id
stringlengths
17
47
url
stringlengths
17
329
source
stringclasses
45 values
license
stringclasses
15 values
date
stringlengths
4
20
domain
stringclasses
7 values
author
stringlengths
0
499
lang
stringclasses
1 value
title
stringlengths
0
653
text
stringlengths
31
2.52M
addi-ba5d363f40f0
https://addi.ehu.es/handle/10810/15772
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-10-06
science
Aguilar Medina, Josu
eu
Errekalde Gizarte Etxea
+6,40 +2,60 +6,00 +5,00 +4,00 +3,00 +6,00 +5,00 +4,00 +3,00 +5,00 +1,00 +1,00 +1,40 +1,30 +2,00 +0,00 +0,00 +0,40 +1,40 +3,70 -1,00 +6,00 +5,00 +4,00 +3,00 +7,00 +7,00 +0,80 +2,00 +1,00 -0,40 t2eb1 t2eb1 +5,00 +2,60 +1,00 +0,00 +2,00 +1,00 +3,00 +4,00 +6,00 +5,00 +6,40 + auzoa: berrantolak. Errekalde Gizarte Etxea - Errekalde barruti osoan plaza (biltzeko toki + espazio publiko) gutxi dago. Gainera, espazio hauek aldenduta daude. + etxe-irlaren kokapena pribilegiatua da alde horretatik, inguruko hiru espazio publikoen artean baitago. Hortaz, etxe-irlaren berrantolaketa kalitatezko espazio publiko batek osatu behar du. + jarraian, etxe-irla, eta ondorioz auzoa, berrantolatzeko bost ideia nagusiak deskribatzen dira. Ideia hauek analizatu diren arazoak konpontzeko eta auzoak kalitate handiagoa izateko sortu dira. + bost ideiatan berrantolaketa proposatzeko beharrak, aukerak eta helburuak deskribatzen dira. + azkenik etxe-irla berrantolaketaren proposa- mena ikus daiteke, dagokion azalpenarekin. Bertan, bost ideietan ateratako ondorioei erantzun bat ematen zaie. + proposamena plaza berri batek osatzen du nagusiki. Plaza, plataformetan antolatua kota aldaketak gainditzeko, trapezio forma du. + trapezio forma, egoitza eraikin berriak sortutakoa, hasieran azaldutako bostgarren ideia betetzeko sortu da (auzorako sarrerak erraztu). Baina, gainera, forma honek eraikin publiko berriaren [merkatua] fatxada nagusia protagonismo gehiago hartzea ere lortzen du. + proposamenaren bigarren elementu nagusiena Boulevard berri bat da, plazan amaitzen dena. Boulevard hau, etorbidearen parte dena, kalearen kota mailaren gainetik dago. + azkenik, gizarte etxeak, birgaitu beharreko eraikina, ere joko honetan parte hartzen du, bere barne kalearekin. Kale honek etxe-irlaren bi kaleak erlazionatu, auzorako sarrerak ahalbidetu eta ibilbide berriak sortzen ditu plazaren inguruan. - trenaren lurperatzearekin batera espazio publiko handi baten sorrera ere pizten da. Lehen, trenbideak eta bi galtzadek bi auzo banatzen zituzten; orain, espazio honek erantzun bat behar du. + etorbide berri baten estrategia antolatu behar da. + aurreko bi estrategiekin lotuta, plaza eta etorbide berriak sortzeko beharra dagoenez, bien sinergia proposatzen da espazio publikoa eraginkorragoa eta aberatsagoa izan dadin. + proposamena ez du modu isolatuan funtzionatuko. Berrantolaketaren etxe-irla osatzen duten eraikinek ere proposamena indartuko dute. Horretarako, eraikinak euren artean erlazionatuko dira, eta espazio publikoarekin gertatzen den bezala, hauek ere sinergia bat egingo dute. - Rekaldeberri auzoak ez du apenas sarrerarik. Aurretik analizatu den bezala, gaur egun Gord niz eta Camilo Villabaso kaleak dira sarrera bakarrak. + trenbidearen lurperatzeak aukerak sortzen ditu alderdi honetan. Hirigintzaren bitartez, berrantolaketak ere alderdi hau sustatu behar du.
addi-06c93641e839
https://addi.ehu.es/handle/10810/15772
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-10-06
science
Aguilar Medina, Josu
eu
Errekalde Gizarte Etxea
eb5 eb5 y4 x8 y5 y3 y2 y1 y0 x9 x7 x6 x5 x4 x3 x2 x1 x0 eb1 eb1 eb5 eb5 y4 x8 y5 y3 y2 y1 y0 x9 x7 x6 x5 x4 x3 x2 x1 x0 eb1 eb1 x8 x9 x7 x6 x5 x4 x3 x2 x1 x7 x6 x5 x4 x3 x2 Habe-garabiko egitura baoa zulatu = KALEA sortu Tarte solairua: kendu Zirkulazio zubiak Zirkulazio zubiak Zirkulazio zubiak Zirkulazio zubiak Egitura metaliko berria y1 y2 y4 y3 y0 y1 y2 y5 y4 y3 Tarte solairua: kendu Maldadun kalea: berria Behe solairua: "mantendu" = aldapak eskaintzen dituen plataformak sortu Lehen solairua: mantendu Bigarren solairua = lehengo estalkia: mantendu Habe-garabiko egitura baoa zulatu = KALEA sortu Egitura metaliko berria Jatorrizko hormigoizko egitura eb5 eb5 y4 x8 y5 y3 y2 y1 y0 x9 x7 x6 x5 x4 x3 x2 x1 x0 eb1 eb1 eb5 eb5 y4 x8 y5 y3 y2 y1 y0 x9 x7 x6 x5 x4 x3 x2 x1 x0 eb1 eb1 + eraikina: aurkezpena Errekalde Gizarte Etxea + Industriagunearen berrantolaketatik eraikinari datorkion xede bat kale baten irekiera da (auzoarako sarbideak hobetzeko, eraikina etxe-irlaren parte ere izateko eta Moncada eta Diaz Enparantza erlazionatzeko). + Eraikinaren balio arkitektoniko nagusiena egitura denez, hau bistan uztea eta gainera bisitariei erakustea erabaki da. Egituraz aparte, habe-garabia ere berreskuratzen da, eraikinaren arima baitzen, eta modu honetan ere bisitariek garai batean egon zitekeen lana eta mugimendua imajina dezaten. + Kalearen argiztapena beharrezkoa dela pentsatzen da eta honetarako patio batzuk sortuko dira fatxadaren ondoan. Patio hauek ez dute argiztapenaren funtzioa bakarrik izango, solairu bakoitzeko espazioak ere banatuko dituzte. + Kalean zehar aktibitate ezberdinak egongo direnez, eta kalea nagusitasun gehiago lortzeko, honetan zehar espazio eta bolumen aldaketak sortzea ere pentsatu da, non arkitektura aktibitateekin lotuta joango den. + Azkenik, materialtasunari dagokionez, material berriak arinak izatea pentsatu da: egitura metalikoa eta polikarbonatozko fatxada. Komunikazio nukleoak, berriz, zurrunak izango dira, suteen aurkako babesa bermatzearren. + Mantentzen den egitura + Gehitzen den egitura + Kentzen den egitura + Eraikin industriala mehelinen artean dago eta fatxada batek Moncada kalera begiratzen du, eta besteak, berriz, Diaz Enparantza kalera. Gaur egun hiru solairu ditu, nahiz eta eraiki zenean bi bakarrik izan. Hasieran beheko solairua lan egiteko erabiltzen zen eta goikoa, ordea, bulego bezala. Gaur egun zeharo aldatu da erabilera: beheko bi solairuek (hasieran beheko zena eta tarteko solairu berri bat) garaje erabilera dute, eta bigarren solairua hutsi dago. + Eraikinaren birgaitzerako egin den lehenengo aldaketa tarteko solairu hori hustea izan da, jatorrizko eraikina berreskuratzearren. Helburuak lortzeko, batez ere kalearen irekiera eta argiztapena patioetatik lortzea, bigarren egitura baoa ere hustu da, habe-garabia dagoen bao hain zuzen; tarteko zubi batzuk utzi diren arren, zirkulazioa hobetzearen funtzioa izango dutenak. Modu honetan, kalea, orain urbanoa izango dena, lehen mugimendu eta lan gehien zegoen tokitik igaroko da. + Azkenik, mehelinen altuera lortzeko, egitura metaliko bat proposatu da jarraipen gisa, beheko hormigoizko egituran eusten dena, karga zuzenean goitik behera eramanez. + Eraikinaren birgaitzea osatzeko bost helburu finkatu dira. Hauetako batzuk industriagunearen berrantolaketatik ondorioztatzen dira eta beste batzuk eraikinaren tipologiagatik sortzen dira. + Behin helburuak finkatu direla eta hasierako eraikinaren balio arkitektonikoa egitura dela jakinda, hau aztertu da eta helburuak lortzeko estrategia argia eta erradikala proposatu da.
addi-ace8ce9e9f74
https://addi.ehu.es/handle/10810/15772
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-10-06
science
Aguilar Medina, Josu
eu
Errekalde Gizarte Etxea
%10,00 %10,00 %10,00 %10,00 %10,00 %10,00 %10,00 %10,00 y4 x8 y5 y3 y2 y1 y0 x9 x7 x6 x5 x4 x3 x2 x1 x0 +2,34 +2,34 +0,00 +1,75 +1,75 +2,05 +1,45 +1,45 +1,15 +1,15 +0,85 +0,85 +0,85 +2,34 +0,56 +0,28 +0,28 +0,85 +0,00 +0,00 eb2 eb1 eb1 eb2 eb3 eb3 eb4 eb4 eb5 eb5 eb9 eb9 eb6 eb6 eb8 eb8 eb7 eb7 0.5 Tailerra 0.4 Tailerra 0.3 Tailerra 0.1 Tailerra 0.2 Tailerra 0.6 Sarrera nagusia 0.8 Inst. gela 0.7 2. sarrera x9 x8 x7 x6 x5 x4 x3 x2 x8 x9 x7 x6 x5 x4 x3 x2 x1 y1 y0 y2 y4 y3 Tailerrak PJangela P+/- Egoitzak P+ Talde gelak PGelak P+ Tailerrak PTailerrak PKALEA!!! + eraikina: birgaitzea Errekalde Gizarte Etxea + Industriagunearen parte den eraikinaren birgaitzea + Errekalde Gizarte Etxe bat egitea proposatu da. Bertan aktibitate ezberdinak landuko dira, denak kultura, arte eta kirolarekin lotuak. + Proiektuaren elementu nagusia eraikina bi blokeetan banatzen duen kalea da. Elementu egituratzailea argia eta erradikala da. Horretarako egitura bao nagusiena zulatzen da. Eraikin historikoan garabi-habearen krujia lanari lotua zegoen; orain eraikin berriaren antolatzailea, argi emailea eta izaera eskaintzen dio. Proiektua zulatze honen arabera azaltzen da, ebaketan garatutako proiektua izanik. + Bi gune osatzen dira bi aldeetara eta hainbat zubiekin lotuak daude, pertsona-flujua alde batetik bestera ikus daitekeena. Etxebizitzak eta dimentsio eta izaera desberdinetako lan espazioak sortzen dira ere laugarren helburua betez, argiaren eta kokapenaren arabera kokatu direnak. + Aipatutako bi guneak oso ezberdinak dira. Behe solairuan tailer guztiak publikoak izan arren, goiko solairuetan pribazitate aldaketa argi bat ematen da, zubiak tarteko espazioak izanik. Honela, alde batetik egoitzak eta gela txikiak daude pribazitate handiarekin, eta bertean, ordea, liburutegia, gela handiagoak eta tailer edo gune aldakorrak.
addi-0f8d48b754cc
https://addi.ehu.es/handle/10810/15772
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-10-06
science
Aguilar Medina, Josu
eu
Errekalde Gizarte Etxea
y0 y1 y2 y5 y4 y3 y0 y1 y2 y5 y3 y0 y1 y2 y5 y4 y3 y4 x8 y5 y3 y2 y1 y0 x9 x7 x6 x5 x4 x3 x2 x1 x0 +8,88 +8,88 eb2 eb1 eb1 eb2 eb3 eb3 eb4 eb4 eb5 eb5 eb9 eb9 eb6 eb6 eb8 eb8 eb7 eb7 1.5 Liburutegia 1.6 Talde gela 1.7 Talde gela 1.4 Gela 1.3 Gela 1.2 Gela 1.1 Gela Tailerrak PJangela P+/- Egoitzak P+ Talde gelak PGelak P+ Tailerrak PTailerrak PKALEA!!! + eraikina: birgaitzea Errekalde Gizarte Etxea + Industriagunearen parte den eraikinaren birgaitzea + Errekalde Gizarte Etxe bat egitea proposatu da. Bertan aktibitate ezberdinak landuko dira, denak kultura, arte eta kirolarekin lotuak. + Proiektuaren elementu nagusia eraikina bi blokeetan banatzen duen kalea da. Elementu egituratzailea argia eta erradikala da. Horretarako egitura bao nagusiena zulatzen da. Eraikin historikoan garabi-habearen krujia lanari lotua zegoen; orain eraikin berriaren antolatzailea, argi emailea eta izaera eskaintzen dio. Proiektua zulatze honen arabera azaltzen da, ebaketan garatutako proiektua izanik. + Bi gune osatzen dira bi aldeetara eta hainbat zubiekin lotuak daude, pertsona-flujua alde batetik bestera ikus daitekeena. Etxebizitzak eta dimentsio eta izaera desberdinetako lan espazioak sortzen dira ere laugarren helburua betez, argiaren eta kokapenaren arabera kokatu direnak. + Aipatutako bi guneak oso ezberdinak dira. Behe solairuan tailer guztiak publikoak izan arren, goiko solairuetan pribazitate aldaketa argi bat ematen da, zubiak tarteko espazioak izanik. Honela, alde batetik egoitzak eta gela txikiak daude pribazitate handiarekin, eta bertean, ordea, liburutegia, gela handiagoak eta tailer edo gune aldakorrak.
addi-009fcaeadea2
https://addi.ehu.es/handle/10810/15772
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-10-06
science
Aguilar Medina, Josu
eu
Errekalde Gizarte Etxea
y5 y1 y4 y3 y2 y0 y0 y1 y2 y5 y4 y3 y0 y1 y2 y5 y4 y3 +13,00 y4 x8 y5 y3 y2 y1 y0 x9 x7 x6 x5 x4 x3 x2 x1 x0 +13,00 eb2 eb1 eb1 eb2 eb3 eb3 eb4 eb4 eb5 eb5 eb9 eb9 eb6 eb6 eb8 eb8 eb7 eb7 2.10 Tailerra 2.11 Tailerra 2.12 Tailerra 2.8 Aldagela 2.9 Aldagela 2.7 Jangela 2.6 Sukaldea Egongela 2.5 Egoitza 2.4 Egoitza 2.3 Egoitza 2.2 Egoitza 2.1 Egoitza Tailerrak PJangela P+/- Egoitzak P+ Talde gelak PGelak P+ Tailerrak PTailerrak PKALEA!!! + eraikina: birgaitzea Errekalde Gizarte Etxea + Industriagunearen parte den eraikinaren birgaitzea + Errekalde Gizarte Etxe bat egitea proposatu da. Bertan aktibitate ezberdinak landuko dira, denak kultura, arte eta kirolarekin lotuak. + Proiektuaren elementu nagusia eraikina bi blokeetan banatzen duen kalea da. Elementu egituratzailea argia eta erradikala da. Horretarako egitura bao nagusiena zulatzen da. Eraikin historikoan garabi-habearen krujia lanari lotua zegoen; orain eraikin berriaren antolatzailea, argi emailea eta izaera eskaintzen dio. Proiektua zulatze honen arabera azaltzen da, ebaketan garatutako proiektua izanik. + Bi gune osatzen dira bi aldeetara eta hainbat zubiekin lotuak daude, pertsona-flujua alde batetik bestera ikus daitekeena. Etxebizitzak eta dimentsio eta izaera desberdinetako lan espazioak sortzen dira ere laugarren helburua betez, argiaren eta kokapenaren arabera kokatu direnak. + Aipatutako bi guneak oso ezberdinak dira. Behe solairuan tailer guztiak publikoak izan arren, goiko solairuetan pribazitate aldaketa argi bat ematen da, zubiak tarteko espazioak izanik. Honela, alde batetik egoitzak eta gela txikiak daude pribazitate handiarekin, eta bertean, ordea, liburutegia, gela handiagoak eta tailer edo gune aldakorrak.
addi-cf3ebfbb50d8
https://addi.ehu.es/handle/10810/15790
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2015-10-08
science
Azpiazu Carballo, Jokin
eu
Gizon taldeak eta maskulinitatearen inguruko diskurtsoak: EAEko talde batzuenganako hurbilpena
Aurkibidea: 1 Sarrera 1 2 Testuinguru teorikoa 8 2.1 Feminismoaren subjektu politikoa eta bere eraldaketa 12 2.2 Generoa eta bere deseraikitzea 23 2.3 Generoa deseraikitzea eta bere ondorioak gizon eta emakumeentzat 37 2.4 Maskulinitatearen inguruko ikerketak 49 3 Testuinguru metodologikoa 64 3.1 Diskurtso analisia: abiapuntuak 65 3.2 Diskurtso analisi kritikoa 72 3.3 Diskurtso analisi kritiko feminista: ikuspegi feminista txertatuz 75 4 Corpusaren analisia 84 4.1 Aztertutako dokumentuen inguruko zehaztapenak eta irizpideak 85 4.2 Modernitatea eta tradizioaren arteko leia 94 4.3 Maskulinitatea irudikatzeko moduak 96 4.4 Nola banatzen dira gizona, berdintasunaren aldeko gizona, emakumea eta berdintasunaren aldeko emakumea? 98 4.5 Etxeko lanak eta espazio domestikoa 102 4.6 Pribilegioak, abantailak, kargak eta kalteak 104 4.7 Gizona, bakarrik edo bikotean? Bikotea, heterosexuala ala ez? Seme alabarik? Eta familia, ondo? 105 4.8 Zergatik eta zertarako aldaketa? 108 4.9 Emozioak 110 5 Ondorioak eta etorkizunerako lan lerroak 114 6 Erabillitako bilbiografia 122 1 ­ Sarrera Azken urteotan asko entzun dugu “maskulinitate berria” kontzeptua eta asko izan dira haren inguruan idatzi diren artikulu, ikerketa eta baita maila “kaletarrago” batean prentsa­ artikulu, blog eta komentarioak. Hain da horrela, non testu eta idatzi ugaritan jada ez den maskulinitateaz hitz egiten bere horretan, baizik eta adjektiboz lagunduta. Honela, maskulinitate hegemonikoak, klasikoak edo tradizionalak aipatuko dira hainbat testu eta idatzietan (Connell, 1995; Seidler, 2006; Carabí & Segarra, 2000). Maskulinitatea singularrean aipatzeak, ez du jada zentzurik gaia ikertzen ari diren ikerlari gehienentzat. Marra bat marrazten ari da beraz lehengo (nahiz eta “lehen” horrek ez duen kokapen historiko edo tenporal zehatzik) eta oraingo maskulinitateen artean. Baieztapen ukaezinak irudikatuz, gizonezkook jada egiten ez ditugun gauzez hitz egiten da, jadanik ez ditugun jarrerez. Aldaketak erabatekoak omen dira, atzeraezinak gainera, eta haustura bat suposatzen dute. Ez da noski, maskulinitatea ikuspegi sozio­historikotik hausturaren paradigma horretan kokatzen den gertakari edo identitate sozial bakarra. Feminitateaz aritzean, eta orokorrean emakumeen egoera sozial, material eta identitatezkoaz aritzean ere asko dira desoreka edo desberdintasun sozialak paradigma horretan kokatzen dituztenak. Are gehiago, atzemandako berdintasunaz hitz egin dezakegu, zeinetan eremu sozialean (berau era zabalean ulertua eta bertan aspektu ekonomiko, politiko edo filosofikoak txertatua) emakumeek jokatzen duten paperaren eta imaginario sozialean hartaz dagoen pertzepzioa ez datozen bat. Zer esanik ez, errealitate sozialaren eta berau deskribatzeko erabiltzen diren diskurtsoen artean dagoen amildegi honek ez die mesederik egiten berdintasuna lortzeko beharrezkoak liratekeen eraldaketa sozialei, izan ere, berdintasun falta iraganeko gertakari (ia­ia patologia) bezala irudikatzean, zailagoa da berau ekiditeko mekanismoak martxan jartzea, haien beharra irudikatzea gaitzagoa den heinean. 1 Arestian aipatutakoek ez dute ordea genero rol eta irudikapenetan eman diren aldaketak ukatzen. Are gehiago, eman diren aldaketa horiek ukatzea bidegabekeria litzateke hamarkada guzti hauetan feminismoak plazaratu dituen debate eta aldarrikapenetik eratorri diren transformazioak ukatzea bailitzateke. Garaipen horiek ez aitortzea praktika eta teoria feministen gaitasun politiko, sozial eta epistemologiko eraldatzaileak ukatzea litzateke, eta ez da hori lan honen helburua. Beharrezkoa litzateke ordea, eraldaketa hauek (garaipen hauek, txikiak eta handiak) testuinguru zabalago baten markoan kokatzea, eta aldaera horiek (arlo ekonomikoan, politikoan eta sozialean gorpuztu direnak, baina baita ere gizarte bezala dauzkagun kontzepzioetan, identitateetan eta jarreretan) nolabait erlatibizatzea, eta aurretik aipatutako terminologia probestuz, erabateko hausturaren paradigmatik ateratzea. Eraldaketa batzuk eta beraien efektuak epe laburrean behagarriak diren arren, gauza jakina da transformazio sozialak, sakonak badira behintzat (eta genero ezberdintasuna gizartean oso sakonki finkatua dagoela esan dezakegu) denbora luzea eskatzen dutela. Bide horretatik, kuestionatzekoa litzateke maskulinitateak aldatzen ari diren eta zenbateraino. Zein leku zehatzetan, ze aspektutan, ze klase eta talde sozialen baitan... Ez zaigu nahikoa aldaketak ematen ari direla esatea, aldaketa horiek ondo identifikatu eta neurtu beharko ditugu, atentzioa jarriz bere horretan mantentzen ari diren maskulinitatearen aspektutan, etorkizunean eragin beharreko lerroak marraztu ahal izateko. Honetaz harantzago, jakin badakigu diskurtsoek errealitatea sortzeko gaitasuna badutela, edo behinik behin gure errealitatearen pertzepzioa moldatzekoa (galdera filosofiko sakona da gure errealitatearen pertzepziotik urrunago errealitaterik ote dagoen, baina hor ez gara sartuko). Baieztapen hau ontzat emanda, esan dezakegu talde sozial batek egiten duen diskurtsoak ez duela soilik gaitasun espresiboa (diskurtsoa eratu dutenen ikuspegia esplikatzen duena) baizik eta halako gaitasun performatiboa duela errealitatea eraldatuz sortzeko gaitasuna (eta askotan bokazio zintzoa) . 2 Aitzitik, baiezta dezakegu giza­talde guztiek ez dutela diskurtsoa sortu, garatu eta helarazteko gaitasun berdina, edozein izanik haien esparrua. Genero harremanen kuestionatzean hala ematen da ere. Azken urteotan garatu diren eta plazaratu diren maskulinitateen inguruko diskurtso ugarik sarbide erreza izan dute hainbat esparrutan, eta zailagoa beste batzuetan. Diskurtso hauek gizonezkook egiten ditugunean, gure posizio soziala dela medio sarbide erreza izan dute adibidez berdintasuna defendatzen duten hainbat esparru instituzionaletan. Botere harremanak ikuspegi erradikaletik kuestionatzen dituzten espazio autonomo eta ez­instituzionaletan ordea, sarbide zailagoa izan dute ugaritan, eta honek baditu bere arrazoiak, kontutan hartu beharrekoak. Askoren iritzia da berdintasunaren alde beraien ekarpena egiteko asmo zintzoaz, emakumezkoen espazio politiko garrantzitsua (garrantzitsuena ez bada), feminismoarena nolabait “okupatzen” ari direla maskulinitate berrien bilaketan dabiltzan hainbat talde edo eragile. Gizonezkoen taldeek eta maskulinitateen inguruko ekimenek berdintasuna lortzeko izan dezaketen balioa onartzetik abiatzen da berauek sortzen dituzten diskurtso eta praktiken behaketa kritikoa egitearen beharra. Ekimenon eta bertan parte hartzen dutenen balioa eta asmo ona onartu ezean, ez nuke halakorik mahai­gaineratuko. Ingurunera begiratuz, hego Euskal Herrian talde hauek oraintsu biderkatzen ari direla ematen du. Nahiz eta aspaldi egon den halako talderik, azken urteotan da beraien presentzia nabarmenagoa. Are gehiago, esan genezake, halako talde edo ekimen batek arreta bereganatu dezan orain daudela aukerak eta posibilitateak, arestian aipatutako “maskulinitatearen krisiaren” eta “maskulinitate berrien” kontzeptuen loratze eta orokortzea dela­eta. Hain zuzen ere horregatik izan daiteke beharrezkoa oraingo une honetan, diskurtso horiek hedatzen ari direla, berauen azterketa kritikoa egitea, nondik abiatzen diren eta beste esapide batzuekin nolako harremanak dituzten ikustea. Era berean, gaiaren inguruko interes pertsonala aspalditik datorkit. 2005. urtean Bartzelonan bizitzera joan eta urte betera edo gizon­talde bateko kide izan nintzen. Taldeak “Alcachofa” zuen izena, guk gizontasunaren metafora bezala ulertzen genuen: kanpoko orriak gogorrak izan arren barruan biguntxoa eta jangarria da alkatxofa, eta hala 3 ere erdigunean bertan ere zapore arraroa du, gazi­gozoa, eta jaterakoan deserosoak egiten diren iletxo horiek. Hala irudikatzen genuen guk maskulinitatea, deseraikigarria (kanpoko orriak kenduz), baina garai haietan esentzialismoak alboratzeko ahalegin handietan genbiltzanez, ez genuen nahi barrukoa esentzia eder eta gozagarri bezala irudikatu nahi. Ez genuen larregi sinisten gizon onak bilakatzearen kontu hartan, nahikoa genuen hain gizonak ez izatearekin. “La masculinidad no la tenemos que reformar, la tenemos que destruir” esaten zuen taldetik gertu ibiltzen zen lagun batek. Talde heterogeneoa zen oso, Bartzelona bezalako hiri batek eskaintzen dituen aukera guztiak gurekin geneuzkan: klase sozial ezberdinetatik gentozen pertsonak, testuinguru kultural oso ezberdinetatik, sexu­aukera ezberdinetakoak, bizi­aukera ezberdinak egindakoak... Horrek aberastasun handi­handia eman zien gure barne eztabaidei. Han aritu ginen, urte eta piko luzean, etxe okupatu bateko zentro sozialean biltzen, gure esperientziez hitz egiten, testuak irakurri eta eztabaidatzen, denari bueltak ematen eta gure arteko sexualitatea ere tarteka lantzen. Queer teorietatik oso gertu geunden, emozio handiz irakurri genituen Butler eta enparauen testuak, baita hirian ematen ziren queer ekimenetan parte hartu ere (baziren holako hilabeteroko topaketak, “kafeta desviada” izenekoak, eta han ematen ziren eztabaidak, performance­ak, musika eta dantzaldiak)... Eta hala ere eztabaida luzeak izaten genituen queer komunitateko kide askorekin. Ez zuten ulertzen guk nola sortzen genuen gizon taldea gizon kategoria bera zalantzan jarri nahi bagenuen. Han geunden gu, kontraesan ikaragarri horretan, gizonak izan nahi ez baina aldi berean gizon bezala portatzen ginela, gizon bezala atzematen gintuztela eta gizonezkoen pribilegioak geneuzkala ohartzearen artean. Pribilegioak, asko hitz egiten genuen horren inguruan. Eta indarkeria, eta sexu­ erasoak, eta nola landu harremana hiriko mugimendu feministarekin (urte haietan emakume eta lesbiana talde batek MAMBO emakumeentzako etxea okupatu zuten, eta mugimendua indartsu eta mila aldetatik lehertzen ari zen)... Barnera begirako jardun honetan urte eta piko eman genuen. Orduan halako urgentzia sortu zitzaigun kanpora begira zer edo zer egiteko, gure ekarpentxoa egiteko. Proiektu oso 4 ederra hasi genuen, fotonobela bat publikatu nahi genuen. Gidoia ia­idatzita zegoen eta argazkiak egiten ere hasi ginen. Bizitzaren joan­etorriak medio, ez genuen amaitu inoiz. Orduan gonbite parea heldu zitzaizkigun. Alde batetik hango auzo bateko jai herrikoien programaketan bazela eztabaida bat sexismoaren inguruan eta gure iritzia ere nahi zutela esan ziguten auzoko feminista talde batekoek. Bestalde, unibertsitatean gay, lesbiana eta trans1 talde batek gonbidatu gintuen, gai bertsuaren inguruko eztabaida batetara. Ni izan nintzen hilabete batzuk lehenago lan publikoa egitearen beharra gehien azpimarratu zuenetakoa, eta beraz, proposamen haiek primeran hartu nituen. Taldean ez zen banaketa handirik sortu, baina batzuk besteek baino gogo handiagoa genuen eztabaidotan parte hartzeko. Pare bat lagun joan ginen. Pozik hartu genuen feminista artean egotearen kontu hori, bestalde, gure egunerokoan oso komuna zena, mugimendu feministako kideekin bizi baikinen. Bi eztabaidotan mugimenduko jende oso interesgarriekin egon ginen: emakume gazteen taldeak, lesbiana feministenak (Bartzelonan oso ibilbide interesgarri eta luzea zutenak), historialari feministen taldea... Eztabaidak ondo joan ziren, baina atera genuen inpresio nagusia gure taldeari atentzio handia (handiegia) eskaintzen zitzaiola izan zen. Eztabaidetako batean feminismoaren etorkizuna zein zen ere galdetu ziguten! Galdera horren erantzuna guri ez zegokigula sentitu genuen hein handi batean. Orduan konturatu ginen espazio publikoaren okupazioaren inguruan egindako hausnarketa horiek guztiak ez zirela nahikoa izan, eta arreta handiagoa eskaini behar geniola kontu hari. Erretiratu egin ginen esparru publikotik, nahiz eta gure artean hausnartzen eta eztabaidatzen jarraitu. Handik gutxira, bizitzaren joan­etorriak medio berriz ere, taldearen jarduna bertan behera uztea erabaki genuen, baina gutariko askok kontaktuan jarraitzen dugu oraindik ere, eta aukera dagoenean kontu haietaz eta beste hainbatez eztabaidatzen. Euskal Herrira bueltatu eta soziologia ikasketak amaitzeko erabakia hartu nuen, baita komeria batzuen 1 “Trans” terminoa erabiltzen dudanean berez oso zabala den errealitateari buruz ari naiz. Trans laburuduraren azpian transexualitatea, trans­generismoa edo trabestismoa bezain ezberdinak izan daitezkeen egoera, errealitate eta nortasunak biltzen saiatu naiz. Ez ditut berauek sinplifikatu nahi, baina oso zaila litzateke aldiro­aldiro denak aipatu behar izatea, trans mugimenduko sektore batzuek onarturiko hitza da, eta proposamen horrekin bat egiten dut. Hitza hemendik aurrera ere kurtsiban agertuko da, euskal hiztegian existitzen ez den heinean. 5 ostean lortu ere. SIMReF ikerketa metodologia feministaren inguruko mintegietan parte aktiboa hartzen hasi nintzen, eta ikerketa gai honen inguruan lehen pausuk ematen, Genero eta ikerketa feministen masterrean izena eman eta master amaierako lan bezala gain honetatik tiraka jarraitu dut, gure taldearen esperientziatik ­era inkontzientean bada ere­ nolabait abiatuz, Euskal Herrian dauden talde berri eta ez hain berri hauen jarduna aztertu asmoz. Horren fruitua da esku artean edo ordenagailuko pantailan duzun lana. Ezin aukera hau galdu ikerketa txiki hau egiterakoan bidean lagundu nautenei, nahiz eta jakin badakidan nor edo nor ahaztuko dudala: Marta Luxan nire tutore eta lagunari eskainitako atentzio eta animo guztiengatik, eta lanean eta nire buruarengan konfiantza berreskuratzen laguntzeagatik haizea alde egon ez denenan; Matxalen, Zesar, Esti, Gisela eta unibertsitate inguruan mugitzen diren ikerlari, ikasle eta irakasleei; masterreko ikaskide, arduradun eta irakasleei, irakurketa gomendio, ideia eta izandako eztabaidengatik; Barbara Biglia eta Jordi Bonet eta SIMReFeko lagunei, Bartzelona eta Bilbokoei, diskurtso analisiaren inguruan jasotako laguntzagatik eta, oro har, bidelagun izateagatik; etxekoei: arreba, aita, ama, txikitxoei, absolutamente denagatik; Iboni, berak ikerketa arras potoloagoa esku artean eduki arren, nire ikerketatxoaren ingurukoak entzun eta ulertzeagatik eta Oskarrek bezala iritzi makarrak plazaratzeagatik; lagunei noski, nire kontuak konpartitzen uzteagatik; Alcachofa gizon­taldean nirekin egondakoei eta ikerketaren inguruan distantzia bideko jarraipena egin duten Bartzelonako lagunei, Sam, Nahxeli, Miguel...; urte guzti hauetan zehar nire Ermuko nerabezarotik hasita nire inguruan egon diren mugimendu feministako kideei, euren kezka, hausnarketa, min eta ekimen politikoak nirekin eta nire inguruan konpartituz horren esparru emankorra irekitzeagatik; LGT eta queer mugimenduko lagunei ere, babesagatik, borrokagatik; berriz ere, eta errepikakorra suertatu arren, ahaztu zaizkidanei. 6 2. ­ Testuinguru teorikoa: sarrera Gai zehatz bati ekiteko orduan ikuspegi ugari baliatu daitezke. Edozein ikerketa gaik baditu hainbat eta hainbat ikuspuntutatik ikertua izateko aukera. Aukeratu dudan ikerketa gaiak ere ­gizon talde eta ekimenen diskurtsoen azterketak­ hainbat ikuspuntutatik ikertua izateko aukera ematen du. Nik haietako bat aukeratu dut eta hori dela eta ikerketaren emaitza ere halakoa izan da: aukera posibleetan bat. Hori berori azaltzeko, atal honetan nire abiapuntu teorikoak zeintzuk izan diren azalduko dut. Azken urteotan gizon taldeen eta maskulinitate berriak bezala izendatuak izan diren maskulinitate ereduen inguruan hainbat buelta eman ondoren, eta bereziki lagun ugarirekin ­mugimendu feminista ezberdinetako emakumeak, gizon taldeetan aritzen diren edo eta aritu izan diren hainbat gizon, gay eta lesbianen mugimenduko hainbat kide, irakasleak, SIMReF2 mintegietan eta beste gune batzuetan ezagututako ikerlari feministak, lagun eta senideak...­ gaiari buruz asko aritu ondoren ez daukat beldurrik onartzeko zalantzaz beteriko bidea izan dela ikuspegiaren aukeraketa. Berez, ikerketa prozesua beti da zalantzaz beteriko prozesua, nondik hasi, zein metodologia erabili, ikerketa gaia nola mugatu... eta haietan zailena egin zaidana agian ikuspegia zehaztearena izan da. Gai honen inguruan irakurri edo eta gainbegiratu ditudan ikerketa gehienek (Carabí & Segarra, 2000)Seidler, 2006; Bergara, Riviere, & Bacete, 2008) abiapuntu oso antzerakoa zutela iruditu zait, oso auto­erreferentziala gainera. Ikerketa gehienetan aipatzen diren autore eta abiapuntuak oso antzerakoak eta “maskulinitateen ikerketetan” oso zentratuak daudela iruditu zait. Alegia, hein handi batean teoria eta mugimendu feminista erreferentziatzat hartzen duen mugimendu batean ­ustez behintzat hala pentsatzen nuen nik­ autore emakume feministen gabezi handia ikusten nuen ­eta ikusten dut oraindik ere­ bibliografietan. Ematen du maskulinitateei buruzko ikerketek askorentzat oso norabide propioak dituztela eta are gehiago abiapuntu teoriko 2 SIMReF (Seminari Interdisciplinar de Metodologia de Recerca Feminista) ikerketa metodologia feministaren inguruan hausnartu eta ikertzen duten diziplinarteko gunea da. Bartzelonan zein Bilbon ikastaroak eta mintegiak antolatzen ditu, online ikastaro eskaintzarekin batera, besteak beste. http://simref.net 8 hainbat ikerketa aipatuko ditut berauen gaitasun eta mugak identifikatu nahian, eta lanaren abiapuntua testuinguru teorikoaren beste ataletan islatuko da gehiago. Lehen atalean, lan honen egokitzapena suposatzen duen gaia landuko dut, alegia, feminismoaren subjektu politikoarena, Azken finean, nire interesa gai honekiko hortik zetorren hasiera batean, eta garai hartan neuzkan zalantzak ez ditut erabat konponduta sentitzen oraindik ere. Mugimendu feminista eta pentsamendu feministak subjektu politikoaren eztabaidari eusten dion ahala, eta ikuspegi horretatik abiaturik, zeintzuk dira sexismoaren aurkako borrokan gizonen parte­hartzearen ondorio teoriko eta praktikoak? Bigarren eta hirugarren ataletan, “genero” kontzeptuari berari buruzko hausnarketak biltzen ditut, hain zuzen ere azken hamarkada bietan pentsamendu feministan mahaigaineratu diren eztabaida garrantzitsuei lekua emanez, hirurogeita hamargarren hamarkadan feminismoak garatu zuen genero kontzeptuaren berrikusketak izan dituen inplikazioak aztertzeko. Zer esanik ez, inplikazio hauek eragina dute lehen atalean mentaturiko subjektu politikoaren gaian, eta ondorioz egokia deritzot maskulinitatearen inguruko diskurtso hauek aztertzean oinarri hori ere eztabaidatua uzteari. Aldi berean, eta hirugarren atalean bereziki, post­estrukturalismoan oinarri duen eta azken hamarkadetako feminismoetan hainbeste eragin izan duen “deseraikitzea” (“deconstrucción” gazteleraz) aztertuko dut era laburrean, ez horrenbeste kontzeptua bera azaldu asmoz, baizik eta ikertutako gaiarekin izan ditzakeen inplikazioak era xumean bada ere marrazteko. Laugarren atalean, esan bezala, maskulinitatearen inguruko hainbat ikerketei gainbegiratua eman nahi izan diet, hain zuzen ere arestian aipaturiko kezka abiapuntutzat, beraien aukera eta mugak identifikatu nahian, teoria feministarekin duten loturatik begiraturik zein bestela. Ikerketa lerro horretan sortu diren korronte ezberdin batzuk identifikatu ditut edo, hobe esanda, eztabaida sortu duten kontzeptuak. Lau atal hauen helburua, beraz, lanaren nondik norakoak zehaztu dituen eta ondorengo 10 ataleko metodologiaren aukeraketa eta aplikazioa ere baldintzatu izan duen abiapuntua (ahal den heinean era laburrean) azaltzea da. 11 2.1 ­ Feminismoaren subjektu politikoa eta bere eraldaketa. “Propongo trabajar juntas tanto en lo común como con la heterogeneidad de las experiencias; reflexionar sobre las diferencias y el papel que ocupamos cada una”3 Carla, feminista negra lesbiana, inmigrante sin papeles. “Who's that girl?” Madonna Azken bi hamarkadetan subjektu politikoarena izan da mugimendu feministen baitan garrantzi handia izan duen eztabaidetako bat. Eztabaida horren nondik norakoak ulertzeko, ezinbestekoa egingo zaigu mugimenduaren eta berarekin batera garatu den korpus teorikoaren inguruan ikuspegi historikoa aplikatzea. Izan ere, subjektu politiko feminista ez da era errazean historian zehar irudikatu daitekeen subjektua, beharrezkoa da berorren azterketarako ariketa bikoitza egitea. Alde batetik garai bakoitzeko testuinguru historiko, kultural eta soziala kontutan izatea, garai bakoitzean emakumea izateak zer suposatzen zuen jakiteko, eta ondorioz, genero harremanak bideratzen zituzten patroi edo jokabide­ereduak zeintzuk ziren irudikatzeko. Bestalde, ezinbestekoa dugu gaur egun, azterketa egiten dugunon garai eta unean, ariketa berbera planteatzea, izan ere, historia gaur egunetik besterik ezin dezakegu begiratu, eta horrek gure begirada baldintzatzen du. Labur azalduta, hirurogeigarren eta ­bereziki­ hirurogeita hamargarren hamarkadan osatu zen gaur egunean ­edo behintzat urte luzeetan­ ulertu izan dugun bezalako mugimendu feminista. Mugimendu sozialak ez ditut soilik beraien ikuspegi instrumentaletik ulertuko, alegia, ez ditut soilik gizarte zibilaren aurrean eskaera eta aldarrikapen zehatzak egiteko 3 “Mujeres preokupando” aldizkaritik hartua, 2008­2009 alea, Bartzelonan argitaratua. Aldizkari hau espainiar estatuko gune ezberdinetan rotazioz egin izan dute mugimendu feministako kide askoren artean azken hamarkada t'erdian. 12 handia izan zuten. Angela Davis bezalako autoreen eskutik, (Davis, 1983) zapalkuntza anitzak izendatzen hasi ziren: genero zapalkuntza, klase zapalkuntza eta zapalkuntza arrazista biltzen eta kontutan hartzen zituen teoria garatu zuten bera bezalako hainbat emakume afroamerikarrek, beraien komunitateetan gertatzen ari ziren egoera zehatzei azalpena eta erantzuna eman nahian. Bide horretatik ere, sexualitatearen esparrutik sortu ziren bestelako aldarrikapen batzuk. Egun ­eta segun ze testuingurutan­ ulertzen zaila egiten zaigun arren, lesbianismoaren gaiak hauts ugari harrotu zituen bere garaian, bai ingurune anglo­saxoian baita gure ingurunean ere. Adrienne Rich­ek adibidez, “Compulsive heterosexuality and the lesbian existence” (Rich, 1986) idatzi zuen bere garaian, eta lan horri eginiko hitzaurrean zera zioen: “Quería que el artículo sugiriera nuevos tipos de crítica, que suscitara nuevas preguntas en las aulas y en la revistas universitarias y que esbozara, al menos, un puente sobre el vacío existente entre lesbiana y feminista”. (Rich, 2009:145) . Aldarrikapen horien inguruko loturak (zubiak) ez zeuden beraz hain argi garai haietan (Rich­en testua 1978an hasi zen, argitaratu gabe, talde feminista eta LGT6 batzuen artean elkarbanatu eta eztabaidatzen) eta beraz, mugimenduak bere egin behar izan zuen oraindik ere nolabait bizirik dagoen eztabaida, sexualitatearena, sexu­aukerena. Era berean, mendebaldetik kanporako hainbat feministen ekarpenak oso garrantzitsuak izan ziren, gerora feminismo post­kolonial bezala izendatuak izan diren hainbat egilerenak: Kum Kum Bhavnani, Gloria Anzaldua edo bel hooks, besteak beste (Hooks et al., 2004) . Anzalduak, adibidez, “Borderlands” liburuan (Anzaldúa, 1993) “La mestiza” figura erabiltzen du, mugaren kontzeptua emakumeen gorputzetara eramanez, eta mugak estatuen arteko marrak izateaz gain gure gorputzak eta nortasunak ere zeharkatzen dituztela adierazteko. Bere emakume errealitatea, eta bere komunitatearena, ez ziren emakume subjektu zurrun hartan kabitzen, nolabait7. Eztabaida hauek guztiak, nahiz eta orrialde hauetan autore ezberdinen ahotan irudikatu ez 6 Lesbiana, gay eta trans mugimenduari egozten zaion laburdura. 7 Estatu Batuekin mugan dagoen herrialde batetik idazteagatik, besteak beste, bere eragina handia izan da testuinguru teoriko feminista estatubatuarrean. 14 dira gerora mugimenduan eragina izan duten testuinguru akademikoan garatutako eztabaidak. Askotan, mugimenduari errepaso historikoa egitean tentazio horretan eror gaitezke, alegia, nolabait garai bakoitzean eman ziren eztabaiden testiguak ziren testuak abiapuntutzat hartzea. Noski bada, testu horiek eragina izan zuten eztabaida guzti haien norabidean, baina arestian esan bezala, emakume komunitate ezberdinetan ematen ari ziren eztabaiden adierazle eta isla dira. Kontutan hartu behar da, adibidez, orain arte aipatu diren teorilari feminista guztiak aldi berean mugimenduetako militanteak zirela. Era berean, mugimenduetako kideek txertaturiko hausnarketa eta subjektu “berri” hauen agerpenari, maila sozial eta politikoan laurogeita hamargarren hamarkadan ematen diren aldaketak daude. Silvia L. Gilen hitzetan (Gil, 2011), estatu espainiarrari begira garrantzitsuena errepresentazioaren krisia litzateke (“crisis de la representación”), hiru aurpegi izango lituzkeena. Alde batetik gizarte zibila eta botere politikoaren arteko distantziaren haztea, erabaki politikoetan esku hartzea ezinezkoa delakoaren ideiaren hedapenarekin batera. Bigarrenik, alderdi politiko, sindikatu eta bestelako antolakunde sozio­politikoengandik urruntzea, herritarrek beraien interesetatik urrun sentitzen dituztelako. Azkenik, identitatea oinarri izan zuten mugimenduak (langile identitatea, emakume identitatea...) krisian sartuko dira; izan ere identitate hertsi horiek gero eta zailago egiten zuten ustez batzen zituen subjektuen esperientzien ordezkaritza. Horrek denak mugimenduaren inguruko pertzepzio aldaketa sakona dakar: “la percepción subjetiva y social de movimiento de los años ochenta se pierde en los noventa. Son años en los que se constata que no hay vuelta atrás” (Gil, 2011:37). Eztabaidak norabide guztietan lehertzen dira, eta haiekin batera eztabaidetan hain garrantzitsua izan den galdera: nor da gaur eta hemen feminismoak behar eta nahi duen subjektu politikoa? Hari honi tira apur bat eginez, esan genezake hain zuzen ere eztabaida horiek bizirik mantentzea eta beldurrik gabe berauek mahai gainean jarritako erronkei aurre egiteko borondatea izan dela mugimendu feministaren bertuteetako bat. “Como iniciativa democrática, el feminismo (...) ha asumido que cada uno de 15 bideoak institucionales de opresión (que hacen de la rigidez de las categorías una estrategia inteligente)” (Jiménez, 2002) Eztabaida sakona da, eta ez da nire helburua berorri irtenbidea ematea. Baina badira orrialde batzuk hari buruz nabilela eta oraindik ez dut arrazoitu nire argudiaketa guzti honetaz hitz egiteko gizon taldeen eta maskulinitateen inguruko diskurtsoen gainean dabilen lan batean. Ekin diezaiogun bada. Maskulinitatearen inguruko eztabaidan subjektu politikoaren gaia erabat alboratzen ari garelakoan nago. Ez dut esango, inolaz ere, ez denik honen inguruan ikuspegi horretatik hitz egiten ari, baina esango nuke gaiari teorikoki edo politikoki eustean, alboratu egiten dela. Eztabaida ugari, ziur aski gizonezkook jendartean dugun paper erreferentea dela eta, maskulinitateen balizko eraldaketan, ekimen batzuen ausardian edo maskulinitate berrien definizioan zentratu dira. Jokoan dagoenak, ordea, objektiboa gizonezkoetatik kenduz gero, beste hainbat aurpegi dauzka. Haietako bat nire aburuz sexismoaren aurkako borrokan gizonezkoon parte­hartzeak izan dezakeen inplikazio politikoa da, eta hauxe izan da hain zuzen ere lan hau abiatzeko kezketako bat. Kontziente naiz eztabaidatu izan dela guzti honetaz gizon­talde batzuen baitan eta baita mugimendu feministaren hainbat ingurunetan ere. Dena dela, nago eztabaida honek ez duela eman eman zezakeen guztia, eta are gehiago, askotan, zuzentasun politikoa errespetuarekin nahastuz ez dela garbi hitz egin ­ez behintzat publikoki­ honen inguruan. Esaterako, azter genezake, gizon taldeen edo ekimenen izaera publikoa. Zer eragin izan dezake honek feminismoaren inguruan dagoen pertzepzio publikoan? Zer behar da feminista izateko? Nor da mugimendu feministako kide? Duela gutxi entzun nion gizon bati bere iritzia ematen “mugimendu feministako kide” bezala. Bere ikuspegitik, pentsamendu feministarekin bat egitea eta horren alde lan egitea nahikoa da bere burua mugimenduko kide izendatzeko. Feminismoaren baitan gizonezkook jokatu beharreko paperaren ingurukoa oso eztabaida 20 Ohar bedi galdera ugari planteatu ditudala eta erantzun urriak. Baina, iritziak baditudan arren, erantzunik ez dudala diot hau. Argi dut, dena dela, gizon talde/ekimen eta maskulinitatearen gaiari eusterakoan ikuspegi hau kontutan hartzea ezinbestekotzat jotzen dudala, eta beraz bertatik nahi izan diot aurre egin gizon taldeen testuok aztertzearen lanari. 22 filosofiko eta epistemologiakoari ere eragiten dio. Askotan Judith Butler filosofo amerikarra jartzen da abiapuntu bezala “post” kutsuko feminismoaren hasiera seinalatzerakoan. Bere ekarpena, dudarik gabe, handia izan da feminismoaren oinarri filosofikoak eztabaidan ­osasungarrian­ jartzerako orduan, baina pena litzateke bere pentsamendua era isolatuan aztertzea, izan ere, badago lerroa marrazterik (nahiz eta lerro zuzena ez izan) bere aurretik eta berarekin batera subjektuaz, identitateaz, bizigarritasunaz eta sexualitatea eta generoaren arteko bidegurutzeaz lanean jardun duten beste autore feminista batzuengana. Honela, nahiz eta kapitulu honetan nagusiki Judith Butlerren subjektuaren inguruko hausnarketak azalduko ditudan, saiatuko naiz erreferentziak egiten bere aurretik izandako pentsalari feminista batzuei (Gayle Rubin, Adrienne Rich eta Monique Wittig kasu) zein berarekin batera pentsamendu lerro horiek garatzen aritu diren beste batzuei (Donna Haraway, Luce Irigaray, Anne Fausto­Sterling...). Interesgarria deritzot beste autore askorekin “eztabaidatu” ­zuzenean ala ez­ izan duelako Butlerrek, eta unean uneko teoria feministaren ezagutza handiarekin jokatu izan duelako. Lan handia hartuko luke pentsaera feministaren historia bere hasieratik berregitea. Subjektuaren aferan soilik finkaturik ere, oso historia zabala litzateke. Hori dela eta, eta ikusita subjektu politikoaren inguruko eztabaida sakonenak orduan hasi zirela ematen, Simon de Beauvoir­ek “El segundo sexo” idatzi osteko erreakziotan zentratuko dut analisia. Hirurogeita hamargarren hamarkadatik abiatuko naiz, Beauvoirren testuaren irakurketak eta mugimendu feministaren hazkunde eta bilakaerak subjektuaren inguruko hausnarketa emankorrenak sortzen hasi ziren hamarkadatik. 1975. urtean Gayle Rubinek bere “El tráfico de mujeres: notas sobre la economía política del sexo” (Rubin, 1986) argitaratu zuen, dudarik gabe teoria feministan oso garrantzitsua izan den lana. Bertan, antropologia, politika eta psikoanalisiarekin solasean (alegia, berauen oinarrietan dauden dogma batzuk zalantzan jarriz) emakumezkoen esplotazioa sistema bezala definitu zuen. Berea da “sistema sexo­genero” kontzeptua, orduz geroztik 24 Beretzat, hortaz, eraikuntza baino deseraikitzea da garrantzizkoa, horrek gizakiaren ulergarritasunaren mugak zabaldu eta demokratizatzeko aukerak eman ditzakeelako: “En la propuesta de Butler (...) la construcción se ha de entender (...) como un proceso que en el curso de su devenir temporal funciona por la reiteración, citación, de unas normas que son la ocasión para la formación del sujeto, de las nociones de sexo y género, y que son al mismo tiempo la ocasión para la desestabilización del sujeto sexuado y generizado” (Burgos, 2012:107). Generoa egintza performatiboaren bidez sortzen den egitate soziala dela agertuz, Butlerrek teoriak ekinbide politiko berriak proposatu dizkio agenda feministari. Nolabait, eta aurreko atalean azaldu bezala, feminismoaren subjektu politikoa bera ere eraikuntza bezala ulertu eta berorren deseraikitzearekin jarraitu du feminismoak. Generoa, beraz, eraikigarri eta deseraikigarri bezala ulertu izan da. Hortik ere, emakumezkoek beraien generoa deseraikitzeaz gain (feminismoak, era batean edo bestean, orain bezain esplizituki izan ez arren, bere hastapenetatik finkatu duen helburu politikoa da hau) gizonezkook ere gure generoak deseraikitzeko asmoa azaldu dugu kasu batzuetan. Honela, gure generoa eraiki duten konbentzioen inguruan kontziente izan eta berauek era kritikoan aztertzeko erronka planteatu izan dute hainbat gizonek. Dagokidan kasuan, gizon­talde eta gizontasunaren inguruko hainbat ekimenek ere helburu hori dute. Eta horren oinarrian dagoena, edo funtsean hori posible izatea ahalbidetzen duena hain zuzen ere generoaren ikuspegi hau da, eraikuntza sozial eta kulturalarena. Gure gizontasunetik “egoki” ez deritzoguna kendu eta “egoki” deritzoguna mantentzeko ahalegina litzateke beraz, dagokiguna. Subjektuaren krisiarekin (ez subjektu feministaren, baizik eta subjektuaren beraren krisiaz ari naiz orain, posmodernitatearekin batera etorri omen zaigun horretaz) bat egiten du honek, nahiz eta oso zaila den kausa­ondorio harremana irudikatzea. Ondorioz, deseraikitze hau helburu oso ezberdinekin eta ondorio oso anitzekin egin daiteke. Eta deseraikitze horrek borondate maila ezberdinak izan ditzake. Alegia, bularreko ileak kentzen dituen gizonak, bere herrialdetik urrun dagoen eta bertan egingo ez lukeen 35 2.3 ­ Generoa deseraikitzea eta bere ondorio gizon eta emakumeentzat. “Bat­batean hutsune batek bete dit barrua, eta betiko zuloa tapatuta, ez da ezer konpontzen.” Ainhoa Mendibil, izenik gabeko poema23 Aurreko atalean generoaren inguruko ikuspegi teorikoa azaltzen saiatu naiz, batik bat Judith Butler eta beste autore batzuen lanean oinarriturik. Arestian aipatu izan dudan bezala, bai Butler eta beste autore post­estrukturalista24 batzuen lanak adostasun maila ezberdinak sortu ditu mugimendu eta pentsamendu feministaren baitan, hala nola eztabaida sutsuak. Estatu espainiarraren kasuan, Butlerren pentsamenduak sortu dituen gatazka eta ikusezintasunak dezenteak izan dira, eta horretarako arrazoietako bat bere testu eta liburuak (eta bere pentsamendu korronte bertsuetan mugitzen diren beste batzuenak) oso berandu heldu izana dugu: “Plantear una lectura a conciencia de la obra de Judith Butler implica ya un primer movimiento en su defensa” (Soley­Beltran & Sabsay, 2012:12). Hein handi baten, bat egiten dut planteamendu honekin. Nire ustez Butler eta beste post­ estrukturalista feminista batzuen obrak ez dira nahikoa atentziorekin irakurri eta horren ondorioz askotan ez da jakin izan berauen potentzial osoa aprobetxatzen, nahiz eta erabateko adostasunik ez izan beraien argudiaketa lerroekin. Dena dela, ez litzateke batere zilegi izango eztabaida guzti hauen oinarrian ezjakintasuna jartzea. Hainbat eta hainbat izan dira Butlerren pentsamenduarekiko ikuspegi kritikoa azaldu dutenak arrazoi pisutsuak mahai gainean jarriz, eta bere lanaren ezagutzatik abiatuta. Aurretik ere azaldu dudan bezala, uste dut ez dela egokia eztabaidaren mutur batean edo 23 2011Ko martxoak 14an publikatua http://hankahutsik.blogspot.com blog­ean. 24 Honela kalifikatuko ditut nahiz eta ondo jakin beraien artean ezberdinak diren autoreak post­ estrukturalista bezala definitzeak ez duela ezinbestean beti errealitatearekin bat egin behar. 37 bestean kokatzea nire burua. Azken finean dikotomia horren (teoria moderno/posmoderno) bi aldeek ere oso konplexutasun handia eskaintzen digute (teoria kritikoa ugari nahasten dira, abiapuntu oso ezberdinak, ñabardura oso erabakigarriak) eta beraz nire lanaren alderdi teorikoaren xedea hor nonbait kokatzea da: azken hamarkadetan garatu diren teoriak kontutan hartuz baina erabateko ziurtasuna ematen ez didatela onartuz, aurretik eta atzetik idatzi, eztabaidatu eta praktikatu izan direnak berreskuratu eta balioan jarriz. Jakin badakit ziur aski askori postura erosoa irudituko zaiela, eta ulergarria da, baina nire kokapenetik, beste aukerarik ez dudala sentitzen dut. Lehen ere azaldu dudan bezala, subjektibazioaren inguruko eztabaidak LGT mugimenduan (queer aldarrikapenen bidez) izandako eragina kontutan hartuta, uste dut badaudela ­ezberdintasunak ezberdintasun, eta ez dira gutxi­ komunean jarri daitezkeen puntu batzuk. Era berean, uste dut subjektu politikoaren inguruko eztabaida hauek lagungarri izan daitezkeela maskulinitatearen inguruan lanean dabiltzan talde, ekimen eta ikerlarientzako. Hortik nire interesa ere gai honetan sakontzeko lanaren ikuspegia finkatzerakoan. Hori guztia dela eta lehen kapituluan ere aipatu dudan Joshua Gamson­en “¿Deben autodestruirse los movimientos identitarios?” artikulura itzuliko naiz (Jiménez, 2002). Artikulu horretan 1993 inguruan San Francisco hiriko gay eta lesbianen prentsan eman ziren eztabaidak aztertzen ditu, hain zuzen ere queer terminoa indarrez agertzen hasi zen unean. Eztabaidak ugariak izan ziren urte horretako “pride” ospakizunean (ekainak 28an burutzen den gay, lesbiana eta trans pertsonen aldeko manifestazio­desfile koloretsua) bisexualen eta trans pertsonen ikusgarritasuna areagotzea planteatzen zuten ahots batzuekin. Gaur eta hemen jorratzen ari naizen gaiari begira, ez zait hainbeste interesatzen aldarrikapen hauen zilegitasunak25, baizik eta planteamendu horien aurrean eman ziren postura ezberdinen jatorria. 25 Bisexual kategoriaren baliagarritasun politikoa zalantzan jarria izan da hainbat aktibisten eskutik, izan ere, norbaitek bi sexuetako pertsonekin harremanak baditu, gatazka sortzen duena kasu gehienetan bere sexu berdinekoekin ere harremanak dituela da. Zentzu horretan harremanari izaera politiko zapaldua ematen diona pertsona horren alde gay edo lesbikoa da, ez bisexuala izatea, bere harremanen “erdia” zinez onarturik dagoelako jendartean. 38 pregunta. ¿Por qué los hombres están en crisis? ¿Todos los hombres estan en crisis? ¿En la misma crisis? ¿Qué cirisis?” (García García, 2008). Gehienbat gizonen arteko botere harremanen azterketa izan da maskulinitate terminoa pluralera ­maskulinitateak­ aldatzera bultzatu duena. Alegia, lehenago ere esan dudan bezala, maskulinitateak hierarkia suposatzen du gizon eta emakumeen artean, baina aldi berean gizonen talde barnean ere. Nolabait gizonok gara maskulinitatearen balioen zaindariak, eta horrek arau nagusietatik aldentzen direnak zigortzera eramaten gaitu, ahulak direnak, femeninoak direnak, ez­hain­maskulinoak direnen kontra eginez. Aspektu honetan asko sakondu du gizontasunaren inguruko literaturak. Zentzu honetan, emakume subjektuak ezagutu duen deseraikitze prozesuaren parekotzat jotzen da ere subjektu maskulinoa, eta hortaz, homogeneoa ez den batasun bezala aurkezten da. Interesgarria da, ordea, ekuazio horretan boterearen elementuak nola jokatzen duen. Alegia, gizonezkook baldin bagara maskulinitatearen zaindari zuhurrak, emakumezkoak zein neurritaraino dira feminitatearen zaindari ere? Nire ustez emakumezkoek ere hertsadura mekanismoak beste emakumeen feminitatea bermatzeko eta desbideratzeak zuzentzeko nola darabiltzaten aztertzea oso garrantzitsua da. Baina besteari buruz ari garela, berdina al da gizonezkook emakumezkoen feminitatearen gainean izan dezakegun hertsadura gaitasuna eta emakumezkoek gizonezkoon maskulinitatearen gainean dutena? Eta hertsadura hori elkarrekikoa dela onartuz ere, parekoa al da bestearen desbideratzea zigortzeko ahalmena? Hala, subjektuaren inguruko eztabaida hauek “maskulinitateez” hitz egitera eraman gaitu36 eta terminoa pluralean jartzeak baditu bere inplikazioak. Alde batetik, esan bezala, gizonezkoen arteko botere mailaketa adierazteko eraginkorra zaigu maskulinitateaz pluralean hitz egitea, eta maskulinitatearen inguruan biltzen diren praktika ezberdinak identifikatu eta azaltzeko. Bestalde, ordea, maskulinitatea forma anitzak dituen esentzia 36 Ikus bedi emakumezkoen kasuetan apenas hitz egiten dela feminitateez, eztabaida emakumea edo emakumeak izendatzean zentratu delarik. Autore batzuen lanetan “maskulinitate femeneninoez” hitz egiten da, maskulinitatea delarik berriz ere plurala daramana eta feminitatearen esanahia “emakume” izateari lotuta agertzen delarik, alegia “sexu” kategoriari. Beste kasu batzuetan, ordea, “nesken maskulinitatea” da aipatzen dena, genero eta sexu kategorien banaketa egokia eginez. (Platero Méndez, 2010). 57 Azkenik eta singulartasun edo pluraltasunaren inguruko eztabaidan sakondu gabe, lan honetan zehar batik bat maskulinitatea erabiliko dut, singularrean. Arestian aipatutako aniztasun eta gizonen arteko mailaketaren inguruan esandakoak onartu eta berretsi arren, maskulinitatea botere harremana bermatzen duen egituraren gorpuzte bezala egokian iruditzen zait singularrean tratatzea. Garbi dut maskulinitatea ez dela “aldatzen den esentzia”, lehenago Nerea Arestiren hitzetan aipatu dudan bezala, baina aldi berean genero harremanen barneratze mailaren sakontasuna ikusirik, atentzioa aldatu ez den horretan jartzearen aldekoa naiz, beste era batera artikulatuz lehengo ondorio bertsuak ematen dituen sisteman. Dena dela, pluralarekin ez dut berebiziko arazorik, eta beraz posible da non edo non hala agertzea ere. 63 dezaketen gordailuak, esanahien eta errealitateen kontentzio indarra. Hau dela eta, eta boterearen banaketaren azterketari so eginez, diskurtsoen garrantzi analitikoa berebizikoa da, izan ere, alde batetik botere harremanen bortxazko onarpena dakar, baina aldi berean ere, izateko, izena izan eta munduan egoteko gaitasuna bera ere dakarte beraiekin batera. Nolabait esateko, hertsaduraren inposaketarekin batera erresistentziarako gaitasuna bera ere gordetzen dute diskurtsoek: “...el discurso no es simplemente aquello que traduce las luchas o los sistemas de dominación, sino aquello por lo que, y por medio de lo cual se lucha, aquel poder del que quiere uno adueñarse.” (Foucault, 2008) Dena dela, diskurtsoak honela aurkezteak baditu bere alde gatazkatsuak ere. Eman dezake diskurtsoak beraiek beren kabuz bizitza propioa izan dezaketela, inork erabili edo garatu aurretik ere. Post­estrukturalismoaren irakurketa zehatz horri jarraiki hainbat autore eta korrontek errealitate soziala bera diskurtsotara mugatzea planteatu izan dute, eta ikuspegi hau oso problematikoa izan daiteke, hain zuzen ere egintza bera eta subjektu sozialaren jarduna erabateko hertsaduran uzten baitu, erreakziorako gaitasun gabe, totalizazioan. Errealitate soziala beraz ez da errealitate diskurtsibo hutsa. Bertatik abiatuz planteatu dezakegu diskurtsoen eta hizkuntzaren gaitasun performatiboa, eta berorrek pista ugari eman diezazkigu diskurtsoen funtzioen inguruan. “Hizkuntzaren performatibitatea” kontzeptua arakatzeko John Austin hizkuntzalariarengana jo dezakegu, abiapuntu bezala, eta ondoren beste autore batzuek, eta zehatzago autore feminista batzuek nola baliatu duten azaldu. Austinek “Cómo hacer cosas con palabras” bere 1962ko idatzian (Austin, 1998) taularatu zuen beraz hizkuntzaren performatibitatearen gaia. Bere abiapuntua zera da: egunerokoan erabiltzen ditugun esapide, espresio eta eraikuntza linguistikoek ez dutela beti funtzio deskriptibo hutsa betetzen. Are gehiago, kasu batzuetan ez dutela inolako funtzio deskribatzailerik betetzen. Hori azaltzeko “falacia descriptiva” terminoa bereganatuko du, hain zuzen ere deskribatzaileak izan gabe deskribatzailetzat dauzkagun esapideen portaera esplikatzeko. Esamoldeak beraz, bere ustetan, bi taldetan banatuko dira: esamolde baieztatzaileak (“constatativos”) eta performatiboak (“performativos”). 66 Lehendabizikoek errealitatearen azalpen hutsa egingo lukete, bigarrenek ordea ez dute errealitatea baieztatzen, baizik eta egintzara bideratzen dira, errealitatea bera eraldatu edo sortzera. Halako esamoldeak, adibidez, ezin ditzakegu egiazko edo faltsu bezala kalifikatu, beraien funtzioa ez baita hori. Honekin batera, Austinek nolabait azaltzen du ere (Austin, 1998) ­nahiz eta bere azalpena ez izan oraindik oso garbia, eta hortik gerora beste autore batzuek egingo dizkioten puntualizazioak­ esamolde performatiboek, eraginkorrak izan nahi badute, nolabaiteko autoritatea beharrezkoa dutela. Berak adibide bezala zera jartzen du, itsasontzi bati izena ematea, bere kontra botila bat hautsiz. Honela, “bautizo este barco como Stalin” diogunean, izena ematen diogu, ez dugu aurretik zuen ezaugarria azaltzen. Baina are gehiago, edonork eta edozein momentutan ezin dezake ekintza hori burutu. Eta izendatze hori burutzen duena ez baldin bada pertsona egokia, ez du inolako eraginik izango, eta itsasontzia ez da izendatua izango, edo asko jota “solik formetan” izango da izendatua. Izena ematearen adibidea hain zuzen ere, oso egoki datorkigu, izan ere, urte dezente beranduago Judith Butlerrek adibidea berreskuratuko du performatibotasunaren inguruan bere teoria esplikatzeko, oraingo honetan zuzenean generoaren problematikarekin lotuz. Bere “Cuerpos que importan” (Butler, 2002) liburuan estatubatuarrak, Austinen performatibitatearen ideiatik abiaturik, urte askotan zehar bere teoriarik ezagunena ­eta polemikoena­ eraikitzen du. Ideia bera sakontasunez aztertu eta kuestionatzen du, beste autore batzuen ekarpenekin gurutzatuz eta berauekin eztabaidan jarriz.42 Autorearen ardura handietako bat bere teoriak interpretatzerakoan materialtasuna albora utzi eta performatibitatea koertziorik gabeko testuingurutan ulertua izan dela da. Honela, aipaturiko liburuaren zazpigarren atalean, zera dio: “en contra de la idea de que la 42 Aurretik ere, Butlerrek, bere “El género en disputa” (Butler, 2007) liburuan kritika zorrotza egin zion bere ustetan desegokia zen dikotomiari. Bere ustetan, feminismoak hirurogei eta hirurogeita hamargarren hamarkadetan genero kontzeptua garatu eta politikoki erabilgarria egin zuenean, halako dikotomia bat sortu zuen, zeinetan kultura, ikasitakoa, sozializazioa (generoa) alde batetik eta gorputzak, oinarria eta egia biologikoa (sexua) bestetik geratu zen. Berarentzat gorputzen errealitatea bera ere ­diskurtsoen (genero diskurtsoen) inskripzio gune bezala­ kuestionatu beharra dago, teoria feminista emantzipatzaileak sortzeko, eta horretarako eta horregatik garatu izan zuen, besteak beste, performatibitatearen teoria. 67 eta garatuko den baldintzatzen du, tartean, zer esan daitekeen eta nola, zer ez, ze ahotsek duten pisu eta zilegitasun handiagoa eta zeintzuk txikiagoa... Baina aldi berean, ekoizpen diskurtsibo hori ­ilustrazioan (Ilustrazioa 1) “textua­ nola sortu den aztertzeaz gain, garrantzitsua da halaber nola erabilia izango den, alegia, nola interpretatuko den aztertzea. Izan ere, testu hori produktua izateaz gain baliabidea ere bada. Halaber, testuaren bi ezaugarri hauek (ekoiztua izatea eta baliabide bezala erabilia izatea) interakzioan gertatzen dira, eta interakzioa bera ere aztertzeko modukoa da. Alegia, nola gauzatzen da interakzio hori? Zeintzuk dira mekanismoak eta keinuak, zeintzuk botere banaketak interakzio horretan. Esan beharra dago aspektu hau bereziki psikologia sozialetik garatu dela, eta askotan dimentsio sozial zabalagoak kontutan hartzeari erresistentzia ugari eskaini dizkiola. Hau nahiko garbi ikusten da generoaren gaia aztertu izan denean diskurtso analisiaren ikuspegitik, baina hori aurrerago azalduko dut, ikuspegi feminista duen diskurtso analisiaren gaia jorratzean. Aspektu guzti hauek dira, beraz, kontutan hartu beharrekoak diskurtso analisia egiterako orduan, behintzat arestian aipatu diren arriskuetan erori nahi ez badugu. Dena dela, eta Fairclough.­en aburuz (Fairclough, 1989) klabea ez datza horrenbeste aspektu bat edo beste aztertzean, edo eta banan banan aspektuak ikertzean, baizik eta hiruen arteko harremana aztertzean, alegia, testu, prozesu eta testuinguruaren arteko harremana ikertzean. 71 Ilustrazioa 1: Diskurtsoa ulertzeko diagrama (Fairclough 1989, neronek moldatua) dagokionean: “El acceso a formas específicas de discurso (…) es en sí mismo un recurso de poder” (Van Dijk, 1999) . Era honetan, beraz, lengoaiaren dimentsio gatazkatsua mahai gainean jarri, aztertu eta irtenbidea bilatu nahi zaie bere horretan bidegabetzat jotzen diren egoerei. Dena dela, aurrera egin aurretik aspektu batzuk argitu nahi nituzke. Nahiz eta, aipatu bezala, DAKen klabea izan den posizioa hartu beharraren inguruko eztabaida, ezin esan beroni balioa ematen diona posizio hartze hutsa denik. Alegia, botere harremanen inguruan jarrera esplizitua hartzen duten hainbat ikerketa metodologia eta paradigma daude, ikerketa parte­hartzailea edo ikerketa­ekintza izan daitezke adibide batzuk. Horien denen helburua esparru diskurtsibo akademikotik kanporatuak izan diren subjektuei ahotsa ematea izan da era bada. Baina horrek ezin du inolaz suposatu beraien balidazioa (edo behintzat balidazio bakarra) hori izango denik. Diskurtso analisiak bere bide propioak garatu behar ditu, eta horretarako ezinbestean analisian oinarritu beharko da, erabilgarria soilik ez, balidagarria ere47 izan beharko da, eta are gehiago ikerketa akademikoa bezain “enpirista” den esparruetan lekua egin nahi badu. Baloratzea beraz, ez da bere horretan ikertzea, eta ikuspegi metodologikotik ez dio baliorik eransten gure ikerketari, nahiz eta ikuspegi epistemologiko eta etikotik azterketari zintzotasuna gehitu diezaiokeen. Posizioa hartzea ezin daiteke inoiz egin bere arriskuak kontutan hartu gabe: “El pseudo­análisis basado en la toma de posiciones puede reducir la complejidad del discurso siempre que el analista seleccione citas en aras de obtener un efecto retórico atractivo para quienes lean su trabajo” (Antaki, Billig, & Potter, 2003). Noski, boterearen banaketa desorekatua aztertzen duen metodologia bezala, DAKa ez dago boterearen inguruan esparru ugaritan (filosofian, antropologian, soziologian...) eman diren eztabaidetatik at. Botere harremanok diskurtsoetan duten isla eta eragina aztertzean ere konplexutasuna handitzen joan da, norabide bakarreko harremanen irudikapenetik sare konplexuagoak irudikatzeraino. Kasu batzuetan boterearen aspektu inposatzailea eta 47 Balidazioarena hain zuzen ere epistemologia eta ikerketa feministatik soberan landu eta eztabaidatu den gaia dugu. Puntu honetan soilik argitu nahiko nuke ikerketa bat balidatzeak ez duela zertan suposatu behar ikerketa horrek akademiaren balidazio baldintza denak betetzea. Balidazioa ere kuestionatu beharreko printzipioa izan daiteke, eta balidazio hori emateko prozesu eta baldintzak demokratizatu beharrekoak. 73 feminismo y el ACD, en suma, puede producir una crítica política rica y potente para la acción.” (Lazar, 2007). Ekarpen hau emankorra izan dadin ezinbestean begirada feministak izan dezakeen esparru edo eremu propioa aitortzea garrantzitsua litzateke, baina zoritxarrez ez gabiltza korpus teoriko erraldoiari buruz. Begirada zehatz bati buruz ari gara, oraindik ere oso zabalduta ez dagoen ikuspegi baten korronte batean ­DAK­ mugitzen dena. Dena dela, azken urteotan esponentzialki hazten ari den ikuspegia bada. DAKFera eraman duen bideetako bat lengoaia eta generoaren inguruko ikerketak izan dira. Berauen garapena ulertzeko, teoria feministaren beste espresiobide batzuekin dituen parekotasun eta prozesu paraleloei so egitea interesgarria izan daiteke. Hain zuzen ere, pentsamendu feministaren baitan garatu diren eztabaida ugarik eragin handia izan dutelako DAKFren norabideak markatzerakoan. Diziplina ugaritan zabaldu diren eztabaida horiek, maila epistemologikoan eman direnek, mugimenduen baitan suertatu direnek, klabe garrantzitsuak eskaintzen dizkigute. Lazarrek “activismo analítico feminista” (Lazar, 2007:145) izendatzen duen horrek garapen une ezberdinak ezagutu ditu, abiapuntu eta printzipio epistemologiko ezberdinetan oinarrituak. Lazar, West eta Kramarae­k idatzitako artikulua ­”El género en el discurso” (West, Lazar, & Kramarae, 2000)­ erabiliko dut gida moduan generoa eta diskurtsoen azterketaren mapa marraztu duten hainbat lerro seinalatzeko. Hasiera batean, hirurogeita hamargarren hamarkadan ezin esan diskurtsoaren inguruko ikerketa feministarik zegoenik. Emakumea eta lengoaiaren inguruko azterketak baziren, baina ez nahi eta nahi ez ­eta kasu gehienetan ez zen horrela­ ikuspegi feministatik garatuak. Bereziki hirurogeigarren hamarkadako mugimendu feministaren bultzadari esker, interes esparrua irekiko da emakumeak eta lengoaiaren inguruan, aurrekaririk gabekoa. Ez dago esaterik aurretik interesik ez zegoela, baina bai aurreko garaiekin alderatuz interes hau esponentzialki hazten dela garai horietan. Hizkuntzalaritzaren esparruan lehen 77 ikerketak argitaratuko dira hurrengo urteetan49 eta intereseko gaiak gizon eta emakumeen artean ematen den hizkuntzaren erabilera ezberdina eta ezberdindua izango dira. Ikerketen xedea gizon eta emakumeek ezberdin hitz egiten dutela demostratzea da gehienetan, ezberdintasun hau bultzatu dezaketen arrazoi edo faktoreak esplikatzen ahalegindu gabe. Abiapuntu hau ez da berria, hain zuzen ere diziplina ezberdinetan garatu den ikuspegi feministaren azterketa egiterakoan hainbatetan topo egingo dugu halako hastapen faseekin. Antropologian adibidez, “Women studies” bezala ezagutu zirenak dauzkagu, soziologian edo ekonomia kritikoaren baitan ere lehen lanek emakumeen existentzia eta ekarpena mahai gainean jartzea zuten helburu. Emakumeak eta beraien jarduna gizarte zientzien ikerketa objektu bilakatzen hastea, beraz, diziplina ezberdinetako lehen pausua izan da. Pausu garrantzitsua den arren, aipatu esparru ezberdinetan egin diren hausnarketek adierazten dute berehala agortutako bidea izan dela. Genero eta diskurtsoaren inguruan ikuspegi ezberdinak garatzen hasiko dira. Ikuspegi funtzional honetatik (“gizon eta emakumeek ezberdin hitz egiten dute”) lengoaia­estiloen ikuspegira pasako gara (“gizon eta emakumeek rol ezberdinak jokatzen dituzte hitz egitean”). Ideia honek, ordea, gizon eta emakumeen ikasketa eta sozializaio esparru banatuen existentzia du oinarri, alegia, azpi­kultura banandu biren existentzia. Ikuspegi feministatik kritika zorrotzak egin zitzaizkien abiapuntu hauei, Trömel­Plotz edo Tannen bezalako autoreen eskutik (biak ala biak West et al., 2000­n zitatuak). Lengoaiaren ikasketa eta erabilpen prozesuak era bananduan egiten ditugula planteatze hutsak boterearen eta gatazkaren ikuspegia erabat alboratzen du ezinbestean. Gizon eta emakumeok ez gara bizi mundu paralelotan edo banatutan, mundu berdinean bizi gara baina berdintasun falta egoeran, maila diskurtsiboan eta linguistikoan ere. Identifika dezakegun beste ikuspegia genero eta interakzio linguistikoarena da. Ikuspegi honen arabera, testuinguruak baldintzatzen ditu generoaren bitartez finkatzen diren lengoaiaren posizio eta erabilera ezberdinak. Beste ikuspegietan testuingurua kontutan 49 Aerbischer eta Forel, 1983; Spender, 1980; Trömel Plötz 1982... Denak ala denak West, Lazar, & Kramarae, 2000­n zitatuak. 78 delakoaren abantailak aintzakotzat hartuz baina ikuspegi horretatik eratorri diren arrisku batzuk ekidinez, aldi berean: zapalduak edo baztertuak diren subjektuen romantizazioa eta berauen berdintzea klase homogeneoa balitz bezala, edo eta subjektu hauek ezagutzaren ekoizpenean inolako interes partikularrik ez dutenaren ustea zabaltzea. Alegia, emakume guztiek (adibidez) ez dutela posizio bera jokatzen gizarte eremu eta prozesuetan, eta are gutxiago interes propiorik gabe jokatzen zientzia ekoizpenean. Haraway­ren asmoa beraz, objektibotasun feminista garatzea da. Horretarako bere esanetan: “necesitamos el poder de las teorías críticas modernas sobre cómo son creados los significados y los cuerpos, no para negar los significados y los cuerpos, sino para vivir en significados y en cuerpos que tengan una oportunidad de futuro”53 (Haraway, 1995:322). Ideia honetatik tiraka, bere esanetan objektibotasun feministak hain zuzen ere esan nahi duena ezagutza kokatuak onartzearen beharra da. Ezagutza kokatuak nork bere kokapen sozial eta politikoaren onarpenetik abiatzen dira, baina aldez aurretik onarturik kokapen orok duela bere botere posizio zehatza eta interes propioa, alegia, kokapenak ez duela bere horretan jakintzaren esparruan pribilegio argigarririk ematen. Difrakzioaren kontzeptua ere estuki loturik dago arestian aipatutakoarekin. Zientzia txuri, mendebaldar eta maskulinoek so ikusezina garatu dute mendeetan zehar. Alegia, so egiten duen begia bera agertokitik kentzea lortu dute, beraien soa ustezko objektibotasunean disolbatuz. Haraway­k begirada54 berreskuratzera animatzen gaitu. Gure begiradaren bitartez ikusi eta hausnartzen dugula abiapuntutzat hartzeak eta onartzeak beste edozein planteamenduk baino gehiago gerturatzen gaitu objektibotasunera bere ustetan. Hain zuzen ere hori da difrakzioak eskaintzen diguna. Argazkilaritzan edo argiaren teorietan difrakzioa gertakari zehatza da. Argi izpiek zulo estu 53 Hizkuntza originalean esaldiak zera dio: “to build meanings and bodies that have a chance for life” (Haraway, 1995) , nire ustetan ez da horren argi jasotzen itzulpenean bere bizitzen bizigarritasuna bermatzeko proposamenekiko ikuspegi konprometitua. Ideia berbera garatu du Butlerrek “Marcos de guerra” (Butler, 2010b) liburuan eta gaur egunean bizigarritasunaren nozioa oinarrizkoa da ekonomia feministaren bueltan, bizitzaren sostengarritasunari begira garatzen ari diren hainbat lanetan (Legarreta, Perez Orozco, & Ávila Cantos, 2006), (Perez Orozco, 2006). 54 Ingeles originalean “vision” hitza erabiltzen du, nik “begirada” bezala itzuli dudana, eta “gaze”, nik “so” bezala itzulia. Nolabait “begirada” hitzak errealitatea aztertzean jarrera aktiboa izatearen ideia berreskuratu nahi du, alegia, era kontziente batean gure begirada hori nora bideratzen dugun kontziente izan eta onartzea. 82 bat zeharkatzen dutenean gertatzen den fenomenoa da difrakzioa. Hauek forma aldatu eta ez dira argi­lerro bezala pasatzen hortik aurrera. Kotxe baten autoak gauaren erdian bezala zabaldu egingo dira, zuloak argi iturri berria izango balitz bezala jokatzen baitu. Ondorioz, difrakzioak argia puntu zehatz batean kontzentratzea ekiditen du. Argi puntuak dispertsatu egingo dira, “Airy disko” bezala ezagutzen dena sortuz. Disko hori deformazio horren adierazpena da. Ikerketari aplikaturik, difrakzioaren bitartez errealitatearen ikuspegi zabalago eta anitzagoa lor dezakegu, ikuspegi guzti horien dispertsioak objektibotasunaren eta materialtasunaren ideia bera deuseztu gabe. Horretarako ezinbestekoa da hurrengoa ulertzea: “los conocimientos parciales, localizables y críticos, que admiten la posibilidad de conexiones llamadas solidaridad en la política y conversaciones compartidas en la epistemología” (Haraway, 1995:329). Azken finean, azken hamarkadetan eman den eztabaida prozesuaren haritik, eta behin zientzia egiteko eredua andro­zentratua, euro­zentratua eta produktibista dela onarturik, modernitatearen osteko etengabeko zurrunbilo erlatibistan ez erortzeko mekanismoak ezartzea erronka ikaragarria da ikerketa feministarentzat, eta oro har ikerketa kritiko ororentzat: ikerketen nondik­norakoak finkatzeko, metodologien baliagarritasuna ontzat emateko, lanen zilegitasuna balidatzeko... Bide horretan ezinbestekoa izango da ikertzaileen komunitate artikulatuak osatu eta balore akademiko andro­zentratuei aurre egin diezaiokeen masa kritiko sendoa sortzea. Izan ere, nahi eta nahiez, zientziari begiratzeko modu horrek komunitatean egon beharko du zentratua, zientzia­komunitatean, bai, baina aldi berean pentsaera feministaren komunitate zabalean eta aktibismo feministen komunitateetan halaber. 83 4.1 ­ Aztertutako dokumentuen inguruko zehaztapenak eta irizpideak. Gizon­talde eta maskulinitatearen inguruko iniziatiben karietara sortu diren testuak aztertzean ezin ditugu beraien horretan bakarrik analizatu, ezinbestekoa dugu testuinguruan kokatu eta sortuak izan diren, jasoak diren eta ulertuak diren moduak kontutan hartzea. Hona hemen talde eta ekimen hauen diskurtsoak aztertzerako orduan aintzat hartzeko hainbat xehetasun: Lehen zehaztapena ikerketaren objektuaren hedapenari berari dagokio. Ikerketa egitea planteatu nuenean, lehengo zalantza berau izan zen. Merezi al du halako ekimenen diskurtsoa aztertzeak? Ze nolako hedapen maila daukate honelako ekimenek? Ezagutzen al ditu jendeak? Zalantza honek salto egin zidan hasieratik hain zuzen ere talde eta ekimen hauek kuantitatiboki txikiak direlako. Baina horrek, halabeharrez esan nahi al du beraien ekimenek ez dutenik oihartzunik? Dakigunez, diskurtsoen plazaratze eta hedatzean eragiteko gaitasunak ez dira berdin banatzen gizartean. Talde sozial batzuek ahalegin handia egin arren ez dute sarbiderik topatzen diskurtsoak zabaltzeko eta moldatzeko gakoak izan daitezkeen gune batzuetan, komunikabideetan kasu. Pentsa dezagun, adibidez, zenbat hitz egiten den prostituzioa bezalako fenomenoaz telebista edo egunkarietan, eta zenbat aldiz entzun ditugu sexu­ langileak edo beraien elkarteetako bozeramaileak hitz egiten. Edota genero indarkeriaren gaiari lotuz, askotan ikusi izan ditugu gaiari buruz politikari edo polizia­arduradun ugari, aldiz askoz gutxiagotan dute talde feministek gai horri buruz beraien diskurtsoa plazaratzeko aukera hedabide handietan. Gizon­talde eta maskulinitate taldeen diskurtsoen inguruan, ezin dugu esan egunerokoan presentzia handia dutenik. Dena dela, une zehatzetan eta gune batzuetan, lortu izan duten presentzia beraien hedapen materialarekin (talde kopurua, talde bakoitzeko partaide kopurua...) ez doala bat. Berez, azken urteotan “rara avis” izan direlako edo, nahiko 85 atentzio jaso dute. Era berean, instituzioetatik, bai Emakundetik beraien “Gizonduz” programarekin eta baita herri ezberdinetako udaletxeetako berdintasun sailetatik erraztasun eta laguntzak eskaini zaizkie talde hauei, are gehiago, kasu askotan taldeak beraiek sortzerako orduan garrantzi handia izan dute ekimen instituzionalek, era zuzen edo zeharkakoan. Noski, panorama zabala da eta izan da, eta badaude ere instituzioekin harreman maila oso ezberdinak mantendu dituzten taldeak. Baloratu beharreko beste aspektu bat egindako azterketarako corpusa bera litzateke. Testu idatziak aukeratu ditut. Gehienetan taldeek beraiek landu eta idatzitako testuak dira. Testuok taldeek sinatzen dituzte, eta ez dago beraien autoretza pertsona bakarrari egozterik, nahiz eta agian hala izan. Dena dela, honek ez du zertan garrantzi handirik hartu behar diskurtsoen analisian, izan ere, Foucault­ek adierazten digun bezala (Foucault, 2008) historikoki autoretzak testu edo corpusei koherentzia eta sinesgarritasuna eman dien arren, nozio hori zalantzan jartzea badago diskurtsoak ez direlako inoren barne­pentsamoldeen adierazle. Bide honetatik, albo batera utzi beharra dago testuak barne­egien adierazle bezala ulertzearen ideia, diskurtsoen eraikuntza eta interpretaziorako beharrezko diren unitate bezala ulertuz. Bide horretatik garrantzitsua da diskurtso analisiari ekitean tentazio horri eustea (Antaki, Billig, & Potter, 2003) . Honela, pentsa genezake testu hauen atzean nolabait talde edo ekimen bakoitzaren izaera deskubritu dezakegula. Eta hau egia da baina soilik erdizka. Noski, testuen azterketak pistak emango dizkigu, eta aukerak ere ikusteko zein mailatan diren taldeen diskurtsoak anitzak edo beraien artean konektatuak, zeintzuk diren elkarrekin batzen dituzten aingurak eta zeintzuk banatzen dituztenak. Baina azterketa honetatik ezin daitezke erabat ondorioztatu taldeen jardunak edo izaerak. Horretarako, ezinbestekoa litzateke bestelako metodologia batzuetara jotzea, adibidez taldeetako kideekin sakoneko elkarrizketak eginez, eztabaida taldeak eginez, beraien ekimenen inguruko azterketa, ekimenon jarraipenaren analisia... Talde bat, azken finean, ez du bakarrik kalera plazaratzen duen diskurtsoak egiten. 86 Gizonezkoen taldeen kasuan gainera, planteamenduetan ere aniztasuna da nagusi. Gai honen inguruan lan ugari egin duen Xabier Odriozolak dioen bezala, planteamendu ezberdin ugari topatu daitezke berak “maskulinismo” bezala definitu duen mugimenduaren baitan (Odriozola, 2008)55. Bere banaketa horretako multzo baten testuak soilik aztertu ditut (berak “los grupos progresistas que están completamente a favor del cambio” deitzen dituenak), eta hala ere nuke ñabardura ugari eta aniztasuna daude tarteko. Baina esan bezala, ezinbestean kontutan hartu beharko dugu diskurtso soziala eraikitzean, jendarteak jasotzen duena askoz zabalagoa, nahasiagoa eta definizio gabekoa dela. Era berean, testuen izaera bera dela­eta, ez gaude elkarrizketa edo eztabaidetatik sortutako datuen aurrean. Testuok, testu kolektiboak izanik, hainbat eskutatik pasatakoak izango dira askotan. Kasu batzuetan zuzenketa ugari egindakoak izango dira, terminologia bat edo beste erabili edo ideia bat edo beste nola adieraztearen inguruan barne­eztabaida luzeak izango ziren kasu batzuetan ere. Horrek, noski, bere alde ona du, hain zuzen ere, testuak (printzipioz, eta onartzen badugu taldeek barne­demokraziaren arauak errespetatzen dituztela) kontsentsuan oinarritutakoak direla, alegia, taldekideek oniritzia eman baldin badiote, suposa dezakegu adostasun maila altua badagoela bertan azaltzen denaren inguruan. Bestalde, abantaila hau gure kontra bueltatu daiteke ere, sorkuntza kolektiboan askotan kontsentsu hori azaltzen den era berean, kontsentsu falta ikusezin egiten delako. Hain zuzen ere ez dakigu testuok idaztean zein izan zen kontsentsu maila, zenbaterainoko eztabaidak egon ziren, testuak adosteko erraztasun edo zailtasunak egon ziren, ideia gatazkatsuak... Horretarako lehen esan bezala, bestelako teknika batzuk erabili beharko genituzke, elkarrizketak edo eztabaida taldeak kasu. Amaitzeko, eta nahi eta nahi ez egin beharrekoa denez, ikerlariak berak jartzen dituen mugak azaldu beharko ditut ere. Azken finean, kontutan hartu beharrekoa da lan hau 55 Emandako izenarekin (“maskulinismoa”) eta espresio guzti horiek mugimendu bakarrarekin identifikatzearekin ez nago ados. Esango nuke hain zuzen ere Odriozolak berak egindako talde­familia ezberdinen tipologia horrek berak ezinezko egiten duela mugimendu bakarrean biltzea. 87 Euskal Autonomi Erkidegoko gizon­talde eta maskulinitate ekimenen argazkia den bezala, ez dagoela inoiz eta inon bere kabuz atera den argazkirik. Kamara nik aukeratu dut, eta baita objektiboa ere. Ikerketaren asmoa angelu zabaleko objektiboa erabiltzea da, talde batean edo bestean larregi zentratu gabe, hau da, makro objektibo batek emango ligukeen ñabardura eta hurbiltasunik gabe, baina plano orokorreko argazkia egitea, panorama orokorra marraztea gaur egunean dauden taldeen diskurtsoen inguruan. Honek, ezinbestean, informazioa eskuratu eta galtzea dakar. Agian talde zehatz baten idatzietan edo jardunean gehiago zentratuz gero, taldearen eta bere diskurtsoaren garapena ikusi ahalko genuke, denboran zehar izan dituen aldaketak eta baita eztabaida sortu duten gai eta kontzeptuak. Begirada zabala ezartzeak, ordea, irudi orokorra emango digu, denbora­lerroan nahikoa mugatua (testu denak urte bertsuetakoak dira) baina zabala, panoramikoa. 88 Aztertutako taldeen dokumentuak: Gizon taldeez ari naizenean, eta lehen emandako Odriozolaren definiziotik tiraka (Odriozola, 2008), sexismoaren gaiaren inguruan sentsibilizatuak dauden eta horren aurrean aldaketa “progresistak” planteatzeko bildu diren taldeez ari naiz, eta berauen testuak izan dira aztertu ditudanak. Nahiz eta talde eta ekimen hauen baitan antolaketa eta plazaratze eredu oso ezberdinak izan denok mantentzen dituzte gutxienez ezaugarri komun minimo batzuk: aldarrikapen feministak printzipioz onartzen dituzte, eta hein baten edo bestean sustengatu ere; izaera publikoa dute, alegia, jendeak badaki egon badaudela; eta azkenik jarduera publiko minimoa mantentzen dute, adibidez testuak argitaratuz, edo ekimen publikoetan talde bezala parte hartuz. Azken bi baldintzak ez dira lar problematikoak, baina lehen biek alde batera uzten dituzte hainbat eta hainbat talde, gizon­talde edo ekimenak direnak, baina jarrera progresistarik ez dutenik, eta are gehiago, kasu askotan mugimendu feministak lorturiko garaipen batzuen ondorioei aurre egiteko elkartu direnak. Honen adibide izan daitezke “Zaintza partekatua” aldarrikatzen duten talde batzuk.56 Hau argituta, esan beharra daukat gizon­talde hauetaz gain badagoela ere instituzio ekimen bat azterketan, hain zuzen ere Gizonduz ekimena. Gizonduz ekimena 2007an jarri zen martxan eta ordutik gizon­taldeen sustapena izan da beraien helburuetako bat, dirulaguntza edo formakuntzaren bitartez adibidez. Hori dela­eta, uste dut gaur egungo panorama ulertzeko bere eragina kontutan hartu beharrekoa dela. Ekimenak berak izandako eragina dela­eta, beraien web orritik ateratako bi testu aztertu ditut. Bata argitaratu berri duten liburu baten kapitulua da, alegia “Los hombres, la igualdad y las nuevas masculinidades” (Bergara, Riviere, & Bacete, 2008) libururako Miguel Ángel 56 Kuriosoa da nola gaztelaniazko “Custodia compartida” euskaraz “Zaintza partekatua” bezala itzulia izan den. Dakigunez, “custodia” eta “zaintza” hitzek ez dute esanahi berdina. Are gehiago, “zaintza” hitza askotan mugimendu feministak planteaturiko kontzeptua da, umeen, nagusien eta oro har etxeko atetik barrura egiten den atentzio eta zaintza lanaren banaketa aldarrikatzeko. Harrigarria da bi kontzeptuok baliokide bailiran itzuli izana. 89 Lozoyak idatzitakoa. Lanaren corpusa definitzean, topatu dudan mugetako bat hain zuzen ere testu berdinak leku ezberdinetan aurkitzea izan da. Alegia, bertako taldeek gehienetan oso gutxi produzitzen dutela propio, nahiz eta salbuespenak egon, eta kasu askotan testu berdinekin buruz buru egiten dugu, talde ezberdinek sinatuak edo beraien web orri edo blog­etan zabalduak. Hori dela­eta, uste dut ez litzatekeela oso zilegi izango azterketa EAE­n bertan produzituriko testuetara mugatzea erabat. Horregatik, Gizonduz eta Emakundek argitaratu duten aipatu liburuan agertzen den Lozoyaren testuaz gain, AHIGE elkarteak plazaratu zuen manifestua ere hartu dut aintzat, hainbat lekutan agertzen delako, adibidez, Piper Txuriak Bilboko taldearen blog­ean. (“Piper Txuriak,” 2012­06­22an kontsultatua). Bestalde, oraindik ere talde askoren lan edo testuak falta dira (nik dakidala, badira edo azken urteotan egon dira gizon­talde eta ekimenak Ondarroan, Ermuan, Santurtzin, Tolosan...). Honen arrazoia bikoitza da: alde batetik talde horietako batzuek ez dituzte idatzitako testurik argitaratu egundaino behintzat, eta bestetik argitaratu badituzte ez dituzte inon eskuragarri jarri. Aztertu diren taldeen dokumentuak, beraz, honako hauek dira: 90 Azterketarako klabeak eta irizpideak: Testuinguru teorikoa lantzen ari nintzela, eta bereziki maskulinitatearen inguruko azterketak begiratzen, hainbat gai klabeak zirela ikusi izan dut. Era berean, eta teoria feministan eta baita diskurtso analisi feminista kritikoan garrantzitsuak diren gai batzuk azpimarratu nahi izan ditut. Horiekin zerrenda osatu eta bertan jarri dut testuak aztertzean atentzio berezia: ­Gizon kategoriaren trataera: gizontasuna azaltzerako orduan non jartzen den azentua, alegia ikuspegi normatibotik, sinbolikotik edo enpirikotik azaltzen den maskulinitatea (Connell, 1995a). Era berean, eta horrekin lotuta, maskulinitatea esentzia bezala edo eraikuntza bezala tratatzen den, edo zein mailatan bata edo bestea. ­Espazio publikoa eta pribatua: maskulinitatearen eraldaketan zeri ematen zaion garrantzi handiagoa edo non finkatzen diren eraldaketa horretarako klabeak. Honi loturik, maskulinitatea eraldatzearen inguruan espazio eta jardun publikoan eragiteko beharra nola irudikatzen den. ­Etxeko lanen banaketa: aurreko aldagaiarekin harremanetan, etxeko lanen banaketari garrantzi berezirik ematen zaion, bestelako lan banaketa batzuekin alderaturik. ­Heterosexualitatea eta bikote harremanak: taldeek plazaraturiko dokumentuetan nolako garrantzia hartzen duen bikotean ematen diren harremanak eta nolakoa esparru zabalagoetan ematen direnek. Honekin batera, bikote harremanak irudikatzea heterosexualitateren inguruan ­egitate sozial bezala (Rich, 1980, Wittig, 2006) – zentratzen den taldeen esapidea edo ez, eta zein mailatan. ­Erru sentimendua eta aparteko taldea osatzeko nahia: taldea osatu eta bertan jarduteko motibazioak ze mailatan duten harremana gizon bezala patriarkatuaren onuradun izatearen errugabetasunarekin (Seidler, 2006) eta ondorioz sistema hori kuestionatu nahi duen gizonen talde bezala identifikatuak izateko nahi edo beharrarekin, matxistaren etiketa 92 kendu nahi dutenekin. ­Motibazioak: aurreko puntuarekin lotuta, taldea osatu edo politika horietan aritzeko motibazioak nolakoak diren, eta aldi berean gizonezkook aldaketara gonbidatzerako orduan planteatzen den abiapuntuaren nolakotasuna. Nagusiki, diskurtso etikoa, morala edo aukerarena (gizonezkook berdintasunarekin irabazteko daukaguna) maneiatzen den. ­Pribilegioak edo kargak: maskulinitatearen bizipena zein mailatan neurtzen den patriarkatuaren inposatze bezala, alegia, gizonezkoontzat kargak dakartzan zerbait bezala, edo eta pribilegioak ematen dituen posizioa bezala. Ez da aukera dikotomikoa, bi diskurtsoak zein mailatan agertzen diren interesatu zait. ­Emozioak: gizonezkoen esparru emozionala nola irudikatzen den, eta horrekin batera gizonezkoon emozioa azaltzeko gaitasunak nola irudikatzen diren. Gizonezkook emozioak transmititu eta bizitzeko ez­gai bezala azaltzen garen, eta hala bada ze emozio diren “debekatuak” edo emozio kontzeptua bera ­bere osotasunean­ den gizonezkooi ukatua. Aldagai hauetan atentzioa jartzeaz gain 2012ko Maiatzean Leioako Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultatean Barbara Biglia eta Jordi Bonet­ek emandako ikastaroan (Biglia & Bonet, 2012) emandako irizpideak jarraitu ditut testuen analisia burutzeko. Labur esanda, pausoz pauso honakoa litzateke prozedura: ­Testuaren edukien analisia: zertaz aritzen da, zeintzuk dira gai nagusiak, zein da bere sekuentzia narratiboa. ­Testuaren generoa: zein da testuaren genero literarioa, bat eta bakarra da, beste genero batzuek azaltzen dira eta zein da haien arteko harremana. ­Interakzio komunikatiboaren azterketa: nori hitz egiten dio testuak? Nori zuzendua dago? Nor da egilea eta nola aurkezten du bere burua? ­Ahotsen analisia: ahots bakarrak hitz egiten al du? Beste ahotsik al dago? Zuzenak ala zeharkakoak dira agertzen diren ahots horiek? Nola eta zertarako aurkezten dira beste ahots horiek (jakitun bezala agertzen dira, kritikatuak dira, 93 ardura ezartzen zaie? ­Agentziak: testuan agertzen diren subjektuak agente bezala identifikatzen al dira? Beraien ahotsak era zuzenean azaltzen dira ala egilearen/egileen bitartez? ­Argudiaketa: nola argudiatzen dira ideiak eta ze egitura du argudiaketa horrek? Ze erretorika elementu identifikatu daitezke? ­Inter­textualitatea: beste testurik zitatzen al da aztertutako dokumentuan? Ze helbururekin? Ze posizio betetzen dute zitatzen diren beste testuok? ­Diskurtsoen arteko harremana: ze motatako diskurtso ezagunei egiten zaie erreferentzia (diskurtso etikoa, politikoa, morala, ekonomikoa, kritikoa...) eta zertarako eta nola azaltzen dira testuan? ­Boterea, posizioa, ideologia: zein dira beraz, testuak esplizituki edo inplizituki babesten edo kolokan jartzen dituen posizioak? Posizio hauek hegemonikoak al dira? Esan beharra dut pausu hauen nondik­norakoak ez ditudala testu bakoitzean eta banan­ banan azalduko. Nahiz eta testu guztietan ariketa berbera egin, ez luke zentzurik izango dokumentu guztiek pausu bakoitzean eman dituztenak aztertzea. Izan ere, testuak emankorragoak izan dira azterketaren maila batzuetan besteetan baino, eta beraz, elementuren bat nabarmentzeko modukoa dela pentsatu dudanean, analisian edo ondorioetan isla izan du berorrek. Aztertutako testuen azalpena, beraz, arestian azalduriko irizpideen arabera eta azterketarako finkaturiko aldagaien inguruan antolatu dut. Dena dela, irakurketa errazte aldera, analisia ez dago aurreko atalean azaldutako aldagaien arabera antolatua ehuneko ehunean. Aldagai batzuek ez dut horrenbesteko garrantzirik hartu, beste batzuk elkartu egin ditut analisia azaltzeko eta beste berri batzuk dokumentuen azterketa egiten ari nintzela azaldu dira. 94 eztabaida, era zabalean testuinguru teorikoaren hirugarren atalean azaldu dudana alegia: pisu berdina al du feminitatea bezalako identitate prekarioa kolokan jartzeak eta maskulinitatea bezalako identitate solidoa kuestionatzeak? Hainbat pentsalari feministek planteatu dutena ez da sexu ezberdintasunarekin (kategoria ontologiko bezala) amaitzea ezinezkoa denik, baizik eta horrek berriz ere desabantaila egoeran utziko lituzkeela emakumeak, alegia, estrategikoki ez dela horretarako unea, emakumeak identitate femeninoa garatzeko apenas denborarik izan dutenean. Edonola ere, ez zaio azterturiko dokumentuotan aipamen espliziturik egiten eztabaida horri, ez eta berorren oinarrietan dauden ekarpen teorikoei edo bertan maneiatzen diren terminoei ­deseraikitzea, subjektu politikoa...). Honek ez du zertan pista handirik eman behar, izan ere, hedapenerako testuak izanik, normala da eztabaida sakonak eta terminologia teorikoa alboratzea. Baina esan bezala, edukietan ere, ez da azaltzen eztabaida hauekin loturiko ezer. 97 4.4 ­ Nola banatzen dira gizona, berdintasunaren aldeko gizona, emakumea eta berdintasunaren aldeko emakumea? Uneoro anbibalentzia handia azaltzen da aztertutako testuotan “gizon” kategoriaren inguruan. Noski, kategoria zentrala da diskurtso hauetan, hain zuzen ere “text mining” tresna batekin testuak aztertzean frekuentzia gehien eman dituen hitza adberbio eta elkartzaileez gain. Anbibalentzia honen erakusle nagusia testu denetan ematen den aditz konjugazioen bariazioa da. Une batzuetan “gizonok” aipatzen da, eta lehengo pertsona plurala erabili, eta beste askotan “gizonak” eta hirugarren pertsona erabili. Inolako unetan ez da bigarren pertsona erabiltzen, alegia ez zaigu gizonezkooi zuzenean interpelatzen gizon kategoria kanpotik, baina bai ordea une batzuetan orokortasunera salto egin hirugarren pertsona erabiliz. Kasu batzuetan, gainera, nabari da aditz formen aldaketa honek izan dezakeela zerikusirik berdintasunaren alde dauden gizonen eta beste gizonen artean ezberdintasuna markatzearekin, nahiz eta harremana ez den erabat garbia eta bat­batekoa. Adibidez, testu honetan: “Gizonok, arreta handia izan behar dugu emakumeen aurkako indarkeria aztertzerako orduan” “gazteei emandako mezuaren ondorio: gizonok emakumeak babestu behar ditugu eta haiekin ditugun harremanetan guk hartu behar dugu aurrea.” “... emakumeek eta gizonek ahalegin handiagoa egin behar dugu...” “...matxismoarekin eta haren adierazpenekin amaitzeko beharra sentitu behar dute, sexuen arteko berdintasunaren alde egin behar dute eta hori gauzatu ahal izateko, etxean eta kalean beharrezko diren ardurak bereganatzeko prest egon behar dute.” “...gizonek oraindik zalantzak dituzte emakumeek beren bizitzak kudeatzeko duten gaitasunaren inguruan...” “...emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako borrokan gizon gehienek parte hartu beharko lukete...” (Lozoya, 2009) 98 klabe bezala irudikatzen dituzte. Aldi berean, ekimen ezberdinen blog­ak begiratuta, ikusiko dugu taldeok burutu dituzten hainbat ekimen gai honen ingurukoak direla. Espazio pribatuan gizonezkook gure ardurak gure gain hartzeak har dezakeen garrantzia inolaz ere zalantzan jarri gabe, ematen du arestian aipatutako lema famatuari buelta eman zaiola, eta “politikoa dena pertsonala da” bilakatu dela. Alegia, kasu askotan espazio “publikoan” (asko legoke esateko espazio publiko/espazio pribatu dikotomiaren egungo baliagarritasunaz) kokatzen diren hainbat berdintasun falta albo batera uzteko oraindik ere bide luzea egiteko dagoenean, sarritan etxeko esparrua konkistatu gabeko azken esparru, eta beraz, soluzio bezala aurkezten da. Egia da dokumentu askotan ez dagoela apenas aipamenik esparru publikoan eman beharreko aldaketetan gizonezkook jokatu beharreko rolaren inguruan. Alegia, “amantala jantzi behar dute” esaten da baina ez ­adibidez­ “beraien abantailei esker lortutako lanpostu kualifikatuak utzi behar dituzte”. 103 erreferentziarik heterosexuala ez den sexualitatea dugun gizonezkooi, ez eta bestelako familia­eredutan bizi diren pertsonei, gizon, emakume edo trans. Maskulinitateak, beraz, muga batzuen barruan ulertzen dira, eta horrek bi premisa eman ditzake: eredu horretatik kanpo daudenak ez dira gizonak edo beraien maskulinitatea ez da eraldatu behar, ez dituztelako jarrera negatiboak. Bi premisak oso arriskutsuak, nire aburuz. Lehenengoa aski ezaguna da, hain zuzen ere maskulinitate hegemonikoaren arauak hausteagatik (kasu honetan homosexualak izateagatik) maskulinitatearen esparrutik kanpo uzten baititu subjektu batzuk. Bigarren aukerak Oscar Guasch­ek (Guasch, 2006) ohartarazten zuen efektuari dagokio: maskulinitate hegemonikotik kanpo daudenak nolabait “alternatibotzat” jotzea, maskulinitate subalternoa eta alternatiboa nahastuz. Edonola ere, ziur aski ­ez daukat daturik hau baieztatzeko­ taldeen beraien konposaketarekin ere zerikusirik izan dezake honek, ezaugarri zehatzak dauzkan talde baten esperientziatik identitate orokorra ondorioztatzen baita. 107 Gizonezkook berdintasunaren aldeko jarrera hartzearekin gizarteak oro har eta guk bereziki (gehienbat maila pertsonalean, “humanidad, vida emocional...”) irabazten duguna azpimarratzea gizon­taldeen proposamena erakargarri egin eta hausnarketa hori egiteak ekar lezakeen ona adieraztea da. Baina, non da beste aldea? Nahiz eta agian metodologikoki oso egokia ez izan, gaur, testu hau idazten ari nintzela, atseden une batean twitter sare sozialean topatu dudan elkarrizketa bat ekarriko dut hona: ­Lehen erabiltzailea: “Gizonek askapen mugimendua behar dute airea bezala” eta lotura jartzen du “Por qué me parece fundamental que los hombres se cuestionen su heterosexualidad” artikulura. (gaur ekainak 28 da) ­Bigarren erabiltzailea: “bueno, egon badago mugimendu profeminista deiturikoa, gizon taldeen inguruan antolatua, euskal herrian ere” ­Lehen erabiltzailea berriz: “Maskulinitate heteronorm. misoginoa deseraikitzeko borondate indibidualak ezagutzen ditut, mugimendu indartsurik ez” (ohar bedi “heteronorm.” hitza “hetero­normatibo hitzari dagokiola, sare sozialetan hitzak laburtzeko joera handia dago.) ­Bigarren erabiltzailea: “egon nintzen taldean 5­edo ginen, bai... "hori arraro eta maritxuen gauzak dira" esaten zidan jendeak ez mugitzeko” ­Lehen erabiltzailea: “Bejondeiela arraroei, queerrei!” (Elkarrizketa twitter­en jasoa ­http://twitter.com­ 2012ko ekainak 28an. Parentesi artekoak nire komentarioak dira). Bigarren erabiltzaileak ez dakigu noiz eta nola, baina gizon­talderen baten parte hartu du. Lau edo bost ziren, eta argi eta garbi azaltzen du jendeak bazterkeriaz erantzun ziola bere parte­hartzeari. Ez dira, beraz, beretzat abantaila handiak izan. Hain zuzen ere, maskulinitate hegemoniko bezala definitua izan dena alboratzean, bazterkeria jasotzea nahiko gauza ohikoa da. Baina horretaz gain, eta honek berriz ere badu harremanik arestian aipaturiko pribilegioen gaiarekin, berdintasun faltarekin amaitzearen abantailak onura izango dira gizonezko batzuentzat, baina beste batzuentzat, gehienontzat pribilegio galera garrantzitsua ekar dezake. Honek, noski, ez du esan nahi hori arrazoi izan behar denik aldaketak ez bultzatzeko, soilik du ziur aski etika eta politikaren inguruko eraikitzen 109 Aldiz, gizonezkooi espazio emozionala ukatu zaigula diogunean, edo gure emozioak azaleratu eta konpartitzea debekatu zaigula diogunean, zer egon gaitezke esaten inplizituki? Bada, emozioak emakumezkoek “dituzten” horiek direla: samurtasuna, besteenganako enpatia, errukia... eta gizonezkooi egotzi zaizkigunak aldiz, ez dira emozio bezala katalogatzen: amorrua, handi­nahia, bat­batekotasuna... Esparru teorikoan Luis Boninok ere ideia hau planteatzen du: “En tanto los varones, por mandato de género, «hacen» más que «sienten»; los indicios de que algo del orden de la depresión les afecta deberemos buscarlos, no en su expresión emocional, sino en su comportamiento” (Bonino, 2000:60). Zita hau benetan adierazgarria iruditzen zait, eta uste dut bat egiten duela aurretik azaldu dudanarekin. Hemen “sentir” eta “hacer” arteko banaketa azaltzen da. Noski, gizon eta emakumezkoen arteko banaketa hau klasikoa da, baina Boninok ez du naturaltzat ematen baizik eta prozesu sozial eta heziketaren ondorio. Dena dela ere, atentzioa deitzen didana zera da: “expresión emocional” zer da? Eta nola egiten da ikusgarri, behagarri? Alegia, nola dezake osasun mentalaren profesional batek (bere lan­esparrua hori da) jakin gizon (edo emakume) baten esparru emozionala? Bada, ziur aski berarekin hitz egin beharko du, edo berak irakurritakoa idatzi bederen. Eta sentimenduez hitz egitea ez al da “hacer”? Edo “hacer” zer da, gizonezkook egiten dutena sentimenduak azaltzen ez gabiltzan uneetan? Ez al dituzte egintzek sentimenduak azaltzen? Eta berdin ere, emakumezkoen portaera (“comportamiento”) ez al da aldatzen depresioak jota daudenean? Ala beraiek azkar batean onartu eta kartela zintzilikatuko dute: “depresioak jota”? Emozioen esparruarekin harremanean, berdintasunaren aldeko posizioa hartzea, nolabait gizon berriak eraikitzearekin lotzen da, hortik azken urteotan hainbeste erabiltzen den kontzeptua: “maskulinitate berriak”. Lehenago ere aipatu izan dudan bezala, gizon berri edo ezberdin horiek eraikitzea hein handi batean kontzientziaren eremuan kokatzen da, kontzientzia bere zentzu marxistan, batik bat. Hortik aurrera egiten dena, lan jarraia da, eta bidaia pertsonal itxura ematen zaio ere, barne konkistarena: “Estamos trabajando a arabera ezberdin partitzen dela argudiatuz. 112 5 – Ondorioak eta etorkizunerako lan lerroak. 114 5 ­ Ondorioak eta etorkizunerako lan lerroak. Egindako ikerketaren ondoren ondorio orokorrak ateratzea ez da lan erreza, are gutxiago aldez aurretik lanak izan dituen mugak seinalatzen ez baditut. Lanetik ateratako ondorioekin batera, hortaz, azterketa egiterakoan topatu ditudan mugak identifikatzen saiatuko naiz. Hutsune eta muga hauek zuzentzea, behin lana “amaituta” edo “itxita” dagoela, etorkizunerako lan lerro bezala seinalatzea besterik ez dut, azken finean hutsuneak hori baitira, etorriko denarekin bete beharrekoak. Hasteko, eta nahiz eta corpusaren azalpenean ere aurreratu dudan, esan beharra dut gizon­talde eta ekimen batzuen dokumentuak eskura ez izateak lanetik ateratako ondorioak baldintzatu dituela. Taldeen laginak oso homogeneoa izaten amaitu du, gutxienez ikuspegi diskurtsibotik, eza baitut taldeon egitura, konposaketa edo ibilbidearen inguruko datu larregirik. Talde ezberdin gehiagoren ekoizpenak aztertu izanez gero, emaitza anitzagoa izango litzateke, puntazorrotzagoa, adar gehiagorekin, eta horrek beti ere konplexutasuna eta, ondorioz, aberastasuna eskaintzen dio lanari. Taldeen arteko homogeneotasuna izan da, orduan, analisia egiten topatu izan dudan ondorioetakoa. Honek zerikusirik izan dezake arestian aipaturiko taldeen laginaren tamaina txikiarekin, baina baita ere taldeen gaztetasunarekin. Gaztetasunaz ari naizenean, noski, ez naiz taldea osatzen dutenen adinaz ari. Arestian aipatutako moduan, talde hauek oso garai bertsuetan sortu izan dira, programa instituzionalek bultzaturik kasu batzuetan, eta horrek ziur aski diskurtsoetan homogeneotasun hori eragin du hein handi batean. Talde gutxi dira (norbanako gutxi diren bezala) gai horren inguruan idazten dutenak, are gutxiago akademia kanpotik. Era berean, idatziak egiten direnean, ikusi dugun bezala, askotan beste talde edo norbanako batzuek idatzitakoa “birziklatzeko” joera dago. Esan bezala, mugimendu sozial bezala duen gaztetasun (erlatiboak) eragin dezake hau. Esan bezala ikerketari konplexutasuna gehituko lioke (hona hemen lehenengo etorkizunerako lan lerroak) talde gehiagoren dokumentuak lortzeak. Ez soilik taldeek beraiek idatzi dituzten dokumentuak baizik eta aldi berean talde barruan eztabaidatu izan 115 dituztenak, edo adostasun handia sortu dutenak. Honetarako, taldeekin harreman zuzenagoa izatea garrantzizkoa litzateke, eta horrek ere testuen testuingurua59 ezagutzeko aukera emango luke, analisia aberastuz. Era berean, interesgarria izan daiteke idatzizko dokumentuak aztertzeaz gain bestelako dokumentuak, grafikoak esaterako, aztertzea60. Honekin batera, ondo legoke ere taldeetako kideekin elkarrizketak burutzea, nahiz eta hau ez dudan lanaren gabezi bezala ulertzen. Ikerketa honen helburua kaleratzen diren diskurtsoen azterketa egitea zen, eta zentzu horretan elkarrizketek hurrengo faseari erantzun beharko liokete, hots, esparru publikora kaleratzen diren diskurtso horiek taldeetan parte hartzen duenen iritziekin kontrastean jarri eta konplexutasuna gehitzea. Horrekin batera taldeen jardunaren azterketa eginez gero (zenbat jende, ze ekimen, ze motatako ekimenak, noren parte­hartzearekin...) eraikuntza diskurtsibo horien irudi osatuagoa izango genuke, izan ere, akatsa litzateke ­eta dikotomia faltsuan erortzea­ diskurtsoa soilik hitzekin egiten dela pentsatzeak. Azterketarako aldez aurretik finkaturiko aldagaiak banan­banan aztertu ordez (hori jada corpusaren analisiaren atalean esplikatu dut) nolabait multzokatu eta ondorio zabalagoak ­orokorragoak­ ateratzen saiatu izan naiz. Hasteko, maskulinitatearen ­edo maskulinitateen­ inguruan sortu diren talde hauen eraikuntza diskurtsiboak ulertzeko identitatearen gaia ezinbesteko osagaia dela uste dut. Alde batetik, maskulinitatea irudikatzeko orduan zein burutu nahi den eginbide sozialaren hartzaile edo jomugak irudikatzerako orduan maskulinitatearen ideia zehatz bati eusten zaiolako. Gizontasun eredu horretatik kanpo dauden eta egon daitezkeen beste gizontasun motak ez dira aipatzen, eta are gehiago, kasu batzuetan kanpo uzten dira. Honela, gizon heterosexuala da diskurtso horren protagonista, baina ez bakarrik heterosexuala, baizik eta bikotean bizi eta bere bizitza­proiektuaren baitan seme­alabak 59 “Cotexto” esaten zaio testua edo dokumentua sortzearen inguruan jaso dezakegun informazioari, nork idatzi duen, kolektiboa den, gatazkatsua izan den haren onarpena, zenbat pertsonek eman dioten atxikimendua... 60 “Piper Txuriak” Bilboko gizon­taldeak eta Deustua­San Inazioko modulu psikosozialerako Emakume Zerbitzuak 2012. urtean egutegia argitaratu zuten, hilabete bakoitzeko irudi bat eskainiz. Irudien analisia egitea interesgarria litzateke, gai aldetik bikotean eta etxearen esparruan zentratzen baitira batik bat, edo gizonen arteko entzute edo babesean. Ondo legoke ikustea 12 argazki horietan zein gai ez diren ukitzen eta zeintzuk azaltzen diren era errepikakorrean. 116 dituena. Ez dago beste adineko gizonezkoei erreferentziarik ere (aita izateaz gain aitita direnei), ez eta besteen umeak zaintzen aritzen direnei, ez eta familia­eredu nuklearraz aparteko bizi­aukerak egin dituztenei. Honek lanaren sarreratik planteatu dudan galdera erantzuteko parada ematen digu, erabateko erantzuna ez bada ere. Alegia, maskulinitatearen krisiaren parean gaude, eta ondorioz maskulinitatea eraldatzen ari da, edo eta sektore sozial zehatz batzuetan gertatzen ari da aldaketa hori? Azaldutakoaren arabera, sektore sozial zehatz baten aldaketaren aurrean gaudela esango nuke. Baina galdera hori baino konplikatuagoa da, eta merezi du konplexutasuna gehitzea etorkizunerako lerro gehiago marraztuz, bide batez. Zeri deritzogu aldaketa? Ematen duenez, eta aurreko nire planteamendutik ondoriozta daiteke gizon­talde eta ekimen horietan daudenak direla maskulinitatea iraultzeko edo gutxienez eraldatzeko lanean dabiltzanak. Horren arabera nire ondorioa zuzena litzateke, eta sektore hori litzateke aldatzen ari dena. Baina horrek aldaketaren ikuspegi boluntarista hutsa onartzea litzateke, non subjektuek sentitu, hausnartu eta eragin egiten duten beraien eraikuntza identitarioa aldatzeko. Aldiz, genero eraikuntzen eraldaketak sakonekoak dira eta ez beti edo erabat boluntarioak, eta ziur aski beste sektore sozial batzuen maskulinitateak ere eraldatzen arituko dira, baina ez dute esplizituki borondate hori adierazten. Beharrezkoa da beraz, maskulinitateen eraldaketak eta maskulinitatearen eraldaketa boluntario edo antolatuak oharkabean ez parekatzea. Ikusi dugun bezala, aldatzeko lan esplizitu eta antolatua egiten ari direnek oraindik ere aspektu batzuk bere horretan mantentzeko joera dutelako (apur bat gorago azalduriko gizon gazte heterosexualaren irudikapenaz ari naiz) eta ziur asko, aldaketa sakonak burutzen ari diren sektore batzuek ez dutelako zertan beraien burua “maskulinitate berri” bezala identifikatuko. Burura etortzen zaizkit aurrerago ere aipatu ditudan adibide batzuk: egoera ekonomikoagatik “emakumezkoen lanak” egitera behartuak izan diren gizonak (heldu edo umeen zaindari, etxeko langile...), lanean botere postuak izan ondoren kaleratuak, adinean aurrera egin ahala beste ardura batzuk hartu behar izan dituztenak (tarteka umeen zaindari dabiltzan aitonak kasu). 117 Identitatearen aferarekin loturik topatu dut baita ere aparteko taldea sortzearen beharra. “Nola banatzen dira gizona eta berdintasunaren aldeko gizona” atalean azaldu dudan bezala, maskulinitatearen inguruko diskurtsoa hein handi batean erruduntasun sentimendu inplizitu batetik sortzen da, edo behintzat hala ematen du. Garrantzizkoa ematen du adieraztea gizon guztiok ez garela patriarkatuaren onurak aprobetxatuz emakumezkoak eta “bestelako” gizonak zapaltzen aritzen garenok. Horri izaera ematea, talde izaera ere, diskurtsoan hainbatetan agertzen den ideia da: berdintasunaren aldeko gizona, gizon berdintasunezkoa. Horren inguruan publikoa izatea ere garrantzitsutan jotzen da, nahiz eta ez den problematizatzen larregi diskurtso publikoan. Alegia ez dago aipamen garbirik aliantza politikoen nolakotasunari (aipatzen ez den mugimendu feministarekin, adibidez). Horrek ez du esan nahi ez dagoenik eztabaida hori talde edo ekimenen baitan, eskua sutan jarriko nuke badaudela, nire esperientziatik abiatuta. Baina eztabaida horiek ez dira kanpora begirako diskurtsoan islatzen. Noski, dokumentuen izaeragatik (dibulgazio dokumentuak dira) ere izan daiteke hori. Beste behin ere, taldeetako kideekin elkarrizketa sakonak egin ahal izatea edo beraien erreferentziazko irakurketak zeintzuk izan diren jakiteak lagunduko luke esparru hau apur bat argitzen. Aparteko taldea sortzearen ideia horrek ­ohikoa den bezala­ badu bere argi eta ilunak. Alde batetik gizonaren irudik monolitikoarekin apurtzen du, eta are gehiago, lagungarri izan daiteke beste gizon batzuek ere kuestionatu nahi dituzten aspektu batzuk kolokan jartzera animatzeko. Bestalde, izan dezake “gizon zintzoen” eta besteen arteko muga marrazteko gaitasuna, eta horrek maskulinitatearen kuestionamendu hori bera zailago bilakatu dezake. Identitate propioaren ­gizon berdinzalea­ finkatze horrekin batera etor daiteke ere “bestearen” identitatea ere, osatzen gaituen kanpoko muga. Kasu honetan, “modernitatearen eta tradizioaren arteko leia” atalean azaldu den bezala “beste” hori gizonezko matxista klasiko bezala irudikatzen da askotan, iraganeko bezala, troglodita bezala. Horren arriskuak nabariak dira, izan ere, gogoko ez ditugun jarrerak (matxismoa kasu honetan) identitate zehatzekin lotzean (tradizionala, karka, iraganekoa) eta ez 118 jokabideekin (hegemonikoa, zapaltzailea...) erdigunea nortasunean jartzen dugu, eta ez boterearen ­edozein izanda ere gure boterearen ikuspegi teorikoa, horretan ez naiz sartuko­ esparruan. Boterearen esparruan, denok jokatu ditzakegu inoiz jarrera zapaltzaile edo hegemonikoak, identitatearen esparruan aldiz, behin identitatea “irabazita”, zailagoa da pertzepzio hori aldatzea. Nork esango dio 31 urteko gizon homosexual ezkertiarrari jarrera zapaltzaileak dituela? Bera ­ni­ ez da karka bat! Nortasunarekin zuzenean lotutako azken gaia maskulinitatearen beraren irudikapena da. Maskulinitatea aldarrikatzen da aldaketa batzuen baitan baina maskulinitatea. Onartuta nortasun afirmatibo gabe oso zaila dela bizitzea, gizon izateko era berriak aldarrikatzean gizon izaten jarraituko dugula aldarrikatzen dugu era berean. Aldebikoa da afera hau ere. Hasteko, ziur aski gizontasuna eta feminitatea esentzia gisa kontsideratuak izatea erabat hedatuta dagoelako jendartean. Baina aldi berean, gizonezkook genero identitateari uko egitea, eta are gutxiago era bolondresean, oso zaila delako. Ez da kasualitatea gizon kategoria erabat kuestionatu duten gizonak berez kategoria hori kanpotik eta hertsaduraz ukatu zaien horietako batzuk izatea (gay mugimenduko gizon batzuk adibidez). Edonola ere, eta nortasunaren aingura oso indartsua dela etsita, maskulinitatea ­bere eraldaketa guztiekin­ aldarrikatzea edo feminitatea aldarrikatzearen arteko ezberdintasunak nabarmenak dira. Feminismoak feminitatea aldarrikatu izan duenean bi ikuspegitatik egin izan du: feminitatearen esentzia aldarrikatuz, eta hor patriarkatuak berak sortutako definizioekin egin izan du topo ­naturari lotua, ulerkorra, maitekorra...­ hainbat feministen ezinegona sortuz, ez baitziren nortasun kolektibo horretan islaturik sentitzen. Bigarren aukera testuinguru teorikoan subjektu femenino feministari buruzko hausnarketetan azaldu dudan bezala, arriskatuagoa eta arras abstraktuagoa da, subjektu femeninoa ezinbestean subjektu feministarekin lotzen duena, historikoki bere subjektu izateko aukera ukatu zaiolako hain zuzen ere, bere eginbide ekintzaileaz eraikitzen ari den subjektu prekarioa bezala. Bietako edozein aukeratuta ere, emakumezko subjektua konplikatua eta era errazean “eutsi” ahal ez zaiona da. Subjektu maskulinoa aldiz, libreago aritzen da (diskurtsiboki 119 bederen) modernitate berantiarraren garai hauetan. Muntatu eta desmuntatu daiteke eta hala ere ez dio bere buruari “gizon” deitzeari utzi behar. Argudiaketa honek, testuinguru teorikoaren atal horretan planteaturiko eztabaidaren egokitasunera narama, eta baita etorkizunean horretan sakontzeko beharrera. Nortasunarekin loturiko kontuak albo batera ikusita era batean edo bestean espazioarekin loturik irudikatu ditudan beste bi kontu daude. Bata etxeko lanen ingurukoa (“etxeko lanak eta espazio domestikoa” izeneko atalean landutakoa) eta bestea emozioen munduaren ingurukoa (“emozioak” atalean). Biak ala biak diskurtsoan aldarrikatzen diren esparruak dira, bakoitza oso era ezberdinetan. Alde batetik, etxeko lanen kasuan arduraren ikuspegitik aldarrikatzen da espazio horretan parte hartzeko beharra. Sexuaren araberako lan banaketaren injustizia onartuz gizonezkook etxeko lanak partekatzearen aldeko apustua egiten da. Arestian aipaturiko moduan, honek esparru publikoaren ­ordaindutako lanari adibidez­ inguruan proposamen gutxi egitera garamatza, nahiz eta ziur asko, gaur egunean ere, etxeko lanen banaketa orekatua egin arren lan­kargak ez liratekeen automatikoki berdinduko. Lehenago esan bezala etxeko lan horiek esparru zehatzekin identifikatzen dira: ez dago aipamenik bakarrik bizi diren edo beste gizonekin elkarbizitzan dauden gizonen inguruan. Nola banatuko ote dute horiek lana genero ikuspegitik parekatua izan dadin? Bestalde, eta emozioen kasuan, emozioen inguruko atalean bertan argudiatu dut emozioei era esentzialistan begiratzearen arriskua, emozioak genero hezkuntzaren bidez emakumezkoei egotzi zaizkien emozioekin parekatu eta nahastuz. Logika honen arabera gizonezkooi emozioen mundua ukatua izango litzaiguke, eta ez emozio batzuen mundua. Baina bi atal hauek komunean zerbait dute eta espazioarekin loturik dago. Hain zuzen ere esparru domestikoa eta emozionala (elkarri oso loturik daudenak) dira historikoki maskulinitateari eskapatu zaizkion esparruak. Alegia, etxearen esparruan izan dira egosiak askotan, zapalkuntza handienekin batera, iraultza txiki ugari. Eta ez esparru horiek emakumeentzako gune naturalak direlako, baizik eta gizonezkoen absentziaz 120 botere gune bilakatu direlako askorentzat, energia eraldatzaile bihurtu izan dena batzuetan. Feminitateari egotzi zaizkion emozioak ere (enpatia, ulerkortasuna, ahuldadea, auto­ ezagutza eta kontzientzia...) gizonezkoontzako esparru ukatuak izan dira, edo hobe esanda, emozio horiek kanporatzea izan da ukatua. Eta ezin ukatu emozio horiek adierazi ahal izatea askatzailea dela nahiz eta kasu batzuetan ondorio ezkorrak izan gure maskulinitatea kolokan jartzen duelako. Beste behin ere, emakumezkoekin ezberdintasuna agertzen da hemen: emakumezkoentzat historikoki maskulinoak izan diren emozio batzuk azaltzea (amorrua edo lidergo nahia esaterako) negatibotzat jotzen da askotan. Bi esparruak lantzea ezinbestekoa jotzen dudan bezala, atentzioa deitu dit biak ala biak irabazteko esparruak direla gizonezkoontzat. Ikuspegi honekin lotzen da “zergatik eta zertarako aldaketa” atalean aztertutako berdintasunerako motibazioen gaia, genero roletan emandako aldaketak balizko irabaziekin lotzearena. Orokorrean, esango nuke maskulinitatea kuestioan jarri eta eraldatzearen apustua nortasun kontuarekin lotzen dela batik bat, eta boterearen edo hegemoniaren inguruko azalpenei ez zaiela horrenbesteko garrantzirik ematen diskurtsootan. Honekin loturik egon daiteke ere feminismoari era zuzenean erreferentziarik ez egitea, izan ere, teoria feministak lotura handia suposatzen du boterearen inguruko irakurketarekin, nahiz eta testuinguru teorikoan azaldu dudan bezala nortasunaren inguruko gaiek ere garrantzi handia izan. Gizon­talde eta maskulinitatearen inguruko ekimenok maskulinitatea eta genero harremanak eraldatzeko lanean dabiltzala garbia da, eta lan horretan bilaketa teoriko, pertsonal eta kolektibo/politikoa da haien diskurtsoan nabari dena. Lan hori zaila dela onartuz, eta lanketa horri konplexutasuna gehitzea egokia, sanoa eta beharrezkoa dela uste dudalako, espero dut ikerketa honetan plazaratu ditudan ondorioak lagungarri izatea bide horretan, hori izan baita hasieratik lan honen helburu eta bokazioa. 121
addi-eb86a3ceecb6
https://addi.ehu.es/handle/10810/15848
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-06-19
science
Manterola Agirre, Julen
eu
Towards a history of Basque morphology: articles and demonstratives
Saila Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila EUSKARAREN MORFOLOGIA HISTORIKORAKO: ARTIKULUAK ETA ERAKUSLEAK Julen MANTEROLA 2015 LABURPENA Euskal artikuluaren bilakaeraren analisi diakroniko bat egin dut. Horren barrenean, deklinabide mugatuaren berreraiketa morfologikoa egin dut, batetik, eta artikuluaren erabileraren deskripzio historiko bat, bestetik. Artikuluak D-elementu gisa sailkatu ditut, erakusleen gramatikalizazioaren azalpen estandarren barrenean; -a artikulu prototipikoaz landa, erakusleetatik datozen beste artikulu batzuk identifikatu ditut horrela. Analisi modu honek azalbide bakarraren pean ezarri ditu deklinabide mugatuaren berreraiketan zeuden hainbat arazo. Berreraiketa morfologiko horretarako, Erdi Aroko datuen arakatze sistematikoa egin dut. Datu horiek osatu dute berreraiketa proposamenaren oinarri enpirikoa; bertan aurkitu ditut D-elementuen aldaerarik arkaikoenak. Artikuluaren erabileraren deskripzio historikorako, XVI. mendeko testuetako datuak erauzi ditut. Testuinguru sintaktikoen arabera analizatu dut artikuluaren erabilera: bokatiboak, perpaus existentzialak, perpaus predikatiboak eta subjektuak. Sintagmen funtzioaren eta beren markatze morfologikoari dagozkion zenbait korrelazio azaleratu ditut horrela. Datu historiko horien argitara, artikuluaren erabilera zabalduaz eman izan den azalpen diakroniko bat neurtu dut. Numero morfologikoaren araberako artikuluaren zabaltzearen hipotesia zalantzan jarri dut, eta sintagmen erreferentzialtasunari edo izaera semantikoari dagozkien azalpenak bilatu. Honek analisi sinkronikoetarako izan litzakeen ondorioak ere aztertu ditut. Berreraiketa morfologikoaren beste zenbait zehar ondorio ere garatu ditut: (1) deklinabide mugatuaren bilakaera diakronikoak hizkuntzaren izaera eranslearen aurka egin duela proposatu dut. (2) Erakutsi dut euskara ez dela ergatibitate orokorreko hizkuntza bat, eta numero morfologikoaren araberako erdibitzea duela. (3) Hasperenak Nafarroan XVII. mendera arte iraun zuela proposatu dut, erakusleetan bederen. Ororen buru, artikuluen eta erakusleen berreraiketa bata bestearen menpe egitearen onurak erakutsi ditu tesi honek. Berreraiketa zale bati dagokion bezala, hastapenera jotzea da naturala. Horregatik, amoña Meltxorarentzat izan behar da lehen eskerra: berak oparitu zidan, hamabost hamasei urte nituela, Azkueren hiztegia; sumatua zuen, nonbait, bere etxeko apaletan zegoen liburu harekin zaletua nintzela. Ortako, zauden tokiyan zaudela, amoña, muxu aundi bat! Doi-doia etzera-ta alletu! Garai hartakoak dira euskararekiko zaletasuna nire baitan errotzen lagundu zuten bi irakasle: milesker zuei ere, Irungo AEK-ko Olga Genua eta Pío Baroja institutuko Jon Puy; tesi hau ezin da ulertu urteetan egin duzuen lanik gabe. Unibertsitatera etorrita, Carlos García Castillero irakaslearen eskutik izan nuen lehen kontaktua hizkuntzalaritza historiko akademikoarekin. Zinez ditut gogoan kurtso haiek, nolako mundu berria ireki zen niretzako Grimm eta Vernerren legeekin, neogramatikoekin eta korrespondentzia fonetikoekin, ta zeinen gustura irakurri nuen, zuk aginduta, Lehmannen eskuliburua. Inoiz ez baita berandu, milesker zuri ere klase haiengatik, eta geroztik nire lanarekin beti erakutsitako interesarengatik. Euskal Filologiako ikasketetan beste hainbat irakasle izan nituen; haiekin ikasi nituen filologiaren, dialektologiaren, gramatikagintzaren oinarriak. Orduan ikasitakoen parte bat ere izango da tesi honetan, noski. Horien artean, harrera ona egin izan didate beti Iñaki Camino maisuak, Xabier Artiagoitiak eta Joaquín Gorrotxategik, nire galderekin joan izan natzaienean, eta benetan preziatzen dut beren prestasuna. Koldo Zuazori ere eskertzen dizkiot animoak, hitz onak eta aholkuak. Bere interesa eskertzen diet Javier Ormazabal, Gotzon Aurrekoetxea, Lourdes Oñederra eta Txipi Ormaetxea irakasleei ere. Aipamen berezia merezi dute Itziar Idiazabalek eta Marijo Ezeizabarrenak: karrera bukatuta, eta artean zer bide hartu oso argi ez nuela, beraiek eman zidaten aukera ikerketan lehen urratsak egiteko, hizkuntz jabekuntzaren alorrean. Zuekin ikusi nuen lehendabizikoz nola funtzionatzen zuen ikerketa talde batek, eta zuekin ikasi geroztik egunero baliatzen ditudan ikerketarako hainbat lanabes. Horiek guztiak ez ditudalako ahazten, hona nire eskerrik zintzoena. Ez nuke Edu Zelaieta ahaztu nahi: eskertzen dizut duela urte mordoxka bat nirekin tarte bat hartu zenuenekoa, beka eta diru-laguntza kontuak nola ziren esplikatzeko. Ikasle guztiek behar luketen gida txiki bat eman zenidan, mundu honetan abiatzeko! Doktoretza kurtsoetan ere izan nituen beste zenbait irakasle eta denekin ikasi nuen zerbait: Gorka Elordieta, Alazne Landa, Luisa Martí, Fernando García-Murga, Iván Igartua, Juan Uriagereka, Myriam Uribe-Etxebarria. José Ignacio Hualde ere orduan izan nuen irakasle, eta eskertzen diot geroztik nire ikerketarekin izan duen interesa. Ricardo Etxeparek beti segitu izan du hurbiletik nire ibilbidea, edo nik behintzat hala sentitu dut; Eusko Jaurlaritzaren beken nire epaimahaian eta tesinakoan egon ondotik, pena dut ez baitzara tesi defentsako epaimahaian izango! Gasteizko Letren Fakultateko irakasleez gain, gogoan izan nahi nituzke nire lanarekin interesa erakutsi dutenak edo inoiz laguntza eman didatenak: Beñat Oihartzabal, Charles Bidegain, Patxi Salaberri, Marianne Mithun, José Antonio Munita, Irantzu Epelde, Jasone Salaberria, José Fernando Domene, Nikolaus Himmelmann, Manuel Ariza, Denis Creissels. OEH-ko langileei eskertu behar diet, datu zenbaiten gainean izan ditudan zalantzak haiekin partekatzeko aukera eman izana: mila esker Gabriel Fraile, Ane Loidi, Eli Kruzeta eta Ainhoa Otamendi. Erdi Aroko datuez David Petersonekin izan dudan elkarrizketa etengabeak ere nabarmen hobetu du tesi honen emaitza. Mila esker Pruden Gartziari eta Arabako Campuseko Koldo Mitxelena Bibliotekako dokumentazio zerbitzukoei, lana errazteagatik. Bernard Comrieri ezin izango diot inoiz aski eskertu Leipzigen eta Santa Barbaran egoteko eman zidan aukera; esperientzia haiek izugarri zabaldu zuten hizkuntzalaritzaz orduan izan nezakeen ikuspegia, eta bete-betean lagundu dute tesi honen garapenean. Monumenta Linguae Vasconum taldean ikertzaile eta filologo bikainekin aritzeko aukera izan dut, eta asko ikasi dut Ricardo Gómez, Blanca Urgell eta Gidor Bilbaorekin. Talde honen inguruan, ezin ahaztu Gasteizko Eskola eta bere labealdi berrietako ikertzaileak (abila da baten bat deiturak asmatzen): Eneko Zuloaga, Borja Ariztimuño, LEHEN KAPITULUA TESIGAIAREN AURKEZPENA 1.1 Gaiaren tradiziozko definizioa Tesi honek euskal artikulua du aztergai, bere dimentsio diakronikoan. Euskalaritzaren jardunetik datorkigun ezagutzak honela zedarritzen du tesi honen gaiaz dakiguna: euskal artikulu definitua hizkuntza erromantzeen ukipenaren ondorioz *(h)a(r) erakusle urrunetik eratorritako morfema da, eta -a da euskal eremu osoan. Sarrera baterako, ikus Azkue (Morf §427-438); bibliografia osoagorako, ikus bigarren kapitulua. Euskal artikuluaren bilakaera diakronikoaren oinarrizko definizio honi beste bi puntu nagusi gehitu dakizkioke, tesi honetan landuko diren zenbait ildo nagusiren aurrerapen moduan: batetik, gaurko teorien arabera, erakusletik artikulurako bilakaera hori gramatikalizazio prozesu paradigmatikotzat jo ohi da, eta gramatikalizazio prozesu hori graduala, irizpide zenbaiten araberakoa eta erakusle gehiagorena ere izan da; bestetik, euskararen berezko ezaugarri tipologikotzat jo ohi den eredu eranslearen barrenean kokatu ohi da artikuluaren eta deklinabide mugatuaren bilakaera diakronikoa. Horrelaxe laburbil daiteke orain arteko euskal hizkuntzalaritza diakronikoak -a artikulu definitu deiturikoaz osatu duen irudia. Definizio honetako terminoak bananbanan aztertuko ditut jarraian, sarrera modura, tesi honen aztergaia bera eta helburu nagusiak zein izango diren zedarritzeko. 1.1.1 Artikulu hitzak zer adierazten duen Gramatikagintzaren tradizioan, artikulu terminoa hizkuntzetako hainbat elementu izendatzeko erabili izan da; hala laburbiltzen du Gómezek bere lanetan (2001, 2006: 234-235). Hark dakarrenez, artikulu terminoa, bere definizio klasikoan, generoari eta kasuari lotuta ageri da, aski antzinatik; beranduagokoa da, ordea, terminoaren egungo erabileratik hurbilago dagoen definizioa: determinatzaile gisa definitzen da lehendabizikoz Port-Royaleko gramatikan. Kontuan hartzekoa da, hala ere, eta betiere Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 7 Gaurko diakroniazko lanetan, gramatikalizazio prozesu tipikotzat jo ohi da erakusleetatik artikuluetarako bilakaera; Greenbergen (1978) lana da gramatikalizazio prozesu honen aroak zein diren xehekatzen lehenetarikoa, baina askoz lehenagotik ziren ezagunak bilakaera horren adibideak, are gehiago aintzat hartuta Europa Mendebaldeko hizkuntza gehienek erakusleetatik eratorritako artikulu definituak dituztela (cf. hizkuntza erromantzeak, germanikoak eta zeltikoak). Euskara bera hizkuntza hauekin batera kokatzen da, eta, bere tradizio linguistikoan ere, erakusleen eta artikuluen artean diakroniaren ikuspegitik ezar daitekeen parekatze morfologikoa ezaguna da. Tesi honetan, erakusleen eta artikuluen harreman diakronikoa ikuspegi morfologikotik batera aztertzearen onurak azaleratu dira, bereziki deklinabide mugatuaren diakronia egin nahi denean; ustezko *(h)a(r) erakusleaz gainera, beste hainbat erakusle ere sartu dira deklinabide mugatua berreraikitzeko saioan. Ez da, ordea, erakusleen berariazko berreraiketarik egin, ez bada gaur egungo artikuluek jatorrizko erakusleekin partekatzen duten lotura morfologiko zuzenaren bidetik. Funtsezko zehaztapen honetan, tesi hau Himmelmannen (1997, 1998: 321, 2001) lanaren eta terminologiaren zordun izango da: erakusleak eta artikuluak morfema beraren aldaera diakronikoak dira, eta, termino orokor gisa, D-elementu erabiliko da (“D-element, Determinator element” jatorrizkoan). 1.1.4 Hizkuntza-arteko ukipena eta euskal artikulua Atal honen hastapenean emandako tradiziozko definizioaren arabera, euskararen artikulu definitua inguruko hizkuntza erromantzeetako artikuluen ereduari jarraiki sortua da; sorrera hori tarte kronologiko berean kokatu ohi da, Goi Erdi Aroan. Hizkuntz ukipenaren eraginaren norabideaz soilik eztabaidatzea baino, ordea, zuzenagoa da testuinguru zabalago batean kokatzea euskal artikuluaren sorrera: Haspelmathek (1998), Whorfek sorturiko Standard Average European izendapenaren bidetik, Europako hizkuntzek partekatzen dituzten egiturak eta ezaugarriak zerrendatzen ditu; area linguistiko zabal bat deskribatzen du horrela. Euskara entitate geografiko-linguistiko zabalago honetan kokatu beharra dago, eta, partekatuak diren ezaugarri horien artean, artikulu definituarenaz gain, hor daude, besteak beste, partizipiozko perifrasiarena 8 I. Tesigaiaren aurkezpena (eztabaidaren xehetasunetarako, ik. Mounole 2011: 286-287) edo artikulu indefinituarena berarena (Manterola 2012). Egia da, hala ere, eremu zabal horretan euskarak continuum latin-erromantzea izan duela auzokide hurbilena eta behinena; horrela uler daiteke, definizio nagusiarekin bat, hizkuntza horiekiko ukipen egoeran garatu izana euskarak artikulu definituaren kategoria funtzionala. Bestelako hizkuntzekin izandako ukipena eta ukipen horren eragina, bestalde, neurtzen zaila da (iberiera, hizkuntza zeltikoak eta germanikoak; ikus Mitxelenaren Sobre el pasado de la lengua vasca, V 1-115): hizkuntza horien ezagutza urria da, eta euskararekin ukipenean zeudeneko garaiko euskal lekukotasunak ere ez dira aski ukipenari buruz egin litekeen edozein proposamen bermatzeko. Erdi Aroan euskal lekukotasunak modu zabalxeagoan agertzen hasten direneko datuak ere ez ditugu behar bezala aztertuta, eta datu protohistoriko eta historikoen ezagutza ez dago ongi finkatua. Oraindik osatu gabeko ezagutza sendo horretan bermaturik baizik ezin izango dira egoki erkatu euskal datuak erromantzeetako datuekin, ukipenari dagozkion gaiak aztertzekotan bagaude. Horrenbestez, tesi honetan ez da berariaz aztertuko euskal artikulu definituaren sorreran eta hedatzean ukipenak izan zezakeen eta, izatez ere, izan zuen rola. Bai egingo da, ordea, hizkuntza-ukipenaren gaiaren barrenean azken aldian argitaraturiko lanen kritika labur bat, euskarari (eta auzo-hizkuntzekin izan duen ukipen harremanari) buruzko zenbait ideia eta hipotesi baztertzeko baino ez bada ere. 1.1.5 Deklinabidea Gauza jakina da euskal gramatikagintzan deklinabide izendatzen duguna ez dela —gure tradizioaren sorburu nagusia aipatzearren— latinak duenaren parekoa. Hiru puntu nagusitan laburbil daiteke latinaren eta euskararen arteko konparazioa, euskarak deklinabiderik ez duela aldarrikatzeko: (a) izen motaren arabera deklinabidea aldatzen da latinez —bost deklinabide ditu—, euskaraz ez; (b) kasuaren arabera erroa aldatzen da latinez, euskaraz ez; (c) sintagmaren osagai guztiak deklinatzen dira latinez, euskaraz sintagma osoari behin baizik ez zaio atxikitzen kasua edo postposizioa. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 11 definitutasun marka eta -n inesibo marka direlarik; orobatsu, ergatibo pluraleko etxeek sintagmaren jatorrizko forma (eta are, analisi sinkronikoetan, sakoneko egitura), *etxe- ag-e-k dela aldarrikatu ohi da, non etxe erroari -ag- definitutasun marka plurala lehenik (-g- bera bereiz liteke, pluraltasun markatzat hartuta) eta -k ergatibo marka ondoren gehitu zaizkion, -e- bokal epentetiko hutsa delarik. Tesi honetan, deklinabide mugatuaren diakronia azaltzeko eredu eransleaz bestelako bideak jorratuko ditut, proposatuz D-elementuen gramatikalizazioa ez zela eredu eransle hertsi baten arabera gertatu. 1.1.7 Gramatikalizazioa66 Hastapenean esan bezala, erakusleetatik artikuluetarako bilakaera diakronikoa gramatikalizazio prozesu tipikotzat jo ohi da. Ugariak dira azken hamarkadetan gramatikalizazioaren eta haren inguruan sorturiko eztabaiden bidetik argitaraturiko lanak; horiei buruzko ikuspegi orokor eta bibliografia eguneratu baterako, cf. Heine eta Narrogen (2011) eskuliburua. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 15 gramatikalizazio bide edo kateei dagokien kasu eta adposizioen diakroniaren azterketa. 1.2 Tesiaren gaia definitzen Aurreko atalean, euskal artikuluaren diakroniaz euskalaritzak osatutako ezagutzaren deskribapen eskematiko bat hartu dut abiaburu. Deskribapen horretan bereiz daitezkeen gaiak eta termino nagusiak jorratu ditut ondotik, tesiaren gaia zedarritzeko helburuz. Horrenbestez, honela laburbil daiteke tesi honen eginkizunen zerrenda: (a) Euskal artikulu(ar)en morfologia diakronikoaz proposamen jakin bat plazaratuko dut. Euskal artikulua D-elementu moduan sailkatuta, deklinabide mugatu osoaren gramatikalizazioa aztertuko dut, eta Erdi Aroko lekukotasunek horretarako duten garrantzia nabarmenduko. (b) Artikuluaren sintaxiaz ere arduratuko naiz; artikulu definitu prototipikotzat jo ohi den -a D-elementuaren erabilera deskribatzeko lanabes bat osatu eta XVI. mendeko egoeraren deskribapen bat emango dut. (c) Analisi eta berreraiketa morfologikotik abiatuta, tradiziozko definiziotik haragoko gaietarako antzeman daitezkeen ondorio zuzenen berri emango dut, ergatibitateari, eransletasunari eta ukipenari dagozkionak bereziki. Funtsean, tesiaren eginkizuna hauxe izango da: hastapeneko definizio orokor horren azpian dauden aztergaien berri xehea ematea, ikuspegi diakroniko eta historiko batetik. 1.3 Tesiaren atalen gainbegirada Tesiak zortzi atal ditu, lehendabiziko hau barne. Bigarren kapituluan ikergaiaren egoeraren berri eman dut. Batetik, artikuluaren, erakusleen eta deklinabide mugatuaren diakroniaz esan izan direnak bildu ditut. Artikuluaren sorrera garaiari dagokionez, Mitxelenaren ikuspegi klasikoaren eta Irigoienen hipotesi alternatiboaren berri eman dut; erakusleen berreraiketari dagokionez, besteak beste bere jatorrizko gradu kopuruaren eztabaidari erreparatu diot, berriz ere Mitxelenaren eta Irigoienen ikuspegi kontrajarriekin; deklinabide mugatuaren 16 I. Tesigaiaren aurkezpena diakroniaz denaz bezainbatean, gogora ekarri dut Bonaparte, Gavel, Mitxelena eta beste hainbaten hipotesi eransle klasikoa, baina baita ildo horretatik bereizi diren Duvoisin eta besterenak ere. Bestetik, sintaxiaren esparrutik hurbilago, artikuluaren erabilera historikoaz egin izan diren hainbat ohar jaso ditut, eta bereziki laburbildu ditut Álvarez, Mitxelena eta Castañosen ekarpenak; azterketa sinkronikoen berri laburra ere ekarri dut hona, horien artean bi proposamen nabarmenduta, Artiagoitiarena eta Etxeberriarena. Azkenik, hizkuntz ukipenaren alorretik euskal artikuluaren erabileraz egin izan den zenbait orokortzeren berri eman dut, eta arreta jarri dut atzerriko zenbait hizkuntzalariren lanetan, hala nola Haaserenetan eta Heine eta Kutevarenetan. Hirugarren kapituluan azterketarako lanabesak aurkeztu ditut, teorikoak zein enpirikoak. Batetik, D-elementu gisa definitu dut artikulua, gramatikalizazioaren marko orokorraren barrenean eta Himmelmannen lanen bidetik; horrela, zenbait orokortze aipatu ditut, artikuluen gramatikalizazioari buruzkoak, adposizio sintagmetan eta hizkuntza eransleetan gertatzen diren zenbait berezitasun morfologiko nabarmenduta. Bestetik, alderdi sintaktikotik, artikuluaren erabilera zabaltzeaz egin izan diren orokortze zenbaiten berri eman dut. Lanabes bat osatu dut, orokortze horietarako erabili izan diren irizpideei jarraiki; lanabes horren helburua izango da deskribatzea lehen euskal testuetan artikulua zein testuinguru sintaktikotan erabiltzen zen. Oinarri teoriko horiek zehaztuta, helburuen araberako bi corpus zedarritu ditut: batetik, Erdi Aroko dokumentazioari dagokiona, eta, bestetik, XVI. mendera bitarteko testuen zerrenda bat. Laugarren kapitulua Erdi Aroko datuen azterketari dagokio. Deklinabide mugatuaren berreraiketa morfologikorako erabili dira datuok; Donemiliagako kartulario galikanoko Reja-ko lekukotasunen azterketa zehatza izan da abiapuntua. D-elementuen forma hasperendunen garrantzia azpimarratu dut bertan, -ha, -haga, -heta eta -hen aldaeren berri emanda. Datu hauekin De Rijkek eta Mitxelenak Erdi Aroko datuak oinarri hartuz egindako proposamenak eta hipotesiak osatu ditut, hala nola -aga atzizkiari dagozkionak. Era berean, Pirinioetako leku-izenak ere aztertu ditut, Corominesen proposamenen bidetik; helburua izan da ziurtatzea ba ote dagoen eremu geografiko hartan analisirako esanguratsu izan daitekeen D-elementurik. Bosgarren kapituluan berreraiketa morfologikoari lotu natzaio. Erdi Aroko Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 17 datuetan dago kapitulu honetako proposamenen oinarri enpirikoa; artikuluaren sorrera garaiaz mintzatu naiz lehenik, horretarako Erdi Aroko Pirinioetako datuek duten esangura nabarmenduta: Mitxelenaren ikuspegia hobetsi dut, Irigoienenaren eta Iglesiasenaren gainetik. Deklinabide mugatuaren berreraiketari dagokionez, baztertu egin dut inesibo singularrean Jacobsenek eta bere jarraitzaileek -gan osagaiaren gainean ondutako hipotesia, eta erakusleen gramatikalizazioaren araberako hipotesia proposatu. Orobat pluralean: leku-izenetako -aga eta deklinabideko -ak atzizkien arteko lotura berretsi dut; leku-kasuetako -eta-ren euskal jatorria aldarrikatu dut, Schuchardten hipotesi klasikoaren aurka; erakusleen gramatikalizazioaren ereduaren arabera azaldu ditut deklinabide mugatuko -ek eta -en atzizkiak ere. Proposamen orokor honek dituen bi ondorio nagusiren berri eman dut: batetik, pluraleko deklinabidearen azentuera azalpen bateratu baten pean ezarri dut, eta, bestetik, -ak eta -ek atzizkien harremanaren bidetik, pluralean absolutiboaren eta ergatiboaren artean bereizketa egiten duen sistema berrikuntza dela aldarrikatu. Azkenik, zenbait proposamen plazaratu ditut erakusleen berreraiketari buruz, deklinabide mugatuaren diakroniaz eginiko proposamenen menpekoak, betiere, bien arteko lotura ezinutzizkoa nabarmenduta. Seigarren kapituluan, XVI. mendean artikulua nola erabiltzen zen deskribatu dut. Testuinguru sintaktiko jakin batzuen arabera egin dut deskribapen historiko hau: bokatiboak, perpaus existentzialak, predikatuak eta subjektuak aztertu ditut. Horretarako, hirugarren kapituluan zehaztutako corpusa izan dut oinarri, eta corpus horretako adibide esanguratsu guztiak bildu eta sailkatu ditut. Datu horiek eskutan, saioa egin dut, azaleratzeko zein diren funtzio sintaktikoen eta horiek betetzen dituzten sintagmen morfologiaren arteko korrelazioak; helburua izan da oinarrizko deskripzio lana egitea, baina, era berean, eman ere eman ditut izenen izaera semantikoaren eta sintagmen erreferentzialtasun mailari buruzko azalpen zenbait ere, esplikatzeko sintagmen determinazioan deskriba daitezkeen aldeak. Zazpigarren kapituluan, aurreko kapituluen zehar-ondorio gisa, zenbait ideia garatu ditut, batez ere analisi morfologikotik atereak. Lehenik, aztertu dut zer esan nahi duen euskara hizkuntza eransle gisa sailkatzeak, deklinabide mugatuaren diakroniaren ikuspegitik, jakina. Bide horretatik, Himmelmannen orokortzearen barrenean kokatu dut 18 I. Tesigaiaren aurkezpena euskara, nahiz eta autore horrek salbuespen gisa ematen duen: joera unibertsal horren arabera, hizkuntza eransleek ez dute artikulurik izan ohi. Bigarrenik, ergatibitate erdibituaren hipotesia plazaratu dut, hau da, aldarrikatu dut euskara numeroaren araberako ergatibitate erdibitua duen hizkuntza gisa deskribatu behar dela, euskal datuak Silversteinen hierarkiaren barrenean kokatuta. Hirugarrenik, hainbat ohar egin ditut euskal hasperenak hegoaldean izan zuen iraupenaz, eta are XVII. mendera arte hasperenaren adibideak aurki daitezkeelako hipotesia aldeztu. Laugarrenik, hizkuntz ukipenaren teoria moderno zenbaiten barrenean euskarari buruz egindako proposamen batzuen kritika laburra egin dut. Azkenik, zortzigarren kapituluan, tesi honen ondorio nagusiak laburbildu ditut. BIGARREN KAPITULUA ARTIKULUAREN GAINEKO AZTERKETA DIAKRONIKOEN GAURKO EGOERA Kapitulu honetan, sailkatu eta bildu egin ditut euskal artikulua hizpide hartuta euskalarien lanetan eztabaidara ekarri izan diren gai eta arazoak; ezinbestean, deklinabidearen eta erakusleen gaineko hainbat auzi ere zerrendatu behar izan ditut. Bilketa lan honen izaera eta emaitza bi faktorek baldintzatu dute: (a) zein izan diren euskalaritzaren historian garrantzia hartu duten gaiak; eta (b) zein den tesi honen helburua, bereziki bosgarren eta seigarren kapituluetako berreraiketa eta proposamenetan islatzen dena. Aurreko euskalarien ideiak ez dira bildu irizpide kronologikoen arabera, edo autoreka; gaika antolatu ditut, eta, zenbait azpiataletan, hurrengo kapituluetan emango zaizkien irtenbideak iragarri ditut. Artikuluaren edo erakusleen inguruko gairen bat edo beste bilketa honetatik kanpo geratu bada, arrazoia hau da: tesi honek ez du berariazko proposamen edo ideiarik plazaratu gai edo eztabaida horretaz. Bi azpiatal nagusitan antolatu ditut euskalaritzaren jardunean azaleratutako arazo eta eztabaidak, eta hirugarren gai apalago bat ere bereizi dut. Lehenean, artikuluaren auzi morfologikoak ditut hizpide; bertan ematen ditut, orobat, deklinabideaz eta erakusleez esan izan direnak, eta, funtsean, berreraiketazko proposamenez eta gogoetabide diakronikoez osatua da. Bigarrenean, artikuluaren erabilerak sintaxiaren ikuspegitik jaso duen arreta laburbildu dut; auzi honi bariazio diakronikoren zein diatopikoaren ikuspegitik egin zaizkion oharrak bildu ditut, baina, aintzat hartuta artikuluaren jokabidea aztertzen duten lan sinkronikoek auziari jarri izan dioten arreta, horietako zenbait ere bildu ditut, azterbide diakronikorako eta deskribapen historikorako lagungarri izan daitezkeelakoan. Bi atal nagusi horietaz gain, hirugarren atal bat ere bereizi dut, azken urteotan ukipenari buruzko zenbait teoria modernotan erabili baitira euskal artikuluak —kasu honetan, -a artikulu definitua zein bat artikulu indefinitua Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 21 hots, izenarekin batean osagai sintaktiko bat osatzen zuen funtzioetan; halaxe izan ohi da hizkuntza gehienetan (Diessel 1999: 25). Morfemaren jatorriaz ez dago bestelako hipotesi sendorik, Mitxelenak toponimoetako -aga aipatzen badu ere: “mis ideas no son nada claras en cuanto a la relación posible de -aga con el artículo singular, cuyo origen demostrativo es bien conocido” (IX 281). Agian Untzaga > Untzaa > Untza bezalako adibideak ditu gogoan, baina, esan bezala, ha(r) erakuslearena da -a artikuluari aitortzen zaion jatorri bakarra. 2.1.2 Erakusle jatorriaren aldeko argudioak Inguruko hizkuntzetan artikulua erakusletik datorrelako ideia onartua izan denez, euskaraz ere halaxe dela pentsatu izan da; Azkueren eta Schuchardten arestiko aipuek hori erakusten dute. Mendebaldeko euskararen a erakuslearen eta -a artikuluaren arteko identitate formala ere argudio gisa erabili izan da, bien jatorria bat eta bera dela aldarrikatzeko. 2.1.3 Euskal artikulua noiz agertu zen. Hipotesiak Aldaketa testuetan dokumentatua izan zein ez, ez da erraza halako kategoria gramatikal bat noiz sortu den zehatz erabakitzea, hain zuzen ere halako bilakaerak mailaz mailakoak direlako (ik. 1.1.7 atala). Funtsean, auzia enpirikoa da, artikulua historiaurrean edo garai protohistorikoan agertu baldin bada: lekukotasun sorta batean artikulua dagoela uste badugu, garai horretarako hizkuntza horretan artikulu definitua dagoela erabakitzen dugu —artikulu horren esparru gramatikal eta funtzional zehatza ezagutzeko aukerarik ez badugu ere—. Bi hipotesi nagusi daude: batek artikuluaren gramatikalizazioaren hastapena Erdi Aroan kokatzen du, inguruko hizkuntza erromantzetakoekin batera; bestearen arabera, aldiz, euskarak bazuen artikulua antzinatean. Lehen hipotesia da onartuena (Trask 1997: 199). 24 II. Ikerketen egoera izenei dagokiena; Apalonis hau Erdi Aroko Apalo (DocArtaj ~1173) izenarekin lotzen du, Zailo, Ezquerro, Oquerro eta abarrek bezala gradu hurbileko -o artikulua duena, bere ustez; dioenez, Pero Appalloyz bera (PobNav 1330) Apalonis genitibozkoaren jarraitzaile zuzena litzateke. Iglesiasek (2000a, 2000b: 8-10, 2008: 37-61) aurreko bi autoreen lanak gogora ekarri eta beste bi ustezko adibide gehitzen ditu: Galiziako Iria Flavia leku-izena eta Valentziako GUDUA DEISDEA lekukotasun epigrafikoa.79 Hiru autore hauek, Irigoienek eta Iglesiasek, bereziki, argudio enpirikoak, hots, antzinateko lekukotasunak darabiltzate euskal artikuluaren antzinatasuna berresteko; badirudi Putzuk eta Ramatek ere (2001: 121) euskal artikuluari antzinatasun hori bera aitortzen diotela, baina bestelako argudioak erabiliz: euskal artikuluaren tipologiarena (gramatikalizazio maila altuaz ari direla dirudi) eta hizkuntzaren izaera gordetzailearena. Adibide hauek guztiak euskarak antzinatean artikulua bazuela frogatzeko ebidentzia ukaezintzat jotzen ditu. 80 2.2 Sintagma artikuludunen zenbait ezaugarri Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 25 -u- edo -i- ondoko -a > -e asimilazioa (laguna/lagune) edo kontsonante epentetikoak -i edo -u amaiera duten hitzekin (buruba/mendixa). Absolutibo singularrari eta pluralari dagozkien gertakari hauen guztien zerrenda xehatua dakarte Hualdek eta Gamindek (1998); aipagarria da, halaber, De Rijken lana (1970), fonetismo horietako zenbaiten arteko kronologia erlatiboa ezartzeko egiten duen saioarengatik.82 Erdi Aroko agirietan antzeman daitezke fonetismo eta fenomeno morfonologiko hauetako askoren zantzuak; ez dut egin azaleko fonetismoen azterketa sistematikorik, berreraiketarako ezer berririk ekartzen ez dutelakoan, baina berariaz begiratu zaie bilakabide morfonologikoen lekukotasun izan daitezkeenei; 26 II. Ikerketen egoera halakoak, euskal historiografian eztabaida piztu izan dutenak. Horiei arreta berezia emango zaie; ikus deklinabideari dagokion 2.4 atalean. 2.2.2 -a morfemaren eta -a-dun sintagmen ezaugarri morfosintaktikoak Euskal artikulu definituaren bi ezaugarri adierazgarri nabarmendu izan dira maila deskriptiboan, eztabaida handirik gabe: izen sintagmaren ondotik ageri da, eta sintagma bakoitzean behin baizik ez da ageri; ikus (1)-eko adibideak. Izen sintagmaren egiturari buruzko xehetasun gehiagorako eta artikulua hartan behin baizik ezin ager daitekeela erakusten duen deskripzioaren historiografiarako (Larramendi eta Gèze aipatzen dira, besteak beste), ik. Zubiri (2000: 369-375). (1) a. gizon handi-a c. le grand homme Bi ezaugarri hauetan euskarak inguruko hizkuntzek ez bezala jokatzen duela deskribatu ohi da; lehen ezaugarriari dagokionez, adibidez, gaztelaniak, gaskoiak eta frantsesak, besteak beste, izen sintagmaren aurretik dute artikulua (1b, c). Bigarren ezaugarriaz, hala ere, ohar bat egin daiteke: inguruko hizkuntza hauetan ere, artikulua behin baizik ez da ageri sintagma bakoitzeko, euskaraz bezalaxe; hizkuntza hauetan, plural marka da sintagmaren elementu bakoitzean agertzen dena (2b, c); euskarak behin agertzen du, artikuluarekin batera (2a): (2) a. gizon handi-ak c. les grand-s homme-s Honen funtsean, maiz aipatutzen den ezaugarria dago: euskaraz izen sintagmen pluraltasun morfologikoa (numero morfologikoa, zehazkiago esanda) artikuluaren bitartez baizik ezin da gauzatu. Honek inplikazio sakonak ditu bi esparrutan: hizkuntzaren berreraiketan, pluraleko ageriko morfologiarik gabeko egoera iradokitzen baitu artikulurik ez zen garairako (ik. behean, deklinabideari dagokion atalean), eta bere Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 27 sailkapen tipologikoan, ezaugarri ez-eranslea baita morfema zatiezin batek bi balio izatea —numeroa eta definitutasuna— (ik. 7.1 atala). 2.2.3 Bi eta hiru graduko artikulu sistemak Ohartarazi izan da euskara historikoan artikulu bat baino gehiago dagoela (ik. Azkarate eta Altuna 2001: 25): ha(r) erakusle urrunetik eratorritakoaz gain, hor daude beste bi graduetako erakusleetatik eratorriak: (3) a. Leiz Luc XV: 13 seme gaztenor (seme gazteen + haur) d. Urrexola odolori Singularreko adibideak ditugu aurrekoak, haur eta hori erakusleetatik eratorriak; beste kasuetan ere agertzen dira, genitiboan eta datiboan, esaterako (-orren, -orri…). Erdi Aroko zenbait lekukotasun ere (Apalo, Ezquerro…) gradu hurbileko artikulutzat jo zituen Irigoienek (1981: 385-389); Mitxelenaren ustez, erromantzezko maskulino/femenino alternantziari dagozkio, ez euskararen morfologiaren barreneko auzi bati (cf. Anso/Ansa; IX 525). Badirudi -ok artikulu plurala ere garai batean euskal eremu osokoa zela, egun mendebaldean baizik gordetzen ez bada ere: (4) a. Etxep 7: 18 bioc Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 33 adierazpen morfologikoa zertan den argitu nahian, lehen eta hirugarren gradukoetan jarriz arreta bereziki; bide horretatik pluraletako -k jatorriz ergatiboarena dela argudiatzen du (1979: 101-108). Bere hipotesiaren alde ematen dituen argudioen eta erakusleen formaz egiten duen berreraiketaren balioa gorabehera (1979: 92-117), Castañosen ideiak interesgarriak dira, besteak beste etengabe saiatzen delako deklinabidearen eta erakusleen morfologia elkarri lotzen. (c) Lehen eta bigarren graduko erakusle pluraletan bada bereizketa dialektal nagusi bat: mendebalde hertsian hone(e)k, horre(e)k, hone(e)tan, horre(e)tan eta abar erabiltzen dira —Lazarraga, adibidez, eredu honetatik kanpokoa da; ik. Mounolek onduriko gramatika—, eta beste eremu guztietan hauek, horiek, hauetan, horietan. Mendebaldeko pluraleko forma horien oinarrian singularreko kasu gehienetakoak diren hon-, horr- ikusten dira (Trask 1997: 200). Castañosen ustez (1979: 90), mendebaldeko sistema berriagoa da, deklinabideko -ok orokorra dela kontuan hartuta. (d) Zenbait hizkeratan, lehen graduko erakusle pluralak (h)oiek izatera iritsi dira (< (h)oek < (h)auek), eta bigarren graduko zenbait erakusle modernorekin homofono suertatu ((h)oiek < (h)oriek). Altunak eta Azkaratek (2001: 18-20) egoki biltzen dute eztabaidagai hau, eta erakusle sistemaren jatorrizko gradu kopuruaren inguruko eztabaidari sarrera ematen diote. (e) Mendebaldean, amen, aor, aona edo aulan bezalako formak aurki daitezke, hasierako a- batekin. Azkuek dioenez (s.v. a), bigarren eta lehenengo graduko erakusleen aurrizki gisa erabil daiteke, intentsitatea adierazteko; talde berean aipatzen ditu itxuraz behintzat erakusle ez diren aorain eta aon ere. Zerrendatu ditugun hiru auzien aldean, baina, ez dirudi honako hau historiaurreko bilakaera bati dagokionik: Mitxelenak erakutsi zuen bezala (VII 213-227), halako formen adibiderik ez da testu zaharretan, eta bestela ere ongi dokumentatuak dauden araemen, ara-or bezalako esapideen bitartez azal daitezke (ik. goian aura); Irigoienek ere (1981: 393-398), xehetasunak xehetasun, bat egiten du Mitxelenaren proposamenarekin, nahiz eta aor azaltzeko haur-etik abiatzeko aukera aipatzen duen. 87 Datu hau, dena den, ezin liteke har jatorrizko gradu bereizketen adierazle moduan: gramatikalizazio prozesuetan, arrunta da jatorrizko osagaiak bere balioak galtzea edo eraldatzea. 88 Deklinabide mugatua terminoa ez erabiltzekotan, horren ordezko izan litekeen kasu-sistema mugatua ez zait egokia iruditzen: kasu-sistema bera ez da mugatu ala ez-mugatu, sintagma osoa da, izatekotan, mugatu zein mugagabe izanik kasu markak hartzen dituena. V amaierako izena C amaierako izena Numerorik ez Numerorik ez Numerorik ez Prolatiboa etxetzat lantzat laguntzat Partitiboa etxerik lanik lagunik 2. taula. Euskara batuaren deklinabide mugatuaren oinarrizko eskema bat Taula honetako oinarrizko eskema aski da, nire ustez, deklinabide mugatuaren berreraiketa morfologikoaren abiaburu gisa; izan ere, beste kasu eta postposizio gehienak taulakoetatik eratorriak dira, eta ez dute, printzipioz, informazio morfologiko gehigarririk ematen:90 89 Ingelesez “relational” deitzen zaio A Grammar of Basque liburuan (Hualde eta Ortiz de Urbina 2003); leku-genitiboa terminoak ere badu bere tokia euskal gramatikagintzan. 90 Honek ez du esan nahi diakronikoki beranduagokoak direnik, soilik izenaren eta D-elementuaren arteko loturari buruzko informaziorik ez dutela ematen. Soziatiboaren kasuan, adibidez, erlatiboki zaharra dela ondoriozta daiteke, -rekin atzizkian genitiboaren -re forma zaharra baitago, baina horrek ez digu informazio gehigarririk ematen D-elementua izenari nola lotu zitzaion argitzeko. 91 Absolutiboa, ergatiboa, datiboa eta genitiboa sartzen ditut izendapen honen pean. 92 Cf. halaber -ti prosekutiboa, eta -rean ablatibo zaharra. Bigarren honi dagokionez, galdetu daiteke, nolatan ez duen forma mugaturik, genitiboaren gainean osatua izanik; nire ustez, bere osaeraren antzinatasunaren zantzu bat izan daiteke. Horien artean, batetik adlatibo, ablatibo eta erlazionala bereiz ditzakegu, leku-kasuak, funtsean. Semantikoki definitutzat jo ohi direlako sartzen dira singularreko paradigman, nahiz eta morfologikoki mugagabe izan; pluralean, jakina, beti dira mugatu, ezinbestean. Bestalde, partitiboa eta prolatiboa daude, formaz beti mugagabeak, pluraleko forma mugaturik gabe; ezaugarri hau bere funtzio sintaktiko berezien ondorio da, ziur aski. Oro har, aski eredu erregularra da, alde batera utzita bizidunen eta bizigabeen arteko bereizketa. Aldaera dialektal esanguratsu zenbait ere badaude, mendebaldeko kasu gramatikaletako (eta soziatiboko) -a + -a > -ea gertakari morfonologikoa, esaterako, edo zenbait hizkeretako leku-kasu singular morfologikoki mugatuak (cf. ekialdeko adl. mug. etxeara, etxeala, edo testu zaharretako erl. mug. barruango); dagokien atalean emango dut horien berri. Taula osoetarako eta xehetasunetarako, ik. Hualde (2003). 93 Bistan dena, Mitxelenak izen berezi eta arrunten arteko bereizketa du gogoan: Larraingo vs. larraineko. 42 II. Ikerketen egoera Oñederraren bidetik, beraz, disimilazio horren izaera morfonologikoa nabarmendu daiteke; horrek aukera ematen du Mitxelenak darabilen ikuspegi hertsiki fonologikoa bestelako azalpenekin osatzeko (Mitxelenak berak eskatzen duen bezala, bestalde). Hasteko, esanguratsua izan liteke disimilazioa kasu morfologiko jakin batzuetan bakarrik gertatzea, horren oinarrian legokeen motibazio funtzionala argia ez izanik ere: absolutiboan gertatzea erraz azal daiteke, kasu marka agerikorik gabea delako absolutiboa eta funtzio horretan zegoen sintagmak bereizgarriren bat izatea inportantea izan zitekeelako, baina datibo, genitibo zein ergatiboan ez dirudi hala izan daitekeenik (gehienez ere mugagabeko formekin nahasi ahal izango ziren).95 bide zitzaiola elementu lexikoari” (2005: 387). 95 Aukera bat izan liteke absolutiboaren gainean eraiki izana ergatiboa, genitiboa, datiboa eta soziatiboa; kasu horretan irizpide eransle huts baten araberakoa litzateke horien osaera, ez ezinbestean erakusle osoaren gramatikalizazioaren ondorengo. Ikus 5.2.1 atala. Aipagarria da, bestalde, disimilazio hori mendebaldeaz bestelako zenbait eskualdetan ere gertatzea, oso testuinguru funtzional jakinean gertatu ere: erresultatibozko egituretan, aterea, botea eta halakoetan, hain zuzen ere (cf. ekialderagoko ateraia, botaia, etab.); motibazio funtzional garbia du disimilazio honek hizkera hauetan, testuinguru sintaktiko jakin baten araberakoa baita, eta bidea eman lezake pentsatzeko mendebaldeko kasu gramatikaletakoa ere inoiz horrelakoren baten ondorio izan zela. Ez dira ahaztekoak, bestalde, beste zenbait hizkeratan -a berezkoa duten hitzetan gertatzen direnak: zaraitzueraz -ara dugu absolutiboko forma mugatuetan (mugag. alaba, mug. alabara), eta erronk. eta zub. azentuaren arabera bereizten dira (mugag. al(h)ába, mug. al(h)abá). Eskuarki -a berezkoa duten hitzetako forma mugatuetan ditugun emaitzak batera deskribatu ohi dira (mendeb. -ea, erdial. -aa, zar. -ara, ekial. - á), baina pentsatzekoa da fenomeno ezberdinen aurrean gaudela kasu bakoitzean: batzuetan kontu fonetiko soila dela dirudi (ekial. -á eta erdial. -aa), beste batzuetan fonetika hutsaz haragoko auzi morfonologikoen baten aurrean gaudela; zar. -ara, esaterako, absolutiboan baizik ez da ageri (Mitx VII 163, 1 oh.), baina mendeb. -ea absolutiboan, ergatiboan eta besteetan, -eagaz soziatiboa bera barne. 96 Dena den, ikuspegi sinkronikotik egiten ditu bere oharrak Oñederrak, eta ez du baztertzen De Rijken azalpen diakronikoa: “Nahiz eta, ziurrenik, De Rijk-ek proposatu /ga/ artizkia izan BBI [Beheko Bokalaren Igotzea] ez gertatzearen lehen arrazoi” (2005: 393). Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 73 2.5 Artikuluaren morfologia diakronikoaren inguruko auziak. Laburpena Hiru gai nagusitan antola daitezke hemen aurkeztu ditudan artikuluaren diakroniaren morfologiazko gaiak: batetik, artikuluaren beraren jatorri morfologikoarena; erakusle jatorria aski argia izaki, bere sorrera-garaiari buruzkoa izan da eztabaida nagusietako bat (2.1.3 atala); era berean, artikulu sistema hirukoitzaren gainean eta mendebaldeko erakusle-artikulu sistema berregituratuaren berri ere eman dut (2.2.3-2.2.4 atalak). Bestetik, hainbat gai aipatu dira artikuluen jatorri diren erakusleen berreraiketari buruz: bere ezaugarri fonetiko-fonologikoak (zein zen jatorrian erakusleen hasierako hotsa?), morfologikoak (zein dira forma zaharrak, (h)ek modukoak ala (h)aek modukoak?), erakusle sistemaren izaera bera (bi graduko sistema berreraiki behar da, ala hirukoarekin aski da?), eta abar. Azkenik, atalaren zati nagusia hartu dute deklinabide mugatuari buruzko eztabaidek; erakusleen eta artikuluen arteko lotura ezin utzizkoa eztabaidagai horietan ikusten da hobekien. Hor, zenbait gai agertu ditut singularreko eta pluraleko deklinabide mugatuari buruz, eta horien diakronia zehazteko bilakaera morfonologikoen (inesibo singularrarenak, esaterako; ik. 2.4.2.2.1 atala) edo azentuari (2.4.2.8 atala) dagozkion eztabaiden garrantzia nabarmendu dut. Deklinabide mugatuaren osaera diakronikoari buruzko lanetan, agerian utzi dut eredu eransleak izan duen pisua (2.4.2.5 atala), baina bestelako aukeren berri ere eman dut (2.4.2.7 atala). Bosgarren kapituluan, saiatuko naiz azalpen bateratua ematen atal honetan zerrendaturiko arazo horietarako; horretarako, Erdi Aroko hainbat datu berri ekarriko ditut eztabaidara (laugarren kapitulua). B. ARTIKULUAREN SINTAXI DIAKRONIKOA: AZTERKETEN EGOERA 2.6 Artikuluaren dimentsio sintaktikoa: bere hedatzea Aurreko ataletan, euskal artikulu(ar)en inguruan piztu diren eztabaida morfologiko nagusien bilduma egin dut; zerrenda hori erakusleen eta deklinabide mugatuaren diakroniaren alorreko zenbait auzi morfologikorekin osatu da, ezinbestean, artikuluarekin duten harreman bereizezinaren bidetik. Artikulu definituaren berezko Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 79 Esan bezala, ez dira hauek azterketa sakonak, ez baitute, hain zuzen, sakon izateko xederik, deigarri suertatzen den ezaugarri baten berri ematea baizik. Sail berean koka litezke gramatikari modernoagoen lanak ere: cf. Villasante (1972: 108-110), EGLU (79-82), eta are A Grammar of Basque liburua ere, artikuluaren erabilera deskribatzeko esanguratsuak diren testuinguru sintaktikoak xeheki zerrendatzen baditu ere; hauen artean interesgarria da Lafitteren gramatika, ekialderagoko hizkeretako datuak ematen baititu, sintagma mugatuen eta mugagabeen arteko aldea hobekien gorde duten hizkeretakoak, hain zuzen, zenbait testuinguru sintaktikoren eta predikatuen izaera semantikoaren arabera sailkatuak (1944: 68-74, 123-126, 417-421). Nolanahi ere, zenbait ohar gorabehera, lan hauen helburua ez da hizkeren arteko aldeak ez eta garaien artekoak ere xeheki deskribatzea, ez eta garai ezberdinen artekoak ere. Ik. Rodriguezen lana (2003: 2-8), EGLU-ren, Villasanteren eta besteren lanen kritikarako. 2.6.3 Artikuluaren eta mugagabearen erabileraz egindako berariazko deskripzioak Aurreko atalean bildutako han-hemenkako oharrek, bere ttikian, auzia bere arazoetan kokatzen lagundu dute: argi dago garai zaharragoetan eta euskalki zenbaitetan sintagma mugagabeak gehiago erabiltzen zirela artikuludunak baino, eta alde hori argi ikus daiteke testuinguru sintaktiko batzuetan. Aldaketa eta bariazio hori neurtzea da egin gabe dagoen lana, Mitxelenaren arestiko aipuan ikusi bezala. Atal honetan Álvarezen, Mitxelenaren eta Castañosen lanen berri emango dut, xeheki, beste zenbait lan Iturriozena (1985) eta Agirrerena (1985), esaterako aipamen hutsean utzita; Álvarezen, Mitxelenaren, eta, bereziki, Castañosen lanak jo ditut nagusitzat, corpus jakin batean oinarrituta hizkuntza barneko bariazioa aztertzea edo horren berri ematea baitute xede. Horien aldean, adibidez, Agirrerenean berezko xedea da xehakatzea absolutiboko sintagma mugatuen eta mugagabeen erabilerak dituen balio semantikoak, estilistikoak eta beste; espresuki aitortzen du ikuspegi diakronikoa eta formala alde batera uzten dituela. Lan honen interesa honela laburbil liteke: sintagma artikuludunen eta mugagabeen erabilera sailkatzen du, egitura sintaktikoen (objektu, atributu, bokatibo…) eta aditz motaren arabera, eta sintagma horiek har h. 668 Josafaten badate heiagora egile; perpaus existentzialeko subjektua. Bestalde, aipagarria da mugagabearen gaineko eztabaidan partitiboaren erabileraren berri ere eman izana; baiezko perpausetan duen erabilera azpimarratzen du, hik badük abis hunik (282 or.) bezalako adibideak hizpide hartuta. Gainerakoan, mugagabeak dituen erabilera testuinguruak zehazten ditu; hauek, besteak beste: zenbatzaile zehaztugabeak (hanitx, zunbait…), zenbait hitz bereziren jokabidea (errege, etxe, goiz, arrats…), zenbatzaile zehaztuekin duen erabilera eta abar. Amaieran, xehetasun batzuk 82 II. Ikerketen egoera ematen ditu sintagma mugagabeek aditzarekin duten komunztaduraz, Zuberoako hizkeraren bereizgarri: cf. galdu duk bi etchalte (127 or.), aditza singularrean, baina Barkoxen badira / bi ama alhaba (404 or.), aditza pluraleko komunztadurarekin. Álvarezen lanaren ekarpena laburbiltzeko, lehenik eta behin aipatu beharra dago corpus zehatz baten gainean ari dela lanean; bigarrenik, eremuen banaketa garbia egiten du mugagabearen erabilerak definitzeko (mendebaldea eta ekialdea), eta ukipenari egozen dio hizkeren arteko aldea eta aldaketaren abiaburuko indarra; azkenik, aipagarria da, sintagma mugagabeekin batera artikuludunak ere aztertzen dituelako, eztabaida berean kokatu izana testuinguru bertsuetan ager daitekeen partitiboa. Bada, dena den, egin dakiokeen kritika bat: ez ditu oso fin bereizten mugagabearen eta artikuluaren erabileraren auzian esanguratsu izan daitezkeen testuinguru sintaktikoak; “atributu” goiburupean, esaterako, sintagma mugagabearen erabileraren hainbat adibide ematen ditu, besterik gabe; bere alde, aitortu beharra dago helburuak berak baldintzatzen duela, ziur aski, hutsarte hau, zubereraren izaera arkaikoa irudikatzea baita bere asmoa, ez ezinbestean beste hizkera batzuekin konparagai izan daitekeen erabilera testuinguruen taxonomia oso bat ematea. 2.6.3.2 Mitxelenaren saioa: on da / gauza ona da Mitxelenaren saioa (VII 301-314) bestelakoa da: Álvarezek bezala, corpus zehatz bat hartzen du oinarri, —Axularren obra—, baina testuinguru sintaktiko jakin bat aztertzen du. Sarrera moduan genitibo, datibo eta ergatibo mugagabeen adibideak ematen ditu, Leizarragarenak, Haranbururenak eta Axularrenak berarenak; ergatibo mugagabeari dagokionez, adibidez, Leizarraga eta Axular konparatzen ditu, esanez lehendabizikoaren lanetan ugariago agertzen direla mugagabearen adibideak; funtsean, Leizarragaren izaera arkaikoa azpimarratzen ari da, Álvarezek berak zubererarekin egiten duen bezalaxe. Sarrera moduko horren ondotik, eta corpustzat Axularren lana izango duela zehaztuta, iragartzen du predikatu posizioan agertzen diren sintagmei begiratuko diela. Posizio horretako zenbait adibide ematen ditu, hala nola: 125 Esanguratsua izan liteke sintagma mugatua aditzaren ondotik agertzea; Mitxelenak berak bere lanaren 84 II. Ikerketen egoera Artikuluaren erabilerak izan duen bilakabide diakronikoa gogoan, Axularren hizkera mende bat beranduagoko Etxeberri Sarakoarenarekin konparatzen du Mitxelenak: aldaketa garbia da, dioenez, Axularren hizkeran deskribatu duen sistema ez baitago martxan mende bat beranduago. Mitxelenaren ekarpena ez da horretan gelditzen: predikatu posizioan sintagmek duten jokabidea deskribatu ondotik (salbuespen eta guzti), aipagai ditu perpaus existentzialak ere, 392 peril da eroria den, edo sarri erorico den bezalako adibideen harira: hauetan —dio berak— izena izanik ere (peril), mugagabea izan daiteke sintagma; egiari zor, hain zuzen ere horrexegatik identifikatzen du peril da perpaus existentzial moduan, ez predikatibo, predikatiboetarako deskribatu duen jokabidea ez duelako betetzen. Honenbestez, honela laburbil daiteke Mitxelenaren ekarpena: (a) bere azterketa corpus jakin baten gainekoa da; (b) testuinguru sintaktiko jakin bateko sintagmei begiratzen die, predikatuei; (c) orokortze bat proposatzen du, eta, mugagabearen eta artikuluaren erabilerari dagokionez, izenondo hutseko sintagmen eta izena dutenen arteko bereizketa garbi bat egiten du; (d) bere orokortzearen salbuespenak zerrendatzen ditu, eta salbuespen horien arrazoia bilatzen du, funtzionala zein semantikoa. Funtsean, irizpide objektiboak zedarritzen ditu sintagma artikuludunen eta mugagabeen erabilera zein den zehazteko; aldaketa neurtzeko oinarriak ezartzen ditu horrela. 2.6.3.3 Castañosen azterketa (1979: 143-164): testu zaharrak eta testuinguru sintaktikoak oinarri Eredu nagusi moduan hona ekarri ditudan lanen artean Castañosena da osoena. Ikuspegi klasikoari jarraiki, mugagabearen erabilera arkaikotzat jotzen du, eta halako sintagmen erabilera testuinguruak zerrendatzen ditu. Bide horretatik, hainbatetan aipatu ohi diren errege, aita eta ama bezalako izenak aipatzen ditu, eta garai historikoan ere itxura arkaikoko artikulurik gabeko sintagmetan 126 Adibideak tesian erabilitako edizioen arabera egokitu dira. baita predikatu bikoitzena ere (predikatua objektuarena denean; cf., artikulurik gabe, Oih 47 Atzearen behiak erroa handi, baina pl. Oih 532 Zangoac behar ditu xuxenac… eta sing. Urrexola Gayça çenduan leinztarroc Urruxolaco lecayoa). Hori dena sarrera moduan egiten du, eta artikuluaren erabilera zabalduaren arrazoiak bilatu ere bilatzen ditu: predikatuetan, esaterako, izen predikatuak eta izenondo predikatuak bereizten ditu; izen predikatuetan subjektuaren eta izenaren ustezko konkordantziari egozten dio artikuluaren erabilera; alabaina, aitortzen du izenondo predikatuetan ez duela arrazoi argirik antzematen artikuluaren erabilera azaltzeko. Sarrera moduko hori egin ondoren, autore jakin batzuen datuak aztertzera jotzen du, eta honela justifikatzen bere hautua: “En los autores, por su mayor homogeneidad, es más seguro descubrir la regularidad de un empleo u otro [sintagma artikuludunarena eta mugagabearena]” (1979: 151). Etxepareren eta Leizarragaren testuak aztertzen ditu, datuak testuinguru sintaktikoen arabera sailkatuta eta antolatuta: (a) Kontuan hartzen du nolakoa den predikatua osatzen duen sintagma: (i) Izen eta izenondo soileko predikatuak artikulugabeak dira (cf. Etxep 2: 23 heben labur vicia da… izenondoarekin eta 2: 108 Ieyncoa iaun den… izenarekin), edutezko izenordaina dutenen aldean (cf. Leiz Luc IV: 3 baldin Iaincoaren Semea bahaiz…). 127 Esan liteke bariazio dialektala eta diakronikoa gauza bera direla funtsean, zenbait hizkera arkaikotzat jotzen ditugun momentutik. zeharreko aldaketa prozesuak hobeki ulertzeko esanguratsu izan daitezkeen testuinguru sintaktikoen eta artikuluak izan ditzakeen interpretazioen berri xehea ematen baitigute. 90 II. Ikerketen egoera 2.6.4.1 Artiagoitiaren lana Artiagoitiaren 1998ko lanean, determinatzaile sintagma (DS hemendik aurrera) kategoria funtzionalaren arabera aztertzen da euskal izen sintagma (IS hemendik aurrera), Abneyk (1987) ingelesezkoa aztertzeko proposatu zuen kategoriaren eredura. Determinatzaile sintagmaren hipotesia onartzen da, oro har, euskal gramatikagintzan gaur egun, eta horretan sakondu du, berrikiago, Artiagoitiak berak (2012). 2002ko lanean, berriz, Longobardiren lanak lagun, determinatzailearen eta izenaren arteko beste kategoria funtzional bat proposatzen du Artiagoitiak, ingelesaren eta italieraren ondoan euskarazko DS batzuek bestelako jokabidea dutela medio: hizkuntza horietan artikulurik ez duten zenbait egitura sintagma artikuludunarekin agertzen dira euskaraz; ik. goian (5-8) adibideak. Diferentzia hau posizio jakin batean dauden bi izen motarekin irudikatzen du: barne argumentu posizioan dauden izen zenbakaitz singularrekin (ardoa, ura…) eta pluraleko izen zenbakarriekin (aulkiak, trenak, autoak…). Artiagoitiaren beraren (8)-ko adibideak errepikatzen ditut hemen, bere ingelesezko glosekin, eta etzanean ematen ditut aztergai diren DSak: (12) a. Trenak heldu dira. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 91 Kontua da bitxia dela irakurketa existentziala edo indefinitua hartzea berez (eta jatorriz) irakurketa definitua izan behar duen morfema batek; 12a’ eta 12b’ adibideetako forma mugagabe soileko sintagmak, bestalde, ez dira gramatikalak. Gogora dakar, era berean, euskaraz ere (italieraz eta ingelesez bezala) kanpoargumentuek ez dutela interpretazio existentzialik onartzen, honako perpaus hau adibide (bere lanean (10b) adibidea): (13) Trenek aurreratu gaituzte. NumS D zehaztugabeak dira numeroaz denaz bezainbatean. Ildo beretik, Julenek autoa erosi du bezalako perpausak ekartzen ditu gogora Etxeberriak: bere interpretazio existentzialean —irakurketa indefinitu ez espezifikoan—, perpaus horretako autoa sintagma singularra baizik ezin da izan, eta horrek ez du bat egiten Artiagoitiaren adibideko ardoa sintagmari egotzi diogun numero zehaztugabetasunarekin. Funtsean, Etxeberriak (2009: 325) ohartarazten du izen zenbakarriekin eta zenbakaitzekin osatuak diren sintagmek ez dutela egitura bera, izen zenbakaitzek ez baitute numeroari dagokion proiekziorik; hona egitura proposamenak: (16) Izen zenbakarrien egitura, Etxeberriaren arabera (bere lanean (26) adibidea): DS -a Spec Num’ (i) Izen zenbakarriek eta zenbakaitzek zeinek bere egitura dute. (ii) -a morfema D izango da, numerotik bereiz, eta balio semantiko ugari hartzeko gaitasunarekin. (iii) Numero markak sing. [-Ø] eta pl. [-k] dira.135 Gauzak honela, hurrengo urratsa litzateke diakroniaren ikuspegitik egin ditzakegun proposamenak analisi sinkronikoekin nola egokitzen diren galdetzea. Horretarako, zilegi iruditzen zait bi galdera mota egitea: (a) analisi sinkronikoekin bat egiten al du determinatzaile sintagmaren morfologiaren diakroniaz proposatzen dugun bilakaerak? 136 Lehen galdemoduari dagokionez, gogoeta hau egin daiteke: absolutibo pluraleko atzizkia -ak edo -a-k analizatu izan da analisi sinkronikoetan, eta zilegi izan liteke, eta (b) zein analisi sinkronikorekin ezkontzen dira hobekien determinatzaile sintagmek testu zaharretan dituzten interpretazioen jatorriaz egin ditzakegun hipotesiak (izan numero marka agerikoaren beharrak eraginiko zabaltzearena, izan artikulu-erakusleen bilakaera “arruntarena”, edo besterik)? Funtsean, lehen galdera morfologia diakronikotik egindakoa litzateke, eta bigarrena sintaxi diakronikotik. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 97 neurri batean, sinkroniazko eztabaida horiek berreraiketa diakronikoan sorturiko eztabaida jakin batekin lotzea, hots, eredu eransleko edo ez-eransleko morfologiari buruzko eztabaidarekin; eredu diakroniko eranslea hobeki ezkontzen da -a-k analisi sinkronikoarekin, eta ez-eranslea -ak analisiarekin. Bigarrenaz denaz bezainbatean, berriz, Artiagoitiaren proposamenaren jarraitzaile den Rodriguezek absolutibozko izen sintagmen interpretazioez dioskuna egia bada “anbiguotasun hau [interpretazio espezifikoaren eta ez-espezifikoaren artekoaz ari da] errazago gertatzen da pluralean singularrean baino” (2003: 4),137 Bestalde, hainbat analisi sinkronikotan argumentuek ezinbestean determinatzailea izan behar dutela deskribatu izan da euskararentzat; badirudi Lakaren orokortzea haizu da testuetan arakatzea jakiteko, ahal bada, zein testuinguru sintaktikotan agertu zen lehenik pluralaren erabilera hori, edo pluralean singularrean baino lehenago agertu ote zen, eta horrek guztiak erakusleen gramatikalizazio bidearen eskalan nolako inplikazioak dituen. Are gehiago, Artiagoitiaren numero sintagmaren hipotesiak bat egin lezake zenbait diakronistak — Azkuek eta Castañosek, besteren artean— aipaturiko morfologia pluralaren eraginpeko artikulu zabaltzearen hipotesiarekin, baina hipotesi diakroniko honek ez du azaltzen, orain arteko formulazioen arabera, behintzat, Maiak garagardoa edan du perpausean zergatik den artikuluduna objektua. 2.6.5 Artikuluaren erabileraz egindako beste analisi eta deskripzio batzuk Artikuluaren erabilera zabalduaren auzi ezaguna garaiko tresna teoriko sinkronikoekin aztertu du Artiagoitiak, eta geroztik lan gehiagok ere ikusi dute argia. Rodriguezek (2003), adibidez, artikuluaren analisi sinkroniko hertsia egiten du, itxuraz erdialdemendebalde zabaleko hiztunen juzkuak oinarri dituela, eta Artiagoitiaren numero sintagmaren hipotesia bere egiten du (2003: 23-26). Artikuluaren balio zehaztuak eta zehaztugabeak zein testuinguru sintaktikotan gertatzen diren deskribatzea du helburu, izen zenbakaitzak eta zenbakarriak bereizirik, betiere eztabaida absolutibo singularreko -a eta pluraleko -ak formetatik atera gabe. 137 Honako adibide hauek ematen ditu: hostoa erori da / hostoak erori dira eta umeek oparia ekarri dute / umeek opariak ekarri dituzte; nik nabarmendu ditut izen sintagmak. 98 II. Ikerketen egoera dagoela tradizio honen atzean: “[A] Noun Phrase not headed by a determiner is not a well-formed argument” (1993: 157).138 Bide horren ondoan, bada beste garai eta hizkera batzuetako datuak aintzat hartu izan dituen lanik: cf. azkenaldian Coyosek (1999: 109-124) edo Etxebarnek (2010) dakartzan zubererazko datuak; bestalde, ekialdeko datuok gogoan harturik —besteak beste barne argumentu mugagabeei dagozkienak—, artikulua mendebaldetik ekialdera zabaldu zela argudiatu nuen aurreko lan batean (Manterola 2006: 659-665); Ideia hau ez da okerra, baina hizkera eta garai jakin bateko gramatikaren morfosintaxia baizik ez du ordezkatzen, egungo erdialdemendebalde zabalekoa. 139 beste lan batean Nafarroa Behereko zenbait izenondo predikatutako sintagma artikuludun eta mugagabeen erabilera irizpide semantiko baten arabera azaldu nahi izan nuen (Manterola 2011); horretarako zubererazko eta erronkarierazko objektu mugagabeak ekarri nituen eztabaidara, egungo eta testu zaharretako zenbait adibiderekin. Bide bertsuan koka daiteke Etxeberriaren (2010) lana: bere helburua deskriptiboa izanik, bi eremu nagusi bereizten ditu, mendebaldea eta ekialdea,140 100 II. Ikerketen egoera hori;142 Artikulu indefinituari dagokionez, jakina da bat zenbatzailea duela jatorrian, eta, oro har, onartu ohi da bere erabilera hizkuntza erromantzeetan baino murritzagoa dela (Trask 2003: 122). Badirudi XVI. mendeko hizkuntza egoeran artikulu indefinitua eremu dialektal guztietan deskriba daitekeela, non eta bat-en zenbatzaile erabileratik bereizteko gai garen; gai honi buruzko laburpen baterako, ik. Santazilia (2013: 277-280). Badira, jakina, partitiboaren erabileraren deskribapenak (cf. adibidez Azkueren Morf §442, edo eguneratuago daudenak: A Grammar of Basque eta Sareko Euskal Gramatika, eta abar), eta are testu historikoetako datuak darabiltzaten lanak (De Rijk 1996: 148-150), baina ez dago, ordea, partitiboaren erabilera sintaktikoaren bilakaera diakronikoa xeheki aztertzen duen lan monografikorik. Lan hauen guztien artean, aipagarria da De Rijken lana (1972), partitiboaren erabileren arteko harreman diakroniko zehatzak ezartzen egiten duen ahaleginarengatik (erabilera oinarrizko eta eratorriak bereizten ditu). 143 2.6.7 Laburpena honek pentsaraz lezake Euskara Batu Zaharreko (EBZ) ezaugarria zela, baina zaila da esaten noizkoa den zehazki bat zenbatzailea artikulu indefinitu gisa erabiltzea. Pluraleko batzu formak, bere -zu pluralgilearekin, aski zaharra dela iradoki lezake (Mitx VII 529, 533, 557); cf., hala ere, erronk. banak/banek, itxura berriagokoak. Nolanahi ere den, eta bat artikulu indefinituaren jatorriaz egin genitzakeen oharrak gorabehera —ik. 2.7, 2.8 eta 2.9 ataletan hizkuntz ukipenaren arlotik esandakoak—, ez dago bere erabilera historikoaren bilakabidearen deskripzio xeherik. Artikuluaren dimentsio sintaktikoaren azterketari hauxe dagokio: artikulua zein testuinguru sintaktikotan erabiltzen den zehaztea, eta erabilera horren motibazio sintaktiko, semantiko eta diskurtsiboak zein izan daitezkeen ulertzeko analisiak proposatzea. Alde sinkronikotik hainbat deskripzio egin izan dira, eta datuen zenbait analisi proposatu (ik. 2.6.4 atala); alde diakronikotik ere hainbat ohar egin izan dira (ik. 102 II. Ikerketen egoera artikuluaren sorrera (ik. 2.1.3.2 atala, artikulua lehenagokoa izan daitekeela dioen hipotesirako). Artikulu(ar)en erabileraren bilakaeraz eta ukipenak horretan izan lezakeen eraginaz ere idatzi izan da, eta eztabaida horretan sartzen dute bat artikulu indefinitu deiturikoa ere. Artikuluaren erabileraren bilakaeraz eta, batez ere, bere zabaltzeaz arduratu diren tradizioei gagozkielarik, hauek bereiz daitezke: batetik, euskal gramatikagintza tradizionalarena, eta, bestetik, egungo ukipen teoriak oinarri hartuta taxuturikoa. Bi tradizio hauen berri emango dut ondoko ataletan: lehenik, gramatikagintza tradizionalean auziaz egindako zenbait aipu ekarriko ditut gogora, eta, bigarrenik, berriki argitaraturiko zenbait lanetan izan diren hutsak xeheki zerrendatuko ditut; huts hauek etorri dira hain zuzen ez delako aintzat hartu euskal gramatikagintza tradizionalak azken mendean erdietsiriko ezagutza. 2.7 Ukipena eta artikulua euskal gramatikagintza tradizionalean. Kapitulu honetako lehen bi atal nagusietan artikuluaren morfologiaz eta erabilera sintaktikoaz euskalaritzak osatu duen ezagutzaren berri eman dut; ikerketa eta eztabaida hauek beti daude oinarrituak, neurri batean edo bestean, datuen eta euskalaritzaren esparruan esandakoen ezagutza sakonean. Zenbait gogoeta ere plazaratu izan dira, hanhemenka, artikuluaren bilakaeran ukipenak izan duen rolaz eta, urriak izanik ere, interesgarriagoak dira ukipenaren teoria modernoen bidetik egindako ekarpenak baino. Labur dakartzat hemen. Arestian esan bezala, onartu ohi da euskal artikulua ukipen egoera batean sortua dela, baina, garai horretako datuen faltan, artikuluaren sorrerarenak baino bere zabaltzearenak dirudi alor emankorragoa ukipenaren ikuspegitik analizatzeko, a priori behintzat; neurgarriagoa izan daiteke, hein ttikian izanik ere, euskal artikuluaren zabalpenean ukipenak izan duen zeregina. 146 Eredu-hizkuntza ingelesezko “model language” itzultzeko erabili dut. morfema batekin identifikatzen da, eta bere funtzioa aldatzen du eredu-hizkuntzaren gramatikaren arabera (Weinreich 1953: 30, hirugarren mota). Artikuluarena ez zaio, hala ere, adibide bete-betea iruditzen Castañosi; haren ustez, hobeki egokitzen da zu izenordainaren erabileraren zabaltzea Weinreichen lehen mota horretan (gazt. vos-en eredura). Are interesgarriagoa da Castañosek -eta- elementuaz dioena: Weinreichek proposaturiko lehen motako aldaketa moduan ikusten du, zeinaren arabera eredu-hizkuntzako morfema bera da hizkuntza hartzaileak mailegatzen duena; kasu honetan, Weinreichek berak jartzen du zalantzan euskal -eta- honen jatorri arrotza, bere arabera horrelako osagai morfologikoak ez 147 Beste aukera bat izan zitekeen euskaraz ukipenak eragindako gramatikalizazioa izendatzea, baina bere teoriarekin hobeki ezkontzen da bideratu-k ematen duen ‘eragin + gidatu’ zentzua. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 107 2.8.1 Haase (1992) eta euskal artikulu definitua Haasek 4-5 orrialde (1992: 53-58) eskaintzen dizkio artikulu definituari. Deskripzio laburra egiten du artikuluaren eta mugagabearen erabileraz, funtsean Lafitterena (1944) errepikatuta. Perpaus predikatibo zenbaiten adibideak aurkezten ditu, eta, Iturriozen ideiei jarraiki, euskal artikulua indibidualizatzailea dela dio, ez zinezko artikulu. Hutsune ugari ditu Haaseren analisiak: nagusia, artikuluaren erakusle jatorriaz deus ez aipatzea; horretaz gainera, ez du ezer esaten euskal artikuluaren sorrera inguruko hizkuntzetakoarekin lotzen duen hipotesi tradiziozkoaz (ik. 2.1.3.1 atala), ez eta euskal gramatikagintzan ukipenaz eta artikuluaz egindako gogoetez ere (ik. 2.7 atala). Ohar bat gehiago ere egin daiteke, Haaseren hutsunea zertan datzan are garbiago agertzeko: Haasek ez dio ezer -a artikuluaren erabileraren bariazio dialektalaz, ez eta diakronikoaz ere; hauek, kontu xeheagoak izanik ere, funtsezko gertatzen dira mendeak iraun duen ukipen egoeraz hizketan ari bagara. Artikulu definituari dagozkion oinarrizko datu ezagun hauek ez aipatzeaz gain, Haasek analisi okerrak egiten ditu -a artikulu definituaz ari denean. Esaterako, bere laneko (134) adibideko izen sintagma (1992: 55), “transnumeral” deitzen duen horren adibidetzat du berak: (16) Hemen ba-di(r)a jende xahar batzu Haasek “transnumeral” deitzen duena euskal gramatikagintza tradiziozkoan mugagabeari dagokio; hala izanik, eta sintagma jende xahar batzu dela kontuan harturik, okerra da “transnumeral” moduan sailkatzea: batzu artikulu plural indefinituak modifikatzen du izen edo izenondo sintagma. Are gehiago, euskal gramatiketan ez da sekula nahasi deklinabide mugagabea artikulu indefinituenarekin; ik., besteak beste, Hualdek eta Ortiz de Urbinak apailaturikoa (2003: 118-136). Huts metodologikotzat jo genezakeen bat ere egiten du Haasek: ez du ezer aipatzen hizkuntza erromantzeetako artikulu definituen historiaz eta bilakaeraz; huts hau ulergarria izan daiteke, neurri batean, izan ere ez baita jabetu euskal -a artikulua 148 “Aldea dago euskarazko transnumeral-singular-plural aurkakotasunaren eta ukipenean diren erromantzeetako definitu-indefinitu aurkakotasunaren artean. Hein horretan, bat zenbatzailearen kide da artikulu indefinitua. Ukipen egoera batean, artikulu indefinitu bilakatzen da, era berean, euskarazko bat zenbatzailea. […] Bestela esanda: bat eta fr./gask. un itzulpen-baliokideak dira zenbatzaileen esparruan. Beste kasu batzuetan bezala […] bat-en funtzioen eremua zabaldu daiteke eredu-hizkuntzetako un erabiltzen den kasu guztietara, indefinitutasun markaren funtzioa barne”. 149 “Baliatu aditzak eragin ahal izan du bat erabiltzea. Hala ere, berez badirudi hizkuntz ukipenak abiarazitako bilakaera izan dela”. Zail da ulertzea Haasek zein ardatz kronologiko hartzen duen oinarri: batzuetan badirudi duela gutxiko aldaketez ari dela. Honen adibide izan daiteke bere (166) adibidea, aipatu berri dudan pasartearen aurretik emana: Hizkuntza erromantzeen ukipenak eragindako bat-en erabileraren adibide ona izan daiteke sintagma hau: adibidearen hizkeran lanbidea adierazten duten izen predikatuak artikulurik gabekoak izan ohi dira, eta mendebalderagoko euskalkietan -a artikulua hartu ohi dute. Puntu honetan, beraz, zuzen ibil liteke Haase ukipenari egozten dionean bat-en erabilera; adibide bakarrarekin, dena den, orokortzeak ez du oinarri sendorik. Beste batzuetan, baina, betiere arestiko pasarteari gagozkiolarik, badirudi aspaldi gertaturiko aldaketez ari dela Haase: esaten duenean bat zenbatzailea hizkuntza erromantzeen ereduari jarraiki bilakatu zela artikulu indefinitu, zilegi da pentsatzea ohartua dela bat zenbatzailea artikulu indefinitu moduan erabiltzea aski antzinakoa dela. Hau hala bada, arazo bat dago: hizkuntzaren garai ezberdinetako sistema eta oposizio harremanak, eta ukipenak bideraturiko aldaketak, denak batera aztertzen ditu. Berak jatorrizko determinazio sistematzat duen “transnumeral-singular-plural” oposizioa ez 150 “Transnumeral-singular-plural aurkakotasunean datzan euskararen determinazio sistema desegonkortu egin da, ikusi dugun bezala. Batetik, baztertu egiten da izen predikatu ez-indibidualizatu eta indibidualizatuen arteko aldea; bestetik, artikulu indefinitu bilakatzen da bat zenbatzailea, eredu erromantzeari jarraiki, eta honek indibidualizatzailearen tokia har dezake”. 151 Eskema hau aski oinarrizkoa da, Himmelmannek berak aitortzen duen bezala. Bere barrenean, artikulu definitu deitzen dugun hori erabat zehaztu gabe geratzen da ikuspegi sinkroniko batetik. Berariazko zehaztugabetasun hau ondo doa hainbat hizkuntzatan erakusle eta artikulu definitutzat jo ohi diren elementuen jokabide eta erabilera eremuekin (Nocentini 1996); tesi honetan darabildan ikuspegi diakronikoak aukera ematen du saihesteko analisi sinkronikoetan arazo izan ohi diren auziak (definitutasunaren definizioa, hizkuntz arteko aldakortasuna eta abar). Bestalde, lan ugarik deskribatzen dituzte gramatikalizazio bide honen ñabardurak: cf. besteak beste Lapesa (1961) eta Company (1991), 160 Termino hauek euskaratzeko, erabaki dut ingelesezko jatorrizkoetatik ez urruntzea, eta bazterrean utzi ditut lehen mailako (edo oinarrizko) adposizio, bigarren mailako adposizio moduko itzulpenak; arrazoia erabat praktikoa da. 161 Azaleko maila deskriptiboan, honela sailka daitezke euskarazko deklinabideko atzizkiak: Hualdek (2003) kasu izendatzen dituenak Lehmannen gramatikalizazio kateko adposizio primarioak edo kasumarka eransleak dira; adposizio gisa sailkatzen dituenak (Hualde 2003: 187-190), berriz, izen erlazionalekiko sintagmatzat edo adposizio sekundariotzat jo daitezke. moduan sailka daiteke aurre izena, eta berekin osaturiko postposizio sintagmetan (cf. etxearen aurrean, etxe haren aurrean, etab.) ez dago murriztapenik artikulua erabiltzeko, D-elementuen gramatikalizazio kateko ezein osagairekin; adposizio primario gisa sailka daitekeen ablatibozko -tik-ekin, ordea, murriztapena dago, eta artikulu fasean (definitu zein ADESSIVE 122 III. Analisirako oinarriak espezifiko) dauden D-elementuak blokeatu egiten dira: **laneatik sintagma ez da gramatikala. Horretaz gain, badirudi pluraleko sintagmetan kasu-markak edo adposizioak ez direla egoten izenari hain tinko lotuak; horrenbestez, gramatikalizazio maila apaleko sintagmatzat jo daitezke pluralekoak, eta horietan ere ez dago murriztapenik artikulua erabiltzeko (ik. bi orrialde gorago albanieraren adibidea). Irudi honen bidez irudika daiteke artikuluen eta adposizioen interakzioa; hemen ikusten da zein konbinazioren arabera blokeatzen den artikulua: Adposizioen gramatikalizazioa (Lehmann 1985) Erakusleen gramatikalizazioa (Himmelmann 2001) izen erlazionalak erakuslea ٧ ٧ adposizio sekundarioak artikulu definitua ٧ ٧ adposizio primarioak artikulu espezifikoa ٧ ٧ kasu-marka eransleak izen markatzailea ٧ 162 Himmelmannen azaltzeko moduan, interakziorik ez egoteak adierazten du artikuluaren erabileran ez dela murriztapenik; interakzioa egoteak, aldiz, artikuluaren erabileran murriztapena izatea. edo murriztapen horren nondik norakoa eta zergatia azaltzeko, “entrenchment” kontzeptua darabil Himmelmannek, euskaraz trinkotze itzuliko dudana. 126 III. Analisirako oinarriak bidea ematen du beste zenbait osagai morfologikoren diakronia aztertzeko. Eskema diakroniko horrek aukera ematen du berreraiketa morfologiko hertsitik haragoko eztabaidetan sakontzeko eta bestelako eginkizunak zedarritzeko: horien artean, -a D-elementu prototipikoaren gramatikalizazioa eta egituraz egiturako zabaltzea da eztabaidagai nagusia. D-elementuen artean, -a agertzen da, hain zuzen ere, -ak pluralarekin batean, perpausaren funtzio nagusietan, eta, artikuluaren erabileraren analisi sinkroniko zein diakroniko askotan, bere funtzioen, ezaugarri semantikoen eta erabilera testuinguruen analisia egin izan da. Tesi honen eginkizunetako bat izan da deskripzio historiko baterako oinarriak ezartzea, XVI. mendeko datuak abiaburu moduan hartuz (VI. kapitulua); funtsean, helburua deskriptiboa da, artikuluaren sintaxiari dagokion alorrean. Ez da alferrikakoa Mitxelenaren hitzak berriro hona ekartzea, eginbehar horren justifikazio moduan (VII 306): No sé que haya ningún estudio especial sobre el empleo de la determinación en el predicado nominal, ni siquiera con el auxiliar intransitivo, alias cópula, en una u otra zona o en estos y aquellos autores: no se ha pasado, si no he buscado mal, de consideraciones generales entreveradas de juicios de valor. Atal honetan, zenbait auzi teorikoren berri emango dut, nahiz eta eztabaida horietan sakontzea ez dagoen tesi honen egitekoen barrenean. Atalaren bukaeran, alabaina, lanabes bat proposatuko dut artikuluaren erabilera deskribatzeko, eta berori taxutzeko lagungarri ez ezik ezinbesteko ere bada horien berri izatea, eginiko hautu jakinen argigarri. 3.2.1 Azterketa sintaktikoa gramatikalizazioaren barrenean Gramatikalizazioaren inguruko azterketetan, gramatikalizaturiko morfemaren edo, hobeki esan, sintagma eta egitura osoaren diakronia aztertu ohi da alderdi morfologikotik eta sintaktikotik. Lehen kapituluan, gramatikalizazioaren ezaugarri behinenetako moduan sailkatu dugu kasuan kasuko morfemaren hedatzea edo erabileratestuinguruen orokortzea. Alde horretatik, ez da bestelako justifikazioen beharrik erakusle-artikuluen alderdi sintaktikoa ere aztertu beharrekoa dela esateko. Hurrengo ataletara igaro baino lehen, ohar bat egin daiteke gramatikalizazio 130 III. Analisirako oinarriak antzinako sintaxiaren aztarnarik antzeman ote dezakegun. Galdera interesgarriak dira hauek, besteak beste kasu-markaketaren edo hitz hurrenkeraren aldaketarekin lotu izan baita artikuluaren sorrera. Honenbestez, azpiatalaren hastapenean egindako galderara itzul gaitezke: zein izan da definitutasunaren adierazpen gramatikalaren bilakaera diakronikoa euskaraz? Nolakoa zen euskara D-elementuen gramatikalizazioa gertatu baino lehen? Argi dago euskalkitik euskalkira aldeak badaudela sintagma mugatuen eta mugagabeen erabileran; eta argi dago aldakortasun hori hizkuntzaren historian ere antzeman daitekeela. Baina deskripzio diakroniko eta diatopiko zehatzak faltan ditugu. Tesi honetan, definitutasuna azterketaren muinetik bazter da, eta, hein horretan, bere irismenetik kanpo geratzen da definitutasunaren adierazpen gramatikalaren bilakaera diakronikoa, baina, nolanahi ere, etorkizuneko berreraiketa sintaktiko berariazko horretarako ezinbesteko diratekeen datuak izango dira hemen sailkatu ditudanak. 3.2.2.2 Determinatzaile sintagmaren eztabaida Aurreko eztabaida diakronikoarekin estu lotuta daude determinatzaile sintagmaren (DS) izaera diakronikoaren inguruko zenbait eztabaida: artikulu definiturik ez duten hizkuntzetan, ba al dago DS proiekziorik? Galdera honen jiran hainbat artikulu biltzen dira Stark, Leiss eta Abrahamek editaturiko (2007b) liburuan, eta bi aukera nagusi proposatzen dira: (a) artikulu definiturik ez dagoen hizkuntzetan ere DS dagoela proposatu beharra dago, izenen estatus erreferenziala deribatzeko,170 170 Gogoan har bitez, tradizio honetan, Chomskyren hitzak: “D may be the locus of what is loosely called ‘referentiality’” (1995: 240). eta (b) DS proiekzioa artikulu definitua duten hizkuntzetan baizik ez dago. Lehen aukeraren adibide da serbokroaziera aztergai hartuta Progovacek (1998) proposatzen duena: izenondoak izenordainen ondotik agertzen dira baina izenen aurretik, eta ezaugarri honen bidetik argudiatzen du izenordainek D proiekzioaren pean behar dutela (izenek ez bezala); ondorioz, DS izan badela dio, nahiz eta hizkuntzan artikulu definiturik ez izan. Bigarren aukeraren adibide izango litzateke, bestalde, Boucherren lana (2005), zeinetan, frantsesaren lekukotasunik zaharrenak aintzat hartuta, esaten digun ezin bil daitekeela Esanguratsua da, bestalde, lehenagoko zenbait lanetako izenburuetan “emergence of DP” edo “emergence of D-system” modukoak agertzea, iradokitzen baitu DS proiekzioa D-elementuen gramatikalizazioarekin batean agertzen dela, baita berau gertatu baino lehenago halako proiekziorik ez zela egongo ere; cf. bereziki Vincenten (1997) eta Osawaren (1998, 2007) lanak. 172 Greenbergen eta Himmelmannen bidez jasotako erakusleen ikuspegi diakronikoaren arabera, konbentzio hutsa da morfema jakin bat artikulu definitu izendatzea, continuum diakroniko batean egiten dugun hautu metodologiko hutsa; ez dugu aurkituko hizkuntza bateko D-elementurik beste hizkuntza bateko D-elementu batek bezal-bezala jokatzen duenik. Continuum horretan gertatzen diren aldaketak ez dira bat-batekoak; hortaz, zail gerta daiteke zer den zer erabakitzea maila sinkronikoan bereizten ditugun edo a priori metodologiko batzuen arabera (ik. goian Milsarken aipua) bereizi nahi ditugun kategoria gramatikal batzuen (erakusleen) eta besteen (artikuluen) artean. Honela adierazten du Haspelmathek (2011: 352), afixuen eta klitikoen artean bereizteko ezintasunaz ari denean: determinatzaile sintagmaren hipotesiaren arabera analizatzen ditu euskal datuak. 3.2.3 Erakusleak eta artikuluak bereizten: gramatikalizazioaren gradualtasuna 171 Antzeko ikuspegia da Bauerrena (2007), hizkuntza indoeuroparretan definitutasuna determinazioa baino lehenagokoa dela argudiatu, eta definitutasuna gramatikaren beste osagai batzuetan (kasuan, aspektuan eta abarretan) islatzen dela gogora ekartzen baitu. 172 Artiagoitiaren lanen garaikide, beste zenbait autorek ere hipotesi berarekin egin zuten lan; cf. Eguzkitzak (1997: 52, 10 oh.) egiten duen bereizketa: zein soldadurekin sintagman, soldadu DS gisa analizatzen du, eta, soldadutzat sintagman, IS gisa. 134 III. Analisirako oinarriak ikus De Mulder eta Carlier (2011: 527-528, 530-532).175 Tesi honetan ez da nabarmen azaleratuko erakusleen eta artikuluen artean bereizteko beharra, eta arestiko eztabaida horiek —aldaketaren testuinguru eragilea eta abar—, interesgarri izanik ere, urruti geratzen dira euskararen egoera partikularretik: gaur egun - a artikulua hirugarren graduko erakusletik formalki bereizia dago, mendebaldean erakuslea eta artikulua itxuraz berdinak direla alde batera utzirik, jakina, eta zalantza gutxi dago kategoria bereiziak direla. a. Laguntza eskatzen dion bitartean, telebistaren aurrean eserita geratzen da. a. Nahiz eta atzo gaixorik zegoen, gaur berriro barre egin dezake. Egoera sinkronikoaren adibideak dira Heinerenak, baina bilakaera diakronikoaren erakusgarri. Tesi honen gaiari dagokion adibide bat jartzearren, hona italierazko hau (Kupisch eta Koops 2007: 191): (5) Luca vuole farsi la macchina. Perpaus horretan, la macchina D-elementudun sintagmak bi interpretazio izan ditzake: batetik interpretazio definitua, non sintagmak hizketa jardunaren barrenean ezaguna den auto bati erreferentzia egiten dion, eta beste hizkuntza batzuetan artikulu definituaren bitartez itzuliko litzatekeen (cf. gazt. el coche, fr. la voiture, ing. the car); bestetik, interpretazio ez-espezifikoa, non sintagmak edozein autori egiten dion erreferentzia, eta beste hizkuntza batzuetan artikulu indefinituaren bitartez itzuliko litzatekeen (gazt. un coche, fr. une voiture, ing. a car). Esanguratsua da italierazko adibide hori, euskarazko - a D-elementudun sintagmek ere bi balio horiek izan baititzakete: (6) Lukak autoa erosi nahi du. D-elementuen diakroniaz dakiguna aintzat hartuta, bi interpretazio horien artean ezespezifikoak beranduagokoa izan behar du kronologikoki, ez baita erakusleek izan Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 139 Corpus bat aukeratzen du Companyk, eta corpus horretako testuetan aurki daitezkeen subjektu, objektu eta preposizio sintagma guztiak biltzen ditu,180 Tesi honetan Companyren lanaren bidetik jo badut ere, merezi du beste azterbide baten berri ematea: Huangek (1999), txineraz artikulu definiturik dagoen ala ez erabakitzeko, ahozko corpus bateko erakusle guztiak biltzen ditu; azterketarako, txinerazko erakusleek izan ditzaketen erabilerak edo funtzioak zerrendatzen hasten da, eta corpuseko erakusle bakoitza horien arabera sailkatzen du. eta artikuluarekin edo artikulurik gabe agertzen diren zehaztu. Beste zenbait xehetasun ere aztertzen ditu Companyk, hala nola hitz ordenaren gorabeherak, edo beherago aipatzen ditudan izenaren izaera semantikoarenak, baina, oro har, esan daiteke Companyren hurbilketaren abiapuntua morfosintaktikoa dela: morfema jakin baten agerrera eta hedatzearen nondik norakoa neurtzeko, funtzio edo posizio sintaktikoaren araberakoa da izen sintagmen sailkapenik behinena, argi baitago aldagai horrek artikulua erabiltzea baldintzatzen duela. 181 Companyk eta Huangek ez dituzte helburu berak: lehenak artikuluaren hedatzea aztertu nahi du, eta bigarrenak erakusleen zenbait agerraldik artikulu definituen moduko erabilerarik ote duten; helburuetan dagoen alde horrek dakar corpusetako informazioa ezberdin aztertzea. Tesi honetan, esan bezala, Companyren azterketa moduaren bidetik jo dut, eta, hala berean, aintzat hartuko ditut, besteren artean, Greenbergek aipatzen dituen izen eta izenondo predikatuak; adposizio sintagmetan artikuluaren erabileran Azken buruan, bere asmoa da zehaztea corpuseko erakusle horietako batzuek erakusleen funtzio prototipikoez bestelako erabilerarik ote duten, hots, artikuluek dituzten funtzioen antzeko erabilerarik ba ote duten (ik. 3.2.3, erakusleak artikuluetarik bereizten dituzten irizpideetarako). Erakusle horiek perpausean dituzten funtzioak (subjektu, objektu) aintzat hartzen baditu ere, erakusleen funtzioen araberako azterketa da berea, eta datubasean ez dago erakuslerik edo D-elementurik gabeko sintagmarik; hots, sintagma mugagabeak azterketatik kanpo geratzen dira. 140 III. Analisirako oinarriak aurki daitekeen aldakortasunari dagokionez, ik. 3.1.3 atala. 3.2.4.2 Artikuluaren hedapena azaltzeko irizpide pragmatiko-semantikoak Tesi honetan, Himmelmannen D-elementuen gramatikalizazioaren ikuspegia hartu dut, eta, -a D-elementuaren hedapena neurtzeko, Companyren lana izan dut eredu. Hurbilketa modu honetan, bigarren maila batean geratzen da definitutasunaren nozioa, gorago esan bezala (3.2.2 atala); badira, hala ere, definitutasuna aztergune duten lanetan, D-elementuen zabaltzea ulertzen lagundu dezaketen orokortzeak; horietako zenbaiten berri emango dut, laburki, Masicaren lana (1986) hizpide hartuta. Asia hegoaldeko hizkuntzetan definitutasuna nola markatzen den aztertzen du Masicak (1986). Perpauseko funtzio bakoitzari dagokion “berezko” definitutasunestatusaz mintzo da (1986: 136-137); honela laburbil daiteke dioena: (a) Subjektuek joera handia dute informazio zahar eta ezaguna irudikatzeko eta, ondorioz, erreferentzia definitua duten izen sintagmez osatuak izateko.182 (h) Sintagma zenbatzailedunek interpretazio indefiniturako joera dute. 183 Ik. markatutasunaren nozioa (“markedness” ingelesez) bertan behera uzteko Haspelmathek (2006) egiten duen saioa. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 143 neurtu nahi badugu. Oinarrizko deskribapen lan horren hasikina eskaintzen du tesi honek. Funtzio sintaktikoek izen sintagmen interpretazioan ezartzen dituzten aprioriko joera horietaz gain, beste puntu nagusi bat ere aipatu beharra dago: berebiziko garrantzia du izen sintagmaren guneko izenak zer izaera semantiko duen D-elementuen hedapena neurtzeko orduan. Honetan ere Companyren lana (1991) adibide ona da, bere gaztelaniazko corpusaren gainean emaitza zehatzak ematen baititu; hierarkia jakin bat ezartzen du, izenaren izaera semantikoaren arabera, eta D-elementuaren erabilera lehenik eta azkenik zein izen motara hedatzen den zehazten du: (a) Izen konkretuak (arrunt zenbakarriak) artikuluarekin agertzen dira oro har, izen sintagma mugatuetan (Company 1991: 406):185 (b) Izen abstraktuak, masa izenak, el yelmo, la lança, en el vaso, la espada, etab.; ohar bedi hauetako batzuk objektu posizioan edo preposizio sintagma baten barrenean egonik ere artikuluarekin agertzen direla. 186 185 Izen sintagmak perpausean duen funtzioaren aldagaia jokoan sartzen badugu, ikus daiteke izen konkretuen artean subjektu posiziokoak direla bereziki artikulua daramatenak; objektu posizioan eta preposizio sintagmetan, izenak, konkretu izanik ere, artikulurik gabe agertzeko aukera du. Orobat gerta daiteke sintagmaren gunean dagoen izenaren numeroa plurala baldin bada. 186 Izendapen honi eutsiko diot, gazt. nombre de masa edo ing. mass noun deituren erabilera zabalari erreparatuta; izen zenbakaitz gisa ere sailka daitezke, xehetasunak xehetasun, (a)-ko zenbakarrien ondoan. erreferentzia bakarrekoak eta generikoak izen sintagma mugagabe zein mugatuen gune izan daitezke, oro har (Company 1991: 407-410). Hauen artean, gainera, kronologia erlatiboa ezartzen du, zehaztuz zeinetan zabaldu zen lehenen artikuluaren erabilera, eta zeinetan azkenen (Company 1991: 405): (i) Izen generikoetan orokortu zen, lehenik, artikulua (moros, castellanos, etab.); XIII. menderako zabaltze hau burutua dago. (ii) Erreferentzia bakarreko izenetan orokortu zen ondoren, XIV. mendeko bigarren zatian (parayso, Santa Escriptura, infierno, etab.). (iii) Izen zenbakaitz eta abstratuetara zabaltzen hasi zen artikulua XV. mendean, gaur ere martxan den prozesuan. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 147 deskribatzea zein den autore bakoitzaren —edo, testuak laburrak direnean, ahal den neurrian hizkera bakoitzaren— gramatikaren erreferentzialitate sistema. Baina, horretarako, oraindik datuak hobeki ezagutu behar ditugu; tarteko eginkizun apalago horretan kokatzen da tesi honek eskaintzen duena. 3.2.5.1 D-elementuen hedapena neurtzeko esanguratsuak diren testuinguru sintaktikoak Subjektu eta objektu posizioetako eta sintagma preposizionaletako izen sintagmak biltzen ditu Companyk. Tesi honetan, bere aztergaia zabalduko dut, eta euskal artikulu definituaren hedapenean esanguratsutzat jo izan diren edo esanguratsuak izan daitezkeen testuinguru sintaktiko gehiago sartuko ditut lanabeseko zerrendan.189 Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 153 13.1.15. Kausala (-rengatik) 13.2. Bestelakoak 13.2.1. eske, bila eta halakoekiko posposizioak 13.2.2. -ta- mugagabeetakoa 14. Aditz-izenak 14.1. -ten/-tzen vs -tean/-tzean 14.2. Aditz-izenak oro har 15. Erreferentzia bakarreko izen esanguratsuak: errege, jainko, jaun, aita eta halakoak 16. -ko duten izen-deitura sintagmak: Errodrigo Zarateko… 17. Izengoitiak 18. Superlatibo aipagarriak: le(h)en, lelen, lenaengo, goren… Beste zenbait testuinguru sintaktikotan eta lexikotan ere agertzen da -a artikulua: cf., besteak beste, perpaus kontzesiboak (-agatik) eta erlatibozko perpausak; elementu lexiko jakinen artean, cf. bereziki guzti edo oro zenbatzaileak eta halaber beste. Beharrezkoa da hauek ere biltzea, artikuluarekin eta deklinabidearekin duten lotura estuarengatik, eta jokabide berezien lekuko izan daitezkeelako; hala ere, hauen azterketarako beharrezko dira lan monografiko xehakatuak, testuinguru sintatiko edo item lexiko bakoitzaren idiosinkrasiak kontuan hartuko lituzketenak. Horren kariz, artikuluaren erabileraren gaia bete-betean edo zeharka jotzen dutelako, taula edo lanabes orokor honetako atal dira, baina ezin izan ditut berariaz aztertu; adibidez, artikuluak erlatibozko perpausetan duen jokabidea aztertzeko, erlatiboei buruzko azterketa sakon bat behar genuke, eta hori tesi honen irismenetik kanpo dago. Lanabes osoa biltzen duen taula edo zerrenda VI.1 eranskinean jarri dut. B. CORPUSA Atal honetan zehaztuko dut zein corpus linguistiko erabili dudan. Corpus honen xedea 154 III. Analisirako oinarriak hau da: ondoko kapituluetan egin ditudan berreraiketa morfologikoei eta deskripzioei oinarri enpirikoa ematea. Bi multzo nagusi bereiz daitezke testu eta datu motaren arabera: Erdi Aroko agiri-bildumak, erromantzez edo latinez idatzitako testuak baina euskal leku- eta pertsona-izen ugari dituztenak, eta XVI. mendera arteko euskal testu idatziak. Ondoko azpiataletan corpusaren xehetasunak eman ditut, iturriak eta argitalpenak zerrendatu ditut, eta berak aukeratzeko zer irizpide erabili ditudan; era berean, corpusaren atal bakoitza nola eta zertarako erabili dudan azaldu dut, baita hautu horiek zein datu mota eskuratzeko helburuz egin diren ere. 3.3 Erdi Aroko lekukotasunak Erdi Aroko lekukotasunak deklinabide mugatuaren morfologiaren berreraiketarako erabili ditut. Erabaki honen atzean, hautu garrantzitsu bat dago: Erdi Aroko datuak ez ditut erabili artikuluaren dimentsio sintaktikoaren gorabeherak aztertzeko; laugarren kapituluan agertuko ditut hautu honen arrazoiak. Hala, erabili ditudan iturrien iruzkin laburra egin dut hurrengo azpiatalean; erreferentzia zehatzetarako, ikus bibliografiaren atala. 3.3.1 Erdi Aroko agiri-bildumak, kartularioak eta kodizeak Analisiaren abiapuntua Donemiliagako kartulario galikanoan dagoen Reja esaten zaion testua izan da. Berriki sarean argitaraturiko edizioa erabili dut (Tinti et al. 2013), García Andrevaren (2010) edizioko transkripzioan oinarritzen dena.191 Agiri ezagun honek, 1025ekoa izanik —XII. mende bukaerako kopia da geratu zaiguna—, ez ditu biltzen euskal artikuluaz aurki ditzakegun lekukotasunik zaharrenak, eta badira artikuluaren lehenagoko testigantzak, cf. Larrehederra, Ocharanna (SMillán Testu honen garrantzia ezaguna da aspaldidanik, baina, nire ustez, etekin handiagoa atera dakioke euskal morfologiaren berreraiketarako. 191 Transkripzioak jatorrizkoaren argazkiekin erkatzeko aukera dago gaur egun. Mitxelenaren edizioak (XII 31-34), adibidez, Serranorenaren hutsak errepikatzen ditu, eta bere batzuk ere gehitzen. 156 III. Analisirako oinarriak Bilduma nagusi horietarik kanpo, erabili ditut han-hemenka argitaraturiko lanak ere. Ipar Euskal Herriko datuen berri izateko, cf. bereziki honako hauek: daturik zaharrenak Akizeko kartularioan, Baionako Livre d’Or delakoan, eta Sordeko kartularioan aurki daitezke; esanguratsua da, orobat, Zuberoako 1377ko errolda gotikoa (nahiz iritsi zaigun kopia 1690ekoa izan), eta Nafarroa Behereko erroldak (~1350 eta 1412koak), Zierbidek editatuak. Bestelako lan zenbait ere aintzat hartu ditut: cf. adibidez Goihenetxeren monografia, eta Orpustanek Erdi Aroko euskarari buruz idatziriko liburua (1999),193 Aipamen berezia behar dute Pirinioetako iturriek: Fuentes para la Historia del Pirineo bildumako agiri-bildumak sartu ditut corpusean, baita Fuentes Históricas zeinetan Erdi Aroko hainbat lekukotasun erabiltzen diren. Oro har, Hego Euskal Herrikoak baino dokumentu berantiarragoak dira; gainera, agiri zaharrenetarikoak dituenak, Baionako Livre d’Or izenekoak, ez dakartza, tamalez, euskal leku- eta pertsona-izen asko-asko ere. Asko dira Nafarroako lurraldeei dagozkien agiri-bilduma, kartulario eta kodizeak; cf., besteak beste, Iratxeko, Irantzuko eta Leireko monastegietako agiriak, lehenago ere ikertuak euskalaritzan, aspaldidanik izan baititugu historialariek horietaz egindako edizioak. Gipuzkoari dagokion agiri-bilduma pare bat ere bada corpusaren zerrendan, eta, Errioxakoez denaz bezainbatean, cf. adibidez, Cartulario de Valpuesta, Pérez Solerrek editatua (1970), nahiz eta euskal lekukotasun askorik ez izan bertan; jakina, eremu horretan interesgarriena Donemiliagako kartulario galikanoa da, goian aipatu dudana. Cf. halaber Rodríguezen (1976-1990) bilketa lana eta analisia, Errioxarekin zerikusia duten edo Errioxakoak diren agirietarako; hizkuntzari dagokion atal bat ere badu, baina, zoritxarrez, ez dirudi euskara aintzat hartzen duenik. Burgosko zenbait agiri-bilduma ere jarri ditut zerrendan: San Salvador de Oñakoa, Cardeñakoa, San Pedro de Arlanzakoa… Hauetan, hala ere, ez dago tesi honek helburu duen berreraiketamodurako berebizikoa suerta daitekeen daturik. Burgosko eta Errioxako datuei dagokienez, zinez baliagarria da, bestalde, Peterson historialariaren tesia (2009), besteak beste, bertan ageri diren hizkuntzazko analisiengatik. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 157 Aragonesas-ekoak ere; bigarren bilduma hauetako batzuk sarean daude, eta beste batzuk paperean eskuratu ditut; lehenekoak, ordea, paperean baizik ez daude. Horietaz gain, hor dira Ibarraren, Ubietoren, Canellas eta besteren lanak ere (Jakako udal-agirien bilduma, Rodako kartularioa, Albeldakoa, Ramiro I.a edo Antso Ramirez erregeen agiriak, San Andrés de Fanlokoak, etab.). Jakina, Corominesen lanak ere erabili ditut, eta bestelako lanak ere bai: Dalmauk editaturiko atlas historikoak, esaterako. Hemen iruzkinduriko eta bibliografian iturrien atalean zerrenda osoan emandako agiri-bilduma, kartulario eta gainerakoetan ez daude, ziur aski, euskarazko leku- edo pertsona-izenen bat duten agiri-bilduma, kartulario eta bestelako guzti-guztiak; Artzamendiren (1985) lanean, adibidez, nik erabili ez ditudan zenbait lan eta edizio aurki daitezke (nahiz eta Artzamendiren lanak dakarren informazioa ere aintzat hartu dudan). Baina euskal eremu osoko lekukotasunak biltzen dira, aski era zabalean —230 agiri-bilduma inguru dira—, eta horrek, nire ustez, berme zerbait ekartzen du, datu jakin bat aintzakotzat hartzekoa den ala ez erabakitzeko. Bestela, Erdi Aroko Orotariko Euskal Hiztegia-ren moduko bat beharko litzateke (ik. 4.1 atala), eta tesi honen irismenetik (eta helburuetatik) urrun dagoen proiektu zabalagoa eta denboran luzeagoa da hori. Bi atal bereizi ditut bibliografian Erdi Aroko corpuseko bildumetarako eta kartularioetarako: batean, oro har Euskal Herriari dagozkion agiriak dituzten bildumen zerrenda dago; bestean, Pirinioetako iturriei dagozkienen zerrenda. 3.3.2 Erdi Aroko datuak nola aztertu: hautuak eta irizpideak Reja-ko datuak modu monografikoan aztertu ditut, grafema eta morfema jakin batzuen analisia eginez. Horren arrazoia honako hau da: artikuluarekin zerikusia duten elementuen berreraiketa morfologikorako ahalik eta lekukotasun zaharrenak behar ditugu, eta, zaharrena izan gabe ere, testu honen izaera arkaikoaren erakusle da hatxearen ugaritasuna, hasperena bizirik zegoen seinale; berebizikoa da ezaugarri honek D-elementuen garapenaz eman diezagukeen informazioa. Honek ondo justifikatzen du deklinabide mugatuaren berreraiketa morfologikoa testu bakar honen azterketatik abiatzea. 158 III. Analisirako oinarriak Reja agiriaren azterketa nagusitik ondorioztatzen diren ideiak eta usteak beste agirietan egindako bilaketetatik lorturiko datuekin osatu dut; bilaketa hauek zehatzak eta gidatuak izan dira, morfemak eta morfemen ustezko aldaerak berariaz bilatuta eginak. Bilaketa horiek testuak indexatzen dituen software informatikoarekin egin dut; horretarako, agiri-bildumak digitalizatu eta OCRtu ditut,194 Jardun honen arrazoi nagusia honako hau da: asko dira datu-iturri gisa aukeratu ditudan agiri-bilduma, kartulario eta kodizeak asko dira, eta ezina litzateke beste guztiekin egitea Reja agiriarekin egin dudan grafiazko zein hizkuntzazko azterketa. Jakina, horietatik eskuratu ditudan datuek ez dute Reja agirikoek duten fidagarritasun maila, grafia, auzi geografiko eta besteren azterketa xehakatuen faltan, baina erabilitako iturrien bolumen handiak berak (berrehundik gora agiri-bilduma eta kartulario) txikitzen du emaitza horietako batzuk, bederen, zori hutsaren ondorio izateko aukera, eta, gerora analisiak okerrak direla erakutsiko balitz ere, datu berriak eztabaidara ekarri izanaren balioa gordeko dute. karaktereen arabera bilaketak egin ahal izateko. Eusko Ikaskuntzaren FDMPV bilduman argitaraturiko edizioak portable document format (PDF) formatuan egoteak lana erraztu du; kartulario, kodize eta agiri-bilduma horiek osatzen dute tesi honetarako osaturiko corpusaren ehuneko handiena; cf. halaber Euskaltzaindiaren Onomasticon Vasconiae. Aipaturiko bilaketak egiteko, gogoan hartu dira morfema edo izen bakoitzak izan ditzakeen aldaera grafikoak: adibidez, -aga atzizkirako, -ague, -agua, -aga eta halako bilaketak egin dira; Zurio deiturarako, çurio, churio, surio eta halakoak. Beste zenbait kasutan ezinbestekoa izan da zuzeneko irakurketa egitea: Pirinioetako iturrietan, adibidez, horrela bilatu ditut euskal lekukotasunak, agiri-bildumetako aurkibide eta agiriak irakurriz. Erdi Aroko corpusa, hortaz, bi azterketa motaren arabera erabili dut: analisi zehatza egin dut Reja agiriarekin, berreraiketa morfologikoaren oinarriak ezartzeko, eta, corpus zabalago batean, datuen bilaketa zehatza egin dut berreraiketa proposamen hori berresteko. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 159 3.4 XVI. mendera arteko testuak Artikuluaren erabilera sintaktikoa neurtzeko erabili ditut, gehienbat, XVI. mendera arteko euskal testuak, baina baita Erdi Aroko datuetan aurki ez daitezkeen zenbait xehetasunen berri izateko ere, deklinabide mugatuaren morfologiaren berreraiketarako. Testu hauetako perpaus eta sintagmak 3.2.5 atalean taxuturiko lanabesaren arabera sailkatu ditut. Hiru sailetan bana daitezke garai horretako corpusa osatzen duten testuak: hiztegiak, atsotitz bildumak eta denetariko testu eta esaldiak. Hiztegien artean Picaudena, Von Harffena, Sículorena eta Landuchiorenak dira aipagarrienak (cf. halaber Ibarguen-Cachopín kronikakoak). Atsotitz bildumei dagokienez, XVI. mendekoez landa (cf. Refranes y Sentencias, Garibairenak eta Ibarguen-Cachopínen esaerak), Oihenartenak, Zalgizerenak, Belarenak eta Isastirenak sartu ditut, XVII. mendekoak izanik ere lehenagoko hizkuntz egoera islatzen delakoan genero honetan. Beste testuei dagokienez, corpusean hartu ditut Mitxelenak argitaraturiko Textos Arcaicos Vascos-en, Sarasolaren Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos-en, Satrustegiren Euskal Testu Zaharrak-en eta berrikiago Arriolabengoak editaturiko Ibarguen-Cachopínen kronikan dauden testu laburrak, eta han-hemenka argitaraturiko beste batzuk; testu luzeagoei dagokienez, osorik aztertu ditut Etxepare, Lazarraga, Betolatza eta espioitzako gutunak; Leizarragaren lanetatik, ABC, edo Christinoen instructionea baizik ez dut aztertu, arrazoi nagusi batengatik: ezin egina da testu osoaren perpausez perpauseko azterketa morfosintaktikoa, ez bada azterketa monografiko baterako. Ondoko azpiataletan dago testuen zerrenda osoa, euskalkika antolatuta; zenbaki bana eman diet testuei, aurretik “T(estu)” dutela, eta ondoren testuaren izenburuak eta dagokien laburdura jarri; bibliografiaren atalean dago erabilitako edizioei buruzko berri xeheagoa. Testuak hizkera baten edo bestearen barrenean kokatzeko, Mounolen hautuei segitu diet (2011: 13-19), oro har. Mounolek erabili ez dituen hainbat testu sartu ditut nire corpusean. Arrazoia agerikoa da: izenaren morfologiari buruzko informazioa errazagoa da eskuratzen aditzen sintaxiari buruzkoa baino, are transmisio arazo larriak 160 III. Analisirako oinarriak dituzten testuetan ere (irakurketa arazoak, desitxuratzeak…); arrazoi beragatik sartu ditut hiztegiak ere nire corpusean. Mounolek ez bezala, orobat, testu apokrifoak (Andram, KantabKant, etab.) corpusean sartzea erabaki dut; analisirako utzi dut erabakitzea zenbateraino den baliagarria horietako informazioa. 3.4.1 Bizkaierazko testuak T.1 testua. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 167 (Etxebarne 2010: 68). Azken ohar moduan, zera diote leku-izenak eta pertsona-izenak konparatuta: pertsona-izenetan leku-izenetan baino gehiago erabiltzen da artikulua, funtsean berez definitua den pertsona-izenari izenondoa, izena eta beste aposizio moduan gehitzen zaizkiolako. Proposamen interesgarriak izanik ere, berezko arazo bat dute halako azterketek: datu-iturri moduan erabiltzen diren agiri-bildumen corpusa ez dago behar bezala zehaztua; Altunaren eta Azkarateren lan aitzindaria, adibidez, Mitxelenaren lanetan zerrendaturiko izenetan oinarritzen da gehienbat. Honenbestez, ezin daiteke besterik egin etorkizuneko eta epe-luzeko izan beharko duen egitasmo baten oinarrizko irizpideak zein izan litezkeen zerrendatu baizik: (a) Corpusa zehaztu beharko litzateke. Azken urteetan argitaraturiko agiri-bildumen edizioak hartuko lituzkeen corpus zabala izan beharko luke, Iratxeko edo Leireko dokumentazio klasikoaz gainera: cf. bereziki Eusko Ikaskuntzaren babespean argitaratzen den Fuentes Documentales Medievales del País Vasco argitalpen sorta. (b) Agiri-bildumen banakako azterketa linguistikoa egin beharko litzateke. Azterketa linguistiko honetan euskal lekukotasunen analisi sistematikoa egin beharko litzateke, irizpide fonetiko-fonologikoak eta morfologikoak oinarri moduan hartuta eta, besteak beste, Altuna eta Azkaratek goian aipaturiko egiturak aintzat hartuta, adibidez. (c) Azterketa linguistiko horrek azterketa historiko eta geografikoz osatua beharko luke, ezinbestean; besteak beste, agiri bakoitzeko euskal lekukotasunak zein eremu geografikori (eta, ondorioz, dialektali) atxikitzen zaizkion ahalik eta hobekien zedarritzeko; auzi honetan kontuan hartzekoa da agiri jakin baten testuinguru historiko-geografikoa ez dela beti agiri-bilduma idatzi edo kopiatu zen tokikoa: adibide garbia da Reja-rena, agiria Errioxako Donemiliagako kartulario galikanokoa izanik ere hor islatzen den informazio linguistikoa Arabari baitagokio. Euskal lekukoen izaera linguistikoa are hobeki zehazteko, inportantea da 168 IV. Erdi Aroko datuak bildumetako agirien transmisioaren berri izatea: historiaren ikuspegitik iruzurrezko dokumentuak ote diren, data jakin bat izanik ere beranduago idatziak ote diren eta abar. Historialariek dute hitza halako auzietan. Funtsean, protohistoriaren edo erdaraz idatziriko agiri-bildumen tradizio sekundario honen Orotariko Euskal Hiztegia egin beharko litzateke; bestela, informazio sintaktikorako izatez urria den lekukotasun mota hau zatikako eta osatugabeko azterketen arabera ariko gara analizatzen, eta halako jardunbidetik proposaturiko orokortze sintaktikoak ezinbestean suertatuko dira zalantzazko. Maila orokorrago batean, Jose María Lakarraren hitzek (1957: 9-30) balio bete-betea dute, oraindik ere, tradizio berezi honek berekin dakartzan arazoez eta aukerez ari dela.199 Honenbestez, Erdi Aroko zein beranduagoko tradizio sekundario honek ematen duen informazioaren ustiaketa sistematikoa osatu artean eta bitartean artikuluaren erabilera sintaktikoaz egin litezkeen azterketen etekinari txikiegi iritzita, erabaki dut informazio mota hori aurreragoko analisietarako uztea. 201 Esanguratsua da izen arabiarrak idazteko tenorean, Quilisen arabera beti ere (1999: 241), <h> zein <f> erabili izana arabierazko hasperena adierazteko (bibliografiarako eta xehetasunetarako ik. Quilis 1996: 426-429, 1997: 109-113). Honela laburbil daiteke haren irakaspena: hasperena zuten bi hizkuntza, arabiera eta euskara, latin-erromantzearen tradizio grafikoan txertatzen dira, jatorrian —Iberiar penintsulan denez geroztik, behintzat— hasperenik ez duen beste hizkuntza baten tradizioan, eta biek erabiltzen dute tradizio horrek eskaintzen dien baliabide grafiko bera antzekoa duten hotsa adierazteko. Honek <h> grafemak euskal lekukoetan hasperena adierazten duelako ustea indartzen du. 202 Gai bera du hizpide Quilisek beste lan batean ere (2003), baina euskal datuak ez ditu hain xeheki aztertzen. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 173 analizatzeko zail direnak, eta, bestetik, hurrengo atalean, euskal hitz ezagunak direnak; bigarren taldeko hauek emango digute oinarria <h> grafemak hasperena adierazten duen esateko; D-elementu izan daitezkeenak ez dira sartu atariko sailkapen honetan (4.4.-4.7 ataletan berariaz aztertuko dira horiek). Euskararen ikuspuntutik analisirako ilunak diren izenak bildu ditut (1)-en: lehenik, ustez bereiz daitezkeen osagaien arabera sailkatu ditut leku-izenak, eta, ondoren, beste guztiak, “Beste hatxeak” goiburupean eta hurrenkera alfabetikoan; bereiz daitekeen erroko edo osagaiko hatxeaz gain besterik duten izenak errepikatu dira, eta zerrenda bakoitzean dagokion <h>-a nabarmendu: (1) bahaBahaeztu, Bahanezta. 205 Reja-ko eta, oro har, Arabako leku-izenen aldaera historikoak, kontrakorik adierazi ezean, López de Gereñuren (1989) lanetatik hartu ditut. zaila da Hararihini-ren bigarren osagaia zein izan litekeen asmatzea (eta hori onarturik lehen osagaia haran izan daitekeela pentsatzea); denboran zehar jasandako laburtzeengatik eta aldaketengatik (grafiko zein fonetiko) aipagarriak dira Hereinzguhin eta Heinhu, gaur Erentxun eta Egino: lehenengorako, cf. Arancerenchu 1257an, Herenchoyn 1294an, etab.; bigarrengorako, cf. Eguinioa 1257an, Heguinoa 1308an, etab. 4.3.2 Euskal erro hasperendun ezagunak dituzten leku-izenak Bi sail nagusitan bildu ditut Reja-ko lekukotasun hauek: batetik, egungo euskaran hasperena duten erro edo osagaiak dituztenak, eta bestetik Reja-n <h> bai, baina egungo euskaran hasperenik ez dutenak. Honela antolatu dut erro edo osagai bakoitzari dagokion azterketa: ezker zutabean hitza edo erroa bera, bere forma hasperendunean (euskara batuan hala izan zein ez); eskuineko zutabean hitzaren Reja-ko agerraldiak bildu ditut, <h> gabeko agerraldiak eta zalantzazko adibideak barne; eskuineko zutabean beti ere, iruzkin eta oharrak eman ditut, hitzak iparraldeko euskalki historikoetan hasperenik duen adieraziz (OEH-ko datuak harturik oinarri), eta <h> grafemaren erabileraren gorabeherak komentatuz, beharrezko balitz. 4.3.2.1 Egungo euskaran hasperena duten hitzak Egungo euskaran hasperena duten hitzak zerrendatu ditut (2)-n, eta horien Reja-ko adibideak aztertu: (2) elhorri Elhorriaga, Elhossu, Elhorzahea. Ipar Euskal Herriko hizkeretan elhorri da tradiziozko forma, eta halaxe agertzen da Reja-ko adibide guztietan. Hitzak Ipar Euskal Herriko hizkeretan hasperena duen toki berean du <h> leku-izen honek; hots, izan zezakeen toki bakarrean. Hitzak adibide guztietan du <h>. Ipar Euskal Herriko hizkeretan ere hasperena du hitzak hasieran. 178 IV. Erdi Aroko datuak bere-bereak ditu transmisio arazoak (konpara bedi gaurko Betolatza formarekin), baina hala izanik ere aipagarri izan liteke honetan ere <ll> izatea. Ipar Euskal Herriko hizkeretan hitzak historikoki hasperena du albokariaren ondotik. hondo Zalduhondo. Leku-izen honetan bigarren osagaia hondo dela pentsatu dut; ondo ere izan zitekeela pentsa zitekeen, eta <h>-ak hitz elkarketako hasperena adierazten duela (FHV 211-216), nahiz eta euskara historikoan konposaketaren lehen osagaia silaba bakarrekoa izan behar den: cf. Leizarragaren gauherdi baina eguerdi. Lakarraren ustez (2009a), gainera, ez dago aski irozgarririk hasperen horiek elkarketaren ondorioz sorturikoak direla esateko. Ipar Euskal Herriko hizkeretan hondo-ren hasperena ez da orokorra, baina, kontuan hartuta errom. fondo dela bere jatorria, inoiz hasperena izan behar izan du. zahar Hurizahar. Ipar Euskal Herriko hizkeretan hitzak hasperena du bigarren silabaren hasieran. zuhatz Zuhazu, Zuhazu, Zuhazu, Zuhazulha. Hitza zuhaitz, zuhatz eta horrelakoekin konparatzen badugu Ipar Euskal Herriko hizkeretan hasperena duen toki berean dute <h> Reja-ko adibideek. 4.3.2.2 Gaurko euskaran hasperenik ez duten hitzak Iparraldean dokumentatzen diren hitzak eman ditut lehenik: (3) aberats Haberasturi. Hitza orokorra da euskal eremuan, baina ez du euskara historikoan hasperenaren aztarnarik. Ez da egiantzekoa -huri-ren hasperena izenaren hasierara lekualdatu izana. ametz Hamaezaha. Hitza orokorra da euskal eremuan, baina Ipar Euskal Herriko Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 181 de Lehet (LivOr 1233), edo, beranduago, Etxepareren obraren eskaintzako Bernard Lehete eta besterekin; aipagarria da beste agiri bateko Lekete forma (SMillán 952), <h> izan beharrean <k> baitu. Zuhia Barrutia izena, bestalde, zubi hitzaren aldaera da, eta egun Zuia da; aipatzekoa da Reja-ko bertako Zuffia ere, -b-, -f- eta -h- hotsen arteko hirukoa osatu bailezake (cf. bnaf. ofe ‘ohe’, Mitxelenak tarteko *obe batetik eratortzen duena, FHV 266). 4.3.2.5 Transmisioan gorabeherak izan ditzaketen adibideak Mendihil erratatzat jo ohi da (Mitx XII 33), egun Mendibil baita, baina, Zuhia-ren adibidearekin konpara liteke, eta pentsatu gerora arrakastarik izan ez zuen -b- > -hbilakaeraren adibide dela. Heinhu-ri dagokionez ik. goian hegi; Betellogaha-ri dagokionez, ik. behean 4.4 atala. Oronda-ren kasuan, baliteke eskribauak hastapeneko <f>-rik jarri ez izana, hiperzuzenketa grafiko moduko batengatik edo (<f>-k hasperena adieraz zezakeen); gaur egun Foronda dugu, eta hau berau dago beste agiri batean (SMillán 984). 4.3.2.6 <h> grafemak /g/ adierazten duen adibideak Arizaren lanean (2008: 155, 160) deskribatzen denaren arabera, <h> grafema /g/ belar ahostuna adierazteko erabil zitekeen.211 Reja-n ere aurki litezke horrelako adibideak: Armendihi eta Gardellihi batera har daitezke, pentsatuz bigarren osagaian -hegi dagoela;212 Hurabagin adibideak bestelakoa dirudi: -ahin amaiera duten Agurahin, Anduiahin Heinhu-ren kasua nahasixeago da, jatorrian hegi- dagoela onarturik ere ez baitago argi zein <h>-k adieraz lezakeen /g/ belar ahostuna. Reja-tik kanpo, cf. Ereihehi (SMillán 871), Eiheregi agian (ohar bedi Araban eta Bizkaian ez dagoela Erdi Aroan eihera hitzaren adibide ziurrik, EHHE s.v. eihera). 188 IV. Erdi Aroko datuak gaurko Nafarroako muga-mugan —Valdonsellakoa da, itxuraz— la eglesia de Salaha (DocSos ~1350) eta Aiziritzen Bertran de Salaha (CenBNav 1353), besteak beste. Adibide hau esanguratsua da, izan ere sala osagaia ezaguna baita: jatorri germanikoko hitza da, euskarara hegoaldeko hizkuntza galo-erromantzeen bitartez sartua; Galorromania iparraldean ‘gela (nagusi)’ adierazten zuen, baina hegoaldean ‘jaunaren bizitoki’ adiera garatu zuen, eta leku-izen gisa ere agertzen hasi zen (iparrean ez hain maiz). Hauxe da euskal eremuan duguna. Sala forma erromantzearen barrenean azaltzen da, halla ‘toki, gela estali’ germanikoaren eraginez (Wartburg s.v. *săl). Okzitaniera zaharrean sala forma dugu, bearnesez sale (cf. halaber fr. salle). Lehen osagaia ezaguna izanik —baita euskal izendegian ere, cf. Salaberri, Salaburu deiturak—, eta aintzat harturik erromantzez Lasala edo Lasalle moduko artikuludunak badirela, zilegi da Salaha-ren bigarren osagaia euskal morfologiaren bidez azaltzen saiatzea, eta -ha hori artikulua dela esatea. Salaha-z gainera, badira Salha, Salhea eta Saleha aldaerak ere.221 Leku-izenetatik kanpo, bada salha aldaera izen arrunt gisa, baina, dirudienez, XIX. mendearen bigarren erditik aurrerakoak dira adibide guztiak (OEH s.v. sala). Nire ustez, leku-izenetako aldaera horiek are gehiago argitu lezakete arazoa. Hasteko, hauetan guztietan hatxea ezin da azaldu erromantzearen barrenean: kontu grafiko hutsa baldin bada, ez dago argi zer funtzio lukeen hizkuntza erromantzeak idazteko dauden ohitura grafikoen barruan, ez baitirudi <lh> duten kasuetan (Salha eta Salhea) /ll/ albokari sabaikaria adierazi nahi denik (Salfa ere horren aurka legoke), eta hasperena ote dagoen aztertu nahi badugu, gogoan hartzekoa da jatorrizko formak ez duela hasperenik (*sal edo sala/sale).222 Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 189 gehiago, kontu grafiko hutsa izatea oso da zalantzazkoa: jatorrizkoak Salaha eta Saleha direla onarturik, Salhea edo Salha bezalakoetan ez legoke argi nolatan lekualdatu den <h> grafema, hain zuzen ere bere funtzio grafikoa galduko bailuke; hortaz, <h> horrek hasperena adierazten duela pentsatzea da egiantzekoena, eta hasperena izan dela lekualdatu dena. Goihenetxek, hipotesi klasikoaren bidetik, honela azaltzen ditu Salaha, Salha, Salhea eta Saleha: “Maintien ou déplacement de h- pour éviter les hiatus et voyelles doubles” (2011: 551); ez du argi adierazten hiatoak apurtzeko <h> erabiltzea bere ustez kontu grafiko hutsa den ala gertakari fonetiko baten isla, baina, esan bezala, nire iritziz hasperenaren (ez <h>-ren) lekualdatzeaz baizik ezin da hitz egin Salha eta Salhea adibideak azaltzeko.223 Artikuluaren -ha aldaeraren adibide izan liteke, orobat, Lauoha (DinChampI 1234), gaurko Laboa, Lizoaingo herri hustua. Izena, dena den, zaila da analizatzen: ez da egiantzekoa bere osaeran labo ‘ikusmen txarreko’ egotea, eta, agian, hobe da lau ‘ordoki’-tik abiatzea. Orobatsu la barhoha (OnomNord 1479): lehen osagaia *bar ‘behe’ izan liteke (cf. barren eta beste), izan ere izen hori Zuberoako Pettarra eskualdea izendatzeko izen zaharra baita, hain zuzen Zuberoako iparraldean dagoena, mendi altuenetatik urrutien, beheren; ez dago argi, dena den, zer litzatekeen -ho; cf. Arabako Barhoa (SMillán 1025), gaur Barrón, baina herri hau mendialdera dago, egotekotan. Hori guztia hala izanik, hasperen horren izaera zehaztea baizik ez da falta, eta, nire ustez, jatorrizko morfologiari, hau da, -ha artikuluari dagokio; hasperenaren murriztapenak gogoan hartuta (FHV 215), nekez justifika daiteke hitz baten hirugarren silaban hasperen bat sortu izana, are gutxiago gramatikalizaturiko eta berez fonikoki urritua den osagai baten aurrean. Hitz arrunt gisa, baliteke beste azalpenen bat behar izatea XIX. mendeko salha aldaera azaltzeko; salhatu aditzaren oihartzunez sortu ote zen? 224 223 Euskal lekukoak azaltzeko ez da egiantzekoa germ. *sal-etik abiatzea, eta euskaraz *sal-ha > salha gertatu dela pentsatzea. 224 Agian, Arabako izena aintzat hartuta eta Zuberokoaren kidetzat jota, jatorrian -n- bat zegoela pentsa liteke, eta barhoha lekukoa *bar + hon + -a analizatu, bokalarteko -n-ren galerarekin; kasu honetan izenaren bigarren hatxea ez litzateke artikuluarena, jakina. Ziurxeagoa dirudi, osaera ezagunekoa dirudien neurrian, Armendaritzeko vedado de 192 IV. Erdi Aroko datuak (a) Balizko -zaha atzizkiaren osaeran osagai gehiago bereiz daitezke, beti ere Reja-ko datuak oinarri hartuta: -za eta -ha, zein bere aldetik, beregain topa daitezke, modu urri xamarrean bada ere. Habaunza, Izarza eta Larraza leku-izenetan -tza atzizkia dago, bere hutsean; hizkuntzaren aldetik gordetzailetzat jotzen dugun Reja bezalako agiri batean —hitzen luzera bera aipatzen du Mitxelenak (XII 33), izaera gordetzaile horren adibide—, zail da onartzen balizko -zaha baten forma laburtuak direla Habaunza, Izarza eta Larraza, tarteko -zaa aldaerarik izan gabe (are gehiago Havaunzia bezalakoak aintzat hartuta, ik. behean). Barizahaza, Hiraszaeza, Malizhaeza, Loza, Mendoza, Mesanza eta Narbaiza bezalako leku-izenetako batzuk -tza atzizkiaren adibide izan litezke, zein bere arazoekin: Narbaiza-k, adibidez, bigarren osagaian -haitz izan lezake, garai historikoko Narbaja/Narbaxa-ren txistukariaren ahoskera Ajarte/Axarterenarekin (Reja-n Assarte) konparatzen badugu. Horien aldean, Izarza eta Habaunza izenak -tza atzizkiaren lekuko garbiagoak dira, bere osaera zehatza erabat argia izan gabe ere (cf. lehenengorako Izarra, Izardui, etab.) Eta ia zalantzarik gabekoa da Larraza leku-izena, itxura guztien arabera larre-ren eratorpeneko larra- formari gehitu baitzaio atzizkia. Horren osagarri, argudia liteke -ha osagaia ere bereiz daitekeela, adibideak erabat garbiak ez badira ere (ik. 4.4.1, Aialha, Arroiaha eta Udalha). (b) Habaunza, Izarza, Larraza eta besterekin batean, gainera, Azazaheta eta Gazaheta aztertu behar dira: aza, gatz + -tza + -eta analizatu behar dira; hots, -tza atzizkiaren ondotik D-elementua izan daitekeen beste osagai bat dagoenean (heta), ez da behinere bere -zaha forma ustez luze eta jatorrizkoan ageri. Errazagoa dirudi pentsatzea -ha eta -heta kategoria berekoak direla eta horregatik ez direla konbinatu; antzeko irizpidea darabil Mitxelenak (IX 277) -aga eta -eta konbinatzeko ezintasunaz ari denean. Baliteke, bestalde, bi hauei Hamaezaha ere gehitu behar izatea, bere egungo Amétzaga azentuari erreparatuta oinarrian dagoen osaera ametz + -tza + -aga dela onarturik; ik., bestalde, Ametzeaga-ren osaeraz emandako azalpena (4.5.1 (b) atalean). (c) Hitz barrenean hasperena lukeen atzizki bakarra litzateke. Mitxelenak dioenez “h 194 IV. Erdi Aroko datuak (Morf §32) -tze duela jatorrizkotzat, eta -tza forma mendebaldean hitzen amaiera - a izateko dagoen “joerarekin” lotzen du; baina mendebaldeko fenomeno hori (cf. labe/laba; FHV 128) ezin da parekatu -tza atzizkiak duen hedadurarekin. Jatorrizko forma *-tzaha dela onartzeak, bestalde, ez du ezer argitzen -tza/-tze aldaera dialektalen diakroniaz.229 (i) Jatorrizko forma hasperenduna baldin bada, zub. -tze azaltzeko pentsatu behar genuke hasperena galdu zela lehenik (-tzaha > -tzaa, eta bokalen disimilazio eta asimilazioak gertatu zirela ondotik (-tzaa > *-tzae > *-tzee > -tze). Hala izan balitz eta hasperenaren galera onartuko bagenu ere, galdetu beharra legoke zergatik ez dagoen zubererazko azentueran laburtze horren aztarnarik; hots, zubereraz ãhántze, sagártze eta antzekoek azentua bigarren silaban dute, ez azkenekoan, laburtze batek eskatuko zukeen bezala (cf. zub. ardú < *ardáno). Gogoan hartzekoa da zubereraz, azentuera arauzkoa paroxitonoa izanik ere, badirela hitzari azentu oxitonoa ekartzen dioten atzizkiak ere, eta, horrenbestez, zubererazko fonologiaren ikuspegitik ez dela ezina hitz atzizkidun oxitonoa (ik. 196 IV. Erdi Aroko datuak izenetan agertzen den -enea atzizkiaren jatorria azaltzeko, berranalisi honen bidetik jo zuen Mitxelenak (IX 85; cf. Mikel-en (etxe)-an → Mikelenean → Mikelenea); lekuizenetan ugaritasun markatzat jo izan den -eta atzizkiak ere antzeko azalpena jaso dezake (ik. 4.6). Deklinabideko berranalisiaren fenomeno hau, modu batean edo bestean, orokorra da euskal eremuan, eta ezin konta ahala adibide ditugu. Artazaha, Otazaha eta bestetan ere fenomeno horren aztarna dugula uste dut orain: artaza han ‘artatza hartan’ litzateke jatorrizko sintagma (berreraiketarako ik. bosgarren kapitulua), eta artazahan bera artazaha-n zatituz, Artazaha berranalisiz. Nire aurreko lanekiko berria da ikuspegi hau; hona hemen bere alde bil daitezkeen zenbait argudio: (a) Euskal deklinabideko datu historikoekin hobeki ezkontzen da hipotesi hau, gogoan harturik mendebaldeko testu zaharretan gordetako inesibo mugatuko -aan forma inesiboaren gramatikalizazio berantiarragoaren zantzutzat hartu izan dela (Mitx VII 534). Reja-ko lekukotasun hauek, hortaz, bat egingo lukete kronologia honekin, eta, bide batez, frogatuko lukete egungo inesibo mugatu singularreko forma -han zela jatorrian, ez -gan (ik. 5.2.3 kapitulua). (b) Lehen argudioaren bidetik, ikuspegi honek bide ematen digu hobeki ulertzeko zer alde dagoen Reja-n -a artikulua dutenen (cf. Larrea, Hazpurua, etab.) eta -ha dutenen artean. Honela erlatibizatu egiten dut aurreko lanetan onartu eta arestian aipatu dudan soluzioa (hasperena -a amaierako izenetan -aa bilkura gerta ez zedin gordetzea); hau da, hipotesi honek lehendik ezaguna zen azalpen baten pean ezartzen ditu datuak, eta deklinabidearen diakroniaren ikuspegi orokorretik azalduko luke zergatik agertzen diren batzuk -ha artikuluarekin, beste batzuk -a soilarekin agertzen diren bitartean. (c) Forma ohikoenetik urruntzen den adibideak ere, Elhorzahea-k, azalpen egiantzekoagoa jasotzen du berranalizatutako inesibo singularreko erakuslearen hipotesi honen barrenean; egiantzekoagoa, hain zuzen paralelo formal bete-beteak dituelako hipotesi honen begiradapean: Galarretea (ArchSalvatIII 1457) eta Zubiaguea (TopAlav 1531) bezalakoetan, artikulua gehitu zaio lehendik Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 197 gramatikalizaturiko eta berranalizaturiko D-elementu bat (-eta eta -aga) duen leku-izenari. Elhorzahea-ren kasuan horrelako zerbait gertatu dela proposatzen dut oraingoan: -a artikulua gehitu zaio lehenik D-elementu bat gramatikalizaturiko (*Elhorzahan) eta berranalizaturiko (Elhorzaha) leku-izen bati. Hots, -agea eta -etea duten leku-izenen ondoan -hea ere jar daiteke, osoosoko paralelo formal eta geografiko moduan (denak dira Arabakoak). Salbuespen bakan moduan agertzen zena, hortaz, lehendik ezagun genituen adibideekin multzokatu dezakegu. Mitxelenak ere (IX 281, 12 oh.) aipatzen ditu Arabako - agea eta -etea formak,230 (b) Salaberrik (2015: 2.1.3 atala) -tza atzizkiaren jatorrian -tzaha dagoela uste du, Elhorzahea eztabaida berean jarriz, baina, bere ustez, arazo bat da Elhorzahea beste horiek baino askoz goiztiarragoa izatea: corpusean aurkitu ahal izan ditudan formarik zaharrenak XV. (Galarretea) eta XVI. (Zubiaguea) mendekoak dira (ik. II.7 eranskina). Mitxelenak, hortaz, ez du baztertzen Elhorzahea adibide bakana idazketa akats bat izatea. 4.4.3 Analisiaren ahulguneak Reja-ko -zaha atzizkiak analizatzeko hipotesi bat plazaratu dut: lehen osagaia -tza ugaritasun atzizkia da, eta bigarrena, -ha, gramatikalizatu ondotik izenaren parte balitz bezala berranalizatu den inesibo singularreko erakuslea izan daiteke. Proposamen honek baditu, hala ere, zenbait ahulgune: (a) Arestian aipatu bezala, Reja-ko datuetan oinarrituta, morfema beregain gisa -tza eta -ha bakartzeko arazoak izan ditzakegu, bereziki -ha-ri dagokionez: -zaha amaieraz besteko izenetan, Aialha, Arroiaha eta Udalha dira -ha duten bakarrak, eta horietan bereizi nahi genituzkeen *udal, *aial eta *arroia-ren estatusa zalantzazkoa da euskal izen gisa. 200 IV. Erdi Aroko datuak intercalan siempre una i. Maistrutzaia por nuestro Maisukuntza magisterio, argintzaia profesión de cantero, alkatetzaia profesión o cargo de alcalde. Lo mismo sucede en el tza en acepción de grupo: bedartzaia campo de hierba, artotzaia maizal. Hots, Azkueren ustez, Arrasateko absolutibozko -tzaia azaltzeko, jatorrizko *-tzae forma behar dugu; Altubek (1934: 18-19, 221), hari beretik tiraka, eta alkatetza hitza adibide moduan jarrita, jatorrizko forma *-tzaa izan behar zela ondorioztatzen du: oinarrizko *-tzae forma batek absolutibo mugagabean **-tzai moduan agertu beharko luke (cf. gaztai < gaztae), eta forma mugagabea alkatetza da, ez **alkatetzai. Mitxelenak (FHV 111) Oñatiko datuak ere badakartza, eta horietan mugag. -tzaa eta mug. -tzaia dago (Izagirreren hiztegian bi bokalekin agertzen da beti atzizkia; ik. s.v. eskóntzaa bat/eskóntzaia, besteak beste). Bai Altubek bai Mitxelenak Reja-n -zaha duten leku-izenekin lotzen dituzte datuok. Erostarbek (1995: 497-501), bestalde, modu berean azaltzen du Oñatiko aditz-izenetako -tzeia forma, bokal bikoitzeko jatorrizko -tzee baten disimilazioz; cf. OñatEsk galtzeen/galtzen eta galtzeia; are interesgarriagoa da ikustea badirela - teen eta -teia aditz-izenak, -tza/-tze atzizkitik kanpo, cf. OñatEsk izteen/izten eta izteia. Funtsean, datuoi begiratzeko bi modu daude: Leintz bailarako datuek azalpen espezifikoa eta lokala jaso behar dute, ala, Mitxelenak eta Altubek nahi duten bezala, balio sakonagoa du mugag. -tzaa / mug. -tzaia bikoteak, eta morfemaren jatorrira hurbiltzen gaituzte. Bi aukera hauetan egin daitekeen bidea agortu gabe, ohar batzuk gertatzen dira egin beharrekoak (ik. goian halaber -zaharen ustezko antzinatasunaz egindako ohar orokorragoak): (i) Altubek paralelo moduan te hitza darabil: mug. teia eta mugag. te ederra aintzat hartuta, tee du hitzaren jatorrizko formatzat euskaraz (cf. Izagirre s.v. tée, téia). Kasu horretan, mailegu ezaguna den neurrian, badakigu azken buruan ez dela hala, eta euskarazko balizko tee formak berriagoa behar duela. (ii) Altuberen adibide horren bidetik, gogoan hartzekoak dira etimologikoak ez diren bokal bikoitz ugariak (Izagirreren hiztegiko adibideak dira): aántzixa 232 Bestelako etimologia proposatzen du Lakarrak (2012: 693), ohartaraziz hatz hamar sintagmaren osagaien hurrenkera, eskuinetarako zenbatzailearekin, irregularra litzatekeela. Ohar bat egin dakioke argudiobide horri, Oihenarten atsotitzetan hamar zenbatzailea izenaren eskuinetara agertzen baita behin: 356 Oilar bat aski da oilo hamar baten, hamar gizon ez emazte baten. Esanguratsua da kasu horretan lehendabiziko hamar izen moduan agertzea, bat artikulu eta guzti; bigarrena, hamar gizon sintagman, zenbatzaile garbia da, eta, hortaz, ezkerrean dago. Ehun zenbakirako antzeko adibideak ditugu autore beraren atsotitzetan, eta bere olerki batean. Ez dago argi Oihenarten adibideak bere berezitasun bat diren (ikus jarraian hiperbatoaren aukera), edo, aldiz, hitzaren jatorrizko kategoria zein zen erabakitzeko lagungarri izan daitezkeen arkaismoak; ehun-en kasuan, badirudi partizipioa izana zela (cf. ehun ‘oihal’, ik EHHE s.v.). Ez da ahantzi behar autorearen baliabide estilistikoa izan daitekeela, eta hiperbatoitzat jo litezkeen adibide gehiago daudela Oihenartengan, cf. superlatiboarekin 660 Orotako gaxtoen ozpina, da arno eztitik egina. 202 IV. Erdi Aroko datuak batetik, baldin eta jatorri komuna dutela onartzen badugu, azaldu beharko du jatorrizko -tzaa atzizkiaren bi bilakabideak zehazki nola gertatu ziren, multzokari edo ofizio-izenetakoarena (alkatetza/alkatetzaia) eta aditzizenetakoarena (kentze/kentzeia). Bestetik, izteen eta izteia moduko aditzizenak badirela kontuan hartuta, hipotesi tradizionalaren arabera ondorioztatu beharko genuke aditz-izenetako -te atzizkiaren jatorrizko forma *-tee moduko zerbait izan zela, eta ez dugu horren aldeko bestelako zantzurik. (v) Bi bokalen artean -i- tartekatzea fenomeno epentetiko ezaguna da: cf. Izagirreren apéa batzuk, apéia, eta, jad. 1068an, Haraluçeia (CatBurg 1068), edo Reja-ko Arreio, Gobeio, Kineia, Meiana (egun Arreo, Gobeo, Ginea, Meana), edo Gorbea/Gorbeia bikotea.233 Zenbait hizkeratan bi bokalak a direnean ere aurki daiteke -i- epentetikorik, ia testuinguru morfosintaktiko bakarrera mugatutako epentesia: cf. partizipioa atera, erresultatiboa ateraia. Baliteke Oñatiko aditz-izenetako kentzeia eta halakoak fenomeno horren adibide izatea, besterik gabe;234 Honenbestez, arazo honen behin-behineko irtenbide moduan honako hau landu beharko litzateke, nire ustez: Oñati eta inguruko hizkeretako bokal bikoitzeko - tzaa berrikuntza da. Mitxelenak (FHV 111-114) mendebaldeko hizkeren izaera gordetzailea nabarmentzen du bokal bikoitzei dagokienez, baina analogiaz zabaldutako bokal bikoitz batzuen adibideak ere zerrendatzen ditu; honela dio berak: “Esta cuestión está lejos de haber sido estudiada con la atención que merece su trascendencia para la reconstrucción de las formas del protovasco”. mugag. -tzaa / mug. -tzaia auzian ere fenomeno hau kontuan hartzekoa izan liteke, honenbestez. Fenomeno morfonologikoa izan liteke, Oñederrak (2005) deskribatzen dituenen pareko. 233 Gertakari honek eremu zabala hartzen du, eta ez dagokie, itxuraz, euskal hitzei bakarrik: cf. besteak beste Remon de Exeya (LibOliv 1319) eta Abiminna de Boleia (SJPeña 1043), Aragoiko Ejea eta Bolea gaur; leku-izen horien aragoierazko forma Exeya eta Boleya da, hain zuzen. Ik. 4.9.2 (e) atala. 234 Aditz-izenetako eta leku-izenetako -te, -tze, -ta, -tza, -tzaite etab.-en arteko harreman etimologikoa ez da beti argia; ik. Trask (1995) eta Urgell (2006). Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 203 Atzizkiaren berreraiketan sakonduz, ezin da ahaztu aditz-izenetan -tze dela nagusi banaketa dialektologikoaz denaz bezainbatean, ez -tza, nahiz eta -tze bera berria den, itxuraz, -te ustez arkaikoaren aldean (cf. kalte/galte arkaismo orokorra; Urgell 2006: 928, 18 oh.); aditz-izenetan -e duen -tze aldaera orokor antzekoa izateak —nahiz eta agian -te zaharragoaren eraginez izan— ez du laguntzen -tza jatorrizko formatzat hartzen. Hau guztia, jakina, aditz-izenetako -tze osagaia -tza atzizkiaren aldaeratzat hartzen badugu (ik. FHV 111). (e) Aurreko puntuko auziarekin batera trata daiteke Arabako herrien izenen azentuera, izan ere -tza atzizkia duten izenek azentu paroxitonoa baitute, ez “arauzko” proparoxitonoa (Knörr 2000: 617-618): A-báun-za, Ar-tá-za, Be-to-lá- za eta abar (I-lá-rra-za eta As-tó-bi-za ematen ditu salbuespen moduan). Honela azaltzen du Knörrek: “Es difícil explicar el acento grave predominante en esta terminación. Podríamos quizá suponer que -za procede de una pronunciación esdrújula antigua, de -tza + artículo determinado”. Nire hipotesiaren aldeko eta aurkako argudioak aurkeztu ditut. Auzian inportantzia duten zenbait puntu azaleratu ditut (zubererazko azentuerarena, esaterako), eta izan ditzakeen arazoen artean Oñati inguruko datuena iruditzen zait inportanteena. Nire ustez aldekoek pisu handiagoa dute aurkakoek baino, eta Leintz bailarako eta Oñatiko datuak, xehetasunak ongi ezagutzen ez baditugu ere, fenomeno lokal gisa aztertu beharrekotzat joko nituzke. Honek guztiak gauza bat argi uzten du: -tza atzizkiaren diakronia ez dugu ongi ezagutzen. Berriki argitaraturiko lan baten arabera (Igartua eta Santazilia 2013), adibidez, -z instrumentalak -tza atzizkian du jatorria, zenbait paralelo tipologikotan oinarriturik;235 235 Cf. halaber Martínez (2010: 44), har-za-z bezalakoetan instrumental pleonastikoaren aukeraz mintzo baita. ikerbide interesgarria izanik ere, gogoan izan behar ditugu atzizkiak berak euskararen barrenean dituen berezko arazoak (-tza/-tze aldaerak, -zaha auzia, zubererazko azentuera, -ta eta -te atzizkiekin duen harremana, etab.), konpondu gabe dirautenak, eta atzizkia bere osotasunean aztertzeko deia egiten dutenak. Adibide hauen arazo nagusia da han-hemenka baizik ez daudela -aaga forma ustez murriztu gabeak, eta ez dute multzo dialektal esanguratsurik osatzen; baina ontzat emango bagenitu, lotura are nabarmenagoa litzateke toponimiako - aga atzizkiaren eta deklinabideko -ak-en artean. (b) Bigarren kapituluan esan bezala (2.4.2.2.1 eta 2.4.2.5.1 atalak), abs. pl. -ak atzizkiak bat egiten du ines. sing. -an atzizkiarekin mendebaldeko datuei gagozkielarik, izan ere -a berezkoa duten hitzetan aldapaak eta aldapaan bezalako forma murriztugabeak baititugu. Ohartarazi dugu, hala ere, kontsonantez bukatzen diren hitzetan ez dutela bat egiten abs. pl. -ak atzizkiak eta ines. sing. an atzizkiak, eta hau euskal eremu osoko gertaera da: hots, abs. pl. lanak dugu, baina ines. sing. lanean, -e- epentetikoarekin. 243 Bide batez, baliteke Lerga izena izen beraren adibide izatea, D-elementua gramatikalizatu baino lehenagoko -ga mugagabearekin; cf. Leerga (DocMont 1086 eta ColIrach 1104). 244 Badirudi belar + -aga izan daitezkeela saroi izen honen osagaiak; belar hitzak badu ekialdean ere (zub. eta erronk.) beda- aldaeraren adibiderik, cf. bedatse, bedajo, bedaro, etab. Baliteke bilduma bereko 1193ko Badagarra izen bera izatea, metatesiarekin eta lehen bokalaren asimilazioarekin. 245 Badirudi urte bereko Vaide, Ederraga Burua izen bera dela, gaizki zatitua edizioan (bildumako 291 agirikoa da hau, bestea 290ekoa). Bi agiri hauetan, 290 eta 291 zenbakidunetan, hainbat izen errepikatzen dira, baina badirudi bigarrenean zenbait izen desitxuraturik daudela: cf. Menditartea lehenean, Moditarte bigarrenean. 246 Izen honen aldaera nagusia Iturriotzaga da, hala ere, epentesidunaren aldean; ez da baztertzekoa, gainera, Iturriotze bezalako forma baten gainean osatu izana. 247 Dokumentuan bertan Ezpelaga irakurtzen da ageri den adibide bakarrean; edizioaren aurkibidean, ordea, Ezpeleaga da beti. Agiri-bildumaren editore den Munitak berak diostanez, litekeena da Ezpelaga hutsa izatea. 248 Euskarazko tradizio idatzian zein ahozkoan haitz hitzak ez du atxe aldaerarik inon (OEH s.v.); toponimian baizik ez da agertzen (cf. Aranaratxe, etab.), baina halako izenetako -e paragogeko tipikoa da. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 211 deklinabidearekin lotura estua duela. Lotura hau berresteko hiru datu mota berri ekarri ditut hona: -haga arkaikoa duten leku-izenak, -a amaierako izenetako -aaga asimilaziorik gabeak eta kontsonante amaieradunetako -eaga epentesidunak. Horren gehigarri moduan, De Rijken hipotesia baztertzeko zenbait datu eman ditut, eta Oleaga izenaren esanguratasuna auzitan jarri. 4.6 -eta/-heta atzizkia Reja-n eta Erdi Aroko beste zenbait agiritan Deklinabideko atzizkien artean -eta izan da bere jatorriaz zeresan handiena eman izan duenetakoa, -aga atzizkiarekin batera (ik. 2.4.2.6 atala); hemen, betiere deklinabidea erakusleen gramatikalizazioarekin lotzen duen hipotesiaren bidetik, onartuko da erakuslea euskal jatorrikoa dela, eta, jatorrian hasperena zuela berresteko, horrenbestez, Erdi Aroko lekukotasunak arakatuko dira. Honako hauek dira Reja-n -eta/-heta/-keta atzizkia duten adibideak: Andozketa, Azazaheta, Bagoeta,253 Berroztegieta, Erroheta, Gazaheta, Galharreta, Gelhegieta, Harizavalleta, Harrieta, Haizcoeta, Haizpilleta, Haztegieta, Mariaeta, Sagassaheta eta Sansoheta. Ez dira atzizkiaren adibide ziurrak Anuzquita, Mandaita254 Ezaguna den bezala, txistukari ondotik -keta da atzizkiaren aldaera (cf. Andozketa). Bestalde, adibide goiztiarrak izanik ere, badirudi zenbait kasutan -eta atzizkiak bere jatorrizko plural balioa galdu eta lekua baizik ez duela adierazten: hori iradokitzen dute Mariaeta eta Sansoheta lekukotasunek, Maria eta Sanso izen eta Hamarita; eta Frasceneta-k ez du euskal itxurarik (Fresneda da gaur). Salaberrik (2015: 2.1.3) ongi adierazi bezala, <h>-rik gabeko -eta-ren adibideak azal litezke aurretik beste hasperenen bat dutelako: cf., bere zerrendari segituz, Gelhegieta, Haizcoeta, Haizpilleta, Harrieta eta Haztegieta. Baina ustezko arau honek ez ditu azaltzen <h>-rik gabeko -eta atzizkiaren adibide guztiak, bai baitira batere hasperenik ez duten leku-izenak: Bagoeta, Berroztegieta eta Mariaeta. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 213 heta izan liteke, <c>-k txistukaria (cf. bilduma bereko ostau d’Arhanspea) eta <h>-k hasperena adierazten badute, baina baliteke <ch>-k afrikatua adieraztea, besterik gabe; orobat Nafarroa Behereko Gassernaut, seynor d’Udareschete (CenBNav 1452). Kontuan hartzekoa da, gainera, txistukari ondotik -keta espero beharko genuela, eta, beraz, leku-izen hauen bilakaera bestelakoa izan zela: arhantze + heta > *Arhantzeheta > *Arhantzeeta > Arhantzeta eta udaretze + heta > *Udaretzeheta > *Udaretzeeta > Udaretzeta; azkenaurreko silabako -e- bera ere, zalantzabide dudan <h> bezalaxe, erroarena izan daiteke, ez atzizkiarena; cf. gainera Arnaut, seynor d’Arhancete (CenBNav 1452) eta Hudareceta (TopOlivI 1538). Azkenik, Lostau de domesainhete eta Lostau despaynhete adibideetan (CenSoul 1377) <nh> digrafoak sudurkari sabaikaria adierazten du, ziur aski, eta dirudienez atzizki ttikigarri erromantzea dago horietan. II.4 eranskineko taulan zerrendaturiko lekukotasun gehienak XIV-XVI. mendeetakoak dira, eta, esan bezala, adibide gehienak Gipuzkoa mendebaldeko eskualdeetakoak dira, eta bere lurralde mugakideetakoak, Arabakoak eta Bizkaikoak, alegia. Datu hauek mapa batean antola daitezke, betiere gogoan atxikiz datu eta zenbaki hauek lehen hurbilketa bat baizik ez direla, Erdi Aroko lekukoek eman dezaketen informazioaren erakusgarri. Hona hemen 44. taulako lekukoen adibideen kopuruak eskualdeka: 214 IV. Erdi Aroko datuak Araba Eskualdea Adibide kopurua Aguraingo eskualdea 17 Zuia-Gorbeialdea 3 Trebiñu 2 Kokapen ezagunik gabeak 2 Gipuzkoa Eskualdea Adibide kopurua Debagoiena 33 Debabarrena 2 Urola Kosta 19 Goierri 2 Tolosaldea 1 Bizkaia Eskualdea Adibide kopurua Busturialdea-Urdaibai 3 Lea-Artibai 3 Nafarroa Eskualdea Adibide kopurua Atetz ibarra 1 Nafarroa Beherea Eskualdea Adibide kopurua Arberoa 2 Kokapen ezagunik gabeak 2 4. taula. 44. taulako adibideak eta lekukotasunak zenbakitan. Ohartu beharra dago Nafarroa Behereko guztiak Soroheta izenaren adibideak direla. Bestalde, mapa osatzeko, hauetako datu gutxi batzuk baztertu ditut: (a) Adibide bakarra duten eskualdeak kanpo utzi ditut: Atetz ibarra eta Tolosaldea. (b) X.-XIII. mendeetako datuak kanpo utzi ditut: Trebiñukoak, Zuia-Gorbeialdekoak eta Atetz ibarrekoa; ohar bedi, hala ere, lehen bi eskualdeak -heta duten besteekin mugakide direla. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 215 Hona, bada, kopuruak mapan irudikatuta: 3. irudia. -heta duten izenen banaketa geografikoa XIV. mendetik XVI. mende hasierara.256 Nire ustez, esanguratsua da mapa honek -heta aldaeraren erabileraz (eta, nire hipotesian, bere iraupenaz) ematen duen irudia, banaketa geografikoagatik, eta, era berean, sinesten dut hizkuntzaren ezaugarri fonologiko eta are morfologikoen berri ematen digutela. Jakina, pentsa liteke eskribauen ohitura grafiko hutsa izan zela, baina, orduan, ez da ulertzen, adibidez, zergatik ez dagoen Bizkaiko eta Gipuzkoako beste udal-agiritegietan adibiderik, ez eta zergatik agertzen diren berriz ere Nafarroa Beherekoetan. Era berean, bestelako galderetarako bidea ere irekitzen da, hala nola zergatik ez dagoen Durangaldean -heta-ren adibiderik, 256 Mapa hau http://muturzikin.com gunetik jaitsitako irudi baten moldaketa da. 257 Iñaki Camino irakasleari eskertzen diot ohar hau. 258 Hirugarren aukera bat ere bada: baliteke jatorrian esangura fonetikoa zuen grafia batek, hotsa bera desagertuta ere, iraun izana. Tradizio grafikoak, hortaz, ordurako desagertua zegokeen hotsaren adierazpen idatzia iraunaraziko zuen. Joseba Lakarrari eskertu nahi diot ohar hau. Uste dut badela bigarren aukera honen aldeko zantzurik: Ziortzako kolegio elizako agiritegian, fasta el dia que llaman Donestefahe dugu (ColCenar 1353), eta argi dago izen horren jatorrizko formak, Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 217 *Donestebane-k, -n- duela; bokalarteko -n- > -h- bilakaera ezagunaren adibide bat gehiago da (cf. lat. anate > eusk. ahate; FHV 300), eta, beraz, horrek iradokitzen du Donestefahe-ko <h>-k hasperena adieraziko zuela; interesgarria da, azken silabakoa baita sudurkariaren ondorengo hasperen hau. Agiri berean, bestalde, Hondarroa dago, eta baliteke adibide honetan <h>-k hondar hitzaren jatorrizko hasperena adieraztea. Jakina, iturri hauetako <h> guztiek ez zuten hasperena adieraziko, baina zenbait kasutan argi dago hala dela. Datu garrantzizkoak dira horiek mendebaldeko hasperenaren galeraren historiarako: Mitxelenak aipatzen du (FHV 205) mendebaldean hasperenak berandu arte iraun ahal izan zuela, XIII. mendera arte gutxienez; datu hauekin XIV. eta XV. mendeetara arte luza daiteke epe hau, egiantz handiarekin (cf. bereziki 1353ko Donestefahe). Hasperenaren lekukotasunak garai historikora —hots, testuen garaira— hurbiltzen badira ere, zaila dirudi Mitxelenak (XI 159-167) Refranes y Sentencias testuko <h>-ez egindako oharrak auzitan jartzea;259 Aurreko atal batean esan bezala (2.4.2.5.4), deklinabideko genitibo pluralekoarekin lotu ohi da superlatiboko -en atzizkia. Mitxelenak dioenaren kontra —“Tampoco creo conocer ningún testimonio de -en, -ei, etc., en los casos no locales de plural” (IX 282)— eta superlatiboaren eta genitibo pluralaren arteko erkatze horren bidetik, bada, nire ustez, genitibo pluralaren forma arkaikoaren adibiderik Erdi Aroko eta bestelako nolanahi ere, bidea izango dugu Mitxelenak garai historikorako deskribatu zituen hasperenaren kokaleku murriztapenetan sakontzeko (FHV 215), baita galdetzeko ere bigarren silabatik aurreragoko hasperen ugariak zeri dagozkion (cf. Reja-ko adibideak, Donestefahe, etab.), edo bertan “sorturikoak” izan ote daitezkeen, edo ezinbestean jatorrizkoak ote diren. 4.7 -en/-hen atzizkia Reja-n eta Erdi Aroko beste zenbait agiritan 259 Aipagarria da Nafarroako hasperenaren galeraren auziaz datu berrien argitara esan daitekeena: Mitxelenak Erdi Aroko datuetan oinarriturik eraikitako ustearen aurka, badirudi XIV. mendean bazela oraindik hasperena Nafarroa hegoaldean, Lizarra aldeko pertsona baten izenean hasperenaren zantzu zalantzarik gabea baitugu; alde horretatik, baliteke hasperen gehiagoren lekukoak izatea Nafarroako agiri eta testuetan. Ikus 7.3 atala. 260 Pentsa liteke honek Mitxelenaren hipotesiaren alde egiten duela (goihen hasperenduna berriagoa dela dio berak, FHV 220). Baina badirudi idatz ohitura edo idatz-irizpide orokorragoen bitartez azaldu behar direla errolda hauetako <h>-ren erabilerari dagozkionak: cf. Izpurako Bernart, seynor de Olaga (~1350) eta, hatxerekin, Olhague (1412); izen honetan, gainera, hatxe dagoenean -ague dugu, Nafarroa Behereko bertako idazkari edo eskribau baten eskua sala lezakeena, hots, hasperenak aise entzun edo idatz zitzakeen batena, eta hatxerik gabeko Olaga-n -aga dugu, Pirinioez bestaldeko norbaiten eskua sala lezakeena. Orobat gertatzen da eyera eta eyhera bikoteekin, etab. Zierbide editoreak (1993: 4) dioskunarekin bat egiten du honek guztiak: 1350eko errolda nafar erromantzez dago idatzia, Iruñean ziur aski, eta 1412koa gaskoieraz. Bestalde, Carrascok bildurikoen artean (PobNav laburdurapean), Arabako Arbelgoihen ahaztu gabe, jakina; Zuberoan eta Nafarroan Beherean antzinagoko dokumentaziorik bagenu, ziur egon gaitezke han ere izango genituzkeela hen atzizki hasperendunaren adibide zahar gehiago. Nire ustez, ez dago zalantza handirik lekukotasun horietako <h>-k hasperena adierazten duela: euskara historikoan dokumentatua dago goihen hasperenduna, Etxeparerekin hasi eta beste hainbat autorerekin segi (ik. OEH s.v. goien). Goihen-i dagozkion datu hauen artean, dena den, beste lekukotasun batzuk berebizikoak iruditzen zaizkit eztabaidarako: Araban eta Debagoienan gohen eta goihen duten izenak daude; hauen banaketak, kopuruetan dauden aldeak gorabehera, bat egiten du -heta aldaeraren eremu geografikoarekin (ikus 3. irudiko mapa). Nire ustez, honek indartu baizik ez du egiten 4.6.1 atalean -eta/-heta atzizkiari buruz eta hasperenaren iraupenaz proposaturikoa; -hen atzizkiari eta -heta atzizkiari dagozkion datuak elkarren osagarri dira, eremu geografiko bertsuan aurkitzen ditugulako. Honek guztiak aditzera ematen du -hen atzizkian hasperena inoiz orokorra izan dela, eta, nire ustez, horrek Mitxelenaren ustearen aurka egiten du: zioenez, goihen-eko hasperena gerora sorturikoa da (FHV 220); nire hipotesi nagusiaren barruan, errazagoa da onartzea jatorrizkoa zela, erakusletik zetorkiona. 4.7.2 Barhen Erdi Aroko agirietan 262 220 IV. Erdi Aroko datuak Zilegi da, beraz, Erdi Aroan horrelakoak bilatzea. Aurkitu ditudan guztiak263 Ez da ahaztu behar, bestalde, barne aldaera, leku-kasuetako formaren sinkopaz sorturikoa (cf. barrenean > barnean), ugaria eta goiztiarra dela Erdi Aroko lekukoetan; Zuberoako barhen horiek, hortaz, arkaismo moduan ikus daitezke barren eta barne formen aldean. 4.7.3 Behen Erdi Aroko agirietan Euskara historikoan behen ez da ageri hitz bakun gisa: horren ordez, behengo, beheneko edo beherengo modukoak ditugu (ik. OEH s.v.), eta, jakina, behe bera. Bereziki azken honetan argi dago <h>-k hasperena adierazten duela. Erdi Aroko agirietan behen eta behe- modukoak bilatu ditut (ik. II.5 eranskineko 47. eta 48. taulak). Aipagarria da behengo osagaia duten izenak Aguraingo eskualdean aurkitzea (cf. besteak beste Okarizko 1322ko Martin Xemenes Vehengoa), hain zuzen goihen eta -heta <h>-dunen adibideak ere eskualde horretan aurki daitezkeelako (ikus berriro 3. irudia); horretaz gain, Tolosaldean eta Urola Kostan ere aurki daitezke adibide zenbait, denetan lehena den Nafarroakoaz gain. Hatxerik gabeko been duten adibideak ere bildu ditut 47. taularen bukaeran, baina gutxi dira corpusean; jakina, Bengoa edo Bengoetxea modukoak askoz ugariagoak dira behen edo been dutenak baino. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 223 etxeko / zub. etxenko), eta behere-k berak beheren superlatibo itxuraz pleonastikoan luke jatorria; xehetasunak, dena den, ez daude argi, eta ez da baztertzekoa, adibidez, genitibo pluraleko forma zaharra hen-ez bestelakoa izatea (he agian?). Ez dago argi -n gabeko goihetxe eta barhetxe (ugariagoak dira goihenetxe eta barhenetxe Zuberoako errolda gotikoan) eztabaida berean koka daitezkeen; hauetan baliteke, arazoak arazo eta izena erabat lexikalizatua zegokeela onarturik, bokalarteko -n- galdu izana, goihenetxe > goiheetxe > goihetxe, etab. Nire ustez, lehen-ek ere superlatiboko -hen hau bera du, nahiz eta ez dagoen argi zein den hasierako osagaia (cf. azken < hatz + -hen); lepo hitzeko le-rekin lot liteke;271 ezaguna da ‘lehen’ eta ‘azken’ esanahia duten hitzak superlatiboak izan ohi direla hainbat hizkuntzatan, cf. ing. first eta last, lat. prīmus eta abar. Alabaina, Erdi Aroan ez dago lehen-en adibide garbirik: cf. agian Lostau de Leherence de Berraute, baina Orpustanek (1999: 28, 277) leher-ekin lotzen du Zuberoako erroldako lekukotasun hau,272 226 IV. Erdi Aroko datuak hartuta. Izen horien guztien artean, ez dut -aga, -eta edo -en bakar bat ere aurkitu; -a amaiera duten izenak ez dira gutxi (cf. Baranguá, Navasa, Ovarra), baina bakar batean ezin da ziurtatu artikulua dagoenik; agian aipagarrienetakoa Belarra da,274 274 Nire corpusean 1054an aurkitu dut leku-izen honen lehen lekukotasuna: Eximino Cardelli de Belarra (ColRamI). izenaren lehen osagaia eusk. belar hitzarekin lotzea lortuko bagenu, baina, hala balitz ere, ohartu beharra dago ez dela Pirinioetako ekialdeko muturrekoa, eta Nafarroatik hain urrun ere ez dagoela. Corominesek izendatuki proposatzen du euskal artikulua dagoela Pirinioetako izen batzuen osaeran; hona horietako batzuek: (a) Lleidako Alt Urgelleko Arfa, Corominesen ustez (1965: 85), eusk. asu-a analizatu behar da; antzina Assua dokumentatua dagoela dio, eta hori da bere hipotesiaren helduleku nagusia. Bi arazo nagusi ikusten dizkiot Corominesen usteari: batetik, gaurko Arfa-rainoko bilakaera ez da erraz azaltzen, eta, bestetik, hitza erabilera murritzekoa da euskararen barruan, eta mendebaldekoa, nahiz eta balitekeen antzina zabalduagoa egotea (ik. 4.3.2.2 ataleko (4) adibidean Reja-ko Hazua edo Harhazua izenez emandako azalpena). Horretaz gain, Asfa ere badago XI. mendean (EtimCat s.v. Arfa), eta baliteke Corominesen Assua gaizki irakurritako adibidea izatea, <ʃ> grafemaren gorabeheraren batengatik. (b) Corominesek (1965: 105-106) gaurko Pallarsko Salàs aipatzen du (Salasse dokumentatua 840an); hortik ipar-mendebaldera 40 bat kilometrora dagoen Salasa izeneko mendi-lepo batekin lotzen du, eta Salasa honetan -a artikulua dagoela interpretatzen. Izenaren lehen sal- osagaia Sara, Zaldibar eta Zaraitzu-renarekin lotzen du. Eskualde bereko Gavàs/Gavasa eta Aragoiko Navás/Navasa bikoteak ematen ditu, izenen osaera morfologikoa argitzeko paralelo moduan. Nire ustez, izen horien euskaltasuna, eta, ondorioz, bere osaera lexikomorfologikoa, ez da begien bistakoa; Salàs-en kasuan, gainera, lehen osagaia zein den argitzeko ematen dituen euskal paraleloak ez zaizkit egokiak iruditzen, euskararen barrenean ere ez baitirudi denak lexema beraren adibide direnik. 280 Cf. agian Obarra, baina beste eskualde batekoa da. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 229 deigarriak izan litezkeenak: cf. Ondara izeneko ibaia, Segarrako eta Urgelleko lurretatik pasatzen dena, XI. mendean castrum de Hondara; Conflenten, Frantziaren menpeko Catalunyan, cf. halaber Saorra, X. mendean Savor(r)a —jatorri latindarraren aukera aipatzen dute autoreek— eta Oleta —IX. mendean ere hala ageri da— herri-izenak. Autoreek jatorri ezezagunekotzat dituzte hauek guztiak; euskararen ikuspuntutik, ez dute aski eremu zehatza osatzen, horietan inongo euskal morfologia edo osagairik bereizteko. 4.9.2 Pirinioetako bildumen corpusa eta euskal artikuluak Aurreko atalean esan dut Corominesek darabiltzan datuetan ez dudala aurkitu -a, -aga, eta eta -en atzizkien adibide ziurrik Pirinioetako leku-izenetan; -a artikuluari dagokionez, bereziki Lleidako Pallarsko281 Era berean, kontsultatu ditut Rafael Dalmauk editaturiko eta Bolòsek eta Hurtadok onduriko Els Atles dels comtats de la Catalunya carolíngia bilduman Urgelli eta Osonari dagozkion liburukiak ere (Cerdanyari, Pallarsi eta Ribagorzari dagozkienak, zoritxarrez, ez dira oraindik argitaratu). Atlas hauetan VIII. eta X. mendeen arteko lekuizenak biltzen dira, eta jatorriaren arabera sailkatu: aurre-erromatartzat jotzen direnen eta Cerdanyako ustezko adibideak auzitan jarri ditut. Horretaz gain, egoki iritzi diot Pirinioetako euskal lekukotasunak izan ditzaketen Erdi Aroko zenbait agiri-bildumarekin berariazko corpusa osatzeari (ik. bibliografian), Corominesen datuetatik abiatuta osaturiko irudipena bermatzeko. Ez dut corpusa mugatu Badiak “Catalunya bascónica” izenpean sartzen dituen Ribagorza, Pallars eta Arango ibarretara bakarrik, eta bereziki Oska probintziari dagozkion hainbat bilduma ere arakatu ditut, Lleidako beste batzuez gain. Emaitza nabarmena da: corpus horretan ere ez dut gramatikalizaturiko Delementuen adibide ziurrik aurkitu, -a artikuluaren hainbat ustezko adibide baino ez. 287 Hegoalderago, Noguerako Albesa (XII. m.), jatorri ezezagunekotzat jotzen dute, eta lat. albus-ekin lotua dagoen galdetzen. Noguerako Artesa de Segre eta hegoalderagoko Segriàko Artesa de Lleida (XI. eta XII. mendeetan lekukotuak, hurrenez hurren) konpara litezke ekialderagoko Bages eskualdeko Artés (IX. mendean Artes lekukotua) izenarekin; autoreek hirurak jotzen dituzte aurreerromatartzat. Cf. halaber Noguerako Camarasa (XI. m.), eta orobatsu gertatzen eta Aragoiko Navás/Navasa leku-izen bikoteak. Moran, Batlle eta Rabellaren (2002) lanetik hartu ditut, Corominesen eta Badiaren “euskal” eremuetako izenetatik abiatu eta urrutiagoko eskualdeetara joz. Ribagorzan aipa daitezke Areny de Noguerako Betesa (X. mendean Bellasia), jatorri antroponimikokoa, edo Bonansa (XII. mendean Bonnansa), lat. bonu-rekin lotzen dutena. 234 IV. Erdi Aroko datuak garbi batean, cf. Sancti Michaelis de Haraluçeia (CatBurg 1068; ik. 4.4.3 ataleko (d) puntuan). Baina izen hauetako aldaerak ez dira ezinbestean azaldu behar euskararen bitartez: aragonesismoak izatea da litekeena; cf., urrutiago, jatorri arabiarreko Aldea izena, Baix Ebrekoa, Aldeya XIII. mendean (EtimCat). (f) Horietaz gain, Lacastak artikuluduntzat jotzen ditu zenbait izen: Belchiteko —aski hegoaldekoa, beraz— Aina, adibidez, gain-a analizatzeko aukeraz mintzo da (1994: 182); Nafarroatik hurbileko Sinués inguruko Sodarana (SJPeña 1030) so d’Arana analizatzen du (1994: 194); inguruko Aisa, bere arabera, haitz + -a da (1994: 235), eta Oska aldeko Ayera-k ere, Aierbe-rekin lotzekotan, euskal artikulua luke (1994: 237). Darocako Atea ere badakar, “a pesar de encontrarse distante de nuestra zona de estudio” oharrarekin (1994: 227). Argi dagoenez, berezko analisi arazoak dituzte leku-izen hauek. Arbea da (1994: 195-196), aipatzen dituenen artean, interesgarriena; ik. goian eztabaidarako. Aipatzen dituen Laruésko Arria (1994: 211) eta Boleako Orbea (1994: 242) izenak 1979an bildutakoak dira. Hauek guztiak -a bukaera dutelako aipatu ditut hemen, eta, hori aitzakia hartuta, inork euskal artikulua dutela argudia lezakeelako. Ez dut zalantzan jarriko izen horietako batzuk euskararen bitartez azal daitezkeela, baina, hala izanik ere, zailagoa da artikulua dutela erakustea. Horietako batzuetan euskal artikulua dagoela onartuko bagenu ere, bi ohar nagusi egin behar dira: (a) Aranna, Arbea, Bizkarra edo Luesia bezalakoak euskal lekukotasuntzat jota ere, ohartzekoa da ez daudela euskal eremu historikotik urrun; halakoen artean gehienak Oskan edo Zaragozan daude. Lleida alderako Pirinioetako adibideak ez dira inondik ere hain erakargarriak; ekialderagoko eremu honetan, dena dela, Ribagorzako Sopeirako Lacarro (CartAlaón 942) leku-izena aipagarria da zinez, nahiz eta -a artikuluaren adibide garbia ez den. (b) Artikulua dagoela onarturik ere, zergatik ez dago -aga, -eta edo -hen bakar bat ere? Deklinabide mugatuaren gramatikalizazioa sistema osoaren arabera aztertuz gero, zinez deigarria da datuetako hutsune hau. Hutsune honen salbuespen bakar 236 IV. Erdi Aroko datuak mendean jasotakoak dira; nire ustez, ezin dira hartu antzinako euskararen adibidetzat. Bestalde, ez dakar -eta eta -en atzizkien adibiderik. (iii) Azken ohar gisa, erromantzezko ttikigarri femeninoa da hainbat izenetako - eta, ia zalantzarik gabe: cf. Dolzeta mea neta (CatHuesc 1195; cf. Dolza izena), Heloneta mea filia (ColObar 1007) edo dopna Lorereta (ColObar 1060); nabarmena da Sancheta (CatHuesc 1209). Zalantzazkoagoak izan litezke inorentzat Iohannis de Gasseneta (ColObar 1296) edo Bernardus Loreta de Erdao (ColObar ~1257), baina euskal lekukotzat hartzeko ere larriak dira eragozpenak. 4.9.3 Pirinioetako datuen analisirako Eskuzabal jokatuz, argudia daiteke Pirinioetako erdialde-mendebaldean (Oska probintziaz ari naiz) -a artikuluaren adibideren bat edo beste egon daitekeela (cf. Arbea izenaren adibide argigarria); ez dago, ordea, -aga eta -eta atzizkirik. Ekialdean, aldiz, Ribagorzako eta Lleidako lurraldeetan, ez dago ez -a artikuluaren ez besteren adibide garbirik. Euskarak bizirik iraun duen eremuaren eta Piriniotako euskararen arteko alde nabarmen hau azaltzeko, beste azterbide zenbait jorra daitezke. (a) Pentsa liteke Pirinioetako euskarak ez zuela deklinabide mugaturik, eta hortaz, deklinabide mugatua sortu baino lehenagoko euskal populazioei dagokiela hango leku-izenek erakusten duten hizkuntz egoera. (b) Beste aukera bat da pentsatzea hango euskarak deklinabide mugatua izanik ere, ez zela “modan” izan horiekiko izenekin izendatzea hango leku-izenak; hipotesi hau, jakina, frogatzeko zailagoa da, bere aldeko datu positiborik eskuratzea zaila baita. (c) Ribagorzako eta Lleidako izenei dagokienez, aukera bat da zalantzan jartzea Corominesen lana, eta aurre-erromatartzat jotzen diren leku-izen horiek euskararen hizkuntz familiaren barrenekoak ez direla proposatzea. Honek errotik aldatuko luke euskararen erabilera eremuaz eta iraupenaz dugun ikuspegia; aintzat hartuta Pirinioetako eremua akitanieraren garaiko euskaren jarraipen moduan har Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 237 litekeela, ez diot aukera honi helduko, oraingoz. Lehenengo (a) ikuspegi hau da interesgarriena, nire ustez, tesi honen eginbide nagusiaren barrenean: Pirinioetako euskal populazioez ditugun ideiez erabateko haustura ekarri gabe, populazio horien eta euskal eremu historikokoen arteko harremanean sakontzen laguntzen digu. Badirudi Euskara Batu Zaharra (Mitx VII 517543) euskal dialekto modernoen azalpenerako baliagarria den konstrukto gisa baino ezin dela hartu,291 Bestalde, Corominesen lan aitzindaria gutxietsi gabe, mereziko luke Pirinioetako lekukotasunak berriz aztertzea, gaur egun euskalaritzaren ikuspegitik dakigunarekin. Ekinbehar honetan, ezinbesteko bidelagun dirateke Salaberrik ematen dituen hogei irizpide baliotsuak (2011: 1019-1038). Corpusaren urriak zenbait zehaztapen egitea galaraziko digu, baina nabarmena da Pirinioetako hainbat ustezko euskal lekukotasun aski ezberdinak direla euskara historikoaren ikuspuntutik begiratuta, eta baliteke ondorio interesgarri berriak ateratzea horien azterketatik; cf. bereziki arestiko (c) puntuan aipaturiko aukera. Funtsean, Pirinioetako hori, euskara bada, ze euskara mota eta Pirinioetako euskara ez dela marko horren barrenean aztertu behar: hauxe litzateke nire ikuspegiaren ondorio nagusia. Azken aldian euskal dialektoen sailkapenean eta Euskara Batu Zaharrari buruzko ikerketan zenbait aurrerapen egin da; horren erakusgarri dira Caminoren (2011[2014]) eta Lakarraren (2011[2014]) lanak. Pirinioetako euskarari dagokionez ere zenbait oinarri zedarritzen has gintezke, beharbada: agian hor ere zenbait eremu bereizten hasi beharra dago, Pallars eta Cerdanyakoa alde batetik, eta Oska probintziakoak bestetik, adibidez; artikuluak (-a, -aga, -eta, -en) izatea ala ez izatea irizpide hartuta, agian Oskako zenbait eremutako lekukoak Euskara Batu Zaharraren marko orokorraren barrenean aztertu beharra dago, ekialderagokoetatik bereiziz. Bide horretatik, argudia liteke, beraz, horietako zenbait datu berrikuntza baten aurreko egoeraren erakusgarri direla, garai bateko euskararen banaketa dialektalaren berri ematen digun berrikuntza, eta, horrela, zenbait ikerketa ildo ireki daitezke euskara protohistorikoaren dialektologiarako. BOSGARREN KAPITULUA DEKLINABIDE MUGATUAREN BERRERAIKETA MORFOLOGIKOA Kapitulu honetan, deklinabide mugatuaren morfologiaren berreraiketa proposamen bat egingo dut. Hirugarren kapituluan zedarritutako oinarri teorikoak eta laugarrenean xehakaturiko Erdi Aroko datuak daude berreraiketa proposamen horren muinean. Ekinbide nagusi honetaz gain, hizpide izango ditut II. kapituluan zerrendaturiko beste zenbait eztabaida eta arazo ere, hala nola artikuluaren sorrera garaiari edo erakusleen berreraiketari dagozkionak. 5.1 Artikuluaren sorrera garaia Aurreko atal batean (2.1.3) agertu bezala, egiantzekotasun maila ezberdinekoak izanik ere, bi hipotesi nagusi daude artikulua noiz sortu zen erabakitzeko eztabaidan: batetik, artikulua Erdi Arokoa dela eta, bestetik, artikuluaren adibideak antzinatean ere badaudela. Ondoko azpiataletan, bi hipotesi horien aldeko eta aurkako argudioak aletuko ditut. 5.1.1 Euskal artikulua Erdi Aroan sortua da (ik. 2.1.3.1) Hiru argudio nagusi eman daitezke Mitxelenak laburbiltzen duen ikuspegi klasikoaren alde: (a) Bigarren kapituluan esan bezala, artikuluen gramatikalizazioa ez da euskaraz bakarrik gertatu, eta Europako mendebaldeko beste hainbat hizkuntzatan ere gertatu da. Hortaz, euskararena gertakari zabalago baten barnean dagoela uler daiteke. (b) Ikuspegi tipologikotik, hizkuntza eransleek ez dute artikulurik izaten (Himmelmann 1998: 339); onartuta azken bi mila edo mila eta bostehun urteetan euskara hizkuntza eranslea izan dela eta halako hizkuntzen eredu tipologikoaren Beste bi ohar egin daitezke, hipotesi honetarako arazo izan litezkeenak: (d) Hipotesi honen aldeko argudio gisa erabili ohi da akitanierazko lekukotasunetan artikulurik ez izatea, baina galdera egin liteke ea akitanierazko lekukotasunetan artikulurik ez agertzea ezeren seinale den: izan ere, baliteke lekukotasun horien izaerak berak, gehienak izen bereziak izateak (antroponimo zein teonimo), artikuluak erabiltzea galaraztea. Ik. 5.1.2 ataleko (e) puntuan akitanierazko zenbait daturi buruzko gogoetak. 244 V. Berreraiketa morfologikoa (c) IBARRA-k, itxura erakargarria izanik ere, aurreko biekin partekatzen du arazo orokorrago bat: adibide bakartua da, euskal eremutik kanpokoa, eta ez du zerekin konparatu, ez baitu bat egiten garai hartako eta ondokoetako euskal datuez dakigunarekin. Euskal lurraldean, 1087koa da aurkitu dudan lekukotasunik zaharrena, eta Arabako leku-izen bat da (SMillán): ez, beraz, VIII., IX. edo X. mendeetan, eta ez antroponimo gisa. Are gehiago zaildu daiteke kontua, aintzat hartuta iberieraz ere antzeko antroponimo bat egon zitekeela: “Ybaŕ (§ 578): además de ser elemento antroponímico aparece varias veces en la cerámica de Liria, a menudo en la proximidad de ban” (De Hoz 2011: 291). Bestalde, gaur desagertuta dagoen Arabako idazkun batean ILLVNA SOCRA irakurri izan da; idazkun berean, TICHIA VXOR izena dago (Fita 1883). Lehen idazkunekoa eusk. ilhun hitzarekin lotzen du Fitak, akit. ILVNNI bezalakoekin konparatuta (ik. halaber Gorrotxategi 1995: 51); Elexpuruk eusk. iluna sintagma artikuludunarekin erkatzen du zuzenean (2009: 106); baina gogoan hartu behar da izen horren lehen hiru hizkiak erditik moztuta daudela (OnomAquit §231), eta irakurketa bera ez dela ziurra. Bigarrena eusk. txikia-rekin lotzeko aukeraz mintzo da Elexpuru (1999: 107), baina ohartaraziz, Fitarekin bat, izen greziarra dela ziur aski; euskal ikuspuntutik, gainera, ohartu behar da lekukotasun zaharrenetan -pi bukaeradun formak direla zabalduenak, baita mendebaldean ere (EHHE s.v. txiki). (d) Azkenik, ustezko APALONIS Irigoienek Erdi Aroko Apalo-rekin lotzeko ad hoc egindako zatiketa batetik dator, eta SAPALONIS da irakurri ohi dena; honek ez luke ezinbestean galaraziko -o artikulutzat hartzea, sapal euskal hitz moduan onartuta ere (eztabaidarako ik. OnomAquit §292), baina bada SECUNDO SAPALONIS F(ILIO) bat Nîmes inguruan (CIL XII, 3886), euskara hutsaren bidezko interpretazioa behin betiko baztertzera eraman gaitzakeena. Horretaz gainera, ez dirudi zilegi -o artikulutzat jotzea artikulu moduan -a bakar bat ere ez dagoen hizkuntza egoera batean. Irigoienek (orobat Martínezek 2010: 26), gainera, -o hori artikulutzat jotzen du, eta ez dago frogatua hori hala denik: Erdi Aroko apalo, ezquerro, zailo eta abarretan ez du artikulurik ikusten Mitxelenak (IX 522, 48 oh., 525), morfologia Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 245 erromantzea baizik, -a artikulua femenino markatzat joz -o izenondo maskulinoak sortu zituena, Anso/Ansa edo Semero/Semera izenetan bezalaxe.298 Salaberrik (2009: 187-188) bi hipotesiak ikusten ditu posible: Irigoienenak eremu erromantzatutik kanpoko adibideak azalduko lituzke; Mitxelenarenak, berriz, eremu erromantzatuenetakoak.299 Auzi hau argitzeko, Erdi Aroko corpusean -o duten izengoitiak bildu ditut (cf. apalo, ezkerro, zurio etab.), gizonezko izenekin egokitasunik duten ikusteko; - a dutenak, definizioz, gizonezkoentzako zein emakumezkoentzako izan daitezke euskaraz, cf. Maria Ezquerra/Johan Ezquerra edo Toda Çuria/Miguel Çuria, besteak beste. 300 Salaberrik dioena ere egia da, eta Nafarroa hegoaldea baino euskaldunagoko eskualdeetan badira -o adibideak (cf. bereziki Zurio-ri dagozkionak, 51. taula), baina, nire ustez, -o duten izengoiti edo izenondoetan emakumezkorik ez izatea Emaitza argigarria da: -a duten izengoitiek gizonezkoak zein emakumezkoak izenda ditzakete, baina -o dutenak gizonezko izenetan baizik ez dira agertzen, salbuespenik gabe (ik. II.6 eranskineko taulak); hipotesi honekin bat egiten du zenbait adibidetan erromantzezko artikulua erabiltzeak (cf. Sancho Lezquerro eta Hurraca la Behorra etab.). Alde horretatik, Mitxelenaren hipotesia Irigoienenaren gainetik hobetsi daiteke, eta honetarako adibide argigarria da ezkerro-ren banaketa geografikoarena: ia guztiak Nafarroa hegoaldekoak dira, Azagra, Milagro, Azkoien, Fustiñana, Funes, Tutera eta halako herrietakoak; bada Iruñeko adibideren bat, eta Erriberakoak ez diren Mendigorriko eta Artaxoako batzuk ere bai (ik. 50. taula, II.6 eranskinean). 248 V. Berreraiketa morfologikoa osatzen dutenik antzinako artikulu honen hipotesiaren alde. 5.1.3 Datu mota bat gehiago eztabaidarako: Pirinioetako Erdi Aroko leku-izenak Aurreko kapituluan, 4.9 atalean, saiatu naiz argitzen Pirinioetako leku-izenetan Delementurik ba ote zegoen. Euskarak luzaroen iraun zuen eremuetan —beti ere Corominesen lanen arabera—, Pallars ingurukoetan, ez dugu adibide ziur bakar bat ere. Datu hauek erabat egiten dute hipotesi klasikoaren alde, eta zailagoa da horrela antzinatean artikulurik bazela uste izatea. Era berean, osatu egiten dute euskal eremu modernotik kanpoko Erdi Aroko euskal lekukotasunez dugun ikuspegia: batera aztertu ohi dira Burgos-Errioxako lekukotasunak eta Pirinioetakoak. Baina errealitate linguistiko ezberdinen lekuko dira bi lekukotasun mota horiek; ikus 4.10 atala. 5.1.4 Artikuluaren datazioaz. Laburpena Lau puntutan laburbil daitezke esanguratsutzat jo ditudan alderdiak artikuluaren sorrera datazioari dagokion eztabaidan: (a) Tesi honen ikuspegi orokorrari jarraiki, artikulua ez da bakarrik -a, eta beste Delementuak aintzat hartu behar dira, bereziki gure protohistoria ezagunean —Erdi Aroko toponimian— ugariak direlako. (b) Amaieran -a duten lekuko zenbait erabili izan dira antzinateko artikuluaren hipotesiaren alde; bi ohar egin ditut horietaz: (i) Bakanak dira, eta zalantzazkoak, horietarik batzuk euskal eremutik urrunekoak direlako, edo irakurketa zailtasunak dituztelako. (ii) Antzinateko lekukoetan ez dago -aga, -eta edo beste D-elementuren baten adibiderik, eta horren azalpenik ez du ematen Irigoienen eta Iglesiasen hipotesiak. (c) Antzinateko artikuluaren hipotesian sakondu nahian, saiatu naiz artikulutzat jotzen akitanierazko zenbait -he, baina akitanierazko lekukoen azterketari dagozkien bestelako arazoak sortu dira; eta hemen ere aipatu behar akitanierazko Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 249 lekukoetan ere ez dugula beste D-elementurik. (d) Orobatsu gertatzen da Erdi Aroko Pirinioetako datuekin: -a artikuluaren adibideak ez dira garbiak, eta, horretaz gainera, ustezko -a horienak bakarrik ditugu, ez bestelako D-elementuenak. Honek guztiak argudio bat gehiago osatzen du esateko euskal artikuluak Erdi Aroan sortu zirela, eta antzinatean ez zegoela kategoria gramatikal hau. Antzinateko artikuluaren hipotesiaren aldekoek (a-d) puntuak erantzun beharko lituzkete; aukera bat da, jakina, esatea -a lehenago gramatikalizatu zela beste D-elementuak baino, baina horrek berak azalpena eskatuko luke, artikuluen paradigma osoaren gramatikalizazioari legokiokeen azalpen orokorra. Antzinatean artikulua bazela proposatzeak erabat aldatuko luke agertoki klasikoa: besteak beste, hasi beharko ginateke pentsatzen Europako mendebaldeko hizkuntzetan behialako euskara indartsuago bategatik garatu ote zen artikulua; baina halako galderak egiten hasi orduko datoz arazoak: hizkuntza horietan, artikuluaren sorrerak kronologia ezaguna du, eta ez dago zantzurik pentsatzeko hain garai hurbilean holako indartsu izan denik euskara. Ditugun datu historiko eta kronologia ezagunek ez dute, artikuluari dagokionez, behintzat, biderik ematen norabide horretan pentsatzeko. 5.2 Deklinabide mugatuaren berreraiketa morfologikoa Proposamen honetan, deklinabide mugatuaren berreraiketa bateratua eman dut, ez kasuak banaka hartuta, baizik kasu guztietako deklinabide mugatua D-elementuen gramatikalizaziotzat hartuta. Berreraiketa proposamen honek Duvoisinena du eredu, funtsean, eta alde batera uzten du Schuchardten lanek ekarritako nahasmena. Bi oinarri nagusiren arabera sakonduko dut berreraiketa hipotesi honetan: laugarren kapituluan xehakatu ditudan Erdi Aroko agirietako datuek oinarri enpiriko ezinbestekoa ezarriko dute, batetik, eta hirugarren kapituluan aipaturiko orokortze tipologikoek oinarri zabalagoa emango diote hipotesiari; hauek ohartaraziko gaituzte beste hizkuntzetan dauden murriztapenak eta joerak euskaraz ere betetzen direla. Oinarri enpiriko eta tipologiko horietan bermaturik, Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 251 da oro har hizkuntzalari eta filologilari artean egungo euskararen singular eta plural markak ziurrenera noizbait beregaintasuna galdu zuten izenaren ondorengo erakusleak izan zirela” (2005: 386-387). Funtsean, bizidunetako -gan sintagmen kidekoa da -gaz postposizio sintagmen osaera, eta nabarmena da osagai bera dagoela bien oinarrian, -n inesiboaz eta -z instrumentalaz lagundutako *-ga, hain zuzen. Eredu eransleak deklinabidean duen bazterreko izaeraren adibidetzat har litezke beste zenbait datu ere; bazterreko izaera hau, oro har, berantiartasun zantzu gisa har daiteke: (i) Mendebaldeko soziatiboan bertan zenbait hizkeratan singularrean -gaz eranslea erabiltzen bada ere, -ekin itxuraz ez-eranslea da pluraleko forma. (ii) Ubillosen -akkin pluraleko soziatiboa ere, -ak + -kin gordina, berrikuntza da. 305 Jakina, -ia amaiera duten maileguak dira hauek guztiak, eta horrek galarazi ahal izan du bilakaera. Bada Miserere gipuzkoar honetan 66 altura mailegua, absolutiboa, itxuraz, eta -ea gabea; baliteke, dena den, adlatiboa izatea, baina badago 69. bertsolerroan adlatibo ezin izan daitekeen altura hitzaren agerpen bat. 256 V. Berreraiketa morfologikoa hizkuntzako adibidea: (2) ŋani Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 257 Badirudi erabat eranslea ez den eredu honen araberakoa izan behar dela bilakaera, eta, egiari zor, Jacobsen eta besteren -gan-en hipotesiak ere datu hauek egoki azalduko lituzke, nahiz eta haiek ez zituzten zuzenean aztertu -a berezkoa duten mendebaldeko hitzen gorabeherak. Esan bezala, ez da eredu eranslearen araberako bilakaera: inesibo mugatu singularra ez da eraiki absolutibo mugatu singularraren gainean; bestela, ola + - a > olea izango genuke lehenik eta olea + -n > **olean ondoren.308 (e) Testuen kronologiari begira, arratsan, arratsian eta arratsen aldaeren artean badirudi arratsen zaharragoa dela arratsan baino: arratsen mugagabe arkaikoa Gogoan izan beharrekoa da olaan bezalako formak lekukotuak daudela, absolutibo (eta ergatibo) pluraleko olaak bezalakoekin batera: cf. Lazarg bervaac (AL: 1143r, AL: 1153r) eta erropaac (AL: 1144v), pluralean, eta inesiboan Domecaan (A7: 107), arcaan (A24: 27); cf. halaber RS 214 errecaac, 451 marcaac, etab. Amaieran beste bokalen bat duten hitzekin, ez dago berreraiketarako aipagarria den fenomenorik. 5.2.3.1 Ohar bat zub. arratsan eta goizan bezalako sintagmez Zubereraz badira goizan eta arratsan bezalako sintagma itxuraz mugatuak, -eepentetikorik gabeak. Nire proposamenaren barrenean, jatorrizkoak dira -eepentetikoaren fenomeno morfonologikoa erakusten duten sintagmak, eta berriagoak izan behar dira goizan eta arratsan bezalakoak: (a) Zubereraz, hitz horietatik kanpo, beti dago -ean (-ian) sintagma mugatuetan. (b) Hitz horietan ere badira mugag. -en eta mug. -ian aldaerak: cf. arratsen eta arratsian edo goizian. Ik. OEH s.v. arrats eta goiz. (c) Euskal eremu osoan zubereraz baizik ez daude, OEH-ren arabera, eta, hortaz, aukera bat da zubereraren berrikuntza izatea. (d) Goizan duten autoreek badute arratsen ere: Belapeirek eta Maisterrek, adibidez. 311 Horrela, bada, zub. arratsan eta goizan bezalakoetarako azalpen berariazkoa b. etxe + hala > etxeala (zub.) 315 litzateke atzizkiaren azken buruko jatorria. Ezagunak dira inesiboaren gainean osaturiko beste atzizki batzuen adibideak: cf. erakusleetan honi, horr-i, edo, garbiago, handik eta hango; mendebaldean pluralerako orokortu den oinarria da inesiboa (honeek, horreek etab.).316 Beraz, jatorrizko barruko mugagabearen ondoan, erakuslea bera hartu zen oinarri lekugenitibo artikuluduna eratzeko, gaur egun ere hango den leku-genitibozko hirugarren graduko erakuslea. Beste aukera bat da, jakina, zub. goizanko-rako proposatu bezala, barruan + -ko moduko osaera bat proposatzea, besterik gabe, baina, orduan, kasu hau Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 261 atera egin beharko genuke erakusle deklinatuen gramatikalizazioaren azalpen orokorretik, eta etxeara-eta horietatik bereizi. Horretaz gain, eguneango bezalakoak jarri behar dira barruango-ren paradigman (cf. jadanik Betol egunean eguneango gure oguia);317 Leku-kasuen artean, beraz, singularreko inesiboak bete-betean eta euskal eremu osoan hartu zuen artikulua modu erregularrean, eta arkaismo moduan geratu dira etxen, aditz-izenetako -ten eta beste; adlatiboko erakusleak ekialdeko hizkeretan baizik ez dira gramatikalizatu eta izen sintagmari lotu (funtzio gramatikal nagusietan artikulua gutxienik erabiltzen den eremuetan, bide batez esanda); bestalde, leku-genitiboko -ango testu-zaharretako ezaugarri arkaiko moduan aztertzen da, honek are nabarmenago galarazten du goizanko-rako emaniko azalpena aplikatzea. 318 Hipotesi honek aldarrikatzen du inesibo mugatu singularrean han gramatikalizatu zela, ez -gan, ezta -a artikulua lehenik eta -n ondoren ere. Jacobsenen, De Rijken eta Trasken -gan hipotesiaren arazoak eta salbuespenak D-elementuen gramatikalizazioan ezagunak diren ezaugarrien bidez azaltzen ditu (ik. 3.1.3 eta 3.2.4 atalak): nahiz eta, izatez, artikulurik gabeko barruko izan arkaismoa: barruango bezalakoak arrakastarik gabeko berrikuntza izan ziren, erakusleen gramatikalizazioaren gertakari zabalaren bidetik gertaturiko berrikuntza. Horrenbestez, berriak dira forma artikuludun hauek guztiak, eta jatorrizkoak morfologikoki mugagabeak dira; are berriagoak dirudite inesiboaren gainean eraturikoek (-ango, eta beharbada -ala(t)), baina horien berritasun maila erakusleen berreraiketan proposatzen ditugun kronologia erlatiboen araberakoa da. Ik. 5.5.4.1 atala. 5.2.3.3 Hipotesiaren abantailak 262 V. Berreraiketa morfologikoa (a) Aise azaltzen da leku-izenetan **Maulean (< *Maulegan) bezalakorik ez izatea: eskuarki leku-izenek ez dute D-elementurik izaten, cf. errom. en París, ing. in Paris, etab. (b) Arkaismotzat jo daiteke, besterik gabe, zenbait izenetan (cf. etxen, soinen…) -aartikulurik ez izatea. Himmelmannek (1998) bildu bezala, halako sintagmek iraun ohi dute luzaroena, beste hizkuntzetan ere, artikulurik gabeko forman, eta izenak mugagabean agertzen dira, bereziki erreferentzia bakarrekoak direnean: cf. etxen, eskuarki norberaren etxea adierazten duena, etxean-i kontrajarriz, gazt. en casa, ing. at home, alem. zu Hause eta besterekin konpara daiteke.319 319 Zubererazko adlatiboan ere antzeko zerbait gertatzen da, eta etxera eta etxeala kontrajar daitezke; - ra(t) artikulugabea bera izen bereziekin erabili ohi da, -alat izen arruntekin. Orobat gertatzen da erronkarieraz, De Rijkek berak adierazten duen bezala: Hualde Mayoren itzulpenean (BonapOnd), -ara dugu izen arrunteko lurriara sintagman, baina -ra izen bereziekin, cf. Egiptora. Are interesgarriagoa da zubereraz ablatiboarekin gertatzen dena, bertan ez baitago forma morfologikoki mugaturik: cf. Maulerik, baina etxetik; hots, ablatiboaren forma zaharra izen berezietan edo hala jokatzen dutenetan gorde da, baina, izen arruntetan, -tik forma berria erabiltzen da (gaurko zub. datuetarako ik. Etxebarne 2010: 7477). Arrunt/berezi bereizketa hau bera dugu epentesiaren jokabidean, ik. 5.2.3.4 atala. Orobat TarOns 114 curutcia soiñen carreyatu adibidean, soina erreferentzia bakarrekoa delarik; zuzenagoa dirudi honek, De Rijken azalpen lausoak baino: “soiñen testu inguru honetan soiñian baino artezago eta aproposago zirudiolako edo” (1981: 93). Traskek hizkuntza erromantzeen ustezko eraginaren bitartez azaltzen du etxen sintagma mugagabea, baina azalpen hori ez da egiantzekoa: ez du ezer esaten mendebaldeko baten sintagmaz, ezta ekialdeko adlatiboaz eta Tartasen adibideaz ere. (c) Arkaikotzat jo daiteke aditz-izenetako -ten; horretan ere ez dugu ustezko -gan baten aztarnarik. Artikulua erabiltzen ez den testuinguru horiek ezagunak dira —(a-b) puntuetakoak, bereziki—, eta deskribatu izan dira munduko beste hainbat hizkuntzatan. Hortaz, ustezko salbuespen horiek azal daitezke D-elementuen gramatikalizazioaren ezaugarrien arabera. Horretaz gain, badira -gan elementuan oinarrituriko hipotesiak ongi azaltzen ez dituen beste zenbait xehetasun, D-elementuen gramatikalizazioaren hipotesian nekerik gabe azaltzen direnak: lehenago behar dugun *pláceta aldaerak eta sinkopak berak aski zaharrak behar dutela, Erdi Aroan baitugu hitza. Gertakari horiek euskaraz garai historikoan ezagunak izanik ere, plazta hitza azaltzeko beharko genukeen kronologiak ez du, itxuraz, bat egiten dakigunarekin. 322 Markel Lizasoainek eta José Ignacio Hualdek ohartarazten didatenez, ez da ahaztekoa eze izan zitekeela jatorrizko forma; ikus OEH s.v. ez. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 265 behinena (ik. jarraian horren beste alderdi bat). Honek are gehiago nabarmentzen du inesibo singularreko eta absolutibo pluraleko atzizkien arteko lotura; nire ustez, azalpenaren batasun eta orokortasun honek D-elementuen gramatikalizazioaren hipotesia aldezten du.323 Honek zerikusi zuzena du 3.1.2 puntuan agertutakoarekin: gramatikalizazioaren teorizazioetan, bereziki azken hamarkadan, egituren araberako gramatikalizazioaz aritu beharra azpimarratzen da. Erakusleak ere, beraz, egitura sintagmatiko edo testuinguru morfosintaktiko jakin baten barrenean gramatikalizatzen dira, eta, horren arabera, gramatikalizazioaren ondorio morfonologikoak batekoak edo bestekoak izango dira. 266 V. Berreraiketa morfologikoa Funtsean, hortik eman dakioke irtenbidea epentesiaren arazo honi: bi gramatikalizazio bilakaera bereizi daude jokoan, erakuslea zein egitura sintagmatikotan dagoen: bat singularreko kasu gramatikalei dagokiona, bestea, xehetasunak xehetasun, singularreko leku-kasuei eta absolutibo pluralari dagokiona; ikus hurrengo (c) puntuan hipotesi bat bi hauen harremanaz. Epentesia eta epentesirik eza —eta mendebaldeko -a + -a > -ea disimilazioaren gorabeherak— gramatikalizazio bilakaera bereizi horien adierazle dira, horien azaleko epifenomenoak baizik ez. Hipotesi honetan, beraz, egitura sintagmatiko ezberdinen arabera gramatikalizazio bide ezberdinak daude; honela laburbil daitezke hipotesi honen aldeko argudioak: (a) Beste zenbait hizkuntzatan ere antzeman daitezke halako patroi morfosintaktikoak (Himmelmann 1998; ik. 3.1.3 atala); leku-kasuetako D-elementuen bilakabide diakronikoa eta kasu gramatikalena ez doaz batera. Ez da absolutiboaren eta inesiboaren arteko alde soila: singularreko kasu gramatikalen eta leku-kasuen arteko aldea da. (b) Bestelako auzi batzuk azaltzeko, funtsezkoa da leku-kasuen gramatikalizazioaren eta kasu gramatikalenaren arteko aldea kontuan hartzea; hala, bide honetatik azal liteke, kontsonantez amaitzen diren izenetako epentesi fenomenoaz gain, -a berezko dutenetako disimilazioaren auzia ere: 328 Mitxelena (VII 532) euskalki guztiek egindako berrikuntza komun batez mintzo da, oharturik -aga atzizkia egungo euskal eremu osoan dagoela. Nire ustez, ez da arazorik pluraleko deklinabidea ere Euskara Batu Zaharrekotzat jotzeko. 329 Beste aukera bat litzateke esatea munduko hizkuntzetan singularreko artikulua zaharragoa dela pluralekoa baino; ez dut irakurri horren berri ematen duen lanik. Céline Mounole irakasleari eskertzen diot ohar hau. 330 Beste hizkera batzuetan ateraia eta botaia ditugu, absolutiboan ez dagoen -a + -a > -aia bilakaerarekin. 331 Bistan dena, orokortze honetatik kanpo utzi behar dira -ta- osagaia duten inesibo mugagabeak (lekutan, bekatutan) eta izen bereziekikoak (Bordelen, Bilbon). 332Argi dagoenez, ergatibo mugagabeak modu zabalean erabiltzen dira gaur ere, hainbat zenbatzailerekin eta determinatzailerekin: cf. zenbait gizonek, gizon gutxik, bi gizonek etab.; inesiboan, ordea, halako zenbatzaileekin -ta- duten formak sortu dira, hala nola zenbait etxetan, etxe gutxitan, bi etxetan. Orobatsu gertatzen da ablatiboko eta adlatiboko formekin: etxetik eta etxera mugagabeak dira berez, baina deklinabidearen paradigma mugatuko formekin jarri ohi dira, eta hor iraun dute, arkaismo gisa; paradigma mugagabean, berriz, zenbait etxetatik eta zenbait etxetara ditugu. Deklinabide mugagabearen diakronia eta, beraz, -ta- osagaiaren gorabeherak ez dagozkio tesi honi; dena den, toki bat eman diot -taartizkiari VI.1 eranskinean (13.2.2 puntua), eta XVI. mendeko testuetako -ta- guztiak bildu ditut, etorkizuneko ikergai. 335 Hainbat hipotesi izan dira euskal deklinabidearen historiografian absolutibo pluraleko - ak atzizkiaren jatorriaz (ik. 2.4.2.5.1 atala): ideia nagusi bezala, nabarmendu dezakegu onomastikako -aga atzizkiarekin lotu izan dela; Mitxelenak berak onomastikako -aga eta -eta atzizkiek dituzten deklinabide ezaugarriak zerrendatu zituen. batetik, armahaq agertzen da Arabako ekialdekoa izan daitekeen 1619ko testu batean. Testu horren edizioan, konbentzio grafiko soiltzat jotzen da <h>, hiatoa markatzeko erabili ohi zen baliabide grafikotzat (Ulibarri 2011: 374); hatxearen erabilera horren adibide moduan aipatzen dira Refranes y Sentencias, Viva Jesús eta Beriainen testuak. Bestetik, Kapanagaren adibidea dugu: legueac eauren erriai, liburuac escolai, Armahac soldaduai, dotrinako eskaintzan; esaldi bereko eta testu osoko -ak atzizkiaren adibideei begira, badirudi Armahac-eko hatxeak ez duela balio fonikorik. Deigarria da hitz berarekin gertatzea hau bi testuetan, armarekin. Ikus 7.3.2.3 eta 7.3.3 (b) atalak, -aa- hiatoan hatxea erabiltzeari buruzko zenbait datu eta gogoetatarako. (b) Horretaz gain, asimilaziorik gabeko -aaga aldaera dugu -a berezkoa duten izenekin, hain zuzen mendebaldeko testu historikoetan aurki daitezkeenen antzera (cf. olaak etab.); euskal eremuko lurralde zabal batean (Nafarroan, erdialdean eta mendebaldean) agertu diren kontsonante ondoko -eaga adibide epentesidunak (Leherreaga, Ezpeleaga, Acheaga etab.) are gehiago hurbiltzen dute -aga atzizkia deklinabidera, horietan irudi baitu inesibo singularrean dagoen epentesi bera dugula. zatitzen duen azalpenak, adibidez, pluraleko -k proposatzen du, baina morfema hori ez da modu beregainean inon ageri. 337 Borja Ariztimuñori eskertu behar diot Materraren 171 çazpi hac adibidearen berri eman izana. Nire ustez, errata da, eta hauc-en ordez dago idatzia. Testuaren esanahiari begira, testuinguruan ongi heldu da lehen graduko erakusle bat: Ez ceren becatu mortalac ez tiren çazpi baino guehiago, baiña ceren çazpi hac bertce guztien erroac eta ithurburüa baitira. Gainera, izenetik bereiz dago idatzia, eta horrek are zailagoa egiten du deklinabide mugatuko atzizkitzat hartzea. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 279 atzizkia absolutiboaren gainean osatua baita, bere ustez, eta absolutiboan epentesi hori gertatu zela esateko ez baitugu bestelako argudio beregainik.338 Aurreko ataletan, aurrera egin dut Mitxelenak jorraturiko ideian, pluraleko -ak atzizkiak eta inesibo singularreko -an-ek partekatzen dituzten ezaugarrien bidetik: 338 Egiari zor, -eaga horiek -ak atzizkiaren aztarna direla esateko darabildan argudioa zeharkakoa da: inesiboarekin bat egiten du absolutiboak -a berezkoa duten hitzetan, eta, hortaz, kontsonante amaieradunetan ere antzeko fenomeno morfonologikoak partekatzea espero nuen; horixe bilatu dut 4.5.1 (b) atalean. 339 Partekatzen dituzten ezaugarrien bidetik, galdera egin liteke -ak plurala ere (cf. hango/-ango etab.) ez ote den inesiboaren gainean osatua, baina hori *haga erakuslearen diakroniari dagokion kontua da. Ikerketa bide honetan, arakatu dut ba ote zegoen Erdi Aroko corpusean -(h)anga atzizkiaren aztarnarik, eta agerian utzi ditut bide honen arazoak; ik. 5.5.5 (e) atala. 341 Tartean, esana du, berebat, antzinako ezaugarria izan daitekeela ergatibo pluraleko -ak (2014: 227). Baina ez dago argi nola ezkontzen den hau berak onartzen duen *-agek hipotesi klasikoarekin. 282 V. Berreraiketa morfologikoa atzizkiaren jatorri bakarraren ideian sakontzeko: (d) Inoiz orokorra izandako -ok (< -oek) artikulu plural hurbilak ere bi balioak ditu testuetan, ergatiboa eta absolutiboa: cf., Lazarragaren absolutiboko adibide ugarien artean, ergatiboko A23: 83 limosneraoc salçaen daue eta Andram 2 gustioc Artudabe bereçat oraynganic betico. Orobat ekialdean: absolutiborako, cf. Etxep 10: 38 Bioc iagoyticoz galdu guituçu; ergatiborako, Leiz Apost IV: 10 Iaquiçue çuec gucioc, Leiz Philip III: 15 perfect garen gucióc dugun sendimendu haour etab. Bestalde, -ok duten sintagmek pluraleko -ak dutenen azentuera bera dute mendebaldean (Jacobsen 1972: 82-83). (e) Deklinabide mugatuaren jatorri den erakusle sisteman ere ez da bereizten, oro har, absolutibo eta ergatibo pluralen artean; orobat, zuek eta guek bezalako izenordainetan. Zenbait hizkerak erakusle pluraletara zabaldu dute abs./erg. bereizketa (cf. zub. abs. hurak / erg. haiek), baina, zalantzarik gabe berrikuntzak dira halakoak, eta antzinakoenak diren Etxepareren edo Leizarragaren testuetan ez dugu horrelakorik (Altuna eta Azkarate 2001: 12-20, ik. bereziki 9, 13 eta 19 oharrak). Ez da kasualitatea, gainera, halakoak ekialdeko hizkeretan gertatu izana —zubereraz, bereziki—, hain zuzen deklinabide mugatuan ere abs. -ak / erg. -ek bereizketa egiten duen hizkera batean; badirudi han egon dela biziena pluraleko sistema eredu ergatiboaren arabera orekatzeko indarra (pluraleko jatorrizko sistema ez zela ergatiboa proposatuko dut, ik. 5.3.1, 5.3.2 eta 5.5.5 atalak). (f) Aurrekoaren bidetik, ergatibo pluraleko antonomasiazko markatzat jotzen dugun - ek berak ere —bere jatorria hek erakuslea dela proposatu dut, ik. behean— ekialdeko izen sintagmaren deklinabidean baizik ez du ergatiboa eta bakarrik ergatiboa adierazten: euskal eremu osokoa den zuek izenordainean, aldiz, absolutibo zein ergatibo izan daiteke.342 Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 283 Esan daiteke mendebaldeko -ak ergatiboaren jatorri konplexuaren hipotesiak ez duela oinarri enpirikorik. Hizkuntza ulertzeko eredu eransle baten araberako ondorioa izan da, ikertzaileen a priori batek ezarritako eredu baten araberakoa: maila funtzionalean bi modutan analizatzen den morfema bakarrari ezberdinak diren bi jatorri bilatu zaizkio. Ekialdeko hizkeretan eta euskara batuan hala izateak, bi funtziotarako bi morfema ezberdin izateak (-ak eta -ek), uste hau indartuko zuen, jakina; eta, hala, ez da harritzekoa jatorrizkotzat hartu izana ergatibitatea izen sintagmaren erabilera sintaktikoen maila guztietan gordetzen zuen eredu hori. Eredu eransle-funtzionalista hau erlatibizatzeko, beharrezkoa da aintzat hartzea arestian eginiko oharrak. Beste modu batean jar daiteke mendebaldeko eta erdialde zabaleko -ak funtzioz sinkretikoaren auzia: ez da ergatiboa hizkera horietako izen sintagma pluraleko sistema, euskal eremu ia osoko erakusle pluralen paradigma bezalaxe (cf. abs./erg. pl. hauek, horiek, haiek etab.); ezin ahantzizko puntua da hau, are gehiago kontuan izanik erakusleetan dagoela deklinabide mugatuaren jatorria. 5.5.5 atalean, argudiatuko dut berria dela ekialdeko (eta euskara batuko) izenaren deklinabide mugatu pluralaren sistema ergatiboa, numeroaren araberako izen sintagmaren ergatibitate erdibitua proposatuta. Honek guztiak, bestalde, ekialdeko izen sintagmetako erg. pl. -ek atzizkiaren estatusaz pentsatzera garamatza: zantzu guztien arabera, ergatiboaren marka honen espezializazioa -ak baino berriagoa da. Ideia honetan sakonduko dut ondoko azpiataletan. 5.2.5.3 -ak atzizkiak pluraleko paradigman duen lekuaz Aurreko azpiatalean, ondorio nagusi moduan, hauxe esan dut: berria da ekialdeko pluraleko izen sintagmaren sistema ergatiboa; hortaz, erg. pl. -ek ere berria da izenaren deklinabide mugatuan, -ak atzizkiaren aldean. Hurrengo ataletan argudio gehiago emango ditut horren alde, eta zenbait zehaztapen egingo berri izaera horren inguruan. 343 Ez ditut berriro adieraziko dagoeneko laugarren kapituluan agertu diren izenen datuak (urtea eta iturria). 286 V. Berreraiketa morfologikoa Forma hasperendunak berak galarazten du, bestalde, -a (artik.) + -ga analizatzea: osorik behar zuen erakusle. Honela zerrendatu daitezke -ak atzizkiaz ateratako ondorio nagusiak: (a) Pluraleko -ak atzizkia D-elementua da, eta erakusle jatorria du; badirudi *haga proposatu behar dela azken buruko jatorri gisa. (b) Erakusle jatorria izanik ere, -ak duten sintagmak interpretazio indefinituak izatera iritsi dira. (c) Mendebalde-erdialde zabalean, bi funtzio betetzen ditu -ak-ek: kasu absolutiboa zein ergatiboa. (d) Pluraleko -ak eta inesibo singularreko -an atzizkiak hainbat ezaugarri morfonologiko partekatzen dituzte. (e) Pluraleko -ak pluraleko beste atzizkietatik (-ek, -en, -eta etab.) bereizi behar da, zenbait ezaugarri morfonologikorengatik. D-elementu gisa *haga berreraikita, alabaina, arazo bat dago: ez dirudi abs. edo erg. pluraleko erakusle ezagunen artean bere ondorengo zuzena litzatekeen hak aurki daitekeenik (cf. aek, haiek, hek). 5.2.3.4 atalean, ines. sg. han eta *haga D-elementuen arteko antzekotasunak nabarmendu ditut; bide horretatik, singularrekoekin izan lezakeen harremana aitortuta, egin liteke abs./erg. pl. -ak atzizkia erg. sg. -ak homofonoarekin lotzeko saioa. Homofonia honen atzean homomorfia erabatekoa ikustea da nire proposamena; erg. sg. hak aldaeran ikus genezake, hortaz, erakusle paradigman falta uste den *haga D-elementuaren ondorengoa. Nire proposamen hertsiki morfologikoan, forma bera duten -ak hauek azaleko homofoniaz gain jatorri bera dute; emakumeak lan egin du eta emakumeak lanetik etorri dira perpausetan funtzioari dagokionez duten aldea D-elementu beraren bi gramatikalizazio bideren emaitza gisa ikusiko dut. Arazoak arazo, badirudi auzia deklinabide soiletik atera eta erakusleen berreraiketarekin ere lotu behar dela, zehazkiago, -ga osagaiaz esan dezakegunarekin, ikusiko den bezala; nire ustez, hori egite hutsa aurrerapauso bat da. Ik. 5.5.5 atala xehetasun gehiagorako. 347 Orokortze honen esplikazio gisa, Gardanik argudiatzen du plural markak berezko flexio moduan sailkatu ohi direla — “inherent inflection” jatorrizkoan—, eta flexio mota hau eratorpenetik hurbil dagoela (ezaguna da eratorpen atzizkiak errazago mailegatzen direla). Xehetasun honi helduta baizik ezingo litzateke egin Schuchardten lat. -eta hipotesiaren alde. 348 Agian (a) puntuko orokortzearen arabera ulertu ahal izango litzateke -eta-ren aldeko hautua, Schuchardten hipotesiarekin zein Gardaniren orokortzearen xehetasunekin eskuzabal izanik. toponimia latin-erromantzean Pineda eta Fresneda (Frasceneta da Reja-n) bezalakoen ondoan baditugu Valle de Spineto eta Valle Enzineto (SMillán 927 eta 1062) bezalakoak, baina euskaraz ez dugu agian espero izatekoa zatekeen **-eto horren aztarnarik. 292 V. Berreraiketa morfologikoa eta gogoratzekoa da, halaber, Mańczaken joera ezaguna (apud Hock 1991: 233):353 (b) Mendebalde-erdialdeetako -eta/-keta beti deklinatua agertzen da, eta badirudi horrek ematen diola ‘bila’ adieraren ñabardura. Hori hala dela ziurtatzeko, Azkuek (Morf §155) “acepción de rebusca” adierapean sailkaturiko andraketa, arrainketa, bihozketa, egurketa, larruketa, lurketa, mandoketa, mahasketa, 294 V. Berreraiketa morfologikoa Pentsatzekoa da keta ‘bila’-k bestelako euskal sintagmekin duen antzekotasun itxurazkoak eta hurbiltasun semantikoak deklinabideko formekin nahastea erraztuko zuela, bai ikertzaileen artean, baina baita hiztunaren oharmenean ere: cf. egurretara joan bezalakoak, non egur hitza deklinatua dugun, besterik gabe. Nahaste honen adibide adierazgarria da OEH-k s.v. egurketa eta s.v. keta dakartzanak: lehenean egurreta/egurketa (jarduerazkoa) formekin batean biltzen dira ekialdeko egurketa bezalako -keta ‘bila’-dunak, eta bigarrena, aldiz, ekialdekotzat baizik ez da jotzen, aldaerarik gabe, gainera. Funtsean, beraz, badirudi bi -keta bereiz daitezkeela jatorriari dagokionez: bata, eta formarekin batera sailkatu behar dena, euskararen barreneko datuen bitartez azal daiteke, eta deklinabideko formekin lotu; bestea, jatorri arrotzekoa eta ‘bila’ esanahia duena, errom. queta ‘bilatu’ aditzarekin lotu behar da. 5.2.7 Genitibo plurala eta ekialdeko ergatibo plurala: -en eta -ek D-elementuak Aurreko ataletan erakutsi dut pluraleko -ak eta -eta D-elementuak direla. Agerian utzi dut, hala berean, pluraleko deklinabidean -e- duten ergatiboa, genitiboa eta leku-kasuak beste gertaera morfonologiko batzuen menpe daudela, -aga/-ak atzizkiarekin konparatuta (5.2.3.4 eta 5.2.5.3 (f) atalak). Atal honetan, aldarrikatuko dut Delementuak direla genitibo pluraleko -en eta ekialdeko ergatibo pluraleko -ek atzizkiak ere, eta bazter batera utzi behar direla eredu eranslearen arabera -aga osagaiaren gainean oinarrituriko bilakaera diakronikoak. Bi auzi nagusi aztertu izan dira kasu hauen bilakaera diakronikoaz egindako berreraiketa proposamenetan: lehenak ekialdeko hizkeretako azentuerarekin du zerikusia, izan ere [-1] azentu oxitonoa baitute, eta ez dute bat egiten [-2] azentu paroxitonoaren arau orokorrarekin; bigarrenak mendebaldean aurki daitezkeen bokal ezberdineko aldaerekin du zerikusia, -ak eta -an aldaerak baititugu. Eredu eransle baten arabera esplikatu izan dira bi auzi hauek: erg. *-ag-e-k > *aek > -ak/-ek eta gen. *-ag-en > -aen > -en (cf. halaber dat. *ag-i); xehetasunetarako, ikus 2.4.2.5 atala. Are gehiago, argudia liteke hipotesi klasiko honek proposatzen duen *-agen dokumentatua dagoela: Hondarribiko 1778ko testu batean (ETZ 31) bitan aurki daiteke Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 297 212). Hemen ere, -hen jatorrizkoa gorde da.357 358 Zuberera hartzen dut adibide gisa, baina berdin balio du ekialdeko beste hainbat hizkeratarako. aski da erakusleetako azentua gorde dutela onartzea; ildo horretatik, ohar bedi ezkerreko zutabean ez dagoela izartxorik. Inesiboko mendiétan 359 Cf., bestalde, Goizuetako superlatiboaren azentueraz: “Superlatiboan azentua beheranzkoa da beti. Badira arrazoi sendoak superlatiboa genitibo pluralarekin batzeko diakronian eta azentuzko datu hau bat dator hipotesiarekin” (Hualde eta Lujanbio 2008). 360 Zubererazko azentuera erromantzeen eraginpekotzat jo izan da, hots, berritzailetzat; baliteke hala izatea hizkera horretako lexikoaren edo gramatikaren beste hainbat ataletan, baina ez dirudi hala denik deklinabide mugatu pluralean. 361 Jakina, azentuerari dagokionez Leizarraga zubererari jarraiki bazitzaion, edo bere laguntzaile zuberotarrek jarri bazituzten tiletak, ohar honek ez luke baliorik izango. 302 V. Berreraiketa morfologikoa 5.5.3). Zerrendan eman daitezke hipotesi honen xehetasunak eta hipotesi eransle klasikoaren aldean dakartzan hobariak: (a) Datu historikoekin has gaitezke. XVI. mendeko testuei begira, mendebaldean -an eta -aen ez dira orokorrak, eta -en forma ere bada. Taula honetan bildu ditut XVI. mendera bitarteko mendebaldeko testuetako pluraleko genitibo guztiak (alde batera utzi ditut, jakina, -oen hurbilak): Testua Adibideak363 363 Adibideetako batzuk ez dira erraz sailkatzen, singular, plural ala mugagabe diren; arazo honen adibide dira RS-koak. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 303 paños” Adibide bakarra da, eta ezin da baztertu errata edo transkripzio hutsa izatea. B eskuarena da; cf. ondoko zutabean esku nagusiaren oyalan puyatea. B eskuarena da -an duen beguian yzarra. 364 Ez dago argi singularra, atearen, ala plurala den, ateen. Sasiolakoaren zatian agertzen da. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 305 bestelako bilakabideen eragina baztertu gabe, jakina (konbergentzia fonetikoak etab.). (c) Ildo beretik, hobeki azaltzen da erg./abs. pl. -ak duten hainbat hizkerak gen. pl. en izatea; formaz ezberdin diren erakusleak daude alde horren oinarrian, ez *ag-e- k eta *-ag-en balizkoen bilakaera fonetiko soilak. Xehetasunetan bestelako ondorioetara iristen bada ere, Castañosen hitzetan ideia bertsua aurki daiteke (1979: 136):367 (e) Aurrekoarekin lotuta, erakusleen berreraiketarako datu moduan har litezke mendebaldeko genitibo pluraleko datuak: zaharrena (h)en da, euskal eremu osoan zabalduena eta Erdi Aroan orokorra; aen berrikuntza da, mendebaldean sorturikoa, ziur aski. Aurreko (d) puntuaren osagarri, erakusleetako berrikuntza honen kronologia erlatiboa ezar dezakegu: hiztunak artean deklinabide mugatuko morfemen eta erakusleen arteko lotura garbi hautematen zuela gertatu zen. (g) Genitibo pluralean -an duten gaurko mendebaldeko hizkeretan, superlatiboan -en dute, halere. Nire azalpenaren barrenean, mendebaldeko hizkera horietatik atera gabe ere genitibo pluralaren jatorrizko -en forma berreraiki liteke, superlatiboan forma arkaikoa gorde dela onarturik. Hizkera horietako datuek genitibo pluralaren eta superlatiboaren arteko bereizketa morfologiko baten berri ematen dute, nahiz eta (a) puntuan aipatutakoaren ispilu irudia izan: Lazarraga eta bestetan gen. pl. en / superlatibo -aen genuen, joera gisa, eta hizkera hauetan gen. pl. -an (< -aen, Castañosi jarraiki) / superlatibo -en. Badirudi aukera morfologiko ezberdinak modu ezberdinean espezializatu direla mendebaldean, hizkera eta garaiaren arabera. 369 Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 307 Mendebaldeko genitibo pluralaren auziarekin bukatzeko, aipagarria da, beste behin ere, Castañosen iritzia. Autore hau -aen formaren aitzinatasunaren hipotesitik abiatzen da, baina esaten du ez daitekeela baztertu -en forma izatea jatorrizkoa; hona bere artikuluaren bururatzean dakartzan hitzak: “Dada la escasez de datos, la solución de la forma primitiva del genitivo plural sólo puede ser intentada dentro de una teoría general de la formación del plural” (1957: 69). Horixe da nik hemen egin dudana. Teoria orokor horren barrenean, atal honetan ere agerian geratu da deklinabide mugatuaren berreraiketaz diogunak zuzen-zuzeneko ondorioak dituela erakusleen berreraiketaz esan dezakegun horretan. Orobatsu esan daiteke Bidasoaldeko formen berritasunaz. Argudiobide nagusi honen barrenean, Irun-Hondarribiko -aken formak ezin dira inolaz ere zaharrak izan (ik. goian eredu eransleez esandakoa, 5.2.1 (b) atala): batetik, -aken atzizkiaren gardenak bere berritasuna salatzen du, -en zatikagaitzagoaren aldean; bestetik, hizkera horietan beretan superlatiboa -en da (edo -an), inoiz ez -aken: argi dago, horrenbestez, gen. pluralekoa berrikuntza izan dela, superlatiboak gorde duen forma arkaikoaren ondoan. Jakina, abs. pl. -ak + -en osaera eranslearen aukeraren ondoan, beste aukera bat da proposatzea Irun-Hondarribian, mendebaldean bezala, -aen izan dela inoiz gen. pl. forma, eta silaba muga markatzeko sortu zela *-agen lehenik, eta -aken azkenik, absolutiboko formaren indar analogikoz edo. Caminok ere berrikuntzatzat ditu hauek guztiak (2013: 128-129). 5.2.7.6 Mendebaldeko -ai datibo plurala Datiboari dagokionez, XVI. mendera bitarteko mendebaldeko testuetan -ai atzizkia baizik ez dago. Ikus honako taula hau: 375 Hipotesi erdi-klasiko baten arabera (klasiko-klasikoa eredu eranslearen araberako -ag-e-k litzateke), pentsa liteke *lagun-héga > *lagunéga > lagunék dugulako -ek zaharragoa dela -ak baino (edo garai berekoa), baina, -e-dun guztiak batera hartuta, argi dago ez dela hala. 376 Testuinguru eta erabilera sintaktiko ezberdinetan agertzeak argi dago morfemaren ezaugarri morfosemantikoak baldintzatu ditzakeela: ezaguna da -ak absolutiboak interpretazio indefinituak izan ditzakeela, ergatiboak ez bezala (2.6.4.1 atala). Hemen landutako ikuspegiaren arabera, erregularra da hauen azentuera: pluraleko D-elementu diren neurrian dagokien azentua gorde dute, eta datu hauek bat egiten dute mendebaldeko deklinabidearen azentu markatuarekin (eta, funtsean, ekialdekoarekin ere bai). Honek, bestalde, berretsi egiten du -a berezkoa duten hitzetako -ae- bokal bilkura - e- ebaztearen orokortasunetik ateratako ondorioa (5.2.6 (i) atala): azentu hori orokorra izan da inoiz. Hizkuntza galdurik ere, jatorrizko azentuera gorde da Arabako izenetan, itxura guztien arabera, leku-izenak ahozko erdal jardunean txertatu direnean ere. 379 378 O-si-na-guéa ere badakar azentu paroxitonodunen artean, baina datu hau ezin da aintzat hartu azentuaren kokapenaren eztabaidarako: -aga duen sintagma jatorrizkoa erabat lexikalizatu eta -a Delementua gehitu zaio; horrenbestez, izen hau ez da esanguratsua hizkuntza arrunteko determinatzaile sintagmen osaeraren gorabeheretarako. 379 Leku-izen hau Anuzquita da 1025eko Reja-n. Baliteke Anuzquita zaharraren eta Anuntzeta modernoaren arteko aldeak ahuntz hitzarekiko lotura erraztea: lehenean, -keta dagoela dirudi, hitza txistukariarekin bukatuko balitz bezala, bigarrenean bokalez amaituriko hitzei dagokien -eta soila, eta hitz honen eztabaida etimologikoan *-tzV eta *-tz duten protoformak proposatu izan dira, amaierako bokalarekin eta gabe, hain zuzen. Ik. EHHE s.v. ahuntz. 380 Etxeberriaren arabera (2005: 191-192), bizk. a → hura gertatu ez izana arrazoi bati egotz dakioke: hizkera horretan a gizona erakusleduna gizona artikuludunetik bereizteak galaraziko zuen aldaketa. Baina azalpen hau ezin da osoa izan, a gizona bezalakoak berantiarrak baitira, eta XVI. mendean, adibidez, ez dago horrelakorik. Joseba Lakarrak ohartarazten nauen bezala, Errosariyo-koak dira (~1780), ziur aski, dokumentatzen diren lehenak; ez dirudi IbargC-eko Aguichona eta a Cherren deiturak egitura honen adibidetzat har litezkeenik (ik. 5.5.2.2 atala). Azkuek iradokitzen du hau etxe hau moduko sintagmak gaztelaniaren eraginez sorturikoak direla (Morf §652bis). 322 V. Berreraiketa morfologikoa hasieran aipaturiko irizpide orokorra da, adibidez (h)aek eta (h)ek formen artean jatorrizkoa zein den erabakitzen lagunduko gaituen bera: deklinabide mugatuan gorde da jatorrizko forma, eta bestelako formak berriturikoak edo berregituraturikoak dira (ik. behean, 5.5.3 atala). (e) Erronkarierazko lekukotasun zaharrenetan ez dago ia herskariaren arrastorik: XVII. mende hasierako Rosen gutunetan behin baizik ez dago herskari belarra — ahostuna gainera, ez ahoskabea—, gauça guengati adibidean. Beste guztietan, eta asko dira, gehienez ere hasperena dago erakusleetan, edo <h> grafikoa bederen: cf., lehen gradukoen artean, singularreko gutun auor, pluraleko gauça huec, izenordain lanetan huec, eta abar; hirugarren gradukoen artean, cf. singularrean ceren ura ezpaita gure juez, eta pluralean hec, urac eta halako izenordainak.382 (f) Erraz azal daitezke, gainera, gerora ditugun datuak, hau da, erronkarierazko eta ekialdeko erakusle herskaridun eta herskarigabeen arteko banaketarenak: erakusle herskaririk gabeak izenordainetan gorde dira, inon gordetzekotan. Arau edo joera ezaguna da hau, berregituratze edo aldaketa gutxien izandako erakusleen formak izenordainetan gordetzearena, alegia, eta adibide klasikoa dugu latinetik gaztelaniarako bidean: lat. ille erakuslea dago gaztelaniazko él izenordainaren eta aquel erakuslearen jatorrian; él izenordainak gorde du jatorrizkotik hurbileneko itxura, zenbait lenizio fonetikorekin, baina berregituratze morfologiko sakonik gabe; aquél erakusle berria osatzeko, ordea, berregituratze morfologikoa gertatu Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 323 da. Euskaraz ere arau edo joera honen zenbait adibide zerrendatu daitezke:383 (i) Lazarragak a erakuslea izenordain gisa darabil, eta oa berria da erakusle izenondo funtzioan erabiltzen dena (Mounole 2014: 3.4 atala); 384 (ii) Belapeireren testuan, hek erakusleak izenordain funtzioa baizik ez dezake bete, eta haiek formak erakusle izenondo zein erakusle izenordain funtzioak izan ditzake, ik. VII. eranskineko 77. taula. argi dago a dela forma zaharretik hurbilen dagoena, besteak beste, euskal eremu osoan geratu baita -a artikulu gisa. Landuchiok ere badakar oa forma hori, eta esanguratsua izan daiteke el, articulo sarrerapean ekartzea, hots, ezinbestean “izenondo” den osagai baten sarrerapean. 385 (iv) Lizarraga Elkanokoaren datuak berdin azal daitezke: erakusle izenordainetan eta adberbialetan daude, berriro ere, herskaririk gabeko 5.5.3 atalean azaldu bezala, haiek bezalako formek berriago behar dute. (iii) Erronkarierazko ori errespetuzko erakuslea izenordaina da, eta kori forma dugu erakusle sistema berrituan, erakusle izenordain funtzioan baina baita izenondo funtzioan ere agertzen dena. Orobatsu gertatzen da erronk. ura izenordainarekin, Hualde Maioren ebanjelioan, bederen: beti izenordain gisa agertzen dira (h)ura eta (h)urac; izenondo eta izenordain moduan agertzen dira, berriz, cura eta curac; ik. V eranskineko taula. Berariazko azterketaren faltan, nire aurreikuspena litzateke patroi bera antzematea erronkarierazko, aezkerazko eta zaraitzuerazko beste testuetan. Laburbilduz, hauxe da argudiobide nagusia: forma zaharra izenordainetan eta artikuluetan (D-elementuetan) gorde da; datu historiko gehiagoren faltan, erakusle izenondoak hartu behar ditugu berritzailetzat. 388 Hala bada, Nafarroan aurki daitezkeen g- eta k- hasieradun erakusleak moderno antzekoak direla proposatu beharko da, eta berariazko azalpena eman beharko zaie bilakaera horiei; ziur aski funtzioen araberako bilakaera gertatu da, baina xehetasunak 391 Hipotesi honen aurka, ohartarazi liteke Euskal Klasikoen Corpus-aren barrenean lehentasun kronologikoa dutela zerk edo nork bezalakoek, zek eta nok modukoen aldean. Baina, corpus honetan, ez daude jasoak ez Garibairen adibideak ez eta RS-koak ere. Antzekoa esan daiteke ergatibo singularreko hark eta hak formez: askoz ugariagoa da hark forma corpus horretan; Leizarragak, adibidez, hori baizik ez darabil. Nire ustez, -re genitibo zaharra izan daiteke -r hori, azken -e galduta (zer < *zere); zailagoa dirudi -ra adlatibokotik abiatzea. Partitibo balioa zukeen genitibo horrek, eta horrek azal lezake, agian, zer izenordain / ze izenondo bikotea. Erakuslearen kasuan, aztertzeko legoke jatorrian zer sintaxi zegokeen hark formaren osagaien artean. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 329 5.5.2.1 Hirugarren graduko erakusle singularraren jatorrizko forma eta lekukotasun idatzi bat Atal honetako orain artekoan hainbat xehetasun eman ditut hirugarren graduko erakusle singularraren protoformaren inguruan. Honela laburbil daitezke: (a) Mendebaldeko a aldaeraren eta beste euskalkietako aura, (h)ura eta abarren (cf. Land. oa) artean lehena jo izan da jatorrizko formatik hurbilenekotzat. (b) Berreraiketa klasikoaren araberako *(h)a(r) protoformarren hasierako hasperenari parentesia kentzeko zilegitasuna aldarrikatu dut, eta erakusleen hasierako hotsaren izaeraren gaineko hainbat ohar egin, hasperenaren jatortasunaren alde. Protoforma are gehiago zehaztu, eta *ha(r) irudika zitekeela proposatu dut. (c) Bukaerako dardarkariaren izaera aztertuta, iradoki dut *ha izan zitekeela jatorrizko forma, dardakaririk gabe. Baliteke hiru zehaztapen hauen aldeko datu bat izatea berriki argitaraturiko Maioraren (2011: 81) liburuan: cf. 1582ko Urrozko adibidean guycona charduc bufetabat emanagatic quexasen den ha (itzulpenean ruyn es el hombre que por un bofeton que le dan se quexa). Bi modutara da berebizikoa Urrozko adibide hau. Batetik, <h> grafikoari balio fonikoa aitortu zein ez, argi dago ha D-elementua aditzetik bereizia dagoela, eta, hartara, argudia daiteke artikulu baino erakusle izatetik hurbilago dagoela. Berebizikoa da hau, izan ere mendebaldetik kanpoko a itxurako erakusle baten adibidea baikenuke; honek forma horien garai bateko hedadura zabala eta orokortasuna ziurtatzen du, eta egun zabalduen den (h)ura formaren berritasuna are nabarmenago uzten. Bestetik, <h> grafemak hasperena adierazten duela onartzen badugu, berreraikitako *ha erakuslearen protoforma lekukotua genuke, eta ha jartzearekin aski genuke. Hurrengo azpiatalean ideia honetan sakonduko dut, eta ekialdean ha gehiago aurki daitezkeela aldarrikatuko. 5.5.2.2 Ibarguen-Cachopínen lekukotasuna eta iparraldeko autoreen interjekzioetako ha Nire ustez, eztabaida berean sar daiteke interjekzioetako ha; horrelaxe, hasperen eta guzti, ageri da iparraldeko hainbat autoregan. kan dágo ánitx érle”. Baina orobat dira ezinbestean aipatzekoak bere herrikide Balbina Ederra anderearen perpaus berberen itzulpenak: “Méndi kartán ba dion ánitx bélatx” eta “Méndi kartán ba dion ánitx érle” (Estornés Lasa 1982: 469-470). Doroteo de Miguel jaunaren datu horiek aintzat hartuz gero, adibide horietan kan-en erakusle funtzio jatorrizkoa geneukake; Balbina Ederra anderearenetan, ezagun da, kartán berritua dugu, besterik gabe. 394 Baliteke horretan oinarritzea hara adlatiboaren eta hala adberbioaren arteko aldea, onarturik jatorri bera dutela: adlatiboak, erakusleari “gehiago” lotu zitzaionez, oinarri lexiko soil bezala jokatuko zuen, eta, lat. gula > eusk. gura gertatu zen bezala, bilakaera hori izan zuen hara-k ere; moduzko -la atzizkia, ordea, ez zitzaion maila berean lotuko erakusleari. 3.1.3 ataleko 1. irudiak azalpen bat iradoki lezake: adlatiboa irudiaren erdi-erdian dago, izenarekin edo dagokion DS-rekin sintagma bereziki trinkoak sortzen dituzten kasuen artean (cf. 3.1.3.1 ataleko trinkotze nozioa). Berriz ere da nabarmena morfema bera fenomeno fonologiko ezberdinen menpe gera daitekeela, betetzen duen funtzioaren arabera. absolutiboaren gainean osaturiko 3. graduko erakusleez, ik. 5.5.3.3 (c, iv) atala. b. Leizarraga: haey,398 (f) Berriro ekar daiteke hona 5.5.1 (f, ii) ataleko oharra: erakusleen berregituratzeari dagokionez, onartzen badugu izenordainetan forma zaharragoak gordetzen direla, -e- soila duten formen antzinatasunaren aldekoa da Belapeiregan hek izenordain gisa agertzea (ik. VI. eranskina) eta haiek izenordain eta izenondo funtzioak betetzea. hayen / hetan, hetarat, hetarik, hec, heçaz, hequin, hetaco Formen irregulartasuna agerikoa da, autore bakoitzaren barrenean ere. Zaila da bi sailak, -aye- dutenak eta -e- dutenak, jatorrizko *hae- batetik bilakaera fonetiko hutsen arabera azaltzea: zergatik gertatzen da sail batean glide epentetikoa, eta bestean, aldiz, erabateko asimilazioa? Zergatik ditugu bi bilakaera fonetiko? Irtenbidea ia bakarra da: morfologikoki ezberdinak dira. 399 (g) Aurreko atal batean aipatu dut ha-ren harridurazko balioa (5.5.2.2 atala); balio Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 337 (i) Azken ohar gisa, interesgarria da aqu- osagaiaren funtzioaz Pielek egiten dituen oharrak: bere arabera, aqu- duten formek (aqueste, aquese) funtzio jakin bat betetzen dute, forma soilenaz (este, ese) bestelakoa; ñabardura semantikoak daude forma osatuen eta soilen artean (Piel 2005: 110-125). Interesgarria litzateke euskaraz ere halako ñabardurarik dagoen aztertzea, haiek eta hek formak dituzten hizkeretan (ik. goian (e) puntua). Lan hori erakusleen berariazko berreraiketari eta deskripzioari dagokio, eta tesi honen helbururik behinenetatik kanpo geratzen da. (j) Beste hizkuntzetarik eman daitezkeen paralelo ororen gainetik, beharbada merezi du nabarmentzea Hondarribian entzun daitekeen uraiek ‘haiek’: itxura guztien arabera, hura + haiek da, hau da, ha + hek osaeraren paralelo bete-betea (Sagartzazu 2005: 89). Hipotesi klasikoak hainbat kontu uzten ditu azaldu gabe (gogoan izan Castañosen ideiak bereizi behar direla, ik. 2.3.2 (b) atala). Hemen garaturiko hipotesiaren arabera, -aeduten erakusle formak morfologikoki konplexuak dira, eta bi osagairen elkartzetik eratorriak; halaxe iradokitzen dute Azkaratek eta Altunak ere, -ek pluralgileaz hitz egiten dutenean (2001: 18). Pluraleko formez den bezanbatean, euskalkirik gehienetan, jakina den bezala, singularreko absolutiboan oinarritzen dira eta horri gehitzen -ek plural marka: hau / hauek; hori / horiek; ha (hura) / haek > haiek (>heiek > hek). Bistan dena, jatorrizko aek formaren lehen osagaia ha ‘hura’ baldin bada (ha harridurazkoan espezializatua, beharbada), ha-ek zatitu liteke, eta hor dugu arestian aipatu dudan konplexutasun morfologikoa. Hurrengo urratsa, jakina, delako -ek pluralgilea zer den zehaztea izango da. Nire ustez, hek erakuslea bera da. 5.5.3.1 -ek pluralgilea Plural markek euskararen gramatikan duten estatusaz ez dute oharrik egiten Altunak eta Azkaratek, izan maila diakronikoan zein sinkronikoan. Gogoan hartzekoa da pluraltasunaren nozioa beste modu batean gauzatzen dela euskaraz, auzo hizkuntzen gramatikekin alderatuta: euskaraz hiru etxe diogu, izena forma mugagabean dela, baina erdaretan tres casas, trois maisons edo three houses bezalako sintagmak ditugu, 338 V. Berreraiketa morfologikoa berariazko -s plural markarekin. Bestalde, ezaguna da euskarazko izen sintagmetan singular/plural bereizketa artikuluen bidez baizik ezin dela egin (2.2.2 atala), eta artikuluak, D-elementu diren neurrian, erakusleak dira funtsean (bai -a artikulu prototipikoa, bai deklinabide mugatuko beste atzizki guztiak ere). Nire ustez, erakusleen barne morfologia ulertzeko, ezinbestean hartu behar da aintzat ohar hori. Honela formulatu daiteke aurreko bi paragrafoen oinarrian dagoen argudioa: ageriko pluraltasun morfologikoa deklinabide mugatuaren menpe baldin badago eta deklinabide mugatuko pluraleko atzizkiak erakusleetatik baldin badatoz, -ek atzizkiak ere erakusle behar zuen jatorrian, izan izen sintagmaren deklinabidean zein erakusle edo izenordainenean (cf. zuek orokorra, baina baita historikoki mugatuxeagoa ageri den guek401 Gaztelaniazko nosotros eta vosotros izenordainen bilakaera ezaguna ere). Funtsezkoa da ikuspegi hau bururaino eramatea. Lau puntutan bilduko dut -ek pluralgilea erakusletik datorrelako hipotesia, eta hona ekarriko auzo hizkuntza baten paraleloa. (a) Gaztelaniazko nosotros eta vosotros izenordainen diakronia, batetik, eta estotro eta esotro bezalako erakusleena, bestetik, euskal datuen paralelo moduan aurkez daitezke. Antzinako gaztelaniazko (latinezko) izenordainak nos eta vos ziren, eta izenordain berrietarako jauzia aski “modernoa” da (XI-XII. mendeko Cantar del Mio Cid-en nos eta vos erabiltzen dira). Vos bera, jatorriz bigarren pertsona plurala, errespetuzko bigarren pertsona singular gisa erabili izan da, eta erabilera hori geratu da, ihartuta, Hego Ameriketako zenbait hizkeratan; euskaraz horixe bera dugu gaur egun, hi izenordainaren kaltetan. Adizkietan, plural balioa gordetzen duten hainbat -zu ere bada testu arkaikoetan (Lakarra 1986: 650-651); horrela, zuek (eta guek) formak ere ezin dira oso antzinako izan. Itxura guztien arabera gaztelaniazko izenordainen berregituratzearen garaikide dira euskarazko gertakariak ere. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 339 konpara daiteke euskarazko guek eta zuek izenordainenarekin, eta garaikidetzat jo. Gaztelaniazko berregituratzea jatorrizko izenordainari otros osagaia gehituz gertatu zen; hots, bi morfema beregain konbinatu ziren.402 Paraleloarekin segituz, proposa liteke euskaraz ere antzeko zerbait gertatu izana: hek erakuslea da gu eta zu izenordainekin konbinatzen den morfema beregaina. Gaztelaniaren eta euskararen artean ezarri dugun paralelo honen arabera, badirudi otros osagaiaren funtzioa hek erakuslearenarekin parekatzen dela. Izenordainetan hala bada, baliteke hiru graduetako erakusle pluraletan ere hala izatea: *ha-hek, *hori-hek eta *hau-hek gaztelaniazko estotro eta esotro erakusle arkaikoekin konpara daitezke, azken hauek singularrekoak badira ere. (b) Aipagarria da ustezko -ek pluralgilea duten osagaiek, hala izenordainek nola erakusleek, bi balio izatea, absolutiboa eta ergatiboa: horixe da erakusle pluralei dagokien jokabidea, eta funtzio bikoiztasun hori jaso dute oinordekotzan bere ondorengo morfologikoek (ik. 7.2.3.2 atala Silversteinen hierarkiak euskararen ergatibitate erdibituaz esateko duena). (c) Erakusle pluralen eta izenordainen bilakaera diakronikoa azaldu bezala gertatu baldin bazen, hipotesi honek -ek pluralgilearen jatorria argitzen du: ez da hutsetik sortua, beren gramatikaren inbentarioan zegoen osagai bat erabili zuten hiztunek, eta hek erakuslea funtzio berri zenbaitetarako erabili, besterik gabe. (d) Goian esan bezala, artikuluen menpe dago deklinabideko singular eta plural banaketa; erakusleen menpe, azken buruan. Hipotesi honek proposatzen du hala dela pluraleko zenbait izenordainen eta erakusleen deklinabidean ere. Ondoko atalean, berreraiketa eredu honetan sakonduko dut; -ek pluralgilearen jatorrian hek erakuslea dagoela frogatzeko erabat argigarri litzatekeen daturik ez badut ere —cf. leku-kasuetako -eta- artizkiaren kasuan ditugun -heta hasperendunak—, nire ustez eztabaida honetan kokatu behar diren datuak ekarriko ditut hona. 340 V. Berreraiketa morfologikoa 5.5.3.2 Erakusle pluralen eta izenordainen diakronia Aurreko azpiatalean proposatutakoaren arabera, honela irudika genezake erakusle pluralen eta izenordainen jatorrizko osaera morfologikoa:403 344 V. Berreraiketa morfologikoa sistemarako jauzia hizkuntz ukipenaren ondorio izan ote den; antzeko galderak egiten ditu Seiciucek (2014: 551). Zoritxarrez, datuak urriegiak dira azken auzi hau eztabaidatzeko. (iii) Singularrean ere gradu bakarra baldin bazegoen, zein zen? Bigarren graduko hori lehenekotik eratorri izan da, baina hori hala dela onarturik ere hau eta ha formen artean jatorrizkoa zein den erabaki beharra legoke. Pluralean ikusi dugunari jarraiki —gaur hirugarren gradukoa dena zatekeen forma bakarra—, azter daiteke singularrean ere hala izan ote zen: singularreko forma bakarra ha izango zen. Hipotesi honek, jakina, berarekin dakar gaur lehen gradukoa den hau azaldu beharra, eta baita bigarren graduko hori ere; ikus 5.5.3.4 atala. (iv) Aipagarria da erakusle singularretan lehen eta bigarren gradukoek hirugarrenarekin duten alde nabarmen bat: badirudi lehen eta bigarren graduko erakusleetan absolutiboaz besteko kasuak inesiboaren gainean osatuak direla: abs. hau, hori baina erg., gen. etab. hon-/horr- (ik. 5.5.2.3 atalean, hauek erakusleen inesibozko formak direla esateko eman daitezkeen argudioak). Hirugarren gradukoan, ez dirudi han-en gainean osatu direnik hark, haren, hari eta beste, absolutibozko ha-ren gainean baizik, -repentetikoa edo berezkoa izan gorabehera. Onartzen badugu inesiboan oinarrituriko formak oro har berriak direla (ik. 5.5.4.1 atala), honek ere egin lezake lehen eta bigarren graduko erakusleen berritasunaren alde, hirugarrenekoarekiko berritasun erlatibo baten alde, bederen. Gogoan har bedi, halaber, hirugarren gradukoan aldaera morfologikoak daudela pluralean (haek/hek), baina ez dela halakorik besteetan (hauek, horiek). Azaleratu dut zer alde duten hirugarren graduko erakuslearen paradigmak eta lehen eta bigarrenekoak, singularrean zein pluralean. Alde horretatik ondorio nagusi bat atera dut, lehen eta bigarren graduko erakusleak berriagotzat joz. Ondorio hau zuzena izan zein ez, uste dut berezko balioa duela ezaugarri horiek eztabaida berean batera ezarri eta aztertzeak. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 345 Erakusle sistemaren gradu kopuruaren auzian bestelakoak izan dira proposamenak eta hipotesiak eta berorien irozgarri emaniko argudioak (2.3.4 atala); horietan jatorrizko erakusle sistema bi edo hiru gradukoa ote zen eztabaidatu da, gehienbat. Hemen, bestelako hipotesi bat aurkeztu dut, aukera moduan: pluraleko formen deklinabidearen berreraiketa bere azken ondorioetara eramatea; bestelako emaitzak ditu —gradu bakarreko sistemara jotzen da hipotesi honetan—, horietara iristeko argudioak ere bestelakoak baitira. Arazoak ere, jakina, bestelakoak ditu: besteak beste, singularreko lehen eta bigarren graduko hau(r) eta hori formen jatorria iluna izatea oraindik ere. Hemen agerturiko hipotesiak berezko ezaugarri bat du: ez dator, berez, erakusleak eta erakusle sistema berreraikitzeko berariazko saio batetik, singularreko eta pluraleko deklinabide mugatuko forma zenbaiten diakroniarako proposaturiko berreraiketaren zehar-ondorioa da. Nolanahi ere den, baliteke ohar hauek lagungarriak izatea, erakusleen berreraiketa saio orokorra egiten denerako. 5.5.3.4 Ohar etimologiko bana hau(r) eta hori erakusleez Aurreko atalean, erakusle pluralei begira, aipatu dut zilegi izan daitekeela berreraikitzea gradu bakarreko erakusle sistema bat. Argudioak bil daitezke horretarako pluraleko paradigman, baina hipotesi horren arabera zehaztu beharra dago zertan datzan singularreko hau(r) eta hori erakusleen berritasuna, hots, zein den beren jatorri etimologikoa. Gradu bakarreko erakusle sistema duten hizkuntza zenbaitetan bestelako baliabideak dituzte gradua markatzeko, eta alemanieraz, adibidez, erakusle neutroari (der/die/das, generoaren araberako bereizketarekin) adberbio bat gehituz egiten da, honela: der/die/das hier eta der/die/das da, eta hauetan, hier ‘hemen’ eta da ‘hor, han’ adberbioak dira. Pentsa liteke euskaraz ere ha osagai deiktiko bakarrari beste osagai lexikoren bat gehitu zitzaiola gradu hurbila markatzeko: hau-ren jatorrizko forma haur dela onarturik —baina ikus 5.5.2 (d) atalean hau + hor aukeraz esandakoa—, hur ‘hurbil’ bakarrik datorkit burura, eta *ha-hur ‘hurbileko ha’ litzateke hau(r) jatorrian.406 Eztabaida honetan, interesgarria izan daiteke ohartzea ‘esku’ hitza artikulu definitu gisa gramatikalizatu dela gidar hizkuntza txadiarrean (Frajzyngier 1996: 179-182). Bestalde, baliteke beste erakusle batzuen osaeran ere parte hartu izana hur osagai honek: hirugarren graduko hura aldaera hur + ha analiza liteke, beharbada. Berriagoa litzateke hura hau, hau(r) eta hori baino, hauek orokorrak baitira, eta hura ez. Xehetasunak argi ez badaude ere, kronologia ezberdinak azaldu lezake posizio eta funtzio ezberdinekin agertzea hur osagaia. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 347 litezke. Absolutibokoa izenordainarekin indartu baino lehenagoko egoera islatuko luke Axularren abs. neror vs. dat. neroni bikoteak (Irigoien 1981: 380). (b) Funtsean, izenordainarekin indarturiko erakusleak dira *hor-hi eta *neure hau ni egiturak, eta paralelo bete-beteak dituzte beste hizkuntzetan; honela orokortzen du Souag ikertzaileak, hizkuntza berberei buruzko lan batean: “The person-oriented nature of a demonstrative system can be marked explicitly by incorporating person markers into demonstratives” (Souag 2014: 535; etzana nirea). Are interesgarriagoa da zer dioen bigarren graduko erakusleen jatorri diakronikoaz: siwi hizkuntzan —hiru graduko erakusle sistema du gaur—, lehen graduko erakusleek historia luzeagoa dute bigarrenekoek baino; berriago hauek osatzeko, lehen graduko erakusleari gehitu egin zaizkio bigarren pertsonako izenordainei dagozkien atzizkiak. Euskarazko hori bezalaxe, hor osagaia lehen graduko hau erakuslearekin lotzen badugu. Paraleloa borobiltzeko, badirudi siwi hizkuntzan ez zegoela, jatorrian, bigarren graduko erakuslerik (bere ahaideei begira daki hori Souagek), eta hiru graduko erakusle sistema batera igaro zela zaharragoko biko batetik. Uste dut euskaraz ere antzeko zerbait gertatu zela, absolutiborako bederen; ergatiboan eta bestetan ez dago **hor-hik modukorik, arestiko (a) puntuan aipaturiko erg. neronek eta dat. neroni izenordainen kasuan bezalaxe. Hipotesi honen barrenean, aztergai geratzen dira zenbait xehetasun: zenbateraino izan zen azkarra gradu bakarreko sistema batetik hirukora pasatzea? Izan al zen inoiz bi graduko sistema iraunkorrik? Galdera honi dagokionez, gogoan har bitez Schulzeren hitzak: erakusle sistemak aski aldakorrak dira (ik. 5.5.6 atala). Morfologiazko auzietara itzulita, zein izan zen abiapuntuko forma, haur edo hor, eta izan al da inoiz *hauri aldaerarik? Honi erantzuteko, aintzat hartu behar da hori-ren orokortasuna; bide horretatik, pentsa liteke hor monoptongatua izan zela abiapuntua. Bigarren graduko erakuslearen berritasunaren alde egin lezake horrek, eta ohargarria da, halaber, inesiboan -n ez duen bakarra bigarren gradukoa izatea (cf. lehenean hon- eta hirugarrenean han). Beste auzi bat da erabakitzea haur edo hor horrek zein funtzio edo erabilera zuen, 407 OEH-ren arabera (s.v. hau), autore zuberotarrengan aurkitzen da garai historikoan haur ‘hona hemen’ aurkezlea. Nire hipotesiaren barrenean, inoiz zabalduago egondako erabilera baten aztarna izango litzateke zubererazko hau, arkaismo bat. 408 Oro har, berriago dirudite -ta- artizkia duten formek: cf. erakusleetan han eta hartan, honez (Etxep, Leiz) eta honetaz bikoteak eta deklinabide mugagabean etxen eta etxetan. erdialde-ekialdean, berriz, singularreko absolutiboa da forma guztien oinarri, eta hauek, hauei, hauetan edo horiek, horiei, horietan bezalako formak ditugu. 411 Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 351 5.5.4.1 Inesiboaren gainean osaturiko formen kronologiaz Beste modu batera formulatu daiteke aurreko atalean aipatutakoa, orokortze modura: inesiboan oinarrituriko formak beranduagokoak dira. Kronologia erlatibo hau beste datu batzuetatik ere ondorioztatu izan da: Azkuek (Morf §631) gauza bera dio nondik izenordain galdetzailea eta andik adberbioa aztertzen dituenean, eta norik eta norean eta arik eta arean ditu, hurrenez hurren, horien forma arkaikotzat; azpimarratzen du no- eta a- direla horien oinarriak, ez non- eta an-, azken hauek inesiboak direla izendatuki aipatu gabe bada ere. Aurreko bi adibideak, mendebaldeko honeek bezalako pluralen azalpenarena batetik eta nondik eta handik ablatiboen berritasunarena bestetik, datu historikoetan ezarritako eta erabakitako auziak dira. Baliteke, horietaz gainera, orokortze horren beste adibiderik ere izatea erakusle sisteman. 5.5.3.3 ataleko (c, iv) puntuan ohartarazi bezala, singularreko lehen eta bigarren graduko erakusleak ezaugarri funtsezko batean bereizten dira hirugarrenekotik: lehen eta bigarren graduko erakusleen paradigma inesiboan oinarritzen da singularrean (cf. abs. hau/hori, baina erg., dat., gen. hon-/horr-); hirugarren graduko erakusleen paradigma, ordea, absolutiboan oinarritzen da, Azkuek berak dioen bezala —abs. ha, erg. ha(r)k, dat. hari, gen. haren etab.—. Atal honetako orokortzea estu hartuz gero, esan nahi luke lehen eta bigarren graduko erakusle singularretako zehar kasuak hirugarrenekoak baino beranduagokoak direla; horrekin, beharbada, ondoriozta liteke beranduagokoak direla lehen eta bigarren graduko hau eta hori beraiek ere. Laburbilduz, badirudi euskararen bilakaeran momentu batean inesibozko formak hasi zirela erabiltzen deklinabidearen beste kasuetarako oinarri gisa, lehenago erabiltzen zen forma hutsaren edo absolutiboaren kaltetan. Atal honetan oinarri historikoetan ongi ezarritako datu mota biri beste baten aukera gehitu diot; ikus, halaber, deklinabide mugatuari dagokionez, goizanko edo barruango bezalakoez esandakoa (ik. 5.2.3.1 eta 5.2.3.2 atalak, hurrenez hurren). 5.5.5 Pluraleko -(h)ak eta -(h)ek D-elementuak Deklinabidearen berreraiketa proposamen honetan *haga-ren izaeraren auzia da 352 V. Berreraiketa morfologikoa eztabaidagarriena. Erakusle plural gisa hek erraz berreraiki daiteke: gaur egun ere erakuslea da forma horretan berean, eta D-elementu gisa ongi identifikatua dago deklinabidean, izenarenean, izenordainenean zein erakusleenean (cf. aurreko ataletan aipaturiko zuek, horiek etab.). Bestelakoa da ustezko *haga erakuslearen egoera: pluraleko deklinabidean -ak atzizkia dugu, baina hortik kanpo ez dago modurik erakusle sisteman **hak moduko erakusle pluralik berreraikitzeko; bestela esanda, gaurko erakusle sisteman ez dago zantzurik inoiz **hak moduko erakusle plural bat izan denik pentsatzeko. Erdi Aroko leku-izenetan ustezko -haga D-elementua agertzen bada ere, ez dago benetan argi inoiz pluraleko *haga erakuslerik izan ote den. Aurreko atal batean (5.2.5.5 atala), *haga-ren arazoa erakusle sisteman kokatu dut, deklinabidetik atereaz. Bi modutan formulatu daiteke honek dakarren arazoa: ♦ Erakusle plurala, absolutiborako zein ergatiborako, hek baldin bazen, ez dago argi zergatik dugun -ak ere izenaren deklinabidean eta ez zen aski izan -ek gramatikalizatzea, izenordainetan gertatu zen bezala (cf. zuek). ♦ Erakusleen gramatikalizazioan oinarrituriko berreraiketa eredu batean ari garela onarturik, ez dago argi zergatik ditugun bi plural, -ak eta -ek, zuzenean berreraiki daitekeen erakusle plurala bakarra baldin bada (hek). Egiari zor, arazoa erakusle sistemaren berreraiketan baino, erakusleen gramatikalizazioaz esan dezakegun horretan kokatu behar da. Bi puntu horietan deskribaturiko arazoari erantzuteko gogoeta bide bat baino gehiago dago: (a) Pentsa daiteke -ek deklinabidean sartzen hasi zenean bazela ordurako izen sintagman plurala adierazten zuen -ak (< -aga) atzizkia, eta ez zuela izenaren deklinabide mugatuan tokirik izango, salbu eta ekialdean, ergatiborako espezializatuz, berrikuntza moduan.412 Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 357 -eak bilakaeraren falta eta beste; (3) gramatikalizazio ezberdin horiek -ga- osagaiaren ñabardura semantikoek baldintzatu dituzte; (4) deklinabide mugatuan berrikuntza da -ek ekialdekoa (ez ordea izenordainetan edo erakusleetan, cf. zuek eta hauek ia orokorrak); (5) berreraikitako *haga erakuslea singularreko ha-ri -ga osagaia gehitutakoa da; (6) - ga-dun erakusle honek garatu dituen balio ezberdinen azalpena egokiago kokatzen da erakusle horren gramatikalizazio bideez esan dezakegun horretan, erakuslearen berreraiketa soilaren auzian baino. Hurrengo bi azpiataletan, bi hipotesi aurkeztuko ditut, -ga-dun D-elementu honen gramatikalizazio ezberdinak nola azal daitezkeen argitzeko; biek ala biek jomuga dute ga osagaiaren jatorrizko balioa argitzea. 5.5.5.1 Ikerketa ildo bat: pluraltasunaren eta biziduntasunaren arteko lotura Funtsean, -ga osagaiaren izaera eta bere bilakaeraren xehetasunak zehaztea faltako litzaiguke. Nire ustez, zeregin horretan, ezinbestekoa da aintzat hartzea Smith-Starken (1974) hierarkia; hona nola formulatzen duen Haspelmathek: “An apparently exceptionless generalization is that human nouns are more likely to have plural marking than non-human (especially inanimate) nouns” (2013, etzana autorearena). Zinez da esanguratsua pluraltasuna biziduntasunarekin hain estu loturik agertzea, euskaraz izen bizidunekin agertzen den marka eta pluralararena jatorri bereko morfemak direla gogoratu baitugu 5.5.5 ataleko (g) puntuan. Orokortze tipologiko honen arabera, balirudike lokazioaren eta pluraltasunaren arteko lotura zuzena baino biziduntasunaren eta pluraltasunaren artekoa hobetsi behar dela. Hipotesi honetan, -ga atzizkiaren baliorik behinena eta, agian, jatorrizkoa biziduntasun markarena litzateke, eta pluraltasunaren adierazpen morfologikoa izenen biziduntasunarekin lotzen duen hierarkia horrek erraztuko zuen -ga plural marka gisa berranalizatzea. Hau guztia hala balitz, arestian aipaturiko eta Lakarrak gogora dakarren lokazioaren eta pluraltasunaren arteko loturak arazo bat gehiago luke, deklinabide arrunteko lokatibo → plural bilakabidearen paralelo faltaz gain. Bide honetatik eraikitako hipotesiak balituzke, hala ere, arazoak: ergatiboarekiko lotura azaltzea zaila gertatuko litzateke —Silversteinen hierarkiaren arabera, bizidunak 358 V. Berreraiketa morfologikoa dira, hain zuzen ere, ergatiborik hartzen ez dutenak—, eta errazago azaltzen da -ga lokatibo batetik abiatuta; era berean, Joseba Lakarra irakasleak ohartarazten nauen bezala, erraz azal daiteke -ga lokatiboa izen bizidunen leku-kasuetan agertzea, hain zuzen ere izen horiek behar baitute marka gehigarriren bat leku-kasuak hartu ahal izateko (hots, nolabait “leku” bilakatu behar dira: cf. **Maritxu-n vs. Maritxu-ga-n); bestalde, badirudi adizkietako -ga- eta -na- (cf. duan/dunan, ik. 5.2.3.4 atala) hobeki azaltzen direla bere lokaziozko balioren batetik. Esan daiteke forma beraren (*-ga jatorrizkoa) balio ezberdinen (bizidunen lekukasuetan, ergatibo markan eta pluralean agertzea) arteko harremana zehazteko dituzkegun zailtasunak gehiago dagozkiola datu edo analisi faltari, beste ezeri baino. Hurrengo azpiatalean, Smith-Starken orokortzean beste modu batean sakontzeko aukera aztertuko dut, honako hau alde batera utzirik: bere eta Silversteinen hierarkia osagarrien bidetik, aztertuko dut nola konpon daitezkeen arazo hauetako zenbait, onartuz lokazioarena dela -ga osagaiaren jatorrizko balioa eta datuen analisi xeheago bat emanez. 5.5.5.2 *haga-ren bi gramatikalizazioak: -ga osagaia, ergatibitate erdibituaren arabera 7.2 atalean proposatuko dut numeroaren araberako ergatibitate erdibitua dagoela euskaraz; atal horretako eztabaidaren aurrerapentzat har litezke -ga atzizkiaz hemen esango ditudanak. Hauxe da azalpenaren oinarria: ♦ Silversteinen (1976) eta Smith-Starken (1974) hierarkiek modu egokian azal dezakete morfema berak (-k < *-ga) pluralerako zein ergatiborako balio izatea eta pluraleko deklinabide mugatuan euskal eremu handi batean ergatiborik ez markatzea (numeroaren araberako ergatibitatea). Hona hemen Silversteinen biziduntasunaren araberako hierarkiaren eskema oinarrizko bat: (15) 1. p/2. p → 3. p → pertsonak → animaliak → [bizidunak] → bizigabeak Silversteinen arabera, hierarkia honetako eskuineko aldeko izen motekin erabiliko da 362 V. Berreraiketa morfologikoa Lakarrak, baina morfema baterako balio duenak besterako ez du balio kasu honetan. Auzi honetan gehiago sakondu gabe, aipagarria da heta- ereduak bete-betean betetzen duela Martineten ereduaren araberako herskarien banaketa (1950). 5.5.5.4 Bururatzea eta azken ohar bat -ak eta -ek D-elementuen arteko harremanaz Ustekizun hauek guztiek ez dute azalpen erabatekorik ematen -(h)ek eta *-(h)ak Delementuen arteko harreman zehatzaz. Laburbilduz, esan daiteke -ek D-elementuarekin ez dagoela arazo nabarmenik: hek erakusletik eratortzen da diakronikoki, besterik gabe. Deklinabideko -ak atzizkiaren nondik norakoak, ordea, ez daude hain argi: D-elementu gisa identifika dezakegu, Erdi Aroan -haga agertzen delako, baina zalantzazkoa da bere estatusa erakusle sisteman. Horretaz guztiaz gain, azken ohar bat egin daiteke euskararen barrenean biek duten orokortasun maila ezberdinaz: (a) -ek orokorra da erakusle sisteman eta izenordainetan euskal eremu osoan (cf. hauek edo zuek); izenaren deklinabide mugatuan ere agertzen da, baina ekialde zabaleko hizkeretan bakarrik. (b) -ak izenaren morfologian baizik ez da orokorra, eta ez da ageri erakusleetan eta izenordainetan, berrikuntza zenbait gorabehera (cf. horiak, batzuak etab.).421 Orokortze honek honela egingo luke bat hemen eginiko berreraiketarekin: -ek, erakusleetan zein izenordainetan orokorra den neurrian (cf. hai-ek eta zu-ek, hurrenez hurren), zaharragoa da bakarrik izen morfologian aurkitzen den -ak (< *haga) baino, eta Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 363 erakusleen jatorrizko erg./abs. bereizketa eza atxikitzen du. Erakusleetatik eta izenordainetatik kanpo, ordea, argudiatu beharra dago berrikuntza dela ekialdeko izenaren deklinabide mugatuko erg. -ek, erg./abs. -ak zahar eta inoiz orokorragoaren aldean: izenordainetako eta erakusleetako -ek atzizkiaren aldean, bazter batekoa baizik ez da, ekialdekoa bakarrik, eta, inportanteagoa dena, balio bakarrarekin espezializatuta ageri da, ergatiboarenarekin, erakusleen jatorrizko eta berezko bereizketa eza galduta; erakusleetatik urruntzen duen ezaugarri honek du salatzen bere berritasun erlatiboa. Bestalde, -ak atzizkiari dagokionez, izenaren deklinabidean baizik ez da garatu; honek pentsarazten du gramatikalizazio bide bereizi batetik izan duela garapena, 5.5.5.2. atalean azalduriko ñabardurekin, ez pluraleko beste atzizkien modura.422 (h) D-elementutzat jo dudan -(h)aga atzizkiaren gramatikalizazio bideez gogoetatu 5.5.6 Erakusleen berreraiketa: ondorioak eta arazoak Hona hemen laburbilduta erakusleen zeharkako berreraiketa honen emaitzak, bere ondorio eta arazoekin: (a) Erakusleen hasierako hotsa hasperena zelako hipotesia hobetsi dut, ez herskari belarra (ahostuna zein ahoskabea) (5.5.1 atala). (b) Hirugarren graduko erakusle singularrerako *ha berreraiki daitekeela aipatu dut (5.5.2 atala). (c) Erakusle pluralen jatorrizko forma monosilabikoa zela proposatu dut (5.5.3 atala). (d) Zenbait izenordainek (cf. zuek, guek) eta erakusle plural guztiek bigarren osagai moduan hek dutela proposatu dut (5.5.3.1 eta 5.5.3.2 atalak). (e) Berreraiketa modu honek jatorrizko erakusle sistema gradu bakarrekoa izan ote zitekeen galdetzera eraman nau (5.5.3.3 atala). (f) Erakusle pluralen sisteman mendebaldeko eta mendebalde-erdialdeetako hizkerak berritzaileak direla proposatu dut: honeek/aek vs. hauek/hek (5.5.4 eta 5.5.3 atalak). (g) Singularrekoan, ordea, gordetzailea da mendebaldea: a vs. aura/hura (5.5.2 atala). 364 V. Berreraiketa morfologikoa dut, -ga osagaiaren jatorrizko balio lokatiboaren bidetik: nola iritsi den erg. sg. -ak izatera, eta nola erg./abs. pl. -ak izatera (5.5.5.2 atala). (i) Numeroaren araberako ergatibitate erdibituaren hipotesia aurkeztu dut, eta ekialdeko deklinabide mugatuko -ek atzizkia berrikuntza izan behar dela argudiatu (5.5.5 atala). Atalaren hastapenean esan bezala, deklinabide mugatuaren diakroniaren xehetasunen berri ematea da tesi honen helbururik behinena; erakusleen diakroniaz esan dezakeguna deklinabidearenaz egin genezakeenaren menpe dago tesi honetan. Erakusle sistema bere osotasunean eta berariaz berreraikitzeko, erakusleak behar dira aintzat hartu, testuz testu eta bere balio eta forma ezberdinekin, ez soilik haien ondorengo gramatikalizatuak diren artikulu, izenordain eta beste. Bide hori hartzen du Irigoienek (1978, 1981), orobat Azkaratek eta Altunak (2001: 12-20). Atal honetan, deklinabidea aztertzetik datozen zenbait ideia orokor bildu dira, erakusleen berreraiketan gako izan daitezkeenak, baina erakusleen berariazko berreraiketa egin gabe dago. Etorkizuneko lan honetarako, aintzat hartzekoak dira Schulzeren zenbait ohar; erakusleen berreraiketak dituen berezitasun zenbait aipatzen ditu, sei puntutan banatuak (2003: 292-294): (1) erakusleen jatorri etimologikoa ez da argia izan ohi, eta formaren eta esanahiaren arteko harremana fonosinbolikoa edo fonoestematikoa —“phonesthematic” jatorrizkoan— izan daiteke; (2) erakusleen izaera fonetikoa aldendu egin daiteke lexiko arruntarenetik eta arau fonotaktiko kanonikoetatik; (3) erakusle paradigmak iraupen txikikoak izan ohi dira; hots, handia izan ohi da bariazio diakronikoa eta sinkronikoa paradigma horietan; (4) erakusleetako fonemek maiz ez diete hertsiki segitzen hizkuntzaren arau fonetikoei, eta horietan gertatzen diren aldaketek berariazko azalpenak behar dituzte; (5) erakusleak maiz daude aldaketa funtzionalen eta semantikoen menpe, hau da, espazio deiktikoaz hiztun komunitateak duen oharmenean gerta daitezkeen aldaketen menpe; (6) erakusleen azpiparadigmak maiz dira mixtoak beranduagoko aroetan —inoiz paradigma pururik izan bada—, eta, adibidez, gradu hurbileko erakuslea gradu urrunekoaren gehiketaz osa daiteke, eta bigarren graduko erakuslea sortu, eta abar. Nire ustez, datozkeen lanetan SEIGARREN KAPITULUA ARTIKULUAREN SINTAXIA. XVI. MENDEKO EGOERAREN DESKRIPZIOA Kapitulu honetan, deskribatu dut nola erabiltzen zen XVI. mendean -a artikulua, funtzio sintaktiko nagusien arabera. Horretarako, 3.2.4 eta 3.2.5 ataletan emandako irizpideak hartu ditut aintzat, eta VI.1 eranskinean zerrendaturiko testuinguru sintaktikoetako batzuei begiratu diet; XVI. mendeko testuetakoak dira datuak, 3.4 atalean zehazturiko corpusaren araberakoak. Helburu behinena hauxe da: betetzen hastea Mitxelenak ikergaian aipaturiko hutsuneak (ikus 2.6.1 eta 3.2 atalak); gainbegirada orokorra da hau, eta azaldu gabe geratuko dira hizkera edo autore jakinen hainbat xehetasun. Eginbide zabalago baten hasikin moduan ikusi behar da kapitulu honetakoa: berez, lan monografikoak behar ditugu autore, garai eta euskalki bakoitzari buruz, deskribatuko dutenak izen sintagmen erreferentzialitatea nola markatzen den horietako bakoitzean, eta zein morfologiaren arabera zein xehetasun semantiko adierazten zen. Kapitulu honetako helburua deskriptiboa da, horrenbestez. Beharrezko diren analisi semantiko sakonagoek ez dute tokirik izango, eta etorkizuneko lanetarako geratuko dira. 6.1 Artikulua XVI. mendera arteko hiztegietan Argi dago hiztegi eta hitz zerrendetan ez dagoela aski sintaxirik, artikuluaren erabilerari buruzko azterketa sakonik egiteko. Baina horietan dagoen informazio apurra sailka daiteke, ikusteko testuetako sintagmetan deskriba daitezkeen joerekin bat egiten duen. Deskriba daitezkeen ezaugarrien berri eman dut ondoko azpiataletan. 6.1.1 Artikuluaren erabilera, izenen izaera semantikoaren arabera Ezaguna da izaera semantikoaren arabera dutela artikulua Picauden hiztegiko hitzek; ongi azaldu zuen López-Mendizabalek hori (1966: 78-79). Bi multzotan sailkatu zituen Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 369 Pentsa liteke salbuespena dela araign “piscem”, zenbakarritzat jo daitekeelako, gaztelaniaz “pez” itzultzen badugu; baina, kasu honetan, ziur aski “pescado” itzuli behar da, eta izen zenbakarrietara hurbiltzen du horrek (aragui-ren ondoan ageri da, gainera). Horrela, ongi azaltzen da artikulurik gabe agertzea, eta horrek berak indartu egiten du arrain hitzaren jatorri etimologikoan partizipioa ikustea; bestela esanda, hurbilago egongo zen arrain hitzaren jatorrizko esanahia “pescado” zenbakaitzetik, “pez” zenbakarritik baino, eta horrexegatik ageri da artikulurik gabe (EHHE s.v.). (c) Bestelakoak dira elicera eta uric hitzak: partitiboan dago uric, eta elicera adlatiboan egon liteke, edo, zaraitzuerazko lakukotasuntzat hartuz gero, elizara absolutiboaren lekukotasuna izan liteke. Gogoan har bedi dokumentatua dagoela - r- epentetikoa -a duten hitzez bestelakoetan ere, cf. IbargC solora eta Land abejoera; ik. 2.4.2.3 atala. Artikuluduntzat hartuz gero, jakina, (a) puntukoekin batera jarri behar da. Bestelako hizkuntz egoera baten berri ematen digu Von Harffen hiztegiak: artikuluarekin agertzen dira ia izen zenbakaitz guztiak (ogea, arduwa, oyra, gaza, oluwa); aragi da artikulurik ez duen bakarra. Zenbakaitzetatik kanpo, artikuluarekin ageri da hytzokosanma, ziur aski etxeko jauna; ohar bedi etxeko izenlaguna duela aurretik jauna-k, eta horrek artikulua agertzea are gehiago bultzatzen duela. Ezin da jakin gasta hitzak artikulua duen, eta huetza-k interpretazio arazoak ditu. Erdi Arotik kanpo, hitzen izaera semantikoaren eta kategoriaren araberako banaketa antzeman daiteke Leizarragaren euskara-euskara hiztegian ere (zubererazko ordainak ematen dizkie bere hizkera nagusiko hitzei). Izenak, oro har, artikuluarekin ematen ditu Leizarragak; hiru sarreratan, ordea, artikulurik gabe ematen ditu: (1) artha, ansia, achola, arrangura;423 430 Bizkaierazko eta gipuzkerazko hitzak biltzen ditu Ibarguen-Cachopínen hiztegiak. g. vsay gayxtoa euqui, vsa eguin “heder” eta vsay gayxtoa daucã gauçea “hedionda cosa”. Nabarmen ageri da, (3) eta (4) adibide sortei begira, ez dela inondik inora erabat betetzen abiapuntuko orokortzea. Baina zinez esanguratsua iruditzen zait ez izatea adibiderik izan zitekeen laugarren adibide sorta baterako, hots, ez izatea partizipioa objektu artikulugabearekin eta aditz-izena objektu artikuludunarekin izango lituzkeen bikoterik. Nire ustez, honek bat egin lezake Hopperren eta Thompsonen lan famatu bateko Trantsitibitatearen Hierarkia delakoarekin, zeinaren arabera aditzaren aspektuarekin egon daitekeen lotua objektuaren definitutasuna: objektuek indefinitu izateko joera dute aspektu burutugabeko aditza duten perpausetan, definitu izatekoa aspektu burutukoa dutenetan (Hopper eta Thompson 1980: 268). Jakina, hemen bildutako datuak gutxi dira, eta zenbait gauza ohargarri dago: orokortzea betetzen duten (2)-ko adibideetan, objektuko sintagman beti dago buru izena; horretaz gainera, hitz elkarketako adibidetzat har litezke aditz-izenarekin daudenak. (3)-ko adibideetan, berriz, egin aditz arina dugu ia guztietan. Horrezaz gain, laugarren adibide sorta bat ere bil liteke, partizipio bera objektu artikuludunarekin eta artikulugabearekin duten adibideekin, cf. orapina quendu “desañudar” eta soltadu, orapin quẽdu “desatar”. Zaila da irizpiderik aurkitzea horrelakoetan. 384 VI. Artikuluaren sintaxia diren zenbait testuinguru sintaktikotako datuak: partizipio adberbialak, egitura erresultatiboak eta estatiboak, predikatu sekundarioak, perpaus pasiboak eta perpaus iragankorretako objektuak. Arrazoi nagusia hauxe da: horietako gehienetan, iruditu zait gaia izenaren morfologiatik gehiegi urruntzen dela, eta aditzaren esparruan sartu. Etorkizuneko langai izan beharko dira, ezinbestean; perpaus estatiboen, erresultatiboen eta pasiboen azterketan abiatzeko, esaterako, irakur bitez Mounolen tesiaren bigarren kapitulua (2011), euskalaritzaren alorrean, eta Nedjalkov eta Jaxontoven lana (1988), maila teoriko orokorragoan. Perpaus iragankorretako objektuei dagokienez, bestalde, zaila egin zait maiz aditz arinekiko egituretarik bereiztea objektu bete-beteak direnak; gramatikaren atal horretan ere eztabaida sakonagoetara iristen gara berehala, inkorporazioaren eztabaidara, adibidez, eta, azterketa xeheagoa behar dutelakoan, etorkizuneko lanetarako utzi ditut objektuak ere. Predikatuei buruzko monografikoa eskatzen zuen Mitxelenak; bokatiboak, perpaus existentzialak, predikatuak eta subjektuak aztertu ditut hemen. Abiapuntu gisa baizik ez dut ikusten kapitulu honetako ekarpena, orotariko deskripzio morfosintaktiko historiko baterako bidean; horrela bada, hiru zutarriren araberakoa ikusten dut etorkizuneko lana: ondoko mendeetako testuak ere sartzea, deskribapena testuinguru sintaktiko gehiagotara zabaltzea eta hori sintagma guztien ezaugarritze semantiko eta erreferentzialarekin osatzea. 6.2.1 Bokatiboak Funtsean, definizio honekin bat egiten dutenak hartu ditut kontuan: “By vocative [we mean] a sentence constituent whose function is to call the attention of an addressee to a given proposition” (Lambrecht 2001: 1065). Bide horretatik, bigarren pertsona bati zuzendutakoak bakarrik sartu ditut zerrendan; horrenbestez, bazter utzi ditut epitetotik edo halakoetatik hurbil egon litezkeenak, hala nola JLazkano Juan de Lazcano beltzarana, / Guipuzcoaco capitana, / Franzez osteac jaquingo du / Ura Ondarrabian zana edo, are garbiago, Miser 72 emango ditugu txaaltxo gazteak, / txaaltxo gazte malizia bageak. Batzuetan, zalantza izan daiteke bokatiboetatik bereizteko harridurazko esaldiak; honelakoak, adibidez, ez ditut bokatibo gisa sailkatu: Lazarg AL: 1143v Ai, p. Etxep 3: 41 Bana anhiz emazte da escapacen çayenic Hauetako gehienetan, asko zenbatzailearen erregimenari dago lotua partitiboa (cf. eskerrik asko esapide ihartua), eta horren arabera azaldu behar da Lazarragaren eta Isastiren kasuan. Ez dut hain argi (5n-p) adibideetan hala denik: erlatibozko perpaus bati lotzen zaio partitiboa azken hiru adibideetan, eta horietan perpaus existentzialak eskatzen duen partitiboa izan daiteke, besterik gabe. Nolanahi ere, badira lau adibide zenbatzaile zehaztugabearekin, partitiborik ez dutenak: (6) a. RS 459 Erur asco dan vrtean garia, / ta erle asco dogunean eztia. f. Etxep 8: 22 Etay lelory bay lelo pota franco vercia vego Ageri denez, Etxepareren adibideak ez dira bete-beteak, interpretazio arazoak dituzte. Refranes y Sentencias-ekoetan, ordea, perpaus existentzial garbiak ditugu, eta esango nuke espioitzako gutunetako adibidea garbi antzekoa dela; hauetan denetan zenbatzaile zehaztugabe bat da pibot izen sintagmaren burua. Bistan da, burua zenbatzailea denez, ezin da artikulurik agertu. 6.2.2.2 Perpaus existentzialak beste zenbatzaile batzuekin Orobatsu gertatzen da pibotean bestelako zenbatzaileak agertzen direnean: ez dago bestelako determinatzailerik. Bederatzi adibide bildu ditut: (7) a. Sorabila 2 Achul ona, Sorabilan bost eche, 392 VI. Artikuluaren sintaxia Bederatzi adibide hauen artean, (10a, b, c, d) adibideak kontuz hartu behar dira: (10a-b) adibideak ez dira perpaus existentzial bete-beteak, nahiz eta interesgarri izan, hain zuzen ere koordinaturiko bi izenez osatua dagoelako pibot sintagma. Landuchioren adibidea ere (10c), bere urrian, ezin da hartu perpaus existentzial betetzat. Azkenik, Oihenarten adibidean, perpausa existentzialtzat jotzeko izan litezkeen arazoez gain, ezin da erabaki pibot sintagmetan artikulua dagoen ala ez, -a berezkoa duten izenak direlako. Mugakoa izan liteke Lazarragaren adibidea (10d), perpaus existentzialtzat jotzeko tenorean. Baina, hala dela onarturik, ohargarria da interpretazio pluraleko izen arrunt zenbakarria dagoela pibotean. Rabelaisen adibidea (10e) helburuzko perpaus bat da; interesgarria da hau ere, izen zenbakaitz gisa har baitaiteke piboteko izena, abstraktu gisa. Azalpen semantiko honen bidetik, are interesgarriagoa da Etxepareren adibidea, pibotean superlatiboko sintagma bat egonik ere, artikulurik gabe agertzen baita: zenbakaitza da, hemen ere, izena. Orobatsu esan daiteke Zalgizeren (10h) adibideaz: lasto izen zenbakaitza dugu horretan; ohar bedi salda eta zopa izen zenbakaitzak ditugula eztabaidatik kanpo utzi dugun Oihenarten adibidean ere. Horretaz gainera, Zalgizeren adibidean baldintzazko perpaus bat dugu aurretik, eta uler daiteke Arto ez bada lasto izanen da moduko zerbait adierazi nahi dela. Ikus, jarraian, hurrengo bi paragrafoetan, baldintzaz eta etorkizuneko aspektuaz. Azkenik, hauxe esan daiteke Etxepareren beste adibideaz (10g), zeinetan pibota acheter izen zenbakarria den: sintagma horrek ez dio erreferentziarik egiten mediku jakin bati, erreferente zehaztugabekoa da; aurreko perpausa baldintzazkoa izateak eragiten du hori, egoera hipotetiko baten menean ezartzen baitu pibot horren existentzia. Oro har, artikulurik gabeko sintagmak dituzten pibot hauetan, badirudi kasurik gehienetan izenaren semantikaren arabera azaldu daitekeela morfologia jakin hori. Horretaz gain, ohartu beharra dago etorkizunekoa dela perpaus hauetan guztietan proiektatzen den denbora: etorkizunean izan litezkeen entitateen existentziaren berri ematen digute edo, nahi bada, balio orokorreko baieztapenak dira —cf. bereziki mendebaldeko (10a, b, d) adibideak—. Ikusiko dugu beherago izen sintagma partitibodunez osaturiko pibotak erabiltzen direla erreferentzia egiteko diskurtsoaren mundu errealean izan badiren entitateei. Azken ohar gisa, ohartu nahi nuke ekialdekoak e. OihAtsot 666 Sariak zathitu ondoan, ageriko da zer den hirerik urpoan. Perpaus existentzial hauek guztiak orainaldikoak dira, eta entitateen zinezko existentzia bat ezartzen dute —(10)-eko adibideetan ez bezala—, baina haiei erreferentzia zehaztugabea eginez —(11)-ko adibideetan ez bezala—. Adibide sorta honetan ere bakarra dugu mendebaldeko adibidea, baina, beste behin ere, bat egiten du ekialderagokoekin. 436 Erabil daiteke ezaugarri hau, besteren artean, proposatzeko Bidasoaldekoa zela gutun horietako batzuen egilea. Cf. halaber ergatibo pluraleko -ak, ez -ek adibide honetan: 10:4 Gastigatou ditoudan asquen beriac Arochelatic etorry ziren patatchetaco jentiac esan zuten. Eztabaida horretan, aipagarria da Urtubiko anderea izatea sinatzailea (Urruñan dago gaztelua), eta agian aintzat hartu behar da laugarren gutuneko capitán de Blaya ere: gutunen editoreak Bordele iparraldeko Blayerekin lotzen du (Floristán 1993: 188, 29 oh.), baina Irunen bada Blaia izeneko ingurune eta baserri bat. Ekialderagokoa dirudi, ordea, beste gutun batzuetako hizkera, cf. 1. eta 15. gutunak. 6.2.2.7 Laburpen modura, XVI. mendeko testuetako perpaus existentzialen morfologiaz Datu guztiak eztabaidatuta, bi puntutan laburbil daiteke XVI. mendeko testuetan perpaus existentzialetako piboten jokabidea: (a) Korrelazio zuzena dago pibot horien izen sintagmen morfologiaren eta izen sintagmen erreferente motaren artean: baiezko perpaus existentzialetan, IS partitibodunek entitate erreal baino zehaztugabeei egiten diete erreferentzia, IS artikuludunek entitate erreal eta jakinei, eta IS artikulugabeek diskurtsoaren testuinguru hurbilean ez dauden entitateei. (b) Ezin izan dut alderik aurkitu euskalkien artean; oro har, eta datu gehiagoren faltan, esan daiteke XVI. mendean berdintsu jokatzen dutela eremu guztietako euskalkiek, mendebaldekoek eta ekialdekoek, perpaus existentzialetako pibotetako izen sintagmen morfologiari dagokionez. Ohar bedi gipuzkerazko testuetan ez dudala adibiderik jaso. 6.2.3 Perpaus predikatiboak Bildutako datuen artetik, hiru predikatu mota nagusi analizatuko ditut atal honetan: izenondo sintagmez osatutakoak, izen sintagmez osatutakoak eta izen + izenondo sintagmez osatutakoak. 441 Mendebaldekoetan, bizkaierazko testuak, Arabakoak eta gipuzkerazkoak sartu ditut; ekialdekoetan, goi-nafarrerazko testuak, lapurterazkoak, behe-nafarrerazkoak eta zubererazkoak. Adibide horietan, denak dira izan edo egon aditzekiko perpausak. Bereizita eman ditut izenondo predikatu soilak (IzondP) eta konparaziokoak edo gehiegitasun atzizkia duten izenondoekiko predikatuak (KonP); adibideetan, kopuru (kop.) eta portzentajeak (%) emateko, “/” zeinuarekin bereizi ditut artikulugabeak eta artikuludunak. “Orotara” zutabean, gehitu egin ditut IzondP eta KonP zutabeetako kopuruak. Adibidez, Refranes y Sentencias testuan, 76 adibide jaso ditut izenondo predikatuarekin, eta horietatik 62tan dira artikulugabe eta 14tan artikuludun; (76 adibide Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 403 predikatuetan baino; honek bat egiten du gramatika modernoetako deskripzioekin: “Izenondoa maila adberbioren bat duenean eta batez ere -ago edo -egi hartzen duenean, joera handia dago mugatzailerik gabe jartzekoa” (Euskaltzaindia 1993: 128). Hainbat ohar egin dakizkioke aurreko paragrafoko orokortzeari; baditugu, esaterako, espero genezakeenaren aurkako adibideak: konpara bitez, esaterako, mendebaldeko RS 433 Ondasunac galdu azquero / dyra ezaun eta ekialdeko OihAtsot 364 Onarzunak, galduz geroz dira ezagunak; subjektu singularra duen ordaina ere badago Refranes y Sentencias-en, 297 Galdu azquero ondasuna, / da eçauna. Atal honetan, orokortze horretatik kanpo geratzen diren salbuespenak aztertu ditut; hots, adibide artikuludunak. Horrek erakutsi beharko liguke zein testuingurutan hasi zen artikulua zabaltzen izenondo predikatuetan, eta irizpiderik antzeman ote daitekeen bilakaera horretan. Bestalde, nire ustez horiek dira azaldu beharrekoak: artikulurik gabeko predikatuak dira jatorrizkoak, arkaikoak, eta bistakoa da predikatu artikuludunetan dagoela aldaketa eta berrikuntza. 6.2.3.1.1 Arazoak izenondo predikatuak aztertzeko tenorean Aurreko atalean aurkezturiko ekinbidean suertatzen diren arazo zenbaiten berri emango dut lehenik: (a) Konparatiboko atzizkia duten sintagma batzuk adberbio gisa ere interpreta daitezke, hala nola ArrasErrekIII 29 are bere lasterrago / abendañuje motela, IbargCEs B21 Obe illos, RS 293 Ecachac dacar aro ona / gaxtoa vaynzate oba, 331 Equix nago guertuago / ynox baño guduraco. Horrelako adibideak eztabaidatik kanpo utzi ditut. Kanpo utzi ditut bestelako interpretazio arazoak izan ditzaketenak ere, hala nola KantabKant-eko hiru adibideak. (b) Zenbait adibide ikusita, batzuetan ezinezko dirudi inolako irizpiderik antzematea. Badira, esaterako, adibide eta are perpaus berean ezberdin jokatzen duten predikatuak, ageriko arrazoirik gabe. (15) a. Garibai B16 Aoa veroa, bolsea oç. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 405 dagoenik balça eta eder predikatuen artean: esaterako, zaila da alde semantiko esanguratsurik topatzea beltz eta eder izenondoetan (eder izatea “abstraktuago” ote, eta beltz izatea ezaugarri objektiboagoa, edo “ukigarriagoa”?). (d) Horrelako adibide zenbaitetan, aipa genezake errima beharra aldaera artikuludunak azaltzeko; ikus elkarren segidan diren Oihenarten adibideok: (18) a. OihAtsot 596 Ezta zaharra duena zaldarra. 443 Ditugun datu apurren arabera, baliteke gipuzkerazkoak ere Arabakoekin sailkatu behar izatea. 444 Gogoan har bedi, nolanahi ere, RS-ko hizkuntz egoera eta Lazarragarena ez direla inolaz ere garaikideak. 412 VI. Artikuluaren sintaxia 6.2.3.1.3 Predikatu bikoitzeko egiturak Interesgarria da ikustea antzeko kopuru eta portzentajeak ditugula, predikatu bikoitzeko egiturei begiratzen badiegu; ikus segidan diren 14. eta 15. tauletan. Adibide guztiak eranskinetako 65. taulan bildu ditut. Testua IzondP KonP Orotara 2/0 100/0 22/3 88/12 Bela 1/0 100/0 0/0 - 1/0 100/0 OROTARA 45/4 92/8 5/0 100/0 50/4 93/7 15. taula. Predikatu bikoitzeko egituretako izenondo predikatuak, XVI. mendeko ekialdeko testuetan, kopuruak eta portzentajeak. Ageri denez, ekialdeko testuetan gutxiago erabiltzen dira predikatu artikuludunak, eta Oihenart da, berriz ere, horien artean gehien erabiltzen dituena; gogoan hartu behar da, hala ere, adibideak ez direla asko, eta baliteke aldeak esanguratsuak ez izatea. Oihenarten adibide hauetan guztietan, erlatibozko perpaus batez lagunduta dago subjektua: 445 Hiru adibideetako batean izenondoa ez dago artikuluarekin, partitiboarekin baizik. 414 VI. Artikuluaren sintaxia artikulua har dezan: zenbat eta erreferente konkretuagoa izan (perpaus erlatibo batez lagundua dagoelako, esaterako), orduan eta errazagoa da artikulua hartzea predikatuak. (c) Badirudi Araba izan dela berritzaile artikuluaren erabileran: bertan dago artikulua zabalduena; egitura bikoitzeko predikatuetan ere joera bera antzeman daiteke. 6.2.3.2 Perpaus predikatiboak: izen predikatuak VI.5 eranskinean bildu ditut adibideak, eta ondoko tauletan zenbaki eta portzentajeetan eman ditut adibide horiek. Taula hauetan, zutabe bat gehitu dut bat duten sintagmentzako; ez zen halako adibiderik izenondo predikatuetako sintagmetan, baina bai izen (+ izenondo) predikatuetakoetan. Bestalde, eta izenondo predikatuen atalean ez bezala, predikatu bikoitzeko egiturak barnean dituzte zenbaki eta portzentaje hauek; ez ditut bereizirik eman, esanguratsua ez delakoan: orotara, 31 adibide daude predikatu bikoitzekoak, eta horietarik bakarra da artikuluduna, hau bera interpretazio arazoekin (Etxep 1: 279). Testua Izen predikatuak Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 415 Testua Izen predikatuak -Ø Kop. -Ø % -a Kop. -a % bat Kop. bat % NafKondest 1 %100 0 0 Isasti 6 %100 0 0 - Leiz 5 %71 0 - 2 %29 EspGut 2 %40 2 %40 1 %20 Etxep 36 %97 1 %3 0 - Zalgiz 18 %100 0 0 - OihAtsot 48 %94 3 %6 0 OROTARA 116 %92 7 %6 3 %2 17. taula. Izen predikatuen morfologia, XVI. mendeko ekialdeko testuetan, kopuruak eta portzentajeak. Funtsean, esan daiteke errepikatu egiten direla izenondo predikatuetan ikusitako emaitzak: (1) Oro har, nagusi dira izen predikatu artikulugabeak; (2) ekialdean forma mugagabeak gehiago erabiltzen dira mendebaldean baino; (3) mendebaldean, testu luzeetako datuei begira, esan daiteke hego-mendebaldea dela berritzailea, predikatu artikuludunen kopurua apaldu egiten baita hango testuetan, Lazarraga eta Betolatza horren lekuko —Garibairen beraren zenbakiak ildo bertsuan koka daitezke, baina adibide gutxi ditu—. Alde nabarmen bat dago ekialdeko eta mendebaldeko testuen artean: ekialdekoak baizik ez dira sintagmaren buruan bat duten predikatuen adibideak. Ohar bat egin daiteke Mitxelenak egin zuen orokortzeaz: Axularren predikatuez ari zela, izen predikatuak, izenondoarekin lagunduta egon zein ez, artikuludun dira (VII 308). Argi dago, arestiko (1) puntuaren argitara, ez dela hala XVI. mendeko testuetan. Dena den, ohartu behar da genitiboko izenlagunarekin daudela Mitxelenak dakartzan izen soileko predikatuen adibideak;446 446 Hauek dira singularreko subjektuarekin dakartzan izen predikatuen adibideak: Ax 37 eta orduan dembora onaren seiñalea dateque eta Ax 172 Çuec çarete, eta gu gara, Iaincoaren laboraritasuna: gu gara, Iaincoaren lur-landua, appaindua eta trabaillatua. Beste adibideak izen + izenondo predikatuak dira, edo pluraleko subjektua dute: cf. Ax 216 Bertce guztiac dira bidexcac, bide chidorrac, hertsiac… eta Ax 392 Ihiztari handiac dira beguiac. ez da hain harrigarria, beharbada, artikuluarekin agertzea horiek ere. Oharrak ohar, hemen ere artikuludunak dira esplikatu beharrekoak. Izen predikatu artikuludunen zerrenda osoa ekarri dut hona: Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 421 ezin antzematea ekialdeko eta mendebaldeko testuen artean. (c) Orotarako kopuru eta portzentajeak aintzat hartzen baditugu, nagusi dira -a duten predikatuak. (d) Horretaz gain, bat duten sintagmak gehiago dira izen predikatuetan baino, bai ekialdean bai mendebaldean. (e) Ondorio nagusi gisa, esan daiteke Mitxelenak XVII. mendean —Axular du aztergai, ikus 2.6.3.2 atala— deskribatu zuen egoeraz bestelakoa dugula XVI. mendeko testuetan: ugariak dira XVI. mendean izen + izenondo predikatu artikulugabeen adibideak, artikuluaren zabaltzeari eutsi diotenak. (f) Azkenik, aurreko ataleko predikatu motei begiratuta eta haiekin konparatuta, agerikoa den gauza bat nabarmendu daiteke: determinazioari dagokionez, izen soileko eta izenondo soileko predikatuek bateratsu jokatzen dute, eta horietarik aldentzen dira izen + izenondo predikatuak, artikulua hartzeko joera handiagoa dutenak. Predikatu hauetan forma artikuludunen gailentzea azaltzeko, pentsa daiteke sintagma bateko osagaiak zenbat eta modifikatzaile, izenondo eta izenlagun gehiago izan, orduan eta handiagoa izan daitekeela haien maila erreferentziala, erreferentea bera zehatzagoa, jakinagoa delako testuinguruan; morfologikoki markatuta egoteko joera horren ondorio gisa azaldu liteke —dela artikulu indefinituarekin, inguruko hizkuntza erromantzeetan nabarmenago den bezala, dela definituarekin—.450 Milia Lasturkoren eresian, 2 Cer ete da andra erdiaen çauria? / Sagar errea, eta ardāō gorria adibidean, berdintze baten osagai moduan azaldu daitezke sagar errea eta 422 VI. Artikuluaren sintaxia ardāō gorria sintagmak, aurreko ataletan beste predikatuentzat eman izan dudan azalpenaren bidetik. Refranes y Sentencias testuko adibideetan, antzeko adibidetzat jo liteke RS 197 Belorita ezcur ona / esquequi asco baleuco artikuluduna. Bestalde, badirudi batera aztertu behar direla RS 71 Auere guextoa da gorrotoa eta RS 308 Guren da andia odolbacoa atsotitzak: subjektuaren aurretik dago predikatua bi hauetan; ohar bedi, gainera, guren da handia-ren hurrenkera. Cf. orobatsu OihAtsot 187 Gauza sorta da Erretate, / hura gaberik eninzate eta 296 Lan gaxtoa, bortxazkoa. Hauetan denetan, badirudi ez erreferentzialtzat jo litezkeela predikatuetako sintagmak, eta balio generikoa dutela. Beste bi atsotitzetan ere balio ez erreferentzialeko predikatuak ditugu, baina artikulurik gabe agertzen dira: cf. RS 245 Guiçonoc oro buru balz, / andra duztioc buru çuri eta RS 295 Iauna burquide gaxto; beste azalpenik ezean, lehen adibidean subjektua pluralekoa izateari egotz dakioke predikatuan artikulurik ez agertzea (ikus 6.3.4 atala), baina ezin da erabili azalbide bera burquide gaxto predikatuaren kasuan, eta gogoan hartu behar da bi osagaiaetan artikulua duten atsotitzak baztertu ditudala, atsotitzen generoak ezartzen dituen murriztapenen menpeegi daudelakoan. Ohartu nahi nuke azalpen ad hoc xamarren ertzetan aritzeko arriskua dagoela, esaten dugunean “artikulurik ez duelako, halako interpretazioa du”, hain zuzen ere sintagmaren interpretazioaren arabera erabaki nahi dugunean nolako determinazioa izango duen sintagmak. Refranes y Sentencias-eko azken adibidea, 151 Hurte gestoa barri vsta, Garibairen adibideekin sailkatu behar da, eta Isastiren 42 Gorrotoa villau uts, 47 Izan baguea guerra vts, 82 Vrte gaistoa oquin vts atsotitzekin: hauetan denetan, huts da izen + izenondo sintagmako izenondoa. Ohar bedi Isastiren eta Garibairen adibideetan ez dagoela sintagma artikuludunik. Nire ustez, bestalde, huts dute predikatu hauek handi duten beste batzuekin konpara daitezke: cf. Etxep 4: 11 Honestea bercerena erhogoa handi da, 1: 230 Harçaz vnsa orhitcia çuhurcia handi da eta 13: 15 Vercen gayçaz cençacia çuhurcia handi da. Pentsa daiteke bai huts eta bai handi izenondoak mailakatzaile gisa funtzionatzen dutela sintagma horietan, eta baliteke horregatik ez hartzea artikulurik. Berriz ere, eta gaiaren irristakorraren erakusle, gogora ekarri behar dira Etxepareren adibide artikuludunetako batzuk: Etxep 12: 29 Arimaren ialguitia 424 VI. Artikuluaren sintaxia ustez, adibide garbiak dira EtxauzGut 5 Seguraçen citut eci guíçon terrible bat dela eta OihAtsot 372 Orhi da Bortuetan mendi gora bat, Nafarroa elgatako eta Zuberoako mugan. Bi hauetan, balio erreferentzial nabarmena dute predikatuek: izan baden gizon batez ari da Etxauz, izan baden mendi batez ari da Oihenart. Berdintsu azaldu daitezke Lazarragaren eta Leizarragaren adibideak ere. Atal hau bururatzeko, hobeki zehaztu nahiko nuke etengabe azaleratu den arazo bat: atal honetan, bereziki nabarmena izan da zein zaila den ezartzen inongo korrelaziorik predikatuetako izen sintagmen morfologiaren eta predikatu horien definitutasun-estatusaren artean. Zenbait azalpen aski ad hoc izan direla aitortu beharra dago puntu honetan; adibideen urritasuna erabil daiteke aitzakia moduan, baina, nire ustez, bada arrazoi metodologiko bat ere ezintasun horien atzean: morfosintaktikoa izan da nire datu bilketaren abiapuntua, perpaus moten eta determinazio motaren arabera bildu eta sailkatu ditut adibideak, eta bere mugak erakutsi ditu horrek. Horrelako kasuetan, nabarmena gertatzen da Masicak zedarritzen zuen eginbide orokorraren barreneko ataletako baten beharra, izenen estatus diskurtsiboa zehazteari dagokiona. Tesi honetan ezin izan diot bete-betean heldu alderdi horri; berez, izenen semantika historiko baten esparruko lana da hori. Ikus 3.2.5 atala. 6.2.4 Subjektuak Predikatuen determinazioarekin alderatuta, erabat bestelakoa da subjektuena; alderantzizkoa dela esan daiteke: artikuludunen adibideak eta artikulugabeenak konparatzen baditugu, nagusi dira, ezbairik gabe, artikuludunak. Are gehiago, zinez bakanak dira batere determinaziorik ez duten subjektuak. Horrela bada, datuen analisia errazagoa gertatzen da determinaziorik gabekoak esplikatuta. Bistan dena, subjektu funtzioan badaude egon buruan artikulua dutenez bestelako sintagmak: erakuslea dutenak, zenbatzaileren bat dutenak (zehaztuak, zehaztugabea…), perpaus osoak, etab.; egin litekeen lana da zehaztea zein irizpide diskurtsibo edo testualen araberakoa den horien guztien erabilera, baina bestelako bilketa lana eta bestelako oinarri teorikoak eskatzen ditu horrek, D-elementuen gramatikalizazioarenetik urrun. Horrenbestez, atal honetako datu bilketarako, bazter utzi ditut honelakoak: izen Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 427 Errege hitzaren adibideak, betiere perpaus iragankorretako subjektu funtzioaz ari garela, espioitzako gutunetan jaso ditut batez ere (adibide bat dago Etxeparerengan): (32) a. EspGut 1: 15-16 erege<c> irabaci bataila artikulua hartzeko joera dute, eta horren adibideak ematen ditu. Nolanahi ere, ez du ukatzen ezezkako perpausetan subjektuak ere artikulugabe izan daitezkeenik (Cyr 1993: 223-224). l. OihAtsot 526 Lankide, gaitzkide. (48)-ko hauetan bi sintagma berdintzen dira, koma batez banaturik. Antzekoak iruditu zaizkit, nahiz eta egitura sintaktiko handiagokoak izan, adibide hauek: (49) a. OihAtsot 15 Aita bilzaleari, seme barreiari. d. OihAtsot 639 Latsari onari, eztakidio falta latsarri. Adibide hauetan, (48)-ko batzuetan bezala, aintzat hartzekoa izan daiteke errima beharra. (49a, b, d) adibideetan nor-nori perpausak dira, eta baliteke kontuan hartzekoa izatea subjektuaren agentibotasun apala. (49c)-n, berriz, ezezkako perpausa dugu, eta gogoan hartzekoa izan daiteke aurreko atalean (34)-ko adibideez esandakoa; cf., hala ere, (48l)-ko adibidea. Errimaren argudiotik harago, ez dut garbi ikusten zergatik n. Miser 76 sekula gustian gloria izan bidi. Amen. Hauen guztien eztabaidarako, nabarmen geratzen da hiztegietako sarreren azterketaren garrantzia (6.1.2 atala): itxuraz artikulugabe diren sintagma hauetan, -ia edo -a amaiera dute izenek, eta mailegu nabarmenak dira gehienak (egia da salbuespena). Beraz, ezin da ondorioztatu artikulurik gabeko subjektuak ditugunik hemen; -a amaiera soila duten Garibairen adibideetan (ez -ia), gainera, errimaren argudioa ekar liteke berriz, eta gogoan hartzekoa da IbargCHiz-ek guinda dakarrela, ez guindea (ikus 6.1.2 (b) atala). Eremu dialektal ezberdinekoak izanik ere, aipagarriak izan daitezke nire corpuseko beste bi adibide, Leizarragarenak: 1421 Hala da eguiá eta 1423 Hala da eguia. Nire ustez, bietan dago artikulua: lehenean tiletarekin agertzeak errazten du bigarren adibidea ere artikuluduntzat jotzea. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 439 Adibide hauetan, ez dakit zein den arrazoia artikulurik gabe ager dadin koordinaturiko sintagmaren bigarren izena. Eztabaidarako, ohartzekoa izan daiteke ez direla subjektu oso-osoak, uler baitaitezke aposizio moduan ere.457 (52) a. RS 322 Obe da aurpegui gorri Ohartzekoa izan daiteke, halaber, badagoela hurbiltasun semantiko moduko bat koordinatuta dauden bi izenen artean; hurbiltasun hori gabe, eta (ondorioz?) bi izenak artikuluarekin, cf. agian RS 274 Nesquea ta esquea, nequea ta caltea. Ez dut bestelako bereizgarririk ikusten adibide hauetan, artikuluaren gorabeherak azaldu ditzakeenik. Bestetik, bi adibide aipagarri aurkitu ditut, subjektuan izen + izenondo sintagma dutenak; sintagma horiek artikulugabeak dira, eta, bitxiki, gorri da bietan izenondoa. Ohar bedi bizkaierazkoa dela bata eta zubererazkoa bestea. 458 457 Bada egitura honen beste adibiderik: cf. Bertso bizkaitarrak 11d: arcabuza ta mosquete (Lakarra 1984); adibide honetan objektu funtzioan agertzen da sintagma. 458 Beste aukera bat izan zitekeen gorri predikatu gisa hartzea, predikatu bikoitzeko egitura batean: hobe da aurpegia gorri (edukitzea). Zalgizeren adibidearengatik sailkatu dut hemen, nahiz eta izenondo predikatuen 63. taulan ere gehitu dudan (VI.4 eranskina). / ce ez bioza balzqui. b. Zalgiz 98 Cherri gorri haurren, / Haraguia jaunen. Hauetan ere ez dut ikusten irizpide garbirik, erabakitzeko zerk eragin duen artikulugabeak izatea sintagmak; biak gorri izenondoarekin agertzen direlako iruditu zait adierazgarria batera biltzea. Ohartu beharra dago sintagma artikuludun bana kontrajartzen zaizkiela artikulurik gabeko sintagma horiei, bioza eta haraguia. Ohartu daiteke, halaber, Zalgizeren cherri gorri ez dela subjektu bete-bete baten adibidea. Antzekoa gertatzen da Errodrigo Zaratekoaren eresiko 18 ona chipi, orpo laster, Abendanochea adibidean: ErrodZar-eko adibide honetan, badirudi ona objektutzat har daitekeela, eta chipi predikatutzat, predikatu bikoitzeko egitura batean, (Abendanocheac) ona chipi (du); orpo laster-i dagokionez, badirudi antzeko egitura bateko artikulurik gabeko objektua izan daitekeela orpo, laster predikatuarekin, baina agian ez da baztertzekoa orpo laster sintagma bakarra izatea, aurpegui gorri eta cherri gorri-ren antzera. Aurreko multzoetan sailka ez daitezkeenak (53-55) adibideetan eman ditut: 459 Aipa daiteke Amenduxen beste adibide bat ere: 13 Çarrayzquidate guci bertan yçoc ongi notaturic. Baina adibideak arazoak ditu, eta gucioc edo guciac zuzendu ohi da. Adibide multzo bakoitzak izan litzakeen arazoak gorabehera, nire ustez, garbi geratzen da, (53)-ko adibidearen iruzkinean esan bezala, badaudela perpaus iragangaitzetan ere subjektu mugagabeak. Hori da atal honetako ekarpen nagusia, nire irudiko. Subjektu mugagabe interesgarri hauetaz gain, badira partitiboarekin eta bat artikulu indefinituarekin agertzen direnak. Oso irizpide zehatzaren arabera ezartzen zaio partitiboa perpaus iragangaitzeko subjektuko sintagmari: ezezkako perpausak, baldintzazkoak edo zehar galderak izan ohi dira. Taula batean bildu ditut partitibodun subjektu horiek guztiak: Subjektu funtzioan daude sintagma horiek, eta esanguratsua da un artikulu indefinituarekin edo mugagabean agertzea gaztelaniazko itzulpenak eta ordainak. Objektu funtzioan ere aurki daitezke halakoak: 468 c. EspGut 13: 24 moustrac egin ditou eregery adizera emaiteagatic egin douela milla gauza Aipagarriak dira, bestalde, determinatzaile galdetzaileekin eta zenbatzaileekin agertzen diren sintagma artikuludunak; ez genuke, berez, artikulurik esperoko halakoetan. Dirudienez, mendebaldean aurkitzen dira errazago adibide hauek: (61) a. RS 374 Nesqueac yru hiz egunean, / ta biac vere caltean. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 449 Lan osagarri horren zain, bestelako bide bat jorratu dut, Artiagoitiaren eta Etxeberriaren analisi sinkronikoak azalpen diakronikoen argipean jartzeko. 6.3.2 Analisi sinkronikoak eta galderak diakroniaren ikuspegitik 2.6.4.3 atalean egindako galderak laburbilduko ditut azpiatal honetan. Artiagoitiaren eta Etxeberriaren analisiak bi ardatz nagusiren arabera bereizten dira: batetik, Artiagoitiaren ustez, -a eta -ak numero markak dira (2.6.4.3 ataleko (a, ii) puntua), eta, Etxeberriaren ustez, -a morfema numerotik bereiz aztertu behar da (2.6.4.3 ataleko (b, ii) puntua); bestetik, Artiagoitiaren ustez, -ak osagai banaezina da (2.6.4.3 ataleko (a, iii) puntua), eta, Etxeberriaren ustez, [-k] bereizi behar da, plural marka gisa, eta singularrarena [-Ø] litzateke (2.6.4.3 ataleko (b, iii) puntua). Bigarren ardatzekoa, ageri da, auzi morfologikoagoa da, lehenekoa baino; bestalde, sintagmaren analisiaren ikuspegitik heltzen zaio auziari lehenekoan. Gauzak horrela, bi galdera modu aurreratu ditut 2.6.4.3 atalean: alderdi morfologikotik, bil ote daiteke argudiorik -ak atzizkia osagai txikiagoetan bereizteko, atzizkiaren bilakaera diakronikoaz tesi honetan proposatutakoaren bidetik? Ikuspegi sintaktikotik, zein analisi sinkronikorekin ezkontzen da hobeto testu zaharretan determinatzaile sintagmek duten interpretazioa, eta haien erabileraz egin genezakeen deskripzioa? Nire ustez, lehen galderaren erantzuna argia da: aldarrikatu dut D-elementuen gramatikalizazioa ez dela eredu eransle baten arabera gertatu; ikuspegi horretan sakondu dut 7.1 atalean. Alde horretatik, beraz, Artiagoitiaren hipotesitik hurbilago ikusten ditut -ak atzizkiaren diakroniaz esandakoak: -haga D-elementua osorik lotu zitzaion izenari, ez -ha (> -a) eta -ga (> -k) zein bere aldetik. Bestalde, Etxeberriaren analisia hurbilago legoke analisi eransle klasikotik, baina, 7.1.6 atalean nabarmendu bezala, hizkuntzaren izaera tipologiko orokorraren aurkakoa izan da artikuluen gramatikalizazioa. Nolabait esateko, talka hori azaleratzen da morfologiazko analisi sinkronikoetan, bi ereduen artekoa: hizkuntzaren tipoari berez dagokiona eta arrotza zaion D-elementuen gramatikalizazioarena. Etorkizuneko ikerketarako geratzen da aztertzea nola barneratzen den hizkuntzan bere izaera tipologikoarentzat arrotza zaion ezaugarri bat, 471 Hipotesi honetarako, esanguratsua iruditzen zait atal hastapeneko Mitxelenaren aipua, besteak beste gogorarazten baitu garai ezberdineko geruzak ditugula hizkuntzaren egoera sinkroniko batean. Pentsa dezakegu antzeko zerbait dugula artikuluaren kasuan: euskara modernoan, artikuluaren erabileraren ondoz ondoko geruza diakronikoak ditugu, eta egoera sinkroniko moderno honetan deskriba daitezkeen erabilera guztiak ez dira garai berean sortu. 452 VI. Artikuluaren sintaxia zertan den neurtzeko. Ikusi dugun bezala (6.2.3.1 eta 6.2.3.2), izen eta izenondo predikatuetan nagusi dira sintagma artikulugabeak, baina badira artikuludun zenbait. Beren hipotesiaren arabera, hauxe aurreikus genezake: sintagma artikuludunak ugariagoak izatea subjektu pluraleko predikatuetan. Emaitzak ez dira izango zuzenean konparagarriak analisi sinkronikoetako datuekin, aztergaia ezberdina delako. Baina balio zehatz bat izango du ariketa honek: abiapuntua izango da artikuluaren zabaltzeaz euskal ikasketetan dugun hipotesi diakroniko bakarra doitzen hasteko eta, ondorioz, balioko du jakiteko zein testuinguru sintaktikotatik abiatu zen analisi sinkronikoetan arazo den erabilera zabaldu hori. 6.3.4.1 Izenondo predikatuak pluraleko subjektuekin VI.4 eranskineko 66. taulara erauzi ditut subjektua pluralean duten izenondo predikatuen adibideak, eta 23. eta 24. taula hauetara ekarriko ditut adibideen kopuruak eta portzentajeak. Hemen ere taula banatan eman ditut mendebaldeko eta ekialdeko testuetako datuak. Testua IzondP KonP Orotara Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 455 predikatuetan ez dago -ak duen sintagma bakar bat ere. Bildu ditudan bost adibideetan bereziki aipagarria iruditzen zait Lazarragaren B33: 33 Di]ostaenez, lecu on dira / Toscanarequin Lonbardia; 6.2.3.3 atalean ikusi den bezala, Lazarraga da izen + izenondo predikatuetan sintagma artikulugabeak gutxien erabiltzen dituen autorea, eta adibideetako bat hauxe da, subjektua pluralean duena. 6.3.4.3 Pluraleko subjektua duten predikatuetako jokabidea: emaitzak Emaitza argia da: predikatuetan askoz ere urriagoa da -ak artikulu pluralaren erabilera, - a artikulu singularrarena baino. Horrenbestez, hauxe ondoriozta daiteke predikatuen determinazioaz: XVI. mendeko testuetan ez dago zantzurik esateko artikuluaren zabaltzea eragin duenik numeroa morfologikoki markatu beharrak. Horrek ez du esan nahi ondoko mendeetan ez zenik hala izan, baina ez dirudi numero morfologikoaren hipotesiaren barrenean bakarrik bilatu behar denik zabaltzearen azalpena. 6.3.5 Analisi sinkronikoak eta datu historikoak: laburpena Artiagoitiaren analisi sinkronikoan, numero proiekzio baten bidez esplikatzen dira barne argumentuetako -a eta -ak artikuluen zenbait gorabehera; numero morfologikoaren hipotesi diakronikoan, numero morfologikoa adierazi beharrari egozten zaio artikuluen gorabehera horietako batzuen sorburua. Aurreko ataletan ariketa baten bitartez erakusten saiatu naiz, XVI. mendeko datu historikoen argitara, zenbateraino zen egokia hipotesi hori. Bi puntutan laburbil daitezke ondorioak: (a) Numero morfologikoaren hipotesiak ezin ditu esplikatu artikuluaren erabilera zabalduaren xehetasun guztiak; ez dirudi numero morfologikoaren efekturik dagoenik XVI. mendeko testuetako izenondo eta izen predikatuetan (6.3.4). (b) Betiere predikatuekin ari garela, esanguratsuagoak iruditu zaizkit subjektuen izaera erreferentziala hizpide hartuta eman daitezkeen azalpenak (6.2.3). Numero morfologikoaren hipotesiak izan lezakeen balioa baztertu gabe, ez da aski esatea horregatik zabaldu zela artikulua: efektu hori noiz eta zein testuinguru sintaktikotan gertatu zen zehaztu behar da lehenik. Esan gabe doa, bestalde, hemengo emaitzek ez dutela baztertzen numero morfologikoaren hipotesiaren eta Artiagoitiaren 456 VI. Artikuluaren sintaxia analisiaren artean egon litekeen lotura (ondoko mendeetan edo beste testuinguru sintaktikoetan nabarmenagoa zatekeena, beharbada? Ikus 6.1.3 atala), baina argi uzten dute bestelako aukerak ezin baztertua. Aurreko ataletakoa ariketa xume bat baizik ez da izan. Xedea izan da erakustea zer etekin atera dakiekeen datu historikoei. Aski formalizatu gabe bada ere, beste asmo bat zera izan da, erakustea ahalegina egin daitekeela loturak egiten datu historikoen eta euskara modernoaren analisi sinkronikoen artean. Ariketa honen emaitzak ez dira frogatzaileak izan, eta ez dituzte inolaz ere agortzen gaiaz egin daitezkeen azterketak. Baina uste dut bideorri garbi bat ezartzen dutela etorkizuneko lanerako: testu historikoetako datuak xeheki erauzi behar dira, eta testuinguru sintaktikoak banan-banan aztertu, artikulua nondik nora zabaldu den argitzeko. Datu sendo horien gainean, egin genezakeen edozein analisi sinkronikok berme handiagoa izango du. 6.4. Artikuluaren sintaxia XVI. mendean: emaitzen laburpena Kapitulu honetako lana eginkizun zabalago baten hasikina baizik ez da. Eginkizun horretan, artikuluaren erabileraren deskribapen historiko zehatza behar dugu, eta horretarako abiapuntua ezarri dut kapitulu honetan. Honela laburbil daitezke kapitulu honetako emaitzak: (a) XVI. mendera bitarteko hiztegietako informazioa jaso dut (6.1). Bi hauek iruditzen zaizkit emaitza aipagarrienak: batetik, hitzaren kategoriaren eta izaera semantikoaren araberakoa izan daiteke artikulua erabiltzea, ekialdeko hiztegietan bereziki, cf. Picaud eta Leizarraga (6.1.1); bestetik, mendebaldeko hiztegietan ez dago ageriko artikulurik -a eta -ia amaiera duten maileguetan (6.1.2). (b) XVI. mendeko testuetan, bokatiboak aztertu ditut. Oro har, artikuluarekin agertzen dira bokatibo guztiak. (c) XVI. mendeko testuetan, existentzialak aztertu ditut. Hauxe izan da emaitza aipagarriena: baiezko perpaus existentzialetan, pibota mugagabea, artikuluduna edo partitiboduna izango da, perpaus motaren, aditzaren denboraren eta pibotaren Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 457 izaera semantikoaren arabera (6.2.2.5). (d) XVI. mendeko testuetan, izenondo, izen eta izen + izenondo predikatuak aztertu ditut (6.2.3). Izenondo eta izen predikatuek ez dute artikulurik hartzen, oro har; artikuludunak diren adibideetan, irizpide nagusi bat deskribatu dut esplikatzeko zergatik den hala: subjektuaren erreferentzialitate mailari dagokio irizpide hori (6.2.3.1.2). Izen + izenondo predikatuetan, artikuluaren erabilera askoz ere zabalduagoa dago, eta bat dutenak ere gehiago dira (6.2.3.3). (e) XVI. mendeko testuetan, subjektuak aztertu ditut. Gutxi dira adibide artikulugabeak, eta horien berri eman dut. Perpaus iragankorretan, ezagunak ziren sintagma mugagabeak; erakutsi dut ezezkako perpausetan direla nagusi halakoak (6.2.4.1 (c)). Perpaus iragangaitzetan, askoz ere urriagoak dira subjektu mugagabeak; horiek biltzea izan da ekarpen nagusia (6.2.4.2). (f) Azkenik, ohar bat egin dut numero morfologikoaren hipotesi diakronikoaz. Ez dut zantzu garbirik aurkitu XVI. mendeko testuetan hipotesi horren alde egiteko. Hipotesi horrekin Artiagoitiaren analisi sinkronikoak izan zezakeen lotura ez dut baztertu, baina etorkizuneko lanetarako geratu da horretan sakontzea. Kapitulu honetan egindako deskribapenaren osagarri izan beharko dira testuinguru sintaktiko gehiagoren gainean egindakoak, hala nola perpaus erresultatiboetako sintagmena, perpaus iragankorretako objektuena, etab. Horretaz gain, bilakaera historikoaren berri izan nahi badugu, ondoko mendeetako testuekin osatu beharko da deskribapena. Bestalde, ikuspegi metodologikotik, hurbilketa morfosintaktiko hau sintagmen azterketa semantikoarekin osatu beharko da. Horrela bakarrik izango dugu artikuluaren erabileraren bilakaera historikoaren informazio zehatza. 462 VII. Ondorioak berreraiketa morfologikoaz kanpo marka beti da lar turkieraz eta akusatibo marka beti ı, izen mota edozein dela ere; ingeles zaharra, aldiz, aldakortasunaren adibide da, -a ez baita akusatibo pluralerako marka bakarra, eta bestelakoak izan baitaitezke izenaren arabera (cf. -as, -u etab.). Zaila da argi ezartzea eransletasunaren ezaugarri diren irizpide horien korrelazioa, eta zailtasun horiek agerrarazten ditu Plankek (1999: 317-318); eransletasunarena auzi labainkorra izan daitekeela uzten du agerian Planken lanak, berau zehazteko hartzen den irizpidearen araberakoa —zein parametro hartzen den aintzat, aditz ala izen morfologia miatzen den, eta abar—, ezin erabakizkoa maiz. Funtsean, bere lanean zehar nabarmen ageri da hizkuntza bakoitzaren gorabehera morfologikoak ongi aztertu eta ezagutzeak duen garrantzia. Haspelmathek ere Planken antzeko bidetik jotzen du, eransletasunaren hipotesia474 Hurrengo azpiataletan (7.1.3 eta 7.1.4), Haspelmathek proposatzen duen eginkizun orokor horretan arituko naiz: agerian utziko dut zein izan den euskal neurtu nahian, eta ideia eta gogo bera dago bere lanaren azken hitzetan; bere ustez, honako hau izan behar da helburua hizkuntza baten eransle izaerari buruzko ikerketetan: “[T]ry to do justice to each language, to describe and characterize it in its own terms” (2009: 27). Zenbait autorek diote alferrekoa eta baliogabea dela hizkuntzak eransle edo flexibo (edo are isolatzaile, etab.) moduan sailkatzea horien artean daude Anderson, Bauer eta Spencer, eta Haspelmathek horien aipu bana dakar. Autore horien jarrera gogorra kritikatzen du Haspelmathek (2009: 15), baina, era berean, aitortzen du eransletasunaren hipotesiak —hizkuntza bat eransle gisa sailkatzeak— ez dakarrela berarekin ezaugarri multzo unibertsal bat, eta, hortaz, zilegitasuna galtzen duela sailkapen mota horrek. Are garbiago mintzo da Lehmann, morfologiaren tipologia egiteak duen balioaz ari denean: “[A]s everybody is aware, we know very little if we know that a language is agglutinative” (1985: 42); dioenez, ongi zehaztu behar da aztergaia, zein kategoria gramatikalez ari garen, balio zerbait izan dezaten halako izendapenek. 478 Zenbait arazo ditu hipotesi honek: ide aldaera aintzat hartuta, badirudi herskaria berria dela (EHHE s.v. ide/kide), hitza elkartuetan bigarren osagai gisa agertzearen ondorio, eta ez dirudi sintagma modu horretan -kide aldaera agertzeko aukerarik dagoenik (-ide agertu beharko litzateke); -ki eta -kila aldaerak baditu soziatiboak, eta -kien, arkaismo moduan azaldu beharrean, bestela azal liteke, ez baita, beharbada, kasualitatea gen. pl. hekien eta halakoak dituzten hizkeretan aurkitzea; azkenik, errazagoa litzateke, gainera, aditzondoetako -ki atzizkiarekin lotzea, Schuchardtek berak nahi duen bezala. Bestalde, hona zer dioten Heinek eta Kutevak: “[T]he data supporting this pathway are not entirely satisfactory” (2002: 9192). Beste aukera bat izan liteke -ki atzizkia izatea hor, -n inesiboarekin. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 471 Bilakaera horren arabera, adposizio eta guzti gramatikalizatzen da D-elementua sintagma mota horretan; hastapenean izenaz eta erakusle deklinatu batez osaturiko sintagma gramatikalizatu egiten da, eta, azken buruan, izen sintagma mugatu eta adposizioduna bilakatzen. 4. irudiak irudikatzen du Himmelmannen azalpen diakronikoa eta nirea elkarren osagarri direla: Himmelmannen azalpen diakronikoa Adposizio sintagmaren gramatikalizazioa481 Azalpen diakroniko osagarria D-elementuaren gramatikalizazioa 481 Himmelmannen aukera diakronikoa irudikatzea du helburu adibide honek, ez besterik; ez du ezinbestean adierazi nahi halakoa izan zenik euskal soziatibo mugatuaren bilakaera diakronikoa. 472 VII. Ondorioak berreraiketa morfologikoaz kanpo utzi eta Himmelmannen aipuko joerari begiratzen badiogu: D-elementuen gramatikalizazioa ez da gertatu eredu eranslearen arabera, eta hizkuntza tipo horri egokitzen ez zaion ezaugarri bat sortu da, artikulu definitua izatearena, hain zuzen ere. 7.1.6.1 Euskaraz besteko Himmelmannen salbuespenak Hungariera eta mordvera —erziera eta mokxera adarrekin— ere joeraren salbuespenak dira, Himmelmannek dioenez. Hungarierari buruzko eztabaida ttiki bat dakar, eta alemanierarekin izandako ukipena ere aipatzen du, salbuespenaren nondik norakoa azaldu nahian (1998: 350, 34 oh.). Mordverari dagokionez, galdetzen du artikulutzat jo ohi direnak ez ote diren oraindik erakusle (1997: 155, 58 oh.), baina arazoari horrela heltzeak ez du berau konponbidean ezartzen, D-elementuen continuum izaera gogoan hartzen badugu. Hizkuntza uralikoez ezer gutxi jakin gabe, galdera egingo nuke euskararenaren antzeko bilakaerarik gertatu ote den mordveraz ere, eta kasu-marka duten erakusleak osorik gramatikalizatu ote diren han ere. Kontsultatu dudan bibliografian ez dut aukera horretan sakontzeko biderik atzeman, baina merezi du hiru ohar egitea, hizkuntza horien eta euskararen artean izan litezkeen kidetasunetan sakontzeko: (a) Zinez deigarria da erzieraren deklinabide paradigma (Zaicz 1998: 193):482 483 Atal hau lehenagoko lan batean ergatibitateaz egindako galdera baten garapena da (Manterola 2009: 272). Dixonen (1994: xxii) notazioari lotuko natzaio: A-k adieraziko du perpaus iragankorretako subjektu funtzioa, S-k perpaus iragangaitzetako subjektu funtzioa, eta O-k perpaus iragankorretako objektu funtzioa. Dixonen (1994: 109-110) notazioaren arabera adieraziko ditut alineazio motak eta erdibitzeak ere: eredu ergatibo tipikoa A-SO erabilita adieraziko da; hiru funtzioak berdin markatzen direla (hots, homomorfoak direla) adierazteko, ASO, eta abar; ereduen arteko erdibitzea “/” bitartez adieraziko da, ASO/ASO, adibidez. accusative” (1999: 10). Neutralizazio hitza darabil Aldaik ere (2014: 226). 486 Nabarmenduta emandako pasartea baino lehen, “Horietan Salbuespenek” dakar autoreak; zuzendu egin dut. 487 Dirudienez, orokortze honen aurkako adibideak aurki daitezke Jê taldeko Canela hizkuntzan (Gildea eta de Castro 2010: 191). Familia honetakoa da Mẽbêngôkre hizkuntza, eta, bere ergatibitate erdibituari buruzko argibide gehiagorako, ikus Reis eta Salanova (2000); hitzaldi batean, Reisek berak (2008) Lakaren analisia (2006) hartzen du abiapuntu gisa, hizkuntza horretako ergatibitate erdibitua azaltzeko. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 483 adizki barreneko osagai horiek modu batean edo bestean segmentatzeak. Adizkien osagaiak xehakatzea ez da oinarrizko deskripzio lana, eta ondorioak ez dira berak hautu morfologiko bat egin edo beste bat egin; nire ustez, halako datuetatik atera genitzakeen ondorioak zuhur aztertzeko beharra nabarmentzen du honek, ergatibitateari dagozkionak barne. (d) Bestalde, galdetu liteke zergatik 1. eta 2. pertsona singularreko A ez den markatzen orainaldian izenordainetatik eratorritako markekin (cf. 1. p. -t eta 2. p. - k/-n markak). Esanguratsua izan liteke ohar hau, oraindik ere datuok ergatibitate erdibituaren eztabaidan sartu nahian bagabiltza: Silversteinen hierarkian goren dauden 1. eta 2. pertsonak bakarrik kodetzen dira izenordain jatorririk gabeko marken arabera —kodetze hau ez dagokio A-ri bakarrik, datiborako ere marka bera dugu—;494 (f) Pertsona-marken analisiari dagokien gogoeta orokortuta, zalantzan jar daiteke pertsona-marken edozein analisi sinkronikoren fidagarritasuna, sistema ihartu batez ari baikara. Ez da zilegi, nire ustez, erdibitzearen hipotesiaren oinarrian dagoen dut/nuen fenomenoa deskribatu den bezala deskribatzea, esanez “nabsolutiboko markak ergatiboa markatzen du”. bestalde, orainaldian baizik ez dira agertzen marka hauek, eta itxuraz izenordainetatik eratorritako markak ditugu lehenaldiko adizkietan. Funtsean, analisi ezberdinak egin ditzakegu, morfemei eta bere diakroniari begiratzen diegun ala, ikuspegi sinkroniko batetik abiatuta, euskara modernoan morfema bakoitzak sisteman betetzen duen tokiari begiratzen diogun. (e) Galdetu liteke hala berean zergatik gertatzen den aurreko puntuko fenomenoa 1. eta 2. pertsona singularreko argumentuak kodetzean, eta ez pluralekoetan (hauetan beti g-, -gu, z- eta -zu bezalako markak daude, gu eta zu izenordainekin lot litezkeenak). 495 496 Izen sintagmetako pl. -ak atzizkiaren inguruan sorturiko eztabaida dakar gogora honek: gure a priori teorikoen arabera egin zen morfemaren analisia, abs. -ak eta erg. -ak bereizteko (ik. 5.2.5.2 atala). Adizkietako morfemetan, izenaren morfologiarenetan bezala, lehen eginkizuna izan beharko litzateke morfemen diakronia egitea. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 485 arinekikoak, 9c—, kasu ergatiboa jaso dezake aditzaren argumentu bakarrak; zenbaitetan, hizkeraren arabera aldatzen da kasu ezarketa (9e). Dixonek (1994: 71-78) zerrendatzen dituen ergatibitate erdibitu moten artean “split-S” litzateke hau, funtsean intrantsitibitate erdibitua termino egokiagoa izan badaiteke ere. Ñabarra da aditz ezergatiboen inguruko eztabaida, eta bibliografia zabala du; deskribaketan sakontzeko, ikus Etxepare (2003: 363-364, 388-391) eta, berrikiago, Preminger (2012). Zeinahi dela ere argumentu bakarreko aditzon kasu ezarketa bereizi honetaz egiten den analisia, ohartu beharra dago zatiketa mota hau aditzen izaerari dagokiola (Dixon 1994: 76). Bide honetatik, euskararen ergatibotasun maila aztertzera lerratu da eztabaida, eta galdetu izan da, adibidez, hizkuntzaren kasu-markatzea ergatiboa den ala aditzaren semantikaren araberakoa (cf. Aldai 2009). Cf. halaber Albizuk (2009) mahaigaineraturiko egitasmoa, zeinetan proposatzen den euskalkiz euskalki neurtzea ergatibotasunaren sendotasuna, hainbat aldagairen arabera. 7.2.2 Ergatibitate erdibitua euskal determinatzaile sintagman Euskararen gramatika deskribatzeko aipatu izan diren ustezko ergatibitate erdibituaren adibideak zerrendatu ditut orain artekoan: nabarmendu dut aspektuaren araberako ergatibitate erdibiturik ez dagoela, eta aipatu dut zein eztabaida izan den adizkietako pertsona-marken eta aditz ezergatiboen harira. Aipagarria da eztabaida hauek guztiak aditzaren jiran eratu izana; atal honetan izenaren edo, hobeki esan, determinatzaile sintagmaren esparruan kokatuko dut ergatibitate erdibituaren eztabaida. Bestalde, nabarmentzekoa da izaera ezberdinekoak izan daitezkeela ergatibitate erdibitu moduan deskribatu ohi diren fenomenoak, eta, aditz ezergatiboen eztabaidan, adibidez, aditzen argumentu egiturari eta berorren kasu-ezarketari dagokio erdibitzearen funtsa. Atal honetan, ordea, auzi morfologiko soil moduan deskribatu dut determinatzaile sintagmaren esparruan kokatuko dudan erdibitzea. Argudiatuko dut determinatzaile sintagmaren araberako ergatibite erdibitua dagoela euskaraz, A-SO/ASO eskemaren arabera sailka daitekeena; singular/plural ardatzaren araberako ergatibitate erdibitua aurkeztuko dut hemen. Ergatibitate erdibituko sistema horretaz emango ditudan argibide diakronikoek Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 487 Pluraleko paradigman, alabaina, ez da beti bereizten. Ekialdeko hizkeretan, bai —orobat euskara batuan—, eta honelako adibideak ditugu: (11) a. Umeak etorri dira. b. Umeek telebista ikusi dute. Mendebalde-erdialdeko pluraleko paradigman, ordea, ez dira bereizten ergatiboa eta absolutiboa, eta biak adierazten dira -ak morfemaren bidez: (12) a. Umeak etorri dira. b. Umeak telebista ikusi dute. Honenbestez, esan daiteke orokorra dela ekialdeko sistema ergatiboa baina mendebaldeerdialdekoak ergatibitatea erdibitua duela: eredu ergatibo baten arabera antolatzen dira singularreko izen sintagmak, baina pluralekoetan formalki berdinak dira aditz iragankorretako eta iragangaitzetako subjektuak. Hipotesi tradizionalaren arabera (ik. 2.4.2.5.1 atala), berria da mendebaldeerdialdeko eredua, eta esaten da -ak morfemaren jatorrian -ak dugula absolutiborako, baina *-agek ergatiborako. Hartara, ergatibitate erdibitu hau azalekoa baizik ez litzateke, eta diakronikoki sekundarioa. 5.2.5.2 atalean esan bezala, ezin da argudio sendorik eman tradiziozko hipotesi honen alde, eta gutxienez ekialdekoa bezain zaharra da bereizketarik gabeko mendebalde-erdialdeko sistema: (a) Ez dago arrazoi formalik (azentua, -aak aldaera etab.) abs. -ak / erg. -ak (< *- agek) bereizkuntza jatorrizkoa dela pentsatzeko. (b) Absolutiborako zein ergatiborako erabil daiteke plural hurbileko -ok atzizkia, ekialdeko testu zaharretan ere bai. (c) Erakusleak dira deklinabidearen jatorri diakroniko zuzena, eta erakusle pluraletan ez dira bereizten absolutiboa eta ergatiboa. (d) Oinarrizko deskripzioei eta analisiei dagozkie (a-c) puntuetakoak; -ak atzizkiaren gorabehera diakronikoen berreraiketari dagokionez, bere balioen zatitzea ongi azaltzen dute Silversteinen eta Smith-Starken hierarkiek, ergatibo singularra (10b) eta absolutibo/ergatibo plurala (12a, b). Ikus 5.5.5.2 atala xehetasunetarako. 488 VII. Ondorioak berreraiketa morfologikoaz kanpo Horrenbestez, jatorrizkoa da izenaren pluraleko deklinabidean ergatibitate erdibitua; argudio nagusitzat har liteke (c) puntukoa: erakusle pluraletan absolutiboa eta ergatiboa ez badira bereizten eta deklinabidea erakusleen ondorengoa bada, bereizketa hori ezin da jatorrizkoa izan. Ondoko atalean erakutsiko dut jatorriz ez direla bereizten erakusle pluraletan absolutiboa eta ergatiboa. 7.2.2.3 Erakusleen deklinabidea Bi sistema nagusi bereiz daitezke erakusleen deklinabidean ere, gaur egungo euskarari begiratzen badiogu, behintzat: mendebalde-erdialde zabalekoa eta ekialdekoa (ik. 2.3.3 atala). Singularrari dagokionez, ez dago alderik bi eremu horien artean, eta bereizketa egiten da absolutiboaren eta ergatiboaren artean: (13) a. Ume hau/hori/hura etorri da. b. Ume honek/horrek/hark telebista ikusi du. Pluraleko paradigman, izenen deklinabidean ikusitako banaketa dialektologikoa deskribatu izan da; absolutiboa eta ergatiboa bereizi egiten dira iparraldeko hizkeretan —orobat erronkarieraz—, Gavelen eta Lafitteren datuen arabera, bederen (hirugarren graduko erakuslea baizik ez dut erabiliko adibideak osatzeko; ik. 2.3.3 atala): (14) a. Ume hek (zub. hurak) etorri dira. b. Ume haiek telebista ikusi dute. Altunak (1978) erakutsi bezala, Gavelek eta Lafittek deskribaturiko sistema ez da aurkitzen Etxepare edo Axular bezalako XVI. eta XVII. mendeetako autoreetan. Autore hauetan, mendebalde-erdialdeko sisteman (eta euskara batuan) bezala, ez dira bereizten absolutibo eta ergatibo pluraleko erakusleak. Are gehiago, iparraldeko datuak kontuan hartuta, hizkeratik hizkerara balio ezberdinak izan ditzake itxura bereko erakusle batek: Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 489 hek, adibidez, Gavelen eta Lafitteren nafar-lapurteraz, absolutibozkoa da, baina, zubereraz eta erronkarieraz (kek), ergatibo balioa du. Altunak azterturiko laginaren arabera, zuberera da, Oihenart lekuko, XVII. mendean absolutibo eta ergatibo pluralak bereizten dituen bakarra. Datuak xehekiago aztertuta, ordea, ageriko suertatzen da berria behar duela izan zubereraren eta erronkarieraren sistemak ere.497 Zubererazko testuetako erakusle pluralak aztertu ditut atal honetan, erakusteko hizkera horretan ere absolutibo eta ergatiboa bereiztea ez dela zaharra. Testu hauek arakatu ditut horretarako: Etxarten eta Rosen gutunak (XVII. mende hasierakoak, zubereraz eta erronkarieraz), Zalgizeren atsotitzak, Belarenak, Oihenarten atsotizak eta neurtitzak, Tartasen bi liburuak, Maitieren otoitzak, Belapeireren katexima, XVII. mendekoa izan daitekeen zubererazko sermoia, eta Dassançaren Laborarien Abissua-ren bertsioa, Barkoxeko euskaran, Xabalgoitik emana. VII. eranskinean bildu ditut adibideak, eta honela laburbil daitezke: 497 Castañosek berreraikitzen duen erakusle paradigman (1979: 92), pluraleko ergatiboa eta absolutiboa ez dira bereizten —hek dira biak—; singularrean, ordea, erg. *he eta abs. hark berreraikitzen ditu. Xehetasun morfologikoak gorabehera, ergatibitate erdibitua duen sistema bat berreraikitzen du, eta numeroaren araberakoa da erdibitzea. 498 Parentesien artean adibide kopuruak eman ditut. Etxart eta Rosen adibideetan, ezer adierazi ezean Etxartena da adibidea. 490 VII. Ondorioak berreraiketa morfologikoaz kanpo 499 Badirudi 1. graduko erakusleetan tileta agertzea ergatiboaren ezaugarritzat jo behar dela Belapeirerengan (adibide bakarra dago absolutiboan, hogeita baten aurka). Hau azaltzeko hiru aukera azter daitezke: (1) pentsa daiteke bereizketa grafiko hutsa egin nahi izan zuela autoreak; bereizi beharra salatzen du honek, besterik ez bada; (2) pentsa liteke hoik irakurri behar dela tiletik gabeko hoyec, Joseba Lakarrak ohartarazi didan bezala; baina, kasu honetan, ez dago argi zerk eragozten zion autoreari hoic idaztea; (3) baliteke bereizketa azentuala markatzea tiletak, abs. hóiek / erg. hoiék. 500 Pentsatzekoa da hauk eta horik bezalako formak ere berriak izatea; hauetan -e- pluraleko ergatiboaren markatzat hartu dela pentsatu beharko genuke, izen sintagmaren deklinabidean dagoen pluraleko -ek ergatiboaren ereduaren indarrez. XIX. mendekoa izanik ere, aipagarria da Hualde Maio erronkariarraren ebanjelioaren edizioan (BonapOnd) egiten den 68. oharra, bat egiten baitu hemen esandakoarekin: “Hura/ura, nominatibo singularreko hirugarren pertsona, -k gehituz, pluralerako erabiltzen du. Baina, ergatibo pluraleko hec/ec, nominatibo pluralerako ere erabiltzen du” (BonapOnd; etzana nirea). Honek guztiak iradokitzen du XVII. mendean berrikuntza baten atarian zeudela ekialdean: eredu ergatibo zinez orokor baten arabera antolatzeko joera hartua zuen ordurako erakusle pluralen sistemak, singularrean dagoen bereizketa (abs. hura / erg. hark) pluralera ere zabaltzeko, ergatiborako eta absolutiborako morfema bereiziak erabiltzeko numero honetan ere. Aldaketa hori non hasi zen erabakitzea ez da erraza: Ros da bereizketa egiten duen lehen autorea, baina datuak gutxi dira, eta ez da aski erabakitzeko aldaketa erronkarieraz hasi zela. 492 VII. Ondorioak berreraiketa morfologikoaz kanpo Honenbestez, hiru puntutan bil daitezke aurreko paragrafoetan esandakoak: (1) zubererazko eta erronkarierazko lekukotasun zaharrenetan ez da beti garbia absolutibo eta ergatibo pluralak bereiztea erakusleetan, (2) XVII. eta XVIII. mendeetako autoreetan bereizketa ez da orokorra, (3) zuberera modernoko abs. hurak / erg. hek, haiek paradigma egonkortu arte; bereizketa egiten duten autoreek ere ez dituzte forma berak erabiltzen. Ondorio nagusi gisa, esan daiteke zubereraz eta erronkarieraz ere berria dela erakusle pluraletan absolutiboa eta ergatiboa bereiztea. 7.2.2.4 Izenordainak (zuek, guek, hiek) Izenordain bakarra dago egungo euskal gramatikan, bere deklinabidea D-elementuetan oinarritzen duena: zuek. Beste guztiak, ni, hi, gu eta zu, bere forma mugagabearen gainean osatzen dute deklinabidea, izen bereziak balira bezala, alegia. Zuek izenordaina absolutiboa zein ergatiboa izan daiteke, eta hau euskalki guztietako ezaugarria da. Are gehiago, bikoiztasun hori bera erakusten dute historikoki dokumentatu izan diren guek eta hiek izenordainek ere, gu eta hi izenordainei -ek Delementua atxikita sortuak; Lazarragak lau aldiz darabil guek izenordaina, bitan absolutibo gisa (16a, b), eta beste bitan ergatibo balioarekin (16 c, d): (16) a. AL: 1147r ece guec goacela Dueroco riberara 494 VII. Ondorioak berreraiketa morfologikoaz kanpo hizkeraren arabera; maila hauek hobeki zehazteko, ezinbestekoa da lau ohar egitea: (a) Erakusleen gramatikalizaziotik eratorritako pluraleko izenordainetan —zuek, guek eta hiek—, ez dago eredu ergatiborik: perpaus iragangaitzetako eta iragankorretako subjektuak ez dira formalki ezberdinak: zuek etorri zarete / zuek egin duzue. Ezaugarri hau Euskal Herri osokoa da. (b) Determinatzaile sintagmak buru funtzional moduan erakuslea duenean —erdialdeekialdean hauek, horiek, haiek/hek, mendebaldean one(e)k, orre(e)k, aiek—, bereizketa morfologikorik eza euskal eremu osokoa da, izenordainetan bezala. Gramatikaren atal honetan, historikoki modernoak dira eredu ergatiboa orokortu duten ekialdeko hizkeretako sistemak, eta zalantzarik gabe berriak diren formak daude horietan: zubereraren kasua argia da, absolutiborako hurak sortu baitu, eta hek, haiek, heiek zaharragoak ergatiborako espezializatu. (c) Ekialdeko hizkerak gramatikaren atal bakarrean dira erabat ergatibo: determinatzaile sintagmaren buru funtzional moduan artikulua dagoenean, deklinabide mugatuan, alegia, abs. -ak / erg. -ek atzizkiekin. Aurreko puntuan ikusi bezala, bereizketa hau modernoa da erakusleetan, baina honek ez du esan nahi artikulua buru duten sintagmetan berrikuntza maila berekoa denik; bestela esanda, ez du esan nahi ekialdean inoiz bereizketarik gabeko abs. -ak / erg. -ak sistema izan zenik, mendebalde-erdialdekoaren antzera. Baliteke izenaren deklinabidean berrikuntza morfologikorik ez —-ak eta -ek atzizki orokorrak erabili ziren, besterik gabe—, baina alineazio sistemaren berrikuntza gertatu izana; hau “hasieratikoa” izan liteke, betiere gogoan izanik izenaren deklinabide mugatuaren —erakusleetatik datorrenaren— berezko berritasun erlatiboa, hala nola pluraleko deklinabidearen izaera berantiarragoa eta ez hain gramatikalizatua (3.1.3 eta 5.2.3.8 atalak); ikus orobat -ak eta -ek atzizkiez 5.5.5.4 atalean esandakoa. Ez dirudi posible denik xehetasun horietan sakontzea eskura ditugun datuekin. (d) Artikulua buru duten sintagmei buruz, hala ere, ez da erabat zuzena esatea ekialdeko hizkeretako ergatibitatea erabatekoa edo orokorra dela: hor dago -ok Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 495 plural hurbila, ekialdeko testu zaharretan ere dokumentatua; ez da bereizketarik egiten. Ikus 5.2.5.2 (d) atala, Etxepareren eta Leizarragaren adibideekin; ez dut aurkitu adibiderik XVII. mendeko zubererazko testuetan (Tartasek, hala ere, hoc erakuslea darabil lau aldiz, izenordain eta izenondo funtzioetan). Ekialdeko testu zaharrenetan, pluraleko izenordainen, erakusleen eta izenen deklinabidean, aski murritza da absolutiboaren eta ergatiboaren arteko bereizketa formala, nahiz eta modu bateko eta besteko berrikuntzak zabaltzen joan diren: izenordainenean ez dago bereizketarik, erakusleenean ere ez, eta, izenarenean ere, artikulu neutroarekin bakarrik; hurbilarekin, berriz, ez, aitortu behar bada ere erabilera askoz ere txikiagoa izan duela. Ekialdeko berrikuntzaren aldean, mendebalde-erdialde zabaleko hizkerek dute numero morfologiaren araberako ergatibitate erdibitu erabatekoa: erakusleetan, izenordainetan eta izenetan. Ergatibitate erdibitu mota honen hipotesia formulatuko dut hurrengo atalean. 7.2.3 Numero morfologikoa ardatz duen ergatibitate erdibitua Hemen aldeztu nahi dudan hipotesia honako hau da: pluraleko determinazioan — izenordain, erakusle zein izenenean— absolutiboa eta ergatiboa ez bereiztea da jatorrizkoa, oro har hartuta (ikus ekialdeko -ak/-ek bereizketaz egindako oharra); honek sistema erdibitu bat sortzen du D-elementuetan oinarritzen den deklinabidearen sisteman, singularrean beti egiten baita absolutibo/ergatibo bereizketa, euskalki guztietan. Numero morfologikoa du ardatz ergatibitate erdibitu mota honek: (a) Singularreko determinatzaile sintagmetan, buru funtzionalean artikulua zein erakuslea izan, alineazio ergatiboa erabatekoa da: perpaus iragankor eta iragangaitzetako subjektuak formalki ezberdinak dira. Orobat gertatzen da sintagma mugagabeetan (morfologikoki plurala ez den gu izenordaina barne). (b) Pluralean dugu, garbi, ergatiboa ez den eredu baten adibidea: determinatzaile sintagmak buru funtzional moduan -ak artikulua duenean, mendebalde-erdialde 496 VII. Ondorioak berreraiketa morfologikoaz kanpo zabalean ez dago bereizketa morfologikorik absolutiboaren eta ergatiboaren artean; ez dugu, beraz, patroi ergatiborik. Artikulu plurala -ok hurbila denean, euskal eremu osoa hartzen du patroi horrek, ekialdea barne; orobat gertatzen da zuek izenordainarekin eta erakusleekin. Ekialdean egiten den bereizketa bera (abs. -ak / erg. -ek) berrikuntza da, modu batean edo bestean. Hek > -ek D-elementua ergatibo funtziorako espezializatuz gertatu da berrikuntza hau. Honek eragin du ekialdean bi ereduak izatea: batetik, mendebaldean bezala ergatibitate erdibitukoa (-ok artikulu hurbila, zuek izenordaina edo erakusle zaharrak), eta, bestetik, ergatibitate orokorrekoa, euskara baturako onartu den izenaren deklinabideko abs. -ak / erg. -ek bereizketa egiten duena. Funtsean, D-elementuen jatorri diakronikoari dagokio hipotesi honen aldeko argudio nagusia: ♦ Pluraleko deklinabidearen jatorri diakronikoa —izenarena, izenordainena, zein erakusleena berena— erakusle pluraletan baldin badago eta hauetan ez badira bereizten absolutiboa eta ergatiboa, pluraleko deklinabidean egiten den bereizketa orok berria behar du izan. Dixonen A-SO/ASO eskemarekin deskriba daiteke euskal determinatzaile sintagmaren ergatibitate erdibitua: (1) singularra beti jarraitzen zaio A-SO eredu ergatibo-absolutibo bati, eta (2) pluraleko ASO eredua neutroa da, eta A, S eta O formalki berdinak dira (ez da eredu nominatibo-akusatiboa ere). Alabaina, Dixonek (1994: 109-110) zerrendatzen dituen erdibitze ereduak ez bezala, euskararen kasuan erdibitzea ez dagokio izenaren izaera semantikoari edo perpausaren denbora/aspektu/moduari: euskaraz erdibitzea determinatzaile sintagmaren numero morfologikoaren araberakoa da. Hipotesi honen ondorio zuzen bat da tradiziozko ikuspegia baztertu beharra: pluralean absolutiboa eta ergatiboa bereizten ez dituzten hizkeretan, ez da galdu bereizketarik, jatorrian ez zegoen eta halakorik. 7.2.3.1 Ergatibitate erdibitu mota honen adibideak beste hizkuntza batzuetan Deskribatu izan da numeroaren araberako erdibitzerik beste hizkuntza batzuetan ere, eta Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 497 honek bermatu egiten du euskarazko datuak ere horrela deskribatu ahal izatea. Erdibitze moten sailkapenean, Dixonek ez dio berariazko atalik ematen, baina aipatu aipatzen du, erdibitze mota horretaz ohar lausoak baizik ez dituela egin aitortuz bada ere (Dixon 1994: 93). Nolanahi den, nire ustez, euskara ergatibitate erdibitu mota honen adibide garbia da; are gehiago, erdibitze hau euskara modernoaren gramatikan bizirik dagoen ezaugarria da, ez adizkietan erabat iharturik geratu den ustezko erdibitzea bezala. Dixonek Australia hegoaldeko arabana, eta Torres itsasarteko kalaw lagaw ya hizkuntzak aztertzen ditu, besteren artean. Hauetan, eredu ez ergatiboen arabera alineatzen dira izenordain ez singularrak (numero duala ere bai baita): arabana hizkuntzan, AS-O eredu akusatiboaren arabera, eta kalaw lagaw ya hizkuntzan, ASO ereduaren arabera. Australia hegoaldeko beste zenbait hizkuntzatan (cf. dhirari hizkuntza), antzeko patroiak antzeman daitezke; ik. Silverstein (1977: 126) eta, bereziki, Dixon (1994: 91-94) erdibitze mota honen eta are gutxiago deskribaturiko besteren xehetasunetarako eta bibliografiarako. Xehetasunak xehetasun, euskarazko erakusleekin konpara daiteke hizkuntza horietako erdibitzea: pluraletan ez dago patroi ergatiborik, singularrean bai. Ozeaniako hizkuntza hauetatik kanpo ere aurki daiteke erdibitze mota honen adibiderik, Amazoniako mayoruna hizkuntzetan, hain zuzen ere; interesgarriak gertatzen dira hizkuntza familia honen gaineko azterketak, familia honen protoforman ere berreraiki baitaiteke ergatibitatea erdibitua duen izenordainen sistema (Fleck 2010: 41): Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 501 morfologiaren zein azentueraren aldetik: erakusle pluralak morfologikoki konplexuagoak dira singularrekoak baino (ik. 5.5.3 ataleko berreraiketa), eta pluraleko atzizkidun hitzek azentu markatua jasotzen dute deklinabidean, Hualdek erakutsi bezala (ik. 5.3 atala). Hala izanik, Silversteinen hierarkiak inplikatzen duen aurreikuspenak bete-betean asmatzen du euskal datuak deskribatzen: singular ez markatuan sistema ergatiboa dugu, plural markatuan sistema ez ergatiboa. Begira dezakegu gramatikaren azpiatal gehiagotan ere Silversteinen hierarkia betetzen ote den: (a) Ekialdeko -ek artikulu neutroari eta -ok artikulu hurbilari begiratzen badiegu, ekialdeko subsistema horretan, -ok artikulu hurbila -ek artikulu neutroa baino markatuagoa dela uler genezake, [+hurbil] tasuna duelako; hala izanik, tasunetan konplexuago den -ok atzizkia ez da sistema ergatibo baten parte —absolutibo zein ergatibo balioak har ditzake, bereizketarik gabe—, eta -ok horrekiko markatugabea den -ek, aldiz, bai. (b) Izenordainetako banaketa ere interesgarria da: zuek izenordaina, eta orobat guek eta hiek izenordain desagertuak, konplexuak dira, jatorriz bigarren osagaian hek erakuslea dutelako (ik. 5.5.3.2 atala): ez dute sistema ergatiboaren barrenean jokatzen, eta absolutibo zein ergatibo izan daitezke. Abs. gu / erg. guk izenordain soilak, ordea, ez dira morfologikoki zuek bezalakoak funtsean, ez dute pluraltasun morfologikorik, eta eredu ergatiboaren barrenean jokatzen dute.509 (c) Zubererazko azentueran azaldu gabe utzitako zenbait ezaugarri ere (ik. 5.3.1 atala) Datu hau esanguratsua da, izan ere erdibitze honen kronologia erlatibo bat ezartzen laguntzen baikaitu: pluraleko morfologia garatu baino lehen ez zegoen mota honetako erdibitzerik; hots, pluralaren ageriko markatze morfologikoa erakusleen gramatikalizazioaren menpe dagoenez, ergatibitatearen erdibitze hau ez daiteke izan erakusleen gramatikalizazioa baino lehenagokoa. 502 VII. Ondorioak berreraiketa morfologikoaz kanpo saia gintezke Silversteinen orokortzearen barrenean ulertzen. Zubererazko izenaren deklinabidean, lagun izena adibide hartuta, abs. pl. lagúnak / erg. pl. lagunék dugu, eta izenordainean, zíek azentua (jatorrian *zu-hék dela onartzen badugu, azentua hizkeraren [-2] arau orokorrarekin berdindu da). Kasu honetan, datuek ez dute bat egiten Silversteinen orokortzearekin, edo, hobe esan, hierarkia horrekiko alderantzikaturik ageri dira: eredu markatuenak bereizten du ergatibotasuna, izenen deklinabideko abs. ´-ak / erg. -ék, alegia,510 (a) Pluraleko sintagmetan ergatiboa eta absolutiboa ez bereiztea ez da neutralizazioen ondorio: jatorrizkoa da egoera hori. Honela erantzun dakieke ikuspegi klasikoaren azalpenei (ikus atalaren hasieran): batetik, ez dugu zertan jo bilakabide baina eredu markatu gabeenak, zíek izenordainaren [-2] azentuerarenak, ez du bereizten ergatiboa. Irtenbide moduan esan genezake zíek izenordainaren azentuera markatua dela izenaren deklinabideko -ék atzizkiaren [-1] azentuera orokorrarekin konparatzen badugu, baina halako irtenbideek ad hoc xamarrak dirudite; markatutasuna zertan datzan hobeki zehaztu beharko genuke, ezer baino lehen. Zubererazko azentueraren xehetasun hauek garbi azaldu gabe geratzen badira ere — gogoan izan, hala ere, lexikalizazioaren aukeraz esandakoa, 5.3.1 atalean—, ez zait ausazkoa iruditzen plurala oro har morfologikoki konplexuagoa eta azentuaren aldetik markatua izatea, singularra neutroa izanik, eta ergatibitate erdibituaren ardatza hain zuzen numeroaren araberakoa izatea. Deskribapen hori ongi egokitzen da Silversteinen orokortzearen barrenean, [+/- plural morfologikoa] tasunean ezartzen badugu erdibitzearen ardatza. 7.2.4 Numeroa ardatz duen ergatibitate erdibituaren hipotesiaren ondorioak Hemen aurkeztu dudan hipotesiak zenbait ondorio ditu, edo etorkizuneko ikerketarako zenbait bide irekitzen ditu: Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 503 fonologikoetara neutralizazio balira bezala azaltzeko; bestetik, ez dago beharrik neutralizazioen hipotesi honen azpian analizatzeko pluralgilearen eta ergatiboaren arteko homomorfia (-k), hain zuzen ere esan dezakegulako homomorfia hori dagoela erdibitzearen jatorrian, -ga lokatiboaren hipotesiaren bidetik (5.5.5 (g) atala). (b) Ergatibitatearen sorrerarako kronologia erlatibo bat ezar liteke euskaraz: esan dut ergatibitatearen erdibitze hau D-elementuen gramatikalizazioaren menpe bakarrik deskriba daitekeela, singular/plural bereizketa bera horien menpe dagoelako. Onartzen badugu ez dagoela erdibitzerik gabeko hizkuntzarik eta erabakitzen badugu hau dela euskaraz deskriba daitekeen erdibitze bakarra, euskarak ezin zuen ergatiboa izan D-elementuak gramatikalizatu aurretik. Ikerketa ildo honek, ordea, hainbat xehetasun ditu argitu gabe: ergatibitatearen markatze morfologikoa ez dago, pluralarena ez bezala, Delementuen gramatikalizazioaren menpe, eta deklinabide mugagabe ergatiboduna ere badago euskaraz —era berean bere erdibitzeak izan zitzakeena, ziur aski—. Baliteke, bestalde, adizkietan ustez dagoen ergatibitate erdibituaren aztarnak bestelako ergatibitate baten zantzu izatea. Zeinahi ere diren ildo honetatik egin daitezkeen hipotesiak, gauza bat argi dago: euskal ikerketetan, batera aztertu behar dira pluralaren markatze morfologikoaren diakronia, D-elementuena eta eredu ergatiboen araberako alineazioena. Honek berriro garamatza ergatiboko -k eta pluraletako -k jatorri bereko morfemak ote diren galdetzen duen hipotesira (ik. 5.5.5 atala). (c) Nire hipotesian, ardura ez da aditzean eredu ergatiboa antzeman daitekeen ala ez, eta ez dut lotzen subjektuetako eta objektuetako izen sintagmek duten kasuezarketa adizkietako pertsona-markenarekin. Determinatzaile sintagmetako morfologia dago nire hipotesiaren muinean. Determinatzaile sintagmari dagokion tasun baten araberakoa da erdibitzea bera, numero tasunaren araberakoa. Aski modu lausoan bada ere, analisi sinkroniko zenbaitetako eztabaidak ekar litzake gogora, beharbada, nire hipotesiaren ezaugarri honek —hutsune gisa ere har liteke, nahi izatera—: pentsa liteke ergatibo-kasua DS mailakoa dela Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 505 Mitxelenak,511 baina “ia” hori zehazteko datuen faltaz ere ohartarazten du (XI 159160):512 514 Ez dago argi Malerrekako Urroz den ala Iruñetik ekialdera dagoen Urrotz; beste adibidea Gorritikoa izateak lehendabiziko aukeraren alde egin lezake, hurbiltasun geografikoarengatik. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 509 zutela jatorrizko hasperenek, beste aukera da pentsatzea orduko erakusleetako hasperenaren eraginez ezartzen dela hasperena deklinabideko hauetan ere (cf. ohec, orihec, etab.), artean egun baino nabariago senti baitzuketen hiztunek erakusleen eta deklinabidearen arteko hurbiltasuna; ohar bedi -o bukaera dutela Mago, obligacio, onlaco eta gaysto hitzek, eta honek hurbileko sentiaraz zitzakeen ohek erakuslea zuten sintagmak. Hurbiltasun honen adierazle izan litezke BerMez 9 trabajuohec, 53v berriohec, 87 gauzaohec eta BerDot 101 gauzaohec, non erakusleak izenari loturik dauden, betiere kontu grafiko hutsa izan daitekeela ahaztu gabe. Berriro gramatikalizaturiko erakuslearen adibide are esanguratsuagoa izan daiteke BerMez 92v gauzahoes, bere leku-aldaturiko hasperenarengatik, eta agian ez da kasualitatea hasperena leku-aldaturik duen beste adibidean — BerMez 41v ytz hoec—, hoec izenondo moduan agertzea, ez izenordain. Ikus, behean, Caminoren proposamenari dagozkionak. (e) Ohartzekoa da hirugarren graduko ayhec, ayhen eta halakoetako <h> ezin daitekeela inola ere hatxe prohiatiko gisa azaldu: ez du zentzurik ayec edo ayen bezalako formetan <h> prohiatikorik erabiltzeak, bokalarteko eta silaba arteko muga hori -i- bokal irristariak berak markatuko baitzuen, markatzekotan: ez dago markatu beharreko hiatorik. Beste graduetako ohec eta orihec erakusleetan <h> prohiatikoaren aukera ez da, agian, erabat baztertzekoa, baina hirugarren graduko hauetan aukera honek ez du tokirik: hasperenaren aukera ezinbestean aztertu behar da. (f) Nire ustez, Beriainen datuak hobeki azal daitezke jatorrizko hasperena proposatuta. Gaurko (h)aiek, (h)aien formak azaltzeko (h)aek, (h)aen dokumentatuetatik abiatu ohi gara, eta -i- bokalerdi epentetikoak markatzen du silaba muga. Beriainen ayhec eta ayhen bezalakoetan <h>-k hasperena adierazten duela onarturik, -i- bokalerdiak gerora sortua behar du, ez bokalarteko epentesi gisa, baizik eta sahets > saihets modukoetan bezala (Lakarra 2009: 578); cf. halaber gohen/goihen-i buruz esandakoak (4.7.4 atala). 517 eta Beriainek aitortzen duela bere hizkera Iruñekoa bertakoa dela.518 Baina egia da berebat ez dela hasperenaren arrasto ziurrik antzematen Maioraren liburuko Iruñeko agirietan, ikus IX. eranskina;519 Gaztelaniazko testuen irakurketa egin ondoren, emaitza argia da: <h> grafema ez baliteke, ororen buru, Mitxelenak arrazoi izatea, eta galdera egin liteke, Beriainek honetan Iruñeko hizkerari segitu ote zion edo Utergako bere jaioterrikoari, hiriburutik bertan badago ere. Hurrengo ataletan (7.3.1.3 eta 7.3.2), grafiari buruzko zenbait xehetasun eztabaidatuko ditut. 7.3.1.3 Ohar bat Beriainen grafiaz: gaztelaniazko testuak Nire hipotesiaren arabera, hasperena adieraz dezakete Beriainen <h> batzuek, garai hartako gaztelaniaz bezala. Baina gaztelaniazko tradizio grafikoaren berri eman baino lehen, Beriainen beraren gaztelaniazko testua araka daiteke, jakiteko <h> grafema prohiatikoa erabiltzen duen eta, hala bada, nola erabiltzen duen. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 513 aldaera hatxedunarekin ager zitezkeenak, hala nola BerMez 13v lee, 46, 46v creer eta 96v trae, beste hainbat adibideren artean; hauek ere hatxerik gabe agertzen dira beti Beriainen testuetan. Azkenik, hatxea ez erabiltzeko zuen joeraren adibide moduan, argigarria da 48 por ay ‘por ahí’, haber aditzaren 46v ay ‘hay’ formaren homografoa (baliteke, dena den, homofono ere izatea bi forma hauek). Honenbestez, Beriainen beraren ohitura grafikoei begira ere, uste dut argudia daitekeela hasperena dagoela euskarazko ohec, orihec eta ayhec erakusleetan, ez hatxe prohiatiko grafiko soila; nire ustez, errazagoa da hori onartzea, euskarazko zenbait hitzetarako hatxe prohiatikoak erabiltzen hasi zela onartzea baino. 7.3.2 Hasperena eta <h> grafema gaztelaniazko idatz ohituretan Euskarazko datuetatik kanpo, ezinbestean begiratu behar zaie hizkuntza erromantzeak idazteko zeuden idatz ohitura garaikideei. Gaztelaniaren Urrezko mendeko ortografoen artean, Nebrijarekin hasita, puri-purian egon zen idazkera arautzeko eztabaida: idazkera fonetikoagoaren eta etimologiazaleagoaren arteko hautuan kulunkatu zen batzuen eta besteen arteko eztabaida (ik. Plans 1980). Idazkera zein eta nolakoa izan behar zen zehaztu nahi honetan, hasperenaren eta <h> grafemaren gorabeheren berri ere eman zuten orduko adituek. Hiru azpiataletan banatu dut eztabaida: lehenik, laburbildu egin dut orduko ortografoek hasperenaz diotena; bigarrenik, <h> grafemaren erabileraz esandakoak bildu ditut, eta, azkenik, ariketa bat egin dut, XV-XVII. mendeen arteko hiato zenbaiten gaztelaniazko adibideak arakatuz, ikusteko zenbaterainokoa zen ustezko <h> prohiatikoaren erabilera hizkuntza horretako ohitura grafikoetan. 7.3.2.1 Hasperena gaztelaniaren Urrezko Mendean Menéndez Pidalek deskribatu bezala, XV-XVI. mendeen artean gutxienez bazegoen hasperena gaztelaniaz: “La F se conservó en la lengua escrita hasta finales del siglo XV […], pero luego fue sustituida por la h, que era verdaderamente aspirada en los siglos XV y XVI” (apud Barroso eta Sánchez 1993: 169). Hasperenak gaztelaniaz zehazki noiz arte iraun zuen eztabaidagai izaten bada ere, gutxi gorabeherako epe jakin batzuk horregatik, CORDE-ko bilaketa hauetaz gain, 3.3 atalean deskribatutako Erdi Aroko corpusean ere bilaketak egin ditut: corpus horretan badira agiriak 1520. urtera artekoak, gaztelaniaz idatzirik, eta nahiz eta ez izan Beriainen testuen garaikide —bai ordea Maioraren esaldiena—, zilegi iruditzen zait orientagarri gisa erabiltzea. Ohar honekin nabarmendu nahi dut ariketa honen emaitzak hurbilketa bat baizik ez direla, esan bezala badaudelako kontrola ez ditzakedan aldagaiak; berariazko azterketa sakonagoen faltan, 7.3.2.1-7.3.2.2 ataletako azterketa eta orokortzeei begiratu beharko diegu. Lehenik, egungo gaztelaniaz -aa- hiatoa duten zenbait hitz bilatu ditut: albahaca, azahar eta bezaar izen arruntak, eta Aaron eta Saavedra izen bereziak. Hona emaitzak: Ohartzekoa da hiru izen arruntak, albahaca, azahar eta bezaar, jatorri arabiarrekoak direla (ik. Corominas s.v. albahaca, azahar eta bezoar), eta, gaur hiatodun izanik ere, ez ziren hala jatorrian. Ez dira, hortaz, aukera daitezkeen adibiderik onenak, berorietan ageri den <h> grafemak hasperena adieraz bailezake: esan bezala, mailegu arabiarretako hasperenak adieraztea zen <h> grafemaren balioetako bat. Adierazgarria da jatorriz arabiar diren hiru hitz horietatik kanpo egoera aurkakoa izatea: Aaron eta Saavedra izenetan <h>-dun aldaera grafikoak askoz ere urriagoak dira. 527 Bigarrenik, egungo gaztelaniaz -ea- hiatoa duten hamar hitz bilatu ditut: aldea, correa, marea, tarea eta teatro izenak, apear eta pelear aditzak, eta apea, pelea Ez dago XVI. edo XVII. mendeko adibide bakar bat ere. 528 eta vea adizkiak. Hona emaitzak: Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 519 autoreenak edo hango argitaletxeetakoak dira batzuk. Sohez aldaera grafikoaren adibide bakarra ~1450ekoa da; 1293koa da izen biblikoaren Nohe aldaeraren agerraldietako bat, hogeita bat 1400-1425ekoak (Libro del Tesoro izeneko testukoak), bi 1435. urtea baino lehenagokoak, Clemente Sánchezenak, eta bost ~1400ekoak; bakarra da 1565ekoa, baina Perukoa da adibidea. Roer aditzaren kasuan, <roher> grafiarekin ageri diren adibideetako zortzi Exemplario contra los engaños y peligros del mundo testukoak dira, itzultzaile izengabe batek itzulia eta 1493an Zaragozan editatua (Lacarra Ducay 2002- 2004), eta beste bi adibideak Vicente de Burgosen itzulpen testu batekoak, 1494koak. Corrohe aldaera grafikoaren adibide bakarra 1494koa da, egile ezezaguneko testu batekoa.532 Azkenik, roe adizkiaren <rohe> grafiaren adibideetako bat Exemplario testukoa da, eta beste bat Vicente de Burgosena, arestian aipatuak biak; beste bi XV. mendeko egile ezezaguneko testu batekoak dira, eta beste bat Manuel de Ledesmarena, 1592koa.533 Hitza 520 VII. Ondorioak berreraiketa morfologikoaz kanpo 7.3.3 Euskal datuetarako ondorioak Maiz aldarrikatzen da <h> grafemaren balio prohiatikoa euskarazko hainbat datu azaltzeko. Atal honetan, neurtu nahi izan dut nire berreraiketa proposamenean esanguratsuak izan diren datu batzuen fidagarritasuna; horretarako bi azterbide nagusi jorratu ditut: batetik, erabili ditut Mitxelenaren garaian ezagunak ez ziren zenbait datu, ziurtatzen dutenak XIV-XVI. mendeetako Nafarroan hasperena izan bazela. Bestetik, XV-XVII. mendeetako gaztelaniazko testuetako idatz ohiturei begiratu diet, <h> grafemaren funtzio prohiatikoa zenbateraino erabiltzen zen zehazteko. Horretaz gain, Beriainen testuen azterketa xehea egin dut. Horren ondotik, atalaren hasieran aipaturiko euskal datuen fidagarritasuna bananbanan neurtu dut: (a) Neurehan sintagmaren kasuan, -ea- hiatoa dugu hipotesi klasikoaren arabera, <h> prohiatikoarekin. Aurreko atalean erakutsi bezala, -ea- hiatoa <eha> idazten zeneko adibide esanguratsu bakar bat ere ez dugu gaztelaniazko tradizioan, ez CORDE-n, ez nire Erdi Aroko corpuseko XVI. mendeko agirietan ere; bigarren corpus hau nabarmendu nahi nuke, izan ere neurehan Nafarroako Agiritegi Nagusikoa baita, eta agiritegi horretako bereko agiriak daude nire corpus horretan, beste hainbat udal agiritegitakoekin batera. Horrenbestez, egiantzekoagoa da <h> grafemak hasperena adierazten zuela pentsatzea. (b) Armahac eta armahaq sintagmen kasuan, -aa- hiatoa dagoela dio hipotesi klasikoak. Eta horri segitzen dio testuaren ediziogileak (Ulibarri 2011: 374):535 535 Ulibarrik berak (2010: 45) Viva Jesús testuko zenbait <h> hiato marka soiltzat du, eta kasualitateari egozten dio horren erabilera. Testu horretako <h> grafemaren erabileraren eztabaidan sartu gabe — ardahoa eta destierruheu bezalako adibide iradokigarriak agertzen dira, besteak beste—, nire ustez kasualitatearen aukera bezainbesteko egiantzarekin aldarrika daiteke <h> horiek desagertzeko zorian zegoen hasperenaren adierazle direla. Adibidez, -ao- hiatoaren gauzatze grafikoaren gorabeheretan sakondu gabe, adierazgarriak dira CORDE-ko datu basean 1700era bitartean ageri diren caos hitzaren aldaera grafikoen kopuruak: <caos> grafiarekin 227 agerraldi ditu, <cahos> grafiarekin 6 baizik ez, horietako bat X. mendekoa, eta beste hiru XV.ekoak, ez prezeski Viva Jesús testuaren garaikoak. Azterketa zorrotzagoen zain, honek pentsaraz lezake Viva Jesús-eko ardahoa sintagmako <h>-k hasperena adierazten duela: <h> hori, gainera, hasperena berreraikiko genukeen tokian agertzen da, betebetean (< *ardano). Baina arazo larriak ditu hipotesi honek: bitxia litzateke XVI. mendeko bizkaierazko testuetan hasperenik ez agertzea, eta XVII. mendeko Viva Jesús-en halakorik izatea (ik. Mitxelenak RS-ko hatxeaz egindako azterketa zorrotza, XI 159-167); ustezko hasperena hirugarren silaban agertzeak (FHV 538 Kritika hau berau aurki daiteke, modu zabalxegoan, nire beste lan batean (Manterola 2012). Ikus Owen-Smith (2013) eta Gardani (2014) lan horren kritika banarako. 539 Ingelesezko terminoa “replica language” da. hiztunek aktibatu egiten dute beren hizkuntzaren patroi bat, eredu-hizkuntzatik hurbilen dagoen patroia edo egitura, eta kideko egitura bat garatzen dute horrela. Kategoria gramatikal oso moduan gramatikalizatzen da patroi berri edo indartu hau, azken buruan, eredu-hizkuntzan parekoa den kategoriaren antzera (Heine Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 525 Egia da, haiek dioten bezala, erreferente ez-espezifikoak adierazteko erabil daitekeela -a artikulua eta, alde horretatik, argudia daitekeela artikulu definituaz besteko zerbait dela. Baina, eztabaida honetan, ez zait iruditzen esanguratsua denik estrukturalki kidekoa izatea ala ez. Are gehiago, Heineren eta Kutevaren irizpideen beren aurkakoa da horrela pentsatzea: kidekoa izan behar dena gramatikalizazio bidea baita, ez bi hizkuntzaren garai jakin bateko egiturak edo kategoria funtzionalak. Artikulu definituei begiratuta, gainera, nabarmena da ez dugula antzemango hizkuntzen arteko kidetasun estruktural hori, ez modu erabatekoan, bederen. Tesi honetan zehar ikusi da euskal artikulu definitua bete-betean sailka daitekeela erakusle → artikulu gramatikalizazio bidearen barruan. Orobat gertatzen da hizkuntza erromantzeetan, ille ‘hura’ erakuslea baita, haietako askotan, artikuluaren jatorria. Gauzak honela, nire ustez, Heinek eta Kutevak onartu beharko lukete konpara daitekeela euskal artikulu definitua erromantzezkoekin. Are gehiago, euskal ikasketetan, konparatuak izan dira honezkero, eta proposatu izan da euskal artikulua ukipen egoeran sortu zela (1.1.4 eta 2.7 atalak). Ikuspegi honek guztiak arazo bat dakar Heineren eta Kutevaren argudiobiderako: askoz modu zabalduagoan erabiltzen da euskal -a artikulua bere erromantzezko kideak baino. Euskal artikuluaren gramatikalizazio maila erromantzezkoena baino aurreratuagoa egoteak ez du beren iragarpena betetzen: beren hipotesia da euskaraz — hizkuntza kopiatzailea izanik— egitura kopiatua askoz maila apalagoan egon beharko litzatekeela gramatikalizatua eredu-hizkuntzetan baino. Honenbestez, bi aukera logiko ikusten ditut, Heineren eta Kutevaren hipotesiari eutsi nahi badiogu: (a) Euskara da eredu-hizkuntza eta erromantzeak hizkuntza kopiatzaileak. (b) Ukipen egoerak aski luzaro iraun du, eta honek lausotu egin du eredu-egituraren eta kopiatuaren arteko jatorrizko gramatikalizazio maila erlatiboa. Baina aukera hauetako bakoitzak bere arazoak ditu: lehen kasuan (a), esan nahi ote dugu euskara eredu-hizkuntza dela artikulu definiturako baina hizkuntza kopiatzailea dela Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 527 hipotesirako. Hurrengo atalean, zehatzago aztertuko dut artikulu indefinitua. 7.4.3 Euskal artikulu indefinitua Heineren eta Kutevaren lanetan Bigarren kapituluan azaldu bezala (2.8.3 atala), bi baieztapen nagusi egiten dituzte Heinek eta Kutevak artikulu indefinituaren diakroniaz: (1) euskararen historia goiztiarrean ez zegoen artikulu indefiniturik, eta (2) erromantzezkoen eredura sortu zen. Nabarmena da (1) puntua okerra dela; ikus 2.6.6 atala. Bigarren puntuaz zenbait zehaztapen egin behar dira: ez dugunez bat artikulua sortu zen garaiko testurik, ez dakigu zehazki noiz sortu zen; zilegi izan daiteke pentsatzea euskarak bazuela artikulu indefinitua hizkuntza erromantzeekin ukipenean egon baino lehen. Jakin badakigu hizkuntzek, joera tipologiko moduan, ez dutela bakarrik artikulu indefinitua izaten (3.2.5.2.2 atala), eta, beraz, joera honen araberako hipotesia honako hau izango litzateke: artikulu definitua Erdi Aroan sortu baino lehen euskarak ez zuen artikulu indefiniturik. Baina bereizi beharra dago zer ondorioztatzen dugun gure aieru teorikoetatik eta zer dakigun datu ziurretatik. Gogoan izan behar dugu, halaber, turkiera salbuespena dela joera honetarako, are gehiago kontuan hartzen badugu euskaratik hurbil egon daitekeela turkiera tipologiaren aldetik (Comrie 2008). Laburbilduz, artikulu indefinituaren antzinatasunaren auzian, ezin dugu ondoriorik atera gure hipotesian hobekien egokitzen den aukerari begiratuta bakarrik. Ororen gainetik, arazo enpirikoa da, datu egokien faltarena, edo ditugun datuez egin genezakeen erabilerarik egokienarena. 7.4.3.1 Gramatikalizazio maila apalagoak zer esan nahi duen Euskarazko bat artikuluak gramatikalizazio maila apalagoa du erromantzezko un-ek baino, edo, bestela esanda, ez da erabiltzen erromantzezkoa erabiltzen den hainbat egitura sintaktikotan. Honek bete egiten du Heineren eta Kutevaren iragarpena, hizkuntza-ereduaren eta kopiatzailearen egituren gramatikalizazio maila erlatiboari dagokiona. Ez zait iruditzen kategoria kopiatua izateak bakarrik eragiten duenik euskal artikulua erromantzeetakoa baino testuinguru gutxiagotan erabiltzea. Ikus honako 528 VII. Ondorioak berreraiketa morfologikoaz kanpo adibide moderno hau, euskal eremuko erdialdekotzat har daitekeena: (17) a. Eneko gizon ona da. b. ??Eneko gizon on bat da. Hona perpaus honen bi baliokide erromantze, artikulu indefinituarekin: Eneko est un bon homme edo Eneko es un buen hombre. Argi dago bestelako aldagaiak egon daitezkeela tartean: nola eragin zuen -a artikuluaren zabaltzeak bat artikuluaren gramatikalizazioan? Aintzat hartu beharra dago artikulu definituaren erabilera zabalduak eragina izan dezakeela bat indefinitua testuinguru zenbaitetan trabatzeko. Era berean, aurki daitezke hainbat testu eta hizkeratan halako perpausak bat artikuluarekin: cf. Leiz Mat 14: 26 Fantosmabat da eta Lazarg B26: 1 Lecu on bat da Escocia, hainbaten artean. Galdera da ea sintagma hauetan bat erabiltzea lotua ote dagoen hizkera eta testu hauetan -a artikuluaz egiten den erabilerarekin. Lan hau egiteko dago, baina -a eta bat artikuluen harremana ulertzen lagundu beharko luke seigarren kapituluko deskripzio zehatzak. Euskararen barne azterketatik beretik datoz galdera hauek, eta uste dut teoria orokor batek irtenbideak eman beharko lizkiekeela hizkuntzen berariazko arazoei. Heineren eta Kutevaren alde, bere iradokizunera itzul gintezke: ukipenak luze iraun badu, gramatikalizazio maila erlatiboak lausotu ahal izan dira eredu-hizkuntzan eta kopiatzailean; baina, horrela balitz, 7.4.2 ataleko arazoetarako itzuli beharko genuke. Beren proposamenei eutsi nahi badiegu, ez dago irtenbide argirik euskararako. 7.4.3.2 Batzu artikulu indefinitu plurala eta Heineren eta Kutevaren proposamenak Aurreko ataleko arazoez gain, galdetu daiteke zer adierazi nahi den esaten denean euskal artikulu indefinitua ez dagoela oso gramatikalizatua, gogoan hartuta badela euskaraz batzu artikulu indefinitu plurala. Eman dezadan Heineren artikulu indefinituen gramatikalizazioaren eskema (1997: 71-76): 530 VII. Ondorioak berreraiketa morfologikoaz kanpo erromantzeen eredua hain izan zela indartsua non eragin baitzuen euskarazko bat artikuluaren gramatikalizazioan aro batzuen gainetik jauzi egitea, zuzenean azkenekora joz. Horrela, ez genuke (17) eskema aldatu beharko, baina bai irekiko litzaiguke ikerketarako ildo berri bat; hots, konpara genezake gramatikalizazio prozesu “naturalen” eta ukipenak gogor erasandakoen artean. Heineren eta Kutevaren proposamenen osagarri ere izan daiteke aukera hau. Zilegi da baita ere bestelako konfigurazio soziolinguistikoetan pentsatzea antzinako garaietarako: ezaugarri areala dela kontuan hartuta eta euskarazko batzu aski antzinakoa izan behar dela onartuta, euskara bera izan liteke eredu-hizkuntza gramatikaren atal honetan. Gogoan har bedi, lexiko mailan, ezker hitza euskaratik dutela mailegatua gaskoierak, katalanak, gaztelaniak eta portugesak, zuzenean ala zeharka; artikulu indefinitu plurala dute hizkuntza horiek ere.542 Euskal datuek ez dituzte Heineren eta Kutevaren analisiak sostengatzen eta arazo Azkenik, ohartarazi nahi nuke ez dugula behar bezala ezagutzen batzu-ren morfologiaren osaera diakronikoa; argi dago -zu osagaiak pluralizatzen duela bat (Mitx IX 283), baina zer gramatika motaren arrasto da ustezko -zu pluralgile hau? Hizkuntzaren beste atal batzuetan ere erabiltzen zen, izenordain, erakusle edo izen sintagmetan? Baliteke, pluralgile betea adierazi beharrean, bestelako ñabarduraren bat adieraztea, eta aski izatea ‘bat edo’ adiera zeukakeen zenbatzaile zehaztugabe batetik abiatzea; cf. bateratsu, orobatsu eta abar, -tsu atzizkiarekin, -zu-ren kognatua baita. Eta, bukatzeko, zenbateraino da esanguratsua, bere antzinatasunari dagokionez, batzu erabat orokorra ez izatea (cf. erronk. banak/banek)?. Ukipenari buruzko edozein proposamenetan hasi baino lehen, ezinbestekoa da hizkuntza barneko arazo hauek konpontzea. 7.4.4 Azken oharrak Heineren eta Kutevaren euskarari buruzko hipotesiez Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 531 berriak azaleratzen dira euskal artikulu definituaren eta indefinituaren diakronia batera aztertzen denean. Honek ez du esan nahi ukipenak ez duela eraginik izan euskal artikuluen bilakaeran; euskal ikasketetan izan dira proposamenak gai honetaz (2.7 atala). Nabarmen agertu da, gainera, askoz egoera ñabarragoa antzeman daitekeela hizkuntzaren errealitatean, sinkronikoan zein diakronikoan, Haaseren eta Heineren eta Kutevaren lanetan deskribatzen dena baino. Ezezagutza horretan dago haien analisien arazoen oinarria, eta, hala berean, datu eta analisi “berriek” (-a artikuluaren D-elementu izaera, euskaraz batzu plurala izatea, etab.) behartu egiten gaituzte Heineren eta Kutevaren proposamen teorikoei ere berriz begiratzera, euskal datuek sostengatzen zituztelakoan egindakoak baitira. Lau puntu nagusi aipa daitezke, bere proposamen teorikoen ahulgune eta ikerketarako aukera berri gisa: (a) Ezin da erabili lehen hurbilketa gisa kategoria edo egitura paraleloen gramatikalizazio maila erlatiboa, bi hizkuntzaren ukipen auziak erabakitzeko. Beren harreman diakronikoa ezarri nahi badugu, beste galdera batzuk erantzun behar dira lehenago. (b) Informazio diakronikorik ez dagoenean, kontu handiarekin ibili beharra dago; ongi erakutsi du hau euskararen adibideak: Heinek eta Kutevak zeukatena baino informazio eta ezagutza hobea edukita, okerrak suertatu dira haien iragarpenak. (c) Heinek eta Kutevak esaten dute ukipenak luzaro irauten badu eredu-hizkuntzako eta kopiatzaileko egituren gramatikalizazio maila erlatiboak lausotu egin daitezkeela. Denboraren dimentsio honetaz gain, aldagai esanguratsua izan daiteke ukipenaren intentsitatea ere. (d) Gogoan hartuta hizkuntza erromantzeen eraginarengatik azaldu izan dela euskaraz singular/plural bereizketa morfologikoa (2.7 atala), interesgarria izan liteke aztertzea nola eragiten dioten elkarri artikuluaren gramatikalizazio bide tipikoak eta numero morfologikoaren bilakaerak. Ohar hauek guztiek ez dituzte bertan behera uzten Heineren eta Kutevaren hipotesiak; eguneratu egin daitezke euskarari buruz dakigunarekin. Era berean, zuhurtziarako deia 532 VII. Ondorioak berreraiketa morfologikoaz kanpo dira, zenbait auzitan ez baitugu datu erabatekorik euskaraz, eta gogoan hartzekoa da zein garrantzitsua den aztergai diren hizkuntzen ezagutza filologikoa eta diakronikoa. Ukipenak eraginiko aldaketa gertatu dela ziurtasunez erabakitzeko, argigarriak dira Thomasonen jarraibideak (2008: 49). Horietako bi, laugarrena eta bosgarrena, zuzenean daude lotuta arestian aipatu dudan hizkuntzen ezagutza filologiko eta diakroniko ona izan beharrarekin. Batetik, ohartarazten digu hauxe frogatu behar dugula: ukipena gertatu baino lehen, hizkuntza kopiatzaileak ez zuen ustez hartutako egitura jakin hori bere gramatikan; hau bi modutara egin daiteke, ukipena gertatu baino lehenagoko testuak aztertuz edo hizkuntza kopiatzailearen ahaideei begiratuz, protohizkuntzak egitura hori ba ote zuen argitzeko. Bestetik, jakina, ziurtatu behar dugu ustez kopiatu diren egiturak eredu-hizkuntzan zeudela ukipena gertatzen hasi zenerako. Nire iritzia da Haasek ez dituela bete oinarrizko urrats hauek artikulu definituari eta indefinituari dagokienez, ez eta, ondorioz, Heinek eta Kutevak ere. Testu zaharrak ez daude ongi aztertuta, eta, hizkuntz ahaideen faltan, ez da kontuan hartu euskalkien arteko bariazioa. Hutsune metodologiko hauek urritu egiten dute Heineren eta Kutevaren analisien zehaztasuna. Gainera, espero izatekoa zatekeen beren hipotesiek argi zerbait ekartzea euskararen bere-berezko arazoen gainean, teoria eta datuak elkarren indargarri izan zitezen. Hau ez da hala izan; argi geratu da euskara ez dela abiapuntu ona beren hipotesietarako, artikuluez denaz bezainbatean, bederen. Horiek hala izanik ere, agerian geratu da berebat Heineren eta Kutevaren hipotesiak datu berriekin probatu daitezkeela; beren teoria indartu liteke datu hauek egokitu ahala. ZORTZIGARREN KAPITULUA EMAITZAK ETA ONDORIOAK Tesi honek euskal artikulu definitua izan du aztergai, bere dimentsio diakroniko eta historikoan. Gramatikalizazio bilakabide tipiko eta ezagun baten barrenean deskribatu dut artikuluaren sorrera. Zeregin horretan, Himmelmannen lana hartu dut gidari, oinarrizko abiapunturako: D-elementu moduan sailkatu dut euskal artikulu definitua ere; bide horretatik, euskal deklinabide mugatu osoa D-elementuz osatua dagoela proposatu dut. Artikuluaren eta deklinabide mugatuaren berreraiketa morfologikoaren oinarria izan da hori. Bestalde, edozein gramatikalizazio prozesutan deskribatu ohi den bezala, testuinguru sintaktiko berrietara zabaltzen da gramatikalizatzen den osagai lexiko edo gramatikala, eta artikuluaren alderdi horretaz ere arduratu da tesi hau. Horretarako, Companyren eta beste zenbait autoreren lana izan da abiapuntua, eta deskribapen modu batera mugatu dut egitekoa bera: XVI. mendeko artikuluaren erabilera deskribatu dut. Artikuluaren sintaxi historiko bat egiteko oinarria izan da hori. Bi eginbide nagusi horietaz gain, edo horien lagungarri, beste zenbait alor ere landu ditu tesi honek: onomastikaren alorrean, hainbat ohar egin ditut Erdi Aroko izenei buruz; sailkapen tipologikoaren alorrean, zenbait zehaztapen egin ditut euskararen eransle izaerari buruz, eta, bere izaera ergatiboari dagokionez, artean euskalaritzan aipatu gabeko ergatibitate erdibitu mota jakin baten barrenean sailkatu dut; fonologia historikoaren esparruan, berriz, beste zenbait ohar egin ditut hasperenaren iraupenari buruz. Jardun lagungarri edo ondorio zuzen horietaz gain, kritika labur bat ere egin dut, hizkuntz ukipenaren teoria modernoen argitara euskarari buruz Heinek eta Kutevak plazaraturiko zenbait ideiarena. Horretaz guztiaz gain, hainbat eranskin osatu ditut tesi honetarako: egindako lanen erakusgarri dira eta oinarri enpiriko sendoa ezartzen dute tesian landuriko gaien analisirako. Bi eranskin multzo nagusi daude horien artean: batetik, Erdi Aroko datuekin 534 VIII. Emaitzak eta ondorioak osaturiko eranskinak (II eranskinak), laugarren eta bosgarren kapituluetako lanaren emaitza; eta, bestetik, testu historikoetan bildutako datuak (VI eranskinak), seigarren kapituluko deskripziorako datu-base moduan erabili direnak. Hurrengo ataletan, labur bilduko ditut aipaturiko bi eginbide nagusi horien emaitzak, baita horien zuzeneko eta zeharkako ondorioak ere. 8.1 Berreraiketa morfologikorako oinarriak: Erdi Aroko onomastika Hirugarren kapituluan aurreratu bezala (3.3), Erdi Aroko datuak erabili ditut bosgarren kapituluko berreraiketa morfologikorako. Horretarako, corpus zabal eta esanguratsu bat osatu dut, hirurehun bat agiri-bilduma eta kartulariotakoa; corpus horretan, euskal eremu historikoko datuak daude (Burgos eta Errioxa barne), baita Aragoikoak eta are Kataluniakoak ere; VIII. mendekoak dira corpuseko agiri zaharrenak, eta XVI.ekoak berrienak. Horrela, Erdi Aroko datuen berariazko analisi sistematikoa egin ahal izan dut; laugarren kapituluan burutu dut analisi sakon hori. Kapitulu horretako emaitza eta ondorio nagusiak ekarri ditut hona. 8.1.1 Erdi Aroko agirietako grafiaz: hatxeak hasperena adierazten du Xeheki aztertu ditut Erdi Aroko agirietako grafiaren gorabeherak, helburu jakin batekin: ziurtatzea hasperena adierazten zutela Donemiliagako kartulario galikanoko hatxeek. Proposamena ez da berria, eta lehenagoko ikertzaileek ere proposatua zuten. 4.3 atalean, ideia horretan sakondu besterik ez dut egin, bi bidetatik: batetik, azken urteetan Iberiar penintsulako Erdi Aroko dokumentazioko grafiaz esandakoen berri eman dut, Quilis, Ariza, Mascaró eta besteren lanak gogora ekarriz; bestetik, Donemiliagako Reja-ko hatxe guztien azterketa xehakatua egin dut. Argia izan da ondorioa: hatxe horiek aztertzen direnean, hasperenaren adierazpen grafikotzat jotzea izan behar da lehen aukera; bestelako erabilerek —delako “antihiatikoak”, esaterako— ez dute maiztasun konparagarririk. 8.1.2 Erdi Aroko agiriak: hatxeak, hasperenak eta D-elementuak Erdi Aroko hatxe gehienek hasperena adierazten zutela kontuan hartuta, orduko Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 535 agirietan D-elementuak bilatzea izan da hurrengo urratsa. Hirugarren kapituluan aurreratu dut harreman estua dagoela D-elementuen eta deklinabide mugatuaren artean; zilegi zirudien, beraz, Erdi Aroko zenbait atzizkitan aldaera hatxedun/hasperendunak bilatzea, atzizki horiek aspaldidanik deklinabide mugatukoekin lotu izan diren neurrian eta atzizki horiek azken buruan erakusle hasperendun gisa berreraiki zitezkeen neurrian. Erdi Aroko izenetan lau atzizki identifikatu ditut D-elementu jatorriarekin, -a artikulu prototipikoa, -aga eta -eta multzo-atzizkiak, eta superlatiboko -en; horietan denetan, esan bezala, aldaera hatxeduna aurkitzea zen aurreikuspena, hots, -ha, -haga, -heta eta - hen. Ezberdinak izan dira emaitzak, atzizkiaren arabera, zein bere arazo partikularrekin, baina denetan ditugu aldaera hatxedunak. Hipotesi nagusiari jarraiki, proposatu dut hatxedun horiek aldaera hasperendunak zirela, arkaismo gisa gordeak. (a) Ezagunak dira -a artikuluaren Erdi Aroko adibideak: cf. Larrea, Larrehederra, Hurigurenna, etab. Artikuluaren -ha aldaera hasperendunak aurkitzea ez da arazorik gabea izan; batez ere Reja-ko -zaha bukaerako izenak erabili ditut eztabaidarako, eta horrek -tza atzizkiaren berreraiketaz hitz egitera lerratu du eztabaida (4.4). Hipotesi tradizionalaren barrenean, -zaha bukaera osagai bakarrekotzat jo ohi da; tesi honetako hipotesiaren barrenean, -za eta -ha bereizi egin behar dira. Honela laburbil daitezke ondorio nagusiak: (i) Silaba bakarrekoa da leku-izenetako -(t)za atzizkiaren forma zaharra; horrela bakarrik egin daiteke lotura atzizki horren eta euskal gramatikako beste osagai batzuen artean; aditzetako pluralarekin, esaterako (cf. dabiltza). (ii) Atzizkiaren jatorri bisilabikoaren aldeko argudiotzat erabili izan dira Oñati aldeko datuak (cf. -tzaia mugatua); tesi honetako hipotesiaren arabera, inguru hartako berrikuntza moduan azaldu behar dira datu horiek. Beste hizkera batzuetako datuak ere hobeki azaltzen dira, aurreko hipotesian baino, zubererazko -tze aldaeraren azentuarena, esaterako (4.4.2.1). (iii) Hortaz, D-elementutzat jo dut Reja-ko leku-izenetako -ha, ez atzizki baten partetzat. D-elementu gisa analizatzeko, bi aukera aztertu ditut: batetik, absolutiboan zegokeen -ha artikulua, besterik gabe. Bestetik, proposatu dut 536 VIII. Emaitzak eta ondorioak berranalizaturiko -han inesibokoa izan zitekeela, eta horrela azalduko litzatekeela 1025eko Adurzaha gerora **Adurtzea ez izatea, Adurtza baizik. Bigarren aukera hau hobetsi dut (4.4.2.2). (iv) Reja-ko -ha horiek inesiboko erakusle berranalizatu moduan ulertuta, lekuizenetan deskriba daitekeen gertakari zabalago batekin lotu ditut datu horiek, berranalisi mota beraren ondorio diren Ibarrea, Azkaine eta Pagoeta bezalakoekin. Reja-ko -zaha bukaerari buruzko eztabaida gorabehera, D-elementu hasperendunaren adibide gehiagoren berri ere eman dut: Salaha eta Sorhoha dira aipagarrienak, sala eta soro izenekin (4.4.1). (b) Bigarren kapituluan eman dut leku-izenetako -aga atzizkiaren inguruan izandako eztabaiden berri (2.4.2.5). D-elementuen hipotesiari segika, -haga aldaera hasperendunaren adibideak bilatu eta aurkitu ditut: cf. Yturrihaga. Horrela, aski ziurtzat jo daiteke deklinabide mugatuko -ak atzizkiarekin duen lotura (4.5 atala). Lotura horretan sakontzeko, deklinabideko -ak atzizkiarekin deskribatu ohi diren gertakari morfonologikoak Erdi Aroko leku-izenetan ere ba ote zeuden arakatu dut, eta hauxe izan da emaitza: (i) Bukaeran -a berezkoa duten hitzetan, -ak atzizkiarekin -aak asimilatu gabeen adibideak daude testu historikoetan, cf. alabaak; Erdi Aroan, -aaga duten adibide gutxi batzuk aurkitu ditut, cf. adibidez Larraaga (4.5.1 (a) atala). (ii) Aurreko (i) ezaugarri morfonologikoan, bat egiten dute testu historikoetan inesibo singularrak eta absolutibo pluralak: biak dituzte testuetan aldaera asimilatu gabeak, -aan eta -aak. Ez, ordea, kontsonantez amaitutako hitzetan: inesiboan lanean, pluralean lanak; pluralean ez dago epentesirik. Alabaina, aurkitu ditut halakoen adibideak Erdi Aroko datuetan, cf. Leherreaga (4.5.1 (b) atala). Nire hipotesiak zalantzan jartzen du -aga atzizkiaz De Rijkek proposatu zuena: Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 537 Oleaga leku-izena hizpide duela, esaten du -ga atzizkia absolutiboari gehituta osatu direla -aga duten leku-izenak. Baina, batetik, -aga atzizkiak -haga aldaera izateak ez du horren alde egiten, eta, bestetik, erakutsi dut Oleaga dela horren aldeko adibide bakarra, eta oso eremu jakinekoa dela (4.5.2 atala). Horrenbestez, - (h)aga ere, bere osoan, D-elementutzat hartu behar da. (c) Schuchardtengandik datorren hipotesiaren arabera, jatorri arrotzekoa da -eta atzizkia (2.4.2.6). Erdi Aroko agirietan -heta aldaera hasperenduna aurkitu dut (cf. Erroheta), eta D-elementuaren hipotesia aldezten du horrek (4.6). Agiri horien arakatzetik izan da beste emaitza interesgarririk ere: eremu geografiko jakin batekoak dira -heta aldaera hasperenduna duten leku-izenen adibideak, Agurain aldekoak eta Deba ibarrekoak (4.6.1). (d) Leku-izenetako beste atzizki bat ere identifikatu dut D-elementu moduan: superlatiboetako -hen, cf. Ybargohen, Vehengoa eta Barhenetche (4.7). Atzizki honetan ere, bistan dena, D-elementu izaera salatzen du aldaera hasperendunak. 8.1.3 Erdi Aroko agiriak: Pirinioetako D-elementuak Erdi Aroan, batez ere euskal eremu historikoko agirietako adibideetan aurkitu ditut Delementu hasperendunak. Alabaina, garai hartan euskarak hedadura zabalagoa zuen: hego-mendebaldean, Errioxan eta Burgosen mintzatzen zen, eta, ekialdean, Pirinioetan, are Lleidan ere, Corominesen proposamenen arabera. D-elementuen azterketaren ikuspegitik, bat egiten du Errioxako eta Burgosko euskarak euskal eremuko datuekin: xehetasunak xehetasun (4.10), aurki daitezke han -aga eta -eta D-elementuak dituzten izenak. Erabat bestelakoak dira Pirinioetako ustezko euskararen lekukoak: zaila gertatzen da D-elementuen adibide garbiak aurkitzea hango leku-izenetan (4.9). Horren ondorioa garbia: bi euskara mota bereiz daitezke Erdi Aroan, “mendebaldekoa” (Burgos, Errioxa, euskal eremu modernokoa eta herri mugakideetakoa) eta ekialdekoa (Lleidakoa). Euskara historikoa “mendebaldeko” horren jarraipena da, edo, Mitxelenaren terminoetara ekarrita, Euskara Batu Zaharraren hipotesiaren barrenean azaldu behar da. Euskara Batu Zaharretik kanpo azaldu behar dira, ordea, Pirinioetako lekukotasunak, euskararen lekukotasunak baldin badira. Beraz, hipotesiaren bertsio 538 VIII. Emaitzak eta ondorioak gogorrenean —ez dira baztertu behar tarteko aukerak, datuak hain urriak izanik—, “mendebaldeko” berrikuntza guneetatik bereiz geratu zen Lleida aldeko euskara hori. Zehatzago esanda, ez dago artikulurik ekialdeko eremu horren garai zaharragoetan eta Lleida arte iristen zen antzinateko euskaran, akitaniera barne. Zehaztapen kronologikoetarako irozgarri sendo antzekoa ematen du datu honek: are nabarmenago kokatzen da Erdi Aroan D-elementuen bilakaera; aitzineuskararako ez da berreraiki behar artikuluaren kategoria. 8.2 Deklinabide mugatuaren berreraiketa morfologikoa Erdi Aroko datuak aztertzeak ondorio zuzenak ditu deklinabide mugatua berreraikitzeko tenorean. Lehena, D-elementuen bilakaeraren kronologiarena berarena: hipotesi tradizionalaren ustea sendotu dut, ohartarazita Erdi Aroko Pirinioetako agirietan ez dagoela D-elementurik, eta nabarmenduta euskal eremu historikokoetan oraindik hasperena zutela: Erdi Arokoa da D-elementuen bilakaeraren hastapena. Hipotesi klasikoaren aldeko argudio berri horietaz gain, argudio klasikoetan ere sakondu dut: batetik, tipologiaren ikuspegitik, euskara hizkuntza eranslea baldin bada, anomalia bat da artikulua izatea; bestetik, ongi uler daiteke artikuluaren sorrera ezaugarri areal moduko baten barrenean, mendebaldeko Europaren testuinguruan (5.1.1). Jakina, honen ondoan, hipotesi alternatiboaren kritika ere egin dut (5.1.2): artikuluaren antzinatasunaren aldeko frogatzat hartzeko, arazo gaindiezinak dituzte antzinateko lekukotasunek, ustez artikulua dutenek (cf. IBARRA eta APALONIS, besteak beste). 8.2.1 Deklinabide mugatuaren diakroniarako proposamen integrala Deklinabide mugatuaren berreraiketa integralarena da tesi honetako emaitza nabarmenenetako bat: horretarako oinarri sendoak ematen dituzte Erdi Aroko datuek eta hirugarren kapituluan D-elementuez emandako oinarri teorikoek. Hainbat Delementuren gramatikalizazio orokor baten barrenean azaldu ditut zein bere aldetik azaldu izan diren arazoak: -an inesiboari dagokionez, adibidez, artikuluarekin zerikusirik ez duela esan izan da, ergatibo pluraleko -ek, berriz, kontrakzioen ondorio Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 539 dela, leku-kasu pluraleko -eta, mailegua. Bi ideia gidariren pean azaldu ditut horietan denetan deskribatu izan diren anomalia morfonologikoak eta bestelakoak: (1) Delementu gramatikalizatuak dira, eta (2) guztiak D-elementu izanik ere, egitura ezberdinetan gramatikalizatu diren erakusleak dira. Horrela, agerian utzi dut ondorio esanguratsuak dituela egiturakako gramatikalizazioez ari garela ohartzeak, bai gertakari morfonologikoen xehetasunak ulertzeko, bai kronologia erlatiboei buruzko auzietarako. Hauek izan dira azalbide orokor honen emaitzarik behinenak: (a) Jacobsen, De Rijk eta Trasken hipotesian, inesibo singularreko -an atzizkiak ez du zerikusirik -a artikuluarekin; izen bizidunetako -gan da jatorrian, bokalartean -ggalduta. D-elementuen hipotesiaren barrenean, esan dut egokiago dela han erakusletik abiatzea, erakuslearen beraren hasperenak azal lezakeelako kontsonantez bukatzen diren izenetako epentesia, cf. lanean (5.2.3). Horretaz gain, hipotesi honen barrenean, ongi azaltzen dira etxen bezalako mugagabeak, Jacobsenean eta besterenean azalgaitz gertatzen zirenak; hobeki azaltzen dira -a berezkoa duten hitzen gorabeherak ere, eta inesibo singularreko -an honek absolutibo/ergatibo pluraleko -ak atzizkiarekin dituen loturak ere azalbide orokor egokian ezarri ditut. Berreraiketaren esparrutik landa, 1554ko Gorritiko neurehan sintagma ekarri dut eztabaidara, <h> eta guzti (5.2.3.7): agerian uzten du atzizkiaren D-elementu izaera. (b) Erdi Aroko -haga aldaerarekin lotuta, D-elementutzat jo daiteke pluraleko -ak atzizkia ere (5.2.5). Kasu honetan, proposamenak inplikazio sakonagoak ditu: proposatu dut morfema bakarra dela -ak, ergatiboa izan zein absolutiboa izan (5.2.5.2). Are gehiago, singularreko -ak ergatiboa ere morfema bera dela proposatu dut: proposamen horretan dago ergatibitate erdibituaren hipotesiaren oinarrietako bat. (c) Ekialdeko eta euskara batuko ergatibo pluraleko -ek ere D-elementutzat jo dut: hek erakuslea da bere jatorria. Aurreko puntuan esandakoaren bidetik, izenaren deklinabidean berrikuntza dela aldarrikatu dut (5.2.7). (d) Genitibo pluraleko -en atzizkiaren jatorria hen erakuslea da; Erdi Aroko 540 VIII. Emaitzak eta ondorioak superlatiboetan euskal eremu osoan ikusten den bera da. Horrenbestez, proposatu dut berrikuntza dela mendebaldeko -an genitibo plurala; orobat datibo pluraleko - ai (5.2.7). (f) Azkenik, D-elementuak dira deklinabide mugatuko leku-kasu pluraletako -etan, etara eta beste. Horien berranalisiz sortua da leku-izenetako -eta, eta ez da latinetik mailegatua (5.2.6); horren alde egiten du euskaraz -eta bakarrik izatea leku-izenetan, ez -etu (cf. **Harrietu), latin-erromantzez -etu/-eta, -edo/-eda baitira. 8.2.2 Pluraleko deklinabide mugatuaren azentueraren azalpen bateratua Azentuari dagokionez, hainbat sistema deskribatu izan dira, euskalkiaren arabera (2.4.2.8). Azalpen bateratua eman diet deklinabide mugatu pluraleko azentuera horiei. Funtsean, bai mendebaldean, bai erdialdean, bai ekialdean, erakusleen azentua gorde dute pluraleko atzizkiek (5.3). Bereziki begiratu diet -ak eta -ek atzizkiei, eta mendebaldearen eta ekialdearen artean dauden aldeak nabarmendu ditut: mendebaldean, deklinabide pluralaren azentu paradigmaren arabera jokatzen du absolutibo/ergatibo pluraleko -ak atzizkiak, eta, ekialdean, singularraren azentu paradigmaren arabera absolutibo pluraleko -ak atzizkiak. Ergatibitate erdibituaren hipotesiaren barrenean kokatu ditut datu hauek ere (5.3.1 eta 5.3.2). 8.2.3 Erakusleen berreraiketaz Erakusleen jatorrizko formaren berri ematen digu deklinabide mugatuaren berreraiketak. Hauek dira ondorio nagusiak: (a) Absolutibo singularreko erakuslea ha berreraiki behar da, ez *har; hasperena du hastapeneko hotsa jatorrian, ez herskaria; horrenbestez, berrikuntza dira Erronkariko, Zaraitzuko, Aezkoako eta gainerako hizkeretakoak (5.5.1 eta 5.5.2). (b) Erakusle pluraletan, hae- eta he- oinarria dutenen artean, proposatu dut jatorrizkoak he- eredukoak direla (5.5.3). (c) Pluralean betiere, mendebaldeko honeek berriagoa da hauek orokorragoa baino Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 541 (5.5.4). Singularrean, ordea, ezaguna da gordetzailea dela mendebaldea: cf. a jatorrizkoa eta aura eta hura berriagoak (5.5.2). (d) Ondorio larri bat hek erakuslearen eta *haga D-elementuaren harremanari dagokio. Deklinabide pluralean, *haga D-elementua da bakarra erakusle plural modernoen artean ordainik ez duena. Harreman horretan sakonduz, ohartarazi dut hek erakuslea ergatibo eta absolutibo balioekin gramatikalizatu zela izenordain eta erakusle pluraletan baina ergatibo balioarekin berezitu zela izenaren deklinabidean (adib. lagunek txalo egin dute). Bestelakoa da *haga-ren egoera: berrikuntza zenbait gorabehera, izenaren deklinabidean baizik ez da gramatikalizatu, ergatibo singularrean eta absolutibo eta ergatibo pluralean (5.5.5.4). Analisi modu hau estu lotu dut ergatibitate erdibituaren auziarekin, -ga osagaiaren jatorrizko balio lokatiboaren bidetik eta Silversteinen eta SmithStarken hierarkien laguntzaz (5.5.5.2). Honela laburbil daiteke bosgarren kapituluko jarduna: erakusleen formak kontuan hartuta egin dut deklinabide mugatu osoaren diakronia, eta, horren osagarri, nabarmendu egin dut erakusleak eurak berreraikitzeko deklinabide mugatuak ematen duen informazioaren garrantzia. 8.3 Artikuluaren erabilera XVI. mendera bitarteko testuetan Hirugarren kapituluan, lanabes bat osatu dut testuinguru sintaktikoen arabera neurtzeko artikuluaren erabilera. Neurketa lan horren emaitza eman dut seigarren kapituluan. 8.3.1 Artikulua hiztegietan Hiztegiak, sintaxi urriko testuak izanik ere, informazio zerbait eman dezakete artikuluaren erabileraz. Hauek dira emaitza nagusiak: (a) Antzeman daiteke alderik izenen izaera semantikoaren arabera: adibide ezaguna da Picaudena, zeinetan izen zenbakaitzek ez duten artikulurik (cf. aragui, ogui, araign etab.). Hizpidera ekarri dut Leizarragaren hiztegia ere: honetan, erakutsi dut artikulurik gabekoak batik bat izen abstraktuak eta izenondoak direla. 542 VIII. Emaitzak eta ondorioak Mendebaldeko hiztegietan, ordea, ez dago adibide esanguratsurik horrelako deskribapenik egiteko, eta hitz guztiek izan ohi dute artikulua (6.1.1). (b) Mendebaldeko hiztegietan sarrera guztiek izan ohi dute artikulua, bi salbuespen nagusirekin: -ia eta -a amaiera duten izenek ez dute artikulurik hartzen; cf. Landuchioren eta Ibarguen-Cachopínen hiztegiak, batez ere. Arrazoi semantikoak ez, morfonologikoak edo fonotaktikoak hobetsi ditut hau azaltzeko. Ohartarazi dut, bestalde, artikulurik gabeko gehienak maileguak direla (6.1.2). (c) Hiztegietako sarreretan, -a eta -ak artikuluak erabiltzen dira normalean, erdal ordainetako numeroaren arabera. Hori aintzat hartuta, esan dut D-elementu horiek galdua zutela bere izaera definituaren parte bat, eta numeroa morfologikoki adierazi beharra gailendua zitzaiola ordurako (6.1.3). Landuchioren datuekin, orokortze hori gainerako kasuetara ere zabaldu dut, hala nola datibora (cf. andray emona “dado a mugeres”) edo genitibora (cf. andrã gurea, afiçionadua “amador de mugeres”). (d) Izen + izenondo sintagmetan, deskribatu izan dira sintagmaren osagaietan artikulu bana duten adibideak (cf. 1 frJZum ene arrebea deunczua). Proposatu dut XVI. mendeko hiztegietan topatu uste daitezkeen adibideak topikalizazioz azaldu behar direla (6.1.4). 8.3.2 Artikulua testuetan XVI. mendean artikulua nola erabiltzen zen deskribatu dut, lau testuinguru sintaktikoren arabera. Horretarako, XVI. mendeko testu corpuseko adibide esanguratsu guztiak bildu ditut, ehunka perpaus, eta eranskinetan jaso. Osoko datu bilketa hori eskura edukita, hauek dira izan emaitzak: (a) Bokatibo funtzioan diren sintagmek artikulua izan ohi dute, bai mendebaldeko testuetan bai ekialdekoetan (6.2.1). (b) Perpaus existentzialetan morfologia ezberdinarekin ager daitezke subjektu edo pibotak: -a artikuluarekin, -rik partitiboarekin, edo batere determinaziorik gabe. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 543 Sailkapen zenbait egin ditut, ikusteko ba ote den korrelaziorik aukera morfologiko horien eta izen sintagma edo perpaus existentzial motaren artean. Sarrera modura, zenbatzaileak dituzten pibotak bildu ditut lehenik (6.2.2.1 eta 6.2.2.2). Hauetan, bistan da, zenbatzailea bera da sintagmaren burua, eta ez dago aparteko oharrik egiteko. (i) Galdera moduan ageri diren perpaus existentzialetan, pibota ia ehuneko ehunean partitiboarekin agertzen da (6.2.2.3). (ii) Baldintzazko perpaus direnean, joera bertsua ikus daiteke existentzialetan, partitiboarekin agertzen baitira hiru adibideetatik bitako pibotak. Hirugarrenean, berriz, batere determinaziorik gabe (6.2.2.4). (iii) Baiezko perpaus existentzialak izan dira interesgarrienak: batetik, adibideak ez direlako beste kasuetan bezain urriak, eta, bestetik, korrelazio interesgarriak azaleratu direlako (6.2.2.5): (1) batere determinaziorik gabeko pibotak agertzen diren perpausetan, esan daiteke etorkizunean izan litezkeen entitateen berri ematen zaigula edo, bestela, balio orokorreko baieztapenak direla; (2) pibotak artikuluarekin agertzen diren perpausetan, modu batean edo bestean, testuinguru diskurtsiboan identitatea ongi ainguratua duten entitateei egiten zaie erreferentzia; (3) azkenik, orainaldikoak izan ohi dira pibota partitiboan duten perpausak, eta, entitateen zinezko existentzia ezartzen badute ere, haiei erreferentzia zehaztugabea egiten zaie. Azken emaitza moduan, ohartarazi dut batasun handi xamarra antzeman daitekeela euskalkien artean perpaus existentzialetan. (c) Hiru sailetan eman ditut perpaus predikatiboetako emaitzak (6.2.3): izenondo predikatuak, izen predikatuak eta izen + izenondo predikatuak. Hauek dira horien azterketatik ateratako emaitza nagusiak: (i) XVI. mendeko testuetan, determinazioari dagokionez, antzekoak dira izenondo soileko sintagmaz eta izen soilekoaz osaturiko predikatuak (6.2.3.1 eta 6.2.3.2): oro har, artikulurik gabe agertzen dira predikatu horiek, eta badirudi mendebaldeko testuetan handiagoa dela joera predikatu 544 VIII. Emaitzak eta ondorioak artikuludunak izateko, ekialdekoetan baino. (ii) Mendebaldean, badirudi hego-mendebaldea dela berritzailea, Araban aurkitzen baitira adibide artikuludun gehien, bai izenondo predikatuetan, bai izen predikatuetan. (iii) Artikuluekin agertzen direnak irizpide nagusi baten arabera azal litezke, xehetasunak xehetasun (6.2.3.1.2): subjektuaren erreferentzialtasun mailak eragina du predikatuak artikulua har dezan, eta, subjektuaren erreferentea zenbat eta zehatzagoa izan, errazagoa da artikulua hartzea. Ez dut deskribatu ahal izan predikatuak adierazten duen ezaugarriaren iraunkortasunaren araberako irizpiderik. (iv) Izen + izenondo predikatuetako adibideak gutxiago dira XVI. mendean, eta emaitzak ere ez dira hain erabatekoak; alabaina, ziur esan daiteke artikuluaren erabilera askoz zabalduagoa zegoela halakoetan, ondoko mendeetako egoeraren aitzindari, eta, alde horretatik, bestelakoak dira izen + izenondo predikatuak, izenondo eta izen predikatuekin konparatuta (6.2.3.3). (v) Izen predikatuetan eta izen + izenondo predikatuetan, bat duten sintagmak ere badira, artikulugabe eta artikuludunez gain; izen predikatuetan gutxi dira halakoen adibideak, eta ekialdekoak dira; izen + izenondo predikatuetan gehiago dira, eta euskal eremu osokoak. Bai izen predikatuetan, bai izen + izenondo predikatuetan, bat duten sintagmak aski modu bateratuan azal daitezke: predikatu hauen balioa erreferentziala da, eta erreferentzia indefinitu espezifiko edo zehaztua ezartzen diote sintagmari. (d) Subjektuetan ere aztertu dut artikuluaren erabilera (6.2.4). Predikatuetakoaz erabat bestelako egoera dugu hauetan: subjektu artikuludunak dira nagusi, artikulugabeen aldean. Artikulugabeak oso adibide gutxi dira, bai iragankorretako subjektuetan, bai iragangaitzetakoetan. Kasu honetan, beraz, artikulugabeak zein testuingurutan edo irizpideren arabera agertzen diren azaldu dut, eta hauek izan dira emaitzak. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 545 (i) Izen berezi gisa funtzionatzen dutenetan ditugu subjektu artikulugabeak: cf. batez ere errege, ugazaba, ama, eta halakoak. (ii) Subjektuetako izenen izaera semantikotik kanpo, ezagunak dira perpaus iragankorretako subjektu artikulugabeak (6.2.4.1). Hauen artean, zinez dira aipagarriak ezezko perpausetakoak. Greenbergen eta Hopper eta Thompsonen orokortzeen barrenean azaldu dut arkaismo hau. (iii) Betiere perpaus iragankorretan, baiezko perpausetan joera handiagoa dago, subjektu artikulugabeen adibideak izan badira ere, artikuludunak ere agertzeko. Hau nabarmen ikusten da atsotitz beraren bertsio ezberdinetan: zuberotarren artean, Oihenartek artikuludunerako joera du, eta Zalgizek eta Belak artikulugaberako. (iv) Perpaus iragangaitzetan zailagoa da subjektu determinatu gabeak aurkitzea (6.2.4.2): nire corpusean dauden adibide urrien artean, Oihenarten 633 Inhar batetarik su handi jalgi daite atsotitzekoa iruditzen zait aipagarria: batetik, subjektuko izena zenbakaitza delako, eta, bestetik, handi izenondoarekin agertzen delako; kasu honetan, badirudi handi-k mailakatzaile gisa funtzionatzen duela, eta halaxe deskribatu dut izen + izenondo predikatuen 6.2.3.3 atalean ere. 8.3.3 Analisi sinkronikoak eta datu historikoak Artikuluaren erabileraren berri emateko, bi analisi sinkroniko nagusi ditugu gaur egun, Artiagoitiarena eta Etxeberriarena. Analisi diakroniko klasikoan (Azkue, Castaños, Irigoien), artikuluaren erabilera zabaltzea numeroa morfologikoki markatu beharraren menpe ezarri izan da; analisi diakroniko hori Artiagoitiaren analisi sinkronikoarekin lot zitekeen, izan ere numeroari dagokion proiekzio baten azpian azaltzen baititu sintagma artikuludun zenbait. Datu historikoak erabili ditut, analisi diakroniko horren oinarri enpirikoa zertan den aztertzeko (6.3). Analisi diakroniko klasikoan, aurreikuspena zen subjektu pluraleko predikatuetan maizago azalduko zela artikulua: erakutsi dut ez dela hala, eta are kontrakoa ere gertatzen zela, subjektu pluraleko perpausetan joera nabarmena baitzuten 546 VIII. Emaitzak eta ondorioak predikatuko sintagmek artikulurik gabe agertzeko. Datu horrek, betiere predikatuez ari garela gogoan hartuta, ez du ezinbestean Artiagoitiaren numeroaren hipotesiaren alde egiten, XVI. mendeko egoeran, bederen. Bestalde, subjektuaren izaera erreferentzialarekin lotu dut predikatuetan -a artikulua agertzea, eta hori errazagoa ezkon liteke Etxeberriaren hipotesiarekin, edo artikuluaren urratsez urratseko gramatikalizazio batekin, bederen. Nolanahi ere, honekin guztiarekin ez dut baztertu ondoko mendeetan edo bestelako testuinguru sintaktikoetan numero morfologikoak izan ahal izan zuen garrantzia, artikuluaren erabilera zabal zedin. 8.4 Berreraiketa morfologikoaren zenbait ondorio Morfologia hertsitik haragoko ondorioak ekarri ditu bosgarren kapituluan garatutako berreraiketak. Zazpigarren kapituluan eman dut horien berri. Hona emaitza nagusiak: (a) Euskara hizkuntza eransle gisa sailkatzeak zer esan nahi duen aztertu dut. Funtsean, ez-eranslea da deklinabide mugatuaren berreraiketarako proposaturiko eredua: erakusle osoak lotu zaizkio izenari; deklinaturik lotu zaizkio erakusleak izenari, osagai morfologiko bakarrean tasun bat baino gehiago bilduta (7.1.4). Bi autoreren lanetako ideien pean ezarri dut euskararen eransle izaeraren eztabaida hau: (i) Eransletasunaren nondik norakoak hobeki ulertzeko, analisi sinkronikoen eta diakronikoen osagarritasuna aldarrikatzen du Plankek. Hortaz, nire analisi diakronikoaren laguntzaz neurtu dut Planken “Strong Homogeneity Hypothesis” delakoa: euskal deklinabide mugatuaren diakronian, jatorrian eransle moduan analiza zitezkeen morfemek, erakusleek, galdu egin dute izaera eransle hori deklinabide mugatuaren barrenean gramatikalizatu direnean, eta paradigma berri baten parte izatera igaro direnean (7.1.5). Hizkuntzaren izaera eranslearen aurka egin du D-elementuen gramatikalizazioak, beraz. (ii) Salbuespena da euskara Himmelmannen orokortzerako: hizkuntza eransleek ez dute artikulu definiturik izaten, baina euskarak badu. Planken ildo Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 547 bertsutik, eskenatoki diakroniko bat bilatzen du Himmelmannek salbuespenak azaltzeko: funtsean, esaten du postposizio eta kasu-markak eransle ez zirenean erabiltzen hasi ahal izan zela artikulua sintagmetan, baina proposatzen duen irtenbideak ez du euskararen kasu partikularra azaltzen. 7.1.6 atalean Himmelmannen azalbide diakronikoa zabaldu dut: horren arabera, D-elementu deklinatuen gramatikalizazioak ekarri dio hizkuntzari jatorrizko eredu eranslearen aurkako ezaugarri bat. (b) Beste emaitza larri bat ere izan du deklinabide mugatuaren berreraiketak: euskara ergatibitate orokorreko hizkuntza moduan ez, ergatibitate erdibituko hizkuntza moduan sailkatu behar dela proposatu dut (7.2). Deskripzio klasikoaren berri eman dut, eta euskararako aztertu izan diren ergatibitate erdibitu mota posibleak zerrendatu ditut (7.2.1). Horren ondotik, proposamen zehatza egin dut: morfologikoa da euskaraz deskriba daitekeen ergatibitate erdibitu garbi bakarra, determinatzaile sintagmaren esparrukoa eta numero morfologikoaren araberakoa (7.2.2). Hiru hitz motatan neurtu dut hipotesi hau: (i) Izenaren deklinabidean, singularrean beti bereizten dira absolutiboa eta ergatiboa. Pluralean, ekialdean baizik ez da bereizten, absolutiborako -ak eta ergatiborako -ek erabilita. Mendebaldean, -ak erabiltzen da bietarako (7.2.2.2). (ii) Erakusleen deklinabidean, absolutiboa eta ergatiboa singularrean bakarrik bereizten dira (hau/honek), eta pluralean ez (hauek/hauek); ia euskal eremu osoko ezaugarria da hau (7.2.2.3). Ekialdean deskriba daitezkeen pluraleko salbuespenak (hurak/hek, etab.) modernoak baizik ezin dira izan, eta testu historikoetan dokumentatu dut berrikuntza hori (7.2.2.3.1). (iii) Pluraltasuna D-elementu baten bitartez adierazten duten izenordainetan, forma bakarra dugu absolutiborako eta ergatiborako, cf. zuek, guek eta hiek. Euskal eremu osoko ezaugarria da hau. Ergatibitate erdibitu honen ardatza numero morfologikoa da, eta honela deskriba daiteke: singularrean dugu eredu ergatiboa, eta neutroa pluralean. Berrikuntzatzat 548 VIII. Emaitzak eta ondorioak jo behar dira eredu horren desbideratzeak. D-elementuen bilakaeraren ondorio da ergatibitate erdibitu mota hau, numero morfologikoa D-elementuen menpe dagoen neurrian. Oinarrizko deskripzio honetaz gain, beste bi puntu aipagarri ere landu ditut: (1) beste zenbait hizkuntzaren paraleloa ekarri dut hizpidera, numeroaren araberako ergatibitate erdibitua dutenena, hala nola Ozeaniako hizkuntza zenbait eta Amazoniako mayoruna hizkuntzak (7.2.3.1); eta (2), erdibitze hau Silversteinen hierarkiaren arabera azaltzen saiatu naiz: izatekotan, izen sintagma ez markatuak izango dira eredu ergatiboaren araberakoak, eta markatuak eredu akusatiboaren araberakoak; bide horretatik, gogora ekarri dut pluraleko sintagmak markatutzat jo izan direla euskararen analisietan. (c) Hirugarren ondorio bat ere izan du deklinabide mugatuaren berreraiketak: proposatu dut XVII. mendera arte iraun zuela hasperenak Nafarroan. Horretarako, hiru datu mota ekarri ditut: alfabeto hebrearrean idatzitako izenak —XIV. mendekoak—, Mironesek argitara emanak, Maiorak argitaratutako liburuko Nafarroako Agiritegiko esaldiak, XVI. mendekoak, eta Beriainen erakusleak, XVII.ekoak. Beriainen erakusleen berariazko analisia egin dut, erakusteko bere bi testuetan hasperena adieraz zezakeela hatxeak. Lau zutarri izan ditu nire analisiak: (i) Beriainen erakusleen barne analisia (7.3.1.2). (ii) Beriainen grafiaren azterketa (7.3.1.3). (iii) Urrezko mendeko gramatikari espainolen deskribapenak, hasperenaz eta grafiaz (7.3.2). (iv) Orduko gaztelaniazko testuetan egindako bilaketak, CORDE-ren datubasean eta tesi honetarako osaturiko Erdi Aroko agirien corpusean (7.3.2.3). Lau puntu hauen emaitzak kontuan hartuta, aldarrikatu dut hasperena adierazten dutela Beriainen erakusleetako hatxeek, eta, horrenbestez, XVII. mendera arte iraun zuela hasperenak hego-nafarreraz. (d) Berreraiketa morfologikoaren ondorio zuzena izan gabe ere, laugarren puntu Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 549 nagusi bat ere eman dut zazpigarren kapituluan. Horretan, Heine eta Kutevaren lan batzuen kritika egin dut, izan ere ukipenak bideratutako gramatikalizazioaren hipotesiaren arabera aztertzen baitituzte euskal artikuluak, -a definitua eta bat indefinitua, baina euskal datuak behar bezala ezagutu gabe (7.4). Puntu banatan laburbil daiteke kritika: (i) Artikulu definituari dagokionez, autoreek ez dute ezagutzen -a artikulua Delementu prototipiko bat dela. Horren ondorioz, eztabaidarako ez dute aintzat hartzen bere gramatikalizazio maila altua; berebizikoa da hau, hain zuzen ere bere hipotesiaren aurkako datua baita (7.4.2). (ii) Artikulu indefinituari dagokionez, autoreek ez dute batzu plural zaharraren berri. Horrek, berriz ere, berebiziko garrantzia du, iraultzen baitu bat artikuluaz esan lezaketen guztia. Heinek eta Kutevak, beren lanaren balio teorikoa ukatu gabe, ez dituzte behar bezala erabili euskal datuak, eta, ondorioz, kamutsa gertatu da beren hipotesia euskal ikasketetan sakontzeko. Funtsean, Haaseren lanean dago Heine eta Kutevaren hutsen sorburua (2.8.1 eta 2.8.2). 8.5 Hutsuneak eta etorkizuneko aztergaiak Euskararen azterketa diakronikoan aurrera egiteko, zenbait hutsune aipa daitezke, tesi honen jardunean agerian jarri direnak; etorkizuneko langai geratu dira, ezinbestean. Bi motatako eginbeharrak aipatuko ditut: egiturazko lanak eta berariazko ikerketakoak. Egiturazko lanen artean, bi hauek nabarmendu ditut tesian zehar: (a) Erdi Aroko agirietako datuak ez ditugu behar bezala ezagutzen. Beharrezkoa da Erdi Aroko Orotariko Euskal Hiztegi moduko bat, 4.1 atalean zehazturiko informazioa bilduko lukeena. (b) Beharrezkoa da, halaber, testu historikoen lematizazio morfosintaktiko sistematikoari ekitea (3.2.5.1). Datuak perpaus moten eta morfemen arabera sailkatzea iruditzen zait egingarriena, eta, jakina, artikuluaz eta deklinabideaz 550 VIII. Emaitzak eta ondorioak besteko gramatikaren atalak ere sartu beharko dira. Sintaxi historiko baterako oinarrizko lanabesa litzateke hori. Berariazko ikerketa monografiko eske dauden lanen artean, hauexek aipa daitezke: (c) Berreraiketa morfologikoaren atalean, etengabe aritu naiz D-elementuez. Ariketa horretatik hainbat ondorio atera daitezke erakusleen berreraiketarako, baina badago erakusleen berreraiketa berariazko baten beharra ere (5.5.6). (d) Zehatz deskribatu gabe geratu da deklinabide mugagabearen bilakaera, morfologikoa zein sintaktikoa. Ikuspegi morfologikotik, esaterako, ez ditugu behar bezala ezagutzen Ø, -ta- eta -za- osagaien gorabeherak. Bestalde, kasumarken jatorri eta bilakaeraz ikas dezakegunak ere lagunduko digu hobeki ulertzen deklinabidearen beraren diakronia. (e) Morfologiaren eta sintaxiaren arteko mugan, artikulu hurbilen azterketa zehatza ere egin gabe dago (-au, -on, -ori, -ok, etab.). Bestalde, nire hurbilketa moduak ezinbestean utzi du kanpoan -a artikuluaren balioen zerrendatzea; semantika historiko baten eske dago eginkizun hori. (f) Artikuluaren sintaxia morfologia hertsiaren esparrutik harago doa, baina tesi honetan hainbat ohar egin ditut horretaz ere, seigarren kapituluan. Nolanahi ere, deskribapen historikoa izanik ere, deskribapen sinkronikoa izan da, XVI. mendeko egoerarena. Mende horretako testuetan, gainera, testuinguru sintaktiko batzuei bakarrik begiratu diet; ez dut aztertu, esaterako, perpaus estatiboetako determinazioa. Horrenbestez, artikuluaren bilakaera historikoaren berri zehatzagoa izan nahi badugu, ondoko mendeetara ere zabaldu beharra dago testuen analisia, eta testuinguru sintaktiko gehiagotara azterketa bera. Azken atal honetan ez ditut bakarrik tesi honen hutsuneak aipatu nahi izan; euskal ikasketetan oro har egingai dagozkeenak ere ekarri ditut, guztiak elkarren osagarri izango direlakoan. BIBLIOGRAFIA A) Euskal ikasketak eta hizkuntzalaritza orokorra 600 Eranskinak II eranskinak. Erdi Aroko corpusetik erauzitako datuak Hainbat taulatan antolatu dut Erdi Aroko corpuseko informazioa; helburu jakin batekin egindako bilaketen emaitza dakar taula bakoitzak. Hainbat zutabe izan ditzakete taulek informazioa kodetzeko: (1) aztergai den izena, (2) izenaren lekukotasuna, (3) lekukotasuna dagoen agiriaren urtea, (4) agiriaren iturriaren laburdura, (5) lekukotasunaren testuinguru geografikoa eta (6) denetariko iruzkin edo oharrak. Ez da beti beharrezkoa suertatu (1) eta (5) zutabeei dagokien informazioa ematea, eta horregatik ez daude zenbait taulatan; beste lau zutabeak, berriz, ia taula guztietan daude.543 (f) Unibokoa izan ohi da (1-4) zutabeetako informazioa; (5) zutabeari dagokiona ez, ordea. Lekukotasunaren testuinguru geografikoa zehazteko, hauxe egin dut: lekuizena baldin bada, izenaren kokapen geografikoa hartu dut kontuan lehenik, Irizpide orokor hauek erabili ditut datuak antolatzeko: (a) Agiri bakoitzeko izen ezberdinak bildu ditut; iruzkinen zutabean edo lekukotasunaren ondoan adierazi dut zenbatetan errepikatzen diren. (b) Izen bera agiri batean baino gehiagotan agertzen da maiz; kasu horietan, bakoitzeko agerraldiak bildu ditut. Batzuetan, bereziki lekukotasuna behin eta berriz errepikatzen denean —aldaera esanguragabeak barne—, komaz bereizita eman ditut agirien urteak, elkarren segidan. (c) Aurreko lekukotasunaren agiriaren urte berekoak dira urtearen atala hutsik duten lekukotasunak. (d) Eremu geografiko berekoak baldin badira, elkarren segidan eman ditut agiribilduma bereko lekukotasunak. (e) Lekukotasunak antolatzeko, ez dut agirien data hartu irizpide nagusitzat: testuinguru geografikoen eta bildumen araber antolatu dut lehenik, eta dataren arabera ondoren, bilduma berekoak diren datuak elkarren ondotik ez bereizteko. 543 45. taulan ez dut jarri urtearen eta iturriaren zutaberik, lekutasun guztiak urte (1377) eta iturri (CenSoul) berekoak direlako. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 601 eskualdea eta batzuetan udalerria edo kontzejua jarriz; hori zehaztea ezinezko izan zaidanean, agiri berean dauden izenei edo agiri-bildumari dagokion eremu geografikoari begiratu diet. Lekukotasuna pertsona-izena baldin bada, pertsona horren bizitoki edo sorlekua jarri dut, agirian informazio hori baldin badago; bestela, leku-izenekin bezala jokatu dut, agiri berean dauden izenei edo agiribildumari dagokion eremu geografikoari begiratuta. (g) Zenbait taulatan eremuka, probintziaka edo eskualdeka antolatu ditut lekukotasunak, taula bakoitzaren helburua zein den. 1506 ArchMutr ? Baliteke Bizkai aldekoa izatea. Juan Saez de Asconiçaga 1496 ArchOñatIII Asconiça hutsa ere badago Oñatiko agiri-bildumetan. 43. taula. Oleaga ez bezalakoak: -a + -aga > -eaga ez duten mendebaldeko leku-izenak, gehienbat XIV. eta XV. mendeetako adibideak. Jakina, aurki daitezke -eaga amaiera duten beste hainbat izen, baina ez dira osaera ezagunekoak, eta ezin dira hartu disimilazioaren adibide ziurtzat: cf. Acurreceaga (AGVizc 1375), Martín de Aninçeaga (ArchElguet 1451), Esqueaga (ArchMutr 1506), beste hainbaten eta hainbaten artean. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 611 II.4 eranskina. Leku-izenetako -heta aldaeraren banaketa geografikoa Oro har, XIV-XV. mendekoak dira taula hauetako datuak, XVI. mende hasierako gutxi batzuekin; lehenagokoak, X-XIII.era bitartekoak, bakanak dira, eta ia guztiak Donemiliagako kartulariokoak. Lekukotasuna Urtea Iturria Testuinguru geografikoa Iruzkinak Araba Beguheta 952 SMillán Arratzua-Ubarrundia udalerria. 545 Ez ditut corpuseko guztiak bildu; adibide gehiagorako, ik. Artzamendi (1985), bee, beeiti eta beere lemak. Miguel Ezquerro 1366 PobNav Gizonezkoa Iruñea. Mahoma Ezquerro 1353 MonTudI Gizonezkoa Tutera. Musulmana da. Jo(h)an Ezquerro ~1471 DocSos Gizonezkoa ? 18 aldiz ageri da, 1471 eta 1499 bitarteko agirietan. Rodrigo Lezquerro 1495 ArchCamp Gizonezkoa Kanpezu. Artikulu erromantzearekin. Ezkerra (PobNav-ekoak bakarrik) Johan Ezquerra 1330 PobNav Gizonezkoa Mendigorria. Miguel Ezquerra, fija de Maria Senoyz 1330 PobNav Gizonezkoa Artaxoa. Gizonezkotzat jo dut, nahiz eta gero fija dagoen. Maria Ezquerra 1330 PobNav Emakumezko a Artaxoa. Pero Garcia 1350 PobNav Gizonezkoa Oteitza. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 633 Ezquerra Sancho Ezquerra 1350 PobNav Gizonezkoa Oteitza. Peru Ezquerra 1366 PobNav Gizonezkoa Iruñea 548 Taula honetan ez dut iruzkinik egin. Urtea Iturria Sexua Testuinguru geografikoa Iruzkinak 549 Zabala deituraren ezin konta ahala adibide daude, eta ez ditut bildu. Brasco Gogozra 1189 OnomNord Gizonezkoa Zaro. Editoreak Gogorra dela dio. Ez da baztertzekoa Gogorza deitura izatea. 53. taula. Gogorro eta Gogorra Erdi Aroan. Lekukotasuna Urtea Iturria Sexua Testuinguru geografikoa Iruzkinak Lazkarro Lope Lazcarro 1330 PobNav Gizonezkoa Artaxoa. 550 Ez da erraza bizio eta bitxio-ren adibideen artean bereiztea. Arzamendik bestela sailkatzen ditu adibideetako batzuk. 551 Lekukotasun zaharrenaren data baizik ez dut jarri, eta XVIII. mendera bitartekoak bakarrik sartu ditut. 552 Eskuzabala izan naiz digrafoak adierazten duen hotsa erabakitzeko orduan: adibidez, Etxarten agorrillaco edo milla adibideetan, albokari sabaikaria adierazten du, ziur aski, baina bi aukerak uztea erabaki dut. 1. gradukoak 2. gradukoak 3. gradukoak -Predikatua konparatibo edo gehiegitasun afixuarekin -Predikatua jatorri atzizkiarekin -Izenondoarekin: Dirua beharrezkoa zaio edo Zapata horiek handiak ditu Benefatkiboa (-rentzat,-rendako) 553 Adberbioa da, berez. 556 Ezin da ziurtasunez sailkatu. 557 Ezin da ziurtasunez sailkatu. 558 Ezin da ziurtasunez sailkatu; objektu ere izan liteke elliric. 559 Gaztelaniaz “Del lugar do ay fuego salió el humo” itzulia. 560 Ezin da ziurtasunez sailkatu. 561 Ezin da ziurtasunez sailkatu. 562 Ezin da ziurtasunez sailkatu; Eguzki eta euri dagoenean? 563 Ezin da ziurtasunez sailkatu. 587 Ez dauka -ago atzizkia, baina konparatiboen artean sailkatu behara da. 588 Predikatu bikoitz gisa ere sailkatu dut. 589 Ez dut argi izenondo moduan sailkatu behar den. 596 Ulertu dut da aditza dagoela elidituta. 597 Izenondoa eta izena sintagma berean koordinatuta. 598 Aski ihartutako esapide edo kolokazioak dira Landuchioren adibide hauek guztiak. 611 Interpretazio zaileko bersolerroa. Mitxelenaren interpretazioaren arabera (TAV 3.1.7), artikulurik gabeko izen sintagma genuke: çi[tu]an luma dakar. Objektu gisa ere interpretatu izan da; ik. beherago. 612 Landuchioren adibideetan bezala, damu izan kolokazioaren adibide dira hauek; oso esanguratsuak izan gabe ere, sartu egin ditut zerrendan. 613 Aditzaren erroa zein den erabakitzeko arazoak ditu editoreak; *in dateke, baina hemen atxiki dut, hala ere. 614 Ulertu dut Lan gaxtoa (da), bortxazkoa; hots, bortxazkoa subjektu gisa. Horregatik ez dut bazter utzi, berdintzezko perpaus itxura izanik ere. 621 Baliteke hutsa izatea, ondoko esaldiaren harc ergatiboaren oihartzunez egindakoa. Baina berriro errepikatzen du egitura bera, 1428. orrialdean. 622 Ikus aurreko oharra. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 729 518 Gasturekiko hankortarzunak, / oinezko egiten ditu zaldunak. 519 Goizegi bereaz zeginak emaitza, / aurkit zezan arratsalde gaitza. 525 Jokoak, emaztek et’ arno onak, / dostatzez, galtzen tuzte gizonak. 527 Luzatzez geroti gerora egitekoak, / ardiesten du nehor herioak. 530 Seroretara zautan gogoa, / ezteietara aizeak naroa. 532 Zangoak behar ditu xuxenak / makurren eskarniatzen ari denak. 533 Zortzi egunez ama ditu lurrak, / hantik harat amaizun, elhurrak. 537 Uztaren arau, zuhurraren jatea; / janago dezanak arrotz duke gosea. 545 Ardi bilha adi, nahiz bake, otsoak jan ezake. 548 Azti bi jin dira gure okolura; batak du izen zohegi, bertzeak aztura 549 Aurki guziak du bere inpertzia. 554 Behar eztena erraiten duenak, adi dezake nahi eztuena. 557 Bere egitekoen egiten eztakienak, nekez daidizke bertzerenak. 558 Bere onsa, gaizki jarteko, du uzten, bere onaz hiltzera gabe denak biluzten. 560 Bertzeren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen. 562 Bertzez gaizki minzo denak adi ditzake bere ogenak. 563 Bertzgin gaxtoak, xilo baten thapatzeko, altxatzen diotza bertzari zathikoak. 581 Erhoak egiten duena ondarrean, zuhurrak egiten du hatsarrean. 588 Ezin daidienak nahi bezala, begi egin ahala. 595 Eztaki prezatzen bakearen, eztakienak berri gerlaren. 602 Gazteak ezjakinez eta zaharrak ezinez, doaz egitekoak deseginez. 603 Gathuak altxatura jan. 604 Gaxtoak ona koza diro. 605 Gaxto bat gaztigatzen duenak, ehun zitatzen. 611 Goiz guziak du bere arratsaldia. 613 Gordinak jaten dituenak, jan ditzake lirinak. 615 Goseak bano gehiago galtzen ditu aseak. 616 Gure horak buztanaz daki balaku egiten, eta ahoaz ausikiten. 620 Haurrak athean duena erasi, sukaldean zuen ikasi. 626 Hoboro daki erhoak ber’ etxean, ezi ez zuhurrak bertzerenean. 629 Ihabalia noiz ere ihabaliarekin liskartzen baita, aitzinjoileak duke garhaita. 630 Ixilik dagoenak eztio gezurrik. 634 Ibia duenak igaren, daki osina zein den barrhen. 635 Jainkoak didala behazale bezala adizale. 643 Mandoak, osinari. / Adi ezak ur emaiten duela, gernu egitean. 648 Mothil nagiak, urhats baten gupidaz goizean, hamar beharko ditu egin arratsean. 650 Nahikariak edertaratzen ditu gauza itsusiak. 654 Ogen egiten du onei, barkatzen duenak gaxtoei. 627 Existentzial gisa ere uler liteke, dago elidituta. 628 Artikulurik gabe, baina egitura sintaktiko eskasekoa da. 629 Ez dago argi subjektua den, ala objektu gisa ere har daitekeen. 630 Ez dago argi hemen sailkatu behar diren. 657 Partitiboa asko zenbatzailearena da. 658 Partitiboa asko zenbatzailearena du. 666 Ez dago argi subjektua den, edo objektua (ahaideek deseginik?). Zein harresiz ari da, hala ere? 667 Erabilera bitxia, determinaziorik gabekoa; zuzendu beharrekoa dirudi, guziok edo guziak. 670 Pasiboa da. 671 Pasiboa da. 672 Pasiboa da. 673 Pasiboa da. 674 Pasiboa da. 675 Inpertsonaltzat jo dut; berez, goustiac objektua litzateke. 680 Ekuatibo gisa ere sailkatu dut. 681 Ulertu dut acusacen (ari da), edo antzeko zerbait. 682 Ekuatibo gisa ere sailkatu dut. 683 Existentzial gisa ere sailkatu dut. 691 Objektu ere izan litezke. Bigarren graduko erakusle absolutiboak eta ergatiboak Adibiderik ez. Bigarren graduko erakusle absolutiboak eta ergatiboak Adibiderik ez. 710 Ulertu behar da hurak eta baita zaharrak ere, guztiak azkar ditian. 711 Ulertu behar da hurak eroan, Ainguruek plazer dutien. Bigarren graduko erakusle absolutiboak eta ergatiboak Adibiderik ez. 712 Aurretik du Suzco mihi hayec cer erran nahi cien?. 713 Edizioak hauec dakar. 714 Adibideak ez ditut erauzi testua irakurrita; Azkaratek eta Altunak dakartzaten hoyec, horic, horiec, hourac eta hayec bilatu ditut artxibo digitalean (2001: 19), eta bilaketak Euskal Klasikoen Corpus-aren laguntzaz osatu. Adibideak faksimilearekin erkatu, eta honen aldeko zuzenketa egin dut, beharrezko izan denean. 715 Perpaus honen sintaxia ez da argia, baina badirudi absolutiboa behar duela izan. 716 Ulertu dut cer oguenduruc (die) astre eder hayec. 786 Eranskinak Lehen graduko erakusle absolutiboak eta ergatiboak Adibiderik ez. Bigarren graduko erakusle absolutiboak eta ergatiboak Adibiderik ez. Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak 787 heek aurki daitezke, eta biek izan ditzakete absolutibo eta ergatibo balioak. Lehen liburukian, hurak bat aurkitu dut, baina singularrekoa: 94 hurak lürra üngüratzen dianak; bigarrenean, cf. 80 Carlos Vgerrenak printze photere osoena ützi zian, erresuma bere semiari. Gütik dirade erregiak hurak beno zortü hona egokidago ükhen dienik eta 149 Aberatsa bere doian dagoena dabila lürrian, ontzia bezala aize honian itxasoan, berze errekeitürik salbü baiala heltzia eztialarik, hurak dütü erdiratzen ta lürriala hüillantzen; azken honetan, hark (aberatsak) ulertzen dut nik. Lazarragaren eskuizkribuan ere bada horrelako bat (B21: 113), baina zuzendu egin dute editoreek. Beste graduetako adibiderik ia ez dut aurkitu: lehen gradukorik batere ez, eta bigarrenekoak, lehen liburukian bakarrik, absolutibo balioa duten hiru horik eta hoik bat. 1. gradukoak 2. gradukoak 3. gradukoak 718 Lehen bi adibideak ez dira osorik ikusten, orria urratua baitago. 1. gradukoak 2. gradukoak 3. gradukoak
addi-8097d8d899bf
https://addi.ehu.es/handle/10810/15856
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2015-10-14
science
Arenas Cortázar, Maialen
eu
Baserrietara egindako eskola bisitak: lehen hezkuntzarako material didaktikoen diseinua, ezarpena eta ebaluazioa
LABURPENA: Gradu Bukaerako Lan honetan Arabako Nekazarien Elkartearekin (UAGA) sortutako lankidetzaren ondorioz egindako proposamen didaktiko bat aurkezten da, zehatz-mehatz nekazaritza-ustiategi baten inguruan. UAGAk eskola bisitak didaktikoki mugatuak zirela sumatzeaz gain, nekazal munduaren inguruko hezkuntza eta giza baloreak transmititzeko beharra ikusi zuen eta horren ondorioz, proiektu hau sortu zen. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleekin aurrera eraman zen proposamen hau, Gasteizko Aranbizkarra ikastolako 6. mailako ikasleekin hain zuzen, Trebiñuko labore estentsiboak eta ortu ekologikoa dituen ustiategi baten inguruan. Proposamen didaktiko honek erantzun ona jaso du bai irakasle baita ikasleen partetik ere eta erabilgarria izan da nekazal inguruko zenbait kontzeptu ikasteko. Emaitzek erakusten dute, adin horretako ikasleek ez dituztela genero estereotipoak markatuta. Baserritarren eta teknologiaren erabileraren inguruko pertzepzioan ordea, hasiera eta amaierako iritzien artean ezberdintasunak izan dira. Etekin gehiago ateratzeko eta ikasleengan eragin gehiago izateko asmoz, hainbat hobekuntza proposamen egin dira ikasleen motibazioa eta irakasleen inplikazioaren inguruan. Lan honen helburua Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloari zuzendutako unitate didaktiko bat diseinatzea da, ikasleek nekazal inguruneari buruz duten pertzepzioa ezagutu eta ebaluatzeko eta Arabako baserri edo nekazal ustiategietara egindako eskola bisitak eduki didaktikoaz hornitzeko. Hortaz, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolak eta Arabako Nekazarien Elkarteak (UAGA) duten hitzarmenaz baliatuz burutu da proposamen didaktiko hau. Esan bezala, UAGAk eskaintzen dituen bisitetan parte hartzen duten ikasleei zuzenduta dago proposamena. Hau horrela, unitate hau Trebiñuko Argote herrian dagoen nekazal ustiapenaren inguruan garatuta dago eta Gasteizko Aranbizkarra ikastolako seigarren mailan eraman da aurrera. Ikasleek eskolatik kanpo eta taldean egiten dituzten esperientziak dira eta errealitatearekin harremanetan jartzen laguntzen dute. Eskola bisitek hezkuntza-balore eta balore soziala duten informazioa modu aktibo, motibagarri, parte-hartzaile eta esanguratsu batean bereganatzeko helburua izan beharko lukete (Niño, 2012). Baserri edo etxaldeetara egiten diren eskola bisitak, testuinguru natural batean eta baserriko bizitzan egiten diren ekintzak ikusteko bisita gisa ulertzen dira. Helburu pedagogiko eta hezitzaile bat dute. Modu horretan, haurraren garapena sustatzen dute, ingurunean bizi dituzten esperientzietatik abiatuz (Bustos, 2009). Hortaz, ikasleek kontzeptuak bereganatu, integratu eta aurretik dituztenekin erlazionatu eta barneratzeko aukera dute, testuinguru eta egoera ezberdinetan erabili ahal izateko. Baina ez da bakarrik ezagutzak bereganatu eta testuingurua analizatzea, elkarbizitzan aritzea baizik. Ikasleek kasu askotan esperientzia berriak behar izaten dituzte haien arteko enpatia, taldeko integrazioa eta elkarbizitza gaitasunak garatzeko (Velasco, 2014). Eskola bisitak eskolako ekintzak direnez, hezkuntzaren helburu pedagogikoekin erlazionatutako ekintzak izan behar dira, gelan landuak eta aprobetxatuak izateko. Bisita hauek hezkuntza formalaren barne daude, eskolak antolatzen dituen ekintzak baitira eta hezkuntza maila ezberdinetara egokituta baitaude helburu zehatz batzuk betetzeko (Soto & Espido, 1999). Ikasleen ikaskuntza esanguratsua izan dadin, edozein jakintza arlotan irudikaturik, ikasleek ideia eta informazio ugari jaso eta gordetzeko gaitasuna izan behar dute (Tapuye, 2009). Horregatik, ekintzak planifikatu ahal izateko, garrantzitsua da aldez aurretik helburu eta edukiak argi izatea. Irteerak aldiz, eskola ez den espazio batera egiten diren lekualdaketak dira, ekintzarik planifikatu gabe eta ondo pasatu eta disfrutatzeko helburuarekin egiten direnak (Soto & Espido, 1999). Honek ezberdintzen ditu eskola bisitak eta eskola irteerak. Marko legalean oinarrituz, 2014-2015 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Hezkuntza curriculuma ezartzen duen dekretuak (Dekretuak 97/2010, martxoaren 30ekoa), Lehen Hezkuntzako helburu nagusietako bat honakoa dela dio: “Natura—, gizarte— eta kulturaingurunearen elementu nagusiak identifikatzea; ingurunearen antolaketa, ezaugarriak eta harremanak aztertzea eta ingurumenari zein bizi- kalitateari buruzko erabakiak hartu eta ulertzea, gero eta konplexuagoak diren espazioeremuen ezagueran aurrera egiteko”. Horregatik, baserrietara egiten diren eskola bisitek, curriculuma betetzen laguntzen dute hezkuntza formalaren parte direlako. Araban egiten diren eskola bisitei erreparatzen badiegu, gizarte eta natur zientzien arloa jorratu eta material didaktikoak dituztenen artean, hauek topa ditzakegu: Gasteizko Salburuako hezeguneen interpretazio zentroa, Gesaltza- Añana, Slow-Food Araba, Gasteizko Museoak, eta abar. Horietaz aparte, nahiz eta hain ezaguna ez izan, Arabako Nekazarien Elkarteak (UAGA, gaztelerazko akronimoan) eskola bisitak eskaintzen ditu elkarte honen parte diren ustiapenetara. Eskolek ustiapen ezberdinak aukera ditzakete, hala nola: behi edo ardi haziendak, nekazaritza estentsiboko ustiapenak eta abar. 1.2. UAGAren hezkuntza helburuak Arabako Nekazarien Elkartea irabazi-asmorik gabeko Nekazaritza Erakunde profesionala da eta bere helburu nagusia Araba eta Trebiñuko nekazari eta abeltzainen interesak defendatzea da. Elkartearen web orrian1 azaltzen den bezala, 1977. urtean sortu zen, sektoreari gizartean ezagutzera emateko sortu zitzaion beharragatik. Gaur egun, 1500 nekazari ustiategi afiliatuta ditu bere baitan, gehienak familia ustiategi ertainak eta txikiak izanik. Horrez gain, EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) nekazaritza sindikatuen konfederazioan parte hartzen du, besteak beste. Helburuei dagokienez, esanguratsuenak honakoak dira: heziketa profesionala, teknikoa, kulturala eta soziala sustatzea; politika eta gizarte mailan baserritarren ezagutza bultzatzea; landaketen eta eremu rustikoaren eta bere potentzialen eta errekurtsoen lurraldearen antolaketa integrala babestea; ingurugiroa babestu, hobetu eta mantentzea; landa eremuan gutxieneko bizi kalitatea bermatzea, osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak herrietan bermatzearen bidez; Arabako herrialde eta txoko guztietara heltzea; emakume baserritarren eskubideen eta berdintasunaren alde lan egitea eta produktuen kalitatea ezberdintzea eta komertzializazioa bultzatzea. Aurreko helburuak kontuan hartuz eta betetzeko nahiarekin, UAGAk 6 urte (2008-2009 ikasturtetik) daramatza eskola bisitak eskaintzen, Haur Hezkuntza amaitzen ari diren ikasle edo Lehen Hezkuntzako lehenengo urteetan dauden ikasleei batez ere, salbuespenak badiren arren. Orokorrean, ikastolek bisita hauek kurtso amaiera aldera eskatzen dituzte, maiatza edo ekainean gehienetan, kurtso amaierako irteera gisa. Hasieratik honek kontraesan bat sortu zuen, UAGAk bere ustiapenak bisitatzeko aukera eskaintzen baitu, nekazal ingurua eta lanbidea ezagutarazteko asmoz eta ez irteera soil bezala. Honek suposatzen duen beharrari irtenbidea emateko, UAGAk Gasteizko Irakasleen Eskolarekiko hitzarmena sinatu zuen 2014. urtean ustiapenetara egindako bisita hauen inguruan material didaktikoak sortzeko. 1.3. Nekazal-inguruaren pertzepzioa eta estereotipoak Ikasle askok nekazal-inguruan egiten diren lanak ez dituzte hirietan topa dezaketen edozein lanbide gisa baloratzen. Horregatik, inguru hori eta bere langileak ezagutzeak, nekazaritza eta abeltzaintza lanbide bat direla ulertu eta baserrietan bizi diren pertsonen lana denbora pasa dela pentsatzea baztertzen lagunduko dute. Gainera, baserriko langileei buruz dauden estereotipoek ez dute honetan laguntzen, izan ere, adineko gizona, arropa zaharrekin jantzita, ordenagailu eta teknologia berrien ideiarik ez duena eta denbora pasa gisa lan hori betetzen duena irudikatzen dute (Holz-Clause & Jost, 1995). Emakumeak ez dituzte lanbide honen parte ikusten eta landa-eremuen mantentze, kontserbazio eta garapenean garrantzitsuak badira ere, emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta eskubideak lortzeko etengabeko erronkan daude. Adibidez, 2011an Europako kontseiluak landa-eremuetan lan egiten duten emakumeen lana ikusezina ez izateko bereizmena onartu zuen. Oraindik berdintasuna lortzeko bide luzea dagoen arren, Europan badira nekazaritzan lan egiten duten 14,6 milioi pertsona, %41a emakumeak eta horietatik %22a jabeak dira (Quintanilla, 2011). 1.4. Ingurune arloko sekuentzia didaktikoaren diseinua eta ikaskuntzan duen inpaktua Hemen proposatzen diren material didaktikoak diseinatzeko zenbait irizpide kontuan hartu dira. Lehenik eta behin, unitate didaktikoa diseinatzen hasteko, helburu orokorrak zehaztu behar dira. Hauek gutxi eta oinarrizkoak izan beharko lirateke eta unitatearen iraupenarekin lotura izan beharko lukete. Ondoren, jardueretan beteko diren helburuak adosten diren heinean, unitateko helburu zehatzak eta kontzeptuzko, jarrerazko eta prozedurazko edukiak definitzen joango dira (Sanmartí, 2000). Proposatuko den sekuentzia edo material didaktikoa konstruktibismoan oinarritzen da, hau da, ikasleek ezagutza berriak esperientzien bitartez eraikiko dituzte, beti haien aurre-ideietatik abiatuta. Errealitatea ulertzeko ikasleak era aktibo batean murgiltzen direnean, ikaskuntza esanguratsuagoa dute (Dewey, 1964). Jardueren diseinuarekin jarraituz, hasieran egiten direnak ikasleen aurre-ideietan oinarritzen dira. Ikasleei esperimentatuko dutena interpretatzen, ikasitakoarekin erlazionatzen eta zein aspektutan zentratu behar diren jakiten laguntzen diete. Garrantzitsua da ohartzea proposatutako materiala bisita baten inguruan diseinatzen dela, beraz, ikasleak gehiago kontzentratuko dira eta adi egongo dira bisita aurretik edukiak landu izan badituzte. Gainera, ikaskuntza esanguratsuagoa lortzen dute landutakoa eta bisitan ikusitakoa erlazionatzen badute (Moreira, 1997). Edonola ere, baserri edo etxalde batera egiten diren bisitek ikasleen ikaskuntzan duten eragina aztertzen duten ikerketa gutxi daude, eskolan lantzeko material didaktiko ugari eskaintzen diren arren. Gure inguruan, esaterako, badaude horrelako baliabideak, Natur Eskola Biziak2 eta Eusko Jaurlaritzako Hazi agentziak3 eskaintzen dituztenak, esaterako. Dena den, 2013-2014 ikasturtean Gradu Amaierako Lan baten bitartez (Velasco, 2014), Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloari zuzendutako unitate didaktikoa diseinatu eta aurrera eraman zen behi-ustiategi baten inguruan. Material honek harrera ona izan zuen UAGA eta zenbait eskolen partetik. Gasteizko Irakasleen Unibertsitate eskolako ikasleek egiten dituzten Gradu Amaierako Lanekin, eskaintza aproposa sortzen ari da, bisita eta material didaktikoen inpaktua ikasleen ikaskuntzan neurtzeko (Rico, komunikazio pertsonala). Elkartearen eskaintza aberasteko, UAGAk eskaintzen dituen eskola bisitekin erlazionatutako material didaktiko berria azalduko da. Kasu honetan hirugarren ziklora bideratutako sekuentzia proposatzen da, parte hartu duten eragileekin adostutako helburuak bete, eskola bisitak curriculumeko planean egokitu eta ikasleen hasierako eta amaierako ebaluazioan laguntzeko.  Hirugarren zikloari zuzendutako unitate didaktikoa diseinatzea, baserrira egindako bisitak eskola-bisita eta ez irteera gisa landu daitezen.  Diseinatutako unitate didaktikoa aurrera eramatea hirugarren zikloko gela batean.  Unitate didaktikoa ezarri eta ikasleen ikaskuntza ebaluatzea.  Nekazaritzari eta nekazariei buruzko ikasleen pertzepzioak ezagutzea eta unitate eta bisitak ikasleengan izan duen inpaktua neurtzea. 3.1. Parte hartzaileak Proiektu honetan parte hartu dutenak hauek izan dira: Aranbizkarra ikastolako seigarren mailako bi tutoreak, hirugarren zikloko koordinatzailea, Aranbizkarra ikastolako seigarren mailako ikasleak (16 neska eta 18 mutil), UAGAko komunikazio arduraduna eta Trebiñu baserriko jabeak. Unitate didaktikoaren diseinuari hasiera emateko, 2015eko urtarrilean, Argotera bisita egin zen. Bertan, etxaldeko jabeak, Yolandak, ikasleek egiten dituzten bisitetan zer egiten duten azaldu, etxaldea erakutsi eta bere nahiak edo helburuak zeintzuk diren azaldu zuen. Hilabete bat beranduago, Aranbizkarra ikastolako irakasleak kolaboratzeko prest zeudela komunikatu eta haiekin harremanetan jarri ginen lehenengo bilera bat egiteko. Bilera horretan, aurrera eramango zen sekuentziaren nondik norakoak azaldu genizkien eta irakasleek haien interesetatik abiatuz, sekuentzia diseinatzerako orduan lagungarriak izan ziren ideiak bota zituzten. Hori guztia kontuan hartuta, sekuentzia didaktikoa behin diseinatuta, beste bilera bat antolatu zen sekuentzia aztertu eta ezarketa planifikatu ahal izateko. 3.2.2. Sekuentzia didaktikoaren egitura Jarraian agertzen den material didaktikoa (1.eranskina), eskoletan aurrera eramateko proposatzen da. Aproposena unitate didaktiko hau Arabako eskoletan aurrera eramatea litzateke, ingurunearen ezaguera ikasgaian hain zuzen. Gainera, irakasleentzako gida bat ere aurkezten da (2.eranskina). Lan hau UAGAri zuzenduta dago, bisitak eskaintzeaz gain, material didaktiko hau eskain dezakeelako. Bisitak egiten dituzten ikasleen tutoreek ere material hau haien irakaskuntza plangintzan sar dezaketen. Horrez gain, ikasleek baserriari buruzko ezagutzak bereganatzea, bertako lana ezagutzea, egunerokotasuneko produktuen jatorria ezagutzea eta ingurugiroa ezagutu eta errespetatzea du helburu.  1. saioa: Unitate didaktikoari hasiera emateko eta ikasleen aurreideiak ezagutzeko, 1., 2. eta 3. jarduerak (Ea zenbat dakizun) egin.  2. saioa: Aurreko saioa komentatu ikasleen aurre-ideiak guztion artean konpartitzeko, 3. jarduerako (Baserria ezagutzen) bideoa ikusi eta 4. eta 5. jarduerak (Hiztegia ikasten eta hizki sopa) egin hiztegi espezifikoa ezagutzeko.  3. saioa: 6. jarduera (Informazioa bilatu) egin zerealen inguruko informazioa bilatu eta garia, oloa eta garagarra ezberdintzen ikasteko.  4. saioa: 7. jardueran (Bidaia prestatzen) matematikako lau buruketa egin.  5. saioa: 8. eta 9. jardueretan (Bisita eta gero) hiria eta baserriaren alde onak eta txarrak tauletan idatzi eta taldeka baserriko eta ikastolako baratzak aztertu.  6. saioa: 10. jardueretan (Ea zenbat ikasi duzun eta inkesta) bideoa ikusi baino lehen eta bisita egin baino lehen egindako galdera berdinak erantzun eta asebetetze inkesta bete.  Hizkuntza eta komunikaziorako gaitasuna.  Matematikarako gaitasuna.  Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna.  Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.  Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.  Giza eta arte kulturarako gaitasuna.  Ikasten ikasteko gaitasuna.  Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.  Lehenengo sektorea eta baserrian egiten diren lanak ezagutzea.  Emakumea sektoreko langile giza ikustea.  Egunerokotasuneko produktuen jatorria ezagutzea.  Ingurune naturalarekiko sentsibilitatea sorraraztea, ikaslearen interesa eta ardura sortuz.  Ingurune naturalean esperientzia berriak sortzea, ezagutu eta baloratzea.  Ingurunearekiko eta animaliekiko errespetua erakusten duten jarrerak sorraraztea.  Landareetatik jasotzen diren produktuak.  Eguneroko matematikako problemak.  Zerealen produkzioa eta ekoizpena.  Nekazal ingurune eta hiri ingurunearen ekarpenak gizartean.  Nekazal inguruneko langileak.  Eguneroko produktuen jatorriak.  Inguru naturalarekiko errespetuzko jarrera.  Zereginetan parte hartze aktiboa eta interesa izan.  Jarduerak autonomiaz eta txukuntasunez bete.  Taldean lan egiteko aldeko jarrera izan eta kideak baita haien iritziak errespetatu.  Bisita baino lehen eta ondoren, nekazal ingurune eta hiri ingurunearen ekarpen pertzepzioa garatu/aldatu du.  Bisita eta gero, emakumea nekazal inguruneko langile gisa identifikatzen du eta bertako bizimodua ezagutzen du.  Landaretatik jasotzen diren produktuak ezagutu eta identifikatzen ditu.  Baserriaren inguruko lexiko espezifikoa ikasi du.  Zerealen inguruko informazioa bilatu eta galderak erantzuteko gai da.  Parte hartze aktiboa eta interesa erakusten du.  Zereginak autonomiaz eta txukuntasunez betetzen ditu.  Talde lanean aritzen da eta kideen iritziak entzun eta errespetatzen ditu. 3.3. Sekuentzia didaktikoaren ezarpena eta bisitaren antolakuntza Lehenik eta behin, sekuentzia didaktikoa egin eta Gradu Amaierako Lan honen tutoreak bere oniritzia eman eta gero, Aranbizkarra ikastolako 6. mailako tutoreei eta 3. zikloko koordinatzaileari bidali zitzaien. Handik egun batzuetara, ikastolan bildu ginen irakasleen iritziak entzuteko eta handik aurrera egingo zena adosteko. Bertan, jardueren nondik norakoak eta sekuentziaren helburuak azaldu zitzaizkien. Jada, baserriko jabearekin harremanetan jarriak ginen eta bisita ekainaren 10ean egingo zela bagenekienez, bi tutoreen artean sekuentzia nola antolatuko zuten adostu zuten. Ni, bisita baino lehen egingo zuten saio batera, Argotera bisita haiekin egitera eta bisita eta gero unitateen bila joango nintzela adostu genuen. Hori horrela, maiatzaren 26an Aranbizkarra ikastolara joan eta 6.B-koekin diseinatutako sekuentzia didaktikoaren 1. saioa (1., 2. eta 3. jarduerak) eta 6.A-koekin 2. saioa (4. 5. eta 6. jarduerak) nola burutu zituzten ikusi nuen, betiere nire rola behatzailearena izanik. Ekainaren 10ean, eskolan bildu ginen bisita egiteko, autobusa hartu eta Argotera joan ginen. Bertan baserriko jabeetako bat, Yolanda, gure zain zegoen eta berehala autobusetik jaitsi eta bisitarekin hasi ginen. Lehenengo azalpenak nekazaritzako makineria gordetzen zuten pabiloian eman zituen eta ondoren, negutegira joan ginen. Bertan azalpenak eman eta ikasleak lau taldetan banatu zituzten egiten ziren lanetan laguntzeko baina euria ari zuenez, bisita apur bat moldatu behar izan zuen eta lan guztiak negutegi barruan egin behar izan zituzten. Bisitari amaiera emateko, Yolandak, baserriko produktuekin berak egindako marmelada ogi apur batekin eta limoi-zukua eman zigun dastatzeko. Nire rolari dagokionez, behatzailearena bazen ere, ikasleak taldeetan banatu zituztenean, irakasleei taldeak koordinatzen lagundu nien. Ekainaren 23an, 6. mailako tutoreekin eta koordinatzailearekin eskolan bildu ginen haien iritziak entzuteko, hobetu beharrekoen inguruan hitz egiteko eta ikasleen txostenak jasotzeko. Hurrengo egunetan bisitaren inguruko asebetetze-inkesta bete eta gurekin kontaktuan jarriko zirela adostu eta horrela, unitate didaktikoari amaiera eman genion. 4.1. Ikasleek egindako bisitaren deskribapena eta ebaluazioa Aurretik azaldu bezala, baserrira heldu bezain pronto, Yolanda bertan itxaroten zegoen eta makinaria gordetzen duten pabiloira eraman zituen ikasleak. Bertan ongietorria eman eta azalpenekin hasi zen (1. irudia). Laburbilduz, lehenengo baserria nola antolatuta zegoen azaldu zien, esaterako, makinaria gordetzen duten pabilioia, soro handiak, oilategia, negutegia eta etxeak dituztela azaldu zien. Ondoren, ikasleek nagusitan zer izan nahi zuten galdetu eta nekazaritza ere lanbide bat dela azaldu eta zien. Horrekin batera, kooperatiba baten parte direla eta nekazaritza eta ekonomiaren lotura era sinple batean azaldu zien ikasleek uler zezaten. Bisitatzera joan ziren baserrian zentratuz, labore estentsiboetan, baratza eta arrautza ekologikoetan eta nekazal turismoan aritzen zirela esan zien. Hasierako azalpen horrekin bukatzeko eta une batez euria egiteari utzi zionez, zereal soro batera hurbildu eta zerealen ereite eta jasotzeari buruzko azalpena eman, istorio txiki bat kontatu eta zein zereal zen galdetu zien Yolandak. Ikasle batzuk aurretik klasean informazioa bilatu eta jarduerak egin zituztenez, ezaguna egin zitzaien eta berehala erantzun zuten. Dena den, garagarra eta gariaren arteko ezberdintasunak azaldu zituen: gariak buru konposatuak eta pisu bakoitzean lau ale dituela, garagarrak ordea, aleak binaka antolatuta eta bizarrak luzeagoak dituela. Berriro ere eguraldia zela eta, negutegira sartu behar izan ziren eta bertan ere, Yolandak azalpen txiki bat eman zuen: negutegi horretan baratza ekologikoa zutela eta produktuak kontsumo talde batean eta azokan saltzen zituztela esan zien. Ikasleen parte hartzea sustatzeko, galderen bitartez (“Zer esan nahi du ekologiko hitzak?, Zer da hemen daukagun barazkia?, Eta hor dagoena?”) negutegiko produktuak identifikatu behar zituzten. Jarraian, ikasleak lau txoko ezberdinetan banatu zituzten baserriko lanetan laguntzeko (2. irudia). Eguraldiak mugatuta, hiru txoko negutegi barruan egin behar izan ziren: lehenengo txokoan babak ateratzen, bigarrenean tomateak landatzen eta hirugarrenean asteburu horretan jabeek zuten azokarako kutxa-apaingarriak lixatzen eta belar txarrak kentzen aritu ziren. Laugarren txokoan, oilategiko arrautzak batzen egon ziren (3. irudia). Kanpoan egiten diren lanak ikusi eta 1. irudia: Makineriaren pabiloia horietan laguntzea ezinezkoa izateaz gain, negutegian espazioa mugatua zenez, taldeak koordinatzea zailagoa izan zen. 3. irudia: Oilategian 2. irudia: Txokoetan lan egiten 3. irudia: Oilategian lanean Hori kontuan hartuta, egindako bisitak alde indartsu eta ahulak dituela esan genezake. Alde ahulei dagokienez, ikasle batzuen jarrera ez zen egokiena izan. Esaterako, batzuk azalpenak ematen ziren bitartean hitz egiten eta haien artean jotzen aritu ziren eta laboreak egiterako orduan, interes eta gogo gutxirekin egiten zituzten. Horren aurrean, irakasleek jarrera pasiboa erakutsi zuten eta horrek Yolandaren lana oztopatu zuen. Alde indartsuei dagokienez, garrantzitsua da aipatzea eguraldia oztopo bat izan bazen ere, jabeak bisita oso ondo moldatu zuela eta ikasle batzuen jarrera desegokiaren aurrean ondo jokatu zuela. Bukatzeko, ikasleek egindako lanaren sari gisa eta baserriak eskaintzen dituen onurak erakusteko, Yolandak baserriko produktuekin egindako marmelada eta limoi-zukua probatzeko aukera eman zien ikasleei. Hauek oso gustura dastatu eta Yolanda zoriondu zuten. 4.2. Sekuentzia didaktikoaren ezarketa eta ebaluazioa Gradu Amaierako Lan honetan proposatzen den unitate didaktikoa gelako tutoreek aurrera eramatea eta egileak berak behatzailearen eta datu jasotzailearen rola hartzea egokiago ikusi zen. Horrela, Aranbizkarra ikastolaren kolaborazioa eskatu zen eta bertako 6. mailako tutoreek proposamena aurrera eramateko laguntza eskaini zuten. Unitate didaktikoa ia % 100ean bete ahal izan zuten. Hala ere, jarduera batzuk ez ziren bete, hala nola, 6. jarduera (Informazioa bilatu) ia ikasle gehienek egin gabe utzi zuten eta 7. jarduera (Bidaia prestatzen) 6.A-ko ikasleek ez zuten bete (1. eranskina).  1. saioa: Ea zer dakizun Garrantzitsua da aipatzea, unitateari hasiera emateko, ikasleek baserriaren eta nekazarien inguruko aurre-ideiak jasotzeko saio bat prestatu zela. Baina irakasleek unitatea nola antolatuko zuten erabaki eta gero, ez zen aurreikusita zegoen bezala egin. Izan ere, 3. jarduerako bideoa lehenengo saioan ikusi zutenez, ikasle askok, bideoa ikusten zuten bitartean, galderak (1. koadroa) erantzuten zituzten. Beraz, jaso beharreko aurre-ideia batzuk ez ziren guztiz errealak izan eta unitatearen amaieran errepikatu beharreko galderen erantzun gehienak antzekoak izan ziren. Hortaz, bisita egin baino lehen eta ondoren baserriari eta baserritarrei buruz zuten pertzepzioa ikustea zaila izan da. Dena den, aurre-ideiak detektatzeko jardueren erantzunak aztertu ondoren, ikasleek orokorrean honela imajinatzen dute baserri ingurunea: animalia askorekin, baratza handi batekin, inguru zabal, polit eta lasai batekin, kutsadurarik gabeko ingurua baina usain txarrarekin, etxe handi batekin… Baserritarrei buruz duten pertzepzioa zein den jakiteko, emakumeak ere baserritarrak izan daitezkeen, baserritarrak aberatsak edo pobreak diren eta teknologia berriak erabiltzen dituzten galdetu zaie (1. koadroa). Erantzunei erreparatuz, % 95ak uste du emakumeak baserritarrak izan daitezkeela (4-A irudia). Ehuneko 58ak uste du baserritarrak ez direla pobreak ezta aberatsak ere, % 32ak uste du aberatsak direla eta % 10ak pobreak direla (4-B irudia). Azkenik, % 55ak uste du baserritarrek teknologia berriak erabiltzen dituztela (4- D irudia). Guztiek uste dute baserritarren lana animaliak eta baserria zaindu, garbitu eta landareak landatzean datzala. 1. koadroa: Aurre-ideiak detektatzeko 1. ariketa  2. saioa: Baserria ezagutzen eta hiztegia ikasten Saio honetan ikusi beharreko bideoa lehenengo saioan ikusi zuten. Hiztegia ikasteko guztiok elkarrekin jarduerak arbela digitalean egin zituzten, horregatik, ariketa hau ez zen aztertu.  3. saioa: Informazioa bilatu Jarduera honen erantzunak ez dira aztertu ikasleen egin beharrekoa beste informazio-iturrietan dagoen informazioa jasotzea zelako. Baina bisitan, zerealen soroa ikusi eta Yolandak gari-buru bat hartu eta ea zer zereal mota zer galdetu zuenean, jarduera burutu zuten ikasleek garia identifikatu eta zertarako balio zuen esan zuten. Beraz, jarduera baliagarria izan zitzaiela esan daiteke.  4. saioa: Bidaia prestatzen Lehen esan bezala, 6.A-ko ikasleen ez zituzten matematikako buruketak egin eta 6.B-ko ikasleek arbela digitalean guztion artean egin zuten. Beraz, jarduera hau ez da aztertu.  5. saioa: Bisita eta gero Bisita ondoren, hasieran egin zuten bezala, baserria eta hiriaren ideia nagusiak idatzi behar zituzten. Baina ariketa arbela digitalean egin zutenez, ikasle guztiek erantzun berdinak jarri zituzten. Horregatik, ez dira datuak banatuta adierazten. Taldeetan bildu eta baserri zein eskolako baratzak aztertu eta hobekuntza proposamen bat egin beharreko jarduerako datuak 1. taulan jaso dira.  6. saioa: Ea zenbat ikasi duzun eta inkesta Sekuentzia didaktikoari amaiera emateko eta ikasleen pertzepzioa aldatu den edo ez jakiteko, galdera berdinak egin ziren eta honako erantzunak jaso dira: % 100ak uste du emakumeak baserritarrak izan daitezkeela. Ehuneko 72ak uste du baserritarrak ez direla pobreak ezta aberatsak ere, % 18ak uste du aberatsak direla eta % 10ak pobreak direla (5. irudia). Guztiek uste dute baserritarrek teknologia berriak erabiltzen dituztela. Ezberdintasun handirik ageri ez den arren, baserritarrek teknologiaren erabilerari buruz eta aberastasunari buruz duten pertzepzioaren inguruan aldea ikusi da (6. irudia). 5. irudia: Bisita ondoren jasotako erantzunak 6. irudia: Ikasleen pertzepzioan eman diren aldaketak Sekuentziaren amaieran, bisita eta unitate didaktikoari buruzko asebetetze inkesta 34 ikaslek bete zuten. Erantzunak lau kategoriatan banatu ziren (bat ere ez, gutxi, nahiko eta asko) eta horien portzentajeak 2. taulan erakusten dira. Gelan egindako jarduerekiko interesa adierazterakoan, erantzun gehienak (% 76a) nahiko edo asko kategorietan jaso ziren. Gainera, bisitan jorratutakoa ulertzeko kasu gehienetan lagungarriak izan direla esan daiteke. Interesgarria da aipatzea, bisita eta baserri-ingurua gustatu zaien arren, ez luketela baserrian lan egingo. Gutxi Nahiko Asko Klasean egindako ariketak interesgarriak iruditu zaizkizu? 3 21 43 33 Bisita egunean, azalpenak ulertu zenituen? 3 11 33 53 Klasean egindako ariketak azalpenak ulertzen lagundu dute? 7 11 17 65 Interesgarriak ziren bisitan eman zituzten azalpenak? 11 7 43 39 Baserri ingurua gustatu zaizu? 3 3 43 51 Gustatu zaizkizu baserrian egiten diren lanak? 3 22 39 36 Gustatuko litzaizuke baserri batean lan egitea nagusia zarenean? 25 28 22 25 Orokorrean, gustatu zaizu egindako guztia? 3 3 43 51 *Letra lodiz markatuta daudenak nagusitzen diren kategoriak dira. Ea sekuentzia didaktikoa gustatu zaien eta ezer berririk ikasi zuten galdetu zitzaienean, erantzun asko errepikatu baziren ere, 3. taulan esanguratsuenak jaso dira. “Oiloei jaten ematea gustatu zait gehien. Bai, gauza asko ikasi ditut, adibidez: landareak noiz landatzen eta jasotzen diren, zein makinaria erabiltzen duten eta orokorrean baserritarrak nola bizi diren” 4.3. Irakasleek sekuentzia didaktikoari eta bisitari buruz emandako iritzia Gelan egindako jardueren ondoren, Aranbizkarra ikastolako 6. mailako bi tutoreak gustura aritu zirela eta materiala egokia zela esan zuten (3. eranskina). Gelan ikusitako bideoa oso interesgarri eta entretenigarria izan zela eta ikasleak oso adi egon zirela azpimarratu zuten. Are gehiago, ekintza egonkortu nahi zutela plazaratu zuten. Hala ere, ikasleek sekuentzia didaktikoa “lan” gisa ulertu zutela zioten, hau da, fitxak bete eta idazteak ikasleengan motibazio falta zekarrela. Horregatik, teknologia berriak erabiltzea ideia ona litzatekeela proposatu zuten. Horrez gain, unitatea eta bisita egiteko, ekaina ez zela izan hilabeterik egokiena aitortu zuten, lanez gainezka egoteaz gain, beste hainbat bisita ere izan baitzituzten. Bisitari erreparatuz, eguraldia oztopo bat izan bazen ere, gustatu zitzaiela eta Yolandaren lana oso ona izan zela azpimarratu zuten. Argotera joan baino lehen, bisitaren inguruko informazio zehatzagoa jasotzea faltan izan zutela aipatu zuten. Ez dago inongo dudarik hezkuntza gizarteko alor garrantzitsuenetarikoa dela eta ingurumenarekiko errespetuzko jarrera lortzeko ardura handia duela. Horregatik, UAGAk egiten duen lana aitortu eta ematen duen aukera paregabea eskertzen da. Gradu Amaierako lan hau pertzepzioak neurtzeko nolabaiteko froga bat izan bada ere, etorkizunean lagungarria izatea eta eskola gehiagotara zabaltzea espero da. Horrez gain, baserriei buruzko lan didaktiko gehiago (beste zikloetan eta ustiapen ezberdinetan) burutzea interesgarria litzateke. Modu honetan, eskola gehiagoren parte hartzea sustatu eta ingurumenarekiko ardura ikasle gehiagok hartuko lukete. Parte hartzaileen iritziak jaso eta hausnartu eta gero, eskola bisitaren inguruan egindako unitatea tresna baliagarria dela eta kontzeptu berriak ikasi dituztela esan daiteke. Bisita bera ere baliagarria izan da baserriko jabearen azalpenak ikasleen ikaskuntzan lagungarriak izan baitira. Esaterako, emaitzetan nabaria izan da teknologia berrien erabilerari buruzko pertzepzioan ikasleek izan duten aldaketa, Yolandak bere azalpenetan ordenagailua salmentak egiteko erabiltzen dutela esan baitzuen. Ordea, irabazien inguruan ez zuen azalpen handirik eman eta ondorioz, baserritarrak pobreak edo aberatsak diren galdetu zaienean, askok (% 72ak) ez dute erantzuten jakin. Esan beharra dago proposatutako unitatearen egilearen eta irakasleen arteko komunikazioa ezinbestekoa dela helburuak bete ahal izateko. Esaterako, garrantzitsua da, ikasleen aurre-iritziak jasotzerako orduan batez ere, ez irakasleek ezta hurrengo saioko jarduerek ere ikasleak baldintzatzea. Horrela, unitate didaktikoak ikasleen ikaskuntza prozesuan duen eraginkortasuna era egokian ebaluatuko litzateke. Gainera, eskola bisita bat planifikatzea eta eduki didaktikoez gelan jorratzea ezinbestekoa da etekin sendoa ateratzeko. Hortaz, oso garrantzitsua da irakasleek egiten duten lana, hau da, haien inplikazioa ezinbestekoa izateaz gain, ikasleak motibatzeko gai izan behar dira. Horretarako, tresna lagungarri izan daitezke teknologia berriak, izan ere, edukiak hobeto asimilatzen, jarduerak entretenigarriago egiten, ikasleak motibatuta egoten eta parte hartzea bultatzen laguntzen baitute (Salinas, 2004). Proposatutako sekuentzia didaktikoa abian jarri eta emaitzak aztertu ondoren, adin honetako ikasleek jorratutako arloan generoari buruzko estereotipoak finkatuta ez dituztela ikusi da. Baieztapen hori bat dator beste ikerketa baten emaitzekin (Farming and Countryside Education, 2011). Aldiz, ikasle askorentzako ezezaguna den lanbidea denez, baserria eta baserritarrei dagokienez, topiko nahiko finkatuak dituztela adierazi dute emaitzek. Hala nola, ogibide honetan gaur egun ematen den teknologia berrien erabileraren berririk ez dute ikasleek. Amaitzeko, argi dago kurtso bukaera ez dela garairik egokiena izan sekuentzia didaktikoa praktikan jartzeko. Izan ere, ikasleak azterketa garaian egoteaz gain, irakasleak ere lanez gainezka ibili dira eta haien inplikazio apalak jarduera batzuk ez burutzea ekarri du. Jarrera hori unitatea ebaluatzeko oztopoa izateaz gain, ikasleen motibazioan ere eragina izan du nire aburuz. Horrez gain, ikasleek unitatea “lan” gisa ulertu zutela helarazi ziguten tutoreek, nire ustetan, bai irakasleek baita ikasleek ere, eskola bisita hau irteera gisa ulertu zutelako. 6. HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK  Teknologia berriak erabiltzea gelako jarduerak egiteko.  Formatuari dagokionez, jarduerak errepikatu beharrean beste jarduera mota batzuk planteatzea, betiere edukia mantenduz.  Unitate didaktikoaren egilearen parte hartzea aktiboagoa izatea.  Unitate didaktikoa ezarri eta bisita egiterako orduan irakasleak gehiago inplikatzea eta ikasleak motibatzea.  Ikasleak motibatuta egotea.  Bisita egiteko ikasle kopurua 20-25 ingurukoa izatea.  Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (2010). 97/2010 Dekretua, martxoaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa. Obra hau Creative Commons (CC) – Aitorpen – Ez Komertziala – Partekatu Berdin (by-nc-sa) babestuta publikatzen da. Lizentzia honek obra originalaren testuak irakurri, deskargatu, kopiatu, banatu, inprimatu, bilatu edo estekatzea aitortzen du, baita beste edozein helburu legitimorekin erabiltzea ere, inolako oztopo ekonomiko, legal edo teknikorik gabe, betiere autorea izendatuz. Jatorrizko obra erabiliz sortutako beste obra batzuk ezin dira merkataritza helburuekin erabili; sortutako obren banaketa jatorrizko obra arautzen duen lizentzia berarekin egin behar da. 1) Baserri batera bisita egingo duzula jakin eta gero, nolakoa imajinatzen duzu? Zer nolako gauzak ikusiko dituzula uste duzu? Deskribatu. 2) Ondorengo tauletan, jar itzazu baserria eta hiriaren alde onak eta alde txarrak. 4) Hiztegia ikasten. Lotu baliokideak diren hitzak eta dagokion argazkiaren azpian kokatu. 5) Bila itzazu hizki sopa honetan aurreko ariketako hitzak euskaraz. 6) Garia, oloa eta garagarraren inguruko informazioa bilatu eta erantzun ondorengo galderei: Zer da? Noiz ereiten da? Noiz jasotzen da? Zertarako erabiltzen da? 7) Bidaia prestatzen ari gara eta galdera batzuk etorri zaizkit burura, lagunduko al didazu erantzuten? 2. Baserriko oilategian 15 oilo daude. Bakoitzak 5 arrautza jartzen ditu astean. Hilabete batean, zenbat arrautza batuko dira guztira? Beraz, zenbat dozena batuko dituzte? Eta zenbat arrautza geratuko dira soberan? 3. Bisitatuko duzun baserriko jabea zara eta zure soroetan garia, oloa eta garagarra ekoizten dira. Guztira 30 hektarea dituzu. Erdia garia ekoizteko erabiltzen duzu. Hektarea bakoitzeko 5 tona ekoizten dira. Tona bat 1.000 kilo direla jakinda eta tona bakoitza 200 eurotan ordaintzen dutela jakinda, zenbat diru irabaziko duzu garia landatzen? 4. Uholdeak direla eta, zure baserriko gariaren ekoizpenaren 2/3 galdu duzu. Zenbat tona gari galdu duzu? Eta zenbat diru? 8) Bisita egin eta gero, ondorengo tauletan, jar itzazu baserria eta hiriaren alde onak eta alde txarrak. 9) Binaka edo hirunaka jarrita, konpara itzazu baserriko eta eskolako baratza produktuetan eta baliabideetan oinarrituz. Zer uste duzu hobetu daitekeela eskolako baratzean? Zer egin dezakezu zuk? ESKOLAKO BARATZA BASERRIKO BARATZA Gutxi Nahiko Asko Klasean egindako ariketak interesgarriak iruditu zaizkizu? Bisita egunean, azalpenak ulertu zenituen? Klasean egindako ariketak azalpenak ulertzen lagundu dute? Interesgarriak ziren bisitan eman zituzten azalpenak? Orokorrean, gustatu zaizu egindako guztia? Obra hau Creative Commons (CC) – Aitorpen – Ez Komertziala – Partekatu Berdin (by-nc-sa) babestuta publikatzen da. Lizentzia honek obra originalaren testuak irakurri, deskargatu, kopiatu, banatu, inprimatu, bilatu edo estekatzea aitortzen du, baita beste edozein helburu legitimorekin erabiltzea ere, inolako oztopo ekonomiko, legal edo teknikorik gabe, betiere autorea izendatuz. Jatorrizko obra erabiliz sortutako beste obra batzuk ezin dira merkataritza helburuekin erabili; sortutako obren banaketa jatorrizko obra arautzen duen lizentzia berarekin egin behar da. Ondorengo lerroetan “Baserria hurbiletik ezagutzen” txosteneko jardueren nondik norakoak eta erantzunak azaltzen dira. Gida honetan, ikasleen txostenean agertzen diren jardueren azalpenak, letra etzanez agertzen dira eta letra lodiz ordea, azalpen edo erantzunak. Saioak eta jarduerak: 6 saio eta 10 jarduera  1. saioa: Unitate didaktikoari hasiera emateko eta ikasleen aurreideiak ezagutzeko, 1., 2. eta 3. jarduerak (Ea zenbat dakizun) egin.  2. saioa: Aurreko saioa komentatu ikasleen aurre-ideiak guztion artean konpartitzeko, 3. jarduerako (Baserria ezagutzen) bideoa ikusi eta 4. eta 5. jarduerak (Hiztegia ikasten eta hizki sopa) egin hiztegi espezifikoa ezagutzeko.  3. saioa: 6. jarduera (Informazioa bilatu) egin zerealen inguruko informazioa bilatu eta garia, oloa eta garagarra ezberdintzen ikasteko.  4. saioa: 7. jardueran (Bidaia prestatzen) matematikako lau buruketa egin.  5. saioa: 8. eta 9. jardueretan (Bisita eta gero) hiria eta baserriaren alde onak eta txarrak tauletan idatzi eta taldeka baserriko eta ikastolako baratzak aztertu.  6. saioa: 10. jardueretan (Ea zenbat ikasi duzun eta inkesta) bideoa ikusi baino lehen eta bisita egin baino lehen egindako galdera berdinak erantzun eta asebetetze inkesta bete. 1) Baserri batera bisita egingo duzula jakin eta gero, nolakoa imajinatzen duzu? Zer nolako gauzak ikusiko dituzula uste duzu? Deskribatu. Ikasleek behin baserrira bisita egingo dutela jakinda, haien aurre-ideiak zeintzuk diren eta baserriaren bisitan zer topatzea espero duten jakiteko, ariketa honetan galdera horiek banaka erantzungo dituzte. Ikasle bakoitzak bere ideiak idatzi eta gero, gelakideekin parteka ditzake. 2) Ondorengo tauletan, jar itzazu baserria eta hiriaren alde onak eta alde txarrak. Ikasleen iritziz, baserria eta hiriaren arteko aldeak zeintzuk diren ikusteko eta dituzten aurre-iritziak zeintzuk diren jakiteko, baserriaren eta hiriaren alde onak eta txarrak tauletan idatziko dituzte. 3) Baserria ezagutzen. Ea zenbat dakizun! Bideoa ikusi baino lehen, ikasle bakoitzak baserritarren inguruan dituen aurre-iritziak ezagutzeko, ondorengo galderak erantzungo ditu. Gero, guztien artean iritzi horiek partekatuko dituzte.  Emakumea baserritarra izan daiteke? Edo bakarrik gizona? Zergatik?  Baserritarrak aberatsak edo pobreak direla uste duzu? Zergatik?  Baserritarrek ordenagailuak erabiltzen dituztela uste duzu?  Zertan uste duzu egiten dutela lan baserritarrek?  Nondik datoz supermerkatuetan aurkitzen dituzun produktuak?  Ba al dakizu ze produktu behar diren patata tortila bat egiteko? Nondik datoz produktu horiek? 2. saioan, bideo bat ikusiko dute aurre-iritzi horiek egiaztatzen diren edo ez ikusteko, betiere erantzunak aldatu gabe edo beste kolore batez erantzunez. 4) Hiztegia ikasten. Lotu baliokideak diren hitzak eta dagokion argazkiaren azpian kokatu. Bai euskaraz baita gaztelaniaz ere baserrian ikusiko dituzten produktuak ezagutzeko, zenbakiak eta letrak lotuko dituzte. Behin hau eginda, hitz horiek dagozkien argazkiekin lotu eta bakoitzaren azpian dagokien izena idatziko dute. Argazkiak ordenean jarrita daude, hau da, lehenengoa garia, bigarrena oloa, hirugarrena garagarra eta abar. 5) Bila itzazu hizki sopa honetan aurreko ariketako hitzak euskaraz. 6) Garia, oloa eta garagarraren inguruko informazioa bilatu eta erantzun ondorengo galderei: Zer da? Noiz ereiten da? Noiz jasotzen da? Zertarako erabiltzen da? Baserrian ekoizten diren 3 zereal hauek ezagutzeko asmoz, ikasle bakoitzak bere ordenagailua erabiliz edo binaka jarrita, proposatutako galderak erantzuteko, interneten informazioa bilatuko du. c. Bisitatu duzun baserriko jabea zara eta zure soroetan garia, oloa eta garagarra ekoizten dira. Guztira 30 hektarea dituzu. Erdia garia ekoizteko erabiltzen duzu. Hektarea bakoitzeko 5 tona ekoizten dira. Tona bakoitza 200 eurotan ordaintzen dutela jakinda, zenbat diru irabaziko duzu garia landatzen? 30 hektarea: 2= 15 hektarea 15 hektarea x 5 tona= 75 tona 75tona x 200 euro= 15.000 euro d. Uholdeak direla eta, zure baserriko gariaren ekoizpenaren 2/3 galdu duzu. Zenbat tona gari galdu duzu? Eta zenbat diru? 8) Bisita egin eta gero, ondorengo tauletan, jar itzazu baserria eta hiriaren alde onak eta alde txarrak. Behin baserrira bisita eginda, baserria eta hiriaren arteko aldeak zeintzuk diren ikusteko eta bisita egin baino lehen betetako taulekin konparaketa egiteko, baserriaren eta hiriaren alde onak eta txarrak tauletan idatziko dituzte. 9) Binaka edo hirunaka jarrita, konpara itzazu baserriko eta eskolako baratza produktuetan eta baliabideetan oinarrituz. Zer uste duzu hobetu daitekeela eskolako baratzean? Zer egin dezakezu zuk? Ikasleak talde txikietan banatuta, baserrian ikusitako baratza eta eskolan duten baratza konparatuko dituzte, ekoizten diren produktuak eta erabiltzen den makinaria eta beste baliabideak kontuan hartuz. Ondoren, talde berdinak mantenduz, eskolako baratza hobetzeko proposamen bat egingo dute eta ikasleek hori hobetzeko zer egin dezaketen adostuko dute. Horrela, ikasleen proposamenetako bat aurre eraman daiteke eta ikasleek parte har dezakete. 10) Orain baserrira bisita egin duzula eta gauza asko ikasi dituzula, erantzun itzazu berriro ere hurrengo galderei: Unitate didaktiko honen azken ariketa gisa, bideoa ikusi baino lehen eta bisita egin baino lehen erantzun zituzten galderak erantzungo dituzte berriro ere, zituzten aurre-ideiak eta bereganatu dituzten ezagutzak konparatzeko asmoz.  Emakumea baserritarra izan daiteke? Edo bakarrik gizona? Zergatik?  Baserritarrak aberatsak edo pobreak direla uste duzu? Zergatik?  Baserritarrek ordenagailuak erabiltzen dituztela uste duzu?  Zertan uste duzu egiten dutela lan baserritarrek?  Nondik datoz supermerkatuetan aurkitzen dituzun produktuak? Bukatzeko, banaka, asebetetze inkesta hau beteko du ikasle bakoitzak. Gutxi Nahiko Asko Klasean egindako ariketak interesgarriak iruditu zaizkizu? Bisita egunean, azalpenak ulertu zenituen? Klasean egindako ariketak azalpenak ulertzen lagundu dute? Interesgarriak ziren bisitan eman zituzten azalpenak? Orokorrean, gustatu zaizu egindako guztia?
addi-1ff5e52f623a
https://addi.ehu.es/handle/10810/15905
addi
cc-by 4.0
2015-05-15
science
Sancho Insausti, Iker
eu
Errusierazko perpaus erlatiboen euskaratzea: hizkuntza-sistematik itzultzailearen estilora
DIBULGAZIOZKO TRANSLITERAZIOA Errusiar idazleen izenak eta idazlanak izendatzeko, berriz, Euskaltzaindiak bere 156. arauan proposatutako euskarazko transliterazioa hartu dugu eredutzat: 4.2. Gure corpuseko euskal itzultzaileak…………………………………………………211 4.3. Euskal itzultzaileak eta ordain erlatiboak…………………………………………...216 4.3.1. A itzultzailea eta ordain erlatiboak…………………………………………………218 4.3.1.1. A itzultzailea eta ardatzaren ezkerretarako erlatiboak……………………..218 4.3.1.2. A itzultzailea eta erlatibo aposatuak………………………………………….220 4.3.1.3. A itzultzailea eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa ordain erlatiboetan………………………………………………………………………………...222 4.3.2. B itzultzailea eta ordain erlatiboak…………………………………………………224 4.3.2.1. B itzultzailea eta ardatzaren ezkerretarako erlatiboak……………………..225 4.3.2.2. B itzultzailea eta erlatibo aposatuak………………………………………….226 4.3.2.3. B itzultzailea eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa………………….227 4.3.3. D-E itzultzaileak eta ordain erlatiboak……………………………………………..228 4.3.3.1. D-E itzultzaileak eta ardatzaren ezkerretarako erlatiboak…………………230 4.3.3.2. D-E itzultzaileak eta erlatibo aposatuak……………………………………..231 4.3.3.3. D-E itzultzaileak eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa ordain erlatiboetan………………………………………………………………………………...232 4.3.4. Euskal itzultzaileak eta ordain erlatiboak: ondorioak…………………………….233 4.4. Euskal itzultzaileak eta ordain ez-erlatiboak………………………………………..234 4.4.1. A itzultzailea eta ordain ez-erlatiboak……………………………………………..236 4.4.2. A itzultzailea eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa ordain ez- erlatiboetan…………………………………………………………………………………..237 4.4.3. B itzultzailea eta ordain ez-erlatiboak……………………………………………..239 4.4.4. B itzultzailea eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa……………………….240 4.4.5. D-E itzultzaileak eta ordain ez-erlatiboak…………………………………………241 4.4.6. D-E itzultzaileak eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa ordain ez- erlatiboetan…………………………………………………………………………………..242 4.4.7. Euskal itzultzaileak eta ordain ez-erlatiboak: ondorioak………………………...243 4.5. Euskal itzultzaileak eta ISEren posizio sintaktikoa………………………………..244 4.5.1. Euskal itzultzaileak eta ISEren posizio sintaktikoa: ordain erlatiboak………….246 4.5.1.1. Ardatzaren ezkerretarako erlatiboak: A itzultzailea…………………………247 4.5.1.2. Ardatzaren ezkerretarako erlatiboak: B itzultzailea…………………………248 4.5.1.3. Ardatzaren ezkerretarako erlatiboak: D-E itzultzaileak…………………….249 4.5.1.4. Erlatibo aposatuak……………………………………………………………..250 4.5.1.4.1. Erlatibo arrunt aposatuak………………………………………………….252 4.5.1.4.2. ZEIN/NON erlatiboak……………………………………………………….254 LABURPENA Errusierazko perpaus erlatiboak itzultzean euskal itzultzaileek horiei ematen dizkieten ordainak ez dira beti berberak izaten. Tesi honen helburua atzeman dugun aldakortasun horretan eta itzultzailearen hautuetan eragin dezaketen faktore esanguratsuenak identifikatzea eta azaltzea da. Itzulpen-prozesuan eragiten duten faktoreak linguistikoak edo estralinguistikoak izan daitezke. Lehendabizikoak sorburu-hizkuntzaren eta xede-hizkuntzaren sistema gramatikalen elkarrekintzak inposaturikoak dira. Bigarrenek itzultzailearen estiloaren iritzien, joeren, ideologiaren– analisia dute ardatz. Gure burua itzulpengintza-ikerketen gaineko ikuspuntu deskriptiboan kokatzen dugunez, helburua ez da izan aztertutako itzulpenen onargarritasuna edota jatorrizkoarekiko leialtasun-maila epaitzea, baizik eta itzultzaile desberdinek errusierazko erlatibakuntza nola euskaratu duten ikusi eta modu horretan lortutako datuak faktore linguistikoek edo/eta estralinguistikoek baldintzatu ote duten argitzea. Tradizioak itzultzaileari sorburu-testuaren “eroale” huts izateko funtzioa soilik aitortzen zion. Ikuspuntu horren arabera, itzultzaileak bere egiletza salatuko lukeen estilo pertsonalaren arrastorik txikiena ekidin behar zuen. Polisistemen teoriak xede-hizkuntza eta xede-kultura –alegia, itzulpenari harrera egiten dion komunitatea– itzulpen-ikerketen ardatz bihurtu zituenetik (Even-Zohar 1978, 1990), eta azken hamarkadetako itzulpengintza-ikerketa deskriptiboei esker (Toury 1980; Hermans, 1996, 2013), itzultzailearen ikusezintasun derrigortua gainditzea lortu da. Horretarako biziki lagungarria izan da corpusgintzaren garapena ere, itzulpengintzaikerketen ezinbesteko elementu bihurtzeraino hedatu baitira (Baker 1992, 1993, 1995, 1996, 2000; Laviosa 1997; Olohan 2004; Johansson 2007). Corpus mota desberdinen agerpenak –bereziki itzultzailearen estiloarekin lotutako fenomeno jakinak jasotzen dituztenenak– itzultzaileen jarduna bere osotasunean aztertzea ahalbidetu dute. I. kapituluan perpaus erlatiboak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintza-ikerketen ikuspuntutik aztertu ditugu, faktore linguistikoen eta estralinguistikoen eragin-eremuak zehaztu ahal izateko. Hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, erlatibagarritasuna, erlatibatze-eskala, hizkuntzaprozesamendua eta ergatibotasuna bezalako ezaugarriek errusierazko eta euskarazko erlatibakuntza-sistemen arteko elkarrekintzan duten eragina aztertu dugu. Bi hizkuntza hauen oinarrizko erlatibakuntza-estrategiak desberdinak dira. Errusiera izenordain erlatiboaren estrategiaz baliatzen da, eta mendeko EP aposatuta agertzen da. Euskararen erlatibakuntza-sistemak, aldiz, bi aurpegi ditu: oinarrizko estrategia hutsunearen (gap) estrategia da, non mendeko EPn ez dagoen ardatzaren ageriko erreferentziarik, erlatiboa ardatzaren ezkerretara hedatzen delarik. Aldi berean, ordea, euskarak erlatiboak aposatzeko gaitasuna ere badu (ZEIN/NON erlatiboak), nahiz eta estrategia hori, bestearen aldean, markatuagoa izan. Itzulpengintza-ikerketei dagokienez, hizkuntzalaritzarekin duten harremanari buruz hausnartu eta ikuspuntu deskriptiboa aurkeztu dugu (Polisistemen teorian, Toury-ren arauetan eta itzultzailearen estiloan islatzen dena). II. kapituluan corpus bidezko metodologia aurkeztu dugu. Bertan, corpusgintzak itzulpengintza-ikerketetan izandako ibilbidea, eta azkenaldian hartu duen garrantzia aipatu eta euskarazko erlatibozko perpausak itzulpengintzarekin eta corpusgintzarekin uztartu dituzten bi aurrekari aurkeztu ditugu: Biguri eta Hidalgoren lanak (Biguri 1994; Hidalgo 2002a, 2002b, 2003, 2004). III. kapituluan errusiera-euskara literatura-corpus paraleloa aurkeztu eta deskribatu dugu, berau osatzeko erabilitako irizpideak eta prozedura azalduz. Atal hau baliatu dugu, halaber, errusierazko eta euskarazko erlatibakuntza-sistemak luze eta zabal aztertzeko, adibide guztiak –bai hizkuntza batekoak eta bai bestekoak– corpusetik bertatik atera ditugularik. IV. kapituluan corpuseko emaitzen analisi xehe bat burutu dugu, honek eskaintzen dituen datuak faktore linguistikoen (sintaxia, morfologia) eta estralinguistikoen (errusiar idazleen eta euskal itzultzaileen erlatibakuntza-estiloa) arabera sailkatuz. Gero, itzultzaile bakoitzaren emaitzei ere irizpide linguistikoak aplikatuta, hizkuntzaren eraginaren eta itzultzaileen estiloaren arteko banaketa finagoa egitea lortu dugu. IV. kapituluaren amaierako eranskin batean, corpusean sartu diren literatura-lanak itzuli dituzten euskal itzultzaileei luzatutako inkestaren emaitzak aurkeztu eta tesian zehar ondorioztatutakoarekin alderatzeko erabili ditugu. Azkenik, tesiaren ondorioen atalean, bertan landutakoa laburbildu eta lortutako ondorioak ikus daitezke. Garbi geratu da euskal itzultzaile batek errusierazko perpaus erlatibo bat itzultzen duenean bi gauza egin ditzakeela: erlatibakuntza mantendu edo erlatibakuntza ezabatu. Erlatibakuntza mantentzen den kasuetan, euskaraz erlatibo arrunta, jokatugabea, arrunt aposatua, ZEIN/NON erlatiboa edo BAIT- erlatiboa izan daiteke. Erlatibakuntza ezabatzen denean hiru gauza gerta daitezke: parataxiaz baliatzea (errusierazko perpaus erlatiboa bi zati edo gehiagotan banatzen da, haien artean nolabaiteko etena sartzen delarik); hipotaxiaren alde egitea (erlatibozko mendeko perpausa beste mendeko perpaus mota batez ordezkatzen da) eta guk sinplifikatzea deitu duguna (predikazioa perpaus mailatik sintagma mailara igaroaraziz, perpaus elkartua zena perpaus bakun bihurtzen delarik). Corpuseko euskal ordain mota guzti horiei sailkapen-irizpide linguistikoa eta estralinguistikoak aplikatuta, ondorioztatu dugu bai faktore linguistikoek eta bai estralinguistikoek eragiten dutela errusierazko erlatibakuntzaren euskaratze-prozesuan, baina bakoitzak modu jakin batean: (i) Errusierazko erlatibakuntza mantentzen den kasuetan –alegia, itzultzaileek errusierazko erlatiboen euskal ordaintzat erlatibo bat osatzen dutenean– itzultzaile bakoitzari erlatibakuntza-estilo propio bat atzeman diogu; hots, itzultzaile bakoitzaren erlatibakuntza-estiloa zehazteko testuingururik egokiena euskarazko erlatibakuntza erabiltzeko duten moduak eskaintzen digu, burutu ditugun sailkapen guztietan joera jakin batzuk errepikatzen direlako: itzultzaileetako batek ardatzaren ezkerretarako erlatibo arruntak erabiltzeko joera argia duen bitartean, beste bik (biek batera nahiz bietako batek bakarka itzultzean) erlatibo aposatuen ezohiko proportzio altua erakusten dute. Hirugarren itzultzaileari, berriz, bi mutur horien artean kokaturiko jarrera orekatuago eta kontrolatuago bat atzeman diogu. (ii) Bestelakoa da egoera itzultzaileek euskarazko testuan errusierazko erlatibakuntza ezabatzeko hautua egiten dutenean; alegia, errusierazko perpaus erlatibo bati euskaraz erlatibozkoa ez den baliabide bat dagokionean. Kasu horretan, burututako sailkapenetan ez dugu itzultzaileen artean desberdintasun nabarmenik topatu. Horrek iradokitzen digu erlatibakuntzaren ezabaketa gertatzea ez dagoela hainbeste itzultzailearen estilo propio baten menpe, eta esanguratsuagoak direla kasu honetan faktore linguistikoak, itzultzailearen kontrolpean ez dauden heinean, guztiei berdin eragiten dietenak direlako. SARRERA Tesi honen helburu nagusia errusierazko perpaus erlatiboak euskarara itzultzeko prozesuan eragiten duten faktoreen artean erabakigarrienak zeintzuk diren finkatzea da. Tesia hizkuntzalaritzak eta itzulpengintzak partekatzen duten eremu batean kokatzen da: lehendabizikoaren aztergai nagusia hizkuntza den bitartean, bigarrenak itzulpenprozesu guztia hartzen du bere baitan, nola hizkuntza hala hizkuntzaz kanpoko elementuak. Hizkuntza itzulpen-prozesuaren ezinbesteko tresna dela bistakoa den hein berean da eztabaidaezina bestelako faktore batzuek ere gobernatzen dutela itzulpen-prozesua; hala nola, sorburu-testuaren (ST) idazlearen estiloa eta garaia, baina baita, besteak beste, xede-testuaren (XT) egilearen –alegia, itzultzailearen– estiloa edota itzulitako testuari harrera egiten dion komunitatearen literatura-sistema, Polisistemen teoriak (Even-Zohar 1978, 1990), nahiz azken hamarkadetako beste itzulpengintza-ikerketa deskriptiboek (Toury 1980; Hermans, 1996, 2013) garbi utzi duten moduan. Hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren arteko harremanak aspaldidanik bereganatu izan du ikerlarien arreta. Hasieran itzulpengintzaren inguruko ikerketak fenomeno linguistikoak ikertzeko baliabide soil bat izan baziren, 50eko hamarkadatik aurrera zenbait ikerlarik itzulpen-prozesua bera hartu zuten ikergaitzat (Firth 1956; Catford 1965; Nida 1964, 1975; Wilss 1977, 1982). Aldaketa horrek paper-trukaketa bat ekarri zuela esan daiteke, itzulpengintza-ikerketen testuinguruan beti ere: hizkuntza, ikerketa guztien helburu izatetik, itzulpen-prozesua aztertzeko baliabideetako bat bihurtzera eraman zuen. Baliabiderik garrantzitsuena, hori bai. Itzulpengintza-ikerketen izaerak diziplina arteko jakintza-alorra izatea dakar ezinbestean, kontuan izan beharreko faktoreen aniztasuna oso handia baita. Horregatik, gure ikerketaren eraginkortasunaren mesedetan, ikerketa-eremua ahalik eta zehatzen mugatzen saiatu gara. Tesi honetarako perpaus erlatiboak aukeratzeko arrazoiak ere asko eta anitzak izan dira. Beren konplexutasuna dela bide, hizkuntzalaritzaren baitan oso ikertuak izan dira perpaus erlatiboak. Beraz, itzulpen-prozesuan zehar itzultzaileak STko erlatiboak nola prozesatzen dituen, eta XTra nola isurtzen dituen aztertzeko ezinbestekoa izango da hizkuntzalaritzak horri buruz eskaintzen digun marko teorikoa kontuan izatea. Bestalde, itzulpen-prozesuaren edozein ikerketak, definizioz, gutxienez bi hizkuntza aztertu behar dituenez, hizkuntza horien erlatibakuntza-sistemekin bi gauza gerta daitezke: sorburu–hizkuntzaren eta xede-hizkuntzaren erlatibakuntza-sistemak antzekoak (edo berdinak) izatea edota batetik bestera alde handia egotea. Bigarren kasua da, hain zuzen, errusieraren eta euskararen erlatibakuntza-sistemak kontrajartzen ditugunean topatzen duguna, desberdintasun esanguratsuak baitaude bien artean; hala nola, hitz-ordena, erabilitako erlatibakuntza-estrategiak edota baliabide morfosintaktikoak. Errusierak, hein batean zein bestean, eslaviar taldeko kide guztiek partekatzen duten oinarrizko erlatibakuntza-estrategia erabiltzen du: erlatibozko perpausak izenordain erlatibo baten bidez osatzen dira, horrela osatutako mendeko perpaus erlatiboak izen ardatzaren eskuinetara hedatzen direlarik. Azken finean –ezaugarri espezifiko batzuk gorabehera–, gure inguruko hizkuntza guztietatik ezagutzen dugun erlatibakuntza-estrategia da hau: el hombre [que/el cual ha venido]; the man [who has come], der Man, [der gekommen ist]; l´homme [qui est venu]… Guztiz bestelakoa da euskararen kasua. Alde batetik, euskararen oinarrizko erlatibakuntza-estrategiak ez dauka bere inguru geografikoan parekorik, nahiz eta munduan ez den hain urria: mendeko perpaus erlatiboan ez dago izenordainik, perpausaren amaieran doan aditzari itsatsiriko -(e)n atzizkia baizik. Horrez gain, mendeko perpaus erlatiboa izen ardatzaren ezkerretara ageri da eta ez eskuinetara (inguruko hizkuntzetan ohikoa den bezala), eta izen sintagma erlatibatua (ISE) isildua dago: [etorri den] gizona. Hauek dira euskaraz erlatibo arrunt bezala ezagutzen direnak. Tesia bi estrategia hauetara mugatu genezakeen, biak oinarrizkoak diren heinean, erlatibakuntza-sistemen ordezkari fidelenak izan zitezkeelako. Haatik, euskarak badu gure helburuetarako oso garrantzitsua den berezitasun bat: oinarrizko erlatibakuntza-estrategia horrez gain, errusierak eta oro har Europako indoeuropar hizkuntzek oinarrizkotzat duten izenordainaren bidezko erlatibo aposatuak ere garatu ditu, ziurrenik latinarekin, gaztelaniarekin, frantsesarekin eta gaskoiarekin izandako harreman historikoaren ondorioz. Batez ere ZEIN/NON erlatiboez ari gara, gure artean “erlatibo erromaniko” ezizenez ere ezagutu izan direnak. Izenordain bidezko erlatibo aposatu hauen onarpenak eztabaida biziak eragin izan ditu betidanik euskal komunitatean: batzuentzat ez dira onargarriak, euskararen “sen onari” arrotzak zaizkiolakoan, eta beste zenbaitek ez du arazorik ikusten horietaz baliatzeko, azken hauen artean erabilpenaren hedapena edo maiztasuna ere eztabaidagai izan daitekeen arren. Itzultzailearen estiloa hobekien definitzen duena, beraz, ez da oinarrizko erlatibakuntza-estrategiaren erabilera, baizik eta oinarrizko estrategia agertzen ez denean –zailtasun objektiboak edota norbanakoaren joerak medio– euskararen zein beste estrategiatara jotzen duten zehaztea, eta posible bada, zergatiak aurkitzea. Euskararen egoera anbiguo horrek –berezko estrategia eta inguruko hizkuntzetatik hartutakoaren bizikidetzak– guretzat interesgarria den egoera bat planteatzen baitu: euskaraz publiko jakin batentzat (normalean euskara batuan edo behintzat maila jasoan) idazten edo hitz egiten duen pertsona orok –idazleak, itzultzaileak, kazetariak, irakasleakerlatiboen erabilpenaren inguruko erabaki batzuk hartu behar ditu. Erabaki horiek hausnarketa kontziente baten edota, maizago, norberaren kontrolpekoak ez diren ezaugarri inkontziente batzuen ondorio izan daitezke, egile baten estiloa –tesi honen kasuan errusiar literaturaren euskal itzultzaileena– beti baita neurri batean inkontzientea, egileek beraiek sortutako testuetan uzten dituzten “hatz-marka” guztiak kontrolatzea ezinezkoa zaielako (Baker 2000), baina gaur egun, oro har, inor gutxik jartzen du zalantzan hatz-marka horiek egon badaudela eta itzultzailea ez dela ikusezina, Venuttik ongi azpimarratu zuen bezala (Venuti 1995). Demagun errusiar literatura euskaratu duen euskal itzultzaile batek [etorri d-en] gizona moduko erlatibo arruntak osatzen dituela, horiek eratzeko zailtasunik ez daukan bitartean. Zailtasunak agertzen direnean –adibidez, euskaraz erlatibagaitzagoa den kasu marka soziatiboa erlatibatu behar duenean– erlatibo aposatuetara jo dezake (Bada herri horretan gizon bat, [ZEINAREKIN lan egin bainuen duela urte asko]), edo erlatibakuntza ezabatu eta bestelako baliabideez balia daiteke (Bada herri horretan gizon bat. Gizon horrekin lan egin nuen duela urte asko). Erabaki horiek zehaztuko dute, hain zuzen, itzultzailearen estiloa erlatibakuntzari dagokionean: erlatibo aposatuak erabiltzeko joera erakutsiko ote du? Nahiago izango al du erlatibakuntza ezabatu eta bestelako baliabideekin ordezkatzea erlatibo aposatuak erabiltzea baino? Egindako hautuak hausnartutako (aurre)iritzi baten ondorio al dira? Zenbaterainoko kontrola dauka itzultzaile batek erabaki horiekiko? Euskal itzultzaileen praktika linguistikoak, oro har, ez du orain arte behar bezain beste arreta erakarri, baina gure iritziz, azkeneko hamarkadetan pilatutako atzerriko literaturaren itzulpenek praktika linguistiko horri buruzko ikerketak aurrera eramatea ahalbidetzen digute, hizkuntza-konbinaketa jakin batzuetan bederen. Bestalde, errusiera-euskara ez da noski hizkuntza-konbinaketa zabalduena gure artean, oraindik itzulpen nahiz itzultzaileetan urria baita, baina eskala txikietan bada ere, ibilbide bat egina du jada. Hain zuzen, ibilbide horren gaineko hausnarketa-lan teoriko bat burutu nahiak eraman gaitu gure tesirako gai hau aukeratzera. Ondorioz, euskal itzultzaileen praktika linguistikoaren eta errusieratik euskararako itzulpenaren gaineko hausnarketak uztartuz, bi eremu horietan dauden hutsuneak ahal den neurrian betetzea da tesi honek egin nahi duen ekarpena. Lan hau aurrera eraman ahal izateko, hizkuntzalaritzan nahiz itzulpengintzaikerketetan oso ohikoa den metodologia bat aukeratu dugu: corpusgintza. Itzultzaile konkretuen praktika linguistikoaren corpus bidezko azterketak eta horren atzean egon daitekeen estilo edo idazkera indibiduala zehazteko saiakerak asko hedatu dira azken bi hamarkadetan munduan zehar, batez ere M. Bakerrek eta beste hainbatek 90eko hamarkadan argitaratutako lanetatik abiatuta (Baker 1992, 1993, 1995, 1996, 2000; Laviosa 1997; Olohan 2004; Johansson 2007). Corpus bidezko metodologiaren onuretako bat da –hain zuzen, ikerketa honen helburuei zuzenean eragiten diena– itzultzaile bakoitzaren estiloaren alderdi konkretuak xehetasunez aztertzeko aukera (Baker 1999, 2000). Ikuspegi tradizionalak itzultzailearen ikusezintasuna defendatzen zuen duela gutxi arte; itzultzailearen helburu bakarra STrekiko leialtasuna mantentzea omen zen, eta beraz, ez zen zilegi itzultzaileak –berak sortutako testuan– estilo propio baten arrastoa uztea. Corpus bidezko itzulpengintza-ikerketen –eta oro har itzulpengintza-ikerketa deskriptiboen– ekarpenik handiena, gure ustez, ikuspegi tradizional hori gainditzen laguntzea izan da. Corpusgintzaren aplikazioetako bat –guk gure egingo duguna– izan daiteke hitz edo egitura jakin batzuen maiztasuna neurtu eta hortik abiatuta itzultzailearen estiloaren ezaugarriak ondorioztatzea. ST eta XT konparatu eta bigarrenak lehenengoarekiko gordetzen duen leialtasunmaila epaitzetik itzulpen-prozesua bere osotasunean hartu eta itzultzailearen esku-hartzea nolakoa izan den aztertzera igaro dira itzulpengintza-ikerketak, eta ingurune horretan kokatu behar dira corpusa eta tesia bera. Errusiar egileei dagokienez, XIX eta XX mendeetako idazleak ageri dira, estilo anitzetakoak, korronte desberdinetatik datozenak eta kronologikoki ongi banatuak: XIX mendeko errealismoaren hastapenetatik hasi (Puxkin, Lermontov, Gogol), Turgenieven errealismo klasikoan zehar, XX mende hasierako hainbat korronte daude ordezkatuak: errealismo sozialista (Gorki, Xolokhov), modernismo-dekadentismoa-satira (Babel, Andreiev, Bulgakov), eta baita Platonoven gisako egile sailkaezinak ere. Azkenik, XX mendeko bigarren erdiko bi egile dauzkagu: Dovlatov eta Kurkov. 12 idazle horien liburu bana sartu da corpusean; beraz, hamabi idazleren hamabi liburu erabili ditugu. Euskal itzultzaileen egoera ez da hain orekatua, itzulitako lanen kopuruan –eta beraz bakoitzak corpusari egindako ekarpenean– beraien arteko asimetria bat baitago. Hala eta guztiz ere, itzultzaile guztiek gutxienez bi libururen euskaratzean parte hartu dutela kontuan izanda, esan dezakegu guztien laginak direla adierazgarriak. Literatura-lan horien jatorrizko bertsioak perpaus erlatiboen bila arakatuko ditugu. Ondoren, euskarazko itzulpenak hartu eta errusierazko testuetatik ateratako perpaus erlatibo guztien euskarazko ordainak aurkituko ditugu, modu horretan perpaus erlatiboen errusiera-euskara corpus paralelo bat osatuz. Ezaugarri horiek dituen corpus batek euskal itzultzaile desberdinek errusierazko perpaus erlatiboak euskaratzean hartutako erabakiei buruzko informazio mamitsua emango digu, baina emaitzak bere horretan gordinegiak suertatuko direnez, datuen sailkapenerako irizpide egokiak topatu beharko ditugu. Tesi honen helburu nagusia, hain juxtu, izango da argitzea irizpide horietatik zeintzuk diren esanguratsuak errusierazko perpaus erlatiboen euskaratzerako eta zeintzuk ez duten itzulpen-prozesu horretan eragin esanguratsurik. Horretarako bi motatako irizpideak aplikatuko dizkiogu corpusari. Faktore linguistikoak: itzulpen-prozesuaren parte diren hizkuntzen –kasu honetan errusieraren eta euskararen– hizkuntza-sistemarekin edo gramatikarekin loturiko faktoreak. Faktore estralinguistikoak: hizkuntzarekin zuzenki loturik egon gabe, itzulpenprozesuan eragiten dutenak. Faktore linguistikoen barruan, sintaxia eta erlatibakuntzarako baliabide morfosintaktikoak aztertuko ditugu. Sintaxiaren baitan Comrie/Keenanen erlatibatze-hierarkia errusieratik euskaratutako erlatiboen maiztasunei aplika ote dakieken (Comrie/Keenan 1977) edota tipologikoki desberdinak diren hizkuntzetan hierarkia horrek balio berbera ote duen aztertuko dugu. Errusierazko baliabide morfosintaktikoei dagokienez, aldiz, errusierazko erlatibakuntzaren euskaratzean errusiar erlatibatzaileen arteko desberdintasunak esanguratsuak diren ala ez ikusiko dugu. Faktore estralinguistikoak zehazteko STren eta XTren egileen –alegia, errusiar idazlearen eta euskal itzultzailearen– erlatibakuntza-estiloak alderdi desberdinetatik analizatu eta dagozkion ondorioak aterako ditugu. Ondorengo eskeman ikus ditzakegu corpusari aplikatuko dizkiogun irizpideak: Tesia lau kapitulutan banatu dugu. I. kapituluan perpaus erlatiboak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintza-ikerketen ikuspuntutik aztertuko ditugu, bi jakintza-alor horietatik abiatuta, gure ikerketarako behar ditugun printzipio teorikoak finkatu ahal izateko. Hizkuntzalaritzari dagokionez, lehendabizi munduko hizkuntzek erabiltzen dituzten erlatibakuntza-estrategiak aztertuko ditugu (I.1.1.). Ondoren erlatibagarritasunaren kontzeptuaren inguruan jardungo gara (I.1.2.), erlatibatze-eskala edo hierarkiari buruz dauden iritzi eta eztabaida desberdinak aurkeztuz, batez ere euskararen ikuspuntutik; hala nola, subjektu-objektu asimetriak, ergatibotasuna edota hizkuntza-prozesamenduarekin loturikoak. Itzulpengintza-ikerketek egin diezaguketen ekarpen teorikoari, berriz, bi ikuspuntutatik helduko diogu (I.2.): batetik, itzulpengintza eta hizkuntzalaritza uztartzearen inguruko hausnarketa bat egin eta aurrekari batzuk aurkeztuko ditugu (I.2.1.), eta bestetik, faktore estralinguistikoak eta itzulpengintza uztartzen saiatuko gara (I.2.2.), horretarako azkeneko hamarkadetan itzulpengintza-ikerketetan nagusi den ikuspuntu deskriptiboak jorratu dituen hiru alderdi aurkeztuko ditugu laburki: Polisistemen teoria, Toury-ren arauak eta idazlearen eta bere itzultzailearen estiloen arteko elkarrekintza. II. kapituluan gure helburuak lortzeko erabiliko dugun corpus bidezko metodologia aurkeztuko dugu. Bertan, corpusgintzak itzulpengintza-ikerketetan izan duen ibilbidea, eta azkenaldian hartu duen garrantzia aipatu ondoren, euskarazko erlatibozko perpausak itzulpengintzarekin eta corpusgintzarekin uztartu dituzten bi lan-ildo aipatuko ditugu (Biguri 1994 eta Hidalgo 2002a, 2002b, 2003, 2004). III. kapituluan geuk atondutako errusiera-euskara literatura-corpus paraleloa aurkeztu eta deskribatuko dugu, nola osatu dugun, eta erabilitako irizpideak zeintzuk izan diren azalduz (III.1.). Horrez gain, errusierazko eta euskarazko erlatibakuntza-sistemak luze eta zabal azalduko ditugu (III.2. eta III.3., hurrenez hurren), azalpena hasiera-hasieratik gure corpusetik bertatik jasotako adibideekin hornituko dugularik. IV. kapituluan gure corpuseko emaitzen analisi xehe bat burutuko dugu, corpusak berak eskaintzen dizkigun datuak lehen aipatutako faktore edo irizpideen arabera sailkatuz: faktore linguistikoak, sintaxi (IV. 3.1.) nahiz morfologia (IV. 3.2.) mailakoak, eta estralinguistikoak, hots, idazleen (IV. 4.1.) eta itzultzaileen (IV. 4.3-4.4.) erlatibakuntzaestiloari dagozkionak. Ondoren, itzultzaile bakoitzaren emaitzei irizpide linguistikoak aplikatuko dizkiegu (IV. 4.5.-4.6.), hizkuntzaren eraginaren eta itzultzaileen beraien estiloaren arteko marra ahalik eta garbien zehaztu ahal izateko. IV. kapituluaren amaierako eranskin batean, corpuseko literatura-lanak itzuli dituzten euskal itzultzaileek guk luzatutako inkesta labur bati nola erantzun dieten aztertu eta emaitzak aurretik gure kasa ondorioztatutakoarekin alderatuko ditugu. Tesiaren amaieran bertan landutakoa laburbildu eta ondorio orokorrak aurkeztuko ditugu. Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik (1a)n soziatibo kasu marka daraman ISren barnean gizon ardatzarekiko izenlagunaren funtzioa hartzen duen perpaus menderatua daukagu: liburu hau idatzi du. Aldi berean, euskaraz ikusten ez bada ere –isildua baitago–, nabari da badela mendeko perpausaren baitan IS bat, kasu soziatiboan agertzen den ISrekiko erreferentziakide dena, eta gizon ardatz duena. Horregatik esan daiteke bi perpaus dauzkagula: gizonak liburu hau idatzi du eta gizon horrekin bizi da Miren. Horrez gain, liburu hau idatzi duen mendeko perpausa gizona ardatzaren ezkerretara ageri da. 1.1. Erlatibakuntza-estrategiak munduko hizkuntzetan EGLUk emandako definizioaren amaierako zatia aztertzen badugu (‘…barnean badutela IS bat, erlatiboa osagai gisa hartzen duen ISren erreferentzia duena, eta euskaraz komunzki agerian ezin ager daitekeena’), bi ondorio atera ditzakegu: Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik a) Euskaraz izen sintagma erlatibatua (ISE) agerian agertzeko ezintasuna azpimarratzeak iradokitzen digu beste hizkuntza batzuetan ez dela hori gertatzen; beharbada ager daiteke agerian edo akaso beharrezkoa ere izango da agerian egotea. b) Bestalde, euskaraz komunzki agerian ezin ager daitekeela esaten du, baina ez du esaten agertzea ezinezkoa denik. Hortik ondorioztatu beharko dugu euskarak komunzki ISE isiltzen badu ere, ISE agerian agerraraztea ahalbidetzen duten beste erlatibakuntzaestrategia mota batzuk ere badauzkala. Ondoren laburki aztertuko dugu zeintzuk diren munduko hizkuntzek EPak osatzeko dauzkaten baliabideak, eta horietatik zeintzuk dituen berezko errusierak eta zeintzuk euskarak, ondoren bi hizkuntzen erlatibakuntza-estrategiak harremanetan jarri ahal izateko. EP bat oro har bi eratara ager daiteke: perpaus nagusiaren mendeko elementu bezala edota haren alboan, hari alborakuntzaz lotua. EP bat menderatua izango da, baldin eta bere ardatzarekin batera IS bat osatzen badu; bestela, alboratua izango da (Lehmann 1984:49-50). Munduko hizkuntza gehien-gehienek menderakuntzaz osatzen dituzte erlatibozko egiturak, (1)en bezala, liburu hau idatzi duen gizona esatea horko gizona edo gizon idazlea esatearen baliokidea den heinean, non horko eta idazlea gizon ardatzaren osagaiak diren. Errusierazko nahiz euskarazko erlatibozko egiturak osatzeko modu bakarra menderakuntza denez, ikerketa honetan menderakuntzaz osaturiko EPak soilik aztertuko ditugu. Ikus dezagun gure inguruko hizkuntza nagusiek (1)eko perpaus hori bera nola osatzen duten (2a-e). Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik (1)en ikusten genuen euskarazko erlatibozko perpausek bi ezaugarri nagusi dituztela: batetik, mendeko EP gizon ardatzaren ezkerretara agertzen da, eta bestetik, izen sintagma erlatibatua (ISE) isildua dago mendeko EPn. (2)ko perpaus guztietan, ordea, alderantzizkoa gertatzen da: mendeko EP gizona ardatzaren eskuinetara hedatzen da –horregatik esan ohi da hizkuntza horietan ardatza mendeko EPren aurrekaria dela– eta gainera, ISE ez dago isildua, hitz bat baitago –jatorriz izenordaina (2a-c), juntagailua (2d) edo erakuslea (2e) izan daiteke–, EPren hasieran agertzen dena, eta erreferentziakide duen ISE mendeko perpausean ordezkatzen duena. World Atlas of Language Structures (WALS) da azkeneko urteetan hizkuntzaren tipologiaren alorrean egin den lan estatistiko garrantzitsuenetako bat. Bertan, hizkuntza desberdinen material deskriptiboetatik jasotako egitura fonologiko, gramatikal eta lexikoak aztertzen dira, munduko hizkuntzek egitura horiek osatzeko dauzkaten estrategia desberdinak identifikatuz, geografikoki kokatuz eta sailkatuz. Erlatibakuntza-estrategien sailkapena erabilitako irizpidearen araberakoa izango da. Sailkapen-irizpideak, besteak beste, lehen aipaturiko biak izan daitezke: EPk izen ardatzarekiko daukan kokapena (ezkerretara, eskuinetara edo alde bietara hedatzen den), eta mendeko EPren barruan ISEren funtzio sintaktiko-semantikoa markatzeko erabiltzen diren baliabideak (isildua edo markatua dagoen, adibidez). Hizkuntza batek erlatibakuntza-estrategia bat baino gehiago izan dezake eskuragai, eta testuinguru desberdinetan estrategia bereiziak erabili. Adibidez, (3)ko bi perpausetan ingelesak ISEren funtzio desberdinetarako estrategia desberdinak erabiltzen dituela ikus dezakegu: (3a)n ISE mendeko EPko subjektua denez, who izenordaina ezin dugu isildu; (3b)n, aldiz, isiltzea posible da (Ø), ISE objektu zuzena delako (Comrie/Kuteva 2005: 1-2). Subjektua balitz ezingo litzateke isildu. Aurrerago ikusiko dugun bezala, euskaraz ere erlatibakuntza-estrategia desberdinak erabiltzen dira, testuinguruaren arabera. Comrie/Kutevak munduko hizkuntzetan identifikatuta dauden erlatibakuntzaestrategiak hartu eta estatistiko aztertzen dituzte, bi irizpideren arabera: zenbatetan erabiltzen den estrategia bakoitza ISE subjektua denean eta zenbatetan ISE zehar-kasua denean (Comrie/Kuteva 2005: 1-2). Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik Subjektuak aukeratzen dituzte –kasu eztabaidagarri gutxi batzuk salbu– hizkuntza guztiek erlatiba ditzaketelako, eta zehar-kasuak, alderantziz, erlatibakuntza asko zaildu ohi dutelako (zehar-kasu prototipikotzat instrumentala harturik). Munduko hizkuntzen lagin zabal batean subjektuen eta zehar-kasuen erlatibakuntza aztertu ondoren, bi kasuetarako lau erlatibakuntza-estrategia bereizten dituzte: izenordain erlatiboa erabiltzea, ISE isiltzea (GAP-aren estrategia), ISE ez murriztea, izenordainari eustea (Comrie/Kuteva 2005: 4-10). Horrez gain, ISE zehar-kasu batean dagoen kasuetarako erlatibatzeko ezintasuna ere aurreikusten dute. Subjektuekin ez luke erlatibaezintasunik agertu behar, erlatiboak osa ditzakeen hizkuntza batek gutxienez subjektuak erlatibatzeko gai izan behar duelako. a) Izenordain erlatiboa erabiltzea: mendeko EPn izenordain bat dago, eta honek ordezkatzen du ISE mendeko EPn, kasu marka edota aposizio baten bidez. Hauxe da (2)n ikusi dugun Europako indoeuropar hizkuntzen erlatibakuntza-estrategia nagusia. (4)n ikusten dugu stremlenie ‘goranahi, gorantz egiteko nahi’ ISE mendeko EPren hasieran doan kotoroe ‘zeina’ izenordainak ordezkatzen duela, ardatza eta biak bat datozelarik generoan nahiz numeroan (biak dira neutro singularrak). (4)n ikusten dugu, halaber, errusierazko EP horren euskal ordaina ere estrategia berdina jarraituz osatua dela, baina funtsezko desberdintasun batekin: errusieraz eta gure inguruko gainontzeko indoeuropar hizkuntzetan erlatibakuntza-estrategia hori oinarrizkoa den bitartean, euskaraz ZEIN galdetzaile-izenordaina –eta modu horretako beste batzukestilistikoki oso markatuak dira, eta euskararen oinarrizko erlatibakuntza-estrategiak dauzkan prozesamendu zailtasun jakin batzuk ekiditeko agertu ohi dira. Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik b) ISE isiltzea (GAP-aren estrategia): ISErekiko inongo kasu markadun erreferentzia zuzenik ez dagoenean mendeko EPren barnean, alegia ISE isildua dagoenean. Hauxe da euskararen oinarrizko erlatibakuntza-estrategia, (1)en ikusi dugun moduan. Beste bi erlatibakuntza-estrategia ere bereizi ohi dira munduko hizkuntzetan (ISE ez murriztea eta izenordainari eustea), baina gure inguruan oso ezohikoak izateaz gain, ikerketa honekin funtsezko zerikusirik ez dutenez, laburki azaldu eta orain arte aipaturiko biak aztertuko ditugu bereziki. c) ISE ez murriztea: erlatibakuntza-estrategia hau ISE mendeko EPn esplizituki ordezkatua egotean datza, IS oso baten bidez (5). Esan bezala, mendeko EPren barruan ISEren funtzio sintaktiko-semantikoa markatzeko erabiltzen diren baliabideen ikuspuntutik, gure ikerketaren helburuetarako bi dira erlatibakuntza-estrategia garrantzitsuenak: izenordain erlatiboa erabiltzearena eta ISE isiltzearena, hurrenez hurren errusieraren eta euskararen oinarrizko erlatibakuntzaestrategiak. Ondorioz, euskarari dagokionez, esan dezakegu –inguruko hizkuntzetan ez bezalabere oinarrizko erlatibakuntza estrategia ISE isildu, aditz laguntzaileari –(e)n atzizkia erantsi eta mendeko EP izen ardatzaren ezkerretara hedatzean datzala. Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik Haatik, (4)n ikusi dugu errusierazko EP bat euskaratzerakoan, euskarak badaukala inguruko hizkuntzek erabiltzen duten erlatibakuntza-estrategiaren antzeko bat, non badagoen EP bat, ardatzaren eskuinetara hedatzen dena, eta hasieran ZEINA izenordain erlatiboa daukana. Desberdintasuna da errusieraz –eta inguruko beste hizkuntzetanizenordainaren erabilera oinarrizko erlatibakuntza-estrategia dela, euskaraz baliabide bigarrenkaria den bitartean. (4)ko perpaus hori bera euskarazko oinarrizko estrategiarekin itzultzeko saiakera egiten badugu, konturatuko gara prozesamendua –eta kasu honetan baita ulermena erezaildu egiten dela, izen ardatzaren agerpena asko atzeratzen delako. (7a)n ikusten da itzultzaileak nola itzuli duen, eta (7b)n perpaus horrek zer itxura izango lukeen, euskarazko oinarrizko estrategiarekin itzuliz gero. Gure corpuseko datuak aztertu eta sailkatu ondoren, besteak beste, erlatibakuntzaestrategiei buruzko ondorengo galderei erantzun beharko diegu: 1) Errusierazko oinarrizko erlatibakuntza-estrategia euskaratzeko noiz erabiltzen da (erabil daiteke, erabili behar da) euskarazko oinarrizko estrategia eta noiz ez? 2) Zergatik egiten du (egin dezake, egin behar du) itzultzaileak estrategia baten edo bestearen aldeko hautua? 3) Erlatibozko perpausak oinarrizko erlatibakuntza-estrategiarekin euskaratzen ez ditugunean, zeintzuk dira euskarak eskaintzen dizkigun aukerak? 4) Aukera guztiak al dira zilegi? 1.2. Erlatibagarritasuna, erlatibagaiztasuna eta erlatibaezintasuna Euskaraz erlatibakuntza-estrategia batzuk oinarrizkoak edo markatu gabeak eta besteak markatuak edo ezohikogoak izateak esan nahi du estrategia bakoitzak badituela Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik ezaugarri batzuk. Horrez gain, estrategien arteko funtzio-banaketa bat iradokitzen digu horrek: estrategia bat oinarrizkoa dela esaten badugu, pentsatzekoa da hiztunak –idazleak, itzultzaileak– estrategia hori hobetsiko duela testuinguruak hori ahalbidetzen dionean, baina halere noizbehinka oinarrizkoak ez diren beste estrategia batzuk erabiltzen baditu, horretarako arrazoiren bat ere egon behar du. Gure helburua izango da jakitea hori zein neurritan den testuinguruaren inposaketa bat edota itzultzaile bakoitzaren ohituren, estiloaren, ideologiaren menpe dagoen jokabide bat. Aipatu dugu euskarazko oinarrizko estrategiak (–(e)n atzizkidun, ardatzaren ezkerretarako eta ISE isildua duenak) prozesamendurako zailtasunak sor ditzakeela (7), eta zailtasun horiek gainditzeko modu bat erlatibakuntza-estrategia aldatzea izan daitekeela (adibidez, ardatzaren eskuinetara hedatzen den eta kasu markak har ditzakeen ZEIN erlatibo bat erabiltzea). Nola jakin dezakegu erlatibakuntza-estrategia batek IS jakin bat erlatiba dezakeen ala ez? Ondoren Comrie/Keenanek proposaturiko hierarkia ezaguna azalduko dugu laburki, errusierazko eta euskarazko EPen erlatibagarritasuna harremanetan jartzen lagunduko digulakoan. 1.2.1. Erlatibatze-eskala edo hierarkia: Accessibility Hierarchy (AH) Erlatibozko perpausei buruzko ikerketen artean ezagunenetakoa izango da ziurrenik B. Comrie eta E. Keenan hizkuntzalariek proposatutako Accessibility Hierarchy (aurrerantzean AH) (Comrie/Keenan 1977: 63-99). Bertan, egileek inplikazio-hierarkia bat aurkezten dute, non erlatibagarritasun handienetik txikienera sailkatuta baitaude ISE batek mendeko EPn har ditzakeen funtzio sintaktikoak: honen arabera, ISEk EPn subjektuaren funtzioa izateak erraztuko luke gehien erlatibakuntza, eta konparaziozkoa izateak, berriz, gutxien. Bi mutur hauen artean leudeke –erlatibagarritasun handienetik txikienera– objektu zuzenak, zeharkako objektuak, zehar-kasuak eta genitiboak (8). Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik Subjektuak > O. zuzenak > Zeharkako O. > Zehar-kasuak > Genitiboak > Konparaziozko osagarriak1 AH proposatzerakoan, ISEk mendeko EPn hartzen duen funtzio sintaktikosemantikoaz gain, beste bi irizpide ere hartzen dituzte kontuan: ISEk EPn kasu markarik baduen ala ez (-case/+case) eta EPk izen ardatzarekiko daukan kokapena; hau da, ardatzaren ezkerretara (prenom.), eskuinetara (postnom.) edota bi aldeetara agertzen den (internal edo circumnominal). Hierarkia hau erlatibakuntza ulertzeko bidean ekarpen handia dela zalantzan jartzen ez den arren, proposamen horren alderdi batzuek eztabaidak piztu izan dituzte. Sorturiko zalantzak gehienbat subjektuen eta objektuen arteko asimetriei dagozkie, hierarkiaren goiko zatiari alegia, hortik beheragoko kasu markek hierarkian duten maila ez baita oro har ezbaian jartzen. Subjektu-Objektu asimetria hauen inguruko eztabaidek bi helduleku nagusi topatu izan dituzte: ergatibotasuna eta hizkuntzaren prozesamendua. Alde batetik, hizkuntza akusatiboen egituretan soilik oinarritutako hierarkia bat izatea leporatu izan zaio AH-ri, bere egileek subjektuak eta objektuak garbi bereizten dituztelako, hizkuntza ergatiboek egin ohi duten absolutibo-ergatibo bereizketa kontuan izan gabe. Bestalde, subjektuen eta objektuen arteko banaketa hori unibertsala dela onartuko balitz ere, ikerketa batzuek zalantzan jartzen dute subjektuek objektuekiko prozesamenduabantailarik dutenik. Subjektuak erlatibagarriagoak direla dioten ikerketak gehiago badira ere, hizkuntzalari batzuek aurkako iritzia plazaratu izan dute, zenbait hizkuntzatako datuetan oinarriturik, tartean euskarazkoetan. Tesi hau hizkuntzalaritzaren eremukoa ez denez, eztabaida hauek gure ikerketan baliagarriak izan daitezkeen neurrian soilik ukituko ditugu hemen. 1 Konparaziozko osagarriak ez dira oso ohikoak. Comrie/Keenanen 1977n The man who Mary is taller than adibidea aipatzen da, egileek onartzen dutelarik ingeleseko hiztun asko ezeroso jartzen dituztela horrelako perpausek. Euskara nahiz gaztelania ama hizkuntzatzat duten hiztunei antzeko zerbait gertatzen zaie *Maria bera/hura baino altuagoa den gizona edo *El hombre que María es más alto que él perpausak ikustean. Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik Hizkuntza akusatiboetan –aditza iragankorra izan ala ez– subjektu eta objektu zuzen guztiek kasu marka berbera dute: nominatiboa eta akusatiboa, hurrenez hurren. Sistema ergatibo batean, aldiz, subjektuak aditzaren izaera iragankorraren edo iragangaitzaren arabera bereizten dira elkarrengandik: aditz iragankorren subjektuek kasu marka bat izan ohi dute (ergatiboa) eta aditz iragangaitzen subjektuek eta iragankorren objektuek beste bat (absolutiboa). Bestela esanda, hizkuntza akusatiboetan subjektuobjektuen funtzio gramatikalak eta morfologikoak bat datoz eta ergatiboetan ez (9a-b). Hizkuntzen arteko oinarrizko akusatibo-ergatibo bereizketa abiapuntutzat harturik, B. Foxek (Fox: 1987) Absolutive Hypothesis (aurrerantzean ABSH) delakoa aurkezten du Comrie/Keenanen AHaren goiko zatirako; bertan subjektuak-objektuak bereizketa gramatikal orokorraren ordez, irizpidetzat hizkuntza ergatiboen kasu marken banaketa hartzea proposatzen da. Ingelesezko ahozko corpus bateko datuetan oinarrituta, kasu marka absolutiboak perpaus iragangaitzetako subjektuak (S) eta perpaus iragankorretako objektuak (P)– perpaus iragankorretako subjektu ergatiboak (A) baino erlatibagarriagoak direla ondorioztatzen du. (10)n ikus dezakegu Comrie/Keenanen eta Foxen hierarkien arteko desberdintasuna. Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik Comrie/Keenan 1977n, AHren baliagarritasunaren aldeko argumentu gisara, Keenanen ikerketa bat aurkezten zen, non munduko hizkuntzek subjektuak objektuak baino maizago erlatibatzen dituztela argudiatzen baitzuen, maiztasun horrek subjektuen “naturaltasun” eta erlatibagarritasun handiagoa frogatuko lukeelarik (Keenan 1975). Foxen aburuz, berriz, ikerketa horretarako idatzizko testuak erabiltzearen ondorio izan daitezke emaitza horiek, berak ingelesezko ahozko testuinguruetan S eta P-ren maiztasun handiago bat topatzen baitu A-rena baino, subjektu eta objektu kategoriak gurutzatuko liratekeelarik (Fox 1987: 861). Ondorioz, gure corpusa literatura-testuez osatua egoteak, printzipioz behintzat, Foxen hierarkiatik urrunduko gintuzke. Foxek ez du ukatzen agerpen-maiztasuna erlatibagarritasuna neurtzeko irizpide bat izan daitekeenik, baina berak ahozko testuetan lorturiko datuetatik abiatuta, absolutiboak (S eta P) ergatiboen (A) gainetik kokatzen ditu hierarkian, beti ere ingelesetik –hots, ergatiboa ez den hizkuntza batetik– bildutako datuetan oinarriturik. Foxen ideia zuzena balitz, orduan hizkuntza ergatiboetan P-k A-rekiko prozesamendu-abantaila bat izan behar luke. M. Polinskyk avar hizkuntza aztertu ondoren –Kaukasoko hizkuntza bat, euskararen antzera, erlatiboak ardatzaren ezkerretara osatzen dituena eta morfologikoki ergatiboa dena–, ikusten du hizkuntza horretan P-ren eta A-ren prozesamendua oso antzekoa dela. Horrek Comrie/Keenanen hierarkiaren alde egingo luke –hots, subjektuak erlatibagarriagoak lirateke hizkuntza ergatiboetan ere–, baina kasu marken eta funtzio gramatikalen artean daukaten disoziazioak efektu hori neutralizatuko luke (Polinsky et al. 2012: 276). Inplikazio-hierarkia hauei buruz bi hitz esatea komeni da; funtzio desberdinak izan ditzaketenez, garbi utzi behar baita gure ikerketaren testuinguruan betetzen duten papera. Hierarkia hauek –Comrie/Keenanena barne– maila edo pauso desberdinetan erabili ohi dira: Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik a) Unibertsalki aplikagarriak izateko funtzioa dutenez, lehendabiziko helburu orokorra munduko hizkuntza bakoitzak hierarkiako zein puntu erlatiba dezakeen eta zein ez zehaztea da. b) Bigarren urrats bat litzateke hizkuntzak beraien jokabidearen arabera sailkatzea (zeintzuek erlatiba ditzateke posizio sintaktiko guztiak, zeintzuk soilik subjektuak, zeintzuk subjektuak eta objektuak…) c) Hirugarren maila batean legoke hizkuntza baten baitan –edo hizkuntza horretako corpus jakin bat eta irizpide konkretu batzuk harturik– zeintzuk diren egitura naturalenak edo prozesatzen errazenak eta zeintzuk izango diren topatzen zailagoak. Hirugarren maila hori da, hain zuzen, gure ikerketarako garrantzitsua dena, eta beraz, hierarkien inguruko beste alderdi guztiak horren zerbitzura jarriko ditugu. Zentzu horretan aipagarria da AH eta ABSH hierarkien baliagarritasuna neurtzeko Gordon/Hendrickek egindako saiakera (Gordon/Hendrick: 2005). Egileek ingelesezko Brown, Switchboard eta CHILDES corpusak arakatzen dituzte, bi hierarkiek defendatzen dituzten hipotesiak egiaztatu ahal izateko. Brown corpusa (izen osoa Brown University Standard Corpus of Present-Day American English duena) idatzizko testuez osatua dago. Switchboard-ek telefono-elkarrizketak biltzen ditu eta CHILDES-ek, berriz, umeen hizkuntza du aztergai. Hiru corpus horietatik EP guztiak erauzi eta –lan estatistiko bat denez–, maiztasuna ardatz duten hiru irizpideren arabera sailkatzen dituzte: subjektuen, objektuen eta zeharkasuen agerpen-maiztasuna; A, S eta P-ren agerpen-maiztasuna; eta ISE mugatuen agerpen-maiztasuna. a) Subjektu, objektu eta zehar-kasuen agerpen-maiztasuna neurtuta lortutako datuek Comrie/Keenanen AHaren alde egiten dutela dirudi. Nahiko esanguratsua da Keenanek idatzizko corpusetatik abiatuta lortutako emaitzak ahozkotasunetik eta jabekuntzatik gertuago dauden corpusetako datuetara zabaltzea (1. grafikoa). Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik Grafikoa 1 Subjektuen, objektuen eta zehar-kasuen agerpen-maiztasuna b) Perpaus iragankorretako subjektuen (A), iragangaitzetako subjektuen (S) eta iragangaitzetako objektuen (P) agerpen-maiztasuna: subjektuak iragankortasunaren arabera bereiziz gero, emaitzak aldatu egiten dira, neurri batean behintzat. Brown corpusean A erlatiboak dira sarrien agertzen direnak, eta beste bietan, berriz, S eta P maizago topatzen ditugu. Badirudi datu horiek Foxek dioenaren alde egingo luketela, hain zuzen, Brown corpusean Switchboard eta CHILDES corpusetan baino ergatibo gehiago egotea espero izatekoa dela, hura idatzizkoa delako eta hauek ahozkoak. Grafikoa 2 S, P, eta A-ren agerpen-maiztasuna Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik maiztasuna neurtu eta ikusten dute ez dela zehazki horrela gertatzen: idatzizko Brown corpusean bai, zehar-kasuak objektuak baino gehiago direlako eta hauek subjektuak baino gehiago (3. grafikoa), baina beste bietan ez. Switchboardek eta CHILDES-ek elkarrengandik oso antzekoak diren datuak eskaintzen dituzte: aztertutako EPen gehiengoa objektuak dira, gero zehar-kasuak eta azkenik subjektuak. Grafikoa 3 ISE mugatuak Azken finean, ikusten dugu irizpide bat edo bestea aplikatuz gero edota corpus bakoitzaren izaera dela medio, datuek batzuetan hierarkia baten eta besteetan kontrakoaren alde egiten dutela. Aurrerago ikusiko dugunez, gure corpusa literatura-testuez osatua egoteak izango du zerikusirik, noski, lortutako emaitzetan, ez baita gauza bera idatzizko testuez –literarioak gainera– edota telefono-elkarrizketa nahiz haurren hizkuntzari dagozkionak. Horrez gain, garbi utzi behar da hierarkia hauek erabiltzearen ondorioz lor ditzakegun datuek ez dituztela inondik ere kolokan jarriko hierarkia horien postulatu teorikoak. Gure helburu bakarra hierarkia horiek bere horretan aplikatzean datza. Prozesu horren emaitzak aztertu ondoren, hierarkiarekin bat ez datozela atzemanez gero, azalpen bat ematen saiatuko gara, baina ageriko azalpenik topatzen ez badiegu, horrek ez du esan nahi hierarkiaren balizko akatsen bat aurkitu dugunik. 1.2.3. Subjektu-objektu asimetriak eta hizkuntzaren prozesamendua AH aztertu dugunean (kapitulu honetako 1.2.1. puntua), ikusi dugu hizkuntza akusatiboek berezko duten subjektu-objektu bereizketan gehiegi oinarritzea eta ergatibotasunaren alderdi batzuk alde batera lagatzea leporatzen zaiola. Bada, subjektuen 15 17 13 35 53 56 50 30 31 0 10 20 30 40 50 60 SUBJEKTUAK OBJEKTUAK ZEHAR-KASUAK Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik eta objektuen arteko asimetriak aztertzeko prozesamenduaren inguruan burututako ikerketak ere nagusiki hizkuntza akusatiboetan oinarritu izan dira. Horrez gain, gehien ikertutako hizkuntzak Europako hizkuntza indoeuroparrak direnez (errusiera, ingelesa, frantsesa, alemana…), horientzat ohikoena den tipologia da nagusi ikerketa horietan: izenordain erlatiboaren bidezko erlatibakuntza-estrategia eta izen ardatzaren eskuinetara hedatzen diren EPak dauzkaten SVO hizkuntzak metodologia, lagin nahiz ikuspuntu posible guztietatik daude aztertuak. Errusiera hizkuntza ikertuenen eta AH-rekin bat datozen talde horretan dagoenez, berari errusieraren erlatibakuntza-estrategiari buruz apenas esan dezakegun ezer berririk. Azken hamarkadetan orain arte hain ikertuak ez ziren hizkuntzetako datuak agertzen hasi dira; hain zuzen, euskarazko erlatibakuntza aztertzeko guri hemen interesatzen zaizkigunak: ISE isildua daukatelarik, izen ardatzaren ezkerretara hedatzen direnak, hala nola txinera, japoniera eta koreera. Oztopo bakarra da hirurak hizkuntza akusatiboak direla, eta beraz, elementu horren arabera ezin ditugula euskararekin alderatu. 1.2.2. puntuan aipatu dugu Polinskyk (Polinsky 2012) avar hizkuntzaren inguruan burututako ikerketa: aurreko hizkuntzek bezala, ISE isildua daukaten eta izen ardatzaren ezkerretara doazen erlatiboak osatzen ditu. Gainera ergatiboa da, euskara bezala. h, horren ondorioek ez diotenez gure ikerketari funtsezko ekarpenik egiten, aipamen soilean utziko dugu. Txinera, japoniera eta koreerari buruzko ikerketa ia guztietan subjektua objektua baino errazago prozesatzen dela ohartu dira ikerlariak, Comrie/Keenanen hierarkiari arrazoia emanez. Txineraren prozesamendua (Chien-Jer & Bever: 2006; Hsiao & Gibson: 2003; Lin & Bever: 2006), japonierarena (Ishizuka: 2005; Ueno & Garnsey: 2008) eta koreerarena (Kwon, Polinsky & Kluender: 2006; Kwon, Lee, Gordon, Kluender & Polinsky: 2010) ikertu dutenek ia beti subjektuen aldeko prozesamendu-abantaila bat ikusi izan dute, objektuen kalterako. Datu horiek denak zuzenak izateak esan nahiko luke subjektuen nagusitasuna objektuekiko ez dela soilik hizkuntza indoeuroparren modukoetan ematen, baizik eta baita euskararen antzeko ezaugarriak dituztenetan ere: SOV hitz-ordena eta EPak ardatzaren ezkerretara hedatzea (baina ez ergatibotasuna). Txineraz (Hsiao & Gibson: 2003) eta japonieraz (Ishizuka, Nakatani & Gibson: 2006) objektuak prozesatzea errazagoa dela dioten ikerketak ere badauden arren, gutxi eta eztabaidatuak direla dirudi. Euskararen subjektu-objektu asimetriari buruz egindako ikerketa batean, (Carreiras et al.: 2010) objektuak subjektuak baino errazago prozesatzen direla ondorioztatzen da edo behintzat, subjektuak ez direla derrigorrez prozesagarriagoak. Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik Prozesamenduaren inguruko ikerketetan ohikoa denez, neurtu nahi dutena ahalik eta gehien isolatu ahal izateko, euskararen anbiguotasun batez baliatzen dira, desanbiguatzeko moduko fenomeno batez, hain zuzen: euskaraz testuinguru jakin batzuetan, EP baten amaierara iritsi arte ez dugu jakiten perpausa subjektuzkoa edo objektuzkoa den (txineraz, japonieraz eta koreeraz gauza bera gertatzen da). Bestalde, -ak kasu markak ere badu berekin anbiguotasun bat: (11)n azkeneko unera arte ez dakigu ikasleak ergatibo singularra (11a) edo absolutibo plurala den (11b). (11)ko perpausen irakurketa-denborak neurtu eta hiztunak azkarren prozesatzen duena bestearen gainetik egongo da erlatibatze-eskalan. Bada, esperimentuaren egileek ondorioztatu dute emaitzak objektuaren prozesamenduaren aldekoak direla. Datu hauek zuzenak izateak esan nahiko luke euskaraz objektuzko erlatiboak subjektuzkoak baino errazago prozesatzen direla, eta beraz, Comrie/Keenanen hierarkian subjektuari eta objektuari eskainitako tokiaren unibertsaltasuna zalantzan legokeela. Esan bezala, eztabaidaren egoera aipatzera mugatuko gara, gure helburua ez baita gai honetan sakontzea, baizik eta, oinarri teoriko hauek abiapuntutzat hartuta, hizkuntzasistema nahiz erlatibakuntza-estrategia desberdinak dituzten bi hizkuntzen arteko itzulpenaren testuinguruan –gure kasuan errusiera eta euskararen artekoa–, itzultzaileak sorburu-hizkuntzako (SH) EPak nola prozesatzen dituen –corpus jakin batetik ateratako datuek iradoki dezaketen neurrian–, eta gero prozesamendu hori xede-hizkuntzako (XH) ordainetan nola islatzen den. 1.3. Errusieraren eta euskararen erlatibakuntza-sistemak: ondorioak Comrie/Keenanek errusierazko bi adibide ematen dituzte beraien artikuluan (Comrie/Keenan 1977: 65-66), guk hona (12a-b) bezala ekarri ditugunak. Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik Hauek euskaratzean garbi ikusten da bi hizkuntzetako erlatibakuntza-estrategiak desberdinak direla: errusierak EPak ardatzaren eskuinetara hedatzen ditu (postnom.), eta ISEk mendeko EPn hartzen duen posizioa ageriko kasu markadun hitz batekin ordezkatua dago (+case), (12a)n akusatiboa eta (12b)n nominatiboa. Euskaraz juxtu kontrakoa gertatzen da: EP ardatzaren ezkerretara hedatzen da (prenom.), eta ISEk ez dauka ageriko kasu markarik EPn (-case), ez perpaus batean ez bestean. 4. grafikoan ikusten da estrategia hauen banaketa WALSeko lagina osatzen duten munduko hizkuntzetan, ISE subjektua edo zehar-kasua denean (erlatibakuntza-estratgia desberdinen deskribapenerako ik. kapitulu honetako 1.1. puntua). Grafikoa 4 Erlatibakuntza-estrategien banaketa munduko hizkuntzetan Datu hauen arabera, subjektuen eta zehar-kasuen erlatibakuntzaren inguruko datuak ez dira hain desberdinak. Europako testuinguruan arrarotzat dauzkagun euskarazko erlatiboen ikuspegitik, oso deigarria da munduko hizkuntzen gehiengoak ISE ezabatzearen 7 15 3 75 12 13 18 48 9 0 10 20 30 40 50 60 70 80 SUBJEKTUAK ZEHAR-KASUAK Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik estrategia (GAP) erabiltzea subjektuetarako (munduko hizkuntzen %75) eta ia erdiak zehar-kasuetarako (munduko hizkuntzen %48). Horrek esan nahi du euskararen oinarrizko erlatibakuntza-estrategia, Europan hain ezohikoa dena, mundua bere osotasunean hartuta, estrategiarik ohikoena dela. Halaber, ISE ezabatzearen estrategia subjektuekin zehar-kasuekin baino sarriago erabiltzea koherentea da Comrie/Keenanen AHrekin –eta baita ABSHrekin ere–, espero izatekoa baita erlatibatze eskalan zenbat eta beherago egon, orduan eta zailagoa suertatzea ezabatutako –hots, marka morfologikorik gabeko– ISE batek erreferentea islatzea. Edozein kasutan, euskaraz hain erlatibagaitzak diren zehar-kasuak erlatibatzeko hainbeste hizkuntzak ezabaketa baliatzeak pentsarazten digu hizkuntza horiek badauzkatela beste ezaugarri batzuk, zehar-kasuen erlatibakuntza ISE ezabatzearen bidez burutzea ahalbidetzen dutenak. Egia esan, euskarak ere badauzka zenbait baliabide, ISE ezabatzearen bidezko erlatibakuntza (oinarrizko estrategia) ahalbidetzeko balio dutenak (ik. III. kapituluko 3. puntua). Datu horiek erlatibakuntzaren gaineko ikuspegi lokalagoen aldeko argumentu bat lirateke akaso, sailkapen unibertsalek nekez azaldu ditzaketelako fenomeno guzti hauek beren kabuz. Izenordain erlatiboa erabiltzearen estrategiari dagokionez, 4. grafikoak esperotakoaren juxtu alderantzizko irudia eskaintzen zigun: Europako hizkuntza ia guztiek oinarrizkotzat daukaten estrategia hau gutxiengoan dago mundu guztiko hizkuntzen testuinguruan, hizkuntzen %7ak soilik baitauka hau subjektuak erlatibatzeko oinarrizko estrategiatzat. Zehar-kasuetan %12ra igotzen da kopuru hori, baina halere, ISE ezabatzearen %48aren oso azpitik. EPk izen ardatzarekiko daukan kokapenari dagokionez, ordea, 5. grafikoan ikus dezakegu kasu honetan Europako eta munduko argazkiak bat datozela. Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik Grafikoa 5 EPren kokapena izen ardatzarekiko munduko hizkuntzetan Munduko hizkuntzen %72k mendeko EP ardatzaren eskuinetara aposatuta kokatu ohi du, eta %17k ardatzaren ezkerretara. Hizkuntzen gainontzeko %11k bost estrategia desberdin erabiltzen ditu, eta beraz, azken hauek ez dira estatistikoki oso esanguratsuak. Horrez gain, errusiera eta euskara jada ordezkatuak daude ardatzaren eskuinetarako eta ezkerretarako posizioekin. Laburpen moduan esan dezakegu errusiera eta euskara oinarrizko erlatibakuntzaestrategia desberdinak erabiltzen dituzten bi hizkuntza direla. Errusierak gure inguruko beste indoeuropar hizkuntzetatik ezagutzen dugun erlatibakuntza-eredua jarraitzen du: izenordain erlatibo bat dago –ISE ordezkatuz eta ageriko kasu marka batekin–, eta mendeko EP izen ardatzaren eskuinetara hedatzen da. Euskarak, ordea –munduan hain arraroa izan ez arren–, gure inguruko hizkuntzengandik bereizten den erlatibakuntza-sistema bat dauka: ISE ezabatzen du ondorioz, kasua ere ez da markatzen– eta mendeko EP izen ardatzaren ezkerretara hedatzen da. Tesi honen III. kapituluan bi erlatibakuntza-estrategia horiek sakonki aztertu eta elkarrekin harremanetan jarriko ditugu. Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik 2. ERLATIBOZKO PERPAUSAK ITZULPENGINTZAREN IKUSPEGITIK Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik aztertzean ikusi dugunez, hizkuntzalaritzak ez du beste diziplina baten beharrik hizkuntza batek erlatiboak nola osatzen dituen eta zein testuingurutan erabiltzen dituen deskribatzeko; berak eskura dituen tresna eta baliabideekin moldatzen da. Azken finean –iritzi, eskola, edo teoria desberdinak gorabehera– hizkuntzalaritzaren aztergai diren fenomenoak isolatzea eta banan-banan aztertzea, zailtasunak zailtasun, egin daitekeen zerbait da. esan genezake hizkuntzalaritza jakintza-alor beregaina dela. Itzulpengintza-ikerketen izaera, ordea, desberdina da. Esan dezakegu itzulpengintza (edo tradizionalki itzulpen-teoria deitu den hori) diziplina arteko jakintza-alor izatera kondenatua dagoela, gutxienez bi eremu bateratu behar baititu, halabeharrez: ezinbesteko tresna duen hizkuntza eta hizkuntzarekin zuzenean lotuta ez dauden bestelako faktoreak; hala nola, kultura, gizartea, ideologia, testu jakin bat idatzi (edo irakurri) deneko garaia… Hizkuntza itzulpengintzaren ezinbesteko oinarria da, hura gabe ezinezkoa baita itzulpena. Horregatik ez da harritzekoa itzulpengintzaren inguruko lehenengo ikerketak hizkuntzalariek burutu izana (Mounin 1963; Fëdorov 1958; Catford 1965). Vladimir Ivir-en hitzetan ‘the position of the linguistic component in translation is central in one sense: Namely, that it governs the process whenever this does not lead to a conflict with the requirements of the other components’ (Ivir, 1981: 217). Hitz hauek iradokitzen dutenez, itzulpenaren oinarrian hizkuntza dago, baina baditu hizkuntzaz kanpoko beste elementu batzuk ere. Hain zuzen, hizkuntzak beste faktore horiekin talka egiten duenean sortzen da itzulpen-prozesuak berarekin dakarren konplexutasuna. Elementu estralinguistiko hauek askotarikoak izan daitezke, baina batez ere testu mota, sorburu-kultura (SK), xede-kultura (XK) eta idazlearen nahiz itzultzailearen estiloak hartu ohi dira kontuan, itzulpen-prozesu baten nondik norakoak sakonki ikertu nahi izanez gero (Švejcer 2004: 236). 2.1. Itzulpengintza eta hizkuntzalaritza uztartzen Hizkuntza itzulpen-prozesuaren oinarri den neurrian, ulertzekoa da historikoki itzulpen-prozesuari buruzko hausnarketak batez ere hizkuntzalaritzaren baitan garatu izana. Hizkuntzalaritza eta itzulpengintza-ikerketen arteko harremana historikoki bi eratara gertatu da. Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik Hasiera batean, hizkuntzalariek beraien hizkuntza-ikerketetarako (edo hizkuntzateoria jakin bat berresteko asmoarekin) baliabide moduan erabiltzen zuten itzulpena. Gerora, berriz, 50eko hamarkadatik aurrera, zenbait ikerlari itzulpengintza-ikerketak helburutzat hartzen hasi ziren (Firth 1956; Catford 1965; Nida 1964, 1975; Wilss 1977, 1982; Baker 1992, 1993, 1995, 1996, 1999, 2000). Ondorioz, zenbait hizkuntzalarik itzulpengintza beraien ikerketen ardatz bihurtu zutenean, itzulpengintzak eta hizkuntzalaritzak tokiak elkartrukatu zituztela esan daiteke: hizkuntzalaritza helburu izatetik itzulpen-prozesuaren inguruko fenomenoak ikerketzeko baliabide izatera igaro zen. Coserieu-ren hitzetan, arauetan eta erabilpenean oinarrituriko hizkuntzalaritza kontrastiboa itzulpengintza-ikerketen zioei hertsiki loturik dago (Coseriu 1981: 193). Bereziki garrantzitsua izan da, hain zuzen, hizkuntzalaritza kontrastiboak itzulpengintzaikerketei egindako ekarpena, hizkuntzak konparatzearekin batera hasi baitziren jabetzen ikerlariak itzulpen-prozesuan gertatzen ziren fenomenoek aparteko azterketa bat merezi zutela. Gure tesia ere testuinguru horretan kokatu behar da; alegia, gure helburua errusierazko EPak euskaratzeko prozesuan gertatu dena aztertzea den arren, itzulpenprozesu hori behar bezala ulertzeko ezinbestekoa izango zaigu hizkuntzalaritzak erlatibozko egiturei buruz eskaini diezaguketen informazioa. Gero, informazio hori hizkuntzaz kanpoko faktoreak aztertzetik lortutakoarekin kontrajarri eta itzulpenprozesuaren irudi osoago bat eskuratzen ahaleginduko gara. Aspaldidanik jakina da hizkuntzen arteko desberdintasunak genetikoak, tipologikoak edota historia, garapen eta sozio-kultura arlokoak izan daitezkeela (Skalička 1979; Neustupný 1978, 1984). Kidetasun genetikoaren arabera neurtuz gero, garbi dago errusiera eta euskara oso urrun daudela. Egia esan, alde horretatik euskararen kasua berezia da, ez baitirudi inongo kidetasun genetikorik frogatu denik (Trask 1997, Lakarra 1999). Nahiz eta gerta daitekeen genetikoki urrun dauden bi hizkuntza gramatikaren ikuspuntutik antzekoak izatea, errusieraren eta euskararen artean ez da hori gertatzen, elkarrengandik aski desberdinak baitira, bai genetikoki eta bai tipologikoki. Tipologia eta genetikaz gain, kulturaren edota historian zehar izandako kontaktuaren ikuspuntutik ere neur dezakegu hizkuntzen arteko distantzia. Alde honetatik, aztergai ditugun bi hizkuntzen arteko kontaktu zuzena historikoki hutsaren hurrengoa izan den arren, badago biak lotzen dituen faktore bat: Europan kultura eta hizkuntza guztiek partekatzen dituzten ezaugarri orokor batzuen eraginpean egotea. Azken finean, Errusia eta errusiera– Euskal Herrian urruneko egiten zaizkigun arren, urruntasun hori ez da soilik Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik geografikoa. Adibidez, nahiz eta Afrika iparraldea geografikoki Errusia baino gertuago daukagun, arabiera errusiera baino urrunekoago egiten zaigula esan daiteke, hizkuntzen arteko distantzia ez baita geografikoa soilik, Standard Average European (SAE)-en inguruko eztabaidek (Whorf 1939, Haspelmath 2001) erakusten diguten moduan. Gertutasun erlatibo honek badauka bere eragina errusierazko erlatiboen euskaratzea aztertzean. Azken finean, euskarak erlatibo ‘erromanikoak’ deiturikoak garatu izanaren ondorioz (ZEIN/NON erlatiboak, besteak beste), errusierazko EPak itzultzeko hitzez hitzeko aukera bat daukagu, oinarrizko erlatibakuntza-estrategiaren erabilpena zailtzen zaigunerako. Beste kontu bat da idazle, itzultzaile, hiztun edo irakurle bakoitzak forma horiei buruz daukan iritzia edo egiten duen erabilpena (ik. III. kapituluko 3.4. puntua). Laburtuz: genetikak eta tipologiak errusiera eta euskara elkarrengandik urruntzen dituzten arren, euskarak indoeuropar hizkuntzekin izan duen etengabeko kontaktuaren eraginez, historiak eta kulturak zertxobait gerturatzen dituela esan daiteke, bien arteko kontaktu zuzenaren ondorio ez bada ere. Azken finean, erlatibozko perpausak errusieratik edo gaztelaniatik –ingelesetik, frantsesetik, alemanetik– euskaratzea ez da hain desberdina. Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik preskriptibo batetik aztertzearen ekarpena hankamotz geratzen dela onartua dago gaur egun. 70eko hamarkadatik aurrera, aldiz, ikuspuntu deskriptiboa hedatzen hasten da. Ikuspuntu deskriptibo batek preskriptiboarekiko alderantzizko logika darabil: lehendabizi ikusi behar da itzultzaileek nola itzultzen duten, eta gero benetako material praktiko horren araberako ondorio teorikoak atera. Gaur egungo itzulpengintza ikerketen fokua sorburu-testutik (sorburu-kulturatik) xede-testura (xede-kulturara) hedatu den heinean, preskripzioak deskripzioari egin behar izan dio lekua. Ikuspuntu deskriptiboan onartzen da badirela itzulpen-prozesua gobernatzen duten arau batzuk, baina ez dira arau preskriptiboak, formulatuta egon edo ez, nahiz eta ulertzekoa den arau guztiek daukatela neurri batean preskribatzeko helburua. Garbi dago komunitate batek badituela bere arauak, eta itzulpenak jasotzeko moduak. Adibidez, euskaldunon artean erlatibakuntza-estrategia desberdinen aurrean dauden jarrera desberdinak ez dira eztabaida linguistiko huts bat, faktore asko hartu behar baitira kontuan horren azterketa egiteko. Aurreko puntuan erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik aztertu ditugunean, ikusten genuen posible dela egitura horien inguruko datu objektiboak lortzea, hizkuntza-sistema baita, zalantzarik gabe, itzulpengintzaren inguruko elementurik objektibagarriena. Haatik, hizkuntzaz kanpoko faktoreak ez dira hain atzeman erraz eta objektibagarriak. Lehenik eta behin, hizkuntzaz kanpoko faktoreak zeintzuk diren finkatu beharko dugu. Itzulpen-prozesuan oro har eragiten duten faktoreak aipatu ondoren, gure helburuetarako –hots, erlatibozko perpausen itzulpenaren azterketarako– esanguratsuak direnetara murriztuko dugu zerrenda. Švejcer-ek adibidez, lau elementu estralinguistiko bereizten ditu (Švejcer 2004: 236): - Sorburu-kultura (SK) eta xede-kultura (XK). - Itzulpenaren egoera erreferentziala. - Itzulpenaren egoera komunikatiboa. - Itzulpengintzaren arau soziala. Kulturari dagokionez, itzulpen batek beti daramatza gutxienez bi kultura bere baitan, inplizituki bada ere: SK eta XK. Testu mota batzuetan besteetan baino adierazgarriagoa izango da kulturaren faktorea, baina literatura-testuak itzultzerakoan –testu teknikoak Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik itzultzean ez bezala– bereziki nabarmena da kontzeptu honen garrantzia. Wilss-ek dioenez, literatura-testuetan egile-irakurle harremana zehaztugabeagoa da; testu teknikoen ezaugarri askok, aldiz, ez daukate egilearekin edo irakurlearekin zerikusirik (Wilss, 1988: 125). Testu tekniko batean jatorrizko egileak SKko elementu gutxiago sartuko ditu, egileirakurle harremana eta testuaren funtzioa garbiago daudelako. Ondorioz, testu teknikoaren itzultzaileak ez die kultura arteko faktoreei hainbeste erreparatu beharko. Gure corpusa itzuliriko literatura-testuz osatuta dagoenez, bistakoa da horiek itzultzerakoan bi kulturen arteko zubi-lanak garrantzia duela. Kultura kontzeptua esaten dugunean, zentzu zabalenean ulertu behar da. Kontzeptuen eta balioen sistema bat, bere baitan hartzen dituena gizatalde batek sortu eta mantendutako sinesmenak eta espektatibak; eredu, errutina, jokamolde eta ohiturak, eta gizatalde horrek erabili eta eraldatzen dituenak. Pertsonen, gauzen eta naturaren arteko harremanak arautzeko zeregina dute. (Figueroa 1993: 19-20) Edonola ere, ez dirudi perpaus erlatiboak bezalako egitura bat errusieratik euskaratzeak kultura mailako inplikazio esanguratsurik daukanik. Egoera erreferentzialarekin –testuaren atzean dauden errealitateen ezagutzarekinere antzeko zerbait gertatuko zaigu: nahiz eta literatura-testu bat errusieratik euskarara itzultzeko oso komenigarria den Errusiako errealitatea ahalik eta hobekien ezagutzea, erlatibozko egituren itzulpenerako duen garrantzia ez da horrenbestekoa izango, lehen aipaturiko arrazoi berberarengatik, eta beraz, beharrezkoa bada soilik aipatuko dugu. Itzulpenaren egoera komunikatiboa bai da esanguratsua gure helburuetarako; hain zuzen, itzultzailearen nortasunaren kontzeptua ukitzen duelako. Itzulpen batean bi egoera komunikatibo ematen dira: lehendabizikoan itzultzaileak irakurle gisara hartzen du ST, eta bigarrenean XTren egile bihurtzen da. STren hartzaile izatetik XTren sortzaile izatera eramaten duen itzulpen-prozesu konplexu horretan bere estrategiak garatzen ditu, eta bere ideologia nahiz estiloaren arrastoa uzten. Azkenik, hizkuntzaz kanpoko elementuen artean itzulpenaren arau soziala aipatu behar da. Honek, edozein arau sozialen antzera, norbanakoen jokabidea mugatzea edo zehaztea du helburu. XTk helmuga duen gizarteak itzulpen bati inposatzen dizkion eskakizunak adierazten ditu arau honek (ik. Toury-ren arauak kapitulu honetako 2.2.2. puntuan). Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik 2.2.1. Polisistemen teoria Itzulpengintzaren inguruko hausnarketa hasiera-hasieratik egon da literaturaitzulpenarekin lotuta, modu horretako testuetan azaleratzen baitira gehien itzulpen batek izan ditzakeen ñabardura eta zailtasunak, bai hizkuntzaren eta bai hizkuntzaz kanpoko elementuen ikuspuntutik (testu zientifikoetan, juridikoetan edota prentsakoetan ez bezala). Horregatik ez da harritzekoa azken hamarkadetako itzulpengintza-teoria nagusiak jatorriz literaturaren teoriaren baitan jaiotako ikerketetatik abiatu izana. Azken hamarkadetan itzulpengintza-ikerketetan egin den ekarpenik handienetakoa Polisistemen teoria da, Even-Zoharrek, Juri Tynianov, Roman Jakobson eta Boris Eichenbaum bezalako errusiar formalisten ideietatik abiatuta, literatura-itzulpenerako propio formulatutako teoria (Even-Zohar 1978). Formalistei zor diegu literaturaren baitako genero eta tradizio asko modu sistemiko batean aztertzea ahalbidetu zuen sistemaren kontzeptua, lehenbizikoz Tynianov 1929en aipatua. Literatura-sistemen funtzionamendua eta garapena ikertzeko sortua, Polisistemen teoriak literaturaren sistema orokorrean barneratzen du itzulitako literatura. Polisistemen teoriaren ekarpenik handiena fokua sorburutik xedera bideratzean datza. Ikuspuntu tradizionalek sorburuan jarri ohi zuten arreta batez ere: sorburu-testuan (ST), sorburu-kulturan (SK) eta sorburu-hizkuntzan (SH). Polisistemen teoriarekin xede-kultura (XK), xede-testua (XT) eta xede-hizkuntza (XH) itzulpen-prozesua gobernatzen duten arauak ulertzeko ezinbesteko elementu bihurtzen dira. Polisistema elementu anitz eta dinamikoek osatzen duten sistema-multzo bat da. Teoria honen arabera, itzulpengintza ez da testu-bilduma soil bat, hauen ekoizpena, zabalkundea eta harrera baldintzatzen duen faktore-multzo konplexu bat baizik. Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik Itzulitako literatura jasotzen duen gizarteak –bere hizkuntzak, ekonomiak, politikak nahiz kulturak, finean– itzulpen-prozesua bera baldintzatzen du. Horrez gain, itzulitako literatura eta XHn idatzitako literatura nazionala sistema beraren zati lirateke, eta ez ordura arte bezala, inoiz elkartzen ez diren bi sistema paralelo. Ikuspegi honen arabera, adibidez, errusieratik euskaraturiko literaturak eta euskaraz propio sortutakoak sistema bakar bat osatuko lukete, azken finean idazlan orijinalak eta itzulpenak gizarte berdinak –irakurle berdinek– jaso behar dituzten heinean. Even-Zoharrek euskararekin zerikusi zuzena duen beste zerbait ere aipatzen du, itzulpenak literatura baten polisisteman posizio zentrala hartzeko behar dituen hiru egoerak aipatzen dituenean: literatura gazte batean; literatura bat “periferikoa” edo inguruko hizkuntzekin alderatuta “ahula” denean; krisiak eta inflexio-puntuak gertatzen direnean. Lehenengo biak euskararen berezko ezaugarriak dira, eta krisi eta inflexio-puntutzat har dezakegu euskarak 60ko hamarkadaz geroztik bizi izaniko berpizkundea. Anjel Lertxundiren hitzetan, ‘euskararen normalizazioak itzulpengintzan du elikagai nagusietako bat. Nobela sorkuntza prozesurako izugarri aberasgarriak dira atzerriko idazleen itzulpenak… Itzulpengintza lan zehatza da benetan, honetan ezinezkoa baita tranpak egitea. Idazleak gauza bat modu batera edo bestera azaldu ezin duenean saihetseko bide batetik jotzeko aukera dauka, baina itzulpenarekin ezin du hori egin, leiala izan behar du testuarekiko. Eta leialtasun horretan behar beharrezkoa du testuarenganako arazoei aurrera egitea. Diziplinari dagokionez, idazlearen lanean asko erakusten du itzultzeak’ (El Pais 2001-06-04). Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik Itzultzaileak STri atxikitzeari egokitzapena (adequacy) deitzen dio, eta arreta XKn jartzeak, aldiz, itzultzaileak onargarritasuna (acceptability) aldezten duela esan nahiko luke. Noski, egokitzapen perfektu bat egitea ezinezkoa da, itzulpen-prozesuaren baitan desbideratzeak (shifts) saihestezinak baitira. Horrek agerian utziko lituzke STri soilik atxikitzeak dituen gabeziak. Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik Atariko arauak bi eratakoak lirateke, Toury-ren esanetan: itzulpen politikari dagozkionak eta XKn beste hizkuntza batzuetatik zuzenean edo zeharka itzultzearen inguruan dagoen iritziari buruzkoa. Itzulpen politikaren arabera –zentzu zabal batean hartuta eta ez gobernu jakin baten kudeaketara lotua– komunitate batek erabakiko du itzuli beharreko liburu motak edo liburu konkretuak zeintzuk diren. Zuzenean edo zeharka itzultzea ongi edo gaizki ikusia dagoen ere kontuan hartzekoa izango dela deritzo Toury-k; gerta liteke, adibidez, garai batekoak zeharka itzultzea baimentzea, eta beste garai batzuetakoak ez edota testu mota batzuk bai eta besteak ez… Azkenik, operazio-arauek itzulpen-prozesuaren baitan itzultzaile konkretuek harturiko erabaki konkretuen nondik norakoa zehaztuko lukete. Polisistemen teoriaren eta itzulpen-arauen ekarpenik handiena –eta oro har itzulpengintza-ikerketa deskriptiboena– beraien aurretik ohikoak ziren fideltasuna eta baliokidetasuna bezalako kontzeptu lausoak gainditzea izan da, itzulpen-prozesuaren konplexutasuna azaleraziz. Itzulpen-arauek itzulpen-prozesuaren komunikazio eta gizarteratze dimentsioak ulertzeko marko teoriko sendo bat eskaintzeaz gain, itzultzaileari ordura artekoa baino paper aktiboago bat ematea ahalbidetu dute, eta baita itzulpen-prozesuaren ikuspegi orokorrago eta objektiboago bat eskaintzea ere. Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik 2.2.3. Itzultzailea eta idazlea: bi estilo, baita erlatibatzerakoan ere Idazlearen estiloarengatiko kezka literatura-ikasketetatik datorren elementu bat da, eta itzulpengintza-ikerketek bere egin dute. Halere, azkeneko hamarkadak arte, literaturaitzulpenen baitan ematen ziren estiloari buruzko eztabaidak STren estiloarekiko leialtasun maila neurtzera mugatzen ziren, itzultzaileen balizko estilo propio bati gehiegi erreparatu gabe. Are gehiago, itzultzaileari bere estiloaren zantzurik ez uztea eskatzen zitzaion, ikusezina izatea, sorburu.-testuarekiko leialtasuna gordeko bazuen. Ikuspuntu tradizional honen arabera, itzultzaileak ez luke estilo propiorik izan behar, eta bere funtzio bakarra ST XHra ahalik eta leialtasun handienez isurtzea litzateke, bere lanaren inongo arrastorik utzi gabe. Itzultzailea zenbat eta gutxiago nabaritu, orduan eta hobea itzulpena. Itzulpen-prozesuan STaren egilearen –idazlearen– estiloa kontuan hartu beharreko zerbait dela ez da zalantzan jartzen. Naturaltasunez hartzen da literatura-testu bat sortzen duen idazleak estilo propio bat izatea, eta idazle horren testuak itzultzen dituen itzultzaileak idazlearen estilo hori kontuan izatea. Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik Bestelakoa da egoera itzultzailearen estiloari buruz ari garenean. Itzultzaile batentzat posible al da batere estilorik ez izatea? Egin al daiteke literatura-lan baten itzulpena norberaren idazteko moduaren batere zantzurik utzi gabe? Literaturaz harago, litekeena al da edozein testu mota itzultzea norberaren “hatz-markak” utzi gabe? Azkeneko urteetan itzultzailearen ikusgarritasuna asko areagotu da, eta esan daiteke inor gutxik jartzen duela zalantzan itzultzaileak bere lanean arrastoren bat uzten duela nahi eta nahi ez. Corpus bidezko metodologia garatu aurretik, idazlearen estiloa –presentzia, ahotsa, idazkera– modu oso orokorrean aztertu ohi zen, itzultzaile desberdinen joera orokorrak aipatuz; adibidez, STaren alderdi semantikoan arreta jarri eta formari uko egiten dioten itzultzaileen jokabidea aztertuz (May 1994) edota, alderantziz, oin-oharren eta azalpen ugarien bidezko itzultzailearen esku-hartze handiko kasuak ikertuz (Hermans 1996a). Azkeneko urteetako corpusgintza oparoa eta tresna informatikoen zabalkundea dela medio, gaur egun itzultzailearen jardunaren berri ematen diguten datu ugari daukagu eskuragarri, honek itzultzaile baten idazkeraren alderdi anitz ikertzea izugarri errazten digularik. Literatura-testu baten egiletza frogatzeko (edo ukatzeko) erabil daitezke corpusak edo gutxienik estiloa neurtzeko eta objektibatzeko (Kretzchmar 2001:99), corpus bidezko ikerketak elementu oso konkretuen gainean egin baitaitezke, ia edozein irizpide aplikatzeraino: erabilitako perpausen luzera, hitz edo egitura jakin batzuen maiztasuna, izen propioen itzulpena, juntagailuen erabilera, hitz edo partikula jakin batzuek banaketa edo maiztasuna, izenordainen itzulpena, zenbat hitz hasten diren bokalez, zenbat hitzek dituzten bi letra, zenbatek hiru… Eta noski, erlatibozko perpausak nola eta zenbatetan osatu diren, eta baita erlatibo horiek STan erlatiboak diren ala ez. Leech/Shortek sakonki aztertzen dute zein izan den testu literarioen analisi linguistikoek izan duten ibilbidea (Leech/Short 1981, 2007). Bertan, literatura-estilo jakin baten peskizan erabil ditzakegun kategoria desberdinen zerrenda bat proposatzen dute (jatorrizkoan A checklist of linguistic and stylistic categories), lau multzotan banatuta: kategoria lexikoak, kategoria gramatikalak, Diskurtsoaren baitako irudiak, eta azkenik, kohesioa eta testuingurua (Leech/Short 2007: 61-64). a) Kategoria lexikoetan alde batetik gogoeta orokorrak egitea proposatzen dute (erabilitako hiztegia nolakoa da: sinplea edo konplexua? Formala edo kale-hizkeratik gertuagokoa? Nabari al da erabilera morfologikoaren azpimarragarriren bat?)… Ondoren, hitz-mota bakoitzaren erabilpena bere aldetik aztertuz: izen konkretuak ala abstraktuak dira Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik nagusi? Nola erabiltzen dira izen propioak? Adjektiboak sarritan agertzen dira? Nolakoak dira, fisikoak, psikologikoak…? Aditzak dinamikoak dira? Adberbioen maiztasuna altua da? b) Gure ikerketarekin zerikusi zuzenagoa duten kategoria gramatikalei buruz planteatzen dituzten galderetako batzuk ondorengoak dira: zein da egileak gehien erabiltzen duen perpaus mota? Zein da osatutako perpausen konplexutasun-maila orokorra? Zenbat hitz dituzte perpausek batez beste? Gorabehera esanguratsuak nabari dira perpausen konplexutasunean? Konplexutasuna ageri denean juntadurarengatik menderakuntzarengatik edo parataxiarengatik da? Nolakoak dira izen sintagmak? Nolakoak aditz sintagmak? c) Diskurtsoan oinarrituriko irudiak: zein da anafora, paralelismo, antitesi eta horrelako baliabideen erabilpena? Atzematen al da berezitasun fonologikorik; errima edota asonantzia eredu berezirik? Ba al dago nahita egindako gramatikaren urradurarik, arauekin bat ez datorren neologismorik? Metaforak, metonimiak, paradoxak agertzen al dira? d) Kohesioa eta testuingurua: testuak perpausen arteko lotura esplizituak bultzatzen ditu edota esanahien konexio inplizituak hobesten ditu? Egilea irakurleari egilearen beraren izenean zuzentzen zaio edota fikziozko beste pertsonaiaren bat erabiltzen du? Nola daude eraikiak elkarrizketak, zuzenean edo zeharkako estiloan? Alegia, egileak bere estiloa saihestu ezin duen zerbait dela, eta metodologia egokiarekin ikertzaileek estilo hori neurtu dezaketela gainera. Ondoren, estiloaren ikerketak historikoki izan dituen aldaketak eta lortu duen konplexutasuna deskribatzen ditu: Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik Aipaturiko hizkuntza-ezaugarriez gain, estiloa idazkeraren hizkuntzaz kanpoko faktoreekin ere lotu daiteke, literatura-ikasketetan estilistikaren inguruko analisiak hizkuntzara mugatzen ez diren bezalaxe, nahiz eta badakigun hizkuntzaz gaindiko ezaugarri hauek, beren izaera dela medio, bereziki iheskorrak suerta daitezkeela. Estiloa, esan bezala, oso kontzeptu orokorra denez, gure zeregina ez da izango guk osatutako corpusean agertzen diren itzultzaileen (eta idazleen) estiloa bere osotasunean ikertzea, baizik eta errusierazko EPak euskaratzean gertatzen diren estiloarekin lotutako fenomenoak analizatzea. Bakerrek itzultzaile baten estiloa aztertzen hasteko hiru galderetatik abiatzea proposatzen du: Gure corpuseko emaitzak aztertzean (ik. IV. 4.) ikusiko dugu idazlearen eta itzultzailearen estiloak hertsiki lotuta daudela, eta beraz, itzulpen-prozesuaren baitan, ezin dela bat bestea gabe ulertu. Nahiz eta sarritan harreman hori objektibatzea zaila izan, Erlatibozko perpausak hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintzaren ikuspuntutik estiloa bere osotasunean hartu behar dela garbi dago, hitz solteen itzulpenean geratu beharrean, idazle-itzultzaile baten joerak ahalik eta modu osoenean aztertuz, eta aldi berean, gure irismenaren barruan egongo diren fenomenoei atxikiz. 1. CORPUSAK ETA CORPUSGINTZA Harluxet hiztegi entziklopedikoak bi esanahi aitortzen dizkio corpus hitzari: batetik gai bati buruzko testu edo agiri-bilduma, bereziki gai hura aztertzeko erabilia eta bestetik, zehazki hizkuntzalaritzari dagokiona, analisiaren abiapuntua den eta aztergaia osatuko duen enuntziatu-multzoa. Berez, edozein testu-bilduma erabil daiteke corpus bat eratzeko, baina bistakoa da corpus batean sartu beharreko testuak irizpide nahiz helburu jakin batzuen arabera aukeratu behar direla. Corpus motaren eta datu-bilketan erabilitako irizpideen zordun izango dira, halaber, lortutako emaitzak. Corpusak izan daitezke idatzizkoak edo ahozkoak; elebakarrak, elebidunak edo eleanitzak; diakronikoak edo sinkronikoak; amaitu gabekoak (irekiak) edo amaituak (itxiak); konparagarriak edo paraleloak… Azken bi hauek dira, hain zuzen, itzulpengintzaikerketetan gehien erabiltzen direnak, eta gure arreta batez ere hauetan finkatuko dugu. 1967an Brown Corpusa argitaratu zenetik, corpusak gehienbat hizkuntzalaritzan erabili izan diren arren, gaur egun beste jakintza-arlo askotara zabaldu da haien erabilera, besteak beste itzulpengintza-ikerketetara. Bestalde, corpusa gaur egun formatu elektronikoan bilduriko datu-bilduma bezala soilik uler daiteke, datu horiek guztiak kudeatzeko baliabide informatiko ugari dagoelarik eskuragarri. 2. CORPUS BIDEZKO ITZULPENGINTZA-IKERKETAK Itzulpengintza-ikerketetan corpusen osaketa eta ustiapen sistematikoaren hedatzea itzulpengintzaren teoriak 70eko hamarkadatik izandako garapenaren testuinguruan ulertu behar da. Aurreko puntuan aipaturiko Even Zoharren Polisistemen teoriak eta Toury-ren Itzulpen-arauek ordura arteko egoera irauli zuten: ikerlarien arreta sorburu-testutik eta sorburu-kulturatik xede-testura eta xede-kulturara igaroarazi zuten, eta aldi berean, erabakigarriak izan ziren ikuspuntu preskriptiboa alde batera uzteko, ikuspuntu deskriptiboago baten mesedetan. Itzultzaileak itzuli behar lukeena epaitzetik (ikuspuntu preskriptiboa) itzultzaileak benetan itzuli duena aztertzera igaro dira itzulpengintza-ikerlariak, eta jakina, hori egin ahal izateko geroz eta beharrezkoago bihurtzen da datuak biltzea eta horiek irizpide jakin batzuen arabera sailkatzea. Testuinguru horretan sortzen eta zabaltzen da itzulpengintzaikerketetan corpus bidezko ikerketa. 90eko hamarkadatik aurrera, ikertzaile batzuk itzulpengintza-ikerketa deskriptiboentzat corpusgintzak zeukan garrantzia azpimarratzen hasten dira (Baker 1993, 1999, 2000; Laviosa 1997, 1998; Olohan 2004): Itzulpengintza-ikerketetan gehien erabiltzen diren corpusak konparagarriak eta paraleloak dira. Corpus konparagarria A hizkuntza bateko testu originalak eta B hizkuntza bateko testu originalak biltzen dituena da. Testu hauek ‘konparagarri’ izan daitezen sorkuntzadatan, generoan, estiloan eta beste zenbait elementutan bat etorri behar dute. Corpus paraleloa, aldiz, A hizkuntzan sorturiko testu batzuek eta beraien B hizkuntzarako itzulpenek osatzen dute, hartara bi hizkuntza-sistemak, testu bera oinarri dutelarik, aurrez-aurre jartzen direlarik. Corpus paraleloak dira ohikoenak itzulpengintza-ikerketetan, nahiz eta –azterketa jakin batek hala eskatuz gero– bi corpus motak batera ere ager daitezkeen. Corpus paraleloen inguruan asko hausnartu izan da, izenetik beretik hasita. Johanssonek, adibidez, ‘corpus paralelo’ izenaren ordez ‘itzulpen-corpus’ deitzea hobesten du, corpus elebidunei ere paralelo esan izan zaielako, itzulpenak ez diren arren. Halere, ‘corpus paraleloak’ terminoa oso zabaldua dago, eta guk horixe erabiliko dugu hizkuntza bateko jatorrizko testuak eta beraien itzulpenak hartzen dituen itzulpengintzacorpus bat definitzeko. Guk geuk hemen aurkeztuko duguna bezalakoak izendatzeko, alegia. Corpus paraleloak norabide bakarrekoak edo bi norabidetakoak izan daitezke. Lehenengoetan SHtik XHra itzulitako testuak bilduko dira. Bi noranzkokoetan A hizkuntzatik B hizkuntzara, baina baita alderantziz –Btik Ara– itzulitako testuak agertuko dira. Azken hauek barnean corpus konparagarri bat dutela esan daiteke, bi hizkuntzetako testu orijinalak hartzen dituztelako beraien baitan. Aitzitik, corpus paraleloen arriskuetako bat XTren balizko naturaltasun-galera ez atzematea izan daiteke; hots, STaren eraginez, berez XHn ekoitzitako testuetan agertu behar ez luketen fenomenoak agertzen direla edota alderantziz, agertu behar luketenak ez agertzea. XTren inguruan ateratako ondorioak hizkuntza naturalean aplikagarriak ote diren baieztatu behar dela diote zenbait adituk, horretarako corpus konparagarri gehigarriez baliatzea gomendatu ohi dutelarik. Adibidez, Johanssonek berak: Tesi honetarako ez dugu osatu errusierazko eta euskarazko testu orijinalez osatutako erlatibozko perpausen corpus konparagarri propiorik, baina gure corpus paraleloaren emaitzak bai alderatuko ditugu beste ikertzaile batzuek euskarazko erlatiboekin osatu dituzten corpusetako emaitzekin, testu itzuliak izateak interferentziak sortzen ote dituen edo ez jakiteko. Arazoak arazo, itzulpenetan XHrentzat naturalak ez diren joerak aurkitzeko saiakerak ez dira berriak, eta horretarako –naturaltasuna baieztatu edo ez– bistakoa da corpusen balioa. 3. EUSKARAZKO CORPUSGINTZA Euskarazko corpusgintza sakonki aztertzen hasi gabe –ez baita hori tesi honen zioagure corpusarentzat eredugarri izan daitezkeen batzuk aipatuko ditugu: Corpus elebakarrak dira euskaraz sarrien topa ditzakegunak, hizkuntza bakar baten –gure kasuan euskararen– alderdi desberdinak lantzeko pentsatuak, euskararen kasuan nagusiki hiztegigintza eta hizkuntzaren arautzea. Euskal corpusgintzan historikoki gehien nabarmendu dena Euskaltzaindia izan da, nahiz eta azkeneko urteetan beste eragile batzuk agertu diren, hala nola UZEI (corpusetako datuen kudeaketarako tresna ugari sortuz) edota ELHUYAR, zientzia eta euskara uztartzeko saiakera ugari eginez. Ez gara aplikazio posible guztiak aztertzen hasiko, baina agerikoa da, besteak beste, hiztegigintzan, hizkuntza-politikan, itzulpengintza automatikoko tresnen diseinuan eta beste hainbat eremutan corpus hauek daukaten garrantzia, zer esanik ez euskararen garapen-maila daukaten hizkuntzetan, baina baita mundu mailako hizkuntza handietan ere. Corpus elebidunak/eleanitzak bi hizkuntza edo gehiagori buruzko datuak biltzen dituztenak dira. Horien artean bereziki itzulpengintzarako pentsatutakoak dira nagusi, nahiz eta batzuetan corpus baino areago itzulpen memoriez hitz egin dezakegun. Halaber, sektore bakoitzaren beharrek baldintzatzen dituzte corpusaren osaera eta testuaukeraketarako irizpideak, hala nola zientzia, merkataritza, itzulpengintza, didaktika2… Noski, corpus elebidun/eleaniztun hauek elebakar moduan ere erabil daitezke, unean uneko beharren arabera. 3.1. Corpusgintza euskarazko erlatibakuntzari aplikatzen: aurrekariak Gure corpusaren xedea errusierazko erlatibozko perpausen euskaratzea aztertzea denez, eta horretarako corpus bidezko metodologia aukeratu dugunez, bi elementu hauek –euskarazko erlatibozko egiturak eta corpus bidezko ikerketa– uztartu dituzten bi egile aipatuko ditugu hemen: Koldo Bigurik argitaratutako Erdarazko erlatiboen itzulpenaz artikulua (Biguri 1994), eta Bittor Hidalgok erlatibo aposatuen inguruan kaleratutako ikerlansorta (Hidalgo 2002a, 2002b, 2003, 2004). Bigurik bere artikuluan (Biguri 1994), gaztelaniatik euskaraturiko testu batzuk oinarri hartuta, EPak itzultzeko modu desberdinak ditu hizpide. Alegia, zuzen-zuzenean erlatibakuntza eta itzulpena uztartzen dituen hausnarketa bat da, Bigurik berak bere artikuluaren sarreran aipatzen duen moduan: Lan honetan joan den mendeko eta mende honetako itzultzaile batzuen lanetatik ateratako corpus bat osatu da, esaldi erlatiboak nola itzuliak izan diren aztertzeko. Izan ere, Lafitteren baieztapen bati jarraituz, euskarak ez du inguruko erdarek adina erabiltzen erlatiboen prozedura, eta, beraz, erdarazko erlatiboen itzulpena beste baliabide batzuen bitartez egin behar da. Corpus honetan, beraz, hainbat prozedura aurkitu dira, gure gaurko lanerako guztiz erabilgarri izan daitezkeenak, nahiz eta itzulpen ezegokiak egon ere badauden. Hortaz, azterketa konparatista bat egin da, hizkuntza bakoitzaren joerak argitzeko (Biguri 1994: 1). Bittor Hidalgorena lan zabalagoa da (Hidalgo 2002a, 2002b, 2003, 2004), eta euskarazko erlatibo aposatuak aztertzea du helburu, horretarako tamaina handiko bi corpus osatzen dituelarik: egilearen beraren terminologiaz baliatuz, 1994koa eta Medikantza. 1994ko corpusak euskaraz ekoiztutako testuak soilik biltzen dituenez, gure lanaren helburuetarako garrantzitsua izango da, euskara ‘naturalean’ (jatorrizkoan, elebakarrean) ematen den erlatibakuntza-estrategia desberdinen banaketa gure itzulpengintza-corpusean topatu dugunarekin alderatu ahal izateko. Medikantza, aldiz, itzulpena da edo –zehatzago esanda– berridazketa, jatorrizkoaren nahiz itzulpenaren egileak berdinak baitira. Halere, ST bat eta xede-testu bat dauzkanez, itzulpentzat har dezakegu. Medikantza eta gure literatura-corpusa bi hizkuntza indoeuroparretatik euskaratutako EPez osatuak egoteak, bereziki interesgarri bihurtuko du bi corpus horietako emaitzak konparatzea. Corpusgintza eta erlatibakuntzaren ikerketa uztartzen dituzten bi egile hauen ondorioak gure literatura-corpus paralelotik ateratako datuen azterketarako erreferentzia baliagarria izango dira. - Lehendabizi euskarazko ordaina erlatibozkoa den ala ez finkatzen du. - Euskal ordaina erlatibozkoa bada, zein erlatibakuntza-estrategiarekin osatua dagoen zehazten saiatzen da. - Euskal ordainak erlatibozkoak ez badira, euskararen zein baliabidek ordezkatzen dituen zerrendatzen du. - Azkenik, gaztelaniazko perpausak murrizgarriak edo ez-murrizgarriak diren eta horrek itzultzerakoan eraginik ote daukan aztertzen du. Artikulu soil bat izanik, noski, corpus osatuago bat eratzeko xederik ez dio jartzen bere buruari. Horrez gain, emaitzen datu estatistikorik ez du ematen, gure corpusarekiko erkaketa zailduz. Edonola ere, Biguriren artikulua EPak gaztelaniatik euskarara itzultzerakoan gertatzen diren fenomenoen gaineko hausnarketa interesgarria da, eta erraz lotzen da tesi honen helburuekin, guk gure corpuseko datuetan ezarri dugun oinarrizko eskemarekin bat baitator: gaztelaniazko/errusierazko erlatibozkoen euskal ordainak bi eratakoak izan daitezkeela: erlatiboak eta ez-erlatiboak (ik. IV. kapitulua). 3.1.2. Bittor hidalgoren bi corpus Bittor Hidalgoren lana luzeagoa eta sakonagoa da, eta hainbat artikulutan banatuta eman du ezagutzera, gaika banatuta: erlatibo hautsiak (Hidalgo 2002a), -en erlatibo aposatuak (Hidalgo 2002b), ZEIN eta BAIT- erlatiboak (Hidalgo 2003) eta Izen determinatu gabeen ondorengo erlatiboak (Hidalgo 2004). Egilearen helburuen artean hitz-ordena garbizalearen –‘antierderistaren’– ajeak salatzeko asmoa nabari denez, EP aposatuek bereganatzen dute batez ere bere arreta; historikoki euskararen senaren aurkakotzat aurkeztu izan direlako, eta bera ez dagoelako horrekin ados. Hidalgoren lana bi arrazoirengatik da guretzat garrantzitsua: batetik, hain zuzen erlatibo aposatuetan finkatzen duelako arreta, eta bestetik, datuak estatistikoki landuta daudelako, Hidalgoren corpusaren eta gurearen arteko erkaketa erraztuz. Erlatibo aposatuen agerpenaren nondik norakoak aztertzea da, hain zuzen, gure ikerketaren alderdi garrantzitsuetako bat, gure helburuetako bat baita zehaztea itzultzaile batek noiz eta zergatik ordezkatzen duen euskararen oinarrizko erlatibakuntza-estrategia oinarrizkoak ez diren beste estrategia batzuekin, eta azken hauetatik asko erlatibo aposatuak lirateke. Hidalgok berak ere helburu hori aitortzen duela esan daiteke: …ezagutu beharko genuke, batetik, ea izen ardatzaren eskuinetarako erlatibo motok anekdotikoak diren euskal erabileran ala pisu berezia duten, bakanka edo bateratuak. Bestetik, ongi ulertu beharko genituzke euskal hiztun eta idazleak halako erabilerara daramatzaten arrazoiak, guk halako erlatiboei ere bide zuzena eman ahal izateko (Hidalgo 2005: 86). Azter ditzagun banan-banan 1994ko corpusaren eta Medikantzaren ezaugarri nagusiak. 3.1.2.1. 1994ko corpusa 1994ko corpusak 4681 baiezko adierazpen perpaus dauzka, %23 idatzizko testu klasikoak (Axular, Mogel, Duvoisin, Etxepare eta Agirrerenak) eta gainontzeko %77 ahozko testigantzak (hauetatik %80 gaur egunekoak eta %20 XIX. mendekoak). Lagina, bere osotasunean, adierazgarria da, nahiz eta iturri txiki askotan banatua dagoen; alegia, hiztun/egile askoren erlatibozko perpausak sartu dira corpusean, baina bakoitzaren testu kopurua txikia da. Zehazki, 46 hiztun/egileren artean banatzen dira 4681 perpaus horiek. Laburtuz: iturri asko, hauetako bakoitzak perpaus gutxi eta corpuseko perpausen hiru laurdenak ahozkoak izanik, corpus honetako perpausen ezaugarri nagusiak ahozkotasuna eta euskaraz ekoitziak izatea dira. 3.1.2.2. Medikantza edo erriko jendeentzat osasun legeak eta Medikantzako argibideak M. Aranburuk eta M. Bago Agirrek, Deba eta Itziarko mediku izandakoek, Erriko jendeentzat osasun legeak eta Medikantzako argibideak izeneko liburuxka argitaratu zuten 1899an, aurretik egileek beraiek gaztelaniaz idatzitako Manual de higiene y medicina popular-en itzulpen edo moldaketa. Ikus dezagun Hidalgok berak nola deskribatzen dituen bigarren corpusa osatzeko aukeratutako liburuxkaren hizkuntza-ezaugarriak. 103 orrialde 1994ko argitalpenean eta 133 jatorrizkoan, 1899. urtekoan. Gipuzkeraz idatzia, baina euskararen Mendebaldetik ez oso urrun. Iparraldetik, aldiz, bertan erlatibozkoek dauzkaten ezaugarri bereziekin kutsatua ez egoteko bezain urrun. Euskara herrikoian, baina ez derrigorrez apalean idatzia; kutsu ‘antierderistarik’ gabe. Aurretik egile berberek gaztelaniaz idatzitako testu baten itzulpen-egokitzapena. Era guztietako erlatiboak erabiltzen ditu, salbu gaur egun ekialdekotzat jotzen diren BAITerlatiboak (Hidalgo 2002a). Grafikoa 6 Erlatibo arrunt aposatuak 1994koan eta Medikantzan Aurrera dezakegu gure corpuseko datuen antzekoak direla Hidalgoren corpusetakoak (ik. IV. kapitulua). Ondoren, erlatibo arrunt aposatuen datuak osagai kopuruaren arabera sailkatu eta zera ondorioztatzen du: osagai kopurua eta erlatibo arrunt aposatuen proportzioa zuzenki proportzionalak direla. Alegia, EPko osagai kopurua igo ahala, erlatibo arrunt aposatu bat agertzeko aukera ere nabarmen igotzen dela. 7. grafikoko datuen arabera, badirudi hala dela, joera hori nabari baita bi corpusetan, nahiz eta 1994ko arrunt aposatuen proportzioa handixeagoa izan. Grafikoa 7 Erlatibo arrunt aposatuak osagaika Grafikoa 8 ZEIN erlatiboak 1994n eta Medikantzan Hidalgok berak corpusen osaketari egozten dio desberdintasun hori: 1994koa bere 3/4etan ahozkoa izateak eta Medikantza, aldiz, idatzizkoa, maila jasokoa eta ‘antizeinismoaren’ gorakadaren aurretik agertu izanak azalduko luke ZEIN erlatiboen proportzioan bi corpusen artean dagoen aldea (Hidalgo 2003: 21). ZEIN erlatiboei esaldien luzeraren irizpidea aplikatuta, gehienak luzeak direla ikusten da, 4 edo bost osagaidunak (9. grafikoa). Grafikoa 9 ZEIN erlatiboak osagaika 3.1.2.5. BAIT- erlatiboak Hidalgoren bi corpusetan Hidalgok ez du modu honetako erlatiborik topatzen bere corpusetan, eta hauen historiaren inguruko iruzkin batzuk egitera mugatzen da. Gure corpusean BAITaurrizkiarekin osatutako erlatiboak sarritan ageri zaizkigunez, aurrerago erlatibo mota hau luze eta zabal lantzeko aukera izango dugu (ik. III. kapituluko 3.5. puntua). Edonola ere, errusiar literaturaren euskaratzearen inguruko zirrikituetan barneratzeko abiapuntu egokia da Corpus0. Lehenengo euskal itzulpena eta azkenekoa 27 urtek banantzen dituzte (1982-2009). 27 urte horietan buruturiko itzulpenetan errusiar literaturaren 165 urte daude ordezkatuak: 1832 inguruan Nikolai Gogolek eta Aleksandr Puxkinek idatziriko lanetatik hasi eta Andrei Kurkov ukrainarrak 1997an argitaratutako Piknika izotzetan eleberrira arte. Azken hau da gainera jatorrizkoa eta bere itzulpena denboran gertuen dauzkana (12 urte, errusierazko literatura euskaratzearen testuinguruan oso tarte txikia). Esan bezala, Corpus0-ko lehenengo errusiar eleberritik azkenekora arte 165 urte doaz, XIX. mendearen azken hiru laurdenak eta XX. mendea ia osorik hartzen dituztelarik bere baitan. Jatorrizko hogeita bederatzi eleberrietatik hamabost (%52) XIX. mendean idatzitakoak dira, eta gainontzeko hamalauak (%48) XX. mendeari dagozkio. Zenbaki hutsetan geratuz gero, beraz, bi mende horien ordezkapena nahiko orekatua dagoela esan daiteke. XIX. mendea errusiar literaturaren urrezko aroa da. Garai horretakoak dira mundu osoan famatu bihurtu diren eta literatura unibertsalaren klasikotzat dauzkagun errusiar idazleak – corpusean ordezkatuak dauden Puxkin, Lermontov, Gogol eta Turgeniev, Dostoievski, Tolstoi Txekhov besteak beste–. XX. mendeak ere eman ditu harribitxiak errusiar literaturan. Horietatik nahiko ezagunak diren Gorki, Bulgakov, Maiakovski eta Andreiev, adibidez, euskaratuak daude, eta baita Xolokhov nobel sariduna ere. Halaber, gerra zibila gaitzat daukan Babel, kolektibizatze behartuen garaia jorratzen duen Platonov edota Brezhneven garaiko egunerokotasun ustela kontatzen duen Dovlatov ere Corpus0-n ikus ditzakegu. Liburu asko ez diren arren, aukera nahiko anitza eta kalitatezkoa dela esan daiteke. Bestalde, XIX. eta XX. mendeak Corpus0-n ia berdin ordezkatuak egoteak irakurketa bat baino gehiago izan dezake. Alde batetik, positibotzat jo dezakegu, gauza berriagoak ere itzultzen direla esanez eta ez bakarrik betiko XIX. mendeko klasikoak. Azken finean, euskaraturiko literaturaren arazoetako bat da gauza berriak gutxi itzultzen direla, irakurlemerkatu murritza, egile eskubideen garestitasuna eta beste hainbat faktore tarteko. Halere, ikuspuntu baikor honi ihardets diezaiokegu, “betiko XIX. mendeko egile klasiko” asko ere ez daudela euskaratuak, eta euskaratuta daudenetatik ere bakoitzetik liburu bat edo bakar batzuk bakarrik dauzkagula eskuragai. Beraz, klasiko hauek euskaraz irakurtzeko aukera urriegia da oraindik. Bestalde, XX. mendea ere geroz eta urrunago geratzen zaigunez, XX. mende hasierako egile baten “berritasuna” ere zalantzan jartzeko modukoa da. Errusiar literatura euskaratzen jardundako itzultzaileak hamazazpi dira (3. taula). Hogeita bederatzi liburuetatik lau bi itzultzailek edo gehiagok batera itzuliak dira. Gainontzeko hogeita bostak bakarkako itzulpenak dira, nahiz eta itzultzaile batzuek liburu bat baino gehiago itzuli duten. Hamazazpi itzultzailetatik hamabik liburu bakarra itzuli dute, beste hiruk bakoitzak bina liburu, batek hiru itzulpen dauzka argitaratuak, eta azkenik, gehien nabarmendu denak, zortzi itzuli ditu. Corpus0-k eskaintzen dituen datuetan oinarrituz, bi fase bereizi ditzakegu: 1982tik 1999ra artekoa eta 1999tik 2009rakoa edo, bestela esanda, jatorrizko testuei buruz hitz egiterakoan XIX. eta XX. mendeen arteko bereizketa egin badugu, itzulpenei dagokienez XX. eta XXI. mendeen artekoa egin behar dela dirudi. 1.1.1. 1982-1999 Badirudi 1999 urtean eten bat dagoela, urte horretan itzultzen baita XIX. mendean idatzitako corpuseko azken eleberria, Ivan Turgenieven Aita-semeak liburua. Ordura arteko bi hamarkadetan euskaraturiko hogei liburuetatik hamabost (%75) ziren XIX. mendekoak (4. taula) eta bost bakarrik (%25) XX. mendekoak (5. taula). 1982tik 1997ra arteko fase honetan, gainera, idazle-talde murritz eta aukeratu bat topatzen dugu: Gogol lau aldiz dago itzulia; Tolstoi eta Gorki hiruna aldiz eta Puxkin, Txekhov, Dostoievski eta Bulgakov bina bider. Beraz, garai honetan argi eta garbi nabari da errusiar idazle klasikoekiko miresmen bat itzultzaileengan, argitaratzaileengan, publikoarengan edo, ziurrenik, horien guztiengan. Urte horietan argitaratzen diren XX. mendeko bost liburuen egileak ere (Gorki, Arsenev, Bulgakov eta Maiakovski) XIX. mendean jaioak dira, nahiz eta beraien idazlejarduna XX. mendean kokatzen den. Hori dena kontuan hartuta, baiezta dezakegu 80ko eta 90eko hamarkadetan agerikoa dela errusiar literatura klasikorako zaletasuna errusiar literatura euskaratzeko prozesuan parte hartzen zuen jendearengan. 1.1.2. 2001-2009 XXI. mendea hastearekin batera, joera guztiz aldatzen da, eta 1999an Aita-semeak itzultzen denetik, ez da berriro XIX. mendeko errusiar literatura-lan bakar bat ere itzuli. Bigarren fase hau 2001ean Bulgakoven Txakur-bihotzarekin hasi eta Kurkoven Piknika izotzetan liburuarekin amaitzen da 2009an. Itzulitako bederatzi liburuen jatorrizko bertsioak ondorengo urteetan idatzitakoak dira: 1908, 1910, 1923-37, 1925, 1926, 1930, 1961, 1973-1980, 1997. Beraz, XX. mendeko lehendabiziko erdikoak gehienak eta soilik hiru bigarren erdikoak (6. taula). Fase honetako beste berezitasun bat da egileak ez direla jada errepikatzen. Horrek egile berriak ezagutzera emateko eta idazleak ez errepikatzeko joera bat iradoki lezake. Horrez gain, XXI. mendeko lehenengo hamarkada honek beste ezaugarri bat dauka: errusiera modu esanguratsuan menperatzen duten itzultzaile gehienak garai honetan agertzen dira, eta beraz, 6. taulan ikusi berri ditugun itzultzaile –eta beraz itzulpen– ia gehienak corpusaren hurrengo mailakatzean agertuko dira. 1.2. Corpus1 Euskal Herrian errusieraren ezagutza nahiko berria eta mugatua denez, orain arte euskaraturiko errusiar literaturari buruz hitz egiten dugunean, bi itzulpen mota bereizi behar ditugu derrigor: zeharka beste hizkuntza batetik euskaratutakoak eta errusieratik zuzenean itzulitakoak. Errusiera modu esanguratsuan menperatzen duten itzultzaileen peskizan ibili ondoren, eskakizun hau Corpus0-ko hogeita bederatzi itzulpenetatik hamabitan betetzen dela ondorioztatu dugu, eta hortaz, hamabi itzulpen hauek errusieratik zuzenean, edo behintzat, neurri handi batean errusiera kontuan hartuta euskaraturiko testutzat hartuko ditugu. Horrek ez du esan nahi beste hizkuntza batzuen bitartez itzulitako testuak automatikoki gutxiesten ditugunik, eta zeharkako itzulpen batzuk alboratzeak ez du esan nahi itzulpen horien kalitatearen inguruko juzgurik egiten denik. Halere, bistakoa da bi hizkuntzetako erlatibozko egiturak alderatu nahi baditugu, hizkuntza-sistemen alderagarritasuna bermatu behar dugula nolabait, eta horretarako batetik besterako zuzeneko itzulpenak behar genituela derrigorrez, interferentziak saiheste aldera. Baldintza hori betetzen zuten hamabi liburu geneuzkanez, filtro hori aplikatzea egoki iruditu zaigu. Corpus0-tik Corpus1-erako urratsa ematerakoan, lauzpabost itzulpenek zalantzak sortarazten zizkiguten, itzultzaile batzuek errusiera apur bat ikasia zutelako edota itzulpenean bertan errusierako hiztunen baten laguntzaz baliatu zirela aipatzen zelako. Halere, ez zitzaigun iruditzen testu hauek eta errusieratik zuzenean itzulitakoak corpus berdinean elkarren alboan jartzea egokia zenik. 7. taulan ikusten den bezala geratuko litzateke Corpus1. Jatorrizkoen artean zaharrena 1836an argitaratua da eta berriena, berriz, 1997an. Jatorrizko testu guztiek egile desberdina dute, hau da, zuzenean errusieratik itzulitakoen artean ez dago bi aldiz euskaratua izan den errusiar idazlerik. Beste hizkuntza batzuen bitartez itzulitakoak kontatzen baditugu, berriz, badira behin baino gehiagotan itzuliak izan diren idazle klasiko banaka batzuk, Corpus0 aztertu dugunean ikusi dugun moduan. Bost itzulpen 90eko hamarkadan argitaratu ziren, eta gainerako zazpiak mende honetako lehenengo hamarkadan. Lehenengo zuzeneko itzulpena 1995ekoa da, eta azkenekoa, berriz, 2009koa. Hamabitik hamar (%83) ‘Literatura Unibertsala’ bildumaren baitan eginak dira, eta beste biak (Konpromisoa eta Piknika izotzetan) argitaletxe banatan. Interesgarria da ikustea 1995etik 2008ra arteko itzulpen guztiak ‘Literatura Unibertsala’ bildumaren baitan eginak direla. Bilduma horretatik at argitaratutakoak 20082009 urteetan itzuliak dira; azkeneko hiru itzulpenetatik bi, beraz. Jatorrizko hamabi liburuetatik lau (%33) XIX. mendeko klasikoak dira eta gainontzeko zortziak (%67) XX. mendekoak. Hau lehen esandakoarekin bat dator, hots, denboran aurrera joan ahala, XX. mendeko liburuak nagusitzen direla. Corpus1-eko liburuen idazleak ez dira errepikatzen: hamabi errusiar libururi hamabi errusiar idazle dagozkie. Itzultzaileak, alta, bai errepikatzen dira, lehenago aipatu dugunaren haritik, hamabi libururentzat lau itzultzaile dauzkagulako gure corpusean. Guztiek gutxienez liburu bat baino gehiagoren itzulpenean parte hartu dute gainera. Lau itzultzaileetako batek Corpus1–eko liburuen erdiak baino gehixeago itzuli ditu, hamabitik zazpi (%58). Beste batek bi liburu (%17), eta gainontzeko biekin berezi samarra den zerbait gertatzen da: biek batera egin dituzte bi itzulpen (%17), baina ondoren itzultzailebikote horretako batek bere kasa itzuli du liburu bat (%8). Aurrerantzean itzultzaile hauen inguruan luze eta zabal jardun behar dugunez, eta itzultzailearen nortasuna baino, bakoitzaren itzulpengintza-eredua interesatzen zaigunez beharbada erlatibakuntza-eredua esan behar genuke– letra-izenak emango dizkiegu: liburu gehien itzuli duenari A itzultzailea deituko diogu; berak bakarrik bi itzuli dituena B itzultzailea izango da; D-E itzultzaileak elkarlanean aritutako bikoteko kideak izango dira, eta E itzultzailea liburu bat bere kasa itzuli duen bikote horretako kidea (10. grafikoa). Grafikoa 10 Itzultzaile bakoitzak itzulitako liburu kopurua 1.3. Corpus2 Corpus1-eko hamabi liburuen jatorrizko bertsioak EPen bila arakatzea asko erraztu digu jatorrizko testu guztiak eta itzulpenen zati handi bat formatu digitalean eskuratu izanak. Dena den, lanik handiena laginaren tamainak eman digu. Corpusaren neurria gehiago mugatzea posible bazen ere, errusieratik euskaraturiko liburu guztiak hamabi eta itzultzaileak lau izanik, denak bere baitan hartuko lituzkeen corpus bat osatzen ahalegindu gara. Beraz, errusierazko erlatibozko egituren euskarazko ordainak bilatu eta batzuk besteekin lerrokatu ditugu, azkenean Corpus2 edo aurrerantzean, besterik gabe, gure corpusa deituko duguna osatuz. Gure corpusa errusierazko 2402 erlatibozko perpausez eta beraien 2402 euskal ordainez osatua dago. Agerikoa da errusierazko perpaus guztiak erlatibozkoak direla, horixe baitzen corpusean egoteko bete behar zuten baldintza. Errusierazko perpaus horien euskal ordainen izaera, aldiz, bestelakoa da: batzuetan erlatibozkoak izango dira, eta besteetan baliabide ez-erlatibo baten bidez euskaratuak egotea egokituko zaie. Egoera horrek gure corpusa ulertzeko funtsezko ezaugarri bat azaleratzen du: asimetria. Errusierazko adibideek zerrenda homogeneo eta sistematizagarri bat osatzen duten bitartean, euskarazko ordainak sailkatzea lan nekezagoa izango da. Horixe izango da, hain zuzen, gure helburua: euskal ordainen izaera aztertu eta ordain horien aukeraketan eragiten duten faktore desberdinak ikertzea. 2. ERRUSIERAZKO ERLATIBOAK GURE CORPUSEAN Aipatu dugu, beste eslaviar nahi indoeuropar hizkuntzetan bezala, errusieraren oinarrizko erlatibakuntza-estrategia erlatibozko izenordainaren erabilpenean datzala. Errusierazko EPak bi elementuren inguruan eraikitzen dira: izenordain –edo aditzondo– erlatiboa (erlatibatzailea dena) eta ISE edo aurrekaria (erlatibatua dena). (13)n, adibidez, ‘učastie’ izen ardatza daukagu, eta honen eskuinetara ‘kotoryj’ erlatibatzaile batekin hasten den mendeko EP bat agertzen da. Azter ditzagun banan-banan bi elementu hauek. Lehendabizi, gure corpuseko adibideez baliaturik, errusierak EPak osatzeko eskuragai dituen erlatibatzaileak eta horien ezaugarriak aurkeztuko ditugu, eta ondoren, erlatibatzaile horiei aurrekariaren izaerak nola eragiten dien ikusiko dugu. 2.1. Errusierazko erlatibatzaileak Errusierazko erlatibatzaileak galdetzaileetatik eratorriak dira, eta bi multzotan sailka daitezke: izenordainak –izen edo izenlagun funtzioa har dezaketenak– eta aditzondoak. Izenordain erlatiboak sei dira, eta galde-izenordainetan dute jatorria: kotoryj (‘zeina’), koj (‘zeina’), kakoj (‘zeina/nolakoa’), čej (‘noren/zeinaren’), kto (‘nor’) eta čto (‘zer’). Čto erlatibatzaileari dagokionez, ohartarazi behar dugu bi aldaeratan banatu dugula, aurrekariaren izaeraren arabera: hemendik aurrera, čto1 deituko diogu aurrekaritzat izenordain bat badu, eta ISE izen bat baldin bada, berriz, čto2 izango da. Aditzondo erlatiboak, aldiz, lau dira, eta leku-denborazko galdetzaileetan dute jatorria: gde (‘non’), kuda (‘nora’), otkuda (‘nondik’) eta kogda (‘noiz’). Lehenengo hirurek – gde, kuda, otkuda– lekuzko esanahia dute, eta laugarrenak –kogda– denborazkoa. Izenordain eta aditzondo hauek guztiak ez dira maiztasun berarekin agertzen; batzuk sarritan eta ia edozein testuingurutan erabiltzen diren bitartean, beste batzuek oso erabilpen eskasa dute, eta arrazoi desberdinak direla medio, testuinguru jakin batzuetara mugatuta daude. Ondorioz, erlatibatzaileen laginen adierazgarritasuna ez da beti berdina izango. Ikus dezagun gure corpusean erlatibatzaile bakoitzak duen agerpen-maiztasuna edo, bestela esanda, erlatibatzaile bakoitzaren laginaren tamaina (11. grafikoa). Grafikoa 11 Errusierazko erlatibatzaileen laginaren tamaina gure corpusean Grafiko honetan garbi ikusten da erlatibatzaile hauek gure corpusean duten banaketa desberdina, bakoitzari eskainitako arretan eragina izango duena halabeharrez. Gure corpuseko perpausen %65 kotoryj izenordainarekin osatuak daude (1567 perpaus); %15 čto-rekin (348 perpaus); %13 aditzondo erlatiboekin (284 perpaus); %4 ktorekin (106 perpaus) eta %3 kakoj-rekin (84 perpaus). Gainontzeko 13 perpausak – corpusaren %1 ere ez dena– čej eta koj erlatibatzaileekin osatuak daude (6 eta 7 perpaus, hurrenez hurren). Esan dezakegu errusierak bost erlatibatzaile nagusi dauzkala, eta beste bi –čej eta koj– oso gutxi erabiltzen direnak eta estilistikoki oso maila jasokoa. Ondorioz, lehenengo bostetan finkatuko dugu batez ere gure arreta. Banaketa honek hasiera-hasieratik iradokitzen diguna zera da: maiztasun handiena duten baliabideak estilistikoki neutroenak edo gutxien markatutakoak izango direla ziurrenik (kotoryj eta čto1), eta alderantziz, gutxien erabiltzen direnak semantikoki markatuenak edo espezifikoenak izatea litzatekeela ohikoena (Greenberg 1966, Keenan 1976, Givon 1990). Edonola ere, eta markatua/ez markatua dikotomia hori zalantzan jar daitekeen arren, corpusetik ateratako emaitzak interpretatzeko garaian maiztasun hauek kontuan izan beharko ditugu, ezin baititugu berdin aztertu, adibidez, corpusaren %65 hartzen duen kotoryj eta %3ra ozta-ozta iristen den kakoj. 2.1.1. Galdetzaileak vs. Erlatibatzaileak Errusierazko erlatibatzaile guztiak galdetzaileetatik eratorriak dira, Europako indoeuropar hizkuntzetan bederen, ohikoa den moduan (Heine & Kuteva 2006: 6). Errusieraz, galdera-izenordain izatetik erlatibozko izenordainen funtzioa hartzera igarotzen direnean, aldaketa batzuk nozitzen dituzte (Šeljakin 1986:60-62), bai bakoitzaren izaeran eta bai beraien arteko korrelazioetan. Aldaketa hauek bi motatakoak izan daitezke: beraien arteko neutralizazioak edo komunztadura nahiz deklinabide mailako aldaketak. 2.1.1.1. Erlatibatzaileen arteko neutralizazioak Galdetzaile izatetik erlatibatzaile izatera igarotzean gertatzen diren neutralizazioprozesu gehienek kotoryj dute ardatz, estilistikoki izenordain erlatibo neutroena (ezmarkatuena) bera baita. Gaztelaniazko el cual izenordainaren baliokidea litzateke, desberdintasun batekin: ikuspuntu sinkroniko batetik behintzat, gaztelaniaz que juntagailua da estilistikoki elementu ez-markatua, el cual-en kaltetan. Diakronikoki egia da qui, quid (> gazt. que) latinez ere jada erlatiboa zela, eta ille + qualis (> gazt. que), aldiz, ez zela erlatiboa (Giacalone Ramat 2008). Hala eta guztiz ere, gure ikerketaren ikuspuntua guztiz sinkronikoa denez, esan dezakegu kotoryj eta el cual –adjektibo izaerarengatik eta izenordain bezala partekatzen dituzten ezaugarriengatik– baliokideak direla, eta horrela ulertu behar dira. - Kotoryj (‘zein’) eta kto (‘nor’) izenordainen oposizioa neutralizatu egiten da. Alegia, galde-perpausetan kto izenordainak objektu bizidun konkretu bati (‘nor’), eta kotoryj-k, berriz, multzo batetik aukeratutako bati (‘zein’) egiten badiete erreferentzia, erlatibozko perpausetan oposizio hori neutralizatu egiten da, gehienbat kotoryj-ren funtzioen hedatzearen bidez (gogora dezagun gure corpuseko perpausen %65 osatzen direla kotoryj-rekin). (14)ko adibideetan bai kto-k (14a) eta bai kotoryj-k (14b) objektu bizidun bati egiten diote erreferentzia. - Kotoryj ‘zein’ eta kakoj ‘zein/nolako’ erlatibatzaileen artean ere hurbiltze semantiko bat ematen da, kasu honetan ere kotoryj-ren hedatze baten ondorioz. Takoj ‘horrelako/bezalako’ determinatzailea tartean badago (edo ètakij forma dialektala eta zaharkitua, gure corpusean behin edo behin agertzen dena), errazagoa da kotoryj eta kakoj-ren arteko neutralizatze hori gertatzea, nahiz eta kakoj-k nolakotasun ñabardura bat ematen dion perpausari. Galde-perpausetan, ordea, ez dira elkarren artean ordezkagarriak, ez behintzat gaur egungo errusieran. Kogda ‘noiz’ denborazko aditzondo erlatiboa ere ordezka daiteke kotoryj-rekin, baina ez da lekuzkoekin bezain maiz ematen, denbora-erreferentzia duen aurrekaria behar baitu, eta horiek lekuzko aurrekariak baino gutxiago dira (18). 2.1.1.2. Komunztadura eta deklinabide mailako aldaketak Kto galdetzaile moduan erabiltzen dugunean, aditza beti singularrean egon ohi da. erlatibatzaile bihurtzen denean, ordea, pluralean jar daiteke, nahiz eta singularra den ohikoena erlatibozkoetan ere: gure corpusean kto izenordainarekin osatutako 107 perpausetatik (20)koa da aditza pluralean daraman adibide bakarra. Errusieraz sinkretismo bat gertatzen da nominatibo eta akusatiboaren artean, izen neutro eta maskulino bizigabeen kasuan. Horregatik, čto-k –čto2 aldaeran– formaaldaketarik gabe har ditzake bi funtzio horiek. Čto2 erlatibatzailea daukagunean, beraz, aurrekaria bizigabea (21a) edo biziduna (21b) izan daiteke, eta objektu (21a) nahiz subjektu (21b) funtzioak har ditzake EPn. 2.1.2. Errusiar erlatibatzaileen sailkapena aurrekariaren izaeraren arabera Ikus dezagun erlatibatzaile bakoitzaren ezaugarriak zeintzuk diren, eta itzulpenprozesuan nolako eragina izan dezaketen. Irizpide desberdinak erabil daitezke errusierazko EP sailkatzeko garaian, baina ohikoena aurrekariaren izaeraren araberakoa da. Irizpide hori oinarritzat harturik, bi EP mota orokor bereiz daitezke: aurrekaritzat izen bat dutenak, eta aurrekaritzat izena ez den zerbait dutenak (normalean izenordaina –azken finean izen bat ordezkatuz–, baina gerta daiteke aurrekariaren elipsia ere). Švedovaren Errusiar Gramatikan aurrekaritzat izena dutenak ‘zuzenki bideratutako harreman anaforikodunak’ bezala deskribatzen dira, eta izenik ez dutenak, alderantziz, ‘zuzenki bideratu gabeko harreman anaforikodunak’ (Švedova 2005: 704-705). Zaliznjakek eta Padučevak ere antzeko sailkapen bat proposatzen dute, terminologia argiagoa erabiliz akaso: ‘oinarrizko erlatiboak’ (aurrekaritzat izena dutenak) eta ‘izenik gabeko erlatiboak’ (Zaliznjak/Padučeva 1975: 66). Errusiar gramatikan EPen izaera anaforikoa azpimarratzen da: Hortaz, aurrekariaren izaeraren arabera, erlatibatzaileen artean bi multzo bereizten dira errusieraz: ISEtzat gehienetan izen bat dutenak (estatistikoki esanguratsuak direnen artean kotoryj eta leku-denborazko aditzondoak), eta ISEtzat izena ez den beste zerbait dutenak (kto, čto). Halaber, oro har izena aurrekaritzat eraman ezin duten azken hauekin bi gauza gerta daitezke: aurrekaria izenordain edo erakusle bat izatea edota aurrekariaren elipsia gertatzea. (22)n gure corpusetik ateratako adibideak, aipatutako bi erlatibatzaile mota nagusiak irudikatzen dituztenak: (22a)n aurrekaria mal´čiška ‘mutil-koskor’ izena da, eta kotoryj erlatibatzailearekin osatutako mendeko perpaus bat dauka atzetik. (22b)n ere traktir ‘taberna’ izena da aurrekaria, baina kasu honetan erlatibatzailea gde ‘non’ aditzondoa delarik. Hurrengo bietan, aldiz, ez da izenik agertzen aurrekariaren tokian, vse ‘edonor/denak’ izenordaina (22c) eta aurrekariaren elipsia (22d) baizik. ‘Pentsa ezazu [nahi duzuna]’ (AIS:136) Galdetzaileetatik erlatibatzaileetarako bidean gertatzen denaz gain, erlatibatzaileek badituzte beste hainbat berezitasun, gero gure corpusean bakoitzaren euskal ordainak aztertzeko funtsezko suerta daitezkeenak. 2.1.3. Kotoryj Kotoryj da errusierazko erlatibatzaile guztien artean sarrien erabiltzen dena, eta bere ezaugarri nagusiak semantikoki gutxien espezializaturikoa izatea eta bere erabilpena denetan hedatuena izatea dira (Šeljakin 1986: 62). Beraz, erabiliena –eta, horrekin batera, neutroena– izatea da bere ezaugarririk nabarmenena, gure corpuseko errusierazko perpaus guztien %65 erlatibatzaile honekin osatuak izateak erakusten duen bezala (erlatibozko izenordain honen azterketa sakonago baterako ik. Zaliznjak /Padučeva 1979). Horrez gain, preposizioekin nahiz preposiziorik gabe ager daiteke, eta ISEren errusieraz beti aurrekari dena– edozein funtzio sintaktiko ordezka dezake. Gure corpuseko datuek aipaturiko ezaugarri guztiak berresten dituzte, aurrerago ikusiko dugunez. Kotoryj izenordaina, bere morfologiak errusieraz garbiki erakusten duen moduan, jatorriz izenlaguna da, KOTORYJ čas? ‘ZER ordu da?’ bezalako egitura zaharkituetan ikus dezakegunez. Gaur egungo errusiera estandarrean, ordea, anaforiko (erlatibatzaile) moduan agertzen denean, bere jokamolde sintaktikoa izenaren ezaugarrietatik gertuago dago, berezko izenlagun izaeratik baino. Kotoryj-k komunztadura bikoitza dauka: generoan eta numeroan aurrekariarekin bat etorri behar du, baina hartzen duen kasu gramatikala ISEk mendeko EPn hartzen duen funtzioaren araberakoa izango da. Lehen esan bezala, kasu guztiekin erabil daiteke, preposizioekin nahiz preposiziorik gabe. zentzu honetan, gaztelaniazko el cual izenordain erlatiboaren baliokide garbia da: ‘con el cual’, ‘para el cual’, ‘entre los cuales’… Kotoryj bigarren mailako elementua bada, ordea, izen edota izenlagun baten menpe badago, sintagma horren elementu nagusiaren ondoren agertzea da ohikoena gaur egungo errusieran (23a). Halere, ez da derrigorrezkoa, kasu hauetan ere hasieran egon baitaiteke, nahiz eta hitz-ordena hori estilistikoki markatua –zaharkitua– dagoen (23b-d). (23c-d) bezalakoak nahiko maiz ikus daitezke XIX. mendeko idazleengan, baina gaur egun zaharkituak eta literaturaren alorrera mugatuak daude. (23c)ko kotoroj pričinoju eta (23d)ko kotoryx izbran´e horiek, gaur egungo ohiko hitz-segidaren arabera, pričinoju kotoroj eta izbran´e kotoryx lirateke. Aurrekariaren izaera kotoryj-rekin osatutako perpausetan Kotoryj-ren ezaugarrietako bat aurrekariaren derrigortasuna da, ez baitu honen elipsirik onartzen, kto eta čto-k ez bezala. Kotoryj-rekin edozein izen sintagma ager daiteke aurrekari lanetan. Aurrekaritzat sintagma osoa hartzen den arren, batez ere sintagma horren ardatza hartzen da kontuan. Kotoryj-rekin osatutako EPetan aurrekaria elementu hauetatik bat edo gehiago izan ditzakeen edozein izen sintagma izan daiteke: izena, izenlaguna, zenbatzailea, erakuslea. Bestalde, izenordain bat izan daiteke aurrekari, izen sintagma guztia ordezkatuz. Zalantzarik gabe, aurrekaririk ohikoena izen soila daukan IS da. Gure corpusean errusierazko perpaus guztien %94k dauka izen soildun IS bat aurrekaritzat. Noski, izen guztiak ez dira berdinak. Horrez gain, izena bere kasa edota erreferentzia murrizten laguntzen duen mugatzaile edo izenlagun batekin ager daiteke. Edonola ere, garbi dago aurrekaririk ohikoena izena dela, eta corpusetik ateratako emaitzak aztertzerakoan, hori kontuan izan beharko dugu. Izenordain erakusleak ere nahiko sarri agertzen dira aurrekari moduan, baina izenordain hauek baldintza bat bete behar dute, kotoryj-rekin osatutako perpausetan behintzat: objektu bizidun bati egin behar diote erreferentzia. (24)n ikus dezakegun moduan, tot ‘hori-Mask.’ (24a), ta ‘hori-Fem.’ (24b) eta te ‘horiek’ (24c) agertzen zaizkigu corpusean, baina horien baliokide neutroa –eta beraz bizigabea– den to erakusle neutroa ezin da kotoryj-rekin erabili, ez behintzat hurbilean izen baten erreferentzia garbi bat izan gabe. Izenordain pertsonalek eta izen bereziek ere joka dezakete aurrekariaren papera, baina perpausaren interpretazioa beti izango da ez-murriztaile edo apositiboa, izenordain pertsonalek berez dutelako erreferentzia murriztua (25a-b). Zenbatzaileak ere izan daitezke kotoryj-ren aurrekari, baina normalean izen bati lagunduz izan behar du (27a-b). Gure corpusean adibide bakarra dago, non zenbatzailea (dva ‘bi’) bakarrik agertzen den, izena isildua dagoelarik (27c). ISEren barnean zenbatzaileak agertzea –ISren ardatz izan gabe– maiz gertatzen da. Kotoryj-ren funtzio semantiko nagusia anaforikoa eta murriztailea izateak osotasuna adierazten duten elementuekin –alegia, zerrenda batetik edo elementu posibleen mundu batetik denak ala bat ere ez aukeratzen dutenekin– erabiltzea zailtzen du (denak, bat ere ez, inor…). Horrelakoetan ohikoena kotoryj ez beste erlatibatzaileren bat erabiltzea da. Osotasuna adierazten duten izenordain horietatik gure corpusean kotoryj-ren aurrekari moduan agertzen den bakarra vse ‘denak’ da. Sei adibide daude, baina seitik 2.1.4. Koj Koj izenordaina ahozko hizkuntzan guztiz desagertua eta idatzizkoan ere estilistikoki oso jasoa eta markatua den kotoryj-ren baliokide zaharkitu bat besterik ez da. XIX. mendeko literaturan oraindik aurki daitezke ale batzuk, baina ezta gehiegi ere, gure corpusaren %1era ere ez baitira iristen. Guztira zazpi perpaus dira: horietatik bost XIX mendeko lehen erdiko testuetan (Puxkin eta Lermontovengan) eta bi XX mendekoetan (Bulgakov eta Dovlatov). Azken bietan hizkera-maila jasoarekiko kutsu ironiko bat atzematen zaie koj-rekin osatutako bi perpaus horiei. Estatistikoki oso adierazgarria ez denez, erlatibatzaile honen ezaugarriak laburki azaltzera mugatuko gara. Komunztadura eta beste ezaugarri morfologiko nahiz sintaktiko guztiak kotoryj-ren berdin-berdinak dira. Badirudi XIX. mendeko literaturan kasu gramatikal guztietan erabiltzen zela, nominatibo singularrean salbu (Švedova 2005: 514). Gure corpusean zehar-kasuetan eta genitiboan soilik agertzen da, eta aurrekaritzat izen bat duela beti ere. Hain adibide-kopuru txikian oinarrituta ondorioak ateratzea zaila bada ere, nominatibo singularra hartu ezinak eta gure corpusean zehar-kasuak bakarrik agertzeak erakusten du ez dagoela kotoryj bezain hedatua, eta hura baino markatuagoa dela, ez soilik estilistikoki, baita funtzionalki ere. Adierazgarria da zentzu honetan (29)n gertatzen dena. KONPen idazleak ez du perpausa amaitzen, ez dago aditzik, eta esan dugunez, pertsonaiaren handinahiarekiko ironia garbia dago hemen: horrelako egitura zaharkitu bat erabiltzen saiatu eta esaldia amaitzeko bere ezintasunaren aurrean, garagardoa erosi duen galdetzea besterik ez zaio bururatzen. Halaber, deigarria da egileak erlatibatzailea genitiboan jarri izana, nahiz eta ez dakien garbi zer esan behar duen. 2.1.5. Kakoj Kakoj izenordain erlatiboa, kakoj galde-izenordainetik eratorria da, eta kotoryjrengandik bereizten duen ezaugarri semantiko nagusia nolakotasun edo konparaketa ñabardura bat da, kotoryj-k adierazten ez duena. Honen arrazoia jatorrizko galdetzailearen semantikan bilatu behar da, errusierazko kakoj galde-izenordainak, euskaratuz gero, esanahi bikoitza izan baitezake: ‘zein?’ edo ‘nolakoa?’ izan daiteke. Alegia, guk v kakom gorode vy živëte? bezalako zerbait galdetzen badugu, uler daiteke ‘ ZEIN hiritan bizi zara?’ edota ‘NOLAKOA da bizi zaren hiria? / NOLAKO hirian bizi zara?’. Esan daiteke kakoj-k kotoryj-k baino hobeto gorde duela bere izenlagun/kalifikatzaile izaera. Berezko ezaugarri semantiko horrez gaindi, kotoryj-ren oso antzeko jokabidea dauka: beti-beti mendeko EPren hasieran agertu behar du, eta komunztadura nahiz kasu gramatikalen erabilera kotoryj-ren berdin-berdina da. Alegia, generoan eta numeroan aurrekariarekin bat etorri behar du, eta kasuan, berriz, mendeko EPko aditzarekin. Hala eta guztiz ere, batzuetan kakoj pluralean jartzen da, aurrekaria singularrean egon arren, erlatibatua den objektua beste askoren antzekoa dela adierazteko (31a-b). Aurrekariaren izaera kakoj-rekin osatutako perpausetan Kakoj erlatibatzaileak aurrekaritzat izen soildun IS bat izatea da ohikoena. Kasu bakan batzuetan izenordain batek ordezka dezake, baina aurretik agertu den izen baten erreferente garbia duen kasuetan soilik. Gure corpusean kakoj-rekin eratutako 86 perpausetatik 81 kasutan izena da aurrekari, eta 5 perpausetan izenordain batek ordezkatzen du, baina, esan bezala, 5 kasu hauetan izena aurretik aipatuta dator. (32a)n izena da aurrekaria. (32b-c) adibideetan, aldiz, to ‘hori’ eta vse ‘denak’ mugatzaileek/izenordainek betetzen dute aurrekariaren papera, baina aurretik izen baten erreferentea daukate (hurrenez hurren, sostojanie ‘ataka’ eta boec ‘borrokalari’ izenak). 2.1.6. Kto Kto ‘nor/nork’ izenordaina objektu bizidunak –normalean pertsonak– erlatibatzeko erabiltzen da. Pertsonen generoa eta numeroa ez ditu bereizten izenordainak berak, baina bereizketa hori aurrekaritzat daukan erakusleak har dezake bere gain. Horrexegatik joka daiteke aditza pluralean, galde-perpausetan ez bezala, nahiz eta ez den oso ohikoa. Esate baterako, gure corpusean adibide bakar batean gertatzen da hori (33). Bertan aditzaren formak komunztadura semantikoa agertzen du. Generoari dagokionez, erakusle maskulinoekin bakarrik erabiltzen da (34a). Halere, errusierazko erakusleek pluralean genero bereizketarik egiten ez dutenez, pluralean ere ager daitezke kto erlatibatzailearen aurrekari lanetan, (34b)n gertatzen den bezala, oraingoan mendeko EPko aditza –berez dagokion bezala– singularrean dagoelarik, erakuslea pluralean egon arren. Kto-k kasu gramatikal guztiak har ditzake, kasu-komunztadura mendeko perpauseko aditzarekin egiten duelarik. Halaber, berez ISEk edozein posizio har dezake mendeko EPn, nahiz eta kasu batzuetan besteetan baino gehiago erabiltzen den. Adibidez, gure corpusean ez dago ISE genitiboan duen perpaus bakar bat ere. Morfologikoki kasu genitiboan deklinatuta bai –preposizio edo aditzen batek hala eskatuta– baina sintaktikoki ISEk mendeko perpausean genitibo funtzioa duen kasurik ez. Azken finean, errusierak badauka izaki bizidun –pertsona– baten jabegoa adierazteko erlatibatzaile bat (čej izenordaina). Horregatik, ez da beharrezkoa kto-k kasu marka genitiboa hartzea. Aurrekariaren izaera kto-rekin osatutako perpausetan Gaur egungo errusiera estandarrean kto izenordainak (baita čto1-ek ere) izen sintagma ez den aurrekari bat izan behar du edo hori da, behintzat, erabilpenik neutroena (Pugh 2006). Egia da gaur egun gero eta sarriago atzematen dela horrelako erlatibatzaileekin izenak aurrekaritzat erabiltzeko joera, baina horien zuzentasuna oso eztabaidagarria izateaz gain, oso erregistro jakinetan baizik ezin dira erabili: poesian, ahozko hizkera ezformalean edota azken horrengandik gertuko elkarrizketak deskribatzen dituen prosan. Alegia, edo oso estilo jasoa edota oso apala. Corpusean ez dago horren adibiderik, ziurrenik testu guztiak prosazkoak direlako, eta XIX. mendearen bigarren erdian eta XX. mendearen lehenengoan –garai horretakoak baitira gure corpuseko testu guztiak– ez zelako ohikoa ahozko hizkera islatzea. Hori dena kontuan izanda, eta gure corpusean aurrekaritzat izen bat duen kto-dun perpausik ez daukagunez, fenomeno horren azterketa alde batera utziko dugu. Izenaren hutsunea bi modutara bete daiteke kto-rekin osatutako perpausetan: ISEren tokia bere gain hartzen duen izenordain batekin (35a) edota ISEren elipsia eginez (35b). Aurrekari moduan agertzen diren izenordainen artean ohikoenak objektu bizidunei dagokien erakusleak badira ere (tot ‘hori/hura’, te ‘horiek/haiek’), beste mugatzaile batzuek ere bete dezakete ISEren tokia: zenbatzaileek (vse ‘denak’, vsjakij ‘edozein’, každyj ‘bakoitza/guztiak’), ezezko izenordainak (nikto ‘inor’), izenordain zehaztugabeak (ktoto/nibud´ ‘norbait’). Aipaturiko hauek guztiak ageri dira gure corpusean: ezezkoak (36a), zehaztugabeak (36b) eta zenbatzaileak (36c). 2.1.7. Čej Čej ‘zeinaren’ (‘cuyo’) aurrekari bizidunekin soilik erabiltzen den jabego-izenordain bat da. Kotoryj-k eta kakoj-k komunztadura bikoitza duten bezala –perpaus nagusiarekin eta mendekoarekin–, čej-k generoan, numeroan eta kasuan mendeko perpauseko elementu batekin bakarrik etorri behar du bat, hain zuzen, perpaus nagusiko pertsonak edo pertsonek jabetzan duten objektuarekin. Bere izenlagun izaera mantentzen duenez, komunztadura osoa du laguntzen duen izenarekin. Perpausean hartzen duen posizioari dagokionez, čej beti mendeko EPren hasieran joango da, objektua bere atzetik etorriko delarik. Aurrekariaren izaera čej-rekin osatutako perpausetan Normalean IS izaten da čej izenordainarekin eratutako EPen aurrekaria, baina izenordainak ere erabil daitezke, azken hauek beti ere izaki bizidunei erreferentzia egiten badiete, eta erreferentzia horiek aurretik baldin badatoz: tot ‘hori/hura’, te ‘horiek/haiek’. Gure corpusean seitik bi dira izena esplizituki agerian ez dutenak (38a-b). 2.1.8. Čto Čto ‘zer’ izenordain erlatiboak bi aldaera ditu, guk čto1 eta čto2 deitu ditugunak. Čto1 izenordaina kto-ren baliokide bizigabea da. Čto2, berriz, kotoryj eta kakoj-rengandik gertuago dago. Azken finean, erlatibatzaile berberaren bi erabilpen besterik ez diren arren, čto-ren funtzioen hedatze bat adierazten dutenez –gehienbat čto2 aldaerak–, egoki iritzi diogu biak banantzeari. Aurrerago ikusiko dugunez, bata zein bestea euskaratzerako orduan, badaude desberdintasun batzuk, nahiz eta hain esanguratsuak ez izan. Haatik, bi aldaeren arteko desberdintasuna funtsezkoa ez denean, besterik gabe čto erlatibatzaileari buruz hitz egitea ere gerta daiteke. Gure corpuseko datuen arabera, kotoryj-ren ondoren, gehien erabiltzen den izenordain erlatiboa da čto; guztira 348 perpaus dira, corpus guztiaren %15. Horietatik gehienak čto1 aldaerakoak (304 perpaus) eta gainontzeko 44 perpausak čto2-rekin osatutakoak. Bestela esanda: čto1-ekin osaturiko perpausek corpus guztiaren %13 hartzen dute, eta čto2-rekin osaturikoek %2 besterik ez. Azter ditzagun, beraz, oraingoz bereizita. 2.1.8.1. Čto1 Čto1 ‘zer’ kto ‘nor’ izenordainaren baliokide bizigabea da, bai galdetzaile moduan eta bai erlatibatzaile bihurtzen direnean ere. Balio semantiko murrizgarria edo ez-murrizgarria izan dezake, eta generoan eta numeroan ez dauka batere komunztadurarik inguruko elementuekin, nahiz eta ohikoenak nominatiboa eta akusatiboa diren. Preposizioekin batera nahiz kasu marka guztiekin erabili badaiteke ere, ohikoena erlatibatzailea kasu zuzen batean egotea da, normalean nominatiboan (39a) edota akusatiboan (39a). (39c-d), aldiz, non čto1 instrumentalean eta prepositiboan ageri den, ezohikoak dira. Aurrekariaren izaera čto1-ekin osatutako perpausetan Kto-ren kasuan gertatzen den bezala, izena ez den aurrekari batekiko harreman anaforikoa adieraztean datza čto1 izenordain erlatiboaren funtzio sintaktiko nagusia, eta kto-rekin bezala, bi modutara ezar daiteke harreman hori: aurrekaritzat izenordain bat erabilita edota aurrekariaren elipsiaren bidez. Izenordainek bizigabeak eta genero neutrokoak izan behar dute: to ‘hori’ erakuslea, vsë ‘guztia’ izenordaina eta edinstvennoe ‘bakarra’ bezalakoak. Gure corpuseko perpausen %92ak izenordain bat dauka aurrekaritzat, eta soilik %8an gertatzen da elipsia. Kto-rekin lortzen genituen datuen oso antzekoak, beraz, ia-ia berdinak. 2.1.8.2. Čto2 Čto izenordainaren aldaera berezi hau kotoryj-ren nolabaiteko baliokidea da. Azken finean, erlatibatzaile bezala gramatikalizatutako juntagailu bat denez, murrizketa batzuk dauzka: nominatiboan eta akusatiboan soilik ager daiteke –forma berbera dauka bi kasuetan–, eta preposiziorik ez du onartzen. Azken finean, juntagailu bihurtzen ari denez, morfologikoki eraldatzeko ahalmena galdu du. Badirudi čto2–ri azkeneko hamarkadetan gaztelaniako que-rekin gertatutakoaren antzeko zerbait gertatzen ari zaiola, alegia juntagailu izatetik izenordain erlatibo (erlatibatzaile) huts bihurtzera igarotzen ari dela. Ondorioz, kategoria batetik besterako trantsizioan ohikoa dena gertatzen ari da: funtzioen birbanaketa bat. Teoriak dio ISEk mendeko EPn subjektu edo objektu zuzenaren funtzioa daukanean soilik erabil dezakegula čto, eta hori betetzen da čto2-ren kasuan. Haatik, ISE subjektua denean, izen bizidunei (40a) nahiz bizigabeei (40b) egin diezaieke erreferentzia, čto1-ek ez bezala. Horrez gain, arau guztien arabera, aurrekariak bizigabea izan behar du objektu zuzenaren funtzioa hartzeko (40c), nahiz eta gaur egun erraza den eguneroko hizkeran bizidunekin ere topatzea. Egia esan, gure corpusean ere badago izen ardatz biziduna daukan adibide bat (40d). Halere, liburu horretako egilea ezagututa, azken adibide hau langileak ‘objektu’ bezala tratatuak direla adierazteko modu bat izan daiteke. Baliteke, halere, adibide horretan maila sozial apaleko pertsonen ahozko hizkera islatu nahi izana. Dena den, objektu zuzenaren funtzioa, corpus guztian zehar, hiru perpausetan soilik agertzen da; subjektuzkoak, ordea, berrogei dira. Horrez gain, badago kasu bat hizkera Aurrekariaren izaera čto2-rekin osatutako perpausetan Čto2 izenordaina čto1-engandik bereizten duen ezaugarri nagusia, hain zuzen, aurrekaritzat izen bat edukitzeko ahalmena denez, garbi dago aurrekariak izena izan beharko duela. Egia da gure corpusean čto2-rekin osatutako 44 perpausetatik 38tan (%84) daukagula, esplizituki, izen bat, baina gainontzekoetan agertzen diren izenordainek ere erreferentzia garbia egiten diote aurretik ageri den izen bati. 2.1.9. Aditzondo erlatiboak Izenordainek ez bezala, aditzondo erlatiboek espazioari edo denborari dagokion ñabardura bat gehitzen diote perpausari; ekintza bat non edo noiz gertatu den zehazten dute. Lekuzko aditzondoak hiru dira (GDE ‘non’, KUDA ‘nora’ OTKUDA ‘nondik’) eta denborazkoa, berriz, bakarra (KOGDA ‘noiz’). Gure corpusean bakoitzak duen maiztasunari erreparatuz gero, ikusten dugu gde lekuzko aditzondoa dela sarrien erabiltzen dena (aditzondo guztien %59); ondoren kogda denborazkoa (aditzondoen %27); azkenik kuda (%10) eta otkuda (%4) lekuzkoak dira gutxien ageri direnak. Lekuzko nahiz denborazko izan, aditzondo erlatiboek ezaugarri gramatikal gehienak partekatzen dituzte: beti mendeko perpausaren hasieran joan behar dute derrigorrez, eta ez daukate batere komunztadura formalik, ez ISErekin ezta mendeko EPko aditzarekin ere. ISErekin daukaten harremana semantikoa da bakar-bakarrik. ISErekin komunztadura ez egitea gertatu ohi da beste erlatibatzaile batzuekin ere (čej eta čto2-rekin adibidez), baina aditzondo erlatiboak dira mendeko perpauseko inongo elementurekin ere harreman formalik ez duten bakarrak, azken finean aditzondoak direlako. Aditzondo guzti hauek kotoryj-k ordezka ditzake –preposizioarekin eta lekudenborazko esanahia bereganatuz–, (42)ko adibideetan ikus dezakegunez: kotoryj-rekin osatutako lau perpaus dauzkagu (42a-d), preposizioekin eta zehar-kasuekin. Perpaus horietan, kotoryj ordezkatzea posible da, hurrenez hurren, gde, kuda, otkuda eta kogda aditzondoekin. Kotoryj-rekin osatuta dauden eta leku-denborazko interpretazioa izan dezaketen perpausetan, aditzondoa edo kotoryj erabili, esanahia ez da aldatzen. Halere, kotoryj-k genero, numero eta kasu bidezko komunztadura egiten duenez, ISEren eta mendeko perpausaren arteko harremana finkatzen eta anbiguotasunak ekiditen laguntzen du. Aurrekariaren izaera aditzondo erlatiboekin osatutako perpausetan Aditzondo erlatiboekin osatutako perpaus ia guztietan ISE izena da. Gure corpusean aditzondo erlatiboekin osatutako 284 perpausetatik 283tan da izena aurrekaria eta batean soilik izenik gabeko erakuslea (43). 2.1.10. Aurrekaria perpaus oso bat denean Badira gure inguruko hizkuntzetan erlatibozko perpaus batzuk, aurrekaritzat aurretik azaldutako perpaus oso bat dutenak. Errusieraz čto erlatibatzailearekin (46a-b) eta gaztelaniaz, oro har, lo cual erabilita osatu ohi diren perpaus hauek euskaraz ez dira gramatikalak, eta bi perpausen artean eten bat sartuz euskaratzen dira gehienetan perpaus hauek. ‘…[gorabehera guztien berri jakinaraztera behartu zuen zerbitzaria: nork gobernatzen zuen lehen eta nork orain, ea etekin handiak ematen zituen, ea jabea oso zitala zen]. [Morroiak, ohi denez, honela erantzun zion: «Bai, jauna, alproja galanta da]».’ (ARH: 25) 2.1.11. Errusierazko perpausen balio semantikoa erlatibatzaileen arabera Erlatibatzaile bakoitza balio semantiko bati edo besteari lotuago dagoen baieztatzeko lagin batzuk aztertu ditugu, eta hauek erlatibatzaileen berezko ezaugarriekin erkatu ondoren, balio semantikoaren arabera erlatibatzaileak bi multzotan sailka ditzakegula ondorioztatu dugu. - Edozein balio semantiko har dezaketenak; alegia, balio murrizgarri eta ezmurrizgarria adierazteko gai direnak. Ezaugarri hau batez ere kotoryj-ri dagokio, eta, neurri batean behintzat, kakoj-ri eta čej-ri. - Sarritan balio murrizgarria daukatenak: aurrekaritzat izenordaina izan ohi dutenak (čto, kto) eta aditzondo erlatiboak. Kotoryj-ri dagokionez, bere hedapen semantiko zabalak eta izenordain erlatiboetan markatu gabeena izateak edozein balio semantiko hartzea ahalbidetzen dio kotoryj-ri. Halere, badira kontuan izan beharreko elementu batzuk. Aurrekariaren ikuspuntutik, esan daiteke erakusleek, mugatzaile diren heinean, balio semantiko murriztailea adierazteko aukera handiagoa dutela, objektu-multzo batetik objektu baten erreferentzia ateratzea errazten dutelako. Noski, kontzeptu semantiko bati buruz ari garenez, testuinguruaren –eta honen interpretazioaren– menpe egongo da derrigorrez, perpaus bakoitza era batera edo bestera ulertzeak, balio semantikoa ere desberdina izatea eragingo baitu. (47a) murriztailea da eta (47b) ez-murriztailea. (47c), ordea, testuinguru zabalago baten faltan, egindako interpretazioaren araberakoa izango da: ez-murriztailea beste neskarik ez badu ondoan eserita, eta murriztailea beste neska batzuk ondoan baditu eserita, baina ez buru ondoan. Corpusean zehar interpretazio egokia egitea zailtzen duten adibide asko topatu ditugu. Hori dela eta, zaila izango da interpretazio semantiko ireki batean oinarrituriko datuekin lan egitea, eta horietatik estatistika eraginkorrak ateratzea. Testuinguru zabalago bat izan ezean, anbiguotasuna sortzen da. Gainera, aurrekari den ISEn zenbat eta elementu mugatzaile gehiago izan, orduan eta murriztaileagoa izango da EPren interpretazio semantikoa. (48a-e)ko adibideetan izenaren aurretik honako determinatzaileak daude hurrenez hurren: takoj ‘horrelako’, ta ‘hori-Fem.’, ta že ‘horixe- Fem.’, ta samaja ‘hori bera-Fem.’, tot ‘hori-Mask.’. Guztiek interpretazio murriztailea –objektu-multzo batetik objektu bat bereizteaerrazten dutela esan daiteke. Koj erlatibatzaileari ere berdin-berdin eragiten dio kotoryj-ren balio semantikoaren inguruan esandakoak, funtsean izenordain berbera baitira. Čej-rekin osatutako perpausetan ere kotoryj-dunetan gertatzen denaren antzeko zerbait daukagula dirudi: testuinguruaren arabera erraz har ditzake balio murriztailea nahiz ez-murriztailea. Lagina oso handia ez den arren (6 perpaus), badirudi corpuseko datuek eta erlatibatzailearen ezaugarriek hori erakusten dutela. Beste muturrean –balio murriztailea errazago hartzen dutenen artean– batetik čto eta kto dauzkagu eta bestetik aditzondoak. Čto eta kto erlatibatzaileekin osaturiko perpausei dagokienez, izenordainen erabilera handia dela eta, balio murriztailea da ohikoena. Aditzondoek ere balio murriztailea dute ez-murriztailea baino maizago. Hau ere logikoa da, azken finean balio ez-murriztailea dutenean, gehiago dira leku-denborazko aditzondo, erlatibatzaile baino. 3. GURE CORPUSEKO ERRUSIERAZKO PERPAUSEN EUSKAL ORDAINAK Tesi honen helburuetarako, euskarazko erlatibakuntza-estrategiak sailkatzeko irizpide nagusitzat mendeko EPk izen ardatzarekiko daukan kokapena hartuko dugu. Honen arabera, bi multzo nagusi bereizten dira euskaraz: ardatzaren ezkerretara hedatzen direnak (oinarrizko erlatibakuntza-estrategiak) eta ardatzaren eskuinetara agertzen direnak (erlatibo aposatuak). Batetik, izen ardatzaren ezkerretara hedatzen diren -(e)n atzizkidun erlatibo arruntak (51a) eta erlatibo jokatugabeak (51b) dauzkagu. (51a)n gizon izen ardatza daukagu, eta honen ezkerretara –en erlatibatzailea daraman mendeko EP, non aditza jokatuta dagoen ([lanera etorri den]). (51b)n, aldiz, perpaus berdina gizon ardatzarekin, baina mendeko EPko aditza jokatu gabe ([lanera ETORRITAKO] gizon bat). Bestetik, hiru erlatibo aposatu mota dauzkagu euskaraz: -(e)n atzizkidun erlatibo aposatuak, ZEIN/NON galdetzaileen bidez osaturikoak eta BAIT- aurrizkiaren bitartez eratutakoak. (52)ko hiru perpausetan gizon ardatza ezkerretara dago, eta mendeko EP, aldiz, eskuinetara, arrunt aposatu baten bidez (52a), ZEIN/NON galdetzaileez baliatuz (52b) edota izenordainik gabeko BAIT- aurrizkia erabiliz (52c). Hemen aipaturikoak dira, zalantzarik gabe, euskarak EPk osatzeko dituen baliabide nagusiak. Halere, hauez gain badira beste bi ere: korrelaziozkoak eta aurrekaririk gabeko izenordaindunak bezala ezagutzen direnak. Gure corpusean euskarazko korrelaziozko perpausak zortzi besterik ez dira, eta aurrekaririk gabeko izenordaindunak, aldiz, ez dira agertu ere egiten. Ondorioz, biak ala biak dagokien lekuan laburki aipatzera mugatuko gara. EPak osatzeko funtsezko lau moduetan jarriko dugu batez ere arreta: erlatibo arruntak eta jokatugabeak batetik eta erlatibo arrunt aposatuak, ZEIN/NON eta BAITerlatiboak bestetik. Ondoren bana-banan aztertuko ditugu, azalpena gure corpuseko adibideekin hornituko dugularik. 3.1. Izen ardatzaren ezkerretara hedatzen diren -(e)n erlatibo arruntak Euskaraz oinarrizko erlatibakuntza-estrategia gap strategy ‘hutsunearen estrategia’ delakoa da; hots, mendeko EPn ISEren erreferentzia argirik ez agertzean datzan estrategia (Kuteva/Comrie 2005: 122-123). ‘Erlatibo arruntak’ izena beharbada eztabaidagarria izan daiteke ikuspuntu linguistiko zorrotz batetik, baina euskararen inguruko hainbat azterketatan nahiz EGLUn agertzen denez, izen hori gure egitea erabaki dugu. Erlatibo arrunt hauek dira, esan bezala, euskaraz ohikoenak, zenbait hiztunentzat ia onargarriak diren bakarrak. Garbi dago ISEren isiltze horrek, markatzen ez den edozein elementurekin gertatzen den legez, anbiguotasun maila handiagoa izatea dakarrela. Errusieraz –oro har indoeuropar hizkuntzetan– ardatzaren eskuinetara hedatzeak eta erlatibatzeko izenordain espezifiko bat edo gehiago izateak anbiguotasuna ezabatzea errazten du. Tesi honen hasieran erlatibo arrunten adibide bat ematen genuen (1´), eta euskararen oinarrizko erlatibakuntza-estrategia deskribatzen genuen, esanez soziatibo kasu marka daraman ISren barnean mutil ardatzarekiko izenlagunaren funtzioa hartzen duen perpaus menderatua zegoela: liburu hau idatzi du. erreferentziakide dena, eta mutil ardatz duena. Horregatik esaten genuen bi perpaus geneuzkala: mutilak liburu hau idatzi du eta mutil horrekin bizi da neska hau (2´). Laburtuz, esan dezakegu euskarazko oinarrizko erlatibakuntza-estrategiaren ezaugarriak ondorengoak direla: bere ezkerretara mendeko perpaus bat daukan izen ardatz bat agertzea, eta mendeko perpausaren amaieran aditzak -(e)n atzizki bat eramatea, menderagailuaren funtzioa hartzen duena. Erlatibo arruntak beti izen ardatzaren ezkerretara agertuko dira. Horixe da, hain zuzen, erlatibo aposatuengandik bereizten dituen ezaugarri nagusia. (53)ren modukoak ez ditugu kontuan hartuko, gure corpusean horrelako adibiderik ez dagoelako, eta euskara estandarrean hitz-segida nahiko ezohikoa delako. Dialekto hitza ez da ez geografikoki edo sozialki ulertu behar (De Rijkek berak onartzen du dialekto (jatorrizkoan dialect) hitza nahasgarria izan daitekeela–, hiztunaren malgutasunaren eremu bezala baizik. Azkenik, bi “dialekto” horien azpitik aditzaren argumentu hurbil bati ez dagozkion sintagma adberbialak leudeke, oso erlatibagaitzak –maiz erlatibaezinak– liratekeenak: soziatiboa (-EKIN), bizidunen leku-denborazkoak (-ENGAN, -ENGANA, -ENGANDIK), benefaktiboa (-ENTZAT) eta motibatiboa (-ENGATIK). De Rijkek jasotzen dituen testigantzetan hiztunak ez omen dira koherenteak; hau da, hiztun bati egun batean onargarria iruditzen zaiona handik aste pare batera ez zaio hain zuzena iruditzen edo, alderantziz, hasieran onartezintzat jotakoari gero onargarri deritzo. Fenomeno paradoxiko batzuk gertatzen direla ere ikusi zuen De Rijkek: hiztun batek sortutako perpausak beste bati onartezinak iruditzea, nahiz eta biek ala biek euskarazko konpetentzia-maila berdina izan. Horrez gain, hiztun bakoitzak informazio bat deskodetzeko duen pazientzia bezalako faktore psikologiko indibidual batzuk ere aipatzen ditu De Rijkek. Honek guztiak, azken finean, euskarazko oinarrizko erlatibakuntza-estrategiaren erlatibo arrunten– anbiguotasuna berresten du, morfologikoki markatua ez egoteak berarekin dakarren zehazgabetasuna. Comrie/Keenan-ek ere, beraien hierarkia azaltzerakoan, beste hizkuntza askoren artean, euskararen oinarrizko erlatibakuntza-estrategiaren ezaugarriak aurkeztu zituzten. Bertan baieztatzen zuten euskarak hutsune bidezko estrategia (gap strategy) hobesten duela, mendeko EPn ez duela kasurik markatzen (-case), eta kasu gramatikalak (absolutiboa, ergatiboa eta datiboa) soilik erlatiba ditzakeela (Comrie/Keenan 1977). Hori hala da, nahiz eta euskarak badituen muga horiek gainditzeko zenbait baliabide, aurrerago ikusiko dugun bezala. Edonola ere, gure corpusa literatura-testu idatziz osatua dagoenez, erlatiboen prozesamenduan erregistro idatziaren eta ahozkoaren artean dauden desberdintasunak kontuan izan beharko ditugu, idaztea edo irakurtzea ez baita hitz egitea edo entzutearen parekoa. Irakurtzeak deskodetzea erraztu eta anbiguotasunak murrizten ditu, denbora gehiago daukagulako adierazitakoa ulertzeko. Ahozkotasunaren bat-batekotasunak, aldiz, deskodetzea zailtzen du, buruak gorde eta kudeatu dezakeen informazioa murritzagoa delako, eta hartara, anbiguotasunak areagotzen direlako, adierazpen-baliabideen aukeraketa baldintzatuz. Ondorioz, espero izatekoa da ahozko testigantzak jasotzen dituen corpus batean erlatibo arruntak batez ere kasu marka erlatibagarriekin (gramatikalekin) agertzea, eta idatzizko testuak biltzen dituen corpus batean, aldiz, alderantzizkoa gertatzea: kasu marka erlatibagaitzak sarriago erlatibatuak egotea. Gure corpusa oso-osorik idatzizko testuetan oinarritzen denez, pentsatzekoa da kasu marka erlatibagaitzak ahozko testuetan oinarrituriko corpus batean baino sarriago agertzea. Haatik, non dago erlatibo arrunten erlatibagarritasunaren muga? Noiz erabakitzen dute itzultzaileek erlatibo arrunt bat osatzea ez dela onargarria? Galdera horiei erantzuteko euskarazko erlatibagarritasunaren eskalan bereizi ohi diren hiru mailak aztertuko ditugu: kasu marka erlatibagarriak (gramatikalak), erlatibagaitzak eta erlatibaezinak. 3.1.1.1. Kasu marka erlatibagarriak Aditz komunztadura duten kasu gramatikalak dira euskarazko oinarrizko erlatibakuntza-estrategiarekin erlatibatzen errazenak, hots, absolutiboa, ergatiboa eta datiboa. Ergatiboa eta absolutiboa ia inongo murrizketarik gabe erlatiba ditzakegu, bietatik erlatibagarriagoa zein den guztiz argitu gabe badago ere (ik. I kapituluko 1.2. puntua). AH-k eztabaida ugari piztu izan du hizkuntza ergatiboei aplikatzerakoan, hain zuzen bertan subjektua bezalako kontzeptu bat aditzaren iragankortasunari jaramonik egin gabe erabiltzen delako. Hizkuntza ergatiboetan subjektuak bi kasu marka izan ditzakeenez –sinpleki esateko, ergatiboa aditz iragankorrekin eta absolutiboa aditz iragangaitzekin–, gure corpuseko datuak aztertzerakoan, iragankortasuna kontuan izan beharko dugu. Datiboari dagokionez, erlatibagarritasun-maila beste bienaren antzekoa da, prozesamenduaren ikuspuntutik beste biak baino koska bat beherago dagoela dirudien arren. Edonola ere, (54a-d) perpausetan ikusten da erlatibatzeko arazo berezirik ez dela sortzen, ISEk edozein kasu marka gramatikal hartzen duela ere: ergatiboa (54a), subjektuaren funtzioa daukan absolutiboa (54b), objektuaren funtzioa daukan absolutiboa (54c) edota datiboa (54d) izan daiteke. Ohartarazi behar dugu euskarazko adibide hauek eta hemendik aurrerako guztiak corpusetik atera ditugula, eta horregatik ematen ditugu ohiko moduan: lehendabizi errusierazko perpausa eta ondoren euskarazko itzulpena. Halere, argi geratu behar du hemen euskal ordainak aztertzen ari garela, eta puntu honetan berdin zaigula errusierazko jatorrizko perpausak zein baliabide erabiltzen dituen edota nola osatua dagoen. Horrek ez du esan nahi kotoryj edo kakoj bezalako izenordainek, preposizioekin eta leku-denborazko esanahia adierazten dutenean, agertu ezin dutenik (56). Askotan perpaus hauek onargarriago egiteko tokia edo garaia, bezalako hitzak sartu behar ditugu, baita jatorrizko testuan halakorik ez dagoen kasuetan ere (57). Adlatiboak (58a-b) eta ablatiboak (58c-d) ere gramatikalak dira euskaraz erlatibatzen direnean, baina prozesatzeko inesiboak baino koska bat zailagoak ere bai; inesiboengandik eratorriak izanik, konplexutasun morfologiko handiagoa dutelako. Dena den, erlatibagaitzak dira, baina ez erlatibaezinak, gure corpusetik ateratako ondorengo adibideek frogatzen duten moduan. Aurreko perpausak erlatibo arrunt batekin ematen saiatuz gero, garbi ikusten da prozesamendua koxka batean zailtzen dela. Akaso azkenekoa onargarria izan daiteke, behintzat De Rijkek identifikatzen duen “dialekto malguago” horretan, eta izenordain erakusle erresuntiboez baliatuz; besteen gramatikaltasuna, ordea, oso zalantzazkoa da. (60’) a) *[Jainkoarengan baino uste hobea zuen] (bere) errege-pika. b) *[Handiki poloniarrak dueluan borrokatzen ziren] neskatxen istorioak. c) *Pavlushka, [indarrak neurtzea oso onuragarria izango ez zen] gazte sendoa bera. d) [Berarekin janari urria hainbanatzen nuen] zaldi eder baten jabe nintzen. Oinarrizko erlatibakuntza-estrategia ordezkatzeko erlatibo aposatuak edo baliabide ez-erlatibo bat erabiltzea ikusi dugu aurreko puntuan, baina desegokia den testuinguru batean erlatibo arrunt bat osatu nahi badugu, nola egin dezakegu? Bada, horretarako euskaraz ezagutzen ditugun baliabide jakin batzuk erabiliz. Euskal hiztunen arteko joera nagusia oinarrizko erlatibakuntza-estrategiaz baliatzea da, kontestu normaletan eta prozesatzeko zailtasunak gainditzeko modukoak direnean. Hiztun batek –kontziente edo inkontzienteki– joera horri eutsi nahi badio, euskarak baliabide batzuk eskaintzen dizkio, hala nola: azpikategorizazioa, kasu paralelismoa, izenordain erresuntiboak, sintagma erlatibatuak aditz komunztadura izanaraztea eta lekudenborazko izen ardatza duten EPei –ko atzizkia eranstea (EGLU-V 1999:189-196). Gure corpusean, idatzizkoa eta literatura-testuek osatua izanik, kosta ahala kosta erlatibo arruntak osatzeko grina ez da ahozko testuetan bezain handia, baina itzultzaileen artean –hiztunen artean bezalaxe– erlatibo arruntekiko atxikimendu-maila desberdinak daude. Itzultzaileen arteko atxikimendu-maila desberdinak aztertzea izango da, hain zuzen, gure ikerketaren funtsezko helburuetako bat. 3.1.2.1. Azpikategorizazioa eta ezohiko erlatibakuntza-kasuak Aditz bakoitzak bere errekzioa daukala gauza jakina da. Nahiz eta deklinatzen diren hizkuntzetan ikusten den hori garbien, deklinabide formalik ez daukatenek ere izan ditzakete marka morfologikoak. Adibidez, gaztelaniaz, preposizioen bidez gauzatzen da errekzioa, “hablar de”, “contar con” eta gisako esamoldeetan. Beraz, mendeko EPko aditzak erlatibatutako kasu marka azpikategorizatuta daukanean, hau da, kasu marka hori aditzaren nolabaiteko argumentu gisa agertzen denean, erraztu egiten da erlatibatzea. EGLUk (61a-b) adibideak ematen ditu fenomeno honetarako (EGLU-V 1999:187). (61a)n solas egin aditzak badu bere baitan norekin kasu markari dagokion esanahi bat, eta beraz, aditzak esanahi hori azpikategorizatuta izateak erlatibagarritasuna erraztuko luke. Berdinberdin konfiantza izan aditzarekin, oraingoan norengan kasu markarekin (61b). Adibidez, (62)ko testuinguruan –printzipioz erlatibagaitza– erlatibo arrunta osatzea ahalbidetu duena azpikategorizazioa –edo beharbada azpikategorizazioaren urratzea– izan daiteke, ardatzaren eta mendeko EPren arteko komunztaduraren urratzea, alegia. Edonola ere, gure ikerketarako interesgarria den zerbait irudikatzen du adibide honek: STko kotoryj izenordain erlatiboa euskararentzat bereziki erlatibagaitza den kasu marka genitiboan egonik, euskal ordaina erlatibo arrunt batekin eman nahi izanak behartu duela itzultzailea ezohiko erlatibo bat osatzera. Aditzez gain, izen sintagma batek ere izan dezake kasu marka bat azpikategorizatua. Oihartzabalek (63a) jartzen du honen adibide moduan (Oihartzabal 1987:75). Gure corpuseko (63b) ere agian maila berean jar genezake, azpikategorizazio semantikoaren mailan: lekuko izenak zeren osagarria eta izan aditza dauzka azpikategorizatuta (zeren lekuko izan). Beharbada lehendabizikoa eta hirugarrena izango dira onargarrienak eta ez hainbeste bigarrena, nahiz eta zenbait hiztunek guztien onargarritasuna zalantzan jarriko duten. Edonola ere, garbi dago izenordain erresuntiboek erlatibagarritasun-maila koska bat igotzea eragiten dutela, erlatibo arruntak osatzea ahalbidetzeaz gain. Hala eta guztiz ere, beste behin azpimarratu behar da gurea bezalako literaturatestuen corpus batean ohikoena ez dela itzultzaileak horrelako kasuetan derrigorrez erlatibo arrunta mantentzea, baizik eta erlatibo aposatuak edota baliabide ez-erlatiboak erabiltzea. EGLUren arabera, erdarazko testuak itzuli behar direnean erabiltzen omen dira bereziki erresuntiboak, eta ez euskararen berezko joera bati erantzuteko (EGLU 1999:190). Pentsatzekoa da testu mota asko izango zituztela kontuan ondorio horretara iristeko, eta hori gure corpusetik askoz haratago doan auzi bat da. Egia esan, (66)ko adibidea ere zalantzazkoa da, aldaketa asko ematen baitira errusierazko perpausaren eta bere euskal ordainaren artean: batetik, errusieraz perpaus bakarra daukagun lekuan euskaraz ardatz bakarrak (pertsonarik) mendeko bi EP dauzka (leial eta txiki izango zitzaion eta egia hori BERARENGAN alaitasun eta mugimendu bihurtuko zuen). Mendeko bigarren EP horretan agertzen da, hain zuzen, corpuseko erresuntibo bakarra. EGLUren arabera badirudi literaturak ihes egin diola erresuntiboaren erabilerari (EGLU-V 1999:191), Etxaidek eta Altubek ontzat hartu zuten arren, ISE adberbiala zen kasuetarako behintzat (Etxaide 1912; Altube 1929). Gure corpusak –bere baitan literatura-testuak soilik izanik– garbiki erakusten du erresuntiboen erabilera ekiditeko joera. BAIT- aurrizkiarekin osatutako erlatiboekin bai erabiltzen dira erresuntiboak, baina hori erlatibo aposatu mota hori aztertzerakoan aipatuko dugu (ik. kapitulu honetako 3.5. puntua). 3.1.2.4. ISEri aditz komunztadura izanaraztea Estrategia hau bai topa daiteke gure corpusean, sarritan gainera. Hain sarri, ezen oso zaila baita kuantifikatzea. Oso ohiko baliabidea da bai eguneroko euskaran eta baita itzulpenetan ere. Erlatibatze-eskalan behe samarrean dauden kasu markak ekidin eta gorago daudenekin ordezkatzean datza. Komunztadura hau numeroaren araberakoa izan daiteke, baina aditzaren aukeraketa ere baldintza dezake. Bereziki azken fenomeno honen adibide ugari dago gure corpusean. Errusieraz kasu marka erlatibagaitz bat dagoenean –leku-denborazko aditzondoak edota prepositiboa eta instrumentala bezalako zehar-kasu markak adibidez– euskal ordainetan nabarmena da itzultzaileari gehien komeni zaion kasu marka bilatzeko joera; hartara aditzari komunztadura izanaraziz eta erlatibo arrunten osaketa ahalbidetuz. Oso ohikoa denez, eta gure corpusean hamarnaka adibide daudenez, bakar batzuk bakarrik ekarriko ditugu hona. Adibidez, (67a)n errusieraz ISE leku-aditzondoa den bitartean, euskal ordainean objektu zuzena da ([ibili nuen] bidea). (67b) eta (67c)ko prepositiboak, eta (67d)ko instrumentala ere euskal ordainetan objektu zuzen bihurtzen dira: [hartzen dituenak], [esan berri dudan] harrotasun, [sartzen diguzuen] pozoina. (67e)n errusieraz instrumentala dena datiboko kasu marka bihurtzen da euskaraz ([egiten dion] opari nagusia). 3.1.2.5. Leku-denborazko izen ardatza duten erlatibozko perpausei -ko atzizkia eranstea Leku edo denborazko izen ardatza duten erlatibo arruntetan sor litezkeen anbiguotasunak ezabatzeko -ko atzizkia eransteko aukera dauka euskarak. Eguneroko hizkeran idatzizkoan baino erabiliagoa izango da ziurrenik, baina gure corpusean ere agertzen dira batzuk. Aurreko puntuan aipatu dugun komunztadura aldaketak ez bezala –etengabe gertatzen baita–, -ko atzizkia hartzen duten erlatibo arruntak hamar besterik ez dira corpus guztian, eta horregatik, denak azalduko ditugu hemen. Lekuzko bat (68a) eta denborazko bederatzi (68b-j) topatu ditugu; (68j)k ez beste guztiek errusieraz ere leku-denborazko erreferentzia dute. 3.1.3. Erlatibo arrunten balio semantikoa Erlatiboen arteko bereizketak egiteko bada irizpide semantiko bat oso ikertua izan dena, eta errusierazko erlatiboak aztertu ditugunean aipatu duguna: erlatiboen balio semantikoa. EP batek errusieraz balio murrizgarria edo ez-murrizgarria izateak eragin handia izan dezake perpaus hori euskaratzeko moduan. EP batek balio murrizgarria duela esaten da izen ardatzaren erreferentzia murrizten badu, objektu multzo batetik haietako bat edo batzuk bereiziz (erreferentzia murriztuz). Beste batzuetan ez du bereizketa hori egiten, eta beraz, EP hori ez-murriztailea izango da (azken hauei esplikatibo ere esaten zaie). Erlatibo arruntek, oro har, balio semantiko murrizgarria izan ohi dute, (69)ko adibideek erakusten duten moduan. (69a)n erlatiboak balio murrizgarria dauka, pertsona horiek ezin direlako edozein pertsona izan, munduko pertsona posible guztietatik bereizten den talde murritz bat baizik, Pavelek haren bizitzan sartuak zituenak eta ez beste batzuk. (69b)n ere berdin, papertxo jakin batzuei buruz ari garelako, bere bizitzaren luzagarri direnak alegia. Haatik, zenbait izen ardatzekin oso zaila da erreferentzia murrizgarri hori lortzea; hala nola, izenordain pertsonalekin (70a) eta izen bereziekin. Azken hauekin, oso ohikoa da erreferentzia mugatzen laguntzen duen erakusle bat sartzea (70b). Morfologikoki markatu gabeko kontzeptu semantikoa den neurrian, interpretazioen menpe egongo da beti, eta ondorioz, zaila izango da datuen bidez objektibatzea. Izan ere, perpaus batzuk garbi-garbi murrizgarriak edo ez-murrizgarriak izan daitezkeen arren, ez dira gutxi bi interpretazioak onartzen dituzten adibideak. Halere, eta balio semantikoaren datu zehatzak ateratzen saiatuko ez garen arren (objektibatzeko aipatutako zailtasunak direla medio), esan behar da corpusarekin lan egiterakoan atzematen dela nolabaiteko korrelazio bat errusierazko EPren balio semantikoaren eta euskarazko oinarrizko erlatibakuntza-estrategiaren erabilpenmaiztasunaren artean. Euskal ordaina oinarrizko erlatibakuntza-estrategiaren bidez osatu nahi izanez gero, lagungarria da jatorrizko errusierazko EPk balio murrizgarria izatea, baina hori hala izanda ere, beste faktore askok aurkakoa gertatzea eragin dezakete. (71a) eta (71b) hartzen baditugu –biak itzultzaile berberarenak– ikusiko dugu bietan erlatibatzailea eta aurrekaria berdinak direla: kto ‘nor’ galdetzailea eta tot ‘hura’ mugatzailea, hurrenez hurren. Tot mugatzaileak, berez, erreferentzia murrizten laguntzen du, eta kto erlatibatzailea, gure corpuseko datuak aurkeztean ikusiko dugunez, gainontzeko erlatibatzaileak baino maizago euskaratzen da erlatibo arrunt batekin. Hori dena kontuan izanda, espero izatekoa litzateke euskal ordainak ere balio murrizgarria izatea, baina (71b)n ez da hala: (71a)ko euskal ordaina bai ematen da erlatibo arrunt batekin (normalean (71a)n aditzaren argumentua aldatuz “lortzen” du itzultzaileak oinarrizko erlatibakuntza-estrategia erabiltzea, errusieraz instrumentala dena datibo bihurtuz (‘norekin gertatzen da’-ren ordez ‘nori gertatzen zaio’ jarriz) eta, aldi berean, aurrekariaren elipsia eginez. (71b)n, berriz, itzultzaileak ZEIN erlatiboa erabiltzeko “beharra” sentitzen duela esan genezake; alegia, errusierazko perpausaren kalko bat egiten du ZEIN galdetzailea erabiliz. Kontuan izanda errusierazko bi perpausetan erlatibatzaileak euskarazko erlatibo arruntekin prozesatzeko zaila den kasu marka bat daramala ((71a)n preposiziodun instrumentala eta (71b)n preposiziodun genitiboa), arrazoia, itxura guztien arabera, bigarren perpausaren konplexutasunean bilatu behar dugu. (71b)n erlatibo arrunt bat osatzea posible bada ere, osaturiko perpausa prozesatzeko zail samarra litzateke: ‘…ekin zion [buruan gutxienez lau arshin garai zen adats guztiz ugari eta kizkur bat nabarmentzen zitzaion] haietako batek’. Egia esan, gure corpusean konbinazio guztiak topa ditzakegu: errusieraz murrizgarriak izanik euskal ordain murrizgarriak nahiz ez-murrizgarriak dituztenak, eta baita errusieraz ez murrizgarriak izanik, denetariko euskal ordainak dituztenak ere, (72)n ikus daitekeenez. (72a-c)n euskal ordainak erlatibo arruntak dira, nahiz eta errusierazko jatorrizko perpausetan denetik daukagun. Beste hainbeste (72d-f)ko adibideetan, non euskal ordainak bestelako baliabideekin ematen diren, batzuetan erlatibakuntza-estrategia desberdinak erabiliz, besteetan erlatibakuntza ezabatu eta beste egitura mota batzuez baliatuz: (72d)n menderakuntzaz osaturiko perpaus elkartua adierazpen-perpaus bakun bihurtzen da. (72e)n eta (72f)n erlatiboa beste menderakuntza mota batekin ordezkatzen da, lehendabizikoan kontzesiboa eta bigarrenean baldintzazkoa. Ikusitakoa laburbilduz, esan dezakegu SHko perpausek balio murrizgarria edo ezmurrizgarria izateak baduela eragina XHko ordainengan, baina beste faktore askorekin batera aztertu behar denez, zaila da harreman zuzen bat ezartzea SHko perpausen balio semantikoaren eta hauek XHn dauzkaten ordainen balio semantikoaren artean. 3.1.4. Izen ardatzaren izaera erlatibo arruntetan Aipatu dugu EPren balio semantikoak harreman zuzena duela izen ardatzaren izaerarekin. Euskaraz izen ardatzaren funtzioa har dezaketen hitzak izen arruntak, izen bereziak eta izenordain zehaztugabeak dira. 3.1.4.1. Izen arruntak Izen ardatz ohikoenak dira (73). Alboan erakusle bat edukitzeak erreferentzia murrizten laguntzen dion arren, estilo izenak berak ere erreferentzia aski mugatua dauka. Izen bereziak euskaraz ez dira inguruko hizkuntzetan bezain erlatibagarriak, oinarrizko erlatibakuntza-estrategiaz baliatu nahi badugu behintzat. Izen bereziak erlatibo aposatuez baliatuz bai erlatiba daitezke, baina horrelakoak ere ez dira hain ugariak euskaraz. Corpus guztian (74)ko lau adibideak soilik topatu ditugu: (74a) eta (74b)ko Izotzetako Aitona –Errusian opariak ekartzen dituen pertsonaia, Olentzero edo Aita Noel bat, itzultzaileak hitzez hitz itzulia– eta Kristo izen bereziak ote diren zalantzagarria izan badaiteke ere, (74c) eta (74d) izen propioak dira argi eta garbi. Halere, adibide hauek arretaz aztertuz gero, ikusiko dugu erakusle batez laguntzen dela itzultzailea izen berezi horiek erlatibatzeko. 3.1.4.3. Izenordain mugagabeak Izenordain mugagabeak –norbait edo zerbait (76) bezalakoak– bai izan daitezke ardatz, azken batean izen baten ordezko besterik ez baitira. 3.1.5. Izen ardatza isildurik daukaten erlatibo arruntak Gerta daiteke erlatibo arruntetan izen ardatza agerian ez egotea. Horrelako erlatiboetarako bi mota bereizi ohi dira: testuinguruan erreferentziaren bat izatea edo erreferentziarik gabeak (generikoak deituak). Beraien arteko desberdintasunak identifikatzea ez da beti erraza, interpretazioen menpe dagoelako. Egia esan, gure ikerketarako desberdintasun hori ez da oso funtsezkoa. Oro har, ardatza isildua daukaten erlatibo arruntak –besterik gabe– erlatibo arruntzat hartu ditugu, ardatza duten erlatibo arruntengandik desberdindu gabe. Hori dela eta, ezaugarri orokor batzuk laburki aipatzera mugatuko gara. Esan bezala, ardatza isildua da, baina aurretik agertzen den izen sintagma batekiko, aurrekariarekiko, erreferentzia izan dezake (batzuetan besteetan baino argiagoa); ingurunearekiko nolabaiteko lotura finka dezakegu. Erlatibatzeko eskalaren ikuspuntutik, erlatibo arrunten aldean ez dute zailtasun berezirik sortzen, ardatza daukatenen ezaugarriak partekatzen baitituzte (78a-c). (78) a) Gainontzeko kasu markentzat ardatza isildua egotearena oztopo handiegia da, eta ezin dira erlatibatu. Horregatik agertzen dira ardatz gisa izen generikoak (tokia, unea, arratsa, eguna, modua…) leku-denborazko kasu markak erlatibatzerakoan, lehenago aipatu dugun bezala. 3.2. Erlatibo jokatugabeak euskaraz Izen ardatzaren ezkerretara hedatzen diren erlatiboak bi motatakoak izan daitezkeela aipatu dugu: orain arte sakonki aztertu ditugun erlatibo arruntak eta erlatibo jokatugabeak. Erlatibo jokatugabeak asko erabiltzen dira euskaraz. Perpaus erlatiboez gain, baita perpaus osagarrietan, denborazkoetan ere, besteak beste. Erlatibo jokatugabeak hiru motatan sailkatu ohi dira: erlatibo jokatugabe arruntak (gure corpusean 82 perpaus edo jokatugabe guztien %95), korrelaziozko jokatugabeak (corpuseko 4 perpaus, jokatugabeen %5) eta galde-izenordainarekin osatutakoak (ez dugu non lo egin modukoak). Errusierazko erlatibozko perpausak itzultzeko galde-izenordainarekin osatutako perpausik topatu ez dugunez, lehenengo bietan finkatuko dugu gure arreta: batez ere erlatibo jokatugabe arruntetan eta neurri txikiagoan, korrelaziozko jokatugabeetan. 3.2.1. Erlatibo jokatugabeen hainbat ezaugarri orokor - Ez dute –en menderagailua hartzen, erlatibo jokatuek ez bezala. - Aditza nahitaez mendeko perpausaren amaieran izan behar dute. - Izen ardatzaren ezkerretara agertu ohi dira, baina batzuetan eskuinetara ere bai. - Ezinezkoa zaie ezezko perpausak eratzea. - Partizipio burututik abiatuta osatzen direnez, aspektuaren ikuspuntutik mugatuta daude, normalean –ez beti– burututako ekintzak adieraziko dituztelarik: sorturiko guztia = sortu den guztia. Testuinguruak ahalbidetu dezake iraganekoa ez beste interpretaziorik, adibidez behar eta ezin erabiliz osatutakoetan, non ez dagoen partizipio buruturik. 3.2.2. Erlatibo jokatugabe arruntak Ohikoenak dira (horregatik dira, hain zuzen, arruntak), eta gure corpuseko erlatibo jokatugabe guztien %95 dira. Osatzeko moduarengatik hiru azpimota bereizten dira: Ikus dezakegunez, lehenengo biak dira nagusi, oso antzeko proportzioetan. Euskalkien araberako bereizketa hau (sortutako ≠ sorturiko) benetakoa izango da eguneroko ahozko hizkuntzari dagokionez; haatik, gaur egungo hizkuntza jasoan – gehienbat idatzian, baina baita ahozkoan ere– hiztun guztiok, euskalki batekoak edo bestekoak izan, forma guztiak erabili ditzakegu, maiz testu berean nahasirik, nahiz eta azken hau eztabaidagarria izan daitekeen koherentziaren ikuspuntutik. Euskal hiztunak bere egunerokotasunetik urrun sumatzen dituen egiturak euskara batuaren bidez bereganatzen dituenez, ohikoa da bere euskalkiko baliokideei baino jasoago iriztea besteetatik hartuetakoei; alegia, gipuzkoar bati sorturiko forma sortutako baino jasoagoa, idatzizkoagoa irudituko zaio, hain zuen bigarren hau erabiltzen duelako bere egunerokoan. Aipatutakoaz gain, badira aditz batzuk –behar eta ezin batez ere– -ko atzizkia gehituta erlatibo jokatugabeak osatzen dituztenak. Gure corpusean badugu hauen adibide sorta bat, behar aditzarekin sei perpaus (81a-f) eta ezin-ekin hiru (81a-c). Behar aditzarekin osatutako euskal ordain guztietan errusieraz ere beharrizana adierazten duten nužno eta nado aditzondoak topatzen ditugu. Beraz, ondoriozta daiteke errusieraz behar hitzaren baliokide zuzenekin osaturiko erlatiboak ongi euskaratzen direla behar hitzarekin eraturiko erlatibo jokatugabe arrunten bidez. Ezin hitzarekin antzeko zerbait gertatzen da, jatorrizko hiru perpausetatik bitan baitaukagu errusieraz ezintasuna adierazten duen esamolderen bat: nel´zja ‘ezin da’ predikazio-aditzondoa (82a) eta ne mogla ‘ezin zuen’ aditza (82b). (82c)n ere jatorrizkoak eta bere euskal ordainak antzeko esanahia daukate, agerikoa ez bada ere: errusieraz, hitzez hitz, benetan daukazun oharmen hori dena, euskaraz oharmen ezin ukatuzko hori bihurtu da. Finean, benetakoa izatetik “ezin ukatuzkoa” izatera ez baitago alde handirik. 3.2.2.2. Erlatibo generiko jokatugabeak Erlatibo jokatugabeak –erlatibo arruntetan geratzen zen bezalaxe– izen ardatzik gabe ager daitezke; alegia, ardatza isildua izan dezakete. Horrelakoak ez dira gutxi gure corpusean (jokatugabe arrunt guztien %26). Aurreko puntuan erlatibo arruntak aztertzerakoan ikusi dugun bezala, testuinguruan erreferentziaren bat dutenak (83a) edo generiko hutsak izan daitezke (83b), nahiz eta desberdintasun hori guretzat funtsezkoa ez izan, lehenago aipatu dugun bezala. ‘[Orenburg eskualdeko gotorlekuetako batean komandante izandakoa]?’ (KAP: 80) b) 3.2.2.3. Partizipio burutu hutsarekin osatutako erlatibo jokatugabe arruntak Ekialdeko euskalkien eguneroko hizkeraren ezaugarria da –ko erantsi gabe partizipio burutu hutsarekin erlatibo jokatugabeak egitea. Gaur egun euskalki guztietako hiztunak balia daitezke erlatibo mota honetaz, euskara jasoan ari badira. Gure corpusa horren adibide garbia da, itzultzaile guztiak Hegoaldekoak izan arren, horrelako hamahiru perpaus dauzkagulako (84a-b). Erlatibo jokatugabea normalean ardatzaren ezkerretara ageri dela esan dugun arren, (84a)koa aposatua egotea deigarria da, baina erlatibo jokatugabeen ezaugarri orokorrak azaldu ditugunean, aipatu dugu –gutxitan bada ere– gerta daitekeela erlatibo jokatugabeak ardatzaren eskuinetara agertzea. Služi verno, [ KOMU prisjagneš´]; ZERBITZATU ZINTZO, [ ERL. DAT. ZIN EGIN]; ‘Leialtasun-zina [nori egin, berori zintzo zerbitzatu];’ (GGH: 27) (85d) kto ‘nor’ izenordaina datiboan jarrita osatutako aurrekaririk gabeko perpaus bat da (gaztelaniazko A QUIEN madruga… esaldiaren gisakoa), eta hitzez hitz ondorengo esanahia izango luke: zintzo zerbitzatu leialtasun-zina egin diozunari. Zaila da esatea itzultzailea zerk eraman duen esaldi hori korrelazioz ematera. Interesgarria da korrelaziozko lau jokatugabe hauek guztiak itzultzaile berberarenak direla, - Ez dira izenlagun gisa agertzen, honek erlatibo arruntetatik bereizi eta aposatuetara hurbiltzen dituelarik. - ZEIN/NON eta BAIT- erlatiboak ez bezala, korrelaziozko EPak ez dira aposatuak, beti izenordain anaforikoaren ezkerretara agertzen baitira, horretan erlatibo arruntetatik gertuago daudelarik. erlatibakuntza-abantaila bat iradokiko lukete, baina hori corpusetik ateratako datu guztiak dauzkagunean eztabaidatu beharreko gaia izango da. Jatorrizko errusierazko lau perpausak aditzondo erlatiboekin osatuak daude, bi lekuzko (87a-b) eta bi denborazko (87c-d). Horrez gain, badira denetan –bai jatorrizkoetan eta bai euskal ordainetan– leku-denborazko esanahia duten izen ardatz batzuk, erreferentzia markatzen laguntzen dutenak: toki, eremu, une, momentu. Deigarria da (87)ko lau perpausetatik hiru itzultzaile bakar batek eginak direla (eta ez da corpuseko laginik handiena daukana). Honek itzultzailearen berezko joera bat erakusten al digu ala beste zerbaitek behartzen ote du horretara (testuek, hizkuntza-sistemek…)? Zeren erlatibo jokatugabeek kasu marka inesiboa erlatibatzeko ahalmena izateak, ez baitu esan nahi aditzondoak itzultzeko baliabiderik ohikoena erlatibo jokatugabeak osatzea denik. Beste itzultzaileek ez dituzte neurri berean erabiltzen. Itzultzaile bakoitzaren estiloa aztertzen dugunean, ikusiko dugu kasu marka erlatibagaitzak erlatibo jokatugabeekin itzultzeak harreman zuzena duela itzultzaile honen (B itzultzailea izango dena) berezko erlatibakuntza-estiloarekin. Edonola ere, gure corpuseko datuek euskaraz erlatibo jokatugabeak erabiltzeko daukagun moduaren inguruan aurretik idatzitakoa berresten dute. 3.2.5. Izen ardatzaren izaera erlatibo jokatugabeetan Erlatibo jokatugabeek, printzipioz, izen mota guztiak erlatiba ditzakete, baina nagusiki izen arruntak erlatibatzen dituzte; gure corpusean ere halakoak dira ia denak. Izen berezirik ez da erlatibatzen estrategia hau erabiliz, baina bai topatu ditugu zenbait izenordain eta zenbatzaile: guztia (88a), zerbait (88b) norbait (88c)… 3.2.6. Erlatibo jokatugabe arrunten kokapena izen ardatzarekiko Orain arteko erlatibo jokatugabe arruntetan ohikoena izen ardatzaren ezkerretara joatea dela ikusi dugu, eta hala da, oro har. Ardatzaren eskuinetarako adibide bakarra (89)koa da. Badirudi kokapen hau euskaraz gramatikala dela, nahiz eta hitz-ordena markatua izan. Ardatzaren ezkerretara hedatzen diren erlatibo arruntak eta jokatugabeak aztertu ondoren, ikus dezagun banan-banan nolako ezaugarriak dituzten gure corpuseko euskarazko erlatibo aposatuek. Dakigunez, hiru erlatibo aposatu mota nagusi agertzen dira gure corpuseko euskal ordainetan: erlatibo arrunt aposatuak, ZEIN/NON erlatiboak eta BAIT- erlatiboak. 3.3. Erlatibo arrunt aposatuak Euskaraz erlatibo arruntak aposizioan erabil daitezke, nahiz eta oinarrizko erlatibakuntza-estrategia ez izan. Ageriko ardatzik ez dutela iruditu arren, aurretik aipaturiko IS bati egiten diote erreferentzia, eta kanpoko ardatza daukala esan daiteke. Erlatibo arrunt aposatuek morfologikoki oinarrizko erlatibakuntza-estrategiari jarraitzen diote –-en menderagailuarekin osatzen dira–, baina ardatzetik eskuinetara hedatzen direnez, aposatutzat hartuko ditugu. Bi modutara ager daitezke: alboko arrunt bezala (90a) edota gibeleratuta, ardatzaren eta mendeko EP aposatuaren artean perpaus nagusiko aditza dagoenean (90b). 3.4. ZEIN/NON erlatiboak Inguruko hizkuntza guztiek bezala, gaur egungo –eta azkeneko mendeetakoeuskarak ere baditu galdetzaileetatik eratorritako izenordain erlatiboak, zeinak izen ardatzaren eskuinetara hedatzen diren, izen ardatza EPren ezkerretara geratzen den aurrekari bihurtzen delarik. Euskarak galdera-izenordainetatik eratorritako bi izenordain erlatibo ditu: ZEIN eta NON. Biak ere anaforikoak dira, aurretik agertzen den izen sintagma bati erreferentzia egiten diotelako. ZEIN izenordaina kasu marka guztietarako erabil daiteke eta –nahi izanez geroleku-denborazko kasuetan NON izenordainarekin ordezkatzeko aukera dago, baina ez da derrigorrezkoa. Erlatibo erromaniko, erlatibo indoeuropar, erderismo, kalko eta beste hainbat ezizen jarri izan zaizkie erlatibo hauei. Horietako batzuek garbiki adierazten dute jende askoren aldetik ez dutela estimazio askorik izan. Egia esan, egitura hauen aldeko argumentuak oso sendoak dira; hala nola, garai guztietan euskalki guztietako idazleek erabili izana, baita egitura hauen aurkako zenbait gramatikalarik, beraien testu propioak idazten zituztenean ere, Hidalgok Larramendiren kasuan bere tesiko zati askotan agerian uzten duen bezala (Hidalgo 1995). Horrez gain, tradizio zabala izan dute euskal literaturaren hastapenetik beretik: Axularrengan eta bestelako klasikoengan ohikoak dira, eta, bide batez, baita gure corpusean ere. Hala eta guztiz ere, zenbait aro historikotan ospe txarra izan dute, garbizaletasunaren –edo garbizalekeriaren, nondik begiratzen diogun– garaian garaiko indarraren araberakoa beti ere. Zeinismoa eta antizeinismoaren arteko tirabirak gorabehera, bereziki bortitzak XX mendean (Azkue 1905; Echaide 1912), ez dirudi gaur egungo hizkuntza idatzian eta maila jasoari dagozkion testuinguruetan –iritzi partikularrak gorabehera– hauen erabilpena gehiegi eztabaidatzen denik. Erabilpenaren maiztasuna izan ohi da eztabaidagai nagusia. Maiztasunaren inguruan ikuspegi zabalagoak eta murritzagoak daude gaur egun ere, kasu hauetan ohikoa denez, oro har euskararen hitz-ordenarekin eta hainbat fenomeno linguistikorekin gertatzen den bezala. Ikuspegi zabalenak edozein testuingurutan erabil daitezkeela defendatzen du. Ikuspegi murriztaileak, aldiz, esango du ahal den neurrian ekidin behar direla, euskararentzat arrotzak direlako; beharrezko gaitz bat, nolabait esateko. Edonola ere, badirudi gaur egun –kontziente edo inkontzienteki– erdibideko posizio bat ari dela nagusitzen, alegia forma hauek onartzeak ez du esan nahi beraien neurrigabeko zabalkundeari bidea eman behar zaionik, baina erlatibo mota hauek egunerokotasunean (prentsan, literaturan, ikus-entzunezko ekoizpenean) eta gure corpusean daukaten presentzia zabalak erakusten digu funtzio bat betetzen dutela. Gure corpusa hartzen badugu, segituan nabari da bertan ZEIN/NON galdetzaileekin osatutako erlatiboen garrantzia: errusierazko perpausen euskal ordain erlatibo bat duten kasuen %13a baitira horrelakoak (%10 ZEIN-ekin eta %3 NON-ekin). Beste modu batera esanda, gure corpuseko errusiar testuen euskal itzultzaileek osatzen dituzten 100 perpaus erlatibotatik 13 ZEIN/NON erlatiboei dagozkie. Datu horiek, noski, ez dituzte itzultzaileen arteko aldeak islatzen –esanguratsuak diren arren, IV. Kapituluan ikusiko dugun bezala–, baina garbi dago funtsezko tokia daukatela erlatibozko perpausen barnean, baita itzulitako literaturan ere. Zeinismoaren eta antizeinismoaren arteko eztabaidak gorabehera, gure posizioa ondorengoa da: euskararen oinarrizko erlatibakuntza-estrategia izen ardatzaren ezkerretara hedatzen diren -(e)n erlatibo arruntak osatzea da, eta erlatibatzeko zailtasunik izan ezean, horiek hobesten ditugu. Haatik, erlatibo aposatuak –batez ere ZEIN/NON motakoak– ere baliagarriak dira, eta gehiegikeriak saihestea beste mugarik ez daukan zilegitasuna aitortzen diegu. Hori da, gure ustez, gure corpuseko emaitzek eta gaur egungo egoerak berresten duten errealitatea. Euskarazko ZEIN/NON erlatiboek hiru ezaugarri nagusi dituzte: a) Mendeko EPren hasieran kokatzen diren galdetzaile batzuk (zein, non) baliatzen dira. Izenordain hauek derrigorrez mendeko EPren hasieran agertu behar dute. Menderagailua daraman aditza, berriz, izenordainaren ondoren joan daiteke, baina baita atzerago ere, perpausaren erdialdean edo bukaeran. b) Izenordain erlatiboak aurrekaria (izen ardatza) badu –normalean izan behar du–, hori kanpoan geratzen da, mendeko EPren ezkerretara beti. c) Menderagailua –(e)n atzizkia edo BAIT- aurrizkia izan daitezke, eta aditzari itsasten zaio. 3.4.1. Menderagailua ZEIN erlatiboetan BAIT- eta -(e)n menderagailuen banaketa geografikoa nahiko garbia da: Mendebaldeko euskalkietan historikoki -(e)n menderagailua erabiltzeko joera izan da. Ekialdekoetan, berriz, BAIT- aurrizkia da nagusi. Gure corpuseko datuak nahiko deigarriak dira zentzu honetan: corpuseko 167 ZEIN erlatiboetatik 149 (%89) BAIT- aurrizkiarekin osatzen dira (94a). Gainontzeko 18 perpausetatik 16ek -(e)n atzizkia gehitzen diote aditzari, (94b)n bezala. Batean ardatz berak bi EP dauzka metatuak, bakoitza menderagailu batekin: lehendabizikoa -(e)n atzizkiarekin eta bigarrena BAIT- aurrizkiarekin (95a). Bigarrenean, menderagailuaren ondoren -ik atzizki partitibo bat ageri da -(e)n menderagailuari lotuta (95b). Egia esan, perpaus horren gramatikaltasuna bera zalantzan jartzeko modukoa da, batez ere mendeko EPko aditzaren subjektua ez delako ISE, mendeko EPn bertan dagoen izen bat baizik (iraganak). Hirugarrenean ez dago batere menderagailurik, pertsonaiak esaldia ez duelako amaitzen, besterik gabe (95c). Azken finean, amaiera jakinik ez daukan EP bat euskaratzeko beharrezkoa da izenordain erlatibo batez baliatzea, erlatibo arrunt bat izanez gero, ez baikenuke jakingo -(e)n atzizkia zeri lotu. Gainontzean erlatibakuntza ezabatu eta bestelako baliabide bat sartzea litzateke aukera bakarra. ZEIN erlatibo gehienek menderagailu gisara BAIT- aurrizkia izatea are deigarriagoa da, kontuan izanda corpusean ditugun itzultzaile guztiak Hegoaldekoak direla. Euskaldunok gure euskalkikoak ez diren elementuei izaera jasoagoa egozteko daukagun joera egon daiteke horren atzean, euskara batuaren bidez iristen zaizkigulako, besteak beste. (96a)n ZEIN izenordaina bi perpaus metatuen hasieran errepikatzen da, eta sentipenera da bien ardatza. Kasu honetan erlatibatzailea errepikatzea ez da harritzekoa, ISEk funtzio desberdinak baitauzka mendeko bi EPetan. (96b)ko bi EPetan ere funtzio desberdinak dauzka Sidor ISEk, baina kasu honetan, bigarren EP ZEIN izenordainik gabe ageri da. Honek zalantzan jarriko luke, beharbada, 3.4.2.1. XVI. eta XVII. mendeetako idazle klasikoen eredua Lehenengo eredua XVI. eta XVII. mendeetako idazle klasikoena da: Leizarragak, Oihenartek eta Axularrek adibidez, deklinabide mugagabea erabiltzen zuten. Garai hartatik iritsi zaizkigun formen paradigma honelako zerbait litzateke: 3.4.2.2. XVII. mendeko bigarren erditik XIX. mendea arte XVII. mendeko bigarren erditik bertatik hasita, XVIII. eta XIX. mendeetan zehar deklinabide mugatua finkatzen da. Mugatuaren aldeko joeraren ondorioz, singularra eta pluralaren arteko aukera irekitzen da. 3.4.2.3. XIX. eta XX. mendeetako eredua XIX. mendean aurreko biak nahasten dituen hirugarren eredu bat finkatzen da, gehienbat bizkaieraz –Moguel, Añibarro, Astarloa, Uriarte–. Egile hauek singularrerako forma mugagabea hartzen dute, eta pluralerako mugatua. 3.4.2.4. Gure corpuseko ZEIN erlatiboen deklinabide-eredua Gaur egun izenordain hauen formen inguruko arau garbirik ez dagoen arren, badirudi bigarren ereduak duela tradiziorik zabalena (XIX eta XX mendekoak). Gure corpusean behintzat eredu hori da nagusi, testu nahiz itzultzaile desberdinak gorabehera, eta beraz, tradiziorik zabalduenarekin bat eginez argi eta garbi. Laburtuz, irizpide-batasun erabatekorik ez dagoen arren, badirudi gure corpuseko zatirik handienean badagoela eredu bat, nahiko barneratua dagoena gaur egun euskaraz idazteko edo maila jasoan hitz egiteko ardura dutenengan. Badirudi Euskaltzaindiak NORA eta NONDIK adberbioak izenordain erlatibo moduan erabiltzea onartzen duela, nahiz eta hiztun askorentzat nahiko arraroak diren. EGLU-k ematen du horrelako adibide bat NONDIK adberbioarekin (100). Horren zuzentasunaren ingurukorik esaten ez duenez, pentsatu beharko dugu zuzentzat duela. 3.4.5. Aurrekariaren kokapena ZEIN erlatiboetan Aurrekariaren elipsia ezinezkoa da ZEIN erlatiboetan, eta aposatuak izaki, aurrekariaren eskuinetara agertzen dira. Askotan ondoan, baina batzuetan aparte. Hurbileko aposizioan, normalean, aurrekariaren atzetik joaten dira, eta bereizita agertzen badira, beste izan sintagma batean sartuta dagoelako (102a) edo haren ondotik aposizio bat datorrelako (102b) izan ohi da. ZEIN erlatiboak gibeleratuta ager daitezke (103a-b). Aditza aurrekariaren eta mendeko EPren artean dago. 3.4.6. ZEIN erlatiboen balio semantikoa ZEIN erlatiboen balio semantikoari buruz asko eztabaidatu izan da. Batzuek diote interpretazio posible bakarra ez-murrizgarria dela. Beste zenbaiten iritziz interpretazio murrizgarria ere izan dezake. Edonola ere, garbi dago balio ez-murrizgarria erraz hartzen dutela ZEIN erlatiboek, horixe izaten baita sarritan beraien agerpena errazten duen ezaugarria: oinarrizko erlatibakuntza-estrategiarekin erlatibatzeko zailak diren aurrekari ez-murrizgarriak erlatibatzeko ahalmena. Orokorrean zalantza asko daude, baina badirudi kasu marka adberbial batekin edota postposizio batekin erabiltzen denean interpretazio murrizgarria ere izan dezakeela. Halaber, lehenago aipatu dugun moduan, interpretazio semantikoen menpe egoteak berarekin dakarren anbiguotasuna dela medio, batzuetan ez da erraza aurrekari batek balio murrizgarria edo ez-murrizgarria duen zehaztea. 3.5. BAIT- erlatiboak BAIT- erlatiboak aski bereziak dira. XX. mendean ZEIN erlatiboek izandako ospegalerari egotzi izan zaio hauen erabilpenaren areagotzea. Ekialdeko euskalkietan du 3.5.2. BAIT- erlatiboak eta kausazko perpausak Erlatibo mota honen eta BAITaurrizkidun kausazko perpausen arteko anbiguotasuna garbia da, maiz interpretazioaren baitan dagoelako. Egia esan, gure corpusean BAIT- aurrizkiarekin osatutako perpaus gehien-gehienak interpreta daitezke kausazko bezala, baina STan denak erlatibozkoak direnez, aipagarriak eta erlatibo aposatuen artean sartzeko modukoak iruditu zaizkigu, BAIT- aurrizkiaren bidez osatutako erlatiboak direla hobetsiz, beraien balizko kausazko izaeraren kaltetan. Aipatutako anbiguotasunaren adibidetzat har dezakegu (106)ko perpausa. Euskarazko testuan uler daiteke harrobi hartarantz saihestu zirela, hildako animaliaren bat amiltzeko beharra zutelako. Jatorrizkoak ez du interpretazio horretarako biderik ematen. Horrelako perpaus askotan interpretazio semantikoaren eta testuinguruaren araberakoa izango da kausazkoa edo erlatibozkoa den esatea. (107)ko lau BAIT- erlatiboen errusierazko baliokideak erlatibatzaile desberdin banarekin osatuak dira: (107a) kuda lekuzko aditzondoarekin eta beste hirurak, hurrenez hurren, čto2 (107b), kakoj (107c) eta kotoryj (107d) izenordainekin. Guztiak errusieraz beste interpretaziorik onartzen ez duten EPak dira. Euskarazko ordainetan, aldiz, anbiguotasun bat dago, eta jatorrizko errusierazko esaldia ezagutu ezean edo beste testuingururik ez badaukagu, kausazko bezala interpretatzea zilegi da. erlatiboak) aztertu ditugu, baina hauez gain, badira beste hiru mota ere: korrelaziozkoak, aurrekaririk gabeko izenordaindunak eta aurrekaritzat perpaus oso bat dutenak. Korrelaziozkoen kopurua sinbolikoa da (corpusa osatzen duten 2402 perpausetatik 2 besterik ez) eta beste bien arrastorik ere ez dugu topatu; hortaz, laburki aipatzera mugatuko gara. 3.6.1. Korrelaziozko erlatibozko perpausak Erlatibo jokatugabeak aztertu ditugunean ikusi dugu haien azpi-mota bat korrelaziozkoak zirela. Bada, han esandakoek berdin-berdin balioko digute korrelaziozko erlatiboak ulertzeko. Korrelaziozko jokatugabeekiko desberdintasun bakarra aditza jokatua izan behar dutela da. Gure corpus guztian bi dira korrelaziozko erlatibotzat jo ditzakegun perpaus bakarrak (108a-b). (108a)n korrelaziozko harreman garbia daukagu perpaus nagusi eta mendekoaren artean. (108b) semantikoki korrelaziozkotzat har badaiteke ere, agian harreman hori erlatibozkoa den eztabaidagarriagoa izan liteke. 3.6.2. Aurrekaririk gabeko izenordaina dutenak Aurrekaririk gabeko izenordaindun deiturikoak, “Erranen diot nori ere erranen baituzu” bezalakoak (EGLU-V 1999:175), ez dira ohikoak, Ekialdeko hizkera batzuetan ez bada. Gure corpusean ere horrelako adibiderik ez dagoenez, ez gara aipamen labur honetatik harago joango. Errusieraz osa daitezke, normalean čto1-en bidez, baina euskaraz beste baliabide batzuen alde egitea da ohikoena. ZEIN eta BAIT- erlatiboekin erraz osatzen dira aurreko esaldi bat erreferentziatzat daukaten perpausak, baina eztabaidagarria da euskaraz gramatikalak edo kalkoak diren. Erlatibo arrunt aposatuekin teorian osa daitezke (109)ren modukoak, baina hiztun askorentzat ez dira oso onargarriak. Ardatzaren ezkerretarako erlatibo arrunt batekin ematea, aldiz, ia ezinezkoa da. Corpusa osatzean erabaki bat hartu genuen: errusierazko horrelako perpausak kanpoan uztea; euskarazko ordainak beti beste baliabide mota batzuen bidez ematea espero genuenez, distortsioak eragin zitzakeelako, eta corpusaren neurria beharrik gabe ez puzteko. (110)en, adibidez, BAIT- erlatibo batekin osatua dago euskal ordaina, horrelako perpausak euskaratzeko baliabiderik egokienetakoa ziurrenik. 1995etik 2009ra arte errusieratik zuzenean euskaraturiko literatura-testu guztiak hartu eta errusierazko testuetan topatutako erlatibozko perpaus guztiak beraien euskal ordainekin lerrokatu ditugu, literatura-corpus paralelo bat osatuz. Lerrokatutako perpausak eta beraien euskal ordainak gure ikerketarako erabilgarri izan daitezen, ordea, bi sailkapen mota burutu ditugu. 1) Lehendabiziko fase batean sailkapen orokor bat burutu dugu, euskal ordainak erlatiboak edo ez-erlatiboak diren zehazteko. a) Ordain erlatiboetan erlatibakuntza-estrategien banaketa nolakoa den aztertuko dugu; alegia, zenbat EP agertzen diren izen ardatzaren ezkerretara eta zenbat eskuinetara (aposatuta). b) Ordain ez-erlatiboen izaera sistematizatzen ere saiatuko gara; zenbat mota dauden eta zein den bakoitzaren maiztasuna. 2) Bigarren fase batean, errusierazko perpausei zenbait irizpide –edo irizpidemultzo– aplikatuta, hizkuntza-sistemak eta itzultzailearen estiloak itzulpen-prozesuan izan dezaketen eragina zehazten eta bata bestearekin kontrajartzen saiatuko gara. a) Hizkuntza-sistemaren eragina neurtzeko bi irizpide finkatu ditugu: ISEren posizio sintaktikoaren araberakoa, eta errusierazko erlatibakuntza-baliabide morfosintaktikoei dagokiena. b) Azkenik, itzultzaileen estiloa zehaztu ahal izateko, hauetako bakoitzak itzulitako perpausak hartu eta aurretik aipatutako sailkapen guztiak errepikatu beharko ditugu, baina oraingoan itzultzaileen jardunaren arabera banatuta: itzultzaile bakoitzak zenbat ordain erlatibo eta ez-erlatibo osatzen dituen; ordain erlatiboetatik zenbat diren ardatzaren ezkerretarakoak eta zenbat eskuinetarakoak; zein ordain ez-erlatibo erabiltzen dituzten eta nolako maiztasunarekin; ISEren posizio sintaktiko edota baliabide morfosintaktiko berdinei modu berean erantzuten ote dieten edo ez… Laburtuz, esan dezakegu sailkapen orokorrak corpusa osatzen duten testuetan zer gertatzen den esango digula, eta hizkuntza-sistemaren nahiz itzultzaileen araberako sailkapenek, aldiz, gertatzen den horren zergatiak azaleratzen lagunduko digutela. 1. CORPUSEKO PERPAUSEN SAILKAPEN OROKORRA Gure corpusa 2402 errusierazko perpaus erlatibok eta hauen euskarazko ordainek osatzen dute, eta berau osatzeko erabili dugun moduaren ondorioz, izaera asimetrikoa dauka: errusierazko perpaus guztiak erlatibozkoak dira –horixe baitzen gure corpusean sartzeko bete behar zuten nahitaezko baldintza–, baina beraien euskal ordainak erlatiboak edo ez-erlatiboak izan daitezke. Zehazki, errusierazko 2402 perpausetatik 1639tan (corpus guztiaren %68) erlatibakuntza mantentzen da, eta gainontzeko 763etan (%32) erlatibakuntzaren ezabaketa gertatzen da. Argitu beharreko kontuetako bat da errusierazko erlatiboen euskal ordainen bi heren erlatiboen bidez euskaratzea asko edo gutxi ote den, eta beste horrenbeste esan dezakegu heren batek erlatibozko izaera galtzeari buruz. Errusierazko erlatibo bat euskaraz ere derrigorrez erlatibo batekin eman behar dela esan ezin dugun arren, logikoena horixe litzateke, eta gure corpuseko datuek diote joera nagusia ere erlatibakuntzaren mantentzea dela. Haatik, perpaus guztien heren batean erlatibakuntza ezabatzea ere esanguratsua da; gure ikerketarako erlatibakuntzaren mantentzea baino are esanguratsuagoa. Horrez gain, badakigu euskarazko erlatiboak ez direla beti berdinak –ezta errusierazkoak ere–, eta euskal ordain erlatiboen izaerak ondorio desberdinetara eraman gaitzake. Adibidez, euskal ordainean mendeko EP ardatzaren ezkerretara edo eskuinetara agertzea ezin dugu berdin interpretatu. Halaber, pentsa dezakegu euskal ordain ez-erlatibo guztiak ere ez direla berdinak, eta beharbada bat edo bestea agertzeak ere ondorio desberdinak izan ditzakeela gure ikerketan. Galdera horiei erantzun ahal izateko, ordain erlatiboak eta ez-erlatiboak xehetasun handiagoz aztertu beharko ditugu; hots, itzultzaileek gure corpusean erlatibakuntza mantentzeko eta ezabatzeko erabili dituzten modu desberdinak zeintzuk diren eta zein proportziotan agertzen diren zehaztu beharko dugu. 1.1. Ordain erlatiboak III. kapituluko 3. puntuan luze eta zabal deskribatu ditugu euskarak eskura dauzkan erlatibakuntza-estrategia desberdinak. Bada, gure corpusean erlatibo mota nagusi guztiak daude ordezkatuak: izen ardatzaren ezkerretara hedatzen direnak (arruntak eta jokatugabeak), eta izen ardatzaren eskuinetara aposatuta agertzen direnak (-en arrunt aposatuak, ZEIN/NON eta BAIT- erlatiboak). Ezkerretara hedatzen diren euskal ordainen muina -(e)n atzizkidun erlatibo arruntek osatzen dute ([idatzi dudan] gutuna bezalakoek), eta hauengan finkatuko dugu batez ere gure arreta. Erlatibo jokatugabeak ere (idatzitako gutuna-ren modukoak) izen ardatzaren ezkerretara agertu ohi direnez, erlatibo arruntekin batera sailkatu ditugu, prozesamenduari dagokionez elkarrengandik hurbilen daudenak direlako. Erlatibo aposatuak, nagusiki, hiru motatakoak dira euskaraz: ARRUNT aposatuak, ZEIN/NON eta BAIT- erlatiboak. 12. grafikoan ikusten da 1639 euskal ordain erlatiboetatik 1073 (%66) erlatibo arruntak direla eta 86 (%5) jokatugabeak. Ondorioz, esan dezakegu ardatzaren ezkerretara hedatzen diren erlatiboen bidez euskaraturiko perpausak 1159 direla (euskal ordain erlatibo guztien %71). Gainontzeko 480 ordain erlatiboak (ordain erlatibo guztien %29) erlatibo aposatuen bidez osatuak daude, maiztasun handienetik txikienera: ZEIN erlatiboak 167 perpaus (ordain erlatibo guztien %10), BAIT- erlatiboak 160 (%10), ARRUNT aposatuak 93 (%6) eta NON erlatiboak 58 (%3). Horrez gain, badira korrelazioz emaniko bi perpaus, baina han edo hemen aipamen laburren bat izan ezik, ez diegu arreta gehiagorik eskainiko. gainetik). Beraz, errusierazko erlatiboak euskaratzeko orduan ere oinarrizko erlatibakuntzaestrategia dela ondoriozta dezakegu. Proportzio hori esanguratsua den arren, ordain erlatiboen gainerako %34 erlatibo aposaturen baten bidez osatua izatea ez da baztertzeko moduko datua; alderantziz, guri gehien interesatzen zaiguna da, horixe baita gure ikerketaren helburu nagusietako bat: zerk behartzen du itzultzailea oinarrizko erlatibakuntza-estrategiatik aldentzera? Lehenago aipatu dugun bezala, emaitza horiek oraindik orokorregiak direnez, datuak fintzen eta irizpide desberdinen arabera sailkatzen jarraitu beharko dugu, baina lehendabiziko hurbiltze honetatik zenbait ondorio behintzat atera ditzakegu: errusierazko perpaus guztien %68k euskal ordain erlatibo bat dauka, eta euskal ordain erlatibo horien %71 ardatzaren ezkerretara hedatzen dira. Halaber, erlatibo aposatuek, gutxiengoa izanik ere, corpus guztiaren heren bat hartzen dute, eta ondorioz, azterketa zehatzago bat behar dute. 1.2. Ordain ez-erlatiboak Aipatu dugu errusierazko perpausen heren bat erlatibakuntza ezabatuz euskaratzen dela. Erlatibakuntzaren ezabaketak, noski, beste baliabide batzuen agerpena dakar berarekin, baina zeintzuk dira beste baliabide horiek? Ordain ez-erlatiboen azterketa xehe bat burutu ondoren, itzultzaileek –kontziente edo inkontzienteki– erlatibakuntza ezabatzeko hautua egiten duten kasuetan, oro har, bi gauza gerta daitezkeela ikusi dugu: errusieraz menderakuntzaz osaturiko EP elkartuak euskaraz perpaus elkartuaren izaera mantentzea edota perpaus bakun bihurtzea (predikazioa perpaus mailakoa izan beharrean sintagma mailakoa izatera igarotzea, alegia). Perpaus-elkarketari eustea, berriz, bi eratara gauza daiteke: hipotaxiaz edo parataxiaz. Hipotaxia agertzen da errusierazko erlatibozko perpausari euskaraz beste mendeko perpaus mota bat dagokionean; alegia, errusieraz mendeko EP bat daukagun tokian euskaraz denborazko, baldintzazko edota moduzko mendeko perpaus bat agertzea. Parataxia, aldiz, erlatibozko perpausa eten eta bi esaldi edo gehiagotan banatzean datza. Laburtuz, errusierazko perpaus bat euskaratzerakoan erlatibakuntza ezabatzen den kasuetan –gure corpuseko datuetan oinarrituta, beti ere– hiru gauza gerta daitezkeela baiezta dezakegu: - Perpaus nagusiaren eta mendeko EPren artean eten bat agertu eta bi perpaus edo gehiagotan zatitzea. - Perpaus nagusia eta mendeko EP batu eta perpaus bakun bihurtzea, hots, predikazioa perpaus mailakoa izatetik sintagma mailakoa izatera igarotzea. a) PARATAXIA: perpaus nagusiaren eta mendeko EPren artean etena agertzen da, menderakuntza juntadurarekin edo eten soil batekin ordezka daiteke, azken hau normalean marka ortografikoen bidez adierazia (puntu, koma, puntu eta koma edota bi puntu). (111)n errusierazko EPren ordez, euskaraz perpausa bitan banatzen duen eten bat agertzen da, kasu honetan puntu batez adierazia. Lehenengo perpausean agertzen den ostalari izen ardatzaren erreferentzia etenaren ondorengo perpausean haiek erakuslearen bidez berreskuratzen da. b) HIPOTAXIAren bitartez menderakuntza mantentzen da, baina beste mendeko perpaus mota batekin. Adibidez, (112)n errusieraz erlatibozko perpausa dena, euskaraz nahiz eta juntagailuarekin osatutako perpaus kontzesibo bihurtzen da. Sinplifikatzea kontzeptua sarritan erabili ohi da itzulpengintza-unibertsalen inguruko eztabaidetan. Hemen aipatutako zentzu hertsia emango diogu: sinplifikatze kasu baten aurrean gaudela esango dugu errusieraz perpaus erlatibo elkartu bat izanik, erlatibakuntza ezabatu eta errusierazko mendeko EP euskarazko IS bihurtzen bada. Beraz, euskal ordain ez-erlatiboak hiru eratakoak izan daitzeke: parataxiaz, hipotaxiaz eta perpausa sinplifikatuz osatuak. Ikus dezagun bakoitzaren agerpen-maiztasuna (13. grafikoa). 1.2.2. Hipotaxia Hipotaxiaren kasuan badirudi birmoldaketa semantiko baten moduko zerbait gertatzen dela. Erlatibakuntza mantentzeko zailtasunen bati aurre egiteko, itzultzailea testuinguruaz baliatzen da erlatibakuntza beste menderakuntza mota batekin ordezkatzeko, aldaketa semantiko bat eraginez; alegia, EP bat zena baldintzazko (115a), denborazko (115b), kausazko (115c), ondoriozko (115d) edo kontzesibo (115e) bihurraraziz. 1.2.3. Sinplifikatzea Perpausa sinplifikatzea ere –parataxiaren ondoren baliabide ez-erlatibo ohikoenaez da beti berdin gertatzen. Sarrien gertatzen dena da predikazio-balioa izan dezakeen sintagma bat egotea, perpaus nagusiaren parte huts bihurtzen dena, azken finean erlatibozko perpausek funtzio adjektibala daukatenez, normala da batzuetan mendeko perpausa predikazio bihurtzea, (116a-c)n bezala. (116a)n hitzez hitz ‘…hari, [zeinarekin solasean aritu bainintzen]’ bezalako zerbait dagoen tokian, euskaraz besterik gabe ‘solaskideari’ agertzen da. (116b)n ‘[biderako prest zegoen] britxka ikusi zuen’ izan beharrean ‘britxka ikusi zuen, biderako prest’ daukagu. (116c)n, aldiz, mendeko EP adierazpen-perpaus bakun soil bihurtzen da: ‘aletegiko zoko bat, [ZEINETAN/NON urte asko egin baitzituen] ǝ Urte asko egin zituen aletegiko zoko batean. antzeko erlatibozkoak dituen hizkuntza batera itzultzea –gaztelaniara, alemanera edo ingelesera, kasu– edo EP hori bera euskarara isurtzea. Halaber, bi hizkuntzen arteko desberdintasun gramatikalek eragindako zailtasun objektibo baten aurrean, itzultzaile guztiek ez daukate zertan erabaki berdinak hartu; izan ere, sarritan aurkakoa gertatzen da. Beraz, itzultzaile bakoitzaren estilo ‘subjektiboa’ nolabait objektibatzen eta neurtzen saiatu beharko dugu, estilo horrek itzultzailearen erabakietan duen eragina zehaztu ahal izateko. Lehenik eta behin, esan behar da hizkuntza-sistemen inguruko azterketa objektibatzea askoz ere errazagoa dela, itzultzailearen estiloarekin gauza bera egitea baino. Hizkuntza barne-logikadun sistema antolatua den bitartean, estiloa, idazkera edota ideologia linguistikoa bezalako kontzeptuak nahiko labainkorrak suerta daitezke, eta edozein kasutan, objektibatzeko zailak. Gure corpuseko datuei hizkuntza-sistemaren eta itzultzaileen araberako irizpideak aplikatzeak hizkuntza-sistemak berak inposatzen dituen murriztapenak identifikatzea, eta ondoren, murriztapen horiei itzultzaile guztiek modu berdinean erantzuten ote dieten ikustea ahalbidetuko digu. Itzultzaileen artean desberdintasunak topatuz gero, eta horiek itzultzaileen gaindiko arrazoi objektiboren bati leporatzea lortzen ez badugu, itzultzaile horien estilo, ideologia edota idazkera jakin bati egozteko aukera irekiko zaigu. Itzultzaileen artean desberdintasunik ez balego, ordea, itzultzaileek erlatibakuntzaestilo propiorik ez daukatela onartu beharko dugu, behintzat eskuragarri dauzkagun datuak eta guk aplikatutako irizpideak oinarri hartuta. Hizkuntza-sistemaren araberako irizpidearen –irizpide linguistikoaren– arabera, testu bat SHtik XHra isurtzerakoan, bi hizkuntzetako egituren elkarrekintzak itzultzailea erabaki batzuk hartzera bultzatzen dutela hartuko dugu abiapuntutzat. Adibidez, errusierazko perpausean ISEk euskarak erlatibatu ezin duen –edo nekez erlatiba dezakeen– kasu marka bat izateak, berez, itzultzailearen erabakia baldintzatu behar lukeela pentsa daiteke. Itzulpen-prozesuan parte hartzen duten bi hizkuntzek mugak ezartzen dizkiete itzultzaileei, eta gure corpuseko datuei irizpide linguistikoak aplikatuta, muga horiek zeintzuk diren identifikatzen saiatuko gara. Muga edo murriztapen horiek zeintzuk diren eta nola eragiten duten zehazten dugunean, corpuseko datuei bigarren irizpide-multzoa aplikatuko diegu; hots, muga edo murriztapen horien aurrean itzultzaile guztiek berdin erantzuten ote duten zehazten saiatuko gara. Horretarako, itzultzaile bakoitzaren datuak isolatzeaz gain, beraien erabakietan eragin dezaketen bestelako elementuak atzematen ahaleginduko gara, gero elementu horiek itzultzaile bakoitzaren datuei behin eta berriz aplikatzeko, beraien arteko desberdintasunen peskizan. Kapitulu honen hasieran esaten genuen datuen sailkapen orokorra burutu eta gero, bigarren fase batean erradiografia orokor hori findu beharko genuela hizkuntza-sistemak eta itzultzailearen estiloak itzulpen-prozesuan duten eragina neurtu eta bakoitzari dagokion garrantzia finkatzeko. Halaber, hizkuntza-sistemaren eta itzultzailearen eragina neurtzeko corpuseko perpausei aplikatu beharreko ondorengo sailkapen-irizpideak finkatzen genituen. Hizkuntza-sistemaren eragina neurtzeko bi irizpide: ISEren posizio sintaktikoaren araberako irizpidea, eta errusierazko erlatibakuntza-baliabide morfosintaktikoei dagokiena. ISEren posizio sintaktikoari dagokionez –orain arte errusierazko nahiz euskarazko erlatiboei buruz esandakoa kontuan hartuta–, espero izatekoa da errusieraz ISEk erlatibatze-eskalaren goiko posizioetako bat hartzen badu (adibidez subjektua edo objektu zuzena) emaitza batzuk lortzea, eta beheko aldean kokatua egonez gero (demagun, genitiboa), beste batzuk. Bigarren irizpide linguistikoak –erlatibatzaileen araberakoak– errusieraz EPak osatzeko baliabide morfosintaktiko bat edo bestea erabiltzeak euskarazko ordainak aukeratzerakoan eraginik ba ote duen ala ez esango digu. Itzultzaileen estiloa zehaztu ahal izateko, aldiz, esaten genuen hauetako bakoitzak itzulitako perpausak hartu eta aurretik aipatutako sailkapen guztiak errepikatu beharko ditugula, baina oraingoan itzultzaileen jardunaren arabera banatuta: itzultzaile bakoitzak zenbat ordain erlatibo eta ez-erlatibo osatzen dituen; ordain erlatiboetatik zenbat diren ardatzaren ezkerretarakoak eta zenbat eskuinetarakoak; zein ordain ez-erlatibo erabiltzen dituzten eta nolako maiztasunarekin; ISEren posizio sintaktiko edota baliabide morfosintaktiko berdinei modu berean erantzuten ote dieten edo ez… Corpusaren izaera asimetrikoa dela medio, ohartarazi behar dugu irizpide formal hauek SHko perpausei aplikatuko dizkiegula, gero XHn haien baliokideak zeintzuk diren ikusteko, baina ez dugu aztertuko ISEren funtzioa XHko ordainetan. Errusierak guztira bost posizio sintaktiko erlatiba ditzake; hots, ISEk mendeko EPn har ditzakeen posizio sintaktiko posibleak bost dira: subjektua, objektu zuzena, zeharobjektua, zehar-kasuak eta genitiboa. Errusierak, indoeuropar hizkuntza akusatiboa den heinean, alor honetan Comrie/Keenanen AH-arekin bat egiten du, inongo arazorik gabe. 14. grafikoan ikus dezakegunez, gure corpuseko errusierazko perpausetan 5 posizio sintaktiko horiek guztiak daude ordezkatuta. Ugarienak subjektuzkoak dira, corpusaren %43 hartzen baitute. Perpausen %37an ISE zehar-kasu batean agertzen da, %16 objektu zuzena da, %3 genitiboa eta azkenik, ozta-ozta perpausen %1ean, zehar-objektuaren funtzioa hartzen du. Grafikoa 14 Errusierazko perpausetan erlatibatutako posizioen banaketa corpusean Beraz, gure corpuseko datuen arabera, egin daiteken lehendabiziko baieztapena da ez dirudiela agerpen-maiztasuna eta prozesatzeko erraztasuna zuzenki proportzionalak direnik. Subjektuen kasuan posible da korrelazio hori ezartzea, sarrien agertzen direnak baitira, eta baita teorian, Europako hizkuntza indoeuroparretan behintzat, erlatibagarrienak ere. Haatik, subjektuen atzetik ugarienak zehar-kasuak dira, eta zehar-kasuak, oro har, objektu zuzenak edota zehar-objektuak baino erlatibagarriagoak direla pentsatzeko arrazoirik ez daukagu. Ziurrenik preposiziodun kasu marka guztiak zehar-kasutzat hartzeak izango zuen eraginik emaitza hauetan. Hala eta guztiz ere, ez dugu ahaztu behar tesiaren sarreran esan duguna: corpus jakin batean lortutako maiztasunek ezin dute hierarkia osoa kolokan jarri. Hori hala izanik, ezin da ukatu egitura batzuen maiztasunak ondorio esanguratsuak utz ditzakeela, ondorio horien eragina behar bezala mugatzen baldin bada. 43 16 1 37 3 0 5 10 15 20 25 30 35 40 45 50 Maiztasunak, berez, funtzio bakoitzaren jokabideari buruzko informazio garbirik ematen ez digun arren, corpusaren argazki osoagoa eskaintzeaz gain, funtzio bakoitzaren laginaren tamaina erakusten digu, eta beraz, bakoitzak eskainiko dizkigun emaitzen adierazgarritasuna ere bai. Ikusten da badirela bi funtzio –subjektuak eta zehar-kasuak–, lagin oso adierazgarria dutenak: 1036 eta 875 perpaus edo corpus guztiaren %43 eta %37. Ondorioz, bien artean corpus osoaren %80 hartzen dute. Objektu zuzenen kopurua ere nahiko esanguratsua da, aurreko biena baino urriagoa izan arren: 391 perpaus edo corpusaren %16. Aldiz, zehar-objektuen eta genitiboen laginaren adierazgarritasuna zalantzazko proportzioetan mugitzen da: errusierazko 30 perpausetan soilik hartzen du ISEk zeharobjektuaren posizioa (corpusaren %1 ozta-ozta), eta 70 perpausetan genitiboarena (corpusaren %3). Aurrerago ikusiko dugun bezala, azterketa xeheagoak burutzerakoan kopuruak erabakigarriak izan daitezke; alegia, iduri dezake 70 genitibozko perpausek lagin mamitsu bat osa dezaketela, baina, adibidez, 70 perpaus horien euskal ordainen azpisailkapenak egiten hasten garenean (erlatiboak edo ez-erlatiboak diren, nolako erlatiboak, nolako ezerlatiboak etab.) ohartuko gara fenomeno bakoitzarentzako lagina gero eta txikiagoa dela, eta beraz, ehunekoetan emandako proportzioen adierazgarritasuna geroz eta urriagoa. Are gehiago zehar-objektuekin, guztira 30 perpaus badira, eta horiek fenomeno askotan azpisailkatu behar baditugu. Zehar-kasuen inguruko ikerketetan maiz instrumentala hartzen da zehar-kasu eredugarritzat (Comrie/Keenanen 1977n kasu). Guk denak hartu ditugu kontuan: instrumentala, prepositiboa eta preposiziodun guztiak (akusatiboak, datiboak, genitiboak, instrumentalak eta genitiboak) eta leku-denborazko aditzondoak (gde ‘non’, kuda ‘nora’, otkuda ‘nondik’ eta kogda ‘noiz’…). Horiek denak zehar-kasutzat hartu izanak, noski, gure corpusean kasu marka hori duten perpausen kopurua asko igoarazi du, baina errealitatea islatzen duela deritzogu. Objektu zuzenaren funtzioa hartzen duten perpausak ohikoenen artean egotea ere ez da harritzekoa, subjektuentzat erabili dugun argumentu berarengatik, eta horrexegatik zen espero izatekoa genitiboen agerpen-maiztasun eskasa ere. Euskararen ikuspuntutik deigarri suerta daitekeena zera da: zehar-objektuak, teorikoki oso erlatibagarriak izanik, gure corpusean hain gutxi agertzea, eta zehar-kasuak, alderantziz, erlatibagaitzagoak izanik, hain maiztasun handia izatea. Errusieraren ikuspuntutik, izenordain erlatiboaren erabilpena dela medio, zeharkasuak ez dira hain erlatibagaitzak, baina errusieraz zehar-objektuak hain gutxi erabiltzeak ba ote du azalpenik? Noski, gure corpusean datibo kasu marka zeukaten ISE guztiak sartu bagenitu, askozaz ere gehiago lirateke, baina errusieraz kasu marka datiboak zeharobjektuekin zerikusirik ez duten beste funtzio asko hartzen ditu. Adibidez, perpaus predikatiboetan izenordain pertsonala datiboan jartzen da, subjektu funtzioa adieraziz: mne xolodno ‘hotz naiz’ (hitzez hitz “hotz zait”). Ondorioz, maiztasunaren garrantzia posizio sintaktiko bakoitzaren laginaren tamaina zehaztean datza batez ere. Halere, behin laginaren tamaina ezarrita, STko ISEek hartzen dituzten funtzioak eta euskal ordain motak harremanetan jartzea falta da. Horretarako bi datu-mota erauzi beharko ditugu corpusetik. - Lehenik eta behin, funtzio sintaktiko bakoitzeko ordain erlatiboen proportzio orokorra zein den ikusi beharko dugu, alegia euskal ordain erlatiboak zenbat diren. Adibidez, ISE subjektua denean zenbat euskal ordainetan mantentzen da erlatibakuntza? Zenbatetan ezabatzen da? Gauza bera beste funtzioekin. - Corpusetik atera beharreko bigarren datua ordain erlatibo nahiz ez-erlatiboak zehazki nolakoak diren izango da; alegia, euskal ordain erlatiboen artean zenbat diren erlatibo arruntak, jokatugabeak, arrunt aposatuak, ZEIN/NON erlatiboak eta BAITerlatiboak. Ez-erlatiboen artean, berriz, parataxiaren, hipotaxiaren eta sinplifikatzearen banaketa zein den ikusi beharko dugu. Grafikoa 15 Euskal ordain erlatiboak eta posizio sintaktikoa 3.1.1. Ordain erlatiboak eta ISEren posizio sintaktikoa Aipatu dugu ordain erlatiboen proportzio orokorrak erlatibo mota desberdin asko hartzen dituela bere baitan. Kontua da, euskal itzultzaileek erlatibakuntza mantentzearen aldeko hautua egiten duten kasuetan zein erlatibo mota erabiltzen duten. Balio berdina ote du euskarazko ordaina ardatzaren ezkerretara hedatzen dena izateak (erlatibo arrunta edo jokatugabea) edota eskuinetara hedatzen den erlatibo aposatua izateak (arrunt aposatua, ZEIN/NON erlatiboa edo BAIT- erlatiboa)? Gure ustez, euskal hiztunaren –eta idazle-itzultzailearen– lehen aukera ezkerretara hedatzen den eta -(e)n atzizkia duen erlatibo arrunta erabiltzea da. Erlatibo jokatugabeen onarpena ere oso zabala da, baina ez dira hain ugariak eta testuinguru askotan ezin dira erabili; adibidez, zehar-kasuak edo genitiboak erlatibatzeko. Erlatibo aposatu bat erabiltzea, aldiz, oinarrizko erlatibakuntza-estrategiaren osaketarako zailtasunen baten adierazle izan ohi da: kasu marka erlatibagaitz bat, ISEren eta gap-aren artean material morfologiko asko egotea… Euskal ordain erlatiboak banan-banan aztertzen baditugu, ikusiko dugu 15. grafikoko eta 16. grafikoko datuek irudi aski desberdinak eskaintzen dizkigutela. Grafikoa 16 Euskal ordain erlatiboak eta posizio sintaktikoa Ordain erlatiboen inguruko datuak interpretatzen hasi aurretik, erabaki bat hartu behar izan dugu: prozesatzeko erraztasuna neurtzerakoan nola banatu behar ditugu datuak, erlatibo arruntak alde batetik eta gainontzeko guztiak bestetik edota erlatibo jokatugabeak erlatibo arruntekin elkartu behar ote ditugu? Izan ere, erlatibo jokatugabeak ardatzaren ezkerretara hedatzen dira, eta erlatibatze-hierarkiako goiko posizioak soilik har ditzakete. Horrek, prozesamenduaren –eta beraz, itzulgarritasunaren– ikuspuntutik erlatibo arruntengandik gertuago kokatzen ditu aposatuengandik baino. Guk biak bateratzearen alde egin dugu, azken finean, ardatzaren ezkerretara hedatzen diren erlatiboek, ageriko izenordainik ez daukatenez, hutsunea (gap-a) leku berean sortzen dutelako (izen ardatza agertu aurretik, alegia), ZEIN edo BAIT- erlatiboek ez bezala. Ondorioz, ardatzaren ezkerretarako euskal ordain erlatibo guztiak datu bakar baten pean bilduko ditugu, eta horri erlatibo aposatuei dagokien datua kontrajarriko diogu. 3.1.1.1. ISEren posizio sintaktikoa eta ardatzaren ezkerretarako erlatiboak 17. grafikoan ikusten denez –subjektu-objektu asimetria izan ezik– dena espero bezala gertatzen da. Ardatzaren ezkerretarako erlatiboak soilik kontuan hartuta, objektuak dira erlatibagarrienak –hots, erlatibo arrunten edo jokatugabeen bidez euskaratuak izateko aukera handiena dutenak– perpausen %87arekin. Ondoren subjektuak (perpausen %74), zehar-objektuak (%72), zehar-kasuak (%61) eta genitiboak (%38). Grafikoa 17 Euskarazko ardatzaren ezkerretarako erlatiboak eta posizio sintaktikoa Erlatibo jokatugabeek ere merezi dute aipamen bereizi bat: euskaraz erlatibo jokatugabeetako ISEk ia beti kasu marka absolutiboa hartzen duen arren (gure corpuseko jokatugabeen %95ean gertatzen da hori), ordaintzat erlatibo jokatugabeak errusierazko perpausetako ISEek posizio guztiak har ditzakete, eta antzeko proportzioetan gainera: errusierazko objektu zuzenak erlatibozko batekin ematen diren kasuen guztien %9 dira erlatibo jokatugabe; subjektuen %5, zehar-kasuen %4 eta genitiboen %3. Aipagarria da, halaber, errusierazko perpausetan ISEk edozein posizio hartzen duela ere, euskarazko ordainean ia beti absolutiboa bihurtzea, euskararen erlatibakuntza-arauek agintzen duten moduan. Hain arraroa al da gure corpuseko datuen arabera, itxuraz behintzat, objektu zuzenak subjektuak baino erlatibagarriagoak izatea? Euskararen kasuan, ez derrigorrez. Tesiaren I. kapituluan (1.2.2. eta 1.2.3. puntuetan) ikusi dugunez, subjektu eta objektu kategoriek sortarazten dituzte AHaren inguruko eztabaida bizienetako batzuk. Hortik eratortzen zen, hain zuzen, Fox-en hierarkia absolutiboa edota euskaraz objektuak subjektuak baino errazago prozesatzen direlako ustea (Carreiras et al. 2010). Beraz, gure corpuseko emaitzetan subjektu-objektu asimetria agertzea ez da hain harrigarria. Edozein modutan, segur aski ez da soberan egongo beste behin ere gure lanaren mugak gogoraraztea: errusieratik euskaraturiko literatura-testuez osaturiko corpus espezifiko honetatik ateratako emaitzek ezin dute erlatibatutako posizio sintaktikoen hierarkia orokor bat kolokan jarri. Erlatibo arrunten eta jokatugabeen inguruko datuak aztertu ondoren, ikus dezagun zer gertatzen den gure corpuseko erlatibo aposatuak ISEren posizioaren arabera sailkatzen baditugu. 3.1.1.2. ISEren posizio sintaktikoa eta erlatibo aposatuak Jakina denez, hiru erlatibo aposatu mota hartu ditugu kontuan gure ikerketan, adierazgarrienak direlakoan: -(e)n atzizkidun erlatibo arrunt aposatuak, ZEIN/NON erlatiboak eta BAIT- erlatiboak. III. kapituluan, erlatibo arrunt aposatuak aztertzean (III-ko 3.3. puntua), ikusten genuen euskaraz erlatibo mota honen erlatibatze-eskala nahiko murritza dela, kasu gramatikalak soilik erlatibatzen dituelako; alegia, euskaraz erlatibatzeko zailtasun gutxi dutenak. Honek ZEIN/NON erlatiboengandik bereizten ditu, horien ezaugarri nagusia, hain zuzen, erlatibatzeko zailtasunen bat dagoenean agertzea baita. Arrunt aposatuek gure corpusean ISEren posizio sintaktikoaren arabera duten banaketa ikusita (18. grafikoa) erlatibo arrunten eta jokatugabeen antzeko egoera bat irudikatzen dute. Grafikoa 18 Euskarazko erlatibo arrunt aposatuak eta posizio sintaktikoa Corpuseko euskarazko ordainetan arrunt aposatu bat daukagunean, gehienetan jatorrizko perpauseko ISEk subjektuaren posizioa hartzen du mendeko EPn (ordain erlatibo guztien %8). Gero, hurrenez hurren, genitiboak (%6), objektu zuzenak (%5), zeharobjektuak eta zehar-kasuak (%3) leudeke. Datu hauek, genitiboarenak salbu, Comrie/Keenanen erlatibatze eskalarekin bat letozke, nahiz eta ez dagoen garbi hau espero behar ote genukeen. Euskaraz erlatibo aposatuen agerpena prozesatzeko zailtasunen baten ondorio dela onartuz gero, kontrako progresio bat litzateke logikoena (goitik beherakoa), non genitiboak diren gehien agertzen direnak, eta hauen atzetik, hurrenez hurren, zehar-kasuak, zehar-objektuak, eta azkenik subjektuak/objektu zuzenak (bi azken hauen elkarren arteko segida asimetrikoa gorabehera). Genitiboen ustekabeko emaitza altu hori, dena den, laginaren neurriarekin nahiko erraz azaltzen da. -(e)n atzizkidun aposatuak, oro har, ez dira oso ohikoak gure corpusean: guztira 93 perpaus (ordain erlatiboen %6), hauetatik 58 jatorrizkoan subjektuak (subjektu guztien %8), 16 objektu zuzenak (objektu zuzenen %5), perpaus 1 zehar-objektua (zeharobjektuen %4), 16 zehar-kasuak (hauen %3) eta 2 genitiboak (genitiboen %6). 8 5 4 3 6 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 Bi perpausetan erakusle mugagabe bat ageri da (grina batzuk eta botila bat), eta dakigunez, erlatibo arrunt aposatuak osatzerakoan ohikoa da horrelako erakusleez baliatzea (ezagutzen dut DENDA BAT, [liburu onak saltzen dituena] bezalakoak). (117a)n, adibidez, ikusten da aditzaren komunztadura aldatuta konpondu duela itzultzaileak arrunt aposatu batekin genitibo bat osatzeko arazoa, eta (117b)n erlatibozko mendeko EP konparaziozko perpaus bat osatzeko erabili izanak perpaus honetan hipotaxia kasu bat atzematea ahalbidetuko liguke, eta beraz ordain ez-erlatibo bat dela baieztatzea. Erlatibo aposatuen paradigmatik gertuago daude ZEIN/NON erlatiboak, eta hauen barnean batez ere ZEIN erlatiboak, corpus osoaren %10 osatzen baitute (167 perpaus). 19. grafikoan ikusten denez, ZEIN erlatiboen datuetatik abiatuta sortzen den korrelazioa ardatzetik ezkerretarakoekin –arruntekin eta jokatugabeekin– osatzen genuenaren juxtu alderantzizkoa da. Grafikoa 19 ZEIN erlatiboak eta posizio sintaktikoa Corpusean dauzkagun errusierazko genitiboak ordain erlatibo batekin euskaratzen diren kasuen ia erdia (%47) osatzen da ZEIN galdetzailea erabiliz. Ondoren, zehar-kasuak (ordain erlatiboen %17), zehar-objektuak (%8), subjektuak (%7) eta objektu zuzenak (%3). Esan bezala, ardatzaren ezkerretarako erlatiboen inguruko datuen juxtu kontrakoa. Erlatibo aposatuak ardatzaren ezkerretarako erlatiboen ifrentzua direnez, 19. grafikoak, espero bezala, behetik goranzko itxura dauka (subjektua>objektua>zeharobjektua>zehar-kasua>genitiboa), non ZEIN erlatiboekin euskaratuak izateko aukera gutxien subjektuek duten eta gehien genitiboek; alegia, zenbat eta posizio erlatibagarriagoa, orduan eta ZEIN erlatibo gutxiago. Emaitza hauek ZEIN erlatiboek euskarazko erlatibozkoen artean duten funtsezko zeregina berretsiko lukete: oinarrizko erlatibakuntza-estrategiarentzat erlatibagaitzak diren testuinguruetan erlatibagarritasuna ahalbidetzea. Hala, errusierazko kasu marka bat zenbat eta erlatibagaitzagoa izan, orduan eta handiagoa izango da perpaus horren euskal ordaina ZEIN erlatibo bat agertzeko aukera. NON erlatiboen kasuan, jatorrizko perpausetako ISEren posizio sintaktikoaren garrantzia are handiagoa da, galdetzaile honen leku-denborazko esanahiak berak murriztapen batzuk ezartzen dituelako zentzu horretan, ZEINEAN/ZEINETAN bezalako izenordainen ordezkoa edo baliokidea baita azken finean. 7 3 8 17 47 0 5 10 15 20 25 30 35 40 45 50 NON galdetzailearekin eratutako 58 euskal ordainetatik 57tan errusierazko ISE zehar-kasu batean dago (118a), eta perpaus batean ISE genitiboa da (118b). (118b)koa ez da harritzekoa, genitiboak zehar-kasuengandik oso gertu daudelako erlatibatze-eskalan. Harrigarriagoa zatekeen subjektu edo objektu bat horrela itzultzea, baina hori gertatzea ere ez da ezinezkoa, testuinguru egokia egokituz gero. Kasu honetan, itzultzaileak komeni zitzaion bezala moldatu edo sinplifikatu du (118b)ko errusierazko perpausa: errusieraz hitzez hitz ‘Areto ilun eta ia huts batetik zehar, [ZEINAREN/ZEINETAKO* ATEAREN ATZETIK emakume gazte baten aurpegia azaldu baitzen…’ Euskarazko testuan ‘Areto ilun eta ia huts batetik zehar, [NON emakume gazte baten aurpegia azaldu baitzen…]’. BAIT- erlatiboek eta ZEIN erlatiboek badituzte antzekotasunak, baina baita desberdintasunak ere. BAIT- aurrizkiarekin osatutako perpausen lagina nahiko esanguratsua da: 160 perpaus edo corpuseko ordain erlatiboen %10 (ZEIN erlatiboen bidez osaturikoak 167 ziren). ISEren posizioaren ikuspuntutik, ordea, BAIT- erlatiboen presentzia ZEIN erlatiboena baino banatuago dago (20. grafikoa). Grafikoa 20 BAIT- erlatiboak eta posizio sintaktikoa BAIT- aurrizkiarekin osatutako euskarazko perpausen errusierazko baliokideetan ISEek edozein posizio sintaktiko har dezakete, eta posizio desberdinen proportzioak nahiko antzekoak dira, gainera. Euskaraz BAIT- erlatibo bat daukagun kasuetan, errusierazko perpausetan ISEren funtziorik ohikoena subjektuzkoa da (corpuseko subjektuzko guztien %11 da BAITerlatibo), erlatibo aposatu batengandik espero izango ez genukeena. Ondoren zeharkasuak (corpuseko zehar-kasu guztien %9), objektu zuzenak (%7) eta azkenik, genitiboak (%6) leudeke. BAIT- erlatiboei irizpide hau aplikatuta sortzen den hierarkia nahiko deigarria da. 20. grafikoko datuei erreparatuz, erlatibo aposatua izan arren, ez dirudi jatorrizko perpausetan kasu marka erlatibagaitz bat izateak bereziki handitzen duenik BAIT- erlatiboen erabilera euskal ordainetan. Beste faktoreren bat izan behar ote dugu kontuan? Perpausen luzera edo ISEren eta gap-aren artean distantzia –material morfologiko– asko izatea beharbada? Emaitzak findu ahala, galdera hauei erantzuteko moduan egongo garela uste dugu. Korrelaziozko perpaus erlatiboei dagokienez, lehenago aipatu bezala, korrelazio hutsez osatutako bi perpaus besterik ez daude corpus guztian: batean errusierazko perpausaren ISE subjektua da (119a), eta bestean zehar-kasu batean dago, lekuzkoa dei genezakeena, čej edutezko erlatibatzailea kasu marka prepositiboarekin (119b). (119b)n euskal ordaina korrelazioz eman izanak –eta erlatibatzailearen beraren edutezko izaera horrek– agian izan lezake irizpide sintaktikoarekin zerikusiren bat; (119a)ri –eta oro har korrelazioa erabiltzeari– dagokionez, badirudi gure corpusean anedoktikoa dela; aitzitik, biak itzultzaile berdinak osatu izanak, itzultzaile horren une bateko erabakia dirudi, zilegia baina neurri batean arbitrarioa, erabaki asko bezala. 3.1.2. Ordain ez-erlatiboak eta ISEren posizio sintaktikoa Jakina da gure corpuseko errusierazko perpausen euskal ordainen zati bat ez dela erlatibozkoa, bestelako baliabide batzuekin emana baizik. Hiru bereizten genituen: parataxia, hipotaxia eta sinplifikatzea (perpaus mailako predikazioa sintagma mailakoa bihurtzea). Baina zer gertatzen da euskal ordain ez-erlatibo horiekin errusierazko perpausei irizpide sintaktikoa aplikatuz gero? Euskal ordaina erlatibozkoa zenean, erlatibo mota bat edo bestea erabiltzeak, ikusi dugunez, bazeukan bere garrantzia, erlatiboen prozesamenduaren ikuspuntutik ez baita berdina, demagun, erlatibo arrunt bat edo ZEIN erlatibo bat erabiltzea. Ordain ez-erlatiboen artean finka al daitezke horrelako desberdintasunak? Esan al daiteke parataxiak abantailaren bat daukala perpausa sinplifikatzearekiko, edota hipotaxia errusierazko erlatibakuntzaren zailtasunen baten ondorio dela, parataxiarekin alderatzen badugu? Finka al dezakegu eskala edo korrelazio modukoren bat ordain ez-erlatiboen artean, ordain erlatiboekin egin dugun bezala, zeinak zehaztuko duen zailtasun maila batetik aurrera ordain ez-erlatibo bat –eta ez bestea– erabiltzeko aukera handiagoa dugula? 21. grafikoan ditugu posizio sintaktikoaren araberako euskal ordain ez-erlatiboen sailkapenaren emaitzak. Grafikoa 21 Euskal ordain ez-erlatiboak eta posizio sintaktikoa Joera interesgarri bat nabari da 21. grafikoan: erlatibatze-eskalan beherago dauden posizioetan –zehar-kasuetan eta genitiboetan–, parataxiaren proportzioa igotzen da, sinplifikatzearen kaltetan. Eskalan gorago dauden posizioetan, aldiz, alderantzizkoa gertatzen da: subjektu eta objektu zuzenetan sinplifikatzea igotzen da, parataxiaren kaltetan. Oro har, parataxia posizio guztietan da nagusi, baina erlatibagarrienetan apur bat jaisten da: parataxiaz osatutako ordain ez-erlatiboen kopurua genitiboetan %75era iristen da, eta zehar-kasuetan %67ra. Subjektuetan datu hori apalxeagoa da (%63), eta objektu zuzenetan are apalagoa (%58). Sinplifikatzeari dagozkion datuak juxtu alderantzikoak dira: subjektu eta objektu zuzenetan ez-erlatibo guztien %30aren bueltan dabilen bitartean, zehar-kasuetan %20an dago eta genitiboetan %16an. Emaitza hauetatik bi ondorio atera ditzakegu: 63 58 67 75 7 12 13 8 30 30 20 17 0 20 40 60 80 100 120 SINPLIFIKAT ZEA HIPOTAXIA PARATAXIA - Batetik, 21. grafikoko datuek parataxiaren erlatibakuntza-abantaila bat iradokitzen duela dirudi, sinplifikatzearekin alderatuta. Erlatibakuntza sintaktikoki zailtzen doan heinean, EP bat bitan banatzeko aukera –parataxia– handiagoa bada, parataxia erlatibakuntza-zailtasunei aurre egiteko sinplifikatzea baino egokiagoa dela esan dezakegu, azken honek testuinguru erlatibagarriagoak beharko lituzkeelako. - Aldi berean, erlatibatzeko zailtasunak txikiagoak direnean –subjektuetan eta objektu zuzenetan–, sinplifikatzea gehiago agertzeak iradoki lezake testuinguruak ahalbidetzen duenean baliabide honen aldeko joera parataxiarekikoa baino handiagoa dela, nahiz eta subjektuetan eta objektu zuzenetan ere parataxia nagusi izan. Noski, erlatibakuntzaren ezabaketa aztertzeak –hots, SHko erlatibakuntza eta XHko ez-erlatibakuntza harremanetan jartzeak– hainbat arazo sortzen ditu, datuen asimetria dela eta. Halere, 21. grafikoko emaitzetan itxuraz erregulartasun batekin topo egin dugunez, corpuseko perpausak beste irizpide batzuen arabera sailkatzen ditugunean erregulartasun horiek errepikatzen badira, hizkuntza bateko erlatibakuntzaren eta besteko erlatibakuntzaezabaketaren arteko korrelazio bat finkatzeko aukera izango dugu. Hipotaxiari dagokionez, laginak murritzagoak dira, eta ondorioz, nahiko baliabide markatua dirudi. Baliabide honek zehar-kasuetan jotzen du goia (ordain ez-erlatibo guztien %13). Objektu zuzenen datu ia berdina da (%12). Azkenik, genitiboen %8 eta subjektuen %7 osatzen dira hipotaxiaz, hau da, mendeko EP beste mendeko perpaus mota batekin ordezkatuz. Hipotaxiaren kasuan zaila dirudi korrelazio bat finkatzea, datuak ISEren posizioaren arabera sailkatutakoan behintzat. 1) Ardatzaren ezkerretarako ordain erlatiboei (arrunt eta jokatugabeei) dagokienez, hierarkiarekin bateragarriak diren emaitzak lortu ditugu: ISEren posizioa zenbat eta erlatibagarriagoa (eskalan zenbat eta gorago), orduan eta handiagoa euskal ordaina ardatzaren ezkerretara hedatzeko aukera. Subjektu-objektu asimetriak gorabehera, ohi bezala. 2) Ardatzaren eskuinetarako erlatibo aposatuetan denetariko emaitzak topatu ditugu. a. Erlatibo aposatu paradigmatiko bezala definitu ditzakegun ZEIN/NON erlatiboek esperotako emaitzak eskaintzen dizkigute, erlatibo arrunt eta jokatugabeen juxtu kontrakoak: erlatibatzeko zailtasuna areagotzen den neurrian handitzen da ZEIN/NON erlatiboak osatzeko aukera ere. b. Erlatibo arrunt aposatuen presentzia, berriz, askoz ere banatuago dago, eta lagina ere ez da ZEIN/NON erlatiboena bezain zabala, nahiz eta kontuan hartzeko modukoa izan (93 perpaus edo corpuseko ordain erlatibo guztien %6). Banaketaz gain, ez dirudi erlatibo arrunt aposatuen osaketak ISEren funtzioaren araberako logika batek gobernatzen duenik, ez behintzat erlatibo aposatuen berezko logika batek: 18. grafikoko datuen arabera, erlatibo arrunt aposatuek gure corpusean osatzen duten erlatibatze-eskala gertuago dago ardatzaren ezkerretarako erlatiboengandik erlatibo aposatuengandik baino. c. Azkenik, BAIT- erlatiboek ere datu deigarriak eskaintzen dizkigute: ZEIN erlatiboekin hainbat ezaugarri –adibidez morfologikoak eta sintaktikoak– partekatzen dituzten arren, errusierazko perpausetako ISEren funtzioaren arabera sailkatutakoan, guztiz bestelako irudia bistaratzen digute: batetik, euskal ordainak BAIT- erlatiboekin osatzen diren kasuetan, jatorrizko errusierazko perpaus gehienetan ISE zehar-objektua edo subjektua da. Ondoren zehar-kasuak, objektua zuzenak eta azkenik genitiboak. Edonola ere, posizio batetik besterako desberdintasun handirik gabe, eta erlatibo aposatuengandik aldez aurretik espero genuen erlatibakuntzarako testuinguru zailetan agertzeko joerarik nabaritu gabe. 3) Ordain ez-erlatiboek, bestalde, irudi interesgarri bat eskaintzen digute: parataxia da baliabide ez-erlatiboen artean nagusi, ondoren perpausa sinplifikatzea eta azkenik hipotaxia. Ikusiko dugunez, segida hau beti betetzen da, ISEk hartzen duen posizioa (edo, oro har, aplikatutako irizpidea) edozein dela ere. Horrez gain, 3.1.2. puntuko 21. grafikoan korrelazio interesgarri bat atzeman dugu ordain ez-erlatiboen artean: erlatibagarritasuna zailtzen den testuinguruetan –zehar-kasu eta genitiboetan– parataxiaren proportzioa altuagoa da, sinplifikatzearen kaltetan eta alderantziz, berez erlatibagarriagoak diren –edo izan behar luketen– posizioetan –subjektu eta objektu zuzenetan– parataxiaren kopuru erlatiboa jaitsi egiten da, sinplifikatzearen mesedetan (nahiz eta bigarren kasuan ere parataxiak nagusi izaten jarraitzen duen). a. Testuingurua zailtzen doan heinean, parataxia baliabide egokiagoa bihurtzen dela. b. Ondorioz, posizio erlatibagarriagoak euskaratzeko sinplifikatzea maizago erabiltzeak esan nahiko luke sinplifikatzeari lehentasuna ematen zaiola, eta zailtasunen bat agertu behar duela parataxiara jotzeko. Edozein modutan, parataxiaren eta sinplifikatzearen balizko korrelazio hori beste irizpide batzuen araberako sailkapenetan errepikatzea –eta ikusiko dugu 3.2.2. puntuko 28. grafikoan horixe gertatzen dela–, korrelazio horren aldeko argumentu pisutsua izango da. 3.2. Perpausen sailkapena errusierazko erlatibatzaileen arabera ISEren posizio sintaktikoaz gain, faktore linguistikoen artean erlatibatzaileen araberakoa bereizten genuen. Irizpide hau gure corpuseko datuak errusierak erlatibakuntzarako dauzkan baliabide morfosintaktikoen –erlatibatzaileen– arabera sailkatzean datza. Badakigu errusieraren erlatibakuntza-estrategia nagusia izenordain erlatiboen erabileran oinarritzen dela, baina izenordain edo erlatibatzaile horiek ez dira beti berdinak, ez dute modu berean jokatzen, eta ondorioz, litekeena da errusierazko EPetan erlatibatzaile bat edo bestea agertzeak beraien euskal ordainen izaeran eragina izatea. Eragin hori nolakoa eta norainokoa izan daitekeen ikusteko, esan bezala, gure corpuseko perpausak beraiek osatzeko erabilitako erlatibatzaile desberdinen arabera sailkatu ditugu. Lehenik eta behin, batzuen eta besteen laginen adierazgarritasuna zehazte aldera, erlatibatzaile bakoitzaren agerpen-maiztasuna aztertuko dugu (22. grafikoa). Grafikoa 22 Errusierazko erlatibatzaileen agerpen-maiztasuna corpusean Lehendabiziko begi-kolpetik nabarmena da kotoryj erlatibatzailea dela errusieraz erabiliena, eta beraz, markatu gabeena, kotoryj-rekin osatuak baitaude jatorrizko errusiar EP guztien %65 edo 1567 perpaus. Honi čto1 izenordainak (304 perpaus edo corpusaren %13) eta aditzondo erlatiboek (284 perpaus edo corpusaren %12) jarraitzen diote. Gainontzekoen artean errusieraz funtsezkoak diren batzuk daude, nahiz eta maiztasuna txiki samarra izan: kto, kakoj eta čto1, hurrenez hurren errusierazko perpaus guztien %4, %3 eta %2, edo kopurutan, 106, 84 eta 44 perpaus. Horiez gain, badira bi erlatibatzaile ozta-ozta agertzen direnak: čej (guztira 6 perpaus) eta koj (7 perpaus). Kotoryj erlatibatzailearen datuek –corpusaren %65–, emaitza orokorrak baldintzatuko dituztela garbi dagoenez, asimetria horrekin ere tentuz ibili beharko dugu, gerta baitaiteke kotoryj-ri soilik dagokion ezaugarriren bat erlatibatzaile guztiei egozteko tentazioa agertzea. Hemen argitu nahi dugun zalantza da: errusieraz erlatibatzaile bat edo bestea erabiltzeak eragiten ote du euskal ordainaren izaeran? Hala bada, nola eta zein neurritan? Galdera hauei erantzun ahal izateko, erlatibatzaileen araberako irizpidea aplikatu eta, aurreko puntuan ISEren posizioarekin egin bezala, hiru datu-multzo aterako ditugu: batetik, ordain erlatiboen proportzio orokorra, eta bestetik, ordain erlatiboak eta ezerlatiboak banan-banan. Erlatibatzaileen araberako ordain erlatiboen proportzio orokorrak esango digu errusierazko EPak erlatibatzaile jakin batekin osatuak dauden kasuetatik zenbatetan diren beraien euskal ordainak erlatibozkoak, eta zenbatetan ezabatzen den erlatibakuntza hori. 65 13 2 4 3 12 0,2 0,2 0 10 20 30 40 50 60 70 Grafikoa 23 Euskal ordain erlatiboen proportzio orokorra eta errusierazko erlatibatzaileak Ordain erlatiboa izateko joera nabarmenena kto, kakoj eta čto1 erlatibatzaileek dute, hurrenez hurren, beraiekin osatzen diren errusierazko perpausen %88, %85 eta %87an mantentzen baita erlatibakuntza euskaraz. Kotoryj-ren eta aditzondo erlatiboen ordain erlatiboen proportziok, berriz, dezente baxuagoak dira: %65 eta %61, hurrenez hurren. Čto2-rekin –aurrekari moduan izen bat daukan čto-rekin–osatzen diren perpausen %55ek soilik dauka euskaraz ordain erlatiboa, beste guztiena baino askoz ere datu baxuagoa. Horrek esan nahi du erlatibatzaile honek euskal ordain ez-erlatibo asko dituela. Azkenik, čej eta koj erlatibatzaileak oso gutxi agertzen dira; sei eta zazpi perpaus, hurrenez hurren. Koj-rekin osatuetakoetatik %57 soilik da erlatiboa. Erlatibatzaile hau kotoryj-ren zaharkitutako baliokide bat denez, biek oso antzeko datuak izatea ulergarria da, koj-ren lagina –zazpi perpaus guztira– oso adierazgarria ez den arren. Čej erlatibatzailearekin eratutako errusierazko sei perpausen euskarazko ordaina erlatibozkoa da. Testuinguru orokor hau kontuan izanik, azter ditzagun xehetasunez euskarazko ordain erlatiboak eta ez-erlatiboak, errusiar erlatibatzaileen arabera sailkatuta. 3.2.1. Ordain erlatiboak eta erlatibatzaileak Aurreko puntuan gertatu bezala, euskarazko ardatzaren ezkerretarako erlatiboen (arrunt eta jokatugabeen) emaitzak eta erlatibo aposatuenak kontrajartzen baditugu, emaitzak zertxobait aldatzen direla ohartzen gara (24. grafikoa). Grafikoa 24 Euskal ordain erlatiboak eta errusierazko erlatibatzaileak 3.2.1.1. Erlatibatzaileak eta ardatzaren ezkerretarako erlatiboak 24. grafikoari begiratzen badiogu, nahiko ongi definituriko bi multzo nabari dira. Hierarkiaren goi aldetik hasita, čto2-rekin gertatzen dena da deigarriena: ordain erlatiboen ia %92ra iristen da erlatibo arrunten eta jokatugabeen proportzioa. Ordain erlatiboen proportzio nahiko baxua zeukala kontuan izanda, ondoriozta dezakegu čto2-rekin osatutako EPak euskaratzerakoan erlatibakuntza gutxitan mantentzen bada ere, mantentzen den kasu ia guztietan ardatzaren ezkerretara hedatzen direla. Kto eta čto1 erlatibatzaileen portzentajeak ez dira ia aldatzen, lehen bezain altuak izaten jarraitzen baitute. Horrek esan nahi du bi erlatibatzaile hauekin osatutako errusierazko EPen euskarazko ordain gehienak erlatibozkoak izateaz gain, erlatibozko horiek ia beti ardatzaren ezkerretarakoak direla. Beraz, erlatibagarritasun handia dutela esan dezakegu. Kotoryj-ri eta leku-denborazko aditzondoei dagokienez, lehendik ere altuegia ez zen erlatibagarritasuna, gutxi bada ere, are gehiago jaisten da ardatzaren ezkerretarako 62 97 92 94 86 60 8 2 4 5 8 1 15 0 0 1 0 7 2 0 0 0 0 20 13 1 4 0 6 12 0 20 40 60 80 100 120 KORRELAZIOZKOAK BAIT NON ZEIN ARRUNT APOSATUAK ARDATZAREN EZKERRETARA erlatiboen proportzioa aztertuz gero: %58 eta %55, hurrenez hurren. Horrek zera emango liguke aditzera: errusieraz kotoryj erlatibatzailea edota gde, kuda, kogda, otkuda aditzondo erlatiboak dauzkagunean, euskarazko ordain erlatiboak, gutxi izateaz gain, askotan ez direla ardatzaren ezkerretara agertzen, aposatuta baizik. Kakoj-ren erlatibagarritasuna ere jaisten da, erlatibo guztiak batera aztertu ordez, arruntak eta jokatugabeak bakarrik aintzat hartuz gero. Halere, aldaketa hain bortitza ez izateak esan nahiko luke kakoj itzultzeko erlatibo aposatuak erabiltzeko joera kotoryj eta aditzondoak itzultzerakoan baino txikiagoa dela. Edonola ere, kakoj bi multzoen artean dagoela dirudi: berez, etimologikoki adjektiboa izateak kotoryj-rengana hurbilduko luke eta čto1, kto, eta čto2-rengandik aldendu, hauek izenordainetatik eratorriak baitira. Halere, erlatibakuntza-mailak –kotoryj-ren eta aditzondoen aldean– altua izaten jarraitzen du. Čto1, kto, eta čto2-rekin konparatuz gero, ordea, gutxiagotan mantentzen du erlatibakuntza. Laburtuz, erlatibatzaileen artean, ordain erlatiboen arabera, bi bloke bereizten dira: - Batetik, ardatzaren ezkerretarako proportzio oso handia daukaten lau erlatibatzaile dauzkagu (čto1, kto, čto2, eta kakoj), non arrunt eta jokatugabeak, hurrenez hurren, ordain erlatiboen %97, %94, %92 eta %86 diren. Oso emaitza altuak, inondik ere. - Bestetik, erlatibo arrunt eta jokatugabeen proportzio askozaz ere txikiagoa duten kotoryj (ordain erlatiboen %62) izenordaina eta aditzondo erlatiboak (%60) agertzen zaizkigu. Emaitza hauen zergatia azaltzerakoan, zerikusia izango du erlatibatzaile bakoitzak posizio sintaktiko jakin batzuk hartzeko daukan ahalmenarekin; hau da, genitibo eta zeharkasuekin sarritan erabil daitekeen erlatibatzaile batek –kotoryj edo kakoj kasu– normalean ordain erlatibo gutxiago izateko joera izango du, eta ordain erlatibo horietako batzuk euskaraz aposatuta eman beharko direla aurreikustea ere ez da zaila. Bestalde, aditzondoak itzultzerakoan erlatibakuntza gutxitan mantentzea, eta mantentzen denean sarritan erlatibo aposatuak izatea erraz azaltzen da euskarazko erlatibo arruntek eta jokatugabeek kasu marka adberbialak erlatibatzeko dauzkaten zailtasunekin (ik. III. kapituluko 3.1.1. puntua). Čto1, kto eta čto2 erlatibatzaileek euskaraz ardatzaren ezkerretarako erlatibo asko eragitea ere ez da guztiz harrigarria, aditzaren argumentu izateko joera dutenez, posizio erlatibagarrietan agertzea ohikoagoa delako. 3.2.1.2. Erlatibatzaileak eta erlatibo aposatuak Dagoeneko badakigu erlatibo aposatuak ardatzaren ezkerretarakoen ifrentzua direla. Azken hauen proportzioa handia bada, lehendabizikoena txikia izango da eta alderantziz. Ondorioz, euskarazko erlatibo aposatuen proportziorik handiena kotoryj-k eta aditzondoek eragingo dute. Čto1, kto, eta čto2 erlatibatzaileak euskaratzeko erabiliko dira gutxien erlatibo aposatuak, eta kakoj erdibidean baina azken hauengandik gertuago. Halere, erlatibo aposatu guztiak berdinak ez direnez, azter dezagun zeintzuk diren erlatibo aposatu mota bakoitzaren ezaugarriak errusierazko erlatibatzaileak euskaratzean. Erlatibo arrunt aposatuak –gizon bat [etorri dena]– oso ugariak ez diren arren, errusiar erlatibatzaile guztiek dute noizbait horrelako euskal ordainen bat (25. grafikoa). Grafikoa 25 Euskarazko erlatibo arrunt aposatuak eta errusierazko erlatibatzaileak Corpuseko ordain erlatibo guztien ehunetik sei euskaratzen dira -(e)n atzizkidun erlatibo arrunt aposatu batekin. Batez besteko honen gainetik daude kotoryj eta kakoj: ordain erlatiboen %8na. Batez bestekoaren azpitik, berriz, kto %5arekin, čto2 %4arekin, čto1 %2arekin, eta azkenik, errusierazko aditzondoak bi aldiz bakarrik agertzen dira erlatibo arrunt aposatu batekin emanak gure corpusean. Ondorio esanguratsuak ateratzeko lagin murritz samarra da beharbada. Edonola ere, onartu behar dugu emaitza hauetan erregulartasun handirik ez dela nabari. Bestelakoa da ZEIN erlatiboen kausa: erlatibatzaileen ikuspuntutik oso lokalizatuta dago beraien erabilpena: kotoryj, kto eta aditzondoak euskaratzeko bakarrik erabiltzen dira (26. grafikoa). Gainontzeko erlatibatzaileek ez dute horrelako euskal ordainik eragiten. 8 2 4 5 8 1 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 KOTORYJ ČTO1 ČTO2 KTO KAKOJ ADITZONDOAK Grafikoa 26 ZEIN/NON erlatiboak eta errusierazko erlatibatzaileak Horrez gain, čej-rekin osaturiko beste bat eta koj-rekin eraturiko bi ere itzultzen dira horrela, lehenago aipatu dugunez (III. kapitulua 2.1.4. puntua). Esan bezala, esperotako emaitzak dira hauek: kotoryj edozein preposizio eta kasu markarekin erabiltzen da –baita erlatibagaitzenekin ere– eta gainera, perpaus luzeak osatzeko ere oso egokia da. Perpaus luzeak eta kasu marka erlatibagaitzak dira ZEIN erlatiboen agerpenerako testuingururik egokiena. Aditzondoekin beste hainbeste: leku-denborazkoak izanik, ZEIN erlatiboak oso egokiak dira hauek euskaratzeko, beste arrazoi askoren artean leku-denborazko kasu marka bat erantsi ahal diogulako (zeinetan, zeinetara, zeinetatik…). NON erlatiboekin ere antzeko zerbait gertatzen da: 58 euskal ordainetan agertzen dira, eta horietatik 23k (%40) kotoryj-rekin hasten den EP bat daukate errusieraz (121a). Gainontzeko 35ak (%60) STetan leku-denborazko aditzondoekin osatuta daude (121b). BAIT- aurrizkiarekin osatutako euskal ordainei buruz esan dezakegu, kto, čej eta koj ez beste erlatibatzaileak euskaratzen direla erlatibo mota honekin. Maiztasun handienetik txikienera: kotoryj (122a), aditzondoak (122b), kakoj (122c), čto2 (122d) eta čto1 (122e). Grafikoa 27 BAIT- erlatiboak eta errusierazko erlatibatzaileak 3.2.2. Ordain ez-erlatiboak eta erlatibatzaileak Zer gertatzen da euskal ordain ez-erlatiboekin errusieraz erlatibatzaile bat edo bestea agertzen denean? Alegia, erlatibakuntzaren ezabaketa burutzeko modua aztertu al dezakegu errusierazko perpausak daraman erlatibatzailearen arabera? 3.2.1. puntuan lortutako datuetatik badakigu gure corpusean ageri diren erlatibatzaileen ordain erlatiboen proportzio orokorra zein den. Kotoryj eta aditzondoak erlatibatzerakoan mantentzen bazen gutxien erlatibakuntza, ordain ez-erlatiboen proportziorik altuena beraiek izango dute. Čto1, kto eta kakoj aldiz, ia beti erlatibo batekin euskaratzen dira, eta ondorioz, oso gutxitan euskaratuko dira baliabide ez-erlatibo baten bidez. Čto2-ren kasua berezia zela aipatzen genuen, ordain erlatiboen proportzio orokor txiki samarra baitzeukan –alegia, ordain ez-erlatiboen proportzio handia–, nahiz eta gero ordain erlatibo horietatik gehienak ardatzaren ezkerretarakoak izan. Datu hauek arazorik gabe ateratzen dira aurreko grafikoetatik, baina guri hemen ordain ez-erlatibo bakoitzaren banaketa interesatzen zaigu. ISEren posizioaren araberako emaitzak aztertzean, aipatzen genuen nolabaiteko korrelazioa atzematen zela ISEk kasu bakoitzean zeukan posizio sintaktikoaren eta gure corpuseko baliabide ez-erlatiboen artean, batez ere parataxiaren eta perpausa sinplifikatzearen artean (21. grafikoa). Posizio erlatibagarrienetan (subjektu eta objektuetan) parataxiaren bitartez euskaratzen zen portzentajea txikiagoa zen, sinplifikatzea sarriago erabiltzen zen bitartean. 13 1 4 0 6 12 0 2 4 6 8 10 12 14 KOTORYJ ČTO1 ČTO2 KTO KAKOJ ADITZONDOAK Grafikoa 28 Euskal ordain ez-erlatiboak eta errusierazko erlatibatzaileak 28. grafikoan ikusten da, oro har, erlatibagarritasun-maila handiagoa erakusten zuten erlatibatzaileak –čto1, kto eta čto2– euskaratzerakoan nabarmena dela perpausa sinplifikatzeko joera. Alderantziz, kotoryj-k eta aditzondoek parataxi bidez etenak eragiteko joera handiagoa dute, perpausa sinplifikatzearen kaltetan. Kakoj batzuen eta besteen tartean legoke, aurretik sarritan gertatu bezala. Ondoriozta dezakegu gure corpuseko ordain ez-erlatiboek erregulartasun bat erakusten dutela, aurreko puntuan posizio sintaktikoaren arabera finkatutako korrelazioa hemen ere betetzen baita: čto1, kto eta čto2-rekin osaturiko perpausen %76, %62 eta %60, hurrenez hurren, euskaratzen da sinplifikatzearen bidez, hots, predikazioa perpaus mailatik IS mailara pasatuz. Horien atzetik, kakoj erlatibatzailea dator %31rekin, eta azkenik, kotoryj eta aditzondoak itzultzeko erabiltzen da gutxien (%20 eta %16). 73 14 30 7 46 56 7 10 10 31 23 28 20 76 60 62 31 16 0 20 40 60 80 100 120 SINPLIFIKATZEA HIPOTAXIA PARATAXIA 3.2.3. Errusierazko erlatibatzaileen euskaratzea: ondorioak Errusierazko erlatibatzaileen araberako datuak aztertuta, bi bloke bereizten direla ikusi dugu: - Batetik, kto, čto1 eta čto2 (neurri batean kakoj ere bai) erlatibagarriak ditugu, alegia, euskaratzean ardatzaren ezkerretarako erlatibo asko eta erlatibo aposatu gutxi eragiten dituztenak, eta ordain ez-erlatiboekin euskaratzen direnean perpausa sinplifikatzea eragiten dutenak parataxia baino maizago. - Bigarren bloke batean kotoryj eta aditzondoak izango genituzke (neurri batean kakoj ere bai). Kotoryj eta kakoj funtzio nahiz preposizio guztiekin erabili ahal izateak, eta aditzondoak, definizioz, euskarazko oinarrizko estrategiarentzat erlatibagaitzak suertatzeak, batetik ardatzaren ezkerretarako erlatiboak osatzea zailtzen du, eta bestetik, erlatibakuntza ezabatzen denean, parataxia eragiten dute euskarazko ordain ez-erlatibo gehien-gehienetan. 3.3. Irizpide linguistikoak aplikatzetik lortutako emaitzen garrantzia Tesi honen azken helburua itzultzaile bakoitzaren balizko erlatibakuntza-estiloa azaleratzea den arren, estilo hori modu isolatuan aztertu ahal izateko, lehendabizi faktore exogenoen eragina baztertu behar genuen, eta itzulpen-prozesuaren baitan itzultzaileaz gaindiko faktore nagusia hizkuntza da, edo zehazkiago esanda, hizkuntzak: sorburuhizkuntza (SH) eta xede-hizkuntza (XH). Gure corpuseko datuak hizkuntzarekin zerikusia duten elementuen arabera aztertu ahal izateko bi sailkapen-irizpide aukeratzen genituen: Izen Sintagma Erlatibatuak (ISE) errusierazko mendeko EPn hartzen duen funtzioa, eta errusierak erlatibakuntzarako eskuragai dituen baliabide morfosintaktiko –erlatibatzaile– bakoitzaren ezaugarriak. Bi irizpide horiek aplikatuta, ondorioztatu dugu badirela korrelazio esanguratsuak itzultzaileak errusierazko perpaus erlatiboak euskaratzeko garaian hartzen dituen erabakien eta errusierazko perpaus horien propietateen artean. Gainera, ikusi dugu bi ISEren posizioa eta errusierazko erlatibatzaileen ezaugarri morfosintaktikoak elkarrekin hertsiki loturik daudela, erlatibatzaileen euskaratzea, besteak beste, har ditzaketen kasu marken araberakoa ere badelako, lotura estua baitaukate, adibidez, ISEren posizio erlatibagaitzek kotoryj eta aditzondoen erabilpenarekin, eta berdin posizio erlatibagarriek kto, čto1 eta čto2 erlatibatzaileen agerpenarekin. Behin kanpoko faktoreak aztertuta, sar gaitezen bete-betean gure corpusean itzultzaile bakoitzak errusierazko erlatibakuntza euskaratzeko daukan modua analizatzera. 4. ITZULTZAILEAREN ERLATIBAKUNTZA-ESTILOAK ITZULPENPROZESUAN DUEN ERAGINA NEURTZEN Honezkero badakigu errusierazko EPek euskal ordain erlatiboak eta ez-erlatiboak izan ditzaketela. Halaber, ikasi dugu bi ordain mota horiek ere aldaera desberdinak dituztela. Euskal ordain erlatiboak ardatzaren ezkerretarakoak (erlatibo arruntak eta jokatugabeak) edota aposatuak (erlatibo arrunt aposatuak, ZEIN/NON erlatiboak eta BAITerlatiboak) izan daitezke. Euskal ordain ez-erlatibo bat daukagunean, aldiz, hiru gauza gerta daitezke: errusieraz erlatibozko perpausa dena eten baten edo gehiagoren bidez zatitzea (Parataxia), errusieraz mendeko erlatibozko perpaus elkartua dena beste menderakuntza mota batekin ordezkatzea (Hipotaxia); edota errusieraz menpeko perpaus elkartu bat daukagun tokian perpaus bakun bat agertzea (Sinplifikatzea). Errusierazko EPen euskal ordainak erlatiboak edo ez-erlatiboak izatea zerk eragiten duen aztertu ahal izateko, corpuseko datuei aplikatu beharreko bi sailkapen-irizpide mota finkatzen genituen: irizpide linguistikoak (ISEren posizio sintaktikoa eta errusierazko erlatibatzaile desberdinak euskaratzeko modua) eta irizpìde estralinguistikoak (batez ere itzultzailearen estiloari dagozkionak). Corpuseko perpausak irizpide linguistikoen arabera sailkatu ondoren, emaitzek berretsi digute bi hizkuntza-sistemek ezinbestean eragiten dutela itzulpen-prozesuan, hots, itzultzaileen erabakietan. Hizkuntzaren eraginaz gain, ordea, itzultzaile bakoitzaren jarduerak – estiloak, idazkerak, izaerak, lehentasun nahiz iritzi linguistikoek– ere itzulpen-prozesuaren baitan zeresan handia dutela deritzogu. Ondorioz, ezinbestekoa zaigu itzultzaileen jarduera indibidualaren zantzuak atzematea, hizkuntza-sistemak (sintaxiak, perpausen luzerak, erlatibatzaileek…) inposatzen dizkion erabakiengandik isolatuz. Estiloa kontzeptu aski labainkorra da (ik. I. kapituluko 2.2.3. puntua). Itzultzaile baten estiloak edo idazkerak alderdi asko izan ditzake, eta erlatibakuntza osatzeko (edo ezabatzeko) modua horietako bat besterik ez da. Haatik, errusieraren eta euskararen erlatibozko egiturak elkarrengandik hain desberdinak izateak hitzez hitzeko itzulpena zailtzen du, eta itzultzaileari erabaki propio gehiago hartzea eskatzen dio. Erlatibakuntzasistemen arteko distantzia tipologiko handi batek, beraz, itzultzailearen jarduteko elementu interesgarri bat gehitzen dio gure ikerketari. Egile baten estiloa, kontzeptu labainkorra izateaz gain, oso orokorra ere bada, idazkeraren alderdi ugari har baititzake bere baitan (ik. I. kapituluko 2.2.3. puntua). Guk hemen kontzeptu horren interpretazio murriztaile bat egingo dugu: guretzat estiloa itzultzaileak SHko erlatibakuntza euskaratzeko daukan modua izango da. Beraz, ‘estiloa’ diogunean balizko ‘erlatibakuntza-estilo’ bati buruz ari garela ulertu behar da. Ikuspegi honen arabera, itzultzaile bakoitzak bere erlatibakuntza-estiloa izango luke, SHko erlatibakuntza XHra isurtzeko modua, hain zuzen. Erlatibakuntza isurtzeko modua izan daiteke erlatibakuntza mantentzea nahiz ezabatzea, hau da, itzultzaile bakoitzak errusierazko erlatiboei emaniko euskal ordain erlatiboak eta ez-erlatiboak nolakoak diren eta noiz –eta zenbatetan– egiten duen batzuen edo besteen aldeko hautua. Nola isola dezakegu, ordea, itzultzailearen erlatibakuntza-estiloa? Nola jakin erabilitako euskal ordain erlatibo edo ez-erlatibo bat hizkuntza-sistemek eragindakoa den edota itzultzailearen ekarpen/ezaugarri pertsonal bat iradokitzen duen? Itzultzailearen erlatibakuntza-estiloari buruzko informazioa lortu ahal izateko, lehendabizi itzultzailearen menpe ez dauden faktore guztiak baztertu beharko ditugu, hartara geratzen dena itzultzailearen estiloari berari egotzi ahal izateko. Bestela esanda, itzultzaile batek erlatibakuntza-estrategia batzuekiko besteekiko baino atxikimendu handiagoa erakusten badu, eta atxikimendu hori itzulpen-prozesuaren baitako hizkuntzek ezarritako murriztapenen edota beste faktoreren baten bidez azaltzea posible ez bada, orduan ezaugarri horiek itzultzaile horren estiloaren zantzutzat hartuko ditugu. Itzultzaile desberdinen emaitzak beraien artean konparatzeko aukerak ere erreferentzia garrantzitsu bat eskainiko digu; testuinguru eta baldintza konparagarrietan erabaki desberdinak hartzen dituztela ikusiz gero, baliteke desberdintasun horiek bakoitzaren estiloaren bidez azaldu ahal izatea. Itzultzailearen jokabidearen argigarri izan daitezkeen bi datu-iturri posible finkatu ditugu gure corpusean. - Jatorrizko testuaren egilearen –errusiar idazlearen– erlatibakuntza-estiloari buruzko datuak. - Hizkuntza-sistemaren baitako irizpideak itzultzaile bakoitzaren jardunari aplikatzetik lorturiko datuak. Errusiar idazleak, itzulpen-prozesuaren abiapuntu den ST-ren egileak, izan dezake bere erlatibakuntza-estiloa. Adibidez, errusiar idazle batek perpaus luzeekiko zaletasuna edo alderantziz, perpaus labur eta hitz gutxikoak erabiltzeko joera izan dezake. II. kapituluko 3.2.1. puntuan (7. eta 9. grafikoetan) ikusten genuen Hidalgok zuzenean lotzen zuela erlatibo aposatuen (arrunt aposatuen eta ZEIN erlatiboen) agerpena perpausen osagai kopuruarekin, biak zuzenki proportzionalak baitziren: bat igotzen zenean, besteak ere gora egiten zuen. Hortik zera ondoriozta dezakegu: errusierazko erlatiboak euskarazko erlatibo aposatuen baliokidetzat har ditzakegunez (izen ardatzaren eskuinetara hedatzen direnak eta izenordaindunak izanik), perpaus luzeak osatzeko joera duen errusiar idazle baten testuetan perpaus erlatiboak topatzea errazagoa izango da; azken finean, perpaus luzeak egiteak menderakuntza –eta beraz, erlatiboak– erabiltzeko joera erakutsiko luke. Modu berean, alderantzizkoa gertatzea espero liteke perpaus laburren bidez idazten duen errusiar idazlearen kasuan: erlatibakuntza urriagoa izatea litzateke logikoena. Hori horrela dela onartzeak idazle horien testuak euskaratzeko garaian idazlearen faktorea isolatzen lagundu diezaguke. Demagun EP luzeak osatzeko joera duten bi errusiar idazle ditugula, eta gainera erlatibo horiek prozesatzeko zailak direla (erlatibatzaile nahiz kasu marka erlatibagaitzen ugaritasunagatik). Imajina dezagun erlatibozko perpausak antzera osatzen dituzten bi errusiar idazle horiek euskal itzultzaile bana daukatela, baina itzultzaile batek nagusiki ardatzaren ezkerretarako erlatibo arruntak erabiltzen dituela errusierazko EPen ordaintzat, eta bestearen itzulpenetan, aldiz, erlatibo aposatuen proportzioa biziki altua dela. Bi idazleen estiloak konparagarritzat jo baditugu, baina itzultzaileen arteko emaitzak desberdinak baldin badira, azalpena itzultzaileengan –beraien erlatibakuntza-estiloan– bilatzea izango da logikoena. Itzultzaileen erlatibakuntza-estiloa isolatzeko modu bat litzateke. Noski, errusiar eleberri berdinaren euskarazko bi bertsio izango bagenitu, are garbiago bereizi ahal izango genituzke itzultzaile desberdinen estiloak, baina, zoritxarrez, oraindik ez dago bi itzultzaile desberdinek euskaratutako errusierazko testurik. Idazleen estiloaz gain, itzultzaile bakoitzaren perpausei aurretik landu ditugun faktore linguistikoak aplikatuz gero (ISEren posizio sintaktikoen nahiz erlatibatzaile desberdinen ezaugarrien aurrean duten jokamoldea), itzulpen-prozesuaren parte diren bi hizkuntzek inposaturiko murrizketek itzultzaile bakoitzarengan daukaten benetako eraginaren neurketa fintzea espero dugu. Adibidez, itzultzaile batek erlatibo aposatuak besteek baino maizago erabiltzen baditu, eta maiztasun hori faktore linguistikoei edota idazlearen estiloari egoztea lortzen ez badugu, ondorioztatu beharko da itzultzaile horrek erlatibo aposatuak erabiltzeko berezko joera duela, ezerk edo inork baldintzatu gabekoa, ez itzulpen-prozesuan parte hartzen duten hizkuntzek, ezta jatorrizko testuaren idazleak ere. Beste itzultzaile batek alderantzizkoa egiten badu –euskal ordainak kosta ahala kosta erlatibo arruntekin ematen saiatzen bada, alegia– itzultzaile horrek euskarazko oinarrizko erlatibakuntza-estrategiarekiko berezko atxikimendu sendo bat daukala esango dugu. Kasu horietan itzultzaileen erlatibakuntza-estiloa isolatzea lortu dugula esan ahal izango dugu, itzultzaile baten erabaki konkretu bat idazlearen edota hizkuntza-sistemen ezaugarrien bidez azaltzeko zailtasunak iradokiko digulako itzultzailearen erlatibakuntzaestilo propio baten aurrean egon gaitezkeela. 4.1. Errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa: analisi kuantitatibo baterako saiakera Idazleen erlatibakuntza-estiloa oso gai arantzatsua izan daiteke. Nola neurtu idazle batek perpaus erlatiboak osatzeko daukan modua? Eta hori neurtzea lortuz gero, nola kalkulatu balizko estilo horrek euskal itzultzailearengan izan dezakeen eragina? Egile baten estiloa objektibatzea berez da langintza konplexua, ez bakarrik erlatibakuntzari dagokionez, eta horretarako bide egokia iruditu zaigu errusiar idazle bakoitzak erabilitako erlatibo kopurua neurtzea. Erlatibo kopuru handi batek menderakuntzarako –eta beraz, perpaus luzeak erabiltzeko– joera iradokiko lukeela aipatu dugu gorago. Gure ustez, modu horretako testuetan prozesatzeko zailak diren EPk topatzeko aukera handiagoa izango denez, testu horiek euskaratzeko ardatzaren ezkerretarako erlatiboak –hots, arruntak eta jokatugabeakgutxiago erabiltzea eta erlatibo aposatuekiko nahiz bestelako ordain ez-erlatiboekiko joera handitzea ekarri behar luke. Logika horren arabera, idazlearen aldetik erlatibo kopuru txikiagoa izateak aurkako efektua eragin behar luke: menderakuntzarako joera txikiagoa eta ondorioz, perpaus laburragoak eraikitzeko ohitura iradokiko luke; logikoa da pentsatzea idazle mota honen testuak euskaratzeko ardatzaren ezkerretarako erlatibo gehiago erabiltzea, erlatibo aposatuen nahiz bestelako ordain ez-erlatiboen kaltetan. Hori dela eta, errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa definitzeko bi norabide zehaztu ditugu: - Lehendabizi errusiar idazleen idazkera edo estilo orokorrari buruz dakigunaren inguruko hainbat xehetasun eskainiko ditugu. - Idazle horietako bakoitzaren erlatibakuntza-estiloa kuantifikatzen saiatuko gara, osatutako erlatibo kopuruaren bidez. Gure corpusean sartu diren errusiar idazleen aipamen labur bat egingo dugu ondoren, egileak kronologikoki banatuz; estiloa elementu nagusiki indibiduala izan arren, garai historikoak ere izan baitezake eraginik idazteko moduan, aurrerago XIX eta XX mendeen arteko desberdintasunei buruz hitz egitean ikusiko dugun bezala. Aleksandr S. Puxkin (KAP 1836): A. Puxkin errusiar idazleak XIX mende erdialdean gertaturiko erromantizismotik errealismorako jauzia irudikatzen du, eta horrez gain, errusiar hizkuntza garaikidearen sortzailetzat hartua izan da, nahiz eta Errusiatik kanpo hain ezaguna ez izan. Idazle baten erlatibakuntzaren erabilerari buruzko lanak topatzea ia ezinezkoa den arren, Puxkinen estiloa alderdi kontaezinetatik ikertu izan dute Errusiako eta mundu osoko adituek. Lotman-en aburuz, Kapitainaren Alaba eleberrian –1836an argitaratua eta gure corpuseko 12 liburuetako bat– Puxkinek pertsonaia bakoitzaren klase soziala islatzeko herritar soilen hizkera eta nobleziarena kontrajartzen ditu (Lotman 1995: 212-227). Oro har, Puxkinen estiloak errealismoaren lehenengo urteetako ezaugarriak dituela esan ohi da: ordura arte baztertuta zegoen ahozko hizkerara gerturatzeko nahia, zehaztasunaren bilaketa, herri-tradizioetara itzultzeko saiakera, ipuinetan, abestietan, folklorearen berriro aurkitzea… Pentsa daiteke ikuspuntu horrek perpaus laburragoak –eta beraz, erlatibo gutxiago– erabiltzera bultza zezakeela inkontzienteki, baina ezin dugu ziur baieztatu. Mikhail J. Lermontov (GGH 1840): Puxkinen garaikide M. Lermontoven kasua oso antzekoa da. Biak jotzen dira errusiar errealismoaren sortzailetzat, eta idazkera ere oso antzekoa dutela esan daiteke. Vengeroven hitzetan, zehaztasuna, zorroztasuna, perpaus laburrak eta aldi berean adierazkorrak erabiltzen ditu Lermontovek (Vengerov S. 19001917: 312-313). Litekeena da bai Lermontovek bai Puxkinek erlatibo gutxi erabiltzea, baina, esan bezala, zaila da horrelako zerbait ziurtatzea, benetan perpaus guztien luzera neurtu gabe. Nikolai V. Gogol (ARH 1842): Gogol aurreko bien garaikide eta laguna izan bazen ere, hizkuntzaren aldetik badira desberdintasun batzuk. Hirurak zeuden garai hartako herrihizkeraren eta nobleziaren hizkeraren arteko borrokan murgilduak, baina Vinogradoven hitzetan ‘Gogolen hizkuntzan dialektikoki elkarrekin bizi ziren joera iraultzaileak eta zaharkituak. Gogolen estilo-aldaketaren historia are gehiago zailtzen zuen egilearen elebitasunak, errusierako eta ukrainerako elementuak nahasten baitziren berarengan’ (Vinogradov 1936). Vinogradoven hitzetatik ondoriozta dezakegu Gogolek Puxkinen eta Lermontoven antzeko hizkuntza-egoera bizi izan zuela, baina estiloa ez zuela haiek biak bezainbeste soildu. Hori bat dator Gogolen inguruan dagoen iritzi hedatuarekin, “perpaus luzedun prosa joria duela” dioenarekin, hain zuzen. Ondorioz, aurreikusteko modukoa litzateke Puxkinek eta Lermontovek baino perpaus luzeagoak eta erlatibakuntzarako joera handiagoa izatea. Ivan S. Turgeniev (AIS 1865) da errusieratik zuzenean euskaraturiko errealismo klasikoko ordezkari bakarra, Dostoievski, Tolstoi edota Gontxarov bezalakoak ez baitaude oraindik itzulita. Bere estiloaren ezaugarri nagusia ez da sinpletasuna –narratzailea egilea bera denean behintzat– perpaus luzez eta adjektiboz betetako prosa landua baizik. Gure corpuseko Aita-semeak eleberrian, herriko jende xehearen edota gazte progresisten ahotan jartzen duen hizkera eta narratzaileak darabilena, adibidez, ez dira berdinak (Lotman L. 1982: 120-159). Dena den, esan daiteke orobat perpaus luzeak eta erlatibakuntzarako joera espero ditugula berarengandik. Orain arte aipatutako lau idazleak –XIX mendeko errealismoaren ordezkariak guztiak– estilo aldetik nahiko antzekoak direla esan daiteke, nahiz eta beharbada Gogolengan –eta neurri txikiago batean Turgenievengan– espero genitzake perpaus luzeagoak, eta beraz menderakuntza (erlatibakuntza) joriagoa. Ez dirudi XX mendeko idazle gehienen estiloa hain markatua denik, ondorengo ataletan ikusiko dugun moduan. Maksim Gorki (AMA 1906): M. Gorki errealismo sozialistaren ordezkari nagusienetako bat da. Hizkuntza iraultza egiteko instrumentu bezala ikusten zuen, goimailako klaseek bere egin nahi izan zuten instrumentu iraultzaile bezala, bere hitzetan: ‘…gizartea klaseetan antolatzeak langileriari arrazoimenaz eta garapen libre batez gozatzeko eskubidea kentzea eragin du, beste eskubide batzuekin batera… Eta langilemasek mendeetan zehar (hizkuntzaren alde) eginiko ahalegina estaltzeko asmoz, esplotatzaileek bere egin zituzten lorpen horiek, hizkuntza beraien jabego bihurtzeraino…’. Literaturaren alderdi estetikoari ez dio hainbeste erreparatzen, baina bestalde, gure corpuseko AMA eleberri mardula da, eta horri buruzko erreferentzia garbirik topatu ez badugu ere, intuitiboki esan dezakegu bertan erabiltzen dituen perpausak ez direla bereziki laburrak. Leonid N. Andreiev (ZPU 1908): askok errusiar espresionismoaren sortzailetzat jotzen dute. Oro har, mende hasierako modernismoan eta dekadentismoan kokatzen da, eta oso prosa adierazkorra dauka. Hutchingsen hitzetan, ‘… the “density” of the language, the plethora of figures of speech, the abundance of qualifying words and phrases, the overstated “literariness” of the narration…’ (Hutchings 1990: 225). Hutchingsen deskribapen honetan oinarrituz gero, pentsa genezake posible dela menderakuntza –eta beraz, erlatibakuntza– konplexu bat agertzea Andreieven testuetan, baina, ohi bezala, zaila da hori egiaztatzea perpausen luzera benetan kalkulatu gabe. Isaak E. Babel (ZTG 1923-1937): erromantizismo iraultzailea bezala definitu izan denaren ordezkari ezaguna. Ipuin laburren maisu izanik, bere estilo lakonikoagatik Txekhovekin alderatu izan dute zenbait adituk (Sicher 1986). Estilo lakoniko horrek Zalditeria gorri-ko ipuinek ere badutena– iradokitzen du perpausak ez direla oso luzeak izango, eta ondorioz, erlatibakuntzak ere ez luke ez sarriegia eta ez konplexuegia izan behar. Mikhail A. Bulgakov (TXB 1925): Bulgakoven estiloa aldatuz eta sotilduz joan zen urteetan zehar, Profferrek ongi aztertu bezala (Proffer 1984). Oro har perpaus laburrez osaturiko prosa dinamiko eta bizkorra egotzi ohi zaio, ziurrenik literatura satirikoaren maisu bati dagokion moduan. Beraz, orain arteko logika berberari jarraiki, perpaus laburrak eta erlatibakuntza gutxi edo/eta konplexutasun gutxikoa topatzea ez litzateke harritzekoa. Mikhail A. Xolokhov (DII 1926): Errealismo sozialistaren ordezkaririk ezagunena, eta sari askoren jabea: 1941ean Stalin saria, 1960an Lenin saria eta 1965 Nobel saria jaso zituen (azken hau Don barea eleberri epikoarengatik). Sobietar boterearen defendatzaile sutsua eta Errusia hegoaldeko kosakoen bizimodua eta iraultza garaian nahiz ondoren bertan bizi izandako egoera izan zuen hizketagai bere lanetan. Nekazarien eguneroko hizkera Errusia hegoaldeko estepen deskribapen joriekin uztartzen dira bere lanetan (Ilin 1985). Don ibaiko ipuinak 1926an argitaratu ziren lehenengo aldiz, aurretik aldizkari eta egunkarietan agertu eta gero. Formatu laburrak beharbada perpaus laburragoak idaztera behartuko du, baina ezin dugu ziur baieztatu hori hala denik. Andrei Platonov (LUB 1930): Platonoven estiloa errusiar literaturaren testuinguruan berezienetakoa dela esan daiteke. Hizkuntzaren automatismoetatik urrundu nahiak prosa orijinal bezain (irakurketarako) aldrebes batekin esperimentatzera eraman zuen. Iosif Brodski nobel saridunak Platonoven Lubakiaren lehenengo argitalpenerako idatzitako “hitzatzean” zioen: Kornienkoren iritziz, Platonoven idazkera bereziak errealismo sozialistaren estiloa herria da formulazioak egilearengan eragindako ezinegona islatzen du (Kornienko 2000: 123), eta bide bertsutik jotzen du Bitovek ere, zera dioenean: ‘Platonovek bere testuak nolabaiteko Kristo aurreko kontzientzia primitibo baten hizkera erabiliz idaztea lortu zuen…’ (Bitov 2011). Prosa, sakon, kiribildu eta erretorika luzeko hori kontuan izanik, perpaus luzeak eta erlatibakuntza konplexua aurreikus daitekeela deritzogu. Sergei D. Dovlatov (KONP 1973-1980): Sergei Dovlatoven prosak ezaugarri nahiko markatuak ditu. Kasu honetan zalantzarik gabe baiezta dezakegu perpaus laburrak erabiltzen dituela, eta formalki oso estilo arina duela. Ronkinek ohartarazi duen bezala, perpausak zehatz-mehatz neurtuta daudela dirudi, sarritan hiru puntuz amaitzen dira, gauza asko esan gabe uzteko keinu bat bailitzan (Ronkin 1999). Horrez gain, Dovlatovek berak esan zuen norbaiten antzekoa izan behar balu, Txekhov aukeratuko lukeela, eta jakina denez, Txekhoven estiloaren ezaugarri formal nagusienak, hain zuzen, estilo arina eta laburra dira. Hori dena kontuan izanik, egile honen testuetan erlatibozko perpaus gutxi eta laburrak izatea normala litzateke. Andrei J. Kurkov (PIK 1997): Piknika izotzetan liburuak ezagutarazi zuen Andrei Kurkov Ukrainatik harago. Bere estilo orokorra errealismo fantastikoa bezala definitu izan da. Egile berria izanik, bere lanari buruzko ikerketak ez dira asko. Corpusean sartu dugun Piknika izotzetan eleberria nahiko mardula da, baina perpausen luzeraz ezin dugu informazio askorik eskaini. Erlatibo asko edo gutxi dituen, aldiz, aurrerago argituko dugu. Idazleei buruzko irudi orokorra aurkeztu ondoren, erlatibakuntza-estiloa kuantifikatzen saiatuko gara, horretarako corpusetik ateratako datuak 29. eta 30. grafikoetan aurkeztuko ditugularik. 29. grafikoan idazle bakoitzak berari dagokion testuan erabili dituen perpaus erlatiboen kopuru osoa erakusten da. Gure corpuseko 12 liburuak 12 idazleri dagozkienez, kasu honetan –eta hemendik aurrera fokua idazlearengan ezarri nahi dugun orotan– idazleen izenak baliatuko ditugu liburuak izendatzeko. Horrez gain, kronologikoki antolatuko ditugu idazleak (zaharrenetik berrienera), egile batzuen eta besteen arteko aldea sarritan garai historikoaren araberakoa izaten baita. Corpuseko errusiar idazleen arteko bereizketa esanguratsuena, ikusiko dugun bezala, XIX eta XX mendeen artekoa da. Grafikoa 29 Errusiar idazleen erlatibo-kopuru osoa garrantzia idazle bakoitzaren laginaren tamaina emate Bertan ikus dezakegu Gogolek beste guztiek baino askoz ere erlatibo gehiago dauzkala (686 perpaus). Horrek esan nahi du gure corpus guztiaren ia herena (%29) idazle bakar Ondoren, Ivan Turgeniev, Mikhail Lermontov eta Maksim Gorki leudeke, bakoitza corpusaren %10 ingururekin. Hortik behera, kopuru apalagoekin, handienetik txikienera, Andrei Kurkov, Aleksandr , Andrei Platonov, Isaak Babel, Mikhail Bulgakov, Sergei Dovlatov daude. 30. grafikoan, aldiz, idazle bakoitzaren erlatiboen kopuru proportzionala lortzeko corpuseko liburuen neurri desberdinak distortsiorik sor ez dezan–, 29. grafikoko kopuruei itzulpenen orrialde kopurua zatitu diogu; hartara, idazle bakoitzak benetan orrialdeko zenbat erlatibo osatzen dituen jakin ahal izango dugu. Euskarazko bertsioak aukeratu ditugu orrialde kopuruaren erreferentzia eskuratzeko, horretarako arraz eta XTen proportzioak nahiko orekatuak direla iruditzen zaigulako, uetatik igaro ondoren ez direlarik ez luzeagoak eta ez nabarmen Bestetik, errusierazko testuek, askotan Errusiako eta munduko literaturaren klasikoak direnez, argitalpen asko izan dituzte denboran zehar, bai errusieraz eta bai gure inguruko zkuntza handietan. Euskaraz, aldiz, liburu guztiek euskarazko bertsio bakarra daukate, 270 686 293 264 150 103 60 113 34 51 idazle bakoitzaren laginaren tamaina ematean datza. ek baino askoz ere erlatibo gehiago dauzkala (686 perpaus). Horrek esan nahi du gure corpus guztiaren ia herena (%29) idazle bakar Ondoren, Ivan Turgeniev, Mikhail Lermontov eta Maksim Gorki leudeke, bakoitza Hortik behera, kopuru apalagoekin, handienetik txikienera, Andrei Kurkov, Aleksandr , Mikhail Bulgakov, Sergei Dovlatov opuru proportzionala lortzeko – , 29. grafikoko kopuruei itzulpenen orrialde kopurua zatitu diogu; hartara, idazle bakoitzak benetan Euskarazko bertsioak aukeratu ditugu orrialde kopuruaren erreferentzia eskuratzeko, horretarako arrazoi batzuk iruditzen zaigulako, ak eta ez nabarmen askotan Errusiako eta munduko literaturaren klasikoak direnez, argitalpen asko izan dituzte denboran zehar, bai errusieraz eta bai gure inguruko zkuntza handietan. Euskaraz, aldiz, liburu guztiek euskarazko bertsio bakarra daukate, 196 eta gainera gehienak ‘Literatura unibertsala’ bildumakoak direnez, orrialde formatua, letraren tamaina eta beste hainbat elementu bateratuta ST bakoitzeko erlatibo kopuruari XTaren orrialde kopurua zatituz gero, beraz, idazle batek erlatibakuntza benetan asko edo gutxi erabiltzen duen baieztatzetik gertuago egongo gara. Emaitza hauek maneiagarriago egite aldera, 100 orrialdeko datuetara bihurtu ditugu (30. grafikoa). Grafikoa 30 Datu hauetan oinarrituta, XIX mendeko gainontzeko idazleen kasuan ere (Lermontov, Turgeniev eta Puxkin) erlatibakuntzarekiko atxikimendua XX mendekoengan baino altuagoa dela baiezta dezakegu. Lermontoven erlatibo kopurua bereziki igotzen da kopuru proportzionala kontuan hartuta. Gorkirekin, ordea, juxtu alderantzizkoa gertatzen da: erlatibo kopuru absolutuetan oso goitik zebilen arren, datu proportzionaletan asko jaisten da; horrek esan nahi du testu luzea izateak egileak erlatibakuntzarekiko –eta pentsatu beharko dugu, menderakuntzarekiko– daukan atxikimendua puzten duela. Hortik behera, 29. eta 30. grafikoetako datuak oso antzekoak dira; hots, gainontzeko itzulpenetan testuen hedadurak ez du datu proportzionaletan eragiten. Aurrerantzean 30. grafikoko kopuru proportzionala hartuko dugu kontuan, idazlearen estiloa zorrotzago islatzen dutela baiteritzogu. Bi bloke nabarmentzen dira, beraz, idazleen balizko erlatibakuntza-estiloaren arabera: XIX mendeko eleberri klasikoak (erlatibo kopuru proportzionalik handiena) eta XX mendeko egileen lanak (erlatibo kopuru proportzionalik txikiena). Idazleen erlatibakuntza-estiloaren inguruko azterketa osatzeko, horietako bakoitzaren datuei ohiko bi irizpide linguistikoak aplikatuko dizkiegu: ISEren posizio sintaktikoaren eta erlatibatzaileen araberakoak. Hori eginda, itzultzaileen erlatibakuntza-estiloa isolatzeko bidean aurrerapauso handia emango dugu: erlatibo kopuru altua daukan idazle bat baldin badaukagu, eta horrez gain, kasu marka erlatibagaitzak sarritan erabiltzen baditu, euskal ordainetan ardatzaren ezkerretarako erlatibo gutxi topatzea espero dugu, baina hala eta guztiz ere, idazle hori euskaratzean ardatzaren ezkerretarako erlatibo asko ageri badira, hori ezingo diogu ez idazlearen ez eta hizkuntzen eraginari egotzi, eta ondorioz, itzultzailearen berezko erlatibakuntza-estilo baten zantzuak aurkitu ditugula esateko arrazoiak izango ditugu. 4.1.1. Errusiar idazleak eta ISEren posizioa Zer esan nahi du idazleei buruzko datuak ISEren posizioaren arabera sailkatzeak? Bada, errusiar idazleek EPak osatzeko erabilitako kasu markak erlatibagarriak, erlatibagaitzak edota –euskararen oinarrizko erlatibakuntza-estrategiarentzat behinik behin– erlatibaezinak diren zehaztea. Horrek idazlearen erlatibakuntza-estiloari buruzko informazio gehigarria eman behar liguke, eta ondorioz, baita idazleak itzultzailearen erabakiak baldintzatzeko daukan ahalmenari buruz ere. Esan behar da irizpide hau aplikatuta ateratzen zaizkigun datuak nahiko homogeneoak eta gorabehera handiegirik gabekoak direla. Xolokhovengan izan ezik (zeinak ez baitauka genitiborik), gure corpusean sartu diren idazle guztiek erlatibatzen dituzte posizio sintaktiko guztiak eta oso antzeko proportzioetan gainera (31. grafikoa). Grafikoa 31 Errusiar idazleak eta ISEren posizio sintaktikoa Hizkuntzaren baitako irizpideak aztertu ditugunean (ik. kapitulu honetako 3.1. puntua), garbi geratu da euskal ordainak eta erlatibatutako posizio sintaktikoak hertsiki lotuta daudela. Ikusten genuen errusierazko subjektuek eta objektuek eragiten dituztela euskaraz posizio erlatibagarrienak; alegia, beraiek dira ardatzaren ezkerretarako erlatiboekin euskaratuak izateko aukera gehien erakusten dutenak. Zehar-kasuak eta genitiboak, alderantziz, erlatibagaitzagoak direla ondorioztatzen genuen, subjektu eta objektuetan baino ohikoagoa delako beraien euskal ordaina erlatibo aposatua edota baliabide ez-erlatiboa izatea. Liburu asko direnez, datu maneiagarriagoak lortzen lagunduko digu ISEren posizio sintaktikoaren araberako irizpidea aplikatuz lortutako emaitzak bi multzotan banatzeak: 49 42 44 37 60 38 39 38 42 44 59 28 11 20 18 18 16 16 14 20 6 21 8 15 40 31 34 42 21 41 44 37 50 35 27 50 1 5 3 2 2 3 2 5 1 0 6 6 0 20 40 60 80 100 120 GENITIBOAK ZEHAR-KASUAK OBJEKTU ZUZENAK SUBJEKTUAK kasu marka erlatibagarriak batetik (subjektuak eta objektuak) eta erlatibagaitzak bestetik (zehar-kasuak eta genitiboak). Ikus dezagun sailkapen horrek gure corpuseko idazleen erlatibakuntza-estiloari buruz zer iradokitzen digun (32. grafikoa). Grafikoa 32 Errusiar idazleak eta ISEren posizio sintaktikoa Argi utzi behar dugu, aurretik behin baino gehiagotan egin bezala, hierarkia maiztasunaren ikuspuntutik atzertzen ari garela, gure corpusetik atera ditzakegun datuak horiek direlako. Gorkiren perpausen hiru laurdenak kasu marka erlatibagarriak dira, beste inon baino gehiago. Beste muturrean Platonov (%48) eta Kurkov (%43) dauzkagu, kasu erlatibagarrien kopuru txikienarekin eta beraz, erlatibagaitzenen proportzio handienarekin. Gainontzeko bederatzi testuetan kopuruak nahiko orekatuak dira, beti ere kasu marka erlatibagarrien maiztasuna erlatibagaitzena baino altuxeago mantentzen delarik. Honelako sailkapenen mugak aipatu ditugu lehen ere (maiztasunak ezin direla hierarkia guztiaren adierazletzat hartu, alegia), baina hala eta guztiz ere, maiztasun hauek idazleekin harremanetan jarrita bi gauza lortu nahi genituzke: batetik, idazleen erlatibakuntza-eredu desberdinei erantzuteko moduan itzultzaileen artean egon daitezkeen desberdintasunak azaleratzea, eta bestetik, itzultzaile bakoitzak berdin jokatzen ote duen berak euskaratutako liburu guztietan (itzultzaile guztiek gutxienez bi libururen euskaratzean parte hartu baitute). 60 62 62 55 76 54 53 58 48 65 67 43 41 36 37 44 23 44 46 42 51 35 33 56 0 20 40 60 80 100 120 Z-K/GEN S/OZ Idazle batek kasu marka erlatibagarriak erabiltzeko joera izateak, bere testuen itzultzaileak euskal ordain erlatiboen aldeko hautua egitea ahalbidetu behar luke, eta gainera, erlatibo horien proportzio altu bat izen ardatzaren ezkerretara hedatu behar litzateke. Hori betetzen ez bada, idazlearen estiloari egotzi beharrean, itzultzailearen beraren joera bati erantzuten diola ondorioztatzeko aukera eskainiko digu. Alderantzizkoa ere gerta daiteke: idazleak EPak sarritan kasu marka erlatibagaitzekin erabiltzen baditu, baina horiei euskarazko ordainetan ardatzaren ezkerretarako erlatiboen proportzioa ohi baino altuago bat baldin badagokie, itzultzaileak euskararen oinarrizko erlatibakuntza-estrategiarekiko berezko atxikimendua –edo erlatibo aposatuekiko atxikimendu-eza– erakusten duela ondorioztatu ahal izango dugu. 4.1.2. Errusiar idazleak eta erlatibatzaileak Erlatibaturiko posizio sintaktikoez gain, ikusi dugu STan idazleak erabilitako baliabide morfosintaktikoen ezaugarriek badutela eraginik beraien euskal ordainetan (ik. kapitulu honetako 3.2. puntua). Erlatibagarritasun-mailaren araberako bi erlatibatzaile mota bereizten genituen. Ardatzaren ezkerretarako erlatiboekin zenbatetan itzultzen diren, hainbateko erlatibagarritasuna aitortzen genien erlatibatzaile horiei. Erlatibagarrienak erlatibo arruntekin eta jokatugabeekin sarrien itzultzen direnak dira, eta erlatibagaitzenak, alderantziz, erlatibo aposatuekin nahiz baliabide ez-erlatiboekin gehiago euskaratzen direnak. - Erlatibagarriak (čto1, čto2, kto eta kakoj). - Erlatibagaitzak (kotoryj eta aditzondo erlatiboak). Erlatibatzaileen erabilerak idazlearen erlatibakuntza-estiloaren inguruko informazioren bat eskaini ote diezagukeen argitu nahi dugu hemen. Adibidez, logikoa dirudi pentsatzea čto1, čto2, kto edo kakoj erlatibatzaileak euskaratzean zailtasun gutxiago topatzea, eta ondorioz, ardatzaren ezkerretarako erlatibo gehiago erabiltzea. Hori hala ez denean, azalpen bat eman beharko zaio. Berdin-berdin kotoryj eta aditzondoekin: oso erlatibagarria den kasu marka batekin euskaratuak ikusten baditugu, azalpen posible bat itzultzailearen beraren erlatibakuntzaestiloa izango da. Ikus dezagun idazle bakoitzak berak idatzitako testuetan zer nolako baliabide morfosintaktikoak dituen gustukoen, ISEren posizioaren araberako irizpidearekin egindako bereizketa berbera eginez erlatibatzaileekin ere: erlatibagarrienen –kto, čto1, čto2 eta kakoj– eta erlatibagaitzenen –kotoryj eta aditzondoak– artekoa (33. grafikoa). Grafikoa 33 Errusiar idazleak eta errusierazko erlatibatzaileak Grafiko honetako emaitzak azaletik aztertuta, esan dezakegu lehenengo lau liburuetan –XIX. mendeko idazleenetan, alegia– kotoryj eta aditzondoen proportzio oso altu bat nabari dela. Deigarria da XX. mende hasieratik –Gorki eta Andreievengandik– hasten dela kotoryj eta aditzondoen kopurua jaisten. Hortik aurrera, gorabehera asko dago: Xolokhov eta Dovlatoven testuetan, adibidez, kotoryj eta aditzondoak oso gutxitan agertzen dira, eta ondorioz, kto, čto1, čto2 eta kakoj beste inon baino gehiagotan. Horrez gain, Platonoven, Xolokhoven eta Dovlatoven testuetan beste gauza deigarri bat gertatzen da: Xolokhovek eta Platonovek erabilitako erlatibatzaileen %26 aditzondoak dira (batez besteko orokorra %11n dagoen bitartean). Dovlatoven kasuan čto1-ez osaturikoak perpaus guztien %25 dira, batez bestekoa %10ean dagoen arren. Halaber, nabarmendu daiteke Andreieven eta Gorkiren testuetan ere altua dela erlatibatzaile erlatibagarrien proportzioa, nahiz eta ez Xolokhov eta Dovlatovengan bezainbeste. Gainontzeko idazleengan kotoryj eta aditzondo erlatiboen nagusigoa argia da. 75 82 75 86 74 65 83 78 86 38 55 81 25 18 25 14 26 35 17 22 14 62 45 19 0 20 40 60 80 100 120 KTO-ČTO1-ČTO2-KAKOJ KOTORYJ-ADITZONDOAK 4.1.3. Errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa: ondorioak Idazle bakoitzak bere estiloa duela inor gutxik jartzen du zalantzan, eta horregatik intuitiboki erraz ulertzen da errusiar idazle bat euskaratzetik beste bat euskaratzera itzulpen-prozesuaren baitan aldaketak gertatzea, eta horrek itzultzaileen erabakietan eragina izatea. Zailagoa da intuitiboki onartutako aldaketa horiek atzeman, aztertu eta ondorio konkretuetara iristea. Idazleen balizko erlatibakuntza-estiloaren ezaugarrien gaineko datu neurgarriak eskuratu ahal izateko, beraiek erabilitako erlatibo kopurua neurtzea proposatu dugu, errusiar egileen erlatibo-kopuru altu batek, euskaraz ardatzaren ezkerretarako erlatiboak osatzea nahiz erlatibakuntza mantentzea zailduko duelakoan. Idazleen erlatibo-kopuru baxu batek menderakuntzarako joera txikiagoa iradoki eta beraz, euskal erlatibakuntza ardatzaren ezkerretarakoa– erraztu beharko lukeen neurri berean, hain zuzen. Orrialdeko erlatibo kopurua neurtuta, XIX. eta XX. mendeetako idazleen arteko desberdintasunak, behintzat, esanguratsua dirudi (30. grafikoa). Ondoren, ISEren posizio sintaktikoaren eta erlatibatzaileen arabera sailkatu ditugu datuak idazlez idazle: lehenengoak egileen arteko desberdintasun esanguratsurik azaleratu ez duen bitartean (guztiek neurri bertsuan erlatibatzen zituzten posizio sintaktiko desberdinak), bigarrenean argixeago ikusten da erlatibatzaileen eta estilo jakinen arteko harremana. Kapitulu honetako ondoriorik garrantzitsuena zera da: idazleen erlatibakuntza-estiloa –eta beraz, baita idazkeraren beste alderdi batzuk ere– kuantitatiboki neurtzeko saiakerak bere fruituak eman ditzakeela, baina, aldi berean, hortik ateratako ondorioak kontu handiz maneiatu behar direla estiloa kuantifikatzea beti delako zaila. Edonola ere, idazleen erlatibakuntza-estiloari buruz bildutako zantzu hauek itzultzaileen estiloa isolatzeko erabiltzen ditugunean ikusiko da benetan erreferentzia modura baliagarriak diren ala ez. 4.2. Gure corpuseko euskal itzultzaileak Corpuseko hamabi liburuetako datuak idazleen arabera sailkatu ditugunean, hamabi balizko erlatibakuntza-estilo agertu zaizkigu, idazle bakoitzari liburu bana zegokiolako. Hamabi liburu horiek euskaratu dituzten itzultzaileak, ordea, lau dira, eta beraz, erlatibakuntza-estilo desberdinak atzemateko bidea hauetako bakoitzak euskaraturiko liburuetako emaitzak bateratu eta aztertzea izango da, hartara itzultzaile bakoitzaren jardunaren ikuspegi ahalik eta osoena lortu ahal izateko. Lehenengo hurbilketa batean itzultzaile bakoitzak corpusari egindako ekarpena neurtuko dugu, corpuseko perpaus guztietatik itzultzaile bakoitzari zenbat dagozkion jakin ahal izateko. Gure corpuseko A, B, D eta E itzultzaileek euskaratu dituzten errusierazko EPen kopuruan asimetria nabaria dago: corpusak dituen 2402 perpausetatik 1905 (%79) A itzultzaileak euskaratuak dira. Gainontzekoak B itzultzailearen (164 perpaus edo corpusaren %7), D-E itzultzaileen (137 perpaus edo %6) eta E itzultzailearen (196 perpaus edo %8) artean itzuli dituzte (34. grafikoa). Grafikoa 34 Euskal itzultzaileek corpusari egindako ekarpena A itzultzailearen nagusigoa bistakoa da, perpaus guztien %80 berak itzulitako testuetatik hartu baititugu. Horregatik, itzultzaileka sailkatu beharko ditugu lortutako datuak, asimetria horrek emaitzetan eragin ez dezan. Itzultzaileen jardunari buruzko hiru daturen bila arakatu dugu corpusa: - Ordain erlatiboen proportzio orokorra; alegia, errusierazko EPak itzultzean, itzultzaile bakoitzak zenbatetan mantentzen duen erlatibakuntza eta zenbatetan ezabatzen. - Erlatibakuntza mantentzen den kasuetan, itzultzaile bakoitzaren testuetan euskarazko erlatibakuntza-estrategia desberdinen banaketa zein den. - Erlatibakuntza ezabatzen den kasuetan, baliabide ez-erlatiboen (parataxia, hipotaxia eta sinplifikatzearen) banaketa nolakoa den. 35. grafikoa aurkezten dugu itzultzaile bakoitzak zenbatetan mantentzen duen errusierazko jatorrizko erlatibakuntza eta zenbatetan ezabatu. Grafikoa 35 Ordain erlatiboen proportzio orokorra euskal itzultzaileengan 35. grafikoko datuen arabera, badirudi erlatibakuntzaren mantentzearen edo ezabaketaren alorrean ez dagoela itzultzaileen artean desberdintasun handirik. Hori bera adierazgarria izan daiteke. D-E itzultzaileak eta E itzultzailea –bi liburutan batera eta beste batean bietako batek bakarka itzultzen duen itzultzaile bikotea– dira erlatibakuntza sarrien mantentzen dutenak: %80 eta %78, hurrenez hurren. B itzultzailearen emaitzak ez dabiltza horiengandik oso urrun (%74). Azkenik, erlatibakuntza mantentzeko joera gutxien erakusten duena A itzultzailea da: itzuli dituen errusierazko perpausen %66an soilik mantendu du erlatibakuntza. Ondorioz, beste inork baino maizago ordezkatzen du errusierazko erlatibakuntza bestelako baliabide ez-erlatiboekin. Datu horiek, bere horretan hartuta, itzultzaileen arteko hierarkia bat osatzeko tentaziora eraman gaitzakete, baina lehenago ere ikusi dugunez, datu hau orokorregia da ondorio esanguratsuak ateratzeko, euskal ordain erlatibo eta ez-erlatibo desberdinak ez dituelako bereizten (kapitulu honetako 3.1 eta 3.2 puntuak aztertu dugu hau). Bestalde, itzultzaile batek liburu bat baino gehiagoren itzulpenean parte hartu badu eta gure corpusean hala da kasu guztietan– hemen aurkeztutako edozein datu itzultzaile horiek itzuli dituzten liburu guztietako emaitzen batez bestekoa besterik ez da izango. Egoera hori aintzat hartu eta itzultzaile bakoitzak liburuz liburu egin duena zehaztu dugu. 66 74 80 78 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 A B D-E E A itzultzailearen kasuan bereziki garrantzitsua da liburukako azterketa bat burutzea: zazpi liburu itzuli dituenez, litekeena delako desberdintasun esanguratsuak agertzea. Itzultzaile honek %66ko ordain erlatiboen proportzio orokorra daukala diogunean – euskarazko ordain guztien %66 direla erlatiboak, alegia– kontuan izan behar dugu itzultzaile honen datuak, liburuz liburu, %54ko tasa baxuenetik %85eko altuenera doazela, tartean %59, %67, %69, %74 eta %76ko proportzioak ageri direlarik. Nahiko anitza da, beraz, itzultzaile honek sorturiko testuen egoera (36. grafikoa). Grafikoa 36 A itzultzailea eta euskal ordain erlatiboen proportzio orokorra 36. grafikoan A-ren itzulpenak argitalpen-dataren arabera sailkatuta daude, itzultzailearen ibilbidea jarraitu ahal izateko. Euskaratutako lehenengo liburuan (AMA) erlatibakuntza mantentzeko joera handia agertzen du (ordain guztien %85). Hurrengo hiru liburuetan (GGH, KAP, ARH) proportzio hau jaitsi egiten da, batez ere azkeneko bietan: hurrenez hurren, errusierazko erlatiboen %69, %59 eta %54 euskaratzen du erlatibo baten bidez. Azkeneko hiruetatik –AIS, TXB, ZPU–, lehenengoan eta hirugarrenean kopurua nahiko goitik dabil (%74, %75), baina TXBn ez hainbeste (%67). Datu honek, bere orokortasunean, itzultzaileak erlatibakuntza mantentzeko jarritako enpeinua neur dezake apika, baina ordain erlatiboak eta ez-erlatiboak banaka aztertutakoan bakarrik jakingo dugu datu orokor hau esanguratsua den ala ez. 85 69 59 54 74 67 75 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 Beste itzultzaileen kasuan, liburu gutxiago itzuli dituztenez, laginaren adierazgarritasuna beti egongo da kolokan neurri batean, baina horiek euskaratutako testuek ere badituzte besteengandik bereizten dituzten zenbait ezaugarri esanguratsu. B itzultzailearen batez besteko ordain erlatiboen proportzioa %74koa dela ikusi dugu, baina berak euskaraturiko bi liburuetako bakoitzean egoera bat daukagu: KONPen euskal ordain erlatibo bat duten errusierazko perpausak %84 diren bitartean, LUBen proportzio hori %70era jaisten da (37. grafikoa). Grafikoa 37 B itzultzailea eta euskal ordain erlatiboen proportzio orokorra D-E itzultzaile bikoteak bere zereginen banaketa nola antolatu duen oraingoz alde batera utzita, 38. grafikoan ikusten dugu biek batera itzuliriko ZTG eta DII liburuetako ordain erlatiboen proportzioan desberdintasun handi samarra nabari dela, lehenengoan perpausen %76an mantentzen baita erlatibakuntza, eta bigarrenean %91n. E itzultzaileak bere kasa euskaraturiko PIK liburuan ordain erlatiboen proportzioa %78koa da, alegia D-rekin batera itzulitako ZTGko datuaren ia berdina. 4.3. Euskal itzultzaileak eta ordain erlatiboak Erlatibakuntza mantentzen den kasuetan ordain erlatibo desberdinak bereizteak emaitza fidagarriagoak eskaintzen dizkigu (39. grafikoa). Grafikoa 39 Euskal itzultzaileak eta ordain erlatiboak 39. grafikoak garrantzia handia dauka gure ikerketan, bertan topatzen baititugu gerora gure corpuseko itzultzaile bakoitzari dagokion erlatibakuntza-estiloaren lehendabiziko zantzuak. D-E itzultzaileek eta E itzultzaileak –bakarka itzultzen duenean– beraien artean oso antzeko datuak dituztela berresteaz gain, antzekotasun horiek beste bi itzultzaileengandik bereizten dituztela ikusten dugu. Besteengandik bereizte hori bereziki garrantzitsua da, itzultzaile horien erlatibakuntza-estilo propio bat atzeman dugula iradokitzen digulako. D-E itzultzaileak eta E itzultzailea, konparatiboki, oso gutxi baliatzen dira ardatzaren ezkerretara hedatzen diren erlatiboez: batera itzultzen dutenean, osatzen dituzten euskal 74 87 47 48 10 3 12 18 2 2 10 11 10 0 22 9 0 20 40 60 80 100 120 A B D-E E BAIT NON ZEIN ARRUNT APOSATUAK ARDATZAREN EZKERRETARA ordain erlatibo guztietatik %47 bakarrik dira erlatibo arruntak edo jokatugabeak eta E-k bakarka itzultzen duenean ordain erlatibo guztien %48. Honek bi gauza behintzat uzten ditu agerian: - D-E itzultzaileei erlatibakuntza-estilo oso markatua nabari zaie, bai batera itzultzen dutenean eta bai E-k bakarka lan egitean. Honek euskarazko testuen egiletza bakarraren alde egingo luke. - Bestalde, itzultzaile hauen erlatibakuntza-estiloaren ezaugarriak beste itzultzaileen testuetan ez errepikatzeak berezko erlatibakuntza-estilo baten presentzia berretsiko luke. Azken hau bereziki garrantzitsua da tesi honen helburuetarako. Are deigarriagoak dira datu hauek kontuan izanda 38. grafikoko emaitzetan ordain erlatiboen proportzio orokorrik altuena D-E itzultzaileek zutela. Hortik ateratzen dugun ondorioa da errusierazko EPak beste edozein itzultzailek baino maizago ematen dituztela euskal ordain erlatibo batekin. Aldi berean, ordea, euskarazko erlatibo horiek beste edozein itzultzaileren testuetan baino gutxiagotan dira izen ardatzaren ezkerretarakoak. Ondorioz baieztapen hau egin dezakegu: D-E itzultzaileengan erlatibo aposatuak erabiltzeko joera beste itzultzaile guztiengan baino nabarmenagoa da. A eta B itzultzaileen emaitzak, lehenengo begi-kolpe batean behintzat, elkarrengandik gertuago daude D-E itzultzaileenetatik baino, nahiz eta sakonago aztertzean hauen arteko desberdintasunak ere agerikoak diren. B itzultzaileak dauka guztien artean ardatzaren ezkerretarako erlatiboen proportziorik handiena, horrela osatzen baititu errusierazko EPen euskal ordain erlatiboen %87. Ondorioz, B-k euskaraturiko testuetan erlatibo aposatuen presentzia beste itzultzaileen lanetan baino txikiagoa izango da nahitaez. A itzultzailearen testuetan ardatzaren ezkerretarako erlatiboen proportzioa apur bat jaisten da B-rekin alderatuz gero –ordain erlatiboen %74–, eta ondorioz, A-ren erlatibo aposatuen proportzioa B-rena baino altuagoa dago, baina D-E-renaren azpitik dago. Esan bezala, 39. grafikoko datuak oso garrantzitsuak dira, lehenengo aldiz itzultzaileen erlatibakuntza-estilo desberdinen zantzuak atzeman ditugulako, non muturreko bi jokabide (B eta D-E itzultzaileena) eta erdibideko bat baikeneuzkan: B-k erlatibo aposatu gutxi eta ardatzaren ezkerretarako asko, D-E-k erlatibo aposatu asko eta ardatzaren ezkerretarako gutxi, eta A-k bi mutur horien arteko egoera bat irudikatzen du. Dena den, datu hauek itzultzaile bakoitzak euskaraturiko liburu guztien batez bestekoa dira. Orain banan-banan ordain erlatiboak osatzerakoan itzultzaile bakoitzak liburuz-liburu izan duen ibilbidea aztertuko dugu, ondorengo galderari erantzuna eman ahal izateko: itzultzaileek guk hemen egotzi diegun estiloari liburu guztietan eusten diote ala batez besteko horren atzean ez dago itzultzaile jakin baten testu guztietan errepikatzen den ildo koherenterik? 4.3.1. A itzultzailea eta ordain erlatiboak Aurreko puntuan ikusi dugu A itzultzailearen batez besteko datuek –beste itzultzaileenekin alderatuta beti– erdibideko irudi bat eskaintzen zutela. 40. grafikoan liburuz liburu ikus dezakegu A itzultzaileak erabiltzen dituen erlatibakuntza-estrategien korrelazioa, ohi dugun bezala, ardatzarekiko posizioaren arabera sailkatuta: arruntak eta jokatugabeak batetik (ardatzaren ezkerretarakoak), eta erlatibo aposatuak bestetik (arrunt aposatuak, ZEIN/NON erlatiboak eta BAIT- erlatiboak). Grafikoa 40 A itzultzailea eta ordain erlatiboak Oro har, nolabaiteko jarraitasuna nabari da itzultzaile honen liburu guztietan, AISen izan ezik, non erlatibo aposatuen proportzioa beste guztietan baino gorago dagoen. Gainontzeko itzulpenetan ez dago gorabehera handirik, eta beraz, badirudi oraingoz dauzkagun datuek itzultzaile honen jokamolde orekatua berresten dutela. 4.3.1.1. A itzultzailea eta ardatzaren ezkerretarako erlatiboak A itzultzailearen ardatzaren ezkerretarako erlatiboak liburuz liburu sailkatuz gero, 41. grafikoko emaitzak lortzen ditugu. Grafikoa 41 A itzultzailea eta ardatzaren ezkerretarako erlatiboak Itzultzaile honek bere ibilbidean erlatibo arrunt eta jokatugabeak zein proportziotan osatu dituen aztertuta (41. grafikoa), eta 36. grafikoan itzultzaile honek erakusten zuen ordain erlatiboen proportzio orokorrarekin alderatuz gero, A-ren erlatibakuntza-estiloaren irudi nahiko zehatza jasoko dugu. Adibidez, argitaratutako lehenengo bi itzulpenetan –AMA eta GGH– erlatibakuntza perpausen %85ean eta %69an mantentzen bazuen, ordain erlatibo horietatik, hurrenez hurren, %86 eta %72 dira ardatzaren ezkerretarakoak. Argitaratutako hurrengo bi liburuetan –KAP eta ARH–aldaketa esanguratsua nabari da: bietan ordain erlatiboen proportzio orokorra nahiko baxua zen arren –errusierazko perpausen %59 eta %54 bakarrik ematen ziren euskaraz erlatibozkoekin–, horietatik asko dira ardatzaren ezkerretarakoak (%78, %76). Ondorioz, esan dezakegu KAP eta ARH euskaratzerakoan, erlatibakuntzari dagokion jokabidea ondorengoa izan dela: itzultzaileak gutxitan mantendu du STko erlatibakuntza XTn, perpaus guztien ia erdia baliabide ezerlatiboen bidez osatu baitu, baina aldi berean, osatu dituen euskal ordain erlatibo gutxi horien zati oso handi bat ardatzaren ezkerretarako erlatiboak dira, erlatibo aposatuen kaltetan. Alegia, ordain erlatiboetatik asko suertatu dira oinarrizko erlatibakuntzaestrategiarekin erlatibatzeko modukoak (edota berak horrela itzuli ahal izateko moldatu ditu). AISen, berriz, juxtu alderantzizkoa gertatzen da: errusierazko perpausen zati handi bat ordain erlatiboen bidez itzultzen bazuen ere (%74), ardatzaren ezkerretarako erlatiboak beste inon baino gutxiago erabili ditu; hots, erlatibakuntza askotan mantentzen da –beraz, 86 72 78 76 51 72 87 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 baliabide ez-erlatiboetara apenas jo duen–, baina erlatibakuntza horren erdia soilik da ardatzaren ezkerretarakoa (perpausen %51). Ondorioz, euskal ordain erlatiboen beste erdia aposatuta agertuko da. Liburu honetan A itzultzailearen erlatibakuntza-estiloa D-E itzultzaileen jokamoldera hurbiltzen dela esan daiteke. Azkenik, TXB eta ZPU liburuetan, ordain erlatiboen proportzio orokorra %62 eta %72 zen, hurrenez hurren, eta erlatibo hauetatik %72 (TXB) eta %87 (ZPU) da ardatzaren ezkerretarakoa. Horrek adierazten digu bi liburu hauetan erlatibakuntza sarritan mantentzeaz gain, ardatzaren ezkerretarako erlatiboak nahiko ohikoak direla, batez ere ZPUn. Erlatibo jokatugabeen adibideak konparatiboki gutxi direnez –nahiz eta, gure ustez, lagin adierazgarria osatu–, erlatibo arrunten barnean gal ez daitezen, beraien erabilpenari buruzko aipamen labur bat egingo dugu. A itzultzaileak errusierazko EPak ordain erlatibo batekin euskaratzen dituen kasuen %5ean erabakitzen du erlatibo jokatugabe bat osatzea. Liburuka aztertuta, emaitzak zertxobait aldatzen dira: batez besteko %5ean edo horren gainetik daude GGH, KAP, ARH eta ZPU (%5, %6, %7 eta %8, hurrenez hurren). Batez bestekoa baino txikiagoa da AMA, TXB eta AIS liburuetan: %3, %3 eta %1. Edonola ere, datu hauetan ere ez dugu ikusten erlatibo jokatugabeak erlatibo arruntengandik bereizteko funtsezko arrazoirik. 4.3.1.2. A itzultzailea eta erlatibo aposatuak Erlatibo aposatuak ardatzaren ezkerretarakoen ifrentzua direla kontuan izanik, 42. grafikoan ikusten duguna azaletik aztertuta, zera esan dezakegu: euskarak erlatibo aposatuak osatzeko eskura dituen estrategietatik hemen aztertzen ari garenak (arrunt aposatuak, ZEIN/NON erlatiboak eta BAIT- erlatiboak), aski uniformeki banatuta daudela A itzultzailearen testuetan. Beste itzultzaileen emaitzak dauzkagunean ikusiko dugu, gainera, horixe dela, hain zuzen, A itzultzailearen ezaugarririk deigarriena: emaitzen uniformetasuna eta erregulartasuna. Grafikoa 42 A itzultzailea eta erlatibo aposatuak Lermontov (GGH), Gogol (ARH), Turgeniev (AIS) eta Andreiev (ZPU) idazleen testuen euskarazko bertsioetan euskal erlatibo aposatuen aniztasun guztia dago ordezkatua. Lehenago aipatu dugun moduan, testu batean erlatibakuntza askotan mantentzen bada, baina ardatzaren ezkerretarako erlatibo gutxi atzematen baditugu, erlatibo aposatuen proportzioa ohikoa baino handiagoa izango da, eta alderantziz, ardatzaren ezkerretarako erlatiboek laginaren zati handi bat hartzen badute, erlatibo aposatuen proportzioa txikiagoa izango da. Erlatibo aposatuen artean, oro har, bi mota bereiz ditzakegu: maiztasun handiko ZEIN eta BAIT- erlatiboak batetik, eta urriagoak diren erlatibo arrunt aposatuak nahiz NON galdetzailerekin osatutakoak bestetik. Lehenago ere ikusi dugu NON erlatiboen erabilpena bereziki lokalizatua dagoela, azken finean ZEIN erlatiboen ordezkoak izateak eta lekuzko esanahietara mugatuak egoteak asko baldintzatzen dituelako. Erlatibo arrunt aposatuen kopurua txikia den arren, oso zabaldua dago bere erabilpena; alegia, gutxi izan arren, corpus guztian zehar barreiatuta daude. 6 5 3 4 3 0 2 6 11 4 9 20 15 1 0 1 0 3 7 0 2 2 10 15 7 19 12 8 0 10 20 30 40 50 60 BAITNON ZEIN ARRUNT APOSATUAK Edonola ere, esanguratsuenak ZEIN galdetzailearekin eta BAIT- aurrizkiarekin osatutako erlatiboak dira, hain zuzen, A itzultzailearen testuetan sarrien agertzen direnak. A itzultzaileak euskaraturiko perpaus guztien %10 dira ZEIN erlatiboak eta beste hainbeste BAIT- aurrizkiarekin eratutakoak. Alegia, A-k errusierazko erlatiboei emandako bost euskal ordainetatik batek (%20) ZEIN edo BAIT- bat dauka bere baitan. Gainera, beraien hedapena nahiko banatua dago, itzultzaile honek euskaratutako liburu guztietan topatzen baita aleren bat eta antzeko proportzioetan gainera. ZEIN erlatiboei dagokienez, AIS liburuan agertzen dira beste inon baino maizago: ordain erlatibo guztien %20 dira. TXBn ere altua da ZEIN erlatiboen proportzioa: ordain erlatiboen %15. Batez bestekoaren bueltan dabiltza GGH eta ARH: ordain erlatiboen %11 eta %9, hurrenez hurren. Gainontzeko hiru itzulpenetan ZEIN erlatiboen erabilpen-maila jaitsi egiten da: AMA eta KAP euskaratzerakoan, ordain erlatiboen %6an eta %4an geratzen dira. ZPUren kopurua, aldiz, guztiz sinbolikoa da: ordain erlatiboen %1 edo bestela esanda, perpaus bakarra. BAIT- erlatiboetan ere, beste erlatibo aposatu guztietan bezala, AIS da maiztasunik altuena erakusten duen testua, ordain erlatiboen %19arekin. Kasu honetan, ordea, liburu gehiagok dituzte emaitza altuak: KAP (erlatiboen %15), TXB (%12) eta GGH (%10). Hortik behera, baina edozein kasutan kopuru adierazgarrietan, ZPU (%8) eta ARH (%7) daude. Azkenik, AMAn BAIT- aurrizkiarekin osatutako bost perpaus bakarrik daude, ordain erlatiboen %2. Korrelaziozko erlatiboak erabiltzen dituen itzultzaile bakarra A itzultzailea da: GGH eta ARH liburuetan perpaus bana osatzen du horrela. Lagina oso adierazgarria ez denez, eta bi perpausak itzultzaile honen testuetan soilik agertzen direnez, aipamen honetara mugatuko gara. 4.3.1.3. A itzultzailea eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa ordain erlatiboetan A itzultzailearen datuak berak itzulitako testuen jatorrizko egileen erlatibakuntzaestiloarekin kontrajarrita (ik. kapitulu honetako 4.1. puntua), itzultzaile honek euskaratutako liburuen arteko desberdintasunen alderdi batzuk azaldu daitezkeela deritzogu. Zeintzuk dira egoera hori argitzeko eskuragarri dauzkagun datuak? Batetik, idazlearen erlatibakuntza-estiloa objektibatzen saiatu garenean, haietako bakoitzak 100 orrialdeko osatutako erlatibo kopurua finkatzen genuen. Bestetik, badakigu A itzultzaileak berak liburu bakoitzean zenbat ordain erlatibo osatzen dituen, eta horietatik zenbat diren ardatzaren ezkerretarakoak eta zenbat aposatuak. Bi datu hauek kontrajarriz gero, idazlearen eta itzultzailearen “harremana” objektibatzea lortu dugula baieztatu ahal izateko, idazlearen orrialdeko erlatibo kopurua eta itzultzailearen ardatzaren ezkerretarako erlatiboen proportzioa alderantziz proportzionalak izan behar lukete. Idazleak orrialdeko erlatibo kopuru handi bat daukanean itzultzaileak ardatzaren ezkerretarako erlatiboak gutxiagotan erabiltzea espero liteke, erlatibo kopuru altu batek idazlearen aldetik erlatibakuntzarekiko –eta beraz, menderakuntzarekiko– atxikimendu handia iradokiko lukeelako, eta horrelako idazle batek osatutako perpaus erlatiboak oinarrizko estrategiarekin euskaratzea zailago izan behar lukeelako. Alderantziz, idazlearen erlatibo kopuru txiki batek itzultzailearen erlatibo arrunt eta jokatugabeen proportzio handiagoa eragin behar luke, beti ere helburua datu hauek objektibatzea eta harremanetan jartzea lortu dugula egiaztatzea izanda. Logika honi eragozpen bat jarri diezaiokegu: idazle batek erlatibo kopuru handia baldin badu, baina erlatibo hauek laburrak edo erlatibagarriak badira? Ez dirudi hori gertatzen denik, gure corpusean behintzat. 31, 32. eta 33. grafikoetan garbi ikusten genuen erlatiboen izaera antzekoa zela idazle guztiengan: ISEren funtzioen nahiz erlatibatzaileen banaketa uniformea zen, eta ez zegoen alde esanguratsurik beraien artean. Halere, sarritan aipatu izan dugun moduan, estilo bat kuantifikatzeak muga asko ditu. 43. grafikoan batera jarri ditugu A itzultzailearen ezkerretarako erlatiboen proportzioa eta berak euskaratutako idazle bakoitzaren erlatibo kopurua, eta onartu behar da emaitza kontraesankor samarrak eskaintzen dituela. Grafikoa 43 A itzultzailearen ordain erlatiboak eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa Errusiar idazleak osatutako erlatibo kopurua erlatibo horien euskaratzerako esanguratsua izan dadin, erlatibo kopuru txikiena duen Bulgakovek, adibidez, ardatzaren ezkerretarako erlatiboen proportziorik handiena eragin behar luke bere testuen euskarazko bertsioetan, baina ez da hala gertatzen. Turgenieven kasuan, aldiz, idazle honek erlatibo asko eratzen dituenez, euskarazko testuan ardatzaren ezkerretarako perpausen proportzioa ordain erlatiboen erdira jaistea normaltzat jo genezake. Gorkiren eta Puxkinen euskarazko bertsioetan ere esperotako korrelazioa betetzen dela esan genezake: bi idazle horiek Turgenievek baino erlatibo gutxiago osatzen dituzte, eta ardatzaren ezkerretarako erlatibo gehiago erabiltzen ditu A-k hauen testuak euskaratzean. Gogolen eta Lermontoven datuak, ordea, ez datoz logika honekin bat: Turgenievek baino are erlatibo gehiago osatzen dituzten arren, euskaraz eragiten dituzten ardatzaren ezkerretarako erlatiboak ere gehiago dira. Beraz, ezin dugu baieztatu –A itzultzailearen emaitzetan oinarrituta behintzatharreman zuzena ezar daitekeenik STaren egileak osatutako erlatibo kopuruaren eta XTren egileak ardatzaren ezkerretara hedatutako erlatiboen maiztasunaren artean. Itzultzaile guztien ordain erlatiboen proportzio orokorra aurkeztu dugunean, ikusten genuen D-E itzultzaileek B-k baino sarriago mantentzen zutela erlatibakuntza, baina orain badakigu D-E itzultzaileek erlatibakuntza mantentzeko zuten joera hori erlatibo aposatuen maiztasun ezohikoari zegokiela nagusiki, ardatzaren ezkerretarako erlatiboen kaltetan. 39. grafikoan ikusten genuen B-k itzulitako testuetan juxtu aurkakoa gertatzen zela: erlatibakuntza sarritan mantentzeaz gain, erlatibo horiek ardatzaren ezkerretarakoak dira kasu gehien-gehienetan. KONPen ordain erlatiboen %91 dira arrunt edo jokatugabeak eta LUBen, berriz, erlatiboen %85. 4.3.2.1. B itzultzailea eta ardatzaren ezkerretarako erlatiboak Erlatibo arruntei dagokionez, KONPen %84 eta LUBen %75aren arteko desberdintasuna esanguratsua dela esan dezakegu. Hauei jokatugabeen emaitzak gehituz gero, hurrenez hurren %7 eta %10, egoera orokorra ez da asko aldatzen: B itzultzaileak, beste itzultzaileekin alderatuta, euskarazko erlatibakuntza-estrategia nagusiarekiko atxikimendu irmoa erakusten du (44. grafikoa). Grafikoa 44 B itzultzailea eta ardatzaren ezkerretarako erlatiboak baliatzeko ohitura eza iradoki lezake. Hori benetan zerk eragiten duen jakiteko –jakingo badugu– datuak findu arte itxoin beharko dugu. Erlatibo jokatugabeei dagokionez, aipagarria da beste itzultzaileek baino erlatibo jokatugabeen proportzio handiagoa daukala: corpus guztian zehar jokatugabeak, batez beste, ordain erlatiboen %5 diren bitartean, B itzultzaileak euskaratutako bi testuetan gainditzen da marra hori: KONPen ordain erlatibo guztien %7 dira eta LUBen %10. Erlatibo jokatugabeen maiztasun altu honek, itxuraz, B itzultzaileak erlatibakuntzaestrategia erlatibagarrienekiko (arrunt eta jokatugabeekiko) daukan zaletasuna berretsiko luke, erlatibo jokatugabeak osatzeko ere testuinguru oso erlatibagarriak behar baitira. 4.3.2.2. B itzultzailea eta erlatibo aposatuak Ardatzaren ezkerretarako erlatiboak sarritan erabiltzeak erlatibo aposatuen proportzio apal bat izatea dakar derrigorrez (45. grafikoa). Grafikoa 45 B itzultzailea eta erlatibo aposatuak LUBi dagokionez, hor dauden 12 erlatibo aposatuetatik 9 erlatibo arrunt aposatuak dira (ordain erlatibo guztien %11). Nahiz eta kopuru txikia izan, aipagarria da B itzultzaileak, erlatibo aposatu bat osatzeko hautua egiten duenean, erlatibo arrunt aposatuei lehentasuna ematea. NON erlatiboak ordain erlatiboen %3 dira LUBen (corpusaren batez bestekoaren maila bertsuan, guztira 2 perpaus besterik ez diren arren). KONPen NON erlatibo bakar bat ere ez da ageri. B itzultzaileak ez du bere itzulpenetan BAIT- erlatiborik erabiltzen, gainontzeko itzultzaileengan nahiko ohikoak diren arren (gogoratu corpuseko ordain erlatibo guztien %10 direla). Datu hauetan oinarrituta, B itzultzailearen erlatibakuntza-estiloa argitzen doala dirudi: itxura guztien arabera, kosta ahala kosta saiatzen da erlatibo arruntak edo jokatugabeak osatzen, eta erlatibo aposatuez nahiz bestelako baliabideez oso noizean behin soilik baliatzen da. 4.3.2.3. B itzultzailea eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa Itzultzaile honek euskaratutako liburuen bi egileen –Sergei Dovlatov eta Andrei Platonoven– idazkerak oso desberdinak dira. Kasu honetan, gainera, desberdintasunak oso agerikoak dira. Dovlatoven prosa perpaus laburrez eta elkarrizketez betea dago. Platonovena, alderantziz, perpaus luzez eta estilo narratiboago batez (ik. kapitulu honetako 4.1. puntua). Dovlatoven testua itzultzerakoan, itzultzaileak ardatzaren ezkerretarako erlatibo gehiago erabili ditu, eta ondorioz, aposatu gutxiago. Platonov euskaratzean, aldiz, ardatzaren ezkerretarako erlatiboen maiztasuna erori da, erlatibo aposatuen mesedetan. Beraz, B itzultzaileak euskaratutako errusiar egileen erlatibo kopurua kuantifikatzea esanguratsua dela egiaztatu dugu, alderantziz proportzionalak baitira STko erlatibo kopurua eta xede-testuko ardatzaren ezkerretarako erlatiboen maiztasuna (46. grafikoa). Grafikoa 46 B itzultzailearen euskal ordain erlatiboak eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa Noski, bi liburu soilik izateak zalantzak eragin ditzake. A itzultzaileak zazpi liburu itzuli beharrean bost euskaratu izan balitu –demagun, Gogol eta Lermontov ezabatzen ditugula– , datuak bat etorriko lirateke idazlearen estiloa neurtzeko proposatu dugun metodologiarekin. Hori dela eta, metodologia hau guztiz baztertzen ez dugun arren, eragozpenak dituela aitortu beharko dugu, kuantifikatzeko zailak diren gauzei zenbakiak jartzen saiatzen ari garen neurrian. 4.3.3. D-E itzultzaileak eta ordain erlatiboak D-E itzultzaileen emaitzak –biek batera edo E-k bakarka itzultzean– oso antzekoak direnez, batera aztertuko ditugu. Desberdintasun aipagarriren bat dagoenean soilik aipatuko ditugu bereizita. 39. grafikoan ikusi dugun moduan, D-E itzultzaileek euskaraturiko hiru liburuetan ardatzaren ezkerretarako erlatiboen kopurua beste inorengan baino txikiagoa da. Errusierazko erlatibakuntza maiz mantentzen duten arren, euskaraz erlatibakuntza hori aposatua da kasuen ia erdietan (47. grafikoa). 91 85 28 57 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 DOVLATOV (KONP) PLATONOV (LUB) ARDATZAREN EZKERRETARAKO ERLATIBOAK ERLATIBOAK 100 ORRIKO Grafikoa 47 D-E itzultzaileak eta euskal ordain erlatiboak D-E itzultzaileen testuetako datuen arabera epaitu behar bagenu, erlatibo arruntak ez lirateke euskararen oinarrizko erlatibakuntza-estrategia izango, maiztasunaren ikuspuntutik behinik behin. ZTGn ordain erlatibo guztien %61 dira aposatuak, eta PIKen %52. DII liburuan %32ra jaisten da datu hori, nahiz eta altua izaten jarraitzen duen (Gogora dezagun A itzultzaileak erlatibo aposatu gehien osatzen zituenean ere –Turgenieven AISen– %19tik ez zela igotzen aposatuen proportzioa; zer esanik ez B itzultzailearen erlatibo aposatuen proportzio apalari dagokionez). D-E itzultzaileen emaitzak kontuan izanik, gauza bat behintzat ziurtzat jo dezakegu: hiru liburu horiek euskaratu dituzten itzultzaileek arruntak ez diren erlatibakuntzaestrategiak beste itzultzaileek baino askoz ere sarriago erabiltzen dituzte, eta hori erlatibakuntza-estilo baten ageriko zantzua dela deritzogu. Hala ez izateko, bi gauza gertatu beharko lirateke: hiru liburu horietan errusiar idazleen estiloa corpuseko beste idazleen estiloarengandik guztiz bereiztea, edota hizkuntzaren baitako faktoreak guztiz bestelakoak izatea (ISE ohi baino sarriago egotea zehar-kasu batean edo genitiboan, edota euskaraz erlatibagaitzagoak diren erlatibatzaileak –kotoryj eta aditzondoakmasiboki erabiltzea). 39 68 48 61 32 52 0 20 40 60 80 100 120 BABEL (ZTG) XOLOKHOV (DII) KURKOV (PIK) ERLATIBO APOSATUAK ARDATZAREN EZKERRETARAKO ERLATIBOAK Aurrerago ikusiko dugunez, bi baldintza horietako bat ere ez da ematen hemen. Ondorioz, D-E itzultzaileen erlatibakuntza-estilo –eredu, joera, zaletasun, ideologia– propio baten ondorio izan behar dute emaitza horiek ezinbestean. 4.3.3.1. D-E itzultzaileak eta ardatzaren ezkerretarako erlatiboak Esan bezala, D-E itzultzaileek erlatibo arrunt gutxi erabiltzen dituzte; ZTG eta PIK liburuetan ordain erlatiboen erdia baino dezente gutxiago, hurrenez hurren %37 eta %43. DIIk corpuseko batez bestekotik gertuago –baina halere urrun– dauden emaitzak eskaintzen ditu, ordain erlatiboen %61ekin (48. grafikoa). Grafikoa 48 D-E itzultzaileak eta ardatzaren ezkerretarako erlatiboak itzultzaile hauen erlatibo aposatuenganako zaletasunari buruz esandakoa baliogabetzen duenik. 4.3.3.2. D-E itzultzaileak eta erlatibo aposatuak Honezkero badakigu D-E itzultzaileen ardatzaren ezkerretarako erlatiboen proportzio txikiak erlatibo aposatuen erabilera altua dakarrela berarekin. Ikus dezagun zein erlatibo aposatu mota eta zein proportziotan erabiltzen dituzten (49. grafikoa). Grafikoa 49 D-E itzultzaileak eta erlatibo aposatuak 4.3.3.3. D-E itzultzaileak eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa ordain erlatiboetan Idazleen erlatibakuntza-estiloarekin alderatzen jarrita, kontuan izan behar da D-E itzultzaileen kasua berezia dela, hiru idazle eta bi itzultzaile daudelako tartean. Are bereziagoa da egoera, aurreko bi puntuetan ikusi dugunez, hiru liburu horietan bi egoera desberdin dauzkagula jakinda: biek batera itzulitako DIIn erlatibakuntza-estilo bat nabari da eta beste bietan –biek batera itzulitako ZTG eta E-k bakarka euskaratutako PIK– beste bat. Idazleen erlatibakuntza-estiloak –100 orrialdeko osatzen duten erlatibo kopuruan neurtuta– horren azalpen posible bat eskaintzen digula dirudi (50. grafikoa). Grafikoa 50 D-E itzultzaileen ordain erlatiboak eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa Grafiko honetako emaitzak aintzat hartuz gero, ikusten dugu nolabaiteko korrelazio bat finkatzea posible dela: DIIren egile Mikhail Xolokhovek 100 orrialdeko 19 erlatibo soilik osatzen dituen bitartean, beste biek –Issac Babelek (ZTG) eta Andrei Kurkov-ek (PIK)– 100 orrialde bakoitzeko 50 eta 67 eratzen dituzte, hurrenez hurren. Datu horiek DIIren eta beste bi testuen arteko desberdintasunak azalduko lituzkete: idazlearen erlatibakuntza-estiloak –finean, idazle honek konparatiboki erlatibo gutxi osatzeak– eragingo luke D-E itzultzaileek testu hau itzultzeko ardatzaren ezkerretarako 37 61 43 50 19 67 0 10 20 30 40 50 60 70 80 BABEL (ZTG) XOLOKHOV (DII) KURKOV (PIK) ARDATZAREN EZKERRETARAKO ERLATIBOAK ERLATIBOAK 100 ORRIALDEKO erlatiboak ohikoa dutena baino sarriago erabiltzea. Noski, beste faktore batzuetan ere bila genezake azalpena: adibidez, estilo narratiboago batean perpausak luzeagoak eta erlatiboak ugariagoak izango direla pentsa daiteke. DII liburuan, alderantziz, Errusia Hegoaldeko kosakoen hizkera herrikoia islatzeak eta elkarrizketez betetako testua izateak, erlatiboen proportzioa jaitsaraztea normaltzat har daiteke. 4.3.4. Euskal itzultzaileak eta ordain erlatiboak: ondorioak Gure corpuseko 12 liburuak errusieratik euskaratu dituzten lau itzultzaileengan erlatibakuntza mantentzearen aldeko hautua egiten duten kasuetan– erlatibakuntza-estilo desberdinen zantzuak atzeman ditugula esan daiteke. Guztiek erlatibakuntza neurri bertsuan mantentzen duten arren –ordain erlatiboen proportzio orokorra antzekoa baitaordain erlatibo desberdinen maiztasunean desberdintasun nabarmenak daude: B eta D-E itzultzaileak mutur banatan ageri dira eta A, aldiz, erdibidean. B-ren testuetan ardatzaren ezkerretarako erlatiboak beste inon baino maizago agertzen dira, erlatibo aposatuen kaltetan. D-E itzultzaileen testuetan, alderantziz, beste inon baino erlatibo aposatu gehiago atzeman ditugu, ondorioz, ardatzaren ezkerretarako erlatiboen proportzioa beste inon baino baxuagoa delarik. Azkenik, A-k oreka handiagoa erakusten duela dirudi, parametro gehienetan beste itzultzaileen aldean erdibideko kopuruak eskaintzeaz gain, bere jarduna liburuz liburu aztertuta ere emaitzak aski uniformeak baitira. Ondoren, atzemandako erlatibakuntza-estilo horiengan errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloak daukan eragina neurtzen saiatu gara, emaitza gorabeheratsu baina esanguratsuekin. B eta D-E itzultzaileen kasuan idazleek STan osatutako erlatibo kopurua eta itzultzaileek erabilitako euskal ordain erlatiboen izaera nahiko koherentea dela ikusi dugu. A itzultzailea berak euskaraturiko idazleen balizko erlatibakuntza-estiloarekin harremanetan jarri dugunean, ordea, emaitza kontraesankorrak lortu ditugu: kasu askotan betetzen da idazleen erlatibo kopurua eta itzultzaileen ardatzaren ezkerretarako erlatiboen arteko korrelazioa. Betetzen ez den kasuetan ere ezin dugu baztertu beste hainbat faktoreren eragina. 4.4. Euskal itzultzaileak eta ordain ez-erlatiboak Itzultzaileek erlatibakuntza mantentzen dutenean gertatzen dena aztertu ondoren (euskal ordain erlatiboak), erlatibakuntzaren ezabaketa egiteko daukaten moduari helduko diogu (euskal ordain ez-erlatiboak). A itzultzailearen nagusigo eztabaidaezina dela medio, corpusari egindako ekarpenaren tamainan asimetriak baldin badaude itzultzaileen artean, ordain ezerlatiboetan are handiagoa da asimetria hori: A-k itzultzen dituen perpaus guztien %34tan ezabatzen du erlatibakuntza (650 perpaus), B-k itzulitako perpausen %26n (42 perpaus), eta D-E-k itzulitakoen %20-22n gertatzen da hori (71 perpaus). Corpusaren zatirik handiena A-k itzulia bada, eta gainera, erlatibakuntzaren ezabaketa ere inork baino maizago burutzen badu, eremu honetan A-ren eta gainontzekoen arteko desoreka corpusaren asimetria orokorra baino are markatuagoa izango da derrigorrez. Corpuseko perpaus guztien %80 itzultzaile horrena bazen, ordain ez-erlatiboetan %85era igotzen da itzultzaile horren ekarpena. D-E-k ordain ez-erlatiboen %9 osatzen dute, eta B-k gainontzeko %6a besterik ez. Erlatibakuntzaren ezabaketa hiru taldetan sailkatzen genuen: EP bi zati edo gehiagotan zatitzen zuen etena ager zitekeen (parataxia), erlatibakuntza beste menderakuntza mota batek ordezka zezakeen (hipotaxia) edota perpaus mailako predikazioa IS mailara igaro zitekeen, perpaus elkartua perpaus bakun bihurtuz (sinplifikatzea). Halaber, kapitulu honetako 3.1.2. eta 3.2.2. puntuetan ikusten genuen ordain ezerlatiboak ere, itxura guztien arabera, erregulartasun jakin batzuen arabera agertzen direla errusierazko testuen euskal itzulpenetan, eta erregulartasun horiek erlatibagarritasunmailarekin zerikusia zutela ere finkatzen genuen. 3.1.2. kapituluko 21. grafikoan mailakatze interesgarri bat topatzen genuen: errusierazko EPak erlatibatze-eskalan zenbat eta beherago –zehar-kasuak eta genitiboakorduan eta gehiago erabiltzen da euskaraz parataxia eta gutxiago sinplifikatzea. 3.2.2. kapituluko 28. grafikoan, datu horiek errusierazko erlatibatzaileen arabera sailkatzean, parataxia eta sinplifikatzearen arteko korrelazio hori berresten zen, errusieraren baliabide morfosintaktiko erlatibagarrienek (kto, čto1, čto2 eta neurri batean kakoj) euskaraz sinplifikatzea eragiteko joera nabarmena baitzuten; kotoryj-rekin eta aditzondoekin osatutako erlatiboek, alderantziz, parataxia eragiten zuten sarrien. Korrelazio horretatik abiatuta ondorioztatzen genuen parataxiak erlatibakuntzaabantaila bat izan behar zuela sinplifikatzearekiko, testuingurua zailtzen zen neurrian igotzen zelako itzultzaileek parataxiarekiko erakutsitako atxikimendua. Ez dakigu itzultzaileen balizko erlatibakuntza-estilo batek STko erlatibakuntza ezabatzeko modua ere bere baitan har dezakeen, baina esan behar da gure corpuseko ordain ez-erlatiboak itzultzaileen arabera sailkatu ditugunean, emaitza deigarriak lortu ditugula: ordain ez-erlatiboak osatzeko erabiltzen diren hiru baliabideen arteko banaketa oso antzekoa da itzultzaile guztiengan (51. grafikoa). Grafikoa 51 Euskal itzultzaileak eta ordain ez-erlatiboak Itzultzaileek erlatibakuntza ezabatzeko duten moduan desberdintasun esanguratsurik ez agertzeak esan nahi du erlatibakuntza ezabatzeko modua, nolabait esateko, “emana” datorrela, eta itzultzaileen norbanakotasunak ez daukala zeresan handirik erlatibakuntza ezabatzeko moduan. Bestalde, D-E eta E itzultzaileen datuei erreparatzen badiegu, beraien artean bat etortzeak, eta besteengandik apur bat –gutxi– bereizteak ordain ez-erlatiboen erabilpena ere logikaren baten menpe dagoela iradoki lezake beharbada. D-E eta E-ren arteko antzekotasun bat ordain ez-erlatiboen %30 sinplifikatzearen bitartez osatzean datza. B-k ez-erlatiboen %17an eta A-k %25ean erabiltzen dute baliabide ez-erlatibo hau. Parataxia, oro har, itzultzaile guztiengan da baliabide nagusia, oso antzeko proportzioetan gainera, nahiz eta D-E itzultzaileak pixka bat behetik geratzen diren: ordain ez-erlatiboen %59 itzultzen dute parataxiaz batera itzultzean, eta %64 E-k bakarka lan egiten duenean. A-ren testuetan ez-erlatiboen %64 eta B-renetan %71 dira. 64 71 59 64 11 12 11 6 25 17 30 30 0 20 40 60 80 100 120 A B D-E E SINPLIFIKATZEA HIPOTAXIA PARATAXIA Hipotaxiak – SHko erlatibakuntza XHn beste mendeko perpaus mota batek ordezkatzeak– oso maiztasun txikia dauka corpus guztian zehar eta itzultzaile ororengan. Itzultzaileen arteko proportzioetan ere ez da aldaketa handirik. A itzultzailearen ordain ez-erlatiboen %11, B-ren %12 eta D-E itzultzaileen %11 (batera itzultzean) osatzen dira hipotaxiaz. E itzultzailea, bakarkako lanean, %6an geratzen da. Edonola ere, hipotaxiaren lagina zabalegia ez denez, desberdintasuna ez da hain adierazgarria, eta ez diogu gehiegi erreparatuko. Hemen aztertutako datuetatik ondoriozta dezakegu itzultzaileen artean ez dagoela desberdintasun esanguratsurik, eta beraz, ez dirudi harreman zuzenik dagoenik erlatibakuntzaren ezabaketaren eta itzultzaileen norbanako estiloaren artean. Hori bera aski adierazgarria da. Itzultzaileek erlatibakuntza ezabatzen dutenean, hautu hori maizago da segur aski testuinguruak derrigortua, eta ez aukera pertsonal baten ondorio. Hemendik ideia garrantzitsu bat atera dezakegu: gure corpuseko datuen arabera, euskal ordain erlatiboen aukeraketak zerikusi handiagoa dauka itzultzaileen norbanako estiloarekin, euskal ordain ez-erlatiboen aukeraketak baino. Halere, 51. grafikoak itzultzaileen batez besteko emaitzak islatzen dituenez, ordain erlatiboekin egin bezalaxe, itzultzaile bakoitzaren datuak xehetasun handiagoz aztertuko ditugu. 4.4.1. A itzultzailea eta ordain ez-erlatiboak A itzultzailearen emaitzetatik azpimarragarriena erakutsitako oreka eta datuen erregulartasuna direla esan dugu. 52. grafikoari azaleko begirada bat botaz gero, ikusten dugu hori ordain ez-erlatiboen kasuan ere betetzen dela. Datu horrek itzultzaile honen estilo neurritsuaren irudia indartzen duela esan daiteke. Grafikoa 52 A itzultzailea eta euskal ordain ez-erlatiboak Parataxiaren nagusigoa erabatekoa da A itzultzaileak osatutako euskal ordain ezerlatiboen artean. Salbuespen bakarra argitaratu zuen lehenengo liburua da, %50etik ez baita igotzen, itzultzaile honen batez bestekoa %64aren bueltan dabilen bitartean. Perpausa sinplifikatzeak AMAn eta TXBn jotzen du goia, ordain ez-erlatiboen %40 baitira bi kasuetan. Gainontzeko testuetan ez dago gorabehera handirik. Hipotaxiaren emaitzak ere aski uniformeak dira, ARH eta ZPU salbu –non, hurrenez hurren, ordain ez-erlatiboen %15a eta %16a den–; gainontzeko guztietan %10etik behera geratzen da. 4.4.2. A itzultzailea eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa ordain ezerlatiboetan Kapitulu honetako 3.1.2. eta 3.2.2. puntuetan parataxiaren eta sinplifikatzearen artean finkatzen genuen korrelazioaren arabera, errusierazko kasu marka zenbat eta erlatibagaitzagoa izan, orduan eta parataxia maila altuagoa topatzen genuen euskaraz, eta alderantziz, kasu marka erlatibagarriagoak sinplifikatzearekin lotzen zituzten datuak lortzen genituen. Posible al da parataxia-sinplifikatze korrelazioarentzat errusiar idazleen estiloaren bidezko azalpen bat aurkitzea? 50 73 81 59 70 60 60 10 7 3 15 8 0 16 40 20 16 26 22 40 24 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 PARATAXIA HIPOTAXIA SINPLIFIKATZEA Ikus dezagun zer gertatzen den –liburuz liburu– A itzultzailearen testuetan (53. grafikoa). Grafikoa 53 A itzultzailearen euskal ordain ez-erlatiboak eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa perpausen %30 eta A itzultzaileak euskaraturiko errusierazko perpaus guztien %36 Gogolek idatziak baitira. ARH euskaratzean parataxiaren jaitsierak hipotaxiaren eta sinplifikatzearen proportzio handiago bat dakar, baina bi hauek ere altuegiak izan gabe. Gainera, corpusari egiten dion ekarpen handiaz gain, Gogol beste arrazoi batengatik da berezia A itzultzaileak euskaraturiko idazleen artean: ordain ez-erlatiboen proportziorik handiena berak dauka, bertako errusierazko perpaus erlatibo guztien %46an gertatzen baita erlatibakuntzaren ezabaketa euskaratzean. Laburtuz, nahiz eta ez den erraza A itzultzaileak erabilitako baliabide ez-erlatiboen eta berak euskaraturiko idazleen estiloaren arteko harremana finkatzea, XIX mendeko idazleen eta XX mendekoen estiloan desberdintasun batzuk sumatzen direla baiezta daiteke, tarteka lauso samarrak badira ere. 4.4.3. B itzultzailea eta ordain ez-erlatiboak B itzultzaileak errusierazko testuak euskaratzerakoan erlatibakuntza mantentzeko joera handia izateaz gain, erlatibakuntza-estrategia desberdinen artean aukeratu behar duenean, ardatzaren ezkerretarako erlatiboak (arruntak eta jokatugabeak) hobesten ditu garbiki, eta nabari da kostatu egiten zaiola horiei uko egitea, baita testuak erlatibo aposatu bat “eskatzen” dionean ere. Itzultzaile honek perpaus bati ordain ez-erlatiboa emateko joera handirik ez duen arren, osatu osatzen ditu. Gainera, ikusi dugu euskal ordain ez-erlatiboen proportzioetan itzultzaile batetik bestera ez dagoela desberdintasun ikaragarririk. Beraz, galdera da: horretarako joerarik ez badauka, zerk, noiz eta zein neurritan behartzen du errusierazko perpaus bati ordain ez-erlatibo bat ematera, gutxi gorabehera beste itzultzaileen proportzio bertsuan gainera? 54. grafikoko datuei erreparatuta, bistakoa da B-k euskaratutako bi liburuetan egoera aski desberdinak topatzen ditugula. Grafikoa 54 B itzultzailea eta euskal ordain ez-erlatiboak 4.4.4. B itzultzailea eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa B itzultzaileak ez-erlatiboak erabiltzeko duen moduan edo maiztasunean eragiten al dute itzultzaile honek euskaraturiko liburuen egileek? 55. grafikoan ikusten dugunez, LUBen erlatibo kopurua 100 orrialdeko 57koa da, KONPen 28koa den bitartean. Grafikoa 55 B itzultzailearen euskal ordain ez-erlatiboak eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa Gure corpuseko testuinguru erlatibagaitzetan parataxia agertzeko aukera handiagoa bada, eta erlatibakuntza errazten duten testuinguruetan, aldiz, itzultzaileek sinplifikatzea sarriago erabiltzen badute, erregulartasun hori hemen betetzen dela esan beharko dugu: inondik ere erlatibakuntza-estilo konplexuagoa –erlatibo kopuru altuagoan neurtua– duen Andrei Platonoven testuetan parataxia bidezko erlatibakuntzaren ezabaketa sinplifikatzea baino maizago topatu dugu. Sergei Dovlatoven testuen euskarazko bertsioetan aurkako egoera daukagu: erlatibakuntza-estilo soilagoa –eta ondorioz, erlatibo kopuru txikiagoa– duen egile hau euskaratzerakoan, sinplifikatzea asko igotzen da, eta parataxiaz, baliabide ez-erlatibo nagusia izaten jarraitzen duen arren, ordain ez-erlatiboen %50 soilik euskaratzen da. 4.4.5. D-E itzultzaileak eta ordain ez-erlatiboak D-E itzultzaileen emaitzak aurkezterakoan ikusten genuen erlatibakuntza mantentzeko joera beste itzultzaileena baino nabarmenagoa dela, nahiz eta osatzen dituzten erlatiboen proportzio handi bat erlatibo aposatuak diren. Erlatibakuntza askotan mantentzeak erlatibakuntza hori gutxitan ezabatzea eragiten duenez, D-E itzultzaileen ordain ez-erlatiboen lagina ez da oso zabala izango. Egia esan, ez da desberdintasun handirik nabari ordain ez-erlatiboen banaketan itzultzaile hauek euskaraturiko liburu batetik bestera (56. grafikoa). 50 76 12 12 38 12 28 57 0 10 20 30 40 50 60 70 80 DOVLATOV (KONP) PLATONOV (LUB) PARATAXIA HIPOTAXIA SINPLIFIKATZEA ERLATIBO KOPURUA 100 ORRIALDEKO Grafikoa 56 D-E itzultzaileak eta euskal ordain ez-erlatiboak 4.4.6. D-E itzultzaileak eta errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa ordain ezerlatiboetan 57. grafikoan ikus dezakegunez, hiru idazleetatik bik antzeko erlatibo kopurua dute: Isaac Babelek (ZTG) 100 orrialdeko 67 erlatibo osatzen ditu, eta Andrei Kurkovek (PIK), berriz, 50. Xolokhov hortik behera geratzen da nabarmen. Erlatiboen kopuruan erakusten duten antzekotasun hori izan daiteke 56. eta 57. grafikoetako hurbiltasunaren arrazoia. Arazoa da DII-k erlatibo kopuru txikia duela, baina ordain erlatiboetan ez bezala– ez da parataxia-sinplifikatzea korrelazioan beste bi liburuekiko desberdintasunik nabari. Guk proposatutakoari jarraiki, DIIn sinplifikatzeak ZTG eta PIKen baino altuagoa izan behar luke eta parataxiak baxuagoa, baina hori ez da betetzen. Halere, gogora dezagun DIIn 3 euskal ordain ez-erlatibo bakarrik dauzkagula; lagin eskasa, inondik ere. 4.4.7. Euskal itzultzaileak eta ordain ez-erlatiboak: ondorioak Ordain ez-erlatiboen lehendabiziko arazoa itzultzaile desberdinen laginen asimetria da: corpusean, oro har, A itzultzailearen ekarpena %80koa bazen, hemen %85ekoa da. D- E itzultzaileen testuetan ordain ez-erlatiboen %9 ageri dira, eta B-ren itzulpenetan ezerlatiboen %6. Baliabide ez-erlatiboen banaketa oso antzekoa da itzultzaile guztiengan: guztiengan da parataxia baliabiderik erabiliena, gero sinplifikatzea eta azkenik –oso proportzio txikietan beti– hipotaxia. Desberdintasun bakarra, oso handia ez bada ere, D-E itzultzaileek eskaintzen zuten: hauengan –batera edo bakarka itzuli– sinplifikatzea besteen itzulpenetan baino maizago agertzen da, eta parataxia, aldiz, besteen testuetan baino gutxiagotan. Itzultzaile bakoitzaren datuak bereizita aztertu ondoren, A itzultzailearen testuetako emaitzek erlatibo kopurua eta baliabide ez-erlatiboak lotzeko bidea ematen digutela esango genuke, salbuespenak salbuespen: jatorrizko bertsioan erlatibo kopuru txikiena zuten bi liburuetan –AMAn eta TXBn– beste inon baino gehiago erabiltzen du sinplifikatzea. Halaber, garai desberdinetako errusiar idazleen artean XIX eta XX mendeen arteko marra ezartzea ahalbidetu digu, Gogolen salbuespena esanguratsua dela dakigun arren. B eta D-E itzultzaileek osatutako ez-erlatiboen lagina, esan bezala, ez da oso adierazgarria, eta horrek emaitzekiko zalantzak eragiten ditu. Halere, B itzultzailearen datuek idazleen estiloaren eta ordain ez-erlatiboen arteko harremanaren alde egiten dutela esan daiteke: erlatibo kopuru txikiena duen idazlea euskaratzerakoan bestearen testuak euskaratzerakoan baino askoz maizago erabiltzen du sinplifikatzea eta dezente gutxiago parataxia. D-E itzultzaileek antzeko proportzioetan erabiltzen dituzte baliabide ez-erlatiboak itzuliriko liburu guztietan. Haatik, euskaratu dituzten hiru liburuetatik bik antzeko erlatibakuntza-estiloa daukate –beti ere erlatibo kopuruan neurtuta–, eta horiek antzeko emaitzak eskaintzea espero genuen zerbait zen. Hirugarrenak, ordea, guk hemen darabilgun logikaren arabera, ez lituzke beste bien antzeko emaitzak eman behar, baina eman ematen ditu. Laburtuz, gure ustez STko erlatibo kopuruak bere egilearen erlatibakuntza-estiloaren gaineko zantzu baliagarriak ematen dizkigu, baina onartu behar dugu ez direla gutxi eskuragai dauzkagun elementuekin azaldu ezin ditugun emaitzak ere. 4.5. Euskal itzultzaileak eta ISEren posizio sintaktikoa Kapitulu honetako 3. puntuan ikusi dugunez, hizkuntza-sistemak eragin esanguratsua du itzultzaileak itzulpen-prozesuaren baitan hartzen dituen erabakietan. Eragin hori neurtzeko gure corpuseko errusierazko perpausei bi irizpide aplikatzen genizkien –ISEren posizio sintaktikoa eta erlatibatzaileen izaera–, gero errusierazko perpaus horiei nolako euskal ordainak egokitzen zitzaizkien aztertzeko. Haatik, nola neurtu dezakegu hizkuntza-sistemak itzultzaile baten jokabideari eragiten dion ala ez? Bada, itzultzaile bakoitzak euskaratutako perpausei hizkuntzasistemaren araberako irizpideak aplikatuta; hartara, aurreko puntuan itzultzaile bakoitzarentzat finkatu ditugun joerak benetan beraien erlatibakuntza-estiloari dagozkiola baieztatu –edo baztertu– ahal izateko. Emaitza horiek aztertzean, bi gauza gerta daitezke: - Testuinguru konparagarrietan itzultzaileen artean jokabide desberdinak atzematea. Hori erlatibakuntza-estilo desberdinen hipotesiaren aldeko argumentua litzateke. - Testuinguru konparagarrietan itzultzaileek modu bertsuan jokatzea. Horrek iradokiko luke kasu horretan ez dela esanguratsua itzultzaileen berezko estiloa, eta jokabide desberdinak testuinguru desberdinen ondorio direla. Lehendabizi ISEren posizioaren araberako datuak aztertuko ditugu, eta ondoren, baliabide morfosintaktikoen –erlatibatzaileen– araberakoak. 58. grafikoan bildu ditugu itzultzaile bakoitzaren ordain erlatiboen proportzio orokorrak ISEren posizioaren arabera. 58. grafikoko emaitzek irudi interesgarria eskaintzen digute azpimarratu behar den maiztasunean oinarrituriko datua alderdi bat besterik ez direla. Esan dezakegu A itzultzailearen datuak normaltasunaren barnean kokatzen direla: euskaraz erlatibozkoak, objektuzkoen %75, zehar %51. Beste itzultzaile guztiengan subjektuen da, objektuena baino apur bat gorago. Edonola ere, badago azalpena behar duen datu bat: B eta D topatu dugun zehar-kasuen B-k objektuak baino kasuen %68 eta objektuen %63 euskaratzen du ordain erlatibo baten bidez. D-E-k batera itzultzen dutenean, ordain erlatiboa duten zehar oso handia izateaz gain (perpausen %86), bai subjektuen eta bai objektuen emaitzen gainetik dabil, nahiz eta azken hauek ere maiz erlatibatzen dituzten (perpausen %78 eta %73, hurrenez hurren). 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 A 68 75 59 51 Corpuseko emaitzen analisia Ordain erlatiboen proportzio orokorra euskal itzultzaileengan ISEren posizioaren arabera . grafikoko emaitzek irudi interesgarria eskaintzen digute, nahiz eta b maiztasunean oinarrituriko datuak posizio sintaktikoen hierarkia irela. Esan dezakegu A itzultzailearen datuak –subjektu-objektu asimetriak gorabehera sunaren barnean kokatzen direla: itzuli dituen subjektuzko erlatiboen %68 dira erlatibozkoak, objektuzkoen %75, zehar-kasua dutenen %59 eta genitibozkoe Beste itzultzaile guztiengan subjektuen ordain erlatiboen proportzio , objektuena baino apur bat gorago. Edonola ere, badago azalpena behar duen datu bat: B eta D-E itzultzaileengan kasuen euskarazko erlatibotasun altua: k objektuak baino sarriago erlatibatzen ditu zehar-kasuak: errusierazko zehar kasuen %68 eta objektuen %63 euskaratzen du ordain erlatibo baten bidez. k batera itzultzen dutenean, ordain erlatiboa duten zehar-kasuen proportzioa ateaz gain (perpausen %86), bai subjektuen eta bai objektuen emaitzen gainetik dabil, nahiz eta azken hauek ere maiz erlatibatzen dituzten (perpausen %78 eta B D-E E 84 78 87 63 73 86 68 86 72 25 50 45 ISEren posizioaren arabera , nahiz eta beste behin osizio sintaktikoen hierarkiaren objektu asimetriak gorabeherasubjektuzko erlatiboen %68 dira %59 eta genitibozkoen ordain erlatiboen proportzioa bereziki altua E itzultzaileengan kasuak: errusierazko zeharkasuen %68 eta objektuen %63 euskaratzen du ordain erlatibo baten bidez. kasuen proportzioa ateaz gain (perpausen %86), bai subjektuen eta bai objektuen emaitzen gainetik dabil, nahiz eta azken hauek ere maiz erlatibatzen dituzten (perpausen %78 eta SUBJEKTUAK OBJEKTU ZUZENAK ZEHAR-KASUAK GENITIBOAK E itzultzaileak subjektuak eta objektuak oso maiz ematen ditu erlatibo baten bidez (%87 eta %86, hurrenez hurren). Ondoren zehar-kasuak (perpausen %72tan), eta azkenik genitiboak, corpusaren batez bestekotik gertuko proportzioekin (hauen %45 dira erlatiboak). Ordain erlatiboen proportzio orokorra erreferentziatzat erabili ahal izateko, ordea, ordain erlatiboak eta ez-erlatiboak xehatu beharko ditugu. 4.5.1. Euskal itzultzaileak eta ISEren posizio sintaktikoa: ordain erlatiboak Ordain erlatiboen izaeran sakontzen badugu, bi egoera posible topa ditzakegu: a) Ordain erlatiboen proportzio orokor handi bati ardatzaren ezkerretarako erlatiboen (arrunten eta jokatugabeen) proportzio handi bat baldin badagokio, euskararen oinarrizko erlatibakuntza-estrategiarekiko atxikimendu-egoera bat izango dugu. b) Ordain erlatiboen proportzio orokor handi bati ardatzaren ezkerretarako erlatiboen proportzio txikia egokitzen bazaio, erlatibo aposatuen proportzioa bereziki altua dela esan nahiko du. Ardatzaren ezkerretarako erlatiboak dira euskarak erlatibatzeko dituen estrategietatik testuinguru erlatibagarrienak behar dituztenak, hitz-ordenari, kasu markari eta beste hainbat alorri eragiten dieten murrizketak inposatzen dituztelako. Aipagarrienen artean azpimarra daiteke, adibidez, erlatibo arrunten eraketa asko zailtzen dela NOR-NORI-NORK kasu markez harago (III. kapituluko 3.1.1.) edota erlatibo jokatugabeek kasu marka absolutiboak soilik erlatiba ditzaketela euskaraz (III. 3.2.4.). Kapitulu honetako 3.1. puntuan ikusi dugu badagoela nolabaiteko korrelazioa SHn ISEk mendeko EPn daukan funtzioaren eta XHn ardatzaren ezkerretarako erlatiboak agertzearen artean: errusierazko EPak erlatibakuntzarako zenbat eta baldintza hobeak eskaini, orduan eta handiagoa izango da euskal ordaina ardatzaren ezkerretara hedatzeko aukera. Ikus dezagun zein den ISEren posizioaren eta ardatzaren ezkerretarako erlatiboen maiztasunaren korrelazioa erabiltzen dituen itzultzaile bakoitzarengan (59. grafikoa). Grafikoa 59 Ardatzaren ezkerretarako erlatiboak 59. grafikoko emaitzek itzultzaile bakoitzarentzat finkatu ditugun erlatibakuntza estiloak berresten dituzte: - B itzultzailearen ardatzaren ezkerretarako erlatiboekiko atxikimendua agerikoa da. - D-E itzultzaileen erlatibo aposatuekiko zaletasuna ere garbi geratze nahiz bakarka itzultzen dutenean besteek baino erlatibo arrunt eta jokatugabe gutxiago osatzen baitituzte ISEren funtzio sintaktikoa edozein dela ere. - A itzultzaile neurritsu bat ikusten jarraitzen dugu, ia edozein parametrotan B itzultzailearen eta D-E itzultzaileen erdibidean kokatzen dena. 4.5.1.1. Ardatzaren ezkerretarako erlatiboak A itzultzaileak erlatibo arruntak eta jokatugabeak nolako maiztasunez erabiltzen dituen neurtuta –eta beste itzultzaileen emaitzekin alderatuta daitezke. Lehendabiziko ondorioa da subjektu alegia, objektuak subjektuak baino maizago erlatibatzen dituela ardatzaren ezkerretarako EPekin. Behin eta berriz esan dugun moduan, hau ez da euskar buruzko ikerketa bat, baina deigarria da gure ikerketako une gehienetan objektuak subjektuak baino erlatibagarriago suertatzea. 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 A 75 90 66 37 Corpuseko emaitzen analisia Ardatzaren ezkerretarako erlatiboak euskal itzultzaileengan ISEren posizioaren arabera afikoko emaitzek itzultzaile bakoitzarentzat finkatu ditugun erlatibakuntza ardatzaren ezkerretarako erlatiboekiko atxikimendua agerikoa da. E itzultzaileen erlatibo aposatuekiko zaletasuna ere garbi geratze nahiz bakarka itzultzen dutenean besteek baino erlatibo arrunt eta jokatugabe gutxiago osatzen baitituzte ISEren funtzio sintaktikoa edozein dela ere. A itzultzaile neurritsu bat ikusten jarraitzen dugu, ia edozein parametrotan B E itzultzaileen erdibidean kokatzen dena. Ardatzaren ezkerretarako erlatiboak: A itzultzailea A itzultzaileak erlatibo arruntak eta jokatugabeak nolako maiztasunez erabiltzen eta beste itzultzaileen emaitzekin alderatuta–, ondori Lehendabiziko ondorioa da subjektu-objektu asimetriek agertzen jarraitzen dutela; alegia, objektuak subjektuak baino maizago erlatibatzen dituela ardatzaren ezkerretarako EPekin. Behin eta berriz esan dugun moduan, hau ez da euskararen prozesamenduari buruzko ikerketa bat, baina deigarria da gure ikerketako une gehienetan objektuak subjektuak baino erlatibagarriago suertatzea. B D-E E 86 56 63 100 69 52 85 35 36 37 100 0 40 SUBJEKTUAK OBJEKTU ZUZENAK ZEHARGENITIBOAK itzultzaileengan ISEren posizioaren arabera afikoko emaitzek itzultzaile bakoitzarentzat finkatu ditugun erlatibakuntzaardatzaren ezkerretarako erlatiboekiko atxikimendua agerikoa da. E itzultzaileen erlatibo aposatuekiko zaletasuna ere garbi geratzen da, binaka nahiz bakarka itzultzen dutenean besteek baino erlatibo arrunt eta jokatugabe gutxiago A itzultzaile neurritsu bat ikusten jarraitzen dugu, ia edozein parametrotan B A itzultzaileak erlatibo arruntak eta jokatugabeak nolako maiztasunez erabiltzen , ondorio batzuk atera objektu asimetriek agertzen jarraitzen dutela; alegia, objektuak subjektuak baino maizago erlatibatzen dituela ardatzaren ezkerretarako aren prozesamenduari buruzko ikerketa bat, baina deigarria da gure ikerketako une gehienetan objektuak SUBJEKTUAK OBJEKTU ZUZENAK -KASUAK GENITIBOAK 4.5.1.2. Ardatzaren ezkerretarako erlatiboak: B itzultzailea B itzultzaileari dagokionez, beharbada laginaren adierazgarritasun eskasak genitiboaren emaitza jar lezake kolokan, ISE genitiboa duen perpaus bakarra baitago itzultzaile honek euskaraturiko bi liburuetan (59. grafikoa). B itzultzailearen itzulpenetatik ateratako datuek garbi erakusten dute itzultzaile honek ardatzaren ezkerretarako erlatiboekiko duen atxikimendua. Erlatibo jokatugabeak gehien erabiltzen dituena ere bera da, erlatibatze-eskalaren posizio guztietan gainera. Objektu zuzenak bereziki sarritan ematen ditu horrela euskaraz ordain erlatibo guztien %14–, baina baita subjektuak ere (%11). Egia esan, laginaren adierazgarritasunari erreparatzen badiogu, beharbada balio gehiago du subjektuen %11k, objektuen %14ak baino, subjektuen kasuan 65 ordain erlatiboko lagina baitaukagu, objektuzkoak guztira 7 perpaus besterik ez diren bitartean. Edozein kasutan, garbi dago ez gaudela testuinguruak baldintzaturiko fenomeno baten aurrean, itzultzaile honen joera pertsonal baten aurrean baizik. B itzultzailearen zehar-kasuei buruzko datuak ere norabide berean doaz. Gainera, kasu honetan lagina bai da adierazgarria: zehar-kasudun ISE bat daukaten 48 perpaus dauzkagu itzultzaile honek itzulitako STetan, eta horietatik 41 hedatzen ditu B-k izen ardatzaren ezkerretara, ordain erlatibo guztien %85. Zehar-kasuen nahiz genitiboen emaitzak kasualitatea izatea eragozten duen beste elementu bat subjektu eta objektuen emaitzak dira: lehendabizikoen %86 hedatzen ditu ezkerretara, eta objektuen %100. Egia da objektuen laginaren adierazgarritasuna ez dela oso altua, 7 perpaus, baina itzultzaile honen joera orokorraren testuinguruan nahiko koherentea da emaitza hau ere, eta kontrakoak harritu egingo gintuzke. Edonola ere, datu hau ez da beste inorengan ematen. Noski, itzultzaileen zenbait erabaki aztertzerako garaian, sarritan zaila da EPetara mugatzea, testuinguruak bestelako elementu ugari izan ditzakeelako, (123)n ikus daitekeen moduan. (123)n ISEk objektuaren posizioa hartzen du, eta euskaraz erlatibo jokatugabea daukagula esan dezakegun neurri berean baiezta dezakegu parataxiaz osatutako perpausa dela, euskarazko ordainean eten batek perpausa bitan zatitzen baitu, baina mendeko EP erlatibo jokatugabe bihurtuz: novymi rabočimi, [čto prislal Paškin] > langile berriak… [Paxkinek bidaliak]. Testuinguruak erlatibakuntzaren inguruko erabakiak baldintza ditzakeen arren, baldintzapen horiek itzultzaile guztientzat berdintsuak dira, eta ondorioz, horrek ez du azaltzen itzultzaileen arteko desberdintasunak hain irmoak izatearen zergatia. Beti emaitza bertsuak lortzeak –aplikatutako irizpidea edozein dela ere–, esan nahi du badagoela itzultzaileen idazkeran joera konstante, iraunkor bat, inoiz guztiz aldatzen ez dena. 4.5.1.3. Ardatzaren ezkerretarako erlatiboak: D-E itzultzaileak 59. grafikoan ikusten denez, D-E itzultzaileen testuetan ardatzaren ezkerretarako erlatiboen proportzioa oso behetik dabil, bai baitakigu erlatibo aposatuena beste inon baino altuagoa dela (biek batera itzuli edo E-k bakarka). Horrek –euskarazko testuen egiletza bakarra iradokitzeaz gain– beste itzultzaileengandik bereizten ditu, horrek erlatibakuntzaestilo edo eredu propio baten presentzia berresten duelarik. Datu hauek oso baxuak direla ulertzeko, corpusaren batez bestekoarekin alderatu behar dira. Adibidez, batera itzultzen dutenean, emaitzarik altuena objektuak euskaratzerakoan eskaintzen dute (ordain erlatiboen %69), baina, corpus guztia kontuan hartuta, nahiko datu baxua dela esan daiteke: objektuak, batez beste, kasuen %85ean euskaratzen dira ardatzaren ezkerretarako erlatibo batekin. E-k subjektuen %63 erlatibatzen du erlatibo arrunt edo jokatugabe batekin, baina corpusaren batez bestekoa %74 da. Gainontzeko kasu marka guztientzat, itzultzaile hauen testuek ez dute %60ra iristen den beste daturik eskaintzen. Beste itzultzaileek, ordea, ia kasu marka guztietan dauzkate hortik gorako emaitzak. Emaitza horietatik lehendabiziko ondorioa atera dezakegu jada: D-E itzultzaileek erlatiboak ardatzaren ezkerretara hedatzeko daukaten joera eskasa ez dago ISEk daraman kasu markaren menpe, kasu marka guztiekin –erlatibagarriekin eta erlatibagaitzekinmantentzen baitute joera hori. 4.5.1.4. Erlatibo aposatuak Dakigunez, erlatibo aposatuak ardatzaren ezkerretarako erlatiboen ifrentzua dira. B itzultzaileak ardatzaren ezkerretarako erlatiboen oparotasun handia baldin bazeukan, erlatibo aposatu gutxi topatuko ditugu berak euskaraturiko testuetan. D-E itzultzaileak beste muturrean baldin bazeuden –ardatzaren ezkerretarako erlatibo gutxi bazeuzkaten–, erlatibo aposatuen kopuru handia behar dute izan. A itzultzailearen ardatzaren ezkerretarako erlatiboen gaineko datuak ‘neurritsu’ bezala definitzen bagenituen, erlatibo aposatuenak ere nahitaez halakoxeak izango dira; ez gehiegi eta ez gutxiegi, beti ere beste itzultzaileen datuak “muturrekotzat” definitzea onartuz gero. 60. grafikoak itzultzaile bakoitzaren erlatibakuntza-estiloari buruz esandakoak berresten ditu. Grafikoa 60 Erlatibo aposatuak euskal itzultzaileengan ISEren posizioaren arabera Batetik, D-E eta E itzultzaileen elkarren arteko gertutasuna eta besteekiko urruntasuna aipatu behar da. Deigarria –eta esanguratsua– da subjektuak eta objektu zuzenak beste itzultzaileek baino askoz ere maizago euskaratzen dituztela erlatibo aposatuen bitartez. Objektu zuzenetan ere besteen gainetik dabiltza (B-k errusierazko objektu zuzen bakar bat ere ez du ematen erlatibo aposatu batekin; A-k bai, baina D-E-k baino dezente gutxiago). Datu hauek, beste behin D-E itzultzaileen euskarazko testuen egiletza bakarra iradokitzeaz gain, erakusten digute estilo hori ez dagoela ISEk hierarkian hartzen duen posizioaren menpe. Itxura guztien arabera, testuinguru sintaktikoak derrigortu gabe hartzen dituzte erabaki horiek, beraien –edota euskarazko testua idatzi duen bikotekidearenlehentasun estetiko edota pertsonalengatik baizik. Genitiboaren kasuan, itzultzaile guztien datuak oso antzekoak dira. Hori ere ez da harritzekoa, jakina baita euskaraz genitiboa oso erlatibagaitza dela. Jarraian itzultzaileek osatutako erlatibo aposatu mota desberdinak xehatuko ditugu. Jabetzen gara batzuetan ez duela ekarpen esanguratsurik egingo hauek bereizita aztertzeak, baina arrunt aposatuek, ZEIN/NON erlatiboek edo BAIT- erlatiboek beti jokabide berdina ez dutenez, banan-banan aztertzen jarraitzea erabaki dugu. 25 14 44 37 10 0 32 48 34 15 65 64 63 0 100 60 0 20 40 60 80 100 120 A B D-E E SUBJEKTUAK OBJEKTU ZUZENAK ZEHAR-KASUAK GENITIBOAK Grafikoa 61 Erlatibo arrunt aposatuak A itzultzailea beti bezain neurritsu ageri zaigu arrunt aposatuekin: kasu marka guztiekin erabiltzen ditu, eta erlatibo aposatu batengandik espero arabera, subjektu-objektu asimetriak gora B itzultzaileak, aldiz, subjektuak itzultzeko nahiko sarri erabiltzen ditu erlatibo arrunt aposatuak (ordain erlatibo guztien %12 edo 8 perpaus), zehar proportzio bertsuetan dabilen bitartean. Subjektuak itzultzeko A erabiltzeak azalpen erraza izan dezake: A erabiltzen dituela, eta B-rentzat arrunt aposatuak direla erreferentziazko erlatibo aposatuak (ZEIN erlatiboak oso gutxitan osatzen ditu, eta Aipagarria da, halaber, B itzultzaile honek osaturiko hamar erlatibo arrunt aposatuetatik bederatzi. bertan ikusi dugunez (ik. 4.3.2.3.), erlatibagarritasuna eskaintzen ditu Platonoven (LUB) estiloak Dovlatovenak (KONP) baino. Gainera, KONPen arrunt aposatu batekin osatzen duen perpaus bak ulergarria da B-k erlatibo aposatu bat erabiltzeko “beharra” 0 5 10 15 20 25 30 A 5 2 3 7 Corpuseko emaitzen analisia Erlatibo arrunt aposatuak arrunt aposatuen datuak bereizita, 61. grafikoan daukagun irudia lortzen Erlatibo arrunt aposatuak euskal itzultzaileengan ISEren posizioaren arabera A itzultzailea beti bezain neurritsu ageri zaigu arrunt aposatuekin: kasu marka guztiekin erabiltzen ditu, eta erlatibo aposatu batengandik espero izatekoa den eskalaren objektu asimetriak gorabehera. B itzultzaileak, aldiz, subjektuak itzultzeko nahiko sarri erabiltzen ditu erlatibo arrunt aposatuak (ordain erlatibo guztien %12 edo 8 perpaus), zehar-kasuetan beste itzultzaileen proportzio bertsuetan dabilen bitartean. Subjektuak itzultzeko A-k erabiltzeak azalpen erraza izan dezake: A-k bestelako erlatibo aposatuak ere erruz rentzat arrunt aposatuak direla erreferentziazko erlatibo aposatuak erlatiboak oso gutxitan osatzen ditu, eta ez dauka BAIT- erlatiborik bere testuetan Aipagarria da, halaber, B-k euskaraturiko bi liburuetako batean (LUBen) daudela itzultzaile honek osaturiko hamar erlatibo arrunt aposatuetatik bederatzi. bertan ikusi dugunez (ik. 4.3.2.3.), erlatibagarritasuna zailtzeko baldintza hobeak eskaintzen ditu Platonoven (LUB) estiloak Dovlatovenak (KONP) baino. Gainera, KONPen arrunt aposatu batekin osatzen duen perpaus bakarrari erreparatzen badiogu (124 k erlatibo aposatu bat erabiltzeko “beharra” sentitu izana. B D-E E 12 16 25 0 19 28 4 0 4 7 0 0 0 SUBJEKTUAK OBJEKTU ZUZENAK ZEHAR-KASUAK GENITIBOAK irudia lortzen da. itzultzaileengan ISEren posizioaren arabera A itzultzailea beti bezain neurritsu ageri zaigu arrunt aposatuekin: kasu marka izatekoa den eskalaren B itzultzaileak, aldiz, subjektuak itzultzeko nahiko sarri erabiltzen ditu erlatibo arrunt kasuetan beste itzultzaileen k baino sarriago k bestelako erlatibo aposatuak ere erruz rentzat arrunt aposatuak direla erreferentziazko erlatibo aposatuak bere testuetan). k euskaraturiko bi liburuetako batean (LUBen) daudela itzultzaile honek osaturiko hamar erlatibo arrunt aposatuetatik bederatzi. Kapitulu honetan zailtzeko baldintza hobeak eskaintzen ditu Platonoven (LUB) estiloak Dovlatovenak (KONP) baino. Gainera, KONPen arrari erreparatzen badiogu (124), SUBJEKTUAK OBJEKTU ZUZENAK KASUAK GENITIBOAK Batetik, pertsona izen ardatzaren ondoren bat erakusle mugagabea egoteak arrunt aposatu baten aldeko aukera indartzen du euskaraz. Bestalde, izen ardatz bati dagozkion mendeko hiru EP egoteak ere, noski, ardatzaren ezkerretarako erlatibo bat eratzea zailtzen du ([ez duena nahi], [ezin duena] eta [ez lukeena] idatzi behar). Ondoriozta genezake itzultzaile honek ardatzaren ezkerretarako erlatiboak osatzea zailtzen zaionean, ZEIN edo BAIT- erlatiboetara jo aurretik nahiago duela erlatibo arrunt aposatuez baliatu, erlatibo arruntetatik gertuen daudenak, alegia. Hau euskarazko ahozkotasunetik hurbilago legoke; hain zuzen, itzultzaile honen ezaugarri gehienen antzera. D-E itzultzaileek orain arte egotzi izan diegun erlatibakuntza-estiloari eusten diote, beraz, erlatibo arrunt aposatuen erabilpenean ere. Deigarria da errusierazko zehar-kasuak itzultzerakoan –alegia, berez erlatibagaitzagoak diren kasu markak– beste itzultzaileen neurri bertsuan baliatzen direla arrunt aposatuez (125a), baina subjektu (125b) nahiz objektu zuzenak (125c-d) bereziki maiz euskaratzen dituztela erlatibo mota honekin. D-E itzultzaileek erlatibo aposatuekiko erakusten duten atxikimendu orokorra kontuan izanda, eta aztertu berri ditugun erlatibo arrunt aposatuak batez ere subjektuak eta objektuak euskaratzeko erabiltzen dituztela jakinda, aurreikusi dezakegu ZEIN/NON eta BAIT- erlatiboak batez ere zehar-kasuak eta genitiboak euskaratzeko erabiliko dituztela. 4.5.1.4.2. ZEIN/NON erlatiboak ZEIN erlatiboak dira erlatibo aposatu edo “erromanikoa” irudikatzen dugunean beste ezer baino lehen bururatzen zaizkigunak. Finkatu dugu jada corpus guztiaren %10 hartzen dutela, eta proportziorik altuenak zehar-kasuetan (ordain erlatiboen %17) eta genitiboetan (erlatiboen %47) topatzen direla (ik. kapitulu honetako 3.1.1.2.). Halaber, badakigu D-E eta E itzultzaileen testuetan agertzen direla sarrien: batera itzultzean ordain erlatiboen %12 dira, eta E-k bakarka lan egiten duenean, erlatiboen %18. Hauetaz gutxien baliatzen dena B itzultzailea dela badakigu, eta A itzultzailearen datuek erdibideko irudi bat eskaintzen dutela ere bai. Galdera da: erlatibo aposatuak ISEren posizio sintaktikoaren arabera sailkatuz gero, aldatzen al da itzultzaileei buruz daukagun irudi hori ala ez? Eta aldatzen ez bada, ISEren posizio sintaktikoa jakiteak laguntzen al digu behintzat itzultzaileen jokabide desberdinei azalpen bat aurkitzen? 62. grafikoa eskaintzen dugu, ISEren posizio desberdinen arabera, itzultzaile bakoitzaren testuek erakusten duten ZEIN erlatiboen maiztasuna. Grafikoa 62 ZEIN ZEIN erlatiboen erabilera sintaktiko kanoni E itzultzailearen datuek asebeteko gintuzkete, behetik gorako progresio perfektu bat erakusten digutelako: gutxien subjektuak eta gehien genitiboak erlatibatzen ditu erlatiboen bidez, tartean objektuak eta zehar Comrie/Keenanen hierarkia, baina alderantziz, erlatibagaitzetan ‘espezializa Egia esan, gainerako itzultzaileengan ere egoera bertsua daukagu: zehar genitiboak itzultzerakoan topatzen ditugu sarrien objektuak euskaratzerakoan asko jaisten delarik hauen pr Subjektu eta objektuei gainetik: A itzultzailearen subjektuena eta E itzultzailearen objektu zuzenena. A itzultzaileak subjektuzko perpausak itzultzeko erabiltzen di %8 ZEIN erlatiboak dira, beste itzultzaileek baino gehiago. Corpuseko batez bestekoa %7an dago, baina ez da ahaztu behar A itzultzailearen eta besteen laginen artean asimetria handia dagoela. E itzultzaileak objektu zuzenak itzultzer ditu ZEIN erlatiboak (ordain erlatiboen %12); corpuseko batez besteko %2arekin alderatuz gero, datu honen desbideratzea esanguratsua da. NON erlatiboei dagokienean, jakina da semantikoki lekuzko perpausetara mugat egoteak, eta euskaraz nahiko markatuak izateak asko baldintzatzen duela beraien agerpena. 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 A 8 2 15 Corpuseko emaitzen analisia ZEIN erlatiboak euskal itzultzaileengan ISEren posizioaren arabera erlatiboen erabilera sintaktiko kanoniko baten bila ibiliko bagina, 62 E itzultzailearen datuek asebeteko gintuzkete, behetik gorako progresio perfektu bat utxien subjektuak eta gehien genitiboak erlatibatzen ditu erlatiboen bidez, tartean objektuak eta zehar-kasuak geratzen direlarik. Alegia, Comrie/Keenanen hierarkia, baina alderantziz, ZEIN erlatiboak euskaraz kasu marka erlatibagaitzetan ‘espezializaturiko’ estrategia bat direlako. Egia esan, gainerako itzultzaileengan ere egoera bertsua daukagu: zehar genitiboak itzultzerakoan topatzen ditugu sarrien ZEIN erlatiboak, subjektuak nahiz objektuak euskaratzerakoan asko jaisten delarik hauen proportzioa itzultzaile guztiengan. tu eta objektuei dagokienez, 62. grafikoko bi datu bereizten dira besteen gainetik: A itzultzailearen subjektuena eta E itzultzailearen objektu zuzenena. A itzultzaileak subjektuzko perpausak itzultzeko erabiltzen dituen ordain erlatiboen erlatiboak dira, beste itzultzaileek baino gehiago. Corpuseko batez bestekoa %7an dago, baina ez da ahaztu behar A itzultzailearen eta besteen laginen artean E itzultzaileak objektu zuzenak itzultzerakoan beste inork baino gehiago erabiltzen erlatiboak (ordain erlatiboen %12); corpuseko batez besteko %2arekin alderatuz gero, datu honen desbideratzea esanguratsua da. erlatiboei dagokienean, jakina da semantikoki lekuzko perpausetara mugat egoteak, eta euskaraz nahiko markatuak izateak asko baldintzatzen duela beraien B D-E E 2 2 4 12 6 22 28 48 100 40 SUBJEKTUAK OBJEKTU ZUZENAK ZEHAR-KASUAK GENITIBOAK itzultzaileengan ISEren posizioaren arabera ko baten bila ibiliko bagina, 62. grafikoan E itzultzailearen datuek asebeteko gintuzkete, behetik gorako progresio perfektu bat utxien subjektuak eta gehien genitiboak erlatibatzen ditu ZEIN kasuak geratzen direlarik. Alegia, erlatiboak euskaraz kasu marka Egia esan, gainerako itzultzaileengan ere egoera bertsua daukagu: zehar-kasuak eta erlatiboak, subjektuak nahiz oportzioa itzultzaile guztiengan. . grafikoko bi datu bereizten dira besteen gainetik: A itzultzailearen subjektuena eta E itzultzailearen objektu zuzenena. tuen ordain erlatiboen erlatiboak dira, beste itzultzaileek baino gehiago. Corpuseko batez bestekoa %7an dago, baina ez da ahaztu behar A itzultzailearen eta besteen laginen artean akoan beste inork baino gehiago erabiltzen erlatiboak (ordain erlatiboen %12); corpuseko batez besteko %2arekin alderatuz erlatiboei dagokienean, jakina da semantikoki lekuzko perpausetara mugatua egoteak, eta euskaraz nahiko markatuak izateak asko baldintzatzen duela beraien SUBJEKTUAK OBJEKTU ZUZENAK KASUAK GENITIBOAK Oro har, genitibozko bat izan ezik, corpusean euskal ordain guzti-guztiak errusierazko zehar itzultzaile guztientzat kasu marka bakarra izanik, desberdintasun gutxi egon daitezke alde horretatik. Gehienez ere, orain arteko ildoa berresten lagunduko digun datu bat gehiago lortuko dugu, eta 63. grafikoko datuei erreparatuta, badirudi hala de Grafikoa 63 NON Erlatibo aposatuak itzultzaileka banatzen d 63. grafikoan ere: D-E itzultzaileak beste guztien gainetik d erlatiboen %22, batera nahiz bakarka lan egin) beste inon baino NON erlatibo gutxi ageri zaigu besteen tarteko itzultzailearengandik askoz ere gertuago dagoen. 4.5.1.4.3. BAIT- erlatiboak Kapitulu honetako 4.3. zein neurritan erabiltzen dituen ikusten genuen. B itzultzaileak bakar duenez, besteen datuak gogoratuko ditugu. A eta E itzultzaileak corpuseko batez beste batera itzultzen dutenean, ordea, ZEIN eta BAIT- erlatib izateaz gain, forma aldetik ere paralelismo garbi bat daukate: ditugunean, maiz aditzari 0 5 10 15 20 25 A 7 Corpuseko emaitzen analisia Oro har, genitibozko bat izan ezik, corpusean NON galdetzailearekin osatutako guztiak errusierazko zehar-kasuak itzultzeko erabili dira, eta on itzultzaile guztientzat kasu marka bakarra izanik, desberdintasun gutxi egon daitezke alde Gehienez ere, orain arteko ildoa berresten lagunduko digun datu bat gehiago lortuko . grafikoko datuei erreparatuta, badirudi hala dela. NON erlatiboak euskal itzultzaileengan ISEren posizioaren arabera Erlatibo aposatuak itzultzaileka banatzen ditugunean agertzen den irudi bera dugu E itzultzaileak beste guztien gainetik dabiltza nabarmen (ordain erlatiboen %22, batera nahiz bakarka lan egin); beste muturrean B itzultzailea daukagu, erlatibo gutxiagorekin (erlatiboen %4), eta azkenik, ageri zaigu besteen tarteko emaitzekin (ordain erlatiboen %7), nahiz eta kasu honetan B itzultzailearengandik askoz ere gertuago dagoen. erlatiboak honetako 4.3. puntuko 39. grafikoan itzultzaile bakoitzak zein neurritan erabiltzen dituen ikusten genuen. B itzultzaileak bakar bat ere osatzen ez duenez, besteen datuak gogoratuko ditugu. A eta E itzultzaileak corpuseko batez bestekoaren bueltan zebiltzan (%10). ordea, ordain erlatibo guztien %22ra igotzen da erlatiboen arteko antzekotasunak bistakoak dira. Biak aposatuak izateaz gain, forma aldetik ere paralelismo garbi bat daukate: ZEIN erlatiboak osatzen ditugunean, maiz aditzari BAIT- aurrizkia gehitzen diogu (zeinari esan baitiot B D-E E 4 22 22 4 0 0 0 SUBJEKTUAK OBJEKTU ZUZENAK ZEHAR-KASUAK GENITIBOAK arekin osatutako kasuak itzultzeko erabili dira, eta ondorioz, itzultzaile guztientzat kasu marka bakarra izanik, desberdintasun gutxi egon daitezke alde Gehienez ere, orain arteko ildoa berresten lagunduko digun datu bat gehiago lortuko itzultzaileengan ISEren posizioaren arabera ugunean agertzen den irudi bera dugu abiltza nabarmen (ordain este muturrean B itzultzailea daukagu, , eta azkenik, A itzultzailea oen %7), nahiz eta kasu honetan B . grafikoan itzultzaile bakoitzak BAIT- erlatiboak bat ere osatzen ez koaren bueltan zebiltzan (%10). D-E-k proportzio hori. oen arteko antzekotasunak bistakoak dira. Biak aposatuak erlatiboak osatzen zeinari esan baitiot…’ SUBJEKTUAK OBJEKTU ZUZENAK KASUAK GENITIBOAK perpausaren modukoetan). Horreg gabeko BAIT- erlatiboak’ direla. Halaber, ZEIN eta BAIT (ik. kapitulu honetako 3.1.1. agertzen zen: ZEIN erlatiboak askoz ere mugatuago zeuden kasu marka erlatibagaitzetara (zehar-kasu eta genitiboetara), nahiko uniformeki barreiatuta zegoen bitartean. Bada, itzultzaileen eta ISEren pos gurutzatuz gero (64. grafikoa) egoera hori bera errepikatzen dela ohartzen gara. Grafikoa 64 BAIT 62. eta 64. grafikoak k erlatiboen arteko desberdintasuna kasu marken banaketan, itzultzailea edozein dela ere. Deigarria da ISE subjektua denean itzultzaile guztiek sarritan hautua egiteko duten joera: A itzultzailearen testuetan subjektuzko ordain erlatibo guztien %12 dira, D-E-ren testuetan %26 eta E orokorra izateak erlatibo mota honen ezaugarri propioekin lotuta dagoela iradokiko luke, itzultzaileen balizko erlatibakuntza Objektu zuzenei dagokienez, oro har, ez dira subjektuak bezain maiz itzultzen erlatiboen bidez, baina bai kontuan hartzeko proportzioetan: A D-E-k %12 eta E-k %8. 0 5 10 15 20 25 30 A 12 6 9 Corpuseko emaitzen analisia perpausaren modukoetan). Horregatik esaten da sarritan BAIT- erlatiboak ‘izenordainik erlatiboak’ direla. BAIT- erlatiboei ISEren araberako irizpidea aplikatzen genienean honetako 3.1.1. puntuko 16. grafikoa), desberdintasun garrantzitsu bat erlatiboak askoz ere mugatuago zeuden kasu marka erlatibagaitzetara kasu eta genitiboetara), BAIT- erlatiboen presentzia kasu marka guztietan zehar nahiko uniformeki barreiatuta zegoen bitartean. Bada, itzultzaileen eta ISEren posizioaren araberako sailkapena elkarrekin . grafikoa) egoera hori bera errepikatzen dela ohartzen gara. BAIT- erlatiboak euskal itzultzaileengan ISEren posizioaren arabera . grafikoak konparatzen baditugu, segituan nabarituko dugu erlatiboen arteko desberdintasuna kasu marken banaketan, itzultzailea edozein dela ere. Deigarria da ISE subjektua denean itzultzaile guztiek sarritan BAIT- erlatiboen aldeko joera: A itzultzailearen testuetan subjektuzko ordain erlatibo guztien ren testuetan %26 eta E-k bakarka itzulitako liburuan %8. Joera hau hain orokorra izateak erlatibo mota honen ezaugarri propioekin lotuta dagoela iradokiko luke, ileen balizko erlatibakuntza-estilo baten kaltetan. Objektu zuzenei dagokienez, oro har, ez dira subjektuak bezain maiz itzultzen erlatiboen bidez, baina bai kontuan hartzeko proportzioetan: A-k objektuzko erlatiboen %6, B D-E E 26 8 12 8 20 10 4 20 SUBJEKTUAK OBJEKTU ZUZENAK ZEHAR-KASUAK GENITIBOAK erlatiboak ‘izenordainik erlatiboei ISEren araberako irizpidea aplikatzen genienean . grafikoa), desberdintasun garrantzitsu bat erlatiboak askoz ere mugatuago zeuden kasu marka erlatibagaitzetara erlatiboen presentzia kasu marka guztietan zehar izioaren araberako sailkapena elkarrekin . grafikoa) egoera hori bera errepikatzen dela ohartzen gara. itzultzaileengan ISEren posizioaren arabera onparatzen baditugu, segituan nabarituko dugu ZEIN eta BAITerlatiboen arteko desberdintasuna kasu marken banaketan, itzultzailea edozein dela ere. erlatiboen aldeko joera: A itzultzailearen testuetan subjektuzko ordain erlatibo guztien k bakarka itzulitako liburuan %8. Joera hau hain orokorra izateak erlatibo mota honen ezaugarri propioekin lotuta dagoela iradokiko luke, Objektu zuzenei dagokienez, oro har, ez dira subjektuak bezain maiz itzultzen BAIT- k objektuzko erlatiboen %6, SUBJEKTUAK OBJEKTU ZUZENAK KASUAK GENITIBOAK Oro har, esan genezake BAIT- erlatiboak gainontzeko erlatibo aposatuengandik bereizten dituela, hain zuzen, kasu marka erlatibagarriak itzultzeko maiz agertzeak, gainontzeko erlatibo aposatuekin gertatzen ez dena. Hori lehendik ere bagenekienez, eta horretan itzultzaileen artean funtsezko desberdintasunik atzeman ez dugunez, ezin dugu itzultzaileen erlatibakuntza-estiloarekin inongo loturarik finkatu, ez bada B itzultzailearen testuetan BAIT- erlatibo bakar bat ere ez agertzeak itzultzaile horren estiloari buruz iradoki dezakeena. 4.5.2. Euskal itzultzaileak eta ISEren posizio sintaktikoa: ordain ez-erlatiboak Ordain ez-erlatiboak aztertzen genituenean, datuen arteko nolabaiteko korrelazio bat –edo gutxienik erregulartasun batzuk– finkatzea lortzen genuen, hala nola sinplifikatzea testuinguru erlatibagarriagoetan eta parataxia kasu marka erlatibagaitzagoak itzultzeko erabiltzen zirela (ik. kapitulu honetako 3.1.2. eta 3.2.2.). Gero, datu horiek itzultzaileen arabera sailkatzean, ohartzen ginen aipatutako erregulartasunek itzultzaile guztiengan itxura bertsua zutela, eta horregatik ondorioztatzen genuen itzultzailearen norbanako estiloa ez zela faktore esanguratsua ordain ez-erlatiboen erabilpenean, edo bestela esanda, erlatibakuntzaren ezabaketan (kapitulu honetako 4.4.). Orain erantzun beharreko galdera ondorengoa da: ISEren funtzio sintaktikoa kontuan hartzeak lagunduko ote digu erlatibakuntzaren ezabaketan itzultzaileen estiloa atzematen? Hala ez bada, erlatibakuntza ezabatzean itzultzaileez gaindiko faktoreek itzultzaileen norbanako estiloak baino zeresan handiagoa dutela onartu beharko dugu. Ikus dezagun banan-banan itzultzaile bakoitzak kasu marka desberdinekin erlatibakuntza nola ezabatzen duen. Gogora dezagun erlatibatzeko zailtasunak areagotzen doazen neurrian parataxiaren gorakada bat espero dugula, eta alderantziz, erlatibatzeko zailtasuna jaisten bada, sinplifikatzearen gorakada bat gertatu behar lukeela. A itzultzaileak, tinko eusten dio bere ohiko izaera neurritsuari (65. grafikoa). Grafikoa 65 A itzultzailearen euskal ordain ez-erlatiboak ISEren posizioaren arabera Baliabide guztiak erabiltzen ditu, errusierazko kasu marka guztiak itzultzeko eta beti maiztasunen korrelazio bertsuekin: Parataxia > Sinplifikatzea > Hipotaxia. Akaso zeharkasuak eta genitiboak itzultzeko parataxia gehiago erabiltzen du, eta sinplifikatzea subjektuak eta objektu zuzenak erlatibatzeko, baina hori itzultzaile guztiek egiten dutenez, ondorioztatu beharko dugu hori ez dela itzultzailearen araberakoa. B itzultzaileak, oro har, A-ren eskema berdinari jarraitzen dio (66. grafikoa). 63 57 67 69 8 13 14 8 29 30 19 23 0 10 20 30 40 50 60 70 80 PARATAXIA HIPOTAXIA SINPLIFIKATZEA Grafikoa 66 B itzultzailearen euskal ordain ez-erlatiboak ISEren posizioaren arabera Objektu zuzenak itzultzerakoan sinplifikatzerik ez egotea laginaren tamaina eskasari lepora dakioke, errusierazko objektuzko perpausen ordain ez-erlatiboak lau besterik ez baitira guztira. Hipotaxiaren proportzio altuak ere deigarriak dira, baina laginaren adierazkortasun-ezak ez du ondorio esanguratsuetara iristea ahalbidetzen. D-E itzultzaileek ere ez dute irudi guztiz homogeneoa eskaintzen, eta lagina ez da oso adierazgarria kasu honetan ere (67. grafikoa). Alde batetik, sinplifikatzea bai doa jaisten erlatibagarritasuna zailtzen doan heinean, baina parataxia, adibidez, zehar-kasuak itzultzeko subjektuak eta objektu zuzenak euskaratzeko baino gutxiagotan erabiltzen du, eta hori ez dator bat guk geneukan irudi orokorrarekin. D-E-k zehar-kasuetan hipotaxia sarritan erabiltzen badute, baliteke corpusa sailkatzerakoan aditzondo guztiak zehar-kasutzat hartu izanak efektu hori eragitea, nahiz eta beste itzultzaileen kasuan ere halaxe gertatzen den. Adibidez, denborazko kogda ‘noiz’ aditzondoarekin osatutako EP bat euskaraz denborazko perpaus batekin ematen badugu, erlatibakuntzaren ezabaketa gertatu dela esan eta automatikoki hipotaxiatzat definituko dugu (127a), mendeko erlatibozko perpausa izatetik mendeko denborazko perpausa izatera igaro delako. (127b)n, aldiz, errusieraz kto ‘nor’ erlatibatzailearekin osaturiko korrelaziozko perpaus bat zena baldintzazko perpaus batera isurtzea “erabaki” du itzultzaileak, egitura hori hitzez hitz euskaratzeko zailtasunak izango lituzkeelako. Alabaina, kotoryj bat tartean dagoenean –erlatibakuntzan espezializaturiko izenordain bat, alegia– parataxiaren nagusigoa garbia da. Horregatik, ez dirudi unean uneko desberdintasunen atzean sakoneko arrazoirik dagoenik. E itzultzaileak bakarka itzultzen duenean, kontuan hartzeko moduko desberdintasun batzuk sumatzen dira (68. grafikoa). Grafikoa 68 E itzultzailearen euskal ordain ez-erlatiboak ISEren posizioaren arabera Ikusten dugu kasu marka zenbat eta erlatibagaitzagoa, orduan eta gehiago agertzen dela parataxia, eta hori bat dator baliabide ez-erlatiboen inguruan orain arte ondorioztatu dugunarekin. Gauza bera gertatzen da sinplifikatzearekin: zehar-kasuetan erabiltzen da gutxien, eta genitiboetan ez da agertu ere egiten. Aldi berean, perpausa sinplifikatzeko joera beste itzultzaileengan baino handiagoa da E-rengan. Itzultzaile honen kasuan ez dirudi ordain ez-erlatiboen laginarekin arazorik dagoenik: guztira 44 ez-erlatibo osatzen ditu eta horietatik 28tan ematen da parataxia (%64) eta 13tan sinplifikatzea (%30). (128a-b) čto erlatibatzailearekin osatutako eta aurrekaritzat izenordaina duten bi perpaus dira. Itzultzaileak (128a)n “Horixe espero dut zuengandik”-en ordez “Horixe zen zuengandik [espero nuen]a” jarri izan balu, erlatibakuntza mantendu duela esango genukeen. Berdin (128b)n “Horrexek ernarazten du bizitza”-ren ordez “Horixe da bizitza ernarazten duena” idatzi izan balu. 4.5.3. Euskal itzultzaileak eta ISEren posizio sintaktikoa: ondorioak Itzultzaileek euskaraturiko perpausei ISEren funtzio sintaktikoaren irizpidea aplikatuta lortutako emaitzak lagungarri izan dira itzultzaile bakoitzaren estiloaren zantzuak identifikatu ahal izateko, bereziki euskal ordain erlatibo desberdinen maiztasunari dagokionez. Ordain ez-erlatiboetan ez dugu itzultzaileen balizko estilo baten zantzurik topatu, baina, gorago ikusi dugunez, hori bera esanguratsua izan daiteke, aditzera eman baitezake erlatibakuntzaren ezabaketa ez dela itzultzaileen estiloaren mendekoa, beste faktore batzuekin lotua baizik, ziurrenik itzulpen-prozesuaren parte diren hizkuntza-sistemen arteko konbinazioa. Ardatzaren ezkerretarako ordain erlatiboak itzultzaileka banatu ditugunean (59. grafikoa), ikusi dugu ISEren funtzio sintaktikoa edozein dela ere, itzultzaile guztiek mantentzen dutela orain arte bakoitzari egotzi izan diogun joera: B eta D-E itzultzaileak mutur banatan (lehenengoak arrunt eta jokatugabe asko, bigarrenek gutxi) eta A itzultzaile orekatu bat, parametro guztietan besteen arteko erdibidean aurkitzen dena. Alegia, D-E itzultzaileak, ISE subjektua edo objektu zuzena denean –alegia, euskarazko erlatibakuntzarako testuingururik mesedegarrienetanardatzaren ezkerretarako erlatiboez beste inor baino gutxiagotan baliatzen direnez, ondorioztatu dugu ISEren posizioa ez dela erabakigarria itzultzaile hauek erlatibo aposatuekiko erakusten duten atxikimendua azaltzeko. Erlatibo aposatuak aztertzean irudi berbera kausitu dugu, baina alderantziz (60. grafikoa): hemen ere B eta D-E mutur banatan daude, baina oraingoan D-E dira proportzio handia daukatenak, B-k erlatibo aposatuak nekez erabiltzen dituen bitartean. Erlatibo aposatuetan aldatzen ez dena A-ren erdibideko tokia da: B-k baino askoz ere maizago, baina D-E-ren maiztasunetara iritsi gabe. ISEren posizioaren araberako irizpidea aplikatzearen ondorio nagusia da itzultzaile bakoitzaren jokaera ez dela ISEren funtzioaren araberakoa, testuinguru sintaktikoaren menpe ez dagoen jokabide konstante bat baizik, itzultzaile bakoitzaren estiloak baldintzatzen duena. Erlatibo aposatu mota desberdinak ere aztertu ditugu, baina itzultzaileen joera orokor horiek berretsi dizkigutela esan dezakegu, unean uneko zalantzak edota laginen adierazkortasun txikiak gorabehera. Adibidez, ikusi dugu D-E itzultzaileek erlatibo arrunt aposatuak (61. grafikoa) sarritan erabiltzen dituztela subjektuak eta objektuak itzultzeko, gainontzeko itzultzaileek ez bezala. Halaber, ZEIN/NON erlatiboetan –bereziki NON galdetzailearekin osatutakoetan– D-E-ren nagusigoa nabarmena da. Beste hainbeste esan daiteke BAIT- erlatiboei buruz. Azkenik, itzultzaileek erabilitako euskal ordain ez-erlatiboak aztertu ditugu, eta eskuartean hainbat datu interesgarri izan ditugun arren, onartu behar da ordain ezerlatiboek utzitako irudia ordain erlatiboena baino lausoagoa dela. Harrigarria bada ere –daukan lagin handia kontuan izanik–, A itzultzailearen datuak dira homogeneoenak. Bertan uniformeki eta modu iraunkorrean ematen dira corpus osorako finkatutako erregulartasunak. Azken hau bere laginaren neurriaren ondorio izan daiteke, corpuseko emaitza orokorrak baldintzatzeko ahalmena daukalako. B eta D-E-ren kasuan –kasu honetan azken hauek batera itzultzen duteneanbatzuetan joera orokorrak berresten dira, beste batzuetan ez, eta maiz laginaren adierazgarritasunaren inguruan zalantzak sortzen zaizkigu. Badirudi, oro har, erlatibakuntzaren ezabaketa –ordain ez-erlatiboakobjektibatzea eta bertan erregulartasunak topatzea zailagoa dela, gure ikerketan zehar behin baino gehiagotan igarri izan dugun moduan. Horren balizko arrazoia izan daiteke STko perpaus erlatibotik euskal ordain ez-erlatibora dagoen jauziak –hots, literaltasunetik aldentzeak–aukerak ugalarazten dituela, eta zailagoa dela eredu “estandar” batzuk atzematea, kasu horietan testuinguruarekiko menpekotasuna areagotuko litzatekeelarik, itzultzailearen beraren gustu, joera edo iritzi estetiko nahiz linguistikoen gainetik. 4.6. Euskal itzultzaileak eta errusierazko erlatibatzaileak Badakigu errusierak perpaus erlatiboak osatzeko dauzkan baliabide morfosintaktikoek –erlatibatzaileek– corpusean duten presentziaren tamaina asko aldatzen dela batetik bestera: kotoryj-rekin osaturiko perpausak corpus guztiaren %65 eta aditzondoekin eraturikoak %12 diren bitartean, gainontzeko %23 čto1 (%13), čto2 (%2), kto (%4) eta kakoj (%4) erlatibatzaileen artean dago banatua. Edonola ere, koj eta čej ezik, beste guztien laginak aski esanguratsuak direla esan dezakegu, baina gerta daiteke datuak aztertzerakoan proportzio hauek kontuan hartu behar izatea, eta horregatik gogorarazten ditugu hemen. Kapitulu honetako 3.2.1. puntuan erlatibatzaileak erlatibagarritasunaren araberako bi taldetan sailkatzen genituen,: ardatzaren ezkerretarako erlatiboekin itzuliak izateko aukera handia duten erlatibatzaileak (kto, čto1, čto2 eta kakoj), eta maizago erlatibo aposatuak erabiliz euskaratzen direnak (kotoryj eta leku-denborazko aditzondo erlatiboak). Bestela esanda, erlatibagarriagoen taldea eta erlatibagaitzagoena. Hemen erantzun beharreko galdera da: itzultzaileen jok erlatibatzaile batekin edo bestearekin osaturiko perpausak itzuli behar dituztenean? Galdera horri erantzuteko corpuseko emaitzen ohiko sailkapena egingo dugu, ordain erlatiboak eta ez-erlatiboak bakoitza bere aldetik aztertuta, bai bakoitzaren jarduna kontuan izanda. 4.6.1. Euskal itzultzaileak eta erlatiboak Ordain erlatiboen artean ohiko bi taldeak bereiziko ditugu: izen ardatzaren ezkerretarakoak (erlatibo arrunt eta aposatuak. 4.6.1.1. Euskal itzultzaileak eta ezkerretarako erlatiboak Erlatibatzaile asko direnez, ditugu: erlatibagaitzenak batetik ( (kto, čto1, čto2 eta kakoj). 4.6.1.1.1. Kotoryj eta aditzondoak 69. grafikoak aurreko sailkapenetan itzultzaile bakoitzari buruz sortu berresten du, baina oraingoan sailkapen berri baten bidez Hemen erantzun beharreko galdera da: itzultzaileen jokamoldea aldatzen ote da erlatibatzaile batekin edo bestearekin osaturiko perpausak itzuli behar dituztenean? Galdera horri erantzuteko corpuseko emaitzen ohiko sailkapena egingo dugu, ordain erlatiboak bakoitza bere aldetik aztertuta, baina oraingoan itzultzaile bakoitzaren jarduna kontuan izanda. tzultzaileak eta errusierazko erlatibatzaileak: Ordain erlatiboen artean ohiko bi taldeak bereiziko ditugu: izen ardatzaren ezkerretarakoak (erlatibo arrunt eta jokatugabeak) eta ardatzaren eskuinetarakoak edo tzultzaileak eta errusierazko erlatibatzaileak Erlatibatzaile asko direnez, antzeko jokabidearen araberako bi taldeetan banatuko enak batetik (kotoryj eta aditzondoak) eta erlatibagarrienak bestetik eta aditzondoak . grafikoak aurreko sailkapenetan itzultzaile bakoitzari buruz sortu , baina oraingoan sailkapen berri baten bidez. Ardatzaren ezkerretarako erlatiboak euskal itzultzaileengan errusierazko arabera B D-E E 79 29 31 57 75 42 40 KOTORYJ ADITZONDOAK amoldea aldatzen ote da erlatibatzaile batekin edo bestearekin osaturiko perpausak itzuli behar dituztenean? Galdera horri erantzuteko corpuseko emaitzen ohiko sailkapena egingo dugu, ordain na oraingoan itzultzaile erlatibatzaileak: euskal ordain Ordain erlatiboen artean ohiko bi taldeak bereiziko ditugu: izen ardatzaren jokatugabeak) eta ardatzaren eskuinetarakoak edo erlatibatzaileak: ardatzaren bi taldeetan banatuko eta aditzondoak) eta erlatibagarrienak bestetik . grafikoak aurreko sailkapenetan itzultzaile bakoitzari buruz sortu zaigun irudia errusierazko erlatibatzaileen KOTORYJ ADITZONDOAK Mutur batean B itzultzailea daukagu, hain berezko duen ardatzaren ezkerretarako erlatiboekiko atxikimenduarekin: kotoryj eta aditzondoekin osaturiko errusierazko perpausen %79 eta %75 ematen du, hurrenez hurren, erlatibo arrunt edo jokatugabe batekin. Beste inork baino maizago, beraz. Beste muturrean, ohi bezala, D-E itzultzaileak ditugu: erlatibo aposatuekiko duten atxikimendu nabarmena dela medio, beste inorengan baino bakanagoa da hauengan ardatzaren ezkerretarako erlatiboen erabilpena kotoryj eta aditzondoak euskaratzeko garaian. Gainera, ez dago ia batere desberdintasunik biek batera edo E-k bakarka itzuli: batera itzultzen dutenean, kotoryj-ren euskal ordain erlatiboen %29 eta aditzondoen ordain erlatiboen %42 euskaratzen dute ardatzaren ezkerretarako erlatibo batekin. E-k bakarka, hurrenez hurren, %31 eta %40. Datu berdin-berdinak, beraz. D-E eta E-ren arteko antzekotasun hau –aldi berean besteengandik urruntzen dituena– egiletza bakarraren hipotesiaren aldeko argumentu bat gehiago litzateke. Bi mutur horien erdian, beti bezala, A itzultzailea daukagu. Kotoryj-dun perpaus bat ordain erlatibo batekin ematen duen kasuetatik %62tan kokatzen ditu ardatzaren ezkerretara. Errusierazko perpausak aditzondo bat daukanean, aldiz, ordain erlatiboen %57. Datu hauek aztertuta, zera ondoriozta dezakegu: jatorrizko testuan erabilitako erlatibatzaileek –kotoryj eta aditzondoek behintzat– ez dutela itzultzaileen erlatibakuntzaestiloan modu nabarmenean eragiten, bakoitzak bere erlatibakuntza-ereduari eusten baitio, baita testuinguru morfosintaktikoak guztiei aukera berdintsuak eskaintzen dizkienean ere. Itzultzaileek errusierazko erlatibatzaile desberdinak euskaratzeko daukaten moduak beraien estiloari buruz esandakoa berrestea ahalbidetzen digu, eta alde horretatik, datu interesgarriak dira. Erlatibatzaileek erlatibakuntza-estiloan eraginik ez dutela egiaztatu ondorengo informazio gehigarria behar dugu: kotoryj-ren eta aditzondoen euskaratzetik atera ditugun ondorioak beste erlatibatzaileek berrestea; alegia, kto, čto1, čto2 eta kakoj erlatibatzaileak euskaratzerakoan itzultzaile bakoitzak bere ohiko jarrerari eustea. Itzultzaile guztien emaitzak –oraingoan testuinguru morfo Haatik, itzultzaile batetik besterako datuak aldatzen badira, eta bereziki desberdintasunek orain arteko eskema berari erantzuten badiote (B eta D eta A erdibidean), itzultzaileen erlatibakuntza ondorioztatu beharko dugu. 70. grafikoan ikusten dugu, itzultzaileen laginen tamaina desber orain arteko joera berberak mantentzen dituztela: ordain erlatibo batekin ematen dituztenean, guztiengan da oso handia ardatzaren ezkerretarako erlatiboen proportzioa. Grafikoa 70 Ardatzaren ezkerretarako erlatiboak emaitzak berdinak edo oso antzekoak baldin badira, testuinguruak morfosintaktikoak– baldintzaturiko datuak izango dira. Haatik, itzultzaile batetik besterako datuak aldatzen badira, eta bereziki intasunek orain arteko eskema berari erantzuten badiote (B eta Deta A erdibidean), itzultzaileen erlatibakuntza-estilo propio baten aurrean gaudela . grafikoan ikusten dugu, itzultzaileen laginen tamaina desberdinak gorabehera, orain arteko joera berberak mantentzen dituztela: kto, čto1, čto2 eta kakoj ordain erlatibo batekin ematen dituztenean, guztiengan da oso handia ardatzaren ezkerretarako erlatiboen proportzioa. Ardatzaren ezkerretarako erlatiboak euskal itzultzaileengan errusierazko arabera k euskaraturiko testuek ez dute zalantzarako tarterik uzten, kto ren datuak oso goitik baitabiltza beti: hurrenez hurren, ordain erlatiboen %91, %88, Hortaz, esan dezakegu A itzultzaileak, erlatibatzaile hauek ia beti itzultzen dituela erlatibo arrunt edo jokatugabe batekin. Horrez gain, denak berdin eta neurri berean, itzultzaile honek ohituta gauzkan moduan. E itzultzaileen testuetan ere, oro har, goitik dabiltza erlatibat da harritzekoa, bere idazkeran, oro har, zati handia hartzen baitute ardatzaren ezkerretarako erlatiboek. B D-E E 91 100 83 0 60 100 94 89 100 92 33 57 0 berdinak edo oso antzekoak baldin badira, testuinguruak baldintzaturiko datuak izango dira. Haatik, itzultzaile batetik besterako datuak aldatzen badira, eta bereziki -E mutur banatan estilo propio baten aurrean gaudela dinak gorabehera, kakoj erlatibatzaileak ordain erlatibo batekin ematen dituztenean, guztiengan da oso handia ardatzaren errusierazko erlatibatzaileen kto, čto1, čto2 eta ren datuak oso goitik baitabiltza beti: hurrenez hurren, ordain erlatiboen %91, %88, zaileak, erlatibatzaile hauek ia beti itzultzen dituela erlatibo arrunt edo jokatugabe batekin. Horrez gain, denak berdin eta neurri berean, E itzultzaileen testuetan ere, oro har, goitik dabiltza erlatibatzaile hauen zati handia hartzen baitute ČTO1 ČTO2 KTO KAKOJ D-E itzultzaileentzat ezohikoa da ardatzaren ezkerretarako erlatiboen maiztasun hori; hain zuzen, horixe litzateke erlatibatzaile hauen erlatibagarritasun altuaren frogarik garbiena. Hala eta guztiz ere, bi datu aipagarri ageri dira 70. grafiko honetan: kakoj-ren emaitza baxuak (batez ere B-ren itzulpenetan), eta D-E itzultzaileek čto2 ardatzaren ezkerretarako erlatibo batekin hain gutxitan eman izana. Kakoj-ri dagokionez, kapitulu honetako 3.2.1.1. puntuan aipatzen genuen bezala, hainbat elementu partekatzen ditu kotoryj-rekin, etimologikoki adjektiboa izatea, kasu. Beraz, izenordainetatik eratorritako erlatibatzaileak (kto, čto1, čto2) baino erlatibagaitzagoa suertatzea logikoa da, nahiz eta onartu behar dugun ez dela beti horrela. Čto2-ren datuen arazoa laginaren adierazgarritasunari lotuta egotea ere ez litzateke harritzekoa: adibidez, E-k perpaus hauen %100 erlatibo arrunt batekin euskaratzen duela ateratzen zaigu, baina %100 horren atzean perpaus bakarra dago. Aldiz, D-Ek –batera itzultzean– ordain erlatiboen %60 hedatzen dituzte ardatzaren ezkerretara, baina kasu honetan proportzio horren atzean dagoena 5 perpausetik 3 dira (%60). Ziurrenik adierazgarriagoa izango da bostetik hiru batetik bat baino. Edonola ere, bi laginak dira nahiko eskasak. Laburtuz, esan dezakegu kto, čto1, čto2 eta kakoj erlatibatzaileak euskaratzerakoan erlatibatzaileen beraien ezaugarriek itzultzaileen estiloa baino erabakigarriagoak diruditela. 4.6.1.2. Euskal itzultzaileak eta errusierazko erlatibatzaileak: erlatibo aposatuak Aipatu izan dugun bezala, erlatibo aposatuen azterketa ardatzaren ezkerretarako erlatiboekiko alderantziz proportzionala izan ohi da, EPak ardatzaren ezkerretara hedatzeko joera daukanak erlatibo aposatu –konparatiboki– gutxi osatuko dituelako eta alderantziz. Badakigu gure corpusean erlatibo aposatuen erabilerak, oro har, ondorengo eskema jarraitzen duela: B itzultzaileak erabiltzen ditu gutxien, D-E itzultzaileek gehien, eta A itzultzaileak tarteko maiztasuna dauka, B-rengandik gertuxeago bada ere. Azter dezagun errusieraz erlatibatzaile bat edo bestea egoteak eraginik ote duen erlatibo aposatuak itzulpen-prozesuan agertzeko duten moduan. 4.6.1.2.1. Erlatibo arrunt aposatuak Erlatibo arrunt aposatuen erabilera itzultzaileen eta erlatibatzaileen arabera sailkatuz gero (71. grafikoa), datu bat gailentzen zaie beste guztiei: B-k kakoj itzultzerakoan daukan Grafikoa 71 Erlatibo arrunt aposatuak jakinetan soilik jotzen baitu, dugun interpretazioa da ahozkotasunetik oso gertu geratzen dela. Gainerakoan, ez dirudi itzultza bat erlatibo arrunt aposatu batekin itzultzeko modua Grafikoa 72 ZEIN erlatiboak u, BAIT- erlatiboak ez dituelarik osatu ere egiten. Guk egiten dugun interpretazioa da ahozkotasunetik oso gertu geratzen dela. Gainerakoan, ez dirudi itzultzaileen artean gehiegi aldatzen denik erlatibatzaile jakin bat erlatibo arrunt aposatu batekin itzultzeko modua. erlatiboak Beste hainbeste esan dezakegu ZEIN/NON erlatiboei buruz: garbi ikusten da, itzultzailea edozein dela ere, ia beti kotoryj eta aditzondoak direla ZEIN . grafikoa). erlatiboak euskal itzultzaileengan errusierazko erlatibatzaileen arabera Salbuespen bakarra dago: A itzultzaileak kto-rekin osaturiko perpaus bat itzultzen du Edozein kasutan, ikusten da datu hauek ezin direla itzultzaileen estiloaren ikuspuntutik ulertu, ZEIN erlatiboen beraien ezaugarrien eta funtzioen arabera baizik. Lehendik ere jakina zenez, kotoryj-rekin eta aditzondo erlati batekin euskaratzen diren erlatibatzaile bakarrak ( Grafikoa 73 NON erlatiboak Hemen aurkeztutako datuetatik ondorioztatu dezakegu, beraz, ez dagoela itzultzailearen estiloarentzako tarte handirik itzuli erabakitzerakoan. Bai dago itzultzailearen eskuetan, ordea, zein maiztasunekin egiten den hori. Hor datza, hain zuzen, itzultzailearen erlatibakuntza Alegia, itzultzaile guztiek erabiltzen dituzte edo aditzondo bat daukaten perpausak euskaratzeko, k ere maiz, baina ez neurri berean, eta B - B-k ez du bakar bat ere osatzen. - D-E itzultzaileen testuetan erlatibo guztien %22). - A itzultzailea erdibidean itzultzen baitu BAIT- erlatibo batekin. D kontuan hartzeko moduko kopuruetan laginak beti direla adierazgarriak 0 5 10 15 20 25 30 35 1 Corpuseko emaitzen analisia ikusten da datu hauek ezin direla itzultzaileen estiloaren ikuspuntutik ulertu, ZEIN erlatiboen beraien ezaugarrien eta funtzioen arabera baizik. Lehendik ere jakina zenez, NON erlatiboen emaitzak are homogeneoagoak dira, rekin eta aditzondo erlatiboekin osaturiko EPak baitira gure corpusean batekin euskaratzen diren erlatibatzaile bakarrak (73. grafikoa). erlatiboak euskal itzultzaileengan errusierazko erlatibatzaileen arabera tutako datuetatik ondorioztatu dezakegu, beraz, ez dagoela itzultzailearen estiloarentzako tarte handirik ZEIN/NON erlatiboen bidez zein erlatibatzaile itzuli erabakitzerakoan. Bai dago itzultzailearen eskuetan, ordea, zein maiztasunekin egiten or datza, hain zuzen, itzultzailearen erlatibakuntza-estiloa. Alegia, itzultzaile guztiek erabiltzen dituzte ZEIN/NON erlatiboak errusieraz edo aditzondo bat daukaten perpausak euskaratzeko, baina D-E-k maizago egiten dute. eurri berean, eta B-k oso gutxitan eta, segur aski, egoerak behartuta. erlatiboak erlatiboen egoera orokorra deskribatu dugu orain baino lehen: k ez du bakar bat ere osatzen. testuetan sarrien agertzen diren erlatibo aposa erdibidean geratzen da, kotoryj-en %14 eta aditzondo erlatiboen %8 erlatibo batekin. D-E itzultzailearen proportzioetara iritsi gabe, baina kontuan hartzeko moduko kopuruetan; are gehiago kontuan izanda itzultzaile honen laginak beti direla adierazgarriak. A B D-E E 1 9 9 19 8 25 35 KOTORYJ ČTO1 ČTO2 KTO KAKOJ ADITZONDOAK ikusten da datu hauek ezin direla itzultzaileen estiloaren ikuspuntutik ulertu, ZEIN erlatiboen beraien ezaugarrien eta funtzioen arabera baizik. erlatiboen emaitzak are homogeneoagoak dira, boekin osaturiko EPak baitira gure corpusean NON erlatibo erlatibatzaileen arabera tutako datuetatik ondorioztatu dezakegu, beraz, ez dagoela erlatiboen bidez zein erlatibatzaile itzuli erabakitzerakoan. Bai dago itzultzailearen eskuetan, ordea, zein maiztasunekin egiten erlatiboak errusieraz kotoryj k maizago egiten dute. Aegoerak behartuta. sarrien agertzen diren erlatibo aposatuak dira (ordain en %14 eta aditzondo erlatiboen %8 E itzultzailearen proportzioetara iritsi gabe, baina e gehiago kontuan izanda itzultzaile honen ADITZONDOAK BAIT- aurrizkiarekin osatutako perpausak e grafikoa), antzeko irudia lortzen dugu, baina zenbait ñabardurarekin. Grafikoa 74 BAIT- erlatiboak D-E itzultzaileek batera itzultzen dutenean agertzen dira gehien errusierazko ia erlatibatzaile guztiak euskaratzen baitituzte noizbait kotoryj-ren ordain erlatiboen %24, ren %22 eta aditzondoen %29. E itzultzailea bakarka ez da emaitza horietara iristen, baina kopuru aipagarriak ditu halere: aditzondoetan A-ren gainetik nabarmen dabilen arren (ordain erlatiboen %20), kotoryj ez du hark bezain sarritan itzultzen modu honetan (ordain erlatiboen %10). Egia esan, kopuru absolutuetan corpuseko itzuliak badira ere, D-E itzultzaileen lagina ere kontuan hartzekoa da, eta proportzioetan, esan bezala, A-ren gainetik daude. Azken hauen kasuan, oinarrituriko erlatibakuntza-estiloarekin bat datoz, eta beraz, ez dira harritzekoak. Edonola ere, BAIT- erlatiboen hedapena berez da interesgarria guztiek erabiltzen baitituzte, nahiz eta beraien erlatibo izaera zalantzan jarri izan den (ik. III 0 5 10 15 20 25 30 A 14 1 2 8 Corpuseko emaitzen analisia aurrizkiarekin osatutako perpausak erlatibatzaileen arabera sailkatuz gero ( grafikoa), antzeko irudia lortzen dugu, baina zenbait ñabardurarekin. erlatiboak euskal itzultzaileengan errusierazko erlatibatzaileen arabera E itzultzaileek batera itzultzen dutenean agertzen dira gehien errusierazko ia erlatibatzaile guztiak euskaratzen baitituzte noizbait BAITren ordain erlatiboen %24, čto2-ren %20 (perpaus bakarra dela esan behar), ren %22 eta aditzondoen %29. E itzultzailea bakarka ez da emaitza horietara iristen, baina kopuru aipagarriak ditu ren gainetik nabarmen dabilen arren (ordain erlatiboen %20), ez du hark bezain sarritan itzultzen modu honetan (ordain erlatiboen %10). Egia esan, kopuru absolutuetan corpuseko BAIT- erlatibo guztien %76 A itzultzaileak E itzultzaileen lagina ere kontuan hartzekoa da, eta proportzioetan, ren gainetik daude. Azken hauen kasuan, BAIT- erlatiboei buruzko datuak erlatibo aposatuetan estiloarekin bat datoz, eta beraz, ez dira harritzekoak. erlatiboen hedapena berez da interesgarria, B ez beste itzultzaile guztiek erabiltzen baitituzte, nahiz eta –kausazko perpausekin duten harremana tarteko beraien erlatibo izaera zalantzan jarri izan den (ik. III. kapituluko 3.5.2. puntua B D-E E 24 10 20 22 29 20 KOTORYJ Č Č KTO KAKOJ ADITZONDOAK rlatibatzaileen arabera sailkatuz gero (74. erlatibatzaileen arabera E itzultzaileek batera itzultzen dutenean agertzen dira gehien BAIT- erlatiboak, - erlatibo batekin: ren %20 (perpaus bakarra dela esan behar), kakoj- E itzultzailea bakarka ez da emaitza horietara iristen, baina kopuru aipagarriak ditu ren gainetik nabarmen dabilen arren (ordain erlatiboen %20), ez du hark bezain sarritan itzultzen modu honetan (ordain erlatiboen %10). erlatibo guztien %76 A itzultzaileak E itzultzaileen lagina ere kontuan hartzekoa da, eta proportzioetan, erlatiboei buruzko datuak erlatibo aposatuetan estiloarekin bat datoz, eta beraz, ez dira harritzekoak. , B ez beste itzultzaile kausazko perpausekin duten harremana tartekopuntua). KOTORYJ ČTO1 ČTO2 KTO KAKOJ ADITZONDOAK Datu deigarriren bat aipatzekotan, esan dezakegu A dela čto1-ekin osatutako perpausak BAIT- erlatibo batekin itzultzen dituen bakarra (131a-b) eta D-E direla –batera itzultzean– čto2-rekin osatutako perpaus bat horrela itzultzen duten bakarrak (131c) 4.6.2. Euskal itzultzaileak eta errusierazko erlatibatzaileak: euskal ordain ezerlatiboak Azter dezagun itzultzaileek erlatibakuntza nola ezabatzen duten errusierazko baliabide morfosintaktikoen arabera. Euskal ordain ez-erlatiboen kasuan, ordain erlatiboen ifrentzua direnez, pentsatzekoa da kotoryj-k eta aditzondoek ordain ez-erlatiboak maizago eragitea, kto, čto1, čto2 eta kakoj erlatibatzaileen maiztasunaren kaltetan. Horregatik, lehendabizi kotoryj eta aditzondoak aztertuko ditugu, nonbaitetik ateratzekotan, bertatik aterako baitira laginik adierazgarrienak. Ondoren, laburki bada ere, gainontzeko erlatibatzaileekin (kto, čto1, čto2, kakoj) zer gertatzen den aztertuko dugu. Gogora dezagun bi erlatibatzaile-talde hauek bereizteko erlatibagarritasun-mailan oinarritzen ginela: kotoryj-k eta aditzondoek euskaratzeko testuingururik zailenak sortzen zituzten, eta kto, čto1, čto2 eta kakoj erlatibatzaileek, aldiz, testuingururik mesedegarrienak. Halaber, gure corpusean identifikatu ditugun hiru euskal ordain ez-erlatibo motak (parataxia, sinplifikatzea eta hipotaxia) aipaturiko bi erlatibatzaile-taldeekin kontrajartzen genituenean (3.2.2.-ko 28. grafikoa) oso nabarmena zen bi erlatibatzaile-talde hauen arteko banaketa: erlatibagarritasun-maila handiagoa erakusten zuten erlatibatzaileak –čto1, kto eta čto2– euskaratzerakoan nabarmena zen perpausa sinplifikatzeko joera. Alderantziz, kotoryj-k eta aditzondoek parataxi bidez etenak eragiteko joera handiagoa zuten, perpausa sinplifikatzearen kaltetan. Kakoj batzuen eta besteen tartean legoke, aurretik sarritan gertatu zaigun moduan. Orain egiaztatu nahi duguna zera da: emaitza horiek itzultzaileen jokabidearekin zerikusirik ba ote dute? Hain zuen, irizpide linguistikoek hain emaitza garbiak eman badituzte, pentsatzekoa da itzultzaileen estilo propioa ez dela hain esanguratsua izango. 4.6.2.1. Kotoryj eta aditzondo erlatiboak Kotoryj-ren datuak (75. grafikoa) aditzondoenekin (76. grafikoa) konparatuz gero, ikusten dugu bi grafikoetako emaitzak aski homogeneoak direla; hots, ez da nabari itzultzaileen arteko alde handirik bat zein besteak euskaratzeko moduan. Beraz, bi hizkuntzen –errusieraren eta euskararenerlatibakuntza-sistemek inposaturiko murriztapenak itzultzaileen estiloari gailentzen zaizkiela ondorioztatu beharko dugu. Grafikoa Grafikoa 76 Grafikoa 75 Ordain ez-erlatiboak eta kotoryj euskal itzultzaileengan 76 Ordain ez-erlatiboak eta aditzondoak euskal itzultzaileengan ren kasuan (75. grafikoa), parataxiaren nagusigoa itzultzaile guztiengan da nabarmena: A itzultzaileak erabiltzen du parataxia beste inork baino gutxiago, erlatibo guztien %72ra iristen da. Halaber, itzultzaile guztien testuetan dago A B D-E E 89 76 75 8 4 8 20 7 24 22 PARATAXIA HIPOTAXIA SINPLIFIKATZEA A B D-E E 58 50 33 40 27 20 67 40 15 30 0 20 PARATAXIA HIPOTAXIA SINPLIFIKATZEA euskal itzultzaileengan euskal itzultzaileengan nagusigoa itzultzaile guztiengan da beste inork baino gutxiago, eta halere, erlatibo guztien %72ra iristen da. Halaber, itzultzaile guztien testuetan dago SINPLIFIKATZEA bigarren tokian perpausa sinplifikatzearen baliabidea, eta azkenik hipotaxia guztien lanetan da hiruetatik gutxien agertzen dena. Emaitza hauek orain arte baliabide ez-erlatiboen inguruan genekiena baieztatzen dute, eta horrez gain, zeharka bada ere, iradokitzen digute itzultzaileen “eskua” ez dela esanguratsua erlatibakuntzaren ezabaketan. Aditzondoek ere datu aski homogeneoak eskaintzen dizkigute (76. grafikoa), hiru baliabideen arteko proportzioak asko berdintzen direlako itzultzaile guztiengan, nahiz eta badauden zenbait desberdintasun batetik bestera. A eta B itzultzaileen emaitzak elkarren oso antzekoak dira. Aditzondoekin osatutako EPak itzultzerakoan biek erabiltzen dute parataxia beste edozein baliabide baino maizago, nahiz eta ez kotoryj itzultzerakoan bezainbeste. Hipotaxiaren eta sinplifikatzearen maiztasunak gertuago daude aditzondoen kasuan, A-ren itzulpenetan lehendabizikoaren alde eta B itzultzailearen testuetan, aldiz, bigarrenaren mesedetan. Esan beharrik ez dago A-ren lagina oso zabala dela, eta ondorioz oso adierazgarria ere bai: aditzondoak 93 aldiz euskaratzen ditu erlatibozkoa ez den baliabideren batekin, hauetatik 54 parataxiaz (ez-erlatiboen %58), 25 hipotaxiaz (%27) eta 14 sinplifikatzearen bitartez (%15). B-ren lagina ez da hain zabala, baina bai ziurrenik kontuan hartzekoa: ordain ezerlatibo batekin emandako 42 aditzondoetatik 30 (%71) osatzen dira parataxiaz. Bestelakoa da B itzultzailearen testuetako hipotaxia eta sinplifikatzearen arteko korrelazioa: lehendabizikoa 5 aldiz agertzen da (%12), eta bigarrenaren 7 adibide bakarrik daude (%17). Nahiz eta ehunekoetan aldea handiagoa iruditu, adibide gehiagoren faltan, antzeko maiztasunez erabiltzen dituela ondorioztatu beharko dugu. D-E itzultzaileek buruturiko itzulpenetan deigarria da, beste bi baliabideen aldean, parataxiara hain gutxitan jo izana. Hemen esan dezakegu laginak ziurrenik ez duela behar hainbat adierazgarritasunik, biek batera 3 aldiz soilik euskaratzen baitituzte aditzondoak baliabide ez-erlatibo batekin, eta E-k bere kasa 5 bider. Ez dirudi emaitza orokorrak zalantzan jartzeko moduko lagina denik D-E itzultzaileena. 4.6.2.2. Čto1, čto2, kto, kakoj Ikusi dugu lau erlatibatzaile hauek erlatibagarriagoak izateak euskaratzean erlatibakuntza-ezabaketa gutxiago eragitea dakarrela. Beraz, guztien artean corpusaren %23 soilik hartzen badute, eta gainera, %23 horretatik erlatibakuntza gutxitan ezabatzen badute, euskal ordain ez-erlatiboen laginaren tamaina tentu handiz maneiatu beharko dugu kto, čto1, čto2 eta kakoj-ren ordain ez-erlatiboak aztertzerakoan. 77. grafikoan ikusten da, beti bezala, A itzultzailearenak direla daturik esanguratsuenak, nahiz eta kopuru absolutuetan hauek ere oso handiak ez izan: lau erlatibatzaileak batera hartuta, 71 aldiz bakarrik ematen ditu ordain ez-erlatibo batekin; bere laginaren tamaina kontuan hartuta, proportzio txikia da. Hauetatik 44 (%62) perpausa sinplifikatuz ematen ditu, 16tan (%23) parataxia daukagu eta gainerako 11etan (%15) hipotaxia. Grafikoa 77 A itzultzailearen euskal ordain ez-erlatiboak errusierazko erlatibatzaileen arabera Kotoryj-ren eta aditzondoen datuekin alderatuta, bistakoa da desberdintasuna: A itzultzaileak horiek euskaratzeko baliabide nagusitzat parataxia zeukan bitartean, kto, čto1, eta čto2 itzultzerakoan sinplifikatzeak presentzia handiagoa dauka itzultzaile honen testuetan. Kakoj, honetan ere, kotoryj eta aditzondoengandik gertuago dago, baina parataxia maila txikiago batekin (ez-erlatiboen %50). Horrez gain, parataxiaren eta hipotaxiaren emaitzen artean ez dago horrenbesteko alderik, kotoryj-ren eta aditzondoei zegozkien grafikoetan elkarrengandik oso urrun zeuden bitartean. Lau erlatibatzaileak itzultzen dira neurriren batean hiru baliabide ez-erlatiboekin, eta gainera proportzioak, oro har, ez dira asko aldatzen (gogora dezagun beste behin itzultzaile honen izaera neurritsua): čto1, čto2 eta kto erlatibatzaileak itzultzerakoan garbi nagusitzen da sinplifikatzea beste bien gainetik. Kakoj, aldiz, kotoryj eta aditzondoen antzerago euskaratzen du, ordain ez-erlatiboen %50 parataxiaz emanez. B itzultzaileari dagokionez, erabiltzen dituen baliabide ez-erlatiboen inguruko datuak aztertzea ez da gauza erraza, batez ere laginaren txikitasuna dela medio (78. grafikoa). 10 33 10 50 13 11 20 20 77 56 70 30 0 20 40 60 80 100 120 ČTO1 ČTO1 KTO KAKOJ SINPLIFIKATZEA HIPOTAXIA PARATAXIA Grafikoa 78 B itzultzailearen euskal ordain ez-erlatiboak errusierazko erlatibatzaileen arabera Laginaren urritasun hori eragozpen bat izan daitekeen arren, erlatibatzaile hauek itzultzeko B itzultzaileak ordain ez-erlatiboak 4 bider soilik erabiltzea bera adierazgarritzat har dezakegu: čto1-ekin osatutako bi perpaus (132a-b) eta kto nahiz kakoj bana itzultzeko (132c-d). Amaitzeko, ikus dezagun zer gertatzen den D-E itzultzaileen testuetan errusierazko erlatibatzaile hauekin (79. grafikoa). Grafikoa 79 D-E itzultzaileen euskal ordain ez-erlatiboak errusierazko erlatibatzaileen arabera Itzultzaile hauek oso gutxitan itzultzen dituzte kto, čto1, čto2 eta kakoj erlatibatzaileak ordain ez-erlatiboren batekin, guztira 14 kasutan: čto1-ekin osaturiko zortzi (133a-b), eta čto2 (133c), kto (133d) eta kakoj-rekin (133e) osatutako bina perpausetan. Beraz, adibideen urritasun horrek beste behin iradokitzen digu erlatibatzaileen beraien ezaugarrietan –kasu honetan erlatibagarritasun-maila altuan– bilatu behar direla erlatibatzaile hauek ordain ez-erlatiboen bidez gutxitan euskaratzeko arrazoiak, eta ez erlatibakuntza ezabatzeko itzultzaileek daukaten balizko estilo propio batean. 80. grafikoan ikus dezakegunez, E itzultzaileak –bere kasa itzultzean– are gutxiagotan itzultzen ditu erlatibatzaile hauek ordain ez-erlatibo batekin: 7 aldiz bakarrik, eta denetan errusierazko perpausean čto1 erlatibatzailea dagoenean (beste erlatibatzaileak ez dira ageri), horietatik 5 (%71) perpausa sinplifikatuz eta gainontzeko biak parataxiaz (%29). 4.6.3. Euskal itzultzaileak eta errusierazko erlatibatzaileak: ondorioak Erlatibatzaileak ohiko bi taldeetan banatu ditugu –kotoryj eta aditzondoak batetik eta kto, čto1, čto2 eta kakoj bestetik–, itzultzaileek osatutako perpausak horien arabera sailkatuz. Ordain erlatiboei dagokienez, kotoryj-k eta aditzondoek esperotako emaitzak eskaini dizkigute: B-k beste inork baino gehiagotan ematen ditu erlatibatzaile horiek ardatzaren ezkerretarako erlatibo batekin, D-E-k oso gutxitan, eta A erdibidean geratzen da. Itzultzaileek kto, čto1, čto2 eta kakoj ardatzaren ezkerretarako erlatiboen bidez zenbatetan ematen dituzten aztertzean, ordea, itzultzaileen artean oso desberdintasun gutxi atzeman dugu. Horrek pentsarazi digu erlatibatzaile horien berezko ezaugarriek zerikusi handiagoa dutela beraiek itzultzeko moduan, itzultzaileen balizko estilo propio batek baino. Itzultzaileek osatutako erlatibo aposatuak erlatibatzaileen arabera sailkatu ditugu, eta emaitzak guk espero genituenak izan dira: kotoryj eta aditzondoak dira erlatibo aposatuen bidez gehien euskaratzen diren erlatibatzaileak. Kto, čto1, čto2 eta kakoj euskaratzeko, aldiz, oso gutxitan erabiltzen dira. Emaitza hauek zer ematen dute aditzera? Bada, itzultzaile guztiek esperotako erlatibatzaileak euskaratzen dituztela erlatibo aposatuen bidez, baina ñabardura batekin: itzultzaile batzuek besteek baino maizago egiten dute. Horretan datza, hain zuzen, B-k eta D-E-k erlatibo aposatuekiko jarreran daukaten desberdintasuna. Estilo-desberdintasun hori batez ere ZEIN/NON eta BAIT- erlatiboetan ikusten da. Amaitzeko, ordain ez-erlatiboak erlatibatzaileen arabera sailkatu ondoren, denetariko emaitzak lortu ditugu: alde batetik, kotoryj eta aditzondoak ordain ez-erlatibo batekin itzultzeko moduan itzultzaileen artean ia desberdintasunik ez dagoela ikusi dugu: denek jotzen dute gehienetan parataxiara, gero sinplifikatzera eta, azkenik, hipotaxiara, antzeko proportzioetan gainera. Kto, čto1, čto2 eta kakoj erlatibatzaileak itzultzeko erabilitako baliabide ez-erlatiboen inguruko datu koherenteenak A itzultzaileak ematen ditu: bertan sinplifikatzearen gailentasuna garbi geratzen da, parataxiaren kaltetan. Gainontzeko itzultzaileen emaitzetan logikaren bat topatzea ez da erraza, ziurrenik laginaren adierazgarritasun eskasarengatik. Euskal itzultzaileei eginiko inkesta 4.7. Euskal itzultzaileei eginiko inkesta Errusierazko literatura-testuen euskal itzultzaileei inkesta baten bidez erlatibakuntzarekiko duten jarrerari buruz galdetzea tesiaren lehen unean bertan bururatu zitzaigun, baina erabaki bat hartu behar izan genuen: itzultzaileei beraien autopertzepzioari buruz galdetu eta gero emaitza horiek corpusetik lortutakoekin alderatzea edota alderantziz, corpusa arakatu, sailkatu eta aztertu ondoren, itzultzaileei beren iritzia galdetu. Une hartan bigarren bidearen aldeko hautua egin genuen, hainbat arrazoi zirela medio. Ordurako bagenekien estiloa hein handi batean inkontzientea dela; litekeena da egile batek iritzi batzuk izatea, baina bagenekien, halaber, norberaren (aurre)iritziak eta praktika linguistikoa askotan bide desberdinetatik doazela. Adibidez, Hidalgok Larramendiren kasua aztertzean ikusi zuen gramatikari moduan erlatibo aposatuen aurkako jarrera zeukan arren, bere praktika linguistikoan erabiltzen zituela (Hidalgo 1995). Estiloaren alderdi inkontziente hori da, hain zuzen, guretzat garrantzitsuena. Edonola ere, behin corpusa arakatu, sailkatu, aztertu eta erregulartasun jakin batzuk topatu ditugunean, ezinbestekoa iruditzen zitzaigun itzultzaileen iritzia jakitea. Nola ikusten dute beraiek beren burua? Corpusetik itzultzaileen estiloari buruz atera ditugun ondorioak bat ote datoz itzultzaileek beraiek beren idazkerari buruz daukaten pertzepzioarekin? Tesian zehar ikusitakoa aintzat harturik, beraien profilaren hiru alderdiri zegokien zazpi galderako inkesta labur bat luzatu genien: 1) Lehenengo bi galderetan bakoitzaren errusiera-maila finkatzen saiatu gara: errusierazko literatura jatorrizko bertsioan ulertzeko daukaten ahalmena definitzeko eskatzen zaie lehenengo galderan. Bigarrenean egindako itzulpenak zuzenean errusieratik itzuli dituzten erantzun behar zuten. 2) Euskal hiztun bezala dauzkaten ezaugarriak: hirugarren galderan euskal hiztun bezala beraien burua definitzeko eskatzen zitzaien. 3) Gainontzeko lau galderek errusierazko erlatibakuntzaren euskaratzeari nahiz euskarazko erlatibakuntzari buruzko iritzia argitzea zuten helburu: a) “Itzulpenak egin aurretik errusierazko erlatibozko perpausak euskaratzeko moduari buruzko hausnarketarik egin zenuen?” b) “Gure ikerketan zehar errusierazko erlatibozko perpausak euskaratzeko modu desberdinak topatu ditugu. Euskarazko erlatiboei buruzko ondorengo baieztapenetatik zeinekin identifikatzen zara gehien?” c) “Errusieratik euskaratu dituzun liburu guztietan erlatibozko perpausak berdin itzuli dituzula uste duzu edo alor horretan desberdintasunak egon daitezkeela pentsatzeko arrazoiak dituzu?” Euskal itzultzaileei eginiko inkesta d) “Zein da BAIT- aurrizkiarekin osatutako erlatiboei buruzko zure iritzia? Ondoren inkestaren bertsio bat aurkeztuko dugu, itzultzaileek aukeratutako erantzunekin bakarrik. Itzultzaile bakoitzaren inkesta osoa tesi honen amaieran ikus daiteke, I. eranskinean. 2. ZUK EGINDAKO ITZULPENAK ZUZENEAN ERRUSIERATIK EUSKARATU DITUZU? - A itzultzailea: Bai. OHARRAK: Jatorrizkoak zalantzak sortzen zizkidanean, gaztelaniazko, frantsesezko edota ingelesezko itzulpenak kontsultatzen nituen. - B itzultzailea: Bai, errusiera baita hobekien menperatzen dudan atzerriko hizkuntza. - D Itzultzailea: Bai. OHARRAK: Jakina, hainbat lekutan beste itzultzaileen aukera ere izaten dugu kontuan, bai gaztelaniaz, bai ingelesez, bai frantsesez. Sarritan leku berean haiek ere trabatu direla egiaztatzeko soilik bada ere… - E itzultzailea: Errusierazko testua oinarri hartuta, baina beste hizkuntza batzuetako testuak kontsultatuz. OHARRAK: C) aukera markatu badut ere, nahiago dut informatzaile fidagarriengana jo, erdal testuak kontsultatu baino. Euskal itzultzaileei eginiko inkesta 3. “EUSKALDUN ZAHAR” ETA “EUSKALDUN BERRI” BEZALAKO TERMINO TRADIZIONALETATIK HARAGO, AZAL EZAZU HITZ GUTXITAN NOLA IKUSTEN DUZUN ZURE BURUA EUSKAL HIZTUN BEZALA. - A itzultzailea: Euskaldun “osoa” naizela esango nuke. - B itzultzailea: “Euskaldun zaharra” naizela esan daiteke: euskara dut ama-hizkuntza, unibertsitate arteko ikasketak euskara hutsean egin nituen, eta eguneroko bizitzaren zatirik handiena euskaraz egin izan dut beti eta hala egiten jarraitzen dut. - D Itzultzailea: Euskaldun berria naiz, baina euskara laneko hizkuntza izan da 30 urtetan (nola igarotzen den denbora, txo!), beraz sarritan amets egiten dut hizkuntza honetan. - E itzultzailea: Ongi jantzia ikusten dut neure burua euskal hiztun bezala. 4. ITZULPENAK EGIN AURRETIK ERRUSIERAZKO ERLATIBOZKO PERPAUSAK EUSKARATZEKO MODUARI BURUZKO HAUSNARKETARIK EGIN ZENUEN? - A itzultzailea: Bai. Erlatiboak errusieratik edo inguruko beste indoeuropar hizkuntza batzuetatik itzultzeko zailtasunen eta itzulpen-aukera desberdinen jakitun nintzen. - B itzultzailea: Banekien, baina ez nuen horren inguruko hausnarketa sakonik egin, eta ez neukan horren inguruan dauden eztabaiden berri. - D Itzultzailea: Banekien, baina ez nuen horren inguruko hausnarketa sakonik egin, eta ez neukan horren inguruan dauden eztabaiden berri. - E itzultzailea: Bai. Erlatiboak errusieratik edo inguruko beste indoeuropar hizkuntza batzuetatik itzultzeko zailtasunen eta itzulpen-aukera desberdinen jakitun nintzen. Euskal itzultzaileei eginiko inkesta Euskal itzultzaileei eginiko inkesta ERLATIBOAK ITZULTZEKO DAUKAZUN MODUA ALDATU IZANA? BEHARBADA ERRUSIAR IDAZLEAREN ARABERA PERPAUS ERLATIBOAK EUSKARATZEKO ERA ALDATU DUZU? - A itzultzailea: Esango nuke erlatibozko perpausak itzultzeko daukadan modua ez dela aldatu liburu batetik bestera. OHARRAK: Erlatibozkoak itzultzeko “estrategia” orokorra aldatu ez badut ere, idazlearen estiloak nolabaiteko eragina izan du. Adibidez, Gogolen Arima hilak itzultzean beste obra batzuk itzultzean baino gehiago erabili ditut erlatibo aposatuak. - B itzultzailea: Esango nuke nik euskaratutako errusiar idazleen estilo desberdinak direla medio, perpaus erlatiboak itzultzeko modua aldatu behar izan dudala. - D Itzultzailea: Esango nuke nik euskaratutako errusiar idazleen estilo desberdinak direla medio, perpaus erlatiboak itzultzeko modua aldatu behar izan dudala. - E itzultzailea: Esango nuke nik euskaratutako errusiar idazleen estilo desberdinak direla medio, perpaus erlatiboak itzultzeko modua aldatu behar izan dudala. OHARRAK: Idazleen estiloa ez ezik, garaia ere kontuan hartzekoa da. Dena den, nik uste dut erlatibozko perpausak itzultzeko daukadan modua ez dela gehiegi aldatu liburu batetik bestera. 7. ZEIN DA BAIT- AURRIZKIAREKIN OSATUTAKO ERLATIBOEI BURUZKO ZURE IRITZIA (Maialenen ostatura hurbildu ziren, Tolosarako errepidean BAITAGO bezalakoei buruzkoa)? - A itzultzailea: Guztiz onargarri deritzot, eta ez daukat arazorik nik neuk erabiltzeko, idatzizko erregistro batean behintzat. - B itzultzailea: Guztiz onargarri deritzot, eta ez daukat arazorik nik neuk erabiltzeko, idatzizko erregistro batean behintzat. - D Itzultzailea: Ekialdeko (Iparraldeko) euskalkietako fenomenotzat daukat, eta ez dauka nire idazkerarekin batere zerikusirik. Euskal itzultzaileei eginiko inkesta - E itzultzailea: Guztiz onargarri deritzot, eta ez daukat arazorik nik neuk erabiltzeko, idatzizko erregistro batean behintzat. 4.7.1. Euskal itzultzaileei eginiko inkestatik atera daitezkeen ondorioak Gure corpuseko itzultzaileei beraien jardunari buruzko inkesta luzatu genienerako haietako bakoitzaren erlatibakuntza-estiloaren inguruko irudi bat bageneukan jada. Azken finean, helburua ez zen itzultzaileen “autopertzepzioa” azaltzea, baizik eta corpus bidezko metodologiaren bidez lortutako emaitzak itzultzaileen beraien ikuspuntuarekin alderatzea. Inkestaren emaitzak azterturik, bi eratako ondorioak atera ditugu: 1) Batetik, itzultzaile bakoitzaren soslai orokorra zehaztu dugu, edo hobekiago esanda, gure inkestak ezarritako mugen barruan itzultzaile bakoitzak aditzera eman digun soslaia: errusiera-maila, euskal hiztun bezala dituzten ezaugarriak eta erlatibakuntzaren aurrean duten jarrerari dagokiona. 2) Bestalde, itzultzaileek eskainitako informazioan baziren datu batzuk deigarriak egiten zitzaizkigunak: corpusa aztertzetik ondorioztatu dugunarekin guztiz ados ez zetozelako, edota ñabardurak gehitzen zituztelako. - Inkestako lehenengo bi galderek itzultzaileen errusiera-maila neurtzeko helburua zuten, oso azaletik bada ere: “Nola definituko zenuke errusieraz idatzitako literatura jatorrizko bertsioan ulertzeko daukazun ahalmena?” galderari B itzultzaileak “oso ona” erantzuten dio, beste guztiak “ona” dela esatera mugatzen direlarik. Itzulpenak errusieratik zuzenean egin ote dituzten galdetzen zaienean, B-k ez du zalantzarik egiten, eta hobekien menperatzen duen atzerriko hizkuntza dela esaten du. A-k eta D-k ere baietz diote, baina ñabardurak sartzen dituzte, beste hizkuntza batzuetako testuak ere kontsultatu dituztela onartuz, baina errusieratik zuzenean itzuli dutela berretsiz. E-k tarteko formulazio bat aukeratzen du: ez du baiezko garbi batekin erantzuten “errusierazko testua oinarri hartuta, baina beste hizkuntza batzuetako testuak kontsultatuz” baizik, baina gero oharren atalean zera dio: “C aukera markatu badut ere, nahiago dut informatzaile fidagarriengana jo, erdal testuak kontsultatu baino”. Beraz, itzultzaile guztiak literatura-testuak errusieratik zuzenean euskaratzeko moduko errusiera-maila dute, nahiz eta gehienek beste hizkuntza batzuetako bertsioak kontsultatzen dituzten. Euskal itzultzaileei eginiko inkesta - Euskal hiztun bezala daukaten profilari dagokionez, hortik ondorio esanguratsuak ateratzea zaila den arren, esan dezakegu lau itzultzailetik bik hiztun bezala dituzten ezaugarriak modu argiago –edo behintzat klasikoago– batean azaltzen dituztela: B-k esaten du “euskaldun zaharra” dela, ama-hizkuntzatzat euskara duela, eta euskal giroan hazi eta bizi izan dela esaten du. D-k, berriz, dio euskaldun berria dela, baina aspaldian dagoela euskararen munduan murgildua. Beste bien formulazioak orokorragoak dira, A-k euskaldun “osoa” dela esaten baitu, eta E-k, berriz, bere burua ongi jantzia ikusten duela. - Itzultzen hasi aurretik errusierazko erlatibakuntza euskaratzeari buruzko hausnarketa-mailarik handienaren berri A-k eta E-k ematen dute. B-k eta D-k, aldiz, arazoa ezagutzen zutela baieztatu bai, baina aitortzen dute itzuli aurretik ez zutela horri buruzko hausnarketa sakonik burutu. Erlatibo arruntak osatzeko zailtasunen aurrean erlatibo aposatuak edo erlatibakuntza ez den bestelako baliabideren bat erabiliko ote luketen galdetuta, A-k eta D-k erlatibo aposatuei ematen diete lehentasuna, eta B-k nahiz E-k bi hautuak maila berean jartzen dituzte. Azkenik, itzulitako liburu guztietan erlatibakuntza berdin itzuli ote duten galdetzen diegunean, guztiek erantzuten dute gutxi gorabehera gauza bera, alegia: beraien estiloa ez dela aldatu, baina errusiar egileen idazkerak itzultzeko moduan eragin duelako irudipena dute guztiek. BAIT- erlatiboei buruz galdetuta, aldiz, D itzultzaileak dio “Ekialdeko (Iparraldeko) euskalkietako fenomenotzat daukala, eta ez daukala bere idazkerarekin batere zerikusirik”. Beste itzultzaile guztiek, ordea, “guztiz onargarritzat daukate, eta ez daukate erabiltzeko arazorik, idatzizko erregistroan behintzat”. 2) Esan bezala, aurreko atalean aurkeztutako itzultzaileen soslai orokorraz gain, badira kontraesan deigarri batzuk corpusak itzultzaileen jardunari buruz esaten digutenaren eta itzultzaileek beraiek baieztatutakoren artean, zehazki bi puntutan: - A itzultzaileak dioenean, bere ustez, erlatibakuntza itzultzeko modua ez duela aldatu liburu batetik bestera, ohar batean zera gaineratzen du: “idazlearen estiloak nolabaiteko eragina izan du. Adibidez, Gogolen Arima hilak itzultzean beste obra batzuk itzultzean baino gehiago erabili ditut erlatibo aposatuak”. Alabaina, gure corpuseko datuei begira jarriz gero, ikusten dugu itzultzailearen irudipen hau ez datorrela emaitza horiekin bat, 12. taulan ikus dezakegunez. Euskal itzultzaileei eginiko inkesta - Erlatibo arrunt aposatuen maiztasuna antzekoa da itzultzaile honek argitaraturiko zazpi itzulpenetan. - ZEIN erlatiboen proportzioa hiru liburutan da ARH-ko %9a baino altuagoa (AIS-n TXB-n eta GGH-n, %20, %15 eta %11 hurrenez hurren). - BAIT- erlatiboen kasuan, ARH da, hain zuzen, erlatibo aposatu mota honen kopuru txikienetakoa duena: soilik AMA-n ageri dira gutxiago, ordain erlatiboen %2rekin. ARH-n %7 dira eta ZPU-n %8. Kopuru horien gainetik daude GGH (euskal ordain erlatiboen %10), TXB (%12), KAP (%15) eta AIS (%19). Beraz, kasu honetan nabarmena da egileak esaten duenaren eta datu objektiboek eskaintzen diguten irudiaren arteko kontraesana. Zer esan nahi du honek? Gure iritziz, A itzultzaileak Gogol-en estiloari buruz daukan irudipena zuzena da, perpaus luzeak, kiribilduak eta kasu marka konplexudun EP asko dituela egia da. Alabaina, itzultzaileak berak estilo horri erlatibo aposatu askorekin erantzuten diola uste izan arren, guk esango genuke erlatibakuntza ohi baino maizago ezabatzea dela liburu konkretu horretan A itzultzaileak Gogolen estiloa euskaratzeko erabiltzen duen baliabidea. 13. taulan ikus dezakegu ARH-ko errusierazko perpaus erlatibo guztien %46tan ezabatzen duela erlatibakuntza A itzultzaileak; beste inon baino maizago. Euskal itzultzaileei eginiko inkesta Esan bezala, itzultzaileak esandakoa eta corpusak dioena bat ez datozenean ere, pertzepzio kontu bat izan daiteke. Inkestako erantzunetatik atera dezakegun beste ondorio azpimarragarri bat D itzultzaileari dagokio. Batetik, esan daiteke itzultzaile-bikote bateko partaide izateak egoera berezian jartzen duela. Izan ere, bere bikotekideak beste liburu bat itzuli duenez, hark bakarka erakutsitako ezaugarriak D-renak ere ba ote diren galdetzera eraman gaitzakete. Inkestako azkeneko galderan BAIT- erlatiboei buruz galdetzen zitzaien, eta kasu horretan, D-ren erantzuna beste itzultzaile guztien erantzunengandik bereizten zen nabarmen. A-k, B-k eta E-k baliabide aposatu honi buruz zera zioten “guztiz onargarri deritzot, eta ez daukat arazorik nik neuk erabiltzeko, idatzizko erregistro batean behintzat”. D-k, aldiz, inkestak esakinitako beste aukera baten alde egiten zuen: “Ekialdeko (Iparraldeko) euskalkietako fenomenotzat daukala, eta ez daukala bere idazkerarekin batere zerikusirik”. Zergatik egin zaigu deigarria baieztapen hori? Bada, BAIT- erlatiboak sarrien erabiltzen dituztenak, hain zuzen, D-E itzultzaileak direlako. Komunikazio ez-formal batean –posta elektronikoz– bien artean egindako lanaren banaketari buruzko galdera bat luzatu genien D-E itzultzaileei, eta ondorengoa erantzun ziguten: Euskal itzultzaileei eginiko inkesta - D itzultzailea: “Gogoratzen dudanez, testua bitan banatzen genuen, hainbat ipuin batentzat eta besteak bestearentzat. Gero bestearen lanaren lehen zuzenketa egiten genion elkarri. Azken pausuan estiloa lantzen zen, Olgaren3 esku, azken hau jada editorearen laguntzaz…” - E itzultzailea: “Lan egiteko moduari dagokionez, elkarlanean egindako itzulpenak dira lehen biak. Azken ukituak nireak badira ere, ezin esan testuetan agertzen diren erlatiboak nik aukeratu ditudanik. Piknika izotzetan, bai, itzulpen hori neure-neurea dut.” Badirudi gure corpuseko datuak aztertzerakoan geneukan irudipenak –alegia, erlatibakuntza-estiloak egiletza bakarra iradokitzen zigula– ez zela guztiz okerra. Piknika izotzetan E itzultzaileak bakarka egindako lana izanik, eta biek batera lan egitean erlatibakuntza-estiloa ez aldatzeak euskarazko edo estilozko “azken ukitu” horiek pertsona berberak eman izana bat dator corpuseko emaitzekin. Hemen ere “autopertzepzioa”-ren bidez azal dezakegu beharbada E-k berak uste baino gehiago eragin izana erlatiboen aukeraketan, berak “ezin esan testuetan agertzen diren erlatiboak nik aukeratu ditudanik” aipatu arren. Azken finean, guretzat ondoriorik garrantzitsuena da itzultzaileen “autopertzepzio”aren inguruko inkesta bat garrantzitsua izan daitekeela errusierazko erlatibakuntzaren euskaratzean eragiten duten faktore esanguratsuak zeintzuk diren argitzeko, baina itzultzaileek beraien estilo propioari buruz daukaten iritzia baino esanguratsuagoak eta fidagarriagoak izango dira corpus paralelo bateko datu objektiboetatik ateratako ondorioak. 3 E itzultzailearen Tesiaren ondorioak TESIAREN ONDORIOAK Tesiak alderdi asko aztertu eta datu ugari jaso ditu. Errusierazko erlatibakuntza euskaratzeko prozesuan faktore esanguratsuak zeintzuk diren finkatzea helburu hartuta, urrats ugari eta askotarikoak eman behar izan ditugu. Bi hizkuntzen erlatibakuntzasistemak aurkeztu, elkarrekin harremanetan jarri, itzulpen-prozesua ikuspuntu deskriptibo batetik ikertzeko oinarriak ipini, corpus bidezko metodologia azaldu, literatura-testuen corpus paralelo bat atondu, hortik ateratako informazioa sailkatu, analizatu eta azkenik, dagozkion ondorioetara iritsi gara. Tesiaren sarreran aipatu bezala, lan hori guztia aurrera eraman ahal izateko, gai desberdinak 4 kapitulutan banatu ditugu: I. kapituluan hizkuntzalaritzak eta itzulpengintzak erlatibakuntzari buruz eskaintzen dizkiguten marko teorikoak definitu ditugu; II. kapituluan corpus bidezko metodologia aurkeztu dugu; III. kapituluan, guk osatutako corpusa erabiliz, bi hizkuntzen erlatibakuntza-sistemak sakonki analizatu ditugu; IV. kapituluan corpuseko datuak irizpide desberdinen arabera sailkatu eta sailkapen horietatik lortutako emaitzak aztertu ditugu. I. kapituluan, erlatibakuntza hizkuntzalaritzaren eta itzulpengintza-ikerketen ikuspuntutik aztertzean, errusieraren eta euskararen erlatibakuntza-sistemen arteko korrelazioak finkatu ditugu. Oinarrizko erlatibakuntza-estrategia desberdinak dituzten arren, euskara errusierarentzat oinarrizkoa den izenordainaren estrategiaz ere balia daitekeela ikusi dugu, ZEIN/NON motako erlatibo aposatuen bitartez. Estrategien desberdintasunaz gain, ikusi dugu erlatibagarritasunaren kontzeptua – erlatibatze-eskala edo hierarkiaren bidez– oso garrantzitsua izan daitekeela. Ikusi dugu errusieraren izenordain bidezko estrategiak Accessiblility Hierarchy (AH)- ko edozein posizio erlatiba dezakeela, baina euskarazko erlatibo arruntentzat posizio batzuk erlatibagaitzak eta beste hainbat erlatibaezinak direla. Horri beste desberdintasun tipologiko batzuk gehitu behar zaizkiola ere baieztatu dugu: adibidez, subjektu eta objektu gramatikalak markatzerakoan hizkuntza akusatiboen eta ergatiboen artean dauden desberdintasunak, edota hitz-ordenak (euskararen SOV eta errusieraren SVO) prozesamenduan eragin ditzakeen interferentziak. Tesi honetarako marko teorikorik egokiena itzulpengintza ikerketa deskriptiboak direla ere garbi geratu da, Polisistemen teoriak eta Touryren itzulpen-arauek fokua xedetestuan, xede-hizkuntzan eta xede-kulturan jarri izanak, gure corpuseko itzultzaileen estiloa aurreiritzien eragin kaltegarririk gabe aztertzea ahalbidetu digu. II. kapituluan tesian erabiltzea erabaki dugun corpus bidezko metodologia aurkeztu dugu. Itzultzaileen praktika linguistikoa ikuspuntu deskriptibo batetik aztertu nahi izanez Tesiaren ondorioak gero, corpusetan oinarrituriko metodologia ezinbesteko tresna da gaur egungo itzulpengintza-ikerketetan. Euskarazko perpaus erlatiboen corpus bidezko azterketen bi aurrekari ere aztertu ditugu metodologiaren atalean: horietako bat itzultzaileen erlatibakuntza-praktika aztertzearekin zuzenki lotua (Biguri 1994) eta bestea hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik gertuago (Hidalgo 2002a, 2002b, 2003, 2004), nahiz eta zeharka itzulpen-prozesu batekin harremana izan, Medikantzaren testua gaztelaniazko aurreko bertsio baten itzulpena baita. III. kapituluan geuk osatutako errusiera-euskara literatura-corpus paraleloa aurkeztu dugu, bi norabidetan: batetik, corpusa bera nola eta zein irizpideren arabera osatu dugun azalduz, eta bestetik, bi hizkuntzetako erlatibakuntza-sistemen deskribapen sakon bat eginez, horretarako gure corpuseko adibideak erabiliz. Modu horretan, adibidez, errusierazko perpaus erlatibo mota desberdinak azaltzen genituenean, perpaus horien euskal ordainekin harremanetan jar genitzakeen, eta alderantziz, euskarazko erlatiboak azaltzerakoan, beraien errusierazko baliokideekin batera agertzen ziren. Lehenengo hiru kapituluetan gaiaren, marko teorikoaren eta metodologiaren oinarriak finkatu ondoren, IV. kapituluan corpusa arakatzeari eta lortutako datuak analizatu eta sailkatzeari ekin diogu. Corpusarekiko lehendabiziko hurbilketa batean, erlatibakuntza itzulpen-prozesuan zenbatetan mantentzen den eta zenbatetan ezabatzen den jakin dugu: errusierazko perpaus erlatibo guztien %68 (1639 perpaus) erlatibo batekin euskaratzen dela ikusi dugu (euskal ordain erlatiboak), gainontzeko %32a (763 perpaus) erlatibozkoa ez den beste baliabideren batekin itzultzen delarik (euskal ordain ez-erlatiboak). Segituan nabaritu dugu, ordea, datu hauek gordinegiak direla, erlatibakuntza mantentzeko nahiz ezabatzeko moduetan aniztasun handia atzematen genuelako. Horregatik, hurrengo urratsa euskal ordain erlatiboak eta ez-erlatiboak sailkatzea izan da. Hurrengo bi tauletan ikus dezakegu zein den ordain erlatibo eta ez-erlatibo desberdinen banaketa corpusean zehar (%-tan). Tesiaren ondorioak 81. grafikoan (IV. kapituluko 1.1. puntuan 12. grafikoa zena) gure corpuseko euskal ordain erlatiboak bi eratakoak izan daitezkeela ikus daiteke: ardatzaren ezkerretarakoak (erlatibo arruntak eta jokatugabeak, euskaraz erlatibagarritasun-maila altu batekin lotuta daudenak, eta oinarrizkotzat hartzen ditugunak) eta erlatibo aposatuak, hots, ardatzaren eskuinetara hedatzen direnak. Lehendabizikoek corpusaren %71 hartzen dute –itzultzerakoan ere euskarazko oinarrizko erlatibakuntza-estrategiak direla berretsiz–, eta bigarrenek corpusaren gainontzeko %29. Erlatibo aposatuen %29 horren atzean, halaber, lau eratako erlatibakuntzaestrategiak daude: -(e)n arrunt aposatuak, ZEIN galdetzailearekin osatutakoak, NON galdetzailearen bidez eratuak eta BAIT- aurrizkia baliatuz sortzen direnak. ZEIN eta NON maiz batera aztertzen diren arren, gure helburuetarako interesgarriagoa zen bereizita tratatzea; NON erlatiboak oso testuinguru espezifikoetan agertzen diren bitartean, ZEIN erlatiboak testuinguru guztietan zehar barreiaturik daude, eta horrek datuen sailkapen desberdinak aztertzerakoan inplikazioak izan zitzakeen. Sarrien topatzen ditugun erlatibo aposatuak ZEIN erlatiboak (167 perpaus) eta BAITerlatiboak (160 perpaus) dira, bakoitzak euskal ordain erlatibo guztien %10 inguru hartzen duelarik. Alegia, euskal itzultzaileek errusierazko erlatiboak itzultzeko euskaraz ere erlatiboak erabiltzen dituztenean, bost kasutatik batean ZEIN galdetzailearekin edota BAITaurrizkiarekin osatutako erlatiboak agertzen dira. 66 6 10 3 10 5 0 10 20 30 40 50 60 70 80 ARDATZAREN EZKERRETARA ARRUNT APOSATUAK ZEIN… NON… BAIT- Tesiaren ondorioak Erlatibo arrunt aposatuen kopuruak ere ez dira baztertzeko modukoak, erlatibo aposatu guztien %6 horrela osatzen baita (guztira 93 perpaus). Azkenik, NON erlatiboak erlatibo aposatuen %3ra iristen dira (58 perpaus). Corpus guztiaren %32an (763 perpausetan) errusierazko erlatibakuntza ezabatzen da euskaraz. Erlatibakuntzaren ezabaketa sistematizatzea zeregin konplexuagoa izan bada ere, hiru modutan eman daitekeela finkatzea lortu dugu: - Errusieraz mendeko perpaus erlatiboa dena euskaraz eten eta bi esaldi edo gehiagotan banatzea (Parataxia). - Errusierazko erlatibozko perpausari euskaraz erlatibozkoa ez den beste mendeko perpaus bat egokitzea (Hipotaxia). - Errusieraz perpaus elkartu bat dena –juntadura nahiz menderakuntza izaneuskaraz perpaus bakun bihurtzen da, predikazioa perpaus mailatik sintagma mailara igarotzen delarik (Sinplifikatzea). Tesiaren ondorioak Datu hauek gure ikerketan aurrera egiteko hainbat helduleku eskaintzen zizkiguten. Adibidez, errusierazko perpaus erlatiboen herena (%32) euskaraz erlatibozkoa ez izateak erakusten du badagoela asimetria bat errusierazko perpausen eta beraien euskarazko baliokideen artean. Gainera, horien %64an parataxia gertatzeak –alegia, perpaus erlatiboa bi zati edo gehiagotan banatzeak– iradoki zezakeen sintaxi edo prozesamendu zailtasunek eragindakoa izan zitekeela, baina gerta zitekeen eten hori itzultzaileen ezaugarri indibidualen ondorio izatea. Itzulpen-prozesuan zehar erlatibakuntza mantentzen den kasuei dagokienez, hauetatik %71 ardatzaren ezkerretarakoak dira, baina erlatibo aposatuen %29ko proportzioa ere aipagarria da, gehienbat ZEIN eta BAIT- erlatiboena (ordain erlatibo guztien %10na). Lortutako datuen gordintasunak horiek sailkatzeko beharra agerian uzten zuenez, tesiaren sarreran aipatzen genituen bi faktore edo irizpideak erabili ditugu corpuseko emaitzak sailkatzeko: faktore linguistikoak eta estralinguistikoak. Lehendabizi itzultzailearen kontrolpean ez dauden faktoreen eragina baztertu nahi izan dugu, “faktore linguistiko” bezala definitu ditugunak. Hizkuntzaren eragina neurtzeko eraginkorrenak iruditzen zitzaizkigun bi irizpideak aukeratu ditugu: ISEren posizioaren araberakoa, eta errusierazko erlatiboak osatzeko erabilitako baliabide morfosintaktikoen araberakoa (errusierazko erlatibatzaileak). Irizpide linguistikoen araberako sailkapenak garbi utzi du hizkuntza-sistemaren ezaugarriek modu zuzen-zuzenean eragiten dutela itzulpen-prozesuan, baina aldi berean, erakutsi du hizkuntzak itzultzaile guztiengan modu bertsuan eragiten duela. Beraz, eragin hori identifikatzeak ahalbidetu digu itzultzaileen jokabideen artean aurkitutako desberdintasunak, itzultzaileen beraien estiloari egoztea, azalpena hizkuntzetan bilatu beharrean. ISEren posizioari dagokion irizpidea aplikatuta, euskal ordainak erlatiboen eta ezerlatiboen funtsezko eskemaren arabera sailkatu ditugu. Euskaratzean erlatibakuntza mantendu den kasuetan, ikusi dugu ardatzaren ezkerretarako eta eskuinetarako erlatiboen proportzioak –zenbait asimetria eta salbuespen gorabeheraondorengoak zirela: errusierazko perpausetan ISEren posizioa Comrie/Keenanen hierarkian zenbat eta gorago, euskaraz orduan eta handiagoa zen ardatzaren ezkerretarako erlatiboen proportzioa. ISEren hierarkiako posizioa jaisten den neurrian, ordea, ardatzaren ezkerretarako erlatiboen proportzioa ere jaitsi egiten dela ikusi dugu, ardatzaren eskuinetarako erlatiboen –aposatuen– mesedetan. Tesiaren ondorioak Ordain ez-erlatiboetan ere korrelazio interesgarri bat finkatu dugu, ordain hauen ondorengo sailkapen guztietan errepikatuko dena: erlatibakuntza errazten duten testuinguruetan sinplifikatzea maizago gertatzen da, eta erlatibakuntza zailtzeak, aldiz, parataxiaren areagotze bat dakar. Alegia, testuinguruak ahalbidetzen duen kasuetan, erlatibozko perpausa perpaus bakun bihurtzea da sarrien gertatzen dena. Testuingurua zailtzen doan heinean, aldiz, erlatibozko mendeko perpaus elkartua zena bi perpaus edo gehiagotan banatu eta hauen artean nolabaiteko etena agertzeko aukera areagotzen da. Baliabide morfosintaktikoen –erlatibatzailearen– arabera buruturiko sailkapenaren emaitzak antzekoak izan dira. Erlatibagarritasun-mailaren araberako bi multzo finkatu ditugu errusierazko erlatibatzaileen artean: erlatibatzeko zailtasun handiagoko kotoryj eta aditzondoak (eta, hein batean, kakoj) eta oro har erlatibagarriagoak diren kto, čto1 eta čto2. Kotoryj eta aditzondoak erlatibagaitzagoak direla diogunean, esan nahi dugu erlatibakuntzaren ezabaketa sarriago eragiten dutela, eta erlatibakuntza mantentzen dutenean ere, erlatibo aposatuekin euskaratuak izateko aukera handiago dutela. Juxtu kontrako fenomenoa ikusten dugu kto, čto1 eta čto2 erlatibatzaileen kasuan: erlatibagarriagoak direla esaten dugu, beraien euskal ordainak ia beti erlatibozkoak eta ia beti ardatzaren ezkerretarakoak direlako. Errusierazko erlatibatzaileen arabera neurtuta ere, ordain erlatiboek eta ezerlatiboek, gutxi gehiago, emaitza berdinak eskaini dizkigute. Euskal ordain erlatiboetan erlatibagarritasun-mailak eta ardatzaren ezkerretarako erlatiboen agerpenak zuzenki proportzionalak izaten jarraitzen dute, eta ordain ez-erlatiboetan sinplifikatzearen eta parataxiaren artean aurretik finkaturiko korrelazioa berresten da: erlatibatzeko zailtasun handiagoak (kotoryj, aditzondoak eta, hein batean, kakoj) parataxia igoarazten duen bezala, zailtasun horiek txikitzeak sinplifikatzearen agerpena eragiten dute (kto, čto1, čto2 eta, hein batean, kakoj). Irizpide linguistikoak aplikatzetik lortutako emaitzen ekarpenik garrantzitsuena da itzultzaileak nolabait “berdintzea” ahalbidetu digutela. Hizkuntza-sistemak guztiei berdin eragiten diela ikusita, hortik aurrera ager daitezkeen desberdintasunak bakoitzaren estiloari egozteak errazagoa izan behar luke. Faktore estralinguistikoak lantzean topatu dugun lehendabiziko arazoa horiek objektibatzeko zailtasuna izan da, baina norabide horretan zenbait aurrerapauso ematea lortu dugu. Batetik, hizkuntza-sistemaren eragina isolatzea lortu dugunez, ondorioztatu dugu itzultzaileen artean desberdintasunak topatuz gero, eta hizkuntza-sistema horiek azaltzeko Tesiaren ondorioak gai ez bada, errusierazko erlatibakuntza euskaratzeko modu desberdinen azalpena faktore estralinguistikoetan bilatu beharko dugula, eta faktore estralinguistikorik funtsezkoena itzultzaileen estilo propioa da. Alabaina, itzultzaile bakoitzaren erlatibakuntza-estiloa finkatzeko bidean, isolatu beharreko beste elementu bat zegoela iruditzen zitzaigun: sorburu-testuen egileen errusiar idazleen– balizko erlatibakuntza-estilo batek itzultzaileengan izan zezakeen eragina. Errusiar idazleen estiloa objektibatzea eta kuantifikatzea oso zeregin labainkorra izango zela bagenekien arren, ondorengoa egin dugu: idazle bakoitzak osatutako erlatibo kopurua (kopuru absolutua eta orri bakoitzeko batez besteko proportzionala) kalkulatu dugu, erlatibo kopuru altu batek menderakuntzarako eta perpaus luze eta erlatibagaitzagoetarako joera irudika zezakeelakoan. Logika honi jarraiki, sorburu-testuko erlatibo kopuru altu batek xede-testuan erlatibakuntza mantentzeko eta ardatzaren ezkerretarako erlatiboak osatzeko zailtasunak eragin behar lituzke, eta beraz erlatibakuntzaren ezabaketa edota erlatibo aposatuen agerpena erraztu. Juxtu alderantzizkoa gertatu behar luke erlatibo kopuru baxu bat daukan errusierazko testu batekin (logika hau zuzena izatera, noski): euskaratzean erlatibakuntza maizago mantentzea, eta ardatzaren ezkerretarako erlatibo gehiago eragitea. Errusiar idazleen erlatibakuntza-estiloa objektibatzeko saiakera hau burutzean, erregulartasun batzuk atzeman ditugula esan dezakegu, nagusiki XIX eta XX mendeko idazleen arteko bereizketa, 83. grafikoak erakusten duen bezala (IV. 4.1. puntuan 30.-a zena). Grafikoa 83 Idazleen estiloa kuantifikatzeko bat sortarazten zigun, ordea erlatibo horien zati handi bat erlatibagarria bada, erlatibagaiztasunaren zantzua izan Zalantza hori argitu ahal izateko aplikatu dizkiegu, emaitzak nahiko egonkor handirik erabilitako erlatiboetan ez erlatibatutako ISEren posizioen aldetik ez eta erabilitako erlatibatzaileen ikuspuntutik. Honek batzuen eta besteen artean egon zitezkeen desberdintasunak ez direla esanguratsuak, eta beraz, erlatibo kopurua bihurtuko luke menderakuntzarekiko atxikimenduaren erakusle Azkenik, itzultzailearen kontrolpean ez dauden faktoreak ikertu ondoren faktore linguistikoak eta faktore estr erlatibakuntza-estiloa–, itzultzaileen erlatibakuntza Gure corpusean sartu diren err dira: guk A, B, D, E bezala izendatu ditugunak literatura zuzenean euskarara itzuli duten bakarrak. Ikusi dugu laginetan badagoela nolabaiteko asimetria, itzu baino askoz ere gehiago itzuli duelako, baina besteen laginak ere esanguratsuak direnez, asimetria horrek emaitzetan eragin zezakeela pentsatu izan dugunean, egoera hori aipatzera mugatu gara. 0 20 40 60 80 100 120 140 86 Tesiaren ondorioak 83 Errusiar idazleen erlatibo-kopuru proportzionala (100 orriko) Idazleen estiloa kuantifikatzeko erlatibo kopurua erreferentziatzat hartz , ordea: idazle batek erlatibo kopuru handia baldin badauka, baina erlatibo horien zati handi bat erlatibagarria bada, kopuru handi hori zantzua izango. ahal izateko, errusiar idazleen datuei ohiko irizpide linguistikoak ak nahiko egonkorrak direla ikusiz; alegia, ez dagoela etan ez erlatibatutako ISEren posizioen aldetik ez eta erabilitako ntutik. Honek iradokiko luke erlatiboen konplexu batzuen eta besteen artean egon zitezkeen desberdintasunak ez direla esanguratsuak, eta bihurtuko luke menderakuntzarekiko atxikimenduaren erakusle aren kontrolpean ez dauden faktoreak ikertu ondoren aktore linguistikoak eta faktore estralinguistikoen lehenengo zatia den itzultzaileen erlatibakuntza-estilora iritsi gara. Gure corpusean sartu diren errusierazko hamabi literatura-lanen euskaratzaileak dira: guk A, B, D, E bezala izendatu ditugunak. Itzultzaile hauek dira orain arte euskarara itzuli duten bakarrak. Ikusi dugu laginetan badagoela nolabaiteko asimetria, itzultzaile batek beste guztiek baino askoz ere gehiago itzuli duelako, baina besteen laginak ere esanguratsuak direnez, emaitzetan eragin zezakeela pentsatu izan dugunean, egoera hori 109 123 102 61 66 50 32 57 19 28 kopuru proportzionala (100 orriko) erlatibo kopurua erreferentziatzat hartzeak zalantza baldin badauka, baina kopuru handi hori ez da ohiko irizpide linguistikoak ez dagoela aldaketa etan ez erlatibatutako ISEren posizioen aldetik ez eta erabilitako konplexutasunean egile batzuen eta besteen artean egon zitezkeen desberdintasunak ez direla esanguratsuak, eta bihurtuko luke menderakuntzarekiko atxikimenduaren erakusle. aren kontrolpean ez dauden faktoreak ikertu ondoren –hots, alinguistikoen lehenengo zatia den errusiar idazleen lanen euskaratzaileak lau orain arte errusiar ltzaile batek beste guztiek baino askoz ere gehiago itzuli duelako, baina besteen laginak ere esanguratsuak direnez, emaitzetan eragin zezakeela pentsatu izan dugunean, egoera hori 67 Tesiaren ondorioak 84. grafikoan (VI. kapituluko 4.2. puntuan 34. grafikoa zena) ikusten da A itzultzaileak euskaratu dituela corpusean sartu diren errusierazko perpaus erlatibo guztien %79 (1905 perpaus). B-k corpusari egindako ekarpena erlatiboen %7koa izan da (164 perpaus). D-E itzultzaileen egoera berezia da: biek batera itzuli dituzte bi liburu (corpusaren %6 edo 137 perpaus), baina gero E-k berak bakarrik euskaratu duen liburutik 196 perpaus erlatibo atera ditugu (corpuseko perpaus guztien %8). Grafikoa 84 Euskal itzultzaileek corpusari egindako ekarpena Itzultzaile bakoitzak euskaratutako erlatibozko perpausak ohiko eskemari jarraiki sailkatu ditugu: lehendabizi ordain erlatiboak eta ez-erlatiboak zenbat diren ikusi dugu (85. grafikoa), eta gero ordain erlatibo eta ez-erlatiboen barneko aniztasunaren proportzioak atera ditugu (86. eta 87. grafikoak, hurrenez hurren). 79 7 6 8 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 A B D-E E Tesiaren ondorioak Grafikoa 85 Ordain erlatiboen proportzio orokorra euskal itzultzaileengan Erlatibakuntza zenbatetan mantendu duten neurtzea ez da lan erraza izan, 85. grafikoko datuak itzultzaile bakoitzak euskaratutako liburu guztien batez bestekoak baitira, baina esan dezakegu erlatibakuntzaren mantentzearen datuak nahiko uniformeak direla oro har. Erlatibakuntza sarrien mantentzen dutenak D-E itzultzaileak eta E itzultzailea dira, batera itzultzean kasuen %80an eta E-k bakarka %78an mantentzen dute euskal ordainetan erlatibakuntza. B itzultzailearen emaitzak ez dabiltza horiengandik oso urrun (%74). Azkenik, erlatibakuntza mantentzeko joera gutxien erakusten duena A itzultzailea da: itzuli dituen errusierazko perpausen %66an soilik mantendu du erlatibakuntza. Ondorioz, beste inork baino maizago ordezkatzen du errusierazko erlatibakuntza bestelako baliabide ez-erlatiboekin. Edonola ere, itzultzaileen jokabidearen benetako neurria ordain erlatibo eta ezerlatibo desberdinen proportzioek ematen ziguten. Ordain erlatiboak aztertzean, segituan atzeman ditugu itzultzaileen artean hiru erlatibakuntza-estilo desberdinen zantzuak. 86. grafikoan ikus dezakegunez (IV. kapituluko 4.3. puntuan 39.-a zena), B eta D-E-ren muturreko jokabidea eta A-ren erdibideko jarrera nabarmentzen dira. 66 74 80 78 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 A B D-E E Tesiaren ondorioak Grafikoa 86 Euskal itzultzaileak eta ordain erlatiboak a) B itzultzailearengan ardatzaren ezkerretarako erlatiboekiko atxikimendu irmoa atzeman dugu. Ordain erlatibo guztien %87 dira ardatzaren ezkerretarakoak B-k atondutako itzulpenetan (%78 arruntak + %9 jokatugabeak). Erlatibo aposatuak gutxi erabiltzen ditu, eta erabiltzen dituenean, nagusiki arrunt aposatuak (ordain erlatiboen %8) dira. ZEIN/NON erlatiboen erabilpena sinbolikoa da, eta ez du BAIT- erlatibo bakar bat ere osatzen. Itzultzaile honek inkestan esandakotik ez dirudi kontzienteki erlatibo aposatuen aurkako aurreiritzirik daukanik, baina horiek erabiltzeko ohitura eskasa ziurrenik bai. b) D-E itzultzaileek errusierazko erlatibakuntza mantentzeko hautua egiten duten kasuetan, juxtu kontrako muturreko jarrera hartzen dute: erlatibo aposatuen proportzioa oso altua da ordain erlatiboen artean, bai batera itzultzean ere: batera itzultzean osatzen dituzten erlatibo guztien %47 soilik dira ardatzaren ezkerretarakoak, eta E-k bakarka lan egiten duenean, berriz, %48. Egoera honek hausnarketa bat baino gehiago eragiten du. 74 87 47 48 4 8 9 14 10 3 12 18 2 2 10 11 10 22 9 0 20 40 60 80 100 120 A B D-E E BAIT NON ZEIN ARRUNT APOSATUAK ARDATZAREN EZKERRETAR A Tesiaren ondorioak Batetik, euskaraz oinarrizkotzat daukagun erlatibakuntza-estrategia (erlatibo arrunt eta jokatugabeena) D-E itzultzaileen testuetan ez dela hain oinarrizkoa, oinarrizko estrategia izatea eta agerpen-maiztasuna lotuta daudela onartzen badugu behintzat. Beste datu deigarri bat da biek batera itzultzearen eta E-k bakarka itzultzearen arteko antzekotasunak hain handiak izatea, batez ere emaitza hauek beste itzultzaile guztiengandik oso urrun daudela kontuan hartzen badugu. Ardatzaren ezkerretarako eta eskuinetarako erlatiboak elkarren ifrentzuak direnez baten proportzio altua beti izango da bestearen kaltetan–, erlatibo aposatuen proportzio erraldoiak topatu ditugu D-E itzultzaileen testuetan. Gainera, erlatibo ardatzaren eskuinetarako erlatibo hauen nagusigoa ez da erlatibo aposatu bakarrera mugatzen; aposatu mota guztien erabilpenean erakusten dute ezohiko maiztasun altua. Hurrenez hurren, biek batera itzultzean eta E-k bakarka: arrunt aposatuak ordain erlatiboen %9 eta %14 dira; ZEIN erlatiboak ordain erlatiboen %12 eta %18; NON erlatiboak %10 eta %11 eta azkenik, BAIT- erlatiboak ordain erlatiboen %22 eta %9rekin. Datu hauek guztiak dira oso altuak, D-E itzultzaileen testuetan soilik ematen dira, hizkuntzaren eragina ez da esanguratsua –erlatiboak antzekoak baitira errusiar idazleengan–, eta gainera, erlatibo aposatuen maiztasun altu hau ez dago batera edo bakarka itzultzearen menpe. Ondorioz, esan dezakegu D-E itzultzaileen erlatibo aposatuekiko joera beraien erlatibakuntza-estiloaren ezaugarri nagusia dela, biek partekatzen dutena, eta beste itzultzaileengandik bereizten dituena. D eta E itzultzaileek inkestan eskaini diguten informazioaren arabera, esan dezakegu euskarazko bertsioak, bai batera itzultzean eta bai E-k bakarka lan egitean, azken honen egiletza-zigilua daukala, itxura guztien arabera. c) A itzultzaileak hartutako erabakiek iradokitzen duten erlatibakuntza-estiloa B eta D-E itzultzaileen “muturreko” estiloen erdibidean aurkitzen da. Ardatzaren ezkerretara hedatzen ditu euskal ordain erlatiboen %74 –beraz, B-ren %87aren azpitik baina D-E-ren %47-48tik gora nabarmen–, eta erlatibo aposatuetan ere orekarako joera horri eusten dio: arrunt aposatuak euskal ordain erlatiboen %4, ZEIN eta BAIT- erlatiboak erlatiboen %10na eta NON erlatiboak %2. Horrez gain, corpuseko korrelaziozko bi erlatiboak berak osatzen ditu. Orekaren interpretaziorako bidea ematen duen beste elementu bat da liburuz liburu datu aski uniformeak eskaintzen dituela. Hori azpimarragarria da, zazpi lan itzuli dituelako, eta lagina oso zabala delako. Tesiaren ondorioak Inkestaren datuek ere ez dute oreka-itxura hori hautsiko duen elementurik erakusten. Oro har, itzultzaile guztiek dute erlatibo mota guztiekiko jarrera irekia. Euskal ordain ez-erlatiboak aztertzea erronka handiagoa zen. Erlatibakuntza egiteko modu desberdinak espero genituen, eta hori aztertzeko tresnak eta erreferentziak bageneuzkan, baina ez genekien zehazki itzultzaile batek erlatibakuntza ezabatzeko daukan modua nola neurtu behar genuen. Lana erraztu digun erregulartasun bitxi bat topatu dugu, ordea: ordain ez-erlatiboak osatzeko hiru moduen banaketa oso antzekoa da itzultzaile guztiengan: guztiek erabiltzen dute gehienetan parataxia, ondoren sinplifikatzea eta azkenik, oso proportzio txikietan beti, hipotaxia. Gainera proportzioak ere ia berdinak dira. Ondorioz, erlatibakuntza ezabatzeko moduan ez dago berau azaltzeko ahalegina eskatuko ligukeen desberdintasunik itzultzaile batzuen eta besteen artean (87. grafikoa, IV. 4.4.-ko 51. grafikoa zena). Grafikoa 87 Euskal itzultzaileak eta ordain ez-erlatiboak Itzultzaile guztien euskal ordain ez-erlatiboak hain antzekoak izatetik ondorioztatu dugu errusierazko sorburu-testuetako erlatibakuntza euskarazko xede-testuetan ezabatzeko modua ez dela itzultzaile indibidualen estilo baten araberakoa, baizik eta 64 71 59 64 11 12 11 6 25 17 30 30 0 20 40 60 80 100 120 A B D-E E SINPLIFIKATZEA HIPOTAXIA PARATAXIA Tesiaren ondorioak itzultzailearen kontrolpean ez dauden faktoreek eragindako fenomeno bat, ziurrenik hizkuntza-sistemarekin zerikusia dutenak. Datu horiekin tesi honen helburu nagusia bete dugula esan daiteke, gure corpuseko datuetan oinarrituta, itzulpen-prozesuan hartutako erabakietan eragiten duten faktore esanguratsuak zeintzuk diren zehaztea lortu baitugu: - Ordain erlatiboen ekoizpenerako faktore esanguratsuena itzultzaileen beraien estiloa da, antzeko testuinguruetan erabaki desberdinak hartzen dituztelako. - Ordain ez-erlatiboen agerpenean esanguratsuagoa da testuinguruaren garrantzia, itzultzaileen artean ez baitago funtsezko desberdintasunik. Tesi honetan agerian geratu da itzulpengintza-ikerketek hizkuntzen arteko harremanen alderdi aski desberdinak aztertzeko eta uztartzeko ahalmena dutela. Polisistemen teoriari jarraiki, xede-testuak –euskarazko itzulpenak– xede-kulturan –euskal kulturan– bereganatzen dituen ezaugarri jakin batzuk azaleratu ditugu, erlatibakuntza bezalako gai konkretu batetik abiatuta. Hala, itzultzaile bakoitzarengan praktika desberdin bat atzeman dugu, sorburu-kulturarekin –errusiar kulturarekin– batere loturarik gabekoa, eta zentzua xede-kulturan soilik daukana: ardatzaren ezkerretarako edo eskuinetarako erlatiboak osatzea, eta erlatibakuntza ezabatuz, bestelako baliabideren batekin ordezkatzea. Ziur gaude ikerketa-ildo horrek –corpus bidezko metodologia bidelagun duelaitzultzaileen praktika linguistikoaren inguruko informazio ugari eta oso baliagarria emango digula etorkizun hurbilean. 2. ZUK EGINDAKO ITZULPENAK ZUZENEAN ERRUSIERATIK EUSKARATU DITUZU? A) Bai. B) Ez. C) Errusierazko testua oinarri hartuta, baina beste hizkuntza batzuetako testuak kontsultatuz. D) Beste hizkuntza batzuetako testuak oinarri hartuta, baina errusierazko jatorrizko testua kontsultatuz. OHARRAK: Jatorrizkoak zalantzak sortzen zizkidanean, gaztelaniazko, frantsesezko edota ingelesezko itzulpenak kontsultatzen nituen. 4. ITZULPENAK EGIN AURRETIK ERRUSIERAZKO ERLATIBOZKO PERPAUSAK EUSKARATZEKO MODUARI BURUZKO HAUSNARKETARIK EGIN ZENUEN? A) Bai. Erlatiboak errusieratik edo inguruko beste indoeuropar hizkuntza batzuetatik itzultzeko zailtasunen eta itzulpen-aukera desberdinen jakitun nintzen. B) Banekien, baina ez nuen horren inguruko hausnarketa sakonik egin, eta ez neukan horren inguruan dauden eztabaiden berri. C) Egia esan, intuitiboki itzuli ditudala esan daiteke, ez bainuen gehiegi pentsatu erlatibozko perpausak euskaratzeko moduari buruz. 7. ZEIN DA BAIT- AURRIZKIAREKIN OSATUTAKO ERLATIBOEI BURUZKO ZURE IRITZIA (Maialenen ostatura hurbildu ziren, Tolosarako errepidean BAITAGO bezalakoei buruzkoa)? A) Guztiz onargarri deritzot, baina nik neuk ez nuke erabiliko. B) Guztiz onargarri deritzot, eta ez daukat arazorik nik neuk erabiltzeko, idatzizko erregistro batean behintzat. C) Ekialdeko (Iparraldeko) euskalkietako fenomenotzat daukat, eta ez dauka nire idazkerarekin batere zerikusirik. D) Kausazko perpausak osatzeko erabiltzen dut, baina niretzat BAIT- aurrizkia ez dago erlatibakuntzarekin lotuta. 2. ZUK EGINDAKO ITZULPENAK ZUZENEAN ERRUSIERATIK EUSKARATU DITUZU? A) Bai. B) Ez. C) Errusierazko testua oinarri hartuta, baina beste hizkuntza batzuetako testuak kontsultatuz. D) Beste hizkuntza batzuetako testuak oinarri hartuta, baina errusierazko jatorrizko testua kontsultatuz. 4. ITZULPENAK EGIN AURRETIK ERRUSIERAZKO ERLATIBOZKO PERPAUSAK EUSKARATZEKO MODUARI BURUZKO HAUSNARKETARIK EGIN ZENUEN? A) Bai. Erlatiboak errusieratik edo inguruko beste indoeuropar hizkuntza batzuetatik itzultzeko zailtasunen eta itzulpen-aukera desberdinen jakitun nintzen. B) Banekien, baina ez nuen horren inguruko hausnarketa sakonik egin, eta ez neukan horren inguruan dauden eztabaiden berri. C) Egia esan, intuitiboki itzuli ditudala esan daiteke, ez bainuen gehiegi pentsatu erlatibozko perpausak euskaratzeko moduari buruz. 7. ZEIN DA BAIT- AURRIZKIAREKIN OSATUTAKO ERLATIBOEI BURUZKO ZURE IRITZIA (Maialenen ostatura hurbildu ziren, Tolosarako errepidean BAITAGO bezalakoei buruzkoa)? A) Guztiz onargarri deritzot, baina nik neuk ez nuke erabiliko. B) Guztiz onargarri deritzot, eta ez daukat arazorik nik neuk erabiltzeko, idatzizko erregistro batean behintzat. C) Ekialdeko (Iparraldeko) euskalkietako fenomenotzat daukat, eta ez dauka nire idazkerarekin batere zerikusirik. D) Kausazko perpausak osatzeko erabiltzen dut, baina niretzat BAIT- aurrizkia ez dago erlatibakuntzarekin lotuta. 2. ZUK EGINDAKO ITZULPENAK ZUZENEAN ERRUSIERATIK EUSKARATU DITUZU? A) Bai. B) Ez. C) Errusierazko testua oinarri hartuta, baina beste hizkuntza batzuetako testuak kontsultatuz. D) Beste hizkuntza batzuetako testuak oinarri hartuta, baina errusierazko jatorrizko testua kontsultatuz. OHARRAK: Jakina, hainbat lekutan beste itzultzaileen aukera ere izaten dugu kontuan, bai gaztelaniaz, bai ingelesez, bai frantsesez. Sarritan leku berean haiek ere trabatu direla egiaztatzeko soilik bada ere... 4. ITZULPENAK EGIN AURRETIK ERRUSIERAZKO ERLATIBOZKO PERPAUSAK EUSKARATZEKO MODUARI BURUZKO HAUSNARKETARIK EGIN ZENUEN? A) Bai. Erlatiboak errusieratik edo inguruko beste indoeuropar hizkuntza batzuetatik itzultzeko zailtasunen eta itzulpen-aukera desberdinen jakitun nintzen. B) Banekien, baina ez nuen horren inguruko hausnarketa sakonik egin, eta ez neukan horren inguruan dauden eztabaiden berri. C) Egia esan, intuitiboki itzuli ditudala esan daiteke, ez bainuen gehiegi pentsatu erlatibozko perpausak euskaratzeko moduari buruz. 7. ZEIN DA BAIT- AURRIZKIAREKIN OSATUTAKO ERLATIBOEI BURUZKO ZURE IRITZIA (Maialenen ostatura hurbildu ziren, Tolosarako errepidean BAITAGO bezalakoei buruzkoa)? A) Guztiz onargarri deritzot, baina nik neuk ez nuke erabiliko. B) Guztiz onargarri deritzot, eta ez daukat arazorik nik neuk erabiltzeko, idatzizko erregistro batean behintzat. C) Ekialdeko (Iparraldeko) euskalkietako fenomenotzat daukat, eta ez dauka nire idazkerarekin batere zerikusirik. D) Kausazko perpausak osatzeko erabiltzen dut, baina niretzat BAIT- aurrizkia ez dago erlatibakuntzarekin lotuta. 4. ITZULPENAK EGIN AURRETIK ERRUSIERAZKO ERLATIBOZKO PERPAUSAK EUSKARATZEKO MODUARI BURUZKO HAUSNARKETARIK EGIN ZENUEN? A) Bai. Erlatiboak errusieratik edo inguruko beste indoeuropar hizkuntza batzuetatik itzultzeko zailtasunen eta itzulpen-aukera desberdinen jakitun nintzen. B) Banekien, baina ez nuen horren inguruko hausnarketa sakonik egin, eta ez neukan horren inguruan dauden eztabaiden berri. C) Egia esan, intuitiboki itzuli ditudala esan daiteke, ez bainuen gehiegi pentsatu erlatibozko perpausak euskaratzeko moduari buruz. A) Erlatibo arruntak hobesten ditut guztien gainetik ([liburu hau irakurri duen] gizon bat etorri da bezalakoak), eta beste guztiak saihesten ditut ahal dudan guztietan. B) Erlatibo arruntak osatzeko zailtasunak baldin badaude, erlatibo aposatuak osatzea ere hobesten dut (Badago herri honetan gizon bat, [zeinarekin askotan joaten bainaiz/naizen frontoira] bezalakoak). C) Erlatibo arruntak ez ditut bestelako erlatiboen gainetik jartzen, eta inguruko hizkuntzetako erlatibo guztiak ZEIN erlatibo aposatuekin itzul daitezkeela deritzot. D) Erlatibo arruntak ezin baditut osatu, nahiago dut aukeran erlatibozkoa ez den beste baliabideren bat erabili: perpausak banatuko dituen eten bat (Badago gizon bat herri honetan. Gizon horrekin askotan joaten naiz frontoira) edo bestelako aldaketaren bat. 7. ZEIN DA BAIT- AURRIZKIAREKIN OSATUTAKO ERLATIBOEI BURUZKO ZURE IRITZIA (Maialenen ostatura hurbildu ziren, Tolosarako errepidean BAITAGO bezalakoei buruzkoa)? A) Guztiz onargarri deritzot, baina nik neuk ez nuke erabiliko. B) Guztiz onargarri deritzot, eta ez daukat arazorik nik neuk erabiltzeko, idatzizko erregistro batean behintzat. C) Ekialdeko (Iparraldeko) euskalkietako fenomenotzat daukat, eta ez dauka nire idazkerarekin batere zerikusirik. D) Kausazko perpausak osatzeko erabiltzen dut, baina niretzat BAIT- aurrizkia ez dago erlatibakuntzarekin lotuta.
addi-3c84e61fabe0
https://addi.ehu.es/handle/10810/15916
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2015-10-16
science
Echevarrieta Legrand, Oihana
eu
Erlazio afektiboa sexualak espetxe garaian, askatasun (g)une?
0. SARRERA Espetxeak Euskal Herriaren historian toki nabarmena dauka. Entzun izan ditugu gure aitonak eta amonak 1936ko altxamendu faxista eta gero sufritu behar izan zituztenez hitz egiten (berandu, baina hasi gara), edo Burgosko epaiketaren irudi eta soinuak telebistan askotan ikusi ahal izan ditugu, gaur egunean espetxean dauden Euskal herritarren inguruko albisteak nahikotxotan irakurri ditzakegu prentsan… Horrek guztiak osatzen du gure espetxearen inguruko iruditegia. Baina iruditegi hau maskulinoa da. Duela gutxi jakin genuen Saturrarango kartzelan gertatutakoa eta duela oso gutxi ere euskal emakumezko presoen egoeraz hitz egiten hasi dira zenbait preso ohi. Ez da gure interesekoa izan emakumezkoek kartzela barruan eta kanpoan bizitu izan dutena. Gizonezkoen bizipenekin ase gara urteetan zehar. Ni, ez naiz kasualitatez heldu gai honetara. Horrelako egoera bat gertutik bizi behar izateak piztu dit interesa gaian. Ikusten nuen, mutilezko presoen inguruan genekiena ez zela aplikagarria neska presoen kasuan. Ikusten nuen, mutilezko preso horien bikotekideek bizitzen zutena, pairatzen zituzten egoerak, zituzten kezkak, erreproduzitzen zituzten rolak… Eta ikusten nituen emakumeak horren inguruan hitz egiten, horri aurre egiten saiatzen. Eta horregatik, master honetan sartu nintzen momentutik, gaia ikuspegi feminista batez landu ahal izatea aukera oso ona iruditu zitzaidan. Bikote harremanak ardatz izango zirela ere oso argi nuen, batez ere, ikusarazi nahi nuelako, kanpoan babes emozional eta material hori ematen egoten diren emakumeak nola bizitzen duten egoera hau. Ikusezinak egin ditugu emakume hauek, eta haien bizipenak kontatu beharrekoak direla kontsideratzen nuen, eta kontsideratzen jarraitzen dut. Haien bizi istorioek ere gure historia osatzen dutela uste dut. Hasieran, egoera orokorragoaren argazkia ateratzen saiatu nintzen. Aurretiaz eginda zeuden lanak irakurtzen aritu nintzen batez ere. Eta bertan, zenbait konparazio egin ahal izan nituen, euskal preso politikoen eta preso sozialen inguruan. Eta ikusi ahal izan nuen gauza askotan ezberdinak izan arren, bizipen berdin asko konpartitzen dituztela. Eta hori ikustarazten saiatu naiz lanean. Ez zait batere zaila egin behar nuen materialarekin topatzea, aurretiaz egindako bi ikerketa izan baititut bidelagun. Zailagoa egin zait ordea Euskal Preso Politikoen inguruko bibliografia topatzea. Hala ere zegoenarekin aurrera egin, eta maitasunaren gaian apur bat sartzea izan zen nire ondorengo pausua. Hemen ere nahiko eroso mugitu naiz, baina denbora falta zela eta aztertu nahiko nituzkeen autore eta lanen zati batera bakarrik heldu ahal izan dut. Kartzelan maitasun harremanek, edo bikote harremanen inguruko azterketak topatzea ere ez da lan erraza izan. Oso gutxi dago sakondua gaiaren inguruan, baina zenbait lanek lagundu egin didate errealitate hau hobeto ikusten. Tartean, kartzelarekin zer ikusia duten hitzaldi eta jardunaldietara joateko aukera izan dut, eta batez ere, niretzako oso garrantzitsua izan den udako ikastaro bat egiteko aukera izan dut. UNEDk Alcala-Mecoko kartzela barruan burutzen zuen ikastaro batean parte hartzeko aukera izan nuen, eta instalazioak ikusteak gain, emakume presoekin hiru egun konpartitzeko aukera izan nuen. Bizipen oso aberasgarria. Bigarren atal honetan murgilduta nengoenean, elkarrizketekin hasteko aukera izan nuen. Ez zen zaila izan bilatzen nituen perfiletako pertsonak topatzea. Jende asko hurbildu zen nigana bere bizipenak kontatzeko prest, edo inguruan duen lagun baten istorioaz informatzen. Azkenean arazoa hori izan da, jende gehiegi neukala aukeran. Eta aukeraketa horretan, parte hartu nahi zuen jende guzti horren artean batzuen eskaintza momentuz alde batera utzi behar izatea zaila egin zitzaidan. Honek ere ekarri du hasieran nahi nuena baina elkarrizketa gehiago burutzea, eta bederatzi elkarrizketarekin amaitzea. Azterketa egiteko garaian honek apur bat zaildu du lana eta nahi baina gehiago atzeratu analisiaren amaiera. Lan xume hau egitea bururatu zitzaidanean, errealitate konkretu bat azaleratu nahi izatea zen helburu nagusienetako bat, eta elkarrizketatutako guztiek 10 errealitate ezberdin eskaini dizkidate. Teorian murgilduta nengoen aurretik, eta haiekin errealitatera jaisteko aukera izan nuen eta inolako arazorik gabe haientzako bereziak eta gogorrak ziren esperientziak kontatu zizkidaten. Haien oparia hain handia eta preziatua zela ikustean, oso zaila egin zait esan zidaten guztia harilkatu behar izatea. Baina amaitu dut (oraingoz) patchwork txiki hau. Haien ekarpen guztiak nire egin ditut eta lantxo honetan irudikatzen ahalegindu naiz. Askoz gehiago izan da eskaini didatena, baina honetan utzi behar izan dut oraingoz. Ahalik eta hoberen interpretatzen ahalegindu naiz esandako guztia, eta espero dut lortu izana. Ikaspen handia izan da lan hau burutu ahal izatea, bai teorikoki eta metodologikoki jaso dudan guztiagatik eta baita emozionalki jasotakoagatik. Ez dut amaitu nahi prozesu guztian zehar lagundu didaten pertsonei eskerrak eman gabe. Ikerketa hauetan aurretiaz aritutako neska ikerlarien eskuzabaltasunak asko lagundu dit prozesuarekin aurrera egiten, eta zati teorikoan beharrezkoak diren autoreak topatzen. Edozein momentutan ere, esku artean zeukaten informazioa luzatu didate, zoragarria izan da haien esperientzia eta lanak ezagutzea, baina are gehiago haiekin topo egitea. Bestalde, ikerlanaren beraren betebeharrak betetzen lagundu didaten guztiak eskertu nahiko nituzke, zuzenketekin aritu direnei, transkribapenekin lagundu didatenei, elkarrizketatzeko pertsonak bilatzen lagundu didatenei, nire buru hausteak behin eta berriz entzuten egon diren guztiei… Nire tutorea ere bereziki eskertu nahi dut, bere laguntza eta animoak oso baliagarriak izan dira prozesuan aurrera humorez ekiteko. Konfiantza handia eskaini dit eta hori prozesua segurtasunez eta ilusioz hartzea ahalbidetu dit. Amaitzeko elkarrizketetan parte hartu duten pertsona guztiak bihotzbihotzez eskertu nahiko nituzke. Haien denbora nirekin partekatu dute, batzuetan oso errazak ez diren oroitzapenak konpartituz. Estimatzen dut nirekin izandako konfiantza, eta espero dut modu berean erantzun izana egin dudan lanarekin. Espero dut lan hau haiena sentitzea, nik behintzat horrela sentitzen dut, lan kolektibo bat bezala. Eta nola ez, esperientzia honetan sartzeko indarra eman didazun horri eskerrik beroena. Hipotesiak zurekin eraiki nituelako, eta ondorioak jasotzen ari garelako. Eskerrik asko guztiei. 1. LANAREN PLANTEAMENDUA: HIPOTESIAK ETA HELBURUAK 1.1. Gaiaren azalpena Emakumeak, kartzela garaian, bai espetxe barruko bizipenetatik zein kanpokoetatik (bikotea espetxeratuta dutenean, alegia), erlazio afektibo sexualak nola bizi dituzten aztertzea da ikerlan honen helburua. Izenburuan planteatzen den galderak, lanean zehar zeharkatuko den ideia nagusia laburbiltzen du, hain zuzen, harreman hauek askatzaileak diren, edo lotura bat suposatzen duten emakumeentzat? Emakumeek, Europar Batasuneko kartzeletako estatistiketan portzentaje txiki bat izaten jarraitzen dute oraindik ere. Espainian, 2013ko Martxoan kartzelan zeuden pertsona guztien %7’6 (70.681 presotatik 5392 emakume hain zuzen)1 ziren emakumeak eta Frantzian, 2013ko Apirilean %3’25 (67.839 presotatik 2207 emakume espetxeratu hain zuzen)2. Kopuru hau hain txikia izateak “kolektibo hau ikusezin bihurtzen du, eta honek politika penal eta kartzela politikaren sorreran emakumea kanpoan uztea edo ukatzea dakar. Desberdina modu ezberdinean ez tratatzean diskriminazio eta injustizia egoerak sortzen dira”3 (Aguilera, 2009: 134). Ikusezintasun hau gainditzeko, zenbait ikerketa (tamalez, gutxi oraindik) egin izan dira emakume presoaren egoera aztertzeko, eta haien egoera espezifikoetan jarri da jo puntua, adibidez, emakume ijitoak, kartzelaratutako amak, jatorri ezberdinetako emakumeen egoera… Berezitasun bakoitzak, zigorra areagotzen dio espetxeratutako emakumeari, eta honen ikusgarritasuna lantzeak, zigor horren bisibilizazioak, era batean, lagundu egiten duela pentsatzen dut. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaz (EPPK)4 hitz egitea erabaki dut nik lan honetan, baita Kolektibo honetako partaideen bikotekideez. Talde honi, juridikoki eta legalki, eskatzen duten izaera aitortzen ez zaien arren, delako “euskal gatazkaren” ondorioz espetxeratuak izan diren pertsona guztiek erregimen berezi batean bizi behar dute. Honetan oinarrituta, eta eskubide murrizketa hauek bikote erlazioak aurrera eramateko sortzen dituzten zailtasunak ikusita (dispertsioa, dei kopuru murriztua, bisitetara sartzeko arazoak, …) egoera hau ezagutzen eta ikustarazten ahalegindu nahi dut lan honetan. Hain zuzen, emakumeen egoera berezian oinarritzea ez da kasualitatea, ikusezintasuna bera kolektiboaren adierazpenetaraino heltzen dela iruditzen baitzait. Bai emakume presoen, zein kanpoan dauden bikotekideen egoera erabat isildua dagoela azpimarragarria da. Lan honetan, harreman afektibo sexualak pribatutik atera, eta hauen izaera politikoa aitortzen ahaleginduko naiz, feminismoan aski ezaguna den leloak dioen bezala “pertsonala politikoa baita”. 1.2. Helburuak a) Espetxe barruan bizitzen diren harreman afektibo sexualen mundura hurbiltzea, batez ere emakume gazteen testigantzak jasoz. b) Emakume presoek haien behar afektibo eta sexualen inguruan egin dituzten (eta egiten dituzten) hausnarketak jasotzea (noraino sentitzen diren aseak, sentitzen dituzten hutsuneak, ...), maitasunaz nolako irudia eta diskurtsoa duten aztertuz. c) Espetxean bikotekidea duten emakumeek harremana nola irudikatzen duten eta hau aurrera eramateko zein nolako estrategiak garatzen dituzten jasotzea. d) Mutilek, egoera hauetan nesken diskurtsoekin bat egiten duten ikustea, edo egoera ezberdinak bizi dituzten konparatzea. 1.3. Hipotesiak a) Emakume presoek zein bikotekide emakumeek, maitasun erromantikoaren baitan irudikatzen dituzte haien erlazioak kartzelan erlazioa mantendu behar duten bitartean. b) Biek hala biek, ez dituzte haien harreman afektibo eta sexualak aseak ikusten. c) Kartzelatik kanpo dagoen bikotekide emakumeak, gizonaren beharrak bereen aurretik jartzen ditu. d) Zenbait lagunek, militantek... presoaren babes emozionala zaintzen dutela pentsatzean, eta hau “burutzean”, kanpoan dauden bikotekideak kontrolatzen dituzte (norekin erlazionatzen diren, parrandetan zer egiten duten...). Batez ere, bikotekide emakumea kontrolatzen dute. e) Emakume gazteagoak, militantzia feministari esker, beste harreman eredu batzuen bidean urratsak ematen hasi dira kartzeletako harremanetan. 2. ESPETXEAREN ERRADIOGRAFIA 2.1. Emakumezkoak eta espetxea 2006. urtean Europar Kontseiluko Ministroen Komiteak presondegietako arauetan kontuan hartzeko gomendio batzuk argitaratu zituen. Bertan, Batasuneko kide diren estatu guztiek kontuan hartu beharreko gomendio horiek bildu zituzten. Emakumea, modu berezituan agertzen da aipatua, hain zuzen, 34. puntuan. Bloke honetako lehen puntuak (34.1) honako hau dio: “Arauek emakumeei zuzendutako disposizio bereziak betetzeaz gain, agintariek, emakumeen behar fisiko, profesional, sozial eta psikologikoei atentzio berezia eskaini beharko diete atxilo aldian eragin diezaiokeen edozein erabaki hartzerakoan”5 (Generalitat de Catalunya, 2010: 19). Puntu honetatik abiatuta Parlamentu Europarrak urte bete beranduago, emakumeen egoera berezituaren inguruko erresoluzio bat kaleratuko du. 2006ko Ministroen Komitean aipatutako “atentzio berezitua” modu zabalago batean landuko dute “Kartzeletan dauden emakumeen egoera berezituaren eta kartzelaratutakoak guraso izateak dituen ondorio sozial eta familiarren inguruko erresoluzioan”6. Nazio kideak, egindako gomendio guztiak oinarri hartuta, sistema penalean aldaketak sartzen hasiko dira. Honek, eragin zuzena izango du Espainiako estatuko “Presondegiko eremuan Emakume eta Gizonen arteko berdintasunerako ekintzen programa”7 (Ministerio del Interior, 2008) osatzean. Diagnostiko bat eta honi aurre egiteko gomendioak biltzen zituen azterketa honek. Gaur egungo egoera diagnostikoa egin zenekoarekin alderatu nahiz izanez gero, lan “zaila” izango genuke eskuen artean, alde batetik denbora tarte “laburra” pasa delako bien artean, eta bestetik, espetxearen barruko errealitatea ezagutzea oso zaila delako (eta beraz, astiro doan prozesua da bertako errealitatea aztertzea). Elisabet Almeda (2002) ikerlariaren hitzetan, Espainiar estatuko kartzeletara sartzea ez da erraza, ez ikerlarientzako, ezta elkarteentzako ere. Kartzela sistemaren inguruko salaketa egin bezain laster, aurretiaz sartzea lortu izan zuen talde edo profesional-ikerlari batek, ezin izango du edo zailtasun ugari izango ditu berriro sartzeko. “Legelari honen arabera (Manuela Carmena), gure herriko kartzela sistemen bahiketaz hitz egin daiteke. Naturalki, hau demokrazia batean ez litzateke gertatu beharko, baina paradoxikoki, herri demokratiko bat izanez, indarrean den legeditik horren urrunduta dagoen kartzelako errealitatea isilean ezkutatzeko beharra handiagoa izan daiteke.”8 (Almeda, 2002: 206) Esaldi honetan bi egoeraren berri ematen digu, alde batetik, paperean idatzita dagoenetik nahiko urrun aurkitzen dela gaur egungo kartzela sistema, eta bestetik, oso zaila izaten dela honen inguruko informazioa lehen eskutik jasotzea eta beraz, honen inguruko informazioa zabaltzea. Murrizketa eta oztopo guzti hauetaz kontziente izanik ere, gaur egungo Espainiar estatuko (eta Kataluniako)9 emakume espetxeratuen eta emakume espetxeen inguruko diagnosia egingo dut jarraian. Zailtasunak zailtasun, espazio eta gai ikusezin hau azalera ateratzen saiatzen ari diren ikerlari ezberdinen lanari esker, egoeraren argazki bat ateratzeko aukera dugu gaur egunean. 2.1.1. Espainiar estatuko kartzelak Emakumeak, haientzako pentsatuak izan ez ziren espazioetan aurkitzen dira espetxeratuak. Miren Arbelaitz, Edurne Bengoetxea, Alma Méijome, Maria Ruiz eta Laura Varak (2011) osatutako ikerlanean, hiru motatako presondegi definitu dituzte: 1. Gizonezkoen espetxeen barruan kokatutako modulu txikiak, unitateak edo departamentuak. Emakume espetxeratuen kasuan ohikoena horrelako guneetan atxilo egotea da. (Adibidez, Martutene –Donostia- eta Iruñako kartzelak.) 2. Emakume espetxe txikiak, gizonezkoen espetxe handi edo “makro-kartzela” deiturikoen barruan. (Adibidez, Brians –Bartzelona-, Soto del Real -Madril V-, Topas –Salamanca-, …) Azken urteetan presondegi hauen kopuruak gora egin du nabarmen, eta horrekin batera, emakumezkoentzako espetxeratze eredu honek ere. 3. Emakumezkoentzako bakarrik diren presondegiak. Hiru daude momentu hauetan: Alcalá de Guadaira –Sevilla-, Brieva –Avila- eta Alcalá Meco emakumeak -Madril I-. Aipagarria da horietako bat bera ere ez, hasiera batean, ez zela emakumezkoentzako espetxe bezala eraikia izan (Sevillakoa kartzela militarra izateko eraiki zuten, Avilakoa gizonezkoen kartzelen kopia bat da eta Alcalakoa gazteen kartzela izateko sortu zuten) (Aguilera, 2009: 138). Katalunian laugarren kartzela bat dago, baina hau Kataluniako konpetentziapean geratzen denez, azterketatik kanpo utzi beharko dut. Kartzela hauetaraino heldu baino lehen, Espainiar Estatuak ibilbide luzea izan du emakumezkoentzako atxilo guneak sortzen. Almedak (2006) aipatzen duen lehenengo erreferentzia, duela lau mendeko Galera Etxeak (Casas Galera) dira. San Jeronimoko Sor Magdalenak sortu zituen etxe hauek, eta bertan “prostitutak eta eskaleak giltzaperatzen ziren, hau da, gizonezkoen kontroletik eta etxeko giltzapetik kanpo bizi ziren emakume pobreak.”10 (Juliano, 2011: 23). Etxe hauek baino lehen, emakumezkoak, gizonezkoen espazioetan giltzapetzen zituzten, eta gaur egungo arrazoi bera erabiltzen zuten emakumezkoentzako kokapen itxiak ez sortzeko, “emakumezkoak soilik giltzaperatzeko eraikinak eraikitzeak suposatuko lukeen kostu handian ere oinarritzen ziren”11 (Almeda, 2006: 160). Galera etxeak izan ziren beraz, emakumezkoentzako eraiki ziren lehen “espetxeak”. “Bereziki orientazio moralizatzailea zuten eta helburu argiak zituzten, bertan giltzapetuta zeuden emakumeen izate “biziatua” zuzentzea”12 (Ibidem: 160). Hau eta gero, Erruki-etxeak (Casas de Misericordia) sortu zituzten, aurrekoarekin antzekotasun ugari zituztenak. Garai horietan beraz, emakumezko batek jarrera txarren bat bazuen edo legeren bat urratzen bazuen, etxe hauetan giltzapetzea eta haien jarrera “txarrak” zuzentzea zen zigorra. Berreziketa kokatzen zuten etxe hauen helburu gisa. Gizonezkoen kasuan berriz, publikoki zigor fisiko bat pairatzea zen punizioa (jipoi baten bidez, edo derrigortutako lanak eginez orokorrean). Kasu honetan, Michel Foucault (1979) pentsalariaren teoriarekin topo egiten dugu, eta berak egiten zuen baieztapenetan (hain zuzen, XVII mende inguruetan zigorra fisikoa zela eta instituzio zigortzaileen historian galera eta erruki etxeak ez kokatzea) emakumearen bizipenak eta historia falta direla antzeman daiteke. XVIII. mendearen amaieran, zigorra publikoki eragitetik, sistema “modernoagoetara” pasatzen joan ziren, hain zuzen, pertsona “gaizkilea” espazio itxietan ixtera. Zelatatzea, sailkatzea, lana eta diziplina oinarritzat hartu zituzten espetxe hauetan (Almeda, 2006). Momentu historiko hau aldaketa momentu gisa irudikatu badute ere espetxeaz jardun diren autoreek (Foucault esaterako) inoiz ez da aipatu izan emakumezkoentzako kartzelak XVIII eta XIX mendeak baino lehenago erabiltzen hasi zirela. Hala ere Foucaulten (1979) teoriak zigorren ezberdintasunak ulertzen laguntzen digu oraindik ere. Adibidez, gizarte tradizionaletan, gaizki jokatuz gero, zigorra eredugarria zela adierazten digu, honen bidez gizarteari zer gertatu ziezaiokeen erakutsi nahi zitzaion. Zigorrak ere era askotakoak izan zitezkeen. Gizarte modernoan aldiz, zigorrak publikorik gabe ezartzen dira, (zigortzaileen anonimotasunarekin gainera: kartzelako zuzendariak eta langileak) eta zigorren bateratasuna ematen da kartzela eta tortura elkartuz. Dena dela, zigorra baino lehen burutzen diren epaiketa gehienak publikoak izaten dira, eta zenbaitzuk, komunikabideengatik jarraituak eta zabalduak. Batzuetan ere, izaera “eredugile” hori antzeman daiteke komunikabideek egiten duten jarraipen mediatikoan. Lege antiterroristapean buruturiko atxiloketa guztiak ere publikoak dira, goizeko ordu txikietan, etxetik eskuburdinekin eta batzuetan aurpegia estalirik eramaten dituztela erakusten digute komunikabide guztiek. Honetaz gain, pertsona guzti hauen epaiketak komunikatiboki jarraipen berezia izaten dute. Aurreko mendeetatik gaurdainoko kartzela egitura fisikoaz aritu naiz, eta honela modu bateko edo besteko zigorrari erantzun diola ikusi daiteke. Baina zigorraren aurretik delitu baten “egikaritzea” edo hori egin izanaren salaketak egon behar du. Delituaren nolako ikuspegia daukagu? Delituaren ikuskeran, genero ikuspegia txertatzea ezinbestekoa da: “Delituaren ideia gizonezkoei ezartzeko pentsatua izan da -pertsona autonomo gisa onartuz, haien erabaki eta ekintzen jabe onartuz- eta ez emakumezkoei ezartzeko. Askotan, haiek buruturiko delituak beste batzuen eraginez egindakoak bezala ikusi izan dira, “biktima” bezala aurkeztuz, “engainaturiko” emakume bezala aurkeztuz. Horrela, delitua haien ahuldadearen isla bezala erabilia izan da”13 (Arbelaitz, et alt., 2011: 62). Honela, emakumearen agentzia ukatu egin da. Kontraesankorra ematen badu ere, emakumeak biktimizatzeak ez du esan nahi zigorrik ez dutenik jasotzen, are gehiago, zigor gogorragoak pairatu behar izaten dituzte delitu beragatik. Hain zuzen, emakume delitugile direlako, ez delitugile soilik. Lege penalak eta lege sozialak puskatu dituzten emakumeak dira, eta dirudienez, gizarteak, ez ditu hain erraz barkatzen urraketa hauek (Ibidem: 63). Estibaliz de Miguelek esaten duen moduan: “Emakume delitugileen kasua paradigmatikoa da, lege idatziak zein bere generorako espero diren arau sozialak hautsi baitituzte. Kasualitatetik haratago, kriminologia tradizional positibistak, izaki beldurgarri moduan sailkatu zituen, ez-emakumeak, feminitatearen ezaugarri berezkoak ez zeuzkatelako eta genero mandatutik aldentzen zirelako.”14 (2010: 1) Historian atzera egiten, emakumearen delitua bekatu bezala kontsideratua izan zen. Jaungoikoari eragiten zitzaion ofentsa moduan ikusten zen urraketa, eta honi buelta emateko, aurretiaz aipatutako berreziketa oinarritzat zuten. Honetan lanean erlijio taldeak zeuden, batez ere mojak. Gerora, urraketaren egikaritzea naturalizazio batez azaltzen saiatu ziren, hau da, emakumearen biologia aldakorrari egozten zitzaion delitua. Azkenik, gaur egungo egoerarekin aurkitzen gara, non delitua kanpoko parametroen arabera neurtzen den. Kartzela, irtenbide bezala kontsideratzen da, “kartzelaren helburua (…), batez ere, gizarteari arriskuak saihestea da, arriskua suposatzen duten horiek aldenduz eta aldi berean delitugileak birgizarteratzeko lan eta gizarte ikaskuntzak eskaintzea”15 (Juliano, 2011: 27). Ibilbide guzti honek antolakuntza erlijioso eta feminizatu batetik, antolakuntza zibil eta maskulinizatu batera pasatzea ahalbidetu du (Ibidem: 33). Gaur egunean, Dolores Julianok dio (2011) delitu txikiarenganako politika zero tolerantzia bihurtu dela. Honek eragin du, emakume asko kartzelara sartzea, haien delituak, ehuneko handi batean drogen trafikoa eta salerosketarekin zerikusia duena hau da, osasun publikoaren aurkako delitu bezala kontsideratuak direnak, (% 47, 2005ean Marta Cruells eta Noelia Igaredak koordinatu zuten ikerketaren datuen arabera) geroz eta gogorrago zigortzea, eta beraz, kartzelan egonaldi luzeak egin behar izatea delitu “txiki” batengatik (Aguilera, 2009). Honela sailkatzen du Margarita Aguilera abokatu eta Emakume Presoekin Kolaboratzen duen Elkarteko (ACOPE, Asociación de Colaboradores con las mujeres Presas)16 kideak delituaz egiten den irakurketa hirukoitzak suposatzen duen zigor hirukoitza: Zigor soziala Emakumeak, delitu bat egiten duenean, gizarteak esleitutako rola apurtzen duelako zigortua izaten dela uste du Aguilerak (2009). Alde batetik delituaren ekintzagatik berarengatik (emakumeari dagokion rol pasiboa apurtzen duelako), baina bestetik, kartzelara sartzeko garaian familiaren zaintzarekin jarraitu ezin duelako eta beraz, berari egotzitako zaintzaile lana errotik utzi eta mantendu ezin duelako. Hau da, delitu bat egikaritzea emakumearekin bateraezina dela pentsatzera garamatza gizarte patriarkalak, eta honelako ekintza bat burutu duen emakumea “anti-emakume” bezala ikustera bultzatu gaitu (Juliano, 2011: 131). Ikuspegi honek gainera, “estigmatizazio bikoitz batera daramatza emakumeak, alde batetik delitugile bezala ikusiak direlako, eta bestetik emakume delitugile bezala ere ikusten direlako” (Arbelaitz, et alt., 2011: 64). Honela definitzen du estigma Erving Goffmanek: “Estigma, onarpen sozial osorako gaitasun gabetzea da. Aurkitzen duten estigma nagusia, emakume izan eta bazterketa sozial egoeran bizitzeak sakratutzat hartzen diren rolekin haustea dakarrela da. Hau da, unibertso kolektiboan ez da barkatzen emakumeek ama, emazte, zein alaba gisa huts egitea. Modu bikoitzean zigortzen da emakumeak egoera honetara iristea”17 (Goffman, 1998: 7). Estigma hauek funtzionarioen lan egiteko moduan eragina dutela adierazten du De Miguelek (2008), alde batetik, emakumeei zaintza lanetan egin duten “hutsa” behin eta berriz errepikatzen dietelako, eta ideia honen azpimarratzeak emakumea infantilizatzera daramatzalako. Argi eta garbi ikusten da hau Andaluziako Arartekoak egindako lanean biltzen duen funtzionario baten esaldian: “Bizitza emozionala oso garrantzitsua da emakumeentzat, afektibitatearen behar handiagoa daukate, eta haien artean, teknikoekin … erakusten dute. Gainera emakume bezala biologiagatik markatuago daude. Besteekiko tratuan errespetu gutxiago daukate gizonezkoek baino, hain zuzen emozionalagoak direlako. Horregatik emakume presoei abilidade sozialak erakustea oso garrantzitsua da, kulturarik gabeko emakumeak dira, oihuka hitz egiten dute (Defensor del pueblo Andalúz, 2006: 123)”18. Zigor Pertsonala Emakume presoak lotura familiarrarekiko apurketa handi bat sufritu behar izaten du, kartzela aldia baino lehen unitate familiarraren mantentzaile bakarrak beraiek baitziren, eta haien espetxeratzearekin familiaren batasuna apurtu egiten delako (Aguilera, 2009: 135). Hala ere egoera ez da gehienetan errepikatzen kartzelaratua gizonezkoa (aita) denean, emakumeak harreman afektibo hauek mantentzen saiatzen direlako kosta hala kosta. Banaketa hau oso traumatikoa izaten da ama-alaba gehienentzako, eta kanpoan haien identitatea neurri handi batean haien zaintzaile paperaren inguruan eraiki duten horientzako haien emakume identitatean apurketa handia sufrituko dute (Aguilera, 2009). Haurren banaketa edo galera honek, auto zigortze prozesu batean murgilduko ditu emakume presoak. Emakume preso ohiekin egindako ikerketan, Arbelaitz eta beste hainbat ikerlarik, elkarrizketa ugari egin zituzten, eta egoera honen inguruan jasotako testigantzek ondo erakusten dute banaketak eragindako frustrazioa eta mina. Zazpi seme alaben ama den emakume ijitoak banaketa “semea amarengatik deserrotzea bezala dela”19 adierazten du. Haren seme-alabak berarekin batera mantendu ahal izan zituen preso batek bestalde, kartzelan ikusitako egoera deskribatu egiten du: Batez ere haurrengatik banatu behar izateak (askotan haien familia bezala identifikatzen dituzten pertsona bakarrak direla kontuan hartuta), egoera gogorretara eta bere burua zigortzera daramatza. Haurren banaketan “eguneroko estres, erruduntasun sentimendu, kezka eta porrot sentimenduen iturri bilakatzen da (emakumezkoen gehiengoak haien haurrekiko arduradun bezala sentitu eta ekiten duten arren)”20 (Cruells et alt., 2005: 41). Presondegiko zigorra Emakumeen kondenak betetzeko baldintzak gizonezkoarenak baina askoz gogorragoak izango dira (Aguilera, 2009: 137-144). Egunerokotasunean zein antolaketan, emakumeen kopuru murritzagoa aitzakiatzat hartuta, murrizketa edo debeku ugari pairatzen dituzte emakume presoek. Horien artean, 2008. urtean Espainiar Estatuko Emakumearen Ministerioak Barne Ministerioarekin elkarlanean egindako programan, hiru arlo azpimarratzen ditu: Dispertsioa eta hirugarren gradua lortzeko zailtasunak, delitu kopuru txikiagoa egin arren emakumeek duten kondena urte kopuru altuagoa eta lana lortzeko zailtasunak (Ministerio del Interior, 2008). Dispertsioa arazo larria da presondegi sisteman: Emakume presoen %55,91ak soilik bete dezake kondena bere autonomia erkidegoko kartzela batean Espainiar estatuan (Ministerio del Interior, 2008: 21). Honek beraz, eragin handia izaten du emakume hauen familiarteko eta lagun harremanak mantentzeko garaian. Frantziako Asanblada Nazionaleko berdintasun lan taldeak osatutako txostenean ere dispertsioa arazo larritzat jotzen dute, baina ez soilik geografikoa. Presondegi batzuetan dagoen emakume kopuru txikiak sortzen duen dispertsioa ere aipatzen dute. 2009an egindako txostenean, zenbait kartzeletan emakume bat (Grenoble, Corbel, Maxeville …) edo bi (Lyon, Quièvrechain …) daudela ikus daiteke (Assemblée Nationale, 2009). Oso kartzela gutxi daude emakumezkoentzako soilik direnak; Espainiar estatuan Brieva (Avilan), Alcalá de Guadaira (Sevilla) eta Madrid I daude. Frantses estatuan legalki emakumeak eta gizonezkoak elkartzeko erabateko debekua dagoenez, emakumezkoentzako soilik diren moduluak aipatzen dituzte txostenean (194 espetxetatik 63tan soilik aurkitu daitezkeenak), baina ez dut aurkitu emakumezkoak soilik dituen espetxe frantsesik (Assemblée Nationale, 2009: 13). Emakumeak onartzen dituzten kartzela gutxiago egoteak ere beste mota bateko eragozpena dakar: hirugarren gradua lortzeko zailtasunak. Hauek kudeatu ahalko dituen espetxe kopuru gutxiagotara heltzen dira emakumeak, eta beraz, geografikoki haien eremuan kokatuta dagoen kartzelan geratu behar izaten dute baina hirugarren gradurako aukerarik gabe (Aguilera, 2009: 141-142). Emakumezkoentzako kartzela gutxiago egoteak gainera beste mota bateko arazoa ekartzen du ere: delitu desberdinak dituzten emakumeak elkarrekin kartzela eta modulu berdinetan egotea, hain zuzen ere. Honela, presondegietako sistemaren oinarria den kartzelako tratamendurako premisa ez da betetzen, non perfil sozial eta kriminologikoaren arabera sailkatzea aldarrikatzen den (Ibidem: 137) Bigarren gabezia edo arazoa haien kondenen urte kopuruarekin dago lotuta. Paradoxa bat ematen da kasu honetan, orokorrean emakumeak duten delinkuentzia perfila maila baxu-ertainekoa kontsideratzen bada ere, 3 eta 20 urte arteko kondenak gailentzen direlako. Hain zuzen, 3 eta 8 urte arteko kondenak dituzten emakume presoak %43a dira eta 15-20 urte arteko kondenadunak %21 Espainiako kartzeletan (Ministerio del Interior, 2008: 23). Emakumearen delitu perfila antzekoa da Espainian, Frantzian eta mundu mailan, osasun publikoaren kontrako delituengatik aurkitzen dira kartzelan gehienak, hau da, droga salerosketagatik (Almeda, 2003: 17). Azkeneko arazoa lan mundurako sarrera edo honetarako prestakuntza jasotzeko aukera eskasa eta batzuetan eza da. Kartzela barruan lan egiteko aukerei dagokienez, askotan emakumeak gizonezkoek nahi ez dituzten lanak hartzera derrigortuak daude. Gizonezkoek lan hauei uko egiten diete gaizkien ordainduak edo gogorrenak direlako (Aguilera, 2009: 140). Batez ere kartzelari berari begira egindako zerbitzuetan egiten dute lan emakume presoek, %74’7ak, eta honek esan nahi du, gerora kartzelatik kanpo daudenean, lan merkatuan txertatzeko aukera gutxiago izango dituztela ez baitute lan munduan prestatzeko aukerarik izan (Ministerio del Interior, 2008: 27). Lan egiteko aukera eskasez gain, formakuntza tailer gutxiagotan parte hartzeko aukera izaten dute ere, eta dutenean, hauek genero rolarekin erabat lotutako tailerrak izaten dira: josketa, pelukeria, sukaldea … (Aguilera, 2009: 141). Beraz, kartzelan emakumeek burutu ahal dituzten lan eta ikasketak (tailerren bidez eskaintzen direnak) emakumezkoaren rola birproduzitzeko, eta emakume presoak berrezteko erabiltzen dituzte. Hasieran aipatutako anti-emakumea dagokion tokian jartzeko erabiltzen dute ere lan-mundua kartzelan. 2.1.3. Emakume espetxeratuen perfilak “Zein da kartzelan dagoen emakumeen gehiengoa?Delituak egin dituzten emakumeak dira, baina badira baita ere, haurrak zirenean sexualki eta fisikoki abusatu dituzten emakumeak, eta kasu askotan, helduak zirenean ere bai; toxikomanoak diren emakumeak, familiaren sostengu gutxi edo ezer ez zeukaten emakumeak, baliabiderik gabeko emakumeak, etorkinak eta ijitoak. Estigmatizazioa, diskriminazioa eta aurreiritziak jasan behar dituztenak, arazoak dituzten emakumeak eta zailtasunetan dauden emakumeak… Hauek dira gure kartzelak betetzen dituzten emakumeak.”21 (Cruells et alt., 2005: 3) Jada ikusezinak ziren emakumeek betetzen dituzte kartzelak, eta agian horregatik ez dugu ikusten emakume espetxeen egoera nolakoa den. Edo agian, ez dugu begiratu nahi, hain zuzen sistemaren “albo-kalteak” espetxera bidaltzen ditugula ohartuko garelako (Ibidem: 3). Eduardo Galeanok dio: “Justizia oinutsik doanaren oinak ziztatzen dituen sugea da”. Kartzelaratutako emakumeen gehiengoak, aurretiaz, bazterketa moduren bat pairatu behar izan zuen. Faktore guztien artean, hauek nabarmentzen dira: Etnizitate eta atzerritartasuna; drogamenpekotasuna; guraso-bakartasuna eta etxeko indarkeria (Cruells et alt.: 2005, 102). Faktore hauek espetxeratutako emakume askoren bizi historietan topatu izanak, ez du esan nahi gizarte-bazterkeria eta horrekin batera doan pobrezia pairatzeagatik zuzenean kartzelara joango denik emakumea. Hain zuzen, Dolores Julianok azpimarratzen duen moduan, prekarietatea eta zaintza lanak haien bizkar gainean pairatzen dituzte emakume askok (proportzionalki gizonek baina gehiago), eta honek espetxeak emakumez beteta egotea ekarri beharko luke, pobreenak haiek direlako. Baina kontrakoa gertatzen da, proportzioa (ikusi dugun bezala % 7 ingurukoa) askoz baxuagoa da. Beraz, Julianoren ustetan, galderak ez luke izan beharko: Zergatik daude hainbeste emakume kartzelan?, baizik eta: Zergatik daude hain emakume gutxi kartzelan? (Juliano, 2011: 59). Emakumeek, deliturik ez egiteko estrategiak jartzen dituzte martxan, hala nola, ikasketen bidez haien trebakuntza igotzea, sare sozial eta familiarrak osatzea, batez ere zaintza lanetarako, bere lan ahalmen guztia erabiltzea (lan prekario ugari bata bestearen gainean pilatuz), herrialde aberatsetara migratzea, laguntza instituzionalak eskuratzea, ezkontza eta prostituzioa (Ibidem: 61-69). Hala ere, emakume batzuek kartzelan amaitzen dute, eta gorago aipatu dugun moduan, emakume pobreek gehiengo handi bat osatzen dute kartzelan. Kolektibo honekin batera (edo honen barruan) beste kolektibo batzuk azaltzen zaizkigu: emakume etorkinena, emakume ijitoena, drogamenpekotasuna duten emakumeena eta euskal preso politiko diren emakumeena. Emakume gehitu diot kolektibo bakoitzaren izendapenari, erredundantzian erori baino, kolektibo hauek pairatzen dituzten zapalketa baturak nolabait irudikatzeko. Hasieran aipatu dudan moduan, emakume eta delitugile izateagatik zigortzen dituzte preso dauden pertsona hauek guztiak. Baina kolektibo hauetako kideei gainera, haien jatorriaren edo egoera pertsonalaren zapalketa eransten zaie. Honela, zapalketa hirukoitzez, laukoitzez… azken finean zapalketa anizkoitzez hitz egin behar dugu. Emakume hauek beraz, zapalduen azpian, zapalduago dauden kolektibo bezala ulertu behar ditugu. Eta biktima paperean jarri baino, haien egoeren jabe diren, eta horrekin identitate anitzak osatzen dituzten pertsona moduan ulertu behar direla argi dago, baina ikusgarritasunean ere eragiten du, eta emakume kartzelez modu orokorrean hitz egiterakoan, albo batean utzi ditzakegu emakume guzti hauen bizipenak. Horregatik, kolektibo hauetako batean zentratzea erabaki dut lan honetan, haien bizipen pertsonalak eta kolektiboak ulertu eta ikustarazteko. 2.2. Euskal Preso Politikoen Kolektiboa eta espetxea 2.2.1. Euskal Preso Politikoen Kolektiboa. Definizioa Euskal Herrian, gatazka politiko bat egon da azken hamarkada luze hauetan. Gaiaren inguruan iritzi kontrajarri ugari daude, eta ez da nire intentzioa hemen hauek guztiak aztertzea. Gatazka guzti honek izan dituen “albo-kalteetako” batzuk aztertzen ahaleginduko naiz lan honen bidez eta hauen aurrean egondako bizipen, mugimendu edo gertakariak biltzen. Kartzela pairatu behar izan duten euskal herritar gehienak Euskal Preso Politikoen Kolektiboan (EPPK) bildu izan dira. Lan honetan parte hartzen duten preso ohi guztiak EPPKko kideak izan dira. Bikotea barruan duten edo izan duten horien bikoteak ere EPPKko kideak dira (edo izan dira). Kolektiboak honela definitzen du bere burua: “Jatorri eta izaera politikoa dugun heinean, kartzelatuak izan garen euskal herritarrok EPPK osatzen dugu, Euskal Herriaren alde egiten segitzeko asmoz. Kartzela esparrutik eta molde bateratuaz eragiteko tresna dugu, izan ere, kolektiboa. Gatazka politikoarekiko loturari irmoki eutsi eta gure parte-hartzea prozesu politikoan bideratzeko tresna modukoa, alegia. Hori besterik ez baita EPPK”. (Auzolana, 2010) Gatazka politiko baten oinarrian kokatzen dute haien egoera kolektiboko kideek, nazio baten (Euskal Herriaren) ukazioan hain zuzen. Frantziar eta Espainiar estatuek ukatzen duten autodeterminaziorako edo independentziarako eskubidearen alde bidea egiteagatik egongo lirateke kartzelan, hainbat akusaziopean: erakunde armatuko kide izateagatik; ezker abertzaleko kide izateagatik; edo azken urteetan “dena ETA da” Baltasar Garzon epaileak hasitako lelotik jarraiki, herri eta gizarte mugimendu ezberdinetako kide izateagatik. Historikoki 1978an kokatu ahalko genuke Kolektibo honen hasiera (Ibidem), honen aurretik haien izaera politikoa aldarrikatzen zuten presoak bazeuden arren, 1977ko Abenduan amaitu zen amnistiarekin atera zituzten kalera, eta beraz 1978an atxilotutako lehenengo Euskal Herritarrarekin osatzen hasten da EPPK. EPPKren izaera ezagutzeko aukera izan dugu hemen, baina garrantzitsua iruditzen zait bere sorrera eta ibilbidea historikoki eta politikoki apur bat kokatzea. Horretarako, jarraian, euskal nazionalismoak izan duen ibilbidearen laburpen txiki bat egiten ahaleginduko naiz, izan duen ibilbideak, “euskal gatazka” bera kokatzen lagundu ahal digulako, eta bertan, EPPK hobeto kokatu. 2.2.2. Emakumea euskal nazionalismoan Hasteko, euskal nazionalismoaren sorreratzat kontsideratzen den Sabino Arana eta bere alderdiaz hitz egiten hasiko naiz, jarraian, korronte ezkertiarragoarekin jaio zen ETA erakunde politiko eta militarra aztertuko dut. Amaitzeko Ezker Abertzalea bera gogorrak ekarri zizkien gerra zibilaren ondorengo urteetan. Kartzela, eta batzuek, heriotza-zigorrak jasan behar izan zituzten haien jarduera politikoa zela eta. 24 Esaldi hau bere hizkuntza originalean uztea erabaki dut. Testu historikoa izanik, hizkuntzaren beraren aukeraketa eta erabilerak zer esana du. 25 Ibidem. eredua soilik jarraitzeak alienaziora eraman ahal dietela eta honekin nahikoa ez dela esatean, “femeninotasun kontzeptu berri bat sortu behar da” (Alcedo, 1997: 35). Emakumeek erakunde armatuan egiten duten parte hartzearen arrazoiak azaltzerakoan, Euskal Herriaren egoerari erreferentzia egiteaz gain eta beste maila bateko konpromisoa nahi dutela adierazteaz gain, (hau gizonezkoek ere adierazten dute), genero kontzeptua berreraikitzeko nahi azaltzen dute. Militantziaren bidez, generoen arteko harremanak aldatu nahi dituztela azaldu zioten Miren Alcedori (2007: 32). Emakumeek erakundean parte hartzen dutela ezaguna bada ere, ETAren espazio sinbolikoak espazio maskulinoa izaten jarraitzen du. “Idatzietan, karteletan, pintadetan edo pegatinetan ETAren irudia indarraren eta erresistentziaren sinboloz osatzen da, eta irudiak maskulinoa izaten jarraitzen du: gizon ukabil bat, gizonezko baten besoa metraileta bat heltzen duela” (Del Valle, 1985: 244). Espazioen banaketa ematen jarraitzen da (modu sinbolikoan beti) eta adibidez, emakumezkoa, zaintzarekin zerikusia duten erakundeetan irudikatzen da gehiago, adibidez, presoen aldeko elkarteetan. Presoen sostengurako elkarteak. Etxerat Emakume hauek, askotan ama hauek, egiten duten lana politikoa dela aldarrikatzen dute, presoen egoerak salatuz eta hobekuntzak exijituz, presoen egoera gizarteratuz… Baina argi dute, hau guztia antolatzean emakumeak gehiengoa izatea zergatik den: “Emakumeak joera nabarmena du, Euskal Herrian beste gizarte batzuetan bezala, asistentzia-lana, errepresioak erakartzen duen zama bere gain jartzeko. Zerikusi handirik badu, noski, emakumearen jarduera pribatuak, pertsonalak. Lehentasuna izateak arlo horietan bizitzaren beste arloen aurrean –lana, arlo profesionala, publikoa…-, gizonezkoarekin gertatzen denaren kontra. Kontua da emakumeen inplikazio pertsonal hori ez dela asistentzia lanean soilik geratzen, emankortasunak mila aurpegi ditu.” (Erasun, 2001: 267) Haien amatasunaz kontziente izanik ere, egoera horren aurrean martxan jarri nahi izateak elkartu dituela adierazten dute, eta beste emakumeekin eta haiek “ulertzen” dituztenekin elkartzeak mesede egiten diela uste dute (Ibidem: 270). Arlo pribatua eta publikoa uztartzen dutela, eta pribatua maila publikoan jartzen dutela aldarrikatzen dute. Ezker Abertzalea eta Prozesu Feminista Frankismo ondorengo urteak, urte mugituak izango dira politika arloan eta alderdi politiko eta herri mugimendu berri ugariren sorrera ekarriko dute. Horien artean Koordinadora Abertzale Sozialista (KAS) eta beranduago Herritar Batasuna alderdi politikoa eta Jarrai gazte antolakundea sortzen dira. Honek eta beste hainbat herritar erakundek Ezker Abertzalea bezala ezaguna den mugimendu politiko eta soziala osatuko dute. Horren barnean, 1978an KAS-Emakumeak sortzen da. KASen barnean eta ezker abertzalean orokorrean zeuden emakumeak biltzen zituen antolakundea zen hau, eta bertan “zapalketa hirukoitzaren” ideia lantzen hasi ziren, hau da, euskal emakumeak hiru jazarpen pairatzen dituela: jazarpen Nazionala (Espainia eta Frantziaren partez), Genero jazarpena (Gizonen partez) eta Klase jazarpena (Burgesiaren partez) (Vara, 2011: 50). Ezker Abertzalearen barruan duela 15 urte inguru, Prozesu Feminista26 abiatuko dute. Ainhoa Etxaide, LABko idazkariak honela azaltzen ditu prozesuaren nondik norakoak: “Prozesu feminista bi zutaberen gainean jarri genuen. Batetik, ezker abertzalearen proiektu politikoak euskal herritar ororen alternatiba izan behar duela argi genuen, eta hortaz, emakumearen errealitateari irtenbidea eskaini behar dion proiektua da eraiki beharrekoa, hau da, feminista. Bigarren zutabea ordea, ezker abertzalea bera benetako eragile feminista bilakatzean oinarritzen da.”27 (Gara egunkaria, 2007ko Ekainaren 4ean) Lehenik eta behin diagnostiko bat egin zuten, eta bertan ondorio ezberdinak atera zituzten. Alde batetik, parte hartzeari dagokionez, emakumezkoen presentzia txikiagoa zela ikusi ahal izan zuten, adibidez, adin tarte batetik aurrera parte hartzea erabat desagertzen zela ikusi zuten ere, eta hau amatasunarekin, guraso helduen zaintzarekin edota lan munduan emakumeek bereziki bizi duten esplotazioarekin zerikusia zuela ikusi zuten. Antolakunde ezberdinetan ere, diskriminazio egoerak ematen zirela ikusi ahal izan zuten. Honela, egoerari aurre egiteko plan bat diseinatu zuten, eta hau, ezker abertzalean eta baita beste hainbat antolakundetan jarri zen martxan, hala nola, LABen, Batasunan, Segin, … Ikasle Abertzaleak antolakundeak adibidez, bere azken kongresuan (2012) prozesu feminista abiatuko duela erabaki du28. Prozesu feminista hau ere Euskal Preso Politikoen Kolektiboan eman dela azaltzen du Laura Varak (2011: 79). Horretarako idatzi desberdinak hartu ditu kontuan, eta batez ere 26 “Prozesu Feminista” Ezker Abertzaleak berak egingo den lan feminista guztia izendatzeko hartzen duen izena da. Horrela deituko dute barne mailan egingo den eztabaida eta lanketa guztia. 27 http://gara.naiz.info/paperezkoa/20070604/21917/eu/Emakumeak/aktibo/bat/izan/behar/dugu/eraldaketa/p rozesu/honetan [Azken kontsulta: 2013ko Ekainaren 12ean] 28 www.ikasleabertzaleak.org webgunean jasotako informazioa. [Azken kontsulta: 2013ko Ekainiaren 14ean] 2005eko Emakumeen Mundu Martxarako idatzi mamitsua hartzen du aintzat. Bertan, besteak beste honakoa diote: “Herri bezala hanka azpian hartzen gaituzten estatu ukatzaileen aurka egiten dugu borroka, eta horregatik gaituzte espetxeratu. Estatuok ezarri eta gurea ez den eredu politiko-soziala eraldatu nahi dugulako egiten dugu borroka. Herri, nazio eta gizarte berri bat eraiki nahi dugulako, alegia. Askea, gizon-emakume askez osatua, justizia sozialean errotua eta sexuen arteko harreman parekideetan oinarrituta. Halako Euskal Herria nahi dugu eta, euskal emakume preso politikook eusten diogu gure borroka-tokiari, bai eta askapen prozesuan ere.”29 Alcedoren (1997) lanean ikusi ahal izan dugun bezala, borroka politiko edo armatua, (EPPKko kideak ez baitira soilik borroka armatuan parte hartutako pertsonak), euskal gizartea aldatzearekin batera, sexuen arteko harremanak aldatzea dute helburu, eta haien borrokak horretarako lagunduko duela sinetsita daude parte hartzaileak. Agiri honetan ere, Euskal Herriko Emakumeen Eskubideen Karta erreferentziatzat hartzen dute, eta bertan haien ekarpena egingo dutela azaltzen dute, “euskal gatazka eta guk jasaten dugun espetxe egoera izango dira gure ekarpenaren ardatzetakoak”30. Gatazkaren konponbidean beraz, emakumezkoen egoera berezituaren ikuspegia txertatzera konprometitzen dira agiriaren bidez. Honek gatazka beste modu batean bizi ahal dela ikusarazten du, hain zuzen, emakumezkoek, beste modu batean bizi dezaketela gatazka. 2.2.3. Emakumea euskal gatazkan Hau da hain zuzen Irantzu Mendia ikerlariak azpimarratzen duen ideietako bat, gatazkek, emakumeei eta gizonei modu ezberdinetan eragin diezaieketela (2008: 2). Gatazka egoeretan, gizartearen polarizazioa bultzatzen dela adierazten du autoreak, eta generoen arteko rolak indartu egiten direla. Honela, “gizonezkoen “maskulinotasunera” jotzen da borrokalari izan dadin animatzeko, eta aldi berean, emakumezkoak, gizonak defendatuko duen herriaren edo talde etnikoaren zaintzaile eta eroale izatea espero da.”31 (Mendia, 2008: 3) Egoera honek, emakumearen parte hartzea biktima bezala bakarrik ulertzera darama, eta ikusi ahal izan dugunez, ez da hala. Gatazka egoera hauetan, genero indarkeriaren baitan sortutako indarkeria espezifikoak bizi behar izaten dituzte emakumeek. Dokumentatuen dagoen indarkeria biolentzia sexualarena da. Espainiako poliziaren eskutik inkomunikatuta pasatako egunetan, zenbait emakume bortxatuak izan direla, edo bortxatuak izateko mehatxuak bizi behar izan dituztela salatu dute. Aipagarria da, azken hilabeteetan komunikabideetan agertu den Beatriz Etxeberriaren kasua. Torturaren Prebentziorako Europar Batzordeak sinesgarritzat jo du Etxeberriaren kontakizuna. Erratza baten kirtenarekin bortxatu zutela adierazi zuen eta salaketa jarri arren ikerketarik abiatu ez izana salatzen du ere Torturaren Prebentziorako erakundeak.32 Baina biktima paperean jartzeaz gain, emakumeek ere biolentziaren agente bezala parte hartu dezaketela adierazten du Mendiak. Gorago ikusi ahal izan dugun moduan, hala gertatzen da ETA erakunde armatuan parte hartzea erabakitzen duten emakumeen kasuan. Geroz eta gehiagok erabaki dute bertan parte hartzea Alcedoren ikerketan adierazten den moduan (1997:31). Bi aspektu hauetaz gain, emakumeak bakerako agente moduan lan egiten duela ikusarazi nahi du Mendiak testuan. Eta horri helduko diogu jarraian. Eztabaida ugari daude gaiaren inguruan, baina hauek alde batera utzi33 eta bakearen eraikuntzan emakumeek egiten duten ekarpena aztertzen ahaleginduko naiz jarraian. ““Publiko” eta “pribatu” ideien arteko bereizketa konbentzionalari feminismo klasikotik egindako kritikak, gatazkaren konponbidearen arloan erabiltzen diren “gerra” eta “bakea” ideiak zalantzan jartzea ahalbidetu du. (…) Gatazkaren konponbideaz jardutean, bakea gerraren absentziarekin erlazionatzen jarraitzen da, eta beraz, honek, gatazkaren adierazpen bortitz eta nabariei bakarrik aurre egitera darama. Ondorioz, genero gaiei dagokienean, su irekirik egon gabe ere, emakumeak askotan termino ekonomiko, politiko eta sozialetan egiturazko desabantailei aurre egiteaz gain, maila altuko zuzeneko biolentziari aurre egin behar izaten diotela ahaztu egiten da. Azken hau, arlo pribatuan ematen denez, baztertua gelditzen delarik.”34 (Mendia, 2008:10) Beraz, gerra-bakea dikotomiaren ordez, biolentzia-bakea bezalako terminoak erabiltzea egokiagoa dela iritzi dio autoreak. Aipagarria da adibidez, gerrate zibila eta gero, emakumeek haien kideen eskutik pairatu behar izan zuten mespretxua eta bazterkeria. Gudan, gizonezkoak bezala parte hartu eta gero, eta batzuk kartzelaratuak izan eta gero, ez zuten inoiz politikaren lehen lerroetan egoteko aukerarik (edo baimenik) izan, gizonezkoek, frankismoak bultzatzen zuen emakumezkoaren rol soziala onartu zutelako (Gorosarri, 2008: 74). “Emakumezko politikarien generazio bat hondoratu zuten”. Beraz, batzuetan, emakumezkoaren zapalkuntza “lerro berdinetatik” etorri daitekeela ikusarazteko eta hau ekiditeko, beharrezkotzat jotzen da emakumearen parte hartzea bake prozesuetan. Honela defendatzen du parte hartze hau Bilgune Feministak: “Biztanleri erdiak jasaten duen oinarrizko eskubide demokratikoen gabezia aintzat hartzea, ez isilaraztea, natural ez bihurtzea ezinbesteko baldintza da”35. Ahotsak ekimena Testuinguru honetan Ahotsak ekimena kokatu behar dugu. Euskal Autonomi Erkidegoko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko parlamentari eta kargu politiko eta sindikaldun emakumeek (UPN eta PP izan ezik. Uko egin zioten bertan parte hartzeari) osatzen dute ekimen hau. Bake prozesuaren babes mugimendu gisa definitu zuten haien burua36 2006ean egin zuten aurkezpen ekitaldian. Aldi berean “aterabideak biltzeko orduan” haien parte hartzea eta protagonismoa aldarrikatu zuten.37 Manifestuan, emakumeen parte hartzea honela justifikatzen du ekimenak: “Gaur egun, eta bizi dugun gizarte eredua kontuan hartuta, gure herriko bizitza politikoan gizon eta emakumeon papera ez da bera. Hala ere, eta guri ere dagokigun gatazka politikoaren ondorioak pairatzen ditugun heinean, konponbideak bilatzerakoan emakumeok ere izan behar dugun parte hartzea eta protagonismoa aldarrikatzera gatoz. Konponbidearen subjektu aktibo izan behar dugu, orain arte gertatutakoaren subjektu izan garen bezala.” 2006ean Bake Prozesu garaian idatzi zuten manifestu hau, eta indarra izan zuen ekimena izan arren, 2007an ETAk bake prozesua bertan behera uzten zuela adieraztearekin batera, indarra galtzen joan zen Ahotsak ekimena. Hala ere, noizean behin artikuluren bat edo beste argitaratu izan dute, eta baita agerraldiren bat egin ere. Adibidez, azkena, Iosu Uribetxeberria Euskal Preso Politikoaren egoera salatzeko elkarretaratzea izan zen. Bertan kartzela sistema ez “mendekaria” eskatu zuten38. 2.2.4. Emakume euskal preso politikoa espetxean Gaur egunean, EPPKko kideak 599 dira eta 80 espetxetan daude sakabanaturik39: 438 preso espainiar estatuko 45 espetxetan sakabanatuta 57 emakume (Horietatik 7 umearekin) 381 gizon 127 preso frantziar estatuko 29 espetxetan sakabanatuta 27 emakume (Horietatik 1 umearekin) 100 gizon 19 preso Euskal Herriko 3 espetxetan daude 2 emakume 17 gizon 4 preso Ingalaterrako espetxe batean 4 gizon Preso 1 Ipar Irlandako espetxe batean Gizon 1 10 preso espetxeratze arinduan, pairatzen dituzten gaixotasunak direla eta Esan bezala, kolektibo hau jatorri politiko anitzetako kideek osatzen dute eta ez da soilik ETAko militante ohiez osatutako kolektiboa. Bertan, kolektibo ugaritako pertsonek hartzen dute parte, hala nola, gazteriaren kolektiboko kideek, ezker abertzaleko militanteek, nazio eraikuntzan lan egiten duen jendeak, egunkarietako langileek … Lege antiterroristapean atxilotuak izan dira guztiak. Batzuei ETAren parte izatea edo ETArekin kolaboratzea egozten diete, nahiz eta kasu askotan, atxiloketa baino lehen erabat publikoa zen haien herri mugimenduetako militantziagatik atxilotuak izan. Estatus politikoa Kolektibo honen aldarrikapen nagusietako bat estatus politikoa aitortzea da. Hain zuzen, haien burua kolektibo politikotzat definitzen badute ere, ez Frantses estatuak eta ez Espainiar estatuak ez ditu kolektibo bezala kontsideratzen modu ofizialean. Modu ofizialean diot, Kolektiboko kideek haien kontra bereziki egiten diren zapalketak jartzen baitituzte kolektibo gisa kontsideratuak direla adierazteko adibidetzat. Hain zuzen, Zigor Kodean egindako aldaketak (197/2006 sententzia adibidez, Parot doktrina bezala ezagunagoa dena), bizi baldintzen gogortzea, senideei egiten zaizkien miaketa arbitrarioak, komunikazioak murriztea, ikasketak debekatzea, sakabanaketa… (Vara, 2011: 78). Estatus politiko honen onarpenak, Euskal Herrian dagoen gatazkak, izaera politikoa duela onartzea ekarriko luke40, eta ez du ematen hori onartzeko prest egon daitekeenik espainiar zein frantziar gobernua momentu hauetan. Inkomunikazioa eta tortura Lege antiterrorista delakoaren izenean atxilotutako pertsona guztiek, tratu ezberdindua pairatzen dute atxiloketaren unetik bertatik, eta inkomunikazioa aplikatzen zaie. Inkomunikazioak, kanpoko munduarekin inolako loturarik eduki ezin izatea dakar, hain zuzen, konfiantzazko abokatuaren edo medikuaren bisitarik ez edukitzea, eta atxilotuaren kokalekuaren inguruko informaziorik inori ez ematea suposatzen du. Erregimen hau bost egunetan zehar luzatu daiteke.41 Inkomunikazio aldi honek tortura ahalbidetu dezakeela salatu dute hainbat elkartek, eta erregimen honen amaiera eskatu dute (Amnistia International, Torturaren prebentziorako kontseilu eta elkarte ezberdinak, …). Hala ere erregimen hau “sistematikoki” aplikatzen jarraitzen dute, eta Garzon epaileak tortura galarazteko protokolo bat sortu bazuen ere (atxilo aldia grabatzea eta konfiantzazko mediku batek artatu ahal izatea ahalbidetuko luke protokolo honek42) tortura salaketak anitzak izan dira azken urteetan zehar. Aurten Torturaren 40 Ipar Irlandan esaterako, IRAko presoek Protesta Zikina bezala ezaguna den greba eraman zuten aurrera estatus politikoaren aldarrikapena lehen lerroan zutela. Zeldetan txiza eta gorotza paretetan zehar sakabanatu zuten, eta emakumeek baita beraien hilerokoaren odola ere. Azken honek, militantearen figura homogeneizatua apurtu zuen nahi gabe, eta emakumeak ere preso zeudela, eta gatazka bizitzeko haien modu berezia ere bazutela adierazi zuen (Aretxaga, 1997 –n protestaren moldaera honek izan zuen tamaina ikertzen da). Protesta hau eta gero, gose greba bati ekin zioten, bertako 10 kidek bizitza galtzeraino burutu zutena. Gertakizun hau eta gero, estatus politikoa aitortu zitzaien IRAko presoei. 41 Emakumeak eta Lege Antiterrorista artikuluan informazio gehiago: https://prod.euskalherria.indymedia.org/eh/servlet/OpenMir?do=getpdf&id=15608&forIE=.pdf [Azken kontsulta: 2013ko Ekainaren 16ean] 42http://paperekoa.berria.info/harian/2010-0805/006/002/ezkerrak_gaixotasun_larria_badu_ere_marlaskak_ez_du_onartu_protokoloa.htm Prebentziorako Europar Batzordeak osatu duen txostenean, berriz ere Espainiar gobernuari inkomunikazio aldia ezabatzeko eskatu dio, eta erregimen honen pean atxilotutako pertsonekin elkarrizketak burutu eta gero, bortxaketa saiakera bat eta bortxaketa bat egiazkotzat jo ditu43 besteak beste. Eraso sexualaz gain, emakume izateagatik inkomunikazio aldian zenbait tratu berezitu pairatu behar izaten dituzte emakumeek, hala nola, haien agentzia ukatzea (komandoko puta edo sukaldaria izatea deitoratzen diete), galdeketak biluzik egitea, ukimenak gorputz osoan zehar, … Umilazioak eta irain sexualak etengabe erabiltzen dira emakumeen aurka (Behatokia, 2004). EPPKko kide izandako Olatz Dañobeitiak eta Eiderrek44 Herrirak eta Bilgune Feministak antolatutako hitzaldi bitan, honela deskribatzen dute inkomunikazio aldia. Olatzek honakoa dio: “Kartzela, atxiloketatik hasita, sistema patriarkarrari erantzuten dion eraikuntza bat da (…)Atxiloketa unetik hasten da hau dena, emakumeari ezarritako rola apurtu izana zigortuz. Polizia etxeko galdeketetan etengabekoak dira “alaba txarra zara, bikote txarra zara, inoiz ez duzu haurrik izango” bezalako irainak jasatea. Bestalde, tortura bizipenak izan dituzten emakumeen kasuan, izaera militantearen aitortza eza erabili ohi dute poliziek: “mugimendu politikoan sartu zara bikotearengatik, sukaldari lanak egiteko, edo zerbitzu sexualak emateko” (Herrira. 2012) Eider, haren bikotekidearekin batera izan zen atxilotua, eta honen erabilera egin zutela adierazte du, batez ere bera gutxiesteko asmoz: “Bikotea eta biok batera atxilotu gintuzten. Polizia etxean etengabe esaten zidaten mutilak engañatu ninduela eta “pobre niña” bezalakoak esaten zizkidaten. Herrian ere, intentzio txarrik gabe, baina Ekaitz kartzelara sartuko zutela eta ni aske utziko nindutela uste zuten. Mutila jotzen da militante politikotzat eta gu, emakumeok, haien bikote bezala ikusten gaituzte.”45Eider Dispertsioa Etxerat elkartetik46 80. Hamarkada amaieran dispertsioaren aplikazioaz honakoa adierazten da: “80. Hamarkadako amaieran hasten da fase berri bat (…) non helburua den presoen arteko ezberdintasunak detektatzea eta presiorako espetxe politika bat ezartzea (…) gogortze aldi bat hasten da. Bizi baldintzak minimoen azpitik kokatzen dira, murrizketa gogorrak ezartzen dira komunikazioetan, baldintzapeko askatasunaren ukapen sistematikoa, maiztasuneko agresioak espetxeetan eta, batez ere, kondukzioetan.” (Etxerat, 2010: 2) Dispertsioaren ondorioz, Frantses zein Espainiar estatuko edozein kartzeletara bidali dituzte presoak, etxetik gertu egoteko duten eskubideari muzin eginez. Batzuetan, epaituak izan gabe ere, urrundu izan dituzte haien sorterritik. Kasu honetan, emakumeek pairatzen duten isolamendua handiagoa dela azpimarratu behar da. Edozein emakumek (EPPKko kidea izan beharrik gabe) bizitzen duen egoera da dispertsioarena, hain zuzen, haientzako egokitutako kartzelak ez izaterakoan, sorterritik urrun dagoen beste kartzela batera bidaltzen dituztelako. Baina Preso Politikoen kasuan oraindik larriagoa da egoera hau, edonora bidali baititzakete, eta kasu askotan, bakarrik egotera heldu izan dira EPPKko kideak. Momentu hauetan bost emakume daude bakarrik Espainiar eta Frantses estatuko kartzeletan47. Baina sakabanaketa ez da soilik geografikoa, kartzela barruan ere modulu ezberdinetan kokatu izan dituzte emakumeak (eta gizonezkoak ere), eta honek are eta isolatuago egotera eraman ditu. Azken urteetan kartzeletan modulu bakoitzean 2-3 gizon gehienez egotea bultzatzen ibili dira, baina aspalditik bizitzen zituzten emakumeek egoera hauek. Honela azaltzen du preso egondako Olatzek, Bilboko Kafe Antzokian egindako hitzaldian, sakabanaketa: “Emakumeak, gutxiago izaterakoan, gure artean isolatzea eta bakartzea gauzagarriagoa egiten da. Neskak bakarka edo binaka egonik, isolamendu edo bakartzearen zigorra gizonezkoak baina gehiago pairatzen dugu” (Herrira, 2012). Kartzela barruan ama direnen, edo ume txikiekin (3 urte arte izan ditzake emakume presoak haurrak berarekin kartzela barruan) kartzelara sartzea erabakitzen duten emakumeen kasua ere aipatzekoa da. Momentu hauetan, Espainiar estatuan, hiru kartzelatan daude euskal preso politiko amak haien seme-alabekin Aranjuez, Soto del Real (biak Madrilen) eta Picassenten (Valentzia). FIES (Ficheros de Internos de Especial Seguimiento) Behin kartzelaratuta, FIES bezala izendatzen dituzte euskal preso guztiak, kartzelara sartu bezain laster (eta oraindik Kolektiboko kide direla baieztatu baino lehen). FIESak, kontrol berezia pairatzen duten presoak dira. Ofizialki, bere izenak dioen moduan, presoen informazioa biltzen duen “karpeta” bat izango litzateke FIESa, haren inguruko 47 www.etxerat.info –tik ateratako informazioa. informazioa eta kartzela barruan sortzen diren taldeekin duen erlazioa jasotzen duena. Baina gaur egunean FIESak kartzela erregimen bat dira bere horretan. Kontrol zorrotza eta murrizketa ugari pairatuko ditu presoak, duen FIES mailaren araberakoa beti ere.48 Bost FIES mota daude, FIES-1 (Kontrol zuzena: "Bereziki gatazkatsu eta arriskutsuak diren presoak”.); FIES-2 (Antolatutako delinkuentzia: “Antolakunde edo talde kriminalen barnean burututako delituengatik espetxeratutako presoak”); FIES-3 (Talde armatuak: “talde armatuekin edo elementu terroristekin lotura izateagatik, edo talde hauekin elkarlanean aritu edo lagundu izanagatik espetxeratutako presoak”); FIES-4 (Zigor erakundeko edo Segurtasun-Indarretako langileak: Lan kolektibo hauetako partaide diren edo izan diren presoak); eta FIES-5 (Ezaugarri bereziak: “Haien ezaugarri kriminologikoak edo espetxekoak direla eta jarraipen berezia behar duten presoak, segurtasun arrazoiengatik). EPPKko kideak normalean FIES-3 izaten dira, eta honen barruko murrizketak ezberdinak izango dira lehenengo edo bigarren graduan egotearen arabera. Kartzela bakoitzak ere murrizketa hauek aplikatzeko modu ezberdinak izango ditu. Baina laburbilduz, EPPK kideei komunikazioetan eragingo die haien FIES izaerak. Honek, dispertsio geografikoak sortzen duen isolamenduari, isolamendu komunikatibo bat gehituko dio. Etxerat-etik, “bakartze soziala” deitzen diote murrizketa honi, eta honek “pertsona gisa garatu diren jatorrizko ingurune sozial eta kulturaletik bereizten” dituela uste dute. Lehen aipatu dugun urruntze geografiko eta kartzela barruan ematen den modulu arteko banaketaz gain, honakoak eragiten ditu (Etxerat, 2010): Bisita murriztuak. Espetxe batzuetan senide zuzenen bisitak onartzen dira bakarrik, eta lagunek bisitak egin ahal izateko Espetxe Instituzioetako Idazkaritza Nagusiari eskatu behar diote baimena. Sei hilabetetik behin 10 laguneko zerrenda izan dezake presoak. - Bisitaren denbora mugatuak. 40 minutu inguruko bisitak izan ditzake presoak eta bisitara doan lagun edo senideak. (Kartzelaren arabera minutuak igo edo jaitsi daitezke) - Bisitaren baldintzak. Beira lodi bat erdian dutela hitz egin behar dute Espainiar estatuan. Frantziako kartzeletan adibidez ez dago kristalik eta hala nolako kontaktua posible da. - Aurrez aurrekoak (Vis a visak). Hilean familiarekin bat egiteko eta bikotekidearekin beste bat egiteko aukera du presoak (bikotekiderik badu biak egin ahal izango ditu, bestela, askotan, bisita hori ez diote familiarekin egiteko beste batekin trukatuko). Ordu betetik gora eta hiru ordutik beherakoak izaten dira. Emakume asko vis a vis intimorik gabe daudela aipatzekoa da. Honela dio Irati Tobarrek Herrirak eta Bilgune Feministak Bilbon egindako hitzaldian: “Preso politikoen artean ere gertatzen da emakumeek kalean duten bikotea galtzea. Urte asko kartzelan daramaten gizonezko preso politikoek bikote emakumea mantentzen dute kasu askotan. Emakumea izaten dute bera zaintzeko kanpoan. Urte asko kartzelan daramaten emakumeen kasuan, aldiz, ez da hori gertatzen. Batzutan bikotea kartzelan dutelako gertatzen da, baina oro har, emakumearen kartzelaldiko prozesu osoa bizitzen duen bikote gizonak oso gutxi daude”.(Herrira, 2012) - Korrespondentziaren murrizketa. Bi gutun idatzi ditzakete gehienez presondegi askotan. Batzuetan, euskaraz idaztea debekatu diete. Zortzi telefono dei dituzte gehienez preso politikoek Espainiako kartzeletan. Dei bakoitza bost minutukoa izango da gehienez. Komunikazio mota guztien interbentzioa. Bisitak, gutunak, telefono deiak eta bisitetako solasaldiak interbenituak daude. Dena irakurri, fotokopiatu, grabatu eta entzun egiten da. Kartzeletako egoera dela eta, kasu askotan, bikoiztuta egon behar izaten dute presoek (emakume zein gizonek) eta honek intimitatearen galera osoa eragiten die, haien sexualitatea garatzeko, edo auto-plazera lortzeko bideak asko oztopatuz. Honetaz gain, emakume preso politikoei, emakumezkoen espetxeetan dauden eskaintza eskasak are eta eskasago bilakatzen zaizkie, zenbait tailer eta jardueretan parte hartzea debekatzen baitiete. Ilunetik argira Emakume Euskal Preso Politikoen egoera berezitua aipatua izan ez den “berezitasuna” izan da urte luzez. Honek arrazoiketa ezberdinak izan litzake. Alde batetik, Irlandan gertatzen zen bezala, IRAko kide emakumeek “hainbeste” borrokatu eta gero, “beste bat gehiago bezala” ikusiak izan nahi zuten eta emakume bezala inolako berezitasunik ez zutela adierazten ahalegintzen ziren, haiek ere “kapazak” zirela erakusteko. Baina Protesta Zikinarekin bat egin bezain laster, nahi gabe, haien izaera berezitua azaleratu zuten hilerokoaren odola barreiatu zutenean gelako ormetan zehar (Aretxaga, 1997). Beraz, emakume presoez hitz egiten hasi zen, eta haien egoera ikustarazten. Hemen ere, tortura sexualaz hitz egiten hasi ziren zenbait kolektibo testigantzak jaso eta zabalduz. Hasieran, “biktima” izaera hori erakutsaraziz soilik (Mendia, 2008), baina pixkanaka testigantza osoak, bizitza osoak ikustarazten hasi dira, emakumeak agente bilakatuz. Horren adibidetako bat da pasa den urtetik hiri eta herri ugaritan Herrira eta Bilgune Feministak antolatu dituzten “Emakumea eta Kartzela” hitzaldiak. Emakume presoen parte hartzearekin hasi, eta jada, senide eta bikotekide emakumeen testigantzak ere plazaratzen hasi dira (Tolosan kasu). Behar bat dagoela ikusi da, eta horri erantzunez, emakumeak biltzen eta hitz egiten hasi dira. 3. HARREMAN AFEKTIBO SEXUALAK KARTZELAN Harreman afektibo sexualak aztertzen ahaleginduko naiz datozen orrietan. Harreman hauek, zehazki, kartzelaren testuinguruan nola garatzen diren eta nolako garrantzia duten aztertzen arituko naiz. Honetarako, azken urteetan maitasunaren inguruan egindako ikerketa ezberdin batzuk bilduko ditut. Estibaliz De Miguelek adierazten duen bezala “Emozioak eta sentimenduak, batez ere bikotekideen arteko maitasunarekin eta amatasun erlazioekin zerikusia dutenak, patriarkatua gure eremu intimo eta pertsonalenetan sartzen denaren seinale dira”49 (2009: 11), patriarkatu honen adierazpideak kartzelan ematen diren harremanetan nolako eragina duen aztertzen ahaleginduko naiz, galdera ezberdinetatik abiatuta: emakume presoek gizonezko presoek bezain besteko babes afektiboa al dute bikoteen aldetik?, zer suposatzen dio bikotea espetxean duen emakumeari egoera honek?, nola garatzen dira harremanak egoera horretan?... Gutxi aztertutako eremua da bikote harremanena espetxean, baina dauden lanek hurbilpen bat egiten eta uste baino galdera gehiago erantzuten lagunduko digute. Hala ere, azpimarratu nahi dut, azterketa guzti hauetan, bikote heterosexualez mintzatu izan direla, eta beraz, eskura ditudan datu bakarrak familia heterosexualenak direla. Ez dago inolako datu edo analisirik harreman homosexualen inguruan, eta tamalez, ezin izan dut horrelako datuetara heldu. Beraz, argitu nahi dut, marko teorikoaren zati guzti honetan, harremanez, bikoteez edo familiez ari naizenean heterosexualak diren harremanez arituko naizela. 3.1. Maitasun pentsamenduari hurbilpen bat “El amor sólo es una ocupación en la vida del hombre, mientras que es la vida misma de la mujer.” (Simone de Beauvoir, 1949: 451) Maitasuna elementu ugariz eta kontraesankorrez osatua dago. Ainara Santamariak (2012) bere ikerlanean zehazten duen bezala kontuan hartu beharreko hiru elementuk osatzen dutela dio: “[1] alde positibo nahiz negatiboekin identifikatzen den kontzeptu konplexua dela , [2] testuinguruaren araberako izaera duela, eta [3] gorputza zeharkatzen duen pentsamendu, emozio eta ekintza dela” (2012: 8). Aztertu dezagun puntuz puntu. Ulrich Beck eta Elisabeth Beck-Germsheim (2001: 31) soziologo alemaniarrek maitasunaren alderdi kontrajarriak ikustarazten dituzte, alde batetik, maitasuna plazera, konfiantza eta kariñoa direla baieztatzen dute (behintzat promesa gisa), baina horretaz gain, aspergarria, amorratzailea, ohitura, traizioa, suntsiketa, bakardadea, ikara, etsipena eta algara ere badela azpimarratu nahi dute. Hain zuzen, maitasunaren aldebakartasuna eta emozio “positiboez” soilik osatua dagoela ezeztatzen dute. Ohituta gaude maitasunaren definizioetan irudikapen idiliko eta soilik positiboak egiten, baina maitasuna, hori eta beste guztia ere badela kontuan hartu behar dugu. Bigarren elementuari dagokionean, Mari Luz Estebanek adierazten duen moduan: “Haien artean nahasten diren eta haien gainjartzeak ondorio arriskutsuak dituen errealitatearen bi maila ezberdindu behar dira, orokortasun eta etnozentrismo arriskuagatik: Batetik, maitasuna giza indar unibertsal bezala, eta bestetik, testuinguru geografiko, historiko eta sozial batean maitasunarekiko, edo modu orokorragoan, emozioekiko egiten den eraikuntza kulturala. Maitasuna, gaitasun unibertsal bezala, interakzio eta elkartasun modu bat izango litzateke, bestearen idealizazio eta erotizazioa dakarrena, baita erlazioaren intimitate eta iraunkortasunaren nahia ere.”50 (2011: 42) Testuinguruaren arabera beraz, maitasuna ulertzeko eta bizitzeko modu ezberdinak egongo dira, eta gu, kasu konkretu batean zentratuko gara aurrerago, kartzelan ematen diren bikoteen arteko maitasun harremanen inguruan. Elementuekin amaitzeko, Estebanek berak, maitasunak edozein “ekintza sozial” bezala gorputza erabiltzen duela adierazten du (Ibidem: 43). “Performatividad amorosa”(Ibidem: 51) terminoa erabiltzen du autore honek, gorputzek maitasuna bizitzeko eta erreproduzitzeko duten ikasketa eta erreprodukzio prozesua izendatzeko. Maitasuna gorpuzten dugu. Testuinguru konkretuetan zentratzerakoan, gure (Europarron eta Ipar Amerikarren) maitasuna ulertzeko modua, Maitasun erromantikoaren kontzepzioaren barruan sartuko litzateke (Ibidem: 44). Honela osatuko litzateke maitasuna ulertzeko modu hau, maitasun pentsamendu51 hau: “Maitasunaren inguruko sinbolo, nozio eta teoria multzo artikulatua, espazio sozial eta instituzional guztiak bustitzen dituena. Jendearen praktikan zuzenean eragiten du, genero, klase eta etnia harreman ez-orekatuak egituratuz; desioa, identitatea eta subjektua modu zehatz eta heterosexual batean egituratuz.”52(Ibidem: 23) Maitasuna bizitzeko modu hau, eredu heterosexualean oinarritzen dela, eta honek, binomio maskulino-femeninoa mantentzen jarraitzen duela eta indartzen duela kontuan hartu behar da ere. Gizatiarra irudikatzeko modu bilakatzen da, eta gizonezko eta emakumezkoen definizioak egiten ditu (Ibidem: 47). “Eredu patriarkalak besteentzako izakiak bilakatzen ditu emakumeak, afektiboki menpekoak eta askatasun gabeak. Elementu hauek markatzen dituzte harreman afektiboen izaera eta ezberdinkerien funtsa dira53” (De Miguel, 2009: 12). Maitasunaren rol banaketa honetan, “gainbalio emozional” bat (Ibidem: 12) ematen dela adierazten du De Miguelek. Gainbalio hau gizonek emakumeengatik jasotzen dituzten maitasun eta zaintza lanengatik ematen da. Emakumeek ordea, modu “orekatuan” jasoko dituzte bi hauek gizonen eskutik. Shere Hitek hezkuntzan jarri zuen jo puntua, eta emakumeari haren xedea maitasunean dagoela irakasten zaiola salatu zuen, gizonezkoei beste helmuga batzuk jartzen zaizkien bitartean (Santamaria, 2012: 13). Honela lortzen da, emakumeak “bere borondatez” maitasun adierazpideak eta zaintza lanak zabaltzea, “gainbalio” bilakatuz. Emakumezkoek maitasuna helburu gisa izaterakoan, maitasuna lehentasun bezala ikusterakoan, ondorio kaltegarriak sortzen direla azaltzen du Santamariak, “ezberdintasun diskriminatzailea eta generoen hierarkizazioa ahalbidetzen baitu” (2012: 13). Botere harremanak sortzen ditu honek. Gaur egungo gazteriaren artean ordea, oso zabaldua dago haien erlazioetan ez dagoela botere harremanen zantzurik, matxismoa zaharkituta dagoen zerbait dela, baina: “Datu soziologikoak argi erakusten digute diskurtso hutsean, azalean, geratzen den parekidetasuna dela gurea; praktikan, genero ezberdintasuna ematen delako esparru guztietan eta indarkeria sexista eguneroko ogi dugulako, gazteok salbuespena ez garelarik. (…) Gaur egun gazteen artean oso modu sotilean ematen da indarkeria eta diskurtso sinboliko tradizionalaren ondorioz, neska gazteek zailtasun handiak dituzte indarkeriazko egoera sotil horiek identifikatzeko.” (Ibidem: 16). Estebanek dio, heziketa, ustez, berdintasun diskurtso batekin garatzen ari bada ere, batzuek besteekiko duten botere harremanetan ageri dela oraindik ere, modelo zapaltzaileetan jarraitzen dugula (Esteban, 2011: 83). 3.1.1. Maitasuna historian zehar Antzinako Grezian, maitasuna perfekzioarekin lotzen zen: “bakoitzak faltan zuena eta beraz, perfektua izatea eragozten ziona eskuratzeko maitatzen zuten” (Santamaria, 2012: 14). Pertsona osoak izatea baino, beste batekin elkartzean osotasuna lortzearen ideia hori, gaurdaino heldu da gugana “laranja erdiaren” mitoa honen adibide garbia izanik. Kristautasunaren loraldian, maitasuna, bestearentzako ona izatearekin eta borondatezko lanarekin lotuko da. “Elkartasuna, eskuzabaltasuna eta eskertasuna dira maitasun kristauaren ezaugarri nagusiak” (Ibidem: 14) Maitasun burgesak erotismoa eta sexualitatea bultzatuko ditu. Maitasun kristauaren borondatea eta eskuzabaltasuna pasio erotikoarekin elkartuko dira, eta hau elkarbizitzarekin eta honen helburu aitatasun-amatasunarekin lotzea bilatuko du maitasun burgesak. Familiaren iraunkortasuna bilatzea izango da xedea. Victoria Erreginaren erreinaldiak eredu oso zurrun eta kontserbadorea zabaldu zuen, “batez ere emakumeentzat: purutasunaren izenean emakumeen sexualitatea gaitzetsi eta desagerrarazi zen eta amatasuna zen araztasuna eskuratzeko modu bakarra, euren jarduna esparru pribatura mugatu zen erabat” (Ibidem: 15). Eredu guzti hauen hondarrak heldu dira gaurdainoko Mendebaldeko maitasun pentsamendura. Baina historian ere bestelako ereduak bizitzeko eta aldarrikatzeko pertsonentzako tokia dago. Maitasun askea aldarrikatu zuten feminista batzuen bizipenek zer pentsatu eta zer ikasi eman digute, horien artean, (eta askotan haien maitasun ereduarengatik ezagunak diren) Simone de Beauvoir, Virginia Woolf, Frida Kahlo, Mary Wollstonecraft, Alexandra Kollontai edo Emma Goldman aipatu ditzakegu besteak beste. Beraien ekarpenik garrantzitsuenak honela laburbiltzen ditu Santamariak: “askatasuna ezarriko da harremanen erdigunean eta negoziazioa dute oinarri, sufrimendua baztertuko da, maitasuna berezkotzat hartzeari utzi eta pertsonok garatzen dugun zerbait gisa plazaratuko da, fidelitatea beste pertsonaren jabetza gisa ez ulertzeko proposatzen da eta maitasunaren esklusibotasuna baztertzen da.” (2012: 15) Historiatik beraz, eredu kontrajarriak jaso ditugu. Maitasun erromantikoak, hasieran aipatutako eredu ezberdinetatik (eta pentsamolde korronte nagusi zirenak) edan egin du. Baina maitasun erromantikoaren inguruko hausnarketa bultzatu, eta honen inguruko kezkak ere ageri dira gure artean (korronte nagusiaren aurkakotasuna aldarrikatuz), batez ere eremu feministetan, azkenik aipatutako autoreen aurrekariei esker. Oraindik, Marcela Lagardek dioen moduan, “emakume bakoitza, norbanako berdingabe bezala, mundu patriarkarraren sintesia da” (2011: 72), eta beraz, momentu batzuetan patriarkatu horrekin “lasai” bizitzeko aukera izango du, zapalkuntza, ez baita beti honela identifikatzen eta leialtasun, entrega eta pairamen bezala identifikatzean, poztasunarekin berdintzera daramatza patriarkatuak emakumeak (Ibidem: 17). Baina feminismoak, pertsona askori, modu “lasaian” bizitzea eragotzi die, gatazkak eta molde berriak azaleratuz. 3.1.2. Maitasun eredu honi erantzuten dion familia eredua Santamariak dioen moduan: “Maitasuna eta maitasun-erromantikoa gauza bera ez direlakoan gaude. Azken honetan, maitasunak ondoko forma konkretua duelako gure irudikoz: bizi osorako maitasuna izan behar dela aurresuposatzen du (“bizitza guztian maitatuko zaitut”), pertsona bakar baten maitasunean oinarritzen da (“ezin dezaket zu ez zaren beste inor maitatu”), baldintzarik gabeko maitasuna da (“edozeren gainetik maiteko zaitut”), identitate propioaren ukapen eta sakrifizio maila altua eskatzen du (“nire bizitza baino gehiago maite zaitut”) eta heterosexuala da.” (2012: 23) Maitasun eredu honek, ahaidetasuna, familia eta ezkontza antolatzeko eta irudikatzeko modu konkretuak ditu (Esteban, 2011: 48). Marcela Lagardek dio ezkontideen artean “asimetria politiko” (2011: 447) bat dagoela, eta hau emakumezkoen bizidependentziaren oinarrian dagoela. Honek borondatezko neskametza birsortzen du. Zoriontasunaren irakurketa generikoa ere topatu dezakegu elkartze eredu hauetan, non zoriontasun femeninoa familiaren baitan “ama-emazte” izatean datza: “Beste edozein bilaketa gaitzetsia da, ezkontidetasun eta amatasunean dohakabe izatea gaitzesten den bezala. Dohakabetasun femeninoa emakumearen gaitasun pertsonalen ezgaitasun bezala irudikatua da eta beraz, berari leporatzen zaio haren dohakabetasuna.”54 (Ibidem: 449). Baina ez dugu nahastu behar, dohakabetasuna sakrifizioarekin, hau da, borondatez egiten den nork bere buruarekiko ukoa edo pribazioa beste baten mesedetan. Sufrimendua, emakume askoren bizipenetan errepikatzen den elementuetako bat da, “sufrimenduaren apologia egiten da” (Ibidem: 449). Sufrimendu honen balorazio positiboa dago. Zenbat eta gehiago sufritu eta sufrimendu horri aurre egiteko gaitasuna izateak, maitasuna geroz eta osasuntsuagoa egingo duelakoaren ideia oso zabaldua dago. Sufrimendua, sakrifizioa, entregatzea … Aurretiaz aipatutako tradizio kristauan erabat erroturik zeuden ideiak direla ikusi ahal izan dugu, eta gaurdaino indarrean jarraitu dute. Sufrimendu eta entrega hau emakumeei egokitu izan zaie. Beraz, amaitzeko, Mari Luz Estebanek egiten duen hausnarketa batekin aurrera egitea dagokigula uste dut: “Beraz, ezinbesteko dirudi agerian uztea batetik, emozioen eta maitasunaren artean ematen den elkartze hori; eta bestetik, eta emakumeei zaintza lanak egoztea gizonak baino izaki emozionalagoak direla kontsideratzen delako. Zaintzarik onena sentimenduen bidez eskainitakoa dela pentsatzen da gure gizartean (ondorioz, familiar baten zaintza) emakumeak afektuen zaindari bezala definituak dira beraz, logikoa da haiek izatea zaindariak. Herritarren zati baten menpekotasuna justifikatu baino egiten ez duen ondorio bat da.”55 (Esteban, 2011: 70) 3.2. Kartzelaren eraginak harremanetan Arestian aipatu bezala, ez da oso ohikoa kartzelaren inguruko ikerketetan, egoera honek, afektiboki eta sexualki duen ondorioez jardutea, baina are gutxiago kartzelaratuak diren pertsonen inguruan daudenek pairatzen duten eraginaren berri ematea. Hala ere, honen inguruan lan egin izan duenik badago, eta haien lanak oinarritzat hartuko ditut jarraian. Hain zuzen, Observatori Del Sistema Penal I Els Drets Humans (hemendik aurrera OSPDH) eta Zubiko elkarteen bi lanetan zentratuko naiz batez ere. Ez da harritzekoa elkarte hauek honelako lanak argitaratzen lehenetarikoak izan izana. Lehena Bartzelonako Unibertsitatearen teilatupean ikerlari ugari biltzen dituen erakundea da eta kritikotasun handiarekin Kataluniako eta Espainiar estatuko kartzelen eta kartzela sistemaren analisia bultzatzen du56, hain zuzen, aurretiaz egin zuten informe batean ohartu ziren, kartzelaratzearen ondorioak ez dituela soilik pertsona presoak bizi, eta zigorrak preso dagoen pertsonaren familiarengan ondorioak dituela ohartarazi zuten. Ondorio hauek askotan “larriak” zirela gaineratzen dute (2005: 7). Horregatik erabaki zuten jarraian erabiliko dudan ikerketa egitea. Zubikorena57, presoekin eta haien senitartekoekin Bizkaian lan egiten duen elkartea da, eta haien egunerokotasunean antzeman zituzten hutsune eta galderei erantzuteko urte luzeetako lanaren emaitza da erabiliko dudan liburua: Prisión y género (Arostegi et alt., 2008). Hasiera batean preso gizonen bikotekide emakumeak aztertu zituzten, espetxeko harremanaren bizipenak nolakoak ziren aztertzeko. Ondorioak ikusita, preso zeuden gizonen inguruko hausnarketa egitea ere beharrezkoa zela pentsatu, eta hau ere egin zuten. Lana guztiz biribiltzeko, emakume presoek harremanak nola bizi zituzten aztertu zuten azkenik. Beraz, bi elkarte hauek, kartzelarekin eta haren ingurune hurbilenarekin kontzientzia eta kezka agertzen dute, eta honek bultzatu ditu hain ahaztuak diren kartzelaren “albo kalteak” aztertzera. Gainera, aurretiaz aipatu dugun moduan, familiaren barruan ere lan banaketa eta hierarkizazioak ematen dira, eta beraz, pertsona bat preso egoteak, modu ezberdinean eta eginkizun ezberdinekin beteko ditu “kanpoan” dauden familia kideak. OSPDHk haren ikerlanean dioen bezala: “Familia” kontzeptuak egitura sozialen errealitatea ezkutatu du. Egitura honek sexuaren bidezko lan banaketa eta zaintza eta erreprodukzio lanak emakumezkoei egoztean oinarritzen da. Gizon eta emakumeen arteko lan banaketa honek familietan ematen diren zaintza lan gehienak oraindik soilik emakumezkoek egiten dituztela ezkutatu du”58. (Ibidem: 10) Beti bezala, kontzeptu baten pean, kasu honetan, familiaren kontzeptupean, eginkizun eta rol ezberdinak bildu izan dira, garrantzizkoak kontsideratzen ez ziren horiek desagerraraziz. Beraz, ez da berdina izango kartzelaren ondorioa eta honek eragingo duen lana kanpoan dagoen familiako kidea emakume bada edo ez, eta ez da berdina izango ondorioa (eta jasoko duen laguntza-zaintza) presoa gizona bada edo ez. Ondorio eta egoera hauez guztiez mintzatuko naiz jarraian, OSPDHk berak haren ikerlanean erabiltzen duen banaketa aintzat hartuz. Hain zuzen, arazo komunikatiboez (bere kasuan arazo juridiko eta espetxeko arazoak izendatzen duena); arazo ekonomikoez; osasun arazo eta batez ere arazo psikologikoez eta arazo soziofamiliarrez arituko gara. 3.2.1. Arazo komunikatiboak Batez ere, presondegi-erregimenak eragindako (in)komunikazioaz jardungo naiz jarraian. Presoek eta haien senitartekoek komunikatzeko dituzten tresnak aztertuko ditut. Ahozko komunikazio arruntak Presoaren (eta ondorioz haien senitarteko eta lagunen) komunikatzeko eskubidea, astean gutxienez 20 minutuko bi bisitetan datza (kartzela gehienetan bisita batean batzeko aukera ematen dute, gutxienez 40 minutuko bisitak lortuz) (Salhaketa, 2011: 111). Aurretiaz, kanpotik bisitara doazenek, kartzelarainoko bidaiak egin behar izaten dituzte, eta kartzelan bertan, erregistro ezberdinak pasatu behar izaten dituzte azkenik lagun edo senitartekoarekin kristal bat tartean dutela komunikatu ahal izateko. Azken urteetan Kartzelako Erregimenean egindako aldaketek, gehienez 4 pertsonako taldeetan sartu ahal izatea legeztatu dute, tartean joan daitezkeen haurrak ere kontuan hartuz zenbatze horretan. Ordua eta asteko eguna zehazterako garaian, ez da bisitara doazenen beharretatik abiatzen (OSPDH, 2005: 26), normalean, presoaren moduluari ezartzen zaion ordutegiaren arabera antolatuko da bisita. Komunikazio hauek “lokutorio” batzuetan egiten dira, hau da, itxita edo erdi itxita dauden gelatxo “indibidualetan”. Askotan ingurukoen zarata, bisitatzera doanaren ahotsa baina gehiago entzuten dela salatzen dute bisitetara doazenek, eta gela hauen egoera “tamalgarria” edo “iraingarria” dela (Ibidem: 26). Aurrez aurreko familiarrak (Vis a vis familiarrak) Normalean, familia bakoitzak haren gela “pribatua” izateko aukera du aurrez aurreko hauetan, non preso dagoen pertsonak, eta familiako kideek elkarrekin egoteko aukera duten inolako oztopo materialik gabe. Hala ere, gela hauek duten pribatutasun eskasa azpimarratzen da, kristal batetatik espetxeko funtzionarioek gela barruan zer gertatzen den ikusteko aukera baitute (Ibidem: 28). Honela, senitarteko askok, haiek ere preso daudela sentitzen dute aurrez aurreko horietan. Bisita hauetan, familia gertukoena soilik sartu daiteke, gurasoak, izeba-osabak, lehengusu-lehengusinak (kartzelaren arabera), seme alabak eta bikotea (izatezko bikoteak behar dute izan gutxienez bikote bezala kontsideratuak izan daitezen kartzela askotan). Ikusi daitekeen moduan, familiaren irakurketa zurruna egiten du kartzelak, eta ez presoaren, edo haren gertukoen beharrena. Bisita hauetara doazenak, batez ere emakumezkoak izaten dira. “Kulturalki emakumeei egotzitako genero rol bat bada, espetxeratutako pertsonaren laguntza, zaintza eta babesari dagokiona. Emakumeak dira (amak, bikoteak edo alabak) bisitez arduratzen direnak, itxaronaldiak jasaten dituztenak eta familia eta presoen arteko lotura mantentzen dutenak.”59 (De Miguel, 2008: 9). Aurrez aurreko intimoak60 (Vis a vis intimoak) Aurrez aurreko hauek, presoak (eta haren bikoteak) erlazio sexualak izan ditzan daude prestatuak. Ohe bat duen gela itxi batean burutzen dira. Aurrez aurreko familiarrak bezala hilean behin burutu daitezke (nahiz eta batzuetan bat baino gehiago egiteko aukera izan, portaera onagatik, kartzela barruan lan egiteagatik, …). Aurrez aurreko hauek eduki ahal izateko, gaur egunean kartzela gehienek izatezko bikote paperak edukitzea eskatzen dute, nahiz eta batzuek, paper hauek izan arren sei hilabeteko itxaronaldira derrigortzen dituzten presoak eta haien bikoteak. De Miguelek Langraizeko espetxean egindako etnografian ondorio berdinak atera zituen. Haren lana burutzerakoan espetxean zeuden emakumeen kasuan, gehiengoa abandonatua izan zen kartzelara sartzerakoan (2009: 15). Beraz, aurrez aurreko hauen jasotzaileak orokorrean gizonezkoak izaten direla ondoriozta dezakegu. Gizonezkoen bikoteek, egoera “gogor” hauetan erlazioa uztea, “traiziotzat” ikusten dute (Ibidem: 15), Zubiko elkarteak egindako lanean, nolabaiteko “arau”, “akordio moral” edo “paktu ez ahozko” baten existentziaz hitz egiten dute, non ez den etikotzat jotzen emakumeek preso sartu berri den haien bikotekidea uztea (Arostegi et al., 2008: 77). Vis a vis hauek, bikotearekin aurrez aurre egoteko aukera luzeena izanik, norberaren egoera pertsonalez eta haien sentimendu eta bizipenez hitz egiteko aukerarik “aproposena” izan daitezkeela pentsatu daiteke, baina bisitan doazen emakumeentzako bestea “animatzeko” espazio bilakatzen da batez ere. “Haiek, kartzelaratuaren egoera haiena baino askoz gogorragoa den esperientzian oinarritzen dela uste dute, beraz, ez dute egokitzat jotzen haien arazoekin edo eguneroko zailtasunekin bikotea kargatzea”64 (Ibidem: 78). Aldiz, emakumea preso dagoena denean, kontrako pentsamoldea daukate, hau da, kasu honetan, kanpoan dagoena haiek baina okerrago pasatzen egongo dela sentitzen dute (Ibidem: 108) eta bikotekideek haiek gabe zein gaizki pasatzen ari diren ikustarazten diete etengabe (Ibidem: 108). Konbibentziazko bisitak Seme alabak dituzten presoentzat eta haien bikoteentzat denak elkarrekin egon ahal izateko bisitak hiru ordu (bataz beste) ingurukoak dira. Aurrez aurreko familiarrak bezalakoak dira, baina hauek hiru hilean behin (kartzelaren arabera hile gehiago edo gutxiago pasako da bisita baten eta bestearen artean) egiten dira. Komunikazio idatzia (Gutunak) Normalean idazteko eta jasotzeko limiterik ez dago. Normalean ere, gutun hauek erabat pribatuak izaten dira, nahiz eta zenbait kartzeletan bertan idatzitakoarengatik funtzionarioek zigortu edo mehatxatu dituzten presoak. “Gutunen kontrolak ez dio erantzun behar edukiaren zuzeneko zentsura bati, teorian espetxeratzeak, aginte judizial batek ezarritako askatasunaren mugapena baita soilik, Komunikatzeko modu guzti hauek erabiliak dira preso dauden pertsonen eta haien bikoteen aldetik (Bikotea daukatenean. Ideia hau berriro errepikatzen dut, ez ahazteko, bikotea ez duten emakume ugari daudela, eta beraz, vis a vis intimoez gain, beste zenbait bisita ere ez dituztelako. Batzuetan “kanpoarekin” inolako loturarik gabe geratzen dira emakume asko). Kanpoan dagoenak ere gustura erabili ohi ditu baliabide guzti hauek, nahiz eta askorentzat zaila izan daitekeen kartzelaraino hurbiltzea (gida baimenik ez dutelako, autobus konexio txarrak daudelako…). Hala ere, preso eta senitarteko ugarik “erlazio on bat eta haien bikoteekin komunikazio on bat izateko espazio hauek nahikoak ez direla salatzen dute” (Arostegi et alt., 2008: 92; Cruels et alt., 2005: 83). Hala eta guztiz ere, preso dauden gizonen gehiengoak haien bikoteekin duten komunikazioa “ontzat” jotzen dute (Arostegi et alt., 2008: 93), ez dugu ahaztu behar, emakume bikotekidea, komunikatzeko dituen aukera guztietara joango dela. Bikotekide gizonen kasuan, asteroko bisitak eta hileroko aurrez aurreko guztiak ez dituzte egiten orokorrean. Hala ere, emakumezkoentzat, nahiko da gizonek egiten dutena, “Emakumeek, uste dute eta honela adierazten dute, bisitatuak izate hutsagatik, egoera horietan izan arren, edo telefonoz bikotekideekin nolabaiteko maiztasunaz hitz egiteagatik edo diru kopuru bat jasotzeagatik, haien bikoteak beraiekin daudela sentitzen dute, haietaz arduratzen direla.”66 (Ibidem: 104) 3.2.2. Arazo ekonomikoak Kartzelaratze garaian familiaren egoera ekonomikoak okerrera egingo du lau faktorerengatik batez ere: defentsa juridikoa ordaindu behar izateagatik, kartzelara egin beharreko bidaiengatik, pertsona presoaren mantenuagatik (pekulioa eta paketeak) eta pertsona presoak preso egon aurretik familiaren ekonomiara egiten zuen ekarpena galtzen delako (OSPDH, 2005: 62). Kanpotik laguntza materiala eskaintzen duen inor ez egoteak kartzelan “Indigenteak” bezala ezagunak diren pertsonen sorrera dakar (Ibidem: 62). Pertsona hauek egoera oso larrian bizi dira, laguntza minimoa jasotzen ez dutelako. Egoera honetan, batez ere, pertsona kanpotarrak (haien oinarri sozial edo familiarra jatorrizko herrian daukatenak) edo emakumeak egongo dira (Ibidem: 62). Hala ere, orokorrean, presoek kanpotik laguntzak jasoko dituzte (handiagoak edo txikiagoak). Hauek, askotan, familiaren ekonomian eragin negatibo handia izango dute, daukaten apurra presoari eman, eta haientzako gutxiago izango dutelako. “Nahiz eta familia askok zailtasun material eta ekonomiko handiak izan, ia gehienek erregularki eta sistematikoki pekulioan67 dirua sartzen dietela ikusi dugu. Bataz beste 120 eta 240 euro bitarteko diru sartzeak egiten dituzte eta hau, karga ekonomiko gehigarria bilakatzen da, askotan aurre egiteko zaila dena.”68 (Ibidem: 66) Egoera hauek nolabaiteko diru sarrerak dituzten familietan ematen dira, baina badaude kasuak, non preso dagoen pertsona zen kalean etxetik kanpo diru sarreren egile “bakarra edo nagusia” eta beraz espetxeratzearekin sarrerak desagertu egiten dira. Egoera hau ez da “berezia eta uste baina familia gehiagotan ematen da” (Ibidem: 70). 3.2.3. Osasun arazoak “Espetxe ingurua ez da pertsonen osasun fisiko eta mentala mantentzeko egokiena, horregatik, familiarentzat ardura eta ezinegonerako beste faktore bat da gaixotasunena. Normalean, familiek espetxeratutako pertsona espetxean osasuntsu sartzen dela ikusten dute, baina gaixo ateratzen dela (VIH, hepatitisa, etab.). Gertaera honek inpotentzia sortzen du familietan. Inpotentzia handitu egiten da preso gaixoei bideratzen zaizkien bitartekoen urritasunaz konturatzean. Gaiaren inguruko hainbat ikerketatan egiaztatua izan da hau.”69 (Ibidem: 88) Osasun arazo hauek okertzen direnean, asko ugaritzen da familiaren aldetiko urduritasun eta egonezina, preso dagoen senitartekoa “babestu” ezin dutenaren sentsazioa asko indartzen da (Ibidem: 95). Gaixotasunaren inguruko informazio oso gutxi jasotzen dute, eta presoa ospitaleratu behar denean ere egoera berean jarraituko dute. Kalean dagoen senitartekoa gaixotzen denean, preso dagoen pertsonarentzat egonezina handiagoa bilakatzen da, baina baita senitartekoarena, ezin baitu presoarekin konpartitu bere egonezina, ezin baitu bere alboan eduki, eta ezin baitu nahi haina bisitatzera joan senidea (Ibidem: 100). 3.2.4. Arazo psikologikoak Erabat pertsonala den arazo multzo baten aurrean gaude, faktore ezberdinen arabera forma hartzen joango dena. Presoarentzat garrantzitsuak izan daitezkeen faktoreak honakoak dira: kondenaren luzera, presoaren kokapena eta erregimena, kartzelako bizitzan presoak duen integrazioa, presoaren beraren izaera … (Ibidem: 103) Familientzat ere honetaz gain beste faktore batzuek izango dute eragina: familiaren egitura, pertsona bakoitzak familian dituen rolak, erlazio motak, … (Ibidem:103) Presoaren egoera familiarekiko Presoarentzat, familiarekiko duen galera handienetako bat berak kartzelaratu aurretik zuen “rola galtzea” izango da (Ibidem: 105). Kasu honek garrantzi berezia hartzen du ama diren presoentzat. Lehen atalean aipatu dugun moduan, haien rolaren barruan haien izaera eraikitzen zuen zaintzaren papera galdu egiten dute, eta honengatik gainera, zigortuak izaten dira ere (Cruells et alt., 2005: 41). Gainera, familiarekin aurretiaz zuen kontaktu etengabe hori moztu egiten da, askotan emakumeentzat egoera zailtzen delarik, oso ohikoa baita emakume presoaren bikoteak hau uztea kartzelara sartu bezain laster. Aurreko puntuan aipatu dudan moduan ere kartzelak, emakume hauek duten sentsazioa indartu egiten du, “ama txar” direla behin eta berriz errepikatuz (OSPDH,2005: 105). Horretarako, “Gurasoentzako heziketa, auto-kontrola, garapen morala… bezalako ikastaroak antolatzen dituzte (Wad Ras kartzelako tailerrak dira, adibide moduan balio dutenak). Hau ez da gizonekin gertatzen, haientzako profesionalizaziorako tailerrak zuzentzen baitituzte batez ere. Horretaz gain, gehiegizko medikalizazio batetara bultzatzen dituzte emakumeak. Horrela, emakume preso batentzako kartzelak eskaintzen dituen aterabidea rol femeninoaren “bide ona” zein den irakastean datza: etxekoa, eremu pribatura mugatua; eta haren rol familiarra garatzeko izan duen kapazitate eskasa aurpegiratzen diote”70 (Ibidem: 105). Honek, emakume presoek dituzten erruduntasun sentsazioak zergatik ematen diren ulertzera eraman gaitzakete (Arostegi et alt., 2008: 69). Orokorrean amatasun lanetan emakume preso hauen amak laguntzen diete. Preso ugarik, haien amen laguntza aipatu izan dute seme-alaben zaintzarekin aurrera egin ahal izateko (Ibidem: 68). Gizonezkoen kasuan ordea, orokorrean, ez da seme-alaben zaintza kezka moduan bizitzen, erabat ohikoa baita bikotekidea umeekin geratzea. Gainera, gizonezko hauek orokorrean “ez dute inolako kezkarik erakusten haien bikotekideek seme-alaben zaintza aurrera nola ateratzen duten jakiteko” (ibidem: 57). Presoen babes moduan, aurretiaz aipatu ditugun komunikazio tresnak erabiliak izatea oso garrantzitsua da, eta ikerketek erakusten dute, orokorrean, hauen erabilera femenino bat egiten dela. Hau da, ama, ahizpa, bikotekide emakume… gehiago joaten dira bisitetara (OSPDH, 2005: 106). Beraz, gizonezko presoak emakume presoak baino bisita gehiago/ babes gehiago izango du (bikotekideen babesa ez izatean, gizonezkoak Familiaren errealitatearen irudikapena Jarraian zerrendatuko ditudan hiru arlotan nahasteak ematen direla aipatzen dute OSPDHk egindako ikerketan: gehiegizko kezka ematen dela; gehiegizko babesa ematen dela eta itxaropenak neurriz kanpo baloratzen direla azpimarratzen dute hain zuzen. - Gehiegizko kezka Familiako kide presoak bizitzen dituen “injustizien” aurrean geratzen den inpunitateak “frustrazio, desesperazio eta larritasun handia” eragiten die senitartekoei, haien egunerokotasunean honek etengabeko presentzia hartzen duelarik kasu askotan (OSPDH, 2005: 120). Gehiegizko kezka honek, presoa eta haren egoera etengabe buruan edukitzera darama kanpoan dagoen familiarra, eta askotan zama hau bikotekidearengan edo/eta amarengan erortzen da. Kasu batzuetan, egoera honek, “niaren gabezia” eragin izan du emakume bikotekideengan “Harremanekiko mendekotasunaren”73 zantzu asko topatuz haien egoeretan (Arostegi et alt. 2008, 16). - Gehiegizko babesa Familia ugarik presoa gehiegi babestea bilatzen dute, batzuek, (vis intimoetan ematen zen kezken elkartruke eskasean ikusten genuen bezala), hau kezkatu dezaketen inolako informazio ez emateraino (OSPDH, 2005: 121). Kasu hauetan ere, kanpoan dauden emakumeak kezka hauen zama bikoitza eramatera derrigortuak ikusten dira. Haien kezkak edo arazoak konpontzeaz gain, haien bikotekideenak ere konpontzera jotzen baitute. Haien bikotekide kartzelaratuek konpondu beharko lituzketen arazoak haien gain hartzen dituzte, eta beraz, presoak “pasibotasun eroso batean axolagabekerian egotera daramatza, bikotekide emakumeek ardura guztien karga hartzen duten bitartean (kanpokoak zein kartzelakoak bertakoak)” (Arostegi et alt, 2008: 17). Noski, gehiegizko babes hau, gizonezko presoengana bideratzen da soilik. Emakumezko presoek gehiegizkoa baino, babes eskasegia jasotzen dute (Ibidem: 17). 73 Gaztelaniazko “dependencia relacional” termino psikologikoaren itzulpen propioa. Mendekotasun honen inguruan asko lan egin izan du Carles Sirvent psikiatrak eta honela definituko luke egoera hau: harremanen inguruko patologiak dira, non besteak beste, bikotearen kideetako baten autonomiaren galera gehiegizko bat ematen den eta ez duen inolako esfortzurik egiten hau berreskuratzeko. Dependentzia harreman honetara oso ondo moldatzen da kideetako bat, eta ez da gehiegi saiatuko iniziatiba propioak edo autonomia irabaztea eskatuko edo proposatuko zaionean. (Arostegi et alt., 2008: 88) - Gehiegizko itxaropenak Kartzelaratzea amaitzean egoera guztiei aurre egitea “askoz errazagoa” izango dela pentsatzen da gehiegitan, bai senideen zein presoen aldetik. Behin kaleratzearekin dena konponduko dela uste dute askok eta askok. Baina birgizarteratzeak dituen zailtasunak kontuan ez hartzeak gatazka ugari sortu ditzake ere gerora (OSPDH, 2005: 122). Momentu hauetan gertatzen da harreman askoren amaiera. Espetxeratze garaian bikotekide emakumeak zaintza lanak eta maitasun lanak bete izan ditu, askotan “esfortzu, neke eta zailtasun askoren batuketarekin” eta honek azkenean, harremana okertzen du eta presoa espetxetik ateratzen hasten denean (baimenekin edo definitiboki) harreman askoren amaiera gertatu ohi da (Arostegi et alt, 2008: 77). Preso zegoena jada ez egoteak, hasiera batean sortzen zuen “betebehar moral” horren amaiera dakar, eta hau ere harremana amaitzeko gakoen artean egon daiteke. Esan bezala, gehiegizko itxaropen hauek guztiek garatzen dituzte. Emakume presoen kasuan ere, egoera hau ematen dela ikusi ahal izan zuten Zubiko-ko kideek (Ibidem, 121). Afektibitatea eta sexualitatea Kartzelako egunerokotasunak presoaren izaeran eragina duela ezin da ukatu, eta hau arinago edo beranduago, baina haren harremantzeko eran sumatuko da (OSPDH, 2005: 130). Bisitetan, aldaketa hauek apurketa afektiboak ematen dituztela adierazi izan dute autore ugarik (Goffman, 1998; OSPDH, 2005; Arostegi et alt., 2008). Gainera, apurketa hauek handiagoak bilakatzen dira bikotekideen kasuan, hauek, kartzelako egoerari aurre egin ahal izateko “momentu onen oroitzapenei” (Arostegi et alt., 2008: 79) heltzen baitiote, iraganari, eta presoaren aldaketak oroitzapen hauek guztiak suntsitu ditzakete, harremana mantentzeko helduleku gehiegirik gabe utziz bikotekidea. Afektiboki, preso dagoenaren bikotekide emakumeak, behar duen bakarra, kasu askotan, “haren bikotekidea alboan izatea da”, (Ibidem: 79) aipatu dugun harremanekiko dependentzia hori agerian utziz baieztapen horrekin. Preso dagoen emakumearen kasua bereziki azpimarragarria da eremu honetan. Autore ezberdinek haien ikerketen bidez ikusi ahal izan dute (Almeda, 2003; Cruells et alt., 2005; De Miguel, 2012; Arostegi et alt. 2008) emakume hauen kopuru altu batek, espetxeratu aurretik tratu txarrak pairatu izan dituela haren bikotekide zein gurasoen eskutik. Harremanean tratu txarrak pairatu ez dituenak ere, harreman gatazkatsuak bizitu behar izan ditu, drogaren kontsumoarekin oso lotua izan dena. Kartzelan ere, haren isla du honek, Zubiko elkarteak ikertutako emakume presoen %55ak bikotekidea kartzelan izan baitu, eta gizon presoen kasuan %5ak besterik ez baitu izan bikotea kartzelan. “Datu honek emakumezkoek harreman berriak (eta dauden espiraletik ateratzeko kapazak izango direnak) hasteko garaian arazo gehiago dituztela errepikatzen du”74 (Arostegi et alt., 2008: 206). Sexualitatean ere nahasmen ugari ematen dira. “Kasurik onenean planifikatua eta gogorki baldintzatua egotera pasatzen da” (OSPDH, 2005: 132) aurretiaz ikusi dugun moduan. Emakumeek (presoek zein bikotekide ez presoek) ez dute lehentasun moduan ikusten, ez diote garrantzirik ematen eta kasu batzuetan sexua errefusatzera heldu dira batzuk (Arostegi et alt. 2008: 204). Autoreek autodefentsatzat daukate erantzun hau, emakumeak ikusgai jarrita dagoela sentitzean emozio negatiboak sortzen baititu sexuarekiko. Honetaz gain, presondegiek gorputzekiko inposatzen duten kontrol zorrotzegiak eragin negatiboak ditu. Intimitatearen erabateko galerak (Cruells et alt. 2005: 40) masturbaziorako edo norbere gorputzarekiko elkargune momentuak ukatzen ditu. Gizonezkoek, orokorrean, sexualitatearen arautze eta planifikazio honetara nahiko ondo moldatzen direla ikusi ahal izan dute Zubiko elkarteko ikerlariek (Arostegi et alt., 2008: 229). Baina emakumeen kasuan kartzelak “emakumezkoaren sexualitatea ikusezin bihurtu, ezeztatu eta ezkutatzen duela” uste dute (Ibidem: 229). 3.2.5. Arazo sozio-familiarrak “Espetxe sistemak lotura familiarren zahartze eta pobretze bat laguntzen du, eta aldi berean lagunen eta inguru sozialaren urruntasuna bultzatu. Berandu edo lehen preso dagoen pertsonak ingurune honetara bueltatu beharko du. Ondorioz, espetxeak, harreman interpertsonal eraikitzaile eta positiboak garatzea oztopatzen du75. (OSPDH, 2005: 140) Bikote harremanean sor daitezkeen arazoak Bikote harreman batek modu egoki batean garatzeko dituen zailtasunak behin eta berriz errepikatu ditugu: komunikaziorako espazio eta momentu eskasak, afektiboki elikatzeko aukera apurrak, aurrez aurrekoen kontrol zorrotza … honek guztiak harremanak aurrera ateratzeko zailtasunak besterik ez ditu ekartzen, eta “ez da harritzekoa bikote harreman ugarik egoera honetan jarraitu ezin izatea eta harremana uztea” (ibidem: 145). Gizonezko espetxeratuen kasuan, egoera hau “aurreikusiz”, batzuek haien bikotea uzteko erabakia hartzen dute kartzelara sartzean (Arostegi et alt. 2008: 93). Erabaki hau gizonezkoek hartzen dute, emakumearekin eztabaidatu gabe. Hari gehien komeni zaiona harremana jarraitzea den edo ez haiek erabakitzen dute, hau da, emakumezkoarentzako hoberena zer den gizonak erabakitzen du. Azpimarratzekoa den beste ondorio bat, kalean dagoen emakumezkoaren egunerokotasunaren errotiko aldaketa da. Espetxeko egutegira egokitzeaz gain, haren egunerokotasuna, haien lagun harremanak eta bizitza soziala murriztu egiten dute. Egunerokotasunak eskaintzen dizkion alde onak ere modu positiboan bizitzeari uzten diote askok ere. Hau, “maitasun erromantikoaren irudikapenarengatik egiten dute, posesioan eta mendekotasun emozionalean oinarritzen dena. Emakumeak erlazioak paper pasibo eta mendekoan bizitzeko heziak izan dira” (OSPDH, 2005: 146) eta beraz, gizonen falta dutenez, ezin dute pozik bizi, haien poztasunetik bizi behar baitute. Aurretiaz aipatu dudan moduan gainera, emakume hauen gehiengoak, gizonezkoaren egoera harena baina okerragoa dela sentitzen du, eta beraz, haien egunerokotasuna “penitentzia” moduan bizitzen dute bikotea aske izan arte. Katolizismotik jaso dugun “sufrimenduaren” eta “penaren” ikusmoldea argi eta garbi ageri zaigu hemen. Hala ere, aipatzekoa da, emakume askok, espetxeratzearekin bizi behar izaten dituzten egoera guztiei aurre egiteko duten “indarra”. Haien artean askok, zeukaten potentzial hori ez zuten ezagutzen, eta bikotekidearen espetxeratzeak dauzkaten alde on eta gustukoak berreskuratzea eta autoestimua indartzea ekarri izan die. (Arostegi et alt., 2008: 197). Familiaren berrantolaketa Preso dagoen pertsonak etxearen egunerokotasunean egiten zuen lanaren birbanaketa bat egin beharko dute familiako kide ezberdinen artean. Hemen, asko sumatuko da preso dagoena emakume edo gizon den (OSPDH, 2005: 153), esan dugun moduan, gizonezkoa bada presoaz haren bikotekidea arduratuko delako, gehienetan, guztiaz. Preso dagoena emakumea denean, orokorrean, hark egiten zuen lana (batez ere seme alabak dituenean) beste emakume baten eskuetan eroriko da, normalean presoaren ama. Bikotekidea gehienetan desagertuko da. Bikotekide emakumea, askotan, etxe barruan dituen zaintza lanez eta etxeko lanez gain, etxetik kanpo ordaindutako lanean hasi, edo lanaldi bikoitzak egiten hasiko da (Ibidem: 153). 3.2.6. Laburbilduz Ikusi dugun moduan maitasuna garrantzitsua da presoentzat espetxeratzearen egoerari aurre egiteko, kanpoko babesa izateak lagundu egiten du espetxearen egunerokoan integratzeko, eta bertan ahalik eta hoberen bizitzeko. De Miguelek (2012) dioen moduan, “maitasuna garrantzitsua da itxialdian bizirauteko eta estigmaren ondorio kaltegarriak desegiteko”76. Baina ikusi dugun moduan, maitasun hau jasotzea ezberdina izango da presoa gizona edo emakumea bada, eta maitasuna ematea ere horren arabera aldatuko da. Gizonezko presoek “gehiegizko” maitasuna eta zaintza lanak jasotzen dituzte, hauek ematen dituzten emakumeak askotan kartzelara soilik bideratzen dutelarik haien kanpoko eguneroko bizitza. Emakume presoen kasuan ordea, asko, abandonatuak izaten dira espetxeratzean, eta honek eta familian zituen rolen galerak (amatasuna batez ere) “haien autoestimua apurtzen du askotan, haien erreferentzia garrantzitsuak eta sozialki - P: Orduan gure artekua o nik behintzat, ez?, pixkat hori idealizauta eukiko nian, bai hi, bai hi ta Urtziren harremana hasierakua, gero bixkiyekin beste horrenbeste, ba emoziyo hoiek sentimendu hoiek barnean… beste intensidade bat diete, premiya nolakaken ta hango bortizkeria gestionatzeko kudeatzeko ba… ostras, hi sobredimentsionau iten dituk positibuak. Porque hik idealizaziok ez den.. - M: Ez - P: Eskape bat esateana beti horra juten hitzana - M: Ez ez. Denborik ez, klaro, goizean jaiki, umeak, aber bideratu, haurtzaindegian, batzuk ikastolan, eta nik lanea, klaro nik lan egin izan den Arrasaten, Bergaran, Donostin… mugitu in ber eta ordu ba bueno, ba… hoixen bukatzen dek, gero gabian etxeko lanak, eta labadorak, eta… ordun hoixen, denborik ez hirekin amesteko, eta holako ametsak egiteko. (Barrura begiratzeko leihoak (2012): 03:19 minututik aurrera) Elkarrizketa hau mugarri izan zen harremanen inguruan ikertzen hasteko erabakian. Eta teorikoki landutako kontzeptu eta gai ugari bertan laburbiltzen direla sumatu ahalko dugu; kanpoan dagoen emakumearen lanaldi hirukoitza (etxea, lanbidea, senarra); senarraren afektibitate beharra; bikote (edo kasu honetan pare bat aldiz egondako bi gazte) harremana jarraitzeko erabakia gizonezkoaren kartzelaratzearekin, … Beraz, pentsatu dezakegu Euskal Preso Politikoen Kolektiboan ere aurretiaz aipaturiko egoera ugari errepikatu egiten direla. Ez dago inolako lanik eginda honen inguruan bereziki, baina zenbait txosten, hitzaldi eta ikerketaren bidez, hainbat ideia atera ahalko ditut jarraian. Kolektibo konkretu honetan bereizgarriak diren bi faktore azpimarratuko ditut jarraian, harremanen garapenean eragin zuzena dutenak nire ustez: erregimen berezia (komunikazio mugatuak eta dispertsioa) eta kolektiboaren babesa. Erregimen berezia Erregimen bereziari dagokionez, lehen puntuan ikusi dugun moduan, dispertsioa faktore garrantzitsua da. Honek, presoak haien etxeetatik urruti egotera daramatza, eta ekonomikoki arazo handia izateaz gain, psikologikoki eta osasun aldetik ere zailtasun handiak eragin ditzake (Etxerat, 2010: 2). € Km. Preso baten familiak (bataz beste) asteroko bisitetara joateko Astero: 377, 94 € Hilero: 1.637,75 € Urtero: 19.653,00 € Astero: 1.223,06 km Hilero: 5.299,95 km Urtero: 63.599,47 km Orokorrean (EPPKko kide guztien bisitak kontuan hartuta) asteroko bisitetara joateko Astero: 282.700,98 € Hilero: 1.225.037,58 € Urtero: 14.700.450,96 € Astero: 914.854 km Hilero: 3.964.367,33 km Urtero: 47.572.408 km (Etxerat, 2010-ko datuetan oinarrituta egindako taula) Honetaz gain, lege antiterroristapean atxilotutako euskaldunei aplikatzen zaien FIES-3 erregimenak, komunikazioetan murriztapen zorrotzak eragiten ditu: hala nola, zenbait kartzeletan bi gutun bidali ahal izatea (zenbaitetan euskara ezin erabiltzea), 10 deiren ordez astean 8 dei izatea, komunikazio guztiak grabatuak izatea … (Etxerat 2010). Gorago aipatu dudan moduan, bai bikote harremanak, zein harreman sozial eta familiar guztiak, modu egoki batean burutu ahal izateko kartzelak ematen dituen komunikaziorako aukerak ez dira nahikoak, eta EPPKko kideentzako oraindik eta murritzagoak izateak oraindik eta zailago bihurtzen du harreman afektiboen garapena. Babes soziala Hala ere, azpimarratu beharreko bigarren faktorea preso hauek duten babes soziala da. Haiek babestu eta haien senide gertukoenak ere laguntzeko elkarteak (Etxerat, Jaiki Hadi, Herrira…) daude, eta honek, izaeraren garapenean beste presoentzat hain gogorra zen estigmatizazioa ekiditera daramatza (behintzat haien ingurune hurbilenean). Preso hauek ere, preso eraman dituen ekintzaren jabe dira, kontzienteki hartutako erabaki baten ondorioa da, eta beraz, ez dute haien burua “delitugile” bezala ikusten (Arbelaitz et alt., 2011: 133). Hartutako erabakiak kartzelara eraman ahal zituela zekiten edo horren jabe ziren gehienak. Kartzelaratzearekin batera, kolektibo baten partaide bilakatzen dira, EPPKko kideak, eta horrek ere talde izaera indartu eta haien izaera pertsonalaren babeserako tresna garrantzitsu bilakatzen da (Ibidem: 146). Baina kolektibo baten parte izateak, eta honek izaera aldarrikatzailea edukitzeak, eraginik al du genero harremanetan? Alde batetik bai, baina orokorrean ez. Jaiki Hadik 2009an egin zuen txostenean, gurasoen inguruan hausnarketa bultzatu zuen, eta rol banaketa dagoela atzeman ahal izan zuten. Kasu honetan, amek egiten dute zaintza lanen gehiengoa, askotan ere Etxerat elkartean duten inplikazioa altuagoa da beraien aldetik. Bikotekide emakume asko ikusi ditzakegu ere elkarte honetan (elkarteak ez dauka daturik elkarteko partaideen artean zenbateko inplikazioa duten emakumeek eta gizonek, baina emakumeen parte hartzea handiagoa dela adierazten dute), eta azken aldian egindako “Emakumea eta Kartzela” hitzaldi batean jaso ahal izan zen bezala, bikotekide emakumeek “dena” ematen dute haien bikoteengatik baina “ni nire gizonaren lekuan egongo banintz, ez dut nire gizona nire lekuan imajinatzen” (Tolosako mahaiingurutik jasotako hitzak, 2013ko Otsailaren 27an, Tolosako Aranburu Jauregian Tolosaldeako Herrirak eta Bilgune Feministak antolatua) esaten du partaideetako batek. Kartzelan egondako emakumeek ere, haien inguruan ikusitakoagatik, emakume presoek bikotekidea galtzea “errazagoa” dela uste dute: “Preso politikoen artean ere gertatzen da emakumeek kalean duten bikotea galtzea. Urte asko kartzelan daramaten gizonezko preso politikoek bikote emakumea mantentzen dute kasu askotan. Emakumea izaten dute bera zaintzeko kanpoan. Urte asko kartzelan daramaten emakumeen kasuan, aldiz, ez da hori gertatzen. Batzutan bikotea kartzelan dutelako gertatzen da, baina oro har, emakumearen kartzelaldiko prozesu osoa bizitzen duen bikote gizonak oso gutxi daude” (Bilboko hitzalditik ateratako hitzak. 2012ko Abenduaren 18an, Kafe Antzokian burutua). Rol banaketa, beraz, ematen dela suposatu dezakegu, baina ezinezkoa zaigu konfirmatzea ez dagoelako gaiaren inguruan inolako ikerketarik egina. Esan bezala, modu negatiboan eta positiboan eragina izango duten faktore berezituekin aurkitzen gara (erregimen berezia eta kolektibo baten partaide izatea urrenez urren), eta honek bere eragin propioa izango du harremanen bizipen horretan. Datozen orrietan, bizi esperientzia ezberdinen bidez, horren inguruan gehiago sakontzen ahaleginduko naiz. 4.1. Teknikak Analisi dokumentala Analisi dokumentalak lan guztian zehar pisu handia izan duen zatia izan da. Hasieratik ia amaiera arte irakurtzen eta ideia berriak lortzen ahalegindu naiz. Alde batetik, hasieran, emakumezko espetxeen eta emakume presoen inguruko bibliografia zabal batean murgildu nintzen. Hurrengo pausoa Euskal Preso Politikoen Kolektiboari buruzko materialaren bila hastea izan zen, eta egia esan, alor honetan, zailtasun gehiago izan ditut aurrekoan baino. Emakume espetxeen inguruko informazioa murritza bada, kolektibo konkretu honen inguruko informazioa, are murritzagoa da oraindik. Informazioa, batez ere, duela gutxi egindako pare bat ikerlanei esker izan dut batez ere, baita, aurretiaz aipatu bezala, kolektibo honen inguruan lanean dabiltzan elkarte batzuei esker ere. Bestalde, espetxean ematen diren harreman afektibo eta sexualen inguruko informazioa oraindik zailagoa egin zait aurkitzeko. Egoera konkretu honen inguruko oso lan gutxi dago, eta adibidez, honen inguruko doktore tesi bat irakurtzeko aukera izan nuen Leioako Liburutegi Nagusian. Bertatik ateratzeko ezintasuna dela eta, irakurraldietan hartu ahal izan ditudan ideia nagusi eta autoreak (Estibaliz De Miguel) idatzitako artikulu ezberdinek laguntza handia eskaini didate gaian apur bat gehiago sakontzeko. Hala ere, alde honetatik, gehiago sakontzeko aukera izango nukeela uste dut, hainbat dokumentu gehiago eskuratu izan banitu, eta lan honek, inoiz, jarraipena izango badu, hemen gehiago sakontzea lehentasun bat izango litzateke. Elkarrizketa sakonak eta hauek aukeratzeko kontuan hartutako aldagaiak Analisi dokumentalak bezala, pisu handia izan duen teknika da elkarrizketa sakonena. Hasiera batean, elkarrizketatu nahi nuen emakumeen perfilak osatu nituen: Egoera Adina Militantzia Kontzientzia feministarik? Preso egondakoa 20-25 (preso egondako garaian) Segi Kontzientzia feminista Preso egondakoa 25-30 (preso egondako garaian) Segi Kontzientzia feminista Bikotea preso duena (edo izan duena) 20-30 Militantea Kontzientzia feminista Bikotea preso duena (edo izan duena) 20-30 Militantea izan ez dena Kontzientzia feminista bai edo ez Preso egondakoa 30tik gora Kontzientzia feminista ez Preso ohiak eta bikotekideak (ohiak): Harremanak espetxe barruan eta kanpoan nola bizitzen diren ikusi nahi da lan honetan. Alde batetik, barruan dagoenarentzat harremanak hartzen duen garrantzia eta hau garatzeko dauden baliabideak ikusi nahi ditut. Kanpoan dagoenarentzat aldiz, harremanak berak hartzen duen pisuaz gain, honek ematen duen “lanaren” kudeaketa nola egiten den jakin nahi dut besteak beste. Hau guztia lantzeko, aurretiaz maitasun edo bikote harremanez egiten den hausnarketa landuko dugu elkarrizketatuek eta nik. Adina: Gazteekin egingo dudan lan bat izanik, 20 eta 30 urte artean kokatu dut azterketa tartea. Batez ere, preso egondako nesken artean, bi zati banatzea interesgarritzat jo dut, espetxe esperientzia adinaren arabera ezberdina ote den jakiteko. Honekin batera, kontrasterako, adinez nagusiagoak diren pertsonak elkarrizketatzea pentsatu nuen hasiera batean, baina aurrerago ikusiko den moduan, hau atzera bota behar izan nuen ikerketa prozesuan. Militantzia: Militantzia aktibo bat izan duten pertsonak elkarrizketatu nahi izan ditut, batez ere, nire hipotesietan, honek kontzientzia feminista bat lantzen lagun zezakeela adierazten bainuen. Gazte antolakundean, edo antolakunde feministetan parte hartzen duten neskak elkarrizketatu ditut. Bikotea preso izandako nesken artean, militantziarik ez zuen norbait topatzen ahalegindu naiz, baina modu batean edo bestean, beti inplikazioren bat zuen jendea aurkitu dut. Ezinezkoa egin zait militante ez den pertsonarik aurkitzea (egon badagoela uste dudan arren). Kontzientzia feminista: Lan honetan kontzientzia feministak eman ahal zion ikuspegi eta analisi maila beharrezkoa zela uste nuen, eta kontzientzia hau modu batean edo bestean elkarrizketatu guztietan aurkitu dut, hasiera batean batzuek militantzia feministarekin lotzen bazuten ere, eta beraz, ez zutela esan bazidaten ere, azkenean, kontzientzia edo analisi maila hau, elkarrizketatu guztietan topatu ahal izan dut. Harreman afektibo sexuala aurretik: Elkarrizketatu guztiek bikote harremana espetxeratu baina lehen izan zezaten bilatu dut. Horietako batean, aurretiaz laguntasun harreman estu bat zegoen, eta egoera honek harremana sexuala ere izatera eraman du, baina beste guztiak aurretiaz hasiak ziren. Hau horrela izatea nahi izan dut, batez ere, prozesu guztia nola eramaten den analizatu ahal izateko, aurretiaz zeuden ideiak aldatzen ote diren ikusteko, harremanean aldaketarik dagoen ikusteko… Aukera sexuala: Ikerlan honetan bat izan ezik, harreman guztiak heterosexualak izan dira, nahiz eta praktika hauek ez izan esklusiboak batzuen kasuan. Zenbaitek harreman homosexualak ere izan dituzte aurretiaz. Perfil hauetako jendea lortzeko, esan bezala, nire aurretiazko bizipenak erraztasunak eman zizkidan, baina “gertukoen” sare horretatik apur bat urrutiago bilatzen ahalegindu nintzen, sarea zabaltzen. Askotan, zalantzak izan ditut nire gertutasunaren inguruan. Elkarrizketatu ditudan asko, lagunak edo ezagunak izan dira, bai preso egondako zein haien bikotekideak preso izan dituztenen artean. Gertutasun honek, momenturen batean, elkarrizketak egiterakoan, interesgarria izan daitekeen informazioaren bila ez joatea eragin ahal zidan beldur nintzen, eta ziur gertatu dela. Baina gertutasun honek ere, gaian sakontzeko aukera eman dit, askok, ni nintzelako eskaini baitidate elkarrizketa, eta honekin batera, haien bizipenetan sakontzeko aukera. Hala ere, elkarrizketen sakontasunarekin pozik nago. Elkarrizketatu bakoitzak zituen bizipen berezi eta propio horietan hitz egiten aritu gara, gehienetan bi ordu eta erdiz gutxienez. Transkribapenak egiterakoan hala ere, zenbait gaietan gehiago sakonduko nukeela sentitu dut elkarrizketatu guztiekin. Arazoetako bat, behar nituenak baina askoz emakume gehiagok esan didatela prest zeudela lanean parte hartzeko, eta askok, gogo asko zeukaten haien bizipen horien inguruan hitz egiteko. Aukeraketa beraz oso zaila egin zait, perfila bakoitza betetzen zuten bost emakume bainituen gutxienez, eta noski, bakoitzak, bere berezitasuna ekarri ahal zion lanari: bera preso egon eta gero haren bikotea preso izandako emakumea; haren bikoteak ihes egin zuen emakumearena; harremana eramangaitza egiten zitzaionarena; bikote bat baina gehiago egoera hauetan izan dituena… Aukeraketa bat egin nuen, baina ikerlanetik kanpo egoera posible ugari geratu direla argi daukat. Honekin guztiarekin preso egondako emakumeekin hasi nintzen, hasiera batean bi izan behar zutenak, laura pasatu ziren. Preso zegoen bitartean haren bikotea ere preso hartu zuten emakume batek elkarrizketetan parte hartzeko aukera izan nuen, eta bi ikuspegi horiek uztartzea interesgarria izan zitekeenez, gehitu egin nuen. Lan guztian zehar harreman heterosexualak izan dituzten pertsonekin topatu naiz, eta preso egondako neskekin lanean nengoela, harreman homosexuala zuen neska batekin topo egiteko aukera izan nuen. Ikuspegi honek ere lanean egon behar zuela iritzita berari ere elkarrizketa bat eskaintzea eskatu nion, eta beraz, honekin, lau emakume preso ohi elkarrizketatu nituen. Argi utzi nahi dut, hasieratik, preso ohiekin lan egitea erabaki nuela, denbora faltagatik ezinezkoa baitzitzaidan emakume presoekin lan egitea. Lanarekin jarraitzeko aukera izanez gero, elkarrizketa hauek lortzea interesgarria eta aberasgarria litzatekeela uste dut, bizipenak momentukoak baitira, eta ez, bertatik atera eta denbora batera egindako hausnarketen ondorio. Ondoren, haien bikotekideak preso izandako neskekin aritu nintzen, eta hemen ere, bi izatetik, hiru izatera pasatu ziren. Hemen ere, kontuan hartu ez nuen faktore bat sartu zitzaidan tartean, eta hiru perfil ezberdin elkarrizketatzeko aukera izan nuen. Alde batetik, bikotea oraindik kartzelan zuen neskarekin elkartu nintzen lehenik, ondoren, espetxeratzea eta gero harremana uztea erabaki zuen neskarekin, eta azkenik, espetxeratze garaian bikotea uztea erabaki zuen neskarekin. Bakoitzak erlazioaren beharrez eta egoeraz ezberdin hitz egin zidaten, haien ahulgune eta indarguneak puntu ezberdinetan jarriz. Elkarrizketa guzti hauek egiten nenbilela, mutilen kontraste bat beharrezkoa zela ikusi genuen tutoreak eta biok, eta “sasi eztabaida-talde” bat antolatzea erabaki genuen, hiru mutilekin. Perfil ezberdinetakoak, preso egondako bi eta bikotea preso izandako mutil batekin amaitu nuen. Hau dinamizatzeko, mutil baten beharra nuela uste genuen tutoreak eta biok, eta beraz, laguntza eskaini zidan master bera egindako lagun batek. Hala ere, azken momentuan bikotea preso izandako mutilak ezin izan zuen agertu, eta beraz, bi elkarrizketa ezberdin egin behar izan genituen, alde batetik preso egondako mutilak izan zituen Jokinek, eta nik bikotea preso izandako mutila. Jokinek, birekin egindako hori, elkarrizketa bikoitz bezala definitu zuen, ez baitzen eztabaidarik sortzeko aukerarik egon bien artean. Eta nire aldetik, nire aurreiritziengatik izan daiteke, baina zaila egin zitzaidan mutilaren elkarrizketa dinamizatzea, uste bainuen harentzako zaila izaten ari zela. Elkarrizketa egin nuenean, zaila egiten ari zitzaiola pentsatu nuen, baina gerora, hau berriro entzuterakoan, nik galdera gehiegirekin bonbardatu ez ote nuen beldur naiz. Isiluneak uste baina askoz motzagoak ziren, ea hauek, agian, behar baina lehenago moztu nituen behin baina gehiagotan. Elkarrizketa guzti hauekin esku artean, pertsona “nagusiagoekin” egin nahi nuen kontrastea beste momentu baterako utzi beharko genukeela pentsatu genuen tutoreak eta biok. Tesina baterako elkarrizketa nahikotxorekin esku artean, analisiari ekingo diogu aurrerago eta hauek, hasieran planteatutako hipotesiekin kontrastatuko ditut. Honekin guztiarekin, ondorio nagusi batzuk atera ahalko dira, baina baita, zenbait galdera, eta aurrera begira landu ahal izateko puntuak ere. Elkarrizketa “ofizial” hauetan gain, elkarrizketa “estra-ofizial” ugari izan ditut, kolektiboetako militanteekin, psikologoekin, preso ohiekin, presoen (edo preso ohien) bikotekideekin… Haien hitzak ere garrantzitsuak izan dira, zenbait ideia landu ahal izateko. Behaketa parte hartzailea Ikerlan honetan ideiak lantzen eta bideratzen joateko erabili dudan teknika izan da hau. Lanean isla argia ez badu ere, ideiak zentratzeko eta baieztatzeko laguntza eman didan aspektua izan da. Honetarako, Herrirak eta Bilgune Feministak antolatutako zenbait hitzaldietan hartu dut parte, “Emakumea eta Espetxea” hitzaldi multzoetako batzuetan hain zuzen. Bertan, preso egondako emakumeak eta haien bikoteak preso izandakoak entzun ahal izan nituen, eta nire aurre ideia asko bertan azaltzen zirela entzuteak, lanean indar gehiagorekin sakontzeko indarra eman zidan. Honetaz gain, gaia lantzen duten zenbait ikerlariren hitzaldietan egon izan naiz, Dolores Juliano eta Emakunderen bekari esker ikerketa egin zuten emakume ikerlarien zenbait hitzaldietan. Honetaz gain, azpimarratu nahi dut, bertako Laura Varak, Maria Ruizek eta Edurne Bengoetxeak une oro materiala bilatzen eta informazioa biltzen lagundu didatela eta haien esperientzia handia konpartitu dutela nirekin hasiera-hasieratik, ezinbesteko laguntza eta akuilu bilakatuz. Honetaz gain, pertsonalki esperientzia oso aberasgarri bat bizitzeko aukera izan nuen Uztailean. UNEDk antolatzen dituen udako ikastaroen baitan, Madrileko Alcala-Meco espetxean antolatzen zen batean izen emateko aukera izan nuen, ikerketa eremu berdinean lanean dagoen lagun batekin, eta hiru egunetan zehar, kartzela barruan egoteko aukera izan genuen, emakume preso batzuekin ikastaroa konpartitzen. Ikastaroan interesa geneukan bai teorikoki zein espazialki, baina azkenean, nahiko eskasa izan zen teoria aldetik. Baina esperientzia aldetik, aukera ikaragarria izan zen, Espainiar estatuko emakume kartzela bat ezagutzeko, eta bertako zenbait emakumerekin haien esperientzia konpartitzeko. Batez ere, amatasunak hartu zuen garrantzia handia, hau baitzen ikastaroaren ardatzetako bat, eta emakume hauen bizi istorioetan garrantzia zentrala zuela entzun ahal izan genuen. Testigantza gogor baina aldi berean itxaropentsuak entzun ahal izan genituen. Honetaz gain, kartzela bat nola antolatzen den ikusi ahal izan genuen. Hala ere, Alcala-Meco kartzela berezia da, aurretiaz gazteentzako erreformatorio bat izan baitzen. Honek, berezi egiten du kartzela hau, murru baxuak ditu, belarra eta zuhaitzak ikusi daitezke, mugitzeko aukera gehiago daukate… Haien delituaren berri ematea debekatua duten arren, jakin ahal izan genuen, horietako asko drogen trafikoarengatik zeudela kartzelan. Gehienak atzerrian jaiotako emakumeak ziren. Estatistikei aurpegia eta bizi-istorioak jartzeko aukera hau opari berezia izan da proiektu honen gauzapenerako. 4.2. Elkarrizketatuen argazkia Hasieratik argi utzi nahi dut, elkarrizketatuen datu garrantzitsu asko alde batera utzi beharko ditudala, haien identitatea erabat jakin ezina izan behar baitu. Batez ere, preso ohien kasuan, asko, epaiketaren zain daude oraindik eta espetxeratzeko arriskua izanik, haien inguruko informazioa ezin baitaiteke zuzenean haiekin lotu. Onintze: Segiren kontrako “makro-operazio” batetik ihesi egitea lortu zuen, eta denbora batera Ipar Euskal Herrian atxilotu zuten. Gipuzkoako barnealdekoa da, eta 25-30 urte tartean zegoela bizitu behar izan zuen operazio poliziala. Espetxetik bermepean atera zen, eta garaitik bere bikotea denaren herrian bizitzen dabil. Gazterik hasi zen militantzian, Ikasle Abertzaleaken hasi eta berehala Segin sartu zen. Gazterik ere, egoera politikoak eraginda, zeukan bikoteak ihes egin behar izan zuen eta zenbait urte eta gero atxilotua izan zen. Frantses estatuan preso zegoela harremana berriro hasi zuten, baina gaur egungo bikotea tartean agertu zenean, aukeraketa egin beharrean ikusi zuen bere burua eta gaur egungo bere bikotearekin geratzea erabaki zuen. Nire bila etorri zen gaur egungo bere herriko plazara, eta jende dezente agurtzen ibili zen. Etxera sartu ginenean bertan kartzelako oroitzapen ugari ikusi ahal izan nituen, gutunak, argazkiak, kaleratzean oparitutako kriseilua eta txapela… Espetxeak presentzia dauka oraindik bere bizitzan, eta aurrera begira egin beharreko planetarako ere (amatasuna batez ere) oztopo bat dela baieztatu zidan. Ihintza: Segiren kontrako “makro-operazio” batean atxilotua izan zen. Nafar hau gau horretan bere gurasoen etxean zegoen lotan bikotekidearekin, eta atxilotzera etorri zirenean, hasiera batean mutila atxilotzera etorri zirela pentsatu zuten biek, nahiz eta gutxira jakin bere bila etorri zirela. Torturak pairatu behar izan zituen, batez ere psikologikoak eta sexualak. Hiru egun inkomunikatuta egon eta gero, espetxeratua izan zen. Kartzelan zegoela, bere bikotea ere atxilotua, torturatua eta espetxeratua izan zen. Bi hilabete egon ziren biak espetxeratuak, eta Ihintza bermepean askatu zuten. Beraz, kartzelan, harremana bi aldeetatik bizitu izan du. Bikotea ere askatu egin zuten bermepean, eta elkar bizitzan zenbait hilabete egon eta gero, harremana uztea erabaki zuten. Zailtasunak izan dituzte harremana bizipen hau eta gero berrartzeko, eta bakoitzak bere aldetik aurre egitea erabaki dute. Militantziak paper garrantzitsua bete izan du bere bizitzan gazte-gaztetatik. Herriko elkarte ezberdinak biltzen diren gizarte-etxe batean elkartu ginen. Elkarrizketa duela gutxi jazotako bikotearen apurketarekin hasi zen, eta garrantzia handia hartu zuen apurketa horretan egondako faktore ezberdinen hausnarketak. Alaitz: Segiren kontrako “makro-operazio” batetik ihes egitea lortu zuen. Ipar Euskal Herrian atxilotua izan zen zenbait hilabete beranduago. Espetxeratua izan zen, eta espetxe ezberdinak ezagutu zituen, emakumezkoen bat eta mistoak ere bai. Ihesaldi eta espetxeratze garaian aurretiaz zeukan laguntasun harreman oso estu bat, bikote harreman bihurtzen joan zen. Harreman hau “plus” bat bezala bizitu izan duela azpimarratu zuen. Harremanen inguruko hausnarketak ere egin genituen elkarrizketan zehar, feminismoak eragindako ibilbide pertsonala ardatz hartuz. Garrantzitsua izan da berarentzako kontzientzia feminista hori. Espetxetik atera zenean Gipuzkoako barnealdeko bere herrian ongi etorria egin ziotenean, elkarte bateko giltzak eman zizkioten, eta bertan egin genuen elkarrizketa. Bizitakoaren isla bat den elkarte horretan orduak egon ginen, iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egiten. Irantzu: Segiren kontrako “makro-operazio” batetik ihes egitea lortu zuen, eta zenbait hilabeteren ostean, Ipar Euskal Herrian bizi publiko eta “normala” egiten saiatzen ari zela izan zen atxilotua. Militantziak paper garrantzitsua dauka bere bizian Bizkaitar honentzat. Egunerokoan militantziak eragiten zion zurrunbilotik ateratzeko, oporrek garrantzia handia hartu zuten haren bikote harremanean. Bere neskarekin, opor txiki edo luzeagoak egin ahal izatea jolas modura, eta esperientzia modura garrantzitsuak ziren. Kartzela garaian ere berezi bihurtu zen hau. Frantzian hilabete egon zen preso, eta ondoren Espainiaratua izan zen. Harremana esklusibotasunetik atera, eta beste esperientziak izan dituzte, bai kartzela barruan zein kanpoan. Idurre: Bizkaitar honek, bere bikotekidea preso izan du duela gutxi arte. Elkarrizketa egin nion garaian preso zegoen oraindik. Oso harreman prozesu “intentsoa” bizitu izan dute, hasieran neskaren partetiko “gehiegizko” inplikazio batetik, oreka batera pasatu baitira. Dependentzia handiko erlazioak kartzelan bere topea jo zuen, eta egoera honetan, harremanari buelta ematen ahalegindu dira, eta dirudienez, baita lortu ere. Mutilarengatik “ia dena” alde batera utzi eta gero, bikotekidea espetxean zegoela, bere espazio propioak berreskuratu eta onek, erlazioa osasuntsuago egotea lortu du. Bere herrian elkartu ginen, eta egun horretan bertan, handik gertu, Ondarroako Herri Harresian Urtza Alkorta atxilotu zuen Ertzaintzak. Argiñe: Duela zenbait urte, bikotekidea preso izan zuen Bizkaitar honek. Garaian oso gaztea zen, 20-21 urte inguru zituen. Egoera horretan erlazioa aurrera ateratzea ezinezkoa egin zitzaion. Berak “badaki” harremana kartzelarengatik utzi behar izan zuela, nahiz eta berarentzako ez duten erlazioa itxi, ez baitzuen izan bikotekide ohiarekin aurrez aurre hitz egiteko aukerarik, honek ez baitzuen nahi izan. Telefonoz utzi zuten harremana. Egoera “gogor” honek maitasunaren inguruan hausnartzera eraman zuen, eta feminismoarekin parez pare topatu zen. Maitasun ereduen inguruko lanak eta ikerketa bat ere egin ditu, hausnarketa hauek bere bizitzaren erdigunean kokatuz. Lorea: Lapurtar honek bikotekidea kartzelan izan zuen. Aurretiaz hala ere, bikotekidea ezkutatu behar izatea, bi atxiloketa eta etxeko espetxeratze bat bizitu behar izan zituzten. Kartzelatik fidantzapean atera zen bikotekidea, eta segituan elkarrekin bizitzen jarri ziren. Espetxe garaia “ongi” eraman bazuten ere, askoz zailagoa egin zitzaien kaleko elkar bizitzara berriz ohitzea, eta azkenean, bikote harremana uztea erabaki zuten. Espetxe garaian, beste pertsona batzuekin harremanak izatea adostu zuten, eta hau praktikara eraman arren, “gogorra” izan zen lehen esperientzia. Gaur egunean beste bikote bat dauka, eta ez du harreman irekien aukera berdin ikusten, kasu honetan, ez luke egingo. Gotzon: Segiren kontrako operazio batetik ihes egitea lortu zuen, eta Ipar Euskal Herrian bizi proiektu berri bat abiatu zuen bere bikotekidearekin. Aukera ezberdinen artean hau aukeratu zuen, bikotekidea harekin bizitzera joango zela esan baitzion. Hala ere, denbora gutxira atxilotu eta Espainiaratu zuten. Kartzela garaian bere buru hausterik handiena bikote harremana izan da, eta momentu onak izan baditu ere barne borroka konstante bat izan duela adierazi zuen. Espetxetik baldintzapean atera eta gero, Bizkaiko haien herrian elkarrekin bizitzen hasi ziren, eta etapa guztiak bezala, hau ere “oso intentsoa” izaten ari da Gotzonentzat. Koldo: Segiren kontrako operazio batetik ihes egitea lortu eta Ipar Euskal Herrira joan zen bizitzera. Hilabete gutxi batzuk eta gero atxilotu eta Espainiaratu egin zuten, aurretik Frantziako kartzela batean hilabete batzuk pasatuta. Bikote harremanek oso garrantzia gutxi izan dute haren bizitzan, eta gaur egungo (eta espetxeratze garaiko) bere bikotekidearekin topatu zuen harreman batean behar zuen “askatasuna”. Etengabeko negoziazioan daude, eta haren hasierako usteetan, kartzelan, bikote harreman bat eramatea ezinezkoa zen. Presioa sentitzen zuen bikotekideak egiten zuen lan guztia ikusita, eta “krisi txiki” bat pasatu zuten honengatik. Harreman irekia eta “erabat askea” mahai gaineratu zion bikoteari espetxean zegoela. Jurdan: Harentzako esperientzia “txiki” bat bizitu izan zuen preso baten bikotekide bezala, sei hilabete eman baitzituen haren neskak kartzelan. Bizkaitar honek, kartzelak eskatzen zituen lan guztiak bere gain hartu nahi izan zituen hasiera batean, baina gero bikotearen familiarekin banatu zituen. Bikotekidearen aitak, amak eta berak, lana modu orekatu batean banatu zuten haren ustez. Espetxe garaia “oztopo” bat bezala ikusi zuen haren bikote harremanean, eta gaur egunean ez du gaiaz bikotearekin gehiegi hitz egin. 5. HARREMAN AFEKTIBO SEXUALAK ESPETXEAN: HAINBAT EUSKAL EMAKUMEREN BIZIPENAK Azken atal honetan sartu baina lehen, argi utzi nahi dut, elkarrizketatuek beraiek niri argi utzi nahi izan didaten kontu bat: haien esperientzietatik hitz egiten dute. Eta hau esatean, batez ere, haiek espetxean eman duten denborari buruz hitz egiten ari naiz. Sei hilabetetakoa izan da esperientziarik “laburrena” eta “luzeena” hiru urtekoa. Denboraren faktore hau garrantzitsua dela uste dugu (nik eta elkarrizketatuek), denbora tarte erlatiboki laburrez ari garelako. Honetaz gain, orokorrean bigarren graduan egon diren pertsonekin elkarrizketatu naiz, honek esan nahi du, patio ordu gehiago zituztela, eta beraz, jendearekin gehiago komunikatzeko aukera. Bi kasutan lehen graduan egon dira, baina hau ere denbora tarte “labur” batean. Honek guztiak, espetxeaz hausnartzeko era bat ekarri die, agian, hogei urtez kartzelan egon denak ez lukeena konpartituko. Jasotako informazio guztia pilatu eta hiru multzotan sailkatuta agertuko da jarraian. Hain zuzen, harremanak kartzela aurreko, garaiko eta ondorengo esperientziatan banatu ditut. 5.1. Bikote harremanak kartzela aurretik Aurretik aipatu bezala, lan honetan hamar pertsonek hartu dute parte haien testigantza eskainiz, zazpi emakumek eta hiru gizonek. Hamarrek garai eta militantzia antzekoa konpartitzen dute. Azken hamar urteetan gazte mugimenduaren inguruan mugitu izan dira, konpromiso maila altuago edo baxuagoarekin, bai espetxeratuak izan direnak, zein bikotekidea espetxean izan dutenak. Honek, esperientzia eta bizipen antzekoak konpartitzera daramatza. Inguru antzekoan egonik dituzten maitasunarekiko eta bikote harremanekiko hausnarketak zertan antza duten eta zertan desberdintzen diren eta honek, espetxearen bizipenetan izandako pisua aztertzen ahaleginduko naiz jarraian. Harremanak ulertzeko moduak Norberaren ibilbideak, harremanak ulertzeko modu ezberdinetara eraman ditu. Inguruan ikusten dutenak eragin izugarria dauka adin bakoitzean harremana ulertzeko moduari dagokionean. Egoera honetaz ohartuta, bikote honekin harremana utzi zuen Loreak. Baina egoera “txarrak” denborak asko luzatu ahal direla adierazi zuen Idurrek. Berak, bere bikotearekin, nolabaiteko dependentzia egoera bizitu zuen, eta hau, gerora ikusiko dugu bezala, espetxe garairaino heldu zen, bertan egoera okerrera joz. Erlazioaren hasieratik, espazio propioaren galdera handi bat bizitu zuen. “Ikustia ba zelan berak zelan beste lehentasun batzuk eukazan eta gauza asko garrantzitsutzat jotzen ebazala, lagunakin egotia ahal dan ixan modura edo kirola bera. Eta horrek niri ba, gaizki sentiaraztea eragite ostan eta ez neban asmatu egoeriai buelta emoten bez, orduan ni berana oraindik gehixo moldatzen nintzan eta berak libertade, bueno, hau beti nire ikuspegitik zeren berak beste ikuspegi bat izango dau, baina ez? Gehixo sentitzen neban nik berak bere libertadia gehixo hartze ebala zeren ni nintzan oindik gehixo moldatzen zana.” (Idurre) Egoera honek, bere militantzia, edo herria alde batera uztea eraman zuen Idurre. Dependentzia hauek, emakumeekin eta haiek maitasun harremanetan izan beharreko “menpeko” figurarekin lotzen ditugu orokorrean, baina egindako elkarrizketen kasuan, mutil batek, Gotzonek, harremanekiko duen dependentzia aitortu zigun, batez ere, babesleku gisa bizitzen baitzuen, militantziaren eguneroko gatazkatsuaren aurrean. “Eta nik usteot, lehenetsi in dotela beste edozer gauzaren gainetik, kenduta salbuespeneko momentu batzuk egon dizela, lehenetsi dot ikasketen gainetik, beti segidu izan dot unibertsitatean matrikulata baina beste erritmo batean, lehenetsi dot kuadrila harremanan gainetik, lehenetsi dot hobby, kirol,… nik futbolin jokatzen neban eta hori be itxi neban, parranden gainetik, parranden gainetik bebai e? Guzti horren gainetik. Ez dotena lehenetsi da bikote harremanan gainetik, osea geratzen izan jatan esparru txiki hori beti gorde ixan dot, horrek emoteostan segurtasuna eta babesa eta aste guztian nabil kriston trotiaz eta behintzat gabaz reserbakot neska lagunan etxian lo eitxia, edo neska laguna nire etxian lo eitxia, edo zapatuan behintzat buelta bat emateko aukera neska lagunak edo domekan reserbatzia neska launaz egoteko.. hori nik uste dut konstante bat izan dala.” (Gotzon) Beraz, dependentziaren oinarria desberdina dela ikus badezakegu ere (Idurreren kasuan ia dena uzten du bikoteagatik, eta Gotzonen kasua haize pixka bat ematen dion espazio bakarra delako), bikote harreman batzuek egoera hauek sor ditzaketela ikus daiteke. Eta hain zuzen, horrelako dependentzia egoerek, edo batak bestearekiko gehiegi moldatze horrek “beldurtuta”, edo hori nahi ez izanda, askok, haien bizitzako momenturen batean, bikote harremanei uko egin diete. “Nik uste dut ere bai esaten genuela bikote harremana ez da, baina bikote harremana suposatzen zuen guztiarekin, lotuta egon behar hori, edo ikusten zenuela ingurukoak ba bikote harremanak, bikotearekin hasi eta ez direla despegatzen… nahi ez genuena bikote harremanarekin lotzen genuen, orduan, osea, gainerakoak ziren gainera lioak.” (Irantzu) “Bua porque eske bikote bat da oztopo bat zure bizitzan zeren ezingo zara inoiz garatu, bikote baten mugak eta nik egia dana da hor, igual alde batetik hausnarketa hori de bikoteak ze leku izan bar daben nire bizitzan zeren klaro, ni militantea naiz eta feminista naiz, a ver si me voy a enamorar y voy a caer en manos de un hombre. Nononono, yo no soy de esas, pixkat orduan freno hori edo muga hori bai jartzen dozula.” (Alaitz) “nik kontua da nik (…) karga bat bezala, edo askatasuna galtzeko arrisku bezala ikusten non (bikote harremana) eta egia esan ez non bilatzen ezer berezirik por que ez nun planteatzen bikotea izatea.” (Koldo) Bikote erlazio “tradizionalekin” lotutako ereduak aldatu nahi dituzte elkarrizketatuek, hori behintzat buruan daukate. Beste gauza bat da haien eguneroko praktikak eraldatzaileak ote diren edo ez, baina hausnarketa hori burutzen dute askok. Harreman ereduen inguruan hala ere, heterosexualitatean oinarritutako erlazioekin egin dut topo elkarrizketa gehienetan, eta oso gutxik planteatu didate harreman homosexualen aukera eta praktika edo bikote harremana harreman itxi batetik haratagoko zerbait bezala (kartzela garaian askotan planteatzen den elementua izango da hau, gero ikusi ahalko dugun moduan). Hala ere harreman eredu anitzen esperientziak agertu dira. “Kontzientzia feminista horren hasieretan (…) hor bebai, hasiera horretan eta gerora bebai modu ezberdinak probatzea. Nik adibidez hor izan zan ba igual lehenengo aldiz neska batekin liau izan nintzala osea, eta ez dut uste nik hori egin nebala por mi conciencia de no se que, ez, gustoko nebalako ebai ere ez? Baina bueno, bai izan zan momentu bat donde podria... ez dakit ez? Ni nere burua pixkat a prueba ipini edo pixkat... bai... ez dakit.” (Alaitz) “Baina hasi nintzenean harreman honetan berak zituen, berak esaten zidan ekipo de futbito bat zeukala montatua, osea bikotea zeukan, maitalea zeukan eta sartu nintzen ni. Orduan, harreman horretan sartzea izan zen nahiko, sin flotadores a una piscina… Hasieran nahiko mugitua, zeren claro, osea berarekin hitz egiteko gogoa edo egotekoa, edo geratu… muchas locuras, geratu ordu erdirako, joan etorri, hemendik alde batetik bestera, baina berak aldi berean beste harreman batzuk zituen eta sinisten zuen harreman bakoitzean, osea, harreman bakoitzean zeukanarekin berezia zela, eta… osea harreman batean zeneukana ez zeukala zergatik kendu bestean zeukana.” (Irantzu) Kontzientzia feministarekin lotuta, edo behintzat, harremanen inguruko kezka eta hausnarketetatik abiatuta, eredu ezberdinak probatzen dituenik badago, eta “erraza” ez bada ere, etengabeko bilaketa horretan dabilenik badago. Militantzia elkarrizketatuen bizitzetan Elkarrizketatuen kasuan, garrantzia handikoa izan da militantzia haien bizitzetan. Guztientzat, momenturen batean edo bestean, haien bizitzen ardatz bilakatu da, egunerokoa militantziaren arabera antolatzera helduz. “Militantziak eskeintzen dizuna da bat, eta nik uste dodala dela oso inportantea eta nire bizitzan eta dala ardatza, osea, izan dala ardatz bat eta azkenean danok bizitzan behar dogu bizitzari zentzu bat eman edo arrazoi bat eman ez? Ze itxen dogun hamen. Agian oso filosofikoa baina ze itxen dogun hamen. Ta zu militatzen a muerte zarenian ya sabes cual es tu funcion en esta vida, tienes tal lucha y lo tienes super claro, orduan hori ez da kezka bat zuretzat, ulertzen dozu zeren oso argi daukazu ordun hori neri behintzat kriston seguridadea ematen zoztan.” (Alaitz) Batzuek, gorago aipatu bezala, bikote harremanagatik alde batera utzi zuten (Idurreren kasua), eta beste batzuek “kontrakoa” egin zuten, militantzia maila altua zela eta, bikote konpromisoak alde batera utzi zituzten. “Nik uste dot nire bizitzan eragin asko euki izan dabela militantzia zelan bizi izan doten, igual lehen bikote harremanetan eta esan doten bezela ez neban nahi igual konpromiso maila bat euki, eramaten neban bizitzak berak be bai, igual uzten nebalako... ez zoztalako lagatzen, ez zoztalako lagatzen baina bai, egia da azkenean Segiko militante izanda ia klandestinidadean militatzen dozu, igual ez daukazu gogorik etengabe esplikazioak ematen egoteko, eta horrek baldintzatzen dotzu.” (Alaitz) Kasu honetan, emakume baten erabateko inplikazioa ikus dezakegu, eta elkarrizketatutako emakume preso ohi guztiek bat egiten dute militantzia maila honekin (nahiz eta bikote harremanarekin uztartu zuten beste hiruek). Ezinezkoa da jakitea gazte antolakundean zenbat emakumek parte hartzen duten, baina Segiren kontrako hiru makro-operazioetan atxilotutako 66tik, 23 emakumeak ziren78. Nahiz eta sarekada hauetan atxilotutako guztiak ardurak izan zitzaketen pertsonak ez izan arren, nolabaiteko ideia bat egiteko balio ahal digu. Neska gazteen inplikazioa antolakunde hauetan handiagoa dela esan dezakegu (duela urte batzuekin alderatuz gero). Eta honek, antolakundean bertan, emakumeen arteko aliantzak sortzeko aukera eman zien. “Nik uste dot dala abiapuntu bat, da, (…) mugimendu misto horren baitan, emakumeok bakarrik ibiltzeko behar izana, eta nik uste abiapuntu horretatik etorri direla gainontzeko hausnarketak. Nik behintzat aurreratu dutena edo aparte gero irakurri izan dotena edo, hasiera izan dalako emakume hoiekin izandako elkarrizketak, indako hausnarketak, incluso militantzia misto horretan militantzia bera zelan bizi dogun inguruko hausnarketak, neurriak hartzeari begira eta hori, orduan nik uste izan dala, nik benetan sentiu izan dotela horrelako beharra izatea emakumeekin bakarrik egoteko eta hausnarketa hoiek egiteko eta orduan, nik uste eskeini, eskeini hori izan dala, oinarria, eta gero hortik aparte ya, gauza gehiago.” (Alaitz) Militantzia kide ziren emakumeen arteko elkarrizketa horietan, militantzia ereduaren inguruko hausnarketak egiten zituzten. Honek, antolakundean zegoen rolen erreprodukzioaz hausnartzera eramaten zituen besteak beste. Emakume izanda, erabaki markoetan parte hartzeko zituzten (eta dituzten) zailtasunez hitz egiten zuten adibidez, eta esperientziak konpartitzean, “lasaiago” geratzen zirela gogoratzen dute. Hain zuzen haien bizipenak kolektiboak zirela ikusten zutelako. “Nik uste dut biltzarrean(Segiren zuzendaritza) , ni naiz pertsona bat, orokorrean beti kosta… osea, beti ia ari naizela seguridade hori edo… baina bai izan naiz pertsona bat asko kostatu izan zaitena jendaurrean hitz egitea, eta… ba asko inseguridadeekin zer esan, esango detena izango da txorrada bat edo ez, edo tipiko, e,z ez det esango eta gero esaten du beste norbaitek eta… osea… betiko historia horiek hola. Eta niri bai iruditzen zait, nintzela oso parte hartzaile entzutekoa. Eta, azkenean zelako askotan pin pon pilo bat, daude lau eta pun-pun pun-pun, bai. Eta gero botatzen da jendeak ez dut hitz egiten, ez du parte hartzen, zer pasatzen da? (Ironia tonuarekin dio) Bai, eta inkluso momentu askotan hori planteatzen denean sentitzen zea gaixki, zer pasatzen da, es que hemen jendeak ez du parte hartzen, es que hemen hitz egin behar da, aportatu behar da, eta… zu hor sentitzen zara zure beldurrekin, zure… Bai.” (Onintze) Espazio hauek hala ere, nesken artean geratzen ziren iniziatibak ziren, hau da, antolakundeak berak (Segik), ez zuen lan ildotzat hartzen feminismoaren lanketa eta hausnarketa. Honek eragin du, antolakundeko gizonek, egitekotan, haien kabuz egin izan dituztela hausnarketak. Harremanen inguruko hausnarketak ere hemen koka litezke. “Nik uste dot hori bastante habilidad libre izan dala (Barreak gelan) Habilidad libre ixan da, bastante, orokorrean gu militaten geuazenen artean geneukazen harreman ereduak, salbuespen batzukin, askok eta askok bikote harreman bat eukagula, orduan ba dala militantzia eredu bat zuzentzen zaitxuna era bateko bikote harremanak eukitxera, eta horretaz berba hitz egiteko aukera izan dogunian ez da izan gure estruktura formaletan, baizik eta Topagune baten, edo habilidad libre, edo nonork libururen bat irakurri badauen, edo hitzaldi batera jun naizela, edo topaketa batzutara… baina bestela ez.” (Gotzon) “Da kuriosoa baina, niri eman dit justo harremana nola ulertu aukera gehiago eman dizkit bera, nire bikotea non zegon militatzen, jakinda bere eragilea, bikotea dago Bilgune Feministan, jakiteak Bilgunek ze nolako irakurketak, edo momentuko eztabaidak zeintzuk diren, horrek eman dizkit aukera gehiago nire erakundea baino (barreak) eta aukera gehiago hitz egiteko, eta zalantzak jartzeko eta…” (Koldo) Gotzonek dioen moduan, feminismoaren inguruan barne hausnarketarik ez egiteak, harreman ereduen erreprodukzioa ekarri du, eta hauek zalantzan jartzeko baliabiderik ez egoteak, normaltzat jotzea harreman eredu konkretu bat. “Ezker Abertzalean ere ze garrantzia daukan amor romantikoak onerako eta txarrerako” (Gotzon) Beraz, feminismoaz ez eztabaidatzeak, maitasun harremanen inguruko hausnarketak ez egitera eraman ditu Ezker Abertzaleko kideak, eta kasu honetan honen gazte antolakundeko lagunak, ez bada haien kabuz elkartu eta hau lantzen hasi ziren nesken kasua. Prozesu Feministak honetan ere lagundu dituela azpimarratu dute neska askok, eta honi esker, gaur egunean, “feministagoak” edo parekideagoak izan daitezkeen antolakundeak daudela. “Bai bai, uste dut gero eta emakume gehiago parte hartzen ari dela militantzia politikoan, ezker abertzalean ere bai prozesu feminista egin zela aspaldi eta gaur egungo gazteetan bai izan duela ondorioren bat, eta Ernai gazte erakunde bai ikusten dut feminismorako bidean, gainerako erakundeak ez, nahiz eta esan, bueno LAB ez dakit, ez dut ezagutzen, Sortu ez dut ikusten, nahiz eta eztabaida hori egon, eta… gauza bat da esaten dena eta bestea da zelako praktikak, eta a ber jendea prest dagoen feminista izateko, zeren feminismoak gauza asko suposatu ahal ditu.” (Irantzu) 5.2. Bikote harremanak kartzela garaian Atal honetan, kartzelaratzea baina lehenago emandako atxiloketak eta torturak, edo atxiloketak egon ezean gordeta emandako denborak eta Ipar Euskal Herriko bizipenak kokatuko ditut lehenik. Ondoren, kartzelan bertan jazotako bizipenak bilduko ditut. 5.2.1. Kartzelaratzea edo ihesa Etxean goizeko ordu txikietan atxilotuak izan dira gure protagonistetako batzuk, baina beste batzuk egoera honi ihes egiteko aukera izan zuten operazioa eman zen gauean ez baitzeuden beraien oheetan. Guztiek, Ipar Euskal Herrian bizitza ahalik eta normalena egiten saiatzeko hautua egin zuten, gero atxilotuak izan baziren ere. Egoera traumatiko eta zailak izan dira askorentzat eta haien bizitzak aldatuko zituen momentuko oroitzapen gazi-gozoak dituzte. Atxiloketa Garai politiko gogorrak bizi izan dituztela oroitzen dute guztiek, militantzia egoera oso altuak eta askotan “klandestinoak” (Alaitzek gorago aipatzen zuen bezala), zurrunbilo batean sartuta egotera eraman zituen asko eta asko. Egoera horietan, norbere burua edo bikotea ere atxilotua izan zitekeela pentsatzen zuten batek baina gehiagok. “Nahiku konzsiente ginan atxilotu ingo ebela, batez ere azken hilabeteetan. Nahiz eta hasierako momentutik nekixan arrisku hori ebala, azkenian diñozu ez zauz prestatuta, nahiz ta jakin arrisku hori daola, ez zauz prestatuta, ni behintzat ez nengoan prestatuta egoera horreri aurre eitxeko.” (Idurre) Bi kasutan, emakumezkoa militantea bazen ere, mutilezkoaren atxiloketa espero zuten neskarena baina lehen. “Bai, eta ez. Nik banekien gerta zitekeela, beti egon naizelako militatzen eta banekielako gertatu ahal zela, gainera urte bete neraman zerrenda beltzen rolloarekin eta orduan banekien gerta zitekeela, baina igual nire buruan bai hartu nuenez el rol de novia, bera ikusten nuelako inminenteagoa, mundu guztiari harrapatu ziola “e?” bera zen pertsona bat mundu guztiak pentsatzen zuela atxilotuko zutela eta gu askotan… espero genuen berea, ez nirea horren beste, ez dakit nola azaldu.”(Ihintza) “Ba bueno beldurrez igual bai, bai beragatik baina nigatik bebai. Nik ez nauen espero berai hau gertatuko dakonik bez, nik gehixao espero neban nigaitik beragatik baino.” (Jurdan) Ihintzaren kasuan, egun horretan, sarekadaren bat emango zelaren zurrumurrua heldu zitzaion, eta bikotekidea atxilotu ahal zutenetako bat zela pentsatuta, Ihintzaren gurasoen etxera lo egitera eraman zuen. Bertan atxilotu zuten Ihintza, nahiz eta hasierako momentuan bere bikotekidea atxilotzen ari zirela pentsatu. Honek, zer pentsatu ematen digu, Ihintzak berak dioen moduan, “bikotekidearen papera” hartu eta gizonezkoak militanteak eta atxilotuak izateko arriskua dutenak bezala identifikatu ahal izan ditugulako. Marko teorikoan azaltzen genuen moduan, militantearen identifikazio maskulinoa egin izan dugu, eta honek, atxilotuak izateko arriskua duten horiengan ere isla zuzena dauka. Harritu egiten gara bikotekide neska atxilotzen badute gizonaren ordez. Torturak Elkarrizketatutako preso ohi guztien artean, bakarrak pairatu behar izan zituen torturak, Ihintzak. Besteek ihes egitea lortu zuten. Atxilotu zuten garaian, ebakuntza batetik atera berri zen, eta horren ondorioz torturatzaileek tratu txar fisiko gehiegirik eman ez zizkiotela kontatu zidan. Hala ere tratu txar psikologiko eta sexualak pairatu behar izan zituen. “Ez, ba prakak jeitsi, te vamos a violar… daukat nahastuta dena, ez dut ere dena oroitzen ongi, baina dauzkat lau momentu grabatuak. “Como no hables…” klaro, blokeatzen nintzen, ez nuen hitz egiten, prakak jeitsi fue… No paso nada baina fue…. Dauzkat egoera batzuk oso heavyak hor grabatuta, baina bestela, ni atera ninduten, a veces me riñe la psicologa porque me dice que le quito importancia, baina claro, ni entzuten nituen besteak, eta neri atera ninduten lau aldiz bakarrik, me tenian igual horas, no se cuanto.. baina, ikusten zutenean ezin nuela gehiago, “vas a descansar pero vas a volver”, osea, me intentaban machacar baina… neurtzen zuten ongi, orduan ni nire buruari esaten nion, hori duzu alde. De hecho nik ere aprobetxatu nuen…” (Ihintza) Polizia-etxeetan, tratu txar sexualak pairatu behar izan dituzten euskal emakumeen testigantza ugari jaso dira. Bortxaketa mehatxuak edo bortxaketak armekin, makilen batekin… pairatu behar izan dituzten emakumeen testigantzak jaso izan dituzte Torturaren aurkako antolakunde desberdinek. Honek, euskal militante emakumeetan zer pentsatu eman du. “Nik asumitu dot momentu batean militante politiko izatearren estar expuestas a que nos violen. (…) osea sexualki bebai erasotuak izatera, beste mila mobidatara bezela ere, baina hostia! hori asumituta eukitzea eta hori hola kokatzea eta nere kasuan holako egoera bat ekidin ahal izatea pues izan da... izan da la ostia ez? Baina jakinda ni libratu naizen bitartean beste kide batzuk hortik pasau direla ez?” (Alaitz) Tortura kasu hauek salatuak izan diren arren, askoren kasuan artxibatuak geratzen dira epaitegietan, baina kartzelatik ateratakoan, haien buruarekin egin beharreko lanketa bezala izaten dute askok. Ihintzaren kasuan, psikologoarekin beste hainbat gauza lantzeaz gain, hori apur bat landu eta bere ustez, egoera hori garaitua dauka. Haren bikotekide ohiaren kasuan ordea, egoera honek, torturak pairatu behar izanak, eta hauei aurre egiten jakin ez izanak oraina asko zailtzen ari dio kalean. Torturen ondorioz deklarazio polizialak sinatzea, edo epailearen aurrean ere poliziak esandakoa sinatzea, nork bere gain hartzea zail egiten den egoeratzat izaten dute zenbaitzuk. Ihesaldia Beste batzuek ordea, egoera honi aurre egitea lortzen dute, eta Alaitzek zioen moduan, haientzako lasaitasun handia izaten da hori. Hala ere, ezkutatuta dauden bitartean zenbait aukeraketen aurrean bat hartzera behartuak ikusten dira, eta askotan, erabakia ez da oso erraza izaten. Batez ere, kontrasterako (bikotearekin, familiarekin, …) aukera eskas horiek “zaildu” dezakete batzuek kasuan erabakia. “Esnatu izana egun baten, justo ez dozula in lo zure etxian ta enteraten zarila gazte asko atxilotu eta.. hor ia sartzen zatzu beste mundu bat, da… (…) zabaldu zatazen amildegi horretan, erabaki ezberdinak hartu behar nebazana, eta ze ostia egingot, nire bila etorria dia eta ez naiz egon, eta kartzelia, aukera ezberdinak dagoz,… ta klaro, konponente bat izen zen erabakiak hartzeko orduan, ta nik uste dut konponente zentrala, bikote harremana. (...) Ez bakarrik, baina bai nagusiki. Ez bakarrik dinot, hasi nintzalako proiektaten, ostia, hartukotazen erabakiak momentu honetan baldintzatuko dabe neure bizija. Hartukoten erabakia hartukotela nire bizia baldintzatukou. (…) eta erabaki neban ba Lapurdira bizitzen jutia. Karo, hori erabaki neban, batez be, eta nik esan aurretik, bikoteak planteauztalako, nik erabaki hori hartu ezkero bera prest euala bizitxen etorteko.” (Gotzon) Hala ere Gotzonen testigantzan ikusi dezakegun moduan, batzuetan zenbait aukera izaten dituzte “gordeta” (ezkutatuta) dauden gazteek haien gertukoenekin hitz egiteko. Hala ere, guztientzako ez da beharrezkoa onarpen hau, eta bakarrik haren bizitzaren norantzaz aukeratu ahal izatea garrantzitsua dela uste dute beste batzuek. Elkarrizketatu preso ohi gehienek Lapurdin hartu zuten bizileku. Bikotekidea preso izan zuten nesketatik bik ere aukera hori izan zuten, eta bata bertan bizi bazen ere, besteak bertara bizitzera joateko erabakia hartu zuen Gotzonen bikoteak eta Onintzerenak bezala. Hala ere, hilabete gutxiren barru atxilotuak izan ziren guztiak, eta Frantziako espetxe batean hilabete gutxi gora behera pasa eta gero denak izan ziren Espainiaratuak eta bertan espetxeratuak. Lorearen kasua apur bat ezberdina izan zen. Epaileek Euro-agindua onartu edo ez deliberatzen zuten bitartean baldintzapean aske utzi zuten haren bikotea. Garai horretan, etxetik soilik lanera joateko eta polizia-etxera sinatzera joateko atera zitekeen. Hasiera batean etxetik ateratzeko mugapen hau onartu bazuten ere, gerora ateratzen hasi ziren “normaltasunez”. Hala ere bakarrik egoteko aukera gutxi izan zituzten, etengabe lagunen eta senideen bisitak jasotzen baitzituzten. “Ni uda horretan ez nintzen ezta atera, egon nintzen egunero berarekin etxean. Izan zen momentu zaila, bat-batean bere lagun guztiak etortzen ziren, familia… eta azkenean zen pixkat ez zenuela tarterik zuretzako ere ez. Beti jendez inguratuta.” (Lorea) Egoera honetan bizitzea zaila izan zen Lorearentzat, eta azkenean, bere bizitza egiteari utzi eta une oro bikotearen inguruan egotera jo zuen. Egoeraz konturatuta irteeratxo bat egitea proposatu zion bikoteak. “Lorea atera gau bat bederen eta lagunekin joan nintzen. Ez naiz oroitzen nongo festetara eta ez nintzen ni. Bera, lagun batzuk joan ziren etxera afaltzera eta nik ere esan nuen bakarrik utziko zaitut zure lagunekin, ez egoteko ni beti hor eta hola ni ere ateratzen naiz. Baina keba! Egon lagunekin eta burua horretan eta ya desiatzen etxera juteko eta hori, etxera jun eta ba hortik bi egunetara atxilotu zuten.” Egoera zail hauetan, espetxeratua izan daitekeen kidearen ongizatea bilatzean, batzuetan, bikoteak haien buruak alde batera uztera eramaten ditu. Lorearen kasuan hori gertatu zela ikus dezakegu. Dispertsioa Behin Espainiako kartzelan egonda, guztien beldurretako bat, zein kartzeletan amaituko zuten jakitea zen, zelako kide, eta batez ere, zelako urrun egongo ziren jakiteko. “Nora noia? (…) nik hori baneukan bilurra. Ez hainbeste urruntasuna, zeren urruntasuna bai, baina zuretzat pertsonalki baino zure familiantzat. Igual zu zaude espetxe batean urrunago dagona baina igual baldintzak hobiaguak dira… Baina familiatik aparte, de nora eta zeinekin toukau behar jat.” (Alaitz) Presoen artean sortzen diren harremanak aurrerago aztertuko ditugunez, orain dispertsioaren ideian zentratuko gara gehiago. Alaitzen kezketako bat, Euskal Preso Politikoen Kolektiboari ezartzen zaion zigor “erantsietako” bat da, hain zuzen, haien etxetik urrun dagoen kartzela batean egotea. Baina hasieran esaten genuen bezala, espetxeen barruan ere Euskal Preso Politikoak haien artean dispertsatu egiten dituzte. Jurdanen bikote S.k, Andaluziako kartzela batean amaitu zuen, beste bi preso politikorekin erabat bakarturik. Ez zuten beste inor ikusten. “Ez dakit ze gradu zekon, baina hori, egon zien juntu hemengo preso neskak, 3, eta eurek euren patixotxue, eta… ez zuten beste inor ikusten. Sekule besteren bat, horren inguruan egiten giñula berba beti. Osea, sozial bat. Zirela espezimen batzuk.” (Jurdan) Emakumeak espetxeetan gutxiago izaterakoan, bakarrik egoteko aukera gehiago izaten dituzte. Goiko egoera kasu. Emakumeen egoera kartzelan Emakumeek kartzela barruan bizitu behar dituzten dispertsio horiek, Euskal Preso Politikoek eta ama diren presoek bizi behar izaten dituzte batez ere (salbuespenak salbuespen). Baina guztiek espetxeak emakumeekiko hartzen duen jarrera pairatu behar izaten dute. Bazterketa hauek identifikatzeko garaian, adibide batekin geratzea zail egiten zitzaien elkarrizketatuei. Irantzuk adibidez honela definitu zuen kartzelan ematen zen egoera, zapalkuntza integralekoa bezala. “Da kanpoko soziedadearen erreprodukzio bat baina igual bortitzagoa izan daitekeena eta gainera segregazio batekin eta horrek ekartzen duen guztia.” (Irantzu) Espazialki, eskaintza aldetik, baliabideen aldetik… orokorrean guztian atzean uzten zituztela gogoratzen du Onintzek. “Emakumeak ginan beti como las ultimas monas, osea, emakumeen moduloa zen, kirola aztertu behar bazen egutegian, normalean mutilak beti zeukaten hobeto gu baino, modulo aldaketa eman behar baldin bazen, zeren errespetuzko modulo gehioago ireki behar dira mutilei begira, ba emakumeak egingo ditugu horrea eraman, moduloz aldatu ginan agian hiru aldiz, gainea azkenean ia-ia geratzen zea txarrenarekin. Ta gero gainera mutilak joan behar badira modulo horretara, lasai hau botako degu ta jarriko degu patio guztia ongi… badaude hor gauzak konturatzen zarena garela beti,… pues claro, azkenean 15 modulotatik 1 emakumeena, pues…” (Onintze) Preso Politikoentzako garrantzitsua da kartzela barruan lan politiko bat egiten jarraitzea. EPPKn militatzeak, edo kanpoan egon daitezkeen eztabaida ezberdinak kide artean ematea beharrezkoa da haientzat. “Espetxeratua izan zara zure militantziagatik eta bat-batean ez zara ezer zentzu horretan. Orduan militante sentitzea, eta bestalde espetxean euskaldunok duguna da (…) asko eta hori ematen du kolektiboak. Espetxearen helburua da zu bakarrik sentiaraztea eta kolektiboarekin ez, sentimendu hori beti de pertenencia a un grupo, horrek espetxean salbatzen zaitu.” (Ihintza) Hain zuzen, kolektiboan egoteak, preso izaera politikoa dutela aldarrikatzera daramatza etengabe. Haien borroka konstantea, euskal preso politiko gisa kontsideratuak izatea da, alde batetik, preso dauden arrazoiak politikoak direla agerian uzteko, eta bestetik, haiekiko egiten den espetxe politika konkretua agerian uzteko. “Bada borroka konstante bat zure izaera onartzeko, preso politiko bezela, ze hori da ukatzen dizuten lehenego gauza, abian hori ukatzeak ere ukatzen du gatzaka bat dagoeala EHn. Eta horrekin zaude etengabe zure izaera politiko hori aldarrikatzen, gainerako presoekin erreza da eta onartzen dizute” (Irantzu) Honetaz gain, zenbait emakume feministak, kolektiboaren barruan emakumeen egoera berezitua agerian utzi beharko litzatekeela uste dute, haiekiko zapalkuntza berezituak egiteaz gain, kartzela bera bizitzeko eta ulertzeko modu ezberdinak dituztelako. Kolektiboak talde baten parte izatea bermatzen dizu, baina aldi berean, zenbait berezitasun, kasu honetan emakumeen egoera berezitua, ez da islatua ageri lan politiko horretan. “Batzutan ematen du dela gai bat landu daitekeela edo landu behar dena, baina nire kezka da batzutan jendea ez dela konsziente, ez da ildo bat bezala, gaixo dauden presoak, edo dispertsioa, edo… Emakumeak espetxe politika diferentea bizi dute, orduan da, errealidade guzti hori nola bizi duten azaltzea, izan beharko litzatekeena, gaur egungo diskurtsoaren diferentea da, zuk galdetu didazun bezela den, nik hitz egingo dut emakume moduan nola bizi dudan espetxea, ez gizon bezala, eta uste dut diferente bizi dugula, eta oinarrian hartu dena beti izan da gizonezkoena, eta bai iruditzen zait gabezia bat dagoela, gabezia dago ez delako inoiz lanketarik egin, ez dago lanik apenas horren inguruan jasota, eta kalera begira ere oso lanketa gutxi egin da, ez bada izan bueno, mugimendu feministako kideekin kontaktuan jarriko gara eta a ber zer… edo amatasunarekin lotua… Ezin da horrela izan.” (Irantzu) 5.2.2. Harremanaren jarraipena? Espetxeratzeak, harremanean egoera berri bat suposatzen duenez, egoera honetan, harremana mantentzearen edo puskatzearen inguruan hausnarketarik egiten ote den galdetu nien elkarrizketatuei, eta inork ez zuen horrelakorik planteatu. “Oztopo”, “zailtasun”, “jarraipen” edo “moldaketez” hitz egin zuten, “negoziaketez” batzuek, baina egoera horretan harremanarekin jarraitu nahi ote duten ez zion inork bere buruari galdetu. Gerora, hausnarketa hau beharrezkotzat jo zuen batek baina gehiagok, baina momentuan, ez zuen inork egin. “Lehenengoa harremana izaten jarraitu nahi duzun edo ez. Nik uste. Ez igual hasierako momentuan, edo behintzat niri...baina nik bizi izan dudanagatik, lehenengo momentuan jendeari ez zaio hori burutik pasatzen. Da gure reflejoaren...bat besteari babestu a saco. Eta gero nik uste dut ia nekea agertzen hasten den heinean... osea, nik uste ez kanpokoak ez barrukoak hasieran ez garela guztiz kontziente dugun egoeran...vis guztiak, aber hilabetero,visak ...eta orduan ikustea hasten dela ya dudak. Eta hor bai, eta ia askotan inseguridadeak barrukoari de...baina merezi dizu, baina...nik uste askotan gehiago kezka hori dela barrukoarena kanpokoarena baino.” (Ihintza) “Keba, momentu bat bez ez da eon, bueno igaul burtik pasa iten jatzu baina planteatera heldu ez da heldu, urte hauetan ez da eon momentu bat platea dotenik, burtik pasa bai, baina garai horretan (…), atxilotze eguna eta falta zan momentuetan keba, burutik pasa bez, garai horretan ez, neuan prest inplikatzeko erabat. Edozertarako prest neuan.” (Idurre) Hala ere, bai ikusi ahal izan dugu, batez ere barrukoen partetik, kanpoko bikotekideak egiten duen lana dela eta zalantzak edo kezkak izatea. Batez ere kanpokoak egiten duen lan guzti horren aurrean, barrukoak eskaintzen diona gutxiegi ez ote den pentsatzean. “Azkenean dira beldurrak porke nahi edo ez preso dagoenak, nik uste, sentitzen duela, nik behintzat, zu barruan sentitzen zara pixka bat marronito bat. Eta badakizu zarela marroi bat, badakizu ez duzula hori pentsatu behar...sentitzen zara horrela. Bidaiengatik, paketeak,...konziente zara ke no aportas casi y recibes un monton...” (Ihintza) Eta emakumeek soilik ez, elkarrizketatu ditugun gizonezko presoek ere asko baloratzen zuten bikoteek haiengatik edo haientzako egiten zuten lan guztia, eta horrek ere modu batean presioa eragiten zien. “Esan nion, beitu, nik uste dut ni oso gustora nago zurekin, baina orain ditut kriston beharrak hemen barruan, behar afektiboak, niretzako bera zen oso sustengu handia eta nik aldi berean esan nion, nik uste dut harremana ezin duela izan harreman sendoa, ulertuta konpromiso altuko harreman bat, nik uste izan behar da askatasun osoko harremana, lehen baino gehiago, askatasun sexuala batez ere, osoa zuretzako, kanpoan zaudelako.” (Koldo) Egoera honetan, bikotekideak egiten duen guztia ikusita, eta mutilen begietan egiten zituen “sakrifizioak” ikusita, zenbait kasutan, bai elkarrizketatutako mutilek, zein elkarrizketatu ditugun bikotekide neskek kontatu digutenez, “askatasun osoa” ematen zieten mutilek neskak beste pertsona batzuekin harreman sexualak (eta kasu batzuetan afektiboak ere) izan zitzaten. Zenbait kasutan, badirudi nolabaiteko baimena ematen dietela mutilek neskei nahi dutena egiteko. Kasu gehienetan ordea, neskek, “haiek nahi zutenean egingo zutela” erantzuten zieten, eta erabaki hori “haiena” zela. “Niretzako zen obsesio bat hori, ba hori batez ere ez zela sanoa, me imaginaba como rollo, hau da jarraiitzea elizaren dogmak, erromantizismoa, zeozer idilikoa, bai-baibai posiblea da harremana mantentzea bizi osorako y sin tocaros ni nada, zen en plan, hau da surrealista hau ez da normala. Eta berak adibidez esaten zidan, hasieran arrazoia ematen baina gero, berak esaten zidan hori nik esango dut, ez zuk, ze nolako beharrak ditut kanpoan eta hori nire esku dago eta nik esango dizut, eta noski baietz egingo dudala beti nahi dudana, hori ni lo dudes.” (Koldo) Geroago aztertuko dugu harreman irekien “fenomenoa”. Kasu askotan ematen den egoera bat baita. Interesgarria da ere, harremana kartzelan sartzen denean harremanaren egoeraren inguruan duen ikuspuntua, horrek, kartzelako bizitza eramateko modua definitu dezakeela iruditzen baitzait. Adibidez, Irantzurentzat harremanak “jarraipen” bat izan zen kartzelan egon zenean. “Nik harremana bai bizi izan dut jarraitzen zuen zerbait bezela, eta bai uste dut elikatu dugula etengabe, zeren elikatzen ez baduzu, elikatu hitz egiten, hitz egiteko aukera gutxiago daukazu baina dituzunak aprobetxatu behar dituzu topera, orduan, uste dut oinarria izan zitekeela komunikazioa.” (Irantzu) Jarraipen gisa irudikatzeak, egunerokotasuna bizitzera eraman dezake bikotea, bakoitzaren espazioak aintzat hartzera eta horiekin harremana elikatzera. Beste batzuek ordea, kartzela, oztopo bat bezala ikus zezaketen haien harremanaren garapenean. “Azkenean badakizu dela epe laburreko obstakulu bat bidien, eta hori pasauko dala, azkenien pentsetan dozu, oin gaixki pasako dogu baina helduko da momentua berdin jarraituko dabela lengo moduen, ez? Horrek igual.” (Jurdan) Kasu honetan, Jurdanek dioen moduan, iraganean elikatzen ahalegintzen dira egoerari aurre egiteko, kaleratzean, “lehen” zeukaten hori aurkitzeko esperantzaz. Beste batzuek, lehenaldi hori bizitzen dute, baina baita etorkizuna ere. Ametsek paper handia hartzen dute harremanaren garapenean, eta kartzelako egoera “amaitzean” egingo duten horrekin elikatzen saiatzen dira harremana. “Apur bat zuen harremana iraganin eta etorkizunin zentraten da. Hau da, iraganeko oroitzapenetatik elikatzen da behin da barriro, eta etorkizuneko proiektu… proiektu horretan, baina orainin ezta gauza handirik.” (Argiñe) Kartzelan, harremana bizitzeko hiru denbora: lehenaldia, oraina eta etorkizuna, elkarrizketatutako besteek konpartitzen zutena. Noski, ez dira denbora itxiak, eta aldatzen joan daitezke. Ametsek, lehenaldia edo oraina bizi duten horietan ere eragina daukate. Iraganak ere presentzia dauka orainean… Hala ere, baliagarria izan daiteke harremana bera ulertzeko modu hauek kontuan hartzea, gerora, harremanaren beraren garapenean nolako garrantzia duen (edo ez) ikusi ahal izateko. 5.2.3. Harremanak kartzelan Elkarrizketak egiteko garaian, bai kartzela barruan egon diren neskak, zein haien bikotekideak preso izan dituzten neskak izan dira protagonista. Alde bakoitzak bere ikuspuntua du, bakoitzak bere bizipena duen neurrian. Beraz, atal honetan, ahal den neurrian, barruko esperientziak eta kanpokoak banatuko ditut (askotan errepikatuko direla jakin arren). Horrela, eremu bakoitzean dauden berezitasunak hobeto ikusi ahalko direla uste dut. Barruko esperientziak Bikote harremana garrantzitsua Elkarrizketatu ditudan preso ohientzako, gauza garrantzitsuenetakoa da bikotea espetxe garaian. Alde batetik ematen dieten babesagatik. Oso garrantzitsua da presoentzat egoera horretan babestuak sentitzea, norbaitengan konfiantza eduki ahal izatea. Haien ustez, besteak beste, bikote harremanak hori ematen die. “Bua, neretzat momentu hortan zan inportantea. Bai. (Isilunea) Zan euskarri bat. Ez dakit. Momenturen batean gaizki egongo banintz edo, ostra, jun eta norbaitekin askatu ahal zeana… eta bai egia da sentitzen nula alde horretatik erantzuna, ez dakit koltxoi hori hor egongo dala bezela. Eta ni momentu horretan bai behar non.” (Onintze) Bikoteak pisu handia hartzen du egunerokotasunean, bai komunikatzeko aukera asko harekin erabiltzen direlako, zein ametsen protagonista asko haiek bihurtzen direlako. “Eta gainera bikoteetan, esan duguna, espetxean zentratzen zara bikote harremanean, y te da vidilla, pero la mierda era, osea, azkenean gehien bizi duena da ondoan dagoena, izaten direla bikoteak… Para mimarle, para aguantarle, para hostias, mierda…” (Ihintza) Ihintzak bizitu izan zituen espetxean harremana eramaterakoan egon ahal diren bi aldeak, barrukoa eta kanpokoa, eta bere testigantzan oso presente dago, egunerokotasunean bikoteak hartzen duen figura garrantzitsu horrek, askotan, kanpoan dagoena mugatu dezakeela. Egin behar dituen lan guztiengatik edo bere egunerokotasuna kartzelan zentratzeagatik. Hala ere, ez da bakarra aspektu hau kontuan hartzen zuena. Preso ohi emakume zein gizonek aipatu egiten dute aspektu hau. Bikote harremana poztasun iturri bezala ikusten dute gehienek, ilusioa bizirik mantentzeko elementuetako bat bezala. Alaitzentzako adibidez, bikote harremana kartzelan zegoela hasi zuten, nahiz eta lehenagotik lagun harreman sendoa izan. Alaitzek, bere bikotearekin zuen harremana, “plus” bat bezala ikusten zuen. “Bizi neban de ostia, que buena, egoera honetan egonda, izan gazela gai apustu bat egiteko. Igual kalean ez ginan inoiz konturatuko eta harreman bat termino hauetan hasiko ez? Orduan nik uste igual beste bikoteetan ya harreman bat daukazunian ya minus bat bezala bizi dozula eta nik plus bat bezala bizi nabela.” (Alaitz) Plusa, kasu honetan, beste harremanekin alderatuta izendatzen zuen. Hain zuzen, berarentzako, kartzelan, harremanak eramateko muga ugari daude, eta harremana beste parametro batzuetan bizitu izan dutenentzako, harremana kartzelan negatiboa izan behar duela uste du. Harremana garatu ahal izateko moduak gutxitzen dira dudarik gabe (ikusteko aukera gutxi, hitz egiteko denbora gutxi, egunerokotasun bat-batekoa konpartitu ezin izatea…), baina honetaz gain, harremanaren beraren “funtzioak” ere aldatzen dira batzuen iritziz. “Zailtasun egoeretan harreman horri ematen diozu garrantzi gehiago, ematen diozu funtzio gehiago, funtzio oso ezberdinak ere bai. Hor bikoteak egin behar duena ere ez da bakarrik harreman normaletan egiten dena, hortik haratago doa, erlazioa familiarekin ere, igual ez da egon garai arte eta bat-batean da izugarrizko harremana… Hor ia agertzen dira faktore oso ezberdinak, eta ia bikotea ez da bakarrik hori, gainditzen du dimentsio oso-oso ezberdinak.” (Koldo) Harremanak zentroan jartzean eta honi funtzio berriak ezartzean, modu hobeago edo okerrago batean moldatuko dira bikoteko kideak. Kartzelan, batzuentzako, “obsesio” bihurtzeraino heldu dira bikote harremanak edo hauek galtzeko beldurra. “Nire tripako min nagusija bikote harremana izan zan. Ez dakit hori estrapola ahalko bada, hori in beharko zana zabalago ikerketia baina ni behintzat kartzelan momentu askotan bajoiaz egon, edo txarto egotia egonarazi dostan azan bikote harremana, bilurrak, galtzian bilurrak, osea, konstante bat.” (Gotzon) Beraz, ikusi dezakegun moduan, faktore oso garrantzitsua dira guztientzat bikote harremanak. Batzuentzat ez dira poztasun iturri bakarra, familiarekin, lagunekin, edo kartzelako kideekin izan ditzaketen harremana garrantzitsuak dira ere bai haientzat. Baina bikotea, faktore garrantzitsuenetakoa dela baieztatu dezakegu kasu guztietan, batzuetan, erdigunea izatera heldu delarik. “Nire kasuan positiboa izan da idealizatze hori, nik adibidez harremanak ez ditut idealizatzen, baina espetxean a saco. Era todo rosa. Momentu horretan nik uste dela autodefentsa.. X. ez da nire bizitzako zentroa, baina espetxean casi bai. Ni saiatzen nintzen orekatzen deien kontuarekin por ejemplo, baina nire pentsamendua etorkizunean %60ean seguramente izango ziren X.renak. Y tengo mucha gente en mi vida.” (Ihintza) Ametsak Esan bezala, amets egitea, edo etorkizunean pentsatzeak, garrantzia handia hartzen du bikotearen egunerokotasunean kartzelan. Etorkizunean burutu nahi diren planak, elkarrekin konpartitutako ametsak espetxetik ihes egiteko mekanismo garrantzitsua da presoentzat. “Nik uste dut barruan behar dituzula ametsak, joe ba ateratzen egingo det… Ba amets hoiek, hoiekin bizitzea ebai azkenean hortik pixka bat ihes egiteko, ametsen bidez egiten duzu ihes.” (Onintze) Hala ere, ametsen kontu honekin, batzuek ez zuten haien pentsamenduen edo zoriontasunaren giltza bertan kokatu nahi. Amestea beharrezkoa dela diote, baina saiatzen dira gauza “errealekin” amesten, edo egunerokotasunean egin ditzaketen gauza “txikiei” garrantzia bera ematen. “Eta nik uste beharrezkoa dala (idealizazioa). Nik imaginatzen dut, danak imaginau behar dogu. Inposible da zure bizitza bakarrik imaginatzea. Lau pareten artean eta hor gertatzen dana. Seria inhumano. Evidentemente baina zerbaitetan indarra jarri behar badozu eta elikatu behar badozu zure harremana, pues izan dadila en esa carta que le has escirto o en ese vis... mas que en prometer, en pajear en que vamos a ser felices. Vamos a ser feliz ahora, y en un futuro tambien o no. Ez dakit gustora ez?” (Alaitz) “Gero ere badituzu kanpoan dituzun ametsak, igual espetxean aurretik zenituen ametsak. Nik oporrekin amesten nuen pilo bat zeren ziren gure jolasa bebai, oporretan joatea, oporrak egitea egunero… Edo joatea por ahi jatera, edo zinemara, zela igual egiten genituen gauza hoiek.” (Irantzu) Amesteko bi modu dira, batzuena “errealagoa” dela esan dezakegu, eguneroko gauza txikietan zentratuagoa, eta besteena “onirikoagoa”. Baina harremanaren denborarekin (iragana, oraina edo etorkizuna) gertatu bezala, hemen ere alde batetik bestera salto egitea posiblea da. Gainera, hori izaten da modurik arruntena presoen artean, bien uztarketa bat egitea. Hala ere bai da errealitate bat, batzuek espetxeko egunerokotasunean ere amesteko baliabideak aurkitzen dituztela, eta besteek kanpokoak behar dituztela amets egiteko. Kartzelak harremantzeko ematen dituen bitartekoak Kartzelan, kanpoko jendearekin harremantzeko, deiak, gutunak, bisitak eta visak daude. Askotan, bitarteko hauek, batez ere bikotearekin erabiltzen dituzte. Maitasuna demostratzeko daukaten modua izan daiteke batzuen iritziz, zenbat eta dei edo gutun gehiago eskaintzen zaizkion bikoteari, maite duzunaren seinale. Beste batzuentzako “behar” bat da ahalik eta gehien komunikatzea bikotearekin. “Deitu… emm zenbat dei genituen? Zortzi… Ba sei gastatuko nituen berarekin eta batzuetan zazpi. Osea ama deitzen nuen astean behin eta saiatzen nintzen lagunen bat deitzen, txandakatzen nuen lagunen bat astean behin, eta gainerako deiak M.rekin, baina bueno, desfasatzen nintzen nahikotxo, osea bukatzen zitzaizkidan deiak igandea baino lehen, astelehenetan normalean egiten nituen bi dei jarraian,, 10 minutukoak. Zeren nik kanpoan berarekin hitz egiten nuen telefonoz asko eta bost minutu es que ez da ezer, orduan, astelehenak jartzen genituen 10 minututakoak, eta astelehena zen opari bat niretzako.” (Irantzu) Baliabide hauek kudeatzeko modua aldatu egiten da elkarrizketatutako pertsonaren arabera. Baina denek konpartitzen dutena, vis a vis intimoen erabilera da. Hauek, nahi eta nahi ez bikotearekin egin behar dira, eta hilean behin burutzen dira. Harreman sexualak izateko prestaturik dauden gelak dira, eta haien egoera kaxkarra eta “kutrea” izan daitekeen arren, guztiek bat egiten dute kartzelako momenturik intentsu eta hoberenetako bat zela esaten. “Bua, neretzako ziren onena, batez ere intimoa, familiarra ere bai, baina… hilabetean behin izaten ziren, jartzen ginen , prestatuago, aukeratu ze arropa eramango duzun, ez dakit nork egiten dizula peinau hau, ez dakit zer, baina zen pues, gure espazio intimoa.” (Irantzu) “Emocion. Sentsazio onak denak. Osea, nik uste, burua ere egiten dela eta ese propio.. mentalizatu beharra egin behar duzunerako, ateratzen dela natural. Osea, oroitzapena da, de hacer el mongolo, disfrutatu edo.. Igual porque somos de tendencia de hacer el subnormal baina… Ez nuen bizi izan frustrantea bezala, edo izango da motza…. Agurtzean bai beti un poco de… Azkenean burua joaten zaizu kanpora, eta ahazten zaizu kasi hor zaudela, eta berriro, mierda, otra vez… Gehien bat agurtze zati hori, eeehhh!!! Emocion, ongi, guay, pero ya de, queda un minuto, eta jo… (negar imintzioak egiten ditu) mierda! Baina ongi. Eta gero buelta ere subidon.” (Ihintza) Hala ere, bai sortzen da nolabaiteko “egonezina” aurrez aurreko hauen programazioarekin. Ez da, ez presoak, ez haren bikotekideak nahi duenean, baizik eta espetxeak esaten duen egun eta orduan, eta honek, batzuetan “gogoa atera behar” izatea dakar. Horrek izorratu dezake momentu hauen “berezitasuna” elkarrizketatu batzuen ustez. Hala ere, egoera honi aurre egin izan diete guztiek, eta ez dago bat ere ez oroitzapen txarra duenik. “Badakizu, espetxean es como el ratico, y rompe ahi.. Nik uste dut buruak ere egiten duela klak! Ez dagoelako besterik y te animas sola de camino… Oso ongi eraman genuen. Baina, azkenean no deja de ser forzado. Edo igual askotan zen, ahora me apetece estar… Pero… Azkenean programatzen duzu dena, programatzen duzu egunerokoa, programatzen dituzu zure harremanak…”(Ihintza) Ezkontza Aurrez aurreko intimoak egin ahal izateko, izatezko bikote paperak izatearekin aski da (lehen bizikidetasun ziurtagiriarekin nahikoa zen), baina zenbait kartzelatan paper hauek espetxeratze garaian eginez gero, sei hilabete itxaron arazten dute bikotea lehen vis a visak izan baina lehen. Hau dela eta, zenbait bikotek ezkontzeko hautua egin dute. Honen inguruan hala ere eztabaida ugari daude Presoen Kolektiboaren barruan, vis a visak izateko exijentziak geroz eta altuagoak direlako. “Zan eztabaida bat kideen artean zegona hor… eta gainera nik uste dut egon direla kide asko, horri aurre egiten, ez dugu horretara jeitsi behar, hau eskatzen digute, eta hurrena eskatuko digute umeak eduki behar ditugula, hurrengoa eskatuko digute agian pinoa egiten sartzea… Orduan hor eutsi egin behar da… Baina gero momentuan esatezu, nik nahi dudana da visa egin, nahi dut berarekin egon eta azkenean paper bat firmatu edo bestea pues, pixkat como que berdin zait, eta ordun egin genun ezkontzekoa.” (Onintze) Paper horiekiko axolagabetasuna erakustea izan da ezkondu diren askoren hautua, ez baitute egin ezkondu nahi zutelako (elkarrizketatu ditudan pertsonen artean behintzat). Beste batzuei aldiz gatazka gehiago sortu zizkien erabaki honek. “Guretzat ezkontza da gure ideologiaren kontra doana baina a tope, orduan, pentsatzen genuena zen, pareja de hecho egite horretan, eta bueno, ikusiko genuela zelan egin, eta de hecho ipar EHn egon nintzenean egon ginen hori begiratzen, baina Frantziar estatuan bi neskek ezin zuten egin, badago kontrato bat deitzen dela Pacs eta hori bai egin genezaken, baina hori egiteko joan behar nintzen espainiar kontsulatura eta orduan atxilotuko ninduten, eta orduan ezin nuen egin. (barreak) Orduan hori ere deskartatzen joan ginen eta Ipar EHn nengoela hasi ginen ezkontzarena mugitzen…” (Irantzu) Irantzuren familiak eta bikoteak “ez-ezkontza” deitzen diote egin zuten tramite horri. Etorkizun batean, egoera guzti hau amaituko denean, ospatuko dutena dibortzioa izango da, horrek, “guztia” amaitu dela erakutsiko baitu. Sexualitatea Sexualitatearen praktika vis a vis intimoetara mugatzen du espetxeak, eta askotan, presoek beraiek, horretara bakarrik mugatzen dute haien esperientzia sexuala. Zaila izaten da masturbatzeko momentuak aurkitzea askorentzat, batez ere bikoiztuta daudenean (zelda batean binaka daudenean). Preso batzuek, tarteak bilatzen ahalegintzen dira, komunetan, bakarrik egoteko aukera dutenean… “Oso arautuak daude harremanak, arautuak ez daudenak egiteko muga asko hautsi behar dituzu, batez ere psikologikoak direnak, izaten da intimidadea, jende asko masturbatzen da bakarrik, bakarrik dagoenean, zeren uste dut zailtasun asko dituzula beste pertsona bat aurrean dagoenean egiteko… Igual baten batek beste bide batzuk aurkitu ahal ditu, baina kalean bezala.” (Irantzu) Beste presoekin afektibitate eta kontaktu hori bilatzen saiatzen dira, besarkaden, masajeen, muxuen, etab.en bidez. “Guk afektibitatea gure artean bai lantzen dugu, gu asko geundenean, bueno ni oso mimosa naiz, eta igual eskatzea kili-kiliak elkarri edo bata bestaren gainean botata egotea, edo gutxiago zaudenean ere bai, eta nahiz eta eduki epoka bat ez daukazuna gogoa, ba beste batek eskatu… eta inkluso, sozial batekin ere bai eduki dut harreman bat oso estua, besarkadak ematekoa, osea afektiboa. Nire laguna zen, eta nik nahi nuen berarekin egon, eta inkluso, kili-kiliak eskatu. Eta lagun bati idazten niola, esaten nion, zuk nola betetzen dituzu zure behar afektiboak? Nire kezka nagusia zen mutilek zelan egingo zuten hori.” (Irantzu) “Emoten dabe emoten dabena (familia, lagun eta bikoteekin dituzun hartu emanak kartzelan), puntu, hori baina gehixo ez dotzue emango. Orduan, hau emoten dau, honarte heldu ber zara (marra gorago jartzen du), eta honarte zeuk kudeatu behar dozu eta kudeaketa hori barruan in ber dozu. Orduan saiatzen zara barruan modu batera edo bestera afektibidadez, sentimendu, kidetasun hori topaten eta nik topa dot kidietan, preso politikoetan zein beste kidietan bebai e?” (Gotzon) Presoarentzako zaintza lanak Bikoteak preso dagoen pertsonarentzako egin behar dituen lanak preso guztien ahotan egon ziren neurri altuago edo baxuago batean. Batzuentzat ezinbestekoa izan zen bikoteak egin zuen lan hori, bai haientzat, zein haien familientzat ere. Preso zeuden nesken bikoteek lan mota hauek betetzen zituzten, hala nola, paketeak prestatu, bisitak antolatu, erosketak egin… Batzuen kasuan, familiarekin banatuak zituzten lan hauek, eta besteen kasuan dena bikoteek egiten zuten. Lan hauek duten pisu handia mutilek aipatu zuten batez ere. “Gero egixa da ze helduleku bihurtzen den bikotia, edozertarako. (…) saiatzen nintzan pixkat, nik neukazan beharrizanak asetzeko dibersifikaten. Ikasketen rollua ez dakit nori pasakotzat, edo ez dakit ni zer liburu lortzia… baina azkenin askotan enbudo beregan amaitzen dabe.”(Gotzon) Gainera, lan honek zuen “kargaz” ohartuta, presio moduko bat sentitu zuen elkarrizketatuetako batek hauen aurrean. Bikotekideak egiten zuena “sakrifizio” handi bezala ikusten zuen Koldok, eta ez zuen nahi bikotearen bizitza horren beste baldintzatu. “Nik ez dut nahi baldintzatu ezer, nik ez dut nahi zure bizitza baldintzatu… a mi luego no me heches las culpas de egon gara bi urte horrela, ni espetxea eta zu kalean, baina hilean bi aldiz etortzen, deiak, gutunak… osea niretzako zen kriston lana, nik ikusten non bere aportazioa kristona bezala.” (Koldo) Harreman “irekiak” Behin eta berriz agertu den gaia izan da harreman irekiena. Kasu honetan, gehienek bat egin dute, esporadikoki harreman sexualak beste pertsona batekin izatea “normala” dela. Batzuek, kartzela aurretik horrela planteatzen zuten haien harremana, eta beste batzuek kartzela garaian planteamendu hau berrartu eta batzuen kasuan “gehiago ireki” dute. Preso egondako nesken kasuan aukera hori aurretiaz bazegoen Ihintzaren kasuan, baina berari dagokionez, kalean egon zenean “ez zeukan gogorik” sexu harremanak izateko beste pertsona batzuekin, ezta ligatzeko ere. Onintzek, gaiaren inguruan hitz egin izan dutela kontatu zidan, baina bera prest ikusten ez zela, zalantza handiak baititu harreman sexualak, harreman afektiboez banatu daitezkeen. Irantzuren kasuan, hasieran ikusi ahal izan dugun moduan, harremana planteatzeko beste modu bat daukate, esklusiboa ez dena, eta beste jende batekin bai sexualki zein afektiboki harremantzeko aukera ematen duena. Hala ere, bere bikoteak harreman eredu anitzetan denbora gehiago lantzen aritu dela dio, eta berak oraindik ikasteko eta lantzeko asko duela. Ihesean edo espetxean zegoela bere bikoteak beste harreman batzuk izan zituen, eta hauek “mugitzen” zutela esan zidan. “Sortzen zaizkizu, bueno ez dira beldurrak, dira zeloak, azkenean zure leku hori galtzea, pribilejiatu egiten zaituen lekua galtzeak mugitzen zaitu.” (Irantzu) “Eta nik lehenengo hilabeteetan ez baina bukaeran bai izan nuen inseguritate pixka bat (...) ni naiz hau (...) baina bai pasa nuen gaizki...ezin egon horretan bere bizitzan, hasi zen jende konkretu bat hartzen paper garrantzitsu bat bere bizitzan eta horrek areagotu zuen nire inpotentzia de no poder estar haya. Horrek ez du esan nahi bete behar nuenik nik bere hutsune guztia baina…” (Ihintza) Harreman eredua edozein dela ere, Irantzuk eta Idurrek azaltzen duten espazio horren galerak beldurtu egiten ditu elkarrizketatu ditugun preso ohiak. Horren aurrean beraz, Vis a visak egitea, edo komunikaziorako tresnak erabili ahal izatea, harremanean sakontzeko eta hau mantendu ahal izateko tresnatzat dute. “Niri horrek mugitu ninduen, karo Ipar EHn zegoela, pentsatzen nuen: izan da ni egon ez naizelako, osea es que normala da, ni ez naiz egon 4 hilabetetan eta berak ezagutu du pertsona bat eta gainera errepikatu zidana mila aldiz zen berak nirekin egon nahi zuela, eta osea, ni hautatu ninduela, orduan horrek ez zuen kentzen beste guztia eta nirekin egongo zela, eta nirekin jarraituko zuela bide guztian zehar. Orduan, gainera nik uste nuen ni espetxera helduta lortuko nuenean visak edukitzea, eta guzti hori, ere bai, ez nion ikusten behintzat esaten zuenagatik, harreman hori luzatuko zenik, nahiz eta gero nik kezkak eduki. Eta karo gero nire, nahi nuena zen ni visak eduki ahalik eta azkarren.” (Irantzu) Harreman irekiak aurretiaz hitz eginda bazituzten ere, elkarrizketatutako bi mutilek, kartzelan zeudela, haien bikoteei hauen praktika egin behar zutela esaten zieten, haien iritziz “ez zelako normala” harreman bat egoera horietan garatzea. Lehen aipatu dugun moduan, haien aldetik, neskarentzako hoberena zer den hausnartzen dutela ikusi dezakegu hemen, eta haiek, nolabait, baimena edo bultzada eman nahi dietela praktika “egokiak” eduki ahal izateko. Bi mutil hauen neskek ordea, argi utzi zieten, haiek nahi eta behar zutenean egingo zutela. Babesaren beharra Orain arte ikusi ahal izan dugun moduan, babes garrantzitsua dira presoarentzat kanpoan dauden pertsonak, haiekiko maitasuna adierazten dutenak. Horregatik, denentzat paper garrantzitsua betetzen dute bikoteek, kanpotik, babes eta maitasun hori adierazten baitiete egiten duten guztiarekin. Presoarentzat, egoera horietan, beharrezkoa da maitatua sentitzea. Egoera “estremo” horietan haientzako laguntzarik hoberena da. “Sentitzea maite zaituztela, zure familiakoak edo… eta ez zaudela bakarrik eta egiten duzunagatik, pentsatzen duzunagatik, edo egin duzunagatik, jendea zurekin dagoela edo harro egon daitekeela, ba oso inportante da.” (Irantzu) Hasierako momentuak Espetxeratzean, sentimendu ugari nahastu izan zaizkie elkarrizketatuei, haien bikoteak inkomunikatuta zituztenentzako, modu batean “lasaitasuna” suposatu ahal izan du, torturen mamuak alde egiten duelako. “Pena” ere sentimendu konpartitua da, baina ia denek, hasierako momentu horietan sentimendu hauek zokoratu eta “aurrera egiteko” indarra hartzen saiatzen direla adierazten dute. “Aurrera egiteko” honek, kartzelako dinamikara egokitzera daramatza bikotekideak, espetxeak nola funtzionatzen duen, zeintzuk diren egin beharreko lanak… Askok, hasierako momentu horietan (eta batzuetan luzatu egiten den egoera da) presoa “ondo” egon dadin saiatzen dira, berari animoak ematen, sentimendu positiboak transmititzen saiatzen… nahiz eta gero, espetxetik ateratzerakoan, lur jota gelditzen diren. “Ni juten nintzen bisitak egitera presoari zentzu batean transmititu behar diozu lasaitasuna, ongi zaudela, animoso zaudela, indartsu. Ez dakit, beste aurpegi batekin eta hortik atera eta egon negarrez, bajoiaz… pixka bat indartsu egon, bai telefonoan edo bai berekin egoterakoan. Beno, hola gaude baño…” (Lorea) Presoa animatu, eta babestu behar dela sinetsita daude bikotekide asko hasieran. Honek, haiek ere “espetxe txiki” batean sartu ditzakeela pentsatzen du Idurrek. Beran behintzat hala bizitu izan zuen. Bere bizi guztia bere bikotekide presoaren inguruan antolatzen hasi zen. Aurretiaz zuen dependentzia egoera hori, modu batean areagotu egin zitzaion. “Espetxean euan garaian segitzen egon nintzan guztiz inplikatzen, neure burua alde batera ixten, neure burua ez baloraten, neutzako denborarik ez hartzen, bera, bera ta bera. Azkenian ni be sartu nintzan espetxe txiki batean, alde batetik bai uste dut espetxeak bultzatzeotzula egoera horretara, baina beste alde batetik, neuk be erru puntu bat eduki neban eta bueno, heldu zan momentu bat krak egin nebala eta esan nebala, ke ba, ezin da horrela segidu.” (Idurre) Presoarentzako zaintza lanak Bikotekidea espetxeratzen duten momentuan, honen bikotekide eta familiako kideek, bizitza antolatzeko modu berri batetara ohitu beharko dute. Preso dagoen pertsonaren ongizatea antolatzen ahaleginduko dira, paketeak prestatuz, gutunak idatziz, bisitetara eta vis a visetara joanez,… Baina honetaz guztiaz gain, espetxean inor izateak, lan gehiago suposatuko dio egunerokotasunean bikoteari. Askotan berak hartuko du “guztia” antolatzeko ardura, eta lagunek presoa bisitatu ahal izateko NANak jasoko ditu, sei hilero hamar lagunen zerrenda antolatu beharko du, astebururoko bisitak hartzeko kartzelara deitu beharko du, … Batzuek, hala “nahi dutelako” dena antolatzearen ardura hartzen dute. “Amak utzi zuen dena nire gain. Nik lotzen nuen dena, erabakiak nik hartzen nituen…” (Lorea) “Eta bera egon denean espetxean ere antolatzen nituen nik bisitak, eta nengoen etengabe zer da behar duzuna? Y me decia lo que quiera yo? Zu zara hemen ez duena harremanik beste inorekin. Niri esaten badidazu etortzeko, esaten nion negoziatu beharko dugu, no voy a hacer lo que tu quieras, baina zuk esan behar zaitut orain hamabostero ez nagoelako ongi o ongi nagoelako (...) o lagunak behar ditut gehiago..zu joan esaten, nunca me dijo lo que queria, asike asmatzen nuen. Segun jendeak zer esaten zidan, zer behar zuen, nik zer behar nuen...” (Ihintza) Lan hauek egiteak, preso dagoen pertsonarengatik hurbilago egotearen sentsazioa aipatu izan dute batzuek. Harekin “konektatuta” sentitzeko laguntzen ziela. Beste batzuek ordea, lan hauek bikotearen familiarekin antolatzen zituzten, ardurak “banatuak” egon zitezen. “Ama eta M.ren artean, e… lagunena amak eramaten zidan, bueno nire ahizpa ere egoten zen bisita horiek egiten, paketean zer sartu zer ez biei esaten nien, bueno batez ere M.ri gehien bet berarekin hitz egiten nuelako, nahiz eta gero amak prestatzen zizkidan, edo bien artean.” (Irantzu) Preso egondako nesken bikotekideek lan hauek ere betetzen zituztela adierazi zidaten. Kasu hauetakoren batean ere, ez zuen lanaren zama guztia bere gain hartu. Jurdanek ordea, hasiera batean, guztiaz arduratu nahi zuela kontatu zidan, nahiz eta gerora, bikotearen amarekin eta aitarekin antolatu zuten lan guztia. “Gehixen bat hasieran nik hartu nauen hor...nik ingot eta eztakit zer... baina, gero bere amak gehio kontrolatzen zauen asuntue. Eta azkenien bixon artien. Eskatzen zauen zer gura euela, juten nitzen Bilbora, etxetik zeozer, ba juten nintzen hartu...” (Jurdan) Egoera honetan, Idurrek ezin izan zuen gehiago. Lan karga handia zeukan bere gain, alde batetik berak hartutako ardurengatik, baina baita bikotekidearen familiak (batez ere amak) eta lagunek ematen zizkioten lanengatik. “bere amak adibidez, zeuk bere andriak eta neuk bere amak ez botzagu laguntzen nork lagundukotzo, ba?” (Idurre) “Lagunen partetik eta ez, inoz ez dot eduki inongo… Inork ez nau esan niri bizimodua nolako izan bir dan bera espetxian daolako, inoz bez… Bere amen aldetik bakarrik izan da. Hombre bai ikusi izan dot bere lagunen aldetik, ba bere neska laguna nazenez, ardura batzuk, benga, Idurreri pasako dotzaguz. Hori bai dot ikusi.” (Idurre) Agian, elkarrizketatu ditugun beste neskalagunek bezalako lan karga zeukan (agian handiagoa), baina berak ezin izan zuen gehiago. Lan banaketa justuago bat eskatzen eta bilatzen ahalegindu zen, eta bere bikotea kondena bat betetzeko kartzela batera mugitu izanak, horretan apur bat lagundu zuela adierazi zigun. Elkarrizketatu genuen garaian, bere beharrak gehiago kontuan hartzen zituen lan banaketa bat zeukan, bere neurriak markatuta. “Berak bixitxak hartzen ditxu, ni lehenengo urtian hilean hiru bidar edo juten nintzan bertara, eta gaur egunian hilian behin juten naiz gutxi gora behera, ordun horrek karga handi bat kentzen dotzu bebai, bilatzen ibili beharra noregaz juan, bilatzen ibili behar asteburua bertan pasa, ekonomikoki dirua lortu… ba karga handi bat kentzen doztu bebai, ta neure gauzak eitxeko denpora gehixo daukat. Paketien kontuan eta diruen kontuez bere gurasuak arduratzen dira, periodikua sartzea ta hori dana bebai, eta… nik lagunakin bisitak lotziaz arduratzen naz, bisitak eta hori berak hartzen ditxu, niretzat hori karga handi bat ixan zan, astero deitxu ta deitxu ta deitxu. Azkenian espetxeak pe bere eragina negatiboa eduki dau, ez da bakarrik izan gure harremana, baina arduratzen naz bisitak antolatzeaz, ze asteburutan nor jungo dan, eta kontu hori bakarrik da nire arduria, ta orain askoz gitxiago juten naz ta…” (Idurre) Hala ere, lan banaketa horretan, bikotearen familiarengan utzi da “karga” gehiena, eta ez beste pertsona batzuen artean banatu. Ez dugu lan banaketa “kolektiboagorik” topatu elkarrizketa batean ere ez. Dena bikotearen eta familiaren eskuetan geratu izan da. Presoak ere, bere aldetik, lan banaketa horretan, ahal duen neurrian ardurak hartzea garrantzitsua da. “Bai, bai, … edo preso gehixenek euren erropak garbitzen hasiko balitzatekez…txorrada bat emoten dabana. Guk batzutan bai, batzutan e! nik ez e, baina badakit arropa zikinek ateratzen ziela kanpora edo…” (Argiñe) Elkarrizketetan, “bakarrik” egon daitezkeen preso batzuek kasuaz hitz egin zidaten zenbait elkarrizketatuk, familiak “ezer” jakin nahi ez dutenen kasua. Kolektiboaren barruan, egon badaude horrelako pertsonak, baina herriko lagunen artean, haren beharrak asetzen dituzte modu kolektibo batean. Lagunek ardurak banatzen dituzte haien artean. Baina familiak edo bikoteak presoari “uko” egiten ez diotenean, ardura guztiak familiarengan geratzen dira, eta ez da kolektibizatzeko saiakerarik egoten (elkarrizketatu ditudanen kasuan behintzat). “Negoziaketa niri klabetako bat begitantzen jat e…eta gero hori, kolektibuana, eske nik beti pentsau izen dot, ba lagunekin antolatzen din kartzelan dauezan pertsona horrek, horrek eztiz sentitzen bakarrik, eztakue euren beharrizan bat bez falta izeten, lagunentzako ezta kriston karga, porke lana askoz banatua itxen da. Eta zentzu horretan nitzako lan banaketiai bai emon bihar jako buelta bat. Lan karga haundixe da, holan da. Bai badakaz lan batzuk, baina lan banaketiai buelta batzuk emon biakoz. Ezin da dana bikote edo familixian gain jauzi.” (Argiñe) Egunerokotasunean harremana elikatuz Harremana beraz modu batean aldatu egiten da, bai aurretiaz ez zegoen lan “karga” bat hartzen duelako bietako batek, eta bestalde, elkarrekin egoteko aukerak mugatu egiten direlako. Vis a visak aipatzen diren lehen bitartekoak dira. Hauek dira hilean behin “lasai” egoteko aukera ematen duten horiek. Baina preso egondako bikotekideen elkarrizketetan, aurrez aurreko hauen inguruko iritzi “negatiboak” ere jaso ditut. Presioak, gehiegi arautua egoteak… deseroso sentiarazi izan ditu zenbait elkarrizketatu hasierako aurrez aurrekoetan. Pixkanaka egoera hauetara moldatzen joan ziren, baina hasiera batean, edo batzuetan modu jarraituan, gogorrak ziren elkarketa hauek. “vis a visena txorrada bat da baina osea gogorra zan hara jutia eta…gogo barik txortan eitxi edo…e…zuk barrun beste kezka batzuk dekozuzela…nik gogoratzen na lenengo vis a visin txortan in da negar ein neban. Eta ez da….emozionalki gauza pillo bat mobitzen zatzuz, kartzela bat da, …osea nahi eta nahi ez kartzela bat da, zuk badakizu hor dauela bera, ta hau dala hileko momentu, bi orduteko kontrarreloj baten inbizu gogu dekozun dana…” (Argiñe) “Lehengo vis intimoa izan nuela, errespetu handiarekin baina prostituta bat sentitzen nintzen. Paper hori, ez? Zen zenbakia esan, pum, giltzez itxi, gela txiki batean sartzen zinen noiz etorriko mutila, atea jo arte eta zen tratu aldetik pixkat…” (Lorea) Kartzela barruan egotearen etengabeko oroitzapenak, eta gelaren beraren itxurak, batzuei hasierako momentuak larrituta pasatzea eragin izan die. Hala ere, bikotearekin elkartzen diren momentuan, gehienek berriz lasaitzeko eta gozatzeko aukera izaten zuten. Presoen kasuan kartzelan zeudela “ahazteko” balioa izaten zuen batzuetan, eta bikotekideek kasuan, batzuetan, han zeudela gogoratzen ziren, eta horrek zaildu egiten zien erlazio sexualak praktikatzea besteak beste. Hala ere, azpimarratu behar da, orokorrean sentsazio onak direla gogoratzen direnak. “Bai bai bai bai. Nik ikusteoten momentuan deseo hori, bai ta deseotelako itxen dot, bestela ez neban egingo inundik inora. Bai sortzen da, momentuz behintzat, horretan ez dau arazorik (barreak). “(Idurre) “Bai bai. Gainera beti zen lehenago bisita eta gero visa. Orduan zan tipo, para luego el postre. (Barreak).” (Jurdan) Gutun bidez bikotekide presoarekin komunikatzen dira bikotekide neska guztiak. Gutun asko idazten zituztela gogoratzen dute. Honekin, bikoteari egunerokotasunaren berri eman nahi izaten diote, maitasun gutun “politak” bidali, hausnarketa baten berri eman… “Ba nik idazteotzaz karta pillo bat, ta karta polit-polit-politxek idazteotzaz, bai e..ta alegintzen na hori nire eguneroku ta esan doten modun, bera ezta ta ordun ba nire egunerokun inportantik izen dizen gauzak eta bera helarazten” (Argiñe) “Adibidez gutunak… gutun pila bidaltzen ginen, pila pila bat. Eta gaur egun irakurtzen duzu eta esaten duzu “joe! Hori jarri nuen!” edo “joe! Berak hori jarri zuen”, baina momentuan pues etorkizunataz hizketan, haurrak, osea ya holako gutuna. Idatzi pila bat!” (Lorea) Erromantizismoak indar handia hartzen du kartzelan neska hauentzako. Denek aurretiaz horren beste erabiltzen ez zuten hitz egiteko eta amesteko modua garatzen dute kartzelan. Batzuek, gerora gutunak berriro irakurrita (Lorearen kasua adibidez), harritu egiten dira erabiltzen zituzten hitz eta esaldiengatik. Erromantizismoa kartzelan bai bikotekide neskentzako, zein preso dauden neskentzako indarra hartu zuen. Beste elementu bat mugikorrarekiko dependentzia da. Normalean, bikotekideek, ia egunero deiren bat jasotzen zuten haien bikotekideen aldetik. Deiak soilik barrukoak egin ditzakeenez, momentuan hartzen ez bada, berak berriro deitu arte itxaron behar izaten da. Honek, eta eguneko ilusioetako bat izateak, batzuei mugikorrarekiko dependentzia handia eragin izan die. “Nire egunerokotasunean suposatzen nau, ba hori, normalean astean sei dei eitxen ditxu, orduan bera egunero dakaten hori da, bere deia hartukotela, guztiz ilusiñoz hartzeot, eta oin ez daukat hain pendiente mobila, lehen edozer eitxea ixten naban dei horreri, mobilari begira egoteko, ia noz jasoko oten, baina bueno…” (Idurre) Kartzelak berak harremana “garatzeko” eskaintzen dituen baliabideez gain, kanpoan geratzen den bikotekideak bere mekanismoak garatuko ditu bikotekidea gertu sentitzeko, harremana elikatzeko… Batzuek adibidez, bikotekidearen inguruan murgildu egiten dira, haien lagunekin harremanak egiten dituzte, bere familiarekin harremana estutzen dute… “Elikatzen dot bebai (harremana) bere harreman sariaz egoten, hori da ba imajinau, bere gurasukin edo bere kuadrilakuk ikusten baduaz ba igual kuadrilakukin lehen hainbeste berba igual eingo ez nebana ba oin bai…ba hori….bai holako gauzen bitxartez. Esanahi dot adierazten beti berarekiko ba maitxasun hori.” (Argiñe) “Gainera, nire amarekin asko egoten zen, eta nire ahizparekin. Nire ama bere herrira asko joaten zen, eta a ver zelan zegoen gauza, zelan ez… Etxearen gauzak… Hori ere amak eta M.k kontatu zidaten ondoren, bere lagunak ere bai asko-asko lagundu zuten, eta oso inportanteak izan ziren berarentzat, eta ez dakit, nik badakit nire ama egongo zela nire gestio guztiak ondo egiteko, eta egin zituen ondo.” (Irantzu) Familia Irantzuren eta bere bikotekidearen kasuan, familiarekiko harremana aurretiaz zegoen, baina beste batzuen kasuetan egoera honetan ezagutu zituzten familiak. Argiñek, aurretiaz ezagutzen zituen arren, harremana asko estutu zen bere bikotekidearen espetxealdi garaian, eta hasiera batean laguntza handikoa izan bazen ere, harremana utzi zuenean, familia ere haien bikote erlazioaren erdian sartua zegoela konturatu zen. Irantzuren kasuan bezala, amak egiten zituen Argiñeren bikotearen gestioak, eta honek, bikotearen luzapen bat bezala bihurtzera eraman zuen. Egoera “ona” zenean ez zen arazorik egon, baina haien arteko gatazkak hasi zirenean arazo bilakatu zen. “Gurasuei kontateotzen dana, zelan sentitzen zan..eta oso txarto egon omen zan. Nik klaro eztakit. Baina, eta ordun ba gurasuk halako ba ezkortasun bat eduki ben…bueno ezkortasuna ez, haserre…bai…eta bere gurasukin harremana eten zan, eta ba hori…ni gogoratzen na negar pillo bat bere amak, nik beran amai, beran aitxek be berba eitxiai laga ezten, nik berai anaixian bitartez eitxen neban bitartekarixe…” (Argiñe) Beharrak beteak? Aurretiaz aipatu dugun lan eskerga hori dela eta, batek baina gehiagok zalantzetan jarri izan du, batez ere presoek, horrek guztiak merezi ote duen harremanarekin jarraitzeko (lehen ikusi ahal izan dugu batzuek beldurrak garantzen dituztela eskaintzen dutena, jasotzen dutena baina gutxiago dela iruditzen baitzaie). Harreman afektibo eta sexual hauen beharra handia da presoentzako, aurretiaz aipatu dugu bezala, sostengu handi bilakatzen dira. Baina kasu honetan, harremanarekin jarraitzea erabaki zuten neskak entzutean, haiek kontziente dira ez dutela jasotzen behar eta nahiko luketen haina, baina beste moduetan hori bilatzen ikasten dutela. “Badakit baldintzak zeintzut dizen, bakit harreman baten biherko nebana ez nabela emoten guztiz, baina.. ba bueno, irduitzen jat ez dala nire bizitzako aspektu bakarra. Ordun bakit beste aspektu batzutara, eta ikasiot eta banabil horretan ba asetzen.” (Idurre) Harremanak beste parametro batzuetan antolatzen dira, haiekiko aurreikuspenak jaitsi. Batzuetan, etorkizunera begiratzea beharrezko egiten zaie batzuei egoera horri aurre egiteko. “Momentuak hartzeoraz etorkizuna irudikatzen eta lagundu itxen nau e? Niri behintzat asko laguntzen nau, etorkizuna irudikatzeak. Gero igual momentua heltzen Emakumezko bikotekidearen estereotipoa “Askatasun” honen aurkikuntza, edo modu ezberdin batean bizitzea hala ere ez da erraza. Zenbait pertsonek, presoaren estereotipoa duten moduan, bikotekidearen estereotipoa daukate. Triste, bikotearen zain dagoen emakumezkoa bezala identifikatzen dute askok. Honek, alde batetik, emakumezkoaren rol jakin bat bilatzera eta hau eskatzera darama jendea, baina bestalde, pertsona horren erdigunean presoa jartzera daramatza. Haien izaera propioa galdu, eta norbaitek bikotekide bilakatzen dira. Gatazka ugari sortzen dizkie honek elkarrizketatutako neskei. “Oso txarto ikusia dago preso politikoen ingurunean, se supone askatzailea den mugimendu batean egon behar zarela super lotuta, eta berarekin bezala, kanpoan, preso ohien bikote askori gertatzen zaiela hori, izan behar zara super zaintzaile, egon behar zara denetarako, ematen du ez dela kontutan hartzen zu zelan zauden, eta gero ia, ez daukazu askatasunik, barrukoak eduki dezake, eta egin dezake edozein gauza, baina kanpokoa dago luparekin kontrolatzen dute, eta nire ama ez dute luparekin kontrolatzen eta nire bikotea bai.” (Irantzu) “Uff, ba egixa esan ez jat gustaten, Idurre da K. presuan neska laguna, ez. Ez jat askorik gustaten, ba alde batetik, ba jendi topatzen dozu kalian eta jendi guztik egiten dotzun lehenego galdera: Zelan K.? Edo, ba dana da berari, bere inguruan eta igual zuk bai eukiozuz espazio batzuk ba zeuri buruz berba eitxeko, ta gero gainera, nire kasuan, nik uste dut presoak bai diazela pixkat idealixatzen eta ez dakit zelan deitxu… Zentzu batean positiboa bebai ahal da ixan e? Baina bueno,…” (Idurre) “Horrek niri pillo bat, bai bai…nik hori…amorru bat emoteozten horrek! Igual aurkezten jenti ta eztakit zer ta igual imajinau, E.ren ezagun batzuk eta presentaten nabe ba E.ren e hori, E.ren neskalagune. Ba ni na Argiñe, edo jentik galdetzen dotzunin, zure lagunek dinek ba zelan E.? Lehenengo galderi, ba ez! Zelan ni ta gero zelan E…baina niri horrek bai, beti esaten notzan, ondo E. ta neu bebai.” (Argiñe) “preso...batez ere mutila bada...preso baten neska izanda,... nik ezagutu dut e hori...que hija de puta que esta de juerga, que hija de puta que no esta muy en San Blas alde egiten duenean esperando, e...duela gutxi lagun batek utzi zuen preso batekin y como se pasa que el pobre está en la cárcel...(…) jendarteak baina askotan guk ere bai, mutila dagoenean barruan eta neska kanpoan neskaren rola dela egon eta de hecho ikusi behar da bakarrik ze aguante dugun horrelako egoeretan.” (Ihintza) Esan bezala, honek guztiak, presioa eragiten die bikotekide neskei batez ere. Elkarrizketatutako preso ohi emakumeen bikoteek eta Jurdanek antzekorik bizitu behar izan ez zutela adierazi zidaten, orduan, pentsatu dezakegu, presio hau emakumeengan sortzen dela bakarrik. Egoera hauetaz hitz egiteko, oso garrantzitsutzat jo izan dituzte haien berdinen arteko sareak. Hau da, beste preso batzuek bikotekide neskekin elkartu ahal izatea eta gai ezberdinen inguruan hitz egitea. Alde batetik, egoera berean egonik, ulermena handiagoa delako, eta bizipenak ere antzekoak direlako. Senideen artean sortzen diren sare hauek beraz garrantzitsuak dira aurrera egin ahal izateko. Argiñeren kasuan, harremana kartzelan uztea erabaki zuenean, garaian ulermen gehiago aurkitu zuen bikoteak preso zituzten nesken aldetik beste inondik baino. Militantzia eremuko zenbait pertsonek gainera, ulertu ez, eta harremana uztea aurpegiratu zioten. “Niri bai aurpegiratu izen doztie…ba ia militanti izenda ia zelan laga neiken kartzelan dauen mutil bat edo ta edo ia kartzeliatxik zelan laga neiken bikote harremana” (Argiñe) Beraz, ulermen eta babes sare hauek beharrezkoak dira kartzelan harremanak aurrera atera ahal izateko. Gainera, senide eta bikotekideek egiten duten egunerokotasun hori, haien bizipen horiek, ezagunagoak izan beharko luketela konpartitzen dute elkarrizketatu denek. Presoaren egoerez nahiko hitz egiten dela uste dute baina haren senitarteko eta bikoteek bizi behar duten egunerokoa gutxi ezagutzen dela uste dute. Sortzen diren gatazkak konpontzeko, eta estereotipoekin apurtzeko balioko lukeela uste dute. “Ez da ezagutzen. Eta beharko zen. Bai ze, aurreko udan ere lagun batekin hizketan ba bera hasi zen bere bikotea ere espetxean zegoen eta hor ohartu ginen berak berea kontatzen eta nik nerea puntu berdinera iristen ginela. Eta noiz arte? Pues erakutsi edo adierazi behar dugu jakinarazi besteei zer den, ez? Zer sentitzen den eta nola den, ez?” (Lorea) Harreman “irekia” Harreman ereduen inguruan ere hitz egin izan nuen bikotea preso izan zuten neskekin. Eta haietako biri ere, Loreari eta Argiñeri, mutilek planteatu zieten hori egiteko aukera. Argiñe beste pertsona batzuekin egon zen harremana utziko zuela erabaki eta gero. Lorea aldiz, bikotea preso zuen bitartean harreman batzuk izan zituen, eta berarentzako zaila izateaz gain, bikotea preso zuelako egin zuela adierazten du. Gaur egunean ez luke horrelakorik egingo egunean duen bikotearekin. “Egia da nire ustez bera kalean… osea, hori gertatu zitzaidan bera espetxean zegoela, bestela ez dut uste hori egingo nuenik. Eta ez dakit agian momentuan behar duzula, ez dakit, maitasuna edo…zentzu batean ere, pena ematen dizu duzulako beste pertsona barruan eta ez du berak erabakitzen egoera horretan egotea. Baina argi nuen nahiz eta mutil batekin tonteatu edo festa batean igual muxu pare bat eman edo…. Banekien hortxe gelditzen zela.” (Lorea) Bikote harremanak etetea Bikotea preso zeukatela Argiñek eta Onintzek bikote harremanekin amaitzea erabaki zuten. Bi esperientzia kontrajarri dira. Argiñeren kasuan, vis batean esateko erabakia hartu zuen, baina telefonozko elkarrizketa batean gaia atera eta bertan bikoteari zalantzak azaldu zizkion. Garai horretara arte ez zuten inolako gatazken inguruan hitz egin. “Zuk adibidez gaur folloren bat badekozu zure bikotigaz ba igual egoten za goixeko ordubixak arte berbetan eta ondo konpontzen da, baina hor problema txiki bat luzatzen da igual hilabeteko horretara….porke bost minutuko deixe, kolgau, beste bat deitzen dotzu, eztozu…nahi dozun dana ezin dozu esan, gero vis a viseta zoiez baian karo, hilen behin ikusten dozunez eza hasiko bez e…ez? Nahi dozu ahalik eta onduen egotia eta gainera bi ordu daukozuz eta ordun…osea…prozesu hori ez dotzu emoten bizitzeko….osea gauzak konpontzeko prozesu hori ez da…ordun nik bai eitxen nabazen ebitau konfliktuk.” (Argiñe) Berak aitortzen du, agian aurretiaz hitz egiten hasi beharko litzatekeen gai bat izan zela, baina kartzelaren egoera berezi horiek zaildu egin zioten bere ustetan aukera hori. Azkenean, kartzelako mugek eta egoerek gainditu zuten Argiñe, eta horregatik erabaki zuen harremana etetea. “nik ez dot ukatzen kartzelietxik eten nebala harremana, nik kartzeliatxik eten neban, osea…gero eitxen dot hausnarketa bat hor jokatzen daben papera bakotxak,baina diñot, nik hor laga neban, niri enabelako asetzen bikote harreman horrek. Eta enaben asetzen kartzeli euelako tartin eta hori holan esaten dot” (Argiñe) Onintzeren kasuan ere kartzelako mugek eragin zuten harremana uztea. Kanpoan zegoela beste pertsona batekin harremana estutzeak, muga horietaz kontzienteago egitera eraman zuten. Gainera, bere garaiko bikotea estatu Frantsesean zegoen espetxeratua, eta bertan ez zeukaten vis a visik, ez telefono deirik. “hara nindoanean zan ahhh, oseaaa, maite nun pillo bat, baina gero egunerokotasunean komunikazio eza, ez dezu ezer jasotzen, bueno, bai, praktikoki ez dezu ezer jasotzen, gutun bat jaso dezu, eta egun hortan buaa, baina gero, bestela… eta hola pixkanaka-pixkanaka zan bestearekin ia topatzetik ia askoz gehio, eta denbora gehio konpartitzen dezula ta kriston zalantzak, ta kriston, bai, bai… eta pixka bat nik uste det, bai, ba horrela joan nintzen beste mutil honekin konpartitzen, espetxean zegoenarekin, ba begira hau pasatzen zait, eta es que hau pasatzen zait, osea, eta beti esan det, da pertsona bat neretzat oso oso inportantea izan dena, ta egun ere badana, baino momentu hortan neri muga hoiek, superatu in ziaten, bai.” (Onintze) Onintzeren kasuan, azkenean, Frantzian preso zegoen mutilarekin bikote harremana etetea erabaki zuen, eta gaur egunean bere bikotea denarekin bikote harrema bat hastea. Baina berak, inoiz ez zion Frantziako horrekin harremanak izateari utzi. Bisitak egiten jarraitu zuten, mutilak berak, bere egoeraren kontziente izanik ez baitzuen Onintze “lotu nahi”. Argiñeren kasuan ordea, harremana telefonoz eten behar izan zuten, eta bikote ohiak ez zuen inoiz onartu beste bisitarik berarekin. Gaur egun oraindik gutunak idazten dizkio, baina ez du erantzunik jasotzen. Argiñek ere presio handia jasan behar izan zuen bere inguru militante eta afektiboaren partetik. Harremana eten izana ez zuten ulertzen, eta haren hitzetan, denek eman zioten iritzia egoera horren inguruan, inoiz eskatu ez arren. “niri pasa atena, sentsaziñoye zan, papelak eitera zoiezanian inork ez dotzu galdetzen, kenduta batenbat atrebitzen dala: ze baina…e…galdetu…ein eingozuz papela beregaz edo pentsauzu edo oin zer…galdetzetzune ez? Bestelan por etxo emoten da beregaz ein eingozula nire ustez, nire pertzepziñoie. Ta hor jente gitxik galdetzen dotzu zer. Hori bai , lagaten dozun momentun…baina kristo guztik emotetzu beran iritsixe, pero de ke, osea ulertzen zate?, eta ein handi baten preso bataz zabizenin zure bikote harremana publiko bihuyrtzen da, ze eurek personaje publikuk di. Aber ulertu…osea ulertute…bai osea eurek di ezagunak eta zu jente askontzako ezaguna za bebai, za E.ren neska. Eztakit zelan esan, eta zentzu horretan lagaten dozunin, derrepentin danak emotetzu bere iritzixe, onera edo txarrera baina emon itxetzue, eta esatezu aber…inork…edota ein nebanin eztoztazun preguntau ba.” (Argiñe) 5.3. Bikote harremanak kartzela ondoren Idurreren bikotea izan ezik, elkarrizketak egin nituen garaian, beste guztiak espetxetik kanpo zeuden. Honek, behin espetxe aldia amaituta bikote harremana berrartzeko izandako baldintzak pixka bat aztertzeko aukera eman zigun. Hasieran, kaleratzea euforia handiarekin bizi izan zuten, nahiz eta espetxetik atera berri ziren batzuei zaila egin zitzaien haien kideak barruan uztea. Sentsazio gazi-gozoak aipatu zituzten askok, baina orokorrean, momentu horiek euforia moduan bizitu izan dituzte denek. Kartzelako esperientziaz galdetuta, harremanen inguruko bizipenek izan duten garrantziaz ohartu daiteke bat. Bai bikotearekin duten harremanak izan duen garrantzia, lagunekin sortu ahal izan diren loturak, harreman afektibo berriak… Horrek guztiak pisu handia dauka elkarrizketatuen bizi istorioetan. Kartzela barruan, harremanak intentsitate handiz bizi dituzte presoek, bai bikotearenak, familiarenak edo laguntasunezkoak. “Netzat dia sentimendu extremoak, osea, ba bai gaizki zauden bezela, gero zaude… jendearekin bizi dituzun esperientziak eta ikusi dezun jendea hortik pasatzen eta jendearen traiektoriak denak. Ostia, esaten dezula, ze jende dagon eta ze altxor dauden hemendikan.. bai eta nola eraikitzen dituzun harremanak eta nola… Nola hitz egiten duzu sentimenduetaz, ez dakit… Bai ba kalean lagun batekin eraikitzea kostatze zaizu igual hainbeste denbora,(…) eta hemen egiten duzu batzukin harreman bat ia-ia desde el minuto zero, ez dakit. Ebai da egoera bat de, babestu behar gea, zaindu behar gea, elkar maitatu behar gea eta… ordun ebai guzti horri ematen diozula kriston garrantzia.” (Onintze) “Ba positibotik asko ikasi dudala. Osea izan da, esperientzia bat oso ona, ze oso egoera estremo batean bizi izan ahal ditudan harremanak, gauzak, o sea mundu berri bat ezagutzea, sozialekin lotua dagoen guzti hori, nire ingurunean ez da… Eta nire herrian marjinalidadean dagoen jendearekin ez naiz erlazionatzen, nire ideologiatik kanpo dagoen jende askorekin bai,kalean topatzen naizenean, baina jende hau ez da kaleetan aurkitzen, eta hori adibidez orain bai galdu dut, espetxean ezagutu dudan guzti hori.” (Irantzu) Kartzelan beraz, nolabaiteko “harremantzeko erraztasuna” izan dute presoek. Bisitetan ere antzeko zerbait sortzen dela diote preso ohien bikoteek. Beste senideekin sortzen diren harremanak, elkar ulermenezkoak eta babesekoak izanik, oso arin ondo sentitzea lortzen dute elkarrekin. “Nire aldetik behintzat, harreman pilo bat ein dodaz, jende asko ezagutu dot, babes, aurretik ezagutzen neban jendiengandik babes handixa ikusiot, bai harreman aldetik, asko hobetu, positibo modura balorateot, orokorean. Harreman asko sortzen dira, zure egoeran dagon jende asko ezagutzen dozu, bere inguruko jende asko ez zenduna ezagutzen ezagutu itxen dozu eta ganera, zeu bakarrik zaoz harreman horretan, K. ez dago ondoan bez, orduan beste modu batera ezagutzen dozu pertsona hori be… Bai. Ingurukoengandik be, aurretik ezagutzen neban jendiangandik be, ba hori, babes hori hartzeozu.” (Idurre) Orokorrean beraz, kartzelaren inguruko argazki batean, gehien azpimarratzen dutena harremanen garrantzia, intentsidadea eta sorrera da. Kartzelak orduan, aurretiaz zeuden harremanetan murrizketak eragiten dituen arren, harreman berrien sorreran eta pertsonentzako hauek duten garrantzian eragin handia daukate. Aurretiaz zuten harreman horretan ere eragin positiboa izan duela esan dute batzuek. Egoera gogorrei aurre egin ahal dietela ikustea garrantzitsua eta ona izan da haientzako. Nik bai uste dut suposatu dula, ezagutu gera ebai egoera zail baten aurrian ez? Eta pixka bat, nik uste det, bakoitzak azkenean egoera, betetzen nau honi eusteko, edo egoera honi aurre egiteko edo ez? Eta momentuz erantzuna izan da baiezkoa, eta nik uste dut bai ba igual harremana bera indartu, edo ez dakit, beste modu batetara ere bizitzen ikasi degula, eta biontzat inportanteak izaten edo. (Onintze) Behin kaleratzean, elkarrizketatu gehienek bat egiten dute hasierako euforia horretatik pixkanaka “bizi errealera” jaisten doazen heinean zenbait oztoporekin aurkitu izan direla. “Gure harremanak gutxi gora behera 4 etapa izan ditu: hasiera, elkar ezagutza, bigarrena sarekadaren momentuan, pff harreman hori ez duzula ikusten eta ez dakizula noiz arte ez nola, hirugarrena pues atxiloketa eta espetxeratzearena eta laugarrena, nik uste dut laugarrena izan zela, ez gogorrena eh! Atxiloketa eta gogorra izan ziren baian bazenekien zeozer gertatuko zela baina gero iristen denean beti kolpea da, ez? Baina laugarrena espetxetik atera eta ez nuen uste horren zaila izango zenik. Ez nuen imajinatzen, ez dakit. Uste nuen izango zela pum aske eta lehengo harreman hori, ez? Eta ez.” (Lorea) Beraz, egoera honetan, kartzelan bai barrukoei zein kanpokoei eragindako aldaketengatik, pixkanaka bata besteari moldatzen joan behar izan dira bikoteak. Batzuentzako esperientzia aberasgarria izan da hau. “Kostau izan da apur bat. Bai, azkenien asimilau moduen egin behar dozu ere bai, ez? Bai, kostau da apur bat, baina ondo. Osea, igual hobeto bebai.” (Jurdan) Beste batzuentzako ordea prozesua gogorra eta negatiboa izan da. Bai jasotzen diren mezuak egoera horretan dena ondo egon behar lukeela esaten dutelako, eta/edo kartzelatik ateratako pertsona espetxeratu aurretik zen hori izan beharko lukeela pentsatzen delako. “Eta espetxearekiko ez duzu espektatibarik, orduan a nada que estas un poco bien estas muy bien, eta teorian zure buruan, zure inguruan egon beharko zenukeenez oso ongi, ez egotea da askoz frustranteagoa zure buruarekin. Nago etxekoekin, nago bikotearekin… orduan nago ongi, entonces ¿hago algo mal? Gogorragoa da.” (Ihintza) “Eta atera denarentzako pasa da gogorrena eta mundu guztia, chico! Por que no haces parranda ya, como has cambiado. Chico! … Joder dejarle en paz! Ya llega el momento que le dejeis un poco en paz. Bera hasi zan ya rallatzen porque quiero ser gracioso y no se, no me sale y puff.. Eta etengabe, chico que ya no bebes, te han cambiado. Te han cambiado entzun du…” (Ihintza) Egoera hauek zailak izan daitezkeela jakitea beharrezkotzat jotzen dute guztiek. Lorearen eta Ihintzaren kasuan, haien bikotekideak kartzelatik atera zirenean, aldatuta egoteaz gain, haien barrura gordeta zeudela iruditzen zitzaien, eta egoera horri buelta ematen saiatu arren lortu ez zutenez (eta beste faktore gehiagoren pilaketagatik ere), bikote harremanekin amaitzea erabaki zuten. Beste guztiek harremanekin jarraitu zuten. Espetxeko egonalditik irakurketa positiboa egiteko kapazak dira batzuk. Bertatik ikasi egin dutela diote. “Harremanen inguruan asko ikasi dut, bizitzaren inguruan ere bai.. barruan zaudenean beti pentsatzen duzu, “jo kanpoan zelako txorradengatik izan nitun kriston bronkak…” tontakeriak, eta horri ere bai inportantzia kentzen… Nik uste dut, aldatzen direnak dira harremantzeko erak, eta harremanei buruz asko ikasten duzula.” (Irantzu) Emakumezko preso ohiak intseguritate handiekin ateratzen direla aipatu zuten elkarrizketatu guztiek. Kartzela barruan haien buruengan pentsatzeko aukera izan zuten, eta alde ona izan zuen arren, kaleratzean, batek baina gehiagok zalantza konstanteak izan zituen bere izaeraren inguruan, egin nahi zuenaren inguruan… Como gauza asko planteatu, eta nahaste horrek ere, pues atera naiz oraindik nahastearekin eta nabil oraindik antolatzen. Eta beti esan dut soy así (ahots afirmatiboz) y ahora ¿soy así?, o ¿soy por que tenía que ser? (barreak). Barrenak nahastu dizkit onerako eta txarrerako. Bai. He desaprendido cosas que había aprendido, he aprendido otras cosas que antes no, pero otras… (Ihintza) Errutina bat hartu ahal izateak egoera honi aurre egiten lagundu die askori. Lanean hasteak, militantzia berrartzeak… azken finean zer egin edukitzea ona izan da kezka guzti hauei aurre egin ahal izateko. Eta neri egia da, lanean hasteak, iritsi zen momentu bat esaten nula, aber ni ez dakit zertan bainan lanean hasi nahi det. Zerbait egiten hasi nahi det. Justu lagun batek egiten zuen denda batean lana eta esan zidan: Onintze, udarako jendea behar dute. Eta esan nuen, behintzat udarako oporrak galtzen ditut bainan behar det. Gero gainera itotzen zaitu ebai ekonomikoki ere, zaude diru laguntza bat jasotzen, 400 eurokin ez zoaz ezta… eskinaren buelta eta ez dakit, eta bai hor pixkanaka zu ere hasten zea zure bidea egiten eta… Egonkortzen edo… Rutina batek laguntzen gaitu pixkat… Bestela zaude hor, hola (zerura begira) eta ez dakizu zer nahi dezun. Neretzat okerrena zen hori: zer nahi dezu? Ikasi egin nahi det, lana egin nahi det? Nundikan? Nundik nahi det bideratu lana? Nundik nahi ditut bideratu ikasketak? Nundik hasten naiz? Bueno… (Onintze) Bere kezka handiena zen (bere bikotekideaz ari da), nik nire beste harreman batzuk alboratzea, eta gero bai uste dut espazioak ondo neurtu genituela, osea oporretan joatea ere oso inportantea izan zen, bueno behintzat niretzako, zeren nola nik amesten nuen horrekin… Eta berarentzako ere bai gauza askoren inguruan hitz egiteko, beste askoren inguruan ez… Eta gero berarentzat normalidadea hasiko zenean Irailean lanarekin eta guzti hori, ni ere lanean hasi nintzen Iraila erdialdean, eta hori ere inportantea izan zen. Zeren bestela denbora libre asko daukazu eta egia da jendearekin egon ahal zarela, baina igual eskatzen ahal nion berari egote hori, eta jarraitu behar genuen aurrera joaten. (Irantzu) Irantzuk dion moduan, intseguritate hauek, batzuetan, behar guztiak bikotearengan zentratzera eraman ditu batzuk. Honek noski arazoak ekarri ditu bikote harremanean, baita norberarengan ere, bizi guztia bikotearen inguruan eraikitzera jotzen baitute. Momenturen batean antzeko zerbait gertatu ahal izan bazaie ere, orokorrean elkarrizketatutako lagun guztiak haien autonomia eta pribatutasuna sortzeko edo mantentzeko ahaleginak egon direla esan dezakegu. Hala ere, ez dakit honengatik den, kasualitateagatik den, edo euforiarengatik, baina behin kartzelatik aterata, Irantzu eta Koldo izan ezik, beste guztiak bikotearekin bizitzera joan dira (Alaitzen kasuan ez zen hasiera-hasieran izan, eta pisua beste lagun batekin ere konpartitzen dute). Batzuek negatiboki baloratu zuten aukeraketa hau, eta momentuan egin behar zena zela pentsatzen duten arren, gerora horrelako erabaki bat polikiago hartuko zutela adierazi zuten. Besteek ez zuten inolako komentariorik egin aukeraketa horren inguruan. Kontziente dira kartzelara itzuli daitezkeela. Batzuek epaiketa data daukate ia, eta sei urteko zigor eskaera. Beste denek, epaiketa hauetan zer gertatzen ari den begiratzen ari dira, hurrengoak haiek izan daitezkeela sinetsita. Honek, egonezin handia sortzen die, ezin baitute errutina bat nahi haina “planifikatu”. “Gehi hor sartzen da epaiketaren zurrumurrua, eta betikoa, igual da ez dakit noiz, igual da ez dakit noiz, doa atzeratzen… Eta gainea ez dakizu ezer fijoa, baina bakizu egongo dala, eta horrek ere iristen dan momentuan eragingo du… Eragingo du egiten ari zaren hori eragingo dulako eta epaiketa tartean ba lanean bazaude utzi beharko dezulako.” (Onintze) Egunerokotasunean “zama” honekin bizi behar izatea ez da erraza. Batzuek momentua iritsi arte ez pentsatzea erabaki dute, edo behintzat ahal bezain beste ahaztea epaiketaren kontua. Batzuek hala ere, oso presente daukate egoera posible hau. “Ta gero egia dana da ez dala bukatu ez? Bua ta horrek da sortzen dostana etorkizunera bildur gehiago. Nik bai uste dot nik espetxean itxen dotela berba modu honetan nere bizitzan eta momentu oso konkretu baten nengolako. Banekien prebentibo bezela sartzen nintzala, banekielako aukerak nituala eta ilusio hori badaukazu irtengo zarela eta askatasun ilusio horrekin eta ilusio hori badaukazu irtengo zarela denbora labur batean. Orduan kriston bizitasuna ematen dotzu eta... eta hori. Nik oraintxe uste detena bebai puf, ya beste eboluzio bat in detela incluso han hainbeste aldaketa bizi ta gero oraintxe nire bizitzan ba nagola horrelako hausnarketa prozesu baten. Nago pixkat nire bizitza recolokatzen, re... replanteatzen gauza ezberdin pilo batetan orduan bai. Badakit espetxera sartzeko momentua iristen danean zelan egongo naizen, osea nik aurreikusten dot espetxera sartuko naizela Hala ere, epaiketa hauek gelditzeko eta atxiloketekin amaitzeko “lanean” jarraitzen dute guztiek. Donostiako eta Ondarroako Herri Harresiak ilusioz begiratzen dituzte, baita bertan asko inplikatu ere. “Buruan badaukat zerbait egin nahi dudala, ba epaiketak gelditzeko, jendea ez espetxeratzeko, baina horrek eramaten nau, aldi berean nire militantzia politikoarekin jarraitzera. Ni beteta sentitzen naiz militatzen jarraitzen dudalako, zeren espetxera eraman nauen arrazoiarengatik lan ez egitea, ez nintzateke nire buruarekin pozik egongo, orduan militantziak laguntzen dit eta ere bai pentsatzea, ba gertatu daitekeenaren aurrean daukadan gogoa hori gelditzeko, gainera gaur egun ematen ari diren mugimenduak, ba bai Donostin edo Ondarrun… guzti horretan parte hartu nahi dut eta uste dut parte hartu behar dudala. Ze bestela, ze itzultzen zara? Itzuli al zara edo ez, baian ez zara zure buruarekin ondo setnituko, eta orduan alde hori bai da inportante niretzat.” (Irantzu) Etorkizun hurbilez hitz egin zidan elkarrizketatutako batek, horri begira egiten dituela bere aurrera begirako plan guztiak. Ezin dute pare bat urte baina gehiagorako planifikaziorik egin, eta hor adibidez amatasunaren gaia azaldu izan da zenbaiten ahotan. Oraingoz horrelako gai “potoloak” “al cajón” (Onintze) sartu dituzte askok. Baina egunerokoa bizitzen jarraitzen dute, hori argi utzi didate guztiek. Orainean ahal duten guztia disfrutatzen eta bizitzen ahalegintzen dira: guraso izan da elkarrizketatuetako bat, eta beste bat haurdun dago, lanean daude elkarrizketatutako gehienak, eta haien bikoteekin eta harreman sareekin jarraitzen dute guztiek. Kartzelaren mamua egon arren bizitzen jarraitzen dute, egunero-egunero. 6. ONDORIOAK Helburuei dagokienean, batez ere, neska gazte espetxeratuen eta bikotekidea kartzelan izan duten nesken esperientzietan zentratu naiz lan honetan. Haien testigantzek, eta aurretiaz bildutako informazio guztiak, zenbait ondorio ateratzen lagunduko didate. Hasiera batean bizipen hauek konpara zitezkeela pentsatzen nuen, baina orain, lan guztia egin eta gero, bi esperientzia ezberdinen aurrean aurkitzen garela ikusi dezaket, eta beraz, testuinguru berdinean kokatu arren, bizipen ezberdinez ari garela. Gizonezkoen parte hartzea ere laburki aztertu ahal izan dut, eta haien ekarpena kuantitatiboki handiagoa izan balitz beste ikuspegi batzuekin aurkituko ginela jakin arren, kualitatiboki ekarpen mamitsuak egin dituzte elkarrizketaturiko hiru mutilek, eta zenbait puntutan, konparaziorako baliatu ahalko ditut. Aurrera begira lanarekin jarraituz gero, puntu honetan ere gehiago sakontzea ondo egongo litzatekeela uste dut. Aipatu behar dut ere, harreman eredu “konkretu” baten inguruan aritu naizela lanean, kartzela esperientzia baina lehen hasita zeuden erlazioen inguruan hain zuzen. Honek, eta aukeratutako adin tarteak, esperientzia konkretu batzuetan zentratzera eraman nau. Konparazioan gehiago sakontzeko, interesgarria izan daiteke kartzelan harremanak hasi dituzten pertsonen bizipenak jasotzea, edo urte luzez preso daudenenak… Honek, ikuspegi anitzagoak eskaini ahal dizkigula uste dut. Bikote harremanen inguruko esperientzia anitz jaso ditut. Orokorrean, mendebaldeko maitasun ereduak jarraitzen dituztela ikusi ahal izan dudan arren, honen inguruko hausnarketa etengabea ere presente dagoela azpimarragarria iruditzen zait. Batez ere monogamiaren gaia eta espazio propioen zaintza, hausnarketaren lehen lerroan daudela iruditu zait. Orokorrean, pentsamenduaren eremuan geratzen diren hausnarketak aurkitu ditut, praktikarekin talka egiten dutenak, baina protagonistak beraiek horien jabe direla antzeman dut. Baina esan bezala, mendebaldeko maitasun ereduek indarra izaten jarraitzen dute, eta hau, kartzela garaian, modu batean handitu egiten dela esango nuke. Kartzela aurreko harremanean ez zeuden zaintza lanak, emakumezko bikotekideen bizitzaren erdigunean kokatzen dira, eta hauek konpartitzeko ahaleginak dauden arren, askotan, pisu gehiena haien gain geratzen dela ikusi ahal izan dut. Elkarrizketatutako neska presoek, haien bikoteek lan hauetan parte hartzen zutela adierazi didate, baina orokorrean, lanak neskaren familiaren eta bikotearen artean banatuak zeuden. Espetxetik kanpo dauden nesken kasuan, orokorrean haiek hartu zuten pisu guztia, eta honek zenbait arazo sortu ditu ere. Oraindik ere neskaren gain jauzten dira lan hauek eta banatzekotan amaren eta neska bikotekidearen artean banatuko dira. Aipagarria da hala ere bikotea espetxean duten mutilek lan hauek betetzen dituztela (modu “orekatuago” batean hala ere). Neska batzuen kasuan, haien beharrak erabat alboratuak geratu izan dira egoera honetan, eta haren bikotearenak jarri dituzte lehen planoan. Hala ere honetaz ohartu eta espazio propioak berreskuratzeko aukera izan dute batzuek. Baina ondoriozta dezakegu, espetxeak “pentsamendu erromantikoan” oinarritutako harremanak birproduzitzen eta indartzen dituela, eta hasierako momentuetan, eredu honetan sartzen direla bikote gehienak. Batzuk, egoerari aurre egiten diote momenturen batean, baina beste batzuek, harremana kartzelan zaintza lanen arabera eraikitzen dute. Bestalde, preso dauden pertsonentzat, bikote harremanak ilusioen eta indarren erdigunean kokatzen dira. Honek, aurretiaz bikoteari ez zuen indar bat ematera daramatza (kasuen gehiengoan, zenbaitzuk hasieratik kokatzen baitzuten erdigunean harremana). Ametsen erdigunean bikote planak sartuko lirateke, eta batzuek kideekin izan ditzaketen laguntasun harremanak erdigunean kokatu arren, orokorrean bikotea bilakatzen da ametsen erdigune. Etorkizunean beraz bikote harremana irudikatzen dute, eta honek kaleratzean talkak sortzen dizkiela ikusi ahal izan dugu. “Gehiegizko” amets horiek ez betetzeak frustrazioak eragiten dizkie. Harremanaren inguruan galdetuta, denek argi dute egoera “normal” batean ez zirela harremanean horrekin bakarrik konformatuko, baina espetxeak eskaintzen dituen baliabideak erabiliz, harremanarekin aurrera egin daitekeela erakutsi didate. Hala ere, barrukoarentzat askoz “betegarriagoa” dela sumatu ahal izan dut, eta hau, batzuetan, kezken iturri bihurtzen dela. Kanpokoak duen “aukeraketa askatasun” horrek kezkatu egiten ditu barrukoak, haiek eskaintzen dutena “nahikoa” izango ote den zalantzan jarriz. Eta badago, harremana egoera horretan eramateko kapaza izan ez denik. Baina badago ere “oztopo” guzti horiekin aurrera egiten jakin duenik. Presoaren eta haren bikotekidearen estereotipo konkretuak daude sortuak, eta hauek bete arazten saiatzen dira, bai elkarrizketatuak haien kabuz, edo inguruko jendearen nolabaiteko “presioaz”. Zenbaitek ez dute presoaren bikotekidearen rol tradizionalean sartu nahi izan, triste eta “itxaroten” dagoen neska zaintzailearena hain zuzen, eta horregatik, zenbait konfrontazio izan dituzte inguruneko pertsonekin. Adibide garbia da harremana espetxean zegoen pertsonarekin etetea erabakitzen duen neskari eragiten zaion presioa, edo zaintza lanak neskaren gain uztea. Honek ere preso ohiei eragin izan die, batez ere, kanpoan daudenean jada “dena pasatu dela” pentsatzen baitu jendeak, eta gaizki egotea ez zaie “onartzen”. Honek, presoaren irudi indartsu eta borrokalariarekin du zerikusia, eta hau betetzen ez denean preso ohia bera kezkatuta biziko ditu tristezia eta egonezin sentimendu hauek. Iruditegi konkretu bat dago sortua espetxearen inguruan, eta hau betetzera behartuak ikusten dira asko eta asko. Iruditegi konkretu hau hala ere, erreala ez dela ikusi ahal izan dugu, ez baitago estereotipoa osorik betetzen duen inor. Estereotipoek gainera kalte egin ahal izan diete torturengatik oso gaizki dagoen mutilari, Itziarren semea izatea lortu ez duelako edo zaintza lanetan sartu nahi izan ez duen neskari, bikotearen amak, lagunek edo inguruneak hori aurpegiratu izan diolako. Harremana bikotekideetako bat kartzelaratzen den unean “publiko” bilakatzen da. Hau da, aurretiaz ezagutzen ez baziren, bikotekidea eta familiak ezagutu egingo dira, eta “herrian” ere ezagun egingo da. Honek, presoen babeserako sortzen diren sareetan txertatzera eramango ditu, kolektiboetan parte hartuz, edo besterik gabe, presoaren bikotekidearen figura jasoz. Puntu batean “ona” da bikotekideentzako babes sare hauetan txertatuta egotea, laguntza eta laguntasuna eskaintzen baitute. Baina batzuetan “gehiegizko” konfiantzak, edo presoaren izaera erdigunean kokatzeak, bikotekidearen izaera “ezabatu” egiten duela sentitu dute zenbaitzuk. “Ni” izateari utzi eta “presoaren bikotekide” izatera pasatu direla sumatu dute denek, eta ez dute gustuko. Egia da militantzia feminista edo kontzientzia feminista duen neskekin aurkitu naizela, baina harremanen egunerokotasunean praktika ezberdinak burutzea baino, gertakizunen eta egoeren analisian eragin diela uste dut. Kartzelaren beraren egunerokotasuna aztertzeko ikuspuntu feminista daukate, eta harremanen inguruan ere ari dira, eta bidea egiten daude. Oraingoz, testuinguruak eragiten dituen oztopoekin nola jokatu aztertzen dabiltzala uste dut, estereotipoak nola hautsi, emakumeen egoera espetxean nola ikusarazi… Lanaren izenburuan egiten nuen galderak beraz ez du erantzun bakarra. Askatasun guneak eta uneak sortzen al dira harremanei esker kartzelan? Alde batetik bai. Preso dauden pertsonentzako, harremanak burua “kalera” ateratzen laguntzen ditu, kartzelan daudela ahaztea. Beraz, esan dezakegu alde honetatik bai eskaintzen diela askatasun une bat. Kalean dauden bikotekideentzako ere askatasun gune bat izan daiteke bikotekidea preso izatea, haien buruekin egoteko aukera handiagoa baitaukate. Zaintza lan horietan erabat sartuak ez badaude, espazio propioen “berreskuratzea” eta “aurkikuntza” eman izan da batzuen kasuan. Hala ere, askatasun gune hauek bilatzen eta erabiltzen jakin behar da. Bikotekidea edo norbere burua espetxean egotea ez da esperientzia erraz bat, eta denek argi dute, egoera honetan ondo egoten ikastea dela egin beharreko lehen gauza. Horregatik, alde “positiboak” aurkitu ahal bazaizkio ere, alde “negatiboak” ere izan ditzake esperientzia honek. Txanponaren bi aldeak dira. Presoarentzat, bikotekidea “beharrezkoegia” izatera heldu daiteke, haren ilusioen erdigunean kokatuz, eta honek dependentzia handia eragin dezake. Harremana puskatzeko beldur handiegiek egonezin handia sortu diete batzuei. Bestalde, kanpoan dauden neskentzat, zaintza lanek hartzen duten zama handiegia izan daiteke, eta zurrunbiloan sartzerakoan, haien beharrizanak alde batera uztera heldu dira zenbaitzuk, duten “guztia” presoari eskainiz. Honek ere dependentzia egoerak eragin izan ditu zenbait nesketan. Txanponaren bi aldeak daude jokoan, eta batzuetan alde “txarrera” erori badaiteke ere, txapona berriro hartu eta bota daitekeela erakutsi didate elkarrizketatutako neskek. Feminismoak txanponaren alde positiboa lortzen lagundu dezakeela uste dut, eta haiek ere horrela adierazi didate. Feminismoak behintzat, txanpona behin eta berriro hartzera gonbidatzen dituela uste dut. Argi dago egindako lana pauso txiki bat izan dela. Preso egondako neska gazteekin, eta haien bikotekideak preso egondako neska gazteekin egin dut lan. Bi aldeetan zentratzean irudi orokor bat lortu dudala uste dut, baina oso azalekoa. Aurrera begira, alde bakoitzean zentratzea interesgarria litzateke, eta egoera berdinak bizitu izan dituzten adin desberdinetako edo kondena ezberdinetako neskekin lan egitea. Argi dago emakume euskal preso politikoen inguruan gutxi esan dela oraindik, eta are gutxiago bikotekideak kartzelan izan dituzten emakumeen inguruan. Honetaz gain, egindako elkarrizketetan konturatu ahal izan naiz askorentzat lehen aldia zela gaiaz hitz egiten zutela, eta zenbait kontutan sakontzeko zailtasunak izan ditugu honengatik. Horregatik, denbora gehiagorekin, elkarrizketa bakarrean utzi baino, pare bat elkarrizketetan lantzeko gaia dela uste dut, lehenaren eta hurrengoen artean tartetxo bat utziz gaiaz gehiago hausnar dezaten. Gainera, bikote harremanetan zentratu naizenez, material asko utzi behar izan dut kanpoan. Behin eta berriz errepikatu dudan moduan, harreman hauetaz gain, oso garrantzitsuak izan dira guztientzat lagunekin egindako harremanak (bai kartzela barruan jazotakoak, zein kartzela kanpoan sortutako berriak). Ulermen eta babes sare hauen inguruan asko hitz egin dut elkarrizketatu guztiekin, denentzat oso garrantzitsuak izan baitira. Beraz, tesina honetan ez, baina beste inon, interesgarria litzateke testigantza hauek guztiak jasotzea, harreman hauek duten garrantziaren zergaitiak aztertu ahal izateko. Amaitzeko, berriro azpimarratu nahi dut emakumezko presoen zein, bikotekideak preso dituzten emakumeen bizipenak ikustaraztea oso garrantzitsua dela. Intimitatearen urraketa egiten dugula iruditzen zaigu pertsona hauen bizipenez eta emozioez hitz egiten badugu, baina gero, protagonistek esan diguten moduan, oso erraza egiten zaigu haien esperientzia konkretuen inguruan iritzia ematea (harremana uzten dutenean, egunerokotasuna berrartzen dutenean…). Irudi estereotipatuak eta aurre ideiak alde batera uzteko eta pertsonen errealitateez ohartzeko garaia da. Lan honetan lehen pausu txiki eta xume bat egiten ahalegindu naiz. Ez dadila hemen gera. 7. ERANSKINAK Jarraian, elkarrizketak antolatzeko erabilitako eskema doa. Hau oinarritzat hartuz, guztientzako elkarrizketa ezberdinak prestatu nituen zituzten bizi-istorioak kontuan hartuz. ELKARRIZKETA ESKEMA 1. KARTZELA AURRETIK a. Harremanak i. Harremanen inguruko hausnarketa ii. Nolako harremanak izan dituen berak iii. Bikote ereduren bat buruan b. Harremana kartzelaratutako pertsonarekin (edo kartzelaratzean zegoen pertsonarekin) i. Haren “ibilbidea” ii. Nola definitu berak iii. Hausnarketarik egina al zuen harreman ereduaren inguruan. Elkarrekin egina al zuten. - Harremanaren inguruan elkarrizketa sortzen zenean, zergatik/noiz sortzen zen? - Praktikan jartzen saiatu al zen beste ereduren bat iv. Harreman horren aurretik izandako besteekin konparaketa c. Militantzia (mistoa eta feminista) i. Bere militantziaren ibilbidea ii. Bere bizitzan duen garrantzia eta eragina 2. KARTZELA GARAIA a. Kartzelaratzea i. nola bizi izan zuen ii. Aurretiaz kontenplatzen zen zerbait zen (prestaketarik?) iii. Atxilotze-inkomunikazio egunak, zertan eman zituen. - Bikotearen familia ezagutzen zenuen lehenagotik? Egun hauetan haiekin egon al zinen? iv. Kartzelaratzea b. Harremanaren ¿jarraipena? i. Bikoteak harekin jarraitu ote zuen, zalantza egin ote zuen jarraituko zuen, zer suposatu zuen berarentzat bikoteak harekin jarraitzeak ii. Elkarrekin hitz egin al zuten jarraipenaz edo eteteko posibilitateaz iii. Egoera horretan harremanaz edo haren egoeraz hitz egin al zen c. Harremana kartzelan i. Harremana aldatu ote zen, zertan ii. Nolako jarrera hartzen du harremanarekiko iii. Harremanaren etorkizunaren inguruan hitz egin zen? iv. Zein irudikapen egiten du berak erlazioaz, zer nahi, zer behar … v. Sexualitatea, bikotearekin, bakarrik … vi. Prozesua, aldaketarik egon al da d. Hausnarketak erlazioaz i. Hasieran hausnarketa horiek bazeuden, aplikatzen ote ditu ii. Hausnarketarik egiten al du (dute) harremanaz? iii. Bikote ereduren bat? (harremana emateko moduagatik…) iv. Konpartitzen al zituen hausnarketak bikotearekin v. Etorkizunean zer irudikatzen zuen (BIDEO: Barrura begiratzeko leihoak. Barrukoak ametsak erromantikoak, kanpokoak bizi erreala) vi. Nola irudikatzen zuen bikotea vii. Gaur egunean zerbait ezberdin egingo zuen? e. Militantzia i. Militantziarekin jarraitzen al zuen, nola? ii. Nolako eremuetan mugitzen zen, bertan haren bizitza pertsonalean ematen ari ziren egoerez hitz egiten al zuen? iii. Eraginik al zuen honek bere bizitza pertsonalean? iv. Kanpoko jendeak influentziarik al zuen erlazioan, zerbait entzun al zuen, esan zioten, orokorrean zein nolako jarrerak sumatu dira. 3. KARTZELA ONDOREN a. Egoera i. Zein bide egin zuten ii. Irudikatzen zuen modukoa izan da iii. Alde positiboak iv. Alde negatiboak b. Pertsonala i. Zertan aldatu duen bera bizipen honek ii. Maitasunarekiko zuen ikuspuntua aldatu ote den iii. Hasierako irakurketa horietatik gaur egunera nolako bidea egon den
addi-9b9dd20b159f
https://addi.ehu.es/handle/10810/15971
addi
cc-by-sa 4.0
2015-06-29
science
Ulibarri Orueta, Koldo
eu
Dotrinazko sermoitegia: galduriko hizkerak eta dialektologia historikoa
Dotrinazko Sermoitegia: galduriko hizkerak eta dialektologia historikoa Doktorego tesia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galduriko hizkerak eta dialektologia historikoa K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galduriko hizkerak eta dialektologia historikoa Tesi hau hainbat urtetan egindako beharraren emaitza da, gorabehera handiko lana, inolaz ere, azterketan zehar gertatu diren aurkikuntzengatik. Lana forjatu zen sutegia martxan jartzea, baina, ibilbide luzeago baten ondorio izan da, kasu honetan ere aurkikuntza zenbaiten eraginez. Lehenengo urratsak 1999. urtean eman ziren, institutuan: euskara irakasleak Jose Paulo Ulibarri zelako okondoar euskaldun bati eskainitako aldizkari bat ekarri eta oparitu zidan; neure abizen bera zuen aiarar euskaltzalearekin topo egin eta idazle honen gainean gehiago jakiteko grina piztu zitzaidan.1 Orduan, irakurtzea gustatzen zitzaidan arren, ez nuen interes berezirik hizkuntzalaritzan edo filologian (argi nuen bai giza-zientziaren bat ikasi nahi nuela), baina institutuko bibliotekan Gutunliburua aurkitu izana (argitalpen faksimilea, noski) euskal filologiarantz eraman ninduen mugarria izan zen.2 Bigarren urratsa 2003. urtean izan zen, euskal filologia ikasteko Gasteizko Letra Fakultatean (orduan “Filologia, Geografia eta Historia”) hasi nintzen, eta bertan, hainbat ikaskide eta irakaslerekin batera, lehenengo urtean Henrike Knörr zena aurkitu nuen irakasle Euskal Testuak ikasgaian. Bere gidaritzapean egin nuen neure lehenengo ikerketa serioa euskal testu bati buruz (J. P. Ulibarriren aditz laguntzaileen gainean ohar batzuk), eta ordutik testuak eta filologia, adiera klasikoan, izan dira neure langai 1 Urteak aurrera joan ahala, eta Ulibarriri buruzko hitzaldi eta argitalpenen harira, hainbatek galdetu didate ea ahaideak ote ginen J. P. Ulibarri eta biok. Inoiz ez naiz ausartu baietz edo ezetz esatera, Aiara lurralde txikia izanik aukera guztiak zabalik baitzeuden, eta ni behintzat ez nuen interes berezirik horretaz. Alabaina, familiakoen ekiteaz, azkenik arbola genealogikoan atzera egitera jo nuen, eta jakin izan dut Abandoko ferratzailearen anaje gazteago baten (Julian Ulibarri Galíndez) ondorengoa naizela. 2 Orduan Arabako Foru Aldundiari eskutitza idatzi nion (eskuz!!) ea argitalpen horren alerik ba ote zen galdetuz, eta hortik hilabete batera ale bat jaso nuen etxean. Altxor preziatu bat legez zaintzen dut alea, ez urrezko kutxa batean, guztiz erabilia eta papertxoz beterik baizik, ikerketen eta inoiz aurrera aterako den edizio kritikoaren zain. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa x nagusia. Esan gabe doa Henrikeren gomendio eta aholkuak tesi honetaraino izan ditudala bidaide. Sutegiko sugarra pizteko J. P. Ulibarri langaiarekin Henrikek irazeki zuen suziria banuen; baina sua bizitzeko haizearen beharraz, Euskal Lexikografia ikasgaian aurkitu nuen horretarako hauspoa, Blanca Urgell irakaslearengan. Bere laguntza eta babesarekin “Zenbait ohar J.P. Ulibarriren lexikografia lanez” lana agertu zen, ikasgaiko amaierako lan bezala, eta berak animaturik aurkeztu nuen “Sancho el Sabio” fundazioaren Unibertsitate Mailako Ikerketa Lehiaketa-ra, eta garaile atera nintzen, lana Fundazioaren aldizkarian argitaratu zidatelarik (Ulibarri 2007). Ikerketa horretan ordutik utzi ez dudan artxibo lanak lehen fruitua eman zuen: Ulibarrirena omen zen hiztegi baten berria zabaldu nuen (Euskarazko eta gaztelerazko hiztegia), berea zela baieztatzeko lehenengo pausuak emanez. Blancaren gidaritzapean berriz, hurrengo urtean egiletasun hori bermatuz bere edizioari ekin nion, karrera barruko lan gidatua legez. Honetatik atera zen 2008an Koldo Mitxelena Katedraren II. biltzarrean egindako aurkezpena (Ulibarri 2011b). 1.1.2. Tesiaren ibilbidea: arrats beran eta bide barriak Tesia ernetzeko humus-a nola landu zen aipatu dugu, eta ikerketa horiekin jarraitzea izan nuen helburu, bide horretan beti Blanca lagun; alabaina, beste irakasle eta ikertzaileak ere hizkuntzaren ikuspuntu ezberdinak erakutsi zizkidaten (eta oraindik erakusten didate), eta hauetatik behar izan dudana hartzen saiatu naiz. Hizkuntzaren historiarako nuen joerak eraman ninduen I. Camino eta G. Alday bezalako irakasleen ikasgaietara, baina gogoan ditut bereziki R. Gómez eta J. Lakarraren eskolak: lehenengoak testukritikan egindako lehen urratsengatik, eta Lakarrak Orozkoko hizkera eta Viva Jesus dotrinarantz hurbiltzeagatik: dotrinatxo horren balizko jatorria hortik hur izan zitekeela herabeti azaldu zidanean: bere ikasgaitik etorri zen “Orozkoko euskararen azterketa diakronikorantz hurbiltze bat” lana, eta bere egiteaz artikulu legez argitaratu zen ASJU-n (Ulibarri 2008a). Hauen guztien bidez ikusi nuen ez dela gizona Ulibarri beretik biziko, baina hizkuntzaren ahotik ilkitzen den hitz orotarik; eta tesia egiteaz asebetea, ez nuen Ulibarriren testuetara mugatu nahi. Aitzitik, lehendik egindako ildoari jarraituz xi Aiaraldeko euskara bere osotasunean aztertu nahi, eta lehenengo lana bertako euskararen lekukotasun oro behar nituela erabaki nuen. Lekukotasunak bilduz eta aztertuz emaitza oparoak izan nituen: Laudioko lekukotasunetan (Urkijo 1994 liburuari atxikiz) Ignazio Galindez laudioarraren Ruth-en liburua-ren itzulpenaren originalaren edizioa eta azterketa hartu nuen master tesiaren gaitzat (Ulibarri 2008b), eta Laudioko abadeen aginduz egindako dotrinen edizio guztien konparaketa hasi nuen, bai eta Erizkizundi Hirukoitza-k Aiaraldeko eta bere inguruko Nerbioi arroko euskararen gainean zekartzan datuak aztertzen (Ulibarri 2011a) Honetan nintzela, Viva Jesus dotrinatxoaren edizioaren originalarekin egin nuen topo (ordura arte Vinsonek egindako eskuzko kopiarekin Mitxelenak egin zuen edizioa erabiltzen zen; Mitxelena 1954a, OC XI), eta aurkikuntzaren garrantziaz jabetuta, lan bi eskaini nizkion: lehenengoan argitalpenaren materialtasunaren haritik edizio lekua (Bilbao) zehaztuaz datazio berri bat proposatu nuen (Ulibarri 2009); bigarrenean, edizioa bera aurkeztu nuen, hizkeraren azterketa zehatzarekin batera, eta horren jatorria Aiaraldean izan zitekeela iritzi nuen (Ulibarri 2010a). Viva Jesus-en azterketak Bizkaiko Foru Aldundiaren artxibora eraman ninduen, balizko inprimatzaileen gaineko datuen bila: bertako katalogoa begiratuz, besteren artean euskarazko sermoitegi bat deigarri gertatu zitzaidan, eta jakin nahia asetzeko ikustea eskatu nuen. Aurkikuntza honekin hasi zen tesi hau garautzen; izan ere, sermoitegi honetako hizkeran VJ, Orozkoko eta Laudioko ezaugarriak biltzen ziren. Honek artxibo gehiago arakatzera eraman, eta letra eta hizkeraren aldetik sermoigile beraren beste lan batzuk aurkitu ere aurkitu nituen, oraingoan Sancho el Sabio fundazioaren funtsetan. Sermoitegi honek, Aiaraldeko euskararen lekuko izatekotan, iraultza ekarriko zuen eremu horretako euskaraz genituen usteetan, oso hizkera berezia baitzerabilen, bai ezaugarri zenbaiten arkaikotasunaren, bai eta berrikuntzen aldetik ere. Bildutako aiaraldeko corpus guztiarekin, oraindik orekatua zen Aiaraldean geografikoki ondo kokaturiko testuen eta kokatu gabekoen artean, baina gauzak aldatu ziren Gidor Bilbaoren filologi senari esker: Bizkaiko Foru Aldundiko Bibliotekako funts digitalizatuetan gure sermoien antza hartu zien bertako beste sermoi batzuei, eta helarazi zizkidan. Hura sorpresa egiaztatu nuenean bai letra eta baita hizkera aldetik ere bat egiten zutela. Beraz, egile beraren hiru testu zati nituen orotara, egitasmo beraren baitan batu zitezkeenak: Dotrinazko Sermoitegi baten laurehun bat orrialdeko (in 4º) testu bat nuen eskuartean, jada Aiaraldeko gainontzeko lekukotasunekin parekatu ezin zitekeena: hizkuntzaz kanpoko laguntzarik gabe, hizkeraren zenbait berezitasunen bidez K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa xii Aiaraldeko hizkera izan zitekeela ondoriozta genezakeen, baina beste ezaugarri askok, euren bitxitasunagatik, banatzen zituen Aiaraldeko beste testuetatik; egoera honek, nola ez, emaitzen egiantzekotasuna kolokan jarriko zuen. Arabako ipar-sartaldeko euskararen azterketa dialektologikoa izango zenak beste norabide bat hartu behar zuen egoera hartan; bi aukeren artean zirt edo zart egin behar izan baikenuen zuzendariak eta biok: edo ezikusiarena egin testu interesgarri honi eta Aiaraldeko gainontzeko testuen edizio eta azterketarekin jarraitu edo, testuaren berezitasunaz jabeturik, behar zukeen sakontasun filologiko, historiko eta dialektologikoaz azterketa propio bat hasi, horretarako material nahikorik baitzen sermoion hizkuntzan. Tesiaren izenburuan antzematen denez, bigarren bideari ekin genion. Aurkikuntzez beteriko ibilbide honen azken mugarria tesi hau izan da, baina ez muga: bidean zehar bestelako aurkikuntzarik ere izan da. Aiaraldeari dagokionez, Francisco de Mendietaren obrak batzean, urteetan galdutzat jo izan den Aerario de la hidalguia y nobleza hespañola y plaza de armas de Vizcaya lana erdiden, ikusi eta bertako euskal materialaren gaineko azterketa plazaratu nuen (Ulibarri 2013b), ondoren etortzea espero dudan edizioaren aurrekari. Bestetik, hortxe dago Sevillan 1619an argitaratu zen poesia, zeinaren berri emateko ohar zenbaitez lagunduriko edizioa taxutu nuen (Ulibarri 2011c). Dena dela, ez dut J. P. Ulibarri ahaztu, eta lanean ibilian bi obren argitalpena egiteko beta izan dut: batetik, 1826. urteko Gaboneco osaste edo berba neurtuac gabonkanten edizioa argitaratu nuen (Ulibarri 2010b), Ulibarriren egiletasuna bermatzeko ohar batzuekin batera. Bestetik, galdutzat jotzen zen bere Egunare Euskarazkoa-ren ale bat aurkitu eta euskalarien esku jarri dut argitalpen faksimile eta erdi-paleografikoan (Ulibarri 2011d). Ikusten denez, ezustez beteriko abentura bizi izan dut tesia egin bitartean, eta oraindik horretan nabil, gaurtik ez oso urrun aurkikuntza gehiago egitekotan, ez baita erraz amatatuko artxibo lanarekiko dudan grina. Aurkikuntza hauen balioaz eta zoriaren paperaz diharduenari aurreko lan batean esandakoa ekar diezaioket gogora: Norbaitek esango du aurkikuntza egin baino gehiago zortea izan duela hau idatzi duenak, eta ez diot ezetzik esango, baina bai gogoratu margolari bati inspirazioa existitzen zen ala ez galdetzerakoan honek erantzundakoa: “inspirazioa existitzen da, baina lanean aurkitu behar zaitu” (Ulibarri 2011c: 362, 2. oh.) Erdi Aroko fraideek latinezko esakune honetan ziotenez, “hiru atzamarrek idazten, eta gorputz osoak lan egiten du”, eta horixe bera datza tesi honetan ere: neu izan naiz hiru atzamarrak, neuk idatzi dut tesia eta azterketaren sama eraman. Alabaina, ezin izango nukeen hau amaitu, gorputzik gabe, askoz gehiago izan baitira behar egin dutenak tesi honetan, dela puntu zenbaitetan lagunduz eta irtenbideak proposatuz, zein ondoan izanik animoak emanez. Eurena ere bada lan honen fruitua. Guztioi eskerrak ematea beharrezko zait, baina lerro labur hauetan guztien izenak aipatzerik ez eta nagusiak baino ez ditut ekarriko; alabaina, guztiak ditut gogoan. Esker emate honetan ikertzaile egin nauten hiru zutabeak ditut gogoan: Jose Paulo Ulibarri, XIX. mendean euskaraz idazten eta erabilera sustatzen tematsu ibiltzearren, eta bere bitartez euskararen alde oro har lan egin duten eta lanari daragoioen aiaraldeko euskaldun eta biztanle guztiak. Henrike Knörri ere eskerrak eman beharrean naiz, neure lehenengo lanean gidari izatearren; zendu ostean jakin dut estimuan ninduela, zaindu beharreko ikertzaile legez;3 berarena ere bada tesi hau, nigan jarri zuen esperantzaren ordainetan. Hirugarren zutabeari, Blanca Urgelli, bereziki eskerrik asko, tesi honen proiektuan sinistu zuelako eta zuzendari izateko lana bere gain hartu zuelako. Bere begi fin eta jakintzarik gabe tesi hau bestelakoa izango zen ezbairik gabe. Berarekin izandako bilerak eta egin dizkidan zuzenketak laguntza handia izan dira tesiaren arazoak gainditzeko, eta formatzen jarraitu ahal izateko. Mila esker baita bai honetan bai bestelako lanetan adiskide eta lagun paregabea izatearren ere. Gasteizko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko irakasle eta ikertzaile guztiei, euren jakintzak bustia baita tesi hau hein batean zein bestean. Bereziki adeitsu izan zait Iñaki Camino, beharrezko izan ditudan bibliografi erreferentziak zein dialektologiari buruzko bere ikuspegia eskuzabal eskaintzeagatik. Ikerketan lagun izan ditudan Monumenta Lingua Vasconum proiektuko kideak ere gogoan ditut: Joseba Lakarra ikertzaile nagusiari lehenik, bere sostengua eta 3 Felix Mugurutzari esker jakin dut hau, inoiz nitaz hitz egin baitzuten elkarrekin. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa xiv solasaldiak ezinutzizkoak izan baitira tesi honen akaburako; baina baita lan taldea osatzen duten beste ikertzaile guztiak ere (Gidor Bilbao, Ricardo Gómez, Julen Manterola eta Célinè Mounole), tesia amaitzeko edozein motatako laguntza eta sostengua emateko beti prest egotearren. Ikerketa zein parranda filologikoetan lotzeko izan ditudan Aziti Bihia elkarteko kideak ere gogoan izan nahi ditut, euren ekarpenak berebizikoak izan baitira ikerketaren garra mantentzeko: Borja Ariztimuño, Udane Atutxa, Dorota Krajewska, Manuel Padilla, Urtzi Reguero, Ekaitz Santazilia, Oxel Uribe-Etxebarria, Eneko Zuloaga. Bidaidez gainera gogaide izan dut Ander Egurtzegi, nork bere tesien gaineko duda eta trabez zein osterantzeko gaiez izan ditugun berbeta oparoetan adorea eman baitiogu elkarri, eta berak fonologiazko neure ezagutzak sendotu ditu. Ziur nago hemendik aurrera ere izango dugula zertaz hitz egin eta zer ikertu. Aiaraldeko eta inguruko ikertzaile zein euskalzaleei ere eskerrik beroenak eman nahi dizkiet: Txomin Robina, Aketza Merino, Ander Ros, Natxo Urkijo, Juanjo Respaldiza, Felix Mugurutza, Luiso Lopez, Jose Ignacio Salazar, Jabier Aspuru… Batzuek inguruko euskal testu zaharren berri eman eta besteek Aiaraldeko testuen zein hizkeraren gainean nituen ezagutzak osatu dizkidate. Amaitzeko, diruz lagundu nauten erakundeak ere aipatu beharrean nago: tesiaren lehenengo urteetan Eusko Jaurlaritzaren ikertzaileak prestatzeko beka (2008-2012) izan dut eta Joaquin Gorrochateguik zuzentzen duen “Linguistica historica e historia de la lengua vasca” [GIC.IT 486-10] proiektuak, neure ikerketaz interesaturik, ikertzaile legez kontratatu nau ondoren. Eskerrik asko bioi. Hauei Monumenta Lingua Vasconum proiektuak [FFI2008-04516 eta FFI2012-37696] ere gehitu behar zaie, bere laguntza ekonomikoa beharrezkoa izan baita une askotan. Azterketa testu baten edizioan (§ 7) gauzatu da, eta hori aurkituko du irakurleak amaieran, kritiko izenlaguna eramateko egungo testukritikak eskatzen dituen pausuen arabera taxutua. Alabaina, gure ustez edizio kritikoa ezin da egilearen usus scribendi-a deskribatzera mugatu, are gutxiago gurea bezalako hizkera berezi baten lekukotasuna denean; honen ordez, hizkuntzalaritza historikoak eta testukritikak bat egin behar dute ikerketan, hain non testuaren hizkerak hizkuntzaren historiari dakarzkiokeen irakatsiak ahal bezain zehatz ageri behar baititu. Beraz, ez dugu jo testuari eta egileari buruzko datuak batzera bakarrik: horren ordez, euskararen historiarako garrantzitsuak liratekeen datuak ere biltzen ahalegindu gara, eta horretarako hizkera historikoki (diakronikoki) eta geografikoki (dialektologikoki) kokatu behar izan dugu. Ezaguna da testu askoren hizkuntza ez dela erraza berez kokatzen, hizkera garbi bat jaso beharrean era bateko edo besteko hizkera misto edo nahasiaren lekukotasunak baitira, eta inoiz aieruz esan egin da ezin direla dialektoen historiarakoerabili. Alabaina, tesi honetan ez dugu ontzat eman ikuspuntu hau: euskarari buruzko datuak dakartzaten heinean erabili behar direla aldarrikatu dugu, metodologia egokia erabiliz gero, behintzat. Horrela, tesiaren aurrerapen nagusietako bat da hizkera zaharrak ezaugarriztatzeko orduan testu guztiak (eta ez guretzat erosoen direnak) erabili beharra bihurtu dugula gure leloa, eta hau lortzeko testu arazotsuei (dela kokatu gabeak izateagatik, dela hainbat lekutakoak izan daitezkeen ezaugarriak biltzeagatik) modu ziur batean hurbiltzeko metodologia garatzen saiatu gara (§ 2). Metodoaren garapenean, garrantzitsutzat jo dugu zehaztea zer den guretzat dialektologia: euskal ikerketetan hitz honek adiera zabala duela jakinik, ardura berezia izan dugu dialektologia ikasgaia (hizkuntzalaritza historikoaren hastapenean legez) ikerketa diakronikoaren parte bezala aldarrikatzen. Modu honetan bakarrik gainditu daitezke testuek dakartzaten arazo zenbait, historia eta geografia modu bateratuan dialektologia historikoa-ren ikuspuntutik begiratuz (§ 2.2). Horren ostean (§ 2.4), testu batean ageri den hizkera euskararen historian eta geografian kokatzeko modua sistematizatu dugu, lehen ere hemengo eta kanpoko hizkuntzalaritza azterketetan ezagun ziren baliabideak garatuz. Horrela, hizkuntzaz K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa xvi kanpoko inolako argudiorik ez dagoenean, hizkeraren beraren eta zuzen kokaturik diren beste testuekiko konparaketa sistematikoaren bidez hizkera ezezaguna kokatzeko aldeko argudioak biltzeko modua aurkitu dugu, era erlatiboan behinik behin. Lehenengo momentu batean XVIII. mendeko Arabako ipar-sartaldeko hizkera izan zitekeen susmoa izan genuenez, eremuko testuingurua ere aurkeztu dugu (§ 3). Arabako ipar-sartaldeko lurralde honek Bizkaiko hego-sartaldekoarekin duen lotura historikoaz jakitun, bi eremuak hartu ditugu: oso gutxitan aipatu eta aztertu ohi da euskararen historian eta atal honetan geografiari buruzko argibide zenbait ematearekin batera, bertako euskararen kanpo historiaz dakiguna laburtu dugu: egun eremu gehienean galdua delarik, galera hau nola gauzatu zen antzematen saiatu gara, testuaren garaian zein herri ziratekeen euskaldun ezagutzeko eta testua zein lurraldetan koka zitekeen argitzeko. Honekin batera eremuko euskararen (eta oro har, mendebaldeko euskararen) hizkeren sailkapenen eta bilakabideen gainean esan direnak laburtu ditugu. Testuinguruarekin amaitzeko, metodoak eskatzen duen konparaketa aurrera ateratzeko mendebaldeko euskara zaharrak dituen materialak aurkeztuditugu, historikoki eta hizkeratan sailkaturik, tesian zehar barra-barra erabiliko ditugunak. Laugarren atala azterketaren muina da; lehenengo testuaren osaera eta egitura aurkeztuko ditugu eta materialtasunak eskainitako datuen bitartezdatatuko dugu (§ 4.1). Hizkeraren ezaugarririk garrantzizkoenak bildu ditugu ondoren (§ 4.2), ez bakarrik edizioa egiteko orduan egilearen usus scribendi-a ezagutzeko beharrezkoa genuelako, baita garaiko beste testuekin konparatuaz zer-nolako hizkera den ikusteko eta hasieran aipatu kokapena aurrera ateratzeko ere. Edonola era, ez dugu ahaztu testu idatzia den heinean garaiko literatur eraginak jaso zitzakeela, eta honegatik, XVIII. mendeko literatur mugimenduarekin erkatu dugu (§ 4.3), hizkera horrek garaiko idazte joerekin zenbaterainoko lotura zuen ikusteko, eta bere balio dialektologikoa neurtzeko. Atal honen azken zatian (§ 4.4), aurreko azterketaren daturik interesgarrienak erabiliz, testuaren hizkeraren jatorri historiko eta geografikoa proposatu dugu. Bosgarren atalak aurreko azterketak ekarritako emaitzetan garrantzizkoenak batzen ditu, egiteke geratzen diren lanak ere agerian jarriz. 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 3 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia Aiaraldeko euskara galduaz bil zitezkeen hondarrak biltzeko eta hobeto ezagutzeko egin ditugun miaketek testu paregabe bat aurkitzera eraman gaituzte, eta testu hori gure tesi honen ardatz bihurtzera. Hautu honek berekin dakar aurrez lan filologiko zehatza egin beharra, amaieran jaso dugun testuaren edizioan islatzen dena, baita egilea eta idazkia denboran kokatzeko (§§ 4.2, 4.3 eta 4.4) eta haien testuinguru historikoan aurkezteko (§ 3) egindako hurbilketetan ere, besteak beste. Hala eta guztiz ere, ez dugu gure lehen helburua alde batera utzi, baizik eta ustez ustekabean helburu bertsuari heltzeko bide aberatsago bat aurkitu: izan ere, egilearen usus scribendi-a aztertzeak erakutsi digu Dotrinazko sermoitegia izena eman diogun testua berezitasun handiko hizkera baten isla dugula, zehazki artean ezezaguna zen batena. Hizkera horrek, tesi honetan jorratuko dugun hipotesiaren arabera, nahitaez Mendebaldeko eremu zabalaren barruan hego-sartaldekoa behar du izan eta, gure ustez, aspaldi batean, beharbada XIX. mendeko uneren batean, euskara galdu zuen ingurune batekoa: hitz batean esanda, Aiaraldekoa, hain zuzen. Testua nolako eta lan filologikoa halako, dialektologia historikorantz bideratu behar izan ditugu gure urratsak, hots, dialektologiak eta hizkuntzalaritza historikoak bat egiten duten eremurantz. Euskalaritzan bakanki baino ukitu ez den eremua denez, guztiz beharrezkotzat jo dugu haren bazterrak astiro miatzea. Izan ere, halako joera bat bada, gure egunotako espezializaziorako jaidurak indartu duena, dialektologia eta hizkuntzalaritza historikoa bakoitza bere aldetik ―helburu eta metodo berezituekin― dabiltzan ikergaitzat hartzeko. Alabaina, hizkuntzalari historikoak, hizkuntzaren bilakaeraren berri eman behar duenean, ez luke behin ere ahaztu behar ikuspegi dialektologikoaren garrantzia gertakariak ebatzi eta azaltzerakoan, Mitxelenaren maisu lanek —1958 eta 1977 (FHV), askoren artean— erakutsi diguten bezala. Era berean, sortzetik eta bere fruitu onenak eman dituen bakoitzean, dialektologia hizkuntzaren historiari geografiaren aldetik egin dakizkiokeen ekarpenak egiteko pentsatua da. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4 Aitzitik, dialektologo asko beste bide batetik abiatu dira aspaldi, historiari berariaz muzin eginik, hizkera bizien arteko berdintasunak eta ezberdintasunak era batera edo bestera neurtzea eta haien arteko erlazioak sailkatzea helburu, bide honetan hainbat eredu ezberdin sortuz gainera (ik. Camino 2009: § 32; hemen ik. § 2.1.2). Alabaina, Radtke erromanista entzutetsuak salatu duenez (1998: 797, ap. Camino 2009: 2), euren artean inor gutxi kezkatzen da ereduon oinarri teoriko eta metodologikoak, ezta haien helburuak eta ondorioak balioztatzen; alderantziz, haren ustez esan liteke bakean bizi direla elkarrekin, diziplina zientifikoetan ohikoak diren kide arteko berrikuspenak, norgehiagokak eta kritikak alde batera utzirik, hots, esateko moduan dena ontzat emanik. Puntu honetara etorririk, komeni da gogoratzea zientzia ez dela deskribapen edo sailkapen hutsean geratu behar: aitzitik, azalgarritasuna da, dudarik gabe, haren balio nagusia, hau da, deskribatzen edo sailkatzen den zera azaldu ere egin behar da, horretara nola eta zergatik heldu den argituz (cf. Wagensberg 1998: 86). Badirudi, ostera, dialektologo askoren ikuspuntutik azaldu behar hori bigarren mailan geratzen dela: garrantzitsuagoa zaie datu bildumak egitea edota hizkuntzalaritzarako hala-holako balioa duten baina gure gizartean erraz sona handia lortzen duten hizkeren sailkapenak egitea (cf. § 2.1.2). Gure artean dialektologia lanaren irudirik hedatuena azken urteotan biziki ugaldu diren hango edo hemengo hizkeraren deskribapen gutxi-asko estandarra da, monografia moduan datu bilduma (askotan garrantzi gutxiko txokokerietan bakarrik arreta jarriz) eta etno-testu luzeak bilduz. Suposatzekoa da zenbat leku hainbat deskribapen eginez gero, halako batean Euskal Herri osoaren puzzlea osatu ahalko dela, baina honek, ezinbestean, Borgesen geografoak dakarzkigu gogora, munduan zen guztia biltzeko mapa egin nahi, eta munduaren tamainako mapa sortu zutenak. Izan ere, historiaren ikuspuntutik (hizkuntza aldaketaren historia barne), edozein zientziatan bezala, datu guztiak ez dira garrantzi berekoak, baldin eta munduaren ―gure kasuan, hizkuntzaren― konplexutasun ikaragarria azalgarri egingo badugu (Le Goff 2005 [1991]: 42; Wagensberg 1998: 87; cf. § 2.2.3.2). Gurean dialektologia zentzu jadanik klasiko batean ulertzen da normalean, aldaki geografikora bideratua (cf. §2.1.2.), edo zehatzago geografia fisikora.4 Beste leku 4 Mundu anglosaxoniarrean, espazioaz dihardutenek gutxieneko bi espazio ezberdintzen dituzte: batetik espazio fisikoa, geologoek, hidrografoek, fisikariek, eta abarrek aztertzen dutena, eta bestetik giza- 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia espazioa, gizakiak eta geografiak elkarri nola eragiten dioten aztertzeko arkeologoek, antropologoek, soziologoek eta hizkuntzalariek jorratzen dutena (Johnstone 2010: 1). K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 2.1.1. Erlazioaren nondik norakoak Hizkuntzalaritza historikoak hizkuntza aldaketa du aztergai (Campbell 1998: 1); zehazkiago, ez da mugatzen hizkuntza baten edo batzuen historia aztertzera; aitzitik, hizkuntza aldaketaren nolakotasuna —prozesua eta emaitza— arakatzen du, ulergarri egiteko eredu baten bila (Gimeno Menéndez 1990: 88). Antzeko bidea egiten du dialektologiak (era zabalean ulertua), baina aldaketa historian ez ezik geografian edota gizarte-harremanetan ere nola gauzatzen den azterturik. Honela, aldaketa linguistikoa ulertarazi nahi duen heinean, dialektologia ere hizkuntzalaritza historikoaren barruan kokatu behar litzateke (ibid. 11; cf. § 2.2). Esan ohi da hizkuntzak etengabe pairatzen duen aldaketa aztertzeko beharra XIX. mende hasieran sortu zela, lehentxeago Sir William Jones-ek (1786) antzeman baitzuen hainbat hizkuntza klasikok (latinak, grekoak, sanskritoak…) elkarren artean antzekotasun asko zituztela, halabeharrari ezin egotzi zitzaizkionak. Jones-ek, hitz bakunen arteko konparaketara mugatu beharrean, gramatika egitura antzekotasunean oinarrituta ezarri zuen, ezarri ere, hizkuntza indoeuroparren arteko erlazioa (Crowley 1997: 227). Beranduxeago Rask-ek, islandiera zaharrari buruzko lanean (1818), hizkuntza germanikoen arteko erlazioak aztertu zituen. Garai bertsuan, Jacob Grimm (1822), germaniko zaharra latina, grekoa eta sanskritoarekin batera aztertzean, hotsen arteko egokitasunak aurkiturik, hizkuntza horien guztien jatorrian leudekeen hotsak berreraikitzeko beta ematen zutela konturatu zen (Crowley 1997: 228) eta, alderantziz begiraturik, “aitzin-hots” bakoitzak hizkuntzaren arabera “alaba” bat izan zukeela. Grimm-ek antzemandako ustezko irregulartasun ugariak testuinguru fonetikoaren eraginak azaldu zituen ondoko ikertzaileen lanei esker (Grassmann, Verner, etab.; Crowley 1997: 231). Beraz, ondorioztatu zuten hots-aldaketak ez zegozkiola halabeharrari, baizik eta arau edo lege batzuen arabera gertatzen zirela. Alemanian sortu zen mugimendu neogramatiko honek erregulartasun hatsarrea ezarri zuen: hots bat aldatzen bada, beti aldatuko da testuingurua berbera baldin bada. 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 7 Neogramatikoek esaldi honetan laburtu zuten: “lege fonetikoak salbuespenik gabe gertatzen dira” (Campbell 1998: 18). Hotsen berreraiketak hizkuntzen berreraiketa ahalbidetu zuen; izan ere, hotsak berreraikitzeko ahalmena dugun heinean eta hots aldaketa prozesuak erregularrak direla jakintzat emanik, etimologian eta hitzen historian atzera joateko eta forma zaharrak berreraikitzeko aukera zabaltzen zaigu (Crowley 1997: 232). Berreraiketak badu oinarrizko hertsapen bat: berreraikitako formak edo aitzinformak hipotetikoak baino ez izan arren, egiazko formek dituztenen antzeko tasunak izango dituzte (Mitxelena 1963, OC I: 28); bestela esanda, ezin da edozer berreraiki. Indoeuropeistak hainbat berdintasun eta ezberdintasun zituzten ahozko eta idatzizko hizkuntza indoeuropar ugarien aurrean aurkitzen ziren, guztiak etorki bateratu batetik zetozenak. Beraz, hizkuntzok etorki bateratu horretatik aldendu heinean eta egungo aniztasun linguistiko honetaraino heltzera bidean nolako gorabehera historikoak pairatu zituzten islatu beharra sumatu zuten, hizkuntzak ikuspegi kronologiko batetik elkarrekin erlazionatzeko (Camino 2009: 49). Orduan Schleicherrek (1861) zuhaitz genealogikoaren oinarriak ezarri zituen, hizkuntza indoeuropar ezberdinen arteko erlazioak kronologia erlatibo batean kokatuz. Neogramatikoen metodoa, arau fonetikoetan oinarriturik, etorki bereko hizkuntzen arteko konparaketaren bidez aitzinformak berreraikitzeko gauza bazen ere, ezin zituen inolaz ere azaldu egiazko hizkuntzen datu guztiak. Hasieratik hots aldaketak bi motatakoak zirela konturatu ziren neogramatikoak: sistematikoak (beti betetzen direnak, dena delako araua proposatzeko aukera ematen dutenak) eta noizbehinkakoak (batzuetan bakarrik betetzen direnak). Denborarekin itxuraz noizbehinkako zirenetako batzuk azaldu ahal izan ziren beste ikuspegi batetik; gainerakoak, berriz, bestelako baldintzei zegozkien: analogiari, hitz gurutzaketari, ahoskera zainduari, imitazio lexikoari, fonetikaz kanpoko baldintzei… (Crowley 1997: 134 e.hh.). Ziurtasunez ezin azal daitezkeen gertakariok, zientzia orokorraren hatsarre ezagunari jarraiki, teoria neogramatikoak diosku ez direla (oraingoz) kontuan hartu behar, ikerketa aurrera joan ahala norbaitek azaltzeko modu eraginkorrago bat (i.e. arau eraginkorrago bat) aurkituko duelakoan (Crowley 1997: 132). Alabaina, hizkuntza hilak eta hizkuntzen jatorrian dauden ama-hizkuntzak berreraikitzeko baliagarri ziren metodoek eta lan moldeek ezinbestean maiz sinplifikazioan oinarrituta dialekto modernoen datu aniztasunarekin egiten zuten topo, besteak beste. Hau dela eta, ikertzaile asko ez zetozen bat neogramatikoen K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 8 proposamenekin, ez eta zuhaitz genealogikoaren ereduarekin ere. Haien ustez nabarmena da hizkuntzak, eta bereziki hizkuntza baten dialektoak, ez direla bloke zurrunak, mailaz maila aldatzen den zerbait baizik (Crowley 1997: 245). Areago, dialekto bizi bat hartuz gero, arau fonetikoak, isoglosa (ezaugarri baten hedadura geografikoa markatzen duen marra) bakarra marraztu beharrean, maiz hitz bakoitzaren araberakoak dira; hau da, hitz bakoitzaren isoglosak ez dira muga bakarrera lerratzen (Bynon 1977: 176). Honela, “lege fonetikoak salbuespenik gabe gertatzen dira” lelo neogramatikoari beste bat jarri zitzaion aurrez aurre: “hitz bakoitzak bere historia du”. Mugimendu hau Jules Guilliéron-ek sortu zuen, Frantziako Hizkuntza Atlasa interpretatzeko ahaleginetan zegoela. Hasiera batean, neogramatikoen metodoaren arabera, dialekto bakoitzaren arau fonetikoak ezarri zituen, baina hitz zehatzetan aplikatzerakoan beti betetzen ez zirenez, hitzez hitzeko irregulartasunak azaltzeari ekin zion, datu asko kudeatzeko beharra areagotuz. Honela antzeman zuen azalpen fonetikoak berak bakarrik ez duela azaltzen aldaketaren hedatze geografikoa, eta bestelako aldagaiak daudela (Bynon 1977: 185 e. hh.). Dialektologia mapa linguistikoak egin ahala, hizkuntzaren geografia eta isoglosen azterketa hizkuntzaren historia ere berreraikitzeko moduak direla ikusi zuten Bartoli eta Bonfante bezalako neolinguistek 1947. urte inguruan (cf. Camino 2009: 145). Hizkuntzalaritza espazialak egindako mapa linguistikoen azterketak berrikuntzak nola hedatzen diren igartzeko aukera ematen zuen, bai eta hedaduraren oinarrian egon daitezkeen arrazoiak ere (Hernández Campoy 1993: 160). Gero eta oinarri sendoagoen gainean esan zezaketen, hortaz, neogramatikoen arauak ez zirela aski hizkuntza biziak aztertzeko, bildutako datuek erakusten baitzuten arauek azalduriko lehen-orain mutur bien artean zetzan bide ñabarra. Hala bada, mapa linguistikoak hizkuntzaren historia ulertzeko metodo berri gisa aldarrikatu ziren eta, aldi berean, ikuspuntu diakronikoak mapak interpretatzeko oinarri sendoa ematen zuen (Bynon 1977: 191). Ikuspuntu berri honek hizkuntza aldaketaren ereduan ere eragina izan zuen, antzinako hizkuntzetarako proposatu zen zuhaitz genealogikoaren ereduaren “ohiko ikuspegia ez [bait]a ongi ezkontzen dialektoek hartzen dituzten norabide berriekin” (Camino 2009: 50); zuhaitzek interferentzien errealitatea, alegia, dialekto zatiketaren ondotik gertatzen diren dialektoen arteko eraginak ez baitituzte islatzen (ibid.). Gainera, zuhaitzak era erlatibo batean baino ez du irudikatzen espazioa (cf. § 2.2.3.2). Beraz, neolinguistek zuhaitzaren ereduaren ordez uhinen teoria plazaratu zuten; funtsean, 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 9 teoria honek erakusten du aldaketak, haustura bat sortu beharrean (zuhaitz genealogikoak iradoki bezala), apurka-apurka zabalduz doazela: honela, lurraldea erdiguneetan (core) eta trantsizio eremuetan (‘transitional’ areas) “banatu” zen (Bynon 1977: 191). Honen arabera, erdigunean gertaturiko aldaketa trantsizio eremuetan barrena zabalduz doa historian aurrera joan ahala. Era honetara, hizkuntzalaritza historikoak zuhaitz genealogikoaren bitartez islatu nahi duen denbora dimentsioan arreta jarri beharrean, historiak sorturiko espazio dimentsioan jarri zuen arreta dialektologiak. Hementxe gertatu zen hizkuntzalaritza historikoaren eta dialektologiaren arteko hausturarik sakonena, eta ordutik aurrera dialektologia bere bideari lotu zitzaion. Divergence (zuhaitz genealogikoaren teoria) eta diffusion (uhinen teoria) horien arteko talka nagusia hipotesien eta datuen arteko erlazioen ondorio litzateke (Bynon 1977: 193): hizkuntzalaritza historikoak ―zehazkiago, konparatibismo klasikoak― hizkuntzen historiaurreari begiratzen zion gehienbat, berreraikitako forma eta egoerei (hipotesiei), beraz; dialektologiak, bere aldetik, hizkuntzaren historiari (datuei) erreparatzen zion. Honen ildotik, ez da kasualitatea hizkuntzalaritza historikoa mundu germanikoan sortu izana eta dialektologia mundu erromanikoan, bakoitzak galdera ezberdinak egin behar baitzizkion bere buruari: erromanistek aztertzen ziharduten hizkuntzen aurrekaria zuten latinean (ondo dokumentaturiko hizkuntza batean; hots, datuak zituzten); germanistek, ordea, ez zuten euren hizkuntzen aurrekari dokumentaturik; beraz, berreraikitako hizkuntz egoera batekin (hipotesiekin, alegia) lan egiten zuten. Hori dela eta, galderak zeharo ezberdinak ziren: batzuek “nola bihurtu zen latina frantses?” galderari erantzun behar zioten bitartean, besteek “zer motatako hizkuntza zen hizkuntza eta dialekto germaniko modernoen jatorria?” galderaren erantzunaren bila ziharduten (Bynon 1977: 183-4, 1. oh.). Zuhaitz genealogikoa eta uhinen teoria (cf. § 2.2.3.2) hartu dira hizkuntzalaritza historikoaren eta dialektologiaren talkaren isla nagusitzat, baina ikusi dugunez, bi teoria hauen arteko erlazioa hemen hizpide dugun hipotesi vs. datuen arteko lehiaren erakusgarri litzateke. Zuhaitz genealogikoak, berreraikitako hizkuntza eta formen diagrama bat izanik, forma ezberdinak sorrarazten dituzten berrikuntza ezberdinen kronologia erlatibo bat baino ezin du adierazi, eta diagrama horri ikuspuntu horizontaletik (hau da, geografikotik) begiratzen badiogu, espazio hori ere erlatiboa izango da (cf. Camino 2009: 50) eta, beraz, bertan islatutako berrikuntzak denbora eta espazio erreal batean kokatzea gaitza da. Uhinen ereduak, bestalde, berrikuntzen K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 11 Mitxelenak (1963, OC I: 17) argi azaldu bezala, hizkuntzalaritza diakronikoaren enpirikotasunaz diharduenean, berreraiketa egiazko hizkuntzen gainean8 egin behar da eta haren balioa egiaztatzen da hizkuntza horren formak azaltzen dituen heinean. Datuen eta hipotesien arteko ezinbesteko lotura hainbat eratara islatzen da. Batzuetan berreraiketa-hipotesiek aurreikusitakoa bermatu ahal izan da datuak agertu ahala. Adibide ikusgarrienak hizkuntza zaharren aurkikuntzak eskaini ditu, hala nola B lineala deszifratu eta dialekto grekoen aldaera mizeniko zaharra zela erakutsi zenean (Mitxelena 1963, OC I: 18) edo hititera hizkuntza indoeuropar zaharra agertzean (Campbell 1998: 132). Dena dela, hamaika aldiz filologoak (edo hizkera zaharrak aztertzen diharduen dialektologoak; cf. § 2.2.2.1) datu bitxiak edo arazotsuak egiaztatzeko berreraiketara jo behar du (Rissanen 1990: 361): halaxe egin dugu, adibidez, sermoitegian agertu zaizkigun maiñe ‘mahaia’, ainztu ‘ahaztu’ edo banada ‘manada’ aldaerekin, berreraiketaren bidez azaldu baititugu aldaerok (§ 4.2.5). Berdin gertatu zaigu acabatzako hitzeko -tzako atzizkiarekin ere: *-tze bako berreraiki izan ez bagenu, ezin izango genukeen sermoitegian bertan eta beste testu batzuetan ere lekukotzen den -tzagarik (< *-tza bagarik) atzizkiarekin konparatu (§ 4.2.5). Datuen eta hipotesien arteko feedback hori argi izan ohi dute diakronistek, alegia, elkarrekin onezkoak egin ditzaketela hizkuntzalaritza historikoak eta dialektologiak (Campbell 1998: 187), baten irakatsiak bestearen osagarri baitira, Bartoli-ren ideien ildotik (§ 2.2.3.4): Hizkuntzalaritza diakronikoak oinarriak sendo mantendu ditu. Alde batetik, metodo konparatzailearen eraginkortasuna behin eta berriz frogatua izan da; gogora K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 12 dezagun berriz hititeraren adibide bikaina, hizkuntza indoeuroparren arteko konparaketak proposarazi zituen kontsonante laringal hipotetikoak, haietako bakar batean ere ez direnak, haren aurkikuntzak egiaztatu baitzituen. Bestetik, denborarekin metodo osagarriak garatu dira, hain non une honetan eraginkortasun handiko zientziatzat eman baitezakegu. Haas-ek (1969: 46-51, ap. Lakarra 2006a: 230) berreraiketa klasikoa9 osatzeko lau metodo proposatu zituen: (1) eskura diren materialen berrinterpretazioa; (2) hizkuntza alaba berri bat aurkitzea; (3) mailegu zaharren ebidentzia eta (4) aitzinhizkuntza biren arteko konparaketa. Lan hura idatzi zenetik bestelako bideak, berriak zein zahar-berriak, landu edota esplizitatu dira: (5) barne berreraiketa; (6) hizkuntza beraren dialektoen arteko konparaketa eta (7) hizkuntzen arteko ukipena eta eremu hizkuntzalaritza (Campbell 2011: 34), bai eta azkenotan gure artean hain emaitza oparoak ematen ari den (8) hizkuntza tipologia ere (cf. Lakarra 2006a). Metodo konparatzailea ordeztu edo gainditu nahi izan duen metodoren bat sortu den bakoitzean (glotokronologia eta makrokonparaketa, kasu), haren jokamoldea xeheki aztertu eta ebaluatu da. Alde honetatik, irakasgarria da gurean metodo lexikoestatistikoa baliatuz egindako lanari buruz (Tovar et al. 1961) ―eta lanean bertan― Mitxelenak (1961, OC IV: 149-160) egin ebaluazioa. Bestalde, Watkins-ek (1990: 291) agerian jarri du makrokonparaketaren hutsaltasuna, formen arteko azaleko antzekotasunetan oinarritzen baita, eta gogoratu du hizkuntzen arteko erlazioa berresteko bide bakarra etorki bereko formen jatorrizko formak (etimologiak) proposatzea eta haietan dautzan arauak berreraikitzea dela: 10 Ondo finkatu eta frogatutako metodo horiek baliatuz berreraiki zuen Mitxelenak aitzineuskararen fonologia, eta oro har gure hizkuntzaren historiari eta historiaurreari 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 13 buruz egin zituen azterketa eta ohar sarkorrak (Mitxelena OC V), eta berdin Lakarrak aitzineuskara zaharra deitzen duguna, bai eta erro teoriatik eta konparaketa tipologikotik eratortzen den euskararen deriba proposatu ere (Lakarra 2012a: § 3.3), haien maisutzapean ari diren ikertzaile gehiagoren artean (ik. beherago § 2.3.3). Biek ala biek garbi erakutsi dute berreraikitzea ezin izan daitekeela hizkuntzalari historikoaren lan bakarra: metodo edo metodotzako berriak eta haien inguruan pilatzen diren era askotako uste ustelak eztabaidatu eta metodoaren onurak zein mugak gogoratu beharra ere bada etengabe haien erasoak pairatzen dituen gurea bezalako hizkuntza isolatu batean (Mitxelena 1964, OC V: 100; cf. Lakarra 2012a: § 2).11 Halako lanak gogoan izanik, hizkuntzalaritza historikoko euskuliburu entzutetsuenetako baten egile eta munduko hizkuntza oso ezberdinei buruzko lanen egile gisa aurkezpenik behar ez duen Lyle Campbell-ek honela esan berri du: “La investigación de la historia del vasco puede servir de modelo para el estudio de otras lenguas aisladas” (2011: 38). Dialektologian, ordea, aurreratu bezala, beren arteko batzuk ere kezkatuta ageri dira hartu duen ibilbide erosoegiagatik, bai baitirudi bere baitan sorturiko eskola guztiak onartuak direla, inolako galbahetik pasatu gabe, metodo eta helburuez hausnarketa egin gabe, hots, bere burua zientifikoki justifikatzeko beharrik sumatu gabe. Gauzak honela, dialektologiaren adar eta adaki guztiak aztertzeak gure muga eta helburuetatik urrun eramango gintuzkeenez, aski izan bedi inguratu zaizkigun eskola nagusien egiteko eta emaitzak laburbiltzea, gure ustez, baita batzuetan beste dialektologo batzuen ustez ere, egotz dakizkiekeen arazoen aurkezpen xume batekin batera. Lehenik gogoratu behar dugu dialektologiak, oro har, helburu nagusi bi lituzkeela, hizkeren deskribapena eta hizkeren sailkapena, eta horiek lortzeko Saussure-ren irakatsien ostean bi eskola nagusi direla: ikuspuntu diakronikotik lan egiten dirauena eta ikuspuntu sinkroniko hutsera makurtu dena (cf. § 2.1.1). Sinkronia hutsera bildu diren dialektologoen artean bi bide nagusi dira hizkera baten deskribapena egiteko: lan monografikoak eta mapa dialektalak. Hasieratik aipatu ditugu lan monografikoak, euskal tradizioan duten lekuagatik, herri edo eskualde bateko hizkeraren ezaugarri zerrenda luze-laburrak egin eta haien deskribatze hutsean gelditzen direnak. Lehenik eta behin, esan gabe doa datu bilketak ezinbesteko direla: honelako 11 Lakarrak (2012: § 1.2) metodoaren inguruko xehetasunak bildu ditu, bai eta aldizkako metodoen inguruko kritikak bildu eta zehazki euskalaritzan izan dituen emaitzak (hobeto esanda, emaitza eza) agerian jarri ditu (ibid. § 2.6.2). K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 14 bildumak (zaharrak zein berriak) ederto baliatzen dituzte hizkuntzalariek aurrerapenak egiteko (cf. Camino 2009: 237), euren gabeziak gorabehera. Halako lanen arazorik larriena euren ikuspegi atomista izan ohi da: interes gutxiko hamaika datu jasoko dira, bereziki txokokeriak eta harribitxitzat jotzen direnak, eta galdera onek beharko lituzketen datuak beharbada oharkabean jaso gabe geratuko dira, datu esanguratsuak ez dira ulertuko edota gaizki interpretatuko dira.12 Mitxelenak esana ere gogora genezake, alegia, landa-lanean jardutera ohituta daudenek euren ibileretan entzundako edozein forma (dena delako garaietako) testuetan aurkiturikoen gainetik jartzeko joera (Mitxelena 1963, OC I: 13). Gutxieneko kontuan ondoko hizkerekin alderatu gabe aztertzeak berak salatzen du ez dagoela ezer azaltzeko asmorik (Camino 2004: 70): orokorrean ez dira batere kezkatzen, ez bakarrik geolinguistikaren (are gutxiago diakroniaren) alderdi teorikoez, baizik eta ezta direlako ezaugarrien hedadura maparaztea ere (ibid. 526); hau da, beste era batera esanda, askoren oinarrian ez dago inolako galdera funtsezkorik, delako herriko hizkera deskribatzetik harago doanik. Deskribapenak egiteko bigarren moldea mapa dialektalak ditugu: eskualdeetako datu dialektalak batu nahian, eta errealitateak duen ñabartasun ikaragarriaren aurrean, atlas linguistikoetan sinplifikaziora jotzen da, mapak garai baten argazki leialak izango direlakoan. Sinplifikazioa zilegi eta are beharrezkoa ere bada zientzietan, baina kasu honetan ez da egiten errealitatearen interpretazioaren (ez historikoaren, ez geografikoaren) ikuspegitik, baizik eta datuak mapetan modu koherente eta garbian agertzeagatik. Bestela esanda, hizkuntza errealaren gutxieneko bat nola bildu, inkestaguneak nola hautatu eta informazioa mapetan nola bildu, kudeatu eta azaldu behar den une honetan ez da hizkeren zergatia azaltzeko bitartekoa, dialektologia mota honen helburua bera baizik (Camino 2009: 239). Dialektologiaren beste helburu nagusia hizkerak sailkatzea da, eta askoren ustetan dialektologiaren gailurra ere bada. Sailkapen klasikoetan ikertzaileak erabakitzen du zein ezaugarri diren hizkera eta euskalki arteko mugak ezartzeko esanguratsuenak eta, jakina, aukeratzen dituen ezaugarrien araberako emaitzak izango ditu; beraz, ezaugarriak aukeratzeko irizpideak ondo finkatzea izan beharko litzateke jardun honen oinarria. Hasteko, gogoan hartzekoa da helburu aitortua une zehatz bateko 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 15 hizkuntz egoera marraztea dela, egoera horretara nola heldu den (hots, zergatik gertatu den) eta gai horri berariaz erreparatu gabe, dialektologiak alderdi biak biltzen dituela kontuan hartu gabe (cf. Möhlig 1980: 82)13. Edonola ere, ezaugarriak haztatzeko berrikuntza, arkaismo eta hautuen arteko bereizketa klasikoa erabili ohi dute, eta berrikuntza konpartituei balio gehiago ematen zaie (ik. § 2.2.3.3), espero denez, baina askok horiei bakarrik erreparatzen diete. Gurean bide honi K. Zuazok ekin dio azken urteotan, bai euskalki sailkapen berrian (1998c), bai eta euskalkiei buruzko bere dibulgazio lanetan (2003, 2008) ere; egia da, ordea, bere sailkapenari dimentsio historiko bat eman nahi izan diola, ohiz bestela. Oraingoz sailkapen honen alderdi historikoa alde batera utzi (ik. § 2.3.3) eta haren irizpideei gagozkielarik, lehenik azpimarratu behar da berak ere bestelako dialektologoei leporatzen diela gauza handi eta txikiak elkarrekin emateko joera, bai eta gehienetan hizkeraren bitxikeriei erreparatzea ere (Zuazo 2008: 18). Honekin batera, bere hitzetan, “…berrikuntzak —edo berrikuntza izan daitezkeenak— bereizten ahalegindu naiz. Alde batera utzi ditut arkaismoak. […] Euskarak eskaintzen zuen aukeratik euskalki bakoitzak egindako hautuak ere ez ditut aintzakotzat hartu” (1998c: 192). Hori ez ezik, arkaismoak ere lantzen dituzten dialektologoen lana kritikatu ere egin du (kritika honetaz eta honi erantzunez, ik. Camino 2008a: § 6). Honekin, berak bilatzen dituen ezaugarriak lau taldetan banatzen ditu: arauak (emankorrak eta ihartuak), garatu gabeko arauak, aldaerak eta bazterreko gertakariak (Zuazo 2008: 1822). Alabaina, berrikuntza izan daitezkeenak bakarrik erabiltzeak baditu arazoak: izan ere, berrikuntza konpartitu guztiek berdin balio al dute? Ala zaharragoek balio erabakigarriagoa dute? (cf. § 2.2.3.3). Berrikuntzatzat erabiltzen dituzten horiek berrikuntzak badirela jakintzat eman baliteke, ondoko kontua da haien zahartasuna kontuan hartzeari muzin egiten zaionean berrikuntza guztiak aldi berean eta berez gertatuak balira bezala erabiltzen direla, isoglosen ulerkera zuzenera heltzeko inolako modurik gabe. Honen ondorio zuzena sailkapen estatikoak dira, aldaketa azaldu gabe utzi ez ezik banaketa guztiak une berean gertatu direlako irudi okerra ere ematen dutenak eta, areago, une jakin bateko banaketak izan beharrean betierekoak direlako K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 16 irudia ere eman dezaketenak. Gauzak areagotu daitezke euskara bezalako hizkuntza batean, non ezin dugun beti argi erabaki zer den berrikuntza eta zer arkaismo (Mitxelena 1964a, OC V: 29): ezer gutxirako balioko digu azterketak, aldaketaren norabidea ezin bada antzeman. Hizkeren sailkapena egiteko XX. mendeko 70. hamarkadatik aurrera goraka doa dialektometria, dialektoak banatzeko asmoz beste zientzietan (zientzia zehatzetan edota gizarte-zientzietan) entitateak banandu eta sailkatzeko erabiltzen diren prozedurak erabili nahi dituena (Aurrekoetxea 2009: 122), euren iritziz ohiko dialektologiak dituen zenbait muga gainditzeko asmoz. Funtsean ez dituzte ontzat ematen ikertzailearen ezaugarri aukeraketak eta erabakiak, eta hizkeren arteko isoglosak datuka eraiki beharrean, datu multzo handiak erabili nahi dituzte, konparaketa hizkuntz sistemen artean egin behar dela sinistuta (Aurrekoetxea 1995: 23). Honetarako ezaugarri asko hartzen dira, eta estatistikaren modelizazio numerikoa erabiliz ordenagailu-programa batek hizkeren arteko hizkuntz distantzia kalkulatzen du. Kalkulu horien arabera dialekto, azpidialekto eta hizkerak lotzen edo banatzen dira, eta emaitzok kartografiatu daitezke hizkeren balizko mapetan (Aurrekoetxea 1995: 34). Honela hizkeren banaketa objektiboagoa lortzen dutelakoan daude: ezaugarri asko izanda, konparaketa guztietan datuak beti berak izango dira, ez dira hizkeraz hizkera aldatuko ikertzailearen gogoaren arabera eta, jakina, honek hizkerak banatzen dituzten ezaugarriak baino ez ditu erabiliko (Aurrekoetxea 1995: 32). Metodologia honek (ik. § 2.2.1) arazo larriak ditu datuen analisi kualitatiboan oinarritu ohi diren dialektologo eta diakronisten ustetan (cf. Camino 2009: 462).14 Honela, Aurrekoetxeak (1995) Bizkaiko euskara sailkatzean ―euskaran metodo hau erabiliz egin den lanik zehatzena― sailkapen eta mapa ugari aurkezten ditu, hizkuntzaren atal ezberdinen (fonetika, izen eta aditz morfologia, sintaxia) mapatzea egiteaz gainera. Amaieran, atal guztiak bildurik, aztertze eremua nahi beste multzotan bana ditzake (bi, hiru, lau edo bost multzo egiten ditu), estatistika algoritmoak erabiliz: hala ere, azken ondorio legez esaten digu metodoa baliagarri izan daitekeela multzo gutxitan banatzen denean, baina beheragoko mailetan zailtasunak ditu, eta lortzen duen “mapa hau ez da mugaketa geolinguistikoa egiteko baliagarri” (Aurrekoetxea 1995: 288). 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 17 Gure ustez, honek esan nahi duen gauza bakarra da zenbat eta eremu zabalagoa hartu hizkera berdinagoa izango dela (horregatik datorke egitura koherenteagoa bi eta hiru multzoko mapetan), baina gauzak xeheki aztertzeko ez du balio: bai talde txikiak egiteko, bai hizkuntza atal ezberdinak bere aldetik aztertzeko orduan “metodologia eta sailka-tresnekin lortzen diren emaitzak ezin dir[a] beti diatopiatik aztertu. Badir[a] bestelako arrazoi batzuk hizkuntz aldakortasuna aztertzeko eta haietara joan beharra dago[...]” (ibid. 282). Metodo handiak eta emaitza txikiak, beraz. Azken batean, gizarte zientzia batzuetan ere antzematen den arazoa genuke honen azpian: zenbakien bitartez “zientziatasun” eta objektibotasun itxura eman nahi zaio jardunari; hala ere, zientzia ez dute zenbakiek bereizten, ikergai, metodo eta helburu definituak izateak baizik (Wagensberg 1998: 85; cf. Sokal & Bricmont 1997 [2006]: 53). Hizkuntzalaritza historikotik hainbeste urrundu ez den dialektologiak ere sailkapena egiteko orduan, arkaismo, berrikuntza eta hautuen arteko banaketa klasikoa erabiltzen du, baina ezberdintasun nagusi bat du aurrekoekiko: hizkera bat sailkatzeko orduan hizkera horrek jasandako ibilbide osoa kontuan izan nahi du, hau da, zergatia bilatu nahi du: …espazioan gaindi gertatu diren aldaketen azterketa sendo bat egitea da eta horretarako, desberdintze historiko-geografikoa neurtzeko bideak behar dira; hartara, hizkuntzak harrapatzen duen geografia-eremuaren barrenean gertatu diren berrikuntzen abiaguneak eta beren garaiak aurkitzera jo behar da (Camino 2009: 9). Azkenengo lanetako batean Caminok (2013a) saio arras interesgarria egin du dialektologia historikoak azpitaldeak egiteko zer-nolako urratsak egin ohi dituen erakutsiz eta, bere hitzetan, lanak “funtsean dialektologia diakronikoa lantzeko hizkuntzalaritza historikoaren eredua baliatzen dela adierazten du” (Camino 2013a: 77; cf. § 2.2.3.2). Dialektologo hau lan erraldoia egiten ari da, testuetatik eta mintzoetatik ateratako datuak uztartuz, gehienbat Euskal Herriko ekialde zabala (Camino 2003, 2008b, 2011, 2013a, etab.) bere konplexutasun guztian aztertu eta deskribatzeko, dialektologiaren egiteko, metodo eta helburuez hausnarketa sakona egiteaz gain, lerro hauetan zehar nabarmendu dugunez. Zerbait egoztekotan, hauxe egotziko genioke: nahiz eta “hizkeren arteko muga finkatzeko eta distantzia linguistikoa hobekien zehazteko gehien laguntzen duten ezaugarriak edo gehien baliatzen diren tasunak zein diren adierazteko” lana hartu (cf. Camino 2004: 76), egin ohi dituen datu bilduma K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 18 interesgarri eta zehatzetatik ondorio historikoak ateratzeko halako atzerapen bat (cf. Camino 2011: § 9). Edonola ere, asko ikasi dugu Caminoren lanetatik ez eze beraren lan egiteko modutik. Egindako berpasa laburretik bi ondorio nagusi atera nahiko genituzke. Lehenik, metodo zientifikoaren arabera naturaren konplexutasuna ulergarri egitea ezinbestekoa izanik (Wagensberg 1998: 87), diakroniatik begiratuta interesgarriak diruditen ezaugarriak bakarrik erabiltzea beharrezkotzat jotzen dugu (cf. § 4.2) eta haietatik hipotesi historikoak egitea, diakronia baita hizkuntza aldaketa ulertzeko modua (cf. Coseriu 1978: 25). Eta, bigarrenik, sailkapen hutsean geratzea ez da onargarria, gure ikuspegitik: hizkeren ezaugarriak nola sortu, hedatu, mugitu edo aldatu diren ikusarazteko beharrezko erreminta baino ez zaigu iruditzen (§ 2.2.1), aldaketa nola gertatu zen azaltzeko egin behar den lana ordezkatu ezin dezakeena. Honela, dena delako hizkera “dialekto” bati edo besteari egozteak konplexutasunaren laburpen bat baino ez litzateke izango, hipotesi baten ondorio eta erakusgarri; ondorioz, hizkuntzaren historiako garai bakoitzean sailkapen eraginkor edo, besterik ezean, gutxienez eroso bat baino ez dugu bilatuko. 15 Inork pentsa lezake, nahiz eta zientziaren gehiegizko espezializazioaren aurka egin dugun, espezializazio horrek berak sorturiko beste esparru bat mugatu nahi dugula. Aitzitik, egokia iruditu zaigu tradiziozko izenera jotzea, izena duen orok izana baitu, atsotizak dioenez. 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 19 2009). Zertxobait ezberdinak dira mundu erromanikoan aurki ditzakegun definizioak, frantsesean adibidez: K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 20 ezin du lanik egin bere iturriak ziur erabiltzerik ez badu (McIntosh 1975 [1989]; Fleischman 2000; Fernández-Ordoñez 2001; Camino 2003: 42 e. hh.; Lass 2004). Halaber, guk aldarrikatzen dugun filologiarik onena (ik. § 2.2.2.1) hizkuntzaren historiak eta dialektologia historikoak dituen galderei erantzun nahian egiten dena da (Rissanen 1990; Orduna 2000: § 3.2; ik. baita Laing 2004 ere). Dialektologia klasikoaren eta diakroniaren arteko erlazioa ere beharrezkoa da: gorago ikusi denez, jatorriz dialektologia XIX. mendeko metodo konparatzaile klasikoa gainditzeko sortu zen eta, guztiz ordezkatu ezin duen arren (Camino 2013a: 78), artean ez du galdu esparru honetan duen ahalmena: Eredu historiko konparatzaile klasikoa hizkuntza-geografiak darabiltzanekin osatzea onuragarri gerta daiteke: hizkuntzen eta dialektoen mugak ez dira guztiz zehatzak ezta behin betikoak ere, eta bestalde, proto-hizkuntzak ere ez dira homogeneoak; berebat, hizkuntza unitate bat dialekto izatetik hizkuntza izatera dagoen aldea continuum bat da (Camino 2009: 51). Dialektologia klasikoak (geolinguistikak) irizpide argiak ematen dizkio berreraikitzaileari berria eta zaharra bereizteko (Mitxelena 1963, OC I: 55; hemen ik. § 2.2.3.4), bai eta, azterketa sinkroniko hutsa izanda ere (XX. mendeko atlas dialektal bat 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 21 kasu, cf. Möhlig 1980: 82), ikuspuntu diakroniko batetik begiratuz aldaketa linguistikoa nola gertatu den erakusten digu hiztun komunitatean zehar (Braunmüller 2007: 17). Esan gabe doa geolinguistikak (are diakroniari muzin egiten dionak ere) hizkerak sailkatzeko berrikuntzak eta arkaismoak erabiltzerakoan, diakroniaren ikuspuntutik begiratzen diela ezaugarriei, geografia hutsak ezin baitu ezaugarria arkaismo, berrikuntza edo hautu bezala definitu, horretarako laguntza handia eman arren.18 Datu dialektalek informazio garrantzitsua ematen badute ere aldaketa linguistikoa berreraikitzeko, hizkuntzalaritza diakronikoak ematen ditu horiek egoki interpretatzeko baliabideak (cf. Fernández-Ordóñez 2012: 102); hau da, datuak hizkuntza aldaketaren teoria baten barruan kokatu behar dira, ostantzean azterketa atomistan jausiko baikinateke (cf. § 2.1.2).19 Honetatik ondorioztatzen da, halabeharrez, “dialektologia historikoa”, geolinguistikaren eta hizkuntzalaritza diakronikoaren erdibidean delarik ere, diakronian duela bere esparru naturala, eta honetan dialektologiak20 duen leku garrantzitsua betetzen duela (cf. Braunmüller 2007: 15; hemen ik. § 2.1.1). Baieztapen hau soberan egon beharko litzateke; baina zenbaitetan kontu jakinak errepikatzea eta azaltzea ez dator txarto; areago gure artean, non askok lan egiten baitute euskalkiak betierekoak bailiran eta historian zehar hala euren ezaugarriek nola euren mugek aldatu gabe iraun izan bailuten (cf. Lakarra 2011a: 236). Williamsonek (2004: 100), dialektologia historikoa atal beregaintzat jo arren (hizkuntzalaritza orokorraren “azpijakintza” legez), bere ustetan jakintza linguistiko guztiak bezala honek ere muga irekiak izan behar ditu. Ikuspuntu “zurrun” honen aurka, uste dugu, esan bezala, hizkuntzalaritza diakronikoaren baitan kokatzen dela, ulerpen diziplina den heinean, eta ez deskribapen hutsa (Lakarra 1997a: 463), aldaketa linguistiko ezberdinak zeintzuk diren eta zergatik gertatu diren erakutsi nahi baitu (aldaketaren barne makinaria, alegia); dialektologia historikoa, bada, honen osagarri K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 22 litzateke, aldaketari buruzko hipotesi eta zergati horiek hiztunengan nola gauzatu diren eta honen azalpena bilatuz, garai bakoitzean ezaugarri bakoitzaren egoera (hots, isoglosa bakoitza) deskribatuz eta hiztun komunitatearen adakiak aztertuz: espazioa (euklidearra, soziala eta pertzepziozkoa, ik. Meurman-Solin 2012: 466), parametro sozialak, testuinguruak, etab. Honen harira, Pilch-ek (1988) dialektologia historikoa eta hizkuntzalaritza diakronikoa zein bere aldetik ibiltzeak dakartzan arazoak azaleratu ditu, eta elkarrekin lan egiteko modua bere ustez zein den erakutsi. Honetarako, dialektologia historikoan metodo hauek erabiltzea proposatzen du: Edozein eskuliburutan ikus dezakegu dialektologiaren helburua “dialektoen” azterketa dela. Dialektoa kontzeptu tradizionala, edozein hiztunek izan dezakeen intuiziotik sortua da:21 hiztunak berez konturatzen dira hizkuntza ez dela izaki bateratu 21 Hiztunok dialektoaz dugun iritziez ari gara, noski, ez historikoki dialekto hitzak izan dituen esanahiez edo mundu akademikoan dituen eta izan dituen inplikazioez. 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 23 bat, eta berdin erreparatzen diote aldakortasun horizontalari (hurrengo herrikoek ezberdin hitz egiten dute) zein bertikalari (aitona-amonek ezberdin hitz egiten dute). Hizkuntzaren aldakortasunaren intuizio natural hori “dialekto” adigaian laburbildu zen Grezia zaharrean, non hainbat literatur dialekto sortu ziren, berez sumatzen zuten aldakortasun horizontalarekin lotuaz (dialektook lurraldeen izenak izatea ez da kasualitatea izango: jonikoa, dorikoa, arkadioa…). Adigai hori mendeetan zehar mantendu eta XIX. mendean ere, dialektologia modernoa sortzean, adiera bertsuan erabili zen. Harrezkero, ikerlariek (eta hiztunek oro har) ere bere egin dute kontzeptua, eta dialektologia modernoa sortzean ahozko hizkuntzari berea ematen hasten bazaio ere, oraindik ere hizkuntza idatziaren pisua oso nabarmena da, egun “literatur dialekto” legez ezagutzen duguna gurean Bonaparteren lanetan biziki igartzen da (cf. Urgell 2012: § 6.4.2) eta oraindik ere indeoeruperaren azterketan, besteak beste, “dialekto” eta “literatur dialekto” bat omen dira (Garrett 1999). Dialektoak izan badirela eta muga jakinak dituztela barneratu dute ez bakarrik alor ezberdinetako adituek, edozein hiztunek ere oro har: honela, M. Alvarrek (1961), dialektoaren definizioa bilatuz esaten du hizkuntza bateratu (bizi zein hil) batetik banandu den sistema bat dela dialektoa, muga geografiko zehatz batekin, baina besteekin konparaturik jatorri komunetik ezberdintasun sakonik gabea. Dialektologia aurrera joan ahala, baina, galdera berriak sortuz joan ziren, guri dagokigunez funtsean bakarrean utzi ditzakegunak: Nola neur ditzakegu dialektoen arteko ezberdintasunak modu zientifikoan? Hau da, nola joan tradiziotik eta intuiziotik harago dialektoa zer den jakin eta hura definitzeko orduan? Lan eta gogoeta anitz egin dira dialektoa zer den edo zerk egiten duen hizkera multzo bat dialekto eta galdera hauei erantzun nahian, bai eta zein baldintza bete behar diren hizkera bat dialekto batean edo bestean sailkatzeko; horretarako hainbat teknika eta lan-molde sortu dira, baina baita aldi berean dialekto kontzeptua bera kolokan jarri ere jarri da. Izan ere, aspaldixko argi gelditu da hizkuntza, dialekto eta isoglosa kontzeptuen artean lehena eta azkena bakarrik izan litezkeela absolutu edo oinarrizko, dialektoa beti izango baita hizkuntza baten menpeko (Lakarra 2011a: 160). Batzuen arabera hizkuntzaren izate absolutua ere kolokan jar daiteke, definizioz elkarrekiko ulergarri diren hizkera multzo bat baino ez bailitzateke (cf. Campbell 1998: 165), baldin eta hizkuntzaren aldaera estandarrak estaltzen eta zenbaitetan ordezkatzen duen errealitatea aintzat hartzen badugu. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 24 Izan ere, ezaguna da hizkuntza berez zatikatu egiten dela etengabe; eta batu gizakiek batzen dugula, era batera edo bestera (Mitxelena 1981, OC VII: 534). Ildo honetatik iradoki du Garrett-ek (1999: 154; cf. Lakarra 2011a: 180) hizkuntza indoeuroparren adar zeltikoa, grekoa eta italikoa gero sortuak direla, bakoitzari dagokion nazio literatura eta kultur tradizioaren azterketatik abiatu baitzen ikerketa, XIX. mendean nazio-nortasunaren kontzeptua sortu eta gero; ondorioz, hasiera batean dialekto continuum bat baino osatzen ez bide zuen hizkera multzo hura (Garrett 1999: 152) hizkuntza berezitutzat hartu eta ulertu izan dira. Gauzak honela edo bestela izan, argi dago isoglosa dela egiazki antzemangarri den bakarra eta, beraz, ziurrenik oinarrizko elementu bakarra. Hizkuntzak etengabe pairatzen dituen aldaketak abiadura berean hedatu ohi ez direnez, aldaketen ondorioak nekez datoz bat muga geografiko jakin batean: aitzitik, esan liteke ezaugarri bakoitzak bere muga propioa daukala, bere isoglosa propioa alegia. Honek galdera garrantzitsu bat sortzen du: muga dialektalak existitzen al dira? (Bynon 1977: 190). Edo, beste era batera esanda: Nola marraztu dezakegu muga dialektal bat ezaugarri ezberdinen isoglosak ezberdinak badira? Galdera txarra erantzuteko, inondik ere. Hala bada, dialektoak isoglosa bat edo batzuen arabera definitu behar dira, eta beraz, beti izango dira subjektiboak ―edo interpretazioaren ondorio, historialariek zehatzago definitu dutenez (cf. Le Goff 2005 [1991])―, “since it is the linguist who selects the particular one, or ones, which he considers to be most significant from the mass of conflicting isoglosses” (Bynon 1977: 190). Mitxelenak ere (1964a, OC V: 19) badiosku dialektoak isoglosen eta hauetako bakoitzari eman nahi zaion nagusitasunaren araberakoak direla, erosotasunagatik edo bestelako arrazoiengatik. Horregatik, bere ustez 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 25 datuen artean hautuak eginez egin ahal izan duen sailkapenik onena, edo erosoena bederen. Alde honetatik, hipotesi guztiak bezala dialektoa ere ez da behin betikoa, betiere datuekin erlazio dialektikoan dagoena baizik. Gurera etorririk, esan liteke ezer gutxi igarri dela dialekto kontzeptuak pairatu duen aspaldiko aldaketa hau. Zein ere den ontzat ematen den sailkapena, den Bonaparteren zaharra (1869) edo den Zuazoren berria (2008), onik onenean ere Euskara Batu Zaharretik zuzenean datozen dialektoak bailiran ulertzen dira “euskalkiak” direlakoak (Lakarra 2011a: 170). Sailkapen finkoak dira, gotorrak, hizkuntzaren etengabeko aldaketari entzungor egiten diotenak. Hizkuntza baten hizkeren arteko erlazioak etengabe aldatzen direnez (ib. 181), sailkapenon irizpideak kritikatu gabe ere, esan litekeen onena da printzipioz zein bere garaiari dagokiola, baina ez dutela Euskara Batu Zaharretik hona euskal hizkeren artean garai ezberdinetan sortu diren erlazio ezberdin eta aldakorren berri emateko gaitasunik, ez borondaterik ere. Gurean, bada, oso argi antzematen da ―ez bide da hizkuntza bakarra― dialektoa lan egiteko hipotesitzat hartzea aldaketaren norabidea zein izan den jakiteko handicap handia izan daitekeela, aurreiritzi indartsu gisa jokatzen baitu. Izan ere, maiz ikusten dugu isoglosak ez duela aurrez dialektotzat definitua dugun zer hori bere osotasunean hartzen edota haren mugak handik eta hemendik gainditzen dituela: adibidez, pluralekiko komunztadura ezak, Arabako euskaran, bizkaieran eta gipuzkeran izan arren, ez du hauetako bat ere osorik biltzen (Lakarra 1996a: 190); era berean, dialekto andaluza definitzeko erabiltzen diren ezaugarri esanguratsuenak hizkera gehiagotan aurkitzen dira eta, alderantziz, egitura fonologikoaren ezaugarri nagusiek ez dute andaluziera guztia biltzen (Alvar 1961: s.f.). Gerta daiteke, halaber, dialektoa definitzeko erabilitako isoglosa atzo goizekoa izatea: adibidez, erdialdeko euskalkiaren ezaugarritzat eman ohi den al galdetzailea (cf. Zuazo 2008: 123) tradizioan (hots, historian) bilatuz gero, egiazta dezakegu (EKC, s.v. al) XIX. mende erdialdea arte ez dela agertzen (Iturriagarenean aurkitu dugu lehenengoz), eta ondoren baino ez dela hedatzen, besteak beste Bonaparteren “literatur gipuzkeran” berebiziko garrantzia hartzen baitu (Uriarteren Bibliaren itzulpena lekuko, 1.200 agerpen ingururekin): Donostiako eskolaren obretan (Soroa, Altzaga, Artola…) orokorra da jada. Bistan da pluralekiko komunztadura ezak ez duela orain arte aintzat hartu izan diren euskalkiak definitzeko balio, eta al partikula galdetzaileak une batetik aurrera baino ez lukeela balio. Ostera, halako ezaugarriek balio handia dute dialektoak behin K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 26 betiko zerak ez direla ikusarazteko, eta apika horietako batzuk antzina ez zirela existitzen frogatzen hasteko, bai eta euren barruan sartu ohi ditugun hizkera batzuk behintzat antzina bestelako erlazio multzoetan sartuta zeudela ere (Lakarra 2011a: 181). Dena dela, oraingoz XIX. mendea baino lehenagoko euskararen historiaren garaietan izan ziren harreman lektalak definitzeko hipotesirik ez dugunez, tesian zehar ―orain arteko ikerketa diakronikoan ohikoa denez― Bonaparteren sailkapen hedatuan, hots, Mitxelenak Arabako euskara ere aintzat harturik eratuan ohikoak diren euskalkien izenak erabiliko ditugu, erosotasunaren izenean, Mitxelenaren iritziaren arabera: “El príncipe nos ha legado una clasificación muy cómoda además de razonable, que todos venimos usando como marco de referencia hasta el día de hoy” (Mitxelena 1964a, OC V: 15). Honekin batera, mendebalde, erdialde eta ekialde zatiketa orokorragoak (ik. Padilla, Ulibarri & Urgell 2015) ere beharrezko izango zaizkigu lantzean behin azterketan zehar: izan ere, antzinako materialen urritasunak askotan eremu zabalagoak definitzeko aukera baino ez du uzten. Mitxelenak hatsarre bezala diosku, FHV-ri egin hitzaurrean bertan, fonologia diakronikoan aurrerapenak egiteko lehenengo bidea eskura diren lekukotasunak modu sakonagoan erabiltzea dela (FHV 15; cf. Haas 1969: 46).22 Honetarako, bere lehen lana ez zen berreraiketa eta konparaketari ekitea, baizik eta, mendebaldeko eremuan bederen, eskura zituen testu zahar gehienak aztertzea (FHV 17), euskal corpusa orduan filologiaren ikuspegitik gehienbat arakatu ez ezik ukitu ere gabe zegoela kontuan harturik: han-hemenka guztien pasarte arazotsuenei ohar interesgarriak eskaini zizkien (cf Mitxelena OC XI), eta haietako asko (Betolaza, Viva Jesus, Andramendiko eskriturak, Arrasateko erreketaren kantuak…) berrargitaratu ere egin zituen. Jardun hau, 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 27 jakina, metodologikoki justifikatua da, hizkuntzaren historia datatu eta kokaturiko dokumentu zaharren gainean baino ezin baita eraiki; beste guztia ez da estrapolazioa besterik, eta bakarrik balio dezake datu seguruen oinarria badauka eta datuok diakronikoki azaltzen baditu (Mitxelena 1971, OC XI: 327). Era berean, Aurreinterpretazioa filologiatik dator, noski. Har dezagun Landucciren hiztegiaren azterketa: lan filologikotik hasi behar izan zuen, eskuizkribua editatu ere gabe baitzegoen. Azterketak erakutsi zion hiru esku zeudela, ezberdintasun grafikoengatik (dela letra moldea, dela sistema grafikoa) ez ezik, kokapen lektalaren eta irizpide linguistikoengatik ere (Mitxelena 1958, OC XII: 209-10). Ezbairik gabe, ez zukeen emaitza bera izango nolanahiko edizioa erabili izan balu, ez eta eskuizkribua behar bezala ulertzeko heziketa filologikorik izan ez balu ere. Filologiaren eta hizkuntzalaritza historikoaren arteko ezkontza ez da berria: Meilleten “filologiarik zehatzenaren” beharra (2001 [1925]: 24) aldarrikatzen du Mitxelenak, eta hatsarrea bere egin ere egin zuen, lan diakronikoa egiten duen edozein ikertzailek bezala (cf. Campbell 1998: § 14; Lass 2004; Rissanen 1990; Dees 2001). Biak elkarren osagarri dira, eta corpusaren egoeraren arabera batak edo besteak hartuko du garrantzi gehiago. Corpusaren izaera eta egoeraren araberako filologiaren garrantzi aldakor hau ederki islatzen da euskararen historiaren garai zaharretan, eta corpusaren aberastasunak eta corpus horren ezagutza dira hizkuntza baten historian aitzinatzeko aurrebaldintzak (Lakarra 1997: 448). Honela, hizkuntza baten corpusa urria denean (oro har hizkuntza bat idatziz jasotzen den lehenengo garaietan) izaten da filologia beharrezkoago: lekukotasun faltak orduko egoeraz estrapolazioak egitera behartzen gaitu, eta horretarako oinarri sendoagoak erabili behar dira. Hauetan Rissanen esanek balio berezia hartzen dute: honen hitzetan, filologia da “ear for the language of the past”, baina ez nolanahiko filologia, baizik eta K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Ingelesaren kasuan, Old eta Middle English aztertzeak testuen ezagutza filologiko sendoa eskatzen du, baina Modern English garairako gizarte aldaketek (heziketa, inprenta…) material gehiago eta ñabarragoak sorrarazi zituzten, eta diakronistak hizkuntzalaritzaren beste adarrak baliatzeko aukera gehiago ditu (Rissanen 1990: 361). Filologiaren helburu nagusia da testuaren hizkuntz garaiari, lekuari, egileari, testuaren helburuari, testua egiteko egileak erabilitako lan moldeari, eta abarrei buruzko datu guztiak biltzea, testuaren fidagarritasuna bermatzeko.23 Lan egiteko oinarri eta koroa testukritika litzateke (Orduna 2000: 3); hots, testu baten edizio kritikoa egiteko beharrezko metodologia lantzea. Filologia klasikoak testu baten kopia eskuizkribatu edo inprimatu ezberdinak, haren transmisioa eta aldaerak aztertzen zituen, eta recensio-aren bidez (akats komunak erabiliz; ik. Brambilla 1984: 53) haien historia berreraikitzen zuen stemma batean, ondorengo constitutio textus atalean balizko originala berregin ahal izateko. Esan gabe doa, honetarako argitaratzaile kritikoak egilearen usus scribendi-a ahalik eta hobekienik behar duela ezagutu, dena delako aldaera akatsa edo egilearen aldaera ote den erabakitzeko, ez bakarrik emendatio urratsa egiteko, baita constitutio textus osoaren oinarrian dagoen ikergaia delako ere (Urgell 2013a: 535, 5. oh.). Garaiko beste hizkuntza aldaerak (geografikoak, estilistikoak…) ere ezagutu behar dira (Blecua 1983: 89); hots, testuari dagokion heinean behintzat hizkuntzaren historia ezagutu behar du filologoak egilearen hizkera hobeto ulertzeko, eta epaitu ahal izateko (cf. Sánchez-Prieto 1998: 82; hemen ik. § 4.2).24 Filologia klasikoaren helburua egilearen original idealera iristea bazen ere, ideal hori desitxuratzen zuen guztia alde batera utzirik, egungo filologian recensio-ak beste esanahi bat hartu du, aberatsagoa, testuaren transmisioaren historiari eta, beraz, historiak 23 Adibidez, testua itzulpena ote den edo ez jakitea oinarri-oinarrizko lan filologikoa da. Iturriagaren Diálogos vascongados-en Uriarteren bizkaierazko bertsioan al partikula galdetzailea askotan ageri da (EKC, s.v. al); beraz, datuak hutsean harturik pentsa genezake Uriarteren bizkaieraren ezaugarria dela partikula, ezaugarriaren historiaz eta bereziki hedaduraz dakigunaren aurka. Testuaren historiaz dakigunaren arabera, baina, ikusten dugu egiantzekoena dela, noski, Iturriagaren gipuzkerazko bertsiotik (jatorrizkotik, alegia) itzuritako ezaugarria izatea. 24 Astigarragaren sermoitegiko edizioan (Etxebarria & Apraiz 2007) aurkitu ditugun adibide pare batek argi dezakete garaiko eta eremuko hizkeraren ezagutzaren garrantzia ezaugarrien epaian. Argitaratzaileek adesquidetasunera > adisquidetasunera (278) eta sazerdotiaeri > sazerdotiai (154) aldatzen dute, bestelako azalpenik gabe, baina forma hauek, egilearen hizkeratik itzuritakoak izan daitezke: adeskide aldaera Abandoko J. P. Ulibarrik ere bazerabilen (Ulibarri 2011b: 542), eta -aeri bukaeran Basaurin bertan lekukoturiko -airi atzizkiaren (Arretxe 1994: 102) aurrekaria bide dago. 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 29 eragindako aldaerei ere etekina atera dakiekeelakoan: testuaren (eta, testuari datxekion heinean, aukera dagoenean baita hizkuntzaren) historia erakutsi behar du. Horretarako, aldaerak bitan banatzen dira: “testukoak” (hots, kopia akatsak) eta hizkuntzazkoak.25 Kopiagile edo (inprimatua bada) testuaren edizioan parte hartzen duen pertsona bakoitzak bere hizkuntza sistemaren bere diasistema-ren (Orduna 2000: 66) arrastoak utzi ohi ditu testuan, nahita edo oharkabean, hizkuntzazko aldaerak, alegia. Honek tentuz ibiltzera behartzen du hizkuntzaren historialariak, ikuspuntu geografiko, historiko zein estilistikotik hizkera mistodun izkribuak sortzen baititu (FernándezOrdóñez 2001: § 1; ik. baita Laing 1989 [1988], 2004 ere). Gurean, adibide klasikoak dira Irazustaren eta Arzadunen dotrinen argitalpen ezberdinen arteko aldeak, baina ez dira bakarrak, jakina: berriki agertu den Gero-ren edizioan honen eta Geroko Gero bigarren argitalpenaren arteko konparaketa egin du ediziogileak (Urgell 2015a: § 1.3.1), eta bigarrenaren paratzailearen hizkerari buruzko datu interesgarriak lortu ditu. Kopiaren egilearen hizkuntz sistemak eragindako aldaketa oro bilduko ditu, beraz, ediziogileak: modernizatzeak, dialekto aldaerak, estilistikoak, etab. (cf. SanchezPrieto 1998: 62). Hala bada, edizio kritiko on batek editoreak egindako aldaketa eta zuzenketa guztiak garbi markaturik behar ditu esan gabe doa, baina bereziki testuak eta bere historiak emandako datu guztiak bildu behar lituzke, ikertzaileek euren beharraren arabera erraz eta argi eskura izateko moduan: Diasistemaren kontzeptua testuaren bizitzarako ez ezik, testua bera ulertzeko lagungarri izaten da. Filologia klasikoan jatorrizko testua, filologoak berreraiki behar zuen testu ideala, monolitikotzat jotzen zen, eta aldaera guztiak har egilearen edo inprentaren oharkabeko akats edo hurrengo kopiagileen aldaketatzat. Alabaina, egungo K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 30 hiztunek testuinguruaren arabera aldaera bat baino gehiago erabil badezake (soziolinguistikak erakusten duenez, cf. § 2.2.3.5), berdin dateke antzinako garaietan ere eta, beraz, eragin handia du hizkuntzaren historia aztertzen duen edozeinentzat testuinguru hauen berri izateak (Fernández-Ordóñez 2001: 389).26 Muturreko adibide bat ematearren, Kardaberazek bizkaieraz idazten duenean bi usus izango lituzke testu berean: berezko hizkera (gipuzkera) eta testuan islatzen duena: ezin ahaztu, beraz, batak bestean eragina izan dezaketela. Halako guztietan filologoak asko du esateko, testuaren eta aparatu kritikoaren arteko komunikazioaren bidez, egilearen beraren sistema bakun zein konplexura heltzeaz gainera (Orduna 2000: 66; cf. Mariotti 1985), garai ezberdinetako kopiagile ezberdinen diasistemak agertu beharko baititu eta, haien jatorri geografiko eta kronologikoa zehaztuaz (cf. Dees 2001: 855), hizkuntzaren egoera ezberdinak ezaugarriztatzeko aukera izango du. Edizio bat egiteko filologiari dagozkion zertzelada gehienak bildu ditugu lerrootan, baina bidenabar azpimarratu ahal izan dugu filologoaren jarduna ez dela testu kritikara mugatzen, esan bezala datuak bermatzeko egileari eta testuari buruzko ezagutza osoa beharrezko baitu, dela testuaren hizkuntzarena dela idatziaren gainerako alderdi guztiena (Bambrilla 1984: 3; cf. goiko Rissanen-en aipua, 1990: 366), “testu baten alderdi guztiak xehe-xehe ezagutzea, sarritan frogatu den bezala, ezinbestekoa [bait]a haren datuak hizkuntzaren historiarako (edo beste edozein xedetarako) bermez erabili ahal ditzagun” (Urgell 2015b: 573). Azken batean, edizio on batek aurrerapauso garrantzizko bat izan beharko litzateke egilearen hizkuntzaren ezagutzan, eta batzuetan garaiko hizkuntzaren ezagutzan ere bai. Lerro hauetan zehar Meilletek aldarrikaturiko “filologia zehatzak” gaur egun dituen baliabideak erakutsi nahi izan ditugu, dialektologiak eta edozein azterketa historikok jardun honetatik zer har dezaketen erakusteko asmotan. Azken batean, testuan erabiltzen den hizkuntzaren deskribapena ere (usus scribendi delakoa) aurreikusten da filologiaren helburuen artean. Esan liteke, bada, filologoak testu sinple 26 Egilearen usus scribendi-ak dituen aldaera ezberdinen arteko garrantziaz eta eraginaz jabetzeko, Dotrinazko Sermoitegiko adibide bat dakargu (ik. § 4.3.2.3): egileak berak lehen idatzaldian segaitic eguin eguin âen material basureanic sein den lurre? idatzi ondoren bigarren eguin-a ezabatu eta eben ezarri zuen. Pentsa liteke akats arrunta dela, alabaina, egilearen usus scribendi-ak diosku eguin forma eguian adizkiaren aldaera ere badela eta, beraz, aoristoaren adibide bat izan daitekeela (cf. § 4.2.3.15), ondoren beste forma batez ordezkatua (dagoeneko hedatuagoa delako?, prestigio gehiago duelako?). Honek erakusten digu hizkuntzalari historikoarentzat interesgarriagoa izan daitekeela egileak lehen bulkadan idatzitakoa, haren beraren zuzenketa edo ediziogilearena baino, zergatik eta egilearen hizkeraren ezaugarria izan baitaiteke, senak eman diona (eta ez buruak). 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 31 batetik hizkuntzaren historiarako datuak bilatzen dituela, eta hizkuntzaren historialariak testu partikularrak gaindituz hizkuntzaren garai zehatz bateko sistema osoa (bere aldaera geografiko zein estilistikoekin) edota hizkuntzaren sistema osoaren bilakabidea berreraiki nahi du (cf. Fleischman 2000: 35-6). Geolinguistikaren edo dialektologia sinkronikoaren datu bilketan lekukoen aukeraketak eta ikertzailearen jardunak datuetan izan ditzaketen eraginarekin parekatu daiteke filologiaren beharra (cf. Camino 2009: 275 e.hh. edota Chambers & Trudgill 1994: 87): estrapolazioa eginez, aldeak alde, kontuan hartu behar dugu hala lekukoak (testuak) ematen dizkigun datuak zer-nolakoak diren, nola ediziogileak nolako eragina duen datuetan. “The opposition between the two viewpoints —synchronic and diachronic— is absolute and allows no compromise” (Saussure 1915, ap. Aitchison 2012: 11) esaldian dugun sinkronia eta diakroniaren oposaketa (ustez) zurrunean legoke dialektologiaren (historikoaren) eta egun egin ohi den dialektologiaren oinarrian: lehenengoak hizkuntzaren alderdi diakronikoa aztertzen du, esan denez, eta bigarrenak alderdi sinkronikoari (ikuspuntu geografikotik) begiratzen dio. Nolabait egia da hori, baina gogoan hartu behar dugu diakronia-sinkronia antinomia hizkuntzalaritzaren baitakoa dela, eta ez objektuaren baitakoa (Coseriu 1978: 14); edo bestela esanda, hizkuntzaren denboratasunaz hizkuntzalariak duen jarreran datza bien arteko ezberdintasuna: “Hizkuntzalaritza historikoak hizkuntzek beren egitura denboran zehar nola mantentzen edo aldatzen duten ikertzen du. [...] Linguistika deskriptiboak edo sinkronikoak alde bat uzten du denbora bere arduretarik eta datuak oro mementu berekotzat hartzen” (Lakarra 1997a: 450). Azterketa sinkronikoak, ikuspegi diakronikoa alde batera uztean, alde batera uzten ditu, halaber, hiztun arruntek dituzten bestelako aldaera estilistikoak eta kasu argietara mugatzen da, hizkeraren bilakabidean sortzen diren aldaeren arteko elkarbizitzak sortzen dituen aldaerak edo ilunguneak ahaztuaz (Aitchison 2012: 12). Dialektologiak, beraz, hizkuntz aldaketa aztertzen duen heinean ezin du ikuspegi sinkroniko hutsa hartu: honek egoera deskribatzeko balio dezakeen arren, sinplifikazio handi batean erortzen da, “hizkuntzak bere-berea [bait]u etengabe aldatzea” (Lakarra K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 33 euskalkietan zehazkiago: Zegamako dotrinaren (1741) argitaratzaileak esaten duenean testuko egin laguntzailearen formak bizkaierazko “forma propioak” direla literatur gipuzkerak XVIII. mendetik aurrera eratu duen gipuzkeraren irudi desitxuratuaren arabera ari da epaitzen, erdigipuzkera-ren arabera (Lakarra 1986c: 658), ez gainerako testu zaharren lekukotasun argiaren, ez gaurko Goierriko hizkeraren arabera. Ikertzaileak lekukoaren informazio konplexua denboraren eta espazioaren ardatzetan interpretatzen jakin beharko du hainbat aldagairen argitan: batetik, aldaerak zein eremutan bizi diren, zein diren prestigiodun mintzoak eta zein baztertuak, geografiak nola eragiten duen aldaeren hedatzean…; eta, bestetik, garai bakoitzean zer-nolako ezaugarriak zeuden, eta zein egoeratan, emankor ala galbidean (Williamson 2004: 100). Honela egin ezean, deskribapenean ezaugarri diakronikoak eta diatopikoak aurreiritzien arabera epaituko ditu, eta inongo errealitaterik izan ez duen dialekto bat berreraikiko du, denboratik eta espaziotik kanpo (Williamson 2004: 103). Egungo fenomeno linguistikoen hedadurak aurreko garaietakoak berreraikitzeko oinarria eman diezaguke, baina ezin ahaztu isoglosak ez direla egonkorrak; aitzitik, hauek ere etengabe aldatuz doaz hara-hona atzera zein aurrera historiaren gorabeherek eraginda (Mitxelena 1964a, OC V: 23). Adibidez, hasperena markaturik duen XI. mendeko agiri bat agertuko balitz, ezin genuke ezaugarri hori erabili Arabakoa ez dela esateko: egia da XVI. mendean hasperenik ez zegoela bertan (cf. Landucci edo Lazarraga), baina galera nonbait Nafarroa partean hasi eta han XI. mendean galdua bide bazen ere, XII. mendean Araban oraindik mantentzen zen (FHV § 11.3; cf. Reguero 2012: § 4.1.2.5). Ikerketaren baitako sinkronia-diakronia antinomia historiarekin bakarrik gainditu ahal denez gero (Coseriu 1978: 14), nahitaezkoa da historiaren ikuspegi ordenatu bat izatea. Honetan izugarri laguntzen du hizkuntzaren historian behar bezalako periodizazio bat izateak, alegia, garai bakoitzari batasuna emateko eta gainerako garaietatik bereizteko gai diren hizkuntz ezaugarrietan oinarritutakoa. Azkenotan baldintza hauek ondo xamar betetzen dituen periodizazio bat proposatu da euskararen historian (Lakarra 1997a eta Gorrochategui & Lakarra 2001), eta honetaz baliatuko gara, bada, ondoko ikerketan. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 2.2.3.1 Ikerketa diakronikoa eta hizkuntza aldaketa Ikusi dugunez (§ 2.1.1), hizkuntzalaritza diakronikoaren eta dialektologiaren arteko hausturarik garrantzitsuena hipotesi vs. datu kontzeptuen arteko dikotomiaren eraginez gertatu zen. Honela, dialektologiak hizkuntzalaritza diakronikoari egozten dio erabilitako datuak aukeratuak eta sinplifikatuak direla oso: nahiz hizkuntza osoarenak bailiran aurkeztuak diren datuok azaltzeko emandako “lege fonetikoak”, hau ez dator bat dialektologia klasikoaren datuekin, balizko legeok batzuetan ez baitira betetzen hizkuntzaren eremu osoan. Egia hau ukatzea ezinezkoa delarik ere, Mitxelenak esaten digun bezala, legea erabilgarri ez dela esatea ere ezinezkoa da, berreraikitzaileak proposatutako lege fonetikoak arazo fonetiko berari eman dakizkiokeen balizko erantzunetatik baten hedatze eta orokortzearen emaitza baitira (Rodriguez Adrados 1952, ap. Mitxelena 1963, OC I: 80). Ezaguna denez, berreraiketa klasikoak berarekin dakar “sinpletasun postulatu” bat (Mitxelena 1963, OC I: 35), datuak eskemarantz lerratzea, alegia: hizkuntza baten bi egoeraren artean, zaharrena eta berriena, berreraiketak beti bilatzen du, definizioz, biderik laburrena (Mitxelena 1964a, OC V: 41), eta lege fonetikoaren formulazioak (*b > f legea, adib.) hainbat bide jarrai zezakeen prozesu baten hasierako eta amaierako egoerak baino ez ditu jasotzen. Halakoetan, noski, ditugun datuen araberakoa izango da berreraiketa eta horretatik atera daitezkeen ondorioak: ez da berdin esatea aurre-lat. *cecanai > lat. cecini edo lat. cecini < aurre-lat. *cecanai, inplikazio eta ezagutza ezberdinak behar ditugulako horietako bakoitzean (cf. Mitxelena 1963, OC I: 33). Berreraiketa klasikoan ―bigarren egoeran, alegia—, postulaturiko erregela fonetikoez gainera, bestelako ezagutzak behar dira, lat. cano bezalako hitzak eta euren arteko erlazioak ezagutu, adibidez. Lehenengoak, ordea, bere horretan ez du sostengurik, hizkuntzaren datu zaharretan (aurre-latinezko testu batean) cecanai forma lekukotzen ez den bitartean.28 28 Cf. “komeniko bide da hasiera hasieratik ohartzea ‘hizkuntzaren historia’ diogunean bi eratako edukinez ari gaitezkeela: hizkuntzaren bilakabide osoaren azkerketa diakronikoaz, edota horren zati soil batez, lehendabiziko testuak agertzen direnetik aurrerakoaz, hain zuzen. Konpli da bi adiera horiek ongi bereiztea, bata ala bestea erabil, arazo eta irizpide ezberdinekin egin baitezakegu topo” (Lakarra 1997a: 455). 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 35 Berreraiketa askotan datu gabe egin behar da: hortaz, ziur egon arren prozesuak nola edo hala konplexuagoak izan zirela, ez dago bide osoa aztertzerik. Bestetan, ordea, badugu egoera gehiago izan zirela jakiterik: adibidez, latinaren bigarren eta hirugarren aditz jokoetan indikatibozko inperfektiboak gaztelaniaz pairatu duen aldaketaren berreraiketa lat. -ēba-, -ība- > gazt. -ía- den arren, testuei esker badakigu bestelako formak egon zirela tartean: zehazki, -iés, -iémos bezalakoak ziren XIII. mendeko gaztelanian. Hala bada, dialektologia historikoaren lana litzateke zehaztea XIII. mendeko -iés, -iémos horiek nola joan ziren galtzen, eta egungo -ía tankerakoak nola hedatu eta orokortu ziren (Mitxelena 1964a, OC V: 41). Hizkuntza baten gramatika historikoa egitean aldaketa linguistikoa bera gailentzen da normalean, eta ez aldaketa zelan gertatu eta hedatu zen eta honelako galderei buruzko xehetasunak bilatzea (cf. Braunmüller 2007: 15), baina horixe da, hain zuzen, dialektologia historikoaren egitekoa, xehetasun horietaz arduratzea. Hizkuntzalaritza diakronikoaren egungo hizkuntzan antzinako garaien lorratzak aurki ditzakegu axiomari dialektologiak ezaugarriak hizkuntzaren lurralde guztietan ez ziren une berean orokortu axioma gehitzen dio, hauxe delarik hizkera ezberdinak egotearen zergatia. Dibergentziak data ezberdinetan sortu eta hedatu dira, jakina, eta askotan ezin dugu aspaldi gertaturiko banatzeen sekuentzia kronologikoa zuzen interpretatu (Black 2004, ap. Camino 2013a: 78); alabaina, ikusi izan da ezaugarrien egungo (momentu sinkroniko bateko) antolaketa geografikoak egoera kronologiko ezberdinak erakusten dituela (Fernández-Ordóñez 2001: 401) eta hizkera ezberdinen arteko konparaketaren bidez, batzuetan, Bartolik proposaturiko irizpideak lagun (Chambers & Trudgill 1994: 231; cf. § 2.2.3.4), antzeman daiteke hedatzea nola gauzatu zen. Berdintasunaren hatsarrearen arabera, ezinbestean suposatu behar dugu antzinako garaietan ere aldaera ezberdinak, forma zaharrak eta berriak elkarrekin agertuko direla hizkuntzaren momentu jakin batean (Dees 1988: 140). Aldaketen hedatze geldoak sortzen du, noski, isoglosa bakoitzak bere bidea egitea. Dialektologia historikoak garai zaharretako hizkerak deskribatzerakoan, ez du egungoetara nola heldu den bakarrik erakusten, beraz, baita aurreko hizkeren banaketa nolakoa izango zen ere (cf. § 4.4.3).29 K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 2.2.3.2. Dialektoen sailkatzeaz: zuhaitz teoriaz Dialektologiaren eta hizkuntzalaritza diakronikoaren hartu-emanez aritzean, ikusi dugu bai batak, bai besteak hasieratik sailkapenak egiteari ekin ziotela: definizioz, biak hainbat berdintasun eta ezberdintasun zituzten hizkera ugarien aurrean dira, printzipioz guztiak etorki bateratu batetik datozenak eta nolabait hizkera (hizkuntza) horien arteko erlazioak definitzeko beharra sortzen zaie (cf. Camino 2013a: 78). Horretarako, Schleicher-ek zuhaitz genealogikoaren oinarriak ezarri zituen eredu bezala (1861), hizkuntza indoeuroparren arteko erlazioak kronologia erlatibo baten bitartez azaldu nahian. Metodo hau agertu eta berehala Schmidt-ek (1872) zuhaitzen arazoak azaleratu zituen, eta uhinen teoria plazaratu: teoria honek ezaugarriak apurkaapurka hedatu zirelako ideia islatu nahi du, ezaugarrien hedadura nola gertatu zen azaltzen duen eredu baten bitartez. Harrezkero, dialektologiatik begiratuta “arbola genealogikoen ohiko ikuspegia ez da ongi ezkontzen dialektoek hartzen dituzten norabide berriekin” (Camino 2009: 50); hau da, zuhaitzek hizkuntzetan interferentzien errealitatea, zatiketa dialektalaren ondotik gertatzen diren dialektoen arteko eraginak, alegia, ez dituzte islatzen, “literatur hizkuntzei” edo “hizkuntza nazionalari” begira eginak baitira (cf. Garrett 1999: 154). Gainera, zuhaitzaren dimentsio horizontalak espazioa irudikatzen duen arren, era erlatiboan irudikatzen du, ez errealean; ondorioz, zuhaitzak ezin digu erakutsi ezaugarri bat zergatik sortu edo gertatu den, ez eta noiz eta non gertatu den ere (Camino 2009: 50). Alabaina, ikuspegi diakronikorik gabe geografia dialektalak planteatzen duen uhinen ereduaren bidezko isoglosen eskemak oinarrizko arazo are larriagoak dakartza. Hizkuntza aldaketak (berrikuntzak nolabait) izanik sailkapenaren muina, uhinen ereduak balizko berrikuntza guztiak plano kronologiko berean agertzen ditu, jakin badakigun arren berrikuntzak ez direla guztiak garai berean sortzen; ondorioz, ikuspuntu historikorik gabe ez dira biltzen egoera moderno horietara heltzeko jazo diren aldaketak, nahiz eta hedadurak horretarako bidea eman (Lakarra 2011a: 171; Camino 2013a: 78).30 por aldea y hasta casa por casa” (Mitxelena 1963, OC I: 80). Dialektologia historikoa, beraz, eskala bi hauen erdian aurkitzen da. 30 Bestelako sailkapen ereduak ekarri dituzte baita dialektometriak eta glotokronologiak ere; dagoeneko aurkeztu ditugu, euren aurkako kritikak ere agertuz (§ 2.1.2), eta bertan ikus ditzakegu sailkapen horien emaitzek dituzten arazoak. 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 37 Eztabaida eta saio guztioi oinarrizko arazo bat ikusten diegu: jakintzat ematen da badagoela dialektoen banaketa objektibo bat egiterik (cf. § 2.2.1), nahiz egiatan sailkapen guztiak sinplifikazioak behar diren izan, hizkuntza bezalako izaki konplexuek eskaintzen duen datu multzo amaigabetik zenbait ezaugarri hautaturik, gainerakoen abstrakzioa eginik lortutako lan hipotesi bat: honek ditugunak eta agertuko diren datu berriak azaltzeko balio beharko luke, baina ez dugu ahaztu behar diagrama bat baino ez dela (cf. Mitxelena 1963, OC I: 92), beti ere datuekiko dialektikan egon beharko litzatekeena, datuen bitartez hipotesia bermatzeko edo gezurtatzeko modua emanez, faltsabilitatearen hatsarre ezagunaren arabera. Gure ustez, diakronia eta sinkronia bata bestearen osagarri diren bezala (cf. § 2.2.2.2), osagarri dira zuhaitz genealogikoaren eta uhinen teoriaren ereduak ere: lehenengoa prozesuaren (diakroniaren) abstrakzioa genuke, parte hartzaile ezberdinen arteko erlazio nagusiak biltzen dituena. Bigarrena une jakin baten (sinkroniaren) abstrakzioa litzateke, parte hartzaileek momentu horretan duten egoera deskribatzeko. Ezin dugu pentsatu zuhaitz genealogiko batek, are aitzin-hizkuntzak biltzen dituenak ere, hizkuntzen banatzearen itzulinguru guztiak bilduko dituenik; ez eta benetako hizkuntzak dituen gorabehera guztiak inoiz eskema batean sartu ahalko direnik, ezpada hasieran aipatu den Borgesen ipuineko geografoak egindako lana errepikatuz. Ondorioz “arbola [genealogiko] hau ez da hizkuntza baten historian gertatu diren aldaketa guztien aurkezpen sakon, oso eta zehatza; batez ere, zatiketa eta erlazio nagusien laburpen egokia da” (Bowern & Koch 2004, ap. Camino 2013a: 79). Hala bada, ez dugu espero indoeuroperaren zuhaitz genealogikoak (ezta, eskuzabal izanda, germanikoaren alabenak ere) ingelesaren eta frantsesaren arteko erlazioak jasotzea, adibidez, baina horrek ez du esan nahi hizkuntzalaritza historikoa horretaz arduratzen ez denik.31 Hizkeren arteko erlazio nagusiak zuhaitz genealogikoak biltzen dituela, hizkeren sailkapena egiteko ezinbestean uhinen eredura jo behar dugu. Hortik definitzen da dialektoa, isoglosa bat edo batzuen abstrakzio eta lan hipotesi den heinean definitu behar dena, nahitaez (§ 2.2.1). Sailkapenak egoera jakin bati egin behar dio K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 38 erreferentzia ezinbestean, ezinezkoa izanik hizkuntz aldaketa prozesu osoaren gaineko sailkapena egitea (cf. Coseriu 1978: 45). Honetatik eratortzen da ezin dela “bizkaiera” bezalako euskalkirik ezaugarriztatu diakroniatik, adibidez: aukeratutako ezaugarrien isoglosak historian zehar aldatuz joango dira, hizkeren arteko eraginak aldatuko diren heinean.32 Ondorioz, ezaugarriztatzeak (eta ondoko sailkapenak) gehienez ere Euskara Arkaikoko bizkaiera; XIX. mendeko bizkaiera edo delako testuko bizkaiera bezalakoak izan behar dira ezinbestean.33 Bi motatako ezaugarriak hartzen dira aintzat hizkeren arteko erlazioak era honetara aztertzerakoan: batetik, ondareko ezaugarriak, erlazio genetikoak bermatzen dituztenak, alegia; bestetik, hedadurazko ezaugarriak genituzke, hizkeren eta hiztunen arteko elkarreraginak eta loturak adierazten dituztenak (Camino 2013a: 86). Bi ezaugarri taldeok izendatzeko, biologiatik eratorririko izenak proposatu dira: clade eta taxon (Babel et al. 2013: 446), hurrenez hurren. Honaino ikusi ahal izan dugunez, sailkatze molde biak beharrezkoak dira, bakoitzak bere esparru propioan, dialektologia historikoaren baitan azterketaren dimentsio horizontala (geografia) eta bertikala (historia) koordenatu osagarriak baitira (cf. § 2.2). Alabaina, gure ikuspuntutik sinkronia diakronikoaren azpiatala baino ez litzateke, hizkuntz aldaketa aztertzea izanik gure egitekoa. 2.2.3.3 Aldakortasuna eta dialektalizazioa: deskribapena Ikusi dugunez, “dialektoa” sailkapenaren ondorioa baino ez da, hautatutako isoglosen abstrakziotik lortutako zera, eta sailkapena bere aldetik egoera jakin baten abstrakzioa baino ez da izango, haren argazkia: “XVIII. mendeko bizkaiera” edo “Euskara Arkaikoko bizkaiera” ezaugarriztatzera hel gaitezke, horrelakorik balego, ez gehiago (§ 2.2.3.2). Alabaina, argazki horrek lagun gaitzake prozesua bera deskribatzen, baldin eta egoera batek aurreko egoeraren lorratzak gordetzen dituela dioen hatsarre garrantzizkoa (§ 2.2.3.1) gogoan hartzen badugu. Beraz, dena delako dialektora (dena delako egoera sinkronikora) mugatzen den deskribapena hankamotz geldituko da (cf. 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 39 Camino 2004: 76), zeren eta dialektoak ez baitu berezko interesik, koordenatu historikotik begiratuta hipotesi sendo batean oinarrituta ez badago. Aitzitik, behar bezalako deskribapen batek eskura diren datuak egoki interpretatuz hizkerari buruzko hipotesiak sortu beharko lituzke, bai eta hauen arabera aldaketaren ibilbidearen beraren kontu eman ere. Isoglosa bakoitzak bere bidea egitean sortzen dituen muga bereziek talka egiten dute dialekto sailkapenetan erabili ohi diren entitate zurrunekin. Hau gainditzeko asmoz “tarteko hizkera” edo “trantsizio hizkera” kontzeptua sortu zen, aldamenean dituen hizkeretatik, batetik eta bestetik, edaten duen hizkera, alegia (Camino 1997: 33). Hala ere, batzuetan ezinezkoa da inolako dialektorik zehaztea, ezaugarriak geografian zehar banan-banan sortzen eta desagertzen baitira; honelakoetan, hizkerarik hizkera doazen trantsizio eremuak izanik guztiak, “dialekto continuum” kontzeptuaren beharra sortu da. Ikuspegi diakroniko batetik, ordea, baiezta dezakegu halako continua ez direla ezeren azalpen, historia ezezagun edo aztertu gabe baten ondorio baizik, Reguerorekin bat etorrita (argitaragabea, ap. Lakarra 2011a: 181, 62. oh.), eta deskribapen hutsean gelditu izanaren ondorio ere, aldaketa guztiak garai berekoak balira bezala aurkezten baititu, sakontasun kronologikorik gabe. Alabaina, dialekto bat aurrez existitzen ez dela defendatu dugu (§ 2.2.1): ondoren erabakitzen da, garai ezberdinetan gertaturiko aldaketa zenbait gainjarri ondoren ezaugarriok erakusten dituzten isoglosen aukeraketa bat eginez, alegia (cf. Garrett 1999, ap. Lakarra 2011a: 180). Historian zehar aldaketa gehiago sortuko dira etengabe, egin litezkeen sailkapenak etengabe berformulatzera behartuz; continuum-a beraz, garai ezberdineko hainbat isoglosa geruzez osaturiko hizkerak dira, eta dialektologia historikoak horretan zer esan berezia du, gure ustez, isoglosen ibilbidea marraztea bailuke helburu (§ 2.2). Deskribapena egiteko indarrean dirau Rodríguez Adrados-ek (1952) proposaturiko bideak; hots, hizkuntza baten ezaugarriak berrikuntza, arkaismo eta hautuetan banatzea (ik. Camino 2008a). Hizkerak sailkatzean, ezaugarri komunek baino, hizkuntzalariarentzat balio sailkatzaileagoa dute berrikuntzek: zehazki, berrikuntza konpartituak erabili ohi dira hizkerak lotzeko edo banatzeko biderik seguruena bezala (Mitxelena 1964a, OC V: 29), eta berrikuntza batean bat etortzeak balio frogatzaile berezia dauka, adibide urriak baditugu ere (Ruipérez 1953, ap. Camino 2008a: 215). Alabaina, ez berrikuntzak bakarrik (§ 2.1.2): arkaismoak ere kontuan hartzekoak dira aipatu dugun prozesuaren deskribapenean. Denbora askoan arkaismoak dialektoen K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 40 arteko erkaketatik at zeuden, baina gaur egungo ikertzaileek arkaismoek zenbaiteten duten balio sailkatzailea aldarrikatzen dute (Camino 2009: 319). Bereziki eremu bakartu, urrun edo saihetsekoetan (cf. § 2.2.3.4), elkarrengandik bereiz dauden eremu isolatuetan aurkitu ohi dira arkaismoak (Bloomfield 1933, ap. Camino 2008a: 235), eta delako hizkerak besteren aldean duen nortasuna erakuts dezakete (Lakarra 2011a: 175).34 Sarritan, bilakaera linguistikoaz dugun ezagutzaren araberakoa da arkaismoaren eta berrikuntzaren arteko dema: euskara bezalako corpus berantiarreko hizkuntzetan askotan delako ezaugarria aurreko garai bateko egoeraren jarraitzaile ote den edo, alderantziz, berritu egin duen erabakitzea hipotesien bidez baino ezin da egin, etimologia edo konparaketa tipologikoa erabiliz, besteak beste: hala, adibidez, mendebaldeko eremu batean den pluralekiko komunztadura eza (cf. Lakarra 1996a: 190) berrikuntza ala arkaismo ote? Bestalde, hautuak hizkuntzaren historian gertaturiko aldaketa eta berrikuntzen emaitza diren heinean, aukeren artean bat hartzea eta besteak baztertzea berrikuntzatzat jotzen da oro har (ap. Camino 2008a: 227). Hala ere, komeni da gogoratzea askotan (beti?) “hautua” gure ezagutzaren arabera jarririko etiketa baino ez dela; hau da, arkaismo edo berrikuntza gisa definitu ezin ditzakegun bi ezaugarri edo gehiagoren arteko lehia baino ez da, NOR-NORI-NORK paradigmako *eutsi / *-i- / *eradun aditz laguntzaileek erakusten digutenez (ik. Lakarra 2011a: 198): hautuak direla esaterakoan, aitortzen ari gara ez dugula euren arteko kronologia ezagutzen, edota historiaurrean bakoitzak betetzen zuen funtzioa. Beste horrenbeste gertatuko litzaiguke -ti / -(r)ik ablatibo formekin ere (cf. “Beste euskalki batzuetan halere, -rik-ek ordez, -tik esan ohi da”; EGLU I: 272), Mendebaldeko testuek historia berregiteko aukera eskainiko ez balute (Lakarra 1984a): egiatan funtzio ezberdin bana zuten, prosekutiboa eta ablatiboa hurrenez hurren, eta une batetik aurrera apurka-apurka -ti(k) hedatzen joan zen bestearen funtzioetara, nahiz honek arrastoak utzi hizkera ezberdinetan (cf. Gaminde 1991). Bestalde, idealki espero dugu berrikuntzak sorleku bakarra izatea; alabaina, zenbat eta testuak hobeto ezagutu, orduan eta ñabarrago ageri da ezaugarri baten zabaltze prozesua. Ohikoa da lurralde zabal bateko ezaugarritzat duguna ez izatea 34 Arkaismoa berrikuntzaren aurkakoa izanik, arrazoibidea alderantziz jarri dezakegu; hau da, delako arkaismoa A lurraldean gordetzen dela esaten dugunean, esaldia birmolda dezakegu esanaz A-z gainerako lurraldeek berritu dutela. Halakoetan, noski, bestelako iragazkiak erabili behar ditugu bigarren proposamena sendotzeko (jarraikortasun geografikoa, adibidez; ik Camino 2008a: § 5). 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 41 nahitaez eremu bakar batean sortua, berrikuntza beregain edo paraleloa baizik (Camino 2008a: 217): esate baterako, txistukarien neutraltzea orain arte Bilbo inguruan sorturiko berrikuntzatzat jo da (FHV 282; Lakarra 1996a: 145; ik. hemen § 4.2.1.4), baina testu berrien azterketak agerian jarri du balitekeela neutraltzea hegoaldetik ere (Gasteiz partetik?)35 zabaltzea: izan ere, Lazarragaren eskuizkribuak eta Landucciren hiztegiak oposaketaren ahuldura erakusten dute: toleztaduric dakar Lazarragak (Urgell 2006b: 3) eta ezcuco calloa, ezquinadua… Landuccik; eta hipotesi hori bermatuko lukete Araba aldekotzat jotzen diren Portalen poesiak (guisonen, digus) eta Sevillako poesiak (Ulibarri 2011c: 378). Gainera, berriki agerturiko beste lekukotasunek (Bilbao 2011) erakutsiko ligukete mendebaldetik kanpo ere beste fokuren bat egon zela. iV eta uV hiatoetan sorturiko epentesiek ere foku asko izan dituzte, Euskal Herri osoan zehar hanhemenka garai ezberdinetan sortuak, eta zenbaitetan galduak ere (cf. de Rijk 1970). Bestalde, “arkaismo” eta “berrikuntza” kontzeptuak betiere erlatiboak direla gogoan izan behar, une jakin batekiko. Esate baterako, ekialdeko bokal sudurkariak arkaismotzat jotzen ditugu gaur, baina berez berrikuntza baten ondorio dira, behinola bokal arteko n-ren galera orokorraren eraginez sortuak, hain zuzen (Camino 2011: 103). Mendebaldeko literatur bizkaierazko testuetan ere (testuez ari gara, noski, ez ahozko hizkeraz, ik. § 4.3.2.1.2.1) ondoko paradoxa sortzen zaigu genitibo singularra dela eta: lehenengo testuetatik bertako berrikuntzatzat dugun -r- gabeko genitiboak ageri dira, hizkera modernoetan bezalaxe, baina XVIII. mendeko bigarren erdialdean -r-dun genitiboa agertzen hasten da (§ 4.3.2.1.2.1); beraz, literatur hizkuntzan bigarren berrikuntza bat sortu zen, berez arkaikoagoa litzatekeen forma berrezarriz. Amaitzeko, ezaugarrien hedatzea azaltzeko nolabaiteko premisa gisa ezar dezakegu hiztun gizartearen historiaren datuak erabili behar direla: hizkuntza bat egite soziala izanik, hau hitz egiten duen gizartearen historiak eragina badu, “berrikuntzen sorburu geografikoen ezaugarrien artean, indar demografiko edo ekonomikoa eta inmaterialagoa dirudien erakarpen kulturala aipatu ohi dira tradizioko dialektologian” (Camino 2011: 112). Ondorioz, isoglosen dentsitatea eta kokapena ez da halabehar kontua; izan ere, isoglosen banaketa aztertuz eremu fokalak edo hedatzaileak eta trantsiziozkoak antzeman ditzakegu (Bynon 1977: 191). Eremu hedatzailea askotan hiri garrantzitsu edo kultura guneren batek markatzen du; beraz, honelako datuak maneiatu K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 42 behar dira, kanpoko faktoreek hizkuntzaren aldaketan duten garrantziari berea eman nahi badiogu. 2.2.3.4. Bazter hizkerak Hizkuntzaren historian leku berezia dute bazter hizkerek, Bartoliren lehenengo bi irizpideek adierazten dutenez: (1) eremu bakartuek lehenagoko egoera mantendu ohi dute; eta (2) saihetsetako eremuetan hizkuntz egoera bera badago eta beste bat erdialdean, saihetsetako egoera izan ohi da bietan zaharrena (Mańczak 1988: 349). Honek esan nahi du, besteak beste, bazter hizkeretan hizkuntzaren historiarako bestetan baino material ugariago biltzen dela (cf. § 4.3.2.1). Bazter eremua da inguruko eremuetan izan diren berrikuntzen eraginik izan ez eta forma zaharragoak mantentzen dituena, eskuarki eremu txiki bat (Campbell 1998: 192). Arrazoi kultural, politiko zein geografikoengatik sarrera gaitza duten eremuak izan ohi dira eta, horren ondorioz, bestetako aldaera prestigiotsuak hedatzeari gogor egiten diotenak (ib. 192-193). Bazter hizkerak hizkuntzaren saihets eremuetan egon ohi dira, berrikuntza fokuetatik urrun (Hock 1991: 440).36 Honela, bazter eremuetako hizkerak arkaismoak gordetzeko joera izatea ondorio logikoa da, erdialdean sorturiko berrikuntzak ez baitira haietaraino heldu, arrazoiak arrazoi. Ezaguna da gurean erronkarieraren kasua; lehen begiratuan arkaismoak diruditen ezaugarri asko gorde ditu (Mitxelena 1954c, OC VII: 612), hala nola bokal sudurkariak (ibid. 616) eta genitiboa konparazioan (cf. Lakarra 1996a: § 2.8). Hispanisten artean, adibidez, ezin ezagunagoa da Penintsulako iparraldeko continuum linguistikoan (cf. Romero 2012) dauden saihets eremuak: Errioxako hizkera arkaizantea, esate baterako (Alvar 1996: 95; cf. González Bachiller 2014: 561). Antzekoa dateke Kantabriako montañés hizkera: bertan ageri diren ezaugarriak migrazio baten ondoriotzat emanak badira ere (cf. Nuño Álvarez 1996: 182), R. J. 36 Dialektologo klasikoek bi eremu mota ezberdintzen dituzte guk bazter eremu izen generikoan bilduak: batetik, saihets eremu-an legokeena (cf. Camino 2009: § 9.4) eta, bestetik, eremu bakartu-an legokeena (ibid. § 9.5). Lehenengoak “komunikazio-etorbide nagusienetatik bazterturik egon ohi dira” (ibid. 152), eta horregatik hizkeraren arkaikotasuna berrikuntzaren hedatzearen kronologiaren araberakoa izaten da. Bigarrenak, ordea, ez du zertan hizkuntzaren saihetsetako mugetan egon, gaizki komunikaturiko edo balio sozial edo ekonomiko gutxiko eremua izateagatik ez lirateke berrikuntzak bertara helduko. Bi eremuen artean aurkitzen diren arkaismoen arteko ezberdintasunaz jakitun bagara ere (Mańczak 1988), batera emango ditugu aurkezpen honetan, hizkuntzaren historian interesatua denarentzat antzeko emaitzak ematen baitituzte eremu mota biek. 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 43 Penny-k (1970: 395) bertakotzat ditu, gainerako hizkeretan izan den berdintze joeraren aurka hiztunen isolamenduak jokatu duelakoan. Bazter eremuan egoteagatik beragatik, bazter hizkerek berrikuntza bereziak (eta inoiz bortitzak) ere izateko joera dute, dela eremuko hizkuntzaren baitakoak, dela ondoko hizkuntzaren eraginez (Camino 2009: 173). Izan ere, bazter eremua arkaikoa izan daiteke eremu fokalen berrikuntzekiko, baina askotan gertatzen da bere aldetik oso berritzaile izatea (Hock 1991: 441): “Además de ser repositorio de antigüedades, son también vivero de innovaciones” dio Mitxelenak (1981, OC VII: 526), bizkaieraz ari dela. Ekialdeko eremuan ere berrikuntzak ugari aurki daitezke, erronkarierak eta zubererak elkarbanatzen duten au > ai bilakabidea —gauza > gaiza (cf. lat causam)— kasu (Mitxelena 1964a, OC V: 30). Aspaldi da ezaguna bazter hizkerak garrantzitsuak direla hizkuntzaren historia berreraikitzeko: eremu gehienetara hedaturik diren berrikuntzen helburuari edo norabideari behatzeko gune pribilegiatua diren aldetik oso interesgarriak dira (Camino 2009: 152). Tipologia soziolinguistikoaren ikuspuntutik ere eremu bakartuetako hizkeretan ezaugarri bereziak diratekeela iradoki da (cf. De Vogelaer & Seiler 2012: 12): besteren artean, eremu hauetan (beste hizkera edo hizkuntzekin kontakturik ez duten erkidego isolatu eta bateratuetan, alegia) patroi linguistiko konplexuak eta ulergaitzak aurkitzen direla (ib. 13). Hau hizkuntzalaritza historikorako interes bizikoa da: ezaugarri baten bilakabidean izandako urrats ezezagunak aurkitzeko laguntza ezinutzizkoa izateaz gainera (cf. § 5.4.2), bazter hizkeren ezaugarri linguistiko bereziok (bestetan galduriko ezaugarriak edo bertan sorturikoak) hizkuntz aldaketa bera maila teorikoan azaltzeko bidea ematen baitute (de Vogelaer & Seiler 2012: 13). Honexegatik esaten du Mitxelenak FHV-ren sarreran (FHV 16) bazterretako dialektoez ―“los más importantes en la comparación”― ahalik eta datu gehien bildu dituela, bai ekialdekoez (zuberera eta erronkariera), bai mendebaldekoez (bizkaiera eta arabera), honetarako aurreko deskribapenetara, testuetara eta are zuzeneko landa lanera ere joz. Dena dela, betiere gogoratu behar da bazter eremu terminoa, bere aurkaria litzatekeen eremu fokal bezala, erlatiboak direla, haien esanahia ezaugarriaren araberakoa baita: honela, eremua bazterrekoa izan daiteke ezaugarri batean, baina fokala beste batean (cf. Hock 1991: 441), diren arrazoiak (gizarte-mugimenduak, prestigio eremu aldaketa…) direla. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Geografia ez da aldaki bakarra hizkuntz aldaketan. Izan ere, azken urteetan soziolinguistikak aldaketa azalgarri egiteko bide berriak jorratu ditu (Camino 2009: § 13). Guri dagokigunez, soziolinguitikak hizkuntza aldaketa nola hedatzen den aztertzen du,37 dialektologia tradizionalaren ildotik (cf. § 2.2), baina egoera sozialaren bidetik: hizkuntza gizarte gertaera delarik (cf. Coseriu 1978: 43) gizarte testuinguruak eragina izango du hizkuntza aldaketan (Labov 1972: 261). Ideia honek badu antzindaririk diakronisten artean, jadanik Meillet konturatu baitzen “frantsesaren bilakabidea nolakoa izango den jakin nahi lukeenak aztertu beharko luke zein neurritan erabiltzen diren tokian tokiko hizkerak herrietan eta hirietan […], gizarte maila bakoitzeko, lanbide bakoitzeko eta talde bakoitzeko jendeengan” (Meillet 2001 [1925]: 105). Soziolinguistikak ekarri dituen berrikuntzen artean interesgarrienetakoa da gizarteak hizkuntza aldaketaren aurrerabidean duen garrantzia agerian uztea: Labov-ek hiru galdera egiten ditu hizkuntz aldaketa ikuspuntu soziologikotik aztertzeko (Labov 1972: 271-4): (a) Zein aldaki sozial eta estilistikok izan dezake eragina hizkuntz aldaketan? (b) Hizkuntz aldaketaren zein bilakabide fonetiko eta gramatikali eragin diezaieke faktore sozialak? eta (c) Aldaera aniztasunaren aurrean hiztunak bere hizkera molda dezake? Jakitun da hizkuntza aldaketa jasotzen duen gizarteari buruz maiz informazio gutxi dugula, baina horri aurre egiteko lehendik ere Lyellek (1830) proposatu zuen uniformitarismo hatsarrea (uniformitarian principle; ib. 274) bere egiten du; hau da, iraganekoak gaurko presio linguistiko beren menpe egon ziren eta, beraz, printzipioz, gure hizkuntz egituretatik kanpoko ezer ezin zaie egotzi lehenagoko hizkuntz egiturei (Gimeno Menéndez 1983: 189). Soziolinguistikak erakusten digu gizarte eraginak baduela pisurik aldaeren artean aukeratzerakoan: batetik, gizarte testuinguruak berekin dakar forma bat edo beste erabiltzea, baina hiztunaren gizarte mailak ere eragina du zein aldaera erabiltzen duen erabakitzean, batzuetan eremu zehatz baten ―dela maila sozioekonomikoaren (Labov 1972: 285), dela talde etniko edo kastaren (ib. 296)― nortasuna azpimarratzeko 37 Soziolinguistika era orokorrean aipatuko dugu hemen, nahiz jakin hainbat definizio izan ditzakeela jakintzagaiak: (1) hizkuntzaren erabilera testuinguru sozialaren eta norbanakoaren arabera aztertzen duen ikasgaia; (2) jakintza-alor anitzeko ikerketa eremua, hizkuntzalaritza, soziologia, antropologia, etnografia, folklorea, poetika eta psikologia bezalako ikergaiak kontuan hartzen dituena; (3) soziologia eta hizkuntzalaritzaren arazoen eta elkarguneen azterketa eremua (Berruto 2001: 305). 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 45 erabiltzen baita. Hau dela eta, hizkuntz aldaketak ez dira berdin hedatzen gizarte maila guztietan (gerta daiteke baita aldaketa bera egonkor geratzea ere, hizkuntzan gauzatu gabe; ik. Caravedo 2003: 40): haietako zenbait aldaketaren sortzaile eta katalizatzaile izaten dira, eta beste batzuek, berriz, ezaugarri zaharrari hobeto eusten diote (Hernández Campoy 2001: 273; cf. halaber Gimeno Menéndez 1983: 206). Hizkuntzaren historia eta honen hiztunen historia batera doazenez, hiztunen historia beharrezkoa da hizkeraren historia ulertzeko (Babel et al. 2013: 448), bai baita isoglosetan eta euren ibilbidean ere haren eragina sumatzerik. Tesi honetan aztertuko dugun eremua bazter eremu berezi bat da, ez bakarturik bizi dena (ikusiko dugunez, erlazio estuak izan ditu eta ditu alboko herri euskaldunekin), baizik eta hizkuntza menderatzaile baten mugetan bizi dena; areago, poliki-poliki horri amore eman dio eta murriztuz joan da (ik. § 3.2.2). Zehazkiago, gure testua sortzen denean, kanpoko historiaz dakigunaren arabera badirudi euskara galbidean zela dagoeneko eremuko hainbat lekutan: honegatik, gure oinarrizko galderetako bat izango da ea testuaren hizkuntzak galtze prozesu horren aztarnak dituen ala ez. Honela izan zein bestela, bigarren graduko galdera bat ere bururatzen zaigu, hots, eremuaren berezitasunak zenbateraino egotz dakizkiokeen bazter hizkera izateari eta zenbateraino galera prozesuari. Galdera bera egin daiteke, adibidez, erronkarierari buruz, XIX. mendean, hizkera honen ezagutza sendoa izan genuenean jadanik galbidean baitzegoen (cf. Lopez-Mugartza 2008: 11). Ez da erraza izango, baina, gure galderoi erantzutea. Izan ere, ez dugu bazter eremu berezi hauen hizkuntzaren bilakaerari buruzko hurbilketarik aurkitu dialektologiaren alorrean, ezta diakroniarenean ere, hau da, hizkuntza ordezkatze batean zehar menderatzailearen eragina zertan igartzen den lantzen duenik, alderdi lexiko nabarmenetik kanpo (cf. § 2.4.1.5). Dialektologiak, oro har, bi aurreikuspen eskaintzen dizkigu. Alde batetik, bazter eremua murriztu ahala suposatu behar da ezaugarrien isoglosen norabidea aldatuz joango zela eremu fokal berritzaileak aldatu ahala (cf. Camino 2009: 150) lehenagokoek euskara galtzerakoan. Bestetik, gogoan hartu behar da Bartoliren galdutako egoeraren hatsarrearen arabera hizkuntza baten bi egoera linguistikoetako bat galdua edo galtzear K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 46 bada eta bestea bizirik, galdua izan ohi dela zaharrena (ap. Mańczak 1965: 177); beraz, badirudi galbidean diren hizkeretan ere arkaismo gordeak maiztasun berezi batez aurki daitezkeela. Bestalde, Landucciren hiztegiaren azterketari eskerrak (Mitxelena 1958, OC XII: 226) bazter eremuaren berrikuntza bortitzetako batzuk erdaratik etorriko direla itxaron dezakegu. Dena dela, ezin daiteke esan azkenetan dauden hizkuntzen ezaugarriak aztertzeko interes falta orokorra denik, baizik eta hizkuntzaren soziologia aztertzen dutenengandik sortu dela gehienbat (cf. Elordui 1995a: 16); honek eragin du hizkuntza biziekin baino ez dela saiorik egin, ez behin ere, dakigularik, lekukotasun zaharrekin. Gurean, bakarra egin da (Elordui 1995a), bizkaieraren hego-mendebaldeko eremuan —gure azterketa eremuaren zati batean, hain zuzen—. Elorduik lau hizkuntz heriotza mota bereizten ditu: bat-bateko hizkuntz heriotza, hiztun guztiak bat-batean hiltzeak dakarrena; errotikako hizkuntz heriotza, gogorkeria politikoak edo norberaren babes beharrak hiztunak ama-hizkuntza uztera beharturik daudenean; behetik gorako hizkuntz heriotza, hizkuntza eguneroko bizitzako testuinguruetatik desagertu eta egoera formal eta erritualetan bakarrik gordetzen denean; eta, azkenik, mailakako hizkuntz heriotza, komunitate elebidun edo eleaniztun diglosikoetan gertatzen dena: hizkuntza menderatzaileak bestea mailaka ordezkatzen du, betebehar linguistikoak oro bereganatu arte (Elordui 1995a: 18 e. hh.). Azken hizkuntz heriotza motan kokatzen da Elorduiren azterketa eremua, eta honixe dagozkion ezaugarri soziologiko eta linguistiko zenbait antzeman dituela diosku (Elordui 1995a: 295-297). Batetik, mailakako hizkuntz heriotzan A hizkuntzak (hizkuntza menderatzaileak) betebehar linguistikoak bereganatzen dituen heinean hiztun komunitateak ez zukeen alboko hiztunen berrikuntzarik jasoko, erlazioetan A hizkuntza erabiliko zutelako (cf. Elordui 1995a: 51), eta honek arkaismodun hizkera bat eragingo zuen hiltzearen azken epean, Bartoliren hatsarrean iradokitzen den bezala. Bestetik, hizkuntzalari hauen iritziz “transmisio linguistiko arruntaren hausketa eta erabilera arruntaren ia erabateko desagerpena[gatik]” (ibid. 296), nonbait, hiztunek eurek sorturiko forma berriak egitura tradizionalekin nahasten dituzte, “araua jartzen duen hiztun talderik ez izateak” eraginda (ibid. 297); eta forma berri hauetan leku berezia hartzen dute hizkuntza menderatzailearen sistemak eraginikoek (ibid. 298). Galeraren eraginez, halaber, egiturak erraztu ohi dira: baliabide morfologikoak urritzen edo murrizten dira, bai eta forma irregularrak erregularizatzeko joera ere antzematen da (ibid. 299). 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia Beste “heriotza” mota bat bada, dedialektalizazioa edo dialekto heriotza (cf. Perea 2007). Honelako prozesuak jakintzat ematen dira, eta hizkuntzetan ezohikoak ez izanik ere, normalean gutxi aztertu dira hizkuntza “osasuntsuetan”. Hizkuntz heriotzan ez bezala, honelakoetan ez da hizkuntza bera galtzen doana, hizkeraren ezaugarri bereizleak baizik. Dialekto heriotza moten artean, disipazio eredua da ezagunena (Schilling-Estes & Wolfram 1999: 487). Eredu honetan, hiztunak bere burua bi hizkeren artean aurkiturik, hala herriko hizkeraren nola inguruko hizkeraren aldaerak lehian daudenez, egiturak bakundu eta aldaerak ugaritzeko joera hartzen du. Apurka-apurka hizkeraren ezaugarri bereizleak galtzen dira edo gainbehera doaz hizkuntzaren ezaugarri orokorragoen alde (cf. Hernández Campoy 2001: 83). Disipazio ereduaren aldean, Schilling-Estes eta Wolfram-ek (1999: 488) kontzentrazio eredua landu dute. Honetan, ezaugarriak galdu beharrean, indartu eta hedatu egiten dira. Kontzentrazio ereduari loturik dauden aldaketak, hizkuntza osasuntsuek eragiten dituzten aldaketak baino azkarrago gauza daitezke; alabaina, indartze hau hiztun talde batera mugatzen da eta, ondorioz, ezaugarriok hiztun taldearen barnean bakarrik erabiliko dira, kanpoko harremanetan aldaera orokorragoak erabiliko diren bitartean. Dialekto heriotzaren arrazoien bila hizkuntza barneko bilakabideetara jo ohi da, dialekto arteko harremanei, alegia: gehienbat ahozko hizkeraren eta hizkera “batuagoaren” edo prestigiotsuagoaren arteko hartu-emanak dira aldaketaren oinarrian; beraz, dialekto heriotza hizkuntza barneko prozesutzat hartu behar da (Perea 2007: 81). Hala ere, noizbehinka kanpoko eragileek ere lagun dezakete prozesuan: testuinguru elebidunetan, hizkuntza ezberdinen arteko elkarreraginek eragin dezakete aldaketa: elkarreragin horiekin alderaturik ezdeusagoak dira dialektoen arteko harremanak, eta ezaugarrien atzerakada hutsalagoa da (Schilling-Estes & Wolfram 1999: 486). Lurralde baten eremu fokalean hizkuntza galtzeak ere eragin dezake dedialektalizazio prozesuan, zeren eta herriak beste erreferente prestigiotsu bat topatzera joko bailuke, batzuetan beste eremu batean. Adibidez, Arrankudiagan Erizkizundi Irukoitzan (EI, 1930.eko hamarkada) etxia dena 80ko hamarkadan etxea da; -ea > -ia bilakaeraren kronologia arazoa azaltzeko bertako euskaldunak balizko erreferentea galdu (Arrigorriaga-Laudio? cf. Elordui 1994) eta Orozko-Arratia ingurura begira K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 48 jarriko zirela proposatu genuen (Ulibarri 2011a: 1135). Arabako euskarari dagokionez ere antzeko prozesu batean pentsa dezakegu: Gasteizen (eremu berritzaile batean, alegia; ik. Urgell 2006a: 929) euskara galdu zenez geroztik gainerako herri euskaldunek erreferenteak bilatu bide zituzten Bizkai zein Gipuzkoa partean, eta “Honek ondorio garrantzizko bat izan zuen euskal dialektologiaren historian, Bonapartek (1863; § 6.4.2) Arabako euskararen hondarrei bazterreko kokaleku bat eman baitzien bizkaieraren barruan”. (Urgell 2012: § 1.1.1; cf. Mitxelena 1982a, OC V: 405). 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 49 Euskalkien jatorriak ere zer esana eman zuen orduan. Euskararen jatorria Babelgo dorrean kokatzen zuten, orduan Europa osoan ohikoa zenaren bidetik (Eco 1994: 88-93): uste zuten Tubalek ekarri zuela Penintsulara. Bestalde, horrekin batera, iturri klasikoetan aipatzen diren kantabriar menperagaitzak euskaldunak eurak zirela ere uste zuten (cf. Tovar 1980: 26 ee. hh.). Oihenart historialariak Notitia liburuan (1638), iturri klasikoen ezagutza on batean oinarrituta, eta aurrekoak ez bezala, ez zuen begi onez ikusten kantabriar = euskaldun eragiketa; aitzitik, bere iritziz jatorrizko euskaldunak baskoiak ziren, eta ondoren mendebaldera, Autrigoniara eta Barduliara (Tovar 1980: 55) eta iparraldera, Akitaniara (ibid. 57) zabaldu ziren, euren hizkuntza ere hedaturik. Haren ustez, bestalde, euskalkiak antzinako leinuekin lotu behar dira, eta beraz, lau dira: Ipar Euskal Herrikoa, Nafarroakoa, Gipuzkoa-Arabakoa eta Bizkaikoa, bakoitza leinu bati zegokiola: akitaniarrei, baskoiei, barduliarrei eta autrigoiei, hurrenez hurren (Yrizar 1981 [1949]: 98). Oro har, suposatu behar dugu euskalkiak oso zahartzat zituztela, “nunca mudaron su lengua” bezalakoak (L. Marineo Siculo 1539; in Tovar 1980: 26) hanhemenka aurkitzen baititugu. Uste hauek, alabaina, gehienbat ez ziren hizkuntza arrazoietan oinarritzen, historialarien hipotesietan baino. Gauzak zertxobait aldatu ziren Manuel de Larramendirekin, hizkuntzari buruz egin zituen ikerketa sakonek oinarri eman baitzioten euskalkien inguruko gogoeta sakonagoak egiteko (cf. Urgell 2012: § 6.4.1). XVIII-XIX. mendeetan eragin gehien izan zuen euskalarietako bat dugu bera, bere mendean euskara eta euskalkiei buruzko jakintzarik zabalena zuena. Bere obran euskalkiei buruzko datu asko eta banaketa zenbait eman zituen arren (cf. Camino 2009: 485), haien jatorriaz gutxi hitz egiten du. Gramatikan eskaintzen dien atalean hiru euskalki nagusi (principales) bereizten ditu: gipuzkera, bizkaiera eta nafar-lapurtera; aldi berean, Arabakoaz dio “que participa de todos ellos, mas o menos sincopados, y variados” (Arte 12). Oharrok hiztegian zabalduko ditu, eta zahartzat joko euskalkiak: Oihenartek bezala antzinako leinuekin lotu beharrean, erromatar geografoek aipatutako Penintsulako hizkuntza aniztasunean hizkuntza bat eta beraren hizkera ezberdinak ikusten ditu andoaindarrak, hau da, euskalkiak (HH clviii). Nafarrera eta lapurtera euskalki bakartzat hartzean Oihenartekiko zorra suma dezakegu, ordea, Larramendik ere suposatzen baitu baskoiek Erdi Aroan eraman zutela euskara Ipar Euskal Herrira (HH lxxv; cf. Urgell 2012: § 6.1.1). K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 50 Larramendik euskararen aniztasuna eta aberastasuna nabarmentzeaz batera, dialekto guztien muinean euskara bakarra zela azpimarratu zuen (HH clviii),38 eta bere osteko idazleek berarekin bat egingo dute. Kardaberaz dugu honen lekuko: euskararen baitan dialekto edo hizkera ezberdinak bazirela adierazi arren (momentu batean Frantziakoa, Nafarroakoa, Bizkaikoa, Arabakoa eta Gipuzkoakoa aipatzen ditu; EBO 11), hauen azpian euskara bat baino ez dela baieztatzen du, bere maisu Larramendik legez dialekto grekoen adibidearen laguntzaz (ibid.). Ondotik Bizkaiko idazleek euskalkien arteko batetortzeetan sakondu ahal izan zuten: honela, Añibarrok gramatikan izenen eta izenordainen deklinabideko oharrek, “con poca diferencia”, edozein euskalkitarako balio dutela dio (GB 11). Bestalde, jatorrizko batasuna aldezteko argudio lexikoa aurkitu zituen, ohartu baitzen hitz batzuk Bizkaian eta Nafarroan erabiltzen direla (irazarri/irazartu), baina ez Gipuzkoan (esnatu), nahiz eta tarteka galdutako hitzon arrastoak izan badiren, hala nola gura-renak (logura, azkura), gainerakoan nai soilik erabili arren (VB 21). Liburu faltari ere egotzi zion dialekto zatiketa, “eta gauza bera gertatuko zitzaion gaztelaniari, bere batasuna liburuek gorde izan ez balute” (ibid., ap. Urgell 2012: § 6.1.1). Mogelek Nomenclatura lanean (1801) ere ohartarazi zuen txikia dela bizkaiera eta gipuzkeraren arteko aldea: aditz laguntzaileak funtsean berdinak dira, baita sintaxia, deklinabidea eta lexikoaren zati handi bat ere (cf. Urgell 2012: § 6.1.1). Aurretik gipuzkeraz argitaratu zuen Confesino onac (CO) liburuaren hitzaurrean ere badugu euskalkien inguruko gogoeta txiki bat: liburua gipuzkeraz argitaratu izanak hainbat kexa sortu zituen Jaurerrian, eta horri aurka egiteko esaten du euskalkien arteko ezberdintasunak hain sakonak ez direla eta hitzen bat ulertzen ez bada, testuinguruak lagunduta uler daitekeela (CO iii).39 Euskal ikasketetan dialektologia XIX. mendean bertan sartu zen, Europa mailan egiten ari ziren ikerketen ildotik eta nagusiki L. L. Bonaparte printzearen eskutik. Berak egin zuen euskalkiak, azpieuskalkiak eta hizkerak banatzeko lehenengo lan sistematikoa, eta azterketa horren emaitzak mapa batean islatu zituen. Mapa esplizituki 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Aizkibelen intuizio historiko garrantzizkoengatik ere, oro har oraindik euskalkiak adin berekoak eta betierekoak balira legez ulertzen ziren, eta antzinako leinuen banaketa eta orduko euskalkiena lotzen. Hipotesi honek XX. mendean zehar iraun zuen, eta egun ere honen egiazkotasuna defenditzen duenik bada, goian aipatu XIX. mendetik datozen ahots kritiko horiek oihartzun gutxi izan zutelarik oso berandu arte. Guztiarekin ere, askok bizkaiera nola edo hala gainerako euskalkiek osatzen duten multzotik at dagoen euskalkitzat hartzen zuten, ziurrenik azken batean Bonaparteren A, B eta C talde supradialektaletan oinarriturik. Ondokoek areagotzat jo zuten bizkaieraren berezitasuna: Zuazok (1989b: 80) van Eys-en gramatika konparatuan aurkitzen du ideia honen lehen agerpena: “Le dialecte biscaïen se sépare nettement de tous les autres dialectes par les auxiliaires du verbe transitif. […] Cette différence suffirait déjà pour rendre le biscaïen inintelligible à ceux qui parlent un autre dialecte” (van Eys 1879: 2). Ondoren Sabino Aranak bere egin zuen eta bere jarraitzaileetara hedatu (Zuazo ibid.). Hala bada, Eleizaldek proposatu zuen lehenbizikoz egungo euskararen jatorrian dialekto biren arteko talka legokeela, eta dialekto horietako batek bizkaieran izan zuela eraginik handiena (Zuazo ibid.). Ideia honek XX. mende erdialdean indartu zen, Europako hizkuntzalariek zabaldu zutenean. Meillet-en zuzendaritzapean burutu zen munduko hizkuntzei buruzko liburuan Lacombek euskalkien oinarrian dialekto bi baino ez zirela esan zuen, bizkaiera alde batetik eta beste guztiak bestetik (Lacombe 1952: 260; ap. Mitxelena 1981, OC VII: 523). Hipotesi hau Gavel eta Julio de Urquijok ere defendatu zuten,40 baina Uhlenbeck hizkuntzalari holandarrak aurrerago eraman zuen, Eleizaldek modu lausoago batean proposatu zuen “dos distintos Euzkeras” horiei hizkuntza kategoria eman baitzien; zehazki, uste zuen bizkaiera eta gainontzeko euskalkiak hizkuntza ezberdin bi 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia Euskararen ikerketa diakronikoen hautsak harrotu zituen Koldo Mitxelenak XX. mendeko erdialdetik aurrera, nazioarteko hizkuntzalaritzaren hatsarreak eta azterketa oinarriak euskal ikerketetara ekarri baitzituen. Ordura arteko euskararen ikuspegi gehienbat estatikoa (euskara betierekoa zelakoa, alegia) lilura bat baino ez zela aldarrikatu zuen, eta era zientifikoan jokaturik euskara historian zehar aldatuz joan dela frogatzeaz gainera hau nola gertatu zen aztertzeko bideak zabaldu zituen. Mitxelena heziketaz eta lanbidez diakronista zen, indoeuroperako katedraduna Salamancan (1968tik) eta indoeuroperazko eta euskarazko hizkuntzalaritzako katedraduna UPV/EHUren sorreratik, eta bere burua “berandu jaiotako neogramatikotzat” jorik (FHV 349), hizkuntzalaritza diakronikoaren irakatsiak euskalaritzara ekartzeko egiteko larria bere gain hartu zuen. Zehazkiago, bere K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 54 maisuetako batek, Meillet-ek, euskarari buruz emandako epaitik —“hizkuntza bat bakartuta dagoen bitartean historia gabekoa da” (Meillet 2001 [1925]: 25)— eratortzen zen erronka bere eginez, Mitxelenak bestelako bideak bilatzeari ekin zion, Haas-en (1969: 46-51) lau bideetatik bi harturik: datu ezagunen interpretazio berria eta maileguen azterketa (Lakarra 2006a: 230). Lehen bidetik, barneberreraiketarako euskal dialektoen arteko konparaketara jo zuen, elkarrengandik aldentzen doazen hizkuntz egoera ezberdinak direlakoan (Mitxelena 1964a, OC V: 30). Fonética Histórica Vasca liburuan zehar dialektoen erreferentziak etengabe ditugu: euskalki datuek (batzuetan kontraesankorrek) marrazten duten anabasan ordena jartzen saiatu zen gertakarien garrantziaren (hots, denbora sakontasunaren) arabera. Honetan ofizioak esaten zion bazter euskalkiek (cf. § 2.2.3.4) paper garrantzizkoena jokatu behar zutela. Meillet-i jarraituz Mitxelenak ekarririko lehenengo irakatsia, oinarrizkoena, hauxe da, alegia, hipotesien aurretik datuak jarri behar direla, hizkuntzalaritza diakronikoak hizkuntzaren historia ―adiera hertsian― azaldu behar duela lehenengo. Eta datuekiko atxikimendu honek testu zaharrak azterrarazi eta ikerketaren oinarri bihurrarazi zizkion, hainbat tokitan aldarrikatzen duen bezala: “De cualquier modo, la prehistoria, el andamiaje más o menos inestable de hipótesis sobre lo no directamente conocido, sólo puede sostenerse sobre el fundamento de la historia, de los estados documentados de lengua” (Mitxelena 1963, OC I: 13). Mitxelena sortu zen gerra aurreko giroan testu zaharrekiko hiru iritzi zebiltzan: testu zaharrak zeharo mesprezatzen zituztenak, euskara garbiaren izenean; haietan zer ikasirik badela uste zutenak, politenak edo onenak txukunduz gero (hots, maileguz eta kalkoz garbituz gero) eta, azkenik, euskararen historiaz erakusten digutenagatik ez ezik, berez ere estimatzen zituztenen talde txikia, denen buru Julio de Urquijo zela. Mitxelenak, esan gabe doa, Urquijoren izpiritua bere egin zuen:42 datu guztiak erabili behar zirela aldarrikatu zuen, are ezdeusenak diruditenak ere, printzipioz guztiek (ondo dataturik izanez gero, betiere) balio bera baitute hizkuntzaren historiarako (Mitxelena 1954a, OC XI: 372). Hau dela eta, testu berezi eta txiki asko argitaratu zituen (Landucciren hiztegia, Betolazaren dotrina, Viva Jesus eta Textos Arcaicos Vascos bilduma, besteak beste), haien garrantzi historikoaz jabetua, eta inon testu 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 55 berririk agertzen bazen adi zegoen, argitaratzeko prest zein argitaratzeko erraztasuna eta laguntza emateko. Testuei berez duten balioa emateak eta metodo zientifikoa erabiltzeak euskalaritzan izan zuten eragina dialektologian ere nabaritu zen. Lehenik eta behin, goitik behera aldatu zuen euskal dialektoen bilakabidearen barnean bizkaierari esleitzen zitzaion lekua (Mitxelena 1964a, OC V: § 2.10; ik. hemen § 3.3.4), euskalkien arteko erlazio historikoak eta jatorria ordura arte pentsatzen zen bezalakoak izan ez zirela frogatuz. Besteak beste, testu zaharren lekukotasunen laguntzaz bizkaiera bera literatur bizkaiera modernotik (“hiperbizkaiera” deitu zuen horretatik) bereizi beharra dagoela erakutsirik, garai historikoan zehar gipuzkeratik aldentzen joana dela frogatu zuen, eta ez alderantziz. Alor honetan Landucci italiarrak 1562an bilduriko hiztegiaren azterketa dugu mugarri: aurrekoen aurreiritzi garbizaleak alde batera utzita, Mitxelena ―lehenagotik Urquijok adierazi zuen bidetik― gauza izan zen haren berezitasunaz jabetzeko eta, areago, haren azterketaren gainean Arabako euskararen hipotesi garrantzizkoa eratzeko (Mitxelena 1958, OC XII).43 Honela, XVI. mendeko euskalkien mapa Bonapartek marrazturikotik oso ezberdina zela agerian jarri zuen, eta gaur egungo bizkaieraren eta gipuzkeraren artean dagoen muga zurruna lehen lausoagoa zela, zenbait kontutan isoglosak ez zirelako bertikalak (mendebaldea eta erdialdea banatzeko modukoak), horizontalak ere baizik, B eta GN lotzen zituztenak Arabako euskarak zubi egiten zuelarik. Euskalkiak erromatarrak etorri aurreko leinuekin lotzen zituen teoria ere arazotsua iruditzen zitzaion, zeren eta bera bezalako konparatzaile baten begietan euskalkien arteko aldeak oso txikiak baitira erromatarren garaian edo are lehenago ere sorturiko banaketa baten isla izateko. Dagoeneko 1964an bere buruari galdetu zion ez ote den gertaera modernoagoetan aurkitu behar euskalkien jatorria: zehazki, eliz banaketa zaharra proposatzen du, Menéndez Pidalek Penintsulako beste toki batzuetan proposaturikoaren ildotik (Mitxelena 1964a, OC V: 48). Dena dela, honi buruzko bere lanik esanguratsuena 1981eko Lengua común y dialectos vascos artikuluan islatua dugu. Dialekto ezberdinen arteko distantzia linguistikoa zenbakiz emateko neurri zehatzik ez dago eta, hasieratik diosku begiz K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 56 egindako estimazioak erabili behar dituela (Mitxelena 1981, OC VII: 522); hala ere, argitzat jotzen du gaur egungo euskalkiak elkarrengandik oso hurbil daudela, guztiek elkarbanatzen dituztela osagai eta berrikuntza komun ugari. Hori dela eta, euskalkien jatorria azaltzeko Euskara Batu Zaharraren (EBZ; berak éuskaro común deituaren) hipotesia eratu zuen. Ez zuen uste EBZ hizkuntza zehatz bat izan zenik, dena dela, koiné moduko zerbait baizik: hipotesiaren arabera, historiaren une batean lehenagoko sakabanatzea eta aniztasun dialektala bakanduz joan zen, hizkera ezberdinak Euskara Batu Zahar horretara lerrotuz; eta, hurbiltze horren ostean, berriz ere bereizten hasi ziren, gaur egun ezagutzen ditugun euskalkietara heldu arte. Dena dela, ez dira hizkuntza ezberdinak izatera heldu, mugakide izanik dialekto eremuen arteko hartu-emanak mantendu baitira. Hartu-eman horien eraginez sortuak dira, batetik, bateratze fenomenoak (Mitxelena 1981, OC VII: 535) eta, bestetik, EBZren zatiketa ostean ere euskalki guztietara hedaturiko bilakabideak, genitibo(ar)en bidezko geroaldi perifrastikoa bezalakoak, alegia. Hizkuntza bateratu horren ante quem data X. mendean jarri zuen, ordurako lehenengo banaketa dialektalak bazeudela erakusten baitigute garai haietako lekukotasunek (adibidez, hasperenaren galera Nafarroa Garaian, edo baltz, barri / beltz, berri bikoteak…). Ezaguna da historiaurreko garaietako hizkuntz aldaketak (bateratzeak zein dialeko zatiketak) ez dagoela datatzerik hizkuntzaren bitartez, baizik eta gertakari historikoak erabili ohi direla haien arrazoien bila. Ezaguna da, halaber, hizkuntzak berez zatikatu arren, ez direla berez bateratzen, gizakiaren eraginez baizik. Beraz, bi ideiok buruan izanik, Mitxelenak Barbero eta Vigil historialariek proposaturiko gizarte egoera kontuan hartu zuen (Mitxelena 1981, OC VII: 540) bateratzea V. eta VI. mende bitartean kokatzeko. Garai hartan Euskal Herria inguratzen zuten herri germanikoen (frankoak Iparraldetik eta bisigodoak Hegoaldetik) kontra euskaldunak indartsu ibili ziren. Hau dela eta, Barbero eta Vigilek frogatu uste zuten egoera tribal xamar (eta, beraz, zatikatu xamar) batetik orduan, beharrak hartaratuta, nahikoa batu zirela, etsaiei aurre egiteko nolabaiteko antolakuntza amankomuna sorturik eta, beraz, Mitxelenaren iritziz koiné moduko Euskara Batu Zaharrari bide emanik 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia Mitxelenak oinarri teorikoak jarririk, eta maisuaren ildotik, euskararen azterketa aurrera joan da etengabe, nazioarteko hizkuntzalaritzaren aurrerapenak euskarari egokituz eta, areago, inoizka aurrerapen horietan lehentasuna hartuz ere. Hala eta guztiz ere, gure alorrak ere pairatu duen espezializaziorako joeraren eraginez dialektologiaren eta hizkuntzalaritza diakronikoaren arteko lotuneak apurtzen joan dira (§ 2.1). Nazioarteko dialektologiaren metodoak gurera ere etorri dira, eta nahi baino maizago ez bakarrik sakontasun diakroniko gabeko, baizik eta are geolinguistikorik gabeko lanak eragin ditu, azaldu dugunez (§ 2.1.2). Bestalde, ikuspegi pankronikoa jaun eta jabe da historiari begiratuta egin izan diren lan bakanetan, jakintzat ematen baita gaur egungo ezaugarri definitzaileak nahitaez antzinako edozein hizkuntza egoerari ere egotzi ahal zaizkiola eta antzinako edozein unetan pisu bera izan zutela, garai zaharretako euskalkien ikuspegian gaizki ulertu sakonak sortuz. Bide honetatik jo du Zuazok, bere azken lanetariko batean (2010), besteak beste, non, Mitxelenarekin bat etorririk (1981, OC VII) euskalkien jatorria Erdi Aroan kokatu eta hainbat berrikuntza eta hautu (zaharragoak batzuk, modernoagoak besteak) bildu baititu euskararen dialektoak definitzeko. Hauetako bakoitzaren foku berritzaileak ere zehaztu ditu: Iruña eta ondoren Gasteiz jotzen ditu hastapeneko eremu berritzailetzat, ondoren Bizkaiko erdialdea, Zuberoa eta Nafarroa Beherea, eta azkenik Beterriko eskualdea. Ondorioak kritikatuak izan dira diakronisten ikuspuntutik euskalkiei buruz duen ikuspegi pankronikoagatik, hain zuzen (cf. Lakarra 2011: 207, 139. oh. eta § 3.3), eta ez zaio kritikarik falta baita beste dialektologoen ikuspuntutik ere (Camino 2011: 90 eta 112). Diakronistek, Mitxelenaren ildotik, ez diote euskalkien azterketari muzin egin, euskararen historia berreraikitzeko euskalkien arteko hartu-emana aztertzea oraindik ere ezinbestekoa izanik. J. A. Lakarrak 1986tik aurrera, Mitxelenaren lanari jarraipena emanik, bizkaierak historikoki pairaturiko aldaketa testuz testu aztertu du, bertan lekukotzen diren morfologiako arkaismo jakingarri zenbaiten bilakabidea xeheki jarraituz eta noizbait euskara osoarenak izan zirela erakutsiz; bai eta kronologia zein geografia aldetik ohar interesgarri asko eskainiz ere aldaketa nola gertatu zen finkatzeko. Aldez bederen lan honi zor zaio gorago aipatu dugun periodizazio saioa. Berrikiago B. Urgellek (2006a) saio bat egin du aditz-izenaren atzizkien dialekto K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 58 banaketaz, testuen laguntzaz atzizki bakoitzaren historia berregin nahiz, hemen ere alderdi kronologikoa eta geografikoa uztarturik. Gauza bera esan dezakegu C. Mounoleren tesiari buruz (2011), antzinako aditz sistemaren azterketa filologiko eta diakronikoa egin baitu, XVI eta XVIII. mendeetako egoerak elkarrekin erkatuz euskalki ezberdinetan aditz sistemak pairatu dituen aldaketak noiz, nola eta zergatik gertatu ziren miaturik. Dialekto zaharren inguruko gogoetak berrindartu dira azkenaldi honetan, eta dudarik gabe Lazarragaren eskuizkribua agertzeak indartze honetan eragin handia izan du. Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeak testuaren edizio eta azterketari ekin eta dialekto zaharren sailkapena berrikusarazi dio, Lakarra & Urgellen (2008) eta Lakarraren (2011, 2012a) lanetan igartzen denez. Izan ere, Mitxelenaren EBZ-ren hipotesia hizkuntzaren aldetik bermatzeko esateko moduan lan guztia egiteko dagoela gogoratu dute, bai eta harrez gerozko dialekto zatiketa berreraikitzeko ere; lehen saio gisa, EBZ-ren adarreztatzeari buruzko lehendabiziko hipotesia plazaratu du Lakarrak (cf. § 3.3.5).44 Honezaz gainera, Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldearen baitan euskal dialektologia diakronikoa ardatz duten doktorego tesi zenbait daude martxan gaur egun: Manu Padillak zubereraren bilakabide diakronikoa aztertzen dihardu testu zaharren azterketaren bidez, Urtzi Reguerok euskal dialektoen lehenengo banaketen gainean lan egin ostean (Reguero 2012, 2013), egun Nafarroa garaiko testuen bidez hizkera horien historia egiten dabil, eta Eneko Zuloagak (2010, 2011, 2013) sartaldeko bizkaieraren historiari ekin dio berriki, hizkera honen azterketa dialektologiko eta diakronikoa egiteko asmoz. Tesiaren oinarrizko helburua berriki aurkitu den Dotrinazko Sermoitegiaren hizkera berezia espazioan eta denboran kokatzea da, eskura ditugun ezagutza eta 44 Adarreztatzeari buruzko hipotesi hau zuhaitz genealogiko modura aurkeztua da, baina dibergentzia uneak eta etenak ez ezik, konbergentzia mugimenduak ere islatzen ditu. Behin-behineko proposamen oso eskematiko bat baino ez denez, itxura guztien arabera, inoiz modu lausoan (ustea froga linguistiko zehatzetan oinarritu gabe, alegia) jasotzen dira halakoak, Arabako euskarari dagokionez esan genuen bezala (Ulibarri 2008c: 9). 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 59 metodo eraginkor guztien laguntzaz, baina ezinbestean testuaren ediziotik abiatuta (§ 7) eta hartan oinarri hartuta. Edizioa aurrera ateratzeko egilearen usus scribendia nolakoa den zehaztu behar izan dugu lehenik (cf. § 2.2.2.1; ik. Blecua 1983: 89; Urgell 2013a: 535, 5. oh.), eta horretarako egilearen hizkera geografiaren, historiaren zein estilistikaren ikuspuntutik ezaugarriztatzeko baliagarri izan daitezkeen ezaugarriak oro aztertu ditugu (§ 4.2 eta 4.3). Egileari, testuari eta haien testuinguru historikoari zor zaiona ahantzi gabe (§ 2.4.1.1), testuaren kokapen historiko eta geografikoa egiteko ondoko lerroetan zehaztuko dugu metodoa baliatu dugu. Testu baten hizkeraren azterketa ezin liteke mugatu bertako datuen deskribapen hutsera, haren nondik norakoak azaldu nahi baditugu behintzat. Aitzitik, batez ere hizkera kokatu nahi izanez gero, testu egokiak konparabide gisa baliatzea noraezekoa delakoan, testu corpus behar bezain zabal batez baliatu gara. Halere, azterketa aurreratu ahala corpusa definituz eta mugatuz joan gara, eta hemendik lehentasunez erabili eta era berezian tratatuko dugun corpusa sortu da: Bizkaiko hego-mendebaldekoa, alegia (cf. § 3.4). Berez, ideala litzateke ondo datatu eta kokaturiko testuez baliatzea (§ 2.4.1.2). Euskal testu corpusaren izaerak eta egoerak oro har (§ 3.4) eta gure eremuaren inguruko corpusarenek zehazkiago, ideal horretatik urrun jartzen gaituzte. Batzuetan testuak hizkuntzaz kanpoko datuen bidez kokaturik daudenez azterketa eremuaren barnean jar ditzakegu halako berme batez; bestetan, ordea, azterketak berak diosku testuak eremukoak direla. Edonola ere, guztiek baldintza ezberdinak dituzte eta azterbide ezberdinen prismaz begiratu behar dira konparaketa ziurtasunez egin ahal izateko, ondorengo lerroetan laburbiltzen saiatuko garen bezala. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 60 har, idazlea edo testua bera zehazki nongoa den dakigun heinean, bertako hizkerarekin bat egiten duketen ezaugarriak biltzen dituen testua, printzipioz diakroniko eta diatopikoki homogeneoa dena. Hala ere, testuek hizkera heterogeneo bat erakutsi ohi dute maizenik (Camino 2009: 331): delako eremuan espero genitzakeen ezaugarri batzuk ez dira ageri eta, alderantziz, bertako hizkeraren aurka doazen ezaugarriak bai. Testu ez-dialektalen artean ezagunenak idazle jantzienak izan ohi dira, hizkuntza estandarrago baten (literatur hizkuntzaren) eragina nabari izaten baitute (cf. § 2.4.1.4, eta bertako sailkapena). Testu ez-dialektalak lirateke, halaber, testu erlatiboki diatopikoak (Camino 2003: 46 eta 2009: 313), hots, hizkera ezberdinetako ezaugarriak biltzen dituzten jatorri eta egile ezezaguneko testuak. Hauetatik hurbil leudeke baita dialektologikoki fidagarriak ez diren testuak ere (edo idazki ez hain fidagarriak, cf. § 2.4.1.4), zergatik eta euskara arrastorik utzi gabe galdurik den herrietan agertu, eta benetan herriko hizkera den ala ez jakiteko modurik ez baitugu, Caminoren ustez (2003: 45), Nafarroako hizkeren testuinguru ñabarragoagatik, apika: “beharbada idazkiak fidagarriak dira, […] baina ez dugu inolako modurik hori frogatzeko”. Gu ez gaude Caminoren ezkortasunarekin ados:. Hans Peters-en hitzak irakurtzerakoan ―“idealki, eremu dialektal bat ez litzateke idazki bakar baten lekukotasunean oinarriturik ikertu beharko” (1988, ap. Camino 2009: 314)― idealki hitza nabarmenduko genuke, Landucciren hiztegiaz Mitxelenak argiki erakutsi baitzuen ideala gainditurik badela modurik testua nongoa den frogatzeko. Peters-ek berak ere ez du erabiltzeko aukera baztertzen, jarraian “halakoetan, arreta handia ezarri behar da idazki horren data eta jatorria ahalik eta erarik fidagarrienean aurkitzeko” (ibid.) gehitzen duenean. Izan ere, gure testua bete-betean talde honetakotzat dugunez, horixe frogatzen ahaleginduko gara, Mitxelenaren ereduari heldurik. Gure ustez, testu erlatiboki diatopiko hauek (eta “idazki ez hain fidagarriak” oro har) ezin ditugu zuzenean testu ez-dialektaltzat hartu, pentsatzen baitugu idazlea bere mintzoa erabiltzen ari dela, hori bai, egoera komunikatibo zehatz batean. Koxka honetan dago, alegia, ea gai garen testuan diren ezaugarriak nongoak diren zehazten eta are lehen begiratuan “bitxiak” diruditen bestelako ezaugarriak zergatik ageri diren azaltzen; eta horretarako lanari ekitea beste biderik ez dago. Honegatik guztiagatik, irakurtzen dugunean: …baina gaude itzulpen honek Zuberoa alderdiko euskarara anitz jotzen duela: Nafarroa Behereko euskararen garapena aztertzeko itzulpen hau ez da hain tresna baliagarria eta 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia gure buruari galdetzen diogu ea zergatik ez den tresna baliagarria izango: testu horrek orduko hizkera erreal bat erakusten digu, inork egoera komunikatibo zehatz batean erabiltzen duen hizkuntza, bere aldaera historiko, geografiko eta sozial interesgarriekin. Gure buruari galdetzen diogu, berebat, behe-nafarrerari buruzko aurreiritziek, honen eta zubereraren arteko mugei buruzkoek edota zuberera arkaikoari buruzko datu eskasiak ez ote duten halako erabakietan parterik izango.45 Azken batean, datuak datu dira (cf. § 2.3.2): ezin testuaren hizkeraren balioa gutxietsi gure interes edo ezagutzen arabera, deskribapena eta hortik letozkeen ondorioak ahuldurik geratzeko arriskuan jarri gabe (cf. Milroy 1992: 171). Zuberoako mintzoaren eragina berretsiko balitz ere, ez legoke arrazoirik lekukotasuna albo batera uzteko. Garai hartan behe-nafarreraren eremuan ziren prestigiodun hizkuntz moldeak islaturik genituzke testuan, bada,46 eta XVIII. mendeko Iparraldeko mintzoen artean ziren erlazioak sozialki nola gauzatzen ziren ikusi ahalko genuke (cf. § 2.2.3.5), aurreko eta ondorengo dialekto ezaugarrien egoera berreraikitzeko baliagarri izan daitekeena. Horrekin batera, metodo egokia erabiliz gero hedatu ziren literatur zubereraren ezaugarriak agerian geratuko lirateke, haren bilakabidea nolakoa izan zen deskribatzeko lain (cf. § 2.4.1.4). Ez dugu esan nahi, noski, testu guztiek balio dialektal (irakur bedi geografiko) bera dutenik: alabaina, ez dugu uste halako testua dialektala dela eta holakoa ezdialektala erabat esaterik dagoen; bestela esanda, dialektal/ez-dialektal oposaketa ez litzateke bi talde zurrunetan gauzatu behar; aitzitik, terminook lerro baten bi muturrak adierazten dituzte, tartean hainbat maila daudelarik, eta zenbait testutan beharbada maila apalekoetan edota egile erdi-ikasienetan  (Camino 2003: §§ 3.5; 3.6 eta 3.7; ik. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 62 hemen § 2.4.1.4), nahiz literatur hizkuntzaren eragina nabaria izan, badagoke datu dialektalak ateratzeko modurik. Honela, testuaren dialektaltasun mailaz hitz egin behar genukeela pentsatzen dugu. Testuaren dialektaltasun maila erabakitzeko bideak hainbat izan badaitezke ere, gure ustez eraginkorrena lekukotasun ezberdinen arteko konparaketa da (cf. § 2.4.1.3), tesi honetan jorratuko duguna, alegia. Azterketa linguistikoari ekin aurretik, baina, testuaren kanpo historiak ere oinarri sendoak eman diezazkiguke testua zenbateraino den dialektal ebazteko. Caminok iradoki duenez (2009: 314), testuen erlatibotasuna kontrolatzeko biderik seguruena testuaren egilea nongoa zen, noiz idatzi zuen, zertarako idatzi zuen… aztertzea litzateke.47 Testuaz eta egileaz zenbat eta gehiago jakin, hainbat eta dauzkan irizpideei buruzko datu gehiago izango ditugu. Hizkuntzaz kanpoko irizpide garrantzitsu bat testuaren eragin-eremua izango litzateke: eremua zenbat eta murritzagoa izan, orduan eta aukera gehiago genuke testuak bertako ezaugarri dialektalak izateko. Honelakoak bide dira, adibidez, Tolosako 1619ko irain bertsoak (TAV § 3.2.6), herri eta une zehatz-zehatz baterako eginak. Gure corpuseko Ugaoko abadearen itzulpena ere (§ 3.4.2) antzekoa litzateke, izenburuari atxikiz gero: Doctrine Dominicalac aterac eusquerara Dn Antonio Francisco de Yturriaga Miraballesgo Abade Maisuec bere feligresen instrusiñoraco. Gure irizpidearen arabera, Abadea Miraballesen bizi izanik eta bertako eliztarrentzat ari zela ezarririk, erabaki dezakegu testu dialektal egokia izango litzatekeela azterketarako. Honekin bateratsu sar daitezke une jakin baterako sortzen diren testuak: esate baterako, Nafarroan barrena han-hemenka bildu diren ezkontz fede ugariak (cf. TAV: § 3.2.6; Satrustegi 1987) edo, gure konparaketa corpusean (§ 3.4.2), Zolloko galdetegia, herrian galdeketa aurrera atera ahal izateko egindako itzulpena. Irizpide hau hizkuntza erromantzeetan askotan erabili da: artxibategietan diren testu mota ugarietatik dialektologia egiteko notarioek idatzitako akta eta dokumentuak hartuko dituzte gehienbat; hau da, eremu zehatz baterako baino idatzi ez diren testuak. Aukeratzerakoan honako irizpide hauek kontuan hartu ohi dira, besteak beste (Matute 2006: 2525): eskribauaren, lekukoen eta alderdien jatorria, erositako jabetzen kokapena (notarioen salerosketa dokumentuetan), eta dokumentuaren emailearen edo berreslearen kokapena. 47 Ez dira parekoak izango herriko semeak bertan edo inguruko herri batean predikatzeko berariaz prestaturiko sermoia, adibidez, eta hainbat herri bisitatuko dituzten misio batzuetan erabiltzeko beste eremu batekoa den idazleak egindakoa (cf. § 4.3); eta modu berean ez dugu berdin tratatuko halango herritan agertu den eskuz idatzitako dotrina edo inprentara eramateko prestaturikoa. 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 63 Egileak aurreikusitako erabilera ere kontuan izan behar dugu: ahozkotasunetik zenbat eta hurbilago, orduan eta (teorian behintzat) herri ezaugarri gehiago. XIX. mendeko mendebaldeko dotrinetan garbi ikus daiteke leku jakin bateranzko lerratzea, izenburuan esan ohi baitigute norako idatziak diren: Busturia, Laudio, Baztan, Leintz… (cf. Villasante 1979: 401 eta Urkizu 2000: 337). Zehatz dezagun, Lizundiak (2008) iradoki bezala, dotrinok ez bide direla izenburuko herriarentzat bakarrik eginak, kasuan kasuko artzapez barruti edo bikariotzarentzat baizik. Sermoiak ere herriko hizkeraren erakusgarri izan daitezke, baina alor honetan ere, ikusiko dugunez, mailakatze handi bat izaten da bertako hizkuntza aski leialki erakusten dutenetatik prestigiodun hizkera bat erabiltzen dutenetara (§§ 2.4.1.4 eta 4.3). XIX. mendeko dotrina eta sermoiekiko Mogelen irizpidea oso argigarria da, hemen suposatzen duguna bermatzen duen heinean: Testuaren beraren garrantzia ere kontuan hartu beharreko irizpidea da; hau da, adibidez, liburuaren ertzetan egindako testu marginalak askoz ere balio dialektal handiagoa izan ohi du, idazleak hizkuntza erregistro informalago bat, ahozkotasunetik hurbilago dagokeen bat erabiliko baitu normalean. Ezaugarri honen adibide klasikoa Erdi Aroko glosak lirateke: egileek ez dute hizkuntza jasoa (latina, alegia) erabiltzen, bere jardun arruntean erabiltzen duten dena delako hizkuntza baizik. Nola ez, egilearen hitzak ere kontuan hartu behar: Materrak dioenean euskara Saran ikasia duela eta hango euskaran idazten duela (Mat 14), printzipioz sinistu egin behar. Are garbiagoak lirateke Bonaparteren (Pagola et al. 1992) edota Bourciez-en (Aurrekoetxea & Videgain 2004) aginduz egindako itzulpenak, berariaz ikuspegi dialektal batetik eginak. Dena dela, ikertzaileak betiere honelako baieztapenak ahal den neurrian egiaztatu ere egin behar ditu: adibidez, Bonaparteren itzulpenetan erabilitako K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 64 hizkuntz irizpideei buruzko zenbait gorabehera azaleratu dira dagoenekoz (cf. Camino & Gómez 1992 eta Urgell 2000b). Testuaren barruan ere aurki dezakegu haren dialektaltasun maila neurtzeko oinarririk. Alde honetatik oso emankorrak suertatu dira, baita gure artean ere, egilearen aldaketak. Añibarroren Eskuliburuaren 1802 eta 1821eko argitalpenen artean Urgellek (1985: 113) ikusiriko aldeak honen erakusgarri dira, neurri batean behintzat: izan ere, hasieran Arratiakoak bide ziren ezaugarri zenbait erabili eta gero berariaz alde batera utzi zituen. Honelako kasuetan ageri-agerian gelditzen dira norberaren hizkera eta hizkera landuago baten (literatur hizkuntzaren) arteko tirabirak, eta hauek deskribatzeko soziolinguistikaren irakatsiak beharko ditugu (§ 2.2.3.5). Orain artekoaren arabera, garbi dago testuinguruari buruzko informazioaz gainera azterketa filologikoak testuaren bilakabideaz esaten diguna ere (§ 2.2.2.1) bildu behar dugula haren dialektaltasun maila zehazteko. Alabaina, esan gabe doa erabakigarri den irizpide bakarra azterketa linguistikoa dela, ondoren azalduko den metodoaren bitartez gauzatua (§ 2.4.1.3). Gainerako guztiak, egileak dioena ere barne, lehen unean erabil ditzakegun adierazleak dira, ondoko lanen abiapuntua, besterik ez. Mitxelenak Landucciren hiztegiko hizkuntza XVI eta XVII. mendeetako mendebaldeko testuekin konparatu zuen Garibai, Refranes y Sentencias, Betolaza, Mikoleta, Kapanaga eta Viva Jesus, hizkeren arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak agerian jartzeko asmoz. Bide bertsutik aritu dira beste hizkuntzetan ere, jakina, testuen arteko konparaketa baita, izan ere, honelako lan bati ekiteko biderik ziurrena. Guk McIntosh-ek Linguistic Atlas of Late Medieval English (LALME) proiektuan proposatutako bidea hartu dugu eredu, azken batean Mitxelenak erabilitako metodo beraren garapena baino ez dena. Dees-ek (1988: 144) frantses dialekto zaharrak deskribatzeko orduan lekukotasun mota bi bereizten ditu: lehen mailako lekukotasunak, hau da, data eta jatorri ezaguneko dokumentuak, eta zeharkako lekukotasunak, jatorria (eta data)48 azterketa linguistikoaren bidez, gainerako testuekiko konparaketaren bidez alegia, zehaztu zaien dokumentuak. McIntosh-en ikertaldeak fit izeneko teknika asmatu du, “aingura testu” 48 Dees-ek jatorriari buruzko zalantzaz bakarrik badihardu ere, ezin ahaztu testuaren data ere zalantzazko edo ezezaguna izan daitekeela. 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 65 deituriko lekukotasunetan oinarritua. “Aingura testuak” hizkuntzaz kanpoko datuen bidez ondo kokatutako testuak izanik (i.e. Dees-en lehen mailako lekukotasunak), lurralde zehatz bateko hizkeraren erakusgarritzat hartzen dira, hain zuzen ere jatorri ezagunik gabeko testuak geografikoki zein eremuri dagozkion zehazten laguntzeko (Milroy 1992: 186). Nolabait esateko, formalizatu egin dute bestela ere logikotzat jotzen den hurbilketa: esate baterako, Lakarra (1996a: 130 e. hur.) RS kokatzerakoan “aingura testu” zenbaitez baliatu zen; zehazki, Mikoleta Bilboko hizkeraren lekukotzat hartu zuen, Garibai Arrasatekorako, bertako otoitz batzuk Orozkoko hizkerarako eta Viva Jesus hego-mendebaldeko bizkaierarako. Konparaketak nolabaiteko bermea izan dezan, “aingura testuak” aukeratzeko irizpideak argi izatea garrantzitsu da. Hasteko, gogoan har dezagun testua geografikoki kokatzeko hizkeraren historiari halako mozketa sinkroniko bat egin behar zaiola, hau da, garai bereko hizkuntzaren barruan ere kokatu behar da (cf. §§ 2.2.2.2 eta 2.2.3.3). Hau honela, garaiaren aldetik ere zenbat eta hurbilagoak izan “aingura testuak”, orduan eta koherenteago izango da konparaketa. Linguistic Atlas of Late Medieval English-eko egileek, beraz, Erdi Aro guztiko lekukotasunak hartu beharrean, zuzenean aztertzen ari ziren garaiko testuetara mugatu ziren, hots, 1350 eta 1450. urte bitartekoetara. “Garaia” diogunean ez gara data absolutuaz ari, noski, hizkuntzaren historiako garaiaz baizik: esate baterako, 1650. urteko testu bat Araba aldekoa dela frogatu nahi izanez gero, koherenteago izan daiteke agian Gamizekin konparatzea (ca. 1760), Betolazarekin (1596) baino, Euskara Arkaikoaren eta Euskara Zaharraren artean egin ohi dugun bereizkuntza aintzat hartuta. Mitxelenak bizkaierazko testuak hartu zituen ainguratzat; hots, aztertu behar zuen testuaren gertukoenak ziruditenak. Adiera zabal batean ulertu behar da hau: aukera dagoenean, ez da komeni hipotesi gisa darabilgun hizkerakoak bakarrik aintzat hartzea, inguruko hizkeretakoak ere baizik: zenbat eta inguruko gehiago hobeto, konparazioan testua zehazkiago kokatzeaz gainera, hizkera zaharren arteko hartu-emanak ere ulertzeko beta izango baitugu. Azaldu dugun bezala, hizkuntza ezaugarriek marrazturiko isoglosa bakoitzak bere hedadura du denbora jakin batean, gainerakoekin bat etorri beharrik ez duena, eta historian zehar aurrera edo atzera joan daitekeena (§§ 2.2.1 eta 2.2.2.2). Garatzen ari garen ikerketaren azken helburua, beraz, ez da dena delako testua zein herritakoa den erabakitzea (desiragarri izan arren, ezinezkoa ere izango da, beharbada, gehienetan), anekdota horretatik gora dagoen beste zerbait baizik: aingura testu multzo zabal baten bitartez isoglosa multzo baten bilakaera aztertzea K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 66 izango dugu helburu, ezaugarriak nola eta non sortuak izan daitezkeen eta hizkeretan zehar nola hedatu diren aztertuz, euskalkien eta oro har euskararen historiarako datuak biltzeko asmoz. Hala eta guztiz ere, euskal corpusaren izaerak testu zaharragoak eta, batez ere, berriagoak ere erabiltzera behartuko gaitu besterik ezean; maiz xamar, baita egungo dialektoen datuak ere. Halakoetan, garaian garaiko ikuspegia galdu (cf. § 2.2.2.2) eta ikuspegi pankroniko batean erortzeko arriskua luke ikertzaileak, baldin eta aztergai duen testuarekiko batetortze guztiak modu berean balioztatuko balitu. Alde batetik, jakintzat eman behar da ezaugarrien egungo banaketa ez dela ezinbestean bat etorriko aurreko garaietakoarekin: alderantziz, espero izatekoa da aldaketaren bat gertatu izana era batera edo bestera. Bestetik, ordea, ez dago dudarik gaurko banaketak aurrekoa berreraikitzeko zantzuak eta gakoak ematen dizkigula (Mitxelena 1964a, OC V: 23). Ziurtasun bien artean murgiltzen ikasi behar du, bada, dialektologo historikoak. Ezeren gainetik, ezinbestekoa da gogoan izatea testuaren garaikoak ez diren datuetatik (nahiz modernoagoetatik, nahiz zaharragoetatik) atera daitezkeen ondorio guztiak estrapolazioak baino ez direla, eta horrela tratatu behar dira (cf. Mitxelena 1971, OC XI: 327). Adibidez, Kapanaga mañariarrak (1656) erabiltzen duen amagaña gisako adlatiboari dagokionez, egungo datuen arabera Bizkaiko iparraldeko eragina proposatu beharko litzateke, Mañaria aldeko egungo hizkeran ez dagoelako horrelakorik (Gaminde 2007: 116); zorionez, forma hauek orduko Durangon existitzen zirela erakusten du garai bertsuko Arzadunen dotrinak (1731), besteak beste. Halaber, literatur bizkaieran erruz lekukotzen den -giño tankerako adlatibo bukatuzkoa egun Nerbioi arroan bakarrik aurkitzen da (Gaminde 2007: 121); beraz, egoera hau antzinako garaietara estrapolatuko bagenu, proposatu beharko genuke oker, noski Olaetxeak, Añibarrok, frai Bartolomek, Zabalak eta J.J. Mogelek Nerbioi arroko ezaugarri bat erabili zutela edo, estrapolazioa muturreraino eramanez, Nerbioi arroko euskaraz idatzi zutela. Ezaugarrien erabileraren aldetik, testua jatorri geografiko batean kokatzea, metodologikoki behintzat, hizkera bat hizkuntzaren baitan kokatzearen antzeko lana da: Burundako hizkera gipuzkeraren, araberaren edo nafarreraren barruan kokatu nahi lukeen edota Kantabriako mintzaira gaztelania edo asturiera den jakin nahi duen (cf. Moral del Hoyo 2007: 141) ikertzaileak galdera berak erantzun behar ditu; beraz, lana modu bertsuan egin beharko da halabeharrez. Ondorioz, ezaugarri guztiek ez dute pisu bera izango (Mitxelena 1964a, OC V: 29), eta emaitzak ez dira unibokoak izango: bata 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 67 zein bestea aldatuko dira ezaugarri linguistiko batzuei, isoglosa batzuei alegia, emango diegun lehentasunaren arabera (ibid. 19).49 Hizkuntz ezaugarriak begiratzen hasi aurretik, metodologiaren aldetik ohar bi. Erkatzeko ditugun hizkerak testuetan hasi eta bukatzen dira: teorian behintzat, testuan duguna bakarrik lekukotu dezakegu ziurtasunez garai hartako hizkera hartan. Hortik aurrerakoa egoeraren berreraiketa baino ez litzateke, hizkuntzalaritza diakronikoak egindakoen antzera: hau bezala, beti ere datuetan oinarrituz egin behar da eta hauek azaltzera begira (Mitxelena 1963, OC I: 13). Euskaran maiz berrikuntza askoren (gehienen?) abiapuntua historiaurrean dago eta, beraz, euren zioa ezagugaitza dateke, fonetika esperimentalak (Egurtzegi 2014)50 edo tipologiak (Lakarra 2006a; Mounole 2011; cf. § 2.1.2) edo lagundu ezean. Dialektologiaren hastapenetatik buruhausteetako bat izan da zehaztea zein ezaugarri den egokiena hizkerak kokatzeko. Hala ere, ezarrita utzi dugunez, “dialektologiaz dihardugunean kronologiaz jardun behar dugu baitezpada, hizkuntzaren historia eta dialektoen azterketa uztarturik baitaude” (Camino 2008a: 209). Honela, ezaugarriak hizkuntza aldaketaren historiaren barruan izanik, historia horri buruzko ahalik eta datu gehien bildu behar ditugu, bai garaiko kokapenean laguntzeko bai eta, ibilbidea ikusita, antzinagoko egoerak berreraikitzeko ere. Garai ezberdinetan lekukotua dugun toki jakin bateko hizkeraren egoera ezberdinen arteko batetortzeak jatorria berresteko bidea emango liguke. Esate baterako, Orozkoko XVIII. mendeko otoitzetan dagoen RUI erregelaren egoera (Ulibarri 2008: 200), XIX. mendean erruz lekukoturik dagoena eta oraindik ere gaur egungo Orozkoko hizkeran iraun duena; ondorioz, kokatu gabeko XVIII. mendeko testuren batean ezaugarri bera agertuko balitz, oinarri sendoa litzateke bertakoa dela ebazteko. Delako berrikuntza “aldaketa kate” baten ondorioz suertatzen bada (cf. Campbell 1998: § 2.8), gure testua katearen zein begitan den ikustea beharrezkoa da: K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 68 hau da, alabea forma baldin balu egungo hizkera batek, nekez pentsa liteke alabie dakarren testu bat eremu horretakoa denik.51 Berrikuntza guztiek ez dute jarraikortasunik, noski. Adibidez, hiatoetako epentesiak historian zehar han-hemenka sortu eta galdu direla erakusten digute testuek (FHV § 5.1). Era berean, egun orokortzat dugun ezaugarri bat ez da zertan leku bakarrean sortutakotzat eman, txistukarien mendebaldeko neutraltzearekin ikusi dugunez (§ 2.2.3.3). Ikusi ditugun adibide guztietan ezinbestekoa da denboraren ardatza. Berrikuntza noiz edo nola sortu den jakiteak beti bermatzen du konparaketa, ez bakarrik garai ezaguneko berrikuntzetan, baita ere abiapuntua historiaurrean dutenetan ere. Corpusari atxiki beharrak nahiko genituzkeen beste datu ez izatea berekin dakarren arren, alde on bat ere badu behintzat: unibertso mugatua da, hizkuntza aldaketa zenbakien bidez ere erakusteko bide ematen duena, beraz. Dees Frantses Zaharra aztertzerakoan horretaz jabetu eta hizkuntz aldaketaren egoera islatzeko ezaugarriak agertze-maiztasunaren koefizienteaz eman behar direlakoan dago (ap. Camino 2009: 312). Esaterako, VJ dotrinan txistukarien neutraltze egoera aztertzean (Ulibarri 2010a: 58), marka gramatikal bat (aditzetako -z pluralgilea) testuinguru ezberdinetan horrela azterturik ikusi genuen bukaera absolutuan neutraltzea oso aurreraturik zela, bokal artean oraindik hastapenean zegoen bitartean: Dees-ek gogoratu bezala, aldaketak goizetik gauera gertatzen ez direnez, lehian diren ezaugarrien agertze-maiztasuna aldatuz doa. Hala bada, arkaismoaren eta berrikuntzaren arteko lehian zein puntutan den ikusteak testua kokatzeko beste oinarri bat ematen digu. Laudioko 1858ko dotrinan -reanik atzizkia izateak berme nahikoa eman diezaguke XIX. mendeko beste testu bat kokatzeko orduan, inguruko gainerako 51 Baieztapen hau orokortze bat baino ez da, legetzat inolaz ere hartu behar ez dena, kasurik kasu aztertu beharrekotzat baizik, isoglosak guratsuak izan eta batera eta bestera baitoaz historian zehar, bereziki balizko eremu prestigiotsuetan hizkuntza galduz joan den heinean (cf. § 2.2.3.6): adibidez, Arrankudiaga eta Arakaldoko hizkeretan gaur egun alabea lekukotzen da Bonapartek alabia taldean sartu zituen arren (Ulibarri 2011a: 1135). 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 69 dotrinetan (Orozko, Arratia, Arrigorriaga…) horrelakorik ez delako; XVIII. mendeko testu batean, berriz, horrek ez luke balio sailkatzailerik izango, suposatzekoa baita eremu kontserbatzailea denboran aurrerago eta hertsiago bilakatu dela, bazter hizkera batera mugatu arte (§ 2.2.3.4).52 Dena dela, XVIII. mendeko testu batean -reanik ez egoteak testua Laudiokoa izateko aukera murriztuko luke, betiere gogoan izanik ezaugarria testuan islatzea ala ez agertzeko aukeraren eta are zoriaren menpe ere badagoela. Mitxelenaren lanean leku berezia dute beste inon lekukotzen ez diren hizkuntza ezaugarriek (Mitxelena 1958, OC XII: 227), esklusibo direnek alegia. Hau interesgarri dateke beste garaietako testuekin erkatzeko orduan, historian jarraikortasuna badute behintzat. ceruan > ceruin bilakabidea, adibidez, oraingoz53 Laudio eta Orozko inguruan baino ez da lekukotu (Ulibarri 2008a: 199). Berebat, Landucciren hiztegiko errexal hitzak, Arabako toponimian bakarrik aurki daitekeenez gero (Zuazo 1998a: 169), Mitxelenaren hipotesia berresten du. Oso kontuan hartzekoa da, halaber, ezaugarrien konbinaketa, gerta daitekeelako x ezaugarria ezinezkoa izatea y ezaugarriarekin batera eremu bakar batean izan ezik (Lakarra 2004: xv). Honela, Landucciren hiztegian Mitxelenak bizkaierarekin bat egiten duten ezaugarriak bildu zituen, baina baita orduko bizkaierazko testuetan (berariazko markatzea) aurkitzen ez diren “diferencias de vocabulario, de evolución fonética y de morfología suficientes para conferirle personalidad autónoma” (Mitxelena 1958, OC XII: 225). Edozein hizkuntzatan dela, ez da erraza besterik gabe, hizkuntz datuen laguntzaz bakarrik, testu bat nongoa den iriztea; eta hizkuntzaz kanpoko datuen bitartez kokatu ezin diren testuak nekez erabil daitezke dialektologia historikoan. Testua zein hizkeratan idatzita dagoen erabakitzea edota hizkera hori dialekto bakarra edo dialekto 52 Añibarroren EL-aren lehen edizioan (1802) badira oraindik -reanik atzizkiaren adibideak (Urgell 2001: lxxxix), beharbada fosilduta. Horrek adieraziko luke XVIII. mendearen bigarren zatian behintzat Arratia aldean ere bazela. 53 Testu berriak ezagutu ahala, ezaugarri bakoitzaren historia eta hedadura aldatzen ari dira etengabe. Horixe gertatu zitzaigun -oba epentesiarekin, Bonaparteren datuak erabiliz sartaldeko bizkaieran Orozkoko hizkeraren ezaugarri berezitzat jo baikenuen (Ulibarri 2008: 197); alabaina, Zuloagak (2010: 398) gaztigatu duenez, Sarriaren sermoitegiak XIX. mende hasieran behintzat Etxebarri aldean ere erabiltzen zela erakusten digu. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 70 nahaste bat ote den,54 edozein dialektologia historikoko azterketatan agertzen diren galderak dira; eta, ahalik eta testu gehien erabiltzea desiragarri den heinean, haien erabilgarritasuna bermatzeko kokatu gabeak ere kokatu behar ditu (van Reenen et al. 2009: 19; McIntosh-en ideien ildoari jarraituz, ik. § 2.4.1.2). Euskaran muturrekoa da arazo hau, berez testu gutxi izateaz gainera, asko baitira leku edota garai zehatz batean kokatu ezin (edo kokatzen saiatu ez) direnak. Kokaturik ditugun asko ere, gainera, ez daude behar beste aztertuak euren fidagarritasuna neurtzeko, nahiz ezaguna izan askotan idazleek herri hizkeraren ezaugarriei muzin egin eta literatur hizkuntzaren joerei amore eman zietela (§ 2.4.1.1). Ondorioz, hemen ere dialektologia azterketek maizenik garrantzitsuak izan daitezkeen testuak erabili ezinik alde batera uzten dituzte, haien jatorri ezezagunak edo dena delako hizkerarekiko leialtasun zalantzazkoak ikerketa argitu beharrean ilundu baitezakete. Ez dago esan beharrik honek guztiak zenbat mugatzen duen dialekto zaharrez dakiguna; alabaina, lan molde zehatzagoak edo bestelako lan ereduak bilatzeko aukera ere bada. Beraz, arazoak arazo, kokatu gabeko testuak ere kokatzeaz beste biderik ez dugu ikerketa aurrera joango bada. Testua nongoa den zehaztera helduko ez bagina ere, gutxieneko kontuan badukegu nongoa ez den frogatzea. Nolanahi ere, frogaketan erabilitako datuek gutxinaka garai zaharretako hizkerak ezaugarriztatzen lagunduko digute, geroko ikerketen oinarri. Tradizio oparoko hizkuntzetan (cf. van Reenen 2009) ezaugarri mugatzaileak (locators) erabili ohi dira, hau da, hizkeraren jatorria mugatzeko baliagarri izan daitezkeenak, baina gurean ere erabil dezakegun idea da (cf. Zuloaga 2013: 598; hemen ik. § 4.4.1). Orain artean testuen dialektaltasunaz (§ 2.4.1.1) eta dialektaltasun hori neurtzeko ditugun materialez eta arazo zein irizpideez (§ 2.4.1.1) hitz egin dugu; baina geografikoki kokatu gabeko testuekin zer egin jadanik Koldo Mitxelenak bikain erakutsi zuen hainbat aldiz aipatu dugun Landucciren hiztegiaren azterketan (1958). Hiztegia XVI. mendeko eskuizkribu bat da, italiar batek atondurikoa, eta data zehatzaz (1562) ezer gutxi gehiago zekien Mitxelenak lanari ekin zionean.55 Eskuizkribuan ez dago horrezaz beste daturik Landuccik hiztegia non eta nola bildu zuen jakiteko. Hala eta guztiz ere, Mitxelenak testuaren jatorriari buruzko hipotesi sendo bat egin zitekeela erakutsi zuen, testu barneko argudioak (hizkuntzazkoak eta bestelakoak) konbinatuz. 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 71 Ordutik Mitxelenaren lana eredu izan dugu (edo izan beharko genuke) testu zaharrak jorratu ditugunok: hor dugu, Landucciren garaitik atera gabe, Lakarrak RS-ekin egindakoa (1996) edo, modu xumeago batean, VJ-ekin egin genuen saiakera (Ulibarri 2010a). Dena dela, erabilitako metodologia ez da sekula esplizituki azaldu. Hau dela eta, ondoko lerroetanMitxelenaren lanetik gaur egunera egindako aurrerapausoak batu ditugu eta konparaketan zehar sortzen diren arazo eta oztopoak aztertu, zein konponbide egon daitekeen ikusteko eta testu zaharrak nolabaiteko bermearekin kokatzera heltzeko. Esan gabe doa, bestalde, honen helburua ez dela jakin-min hutsa, testua lekukotasun gisa hobeto erabili ahal izatea baino. Edozein testu-corpusetan ager daitekeen arazoa izan arren, kontua da aztertzen ari garen eremuan (Bizkaiko hegomendebaldean eta bereziki Arabako ipar-mendebaldean) maiz gertatzen dela: horkoak lirateke Mendietaren testuak, Viva Jesus, Arabako euskaran idatziriko Bula ineffabilis-a eta Arabako Lezamari buruzko gutuna (§ 3.4), baina ez dugu hizkuntzaz kanpoko daturik testuon hizkera egiatan bertakoa dela baieztatzeko. Berriak ditugunean ere, ez dira beti erabatekoak: nabariena aipatzearren, J. P. Ulibarriren euskara, aldez Okondokoa, aldez Abandokoa eta aldez literatur hizkerak kutsatua izan daiteke. Kasurik larrienetan ez dakigu testua ezta noizkoa den ere. Honelakoetan, esan gabe doa, filologiaren erremintak baliatuko ditugu: letra, testuaren eraketa, idaztemoldeak, laburdurak edota Koro Segurolak (2001) euskalaritzara ekarritako paperaren ur markak, besteak beste. Ikusiak ikusirik, badirudi azkena dela biderik zehatzenetakoa, zeren eta gutxienez post quem data ziurra ematen baitu eta are batzuetan paperaren data zehatza ere (XVII. mendean paperaren batez besteko iraupena urtebete eta hiru hilabetekoa da; Segurola 2001: 230), testu zaharrago baten kopia ez izatekotan, jakina (cf. Orduna 2000: 15 e. hh.). Zorigaitzez, beti ez dago bide hau erabiltzerik: testua in-4 edo in-8 formatuan apailatua denean, ur-marka tolesturetan galdua dago eta, hortaz, bestelako baliabideak erabili behar dira, bereziki bibliografia materialak eskainitakoak: esate baterako, VJ-en elementu grafikoek eman digute testua datatzeko gakoa (Ulibarri 2009). Esan gabe doa tesu barneko argudioak ere, hau da, testuan bertan ageri diren erreferentzia historikoak, ezinutzizkoak direla. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 72 Testuaren data absolutua lortzea desiragarria izan arren, besterik ezean erlatiboa ere aski litzateke. Izan ere, materialen erabileraz hitz egiterakoan aurreratu dugunez, gure helburu nagusia testuko datuak ezaugarrien bilakabidearen historian kokatzea da. Holakorik lortzerik bagenu, testuaren kokapen diakronikoa bera baino jakingarriago den zerbait lortuko genuke: garai bakoitzean azterturiko isoglosek zein hedadura zuten eta garai batetik bestera haien eremuak nola aldatu ziren jakitea, ahaleginean bakoitzaren berrikuntza gunea(k) eta eremu isolatuak ere ezarririk (cf. Pilch 1988: 423). Azken batean, desabantaila baino ez zenak (euskararen historian maiz ez dugu nahi beste lekukotasunik espazioan eta denboran aingura testu fidagarritzat har daitekeenik), gure alde jokarazi dugu, garai ezberdinetako lekukotasunen bitartez ezaugarriek ordutik hona eginiko bidea berreraikitzean. Aldaketaren kronologiak, gainera, testua geografikoki kokatzen ere lagunduko du. Har dezagun diakronikoki azterturik den ezaugarri bat, adibidez, prosekutiboablatiboak: gure sermoitegiko -ti guztiak prosekutibokoak izanik (§ 4.2.2.1), gutxienez testua nongoa ez den antzeman dezakegu: Durangaldean -ti(k) atzizkia XVIII. mendearen hasierarako (1737. urterako) ablatiboaren funtzioa hartzen hasia zela jakinik, suposa dezakegu56 XVIII. mende bukaeran edo horrelatsu edo are errotuago izango zela. Beraz, sermoitegi honetan -ti(k) vs. -rik / -reanik oposaketa ondo mantentzen denez, badirudi Durango aldekoa izateko aukera gutxi duela. Esan denez, kokapen hau egitea hizkera bat sailkatzean egiten den lana lakoa da; beraz, edozein dialektologia lanak eskatzen dituen ezaugarriak bilatuko dira honetan ere. Dagoeneko aztertzen ari garen testuaren ikuspegia argiagoa da: kokapen kronologikoaren bidez badakikegu zein garaitako euskararen lekuko den, bai eta, beraz, eskura dauden testuetan zeinek luketen lehentasuna konparaketan. Honetaz gainera, kokapen historikoaren laguntzaz balegoke beste garaietako testuak halako ziurtasun batez erabiltzeko aukera ere. Konparaketatik ezinbestean kokapen geografikorako baliagarri diren datu garrantzizkoak eratortzen dira, zehazki arkaismoen galeraren edota berrikuntzen hedatzearen egoeraz dioskunetik; lehiaren zein puntutan den ikusteak beste 56 Ez dago jakiterik bitarteko urratsak luzeak izan ziren edo laburrak: hori aldaketa bakoitzaren araberakoa izaten da, eta datuek bakarrik eman diezagukete ziurtasunen bat alde horretatik. 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 73 oinarri bat emango luke, bai eta prozesuaren ikuspegi zabalago bat eskaini. Izan ere, hemen egiten ari garen historia/geografia banaketa, esan gabe doa azalpena errazteko bidea baino ez dela, egiazki ez baitago elkarrengandik bereizterik (cf. §§ 2.2 eta 2.2.2.2 bereziki). Hala bada, hizkeren sailkapenean bezala, berrikuntza komunak bilatzen ditugu testuaren eta lehen mailako lekukotasunen (§ 2.4.1.2) artean. Zeharkako lekukotasunak ere kontuan hartzekoak dira, nola edo hala kokaturik daudenak, alegia, batez ere jatorria oinarri sendoen gainean aztertu bada, nahiz ez luketen aurrekoek adina pisu izango. Testu berriagoekin konparatzean, gerta daiteke berrikuntzaren emaitza ezagunaren ordez aurreko egoera alegia, berrikuntza sortu bide zuena aurkitzea. Adibidez, VJ-n ez dago aditzizenak sortzeko -tuite atzizkirik (berrikuntza komuna eta esklusiboa), nahiz Laudio-Orozko inguruetako testu modernoagoetan egon, baina bai indartzaile baliorik ez bide duen [partizipio + egite] egitura, gramatikalizatu ahala -tuite biurtu zena. Testuak lekukotzen duen delako antzinako hizkera delako garai zehatz haren mapan definitu behar da; hots, gogoan izan behar dira testuaren garaian euskarak zituen mugak eta ez egungoak, noski, areago bazter hizkera batez dihardugunean. Alabaina, euskara galdu duten leku frankotan ez dugu inolako lekukotasunik eta, beraz, oso zaila da testuaren jatorria horietako batean kokatzeko froga positiboak topatzea. Ikusi bezala (§ 2.4.1.1), Camino etsita ageri da honi dagokionez, baina Mitxelena egoera horrexetan aurkitu eta Arabako toponimian eta bertako gaztelanian mantendu diren hondar hitzak erabili zituen froga positibotzat (Mitxelena 1958, OC XII: 224; ik. § 2.4.1.5), lehenik hizkera galdua zela erabakitzeko argudio erabateko bat erabilirik, hots, testuetan lekukotu diren edota bizirik diren hizkeretako bat bakarra ere ez zela. Testuko hizkera gaur egunera heldu zein artean galdu, alboko hizkerak ere kontuan hartu behar direla erakusten du Mitxelenak, antzekotasunak eta ezberdintasunak markatu ahal izateko: berak bizkaierarekin ez ezik, Burunda eta Etxarriko hizkerekin ere erkatu zuen Landucciren hiztegiko hizkera, datu horien bidez bizkaierarekiko erkaketak emandako datuak berresteko (alegia, hizkera ezberdin bat zela, ezezaguna) eta ekialdeko hizkerekiko loturak zituela frogatzeko, hiztegiaren jatorri arabarra berretsiz. Laburbilduz, arkaismoen egoera zein den, zein berrikuntza konpartitzen duten testuek… eta bildutako datu esanguratsu orok testuetako hizkerak batuko edo banatuko dituzte, gure testua zein gune geografikori atxikiago dagoen zehazteko moduan. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Lakarrak (1996a: 133 eta 140) “generoaren soziologia” eta realia deitutakoak ere badira. Honelako argudioak ez dira erabakigarri izan ohi, baina bai hizkuntzaren bitartez egindako hipotesiak sendotzeko modukoak. Realia-ren erabilera maisuki egin zuen Mitxelenak berak Landuccirenean: izan ere, A eskua hiritarra dela proposatu zuen: Halako argudioak erabili zituen Lakarrak ere RS-ren kokapenean, toponimo zein familia izenak agertzen dituzten errefrauak Bilbo ingurukoak eta haren iparraldekoak baitira: Albia, Plencia, Butroe, Goliz… Honek, gainera, “generoaren soziologia” ere erabili ahal izan zuen, orduko atsotitz biltzaileak nolakoak izaten ziren gogoratuaz. Antzeko bide batetik heldu dio berriki Urgellek Landucciren hiztegiari: 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia Orain artekoan modu ideal batean aritu gara testuez, ezaugarri diakronikoak eta geografiakoak baino ez balituzte bezala, baina, gauzak korapilatsuagoak izanik, beste ardatz bat gehitu beharrean gaude: literatur hizkuntzaren eragina, alegia. Idaztea gauza natural bat ez, baizik egite kultural bat den heinean, idazleak ikasi egin behar duen zerbait da, eskolan ez bada euskaraz behintzat nekez ia gaur arte aurreko eta garaiko beste idazleen lanen bidez. Ezer baino lehen, gogoratu behar dugu euskararen garai, hizkera eta obra guztietan ez dela bat eta bera izango literatur tradizioaren pisua. Tarteka eta zeharka bakarrik aztertu den gaia izan arren, hurbilketa modura ezar dezakegu, lapurtera klasikoa adibidetzat harturik, XVII. mendean hiru idazle mota bide ditugula: (1) lapurtera klasikoan murgilduta idatzi zutenak; (2) haren eraginpean idatzi zuten beste eskualdeetakoak (Oihenart, Tartas, Beriain…) eta (3) zirkuitu nagusi horretatik kanpo idatzi zutenak. Hala bada, lapurtera klasikoa zertan datzan eta gai ikergabe honetan sartu gabe (cf. Urgell 1991: 909), gaingiroki erabaki dezakegu une batetik aurrera izen horrekin ezagutzen dugun hizkuntza “estandar” horretan idatzi zutela lehendabizikoek; K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 76 bigarrenek bere herriko hizkeran, estandarraren zertzelada gehiago edo gutxiagorekin;58 eta azkenek, zein bere hizkeran.59 Egoera hau XVIII. mendean aldatuko da: lehenagotik lapurterazko liburuen ezagutza bazatekeen Hegoaldean, Nafarroan bederen, baina orduan Larramendik lapurterazko tradizioa guztiona bihurtu zuen (Urgell 2012: § 2.3), eta haren ondotik Hegoaldeko liburuek ere ―gipuzkerazkoek batik bat, cf. Duvoisinek egin Kardaberatzen liburuaren itzulpena― alderantzizko bidaia egin zuten batzuetan (ibid. § 2.3). Kasu hauetan, baina, Frantses Zaharraz Dees-ek dioena, “the supposition that the provincial copyist’s ambition to imitate the dialect of the capital is a regrettable mistake” (Dees 1988: 145), gurera ere ekar dezakegu, aldeak alde: ezin dugu aurrez suposatu idazle guztiek literatur hizkuntza bilatu nahi zutenik, ez eta lurralde guztietako idazleengan eragina bera izango denik; baina ezta kontrakoa ere, alegia, idazleek nork bere herriko hizkera bakarrik erabiliko zutenik. Hala ere, idazleen artean eragina izateko testuinguru aproposa da euskal literatura, idazle gehienek gai bertsuak (erlijio gaiak, alegia) landu zituztelako; ondorioz, elkarren lanak ezagutzea eta harremanak gertatzea errazagotzat eman dezakegu, nahiz eta liburuek ―dakigularik― hedapen murritza izan. Materraren dotrina, kasu, Baionako elizbarrutiko lehen liburu katolikoa eta bertako literatur tradizioaren hastapena, edozein erretorek behar zukeen materiala dugu, eta ondoko idazleek nola edo hala eredutzat izatea egiantzekoa da oso. Une honetan geografiatik urrundu eta soziolinguistikaren esparrura hurbiltzen gara (cf. § 2.2.3.5), literatur hizkuntza gizarte espazioko eremu batean legokeen aldaera estandar prestigiotsua legez ulertua. Hau, jakina, testuen dialektaltasun mailarekin erlazio zuzenean dago (§ 2.4.1.1), literatur hizkuntza talde sozial batek, ezaugarri batzuk aukeratuz, garatzen duen hizkera bat den heinean. 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 77 Nolanahi ere, dialektaltasunaz jardutean esan bezala, datuak datu dira eta ezin ditugu testuak alde batera utzi gure ustez (hau markatzea beharrezkoa da) baliagarri ez direlako, bestelako ezaugarriak (kasu honetan literatur hizkuntzarenak) omen dituztelako. Egia esanda, literatur euskalkien ezaugarriak zehazki zein diren eta garai zaharretako isoglosak zehazki noraino hedatzen diren jakin gabe, nekez egin daiteke horrelako baieztapenik. Bi zalantza horien artean murgilduta itxuraz sartzen garen gurpil zorotik ateratzeko, lehenik testu ez hain fidagarriak (Camino 2003, 2009; cf. gorago § 2.4.1.1) tentuz erabili beharko ditugu, baina, bigarrenik, baderitzagu badela arazoari heltzeko bide bat: literaturtasun maila neurtzea, hots, testuaren egileak orduko literatur hizkuntzarekin zukeen erlazioa modu zehatz batean aztertzea, hari eta haren testuinguruari buruzko ahalik eta datu gehien bildurik. Batzuetan grafi sistemak ematen digu egileak zituen irizpideen eta ereduen berri;60 adibidez, Dotrinazko Sermoitegian (§ 4.3.2.1.1.1.1) idazleak <s> hizkia baizen ez du erabiltzen /ts/, /tś/, /s/ eta /ś/ hotsak adierazteko, baina atseguin honelaxe idatzita dago, eta honek iradokitzen du gutxienez beste testu bat ezagutzen zuela. Bestetan egilearen zuzenketek esan diezagukete literaturarekiko zorrik baduen edo ez: XIX. mendeko idazle bizkaitarrek Añibarrok, kasu txistukariak ondo irudikatzeko egiten dituztenak honen adierazle dira, esate baterako (Urgell 1987b eta Altzibar 1992a: 505). Lan filologikoarekin batera, markatzaile soziolinguistikoa-ren kontzeptuaren arabera, ezaugarriaren agerpena erabilera estilistiko batek baldintzaturik ote dagoen jakitea (Fernández-Ordóñez 2001: 389) baliagarri izan dakiguke. Gure corpusaren egoerak honi ekiteko erraztasunik emango ez badigu ere, berehala dator adibideren bat edo beste burura, hala nola XVIII. mendeko bizkaitar batek txistukari frikari/afrikatu oposaketa islatzea edota genitibo singularra eta plurala bereiztea (§ 4.3). Gure aldetik, hauxe proposatzen dugu: inguruko idazki xume fidagarriak eta orduko literatur lan jasoak edo erdi-jasoak “aingura testu” legez erabiltzea. Azterketa honek, dialektologia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 78 lanerako testuak lukeen balioa handitzeaz gainera, garaiko literatur hizkuntza nola eta noraino zabaldu zen, eta egileek nola bereganatu zuten aztertzeko aukera ematen du. 2.4.1.5 Material osagarriak: toponimia eta hondar hitzak Kokatze geografikoaz hitz egiterakoan esan bezala (§ 2.4.1.3.2), hizkera zahar bat garai zehatz batean definitu behar dugu, testuaren garaian alegia, eta euskarak orduan zituen mugetan pentsatu behar. Bazter hizkera dirudiena kokatzean, buruak euskara galdu den eremu batera eramaten gaitu ezinbestean. Honek arazoak nahiko ugaltzen ditu, ez baitugu izango lehenagoko, orduko ezta geroagoko hizkeraren laguntzarik testua behar bezala kokatzeko, eta gehienetan galeraren beraren historia gaingiroki baino ez dugu ezagutzen. Beste lekukotasunik utzi gabe galdu diren hizkeretan, toponimiak badu laguntzeko ahalmenik: aurreko azterketa batzuek (Salaberri Zaratiegi 1994, LopezMugartza 2008) erakutsi dute badela ezaugarri zenbait bederen berreskuratzea. Hala eta guztiz ere, ezin da ahaztu toponimiaren izaerari dagokiola fosil eta forma zaharkituak gordetzea, hots, nahitaez ez datozela bat lekukotasunaren data eta lekukotutako formaren data; beraz, ezin da azterketa sinkronikorik egin (Salaberri Zaratiegi 1994: 1001). Honela, gaur egun euskara bizi den Ultzaman zegoen Garayco larrearequin; goyco berroen vitartea61 toponimo luzea X-ekin Y koordinazio zaharraren (ik. Lakarra 2008) adibidetzat hartu du Salaberrik (1996: 225), baina honek ez du esan nahi toponimoa bildu zen garaian62 egitura baliagarria zenik (hala ere, ik. Camino 2004a: § 5.4.19). Toponimiaren alderdi arkaismozale honen adibide argiago bat ematearren, Erronkariko gaztelu > gaztulu asimilazioa (cf. FHV § 3.4) XVI. mendean jada lekukotua egon arren (gaztuluçarra 1598), XIX. mende bukaeran oraindik gazteluzarra (1892) ere aurkitu da (Lopez-Mugartza 2008: 275). Aldi berean toponimoak etengabe berritzeko joera ere badago, dela eskribauaren kopia akatsen bitartez izen iratxoak sortuz (ik. Ros 2013: 449), dela herri-etimologiaren edota erdararen eraginez. Herri-etimologiaren eraginez sortuak dirateke Olartekoetxe edo Unzabetxe formak, jatorriz Olartegotxi eta Unzabetxi ei direnak (Barrenengoa 61 Puntu eta koma Salaberrik berak ekartzen du, ohar hau eginez “zoritxarrez tarteko puntuaketak -aski anarkikoa izaten da hau maiz- eta behin bakarrik opatu izanak seguritatez mintzatzea galerazten diguten arren” (1996: 225). 62 Salaberrik ez du aipatzen non ez eta noiz bildua den, baina grafiagatik eta puntuazioaz egiten duen aipamenagatik (1996: 225), badirudi corpus idatziren batetik bildu duela. 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 80 Ez dugu ahaztu behar onomastika, ikerketa linguistikoa egiteko erabiltzen den heinean, hizkuntzalaritza historikoaren parte dela, parte ezinutzizkoa hizkuntzaren historiaren zenbait eremu geografiko eta zenbait garai historiko berreraikitzeko; labur esanda, delako forma erabiltzen zuen gizataldearen hizkuntza nolakoa zen antzemateko modua da, batzuetan bakarra. Honela, behin ahal ditugun datu guztiak bildurik (ez eroso zaizkigunak bakarrik; cf. Ros 2013: 454), etimologia egin genezake, hizkuntz balioarekin erabiltzeko aukera izateko (cf. Gorrochategui 2011: 699): etimologia hauek, baina, nahitaez hizkuntzalaritza historikoaren ikuspuntutik egin beharko lirateke (cf. Lakarra 2003: 269), ez esanahia bilatzeko helburu hutsarekin, aztertutako formetatik erator daitezkeen hizkuntz datuak azalgarri egiteko baizik: “Leku izenek zer esan nahi duten jakin gabe gera gintezke honela, baina bilketa lana bera bitarteko eta xede bihurtuko da gure hizkuntzaren historia berreskuratzeko bidean” (Lopez-Mugartza 2008: 8-9; ik. baita Ros 2013: 458 ere). Horrela bakarrik egin genezake aurrera, bai leku-izenen ezagutzan eta baita hizkuntzalaritza historikoaren esparru ezberdinetan ere. Honek emango lioke balioa toponimia azterketa eta balizko etimologiari;63 bestela, ikuspegi atomistatik egindako bilketetan geratuko ginateke, balio gutxiko hainbat etimologiaren hamaika datu jaso eta agian artean interesgarri izan daitezkeenak albo batera utzita. Erdaldunduriko eremuetan eskura izan dezakegun beste material bat bertako gaztelanian mantenduriko lehenagoko hizkuntzaren hitzak dirateke. Araba erdaldunean gordetako euskal hitzak ondo xamar ezagutzen ditugu (Baraibar 1903, López de Guereñu 1998 [1958]), Bilbokoak (Arriaga 2005 [19602]) eta are Aiarakoak ere (Barrenengoa 1988), besteak beste. Era honetara bermatuta gelditu da, adibidez, noizbait amilotxa, ganorabako, kanpora eta zil bezalako hitzak Aiarako hizkeran ere bizirik izan zirela (Barrenengoa 1988). Mitxelenak (1958, OC XII: 230) erakutsi zigun honelakoez ere baliatu gaitezkeela testuaren jatorria bermatzeko, tentuz bada ere. Izan ere, adibide gisa eman ditugun hitz horiek, biziki interesgarriak antzinako garaietako dokumentuetan aurkitzeko gaitz baitira, gaur egunera heldu direlako datu positiboa badugu, baina, bestalde, nekez eman diezaiekegu sakontasun kronologikorik (cf. § 2.2.2.2): zil hitzak, 2. Alderdi Teorikoa eta Metodologia 81 adibidez, erakusten du txistukarien neutraltzea jasan aurretik igaro zela bertako gaztelaniara, baina ezer gutxi gehiago.64 Laburbilduz, euskara galdutako lurraldeetan honen bi aztarna gelditu dira: toponimoak eta substratuko hitzak. Haien bitartez galdutako hizkeraren zenbait ezaugarri berreskura daitezke, baina lekukotasunok anbiguoak izan daitezkeenez eta, batez ere, gure eremuko toponimia bermez aztertuta ez dagoenez, oraingoz alde batera utziko ditugu, gure testu corpusa txikia eta kokatu gabea izanik, toponimiak eta hondar hitzek berez zaila dena zailago baino egingo ez luketelakoan. 64 Izan ere, galdera asko uzten dizkigu: oposaketa orokortu aurretik pasa zen ala hango euskarak txistukarien oposaketa gorde zuen? Neutraltzea mendebaldean orokortu aurretik galdu zen eremu horretako euskara? 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak 83 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak Atal honetan hego-sartaldeko eremua(k) definituko d(it)ugu: alderdi geografikotik hasiz (§ 3.1), azterketan aintzakotzat hartuko diren lurrak zeintzuk diren zehaztuko ditugu. Ondoren, geografiatik gizarte-geografiara salto egingo dugu (§ 3.1.1), eta eremu horretan diren eta izan ziren mugez jardungo gara: antzinatetik gaur arte hainbat muga administratibo izan dira, batera eta bestera mugituz joan direnak historian zehar, eta hauen berri emango dugu. Euskarak bertan izan duen presentziari buruzko datuak izango ditugu ostean (§ 3.2): Lehenengo, toponimiak lagun, X. mende inguruko mugaz hitz egingo dugu (§ 3.2.1), eta bigarren azpiatal batean galeraren historia egiteari ekingo diogu (§ 3.2.2): Honen helburua ez da eremuan euskararen presentzia berresten duten lekukotasun guztiak biltzea;65 aitzitik, aipagarrienak baino ez dira ekarriko, euskararen galera nola eta noiz gertatu den azaldu nahiz. Datu hauen bidez, 1750. urte inguruan (gure testuaren gutxi gora beherako garaian) zein lur zirauten euskaldun definituko ditugu (§ 3.2.3). Geografiaz eta historiaz gainera, eremuko euskaraz esan dena laburbilduko dugu testuinguru honen hirugarren atalean (§ 3.3): garaika, ikertzaile ezberdinen esanak ekarriko ditugu, dialekto sailkapenetan hego-sartaldekoak izan duen lekua erakutsiz, dela egun euskaldun diren lurraldeetan dela garai zaharragoetako lurraldeetan bereziki esandakoa ekarriz. Honela, aurretik egindakoari gure ikuspegia emango diogu amaierako ondorioetan. Gure testuaren konparaketa aingura testuen bidez egingo da, metodologian esan denez (§ 2.4.1.2), eremuko eta eremuaz kanpo lekukotasunak erabiliz; beraz, azkeneko atala ditugun lekukotasunei eskainiko zaie (§ 3.4), bai eremukoak bertakoak eta baita beste hizkuntz eremuetakoak. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Mendebaldeko euskararen hego-sartaldeak Bilbotik hegoaldera diren Bizkaiko Jaurerriko eta Arabako probintziako lurretako hizkerak bilduko lituzke. Egun Hegosartaldeko euskararen mugan ditugu Orozko eta Gorbeialdea hegoaldean eta Nerbioi ibaia sartaldean, baina euskararen mugen XIX. mendeko mapen eta egungoaren arteko konparaketak (cf. 1. irudia) erakusten du behinola muga hauek nasaiki gainditzen zituela euskarak, eta honegatik azterketa eremua (cf. § 2.4.1.3.2) zabaldu behar dugu, testuaren garaian (XVIII. mendean, alegia; § 4.1.2) euskaldun zirauten lurrak ere bederen aintzat hartzeko. Hurbilpen geografiko honetan hego-sartaldeko eremuak izan duen euskararen mugarik zabalena hartuko dugu (2. irudia), nahiz eta jakin Dotrinazko Sermoitegiaren garaian (XVIII. mende erdialdean) muga iparralde eta mendebaldera mugitua zela (§ 3.2.3). Gainera, Bilbotik hegoalderako eremua izan arren hizpide, ez ditugu ahaztuko Bilbotik mendebalderago (Enkarterriak, alegia) lurrak ere: datuek gutxi esateko lain dira bertako hizkeraren kokapenaz, baina Bonapartek Barakaldoko euskara behintzat gure eremuko (cf. § 3.3) Arrigorriagako hizkerarekin batera sartu zuen (Ros & Saiz 2001: 70); honegatik, eta sartalde honi ikuspegi zabala ematearren, kontuan izango ditugu baita Enkarterriak. Honela, eremuaren ipar-mendebaldetik hasita, Enkarterrietako euskal lurrak lirateke aurkitzen diren lehenengo puntua, eta hortik Balmaseda eta Gordexolatik hegoalderantz diren Aiaraldea eta Mena Haranean jarraituko luke. Gordexola Haranak leku berezia beteko luke Enkarterriak eta Aiara lotuz: administrazioz Enkarterrien parte bada ere, Aiaraldekoen artean koka daiteke, bertako herri ezberdinekin hartu-eman oparoak izan baititu (cf. Ros & Sainz 2001: 70): dela ikuspegi geografikotik (Lanteno eta Artziniegatik pasatzen diren ibaiek osatzen dute Gordexolako Harana, eta Okondon zehar doan Izalde ibaia ere bertan isurtzen da) dela giza geografiaren aldetik, inoiz hauekin bat eginda zenbait antolaketetan, Elizakoan kasu (Lizundia 2008: 473). Aiaraldea deitu dugun hegoaldeko eremua Arabako ipar-mendebaldeko eta Bizkaiko hego-mendebaldeko lurrak biltzen dituen eremu geografikoa da. Egungo eredu administratiboaren arabera, Araba herrialde historikoaren Aiarako koadrilak (Aiara, 2. irudia: Eremuaren eta kokapen geografikoa. 3. irudia: Karistiar eta Autrigoien arteko muga 7. Irudia: Bonaparteren euskalkien mapa (1869); gainetik 1750. urte inguruan gure azterketa eremuak izango zukeen hedadura geografikoa erakutsiz. 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak 85 Laudio, Amurrio, Artziniega eta Okondo udalek eratua) eta Bizkaiko Goi Nerbioiren parte diren Urduñak eta Orozkok osatzen dute lurraldea. Nerbioi arrotik beherago dauden Arakaldo eta Arrankudiagako udalak ere sar litezke Aiaraldearen barnean, eskualde mailan administrazioak egiten dituen proiektu zenbaitetan hortik kanpoko udalerritzat hartzen diren arren; azterketara begira Laudio eta Okondorekin erlazio handiak dituzte. Bi herrialde historikoetako lurrek osatzen dutenez, eskualdeak ez du gaur egun inolako entitate administratiborik osatzen; dena dela, lotura soziologiko indartsuak dituzte udal hauek guztiak eta horren ondorio zuzena da udalerriek proiektuak elkarlanean egitea ohikoa izatea. Toponimiaren bilketaz arduratu den Barrenengoak ere deskribatu dugun Aiaraldearen batasuna aintzat hartu zuen: Aiaralde honetatik hego-ekialdera, Arabako lautadara goaz, Gorbeia mendiaren hegoaldeko magalean dautzan Urkabustaiz eta Zuiako udalerrietan zehar, eta Urkabustaizetik hegoalderago jada Koartango harana dago. Dirudienez Koartango litzateke azken lurralde euskalduna: Erdi Arotik hona lekukotzen den euskal toponimiaren azterketak (cf. § 3.1.1) behintzat hor marrazten du ezagun dezakegun euskararen muga, eta muga horretatik hegoalderago inoiz euskaraz hitz egin balitz, antzina izan beharko litzateke. Dena dela, Altubeko mendatea hartu dugu mendebaldeko hego-sartalde horren hego-ekialdeko mugatzat, Urkabustaizeko zenbait herri eremuan sartuz. Hizkuntzari mugak jartzea arbitrarioa da hizkuntza beraren ezaugarriak ezin direnean aztertu, baina arrazoi geografiko, historiko eta soziologikoetan oinarriturik hartu dugun erabakia da: eskualde honen muga naturala da mendatea (cf. Galíndez 1957: 37), mendi hauetan antzinako Aiarako konderriaren muga ere egon zen (egun Aiaraldea deitzen zaion lurraldearen zati gehientsua, alegia), eta hortik ekialdera diren lurrak Lautadako jauntxoenak ziren. Urkabustaiz ere eskualdean legoke eliz banaketan oinarrituz, K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 86 Urduñarekin batera baitzegoen artziprestazgo berean (Lizundia 2008: 472; hemen ik. § 3.1.1). Administrazioez gainera, Altubetik mendebalderanzko lurren giza antolaketaren ezaugarri batzuek ere Arabarekin baino Bizkaiko antolaketarekin harreman gehiago dute: gunerik gabeko eta baserri isolatuz osaturiko kontzejuak Altubetik sartaldera baino ez ei dira topatzen eta, oro har, izendun etxe eta baserriak ere Aiaraldean baino ez dira. Gainera, haran hauek Kantauri isurialdean kokatzen direnez, geografikoki ere Bilbo eta Bizkaira begira daude. Ibilbide zirkular honekin bukatzeko, ipar-ekialdeko mugan euskarak badirau gaur egun. Ipar-ekialdetik Arratia jo daiteke hego-sartaldeko eremuaren azken lurraldetzat: bai eskualde, bai hizkera aldetik eremu homogeneoa da eta muga zehatz samarra marrazten du Txorierri eta Durangaldearekiko, hala Bonaparteren garaian (cf. Elordui 1995) nola egun ere (cf. Gaminde 2007: 219 eta Zuazo 2008: 251). 3.1.1 Muga lurraldea eta mugetako hizkerak Hizkuntzaren eta hiztun komunitatearen historia lotuta dauden heinean, eremu baten historia ezagutzea beharrezko da bertako ezaugarri linguistikoen bilakabidea eta hedadura egoki interpretatzeko. Ezaguna da isoglosa-sortak hiztunen arteko harremana zailtzen edo mugatzen dituzten oztopoen arabera elkartzen direla (Camino 2009: 222): oztopook geografikoak izan daitezke (mendiak, lakuak, ibaiak…), baina baita ere giza-geografiak sorturiko mugak, politiko zein erlijiosoak. Aurreko atalean lehenengo horien gutxi gora beherako berriak eman ditugu, eta orain bigarren hauek izango digu hizpide, eremuan hainbat muga izan baitira historian zehar: batzuen inguruan orrialdeak eta orrialdeak bete dira, euskararekin loturik daudelako (edo ustez zeudelako); beste batzuei orain gutxi arte ez zaie garrantzirik eman, garrantzitsuak izan daitezkeen arren euskararen historia hobeto ulertzeko. Euskalkien historiaren azterketan erabakigarri izan den lehenengo muga erromatarren garaian ziren leinuena da: Oihenartek jada leinu zaharren eta euskalkien arteko lotura egin zuen (cf. § 2.3.1),66 eta bateratze honek eragina izango luke eremu 66 Praktikan garrantzitsua da hau, egungo euskararen mugetatik kanpo ziren euskal lurretako balizko hizkera sailkatzeko, edo hurbilen zuen edo lurraldez legokiokeen leinuaren euskalkia erabiltzen baitzuten. 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak 87 honetan, karistiar eta autrigoien arteko muga bailegoke lurraldea bitan banatzen. Esan ohi da muga Nerbioi ibaia zela, ekialdean karistiarrak eta mendebaldean Autrigoiak zeudelarik. Alabaina, aldatu beharreko ikuspegia dirudi: J. J. Cepedak (2001: 16) kostaldean muga Nerbioiko ibai-ahoan kokatzen du (Ptolomeoren tauletan horrela ageri baita), baina Nerbioi ibaitik gora mugaren “muturreko luzapenean” arazo asko ikusten ditu, idatzizko beste iturrietatik lortzen den ikuspegiaren aurka. Barrenengoa aurrerago doa (2002: 146 e. hh.), eta arrazoi linguistiko (toponimia), historiko (ondoko garaietako mugak)67 eta soziologikoak (herrien arteko egungo hartu-emanak) erabiltzen ditu muga berri bat proposatzeko: muga Nerbioiko itsasadarrean hasi baina Cadagua ibaitik joango zitekeela ondorioztatzen du, eta ondoren Cadaguaren adarra den Ibaizabal ibaitik (Aiaraldeko Lanteno herritik pasatzen dena) (3. irudia). Muga honek (ikuspegi klasikoak emanikoa zein Barrenengoak proposaturikoa) ez dirudi asko laguntzen duenik eremuaren euskararen historian: Europa osoan hizkuntzaren eta erromatar garaiko herrien mugak bat egin dezakete (cf. Camino 2009: 222) baina askotan uztartze arazoak daude (euskal adibide bat ematearren, barduloak eta gipuzkera, adibidez; ibid. 474); gainera, leinuen arteko mugak ez direnean nahi bezain argiak, hizkeren mugak erabili ohi dira osatzeko (cf. Echevarría Isusquiza 1998: 179, 10. oh.), eta horrek argudiaketa paradoxikoa sortzen du. Hala ere, egungo euskalkien kasuan muga honen eragin eza ondorioztatzeko arrazoi nagusia euskalkien arteko konparaketak erakusten digu, euren jatorrian legokeen Euskara Batu Zaharra (cf. §§ 2.3.2 eta 2.3.3) ezin baita erromatarren aurreko leinuen garaikoa izan (Mitxelena 1981, OC VII; Lakarra 2011a). Askotan erromatarren garaiko herrialdeen mugak Erdi Aroko elizbarrutien mugen arabera jarraipena izan zuten, eta antzinatik uste izan da muga horiek eragina zutela hizkuntzan ere (Camino 2009: 222). Gure azterketa eremuan ere muga argi bat dugu Valpuestako (gero Santanderreko) eta Arabako (gero Kalagurriko) elizbarrutien artean (cf. Mañaricua 1964: 13). Elizbarrutien arteko muga Barrenengoak leinuentzat proposaturiko muga bera litzateke: Honela, Cadagua ibaiak egingo zukeen muga eta K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 88 eremurik gehiena Arabako elizbarrutiari zegokion, baina lehenengoaren menpe egongo lirateke Enkarterriak (Gordexolako harana izan ezin) eta “Tuterako bikaria”; hots, Arabako Artziniega, Sojo, Kostera eta Lanteno herriak (Mañaricua 1964: 162). Berrikiago, Lizundiak eliza-antolakuntza txikiagoak aztertzeko beharra ikusi du, ez elizbarrutiak baizik eta artziprestazgoak eta bikariak izan zezakeen eragina hizkeretan eta hipotesi horretan aurrera egiteko, Kalagurriko elizbarrutiaren banaketa hau eskaini digu (Lizundia 2008; ik. 4. irudia): gure lurraldea bost bikarietan banatzen dira: Urduñakoa (egungo Urduña, Urkabuztaiz eta behinola Arrastariako udala zena —gaur Amurrio—), Aiarakoa (Amurrio eta Aiarako udalek osatua), Orozkokoa (Orozko, Laudio, Okondo eta Gordexolak osatua), Bilbokoa (Nerbioi arroko herriak bilduz) eta Arratiakoa. Hauek izan dira euskal dialektoen eraketa berregiteko kontuan hartu izan diren mugak; baina muga gehiago biltzen dira gure eremuan, geografia deskribatzean ikusi denez, eta lurraldea bi herrialderen artean kokatzen da: Bizkaiko Jaurerria eta Arabako probintzia. Mugak sarritan aldakorrak izaten dira eta inoiz ez egonkorrak (Ros & Saiz 2001: 85), beraz egungo mugek ez dute zertan bat egin behar antzinako administrazioaren mugekin. Luze joko luke eremuak izan dituen banaketa administratibo guztien historia biltzea, eta banaketa administratibook hizkuntzan izan zezaketen eragina aztertzen; beraz, ohar labur batzuk ematera mugatuko gara, lurrek zer nolako administrazioa izan zuten eta pairaturiko aldaketez jabetzeko. Nerbioko ibarraren Iparraldeko eta Arratiako elizateak Bizkaiko jaurerriaren parte dira eta izan dira, elizate ezberdinak osatuz; baina hegoalde eta sartaldeko eremuak, ikuspuntu administratibotik behintzat, lurralde burujabeak izan dira: Enkarterriak autonomo izan dira, Jaurerritik aparte, euren foru eta juntetxearekin (Avellanedako batzarra), eta Bizkaira XIII. mende inguruan atxikitzen badira ere burujabe izaten jarraituko dute XVIII. mendera arte (Ros & Saiz 2001: 80). Aiara ere, Arabako ermandadean berandu sartu zen: 1417an sortu zen ermandadea, baina 1463. urtera arte ez dago bertan sarturik (cf. Díaz de Durana 2001: 85), orduan ere jaurerri propio bat osatuz, foru eta antolamendu bereziekin. Aipagarria da, halaber, Aiararen eta Arabako gainontzeko lurraldeen arteko ezberdintasun kontzientziaren adierazgarri, XVI. mendean Aiara nahi zuela izan probinçia por sy (Díaz de Durana 2001: 91) eta horregatik auzia izan zuten Arabako Batzarrek eta Aiarako koadrilak —egungo Aiara, Artziniega, Urkabuztaiz, Laudio eta Amurrio—, besteren artean bigarren honek “Aiarako Probintzia” deitura erabili zuelako (cf. Porres 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak 89 Marijuán 2001). Lurralde honek Bizkaiarekin lotura handia izan zuen: XVII. eta XVIII. mendeetan zehar egiten diren zenbait mapetan (cf. Esparza 2011, Aspuru 2014) kartografo flamenkoek eta frantsesek Aiara Bizkaiko parte kokatzen dute (Bleu, 1662; Jaillot, XVIII. m. has),68 eta inoiz gure lurralde osoa (cf. § 3.1) Araba eta are Bizkaitik burujabe, gainontzeko Enkarterriekin eta egungo Kantabriar lurraldeekin batera Province des quatre villes delakoa osatuz (Nolin 1704; De Fer, 1707) (5. eta 6. irudiak).69 Eremu hau bi herrialdeen artean zangalatrauan egoteak, nola ez, muga arazoak ekarri zituen, eta zenbait udalerri batera eta bestera egon dira historian zehar: Orozko egun Bizkaiko herria bada ere, Aro Moderno guztian zehar (1507-1785) Arabako ermandadearen barruan egon zen, Aiarako jaunaren lurrak ziren heinean eta XVIII. mende bukaerara arte ez zuen Bizkaiko jaurerriak anexionatu. Laudio, egun Araba izanik ere, Bizkaiko foruaren pean dago are gaur egun ere, eta badirudi Erdi Aroan Bizkaira begira izan zela, Bizkaiko foruaren arabera jaurerriaren muga Luiaondoko Arbola Malatura heltzen baitzen. Datu hauek erakusten digute, eremuaren hegoaldean bederen, administrazioaren aldetik oso lurralde konplexua dugula. Ezaguna da eragile soziopolitikoek hizkuntz aldaketan eragina izan dezaketela (cf. Hernandez Campoy 2001: 73), baina ezaguna da baita gutxi eragin zezaketela euskararen bilakabidean, eragile horien harremana erdaraz egiten zen heinean. Honetaz gainera, ez dugu eremuko hizkeraren ezagutza nahikorik, euskararen kasuan bederen (gaztelaniarako; ik. Camus 2013 eta Camus & Gómez 2012: 4), aipatu ditugun eragileek (Eliz antolakuntza, Araba-Bizkaia lerratze aldaketek…) inolako ondoriorik izan ote zuten erabakitzeko, ez eta bestelako eragile batzuk (ezkontzak, feriak, erromeriak…) bilatzeko ere. Lurralde hauetako biztanleriaren historia soziologikoa ikertzea lagungarri izango zitekeen eragin horien zenbait puntu argitzeko, baina gure gaitasun eta helburuetatik urrun geratzen den lana da. Dena dela, eman ditugun datuetatik ondorioztatzen dugun gauzarik garrantzitsuena da eremuko zenbait erkidego, bi lurralde historikoen (Araba eta Bizkaia) parte izan arren, lur burujabea izan zirela hainbat mendeetan, muga administratiboa gainditzen duten K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 90 erakunde konpartitu batzuekin (Eliza), eta pentsa genezake horrek hizkeran eragina izan zezakeela, erkideko trinkoak sortuko baitziren eremuko zenbait lurraldeetan, eta, ondorioz, hizkera berezia (bazter hizkera; cf. §§ 2.2.3.4 eta 4.4.3) izateko leku aproposa bihurtzen du lurralde hau (cf. Camino 2009: 83). 3.2. Mendebaldeko euskalkien hego-sartaldeko hizkerak: Galera baten historia Gure eremuan ziren zenbait mugen berri emanik, guztien artean garrantzitsuena den beste muga bat ere biltzen da lur honetan oraindik: euskararen beraren muga. Izan ere, lurraldean aspaldiko muga linguistikoa dago, leku askotan jausi handi bat dena, euskal toponimiaren portzentajeek markatua. X. mendetik aurreragoko mugaz jardungo gara, eta data horren aurreko egoera alde batera utziko:70 ezin da ziurtasunez jakin noiztik egin zen euskara eremuan edo, zehatzago, toponimiak lekukotzen dituen hizkuntza ezberdinak noiztik diren eremu hauetan: ea erromatarrak heldu ziren garairako biztanleek euskararekin loturiko hizkuntza batean berba egiten ote zuten (cf. Gorrochategui 2009) edo Antzin Aro berantiarraren eta Erdi Aro goiztiarraren bitartean ekialdetik etorritako baskoien migrazioarekin etorri ote zen euskara (cf. Abaitua & Unzueta 2011). Alde batera uzteak arrazoi praktikoa du inolaz ere: ezagutzen diren euskalkien jatorriaren data V-VI. mende bitartekoa izanik (Mitxelena 1981, OC VII; ik. orain Lakarra 2011a), gure ikerlerrotik urrunegi joatea izango litzateke ur horietan murgiltzea.71 Ez da erraza mendebaldeko euskararen muga aztertzea, ikerketa historikorik aski ez dagoelako eta dugun dokumentazioa nahiko modernoa baita (Salaberri Zaratiegi 70 Lurraldean inoiz euskara hitz egin zela adierazten duten lehenengo testigantza seguruak Erdi Arokoak dira, gaur egunera arte dokumentatzen diren toponimoak alegia; alde batera uzten dugu Gordelizen (Artziniega) XVIII. mendean aurkitu zen (eta egun galdurik dagoen) erromatar garaiko aldarea: bertan SANDAO VIMV / MBURO jainko izena ageri omen zen eta izen honen -buro atala inoiz buru hitzarekin erlazionatua izan da (cf. Albertos 1970: 160); alabaina, XVIII. mendeko marrazki baten bidez bakarrik ezagutzen denez, ez dago adostasunik haren irakurketan (irakurketa ezberdinez, Cepeda 2001: 127). 71 Oso alor buztintsua da ikergai hau ondorio segururik ateratzeko: mendebaldeko lur hauetako hizkuntzez, hizkerez eta, oro har, euskararen mugez egin diren hurbilketa gehientsuak ustekizun zaharren eta aurreiritzien gainean egin dira; bai euskararen antzinako presentzia defendatzeko bai inoiz ez zela egin aldarrikatzeko. 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 92 ere zabaldu zela antzematen du, are Madariara heldu arte. Honekin batera, Kexaako toponimian ere nabari du erdal eragina, oraingo honetan Aiarako kondeen gorteari egotzita. Ondoren, muga Gorobel edo Sálvada mendizerraren gailurretan zehar doa, Urduña euskal lurretan utzirik eta hortik hego-ekialdera, gure azterketa eremutik kanpo doa Gibijo eta Arkamo mendilerroetatik, Urkabustaiz eta Koartango herriak alderdi euskaldunean sartuz (Martínez de Madina & González de Viñaspre 2012: 138). Orain artean emandako mugak, ordea, ezin dira lerro zurruntzat hartu, esan denez ukipen eremua da gurea eta gizarte elebiduna espero baitugu bertan, historian zehar euskararen joan-etorriak gertatuaz (Lacarra 1957: 18).72 Mendebaldeko muga hau nahiko definitua dagoela dirudien arren (Enkarterrietan dagoeneko Mitxelenak ikusi zuen; 1964a OC V: 49) ezaguna da alde erdaldunean ere euskal toponimoak badirela, eta XVI. menderako euskal toponimoak gutxi eta zaharrak diren arren, are CastroUrdialesen ere heltzen ziren (Salaberri Zaratiegi 2012: § 1.1); beraz, egiantzekoa dirudi muga honen bi aldeetan gizarte elebidun bat bizi izan zela, eta behinola leudekeen euskal lekukotasun gehienak galduak edo ordezkatuak izan zirela garai modernoagoetan. Egin ditugun eremuen alderdi erromantzean geratzen diren Galdames, Sopuerta, Muskiz (cf. § 3.2.2; Lope García de Salazarren obretatik herri honetaz atera ditzakegun ondorioez) edota Santurtziko lurretan gune elebidunak egon zirela ondorioztatzen dute Ros eta Saiz-ek ere (2001: 91) herriotan aurkitzen diren euskal toponimoak gidari harturik; eta honek, Salaberrik (2012: § 1.1) egiten duen baieztapenarekin bat egiten du, Enkarterrietako muga nahasia dela, alegia. Fernández Palaciosek euskal haran hitzarekin lotzen ditu eremu honetako (Sopuerta, Galdames) -(a)rán bukaera duten toponimo sorta bat (Gasterán, Ocharán, Urrarán, Muñerán, Sollarán), eta interesgarriak dira iradokiko luketelako XV. mendearen aurreko antolaketa espaziala euskaraz egin zela bertan (Fernández Palacios 2011: 171). Berdintsu dugu Aiaraldetik doan mugan ere, hizkuntzen arteko muga lausoak baitirudite bertan ere: batetik, eremu erromantzean geratzen diren euskal toponimo gutxiko Mendietak eta Sojogutik herrixkek euskal izena dute, eta euskal eremuan 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak 93 leudekeen Lanteno, Erretes Lanteno eta Costerak ordea, erdal izena (cf. Martínez de Madina & González de Viñaspre 2012: 138). Mena haranean ere euskal toponimo argiak badira: Artieta, Ojuberri, Lanbarri, Arrate, Ayabarrena, Arza, Aretxas, Atxuri Gurdieta… (Irigoien 1997: 419), badirudi beraz, Perez de Ayalaren vascongados vs. latinados basailuen oposaketa ez zela geografikoa bakarrik, Barrenengoak ikusi bezala, eta bestelako oposaketak egon daitezke esaldi horretan: gizarte mailaren araberako, etxeko hizkuntza eta ofiziala… (cf. Lacarra 1957: 12). Mugaren hegoalderago, Gorobel mendizerraren goialdean aurkitzen den Lausa Haranean (Burgos) ere badira euskal kutsua ei duten herri-izenak Zaballa, Murita, Aostri, Gurbieta… (cf. García Sáinz de Baranda 1952: 98), bai eta toponimo txikiak ere:73 Las Bazarres, Bizcardón, Bardaza, Satiaga, Valcorta… Kasu honetan inoiz ez da Haran honen euskalduntasuna aldarrikatu, baina datuok ikusita suposatu behar da, bada, garai batean —ezin jakin noiz— euskal jendeak halako lekuetan presentzia garrantzizko bat izan zuela: ezaguna da, mendiek alde bietako biztanleak lotu dezaketela arrazoi sozio-ekonomikoak bitarte, hauxe dirudi gure kasua, zerraren gainaldean artzain-larreak (cf. Camino 2009: 112). Muga honen nolakotasunaz jabetzeko, Aiaraldeko historia elebidunean aipamen berezia merezi du Artziniegako herriak: Salaberrik Aiara inguruko muga iraunkorra izan zela esaten digu, eta herri honetan ikusten da garbiki. Bertan, erromantzearen presentzia antzinatik egiaztatzen delarik ere, euskara ez da arrotza, toponimia (eta gero aipatuko den bestelako testigantzak § 3.2.2) lekuko: toponimia ere aberats bezain bitxia du udalerriak, elkarren ondoan kutsu zaharra duten euskal eta erdal toponimoak biltzen baitira, oso antzinatik lurralde elebiduna izan zelako seinale (Zalbide 2011: 22). Hemen emandako mugak interesgarri dira euskararen eremuaren ideia orokor bat egiteko baina, azken paragrafotan aditzera eman denez, mugak ez dira lerro zurrunak, eta ez dugu adierazi nahi izan alde batean euskara bakarrik hitz egiten zela eta bestean erdara baino ez; aitzitik, suposatzen dugu Erdi Aroan linguistikoki ezberdin diren biztanleen arteko hartu-emanak ugariak bide zirela, eta elebidun ugari egongo zirela bertan. Halako lanetan askotan erabiltzen den mugen ikuspegi itxiak orduko aberastasun eta ñabardura linguistikoak ikusteko beta kentzen digu. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 3.2.2. Galera: hizkuntzaren kanpo historia Orain artean zonalde erromantze eta zonalde euskaldun-aren arabera banatu dugu lurraldea, toponimiaren jatorrizko hizkuntzaren zenbatekoa kontuan hartuz, baina ikusi dugu linguistikoki konplexua den eremua dugula, hizkuntza biak elkarrekin luzaro bizi izan baitira. Aipatu dugun zonalde euskaldunean ere mailaketak egin ditzakegu: batetik euskara aspaldi galdutako eremuak daude, eta hauetan euskal toponimo gehiago gorde izan dira luzaroago (luzaroago izan baitira ukipen eremu); eta gainera, zenbait herriz bestelako lekukotasunak ere dira, euskararen iraupenaren berriren bat ematen digutenak. Beste maila batean leudeke euskara bizi izan delako lekukotasun garbiak dituzten aldeak, dela elebiduntasuna XIX edo XX. mendera arte gorde dituztenak dela oraindik ere euskaldun dirautenak. Atal honetan, eremu euskaldun-ean egondako atzerakadaz jardungo gara: toponimiaren azterketaren faltan, ezin dugu egin Belaskok Nafarroako Erriberan egin duen proportzioen araberako azterketa (2004): ondorio interesgarri asko izango lituzke halako azterketa batek gure lanarentzat, euskararen galeraren kronologia egiten lagunduko bailiguke, baina lerro hauen helburuetatik kanpo geratzen da. Hemen bestelako lekukotasun historikoak bilduko ditugu, euskararen presentzia eta atzerakada erakusten duten heinean. Lekukotasunen nolakoa kontuan hartuko da, ahal den neurrian, aipamen guztiak ez baitira argi eta fidagarriak galera zuzen interpretatzeko: lekukoak bere helburuen arabera molda ditzake datuak, eta ez da berdin lehen eskuko berriak izatea (paraje haietan benetan zer gertatzen zen jabetzeko aukera izan zuena), edo hirugarren baten datuen bidez aritzea. Garai zaharreko datuok interpretatzeko garrantzitsua da jakitea bi hizkuntzen arteko kontaktuan hainbat gizarte-faktore eragiten dutela, eta hauek ezagutzea ere beharrezko da datuak egoki interpretatu eta galera ulertzeko. Ez dirudi hizkuntzen arteko ezberdintzea geografikoa bakarrik zenik garai horietan eta bestelako faktore soziologiko ere egon ziren euskararen galeran: gizarte klaseak eragina zuen, eta normalean baserritarrek erabiliko zuten hizkuntza gutxitua (euskara), maila altuko agintariek erdaldun edo elebidun izango ziren bitartean (horrela balitz, ez dakigu zenbateraino iraungo zuen euskarak familia hizkuntza legez). Hiribilduak sortu zirenean, bertan bilduko ziren biztanle erdaldun zein elebidunak, eta herri txikietan 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak 95 iraungo zuen euskarak denbora gehiago. Komunikabideetatik hurbil ziren eremuek ere kultur hizkuntzaren eragin lehenagoa eta indartsuagoa jasango zuten (xehetasun gehiagorako; ik. Lacarra 1957). Guztiarekin, euskararen galera gutxika-gutxika gertatuko zen, goian aipaturiko faktoreen arabera leku eta maila sozial batzuetan lehenago; gainera, leku batzuetan behintzat baliteke euskara atzera-aurrera ibili izana kontuan hartzen ari garen denbora tarte luzean. Euskarari buruzko lehenengo aipamena gure eremuan XIV. mendeko Fernán Pérez de Ayala Aiarako kondearena da. Bere familiaren historia biltzerakoan, Aiarako lehenengo jaunari buruz (XI. mendekoa) idazten du:74 K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 76 Kontu handiz hartu behar dira hitzok, apaizek interes berezia baitute testuinguru honetan erdararen garrantzia azpimarratzen: abadeak urduñarrak dira, eta eguneroko jardunean erdaraz hitz egiten dute; beraz, suposatu behar da euskara ezagutzen ez dutelako zorrotz ekiten diote euskaraz predikatzearen kontra (Iturrate & Uzquiano 1979: 284). Urte horietan, gainera, erlijioso predikarien aurkako mugimendu bat egon zen udaletan (ik. § 4.3.2 eta Madariaga 2004: 516), eta posible da herriko apaizek euskararen egoera aitzakiatzat erabiltzea fraideen aurkako mugimendu horren baitan. 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak Jauzi kualitatibo bat eman zuen Bonaparte Printzeak euskararen mugak zehaztean: bere bilketa lanek datu ugari aurkitzen dira, batetik bertako berriemaileak erabiltzen zituelako, baina bestetik bere jakintza nahia zabalagoa zelako: euskararen beraren datuak biltzen zituen eta euskararen erabilera ere jakingarritzat hartu zuen. Azken hau dela eta, hiru eremutan banatu zituen linguistikoki lurraldea: gehiengo euskaldunekoa, gutxiengo euskaldunekoa eta euskaldunik ez duena (Elordui 1995: 447, 23. oh.). Uriartek printzearentzat Bilbo inguruak aztertu zituen (1864 eta 1866an; Ruíz de Larrinaga 1958); eta 1864an esaten dio Barakaldoko El Regato eta Retuerto auzoak guztiz erdaldunak zirela jada; Beurio [sic, pro Beurco], Burceña, Irauregui eta Landaburu, aldiz, euskaldun zirauten eta Barakaldoko burua den San Vicente auzoan erdara nagusi bazen ere euskaldun zenbait ziren bertan (Ruíz de Larrinaga 1958: 403). 1866an, egoera bertatik bertara ikusi (“he estado de intento en Baracaldo”), eta Landaburu eta Beurio-n [sic] euskara asko hitz egiten zela erabakitzen du, eta elizatearen burua den San Vicente auzoan, zerbait; Retuerton eta gainontzekoetan, ordea, “apenas se conoce” (cf. Ruíz de Larrinaga 1958: 419). Arabako lurraldeaz dihardu Bonapartek Etxenikeri bidalitako eskutitz zenbaitetan (1862), eta bertan diotso egoera larrian zegoela Okondon, eta bertako auzoa den Okondogoienan bakarrik bizirik zirauela (cf. Urquijo 1910: 247). Aiarako Luiaondoren euskararen egoeraz galdetzen du, K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 100 eta beste gutun batetik suposa genezake Etxenikeren erantzuna, horretan Printzeak esaten baitu, gutxiengo euskaldunean dagoela: izan ere askok euskara jakin arren herrian bertan ez zen hitz egiten. Lezama, Astobitza eta Larrinben ere Luiaondoko egoera bertsuan zegokeen; eta Laudio eta Baranbio dira ondo mantentzen duten herri bakarrak (cf. Urquijo 1910: 255). Estalisnao Velascok, 1879an egindako bilketa lanean, Bizkaiari buruzko datu zenbait oker baditu ere,77 interesgarriak dira eremuko euskaldunak zenbatzen dituelako: dioskunez euskara galdu duten herrietan bizi diren 28.800-30.000 biztanleetatik 2.000 euskaldun zirela (Velasco 1879: 484). Arabako Aiaraldeari, ordea, zehatzago da eta lerro hauek eskaintzen dizkio: Arabaren azterketan, gainera, biztanle euskaldunen estatistika zehatzagoak dira, udalerri bakoitzean diren euskaldunen zenbatekoa ematen baitu (ibid. 487) Arrastaria 978 biztanle XX. mende hasieran galera areagotu zen. Bizkai partean, Azkuek ez du ez Barakaldo ez Alonsotegi aipatzen bere hiztegian (DVEF xxix eta xxxix), eta E. Perea idazle barakaldotarraren arabera Alonsotegiko Artiban baino ezin zen euskararik entzun 1944an (ap. Ros & Saiz 2001: 117). Luiaondon baserri euskaldun bat edo beste geratzen da XX. mende erdialdean (Breñas & Otsoa de Alda 2002: 87). Laudion euskaraz hitz egiten zela baieztatzen duten XVIII. eta XIX. mendeko hainbat dokumentu ditugu; eta 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak 101 gainera badakigu 1828an euskal dotrina itzultzea agindu zutela bertako abadeek, inguruan euskaraz dotrinatu behar ziren elebakarrak zirela agerian uzten duenak, eta XX. mendearen lehenengo erdialdean oraindik bizirik zen bertako hizkera, gehienbat inguruetako auzoetan; alderdirik erdaldunena egun erdialdea den Lamuza zatekeen, errege bideak zeharkatzen duen auzoa, alegia (Urkijo 1994: 11). Aiarako azken herri euskalduna Baranbio izan da, bertan aurkitu zituen Barrenengoak (cf. 2009: 505) andere euskaldun zenbait 70eko hamarkadan. Harrezkero Aiaraldean euskaldun gorde den herri bakarra egun Bizkaikoa den Orozko da. Laburbildurik, prozesu luze eta konplexu baten aurrean aurkitzen gara, euskara ez baitzen bat-batean desagertu eremuan, ez eta herri bakoitzean ere: atzerakada ez zen homogeneoa izan. Baliteke hiztun euskaldunak egotea hainbat herritan denbora luzean zehar, euskara auzo edo familia arteko harremanetarako bakarrik erabiltzen zutenak, kalean gaztelania erabiltzen zuten bitartean. Alabaina, orokorrean galeraren hastapena Araba partean XVIII. mende erdialdean koka daiteke, euskararen muga hegomendebaldetik ipar-ekialdera mugituz joan zelarik, eta XIX. mendearen bigarren erdian (Bonaparteren garaian, alegia) Bizkaitik hurbilen zeuden herrietan bakarrik nolabaiteko indarrez mantenduta. Ordutik hona, lehenagotik zetorren inertziak aurrera egin zuen, Laudion eta Baranbion euskara galdu eta Orozkon bakarrik mantenduta. Galera honen arrazoiak Euskal Herri osoan izandako bi prozesuren barruan kokatu behar dira, Zuazoren arabera (2010: 19-23). Prozesu horietarik lehenengoa XV. mende bukaeran legoke, non Amerikaren aurkikuntzak sortutako merkataritza aukerek gaztelania jakiteari balioa eman zioten. Bigarrena, XVIII. mendean Felipe V.ak gaztelaniaz beste hizkuntzen aurka harturiko erabakien ondorioz gertatuko zen. Hala ere, historialarien azken ikerketek ikuspegi hau osatu behar dela erakusten dute: XVIXVII. mende bitartean “bizkaitarrek” gortean postu garrantzitsuenak hartu zituzten, eta botere leku horretatik euren senitarteak mailaz igotzeko aukera aprobetxatu zuten (Imizcoz 2008: 95), eta horretarako gaztelania ikasi behar zen. Ondoren boterera hurbiltze hori jaitsi bazen ere, XVIII. mendean borboitarrak gortera heldu zirenean berriz hasi ziren euskaldunak gortean kargu garrantzitsuak hartuz (Imizcoz 2001: 101). Bi garai horietan familiakoen sustatzearen lehenengo baldintzetako bat gaztelania jakitea zen (Imizcoz 2008: 108). Horretaz gainera, bigarren epealdian, Ilustrazioaren ideiekin bat eginik lehenengo letretako eskolak ugaldu ziren penintsulako iparraldeko lurretan, tartean Aiaraldean eta Enkarterrietan (Imizcoz 2013: 72), eta eskola horien bidez uler dezakegu euskararen atzerakada handia bigarren epealdian zergatik gertatu K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 102 zen: testuinguru honetan kokatu behar dugu hizkuntzaren galeraren zergatiak; orduan, lehendabizi Arabako eta gero Nafarroako hainbat herrik galdu zuten euskara epealdi labur batean (Imizoz 2008: 109; cf. Urgell 2012: §§ 1.1.1 eta 1.1.2). Dagokigun lurraldeari begira, dena dela, tokian tokiko eragile batzuk ere aipa daitezke: batetik, hiribilduak (Urduña, Artziniega) erdararen irradiazio gune izan bide ziren hegoaldean, eurek laga baitzuten aurrenik euskara eguneroko bizitzatik. Bestetik, XVIII. mendean berriztatu zen errege bideak ere eragin nabarmena izan zuen Nerbioi arroko herrien erdalduntzean, Laudioko 1774ko lekukotasunak erakusten duenez. Galera honetan, baina, ez dute garai guztiek interes bera gure ikerketan, eta ibilbideko oso puntu zehatz batean jarri behar da arreta: 1750. urte inguruan ziren mugetan, alegia. Izan ere, ikusiko denez (§ 4.1.2), gure testua 1775-1780 bitartean kokatzen da; beraz, garai hartan euskaldunik zein herritan ziren jakin nahi genuke, euskaraz idazteko gai zen pertsona baten bila. Esan denez, ipar-mendebaldean euskararen mugak Enkarterrietako ateetan zeuden: Gordexolan oso bakanak izango ziren euskaldunak, eta Alonsotegi, Barakaldo eta honen mugakide diren Galdames eta Gueñes herrietako ekialdeko auzoetan bakarrik aurkitu bide zitezkeen euskaldunak. Enkarterrietatik hegoaldera, ordea, badirudi Aiaralde gehientsuak euskaldun zirauela XVIII. mendean: iparraldeko Lanteno edo Menagarai herrietatik eta hegoaldeko muturrean den Urduña hiritik ipar-ekialderantz behintzat, biztanleak oraindik euskaldun bide ziren (7. Irudia). 3.3. Hego-sartaldeko hizkeren sailkapenen ibilbide historikoa Mendebaldeko euskararen hego-sartaldean Bilbotik hegoaldera diren lurrak sartu ditugu, eta Bonapartek egin zuen hizkeren banaketaren arabera, Arratiako, Arrigorriagako eta Orozkoko barietateak bilduko lirateke bertan. Bonaparteren aipamen hau, noski, erosotasuna da (cf. § 2.2.1): banaketarik zehatzena baita (printzearen irizpideak gora behera). 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak 103 Bonaparteren garaiko sailkapenaz gainera, euskararen mugetatik hegoaldera leudekeen hizkerak ere izango ditugu hemen: printzearen garaian galduak ziren neurrian ezin izan zituen aztertu, noski; beraz, Bonaparteren sailkapena garai zaharragoetara eramaten ari gara, nolabait. Hau zuzen egiteko beharrezkoa da kontuan izatea Bonapartek ezagutu zuen Arabako euskararen arrastoak euren alboan ziren Bizkaiko herrien euskararekin bateratuak (edo bateratze bidean) izango zirela (horregatik bizkaierarekin batera sailkatuko zituen, ik. § 3.3.2): hizkuntzaren galtze prozesu horretan euskaldun geratuko ziren eremu bakartuok beste gune euskaldun(ago)etara begira izango ziren, eta hizkera horiek eremu indartsuen eraginak jasoko lituzke, berdintzera joz (cf. § 4.4.3). Bonaparte sailkapenean Arabako euskarak zituen ezaugarri bereizgarri urrien parean, bere aurretik izan ziren euskalkien sailkapen bat egin zuten ikertzaileak (§ 3.3.1): badirudi sailkapena hizkuntzaz kanpoko argudioen bidez egin zutela (tribuen ustezko mugak erabiliz, Oihenarten kasuan, adibidez), baina beste batzuetan hizkeraren lehen eskuko jakintzarekin hitz egin zutela, eta Araban egiten zen euskarari bere berezitasuna esleitu zioten (Larramendi, Zabala). Oihenartek egin zuen lehen euskalki sailkapen ezaguna (1638), eta euskara lau euskalkitan banatu zituen: Ipar Euskal Herrikoa, Nafarroakoa, Gipuzkoakoa (zeinean Araba ere sartu zuen) eta Bizkaikoa (Yrizar 1949 [1981]: 98). Oihenarten banaketaren arrazoia Antzinateko tribuak lirateke euskalki bakoitza tribu batekin lotzen baitu: Ipar Euskal Herrikoa akitaniarren euskalkia zatekeen, Nafarroakoa baskoiena, GipuzkoaArabakoa barduliarrena eta Bizkaikoa autrigoiena, bada. Larramendik lehenengo lanetan (1729) Oihenarten sailkapena jarraitzen du oro har, baina Ipar Euskal herrikoa eta Nafarroakoak bildurik; beraz, sailkapen hirukoitz bat planteatzen du. Honetan ikuspegi berri bat emango dio Arabako euskarari, hiruren partaidetzat jotzen baitu, “más o menos sincopados y variados” (Yrizar 1949 [1981]: 98). Hortik aurrera, bere oharrak fintzen doaz: HH-n (1745) Araban hitz egiten den hizkera aipatzean diosku ez duela ezer esango, “porque en lo general su dialecto es el Bizcaino” (ibid.), eta 1756ko Corografía de Guipuzcoa-n haren ustez gehienean Bizkaikoaren berdina dela dio, baina ez guztiz (Yrizar 1949 [1981]: 99). Kardaberatz K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Bonaparteren sailkapenaren aurretik, XIX. mende hasieran Juan Mateo Zabala Zarauzko misiolari bilbotarrak Verbo Regular Bascongado del Dialecto Vizcaino (VRB) lanean (ca.1830, 1848an argitaratua) Mendebaldeko euskararen sailkapena egin zuen eta. Frantziskotarrak bizkaieraren barruan kokatu zituen Arabako mendebaldeko hizkerak behintzat: izan ere, liburuan zehar Arabako Laudio, Luiaondo eta Baranbioko euskara aztertzen ditu Orozkokoarekin batera (Elordui 1995: 441). Zabalak bizkaiera lau hitz egiteko molde ezberdinetan banatzen du, hiatoetako bokalek sortzen dituzten eufoniak lagun: Markinakoa, Arratiakoa, Erdikoa eta Orozkokoa (VRB 55). Hemendik ondoriozta daiteke bilbotarrak gure Hego-sartaldea hirutan banatzen zuela: Arratiakoa, Erdialdekoa eta Orozkokoa. Azken honen deskribapenean, “Orozco y pueblos limitrofes” sintagma erabiltzen du eufoniak aipatzerakoan: eremuaren berezko eufoniatzat ditu -oa > -oba eta nenduan > nenduin bilakabideak (azken honi buruz; ik. § 4.2.1.7), bai eta daudee > daudei bilakabidea ere, baina kasu honetan Nerbioi ibarrean gora ere lekukotzen du Bilbo ingururaino erabilia zela markatzen baitu. Bestelako eufonietan Erdialdeko eremuarekin lotzen du Orozko (-ea > -ie; -ia > -iye). Zabalak bestelako datu esanguratsuak ematen ditu “Variantes de particulares pueblos que merecen alguna atención” atalean (ibid. 56): bertan ez dio inolako aipamenik egiten Bilbotik sartaldera diren herriei, tamalez (agian “Bilbo inguruak” bezalako esapideek Barakaldo edo Alonsotegi ere besarkatuko lukete); baina esanguratsua da Orozko-Baranbio-Laudio-Luiaondo herrien artean ezaugarri komun zenbat aipatzen dituela, nolabaiteko batasun linguistikoa bazela irudituko balitzaion legez (garai hartan euskaldunen zirauten Aiaraldeko herriak dira; cf. § 3.2.3): adizki 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak Zabalak, nahiz eta Bonaparteren zehaztasunarekin egin ez, bigarren honen sailkapenean eta lan egiteko moduan eragin handia izan bide zuen (Elordui 1995: 434), Printzeak datuak biltzeko lan handiagoa egin bazuen ere. Bonaparteren sailkapenik ezagunena 1869ko mapan islatu zuena da, eta bertan mendebaldeko euskara hiru azpieuskalkitan banatzen du: Sortaldekoa (Markinako hizkerarekin); Gipuzkoakoa (Bergarako eta Gatzagako hizkerekin) eta Sartaldekoa (Bermeo, Arratia, Orozko, Plentzia, Arrigorriaga Gernika eta Otxandioko hizkerekin). Honela, gure eremua Sartaldeko azpieuskalkian kokatzen du, eta hiru hizkeratan banatu: Arratiakoa, Arrigorriagakoa (Barakaldo eta Alonsotegi barne) eta Orozkokoa. Arabako hizkerez, argi du (dagoeneko 1863. urtean; cf. Urquijo 1910: 257-258) bizkaieraren barruan kokatu behar direla (mendebaldeko azpi-euskalkian, zehazki), eta honela bizkaieran egindako banaketen barruan txertatzen ditu: Aramaio, Elgea eta Ulibarri Ganboa Gipuzkoako azpieuskalkiaren barruan leudeke, Gatzagako hizkeran; Arabako gainontzeko herri euskaldunak sartaldeko azpi-euskalkia izango lirateke, Legutiano Otxandioko hizkeran, Zigoitia Gernikakoan eta Laudio Arrigorriagakoan eta Baranbio Orozkoko hizkeran sarturik. 1869ko mapa azken emaitza izan bazen ere, 1860ko hamarkadan zehar garaturiko prozesu baten ondorio da; azterketa aurrera joan eta datu gehiagoz hornitu ahala hizkeren inguruko ikuspegia aldatuz joan zitzaion Bonaparteri (cf. Yrizar 1949 [1981] eta Elordui 1995), eta aldaketa hauen nolakoa gure eremuko hizkeretan eragina izan zuen. 1863. urtean jada Zabalaren ikuspegitik aldenduko da Printzea: bilbotarrak K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 106 zioen Orozkoko eufonietako batzuk Erdialdekoekin batera zihoazela, baina Printzearentzat Arratiakoaren barruan kokatu behar ziren hauek, Uriartek bilduriko datuak kontuan hartuta, ziurrenik.78 Orozko eta Baranbiorekin batera Laudio ere badago frantziskotarraren gramatikan; alabaina, lehenengo biekin egin ez bezala, Bonapartek Laudioko euskara Erdialdeko hizkeran kokatzen du, ziurrenik Laudioko dotrinan (Uriarteren bitartez 1858an lortua; cf. Urkixo 1994: 14) den hizkerak erakusten zionaren bidetik. 1863an Orozko eta Baranbioko mintzairak Arratiako hizkeratzat jo bazituen ere, 1868an herri hauen berezitasunek nahiko pisua zuela iritzi zuen Bonapartek eta Arratiakotik banatu zuen, Orozkokoa (Baranbiokoarekin batera) hizkera beregaintzat sailkatuz, (Elordui 1995: 442). Laudiok Erdialdeko hizkerari atxikita jarraitzen du, baina 1863ko hizkera nagusi horren barruan 1868rako hiru azpi-hizkera ezberdin zirela erabakitzen du: Plentziakoa, Arrigorriagakoa eta Gernikakoa; eta Laudio Arrigorriagakoari lotzen dio, guztiz berdina ez dela ikusi arren (cf. Elordui 1995: 443). Bonaparteren sailkapenak ia gaur arte indarrean iraun badu ere, osatu eta zehaztera jo zuten euskaltzaleek. Haietan lehenengoetakoa dugu 1872. urtean Jose Ignazio Arana gipuzkoar josulagunak egin banaketa. Printzearenarekin alderatua ez da hain zehatza, baina Arabako euskararen gainean ikuspegi orokor interesgarri bat antzematen zaio, orain artean hona ekarritako ikuspegietatik aldentzen dena. Hona hemen haren hitzak: Agerian denez, ez du Arabako euskara bere osotasunean bizkaieraren barruan kokatzen; aitzitik, zati bat gipuzkeraren barruan sartzen du. Esan gabe doa gogora dakarrela Zuazoren (1998) sailkapena, hots, honen arabera Arabako euskarak izan zituen azpi-hizkerak. Nolabait adieraziko luke Arabako ekialdean XIX. mendean gorde zen euskarak Gipuzkoako euskararekin (ziurrenik Goierriko hizkerarekin) ezaugarri 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak Azkuek, Printzearen bilketa lanarekin jarraitu eta are gainditu bazuen ere (cf. Yrizar 1949 [1981]: 124), hiztegiko hitzaurrean esaten duenez Bonaparteren sailkapenari atxikitzen zaio “casi a la letra” (DVEF xxvi). Hiztegian aipatuko diren euskal herriak zerrendatzean, Baranbio eta Laudio bizkaieraren barruan sartzen ditu, Orozkorekin batera. Bestalde, ez die inolako aipamenik egiten mendebaldeko mugan zitezkeen Enkarterriei edota Barakaldori (ik. § 3.2). Barrenengoak ere (1988), Bonaparteren ildotik, Laudio Erdialdeko bizkaieran eta Baranbio Arratiako bizkaieraren barneko Orozkoko hizkeran kokatzen ditu, Printzearen lehenengo banaketaren arabera. Dena den, Barrenengoak bide ematen du Bonaparteren banaketa bikoitza hegoaldera hedatzeko toponimia aztertuaz (Barrenengoa 2009: 503); hala bada, Aiaran bi hizkera zeudela aldarrikatzen du: ekialdekoa (Bonaparteren Orozkoko hizkeraren partetzat jo beharko litzatekeena), toponimoetako beiti eta goiti formen bidez ezaugarriztatzen duena, eta Baranbio, Aztobiza eta Lezamako herrietan zehar hedatua legokeena, eta Amurriotik mendebaldera, Aiaralde gehiena hartuz, Gordexolaraino hedatuko zena, toponimiako betxi, gotxi, urrutxi edo barrutxi bezalako formek islatzen duten ezaugarriaren bidez. Euskalki zaharren gaineko ohiko ikuspegia zeharo aldarazi zuen Mitxelenak Landucci-ren hiztegia argitaratu eta aztertu zuenean (§ 2.3.2). Izan ere, lekukotasun horretan islatzen zen hizkera berezko nortasuna zuen euskalkitzat jo zuen: XIX. mendeko euskararen mugetatik hegoaldera hitz egin zen beste euskalki bat, meridional deitu zuena, eta bizkaierarekin harreman gehien zuen euskalkia izanik, Mitxelenak mendebaldeko euskararen artean kokatu zuen, bai eta XVI. mendeko Araban hitz egingo zela aldarrikatu. Hala ere, ez du hedatzen meridional euskalki hau: beti Gasteiz inguruko hizkeratzat darabil, Arabako beste lekuetara estrapolatu gabe. Alabaina, bai K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Arabako euskaraz ziren testu eta deskribapen gehienak Bizkaiko muga administratibotik hurbil dauden lurraldetako hizkerak direnez, lekukotasun horiek muestran en lo dialectal un carácter acusadamente vizcaíno (Mitxelena 1982a, OC V: 405), eta badirudi honetan oinarritu zela Arabako euskal eremuan bizkaiera hitz egiten zela zioen fabula (Mitxelena berak darabilen hitza), nahiz eta Larramendiren lekukotasunak (Arabako euskara ez zela bizkaiera “en lo todo”, cf. § 3.3.1) honekin bat egin ez. Arabako beste lekukotasun bat argitaratu zen 1982an, Juan Bautista Gamiz sabandoarraren euskal poemak eta honek Landucci-ren hiztegia aztertzeak erakutsi zion ikuspegia sendotzeko bidea eman zion: Arabako euskara ez zela bizkaierarekin guztiz ezkontzen ezaugarri oso markagarrietan (ibid. 407). Mitxelenaren esanekin bukatzeko, gure eremuarekin hurbildu gaitezke J. P. Ulibarriren Gutunliburu-ari (aztergai dugun eremuko lekukotasunik garrantzitsuena tamaina aldetik) egindako aipamenarekin: Arabako euskara aztertzeko materialen artean kokatzen du, baina Arabako euskararen azterketan ezer gutxi atera daitekeela uste du, inpresioa baitu eskuizkribuko hizkerak Abandoko euskararekin eta garaiko literaturarekin erlazio gehiago duela Okondoarekin baino (Mitxelena 1982a, OC V: 4056). Mitxelenak Landucciren hiztegian egindako azterketak eta planteatu zuen hipotesia euskararen historiaz jakin nahi zuten ikertzaileengan ikuspuntu aldaketa 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak 109 garrantzitsu bat eragin zuen, eta Araban behinola egindako euskara XIX. mendetik “bizkaieratzat” jotzen genituen hizkeretatik bereizteak ondorio argiak izan zituen euskalkien sailkapen tradizionala historikoki azaldu behar zenean. J. A. Lakarra izan zen bizkaiera zaharra ezaugarritzeko lehen saioa egin zuen ikertzailea (1986c). Lehenagotik ere Arabako eta Bizkaiko hizkerak banatzeko beharraz jabetu zen, eta bere materialak biltzeko orduan gogoan hartzen du banaketa hau: XVII. mendeko Bulda argitaratzerakoan argi dio “bertan [= Buldan] erabilitako euskara ez da araberaren baina bizkaieraren lekuko” (Lakarra 1985: 1045). Alabaina, lehen aipatu artikuluan aztertu zuen hau egokien, Bizkaieraren eta Gipuzkeraren arteko (egiatan hiperbizkaieraren eta erdigipuzkeraren artekoak; cf. Lakarra 1986c: § 7) ezberdintasun ustez sakon horiek agerian jartzerakoan bere buruari galdetzen dio ea “zergatik dirateke ‘bizkaieratik[oak]’, haatik, -duren bitartez osaturiko partizipioak edota a+a ea (sic) legea baldin eta G.Z.eko testuetan eta oraingo hainbat giputzen ahotan kausitzen baditugu? Ez du merezi zeban eta deu(b)en (!) antzeko formez luzatzea G. eta B.Z.eko testuak zertxobait ezagutuz geroz” (ibid. 672). Honela, hego-mendebaldeko gipuzkerari eta araberari garrantzia ematen die, “zubi-hizkera” balioa izanik, arreta gehiago eskaintzeko beharra aldarrikatuz. Mitxelenaren ildotik, esaten du baita Arabako euskara ezaugarri propioak izateaz gainera, “euskalki horrek beste hainbat zituela iparraldeko biekin, noiz batarekin, noiz bestearekin, lotzen zutenak” (ibid.). Ondoko lanetan ikuspegi honetan sakontzen du alderdi metodologikotik (cf. 1996a, 1997a, 1998), eta lekukotu gabeko testu zaharren kokapena zehazten du bere Arabako euskararen hipotesia: honela gertatu zen Knörr-ek Betolazaren jatorri arabarra argitu zuenean (cf. Lakarra 1996a: 144) eta Lakarrak berak Iturbe (cf. 1996a: 156, 12. oh.) eta Portalen jatorri arabarra proposatu zuenean. Baina ikuspuntu honen arteztasuna sendotu zen gehienbat testu berri bat agertu zen bakoitzean; ezagunena, ezbairik gabe, Lazarragaren eskuizkribua (Bilbao et al. 2010):79 bere argudioekin bat, bera jabetzen da eskuizkribuaren hizkera Arabakoa dela, eta euskararen ezagutzarako Landucciren hiztegiaren pareko aurkikuntza izan zela iradoki euskalki honen historia berregiteko. Gipuzkoako Aldundiak ateratako edizio faksimilearen osagarri moduko lanean, testu honek lehenago esandakoak berresteko lain argudio dituela ikusten du; Honela, Arabako K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 110 euskararen estatusa aldarrikatzen du ezaugarrien konbinaketa beragatik (Lakarra 2004: xiv). Azken ekarpena Euskara Batu Zaharraren ondoko dialektalizazioaren historiari eta hau egiteko ezinbestekoak diren irizpide teoriko-metodologikoei eskainitako lan batean (Lakarrak 2011a). Behin-behineko proposamen modura, lau adabegi proposatzen ditu Erdi Aroaren akaburantz Mendebaldeko euskaran (Lakarra 2011a: 213): Mendebalde muturrekoa (Bonapartek eta ondorengoen “sartaldeko bizkaiera”), Ara. B (= Arabako euskara eta Sortaldeko bizkaiera), De-Ga (Deba eta Gatzaga inguruko euskara) eta hiru hauetatik lehenago bereizi bide zen Ekialdeko Arabera (cf. gorago aipatu dugun J. I. Aranak Arabako euskaraz esandakoa). Lehenengo hiru adabegiek ondoko garaietan “bizkaiera” legez deitua izan den euskalkia osatuko zuketen; balizko Ekialdeko arabera, bere aldetik galduaz joan zen eta ez bide dugu80 honen lekukotasunik Bonaparteren garaian jada. Badirudi, bada, lehenengoz historia kontuan hartzen duen sailkapen berri honen arabera Aiarako eta Enkanterrietako euskara “Mendebalde Muturreko” adabegiaren barruan sarturik egongo litzatekeela. J. A. Lakarrak Arabako euskara bereizteko egindako lanen parean dugu, kopuru aldetik bederen oparoa, K. Zuazoren lana, 1989tik gaur egunera hainbat artikulu eta liburu baitauzka herrialde honetako hizkeren gainean (Zuazo 1989, 1998a, 1999, 2012, 2013). Bizkaieraren eta araberaren arteko erlazioaz atzera-aurreraka ibili da, noiz euskalki beregaintzat, noiz bizkaieraren —edo, hobeto esanda, bere terminologiaren arabera, Mendebaldeko euskalkiaren— hizkeratzat hartuz. Zuazoren sailkapena jarraituz, hiru eremu bereiz daitezke Arabako euskaran, gehienbat toponimiak eskaintzen dituen datuen arabera: sartaldekoa (Legutio eta Zigoitiatik mendebaldera), erdialdekoa (Arratzu-Ubarrundia, Barrundia, Gasteiz, Burgelu, Dulantzi eta Trebiñu) eta sortaldekoa (Donemiliaga, Agurain, Iruraitz-Gauna, Maeztu eta Bernedotik eskuinera). Eremu hauetan Arabako testuak kokatzeko orduan, Betolazaren testua sartaldeko azpi-hizkerakoa genuke, Landucciren A eta C lankideak erdialdekoa eta Gamiz, Albeniz eta Portal sortaldekoak (Zuazo 1998a: 176). Lazarraga 80 Burundako hizkera izan daiteke Ekialdeko Arabera honen azken hondarrak? 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak 111 agertu ostean hau ere erabili du (2012: 37), baina dakigularik ez dio bere sailkapen hirukoitzaren barruan kokapenik esleitu. Datu bilketa oparo eskaintzen digun arren, ez digu askorik laguntzen Aiaraldeko euskara ezagutzeko, dagoeneko 1989ko artikuluan diosku alde batera uzten dituela Laudioko eta inguruetan bildutako izkribu eta bestelako hizkuntza hondakinak (Zuazo 1989: 10), eta hortik aurrera ez du bestelako aipamen zuzenik egiten eremu horretako hizkerei buruz: 1998a eta 1999. urteko lanetan erabili zuen corpusa aipatzean ez du ezer esaten inguruko lekukotasunen artean (lehenengoan, hala ere, Barrenengoaren toponimia lanak kontsultatu zituela dio; Zuazo 1998a: 129). Knörrekin elkarlanean egindako Arabako testu eta azterketa bildumako sarreran (Knörr & Zuazo 1998: 15), argitzen digu alde batera uztearen zergatia: Arabako euskara zaharra Mediterraneo isurialdeko euskaraz ari direla argitzen digute. Araberari eskainitako azken lanetan ere Mediterraneo isurialdeko euskaraz ari da (2012, 2013): hauetan, Araba ondoko hizkeren azterketa nabarmentzen du egin diren aurrerapausoen artean, eta Gipuzkoako Deba ibarreko eta Goierriko, bai eta Nafarroako Burundako hizkeren azterketaz hitz egin, baina ez du inolako aipamenik egiten Orozkoko zein Aiarako hizkeraren gainean (Zuazo 2012: 39). Hala ere, Arabako gaztelanian dirauten euskarazko hondar hitzetan Baranbion erabiltzen direnak ere badakartza (Zuazo 2012: 247-302 eta 2013: 151-233). Enkarterrietako euskararen inguruan ez dugu inolako aipamen zehatzik topatu Zuazoren lanetan; beraz, suposatzen dugu, Bonapartek egin bezala, Bilbo eta Nerbioi arroko hizkerekin batera sartuko dituela Barakaldo inguruan eta mendebalderago behinola hitz egin zen euskara. Nerbioi arro honetan bi eremu ezberdintzen ditu Zuazok egungo euskaran (Zuazo 2005: 250): batetik hegoaldeko eremukoa (Arrankudiaga, Arakaldo, Orozko), zeina Arratiarekin batera ematen duen; baina bestera doa arroko iparraldean egiten den euskara (Zollo, Ugao Arrigorriaga, Zaratamo, Basauri, Bilbo, Etxebarri): honetan hizkera berezitu bat ikusten du gaur egungo hizkeran, Nerbioi ibarra izena eman diona. Zuazok euskalki historiko eta egungoez jarduten du, batzuk zein besteak sailkatuz, baina ez da dialektologo bakarra izan XX. mende bukaeran hitz egiten zen bizkaieraren sailkapena egitera jo duenik. Atal honen izenburuan aipatuak diren Aurrekoetxeak (1995) eta Gamindek (2007) ere, bizkaieraren egitura geolinguistikoa argitu nahi izan dute dialektometriak eskaintzen dituen baliabideak erabiliz. Beste atal batean hitz egin dugu metodo hauen arazoez (§ 2.1.2), eta jakitun gara ezin daitekeela K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 112 euren sailkapena antzinagoko garaietara estrapolatu, baina atal honetan lurraldeko hizkerez egin izan diren sailkatze guztiak biltzea izanik helburua, ezin dugu aipatu gabe utzi ikertzaile hauen lana. Bai batak bai besteak hainbat aldagai erabiliz (fonetikoak, morfologikoak, sintaktikoak) mapatze ezberdinak aurkezten digute, baina azkena erabiliz (aldagai guztiak kontuan hartzen dituena), honako emaitzak agertu zitzaien: Aurrekoetxeari (1995: § 6.7.7) Orozkoko hizkera Arratiako gainontzeko herriekin batera lotzen zaio, Nerbioi ibarrekotik banandua, eta azken hau bi guneetan du bereizia: batetik Zollo eta Etxebarri, bestetik Zaratamo (Aurrekoetxea 1995: 287). Gaminderi (2007), bestalde, Sartalde/sortalde banaketa agertzen zaio barietate multzo nagusi legez, eta sartaldekoaren barruan bost eremu ezberdintzen zaizkio: guri interesatzen zaigunetarik, Orozko Nerbioi ibarreko gainerako hizkerekin doa, Hego-Uribe eremuaren barruan, Arratiako hizkerak bere aldetik beste eremu bat sortzen dion bitartean (Gaminde 2007: 255). Lakarrak (§ 3.3.5) emandako ikuspuntuari deutso Urgell-ek ere aditz-izenak sortzeko baliabide ezberdinen historia egiterakoan (Urgell 2006a). Atzizki hauen forma ezberdinak aztertu zituen, bereziki mendebaldeko hizkeretan dagoen egoera nabarraz jabetuta, eta euren historia berregiten aritzean eta ezaugarri honetan berrikuntza gune bat aurkitzen du Gasteizen (Urgell 2006a: 929); honek, nola ez, Arabako euskararen nortasun propioa iradokitzen du: hizkera bizia eta berrikuntzetarako gaitasun handia duena dugu, eta irradiazio indar nabarmenarekin (ib. 941). Urduñan agertu zen hitz zerrendaren argitalpenaren harira (Ros 2011), bultzada garrantzizko bat izan du gure eremuko euskararen azterketak. Edizioaren sarreran Rosek dioenez, Aiaraldeko lurrik hegoaldekoena den Urduñako euskaraz ezer gutxi dakigu, “ezta Aiarakoan edo Arabakoaren barruan sartu beharko genukeen ere”. Hala ere, bere azterketak Landucci-renera hurbiltzen du hizkera “inora hurbiltzekotan, nabariak izanik auzoko hizketekiko antzak, Oñati edo Aramaiokotik Arratia edo Arrigorriagako barietatearen barneko Laudiokoraino” (Ros 2011: 390). Enkarterriei dagokionez, Ros-ek berak, Saiz-ekin batera, esaten digute Barakaldoko lekukotasunek Arrigorriagako hizkerara hurbiltzen gaituztela (Ros & Saiz 2001: 52); toponimian ageri diren -oba eta -uba epentesiak, bestalde, Uriartek Orozko eta Baranbioko hizkeran aipatzen zituen 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak 3.4. Hego-sartaldeko hizkerak aztertzeko materialak Testu baten hizkera kokatzeko ezinbestekoa da erkagaiak izatea, hots, lekukotasunak; eta atal honetan azterketan zehar erabiliko ditugunen aurkezpena egingo dugu. Noski, hemen aurkeztuko direnak ez dira tesian zehar aipaturiko bakarrak izango, OEH zein EKC erabili ditugun heinean euskal idazte tradizioko beste testuak ere agertuko baitira. Lerrootan, beraz, “aingura testuetara” mugatuko gara: aingura testutzat hartzen da geografikoki eta kronologikoki eremu linguistiko batean ondo koka daitekeen testua (cf. § 2.4.1.2), hizkera ezezagunarekin konparatuz gero eremu linguistiko batekoa edo bestekoa den erabakitzeko gai daitekeena. Testua XVIII. mendekoa izanik (§ 4.1.2), beharrezko da garai bereko edo bertsuko testuak baliatzea, kokapen kronologikoan aldaketa geografikoaren eragina ahalik eta gutxiena izateko; alabaina, bi arrazoik aurreko eta osteko lekukotasunak ere erabiltzera behartu gaituzte: hizkeraren ibilbide historikoa marraztu nahiak, batetik, eta euskararen tradizioak dituen testu eskasiak, bestetik. Honela, deskribapen honetan ardatz kronologikoa eta geografikoa hartuko da kontuan. Kronologikoki, bi aro nagusi ezberdinduko ditugu: lehenengoan, testuaren aurreko garai biak (Euskara Arkaikoa eta Euskara Zaharra; periodizazioaz, ik. Lakarrak 1997a: 516) lotuko ditugu, erosotasunagatik biak batera emanez. Bigarren aroan Lehenengo Euskara Modernoko testuak izango ditugu, gure testuaren kronologia bereko testuaz gainera hurrengo mendekoak ere biltzen dituen garaia. Bi aro hauetako lekukotasunak zerrenda legez emango dira, ahal denean behintzat hegoaldetik iparraldera hurrenkeran ordenaturik. Aro bakoitzeko testuak eremu geografikoka emateko Lakarrak proposaturiko behin-behineko adarreztatzea (Lakarra 2011a: 213) kontuan hartuko dugu: honela, ondoko garaietako dialeko sailkapena saihesteaz gainera, proposamenean aurrera egiteko bidea izango baita, lekukotasunak ikuspuntu honen araberako behin-behineneko zerrenda eginez. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 114 Adarreztatzea Erdi Aroaren amaieran koka daiteke gutxi gora behera (ibid.), baina ez dakigu ordutik eta XVIII. mendera zer nolako aldaketak izan ziren indar lektaletan eta agian beste banaketa beharko litzateke Lehen Euskara Moderno-ko lekukoak sailkatzeko. Alabaina, lehen hurbilketa izanik, bi garaietan banaketa bera mantenduko dugu, sinpletze aldera. Hau honela, eremuetatik Mendebaldeko Muturrekoa izango da guretzat garrantzitsuena —tesian zehar (Mendebal) Sartaldekoa ere deitua— testua horkoa dela baieztatzeko begi-bistako argudioak baitaude (§ 4.4); beraz, honetan zehatzago izango gara eta bi eremutan banatuko da: (1) hegoaldekoa (Hego-MeMu) eta (2) iparraldekoa (Ipar-MeMu). Hauek izango dira deskribapen honetako garrantzitsuenak, baina ez bakarrak: hauekin batera, urrunagoko lekukotasun zenbait ere erabili ditugu, eta eremuotan sailkatuko ditugu: (3) Ara.-B eremua, Bizkaiko sortaldeko eta Arabako erdialdeko testuak bilduko lukeen eremua; (4) De-Ga eremua, Deba arroko eta Gatzaga inguruko testuekin, eta (5) Ekialdeko Arabera, Ekialdeko Lautadako lekukoekin. 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak 117 lekukotasunak. Honela, Hego-MeMu eta Ipar-MeMu-n aurreko garaian bezain zorrozki egin dugun arren lekukotasunen bilaketa, bestelako eremuetan lausoago ibili gara lekukotasunak bilatu eta erabiltzeko orduan, hauetan ere testuak ugariagoak izanik ezinezko zitzaigulako guztiak kontrolpean izatea. 84 Kasu honetan, besteetan ez bezala, ezin izan dugu eskuizkribuaren kopia edo transkribapenik lortu, eta Ros-ek artikulu honetan ematen dituen aipuen bidez lan egin dugu. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 85 Idazle klasikoa izanik, lanik gehien idatzi zuen lekukoa da, bai eta aberatsena lanen euskararen aldetik. Horrek ere aztertuena izatea (cf. Urgell 1985, 1987a; Altzibar 1992a) eragin du. alabaina, oraindik ez ditugu bere lan guztiak ezagutzen, bere eskuizkribu asko argitaragabe baitiraute, Misionari euskalduna sermoitegi handia, kasu. 3. Testuingurua: Bizkaiko hego-sartaldeko hizkerak 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Gure tesiaren oinarria testu baten edizioa eta bere azterketa izango dugu, orain arte inor gutxik ezagutu duena,86 eta ikusiko dugunez hizkera berezi bat islatzen duena. Sermoitegi bat da, edo gutxienez guk honela interpretatu ditugu hiru artxibotan sakabanaturik diren sermoien eskuizkribuak. Sermoiok jatorriari buruzko inolako berririk gabe gorde diren arren, eskuidatzi guztiak esku berak eginak direla begi-bistan dago (ik. 1. irudia) eta hizkeraren berezitasunak ere guztiak lotzeko froga garbia dakar. Areago, berezitasun horrek berak gaur egun galdurik den hizkera baten isla dela iriztera eraman gaitu (§ 4.4). Atal honetan testua aurkeztu eta aztertuko dugu. Lehenbizi sermoitegia osatzen duten atal ezberdinak deskribatuko ditugu (§ 4.1): alde batetik, deskribapen fisikoa egingo dugu, eta paperaren ur-markak erabiliz data zehazten saiatuko gara. Bestetik, deskribapen tematikoa ere aurkeztuko dugu: sermoitegiak jorratzen dituen gaiak zeintzuk diren erakutsiko dugu, bai eta horrela zergatik lotu dugun azaldu. Deskribapenaz gainera, bigarrenik (§ 4.2) testuko hizkuntza aztertuko dugu (grafia, hotsak, morfologia, sintaxia eta aldaera lexikoak), gure “aingura testuak” (§ 2.4.1.2) izango diren Bizkaiko sartaldeko beste lekukotasunekin (§ 3.4) konparatzeko aukera aprobetxatuaz batera. Hirugarrenik, testuak literatur eraginik duen ala ez eztabaidatuko dugu (§ 4.3): hasteko, sermoitegiaren balizko erdal iturriak bilatzen, XVIII. mendeko Hegoaldeko (euskal) sermoitegien historia berregiten eta testua alde honeatik kokatzen saiatuko gara. Halaber, sermoitegiak garaiko euskal literaturarekin izan ditzakeen erlazioez jardungo dugu. Saio hauen helburua egilearen egoera historiko-kulturalaren gaineko ideia bat bederen lortzea izango da, idatziaren testuingurua hobeto ulertu nahian. 86 Dakigularik, T. Uribeetxebarriaren artikulu bat baizik ez da aritu sermoiotako batzuetaz, “Euskarazko sermoi-ondarea Bizkaiko Foru Aldundiko Artxiboan” (Uribeetxebarria 2007). Lan honetan Bizkaiko Foru Aldundiko Artxibo historikoan gordetzen den gure sermoitegiaren zatiaren (ik. beherago) berri ematen da, bertan aurki daitezkeen euskarazko sermoi guztien artean, artxiboaren historia laburbilduaz eta katalogo hastapen bat atonduaz. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 122 Azkenik (§ 4.4), bildutako datuek hizkeraren kokatze historiko eta geografikoa egiteko eta, hortaz, haren jatorriari buruzko hipotesiak egiteko aukera emango digute. Esan bezala, sermoitegia hiru artxibotan gordetzen da: zati nagusia Bizkaiko Foru Aldundiaren Artxibo Historikoan (hemendik aurrera BFA) dago, “Jesuitas” sailean, 0003/005 signaturapean. Folio erdiko tamaina duen (21 x 15 cm) sermoi liburu bat da, pergamino zurizko azal arrunt batez koadernatua eta izenbururik gabekoa. Guztira hamasei sermoi ditu: hamalau euskaraz eta bi gaztelaniaz, eta guztiek kredoaren gainean dihardute, otoitza osatzen duten artikuluak banan-banan glosatuz. Sermoien gaiarekin zeharkako erlazioa baino ez luketen erdaraz idatziriko bestelako oharrak ere badira, orrietan geratzen diren zuriuneak aprobetxaturik. Orriak arkatzez zenbaturik daude aurkian, 59 orotara, baina tartean badaude zenbakirik gabeko orri zuriak. Sermoi bakoitzak kaier87 bat betetzen du, folio erdi tamainako (i.e. in 4º tolesturiko) orriz osatua (21 x 15 cm): folioak erditik tolestu eta bata bestearen barruan sarturik eratu dira kaierak, eta dirudienez ad hoc eginak dira, sermoiaren luzeraren arabera orri kopurua aldatzen baita; hala ere, sermoiek antzeko luzera izanik, halabeharrez kaier denak 3-5 orri bitartean kokatzen dira. Egituraren aldetik ere antzekoak dira guztiak: kaierraren lehenengo orria zuriz utzi du idazleak, testua babesteko azal antzera (hauek dira lehen aipatu ditugun zenbatu gabeko orriak) eta bigarren orriaren aurkian idazten hasi da, sermoia amaitu arte. Honela antolaturik daude sermoi guztiak Kredoaren hamabigarren artikuluaren gainekoa salbu —gure zenbakuntzaren arabera (§ 7.1), 16. sermoia—: honek ez du aurreko orrialde zuririk eta badirudi bukaera ere falta zaiola; beraz, hipotesirik egiantzekoena da kaieraren kanpoko folioa falta duela. Kaierak liburuaren bizkarretik aske daude, itxuraz pergaminozko azala hondaturik dagoelako; Hala ere, Uribeetxebarriak (2007: 425) suposatu du azala sermoi 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 123 hauei ez, eta beste liburu bati zegokiola jatorriz, eta sermoiak biltzeko karpeta modura berrerabili zela. Azalaren bizkarburuan zerbait dago idatzirik, izenburua agian, baina tinta hain dago higatua ez baitago zer jartzen duen jakiterik. Lehenengo 6 sermoiak batera josirik daude, liburuxka osatuz, baina ondoko beste sermoiak ere inoiz elkarri josita egon zirelako frogarik dugun arren, ez dago guztiak inoiz azalari nola edo hala lotuta egon direla baieztatzeko argudiorik; alabaina, dagoeneko solte heldu ziren artxibura, hasiera batean banandurik katalogatu baitzituen BFA-k: kaier aske bakoitzak bere signatura propioa du hasierako orri zuriaren goiko aldean arkatzez idatzita; ondoren, noizbait obra bat eta beraren parte zirela ondorioztatu bide zutenez gero, bildumari bere signatura ezarri zitzaion, aurreko signaturetan “signatura antigua” esaldia gehituz. Sermoien egiturak ere (sermoi bakoitzak kaier bat betetzeak, alegia) aske erabiltzeko prestaturik daudela pentsarazten digu, ziurrenik pulpituan eta. Beraz, ditugun aztarna guztiak Uribeetxebarriaren esanaren alde letozke, alegia, aski gardena da egungo azala beste liburu bati zegokiola. Sermoitegiaren bigarren zatia Sancho el Sabio fundazioaren artxiboan (hemendik aurrera SS), man873 signaturapean gordetzen den bederatzi sermoiz osaturiko bilduma batean dago: hauetatik seik BFAko testuen letra eta hizkuntza molde bera dute. Sei sermoi hauetako lau zazpi bekatu kapital edo buruen gainean mintzo dira: gure eskuetara lehenengo, bigarren, laugarren eta bosgarren bekatuei buruzkoak baino heldu ez badira ere, suposatzekoa da jatorrian bekatu guztiak ordezkaturik egongo zirela. Beste biek hamar aginduak dituzte hizpide, zehazki lehenengoa eta hirugarrena. BFAkoak bezala, hauek ere folio erdiko tamaina dute, eta sermoi bakoitza holandar erako88 koadernatzea jarri zaio (artxibuzainaren arabera saldu zienak egindako koaldernaketa modernoa) eta bere aldetik gordetzen dira, liburuxka bana osaturik. Hala ere, koadernatze berriaren barnean oraindik antzematen da lehen paperezko azal zuria zutela, BFAkoek bezala; beraz, sei liburuxka ditugu guztira.89 Hauetaz gainera, man658 signaturan letra eta gai ezberdinetako eskuizkribu orri solteak biltzen dituen karpeta bat dago, eta bertan gure testuen letra eta hizkuntza moldearekin bat egiten duen beste orri bat topatu dugu: hau ere erditik tolesturik dago, eta idatziriko alde bakarra tolesturaren 88 Holandar erako enkoadernatzea material ezberdinez egindako koadernaketa da: normalean bizkarra eta azalaren heren bat larruz estaltzen dira, azalaren beste zatiarentzat oihal edo papera erabiltzen delarik. Bizkarrerako erabiltzen den materiala herena baino azalaren erdia estaltzen badu orduan “erdi holandar” deituko litzateke; gainera, liburuaren puntak ere bizkarraren material beraz indartzen badira puntadun holandarra izango genuke. 89 Laugarren bekatu buruari dagokion sermoiaren orriak nahaspilatuta daude, azaleztatzearen ondorioz, nonbait; hala ere, koadernatzaile modernoak orriak zenbatu zituenez, ez dago inolako arazorik ordena egokian irakurtzeko. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 124 barrualdean dago, eskuinaldean, sermoi baten amaiera balitz bezala. Orrialde honek, bere txikitasunean, berebiziko garrantzia du artxibo bietako eskuizkribuen arteko lotura egiteko, BFAko Kredoaren hamabigarren artikuluaren gaineko sermoiari dagokiola uste baitugu. Esan dugunez, sermoi horrek ez du gainerakoen paperezko azal zuria, baina kanpoaldean SSkoa jartzen badiogu, kaierak besteen forma bera hartzeaz gain, testuaren koherentziaren aldetik ere ondo lotzen dira bi zatiak. Hirugarren atala, ezagutu dugun azkena, Bizkaiko Foru Liburutegian gordetzen da (BFL).90 Hemengo materialak bi bloketan bana ditzakegu, eskuizkribuen egoeraren eta liburutegiak jasotako dataren arabera: alde batetik Sacramentu santuen explicaciñoea izeneko 65 orriko kaiera dugu, VMSS-117 signaturapean gordea. Kaier bakar bat osatzen duten orriak baino ez dira; alabaina, besteak bezala lehenengo orria (i.e. plegu laurdena) zuri dago testudun lehenengo orrialdea babesteko edo. Hamalau sermoi biltzen ditu, guztiak zazpi sakramentuen gaineko azalpenekin: hiru gaztelaniaz daude, eta laugarren bat elebiduna da: euskaraz hasi eta une batetik aurrera gaztelaniara aldatzen da. Beste aldetik, BFLn hizkuntzaz eta letra motaz berdinak diren beste zortzi sermoi daude, liburutegiak geroago bereganatu eta SSkoak legez bakoitza bere aldetik holandar erako azaleztaldura modernoaz eta signatura banaren pean jasoak, zehazki VMSS-138 eta VMSS-148 bitartekoetan. Hauek guztiek mandamentuen gaineko dotrina azaltzen dute in 4º tolesturiko pleguetan, osterantzeko guztiak legez. Gure edizioa atontzeko eta egin ditugun azterketa gehienetan erreprodukzioak erabili ditugu orokorrean: BFAko liburuari dagokionez, artxibora lehenbizikoz hurreratu ginenean originalari guk geuk egindako argazkiak erabili ditugu; SS eta BFLkoen kasuan, interneteko euren katalogoetan eskegirik dauden argazkiak. Hala eta guztiz ere, beharrezko izan denean originalera jo dugu, bai eta testuen alderdi materiala (urmarkak, gehienbat) aztertzeko orduan ere. Sermoiok itzulpenak izanik, gero ikusiko dugunez (§ 4.3.1.1), komeni da gogora ekartzea itzulpena fase askotatik pasa daitekeela azken emaitzara heldu aurretik: hastapeneko zirriborroari bertan behar adina zuzenketa egin eta gero kopia txukun bat ateratzea izaten da ohikoena; eta horren ondoren kopia horrek berrirakurketa, zuzenketa edo aldaketa gehiago izan ditzake, aldaketok kopia txukunago batean bilduz... (cf. § 4.1.2). Testuaren txukuntasuna ikusita, sermoiok garbira pasaturiko testuak direla deritzogu, zeren eta letra argikoak baitira oro har, eta gehiketa eta zuzenketa gutxikoak. 90 Gidor Bilbao ikertzaileak artxibo eta biblioteka katalogoetan egiten dituen bilaketa tematiei esker izan dugu honen berri: bihoakio hemendik gure esker ona. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 125 Gainera, zuzenketa urriek ez dirudite testua itzultzerakoan egin ohi diren bezalakoak (cf. Morrás 2002: 225),91 baizik eta zirriborrotik kopiatzean egindako akatsak zuzentzekoak: idazterakoan bertan egindako engañue > odiyoac (7-64) aldaketa, bi lerro goragoko engañue hitzak eragindakoa bide da, zirriborrora begiak itzultzean okertu izanaren adierazle. Antzerakoa da tatxaturik dagoen bacarric (13-37) ere, jatorrizko zirriborrora jotzean geroago aurkitzen dugunarekin nahasia, nonbait. Egileak zuzendu ez dituen akatsek ere hori bera pentsarazten digute, alegia, gure testua euskarazko zirriborro batetik (itzulpenaren aurreko bertsio batetik) egindako kopia txukuna dela: adibidez, orain (1-73) dugu eroan beharko lukeen tokian, itxuraz jatorrizko euskal hitza perpausaren zentzuari begiratu gabe gaizki irakurri izanaren ondorio. Kaieren antolakuntzak ere garbira pasaturiko kopia direla berretsiko luke: gehienetan testua garbi idatzita dago, zuzenketarik gabe ia, eta txukun atondua, sermoi bakoitza bere kaierean. Ostera, BFLko sakramentuen gaineko sermoi bildumak badu zirriborro edo lehenagoko idaztaldiaren itxura, zuzenketa gutxirekin eta nahiko garbi egon arren: tinta aldaketak daude sermoien barnean, hasi eta buka idatzi ez direlako seinale; eta, jadanik aipatu dugunez, sermoietako bat bat-batean euskaratik erdarara pasatzen da… Bildumatxo honetan deigarriena, hala ere, guztiak kaier bakarrean bilduta egotea litzateke: suposatzekoa da, besteek erakusten duten ohiturari jarraiki, ondoren garbira pasa eta kaier ezberdinetan antolatzekotan geratuak direla. Honekin guztiarekin, nahiz eta beste lekukotasunik gabe ezinezkoa izan egilearen lanak zenbat urrats zituen jakitea, gutxienez hiru egoera ditugu ordezkatuak gure lekukotasunetan: batetik, erdal iturritik egindako laburpena, iturriaren hizkuntza berean; ondoren, itzulpen gordina edo haren hurrengo bertsio zuzendua; eta hirugarrenik, testuaren azken bertsioa, kaieretan antolatua (cf. § 4.1.3). Atal honetan, dokumentuak aurkezteaz gainera, artxibo ezberdinetan gordetzen diren sermoien arteko loturak frogatzen saiatu gara datu kodikologikoak erabiliz, eta lotura hori frogatu ere frogatu dugulakoan gaude. Alabaina, bestelako ezaugarriek ere testuaren batasuna berresten dute, hots, sermoien gaiak (ik. § 4.1.3) eta hizkuntz ezaugarriek (§ 4.2). 91 Itzulpen baten lehenengo urratsetan espero liratekeen zuzenketak nahiko gardenak izan ohi dira; ohikoenak itzulpena eta originala berrikustean gertatzen diren aldaketak dira: hasieran jarritako hitza adibidez bere sinonimo batekin aldatzea, bigarren hori esanahiarekiko zehatzagoa dela erizten delako. Itzulpenetan zuzentzen den beste ezaugarriak iturri hizkuntzaren eta helmuga hizkuntzaren arteko eraginak dira; adibidez, itzulpenean gertaturiko kalkoak (hitz ordena adibidez) zuzentzeko egindako aldaketak (cf. Morrás 2002). K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Eskuizkribuetan ez dugu testuaren historiari buruzko inolako daturik: ez nork idatzi zituen, ez non idatzi ziren, ez eta noiz edo non irakurri edo predikatu ziren. Hauxe da dakigun bakarra: artxiboek zeinek bere aldetik erosi zizkiotela liburu-saltzaile berari,92 eta honek egindakoak omen dira SS eta BFLkoek dauzkaten koadernaketa modernoak. Datu eskasia hau dela eta, bada, ur-marketara jo dugu, papera noiz egin zen jakinda post quem data bat lor dezakegulakoan (cf. Segurola 2001). Hala eta guztiz ere, ez da erraza izan ur-marka gardenak aurkitzea; hasteko, materialaren egoeragatik beragatik: papera oso zaharkiturik eta ilundurik dago eta testua oso tinta gogor eta ilunarekin idatzirik, eta honek orri gehienetan ur-markak nahiko ostendu ditu. Bestalde, eskuizkribuaren formatuak ere ez gaitu laguntzen: kaierak egiteko folioak erditik tolestuta daudenez, ur-markak halabeharrez tolesturan daude. Ondorioz, ezin izan dugu ur-marken argazki oso bakar bat ere lortu. Hala ere, artxibo guztietako sermoietan ur-marka zati bat behintzat aurkitzerik izan dugu. BFA-ko liburuan, fedeko bederatzi eta hamargarren artikuluen inguruko sermoien artean idatzi gabe geratu den folio erdian ur-markaren ikuspegi garden bat dugu (marrazkiaren erdia, noski; ik. 2. irudia), paperaren ekoizte-dataz lagunduta gainera:93 bata bestearen gainean jarritako hiru biribil edo O lotuez osaturik dago (tolesturagatik azken biak baino ez dira ikusten), eta bigarren eta hirugarren biribilen ezkerraldean FIN irakurtzen da (paperaren kalitateari egiten dio erreferentzia, paper mehea dela adieraziz; cf. Segurola 2001: 229), eskuinaldean 1768ko data dagoen bitartean. BFAko beste orri zurietan, hiru O horien zantzuak ere ikusi ikusten dira, baina argiak ez izateaz gainera, badirudi haien goiko zatiak baino ez direla, dataren aztarrenik gabe. Dirudienez, hiru O marrazkidun ur-marka hau nahiko ohikoa zen garaiko papergileengan (Gaskell 1998: 91), eta BFAn behintzat horiek dira ikusi ditugun urmarka bakarrak. SSko sermoietan are zailagoa da ur-markarik topatzea, koadernaketa berriak egon litezkeenak estaltzen baititu; dena dela, man658 signaturapeko folio 92 Datu hauek artxibuetako arduraduneen eskuzabaltasunagatik jakin ditugu; honegatik, eskerrak eman nahiko genizkieke BFAko Julen Erostegi jaunari, SSaren artxiboko teknikari eta ordenantzei eta BFLko Begoñe Madariaga andreari izandako eroapena eta harturiko lanagatik. 93 Zenbait kasutan papergileak borondatez jartzen zuen arren, 1742. urtetik aurrera Frantziako legediak data jartzera behartu zuen; beraz, paper hau Frantziatik datorrela suposa dezakegu (Segurola 2001: 229). 1. irudia: Hiru jatorrietako letra laginak (BFA, SS eta BFL) 5. Irudia: B. RAGUETE papergilearen izena (BFL) 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 127 soltean paperaren egilearen izena argi agertzen duen kontramarka94 dugu (ezin izan diogu argazkirik atera): M. RAGUETTE // BEARN. BFL-ko sermoietan ur-marka identifikagarri gehiago ditugu, 14 orotara,95 hauetan orrialde zuri gehiago daudelako halabeharrez. Sakramentuen gaineko sermoiak gordetzen dituen kaierean hiru biribil lotuez osaturiko ur-marka bera topatu dugu, hirutan beheko aldea (oraingo honetan 1771ko datarekin; ik. 3. irudia) eta birritan goiko aldea (4. irudia). Sermoi hauetan ere izan dugu papergilearen sinadura ikustea orrialde zurietan: B. RAGVETE (5. irudia). Marrazki bera dago, berebat, liburutegi honetan gordetzen diren beste sermoietako batzuetan ere, baina 1773ko datarekin (6. irudia), eta SS-ko orrian bezala papergilearen sinadura M. RAGVETE da (7. irudia). Paperaren jatorria ere markaturik dugu ur-marketan: BEARN (8. irudia). Nicolaï-k bi Raguette lekukotzen ditu Bearnen XVIII. mendeko bigarren erdian bere “Table Chronologique des maîtres papetiers” atalean (2006 [1935]: 165-168): Bertrand (gure ur marketako B. Raguette-rekin identifika dezakeguna) eta izenik ez duen beste Raguette bat, gure M. Raguete izan daitekeena. Honezaz gain, Me Raguette96 baten berri ematen du 1774 eta 1781. urteetako dokumentuetan (ib. 159 eta 161), eta zehazki 1774. urtean Espainiara fleuret aux trois 0 eta gros bon aux trois 0 (gure sermoitegiko atal ezberdinetan aurkitu ditugun filigrana berak) motako paperak bidaltzen zituela seinalatzen du. Gogoan hartzekoa da ohikoa dela eskuizkribu bat eta berean paper ezberdinak (eta ur-marka ezberdinak, beraz) topatzea (Segurola 2001: 227). Alabaina, halabeharrez edo bestela, guk berreskuratu ditugun guztiak jatorri bera dute, hots, bilduma guztietan zehar (BFA, SS eta BFLko bildumetan) paper bera erabiltzen da: denak dira Bearnen XVIII. mendean kokaturiko Raguette papergileek eginak, denetan papergile hauek zerabilten hiru O marrazkia duen ur-marka dago eta guztiak mende horretan dataturik daude, 1768-1773 urte bitartean. Beraz, lehen frogatutako batasun kodikologikoari eta ondoren ikusiko dugun tematikoari paperen ur-marken batasuna gehituaz, badirudi ezar daitekeela kaier ezberdinen idatzaldien artean denbora tarte larregirik pasatu ez zela. Paperaren datek, gainera, testua datatzeko gutxieneko oinarria ere ematen digute: XVIII. 94 Cf. Gaskell (2001: 79); kontramarka paperaren ur-marka nagusiaren beste aldean jartzen zen ur-marka txikiagoa da, eta normalean bertan paperaren jatorria eta egilearen izena agertzen ziren. Segurolak (2001) berdin tratatzen ditu ur-markak eta kontramarkak, bereizi gabe. 95 BFLko 14 ur-marka irakurgarri hauetako gehienak errepikatzen dira, horregatik alerik osoena edo argien ikusten dena baino ez dugu irudira ekarriko. 96 Me laburdura ez du zabaltzen Nicolaï-k, baina egungo frantsesean oraindik erabiltzen den tratamendu bat da, jatorrizko Maître ‘maisu, jaun’ batetik eratorria. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 128 mendeko paperak egiten zenetik eta erabiltzen zen arte bataz beste gehienez urte beteko bizia izaten zuela gogoan harturik (Segurola 2001: 230), sermoitegiaren sortze data 1770-1780eko hamarkadara muga genezake edo, zuhurkiago jokatuz gero, XVIII. mendearen azken laurdenera. 4.1.3. Sermoitegiaren gaia eta egitura Lan honetan zehar “sermoitegi” hitza erabili eta erabiliko dugu testua aipatzeko, baina modu hertsian harturik, BFAko liburua eta BFLko sakramentuen gaineko sermoien kaiera baizik ezin dira halakotzat hartu, SSkoak eta BFLko gainontzekoak fisikoki lotu gabeko sermoi multzo bat baino ez baitira. Hala ere, gaur egun sakabanatuta egon arren, tematikoki ere argi dago sermoi guztiek batasun bat osatzen zutela, dotrinak jaso ohi dituen gaiak jorratzen baitituzte banan-banan: Sinisten dut edo Kredoa (BFAko guztiek), sakramentuak (BFL), aginduak (BFLko zortzik eta SSko bik) eta bekatu buruak (SSko lauk) —cf. Aguirre Asteasukoaren Erakustaldiak, J. M. Zabalaren Sermoiak (Villasante 2000) edo Añibarroren Doctrinas y sermones morales (cf. Altzibar 1992: 101). Sinisten dut otoitza, orduko ohiturari jarraiturik, hamabi ataletan banatu zuen egileak, eta atalok glosatu eta azaldu zituen sermoi banatan; horiek guztiak gordetzen dira BFA-ko liburuan. Atal horietako batzuetatik gai berezituak atera zituen: bederatzigarren artikulua bitan banatu zuen eta zortzigarren artikuluaren baitatik (Sinisten dut Espiritu Santuagan) Mendekoste egunerako sermoi bat atera zuen, guztira hamalau sermoi eskainirik Kredoari. Hauei erdaraz idatzitako sermoi bi gehitu behar zaizkie, bai eta bigarren sermoiaren osteko zuriunea aprobetxatuz egindako erdarazko oharra; beraz, guztira hamasei dira sermoiok. Sakramentuei buruzkoetan antzera: ohiko zazpi atalak daude ordezkaturik eta bataioari, aitortzari eta ezkontzari sermoi bina eskaini zien; guztira hamar sermoi eta, erdal sermoiak ere kontuan harturik, hamalau. Beste bi gaietan, ordea, hainbat hutsune dira: bekatu buruak zazpi izanik, SSn diren lau sermoien multzoari hirugarren, seigarren eta zazpigarrenaren gainekoak falta zaizkio; hamar aginduen inguruko sermoietan (SSko bi eta BFLko zortzi), bestalde, ez ditugu bigarren, bederatzi eta hamargarren aginduei dagozkienak. Sermoitegiak, bada, tarteko hutsune garbiak dituenez gero (hirugarren bekatua eta bigarren agindua), aski gardena da ez bide dela bukatu gabe geratu; aitzitik, pentsatzekoa da hiru bildumetan 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 129 gordeak baino sermoi gehiago zirela, agian oraindik nork daki hauek bezala nork aurkituko zain han edo hemen gordeak. Kredoaren eta Sakramentuen inguruko semoietan tartekaturik ageri diren erdarazko sermoiak ez dakigu garbi zertarako diren, baina betiere inguruan dituzten euskal sermoien gaiekin bat egiten dute. Hori kontuan harturik, lehen esan bezala, pentsa genezake sermoitegian idazlearen sorkuntza prozesuaren hiru faseren aztarnak ditugula ordezkatuak: (1) jatorrizko sermoiaren erdal laburpena, (2) euskal itzulpenaren zirriborroa eta (3) itzulpena txukun kopiatu eta atondurik kaier soltean. Hipotesi honen arabera, bada, lehenengo urratsean idazleak iturri gisa baliatu zituen erdal sermoitegi argitaratuetatik (cf. § 4.3.1.1) sermoiak aukeratu eta haien erdal laburpena sortzen bide zuen: horixe da, hain zuzen, tartekaturiko erdal sermoiek ordezkatzen duten urratsa. Kredoaren liburuxkan diren bi sermoiek kaier baten amaiera geratu diren orri zuriak aprobetxatuz egindako zirriborroak dirudite: sermoiotan zuzenean hasten da inolako izenbururik ipini gabe, laburduraz beteriko testua da eta letra euskal sermoietan baino arinago egina dela dirudi. Gainera, euren iturria aurkitu dugu eta biak beretik harturik daude, Jaime Baron-en Luz de la fe liburutik (cf. § 4.3.1.1); beraz, hauek lehengo urratsean leudeke: irakurritako erdal testuaren laburpenak baino ez dira. Bigarren urratsean erdaraz egindako laburpen horren itzulpena egingo zukeen idazleak, agian itzulpena egokitzat eman arteko idaztaldi bat baino gehiago egonik. Nolanahi ere den, urrats honen lekukotasun bakarra dugu, sakramentuei buruzko lana hain zuzen, eta honen arabera ondoriozta genezake pausu honetako testuak zirriborro kaieretan egiten zituela. Sakramentuen kaier hau itzulpenaren eta azken garbira pasatzearen arteko pausu batean kokatuko litzateke (cf. § 4.1.1 atala, non zirriborro bat izan litekeela iradoki dugun). Hemen, gainera, euskaraz hasten den sermoi bat erdaraz amaitzen da tarterik gabe: ez dakigu zergatik egingo zuen horrela, kasuistika oso zabala delako,97 baina argudio garrantzitsu baten aurrean gaude proposaturiko zirriborro kaiera dela baieztatzeko. Nola ez, garbira pasatzearen edo itzulpenaren momentuan gai horri loturiko testu berriak aurkituz zihoanez, bigarren urratsez gainera lehenengoaren zantzuak ere baditu kaiera honek: euskal sermoiekin batera lehen urratseko erdal 97 Posibleena da iturritik zuzenean itzultzen hasi eta zaila zela ikusirik laburpena erdaraz jarraitzea, baina hau ez da aukera bakarra eta baliteke, gauzak gehiago nahastuz, lehenengo urratseko erdal laburpena itzultzen zebilenean hau bukatu ez zuela ikusita, itzultzeari utzi eta erdal laburpena amaitzeari ekitea. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 130 sermoiak ere badira, aurrekoan bezala guztiak liburu beretik atereak (cf. § 4.3.1.1); hauek guztiak kaier bakarrean nahasturik. Azken urratsean (3), itzulpena txukun kopiatu eta atontzen bide zuen kaier solteetan eta honelakoak dira sermoi gehienak: bai BFAko euskal sermoiak eta baita SSko eta BFLko sakramenduez beste sermoiak ere. Gure edizioan sermoitegia sakabanatu aurreko itxuran berreraikitzen ahalegindu gara, diren urrats guztiak bilduz eta denborarekin sortu diren sermoien arteko loturak eta hausturak alde batera utzita, dagokion atalean (§ 7.1) azalduko dugunez. 4.2. Sermoitegiaren hizkeraren azterketa Testuaren materialtasunak eta tematikak sermoitegia sortzez lan bateratua dela erakusten digute, eta hizkeran ere gauza bera antzeman daitekela ikus genezake, ez baita ezberdintasun askorik sermoi batetik eta besteetarako honetan. Gainera, bertan islatzen den hizkera oso berezia denez, jatorriari buruzko hizkuntzaz kanpoko inolako daturik ez izateak are garrantzitsuago egiten du haren azterketa. Atal honetan, bada, testuko ezaugarri interesgarrienak deskribatuko ditugu. Ezaugarriok hautatzeko hiru arrazoitan oinarritu gara bereziki: (1) arkaismo zein berrikuntza izanik, testua historikoki kokatzeko argiren bat egitea; (2) testua geografikoki kokatzen laguntzea; (3) euskararen historiarako jakingarri izatea. Honela azpimarratutako ezaugarrietan oinarrituta ondoko atal batean (§ 4.4) testuaren kokatze historiko eta geografikoa egiteko aukera izango dugu. Testuko hizkera aztertzeko ohiko eskemari atxiki gatzaizkio, orain Mounole-ri esker (2011) batik bat sakonago azter daitekeen aditz sistemari atal berezi bat eskainiz bada ere: honela, grafia eta hotsak (§ 4.2.1), morfologia (§ 4.2.2), aditz sistema (§ 4.2.3), sintaxia (§ 4.2.4) eta aldaera lexikoak (§ 4.2.5) izango ditugu hizpide. Atalez atal, aukera dagoen guztietan, testuko lekukotasunak ingurukoekin konparatuko ditugu, metodologiak (§ 2.4.1.2) eskatu bezala, horretarako mugaturiko eremuan zehaztu ditugun aingura testuak erabiliz (§ 3.4). Horrezaz gain, interesen bat izan dezakeenean, euskara guztiaren datuak ere erabiliko ditugu, gehienbat Euskal Klasikoen Corpusa-k 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Delako hizkeraren hotsetara heltzeko bitarteko ezinutzizkoa izateaz gain, grafiak edozein egileren heziketaren eta ezagutzen berri eman diezaiguke, eta bigarren ikuspegi honi dagozkion ondorioak testuaren literatura eraginari buruzko atalean (§ 4.3.2.1) emango ditugu. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Gure testuan, testuinguru berean ez ezik hitz beretan lehian dira bi grafema hauek. Sistematikoki <j>z idazten ditu Jaun eta Ja(u)ngoiko; bestalde, joeragin, jaietza (< *jaiatza), jaio, jakintsu, jatsi, jan eta jasteko hitzetan j ~ y grafemen arteko aldizkatzea dago. Zehazkiago, <j> grafema dugu nagusi hitz batzuetan: joeragin 2 vs. yoeragin 1; 16 jai(y)o vs. 6 yai(y)o; 5 jaiyetza vs. 0 yaiyetza. Besteetan, ordea, <j> dago gutxiengoan: 4 jasi vs. 12 yasi; 3 jan / jaten vs. 40 yan / yaten eta jasteco 1 vs. 4 yasteco; jakin eta eratorrietan ere, nahiz eta jaquinsu 2 vs. 0 yaquinsu izan (cf. § 4.3.2.1.1.1.2), honen aldamenean 36 yaquin eta yaquituri 1 baditu. Adibideok ikusita, badirudi <y>ren alde egiten duela idazleak; honetan bermatzen gaitu mendebaldean datibo marka gehitzean aditz laguntzaileetan ere (yaco, yatan…; cf. FHV § 9.5) <y> grafia bakarra izateak. Grafiok zein hots adierazten duten edo dituzten erabakitzeko, lehenik eta behin gogoratu behar dugu gaztelaniaz <j> grafemak hasiera batean // hots palatala islatzetik /x/ belarea islatzera jo zuela, // > /x/ bilakabide fonetikoaren ondorioz. XVII. mende hasieran jada // > /x/ aldaketaren adierazgarri oso argiak daude (cf. Cano-Aguilar 2008a: 839); gure idazlearen garaian, beraz, bilakabidea gauzaturik zen eta <j> dagoeneko /x/ baino ez zuen adierazten gaztelaniaz. Euskaraz baina, grafia hori asimilatu zenean, *j legez berreraiki den hots palatalaren ondorenak adierazteko erabili zen. Hots honek [ j ] > [ š ] > [ x ] bilakaera izan zuen (FHV § 9), eta hizkera bakoitza bilakaeraren une ezberdin batean geratu zenez, <j> hots ezberdinak adierazteko grafia bihurtu zen, ahoskera ezberdintasunok grafian islatu gabe (FHV § 9.2). XVIII. mendean, euskal ortografiaz gogoeten barnean, Larramendik <j> latin erara ahoskatzea arautu zuen (ik. FHV § 9.3), eta Kardaberazek <i> idatzi behar zela aldarrikatu. XIX. mendean, berriz, Añibarro eta Zabalak <y> 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 135 grafia proposatu zuten honen eta <j>ren erdal ahoskera belarea ezberdintzeko edo (Urgell 2012: § 4.1.1; hemen ik. § 4.3.2.1.1.1.2). Hainbat argudio ditugu, oro har egileak <j> erabiltzen duela /x/ ahoskerarako eta <y> beste hots bat (*j-ren ondorengoa) islatzeko. Alde batetik, mailegu berrietan <j> dugu beti: jueza, judiyo… Bestetik, berriz, <y> berraurkitzen dugu ia beti ‘i + bokal’ testuinguruan sortzen den epentesian (criyedu, arguiye, misteriyo…), baita ‘Vj + V’ testuinguruan ere (baye, anaye, gueyego, sustreye…), tradizioari jarraiki.102 Horrezaz gainera, azpimarratzekoa da mailegu bat ere <y>z idatzi duela (yarro, cf. gazt. jarro) eta latinezko hitzak ere gehienetan <j>z gabe <y>z idatziak direla: yustitiæ, conyuguim, eyus…103 Ondare zaharreko hitzetako <j>k azaltzeko, berriz, bi aukera dira: edo idazlearen hizkeran *j fonemaren /j/ > /x/ hots aldaketa hastapenean egon eta ahoskeran ere gertatzen zen bikoiztasuna adierazi nahi dute aldizkatzeek (egun sartaldeko Orozkon /x/ ahoskera dago),104 edo aldizkatze grafiko hutsa da, orduko eta lehenagoko euskal idazleen ereduak baldintzatua. Lehenengo azalbidearen aldeko argudioak dira sartaldeko bizkaieran diren /x/-dun hitz markatuak dira, hauek baitira <j> grafia gehien darabiltenak: esan bezala, Jaun eta Ja(u)ngoiko hitzak salbuespenik gabe hala idatziak dira; eta sartaldeko hizkeretan belarez ahoskatzen diren hitz bereziak (cf. FHV § 9.2, 5. oh. Arrankudiagako adibideetarako) ditugu joeragin eta anaje, hauek ere <j> grafiarekin: anaje-k baina,105 <y>ren aldeko lerrokatzea hain da garbia (anaje 1 vs. 12 anaye), non azalpen fonetikoa biziki zailtzen baita. Honela, azalbide grafikoa jotzen dugu egiantzeko, aurreko adibide guztiak azalduko bailituzke: egileak gaztelaniaz ohiz kanpokoa den grafia bat hautatu du <y> idaztean, Beraz, pentsa genezake idazleak gutxi batzuetan <y> erabiltzeko erabakiari uko egin ziola, agian oharkabean, tradizioak hartaratuta (cf. § 4.3.2.1.1.1.2). Alabaina, azalpen honek ez du nahitaez balio beti <j>z idatzi dituen Jaungoiko eta Jaun-entzat, K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4.2.1.4 Txistukariak: islapena eta neutraltzea 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Hauekin batera, hiperzuzenketak ere baditugu, hala nola ecuci (behin, vs. 47 ecusi) eta goze ‘gosea’ (5 aldiz, vs. 14 gose). Adibide hauek adieraziko luke, sermoigileak euskaraz irakurtzeko nolabaiteko ohitura zuela eta (oharkabean beharbada) hitzak beste liburuetan ikusi zituen bezala itzuri zitzaizkiola (cf. §§ 4.3.1.1 eta 4.3.2.4). Ecuci eta goze hiperzuzenketek, bestetik, haren hizkeran txistukari frikarien arteko oposaketa galdua zela adierazten bide dute, eta uste horretan sendotzen gaitu mortifiquesiñoe edo acusesiñoeac bezalako mailegu gordinen idazkerak. Aldi berean, afrikatuak grafikoki ez bereizteak hauen arteko oposaketan zer gertatzen zen jakitea zailtzen badu ere, aberazac (behin, vs. 17 aberas) adibidea oposaketaren galeraren lekukotasuntzat har genezake. Buruhauste franko sortu zituen orduan eta gero ere, bestalde, /∫/-ren adierazpenak. Tradizioak <x> zerabilen, gaztelanian letra horrek noizbait izan zuen ahoskeraren bidetik (XVII. mende hasieran jada /∫/ > /x/ aldaketaren adierazgarri oso argiak daude, cf. Cano-Aguilar 2008a: 839).106 Behin gasho idatzi zuen egilea (hasiera batean gaso, gero gehituko dio h), geroago Añibarrok eta Zabalak proposatuko duten bezala (Urgell 1987a: 363; hemen ik. § 4.3.2.1.1.1.1); baina beste adibide guztietan hots hau <s>z adierazten du egileak: beraz, ase, artasea ‘artaxehea, artotxikia’, elesa, gaso, gueso, gasotu edo gosean107 (cf. § 4.2.1.10). Hau sendotzera dator gorago egindako hipotesia, hots, egileak oro har ordurako gaztelaniak zuen txistukari bakarraren <s> grafemaz baliatu zela euskararen txistukari (ia) guztiak adierazteko, <x> grafemaren /∫/ ahoskera zegoenekoz galdua baitzen.108 Bidenabar, honi dagokionez, gure testuak bi mailegu geruza lekukotzen ditu. Batetik, <s> grafia daramaten basetan ‘baxetan, jaisten’, basu ‘baxu’ eta cosidu ‘koxidu, hartu’, gaztelaniaz oraindik sabaiaurrekoa zutenean hartuak (zahar xamarrak, 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 4.2.1.5 Bokal bikoitzak 109 Talde honetakoak lirateke inesibo eta ergatibo singularreko adibideak, a + a > ea arauak ez dituztenak ukitzen; eta hauetan gainera antzeman dugu RUI erregela ez betetzeko joera duela egileak (cf. § 4.2.1.7). Honek pentsarazi digu ez ote den bokal bikoitzaren ondorioetako bat, aa luzeek bokalaren tinbrea mantentzeko joera hori eragin dutela, alegia. Hipotesi honen arazoa da bokal bikoitzen eragin horrek edozein bokal bikoitzetan izan beharko zukeela eragina; guk baina, deklinabideko kasu hauetan bakarrik ditugu honen adibideak. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Adizkietan ere baditugu azalgaitzak diren bokal bikoitzak: ditueesanac ‘dituenak’, deusees ‘dizkie’ edo eguiyeela ‘zegitela’ bezalako laguntzaile bakanekin batera, nolabaiteko taldea egiten dute erlatibozkoek: dagoeena ‘dagoena’ (vs. 72 dagoan- eta 2 dagoen-), diñoeena ‘dioena’ (vs. 10 diñoen-), 2 equiyeen- ‘zekien-’ (*edin) (vs. 1 equiyen-), eguiyeenean ‘zegienean’ (vs. 8 eguiyen-)… eta -la konpletiboek: estagoaala ‘ez dagoela’ (vs. 20 dagoala), eguiyeela ‘zegitela’ (vs. 3 leguiyela). Beste talde batekoa daiteke daiiegun, bigarren i-k kontsonante epentetikoa adierazten duela baitirudi (cf. 2 deiyegun). Aukera genuke azentua edo inolako gailur prosodikoa markatzeko baliabidetzat hartzea, lélengo hitzean erabiltzen duen tiletaren pareko (cf. § 4.2.1.1); honela ageri dira literatur bizkaieraren hastapenetan: J. A. Mogelen hasierako obretan, jatorrian bokal bikoitza zenari azentua jartzen dio, kontrakzioaren adierazgarri (Altzibar 1991: 624). Honela, gure jaunéeu adibidean balizko azentu hori markatzeko baliabide biak batera izango genituzke; azalbide honen arazoa da adibideok ezin direla ezagutzen diren azentu-ereduen barruan sartu. Honetaz gainera, erabakigarriagoa da bokalok ez direla non-nahi agertzen, testuinguru zehatz batean baizik: morfema mugan, alegia; eta azentuerarekin lotzeko aukera ezeztatzen du, bestelako zerbaiten markagarri direla Hauen testuinguruak oso ñabarrak dira: 2 genitibo, ablatibo bat, lehen hitzaren adibide bat, eta hiatodun partizipioa duen aditz bat (deseadu); eta bakoitzaren adibideak oso bakanak; beraz, egiantzekoa da pentsatzea idazte akats direla, alabaina, bitxitasun horregatik beragatik bere horretan uztea erabaki dugu . K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 144 iradoki; alabaina, adibideak gutxi izanik, ezin ondorio ziurrik atera. Honelakoak ditugu baita Mogelen idazkeran ere, Altzibarrek -aacaz erakoak aurkitzen ditu, berak koherentziaren bidez (hots, beste pluralen pareko legez) azaltzen duelarik (Altzibar 1992: 430). Ikusi denez, bokal bikoitzen jatorri zaharrenak (Mitxelenaren 1. eta 3. taldeetakoak; FHV § 5.3) galtzear dira bere hizkeran. Deklinabidean eta adizkietan, ordea, Euskara Zaharrean hasitako prozesua ez da amaitu, oraindik ere nabarmenak ziren egilearentzat bokal bikoitz horiek, ugari baino ugariago islatzen baititu, nahiz betibeti ez. Gainera, etimologikoak ez diren bokal bikoitz asko ageri dira testuan, hain zuzen ere bokal bikoitz etimologikoak ugarienik diren bi sailetan: deklinabidean eta adizkietan. Ez dira errazak azaltzen, batetik ez baitakigu zehazki nolakoak ziren bokalok: Mitxelenak zioen bezala “no esta claro si debe interpretarse fonologicamente como cantidad larga o bien como geminación de vocales” (FHV § 5.2); beraz ezin dugu jakin zehazki zer adierazi nahi duen gure idazleak bokalokin,117 ez eta zergatik markatzen dituen batzuetan eta bestetan ez: aipagarri izan daiteke bokal bikoitzen adibide gehienak a eta e bokalekin ditugula, eta argiki bokal bikoitza behar duten daquin (‘dakian’) edo andin (‘handian’) bakarrez adierazirik egotea. Guztiarekin, bestelako ezaugarrietan ere berezia den idazle baten aurrean gaude: bere hizkeran idazteari ekin zion, eta badirudi bokal bikoitzak darabiltzala (ondoko literatur bizkaieraren antzekotsu; cf. § 4.3.2.1.2.4), guk antzematerik izan ez dugun baliabidetzat. Bokal sudurkariak, egun zubereran baino gordetzen ez direnak, behinola orokorrak izan bide ziren, bilakabide orokor zenbaiten tarteko urratsak baitira: *VnV > VhV > VV (anate > âhâte > ââte > aate). Hala ere, normalean ezaugarria ez zenez idatziz adierazten (FHV § 1.2), datu positibo gutxi dira fenomenoaren hedadura eta iraupena ezagutzeko; baina jakin badakigu XVI. mendeko bizkaieran behintzat ezaguna zela, Madariagak eta Garibaik esplizituki aipatu baitzuten eta, bestalde, euren arrastoak antzematen baitira XVI eta XVII. mendeetako idazkietan: Kapanagak (1656) 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 146 arrastoa duten mendebaldeko beste adibideekin batera sar genezake: antzi / anztu / anzitu122 (ahaztu < *ãnãtz(i)(tu) < *anatzi), onstu (õhõstu < *onostu) (cf. FHV § 15.4). Adibideotan oinarriturik, beraz, suposatzekoa da semaiñe ‘zemaia’ hitzeko ñ-a kontsonante epentetikotzat jo beharrean (ik. § 4.2.1.8), hauen pareko litzateke, eta haren mugagabea (sermoitegian ageri ez dena, tamalez) *semai izango zela (Bizkaiko eta Arabako forma, bestalde; OEH, s.v. zemai). Alderantziz, mugagabean baino ez dugun estrami formak era mugatuan *estramiñe beharko lukeela pentsatu behar dugu (cf. OEH, s.v. estramina eta estrabi).123 Txandakatze hauek dudarik gabe bokal sudurkari zahar haien aztarnak dira, eta honek aukera bi zabaltzen ditu: edo hitzotan sẽĩ, õĩ, arrãĩ, mĩ, mãĩ, semãĩ, usãĩ eta estramĩ ahoskera mantentzen zen aztertzen ari garen hizkeran XVIII. mendearen bigarren erdialdean; edo, sudurkariak dagoeneko galduak izanik Mendebaldeko gainerako hizkeretan bezala, horren aztarna den sei ~ seiñe txandakatzea bakarrik gelditu zen. Testuak ez digu laguntzen hautua egiten: bokal surdurkariak markatzen ez dituenez, ez dago jakiterik jatorriz sudurkariak liratekeen Vi-z kanpoko diptongoetan zer gertatzen zen, hauetan ez baita berrezarketarik gertatu (cf. FHV § 15.4).124 Berez, azalpen bata eta bestea, biak dira berdin egiantzeko. Kronologiari begiratuta, ordea, bokal sudurkariak zegoeneko galduak zirelakoaren alde makurtuko ginateke, eta txandakatze hutsa baino ez dela mantendu proposatu. Antzeko egoera litzateke egun Gernika aldeko be vs. beian txandakatzea, adibidez (Lakarra a.e.), nahiz eta bigarrenaren oinarrian legokeen *bee ahoskera galdua izan. Hau guztiagatik ere, Mendebaldean (gutxienez bazter eremuetan) sudurkariak uste baino nahikoa gehiago iraun zutelako lekukotasun argia da sermoitegia (cf. § 4.2.3.10), eta berrezartzearen fase ezberdinak ikusteko beta eman digu: honela, berrezarketa (Ṽ)î+V hiatoetan bakarrik hasi bide zen (îês > iñes bezalaxe sêîa > seiña) eta geroago bakarrik hedatu analogikoki bere mugagabera (seiña → seiñ). Urrats honetan, kontsonantez hasten diren atzizkiak bokal bukaerako oinarria erabiliko 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Bonapartez gero garrantzi handia eman zaie hiatoetan gertatzen diren bokal eufoniei banaketa dialektalak egiterakoan. Oro har fenomeno nahiko berriak direnez, euskararen diakroniarako garrantzi gutxikoak zirela zeritzon Mitxelenak; baina, hala ere, ez zuen ukatu Bonapartek egotziriko balio dialektologikoa: aitzitik, ikuspuntu horretatik aztertu behar direla uste zuen (FHV § 5.1). Lan hau oraindik modu sistematiko batean eta euskararen geografia osoa bilduz egiteke dago; dena dela, halako eufoniak XVII. mende bukaeratik islatzen dira mendebaldeko testuetan behintzat eta, ondorioz, hizkera diatopikoki lekukotzeko ezaugarri garrantzitsua izan daiteke. Gai zabal honi heltzeko ez dago, dakigularik, zeri erreparatu behar diogun argitzen duen inolako lan edo metodo orokorrik; beraz, deskribapen honetan bi testuinguru hartuko ditugu kontuan: artikuluak eragindako hiatoak eta gainerakoak.132 Ezer baino lehen, baina, hiato ezberdinen eta testuan duten emaitzaren laburpen taula ekarriko dugu hona, irakurlearen lagungarri: 130 Honek lau ustezko salbuespen baino ez ditu, baina banan-banan ikusirik salbuespen ez direla ondoriozta dezakegu: especi bat-en oinarria -iV da (*especie); beste hiruretan -u sekundarioa da (-io > -iu asimilazioak eragindakoa): demoniu bat, erremediu bat, principiu bat. 131 Bi hauek baino maizago ageri da eta (2300 adibidetik gora), baina forma honek ez du testuinguru egokirik RUI erregela gauzatzeko. 132 Aldaketa hauek modu orokorrean ikertzen dituen lanik ez izateak (artikulurako ik. De Rijk 1970 eta Hualde & Gaminde 1997) testuinguru ezeberdinetan gertatzen diren aldaketen arteko erlazioak eta haien ondorio dialektalak jakitea galarazten digu; adibide batzuk ematearren, etxia egiten duten guztiek biar ‘behar’ ere egiten dute, eta etxie egiten dutenek bier? Buruba ahoskatzen dutenek suberte ere egiten dute? 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4.2.1.9 Diptongoak: bakuntzeak / gordetzeak eta -ien- > -in- bilakabidea 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Kontsonante sabaikariak sortzeko arrazoiak ñabarrak izan dira: batetik, esanahi bat eransten dute euren kide ez-palatalarekin oposaketan (honek dirudi erabilerarik zaharrena; FHV § 10.17). Horrela sortutakoak bat-batekoak dira eta ustekabean ager daitezke. Erabilera zahar hau, ordea, ahuldu bide zen (ibid.) i ondoko palataltze automatikoak garrantzia hartu zuen heinean. Azkenik, bestelako arrazoiengatik sortu diren kontsonante sabaikari eta sabaiaurrekoak ere badira, dela maileguen bidez sarturikoak, dela beste bilakabide fonetikoen bidez sorturikoak (bokal sudurkarien ondoko kontsonantearen berrezarketagatik, adibidez). Dialekto zein testu azterketetan sabaikari guztiak batera aztertzeko joera izan ohi da; alabaina, gure ustez gutxienez talde bi egin beharko lirateke mendebaldeko testu baten aurrean gaudenean: batetik, sartaldean antzinatik lekukotu den Vj(t)z > V(j)(t)x K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 155 i bokal osoaren osteko palataltzea (ixan, gixon…) Bizkaiko hizkera batzuetan baino ez da gertatu (FHV § 10.9); aurreko bilakabidea bezain hedatua ez egotea berriagoa den seinale litzateke. Testuko txistukarien grafia defektiboa dela eta, ezin txistukari frikariak aztertu, eta aditz laguntzaile batzuetan i osteko afrikatu palatalak baino ezin izan ditugu aurkitu: balichesu ‘balitzaizu’, lichequela ‘litzaiekeela’ eta isichatesan ‘itxi zitzaizkien’ (cf. § 4.2.3.11). Hauetan baina, badirudi sabaikaritzeak ez duela bokalak eragiten: aurretik beste bokal bat duen natxako-k (cf. FHV § 9.5) erakutsiko luke beste jatorri bat duela mendebaldeko hizkeretan izan aditzaren NORNORI sisteman den /t∫/ hotsak. Nahiz eta bizkaierazko hizkera zenbaitetan t, d edota -ld- eta -nd- hotsen sabaikaritzea arrunta izan gaur egun (eta XIX. mendean ere, nonbait; cf. Zuloaga 2011a: 244), testuan ez da halakorik suposatzeko adibide nabarmenik, dela hizkera hartan sabaikaritzen ez zirelako, dela idazleak grafikoki adierazi ez zituelako, (satus, gatusela edo satuesan bezalakoetan, palataltzea bainoago diptongoaren bakuntzea legoke, ik. § 4.2.3.3). Besterik da n eta l-z, hauetan adierazpen grafikoa bai baitago; hau, baina, kontuz ibiltzeko moduko bidea da kontuan hartuz gero; batetik, alderdi grafikotik sabaikaritasuna “no (...) se indica siempre de manera consecuente en los textos antiguos” (FHV § 10.3), eta bestetik, alderdi fonikotik: K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 143 Edaile aldaera gutxi lekukotua da, eta mendebaldetik urrun: Aezkoan eta Urteren hiztegian genuke, bai eta Goyhetche urruñarraren obran ere (OEH, s.v. edale); gainera, honen parean bi edale izateak, <l> bakarraz, arazotsua bihurtzen du palataltze automatikoaren adibidetzat hartzea. Forma bestela azaltzekotan, akatsa legez hartzeaz aparte, bi bide ditugu: <ll> grafia <l> hutsaren ordez dagoela suposatzea (eta hau litzateke adibide bakarra) edo estalgilla (<*estal + -gi + -le) bezalako hitz batean atzizkiak hartu duen formaren hedatze analogikoa izatea. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 157 honek pentsarazten du inV tesutuinguruan palataltze automatiko ahul bat badela, horregatik haren adierazpena defektiboa, eta berriz in# testuinguruan ez dagoela; honela zeinV bezalakoak sabaikaritze gabe adieraztea zein-en analogia grafikoa baino ez dela. Besterik genuke beno hitza, honetan <n>dun aldaera baita markatua dena, eta lehenik ere lekukoturik dago: OEH-ren arabera Iparraldean dugu bano, baina mendebaldeko VJ-n eta noizbehinka Lazarragarenean ere badira bano tankerakoak (OEH, s.v. baino). OEH-k berak iradokitzen du grafia defektiboa dela, baina hiru testu ezberdinetan forma bera aurkitzeak (VJ-n, gainera, beti dago palatalik gabe, cf. Ulibarri 2010a: 107), pentsarazten digu agian diptongoaren bakuntzea izan daitekeela beno honen oinarrian eta palatala ez izatea.144 Ondorioz, orokorrean, suposatu behar dugu testuak islatzen duen hizkeran palatalizazio automatikorik bazela bai txistukarietan, bai eta <n> eta <l> hotsetan ere, bokal artean aurkitzen direnean. Txistukariena orokorra da (zaharra delako seinale), baina aipagarri da ozenen kasuan hain gutxi izatea sabaikaria adierazita duten adibideak, hauetako zenbait (ulle, billosik) arrazoi ezberdinagatik bereziak direlarik. Honek bi azalbide lituzke: edo automatikoki egiten direnez grafikoki islatu ez izana (azalbide grafikoa), edo egilearen hizkeran beste batzuetan baino ahulagoa zen palataltzea (azalbide fonetikoa). Sermoigilearen garaiko beste idazle zenbaitekin konparatuta, badirudi bigarren azalbideak indarra hartzen duela: Añibarrorenetan (EL1-n behitzat) -(i)ll- eta -iñ- grafiek duten nagusitasuna ikusita (Urgell 1985: 98) edota Sarria eta Astigarragak dakartzaten adibide ugariak kontuak izanik (cf. Zuloaga 2010: 404 eta 2011a: 244). 4.2.1.11 Akatsak zuzentzeko baliabideak Sermoigileak tarteka <tt> grafia erabiltzen du (erratutti 7, deusett 14, egottea 43). Gogoan har genezake ohikoak direla XVII-XVIII. mendeen artean esangura fonikorik ez duten kontsonante bikoitzak bokal artean (cf. Real Academia Española 1741: 226). Alabaina, berak zuzenketetan bakarrik erabiltzen du, azpian datzana hobeto estaltzeko baliabide gisa: izan ere, lehenengo unean erratua, deusen eta eguitea idatzi zuen, eta hurrenez hurren <a>, <n> eta <it> ondo estaltzeko tt bikoitzaz baliatu zen. <y> K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Egun ablatiboa deitzen dugun -tik atzizkiak historia konplexua izan du: Euskara Arkaikoan atzizki honen oinarrian den -ti prosekutiboaren marka zen, ‘non zehar’ esanahiaz (atzizkiaren formaz, cf. § 4.2.2.2), ablatiboa -(r)ean eta -(r)ik atzizkien bidez adierazten zen bitartean. Lehen lekukotasunak baino lehenagoko garai batean erdialdeko eta ekialdeko euskalkietan ablatiboaren eta prosekutiboaren arteko oposaketa galdu eta -ti(k) berriak hartu zituen haien funtzioak (-ti oraindik ekialdean); mendebaldean, ostera, luzaro atxiki zitzaion bereizkuntzari: -ti(k) bidez adieraziriko ablatiboak ez omen dira 1737. urtera arte (Urkizu) lekukotzen mendebal partean (Lakarra 1984a: 182). Gure testuan ablatiboaren eta prosekutiboaren arteko oposaketak bizirik dirau (ik. § 4.2.2.2) eta, XVIII. mendearen bukaerako testua bada ere, ablatiboaren hiru atzizki zaharren arteko lehia lekukotzen da (ik. § 4.4.1): Ablatiboa adierazteko ezagutzen diren hiru markak145 ditugu testuan: batetik, -(r)ean marka arkaikoaren azken adibideak genituzke (cf. Lakarra 1986c: 646), bai eta -(r)ean ordeztu zuen -(r)ik atzizkia ere. Gainera, dagoeneko 1537an (Zugarragaren gutunean; cf. Padilla, Ulibarri & Urgell 2015) lekukoturik den eta biotatik sortu zen -(r)eanik pleonasmoa ere bada testuan. Formaren aldetik, -rean(ik) eta -rik baino ez dago, r-rekin: sabelerean, gorpuserean, mireanic ‘mihitik’, biosereanic ‘bihotzetik’ edo guisoneric bezalakoak ditugu testuan.146 Besterik da -(r)ean bat egitura, non r gabeko adibideak (egun batuan legez) non-nahi bizi baitira kontsonante ostean: mortaleen bat, dagoanen baten eta egunen baten, dudarik gabe atzizkia bere forma zaharrean fosildurik egoteagatik erabilera honetan. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4.2.2.2 Prosekutiboa eta motibatiboa Aurreko atalean esan legez, -ti prosekutibo zaharra mendebaldean bakarrik gorde zen euskara historikoan, luzaro gorde ere zenbait hizkeratan behintzat; eta ez bakarrik funtzioaren aldetik, forma aldetik ere arkaikoagoa dirudi mendebal inguru honek (cf. Lakarra 1986c: 647), ekialdean bezalahemen ere -k gabeko forma aurkitzen baita. -ti atzizkia konplexuago egin zen gainerako euskalkietan (lehenengo testuetarik jada: Lcc, Etxepare…): Lafonen ustez -ti zaharrari -(r)ik ablatiboaren analogiaz gehitu zitzaion azken -k; Mitxelenaren ustez, baina, -ti horri gehiturikoa -ka atzizki adberbiala da (Santazilia 2013: 265), eta ondoren -tika forma horrek bestelako bilakabideak izan zituen: dela -a galduz (-tik) dela azken bokala indartzeko -n gehituz (-tikan). 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 161 Gure testuak mendebaldeko tradizioarekin bat egiten du, bai formaren aldetik eta baita funtzioaren aldetik ere. Gure testua arkaikoa da arlo honetan (ere): XVIII. mendean zehar -ti(k) atzizkiak ablatiboaren balioa hartu zuen Mendebaldeko eremuaren ekialde eta erdialdean: Barrutiak oso aurreratua du ordezkapen hau (ca. 1720)151 eta Mogelen Peru Abarka-n (PAb, ca. 1800) dagoeneko -ti(k) da ablatibo forma nagusia, apur bat modernoagoa den Laudioko dotrinan (1828) oraindik –rik erabiltzen den bitartean. Olaetxeak (1763) -rik baino ez du, baina XVIII. mendearen amaieran hasten dira ablatibo adieradun -ti atzizkiak aurkitzen sartaldeko lekukoetan ere: Bermeoko hizkeran idazten duen De la Quadra bilbotarraren (Lakarra 1996a: 162) eta Etxebarriko Sarriaren lanetan (Zuloaga 2010: 408), adibidez, -ti(k) atzizkiaz adierazitako ablatiboak badira, oro har -rik erabiltzen badute ere. Prosekutiboko -ti atzizkiaz osaturiko marka dugu motibatiboa (-gaiti > gai + -ti), eta hauetan ere -ti eta -tik formen arteko lehia dago bizkaiera zaharreko testuetan. Gure testuan, zein bere aldetik dabiltza prosekutibo eta motibatibo formak,152 jadanik euren erlazio etimologikoa ahaztuta: betiere -gaitik forma berria darabil egileak: grandezeagaitic, ascogaitic, eurecaitic… Sermoitegi guztian sei salbuespen baino ez ditugu: segaiti (hiru aldiz), orregaiti (bi aldiz), bigaiti eta deungac gaiti (behin). Esate baterako, salbuespen hauen aldean, 208 segaitic eta 84 orregaitic bildu ditugu. 151 Data hau 152 Lakarrak prosekutiboen adibide legez aztertzen ditu motibatiboak (1996: 161); hala ere, hau berrikusi beharrekoa da, zeren eta, gure ustez, prosekutiboa eta motibatiboa epe eta moduetan bere kasa ibili baitira, beste testuren bat aztertzean iradoki dugun bezala (Ulibarri 2010a: 61 eta 84). Ikuspegi honetatik, testuetan -ti / -tik lehian egon, baina beti -gaitic izatea ez litzateke “beste nonbait entzun edo ikasitako forma jaso(ago)tzat zeukalako baliatu zuen forma” (Zuloaga 2010: 409), bere hizkeraren ezaugarri baizik. 153 Lekuko hauek -aren erako genitiboak erabiltzen dituzten arren Garibai Arrasatearrak bilduriko Milia Lasturko-ren poemetan badira erdiaen, andiaen bezalako r gabeko genitiboak. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 164 visiseric dichosoena (2-56) bezalakoetan ez dago erabakitzerik gisonai singularra edo plurala ote den, deusena horrek ‘diona’ zein ‘diena’ adierazi baitezake.156 Kontuak aterata, goian aipaturiko hiru adibide ziurrak alde batera utzita, 25 bat zalantzazko ditugu, non singular zein plural uler baitaiteke datiboa; eta hauen parean 100 adibidetik gora adiera plurala dutenak argiki; beraz, egiantzekoena da adibide zalantzazko hauek ere gehien-gehienak plural izatea. -ai singularrekoaren agerpen gutxi izanik ere, aurreko -an genitiboa (§ 4.2.2.3) bezain garrantzitsua da testua kokatzeko, ezaugarri honetan ere Arabako Lcc-rekin eta Laz-ekin (Bilbao et al. 2010: 197) lotzen baita eta, aurrekoa bezala, Bet-tik aldentzen (Zuazo 1998: 152). Bestetik, datibo marka laburra izanik (-i), fonema bakarreko datibo marka zaharrak mendebaldeko zenbait hizkeratan berrikuntza bat jaso zuen, hau luzatzeko joera alegia (Urgell 2001a: xc); oraindik egiteke dago honen banaketa geografiko eta kronologikoaren azterketa, baina erakusleetan XVII. mendetik aurrera behintzat badira luzatutako formak (Ulibarri 2010a: 114). Gure testuan ere -eri marka luzatuaren adibideak topatzen ditugu, izen berezi eta mugagabeetan: Adaneri, Jesuseri, Luiseri, arcaleri… marka zaharra mantentzen duen izen berezi bakarra Ezequieli (46-135) delarik. Bat zenbatzailean -eri baino ez dugu (bateri): dagoeneko Lazarragan lekukotzen da baina XIX. mendera arte ez da orokortzen bizkaierazko testuetan.157 Amaitzeko, lehenengo eta bigarren graduko erakusleetan ere mugagabearen marka -eri da: oneri (4 aldiz) eta orreri (behin). Lehenengoa XVII. mendeko Kapanaga eta VJ dotrinetatik aurrera lekukotzen da, eta bigarrena Kapanaga eta Kardaberazen bizkaierazko dotrinean ditugu XIX. mende aurretik. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Muga adlatiboak hainbat forma hartu ditu euskaraz; mendebaldean bertan -giño, -raino eta -ragiño ditugu. Formaz gainera, ezaguna da EGLU-k (I, 266) ezarritako atzizki honen eta arte postposizioaren arteko banaketa osagarria: -raino-k lekua adierazten duen bitartean, arte denbora kutsukoekin lotzen da. Hala eta guztiz ere, euskalkietan zehar bata eta bestearen arteko gurutzaketak kausitzen ditugu eta, nolanahi ere den, argia da kronologia ezberdineko baliabideak direla: batetik, -raino, deklinabide atzizkia den heinean, zaharragoa da arte postposizioa baino, eta bestetik, ziur da antzina Aukera honek, baina, arazo garrantzitsu bat du: ezin dugu testu honetan n osteko afrikatuaren neutraltzea badela frogatu txistukarien adierazpen defektiboa dela eta (ik. § 4.2.1.4) 159 XVIII. menderako jada -rantz > -rantx aldaketa gertaturik zen Orozkoko otoitzetako (ca.1739) gueugananch formak erakusten duenez (lehenago ere osterantxean dugu VJ-n); halere, ez da gaurko hizkeren deskribapenetan haren berri jaso: azken adibidea, hortaz, XX. mendeko Eribekoa (Zigoitia) litzateke (EI), bazterreko hizkera batekoa izateagatik nonbait. -rantz > -rantza aldaketa, bestalde, XIX. mende hasieran dugu lekukotua lehenengoz, forma bakarra izanik Sarriaren sermoitegian (Zuloaga 2013: 602). Mende berean analogiaz hedatu bide da txistukari sabaikaria eta -rantxa sortu: aldaera honetakoak dira beste lekukotasun guztiak, itxuraz dagoeneko -rantza baztertua baitzen hego-sartaldeko eremuan, salbu eta Orozkoko Zubiaur eta Olarten eta Arratian, EI-ren arabera. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 160 Hala ere, badirudi lehenago hedatuago zegoela sartaldeko bizkaieran bederen, Meñakan eta Bakion ere lekukotzen baita -giño aldaera (Gaminde 2007: 121), eta testu zaharretan Mogel bezalako markinarrak edo Mañariako Kapanagak ere erabiltzen dute. 161 Zuazok -raino orokorraren berrikuntzatzat hartzen du Burundako -raindo (2010: 200), De Rijk-ek proposaturiko berreraiketaren aurka. Testu honen lekukotasunak herbeheretarraren ustearekin bat egingo luke, -d- hori zaharra litzatekeela, alegia. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 168 Laburbilduz, batetik, adizkietako -no atzizkiaren erabilera, mendebaldean Lazarragagandik kanpo aurkitzen ez dena, XVIII. mendean lekukotzen du gure testuak. Bestetik, Añibarrorekin bat egiten du muga adlatiboa denbora kutsuko adieretan ere erabiltzean, eta amaitzeko, oraingoz adlatibo + artean Hegoaldeko egituraren lehen lekukotasuna dela esan genezake. Destinatiboa adierazteko ere forma bat baino gehiago bizi da mendebaldeko hizkeretan: funtsean, -(r)entzat, -(r)endako eta lehenengoaren aldaera modernoagoa den -(r)entzako (cf. Mitxelena 1978b, OC VII: 414). Dirudienez, -(r)entzat eta -(r)endako formak dialekto ezberdinetako testu zaharretan batera agertzen dira,165 eta ondoren hizkera bakoitzak berea orokortu zuen (Santazilia 2013: 272). Egun -(r)endako Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Nafarroa Garai gehienean (mendebaldeko hizkera batzuetan baino ez ei dago -(r)entzat: Bortziri, Larraun, Imotz…) erabiltzen da, eta Deba ibarrean, Durangaldeko hizkera batzuetan eta Goierriko mendebaldean ere badago, Lapurdin bien arteko lehia dirauen bitartean (Zuazo 2008: 247). Gamindek Bizkaian egindako azterketa Zuazoren datuekin bat dator: -(r)endako Bizkaiko sortaldera, Elorrio-Ermua ingurura, mugatzen da; beste lurraldeetan -(r)entzat eta bere eratorria den -(r)entzako lekukotzen ditu, elkarren arteko lehian (Gaminde 2007: 115). Gure testuan -entzat da bakarra: viciyoensat, pecadoreensat, neuresat, gustiyensat… 4.2.2.8 Artikulu zaharra eta zenbait berrikuntza berezi 165 Aztertzeke badago ere, posible izan daiteke bi formetako bat fase sparita-n aurkitzea zenbait testutan: hori iruditzen du Etxepareren adibideak aztertuta: -endako gehienetan erakusleetan agertzen da (zuiendako, harendako baina baita batendako ere), bestelako adibideek -entzat erabiltzen duten bitartean: ororenzat, berzerenzat. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 171 erako formak: honetan -atan artikulutzat hartua da, eta mendebaldeko hizkeratan artikulua gehitzeko erregela pairatzen du (-a + atan > -eatan). Hemen bokal bikoitzez hitz egitean aipaturiko saburdaatan, mendiyaatara eta egunaataguiño adibideak ere genituzke, bokal bikoitza gorabehera (bokal bikoitzen esanahiarako, ik. § 4.2.1.5), eta hauen parekoa genuke andiyeatan (4-29) adibidea ere.172 Honela, hizkera honetan artikuluarekin erlazionaturiko berrikuntza zenbait gertatu direla ikusten dugu; arrazoia artikulu urrunaren berrikuntzok antzematerik ez dugun konnotazio bereziren bat zutela izan daiteke, edo aski da pentsatzea artikulua fonetikoki luzatzeko (berrindartzeko) joeran; arrazoiak arrazoi, esan daitekeena da berrikuntza baten aurrean gaudela, euskal hizkera zaharrez dugun ezagutzaren arabera hizkera honetako esklusiboa dena. Amaitzeko, ez dugu aipatu gabe utzi nahi berrikuntza hau pluraleko absolutiboa eta singularreko inesiboan gertatu izana; hots, hain zuzen a + a > ea gertatu ez den eta a + a > aa luzaroen gorde duten bi kasuetan (cf. FHV § 5.3). XVIII.aren bukaera eta XIX.aren hasiera bitartean mendebaldeko partizipio zenbaitetan, ordura arteko testuetan nekez lekukotzen zen aldaketa bat gertatu zen: -adu > -au eta -idu > -iu bilakabidea, alegia (Añibarroren egoeraz; Urgell 2001: xcv). Testuan dagoeneko badira honelakoak, baina guztira oso ehuneko txikian oraindik: BFA eta SS-ko sermoiak erabiliz, -a(d)u partizipiodun 194 aditz dira, eta hauetako 99 -aduren adibideak baino ez dituzte, eta -au bakarrik dituztenak 49 dira. Bestetik bi formatako adibideak dituzten aditzak 46 dira. -i(d)u partizipioa duten aditzak, bestalde, 88 item dira eta hauetako 66-etan -idu baino ez dago, 6-etan -iu baino ez da lekukotzen eta azkenik 16 aditz ezberdin ditugu bi formatako adibideekin. Agerpen kopuruetan ere antzeko emaitzan aukitzen dira: 260 adibideetan -adu markarekin ditugu, -au amaieradun 73ren aldean. Partizipioaren gainean egindako formek (-rik, -ko eta antzeko beste atzizkiren bat gehitzen zaionean, alegia) antzeko emaitzak ematen dizkigute, K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 174 Ebanjelioak batera alkarturik itzulpenean ere badira aditzoinak, eta planteatu dugun aditzoinaren ibilbidea burutu dela ikusten dugu eta indikatiboetara hedatzen hasiak zirela aditzoinak: izan ere, obra honetan diren -adu aditzoinaren adibide guztiak indikatiboan dira jada: gerta zan, presta eutsen eta ezin salva da (Ciarusta 1991: 102). Honek, bada, gure hasierako hipotesia indartzen du, alegia, mendebal-sartalde eta hegoaldeko hizkera batzuetan ere oraindik XVIII. mende bukaeran aditzoinaren arrasto biziak175 topa ditzakegula, nahiz dagoenekoz fase sparita-n; eta ondoren indikatibora hedatu zirela, berranalisiaren bidez egun ezagutzen ditugun -a erako partizipioak sortuz. Bermeon gaur egun -a erako partizipioak nasaiki darabiltenez (Gaminde 2007: 140), De la Quadrak egiten duena aztertzea interesgarri zaigu. Argitaratzaileak dioskunez lagundu aditzarekin “subjuntiboan eta aginte eran hala aditz oina nola partizipioa” erabiltzen du (Bilbao 1997: 269, s.v. lagun), eta horren ostean “beste aditz batzuekin soilik aditzoina” aurkitu duela argitu. Orain artekoa ikusirik, ez zaigu arraro egiten “soilik aditz oinaz” erabiltzen diren aditz horiek guztiak -adu erakoak izatea: acorda(du), balija(du), goza(du), allega(du), allima(du) ‘animadu’ (ibid.). Kasu honetan, gurean ez bezala, idazle bermeotartuak ez du indikatibora hedatu. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4.2.3.3 Adizkietako pluralgileak 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 182 Berrikuntza antzinakoa da, Leizarragak bederen zaiteztez eta bitez erakoak baititu aginteran (cf. Lafon 1947 II: 112), nahiz Euskara Zaharrean ere oraindik han eta hemen -z gabeko formak aurkitu. 183 Gintean formaren 5 agerpenetatik 4 aoristo dira, zintean adizkiaren adibideetako bat legez; zitean-en adibide guztiak (38 orotara) ere bai. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia XVI. mendeko testuek dioskute egun alegiazko testuinguruetan baino erabiltzen ez diren l-dun adizkiek funtzio gehiago betetzen zituztela antzina; izan ere, lehenaldiko aditz bati laguntzen dion menpeko perpausetan ere erabiltzen ziren. Lau motatako menpekoetan aurkitu du Mounolek (2011: 30-1): K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Modu orokor batean esana da esaldi konpletiboetan zeharkako estiloaren marka zela; denborazko menpekoetan ordea, badirudi behin-behinekotasun nabardura bat ematen ziola esaldiari. Aldaik (2008a), bere aldetik, lehenaldi inperfektiboa adieraziko lukeen aurrizkitzat jotzen du, ondoren alegiazko balioa hartu zuena. Gure testuan, XVIII. mende bukaerakoa izanagatik ere, erruz aurkitzen ditugu honelako l- aurrizkidun adizkiak: XVI. mendean edozein adizkiren tokian erabili ahal zela dirudi; alabaina, gure testuan adibide guztiak subjuntiboaren eta lehenaldi narratiboaren funtzioan dira, ordurako eremua galduz zihoalako eta subjuntiborako espezializatu zelako seinale. Dena den, zenbaki absolutuetara joaz, l-dunak gailentzen zaizkie bestelako aurrizkiez (z- / ø-) markaturiko subjuntiboei: zehazki, l-dun 55 adizkien aldean 8 adibide baino ez ditugu. Funtzioari dagokionez, gehienetan lehenaldiko esaldi baten menpe dago; mota askotako aditzak agertzen dira perpaus nagusian (repartidu, emon, eroan, disponidu, sor izan…); hala ere, maizenik eskatu (8 esaldi), agindu (5), izan (4) edo gei egin / gedar egin (3) bezalako aditzekin erabiltzen du. Askotan agertzen da, halaber, gura + *edun egituraren menpe (8 adibide): bai adizkia lehenaldian denean (aurrekoetan bezala), baina baita ere egitura honen adizkia hipotetikoa denean, balio hipotetikoa markatzeko edo: estabenean preguntetan eleuquealaco gure esan leguiyoen eguiye (31-81),  guresoac, gure neuque nire verbac isen litean centellac (20-81)… Balio hipotetikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia -te eta -ke atzizkiek XV eta XVI. mendeetatik aurrera aspektuzko, denborazko eta moduzko hainbat funtzio hartu izan dituzte. XVI. mendean geroaldia, hipotetikoa (hipotetikozko baldintzaren apodosia), ahalera eta ustea markatzeko balio zuten (Mounole 2011: 32). Funtzio guztien artean, badirudi denbora markatzekoa dela zaharrena, eta honetatik balio modalak hartzen hasi zela: geroaldia adieraztetik ahalera adieraztera pasatu zen, alegia (ibid. 330). K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Bestalde, -ke-dun adibide guztiak esaldi nagusietan agertzen dira: adizkiek menpeko atzizki baten laguntza baldin badute (-lako, -en…) lei- eta leis- forma zaharrak erabiltzen ditu beti. Aingura testuetan, Laudioko dotrinek (1828, 1858), adibide gutxi dituzten arren, hemen bezala -ke gabeko aldaeren nagusitasuna erakusten dute (cf. Urkijo 1994: 144), eta antzera Ulibarrirengan ere: Gutunliburu osoan leike bakarra aurkitu dugu, lei erako 13 bat adibide diren bitartean. Hasieran te eta ke morfemak batera aurkeztu ditugu, nahiz dirudienez jatorriz atzizki bi izan, ziurrenera hasiera batean zeinek bere funtzioa zutela; alabaina, lehenengo testuetatik funtzio bera dute, bakoitza aditz mota batekin erabiltzen zirelarik. Lafonek (1943 I: 446-454) -te laguntzaile iragangaitzekin (izan, *edin) eta -ke iragankorrekin (*edun, *ezan, egin, *iron, etab.) erabiltzen zirela zioen; hala ere, -te atzizkia izan eta *edin-en adizkietan bakarrik erabiltzen da, eta hauetan ere aktante bakarra dutenean bakarrik. Hala bada, izan-ek eta *edin-ek bestelako aktanterik dutenean (datiboa edo alokutiboa) -ke erabiltzen da, eta atzizki honetaz besterik ez dago gainerako aditz iragangaitzetan (datorke, dabilke…) ere (Mounole 2011: 33). Badirudi, bada, -te fosildurik zela lehenengo testuetatik: areago, zubereratik kanpo (non gaur egun ere -te soila gorde den), osterantzeko euskalkietan -ke hizkia analogiaz hedatu da te-dun adizkietara, edo hau ordezkaturik edo berkarakterizatu eta -teke atzizki pleonastikoa sorturik. Forma pleonastiko hau XVI. mendetik aurrera lekukoturik dago leiteke edo zateke bezalako adizkietan (Mounole 2011: 33). Sermoitegian -teke pleonastikoa da garaile, haren garaiari dagokionez. Izan aditzean forma zaharra mantentzen duten elitzate eta nintzatean adibide bakanen alboan 32 litzateke-, 3 zateke-, bi nintzateke, eta zinatekean, sinatequez eta guiñatekean bana ditugu. *Edin aditzaren adizkietan ere -teke pleonastikoak dira nagusi, neiteke, gueiteke eta leiteke (16 aldiz), -ke gabeko 6 adibideren aldean: gatean, gaitean, seites, esinates, leiteala, leiteco. Gure aingura testu are berankorragoetan, Laudioko dotrinen (1828, 1858) *edin adibide apurrak –teke-dunak dira, eta berdin Ulibarriren lanetan.187 187 Aipagarria da oso gipuzkoarrei (Tolosako Juan Ignacio Mendizabali, Azpeitiako Ignazio Egibarri eta Zaldibiako Juan Ignazio Iztuetari) idazterakoan gipuzkeraz egin nahi eta lizake forma darabilela. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4.2.3.8 Helburuzko perpausetako -tzat Helburuzko perpausetan, menpekotasunezko ohiko -en/-(e)la atzizkiarekin batera bestelako baliabideak erabili dira helburutasun hori bermarkatzeko: batetik, zeren edo zergatik lokailuak, eta bestetik, motibatibo (-gatik) eta destinatibo (-tzat) atzizkiak (Mounole 2011: 81 eta 200). -tzat Euskal Herri osoan hedatua zegoenEuskara Arkaiko (Lazarraga, Leizarraga) eta Zaharrean; XVIII. mendean gipuzkeran (Larramendi, Otxoa Arin, Lubieta) eta lapurteran (Harriet, Etxeberri Sarakoa, Urte) ere bada (Mounole 2011: 200), behinik behin. Gure testuan ere nahiko maiz agertzen da; hona adibide guztiak: 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Baldintzaren protasiko ba- aurrizkiaz gainera, orainaldian eta hipotetikoan alba- (< *ahal + ba-) aurrizkia ere bada Etxepare, Leizarraga eta Garibairengan, eta K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Baldintza errealetan, XVIII. mendean orainaldiko apodosia orainaldiko perifrasiaren bidez (hots, trinkoa edo [aditz-izena + izan/*edun orainaldian]) egiten da eta geroaldikoa [geroaldiko partizipioa + izan/*edun] perifrasiarekin, nahiz eta azken hauetan orainaldikoa ere erabil zitekeen (Mounole 2011: 226). Lehenaldiko apodosiak, berriz, lehenaldiko perifrasia ([partizipioa + izan/*edun lehenaldian]; ibid. 230) erabiltzen da. Hauxe da sermoitegian aurkitzen duguna, XVIII. mendeko testu batean espero bezala: K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Testuan NOR-NORI-NORK indikatiboko laguntzailearen adizkietan bestetan ohikoa ez den sudurkari bat agertzen da. Sudurkari hau adizkiaren erroaren eta NORI pertsona markaren artean agertzen da beti; eta adibideak bakanak dira (birritan ageri den deunsen honen parean 28 deusen genituzke, adibide bat ematearren). Zerrendatxo honetan bilduak ditugu sermoitegi osoan diren formak: Sermoitegian bildu ditugun adibideak azaltzeko hiru irtenbide daude, gure ustez, guztiak arrazoi fonetikoei lotuak. Lehenengo irtenbidea ulertzeko aintzat hartu behar da 195 Adibide honetan berariaz idazten du n, lehenago idatziriko euqueala-ren gainean, hau zuzenduaz. 196 Oñati, Gatzaga, Gantzaga, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza, zehazki. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 193 deunsen erako forma (ia) guztietan beste -n bat ageri dela; hala bada, espero ez genuen n hori ondorengo sudurkariaren erreperkusiotzat har daiteke; hau da, deusen formaren azken sudurkariak bere tasuna aurreratu duela. Alabaina, azalpen honek ez du deunso forma azaltzen, eta geuke bezalako n gabeko adizkien auzia azaltzeke uzten du. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 196 119). Bizkaieran, inon baino luzaroago mantendu zen 2. pertsonaren -zu atzizkia pluralerako ere erabiltzea: izan ere, literatur bizkaieran oraindik bietara erabiltzen dituzte -zu-dun adizkiak, izenordainek bereizita (zu zara eta zuek zara, zuk dozu eta zuek dozu). Zabalak txartzat jo zuen erabilera hau, eta XIX. mendean non aurki genezakeen zehaztu: “Este defecto es bastante comun en los pueblos del Señorio inmediatos á dicha Provincia [Gipuzkoa, alegia], y por la costa se interna algo mas” (VRB 57). Zabalak marraztutako eremu horren barruan leudeke Markinako idazleak, eta honen adibideak badira f. Bartolome edo Astarloaren obretan (Urgell 2012: § 4.3.1.1); alabaina, eremua zabaldu beharrean gaude; batetik, Añibarrok ere badarabiltzalako, nahiz izan-en bakarrik, eta nahiz une batetik aurrera zara > zaree (batzuetan zaré) aldatuko duen (ibid.), eta bestetik, sermoitegi honetan ere bietara erabiltzen delako; baina Añibarrok ez bezala aditz laguntzaile guztietan (izan, *edun, egin) eta are adizki trinkoetan ere (markinarrak legez), eta ez izan-en bakarrik. Hona plural balio zaharraren zenbait adibide: Hala eta guztiz ere, dagoenekoz badira -zue berriaren adibideak ere aipatutako aditz guztietan, eta are tarteka -su eta -sue biak elkarrekin aurkitzen ditugu esaldi berean: 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 197 Ez dugu bata edo bestea aukeratzeko inolako legerik antzeman, ez testuinguruaren arabera, ezta aditzen arabera ere; alabaina, egilearen hizkeran bi formak, zaharra eta berria, lehian zeuden, nonbait. Lehiaren nolakotasuna ikusteko, sara/sare eta dosu/dosue adizkiak hartuko ditugu eta euren erabilera neurtu, lehenengoa noiz den plural ikusiz: sara-ren bi adibidek plural adiera dute, eta zazpi sare dira parean; dosu-k, berriz, bost adibide ditu plurala adieraziz, eta honekin 14 dosue ditugu. Zenbakiek argi asko erakusten dutenez, forma berriak lekua hartu du jada hizkera honetan; gainera, behin bederen egileak forma berriaren alde egin zuen berariaz: selan gure dosue euqui saguiyesala Christiñeu eguiyescosat (6-93) esaldian, lehenengo idatzaldian dosu idatzi bazuen ere, gero gainean -e gehitu zuen (cf. § 4.3.2.3). Mendebaldeko hizkeretan indikatiboaz kanpoko adizkietan egin laguntzailea erabiltzen da egun, baina testu zaharrek erakusten digute *ezan ere ezagutu zela antzina (ik. Lakarra 1996a: 181). Testu zaharrenetan, *ezan aditzoinarekin erabiltzen da, eginek partizipioa darabilelarik; eta beraz, badirudi egin-en bidezko perifrasia modernoagoa dela, ordezkatzearen historiak erakusten digunez (Mounole 2007). Azterketa kuantifikatiboak (Mounole 2007: § 3.2) erakusten digunez, Gipuzkoan *ezan eta egin batera erabiltzen ziren (txandakatzean, ik. Lakarra 1996a: 183), baina Bizkaian eta Araban *ezan aditzaren ordezkatzea gertatu zen egin-en alde. Arabako lekukoetan, XVI. mendean *ezan-ek emankortasuna galdua zuen eta laguntzaile bigarrenkari gisa erabiltzen du Lazarragak; bizkaieran, bere aldetik, lehenengo testuetan (RS, Garibai) emankorra bada ere, ondoko testuetan edo laguntzaile eihartua da (Mic, Cap, Amilleta) edo ez da erabiltzen (Bet, VJ, Egiaren kanta…). Hauen parean, XVIII. mendeko Barrutiak laguntzaile bigarrenkari gisa du agintera, eta Albeniz-ek laguntzaile eihartu legez darabil, dakartzan hiru adibideetako bi aginteran. Sermoitegiaren egileak egin darabil testuinguru guztietan, espero bezala XVIII. mendeko sartaldeko testu batean; haatik, aginteran *ezan-en adibide bat ere badugu, acabeesasu (45-70), zeharo aipagarri testuaren modernotasuna kontuan harturik. Hau noski, aurreko testuetan ikusitakoaren harira dator, Barrutiaren eta Albenizen egoera bertsua erakusten duelako, eta erakusten digu XVIII. mendeko sartaldean ere galdua zen *ezan-ek arrastoak bazituela aginteran fosildurik. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Euskara Arkaikotik Zaharrera bitartean gertatu zen euskal aditz sistema osoaren aldaketa sakonaren (Mounole 2011) alderdi ezagunenenetako bat beharbada Leizarragaren obran duen garrantziagatik lehenaldi narratiboan gertatua dugu: aspektu perfektua adierazteko lehenaldiko adizki trinkoak (aoristo trinkoa) eta egun irrealis-etan erabiltzen diren [aditzoina + *edin/*ezan] eta [partizipioa + egin] perifrasiak (aoristo perifrastikoa) erabitzen ziren. XVI. mendeko testuetan bi aoristoak ugari ditugun arren, artean aditz sistemaren denbora, modu eta aspektu erlazioak zeharo berrantolatzen zebiltzanez, sistema arkaikoaren azken aztarnak gutxika-gutxika galduz 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Honezaz dena dela, aoristo perifrastikoa nahiko erabilia da testuan, hain non parerik ez duen bere garaian. Adibide gehienak hirugarren pertsonari dagozkio, eta zehazki “hiperfosilduak” deitu ditugunetakoak dira: equion (equiun) eta equiyen formak, alegia. Hauekin batera, badira bestelako argumentuak dituzten adizki aoristoak ere, bai sitean, sin (< *zidin) iragangaitzak eta bai eguiyen (< egien / *egian) laguntzaile iragankorrak: Areago, bestelako pertsonekin ere lekukotzen da, hala *edin nola egin laguntzaileekin, Zabalak eta Azkuek Bizkaiko (eta Zabalak Arabako ipar-) mendebaldean aurkitu bezala. Hona hemen honako erabileraren adibideak: Aoristoaren eta lehenaldi burutuko perifrasi modernoaren arteko agerpen maiztasuna ikusi nahian, hiru sermoi aukeratu ditugu,209 eta aoristoko perifrasiaren 8 adibide baino ez ditugu aurkitu, egun erabiltzen den perifrasiaren 100 adibideren aldean. Alde nabarmen hau perifrasiaren testuinguruak murriztu izanak azaltzen du: gure sermoitegiko adibiderik gehienak hizlariak istorioren bat edo Bibliako pasarteren bat kontatzen duenean aurkitzen ditugu, edota beste norbaiten hitzak errepikatzen dituenean 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Araban, Gipuzkoako mendebaldean eta Bizkaiko ekialdean lekukotzen den ezaugarria da konmunztadurarik ez egotea objektu pluralarekin. Zabalak (1848: 57; cf. Lakarra 1996a: 188) honako adibide hau eman zuen: nik zuri gauza ederrac emongo deutsut. Komunztadura eza hizkerok gordetzen duten arkaismotzat jotzen da, plural komunztadurak aditzean berandu sartu den elementua baitirudi (cf. Ariztimuño 2013b: 371). Gure testuko adibideetan, oro har, komunztatzen da pluralarekin: Da immensoa betetan dituselaco ceruec eta lurrec bere essenciyegas, presenciyegas eta potenciyegas (1-23), emon eusesan documentu maravillosoac (6-7)… Komunztadura gabeko adibide bat baino ez dugu aurkitu, gustiyec dauque begui bi (38-62), baina gogoan hartu behar da bi-k oro har plural komunztadura badu ere (ik. OEH, s.v. bi), badagoela singularrean egiteko joera Euskal Herriko bi muturretan (cf. Ariztimuño 2013b: 371). Gainera, objektua aditzaren ondoren ageri da, eta zenbaitetan testuinguru hau hartu izan da aditzaren pluraleko komunztadura ez gordetzeko arrazoitzat (ik. Zuazo 1998b: 83; cf. Ulibarri 2010a: 69). Beraz, sermoitegiaren hizkera, antza denez, ez zen plural komunztadurarik ez duen eremu horretakoa. Datibo komunztadura aukerakoa Iparraldeko eta Nafarroako ekialdeko hizkeren ezaugarri berezitzat hartua da (cf. Zuazo 2008: 222). Hala eta guztiz ere, mendebaldean ere bazela erakusten dute Albenizek (Altuna 1995: 105) eta Añibarrok (Urgell 2001a: cxliii)210 bai eta, ikusiko denez, gure testu honek ere. Jakintzat eman ohi da datibo komunztadura ere (pluralekoa bezala edo are gehiago) aditzean berandu sartu zela, euskalkietan zehar txertatzeko duen molde aniztasunaren arabera (cf. Ariztimuño 2013b: 392). Beraz, mendebaldeko adibideon balio historikoa zein den erabakitzearren, Iparraldean egun aurkitzen diren murriztapenekin bat egiten duten begiratzea dagokigu. Ekialdeko datibo ezak211 honako murriztapen hauek ditu (Ortiz de Urbinak 1994): (1) izenordainekin komunztadura galtzea zailago da, (2) esaldiak ageriko datiboa badu, komunztadura ez egiteko aukera gehiago dago, (3) 3. pertsonetan komunztadura K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 204 eza errazago gertatzen da, eta (4) adizki trinkoetan komunztadura islatzeko aukera gehiago dago. Sermoitegiko adibideetan, oro har, murriztapen hauek betetzen dira: adibide guztietan aditza perifrastikoa da (4. murriztapena), guztiak hirugarren pertsonakoak ditugu (3. murriztapena), eta adibide bakar batean baino ez dugu izenordaina (1. murriztapena): sor ebesan penac emon leguisela berari (13-45). Halaber, adibide guztiek datiboa agerian dute (2. murriztapena): seuc gure dosuleco siguidu seure apetituei (45-139), quensaiten daude es solamente personai (13-92)… Añibarroren adibideetan ere, oro har, 2. murriztapena betetzen da (Urgell 2001a: cxliii).212 Fernández et al.-ek (2009), beren aldetik, ezinbesteko datibo komunztadura duten esaldiak eta hautazkoa dutenak aztertzeko gako zenbait eman dituzte. Hauen artean, aditzak behar duen predikatu motaren araberako azterketa proposatu dute; hots, datiboak betetzen duen theta-rola-ren213 arabera, komunztadura ezinbestekoa edo hautazkoa izango da. Luze joko luke aurkezten dituzten aldagai guztien araberako azterketak, baina zenbait urrats bederen eman nahiko genituzke. Fernández et al.-ren arabera, esperimentatzaile eta jabe theta-rola duten datiboek eta datibo etikoak ezinbesteko komunztadura lukete (Fernández et al. 2009: 358), eta hauek aditz iragangaitzetan aurkitzen direnez normalean, komunztadura eza nekez azter daiteke halakoetan (ibid. 365). Dena dela, honek ez luke adierazi nahi aditza iragankor edo iragangaitz izatea dela komunztadura ezaren gakoa, aitzitik, “gune sintaktikoa bera har daiteke azalpenaren oinarritzat, eta ez horren beste theta-rola. Ñabardura hau gogoan dugula, ez dugu espero iragankortasuna bera komunztadurarik gabeko datiboen gakoa izatea, iragankortasunari esker theta-rolen —eta hortaz, gune sintaktikoen— banaketa berezirik ez badago behintzat.” (ibid. 636). 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Artikulu mugatuaren sorrera VIII-X. mendeetan datatu da (Trask 1997: 199), eta ordutik aurrera testuinguru ezberdinetara hedatuz joan da: munduko hizkuntzetan jatorri normalena den (cf. Manterola 2006: 651) erakusle izatetik artikulu izatera heldu da, eta bilakabide honen azken helmuga izen markatzailea izatean datza; hots, behinolako erakuslea izen guztietan ageri den marka hutsa baino ez da (ibid. 657). Euskaran gaur egunean oraindik ikusten da erakusle > artikulu bide horretan urrats ezberdinak egon direla eta datu dialektologikoek ere horren berri ematen digute (ibid. 659), zeren eta, besteak beste, mendebaldean egun artikuluarekin bakarrik egin daitezkeen egitura zenbait ekialdeko hizkeretan oraindik ere ez baitute artikulurik behar ; alabaina, testu arkaikoetara joaz ikusten dugu mendebaldean ere halaxe zela lehenago. Dotrinazko Sermoitegi honetan ere aurkitu ditugu zenbait, artikuluaren gramatikalizazioaz arduratzen diren ikertzaileentzat interesgarri bide direnak. Manterolaren arabera (2006: 661-2), hiru testuingurutan aurkituko dugu mugagabea ekialdeko hizkeretan: (1) esaldi existentzialetan (bada jende kanpinean erakoak), (2) predikatuetan (Ez da polit horren egitea) eta (3) mugatzailerik gabeko objektua plurala denean (bertsu kantatzen izan gira). Lehenengo taldeko adibiderik ez dugu aurkitu; bigarrenari dagokionez, ezaguna da atributua dela mugagabea luzaroen atxiki duten osagaietako bat (cf. Mitxelena 1979c, OC VII: 301) eta, beraz, agian ez da harrigarria gure testuan ere lantzean behin agertzea halakorik: 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 207 izenekin baizik ezin da kontraste hau egin, aditzaren aspektua ez-burutua denean” diosku Manterolak (2006: 662), eta gure beheko gustu claru eta pecatu sintagmek murriztapen honekin bat egingo lukete, bietan aditzaren aspektua ez-burutua baita.216 4.2.4.4. Hitz ordena: genitiboak, erlatiboak eta ezezko perpausak Testu zaharretan egun erabiltzen diren ordenaz bestela antolatzen dira zenbait elementu, eta hau lotu izan da aitzineuskaratik euskara historikora izandako aldaketa tipologikoarekin (cf. Lakarra 2005: 421). Hasteko, egun izenaren ezkerretara jartzen den genitiboa arestian oraindik eskuinera zihoan (Reguero 2013: 449 e. hh.). Leku-genitiboa askoz hobeto lekukotzen da, eta oso berandu arte: Milia Lasturko ezagunetik hasi eta XIX. mendean J. P. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Dakigunez, erlatibozkoaren ordena zaharra ere izenaren eskuinean agertzea zen (cf. Urgell 2012: § 4.4). Ordena honetako erlatiboak ere topatu ditugu sermoitegian: K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Erlatiboen kokapen hau, genitiboarena bezala, XIX. mendeko idazleetara heldu zen, eta Larramendik bere gramatikan egungo ordena hobetsi zuen arren (Urgell 2012: § 4.4), idazle zenbaitek badarabilte: Mogel eta Lardizabal ezagunak dira erlatiboa eskubian kokatzeagatik, baina idazle gehiagotan ere aurkitzen da maiztasun ezberdinekin: Larramendi bera, Mendiburu, Añibarro… Lagin bera erabiliz, hauek dira sermoitegiko datuak: 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Beraz, gure testuak mendebaldeko joerarekin bat egiten du: oposaketa galdugordean da, eta indartuak hasi dira arrunten lekua hartzen; honela, forma indartuok nonnahi ager baitaitezke, arruntak ez bezala: 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 4.2.4.6 Ahaleraz: ezin eta ahal partikulak K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 217 Aginteran ez ere badago: es eguisu euqui, es eguisu adulterioric… guztiak e- hasieradun adizkietan; beraz, baliteke azpian *eze egizu izanda, idazleak ez egizu gisa berranalizatu izana. Alderantziz, indikatiboarekin erabilitako eze bakar bat ere badago, ese eudesan echi, eta honetan ere e- hasieradun adizkia izanik, aurreko adibidearen kontrakoa gertatu dela suposa dezakegu, i.e., *ez eudezan > ezeudesan > eze eudezan. Gure testuan den ugaritasunaz gainera, formaren egiazkotasuna bermatzen du F. Iturriaga Ugaoko abadeak egindako itzulpenak (cf. § 3.4.2), honetan ere esebegui permitidu aurkitu baitugu. Forma honek azalbide bi lituzke, gure ustez: edo Mitxelenak berreraikitako *eze-ren mantentzea izatea, edo berrikuntza, zehazki ze-ren indartzea. Lehen aukeraren alde letozke testuan aurkitu ditugun beste arkaismo handi xamarrak, baina egiatan handia litzateke *eze-ren arrastorik ere ez izatea inolako testutan, eta XVIII. mende bukaeran hizkera batean gordea izatea. Honegatik, egiantzegoagoa deritzagu bigarren aukerari: ordurako ez/ze oposaketa ulertu ez, eta ze zaharra ez orokorrarekin birmarkatu behar izan zuketen (i.e., *ez + ze), forma pleonastiko bat sorturik. Ze forma mendebaldeko ipar-sartaldean gaur egunera arte heldu da subjuntiboan: Azkuek (1923-25: § 690) esaten digu bere garaian “se oye en varias comarcas del mismo dialecto [=bizkaiera]”, Mundakako adibide bat aipaturik, eta Gamindek (1995: 550 eta 2007: 191) Plentzia aldeko gaurko euskaran subjuntiboarekin erabiltzen delako adibideak eskaintzen ditu. Hego-sartaldean ere gorde bide zen, P. Agirregoikoa zeanuriztarraren 1774ko sermoietako ze daigun adibideak erakusten duenez (cf. Etxebarria 2005: 116); XIX. mende hasieran Basauriko Astigarragaren lanetan aleren bat aurkitzen da (Zuloaga 2011a: 255-6). Oraindik gaur egun ze horren aztarnak auki ditzakegu zein partikulan (cf. hurrengo atala). K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Atal honetan sermoitegia irakurtzean deigarri suertatu zaizkigun hitz eta egitura bereziak aipatu nahi ditugu. Badakigu euskal lexikoa eta haren interpretazio geografiko eta historikoa ez daudela behar bezala aztertuta, eta oro har bere historiaren alderdi gehienak aztertzeke ditugula oraindik. Ezaguna da lexikoa dela hizkuntzaren atalik aldakorrena; honezaz gainera, dokumentazio arazo handiak ditu azterketa geografikoari ekiteko orduan, oso zaila baita hitz baten banaketa zaharra ezagutzeko beharko genituzkeen lekukotasunak nahiko izatea, Menéndez Pidalek gaztigatu bezala (ap. Lakarra 1986c: 644); eta Pidalek dokumentazioa ugari duen hizkuntza batez diharduelarik, nola ez ditugu arazoak izango gurea bezalako tradizio idatzi berankor eta urrian? Gaitzerdi, Orotariko Euskal Hiztegiari esker gaur egun dokumentatutako hitz gehienen historiaren ikuspegi on xamar bat, batzuetan bikaina, eskura dugu. Atal hau hitz eta aldaeren metaketa izan ez dadin, taldetan banatuko ditugu hizpide ditugun hitzak. Lehenengo eta behin, hitzen aldaera arkaikoei ekingo diegu; bigarrenik, hizkera kokatzeko baliagarri izan daitezkeen aldaerei, eremu hartan espero ez dugun hitzen bat ere gehituta; hirugarrenik, gutxi dokumentaturiko hitz eta aldaerak bilduko ditugu, eta amaitzeko hapax edo erdihapaxtzat jo ditugunak. Arkaismoetan, hemen hitzaren eben (6-34) aldaera zaharra lekukotzen dugu (hala ere, behin baino ez, emen 31 aldiz ageri den bitartean). Forma hau, Iparraldean ez ezik, Lazarraga, Garibai, Ibarguen-Cachopinen kronikan eta Landucci-ren hiztegian lekukotzen da (OEH, s.v. hemen) XVI. mendean. Era berean erloju (16-139, 38-94) erabiltzen du ‘ordua’ adieran, garaiko beste testuetan ere aurki dezakeguna: De la Quadrak (1784) erabiltzen du (Lakarra 1983a: 64), eta OEH-k Oñatiko eskuizkribuetako eta Añibarroren adibideak bildu ditu (OEH, s.v. erloju). Bizkaieran lekukotzen ez bide den aditz-izena + artio egitura (cf. OEH, s.v. artio), sermoitegian adibide bi hauetan badugu: ydiguitartiyo (5-26) eta ileitartiyo (7-7), eta EKC-k Zabalaren adibide isolatu bat (pekatuaren bide eta pelleburuak itxi artio) gehitzen dio gure lekukotasunei (EKC, s.v. artio). OEH-ren arabera, Hegoaldean artioren adibideak Nafarroan bakarrik aurkitzen dira (OEH, s.v. artio), baina gure sermoiak erakusten du mendebaldean ere ezaguna zela noizbait. Nahi izan aditzaren adibide bat ere badugu: Eta nai badosu yaquin segaitic dan eriosea beño deungago murmuredoren miñe esango deusut (26-95), mendebaldeko K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Atal honetan Dotrinazko Sermoitegia idatzi zen testuingurua miatuko dugu, besterik ezean testuak berak eskaintzen dizkigun datuen eta zantzuen argitara. Penintsulan sermoigintzak jasan zuen bilakabidea azaltzetik hasiko gara (§ 4.3.1), eta testuinguru hartan Sermoitegiak erabil zitzakeen iturriak bilatzeari ekingo diogu (§ 4.3.1.1). Hurrengo atalean euskal sermoigintzaren historiaren zertzelada batzuk emango ditugu (§ 4.3.2), honek literatur hizkuntzaren garapenean zer-nolako eragina izan zuen ulertu nahian. Honela, Dotrinazko Sermoitegia XVIII. mendeko gainerako testuen artean kokatuko dugu (§ 4.3.2.1), Larramendiren eraginez lantzen ari zen Hegoaldeko euskararen gramatizazioaren ezaugarrietan arreta berezia jarririk. Amaieran, azterketaren emaitzak izango ditugu hizpide (§ 4.3.3): batetik, egilearen testuinguru sozio-kulturalari buruzko datuak bilduko ditugu, bai testutik kanpoko argudioak, bai hizkuntz argudioak erabiliz (§ 4.3.3.1); bestetik, literatur K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 224 hizkuntza erne berriaren hastapenak definitzeko lehenengo hurbilpen bat egingo dugu (§ 4.3.3.2). 4.3.1. XVIII. mendeko Hegoaldeko (euskal) sermoigintzaz Sermoitegiak, ur-marken bidez XVIII. mendearen bigarren erdialdean kokatu badugu ere, oraindik ilunune asko dauzka, zuzenean konpontzen errazak ez bide direnak. Zeharbidez, bada, uste dugu garai hartako sermoigintzaren ikuspegi orokor batek lagunduko gaituela sermoiok zertarako egin ziren eta non ekoiztu zitezkeen argitzen eta, ondorioz, egilearen zertzelada batzuk lortzen. Hego Euskal Herriko testua izanik, sermoigintza hispanikoari buruzko lanak eta gogoetak izan ditugu gidari, euskal sermoigintzaz diren lan apurrak albo batera utzi gabe, noski. Herrero Salgadok (ap. Fernández Rodríguez et al. 1983: 35, 1. oh.) egindako orduko sermoien sailkapenaren arabera, gureak “misioi sermoien” barruan kokatzen dira. Misio sermoiek, oro har, XVIII. mendean izan zuten garairik oparoena, orduan konturatu omen baitziren elizgizonak sermoiak zirela herriak Elizaren doktrinarekin zuen loturarik garrantzitsuena (ibid. 39) eta dotrina kristauaren irakaspenetan sakontzeko modurik zuzenena. Hala ere, sermoitegien historia eta idazteko estiloa zentzu zabal batean aztertzeko, lehenagotik zetorren inertzian murgildu behar gara. XVI. mendean iraultza ideologiko bat gertatu zen Europa osoan, eta iraultza horren eragina gizartearen bazter guztietara iritsi zen. Italian XV. mendean sortu zen Errenazimentua Europara zabaldu zen, eta mugimendu kultural honek iturrietara itzultzea aldarrikatu zuen (Villegas Paredes 2008: 8). Iturrietara itzultze honek zientzietan sorturiko ondorioen artean232 garrantzitsuenetako bat izan zen Egia bilatzeko orduan ikertzaileek balio gehiago emango zietela argumentu eta frogei autoritateei baino; eta honek, noski, ordura arteko erlijio kristauaren pentsamendu tradizioa ere astindu zuen. Testuinguru honetan hala Erreforma protestanteak nola Kontraerreforma katolikoak predikazioan lortu zuten armarik boteretsuena, ez bakarrik nork bere doktrina defendatzeko, baita aurkariei erasotzeko ere (ibid. 10). Predikazioak mundu katolikoan hartu zuen garrantzia nabarmena da Trentoko kontzilioak aldarrikatu zituen ohituretan; izan ere, igande eta festa egunetan 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 225 derrigorrezko predikazioa ezarri zuen, herria hezteko bide bakarra legez (Fernández Rodríguez et al. 1983: 36). Honezaz gain, Errenazimentuak oratorian ere eragina izan zuen: predikariek Antzinateko testuen eta hauen erretorika moldeen bitartez Erdi Arotik landu eta erabiltzen ziren eskolastikaren erretorika eraberritu zuten. Honela bada, ordutik aurrera sermoigileak Antzinateko autore paganoen testuak eta hauen erretorika baliatzen hasi ziren (ibid. 36). Espainian, predikazioa bi helburu nagusitarako lantzen hasi zen: batetik, ortodoxia katolikoa defendatzeko eta, bestetik, Mundu Berrian fede kristaua hedatzeko. Estilo erretorikoaren aldaketari Tomás de Villanueva eta Juan de Ávila bezalako sermoigileek eman zioten hasiera XVI. mendean, eta orduan agertu ziren frai Luis de Granada bezalako predikari entzutetsuak. Garai honetako sermoien ezaugarritzat jo ditzakegu idazle paganoen testuak erabiltzea, errealismoa, hizkuntza aberastasuna eta arimen salbazioa lortzeko zuten ardura. Hala ere, XVI. mende bukaeran eta XVII.aren hasieran, Barrokoaren agerpenarekin batera, korronte honen gainbehera etorri zen (Fernandez Rodríguez et al. 1983: 36). Barrokoan sermoien (eta, oro har, hitzaldien) edukia ez da entzuleetara arrazoiaren bidez bakarrik heltzen: aitzitik, hizlariak entzuleen zentzumenak liluratuz haien gogoa harritzea bilatzen du. Honetarako, hizkuntza erabiltzen da, tropo eta figura erretorikoen bidez: metafora ausartek zentzuak harritzen dituzte, deskribapenak eta eguneroko egoerekiko konparaketak ideal berriaren menpe jartzen dira. Hala ere, ikuspuntu estetiko eta literariotik, oro har, sermoien kalitatea eskasagoa da:233 gaiek sakontasuna galtzen dute eta hizlariak entzuleen goraipamena bilatzen dute (Villegas Paredes 2008: 34). Ondorioz, sermoiak zentzugabekerian erortzen dira, pulpituak “komikoen eszenatoki” bihurturik, garaikoen esanetan. Iturri eta estilo klasikoak baztertzen dira eta haien ordez mitologia erabiltzen da, ulergarritasuna zailtzen duena eta herria nahasten (Fernandez Rodríguez et al. 1983: 36). XVIII. mende hasieran, Espainiako idazle zenbaitek (Feijoo, Macanaz edo Mayans) egoera gaitzetsi eta sermoiak egiteko modua berritzeko ahaleginak egin zituzten. Neoklasizismoaren garaian gaude, eta honek dakartzan argitasun eta soiltasun irizpideek duten ondorioetako bat izango da “la convicción de que para llegar a discurrir y escribir bien es necesario y suficiente practicar la frecuentación de buenos modelos” 233 Kontuak orokortzeak egoeraren sinpletze bat dakar beti, garaiak izan zituen ñabardurak ezkutatzen dituena: orokorrean gainbehera doan garai honetan idazle finak ere badira, XVI. mendeko estiloa jarraitzen dutenak (cf. Herrero 1968). K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 226 (Cerdán 1985: 58). Sermoigintza berritzeko ahaleginean eredu on horiek, idazle klasikoez gainera (Ciceron, Quintiliano), batzuek XVI. mendeko Errenazimentuko sermoilariengan bilatuko dituzte, Frai Luis de Granada edo Santo Tomás de Villanueva bezalakoetan, eta beste batzuek XVIII. mendeko Europan (gehien bat Frantzian) sortu ziren molde berrietan (Fernández Rodríguez et al. 1983: 39; Cerdán 1985: 58). Joera berri honen ondorioz, sermoi asko idazteaz gainera, Erreinu osoan (hala Espainian bertan nola Ameriketan) sermoigile entzutetsuak agertu ziren, bai fraide ordenatan eta baita apaizen artean ere, eta haien idatziak sermoitegietan bilduak izan ziren, gainerako elizgizonen lagungarri izan zitezen. Inprentak honelako liburuen merkatu oparo bat sortu zuen, idazteko ohiturarik edo gaitasunik ez zuten predikariek eta abadeek iturri eta ereduak behar zituztelako seinale. Ez dugu aurkitu XVIII. mendeko sermoitegi argitaratuek izan zuten hedapen eta merkatua aztertzen duen lanik, baina badirudi etekin handia atera zitzaiela XVII. eta XVIII. mendeetako liburugintzan.234 Sermoitegiaren egilearen heziketari eta ibilbideari buruzko datu gehiago aurkitu nahian, iturriak ere bilatzen aritu gara. Iturrien miatze honetan hitz eta pasarteak liburuetan bilatzeko aukera ematen duen google book web-orria erabili dugu (<books.google.es>) era ezberdinetara: batzuetan latinezko pasarteak sartu ditugu, bestetan esanguratsuak izan litezkeen testu zatien itzulpenak (geuk egindakoak)… Hala eta guztiz ere, onura nabariez gain, erreminta honek baditu zenbait muga, bilaketa nahi genukeen bezain zehatza izatea eragotzi dutenak, batez ere digitalizazio eskanerrak liburu zaharren letrak ezagutzeko izan ohi dituen arazoengatik (tintaren kalitatea dela, orbainak edo eskuz egindako aldaketak direla…): hala bada, jatorrizko testuan tercero, vuiesse vedado dena bilaketa-testuan ter cerOjVuieífe vedado ager daiteke; beraz, askotan zori kontua ere bada jatorrizko testua topatzea, eta bilaketak banan-banan egiaztatu behar izan ditugu argazkiko testuan. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 227 Ezertan hasi aurretik komeni da esatea azaleko bilaketa bat izan dela, sermoi guzti-guztien iturri zehatza bilatzeko asmorik gabekoa. Gainera, gure eskarmentuaren arabera, orduko sermoitegietan ohikoa zen batak bestearenetik zatiak zuzen-zuzenean hartzea, gero ikusiko dugun bezala, eta ondorioz gure sermoitegiko pasarte batzuk liburu batean baino gehiagotan aurkitzen dira. Arazoak arazo, bilaketa honek emaitza oparoak izan ditu: zenbaitetan sermoiaren iturri zehatza aurkitu dugulakoan gaude eta, nolanahi ere, ziurtasunez esan dezakegu XVIII. mendearen erdialdean argitaratu ziren sermoitegi zenbaiten itzulpen laburtu eta egokituak direla gure sermoiok (bidenabar, honek gure datazioa bermatzen du; ik. § 4.1.2); hau argiago ikusten da erdal sermoietan, haien hitzez hitzeko kideak topatu baititugu, ondoko adibidean ageri denez: K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Bestetan, zoriak lagundu ez eta ezin izan dugu sermoiaren iturria aurkitu, garaian inprimaturiko sermoitegi kopurua kontuan izanik (cf. hemen, 234. oin-oharra) normala denez. Dena dela, pasarte solteren bat bederen identifikatu ahal izan dugu orduko sermoi liburuetan. Honelakoetan, bada, ez dakigu gure egileak handik eta hemendik harturiko pasarteak elkarrekin josiz sortu ote zuen sermoia, ala identifikatu ez dugun beste sermoitegiren bat erabili zuen. Gure idazlearen lan moldea ikusirik (§ 4.1.1), aukera biak lirateke egiantzeko: posible daiteke hainbat sermoitegietako materialak erabiliz berak erdal laburpen bat moldatzea, eta ondoren euskeratzea; edo bestela, XVIII. mendeko sermoi-liburuen arteko eraginak ezagututa, posible da pasarte berdinak, edo bertsuak, liburu batean baino gehiagotan aurkitzerik;236 are gehiago, nahiko arrunta zen halakoak egitea liburu inprimatuetan, orduan ez baitzegoen gaur egungo “egileeskubideen” kontzeptu bera,237 beraz, identifikatu ez dugun liburu argitaratu bat izan 236 Adibidez, 14. sermoian (Credoen amargarren articulue) kontatzen da Gregorio santuak Tiridaten Armeniako erregearen kortea txerri bihurtu zuela. Pasarte bera, ia hitzez hitz, sermoien iturri den Juan Martínez de la Parra-ren Luz de verdades católicas, y explicación de la doctrina (1705) eta beste zenbaiten iturri izan daitekeen (ik. beherago) Jaime Baron y Arin-en Luz de la fe y de la ley (1752) liburuetan aurkitzen da; alabaina, sermoi liburu biek pasarte bera badute ere, ez dute gure 14. sermoiarekin bat egiten bestelako ataletan. 237 Erretorika klasikoak zituen erregela eta arauetako bat imitatio-a zen, hau da, estilo egokia lortzeko lehenago idatzitako obra onetan oinarritzea (Pardo Lesta 2001: 956). Hala ere, XVIII. mendeko zenbait idazlek baliabide hori idazkeraren helburu bilakatu zuten, hau da, norberak esan nahi zuena inork aurrez dotore idatzi bazuen, bertakoa kopiatzera mugatu ziren (ib. 958). Idaztearen ikuspegi hau XVIII. mende bukaeran aldatu zen, Erromantizismoaren atarian, eta idaztea poiesis bihurtu zen, sorkuntza alegia, eta originaltasunaren bila abiatu ziren idazleak (Ehrlicher 2007: 152). Gure egilea bi garai haien artean zebilen arren, argi dago aurreko garaiko erretorikari begira egiten zuela lan, eta bere iturriak ere garai haren barruan kokatzen direla. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 231 daiteke iturria. Pasarte solte hauen adibide zenbait dakartzagu ondoren, balizko iturriaren erreferentziarekin batera: K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Sermoitegiaren deskribapenean esan dugunez (§ 4.1.1), badirudi lehenik erdal sermoi baten laburpena egin ohi zuela erdaraz, eta ondoren honen euskal itzulpena; bada, iturrien azterketak hipotesi hori indartzeko aukera eman digu. Erdal sermoien iturrietan iturri ziur berri bat aukitu dugu: lehendik ziurtzat jotzen genuen Martínez de la Parra-ren Luz de verdades católicas liburuan dute jatorria sakramentuen gaineko kaierean diren erdarazko lau sermoiek, eta Kredoaren gaineko zatian diren beste bi erdal sermoiak hasieran euskal sermoien balizko iturri gisa eman dugun Baron y Arin-en Luz de la fe y de la ley liburutik atereak dira zuzenean (ik. goiko adibidea). Honela, erdal sermoi guztien iturriak ditugu hemen, eta hauek ziurtzat emanik argi gelditzen da egileak ez zituela zuzenean hitzez hitz kopiatu eta itzuli iturrietako sermoiak, baizik eta laburtu eta egokituak, beste une batean euskarara itzultzeko, nonbait. Erdal iturri hauetaz gainera, ezin dugu ahaztu euskal produkzio bat izan zela sermoitegiaren data inguruan (1747-1785), urria izanik ere; eta eurei buruzko ezagutza bazuen gure idazleak: grafiaren azterketaren bidez (§ 4.3.2.1.1.1.1) jakin izan dugu euskal iturri bat bederen erabili zuela, Olaetxearen dotrina (1763) alegia. Dotrina izanik, ezin da esan halako sermoiaren iturria dotrina bera denik, baina gai horri buruz Olaetxearenean ageri diren galdera-erantzunak moldatzen ditu bere sermoiaren sarrera gisa. Pasarte hauetan behintzat Olaetxea bilbotarrarekiko zorra argia da: 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Nola ez, iturri hau aurkitu izana garrantzitsua da oso testuaren hizkera aztertzean agertu zaizkigun zenbait zalantza eta uste argitzen dizkigulako; baina gure idazleak Olaetxearen testuari egiten dizkion aldaketek ere argigarri asko emango dizkigute, dela sermoilariak bere hizkeraren berezitasunei buruz, dela literatur hizkuntzaz dituen iritziei buruz. Olaetxearen eta gure sermoigilearen testuen arteko konparaketak emaitza interesgarri asko eskaini ahal digu, eta luze joko luke gai honek behar duen zehaztasunarekin hemen jorratzea, honegatik, atal berezi bat eskaini diogu lanari (§ 4.3.2.4), konparaketaren emaitzak eta hauetatik atera daitezkeen ondorioak bilatzeko. Iturri zuzen hauen azterketarekin, sermoigilearen lan egiteko moduez jabetzeko aukera dugu; nahiz halako lan batek “permitirá conocer mejor las estrategias de traducción y composición” (Bilbao 2014: 167); gainera, gurean egin dugun lanak euskal iturri bat ere aurkitzera eraman gaitu eta honekiko konparaketa bitartez, egileari buruzko hizkuntzaren eta hizkuntz ezaugarriekiko jarreren ezagutza sakonduko dugu, Mitxelenaren aurreko hitzak gogoan (ik. § 4.3.2.4). 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 235 txikian, erdarazko beste batzuetan oinarrituta daudela (askotan Mendiburuk berak aitortu bezala; cf. Altzibar 1992b: 339),238 baina ez da ikerbide hori garatu idazlearen behar egiteko modua zehazteko. Gure lan honen bidez aurrera dezakegu, beharbada, egileen lan moldean, Dotrinazko Sermoitegiak egile hauetako batzuen artean ohikoa zen prozedura antzemateko lehen lekukotasun ona baita. Izan ere, aipagarri deritzogu hemen ikusi dugun bere lan moduak Larramendik sermoilariei egindako kritikan gaztigatzen duen metodoarekin duen aldeari. Hasteko, hona Larramendiren hitzak: Beraz, Larramendiren arabera, orduko predikariek, predikari txarrak haren ustez, erdal sermoia prestatzen zuten lehenik, eta pulpituan bertan ekiten zioten euskaraz esateari (“passan á hablarlo”). Gure sermoilariak, ordea, aldez aurretik euskal itzulpena egiteko eta modu txukun eta garbi batean idazteko beta hartzen zuen, testuaren euskal itzulpenean (bere gaitasunen arabera, noski) arretatsu dabilela erakutsirik. 4.3.2. Euskal sermoigintza eta literatura Gure sermoitegiko erdal iturriek erakusten dutenez, Espainiako XVIII. mendeko testuinguruan kokatu behar dugu Hegoaldeko euskal sermoigintzaren sorrera eta garapena. Lehenago, Trentoko Erreformak herria hezteko sorturiko beharrak bultzaturik hasi zen Eliza euskara erabiltzen predikuetan eta dotrinak argitaratzeko orduan, elizbarrutian euskaldunak zituzten apezpikuek eskatzen zuten bezala (Intxausti 2004: 837): Kalagurriko239 1602 eta 1700ko sinodaletan, erabaki zen euskaraz predikatu behar zela herri euskaldunetan eta urtero katexima argitaratu behar zela elizbarrutiko hizkera ezberdinetan (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa aipatzen ditu), betiere erdal testuarekin 238 Añibarrok ere badirudi euskal sermoien lehenengo zirriborroak erdaraz lantzen zituela: Altzibarrek (1992a: 103) idazle honen hastapenetako sermoien katalogoan “Doctrina sobre bayles” erdal sermoi baten eskuizkribuaren berri ematen digu, eta bere ustez Misiolari Euskalduna sermoitegiaren dantzei buruzko zatiaren zirriborroa dateke. 239 Ezaguna denez, elizbarruti honetan ziren Bizkaia gehiena (Enkanterriak salbu), Arabako lurrak (Gobiaran eta Artziniega ingurua izan ezik) eta Gipuzkoako Deba arroa, bai eta Nafarroako Lana harana ere (ik. Lizundia 2008: 472; cf. baita Mounole & Gómez 2012: § 1.2.2, 9. oh.). K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 236 batera (Urquijo 1923: 336). Dena dela, badirudi XVI. mendean Espainiako sermoigintzak bizi izan zuen “lehenengo loraldi” horrek euskal letretan ez zuela eraginik izan: Sancho de Elsoren (1564) dotrina galdua eta Betolazarena (1596) baino ez ditugu ezagutzen (besterik egon zitekeen arren, cf. ContTAV § 5.2.8), eta euskal sermoilarien aipamen batzuk alde batera utzirik (Mounole & Gomez 2012: § 1.2.2), ez bide da orduko lanaren laginik heldu. Gabezia hau loturik egon liteke XVI eta XVII. mendeko Euskal Herriko Elizak bizi izan zuen aztoraldiarekin: Batetik, beste eremuetan bezala, Erreformaren ideiak ―Iparraldean nahikoa hedatu zirenak― penintsulara sar ez zitezen kontrol hertsia ezarri ziren euskal portu eta bideetan; baina bestetik, garrantzi handiagoa izan zuen Inkisizioak garai horietan euskal lurretan egindako sorginkeriaren aurkako prozesuek, honakoek errepresioaren bidezko “doktrinatzea” eragin baitzuten (Madariaga 2004b: z/g). Euskaraz eskolatze faltak ere eragin zuen Hegoaldean euskal testu gutxi inprimatzean: Iparraldean goi-mailakoak eta ertainekoak oraindik ere euskaraz moldatzen ziren, latinarekin (orduko kultur hizkuntzarekin) batera, eta honek esan nahi du euskaraz irakurtzen ikasteko aukera izan zutela, ororen eskola delakoaren bidez nolabait (cf. Oyharçabal 2001: 32), eta hauek euskal liburuen hartzaile bihurtu ziren; honen ondorio litzateke euskal literatura garai horretan eta leku horretan piztea. XVIII. mendetik aurrera baina, frantsesa kultur hizkuntza legez sartu zen goimailako eta ertainekoen artean, latinari kultur hizkuntzaren lekua kenduz, eta orduan frantsesa irakurtzera jo zuten (Oyharçabal 2001: 33). Hegoaldean, berriz, XVI. mendean gaztelania zen jada kultur hizkuntza, eta euskaldunak errege austriarren gortean indarra hartzen hasi ziren heinean, euren senitartea mailaz igotzeko gaztelania beharrezkotzat jotzen zuten (cf. Imizcoz 2008: 95). Honegatik, Trentok eraginda inprimaturiko dotrinak ez bide ziren inolako irakurleentzat pentsatuak, aitzitik, elkarrizketa erara taxuturik daude abadeentzat direlako, herri xehe eskolatu gabea ahoz hezteko, errepikatuz eta kantaraziz (Altzibar 1992a: 40), eta maila apaleko dotrina liburuxka batzuetara mugatu zen orduko argitalpen lana (Oyharçabal 2001: 37). Gauzak XVIII. mendean aldatu ziren, ordea; batetik, Euskal Herriko errepresioaren bidezko doktrinatzea amaiturik, bide pedagogikoari heltzea erabaki zuen Elizak, eta horrek euskal lurretako misioen garapena ekarri zuen (Madariaga 2004b: z/g). Bestetik, Ilustrazioak lehenengo eta liberalismoak gero zekartzaten ideia aurrerakoien kontra egiteko bidea ere izan ziren misioak (cf. B. Altuna 2003: 65 eta Madariaga 2004a: 190). Misioen garapenak, Neoklasizismoaren estetika eta 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 237 erretorikaren ildotik,240 XVIII. mendeko oratoriaren berritzearekin bat egin zuen, eta testuinguru honetan euskal idazkera ere suspertu bide zuen: aipagarria litzateke euskarazko Hegoaldeko lehen sermoi ezaguna 1708koa izatea (Etxebarria 2007), Kalagurriko elizbarrutian, eta Nafarroako elizbarrutikoa ere 1729koa izatea (Ondarra 1981). Misioen bidezko predikazio moldea ordena erlijiosoen eskuetan geratu ziren, oratorian prestatuago bide baitzeuden eta, oro har, apaiz sekularren heziketa eskasa eta euren parrokia beharrak zirela eta. Bereziki jesuita, frantziskotar eta domingotarrek hartu zuten beren gain misioak, baina misiolari karmeldarrak eta kaputxinoak ere izan ziren (Madariaga 2004b: z/g). Dena dela, sermoigintza berritze honen aurrekariak (baita gaztelaniaz ere) jesuitak izan ziren (cf. B. Altuna 2003: 95, Madariaga 2004b: z/g): hauek dira euskal lurretan (eta baita hemendik kanpo ere, cf. Gelabertó 2003: 73) lehenengoak predikatzen, eta ez da kasualitatea izango euskarazko lehenengo sermoigile esanguratsuak ordena honetakoak izatea (Madariaga 2004a: 506-7). Euskarari dagokionez Larramendiren inguruan bildu ziren sermoigileak, andoaindarra izan baitzen predikazioan hizkuntza molde jasoaren beharraz jabetu zena: bere inguruko idazleok sermoiak prestatzen zituzten, dela ahozko jardunaren oinarri, dela pulpitutik irakurriak izan zitezen. Larramendi ez zen mugatu predikaziorako hizkera jaso hura aldarrikatzera; aitzitik, garaiko giroa bere alde erabili zuen lana gauzatzeko: XVIII. mendean herria hezteko ardura zabaldu zen agintarien artean (cf. Imizcoz 2008: 95) eta kezka zegoen herria nork eta nola hezi behar zuen; beraz, Larramendik euskararen aldeko bere egitasmoa plazaratzeko kezka hura sintonizatu eta sintetizatu zuen, eta lanabesak (gramatika, hiztegia) ipini zituen egingarri izan zedin (Urgell 2012: § 1.2.1). Jesuitekin batera, frantziskotarrak ere241 goiz hasi ziren misiolariak prestatzen: horretarako Zarauzko misiolari eskola sortu zuten 1746an (Villasante 1974a) eta hortik sermoigile esanguratsuak atera ziren: lehenengo belaunaldiaz ezer gutxi dakigu, baina K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 238 bigarrenean Palacios, Agirregoikoa, Garai, Arteta edo Sarobe bezalako predikariak ditugu, euren lanak idatziz jasotzen eta gordetzen hasi zirenak, eta hirugarrenean Añibarro eta Zabala. (Urgell 2001: xix; cf. Etxebarria 2005). Mendearen azken urteetan misiogintzaren “monopolioa” lortu zuten frantziskotarrek josulagunen erbesteratzearekin batera (1767); alabaina, Konbentzio Gerraren (1793) ondorioz “makina bat jazarpen, egozketa eta eraso jasan behar izan zituzten Zarauzko fraideek” (B. Altuna 2003: 110). Jazarpen hauen berri ematen digu Zarauzko komentuaren kronikak: orduan fraideetako batzuk preso eraman zituzten eta komentua arpilatu zuten (Villasante 1974a: 299). Era berean, Independentzia gerran (1808), exklaustrazio agindua eman zuen, fraide-arropak kendu eta sekularrez janztea, eta predikatzea eta aitortzak egitea debekatu zien (ibid. 301), baina honen aurretik agindu zieten “que antes de salir entregasen al Gobierno Francés todos los efectos de sus Conventos por inventario, [...] libros de la biblioteca [...] y todos los papeles del Archivo con sus escrituras” (ibid. 302). Debekuen ondorioz,242 fraideek ezin izango zuten misiorik egin, eta herria hezteko beharrak eraginda apaizek sermoigintzan parte hartzen hasiko ziren nonbait: Mogel osaba-ilobak (cf. Altzibar 1992a), Agirre Asteasukoa (Ozaeta 2010) edo Mutiloako abade izan zen Gerriko (Aranburu et. al. 1995) lirateke honen lekuko.243 Nafarroaren kasuan, badirudi euskarazko misiolariek ez zutela izan beste lurraldeetan izan zuten indar bera: honen arrazoiak ez dira argiak baina ezaguna da, batetik, Iruñeko apezpikuak Zarauzko misiolariekiko erreparoak izan zituela (Madariaga 2004a: 508), eta ordena erlijiosoei misioak egiteko baimenak apurka-apurka ematen zien, beti ere eragozpen eta oztopoekin. Bestetik, Nafarroan beste misiolari kolegioa bazen, Oliten, zeina “se dedicaba a misionar por Navarra, Burgos y Rioja en lengua castellana” (Madariaga 2004a: 505). Bi baldintza hauek eragingo zien elizbarrutiko apaizei herri euskaldunaren heziketaren ardura hartzeko, eta horregatik ezagutzen diren Nafarroako XVIII. mendeko sermoiak parrokietan aurkitu dira (cf. Camino 2003: 42-52 Nafarroako erdialdean aurkitu sermoiez). Predikazioaren bidez hizkuntza lantzeko kezka hedatu zen, eta hizkuntza idazteko lehenengo urratsak eman ziren: hasiera batean sermoilariek euren buruarentzat idazten zuten, euren misioetan baliagarri izan dakizkiekeen kartapazioak atonduz, edo 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 239 bere ordenakideengan pentsatzen, besteek ere erabil zitzaten. Honela, ahoz erabiltzeko sermoiak idaztetik argitaratzeko sermoiak idaztera pasatu ziren idazleek, norberarentzat edo hurbileko pertsonentzat idaztetik besteentzat idaztera. Sermoitegi hauek, inprentarako prestatuak ziren arren, argitaragabe egon ziren urte askotan eta beranduago argitaratu ziren: horixe gertatu zen Mendibururen Irakurraldiak lanarekin (cf. Altuna 1982), eta baita Palacios frantziskotarrak zituen “dos tomos de sermones para su publicación” (Villasante 1961: 18); modernoago, gauza bera gertatu zitzaion Añibarroren Misiolari euskalduna-ri (cf. Urgell 2001: xxxii e. hh.). Gainerako elizgizonentzat egindako lanabesak (sermoitegiak nagusiki) aparte, beste lan batzuk ere ekoiztera ekin zioten misiolariek eurek: eliztarrentzat egindako liburuak. Izan ere, garai horretan udal eskolen bitartezko eskolatzea hasi zen: eskolatze hau ia beti erdaraz egiten bazen ere (cf. Imizcoz 2008: 95), irakurle potentzialak ugariarazi zituen eta garai aproposa izan zen misiolariek bestelako pentsonentzat ere idazten hasteko. Irakurle potentzialen hazkundea bere helburuen alde baliatzearren, predikariek euskaraz irakurtzeko deia zabaldu zuten (Kardaberaz, Mendiburu…). Honen fruituak garaiko testuen helburuetan ikusten da: Kardaberazen dotrinaren lehenengo edizioa (s.d. [ca.1762]) “Cura jaun ta escola maisuai” eskainia dago; Olaetxearen dotrineko bigarren argitalpena, ordea, hitz hauekin amaitzen da (Olaetxea 1775: 166): Bigarren motatako obra hauek argitaratzeko aukera izan zuten, bezero kopuru handiagoa izango baitzuten, eta orduan hasten da euskal liburuen zabalkundea eta moldiztegietan bere lekua izaten: halakoak dira Kardaberazen Cristavaren bizitza (1744) edo Mendibururen Jesusen Bihotzen Debozioa (1747). Honegatik ez da kasualitatea lehenengo liburu entzutetsuen idazleak misiolaritzan aritzea,244 eta 244 Kasu zenbaitetan misioetan bertan saltzen zituzten euren obrak: ezaguna da Palaciosek Ramillete Espiritual (Gasteiz, 1765) liburua urte horretan Gasteizen egin zituen misioetan saltzeko idatzi zuela (Villasante 1961: 16), eta Añibarrok Lora Sorta espiritualac (Tolosa, 1803) izenburupean itzuli zuenean ere helburu berarekin egin zuen: “mixio-ondoan jendeari oroigarritzat partitzeko” (Villasante 1956, ap. Urgell 1988: 10). K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 240 josulagunak izatea gainera (sermoigintzan hasi zen ordenakoak, alegia): Basterretxea,245 Kardaberaz, Mendiburu… Gipuzkoarrak izanik eliztarrentzat idazten hasi ziren lehenengo sermoilariak, normala da lehenengo liburuak ere hizkera horretan idatziak izatea. Hala ere, ez ziren beste lurraldeetako hizkerez ahazten eta Kardaberazek, Larramendi bere maisuaren bidetik, bizkaieraz idazteko beharra aldarrikatu zuen, esanez “animen oneraco, Bizcaico, Nafarroaco, ta Guipuzcoaco iru Dialectoetan escribitcea, guztiz premiazco, ta gauza chit bearra da” (EBO 63). Eta aholkua praktikara eraman zuen, aurretik gipuzkeraz argitaraturik zituen liburu bi bizkaierara itzuliz eta laburtuz: Cristiñau dotrinea (CatV, ca. 1762) eta Jesus, Maria, ta Joseren devociño batzuc (devociño batzuc, 1764).246 Honek noski, ez du esan nahi Kardaberaz hutsetik hasi zela bizkaiera lantzen, aitzitik, aurretik argitara ziren bizkaierazko liburu zenbait ezagutzen zituen: jakina da devociño batzuc liburuaren hitzaurrean Kapanagaren dotrina aipatzen duela, eta badirudi erabili ere erabili zuela mañariarraren dotrinaren hizkera eredutzat (cf. Salaberri Muñoa 2004: 91). Baina josulagunaren aholkua ez zen bere lanetara mugatu eta Bartolome Olaetxeak jaso bide zuen (Salaberri Muñoa 2004: 97-98),247 eta sermoilaria ez izan arren (XVIII. mendeko apaiz sekularra baita Olaetxea) mendebaldeko dotrinen historian beste katebegi bat gehitzean, hizkera jasoago horren beharra ikusten eta islatzen du. Hizkera landuaren beharraz hernaniarraren liburuak irakurriz jabetuko zen, nonbait; izan ere, bere dotrinaren bidez badakigu Kardaberazen lanen berri bazuela: Dotrinan 245 Villasantek Larramendi aurreko idazletzat du, baina ilunune asko ditu bere obrak: ezagutzen dizkiogun hiru poemetako biren berri dugu Kardaberazen Christauaren bizitza (1760) liburuaren amaieran jasoak daudelako, gipuzkerara bihurtuak (Guisonaren acabuco lau gausac, Anima penitente baten negarrac). Hirugarrena liburuxka legez argitaraturik dauden Jesukristoren Pasioari buruzko bertsoak dira; alabaina, hauek gipuzkerara moldaturiko edizio batetik ezagutzen ditugu, Jesu-Christo gure jaunaren passioa eusquerazco versoetan (Bilbao, 1777) delakotik, alegia, agian Kardaberazek berak moldatuak (Villasante 1979: 123). Hau honela, eta agian Basterretxea 1761ean hil zelako, uste izan da lehenago bizkaieraz argitaraturiko edizio bat izan zela, ezagutzen ez duguna (cf. Altzibar 1992a: 70). 246 Lehendik ere bizkaierazko literaturan aurrekaririk izan zen: Elizaren esparrutik atera gabe, Trenton harturiko erabakiak jarraituz, Pedro Manso apezpikuak 1600. urtean harturiko erabakien artean bazen urtero lekuan lekuko hizkeran dotrina argitaratzea, eta berak jada 1596an hasia zen exenplua ematen Betolazaren Dotrina Christiana argitaratuz. Honela, badirudi Dotrina Christiana-k kate moduko bat osatu zutela Bizkaian: Betolazarenari Viva Jesus (ca. 1640) gehitu zitzaion, eta hortik aurrera M. Kapanaga (1656), N. Zubia (1691) eta M. Arzadun (1731) idazleek katebegiak gehituz joan ziren (tartean garduriko hainbat gehiago egon litezke, jakina). 247 Salaberriren “Kardaberazen aholkuak eta ereduak laster izan zuten jarraitzailerik, lehena Bilboko Bartolome Olaetxea apaiza izan zelarik” esaldiak iradokitzen badu ere Olaetxea Kardaberazen jarraitzailea dela (2004: 98); jarraitzaile izateak, noski, ez du zertan adierazi Olaetxeak Kardaberazen ereduari atxiki zitzaionik, bizkaieraz beste maila batean idazteko arreta jartzean agian bai izan zen eredugarria hernaniarra; baina Kardaberazek darabilen euskara ez da Olaetxearena: honen adibide argi bat genitibo singularrean dugu (ik. § 4.3.2.1.2.1). 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 241 aitortzaren gainean hitz egiten duenean, Olaetxeak diosku aitortza orokorra egiteko modu erraza badela euskaraz, “Aita Agustin Cardaberaz Misionista”ren exerzizioetako liburu ederrean, zeharka bada ere liburu hori erabiltzeko gomendio zabalduz (Olaetxea 1763: 129 ap. Atutxa 2013: 72).248 1766an eman zen euskarazko liburuak argitaratzeko lehen debekua, eta ondoren Jesuitak kanporatzea gertatu zen (1767); beraz, ordutik aurrera euskal liburuen argitalpena moteldu zen, eta obra handiak argitaratzea oso zaila suertatu arren, ez zen berdin gertatu obra txikiekin, hauek argitaratu eta aurrekoak berrargitaratzeko aukera egon baitzen (cf. Urgell 2012: § 3.3.1). Konbentzio gerra bukatu ostean eta 1766ko dekretua gainditzeko aukera egon zenean bakarrik hasi ziren liburu berriak agertzen, bata bestearen ondoren, XIX. mendearen lehenengo urteetan: J. A. Mogel, Añibarro, Agirre Asteasukoa… (ibid.); beraz garai horretan idazleek ez zuten denbora alferrik galdu. Ondoren, Independentzia Gerrak edo inprenten lana geratu zuen 1816 arte, orduan atera baitziren literatur bizkaieraren azken lan kanonikoak: f.Bartolome, Astarloa eta J. J. Mogel. Idazleek egindako lanak ikusita, badirudi garai guztiak biltzen duen gaia sermoigintza da, garai horietan argia ikusten duten lehengo liburuak sermoitegiak eta misioetako liburuxkak baitira: Mogelen gipuzkerazko Confesio ta comunioco sacramentuen gañean eracasteac (CC, 1800) eta honen bizkaierazko bertsio laburtua, Confesino ona (CO, 1803); Añibarroren Eskuliburua (EL, 1802) edo Lora Sorta Espirituala (Lsorta, 1803) eta Agirreren Confesioco eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac (CCErak, 1803). Ondoko garaian, beste sermoitegi batzuek ikusi zuten argia, frai Bartolomeren Icasiquizunac (Ic. 3 lib., 1816-1819), Astarloaren Urteco domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac (Astar., 2 lib., 1816 eta 1818) eta J. J. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4.3.2.1 Dotrinazko Sermoitegia eta XVIII. mendeko gainerako idazkiak Orain artean liburu argitaratuen bitartez aztertu eta azaldu izan da literatur bizkaieraren sorkuntza, eta honegatik Añibarro/Mogel bikotea ematen da literatur bizkaieraren sortzailetzat, eurenak izan baitziren lehenengo lan argitaratuak XIX. mendean. Orain, Salaberrik (2004) ikuspegi berri bat zabaldu digu, Kardaberaz ez genukeela ahaztu behar azpimarratuz, bera ere bizkaieraz idatzi baitzuen. Alabaina, Mogel-Añibarro azalpen klasikoak edo Kardaberazen aitatasuna iradokitzeak alde batera uzten ditu zenbait lekukotasun, gure ustez argitaratuen azpian datzan historia askoz ñabarragoaren berri ematen dutenak. Izan ere, liburuetakoa baino lehen, eta horrekin batera beste literatura mota bat izan zen, sermoigintzak sorturikoa: orduan ikusi zuten elizgizonek herriarengana hurbildu behar zirela (cf. § 4.3.1), eta horretarako hizkuntzaz kezkatzen hasi eta euren gain hartu zuten euskararen lantzea ahozko predikazioari eta herriaren heziketari begira (Urgellek “Predikazioaren aldia” deitu duen aroan alegia, 2012: §0). Hasierako literatur hizkuntza honek, berez jendaurrean mintzatzeko pentsaturik zeuden testuez osatua, argitaratuko ziren liburuetako hizkuntzaren hastapentzat jo dezakegulakoan gaude. Honegatik beragatik sermoitegi argitaragabeen azterketak ezinutzizko datuak ematen dizkigu XIX. mendean joritu zen literatur hizkuntza idatziaren garapena ezagutzeko, 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Egun XVIII. mendeko sermoigintza horrek sorturiko lanak ezagutzen hasi gara, hainbat ikertzailek han-hemenka hauen berri eman baitigute, eta mendebaldeko euskalkian ekoiztutako sermoigintzara mugaturik, lan eskerga izan da Zarauzko eta Arantzazuko komentuetan gordetzen diren sermoien katalogoa (Etxebarria 2005), komentu hauetan misiolarien eskuizkribu asko gordetzen baitira. Katalogazio lanari esker, mendebaldeko sermoirik zaharrenaren (1708) edizioa egin da (Etxebarria 2007), bai eta Astigarraga (Etxebarria & Apraiz 2007) eta Sarria (Etxebarria & Apraiz 2009) frantziskotar idazleen sermoitegiak ere argitaratu, urte batzuk lehenago egin Zabalaren sermoien edizioari (Villasante 1996, 2000) gehitu behar zaizkiona. Hala ere, oraindik hainbat gehiagok argitaragabe diraute, Palacios edo Agirregoikoa bezalako sermoilarienak (cf. Urgell 1987a: 363 eta 2001: xviii), besteak beste. Honekin batera, ezaguna da XVIII. mendearen amaieratik eta XIX. mendearen hasiera luze batean zehar hamaika gerra eta ezbehar gertatu zirela, eta ordena erlijiosoek bereziki egoera latza bizi izan zuten, josulagunen kanporatzetik hasi (1767) eta XIX. mende hasierako fraideen esklaustraziora bitartean. Hau dela eta komentuetan ziren hainbat dokumentu eta artxibu sakabanaturik eta galdurik geratu ziren, eta ezin izango dugu jakin bertan daudenak ziren guztiak diren ala ez, baina, ordena honen beste komentuetako liburutegietan (Bermeo, Lekeitio, Bilbo, Urduña…) leudekeen sermoiak esklaustrazio ostean barreiatu zirela badakigu: batzuetan obra horiek beste ordenetako komentuetan aurkitu izan dira, Markinako karmeldarren komentuan datzan De la Quadra frantziskotarrarenak (Bilbao 1997, 1998) lekuko. Teorian Zarauzko komentuan egon behar ziren obrak ere han-hemen aurkitu izan dira: Hondarribiako kaputxinoen komentuan dago Añibarroren Gueroco guero bizkaieratuaren eskuizkribua (Urgell 2001: xliii) eta Bermeon, Irunen eta Jerusalemen Zabalaren sermoiak (Villasante 1996: xx). Esklaustrazioa jasan zuten fraideen irtenbideetako bat parrokiaren baten apaiz joatea izan zen (ibid.) eta, beraz, baliteke parrokien artxibuetan gorde diren euskal sermoien jatorria horixe izatea, Lekeitioko parrokiako sermoiekin gertatzen den legez (cf. Altzibar 1992a: 72). Hau frantziskotarrei dagokienez esan dezakegu, euren liburutegietan diren lanen katalogoa baitugu, baina Misiotan aritu ziren beste ordenetako artxiboak miatu gabe daude. Josulagunek, badirudi kanporatzean (1767) idazlan batzuk behintzat aldean K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 244 eraman zituztela, eta ondoren haietako batzuk, bide ezberdinetatik, itzuli egin zirela Loiolara, edo Euskal Herrira behintzat (cf. Altuna 1982: lxi), baina oraingoz ez dago hauen katalogorik, dakigularik.250 Eta frai Bartolome de Santa Teresa karmendarrak sortu zituen sermoiak ere ordenako artxiboetan ez, baizik eta han-hemenka ei dira agertu (Urkiza & Baraiazarra 2000: 152 e. hh.). Beraz, ikusi berri dugu garai hartan sermoi asko idatzi zirela eta haietatik kopuru aipagarri bat gorde ere gorde dela. Halaber, ikusi dugu askoren sermoiak zeuden lekutik atera eta bestetara eramanak izan zirela edota sakabanatuta agertu direla, arrazoiak arrazoi. Honek bide ematen digu pentsatzeko gure sermoien bizitza antzerakoa izan zela, bai eta Euskal Herriko eta hemendik kanpoko artxibo eta liburutegi ezberdinetan aurki ditzakegun sermoiena (SS, BFB eta BFA artxiboetan adibidez, aztertugabeko sermoi asko gordetzen dira oraindik; azken honi buruz, cf. Uribeetxebarria 2007), dela dohaintzaren, dela salerosketaren bidez, XVIII-XIX. mende bitartean ordena erlijiosoen komentuetan sorturiko Hegoaldeko ekoizpen aberatsa hara-hona ibili zela erakusten dutenak.251 Sermoigintzaren testuinguruan sortu zen gure Dotrinazko Sermoitegia eta, arrazoiak arrazoi, artxibu ezberdinetan aurkitu ditugu zati ezberdina. Sermoigintzaren testuingurua kontuan hartuz egilea giro horren partaide zen ala ez aztertu nahi dugu hemen: ea giroan ziren ideia berriek eraginik izan zuten bere idatzietan, edo nola kokatzen den XVIII. mende amaierako euskal literaturaren testuinguruan. Literatur eragina antzemateko ezaugarririk begi-bistakoena grafia sistema izan ohi da, bera baita idatzizko tradizio batek izan ohi duen oinarrizko ezaugarrietako bat. Euskal literaturako adibide ezaguna da Probintzian <sh> grafemak XIX. mende bukaeran aurkituriko txokoa /∫/ hotsa islatzeko: Donostiko eskolak (Baroja, Soroa, Iraola... cf. Urkizu 2000: 381) XIX. mende bukaeran erabiltzen zuen, eta dirudienez Iztueta-Iturriaga idazle bikotea erabiltzen hasi zen gipuzkeraz. Alabaina, nondik hartu zuten grafia hau? Bada, lehenago Añibarro eta Zabala bizkaitarrek proposaturiko grafia sistematik (Urgell 1987a: 362 e.hh.): bi autore giputzek Zabalaren Verbo Regular Bascongado aztertu 250 Liburuklik Eusko Jaurlaritzaren errepositorio digitalean Loiolako artxiboko funtsak digitalizatzen eta sartzen ari dira. Hala ere, oraingoz liburu argitaratuez besterik ez dago. 251 Esklaustrazioarekin lotuta ez badago ere, esanguratsua da Bizente Sarriaren sermoien historia; izan ere, frantziskotar hau Kaliforniara joan zen predikatzaile, eta hau dela eta, egun haren sermoitegia herrialde horretan dago, Berkeleyko Bancroft Library eta Sacramentoko California State Library liburutegietan (Etxebarria & Apraiz 2009: 17). 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 245 zuten Gipuzkoako Aldundiaren aginduz, eta baliteke bertan ikusi edota ezagutu izana grafia hau (ib. 365). Hau dela eta, grafia izango da aztertuko dugun lehenengo atala (§ 4.3.2.1). Hala ere, ez da hau literaturaren eragina sumatzeko aukera bakarra: bizkaeraren kasuan, bederen, bestelako berrikuntzak etorri bide ziren XIX. mendean sortuko zen literatur hizkuntza eraikitzen joan zenean. Ikertzeko dago zein ezaugarri izan zitezkeen orduko literatur eraginarekin erlazionaturik; bizkaierazko literatura pil-pilean zegoen momentuan baina, agerian jarri da Añibarrok zenbait erabaki hartu eta hainbat aldaketa egin zituela Eskuliburuaren 1802 eta 1821. argitalpenen artean: RUI erregela baztertu, bokal bikoitzak ugaldu, dirian adizkiaren ordez direan hobetsi, eikezu tankerako aginterazko geroaldiak erabili (2. edizioaren sarreran horren berri emanez)… (cf. Urgell 1985 eta 2012: § 4). Hau dela eta, bigarren atalean (§ 4.3.2.2) bestelako hizkuntz ezaugarrien aztertzera joko dugu. Hirugarren atalak egileak egindako zuzenketak izango ditu hizpide (§ 4.3.2.3), gure sermoigilearen hizkuntza irizpideak argitzeko bidea izan daitekeelakoan. Ondoren erator atzizkien azterketa egingo dugu (§ 4.3.2.4), literatur hizkuntzaren garapena eta lexiko berrikuntza elkarrekin loturik doazela kontuan harturik (cf. Lakarra 1985c, 1996 eta Sarasola 1986). Grafia sistemaren azterketaren bitartez egilearen heziketaren berri lortzea, izan ere gramatizazioaren oinarri-oinarrizko kontua da grafia, ikasi egiten den zerbait, eta horrexegatik bakoitzak bere maisua(k) izan ohi ditu. Izan ere, Dotrinazko Sermoitegia XVIII. mendearen bigarren erdialdean kokatu dugularik, ezin dugu esan euskararen gramatizazioaren hastapenetan gaudenik, aitzitik, dagoenekoz euskara hizkuntza idatzia da eta, printzipioz, idazten jartzen denari suposa diezaiokegula aurreko lanen baten ezagutza behintzat. Gainera, ezaguna da XVIII. mendearen bigarren erdialdean Hegoaldeko euskal letretan izan zen iraultzaren oinarri eta adierazgarrietako bat idazkera sistema berriztatu eta bateratzeko lehenengo ahalegina dela, euskal hotsak egoki islatzeko berezko grafia eratzeko, eta Hegoaldeko eta lehendik ere Iparraldeko literaturan erabiltzen zen grafia sistema ezberdinak bateratzeko ahalegina (Urgell 2012: § 4.1.1). Larramendi jesuita izan zen horren lehenengo egilea, eta arreta berezia jarri zuen bere idazkietan euskal grafia sistema egoki bat erabiltzeko. Ez zuen lan berezizik K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 246 idatzi gai honi buruz, baina bere lanetan hainbat aipamen idoro daitezke grafiaren inguruan; honetaz gainera, bere lanetan grafia sistema trinko xamar bat erabili zuen, hala gramatikan eta hiztegiko euskal adibideak ematerakoan (cf. Urgell 2001b) nola bere bestelako euskal testuetan ere. Harrezkero, gainerako idazleetan ere grafiari buruzko ardura hau hedatzen da, hauetan ere nola edo hala grafia txukuna erabiltzeko kezka bera suma baitezakegu: Kardaberazek sistematizatu zuen lehenengoz euskal grafia sistema bat Euskararen berri onak liburuan (1761), Larramendiri jarraituz batzuetan, baina bere proposamen propioak eginez bestetan. Zehazki neurtu gabe badago ere, bataren zein bestearen proposamenak eragin handia izan zuten ondokoetan, baina eragin hori ez zen eurek proposaturiko grafia erabiltzera mugatu; bestelako eraginik ere izan zuen, gaiari buruzko hausnarketaren beharra sortu baitzuen euskaldunengan, eta honegatik arazotsuen gertatzen ziren puntuetan ondoko idazleek sistema horri hobekuntzak egitera jo zuten (cf. Urgell 2012: § 4.1.1). Oraingoz ez dago behar bezala azterturik gai hau garaiko lekukotasunetan eta,252 beraz, tentuz ibili behar dugu, baina grafiaren azterketak egiletza frogatzeko eta egile arteko loturak bermatzeko baliabide gisa jadanik fruituak eman ditu garai honetako lekukotasunetan: honela, Azkoitiko Sermoiaren (1737) egiletasuna frogatzeko oinarrizko baliabide izan ziren grafi sistema horren ezaugarriak (Lakarra 1985d: § 2) eta era berean XVIII. mendeko autore ezezagun bat identifikatu du Segurolak berriki (2004). Idazleen arteko eraginaren berri grafiaren bidez ere lortu zuen Urgellek Añibarroren Eskuliburua aztertuz (Urgell 1987a). Euskal testuetatik kanpo ere grafiaren azterketak emaitza oparoak izan ditu testuen arteko erkaketetan: honela Erdi Aroko frantsesean grafia erabiltzea proposatzen da ezaugarri linguistiko bat balitz legez, euren bidez testuak lotuz eta isoglosak markatuz (Dees 1991: 704) eta era berean jokatzen dute inglesean ere, herriz herriko grafi ohiturak bilduz, ezaugarri horiek eremua ezaugarriztatzeko baliatzen baitituzte (cf. Bauer 1986: 201); hala ere, jakitun dira ohitura horiek ez direla zertan beste ezaugarri linguistikoak bezain “autonomoak” eta beste grafi sistemen ohituren arteko nahasteak gerta daitezkeela (ibid. 203). 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 247 Honela, saiatuko gara, grafiaren bitartez, gure idazlearen eta garaiko beste euskal idazleen arteko harremanik baden antzematen, orduko euskal liburugintzaz zuen ezagutza antzemateko biderik objektibo eta ziurrena baita gure ustez; eta honen bidez haren kultur testuingurua eta hizkuntzarekiko zituen jarrera eta iritziak antzemateko parada dukegu. Esan gabe doa idazle guztiek ez zituztela garai berriek ekarritako grafia berrikuntzak ezagutu, eta ezagutzekotan ere, guztiek ez zituztela neurri berean aplikatu: izan ere, garai guztietan badira à la page egon ohi diren maila bateko idazleak, eta nekezago sartzen dira berrikuntzak idazle xumeen artean. 4.3.2.1.1.1 Literatur hizkuntzaren grafia berrikuntzak sermoitegian K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Grafia sistema berriaren hedatzeak beti dakar asimilazio garai bat: beraz, ez dugu esan nahi egileek oposaketa beti islatzen dutenik, baizik eta islatzeko nahia erakusten dutela. Honen lekuko, dugu Agirregoikoa frantziskotarra, sermoi batzuetan oposaketa islatzen du (eracutsi, eutsan, eriotza…), baina beste batzuetan grafia frikaria 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 249 erabiltzen du afrikatua adierazteko (gorpuzeric, deuzagula, vioz). Honen parean, sistema berriaren asimilazioak dakarren beste ezaugarri bat litzateke frikari/afrikatu oposaketaren hiperzuzenketa grafikoak, Bizente Sarria sermoilariaz diosku Zuloagak: “jatorriz —[s]— dagoen lekuan, <z>, <tz>, <c> eta <tc>rekin batera, <s>, <ss> eta <ts> aurkitu ditugu; —[ś]— adierazteko, <s> eta <ss>, baina baita hiperzuzenketen ondoriozko <z> eta <tz>k. Afrikarien multzoan —[ć]— adierazteko <s>, <ss> eta <ts> idatzi zuen Sarriak, baina baita <z> eta <tz> ere; —[c]— adierazteko, azkenik, <z>, <c> eta <tc> erabili zituen” (Zuloaga 2010: 404).254 Txistukarien neutraltze prozesuaren haritik ari bada ere, agerian jartzen du afrikatuak frikari legez adierazten dituela eta frikariak afrikatu legez. Zalantzekin bada ere,255 antzeko zerbait porposa daiteke f. Bartolomerengan diren vitzi edo irabatzi grafietarako: Mitxelenak (1978a, OC XI: 406) ez zuen jakin arrazoia ematen, baina ez ote da afrikatuak islatzeko ohitura faltaren zalantzen adibide izango? Horrelako zerbait planteatzen du Altzibarrek (1992a: 523): “Fr. Bartolomegan zalantzan dabiltza, bada, tz eta ts digrafoak z eta s-rekin. Egoera zalantzakor bat salatzen dute eta lehenago c, c, z eta s afrikatuak irudikatzeko ere erabiltzen baziren, adibidez 1, n, r ondorik, ts eta tz hedatuaz joan ahala ez da harrigarri s eta z-ren ondoan beroriek ere agertzea, hitz berak idazterakoan”. Esan gabe doa egilearen heziketak edo nahiak ere paper garrantzitsua betetzen dutela: hala bada, J. Kruz de Renteriaren euskal testuak, 1860an idatzitakoak izan arren, ez dute oposaketa islatzen (J.M. Etxebarria 1997: 87). Sermoitegiaren egileak ez du frikari/afrikatu oposaketa islatu ohi (§ 4.2.1.4); hala ere, atsegin hitzaren bi adibide izango testuan (107), eta biak ala biak <ts>z idatzita daude. Hau ikusita, gure ustea balitz ere idazleak ez duela afrikatuak islatzeko baliabiderik edo ez duela adierazteko beharrik sumatzen, gutxienez onartu beharko genuke hitz hau nonbait irakurri eta grafiaren zergatiari arrazoirik bilatu gabe bere horretan kopiatu duela. Horrelaxe, erabaki dugu Olaetxearen Dotrinatik hartuak dituela zenbait pasarte (ik. § 4.3.1.1) eta beraz, gure egilea garaiko euskal lanak eta idaztankerak eragutzen zituela nahiz eta erabili ez (§ 4.3.3.1). 254 Mitxelenak (1978, OC XI: 406) ez zuen jakin frai Bartolomeren vitzi edo irabatzi grafien arrazoia ematen; ez ote da afrikatuak islatzeko ohitura faltaren zalantzen adibide izango? Horrelako zerbait planteatzen du Altzibarrek (1992a: 523): “Fr. Bartolomegan zalantzan dabiltza, bada, tz eta ts digrafoak z eta s-rekin. Egoera zalantzakor bat salatzen dute eta lehenago c, c, z eta s afrikatuak irudikatzeko ere erabiltzen baziren, adibidez 1, n, r ondorik, ts eta tz hedatuaz joan ahala ez da harrigarri s eta z-ren ondoan beroriek ere agertzea, hitz berak idazterakoan”. 255 Beranduegi izan daiteke horrelako zalantzak izateko (Mogelek eta Añibarrok euren lanak argitaratu dituzte jada), eta gainera f. Bartolome ez da nolanahiko idazlea. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 250 Halaber, ikusi dugu apikari/lepokari oposaketa adierazteko interesik edo beharrik ere ez duela, garaiko mendebaldeko idazleek ez bezala (Añibarro, De la Quadra, Sarria…). Areago, gure idazleak oro har <s> baino ez dakar seitan bost txistukari adierazteko, hots, /t∫/-z beste guztiak; eta gure ustetan, <z> hizkiaren gaztelaniazko /θ/ ahoskerak grafia hau txistukaritzat hartzea eragotzi egin zuen, eta ezagutzen zuten txistukari grafema bakarra, <s>, hedatu behar izan zuten sabaiaurreko afrikatuaz beste txistukarietara (cf. § 4.2.1.4). Hala ere, baditu <z> eta <c>dun zenbait hitz (§ 4.2.1.4): hauetako batzuk Olaetxearen dotrinatik kopiaturiko pasarteetan dira (celangoac, cetan, ce edo celan; cf. § 4.3.2.4) baina besteen jatorria ezin izan dugu aurkitu; guztiarekin, gizona irakurria zela adieraziko lukete grafiok, eta (oharkabean beharbada) hitzak liburuetan ikusi zituen bezala itzuri zitzaizkiola. Agertzen dituen hiperzuzenketa batzuek ere (ecuci ‘ikusi’ eta goze ‘gose’), apikari/lepokari oposaketa ezagutzen zuela behintzat pentsarazten digute. Gogora dakar Mogelek idatzitako hau: 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Añibarro-Zabalaren 1820. urte inguruko grafia sistemak plazaratu zuen beste berrikuntza bat <y>ren hedatzea izan zen. XVIII. mendera arte bokal arteko eta beheranzko diptongoetako [j] hotsa <y> grafiarekin islatzen zen, baina hitz hasieran K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 252 gehienbat <j> grafia aurkitzen dugu (Kapanagarenean <i> da erabiliena hitz hasieran, ik. Ulibarri 2010: 52). XVIII. mendean hitz hasierako *j hotsak hizkera zenbaitetan hartu zuen [x] ahoskera belarearen (cf. § 4.2.1.3) aurka idatzi zuten orduko euskaldunek, erdaratik harturiko ahoskeratzat joz (cf. EBO: 24); eta ortografiaz gogoetan hasi ziren Hegoaldeko idazleek ardura hartu zuten, dela <j> grafemak gaztelaniaz adierazten zuenaren eta euskaraz adierazi behar zuenaren arteko aldeagatik dela hizkeren arteko ahoskera ezberdintasunagatik, hots hauek islatzeko baliabideak topatzen. Honela, Larramendik, grafia tradizionalari atxikirik, <j> grafia proposatzen du latin erara ahoskatu behar zela arautuz (ik. FHV § 9.3); Kardaberazek, ordea, <i> idatzi behar zela aldarrikatu zuen (Urgell 1987a: 371). Kasu honetan, oro har, Larramendiri jarraitu zitzaion, eta <j> erabiltzen jarraitu zela dirudi261 are eta Añibarroren Eskuliburuaren 2. ediziora arte. Bizkaiera kontu honetan zatiturik agertzen da 1821etik aurrera AñibarroZabalaren proposamenagatik (Altzibar 1992a: 500), baina, dena dela, proposamena ez dirudi orduan sortu zenik; aitzitik, ematen du XVIII. mendean zehar Bizkai partean bederen izandako berrikuntzen gailurra dugula, eta erabilera lehenagotik zetorrela erakusten digu ez bakarrik sermoitegi honek (§ 4.2.1.3), baita ere bestelako testuek ere. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Honek gauza argi bat erakusten digu, beraz: <y>ri dagokionez Añibarro-Zabala grafi-sistema ez zen hutsetik hasi eta aurretik zetorren tradizio batetik edan zuen, eta badirudi tradizio hori badirudi frantziskotarretatik inondik baino errazago lekukotzen dela, bi idazleek sistematiko bihurtu zutelarik. 4.3.2.2. Literatur hizkuntzaren bestelako ezaugarriak 4.3.2.2.1 Singular/plural oposaketa grafikoa genitiboan Mendebaldeko literatur hizkuntza eratzeko hartu ziren erabakien artean ezagunena da XVIII. mende erdialde hartan hasi zela genitibo singularra adierazteko -aren atzizkia sistematikoki erabiltzen (Urgell 2012: § 4.3.1.2), Kardaberazek bizkaierazko Debociño batzuc (1764) liburuan aldeztu zuen bezala, eta dudarik gabe honen eraginez: K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Kardaberazek 1764an idatzitakoak nolabaiteko aztoraldia sortu zuen mendebaldeko literaturan, ordutik aurrera idazleek haren arauaren araberaidazten hasi baitziren: dagoeneko De la Quadraren obretan (1783-1784) eta Oñatiko eskuizkribuetan genitibo singularra eta plurala ezberdintzeko joera badago (Jaquinvidearen, josijaren, santiaren… ditugu lehenengoan, cf. Bilbao 1997: 286, eta eriotzaren, Diabrubaren aurkitu ditugu bigarrenean, Elorza 1976), bai eta B. Sarriarenetan ere, XVIII. mende akabuan (Zuloaga 2010: 410).264 -aren formaren aldeko lerratze horrek, dena dela, apurka-apurka gertatu zela dirudi: hernaniarraren dotrinaren data bertsuan argitaraturiko Olaetxearen dotrinaren lehenengo edizioek behintzat, ez zuten berrikuntza jaso. Gure sermoitegiak ere egoera zaharra erakusten du eta r gabeko genitibo singularrak dira erabiltzen dituen guztiak, salbuespen bakarra aren Dibine Magestadea (40-111) esaldian dugu; badirudi esapide ezagun eta erabilia izanik (beste hirutan aen dibine magestadea ageri da), posible dateke inon irakurria izateagatik horrela ekartzea, lehen atsegin hitzarekin gertatu bezala (cf. § 4.3.2.1.1.1.1); kasu honetan ez dugu esapidea aurkitzerik izan EKC, baina de la Quadrak badu “aren Divina magestadea” hemen bezala (in Bilbao 1997: 296), eta interneteko bilatzaile batek beste hainbat testu txikien lekukotasuna eman digu. 264 Baliteke ezaugarri hau orduan sortu bide zen forma osotuagoak (eta ondorioz, zaharragoak) erabiltzearen aldeko joerarekin lotu behar izatea (cf. Urgell 2012: § 4.2); joera honen araua da herriak erabiltzen zituen forma laburtuak ondoko usteldurak direla eta idazteko orduan baztertu beharrekoak. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Beraz, Urkizuren obrek erakusten dutenez eta Larramendi eta Kardaberazen aipamenak kontuan harturik, badirudi Markinako sistema apurka-apurka bizkaieraren bereizgarritzat jotzeraino hedatu zela XVIII. mende hartako hizkuntza giroan: De la Quadraren lanetako hizkerak ea > ia, oa > ua eta -uba eta -ija epentesiak islatzen ditu, eta argitaratzaileak gaztigatzen digunez Bermeoko hizkeran Uriartek ez du -uba-rik lekukotzen mende bat beranduago267 (Bilbao 1997: 256). Garai bertsuko Sarriaren obretan ere badira -uba eta -ija adibideak, eta hizkera aztertu duenaren aburuz “pentsatzekoa da, kasu honetan [-uba, alegia] ere, (baina, kontuz, ez sermoi guztietan) Bizkaiko ekialdeko autoreren batek etxebarritarra “kutsatu” egin zezakeela” (Zuloaga 2010: 399). De la Quadraren eta Sarriaren idazkietan -uba-ri buruzko baieztapen bera ez 265 Altzibarren garaian ez zen ezagutzen honen alerik; baina azalaren traskribapenak lagunduko zion zenbait ezaugarri arakatzen (errosariyo, moduba…). De la Quadraren argitaratzaileak (Bilbao 1997: 255) ez du baztertzen liburutxo honen egilea De la Quadra bera izatea. Bilbaok liburua aurkitzeko zuen itxaropenak (Bilbao 1997: 255, 10. oh.) fruituak izan ditu, eta honen edizioa prestatzen dabil egun. 266 Bonaparteren datuen arabera Elorrion ez zen halakorik bere garaian (Elordui 1995: 443). 267 -uba epentesian kronologi ezberdintasuna argi uztea bestelakoetan baino beharrezkoa da; izan ere, lekukoturik baitago epentesi hau agertuz eta desagertuz joan zela Euskal Herriko leku gehiagotan (cf. Hualde & Gaminde 1997: 221; Orozkoren kasurako, ik. Camino 2009: 338) 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Nolanahi ere, ama-hizkera edo islatu nahi duten herriko hizkeraren ezaugarriak zirenak zirela ere, eufoniok bizkaieraz idazteko orduan erabili beharreko ezaugarria izateraino helduko zen; eta gure hipotesia zuzena bada, lehendik zetorren idazte ohitura hau XIX. mendean sorturiko literatura argitaratura heldu zen eta horregatik idazle K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Sistemak zer-nolako bilakabidea izan zuen ikusteko aukera eskaintzen digute Olaetxearen dotrinaren lehenengo argitaralditik (1763) hurrengoetara egin ziren aldaketek ere: lehenengo argitalpenean (1763) eufoniarik ez omen dira, baina bigarrenean (1774) nahi adina -uba aurki daitezke (Altuna 1995: 92, 26. oh.). Ondorengo argitaraldietan, sistema osatu zen: 1780ean -ea > -ia gaineratzen zaio, eta 1787an -ija epentesia eta oa > ua. Olaetxearen bizitzan argitaratu zen azken edizioan, 1794koan, sistema indartu egin zen adibideak gehituaz (Altzibar 1991a: 263).271 Mogelek berak bilakabide honen aldeko datuak ematen dizkigu: “Adibidez, J. A. Mogelen hasierako sermoietan (1772 inguruan) agertzen ez badira ere, bai geroagokoetan, uba aurrena, eta Markinako iturriko laukoetan (1787). Edozein modutan ere haren liburu ospetsuak [Confesiño onac, Peru Abarka] baino lehenagokoa da” (Altzibar 1991a: 263). Azken datu hauek erakusten dutenez, kontua ez da bakarrik herrian –uba (edota –ija) egiten ez zuten idazleek idatziz erabiltzea. Aitzitik, badirudi garbi dagoela Euskara Zaharreko testuetan horrelakorik ez zegoenez, euren herriko hizkeran -uba edota –ija zutenei ere (Mogeli, kasu honetan) kostatu egin zitzaiela 270 Ez dugu ahaztu behar lehen bilketa dialektologiko orokorrak Bonaparteren garaikoak direla, XIX. mende erdialdekoak, eta guk ia mende bat lehenagoko egoera arakatu nahiko genukeela; hala ere, arazoak arazo eta azterketa berezi baten esperoan, lehenengo hurbilketa bat proposatuko dugu lerrootan. 271 Gandararen idazki ezberdinetan ere antzeko bilakabiderik bada: idazle honen hastapenetako lanen eta 1768koen artean (*aa >) ea > ia eta ia > iya aldaketez jabetu da Ensunza (2010: 10). Datu hauek, baina, ezin ditugu aurrekoak bezain fidagarritzat hartu, arrazoia fonetikoa izan baitaiteke: egungo Gernikan diren -ie eta -iya formetara heltzeko tarteko pausutzat har daitezke (horrela interpretatzen ditu Ensunzak), eta ez aldaketa grafiko edo estilistikotzat. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 259 horrela idatz zitekeela pentsatzea. Baina behin bizkaierazko literatur hizkuntzaren ezaugarritzat hartuz gero, errazago jasoko dute, baita berez horrelakorik ez zutenek ere. Añibarrok literatur hizkuntzatik baztertzen dituen bere jaioterriko hizkeraren ezaugarrien artean RUI erregela dugu; txokokerien aurka eta eredu zabalagoari lotzen zaiolarik, argia da Eskuliburuaren 1802ko edizioan berariaz alde batera utzi zuela, baten bat itzuri zitzaion arren; alabaina, adibide bakan horiek ere 1821ekoan desagertu dira (Urgell 1985: 99). Añibarroren testigantza hau berankorra da gure sermoilarien lanarekin konparatzeko; hala ere, ez dira ugari RUI erregela idatziz jasotzen duten testuek. Mendebaldeko lekukoetara mugaturik, ezaguna da XVII. mende hasierako VJ-n eta 1739ko Orozkoko erreguetan ere adibide oparo ditugula (VJ-en egoerarekin konparatzeko modukoak; cf. Ulibarri 2010: 56-7). XVII-XVIII. mendeetako bestelako lekukoetan, baina joeratzat baino ezin da hartu erregela, eta badirudi egileek baztertzeko nahia erakusten dutela. XVII. mendeko Buldan nahi horren erakusgarria genuke: idazlearen hizkeran RUI erregela bazen, horren adibide gutxi batzuk baititu; alabaina, itzurtzen zaizkion hiperzuzenketak K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Ikus dezakegunez, RUI erregelak islatzen dituzten testu guztiak ere ez dira erabatekoak; aitzitik, ematen du islatzearen aurkako joera bat egon zela (ziurrenik hizkera arteko prestigioarekin lotua, behinik behin), eta dirudienez gure sermoigileak, lehenago Viva Jesus dotrinaren eta Orozkoko erreguen idazleek bezala, edo ez zuen joera hori ezagutzen, edo ez zuen aintzat hartu (§ 4.2.1.7). Modu berean, badakigu Eskuliburuaren 1821eko edizioan, lehenengoan ez bezala, Añibarrok bokal bikoitzak ugariago darabiltzala: lehenengo edizioan (1802) leku-kasuetan eta genitiboan baino ez ditu bokal bikoitzak; bigarren edizioan, baina, beste testuinguru batzuetara ere hedatu zituen: aaztu, beera, batzaar, eguinbaacoc, adicunaac, biotzketaac… (Urgell 1985: 100-1), ziurrenik Mogelek eraginda (cf. Urgell 2012: § 4.2; bokal bikoitzaren erabilera literatur bizkaieran, ik. Altzibar 1992a: 417454). Badirudi, beraz, bokal bikoitzon erabilera literatur erabaki bat izan zela bilaroztarraren idazte ereduan, garai horietan forma osoagoak erabiltzeari eman zitzaion bultzadarekin lotu beharrekoa (Urgell 2012: § 4.2). Añibarrok egindako aukera honek baina, badu antzekorik bere garaiko beste idazle zenbaiten lanetan ere: Sarriaren testuetan bokal bikoitzak agertzen dira, eta aztertzailearen hitzetan, “…ez dirudi etxebarritarrak erabili zituen bokal bikoitz gehienak grafiatik haratago doazenik”, eremu eta garai bertsuko beste lekukotasunek lagun (Zuloaga 2010: 400). Hauek azaltzeko beste autore batzuen eragina proposatzen 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 261 da, Bizkaiko ekialdeko autoreena, alegia, eta oso adibide gutxi eta ez-sistematikoak izatea darabil bermetzat.272 Gure ustez, orain arte garatzen ari garen hipotesiaren ildotik, agian garaiko joeraren pean idatzi zuela pentsatzea hobetsiko genuke ez autore bat(zu)en eraginean zuzenean. Izan ere, badirudi lekukotasun hauen aurreko garaietan bokal bikoitzen adierazpena galdurik zela Añibarrok berrezarri zituen testuinguruetan behintzat; honela, EKC-n zaar eta aaztu Mogeletik aurrera lekukotutzen da mendebaldean, eta XIX. mendean askotan dugu, honen ildotik nonbait; aurreko garaiko Olaetxeak eta Kardaberazek, ostera zar eta aztu darabilte euren dotrinetan, lehenengoak suur ere lekukotzen badu ere. Antzeko emaitzak lortu dugu baita -aac bezalako bukaerekin, ez Olaetxeak ez Kardaberazek ez dituzte halakorik euren dotrinetan. Gure sermoitegian bokal bikoitzen egoera konplexua da (§ 4.2.1.5), baina badirudi egileak garaiko beste egileen (Olaetxea, Kardaberaz) egoera erakusten duela: egiantzekoa da pentsatzea ahozko hizkeraren gauzatzea dela, eta horregatik ez zuela bokal bikoitz batzuk islatzeko beharrik ez ohiturarik. Honela, garaiko inon beste lekukoetan ez diren bokal bikoitzez gainera, esan dezakegu zenbait hitz berezietako, genitibo singularreko eta bestelako deklinabide kasuetako bokal bikoitz “modernoagoak” bai islatzen dituela, eta islatzeko nahia erakusten duela (Olaetxearen deungen > deungueen lekuko; cf. § 4.3.2.4). Zaharrenak bide direnak (jaan, zoor bezalakoak edo h, d > ø-tik datozenak, salbu leen) baina, ez ditu islatzeko beharrik (cf. Olaetxearen suur > sur ‘sudur’ cf. § 4.3.2.4), ahozkoan galdurik dauzkalako ziurrekin, eta berrezartze grafikorik gabe ematen ditu. 4.3.2.4 Eratorbidea eta literatur hizkuntzaren sorrera Logikoa den bezala, hitzen lehenengo agerraldien maiztasuna idatz tradizioen “urrezko aroekin” areagotzen da edozein hizkuntzatan (Iparraldeko eta bizkaierazko literaturaren datuetarako, cf. Sarasola 1997: 624-628). Literatur hizkuntza bat sortzerakoan, hiztunak erronka berrien aurrean jartzen dira, besteak beste eguneroko 272 De la Quadraren idazkietan (1784), adibidez, aa eta oo adibideak badira, argitaratzailearen aburuz hiperzuzenketak (Bilbao 1997: 258); beraz, berriro ere izango genuke berariazko erabileraren adibide bat. Hala ere, De la Quadra bilbotarra izanik, bermeotarrek eskaturik bertoko hizkeran idazten bide zuenez, kasu honetan hiperzuzenketak Bermeoko hizkerarekin zituen zailtasunak adieraz ditzakete, eta ez besterik. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 262 hizkuntzan erabiltzen ez ziren kontzeptuak izendatu beharrean (Lakarra 1985c: 29). Halakoetan, idazleak bi aukera ditu: edo ordura arteko kultur hizkuntzatik hitzak mailegatu, edota bere hizkuntzan leudekeen sorbideak erabili, dagoenekoz Larramendik argi adierazi zuen bezala (Larramendi 1754, ap. Urgell 2012: § 2.2), eta horregatik idazkera jasoaren eta hitz eratorrien eta elkartuen ugaritasunaren artean lotura hertsia dago (ik. Lakarra 1995b: 32): euskaraz 1601-1650 bitartean ugaldu ziren gehien, hots, lapurtar klasikoek euren lanak argiratatu zituzten epean, hain zuzen (Sarasola 1997: 635). Era berean, XVII-XVIII. mendeetan loratu ziren euskal hiztegigile eta gramatikariek ere (Urte, Pouvreau, Harriet, Larramendi…; cf. Lakarra 1995b) hitzak sortzeko euskararen baliabideak aztertu eta landu beharra aintzat hartu zuten;273 eta ondorioz, literaturak, eratorri eta elkartuen bidez, egiten zebilen lexiko berrikuntza indartuko lukete hiztegiek, eta hauek literaturari sortzen zaizkion behar berriak asetu (lexikografoak eurak, beste idazlanetan ere horietaz baliatu ziren; Pouvreauz, ik. Lakarra 1995b: 13 eta Larramendiz, Lakarra 1985c: 28). 273 Izan ere, gramatikaren parte da hizkuntzak lexikoa sortzeko dituen baliabideak aztertzea; hau dela eta, hiztegia gramatikaren atal baten hedaduratzat jo dezakegu, hitzen osaerarena, alegia (cf. Lakarra 1995b: 30). 274 Gehien bat Iparraldean gertatu zen (Etxeberri biak, Pouvreau, Bela, Urte…), baina ez dugu ahaztu behar hegoaldean ere izan zirela Landucci edo Oianguren bezalako hiztegigileak, argitaragabe gelditu zirenak. Argitaragabe geratzeak, noski, ez du esan nahi ez zirela erabiliak: Etxagibelek frogatu du, beharko litzatekeen azterketaren hasikina baino ez bada ere, Pouvreauren eskuizkribuak (agian baita hiztegia ere, beraz, elkarrekin gorde baitira) ezagutu zituztela geroko batzuek, artean Xurio, Haraneder eta Harriet, beharbada (Etxagibel 2014: 336-344). 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 263 oinarri; baina honek ez du esan nahi idazleak HH-ko hitzak erabiltzera mugatu zirela, aitzitik, egileek eurek hitzak sortu zituzten beharraren arabera, Larramendiren ereduei zeharka baizik obedituz: Mendibururen kasua da ezagunena (Mitxelena 1982b, OC XI: 477), baina bestelakoak ere badira (ik. Urgell 2012: § 4.5). Larramendiren jarrera ezaguna da: “mailegutza eta sorkuntzaren artean erdibidea bilatu nahi zuen, hots, maileguak onartu beharrekoak direnean, baina ahal den gehiena hizkuntzaren sormena sustatzea lehenetsirik, euskalki batekoak edo bestekoak bakarrik izan arren noizbait euskaldun guztion ondarekoak izan ziren hitzak berreskuratzea ahantzi gabe” (Urgell 2003: 205). Alderdi praktikotik, ez zituen maileguak txartzat hartzen, beti ere mailegua euskaraz ordura arte adierazi ez zen kontzeptu berri bati zegokionean, edo euskal erroko hitzen artean ordainik bazuen ere jadanik hura baino hedatuago edo ezagunago zenean (Lakarra 1985c: 40). Bestelakoetan, hasiera batean maileguen beharra onartzen zuen, baina hauekin batera euskal kideak erabiltzeari zeritzon biderik zuzenena, eta azken hauek pixkanaka-pixkanaka erabiliak eta ezagunak egingo zirenean erdal maileguak baztertzeko aukera izango zutelakoan (Urgell 2003: 206). Larramendi jakitun zen horrek denbora beharko zuela (cf. Larramendi 1745: xlix), baina ezaguna da baita ondoko idazleek edota lehenagoko testuen berrargitaratzaileek irizpide hauek bere egingo zituztela hein batean edo bestean (Irazustaren dotrinaren edizioen arteko ezberdintasunez, cf. Lakarra 1985c: 43); honela, testu baten literatur hizkuntzarekiko zorra ezagutzeko biderik errazen eta nabariena da andoaindarrak lexikoan zer nolako eragina izan duen neurtzea (cf. Urgell 2012: § 4.5.1.1). Lexikoa zaintzeko ardura hau ez zen idazle jasoetan bakarrik igarri: aitzitik, bigarren mailakoetan ere antzeman daiteke (adibidez, Agirre Oikiako eta Lariz; Lakarra 1985c: 45), bai eta HH-ren ostean bizkaieraz idatzi zuten idazleengan (Gandara, De la Quadra…; ibid. 50), literatur gipuzkeraren beste zenbait ezaugarrirekin batera (grafiak, genitiboaren bereiztea…). K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Hemengo helburua ez da izango hitzak sortzeko erabilitako arauak eta irizpideak osoki aztertzea, ez eta hitz hauen sortzaile idazlea bera den edo ez erabakitzea, honetarako zeharka datu batzuk ageriko badira ere, baizik eta haien erabilera miatzea. Hau lortzeko, ezer baino lehen; testuan diren hitz eratorrien tradizioaren laburpen bat egingo dugu. -tasun-en eratorriek, duten maiztasunagatik eta ekar ditzakeen beste argibideengatik, ondoren aztertuko dira. Hitzen tradizioaren laburpen legez taula bat dakargu: honetan hitza eta agerpen data erakutsiko dugu, bai eta Larramendi aurreko erabilera zehaztu: Iparraldean bakarrik erabili bazen halaxe esango dugu, eta hegoaldean ere lekukotua bada, zein egilek erabili zuen adieraziko. Larramendiren autoritatea ekarriko dugu ondoren, HH-k hitza dakarren hala ez ikusiz, eta azkenik 1745-1825. urte bitartean hitzak izandako erabilera erakutsiko dugu, mendebaldeko idazle garrantzitsuetako zeintzuek erabili zuten bilduz, OEH eta EKC lagun. Amaitzeko, sermoigileen erabileraren autoritate legez Añibarroren Voces Bascongadas (VB) ere ekarri dugu. Oro har, zerrendaren erkaketa errazteko, Dotrinazko Sermoitegiaren aldaera bakarrik izan dugu kontuan; alabaina, zenbait kasutan beste aldaera orokorrago baten berri ematea egoki iruditu zaigu. Kasu hauetan, erreferentzien aurretik jarri dugu aldaera, parentesi artean. 275 Data gehienak Euskal hiztegia-tik hartuak dira (Sarasola 2007); eta hiztegi honetan ageri ez diren hitzei guk esleitu diegu data, OEH eta EKC begiratuz. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Datuok atzizkika behatuz, zenbait kasutan hitz bakarrean baino ez dugu delako atzizkia: behargin, bakezalea, errezki, biraoti, jakintsu, eskakizun eta bakoso.279 Testu batean adibide bakarrean agertzen diren atzizkiez atera daitekeen lehen ondorioa eta ziurrena, hauxe da: idazleak hitza bere horretan ezagutu bide duela, atzizkia duela igerri gabe agian, eta nolanahi ere, itxuraz atzizkia ez dela emankorra berarentzat (cf. Urgell 2003: 219). Honela hitz hauetako batzuk sermoitegiaren aurretik lekukotuak dira (behargin, bakezale, bakoso eta jakintsu) eta hauek, printzipioz, ahozkotik hartuak direla pentsatu beharko genuke. Besterik dirateke bakezale eta jakintsu, bizkaieraz XIX. mendean ageri baitira estreinekoz, beste euskalkietan lehenagotik lekukotzen diren bitartean; beraz, hauen ezagutza libururen baten bidez izatea ezin da baztertu. Jakintsu hitzean, gainera, grafiak iturri idatzi bat iradoki dezake, agerraldi guztietan <j>z idatzirik baitago, egileak jakin eta bere bestelako eratorriak <y>z idazten dituen bitartean (§ 4.2.1.3).280 Mogel eta Añibarroren lanetan ditugu lehenbizi errezki eta biraoti eta ondoko Frai Bartolomerengan eskakizun. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Behin baino gehiagotan agertzen diren atzizkiak dira -le, -kuntza, -(k)eria, -garri, -(k)era, -tzaie eta -tasun. -le atzizkia bi hitzetan kausitzen dugu, edale (eta edalle) eta emaiyele (sic, cf. edizioa), eta aldaerak gorabehera biak idatzizko tradizioaren hastapenetik lekukoturik daude Euskal Herri guztian. Hitzokin, beraz, ezin da inolako ondoriorik atera; alabaina, nabaria da ordurako fosildurik zela atzizkia, -tzaile-k lekua hartua ziolarik, eta Larramendik berreskuratu zuela ardanle ‘vinatero’, apainle ‘adornador’, arraunle ‘remero’ edo agerle ‘manifestador’ bezalako hitzetan (Urgell 2004: 579; ik. baita Urgell 2003: 227); hau aipagarria da, noski, gure egileak ez duelako -le larramenditar berriaren alerik. Larramendiren itzaletik aldentzen gaitu -kuntza atzizkiak ere (errakuntza, haserrakuntza, atzerakuntza eta estukuntza): HH-n ez dira (cf. Lakarra 1995a: 55), baina “nabarmena da [-kuntza bidezko eratorriak] literaturan eta ahozko hizkuntzan bizi zirela” (Urgell 2003: 219) eta Añibarroren eta Mogelen garaian hasten dira lekukotzen. Hitzon berezitasuna, baina, hitzen nolakoan dago, gehienak izen abstraktuak baitira, eta ez atzizkiak jatorrian adierazten duen ‘ekintza/ondorioa’ (oinarrian aditza izateak iradokitzen duenez). hemen lekukotzen den ‘ekintza/ondorio’ > izen abstraktu urrats hau, beraz, badirudi izen abstraktu gehiago behar zituzten sermoilariek eragitea; eta horregatik gure sermoilariak, Mogelek eta Añibarrok erabili dituzte. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa -garri atzizkiaz sorturiko ikaragarri, miragarri, admiragarri, lastimagarri eta engañagarri lapurtera klasikoan agertzen dira OEH-ren arabera; Hegoaldean baina, miragarri Larramendi aurrekoa dugu baina ikaragarri HH-tik sartu bide da, honen egileak berak erabiltzen duela. lastimagarri, engañagarri eta admiragarri ez dira HH-n, baina ondokoek (Kardaberaz, Olaetxea, Añibarro) ekarri zituzten mendebaldera. Gure galdera beraz, hau litzateke, Nondik ikasi zituen gure egileak? admiragarri-z esan dezakegu Olaetxea izan zela bidea, bere dotrinatik harturiko pasarteetan baitugu (ik. § 4.3.2.4). Atal beretik ikaragarri ere kopiatu zuen, baina honekin ezin dugu baieztapen bera egin, gehiagotan ageri baita testuan barrena. Gure egilearen eta HH-ren zorraren froga genuke izango litzateke ekuskarri hitzak duen ‘ikuskizun, ikusgai’ esanahia, Larramendik hiztegian estreinekoz esleituriko esanahia delako. -(k)era atzizkiari dagokionez, -era eta -kera alomorfoak ditugu. Lehenengo alomorfoaz dugu akabera, ezauera, urteiera eta bigarrenaz urteikera, auskera eta jauskera. Goiko taulan ikusi denez; lehenengoa gipuzkerazko testuetan dago Larramendi aurretik, eta honek biltzen du bere hiztegian, baina ez da mendebaldean aurkitzen Kardaberaz edo Añibarroren lanetara arte. Literatur bizkaeran lekukotzen da baita ezauera, lehenago (beste adiera batean) ezaguera zelarik eremu honetan (OEH, s.v. ezaguera). Kardaberazen lanetatik dugu bizkaieran urteiera hitza, urtaiera aldaeran, eta literatur bizkaieran ezaguna izango da. Sermoitegi honetan ageri diren -kera-dun aldaerak, bere aldetik, oso data goiztiarrean ditugu: jauskera dugu literatur bizkaeraren testuetan aurkitzen den bakarra, urteikera eta auskera XX. mendeko obretan baikenituen orain artean. Hauen pareko dira -tzaikera eta -tzaiera (cf. -tzaite aditzizena, § 4.2.3.2) atzizkien bidez sorturiko sartzaikeran eta galtzaiera. Sartzaikera dagoeneko XV. mendean dugu (Arrasateko erreketa ca.1448), baina testuetan den formarik lekukotuena sartzaiera da (OEH, s.v. sartzaiera). Galtzaiera, ordea, forma honekin Añibarrok baino ez du VB hiztegian; Eskuliburu-an, galtzerak (2. edizioan galtzaieak da; formaren inguruan, ik. § 4.2.5) eta galtzaerea erabiltzen ditu (OEH, s.v. galtze). Orain artean ikusi dugunez, eratorpeneko adibideek bat egiten dute Larramendiren inguruan sortu zen mugimenduarekin, hein batean behintzat: HH-ren bidez Hegoaldera helduriko zenbait hitz (ordikeria, ikaragarri) eta adiera (ekusgarri) biltzen ditu gure idazleak; bestetik ondorengo bizkaierazko literatur mugimenduarekin lotzen dute -kuntza adizkidun hitzek. Hala ere, idazleak hitz eratorriekiko jarrera 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Atzizki hau da 1700. urtea baino lehenagoko testuetan izen abstraktuak egiteko baliabide nagusia da (cf. Lakarra 2003: 384), eta hain da erabilia ahozko hizkeran ze hiztegian gutxi garatu zuen (gramatika baliabide nagusia zela esan eta gero, Urgell 2003: 220), jakintzat eman zezakeelako. Aspaldiko erabilera horren adibidea dugu nagitasun (Betolazarenetik ezaguna, hegoaldeko dotrina gehienetan dugu: Kapanaga, Otxoa Arin, Irazusta, Burgosko dotrina, Kardaberaz, Olaetxea282…). Hegoaldean 1745etik aurrera baino aurkitzen ez direnak ere badira, horietako batzuk lehenago Iparraldeko literaturan erabiliak dira, besteak inon ez, baina eguneroko hizkuntzan maiz erabiltzen diren oinarrien gainean eratuak diren heinean (eta atzizkiaren bizitasuna kontuan harturik) ez da erraz jakiten ahozkotik hartuak diren edo bestelako iturri batetik. Datuok argitu aldera, aurreko hitzekin bezala, hemen ere taula batean jarriko ditugu -tasun atzizkidun hitzak, euren tradizioa laburbiltze aldera: Horretarako, lehen bezalako taula bat atonduko dugu, hitza eta lehen agerperaren datarekin, HH-ren aurreko zein egileek erabiltzen dituzten zehaztuz. Ondoren HH-n baden edo ez esango dugu, eta hurrengo zutabean 1745. urtearen osteko erabiltzaileak bilduko ditugu. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 283 Euskal Hiztegian 1617ko data ematen zaie honi eta ondoko hiru hitzei, Materraren Dotrina Christiana- n lekukotzen baitira; hala ere, baieztapen hau 1623ko edizioaren gainean egindakoa da. Berriki Aziti bihia elkarteko kideek (Ariztimuño et al. 2015) lehen edizioaren alea aurkitu eta argitaratu dute, eta konprobatzerik izan dugu bigarren edizioari bakarrik legozkiola hitzok; horregatik, egiari zor, datazioa aldatzea erabaki dugu. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Lehendik lekukoturiko hitzek oso oinarri arrunten gainean eraturik daude, eta posible dateke nork bere aldetik sortu izana; 284 hala ere, ezin dugu komentatu gabe utzi gehiengoa literaturazko lehenengo testuetan (Leizarraga, Materra) aurkitzen direla, atzizkiak zuen bizitasunagatik, nonbait, hura izan baitzen eratorriak egiteko lehenetarikoa. Halakoetan talde berezi bat sortzen dute Larramendi aurreko baina bere hiztegian bildurik ez diren haserretasun, arteztasun, lohitasun, zoratasun, seitasun eta bereziki baxutasun eta altutasun, azken hauek lapurtera klasikoan lekukotu arren ez baitute jarraipenik izan ondoko tradizioan. Honek pentsarazten digu egileraren hizkeran bertan horrelako batzuk ohikoak zirela, eta seitasun aldaerak bermatzen digu, Mikoletaren eta Añibarroren hiztegietan lekukotua dagoen seintasun orokorraren parean, honek diptongo sudurkarien ondorengoetako txandakatze legea betetzen baitu; hots, kontsonante aurrean izanik, ez da –n-rik (oipetan, useire, oitera… cf. § 4.2.1.6). Alde batera aztertzekoak dira batetik lehenago estrainekoz literatur bizkaieran erabiltzen direnak, eta Larramendiren hiztegian lekukoturik ez daudenak. Hauetan, orduko egileengan nahiko arruntak diren laguntasun285 eta zorotasun-ekin batera, oso tradizio gutxi eta berantiarra duten askotasun, haserratasun eta ikaragarritasun ditugu bai eta ikaratasun, ezebereeztasun eta atsitutasun ere, guztiz Añibarro edo Zabalarengan baino kausitzen ez direnak. Dotrinazko Sermoitegiaren data kontuan izanik, hemendik 284 Hitz hauetako batean, gainera, gai gara esateko nondik jaso zuen hitza: aberastasun ageri den testuingurua, ia hitzez hitz, Olaetxearen dotrinatik (cf. § 4.3.2.4) hartua dago, eta bertan aberastasun ageri da. 285 Lazarragak (1567-1602) lagundasun forma du, n osteko t > d hots aldaketarekin. Arau fonetiko honek, noski, eratorri honen antzinatasunaren alde egiten du, eta horregatik ez dugu hona ekarri, gu forma analogikoaz (gure testuan denaz), eta berriagoa liratekeen eratorriaz ari baikara. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 272 eratortzen da bera eta ingurukoek lanean jarri zituztela -tasun-dun hitz batzuk predikazioaren hizkuntzan, nola edo hala ondoko bizkaierazko idazleetara heldu zirenak. Bestelakoak dira atzizki kateak dituzten lehen aipatu ikaragarritasun eta bakosotasun hitzak: -garritasun Pouvreau, Urte eta Larramendiren hiztegietan bakarrik lekukotzen zen garai zaharretan (Urgell 2003: 250), eta XIX. mendera arte itxaron behar dugu testuetan aurkitu arte. Era berean, -osotasun katea (bakosotasun) badirudi bera sortua dela, harrigarria ez izanik, gehienak [izenondoa + -tasun] egiturakoak direla ikusirik. Batere ohikoak ez diren adibideak dira [-tu partizipioa + -tasun] eratorriak, bestalde, atzizki honek izenondoa behar baitu oinarri legez: Larramendik berak ere ez ditu egiten eta Etxagibelek erakutsi du (2014: 407) Pouvreauk, oinarria aditza zelakoan baitzegoen, [aditzoina + -tasun] gutxi batzuk egin zituela, baina bere berrikuntzak dira ziurtasunez. Gurean baina putzitutasun (< putzitu ‘puztu’) eta atsitutasun (< atsitu ‘kirastu’) ditugu, ohiko moldeen aurka, eta bigarrena ikusi dugu Zabalak erabiltzen zuela. Hitz hauek erakusten digutenez, -tasun atzizkia hain zen bizia lexiko sorkuntzan non, are lexikoa bereziki zaintzen ez zuen bigarren mailako idazle bat behar ahala hitz berri egiteko gauza zela, are eratorpenaren ohiko legeetatik harat. Gainerakoan, bai -tasun atzizkiaren eta baita lehen ikusiriko bestelako atzizkien bidez egindako eratorrien azterketak erakutsi digute nolabait Larramendiren lanaren uhinak heldu zitzaizkiola gure idazleari, Iparraldetik ekarri bide zituen ordikeria edo -garri atzizkiaren bidez egindako hitzak erabiltzea da adibiderik argienak (ekuskarri-ri Larramendik emandako esanahiaz gainera), bai eta HH-an bertan berak edo horren ostean bere jarraitzaileren batek sorturiko hitzak —zorakeria, lapurreria, alperreria… —. Hala ere, lexiko eratorri honek duen adibide gutxiek erakusten dutena da ez duela HH zuzenean erabili; aitzitik, badirudi zeharka heldu zaizkiola hitzok: aberastaun edo admiragarri hitzetan hala da behintzat, Olaetxearen dotrinaren bitartez heldu baitira 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 273 Sermoitegian. Azken honek, lastimagarri eta engañagarri hitzekin batera, beste gauza bat erakusten digute: hitzok ez dira Hiztegian agertzen, baina ditugun datuen arabera Iparraldetik ekarriak dirudite; honela, badirudi Hiztegiak sortu zuen mugaren bi aldeetako literaturaren bateratzeak eragin zuela Dotrinazko Sermoitegian. Honekin batera, XIX. mendean sortuko zer literatur bizkaerarekiko zubi bat eratzen digute errezki, biraoti, eskakizun eta -kuntza atzizkiaren bidezko izen abstraktuek, bai eta -tasun atzizkidun zenbait hitzek ere. -tasun bidezko adibideek, gainera, dela euren bakantasunagatik (ikaratasun, ezebereeztasun), dela duen egitura bereziagatik (atsitutasun); Añibarro eta Zabalaren eta gure idazlearen arteko halako lotura bat ezartzeko oina eman digute, alegia, badela nolabaiteko harremana sermoigilearen edota haren inguruaren eta haien artean; bestela esanda, badatekeela garai haietako mendebaldeko predikatzaileen artean pool lexiko bat,286 tradizio lexiko bat, literatur bizkaieraren jorratzaileek sermoigilea bizi bide zen predikazio girotik lortu bide zutena. 4.3.2.2 Egilearen zuzenketak Testu batek literatur eraginik duen edo ez erabakitzeko proposaturiko irizpideen artean (§ 2.4.1.4), egilearen zuzenketen eta aldaketen287 azterketak garrantzi berezia izan lezake, halakoetan egileak hizkuntzarekiko duen jarrera antzeman dezakegulakoan: bere hizkuntz hautuak eta irizpideak zeintzuk diren edota orduko literatur hizkuntzaren ezaugarri eta ohiturekiko zorrak. Ikerbide honek emaitza interesgarriak izan ditu beste egileengan: P. Altunak (1982) frogatu zuen Mendibururen Kristau Dotrinaren eskuizkribuan diren aldaketak Larramendirenak direla, eta Burgosko dotrina (1747) aldaketa horietaz eta bestez ere baliaturik argitaratu zela erakutsi zuen Lakarrak (1986b). Literatur bizkaierazko obretan ere halako azterketek laguntza paregabea K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Halako zerbait egingo dugu ondoko lerroetan gure sermoitegian ere. Ezer baino lehen, baina, gogoratu behar dugu sermoiok garbira pasaturiko kopiak direla (cf. § 4.1.1). Beraz, aldaketa gutxiko testua izanik, honetarako egokiena ez da: adibide guztiak bakartuak dira eta, ondorioz, joerak bilatzeko oinarri gutxi ematen digute. Lehenik lexikoaren esparruko aldaketak ikusiko ditugu; izan ere, aurreko atalean azaldu denez, garai honetan lexikoarekiko jarrera aldatu zen, Larramendiren eraginez, honela maileguei muzin egitea ez, baina bere hizkerako zein bestetako hitz jatorrak nahiago zituzten idazleek, eta neologismoak ere erabiltzen dituzte tarteka, maiz neologismoa eta mailegua edo-ren bidez lotuz, besteak beste (Urgell 2012: § 4.5). Ikusi dugunez, gure egilea aurreko garaiean dago, lehenengo pausuak ematen ari ditu lexikoa eratorpenaren bidez berritzeko (§ 4.3.2.2), baina oraindik mailegutza da bere joera nagusia. Lexikoarekin loturiko zuzenketetan, hasiera batean eskuzabal jokaturik adibideak esanguratsu diren ala ez erabakitzerakoan, aldaketa hauek bildu ditugu:288 288 Zenbait hitzek dakartzaten galdera markek adierazi nahi dute hitz berria gainean idatzi dela, eta zaharra ezkutatu dutela; ondorioz, lehen idatzitakoak ez dira garbi irakurtzen. Bestalde, ] zeinuak adierazten du hitza horraino baino ez zuela idatzi. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 289 Larramendik “Hiru mailegu mota bereizi zituen: batetik, gaur erdarakadak deritzegunak, erdaldunduek bakarrik zerabiltzatenak; bestetik, behargabekoak, ordain jatorrak izan arren ohikoak ere badirenak; eta azkenik, beharrezkoak, edozein hizkuntzak daukan eskubide berberaz euskarak zer berriak izendatzeko bere egin dituenak edo egingo dituenak.” (Urgell 2012: § 2.2.; cf. baita Urgell 2005: 301). Hemen hiru mota hauek batera hartuko ditugu. 290 Hauen pareko har zitekeen yseitea > naturalezan (59) aldaketa; alabaina, ez dirudi arrazoi pragmatikorik dagoenik aldaketa hau egiteko, eta ziurrenik kopiatzeko orduan egindako hutsa baino ez dugu: …bere naturalezan doeen yseitea… kopiatzerakoan bere yseitea kopiatu zuen tarteko naturalezan doeen ahaztuta, eta momentuan konturatuta zuzendu zuen. 291 Euskal hitz bat erdal hitz batez ordezten baitu, hala ere, bihotz eta entraña ‘errai’ nahiko esanahi ezberdina dute eta ezaguna da entraña hitza nahiko hedaturik zegoen Hegoaldeko euskal testuetan (cf. OEH, s.v. entraina) 292 Izan ere, eguin eguisu bat kenduta ez dugu eguin eguin bezalako adibiderik testuan. Hala ere, beste aukera bat genuke hasierako eguin eguin hori azaltzeko: kopiatzean egindako duplografia izatea, eta aldaketa akatsaren zuzenketatzat hartzea. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Azken adibide hauek, adibide bakartuak izan arren, idazlea nolakoa den nolabaiteko ideia ematen digu: batetik, bere hizkeraren ezaugarri arkaiko (-zu plurala, aoristoa…) edo esklusibo (-tuite aditz-izen atzizkia) zenbait berriztatzen ditu, forma “orokorragoen” alde; bestetik, forma laburtuak osatzeko joera du (-een genitiboa, aditz uzkurdurak). Testuaren hizkeraren azterketan (cf. § 4.2.1), grafian bereziki, ziren hainbat berezitasun euskarazko iturri idatziak izan zituela erabakitzera eraman gaitu. Ondoren, testuaren literatur eragina zehazteko orduan, egilearen ohitura grafikoak eta bereziki aurreko atalean agerturiko berezitasunak garaiko beste testuekin lotzera jo dugu, eta horretatik lortu dugun emaitza garrantzitsuenetako bat izan da iturri berri bat aurkitzea, eta euskal iturria gainera; honela, grafia berezitasun batzuen bidez frogatzerik izan dugu Olaetxearen dotrina izan zuela eskuartean gure idazleak. Sermoitegiaren iturriak zehazterakoan esan bezala (§ 4.3.1.1), Olaetxearenean ageri diren galdera-erantzunak sermoi batzuen sarrera gisa moldatzen ditu. Iturria jakinda ere, zehazteke geratzen zitzaigun zein argitalpen erabili zuen; izan ere, XVIII. mendean sei argitaraldi behintzat izan zituen (1763, 1775, 1780, 1785, 1787 eta 1794 cf. Vinson 1891: § 115) Laukarizko abade ohiaren dotrinak. Ezin izan dugu guztien aleak 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 277 lortzerik izan, baina aurkitu ditugunen konparaketak erakusten digu lehenengo edizioa izan zuela, bigarrenetik aurrera moldaketak egon baitziren testuan: Behin argituta lehenengo argitapenaren ale bat erabili zuela, ziurtasun gehiagorekin has gaitezke erkaketarekin. Bilaketa sistematikoa egin dugu gure sermoien hasieratik (ez ordea, sermoien gorputzean), eta ikusi izan dugu 15, 16, 31, 38, 39 eta 40. semoitetako lehenengo lerroak hortik hartuak izan direla, hain juxtu Olaetxearen dotrinako 78, 79-81, 127-129, 144-146, 146 eta 147-148 orrialdeetatik, hurrenez hurren. atsegin hitzaren grafiagatik izan ez balitz, zail izango zitekeen pasartea inolako euskal iturriri egotzi, bere erara eta bere hizkeraren arabera moldatu baitzuen Laukirizko abadearen esanak. Lerro hauetan moldaketa horien berri emango ditugu, bere hizkeraren eta hizkuntzari buruz zituen iritzien bila. Grafia eta hotsei erreparatuz, esan dezakegun lehenengo gauza da Olaetxeak dakarrena bere grafia sistemara izurtzen duela: aipaturiko <atseguin> hitza kendurik, beste txistukariak <s>ren bidez ematera jotzen du, bai <ts> (deutsaz > deuses), bai <tz, tc> (vicitza > visise; gorputz > gorpus), eta baita <z, c> (biztuco > bistuco; ecin > esin) ere; azken hau, baina, ez dugu beti aurkitzen: erdal jatorrizko hitzak erdal grafiarekin mantentzeko joera ikusten zaio (gracia > graciye; inclinacinoe > inclinaciñoe) batetik; bestetik, oharkabez edo, <z> eta <c> batzuk itzurtzen zaizkio bere testuan: hizkuntz azterketan egilearen idazte sistemaren aurka zihoazten zenbait adibide aipatu dira (§ 4.2.1.4), eta eurok azaltzeko iturri idatziren baten eragina proposatu dugu; aurkitu K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Kontsonante palatalak adierazteko orduan, ez dugu adibiderik l-rekin, baina <ñ>k zenbait kontu argitzen dizkigu: batetik, Olaetxeak in / iñ txandakatzea du hiato sudurkarien ondoriozko sudurkarietan (inos, inclinacinoe, confesinoe… baina erresurreciñoeac), gure idazleak, baina, sistematikoki <ñ>z adierazten ditu hauek: iños, inclinaciñoe… bestetik, Olaetxean dakartzan bustiduraren ondoriozko <ñ> *in-z ordezkatzen du: orañ > orain, añ > aen… baina baño > beño. Honek adieraziko liguke, ez duela uste bezain grafia sistema defektiborik kasu honetan: batetik, palatal sentitzen dituen sudurkariak (berezarritako sudurkariak) grafia sabaikariaz adierazi behar ditu, eta palataltze automatikoaren emaitza batzuk, oraindik ez. Sistema defektiboa ez izateak, noski, ondorioak ditu hizkera ezaugarritzeko, eta azterketan erabaki duguna berretsi, hots, palataltze automatiko ahula bide zuela, eta bakarrik inV (eta, agian, ilV) testuinguruan. Bokal bikoitzei dagokionez, azterketan ikusitakoa berrezteko aukera dugu. Bokal bikoitzen testuinguru zaharrenetan (jaan eta zaar hitzetakoak) ez ditu baliatzen, eta Olaetxearen suur ‘sudur’ > sur bilakatzen du gure idazleak. Deklinabidetik datozen bokal bikoitzak, aldiz, antzemateko eta idatziz jasotzeko beharra bazuela erakusten digu erkaketak, genitiboan bederen, hainbat aldiz ikusten baitugu e > ee aldaketa: deungen 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Hizkeraren azterketan hotsekin antzeman dugun beste gauza bat izan da egin aditzaren aditzizenean g erortzeko joera zuela egileak (§ 4.2.3.11), eta hau berretsi du Olaetxeak, honen eguiten > eiten agertzen baita Sermoitegian. Adibide honetaz aparte, erkaketaren bidez, esan genezake gure egileak joera izan zuela forma osoagoak erabiltzeko, garai horretako literatur hizkuntzaren ezaugarrietan aipaturiko ezaugarria (§§ 4.3.2.1.2.4 eta 4.3.3.2). Batetik, Olaetxeak dakartzan -au partizipioak -adu bihurtzen ditu (deseau > deseadu, tratau > tratadu), eta honek hizkera horretan oraindik oso aurreratua ez zela erakutsiko liguke, jadanik hizkeraren azterketan proposatu bezala. Bestetik, eta egin-en adizkietan ere (ez aditz-izenean) forma osoagoa emateko joera du, Olaetxearen aldaera gorabehera: deiola > daguiola, daiezan > deguiyesansat. Ezin dugu aipatu gabe utzi Olaetxeak bere liburuaren amaiera hizkuntzaz egiten duen oharrari. Bertan ageri denez: Olaetxearen esaten dira zerbait fonetiko baldin badu, suposatu behar dugu herri batzuetan /daβe/ (b.agaz) eta beste batzuetan /dawe/ (V.agaz) ahoskatuko zutela. Honela, esan genezake gure idazleak lehenengo taldeari atxikitzen zaiola, Olaetxeak dakartzan daven, davela edo daven enzat aldatzen baititu sistematikoki (daben, dabela, dabenensat). Olaetxearen bigarren oharraz (cf. §§ 4.2.1.3 eta 4.3.2.1.1.1.2), bere horretan uzten du Jangoico hitza, eta honetaz aparte duen jaco, ordea, iacan bidez aldatzen du, Olaetxearen grafiaren aurka. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Aditzaren morfologian gehiago dugu esateko, aditz-izenari dagokionez behintzat. Izan ere, Olaetxeak dakarren atzizki sistema guztiz aldatzen du gure egileak, bere sistemara egokituz: Olaetxeak gure sermoilariak ezagutzen bide ez duen -tute atzizkia darabil askotan, eta halakoetan bere hizkeran direnekin ordezten ditu, dela -etan (parcatuteko > parquetako), dela bere hizkeran ain oparoa den -tuiten (ezconduteco > esconduiteco; ordenduteco > ordenduiteco; ezaututeco > esautuiteco). Era berean, Olaetxearen emoten eta quenzen, bere hizkeraren emaiten eta quensaiten arkaikoagoekin (cf. §§ 4.2.3.2 eta 4.4.1) ordeztu ditu. Adizkiekin jarraituz, ez dakigu Olaetxeak egin adizkietan bi pertsonalak eta hiru pertsonalak bereizteko a / e oposaketa zaharra zuzen betetzen duen, baina gure erkagaietan diren diren adibideetan behintzat halaxe darabiltza (deiola, daiezan): sermoitegiko hizkerak, ordea, oposaketa galdua izanik (cf. §§ 4.2.3.4 eta 4.4.1), deguiyola eta deguiyesansat dakartza. Azken adibide honek beste ezaugarri bat dakarkigu, gainera, helburuzko perpausetako -tzat atzizkia: Olaetxeak ez du (daiezan, ditezan) baina gure idazleak beharrezkotzat du (deguiyesansat, ditesansat) Sintaxian, jabetu gara sermoitegian ohikotasuna adierazteko dugun oi partikuladun adibide bakarra Olaetxearen testutik datorkiola (oi daben; ik. § 4.2.3.16); beraz, ezin dugu baieztatu bere hizkeran baliabide hau bazen. Hala ere, ezin dugu ukatu ezagutu behintzat ezagutzen zuela, bestela ez zuen aldatzeko inolako trabarik izango. acto contricinoecoa eguin > acto contriciñoeco eguin aldatzen du, akatsa ez bada behintzat mugagabearen erabileraren alde egiten. Adibide bakan hauekin batera, ikusi dugu aditz laguntzaile zenbait aldatzen dituela: 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Badirudi kontu estiliskoak direla gehien bat, baina azken bietan posible da egileak gaizki ulertu izana Olaetxearen testua: azkenekoan pentsa dezakegu gure egileak ez duela dabe pluraltzat jotzen (bere hizkeran daude litzateke, cf. § 4.2.3.3) eta Dotrinakoa errata bat dela uste izatea. bada > bayaco aldaketa horretan, gorputzari datiboak luke giltza: gure idazleak menpeko esaldiaren parte dela ulertu ez,293 eta aditzan islatu beharra sentitzea (nahiz eta datibo komunztadurarik gabeko esaldiak izan § 4.2.4.2). Aldaketa estilistikoak lirateke baita testuan zehar diren hainbat ordena aldaketa, bai eta sintaxiarekin loturiko bestelakoak ere: Lexikoaren aldetik, hitz eratorriak aztertzerakoan jabetu gara aberastasun, admiragarri eta ikaragarri hitzak iturri honetatik ezagutu zituela: lehenengo bietan ziur gaude, Dotrinatik kopiaturiko ataletan baino ez baititu erabiltzen; ikaragarri eta ikaragarrizko, ordea, hainbat adibide dituzte sermoitegian zehar. Hitz arruntagoetan, ikusi du beste lekuetan bezala honetan ere bere hizkerara hurbiltzen duela testua, zenbait hitz berarentzat ohikoago liratekeen aldaerengatik trukatuz: Bereziago egiten zaizkigu beste aldaketa hauek, ez bailirateke ohikoak izan behar euskaraz idazten duen pertsona batentzat: chito ezañac > gustis feo; idoro eta ezaututeco > acordadu eta esautuiteco; dolorea > damue eta errastu eta sustraiac > errastu eta manchac. Azken hau, bi hitzen arteko esanahi ezberdintasunagatik (cf. § 4.3.2.3), aldaketa estilistikoen adibide izango litzateke, baina aurreko biek zer pentsatu ematen digute: Olaetxeak ematen dizkion euskal hitzak aldatzeak erakusten digu ez K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 282 dituela erdarazko hitzak erabiltzen euskal ordainik ez ezagutzeagatik, edo erdaratik itzultzeagatik zuzenean; aitzitik, bestelako arrazoiak egon beharko lirateke egilearen erabaki honetan, zaila baita pentsatzea euskaraz idaztera ekiten duen idazle batek erabakitzea herri euskaldun bateko biztanleari feo hitza ezaina baino ulergarriago izango zaiola.294 Dotrinarekiko egilearen pentsaera erakusten digu baita ezkongaiek eman behar dituzten urratsak azaltzen dituenean; honela, Olaetxeak “ez permitidu ezkonzetan oi direan bulla, danza eta jan edanac” agintzen duenean, gure idazleak eskuzabalagoa da herriarekin eta agindu honi kenduta, esan die “euqui yntenciñoea eguiteco eta errecibitaco sacramentoau”. Ezaguna da XVIII. mendean Euskal Herriko predikariek dantzen kontrako kanpaina bat hasi zutela (cf. Madariaga 2004a: 490 e.hh.), eta badirudi gure idazleak ez zuela horretan sartu nahi. Atal honetan, ikusi dugu idazleak euskal iturri bat hartzerakoan zein irizpide jarraitzen dituen, egiten dituen aldaketak lagun; eta jabetu gara idazlea ez dela nolanahiko, idazlea; aitzitik, garaiko mugimendua ezagutzen zuen baina nahita ez ditu 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 283 jarraitzen bere irizpideak (tradiziokoak batzuk, berriagoak besteak) argi ditu. Emaitza hauek, egileari buruzko datu gehiago eskaintzeaz gainera, planteatu dugun lan metodoaren zuzentasuna erakusten digu, bestela nekez helduko ginatekeen egileaz orain dugun ezagutzara, ondoko lerroetan laburtzen saiatuko garena. Egin dugun hizkuntza azterketan, egileak orduko joerekin zuen harremana edo harreman eza ikusi dugu, bai erdal sermoigintzari zegokionez, eta baita garai horretan itzartzen eragoion Hegoaldeko euskal literatur sorkuntzari ere. Emaitza hauen eta sermoitegiaren kanpoko datu eta bestelako datu historikoen bidez, egilearen inguruko gogoeta historiko-kulturala egiteko aukera izango dugu, ondoko lerroetan hizpide. Bildu ditugun datuek erakusten dute gure egilea ofizioz sermoilaria zela, misiotan herriz herri zihoana, eta horregatik ordena erlijioso bateko kidea dela erizten dugu. Horretarako dugun frogarik garrantzitsuena ezagutzen dugun bere ekoizpena da, guztia “misio sermoiak” baitira (cf. Fernández Rodríguez et al. 1983: 35, 1. oh.), hau da, gai jakin bat irakasteko pentsaturiko sermoiak: sakramentuak, Aita Gurea, Fedeko artikuluak… Mota honetako sermoiak ordena erlijiosoen kideek egin ohi zituzten, eurek baitziren herrietan zehar “irakastera” hurbiltzen zirenak; herriko abadeek, ordea, egutegi liturgikoaren araberako edo festa puntualetarako sermoiak beharko lituzteke: halakoak dira, adibidez, Juan Antonio Mogelen sermoiak (Altzibar 1992a: 197)296 eta Lekeitioko parrokiakoak (ibid. 97). Horrezaz gainera, gure sermoitegiaren iturriek erakutsi digute liburutegi zabal bat izan zuela eskura: iturri ziurrek eta balizkoak gehituz, gutxienez zortzi sermoitegi ezberdin eta Olaetxearen Dotrinaren alea izan zituen bere lanean lagun. Abade sekular batek liburutegi nabarra izatea agian ezinezkoa ez izan arren (cf. Aranburu 1996), XVIII. mendeko apaiz arrunt gutxik zeukaketen gure egileak eskura duen biblioteka izateko aukerarik: liburuak garestiak ziren, eta zenbaitetan abade xoilak bildu behar ziren liburutegi bat partekatzeko (cf. San Martín Casi 1996: 60), edo askoz K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 284 jota liburu bat izan eta horrekin moldatu.297 Beraz, egiantzekoa da berak liburutegi zabal hori izan ez eta komentu bateko liburutegia eskura izatea. Hau, orain artean Bizkaiko XVIII. mendeko predikazioez ezagutzen dugunarekin bat dator: orduko sermoigileak misiolariak dira, predikazioan izan zen iraultzaren aurresku aritu zirenak; elizbarrutiko abadeak, aldiz, XVIII. mendearen bukaeratik aurrera baino ez zioten behar honi ekin. Halaber, ez dakigu testua artean non izan zen, sermoiok enkantean edo liburu saltzaile baten bidez lortu zituzten egun euren jagole diren artxibuek (§ 4.1.1). Honek ere bat egingo luke XVIII. mendearen amaieratik eta XIX. mendearen hasiera luze batean zehar ordena erlijiosoek bereziki bizi izan zuten egoera latzarekin, josulagunen kanporatzetik hasi (1767) eta XIX. mende hasierako fraideen esklaustraziora bitartean. Hau honela, ez dugu testu barneko argudio zuzenik aurkitu ordena erlijioso jakin batekin lotzeko. Aipagarria den elementu bakarra sermoi zenbaiten buruan diren J. M. J. siglak dira, “Jesus, Maria, Jose” adierazten dutenak. Formula honek, Zarauzko frantziskotarren Bizi bedi Jesus (Viva Jesus)298 edo jesuiten A.M.D.G.-ren antzekoa, Familia Sakratuaren debozioa gogoratzen du, baina ezin izan diogu inolako ordena bereziri ezleitu. Beraz, izatekotan, hizkuntza da ondorioren batera iristeko daukagun baliabide bakarra, eta hizkuntzak gauza bat bederen esaten digu: itxuraz, sermoi guztiak hizkera trinko eta berezi batean idatzitakoak dira, dela egilearen beraren hizkeran edota dela haren entzuleriarenean. Literatur hizkuntzaren eragina aztertzean ikusi dugu Euskara Zaharreko idazlea dugula, garaiko idazleetan diren ezaugarriak ditu grafiari dagokionez: ez du txistukari frikari eta afrikatuak bereizteko beharrik adierazten, ezta /ʃ/ islatzeko ardurarik ere, gainerakoak legez <s> zoil batez adierazten baitu. Berebat, genitibo singular eta plurala idatziz ezberdintzeko beharrik ere ez zuen,299 eta ez du lexikoa bereziki zaintzen garbitasunaren aldetik. Honela, Lehen Euskara Modernoan sortu zen mugimenduaren partaidea ez zela iritzi behar dugu. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Alabaina, ezin dugu esan Larramendiren eraginik heldu ez zitzaionik, eratorrien erabilera eta hitz berezi batzuk (-garri atzizkia, oro har, eta ekuskarri bereziki, alperreria, ordikeria…) eragin hori erakusten dute, zeharka inondik inora ere; usu darabilen -tasun atzizkiak, gainera, lexikoarekiko kexkaren bat adieraziko luke. Mugimenduan sarturik ez bazen ere, iturri idatzien bitartez behintzat ezagutu ezagutzen zituen berrikuntzok: jakin dugu Olaetxearen dotrina erabili zuela, eta honek txistukarien oposaketak erakusten zizkion; bai frikari/afrikatu (atseguin hitzean itzuri zitzaion grafiarekin) eta baita lepokari/apikari posaketa ere; nahiz eta berak grafia hori bartertu eta tradiziozkoa erabili (§§ 4.3.2.1.1.1.1 eta 4.3.2.4). Iturri idatziek azal ditzakete baita aren dibide magestadea eta jaquinsu hitzaren grafian, idazleak y- baitarabil *j- hotsaren ondorengoa islatzeko (§ 4.3.2.1.1.1.2). Zuzenenan Larramendiren mugimendua ez ezagutzeak jesuitengandik urruntzen gaituzte, ordenakide hauek proposaturiko hizkuntza molde zehatzari jarraitzen ez baitio. Hala ere, baditu zenbait ezaugarri partekatuak bere garaiko Bizkaiko beste idazle batzuekin, Larramendiren ezagutza izango dutenekin; beraz, beste ordena bati begira jarri behar izan gara. Erabiltzen dituen berrikuntza grafiko bakanek (euskal *j-ren ondorenak adierazteko <y> grafia baliatzea, <sh> grafia /ʃ/-rako), frantziskotarren inguruko testuetan aurkitu ditugu, goiz aurkitu ere, eta areago zenbaitetan Añibarro eta bien arteko kidetasun esanguratsuak antzeman uste ditugu lexikoan: hainbat hitz eta egitura Añibarroren testuetan bakarrik lekukotu dira (cf. § 4.2.5). Ez dugu ahazten kidetasun horietako batzuk biak eremu linguistiko berekoak izateari dagokiola (cf. § 4.4.2) baina erabakigarriak dira ezebereztasun, ikaratasun eta errakuntza hitz eratorriak: lehengo biak orain artean areatzatarraren obretan bakarrik genituen; hirugarrena, bere aldetik, erabiltzaile gehiago (ez gehiegi) izan dituen arren, Añibarroren obretan ageri da estrainekoz. Honela, Añibarrorekiko harremana proposatzeko adina datu badugu, baina harreman horren norabidea zehaztea falta zaigu. Hiru aukera nagusi ditugu, nonbait: (i) gure egileak Añibarrorengan eragitea (GE > Añ), (ii) alderantzizkoa, Añibarro izatea gure egilearengan eragina izan zuena (Añ > GE) edo (iii) gure egilea eta Añibarroren arteko elkarkidetza egotea (Añ = GE), dela elkar ezagutzen zutelako, dela giro bertsuan murgildurik zirelako. Sermoitegiaren datak (XVIII. mendeko 70eko hamarkadaren bukaera edo 80koaren hasiera) bigarrena ezinezko bihurtzen du, Añibarro 1764an sartu baitzen frantzizkotarretan Bilboko komentuan eta 1772an ikasketak amaitu, orduan apaizturik. Gainera, frantziskotarrek Friasen (Burgos) zuten komentuan egon zen K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 286 denbora luzez, 1790. urtera arte ez zen Zarauzko Misiolari Kolegioan sartu, eta orduan ekin zion euskaraz idazteari, antza denez, bere misiolari egitekoak hartaratuta (Urgell 2001: xxix); hots, gure sermoilariak bere lana idatzi ostean. Hau guztiau kontuan harturik, Añibarroren aurreko sermoilari frantziskotar baten lanen aurrean gaudela proposatu behar dugu. Zarauzko komentuan izandako sermoilari bat balitz (hor biltzen baitziren misiolari frantziskotarrak), litekeena da urteren batzuez behintzat Añibarrorekin batera bizi izatea. Dena dela, ez da ezinezkoa beste komentu batekoa izatea, frantziskotarren komentu orotan predikariak baitzeuden inguruetako jai nagusietan eta une garrantzitsuenetan sermoiak egiteko herriari: dirudienez, Astarloa Bilboko komentuan zela Bizkaian barrena ibili zen sermoilari (Altzibar 1992a: 242; ik. baita Etxebarria 2005: 67-101, non hainbat lekutako komentu-predikari izendaturiko fraileak aipatzen diren). Hortaz, baliteke hizkuntzarekiko irizpideak eta sermoilarien arteko elkarreraginak komenturik komentu ibiltzea frantziskotarren artean. 4.3.3.2. Predikazio garaiko hizkuntza Aurreko lerroetako azterketan ikusi dugu Dotrinazko Sermoitegiaren egileak zein testuinguru kulturalean egin zuen bere lana. Ikusi dugu, oro har, Larramendik hasitako mugimenduan sartua ez zegoela, eta ondorioz Euskara Zaharreko lekukoen ezaugarriak dituela oro har. Alabaina, zenbaitetan garai zaharreko hizkera eta idazmoldetik aldentzen da eta zeinbait ezaugarrik erakusten digute nolabaiteko lotura bat dela gure idazlearen eta ondoko “literatur bizkaieraren” hizkuntzaren artean. Balizko lotura horren bila, Dotrinazko Sermoitegia garaiko testuekiko non kokatzen den ikusi nahi izan dugu, eta idazlearen eta garaiko (XVIII. mendearen bigarren erdialdeko) lan argitaratu zein argitaragaben arteko konparaketa egitera eraman 300 Altzibar, bere tesia egiteko, hainbat eliz eta komentu artxibutan ibili zen euskal idazleei buruzko paper oro biltzen eta aztertzen, baina ez zuen Astarloaren sermoirik aurkitu (Altzibar 1992a: 242). 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Ikusi ditugun loturak mota askotakoak izan dira, eta ezaugarri garrantzitsuenen artean grafia dugu ezbairik gabe: ordukoa da Larramendiren eraginez gauzatu zen grafi sistemaren aldaketa Hegoaldean, eta ikusi dugu Olaetxea eta Kardaberazen testuetatik nonbait, afrikatuak adierazteko beharra zabaldu zela, horretarako Larramendik Iparraldetik ekarritako [t + txistukari] sistema hartuz (§ 4.3.2.1.1.1.1). Alde honetatik sermoitegiak erabilera zaharraren lekuko den arren, era berean berritzaile da <y> eta <sh> grafiak erabiltzeagatik, eta jabetu gara ezaugarri hauek ez direla gure sermoitegiaren bereizgarri; aitzitik, garai horietako beste testuetan ere aurki ditzakegu honelako erabilerak (nahiz eta ez gure sermoitegian bezain hedaturik, y-ren kasuan bederen), eta beraz, Añibarro-Zabalaren grafia proposamenetan (1821) arautzen bada ere aurretik zetorren tradizio batean oinarritzen dira frantziskotar hauek. Bestelako ezaugarrietan, gure sermoilariak eredu zaharra jarraitu zuen, baina egindako testuen arteko konparaketak erakutsi digu Larramendiren ostean grafiaz besteko ezaugarriak ere ari zirela mendebaldeko idazleen artean hedatzen. Hasteko, genitibo singularraren idatzizko bereizketa, Kardaberazen adierazpenaren kariaz (De la Quadra, Sarria…). Garai horietan bokal bikoitz zaharra (zaar, loo) galtzear zeuden zenbait hizkeratan (tartean gurean), baina De la Quadrak (1784) eta Sarriak (XVIII. mende akabua) bokal bikoitzak berrezartzeko joera erakusten dute, eta idazle hauen aztertzaileek hiperzuzenketak edo grafiatik haratago ez doazen bokal bikoitzak deritzete, agian idatziz forma osoagoak erabili nahiagatik. Beste horrenbeste ikusi dugu “Markinako sistema” delakoaren eufonia taldeetan ere; izan ere, Altzibarren lanak (1992a) jarraituz, ikusi baitugu Mogelen lanak argitaratu aurretik hedatu zirela, Larramendiren beraren eta are aurreko beste idazleen lekukotasunek erakutsi digutenez (Bulda, Urquizu). Alabaina, Olaetxearen ondoko argitalpen ezberdinen behatzeak erakutsi digute argiki nola joan zen eufoniak hedatzen. Añibarroren hastapenetako lanetako eta Laudioko dotrinako epentesien bidez, proposatu ahal izan dugu eufonia horietako zenbait ez direla idazlearen hizkerari egotzi behar, ohitura idatziari edo; eta honetaz baliatuz gure sermoitegiko i epentesiak azaltzeko ildo berri bat zabaldu dugu, hauen azpian ere idazte-ohituraren bat izatea. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Baina lexikoa izan da Dotrinazko Sermoitegia eta ondoko literatur bizkaieraren arteko zubia argiki erakutsi diguna. Lortu ditugun datuen arabera, egileak ez zuen HH zuzenean erabili, baina badirudi horko zenbait hitz eta adiera heldu zitzaizkiola, bestelako bide batetik nonbait. Ikusi dugu orduko idazleengan (Gandara, De la Quadra, Palacios…), Larramendiren eragin hori: Gandarak maisu deitzen du Larramendi, Palacios frantzinkotar sermoilariak Larramendiren gramatikarekin ikasi zuen euskara (cf. Urgell 2012: § 2.2) eta De la Quadrarenean jakinbide edo lazkiro bezalako hitz larramenditar argiak ageri dira; beraz, andoaindarraren eragin hori azaltzeko biderik errazena da pentsatzea arrazoia sermoigintzaren giroan dugula. Horrekin batera, OEHren eta EKC-ren laguntzarekin, erabaki dugu gure sermoiek dakartzaten hitz eratorri zenbait literatur bizkaieran agertuko direla estreinakoz, eta testuaren data goiztiarrak, hitzon agertze data aurreratzeaz gainera, lehenagotik sermoigileen artean ezagun eta erabiliak izan zirela iradokitzen du, nolabaiteko pool lexiko bat egon zela giro horretan. Sermoilariari dagokionez, frantziskotar giroko idazlea zela erabaki dugu goian, baina datu guzti hauek ondorio garrantzitsuago bat ekarri digute: garai horretan “predikazio garaiko hizkuntza” dei dezakegun mugimendu bat izan zela, Larramendik hasitako mugimendu horrek mendebaldeko lehen fruituak eman ostean (Kardaberaz, Olaetxea) egon zen argitalpen ilunaldi horretan badirudi, sermoigintzaren inguruan bildutako idazleek ez zirela geldirik egon; aitzitik, zenbait idazte ohitura eta ezaugarri hartu zituztela. Sermoigileek erabaki linguistiko eta estilistikoak hartzen ziharduten, eta bizkaieraz hitz egin eta idazteko modu bat hedatzen ari zen, beharbada frantziskotarrek oso bereziki hedatu zutena beren misioaldietan, eta XIX. mendeko literatur bizkaiera “azaleratu” (i.e. argitaratu) zena. Eta hortik azal genezake gure sermoigilearen eta ondoko literaturaren artean ikusi ditugun bat egiteak, mugimendu horren oihartzunak heldu zitzaizkiolako. Zaila da nagusiki idazle baten datuen gainean hipotesirik plazaratzea, eta lan honek, noski, ondorengo lanen hastapen edo pizgarri baino ez da: gainerako sermoitegi “ez klasikoen” (cf. Etxebarria 2005) azterketa arretatsua beharko genuke, hemen dioguna baieztatu hala ezeztatzeko; Hala ere, gure ustez datu nahikorik eman ditugu “predikazio garaiko hizkuntza” horren alde, eta hizkuntza horren ezaugarri zenbait zirriborratzen saiatu gara. Honek, nola ez, agerian jartzen du hasieran aipaturiko ideia oso garrantzizko bat: alegia, historia liburu argitaratuen bitartez, eta areago liburu argitaratu garrantzizkoen bitartez bakarrik berreraikitzen dugunean, azpian zetzan giro ñabarra (liburu horien oinarrian dagoena) alde batera uzten ari garela eta historia 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 4.4. Testuaren kokatze historiko eta geografikoa Testu bat nongoa den galderari erantzuteko bide bakarra, kanpoko daturik ezean, gainerako testuekin konparatzea da, aspaldi Mitxelenak (1958, OC XII) Landucciren hiztegia zela eta erakutsi zuen bezala. Azterketa honetan, gure aldetik, hura eta ondoko lanak gidari izanda egin dugun metodologiaren sistematizazioa (cf. § 2.4.1.3) erabiliko dugu: honela, testu bati jatorriren bat esleitzeko lehenengo kokapen historiko bat behar dugu (§ 4.4.1), ez berez testuaren data zehatza aurkitzearren (horretarako datu fidagarriagoak izan ditzakegu), baizik eta garaiko zein testuren artean kokatzen den ikusteko. Honen ostean eta honen bitartez, kokapen geografikoari ekin diezaiokegu, historikoak emandako oinarriak erabiliz. Azkenean, ahal denean, testuaren Realia edo testu generoaren soziologiak hipotesia sendotzeko balioko liguke, beti ere aurreko bien lagun. Dotrinazko semoitegi hau XVIII. mendearen azken hereneko testua dugu, orduan indarrak biltzen zegoen gipuzkerazko literatur hizkuntzarekin (Lar, Mb, Cb…) eta literatur bizkaieratzat jotzen dugun hizkuntza modua sortzen hasia zen garaian (Cb, Olaetxea, De la Quadra…). Gure testua garai horretan kokatzen bada ere, Larramendiren inguruko giro jasoenean sortu ziren lanen hizkuntza modu berritik (Gandara edo Olaetxearen saioetatik, adibidez) at dago hainbat alderditatik zure testua (cf. § 4.3.2.1); beraz, testu fidagarria dirudi (oraingoz zehaztu gabe dugun) eremu bateko hizkera deskribatzeko (cf. Camino 2003: § 3.7). Hizkeraren azterketan (§§ 4.2 eta 4.3), ikusi denez, ez gara mugatu ezaugarrien deskribapena egitera; aitzitik, garaiko mendebaldeko beste testuekin erkatu dugu, ezaugarrien nolakotasuna erabakitzearren, eta ikusi dugu hizkerak ezaugarri interesgarri K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 291 lekukotzen delarik ere, eremu bertsuko lehenagoko testuek (Kapanaga, VJ…) -reen bat edo -ren bat forma berriagoak baino ez dituzte. 4.4.1.3. Gure testuak -ti gorde du prosekutibo balioan (§ 4.2.2.2), nahiz 1737ko Urkizuren Errosario Santuari buruzko liburuan jada ablatibo balioa hartuta ikus dezakegun. Deba ibarrean eta Araba inguruan lehenago gertatu zela dirudi, Eibarko ordenantza-k, Barrutia eta Gamiz ikusita (Lakarra 1984a: 184-186) baina Bizkaiko sortaldean eta erdialdean XVIII. mende bukaerara itxaron behar da ordezkatzea betetzeko: Mogelen Peru Abarka-n (ca. 1800) dagoeneko -ti(k) da ablatibo forma nagusia; sartalderago, De la Quadrarengan ere (1784) ablatibo balioa duen -ti zenbait badira, -rik izan arren atzizkirik erabiliena adiera honetan; modernoagoa den Laudioko dotrinan (1828), baina, -rik baino ez da erabiltzen (Peru Abarka eta Laudioko dotrinaren aldeez, cf. Lakarra 1984a: 187). 4.4.1.4. Aditz sisteman aurkitu ditugun arkaismoetako batzuek XVIII. mendea baino gehiago aurreko mendeak gogorarazten dituzte. Halakoak dira deunso edo deingusat erako adizkiak, n gabeko formekiko lehia galduz doazenak; guk uste bezala (cf. § 4.2.3.10), n hori erroak (*dun, gin) galdu ez duen sudurkaria bada. 4.4.1.5. Emaite- edo kentzaite- tankerako aditz-izen arkaikoak (cf. § 4.2.3.2) Araba eta Bizkaiko testu zaharrenetatik lekukotzen dira, baina lehenengoa oso ahul zegoen jada XVII. mendean eta ez zen literatur bizkaierara helduko; bigarrena, aldiz, literatur bizkaierara hondar modura heldu zen. Gure testuan indartsu dira, Olaetxearen dotrinatik kopiaturiko pasarteetako emote- eta kenze- formak aldatzeko beharrak erakusten duenez (§ 4.3.2.4). Bi atzizki hauen azken adibideak gure testua baino modernoagoak dira, Laudioko dotrinetan (1828, 1858) aurki ditzakegunez,301 eta lehenengoa egungo Orozkoko hizkeran ere bada, emoiten adibidean bederen. 4.4.1.6. Aditzoina ere orain artean mendebaldean XVIII. menderako galdutzat jotzen zen (Barrutia izanik nasaiki darabilen azken idazlea). Sermoitegiko erabilera oraindik aski gardenak baina, zilegi egiten du pentsatzea antzinako aditzoinaren hedapenari zor zaizkiola Mendebaldeko gaurko hizkera batzuetan erabiltzen diren -a partizipioak, eta ez prozesu fonetiko bati (cf. § 4.2.3.1). Hau ondorioztatzeak, gainera, XVIII. mendeko Olaetxearen dotrinan eta Albenizen testuan, eta XIX. mendeko K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 292 Añibarroren idazkietan (ca. 1810) adibide gehiago aurkitzera eraman gaitu, azalpen honen indargarri. 4.4.1.7. l- aurrizkia (cf. § 4.2.3.5) mendeko esaldietan eta estilo ez zuzenean erabiltzea, oro har XVIII. mendean ordeztu bide zen egun erabiltzen den z-dun adizkiez euskalki gehienetan, zubereran izan ezik. Mendebaldean, XVII. mendeko Kapanaga, Viva Jesus eta Egiaren kanta-k erabiltzen dituzte honelako adizkiak, eta literatur hizkuntzara fosildurik heldu zela dirudi (Añibarro, Zabala), gurean erruz erabiltzen den bitartean. 4.4.1.8. hurbiltze adlatiboa (-no) denborazko perpausak egiteko erabiltzea oso ezaugarri arkaikoa dugu mendebaldeko hizkeretan (cf. § 4.2.2.5), Lazarragarenean (ca. 1610) baino ez baita lekukotzen, Iparraldean gaur egunera arte heldu den bitartean. 4.4.1.9. Lazarraga agertu arte zeharo ezezaguna zen jakin laguntzailea sermoitegian ere aurkitu dugu behin, eta testu hartan bezalatsu hemen ere iragangaitz gisa agertzen da, datibozko argumentuarekin eta *edin aditzaren aldaera bi pertsonaltzat jo dezakegu, Lazarragaren argitaratzaileek bere adibideekin egin bezala. 4.4.1.10. *ezan laguntzailea (cf. § 4.2.3.13) Bizkaiko sartalde eta erdialdean, XVII. mendeko testuetan agertzekotan, eiharturik ageri zen (Mic, Cap…). XVIII. mendean adibideak aurkitzekotan, gehienbat aginteran ditugu, eta hego-sortaldeko Barrutiak eta Arabako Albenizek (1778) darabiltzate: gure testuak, adibide bakarrean bada ere (hilzorian zelako seinale) sartaldean ere lekukotzen du laguntzaile honen erabilera fosila, aurrekoak bezala, aginteran. 4.4.1.11. Orain artean XVII. mende erdialdetik (Cap, 1656) galdutzat jotzen zen aoristo trinkoaren adibideren bat badu gure testuak (cf. § 4.2.3.15), baina gai honetan interesgarria bada hizkera hau aoristo perifrastikoan dugunagatik da, beste lekuko batzuetan aurkitzen den erabilera fosilak izan beharrean, adizki biziak ikusi ditugu hemen, perifrasi honen garai batean zituen funtzio zenbaitetarako bereziki darabiltzanez. Halako perifrasiak erdialde-ekialdeetan XVII. mendean galduak ziren arren (Kapanagak, 1656, jada fosildurik baino ez luke), sartaldeko hizkeretan iraun zuten luzaroen: ipar-sartaldean XXI. mendera arte mantendu dira adizkiok, eta hegosartaldean XIX. mendean oraindik zerabiltzaten, Laudioko dotrina (1858) lekuko. 4.4.1.12. Asko zenbatzailea partitiboarekin agertzen da forma fosilduez bestetan (cf. § 4.2.4.1), XVIII. mendean nahiko bakana bazen ere; Añibarroren lekukotasunak ere lagun, esan dezakegu Bizkaiko hegoaldeko hizkeretan behintzat luzaro mantendu izan zela. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 293 4.4.1.13. Datiboaren komunztadura aukerakoa izatea ere (cf. § 4.2.4.2), badirudi hegoaldeko bazterreko lekukotasunetan ageri den ezaugarria dela, Albenizek (XVIII. mendearen bigarren erdialdean) eta Añibarrok (XIX. mende hasieran) lekukotzen duten ezaugarria izanik; eta agian hegoaldeko hizkeren ezaugarri baten azken hondarrak lirateke. 4.4.1.14. Ze ezezko marka zaharraren historia egiteko eta gaurdaino heldu den haren arrasto batekin lotzeko aukera eman digu sermoitegiak. Bizkaiko hego-sartaldean XIX. mendera arte heldu bide da behinik behin, Basauriko Astigarragaren lanetan (ca. 1820) aleren bat aurkitzen baita; ipar-sartaldeko zenbait hizkeratan, ordea, gaur egunean ere bada (xehetasun gehiagorako, ik. § 4.2.4.10). Gurean, berriz, ze bere horretan agertu ez da agertzen, baina haren birmarkatzetzat jo dugu testuko eze adizlaguna (< *ez + ze), hemen eta Ugaoko XIX. mendeko lekukotasun argitaragabean baino ez dena. Halaber, subjuntiboarekin erabiltzen den zein markari ere jatorri bera eman diogu: *ze + din (§ 4.2.4.11), eta gaur egun Nerbioi ibarreko hizkeretan (Buxa, Zollo, Zeberio, Orozko) lekukotzen da; Testu zaharretan, gure sermoitegiaz gainera, Astigarraga basauriarraren lanetan aurkitu dugu, bai eta Ugaoko lekukotasunean. 4.4.1.15. Sermoitegian, esan gabe doa, gaur egun arkaismo izan arren XVIII. eta are XIX. mendean ohiko ziren hainbat ezaugarri lekukotzen dira. Aztertu gabe dago nola erabiltzen zen mugagabea Hegoaldeko literatur euskalkietan, baina hauen eta gure sermoitegiaren artean ez dirudi ezberdintasun larregirik dagoen puntu honetan. lekugenitiboaren zein erlatibozko perpausaren kokapen zaharraren kokapenaz gehiago dakigu (cf. § 4.2.4.4), eta orduko testu batean espero diren arkaismoak badaude gure testuan: erlatibo zaharrak badituzte frai Bartolomek eta Lardizabalek, adibidez, mende erdi beranduago eta leku-genitiboaren adibide modernoak ere badira. Gure testuan bezala, XIX. mende hasieran ere baditugu -zu adizkiak plural balioarekin neurri batean edo bestean literatur bizkaieraren idazleetan (ik. § 4.2.3.12). 4.4.1.16. Bestalde, egun bizkaierazkotzat hartu ohi diren zenbait ezaugarri edo ez dira, edo oso gutxitan bakarrik lekukotzen dira hemen: esaldi konpletiboetan osagarria gauza jakina edo ziurra denean -na erabiltzea, adibidez, ez da lekukotzen gure testuan (cf. § 4.2.4.9). Halaber, jakintzat ematen da mugimenduzko aditzekin aditzizenak inesiboan erabiltzen direla, eta ez adlatiboan; gure testuan, ordea, bietara ditugu, XIX. mendeko beste idazle batzuetan (Sarria, Astigarraga, Añibarro…) legez (cf. § 4.2.4.8). K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 294 4.4.1.17. Lexikoan aurkitzen diren hapax eta erdi-hapaxek ere hizkeraren arkaikotasuna adierazten dute: euskal tradizioan bakan dira betakari ‘bekataria’ aldaeraren adibideak (VJ-n bakarrik), eta gorreto ‘gorrotoa’, tilinque ‘tanta (?)’ eta geiegu ‘deia (?)’ hitz edo aldaerak ez dira beste inon lekukotu, ez bati bere ‘baita ere’ eta bezen ‘bezain’ aldaerak, ez eta coaine partikula ere. -tzagarik atzizkia Añibarrok ere lekukotzen du, baina -tzako ‘tzagabeko’ hapaxa dugu. Gainera, Bartoliren geografia iragazkiak erakusten digu araindo ‘haraino’ erakusle forma arkaismoa dela (cf. § 4.2.2.6), orain arte Nafarroako Burundan baino ez baitzegoen lekukotua, eta beste horrenbeste esan genezake [aditzizena + artio] egituraz ere (cf. § 4.2.5). Dena dela, XVIII. mendeko euskaran espero zitezkeen berrikuntzak ere badira sermoitegian. Hauetako batzuk aurreko garaietatik zetozen: 4.4.1.18. RUI erregela (§ 4.2.1.7) VJ dotrinatik lekukotzen da (ca. 1640), gure testuan duenaren antzeko indarraz, gainera. Data honen ondoren bestelako testuetan islatu zen (Sarria, Añibarro…), literatur hizkuntzara heldu ez bazen ere (Añibarroz, cf. Urgell 1985: 99). 4.4.1.19. ia hiatoetan sortzen den epentesia XVIII. mendera arte gutxi lekukotzen da: lehen agerpenak XVII. mendeko Bulda-n ditugu, eta ordutik aurrera hanhemenka sortu bide zen: zenbaitetan ahozko hizkeraren lekukotasuntzat hartu baino, literatur hizkeraren eraginari egoztea egiantzekoagoa izan badaiteke ere (cf. § 4.3.2.1.2.2), XVIII. mende honetako ezaugarritzat har dezakegu. 4.4.1.20. Garai honetan hasten dira lekukotzen -adu > -au erako uzkurdurak aditz partizipioetan, eta gure testuak horren hasikinak erakusten ditu (§ 4.2.3.1). 4.4.1.21. Pertsona biko adizkiaren eta hirukoaren arteko a / e oposaketa galdua da egin adizkietan (§ 4.2.3.4): Añibarrok eta Astigarragak ere erakusten digute ez zela XIX. mendera heldu. 4.4.1.22. Hizkera berritzaileagoa dugu -z pluralgilearen erabileraren arabera, dakigunez *edun-en paradigman oso berandu arte ez baitzen guztiz gauzatu atzizki honen hedatzea. Añibarroren hizkerarekin konparatuz gero, adibidez, berritzailea da oso gure egilea puntu honetan (§ 4.2.3.3): sermoitegiko -it- pluraldun adizki apurrak 3. pertsonakoak dira eta beti pleonastikoak, baina -z soila duten adizkiak ugariagoak dira: hirugarren pertsonaz kanpoko forma bakarrak berriak dira (dodaz, dozuz) eta 3. pertsonetan ere dabez- eta daudez- erakoak dira ugarien. 4.4.1.23. Eremu txiki batean bakarrik aurkitzen diren zenbait berrikuntza ere badira: fonetikan ua- > -ue > -ui asimilazioa dugu (§ 4.2.1.7), Orozkoko dotrinatik 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 295 aurrera (ca.1864) lekukotua, eta io > iu aldaketa, Orozkoko erreguetan (ca.1739) eta gaur egungo bertako hizkeran lekukotua (§ 4.2.1.8). 4.4.1.24. Morfologia eta sintaxian -tuite aditzizena dago, gure ustez [-tu + egite] egituraren gramatikalizazioa litzatekeena eta Laudioko (1858) lekukotasunetan bakarrik aurkitu dena, VJ testuaz gainera (§ 4.2.3.2). 4.4.1.25. Hizkera honetako ezaugarriak dira, bestetik, ezezko eze marka, ez + ze berrindartzea litzatekeena (§ 4.2.4.10), eta testu honetan eta Ugaoko Iturriagaren obretan bakarrik aukitu dena. 4.4.1.26. Ezaugarri esklusiboa bide da lehenaldiko baldintzaren protasiko [partizipioa + ba-*edin/egin lehenaldian] perifrasia, aoristo perifrasien eredura sortu bide dena (§ 4.2.3.9.1). 4.4.1.27. Era berean, 3. graduko erakusle pluralaren gainean artikulu plural berri bat sortu da, -aik formapean, bai eta inesiboaren deklinabide marka berri bat, atan ‘hartan’ erakusle formaren bitartez (§ 4.2.2.8). Ikusten denez, kronologikoki hizkera berezi bat dugu esku artean, arkaismo eta berrikuntza asko biltzen dituena . XVIII. mendean normalak diren arkaismoekin batera ordurako galduak edo galtzear ziren beste ezaugarri asko ditu; bai eta hainbat berrikuntza ere, batzuk lehendik ere ezagutzen zirenak, baina beste batzuk hemen bakarrik aurki ditzakegunak. Atal honen laburpen legez, taula bana egingo dugu hizkeraren arkaismo eta berrikuntzekin, Mendebaldeko bestelako testuetako egoerarekin konparaturik:302 K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Ikusten denez, hizkera honetan gordetzen diren arkaismoetako lau XVI. mendean galdurik bide ziren mendebaldean, lau XVII. mendean zehar, bost XVIII. mendean, eta bi oraindik literatur bizkaieran aurkituko dira XIX. mendean. Alabaina, honek duen garrantzia ez datza arkaismoen kopuruan bakarrik, ez eta arkaismo horiek oso arkaiko edo ez hain arkaiko ote diren eta horretan; hemen interesgarriena 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 297 arkaismoen konbinaketa bera da: behin eta berriz esan dugu ezaugarriak han eta hemen agertzen direla, baina ez dira inon agertzen denak batera, oso oker ez bagaude. Honek bazter hizkera batean pentsarazi behar digu, zehazki orain artean ezagutzen ez zen batean. Bazter hizkera dela bermatzen dute berrikuntzek ere: (1) ordurako bizkaieraz ezagunak ziren hiru berrikuntzarekin batera, (2) beste lau beranduago baino ez dira hedatuko bizkaieran; (3) eremu geografiko txiki batean bakarrik lekukotuko diren hiru baditugu eta (4) badira testu honetako esklusiboak diren lau berrikuntza ere. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 298 arabera, aoristoak, ze edo zein ezezko partikulek, eta -rik asko egiturak sartaldeko eremu honetan iraun dute inon baino luzaroago. Hauekin batera, sermoitegiko uzen ‘izena’, geiez ‘deiez’ eta gei egin ‘dei egin’ aldaerak Bizkaiko sartaldeko testu zaharretan (RS, VJ, Mic, Astigarraga, Sarria …) ez ezik, garai berriagoetan ere bertan aurkitzen dira: lehenengoa Gernika, Plentzia, Arratia eta Orozkon (OEH, s.v. uzen); bigarrena eta hirugarrena Arratia, Orozko eta Plentzian (OEH, s.v. dei). Beste hainbeste gertatzen da bedaratzi, irepazi eta burriñ aldaerekin: lehenengoa Azkuek bildutako bedatzi (V-ple) eta bedratzi (V-arr-arrig-ger-oroz-gip) formen oinarrian litzateke; bigarrena sartaldeko hizkeretan dugu dokumentatua dagoeneko RS-en (zehazki, RUI erregelarik gabeko irapazi), baita testu modernoagoetan ere (Mic, J. P. Ulibarri, CatArrig, Zav…; OEH, s.v. irabazi). Burriñe formaren eremua ere sartaldeko bizkaiera litzateke (ple-arrig-oroz-arr-ger). Bestalde, Añibarroren testuekin (apika arratierarekin, beraz) lotzen duten bestelako hitz eta egiturak ditugu: il aguinean ‘hil hurren’ esapidea eta -tzagarik atzizkia. Hala bada, gure ustez Lakarrak (2011a: 213) proposaturiko euskalkien sailkapenean Mendebaldeko Muturrekoa deitu duen adarra ezaugarriztatzeko bidean gaude, bertako hizkera bat izan baitaiteke gurea. Dialekto zatiketa estandar batean berrikuntzak dira oinarri, dakigunez (cf. § 2.2.3.3), eta mota honetakoa dirudi -kaz soziatibo plurala: adar honetan -gaz pluralera hedatu da (hots, lagunak + gaz > lagunakaz), besteetan -kin erabiltzen den arren. Alabaina, Lakarra proposaturiko MeMu ezaugarriztatzeko orduan garrantzi gehiago eman behar zaiela arkaismo gordeei: normalean arkaismoak bakarrik erabiltzea jokamolde labainkorra da, baina gauza ezaguna da hizkuntza batean adarreztatzea gertatzen den bakoitzean hizkeretako bat izan behar dela urruntzen dena, hau da, hizkeretako bat berritu behar du, besteak ezaugarri zaharra mantentzen duen bitartean (Lakarra 2011a: 171); egoera hau askotan gertatzen bada, noski, bazter hizkera bat sortzen zaigu, eta halakoetan arkaismoek berrikuntzek beste garrantzia izan ohi dute. Kasu honetan beraz, ikusten da MeMu eremua bazterrean gertatu zela ekialdeko beste hizkerek berritu zuten bitartean. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 299 4.4.2.1 Hego- eta Ipar-sartaldea Orain artean, sermoitegiaren hizkera sartaldekoa dela zehazteko lain diren ezaugarriak aurkitu ditugu. Alabaina, ikusi denez, hizkera multzo hau euskalkien arboleko adabegi “pasiboa” dirudi, oro har harturik; hots, sartaldea ezaugarritzeko erabilitako ezaugarriak arkaismoak izan dira gehienbat eta eremu osoa batzen duten berrikuntza konpartitu gutxi ditu. Berrikuntzak izanik antzinako egoera bateratua erakusten duten ezaugarriak (cf. Camino 2009: 392), honen ondorioa litzateke eremu hau ez dela erkidego bateratu bat izan luzez eta hainbat azpi-hizkera daudela pentsa genezake; hau da, berrikuntzak sortzen dituzten (eta ondorioz, erkidego bateratua sortzen duten) hainbat eremu daudela. Honen bitartez, egin dugun kokapen hau findu dezakegulakoan gaude. Izan ere, sartaldeko hizkeretan bi eremu nagusi berezi ohi dira normalean (§ 3.3): Ipar-sartaldea, Bonapartek Plentziako barietate izenaz bataiatu zuena, eta hego-sartaldea, gure ustez Bonaparteren Arratia, Arrigorriaga eta Orozkoko hizkerak bilduko lituzkeena. Hegoaldean, beraz, hainbat aldakitan banaturik dagoen eremu nabar batekin topatu zen XIX. mende erdialdean Bonapartek; honek, noski, ez du esan nahi inoiz batasunik izan ez duen eremua zenik; aitzitik, jakinda hizkeren artean sortzen diren eten guztiak ez direla arbolaren (cf. § 2.2.3.2) altuera berean (hots, garai berean) gertatzen (Lakarra 2011a: 170), proposa dezakegu hegoalde honetan hausturak ipar- eta hego-sartaldeko etena gertatu ostean izan zirela. Alabaina, ezer baino lehen ipar-sartaldea eta hego-sartaldea ezaugarriztatzen saiatuko gara: VJ hego-sartaldeko hizkera batekoa zela arrazoitzeko emandako ezaugarrien artean (Ulibarri 2010: 83), Iparraldeko eremuan sorturiko berrikuntza bi aipatu genituen, gure testu honetan ere ez ditugunak. Batetik lehenaldiko edo subjuntiboko -n > ø bilakaera genuke: antzina Bilbon bazena (Lakarra 1996: 166 e.hh.) eta hortik iparreranzko herrietan Zabalak eta Azkuek lekukotu ez ezik, gaur egunera arte aurkitu da (Gaminde 1995: 548). Ikusten denez, jauzi handi bat dago ezaugarri honen lekukotasunen artean (XVII. m. erdiko Mikoleta vs. XIX. m. hasierako Zabala): tartean nekez topa dezakegu adibiderik testuetan, agian literatur hizkuntzak eraginda.304 Alabaina, Bilbo inguruko hegoaldeko gaur egungo hizkeratan behintzat (Buxa, K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 300 Larraskitu, Begoña…) ez da ezaugarri hau deskribatu (cf. Gaminde 1990a: 94-104 eta 2007: 149), eta Sarria etxebarriarrak eta Astigarraga basauriarrak erakusten dutenez, XIX. mende hasieran ere ez bide zen (Zuloaga 2010, 2011). Iparraldekoa litzatekeen bigarren ezaugarria txistukarien arteko disimilazioa da (dozuz > douz; ezazuz >ezauz): Bilbo inguruko testu zaharretan (RS, Mic) aurkitzen den ezaugarria da (FHV: § 14.8; cf. Lakarra 1996: 197), baina testu horietatik kanpo ez da halakorik deskribatu bestelako testuetan. Bestalde, ipar-sartaldean eban ‘zuen’ esperoko genuke (cf. J. K. Errenteriaren lanak; J. M. Etxebarria 1985, 1987 eta 1992), baina testuko eben ‘zuen’ formak hegoaldera begira jartzen gaitu: Zuloagak dioskunez, Nerbioi haranean aurkitzen dira honelakoak Astigarragaren sermoietan (Zuloaga 2013: 604), eta agian hegoaldetik haranean barrena gora joandako ezaugarria liteke, Araban lekuko arkaikoetan baita estrainekoz (Urgell 2006b: 35; Aramaioko datuetarako, cf. Ormaetxea 2006: 334). Honekin batera bildu behar litzateke destinatiboaren -rantx(a) aldaera palatala, hegosartaldeko testuetan duguna: Ulibarriren obrak, Arrigorriagako dotrina, Orozkoko erreguak eta dotrina, Laudioko Ruth-en liburua eta VJ (Ulibarri 2008, 2010; Zuloaga 2013: 602), ipar-sartaldean lekukotzen ez den bitartean. EI-ko datuen arabera (1922-25), Orozko eta Laudioz gain, Txorierriko Loiun eta Berangon, bai eta Arabako Eriben ere aurkitzen zen: hegoaldeko eremu zabal batean, beraz. Era berean, datiboaren komunztadura eza ere (cf. § 4.2.4.2) hegoaldeko ezaugarria izan daitekeelakoan gaude, Arratian (Añibarro) eta Arabako euskaran (Albeniz) baino ez baitugu aurkitu.305 Gainera, sartaldeko hizkerek dituzten ezaugarri arkaiko zenbait era ezberdinean mantendu dituzte gaur arte, horien artean ze ezezko adizlaguna delarik aipagarriena (cf. §§ 4.2.4.10 eta 4.2.4.11): ze da iparraldean darabiltena gaur eguneraino (cf. Gaminde 1995: 449-50) eta XIX. mendean oraindik hego-sartaldean ere lekukotzen bada ere (Astigarraga, Agirregoikoa), bi modutan indartu zen: batetik, egun galdurik den eze-ren bidez; bestetik, oraindik egungo Nerbioi arroan eta Arratiako Zeberion bederen aurkitzen den zein formaren bidez. Era berean, aoristoaren galtze prozesua ezberdina izan da ipar- eta hego-sartaldean: Iparraldean gaur egunera arte iraun duen bitartean, hegoaldean XIX. mende hasierarako galdurik zegoen, hego-sartaldeko lekukoetan oso gutxitan aurkitzen baita: Sarriak eta Astigarragak ez dute adibiderik eta Añibarroren 305 Azken ezaugarri hau kontu handiz erabili behar da: orain artean gutxi ohartu dira Bizkaian halakorik bazela (Arabako euskaraz, ik. Zuazo 1998a: 162); beraz, baliteke testuak miatzen hasita iparraldeko hizkeretan ere aurkitzea. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 301 lanetan forma oso fosilduak ditugu (cf. Lakarra 1996: 178, 49. oh.). Alabaina, hegoaldeko muturrean luzaroago iraun zuen: Orozkoko otoitzetan (1739) aurkitzen dugu eta Zabalaren arabera (1848: 56) ipar-sartaldeaz gainera hego-sartaldeko hegoaldeko mugetan (“Llodio, Orozco, Barambio etc.”) ere mantendu zen XIX. mendearen lehen erdialdean; beraz, gure testuan aoristoa egotea koherente da hegoaldeko jatorri honekin. Aoristoaren galerak iradokitzen du, hego-sartaldean bigarren mailako zatikatzea jasan zela: hegoaldeko muturreko euskara bazter hizkera legez funtzionatzen du eremuko Arratia eta Bilbo ingurukoaren (eremuko ipar-ekialdearen) aldean, ezaugarri arkaikoak gehiago irauten duenez. Hegoaldeko bazter eremu honek azalduko luke -rean(ik) ablatiboak (eta -rean bat egitura) gure testuko hizkeran duen egoera, bai eta honen azken adibideak zergatik aurkitzen diren Laudioko dotrinetan. Beste horrenbeste gerta daiteke aditzizenak sortzeko -tzean atzizkiarekin ere, egungo datuen arabera iparsartaldeko Txorierrin eta Bermeon eta hego-sartaldeko Arratian lekukotzen dena. Atzizki honen adibide zaharrenak RS eta Arrasateko erreketa-n dira, eta horrek iradokitzen du formaren eremua ez dela askorik aldatu ordutik, Bilbo inguruko hizkerei dagokielarik (Urgell 2006: 940). Nerbioi arroan gora ez bide da halakorik aurkitzen, baina Sarria etxebarriarraren adibideak (CVC-tu erako partizipioetan bakarrik) Zuloagaren hitzetan “galtzear zegoen erabilera baten azken arrastoak” lirateke (Zuloaga 2010: 417). Astigarragarenean, bestalde, sartu aditzean maiz ageri da -tzen (beste aditz batzuetan ere, baina bakanago), eta Nerbioi iparraldeko hizkeretan -tzen erakoak entzuten ei dira, oso lantzean behin bada ere (Zuloaga 2011: 257; cf. baita RS-ko larriçen edo ycaraçen ere). Hauei J. P. Ulibarriren hasierako lanetako saltzien gehi geniezaieke (cf. Ulibarri-prestatzen), eta ondorioztatu -tze(a)n Nerbioi iparraldeko (Bilbo inguruko, alegia) eta Arratiako hizkeratan ere bazela XVIII. mende bukaeran, baina ez hegoaldeko mendebal muturrean, honetan -tzaite mantendu zelarik. Ezaugarri hauek Hego-sartaldea bitan banatuko lukete XVIII. mendean, Bilbo inguru berritzailea vs. hegoaldeko mutur arkaizantea. Hipotesi hau arrik eta -tearrik ‘arren, -tearren’ formekin indar daiteke: berrikuntza hau Nerbioiaren iparraldean dugu jada Astigarragaren lanetan (cf. Zuloaga 2011: 268-9), baina ez hortik hegoaldera, eta gaur egungo datuen arabera ez da Orozkoraino hedatu (cf. Gaminde 2007: 135). Alderantziz, sermoitegian orokorra den gaitu(z) > gatu(z) aldaketak hegoaldeko berrikuntza bat dirudi, testu zaharretan VJ-n eta, lantzean behin, Ugaoko testuan bakarrik dena (hegoaldeko bestelako lekukoek gait- erakoak baino ez dituzte: Ulibarrik, K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 302 Laudioko dotrinek, Orozkoko dotrinak…): Azkuek bederen jasoa du XX. mende hasierako Orozkoko hizkeran (ik. Gaminde 1983: 52): satus, gatusela, satuesan… eta gaur egun Bizkaiko hegoaldean aurkitu daiteke: Orozko, Arratiako hegoaldea (Dima, Areatza), Otxandio eta, plural bikoitzik gabe (hots, gatu, zatu…), Elorrio, Oleta eta Ubidean (Gaminde 1984 I: 273). Hegoaldekoa dirudite baita geuke eta zeuke erako formek (Bizkaian orokorra den geunke ‘genuke’ eta zeunke ‘zenuke’-ren ordez), zeinak Araba eta Gipuzkoako hegoaldeko hizkeretan (Oñati, Gatzaga…) lekukotzen baitira XIX. mendean, eta baita gaur egun ere. Orain arteko guztia laburbildurik, testuan agertzen den hizkera Bizkaiko hegosartaldeko eremurik hegoaldekoenean kokatu behar dugulakoan gaude. Hau argiago ikusteko, taula batean laburtuko ditugu aipatutako ezaugarriak eta ikusi non lekukotzen diren (+) eta non ez (-): Ikusten denez, -n > ø eta ze ezezkoak Ipar-sartaldekoa ez dela erakusten digute, eta Arratiako hizkeretatik banantzen du -tzean aditz-izen atzizkia ez izateak (Iparsartaldetik ere bereizten du ezaugarri honek), batetik, eta eben, -rantx eta aoristoa izateak, bestetik. Honela, Nerbioi arroko hizkera batean pentsatzera jo dugu: hala ere, arroko iparraldeko hizkeretatik banatzen du -tzean aditz-izen atzizkiak eta -tearrik ez izateak, bai eta gatuz erako adizkiak eta perifrasi aoristoak izatea, bai eta lehenago ikusi ditugun arkaismoen mantentzeak edo datibo komunztadura ezak. Modu honetan, ibilbide induktibo baten bitartez ikusi dugu testuko ezaugarriek Bizkaiko sartaldeko Ipar-sartaldea Hego-sartaldea 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 303 beste eremuetatik bereizi egiten dutela, eta hegoaldeko muturrekoa dela erabaki dugu (cf. § 3.1). Sermoitegiak eskaintzen dituen datuetan oinarriturik zehatzagoak izan gaitezeke testuaren jatorria proposatzeko. Izan ere, sermoitegiaren hizkerak berrikuntza bereziak dauzka, hauetako zenbait esklusiboak gainera, gaur egunean Arabako mugan kokatzen den Orozko haranean, hego-sartalde horretako eremu txiki eta hegoaldekoenean, baino ez direnak ezagutzen. Honelakoa da ua > ui asimilazioa, gure testuan oso indartsua: frutuic, oqueluic, santuiri, senduin… (cf. § 4.2.1.7). Dialektolgian indicator deritzon ezaugarria da, hau da, geografikoki hiztun-talde bati loturik dagoena (Camino 2009: 381). Asimilazio hau XIX. mendetik ezagutzen da, Zabalak (1848: 55) dagoeneko “los de Orozko y pueblos limítrofes” egiten zutela baitiosku, eta testuetan Orozkoko dotrinan (baina ez 1739ko otoitzetan: santuari, sigluettaco, horduen…) baino ez dago, ordutik hona bertako euskararen edozein lekukotasunetan kausitzen dugularik. Berriz ere Zabalari jarraiturik (1848: 56), “Orozco, Baranbio, Llodio eta Luyando” herrietan XIX. mende hasieran zegoen beste ezaugarri bat dugu gurean ere, berak honela azaltzen duena: Zabalak ematen dituen formok gure sermoitegian ageri diren egiun ‘egion’ edo deguiula ‘degiola’ formekin bat egiten dute, i-ren erorketa gora-behera; eta honek ere, eskura dauden datuen arabera, inguru horretako ezaugarri esklusiboa dirudi. Zaila da azaltzen zergatik dioen i galtzen dela, eta zergatik egin aditzean bakarrik dakarren, baina sermoiek erakusten dute lege fonetiko orokorrago baten erakusgarri izan daitekeela, io > iu asimilazioarena (cf. Ulibarri 2008a: 199), egin aditzaz gainera (egiun) *edin aditzean (ekiun) eta bestelako hitzetan (biok > biuk) ere aurkitu baitugu sermoitegi honetan (ik. § 4.2.1.8). Asimilazio honen lehenengo adibideak Orozkoko otoitzean (1739) eta Orozkoko sermoian (1773) ditugu, eta Azkuek Orozko eta K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 304 Baranbioko ezaugarritzat du (cf. FHV § 2.4).306 Egungo Orozkon eta garai bateko Baranbion (cf. Azkue 1926: 22), gure testuko testuinguruez gainera, aditz nagusiaren eta laguntzailearen artean ere jazotzen da: ekosi’ut ‘ikusi dot’, ekarri’ugu ‘ekarri dogu’… Aditzizenak eratzeko -tuite atzizkia ere (cf. § 4.2.3.2), sermoitegian bizi-bizi duguna (sinistuiten, aituiten, beguiretuiteagas…), VJ-n agertzen den -tu egiten egituraren gramatikalizazioa litzateke eta Orozkoko 1773ko sermoian da (cf. Ros 2009: 243) eta Bonaparteren aginduz itzulitako Laudioko 1858ko dotrinan ere (Barrutia 2001: 231).307 Gainera, Orozkon bedeinkatuiten edo zabalduiten bezalakoak dira XX. mendean (Arana Murillo 1998: 94). Zabalak Orozkoko beste ezaugarri bat eskaintzen digu: “Nada digo de evazan, ev’ezan, nevazan de Lequeitio, y aun de los dos primeros de Orozko…” (VRB 56), XIX. mendeko hizkera honetan -z plural markaren hedatzea oso aurreraturik zela erakutsirik. Sermoitegian plural analogikoak ugari aurkitzen ditugunez (cf. § 4.2.3.3), badirudi honek ere gure testua Orozko ingurura hurbildu lezakeela, Zabalaren hitzen arabera. Konparabidetzat, nahiz eta lekukotasun bien artean 80 bat urteko jauzia egon, Laudioko 1858ko dotrina begiratu dugu, eta hau ere forma berriaren aldekoa da, forma biak agertzen badira ere: zituzen (2 aldiz) eta ebazan (3 aldiz), dabes (6 aldiz) eta ditus (5 aldiz; cf. Urkijo 1994: 129). Garai bertsuko De la Renteriaren dotrinan (XIX. mendeko bigarren erdian; cf. Alzibar 1985), adibidez, ez dugu dauz/dabes erakorik aurkitu (guztiak dira ditu(s) zein zitu- erakoak), ezta Uriarteren Arrigorriagako dotrinan ere (Arretxe 1988). Guzti honekin, badirudi Lakarraren (2011a) MeMu hizkuntz eremua Erdi Aroaren bukaera inguruan jadanik eratutakotzat jo duelarik, ordutik eta XVIII-XIX. mende bitartean gertaturiko azken adarreztatzeen behin-behineko eskema bat marraztu dezakegu, balizko kronologia hobeto ikusteko: 306 Beste lan batean ezaugarri honen eta toponimian aurkitzen den -dui > -dio aldaketaren arteko erlazioa proposatu genuen (Ulibarri 2008a: 200, 12. oh.). Erlazio hori aintzat hartzekoa balitz, toponimiaren bidez ezaugarriaren eremua markatu ahalko genuke. Adibidez, esan dezakegu Laudiotik hegoaldera (Aiaraldeko hegoaldean) dagoen Belandia herrian badirela aldaketa horren arrastoak, Izardui izena duen errekastoaren ahozko aldaera Isordio delako (cf. Urduñako udala 2008). 307 Barrutiak batera aztertzen ditu Laudio eta Orozko, baina hau egiten du, -ite atzizkiaz ari delarik Orozkoko emoiten erako adibideak eta sinistuiten erakoak biltzen dituelako atzizki beraren barruan. Argi dago, ordea, jatorri ezberdina daukatela emoiten aditzizenen -ite atzizkia (Trask 1990 eta Urgell 2006) eta sinistuiten edo aurkituiten bezalakoena. 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia Honen arabera, MeMu eremuak XVIII. mendean zituen zenbait azpi-eremu definituz: Ipar-sartaldeko eremua (I-S) batetik —geografikoki Uribe-kosta eta Txorierri— eta Hego-sartaldekoa bestetik (H-S), azken hau ondoren bitan zatitu zelarik: Hego-sartaldeko Iparraldea (H-S-I) —Behe-Nerbioia eta Arratia— eta Hego-sartaldeko Hegoaldea (H-S-H) —Goi-Nerbioia (Aiaraldea) eta Orozko—. 4.4.3 Jatorriaren hipotesi baterantza: bazter hizkera Bildu ditugun datuek erakusten digute aztertzen ari garen hizkerak aldi berean arkaismorako eta berrikuntza ausartak egiteko joera duela, eta honek argi xamar iradokitzen du ―garai batean Mitxelenari gertatu bezala (1958, OC XII)― bazter hizkera baten aurrean gaudela (cf. § 2.2.3.4): ezaguna da honelakoetan erdiguneetako hizkeretan galduak diren arkaismoak mantendu ohi direla, baina, era berean, isolamendu horren erakusgarri lirateke gainerako hizkeratara igaro ez diren berrikuntzak ere izatea (cf. Camino 2009: 154). Hala bada, gure datuen arabera Mendebaldeko gainerako lurraldeetan XVIII. menderako galduak bide ziren ezaugarriak edo haien arrastoak gorde ditu ―bokal sudurkarienak, esate baterako (§§ 4.2.1.6 eta 4.4.1)― eta bestetan galtzear bide zirenak oso bizi mantentzen direla ―adibidez, -rean(ik) ablatiboa, are pluralean ere, eta -(r)ean bat postposizioaren jatorrizko forma―. Areago, beste batzuk orain artean ez dira deskribatuak izan, hala nola NOR-NORI-NORK adizkietako n (deunsen, deingunset), baina antzinako beste lekukotasun batzuen (Mendieta, Etxepare…) azalgarri izango liteke (§ 4.2.3.10). K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 306 Testuko berrikuntza berezietako batzuk Mendebaldeko Muturreko hegoaldean den Orozkoko hizkerarekin lotzen dute: uaC > -uiC eta io > iu asimilazioak batetik eta aditzizenak sortzeko -tuite atzizkia bestetik ezagunak ziren Orozkoko eta inguruko euskaran, eta batzuk bertan bakarrik gordeak egun arte. Hala ere, ezin ahaztu Orozkoko euskararen bilketa lanik esanguratsuenak XIX. mende erdialdean egin zirela (Bonaparterekin, alegia), gure testuaren data baino mende erdi beranduago. Ordurako, Orozkotik hegoaldera zeuden herrietan euskara galdua zen, baina gure testuaren garaian gutxienez Urduñara arte (cf. § 3.2.3) euskaldunak izan baziren. Modu honetan, jatorria Orozkotik hegoalderago kokatu behar dugulakoan gaude, ikusi denez hegoaldeko bazter eremuaren barnean ere bazter eremu gisa portatzen dela gure hizkera eremuko beste hizkerekiko (Arratia, Behe-Nerbioia). Batetik, aipatu deunso erako arkaismoa dugu, eta bereziki interesgarri diren berrikuntza esklusibo pare bat ere: aoristoko perifrasien gainean eraturiko [partizipioa + *edin/egin lehenaldian] perifrasia lehenaldiko baldintzetan (cf. §§ 4.2.3.9.1 eta 4.4.1) eta 3. graduko erakuslearen gainean eraturiko aic eta atan artikulu forma berriak (cf. §§ 4.2.2.8 eta 4.4.1). Bestetik, Orozkon garai hartan ere izan behar litzatekeen -oba epentesia (cf. VRB 56) ez da gure sermoitegian lekukotzen; gainera, bilbotarrak Orozkokotzat duen ee> ie disimilazioa gutxitan ageri da sermoitegian, nahiz eta Zabalaren garaian “llega por este lado hasta las inmediaciones de Bilbao” (ibid.). Orain arte Bizkaira begira aritu gara nagusiki testua geografikoki kokatzen, besteak beste hango datuak hobeto ezagutzen direlako, baina behin gure testuko hizkera MeMu-ren hegoalderago kokatu ondoren, ezinbestekoa da arabera ere kontuan hartzea, datu gabeziak hurbilketa hau aski zailtzen badu ere —Arabako hurbileko corpusaren (Lcc, Laz.) eta gure testuaren artean bi mendeko hiatusa dago—. Ezaguna da XVIII. mendean Arabako euskara indarra galtzen zebilela (gogoratu Landazuriren hitzok: “algunos años a esta parte va en ella [en Alava] en notable decadencia este idioma”); baina Bizkaiko eta Gipuzkoako mugetan indartsu zegoen eta gure eremuan Urduñaraino iristen zen (cf. § 3.2.2). XVI. mendeko araberak nortasun berezia zuen Bizkaian orduan aurki zitekeenarekin erkatuta, oso berritzailea baitzen hainbat alderditan (cf. Urgell 2006a: 945). Bada, lehen hegoaldekotzat jo ditugun gatus eta geuke erako adizkiek Arabako euskal lurretara eta honen mugakide diren Gipuzkoa eta Bizkaiko eremuetara eraman gaituzte. Bestela ere, Arabako euskararen lorratzak topatu ditugulakoan gaude. Lazarragan lekukotua eta bestetan ezezaguna zen jakin laguntzaile arkaikoa 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 307 sermoitegiko gure isen eben aurretu yaquin vere areriyoen maliciyeri esaldian hondar legez mantendu da, eta arkaismo oso esanguratsua da inolaz ere Arabako euskararekin lotzeko (§§ 4.2.3.14 eta 4.4.1). Berrikuntzei begira, Txikir aldaera lexikoaz gainera (Lazarraga, Landucci eta Laudioko dotrinan lekukotua), araberazkotzat joko genuke -an genitiboa308 (cf. Zuazo 1998: 152): testuaren garaiko bizkaieran -en marka genuen genitiboan, Araban ordea, -an eta -en, biak erabiltzen ziren, gure testuan bezala. Berdin gertatzen zaigu -ai singularreko datibo markarekin ere (Zuazo 1998: 152), Arabako berrikuntza datekeena (Lazarraga eta Landucci); kasu honetan, gainera, lehenago ere lekukoturik bide dago Mendebaldeko Muturraren hegoaldeko eremu honetan F. de Mendieta margolari aiararraren Foruen Zin egitea koadroko kartelan (Ulibarriprestatzen-2). Mendieta hona ekarrita, beharrezko dugu esatea sermoitegiko hizkerak kartela honetan ziren zenbait arazo azaltzeko bidea eman digula: eginezan adizkiaren -n- azalgaitz hori (cf. ContTAV 116) argitua geratzen da deuntso adizkietarako emandako azalpenarekin (§ 4.2.3.10) eta kartelako ecutea adizki horren parekoa genuke sermoitegiko ecuqui forma: ecuqui eguisu uniñoea eta baquea seuroen artean (10-105). Hau garrantzitsua da Dotrinazko Sermoitegiaz egiten ari garen kokapena arrazoitzeko, eremuko ulergaitzak ziren bi forma ustez leku bereko edo bertsukoa zen testu luzeago batek argitu baititu. Ezaugarrien konbinaketa honek iradokitzen du hizkera berezi hau orain artean lekukoturik gabea zela, eta hizkerak Arabara begira jartzea zenbait ezaugarriren bitartez (-an genitiboa, -ai datibo singularrak, txikir aldaera… eta jakin laguntzailea ere) indartzen du gaurko mugetatik kanpoko Arabako herrialdeko eremu bat dela hizkera honen jatorria. Beraz, orain arte erabili dugun argudiaketaren arabera bizkaiko hegosartaldearekin muga egiten duten Arabako ipar-sartaldeko hizkera batean pentsatu behar genuke eta aukerak hauek lirateke: Aiaraldea batetik eta, ekialderago, Altubetik Lautadara bidean den Urkabuztaiz bestetik (cf. § 3.1). Testuko hizkerak Orozkoko hizkerarekin dituen kidetasunak erakusten digute bilatzen ari garen hizkera eta Orozkokoa elkarrekin lotuta egon zirela. Honek Aiaraldean pentsatzera garamatza ezinbestean: izan ere, mugakideak izateaz gain, XVIII. mende bukaera arte politikoki ere lotuta egon ziren (§ 3.1.1), Orozko ez baitzen K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 308 Bizkaian sartu 1783. urtera arte (Dotrinazko Sermoitegiari eman diogun dataren arabera Orozko Aiaraldeako parte zen oraindik), eta egun ere nabaria da Orozkoren eta Aiaraldearen arteko kultura batasuna. Beraz, egiantzekoa da Orozko eta Aiaraldearen artean XVIII. mendean batasun linguistiko bat ere proposatzea. Batasun linguistiko hau bermatzen du Zabalaren obrak (1848an argitaratua) XIX. mende hasierako datuak eskaintzen baitizkigu, eta Orozkoren eta hegoaldera dituen herrien (Laudio, Luiaondo, Baranbio) arteko nolabaiteko batasun linguistiko bat iradokitzen du, elkarrekin aipatzen baititu Variantes de particulares pueblos direlakoak (VRB 56) zerrendatzen dituenean (aoristoa, egion > egun aldaketa aditzean, ahaleran lei eta lilei erakoak erabiltzea). Zabalaren garaian oraindik antzematen zen batasun hori galdua bide zen Bonaparteren garaian, Laudio batetik eta Orozko bestetik sailkatzen baititu hasieratik (Elordui 1995b: 441). Alabaina, ezaguna da Printzeak zalantzak izan zituela Arratia eta Orozkoko hizkerek azpi-dialekto bakarra osatzen zuten ala ez erabakitzen (cf. Elordui 1995b: 442 eta hemen, § 3.3.2). Badirudi testu honek honek eta Zabalaren lekukotasunak zalantza horien zergatia argitzen duela, eremu horretan egondako eragin uhin ezberdinak nolakoak izan zitezkeen erakusten baitizkigu, nonbait: garai batean Orozko hegoaldera begira zegoen, Aiaraldearekin eremu linguistiko bakar bat osatuz; gaur egun (eta agian XIX. mende hasieratik, Orozko Bizkaian sartu zenean), ordea, Arratia aldera begira dago, eta bertakoak dira jasotzen dituen eraginak. Bonapartek bi eraginen artean aurkituko zukeen Orozko XIX. mende erdialdean: Aiaraldeko euskara zaharraren ezaugarriak guztiz ahaztu gabe zituen (eta horrekin elkarbanatzen zituen ezaugarriak mantenduz) baina Arratiako hizkeraren eraginak jasotzen jada. Hizkera Aiaraldean kokatzean, ezinbestean pentsarazi gaitu gaur egun euskara tradizionala galdua duen eremu bat dugula, eta gure buruari geldetzen diogu ea galeraren zein momentuan legokeen gure hizkera. Hizkuntz heriotzaz jardun dutenei jarraituz jakin dugu ezaugarrietako bat dela sistema bakuntzeko joera eta forma analogikoak ugaltzea (§ 2.2.3.6). Egia balitz, dabez erako plural analogikoek duten bizitasuna azaltzeko bidea genuke, garaiko beste lekuetan oraindik hedatu ez bide zen erabilera (cf. § 4.2.3.3); gainera, Zabalak eremu honetan aurkitu zuen lilei erako potentzial analogikoak ere azal ditzake. Modu honetan, sermoitegiak hizkera berri bat lekukotzen digu, gure ustez egiantz handiz XVIII. mendeko Aiaraldekoa zen hizkera bat; ondorioz, aldez bederen bertako iragan linguistikoa berreskuratzeko lana egin dugu. Aiaraldeko euskara hau 4. Hizkera berri baten aurkitzea: Dotrinazko sermoitegia 309 ezaugarriztatuz, gainera, Arabako ipar-sartaldekoa zitekeen hizkera bat XVIII. mendean izan zitekeenerantz hurbildu gara, eta egun bizkaiera deitzen denaren eta garai batean zenaren artean ezberdintasunik bazirela ikusiz. Euskal Herriko mapa linguistikoa eremu berri batez osatzeak aukera eman gaitu (sermoitegiaren jatorriaren bila ibiliz), Mendebaldeko Mutur-eko hizkera multzoa sakonki aztertzera (cf. Lakarra 2011a: 213), eta multzo horren barruan iparralde eta hegoaldeko hizkerak nola banatu ziren ikusteko lehenengo hurbilpen bat egitera. Honekin batera, lekukotasun honetan diren ezaugarri arkaikoak eta berrikuntzak orain artean euskararen historiaz eta dialektoen eraketaz (cf. Lakarra 2011a) genituen ezagutzak osatzera eta berdefinitzera datoz. Honek gogoratzen digu, berriz ere, galdutako eremuetako euskal hizkerak existitu izan ez balira edota gaur ezagutzen dugun herrietakoa bezalakoxea balira bezala lan egin dela orain arteko azterketa dialektologiko askotan. Egin dugun hizkeraren ezaugarriztatze honek baina, Mitxelenak Arabako euskara “aurkitzean” euskal dialektoen historia berreraikitzeko eragin zuen ikuspegi aldaketarekin lot dezakegu, eta biek erakusten dute galduriko eremuek ere zer esan handia dutela euskararen historian. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 5. Ondorioak 311 5. Ondorioak Tesi honetan, euskal tradizio idatziari testu berri bat eskaini diogu, XVIII. mende bukaerako zuzeneko lekukotasunak emendatzera datorrena. Aiaraldeko euskararen azterketa egiteko corpusa biltzen ari ginela egin genuen topo berarekin, ustez ustekabe. Testua berrogeita sei sermoik osatzen dute, berrogei euskaraz eta sei gaztelaniaz, Euskal Herriko hiru artxibo publikotan sakabanaturik aurkitu ditugunak, zehazki Bizkaiko Foru Artxiboan hamalau sermoi (bi gaztelaniaz), Bizkaiko Foru Bibliotekan hogeita bi (hiru gaztelaniaz eta bat elebiduna) eta Sancho el Sabio fundazioaren artxiboan sei (guztiak euskaraz; § 4.1.1). Katalogaturik zeuden, eta gehienak internet bidez kontsulta-gai, baina beren arteko erlazioa ezarri gabe zegoen eta, nolanahi ere, adituentzat ezezagunak ziren. Azterketa ordurako nahiko aurreratuta geneukanez, ikusi eta berehala Aiaraldeko euskararen usaina hartu genion. Hala eta guztiz ere, ezer baino lehen lan filologiko handia egin behar zen, egilearen eta dataren arrastorik ez baitzen inon, ez testuan bertan, ez bestetan. Letragatik argi antzematen zen sermoi sakabanatuon egilea pertsona bera izan zela (§ 4), eta ondorio berera zeramaten bestelako ezaugarriek, hala nola testuaren antolamenduari dagozkionek (§ 4.1.3); paperaren ur-markek egile bakarraren hipotesia bermatu dute, hiru sermoi multzoetan ur-marka bera eta papergile beraren sinadura ikus daitezkeelako. Ur-markek, gainera, testua datatzeko aukera eman digute: izan ere, paperik zaharrenak 1768ko data eta berrienak 1773koa daramatenez eta paperaren batez besteko bizitza gehienez hiru urtekoa izan ohi denez, egiantzekoa da testua 1770-1780 ingurukoa izatea (§ 4.1.2). Kristau dotrinaren atal ezberdinei buruzko erakustaldiak dira: kredoa, sakramentuak, aginduak eta bekatu buruak. Gure ustez ez dago dudarik obra bat eta bakarraren atalak direla, gugana osorik heldu ez den proiektu handiago baten zatiak: antza denez, bada, egileak kristau dotrinari buruzko sermoi bilduma bat atondu nahi zuen, garai bertsuan egin ziren beste idazle ezagun askoren lanen pareko (Mendiburu, K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 312 Mogel, Añibarro, Agirre Asteasukoa, etab.). Honegatik, Dotrinazko Sermoitegia izena eman diogu izenik ere ez zeukan testu berriari. Sermoi batzuen iturriak aurkitu ahal izan ditugu orduko gaztelaniazko sermoitegi argitaratuetan: itxuraz, gaztelaniazko sermoiak hizkuntza berean laburtu eta gero euskarara itzultzen zituen, eta honegatik sermoietako batzuk gaztelaniazko lehen laburpenean baino ez ditugu eskuratu (§ 4.1.3). Gorde denaren arabera argi dago atal batzuetan sermoiren bat faltan dagoela, agindu batzuenak, adibidez. Sakabanaturik agertu diren sermoiok halako bildumek izan ohi duten gai hurrenkeraren arabera antolatu ditugu, testuaren jatorrizko batasun eta balizko antolamendua berreraiki beharrez (§ 7.1). Behar bezalako edizio bat egiteko ezinbestekoa den usus scribendi-aren ohiko azterketa kontu handiz egitekoa zela ikusi genuen hasieratik, eta deskribapen hutsa gainditu beharra zegoela, testuaren jatorria zeharo ezezaguna izanik, testu barruko argudioez, hots, hizkuntz ezaugarrien bidez baino ezin erabaki zitekeelako. Mendebaldeko eremu zabalean kokatzekoa zen, garbi, baina testuan islatzen den hizkerak ezaugarri berezi-bereziak ditu, eremu bereko gainerako testuetan edota gaurko hizkeretan denak elkarrekin agertzen ez direnak, eta batzuk ezezagunak edo oso bakanak. Honen arabera, beraz, hizkera ezezagun baten aurrean geunden. Hizkera ezezagun horrek, gainera, bazter hizkeraren ohiko ezaugarri biak biltzen ditu, hau da, arkaismo handiekin batera berrikuntza berezi eta esklusiboak, ondoren xehekiago ikusiko dugunez (§ 5.2). Honek iradokitzen du XVIII. mendearen azken zatian bizirik zen, baina egun galdua den hizkera bat lekukotzen duela testuak. Gure artean badago hizkuntzaz kanpoko datuen bidez kokatu gabeko testuak galdutako hizkerak berreskuratzeko ezin erabil daitezkeela uste duen ganorazko ikertzailerik (cf. Camino 2003: 45), nahiz beharbada uste hori Nafarroako hizkeren testuinguru ñabarragoan eratua den. Aitzitik, Mitxelenak (1958) irakatsi zuen badaitekeela, Landucciren hiztegia testu barruko argudio hutsen laguntzaz zuzen kokatu baitzuen Araban, zehatzago agian Gasteizen bertan. Geografikoki kokatu gabeko testuak kokatzeko Mitxelenak erabilitako teknika, besteak beste Lakarrak ere Refranes y Sentencias-en jatorria bilatzeko erabilia eta, oro har, dialektologia historikoan oso ezaguna, McIntosh-ek (1986) “fit-teknika” deritzona da, alegia, hizkuntzaz kanpoko datuen bidez ondo kokaturiko testuak (“aingura testuak”) dena delako testuarekin erkatzea, nongoa den edo, okerrenean, nongoa ez den behintzat erabakitzeko (§ 2.4.1.3). 5. Ondorioak 313 Mendebaldeko eremu zabalaren barruan ezaugarri batzuek testua sartaldean kokatu beharrekoa dela erakutsi digute, Lakarrak azkenotan (2011a) “Mendebaldeko muturrekoa” (MeMu) deiturikoan: adibidez, daude ‘dute’ erako adizkiak eta ­kaz soziatibo plurala. Beste ezaugarri batzuek hizkera multzo zabal xamar horren barruan hegoaldera begira jarri gaituzte: adibidez, zeruan > zeruin asimilazioa eta aditz laguntzaileetan subjuntibo eta lehenaldiko adizkietako -n-ren erorketa ez gertatzea (§ 4.4.2). Honegatik, gure aingura testuen corpusa bizkaieraren hego-sartaldeko lekukotasunek osatu dute, Nerbioi-arroko iparraldeko eta Arratiako testuek, alegia, sarritan hortik kanpokoak ere erabili ditugun arren, beharraren arabera. Egun hego-sartaldeko euskararen muga Nerbioi ibaiak markatzen du sartaldean, eta Orozkok eta Gorbeialdeak hegoaldean, baina testuaren garaian ezbairik gabe mugak zabalagoak ziren: ipar-mendebaldean Enkarterrietako ateetan zegokeen eta hegoalderago Aiaralde gehienean hitz egingo zen, Menagarai edo Lanteno herrietatik hasi eta Urduñaraino (§ 3.2.3). Honegatik, gure aingura testuetan garrantzi berezia eman diegu muga zaharrago horien barruan dauden hizkeren lekukotasun apurrei; gehienak aski berantiarrak dira, eta Bizkaikoak edo Bizkaiko mugetatik hurbileko herrietakoak: Orozkoko otoitz laburrak (c. 1739), Laudioko dotrinak (1828 eta 1858koak) eta gaztetan Abandora joandako J. P. Ulibarri okondoarraren testuak (1815-1840. urte bitartekoak), beste testu xumeago batzuekin batera (§ 3.4). Hego-sartaldeko hizkeretan espero zitekeenez, Arabako euskararekiko lotura ere nabarmena da: deklinabideko -an genitibo eta -ai datibo marka singularrak (ik. beherago, § 5.2) edo txikir ‘txiki’ aldaera Arabako lekukotasunetan dira, baina itxaronezina zatekeen araberarekin konpartitzea “hiperarkaismo” zenbait ―jakin laguntzailea eta daiqueano (ik. beherago § 5.2)―, Lazarraga agertu ezean bata hapaxtzat jo beharra eta bestea Mendebaldean ezezaguntzat. Bildu ditugun argudioak (§ 4.4.3) aski dira, gure iritzian, Dotrinazko Sermoitegia Aiaraldean behinola hitz egin zen euskararen lekukotasun aski fidela dela baieztatzeko. Eremu honek Arabako ipar-mendebaldeko eta Bizkaiko hegomendebaldeko lurrak biltzen ditu, egungo banaketa administratiboaren arabera Arabako Aiarako koadrila (Aiara, Laudio, Amurrio, Artziniega eta Okondo udalerriak) eta Bizkaiko Goi Nerbioiren parte diren Urduña eta Orozko (§ 3.1). Nerbioi arrotik beherago dauden Arakaldo eta Arrankudiagako udalerriak ere sar litezke Aiaraldearen barnean. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 314 Aingura testuekiko erkaketak ez digu aukerarik eman testua nongoa den zehaztasun gehiagoz erabakitzeko, haien urritasunagatik aurreikus zitekeenez, baina bederen badakigu sermoitegiak lekukotzen duen hizkera ez dela aurkitzen eremuko gainerako lekukotasunek islatzen dituzten hizkeren artean: ez Orozkon, ez Laudion, ezta apika Okondon ere. Ez da erraza berdintzea, are gutxiago gainditzea, euskalkien historiarako Landucciren azterketak suposatu zuen iraultza. Hala eta guztiz ere, Dotrinazko Sermoitegiak hego-sartaldeko hizkera oso berezi bat lekukotzen duen heinean, uste dugu beldurrik gabe esan dezakegula esanguratsuki aldatzen duela Mendebaldeko eremuko isoglosen bilakabideaz geneukan irudia, eta balio handiko datuak ematen dituela arkaismo zenbaiten historiaz ere. Beraz, hurbilketa eraginkor bat egitekotan, ezinbestean euskararen historiak eta euskal dialektologia historikoak planteaturik dituzten zenbait galderaren erantzunaren bila abiatu izan gara testuaren izaera, sortu zen testuingurua eta batez ere haren hizkuntza aztertzerakoan, honetarako eskura izan ditugun baliabide guztiak erabilirik. Gure testuaren hizkera aztertu baino lehen, euskal letren historian ere kokatu beharra zegoen, alegia, zer dela eta sortua zen, zein testuingurutan, bai eta historia horretan saio isolatu bat izan zen ala besteren ildotik egina. Berez jakingarria izan arren, dudarik gabe alde honetatik ezar zitekeenak sendotu behar zuen sermoitegiak hizkera ezezagun horren lekukotasun gisa daukan balioa. Dataren arabera, Lehen Euskara Modernoko testua dugu, Larramendiren gramatika eta hiztegiaren argitalpenaren ondokoa, bai eta Kardaberazek eta Mendiburuk haren ildotik argitaratutako lanen ondokoa ere, baina urtetxo batzuk falta ziren oraindik Mogelek eta Añibarrok beren lehen lanak argitara zitzaten, hots, “literatur bizkaiera” deitu ohi dugunari hasiera eman ziezaioten (§ 4.3.2). Nolabait esanda, “inorena ez den lurrean” idatzia dateke, hortaz, lehen begiratuan: testu dialektal bat, itxuraz oinarri eman dion hizkerarekin zintzoa (§ 2.4.1.1). Izan ere, gure idazle anonimoak ez dirudi larramenditarren zantzurik duenik: grafian ohitura zaharrei heltzen die eta lexikoan ez dago Hiztegi Hirukoitza zuzenean erabili zuelako aztarna nabarmenik (§§ 4.3.2.1.1 eta 5. Ondorioak 315 4.3.2.2). Hala eta guztiz ere, testua aztertuago eta zenbait ezaugarri deigarriago gertatu zaizkigu, zuzenean ez bada zeharka behinik behin Larramendik sortu zuen giro berriarekin lotzen dutenak. Sermoigile anonimoak <s> grafia darabil euskal txistukari gehienak (egungo s, z, x, ts eta tz) islatzeko, lehenago Mikoletak bezala (§§ 4.2.1.4 eta 4.3.2.1.1.1.1). Suposatu dugu biek txistukari grafia bakarra zeukatela eskura, <s> alegia, gaztelania zaharreko <x>, <z> eta <ç> txistukari grafiak jada beste hots batzuk (/x/ eta /θ/) adierazten zituztelako. Hipotesi honek, tamalez, kolokan jartzen ditu orain artean mendebaldeko neutraltzearen historiaz esan izan direnak oro, eta nahikoa zailtzen du hemendik aurrera historia hori egiten lagun dezaketen lekukotasunak aurkitzea. Edonola ere, tarteka <z, ce,i> grafiadun hitz gutxi batzuk badira eta, are nabarmenago, atseguin hitza horrelaxe idatzita ageri da behin eta berriz, gainerakoan frikari/afrikatu bereizketarik ez badago ere. Hitz bakar bati lotutako <ts> horrek garbi esaten digu Larramendiren mugimenduaren nolabaiteko oihartzuna heldu zitzaiola gure idazleari, hark hedatu baitzituen <ts> eta <tz> frikari/afrikatu oposaketa islatzeko, Iparraldeko idazleetatik hartuta. Bitxitasun grafiko hauei aren dibine magestadea behingo esapidea (40-111) gehi dakieke, zeren eta, ezaguna denez, Kardaberazen gomendiotik aurrera (1764) baino ez zen zabalduko bizkaierazko idazleen artean genitibo singularraren idatzizko bereizketa, literatur bizkaieran erabatekoa dena (§ 4.3.2.1.2.1). Aipatu ditugun ezaugarriok ez dago azaltzerik, gure ustez, orduko euskal liburuetan ikasi zituela pentsatuz baizik. Behin honetaraz gero, hitz eratorriak ere aztertu ditugu, haien ugaltzea literatur hizkuntzaren sorrerarekin loturik dagoela gogoan (§ 4.3.2.2), Larramendiren mugimenduaren eta oro har literaturtasunaren balizko oihartzunak neurtzekotan (§ 2.4.1.4), bai eta uste ez genituen emaitzak lortu ere: sermoitegiko hitz eratorri batzuk Larramendiren lanaren ondorioz agertzen dira Hegoaldean (-garri atzizkia, oro har, eta ekuskarri bereziki, alperreria, ordikeria…) eta beste batzuk Mogel eta Añibarroren lanetan lekukotuak ziren estreinakoz (-kuntza atzizkidunak, eskakizun, urteyera ‘irteera’…); batzuk eta besteak literatur bizkaiera sortu aurretik ezagun eta erabiliak izan zirela frogatzen du honek. Larramendik euskaraz ondo predikatu beharra aldarrikatu zuen buruan izan zitzakeen bestelako helburuen gainetik (Urgell 2012: § 2.1), Espainian garai berean zebilen antzeko giroaren ildotik (§ 4.3.1), eta alde honetatik bereziki ezaguna da Zarauzko misiolari frantziskotarretan aurkitu zuen erantzun azkarra. Sermoitegian K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 316 aurkitu ditugun ezaugarri bereziak, nola edo hala literatur hizkuntzari lotuak, azaltzeko ezinbestekoa iruditzen zaigu mendebaldean “predikazio garaiko hizkuntza” edo “predikazio hizkuntza” deitu dugun mugimendua izan zela proposatzea (§ 4.3.3.2): alegia, badirudi 1745etik aurrera Mendebaldeko eremuan ere idazleak ez zirela nor bere aldetik ibiltzen, ez zutela isolamenduan idazten, ezer gutxi ezagutzen dugun tradizio baten barruan baizik; tradizio hau, gehienetan ahozkoak izateko pentsaturik ziren testuetan islatu zen, baina baita argitaraturiko eta argitaratzeko prestaturiko lan apurretan ere (cf. Urgell 1991: 919). Larramendiren egitasmoaren eta XIX. mende hasierako literatur bizkaieraren arteko kate begi isil eta erdi-galdu bat litzateke “predikazio garaia”, Mogel eta Añibarro hein batean tradizio honetan oinarritu bide baitziren. Azken batean, Dotrinazko Sermoitegiak frogatzen du baiezkotan erantzun behar zaiola Salaberri Muñoaren (2004) galdera zertxobait erretorikoari, hots, literatur bizkaiera ez ote zen Mogel eta Añibarroren lanen aurretik gauzatu, kontuan izanik lehendik ere Olaetxearen eta Kardaberazen bizkaierazko argitaratuak eskura zituztela horretarako interesik zuten elizgizonek. Alde honetatik, hipotesien esparrutik ziurtasunarenera igaro gara: gure ustez ez dago dudarik gure idazleak Olaetxearen dotrinaren lehenengo edizioan (1763) ikasi zuela atseguin idazkera, zeren eta sermoi batzuen sarrera legez agertzen diren galde-erantzunak ere bertatik hartuak baitira, bere hizkerara bihurtuta eta Olaetxearen berrikuntza grafiko eta estilistikoei kasu handirik egin gabe bada ere (§ 4.3.2.4). Sermoitegian diren <y> eta <sh> grafia berrikuntzek ere (lehenengoaz, ik. § 4.3.2.1.1.1.2; bigarrenaz, § 4.2.1.4 eta 4.3.2.1.1.1.1) mugimendu honetakoak dirudite, nahiz eta orain arte Añibarrok beranduago (1821) hartuko duen bidearen erakusgarri gisa ezagunagoak izan. Zarauzko frantziskotarren arteko lehenagoko erabilera jadanik seinalatua zenez (Urgell 1987a: 363), baliteke grafia berriok ordena honek hedatzea predikarien artean edo, hipotesia aurrerago eramanez, frantziskotarren artekoa izatea gure sermoigilea. Idatziz genitibo singularra bereizteko joera ere mugimendu honi zor zaiola erakutsi digute De la Quadrak (1784) eta Oñatiko eskuizkribuek (XVIII. mn. am.). Ausartagoa da egin dugun beste proposamena, alegia, “Markinako sistema” delakoari dagokiona, bai baitirudi haren ezaugarri nabarienak diren -ija eta -uba epentesiak behinik behin Mogel baino lehenago zabaldu zirela, Larramendiren beraren eta are aurreko besteren lekukotasunek erakutsi bezala (§ 4.3.2.1.2.2). Honek esan nahiko luke 5. Ondorioak 317 ezaugarri honen hedadura aztertzerakoan idatz tradizioaren balizko gurutzaketa ere kontuan hartu beharko dela hemendik aurrera. Kontuan har bedi “predikazio hizkuntzaren” hipotesia testu bakarraren gainean eraikia dela, testu apal eta, beraz, oinarri gutxi eman dizkigunaren gainean. Oinarriak aski sendoak dira, gure ustez behintzat, garaiko beste testuetan eta ondoko literatur bizkaieran dagoenekoz aurkitu ditugun zantzuen arabera. Dena dela, esan gabe doa lehen baino orain hastapeneko predikarien eskuizkribuak argitaratu eta aztertzeko premia gehiago dagoela, baldin eta hipotesia zabaldu eta garatuko bada. Sermoitegiaren azterketak literatur hizkuntzaren historiari dakarkiona gutxietsi gabe, testu honen garrantzia islatzen duen hizkera ezezagunean datza eta, beraz, tesi honen muina ere haren hizkera hori antzeman, ezaugarriztatu eta gainerako lekukotasunekiko erkaketaren bitartez kokatzean dago (§ 4.4.3). Aurreratu bezala, gure iritzian XVIII. mendean Euskal Herriko hego-sartaldeko muturra zen lurraldean kokatu behar da, XIX. mendean zehar euskara galdu zuten lekuetako batean, eta hortik ezinbestean leku hori Aiaraldekoa zela ondorioztatu behar dugu. Dena dela, testuaren kokapen dialektala ez da tesiaren helburu nagusia, are garrantzizkoagoa den zerbaiterara iristeko ezinutzizko urratsa baizik. Jakina denez, bereziki Mendebaldeko eremuko corpus erlatiboki goiztar, ugari eta ñabarrari esker izan dugu bestetan nekez lekukotzen diren hamaika arkaismoren historia ezagutzeko eta historiaurrea berreraikitzeko modua (cf. Lakarra 1986c). Hala eta guztiz ere, ezusteko handia izan da guretzat XVIII. mende amaierako testu batean halako datu aberastasuna aurkitzea. Ezbairik gabe, Aiaraldeko euskara hainbat arkaismoren azken gordelekua izan zen, beranduagokoak diren Laudioko dotrinetan aldez behintzat lehendik ere antzeman zitekeen bezala. Sermoitegiko hizkerak garbi ikusarazi digu teorian ongi genekien zerbait, hots, bazter eremuen garrantzia isoglosen ibilbidea eta ezaugarrien historia era osatuago batean ulertzeko; halaber, ikusarazi digu hainbat lekutan euskara lekukotasunik utzi gabe galdu izanak historia horren zati bat, batzuetan oso esanguratsua izan daitekeena, lapurtu digula. Izan ere, Dotrinazko Sermoitegiari esker XVIII. mendeko isoglosen K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 318 mapa osatuxeago aurkez dezakegu orain: batzuetan testuko datuek ezaugarri garrantzizko zenbaiten hedadura geografiko eta kronologikoa berrikusarazi dizkigute, eta haietako zenbaitez geneukan irudia aski aldarazi; bestetan, bilakabideari buruzko xehetasun ezezagunak eskaini dizkigute, orain artean berreraiki baino ezin zitezkeen edo are pentsaezinak ziren urratsak lekukoturik. Arkaikotasunaren zantzu nabarmenak ditu Dotrinazko Sermoitegiaren hizkerak, bazter eremu bati dagokion bezala. Ezaugarri hauetako batzuk arkaikoak dira oso testuaren datarako (§ 4.4.1): jakin laguntzailea eta daiqueano forma itxuraz fosildua, -no muga-adlatiboaren gainean denborazko perpausak osatzeko erabilia, artean ez ziren Mendebaldeko eremu zabalean Lazarragaren testuan baizik lekukotu, are XVI. mendean ere eremu urrikoak zirela erakutsirik. Bestalde, ez zegoen itxaroteko modurik gaur egun oraindik herabeki baino berreskuratu ez diren XVI-XVII. mendeetako bokal sudurkariek hizkera honetan utzi dituzten ondorioak, gure testuan sei# vs. seiñV txandakatzean islatzen direnak. Honek iradokitzen du Durango aldeko euskaran (Kapanagaren hizkeran, zehazkiago) ez ezik, hego-sartaldeko hizkera honetan ere behintzat, uste genuena baino luzaroago iraun zutela, eta bide batez erakutsi digu kontsonante sudurkariaren berrezarpena (§ 4.2.1.6) bokal arteko testuingurutik abiatu bide zela, eta ondoren bakarrik seiñ erro legez berrinterpretatu zela. Testuaren arkaikotasun apartak bide eman digu, era berean, deunso ‘deutso’ erako adizkietako n bitxi hori arkaismotzat hartzeko, hots, *dun aditz erroaren partetzat: honela Etxepareren eta Mendietaren testuetan ziren antzeko forma azalgaitzen zergatia ere aurkitu uste dugu. Antzinagoko testuen bidez soilik ezagutzen genituen hainbat arkaismo ere badira, XVIII. mendeko gainontzeko testuetan nekez aurki ditzakegunak, edo ez hemen bezain bizirik, eta hortaz bestetan galduak edo galtzear zirenak, nonbait. Ablatiboprosekutiboak adibide egoki ditugu: batetik, ondo bereizten ditu, garai hartan jada bestetan (Urquizu, De la Quadra) -ti(k) atzizkiak funtzio biak hartuak zituen arren (§ 4.2.2.1; cf. baita § 4.2.2.2 ere); eta, bestetik, -rean bizi-bizirik aurkitzen dugu, singularrean ez ezik are pluralean ere, orain arte ezagutzen genuena baino ia mende bat beranduago. Gure hizkeran, -etarean ez ezik, bestetan lekukotu ez den -etareanik pleonasmodun forma ere eratu zen, -rean atzizkiak pluralean izan zuen bizitasunaren adierazgarri. -ti → -tik bilakabideari buruzko xehetasunak ere lortu ditugu -ti eta -gaiti atzizkiak elkarrekin aztertzean: nahiz eta argi dagoen bigarrena lehenengoaren gainean 5. Ondorioak 319 eraikia dela (*gai + ti), erakutsi ahal izan dugu biak ez zirela abiadura berean eraberritu; aitzitik, -gaiti → -gaitik aldaketa oso aurreratua delarik, -ti oraindik bere horretan mantentzen da sermoitegian. Aditzaren aldetik ere arkaikoa dugu hizkera. Batetik, aditz-izenak sortzeko atzizkien artean -tzaite eta -ite1 Euskara Arkaiko edo Zaharrean bageunde bezain bizi aurkitzen ditugu (§ 4.2.3.2). Bestetik, Euskara Arkaikoan narrazioetan zehar estiloa adierazteko erabiltzen zen l- aurrizkia ere nasaiki ageri da gure testuan (§ 4.2.3.5). Era berean, badugu *ezan aditz laguntzailearen adibide bat ere (acabeesasu), behinola orokorra izan zen laguntzailea azken-azkenetan zegoela, baina oraindik zeharo desagertu gabe XVIII. mendeko hego-sartaldean (§ 4.2.3.13). Aoristo trinkoaren eta perifrastikoaren adibideek ere, bigarrenek bereziki, erakusten dute berreraiki dezakegun erabilerarik zaharrena ―hots, narrazioetako erabilera― bazirauela oraindik hizkera hartan; gainerakoan perifrasi modernoa baino ez bide zen erabiltzen (§ 4.2.3.11). Aoristo perifrastikoaren bizitasunaren adierazle garbia da testuan lehenaldiko baldintzaren protasian ere agertzea, hizkera honen berrikuntza esklusiboa baita, dakigularik. Zein ezezko partikula mendebaldeko Euskara Arkaiko eta Zaharrean lekukoturiko ze ezezkoaren ondoriotzat jo dugu, *ze + din ‘ez dadin’ egituratik sortua (§ 4.2.4.11): hego-sartaldeko hizkerek arkaismo batetik abiatuta egindako berrikuntza litzateke, gaur egun Bizkaiko hego-sartaldeko zenbaitetan (Nerbioi arroan, Zeberion) oraindik gordea. Datuen arabera, esan genezake hala aoristoa nola ze ezezkoa zuela erlatiboki gutxi oso biziak izan zirela eremu hartan, erabilera hedatzeko edota forma indartu eta berriztatzeko moduko indarraz. XVIII. mende hasieran mendebaldean aditzoina ia galdutzat eman bagenezake ere, testu honek erakusten digu hondar erabilera bat bazela sartaldeko hizkera zenbaitetan bederen: honen argitan proposatu ahal izan dugu -adu partizipioen bilakaera fonetikotzat jotzen ziren -a partizipioak (ustez, -adu > -au > -a), Bizkaiko hizkera batzuen bereizgarri, egiazki arkaismotzat jo behar direla, antzinako aditzoinaren hondartzat, gerora analogikoki bestelako erabileretara hedatuko direnak: izan ere, hala gure testuan nola garaitsuko beste batzuetan (Olaetxea, De la Quadra, Añibarro) -a formak oraindik ere beti edo ia beti aditzoinari dagozkion egitekoetan baino ez dira aurkitzen (§ 4.2.3.1). Aingura testuekiko erkaketak zeregin garrantzizko bat izan du gure azterketan oro har, eta batzuetan ezaugarri zenbaiten izaera ulertzeko erabatekoa. Hala izan da ikusi berri dugun -a partizipioen kasuan, bai eta bestetan ere. Adibidez, Sermoitegiko K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 320 datiboko komunztadurarik gabeko adizkiak hegoaldeko beste testu batzuetan (Añibarro, Albeniz) ere aurkiturik, berrikuntza gisa edo egilearen trebetasunik ezaren ondorio gisa interpretatu beharrean, arkaismotzat hartzea proposatu dugu, zeren eta, Iparraldean ondo deskribatua den gertakariarekin batetortze interesgarriak antzeman ditugunez, bai baitirudi Bartoliren lege ezaguna ezaugarri honi ere aplika dakiokeela (§ 4.2.4.2). Bazter hizkerari dagokion legez, berrikuntza muturreko batzuk ere badira testuan. Tradiziozko dituz ‘ditu’ eta dituez ‘dituzte’ erako adizkiekin batera dabez eta daudez laguntzaile analogikoak nasaiki agertzen dira sermoitegian, gaur egunean mendebalde gehienean erabiltzen direnen antzera: gauza da hizkera honetan it → z pluralgile ordezkatze analogikoaren azken urrats hori lehenago eman zela, dabez-en orain arteko lehenengo agerraldiak J. A. Mogelenak badira ere, ez baitugu hemen bezain ugari erabiltzen duen XIX. mendeko testurik ere aurkitu (§ 2.2.3.6). Beste berrikuntza batzuk Orozkon baino ez dira lekukotu, hizkera bien arteko hurbiltasuna bermaturik, hala nola -uan > -uin (zeruan > zeruin) eta -io > -iu (dagion > dagiun) asimilazioak. Bonaparteren garaitik ezagunak, XVIII. menderaino eraman ahal izan ditugu, beraz. Berdintsua da -tuite aditz-izenak sortzeko atzizkia: orain artean datu positibo bakarrak Laudioko 1858ko dotrinan genituen, baina, gure ustez, Viva Jesus-en azterketatik (Ulibarri 2010a) atera genituen ondorioak berresten ditu sermoitegiak: hizkia azken batean dotrinatxo hartan ageri den [partizipioa + egiten] perifrasitik datorrela egiten badugu, berez bezala dator VJ-ren beraren jatorria Orozko inguruan edo hegoalderagoko hizkera batean jarri beharra. Hipotesia beste datu batek behintzat berrets lezake: sermoitegian ere agertzen da VJ-ren betakari aldaera (§ 4.2.5). Are gehiago, bazter hizkera batekotzat joz gero, hobeto azaltzen dira dotrinaren arkaismoak (*edin trinkoa, aoristoak…). Guztiz ezezagunak ziren berrikuntzak ere topatu ditugu, hala nola eze ezezko adizlaguna: *eze-ren biziraupentzat hartu beharrean, nahiago izan dugu indikatiboz beste adizkietan erabiltzen zen ze arkaikoaren beste indartzetzat hartu (§ 4.2.4.10), lehen zein partikularekin ikusi bezala: azken hau subjuntibozko perpausetan erabiltzen da, eta eze aginterazkoetan. Eremu zabalagoko berrikuntza izan zen, nonbait, zeren eta Ugaoko (gure hizkera baino iparralderagoko herria, Aiaraldea eta Bilbo bitartekoa) XIX. mendeko testuan (§ 3.4) ere aurkitu baitugu. Sermoitegiko hizkeraren bi berrikuntza esklusibo azpimarra ditzakegu: batetik, lehen aipaturiko lehenaldiko baldintzaren protasia egiteko [partizipio + ba-*edin/egin lehenaldian] erabiltzea, hots, perifrasia aoristoaren gainean eratzea; bestetik, -aic eta 5. Ondorioak 321 -atan deklinabide atzizkiak, pluraleko absolutiboa eta singularreko inesiboa hurrenez hurren (§ 4.2.2.8): gure hipotesiaren arabera, bazter eremu hartan 3. graduko erakuslearen gainean artikuluaren forma berriak sortzen hasiak ziren. Orain artean lekukotu gabekoa izateagatik, hizkerak hapaxak ere baditu, hala gorreto ‘gorrotoa’, tilinque ‘tanta (?)’ eta geiegu ‘deia (?)’ bezalako hitz edo aldaerak, nola coaine ‘adina (?)’ partikula eta acabatzako hitzean dugun -tzako atzizkia (§ 4.2.5). Azken hau gure sermoitegian ez ezik Añibarroren lanetan ere ageri den *-tzagarik atzizkiarekin erlazionatu dugu: bigarrena *-tza bagarik egituratik etorriko litzatekeen heinean, -tzako < *-tza bako ‘-tza gabeko’ jatorritik azalduko genuke. Hizkeraren berezitasuna erantzunik eman ezin izan diegun ezaugarrietan ere islatzen da; bokal bikoitzen kasua izan daiteke guztietan paradigmatikoena (§ 4.2.1.5): lehenagotik ezagutzen genituen testuinguruez gainera, gure ezagutza gainditu duten erabilera oso bereziak aurkitu ditugunez, Magdaleena ‘Madalena’, bareeuena ‘barauarena’, tilinqueeric ‘tantarik’, egunaari ‘egunari’ ditueesanac ‘dituenak’ edo estagoaala ‘ez dagoela’ bezalako adibideak azalpen zain geratzen dira. Dotrinazko Sermoitegiaren hizkera azaldu eta kokatu ahal izateko, balizko inguruko hizkerekiko erlazioak ere begiratu behar izan ditugu, haien arteko hartuemanak eta isoglosen mugimenduez jabetzeko aukera izanik. Arabako euskararen eragin zaharra lekukotu uste dugu hizkera honetan, -an genitibo singular eta -ai datibo singular kasu atzizkien formak ikusita, nahiz galtzear bide ziren, -en eta -ari formekiko lehian. Bestalde, MeMu hizkuntz eremua Lakarrak (2011a) Erdi Aroaren bukaera inguruan jadanik eratutakotzat jo duelarik, ordutik eta XVIII-XIX. mende bitartean eskuartean dugun hizkera sortzeko gertatu ziren hausturak berregiten saiatu gara, haien arteko kronologia zehazteko lehenengo urratsak emanez (§ 4.4.2). Tesi honetan zehar egin ditugun aurrerapenak ―aintzat hartzekoak balira― erabilitako metodologiari (§ 2.4) zor zaizkio neurri handi batean. Ildo honetatik, ondoko ideia orokorrak behintzat erakutsi uste dugu: K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 322 1) Hala testua kokatzerakoan nola ezaugarriak banan-banan azaltzerakoan bi ardatzei ―denbora eta lekuari― begiratzea ez da azterketa aberasteko bakarrik balio duen zerbait, baizik eta azterketa onik egiteko modu bakarra. 2) Datuak biltzea sarritan ez da nahikoa: ahaleginean hipotesien bitartez ezaugarriak sortu, hedatu edo galarazi dituzten prozesuak ere berreraiki behar dira, behar bezala ulertuko badira. 3) Aingura testuen laguntzaz badago espazioan kokatu gabeko testuak ondo xamar kokatzeko modurik, are euskara arrastorik utzi gabe galdutako lekuetan ere. Euskara bezalako corpus urri eta berankorreko hizkuntza baten historian aurrera egingo badugu, esan gabe doa honek izan dezakeen garrantzia. 4) Testu bakar batean begiak ipinita egiten den hurbilketa atomistak ezaugarriak gaizki ulertu edo oharkabean alde batera uzteko duen arrisku handia saihesteko modua ere bada aingura testuekiko konparaketa, eta batzuetan hori da zuzen ulertzeko bide bakarra. 5) Azken batean, ondo hautaturiko aingura testu talde batek “kontrol corpus” bezala balio du, hala delako hizkeraren kokapenaz nola haren ezaugarri bakoitzaren gorabeherez egin ditzakegun hipotesiak bideratu eta mugatzeko. 6) “Testu dialektalak” vs. “testu ez-dialektalak” dikotomia faltsua gainditzeko, haien literaturtasuna neurtzeko ere proposatu dugu aingura testuen teknika, kasu honetan garai eta giro bereko edo bertsuko testuez osatutako corpus baten bidez. Hala bada, tesi honek gerora begira irakaspen bat utzi ahalko balu, nahi genuke hauxe izan dadila: testu orok bere balioa du euskararen historiaren ezagutzan aurrera egiteko. Ezin da testu bat alde batera utzi aurreikusten diren arazoengatik; aitzitik, metodologia egokiarekin arazoak gainditzeko ahalegina egin behar dugu. K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 7. Edizioa 349 7. Edizioa 7.1. Sermoitegiaren antolakuntza berria Sermoitegia antolatzeko orduan oinarri gisa esku artean erabili ditugun sermoitegiak baliatu nahi izan ditugu, baina berehala egiaztatu dugu ez dutela ordena finkorik: batzuk Kredoarekin hasten dira eta gero Hamar aginduak dakartzate, beste batzuk Kredoaren ostean Sakramentuak, besteak Hamar Aginduekin hasten dira… Hala bada, ordena logiko bat erabiltzearren, Asteteren dotrina ospetsuari heldu diogu. Honela, lehenengo Sinisten dut otoitzari buruzko sermoiak bildu ditugu, ondoren Hamar Aginduei buruzkoak, hirugarrenik Sakramentuen gainekoak eta amaitzeko bekatu buruen ingurukoak; nahiz eta horretarako BFAko liburuan sermoiek agertzen duten hurrenkera aldatu behar izan dugun: izan ere, liburu honetan kredoko artikuluak ez dira otoitzean agertzen den ordena berean, hots, ustez edozein sermoi liburutan izango luketen ordenan. Sermoitegiak artean jasan duen bizitza sakabanatuaren eraginez, zati bakoitzak bere orri-zenbaketa propioa du; beraz, sermoien hurrenkera berregiteaz bat sermoitegi osoari zenbaketa berria eman diogu. Eskuizkribuek dakartzaten orrialde zenbaketaren eta edizio honetako zenbaketa berriaren baliokidetasunak beheko aurkibidean daude: ezkerreko zutabean jatorrizko zenbaketa (jat. zbk.) eta eskuinekoan guk esleitutakoa (gure zbk.). Honekin batera, sermoi bakoitzaren lerroak zenbatu egin ditugu, oharrak eta aipamenak argiago adierazteko (§ 7.2). Horrezaz gainera, izenbururik ez daukaten sermoiei izenburu bana eman diegu, ahaleginean sermoi bereko esaldi bat erabiliz. “Credoen expliqueciñoea”, lehenengo sermoiaren izenburutzat ageri arren, atal osoaren izenburutzat jo dugu, sermoi honen hastapeneko paragrafoa atal osoaren sarrera baita; beraz, paragrafo hau bereizi dugu, eta lehenengo sermoiari beste izenburu bat eman. Antzeko zerbait egin behar izan dugu K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 7. Edizioa K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa Edizio mota asko daude, eta nahi dugun edizioa zein den eta horren arabera erabakitzen da zein irizpide erabili behar diren. Gure kasuan, edizio erdipaleografikoa egitea aukeratu dugu: testuaren lehenengo edizioa izanik, ahalik eta gutxien eragin nahi izan dugu eskuizkribuko ezaugarrietan. Hala ere, ez da transkribapen hutsa izango eta azken buruan gure nahia testuaren originala ahaleginean berreraikitzea izan baita, funtsezko alderdiei garrantzia emanez eta hutsalak alde batera utziz (Urgell 2001: cxcvi). Beraz, testuari behar bezainbat atxiki gara eta egindako aldaketa guztiak argi adierazi ditugu. Honetarako, deskribapenean esan denez (§ 4.1.1), azterketa egiteko erreprodukzioak erabili ditugu orokorrean, baina beharrezko izan denean (zerbait ondo irakurtzen ez zenean, mantxa batek zerbait irakurtzea zailtzen zuenean…) originala ikusteko parada hartu dugu, bai eta testuen alderdi materiala (ur-markak…) aztertzeko orduan ere. Halaz ere, erraza izan zaigu testuaren irakurketa, oro har testua kopia txukuna baitirudi (§ 4.1.1); alabaina, egileak zenbait aldaketa eta zuzenketa egin ditu, eta hauek jaso egin ditugu testu nagusian ohar paleografikoetan hauen berri emanez eta, ahal izan dugun neurrian behintzat, lehenbizi zer jarri zuen azalduz. Geuk egindako gehiketak, bestalde, taket [ ] artean agertuko dira, ohikoa denez; aurkitu ditugun akats eta errata ziurrak ere zuzenean arteztu dira, eta dagokien oharrean azaldu. Ziur ez geundenean, bestalde, hobeto iruditu zaigu bere horretan uztea eta ohar linguistikoetan gure dudak azaltzea. Edizio erdipaleografikoa izanik, aldaketa formaletan bietara jokatu dugu: grafia eta euskal testuaren azentuak, adibidez, bere horretan mantenduko ditugu; aldaketa bi baino ez dira egin: batetik, u / v eta i / j arteko aldizkatze grafikoa gaurkotu dugu, ohi bezala, eta bestetik, erregue ‘erregea’ eta erregue ‘erregua’ bezalako bikoteetan sortzen den homografia saihesteko eta irakurlea lagundu nahian <gue> (gaurko ge) eta <güe> (gaurko gue) ezberdindu ditugu. Grafiarekin batera orrialde banaketa ere gorde dugu nahiz gure zenbaketa berriaz adierazi originaleko orrialdeak. Lerroak eta lerrokadak, 7. Edizioa 353 ordea, puntuazioa eta bestelako alderdi formalekin batera, gaurkotu egin dira, ohi den bezala. Letra larrien eta xeheen erabilera gaur egungo ohituren arabera egin da. Hitzen banaketa ere gaurkotu egin da, betiere aldaketa fonetikorik ez dakarrenean behintzat: honela, eztot bezalakoak loturik mantendu dira, eta betacarioc gaiti bezalakoak, ordea, banaturik. Laburdurak (gehienak garai bereko gaztelaniazko testuetan ohiko ziren berak: dauq.e, principalm.te, Sn…) zabaldu ditugu, oharrik egin gabe. Halaber, bibliografi erreferentzia laburtuak bere horretan utzi ditugu, Bilbaori jarraituz (2008: ccxi), hauek laburdurok emateko moduak informazioa eskain dezaketelako iturriari buruz. Euskarazko eta gaztelaniazko pasarteek latinetik mailegatu den <&a> laburdura darabilte, egungo etenpuntuen baliokidea; alabaina, euskal edizio ohiturari jarraituz, bere horretan mantentzea eritzi dugu, latinezko pasarteetan ez bezala (latinezko testuetan den ohituraren arabera). Gure azterketaren muina euskarazko sermoiak diren arren, erdarazkoak ere argitaratu ditugu: sermoitegiaren osotasunari kalte egingo lioke, dudarik gabe, haiek alde batera uzteak, zeren eta sermoien sortze eta egituratzean paper berezia betetzeaz gainera (§ 4.1.2), haren testuinguru hurbila osatzen baitute. Erdal sermoi hauekin ez dugu atal berezirik egingo, aitzitik, euskal sermoiekiko gai batasuna erakusten dutenez, hauekin batera agertuko dira bakoitzari dagokion sermoitegiko atalean. Hauetan euskal testuetarako emandako irizpide berak erabiliko ditugu orokorrean. Azentuaren adierazpena gaurkotu egin dugu, gaztelaniazko testu-kritika eskuliburuek gomendatzen dutenez (cf. Blecua 1983: 143). Aipa liteke, bestalde, laburdurak ugariago direla, erdaraz idazteko tradizio zabalagoa zelako edo hastapeneko urratsa delako. Latinezko pasarteetan ere irizpide orokor bera izango dugu: testuari behar bezainbat atxikiko gara eta egindako aldaketa guztiak argi adieraziko. Honetarako, Gidor Bilbaok Etxeberri Sarakoaren lanen edizioan ezarritako irizpideak izan ditugu oinarri (Bilbao 2008: § 3.3). Pasarte hauetan egileak dituen zalantzak ohikoak bide dira XVIII. mendeko latin idazle batean: diptongoekin zerikusia dutenak, <y> grekoaren erabilerari buruzkoak, kontsonante-multzoetatik eta kontsonante bikoitzetatik eratorriak, hasperenaren ingurukoak, muta cum liquida multzoa, txistukari trabatua hitz-hasieran... Hauetan guztietan testuko grafia mantentzera jo dugu, salbuespen pare batekin: hitz bukaeretan -m beharrean -n idazteko joera dauka idazleak, eta hauek -m zuzendu eta ohar batean jatorrizko idazkera erakutsi dugu. Esan bezala, laburdurak eta bestelako ikurrak garatu ditugu, bai estandarizatuak (& = et; &c = etc.), baita bestelakoak ere: K. Ulibarri: Dotrinazko Sermoitegia. Galdutako hizkerak eta dialektologia historikoa 354 <æ> eta <œ> diptongoak adierazteko erabiltzen duen ‘e hautsia’310 (ę) (badirudi ikur bera erabiltzen duela bietarako, baina ez dago argi) osatu dugu, eta hauetan jatorrizko diptongoa berregin dugu egungo irizpideen arabera. Testua zuzendu ez arren, jatorrizko latindarrerantz hurbiltzeko eginahalak egin dira irakurlearen mesedetan: honela, testu “estandarretik” zerbait falta dela dirudienean —letra bikoitzetan (pp, tt, mm…) hauetako bat falta denean, hitzen bat falta duenean…—, taket [ ] artean gehitu dugu, bestelakoetan egin legez: jokabide honek, gure ustean behintzat, ez luke pasarteak iturriari buruz eman dezakeen informazioa kaltetzen ez ezkutatzen, baina argigarri izango dira. Testuek bi ohar mota izango dituzte: paleografikoak eta linguistikoak. Lehenengoak sermoi bakoitzaren amaieran emango ditugu, Lazarragaren editoreek egin bezala (Bilbao et al. 2010), eta bertan irakurketa arazo guztiak eta zuzenketa oro agertuko dira. Ohar linguistikoak, bestalde, testuan bertan aurkituko dira, oinohar legez, eta hauetan testuaren hizkera hobeto ulertzeko beharrezko diren datu guztiak emango ditugu. Ohar mota biek zenbaketa bera izango dute: sermoiari dagokion zenbakia (ik. aurkibidea) eta lerro zenbakia, bi zenbakiak uztarturik. Honela, 1-104 bere irakurtzen duenak jakingo du sermoiko zein bere-ri dagokion oharra: lehenengo sermoiaren 104. lerroan dugunari. 2-141/142 Latinezko 4 esaldiok ez dute inolako erlaziorik aurreko beste biekin (sermoia eta otoitza) ez tintaren (argiagoa da azken honena) ez letraren aldetik. Lau esaldi independiente dira, eta hauek dira euren jatorria: Isaias 5, 4; Filip 2, 8; 2 Cor 5, 14 eta Salm. 50, 19 (azken hau Miserere otoitzaren iturria).  17-3 P.: Galdera markatzeko baliabidea, galdera estilo zuzena duen iturri batetik harturikoa litzateke. 17- 8 dana dalaco: cf. gazt. ‘por ser quien es’. 17-20 eta seinbet isigo: ‘eta zenbat itxiago… orduan’, korrelazioaren bigarren elementua orduin hitzak sartzen du (cf. EGLU V: 433), eta bigarrenean ez dago ago partikularik (OEH, s.v. zenbat).  17-61 vasuitan: ‘batzuetan’. 17-64 sein galdu degin: zein konparatze juntagailuaren funtzioa duela dirudi, inolako aurrekaririk gabe (hainbat, hain, baize…) (cf. OEH s.v. zein VI 1); hala ere, ezezko partikulatzat ere (ik. 1-118 sein yausi gaitean) uler dezakegu ‘ez galtzeko’ 17-66 demasiye: ‘gehiegikeria’. 17-82 da[u]: idazlearen kopiatze akatsa dela uste dugu; izan ere, esaldiaren subjektuak (hak eta guztia galtzen duenak) ergatiboan egonik, aditz iragankorra behar da.  21-82 a la bienabenturanzas: badirudi beste sermoi bat idazteko zela, izenburu legez ageri baita orrialde honetan; alabaina, ondoren atzera egin zuen edo beste leku batean idatzi zuen, orria zuriz baitago.  32-37 bere pausuic y de sus pecados: bat-batean hizkuntzaz aldatzen du idazleak, erdal testua letra azkarragoaz eta laburdura gehiagoz idatzirik dagoela.
addi-319213d52a2e
https://addi.ehu.es/handle/10810/16040
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2015-11-05
science
Bilbao Cortina, Maite
eu
Distrofia miotonikoa duten pazienteen eta euren senideen bizi-kalitatearen azterketa
Sarrera. Distrofia miotonikoa, gaixotasun neuromuskular bat da non kalte multisistemikoa dagoen. Prebalentzia baxuko eta aldagarriko gaixotasuna izan arren, honek eragindako kalteek bizitzaren arlo guztietan dute eragina. Gaixotasun arraroa izanik, gaixoek gaixotasun ohikoagoetan baino zailtasun gehiago pairatzen dituzte osasun-arretari dagokionez. Gainera, pazienteez gain, inguruko pertsonek ere biziki pairatzen dituzte gaixotasunaren ondorioak. Helburuak. Distrofia miotonikoan ematen diren sintomarik esanguratsuenak bildu, gaixoen eta senideen bizi-kalitatea aztertu eta osasunaren aldetik eman daitezkeen esku hartzeak aztertzea. Metodologia. Pubmed, Cochrane, ScienceDirect, Canadian Journal of Neuroscience Nursing (CJNN) eta hainbat erakunderen web orrialdeetan burututako bilaketa bibliografiko baten bidez, eta erreferentziazko pertsonekin kontaktuan jarriz, 14 artikulu, tesi bat, bost liburu eta hainbat web orrialderen bilaketa egin da. Emaitzak. Gaixoek hainbat eta hainbat sintoma desberdin pairatu ditzakete. Hauen inpaktuak eragin zuzena dauka bizi-kalitatean eta honen azterketak, bai gaixoek bai senideek jasoko duten arreta baldintzatu beharko luke. Osasun atentzioak multidisziplinarra izan beharko luke, gizartean dauden gainerako baliabideekin batera pertsona hauen bizi-kalitatea egokia izan dadin. Konklusioak. Beharrezkoa da gaixotasun honen inpaktuaren azterketa sakonago bat burutzea. Alde fisiopatologikoa nahiko garatua dagoen arren, gaixotasuna pazienteen ikuspegitik aztertzeak atentziorako datu garrantzitsuak eman ditzake. Gaixotasun honen jarraipenerako gidak garatzen ari diren arren, oraindik asko dago gai honen inguruan egiteko. Hitz gakoak: distrofia miotonikoa, bizi-kalitatea, zaintzailea, gaixotasunaren kudeaketa. Distrofia muskularren taldea, genetikoki, biokimikoki eta klinikoki oso desberdinak diren gaixotasunek osatzen dute. Lehen, hauen sailkapena, euren sintomen arteko antzekotasunak, transmititzeko herentzia moduak, agerpen adinak eta kaltetutako muskuluen arabera egiten zen. Baina ezaugarri hauek oso desberdinak ziren, eta antzekotasunik handienak gaixotasunen azken faseetan ematen ziren: fibrosia, gantzen infiltrazioak, zuntzen tamainaren aldaketak baita endekapen nabarmena ere. Beraz, azken bi hamarkadetan, euren oinarri genetiko eta biokimikoak erabili izan dira gaixotasun hauek sailkatzeko (1). Distrofia miotonikoari buruzko lehen txostena 1909. urtean argitaratu zen, Hans Steinert mediku alemaniarraren eskutik. Txostenean, miotoniaz gain (distrofia miotonikoaren ezaugarri bereizgarria), atrofia eta ahultasun muskularra, betazaletako ptosia, aurpegiko ahultasuna eta asaldura endokrinoak identifikatu zituen, besteak beste. 1910. urtean, Steinert hil egin zen, eta bere lankide bik, Batten eta Gibbek, distrofia miotonikoaren txostena bukatu zuten. Lan horren emaitzaren ondorioz, distrofia miotonikoa asaldura neurologiko degeneratibotzat ezarri zen; ordura arte Thomsen-en sortzetiko miotoniaren diagnostikotik banatuz, Steinert gaixotasuna izendatu zen. 1911. urtean kataratak sintometan barneratu ziren. 1923. urtean hereditarioa zela argitu zen eta 1948an herentzia hori autosomiko gainartzailea zela. 70. hamarkadan fenotipo desberdinak identifikatu ziren, ondoren azalduko direnak eta 1992an mutazioaren eragileak diren CTG nukleotidoen errepikapenak.1 Azkenik, 2001. urtean antzeko sintomak baina mutazio ezberdina zuten paziente talde bat identifikatu zen, paziente hauen asaldurari 2. motako distrofia miotonikoa deitu zitzaion (2). Erkidegoan (Bizkaia eta Gipuzkoan batez ere) 100.000 pertsonako 26,5 kasu daude (6). Finlandian, aldiz, 2. motako distrofia miotonikoaren prebalentzia altuagoa dagoela ikusi da (1. motakoa 1/2760 pertsonako eta 2. motakoa 1/1830 pertsonako). Uste da mutazioak 120.000-60.000 urte bitarteko garapena duela, gizakia Afrikatik irten ostean emandako mutazioa izango litzateke, beraz. Horregatik ematen da gehien europar jatorriko populazioetan (5). Aurreko datuak altuak iruditu arren, gaixotasun hau arrarotzat hartzen da bere prebalentzia 5/10.000 pertsonako baino baxuagoa delako. Halaber, gaixotasunaren morbilitate altua eta heriotza goiztiarra aipatu behar dira (4). Steinert gaixotasuna, eritasun genetikoa da, autosomiko gainartzailea (4). Gainera, transmititutako mutazioaren luzapenaren arabera, gaixotasunaren agerpen adina, larritasuna eta etorkizunean minbiziaren agerrera baldintzatuko dira (5). FEDER2 elkarteak web orrian argitaratutakoaren arabera, eritasun honek honako ezaugarri orokorrak ditu: miopatia primarioa izatea, oinarri genetikoa izatea, progresiboa izatea eta zuntz muskularrak gaixotasunaren momenturen batean endekatu eta hiltzea. Gaixotasun honetan arazo neurologiko bat dago, non muskuluen tonua, atrofia eta indar galera ematen diren. Luzarora, arazo multisistemiko bat eragiten du; non bihotzeko, arnas aparatuko, sistema endokrinoko eta begietako konplikazioak eragiten dituen, besteak beste. Aurrekoei lotuta, nortasun desorekak eta adimen-koziente baxua ere ohikoak dira. Honek guztiak, pazientearen gaitasunen murrizketa handia eta heriotza goiztiarra eragiten ditu (4). Mathieu eta lankideen arabera (7), DM1 gaixoen %12 baino ez da 65 urte baino gehiago biziko. Gaixotasuna sailkatzeko orduan hainbat fenotipo bereiz daitezke (geneen erasan mailaren araberakoa). Hauek dira fenotipo desberdinak agerpen adinaren arabera sailkaturik: sortzetikoa (larriena), gaztaroan hasitakoa, helduaroan hasitakoa eta forma berantiarra (oligosintomatikoa). Detekzio adina zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta geneen erasan handiagoa suposatzen du. Bizi itxaropenari dagokionez, zenbat eta alterazio genetiko txikiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da bizi-itxaropena. Azkenik, zeinu klinikoen ugaritasuna eta ezaugarriak desberdinak izango dira fenotipoaren arabera. Hala ere, kalte genetikoa eta zeinuen larritasunaren arteko erlazioa aldagarria izan daiteke (5). Lehen aipatu den bezala, Steinert eritasuna, gaixotasun arrarotzat hartzen da duen prebalentzia dela eta. Gaixotasun arraroen kasuan, hauek pairatzen dituzten pertsonek, hainbat zailtasun gehigarri izaten dituzte. Egoera hau aztertzeko, “Estudio de Necesidades Sociosanitarias de las personas con Enfermedades Raras en España (Estudio ENSERio)” 3 garatu zen 2009. urtean, zailtasun hauek guztiak aztertu eta ezagutzera emateko helburuarekin. ENSERio ikerketatik, hurrengo paragrafoan azaltzen diren ondorioak eman ziren ezagutzera (8). Batez beste 5 urte itxaron behar dira lehenengo sintomak agertzen direnetik diagnostikoa egiten den arte (9). Bjarne Udd-ek (5), datu hau berresteaz gain, 2. motako distrofia miotonikoa diagnostikatzeko 14 urte behar izaten direla gaineratzen du. Atzerapen honek, tratamendua beranduago hastea, tratamendu ezegokiaren administrazioa edota sintomen larriagotzea ekar dezake. Preskribatutako medikamentuentzako sarbide mugatua dela ikusten dute askotan paziente hauek. Zentzu honetan, honek guztiak duen gastua familien dirusarreren % 20 suposatzen du (350€ hilero bataz beste). Ildo honetatik jarraituz, bi pazientetik batek bere probintziatik kanpo bilatu behar izan ditu bai tratamendua bai diagnostikoa, eta % 17k ezin izan du lekualdatzerik egin. Behar soziosanitarioekin bukatzeko, gaixotasun arraroek eragiten dituzten ezgaitasun mugatzaileak kontuan izan behar dira. Hiru pazientetik batek ezgaitasun mugatzaile bat dauka (intelektuala, motorea, zein soziala izan daiteke). % 70ek, ezgaitutzat hartua izan arren, ez du beharrezko laguntzarik jasotzen, euren hitzetan, gaixotasunaren gaineko ezjakintasuna dagoelako (8,9). Aurretik aipatu diren datuak kontuan hartuz, gaixotasun ezgaitzailea dela ondorioztatu daiteke; hau da, gaixoez gain, hauek bezainbesteko garrantzia 3 Estudio ENSERio: gaixoen diagnostiko, tratamendu eta zerbitzu sozialen inguruko esperantzak eta itxaropenak biltzen dituen ikerketa. (8) dutenak euren zaintzaile edota senitartekoak dira. Horren isla dira “Myotonic Dystrophy Foundation” elkarteak egindako gida (11) eta “The Facts” liburua (12). Hauetan, paziente zein zaintzaileentzako informazio argia eta ulergarria ematen da. Pazienteei ez ezik ingurukoei ere laguntza eskaintzeko asmoz, badira lurralde maila desberdinetan hainbat eta hainbat erakunde. Horietan guztietan, gaixoaren garrantzia ez ezik, familiarena ere goraipatzen dute. Hasieran azpimarratu den bezala, gaixotasun honek kalte muskularraz gain, hainbat eta hainbat kalte multisistemiko eragiten dituzte eta ez dago eritasun hau sendatzeko medikamenturik. Beraz, ezinbestekoa da gaixotasunaren aurrean erantzun multidisziplinario bat ematea (3). Kanadako “Muscular Dystrophy Canada” elkarteak (13) bere web orrialdean argitaratua duen bezala, erizainak hainbat laguntza eskaini diezazkioke gaixotasun neuromuskularra pairatzen duen pertsonari. Esate baterako, burutuko zaizkion tekniken eta terminologiaren azalpena, gaitasunak garatzeko baliabideak erakutsi, pazientearen zalantzak argitzea eta bere erabaki propioak hartzea sustatzea baita komunitateak eskaintzen dizkion zerbitzuen berri ematea ere. Erizain bezala, zaintzailea zaintzea ere profesionalaren helburu garrantzitsu bat izango da, bai bere osasunaren aldetik bai pazienteak jasoko dituen zainketen aldetik. Helburu orokorra: Steinert gaixotasuna pairatzeak egunerokotasunean duen inpaktua definitu Helburu espezifikoak: Galdakaoko ospitalean praktiketan hasterakoan, bertako neurologiako zerbitzuan Steinert gaixotasuna duten bi pazienteren kontsultan egoteko baimena eskatu zen. Kontsultak otsailaren 19an eta 24an izan ziren. Aldi berean, urtarrilaren 25ean, kontsulta berean, biopsia muskular baten burutzea ikusteko gonbidapena ere jaso zen. Material eta metodoak. Helburuei erantzuna emateko, informazioa bi bide erabiliz lortu da. Alde batetik bilaketa bibliografiko bat burutuz, eta bestetik, gaiaren inguruan erreferentzia diren edota gaiari buruz zeresana izan dezaketen profesionalekin kontaktuan jartzea bilatu da. Interneten bilaketa bibliografikoa egiteko hainbat bilatzaile erabili dira: Bilaketa burutzeko, ondorengo taulan biltzen diren MeSH eta DeCS terminoak erabili dira. Hauek erabiliz, helburuei erantzuna ematea bilatu da. (Taula 1). Artikuluak aukeratzeko orduan, DM1 gaixotasunarekin batera pairatzen diren sintomen deskribapena eta hauen inpaktua islatzea bilatu da. Aldi berean, pazienteek zein senitarteko edota zaintzaileek gaixotasunaren aurrean duten jokabidea, aurkitzen dituzten zailtasunak eta jokatu behar duten papera identifikatzea bilatu da artikuluetan. Azkenik, egoeraren aurrean komunitateak berak (elkarteen bidez) baita osasunaren arloak ere, gaixotasunaren kudeaketa aztertzen duten ekoizpenak bilatu dira. Ezinbestekoa izan da aurkitutako informazioa gaztelaniaz zein ingelesez egotea. Bilaketarako orduan saiatu izan da 2009-2014 edota 2010-2015 urteen bitarteko argitalpenak izatea (bilaketaren unearen arabera urte-tarte desberdin bat erabili izan da). Hala ere, ez da beti baldintza hau bete. Bilaketan, berrikuspen bibliografikoak bilatu dira, baita ikerketa kualitatibo zein kuantitatiboak ere. Gaixotasuna pairatzen dutenen adinari ez zaio mugarik jarri, baina gaixo helduei buruzko artikuluak soilik erabili dira. Bilaketa 2014. urteko urritik 2015. urteko martxora egin da. Lortutako 91 artikuluetatik, hasiera batean 54 kanporatu ziren hizkuntza gaztelania edo ingelesa ez izateagatik, eskuragarri ez egoteagatik, edota informazioa bilatzen zenari egokitua ez egoteagatik. Azkenean, geratzen ziren 37ak inprimatu eta 20 kanporatu egin ziren. (Taula 2). (Taula 2). Emaitza bibliografikoak. Iturria: ekoizpen propioa. Kontaktuak. Euskal Autonomia Erkidegoan Steinert gaixotasunak duen papera aztertzean, BioDonostia Osasun Ikerketa Institutua agertzen da erreferentziatzat. Bertan, neurozientzia saileko zuzendariarekin kontaktuan jarri ostean, honek gaixotasunaren inguruko bi gida eta artikulu bat bidali eta beste profesional baten kontaktua erraztu zituen: Madrilgo Unibertsitate Complutenseko irakasle batekin, hain zuzen ere. Bigarren honek, 2010. urtean argitaratutako Steinert gaixotasunari buruzko bere doktorego-tesia eta berriki argitaratutako liburu baten erreferentzia eman zituen. Azkenik, BENE (Bizkaiko Eritasun Neuromuskularren Elkartea) elkarteko gizarte-langilearen bitartez, honek Bizkaia mailan eskaintzen duen zerbitzua eta laguntzari buruzko informazioa eskuratu ahal izan zen. Distrofia miotonikoa pairatzen duten pertsonak, gaixotasunak dakarren erasan multisistemikoaren ondorioz, dependentzia egoera batean egongo dira. Hau dela eta, ezinbestekoa izango da bai gaixotasunaren sintomatologia ezagutzea bai honek gaixoen bizi-kalitatean duen inpaktua aztertzea. Aurrekoarekin jarraituz, sintomatologia ezagutzea bezain garrantzitsua izango da honi aurre egiteko dauden baliabideak ezagutzea, hau da, pazienteen zaintzaile/senitarteko hurbilak, osasun-zerbitzuak eta komunitatea bera. Arnas-aparatua. Arnas-aparatuari dagokionez, diafragman eta saihets arteko muskuluetan ahulezia eta miotonia eman daitezke. Honek sekrezioen kanporaketa eta eztularen zailtzea ekar ditzake (14). Disfagia izateak, biriketako infekzioak pairatzeko probabilitatea asko igotzen du. Aldi berean, interbentzio kirurgiko baten ostean arnasketa funtzioaren berrezapena motelagoa denez, neumoniak pairatzeko probabilitatea ere handitu egiten da (5). Anestesiak eta sedazioak eragindako arnas-depresioak konplikazio asko eragin ditzake interbentzio kirurgikoetan (14). Sistema nerbioso zentrala. Garuneko asaldurak ere DM1 duten edozein adinetako pazienteengan ikus daitezke (14). Asaldura hauek, estrukturalak zein funtzionalak izan daitezke. Asaldura estrukturalen ondorioz, funtzio psikologiko eta emozionalak kontrolatzen dituzten guneak kalteturik izan ditzakete (17), esaterako, aurpegi-adierazpenak interpretatzeko zailtasuna ekar dezake. Asaldura funtzionalei dagokienez, DM1 gaixotasunean karakteristikoak diren nortasun ezaugarriak azaltzen dira: nortasun saiheskaria, gaixotasunaren sintomen gutxiespena edota pertzepzio gutxitua, ekimen gutxikoa izatea, egoskorkeria, narriadura kognitibo arina eta apatia (5,14). Ezaugarri emozionalak, nortasunekoak, barnerakoitasunak, aurpegiko itxurak… gizartean hedatutako atzerapen mentalaren etiketa sor dezakete (16). kolestasia eta kolelitiasia gerta daitezke (14). Hesteetako mugikortasuna gutxitu egiten da, eta idorreria, beherakoa (% 30) eta heste-lodiaren narriadura eman daitezke (2, 16). Sintomen inpaktua. Aurreko paragrafoetan azaldutako sintoma eta zeinuak kontuan hartuta, DM1 duten pazienteengan duten inpaktua ezagutzea garrantzitsua litzateke. Ezagupen honek, pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko prozedurak zehazten lagunduko lituzke osasun-langileak. Horretarako, aipagarria da Heatwole eta lankideek (18) argitaratutako ikerketa. Bertan, 278 paziente heldurekin lan egin zen, 2010. urteko apirila eta abuztua bitartean. Bertan, distrofia miotonikoaren 221 sintoma eta 14 osasun arazo hartu ziren kontuan. Azkenik, gaixoen emaitzak adinaren, CTG nukleotidoen errepikapen kantitatearen, generoaren eta sintomen iraupenaren arabera sailkatu ziren. Emaitzak aztertuz, gehien aipatutako arazoak ondorengoak izan ziren: eskubesoekin arazoak (% 93,5), nekea (% 90,8), miotonia (% 90,3) eta lo-kalitate txarra edota eguneko lokuma (% 87,9). Sintomei dagokienez, % 90ek baino 5 Pilomatrixoma: azal azpian agertzen den tumore onbera eta ezohikoa, koskor gogor baten antzekoa. gehiagok 6 sintoma berdin aipatu zituen: energiaren gutxitzea (% 92), eguneko lokuma (% 91,5), eskuetako miotonia (% 91,4), eskuetako ahultasuna (% 91), ontziak eta botilak irekitzeko zailtasuna (% 91) eta neke muskularra (% 90,7). Sintomen kaltetzea CTG errepikapen gehiago, sintomen iraupen luzeagoa eta adin gehiago izatearekin erlazionatu zituzten. Sintomen areagotzea bereziki 21 eta 30 urte artean (% 53,8) eta 31 eta 40 artean (% 76,5) ematen zen. Sexuei dagokienez, ez zen bien arteko desberdintasun handirik egon. Ikerketa honek erakusten du, distrofia miotonikoaren pazienteen arteko aldagarritasuna egon arren, badaudela komunean dituzten sintoma espezifikoak. Ikusi da gaixotasunak ez duela modu progresiboan aurrera egiten, azkartze prozesuak egoten baitira adinaren arabera (18). Sintomen eraginari lotuta, aipagarriak dira Timman eta lankideek (19) bildutako datuak. Hurrengo irudian, eurek bildutako hainbat datu islatzen dira. Bertan, 31-69 urte bitarteko 69 pertsonen egunerokotasuneko ekintzak burutzeko zaitasunak agertzen dira. (Irudia 1). (Irudia 1). 69 pertsonek eguneroko hainbat ekintza burutzeko zailtasunak ehunekoetan. Iturria: Timman eta lankideen ikerketan oinarritua (19). Pazienteen bizi-kalitatearen pertzepzioa ezagutzea ezinbestekoa izango da, benetan baliogarriak izango diren zainketak eskaini nahi badira. Balore honen neurketaren arabera jakingo da pazienteak benetako onurak sentitzen dituen, gaixotasunak egunerokotasuneko ekintzak ahalik eta gutxien kaltetzen edo aldatzen duelarik. Bizi-kalitatea neurtzea. Bizi-kalitatea, norberaren egoeraren pertzepzio indibiduala da, faktore objektibo eta subjektiboek osatzen dutena. Faktore objektiboak, ekonomikoak, soziopolitikoak, kulturalak, pertsonalak eta ingurukoak dira; subjektiboak, aldiz, pertsonak berak egiten duen balorazioak determinatzen ditu. Euiser eta lankideen esanetan (17), aurrekoari, pertsonaren osasunaren eta gaixotasunaren inguruko iritzia gehitzeari, “osasunarekin erlazionatutako bizi-kalitatea” deritzo (Health-Related Quality of life). Bertan, eguneroko bizitzako zereginak burutzeko pertsonaren gaitasunak neurtu daitezke, besteak beste. Schipperrek dioenaren arabera (2), osasunarekin erlazionatutako bizi-kalitatea honakoa da: “gaixotasun baten eta honen tratamenduak pazientearengan duen efektua, pazienteak antzematen duenaren arabera”. Helburua, pazienteak gaixotasuna gainditzeaz gain, bere ongizatea bilatzea ere izango litzateke. Bizi-kalitatea gaixotasun neuromuskularretan neurtzeko, hiru ezaugarri izan beharko dira kontuan: izaera heterogeneo eta anitza (patologia askok osatutako taldea da), neurketaren baliozkotasuna eta familian duen inpaktua. Reinier eta lankideen arabera, gaixotasunaren larritasunak eta iraupenak osasunarekin erlazionatutako bizi-kalitatean inpaktu handia daukate, bereziki. Sintomen aniztasunak, pazienteen egunerokotasunean oso arazo desberdinak eragin ditzake (19). Familiari dagokionez, patologiak eragindako kalteak ez dio pazienteari bakarrik erasaten, familian estres eta sufrimendu egoerak ere aintzat hartzekoak dira. Gaixotasun neuromuskularren behaketa, espezifikoa eta pertsonala izan behar da. Parametro hau neurtzeko tresnarik ohikoena SF36 eskala da, baina adituen arabera, orokorregia da gaixotasun neuromuskularren bizi-kalitatea neurtzeari dagokionez (17). Alderdi fisiko eta psikologikoak. DM1 pazienteen nortasun bereizgarria dela medio, gaixotasunaren aurrean kontrako bi jarrera izateko joera dute. Alde batetik, osasunarekin obsesiboak izan daitezke, etengabeko kezka erakutsiz; beste aldetik, jarrera pasiboa edota saiheskaria izan dezakete. Azken ezaugarri honek, bizi-kalitatean kaltea eremu pertsonalean, lanekoan eta aisialdikoan eragiten duelarik (17). Ashizawa eta Sarkarrek (14) ideia hau berresten dute: apatiak, ekimen faltak eta nortasun saiheskariak sozioekonomikoki kaltetuak eta bizi-kalitate txarragoa izatera bultzatzen ditu. Alderdi fisikoari dagokionez, bizi-kalitatearekin oso lotuta dago, bertan ahultasuna, mina eta nekea nabarmentzen direlarik. Beheko gorputz-adarretako ahultasunak eta nekeak, gaixoek erlazio sozialetan izan dezaketen parte hartzea mugatzen dute Petitclerc eta lankideen arabera (15). Erlazioek, emozioek eta gorputz-irudiak ere, berebiziko garrantzia dute. Mugitzeko arazoek, nekeak eta minak erlazio sozialak murriztera behartzen ditu, askotan isolamendua pairatzen dutelarik. Honen ondorioz, nortasun bereizgarria azalduko litzateke (21). Alderdi psikologikoak bizi-kalitatean duen inpaktua kontuan hartuz, aipatzekoa da Bertrand eta lankideek (21) argitaratutako ikerketa. Hauen 6 Galde-sorta hau, hiru eremu handitan banatzen da (sintoma muskularrak, bizitzaren eta terapiaren domeinua) eta hamaika azpitaldetan: ahultasuna, oztopoak, mina eta nekea; ekintzak, independentzia, erlazioak, emozioak, gorputz-irudia; tratamenduaren efektuak eta tratamenduaren efektuen inguruko itxaropenak. arabera, pazienteen % 27k asaldura psikiatriko bat izateko arriskua zuen; eta aipagarria da, hauek CTG errepikapen eta asaldura muskular handiagoa zutela. Hauetako % 51n, ondoeza psikologiko orokorra neurtzen zuen eskalan maila altuak behatu ziren. Aipagarria da, % 27 horietako gehiengoak (% 89) helduaroan garatutako DM1 zuela. Alderdi psikologiaren azterketarekin jarraituz, Rakocevic-Stojanovic eta lankideen emaitzen arabera (20), helduaroan garatutako DM1 pazienteek bizi-kalitate pertzepzio txarragoa zuten gaztaroan garatutakoek baino. % 20k depresioa eta % 16k antsietatea pairatzen zuen eta paziente guztietatik % 39k eguneko-lokuma zuen. Azkenik, helduaroan garatutako pazienteen % 64k eta haurtzaroan garatutakoen % 23k, maiz neke sentsazioa zuela azaldu zuen. Autoreen ondorioen arabera, nekea bizikalitatean eragin gehien duen sintometako bat da. Egoera sozioekonomikoa. Pazienteen egoera sozioekonomikoari erreparatuz, DM1 pazienteek orokorrean gizarte-maila baxuetan kokatzen dira, hezkuntza maila baxua dute, diru-sarrera gutxi eta euskarri sozial eskasa dute. Adina, euskarri soziala eta gaixotasunaren iraupena bizi-kalitatearekin lotura dute. Bizikalitaterik hoberena dutenak, hezkuntza mailarik altuena, buru-lanak dituzte eta ezkongabeak dira; bizi-kalitaterik txarrena dutenak, aldiz, lan fisikoak egiten dituzte, erretiratuak eta alargunak dira (22). Egoera sozioekonomikoarekin jarraituz, aipatzekoa da Cresporen doktorego-tesia (2). Bertan, gaixoen egoera sozioekonomikoa, jasotzen duten atentzio sanitarioa eta euren bizi-kalitatearen pertzepzioa ezagutzea da helburua. Ikerketan parte hartutako % 31k derrigorrezko bigarren hezkuntza eta beste % 31k lanbide-heziketa zituzten eginda. % 35,7 pentsiodunak ziren eta % 21,4k 301-600€ hilabeteko bitarteko diru-sarrerak zituzten. Azkenik, % 40,5ek gaixotasun bera zuten beste bi pertsonekin bizi ziren. Hezkuntza maila baxua edukitzeak lan fisikoak izatera bultzatzen ditu pazienteak, eta pairatzen duten asaldura muskularra dela eta, laster erretiratzera edota lanik ez egitera behartzen ditu. Ahultasun muskularrak mugitzeko arazoak eragiteak, pazienteen artean langabezia tasa altuak egotea eragin dezake; honek, dirusarrera gutxi eta erlazio sozial gutxi izatera eraman ditzake (20). Ezaugarri hauek, Cresporen datuekin bat datozela ikus daiteke. Zaintzaile bihurtzea. A. Palmieri eta C. Angeliniren arabera (17), osasunlangileek pazientea bakarrik dute helburu. Baina zainketak etxean jaso beharko dituzten pertsonen kopurua handituz doa, eta honekin batera, euren senitartekoen aldetik zainketak jaso beharko dituzte. Cresporen ikerketaren arabera (2), 42 pazientetik 23k beste pertsona baten laguntza behar du eguneroko ekintzak burutzeko, 23 horietatik 11 pazientearen amak dira, 5 bikoteak eta gainerako 7ak aita edota anai-arrebak. Senitarteko hauek paziente kronikoen epe luzerako zainketak ematerako orduan hainbat zailtasun aurkitu ditzakete. Zaintzaileak askotan, aurreprestakuntzarik gabe, egun batetik bestera, pazientearen zainketen inguruko kudeaketaren arduradun bihurtzen dira. Besteak beste, sintomen kudeaketa, osasun-langileekin erlazioak kudeatu, higieneaz arduratu, arnas zainketak… burutu beharko ditu zaintzaileak (17). Askotan, zaintzaile bihurtzeak, bizitza pribatuan aldaketak egitera behartzen du eta bizitzaren hainbat eremutan eragina izan dezake, ongizate fisiko, psikologiko eta soziala kaltetzen dituelarik (23). Ekonomikoki ere kaltetzen ditu familiak gaixotasun honek (24). Antsietate eta depresio maila altuak eta errudun sentsazioa izaten dituzte (23). Lanpostuari dagokionez, egun libreak hartzera behartuta ikusten dute bere burua, arinago erretiratzera edota lanpostua bertan behera uztera ere, hainbatetan. Goode eta lankideen arabera (17), hasieratik behar izandako laguntza soziala jasotako zaintzaileek, luzarora osasun egoera hobea zuten. Ray eta Street-ek (24) zaintzaile eta senideei zuzendutako laguntza soziala eta zerbitzuak oso eskasak direla salatzen dute. Gainera, zaintzaileek euren senidearen funtzio galera progresiboa jasateaz gain, ondorengoek arazo bera izango duten kezka ere badute. Askotan semealabak izaterakoan, gaixotasunaren zantzuak bilatzen darraite, euren beldurra gainerakoei ezkutatuz. Zaintzailea bera gaixotasunaren zainketaren parte izan beharko litzateke. Kezkak entzunez, euren balioa eta lana goraipatuz eta autozainketari garrantzia emanez, erruduntasun sentimenduak, estresa eta zalantzak neurri batean arindu daitezke (23). Reinier eta lankideek (19) distrofia miotonikoa zuten 69 pazientek eta euren bikoteek pairatzen zuten karga neurtu zuten. Aipatzekoa da pazienteen % 38k eta bikoteen % 70ek lana zuela; eta, pazienteen % 41ek eta bikoteen % 9k ezgaitasunagatiko pentsioa jasotzen zuela. Autoreek ateratako ondorioen arabera, bikote-erlazio ona edukitzeak ongizate psikologikoa sustatzen zuen; aldi berean, gaixotasunaren larritasuna handitu ahala, bikotekideen ongizatea ahulduz zihoan. Artikuluaren arabera, emakume zaintzaileek dute bereziki ongizate sentsaziorik txarrena (Taula 4). LaDonnak bere lanean emakumeen egoera hau ere islatzen du (24). Gizonezkoak Emakumezkoak Etsipena % 9 % 37 Osasun orokorraren kaltea % 32 % 57 Antsietatea % 18 % 34 Depresioa % 9 % 23 Iturria: Reinier eta lankideen lanetik egokitutako taula (19). Ashizawak eta Sarkarrek (14), pazienteak eta senitartekoak guztiz informaturik izatearen garrantziaz hitz egiten dute. Izan ere, informazioak, etorkizunean garatu litezkeen konplikazioak saihestu edota hauen eragina murriztu lezake. Autoreen aburuz, informazio hau eskaintzeko modurik egokiena idatzia da, xehetasun txikienak ere modu ulergarrian idatziz. Honek, informazioa senitartekoentzat etengabe eskuragarri egotea baimenduko luke. Baliabide honetaz gain, interneten eskuragarri dauden hainbat informazio orri izendatzen dituzte. Izendatutako web orrien artean, lan honen hasieran aipatutako “Myotonic Dystrophy Foundation” (12) agertzen da, senitarteko eta pazienteentzako xehetasunez beteriko informazio eta auto laguntza gida idatzia eskaintzen duena. Lau argitalpen hauek paziente eta senitartekoentzako informazio ulergarria eta baliagarria eskaintzen dute. Gaixotasunaren inguruko datuez gain, osasunlangileei laguntzeko eranskinak ere gehitzen dituzte (anestesian zehar kontuan izan beharrekoak, soinean eramateko distrofia miotonikoari buruzko osasuntxartela (11)), baita erakunde askorekin kontaktatzeko datuak eta informazio gehigarria lortzeko bibliografia ere (11,12,25,26). LaDonnak (24), erizainek lehenago lan honetan zitatutako “Muscular Dystrophy Canada” webgunea ere pazienteentzat baliogarria izan daitekeela aipatzen du. Diagnostikoa. Diagnostikora eramaten duten sintoma bereizgarrienak sistema muskulu-eskeletikoari dagozkienak dira. Pazienteek espezialista askorengana jo behar izaten dute diagnostikoa egin baino lehen, sintomen iturria zein den ezagutzen ez dutelako (2). Muskuluen azterketaren bidez diagnostikoa egiteko erabiltzen diren frogak elektromiografia, biopsia eta erresonantzia magnetiko bidezko irudia dira. Gainerako frogak odol-analisia eta azterketa genetikoa dira. Elektromiografia (azterketa genetikoak burutzen hasi ziren arte), miotonia eta asaldura muskularreki, distrofia miotonikoarekiko patognomonikoak ziren. Biopsia muskularrak eta erresonantzia magnetiko bidezko irudiek ere muskuluetan bereizgarriak diren asaldurak agerian uzten dituzte (adibidez, zuntzen arteko gantz infiltrazioak) (5). Errehabilitazioa. Hainbat autorek, gaixoek sentitzen duten nekea arintzeko eta egoera fisikoa hobetzeko intentsitate baxu-ertaineko ariketa egitea gomendatzen duten arren (2,20,22), Voet eta lankideen arabera (27) ordea, ez da ariketa fisikoaren onurarik ikusten DM1 gaixoengan. Erresistentziaren hobekuntzan baino ez dira ariketa fisikoaren onurak nabaritu. Hala ere, medikuek errehabilitazioa gomendatzen duten frogak daude, baita pazienteek errehabilitazioa behar duten ideiarenak ere (askotan, eurek ordaindua) (2). Ariketa egiteak oreka hobetu, kontrakturak izateko probabilitatea jaitsi, muskuluen ahultasuna hobetu, neumonia kopurua jaitsi eta ongizate psikologikoa hobetzea dakar. Hala ere, ariketaz gain beste motako laguntzak eta metodoak ere badaude pazienteei bizitza errazteko, esaterako ortesiak eta mugitzeko laguntza-tresnak (23). Osasun-jarraipena. DM1 duten pertsonek, jasotzen duten osasun-jarraipena eskasa, desegokia eta zatikatua dela adierazten dute maiz. Egoera hobetzeko, beharrezkoa da gaixotasunaren sintomak eta asaldurak ezagutzea, zailtasunak agertu baino lehen tratatzeko. Autoreek, irtenbidea prebentzioan eta jarraipenean dagoela uste dute (3). Chouinard eta lankideek (7) gaixotasunaren jarraipena honen izaera multisistemikoa kontuan hartuz egin behar dela azpimarratzen dute. Euren arabera, DM1 pazienteen zainketak zortzi ataletan banatu beharko lirateke: biztanleria identifikatzeko prozesuak, ebidentzian oinarritutako jarraibideak, elkarlanerako praktika, gaixoaren auto-zainketetan heztea eta prozesuaren emaitzen ebaluaketa, besteak beste (Eranskina 1). Crespok (2) espezialista desberdinengana joateko maiztasuna neurtu zuen (Taula 5). Bertan, oso erantzun desberdinak jaso ziren, gehienak osasunaren jarraipenari dagokionez, desegokiak. Datu horiekin jarraituz, pazienteen erreferentzia zentroak 11 ospitaleren artean banatzen ziren, paziente hauen atentzioa guztiz deszentralizatua izanik. Modu honetan, prebalentzia baxuko gaixotasuna izanik, atentzioa bateratua izatea zailagoa dela ondoriozta daiteke. Errehabilitatzailea % 77,5 % 15 dituen zerbitzuak eta baliabideak modu errentagarrian ebaluatzea, planifikatzea, burutzea, koordinatzea eta ebaluatzea da helburua. Gaixotasun kronikoen jarraipenerako erizainak rol garrantzitsua izan dezake. Euren ustez, talde multidisziplinarra erizainak zuzendua izan behar du, honela, pazienteak atentzio holistikoa jasoko duela ziurtatzen delarik (16). Autoreen arabera, osasun-langileen antolaketa modu honek osasun-zerbitzu eta zerbitzu sozial eta komunitarioak elkarlotzen laguntzen du, baita profesionalen arteko eta mediku-paziente arteko komunikazioa erraztu eta profesionalen lan egiteko moduak berdindu ere (3). Gainera, pazienteek duten tratamenduarekiko jarraipen eskasa hurbilagotik zaindu eta zuzenduko litzateke (7). Aholku genetikoa. Azkenik, aholku genetikoa kontsultetan barneratzea ere interesgarria litzateke. Cresporen lanean 42 pertsonatik 29k azterketa genetikoa egina zuen (2). Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 2012. urtean argitaratutako planean, gaixotasun arraroen % 80 genetikoak direla azaldu zuen, eta horietatik, heredatzeko aldagarritasuna kontuan hartuz, heredatzeko batez beste % 25-50eko probabilitatea dagoela haurdunaldi bakoitzean. Datu hauek, populazioak diagnostiko eta aholku genetikoa eskuragarri izatera behartzen ditu erakunde publikoak. Horretarako, lehen mailako arretako osasun-langileei (bereziki erizainak aipatuz) azterketa genetikoen nondik norakoak azaldu beharko litzaizkiekeela azpimarratzen da planean (7,10). Hala ere, aholku genetikoa ematerako orduan pertsonen baloreak oso kontuan izan behar dira. Azterketa genetikoa egitea tresna oso erabilgarria den arren, pertsona bakoitzaren erabakia izango da froga egitea. Izan ere, gaixotasuna detektatzeak, etorkizun guztia berrantolatzera behartzen ditu, beraz, askok ez dute “karga” hori izan nahi. Beste batzuek, zalantza argitzeko beharra sentitzen dute, ordea (17). Distrofia miotonikoak bizitzaren alderdi guztietan eragiten duen gaixotasuna izanik, bere zainketak anitzak izango dira. Beharrezkoa izango da lehenik eta behin paziente bakoitzaren egoera espezifikoa eta sintomak zehaztea eta ezagutzea, guztiek ez dituztelako sintoma berberak izango. Ondoren, bizi-kalitatea hobetzeko ekintzak adostu beharko dira paziente eta senideekin batera. Honetarako, gidak eskuragarri edukitzea oso baliogarria izango da. Pazientearen jarraipen egokia eginik, gaixotasuna sendatuko ez den arren, honen eboluziora egokitu daiteke gaixoa, bizi-kalitatean ahalik eta kalterik txikiena eragin dezan. Pazienteen gizarteratzea ezinbestekoa izango da helburu hau lortzeko eta horretarako, komunitateko agente guztien elkarlana beharrezkoa izango da. Azkenik, arazo fisikoentzako inguruaren egokitzapena eta errehabilitazioa erabili daitezke gaixotasunak inpakturik txikiena eragin dezan. Bertrand eta lankideen arabera (21), DM1 pazienteen ezaugarri psikosozialak aztertzerako orduan (nortasunaren ezaugarriak, sintoma psikologikoak, autoestimua eta buruaz beste egiteko arriskua neurtzen zituzten galdeketak egin zitzaizkien berrehun pazienteri) emaitza oso heterogeneoak izan zituzten: nortasun asaldurak, nortasun eskizotipikoak, iheskariak, hipokondria, somatizazioa, depresioa… Euren ustetan hau aztertutako lagin txikiek eta kontuan hartutako ezaugarri desberdinek eragiten dute, esaterako, kasu batzuetan gaixotasunaren larritasuna kontuan hartzea edo ez. Idazleen ondorio nagusia zera da, gaixotasunaren larritasuna kontuan hartzen ez bada, ez dagoela populazio orokorraren eta DM1 pazienteen arteko hainbesteko desberdintasunik. Gaixotasunaren larritasuna baldintzatzen duten faktoreak adosterakoan, desberdintasunak ere aurkitu dira. Heatwol eta lankideek (18) CTG errepikapen maila altua gaixotasunaren ezaugarriekin erlazionatzen zuten arren, Rakocevic-Stojanovic eta lankideek (20) erlazio hori CTG errepikapen kopuru handiak dituzten pazienteengan baino ez direla ematen ondorioztatu zuten. Aipagarria da azken hauek 66 pazienterekin baino ez zutela lan egin, baina duela gutxi garatutako INQoL eskala erabili dutela azpimarragarria da ikerketari baliagarritasuna ematerako orduan. Aldi berean, kontuan hartzekoa da, sintomen larritasuna, lanean aipatu diren faktoreez gain, faktore genetiko edota ingurumenekoek ere eragin dezaketela (18). Hainbat autorek errehabilitazioaren garrantzia goraipatzen duten arren, ez dago autoreen arteko adostasunik. Petitclercek eta lankideek (15) ahultasun muskularra neurtzeko eskalak bateratu eta euren baliozkotasuna aztertu egin beharko liratekeela uste dute. Autoreek aztertutako ikerketa gehienetan, gaixotasunaren fenotipo desberdinen emaitzak batera aztertzen ziren eta muskulu-talde batzuk baino ez ziren kontuan hartzen. Weiss eta Krivickas-ek (23), ariketa fisikoaren onurak islatzen dituzten arren (oreka hobetzea, erorketak ekiditea, ahultasunaren progresioa moteltzea, neumonien kopurua jaistea, egoera psikologiko eta soziala hobetzea…) gaixotasun neuromuskular guztiei buruz ari dira, beraz, datu orokorregia izan daiteke distrofia miotonikoaren kasuari atxikitzeko. Azkenik, Lindemanek (27) 1995. urtean burututako ikerketan hainbat parte hartzailek ariketen ondorengo 8 astetan mina eta indar galera pairatu zituztela aipagarria da eta Kierkegaardek 2011. urtean egindakoan, parte hartzaile batek arritmiak pairatzeagatik ariketak utzi behar izan zituela. Honek, ikerketak modu kontrolatuan egitearen garrantziaz ohartarazten du. badirudi hau pazientearen sexuarekin erlazionatua dagoela (emakumezkoekin ,hain zuzen ere) eta ez CTG errepikapenekin. Pazienteen bizi-kalitatea bere osotasunean neurtzeko hainbat eskala behar izateak (muskuluen indarra, babes soziala, egoera psikologikoaren hainbat alderdi, nortasun ezaugarriak…) bizi-kalitatea neurtzeko (18,20,21,22) eskala osoago baten beharra dagoela adierazten du. Honek, aldi berean, gaurdaino egindako ikerketa gehienak kuantitatiboak direla erakusten du. LaDonnak (24), ikerketa kualitatiboen baliagarritasuna agerian uzten du. Bere ikerketaren arabera, ikerketa kualitatiboa da pazienteen egoera ondoen ezagutzeko modua, gaur egun gaixotasun neuromuskularretan garatzen ari den tresna. Hala ere, garrantzitsua da alderdi guztiak kontuan hartzea. Pazienteen ikuspegia bakarrik kontuan hartuz, asintomatikoak izan daitezkeen hainbat asaldura baztertzea eragin dezake. Esate baterako gaixotasun honetan kalte kardiakoak eta arnasketa-aparatukoak (18). Azkenik aipatu beharra dago, gaixotasunaren inguruko bibliografia nahiko eskasa dela. Ikerketa asko Kanadan burututakoak dira, agian gaixotasunak herrialdean duen prebalentzia altuagatik. Aldi berean, ikerlari gutxi batzuek lan askotan parte hartu dutela azpimarratu behar da, eta honek, gaiaren azterketa profesionalen artean hedatu behar dela esan nahi du. Azkenik, seinale ona da eguneratutako ikerketa asko egotea, informazioa ere eguneratzen ari den seinale baita. Lanean ikusi den moduan, distrofia miotonikoa edo Steinert gaixotasuna, kalte multisistemikoa eragiten duen prebalentzia baxuko gaixotasun neuromuskularra da (100.000 pertsonako 2,1-14,3 bitartekoa). Hau honela izanik, gaixoek bizitzako alderdi guztietan ikusten dute gaixotasun honen kaltea; bai alderdi fisiko bai psikologikoan, baita alderdi sozioekonomiko askotan ere (diru-sarrerak, hezkuntza maila, erlazio sozialak…). Ikerketak burutzearekin batera, pazienteek komunean dituzten sintomak, asaldurak… agerian geratzen dira, baina kontuan izan behar da paziente bakoitzak modu desberdinean garatzen duela gaixotasuna, beraz, osasun-zainketak indibidualak izan beharko dira. Helburua, gaixo zein senitartekoen ongizatea eta bizi-kalitatea ahalik eta hoberenak izatea izango da. Ongizate hori lortzeko beharrezkoa izango da komunitatearen, agente sozialen eta erakunde publikoen inplikazioa. Guztien parte hartzearekin baino ezingo delako gaixotasunak kaltetzen dituen alderdi guztietara heldu. Atentzio integral hori kudeatzeko, erizainaren lanak berebiziko garrantzia izango du pazientea bere osotasunean tratatzen duen osasun-langilea baita. Hala ere, oraindik eskasak dira erizainaren rola espezifikoki aztertzen duten lanak. Gainera, beharrezkoa da oraindik pazienteen egoera objetiboki neurtzeko eskala egokiak eta espezifikoak garatzea eta hauek osasun-langileen artean hedatzea. Honi lotuta, aholku genetikoa garatzen ari den garai honetan, osasun-langileak heztea ere ezinbestekoa da, etorkizunean praktika honen hedapenaren froga nabariak badaudelako. (Eranskina 1). DM1 gaixotasunaren jarraipenerako kontuan izan beharreko zortzi alderdiak. GAIXOTASUNAREN JARRAIPENAREN EZAUGARRIAK EKINTZAK Populazioa identifikatzeko prozesuak (ARDURADUNA: zerbitzu genetikoko klinikak) - ADN aurre-testaren informazioa - ADN azterketa - Aholku genetikoa - Gaixotasunaren erregistroa Arrisku populazioaren identifikazioa DM1 fenotipodun populazioaren identifikazioa Interbentzioak beharretara egokitu (ARDURADUNA: kasu neuromuskularren erizain kudeatzailea) Erizainaren jarraipena, saihestu daitezkeen konplikazioei tratamendua jartzeko Ebidentzian oinarritutako gidak Gidak “Atentzio Integralerako Bidean“ txertatuz Kolaborazio praktikaren modeloa laguntza eta zerbitzu medikoen hornitzaileekin batera - Klinika neuromuskular interdisziplinarioa - Komunitateko zerbitzuak - Zerbitzu profesionalak - Zerbitzu genetikoa - Laguntza taldea - Gaixo eta senideekiko harremanak garatu - Gaixo eta senideen heziketa Pazienteen auto zainketetarako heziketa - Prebentzioa sustatu - Auto zainketak bultzatu - Heziketa sexuala Ohituren azterketa eta egokitzea Laguntza eta zerbitzu medikuei txostena bidali Informazioa biltzeko teknologiaren erabilera egokia - Gaixotasunaren erregistro informatizatua - Errutinen ebaluazio sistematikoa - Erabakiak hartzeko tresnak - “Atentzio Integralerako Bidea“-ren hedapena eta web euskarria Prozesuaren emaitzen ebaluazioa eta kudeaketa - Ikuskatze klinikoa - Adostasunak helarazi - Praktikak zehaztu - “Atentzio Integralerako Bidea“ egokitzapenak erregistratu Iturria: Chouinard eta lankideen lanetik egokitutako taula (7). Depresioa tratatu, loaren azterketa egin, azterketa neuropsikologikoa EKG urtero burutu Pisuaren jarraipena eta odolanalisiak egin Familiaren zuhaitz genetikoa egin eta azterketa genetikoa burutzea baloratu Kontsulta guztietan tratamenduaren jarraipena ziurtatu, beharrak baloratu eta komunitatearen zerbitzuez informatu, gaixotasunaren inguruko datuak bildu Iturria: Gagnon C. eta lankideen ikerketan oinarritua (3).
addi-03f4cfe41ba2
https://addi.ehu.es/handle/10810/16102
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-11-16
science
Gorrotxategi Epelde, Leire
eu
Kontsumo kontratu elektronikoaren perfekzionamendua
Lan honetan merkataritza elektronikoaren eremuan enpresari eta kontsumitzaileen artean burutzen diren kontratuen eraketa eta perfekzionamendua aztertuko ditugu. Horretarako, espainiar zuzenbidea hartuko dugu ardatz moduan, baina aipamen ugari eginez Europar Batasuneko araudiari zein nazioarteko arauei. Kontratuaren perfekzionamendura iritsi arteko faseak, perfekzionamendua bera eta onarpena jaso izanaren adierazpena aztertuko ditugu nagusiki. Horrez gain, atzera egiteko eskubideari aipamen berezia ere egingo zaio. Hitz-gakoak: kontratazio elektronikoa, kontsumitzailea, perfekzionamendua, urrunetik egindako kontratazioa. Azken urteetan, informatikaren eta teknologia berrien garapenak aldaketa esanguratsuak eragin ditu gizartean. Esan daiteke, “informazioaren gizarte” moduan ezagutzen dena bilakatu garela1. Horrek eguneroko bizitzako hainbat alorretan izan du eragina, eta jakina baita kontratatzeko moduan ere. Horrela, ezin uka daiteke merkataritza elektronikoa egungo gizartean barneratu dela. Datuek ere hala erakusten dute, merkataritza elektronikoak (e-commerce izenez ere ezaguna) geroz eta paper garrantzitsuagoa du herritarren kontratatzeko moduan. Urtez urte, enpresari eta kontsumitzaileen arteko kontratu elektronikoen salmenta bolumena igotzen ari da. Observatorio Nacional de Telecomounicaciones y de la Sociedad de la Información (ONTSI) erakundeak egindako ikerketa lanak argi erakusten du zein den joera. 2007 eta 2013 urte bitartean, etengabe hazi da kontsumitzaileek Internet bidez egiten dituzten erosketen bolumena.2 Datu jakingarri moduan, 2013an %18ko hazkundea jasan zuen sektore honek espainiar estatuan, 14.610 milioi euro fakturatzera iristeraino. Batez bestekoa eginez, horrek esan nahi du Interneteko erabiltzaile bakoitzak 848€ gastatu zituela 2013 urtean internet bidezko erosketak egiten. Izan ere, kontratazio elektronikoak hainbat abantaila dakartza berekin kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat. Hauen artean aipagarrienak erosotasuna eta azkartasuna dira. Kontratatzeko modu honek produktuak eta zerbitzuak eskuratzea ahalbidetzen du inora mugitu beharrik gabe, urteko 365 egunetan 24 orduz. Hots, kontsumitzailea ez dago mugatua establezimenduen ordutegietara. Gainera, modu erraz eta erosoan ikuskatu daitezke eskaintzen diren produktuak eta hauen inguruko informazioa alderatu. Horretarako, norberaren ordenagailuko pantailan enpresek jarritako irudi eta datuak begiratu besterik ez baita egin behar; eta sarritan, konparatzeko lan hori errazten diguten bilatzaileak ere izango ditugu. Horrez gain, interneten izaera globala medio, produktu antzekoen eskaintza zabalagoa eskuratu dezakegu, munduko hainbat herrialdetan kokatuta dauden enpresen eskutik. Modu honetan, kontsumitzaileak bere beharretara hobekien egokitzen den produktua bilatzeko aukera handiagoa izango du. Bestetik, enpresariarentzat ere abantailatsua izan daiteke kontratatzeko modu berri hau, kontratazio modu tradizionalaren alboan. Horren adierazgarri da, geroz eta enpresa gehiagok eskaintzen dituztela beren salgaiak eta zerbitzuak sarean. Honi dagokionez, hiru abantaila nagusi azpimarratuko genituzke.3 Alde batetik, enpresariari banaketa kostuak asko aurreztea ahalbidetzen dio, publikoari irekitako establezimendu gabe eta bitartekari gabe jarduteko aukera ematen baitio. Bestetik, erosle izan daitezkeenei informazioa helaraztea ia gasturik gabe egin daiteke. Informazio hori sarean eskuragarri jartzea, web orri bat sortuz, dohainik baita printzipioz. Azkenik, internet muga geografikorik ez duen eremua izaterakoan, eskaintza publiko zabalagoarengana iritsi daiteke. Horrela, kontratuak gauzatu daitezke lurralde desberdinetan dauden alderdien artean. Orain artean abantailei buruz jardun bagara ere, ezin dugu ahaztu kontratatzeko teknika honek bereak dituen desabantaila edo arriskuak. Zalantzarik gabe, kontratazio elektronikoaren eragozpen nagusia segurtasun falta da. Gainera, arrisku horiek oraindik nabarmenagoak dira kontratuko alderdiak estatu desberdinetakoak direnean. Hori dela eta, herritar askok ez dituzte kontratazio elektronikoaren onurak aprobetxatzen sistemarenganako duten konfiantza faltagatik. Konfiantza falta hau eragiten duten arazo batzuk aipatzearren honakoak izan daitezke: jasotzen den produktua ez izatea espero zen bezalakoa, beste alderdia lokalizatzeko zailtasunak, gauzaren itzulketa edo dirua erreklamatzean sor daitezkeenak edota ordainketaren kargua gauzaren entrega jaso aurretik egitea. Errealitate hau abiapuntutzat hartuta, Gradu amaierako lan honen funtsa kontsumitzaile eta enpresarien artean burutzen diren kontratu elektronikoen inguruko azterketa egitea da, ardatz moduan hartuz bere berezitasunak eta indarrean dagoen araudiak kontsumitzaileen babeserako eskaintzen dituen neurriak. Bereziki, kontratu elektronikoen eraketa edo perfekzionamenduaren gaia jorratuko dugu, kontratua sortu bitartean ematen diren fase guztiak aztertuz, hasierako eskaintzatik hasi eta onarpenaren berrespenera iristeko egin beharreko bide guztia jarraituz. Horrez gain, lanaren amaieran aipamen berezia egingo zaio atzera egiteko eskubideari gai honek kontratazio elektronikoaren eremuan duen garrantzia alboratu ezinik. Gaian sakontzen hasi aurretik, komenigarria litzateke merkataritza elektronikoaren kontzeptuak zertan datzan argitzea. Sarritan merkataritza elektronikoa eta kontratazio elektronikoa sinonimo moduan erabiltzen badira ere, kontzeptu desberdinen aurrean gaude. Kontratazio elektronikoa merkataritza elektronikoaren baitan kokatzen den modalitatea denez gero. Doktrinaren gehiengoak kontratazio elektroniko gisa ulertzen du elementu elektronikoez baliatuz gauzatzen den hura. Hau da, ez da kontuan hartzen kontratuaren izaera juridikoa (salerosketa, alokairua…), ez eta kontratuaren objektua (eskubideak eta ondasunak). Baizik eta kontuan hartzen da, kontratuko borondate deklarazioak egiteko lengoaia elektronikoa erabili izana, eta ez kontratazio modu tradizionalean erabiltzen diren ahozko eta idatzizko forma.4 Beste modu batean esanda, negozioko borondate deklarazioak (eskaintza eta onarpena) bide elektronikoak erabiliz gauzatzen dira,5 eta hori da elementu bereizgarriena. Esan bezala, merkataritza elektronikoa kontzeptu zabalagoa da. Bere baitan biltzen ditu, kontratuaz aparte, kontratazioaren aurretik eta ondoren burutzen diren aktibitateak ere, esaterako, publizitatea.7 Lan honi dagokionez, merkataritza elektronikoa aztertuko dugu, kontratua burutzen den momentua soilik jorratzera mugatu gabe. Kontratazio elektronikora itzuliz, bere ezaugarri nagusienetarikoa da alderdien aldibereko presentzia fisikoaren falta. Bestetik, bigarren ezaugarri bereizgarria, kontratua egiteko bide elektronikoen erabilera da. Hortaz, bi ezaugarri hauetatik eratortzen dira merkataritza elektronikoaren onurak eta arazoak, jarraian aztertuz joango garen moduan.8 Egia esan, guk kontratazio elektronikoaren sorrera Interneten garapen eta hedapenarekin lotu ohi badugu ere, bere hastapenak lehenagokoak dira. Datuen hartueman elektronikoa ordenagailuen artean eta komunikazio elektronikoaren erabilera nazioarteko negozioetan ez zen Interneten eskutik iritsi. Hasiera batean, fondoen transferentzia elektronikoak eta kapital eta balore merkatuetan erabiltzen zen. Baina aipatutako hauek, sare itxiak ziren.9 Hori dela eta, sare itxi horietan harremanak partaide kopuru mugatu baten artean garatzen dira, eta sistema kontrolatu edo osatzen duten kideek aurrez ezarritako erregelen arabera funtzionatzen du. Ezaugarri horiek medio, nahiz eta kontratazioa bitarteko telematikoen bidez burutu, eremu seguru batean gertatzen zen. Baina Internet sare irekia da, hau da, bertan parte hartzen dutenen kopurua mugagabea eta heterogeneoa da; eta gehienetan, partaideak ez dute elkar ezagutzen. Horrek berekin dakarren segurtasun eta konfiantza faltak, erronka berriak sortu dituzte azken hamarkadan mundu osoko legegileentzat. Izan ere, aurrez existitzen ez zen – eta ondorioz, arautu gabe zegoen – errealitate bati aurre egin beharra izan dute. Merkataritza elektronikoari aplikagarri zaion eraentza juridikoa zein den zehaztea arazo korapilatsua da. Izan ere, lege aniztasunak hainbat buruhauste sortzen ditu kasu bakoitzean aplikagarri den legea zehazterako unean. Aipatu dugun moduan, merkataritza elektronikoa hedatzeak ikaragarrizko iraultza ekarri du kontratatzeko moduan, eta badirudi, denborak aurrera egin ahala, bere garrantzia gehituz joango dela. Errealitate sozio-ekonomiko berriak behar juridiko berriak ere sortu ditu. Honen aurrean, legegileek erregulazio berria sortu behar izan dute, giza errealitatea eta zuzenbidea bat etortzeko asmoarekin. Arau orokor gisa, kontratuen eremuari dagokionez, gure ordenamenduak kontratukideen autonomia printzipioaren alde egiten du. Askatasun hori dela eta, kontratu elektronikoak ere baliozkoak dira eta ordenamenduak babesten ditu. Ildo honetatik, hauei ere aplikagarri zaizkie obligazio eta kontratu zuzenbidearen arau orokorrak, hauek dira, Kode Zibila eta Merkataritza Kodea.10 Era berean, baita kontratu tipo bakoitzari dagozkion arau bereziak ere. Xedapen orokor horiek, ordea, ez dira nahikoa segurtasun juridikoa bermatzeko, ez baitaude pentsatuak merkataritza elektronikoak sortzen dituen arazo berriei erantzuna emateko. Gainera, bereizi behar dugu kontratu elektronikoak lau motatakoak izan daitezkeela kontratukideak nortzuk diren kontuan hartuta: a) enpresarien artekoak11; b) enpresari eta kontsumitzaileen artekoak12; c) partikularren artekoak13; eta, d) kontsumitzaile edo enpresak administrazioarekin egindakoak14. 15 Lau mota hauen artean gatazka gehien sortzen dituztenak enpresari eta kontsumitzaileen artean burutzen diren kontratuak dira. Argi dagoen moduan, kontsumitzailea egoera ahulagoan egon ohi da enpresaria baino, baita kontratazio modu tradizionalak erabiltzen direnean ere. Baina merkataritza elektronikoaren berezitasunak direla eta, kontsumitzailearen ahulezia egoera oraindik nabarmenagoa da. Horregatik, kontsumitzailea babesteko helburuarekin hainbat arau onartu izan dira, estatu mailan zein nazioartean. Internet, ordea, muga geografikorik ez duen eremua denez, kontsumitzaileek munduko edozein herrialdetako enpresekin burutu ditzakete kontratuak, etxetik mugitu gabe. Ondorioz, oso erraza da nazioarteko kontsumo kontratuak egitea, kontratatzeko modu tradizionalarekin ez bezala. Hau kontuan hartuz, merkataritza elektronikoaren ezaugarri oso garrantzitsua da izaera transnazionala16. Esan genezake, kontsumitzaileak kontratua non kokatutako enpresa batekin egiten duenaren arabera, hiru motatan sailka ditzakegula: nazioarteko kontratuak, Europar Batasuneko estatu kideen artekoak eta estatu mailan burutuak. Kasu bakoitzean, ikusi beharko da zein estatutakoak diren kontratuko alderdiak, eta horren arabera aplikatu beharreko araudia. Beraz, lan honetan ere, eraentza juridikoa aztertzerakoan hiru eremu horiek bereiziko ditugu. Garapen teknologikoak eta herritarren artean teknologi berrien erabilera orokortzeak ekarri du, kontsumitzaileak nazioarteko kontratuak burutzeko gai izatea. Gaur egun, Interneteko konexioa besterik ez dugu behar gure ordenagailuan klik batzuk eginez, Txinako enpresa batekin kontratu bat egiteko, adibidez. Baina, jakina, egoera honek arazoak sortzen ditu, herrialde bakoitzean legedia desberdina baita. Kontratuaren inguruko gatazkaren bat sortuko balitz, nazioarteko zuzenbide pribatuko gatazka arauetara jo beharko da kontratuari aplikagarri zaion legea zein den zehazteko. Gauza bera egin beharko da auzitegietara jotzeko erabakia hartzen bada, kasua epaitzeko jurisdikzioa zein estaturi dagokion jakiteko. Baina lan honen objektua eta hedadura kontuan hartuz, ezingo dugu aztertu gatazka arauek gai honi buruz diotena. Nazioarteko kontratuak egitean Internet bidez, oraindik ageriagoa da kontsumitzaileak duen konfiantza falta sentsazioa. Izan ere, sentitzen du gauzak espero bezala joaten ez badira, eta arazoak izanez gero, zailagoa dela atzerriko enpresa baten aurka joatea, enpresa nazional baten aurka baino. Horrelako egoerak saihesteko, eta bereziki, nazioarteko harreman komertzialak bultzatzeko, hainbat nazioarteko erakundek dihardute lanean, merkataritza elektronikoaren alorrean nazioarteko araudi bateratua lortu asmoz. Gai honek, ordea, badu berezitasun bat beste askorekin alderatuz. Orokorrean, estatuko legedien arteko uniformetasuna lortzeko instrumentu tradizionala nazioarteko hitzarmena izan da. Kasu honetan, nazioarteko hitzarmenak ez dira erabiliak izan. Horretarako ematen den arrazoi nagusia da, tratatuen zurruntasuna ez dela egokia etengabe garatzen ari den – teknologia berrien garapen azkarragatik – eremu bat arautzeko.20 Beraz, nazioarteko hitzarmenaren ordez, beste tresna batzuk erabili dituzte aipatutako erakundeek: lege modeloa, jokabide-kodea eta gomendioak. Tresna hauek malguagoak dira, baina ez dira betebeharrekoak. Horregatik, tresna horien eraginkortasuna praktikan nahiko zalantzagarria izan daiteke. Beren helburua estatuek barne legedia onartzeko orduan eredu gisa hartuak izatea da. Jarraian, hauetariko batzuk aztertuko ditugu. OCDE nazioarteko erakundeak zenbait gomendio onartu ditu merkataritza elektronikoa arautu eta kontsumitzaileak babesteko, baina tamalez, ez dira betebeharrekoak. Horien artean ditugu 1998ko Ministerio Deklarazioa Merkataritza Elektronikoan Kontsumitzaileen Babesari buruz21 eta OCDEko Kontseiluak 1999an onartutako Gomendioa Merkataritza Elektronikoan Kontsumitzaileen Babesari buruz22. Azken honetan, enpresei kontsumitzaileak informatzeko obligazioa ezartzen da, kontratuak baieztatzeko prozedurak eta ordainketa modu sinple eta seguruak ezartzea. Horrez gain, gatazkak konpontzeko sistema alternatiboak martxan jartzea sustatzen du. Beste bat 2003ko Gomendioa da, Kontsumitzaileen Babesari buruzkoa Iruzurrezko Nazioarteko Praktika Komertzialetan23. Honek praktika horiek ekiditeko nazioarteko lankidetzarako printzipio nagusiak ezartzen ditu, eta baita arau zehatzagoak ere jakinarazpenei, estatuen artean informazioa elkarbanatzeari eta ikerketetan laguntzeari buruz.24 Horrez gain, 2002an Sinadura Elektronikoari buruzko Lege Modeloa26 ere onartu zuen. Baina esan daiteke azken hau beranduegi iritsi zela. Onartua izan zenerako, herrialde garatu gehienek beren legeak onartuak zituzten gai honi buruz, eta ez zetozen bat lege modeloarekin. Horrela, estatuek ez zituzten indargabetu onartu berri zituzten legeak, eta lege modeloaren harmonizatze asmoak ez zuen arrakasta handiegirik izan herrialde garatuetan.27 Aldiz, garapen bidean zeuden herrialdeetan eragin handia izan dute lege modeloek; bereziki, Latinoamerikan. Erakunde pribatuak ere badira, estatuez edo gobernuarteko erakundeez gain, eragin handia dutenak nazioarteko merkataritza zuzenbidean. Hauek lex mercatoria bezala ezagutzen dena sortzen baitute. Merkataritza elektronikoaren arloari dagokionez, hauexek dira aipagarrienak: UNIDROITen printzipioak, CCI-ren e Terms-ak eta jurisprudentzia arbitralak. Batez ere, eragina dute enpresen arteko kontratuetan, eta ez hainbeste kontsumitzaileengan. Hori dela eta, ez dugu hauetan sakonduko. Europar Batasunean ere estatu kideek merkataritza elektronikoari buruz duten araudia bateratzeko ahaleginak egin dira. Horrela, merkataritza elektroniko intra komunitarioa sustatu nahi da, gaur egun eremu honek duen garrantzia ekonomikoaz jabetuta. Europar Batasunak estatu kideen legedien arteko harmonizazioa bilatzen du, legedi desberdinak izatea oztopo delakoan, segurtasun juridikoa kaltetzen baitu. Helburu honetarako Europar Batasunak orain artean erabili duen tresna zuzentaraua izan da. Baina gaur egun oraindik ezin esan daiteke Europar Batasunaren eremuan erregulazio bateratua dagoenik. Horren errudun nagusia harmonizazioa lortzeko hautatu den tresna izan da, zuzentaraua. Izan ere, beharrezkoa da zuzentarau horiek eraginkorrak izateko legedi estatalera transposizioa egitea. Baina hori egitean, ez da bilatzen zen emaitza lortu. Zuzentarauaren edukia estatuko barne legedira gehitzerako orduan, estatu kide bakoitzak bere erara barneratu ditu. Ondorioz, estatu kideetako eraentza juridikoaren dibertsifikazioa gertatu da.28 Europar Batasunak onartu dituen zuzentarauen artean, bi dira garrantzia handiena dutenak azterketa honi dagokionez: Merkartaritza Elektronikoari buruzko 2000/31/CE Zuzentaraua29 eta Kontsumitzaileen Eskubideei buruzko 2011/83/UE Zuzentaraua30. Lehenengoak, informazio gizartearen zerbitzuak arautzen ditu modu orokorrean. Gehiago zehaztuz, 2. artikuluan kontratazio elektronikoa burutzeko zerbitzu prestatzaileak bete beharreko baldintzak arautzen ditu. Baina Internet bidez egiten diren kontratuen erregulazioa 9. eta 11. artikulu bitartean baino ez da egiten. Ondorioz, doktrinaren ustez, kontratazio elektronikoaren elementu funtsezkoenak Europar Batasunaren harmonizaziotik kanpo geratu dira. Zuzentarauaren helburua arau osagarriak ematea izan da, legedi nazionalek diotena baztertzeko asmorik gabe. Horrela, EBko harmonizazioak hutsune esanguratsuak ditu, esaterako, kontratuak jasotzen dituzten dokumentu elektronikoen eraginkortasunari dagokionez.31 Horrez gain, zuzentarau honek ez du eraginik kontsumitzaileek duten babes neurrian. Aspektu horiek Kontsumitzaileen Eskubideei buruzko Zuzentarauaren bidez arautzen dira, eta aplikagarria da kontratu elektronikoetan ere. Bere helburua urrunetik egindako kontratuetan kontsumitzaileen babesa indartzea da. Zuzentarau hau, aukeratutako tresnari dagokionez, desberdina da zuzentarau arruntekiko, harmonizazio osoko zuzentaraua baita. Modu honetan, ekidin nahi izan da legedi nazionalera transposizioa egitean estatu bakoitzak modu desberdinean egitea. Horrela, harmonizazio maila altuagoa lortu ahal izan da. Aipatutako bi horiez gain, aipagarria izan daiteke Sinadura Elektronikoari buruzkoa 1999/93/CE Zuzentaraua32. Azken hau, ordea, indargabetuta geratuko da 2016ko uztailaren 1etik aurrera, bere ordez indarrean sartuko baita Identifikazio Elektroniko eta Barne Merkatuko Transakzio Elektronikoen Konfiantzazko Zerbitzuei buruzko 910/2014 Erregelamendua33. Azkenik, Batasunaren lurralde-eremuan enpresari eta kontsumitzaileen arteko salmenta kontratu elektronikoak bultzatu nahian, eta kontratuari hainbat lege nazional aplikagarri izateak sortzen duen mesfidantza gainditzeko asmoarekin, Europar Batasuneko Parlamentuak eta Komisioak erregelamendu proposamen bat egin zuten Europa barneko salmenten erregulazioa bateratzeko34. Bertan kontratu elektronikoen inguruko erregulazioa ere jasotzen da, baina momentuz, proposamena izaten jarraitzen du. 3. ESPAINIAKO ARAUDIA Merkataritza Elektronikoaren eraentza aplikagarriaren inguruko azterketarekin amaitzeko, Espainiako araudia aztertuko dugu. Eraentza nazionalaren ezaugarri bereizgarri bat aipatzekotan, hainbat legetan zehar barreiatuta egotea da. Hein handi batean, Europar Batasuneko Zuzentarauen edukia barneratuz garatu delako araudia. Beraz, jarraian aipatuko ditugun lege gehienak EBko Zuzentarauen transposizioa egitearen ondorioz sortu dira. Hasteko, Informazio Gizarteko Zerbitzu eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legea dugu (aurrerantzean, LSSI35), Merkataritza Elektronikoari buruzko Zuzentarauaren edukia barneratzen duena. Lege honen IV. tituluan arautzen da kontratazio elektronikoa. Horrez gain, kontsumitzaileekin burutzen den kontratazio elektronikoan garrantzia berezia du Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Eskubideei buruzko Lege Orokorrak36. Bereziki, 80. eta 113. artikulu bitarteak, zeinetan baldintza orokorrak eta urrunetik egindako kontratuak arautzen diren. Era berean, kontuan hartzekoa izan dakiguke baldintza orokorren gaineko erregulazioa, Baldintza Orokorren Legean37 jasotzen dena. Baita, Sinadura Elektronikoari buruzko Legea38 ere, Europar zuzentarauaren edukia jasotzen duena. Bukatzeko, besterik gabe aipatu, 2014ko maiatzaren 30eko Merkataritza Kodearen Lege Aurreproiektuko39 kapitulu batean merkataritza elektronikoaren erregulazioa jasotzen dela. Honen bidez, barreiatuta dauden arau guzti horiek bateratu nahi dira. Behin gaira hurbildu garela, kontzeptuak argituz eta aplikagarri den araudia zein den azalduz, atal honetan lan honen mamia aztertzeari ekingo diogu. Sarreran esan bezala, lan honen helburua merkataritza elektronikoaren eremuan egiten diren kontratuen eraketa aztertzea izango da, kontratazio mota tradizionalarekiko dituen berezitasunetan erreparatuz eta kontsumitzailearen babeserako aurreikusten diren neurriei ere so eginez. Beraz, jarraian, kontratuaren eraketarako jarraitu beharreko fase bakoitza azalduko dugu, eskaintzatik hasi eta onarpenaren berrespeneraino, aurretik kontratu elektronikoen balio eta formari buruzko ideia orokor batzuk eman ostean. Kode Zibileko 1262. art.-ari jarraiki, kontratua eskaintza eta eskaintzaren onarpenaren bidez gauzatzen da, hau da, kontratuaren objektu eta kausaren gaineko adostasuna egon behar da. Kontratazio elektronikoan ere, baldintza hauek betetzen dira.40 Hala eta guztiz ere, kontratu elektronikoak baliozkoak izateko, ordenamenduak balioa eman behar die negoziozko borondate deklarazio horiei. Hots, sare informatiko bidez bidaltzen diren datu mezuei, bide tradizionalen bidez adierazitako borondate adierazpen balio eta ondorio juridiko berak aitortu behar zaizkie. Zentzu honetan, gure ordenamenduan nagusitzen den forma askatasunaren printzipioan oinarrituz (KZ 1278 art.), teknologiaren berrikuntzaren ondorioz sortzen joan diren borondate deklarazioak adierazteko modu guztiak onartuak izan dira. Beraz, sarean egiten diren deklarazioek ere, balio eta eraginkortasun osoa dute.41 Dena den, gaur egun, LSSI 23. artikuluak esanbidez aitortzen die balio eta eraginkortasuna, zeinari jarraiki, bide elektronikoen bidez egindako kontratuek ordenamendu juridikoak aurreikusten dituen efektu guztiak sortuko dituzte adostasuna eta beren baliozkotasunerako gainontzeko beharrezko baldintzak betetzen dituztenean. Ildo honetatik, kontratu elektroniko bat baliozkoa izateko, ez da beharrezkoa kontratuko alderdiek bide telematikoen erabilera hitzartu izana aurretiaz.42 Hala ere, LSSI 23.4. artikuluak erregela orokor horretatik kanpo uzten ditu zenbait kontratu, beren izaera eta berezitasunak direla eta. Horrela, eraentza orokorretik kanpo geratzen dira Familia eta Oinordetza Zuzenbidearen inguruko kontratuak, eta beren balio edo zenbait efektutarako dokumentu publiko forma edo bestelako formaltasunen bat beharrezkoa duten kontratuak. Hauetako bakoitzari dagokion legedi berezia aplikatuko zaie. Eremu elektronikoan, zalantzak sortu ohi dira kontratuen formazko betekizunak betetzearen inguruan, paperezko euskarrian jasotako dokumentazioaren aurrean. Hala ere, merkataritza elektronikoa higiezinen trafikorako erabiltzen denez, forma askatasuna nagusitzen da. Kasu gutxi batzuetan soilik ezartzen da forma jakin baten erabilera kontratuaren baliozkotasunerako baldintza moduan. Honen harira, legeak kontratua idatziz jasotzea eskatzen duenean (aseguruan edo beste kontratu mota batean) baldintza hori betetzat hartuko da kontratu elektronikoen eremuan, kontratazioa ahalbidetu duten mezu elektronikoak artxibatuak izan badira eta eskuragai badaude beste momentu batean kontsultatu ahal izateko.46 Guztiok dakigun moduan, kontratua eskaintza eta eskaintzaren onarpenaren bidez gauzatzen da. Onarpena kontratuaren oinarrizko baldintzen gainean adostasuna adieraztea da; aldiz, eskaintzaren gainean aldaketak barneratu nahi badira, eskaintza berri bat izango da. Gainera, eskaintzaren onarpena eskaintza indarrean dagoen bitartean egin behar da. Printzipioz, badirudi honek ez duela inolako arazorik aurkezten, baina guztiz kontrakoa, eskaintzaren gaiak hainbat buruhauste sortzen ditu adituen artean. Bereziki, Interneteko web-orrietan ikusgai daudenean produktuak, zalantzak sortzen dira ea eskaintza (kontratuaren eskaintza teknikoa) edo eskaintza jasotzeko gonbidapena (eskaintza komertziala) ote den. Kontuan izan, Interneteko orriak edonorentzat direla ikusgai, eta ez daudela pertsona zehatz bati edo batzuei zuzenduta. Orrietako eduki komertziala publikoari orokorrean zuzenduta dago. Horregatik, ez da erraza kontratua burutzeko eskaintzak desberdintzea eskaintzeko gonbidapena jasotzen duten komunikazio komertzialengandik, ohikoak direnak publizitate komunikazioetan eta pertsona zehaztugabeei zuzendutako komunikazioetan. A. Nazioarte mailan Gai honen inguruko eztabaida doktrinala are gehiago korapilatzen da, beste herrialdeetara begira jartzen bagara. Auzi honi ematen zaion erantzuna aldatu egiten baita estatu batzuetatik beste batzuetara. Common Law ordenamendua duten herrialdeetan, kasuz kasu aztertzen da enpresariak lotuta geratzeko asmoa ote zuen, erabilitako baldintza eta transakzioaren izaeran erreparatuz. Normalean, pertsona zehaztugabeei zuzenduta egotean ez dela eskaintza ulertzen da, salbu aurkakoa oso garbi ikusten ez bada.47 Herrialde kontinentaletan, aldiz, eskaintza edo proposamenaren inguruko azterketa egiten da, eskaintza loteslea ote den ala ez erabakitzeko. Gai hau garrantzia handikoa da. Benetako eskaintza kontraktuala bada, kontsumitzaileak produktua bere etxean jasotzeko eskaria egitean, eskaintzaren onarpena egiten du, eta kontratua perfekzionatzen da. Hala, enpresaria eta kontsumitzailea lotuta geratuko dira. Aldiz, ez bada benetako eskaintza (invitatio ad offerendum48), kontratua perfekzionatuta geratzeko kontsumitzaileak eskaria egitean enpresariaren onarpena beharko da kontratua perfekzionatu dadin. Besteak beste, UNCITRAL erakundearen baitan hausnartu da gai honen inguruan, eta Komunikazio Elektronikoei buruzko Hitzarmeneko 11. artikuluan49 jaso zen erantzuna. Honen arabera, komunikazio elektronikoen bidez adierazten diren kontratu proposamenak ez daudenean alderdi zehatz bati edo batzuei zuzenduak, baizik eta eskuragarri daudenean modu orokorrean informazio sistemak erabiltzen dituen edozeinentzat, eskaintzak egiteko gonbidapenak izango dira. Hala ere, kontratu eskaintza izan daiteke proposamena egiten duen alderdiak garbi erakusten badu obligatua geratzeko borondatea bere eskaintza onartua izaten bada. Erregela bera aplikatzen da eskabidea egiteko aplikazio interaktiboak erabiltzen dituzten sistemen bidez egiten denean proposamena. Ikus daitekeenez, UNCITRALek publiko zehaztugabeari zuzendutako komunikazio komertzialak eskaintzak egiteko gonbidapen moduan ulertzen ditu, eta ez eskaintza gisa. Zentzu honetan, nazioarteko erakundeak neutraltasun teknologikoaren printzipioaren alde egiten du, komunikazio bide tradizionaletan aplikatzen den irizpide bera aplikatzen baitu eremu teknologikoan ere50. Arau orokor moduan, prentsa idatzian agertzen diren komunikazioak eskaintzak jasotzeko gonbidapentzat hartzen dira. Gauza bera gertatzen da, denda bateko erakusleihoan dauden salgaiekin. Hortaz, hitzarmenak arau orokor hori aplikatzen du merkataritza elektronikoan ere. Horren adierazgarri da UNCITRAL erakundeak berak Salgaien Nazioarteko Salerosketari buruzko Hitzarmenean (aurrerantzean, Vienako Hitzarmena) kontratuaren eraketa arautzean 14.2. artikuluan51 xedatzen duela pertsona zehaztugabeei zuzendutako proposamenak eskaintzak egiteko gonbidapen soilak izango direla, proposamena egiten duen pertsonak esanbidez aurkakoa adierazi ezean. Horregatik, edozein salgairentzat aplikatzen den erregela bera aplikatzen da merkataritza elektronikoan ere. B. Espainia mailan Espainiako legediak ez du gai honen inguruko araurik jasotzen. Baina merkataritza zuzenbideko doktrina berritzaileko autoreek – hauen artean, DÍEZPICAZO52, PERALES VISCASILLAS, ILLESCAS ORTÍZ53 eta VICENT CHULÍA defendatzen dute kontratuen eraketari buruzko Vienako Hitzarmeneko arauak aplikatu daitezkeela analogiaz gainerako kontratuen eraketarako. Hau da, nahiz eta Hitzarmena nazioarteko kontratuetarako izan, barne kontratuei ere aplikagarri lirateke arauok, bien oinarria bera baita (“identidad de razón”, KZ 4.1 art). Doktrinaren zati honek ulertzen duenez, hitzarmen honetan jasotzen da kontratuen inguruko eraentza unibertsal eta aurreratuena.54 Dena den, bada doktrinaren beste zati bat nazioarteko eta barne kontratuen oinarria bera dela ukatzen duena. Hauen arabera, Nazioarteko Salerosketei buruzko Hitzarmena ez litzake aplikatu behar estatu barneko kontratuetan, ulertzen baitute eskaintza proposamena jasotzen duenaren izaera ez dela bera bi kasuetan. Horren ordez, proposamenaren hartzaileen babesean pentsatuz, Zuzenbide Europarreko Kontratuen Printzipioak aplikatu beharko liratekeela defendatzen dute, eta hauei jarraiki publiko zehaztugabeari egindako proposamen komertzialak, kontratu eskaintzak direla presumitzen dute. Horrez gain, publizitate gisa egindako adierazpen komertzialak ere Gaiarekin jarraituz, gure ordenamenduan ulertu izan da eskaintza bat dagoela zentzu hertsian kontratuaren oinarrizko elementuen gaineko informazioa barneratzen duenean eskaintzak. Zehazki eskaintzan gutxienez ondorengo datuak agertu beharko dira: eskaintza egiten duenaren identitatea, salgaiaren edo zerbitzuaren ezaugarriak eta prezioa (zehaztua edo zehazgarria), kontratuaren exekuzio moduak, ordainketa moduak eta eskaintzaren iraupen epea.57 Gutxieneko eduki hau web-orrian ikusgai egon beharko da kontsumitzailearentzat. Horrela, kontsumitzaileak salgaien eskaria egiten badu kontratua perfekzionatuta geratuko da. Gutxieneko edukia eskatzearen helburu bakarra kontsumitzaileak onarpena eman aurretik eskaintzaren edukia modu egokian ezagutzea da, bere negoziozko borondatea librea eta oinarritua izan dadin.58 Laburbilduz, enpresa baten web-orri salgaien eta prezioen inguruko informazioa ematen bada, hau da, izaera orokorreko datuak ematen badira publizitatea egiteko helburuarekin, eskaintzak egiteko gonbidapen moduan kontsideratuko da. Aitzitik, merkataritza minoristarako web-orria bada, eta kontratuak online egiteko aukera ematen badu, salmentarako eskaintza publikoa dela ulertuko da. Orain artean, Interneteko web-orriei egin badiegu erreferentzia ere, azaldutako guztia aplikagarri da posta elektroniko bidez egiten den publizitaterako ere. Hots, “mailing-a” eskaintzak egiteko gonbidapen moduan hartzen da, baita mailing mugatuan ere. Hala ere, enpresariak esanbidez kalifikatu dezake komunikazio komertziala eskaintza gisa, baina hori salbuespenezko kasua litzateke merkataritza trafikoan. 57 Ikus, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Eskubideei buruzko Lege Orokorra, 1/2007 Errege Dekretu Legegilea, 20.1 artikulua. Dena den, enpresariak ekidin nahi dituen egoerak saihesteko komenigarria da web-orrian esanbidez adieraztea kontratu eskaintza den edo eskaintza komertzial bat baino ez. Modu honetan, bere hasierako borondatearen aurka lotuta geratzeko arriskua ekidingo du. Benetako eskaintza baten aurrean gauden kasurako, jakin beharreko beste kontu garrantzitsu bat da ea zenbat denborarako geratzen den enpresaria eskaintza horretara lotua. Zalantza hori LSSI 23. artikuluak argitzen du, beti ere, arlo jakinetako legedi zehatzak esan dezakeena salbu. Hortaz, elektronikoki adierazten diren eskaintzak baliozkoak izango dira eskaintzaileak zehazten duen denboran. Errealitateko adibide bat jarriz, online produktuak saltzen dituzten orrietan oso ohikoak izaten dira “oferta válida hasta el 31 de abril de 2015” edo “oferta válida hasta fin de existencias” bezalako esaldiak irakurtzea. Horrela, enpresariak berak erabakitako iraupena izango du eskaintzak. Baina ez bada ezarri eskaintzaren iraupenerako epe zehatzik indarrean jarraituko du kontsumitzaileentzat ikusgai jarraitzen duen bitartean. C. Publizitatearen edukiari aipamen berezia sustantibazio juridikoa gertatzen delakoan.59 Hau da, publizitatean adierazitakoa kontratuan barneratuko balitz bezala izango da. Modu honetan, kontsumitzaileak exiji diezaioke enpresariari publizitatean adierazitako edukia ere betetzeko. Doktrina hau bera da kontratuaren eraketaren inguruan Nazioarteko Salerosketan inguruko Hitzarmena analogikoki aplikatzea onartzen ez zuena. Interpretazio hau litzateke, kontsumitzaileentzat babes gehien eskaintzen duena. Kontratuaren edukiaz aparte publizitatearen edukia ere exijigarria izaterakoan, asko murrizten da kontsumitzaileak produktuaren gainean zituen espektatibak zapuztuak izateko probabilitatea. Baina esan bezala, doktrinaren beste zati batek defendatzen du publizitatearen edukia ez dela betebeharrekoa. Hauen ustez, Kontsumitzaileen Legeko 61. artikuluaren helburu bakarra publizitatearen egiazkotasuna gehitzea da eta prestazio desegoki edo ustekabekoak debekatzea. Ildo honetatik, aipatutako Hitzarmena eta 1999/44/CE Zuzentaraua hartzen dituzte oinarritzat, publizitatea ez dela kontratu eskaintza argudiatzeko, eta nahiz eta, eskaintza interpretatu eta osatzeko erabil daitekeen.60 Arestian azaldu dugun moduan, kontratazio elektronikoak segurtasun falta sor dezake, bere izaera birtuala dela eta; bereziki, kontratuak online egitea ahalbidetzen duten web-orri interaktiboak erabiltzen direnean. Kontsumitzaile eta enpresariaren artean dagoen informazioa desoreka ukaezina da. Horrela, gaur egungo kontratazio modernoaren teknika erasokorrei aurre egiteko tresna nagusia da informazioa.61 Egoera horri konponbidea emateko helburuarekin, Europako zein Espainiako legegileek enpresariari kontsumitzailea informatzeko obligazioa ezarri diote. Hau da, kontratua perfekzionatu aurretik eta kontsumitzaileak bere adostasuna adierazterako, enpresariak legeak ezartzen duen gutxieneko informazioa jakinarazi behar dio kontsumitzaileari. Horregatik, zuzen jokatu nahi duen enpresariak bereziki kontuan hartzeko puntua da jarraian datorrena. Gainera, enpresariak informazio nahikoa eta egokia ematen badu, kontsumitzaileak atzera egiteko eskubidea egikaritzeko probabilitatea jaitsi egingo da, errazagoa baita kontsumitzaileak erabaki zuzena hartu izana.62 Izan ere, ezin daiteke kontratu elektronikoen eraentzaz hitz egin kontratu aurreko informazioaz hitz egin gabe, zeina merkataritza elektronikoan jarduten duen enpresariarentzat oinarrizko obligazioa den eta kontsumitzailearentzat eskubide garrantzitsua. Esan daiteke merkataritza elektronikoan kontratu aurreko informazioa eta atzera egiteko eskubidea direla kontratatzeko era honen bi zutabe nagusienak, kontsumitzaileari babes gehien eskaintzen dioten bi neurrik baitira.63 Kontsumitzailearen ikuspuntutik, eremu juridikoan, garrantzia handia du kontsumitzailearen adostasun libre eta egokiaren eraketan, kontratuaren perfekzionamendura begira. Ildo honetatik, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak garrantzia handia eman izan dio kontratu aurreko informazioari. Auzitegiaren arabera, kontsumitzaileen interesen babesa zerbitzu prestatzailearen eta hartzailearen arteko harremanaren fase guztietan bermatu behar da. Ideia horretatik eratortzen denez, enpresariak komunikatutako informazioaren arabera ezagutuko ditu kontsumitzaile edo erabiltzaileak bere etorkizuneko obligazioen irismena. Horrela, ekidin nahi da kontsumitzaileak, errore baten ondorioz, bere interesentzat kaltegarria izan daitekeen kontratu bat burutzea. Horregatik, beharrezkoa izan daiteke kontratua ospatu aurretik informazioa emateaz gain enpresariarekin harremanetan jartzeko bide osagarri bat ematea.64 A. Informazioa emateko obligazioa Araudiak ezartzen duena aztertzen hasteko, Espainiako ordenamenduari dagokionez, bi lege izan behar ditugu kontuan, bata merkataritza elektronikoa arautzen duena (LSSI), eta bestea kontsumitzaileen eskubideak arautzen dituena. Gainera, kontratua baldintza orokorren bidez egin bada – eta hori oso ohikoa da kontsumitzaileekin egiten diren kontratu elektronikoetan – Baldintza Orokorren Legea ere kontuan izan beharko da. Lehenengoarekin hasteko, LSSI 27.1 artikulura joko dugu. Informazio gizarteko zerbitzu prestatzaileak artikulu horretan ezartzen den informazioa jarri behar du kontratatu nahi duenaren eskuetan, kontratazio prozesua hasi aurretik. Informazioa modu argi, ulergarri eta nabarian eman beharko da, hau da, beste pertsonak informazioa erraz barneratzea lortu behar da, eta gaizkiulertuak saihestu. Informazioa emateko kontratua egiteko erabiltzen den komunikabidearekin bat egiten duen teknika erabili beharko du (“mediante técnicas adecuadas al medio de comunicación utilizado”). Gainera, guztiz dohainik izan beharko da informazioa. Praktikan, oso ohikoa da prestatzaileek esteka baten bidez ematea eskatzen den informazioa, bezeroak edozein momentutan kontsultatu dezan. Eman beharreko informazioa lau aspekturen ingurukoa da. Lehenik, kontratua egiteko jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren argitu beharko du. Modu honetan, jasotzaileak jakin ahal izango du ezartzen diren urratsak jarraitzen baditu, ondorioa kontratua perfekzionatzea izango dela. Bigarrenik, prestatzaileak kontratua jasotzen duen dokumentu elektronikoa gordeko al duen eta hau ondoren eskuragarri egongo al den. Kontratua egiten duen beste alderdiak jakin dezan ea kontratua burutu ondoren dokumentua kontsultatzerik izango ote duen. Hirugarrenik, datuak sartzean egon daitezkeen akatsak identifikatu eta bilatzeko hartzailearen esku egongo diren bitarteko teknikoen berri emango beharko du. Honi dagokionez, ohikoa izaten da aplikazio informatikoak informazioa berresteko leihoak erakustea eskaera orria betetzerakoan, baita hurrengo pausura pasatzen ez uztea ere datuak ez badira modu egokian eman. Horrez gain, kontratuaren objektu izango den ondasun edo zerbitzuaren datuak ere erakusten dira, bezeroak aldatu ditzan adostasuna adierazi aurretik. Azkenik, kontratua formalizatu daitekeen hizkuntza edo hizkuntzak zeintzuk diren jakinarazi beharko du. Artikulu honetan ezartzen diren kontratazio aurreko obligazioak, printzipioz, aplikagarri dira kontratazio elektronikoa burutzen duten informazio gizarteko zerbitzu prestatzaile guztiei. Alegia, obligazio hauek bete behar dira kontratua enpresari artekoa izan nahiz enpresari eta kontsumitzaile artekoa izan. Hala ere, testu bereko 27.2 artikuluak bi salbuespen ezartzen ditu. Lehenengo salbuespena kontrataziorako erabilitako bitartekoaren ingurukoa da. Aurretiko informazioa emateko obligaziotik salbuetsita geratuko da enpresaria, baldin eta kontratua modu esklusiboan mezu elektronikoen bidez (edo baliokidea den beste komunikazio elektroniko mota baten bidez) egin bada. Salbuespen hau ezartzen da komunikazio mota honen izaera indibidualizatua dela eta. Banan-banako izaera hori erraz ikus daiteke kontratazio elektronikorako webgune interaktiboekin alderatzen badugu. Hauetan pantailan erakusten diren komunikazioak berdinak dira pertsona ororentzat. Mezu elektronikoak, aldiz, bi pertsonen artekoak direnez, erosleak izan ditzakeen zalantzak zuzenean argitu diezazkioke ordenagailuaren bestaldean dagoen pertsonak. Salbuespen hau aplikagarria da kontsumitzaileekin egiten den kontratazioan ere, azaldutako arrazoiengatik. Bigarren salbuespena, aipatu baino ez dugu egingo ez baitio eragiten kontsumitzaileei. Aurretiko informazioa ematea salbuetsi daiteke kontratua egingo duten bi alderdiek adostasunez hala erabakitzen dutenean. Baina hitzarmen hori egin ahal izango da soilik kontratua enpresari edo profesionalen artekoa denean. Alegia, kontsumitzaileekin egindako kontratuetan ezingo da aurretiko informazioa ez ematea adostu inolaz ere.66 2007. urtean, telefono mugikorren garapen teknologikoa eta gizartean smartphone-n erabilera orokortua ikusirik, legegileak paragrafo bat gehitu zion aztertu berri dugun 27.1 artikuluari. Paragrafo berri horretan ezartzen da, prestatzailearen kontratazio elektronikorako zerbitzua zehazki tamaina txikiko pantailak dituzten gailuen bidez egiteko pentsatua dagoenean noiz ulertuko den obligazioa bete dela. Kasu honetan, ez da beharrezkoa izango informazio guztia ematea. Baizik eta, nahikoa izango da, informazioa ikusgai dagoen Interneteko helbidea adieraztea. Alegia, zerbitzu prestatzailearen obligazioa beteta geratuko da informazioa jasotzen duen web-orriaren esteka erakusten bada.67 Badirudi legeak praktikotasunaren alde egiten duela. Legeak eskatzen duen informazio guztia mugikor baten bidez irakurtzea nahiko deserosoa izan daiteke, pantaila, eta ondorioz, testuaren letra tamaina txikia izaten delako. Horregatik, link-a erakustearekin nahikoa izango da, interesatua dagoenak irakur dezan, nahiago badu ordenagailuaren bidez. Atal honen hasieran esan bezala, informazio gizarteko zerbitzu prestatzaileei kontratazio elektronikoa gauzatzerakoan ezartzen zaizkien informatzeko obligazioei, kontsumitzaileen babeserako legediak ezartzen dituen obligazioak gehitu behar zaizkie, kontratazio elektronikoaren eremuan ere eragin nabaria dutenak. Obligazio horiek soilik aplikagarri izango dira kontratuko alderdiak enpresari edo profesional bat eta kontsumitzaile bat direnean. Kasu honetan, kontsumitzaileak enpresariak baino posizio ahulagoa du, eta egoera hori orekatzeko, legeak obligazio gehigarriak ezartzen dizkio enpresariari.68 Hortaz, kontsumitzaileekin burututako kontratazio elektronikoari aldi berean aplikagarri izango zaizkio LSSI legeko obligazioak zein Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Babeserako Lege Orokorrean (aurreratzean, Kontsumitzaileen Legea edo KL) ezartzen diren obligazioak. Gainera, Kontsumitzaileen Legeak berak argitzen du 94. artikuluan, bi arauketa horiek kontraesankorrak direnean, informazio gizartearen zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren araudia nagusitiko dela, 97.7. artikuluan ezartzen dena salbu. Hasteko, aplikagarri izango dira Kontsumitzaileen Legeko 12. artikuluan ezartzen den informazio obligazio orokorra, ondasun eta zerbitzuen arriskuen inguruan. Bestetik, garrantzitsuagoa da KL 60. artikulua, enpresariak kontratua egin aurretik eman beharreko informazioari buruzkoa. Honen arabera, enpresariak dohainik eta modu ulerterrazean kontratuaren ezaugarri garrantzitsuak jakinarazi behar ditu. Artikuluak berak zerrenda bat eskaintzen du gutxieneko informazioa zein den adieraziz. Bi xedapen hauek aplikagarri dira kontsumo kontratu guztietan, elektronikoak izan edo ez. Izan ere, urrunetik egindako kontratuaren kontzeptuaren barruan sartzen dira kontratu elektronikoak ere.69 Kontsumitzaileen Legeak 92.1. artikuluan urrunetik egindako kontratuak definitzen ditu alderdien aldibereko presentzia fisiko gabe egindako kontratu gisa, modu esklusiboan distantziako komunikazio teknika bat edo gehiago erabili direnean. Jarraian, teknika horien artean Internet aipatzen du. Dena den, gogoan izan behar da 93. artikuluak salbuespenen zerrenda bat jasotzen duela, eta bertan agertzen diren kontratuei ez zaiela aplikagarri izango urruneko kontratuen eraentza orokor hau. Salbuespen horien artean daude, hala nola, joko eta apustuarekin erlazionatutako kontratuak, opor bidaia konbinatuak edo finantza zerbitzuak. Kontratu aurreko informazioaren gaian sakontzen hasiz, 97. artikuluan zerrendatzen da enpresariak kontratua burutu aurretik kontsumitzaileari eman beharreko gutxieneko informazioa. Funtsean informazio hori ondorengoa da: ondasun edo zerbitzuaren ezaugarri nagusiak; merkatariaren identitatea; merkatariaren helbide geografikoa eta kontsumitzailea berarekin harremanetan jartzeko beharrezko datuak (faxa, telefono zenbakia, helbide elektronikoa…); ondasun edo zerbitzuen prezio osoa, zerga eta tasak barne; urruneko komunikazio teknikaren kostua, hala dagokionean; eta, kontsumitzailearen atzera egiteko eskubideari buruzko informazioa. Era berean, hala dagokionean eman beharko da hauei buruzko informazioa: ordainketa, entrega eta funtzionamendu prozedura, eta entrega edo exekuzio data; salmenta ondorengo asistentzia; kontratuaren iraupena edo kontratua indargabetzeko baldintzak; kontsumitzailearen obligazioen gutxieneko iraupena; kontsumitzaileak eman beharreko finantza bermeak; eduki digitalen funtzionaltasuna; eta judizioz kanpo erreklamazioak egiteko aukera.70 Horrez gain, enpresarik ez badu gastu gehigarrien gaineko informaziorik adierazten, edo itzulketa gastuen ingurukorik, kontsumitzaileak ez ditu ordaindu beharko. Alegia, kontsumitzaileak jakinarazi zaizkion kostuak baino ez ditu ordainduko, eta gainerakoak enpresariaren kontura izango dira, informatu ez izanagatik ezartzen den zigor modura. 97. artikuluan eman beharreko informazioaren edukia jasotzen bazen, 98. artikuluan informazioa helarazteko modua arautzen da. Hizkuntzari dagokionez, kontratazio proposamenean erabiltzen den hizkuntzan, edo kontratazioa egiteko hautatu den hizkuntzan eman behar da informazioa, eta gutxienez, gaztelaniaz. Beraz, informazioa beti eman beharko da gazteleraz, baina kontrataziorako edo proposamenerako beste hizkuntza bat erabili bada, euskara kasu, baita hizkuntza horretan ere. 97.1. artikuluan jasotzen zen informazioa modu argi eta ulergarrian adierazi behar da, eta transakzio komertzialetako fede onaren printzipioa errespetatu behar da. Horrez gain, kontratatzeko gaitasunik ez dutenen babeserako printzipioak ere errespetatu behar dira. Bestetik, informazioa euskarri iraunkor batean helarazten denean irakurgarria izan behar da 98.1. artikuluaren arabera.71 Xedapen hori ulertzeko lege berak 59 bis.1.f) artikuluan argitzen du zein den euskarri iraunkor kontzeptuaren esanahia. Horren arabera, euskarri iraunkor gisa ulertu behar da kontsumitzaileari pertsonalki zuzendu zaion informazioa gordetzea ahalbidetzen dion tresna oro, etorkizunean kontsultatzeko aukera izan dezan, informazioaren helbururako egokia den denboran. Euskarri Beraz, kontratu aurreko informazioa teknika hauetakoren bat erabiliz egin beharko da. Baina logikoa den moduan, papera ez da teknikarik erabiliena izango kontratazio elektronikoaren eremuan. Legeak berak ezartzen du lehentasuna izango duela erabilitako komunikazio teknikarekin bat datorrenak, eta zentzu honetan, beste batzuk erabiliagoak izango dira. Kontratu elektronikoak kontsumitzaileari ordainketa obligazioak ezartzen dizkionean, – eta ia beti hala izaten da, – obligazio gehigarriak ezartzen ditu legeak enpresariarentzat. Ziurtatu nahi baita kontsumitzaileak kontratua onartzen duenean ordainketa obligazioaren jakitun dela. Horretarako, kontsumitzaileak eskaera egin aurretiko unean, enpresariak modu argian eta nabarmenduta jakinarazi behar dizkio produktuaren ezaugarriak, prezioa, eta bere kasuan, kontratuaren iraupena eta kontsumitzailearen obligazioak. Modu honetan, kontratuaren elementu esanguratsuenak nabarmendu nahi dira kontsumitzaileak obligazioa onartu baino lehen. Obligazio hau ezartzerako orduan, legegileak “poner en conocimiento” esapidea erabiltzen du. Ulertzen da kasu honetan informazioa kontsumitzailearentzat eskuragarri jartzea baino zerbait gehiago exijitzen dela.72 Ez da nahikoa erabiltzaileak bisitatzeko aukera duen esteka bat jartzearekin, posible baita kontsumitzaileak web-orri hori bisitatzea, baina baita ez bisitatzea ere. Horrela, ziurtatu nahi da merkatariak aipatutako oinarrizko informazioa jakinarazi diola kontsumitzaileari, eta honek irakurri duela. Kontsumitzailea ordainketa obligazioa eskuratzen ari denaren jakitun dela ziurtatzeko, onarpena botoi batean klik eginez adierazten denean (edo antzerako beste teknika baten bidez) onarpen botoian “pedido con obligación de pago” edo esanahi bera duen esaldi batekin agertu beharko da. Esaldia erraz irakurtzeko moduan idatzita egon behar da. Enpresariak etiketa hau jartzearen obligazioa betetzen ez badu, kontsumitzailea ez da obligatuta geratuko kontratuaren bidez.73 Kontratu aurreko informazioaren baldintza formalak indartzeko bide honetatik, merkataritzako web-orriek adierazi beharko dute entregarako murrizketarik ezartzen al den eta zein ordainketa era onartzen diren. Informazio hau ere, modu argian eman behar da, eta gehienez ere, erosketa prozedura hasi aurretik. Gogoratu behar dugu, online kontratuak egiten direnean, sarritan baldintza orokorrak erabiltzen direla. Hau da, enpresariak kontratu estandarrak prestatzen ditu eta kontsumitzaileak horietara atxiki besterik ez du egin behar, kontratua negoziatzeko aukerarik izan gabe. Ohiko kasu honetan, Baldintza Orokorren Legeak ezartzen dituen obligazioak ere aplikagarri izango dira kontratu aurretik eman beharreko informazioaren inguruan. Baina lan honetan ez dugu horietan sakontzeko aukerarik izango hedadura kontuak direla eta. Azkenik, eta kontratu aurreko informazioaren elementu garrantzitsu moduan, kontuan izan enpresariak emandako informazioa kontratu eskaintzara gehitzen den heinean loteslea dela enpresariarentzat. Ondorioz, kontsumitzaileak exiji dezake bertan adierazitakoaren betetzea.74 Kontratuaren perfekzionamendu unea gai eztabaidatua izaten da negoziozko borondate deklarazioak absenteen artekoak direnean eta alderdien artean komunikazio berehalakoa ahalbidetzen ez duten teknikak erabiltzen direnean. Zailtasun horren adierazgarri da Kode Zibilean zein Merkataritza Kodean jasotzen direla honen inguruko xedapenak. Zuzenbide konparatura begiratzen badugu ere, erantzun desberdinak 74 Burgoseko Audientzia Probintzialaren 295/2007ko ekainaren 16ko Epaia. Elkarrekin zuzenean harremanetan ez dauden alderdien arteko komunikazioak baliozkoak eta lotesleak noiz bihurtzen diren zehazteko hainbat irizpide erabili izan dira. Hauetako bakoitzak funtsean galdera bati erantzuten dio, ea zein alderdik jasan behar duen komunikazioa transmisio prozesuan galdu, desegin edo kaltetzearen arriskua. Doktrinak lau teoriatan banatu ohi ditu aukera posibleak. Lehenengoa, igorpenaren teoria da, zeinaren arabera perfekzionamendua gertatzen den onartzaileak bere borondate adierazpena igortzen duenean. Bigarrena, jaulkipenaren teoria dugu, honi jarraiki une erabakigarria onartzaileak onarpena bere eskuetan izateari utzi eta eskaintzailearengana bidean jartzen duenean da. Alegia, kontratua perfekzionatuko da onartzaileak diligentziaz jokatuta egin beharrekoa egin badu onarpena eskaintzailearengana zuzentzeko. Hirugarrena, harreraren teoria da, honen arabera kontratua sortzen da eskaintzeak bere egoitzan jasotzen duenean onarpena duen mezua. Eremu teknologikoan, eskaintzailearen interes eremura iristean dela ulertuko da jaso duela, hau da, mezua eskaintzailearen zerbitzari informatikoan sartzen denean. Azkenik, ezagutzaren teoriari jarraiki, kontratua perfekzionatzen da eskaintzaileak onarpena ezagutzen duenean.76 Espainiako legediari dagokionez, nahiz eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Zuzentarauak ez zuen kontratuaren perfekzio momentuari buruzko erregelarik harmonizatu, LSSI-ko 4. Xedapen Gehigarriak Kode Zibileko 1262. artikulua eta Merkataritza Kodeko 54. artikuluaren edukia aldatu zituen, bientzat eduki berdina aurreikusiz. Aldaketa horren aurretik, bi testuetan irizpide desberdina jarraitzen zen, Kode Zibilean harreraren teoria eta Merkataritza Kodean igorpenaren teoria. Horrela, merkataritza kontratuaren berezitasuna alde batera utzi da. Doktrinaren alderdi baten ustez, aldaketa hori ez zen beharrezkoa, eta gainera, merkataritza kontratazioak zibilak baino berehalakotasun handiagoa izatea eskatzen jarraitzen du oraindik.77 Beste batzuen iritziz, aldiz, egokia izan da bi testuetako erregelak bateratzea, obligazio eta kontratuen zuzenbidearen batasunera gerturatzen gaituen heinean.78 Artikulu hauetan ezarri zen eskaintza egiten duen pertsona eta onartzen duena leku desberdinean daudenean adostasuna egongo dela eskaintzaileak onarpena ezagutzen duenetik, edo, onartzaileak behin bidalita, ezin badu ez ezagutu fede onez jokatuta. Era berean, gailu automatikoen bidez egin diren kontratuen kasurako, adostasuna dago onartzaileak adierazten duen momentutik. Kasu honetan, legegileak igorpenaren teoria hautatzen du. Baina legeak ez du gailu automatikoen bidez egindako kontratuak zeintzuk diren argitzen. Artikulu hauen erredakzioa oso kritikatua izan da doktrinaren aldetik.79 Ikusten den moduan, irizpide bat baino gehiago konbinatzen ditu, eta horrek erantzun garbi bat ez izatea eragiten du. Badirudi hasiera batean ezagutzaren teoriaren alde egiten dela, baina harreraren teoriarekin zehaztuz fede txarrez jokatzen denerako. Bi irizpide ezartzen badira ere (ezagutzarena eta harrerarena), ez du bien arteko lehentasun ordenarik ezartzen, “o” gaztelerazko juntagailua erabiltzen baita. Irizpide baten edo bestearen erabilera jasotzailearen fede txarraren presuntzioan oinarritzen da. Baina zuzenbidean, berez, presuntzioak ez dira fede txarrean oinarritzen baizik eta fede onean, fede ona presumitu egiten denez gero. Horren ordez, egokiagoa litzateke kulpa edo diligentziari egin izan bazitzaion erreferentzia. Horrela, kontuan hartu beharko litzateke jasotzaileak, kasuko inguruabarrak ikusita, exijigarri zaion diligentziaz jokatu izan balu ezagutuko al zuen onarpena. Gainera, frogaren ikuspuntutik ere, erregela honetaz baliatu nahi denarentzat errazagoa da frogatzea diligentzia falta fede txarra baino.80 Nahasmen hori gutxi balitz, gailu automatikoekin egiten den kontratazioa eta bestelakoa desberdindu egiten ditu. Beraz, irizpide orokor bat ezartzen da eta irizpide berezi bat gailu automatikoetarako. Baina xedapenak ez du definitzen zer ulertu behar den gailu automatiko moduan, eta ez dago garbi kontratazio elektronikoa barneratzen duen ala ez. Batzuen ustez, esapide zalantzagarri horren atzean kontratazio elektronikoa barne hartzen da; bai, web-orri bateko ikonoetan klik egiten denean, baita mezu elektroniko bidez egindako kontratuetan ere, mezu elektronikoaren programan klikatzen baita.81 Beste batzuen ustez, web-orrietan klik eginez gauzatzen den kontratazioa sartuko litzateke, baina ez mezu elektroniko bidez egiten dena. Soilik kasu hauetan zerbitzu prestatzaileak “berehala” jasoko duelako onarpena. Horrela, onarpena eta bere ezagutza (edo gutxienez harrera) aldiberekoak izango dira, eta ondorioz, perfekzio momentutzat hartu daiteke onarpenaren adierazpena.82 Azken batzuentzat, berriz, ez dago batera garbi kontratazio elektronikoari egin nahi ote zaion erreferentzia, ez baitu loturarik automatikoa izateak (hau mekanikarekin lotzen den kontzeptua izanik elektronikarekin baino gehiago) gizakiak urrunetik maneiatzen dituen ekipo elektronikoekin.83 Hitzarmena 15. eta 24. artikuluak, 2010eko UNIDROIT printzipioak 1.10.2 eta 2.1.6.2. artikuluak eta UNCITRAL Lege Modeloa 15 artikulua. Laburbilduz, Espainiako legediak kontratuaren perfekzionamenduari buruzko eraentza nahasgarria jasotzen du eta ez dio merkataritza elektronikoari beharrei erantzuten. Horregatik, komenigarriagoa litzateke arauketa hori alde batera utzi eta harreraren teoria bere egitea, eredu gisa hartuz aipatutako nazioarteko legeak. Behin alderdien arteko kontratua perfekzionatua izan denean ere, legeak zenbait informazio emateko obligazioa ezartzen dio enpresariari. Espainiako araudian obligazio hori LSSI 28. artikuluan arautzen da, baina bere jatorria Merkataritza Elektronikoari buruzko Zuzentarauko 11. artikuluan du. Artikulu hauen arabera, enpresariak eroslearen onarpena jaso izana adierazteko obligazioa du, gazteleraz “acuse de recibo” gisa ezagutzen dena. Kontratazio elektronikoaren eremuan legeak izaera orokorrez ezartzen dio eskaintza egiten duenari obligazio hau. Hala ere, bi supostu salbuesten dira (LSSI 28.3 art.): bata, kontratuko bi alderdiek hala adosten dutenean, bietako inor ez bada kontsumitzaile edo erabiltzailea; eta bestea, kontratua mezu elektronikoen bidez egin denean modu esklusiboan (edo komunikazio elektroniko mota baliokide bidez). Onarpena jaso duela adierazteko bi bide alternatibo jasotzen dira legean.87 Lehenengo aukera, hartu-agiria mezu elektroniko bidez (edo onartzaileak adierazi duen helbidearen baliokidea den beste komunikazio baten bidez) bidaltzea da onarpena jaso denetik 24 orduko epean. Bigarren aukera, kontrataziorako erabili den modu berean eta kontratazio prozesua amaitu bezain pronto erakustea da, baldin eta onartzaileak hartuagiria gordetzeko aukera badu. Azken hau erosoagoa izan daiteke web-orri interaktiboen bidez egiten den kontrataziorako, esaterako, nahikoa izango baita leiho bat irekitzea berrespena adieraziz, eta informazio hori onartzaileak jasotzeko aukera izatea. Hasiera batean LSSIk zuzentarauaren arauketa bera jasotzen duela adierazi badugu ere, baieztapen hori ez da guztiz zuzena, bien artean badelako desberdintasun txiki bat. Zuzentarauko 11. artikuluan informazio gizarteko zerbitzu prestatzaile guztiei ezartzen zaie obligazioa, jasotzaileak eskaera bide elektronikoen bidez egin duenean. LSSIn, aldiz, obligazioa kontratuaren onarpenarekin lotuta dago, eta ondorioz, obligazioa izango du onarpena jasotzen duenak. Baina jakina, onarpena jasotzen duen alderdia nor den aldatu egingo da salgaiak edo zerbitzuak komertzializatzen dituenak aktibitatea nola antolatu duenaren arabera. Hau da, gerta daiteke onarpena jaso izana adierazteko obligazioa duena eroslea izatea, eta ez informazio gizarteko zerbitzu prestatzailea. Hori gertatuko da, prestatzaileak eskaintzak egin beharrean eskaintzak egiteko gonbidapenak egiten dituenean bere web-orrian. Orduan, kontsumitzailea izango da eskaintza egiten duena eta enpresaria onarpena adierazten duena. Kasu horretan, zerbitzu prestatzaileak eroslearen esku jarri beharko du aurrez aipatu dugun bi bideetako bat, erosleak bere obligazioa bete dezan.88 Doktrinak gai honen inguruan hausnartu izan du Zuzentarauko 11. artikuluan onarpena jaso izana adierazteko obligazioari eman zaion kategoriaren inguruan. Izan ere, lehen begirada batean badirudi printzipio gisa aurreikusten dela. Horrela, kontratu elektronikoaren perfekzionamendurako printzipio berri baten aurrean egongo ginateke. Ez litzakelako nahikoa izango kontratua perfekzionatzeko jasotzaileak onarpena ezagutzearekin, beharrezkoa izango litzateke azken honek onarpena jaso duela berrestea. Interpretazio hau bat etorriko litzateke ukanbeharrei printzipio izaera ematearekin. Baina aztertu behar da ea xedapena teknikoki printzipioa al den ala ez.89 Hala balitz, Europar Batasuneko estatu kideak behartuta egongo lirateke kontratu zuzenbideko printzipioak aldatzera, kontratu elektronikoaren perfekzionamenduari dagokionez. Horrela, alde batera geratuko lirateke lehen azaldutako perfekzionamendu unearen inguruko lau teoriak, eta sistema berri baten aurrean egongo ginateke, berrespenaren teoria deitu genezakeena. Honen arabera, kontratua perfekzionatzeko eskaintzaileak onarpena jaso eta ezagutzeaz gain, onarpena jaso duela adieraztean perfekzionatuko litzake kontratua. Baina abantaila horren aurrean, berrespenaren tesi hau jarraitzea Espainiako zuzenbide pribatuko printzipioen aurka joango litzateke. Eta are okerragoa dena, alderdietako baten (eskaintzailearen) esku geratuko litzateke kontratuaren perfekzionamendua, onartzailearen onarpenaren ondotik aurrez egindako eskaintzaz damutuko balitz, nahikoa izango luke onarpena jaso duela ez adieraztearekin kontratua ez sortzeko. Hori Kode Zibileko 1256. artikuluaren aurka joango litzateke, kontratuaren baliozkotasuna eta betetzea ezin baita kontratuko alderdietako baten esku utzi. Bestetik, Zuzentaraua ez da estatuen obligazioen printzipioak aldatzen dituen araua, baizik jarraitu beharreko baldintzen oinarriak ezartzen ditu. Kasu honetan, ez du zehazten onarpena jaso izana adieraztea kontratuaren perfekzionamendurako baldintza al den edo kontratua perfekzionatu ondorengo obligazioa. Horregatik, inguruabar guztiak kontuan izanda, egokiago da kontratua perfekzionatu ondorengo obligazioa dela ulertzea, eta ez kontratuaren perfekzionamendurako baldintza.90 Beraz, obligazio hau ez betetzeak ez dio eragingo kontratu-harremanaren existentziari eta kontratuaren obligaziozkotasunari. Berrespenak berme funtzioa baino ez du betetzen, kontratazioari segurtasun juridiko emanez. Hori dela eta, obligazioaren ez-betetzea izaera zibil edo administraziozko zehapenen bidez zigortua egon daiteke. Baina ez-betetzeak ez dio eragingo kontratuaren existentzia eta baliozkotasunari, kontratua lehenago perfekzionatu baita. Kontratazio elektronikoan atzera egiteko eskubidea kontsumitzaileen babeserako ezinbesteko elementu bihurtu da. Izan ere, kontratazio elektronikoan, eta orokorrean, urrunetik egiten diren kontratuetan, kontsumitzaileak ezin izaten du produktua aurrez aurre ikusi eskaera egin aurretik, eta ezin du jakin ondasunak bat egiten al duen merkatariak emandako deskribapenarekin.91 Ideia hori abiapuntutzat hartuta, Europar Batasuneko Legegileak kontsumitzailearen atzera egiteko eskubidea arautu du 2011/83/UE Zuzentarauan, eskubide honen erregulazioa Europar Batasun osorako harmonizatuz. Eskubide honen baitan, kontsumitzaileak atzera egin dezake jada perfekzionatua izan den kontratuan, eta ez du azaldu behar zein izan den kontratua bertan behera uztera bultzatu duen arrazoia, hau da, eskubidearen egikaritza guztiz librea da kontsumitzailearentzat. Gai honek kontratazio elektronikoan, eta bereziki, kontsumitzaileen babesean duen garrantziaren jakitun izanda, Kontsumitzaileen Legeak xehetasun handiz arautzen du atzera egiteko eskubidea urrunetik egindako kontratuetan. Bere erregulazioa berriki aldatua izan da 3/2014 Legearen eskutik, 2011/83/UE Zuzentaraua zuzenbide espainiarrean barneratuz. Gaur egun, KL 68-79 artikuluetan eta 102-108 artikuluetan arautzen da. Lehenengo artikulu multzoan, atzera egiteko eskubidearen eraentza orokorra ezartzen da; eta bigarrenean, urrunetik egindako kontratu eta merkataritza establezimendutik kanpo egindako kontratuetako arauketa jasotzen da. Hala ere, espainiar legegileak ez du asmatu doktrinaren itxaropenak betetzen Zuzentarauaren transposizioa egiterakoan. 3/2014 Legea onartu zenean kritika ugari azaleratu ziren atzera egiteko eskubidearen arauketa desegokitzat joz. Adituen arabera legegileak ez zuen aukera baliatu atzera egiteko eskubidearen arauketari koherentzia emateko, lege berean bi kapitulutan banatzen baita gai honen inguruko erregulazioa.92 Lege honi jarraiki atzera egiteko eskubidearen kontzeptua definituko litzateke kontsumitzaile edo erabiltzaileak kontratua efekturik gabe uzteko duen ahalmen moduan, beti ere, eskubidearen egikaritzarako ezartzen den epean kontratuko beste alderdiari jakinaraziz, bere erabakia justifikatu beharrik gabe eta penalizaziorik gabe.93 Bere helburua kontsumitzaileari azkar eta modu eraginkorrean kontratua bertan behera uzteko aukera ematea da, kontratu zuzenbidearen bide arruntak (deuseztasuna eta deusezgarritasuna) alde batera utziz, zeinak beharrezkoa duten prozedura judiziala. Horregatik esan daiteke eskubidearen funtsa arrazoi juridikoetan baino gehiago arrazoi ekonomikoetan dagoela, kontsumoa sustatzeko helburuarekin.94 Perfekzionatua izan den kontratua alderdi baten borondatearen esku uzten baita, aldebakarki eta motibaziorik gabe efektu gabe utzi dezakeelako kontratua. Hala ere, gaur egun doktrina espainiarraren gehiengoak atzera egiteko eskubidea perfekzionatutako kontratu baten gainean ematen dela onartzen badu ere95, doktrinaren zati batek defendatu izan du kontratua ez dela perfekzionatzen kontsumitzaileak atzera egiteko eskubidea egikaritzeko duen epea amaitu agortu arte.96 Hasteko, 102. artikuluak urrunetik kontratatzen duen kontsumitzaile eta erabiltzaile ororentzat onartzen du atzera egiteko eskubidea, 14 egun naturaleko epean eta legean aipatu gabeko kostu gehigarririk gabe. Gainera, eskubidearen errenuntzia inposatzen duten edo eskubidea egikaritzeagatik penalizazioak aurreikusten dituzten kontratuko klausulak deusezak izango dira. Hasiera batean, atzera egiteko eskubidea kontsumitzaile guztiei onartzen bazaie ere, 103. artikuluak salbuespenen zerrenda luzea jasotzen du. Bertan agertzen diren kontratu guztiei ez zaie aplikagarri jarraian azalduko dugun erregulazioa, besteak beste, kontsumitzaileak esandakoaren arabera pertsonalizatuak izan diren ondasunak, zerbitzu kontratuak zerbitzuaren exekuzioa burutu denean kontsumitzailearen adostasunarekin, azkar iraungitzen diren produktuenak, e.a. Kontsumitzaileak atzera egiteko eskubidea egikaritzeko epeari dagokionez, 7 eguneko epea zena, azken erreformaren bidez 14 eguneko epera zabaldu da. Baina merkatariak ez bazuen kontsumitzailea informatu atzera egiteko eskubidearen inguruan (baldintzak, epea, nola egikaritu eta inprimaki eredua) automatikoki epea 12 hilabetera zabalduko da, hasierako atzera egiteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita. Zuzentaraua onartu aurretik autore batzuen aburuz, aukerarik egokiena epea mugagabe irekita mantentzea zen kontsumitzaileak beharrezko informazioa jaso bitartean, enpresaria bere obligazioak betetzera bultzatzeko biderik eraginkorrena zelakoan. Are gehiago, ezer gutxirako balioko dio kontsumitzaileari epea luzeagoa aurreikusteak eskubidea ezagutu gabe jarraitzen badu.97 Baina ikusten denez, legegileak ez zuen aukera honen alde erabaki. Epeari dagokionez, kontsumitzailea epe barruan dabilen ala ez jakiteko, kontatzen noiz hasi jakitea ezinbestekoa da, eta legeak zenbait supostu bereizten ditu. Zerbitzu kontratua denean epea kontatzen hasiko da kontratua ospatu den egun beretik; eta aldiz, salmenta kontratuen kasuan, arau orokor gisa, kontsumitzaileak ondasunen edukitza materiala lortzen duenetik. Hala ere, salmenta kasuan supostu berezi batzuk aurreikusten dira. Kontsumitzaileak eskaera berean enkargatutako ondasun anizkunak bananduta entregatzen direnean edo hainbat piezak osatutako ondasuna denean, azken ondasuna edo pieza jasotzen denean hasiko epea kontatzen. Aldiz, epe batean zehar ondasunen entrega aldizkakoa egiten denean, lehenengo ondasuna eskuratzean hasiko da epea. Atzera egiteko eskubidea kontsumitzaile edo erabiltzearen aldebakarreko deklarazio bidez egikaritzen da. Kontsumitzaileak enpresariari bere erabakia jakinarazi behar dio epe barruan, legean bertan eranskin gisa datorren inprimakiaz baliatuz (B eranskina) edo beste modu baten adierazitako zalantzarik gabeko deklarazio bidez. Enpresariak aukera eman behar dio kontsumitzaileari adierazpena baliabide elektronikoen bidez egiteko, hau jaso izanaren adierazpena eginez euskarri iraunkorrean, esaterako, mezu elektroniko bidez (KL 106 art.). daiteke besterik gabe ondasunak itzultzearekin, hau deklarazio batez lagundu beharrik gabe. Gauza bat baita borondatea deklaratzeko modua eta bestea berau adierazi izanaren froga.98 Baina ez da argi geratzen beste deklarazio mota inplizituak baliozkoak ote diren, esaterako, ordainketa kreditu txartel bidez egin denean, kargua deuseztatzeko eskatzea. Enpresariak obligazioa du kontsumitzaileari atzera egiteko inprimaki eredua emateko, baina inprimakia web-orrian jartzea hautazkoa da. Hautazkoa den bezala kontsumitzailearentzat inprimakia erabiltzea. Gainontzekoan, nahikoa da adierazpena epe barruan egitea, enpresariak epea igaro ondoren jakiten badu ere. Baina atzera egiteko nahia adierazi izanaren eta epe barruan egin izanaren frogaren karga kontsumitzaileari dagokio. Horregatik, komenigarria da kontsumitzaileak kontuan hartzea hori, eta adierazpena euskarri iraunkorrean gordetzea. Baina kontsumitzaileak adierazpena online egin badu, eta enpresariak ez badio jaso duela baieztatu, 106.3 artikuluan ezartzen den bezala, kontsumitzaileak ez du izango frogatzeko biderik. Hortaz, kasu hau salbuespen gisa ez aurreikusi izana faltan bota du doktrinak.99 Dena den, atzera egiteko eskubidea epe barruan ez egikaritu izana, ez da oztopo izango ondoren kontratua deuseztatzeko edo suntsiarazteko zuzenbidearekin bat datozen akzioak egikaritzeko.100 Atzera egiteko eskubideak harreman kontraktuala bertan behera uzten du ex tunc efektuekin.101 Kontratuan atzera egitearen ondorio nagusia da alderdien obligazioak iraungitzen direla, eta horrekin batera, obligazio berri bat sortzen da, jasotakoa itzultzeko obligazioa. Enpresariak kontsumitzailearengandik jasotako ordainketen zenbatekoa itzuli beharko du, baita entrega gastuak ere – baina kontsumitzaileak entrega modu arrunta baino garestiagoa den beste modu bat hautatu bazuen, bere kontura izaten jarraituko du gastu gehigarriak. Enpresariak atzerapenik gabe itzuli behar du dirua, eta gehienez 14 eguneko epean.102 Gainera, justifikatutako arrazoirik gabe atzeratzen bada enpresaria, zor zaion kopuruaren bikoitza erreklamatu diezaioke kontsumitzaileak, kaltegalerengatiko ordaina jasotzeko eskubidea galdu gabe. Hala ere, enpresariak dirua atxiki ahal izango dio ondasunak jaso arte edo ondasunen itzulketaren froga izan arte, enpresaria ondasunak berak jasotzera konprometitu bada salbu. Kontsumitzailearen obligazioei dagokionez, ondasunak enpresariari itzuli behar dizkio erabakia jakinarazi duenetik 14 eguneko epean. Gainera, berari dagokio ondasunak itzultzearen gastuak (garraioa, bilgarria, e.a.) ordaintzea, salbu enpresariak bere kontura izatea onartu badu esanbidez edo obligazio hori kontsumitzaileari jakinarazi ez dionean. Kontsumitzaileak, printzipioz, ez du gauzaren balio gutxitzeaz erantzungo. Soilik erantzungo du ondasunaren ezaugarriak eta funtzionamendua aztertzeko beharrezkoa ez den erabilera edo manipulazioa egin dionean. Baina kasu honetan ere ez du erantzungo balio gutxitzeaz enpresariak ez bazuen atzera egiteko eskubidearen inguruan informatu. Beraz, ez du erantzungo gauza probatzetik eratortzen den balio galeraz, ezta gauzak jasandako kalteengatik edo galtzeagatik ere, egoera horiek ekiditeko arretaz (arreta maila ertaina baino ez galdagarri) jokatu badu.103 Azken bi kasu horiek arau orokorren bidez eraenduko dira, hau da, Kode Zibileko 1094. eta 1104. artikuluak, eta kasu bakoitzeko inguruabarren arabera baloratuko da nahiko arretarekin jokatu den ala ez. 102 Azken erreformaren aurretik, dirua itzultzeko legeak ezartzen zuen gehieneko epea 30 egunekoa zen. Ildo honetatik, Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak104 kontsumitzailearen erantzukizunaren inguruko auzi bati erantzuna ematerakoan ebatzi zuen ezin zaiola modu orokorrean kontsumitzaileari kalte-ordaina ordaintzeko obligazioa ezarri urrunetik egindako kontratu baten baitan eskuratu duen ondasuna erabiltzeagatik, hori ez datorrelako bat atzera egiteko eskubidearen helburuarekin. Izan ere, kontsumitzaileak kalte-ordaina ordaindu behar izango balu ondasuna bere edukitzapean izan duen denboran gauza erabiltzeko aukera izateagatik, soilik kalteordain hori ordainduz egikaritu ahal izango luke bere eskubidea. Auzitegiaren arabera, ondorio hori 97/7 Zuzentarauaren 6. artikuluan xedatzen denarekin eta bere helburuarekin kontraesanean egongo litzateke. Are gehiago, zuzentarauak kontsumitzaileari ematen dion hausnarketa epea askatasun osoz eta inolako presiorik gabe erabiltzeko aukera kenduko lioke. Era berean, urruneko kontratu bidez eskuratutako gauza aztertu eta probatze hutsagatik kontsumitzailea kalte-ordaina ordaintzera behartzeak ere kolokan jarriko luke atzera egiteko eskubidearen eraginkortasuna. Laburbilduz, atzera egiteko eskubidearen helburua hori bera izanik, hau da, kontsumitzaileak gauza aztertu eta probatzean erabakitzea ea bere beharretara egokitzen den ala ez, ezin daiteke onartu kontsumitzaileak eskubidea egikaritzeko aukera izateko kalte-ordaina ordaindu behar izatea. Ez dira urte asko igaro merkataritza elektronikoa herritarren bizitzara iritsi zenetik, baina badirudi geratzeko etorri zela. Geroz eta pisu gehiago ari da hartzen salmenta bolumenei dagokionez eta kontratazio teknika honen erabilpena kontsumitzaileen artean orokortzen ari da. Errealitate sozio-ekonomiko honek erronka berriak sortu ditu zuzenbidearentzat, eta egoera berrira egokitzen diren erantzunak sortzeko beharra ekarri du. Horregatik, nazioarteko nahiz estatu mailako legegileek hainbat lege eta arau onartu dituzte azken urteetan merkataritza elektronikoa arautzen. Era berean, legelariek arau horiek aztertu eta beren inguruko kritikak egin dituzte. Lan honetan zehar ikusi ahal izan dugunez, legegileek ahalegin handiak egin dituzte segurtasun juridikoa bermatzeko merkataritza elektronikoan. Arauketa hauek alderdi ahulenaren babesa izan dute helmuga, eta horrek, jakina, balorazio positiboa merezi du gure partetik. Izan ere, kontratazio mota tradizionalean kontsumitzailea desoreka egoeran aurkitzen bada enpresariarekiko, ahulezia hori are nabarmenagoa da merkataritza elektronikoan, kontsumitzaileak ez baititu ez enpresaria ez eta erosiko duen produktua ezagutzen enpresariak emandako deskribapenetatik izan ezik. Ideia hori abiapuntutzat hartuta, bat nator aldarrikatzen dutenekin ezinbestekoa dela kontratazio tradizionalean eskaintzen zaizkion baino babes neurri sendoagoak jartzea kontsumitzailearen eskuetan elektronikoki perfekzionatutako kontratuetarako . Horrela, desorekaren kontrapisu gisa aurreikusten dira aztertu ditugun zenbait neurri, hauen artean esanguratsuenak, enpresariak kontratu aurreko informazioa emateko obligazioa eta kontsumitzaileak kontratuan atzera egiteko eskubidea. Modu honetan ekidin nahi da kontsumitzailea bere beharretara egokitzen ez den kontratu baten bidez lotuta geratzea. Hasteko, legeetan erantzun gabe uzten da publiko zehaztugabeari zuzendutako komunikazio komertzialen gaia. Araudiak ez du finkatzen zein den berauen izaera, eta interpretazio desberdinen esku uzten da hauek kontratu eskaintza edo eskaintza komertzial gisa kalifikatzea. Espainiako doktrina ere guztiz zatituta dago puntu honetan, eta iritzi kontrajarriak dituzten bi korronte daude. Horregatik, espainiar legegileak bi aukeretako baten alde egin behar luke, eztabaida doktrinalari amaiera emango dion araua onartuz lehenbailehen. erregulazioa ez da inolaz ere egokia. Artikuluek hutsune asko dituzte eta interpretaziorako txoko gehiegi uzten dituzte, horien artean deigarriena, ez dela argi geratzen merkataritza elektronikoari zein erregela zaion aplikagarri. Horregatik, idazkera ilun eta desegokia alde batera utzi, eta modu argian harreraren teoria onartu beharko litzateke Espainian ere, hori izanik nazioartean zein doktrinaren iritziz merkataritza elektronikora ondoen egokitzen den irizpidea. Azkenik, merkataritza elektronikoaren aspektu desberdinak arautzen dituzten legeak bateratzeko proposatuko nuke. Lan osoan zehar ikusi ahal izan dugu arauketa lege sektorialetan barreiatuta dagoela, eta guk gehienbat, LSSI eta Kontsumitzaileen Legea izan baditugu ere hizpide, beste hainbat ere badira merkataritza elektronikoaren gai desberdinak arautzen dituztenak. Legeen sakabanaketa honek segurtasun juridikoa kaltetzen du. Hori dela eta, begi onez ikusiko nuke legeen bateratze sistematikoa burutzea. Lan horretarako, UNCITRAL erakundearen testuak proposatuko nizkioke espainiar legegileari erreferentzia gisa, bereziki, testu horien egitura sistematikoa eta argitasuna direla medio. Hau guztia dela eta, Espainiako legegileak hasitako bideari heldu behar dio, merkataritza elektronikoa erregulatuz segurtasun juridikoaren mesedetan, eta beti ere, kontsumitzailea babestuz enpresariak egin ditzakeen gehiegikerien aurrean. Baina bide horretan, oraindik pausu batzuk eman beharrean dago helmugara iritsi nahi bada. Horretarako, kontratuaren perfekzionamenduaren gaian bederen, aipatu berri ditugun puntuak hobetzetik has daiteke.
addi-cf1489692443
https://addi.ehu.es/handle/10810/16112
addi
cc-by 4.0
2015-11-17
science
Galbete Ahechu, Enara
eu
Grafiko elkarreragile eta dinamikoak estatistika ofizialetan
Eskertzak Lehenik gurasoei, Conchi Ahechu eta Antton Galbeteri, eskertu nahiko nieke haien esfortzuaren bidez ikasteko zein lanerako diziplina, borondatea eta konstantzia transmititu izana. Gurasoez gain, nire mutil-lagun eta familia guztiari eskerrak eman nahi dizkiet haien babesagatik, animoengatik eta batez ere momentu txarretan emandako laguntzarengatik, ez baita erraza lan berri batean murgildu eta aldi berean master bat aurrera eraman ahal izatea. Eustat Estatistika erakundeari, batez ere Anjeles Iztueta eta Jorge Aramendiri, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko KZAA (Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala) sailari ere eskerrak eman nahiko nizkieke nirekin kontatzeagatik proiektu honetan parte hartzeko. Proiektuaren gauzatzeari dagokionean, honen zati handi bat Igor Rodriguez Rodriguezekin elkarlanean burutu dut eta bereziki eskertu nahi diot batez ere hasieran nirekin izandako jarrera eta emandako laguntza. Ez ditut hainbeste ordu elkarrekin konpartitu ditugun lankideak ahaztu nahi. Mila esker RSAIT-en (Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldea) laborategian toki bat egiteagatik, ni hain ondo hartzeagatik eta emandako laguntzagatik. Bukatzeko, proiektuko zuzendari den Yosu Yurramendiri mila esker. I Gaien Aurkibidea V 4.1.6.1 Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizearen urte-arteko aldakuntza-tasaren ehunekoa adierazten duen Time Line grafikoa 45 4.1.6.2 Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indize gordina eta joera adierazten duen Time Line grafikoa . . . . . . . . . . . . . . . 46 4.1.7 Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. ETHI (ETR, gaztelaniazko siglak direla eta) . . . . . . 47 4.1.7.1 Euskal AEko hotel establezimenduen okupaziomailaren ehunekoaren eboluzioa lurralde historikoaren arabera adierazten duen Time Line grafikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 47 4.1.7.2 Euskal AEko hotel establezimenduen okupazioa eta joera adierazten duen Time Line grafikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 48 4.1.8 Zerbitzuen gaineko koiuntura-indizea. ZKI (ICS, gaztelaniazko siglak direla eta) . . . . . . . . . . . . . . . 49 4.1.8.1 Euskal AEko zerbitzuen gaineko koiunturaindizearen urte-arteko aldakuntza-tasaren ehunekoa adierazten duen Time Line grafikoa . . 50 4.1.8.2 Euskal AEko zerbitzuen gaineko koiunturaindize gordina eta joera adierazten duen Time Line grafikoa . . . . . . . . . . . . . . . . 51 4.1.9 Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea. EKBI (ICC, gaztelaniazko siglak direla eta) . . . . . . 51 4.1.9.1 Euskal AEko eraikuntzaren koiunturari buruzko indizearen urte-arteko aldakuntza-tasaren ehunekoa adierazten duen Time Line grafikoa 52 4.1.9.2 Euskal AEko eraikuntzaren koiunturari buruzko indize gordina eta joera adierazten duen Time Line grafikoa . . . . . . . . . . . . . . . 53 4.1.10 Eraikuntzaren kostuen indizea (EKI edo ICCE, gaztelaniazko siglak direla eta) . . . . . . . . . . . . . . . . 53 4.1.10.1 Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizearen urte-arteko aldakuntza-tasaren ehunekoa adierazten duen Time Line grafikoa . . . . . . 54 4.1.10.2 Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indize gordina eta joera adierazten duen Time Line grafikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 54 4.1.11 Kanpo-merkataritzaren estatistikak (KAMEE edo ECOMEX, gaztelaniazko siglak direla eta) . . . . . 55 Laburpena Ordenagailuek zein informatikak azken urteetan jasandako aurrerapenek eragin zuzena izan dute datuen bistaratzearen esparruan. Datuen bistaratzea delako analisi prozedurak funtsean ahalbidetzen du jasotako datuak era adierazgarrian sintetizatu edo laburtzea; datuen analisi klasikoaren osagarria da, zenbakizko kalkuluko prozeduretan oinarritua. Aipaturiko berrikuntzek, ahalbidetu dute bistaratze estatiko edo klasikoez gainera, interaktibo edo elkarreragile deritzen beste bistaratze sofistikatuago batzuk sortzen hastea. Estatistika ofizialen erakundeak, eta bereziki Eustat Euskal Estatistika Erakundea, hasiak dira informazioaren teknologia berri hauek aplikatzen, hauek eskaintzen dizkieten aukera eta berrikuntzez baliatuz egoera berrira moldatu ahal izateko. Memoria honetan, alde batetik, 2013-2014 urteetan zehar Eustatentzat sorturiko bi grafiko elkarreragile eta dinamikoak (Time Line grafikoak eta Populazio-piramide interaktibo eta dinamikoak) aipatu eta aztertuko dira eta bestalde etorkizunean mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak sortzeko alternatiben analisi sakona eta diseinu ezberdinen proposamenak egiten dira. Memoriaren lehenengo zatian aztertzen diren Time Line grafikoak eta Populazio-piramide interaktiboak Eustat Euskal Estatistika erakundeak 2 urtean zehar datuen bistaratzearen gaiaren inguruan egindako ikerketa lanetik ateratako emaitza eta ondorioetatik abiatuz garatu dira. Grafiko elkarreragile eta dinamikoak hartzen ari diren garrantziaz jabetuta eta honetako grafikoak sortu eta publikatzeko beharra ikusita Eustatek bere web orrian grafiko interaktibo gehiago gehitzeko erabakia hartu du, hurrengo pausoa mapa geografikoei loturiko bistaratzeak sortzea izango delarik. Hain zuzen, Time Line grafiko elkarreragilea lerro-, azalera- edo barradiagrama batez eta kontrol-mugikor deritzon egitura batez osaturik dago eta erabiltzaileari x-ardatzean erakutsi nahi duen balio-tartea hautatzeko aukera ematen dio, y-ardatza ere automatikoki bir-eskalatzen delarik. Populazio-piramide interaktibo eta dinamikoa funtsean populazio-piramide klasiko batean oinarrituriko bistaratze dinamiko eta elkarreragilea da, erabiltzaileari grafikoarekin jokatuz piramide tradizionaletan atera ezin dezakeen XVI Taulen Zerrenda informazioa ondorioztatzeko aukera ematen diona. Memoriaren azken zatian aztertzen diren mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak funtsean herrialde-, eskualde- zein udalerri-estatistikak erakusten dituen mapa tematiko batean oinarritzen dira, elkarrekin erlazionaturiko zenbait ikuspuntu ezberdin erakutsiz. 2 Kapitulua 1. Sarrera Estatistika ofizialak gobernuko agentziek edo beste zenbait erakunde publikok, hala nola nazioarteko erakundeek, publikaturiko estatistikak dira. Biztanleriaren inguruko arlo nagusiei buruzko informazio kualitatibo zein kuantitatiboa eskaintzen dute, zehazki, garapen sozioekonomikoari, osasunari, bizi-baldintzei, hezkuntzari eta ingurugiroari buruzkoa. Edozein mailako gobernu-agentziek, udal, erkidego eta estatu mailako administraritzak barne, sor eta zabal ditzakete estatistika ofizialak. Estatistika erakunde ofizialak orokorrean, eta Eustat bereziki, beren lurralde/herrialde edo erkidegoko gizartearen eta ekonomiaren alderdi guztiei buruzko estatistika informazioa biltzeaz, aztertzeaz eta zabaltzeaz arduratzen dira. Ordenagailuen teknologien zein interneten aurrerapenek informazio estatistikoaren difusio- edo zabaltze-metodoak erabat aldatzea eragin dute, datumultzo handiak bildu, atzitu eta analizatzeko gaitasuna izugarri handitzea eraginez. Aurrerapen hauei esker denbora gutxian era askotariko emaitza estatistikoak paperaren bidez zabaltzetik elektronikoki zabaltzera pasa gara eta informazio estatistikoaren taula zein grafiko bidezko aurkezpen-moduak nabarmenki aldatu eta erraztu dira. Gainera estatistiken erabiltzaileen eskaerakopurua igo eta estatistikak modernizatu egin dira, ikerkuntza eta garapenerako berezko ekintzak sortzea inplikatuz. Teknologia- eta teknika-estatistiko berriek informazio estatistikoa ahalik eta gehien sintetizatzea ahalbidetzen dute eta baita erabiltzaileei era bisual eta ulergarriago batean eskaintzea ere. Zentzu honetan, informatika eta ordenagailuen garapenari esker datuen sintesi- zein bistaratze-metodoen esparruan egindako aurrerapenek erabiltzaileei estatistika ofizialen emaitzak era erraz eta intuitiboago batean ulertu eta erabiltzeko aukera eman diete, estatistiken erabilgarritasuna areagotuz. Ordenagailuen zein informatikaren aurrerapenek ahalbidetu dituzten datuen difusio-metodo berrietako bat datuen bistaratzearena da. Datu estatistikoen bistaratze bat, funtsean, jasotako datuak era adierazgarrian sintetizatu edo laburtzea ahalbidetzen duen analisi-prozedura bat da, datuen analisi klasikoaren osagarria dena eta zenbakizko kalkuluko prozeduretan oinarritzen dena. Dagoeneko XVIII. mendean datu kuantitatiboen irudikapen grafikoak aurki bazitezkeen ere, informatikari esker era honetako irudikapenak ohiko eta askotan beharrezko bihurtu dira, bistaratze-teknika berriak sortzea ahalbidetu baitu. Ordenagailuei esker sortu diren metodo berrien bitartez datu-multzo handiak bistara daitezke, bistaratze elkarreragile eta dinamikoak sortuz. Zentzu honetan, estatistika ofizialen instituzioak informazioaren teknologia berriak aplikatu eta etengabe panorama berriari egokitu beharrean dira, 1.1. Helburuak 3 hauek eskaintzen dizkieten aukera eta berrikuntzez baliatuz. Internet bera analisirako tresna erabilgarri eta oso eraginkorra bihurtu da eta horregatik Estatistika ofizialetako instituzio askok, horien artean Eustat, interneterako bidea hartu dute, informazioa kanpora komunikatzeko lehen kanala edo hedabidea izan dadin. Interneten zentraturiko publikaziora pasatzea ez dirudi gauza harrigarria, kontuan hartuta erabiltzaileen eskariaren eta web-ean publikatzearen kostu-eraginkortasunaren malgutasuna. Internetek eta datuen bistaratzerako kode irekiko metodo zein tresna berriek eskaintzen dituzten aukerek datuak atzitu eta interpretatzeko era berriak sortzea ahalbidetu dute. Tresna berri hauek estatistika ofizialek duten informazioaren aberastasuna mota guztietako erabiltzaileengana iristea ahalbidetzen dute. Ez dira aurkezpenerako tresna soilak; datuak esploratu eta interpretatzeko era berriak eskaintzen dituzte eta baita hipotesiak sortzeko ere, erabiltzaileari haiekin elkar-eragitea ahalbidetuz. Era honetako bistaratzeen artean grafiko dinamikoak (denboran zehar ematen diren aldaketak erakusten dituztenak), elkarreragileak (erabiltzaileari datuekin jolastu eta “galderak” eginez informazioa ateratzeko aukera ematen diotenak) eta analisi estatistiko estandarra, grafikoak eta mapak integratzen dituzten bistaratze espazialak dira azken urteetan oihartzun handiena izaten ari direnak. Datu-bistaratzearen esparruan emandako aldaketek, Estatistika erakundeei metodologia eta produkzio-estatistikoaren estrategiak birplantearazi dizkiete. Hain zuzen, horietako askoren helburuetako bat informazio estatistikoa era argi eta ulergarrian zabaltzea da. Horretarako datu estatistikoen bistaratzearen ikerkuntzan esfortzu handiak egiten ari dira, erabiltzaileek datuak era dinamiko eta interaktiboan azter eta erabil ditzaten. 1.1 Helburuak Master tesi honetan azaltzen den proiektua bi zatitan banatuta dago. Lehenengoak dagoeneko Eustateko web orrian ikusgai dauden Time Line motako grafiko zein populazio-piramide elkarreragileen gauzatzea (ikus 4. eta 5. kapituluak) izan du helburu. Bigarrena, ordea, oraindik aztertze-fasean dago eta mapei elkarturiko bistaratzeei buruzkoa da (ikus 7. kapitulua). Proiektuaren helburu orokorra aipaturiko motetako grafikoak sortzeko Eustatek API propio bat gauzatzea da. Honela, Eustat izeneko paketea sortu da, JavaScript programazio lengoaiaren bidez. Zehazki, memoria honetan azaltzen den proiektuaren lehen zatia Igor Rodriguez Rodriguezekin elkarlanean burutu da, aspektu matematikoak eta informatikoak uztartzen dituenez informatikari batek matematikari baten ga- 4 Kapitulua 1. Sarrera beziak beteko zituela iritzita eta alderantziz. Hain zuzen, lehen zati honek hiru helburu garrantzitsu ditu. Lehenengoak Time Line motako grafikoen zein populazio-piramide elkarreragileen diseinua hartzen du barne, hau da, grafikoen koloreak, tamainak, posizioak eta orokorrean grafiko bakoitzaren osagaiak eta beren egitura. Bigarren helburua era honetako grafikoen automatizazioarena da. Ez da nahikoa era honetako grafikoak irudikatzeko API propioa sortzearekin; Eustateko koiunturako eragiketetako arduradunak aipaturiko grafikoak sortzeko gai izan behar dira. Prozesu honen automatizaziorako R programazio-lengoaia erabili da. Hain zuzen, EustatTimeLine eta EustatPyramid izeneko R-ko paketeak sortu dira, grafiko-mota bakoitza sortzeko R-ko funtzioak biltzen dituztenak (ikus 6. kapituluko 6.2 atala). Azken helburua sorturiko Eustat paketea zein R-ko EustatTimeLine eta EustatPyramid paketeak Eustateko zerbitzarian instalatzea da (ikus 6. kapituluko 6.4 atala). Proiektuaren bigarren zatiaren helburua mapa tematiko elkarreragile eta dinamikoen garapenerako aukera edo alternatiben analisia burutzea da, estatistika ofizialetako beste erakundeek dagoeneko erabiltzen dituzten bistaratzeetan oinarrituz (ikus 7. kapitulua). Behin analisia egin eta aukera ezberdinak aztertu ondoren hurrengo pausoa Eustateko arduradunekin batera era honetako grafikoen diseinua zehaztu eta inplementatzea izango litzateke. 1.2 Aurrekariak Memoria honetan erakusten den lanaren lehen urratsek 2010-2012 urteetan zehar Eustat Euskal Estatistika Erakundean egindako ikerketa lanean dute jatorria. Denboraldi horretan zehar proiektu honen egileari Datuen Bistaratzearen gaiaren inguruan lan egiteko beka bat eman zitzaion eta horrez gain EHUko KZAA-rekin aholkularitzarako bi kontratu sinatu ziren (EHUko erregistroan 2011.0109 eta 2012.0072 kodea dutenak), Yosu Yurramendi ikerlari nagusia izanik. Bekan zehar egindako lanean oinarrituta, etorkizunean garatzeko grafiko elkarreragile eta dinamikoen oinarriak ipini ziren, lehenengo aldiz era honetako grafiko batzuk Eustateko web-ean gehitzeaz gainera. Bekan egindako lana abiapuntutzat hartuz eta Eustateko web orrian grafiko elkarreragile eta dinamiko gehiago sortzeko beharra ikusita 2013. eta 2014. urteetan beste bi kontratu sinatu ziren Eustat eta KZAA-ren artean (2013.0312 eta 2014.0226 kodedunak, EHUko erregistroan), berriro ere Yosu Yurramendi ikerlari nagusi izanik eta proiektu honen egilea eta Igor Rodriguez Rodriguez ikerlari kontratatuak (2013/10/10 deialdiko 268/13 eta 269/13 PIC-ak, hurrenez hurren). Bekan zehar egindako lanetatik, proiektu honetan garatu diren grafikoak 1.2. Aurrekariak 5 sortzeko oinarriak ezartzen lagundu dutenak eta abiapuntutzat hartu direnak aipatuko dira, [4] eta [5] lanetan oinarrituz. Hain zuzen, 2012.urtean lehen aldiz Eustateko web orrian 3 motako grafiko elkarreragile eta dinamikoak gehitu ziren [6]: Time Line motako grafikoak (ikus 1.2 irudia), Motion Chart motako grafikoak (ikus 1.3 irudia) eta Google Earth/Google Maps bidezko bistaratzea (ikus 1.4 irudia). Lehenengo biak sortzeko Google Visualization API [7] deritzon tresna erabili zen eta hirugarrena sortzeko Google Earth/Google Maps [8] [9]. Bi tresnak erabilerrazak eta emaitza onak ematen dituztenak badira ere, ez dira kode irekikoak eta Eustat bezalako erakunde batentzat egunetik egunera alda edo desager daitekeen tresna batekiko menpekotasuna izatea ez da egoera ideala. ˆ Populazio-piramide estatikoak. Populazio-piramide estatikoak populazioaren banaketaren adierazpen grafikoak dira, sexuaren eta adinaren araberakoak. Grafikoki barra horizontalez osaturiko maiztasunen histograma bikoitz batean dautza, bien artean adinak edo adin-taldeak adierazten direlarik. Gizonezkoei dagozkien datuak urdinez eta ezker aldean adierazi ohi dira eta emakumezkoei dagozkienak arrosaz edo morez eta eskuin aldean (ikus 1.1 irudia). Irudia 1.1: 2020 urteko Euskal AEko biztanleriaren proiekzioaren piramide bakuna eta kategorikoa (goian), eta 3 lurralde historikoetako piramide bakunak (behean) Hain zuzen, populazio-piramide estatikoa mugimendua zein interakzioa duten bistaratze sofistikatuago baten oinarria da, populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoena. Azken hau funtsean populazio-piramide tradizional batean datza, 5. kapituluan sakonago ikusiko den moduan. ˆ Time Line motako grafikoak. Denborazko serieak bistaratzeko egokia den grafiko estatiko (lerro-, azalera- edota barra-diagrama) batez 6 Kapitulua 1. Sarrera eta “slider” edo kontrol-mugikor deritzon egitura batez eratuta daude. Kontrol-mugikorrak denborazko seriea adierazten duen grafikoa denbora-tarte batean zentratzeko aukera ematen dio erabiltzaileari, grafikoa automatikoki bir-eskalatuz. Honela, grafiko elkarreragile hau aldi berean denborazko serie bat baino gehiago irudikatzeko egokia da. Aukera ezberdinak eskaintzen ditu, denbora-tarte batean zentratzeko aukeraz gain, aurrerago azalduko direnak (ikus 4. kapitulua). Irudia 1.2: ECOMEXaren (Euskal AEko kanpo-merkataritzaren estatistikak) eboluzioaren Time Line grafikoa (Google Visualization APIa erabiliz) ˆ Motion Chart motako grafikoak: Datuak bost dimentsio ezberdinetan aztertzeko aukera ematen duen grafiko dinamikoa da. Erabiltzaileak erabaki dezake zein bost aldagai aztertu nahi dituen, hauek direlarik egin beharreko aukerak: x eta y ardatzetako aldagaiak, denbora neurtuko duen aldagaia (sarrerako fitxategian datorrena) eta burbuilen tamaina eta kolorea zehaztuko duten aldagaiak. Datuak denboran zehar aztertuz, grafiko honek beste grafiko tradizional batzuetan ikus ezin daitezkeen joera eta ereduak identifikatzeko aukera ematen du, interpretazioa erraztu eta grafikoarekin jolasteko beste zenbait tresna eskaintzeaz gainera. ˆ Google Earth bidezko bistaratzea: Espaziozko datuak bistaratzeko mapei elkartutako grafikoak erabiltzen dira. Eustateko web orrian egun aurki daitekeen datu geografikoen bistaratzea Euskal AEko zentsu sekzioen tipoei buruzkoa izan da. Hain zuzen Euskal AEko zentsu sekzioen tipoen analisi faktorial anizkoitz bat eta sailkapen bat egin ondoren, 1.2. Aurrekariak 7 Irudia 1.3: “2020 Europa adierazleak” egiturazko adierazleen Motion Chart grafikoa hauek tipotan sailkatu dira, bakoitza bere ezaugarri nagusien arabera deskribatuz [10]. Behin tipoak lortuta, emaitzak Google Earth-en bidez bistaratu ahal izateko kmz motako fitxategi bat sortu da. Sortutako kmz fitxategia irekitzean Euskal AEko mapa koloreztatua agertzen da, zentsu sekzio bakoitza dagokion tipoaren arabera koloreztatuta egonik. Gainera, edozein zentsu sekzioren gainean sakatzean hari buruzko informazioa duen elkarrizketa-koadroa agertzen da, “data brushing” efektua, alegia. Horrez gain, Google Earth-ek berak eskaintzen dituen beste zenbait aukera eskaintzen ditu. 7. kapituluan era honetako bistaratzeen egitura ezberdinak eta izan ditzaketen ezaugarriak landuko dira. Irudia 1.4: Euskal AEko zentsu sekzioen tipoen analisiaren irudikatzen duen Google Earth bidezko bistaratzea 10 Kapitulua 2. Artearen egoeraren azterketa Teknologiaren zein ordenagailuen aurrerapenei esker azken urteetan sorturiko bistaratze elkarreragile eta dinamikoek Estatistika Erakundeei etengabe panorama berrira egokitu beharra eragin diete, teknika berri horiek erabili eta aplikatzen dituzten bistaratzeak sortzea bultzatuz. Beraz, Estatistika erakundeak eta bereziki Eustat aipaturiko grafiko elkarreragileak sortzeko API propio bat garatu eta grafikoen sortze prozesua automatizatu beharrean dira. Gaiaren izaeragatik artearen egoera artikuluetan oinarritu beharrean, dagoeneko Estatistika Erakundeek inplementatu eta erabiltzen dituzten grafiko elkarreragileetan oinarritu da alde batetik, eta bestalde mota honetako grafikoak sortzeko sarean erabilgarri dagoen software libre eta dohainekoaren azterketan. 2.1 Zenbait estatistika erakunderen grafiko elkarreragile batzuk 7. kapituluko 7.3 atalean aztertuko dira zehaztasun osoz mapei elkarturiko bistaratze elkarreragileak; horregatik atal honetan ez dira kontuan hartu. Insee, Frantziar Estatistika erakundeak, mota honetako grafikoak biltzen dituen “grafiko elkarreragileak” atala gehitzen du bere web orrian [11]: ˆ Populazio-piramide dinamiko eta elkarreragilea. Bistaratze hau, funtsean, populazio-piramide dinamiko batean oinarritzen da, hau da, urte askotako populazio-piramideak sortu eta animazio bat egitean. Animazio hori kontrolatzeko, erreprodukziorako botoiak gehitzen dira piramidearen azpian. Horrez gain, beste zenbait aukera eskaintzen ditu bistaratze honek, elkarreragile bihurtzen dutenak, hala nola emakume eta gizonen arteko aldea piramidean islatzeko aukera, edota sagua piramidearen gainean jartzean aukeraturiko adinari dagokion informazioa (populazio totala, gizonezko zein emakumezko kopurua eta sexu-ratioa) zein gizonezko eta emakumezkoen aldeak erakusten dituen barra diagrama berezi bat (barren ordez gizonezko eta emakumezkoen bi irudi erakusten dituena) bistaratzeko aukera. Horrez gain, aukera dago populazioa 3 adin-tartetan banatu eta horiei dagokien informazioa aztertzeko; behin tarteak hautatuta horiei dagokien informazioa erakusten duen taula eguneratuko da eta baita tarte bakoitzeko populazioaren ehunekoa adierazten duen barra-diagrama ere. Azkenik bistaratzearen goi-eskuin partean populazioaren eboluzioa bistaratzeko lerro-diagrama 2.1. Zenbait estatistika erakunderen grafiko elkarreragile batzuk 11 gehitzen da. Bai hau eta bai adin-tarteak aztertzen dituen barra diagrama interaktiboki aldatzen dira erreprodukziorako botoiak sakatzen direnean. ˆ Inflazioaren simuladorea. Kontsumorako prezioen indizearen kalkulua herrialde bateko kontsumoan garrantzitsuak diren ondasun eta zerbitzu guztiak kontuan hartuz egiten da. Etxe bakoitzean inflazioak duen eragina bere kontsumo-patroiaren araberakoa da, hau da produktuetan gastatzen duen diru-kantitatearen araberakoa. Hain zuzen, grafiko elkarreragile hau, funtsean, 2000ko urtarriletik aurrera kontsumorako prezioen indizea erakusten duen lerro-diagrama batean oinarritzen da. Aukera ematen du norberaren kontsumo-patroia sartuz indize pertsonalizatu bat sortu eta bere bilakaera ikusteko, produktu-talde garrantzitsuenen indizeen aldaketak erakusteaz gain. Alde batetik, indize pertsonalizatua kalkulatzeko, produktu bakoitzaren pisua zehaztu daiteke, norberaren kontsumo ohituren arabera eta indize pertsonalizatuaren kurba lerro-diagraman gehituko da, kontsumorako prezioen indizearekin batera. Bestalde produktu taldeen pisuak zehaztu daitezke. Horrez gain, produktu-talde garrantzitsuen indizeak kontsumorako prezioen indizearekin alderatzeko aukera ematen du. Kasu guztietan, arratoia lerro diagramaren gainean jarriz, puntu horri dagokion data eta indizearen balioa erakusten du. Destatis, Alemaniako Estatistika erakundeak, grafiko elkarreragileei dedikaturiko atalean hurrengoak gehitzen ditu [12]: ˆ Inflazio-pertsonalaren kalkulagailua. Frantsesek erabiltzen dutenaren oso antzekoa da; 2005eko urtarriletik kontsumorako prezioen indizea erakusten duen lerro-diagrama batean oinarritzen da eta aukera ematen du norbere indize pertsonalizatua sortu eta pisuen eragina grafikoki bistaratzeko. ˆ Populazio-piramide elkarreragilea. Frantsesenaren antzera, funtsean populazio-piramide elkarreragile batean oinarritzen da. Ezberdintasuna honek prospekzioak irudikatzen dituela da, berauek egiteko teknika hautatzeko aukera eskaintzeaz gain. Aurrekoaren aldean honek ez du ez populazioaren eboluzioa adierazten duen lerro-diagrama, ez aukeraturiko adin-tarteen barra-diagrama eta ez arratoia adin baten gainera hurbiltzean gizonezko eta emakumezkoen ehunekoak adierazteko Inseek duen barra-diagrama “berezia” erakusten. Australian Bureau Of Statistics, Australiako Estatistika erakundeak, hurrengo grafiko elkarreragileak gehitzen ditu bere web orrian [13] 12 Kapitulua 2. Artearen egoeraren azterketa ˆ Google Motion Chart grafikoa. Eustatek dagoeneko bere web-orrian gehituta duen grafiko-mota hau datuak bost dimentsio ezberdinetan (x eta y aldagaiak, denbora, burbuilen tamaina eta kolorea) aztertzeko aukera ematen duen grafiko dinamiko eta elkarreragilea da. Informazio gehiagorako ikus 1.go kapituluko 1.2 atala eta bereziki 1.3 irudia. ˆ Barra-diagrama dinamikoa. Barra-diagrama elkarreragile honek Australiako estatu eta lurraldeen populazioaren bilakaera aztertzeko aukera ematen du. Barra bakoitzak dagokion estatu edo lurraldearen populazioa adierazten du eta grafikoaren azpian dauden erreprodukziorako botoiei esker populazioaren bilakaera adierazten duen animazioa sortzen da. ˆ Populazio-piramide dinamiko eta elkarreragilea. Populazio-piramidea Frantsesek zein alemanek erabiltzen dutena bezalakoa da, koloreak gora behera. Aurrekoekiko ezberdintasuna estatu edo lurralde bat aukeratu eta horri dagokion bistaratzea sortzeko aukera da. Aurrekoek ez bezala, honek ez du adin-tarteak aukeratu eta aztertzeko aukera eskaintzen. Beste estatistika erakunde askok erabiltzen dituzte mota honetako grafikoak eta batzuek, hala nola, Eurostat Europar Estatistika Erakundeak, aipaturiko grafikoak konbinatuz bistaratze elkarreragile oso sofistikatu eta eraginkorrak sortzen dituzte. 2.2 Grafiko elkarreragileak sortzeko software libre eta dohainekoa Grafikoak sortzeko JavaScript liburutegi libre eta dohaineko asko eskuragarri badaude ere, batzuk azkar baztertu dira, beharrezkoak diren baldintzetako baten bat ez betetzeagatik. 2.1 taulan zehazten dira azterturiko liburutegiak [14] eta ea proiektuak eskatzen dituen ezaugarriak betetzen dituzten edo ez. 2.1 taula behatuta, liburutegi ezberdinak baztertu egin dira, eskaturiko baldintzaren bat betetzen ez zutelako. Hasiera batean liburutegi asko baztertu dira populazio-piramideak sortzeko aukera eskaintzen ez dutelako, hain zuzen, gRapha¨el, Dojo, Elycharts, Flot, flotr2, JSXGraph, Morris eta Rickshaw. Horietako gehienek (gRapha¨el liburutegiak izan ezik) barradiagrama horizontalak sortzea ahalbidetzen dutenez, posible izango litzateke berauek sortzeko programetatik abiatuz populazio-piramideak sortzeko programak moldatzea, baina beste liburutegi batzuek populazio-piramideak 2.2. Grafiko elkarreragileak sortzeko software libre eta dohainekoa 13 sortzeko aukera eskaintzen dutenez horiek erabiltzea erabaki da. Populaziopiramide elkarreragileak sortzeko erabilitako programak ere moldatu diren arren, egindako aldaketak beste kasuan baino askoz txikiagoak izan dira. Behin lehen bazterketa eginda, Protovis liburutegia baztertu egin da, eskaturiko baldintzetako bi ez betetzeagatik. Alde batetik, arratoia grafikoetara gerturatzean zein arratoiaz grafikoan klikatzean ez du erantzun interaktiborik ematen eta bestalde liburutegi honen bidez sorturiko grafikoak ez dira Internet Explorer 8 eta aurreko bertsioekin bistaragarriak. Geratzen diren 3 liburutegiek eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituzte, baina D3.js eta nvd3 delakoen bidez sortutako grafikoak ez dira Internet Explorer 8 bidez bistaragarriak (Aight erabili ezean). Hain zuzen, Aight delakoa D3.js edota nvd3 liburutegiak, besteak beste, IE 8 eta bertsio zaharragoetan ondo funtzionatzea ahalbidetzen duen tresnen bilduma da. Bestalde, nvd3 liburutegia D3.js liburutegian oinarritua dago eta horregatik eta lehenengoa osoagoa dela iritzita bigarrena baztertu egin da. Beraz, aipaturiko bazterketak egin ondoren, D3.js eta jqPlot liburutegien artean bigarrena aukeratu da, sortu beharreko grafikoek “slider” edo kontrol-mugikor deritzan kontrol egitura bat behar baitute eta jQuery deritzan liburutegiak, hain zuzen jQuery UI delakoak (ikus 3.3.3 atala) “slider” egoki bat eskaintzen baitu eta errazagoa baita jqPlot liburutegiari moldatzea. 16 Kapitulua 3. Baldintza orokorrak eta erabilitako lengoaia Hirugarren kapitulu honetan Eustatek aurrez finkaturiko baldintza orokorrak aipatzeaz gainera, Eustat paketea sortzeko erabili den lengoaia eta programazio orokorra zehazten dira. 3.1 Eustatek aurrez finkaturiko baldintza orokorrak Jarraian Eustatek proiektua gauzatu aurretik finkaturiko baldintzak zehazten dira: ˆ Eustat eta Eusko Jaurlaritzaren garapen informatikoko estandarrak jarraitu eta errespetatzea. ˆ Planteamendu eleanitza (euskara, gaztelania eta ingelesa). ˆ Nabigatzaile guztietan (Internet Explorer 8+, Firefox, Google Chrome, Safari, Opera, Android, iOs) ikusi ahal izatea. ˆ Grafikoak 1024 x 768 pixeleko pantaila-bereizmenean ikusi ahal izatea. ˆ Grafikoen eskalatze automatikoa. ˆ Bistaratu beharreko denborazko eskalaren aukeraketa, bai hasieran eta bai prozesuan zehar. ˆ Etiketa eta elementu grafikoen moldatze eta kokapenerako malgutasuna. ˆ Elementu grafiko ezberdinen (barra-diagramak, lerro-diagramak...) konbinazioa. ˆ Datuen eta grafikoaren kodearen arteko menpekotasunik eza. ˆ Erabilerraztasunerako arauak eta errekerimenduak errespetatzea. 3.2 Hasierako oztopoak eta egindako saiakera ezberdinak Grafikoak sortzeko tresna eta metodologia egokia topatu aurretik, zenbait saiakera egin dira, arrazoi ezberdinak direla eta Eustatek ontzat eman ez dituenak. 3.2. Hasierako oztopoak eta egindako saiakera ezberdinak 17 Grafikoen irudikapenerako (Time Line motako grafikoen kasurako) lehen prototipoa Java bidez garatu zen. Era honetan sorturiko Time Line grafikoek izan beharreko aukera guztiak bazituzten ere, bere exekuzioa Eustaten simulatzean arazoak sortu ziren. Sorturiko bertsioa Eustateko zerbitzarian instalatu zen zegozkion probak egiteko eta haien estandarrak eta erabilerraztasunerako arau eta errekerimenduak errespetatzen ez zituela iritzita aukera hau baztertu egin zuten. Hain zuzen, web-eko orrialde batetik moduluari deitzean erabiltzaileari Java instalatzeko eskatzen zitzaion eta behin instalatuta, aplikazioa firmaturik ez zegoenez, segurtasun-ohar bat zuen mezua agertzen zen. Eustat-eko web orriak erabiltzaileentzat erabilerraza eta gardena izan behar duenez, hau da, bistaratzeko inolako software gehigarriren instalaziorik eskatu behar ez duenez, ezinezkoa zen erabiltzaileari aipaturiko segurtasun-oharra agertzea. Era horretako segurtasun mezua agertzea ekiditeko, Eustateko web orriarekiko integrazioa zerbitzari-mailakoa izan beharko luke. Eustateko aplikazio zerbitzaria Microsoft-ena denez, hori egin ahal izateko Java aplikaziozerbitzaria instalatu eta .Net kodea Javarekin integratu beharko litzateke. Baina Eustateko informatika zerbitzuko arduradunei aipaturiko konponbidea ez zitzaien egokiena iruditu, bi aplikazio-zerbitzari instalatuta izateak suposatuko lukeen kostuagatik eta moduluaren integraziorako garapen gehigarria egiteko beharragatik. Guzti hau kontuan hartuta, proiektua garatzeko lengoaia egokiena JavaScript zela kontsideratu zen. Alde batetik, batez ere web orri dinamikoak sortzeko erabiltzen den lengoaia delako eta bestalde, teknikoki programaziolengoaia interpretatua denez ez delako beharrezkoa programak konpilatzea exekutatu ahal izateko. Beste hitzetan, JavaScript bidez idatziriko programak edozein nabigatzailetan proba daitezke zuzenean, bitarteko-prozesuen beharrik gabe. Bestalde, Eustat-ek jarririko beste baldintza bat nabigatzaile guztietan ikusi ahal izatea izan zen. Horrek arazo bat sortzen du, grafiko elkarreragile eta dinamikoak sortzeko tresna ezberdinek canvas deritzen egiturak edo Svg deritzenak erabiltzen baitituzte eta Internet Explorer-8k ez baititu ez lehenengoak ez bigarrenak ezagutzen. Hala ere, badaude era horretako egiturak Internet Explorer 8 bidez bistaratzeko zenbait liburutegi, hala nola excanvas deritzana (ikus 6. kapituluko 6.1.2.1 azpiatala). Baldintza hori dela eta (ez zen hasieran zehazturiko baldintza izan, baizik eta behin proiektua martxan zegoenean) Rickshaw paketea erabiliz egindako lana baztertu behar izan zen eta jqPlot paketea aukeratu zen aurrera jarraitzeko. 18 Kapitulua 3. Baldintza orokorrak eta erabilitako lengoaia 3.3 Grafikoen programaziorako erabilitako JavaScript liburutegiak 3.3.1 jQuery jQuery [15] aukera asko eskaintzen dituen JavaScript liburutegi txiki eta azkarra da. HTML elementuekin elkar-eragiteko era erraztea, DOM zuhaitza manipulatzea, gertaerak erabiltzea, animazioak garatzea eta AJAX teknikaren bidez web orriei interakzioa gehitzea ahalbidetzen du. Hain zuzen, jQuery JavaScript liburutegi erabiliena da. 3.3.1.1 Lizentzia jQuery software askea eta kode irekikoa da, MIT eta GNU GPL lizentziek arautua eta beraz proiektu libre zein pribatuetan erabil daitekeena. jQuery-k, beste zenbait liburutegik bezala, JavaScript-en oinarrituriko funtzionalitate asko eskaintzen ditu eta liburutegi honen berezko funtzioak erabiliz emaitza handiak lor daitezke denbora eta espazio gutxian. 3.3.1.1.1 MIT lizentzia Dohaineko softwarearen lizentzia, Massachusetts-eko Teknologia Institutuan (MIT) sortua. Lizentzia permisiboa da, software jabetzaren berrerabilpena baimentzen duena, baldin eta lizentziadun softwarearen kopia guztiek MIT Lizentziaren terminoen kopia bat badute. Lizentzia honen oinarrizko mezua hurrengoa da: “libre zara kode hau nahi duzun bezala erabiltzeko”. GNU GPL lizentziarekin bateragarria da, motza, sinplea eta ulerterraza. 3.3.1.1.2 GNU GPL lizentzia GNU GPL lizentzia softwarearen munduan gehien erabiltzen den lizentzia da eta bukaerako erabiltzaileei (pertsonak, erakundeak, konpainiak) softwarea erabili, aztertu, konpartitu (kopiatu) eta moldatzeko baimena ematen die. Helburua GPL lizentziadun softwarea librea dela aitortzea eta erabiltzaileen askatasun horiek murrizten dituzten jabetze-saiakeretatik babestea da. Lizentzia hau Richard Stallman Free Software Foundation-eko (FSF) fundatzaileak sortu zuen GNU proiekturako. 3.3.1.2 Bertsioa Proiektu honetan jQuery 1.9.1 bertsioa erabiltzen da. 3.3. Grafikoen programaziorako erabilitako JavaScript liburutegiak 19 3.3.2 jqPlot liburutegia jqPlot Chris Leonellok sortutako plugin libre eta dohainekoa da [16]. JavaScript lengoaia erabiliz sortua, grafiko elkarreragileak sortzea ahalbidetzen du, canvas html5 etiketa erabiliz. 3.3.2.1 Sarrera jqPlot 2009. urte hasieran sortu zen, web aplikazioetarako egokia zen grafiko elkarreragileen pakete baten bila aritu ondoren. Flash-en oinarrituriko aukerak edo oso garestiak ziren, edo lizentzia oso murriztaileak zituzten edo ez zituzten beharrezko ezaugarriak eskaintzen. Gainera garatze prozesuan beste programazio lengoaia bat eta zenbait programazio tresna gehitzea eskatzen zuten. Behin aukera hau baztertuta, HighCharts eta Flot bezalako JavaScript paketeak aztertu ziren, garatzaileentzat erabilerrazak zirenak baina beharrezko ezaugarri asko eskaintzen ez zituztenak eta lizentzia aldetik zenbait murrizketa zituztenak. Guzti hori ikusita jQuery-n oinarrituriko plugin berri bat sortzea erabaki zen eta horrela jaio zen jqPlot. Berau sortzea posible egin zuen komunitateari mesedea bueltatzeko asmoz, kode irekiko dohaineko proiektu moduan sortu zen. 3.3.2.2 Erabilera baldintzak jqPlot erabili ahal izateko, ezinbestekoa da jQuery (jqPlot-en zenbait osagaik jQuery 1.4 bertsioa edo berriagoak eskatzen dituzte). Horrez gain, beharrezkoak dira baita ere jqPlot jQuery plugina eta jqPlot css fitxategia. Internet Explorer 9-tik beherako bertsiotan bistaratu ahal izateko excanvas script-a ere gehitu behar da (ikus 3.3.2.4 atala) . Hain zuzen, canvas elementua HTML5-en parte da eta 2Dko formen eta bit-mapa motako irudien irudikapen dinamiko eta programagarria ahalbidetzen du. Canvas bidezko irudikapena paper batean margotzea bezalakoa da; azkarra, eraginkorra eta erraza. Canvas elementuak ez du memoria gehigarririk behar, soilik elementua bera eta elementuarekin berarekin elkar-eragiten egon ezean, ez du cpu baliabide osagarririk behar. 3.1 irudian ikus daitezke gehitu beharreko plugin eta fitxategiak. 3.3.2.3 jqPlot APIa jqPlot-ek era askotako grafiko elkarreragileak (lerro-diagramak, barra-diagramak, sektore-diagramak, populazio-piramideak...) sortzeko aukera ematen du. 20 Kapitulua 3. Baldintza orokorrak eta erabilitako lengoaia Irudia 3.1: jqPlot erabili ahal izateko gehitu beharreko plugin eta fitxategiak Horretarako aukera asko eskaintzen ditu; alde batetik grafikoaren itxura definitzeko aukerak, hala nola, ardatzak, legenda edo serieen itxura, eta bestalde grafiko ezberdinak sortzeko elementu grafikoen adierazle eta pluginak (ikus 3.3.2.3.2, 3.3.2.3.3 eta 3.3.2.3.4 atalak). 3.3.2.3.1 Grafikoak sortzeko funtzioa jQplot erabiliz grafiko bat sortu ahal izateko, erabiltzaileak $.jqplot funtzioari dei egin behar dio. Funtzio honek hurrengo parametroak onartzen ditu: ˆ target: grafikoaren identifikatzailea. ˆ data: irudikatu nahi d(ir)en seriea(k) d(it)uen bektorea. ˆ options: grafikoaren aukerak (ikus 3.3.2.3.2 atala). 3.3.2.3.2 Grafikoak sortzeko aukera erabilgarrienak Jarraian jqPlot-ek eskaintzen dituen aukeretatik proiektu hau gauzatzeko erabili direnak eta beren parametro eta ezaugarriak deskribatuko dira era laburrean. 3.3.2.3.2.1 Ardatzak ˆ Aukerak: Proiektu honetan gauzatu diren grafikoen ardatzak sortzeko erabilitako jqPlot aukerak 3.1 taulan definitzen dira. Zehaztu ez diren aukerek balio lehenetsiak hartzen dituzte, beraz hauek ere taulan gehitu dira. ˆ Notazioa: axes izeneko objektu baten barruan definitzen dira, grafikoaren aukerak definitzen dituen options delakoaren hasieran. Zehaztasun gehiagorako ikus 3.2 irudia. ˆ Ardatz motak: – x-ardatza. 2 x-ardatz daude: xaxis eta x2axis. 22 Kapitulua 3. Baldintza orokorrak eta erabilitako lengoaia Irudia 3.2: jqPlot-eko axes parametroa. Adibidea 3.3.2.3.2.5 Grafikoak irudikatzeko eremua ˆ Aukerak: jqPlot-en bidezko grafikoak irudikatzen diren eremuak berak izan ditzakeen ezaugarriak 3.3 taulan definitzen dira. ˆ Notazioa: grid objektuaren barruan definitzen dira, grafikoaren aukerak definitzen dituen options delakoaren barruan. Zehaztasun gehiagorako ikus 3.4 irudia. 3.3.2.3.2.6 jqPlot ˆ Aukerak: $.jqplot-i deia egitean bueltatzen duen plot objektua. Erabiltzailearen aukeren analisia kontrolatzen du, azpi-objektuen irudikapena (ardatzak, legenda, izenburua, seriea) eta grafikoa beraren aurkezpena. 3.4 taulan aipatzen dira aukera erabilienak. 24 Kapitulua 3. Baldintza orokorrak eta erabilitako lengoaia Irudia 3.3: jqPlot-eko series parametroa. Adibidea 3.3.2.3.3.2 $.jqplot.CanvasGridRenderer Grafikoak irudikatzeko eremua kontrolatzeko jqPlot adierazle lehenetsia. ˆ Aukerak: Adierazle honek ez dauka aukera gehigarririk, grafikoak irudikatzeko eremuak (grid) eskaintzen dituenez gain. 3.3.2.3.3.3 $.jqplot.LinearAxisRenderer Ardatzak irudikatzeko jqPlot adierazle lehenetsia, zenbakizko ardatzak sor- 30 Kapitulua 3. Baldintza orokorrak eta erabilitako lengoaia Mugikorrei dagokienean, gailu moderno guztietan bistara daitezke canvas elementuak, hain zuzen, iOS Safari 3.2+, Android Browser 2.1+ eta Opera Mobile 10.0+ nabigatzaileetan. 3.3.2.5 Lizentzia jqPlot kode irekiko proiektu duala da, MIT eta GPL lizentziek arautua. Norbera libre da bere proiektuari hoberen doitzen zaion lizentzia aukeratzeko. 3.3.2.6 Bertsioa Proiektu honetan jqPlot-en 1.0.8 bertsioa erabili da. 3.3.3 jQuery UI jQuery UI jQuery framework-arentzat sorturiko osagai-liburutegia da [17], web aplikazioak sortzeko plugin, aplikazio txiki edo widwet-ak eta efektu bisualen multzoa gehitzen diona. 3.3.3.1 Moduluak Liburutegiak 4 modulu ditu: nukleoa, interakzioak, widwet edo aplikazio txikiak eta efektuak. 3.3.3.1.1 Nukleoa Gainontzeko moduluek erabiltzeko oinarrizko funtzioak biltzen ditu. 3.3.3.1.2 Interakzioak Elementuei portaera konplexuak gehitzen dizkie, besteak beste elementuak hautatu, dimentsioa aldatu edo ordenatzeko gaitasuna. 3.3.3.1.3 Widget edo aplikazio txikiak UI motako kontrolen multzoa da. Kontrol bakoitzak aukera-multzo konfiguragarri bat du eta css estiloak aplika dakizkieke. Kontrol asko eskaintzen baditu ere, proiektu honetan erabili dena azalduko da atal honetan, “slider” edo kontrol-mugikorra, alegia. Eskaintzen diren “slider” edo kontrol-mugikor ezberdinen artean “Range slider” deritzana aukeratu da. Hau zuzen horizontal (edo bertikal batez) eta bi eskuz osaturik dago eta bi eskuen artean dagoen balio-tartea da, hain zuzen, aukeraturik dagoena (ikus 3.5 irudia). 3.3. Grafikoen programaziorako erabilitako JavaScript liburutegiak 31 Irudia 3.5: jQuery UI-ko “Range slider” motako kontrol-mugikorra 3.3.3.1.4 Efektuak Trantsizio animatuak eta elkarrekintzak sortzeko erraztasunak gehitzen dituen API-a. 3.3.3.2 Erabilera jQuery UI JQuery-ko beste edozein luzapen bezala erabiltzen da: nahikoa da dagokion orrialdean .js motako fitxategiak gehitzea. Kontuz, lehenik jQuery liburutegia agertu behar da eta ondoren gainontzekoak, 3.6 irudian ikus daitekeen bezala. Irudia 3.6: jQuery UI-ren erabileraren adibidea 3.3.3.3 Bateragarritasuna jQuery jQuery UI liburutegiak bi bertsio ditu: ˆ Estable: jQuery 1.6+ bertsioetarako. ˆ Legacy: jQuery 1.3.2+ bertsioetarako. Nabigatzaileak Nabigatzaile moderno guztiekin bateragarria: Internet Explorer 6.0+, Mozilla Firefox 3+, Safari 3.1+, Opera 9.6+ eta Google Chrome. 3.3.3.4 Lizentzia MIT eta GNU GPL lizentziek arautua. 3.3.3.5 Bertsioa Proiektu honetan jQuery UI -ren 1.11.0 bertsioa erabili da. 32 Kapitulua 3. Baldintza orokorrak eta erabilitako lengoaia 4.1. Time Line motako grafikoak. Definizioa eta diseinua 35 Laugarren kapitulu hau Time Line motako grafikoetan zentratzen da. Alde batetik diseinua eta aukerak aipatzen dira eta bestalde sorturiko lehen bertsioarekiko (1.go kapituluko 1.2 atalean aipatua) berrikuntzak. 4.1 Time Line motako grafikoak. Definizioa eta diseinua Time Line deritzon grafikoa denborazko serieak bistaratzeko egokia den grafiko estatiko (lerro- azalera- edota barra-diagrama) batez eta “slider” edo kontrol-mugikor deritzon egitura batez eratuta dago. Kontrol-mugikorrak denborazko seriea adierazten duen grafikoa denboratarte batean zentratzeko aukera ematen dio erabiltzaileari, grafikoa automatikoki bir-eskalatuz. Honela, grafiko elkarreragile hau aldi berean denborazko serie bat baino gehiago irudikatzeko egokia da, batez ere denbora-serieak luzeak direneko kasurako. Aukera ezberdinak eskaintzen ditu denbora-tarte batean zentratzeko aukeraz gain, aurrerago azalduko direnak. Programatu diren Time Line motako grafikoek Eustateko koiunturako eragiketa ezberdinetako denborazko serieak irudikatzeko helburua dute. Horregatik, kasu bakoitzean denborazko serieek adierazten dituzten datuen izaeraren araberakoak izan dira grafikoen diseinuak, 3 motako grafikoak programatu direlarik: ˆ Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line grafikoa ˆ Lerro- eta azalera-diagrama baten konbinazioan oinarrituriko Time Line grafikoa ˆ Lerro- eta barra-diagrama baten konbinazioa oinarrituriko Time Line grafikoa Jarraian, Time Line motako grafikoak egokitu zaizkien Eustateko koiunturako eragiketa ezberdinak zehaztuko dira, irudikatu diren serie-motak aipatuz eta aukeraturiko grafikoa zehaztuz. 4.1.1 Hiruhileroko kontu ekonomikoak. HKE (CET, gaztelaniazko siglak direla eta) Hiru hileroko Kontu Ekonomikoak eragiketak Euskal AEko urteroko Kontu Ekonomikoei buruzko datuak aurreratzen ditu. Horretarako, hilero edo hiru hilean behin aztertzen diren adierazle ekonomikoen informazio lagungarria erabiltzen da. Eragiketa honetan hiru eratako grafikoak eskaintzen dira: 36 Kapitulua 4. Time Line motako grafikoak 4.1.1.1 Euskal AEko BPGren urte arteko aldakuntza tasaren ehunekoa aztertzen duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line motako grafikoa. Serie guztiek ezaugarri bera irudikatzen dute nahiz eta zonalde ezberdinetako datuak erakutsi; horregatik serie guztiei izaera bera eman zaie eta serie luzeak direnez lerroen bitartez adierazi dira. ˆ Serieak: 4.1 irudian ikus daitekeen moduan, grafikoan hiru serie irudikatzen dira, hain zuzen: – Euskal AE: urdinez eta gainontzeko serieak baino lodiago. – Estatua: laranjaz. – Europar Batasuna-28: berdez. – Euro Zona-18: gorriz. – AEB: arrosaz. Irudia 4.1: HKE(CET) 2014/05/16-ko prentsa oharrean argitaraturiko Time Line motako grafikoa (lerro-diagraman oinarritua) ˆ Datu-mota: hiruhileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: 2010eko lehen hiruhilekotik irudikatzen den azken datura arte, 2014ko lehen hiruhilekora arte, hain zuzen. 4.1. Time Line motako grafikoak. Definizioa eta diseinua 37 4.1.1.2 Euskal AEko BPGren urte arteko eta hiruhileko arteko aldakuntza-tasak aztertzen dituen Time Line grafikoa Era honetako bi grafiko programatu dira: (a) Euskal AEko aldakuntza-tasak soilik aztertzen diren grafikoa (b) Euskal AEko aldakuntza-tasei Espainiar estatukoak ere gehitzen zaizkien grafikoa ˆ Grafiko-mota: (a) eta (b) kasuetan lerro- zein barra-diagramak konbinatzen dituen Time Line motako grafikoa sortu da, izaera desberdineko serieak irudikatzen baitira (hiruhileko arteko eta urte arteko aldakuntza-tasak, hain zuzen). ˆ Serieak: 4.2 irudian ikus daitekeen moduan, (a) grafikoan 2 serie irudikatzen dira eta (b) grafikoan (a) grafikoko serieei beste bi gehitzen zaizkie. Hain zuzen, (a) grafikoko serieak hurrengoak dira: – Hiruhileko arteko tasak: Urdin turkesaz margoturiko barra. – Urte arteko tasak: Kolore laranja argidun lerroa. Aldiz, (b) grafikoan hurrengo serieak erakusten dira: – Euskal AE. Hiruhileko artekoa: Urdin turkesaz margoturiko barra. – Euskal AE. Urte artekoa: Kolore urdin iluneko lerroa. – Espainia. Hiruhileko artekoa: Laranja argiz margoturiko barra. – Espainia. Urte artekoa: Kolore laranja iluneko lerroa. ˆ Datu-mota: hiruhileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: (a) grafikoa hasieran irudikatzen den denbora-tarte osoan zentratzen den bitartean, (b) grafikoa 2007ko lehenengo hiruhilekotik irudikatzen den azken datura arteko denbora-tartean zentratzen da hasieran. 4.1.1.3 Euskal AEko BPGren indize gordina eta ziklo-joera irudikatzen duen lerro-diagrama motako Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: lerro-diagraman oinarrituriko Time Line grafikoa. Irudikatzen diren bi serieek datu bera erakusten dute (batak datu gordina eta besteak joera) eta serieak luzeak dira, horregatik biak elementu berdinaren bidez irudikatzen dira, lerroen bidez, hain zuzen. 38 Kapitulua 4. Time Line motako grafikoak (a) HKE (CET) 2014/05/02-ko prentsa oharrean argitaraturikoa (b) HKE (CET) Bina lerro eta barra osaturikoa. Oraindik ez da Eustateko web orrian argitaratu Irudia 4.2: CET eragiketako lerro eta barraz osaturiko Time Line grafikoak 4.1. Time Line motako grafikoak. Definizioa eta diseinua 39 ˆ Serieak: 4.3 irudian ikus daiteke era honetako grafiko baten itxura. Joerak irudikatzen dituzten grafiko guztien kasuan, grafikoaren serieen egitura bera da, hain zuzen: – Indize orokor gordina: urdinez. – Joera: laranjaz, aurreko lerroa baino zertxobait lodiago. Irudia 4.3: HKE (CET) eragiketako joera adierazten duen Time Line grafikoa. Eustateko web orrialdean argitaratua ˆ Datu-mota: hiruhileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: Indize orokorrak eta joerak adierazten dituzten grafiko guztiak bezala, irudikatzen den denbora-tarte osoan zentratzen da hasieran. 4.1.2 Biztanleria jardueraren arabera. BJA (PRA, gaztelaniazko siglak direla eta) Biztanleriaren Jardueraren arabera sailkatzeko Inkesta eragiketa informazioiturri etengabea da Euskal AEko lan-indarraren ezaugarri eta dinamikaz. Gai askoren inguruko informazioa biltzen da, hala nola, okupazio-tasarena (grafikoetan erakutsiko dena). Eragiketa honetan grafiko bakarra eskaintzen da, 4.1.2.1 azpiatalean zehaztuko dena, hain zuzen. 40 Kapitulua 4. Time Line motako grafikoak 4.1.2.1 Euskal AEko 16-64 urte bitarteko biztanleen okupaziotasaren ehunekoa adierazten duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line motako grafikoa. Grafikoa osatzen duten 3 serieek okupazio-maila adierazten dute eta oso luzeak dira, beraz hiruak lerroen bitartez irudikatu dira. ˆ Serieak: 3 seriez osatuta dago, 4.4 irudian ikus daitekeenez: – Guztira: gainontzeko bi serieak irudikatzen dituzten lerroek baino lodiera handiagoa duen lerro urdin batez irudikatzen den seriea. – Gizonak: lerro laranja batez irudikaturiko seriea. – Emakumeak: lerro berde batez irudikaturiko seriea. Irudia 4.4: BJA (PRA) 2014/01/17-ko prentsa oharrean argitaraturiko Time Line motako grafikoa ˆ Datu-mota: hiruhileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: irudikatzen den denbora-tarte osoan zentratzen da hasieran. 4.1.3 Industri produkzioaren indizea. IPI Industri produkzioaren indizea (IPI) koiunturako adierazlea da, industriako balio erantsi gordinaren bolumenak faktoreen kostutan izandako bilakaera neurtzen duena. Egutegiaren eraginak (lanegun eta festa egun kopurua) zuzendutako Industri Produkzioaren Indizeak urte artean konparatzeko moduko datuak eskaintzen ditu; hil arteko konparazioetarako, berriz, Industri 4.1. Time Line motako grafikoak. Definizioa eta diseinua 41 Produkzioaren Indize desestazionalizatua erabiltzen da (urtebete baino txikiagoko aldiko gorabeheren eragina zuzenduta) Eragiketa honetan bi eratako grafikoak eskaintzen dira: 4.1.3.1 Euskal AEko industri produkzioaren indizearen urte-arteko aldakuntza tasaren ehunekoa adierazten duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line grafikoa. Serie guztiek ezaugarri bera adierazten dute, bakoitzak industriatalde bati dagokiona, horregatik haiek irudikatzeko lerroak erabiltzen dira. ˆ Serieak: 4.5 irudian ikus daitekeen moduan, hauek dira grafikoan irudikatzen diren bost serieak: – Indize orokorra: urdinez eta gainontzeko serieak baino lodiago. – Kontsumo-ondasunak: laranjaz. – Ekipo-ondasunak: berdez. – Bitarteko ondasunak: gorriz. – Energia: arrosaz. Irudia 4.5: IPI 2014/07/04-ko prentsa oharrean argitaraturiko Time Line motako grafikoa ˆ Datu-mota: hileko datuak. 4.1. Time Line motako grafikoak. Definizioa eta diseinua 43 4.1.4.1 Euskal AEko industria prezioen indizearen urte-arteko aldakuntza-tasaren ehunekoa adierazten duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line grafikoa (4.1.3.1 azpiataleko grafikoko serie berdinak dituena). ˆ Serieak: 4.7 irudian ikus daitekeen moduan, grafikoak IPI eragiketari dagokion grafikoaren egitura berdina dauka. Irudia 4.7: IPRI 2014/06/24-ko prentsa oharrean argitaraturiko Time Line motako grafikoa ˆ Datu-mota: hileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: 2012ko urtarriletik irudikatzen den azken datura arte. 4.1.4.2 Euskal AEko industri prezioen indize gordina eta joera irudikatzen duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line grafikoa. ˆ Serieak: 4.1.1.3 azpiatalean azterturiko grafikoaren egitura berdina (ikus 4.8 irudia) ˆ Datu-mota: hileko datuak. 44 Kapitulua 4. Time Line motako grafikoak Irudia 4.8: IPRI eragiketako joera adierazten duen Time Line grafikoa. Eustateko web orrialdean argitaratua ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: Denbora-tarte osoa. 4.1.5 Txikizkako merkataritzaren indizea. BMIt (ICm, gaztelaniazko siglak direla eta) Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt) eragiketak sektoreko merkataritzaren eta pertsonalaren bilakaeraren koiunturako adierazlea ematen du. Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren arabera hiru herrialde historikoetako merkataritza-establezimenduen aukeraketa bateko pertsonal okupatuan eta guztizko salmenten bolumenean oinarritzen da. Modu ez-zuzen batean kontsumo pribatuaren adierazle gisa erabil daiteke. Kasu honetan, grafiko bakarra eskaintzen da, indize gordina eta joera irudikatzen dituena hain zuzen. 4.1.5.1 Euskal AEko txikizkako merkataritzaren indize gordina eta joera irudikatzen dituen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line grafikoa. ˆ Serieak: 4.1.1.3 azpiatalean azterturiko grafikoaren egitura berdina (ikus 4.9 irudia) 4.1. Time Line motako grafikoak. Definizioa eta diseinua 45 Irudia 4.9: BMIt (ICm) eragiketako joera adierazten duen Time Line grafikoa. Eustateko web orrialdean argitaratua ˆ Datu-mota: hiruhileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: Denbora-tarte osoa. 4.1.6 Azalera handietako merkataritzaren indizea. AHMI (ICGS, gaztelaniazko siglak direla eta) Azalera Handietako Merkataritzaren Indizearen (AHMI) eragiketak azalera handietako merkataritza sektoreko salmenten eta enplegatu-kopuruaren bilakaerari buruzko koiunturako adierazlea ematen du. Hau da, 2.500m2-ko edo hortik goragoko azalera duten saltokiei buruzko azterketa da. Informazioa herrialde historikoen arabera zabaltzen da, 2002 urteaz geroztik. Eragiketa honi dagozkion bi grafiko programatu dira: 4.1.6.1 Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizearen urte-arteko aldakuntza-tasaren ehunekoa adierazten duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line grafikoa. Serie luzeak direnez eta guztiek ezaugarri bera irudikatzen dutenez, baina bakoitzak produktu ezberdinei dagokiena, denak irudikatzeko aukeratu den elementua lerroa da. 46 Kapitulua 4. Time Line motako grafikoak ˆ Serieak: grafikoa osatzen duten serieak hurrengoak dira, 4.10 irudian ikus daitekeen bezala: – Indize orokorra: gainontzekoak baino lodiagoa den lerro urdin baten bidez irudikatzen da. – Janariak: lerro laranja baten bidez adierazia. – Gainerako produktuak: lerro berde baten bidez adierazia. Irudia 4.10: AHMI (ICGS) 2004/06/25-eko prentsa oharrean argitaraturiko Time Line grafikoa ˆ Datu-mota: hileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: azken bi urteak (2012ko maiatzetik 2014ko maiatzera). 4.1.6.2 Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indize gordina eta joera adierazten duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line motako grafikoa. ˆ Serieak: 4.1.1.3 azpiatalean azterturiko grafikoaren egitura berdina (ikus 4.11 irudia) ˆ Datu-mota: hileko datuak. 4.1. Time Line motako grafikoak. Definizioa eta diseinua 47 Irudia 4.11: AHMI (ICGS) eragiketako joera adierazten duen Time Line grafikoa. Eustateko web orrialdean argitaratua ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: Denbora-tarte osoa. 4.1.7 Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. ETHI (ETR, gaztelaniazko siglak direla eta) Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestak honako hotel-establezimendu hauetako okupazioari buruzko estatistika-informazioa eskaintzen du: EAEko hotelak, ostatuak eta landetxeak (nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak). Inkestaren bidez aldagai nagusi hauek lortzen dira: bidaiarien kopurua, igarotako gauen kopurua, batez besteko egonaldia eta okupazio-maila, plazak eta logelak kontuan hartuta. Emaitzak, oro har, Lurralde Historikoetakoak izaten badira ere, aldagai batzuetan beste lurraldeeremu txikiagoetako (eremu geografikoak) datuak ere ateratzen dira. Eragiketa honetarako Time Line motako bi grafiko ezberdin sortu dira: 4.1.7.1 Euskal AEko hotel establezimenduen okupazio-mailaren ehunekoaren eboluzioa lurralde historikoaren arabera adierazten duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: lerro-diagraman oinarrituriko Time Line grafikoa. Bertan irudikatzen diren lau serieak oso luzeak dira eta ezaugarri berdina adierazten dute (batek Euskal AEko datu orokorrak adierazten ditu eta 48 Kapitulua 4. Time Line motako grafikoak gainontzekoek hiru Lurralde Historikoetakoak). Horregatik, aipaturiko serieak irudikatzeko lerroak erabili dira. ˆ Serieak: 4.12 irudian ikus daitekeen bezala, grafiko hau hurrengo serieek osatzen dute: – Euskal AE: gainontzekoak baino lodiagoa den lerro urdin baten bidez irudikatzen da. – Araba/ ´Alava: lerro laranja baten bidez adierazia. – Bizkaia: lerro berde baten bidez adierazia. – Gipuzkoa: lerro gorri baten bidez adierazia. Irudia 4.12: ETHI (ETR) 2014/06/20-ko prentsa-oharrean argitaraturiko Time Line grafikoa ˆ Datu-mota: hileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: 2013ko urtarriletik irudikatzen den azken datura arteko denbora-tartea. 4.1.7.2 Euskal AEko hotel establezimenduen okupazioa eta joera adierazten duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line motako grafikoa. 4.1. Time Line motako grafikoak. Definizioa eta diseinua 49 Irudia 4.13: ETHI (ETR) eragiketako joera adierazten duen Time Line grafikoa. Eustateko web orrialdean argitaratua ˆ Serieak: 4.1.1.3 azpiatalean azterturiko grafikoaren egitura berdina (ikus 4.13 irudia) ˆ Datu-mota: hileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: Denbora-tarte osoa. 4.1.8 Zerbitzuen gaineko koiuntura-indizea. ZKI (ICS, gaztelaniazko siglak direla eta) Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI) eragiketak Euskal AEko zerbitzuen sektoreko salmenten eta langile okupatuen bilakaerari buruzko koiunturaizaerako adierazle-multzoa eskaintzen du, bai termino nominaletan, bai errealetan. Guztirako eta azpisektoreen arabera kalkulatzen da, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalari (JESN 2009) jarraituz, Euskal AErako eta lurraldeka. Egutegiaren eraginak (lanegun eta festa egun kopurua) zuzendutako Zerbitzuen Koiunturako Indizeak urte artean konparatzeko moduko datuak eskaintzen ditu; hiruhilekoen arteko konparazioetarako, berriz, Zerbitzuen Koiunturako Indize desestazionalizatua erabiltzen da (urtebete baino txikiagoko aldiko gorabeheren eragina zuzenduta) Aurreko kasu gehienetan bezala, eragiketa honetarako ere bi grafiko ezberdin sortu dira: 50 Kapitulua 4. Time Line motako grafikoak 4.1.8.1 Euskal AEko zerbitzuen gaineko koiuntura-indizearen urtearteko aldakuntza-tasaren ehunekoa adierazten duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: lerro-diagraman oinarrituriko Time Line grafikoa. Bertan irudikatzen diren hiru seriek ezaugarri bera adierazten dute, nahiz eta bakoitzak zerbitzu bati dagokiona irudikatu, horregatik kasu guztietan lerroak erabili dira. Momentu honetan serie motzak dira baina hiruhilero datu berriak gehitzen zaizkienez denbora gutxian asko luzatuko dira. ˆ Serieak: 4.14 irudian ikus daiteke grafikoaren zein berau osatzen duten serieen itxura: – Indize orokorra: gainontzekoak baino lodiagoa den lerro urdin baten bidez irudikatzen da. – Merkataritza: lerro laranja baten bidez adierazia. – Bestelako zerbitzuak: lerro berde baten bidez adierazia. Irudia 4.14: ZKI (ICS) 2014/05/29-ko prentsa-oharrean argitaraturiko Time Line grafikoa ˆ Datu-mota: hiruhileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: denbora-tarte osoa. 4.1. Time Line motako grafikoak. Definizioa eta diseinua 51 4.1.8.2 Euskal AEko zerbitzuen gaineko koiuntura-indize gordina eta joera adierazten duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line motako grafikoa. ˆ Serieak: 4.1.1.3 azpiatalean azterturiko grafikoaren egitura berdina (ikus 4.15 irudia) Irudia 4.15: ZKI (ICS) eragiketako joera adierazten duen Time Line grafikoa. Eustateko web orrialdean argitaratua ˆ Datu-mota: hiruhileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: Denbora-tarte osoa. 4.1.9 Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea. EKBI (ICC, gaztelaniazko siglak direla eta) Eraikuntzaren Koiunturaren Indizea (EKBI) koiunturako adierazlea da, Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko produkzioaren eta enplegu kopuruaren bilakaera neurtzen duena. Informazio-unitateak eraikuntzako lanak egiten dituzten enpresak dira. Egutegiaren eraginak (lanegun eta festa egun kopurua) zuzendutako Industri Produkzioaren Indizeak urte artean konparatzeko moduko datuak eskaintzen ditu; hiruhilekoen arteko konparazioetarako, berriz, Industri Produkzioaren Indize desestazionalizatua erabiltzen da (urtebete baino txikiagoko aldiko gorabeheren eragina zuzenduta) 52 Kapitulua 4. Time Line motako grafikoak 4.1.9.1 eta 4.1.9.2 azpiataletan zehazten dira sorturiko bi Time Line grafikoak: 4.1.9.1 Euskal AEko eraikuntzaren koiunturari buruzko indizearen urte-arteko aldakuntza-tasaren ehunekoa adierazten duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line grafikoa. Bakoitza sektore batean zentratu arren, hiru serieek ezaugarri bera irudikatzen dutenez eta luzeak direnez lerroak erabili dira. ˆ Serieak: grafikoan irudikatzen diren serieak hurrengoak dira: – Indize orokorra: gainontzekoek baino lodiera handiagoa duen lerro urdin baten bidez irudikatzen da. – Eraikuntza: lerro laranja baten bidez irudikatzen da. – Obra zibila: lerro berde baten bidez irudikatzen da. Irudia 4.16: EKBI (ICC) 2014/06/04-ko prentsa-oharrean argitaraturiko Time Line grafikoa ˆ Datu-mota: hiruhileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: 2010eko lehen hiruhilekotik azken datura arteko denbora-tartea. 4.1. Time Line motako grafikoak. Definizioa eta diseinua 53 4.1.9.2 Euskal AEko eraikuntzaren koiunturari buruzko indize gordina eta joera adierazten duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line motako grafikoa. ˆ Serieak: 4.1.1.3 azpiatalean azterturiko grafikoaren egitura berdina (ikus 4.17 irudia) Irudia 4.17: EKBI (ICC) eragiketako joera adierazten duen Time Line grafikoa. Eustateko web orrialdean argitaratua ˆ Datu-mota: hiruhileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: Denbora-tarte osoa. 4.1.10 Eraikuntzaren kostuen indizea (EKI edo ICCE, gaztelaniazko siglak direla eta) Eraikuntzaren Kostuen Indizea (EKI) eragiketak bitarteko kontsumoen kostuaren eta lan-eskuaren kostuen koiunturako bilakaeraren neurri estatistikoa eskaintzen du; beste faktorerik ez da aintzat hartzen eta Euskal AErako da. Indizeak moneta-aldagaien deflakzioa ahalbidetzen du, erkidegoko deflaktatzaileekin. Baita ere, sektoreko kostuen jarraipena errazten du; sektorearen parte-hartzea euskal ekonomian garrantzitsua da. 4.1.10.1 eta 4.1.10.2 azpiataletan zehazten dira sorturiko bi Time Line grafikoak: 54 Kapitulua 4. Time Line motako grafikoak 4.1.10.1 Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizearen urte-arteko aldakuntza-tasaren ehunekoa adierazten duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line grafikoa (4.1.9 azpiataleko grafikoan irudikatzen diren serie berdinak dituena). ˆ Serieak: 4.18 irudian ikus daitekeen moduan, grafikoak EKBI (ICC) eragiketari dagokion grafikoaren egitura berdina dauka. Irudia 4.18: EKI (ICCE) 2014/05/28-eko prentsa oharrean argitaraturiko Time Line motako grafikoa ˆ Datu-mota: hileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: bi urte; kasu honetan 2012ko apiriletik 2014ko apirilera (irudikatzen den azken datua). 4.1.10.2 Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indize gordina eta joera adierazten duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line motako grafikoa. ˆ Serieak: 4.1.1.3 azpiatalean azterturiko grafikoaren egitura berdina (ikus 4.19 irudia) 4.1. Time Line motako grafikoak. Definizioa eta diseinua 55 Irudia 4.19: EKI (ICCE) eragiketako joera adierazten duen Time Line grafikoa. Eustateko web orrialdean argitaratua ˆ Datu-mota: hileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: Denbora-tarte osoa. 4.1.11 Kanpo-merkataritzaren estatistikak (KAMEE edo ECOMEX, gaztelaniazko siglak direla eta) Kanpo-merkataritzako Estatistika (KAMEE) eragiketaren informazio-iturri nagusiak Administrazio Agiri Bakarreko (AAB) datuak eta Europar Batasuneko estatu kideen arteko ondasun-trukeei buruzko estatistika-datuak biltzeko sistema (INTRASTAT) dira. Eragiketa honekin Euskal AEn jatorria edo destinoa duten eta kanpo-merkataritzan aritzen diren enpresen merkatal fluxuak ezagutzen dira, eta erkidegoa Europako testuinguruan kokatzen da. Informazioa merkatal fluxuen eta hiruhilekoen arabera ere eskaintzen da, herrialde historiko bakoitzerako. Eragiketa honetarako bi Time Line motako grafiko sortu dira, 4.1.11.1 eta 4.1.12.2 azpiataletan adierazten den bezala. 4.1.11.1 Euskal AEko merkataritzaren urte-arteko aldakuntza-tasaren ehunekoa aztertzen duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line motako grafikoa. Bi serieak luzeak direnez eta aldakuntza-tasak adierazten 56 Kapitulua 4. Time Line motako grafikoak dituztenez, egokiena biak irudikatzeko lerroak erabiltzea da. ˆ Serieak: 4.20 irudian ikus daitekeen moduan, grafikoa bi seriez osatuta dago, hain zuzen: – Esportazioak: urdinez ilunez adierazia. – Inportazioak: granatez adierazia. Irudia 4.20: KAMEE (ECOMEX) 2014/05/28-ko prentsa oharrean argitaraturiko Time Line grafikoa (lerro-diagrama motakoa) ˆ Datu-mota: hiruhileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: 2010eko lehen hiruhilekotik irudikatzen den azken datura arte, 2014ko lehen hiruhilekora arte, hain zuzen. 4.1.11.2 Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera (milioi eurotan) aztertzen duen Time Line motako grafikoa ˆ Grafiko-mota: lerro- zein azalera-diagramak konbinatzen dituen Time Line motako grafikoa sortu da. Azken finean, azalera-diagrama bat koloreztaturiko lerro-diagrama bat da (hain zuzen, lerroaren eta y=0 zuzenaren arteko azalera koloreztatua duena) eta nahiz eta bost serieen izaera oso antzekoa den, saldoen serieari garrantzia berezia emateko asmoz azalera moduan irudikatu da. 4.1. Time Line motako grafikoak. Definizioa eta diseinua 57 ˆ Serieak: 4.21 irudian ikus daitekeenez, grafikoa osatzen duten serieak hurrengoak dira: – Esportazioak: kolore urdin argidun lerroa. – Esportazioak joera: kolore urdin iluneko lerroa. – Inportazioak: izokin koloreko lerroa. – Inportazioak joera: kolore granatedun lerroa. – Saldoak: berde ilunez koloreztaturiko azalera. Irudia 4.21: KAMEE (ECOMEX) 2014/05/28-ko prentsa oharrean argitaraturiko Time Line motako grafikoa (lerro eta azalerak konbinatuz osaturikoa) ˆ Datu-mota: hileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: irudikatzen den denbora-tarte osoan zentratua. 4.1.12 Kanpo-merkataritzaren prezioen indizea (BUI edo IVU, gaztelaniazko siglak direla eta) Kanpo Merkataritzaren Prezioen Indizea (BUI) eragiketak Unitate Balioaren Indizeak sortzen ditu, gutxi gora behera homogeneoak diren ondasun desberdinetako multzoen gaineko prezioen indizeak, Euskal AEn inportazioen eta atzerrira egiten diren esportazioen prezioen bilakaera neurtu ahal izateko. Eragiketa honetarako ere Time Line motako bi grafiko ezberdin programatu dira, jarraian ikus daitekeenez: 58 Kapitulua 4. Time Line motako grafikoak 4.1.12.1 Euskal AEko unitate balioaren indizearen urte-arteko aldakuntza-tasaren ehunekoa aztertzen duen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line motako grafikoa. Bi serieek aldakuntza-tasa luzeak adierazten dituztenez, elementu berarekin irudikatzen dira, lerroekin. ˆ Serieak: 4.22 irudian ikus daitekeen moduan, grafikoa bi seriez osatuta dago, hain zuzen: – Esportazioak: urdinez ilunez adierazia. – Inportazioak: granatez adierazia. Irudia 4.22: BUI (IVU) 2014/06/27-ko prentsa oharrean argitaraturiko Time Line grafikoa ˆ Datu-mota: hiruhileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: grafikoa irudikatzen den denbora-tarte osoa. 4.1.12.2 Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizearen eboluzioaren joera aztertzen duen Time Line motako grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line grafikoa (4.1.6.1 azpiataleko grafikoan irudikatzen diren serie berdinak dituena). 4.1. Time Line motako grafikoak. Definizioa eta diseinua 59 ˆ Serieak: 4.23 irudian ikus daitekeen moduan, grafikoak KAMEE (ECOMEX) eragiketako 4.1.11.1 grafikoak duen egitura berdina dauka. Irudia 4.23: BUI (IVU) eragiketako joera adierazten duen Time Line grafikoa. Eustateko web orrialdean argitaratua ˆ Datu-mota: hiruhileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: denbora-tarte osoa. 4.1.13 Jaiotzak (JAIE edo ENAC, gaztelaniazko siglak direla eta Biztanleriaren eta biztanleriak denboran duen bilakaeraren analisi demografikoa, era dinamikoan begiratuta, demografiako eragiketa estatistikoen bidez egiten da. Eragiketa horien eguneraketa iturri nagusiak Erregistro Zibilak dira, zentsuen araberako administrazio-erregistro mota bat, alegia. Jaiotzen Estatistikak (JAIE) bizilekua Euskal AEn duten biztanleek izandako semealaben jaiotzei buruzko informazioa gaurkotzen du, jaiotzak edozein tokitan gertatu direla ere. 4.1.13.1 azpiatalean zehazten da eragiketa honetarako programaturiko grafiko bakarraren itxura eta egitura. 4.1.13.1 Euskal AEn erregistratuta dauden eta Euskal AEn bizi den ama batengandik bizirik jaioak irudikatzen dituen Time Line grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line grafikoa, bi serieek, luzeak izanik, jaiotzak adierazten baitituzte (batek 60 Kapitulua 4. Time Line motako grafikoak bizirik jaiotakoen kopurua eta besteak joera). ˆ Serieak: 4.24 irudian ikus daitekeenez, grafikoa osatzen duten serieak hurrengoak dira: – Bizirik jaioak: kolore urdin iluneko lerroa. – Joera: bizirik jaiotakoak irudikatzen dituen lerroak baino lodiera handiagoa duen lerro laranja. Irudia 4.24: JAIE (ENAC) 2014/05/30-eko prentsa oharrean argitaraturiko Time Line motako grafikoa ˆ Datu-mota: hileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: azken 15 hilabeteak; kasu honetan, 2012ko urritik 2013ko abendura. 4.1.14 Ezkontzak (EZKE edo EMAT, gaztelaniazko siglak direla eta Ezkontzen Estatistikak (EZKE) bizilekua Euskal AEn dutenen ezkontzakopuruaren inguruko informazioa gaurkotzen du, ezkontzak edozein tokitan ospatu direla ere. 4.1.14.1 azpiatalean zehazten da eragiketa honetarako programaturiko grafiko bakarraren itxura eta egitura, 4.1.13.1 azpiataleko grafikoaren oso antzekoa dena. 4.1. Time Line motako grafikoak. Definizioa eta diseinua 61 4.1.14.1 Bizilekua Euskal AEn dutenen ezkontzak irudikatzen dituen Time Line motako grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line grafikoa, bi serieek ezkontzak adierazten baitituzte (batek ezkontza-kopurua eta besteak joera). ˆ Serieak: grafikoa hurrengo bi serieek osatzen dute, 4.25 irudian ikus daitekeenez: – Ezkontzak: lerro urdin ilun batez irudikatua. – Joera: ezkontzak irudikatzen dituen lerroa baino lodiagoa den lerro laranja baten bidez irudikatua. Irudia 4.25: EZKE (EMAT) 2014/05/21-eko prentsa oharrean argitaraturiko Time Line motako grafikoa ˆ Datu-mota: hileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: azken 15 hilabeteak; kasu honetan, 2012ko urritik 2013ko abendura. 4.1.15 Heriotzak (HERE edo EDEF, gaztelaniazko siglak direla eta Biztanleriaren Mugimendua taldearen baitan dagoen Heriotzen Estatistikak (HERE) bizilekua Euskal AEn dutenen heriotzei eta heriotza eragin duten 62 Kapitulua 4. Time Line motako grafikoak arrazoiei buruzko informazio gaurkotua eskaintzen du, heriotzak zein arrazoiak jazo diren tokia edozein dela ere. Eragiketa honetarako sorturiko grafiko bakarra 4.1.15.1 azpiatalean aztertzen da xehetasun gehiagorekin. 4.1.15.1 Bizilekua Euskal AEn dutenen heriotzak irudikatzen dituen Time Line motako grafikoa ˆ Grafiko-mota: Lerro-diagrama batean oinarrituriko Time Line grafikoa, bi serieek heriotzak adierazten baitituzte (batek heriotza-kopurua eta besteak joera). ˆ Serieak: 4.26 irudian ikus daitekeenez, grafikoa hurrengo bi serieek definitzen dute: – Heriotzak: lerro urdin ilun batez irudikatua. – Joera: aurreko seriea irudikatzen duen lerroa baino lodiagoa den lerro laranja baten bidez irudikatua. Irudia 4.26: HERE (EDEF) 2014/06/06-ko prentsa oharrean argitaraturiko Time Line motako grafikoa ˆ Datu-mota: hileko datuak. ˆ Grafikoa hasieran zentratzen den denbora-tartea: azken 15 hilabeteak; kasu honetan, 2012ko urritik 2013ko abendura. 4.2. Time Line motako grafikoak. Aukerak 63 4.2 Time Line motako grafikoak. Aukerak Mota honetako grafikoek erabiltzaileari grafikoarekin berarekin elkar-eragiteko aukera eskaintzen diote, datuen analisi eta esplorazioa erraztuz. Horrez gain, grafiko nagusiaren azpiko “slider” edo kontrol-mugikorra mugitzeak nolabaiteko dinamismoa ematen dio grafikoari, automatikoki grafiko nagusiaren xardatzeko balio-tartea mugitzen baita, erreprodukzio antze bat sortuz. Hain zuzen, programaturiko Time Line motako grafiko ezberdinek hurrengo aukerak eskaintzen dizkiote erabiltzaileari: ˆ Grafiko nagusiaren (lerro-, azalera- edo barra-diagrama izan daiteke, eta baita haien konbinazioa ere) azpiko kontrol-mugikorraren bitartez denbora-tarte jakin batean zentratzeko aukera. ˆ Arratoia denborazko serieetako bat irudikatzen duen lerrora/barrara/azalerara hurbiltzean, aukeraturiko datan serieak duen balioari buruzko informazioa erakusten duen elkarrizketa-koadro bat azaltzen da. ˆ Grafikoaren gainean gehitzen den legendaren ezkerreko koadrotxoan sakatuz, erabiltzaileak interesatzen zaizkion serieak bakarrik bistaratzeko aukera dauka. ˆ Posible da grafiko nagusiko serieetako bat loditzea. Horretarako arratoia legendara hurbildu behar da, hain zuzen serie hori adierazten duen izenburura. 4.2.1 Google Visualization API-a erabiliz sorturiko grafikoekiko aldea 1.go kapituluko 1.2 atalean azaldu den moduan, Time Line motako grafikoen lehen prototipoa Google Visualization API-a erabiliz garatu zen. Hain zuzen, grafiko horiek abiapuntutzat eta erreferentziatzat hartuz, proiektu honetan definitzen diren Time Line grafikoek (4. kapitulua) zenbait ezberdintasun eta berrikuntza eskaintzen dituzte Google Visualization API-aren bidez sortutakoekiko: ˆ Legenda. 1.go kapituluan definituriko grafikoen lehen prototipoak, Google Visualization API-aren bidez sortua, eskaintzen zuen aukera bakarra arratoia legendara gerturatzean zein bertan sakatzean zegokion seriea loditzea zen. Ordea, bigarren prototipo honek aukera hori eskaintzeaz gain, erabiltzaileari interesatzen zaizkion serieak soilik hautatzeko aukera ematen dio. Horrez gain, legendaren diseinua ere aldatu egin da bigarren diseinu honetan, 4.27 irudian ikus daitekeen moduan. 64 Kapitulua 4. Time Line motako grafikoak (a) Google Visualization API-aren bidez sortua (b) Eustat paketearen bidez sortua Irudia 4.27: JAIE (ENAC) eragiketako Time Line grafiko ezberdinen legendak ˆ Grafikoaren eskuineko ardatz bertikala. Interpretazioa errazteko grafikoaren eskuin aldean beste ardatz bertikal bat gehitu da, ezkerreko y-ardatzaren berdin-berdina dena. ˆ Ardatz bertikaletako balioak kontrolatzeko aukera. Google Visualization API-ak ez du y-ardatzeko balioak zehazteko aukera ematen; automatikoki zehazten ditu, [-33, -22, -11, 0, 11, 22] bezalako etiketak jarriz. Eustat paketea sortzerakoan era horretako etiketa “itsusiak” ekidin dira, y-ardatzeko balioak zehazteko hurrengo irizpideak erabiliz: – y-ardatzeko balio-tarte handietako etiketak: 100-naka, 50-naka edo 20-naka (kasuaren arabera). – y-ardatzeko balio-tarte ez hain handietako etiketak: 10-naka, 5- naka, 2-naka edo banaka (kasuaren arabera). – y-ardatzeko balio-tarte txikietako etiketak: dezimalak erabiliz. Ezberdintasun horiez gain, aipatzekoa da Time Line motako grafiko elkarreragileak sortzeko Eustat paketea garatu zenean Google Visualization API-ak barra eta lerroen konbinazioan oinarrituriko grafikoa ez zuela ondo sortzen. Beraz, aurrerapen garrantzitsua suposatu zuen garai hartan, nahiz eta dagoeneko akatsa konpondu duten eta Google Visualization API-aren bitartez era horretako grafiko onak sor daitezkeen. 4.3 Time Line motako grafikoak. Eustateko web orria Mota honetako grafikoak Eustat-eko web-eko bi atal desberdinetan argitaratzen dira, eta bien artean ezberdintasun txiki bat dago. Alde batetik, koiuntura-eragiketetarako prentsa-oharretan gehitzen dira eta bertan eragiketa bakoitzeko arduradunak erabakitzen du ea grafiko osoa erakutsi nahi duen edo zati bat bakarrik (ea kontrol-mugikorra denbora-tarte batean zentratu nahi duen ala ez). Esaterako, 4.20 irudiko grafikoa denboratarte jakin batean zentratuta dago eta 4.21 irudikoa, berriz, irudikatzen den denbora-tarte osoan. 4.3. Time Line motako grafikoak. Eustateko web orria 65 Bestalde, grafiko elkarreragileen atalean gehitzen dira eta beti denboratarte osoa erakusten da. Hori dela eta bi atal hauetako grafikoak sortzeko prozedura pixka bat ezberdina da, 6. kapituluan zehaztuko den bezala. 66 Kapitulua 4. Time Line motako grafikoak 68 Kapitulua 5. Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak Bosgarren kapitulu honetan populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoetan sakontzen da, beren diseinua, egitura eta aukerak zehaztuz. 5.1 Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak. Definizioa eta diseinua Populazio-piramide elkarreragile bat funtsean populazio-piramide tradizional batean datza, baina honekiko aldea erabiltzaileak grafikoarekin berarekin elkarreraginez informazio gehigarria ateratzeko aukera duela da. Horrez gain, posible da dinamismoa gehitzea, momentu ezberdinetan neurturiko piramideak gainjarriz film bateko fotogramak bailiran eta animazio bat sortuz, denboran zehar biztanleriak duen eboluzioa erakusteko. Dinamismoarekin jokatuz, efektu demografikoak beha daitezke, adin-talde jakin batzuen egituran zentratuz, edota sexuen arteko aldean, edota biziitxaropenaren bilakaeran etab. analisirako edo erabakiak hartzeko baliagarria izan daitekeelarik. Iraganeko datuak adierazteaz gain, etorkizunekoak ere adieraz daitezke, iraganeko datuetatik abiatuta eratzen diren eredu matematiko ezberdinei esker. Piramide dinamikoen bistaratzeek normalean piramide dinamikoaz gain, informazio gehigarria zein beste grafikoren bat eskaini ohi dute, 2. kapituluko 2.1 atalean erakusten den bezala. Eustateko web orrian lehen aldiz gehitu den populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoaren diseinurako 2. kapituluko 2.1 atalean zehazturiko diseinu ezberdinak aztertu eta Eustateko datu eta beharrei egokitzen zaiena diseinatu da. Hain zuzen, programaturiko populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak piramideaz gain beste hainbat osagai ditu, denak elkarrekin “lotuta” daudelarik. Hau da, osagaietako edozeinetan egindako aldaketek beste guztietan eragiten dute automatikoki. 5.1 irudian ikus daitekeenez, sorturiko bistaratzeak dituen osagaiak hurrengoak dira: ˆ Urte eta eremu geografiko bati dagokion populazio-piramidea. Erabiltzaileari bistaratu nahi duen urtea zein eremu geografikoa hautatzeko aukera ematen zaio (ikus 5.1.1 azpiatala). ˆ Animaziorako botoiak. Bistaratzearen animaziorako aukera ezberdinak eskaintzen dira (ikus 5.1.2 azpiatala): – Erreprodukziorako botoiak. – Aztertu nahi den urtea aukeratzeko “slider” edo kontrol-mugikorra. 5.1. Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak. Definizioa eta diseinua 69 Irudia 5.1: Eustateko web orrian argitaraturiko populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoa – Jarraitze-hautatzailea. ˆ Piramidearen beste aukera batzuk: – Piramidean gizon eta emakumezkoen arteko aldea erakusteko botoia (ikus 5.1.3.1 azpiatala). – Piramidean adin-taldeak erakutsi eta aldatzeko botoia (ikus 5.1.3.2 azpiatala). ˆ Aztertu nahi den eremu geografikoa aukeratzeko goitibeherakoadroa (ikus 5.1.4 azpiatala). ˆ Piramideari dagozkion zenbait datu: bai adin bat aukeratuta dagoenean eta bai aukerarik egiten ez denean (ikus 5.1.5 azpiatala): – Urtea – Adina eta ehunekoa – Jaiotze-urtea 70 Kapitulua 5. Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak – Biztanleria guztira – Emakumezko kopurua eta ehunekoa – Gizonezko kopurua eta ehunekoa – Sexu ratioa (emakumezkoak / gizonezkoak) – Erreferentzia data – Datu mota ˆ Adin-tarteen informazioa duen taula. Adin-taldeak aukeratzeko eta dagokien informazioa erakusteko botoia sakatuta egon ezean adintalde lehenetsien informazioa erakutsiko du (ikus 5.1.6 azpiatala). ˆ Biztanleria osoaren eboluzioa erakusten duen lerro-diagrama elkarreragilea (ikus 5.1.7 azpiatala). ˆ Bistaratzearen urtea aldatu (ikus 5.1.8 atala). Bistaratzearen diseinu eta itxurari dagokionean, populazio-piramideak era honetako grafikoak koloreztatzeko erabiltzen diren ohiko koloreekin (urdina gizonezkoak irudikatzeko eta morea emakumezkoak irudikatzeko) koloreztatu dira eta 5.1 irudian ikus daitekeenez, bistaratzean Eustateko kolore korporatiboak (urdina eta laranja) dira nagusi. 5.1.1 Urte bati eta eremu geografiko bati dagokion populazio-piramidea Bistaratzearen ezkerreko goiko aldean populazio-piramide bat irudikatzen da, besterik adierazi ezean uneko urtearen aurreko urtea eta Euskal AEri dagozkion datuak erakusten dituena. Posible da urte zein eremu geografiko ezberdinetako piramideak erakustea, horretarako hurrengo aukerak egin daitezkeelarik: ˆ Urtea aukeratzea: 5.1.8 atalean zehaztuko den bezala, hauek dira egin daitezkeen aukerak: – Euskal AEren eta 3 Lurralde Historikoen kasuan: 1976. urtetik 2026. urtera bitartean. – Udalerrien kasuan: 2010. urtetik 2012. urtera bitartean. ˆ Eremu geografikoa aukeratzea: bistaratzearen eskuineko goiko aldean agertzen den goitibehera-koadroaren bitartez (ikus 5.1.4 hurrengo aukerak egin daitezke: 5.1. Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak. Definizioa eta diseinua 71 (a) Gipuzkoako datu orokorrak adierazten dituena (adin guztiak irudikatzen dira) (b) Alkizako (Gipuzkoa) datuak adierazten dituena (adinak 5nakako taldeetan irudikatzen dira) Irudia 5.2: Bi populazio-piramide ezberdinen adibideak – Euskal AE – 3 Lurralde Historikoetako bat – 3 Lurralde Historikoetako udalerri bat Bestalde populazio-piramideak itxura ezberdina izan dezake, erakusten dituen datuen arabera. Zehazki, bistaratze honetan bi motako biztanleriapiramideak erabiltzen dira: ˆ Adin guztiak irudikatzen diren piramideak: 1200 biztanle baino gehiagoko eremu geografikoen biztanleria irudikatzeko (ikus 5.2 irudiko (a)). Kasu honetan 0tik 110erako adinak adierazten dira, banan-banan. ˆ Adinak 5 urtekako tarteetan taldekatzen dituzten piramideak: 1200 biztanle baino gutxiagoko udalerrietako biztanleriaren datuak irudikatzeko (ikus 5.2 irudiko (b)). Era honetako piramideak erabiltzearen arrazoia konfidentzialtasuna mantentzea da, hau da, herri txikien kasuan ezin da informazioa asko desagregatu edo banatu indibiduoen identifikazioa ekiditeko. Beste piramidean bezala 0tik 110 urterako adinak adierazten dira, baina 5nakako taldeetan ([0,5,10,15,...,100,105,110]). 5.1.2 Animaziorako botoiak Bistaratzeak animaziorako aukera ezberdinak eskaintzen ditu; alde batetik animazioa bera kontrolatzeko botoiak (erreprodukziorako botoiak eta 72 Kapitulua 5. Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak kontrol-mugikorra) eta bestalde behin animazioa martxan dagoela adin zein belaunaldi (edo ezer ere ez) konkretu bat jarraitzeko aukera ematen duen jarraitze-hautatzailea. 5.1.2.1 Erreprodukziorako botoiak Grafikoa animatzeko eskaintzen diren erreprodukziorako botoiak hurrengoak dira (ikus 5.3 irudia) ˆ Erreproduzitu: urte ezberdinetako piramideen ondoz-ondoko erreprodukzioa martxan jarri. ˆ Gelditu: animazioaren erreprodukzioa gelditu. ˆ Errepikatu: azken urtera iristean, animazioaren erreprodukzioa berrabiaraztea ahalbidetzen duen aukera. ˆ Abiadura zehazteko kontrol-mugikorra: erreprodukzio-abiadura finkatzeko aukera ematen duen barratxoa da. Erabiltzaileak barra honetako “esku” edo laukizuzen urdina mugituz erreprodukzio-abiadura azkartu edo mantsotu dezake (ikus 5.3 irudia). Irudia 5.3: Populazio-piramideen animaziorako botoiak 5.1.2.2 Aztertu nahi den urte aukeratzeko kontrol-mugikorra Urte konkretu bateko datuak bistaratzeko aukera ematen duen barra da. Erabiltzaileak barra honetako “esku” edo laukizuzen urdina mugituz bistaratzean erakutsi nahi duen urtea zehaztu (ikus 5.1.8 azpiatala). 5.1. Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak. Definizioa eta diseinua 73 5.1.2.3 Jarraitze-hautatzailea Populazio-piramidea erreproduzitzen ari den bitartean, adin bat, belaunaldi bat edo ezer ere ez jarraitzeko aukera ematen du. Hauek dira egin daitezkeen aukerak (ikus 5.3 irudia): ˆ Ez jarraitu ezer: Animazioan zehar biztanleria osoaren eboluzioa jarraitzea ahalbidetzen duen aukera. Kasu honetan, eskuineko informaziozonaldean (ikus 5.1.5 atala) urte bakoitzeko datu orokorrak erakutsiko dira. ˆ Belaunaldia jarraitu: Animazioan zehar aukeraturiko belaunaldiaren eboluzioa jarraitzea ahalbidetzen duen aukera. Bistaratzearen eskuinaldeko informazio-zonaldean aukeraturiko belaunaldiaren datuak emango dira urtero. Animazioarekin batera bistaratzearen urtea handituz joango da, baina aukeraturiko belaunaldia finko mantenduko da. ˆ Adina jarraitu: Animazioan zehar aukeraturiko adinaren eboluzioa jarraitzea ahalbidetzen duen aukera. Eskuineko informazio-zonaldean erakutsiko da aukeraturiko adinari dagokion informazioa. Animazioarekin batera urtea gehitzen joango da eta baita aukeraturiko adina ere. Oharrak: ˆ 5.1.5.1 azpiatalean zehazten da adin bat nola hautatu. ˆ Adinak 5 urteka taldekatuta erakusten dituzten piramideen kasuan “ez jarraitu ezer” aukera soilik eskaintzen da. Beste motako piramideetan 3 aukerak daude erabilgarri. ˆ Jarraitzen ari den adina/belaunaldia piramidean desagertzen bada, ez da berriro agertuko. Esaterako 2014an 100 urteko adina aukeratuz gero 2025. urtean adina piramidetik desagertuko litzateke (irudikatzen den adin maximoa 110 urtekoa da). 5.1.3 Piramidearen beste aukera batzuk Erabiltzaileak egin ditzakeen hurrengo ekintzak piramidean islatzen dira, zuzenean: ˆ Gizon eta emakumezkoen arteko aldea erakutsi ˆ Adin-taldeak erakutsi eta aldatu 74 Kapitulua 5. Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak 5.1.3.1 Piramidean emakumezko eta gizonezkoen arteko aldeak erakusteko botoia Posible da piramidean emakumezko eta gizonezkoen aldea bistaratzeko aukera hautatzea, piramidearen behe eskuin aldean dagoen “Gizon eta emakumeen arteko aldea erakutsi” aukera sakatuz (ikus 5.4 irudia). Irudia 5.4: Piramidearen itxura “Gizon eta emakumeen arteko aldea erakutsi” botoia sakatzean Aukera hau sakaturik badago, piramidearen ezker aldean gizonezkoen datuak adierazten dituzten barren gainean emakumezkoei dagozkien barrak irudikatzen dira kolore berarekin baina gardentasuna gehituz. Honela adin (edo adin-tarte) bakoitzeko bi sexuen arteko konparaketa era errazean egitea ahalbidetzen da; ezkerreko piramidean urdin iluna ikusten den adin (edo adin-tarteetan) gizonezkoak izango dira nagusi eta urdin gardenagoa ikusten denetan, aldiz, emakumezkoak. Piramidearen eskuin aldean gauza bera egiten da eta ondorio berdinak atera daitezke. Aukera hau deuseztatu eta jatorrizko piramidea berriz ikusteko nahikoa da “Gizon eta emakumeen arteko aldea erakutsi” aukera berriz sakatzea. 5.1.3.2 Piramidean adin-taldeak erakutsi eta aldatzeko botoia Adin baten inguruko informazioa erakusteaz gain, posible da biztanleria 3 adin-tartetan banatu eta bakoitzari dagokion informazioa erakustea. Horre- 5.1. Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak. Definizioa eta diseinua 75 tarako bistaratzearen eskuineko erdiko aldean “Adin-tarteak” deritzan taula erakusten da, hurrengo informazioa ematen duena adin-tarte bakoitzeko: ˆ Biztanleria (unitatetan) ˆ Biztanleriaren ehunekoa ˆ Emakumezkoen ehunekoa ˆ Gizonezkoen ehunekoa ˆ Sexu ratioa (emakumezkoak / gizonezkoak) Besterik egin ezean, taulan [0,19], [20-64] eta [65-110] adin-taldeen inguruko informazioa erakusten da, baina erabiltzaileak aipaturiko taldeak aldatzeko aukera dauka, “Adin-tarteak erakutsi eta aldatu” botoia sakatuz. Aukera hau sakatzean, piramidearen gainean laranja koloreko barra mugikor bat erakusten da, zeinaren bi ertzetako edozein mugituz taulako adin-tarteak aldatzeko aukera eskaintzen duena (ikus 5.5 irudia). Irudia 5.5: Piramidearen itxura “Adin-tarteak erakutsi eta aldatu” botoia sakatzean 5.1.4 Aztertu nahi den eremu geografikoa aukeratzeko goitibehera-koadroa Besterik adierazi ezean, Euskal AEko datuak islatzen dituen populazio-piramidea erakusten da. Ordea, posible da 3 Lurralde Historikoetako bakoitzeko da- 76 Kapitulua 5. Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak tuak zein Euskal AEko edozein udalerritako datuak bistaratzea. Horretarako, bistaratzearen eskuin aldeko goiko parteko kaxatxoan sakatu behar da. Aukera hau egitean, hautatutako eremu geografikoaren inguruko datuak erakusten dira (Euskal AE, Araba/´Alava, Bizkaia edo Gipuzkoa). Hiru Lurralde Historikoetako edozein aukeratuz gero, aipaturiko kaxatxoaren eskuin aldean aukeraturiko Lurralde Historikoko udalerriak dituen bigarren kaxatxo bat agertzen da, udalerrietako piramideak bistaratzeko aukera ematen duena (ikus 5.6 irudia). Irudia 5.6: Piramidean bistaratzeko eremu geografikoa hautatzeko aukera 5.1.5 Piramideari dagozkion zenbait datu Pantailaren eskuin aldeko informazio-eremuak aukeraturiko eremu geografikoari dagokion piramidearen informazio orokorra eskaintzen du. Hain zuzen, ematen dituen datuak hurrengoak dira: ˆ Urtea ˆ Biztanleria ˆ Adina eta adinaren ehunekoa: adin (edo adin-tarte, udalerri txikietako piramideen kasuan) bat aukeraturik badago (ikus 5.1.5.1 azpiatala) ˆ Jaiotze-urtea: adin (edo adin-tarte, udalerri txikietako piramideen kasuan) bat aukeraturik badago (ikus 5.1.5.1 azpiatala) ˆ Emakumezkoak eta emakumezkoen ehunekoa ˆ Gizonezkoak eta gizonezkoen ehunekoa 5.1. Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak. Definizioa eta diseinua 77 ˆ Sexu ratioa: emakumezkoak / gizonezkoak ˆ Erreferentzia-data: erakusten diren datuen erreferentzia data, kasu honetan urte bakoitzeko urtarrilaren 1a. ˆ Datu-mota: behaturiko datuak ala proiekzioak erakusten diren zehazten du. Besterik adierazi ezean, aukeraturiko eremu geografikoko datu orokorrei dagokien informazioa ematen da eskuineko informazio-zonaldean, baina posible da adin bati (udalerri handietako edo Lurralde Historikoetako piramideen kasuan) edota adin-tarte bati (udalerri txikietako piramideetarako) dagokion informazioa erakustea, 5.1.5.1 azpiatalean ikusiko den bezala. 5.1.5.1 Piramideko adin edo adin-tarte bati dagokion informazioa erakutsi Piramidearen gaineko akzioek 5.1.5 atalean aipaturiko informazio-eremua eguneratzea eragiten dute, aukeraturiko adinaren (edo adin-tartearen) informazioa erakutsiz. Hain zuzen, horretarako piramideen gainean eragin behar du erabiltzaileak, bi ekintza hauetako baten bitartez: ˆ Barra (adin) baten gainean klik egitea. Klikaturiko adinari dagokion informazioa finko geratzen da beste hautaketa berri bat egin arte edota hautaturiko adinaren gainean berriz klik egin arte. Aukera hau adin guztiak erakusten dituzten piramideetan (Lurralde Historiko eta udalerri handiei dagozkienetan) bakarrik dago erabilgarri. ˆ Barra (adin edo adin-tarte) batera kurtsorea hurbiltzea. Momentu horretan kurtsoreak erakusten duen barrari (adin edo adintarteari) buruzko informazioa erakusten da. Aurreko aukera ez bezala, bi motako piramidetan eskaintzen da, bai adin guztiak erakusten dituztenetan eta bai taldekaturiko adinak erakusten dituztenetan. 5.7 irudian ikus daiteke adin baten aukeraketa nola islatzen den piramidean eta baita eskuineko informazio-koadroan ere. 5.1.6 Adin-tarteen informazioa duen taula 5.1.3.2 azpiatalean aztertu den moduan, “Adin-tarteak erakutsi eta aldatu” botoia sakatzean, erabiltzaileak interesatzen zaizkion adin-tarteak hautatu eta haiei dagokien informazioa ateratzeko aukera du. 78 Kapitulua 5. Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak Irudia 5.7: 30 urteko adinaren aukeraketa islatzen duen irudia 5.1.7 Biztanleria osoaren eboluzioa erakusten duen lerrodiagrama elkarreragilea 5.8 irudian erakusten den lerro-diagrama elkarreragileak aukeraturiko eremu geografikoko biztanleria osoaren eboluzioaren banaketa adierazten du, Lurralde Historikoen eta Euskal AEren kasuan 1976tik 2026ra bitartekoa eta udalerrien kasuan 2010etik 2012ra artekoa. Saguaz puntu batera hurbiltzean, hari dagokion informazioa (dagokion urtea eta biztanleria osoa) erakusten duen elkarrizketa-koadroa agertzen da. Irudia 5.8: Biztanleria osoaren eboluzioa erakusten duen lerro-diagrama Barra bertikal urdinak bistaratzearen momentuko urtea adierazten du. 5.1. Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak. Definizioa eta diseinua 79 (a) Kontrol-mugikorraren bidez (b) Biztanleria osoaren eboluzioa adierazten duen grafikoaren bidez Irudia 5.9: Bistaratzearen urtea aldatzeko aukerak Horrez gain, Euskal AEren eta 3 Lurralde Historikoen kasuan, grafikoaren eskuineko aldean agertzen den zonalde grisak proiekzioak adierazten ditu, kurtsorea gerturatzean agertzen den informazio-koadroak adierazten duen moduan. Grafiko honek badu beste funtzio bat biztanleria osoaren eboluzioa erakusteaz gain, bistaratzearen urtea aldatzeko aukera, alegia, 5.1.8 atalean zehazten den bezala. 5.1.8 Bistaratzearen urtea aldatu 5.1.1 atalean aipatu den moduan, urte ezberdinei dagozkien piramideak bistara daitezke. Bi eratan alda daiteke bistaratzearen urtea: ˆ Piramidearen azpiko kontrol-mugikorraren bitartez. Barraren laukizuzen urdina ezkerrera edo eskuinera mugituz, bistaratzearen urtea gutxitu edo gehitu egiten da, hurrenez hurren. Ikus 5.9 irudiko (a). ˆ Biztanleria osoaren eboluzioa adierazten duen grafikoaren bidez. Kurtsorea grafikora gerturatzean agertzen den barra berdearen gainean klik egitean, bistaratzearen urtea aldatu egiten da eta grafikoan urte horri dagokion zuzen bertikal urdina irudikatzen da. Ikus 5.9 irudiko (b). Bi kasuetan, bistaratzearen urtea aldatzean piramidean (eta ondoko informaziokoadroan) urte horri dagozkion datuak kargatzen dira. 80 Kapitulua 5. Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak 5.2 Populazio-piramide elkarreragileak. Eustateko web orria Mota honetako grafikoak Eustat-eko web orriko atal bakarrean gehitzen dira, Grafiko elkarreragileak deritzonean, hain zuzen. Horregatik, Time Line motako grafikoen kasuan ez bezala, era honetako grafikoak sortzeko prozedura bakarra dago, 6. kapituluko 6.2.2 azpiatalean zehaztuko dena. 82 Kapitulua 6. Eustat paketea: egitura eta erabilera. Grafikoen inplementazioa eta automatizazioa Seigarren kapitulu honetan Time Line motako grafiko ezberdinak zein populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak sortzeko programa eta fitxategi guztiak biltzen dituen Eustat paketeaz hitz egingo da. Hain zuzen, paketearen egitura zehaztu eta edozein grafiko sortzeko prozesua deskribatuko da, R edo SAS erabiliz egin daitekeena. 6.1 Eustat JavaScript paketearen egitura 6.1 irudian ikus daitekeen bezala Eustat paketeak 3 osagai nagusi ditu: ˆ doc karpeta. Paketearen instalazio zein funtzionamendu egokirako eta mota ezberdinetako grafikoak sortzeko funtzioak exekutatzeko laguntza dokumentuak dituen karpeta (ikus 6.1.1 azpiatala). ˆ server karpeta. Hau da paketearen osagai nagusia. Bertan mota ezberdinetako grafikoak sortu ahal izateko fitxategiak biltzen dira. (ikus 6.1.2 azpiatala). ˆ user karpeta. Mota bakoitzeko grafikoak sortzeko beharrezkoak diren R-programez osatuta dago (ikus 6.1.3 azpiatala). Irudia 6.1: Eustat JavaScript paketearen egitura 6.1.1 Eustat paketea: doc karpeta Karpeta hau bi dokumentuz dago osatuta: ˆ Gida tekniko azkarra. Paketearen instalaziorako argibideak emateaz gain, sistemaren arkitektura definitu, grafiko elkarreragile ezberdinak deskribatu eta grafikoak sortzen direnetik web orrian bistaratu arte eman beharreko prozesua definitzen da. ˆ Erabiltzaileentzako gidaliburua. Eustateko arduradunek grafikoak sortzeko eraiki diren bi R-paketeetako funtzio guztiak azaltzen ditu banan-banan, adibideak ipiniz. 84 Kapitulua 6. Eustat paketea: egitura eta erabilera. Grafikoen inplementazioa eta automatizazioa – graficosJS.css: fitxategi honetan Time Line motako grafikoen izenburu, azpi-izenburu, oin eta legendak definitzen dira. Horrez gain era honetako grafikoen zein populazio-piramideen elkarreragile eta dinamikoen “slider” edo kontrol-mugikorrak, “highlighter-tooltip” delakoak (serie/barra batera arratoia gerturatzean agertzen den informaziodun koadroa) eta ardatzen definizioak ere gehitzen dira. ˆ excanvas. Canvas formatudun grafikoak Internet Explorer 8 eta bertsio zaharragoetan bistaratzea ahalbidetzen duten javascript fitxategiak. Osagaiak: – excanvas.js. – excanvas.min.js: excanvas.js fitxategiak dituen funtzionalitate berdinak eskaintzen ditu baina tamaina txikiagoa du, beharrezkoak ez diren karaktere guztiak ezabatzeari esker. ˆ jquery. jQuery JavaScript liburutegiaren 1.9.1 bertsioa eta jqPlot grafikoak sortzeko liburutegiaren 1.0.8 bertsioa. Osagaiak: – jquery.js. – jquery.min.js. – jquery.jqplot.js: – jquery.jqplot.min.js: – jquery.jqplot.css: – jquery.jqplot.min.css: ˆ js. JavaScript fitxategi orokorrak biltzen ditu. – eustat.js: Time Line motako grafiko ezberdinak sortu eta bistaratzeko erabiltzen diren funtzio komunak dituen javaScript fitxategia. – eustat pyramid.js: Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoa sortu eta bistaratzeko erabiltzen diren funtzio orokorrak dituen javaScript fitxategia. ˆ plugins. Sorturiko grafikoak bistaratzeko beharrezkoak diren pluginak biltzen dituen karpeta. Osagaiak: – jqplot.barRenderer.min.js: jqPlot bidezko barra-diagramak sortzeko plugina. 6.1. Eustat JavaScript paketearen egitura 85 – jqplot.highlighter.js: sagua grafikora gerturatzean, bertako puntuak azpimarratu eta informaziodun koadroa sortzen duen plugina. Jatorrizko pluginari aldaketa bat gehitu zaio, populaziopiramideen kasuan sagua barra batera gerturatzean beste sexuari dagokion barra ere azpimarra dadin (jatorrizko pluginak saguaz markaturiko barra baino ez zuen azpimarratzen). – jqplot.canvasOverlay.min.js: jqPlot liburutegiak grafikoetan elementuak gainjartzeko eskaintzen duen plugina. – jqplot.pyramidRenderer.js: Populazio-piramideak irudikatzeko jqPlot plugina. Jatorrizko fitxategia aldatu egin da, “klik” gertaera gehitzeko (barra baten gainean klik egitean hau azpimarratu eta informazioa eguneratzea, berriz klik egiten den arte). – jqplot.pyramidAxisRenderer.js: Populazio-piramideen ardatzak sortzeko jqPlot plugina. Jatorrizko fitxategia modifikatu egin da, eskuineko x-ardatzaren etiketak 0-tik has daitezen. – jqplot.browser.js: erabiltzailearen nabigatzailea zein den identifikatzeko jqPlot-ek eskaintzen duen plugina. ˆ slider. jQuery.ui liburutegiaren 1.10.3 bertsioaren modifikazioa, Time Line grafikoaren azpian zein piramide elkarreragile eta dinamikoetan agertzen diren “slider” edo kontrol-mugikorrak sortzeko. Osagaiak: – img karpeta: “slider” edo kontrol-mugikorraren zati ezberdinak zehazten dituzten irudiak, hain zuzen: * arrow.png: Time Line grafikoetako “slider”-aren muturretako irudiak. * hand.png: Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoetako erreprodukzio-abiadura zein erreprodukzio-urtea kontrolatzen duten “slider”-etako muturretako irudiak. * range hand.png: Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoetako adin-taldeen taulako adin-tarteak finkatzen dituen “slider”-aren muturretako irudiak. * line.png: Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoetako erreprodukzio-abiadura zein erreprodukzio-urtea kontrolatzen dituzten “slider”-en itxura zehazten duen irudia. * play.png: Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoetako erreprodukzioa hasteko irudia. * pause.png: Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoetako erreprodukzioa geratzeko irudia. 86 Kapitulua 6. Eustat paketea: egitura eta erabilera. Grafikoen inplementazioa eta automatizazioa – jquery-ui.js. – jquery-ui.css. 6.1.2.2 server karpeta: graficosJS operaciones 6.2 irudian ikus daiteke, server karpetako graficosJS operaciones atalaren egitura: ˆ css. Grafiko bakoitzaren estilo-fitxategiak biltzen dituen karpeta. Time Line motako grafikoen kasuan, eragiketa bakoitzeko css-an goiko grafikoaren, beheko grafikoaren (“slider”-ari dagokiona) eta “slider”aren tamaina eta lerrokatzea zehazten dira. Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoen kasuan, bistaratzearen osagai bakoitzaren lerrokatze eta estiloak zehazten dira css fitxategian. ˆ data. Time Line motako grafiko ezberdinak zein populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak sortzeko json fitxategiak dituen karpeta. Time Line motako grafikoen kasuan, eragiketa eta grafiko-mota bakoitzeko bi json fitxategi sortuko dira, bat grafiko elkarreragileen atalerako eta bestea prentsa-oharren atalerako (ikus 4 kapituluko 4.3 atala). 6.2.1 atalean ikusiko denez, json motako fitxategiak sorturiko R-paketeen (EustatTimeLine eta EustatPyramid) bitartez sortuko dira, csv (Time Line grafikoen kasuan) edota xls (populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoen kasuan) motako fitxategietatik abiatuz. ˆ html. Time Line motako grafiko ezberdinak (koiuntura-eragiketa ezberdinei dagozkienak) zein populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoa sortzeko html motako fitxategiak biltzen dituen karpeta. Grafikomota eta eragiketa bakoitzeko 3 html fitxategi egongo dira, bat hizkuntza bakoitzeko (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez). ˆ js. Time Line motako grafiko ezberdinak (koiuntura-eragiketa ezberdinei dagozkienak) zein populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoa sortzeko JavaScript fitxategiak dituen karpeta. Fitxategi hauek grafikoak irudikatzeaz eta ekintza ezberdinen kontrolaz arduratzen dira. 6.1.3 Eustat paketea: user karpeta Bai Time Line motako grafiko ezberdinak eta bai populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak sortzeko prozesua R-ren bitartez automatizatu da, 6.2 atalean ikusiko den bezala. 6.2. Grafikoak sortzeko R-paketeak 87 Karpeta honetan Eustateko eragiketa ezberdinen arduradunek grafikoen sortze-prozesuan beharrezkoak dituzten fitxategiak biltzen dira. Hau da, eragiketa bakoitzeko karpeta bat sortu da, sarrerako css fitxategi bat eta grafikoa sortzeko R-funtzioak dituena. Behin dagokion R-funtzioa exekutatzean (parametro egokiekin) 3 html fitxategi eta json moduko fitxategi bat, bi edo lau (eragiketaren arabera) sortuko dira. Grafikoa bistaratzeko nahikoa da html motako fitxategia zabaltzearekin. (Xehetasun gehiagorako ikus 6.2 atala). 6.2 Grafikoak sortzeko R-paketeak Behin Time Line motako grafikoak zein populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak irudikatzeko API propioa sortuta, hurrengo helburua Eustateko koiunturako eragiketetako arduradunak aipaturiko grafikoak sortzeko gai izatea da. Prozesu horren automatizazioa R programazio-lengoaiaren bitartez egin da. Hain zuzen, grafiko-mota eta eragiketa bakoitzeko, R-n funtzio bat sortu da, zeinak irudikatu nahi diren datuak csv edo xls formatuan jaso eta grafikoa bistaratu ahal izateko html zein json motako fitxategiak bueltatzen dituen. Ondoren, grafiko-mota bakoitza sortzeko funtzio guztiak biltzen dituzten Rpaketeak deskribatuko dira, EustatTimeLine eta EustatPyramid, alegia. 6.2.1 EustatTimeLine R-ko paketea eta funtzioak 4. kapituluan azaldu den bezala, Eustateko koiuntura-eragiketa gehienetarako Time Line motako grafikoak sortu dira, bakoitzak bere ezaugarriak eta berezitasunak izanik. Horregatik, eragiketa bakoitzeko funtzio bat definitu da R-n, parametro egokiak sartuta dagokion Time Line motako grafikoa sortzeko fitxategiak (html eta json) bueltatzen dituena. Paketearen muina diren eragiketa bakoitzeko funtzioak izendatzeko hurrengo nomenklatura erabili da: TimeLine <eragiketaren kodea>. Esaterako kanpo-merkataritzaren estatistikei dagokien kodea ECOMEX izanik, ECOMEXen eboluzioari dagokion grafikoa sortzeko TimeLine ECOMEXe funtzioa sortu da. 6.2.1.1 Erabilera Bi motako funtzioak daude: zentratu parametroak eta azpi izenb c, azpi izenb e eta azpi izenb i parametroek duten balio lehenetsiaren arabera (ikus 6.2.1.2 azpiatala). 88 Kapitulua 6. Eustat paketea: egitura eta erabilera. Grafikoen inplementazioa eta automatizazioa 6.3 irudian ikus daitekeenez, ECOMEXe (Kanpo-merkataritzaren estatistiken eboluzioa) eragiketaren kasuan, bai zentratu parametroak eta bai azpi izenb c, azpi izenb e eta azpi izenb i parametroek NULL balio lehenetsia dute. Hau da, kontrakoa esaten ez den bitartean denbora-tarte osoari dagokion grafikoa erakusten da eta azpi-izenbururik gabea. Irudia 6.3: TimeLine ECOMEXe funtzioa. Erabilera 6.4 irudian ikus daiteke CETc (Hiruhileroko kontu ekonomikoen eboluzioa) eragiketaren kasuan, zentratu parametroak balio lehenetsirik (“sliderra” zentratu beharreko tartea zehaztu beharko da) ez duen bitartean, azpi izenb c, azpi izenb e eta azpi izenb i parametroek badutela. Irudia 6.4: TimeLine CETc funtzioa. Erabilera 6.2.1.2 Sarrerako parametroak Funtzio guztiek sarrerako parametro kopuru berdina dute, 10 hain zuzen, nahiz eta gehienek balio lehenetsiak izan. ˆ sarrera fitxategia. csv formatudun sarrera-fitxategiaren izena. Irteerako html fitxategiak izendatzeko izen bera erabiliko da, “ c-z amaituta, erdarazkoaren kasuan, “ e-z amaituta euskarakoan eta “ i-z amaituta ingelesezkoan. ˆ zentratu: Hasiera batean “slider” edo kontrol-mugikorra (eta beraz, grafikoa) zentratu nahi den denbora-tartea. Denbora-tarte osoan zentratzeko NULL balioa emango zaio eta tarte batean zentratzea nahi bada hasierako eta bukaerako datek osaturiko bektorea esleituko zaio, hau da, c(“ee/hh/uuuu”, “EE/HH/UUUU”) (“ee/hh/uuuu”=hasierako data; “EE/UU/HHHH”=bukaerako data). Kasu batzuetan balio lehenetsia NULL izango da eta beste kasu batzuetan ez du balio lehenetsirik izango. 6.2. Grafikoak sortzeko R-paketeak 89 ˆ izenb c, izenb e, izenb i: gaztelaniazko, euskarazko eta ingelesezko bertsioetako grafikoen izenburuak, hurrenez hurren. Ezer zehaztu ezean balio lehenetsia izango dute. ˆ azpi izenb c, azpi izenb e, azpi izenb i: gaztelaniazko, euskarazko eta ingelesezko bertsioetako grafikoen azpi-izenburuak, hurrenez hurren. Ezer zehaztu ezean balio lehenetsia izango dute. ˆ oina c, oina e, oina i: gaztelaniazko, euskarazko eta ingelesezko bertsioetako grafikoen oinak, hurrenez hurren. Ezer zehaztu ezean balio lehenetsia izango dute. 6.2.1.3 Irteerako parametroak Behin funtzioa exekutatzean, sortuko diren irteera fitxategiak hurrengoak dira: ˆ <sarrera fitxategia> po.json, <sarrera fitxategia> gi.json: prentsa-oharretarako zein grafiko elkarreragileen ataleko grafikoak sortzeko datu guztiak dituzten json motako fitxategiak. ˆ <sarrera fitxategia> c.html, <sarrera fitxategia> e.html, <sarrera fitxategia> i.html: prentsa-oharretako zein grafiko elkarreragileen ataleko grafikoak sortuko dituzten html motako fitxategiak. 6.2.1.4 Oharra: sarrerako fitxategiaren egitura ˆ 1.go zutabea: – 1.go ilara: “Fecha” (izenburua). – 2. ilara: “Data” (izenburua). – 3. ilara: “Date” (izenburua). – 4. ilaratik aurrera: datak, “ee/hh/uuuu” formatuan. ˆ 2. zutabea: Bistaratu beharreko lehen seriea. – 1.go ilara: “Seriearen izenburua” (gaztelaniaz). – 2. ilara: “Seriearen izenburua” (euskaraz). – 3. ilara: “Seriearen izenburua” (ingelesez). – 4. ilaratik aurrera: Bistaratu beharreko lehen seriearen datuak. ˆ 3. zutabea: Bistaratu beharreko bigarren seriea. 90 Kapitulua 6. Eustat paketea: egitura eta erabilera. Grafikoen inplementazioa eta automatizazioa – 1.go ilara: “Seriearen izenburua” (gaztelaniaz). – 2. ilara: “Seriearen izenburua” (euskaraz). – 3. ilara: “Seriearen izenburua” (ingelesez). – 4. ilaratik aurrera: Bistaratu beharreko bigarren seriearen datuak. ... ˆ k. zutabea: Bistaratu beharreko (k-1)-garren seriea. – 1.go ilara: “Seriearen izenburua” (gaztelaniaz). – 2. ilara: “Seriearen izenburua” (euskaraz). – 3. ilara: “Seriearen izenburua” (ingelesez). – 4. ilaratik aurrera: Bistaratu beharreko (k-1)-garren seriearen datuak. 6.2.1.5 Exekuzioa Paketea zein funtzioak erabiltzeko egin beharreko gauza bakarra paketea bera eta grafiko-mota bakoitza sortzeko funtzio egokia (parametro egokiekin) exekutatzea da (ikus 6.5 irudia). Paketea Eustateko zerbitzarian instalatuta dago beraz ez da beharrezkoa erabiltzaileek ez dute beren ordenagailuetan instalatzea. Irudia 6.5: Time Line motako grafikoak sortzeko R-aginduak. 6.2.2 EustatPyramid R-ko paketea eta funtzioak Aurreko kasuan bezala, demografiako eragiketetako arduradunek populaziopiramide elkarreragile eta dinamikoak sortzeko prozesuaren automatizazioa R programazio lengoaiaren bitartez egin da. Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak sortzeko funtzio garrantzitsuenari, Pyramid EPP izena eman zaio. Kasu honetan grafikoan bistaratu beharreko datuak xls formatuan jaso eta bistaratzea sortu ahal izateko html eta json fitxategiak bueltatzen ditu. Baina aurreko kasuan ez bezala, 6.2. Grafikoak sortzeko R-paketeak 91 grafiko-mota hau sortzeko sarrera-fitxategi bakarra egon beharrean 4 egongo dira (batek Euskal AEko eta 3 Lurralde Historikoetako datu orokorrak izango ditu eta gainontzekoek Lurralde Historiko bakoitzeko udalerrietako datuak). 6.2.2.1 Erabilera 6.6 irudian ikus daiteke funtzio honek dituen parametroak; batzuek balio lehenetsiak dituzte eta besteek ez. Irudia 6.6: Pyramid EPP funtzioa. Erabilera 6.2.2.2 Sarrerako parametroak Jarraian Pyramid EPP funtzioaren sarrerako parametroak zehaztuko dira: ˆ sarrera orokorra. xls formatudun fitxategiaren izena, Euskal AEko eta hiru Lurralde Historikoetako datu orokorrak dituena (ikus 6.2.2.4 azpiatala). Notazioa: EPP<uu-UU> (uu=“hasiera urtea, uu formatuan”; UU=“bukaera urtea, uu formatuan”). Adibidez, 1976 eta 2026 urte bitarteko datuak dituen fitxategiari “EPP76-26.xls” izena emango zaio. ˆ orri kop orokorra. Euskal AEko eta hiru Lurralde Historikoetako datu orokorrak dituen xls fitxategiaren orri-kopurua zehazten duen zenbakia. ˆ sarrera udalerriak. Udalerrietako piramideen kasuan irudikatzen diren urte-kopurua adina osagai dituen bektorea. Osagai bakoitzak urte konkretu bateko xls fitxategiaren izena darama (ikus 6.2.2.5 azpiatala). Bektorearen osagai bakoitzaren notazioa: Muni <urtea>. Adibidez 2010 urteko datuak dituen fitxategiak “Muni 2010.xls” izena izango du. ˆ oina c. Gaztelaniazko bertsioko grafikoaren oina. Balio lehenetsia: “Fuente: Eustat. Indicadores demogr´aficos. Estad´ıstica municipal de habitantes. Proyecciones de poblaci´on”. ˆ oina e. Euskarazko bertsioko grafikoaren oina. Balio lehenetsia: “Iturria: Eustat. Adierazle demografikoak. Biztanleen udal-erroldaren estatistika. Biztanleria-proiekzioak”. 92 Kapitulua 6. Eustat paketea: egitura eta erabilera. Grafikoen inplementazioa eta automatizazioa ˆ oina i. Ingeleseko bertsioko grafikoaren oina. Balio lehenetsia: “Source: Eustat. Demographic indicators. Municipal inhabitants’ statistics. Population projections”. 6.2.2.3 Irteerako parametroak Funtzio hau exekutatzean 3 html eta 4 json fitxategi sortuko dira: ˆ EPP<U1-U2>.json, EPP<u1u2> Araba.json, EPP<u1u2> Bizkaia.json, EPP<u1u2> Gipuzkoa.json: hurrenez hurren, Euskal AEko eta 3 lurralde historikoetako piramide orokorrak, Arabako udalerrietako piramideak, Bizkaiko udalerrietako piramideak eta Gipuzkoako udalerrietako piramideak sortzeko datu guztiak dituzten json motako fitxategiak. Oharra: U1 eta U2-k piramide orokorretako lehen eta azken urtea irudikatzen dituzte, hurrenez hurren; u1 eta u2-k udalerrietako piramideen lehen eta azken urteak irudikatzen dituzte. Urte guztiak uu formatuan ematen dira. ˆ EPP c.html, EPP e.html, EPP i.html: populazio-piramide elkarreragileak sortuko dituzten html motako fitxategiak. 6.2.2.4 Oharra 1: sarrera orokorra sarrerako fitxategiaren egitura ˆ 1.go zutabea: – 1.go ilara: proiekzioa den edo ez eta erreferentzia data zehazten da. Notazioa: “Biztanleria”/“Proiekzioa”(bietako bat, kasuaren arabera) hutsunea “erreferentzia-data, ee/hh/uuuu formatuan”. – 2. ilara: “Urtea” (izenburua). – 3. ilara: “Guztira” (izenburua). – 4. ilaratik aurrera: piramidean irudikaturiko adinak (0tik 110era). ˆ 2-4 zutabeak: Euskal AEko datu orokorrak – 1.go ilara: “Euskal AE/C.A. de Euskadi” (3 gelaxkak elkartuta). – 2. ilara: 3 zutabe hartzen ditu; “Guztira”, “Gizonak” eta “Emakumeak”, hain zuzen. – 3. ilara: 3 zutabe hartzen ditu, guztizko biztanleria, gizonezko kopuru totala eta emakumezko kopuru totala adierazten dutenak. 6.2. Grafikoak sortzeko R-paketeak 93 – 4. ilaratik aurrera: ilara bakoitzeko 3 zutabe; biztanleria, gizonezko kopurua eta emakumezko kopurua adierazten dute, adin bakoitzeko. ˆ 5-7 zutabeak: Arabako datu orokorrak. – 1.go ilara: “Araba/´Alava” (3 gelaxkak elkartuta). – 2. ilara: 3 zutabe hartzen ditu; “Guztira”, “Gizonak” eta “Emakumeak”, hain zuzen. – 3. ilara: 3 zutabe hartzen ditu; Arabako guztizko biztanleria, gizonezko kopuru totala eta emakumezko kopuru totala adierazten dute. – 4. ilaratik aurrera: ilara bakoitzeko 3 zutabe; Arabako biztanleria, gizonezko kopurua eta emakumezko kopurua adierazten dute, adin bakoitzeko. ˆ 5-7 zutabeak: Bizkaiko datu orokorrak. – 1. ilara: “Bizkaia” (3 gelaxkak elkartuta). – 2. ilara: 3 zutabe hartzen ditu; “Guztira”, “Gizonak” eta “Emakumeak”, hain zuzen. – 3. ilara: 3 zutabe hartzen ditu; Bizkaiko guztizko biztanleria, gizonezko kopuru totala eta emakumezko kopuru totala adierazten dute. – 4. ilaratik aurrera: ilara bakoitzeko 3 zutabe; Bizkaiko biztanleria, gizonezko kopurua eta emakumezko kopurua adierazten dute, adin bakoitzeko. ˆ 8-10 zutabeak: Gipuzkoako datu orokorrak. – 1. ilara: “Gipuzkoa” (3 gelaxkak elkartuta). – 2. ilara: 3 zutabe hartzen ditu; “Guztira”, “Gizonak” eta “Emakumeak”, hain zuzen. – 3. ilara: 3 zutabe hartzen ditu; Gipuzkoako guztizko biztanleria, gizonezko kopuru totala eta emakumezko kopuru totala adierazten dute. – 4. ilaratik aurrera: ilara bakoitzeko 3 zutabe; Gipuzkoako biztanleria, gizonezko kopurua eta emakumezko kopurua adierazten dute, adin bakoitzeko. 94 Kapitulua 6. Eustat paketea: egitura eta erabilera. Grafikoen inplementazioa eta automatizazioa 6.2.2.5 Oharra 2: sarrera udalerriak sarrerako fitxategiaren egitura Udalerrietako piramideetan irudikatzen diren urte adina osagai dituen bektorea da. Osagai bakoitzak hurrengo egitura du: ˆ 1.go zutabea: – 1.go ilara: proiekzioa den edo ez eta erreferentzia data zehazten da. Notazioa: “Biztanleria”/“Proiekzioa”(bietako bat, kasuaren arabera) hutsunea “erreferentzia-data, ee/hh/uuuu formatuan”. – 2. ilara: “Adina” (izenburua). – 3. ilaratik aurrera: piramidean irudikaturiko adinak (0tik 110era). ˆ 2-3 zutabeak: Lehen udalerriari (kodearen arabera ordenatuta) dagozkion datuak. – 1.go ilara: Udalerriaren kodea (2 gelaxkak elkartuta). – 2. ilara: 2 zutabe hartzen ditu; “Gizonak” eta “Emakumeak”, hain zuzen. – 3. ilaratik aurrera: 2 zutabe hartzen ditu; ilarak adierazten duen adineko gizonezko kopurua eta emakumezko kopurua, hain zuzen. ˆ 4-5 zutabeak: Bigarren udalerriari (kodearen arabera ordenatuta) dagozkion datuak. – 1.go ilara: Udalerriaren kodea (2 gelaxkak elkartuta). – 2. ilara: 2 zutabe hartzen ditu; “Gizonak” eta “Emakumeak”, hain zuzen. – 3. ilaratik aurrera: 2 zutabe hartzen ditu; ilarak adierazten duen adineko gizonezko kopurua eta emakumezko kopurua, hain zuzen. ... ˆ 2k-(2k+1) zutabeak: k-garren udalerriari (kodearen arabera ordenatuta) dagozkion datuak. – 1.go ilara: Udalerriaren kodea (2 gelaxkak elkartuta). – 2. ilara: 2 zutabe hartzen ditu; “Gizonak” eta “Emakumeak”, hain zuzen. 6.2. Grafikoak sortzeko R-paketeak 95 – 3. ilaratik aurrera: 2 zutabe hartzen ditu; ilarak adierazten duen adineko gizonezko kopurua eta emakumezko kopurua, hain zuzen. 6.2.2.6 Exekuzioa Aurreko kasuaren antzera, exekuziorako EustatPyramid paketea eta pyramid EPP funtzioa (parametro egokiekin) besterik ez dira kargatu behar (ikus 6.7 irudia). Paketea hau ere Eustateko zerbitzarian dagoeneko instalatuta dagoenez eragiketa honetako arduradunek ez dute beren ordenagailuetan instalatu beharko. Irudia 6.7: Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak sortzeko R-aginduak. 6.2.3 EustatTimeLine eta EustatPyramid. Dependentziak EustatTimeLine eta EustatPyramid paketeek funtziona dezaten beharrezkoa da bi horiez gain Eustateko zerbitzarian hurrengo R-paketeak instalatuta izatea: ˆ googleVis: R eta Google Chart API-aren arteko interfazea eskaintzen duen paketea. Pakete honetan erabiltzen diren egiturak erabiliko dira irteerako json zein html fitxategien egiturak sortzeko. Pakete hau bai EustatTimeLine eta bai EustatPyramid paketeek behar dute. ˆ RJSONIO: Datuak JSON formatura pasatzea ahalbidetzen duen paketea. Bai EustatTimeLine eta bai EustatPyramid paketeek behar dute. ˆ XLConnect: R-tik Excel motako fitxategiak irakurri eta idaztea ahalbidetzen duen R-pakete ahaltsua da. EustatPyramid paketeak bakarrik du honen beharra, sarrerako fitxategiak xls formatuan baitaude eta bestean ordea csv formatuan. 96 Kapitulua 6. Eustat paketea: egitura eta erabilera. Grafikoen inplementazioa eta automatizazioa 6.3 Grafikoak sortzeko prozesua SAS-en bitartez Eustat bezalako erakundeetan R-ren erabilera oraindik oso murritza da, profesional gehienek SAS softwarea erabiltzen dute beren eguneroko lanean. Beraz, hurrengo pausoa sorturiko R-ko paketeak SAS-etik erabili ahal izateko era bilatzea izan da. SAS-eko 9.3 bertsiotik aurrera, PROC IML prozedurak SAS-etik bertatik R-ko pakete zein funtzioei deia egiteko eta berauekin lan egiteko aukera eskaintzen du. Horretarako, bai SAS eta bai R Eustat-eko zerbitzarian toki berean instalaturik egon behar dira. Honela, esaterako kanpo-merkataritzaren eboluzioari buruzko Time Line grafikoa sortzeko (ECOMEXe) erabiltzaile bakoitzak 6.8 irudian erakusten den kodea sortu beharko luke SAS-en: Irudia 6.8: ECOMEX-ren eboluzioari dagokion Time Line grafikoa sortzeko SAS kodearen adibidea 6.4 Grafikoak sortzeko prozesua: Eustateko arduradunek sortzen dituztenetik web orrian bistara daitezkeen arte 6.2 eta 6.3 ataletan azaldu den bezala, grafikoen sortze-prozesua guztiz automatizatuta dago, R eta SAS-en bitartez. Hain zuzen, eragiketa bakoitzeko datuak sortzen direnetik Eustateko web orrian bistara daitezkeen arte ematen den prozesua hurrengoa da, 6.9 irudian ikus daitekeen moduan: 0. Grafiko elkarreragileak sortzeko Eustat JavaScript paketea Eustateko web zerbitzarian instalatu. 6.4. Grafikoak sortzeko prozesua: Eustateko arduradunek sortzen dituztenetik web orrian bistara daitezkeen arte 97 1. Koiuntura-eragiketa bakoitzeko arduradunak bistaratu beharreko datuak dituen csv edota xls fitxategiak sortzen ditu. Fitxategiek egitura konkretu bat izan behar dute 6.2.1.4, 6.2.2.4 eta 6.2.2.5 ataletan zehazten den moduan. 2. Datuak dituzten csv edota xls fitxategietatik abiatuta eta SAS eta Rren bitartez, eragiketa bakoitzeko arduradunek dagokien html eta json fitxategiak sortuko dituzte. 3. Time Line motako grafiko gehienen kasuan eragiketa bakoitzeko arduradunek web zerbitzariaren arduradunari bi json fitxategi bidaliko dizkiote (bat grafiko elkarreragileen atalerako eta bestea prentsa-oharren atalerako) eta populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoen kasuan bakarra. 4. Web zerbitzariaren arduradunak eragiketa bakoitzeko json fitxategiak zerbitzarira igoko ditu. 5. Erabiltzaileak bere ordenagailuan web orria kargatzen duenean grafikoa bistaratu egingo da. Irudia 6.9: Grafiko elkarreragileak sortu eta bistaratzeko prozesua 98 Kapitulua 6. Eustat paketea: egitura eta erabilera. Grafikoen inplementazioa eta automatizazioa 7.1. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak 101 Zazpigarren kapitulu honetan mapa tematiko elkarreragile eta dinamikoen garapenerako aukera edo alternatiben analisia burutzen da, estatistika ofizialetako beste erakundeek dagoeneko erabiltzen dituzten bistaratzeetan oinarrituz eta bertatik abiatuz Eustatek era honetako grafikoak sortzeko zenbait proposamen egiten dira. 7.1 Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak Azken urteotan oihartzun handiena izaten ari diren grafiko elkarreragileak grafikoak eta mapak integratzen dituzten bistaratze espazialak dira. Datu geografikoen bistaratzea, geobistaratzea edo bistaratze kartografikoa ere deitua, informazio bistaratze mota bat da. Bertan kartografiako printzipioak, informazio sistema geografikoak (GIS), datuen analisi esploratzailea (EDA) eta informazio-bistaratzeak orokorki integratuz, informazio georreferentziatuaren esplorazio, analisi, sintesi eta aurkezpena errazten duten metodo bisualak garatu eta ebaluatzen dira. Informazio georreferentziatua irudikatzerako orduan, bistaratze geografikoek (GVis) bi aurrerapen nagusi eskaintzen dituzte irudikapen kartografiko tradizionalekin alderatuz. Alde batetik, mapak eta beste irudikapen mota batzuk erabiltzen dituzte ezagutza sortzeko (ez bakarrik informazioa aurkezteko). Bestalde, gai dira maparen irudikapena datu geografikoen beste egiturekin eta erabiltzaileekin dinamikoki lotzeko; hau da erabiltzaileak aipatu egituretan egindako aldaketak zuzenean islatzen dira mapan eta alderantziz. Estatistika ofizial asko leku geografikoekin lotuta daudenez, askotan informazioa erakusteaz gain mapa batean irudikatu egiten dira. Hain zuzen, mapa estatistiko elkarreragile bat herrialde-, eskualde- zein udalerri-estatistikak interaktiboki bistaratzeko aukera ematen duen mapa tematikoa da. Mapa mota honek elkarrekin erlazionaturik dauden zenbait ikuspuntu ezberdin erakusten ditu. Mapei elkarturiko bistaratzeak mapez gain, taulaz eta burbuila-, lerrozein barra-diagramaz osaturik daude, besteak beste. Horrez gain, posible da denborazko serieak animatzea, denboran zehar duten garapena aztertzeko; animazioa da denboran zehar neurtutako datu geografikoak irudikatzeko aukera egokiena. Mapa animatuak diseinatzerakoan sinbolizazio-mota, datuen sailkapen eta kolore-eskemekin erlazionaturiko zenbait galdera kontzeptual sor daitezke eta bereziki garrantzitsua dena, nola aldera daitezkeen hauek mapa estatikoekin. Mapa animatuek espaziodenborazko informazioaren interpretazioa azkartzen duteneko zantzuak daude, mapa estatikoekin alderatuta. Gainera, zenbait ikerketek diotenez, erabiltzaileek denborazko serie demografikoen mapa animatuak ulertzeko zailtasunak dituzte eta haiek ikustea ere etsigarria egiten zaie, animazioak inte- 102 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak raktiboki kontrola ezin badaitezke. Goian aipatu bezala oso ohikoak dira informazio georreferentziatuaren aldagai anitzeko adierazpenak eta gainontzeko aldagai anitzeko adierazpen grafikoekiko alde nabaria dute, bistaratzeko zati handi bat espazio geografikoaren irudikapenerako gorde ohi delako. Era honetako bistaratzeak bi motakoak izan daitezke, datu geografikoei loturiko datu ez-espazialak irudikatzeko moduaren arabera. Hau da, datu ez-espazialak datu geografikoen bistaratze-espazio berean irudika daitezke edo beste espazio batzuetan (hala nola, beste orrialde batean). Lehen motako bistaratzeek aldagai bakoitza independenteki zein besteekin batera aztertzea ahalbidetzen dute eta hauek dira gehien erabiltzen direnak. Bistaratzearekin elkar-eragiteko aukerak mapako aldagai estatistiko erabilgarrienak libreki hautatu eta zenbait ikuspunturen arabera aztertzea ahalbidetzen du. Bistaratzeko osagaiekin elkar-eragiteko era ezberdinak badaude ere, garrantzitsuenak “focusing” edo zoom-efektua (datuen azpimultzoak nabarmentzeko), “data-brushing” (bistaratzeko objektuak nabarmentzeko saguaz seinalatzea) edota “linking” (irudikapen batean eginiko aldaketak gainontzeko guztietan islatzea) deiturikoak dira. Bistaratzeak irudikapen ezberdinak eskaintzen baditu aldi berean, kasu gehienetan gertatzen den bezala, zoom-efektua zein “data-brushing” (datu geografikoen kasuan “geographic brushing” bezala ere ezaguna) delakoa normalean “linking” efektuarekin konbinatuta doaz. Guzti hauez gain, mapa estatistiko batek “istorio” bezala ezagunak diren testu deskriptiboak ere izan ditzake, estatistiken analisi laburrak direnak. Gaur egun informazio geografikoa maneiatzeko GIS deritzen sistema informatikoak existitzen dira, eta bestalde estatistikaren barruan bada estatistika espaziala deituriko diziplina bat, informazio geografikoari lotutako informazio estatistikoa aztertzen duena. Duela gutxi arte estatistika erakundeetan informazio geografikoa eta datu estatistikoak bakoitza bere aldetik gordetzen baziren ere, datu espazialen bistaratzerako (datuen geo-bistaratzea) aplikazioen garapena hastapenetan dago. Kode geografikoak aldagaiekin lotuz, informazio geografikoa datu estatistikoekin integra daiteke informazioa erabilgarriagoa egiteko, datu-multzo handien esplorazio zein analisirako. Datuak dagokien eremu geografikoarekin lotzeko gaitasunak datu estatistiko ofizialen erlazio eta egiturak esploratu eta ulertzeko aukera garrantzitsua eskaintzen du, analisi estatistikoan eragin handia izanik. XX. mendeko azken laurdenetik aurrera, ordenagailua kartografoentzat ezinbesteko tresna bilakatu da. Mapa berriak sortzeko aipaturiko GIS Informazio Geografiko Sistemaz gain, gero eta gehiago dira ordenagailu bidezko grafikoak sortzeko eskuragarri dauden programak, bai komertzialak eta bai kode irekikoak. 7.1. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak 103 Gauza bat argi dago; datu geografikoek garrantzia izugarria dute, eta haietatik ezagutza zein informazio kopuru oso handia atera daiteke, arlo ezberdinetarako erabilgarria dena. Kakoa aipaturiko datuetatik ezagutza zein informazioa ateratzeko bistaratze egokiak sortzea da, edozein daturen bistaratzeekin gertatzen den bezala. Lerro- zein sektore-diagrama bat egitea nahiko intuitiboa badirudi ere, behin aldagaiak gehitzen eta beraien arteko erlazioak identifikatzen hasita, bistaratzeen zailtasuna konplikatu egiten da. Are gehiago, datu geoespazialen kasuan aipaturiko zailtasuna oraindik gehiago konplikatzen da. Esate baterako, har dezagun itsasoaren mailaren igotzea denboran zehar eta horrek kostako dunei nola eragingo dien aztertzen duen bistaratzea. Lerro-grafikoak denbora tarte batean dunen gutxiagotzea erakuts dezakeen bitartean, grafiko horrek ezin du adierazi dunek izango duten itxura berria, edo nola geratuko den kosta itsasmailaren igoeraren ondoren. Beste adibide bat da inportazio eta esportazioen inguruko bistaratze bat. Datuak barradiagrama taldekatu moduan bistara badaitezke ere, sortu beharreko grafiko kantitate handiak eta datuak irudikatzeko era ez-intuikorrak, bistaratzearen itxuran zein ulermenean eragina izango lukete. Hori konpontzeko era bat mapei elkarturiko bistaratzeak erabiltzea izan daiteke. Datu geoespazialen bistaratze bati ekin aurretik, bi dira hartu beharreko erabakiak. Lehenenik datuen inguruko “istorio” bat nola kontatu erabaki behar da eta bigarrenik “istorio” hori kontatzeko tresnak identifikatu. Datuen inguruko “istorioa” kontatzea bistaratzerako garrantzitsuak diren aldagaiak identifikatzeko eta bisualki irudikatzeko gai izatean datza. Aipaturiko kostaldeko dunen adibidean, denboran zehar itsasmailaren handitzea irudikatuko lukeen kontrol-mugikor bat erabil liteke eta dunak espazioan zehar mugituko liratekeen poligono bidez adierazi. Hala ere, duela gutxi arte, bistaratze geoespazialak sortu ahal izateko horretarako gai ziren erakundeetako partaide izatea beharrezkoa bazen ere, open data eta kode irekiko mugimenduarekin gauzak aldatzen hasi dira. Azken urteetan asko dira sarean erabilgarri diren datu geoespazialen bistaratzerako kode irekiko softwareak. Bestalde Open Data atarien ugaltzeak, bai nazio- zein hiri-mailan, erabiltzeko zein analisirako dohaineko datu geoespazial asko sortu ditu. Tresna zein datu berri hauen erabilgarritasunak datu geoespazialen bistaratze berriak sortzea eragin du, programazio arloan esperientzia duen jendeari datu geoespazialetatik ezagutza ateratzeko, aplikazioak sortzeko eta datu-multzo konplexuak bistaratzeko aukera emanez. 104 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak 7.2 Mapei elkarturiko bistaratzeetako osagai nagusia. Mapa-motak Behar bada irudikapen grafiko guztietatik aldaera gehien eskaintzen dituztenak mapak dira. Aldaera ezberdinak elkarrekin konbina daitezke informazio gehiago erakusteko eta era honetan aldaera berriak sortzen dira. Jarraian mapa-mota ohikoenak deskribatzen dira [27]. 7.2.1 Cloropleth mapak Datu geografikoei elkarturiko bistaratzeetan gehien erabiltzen diren mapetako bat da cloropleth deiturikoa. Izenak iradoki dezakeen bezala koloreak berebiziko garrantzia du; zenbakizko datu zein datu kategorikoei kolore-eskala bat esleitzen zaie eta zonalde bakoitza datuak bertan hartzen duen balioaren arabera koloreztatzen da. Era honetakoa da 7.1 irudian erakusten den mapa. Irudia 7.1: 2011ko udal-hauteskundeetako emaitzak adierazten dituen Euskal AEko cloropleth mapa 7.2.2 Kartogramak Kartograma batek azalerekin erlazionaturiko kantitate-datuak irudikatzen ditu (gehienetan biztanleriari dagozkion datuak). Honela, informazioa adierazteko azalera errealak distortsionatzen dira, dagokien balioaren araberako tamaina emanez. Hori dela eta datu guztiak irizpide beraren arabera irudikatzen dira orrialde edo pantailan, baina zonaldeen arteko mugak distortsionatu egiten dira eta zenbaitetan zonaldeak ezagutezinak bihur daitezke, 7.2 irudiko adibidean ikus daitekeen moduan. 7.2. Mapei elkarturiko bistaratzeetako osagai nagusia. Mapa-motak 105 Irudia 7.2: 2010eko UE-27ko biztanleriaren dentsitatea adierazten duen kartograma 7.2.3 Ikur proportzionaldun mapak Mapa hauek zonalde bakoitzaren zentroan forma sinple bat gehitzen dute, haren tamaina datu kuantitatiboen balioaren araberakoa izanik. Mota honetako mapen aldaera bat forma sinple bat erabili beharrean (hala nola zirkulua), grafiko sinpleak (sektore-diagramak, adibidez) erabiltzea da, mapa bakarrean datu gehiago irudikatzeko (ikus 7.3 irudia). Mapa hauek gainjartze arazoak izan ditzakete; sinboloen gardentasunarekin jokatuz arindu daitezkeenak. Irudia 7.3: 2005eko Espainiako biztanleria okupatua jarduera sektoreari jarraiki irudikatzen duen ikur proportzionaldun mapa 106 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak 7.2.4 Pintpoint mapak Gauzen kokapen zehatzak erakusten dituzten mapak dira. Haien erabilera gero eta gehiago hedatzen ari da, kokapen zehatzak eskaintzen dituen datu-iturria handitu delako. Twitter-eko mezuak zein flickr-ko argazkiak era honetan irudikatu ohi dira. Era honetako mapak dira, baita ere, Google Maps-ek (ikus 7.4 irudia) edota GPS-ek eskaintzen dituztenak. Irudia 7.4: Pintpoint motako mapa baten adibidea: Google Maps 7.2.5 Konexio mapak Pinpoint mapen antzekoak badira ere, konexio mapek aurrekoek ez duten berezitasun bat dute. Hain zuzen puntuak elkarrekin konektaturik daude. Era honetako zenbait adibidetan konexioak abstraktuak dira (telefono deiak edota mezuen erantzunak) eta konexioak arku edo lerro zuzen bidez irudikatzen dira. Adibide gisa ikus 7.5 irudia. 7.2.6 Metroko mapak Metroko mapa konexio mapa mota bat da. Konexioa mapa hauetan garrantzitsuagoa da, nahiz eta estazioen kokapen zehatzak ez diren ematen. 7.6 irudian Londoneko metroko mapa ikus daiteke. 7.2.7 Isopleth mapak Isopleth hitzak “kantitate tartea” esan nahi du, eta hau da zehazki era honetako mapek erakusten dutena. Oso ohikoak dira eguraldiari dagozkion 7.2. Mapei elkarturiko bistaratzeetako osagai nagusia. Mapa-motak 107 Irudia 7.5: Armada frantziarrak 1812-1813 urteetako Errusiako kanpainan galduriko gizonen kopurua adierazten duen konexio mapa (Charles Minard, 1869) Irudia 7.6: Londoneko metroko mapa datuak irudikatzeko (ikus 7.7 irudia). Tenperatura-mapak ere mota honetakoak dira. 7.2.8 Prisma mapak Prisma mapak 3Dko mapak dira, datu kuantitatiboetan oinarrituz mapako zonaldeen altuerak modifikatzen dituztenak. Era honetako mapen arazo nagusia ia beti zonalde batzuek beste batzuk ezkutatzen dituztela da. 7.8 irudian ikus daiteke mota honetako mapa baten adibide bat. 108 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak Irudia 7.7: 2008ko munduko tenperatura irudikatzen duen isopleth mapa Irudia 7.8: Prisma mapa honek mendebaldeko Niloko birusaren bilakaera erakusten du; lurralde ezberdinen altuerak birusa urrun ala gertu dagoen adieraziz 7.3 Artearen egoeraren azterketa 7.3.1 Mapa elkarreragileak estatistika erakundeetan Estatistika ofizialeko erakundeentzat funtsezkoa da datu geografikoen bistaratze berriak era errazean sortu zein zabaltzea, batez ere datu geoestatistikoen ulermena, interpretazioa, erabilgarritasuna eta analisia errazten badute. Hori dela eta azken urteetan gero eta gehiago dira era honetako bistaratzeak beren web orrietan gehitu dituzten estatistikako erakunde ofizialak. Are gehiago, era honetako bistaratzeak ez erabiltzeak datu estatistikoen informazio gaitasuna gutxiegi erabiltzea eragiten du; estatistika erakunde baten eginkizunetan kontraesankorra izango litzatekeena. Era honetako grafikoek, onak izateko erabilerrazak eta interpretatzeko 7.3. Artearen egoeraren azterketa 111 – Eskualde baten gainean sakatzean, eskualdearen izena eta dagokion informazioa agertzen da eskuineko informazio-zonaldean. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: jQuery (ikus 3.3.1 azpiatala). 7.3.1.2.3 Statistics of New Zealand (Zeelanda Berriko Estatistika Erakundea) http://www.stats.govt.nz/StatsMaps/Home/Maps/2013-census-map-maoriage-and-sex.aspx ˆ Osagaiak: – Zeelanda Berriko mapa. – Maparen inguruko informazioa eskaintzen duen eremua (maparen ezkerrean). ˆ Aukerak: – Saguaz eskualde/herrialde baten gainean sakatzean, eskualde/herrialdearen izena eta dagokion informazioa agertzen da ezkerreko informazio-zonaldean, sakaturiko eskualdea/herrialdea urdinez koloreztatzeaz gain. – Zooma. – Oinarrizko mapa-mota hautatzeko aukera: * Eskualde/herrialdeak zuriz/grisez margotuta erakusten dituen mapa. * Mapa koloreztatua. * Mapa fisikoa. * Irudiak erakusten dituen mapa. – Bilaketak egin. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Statsmaps, mapa elkarreragileak sortu eta bistaratzeko tresna. Beste batzuk ez bezala, bisore antzeko bat da eta horregatik oinarrizko mapa mota edota bilaketak egiteko aukera eskaintzen du. 112 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak 7.3.1.2.4 Central Statistics Office Ireland (Irlandako Estatistika Erakundea) http://www.cso.ie/en/census/census2011smallareapopulationstatisticssaps/ ˆ Osagaiak: – Irlandako mapa. – Mapan bistaratzeko kapa ezberdinak (eskuineko aldean zerrenda moduan). ˆ Aukerak: – Eskualde/herrialde baten edo bere izenaren gainean sakatzean, eskualde/herrialdearen izena, dagokion informazioa eta esteka bat duen elkarrizketa-koadroa erakusten da, sakaturiko eskualdea/herrialdea urdinez koloreztatzeaz gain. – Saguarekin maparen gainean sakatzean agertzen den elkarrizketakoadroko “click here” esteka sakatzean: horri dagokion informazioa duen orrialdera helbideratzen du erabiltzailea. – Zooma. – Mapan gehitu nahi diren kapak aukeratu (eskuineko zutabean). ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: SAPMAP, Central Statistics Office-k (CSO) Flex-erako ArcGIS Viewer delakoa erabiliz garaturiko mapak sortzeko aplikazioa. Beraz aurrekoa bezalaxe, mapak sortzeko bisore batean oinarritzen da. 7.3.1.2.5 United Nations (Nazio Batuen Erakundea) http://www.un.org/es/peacekeeping/issues/mineaction.shtml ˆ Osagaiak: – Munduaren silueta, detailerik gabe, irudikatzen duen mapa. Minekin erlazionaturiko aktibitateak adierazteko zirkulu gorriak erabiltzen dira. ˆ Aukerak: – Sagua zirkulu gorrietara hurbiltzean: horren inguruko informazioa duen elkarrizketa-koadroa agertzen da. (“data-brushing” efektua). 7.3. Artearen egoeraren azterketa 113 – Sagua zirkulu gorrietara hurbiltzean agertzen den elkarrizketakoadroaren gainean sakatzean: horri dagokion informazioa duen orrialdera helbideratzen du erabiltzailea. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: jQuery. 7.3.1.2.6 Service Central de la Statistique et des Etudes Economiques, Statec (Luxenburgoko Estatistika Erakundea) http://www.hydroclimato.lu/obscarte.php ˆ Osagaiak: – Zenbait ibai eta hiri irudikatzen diren Luxenburgoko mapa. Hauek irudikatzeko triangeluak zirkuluak eta izartxoak erabiltzen dira. ˆ Aukerak: – Saguaz mapako irudien (triangeluak, zirkuluak eta izartxoak) gainean sakatzean: horri dagokion informazioa zein grafikoak (estatikoak) dituen orrialdera helbideratzen du erabiltzailea. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Adobe Flash, grafiko bektorialak sortu eta manipulatzeko Adobe etxearen aplikazioa. Fotogramekin lan egiten du eduki elkarreragilea sortzeko, plataforma edozein delarik. Beharrezkoa da tresna honekin sorturiko irudiak bistaratzeko Adobe Flash Player deritzan irakurgailua instalaturik izatea. 7.3.1.2.7 Official Web Portal of the Principality of Monaco (Monakoko Printzerria) http://en.gouv.mc/Policy-Practice/Monaco-Worldwide/Diplomacy-and-Inte rnational-Presence/Map-of-Bilateral-Relations ˆ Osagaiak: – Munduko mapa. Hiriburuak adierazteko globo gorriak erabiltzen dira. – Munduko hiriburuen zerrenda (eskuinean). ˆ Aukerak: – Saguaz globo gorrien gainean sakatzean: dagokion herrialdearen izena zein esteka bat duen elkarrizketa-koadroa agertzen da. (“databrushing” efektua). 114 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak – Saguaz zirkulu gorrien gainean sakatzean agertzen den elkarrizketakoadroko estekan sakatzean: horri dagokion informazioa duen orrialdera helbideratzen du erabiltzailea. – Maparen eskuinean agertzen diren herrialdeen gainean sakatzean, mapa herrialde horretan zentratzen da. – Zoom-efektua. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Google Maps, mapak sortu eta erabiltzeko Google-en aplikazio-zerbitzaria. Honek duen desabantaila nagusia Google-ekiko mendekotasuna da, hau da noizbait Google-k bere tresnan aldaketaren bat egingo balu, sorturiko mapa geografikoan eragina izango lukeela. 7.3.1.2.8 Bureau of Labor Statistics (Estatu Batuak) http://data.bls.gov/map/MapToolServlet?survey=la ˆ Osagaiak: – Estatu Batuetako mapa koloreztatua (cloropleth mapa) – Koloreen esanahia adierazten duen legenda. ˆ Aukerak: – Bistaratu nahi dena hautatzeko zenbait aukera. Egiten den aukeraren arabera mapako zonak kolorez alda daitezke, eta baita legendako koloreen esanahia ere: * Bistaratu nahi den adierazlea, urtea eta hilabetea * Mapan estatuak, konderriak edota MSAk (United States Micropolitan Statistical Area) erakustea – Sagua estatu baten gainera hurbiltzean estatuaren izena zein aukeraturiko adierazlearen informazioa erakusten duen elkarrizketakoadroa agertzen da. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Funtsean png motako fitxategi bat da, non herrialde bakoitzaren koordenatuak zehazten diren, eta bertara sagua gerturatzean tooltip deritzan informazio-koadroa agertzen den. 7.3. Artearen egoeraren azterketa 115 7.3.1.2.9 National Institute of Statistics of Italy, Istat (Italiako Estatistika Erakundea) http://professioni.istat.it/stranieri/mappe/mappa italia.html ˆ Osagaiak: – Mapan bistaratu nahi dena hautatzeko zenbait aukera (ezkerrean). – Italiako mapa koloreztatua eta koloreen esanahia adierazten duen legenda (eskuinean). ˆ Aukerak: – Bistaratu nahi dena hautatzeko zenbait aukera. Egiten den aukeraren arabera mapako zonak kolorez alda daitezke, eta baita legendako koloreen esanahia ere: * Datu-iturria * Irudikapen-mota * Urtea – Sagua estatu baten gainera hurbiltzean estatuaren izena zein aukeraturiko adierazlearen informazioa erakusten duen elkarrizketakoadroa agertzen da. – Saguaz estatu baten gainean sakatzean, aukeraturiko zonaldearen informazioa duen elkarrizketa-koadroa agertzeaz gain, zonalde hori laranjaz koloreztatzen da eta gainontzekoak grisez. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: SVG. 7.3.1.2.10 Statistics Netherlands (Herbeheretako Estatistika Erakundea) http://www.cbs.nl/en-GB/menu/themas/bouwen-wonen/cijfers/extra/hu izenprijzen-visualisatie.htm ˆ Osagaiak: – Herbeheretako mapa (ezkerrean). – Herbeheretako mapa txikia (eskuinean goian). – Bistaratu nahi dena hautatzeko aukerak (eskuinean erdian). – Legenda (eskuinean behean) – Legendako tarteak eta koloreak zehazteko kontrol-mugikorra (mapa nagusiaren azpian). 116 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak ˆ Aukerak: – Bistaratu nahi dena hautatzeko zenbait aukera. Aukera horien araberakoa izango da maparen koloreztatzea eta baita legendako koloreen esanahia ere: * Urtea eta hiruhilekoa * Bistaratu nahi den adierazlea – Sagua mapa nagusiko (ezkerraldean) zonalde baten gainera hurbiltzean zonalde horren izena zein aukeraturiko adierazlearen informazioa erakusten duen elkarrizketa-koadroa agertzen da. – Sagua eskuinean agertzen den mapa txikiko edozein punturen gainera hurbiltzean, aukeraturiko adierazleak Herbehereetan duen bataz besteko balioa erakusten da. – Legenda elkarreragilea: bistaratzearen azpiko aldean erregela antzeko bat agertzen da, legendako tarteak zein koloreak zehazteko aukera ematen duena. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: SWF, multimediarako, grafiko bektorialetarako eta ActionScript-erako erabiltzen den Adobe Flash motako fitxategi formatua. 7.3.1.2.11 Destatis (Alemaniako Estatistika Erakundea) https://www-genesis.destatis.de/gis/genView?GenMLURL=https://www- genesis.destatis.de/regatlas/ai002-1.xml&CONTEXT=REGATLAS01 ˆ Osagaiak: – Bistaratu nahi dena hautatzeko aukerak (ezkerraldean). – Alemaniako mapa koloreztatua (erdian) – Legenda (eskuinean) ˆ Aukerak: – Bistaratu nahi diren edukiak (besteak beste, datu-mota, urtea eta zona) hautatzeko aukera. Egindako aukeraren arabera mapako zonak kolorez alda daitezke, eta baita legendako koloreen esanahia ere. – Saguaz mapako zonalde baten gainean sakatzean, zonaldearen izena eta informazioa erakusten duen elkarrizketa-koadroa agertzen da. Sakatu egin behar da, ez da nahikoa sagua gerturatzearekin. 7.3. Artearen egoeraren azterketa 117 – Zooma. – Bistaratzen diren datuak dituen datu-taula erakusteko aukera. Ez dago honen eta maparen arteko elkarrekintzarik; hau da datu taularekin elkar-eragitean (hala nola, zutabe batean sakatuz) ez da inolako aldaketarik gertatzen mapan, eta alderantziz. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Genesis-Kartenviewer bisorea. 7.3.1.2.12 Statistik Austria (Austriako Estatistika Erakundea) http://www.statistik.at/web de/interaktive karten/041774.html ˆ Osagaiak: – Austriako mapa – Legenda (maparen ezkerrean) – Beste zenbait aukera, hala nola kapak aukeratu eta datu-taula erakutsi (ezkerrean). ˆ Aukerak: – Bistaratu nahi den adierazlea hautatzeko aukera. Egindako aukeraren arabera mapako zonak kolorez alda daitezke, eta baita legendako koloreen esanahia ere. – Sagua estatu baten gainera hurbiltzean estatuaren izena eta informazioa erakusten duen elkarrizketa-koadroa agertzen da. Gainera zonalde horrek duen kolorearen arabera, legendako dagokion koloredun laukitxoa azpimarratu egiten da. – Sagua legendako koloredun laukitxo batera hurbilduz edo gainean sakatuz, kolore hori duten zonaldeak soilik koloreztatzen dira mapan. – Saguaz mapako zonalde baten gainean sakatzean, informazioa duen datu-taula bat agertzen da, legendako koloreen arabera koloreztatuta. Bestalde taulak markatzen duen zonalde batean sakatzean, hau mapan kokatu egiten da. – Bilaketak egiteko aukera. – Mapako kapak hautatzeko aukera. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: i.MAP, Austriako estatistika erakundeak duen mapa elkarreragileak sortzeko bisorea. 118 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak 7.3.1.2.13 Federal Statistical Office Switzerland (Suitzako Estatistika Erakundea) http://www.atlas.bfs.admin.ch/core/projects/12/de-de/viewer.htm?12.0.de Austriako Estatistika Erakundeko bistaratzearekiko (7.3.1.2.12) oso antzekoa da; ezberdintasun nabarienak erabilitako bisorea eta honek datu-taula elkarreragilerik erakusten ez dituela dira. Horrez gain honek aurreko bistaratzeak eskaintzen ez duen aukera bat gehitzen du, zooma alegia. Kasu honetan erabilitako bisorea ThemaKart delakoa da. 7.3.1.3 Mapak eta beste motako grafikoak konbinatzen dituzten bistaratze elkarreragile ez-dinamikoak Atal honetan zehar azterturiko mapek, aurreko atalekoek (7.3.1.2) eskaintzen dituzten aukerez gain, hala nola, aukerak egiteko “checkbox” kutxatxoak, azpimarratze-efektua, “data brushing”-a edota zoom-efektua, beste motatako grafikoak ere erakusten dituzte, esaterako lerro- zein barra-diagramak edota datu-taula elkarreragileak. Kasu batzuetan aipaturiko grafikoak eta mapa erlazionatuta daude eta erabiltzaileak horietako batekin elkar-eragiten duenean, egindako aldaketak beste guztietan islatzen dira, hau da, aldi berean besteekin ere elkar-eragiten du. Bistaratzeetako batzuetan, mapaz gain erabiltzen diren beste grafikoak (barra-diagramak, sektore-diagramak, lerro-diagramak . . . ) mapan bertan gehitzen dira, bakoitza dagokion zonan, eta beste batzuetan maparen ondoan. 7.3.1.3.1 Statistical Office of the Republic of Serbia (Serbiako Estatistika Erakundea) http://www.devinfolive.info/profilelauncher/serbia/?lang=en ˆ Osagaiak: – Serbiako mapa eta legenda (ezkerraldean) – Grafiko estatikoak erakusten diren zonaldea, pdf formatuan (es- kuinean). ˆ Aukerak: – Bistaratu nahi den adierazlea hautatzeko aukera. Egindako aukeraren arabera mapako zonak kolorez alda daitezke, eta baita legendako koloreen esanahia ere. – Sagua zonalde baten gainera hurbiltzean, bere izena eta informazioa erakusten duen elkarrizketa-koadroa agertzen da. 7.3. Artearen egoeraren azterketa 119 – Saguaz mapako zonalde baten gainean sakatzean, bere izena eta informazioa mapako zonalde horretan idatzita geratzen dira, eskuinean zonalde horri dagozkion grafiko estatikoak (pdf-an) erakusteaz gain. Grafiko horien gainean sakatuz, orrialde berri batean irekitzen dira. – Zooma. – Legenda erakutsi/ezkutatzeko aukera: maparen eskuineko aldean agertzen diren laukitxoetan sakatuz, legenda erakutsi edo ezkutatu daiteke. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: DevInfo, taula, grafiko eta mapak sortzeko tresna. 7.3.1.3.2 Federal Statistical Office Switzerland (Suitzako Estatistika Erakundea) http://www.bfs.admin.ch/bfs/portal/en/index/regionen/thematische karten /03/03/02.html ˆ Osagaiak: – Suitzako mapa – Zenbait hutsune (maparen azpian). Sagua mapara hurbiltzean hutsuneak dagokion informazioarekin beteko dira. – Legenda (azpian) ˆ Aukerak: – Bistaratu nahi den adierazlea hautatzeko aukera. Egindako aukeraren arabera mapako zonak kolorez alda daitezke. – Sagua zonalde baten gainera hurbiltzean, maparen azpiko lauki grisak betetzen dira, zonaldearen izena eta zenbait daturekin. Horrez gain, zonaldea grisez koloreztatzen da. Aurreko kasuetan bezala sagua hurbiltzen den zonaldeari dagozkion datuak elkarrizketa-koadro moduan agertu beharrean, kasu honetan bistaratzeak dituen “koadro hutsetan” adierazten dira – Lehenengo bistan mapa bakarrik ikusten bada ere, “repr´esenter les valeurs absolutes:oui” botoia sakatzean, zonalde horretan beste aldagai batek hartzen duen balioa adierazten da, barren bitartez. Maparen eskuineko aldean agertzen den legendan ikus daitekeen bezala, barra gorriek balio positiboak erakusten dituzte eta urdinek negatiboak. 7.3. Artearen egoeraren azterketa 121 ˆ Aukerak: – Mapako zonalde geografiko baten gainean sakatzean, hari buruzko informazioa duen elkarrizketa-koadroa agertzen da. – Legendako koloreak hautatzeko aukera ematen du. Automatikoki tarte horri dagozkion mapako zonak zein eskuineko barradiagramako barrak ere kolorez aldatuko dira. – Eskuineko barra-diagramako barrak alfabetikoki zein txikitik handira ordenatzeko aukera. – Zooma. – Posible da mapa koloreztatua Google Earth-eko maparen gainean txertatzea. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: – Ajax Control Toolkit, Microsoft eta ASP.NET AJAX komunitatearen artean sorturiko kode irekiko proiektua, web orri elkarreragileak sortzea ahalbidetzen duena. – Google Maps. 7.3.1.3.5 Hungarian Central Statistical Office (Hungariako Estatistika Erakundea) http://www.ksh.hu/interaktiv/terkepek/mo/oktat eng.html ˆ Osagaiak: – Hungariako mapa koloreztatua – Hungariako mapa txikia (eskuinean goian) – Legenda (eskuinean erdian) – Barra-diagrama txiki bat (eskuinean behean) ˆ Aukerak: – Bistaratu nahi den adierazlea hautatzeko aukera. – Mapa eta barra-diagramako kolore-eskala zein kategoria kopurua eta berauek sortzeko metodoa hautatzeko aukera. – Bistaratu nahi den zona geografikoa (eskualdeak, konderriak, barrutiak . . . ) hautatzeko aukera. 122 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak – Sagua mapako zonalde batera hurbiltzean, hari buruzko informazioa duen elkarrizketa-koadroa agertzen da, dagokion koloreko legendako laukizuzena loditzeaz gain. Elkarrizketa-koadroan agertzen den testu bera maparen azpiko aldean ere erakusten da. – Saguaz zonalde baten gainean sakatzean orrialde berri bat irekitzen da, haren inguruko informazioa duena. – Posible da histograma erakutsi edo ezkutatzea. – Barra-diagramako barra baten gainera sagua gerturatzean, dagokion informazioa (zona geografikoaren izena, kodea eta adierazlearen balioa) erakusten da maparen azpian. Horrez gain, mapan dagokion zonaldea kolorez aldatzen da. – Zooma. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: SVG. 7.3.1.3.6 Istat (Italiako Estatistika Erakundea) http://censimentoagricoltura.istat.it/inbreve/?QueryId=3855&lang=it&graph =true&subtheme=3&cube=DICA NOTGEN ˆ Osagaiak: – Italiako mapa koloreztatua eta legenda (ezkerrean) – Barra-diagrama (eskuinean goian) – Datu-taula (eskuinean behean), baldin eta “view data” botoia sakaturik eta zonalde bat aukeraturik badaude. ˆ Aukerak: – Bai mapan eta bai barra-diagraman bistaratu nahi den adierazlea hautatzeko aukera. – Sagua mapako zonalde batera zein barra-diagramako barra batera gerturatzean, haiek irudikatzen duten zonaldeari buruzko informazioa duen elkarrizketa-koadroa agertzen da. – Bai mapako zonalde batean zein barra baten gainean sakatzean, zonaldea (edo barra) eta dagokion barra (edo zonaldea) markatuta geratzen dira. – Posible da maparen gainean zonalde bakoitzaren informazio gehiago adierazten duten sektore- zein barra-diagramak gehitzea. 7.3. Artearen egoeraren azterketa 123 – Legendako tarteak markatzen dituzten zenbakien gainean sakatuz, posible da tarte berriak sortzea. – Barra-diagramaren gaineko kontrol-mugikorrak x ardatzaren baliotartea (minimoa eta maximoa) zentratzeko aukera ematen du. – “View data” botoia sakatuz, barra-diagramaren azpian datu-taula erakusten da (soilik zonalde geografiko bat aukeratuta dagoenean). – Bi grafikoak elkarri “lotuta” daude: batean egindako aldaketak bestean islatzen dira zuzenean eta alderantziz. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Statistics eXplorer; datu espazialak, denborazko datuak eta aldagai anitzekoak aldi berean bistaratu eta esploratzeko aukera ematen duen web aplikazioa. 7.3.1.3.7 Insee (Frantziako Estatistika Erakundea) http://www.insee.fr/fr/ppp/bases-de-donnees/donnees-detaillees/cartes-regnais-dom/cartes/cartes.htm ˆ Osagaiak: – Frantziako mapa koloreztatua eta legenda (eskuinean) – Informazio-koadroa (eskuinean goian). Mapako zonalde bat zein barra-diagramako barra bat aukeraturik badago informazioa erakusten du; bestela ezer ere ez. – Barra-diagrama (eskuinean behean) ˆ Aukerak: – Bai mapan eta bai barra-diagraman bistaratu nahi den adierazlea hautatzeko aukera. – Sagua mapako zonalde batera zein barra-diagramako barra batera hurbiltzean, hauen ertzak laranjaz koloreztatzen dira, eta haiei dagokien informazioa agertzen da maparen eskuineko aldean, bai idatziz eta bai grafikoki. – Bai mapako zonalde batean zein barra baten gainean sakatzean, bien ertzak gorriz koloreztatzen dira eta aurreko kasuan bezala, horien informazioa gehitzen da maparen eskuinean, idatziz zein grafikoki. Horrez gain, mapak adierazten duenaren arabera, geziak pintatzen dira maparen gainean (esportazioak badira geziak herrialde horretatik abiatzen dira eta inportazioak badira geziak herrialde horretara iristen dira). Gezi hauek ere elkarreragileak 7.3. Artearen egoeraren azterketa 125 – Barra-diagrama koloreztatua (maparen azpian) – 3 zatitan banatutako legenda (eskuinean): balio positiboak irudikatzeko kolore-gama bat erabiltzen da eta negatiboetarako beste bat. ˆ Aukerak: – Mapan zein azpiko barra-diagraman bistaratzeko hainbat adierazle eta urtea hautatzeko aukera. – Mapa koloreztatzeko metodoa zein kolore-eskala hautatzeko aukera (balio negatiboen zein positiboen kolore-eskala hauta daiteke). – Legenda elkarreragilea: sagua koloredun laukitxoetara gerturatzean hari dagozkion mapako zonak soilik (ez barra-diagramakoak) ilundu egiten dira. – Sagua mapako zonalde batera zein barra-diagramako barra batera hurbiltzean hari buruzko informazioa duen elkarrizketa-koadroa agertzen da. – Saguaz mapako zonalde batean zein barra batean sakatzean, aukeraturiko zonaldearen mapa agertzen da, udalerrika banatuta. Barra-diagrama ere aldatu egiten da; kasu honetan barrek udalerriak irudikatzen dituzte. – Barra-diagramaren azpian datu-taula elkarreragile bat gehitzen da. Honek, hiru aukera eskaintzen ditu: aztertu nahi den adierazlea hauta daiteke, estatu baten izenaren gainean sakatuta bertako udalerriak irudikatzen dituen bistaratzea erakusten da (barretan zein mapako zonalde baten gainean sakatzean bezalaxe) eta datu baten gainean sakatuz hari buruzko informazioa (aztertzen ari dena, grafikoa eta datu-taula) duen pdf bat irekitzen da. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: AnyChart, Flash/JavaScript-en (HTML5) oinarrituriko paketea, flash motako grafiko elkarreragileak sortzeko aukera ematen duena. 7.3.1.3.10 Istat (Italiako Estatistika Erakundea) http://censimentoagricoltura.istat.it/explorer/index.html#story=0 ˆ Osagaiak: – Ezkerrean: Italiako mapa elkarreragilea (lehenetsia) edota Scatterplot Matrix grafikoaren (nxn matrize itxurako grafikoa; gelaxka bakoitza kasuan aztergai diren n aldagaietako biren arteko sakabanatze-diagramez osatua) artean hautatzeko aukera 126 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak – Legenda (mapa/Scatterplot Matrix grafikoaren azpian) – Grafiko elkarreragile ezberdinak (erdian). Aukerak: * Sakabanatze-diagrama, * Table lens grafikoa: kalkulu-orri batean oinarrituriko irudikapen grafikoa da, zutabe eta ilaretan mapako zonaldeetako datuen balioak erakusten dituena, desplazamendu barrarik erabili gabe eta datuak gainjarri gabe, gelaxkak koloreztaturiko barra txiki eskalatuekin betez. Hain zuzen, ilarek eskualdeak adierazten dituzte eta zutabeek, aldiz, adierazleak. * Datu-taula elkarreragilea * Distribution plot grafikoa: kutxa-diagramaren aldaera bat da; barra-diagrama bertikal baten antzekoa, baina kluster berberari dagozkion datuen banaketa adierazle batekiko erakusten du. Kluster bakoitza puntuez osaturiko lerro moduan irudikatzen da eta puntu horiek klusterreko elementu bakoitza adierazten dute, zonalde bakoitzeko bataz bestekoa lerro berde baten bidez irudikatzen delarik urtearen arabera. – “Istorioa” (eskuinean). ˆ Aukerak: – Bai mapan eta bai grafiko elkarreragileetako edozeinetan (baita datu-taulan ere) bistaratu nahi den adierazlea hautatzeko aukera. – Maparen itxura aldatzeko aukera, hala nola gardentasuna doitzekoa edota legenda edo izenburua erakutsi edo ezkutatzekoa. – Maparen gainean sektore- zein barra-diagramak gehitu daitezke, dagokien eskualdearen informazio gehiago ematen dutenak. – Sagua mapako zein edozein grafikoko edota datu-taulako zonalde batera gerturatzean, haiek irudikatzen duten zonaldeari buruzko informazioa duen elkarrizketa-koadroa agertzen da. Gauza bera gertatzen da saguaz zonalde batean sakatzean, baina kasu honetan dagokion irudikapena nabarmendu egiten da. – Banaketa adierazten duen barra-diagramaren eskuineko kontrolmugikorrak y ardatzaren balio-tartea (minimoa eta maximoa) zentratzeko aukera ematen du. – Bistaratzearen eskuin partean erakutsitako datuen inguruko informazioa ematen da, txosten honen sarreran definituriko “istorioa”, alegia. Gainera erabiltzaileari bere “istorioak” sortzeko aukera ematen dio. 7.3. Artearen egoeraren azterketa 127 – Osagai guztiak (grafiko elkarreragile guztiak eta mapa) elkarri lotuak (batean egindako aldaketak beste guztietan islatzen dira zuzenean). ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Statistics eXplorer. 7.3.1.4 Mapak eta beste motako grafikoak konbinatzen dituzten bistaratze elkarreragile dinamikoak Aurreko ataletan (7.3.1.2 eta 7.3.1.3) ikusitako bistaratzeei mugimendua gehituz bistaratze elkarreragile dinamikoak sor daitezke. Kasu gehienetan gertatzen den bezala, hemen aztertuko diren kasuetan mugimendua zehazten duen faktorea denboran zehar sortzen den aldaketa da. Honela, era honetako bistaratzeek beste batzuetan ikus ezin daitezkeen joera eta ereduak identifikatzeko aukera ematen dute. Aurreko ataletako kasu batzuetan posible zen denbora zehazten zuen aldagaia zehaztea, baina eskuz hautaketa bat eginez. Kasu honetan erreprodukzio bat eskainiko da, erreprodukziorako botoien bidez edota kontrolmugikor baten bidez. 7.3.1.4.1 Statistical Office of the Republic of Slovenia (Esloveniako Estatistika Erakundea) http://www.stat.si/eng/iatlas.asp# ˆ Osagaiak: – Esloveniako mapa koloreztatua (ezkerrean) – Kontrol-mugikorra eta erreprodukziorako botoiak (maparen azpian) – Legenda (kontrol-mugikorraren eta erreprodukziorako botoien azpian) – 7.3.1.3.4 bistaratzean azterturiko barra-diagrama berezia (eskuinean). ˆ Aukerak: – Bistaratu nahi den adierazlea eta eskualde edo udalerrien artean hautatzeko aukera. – Sagua mapako zonalde batera edo eskuineko barra batera hurbiltzean, hari buruzko informazioa duen elkarrizketa-koadroa agertzen da mapan. 128 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak – Mapako zonalde baten zein eskuineko barra baten gainean sakatzean mapa berri bat erakusten da, zonalde horretako udalerriena, hain zuzen. Era berean, eskuineko barrek hautaturiko zonaldeko udalerriak irudikatzen dituzte. – Eskuinaldeko barra-diagramako barrak alfabetikoki edo balio handienekotik txikienekora ordenatzeko aukera. – Mapa eta barra-diagramaren arteko elkarrekintza: batean eginiko aldaketak bestean ere islatzen dira. – Zooma. – Dinamismoa kontrolatzeko kontrol-mugikorra eta erreprodukziorako botoiak. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Flash. 7.3.1.4.2 Statistics Netherlands (Herbeheretako Estatistika Erakundea) http://www.cbs.nl/en-GB/menu/themas/dossiers/allochtonen/cijfers/extra /aandeel-allochtonen.htm ˆ Osagaiak: – Herbeheretako mapa koloreztatua (ezkerrean) – Mapa txiki bat (mapa nagusiaren eskuinean) – Legenda (eskuinean, mapa txikiaren azpian) – Kontrol-mugikorra eta erreprodukziorako botoiak (mapa nagusiaren azpian) ˆ Aukerak: – Mapa nagusiaren eskuinean mapa txiki bat erakusteko aukera. Erabiltzaileak zooma erabiltzen duenean, maparen zer zonatan zentratu den jakiteko lagungarria. – Sagua mapako zonalde batera hurbiltzean, hau zuriz pintatu eta hari buruzko informazioa duen elkarrizketa-koadroa erakusten da. – Legendako koloreak (eta beraz, baita mapakoak ere) hautatzeko aukera. – Dinamismoa: kontrol-mugikorra eta erreprodukziorako botoiak. Mapari dinamismoa ematen dion aldagaia ez da denbora, mota 7.3. Artearen egoeraren azterketa 129 honetako bistaratzeetan izan ohi den bezala, baizik eta jatorri aldagaia. Kontrol-mugikorraren balio posibleak jatorri ezberdinak zehazten dituzten herrialdeak dira, eta berau mugituz mapako zonaldeek jatorri bakoitzeko zenbat biztanle dituzten azter daiteke. Erreprodukziorako botoien bidez, gauza bera lortzen da. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Flash. 7.3.1.4.3 Statistics Netherlands (Herbeheretako Estatistika Erakundea) http://www.cbs.nl/en-GB/menu/themas/veiligheid-recht/cijfers/extra/map pingworld-2-adoptie.htm ˆ Osagaiak: – Munduko mapa (ezkerrean) – Lerro-diagrama eta kontrol-mugikorra (maparen azpian). Hasieran ez da erakusten; “start animation” botoia sakatu behar da. – Maparen inguruko informazioa ematen duen zutabea (eskuinean). ˆ Aukerak: – Maparen gainean puntu-bidezko adierazpen grafikoak erakusten dira. Hain zuzen, puntu kopuruak dagokion adierazleak duen balioa irudikatzen du. – Sagua mapako zonalde batera hurbiltzean, hau urdin ilunez pintatu eta hari buruzko informazioa duen elkarrizketa-koadroa erakusten da. – Saguaz mapan zein eskuineko selekziorako laukian sakatzean, maparen azpiko lerro-grafikoa eguneratu egiten da, hautaturiko herrialdearen informazioa erakutsiz. – Maparen eskuinean guztizko datuak erakusten dira (hauek ez dira aldatzen egindako aukeren arabera). – Dinamismoa: kontrol-mugikorra. Hain zuzen, honek adierazleak urte ezberdinetan duen bilakaera erakusten du; herrialde osoan edota aukeraturiko zonaldean. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Flash. 130 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak 7.3.1.4.4 Statistics Netherlands (Herbeheretako Estatistika Erakundea) http://www.cbs.nl/en-GB/menu/themas/onderwijs/cijfers/overig/schoolver laters.htm ˆ Osagaiak: – Europako mapa koloreztatua eta legenda (ezkerrean) – Legendako koloreak eta tarteak hautatzeko kontrola (maparen azpian) – Barra-diagrama koloreztatua (eskuinean) – Dinamismorako kontrol-mugikorra eta erreprodukziorako botoiak (bistaratzearen azpiko aldean) ˆ Aukerak: – Bistaratu nahi den adierazlea hautatzeko aukera. – Sagua mapako zonalde batera gerturatzean hari buruzko informazioa duen elkarrizketa-koadroa agertzen da. Gauza bera gertatzen da sagua barra-diagramako edozein barrara hurbilduz gero. Beste kasu batzuetan ez bezala, sagua bi irudikapen grafikoetako batera hurbiltzeak ez du bestean inolako aldaketarik sortzen. – Saguaz mapan edota barra-diagraman sakatzean, dagokion mapako zonaldea eta barra beste kolore batez margotzen dira eta maparen gainean barra-diagrama bat erakusten da. Barra-diagrama honek ere sagua barra batera gerturatzean, hari dagokion informazioa duen elkarrizketa-koadroa erakusten du. “Naar kaart” botoia sakatuz jatorrizko bistaratzera bueltatzeko aukera ematen du. – Legenda elkarreragilea, badin eta “vastzetten” aukera sakaturik ez badago. Kasu horretan legendako tarteak zehazteko aukera ematen du, zeinak eragin zuzena izango duen mapan zein barretan. – Dinamismoa gehitzeko kontrol-mugikor bat eta urte bakarreko saltoak ahalbidetzen dituzten erreprodukziorako botoiak gehitzen dira. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Flash. 7.3. Artearen egoeraren azterketa 131 7.3.1.4.5 Office for National Statistics, ONS (Erresuma Batuko Estatistika Erakundea) http://www.ons.gov.uk/ons/interactive/gcse-results-in-england—dvc23/inde x.html ˆ Osagaiak: – Erresuma Batuko mapa koloreztatua (eskuinean) – Erreprodukziorako botoiak (maparen gainean) – Bilatzailea (maparen gainean) – Legenda (maparen eskuinean) – Legendaren ondoko barra-diagrama informatiboa. Mota (kolore) bakoitzeko zenbat barruti dauden grafikoki adierazten du soilik, ez du elkarrekintzarako aukerarik ematen. – Lerro-diagrama elkarreragilea (legendaren azpian) – Kontrol-mugikorra (lerro-diagramaren azpian). ˆ Aukerak: – Mapan eta bere eskuineko lerro-diagraman bistaratu nahi den adierazlea hautatzeko aukera. – Mapako barruti bat hautatzeko aukera. Bi eratan egin daiteke: maparen gaineko “find a district” selekzio-koadroan hautatuz edota mapako dagokion barrutiaren gainean klik bikoitza eginez. Bi aukera hauetako bat sakatzean, mapan zein legendan dagokien barruti eta laukizuzenaren ertzak laranjaz koloreztatuko dira eta eskuineko lerro-diagraman aukeraturiko barrutia irudikatzen duen marra laranja bat gehituko da. Bi aukeren arteko ezberdintasuna barrutiaren hautaketa selekzio-koadroaren bidez egiten bada mapa dagokion barrutian zentratzen dela da eta beste kasuan ez. – Sagua mapako zonalde batera hurbiltzean, barruti bat sakatzean gertatzen diren aldaketak ematen dira, mapa dagokion barrutian zentratzea izan ezik. – Mapan barrutien mugak erakusteko/ezkutatzeko aukera. – Zooma. – Dinamismorako kontrol-mugikorra eta erreprodukziorako botoiak. Animazioan zehar momentuko urtea markatzen da, bai maparen gainean eta bai lerro-diagraman etiketadun lerro bertikal baten bidez. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Flash. 7.3. Artearen egoeraren azterketa 133 – Sagua legendara edota bere ondoko barra-diagrama txikira hurbiltzean, mota horretako zenbat zonalde dauden zehazten duen elkarrizketa-koadroa agertzeaz gain, bai mapako eta bai barradiagramako mota horretako zonaldeak markatzen dira. – Saguaz maparen gainean sakatzean, mapan dagokion zonaldea markatuta geratu eta zonalde horretan zentratzen da (zooma). Horrez gain, bi barra-diagrametako zein legendako dagozkien barra eta laukitxoak ere laranjaz markatzen dira. Ordea, ez du barra-diagraman, legendan edo honen ondoko barra-diagrama txikian klik egiteko aukera ematen. – Behin herrialde bat aukeratuta dagoenean, posible da maparen eskuin aldeko grafiko-mota (hasieran barra-diagrama dena) aldatzea. Hasierako barra-diagramaz gain, adin ezberdineko gizon eta emakumeen kopuruak erakusten dituen barra diagramaren edota aukeraturiko herrialdearen denbora seriea Erresuma Batukoarekin alderatzen duen lerro-diagramaren artean hautatzeko aukera eskaintzen da. – Bistaratzearen itxurari dagozkion zenbait parametro hautatzeko aukera; hain zuzen, tarteak sortzeko metodoak eta tarte kopurua, kolore-paleta, gardentasuna eta atzeko mapa erakutsi ala ez. – Mapan zonaldeen mugak erakustsi/ezkutatzeko aukera. – Zooma. – Bilatzailea: helbide edota posta-kode bat bilatzeko aukera. – Dinamismoa: kontrol-mugikorra eta erreprodukziorako botoiak. Animazioan zehar momentuko urtea markatzen da maparen gainean. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Leaflet, mapa elkarreragileak sortzeko kode irekiko JavaScript liburutegia. Eskuinaldeko grafiko elkarreragileak (barra- zein lerro-diagrama) sortzeko kode irekiko D3 liburutegia erabiltzen da. 7.3.1.4.8 Institut National D’´Etudes D´emographiques, INED (Frantziako Demografia Ikerketen Instituto Nazionala) http://www.ined.fr/jeux2.php? movie=/CartePopulation/cartePopulation.php ?html=true&titre=Les%20cartes%20interactives%20de%20la%20population%2 0mondiale&lg=fr Orrialde honetan bost mapa elkarreragile ezberdin erakusten dira, bat fi- txa bakoitzeko. Horietako hiruk egitura antzekoa dute; ezkerrean mapa bat, 134 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak haren eskuinean grafiko elkarreragile bat eta azpian dinamismoa kontrolatzeko botoiak. Bi irudikapen grafikoak (mapa eta kasuan kasuko grafikoa) elkarrekin konektaturik daude eta batean egindako aldaketa guztiek bestean eragina dute zuzenean. Gainontzeko bi mapa elkarreragileak ezberdinak dira; ez dute dinamismorik eta elkar-eragiteko aukera gutxi eskaintzen dituzte, horregatik ez dira txosten honetan aztertuko. () Lehen bistaratzea (“Le monde” izeneko fitxa): (i) “Tous les pays” fitxa ˆ Osagaiak: – Munduko mapa koloreztatua eta legenda (ezkerrean) – Kontrol-mugikorra eta erreprodukziorako botoiak (maparen azpian) – Lerro-diagrama elkarreragilea (eskuinean) ˆ Aukerak: – Mapan eta bere eskuineko lerro-diagraman bistaratu nahi den adierazlea hautatzeko aukera. – Herrialde bat edo batzuk hautatzeko aukera. Herrialde bat hautatzeko bi aukera daude: maparen goiko aldeko aukera-koadroa edo zuzenean mapan aukeratu nahi den herrialdearen gainean sakatzea. Inongo herrialderik aukeratu ezean, mundu osoari dagokion mapa koloreztatua eta lerro-diagrama erakutsiko dira. Herrialde bat edo gehiago (gehienez 9) aukeratzekotan, mapan beste kolore batez markatuko dira bakoitzaren ertzak eta lerrodiagraman erakutsiko da dagokien datua, lerro moduan eta mapan erabilitako kolore berdinarekin. Aukera deuseztatzeko nahikoa da mapan hautaturiko herrialdearen gainean berriro ere sakatzea. – Adierazle jakin batzuk hautatzean, hala nola populazioa, mapako herrialdeak koloreztatu beharrean, haien gainean azterturiko adierazlearen informazioa emango duten kolore eta tamaina ezberdineko formak (esaterako zirkuluak) gehituko dira. – Sagua mapako zonalde batera zein lerro-diagramako puntu batera hurbiltzean, hari dagokion informazioa duen elkarrizketa-koadroa erakusten da. – Mapako herrialde batean saguaz sakatzean, egindako aukera mapan zein lerro-diagraman islatzeaz gain, sagua 7.3. Artearen egoeraren azterketa 135 gerturatzean agertzen den informazio-koadro bera azaltzen da. – Zooma. – Dinamismorako kontrol-mugikorra eta erreprodukziorako botoiak. Animazioan zehar momentuko urtea markatzen da; maparen gaineko etiketa finkoaren eta lerro-diagramako etiketadun lerro bertikalaren bidez. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Flash. (ii) “Les extr`emes seulement” fitxa ˆ Osagaiak: – Munduko mapa koloreztatua – Mapan erakusten diren herrialdeek bete beharreko baldintzak zehazten dituzten bi irudi (maparen eskuinean). Ezkerrekoa kontrol-mugikor bertikal bat da eta bertan egindako aukerak zuzenean islatzen dira bai mapan eta bai eskuineko irudian. ˆ Aukerak: – “Faible” fitxa aukeraturik badago, azterturiko adierazleak balio baxuak dituen herrialdeak soilik koloreztatuko dira eta kontrako kasuan (´elev´e fitxa) balio altuak dituztenak. Eskuineko barra moduko kontrol-mugikorraren bitartez, koloreztatu beharreko herrialdeen ehunekoa alda daiteke. – Gainontzeko aukera guztiak aurreko bistaratzeko berdinak dira, herrialdeak hautatzeko gaitasuna izan ezik. Kasu honetan, herrialdeen aukeraketa ezin da egin zuzenean maparen gainean sakatuz, aukeraketa-koadroaren bitartez egin behar da. Egindako aukerek ez dute inolako eraginik izango bistaratze honetan, baina behin aukeraketak eginda aurreko bistaratzera (“le monde”“tous les pays” fitxa) berriz pasatzean, hauek zuzenean islatuko dira bertan. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Flash. (a) Bigarren bistaratzea (“Un pays et ses voisins” fitxa) ˆ Osagaiak: – Mapa (ezkerrean) – Kontrol-mugikorra eta erreprodukziorako botoiak (maparen azpian) 136 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak – Mapan koloreztatu nahi dena zehazteko kontrol-mugikorra (maparen gainean) – Azalera-diagrama (eskuinean) ˆ Aukerak: – Mapan herrialde bat hautatzeko aukera; mapan sakatuz edota goiko aukeraketa-koadroaren bidez. Inolako aukeraketarik egin ezean, balio lehenetsia Afganistan izango da. Aukeraturiko herria more ilunez koloreztatuko da mapan eta kolore bereko marraz eskuineko azalera-diagraman. – Maparen gaineko kontrol-mugikorraren bidez, aukeraturiko herrialdearen ondoko herrialdeak definitzeko distantzia zehaztu behar da. Balio lehenetsia: 1000km. Hauek mapan more argiz koloreztatuko dira eta lerro-diagraman haien balio maximoak eta minimoak irudikatzeko marra laranja ilun eta argi bana erabiliko da, hurrenez hurren, bien arteko azalera more argiz koloreztatuko delarik. – Gainontzeko aukera guztiak aurreko bistaratzeko berdinak dira (“le monde” bistaratzeko “tous les pays” fitxa). ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Flash. (b) Hirugarren bistaratzea (“D’un pays `a l’autre” fitxa) ˆ Osagaiak: – Munduko mapa koloreztatua (ezkerrean) – Dinamismorako kontrol-mugikorra eta erreprodukziorako botoiak (maparen azpian) – Barra-diagrama elkarreragilea (eskuinean) ˆ Aukerak: – Mapan herrialde bat hautatzeko aukera; mapan sakatuz edota goiko aukeraketa-koadroaren bidez. Inolako aukeraketarik egin ezean, balio lehenetsia Afganistan izango da. Aukeraturiko herria more ilunez koloreztatuko da mapan, izartxo hori batekin eta kolore bereko barraz eskuineko barradiagraman. Aukeraketak deuseztatzeko aukeraturiko herrialdearen gainean berriz klik egin. – More argiz koloreztaturiko herrien gainean klik eginez, haiei dagozkien barrak gehituko dira eskuineko barra-diagraman, more argiz. Horrez gain, bai mapako zonak eta bai barrak 7.3. Artearen egoeraren azterketa 137 elkarrekin konektatuko dira lerro baten bitartez. Gehituriko herri baten aukeraketa desegiteko haren gainean berriz sakatu. – Gainontzeko aukera guztiak aurreko bistaratzeko berdinak dira (“le monde”“tous les pays” fitxa). ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Flash. 7.3.1.4.9 Eurostat (Europar Batasuneko Estatistika Erakundea) http://epp.eurostat.ec.europa.eu/cache/RSI/#?vis=labourmarket ˆ Osagaiak: – Europako mapa koloreztatua (ezkerrean) – Grafiko hauetako bat (maparen eskuinean): Cleveland-en dotplot grafikoa (lehenetsia), Motion Chart grafikoa, barra-diagrama edota datu-taula elkarreragilea. ˆ Aukerak: – Bai mapan eta bai grafiko elkarreragileetako edozeinetan (baita datu-taulan ere) bistaratu nahi den adierazlea hautatzeko aukera. – Sagua mapako zona batera gerturatzean, hari dagokion informazioa duen elkarrizketa-koadroa agertzen da. Gauza bera gertatzen da sagua eskuineko edozein grafikoetako batera gerturatzean. – Mapako, hiru grafikoetako edo datu-taulako zonalde baten gainean sakatzean haren inguruko informazio-koadroa agertzeaz gain, bost irudikapen grafikoetan markatuta geratzen da hautaturiko zonaldea adierazten duen mapa edo grafikoetako zatia. – Cleveland-en dotplot grafikoaren eta barra-diagramaren gainean x-ardatzeko balio-tartea (balio maximoa eta minimoa) zehazteko kontrol-mugikor bat gehitzen da. – Legenda elkarreragilea: legendako (eta beraz, mapa zein grafikoak koloreztatzeko) tarteak aldatzeko aukera. – Dinamismoak denboran zehar aldagaiek duten bilakaera aztertzeko aukera ematen du. Horretarako kontrol-mugikorra eta erreprodukziorako botoiak gehitzen dira. – Tresnak eskaintzen dituen diseinurako beste aukera batzuk, hala nola, legenda ezkutatu/erakutsi. 138 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak – Mapa eta gainontzeko irudikapen grafiko guztiak elkarrekin elkarturik daude, hau da batean egindako ekintzak automatikoki beste guztietan islatzen dira. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Statistics eXplorer. 7.3.1.4.10 Eurostat (Europar Batasuneko Estatistika Erakundea) http://epp.eurostat.ec.europa.eu/inflation dashboard/ ˆ Osagaiak: – 4 irudikapen grafiko: * Goialdean ezkerrean: mapa (lehenetsia), barra diagrama edo datu-taula. * Goialdean eskuinean: lerro-diagrama (lehenetsia) edo datutaula elkarreragilea. * Behealdean ezkerrean: barra-diagrama (lehenetsia) edo datutaula elkarreragilea. * Behealdean eskuinean: lerro-diagrama (lehenetsia) edo datutaula elkarreragilea. – Kontrol-mugikorra eta erreprodukziorako botoiak (4 bistaratzeen azpian). ˆ Aukerak: – Goialdeko ezkerreko bistaratzearen kasuan sagua zonalde/barra/ilara batera hurbiltzean, hau koloreztatu eta hari dagokion informazioa duen elkarrizketa-koadroa erakusten da. Ordea egindako ekintza zonalde/barra/ilara baten gainean sakatzea bada, hari dagokion informazioa erakusten da gainontzeko irudikapen grafikoetan. Hautaketa desegiteko berriz klikatu behar da zonalde/- barra/ilararen gainean, ctrl botoia sakatuz. Behin zonalde/barra/ilara bat markatuta egonik beste baten gainean sakatuz gero, azken honi dagokion informazioa gehituko da gainontzeko mapetan, aurreko aukeraketakoa ezabatuko delarik. – Goialdeko eskuineko lerro-diagramaren kasuan sagua puntu/ilara batera hurbiltzean, hiru elkarrizketa-koadro agertzen dira, bakoitzak saguak markatzen duen datan serie bakoitzari dagokion informazioa erakusten duelarik. Datu-taularen kasuan, ordea, sagua lerro batera hurbiltzean hau koloreztatu egiten da. Ekintza saguaz 7.3. Artearen egoeraren azterketa 139 puntu/ilara batean sakatzea baldin bada (kasu honetan data bat aukeratzen da), ezkerraldeko bi grafikoak eguneratu egiten dira, aukeraturiko datari dagokion informazioa erakutsiz. – Behealdeko ezkerreko bistaratzean sagua barra/ilarara hurbiltzeak berau koloreztatzea eta haren inguruko informaziodun elkarrizketakoadroa erakustea eragiten du. Ordea, barra/ilara baten gainean saguaz sakatzean, behealdeko eskuineko irudikapen-grafikoa eguneratu egiten da, sakaturiko datuari dagokion informazioa erakutsiz. – Behealdeko eskuineko bistaratzean kurtsorea puntu/ilara batera gerturatzean, hari dagokion informazioa duen elkarrizketa-koadroa agertzen da barra-diagramaren kasuan eta ilara koloreztatu egiten da kontrako kasuan. Ordea, puntu/ilara baten gainean sakatuz gero, data bat aukeratu egiten da eta beraz eragina du bigarren zein hirugarren koadranteetako bistaratzeetan, zeinak eguneratu egiten diren. – Besterik ezean, lehen bistaratzean izan ezik beste guztietan Europar Batasuneko eta Euro Areako informazioa erakusten da. Aukera daiteke biak erakutsi/ezkutatu edo bietako edozein erakutsi/ezkutatu. – 4 irudikapen grafikoek beste zenbait aukera eskaintzen dituzte aztertutakoez gain, hala nola, ordenatzeko modua edo bistaratu beharreko aldagaiaren aukeraketa. – Dinamismoa kontrolatzeko kontrol-mugikor bat zein erreprodukziorako botoiak. ˆ Bistaratzea sortzeko tresna: Flash. 7.3.1.4.11 Statistics Sweden (Suediako Estatistika Erakundea) http://www.scb.se/Kartor/Statistikatlas 42 KN 201205 English/index.ht ml#story=0 ˆ Osagaiak: – 3 irudikapen grafiko: * Ezkerrean: Suediako mapa (lehenetsia) edo Scatterplot Matrix grafikoa. * Goialdean eskuinean: Motion Chart grafikoa (lehenetsia), Table Lens grafikoa edo datu-taula elkarreragilea. 140 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak * Behealdean ezkerrean: barra-diagrama (lehenetsia), barradiagramaz osaturiko Time Line grafikoa, Distribution plot grafikoa, lerro-diagramaz osaturiko Time Line grafikoa edota koordenatu paraleloen diagrama (aldagai anitzeko adierazle espazialak bistaratzeko grafiko erabilgarria da, joera eta klusterrak identifikatzeko egokia; zonalde bakoitza ardatz paraleloetatik pasatzen den lerro batek adierazten du, ardatza ebakitzen duen puntua adierazleak zonalde horretan duen balioaren araberakoa delarik). – Kontrol-mugikorra eta erreprodukziorako botoiak – Istorioa (eskuineko aldean) ˆ Aukerak: – Bistaratzearen ezkerreko maparen gaineko aukeraketa-koadroan hauta daiteke mapa zein adierazleren arabera koloreztatuko den. Horrekin lotuta, haren ezkerraldeko legendan kolore bakoitza definitzeko eskala osoaren zein balio-tarte kontuan hartuko diren aukera daiteke. Bai mapan eta bai Scatterplot Matrix grafikoan kurtsorea zonalde/gelaxka baten gainera hurbiltzean, hari buruzko informazioa duen elkarrizketa-koadroa agertzen da. Horrez gain, beste aukera batzuk ere eskaintzen dituzte, hala nola kolore-paleta zein kolore-tarteak sortzeko banaketa-mota aukeratzea. Azkenik, beste aukera batzuk mapak bakarrik eskaintzen ditu; hala nola, zooma, maparen gainean sektore- edota barra-diagramak gehitzeko aukera edo maparen gaineko zonalde batean sakatzean berau markatuta geratzea eta egindako aukera gainontzeko grafikoetan (eskuinaldeko goiko zein beheko grafikoetan) islatzea. – Goialdeko eskuineko Table Lens grafikoko barratxo baten zein Motion Chart-eko burbuila baten gainera sagua gerturatzerakoan puntu horren informazioa duen elkarrizketa-koadroa agertzen da. Ordea, burbuila/barratxo/ilara baten gainean sakatzean, egindako aukera gainontzeko adierazpen grafikoetan islatuta geratzen da (Scatterplot Matrix deritzonean izan ezik). Normalean aukera bakarra egin daiteke, hau da saguaz sakatzen den bakoitzean, aurreko aukera ezeztatu eta eguneratu egiten da, Table Lens grafikoan izan ezik, non aukera bat baino gehiago egin daitekeen. – Eskuineko beheko grafikoen kasuan batean egindako aldaketek besteetan dute eragina. 142 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak dituen taula bat sortu da. Honela, 35x69 dimentsiodun taula bat osatu da (Moldaviako, OECDko, Estoniako, Got¨eborgs-eko eta Inegiko (Mexiko) bistaratzeak ezabatu dira beste batzuen berdin-berdinak izateagatik), non errenkadek azterturiko web orrien izenak adierazten dituzten eta zutabeek azterturiko bistaratzeen ezaugarriak. Hain zuzen, zutabeak aldagai kategorikoak dira; gehienak bi modalitate dituztenak. Datu-taularen ezaugarriengatik, analisirako erabilitako metodoa korrespondentzi analisi anizkoitza (MCA) izan da. Hain zuzen, MCA delakoa aldagai anitzeko datu kategorikoen esplorazio-analisi faktorialerako teknika bat da; korrespondentzi analisiaren hedapena, menpeko aldagai kategoriko askoren erlazio eta joerak analizatzea ahalbidetzen duena. Funtsean, teknika honen helburua aldagai kategoriko multzo baten erlazioen egitura eta aldagai horiek aplikatzen dituzten indibiduoen antzekotasun eta ezberdintasunak dimentsio edo faktore gutxiko espazio batean deskribatzea da. Behin aztertu beharreko datu-taula osatuta, lehenik korrespondentzi analisi anizkoitz bat burutu da eta ondoren lorturiko emaitzatik abiatuta pilaketazko klustering edo multzokatze hierarkikoa. Bi kasuetan R-ko FactoMineR paketea [28] [29] erabili da. 7.9 irudian erabilitako aldagai kategorikoen deskribapen txiki bat egiten da, beren modalitateak eta maiztasunak barradiagrama moduan azalduz. MCA delakoa funtsean korrespondentzi analisi bakunaren (CA) hedapena da bi aldagai baino gehiagoko kasurako, eta horregatik helburua bera da: faktoreak definitu eta kategoriak erlazionatzea. MCA burutzeko CA algoritmoa aplikatzen zaio adierazle-matrize bati edo azterturiko aldagaiez osaturiko Burt taulari. Adierazle-matrizea indibiduo x aldagai motako matrizea da, non ilarek indibiduoak adierazten dituzten eta zutabeak aldagai kategorikoen kategoriak adierazten dituzten dummy motako aldagaiak diren. Adierazle-matrizeari elkarturiko Burt taula, ordea, B=XTX motako taula da, X adierazle-matrizea izanik. Taula honek garrantzia du MCA aplikatzerako orduan, izan ere, Burt matrizean CA aplikatzeak X-ren analisiak ematen dituen faktore berak ematen baititu, konputazionalki errazagoa izanik. Bien arteko ezberdintasun nabariena dimentsio bakoitzak adierazten duen ehunekoan datza; ondorioz aldagai kategorikoen irudikapen grafikoa bera da baina kategorien irudikapena ez, grafikoa aurreko kasuko bera izanik, dimentsio bakoitzari koefiziente bat biderkatuz. Behin korrespondentzi analisi anizkoitza burututa (berdin du aipaturiko bi metodoetako zein erabili), kluster analisi hierarkikoa burutu da, herrialde ezberdinetako bistaratzeek lehen 9 faktoretan dituzten puntuazioen arabera, zeinek inertzia totalaren %70a adierazten duten (ikus 7.10 grafikoa). Warden metodoa (bariantza minimoa duena) eta distantzia euklidearrak erabili dira kluster analisia burutzeko. Azken urratsa, 3 klusterren erdiguneak ha- 7.3. Artearen egoeraren azterketa 143 zitzat hartu eta k-means delako algoritmoa erabiltzea izan da, kluster sendoagoak lortzeko. Hain zuzen, kluster analisi hierarkikoak aldagai edo indibiduo antzekoen taldeak sortzea du helburu; honela talde berean sailkaturiko aldagai edo indibiduoak (kasu honetan azterturiko web orriak) ahalik eta antzekoenak izango dira. Horregatik, kluster bakoitzaren klase barneko inertzia, edo elementu bakoitzaren eta klusterraren zentroarekiko distantzia, ahalik eta txikiena izan behar da. Era berean, kluster ezberdinak elkarrekiko ahalik eta ezberdinenak izan behar dira, beraz, kluster ezberdinetako zentroak besteekiko ahalik eta urrunen egon behar dira (klase arteko inertzia). Hain zuzen, azterturiko orriak 3 klusterretan banatu dira, kluster analisi hierarkikoa burutu ondoren, 7.11 irudian ikus daitekeenez. 7.12 irudian grafikoki irudikatzen dira azterturiko web orrien proiekzioak plano orokorrean (lehen 2 dimentsioek eratua), sailkatuta izan diren taldeen arabera koloreztatuak. Azken urratsa klusterrak deskribatzea da. Horretarako lagungarria izango litzateke herrialdeez gain, aldagai ezberdinen kategoriak 2 faktore nagusien planoan irudikatzea, baina kasu honetan ez da ezer gutxi ikusten horregatik ez da grafiko hau erabiliko. Klusterren definizioari ekin aurretik, klusterren osaeran eragina duten aldagaiak topatzeko ji-karratu testa burutu da. Kasu guztietan, p-balio adierazgarria lortu denez, buruturiko kluster analisia, 3 kluster eman dituena, hurrengo aldagaiei lotuta dago: - Zona batean sakatzean zooma (SZ) - Grafikoak elkarren artean lotuta (GL) - Beste grafiko elkarreragileak gehitu (GBI) - Maparen gardentasuna doitu (MGD) - Dinamismoa: erreprodukziorako botoiak (DEB) - Bilatzailea (B) - Dinamismoa: kontrol-mugikorra (DKM) - Grafikoak/mapak/taulak aldatu (GMTA) - Saguaz sakatzean itxura aldatu (SSA) - Koadro batean zona hautatuz, zooma (KZ) - Zonen mugak erakutsi/ezkutatu (ZMEE) 144 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak - Grafikoak eta legenda (osagai guztiak) lotuta (OGL) - Adierazlea, gaia . . . hautatu (bistaratu) (AGH) - Datu-taula elkarreragileak gehitu (DTI) - Legendako tarteak sortzeko metodoa hautatu (LTM) - Mapako kapak hautatu (MK) - Legenda elkarreragilea sagua hurbiltzean (LI) - Sagua hurbiltzean informazioa (SHI) Klusterren definizioak: ˆ 1.go klusterra: Kluster honetan biltzen diren mapei lorturiko bistaratze gehienek hurrengo ezaugarriak dituzte: – Grafikoak ez daude elkarrekin lotuta. – Ez dira beste grafiko elkarreragileak gehitzen. – Dinamismorik ez (ez erreprodukziorako botoirik eta ez kontrolmugikorrik). – Saguaz sakatzean ez da maparen itxura aldatzen. – Ezin da grafiko/mapa/taulen artean aldatu. – Ez da datu-taula elkarreragilerik gehitzen. – Ezin da legendako tarteak sortzeko metodorik hautatu. ˆ 2. klusterra: Kluster honetan sailkaturiko bistaratze gehienen ezaugarriak hurrengoak dira: – Grafikoak elkarren artean erdizka lotuta daude. – Beste grafiko elkarreragileak gehitzen dira. – Dinamismoa dute; erreprodukziorako botoiak edota kontrol-mugikorra. – Saguaz sakatzean maparen itxura aldatzen da. – Bistaratzeko adierazlea, gaia... hautatu daiteke. – Kasuen %62an ezin da grafiko/mapa eta taulen artean aldatu. – Sagua hurbiltzean informazioa erakusten da. – Herrialde bat baino gehiago hautatzeko aukerarik ez. – Mapako kapak hautatzeko aukerarik ez. 7.3. Artearen egoeraren azterketa 145 ˆ 3.klusterra: Kluster honetan bistaratze bakarra sailkatzen da, eta hau da bere ezaugarri adierazgarria: – Maparen zona baten gainean sakatzean zooma ezartzea. Beraz, behin sailkapena burututa ondoriozta daiteke ONS-ko 2. bistaratzea (7.3.1.4.7 azpiatalean aztertua) beste guztiekiko nahiko desberdina dela, batez ere, berak osatzen duen 3.klusterra definitzen duen ezaugarria (maparen zona batean sakatuz zooma ezartzea) beste bistaratzeetako batek ere ez duelako. Bestalde lehen klusterraren ezaugarriak ikusita, esan daiteke bistaratze sinpleenak eta aukera gutxien eskaintzen dituztenak sailkatzen direla bertan. Bigarren klusterrean ordea, bistaratze osoagoak sailkatzen dira, aurrekoek baina ezaugarri eta aukera gehiago dituztenak baina batez ere bistaratze beraren eta erabiltzailearen arteko elkarrekintza ahalbidetzen dutenak. Behin analisia burututa, ondoriozta daiteke ONS-ko 2.bistaratzeak asko baldintzatzen dituela emaitzak eta agian analisia errepikatu beharko litzateke emaitzak asko aldatzen al diren ikusteko. Baina bistaratze hau analisian mantentzea erabaki da, interesa duten ezaugarri asko dituelako eta egiten diren proposamenetarako oso aintzakotzat hartu delako. Sailkapen hau aurretik egindako sailkapenarekin alderatuz gero, ikus daiteke mapa elkarreragile sinpleetan sailkaturiko bistaratze guztiak 1.go klusterrean sailkatzen direla. 1.go klusterrean, mapa elkarreragile sinple bezala sailkatutakoez gain, mapak eta beste motako grafikoak konbinatzen dituzten mapa elkarreragile ez-dinamikoen barruan sailkaturikoen arteko sinpleenak aurki daitezke. Bestalde, 2. klusterra mapak eta beste motako grafikoak konbinatzen dituzten mapa elkarreragile dinamikoetan sailkatutakoez (7.3.1.4.7 azpiataleko ONS-ko 2. bistaratzea izan ezik) eta ez-dinamikoetako osoenez osaturik dago. Azkenik, goian aipatu den bezala 3.klusterrak osagai bakarra dauka, ONS 2 hain zuzen; aurreko sailkapenean 2.klusterra osatzen dutenekin batera sailkatzen zen arren eta horiek dauzkaten osagai asko konpartitzeaz gain, beste inongo bistaratzeek ez duen ezaugarri bat duelako, zona batean sakatzean zooma agertzea, alegia. 7.3.3 Mapa elkarreragileak interneten, orokorrean Interneten mapei elkarturiko bistaratze elkarreragile asko aurki daitezke eta ?? atalean egindako sailkapen eta analisia egin beharrean, txosten honetan era honetako bistaratzeak non aurki daitezkeen aipatuko da. Alde batetik interneten aurkituriko mapei loturiko bistaratzeek ez diete aurreko atalekoei berrikuntza edo aukera nabaririk gehitzen eta bestalde informazio eta grafi- 146 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak koen etengabeko produkzioa dela eta lan amaigabea izango litzateke denak banan-banan sailkatu eta aztertzea. Asko dira bakarrik datuen bistaratzearen gaia lantzen duten web orri zein blogak eta baita beren edukien barnean bistaratze elkarreragileak orokorrean eta bereziki mapei elkarturikoak gehitzen dituztenak ere. Jarraian aipatuko dira horietako batzuk: * http://www.worldmapper.org/index.html Munduko mapa elkarreragileen (kartogramak) bilduma (700 inguru) eskaintzen duen orrialdea. Aukerak: denek zooma eskaintzen dute; batzuek animaziorako aukera eta beste batzuek grafiko gehigarri bat eskaintzen dute maparen eskuinean. * http://www.ibge.gov.br/paisesat/main.php Paises@ orrialdeak munduko herrialde guztietako informazioa eskaintzen du mapa elkarreragile moduan, zortzi gai nagusitan banatuta. Eskaintzen dituen aukerak: zooma eta sagua herrialde batera hurbiltzean informazioa erakustea. * http://www.geographics.cz/socialMap/ Geographics datuen bistaratzera dedikaturiko orrialdea da. Mapak eskaintzen dituen aukerak: zooma eta legendan hautatu ahal izatea zer herrialde interesatzen zaion erabiltzaileari. Hau da legendako lauki baten gainean sakatuz, dagokion kolorearen arabera sailkaturiko herriak grisez koloreztatuko dira. Azterturiko estatistika erakundeetako bistaratzeek ez dute aukera hau eskaintzen, baina interesgarria izan daiteke ezaugarri jakin bat konpartitzen duten herriak aldi berean aztertzeko edota unitate asko dituen mapa baten aurrean informazioa era argiagoan ulertu eta interpretatzeko, adibidez. * http://www.weather.com/weather/map/interactive/ Estatu Batuetako eguraldiaren mapa elkarreragileak eskaintzen dituen orrialdea. Mapak eskaintzen dituen aukerak: bilatzailea, kaparen gardentasuna aukeratzea eta animazioa (erreprodukziorako botoien bidez). * http://journalinsights.elsevier.com/journals/0031-3203/authors Elsevier aldizkariko idazle nagusien jatorriak irudikatzen dituen mapa elkarreragilea. 7.3. Artearen egoeraren azterketa 149 bistaratu nahi den adierazlea hautatzea, legenda elkarreragilea eta bertako koloreak zein tarteak sortzeko metodoa hautatzeko aukera, zooma, beste grafiko zein datu-taula elkarreragileak gehitzea, bai maparekin zein legendarekin guztiz lotuak daudenak eta herrialde bat baino gehiago hautatzeko aukera. * http://www.europapress.es/nacional/noticia-consulta-mapa-resultadoselecciones-parlamento-europeo-20140526004338.html Europa Press informazio-agentzia pribatuak Espainiako 2014ko hauteskunde Europarren emaitzak islatzeko publikaturiko bistaratzea. Bistaratzearen aukerak: sagua hurbiltzean informaziodun koadroa agertzea, zooma eta maparekin erdizka lotuta dauden beste grafiko elkarreragileak gehitzea. * http://www.unido.org/data1/Statistics/Research/cip.html UNIDO (United Nations Industrial Development Organization) txirotasuna gutxitzea, globalizazio inklusiboa lortzea eta aktibitate produktiboen ingurugiro-jasangarritasuna bultzatzen duen Nazio Batuen erakundea da. Konkretuki bistaratze honek hurrengo aukerak eskaintzen ditu: sagua herrialde batera gerturatzean informazio-koadroa agertzea, maparekin zein legendarekin lotuta dauden grafiko elkarreragileak gehitzea, bistaratu nahi den adierazlea hautatzea, erakutsi edo ezkuta daitekeen eta tarteak hautatzeko aukera ematen duen legenda elkarreragilea, dinamismorako kontrol-mugikorra zein erreprodukziorako botoiak, grafiko ezberdinak erakusteko aukera eta herrialde bat baino gehiago hautatzeko aukera. * http://www.uis.unesco.org/literacy/Pages/data-release-map-2013.aspx Unesco, Institute for Statistics hezkuntza, zientzia eta teknologia, kultura eta komunikazio arloetan konparagarriak diren 200 herrialde baino gehiagorentzat estatistika iturri nagusia da. Bistaratze honek eskaintzen dituen aukerak: sagua hurbiltzean informaziodun koadroa agertzea, bistaratzeko adierazlea hautatzeko aukera eta maparekin “erdizka” loturik dauden beste grafiko elkarreragileen erabilera. 150 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak 7.3.4 Mapa elkarreragileak sortzeko software librea Jarraian mapa elkarreragileak sortzeko zenbait JavaScript framework, plugin eta liburutegi zerrendatuko dira [30]. Denak kode-irekikoak eta dohainekoak direnez, inolako arazorik gabe erabili eta moldatu ahal izango dira. Aukeraketa beren ezaugarrien eta barra- edota lerro-diagramak bezalako beste grafiko elkarreragileekin, zein dinamismoa gehitzeko kontrolekin konbinatzeko eskaintzen dituzten aukeren araberakoa izango da. ˆ Leaflet: mapa elkarreragileak sortzeko kode-irekiko JavaScript liburutegi onenetako bat da. Nabigatzaile eta plataforma guztietan dabil eta aukera asko eskaintzen ditu. ˆ OpenLayers: mapa elkarreragileak sortzeko kode-irekiko beste JavaScript liburutegi bat da, nabigatzaile moderno gehienetan dabilena eta inongo zerbitzarirekiko menpekotasunik gabea. ˆ MapBox: mapa elkarreragileak sortzeko kode-irekiko eta dohaineko liburutegia. Nabigatzaile moderno gehienetan dabil; Internet Explorer 9tik aurrera. ˆ ModestMaps: mapa elkarreragileak sortzeko kode-irekiko dohaineko liburutegia, aurrekoak baino sinpleagoa eskaintzen dituen aukeren aldetik. Nabigatzaile guztietan dabil, Internet Explorer barne. ˆ Polymaps: Nabigatzaile modernoetan dabilen mapa elkarreragileak sortzeko javaScript liburutegia, kode irekikoa eta dohainekoa. SVG formatua erabiltzen duenez, Internet 8 eta aurrekoetan ez dabil. ˆ D3: Mota askotako grafiko elkarreragileak, mapak barne, sortzeko kode-irekiko eta dohaineko javaScript liburutegia. Nabigatzaile moderno guztietan dabil. ˆ DataMaps: Bereziki D3.js-n oinarriturik dagoen mapa elkarreragileak sortzeko JavaScript liburutegia. SVG formatua erabiltzen du, beraz nabigatzaile moderno gehienetan bistara daiteke; Internet Explorer 9tik aurrera. ˆ RaphaelJS: Webean grafiko bektorialekin lan egitea errazten duen JavaScript liburutegi txikia. D3.js-ren antzekoa da eta nabigatzaile guztietan dabil. ˆ jVectorMap: SVG eta VML erabiliz mapa bektorialak sortzeko aukera ematen duen jQuery plugina. Nabigatzaile moderno gehienetan dabil. 7.3. Artearen egoeraren azterketa 151 ˆ JQVmap: SVG erabiliz mapa bektorialak sortzen dituen jQuery plugina, jVectorMap-en bertsio aldatua. Mapak Internet Explorer 6-8 bertsioetan bistaratu ahal izateko VML erabiltzen du. ˆ GeoExt: Web mapa aplikazio ahaltsuak sortzeko JavaScript tresna multzoa. Funtsean Open Layers, Ext JS eta JavaScript konbinatzen ditu. ˆ Mapstration: Javascript mapa API askoren arteko interfaze sinple bat eskaintzen duen JavaScript liburutegia. ˆ Kartograph: Mapa elkarreragileak sortzeko framework sinple eta arina, kode-irekikoa eta dohainekoa. SVG erabiltzen duenez, web aplikazio modernoetan bakarrik da erabilgarria. ˆ Geo5: HTML5 datu-etiketak erabiliz mapa elkarreragileak eraikitzeko liburutegia. ˆ Cesium: 3Dko zein 2Dko mapak sortzeko kode-irekiko dohaineko javaScript liburutegia. Plataforma zein nabigatzaile guztietan bistara daiteke eta elkar-eragiteko aukera eskaintzen du. ˆ jHere: Mapa elkarreragileak sortzeko API sinple baina eraginkorra. KML euskarria eta bero-mapen bitarteko datuen bistaratzea eskaintzen ditu. ˆ MapQuery: Mapa elkarreragileak era errazean sortzeko OpenLayers eta jQuery konbinatzen dituen jQuery plugina. ˆ Jump: Mapa elkarreragileak sortzeko jQuery plugin arin eta autonomoa. Oraindik garatzen ari dira, baina eskaintzen dituen oinarrizko aukera gehienek ondo funtzionatzen dute. ˆ JQueryGEO: Mapa geoespazialak sortzeko kode-irekiko proiektua eta jQuery plugina. ˆ jQuery Mapael: Raph¨ael liburutegian oinarrituriko jQuery plugina, mapa bektorial dinamikoak sortzeko aukera ematen duena. Nabigatzaile guztiekin bateragarria. ˆ CraftMap: Arina eta guztiz konfiguragarria den jQuery plugina, irudi batean markadoreak bezalako elementu dinamikoak gainjarriz mapa elkarreragile batean bihurtzen duena. 152 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak 7.4 Proposamenak 7.4.1 Ezaugarriak ✓ Mapa-mota: Cloropleth mapa. Azterturiko bistaratze gehienetan, bistaratzearen osagai nagusia mapa koloreztatu bat da, Cloropleth map izenez ezaguna dena. ✓ Maparen ezaugarriak: ✓ Zoom-a ✓ Bistaratzearen gainontzeko osagai guztiekiko (datu-taula elkarreragileak / grafiko elkarreragileak / legenda...) guztiz “lotua”; hau da, bistaratzeko edozein osagaitan eginiko aldaketa guztiek gainontzeko guztietan isla daitezke. ✓ Mapako zona batera sagua hurbiltzean hari dagozkion ezaugarriak erakutsiko dira, zonalde hori nabarmentzeaz gainera. Era berean, beste grafikoetan/legendan zonalde horri dagozkion egiturak/tarteak ere nabarmenduko dira. ✓ Mapako zona batean sakatzean, zooma gehitzea. Bi aukera eskaintzen dira: mapa bera mantentzea zoom-maila ezberdinarekin edota sakatu den zonaldearen mapa berri bat erakustea zoom-maila aldatzeaz gain. Azken kasu honen adibide bat litzateke Euskal Herriko probintziak irudikatzen dituen mapa batean Gipuzkoan sakatzean zoom-maila handitu eta Gipuzkoako udalerriak koloreztatuta erakusten dituen mapa erakustea. Jatorrizko mapara itzultzeko nahikoa litzateke sakatutako zonaldearen gainean berriz sakatzea. ✓ Saguaz mapako zonalde baten gainera gerturatzean, hari dagokion informazioa erakustea, zonalde hori nabarmentzeaz gain (kolorea, ertzen kolorea . . . ) aldatuz. ✓ Jatorrizko mapa guztiz koloreztatuta agertuko da, ezarritako ezaugarriaren arabera, baina posible izango da soilik ezaugarri jakin bat edo batzuk betetzen dituzten zonaldeak koloreztatzea (legendaren bitartez, ikus hurrengo puntua). ✓ Legenda elkarreragilea: ✓ “Checkbox” motako botoiez osatuta egongo da. Dagozkien laukitxoen barruan sakatuz, erabiltzaileak mapan zer zona bistaratu nahi dituen aukera dezake. Hain zuzen, legendan aukeraturiko 7.4. Proposamenak 153 zonak dagokion koloreaz margotuko dira eta gainontzekoak, aldiz, txuriz/gris argiz/dagokien kolorean, gardentasunarekin. Noski, egindako aukerak beste grafikoetan ere islatuko dira. ✓ Bistaratzeko gainontzeko osagaiekin guztiz “lotuta”. Sagua legendako tarte batera hurbiltzean grafikoetan zein mapan kolore hori hartzen duten zonaldeak/egiturak nabarmenduko dira eta alderantziz. ✓ Legendaren ondoan barra diagrama elkarreragile informatibo bat (ikus 7.3.1.4.7 bistaratzea), mota bakoitzeko zenbat zonalde dauden zehazten duena. Legendak dituen aukera berak eskaintzen ditu. ✓ Animazioa: Bistaratze animatuek estatikoetan ikus ezin daitezkeen eredu eta joerak erraz ikustea ahalbidetzen dute. Animazioa kontrolatzeko piramide elkarreragilearen kasuan erabilitako egiturak erabiltzea proposatzen da: ✓ Erreprodukziorako botoiak: “play” eta “stop”/ Botoi bakarra: sakatu aurretik “play” itxura duena eta sakatu ondoren “stop”. ✓ Kontrol-mugikorra. ✓ Beste grafiko elkarreragileak: ✓ Bistaratzearen gainontzeko osagaiekiko guztiz “lotuta”. Mapak eskaintzen dituen aukera berak eskainiko dituzte, bai saguaz sakatzean eta bai hurbiltzean. ✓ Gehitu daitezkeen beste osagarriak (denboraren arabera): ✓ Zonaldeen mugak erakutsi/ezkutatzeko aukera. ✓ Bilatzailea: helbide edo posta-kode bat jarrita mapa bertan zentratzen du (ikus 7.3.1.4.7 bistaratzea). ✓ Zonalde bat hautatzeko selekzio-koadroa (ikus 7.3.1.4.7 bistaratzea). 7.4.2 Egitura Hiru proposamen egingo dira egiturari dagokionean, denek 7.4.1 atalean aipaturiko ezaugarriak izanik: ˆ 7.13 irudian zehazten dira lehen proposamenaren egitura eta ezaugarriak: 154 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak ˆ 7.14 irudian ikus daitezke bigarren proposamenaren egitura eta ezaugarriak: ˆ Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzea sortzeko 3. proposamenaren egitura eta ezaugarriak 7.15 irudian zehazten dira: 156 Kapitulua 7. Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak. Alternatiben analisia eta proposamenak Irudia 7.10: Autobalio bakoitzak adierazten duen bariantza totalaren ehunekoa irudikatzen duen grafikoa Irudia 7.11: Web orrialdeen sailkapena adierazten duen dendrograma 7.4. Proposamenak 157 Irudia 7.12: Web orrialdeen sailkapena irudikatzen duen sakabanatze-diagrama Irudia 7.13: Mapa geografikoei elkarturiko bistaratzea. 1.go proposamena 160 Kapitulua 8. Ondorioak eta etorkizuneko lana 8.1 Ondorioak Master tesi honen lehen zatian bi motako grafiko elkarreragile eta dinamikoak sortzeko Eustat JavaScript paketea aurkezten da. Pakete honek jQuery, jQuery UI eta grafiko elkarreragileak sortzeko jqPlot liburutegiak erabiltzen ditu, erabiltzaileari grafikoekin elkar-eragiteko eta osagai ezberdinekin “jolastuz” informazioa ateratzeko aukera eta funtzionalitate asko eskaintzen dizkiotenak. Programaturiko lehen grafikoa, Time Line deiturikoa, grafiko nagusi batez eta kontrol-mugikor batez osaturik daude. Grafiko nagusia lerro-, azaleraedo barra-diagrama edo horien konbinazioa izan daiteke eta bere azpian kokatzen den kontrol-mugikorrak erabiltzaileari x-ardatzean bistaratu nahi duen balio-tartea (kasu honetan datak) hautatzeko aukera ematen dio, y-ardatza automatikoki bir-eskaltzen delarik. Beraz, grafiko honek serie luzeak bistaratzeko aukera ematen du, inolako informaziorik galdu gabe. Programaturiko bigarren grafikoa, Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoa, funtsean ohiko populazio-piramide batean datza, baina elkareragiteko aukera, dinamismoa eta beste zenbait adierazpen grafiko gehituz erabiltzaileari ohiko populazio-piramideetan atera ezin dezakeen informazioa ondorioztatzeko aukera ematen dio, bistaratzearekin “jostatzeko” aukeraz gain. Master tesiaren bigarren zatia teorikoagoa da, hain zuzen mapa geografikoei elkarturiko bistaratzeak sortzeko alternatiben analisi sakona egiten da alde batetik eta bestalde Eustatek bere web orrian gehitzeko era honetako grafikoen zenbait diseinu proposatzen dira. Behin proiektua bukatuta, hasieran zehazturiko helburuak lortu direla ondoriozta daiteke. Alde batetik, Eustaten Time Line motako grafikoak zein Populazio-piramide interaktibo eta dinamikoak sortzeko pakete propioa (Eustat) sortu eta grafikoen sortze-prozesua automatizatu da; are gehiago dagoeneko bi motako grafikoak Eustateko web orrian daude eta erabiltzaileek erantzun ona eman dute. Bestalde mapa geografikoei loturiko bistaratze interaktiboak garatzeko zenbait irizpide eta proposamen eman dira eta jada Eustat mota horretako bistaratzeak sortzeko lehen urratsak ematen hasi da. 8.2 Etorkizuneko lana Eustatek 2010. urtetik datuen bistaratzearen gaiaren inguruan egindako ikerketa lanetik ateratako ondorioetako bat grafiko elkarreragile eta dinamikoek izugarrizko garrantzia hartzen ari direla da, eskaintzen dituzten aukera guztiengatik eta batez ere erabiltzaileen artean izandako harreragatik. Horrega- 8.2. Etorkizuneko lana 161 tik, Eustat Euskal Estatistika Erakundeko arduradunak gai honetan ikertzen jarraitu nahi dutela ziur daude eta proiektu honetan azaltzen den grafiko interaktibo eta dinamikoak sortzeko Eustat paketea garatzen jarraitu nahi dute, grafiko gehiago gehituz. Jarraian, etorkizunean garatu litezkeen zenbait grafiko interaktibo eta dinamiko zerrendatzen dira: ˆ Mapa geografikoei elkarturiko bistaratze interaktibo eta dinamikoak. Memoria honetako 7. kapituluan alternatiben analisia eta proposamen ezberdinak egin ondoren hurrengo pausoa era honetako grafikoak programatzea da. ˆ Motion Chart grafikoak. Eustateko web orrian gehituta dagoen (Google Visualization API-arekin sortua) grafiko-mota hau aldagaiak 5 dimentsiotan aztertzeko aukera ematen duen sakabanatze-diagramaren aldaera da, interaktiboa eta dinamikoa. Aldagaiak tamaina ezberdineko burbuilen bitartez irudikatzen dira eta egin daitezkeen aukerak hurrengoak dira: x eta y ardatzeko aldagaiak, burbuilen tamaina eta kolorea zehazten duten aldagaiak eta denbora neurtuko duen aldagaia. ˆ Inflazio-pertsonalaren kalkulagailua edo inflazioaren simuladorea. Funtsean lerro-diagrama bat da, kontsumorako prezioen indizea erakusten duena [31] [32]. Eskaintzen duen aukera aipagarriena erabiltzaileak bere beharren araberako indize pertsonalizatua sor dezakeela da, produktu-talde garrantzitsuenen indizeen aldaketak erakusteaz gain. ˆ Prezioen kaleidoskopioa. Inflazioa irudikatzen duen zirkunferentzia batean oinarritzen da [33]. Sekzioka zatituta dago, sekzio bakoitzaren tamainak zerbitzu baten pisua adierazten duelarik eta koloreak kategoria horretako prezioak nola aldatu diren. Sekzioetako bakoitzera sagua gerturatzean informazio-koadro bat agertzen da eta sakatzean zooma ezartzen da. Posible da, baita ere, dagoeneko Eustat JavaScript paketearen bitartez sor daitezkeen grafikoak (Time Line eta Populazio-piramide elkarreragile eta dinamikoak) eta hemen proposatzen direnak konbinatuz grafiko berriak sortzea. 162 Kapitulua 8. Ondorioak eta etorkizuneko lana
addi-d9f2b6bb0d99
https://addi.ehu.es/handle/10810/16134
addi
cc-by-nc 4.0
2015-10-16
science
Revuelta Aramberri, Miren
eu
Perinatal hipoxic ischemic injury in the auditory pathway and the effect of several neuroprotective agents
Nahiz eta gaur egun neonatologian hainbeste aurrerapen izan, entzefalopatia hipoxiko iskemikoak (HI) hainbat patologia eragiten ditu (garun-paralisia, lengoaia atzerapena eta atzerapen mentala, ikasketetan ezgaitasunak eta epilepsia edo kasu batzuetan heriotza ere sor dezake) eta jaio berrien ohiko ezgaitasuna izaten jarraitzen du. 1000 jaio berrien artetik bik pairatzen duten ezgaitasuna da baina jaiotza goiztiarretan eragin hau %60ra igotzen da. Komunikatu ahal izateko entzumena beharrezkoa da. Komunikaziorako gaitasuna bizitzako lehenengo urteetan eskuratzen da eta garatu ahal izateko entzumen egokia beharrezkoa da. Honegatik, entzumenaren gaixotasun goiztiarrak lengoaian atzerapena eragin dezakete, izan ere, lengoaia eskuratzearen erraztasuna galdu egiten da hipoakusia bat gertatzen den momentuan, eguneroko bizitzan ondorio anitzak eraginez. Hipoxia iskemiak entzumen-sisteman eragiten dituen ondorio gehienak Kortiren organoan eta gongoil-espiralean dauden zeluletan aztertu dira, eta ondorioz, entzunbidean duen efektuaren azterketak oso eskasak eta zatikatuak dira. Gure ikerketa honetan jaio berrien bi modelo esperimental erabiliko ditugu, arratoia eta txerria. Izan ere, 7 eguneko arratoi baten eta txerri jaio berri baten (< 5 egun) garunaren garapena, gizaki jaio berri goiztiar baten antzekoa da. Honegatik, 7 eguneko arratoiak eta txerri jaio berrien garunak gizakia jaio berriaren garunarekin konparatu daitezke garapen neurologikoa aztertzeko. Azken hamarkadan, aurrerapen ugari egon dira hipoxia iskemiak eragiten dituen aldaketa biokimiko eta molekularren azterketan eta helburua, kaltearen lehen orduetan gertatzen den eraso sakona zehaztea izan da. Aurrerapen hauen eraginez, aukera terapeutiko zehatzen erabilera begiztatu dute. Gainera, azken urteetan ikerketa basiko, esperimental eta klinikoak aurrerapen ikaragarria izan du eta baita hipoxia iskemia baten ostean aukera terapeutiko zehatzak erabiltzea kaltea aurreikusi edo murrizteko. Ikerketa hauek antioxidatzaileek hipoxia iskemia baten ondoren kaltea murrizten dutela baieztatu dute, baina ikerketa hauek kortex edo hipokanpoan soilik oinarritu dira. Honegatik, hipoxia iskemia baten ondorioz entzumen-sisteman gertatzen diren kalteak aztertzeaz gain, antioxidatzaileen eragina ikertuko dugu eta garuneko eremu honetan ere efektu neurobabestzailea duten edo ez. Gizakiaren kalte neurosentsorial ohikoena entzumen gaitasunaren galera da. Helduen artean, entzumenaren ezgaitasunak ohiko diren 10 gaixotasunen artean aurkitzen da eta gizon zein emakumeetan eragina duten gaixotasunen artetik bosgarren lekuan dago. Gainera, mundu osoan zehar 70 milioi pertsonengan eragina duela uste da. Entzumenaren gaitz hauen artean % 18a kalte perinatalen ondorioz gertatzen da (Mazurek et al., 2006) eta 1000 jaio berrien artetik batek pairatzen duela uste da. Baina kaltearen gogortasunaren edo goiztiartasunaren arabera, ume hauek arreta neonatal intentsibo bat behar izan ezkero, proportzio hau % 2-4ra igotzen da. Honegatik entzumen galeraren detekzio goiztiarra beharrezkoa da eta hau, diagnosi teknika espezifikoen bitartez soilik egin daiteke. Gainera, hobe da, jaio eta lehen hilabeteetan “screening” programa bereziak erabiltzen badira (Moreno-Aguirre et al., 2012). Belarria organo sentsorial konplexua da, hiru zatitan banatua dagoena, kanpobelarria, erdiko belarria eta barne-belarria eta entzumen-sistema (soinuaren pertzepzioaz arduratzen dena) eta bestibulu-sistema (oreka mantentzeaz arduratzen dena) partekatzen ditu (1.irudia). b) Mintz-labirintoa (2.irudia), koklea-labirintoz eta bestibulu-labirintoz banatua dago. Mintz-labirintoaren eremu batzuetan 2 jatorri ezberdineko zelulak aurkitzen dira, entzumen-funtzioan eragina dutenak, zelula sentsoriala ziliatuak eta euskarri zelulak. 2.1.1 Soinuaren detekzioa barne-belarrian Transdukzio neuronala kokleako zelula ziliatuen esterozilioen (ile itxurazko luzapenak) mugimenduen bitartez hasten da (4.irudia). Zelula ziliatuak mintz basilarrari lotuta daude eta soinua heltzean dar-dar egiten dute. Mintz basilarrak heltze puntu ezberdinak dituenez, zitzailadura efektu bat gertatzen da bibrazioak barne belarriarekin talka egiten dutenean. Bibrazio hauek, transdukzio mekanoelektrikozko kanalak aktibatzen dituzte (MET), esterozilioen ertzetan kokatzen direnak eta honela mintz plasmatikoan potentzial elektrikoak sortzen dira, estimulu hau nerbio koklearraren bitartez entzefalora iristen delarik. Nerbio koklearra osatzen duten neuronak bipolarrak dira, hau da, 2 luzapen dituzten neuronak dira, axoia eta dendrita (giza neurona gehienak luzapen ugariz osatuak daude, axoi bakarra izanik baina dendrita ugari). Neurona bipolarrek gehienetan funtzio sentsoriala dute eta zentzuen bitartez gertatzen diren nerbioen seinalearen garraioan espezializaturik daude. 4. irudia: Transdukzio neuronalaren ilustrazioa zilioen mugimendua Soinu uhinen propietate fisikoak, frekuentzia edo tonua, ziklo segundoko neurtzen dena edo Hertz (HZ) eta intentsitatea dira. Azken honen neurketa unitatea anplitudea edo bolumena da eta dezibelioetan neurtzen da (dB). Giza belarria 16 y 18.000 Hz-ko soinu frekuentziak hautemateko gai da eta ardatz itsurako forma dauka non beheko frekuentzien arabera giza entzumen-ataria neur daiteke eta goiko frekuentzien arabera minaren atariak zeintzuk diren azter daitezkeen (Payehuanca, 2004) (6.irudia). 5.irudia: Nerbio koklearrean dauden neuronen kokapen puntuen irudia. Soma Kortiren gongoilean dute kokatua eta axoiak entzefalo enborreko nukleo koklearretara iristen dira (Ross & Pawlina,, 2007). 6.irudia: Giza entzumen-atariaren irudia. 16 y 18.000 Hz-ko soinu frekuentzien artean sentsibilitate-ataria ezberdina da. Pujol & Puelen (1999) aldatutako irudia. Jaio berrietan entzumen gaitasuna neurtzeko metodo objektiboak beharrezkoak dira, sentsibilitate eta espezifikotasun altua dutenak. Gehien erabiltzen direnak entzumeneko potentzial ebokatuak (AEP) eta igorle otoakustikoa dira (Bogacz et al., 1985). Entzumeneko potentzial ebokatuak aztertzeko garunean elektrodoak kokatzen dira. Baina animalien bitarteko azterketetan elektrodoak entzumen-bidearen zeharreko nukleoetan koka daitezke eta era honetan sentsibilitate handiago lor daiteke, distortsioak eta interferentziak gutxituz. Estimulu akustiko baten ostean entzumen bidean zehar gertatzen diren boltaje aldaketak neurtzen dituzte. Potentzial hauek ondorengoen bitartez sortzen diren aktibitatea jasotzen dute: a) Neuronaren despolarizazioa, akzio potentzialen bitartez. b) Kitzikatzaile edo inhibitzaile izan daitezkeen potentzial postsinaptikoengatik. AEPk jasotzeko gaitasuna lau faktoreren araberakoa izango da (Plourde, 2006): 1- Estimuluko aktibatzen diren zelula kopurua 2- Aktibazioa sinkronizatzeko gaitasuna 3- Aktibazioaren geometria 4- Inguruko ehunek duten eroapen elektrikoaren araberakoa (hezur, muskulu, glia…) Estimuluaren intentsitatearen aldaketak, anplitudearen aldaketak (oreka puntutik uhinaren banatze puntu maximoa (μV) eta latentziaren aldaketak dakartzate eta baita beraien morfologiaren aldaketa (7.irudia). 2 aldagai hauek intentsitatearekin duten erlazioa kontrakoa da, honela, anplitudea intentsitatearekiko zuzenki proportzionala da eta latentzia alderantzizko proportzionaltasuna dauka. 7.irudia: Uhin baten irudikapena non latentzia eta anplitudea irudikatzen diren. AEPen sailkapena latentziaren araberakoa da, hau da, estimulua sortzen den momentutik beraren erregistrora arte igaro den denbora. Lehen 10 ms-tan gertatzen direnak potentzial azkarrak dira, entzefalo enborrekoak hain zuzen ere, denbora honetan hona iristen direlako eta hemen kokatzen dira nukleo koklearrak. Nukleo hauek neurona ezberdinez osatutako taldeak dira ugaztunen burmuineko enborrean kokatzen direnak eta nerbio koklearraren soinuen informazioa jasotzen duten lehenak dira. Grason-Staler konpainiak teknologia berri bat garatu du GSI Audera bitartez entzumen diagnostikoa egiteko. Programa honek funtzio koklear zein erretrokoklearra neurtzea baimentzen du AEP bitartez, test ezberdinak burutuz latentziaren araberakoak direnak: - Elektrokokleograma (ECochG): Entzumen estimulu baten ondoren, koklearen erregistro elektrofisiologikoak egitea ahalbidetzen du. - Entzefalo enborreko entzumenaren erantzuna (ABR) eta ABR elektrikoa: “clic” bati erantzuteko sortzen diren garuneko uhinak neurtzeko proba bat da. - Erdiko latentziako erantzuna (AMLR): 10 eta 100 msko latentziak dituzten uhinak dira, talamoan eta kortexean sortzen direnak. - Latentzia luzeko erantzuna: Erantzun kortikalak dira, 100 eta 500 ms bitartean neurtzen direnak. AEP goiztiarrak (latentzia motzekoak (<10ms)) azterketa klinikoetan erabiltzen dira entzun-bideren aktibitatea neurtzeko: 8.irudia:Entzumeneko potentzial ebokatuen irudikapen grafikoa (Torrente et al., 2007). 9. irudian talamo eta entzumen kortexa (tenporala) irudikatzen dira, hemen hasten dira AEP erdiko uhinak eta uhin berantiarrak. Potentzialak anplitude baxukoak dira (<uV) eta batezbesteko adierazgarria behar dute (1000 eta 2000 errepikapen artekoa) hondoko zaratetatik banatzeko. Asfixia perinatalak aldaketa neurologikoak sortzen ditu, justu jaiotze ostean agertzen direnak, esnatzeko gaitasuna galtzen dutelarik, tonu muskularrean eta erantzun motorretan aldaketak gertatzen direlarik eta erreflexu aldaketak konbultsioekin edo gabe. Asfixiak sortzen duen kaltea larritasun, iraupen denbora eta sentikortasun iskemiko selektiboaren araberakoa da (Johnston, 1998; Hilario et al., 2006, Álvarez-Díaz et al., 2007). Azken honen arabera, zelula batzuk heriotza pairatuko dute eta beste batzuk ilunantz iskemiko batean geldituko dira. Hauetariko neurona asko hil egingo dira, nahiz eta garuneko fluxua berreskuratu. Fenomeno honi atzeratutako heriotza zelularra deritzo eta bere adierazpen zelularra nekrosi selektiboa eta apoptosia dira. EHI larrian adi egote eta aldizkako arnasketan arazo larriak egoten dira, hipotonia orokor eta hipoaktibitate garrantzitsu batekin. %50ak krisi konbultsiboak izaten ditu lehen 6-12 orduetan. Hurrengo 12-24 orduetan adi egote honen hobekuntza nabaria izaten dute, baina krisiak aurrera jarraitzen du eta baita apneak eta hipotoniak ere. Jaio osteko 2 eta 3 egunean kontzientzia mailan (koma) arazo larrienak izaten dituzte eta heriotza pairatzeko arrisku gehiena ere. Denbora hau igaro ostean, bizirik irauten dutenak, hobekuntza izaten dute normalean (Arenillas et al., 2009). Lesio hipoxiko iskemiko baten ostean gertatzen diren fenomeno biokimiko eta molekularrei buruz gaur egun ditugun ezagutzengatik, geroz eta aukera terapeutiko gehiago aztertu izan dira asfixia perinatalaren mina arintzeko nerbio sistema zentralean. Honegatik ikerketa basiko eta esperimental honen bitartez kalte honek eragiten dituen heriotza zelularrak murriztea eta ikerketa klinikoei laguntzea espero da. Hipoxia giza gorputzeko oxigenoaren murrizketa da, honen eragilea, anemia, asfixia, apnea… izan daitekeelarik (James & Cherian, 2010). Garai perinatalean, garunak oxigeno gabezia izan dezake bi mekanismo patogenikoren bitartez: hipoxemia, odoleko oxigeno kontzentrazioaren murrizketa, eta iskemia, garunera doan odolaren kontzentrazioaren gutxitzea, eta ondorioz, bi kasuetan zeluletara iristen den oxigeno kontzentrazioa baxuagoa da. Honegatik zelulak beharrekoa duen energia sortzeko arazoak sortzen dira. 1ak hipoxia iskemia pairatzen du eta nahiz eta gaur egun intzidentzia asko jaitsi den, portzentaje honen heriotza tasa %27-50 ingurukoa da. Ikerketa esperimental eta klinikoek baieztatu dute hipoxia iskemiak entzumen gaitasunaren galera dakarrela. Lehenago esan dugun bezala, lengoaiaren gaitasuna lortzeko entzumena beharrezkoa da gizakian eta komunikatzeko gaitasun hau garatzeko jaiotzetik entzun-bide egoki eta osoa izatea beharrezkoa da. Hau honela ez bada, entzumeneko gaitzak lengoaian atzerapen garrantzitsuak izan ditzakete pertsonen garapen psikikoetan eragin handia izanez. ABRen neurketa metodo sentikor eta fidagarrienetako bat da entzumeneko ezgaitasunak neurtzeko (Tomimatsu et al., 2003; Smit et l., 2013). Espezifikoki, gehien erabiltzen diren aldagaiak I eta V uhinen latentziak dira eta baita I eta V uhinen bitartea, entzefalo enborreko eroapen denbora bezala ezagutzen dena eta neuronen eroapen, funtzio sinaptiko eta mielinizazioarekin zuzenki erlazionatuta dagoena (Jiang et al., 2008). Entzefalo enborrean gertatzen diren entzumenaren erantzunaren aldaketak eta neuronen heltzea urteetan zehar ikertua izan da. Animaliekin egindako ikerketan, entzefalo enborreko entzumen erantzun egokiak izateko anatomia egokia izatea beharrezkoa dela ikusi da, hala nola, neurona taldea, bere axoiarekin, sinapsi egokiarekin eta amaierako hartzailearekin non ABR bakoitza bertara iristen den. Hauetariko zatiren batetan geldiuneren bat gertatu ezkero, anplitude eta latentzietan aldaketak gerta daitezke (Jiang et al., 2006). 10.irudia: 7 eguneko Sprague-Dawley arrazako entzun-bidearen estimulu baten osteko egituren erantzunen irudi adierazgarria. Lerro zuzenak kaltetu gabeko arratoi baten entzun-bidea adierazten du eta marrazko lerroak HI pairatu duen arratoi batena. Odol fluxu eta oxigenoaren gutxitzeak metabolismoko eta nerbio ehunen funtziorako beharrezkoak diren 2 substratu energetiko nagusienak sortzea galarazten du: oxigenoa eta glukosa. Honengatik 2 aldaketa mota gertatzen dira, bat nerbio inpultsuaren transmisioaren aldaketa dakarrena eta bestea neuronen eta glia zelulen aldaketa metabolikoa dakarrena (Pascual et al., 2000). Kalte hipoxiko iskemikoaren ondoren sortzen diren gertaerak kapitulu komun batzuetan banatu daitezke (11. Irudia): kalte energetikoa, homeostasi ionikoaren aldaketa, exzitotoxikotasuna eta erradikal aske eta oxido nitrikoak eragindako kaltea (Edwards et al., 1997; Biagas, 1999; Dammann & Leviton, 1999; Edwards & Azzopardi, 2000), garuneko kortexeko eremu parasagital eta garun basalak eremu kaltetuenak izanik. Bigarren kalte energetikoa lesioa gertatu eta 24 ordutara gertatzen da. ATP eta fosfokreatina kantitateak murrizten dira mitokondrio mailako fosforilazio oxidatzailearen aldaketaren adierazle izanik. Elektroiak zitokromo entzimako katean biltzen dira eta laktatoaren kontzentrazio intrazelularrak handitzen dira, pilatze hau handiagoa izanik talamoan eta nukleo basaletan. Bigarren kalte energetiko hau aktibitate parosistikoaren paraleloa da eta baita arrail presinaptikoko glutamato eta aspartatoaren gehiegizko askapenaren ondorioz gertatzen diren konbultsioen paraleloa. Aktibitate parosistiko hau elementu zitotoxiko batzuen ondorio da (Esteve et al., 1999):  Zelula barneko kaltzioaren handiagotzea: Zelula barnera kaltzioaren sarrera, neuronako mintzeko glutamato bidezko boltaje menpeko kanalen bitartez. Kaltzioa erretikulu endoplasmatiko eta mitokondrioetatik askatzen da eta fosfolipasa, proteasa eta nukleasak aktibatzen ditu kalte nuklear eta zelularra eraginez. Kaltzioak gainera hainbat entzimen aktibitate pizten du, hala nola, xantina oxidasa eta oxido nitiko sintetasena, erradikal askeen askapena dakartenak. Zelula kanpoko gehiegizko glutamato kontzentrazioa: Zelula kanpoko glutamatoaren igotzeak NMDA eta AMPA hartzaileak aktibatzen ditu eta hauek era berean Na+ y Ca2+ barneratzen ditu zelula barnera. Azken hauek hanturaren sortzaileak dira eta zelularen ondorengo apurketarena (Flores-Compadre et al., 2013). Erradikal askeen askatzea: Erradikal askeen pilatzeak zitokromoaren katean, superoxido ioien sortzea eragiten du. Oxido nitrikoa askatzen da (NO) mikrogliaren, astrozitoen eta neutrofiloen aktibazioaren eraginez eta NO gehitze honek garuneko basodilatazioa eragiten du. Hanturaren mekanismoak: Interleukina 1β, 6 eta TNF zitokina hanturaren askatzearen eraginez gertatzen da (13.irudia). Kaltzioaren aldaketa eta honen mugimendua kanpo zonaldetik zelularen barne zonaldera, hiru aldagairen menpekoa da; Zelularen mintzera lotuta dauden kanale kopurua, mintzaren bitartezko kaltzioaren garraioa eta bere bahitzea mitokondrio eta erretikulu endoplasmatikoarengatik (Irvin, 1986; Denton & McCormack, 1990; Paschen, 1996). Baina kaltzioaren sarrera gelditzen ez bada, aipaturiko organoen bitarteko bere hartzea eta gordetzea gutxi izatera hel daiteke. Gainera glutamato eta NMDA hartzaileen arteko loturak kaltzio kanala irekitzeaz gain, mintzeko fosfolipasa A2 eta C aktibatzen ditu, fosfoinositol bifosfatoa fosfoinositol trifosfato (IP3) eta diazilglizerol bihurtzen duena. IP3ak, erretikulu endoplasmatikoko kaltzio kanalak zabaltzen ditu eta kaltzioaren kontzentrazio handitzeak, kaltzioa gordetzeko kaltzio kanalak zabaltzen ditu, honela sorgin-gurpil bat gertatzen da non ATP menpeko Ca2+ ponpa ez eraginkor gertatzen den (Paschen & Doutheil, 1999). Mitokondrioak ere paper garrantzitsua betetzen du zitosoleko Ca2+ altua mantentzen (Rustin et al., 2000). Egoera normalean, zitosoleko kaltzioa mitokondrioan gordeta aurkitzen dugu eta azido trikarboxilikoaren zikloko hainbat deshidrogenasa aktibatzeko erabiltzen da. Gainera, Kaltzioa mitokondriotik irteteak, Na+ sartzea baimentzen du zitoplasmatik, mitokondrio barnera, ondoren berriz ere zitoplasmara askatzean H+ aren sarrera baimenduz mitokondria barnera. Era honetan, H+ gradiente bat sortzen da fosforilazio oxidatzailea gertatzeko beharrezkoa dena. Baina sistema guzti honen desoreka gerta daiteke mitokondrioaren mintzaren potentzialaren galeraren ondorioz (Sugrue et al., 1999). Zelula kanpoko Ca2+-ren pilatzeak mitokondrioaren iragazkortasuna eta mintzaren potentziala kaltetu dezake, izan ere, honen eraginez, Nerbio sistema zentralaren barruan, glutamatoak funtzio ugari ditu, neurogarraiatzaile kitzikagarria izateaz gain (Michaelis, 1998): 1. Ekintza azkarreko neurogarraiatzaile kitzikatzatzailea izatea. 2. Neuronen kitzitagarritasunaren (plastikotasun sinaptikoan) epe luze eta erdiko aldaketen eragile eta mantentzean parte hartzen du. 3. Neuronen migrazioaren eragile diren prozesuetan parte hartzen du 4. Axoien heltze eta sinapsi formazioa modulatzen du 5. Talde neuronal ezberdinen biziraupena sustatzen du. 6. Proteinen aktibitate metaboliko, adierazpen geniko eta sintesian aldaketak eragiten ditu. 7. Endekapeneko prozesuetan paper garrantzitsua dauka. Egoera ezberdinak daude hartzaile kitzikatzaileak gehiegi estimulatzen, neurogarraiatzaileka askatu eta ondorengo exzitotoxizitatea eragiten dutenak. Aminoazidoen despolarizazio eta askatzea eragiten duten kausen artean, erreserba energetioen gutxitzea, homeostasi ionikoaren galera, lesio traumatikoak, zahartzea, endekapeneko gaixotasunak eta prozesu iskemikoak aurki ditzakegu (Olney, 1994; Peinado et al., 2000). Glutamato hartzaileen gehiegizko aktibitateak, glutamatoaren gehiegizko askatzea eragiten du eta ondorioz mintz postsinaptikoko hartzaileen aktibitatea handitzea. Hauen aktibazioak kanale ionikoak zabaltzea eragiten du eta sarrera zein irteera fluxuak zabaltzen dira. Honek, barne zelulako kontzentrazio ionikoaren aldaketa Dakar: gehien ezagutzen diren fluxuak, sodio, kloro zein kaltzioarenak dira. Gehiegizko kaltzio ioiak, barne zelulako seinalizazioaren menpeko den kaltzioa aktibatzen du eta honek era berean bigarren mezulariak aktibatzen ditu, normalean heriotza zelularra dakartenak (Sattler & Tymianski., 2000). 2.8.4 Estres oxidatzailea Oxido nitrikoa adibidez, nerbio sistema zentraleko mezulari fisiologikoa da eta oxido nitriko sintasaren (NOS) erreakzio katalitikoaren bidez sintetizatzen da. Entzima honen aktibazioak NO, L-citrulina eta L-arginina askatzen ditu transdukzio bidean parte hartzen dutenak, barne zelulako cGMP kontzentrazioa handituz. Hipokanpoko neuronen zirkuitu maila batzuetan, NOaren askapenak epe luzeko potentziazioa eragiten du eta zerebeloan berriz, epe luzeko depresioa (Fedele & Raiteri, 1999).Baina gehiegizko NOak galera energetikoa, aminoazido kitzikatzaileen askatzea eta beste erradikal askeekin erreakzionatzeko gaitasuna handitzea eragiten du (Gross & Wolin, 1995; Bolaños et al., 1998; Bolaños & Almeida, 1999). Honela, NO eta superoxido ioiaren sarrerak, nitrogenoaren espezie erreaktiboak sortzen dituzte, hala nola, peroxinitritoa (ONOO-), azken hau erreakzio oso toxiko izanik (Pryor et al., 2002) (14.irudia). Hauetariko proteina batzuk kaltearen ostean adierazpen maila altua dute, adibidez, c- fos, c-jun eta proteo-onkogeneak neuronetan. Gene hauek kodifikatzen dituzten proteinak (FOS eta Jun) erantzun biologikoetan beharrezkoak diren gene batzuk erregulatzen dituztela uste da (Chen & Liu, 1996). Aipaturikoez gain, hainbat gene gehiago daude zeintzuen aktibazioa hendekatze prozesuekin lotu diren. Honegatik, garrantzitsua da kaltearen ostean berehala adierazten diren geneak zeintzuk diren ezagutzea eta beraien funtzioa zein de, honela, tratamendu neurobabesle bezala ikertu ahal izango dira. 2.8.6 Apoptosi eta nekrosi bidezko neuronen heriotzaren base molekular eta zelularra Heriotza zelularra lesio zelularraren azken emaitza da, anatomia patologikoko gertaera garrantzitsuena, zelula mota guztiak kaltetzen dituenak eta hipoxia iskemiaren ondorio nagusiena dena. 2 era ezberdinetan gerta daiteke: ohikoena, nekrosi bidezko heriotza da, porrot energetiko zorrotz baten eraginez gertatzen dena, morfología zelularraren galerarekin eta azkenik hantura prozesu eta lisiarekin. Beste alde batetik, apoptosi bidezko heriotza ere gerta daiteke, kasu honetan energia bidezko zelula barneko mekanismoak aktibatzen dira eta zelularen degradazio erregulatua gertatzen da, beranduago zelula fagozitikoen bitartez ezabatuko dena hantura erreakziorik gertatu gabe (Arango-Davila et al., 2004). Apoptosi bidezko heriotza zelularra ezagutzeko mekanismo bat gertaera goiztiarrak dira, gorpu apoptotikoak adierazle bezala dituztenak eta mintzaren asimetriarekin erlazionaturik daudenak. Mintz plasmatikoan zeharreko fosfolipidoen banaketa asimetrikoa da eta asimetría honen mantentzea hainbat aktibitate entzimatikorekin Gainera, mitokondrioak apoptosi eta nekrosi bideetan paper garrantzitsua jokatzen duela ezaguna da, zeinen eragina kaltearen intentsitatearen, kaltetutako eremuaren eta seinalizazio bideen eratorriaren araberakoa den (Ankarcrona, 1998; Green & Reed, 1998).Kanpo mintzaren permeabilizazioa Bcl-2 proteina familien menpekoa da. Mitokondrioaren zitosoleko Bax proteinaen translokazioak kanpo mintzean poroak sortzen ditu eta ondorioz proteina proapoptotikoak askatzen dira. Gainera, garatu gabeko garunena BAX proteinen adierazpena handiagoa da (Thornton & Hagberg, 2015). Honekin batera, apoptosi bidezko garapen faktore batzuen eskasia edo gabezia ezaguna da. Gainera, neuronen kasuan, garapen enbrionarioan zehar, beraien helmugara iristen ez direnak edo beharrezko loturak egiten ez dituztenak, bere buruaz beste egiten dute apoptosi bitartez (Clarke et al., 1998). Garapen faktore batzuen modulazio faltagatik gertatzen da apoptosi hau. Gainera, antiestres entzima (Taglialatela et al., 1998) batzuen indukzioak eragiten duten geneen gabeziak, edo faktore hauek kaltzioa bahitzen duten proteinetan duten akzioaren arabera, kalbindina adibidez, apoptosi hau garatzea eragin dezakete ere (Lipton & Kalil, 1995). Hainbat faktore trofikoren bidezko heriotza zelularraren makinariaren errepresio faltagatik ere heriotza prozesua eragin daiteke, izan ere, endonukleasak zelula guztietan aurki ditzakegu (Boonman & Isacson, 1999; Puka-Sundvall et al., 2000). 2.8.7 Heriotza zelularraren ezaugarri morfologikoak Zelula hiltzen denen, bere buruaz beste egiteko duen barne programa baten bidez, apoptosi bidezko heriotza gertatzen da. Apoptosian zehar, tamaina zelularraren murrizketa gertatzen da eta gorpu apoptotikoen sorrera (besikulak), ondoan aurkitzen diren makrofagoek fagozitatzen dituztenak.Zelulak bere tamaina murrizten du uraren galerarengatik (kloro kanalak) eta zitoeskeletoan aldaketak gertatzen dira. Fagozitatua izateko, hartzaile edo seinaleak izan behar ditu makrofagoek ezagutu dezaten. Gainera, ADNaren zatiketa gertatzen da, beti leku berdinetan. Nekrosi izenak berriz, aldaketa morfologiko ugariri egiten dio erreferentzia, bizirik dauden ehunen heriotza zelularra eragiten duena, kalteturik dauden zeluletan entzimen degradazio akzioak erreakzionatuz. Zelula nekrotikoak eosinofilia handipena dute, zitoplasmako ARNak baimentzen duen basofilia normalaren eraginez eta desnaturalizaturik dauden barneko zelulako proteinak eta eosinen arteko loturak handitzen direlako. Zelulak itsura homogeneoagoa izan dezake zelula normalekin konparatuz, glukogeno molekularen galeraren eraginez (Lizarbe, 2007). Beste alde batetik, geroz eta hipotesi gehiago daude nekrosiak ere hipoxia iskemian eragina duela esaten dutenak, izan ere, programaturiko nekrosia, oso erregulaturik dago eta aurrerago azaldutako nekrosiaren ezaugarri morfologikoak ditu. Kaspasa menpeko apoptosia inhibitua dagoenean aktibatzen da, adibidez, birus edo ATP gabezi baten eraginez eta heriotza zelularreko hartzaile dituzten TNFalfa..en bidez eragiten da. Garatua dagoen garun batean iskemia baten ostean edo garatu gabeko garun Azken urteetan, nekrosi bidezko heriotza edo nekroptosia (kasu gehienetan) eta apoptosi bidezko heriotzan parte hartzen duten sustantzien ikerketan aurrerapen asko egon dira eta neuronen bizitzan eragina duten faktoreak zeintzuk diren (Arango-Davila, 2004). Garatu gabeko garun baten lesioen mekanismoak ezberdinak dira garatutako garunekiko (Volpe, 1995; Biagas, 1999; Edwards & Azzopardi, 2000; Inder & Volpe, 2000). Animalietan burututako ikerketak, jaio berrietan, hipoxia iskemia baten ostean eta efektu exitotoxikoen ostean zelula multzo ahulagoak daudela uste da (Ferriero & Miller, 2010). Garatzen hari de garun sistemaren eta zelula moten ahultasun intrintsekoak kaltearen amaierako emaitza eta funtzioen aldaketak zehazten ditu. Garapenarekiko sentikor diren prozesuak garun organizazioa, haurdunaldiko 5.hilabetean hasten dena, jaio osteko hainbat urte beranduagora arte eta mielinizazioa, axoien inguruko mielinaren espezializazio altuak dira, azken hau jaiotze ostean azkartzen dena (Plessis & Volpe, 2002; Volpe , 1991). Asfixiak aldaketa fisiologiko eta biokimikoak sortzen ditu, jaio berriaren nerbio sistema zentraleko aldaketetan eragina dutenak, hauen artean: odol fluxuaren alterazioa eta neurotransmisore kitzikagarri funtzioa duten aminoazidoen askatzea, hala nola, azido glutamikoa eta aspartikoa. Eszitotoxizitaea ere beste eragile bat da, garun metabolismoaren azkartzea eta hipokapnia ( karbono bioxidoaren handiagotzea) eragiten duena, eta arnas arazo larriak, hipertentsio pulmonarra eta hipoxemi larria eragin dezakeena (Volpe, 1997). Barreraren hematoentzefalikoaren beste funtzio batzuen artean, nerbio sistema zentralaren babespena dago, odol sisteman ohikoak diren sustantzia neurotoxikoen efektuetatik eta baita periferiatik hedatzen eta garraiatzen diren sustantzietatik babesten dituena (Fishman, 1991; Sharma, 2003) Laburbilduz, barrera hematoentzefalikoak hiru funtzio garrantzitsu betetzen ditu: 1. Garuna babesten du odol korrontean zirkulatzen dauden molekula eta konposatuez, endotelio eta garun kapilarren arteko lotura zorrotzen bitartez, izan ere era honetara oxigeno, glukosa, aminoazido eta beharrezko diren elikagaiak soilik pasa dezakete barrera. Neuronak galdu direnean eta garun ehuna kaltetua dagoenean, astrozitoak ugaritu egiten dira eta konponketa histologikoko prozesuetan parte hartzen dute. Astrozitoen ugaritzeak ehunaren hutsuneak betetzen dituzte eta honi gliosia deritzo. Gliosi hau, ugaztun helduen nerbio sistema zentraleko kalte energetikoaren eragile nagusiena dela uste da. Baina, astrozitoak erradikal askeak eta hantura bitartekariak sortzen dituzte (Deguchi et al., 1997; Maslinska et al., 2002), eta hauek potentzialki onuragarriak dira nerbio sistema zentraleko zelulentzat. Aurreago esan dugun bezala, hainbat faktore fisiologikok garuneko sustantzia zuria kalte hipoxiko iskemikoarekiko aldez aurretik prestatzen duela uste da. Garunaren baskularizazio jaio berrietan garatu gabea da eta ondorioz odol presio aldaketa bortitzei moldatzeko arazoak dituzte. Hau honela, sustantzia zuriko zelulak, odol fluxu eta oxigeno murrizketari oso sentikorrak dira. Gainera, pro-oligodendrozitoak glutation kantitate murriztuak dituzte, eta honegatik bereziki sentikorrak dira estresaren ondorioz gertatzen den oxigeno murrizketari. Hipoxia iskemia zehar, mikrogliako zelulak oso azkar aktibatzen dira eta hantura eta konponketa prozesuetan parte hartzen dute. Garuneko odol fluxua handitu egiten da eta ondorioz, neurona eta gliaren funtzioa aldatzen da, garun kaltea eraginez eta edema zitotoxikoa (De Vries et al., 1997; Patel et al., 2003). Gaitasun fagozitikoa dute eta sustantzia ezberdinak askatzen dituzte aktibo direnean, hala nola, elastasa entzima, oxidatzaile diren hainbat erradikal aske eta hantura eragin edo deusezten duten zitokinak, interleukina 1, 3, 5, 6, TNFa, neurona garatzen duen faktorea eta garapen eta transformazio faktorea. Hantura bitartekari hauetariko batzuen eraginez (TNFa, IL-1b y LPS), mikrogliak astrozito eta oligodendrozitoengan eragiten duen kaltea handitzen du (Tahraoui et al., 2001). Asfixia baten osteko larritasun eta garrantzia, iraupenaren, sentikortasun iskemiko selektibo eta sakontasunaren araberakoa da. Sentikortasun iskemiko selektibo honek erabakiko du zelula batzuk hiltzea eta beste batzuk iluntasun iskemiko batean mantentzea. Zehaztutako leiho terapeutiko bat dago non tratamendu batek garun kalte hau murriztu dezakeen, baina denbora hau igaro ostean, kaltea ezin da berreskuratu. Jaiotza normala duten umeetan, garun reperfusioa geroz eta lehenago hasi eta tratamendu bidezko erreskatatzea, orduan eta handiagoa izango da histologian eta klinikan duen ohiartzuna (Vannucci & Perlman, 1997; Tan & Parks, 1999). Garun kalte neurrizkoa edo txikia duten gaixoetan, onura hobeagoak izango dituzte parte-hartze terapeutiko honen ostean, baina hauek epe goiztiarrean identifikatzeko zailenak dira. Orain arte, asfixia perinatala pairatzen duten jaio berriari, arreta intentsiboa egitera mugatu dira, hau da, oinarri hemodinamiko, arnasketa eta metabolikoak aztertu, eta konbultsioen tratamendu eta organo anitzeko disfuntzioen monitorizaziora. Estrategia terapeutiko honek ez du kalte hipoxiko iskemikoan eraginkorki jokatzen, izan ere, ez du kalte fisiopatologikoan eragiten. Kontrolpeko hipotermia izan da neuronen kalte sekundarioa murrizteko proposatu den parte-hartze terapeutiko bakarra. Animalietan egindako ikerketa esperimentalek, gorpu tenperatura 2-5ºC bitartean jaistean, kalte histologikoa eta kalte energetikoa gutxitzen dela erakutsi dute eta gizakian, neurrizko hipotermiak (33-34ºC) hipoxia iskemikoak eragiten duen ondorio neurologiakoak gutxitu ditzake, ondorio larririk gabe. Kontrolpean eginiko hipotermiak heriotza zelular eta neuronen garapeneko aldaketak murrizten ditu eta haurren heriotza tasa gutxitzen du (Silvera, 2011). Eragile asko ikertu dira terapia antioxidatzaile gisa, baina lan honetan 4 antioxidatzaileetan oinarritu gara, aurrerago egindako ikerketetan eragin neurobabesle bat dutela frogatuak daudenak eta efektu onuragarriak dituztela baieztatu direnak asfixia perinatal baten osteko garun kaltean. Hala ere, antioxidatzaile hauek eragina, hipokanpo eta kortexean aztertu da, beraz, gure lan honek, eragile hauen efektua aztertu nahi du entzefalo enborrean eta hauen eragina hipoxia iskemiaren ondoriozko entzumen ezgaitasunean. Melatonina (N-acetyl-5-methoxytryptamine) indolamina endogenoa da batez ere guruin pinealak eratzen duena eta odol zirkulaziora eta garun eta bizkarrezuz fluidora askatzen dena. Funtzio asko iradokitu zaizkio, hauen artean, erradikal askeen berriztapena (Tan et al., 2007) eta biomolekula oxidatzaileen oxidazioa (Reiter, 1998). Nicotinaren hartzaile azetilkolinikoa (nAChR) aurrekoekin konparatuz, ikerketa gutxien dituen sustantzia da, azpitalde ugari dituelako bakoitzaren funtzio eta propietateen bidez sailkatzen direnak, baina gehienak funtzio antioxidatzailea dute. Gainera, glutamato bidezko neuronen toxikotasuna inhibitzen dute eta Bcl-2 eta beste proteina antiapoptotikoren adierazpena handitu (Hejmadi, 2003). Estrategia terapeutiko hauek garatu gabeko garuneko kalteak murrizteko ditugun gaur egungo aukerak dira eta hainbat aukera ezberdin ditugu, izan ere hipoxia iskemia baten osteko heriotza zelularra gelditzeko aukera asko egon daiteke. Hipoxia iskemiak entzumen-sisteman aldaketak eragiten ditu. Kaltearen larritasuna gertaeraren graduaren arabera, iraupenaren arabera eta sentikortasun iskemiko selektiboaren araberakoa da (mekanismo fisiopatologikoa). Faktore guzti hauek, neurona multzo ezberdinen sentikortasuna zehartuko dute, batzuen heriotza eraginez eta beste batzuk iluntasun iskemikoan sartuz (leiho terapeutikoa). Jaiotzera iristen diren jaio berritan, garunaren erreperfusioa geroz eta lehenago hasi, orduan eta eragin handiagoa izango dute tratamenduak eta ondorio histologiko eta klinikoak txikiagoak izango dira. Hipoxia iskemia ostean erabiltzen diren estrategiak dira garrantzi handiena dutenak klinikan. Antioxidatzaile bidezko esku-hartzeak leiho terapeutikoa handitu dezake eta bere efektuak modelo esperimentalak erabiliz aztertuak izan daitezke. Helburuak Helburuak Helburuak Helburu nagusia Eraso hipoxiko-iskemikoak mesetzefaloan eta zehazki behe kolikuluan eragiten duen kaltea aztertzea eta antioxidatzaileek (Nikotina, Melatonina, Resveratrol eta Azido Dekosahenoikoa (DHA)) berarekiko duten babes-efektua aztertzea. Helburu zehatzak: 1. ABR bitartez hipoxia iskemiak eragiten dituen barne belarriaren eta entzumenbidearen aldaketa elektrofisiologikoak ikustea eta beraien berreskuratzea tratamendu neurobabestzaileen bitartez. 2. Talde ezberdinen azterketa histologikoa egitea, kaltearen gradua, hedapena, kokapen eta larritasuna ikusteko. 3. Mesentzefalo eta zehazki behe kolikuluko neurona eta zelula glialen heriotza zelularra aztertzea. 4. Mitokondrioaren egoera mitokondrioko mintzaren potentzialitate eta osotasuna aztertuz eta baita erradikal superoxidoen produkzioa eta eremu honetako kalte oxidatzailea. 5. Hipoxia iskemia ostean eta antioxidatzaileen osteko tratamenduan geneen adierazgarritasuna aztertzea 6. Aurreko ikerketen bitartez, tratamendu neurobabesleen efektua ikustea entzumen-bidean eta mesentzefaloan. Helburuak Material eta metodoak Material eta metodoak Material eta metodoak ANIMALIAK Lan honetan Sprague Dawley espezieko arratoiak erabili ziren, Euskal Herriko Unibertsitateko SGIKER animaliategiak emandakoak eta txerriak, Sus Scrofa espeziekoak, Galarretako Arri-Turri abeletxeak Gurutzetako Ospitale Unibertsitarioko Ikerketa eta esperimentazio zailera emandakoak. Egindako prozedura esperimental guztiak Europar Batasunak ikerketa eta animaliekin esperimentazioa egiteko ezarrita dituen arauen arabera egin da (2010/63/EU). Gainera arratoiekin egindako prozesu guztiak Euskal Herriko Unibertsitateko animaliekin esperimentazioa egiteko etika batzordeak baimendu zituen (CEBA) (CEEA/341344/2014/ALVAREZ DIAZ) eta txerriekin egindako prozesu guztiak Gurutzeta ospitale Unibertsitateko animalien ongizateko etika batzordeak onartu zituen (SP#009_09; SP#012_11). A) ARRATOIAK Animaliak Euskal Herriko (UPV/EHU) animaltegian mantendu ziren argi eta iluntasuneko 12 orduko zikloekin, janaria eta ura edozein momentutan eskuragarri zutelarik. 5.1 PROZESU KIRURGIKOA Kalte hipoxiko-iskemikoa 7 eguneko arratoiei eragin zitzaien eta prozesua 2 fasetan banatua zegoen: - Gertaera iskemikoa: Animaliek isofluorano bidezko anestesia pairatu zuten, %3,5 indukziorako eta %1,5 mantentzeko. Lehenengo ebakidura bat egin zitzaien arratoiei lepoan, ezkerreko arteria karotida isolatu eta bi korapiloz lotu zen 6/0 setak erabiliz. Ondoren karotida moztu eta kauterizatu zen eta intsizioa 3/0 seta bitartez itxi zen. Klorhexidina %1 bidez desinfektatu zen zauria eta animaliek beroa gal ez zezaten, prozesu guztia manta termiko bidez egin zen. Gertaera iskemikoaren ostean, kumeak amarengana itzuli ziren prozesutik errekuperatu ahal izateko. Anestesiatik errekuperatzeko 2 ordu inguru behar zituzten. Material eta metodoak Operazio bakoitzean igarotako denbora ez zen 15minutu baino luzeagoa izan inongo kasuan. - Gertaera hipoxiako: 4 kumeko taldeak 1000mlko beirazko ontzietan sartu ziren eta hermetikoki itxi ziren. Ontziak 36,5ºC tako bainuan ipini ziren eta %8ko 02%92ko N2-a ontzi barnera zirkulatzea egin zen 135 minutuz. Gertaera hipoxikoaren ostean, manta elektrikoan kokaturiko animaliak berpiztu ziren kanpo estimulu fisikoz lagunduz. Sakrifikatu ziren egunera arte bere amarekin ipini ziren. 5.2 TALDE ESPERIMENTALAK Hauek dira talde esperimental bakoitzean erabilitako animali kopurua azterketa bakoitzerako: -Azterketa elektrofisiologikoa; n=8 -Azterketa histologikoa: n=8 -Azterketa inmunohistologikoa: n=8 -Finkaturik ez dauden zelulen zitometria bidezko azterketa: n=5 -Finkaturik dauden zelulen zitometria bidezko azterketa: n=5 -Adierazpen genikoaren azterketa: n=5, Hiru kopiaz Talde esperimentalak zoriz hautatu ziren eta tratamenduen dosia intraperitonealki eman zitzaien. Ondorengo hauek ziren talde esperimentalak: Kontrol taldea Talde honetan sartutako animaliei ez zitzaien inongo prozesu kirurgikorik egin, izan ere, aurrerago ikertua zegoen SHAM (anestesiaturiko animaliak eta ebaketa txiki bat zutenak, ondoren josi egin zena, honela animali hauek anestesia pairatu eta orbaindu beharreko zauria zuten) eta kontrol animaliek (inolako operazio kirurgiko gabe) emaitza berdinak emate zituztela. Material eta metodoak Ikerketa denbora ezberdinetan egin zen kalte hipoxiko iskemikoaren efektua eta tratamenduen eraginkortasuna zehazteko Hipoxia iskemia baten ondoren egindako ikerketa eta erabilitako denborak ondorengoak izan ziren: - Epe laburreko efektuak:  Bat bateko erantzuna: 0, 3, 12 ordutan (inmunohistokimika bitartez, hipoxiaren markatzailea erabiliz, qPCR bidezko geneen adierazpena eta mitokondriaren “in vivo” markatzaileak zitometria bidez). Material eta metodoak  Erantzun berantiarra: 24ordutara (TTC bidezko teknika infartua zein izan den ikusteko eta inmunomarkatzaileak, GFAP, NEUN eta Syp fluxuzko zitometria bitartez). - Erdi epeko efektuak: 7egun (Elektrofisiologia, histología Nissl eta hematoxilina eosina tindatzaileen bitartez eta inmunohistokimika GFAP eta MBP bitartez). 5.4 IKERTUTAKO ZONALDEA Animalien burmuinak 3 zatitan banatu ziren eta guk ikertutakoa azken zonaldea zen (15.irudia). Hemen mesentzefaloa aurkitzen interauraletik 0,30mmko distantziara eta bregmatik 9,30mmko distantziara Azterketa morfologiko eta inmunohistologikoetarako 5µmtan moztutako mesentzefaloko zatiak erabili ziren, behe kolikulua aurkitzen dugun tokia (16.irudia). Infartuaren zonaldea, zitometria bidezko parametro zelularraren eta adierazpen genikoaren analisirako berriz, mesentzefalo osoa erabili zen. Material eta metodoak Honetarako garunean 3 hiltze sartu zitzaizkien, bat garunaren erdian ( polo positiboa) beste bat ipsilateral edo kaltetutako aldeko belarrian ( polo negatiboa) eta hirugarrena gorputzean (lurra) (17.irudia). Neurketa hau soinurik gabeko gela batean egin zen, kanpoko soinuak gure emaitzetan eraginiz izan ez zezaten. 17.irudia: Elektrodoen kokapen zehatzaren irudi adierazgarria arratoi heldu batean (guk 7eguneko arratoietan egin dugu analisia). Aparatuak potentzial elektrikoaren aldaketak jasotzen zituen, estimulua egitura anatomiko ezberdinetara iristen zenean sortzen ziren aldaketak hain zuzen ere eta emaitzak, erantzuna jaso arte igarotako denbora (ms) eta erantzunaren intentsitate (µV) bezala jasotzen ziren. Frekuentzien jasotzearen ezaugarri teknikoak ondorengoak ziren: 10msko eskaneatzea, 150Hzko iragazkiarekin frekuentzia baxuetarako eta 3000HZko iragazkiarekin altuetarako; sentsibilitatea 10mcv/div. Estimulua click bitartez egin zen eta 1024 eta 2048 bitarteko erantzunen media egin zen. Azterketa 100db HLko intentsitatedun click bitartez egin zen. Neurketa 3 aldiz errepikatu zen belarri bakoitzean eta ondoren animaliak perfunditu ziren nahi genuen lagina hartuz. Analizaturiko parametroak: pasatako denbora (ms) erantzuna jaso arte, intentsitate (µV) eta tontorren arteko denbora tartea (ms) izan ziren. Material eta metodoak 5.6.1 Fizatzea Animaliak 50µl Dolethal (20g/100ml-ko kontzentrazioa) intraperitonealki emandako injekzio baten bitartez sakrifikatu ziren: Bere printzipio aktiboa pentobarbital sodikoa da, azido barbiturikotik datorren konposatua, akzio motzekoa, bere efektu nagusiena nerbio sistema zentrala deprimitzea izanik. Animalia garbitzeko eskuineko bentrikulutik serum fisiologikoa eta 1%era zegoen heparina injektatu ziren, ponpa peristaltiko bidez administratu zirenak, presio eta fluxu konstantean. Ondoren, ezker aurikula moztu zen odolaren drainatze askea izateko. Gorputz-adarra begiratuz, (poliki-poliki zuritzen doazenak), animaliak %4ko paraformaldehido perfusioarekin fizatu zen eta animaliaren zurruntasuna baieztatu ondoren, interesatzen zitzaigun mesentzefalo lagina atera genuen. Ondorengo fizatzea laginak %4ko paraformaldehidoan 24 ordu mantenduz egin zen. Lagina fizatua zegoenenan izendutako saskitxoetan sartu ziren parafinan inklusioa egiteko, ondorengo protokoloaren bitartez: Laginak, geroz eta handiagoko alkohol kontzentrazioetan sartu ziren: 50ºko alkoholean (ordu 1 eta 30 minutuz), 70ºko alkoholean (ordu 1 eta 30 minutuz), 96ºko alkoholean 2 pausu (bakoitza 30 minutukoa) eta 100ºko alkoholean 3 pausu (bakoitza ordu 1 eta 30 minutukoa). Ondoren, metilozko benzoatoan bi pausu egin ziren eta amaitzeko parafina likidoan inklusioa egin zen 60ºko estufan. Parafina likidoan dauden laginak parafina moldetan ipini ziren. Prozesua bukatu ostean, egindako moldeak mikrotomo (1150/ Acounto Reichert Jung) bidez moztu ziren. Jarraikako 5 zati moztu ziren, bakoitza 5 μmtakoa, eta hematoxilina-eosinaz tindatu ziren. Aukeratutako laginak Nissl bidez ere tindatu ziren eta inmunohistokimikako erreakzioak ere lagin hauetan egin ziren, GFAP eta MBP proteinentzako. Material eta metodoak Tindaketa hau 2 koloratzaile bitartez osatua dago, Harrisen hematoxilina, izaera basikoko koloratzaile naturala da. Elkarketak ditu intentsitate baxuko eta ahulki azidoa diren kromogenoak, gogorki basikoak diren auxokromo kationikoekin, azken hauek koloratzailearen karga globalaren arduradunak direnak eta azido nukleiko formako zelulen nukleoak koloreztatzen ditu batez ere, egitura basikoak direlako. Eosinak berriz, intentsitate baxuko eta ahulki basikoak diren kromogenoak gogorki azidoak diren auxokromo kationikoekin egiten dituzte loturak. Eosina hidroxixanteniko halogenatuetan dauka jatorria eta koloratzaile zitoplasmatikoak espezifikotasun gutxiago duenez nukleoko koloratzaileekin konparatuz, kanpoko zelulako ehunen egiturarekin elkartzen da, kolorazioa eraginez. Parafinan inklusioa duten laginen tindaketa egiteko, lehenengo 2 orduz 60ºko estufan mantendu ziren eta ondoren zitrosolean desparafinatu ziren (10 minutuko 2 pausutan). Laginak alkoholen bidezko murgiltzearen bitartez hidratatu ziren (minutu bat alkohol bakoitzean), kasu honetan, geroz eta kontzentrazio baxuagoko alkoholetako pausuak eginez: 100ºko alkohola, 96ºko alkohola (2 pausu), 70ºko alkohola eta azkenik uretan. Laginak hematoxilina sartu ziren 3 minutu eta erdiz eta urez garbitu ziren. Ondoren eosinan sartu ziren 20 segundoz eta urarekin garbitu ziren berriz. Hau amaitzean laginak berriz ere deshidratatu ziren (10segunduz pausu bakoitzean): 70ºko alkohola lehenengo, ondoren 96ºko alkohola eta azkenik 100ºko alkoholena sartuz (2 aldiz), fizatzeko zitrosolean mantendu ziren 10 minutuko bi pausu eginez eta DPX (Fluka, Sigma-Aldrich, St Louis, Mo, DPX EEUU) bidez muntai histologikoa egin zen. 5.6.4 Kresilo violeta bidezko tindaketa (Nissl) Teknika hau Kresilo violeta koloratzailearen bitartez egin zen, nerbio ehunetarako argentikoa ez den koloratzaile bat. Kresilo bioleta azido nukleikoari lotzen da erakarpen elektrostatiko bidezko mekanismo fisiko kimiko bitartez, Nissl granuluak eta nukleoloak tindatzen, izan ere, RNAz osatuak daude. Granuluak erretikulu Material eta metodoak 5.7.1 Hipoxia markatzaile baten bidezko tindaketa Material eta metodoak Garun kaltearen ezaugarrietako bat aktibitate glialaren agerpena da eta bere ikerketarako GFAP (Dako, Denmark) bidezko markapen bat egin zen. Markatzea parafinan fizaturiko laginetan egin zen 7.1 eta 7.2 puntuetan azaldu dugun bezala. Laginak hidratatu egin ziren, hematoxilina-eosina eta Nissl kasuetan bezala eta ondoren barne peroxidasa blokeatu zen %1eko H2O2aren bidez. Ondoren mintza iragazkortu zen %1eko PBS eta %0,1eko Tween bidez 10 minutuz eta behi serum (BSA) bidez blokeatu zen %0,5 PBSan 20 minutuz. Laginak rabbit anti-GFAP antigorputz primarioarekin (1/500) inkubatu ziren PBS-BSA-TWEEN %1eko kontzentrazioan, ganbara heze (4ºC) batean gau guztia mantenduz. Hurrengo egunean, %1eko PBS arekin 3 garbiketa egin ostean, peroxidasadun antigorputz sekundarioarekin inkubatu ziren (HRP anti-rabbit 1:100, Santa Cruz Material eta metodoak Biotechnology, CA, USA) ordu batez. Inkubazioaren ostean, PBSarekin garbitu ziren antigorputzaren hondarrak kentzeko eta DABkin tindatu ziren 7 minutuz. Ondoren hematoxilinarekin tindatu ziren 10 segundoz eta aurreko prozesuetan bezala, deshidratatu ostean xilol bidez fizatu eta DPXarekin muntaia egin zen. 5.8.2 Sustantzia zuriaren azterketa Sustantzia zuriaren kaltea ikusteko MBP bidezko markatzailea erabili zen, laginak 9.1 puntuan bezala tratatu ziren antigorputz primarioarekin inkubazioa egin arte, hau mouse anti-MBP (1:200, Santa Cruz Biotechnology, CA, USA) bidez egin zen. 4ºCz inkubatu zen gau osoan zehar eta hurrengo egunean, peroxidasarekin konjugaturiko antigorputz sekundarioarekin inkubatu zen (HRP anti-mouse 1:100, Santa Cruz Biotechnology, CA, USA) ordu batez. GFAP bidezko inmunohistokimikan egin genuen bezala, laginak DABrekin tindatu ziren eta ondoren hematoxilinarekin deshidratatu aurretik, fizatu eta muntaia egin aurretik. 5.9 KALTEAREN BALORAZIO MORFOLOGIKOA Material eta metodoak Material eta metodoak 5.10.1 In vivo suspentsio zelularraren lortzea Zelularen funtzionaltasuna aztertzeko erabili diren animalien garunak, glukosalina daukan serum bitartez perfunditu ziren hodietan dagoen odola ateratzeko. Interesatzen zitzaigun zonaldea aukeratu eta zati txikitan moztu zen, izotzean eta glukosalinarekin. 70 µmtako poroak zituen iragazkietan ipini zen lortutako suspentsio zelularra eta 6 putzutako plaketan jarri ziren. Plaka hau 4ml kolagenasarekin 5 mg/ml Hanksen (HBSS; Sigma-Aldrich, St Louis, Mo, EEUU) diluitua inkubatu zen, mugimenduan, 37ºCko estufa baten 20 minutuz. Iragazkiak zeuden plaka hauetatik suspentsio zelularra hartu zen eta iragazkiak bota egin ziren. Falcon hodietan ipini zen suspentsioa eta 5mlko Hanks soluzioa gehitu zitzaien eta 1640gtan zentrifugatu zen 5 minutuz. Zentrifugazioaren ostean, pelleta berriz 5mlko Hanks soluzioan suspenditu zen. 5.10.1.1 Mitokondrio mintzaren potentzialtasunaren azterketa Azterketa hauek zitometria bidez egin ziren garunaren ehunaren suspentsio zelularretan. Mitokondrio mintzaren potentzialtasuna bizirik zeuden zeluletan ikertu zen Rhodamina 123 (Rh-123, Invitrogen, The Netherlands) fluorokromo lipofiliko kationikoaren barneraketa kuantifikatuz, hau mitokondrio barnean pilatzen da mintz potentzialaren intentsitatearekiko proportzionalki. Mitokondrioaren aktibitatea barne eta kanpo mintzaren arteko potentzial diferentziaren (∆Ψm) mantentzean islatzen da, ondorioz, mintzen aldeetako kargen distribuzio asimetrikoa beharrezkoa da ATParen sintesirako. Mintzeko ∆Ψ neurtzeak, mitokondrioaren aktibitate metabolikoa neurtzea baimentzen digu, izan ere, honen aldaketan, hau da, mitokondrio mintzaren potentzial galera mitokondrio bideko apoptosi prozesuan bereizgarria da. Suspentsio zelularra (650µl, 1x106 zelula/ml) 37ºCko estufan inkubatu ziren 30 minutuz Rho123 (4 µl 100ml Hanksen) soluzioan. Denbora honen ostean zelulak bi aldiz garbitu ziren 5 minutuko 1640g bidezko zentrifugazio bidez eta ondoren berriz inkubatu ziren 30 minutuz 37ºCko estufan. Zelulak berriz garbitu ondoren (5min 1640g) zitometrora eraman ziren analisia egiteko. Material eta metodoak Material eta metodoak Material eta metodoak Material eta metodoak Erreakzioaren ostean laginak -20ºCtara izoztu ziren ondoren preamplifikatuak izateko. 5.11.3 Anplifikazioa Primer mix (10x)aren 500 nM prestatu ziren ondorengo erara: Material eta metodoak 5.11.4 Interesatzen zaizkigun geneen azterketarako txiparen prestakuntza Laginen Pre-Mixa prestatzea Txiparen pilaketa gune bakoitzean kontrol izango den likidoa ipini genuen, babespen film urdina kendu genuen txiparen hondotik eta txipa IFCaren MX kontrolatzaile gunean ipini genuen, 96.96rentzat eta Prime (136x) script aktibatu 96.96 Dynamic Array IFCarentzat. Ondoren, 5 µl pipeteatu genituen entsegu bakoitzetik eta lagin bakoitzetik beste 5 µl txiparen putzu bakoitzean eta txipa IFC kontrolatzailean ipini genuen berriz. IFC kontrolatzailearen softwarea erabiliz, Load Mix (136x) scripta martxan ipini genuen 96.96entzako, laginak eta entseguak kargatzeko eta Load Mix scripta amaitzerakoan, txipa kendu genuen IFC kontrolatzailetik eta ondoren laginen analisia egiteko txipa jarri genuen martxan. Material eta metodoak Material eta metodoak Material eta metodoak Electric Company, NY, EEUU). Denbora hau igaro ostean, karotiden fluxua eta arnashartze oxigenazio frakzioak berriz ere egoera normalera itzuli ziren eta arnas-hartzea analgesia eta anestesia bidez kaltearen ostean 6 orduz mantendu zen. 5.13 AZTERKETA ELEKTROFISIOLOGIKOA Arratoiekin egin genuen bezala, GSI Audera aparatua erabili genuen entzumeneko potentzial ebokatuak neurtzeko. Orratzak arratoien azalpenean 5. Puntuan azaldu genuen bezala ipini ziren eta eskuratzearen ezaugarri teknikoak ere berdinak izan ziren: 10msko eskaneatzea, 150Hzko iragazkiarekin frekuentzia baxuetarako eta 3000HZko iragazkiarekin altuetarako; sentsibilitatea 10mcv/div. Estimulua click bitartez egin zen eta 1024 eta 2048 bitarteko erantzunen media egin zen. Azterketa 75dB HLko intentsitatedun click bitartez egin zen. Baina kasu honetan dB ak hogeinaka gutxitzen joan ginen (55,35 eta 15 dB) entzumen ataria identifikatu ahal izateko. Neurketa 3 aldiz errepikatu zen belarri bakoitzean ondorengo egoeretan: 1) kontrol (HI aurretik), 2) animaliaren egonkortze fasea (karotiden oklusio aurretik), 3) 30minutuko HI ostean, 4) 30 minuturo kaltearen hurrengo 6 orduetan zehar. Analizaturiko parametroak: pasatako denbora (ms) erantzuna jaso arte, intentsitate (µV) eta tontorren arteko denbora tartea (ms) izan ziren. C) ANALISI ESTATISTIKOA Estatistika GraphPad prism 5 programa bidez egin zen sorftwararen 5.01 bertsioarekin (GraphPad Software, Inc. CA, USA). Emaitzak media ± desbideratze estandar bezala aurkezten dira kasu guztietan eta taldeen arteko diferentziak Studenten T bitartez egin genituen edo bariantza faktore bakarreko analisia talde guztien artean ANOVA bitartez eta Bonferroni-Dunn bitartez zuzenketak. Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida Emaitzak eta eztabaida dagokiona) (Jiang, et al., 2009). ABR latentzia eta uhin tarte hauen latentziaren handitzea, entzunbidean zeharreko sinapsi transmisioaren efikazia gutxitzearekin erlazionatu da (Jiang, et al., 2010). Gure lanean, entzunbidearen funtzionaltasuna aztertzeaz gain, garunean dauden 3 zelula moten azterketa morfologikoa egin da kaltea gertatu eta 7 egunetara: Neuronak, astrozitoak eta oligodendrozitoak. Ikerketa hauetan, behe kolikuluko neuronak kalte hipoxiko iskemikoari sentikorrak direla ikusi dugu. Aldaketak denboran zehar mantentzen direla ikusi dugu eta kaltea gertatu eta 24 ordutara zelulen kalte eta galera dagoela ikusi dugu, neuronen eta sinapsi besikulen gutxitzearekin, astrozitoen erreaktibitatea handituz eta MBP maila jaitsiz. Aldaketa hauek garuneko beste gune batzuetan aurkituak izan dira gure talde eta beste hainbat talde batzuengandik gertaera hipoxiko iskemiko baten ostean (Alonso-Alconada, et al., 2012). Tratamendua jaso zuten taldeetan berriz, ez zegoen aldaketa hauen arrastorik. Funtzio zelularraren ikerketan, mitokondrio mintzaren integritatea eta potentziala aztertu ziren. Azterketa hau kaltearen ostean 0, 3 eta 12 ordutara egin zen entzefalo enborrean eta NAO zein Rhodamina 123 fluorokromoekiko positibo ziren zelula kopurua gutxitu zela ikusi zen, honek mitokondrioaren integritatea eta mintzaren potentzialean aldaketak daudela esan nahi du. Aldaketa hauek tratatutako taldeetan ez ziren ikusi. Emaitza hauek gure taldeak zein beste talde batzuk garuneko beste eremu batzuetan aurkitutakoarekin bat datoz (Larsen, et al., 2008, Lara-celador et al., 2012). Melatonina berriz, erantzun atzeratuagoa duela dirudi, bere administrazioa kaltearen ostean egiten delako izan daiteke eta ez ikertutako beste tratamenduetan bezala administrazio hau kaltearen aurretik egiten dela. Astrozitoen aktibazioarekin erlazionaturik dauden geneak aktibatzen dira eta baita hanturarekin eta sinaptofisinarekin erlazionaturik daudena, hala ere, estres baten ostean aktibatzen diren geneen adierazpenean ez da aldaketarik ikusi. Badira hainbat ikerketa, (AcunaCastroviejo et al., 2001; Hassell et al., 2015) zeintzuek, Melatoninak efektu antioxidatzaileaz gain, beste hainbat efektu izan ditzakeela uste dutenak, hala nola, eragin antiapoptotikoa, hanturaren kontrakoa eta neurona eta gliaren garapenarenarena, ikerketa hauek gure hipotesiaren alde egiten dute. Zentzu honetan, tratamendu hauek eragin bat baino gehiago izan dezaketela kontuan hartu beharko da, gure emaitzekin bat etorriko zena. jaso duten animaliak, dirudienez, zelulen aktibazioarekin erlazionaturik dauden hainbat gene aktibatzen dituzte. Astrogliosiarekin, neuriten aktibazioarekin eta Vimentinarekin erlazionaturik dauden geneak ere aktibatzen dituzte baina hanturarekin erlazionaturiko geneak ez (Velten et al., 2014). Melatoninaren kasuan gertatzen den bezala, hainbat ikerketek, tratamendu hauen eragina antioxidatzaileaz gain beste hainbat izan daitezkeela adierazten dute. Gure ikerketetan ez dugu aldaketarik ikusi ROS arekin erlazionaturik dauden geneetan HI taldearen eta kontrol taldearen artean. Tratamendu hauek antioxidatzaile talde orokor barruan sartzen direnez, hasiera batean behintzat, gure emaitzak harritu gintuzten, baina guztiz erlazionaturik daude fluxuzko zitometrian izan genituen emaitzekin. Honegatik entzefalo enborrean behintzat, emandako sustantzia hauen efektua, bere efektu antioxidatzaileaz gain beste efekturen batengatik izan behar dela uste dugu eta honegatik beste ikerketa batzuk egitea beharrezkoa dela uste dugu. Arratoietan egindako ikerketez gain, entzunbidearen ikerketa hauek gure taldean egiten ziren beste asfixia perinatal modelo batean (Alvarez et al., 2008). aztertu nahi izan genituen, txerri jaio berrietan hain zuzen ere. ABRak aztertu ziren hauena ere eta hipoxia iskemia momentuan, entzumenaren erantzunak nuluak ziren eta berreskuratzeko lehen uneetan, I-V uhin tarteen latentziak luzatuak agertzen ziren. Emaitza hauek baieztatzen dute, entzefalo enborraren funtzionaltasunaren integritatean arazoak daudela, batez ere entzunbidearen erdiko zonaldean. Arratoian gertatzen den bezala, V. uhinaren latentziaren luzapena ikusi zen Jiangek (2006, 2008) egindako ikerketekin bat datorrena. Emaitza hauek neuronen garraioan arazoak daudela esan nahi du sinkronizazio, mielinizazio eta sinapsi funtzioarekin erlazionatuak daudenak. Zentzu honetan, txerrian egindako asfixia perinatal modelo hau, modelo egokia izan daiteke entzumen-bideko ezgaitasunak neurtzeko eta ondorengo azterketa histologiko, molekular zein zelularrak egiteko. Lortutako emaitzek ondorengoa ondorioztatzen dute: 1- Entzumen-bidean kalte elektrofisiologikoa dago hipoxia iskemia eragin diegun arratoietan, ABR latentzien eta latentzien arteko tartearen luzapenarekin. 3- Entzefalo enborreko hainbat geneen adierazpena aldatua dago hipoxia iskemia baten ostean eta hainbat zelula taldeen aktibazioa gertatzen da. Gainera, neuronen eta besikula sinaptikoen galera gertatzen da, infartua eragiten dutenak. 4- Antioxidatzaileen bidezko tratamenduek efektu neurobabestzaile dute entzumen-sisteman gertaera hipoxiko iskemiko baten ondoren, baina beraiek akzio mekanismoa ez da guztiz ezagutzen, izan ere, ez dirudi babesaren eragilea beraien efektu antioxidatzailea dela entzefalo enborraren kasuan behintzat. 5- Asfixia perinatal baten ostean entzumen-bidearen funtzioa kaltetua gertatzen da txerrietan ere, beraz txerria ere hipoxia iskemia baten ostean entzumensistemako aldaketak ikertzeko modelo egokia izan daiteke. Lan honetan zehar lortutako emaitzetatik hipoxia iskemia baten ostean kalte elektrofisiologiko, histologiko, molekular eta zelularra dagoela ondorioztatu dezakegu bai mesentzefaloan eta zehazkiago behe kolikuloan eta Nikotina, DHA, Resberatrola eta Melaonina bidezko antioxidatzaileen tratamenduak kalte honen murriztea eragiten duela. Guzti honegatik, antioxidatzaileen bidezko berreskuratze terapeutikoak heriotz zelularra murrizten duela esaten amaitu dezakegu, batez ere, mitokondrioaren funtzioa mantentzen delako eta hainbat geneen alterazioak, kaltearekiko babesle diren hainbat akzio garrantzitsu eragin ditzakeelako. Honela, antioxidatzaileek neuronen kaltea eta gliaren erreaktibitate maila murrizten dute. Hala ere, ez da guztiz argi gelditzen tratamendu hauen funtzioa, izan ere, beraien eragin antioxidatzailea ez dirudi babespen honen eragile denik mesentzefaloan.
addi-cc3d5281e2ec
https://addi.ehu.es/handle/10810/16213
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2015-11-27
science
Urkidi López, Unai
eu
Android-entzako SmartWatch prototipo baten garapena
Laburpena Gradu Amaierako Lan (GAL) honek Android-entzako SmartWatch baten prototipo txiki bat egitea du helburu. SmartWatch-aren egiturari dagokionez, ondorengo atalak bereizten dira: • Eskumuturreko erlojua. Arduino plataforman oinarrituta, telefonotik datozen jakinarazpenak pantailatxo batetan adierazten dituen gailu ”janzgarria”. • Telefono mugikorra. Android sistema eragilean oinarrituta, hari gabeko teknologia bitartez erlojuari datuak bidaliko dizkion aplikazio bat da. Eskumuturrekoaren hiru betekizun nagusi ditu: • Telefonotik bluetooth bidez bidalitako mezuak jasotzea • Mezu horiek telefonotik eskumuturrekora datu transferentzia egiteko sortutako protokolo baten arabera parseatzea. • Datuak pantailatxo batean bistaratzea. Bestalde, Android aplikazioaren funtzio nagusiak ondokoak dira: • Eskumuturrekoarekin darabilen bluetooth konexioa kudeatzea. • Sistema eragileak jakinarazpenak kudeatzeko darabilen zerbitzutik jakinarazpenak dinamikoki lortzea. • Jakinarazpenak (hauen izenburua eta edukia) eskumuturrekoari bidaltzea. Horretarako aplikazio mailako protokolo sinple bat sortu da. Gehigarri bezela, jakinarazpenez gain, Android aplikazioak bateriaren maila ere bidaltzen du. 1 1 Sarrera 1.1 Lanaren Deskribapena Gradu Amaierako Lan (GAL) honen helburua SmartWatch baten prototipo txiki bat egitea da, prototipo honek SmartWatch baten oinarrizko funtzioak garatu beharko dituelarik. Prototipo hau sistema oso bezela ulertu behar da non funtzio jakin bat betetzen duen software bat diseinatu eta garatzeaz aparte, berarekin lan egingo duen hardware-a ere diseinatu eta garatu egiten da, erabiltzaileari bere jarduera betetzeko behar duen guztia emanez. Sistemak bi osagai nagusi ditu: mikrokontroladore batean oinarritutatko SmartWatch-a eta Android aplikaizo bat. SmartWatch-a eta Android aplikazioaren arteko informazio trukaketa Bluetooth 2.1 bitartez. Egiten da. Horretarako SPP (Serial Port Profile) profila erabiliko da. Profil honek bluetooth RFCOMM protokoloaren bitartez serial konexio bat emulatzeko aukera ematen du. Mikrokontroladorearen ikuspuntutik SPP erabiltzea oso erreza da, bluetooth moduluarekin duen serial komunikazioren kudeaketan oinarritzen delako. Androiden ikuspuntutik, SPP erabiltzea erreza da ere, RFCOMM socket bat sortuta, bere gainean SPP zerbitzua erabili nahi dela adierazi behar delarik. Zentzu honetan, RFCOMM protokoloa garraio protokolo bat bailitzan ikusi daiteke, TCP protokoaren antzerako funtzioa betezen duelarik. Horrela, bluetooth moduluak, mikrokontroladorearen eta Android-en artean dagoen hub batek bezela funtzionatzen du. Serie konexioak, datuen transferentzia egiteko kanal edo hodi bat da. Baina mikrokontroladorean dagoen programak datu ezberdinak bereiztu ditzan aplikazio mailako protokolo txiki bat garatu behar izan da Informazioa SmatWatch-ean jaso delarik, prototipoan, honek erabiltzaileari jainarazi behar erabiltzaileari gertaera hau jazo dela jakinarazi behar zaio. Hori egiteko seinale ezberdina igorri daitezke (grafikoak, soinudunak, dardarak). Kasu honetan informazioa pantailatxo baten bitartez grafikoki adieraztea erabaki da. 5 1.2 Lan hau aukeratzeko arrazoia Ideia Bilboko Ingenieritza teknikoko Unibertsitate Eskolako irakasle batek proposatua izan da. Lan honen atal interesgarria gaur egungo teknologia baten garapena da. Informatikako gradu batean espero den bezela, kurtso ezberdinetan zehar egin ditugun proiektu eta lan gehienak programazio atalean gelditu dira. Horrez gain, gure bizitzean zehar formazio jarraiarako beharko ditugun beste zeharkako konpetentzia garrantzitsu batzuk lortu ditugu, hala nola: arazoen analisia egitea eta konponbideen sintesia bilatzea. Zentzu honetan, bi arlo hauek batu eta graduan zehar ikasitakoaren erlazioa duen, baina graduko konpetentzia espezifikoetatik arago doan lan edo proiektu bat garatu nahi izan da. Horrela, mugikorreko aplikazio bat (software-arekin erlazioa) eta dispositibo elektroniko bat (hardware-arekin erlazioa) lotzen dituen lan bat garatu da. Lanak aplikazio praktiko bat izan zezan, Internet of Things izenarekin izendatu izan den industria esparru berrian kokatu nahi izan da, wearable edo janzgarri azpi-eremuan, gaur egungoa diren joera eta teknologien inguruan ezagutza berriak lortzeko. 6 2 Hasierako planteamendua 2.1 Helburuak GAL honek Android-entzako SmartWatch baten prototipo txiki bat egitea du helburu. Proiektuaren bidez graduan zehar eskuratutako konpetentzia espezifiko eta zeharkakoak praktikan jarri, eta beste konpetentzi berri batzuk eskuratu nahi dira. • Proiektu baten kudeaketa eta dokumentazioari loturiko konpetentziak. • Informazioa bilatzeko eta aurkezteko konpetentziak. • Teknologia ezezagunen aurrean prestakuntza antolatzeko konpetentziak. • Dispositibo elektronikoen muntaia eta diseinuari loturiko konpetentziak. • Android aplikazio baten garapenari eta diseinuari loturiko konpetentziak. 2.2 Irismena GAL honek, gaur egungo SmartWatch industria esparruari eta berarekin erlazionatutako teknologiei hurbiltzea du helburu. Prototipo baten diseinu eta garapen bitartez, teknologia hauek erabiltzeko konpetentziak lortu nahi dira. Prototipoak SmartWatch baten funtzionalitateak garatuko ditu. Ordua erakutsi beharko du, erloju batek bezala. Android sistema batekin sinkronizatu ahal izango da informazio transferentzia gauzatzeko. Horrez gain informazio hau prozesatu eta pantailaratzeko gaitasuna izan behar du. Ikuspuntu akademiko batetik, proiektu hau errepikagarria izatea bilatzen da, beste edozein ikaslek bertatik ikasteko aukera izan dezan. Horretarako, alde batetik, elektronikazaleen artean eta hezkuntzan arrakasta handia izan duen Open Source Hardware (OSHW) ekimenaren inguruan ekoizten diren elektronika modulo merkeak erabiliko dira. Bestetik, software plataforma irekiak erabiliko dira. Lan edo proiektu honen garapena antolatzeko, arazoa sistema osotuko duten osagaien arabera zatitu da: SmartWatch-a alde batetik eta Android aplikazioa bestetik. 7 Figure 1: Hasierako Planteamendua SmartWatch-aren kasuan (elektronikako zatia) beste azpiantolakuntza bat jarraitu da. Izan ere, kontuan izan behar da ikaslea ez zela mikrokontroladore baten programazioan aditua, ezta hardwarearen behe mailako funtzionamendu eta konexio moduetan. Beraz, arlo honetan, prestakuntzari dagokionez hutsetik hasi behar izan da. Horrela, lehenengo fase batean, ez da tamaina kontuan hartu hardware-a aukeratzerako orduan, lan egiteko erraztasuna eta programazio bitartez funtzionalitate nagusia martxan jartzea helburu nagusiak izan direlarik. Bigarren fase batean, eskumuturreko erloju baten kutxan sartu daitezkeen hardware modulo txikiak aukeratu dira, kodea zuzenean berrerabili ahal izan delarik. Honekin atal bakoitzaren diseinu eta garapena bereiziz, kudeaketa eta mantenimendu lanak erraztea bilatu da. Bereizketa, hau izanik. (ikus. 1) 8 Figure 2: Bluetooth Diseinua AurreProiektua: Proiektua hasi baino leen, argi izan beharrezko puntuen definitzea. Puntu honetan beste atalen hasierako plangintza egingo da. Garapena egin ahal izateko erabili beharreko tresnak aukeratuko dira. Eta tresna hauek lan egiteko beharrezko instalazio eta konfigurazioak egingo dira. Bluetooth Konexioa: Helburua, Android sistemaren eta prototipoaren arteko Bluetooth konexioa gauzatzea da. Konexio hau Bluetooth Konponente baten bitartez gauzatuko da. Hasierako ideia, (ikus. 1 Android Bluetooth konponen transferentzia, RFCOMM socket bidez egitea da. Hasieran prototipoa malgua izango da, hau da protoboard batean muntaia egingo da amaierako microhardwarearen antzeko pieza handiagoak erabiliz. (ikus. 2). Hau lortzeko hurrengo pausoak jarraituko dira. • Beharrezko Hardware konponenteen analisia egin. • Prototipoaren hardware konponente handien diseinua egin. • Bluetooth konponentea prototipoan integratu. • Arduino softwarea garatu. • Android sistemaren softwarea diseinatu. 9 • Android sistemaren softwarea garatu. • Probatu funtzionalitatea. Informazio Lorpena:Android Sistematik, pantailaratu nahi den informazioaren lorpena dugu helmuga. Hasierako planteamendua (ikus. 1) jarraituz, behin Android-eko datuak eskuratuta, mikrokontroladoreak, Bluetooth-etik jasotako informazioa interpretatu behar du. Bluetooth mikrokontroladore informazio transferentzia serial konexio bat emulatuz lortuko da. Informazioa karakterez karaktere irakurriko denez, aplikazio mailako protokolo bat garatu beharko da. Hau lortzeko pausoa hauek dira: • Beharrezko software tresnen analisia. • Tresna hauek erabiltzeko diseinua. • Android Sistemaren softwarea garatu. • Arduino protokoloa diseinatu. • Probatu funtzionalitatea. • Aurreko helburuari integratu. Informazioa Pantailaratzea: Lortu beharrekoa, aurreko pausuetan bidaltzen, eta prozesatzen den informazioaren pantailaratzea da. U8glib[1] liburutegia erabiliko da pantailaren garapenerako. Honen aukeraketa, pantaila handia eta txikiarekiko konpatibilitatean datza. Liburutegiari esker bi pantailek kode bera inplementatuko dute eta migrazioa lerro baten ordezkaketan datza. Lortutakoa onartzeko pausu hauek beteko dira: • Beharrezko Hardware konponenteen analisia egin. • Konponente-prototipo integrazioa diseinatu. • Modulua konektatu. • Aurreko atalekin zuzen lan egiten duela baioztatu. 10 3 Aurrekarien azterketa Gaur egun hainbat SmatWatch salgai daude, zein eboluzio egoeran dagoen merkatua jakiteko hauek zer egiteko gai diren aztertu behar dugu. Non dagoen funtzionalitate mugaren ideia izateko, Samsung eta Motorola-ren smartwatch salduenetariko[10] datuak hartuko ditugu. 2014ko datuak erabiliko dira urte osoko salmenten datuak eskuragarri daudelako. Samsung eta Motorola dira aukeratutako enpresak, smartwatch merkatuaren zati handienak dituztenak zirelako 2014-an(gehitu biblio). Berez onenak izan ez daitezke baina geihen saltzen direnak dira. Aukeratuak Samsung Gear S (ikus. 15) eta Motorola Moto360 (ikus. 16) ren funtzionalitateak hartuko ditugu. 3.1 Sansung S Gear azteketa Figure 15: Samsung Gear S Lehendabizi Samsung gear Saren funtzionalitateak aztertuko ditugu. SmartWatch hau 2014 urteko salduena[10] izan da, 1.2 milioi unitateekin. Funtzionalitateen artean, dituen hainbat sentsoreen irakurmena dugu: Azelerometroa, giroskopio, konpasa eta baita pultsu irakurle bat ere. Sentsoreak alde batera utzita, Bluetooth, WiFi eta GPS ditugu. Mezuak irakurtzeko deiak pantailaratzeko eta baita irudiak ikusteko zein musika erreproduzitzeko ahalmena du. Prezioa 350$.[8] Beste aldean Merkeagoa eta sinpleagoa den Moto 360-a daukagu. Honen salmentak 0,5 milioikoak izan ziren[10]. Samsung gear S-arekin alderatuz, erdia baino gutxiago saldu zuen. 19 3.2 Moto 360 Azterketa Figure 16: Moto 360 Moto 360 aren funtzionalitate nabarmenenak ez dira asko ezberdintzen Samsung eko modeloarengaitik. Biek informazioa lortzen dute Android sistema batetik, biek dituzte oinarrizko sentsore berdinak. [5] Ezberdinasun nasgusienen arten hauek ditugu. Moto 360-ak android wear sistema du, Samsung gear S ordea Tizen darabil. Moto 360-ak ez du ez Samsung duen 3G erabiltzeko gaitasuna, ez idazteko teklatu birtuala. Bestalde Moto-aren eskumuturrekoak aldatu ahal dira, eta email osoa irakurtzeko gaitasuna du. Azkenik, Moto-aren prezioa 250$[8] 100$ merkeagoa. Merkatuan zer dagoen aztertuz, lortu ditzakegu zeintzuk diren falta zaizkien funtzionalitateak. Argi dago SmartWatch hauek onenak izan direla, eta merkatua gora egiten ari dela[9][4], beraz pertsona gehiago asetzea izan behar dugu buruan. Pertsona gehiago asetzeko ideia buruan izanda, kontuan hartu behar dugu, sistema hauek, Samsung Motorola baino gehiago, itxiak direla. Hau da, ezin dira guztiz aldatu ez hobetu. Moto 360-ak, Samsung-ak ez bezala, kodea zabaldua du[6] hau da, edonork alda dezake nahi duen bezala bere sistema. Baina modularitateari dagokionez ez batak ez besteak ez du behar hori asetzen. Sistema osoa ordaindu behar da, nahiz eta atal batzuk hainbeste ez erabili. Gainera atal batek zure beharrak asetzen ez baditu, edo apurtzekotan, ezin da aldatu. 20 4 Eskakizunen kaptura Lan hau smartphoneko erabiltzaile arruntei zuzendua dago batez ere. Honi esker mugikorraren informazioa eskumuturrean irakurri ahal izango dute. Erabiltzailearen esperientzia hobetzeko, aplikazioan erabilera erraztasuna da garrantzia handienetarikoa duen atala. 4.1 Prototipoaren Betebeharra Aplikazioak hainbat puntu behar ditu, zati desberdinen barruan. Denek batera eta zuzen lan egitea da betebehar nagusia. 4.1.1 Informazio bidalketa atala Ziurtatu behar da, informazioa, emandako debora tartean prototipora heltzea. Dei batean informazioa galtzea onargarria da, baina ezin dena gertatu, komunikazio portua blokeatzea da. Kontuan hartu behar da ere, bidalitako informazioa, egitura egokia daramala, eta prototipora heltzen denean honek zuzen interpretatu ahal duela. Konexioa, erabiltzaileak zerbitzua piztu ostean bakarrik gertatuko da, eta frekuentzia aldatzerakoan frekuentzia tarte hori errespetatu egin beharko da. 4.1.2 Informazio eskuraketa Atala Eskuratutako informazioa beti gordeko da. Bakarrik beste datu bat datorrenean ezabatu egingo da. Nahiz eta aplikazioak huts egin bidali baino lehen, datua gorde bada, hurrengo seinalean aplikazioak datua eskuragarri izan behar du. Aplikazioak, behar duen informazioa bakarrik prozesatuko du. Behar ez den informazioa ez da log batean ezta datuetan gordeko, honen beharrik ez baitago. 4.1.3 Erabilgarritasunaren Atala Aplikazioak hainbat tresna izan behar ditu eskuragarri. Tresna horiek, deien kudeaketa tresnak, notifikazio proba sortzea, eta 21 bluetooth gailuen kudeaketa dira. Zerbitzuaren deien kudeaketarako trenak, hau piztea, itzaltzea eta frekuentzia aldatzea, eskuragari izan behar ditu erabiltzaileak. Bluetooth gailuei dagokionez, aplikazioa bluetooth ezberdinetara konektatzeko ahalbidea izan behar du era erraz batean. 4.2 Erabilpen kasua Figure 17: Erabilpen Kasua Aplikazioa berez, erabiltzailearen ikuspegitik, konfigurazio tresna bat besterik ez da, horregaitik ez du interakzio askorik egin behar zerbitzua zuzen ibiltzea lortzeko. Proba egin: Kasu honetan notifikazio bat sortuko da. Zerbitzua piztuta badago, honek datua hartuko du eta hurrengo deian bidaliko du informazioa. Bluetooth Gailua Aukeratu: Erabiltzaileari leiho bat erakutsiko zaio. Hemen Android sistemak jada sinkronizatuta dituen gailuak agertuko dira. Hemen behin gailua aukeratua informazioa gorde egingo da zerbitzua piztean konexioa gauzatzeko. Bluetooth Gailua Gehitu: Erabiltzaileari leiho bat erakutsiko zaio. Hemen, Android sistemaren bluetooth leihoa agertuko da, non bluetooth gailu berriak gehitu daitezke lehen aipatutako zerrendari. 22 Zerbitzua Piztu: Zerbitzua hasi egindo da, lehenengo deia, datuak badaude, 5 segundura egingo da, ondoren 5 minuturoko frekuentzia dago. Zerbitzua Itzali: Zerbitzuaren frekuentzia deiak itzali egingo dira, ez da dei gehiagorik egingo. Frekuentzia Aldatu: Zerbitzuaren dei frekuentzia aldatu egiten da. Frekuentzia, sartutako minutuetara aldatuko da. Frekuentzua aldatu eta 5 segundu geroago dei bat egiten da. 5 Azterketa eta diseinua Proiektu honen antolaketa lau zatitan banatzen da. Bluetootha, notifikazio zerbitzua, pantaila eta aplikazio interfase grafikoa. Zati bakoitza besteekiko indenpendientea egitea da ideia nagusia, horrela arazoren bat egotekotan, modulo bat bakarrik konpondu beharko litzateke. 5.1 Bluetooth diseinua Hasiera batean Bluetooth kudeatzailea bi klaseetan banatuko ditugu. Lehenengo klasea, Bluetootharen konexio saiakeraz arduratuko da, behin konexioa lortua, bigarren klasea izango da informazioa bidaliko duena (ikus. 18). Klase egitura hau Android Developers-eko tresnak erabiltzeko zuzendua dago. Tresna hauek arazoak ematen dituenez gure aplikazioan, diseinu hau baztertua izan da. BluetoothSPP liburutegia[2] da azken bertsioan erabiltzen den tresna. 5.2 Notifikazio Zerbitzua Notifikazio zerbitzuari dagokionez, hasierako diseinuan komunikazio zuzena egiten zen notifikazio zerbitzua eta bluetooth-aren artean (ikus. 19). Beraz notifikazio bat jasotzean honen bidalketa automatikoa suertatzen zen. 23 erakutsi zein informazio. Hasierako planteamenduak ez zekarren notifikazio kantitate datua, erabiltzaile baten hobekuntza da. Diseinu hau da amaieran mantentzen dena.(ikus 20) 5.4 Aplikazio Interfase Grafikoa Interfase grafikoaren diseinua egiterakoan kontuan hartu egin da, konfigurazio leihoak direla. Era ulergarri eta erraz batean azaldu egin behar dira, erabiltzaileari eskuragarri utzitako tresnak. Leiho nagusian, (ikus. 21a) konfigurazio tresna beharrezkoenak azaltzen dira, gehienetan erabiliko direnak. Bigarren leihoan ordea, (ikus. 21b) maiztasun txikiago duen konfigurazio tresna jarri da. Nahiz eta azken hau haienbeste ez erabili, gailuen arteko konfigurazio aldaketa erraz egiteko pentsatua da diseinua. (a) Leiho Nagusia (b) Bluetooth Gailu Leihoa 26 6 Garapena Proiektuaren eboluzioa bere barne funtzioetan eta hardware tamainan oinarritzen dira. Garapen hau hiru atal ezberdinetan garatu da. Lehenena Bluetootharen muntaia eta honen hasierako bertsioa da. Bigarren atalean Informazio hori pantailarekin bateratzean datza. Azkenik, informazioaren kudeaketa eta muntaia dago. 6.1 Bluetooth Komunikazio Atala 6.1.1 Hardware Muntaia I Bluetooth-aren konexioa Arduinora, da lehendabizi lortu behar dena. Bluetooth-ak serie protokoloa erabilitzen du komunikatzeko. Arduino UNO-ak serie komunikaziorako portu bakarra du, eta horren beharra dugu Arduino-Konputagailu konexioa gauzatzeko. Arazo honen konponbidea, SoftwareSerial[3] liburutegia da. Liburutegiari esker, beste pin pare bat hautatzen dira serial portu bat emulatzeko. Pare honek serial konexio bat bezala lan egiten dute. Figure 22: Bihurgailu Logikoa Hemen agertzen da lehen arazoa. Bluetooth-ak 3,3V-etan bidaltzen eta irakurtzen du informazioa, beraz nahiz eta Arduinoak 3,3V-ko irteera izan, pin digitalen seinalea 5V-tan dago. Hau da, arduinoak Bluetooth-a piztu ahal du baina informazio transferentzia egiterakoak, Arduinoak Bluetooth-a erretzen amaituko luke. Horri aurre egiteko bihurgailu logiko bat inplantatu da (ikus. 22). Behin konexioa gauzatzea lortu denean, hauen arteko konexioa badabilela zihurtatu behar da. Horretarako bi tresta erabiltzen dira . Lehenengoa, Bluetooth Terminal[7], Android sistematik informazioa bidaltzeaz arduratzen da (ikus. 23a eta 23b), eta bigarrena, Arduino Serial Monitor(ikus. 24), Arduino software 27 (a) BT-Tresna II (b) BT-Tresna III Figure 24: Arduino Serial Monitor I log-ak pantailaratzen ditu. Kasu honetan, aukeratutako datuak, Buetooth-etik irakurtzen direnak izango dira. 6.1.2 Arduino Programa I Hardware atala antolatua eta balioztatua, Arduinoaren kodea da ondorengo helmuga. Hasierako kasu honetan, bi helmuga lortu nahi ditugu. Arduinoak irakutzen dituen datuak inprimatzea, eta datu horiek gordetzeko gai izatea. Pauso errezena informazioaren pantailaratzean dago, egin beharreko gauza bakarra log baten bidez irakutzen dugun datua pantailaratzean datza. Ondoren, datuen zatiketa eta irakurketan hasi 28 baino lehen aurreplanteamendu bat dago, datuak nola bidako direnaren planteamendua. Datuak karakterez karaktere irakurriko dira, beraz karaktere berezi batzuk erabiliko dira jakiteko non amaitzen den datu bat, eta non hasi egiten den hurrengoa(ikus.25). (1): Notifikazio bidali duen aplikazioa. (2): Mezua. (3): Notifikazio kopurua. (4): Bateria portzentaia. (5): Android-eko Ordua. (6): Androd-eko Minutuak @1—2 #3#4%5&6& Figure 25: Notifikazio egitura Sistema itxaron egoeran dago lehenengo karaktere berezia irakurri arte. Datu hau heltzen denean , irakurketa egoreara igarotzen da. Hemen kontuan hartzen da, irakurtzen ditugun datuen atal bat, pertsona batek bidalia izan daitekeela. Hori jakinda, estimatu da, atal horretan bi karaktere berezi erabiltzea arazorik ez izateko. Arduinoari datu guztiak lortu direla jakinarazteko azkenengo karaktere berezi bat definitzen da, Arduinoa hau irakurtzean, datuak gorde, eta zikloa berrabiarazten du. Zikloa amaitu baino lehen log bat dago, honek lortutako informazio guztia, prozesatu ostean, zuzen gorde dela ziurtatzen du. Informazioaren irakurketa zuzena dela egiaztatzeko, eskuz bidali egin izan da Bluetooth-Terminal erabiliz. Bidalitako informazioa, lehen aipatutako Arduino Serial monitor bidez, aztertu da, eta amaierako log-ari esker datuen prozesamendua balioztatu da. Gainera, Android-eko bluetooth probak errazteko, Arduinoari kode zati bat gehitu zaio, non zikloa amaitzean, led berde bat pizten den. 6.1.3 Android Aplikazioa I Androideko aplikazioa programatu baino lehen, probak egiteko ingurmen bat zehaztu behar da. Ingurumen hori mugikorra izatea hautatu da, azken erabiltzailearen esperientziarekiko bardintasun gehiena duen sistema delako. 29 Notifikazioa.extras.getCharSequence(”android.text”).toString() Figure 26: Notifikazio Textua lortzeko atala Notifikazioen atala egiterakoan, kontuan hartu da zeintzuk datu nahi diren. Horretarako notifikazioen egitura, eta zerbitzuaren funtzionamendua jakin behar dira. Android Developers-ko Notification Listener Service da hori lortzeko aukeratutako tresna. Bertan, zerbitzua inplementatzeko beharrezko ia informazio guztia dago. Falta den datu bakarra, notifikazio lerroko datuen egitura da. Arazoa, lerro luzeegi batetik, nahi dugun informazioa hartzean datza, eta aurre egiteko saiakera simple batzuk egin dira. appName = appInfo.processName; appNameBundle = appName.split(”\\.”); appName = appNameBundle[appNameBundle.length-1]; Figure 27: Notifikazio Aplikazio Izena lortzeko atala Aplikazioak, notifikazioak irakurri ahal izateko, zerbitzu honetarako baimenak eman zaizkio. Datuetatik informazioa lortzeko, hauek log batean pantailaratu dira. Pantailaratzetik egitura ulermena lortu da, eta berarekin datuak lortzeko gaitasuna. Bi datu dira beharrezkoak, zein aplizazio den notifikazioa bidali duena, eta honen mezua. Hau da lerrotik lortzen den lehenengo datua(ikus. 26). Aplikazio izena lortzeko hainbat froga egin ostean lortzeko kodea garatzea lotru da. Izen osoa konposatua da, beraz bidali baino lehen aurretratamendu bat egiten da, izen simplea lortuz. (ikus. 27). Informazioa eskuratu denean, Bluetooth Konexio bat sortzen da. Bluetooth-ak bi zati ditu, konexioa sortzea eta Informazioa bidaltzea. Bigarren atala ezin da suertatu lehenengoak bere lana egin ez badu. Bluetooth-a konektatzen duen atalak, behin bere helburua lortua, Bluetooth bidaltzaileari informazio socket-a, bidaliko dio. Azken hau informazioa bidaltzeaz bakarrik arduratuko da. Kontuan hartu da, aplizazioaren ezintazuna bluetootharekin lan egiteko baimenik gabe, notifikazioen antzera, Aplikazioari baimenak eman zaizkio 30 Konexioa sortarazteko hasierako prototipo honetan, Bluetooh-a aktibatzen da, lehendik ez bazegoen, eta eskuz sartutako MAC helbidera konexioa zortzen da. Aktibatu egiteko, Bluetooth-ak Sistemaren bluetooth gailuaren kontrola hartzen du. Konexioa sortzeko, MAC baten beharra du, hau Bluetooth plakatik lortu izan da probak egiteko. Behin konexioa lortua, honek informazioa bidali behar du, horretarako beste thread baten daukagun Bluetooth bidaltzaileari daitzen zaio. Bluetooth-a konektatzea eta informaioa bidaltzea bi exekuzio hari ezberdinetan daude, honen arrazoia, batek konexioa gauzatzen ez badu, besteak informazioa bidaltzea ez saiatzea da. Bluetooth ziko bat garatu da, honen lana, bateriaren mantenimendua du buruan. Bluetooth-a piztea, informazio bidaltzea eta amatzea lortu da notifikazio bat jasotzean. Beraz lehen aipatu den bezala bateria aurrezten da, amaierako erabiltzailearen esperientzia hobetuz Frogatu egin da konexioa egitean, informazioa zuzen bidaltzen dela, hasieran aipatutako Arduino Serial Monitor tresna erabiliz. Horrez gain Notifikazioak ondo jasotzen eta bidaltzen direla egiaztatzeko, funtzio bat inplementatu da. Funtzioak notifikazio bat sortzen du aplikazioaren izenean, honen garapenak beste aplikazioen beharra probak egiteko, notifikazioen sorkuntza inguruan, ezabatu du. 6.2 Pantaila atala 6.2.1 Hardware Muntaia II Prototipoari pantaila gehitzeko arazo bat agertu da. Pantailak leku gehiegi hartzen du eta ez da protoboard berdinean sartzen. Beste protoboard bat erabili behar izan da, kableak aldatu behar izan dira, luzeera nahikoa ez zutelako. Pantailaren muntaiaren barnean Bluetootharen arazo berdina dago. Pantailak 3,3V-tara lan egiten du. Honi aurre egiteko ez da aurreko kasuko bihurtzaile logikoa erabili, HCF4050B-a (ikus. 28) erabili da.Pantailak informazioa bidaltzen ez duelako, ondorioz, 31 Figure 28: HCF4050B Bihurgailua informazioa norabide batean bidaltzen denez, norabide bakarreko bihurgailu hau nahikoa da. Pantaila piztu egiten dela balioztatu da, eta bere funtzionamendua zuzena dela egiaztatzeko grafiko proba bat egin da. Atal honetan u8glib liburutegia erabiliz pantailak zer ikusarazten duen kudeatu da. U8glib liburutegia[1] erabili da, bere konpatibilitatea gure pantailarekin bat datorrelako eta hainbat tresna dituelako gure beharretara egokitzeko. Lehen aipatutako demoa, liburutegi honek dakarren grafiko proba bat da, non irudiak hitzak eta animazioak ikus daitezkeen. Pantailaren demoa kargatu da Arduinoan, honi esker pantailaren norainoko erabilgarritasuna ikusten da. 6.2.2 Arduino Programa II Demoa alde batera utzita, mezuak pantailaratzeko atala garatu da. Liburutegian datozten ereduak erabilita, pantailaren programazio teknikak ikasi dira, hau garatzeko ahalmena lortuz. Bai letra tramaina bai kokapena, erraz ikusteko eta ulertzeko aukeratu dira. Lehen adierazitako liburutegia erabilita, datuak non pantailaratuko diren aukeratu da. Ikusi behar den lehenengo datua, Aplikazioaren izena da. Horregaitik hau da gune garrantzitsuena, erdialdea, esleitua duen datua. Letra tamaina, beste datuena baino handiagoa da, arrazoi berdinarengatik, garrantzia. Izenaren aztpian, notifikazioaren texua dago. Egitura honek erraz ulertarazten 32 dio erabiltzaileari nork zer bidali duen. Goialdeko atala, bi zati ditu, ezkerrean notifikazio kantitatea, eta eskumaldean, Android sistemen antzera, bateria duena(ikus. 29) Figure 29: Pantailaren egitura Pantailak informazioa erakutsi dezan, aurretiaz esleitu zaio lekua datu bakoitzari. Hau da, nahiz eta aplikazioak informazio ez jaso, datuei lekua eman zaie. Honela programatu da, pantailaren kon- figurazioa aldatu ahal izateko era erraz batean. Beraz nahiz eta guneak guztiz aldatu, informazio irakurketaren atala ez da aldatu behar. 6.3 Konexio Kudeaketa atala 6.3.1 Android Programa III Propotipoa balioztatu da, baina hainbat atalen hobekuntza garatu behar dela agerian gelditu da. Lehenik, informazioaren bidalketak arazoak sortarazten ditu, hainbat notifikazio batera jasotzen badira. Bigarren, Bluetoot zikloa ez da guztiz osatzen, hau da, ez da bigarren konexio bat jarraian sortaraztea lortu. Hirugarren, informazio eguneraketa dugu, mezurik jaso ezean, informazioa ez da eguneratzen. 33 Lehenengo arazoari konponbidea aurkitu zaio, Android-eko alarma zerbitzua. Alarma zerbitzua, beste hari batean tenporizadore bat izatearen aurretik aukeratu da. Alarmak gailua pizteko ahalmeda izan ahal duelako, eta bigarren planoan lan egin ahal duelako. Gainera frekuentzia aldatzeko eta piztu-itzaltzeko erraztasunak dakartza. Alarma kudeatzaile zerbitzua klase berri batean garatu da, eta honi hartzaile baimena esleitu zaio. Alarmaren funtzionamendua garatu da, honek denbora tarte batero dei bat jasoko du.Alarmak bluetooth seinalea bidaltzea inplementatu da, lekuz aldatu da deia, notifikazio zerbitzutik alarmara. Android sistemako pantaila nagusitik, alarmaren kudeaketarako tresnak garatu dira. Hiru botoi gehitu dira, lehenak zerbitzua pizten du, bigarrenak zerbitzua itzaltzen du, eta hirugarrenak frekuentzia aldatzen du. Frekuentzia aldatu eta bost segundura informazioa bidaltzeko inplementatu da. Frekuentziak minutuetan kontatzen dira eta gutxienekoa minutu bat da. Alarma kudeatzailearen inplementazioan zehar beste arazo bar dago. Notifikazioen informazioa bidaltzea. Konponbidea, Sharedpreferences Android tresna. Shared preferences-en abantaila beste gordetze mekanismoen artean, erraztasuna eta datuen integritatea dira. Erraztasunari buruz bi lerro bakarrik behar ditu datuak gordetzeko, eta beste bi irakurri egiteko. Integritatearen abantaila da, informazioa gordeta gelditzen dela nahiz eta aplikazioa edo sistema huts egin. Beste era batean esanda, behin datu bat lortua, nahiz eta gero aplikazioak huts egin eta mezurik ez jaso, prototipoaren pantaila eguneratu egingo da datu horrekin. Sharedpreferences tresnarekin, datuak notifikazio zerbitzuan gordetzea eta alarma kudeatzailean irakurtzea lortu da. Bigarren arazoa, socket edo Bluetooth konexioa trabatu egiten dela da. Aurre egiteko Android-eko tresnak erabiltzea saiatu da, baina ez da konponbiderik aurkitu. Beraz Android developers-en kanpoko irtenbidea erabili da, BluetoothSPP liburutegia. 34 Liburutegi honek abantaila nabarmenak ekarri ditu. Garrantzitsuena aurreko bi klaseak lerro gutxi batzuengatik ordeztu dituela. Horrek kodearen irakurketa eta mantenimenduan erraztasuna dakar. Gainera log-etako informazioan ikus daiteke Bluetooth konexioaren egoera, arazo bilaketa erraztuz. Erabileraren aldetik hobekuntza nabarmena gauzatu da, Bluetootharen inguruan. Eta Bluetooth zikloaren arazo konpondu egin da. Notifikazio zerbitzuari dagokionez, azkenengo notifikazioa gordetzen da. Hauen kontaketa ere gorde egiten da, lehenago aipatutako sharedpreferences-etan. Alarmarekin konpondu egin da bi notifikazio batera heltzearen arazoa. Notifikazio bat baino gehiago jasotzen badira, azkenengoa izango da gordeko dena, eta alarmaren txanda heltzean bidaliko da datua. Ondorioz Bluetooth-ari ezingo zaio deitu birritan une berean. Azkenengo eguneratze arazoaren konponbidea alarma da ere. Honek informazioa denboraro bidaltzen duenez, nahiz eta mezurik ez jaso, bateria eta erlojua eguneratuko dira. 6.3.2 Hardware Muntaia III Figure 30: Arduino Pro Mini Behin egiztatuta softwarea Hardware azken prototipoa sortzen da. Lehenengo konexioen diseinua egin da. Diseinu horren prozesaketa zentroa Arduino Pro Mini-a da. (ikus. 30) 35 7 Egiaztapena eta Ebaluzioa Hurrengo textuan, lanaren atalen probak Kasuak isladatuko dira. Kasue hauek erabiltzaileak gauzatu aha dituen kausen probak dira. Proba botoia: Erabiltzaileak aplikazioa zabaldu eta proba botoia sakatzen du. • Esperotako emaitza: Notifikazio bat zortzen da ”Botoi Proba” izenburuarekin eta ”Mensaje 1” Mezuarekin. • Lortutako emaitza: Gal notifikazioa sortu egiten da izenburu eta mezu zuzenekin. Notifikatu Gailu gabe: Erabiltzaileak Buetooth gailu bat gabe Notifikatu botoia sakatzen du. • Esperotako emaitza: Mezu bat pantailaratzea, bluetooth gailu bat aukeratu behar duela esanez. • Lortutako emaitza: Toas bat erakusten du, erabiltzaileak bluetooth gailu bat aukeratu behar duela esanez. Gailua Aukeratu sakatu BT off: Bluetoth-a itzalita egonda erabiltzaileak gailua aukeratu sakatzea. • Esperotako emaitza: Mezu bat pantailaratzea, bluetooth a aktibatzeko aukera emanez. Aktibatuta bakarrik igaroko da hurrengo leihora. • Lortutako emaitza: Mezua zuzen pantailaratzen da. Erabiltzaileak bluetooth-a aktibatu arte ez da hurrengo leihora igaroko. Gailua Aukeratu sakatu BT on: Bluetoth-a piztuta dagoelarik erabiltzaileak gailua aukeratu botoia sakatzea. • Esperotako emaitza: Aurreko mezua ez pantailaratzea eta hurrengo leihora igarotzea. • Lortutako emaitza: Pantaila berria erakusten da mezu gabe. 39 Gailu berria gehitu: Gailua aukeratu botoia sakatu ostean erabilzaileak gehitu berria botoia sakatzea. • Esperotako emaitza: Android sistema-ko bluetooth sinkronizaziorako leihoa pantailaratzea. • Lortutako emaitza: Android sistema-ren pantaila zuzen aurkezten da. Gailua aukeratu amaitu gabe: Erabiltzaileak gailua aukeratu sakatzea. Sakatu ostean, gailu bat ez aukeratzea, atzera itzultzea eta Notifikatu botoia sakatzea. • Esperotako emaitza: Mezu bat pantailaratzea, bluetooth gailu bat aukeratu behar duela esanez. • Lortutako emaitza: Bigarren kasuan bezala toas bat erakusten du, erabiltzaileak bluetooth gailu bat aukeratu behar duela esanez. Ez notifikatu Zerbitzua Off: Zerbitzua itzalita egonda ez notifikatu botoia sakatzea. • Esperotako emaitza: Mezu bat pantailaratzea esanez zerbitzua off dagoela. • Lortutako emaitza: Toast baten bideaz erabiltzaileari jakinarazten zaio zerbitzua itzalita dagoela jada. Frekuentzia aldatu datu gabe: Frekuentzia jarri gabe aldatu frekuentzia botoia sakatzea. • Esperotako emaitza: Mezu bat pantailaratzea informazioa sartzea eskatuz. • Lortutako emaitza: Mezua pantailaratzen da. Frekuentzia aldatu datu okerrekin: Berez zenbaki positiboak bakarrik sartu ahal dira. baina minimoa 1 da, beraz proba hau erabiltzailak 0 sartzean datza. • Esperotako emaitza: Mezu bat pantailaratzea informazio zuzena sartzea eskatuz. • Lortutako emaitza: Mezua pantailaratzen da. 40 Frekuentzia aldatu zerbitzua off: Zerbitzua piztu gabe, datuekin, frekuentzia aldatu botoia sakatzea. • Esperotako emaitza: Mezu bat pantailaratzea erabitlzaileari zerbitzua itzalita dagoela jakinaraziz. • Lortutako emaitza: Mezua zuzen pantailaratzen da. Zerbitzua itzali:Erabiltzaileak Ez-notifikatu botoia sakatzen du. • Esperotako emaitza: Zerbitzuak mezu gehiagorik ez du bidaltzen. • Lortutako emaitza: Mezua zuzen pantailaratzen da. Frekuentzia aldatu: Erabiltzaileak datuak sartuz Frekuentzia aldatu botoia sakatzen du. • Esperotako emaitza: Zerbitzuak frekuentzia aldatzen du. Jakinarazteko erabiltzailea, mezu bat pantailaratzen da, zenbateko frekuentziara aldatu den jarriz. • Lortutako emaitza: Mezua zuzen pantailaratzen da. Zerbitzuaren frekuentzia zuzen aldatzen da. 41 8 Ondorioak eta etorkizuneko lana Lan honekin SmartWatch baten oinarrizko funtzionalitateak aztertu dira. Konponente ezberdinekin prototipo bat sortu egin da, Android sistema batekin sinkronizatzeko ahalmena duena. Bestalde, ikuspegi akademiko batetik, GAL honek karrerako ezagupen ezberdinak praktikan jartzeko aukera ezin hobea eman dit, aplikazio mugikorrak eta DIY (Do-It-Yourself) elektronika oinarri izan direlarik. Horrez gain, Internet of Things arloan erabiltzen diren elektronikako ezagutzak lortzea ere ahalbideratu dit. Azkenik, produktu baten garapen oso edo integral bat egitea (softwarea eta hardwarea) oso suspergarria izan da. Kudeaketaren ikuspuntutik, graduan zehar ikusitako hainbat konpetentzia garatu dira. Zentzu honetan, garapenean zehar, proiektu bat modularra izatearen garrantziaz ohartu egin naiz. Honi esker proiektuan zehar sortutako arazoen aurrean, erraztasunez egin dira konponketak. Proiektua atalka egiteak, kudeaketa erraztasunak ekarri ditu. Helburu txikiak jarriz, eta emaitza edo garapen bat aurrekoaren gainean oinarrituta, pixkanaka proiektuak forma hartu izan du. Hasierako proposamenetik ez da aldaketa askorik egin. Aldaketak diseinuan egin dira, bai diseinuaren hobekuntza posiblea zelako markatutako denbora, edo aurreikusitako emaitzak lortzen ez zirelako. Hauen artean Bluetooth-aren kasuda dugu nabariena. Hasierako diseinua baztertu behar izan zen, trenek ez zutelako gure behar guztiak asetzen eta horregaitik arazoak zekartzaten. Etorkizunari begira prototipo honek haibat hobeguntza izan ditzake. Gps funtzionalitatea: bai mugikorreko GPS-a erabiliz edo barneko konponente baten datuak irakurriz informazioa bidaltzea. . Notifikazio aukeraketa: Aplikazioen konfigurazio txosten bat sortzea, eta aplikazio bakoitzeko zein datu bidali nahi den eta zein ez konfiguratu ahal izatea. 42 Dei alarmak: Dei bat heltzerakoan eskumuturrekoak, bai soinuz, argiz edo bibrazioz jakinaraztea erabiltzailea. Leiho konfigurazioa: Erabiltzailearentzako tresnak, prototipoaren pantaila konfiguratu ahal izateko. Prototipo Erantzunak: prototipotik erantzunak bidali ahal izatea android sistemari. Hobekuntza hauek hainbat ordu eramango lituzke pertsona bakar batentzat, baina modularitateari eta hizkuntza ulergarriari esker, kodea erraz uler daiteke. Kontuan hartu behar da, prototipo honek loop baten bidez lan egiten duela. Hau da, ez su Sistema Eragilerik. Beraz bere mugak ditu. Dokumentuan isladatu den bezala, lana aurrera zioala arazoak agertzen joan dira. Arazo hauetatik hainbat gauza ikasi ditut. Gehienbat, nahiz eta dena ondo antolatua izan, beti hobetu egin ahal dela zeozer, eta gauzak txarto ateratzea normala dela. Gauzak inoiz ez dutela lan egiten lehenengo aldiz, eta zuk izan duzun arazoa beste norbaitek konpundu izan ahal duela. Pertsona horrek lagundu bazaitu zure bidean ziurrenik zuk konpondutako beste atal bat, biharko egunean norbaiti lagungarria izango zaio. Hori kontuan haru dut kodea librea erabakia egin beharreko momentuan. Gainera horrela, zure proiektuaren gainean beste norbaitek idea interesgarri bat izan dezake. 43
addi-e351e535d4de
https://addi.ehu.es/handle/10810/16219
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2015-11-27
science
Fernández Anakabe, Javier
eu
Entsegu Klinikoak Kudeatzeko Web-Sistema
11 Planifikatutakoa vs Errealitatea 91 12 Etorkizunerako lana 93 13 Ondorioak 94 14 Eskerrak Ematea 96 15 Kontsultatutako Webguneak 97 ii 1 Proiektuaren laburpena Gurutzetako ospitaleko medikamentuen*, medikuntza-entseguen* eta medikuntza-errezeten* kudeaketa eta kontrola automatizatzen lagunduko duen Web aplikazio bat da. Gurutzetako ospitaleak 140 medikuntza-entsegu* sortzen ditu urte natural batetan zehar bataz bestez, eta horietako bakoitza 15 urteren bitartean gorde beharra dute, entsegu mota hauen historial bat gordeta izateko eta edozein momentutan kontsultaren bat egin nahi izanez gero, modu sinple, erraz eta eraginkor batetan egiteko aukera izateko. Entsegu bakoitzeko ondorengo informazioa gordetzea da garrantzitsua, besteak beste: zein medikamentu dauden esleituta; zein paziente/gaixo dagoen entseguarekin lotuta; paziente/gaixo bakoitzarekin egin diren medikamentuen dispentsazioak*, noiz egin diren, eta nork. Hori horrela, aplikazio honek baimen bereziak eskainiko ditu erabiltzaile motarentzat, non, erabiltzaile motak ospitalean duten lanpostu desberdinen arabera egokituko diren. Honen arrazoia garbia da: aplikazioa erabiltzen duen erabiltzaile-kontu bakoitzak bere baimen bereziak izatea eragiketa desberdinak egiteko (adibidez: entsegu edota errezeta berri bat sortzeko aukera administratzailea den erabiltzaileak bakarrik izango du; edo, farmaziako departamentuan lan egiten ez duen baina aplikazioan erregistratuta dagoen medikuren batek, errezeta bateko informazioa ikusi ahalko du, baina ez errezeta horri dagokion dispentsazioa onartu). Beraz, web-zerbitzari baten bitartez gorde eta kudeatuko da beharrezkoa den medikamentu*, entsegu eta errezetei buruzko informazioa, modu bizkor eta erabilgarri batetan kontrolatu ahal izateko. Gainera, osasungintzari dagokion informazioa dela eta, informazio hori ondo gordeta egon beharra dago, paziente/gaixoen datu-pertsonalak agerian egon ez daitezen (LOPD-k dioena betez), eta informazio konfidentziala agerian egon ez dadin. Aplikazio honen funtzionalitateak ondorengoak dira (paziente/gaixo bakoitzari dagokion zenbaki edo gako bat erabiliz, soilik): -Entsegu bakoitzeko, momentuan Stock-ean dagoen, heldu den eta dispentsatu den (eta zein paziente/gaixori) medikazioaren informazioa kontsultatu. -Entsegu berri bat gehitu. -Paziente/gaixo bakoitzeko medikamentu-dispentsazioak kontsultatu, eguneratu eta gehitu. -Unean dauden entseguak kontsultatu, bilaketarako filtro desberdinen erabileraz baliatu ahal izanik. -Denbora-tarte batetan zehar egon diren entsegu kopurua aztertu. -Denbora-tarte batetan irekita dauden entsegu kopurua aztertu. -Existitzen den entsegu batetatik abiatuz, errezeta berri bat sortzea. -Medikamentuen Stock orokorra kontrolatzea eta kudeatzea. 1 2 Sarrera 2.1 Glosategia Medikuntzarekin lotutako arlo baten gaineko aplikazio bat egin denez gero, termino asko azaltzea komeni da, modu argiago batetan ulertu daiten proiektuaren garrantzia. Horretarako, memorian zehar adierazten diren zenbait kontzepturen azalpena jartzea pentsatu da. • Entsegu kliniko: Gizaki baten gainean aplikatutako medikamentu(ar)en edozein ebaluazio esperimentali deitzen zaio, betiere ondorengo helburuetara bideratuta egonik: bere efektu farmakomediko edo farmakozinetikoak aztertu eta ikertu; bere eraginkortasuna ezarri; eta medikamentu horen/horien aplikazioak izan ditzakeen kontrako efektuak ezagutu eta erabilerarako segurtasuna definitu. Entsegu bat medikamentu bat edo gehiagotaz egon daiteke osatuta. • Errezeta: Entsegu baten gainean, medikamentu bat edo gehiago paziente konkretu bati esleitzea, data eta dosi konkretu batzuetan. Errezetak medikuek eskatzen dituzte paziente bat gaixo dagoenean eta berak adierazten dituen sintomak entsegu baten gaineko medikamentuekin tratatu daitezkeenean. Farmaziako departamentuko langileek, medikuak egindako errezetaren eskaera hori aztertu eta onartzeaz arduratzen dira, beharrezko medikamentuak emanez mediku horri. Errezeta onartu dela adierazteko, medikuaren eta farmazeutikoaren sinadura eskatzen da. • Dispentsazioa: Entsegu baten gaineko medikamentu bat edo gehiago paziente konkretu bati egindako errezetaren konstantzia adierazten duen elementua. • Medikamentua: Entsegu kliniko batetara esleituta dagoen farmako bakoitza, esperimentala edo ezaguna. • Pazientea/Gaixoa: Mediku batek errezeta batetan esleitzen duen gizabanako bakoitza, entsegu konkretu batetako medikamentuen tratamendua behar duena. 2.2 Erabiltzaile Eskuliburua Aplikazioa erabiltzeko laguntza bezala, erabiltzaile eskuliburu bat prestatu dut, funtzionalitate bakoitza non aurkitzen den, eta nola lan egin behar den bakoitzarekin azalduz. Bideo-demo bat uzten da eskuragarri, funtzionamendua hobeto ikusteko: http://ttiki.com/341192 2 SARRERA. "FARMAZIAPP"entsegu klinikoak kudeatzeko helburuarekin erabili daitekeen web-aplikazio bat da. Ondoren, aplikazioak eskaintzen dituen funtzionalitateekin lan egiteko jarraitu beharreko argibideak azalduko dira, erabiltzaile-rol bakoitzak dituen baimenak kontutan harturik. HASIERAKO PANTAILA. Aplikazioa abiarazterakoan ondorengo pantaila erakutsiko da, sesioa irekita eduki ezean. Hemen, sesioa irekitzeko aukera eskainiko da, bai ezkerraldeko menu bertikalean dagokion aukera klikatuz, bai goiko aldeko menu horizontalean aukeratuz. Irudia 1: Hasierako pantailaren adibidea. SESIO HASIERAKO PANTAILA. Sesioa irekitzeko, erabiltzaileak erabiltzaile-izen bat eta dagokion pasahitza jarri beharko ditu markatuta dauden testu-kaxetan. Sarbidea zuzena bada, sesioa ondo ireki duen erabiltzailearen sarrerako orrialdera berbideratuko zaio erabiltzaileari; horrela ez bada, sarrera saiakera ez dela zuzena izan jakinaraziko da. Irudia 2: Sesioa hasieratzeko pantailaren adibidea. 3 ERABILTZAILEAREN HASIERAKO PANTAILA. Pantaila honetan erabiltzailearen rolaren arabera aukera desberdinak eskaintzen dira; beraz, rol bakoitzeko erabiltzaileek dituzten aukeren gaineko nabigazioa azalduko da, baimen-maila baxuena duen erabiltzailetik hasita, mailarik altueneko erabiltzaile motaraino. Aipatu beharra dago, gainera, erabiltzailearen hasierako pantaila honetan ageri diren aukera nagusiak ezkerraldean dagoen menu bertikalean ere agertzen direla, edozein pantailatik atzitu ahal izateko, bai eta ’Atzera’ botoi bat aurreko pantailara joateko, eta ’Hasiera’ botoi bat erabiltzailearen hasierako pantailara bueltatzeko. Horretaz gain, aukera horien guztien goikaldean erabiltzaile-izena eta rola adierazten dira. Goian dagoen menu horizontalean, ordea, ’Hasiera’ aukera egongo da, menu bertikaleko funtzionamendu berbera duena, eta ’Sesioa itxi’ botoi bat ere agertzen da, erabiltzaileak sesioa itxi eta hasierako pantailara bueltatu daiten. Irudia 3: Erabiltzailearen hasierako pantailaren adibidea. ’Medicina’ rola (erabiltzaile arrunta) duten erabiltzaileek ’Ensaioak Kontsultatu’ eta ’Errezeta Pendienteak’ aukera izango dute atzigarri. ’Farmazia’ rola duten erabiltzaileek, ordea, beste aukera bat izango dute agerian: ’Medikamentuak Aztertu’; eta administratzaile den erabiltzaileak(ek), horietaz gain, ’Erabiltzaileak Kudeatu’ aukerarekin lan egiteko baimena ere izango dute. APLIKAZIOAK ESKAINTZEN DITUEN AUKERAK: Web-aplikazioak dituen hasierako pantaila nagusiak azalduta daudela, erabiltzaileak sesioa irekitzen duenean eskaintzen diren aukerak azalduko dira jarraian: ’ENSAIOAK KONTSULTATU’ AUKERA. Bi azpi-aukera eskainiko dira erabiltzaile arruntaren eta ’Farmazia’ motako erabiltzailearen kasuan: ’Ensaioak Bilatu’ eta ’Ensaioen Historikoa Ikusi’. Administratzaileak, hauetaz gain, ’Ensaioa Sortu’ aukera ere izango du. ’ENSAIOAK BILATU’ AUKERA. Pantaila honetan aplikazioan erregistratuta dauden eta ’irekita’ egoeran aurkitzen diren entsegu guztiak bilatzeko aukera eskaintzen da. Horretarako,erabiltzaileak bete ditzakeen hainbat bilaketa-filtro agertzen dira, erabiltzeko derrigortasunik ez dagoelarik, noski. Bete daitezkeen bilaketa-eremu horietan ez da zertan bilatu nahi den terminoa osorik idatzi behar, idazten denaren arabera koinzidentziak bilatzen saiatuko baita. Hau da, adibidez, ’entsegua1’ titulua duen entsegua bilatu nahi baldin bada, ’ens’ jarri ezkero eta ’Bilatu’ botoiari sakatu ezkero, hitz multzo hori tituluan duten entseguen multzoa agertuko da emaitza gisa. 4 Irudia 4: Entseguak bilatzeko aukeraren pantailaren adibidea. Pantaila hori erabiltzaile mota guztientzat izango da berdina, baina administratzailearen kasuan, bilaketa emaitza bakoitzaren alboan, markatu dezakeen kaxetatxo bat agertuko da, aldiberean hainbat kaxeta markatzeko aukera izanik, eta ’Ezabatu’ botoi bat ere izango du behekaldean, markatutako aukera guztiak ezabatzeko aukera eskaintzen diona. Esan beharra dago, entsegu bat ezabatzerakoan, entsegu horrekin erlazionatutako beste informazio guztia ezabatzen dela; hala nola, dispentsazioak, eta errezetak. Medikamentuak eta pazienteak ez dira ezabatzen, nahiz eta entsegu konkretu batekin erlazioa izan, beste entsegu batzuetara ere lotuta egon daitezkeelako. Bilatutako entsegu batetan klikatuz gero, entsegu horren informazio pantailara eramango zaio erabiltzaileari. Pantaila horretan, entsegu horren informazio guztia agertuko da; eta erabiltzaile motaren arabera, beste hainbat aukera desberdin izango dira pantailaren behekaldean. Erabiltzaile arruntaren kasuan ’Errezeta Gehitu’ eta ’Dispentsazioak Aztertu’ aukerak egongo dira; berriz, beste kasuetan, ’Medikamentuak Gehitu Ensaioari’, ’Ensaioaren Medikamentuak Aztertu’ eta ’Ensaioa Itxi’ aukerak eskainiko dira baita ere. Kasu honetan, ’Farmazia’ rola eta administratzailearen rola duten erabiltzaileek eskubide eta baimen berdinak dituzte. Irudia 5: Entseguaren informazioa erakusten duen pantailaren adibidea. 5 • ’ERREZETA GEHITU’ AUKERA. ’Farmazia’ rola duten erabiltzaileek ezingo dute errezeta berririk sortu, baimen hori mediku batek (erabiltzaile arrunta) edota administratzaileak bakarrik burutu baitezakete. Kasu horietan, aurretik aukeratuta dagoen entseguaren gainean errezeta bat sortzeko argibideak azalduko dira. Zein pazienterentzat egin nahi den errezeta adierazi beharra dago; horretarako, sisteman erregistratuta dauden paziente guztiak erakusten dituen kantseguxa bat dago, eta paziente berri bat erregistratu nahi izanez gero, ’Paziente Berria Erregistratu’ aukera ere badago, paziente berri bat erregistratzeko beste pantaila batetara eramaten duena erabiltzailea beharrezko eremuak bete ditzan bere sorrerarako. Errezetaren preskripzio data zein den ere adierazi beharra dago, derrigorrez, ondorengo formatuan: UUUU-HH-EE. Ordea, hurrengo preskripzio data ez da derrigorrez bete beharreko atala. ’Gainontzeko eremuak’ atalean, idazkera askeko kaxa bat eskaintzen da, errezeta bakoitza desberdina baita, eta medikuak edo administratzaileak, eremu bakar eta berri konkretu batzuk jartzeko beharra izan ditzaketelako. Adibidez, izan daiteke errezeta konkretu baterako ’dispentsatu beharreko ibuprofeno dosia’ garrantzia duen eremu bat izatea, baina gainontzeko errezeta guztietan ez. Hori dela eta, idazketa askeko eremu bat baliatu da, derrigorrez bete beharra ez dagoelarik. Behin bete direla bete beharreko eremuak, ’Sortu Errezeta’ botoia sakatzen da errezeta berria sortzeko, eta errezeta pendiente bezala gordeko da, oraindik onarpena jaso ez duelako. • ’DISPENTSAZIOAK AZTERTU’ AUKERA. Aurretik aukeratutako entseguari dagozkion dispentsazioak bilatzeko erabiliko da pantaila hau; hau da, entsegu horrekiko onartuta dauden errezeten informazioa ikusteko. Horretarako, hiru bilaketa-filtro desberdin eskaintzen zaizkio erabiltzaileari: pazientea (paziente konkretu baten gaineko dispentsazioak bilatu nahi baldin baditu), zein datatatik aurrerako dispentsazioak bilatu nahi diren eta zein datarainokoak (formatua UUUU-HH-EE izan behar da). Hiru eremu hauek betetzea ez da derrigorrezkoa, eta aukeraketarik ez baldin bada egiten, entsegu horren gaineko dispentsazio guztiak aurkeztuko dira bilaketan. Irudia 6: Dispentsazioak aztertzeko aukeraren pantailaren adibidea. 6 Bilaketa-emaitza bat aukeratuz gero, dispentsazio horren gaineko informazioa erakutsiko da beste pantaila batetan, eta informazio horren PDF fitxategia eskuratzeko aukera egongo da. Irudia 7: Dispentsazioaren informazioa erakusten den pantailaren adibidea. • ’MEDIKAMENTUAK GEHITU ENSAIOARI’ AUKERA. Entsegu bakoitzak medikamentu bat edo gehiago izan ohi ditu esleituta, eta menu honetan, aukeratutako entsegu horri medikamentu bat edo gehiago gehitzeko aukera egongo da. Horretarako, bete beharra dagoen hainbat eremu ageri dira pantaila horretan, hala nola: medikamentuaren identifikatzailea, kit, lotea, kaduzitatea (formatua UUUU-HH-EE izanik), bidalketa zenbakia, bidalketa data (formatua UUUU-HH-EE izanik) eta medikamentu horren unitate kopurua. Orduak eta minutuek medikamentua erregistratu den orduari egiten diote erreferentzia, baina ez dago derrigorrez bete beharra eremu hauek. Irudia 8: Entsegu bati medikamentuak gehitzeko pantailaren adibidea. Medikamentua gehitzerakoan, pantailaren goiko aldean okatutako lista batetara gehituko da, entsegu horretan dauden gainontzeko medikamentuekin batera. Medikamentu bakoitzaren alboan, entsegutik medikamentua ezabatzeko aukera eskaintzen duen botoi bat egongo da, gaizki sartu bada medikamentua aldaketak desegiteko, baina ez da medikamentua sistematik ezabatuko, izan daitekeelako medikamentu hori beste entsegu batzuk erabiltzea. Beraz, medikamentuak kontsultatzeko pantailara joan beharko da erabiltzailea gaizki gehituriko medikamentu hori ezabatzen edo unitateak kentzen. 7 • ’ENSAIOAREN MEDIKAMENTUAK AZTERTU’ AUKERA. Entsegu batetara esleituta dauden medikamentuen gaineko informazioa erakusteko erabiliko da aukera hori. Informazio horretan jakin ahalko da medikamentu konkretu bakoitzeko zenbat unitate egon diren entseguari esleituta, eta zenbat dispentsatu diren bakoitzetik eta zein paziente edo gaixori. Aukera hau oso interesgarria izateaz gain, beharrezkoa da Farmaziako departamentuarentzat, urtero jakin beharra baitute ensaio bakoitzean zenbat medikamentu erregistratu diren, zenbat unitate, eta zenbat dispentsazio egon diren eta nori. Irudia 9: Entsegu bateko medikamentuaren dispentsazio- eta stock-informazioa. • ’ENSAIOA ITXI’ AUKERA. Entsegua ixteko aukera dago hemen. Konfirmazio mezu bat aterako da, ziurtatzeko ea erabiltzaileak behin betiko itxi nahi duen entsegua edo ez. Baiezkoa aukeratuz gero, entsegua itxi egingo da eta entseguen historikoan erregistratzera pasatuko da, berriz ezin delarik ireki, eta ezingo da operazio gehiago egin entsegu horrekin. • ’ENSAIOEN HISTORIKOA IKUSI’ AUKERA. Entseguen bilaketa pantailaren funtzionalitate berdina dauka, baina oraingo honetan, irekita dauden entseguen gaineko bilaketa izan ezin, itxita dauden entseguen gaineko bilaketa egingo da, eta entsegu horien informaziora atzitzean, bakarrik dispentsazioak ikusteko aukera egongo da; ez da, beraz, errezetarik sortzeko ezta medikamenturik gehitzeko aukerarik. • ’ENSAIOA SORTU’ AUKERA. Bakarrik administratzaileak burutu dezakeen funtzionalitate hau, entsegu kliniko bat sortzeko erabiliko da. Horretarako, betetzea derrigorrezkoa den hainbat eremu desberdin daude; besteak beste: hasiera data (zehazteko entsegua noiz ireki den), protokolo zenbakia, titulua, zein zerbitzuri dagokion entsegua, promotorea, estudio mota, monitorea eta ikertzailea. Berriz, hautazkoak diren eremuen artean hauek daude: monitorearen email-a, monitorearen fax zenbakia, monitorearen mugikorreko zenbakia, monitorearen telefono zenbakia eta idatzi nahi diren bestelako komentarioak. 8 Irudia 10: Entsegu berri bat sortzeko pantailaren adibidea. Behin eremu horiek guztiak behar bezala bete direnean, adieraziko da entsegua ondo sortu dela, eta entsegu berri horretara medikamentuak gehitzeko aukera eskainiko da (’Ensaio Berria Ikusi Medikamentuak Gehitzeko’). Aukera hori sakatuz gero, entseguaren informazio orrira eramango gaitu, eta puntu horretatik, aurretik azaldu dugun bezala, medikamentuak gehitzeko aukera egongo da, bai eta errezetaren bat sortu nahi bada egiteko ere, adibidez. ’ERREZETA PENDIENTEAK KONTSULTATU’ AUKERA. Pantaila honetan, sortu diren baina onartuta ez dauden errezeten lista bat agertuko da; ’pendiente’ egoeran dauden errezetak egongo dira, alegia. Bi aukera desberdin egongo dira nabigazioaren atal honetan: errezeta horietako batetan klikatzea, edo errezeta berri bat sortzea ’Errezeta Berria Sortu’ botoia sakatuz. Irudia 11: Errezeta pendienteak aztertzeko pantailaren adibidea. Azken hau egitea erabakiz gero, irekita dauden entseguen bilaketa-orrialdera eramango zaio erabiltzaileari, entsegu bat bila dezan eta errezeta sortzeko aukerarekin jarrai dezan, aurretik azaldu bezala. Berriz, onartu gabe dagoen errezetaren batetan klik eginez gero, errezeta horren informazio-orrialdera berbideratuko da. Irudia 12: Errezetaren informazioa erakusten den pantailaren adibidea. 9 Orrialde horretan, informazioa bi era desberdinetan adierazi daiteke: editatzea ahalbidetzen duen eran edo editatzea ezinezkoa den eran. Lehenengo adierazpen modua bi kasutan gerta daiteke: errezetaren informazioa kontsultatzen ari dena errezetaren sortzailea denean, edo administratzailea denean. Bigarren adierazpen era, beste kasu guztietan emango da. Beraz, zein pazienteri dagokion errezeta agertuko da, bai eta zein datatarako dagoen finkatuta errezeta, hurrengo preskripzio data noiz den, hautazkoak diren beste eremu guztiak, pazientearen pisua eta errezetaren sortzailea nor den. Errezeta editatzeko gaitasuna duen erabiltzaileak eremu hauetako bakoitza (sortzailearen eremua izan ezik) aldatzeko gai izango da, nahi izandako aldaketak eginez eta ’Errezeta Modifikatu’ botoia sakatuz. Beheko atalean, dispentsazioa burutu aurretik egin behar den medikamentuen aukeraketa da. Bakarrik entsegu horretara lotuta dauden medikamentuak agertuko dira, derrigorra izanik gutxienez medikamentu bat aukeratzea eta unitate bat dispentsatzea. Hau egiten ez bada, errezetaren onarpena ez da burutuko, eta beraz, dispentsazioa ez da erregistratuko. Errezeta onartzeko ’Errezeta Onartu eta Dispentsatu’ botoia sakatu beharko da. Horretaz gain, baliagarria den interfazearen atal bat dago lotuta errezeta pendienteekin. Onartzeko pendiente dauden errezetek, batzuetan, premia nagusia izaten dute, eta horretaz ohartzeko, aplikazioaren ezkerreko menuan, zenbat errezeta dauden pendiente adieraztea pentsatu da. Horrela, atentzioa deitzen duen zenbaki baten bitartez, administratzaileak edo ’Farmazia’ rola duen erabiltzaileak modu argiago batetan ikusi ahalko du errezetarik dagoen onartzeko eskaerarekin eta horren gainean jokatu. ’MEDIKAMENTUAK AZTERTU’ AUKERA. Pantaila honetan soilik funtzionalitate bat eskaintzen da: medikamentuak bilatzekoa. ’Medikamentuak Bilatu’ botoiari sakatzerakoan bilaketarako filtro desberdinak agertuko dira, aurretik azaldu bezala entseguen bilaketaren pantailan, eremuetan espezifikatutako karaktere kateekin koinzidentziak izatea begiratzen duena, eta ezer idatzi ezean sisteman erregistratuta dauden medikamentu guztiak bilatuko dituena. Irudia 13: Medikamentuak bilatzeko pantailaren adibidea. Bilaketa burutzeko botoiari sakatuz gero, definitu diren ezaugarriak betetzen dituzten medikamentuen zerrenda bat agertuko da, eta elementu bakoitzaren gainean sakatzeko aukera egongo da. 10 Hori eginez gero, medikamentu bakoitzaren informazioa adieraziko duen pantailara eramango zaio erabiltzaileari. Bertan, beharrezkoa den informazioa agertuko da; hala nola: medikamentuaren izena, kit, lotea, iraungitze-data, bidalketa zenbakia, azkenengo unitatea bidali den data, azkenengo unitatea bidali den ordua eta zenbat unitate dauden Stock-ean. Irudia 14: Medikamentuaren informazioa erakusten den pantailaren adibidea. Medikamentu hori zein entsegutara lotuta dagoen ikusteko ’Medikametuaren Ensaioak Ikusi’ botoia dago. Hor sakatuz gero, medikamentu horrekin lotuta dauden ensaioen zerrenda bat agertuko da, entsegu bakoitzean klikatzea ahalbidetzen duena, entsegu horren informazio-pantailara joan nahi izanez gero. Oharra*: Gurutzetako ospitaletik aipatu zuten bezala, medikamentu bakoitzaren izen edo identifikatzaileak zerikusia izango du medikamentu horren dosiarekin. Hau da, adibidez, "600mg ibuprofeno"medikamentuaren kaxa multzo bat heltzen bada, ez da "500mg ibuprofeno"medikamentuaren berdina dela suposatuko. ’ERABILTZAILEAK KUDEATU’ AUKERA. Aplikazioak eskaintzen duen azkeneko aukera administratzailetik atzigarria izango da soilik. Pantaila honetan, sisteman erregistratuta dauden erabiltzaile guztien zerrenda bat agertuko da, bi aukera desberdin emanik: erabiltzaile baten gaineko informazioa kudeatzea edo erabiltzaile berri bat sortzea ’Erabiltzailea Gehitu’ botoia sakatuz. Irudia 15: Erabiltzaileen menuaren pantailaren adibidea. 11 • ’ERABILTZAILEA GEHITU’ AUKERA. Azken aukera hau eginez gero, erabiltzailea erregistratzeko pantailara eramango zaio administratzaileari, nahi duen informazioko erabiltzailea sortzeko, baina kasu honetan, beste aukera desberdin bat izango du eskuragarri: erabiltzaile hori administratzailea den edo ez adierazteko eremu bat. Eremu hori markatuz gero, erabiltzaile berria administratzailea dela adierazten da. Irudia 16: Erabiltzaile bati administratzailearen rol-a esleitzeko eremuaren adibidea. • ’ERABILTZAILEA MOLDATU’ AUKERA. Berriz, sortuta dagoen erabiltzaile batean sakatuz gero, erabiltzailea, email-a, pasahitza eta rol-a aldatzeko aukera egongo da, bai eta erabiltzailea ezabatzeko aukera ere. Irudia 17: Erabiltzailearen informazioa moldatzeko pantailaren adibidea. Oharra*: Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentuarekin adostu zen erabiltzaile baten datu-aldaketa prozesatzeko aukera bakarrik administratzaileak izatea, horrela, segurtasuna handiagoa izango baitzen. 12 2.3 Entsegu Klinikoen Kudeaketarako Sistemaren Egungo Egoera Gurutzetako opitalean, Farmaziako departamentuan, entsegu klinikoak eta errezeta klinikoak kudeatzeko erabiltzen duten sistemari dagokionez, gaur egungo egoeraren azalpen labur bat adieraziko dut, aplikazio honen sorrerarako ideiaren arrazoia azaltzeko: Gurutzetako ospitalean, entsegu eta errezeta klinikoen informazioari buruzko 15 urteren bitarteko erregistro guztiak gorde behar dituzte legez, haien baliozkotasuna urte horien barruan mantentzen dela eta; eta arazoa da, hain justu, informazio hori guztia paperean dutela gordea. Horrek hainbat arazo eta denbora-galera dakartza, argi eta garbi. Horietako lehenengoa eta garbiena, kontsultak egiterako orduan edo dokumentu konkretu bat aztertu behar izaterako orduan, fisikoki bilatu beharra egotea, eta zer esanik ez antzerako informazioa duten dokumentu multzo bat bilatu nahi denean; hor denbora galera garbi bat egoten da, lan-eraginkortasuna murriztuz. Beste alde batetik, biltegiratze-espazioaren arazoa dago. Informazio hori guztia fisikoki gorde behar denez gero (15 urtetako informazioa, 140 entsegu kliniko izanik urte bakoitzeko, bataz bestez) Farmaziako departamentuan baliagarri dagoen espazioa gaizki aprobetxatzea ekartzen du. Lan-tokien erosotasun-kalitatea murrizten da dokumentu horiek guztiak gorde beharra dagoen heinean, eta horrek, baita ere, lan-eraginkortasuna murriztea ekartzen du. Jarraian, gaur egun Gurutzetako ospitalean entsegu klinikoak almazenatzeko eta kudeatzeko erabiltzen duten metodologia eta sistema azaltzen duten argazki batzuk azalduko dira, espazio-falta eta gorde beharreko informazioaren kontrol eta kudeaketarako arazoak (bai eta lan-baldintza kaxkarrak) argi erakusten dituztenak. Irudia 18: Entsegu Klinikoen gordeketa gaur egun; Gurutzetako ospitalea 13 Irudia 19: Entsegu Klinikoen gordeketa gaur egun; gurutzetako ospitalea 2.4 Proiektuaren Garapenari buruzko argibideak Argi dagoenez, bezero konkretu batentzat garatuko den mota honetako proiektu batetan oso garrantzitsua da kontaktu hurbil eta konstantea izatea bezeroaren eta garatzailearen artean. Hori dela eta, Gurutzetako ospitalean Farmaziako departamentuan lanean diharduten langileekin hainbat batzar egiten joan naiz proiektuaren garapena aurrera joan den heinean. Batzar horietan Alazne Bustinza, Gurutzetako Farmaziako departamentuko entsegu eta errezeta klinikoen arduradun nagusia, izan da proiektuaren gorabeherak, itxura eta funtzionamendua probatzeaz, aztertzeaz eta ikuskatzeaz arduratu den pertsona. Proiektuarekin ofizialki lanean hasi nintzenean, batzar horiek astean behin egiten ziren gutxi gorabehera, laneguna izan zein jai-eguna izan. Bilera horiek fisikoki egiten ziren, Gurutzetako ospitalean, berak lehen pertsonan ikus zedin nola zihoan garatzen aplikazioa, eta proposamenak eta zuzenketak modu argi eta errazago batetan proposatzeko. Hau oso garrantzitsua izan da izan ere, kontzeptu asko hobeto finkatzen edota zuzentzen lagundu baitu, eta horrela, lantzen egon naizen aplikazioa berak behar zuen aplikazio horretatik hurbilago egoten lagundu duelako. Argi geratzea garrantzitsuak ziren kontzeptuen artean hauek egon daitezke, adibidez: entsegu batetan gaixo edo paziente bat baino gehiago egon daitezkeela, baina entsegu bakoitzari dagokion errezeta bakoitza gaixo bati bakarrik dagokiola; edo medikamentu bakoitza zein entsegutara esleituta dagoen jakin beharra dagoela. Korreo eta telefono bidezko kontaktu zuzena izaterakoan, batzarrak fisikoki ezin baziren gauzatu ere, bazegoen posta elektronikoz edo ahoz zalantzak galdetzeko aukera ere. Horrek asko lagundu du aplikazioaren garapen zuzenean, eta funtzionalitate batzuei dagokienez gaizkiulertuak egon badira ere, kontaktu zuzen eta etengabekoa egoterakoan, zuzenketak epe labur bateko tartean egitea lortu dira. Proiektuaren onarpena gauzatu aurretik hainbat batzar egin ziren baita ere, Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentuko hainbat kiderekin, aplikazioaren helburuak zer nolakoa izan behar zuen adosteko, eta proiektu bezala kontsideratu behar zenez zein muga jarri zintezkeen (bai denbora zein lan-kargari zegokienez) komentatzeko. Batzar horiek bukatu ostean adostu zen proiektuaren lehen mailako helburua Farmaziako departamentutik eskatzen zuten aplikazioaren prototipo funtzional bat egitea zela, eta ez produktua bera bukatzea ezartzeko. Adostasun horretara heltzearen arrazoiak garbiak ziren: 14 Hasteko, Gurutzetako ospitaleko Informatikako departamentuak ez zuen argibiderik eman erabili zintezkeen teknologia edo programazio-lengoaia eta euskarrien inguruan. Hori dela eta, eta emaitzarik gabe informazio hori jakiteko hainbat batzar egitea proposatu baziren ere, garatu nahi zen aplikazioaren softwarea Gurutzetako ospitalean erabiltzen ziren teknologiekin bateragarria ez izateko arriskua zegoela ikusita, azkeneko produktu bat ez egitea adostu zen; horren ordez, guk aukeratutako teknologia berriekin haiek eskatzen zuten aplikazioaren prototipo funtzional bat egitea adostu genuen, Farmaziako departamentuan lantzen zen entsegu eta errezeta klinikoen arloko eragiketa horiek gauzatzeko beharrezkoak ziren eragiketa eta funtzio guztiak egiteko aukera izango zituena. Horrela, adostasun batera heldu arte eta proiektua egokia zela onartu arte denbora nahikoa igaro zenez (hilabete bat, gutxi gorabehera), Gurutzetako ospitalean ezartzearen helburua bigarren mailako helburu bezala utzi genuen. Denboran aurrera eginez, ekainean, eta aplikazioaren garapena amaierako fasean zegoela jakinik, Gurutzetako ospitaleko Informatikako saileko arduradun nagusiarekin bilera bat egitea lortu genuen, ospitalean erabiltzen ziren teknologiak zeintzuk ziren esan ziguten arte. Noski, aplikazioa aurretik aipatutako teknologiekin lantzen hasita zegoen, eta ez zegoen, beraz, aukerarik, jada, berriz hasteko; baina konprobatu genuenez, aplikazioa lantzeko erabiliko ziren teknologia berrien aukeraketa oso zuzena izan zen, plataforma anitzak eta irekiak zirenez gero arazorik gabe akoplatu baitzitezkeen ospitaleko sare informatikoan. Arazo eta oztopo horiek guztiak kontutan izanik joan da garatzen proiektua, egindako etengabeko bilerak oso garrantzitsuak izan direla erakutsirik. Gainera, behin lehenengo prototipo funtzionala guztiz amaituta neukala eta jakinik aplikazioak zerbitzari bat behar zuela prozesatzeko, Interneteko web-zerbitzari batetan ezartzea pentsatu zen, Alazne Bustinza, Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentuan entsegu eta errezeta klinikoen jarduerez arduratzen zen langileak, benetako entsegu eta errezeta klinikoekin frogak egin ahal izateko aplikazioa bera atzigarri izanik saretik, fisikoki aplikazioa bere ordenagailuan instalatuta edukitzearen beharrik izan gabe. Hori oso interesgarria izan da benetako kasuekin frogatu ahal izan delako, eta aplikazioaren eraginkortasuna, baliozkotasuna eta onespena zilegizkoak direla baieztatzen lagundu duelako, benetako kasuekin gerta daitezkeen akatsen informeak eginik eta konponbide errealak bilatzen saiatzera lagundurik. 3 Analisia Aplikazioarekin hasi baino lehen, hark izango dituen funtzionalitateak eta erabiltzaile desberdinak islatuko zituen diagrama egin beharra zegoen; eta behin hori adostu eta gero, aplikazioa garatzeko beharrezkoak izango ziren entitateak eta haien arteko erlazioak definitu beharra. Ondoren, Erabilpen Kasuen Diagrama eta Domeinu-ereduaren Diagramak azalduko dira, diagrama mota bakoitzeko bi bertsio erakutsirik: lehenengo egindako bertsioa, inplementazioarekin hasi aurretik; eta azkeneko bertsioa, inplementazioarekin hasita egonik egindako konponketa eta moldaketekin. Beraz, diseinuaren alderdi garrantzitsuenak azalduko dira, bai eta proiektuaren garapenean izandako eboluzioa nolakoa izan den aspektu horretan baita ere. 15 3.1 Erabilpen Kasuen Diagrama Irudia 20: Erabilpen Kasuen Diagramaren Hasierako planteamendua Proiektuarekin hasi baino lehen, Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentutik jasotako informaziotik eta aplikazioarentzako eskatzen zituzten betekizunetatik abiatuz, Erabilpen Kasuen Diagrama egitea izan zen lehenengo pausua. Hasierako planteamenduan, aktore bakar bat egongo zela pentsatu nuen, eragiketak egiteko baimen guztiak izango zituena. Izan ere, hasiera batetan, uste zen aplikazioa soilik Farmaziako departamentuan entsegu kliniko eta errezeten arduradunak erabiltzeko bideratua izango zela. Modu horretan, erabiltzaile horrek bakarrik izango zituen aplikazioak eskainiko zituen funtzionalitateak betearazteko aukera. Lehenik eta behin, aplikazioarekin lanean hasteko erabiltzaileak sesioa hasi behar zuela argi zegoen gutxieneko segurtasun maila bat izateko, eta horregatik, edozein funtzio edo eragiketa egiteko, lehenik, ’login’ aukera burutu beharra zegoen. Sesioa irekita zuela, erabiltzaileak hainbat aukera desberdinen artean aukeratu zitzakeen lan egiteko, hala nola: Entsegu klinikoak kontsultatu, zeintzuk entsegu zeuden erregistratuta (irekita zein itxita) jakiteko; aukera horretatik abiatuta, nahi izanez gero, erabiltzaileak entsegu berri bat sortzeko aukera zeukan, bai eta menu nagusitik eta entseguen kontsultako aukeran sartu gabe ere entsegu bat sortu zezakeen. Entseguen kontsultako aukeratik beste hainbat funtzionalitatetara atzitu zitekeen: entsegu horri zegokion dispentsazioen azterketa edo kontsulta egin; entsegu horretara lotuta zeuden medikamentuen kontsulta egin; eta baita ere, kontsultatzen ari zen entsegu horren gainean, errezeta berri bat sortzeko aukera zeukan erabiltzaileak. Noski, aukera hauek ere, entseguak kontsultatzeko funtzionalitatean sartu gabe egitea zegoen. Medikamentu berriak sisteman erregistratzeko aukera ere bazegoen; gainera, nahi izanez gero, medikamentuen kontsulta burutzeko pantailarik ere egin ahal zen. 16 Komentatzeko falta den azkeneko funtzionalitatea dispentsazio berri bat gehitzearen aukera da. Hemen egon zen, izan ere, aplikazioaren garapen-prozesuan gertatu zirenen arteko lehenengo gaizki ulertua. Hasiera batetan egindako batzarraren ostean errezeta eta dispentsazioaren artean desberdintasunak zeudela uste nuen, pentsatuz dispentsazioak paziente eta medikamentu baten arteko erlazioa adierazten zuela, eta berriz, errezeta bat paziente bati emaniko entsegu baten gaineko medikamentu multzo batzuen preskripzioa zela. Ondorengo batzarretan ikusi zen hori ez zela horrela, hurrengo diagramaren azalpenean adieraziko den bezala; eta horrekin batera, hasierako funtzionalitateen eta aktorearen diseinuan egindako hainbat elementu eta ezaugarri ere zuzendu edo konpontzera jo zen. Irudia 21: Erabilpen Kasuen diagramaren azkeneko planteamendua Azkeneko diagrama honetan ikusten den bezala, lehenengoz eginiko funtzionalitate eta erabiltzaileen diseinutik hainbat aldaketak edota zuzenketak egon dira. Hasteko, aktoreen kopurua oraingoan hirukoa da. Honen arrazoia oso argia da: ospitaleko Farmaziako departamentuko lan-produktibitatea eta eraginkortasuna handituko zela aplikazioa honen erabiltze-zabalkuntza bultzatzen bazen pentsatu zen; hau da, aplikazioa departamentuko entsegu kliniko eta errezeten arduradunak bakarrik erabiltzearen ordez, arduradun horri laguntzeko asmoarekin, gainontzeko langileek ere erabiltzeko aukera bazuten. Jarraian, erabiltzaile desberdinen ezaugarriak eta egin ditzaketen funtzionalitateak azalduko dira: 17 Hiru aktore mota daude, herentzia erlazio batekin loturik: goi mailan, ’Erabiltzaile Arrunta’ dago, Farmaziako departamentutik at dauden erabiltzaileei erreferentzia egiten diena (adibidez, gaixo batentzako entsegu kliniko batetan oinarritutako errezeta bat eskatu nahi duen medikua); erdiko mailan, erabiltzaile arruntak egin ditzakeen funtzionalitateak heredatuz, ’Farmaziako’ langileak daude; eta azkenik, aurreko funtzionalitate guztiak egiteko ahalmena izateaz gain, baimen berezi batzuk dituen ’Administratzaile’ erabiltzailea dago. Erabiltzaileak modu honetan banatzearen arrazoia proiektuaren garapeneko lanean hasi eta gutxira adostu zen. Alazne Bustinzak, entsegu eta errezeta klinikoen arduradun nagusiak, argi utzi zuen bera dela sail horren arduradun bakarra, eta lan-karga handia suposatzen diola lan hori guztia berak bakarrik egitea; horrenbestez, arduradun bezala dituen baimen edota ezagutzak behar beharrezkoak ez diren eragiketak multzo batetan jartzea eta baimen edota ezagutza bereziak behar zituztenak beste multzo batetan banatzea pentsatu zen, eragiketen banaketa posible bat proposatzeko. Behin banaketa hori egin zela, aplikazioan parte hartu zezaketen aktore desberdinak zeintzuk izan zintezkeen pentsatzera jo zen. Bai erabiltzaile arruntek (edo kasu gehienetan ospitaleko medikuek) zein gainontzeko erabiltzaileek ondorengo funtzionalitateak betetzeko aukera izango zutela adostu zen, erabiltzaileen herentzia mailan behera joan heinean, funtzionalitate gehiagorekin lan egiteko aukera izanik: sesioa irekitzeko aukera egon beharra dago (aurreko diseinu eredutik ere argi zegoen), baina Erabilpen Kasuen Diagramaren bertsio berri honetan beste erabilpen kasu berri bat gehitu da: erregistratzeko aukera ematen duena. Izan ere, aurreko diagraman ez zen eragiketa hau kontutan hartzen, erabiltzaile bakar batentzako pentsatuta zegoenez, erabiltzaile berririk erregistratzeko aukerarik ez zelako pentsatu. Baina oraingoan erabiltzaile mota anitz dagoenez gero, erregistroa burutzea beharrezkoa da (bakarrik ’Erabiltzaile Arrunt’ edo ’Farmazia’-ko bezala erregistratu daitezkeelarik). Entseguak kontsultatzeko aukera ere badauka, hainbat bilaketa-filtroren laguntzarekin, baina ezingo du inolako entsegurik moldatu ezta ezabatu ere. Erabiltzaile arruntak soilik entsegu horien informazioa kontsultatu dezake, eta behin kontsulta-orriaren barruan dagoela, entsegu horren gainean egin diren dispentsazioak zeintzuk diren aztertu, bai eta entsegu horren gaineko errezeta berri bat sortu ere. Errezeta berri bat sortzearen aukera, beraz, edozein erabiltzailek egin dezake; erabaki hau, Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentuko ordezkariarekin hitz egin eta gero adostu zen, edozein momentutan mediku batek sortuta zegoen entsegu kliniko batetan oinarritutako errezeta bat eskatu zezakeela argitu baitzuen. Horrela, errezeta bat eskatzen denean, "Errezeta Pendienteak"deritzon atalean pilatzen da, non dispentsazio bezala prozesatzeko helburuarekin onartu gabe dauden errezeta eskaerak pilatzen diren. Era honetan kudeatuta errezeten eskaera medikua ez litzateke oinez joan beharko Farmaziako departamentura edo ez luke dei baten beharrik izango errezeta bat eskatu nahi dela adierazteko. Gainera, entseguen kontsulta menuaren barruan aukeratzen den entseguaren informazioaren barrutik, entsegu horren gaineko errezeta berri bat sortzeko aukera ere badago. Farmaziako langile den erabiltzaileak (’Farmazia’ rol-eko erabiltzailea), erabiltzaile arruntak dituen baimen eta funtzionalitateak betetzeko aukera izateaz gain, ondorengo eragiketak egiteko gaitasuna ere badu: medikamentuak kontsultatu. Funtzionalitate honekin, aplikazioan erregistratuta dauden medikamentuak kontsultatu ahalko dira, hainbat bilaketa-filtro desberdinen laguntzarekin. Pantaila honetan, medikamentuen ezaugarriak ikusi ahalko ditu, bai eta zein entsegutara esleituta dauden ere. Gainera, aztertzeko aukeratutako medikamentua zein entsegutara esleituta dagoen ikusterako momentuan, entsegu bakoitzaren informazioa ikusteko aukera ere izango du. Horretaz gain, errezeta bat onartzeko aukera ere emango zaio; hau da, medikuren (’Erabiltzaile Arrunta’) batek errezeta-eskaera bat egin baldin badu, ’Farmazia’ rola duen erabiltzaileak errezeta hori onartu ahalko du , dispentsazioa prozesatu dadin, eta dispentsazio horretarako beharrezkoak diren medikamentuen aukeraketa eginez. Entsegu eta errezeta klinikoen arduradunak adierazi zuena kontutan 18 hartuta, operazio hau Farmaziako departamentuko edozein langilek egitea ahalbidetu nahi da, bere lankarga txikiagoa izateko eta departamentuko lanaren gaineko eraginkortasuna handitzeko, operazio hori aurrera eramateko ez dela baimen berezirik behar argudiatuz. Azkenik, entsegu bat ixteko aukera izango du mota honetako erabiltzaileak. Modu honetan, entsegu baten gainean ez denean errezeta gehiago eskainiko eta egin behar diren froga eta eginbehar guztiak eginda daudenean, entsegua itxi eta historikoan gordetzeko aukera izango du. Administratzaileak, aurretik komentatutako funtzionalitateak egiteko ahaleraz gain, beste hainbat aurrera eramateko aukera dauka; aplikazioak eskaintzen dituen aukera guztiak burutzeko baimena dauka, alegia. Funtzionalitate horietako batzuk aplikazioa erabiliko duten erabiltzaileen gainekoak dira: erabiltzaile berri bat sortzeko, existitzen den erabiltzaile bat ezabatzeko, eta erregistratuta dagoen erabiltzaile baten datuak eta baimenak aldatzeko gaitasuna izango du. Horrela, lehen aipatu dugunaren gainean, nahiz eta aplikazioan erregistratu nahi den edozein erabiltzailek ’Erabiltzaile arrunt’ eta ’Farmazia’ arloen arteko edozein rol aukeratu ditzakeen, administratzaileak rol horiek aldatu ditzake edozein momentutan, erabiltzaileen erabilera desegokiren bat gertatzearen arriskuari aurre egiteko aukera izanik. Gainera, aukera hau interesgarria da administratzaileak bakarrik ahalko duelako ’Administratzaile’ rola esleitu beste erabiltzaile bati edo erabiltzaile berri bati. Honela, beste ’Administratzaile’ erabiltzaile baten laguntza behar duen kasuan, adibidez, beste erabiltzaile bati esleitu diezaioke modu horretan jokatzeko aukera. Beste alde batetik, administratzailea izango da entsegu kliniko bat sortzeko zein ezabatzeko gaitasuna izango duen erabiltzaile bakarra. Nahiz eta entseguak ezabatzearen aukera beharrezkotzat ez zuen jo hasiera batetan Farmaziako departamentuko entsegu eta errezeta klinikoen enkargatuak, egia da garrantzitsua dela aukera hau existitzea aplikazioan, hanka sartzeren bat egon ezkero entsegu hori erregistroan gordeta egon ez dadin edo ongi sortu ez den entsegu baten gaineko errezeta eskaerarik sortu ez daitezen. Beraz, entseguak sortzeko aukera ere edonork ezingo duenez izan, bere garrantzia eta eragiketa hau aurrera eramateko eduki beharreko ezagutza eta erantzukizuna handiak direlako, entseguak ezabatzeko aukera ere bakarrik administratzaileari esleitzea adostu zen. Aipatzekoa da, baita ere, ’Ensaioak Kontsultatu’ funtzionalitatearen eginkizun berdina betetzen duen beste funtzionalitate bat ere badagoela, ’Ensaioen Historikoa Ikusi’ deitzen dena. Funtzionalitate honek bakarrik itxita dauden entseguak ikusteko aukera emango du, baina ez du utziko errezeta berriak sortzen entsegu horren gainean. Berriz, ’Ensaioak Bilatu’ aukera arruntak, irekita dauden entseguen gaineko bilaketak eta eragiketak egiteko aukera eskainiko du. 19 3.2 Domeinu-ereduaren Diagrama Irudia 22: Domeinu-ereduaren Diagramaren Hasierako Planteamendua Behin Erabilpen Kasuen Diagrama eginda zegoela, Domeinu-ereduaren Diagrama egitera jo nuen. Kasu honetan, Erabilpen Kasuaren Diagramarekin ez bezala, ez da aldaketa nabarmenik egon diseinuaren lehenengo eta azkeneko bertsioen artean, baina egia da egon direla moldaketa txiki batzuk. Aipatu behar da hainbat erlazio lehenengo begiradan ulerterrazak ez badira ere, datu-basearekin erlazioa duten kontsultak eta bestelako eragiketak egitea errazteko helburuarekin definitu direla. Ikus daitekeen bezala, 6 erlazio-entitate proposatu nituen hasiera batetan: Medikamentua, Pazientea, Ensaioa, Info_Errezeta eta Info_Dispentsazioa, bakoitzari dagozkion atributuekin. Gainera, ikus daitekeen bezala, hiru erlazio desberdin ageri dira entitate hauen artean: ’Medikamentu - Ensaio’ erlazioan adierazten den bezala, argi zegoen hasieratik entsegu kliniko bakoitzeko hainbat medikamentu desberdin egongo zirela (gutxienez bat), eta medikamentu bakoitza hainbat entsegu desberdinetara lotuta egon zitekeela. ’Medikamentu - Paziente - Info_Dispentsazio’ erlazioa dispentsazioei dagokien informazioa adierazteko eta gordetzeko definitu zen. Adierazpen horretan, dispentsazio bakoitzeko eta paziente bakoitzeko gutxienez medikamentu bat izan behar duela esleituta adierazten da; paziente bakoitzeko eta medikamentu bakoitzeko izan daitekeela zero, bat edo hainbat dispentsazio egotea esleituta; eta dispentsazio bakoitzeko eta medikamentu bakoitzeko instantzia, bakarrik paziente bati egokituko zaiola. Azkenik ’Paziente - Ensaio - Info_Errezeta’ erlazio hirutarra ageri da; paziente bakoitzeko eta entsegu bakoitzeko ez dagoela derrigortasunik errezetarik egotera adierazten da, eta egotekotan, nahi beste egon daitezkeela; paziente bakoitzeko eta errezeta bakoitzeko bakarrik entsegu bakar bati egingo diela erreferentzia; eta, entsegu eta errezeta bakoitzeko hainbat pazienteri egokituta egon daitekeela. Azken hau, azkeneko diagramaren adierazpenean ikusiko denez, dispentsazio eta errezeta kontzeptuen gainean izan nituen kontzeptuen gaizki ulertuen ondorioz egondako adierazpen okerra da, entsegu bateko errezeta bakoitzak bakarrik paziente bati egin behar baitio erreferentzia. 20 Irudia 23: Domeinu-ereduaren Diagramaren azkeneko planteamendua Domeinu-ereduaren Diagramaren azkeneko bertsio honetan, 4 erlazio-entitate daude ’Errezeta’ erlazioa bigarren mailako edo informazioa gehitzeko entitate bezala erabili dudalako; gainera, beste bigarren mailako entitate bat gehiago ere badago: ’Dispentsazio_Informazioa’. Argi erakusten denez, hasiera batetan egindako lana eta pentsatutako adierazpena zuzenak izan ziren ia bere osotasunean. Entitate batzuen atributuak ere aldatu egin dira lehenengo bertsiotik azkenekoraino. Bertsio berri honetan ikusten den bezala, erlazio kopurua handiagoa da, hasierako diseinuan oinarrituta lanean jarduten joan nintzen heinean, aplikazioaren inplementazioan zehar hainbat oztopori konponbideak aurkitzeko beharrezkoak izan baitziren; bai eta aplikazioak izan behar zituen betekizunen gaineko zuzenketa kontzeptual batzuen ondorio izan ere. ’Medikamentua - Pazientea - Dispentsazioa’ erlazioa berdin mantendu da bertsio honetan ere, baina oraingoan informazioa gehitzeko erabiltzen den bigarren mailako entitate bat gehitu diot. ’Medikamentua - Ensaioa’ erlazioan aldatu den aspektu bakarra bi entitateen arteko erlazioan ageri diren elementu-mugak (edo multiplizitatea) dira, kasu honetan entsegu batetan gutxienez medikamentu bat egotera behartuta, eta medikamentu bat, gutxienez, entsegu batetakoa izatera mugatuta. Beste erlazio pare bat ’Paziente - Ensaio’ erlazioak dira; ikus daitekeenez, bi erlazio mota daude, batetan, informazio gehigarria eskainiko duen entitate laguntzaile bezala ’Errezeta’ dagoelarik, eta bestean ez. ’Errezeta’ erlazio laguntzailearen erlazioak entsegu batetan dagoen paziente batek izan dezakeen errezeta bati egoten dio erreferentzia; beraz, entsegu batetan hainbat pazientek izan dezakete errezeta bat, inolako derrigortasunik ez egonik, eta paziente batek hainbat entsegutako errezetak izan ditzake, inolako derrigortasunik egon gabe hemen ere. Bi entitate hauen arteko beste erlazioa, ’Dagokio’ izenduna, paziente bat hainbat entsegutara lotuta egon daitekeela adierazteko definituta dago, eta entsegu batetan hainbat paziente egon daitezkeela atzituta adierazteko, erlazio honetan ere, bi noranzkoetan, inolako derrigortasunik ez dagoelarik. Azkeneko erlazioa ’Dispentsazioa - Ensaioa’ da; entsegu batetan hainbat dispentsazio egon daitezkeela adierazten du, baina ez du derrigortzen bat izatera, eta dispentsazio batek, bakarrik eta nahitaez, entsegu bati egin behar diola erreferentzia ageri da. 21 Modu honetan, nahiz eta hasieran egindako diagramarekin alde askorik ez dagoen, ikusten da entitateen arteko erlazio kopurua unitate batean handitu dela, bai eta entitate nagusi kopurua unitate kopuru berdinean txikitu dela ere, diseinu orokorra mantendu dela erakutsiz. Aipatu beharra dago, egindako aldaketak, gehienbat aplikazioaren inplementazioan, datu-basean gordetako elementuen edo entitateen gaineko erlazioei dagokienez aurkitutako zailtasunei konponbideak aurkitzeko helburuarekin egin direla, kodea ulerterrazagoa bihurtzeko eta inplementazioa intuitiboagoa egiteko. 4 Diseinua 4.1 Prototipoak Behin Erabilpen Kasuen Diagrama eta Domeinu-ereduaren Diagrama eginda zeudela (lehenengo bertsioa) eta aplikazioak izango zituen funtzionalitateak adostuta zeudela, paperezko prototipo azkar bat egitera jo nuen. Honen helburua, aplikazioaren pantaila desberdinek izango zuten itxuraren zirriborro bat egitea zen, eta pantaila horien arteko nabigazioa nolakoa izango zen eta nola egingo zen adostea. Ez nion denbora gehiegi eskaini paperezko prototipoari, esan bezala, bizpahiru pantaila marraztu bainituen, aplikazioaren interfazearen ideia orokor bat izateko eta funtzionalitateak nola sartu zitezkeen pentsatzeko. Hori egin eta batera, prototipo digital bat egitea pentsatu nuen. Horretarako Cacoo web bidezko softwarea erabiltzea pentsatu nuen, web bidezko aplikazio baten pantailen interfazea egitea erreza baitzen, ez zuelako zailtasun- ez ikasketa-maila alturik eskatzen, eta pantailen arteko nabigazioaren simulazioa diseinatzeko oso aproposa baitzen. Denbora eraman zuen prototipo digitala egituratzea planteatutako erabilpen kasu guztiak barne izango zituena, eta erabilterraza eta intuitiboa izango zelaren helburuak beteko zituena. Gainera, prototipoa egituratzen nindoan heinean, Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentuarekin bi batzar izan nituen diseinua eta funztionalitateetarako atzipen modua gustukoa zuten edo ez jakiteko. Behin Alazne Bustinzak, entsegu eta errezeta klinikoen arduradunak, ontzat eman zuen prototipo digital ez-funtzionala, aplikazioa garatzen hasi nintzen, bakarrik kodeak funtzionatzeko logika nolakoa izan behar zenaren ardura bakarrarekin, entitateen, funtzionalitateen eta aspektu bisualaren egituraketa definituta baitzeuden. Jarraian, martxoan egindako prototipo digitalaren pantaila desberdinen adibide batzuk jarriko ditut, azkeneko aplikazioarekin dituen antzekotasunak ageriak direlarik, eta proiektuaren amaierako emaitzaren oinarri sendo bat dela erakutsirik. Prototipo Digitalaren esteka: http://ttiki.com/341141 22 4.2 Hausnarketa Proiektuaren garapenean zehar argi eta garbi ikusi dudanez, diseinu-diagramak egitea oso garrantzitsua eta lagungarria da, eta nahiz eta hasiera batetan egindako diagramen bertsioaren eta bukaeran lortutako bertsioaren artean desberdintasunak eta aldeak izan, esan beharra daukat hasiera batetan diagramak egin ez banituen ez nituzkeela egin beharra zeuden aldaketa horiek hain garbi ikusiko. Erabilpen Kasuen Diagramak asko lagundu dit aplikazioak izango dituen funtzionalitateak aztertzeko. Modu horretan, aplikazioarekin interakzioa izango zuten erabiltzaile desberdinen rolak definitzea, baimenak esleitzea eta funtzionalitate nagusienak orokortzea eta nabarmentzea lortu dut, inplementazioan zehar argi ikusten nuelarik zer nolako bloketan banatu behar nituen eginkizunak; gainera, itxura eta interfaze bisuala nola diseinatu ahal nituen ikusten lagundu dit. Domeinu-ereduaren Diagramak, beste alde batetik, datu-basea diseinatzerako orduan erraztasun asko eman dizkit, entitate desberdinak zeintzuk izango ziren eta haien arteko erlazioak nola egin behar nituen adieraztea errazagoa eginik. Eta ez bakarrik alde horretan; aplikazioa garatzerako orduan, inplementazioa errazteko eta ulerterrazagoa egiteko ere oso baliozkoa izan zait. Egindako prototipoei dagokienez, paperezko prototipoak aplikazioaren interfazearen hasierako ideia orokor bat egitera lagundu zidan, gero, Cacoo erabiliz egindako prototipo digitalean, diseinua egitea errazagoa izan zelarik. Baina, hau guztia, esan bezala, Erabilpen Kasuen eta Domeinu-ereduaren Diagrametan lan egitera eskainitako denborari esker izan da, lana errazago egiten eta egin beharrekoa errazago ikusten lagundu baitidate. Gainera, aplikazioaren inplementazioan (batez ere interfaze bisualari dagokion ataletan) lanean nenbilela, prototipo digitala eginda izatea ondo etorri zitzaidan, diseinua nolakoa izan behar zen guztiz pentsatu beharrik ez nuelako izan. 5 Erabilitako Teknologien Azalpen Orokorra Aplikazio hau egiterako orduan teknologia berrien erabileraz baliatu naiz, web-aplikazio bat egitea baitzen helburua. Web bidezko aplikazio bat egitearen arrazoia, aplikazioa lokalki instalatu beharra ekiditea zen, batez ere. Aplikazio hau zerbitzaritik prozesatuko litzateke, zerbitzari horren kontra egindako HTTP eskaera desberdinak eginez, erabiltzaileak agerian duen eta bisualki erabili dezakeen aplikazioaren interfazean erantzunak agertzea posible eginik. Esan bezala, zerbitzari eta aplikazioaren arteko elkar-komunikaziorako HTTP (HyperText Transfer Protocol) protokoloa erabili da, hain justu World Wide Web edo Internet bidezko transakzioetan erabili den protokoloa delako; software web-elementuek erabili ohi duten sintaxi eta semantika definitzen dituelako, besteak beste. Horrela, esan bezala, zerbitzari baten eta erabiltzaile-aplikazio baten arteko pakete transakzio edo eskaera-erantzunen bidez funtzionatuko duenez aplikazio honek, protokolo honen erabilera argia da. Ideia hau aurrera eramateko, aplikazioa zein ingurunetan garatu, datu-baseekin lan egiteko zein lengoaia aukeratu eta zein programazio-lengoaiarekin landuko zen pentsatu beharra zegoen. Aukeratutako teknologia berrien ezaugarri nagusienak honako hauek dira: 24 • Python: Ezagunak diren beste hainbat programazio-lengoaien antzera, Python agindu bidezko programazio lengoaia da; hau da, funtzio edo instrukzio batzuk interpretatzearen bitartez, dagokion programak portaera bat edo beste izatera eramaten duena. Programazio lengoaia hau, azken urteetan, gero eta erabiliago eta ezagunagoa egiten joan da, bere sintaxi argi eta ulerterraza dela eta, bai eta eskaintzen dituen aukera sendo eta desberdinengatik; besteak beste, objektuetara bideratutako programazioan lan egiteko ahalmena erakusten duelako eta plataforma anitza delako. • HTML5: HTML (HyperText Markup Lenguage) web-dokumentu baten edukian adierazten den egitura eta semantika adierazteko eta errepresentatzeko lengoaia erabiliena eta ezagunena da, eta hain justu HTML5 bere bertsio berriena da, elementu, atributu eta portaera-mota desberdinak dituelarik. Open Web edo Web Irekia diren garatzaile guztiek erabiltzeko diseinatua dago, eta hainbat abantaila berri gehitu ditu lehendik zeuzkanei, besteak beste: zerbitzariarekin modu berri eta eraginkorretan komunikatzeko bideak eskaini ditu; hainbat web-guneri datuak lokalki gordetzea ahalbidetzen die, bezeroaren aldetik; audioa eta bideoa erabiltzeko euskarri hobetsi eta zabalduak eskaintzen ditu; API berriak eskaintzen duten abantailak aprobetxatzeko aukera (drag-drop, offline lan egiteko aukera, web workers, web sockets, etab.) eta Javascript lengoaiarekin batera lan egiteko aukera; etab. Gainera, edozein gailurekin bateragarria izateak, gaur egungo merkatuan indar handia duen eta oso erabilia den teknologia izatera eraman du. Izan ere, esana da HTML5 Flash eta Silverlight lengoaien ondorengoa izango dela, eta gutxinaka-gutxinaka indarrean jartzen joango dela. Irudia 27: HTML5-en elementu erabilgarrien irudia. Iturria: http://ttiki.com/341137 • JavaScript: Lengoaia interpretatua deritzon objektuetara bideratutako programazio-lengoaia dinamiko bat da, web-orrialdeak garatzerako orduan erabili ohi dena. Baina, nahiz eta weborrialdeen garapenean erabiltzen den script programazio lengoaiatzat hartzen den, erabili daiteke baita ere nabigaziorik behar ez duten inguruneetan (adibidez node.js). Lengoaia honen sintanxia C++ eta Java lengoaietatik ez da oso desberdina, bere sortzaileen helburua programatzerako orduan ahalik eta kontzeptu berri gutxien ikasi behar izatea baitzen, eta aipatutako bi lengoaia horiek ezagunak eta erabiliak izaterakoan, sintaxia egituratzeko oinarri bezala erabiltzea pentsatu zen, baina ez du zerikusi zuzenik haiekin. JavaScript lengoaia dinamikoa izateak objektuak exekuzio denboran eraikitzea ahalbidetzen du, bai eta funtzioak izan ditzaketen aldagaien eta script dinamikoen sorrera, etab. Programaziolengoaia hau, urteetan zehar, gero eta gehiago erabiltzen joan da, eta bere eboluzioa eta zabalkuntza nabariak izan dira. HTML5 web-orrialdeak programatzeko lengoaiarekin bateragarria izaterakoan, gainera, askoz ere ahalmen handiagoa lortzea eragin du. 25 • jQuery: JavaScript lengoaiarekin lotura duen liburutegi berezi bat da, HTML lengoaiarekin interakzio zuzena eskaintzeko gaitasuna errazten edo sinplifikatzen duena. Kode irekiko software librea da, eta beraz, edonork erabiltzeko gaitasuna eta baimena dauka. Bere ezaugarririk nabarmenena, JavaScript-en oinarritutako kodea izanik, liburutegi hau ez erabiltzearekin konparatuz kode-lerro kopurua murrizten laguntzen duela da, funtzionalitate konkretu bat inplementatzerako orduan. • Django: Web-orrialdeak kudeatzeko eta garatzeko erabiltzen den lan-ingurune bat da. Kode irekikoa da eta maila altuko Python programazio-lengoaian kodetzeko prestatuta dago. Defektuz, SQLite 3 motako datu-base lengoaia erabiltzen du datuak almazenatu, atzitu eta lan egiteko, baina MySQL eta PostgreSQL erabiltzea ere ahalbidetzen du; eta HTML5 eta JavaScript-en erabilera onartzen du web-orrialdeen diseinua eta interfazea lantzeko. Python, berriz, aplikazioak izango dituen funtzionalitateak betetzeko beharrezkoa den logika inplementatzeko erabiltzen da. Horrela, Model-View-Controller patroia errespetatzen du Djangok, atal bakoitzari, dagokion gunea esleituz fitxategiak gorde eta kudeatzeko, eta haien arteko banaketak eta loturak errespetatuz eta tratatuz. Framework edo lan-ingurune honen helburua web-orrialdeen diseinua eta egituraketa-prozesua bizkortzea eta erraztea da. Nahiz eta bere sorrera garaian ez zegoen bideratuta edozein web-orrialde garatzeko ingurunea izatera, gaur egun oso tresna erabilia izaten hasi da, jakinik Python indarra irabazten ari dela, eta HTML5 eta JavaScript web-orrialdeak egiterako orduan oso hedatuta dauden teknologiak direla. Django-k, lan egiteko, Python lengoaiaren 2.5 bertsioa eskatzen du gutxienez, eta ez dira beharrezkoak lengoaia horretako beste liburutegi batzuk gehitzea. Gainera, Django-k berak web-zerbitzari bat dakar lan egiteko, bakarrik erabiltzaile bat konektatuta egotea ahalbidetzen duena, erabiltzaileak web-zerbitzari bat instalatuta eduki beharra ez egonez. • SQLite 3: Django-k defektuz erabiltzen duen datu-baseak kudeatzeko sistema da. SQLite-k, beste datu-baseak kudeatzeko sistema batzuek ez bezala, programarekin zuzenean lotuta egoten den datu-basea eraikitzen du. Horrela, kontsultak egiteko erabiltzen dituen funtzioak behar duten logika sinpletzea lortzen du, eta datu-basearekiko deien latentzia murrizten du. • Visual Paradigm: Gaur egun hedatuta dagoen UML diagramak egiteko software bat da. Mota askotako diagramak egitea eskaintzen ditu. Horrenbestez, ordainpeko software bat bihurtuta dago, hainbat baliabide desberdin eskainten dituelarik eta hainbat enpresa eta erkaundek bere zerbitzua kontratatu dutelarik. • DigitalOcean: Web-zerbitzari pribatuak eskaintzen dituen enpresa estatubatuar bat da, denboraepeka ordaindu daitezkeelarik zerbitzari horien kontratazioak. Bizi-denbora laburra daukan arren oso tresna erabilia bihurtu da azken boladan, web-aplikazioak abian jartzen laguntzeko medio eta laguntza garrantzitsu bat baita. • Overleaf: Zientzia-artikulu eta -dokumentuak idazteko eta garatzeko erabiltzen den doaneko plataforma bat da. Bere abantaila nagusienetako bat sarean kokatuta dagoela da, eta beraz, ez dago lokalean ezer instalatu beharra bere erabilerarako. Oso tresna erabilgarria da LaTeX-ekin lan egiten duten erabiltzaileentzat, denbora errealean erakusten baitu, pantaila bikoiztu baten laguntzarekin, zein den LaTeX-eko testua prozesatzearen emaitza. Gaur egun, oso arrakasta handia irabazi duen tresna da eta gero eta handiagoa da editatzeko erreminta hau erabiltzen duten pertsona kopurua. 26 • Cacoo: Sarean dagoen eta dohainik erabili daitekeen edozein motatako diagramak egiteko teknologia bat da. Hedatuta dagoen tresna bat da, hainbat erabiltzaile desberdinek proiektu berdinaren gainean lan egitea ahalbidetzea delarik eskaintzen duen abantaila nagusietako bat. Prototipo digitalak egiteko erabili daitekeen softwarea da, erabilterraza, eta konplexutasun maila baxua daukana, baina aplikazio baten hasierako maketa bat egiteko oso baliozkoa dena. • Stack Overflow: Teknologia berrien (eta batez ere programazio-lengoaia desberdinen) gaineko zalantzak galdetu eta argitzeko helburuarekin sortu zen web-gune bat da. Bertan, erregistratuta dauden erabiltzaileek zalantzak proposatu edota argitu dezakete, beti ere modu zuzen eta egoki batetan planteatuz. Gero eta ezagunagoa egiten ari da orrialde hori, izan ere, galderak erantzuten dituzten edo galdera egokiak planteatzen dituzten erabiltzaileek puntuak lortzen baitituzte, eta hor agerian geratzen da erabiltzaile bakoitzaren dedikazioa eta ezagutza. Hori dela eta, enpresa batzuk, bere lanpostuetan jendea kontratatzeko asmoa dutenean, pertsona desberdinen Stack Overflow-ko puntu kopurua begiratzen dute, adibidez. Bukatzeko, gaur egun gehien erabiltzen diren teknologien eboluzioa nolakoa izan den azken urteetan errepresentatzen duen grafika pare bat adierazten dira, erakutsirik aukeratutako teknologiak gorakada dutela eta izatea espero dutela etorkizunean ere. Grafika hontan ikusten da Python programazio-lengoaia azken urteetan programatzaileen erabileran ezagunagoa eta erabiliagoa izaten joan dela, eta beraz, gorakadan dabilela, gehien erabiltzen diren lengoaien artean bostgarren postuan kokatuz 2015eko abuztuan; ikus daiteke, baita ere, JavaScript lengoaiak gorakada izan duela eta hemeretzigarren postuan aurkitzen dela. Hori bai, aipatu beharra dago, HTML5 lengoaiarekin guztiz erabilgarria dela, eta HTML5 dela gaur egunean web-guneak diseinatzeko lengoaiarik garrantzitsuena. Irudia 28: Gaur egungo teknologien erabileraren ranking-a. http://ttiki.com/341138 27 Ondorengo irudian, lengoaia ezagunenen erabileraren eboluzio bat adierazten duen grafika bat ageri da, urteetan zehar, ikusirik, esan bezala, Python eta JavaScript hazten dabiltzala, nahiz eta Java edo C++ bezalako lengoaien aldean ez den hainbeste erabiltzen. Bai, ordea, web bidezko aplikazioak programatzeko. Irudia 29: Programazio-lengoaia desberdinen erabileraren eboluzioa. http://ttiki.com/341139 Irudiak Tiobe-ren web-gunetik aterata daude, Software-kodearen analista eta aztertzaile ezagunenetariko orrialdetik. 6 Helburuak eta Baliabideak 6.1 Helburua Web-aplikazio hau garatzea aukeratzearen arrazoiak hainbat dira, eta guztiak garrantzitsuak, nire ustez. Bilboko Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak Gurutzetako ospitalearekin duen hitzarmen bat dela medio, Gurutzetako ospitalean hamar lan-egun egon nintzen bertan lantzen ziren alor desberdinetako arazoak aztertzen, hobekuntzak proposatzen eta konponbideak pentsatzen, Farmazia arloan zegoen benetako beharrizan bat aurkitu nuen arte. Proiektu hau aurrera eramatea interesgarria iruditzearen arrazoi nagusia hain justu hori da: benetako beharrizan bat dela, eta ez dela bakarrik Gurutzetako ospitaletik eskatzen ari diren aplikazio bat. Estatu mailan dauden beste hainbat ospitaletatik deiak egon direla Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentura ziurtatu didate, entsegu eta errezeta klinikoak kudeatzeko aplikaziorik duten edo ez jakiteko, eta erantzuna beti izan da berdina: ezetz. Izan ere, gaur egungo egoera Gurutzetako ospitalean zera da: entsegu eta errezeta klinikoen 15 urtetako erregistro guztiak gorde behar dituztela legez, haien baliozkotasuna urte horien barruan mantentzen delako; eta arazoa da informazio hori guztia paperean dutela gordea. Horrek hainbat arazo eta denbora-galera dakartza, argi eta garbi. Horietako lehenengoa eta garbiena, kontsultak egiterako orduan edo dokumentu konkretu bat aztertu behar izaterako orduan, fisikoki bilatu beharra egotea, eta zer esanik ez antzerako informazioa duten dokumentu multzo bat bilatu nahi denean; hor denbora galera garbi bat egoten da, lan-eraginkortasuna murriztuz. Beste alde batetik, biltegiratze-espazioaren arazoa dago. Informazio hori guztia fisikoki gorde behar denez gero (15 urtetako informazioa, 140 entsegu kliniko izanik urte bakoitzeko, bataz bestez) Farmaziako departamentuan baliagarri dagoen espazioa gaizki aprobetxatzea ekartzen du. Lan-tokien erosotasun-kalitatea murrizten da dokumentu horiek guztiak gorde beharra dagoen heinean, eta horrek, baita ere, lan-eraginkortasuna murriztea ekartzen du. Ondorioz, esan daiteke ez dela soilik Gurutzetako ospitaletik datorren beharrizan erreal bat; estatu mailako beste hainbat ospitalerentzako interesgarria izan daitekeen aukera bat ere badelako, eta horrek, orokorrean existitzen den benetako beharrizan bat dela erakusten du, eta ez kasu partikular bat. 28 Beraz, ikus daitekeen bezala, informazio hori guztia gordeko duen, eta, batez ere, kudeatzen lagunduko duen aplikazio bat egotearen garrantzia eta beharrizana nabarmena da. Eskaria oso handia izan da Farmaziako alorretik, eta gogotsu parte hartzen ari dira proiektu hau aurrera eramatearen ahaleginetan. Web-aplikazio honekin lor daitezkeen abantailak nabariak dira, beraz: lan-eraginkortasuna handitzea bilaketak eta kontsultak azkarragoak eta intuitiboagoak izanik, eta lan-karga berdina aurrera eramateko beharrezko denbora murriztea; eta beste alde batetik, Farmaziako departamentuko lanespazio baldintzak hobetzea. Monike de Miguel, Farmaziako departamentuko zuzendariordeak, adierazi duenez, gainera, aplikazio hau aurrera eramaten bada proiektu bezala eta funtzional egitea lortzen bada haiek eskatzen duten baldintza eta eskaera-puntuekin, Gurutzetako ospitalean erabilera zuzenerako ezartzea eskatuko da, aplikazioarekin ahalik eta bizkorren lan egiten hasteko. Gainera, Espainiar estatutik heltzen zaizkien kontsulta-deiak direla eta, espero daiteke web-aplikazioa estatu mailara zabaltzea etorkizunean. Beste alde batetik, aplikazio hau web bidezkoa izatearen helburua dago. Honen arrazoia, aurretik azaldu bezala, aplikazioa erabili daitekeen ordenagailu bakoitzean lokalki instalatu beharra ekiditea da. Horretarako, web-zerbitzari bat izango da aplikazioa prozesatzeaz arduratuko dena, eta Gurutzetako ospitaleak abisatu zigun bazutela zerbitzari propioak hau gertatzea ahalbidetu zitzaketenak. Horrenbestez, Gurutzetako ospitaleko sarean konektatuta dauden ordenagailu guztiek aplikaziorako atzipena izatea ahalbidetzea lortuko litzateke, modu praktikoago batetan. Aplikazioak berak izan behar zituen helburuak aztertzerako orduan, hauek dira nagusienak edo garrantzitsuenak: • User-friendly: Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentutik hainbatetan adierazi zutenez, aplikazio honekin bilatu nahi den helbururik garrantzitsuena lan-bizkortasuna da; hots, heldu berri dagoen entsegu bat eta horri dagozkion medikamentuak azkar erregistratzeko gaitasuna izatea, bai eta errezeta bat onartu behar denean eta paziente bati dispentsazio bat egin behar zaionean azkartasunez egitea. Horretarako, aplikazioak izan behar duen interfazea intuitiboa izatea behar beharrezkoa da; bere erabilera erraz ikasi daitekeena eta ez duena interpretazio anitzik eskaintzen izan behar da, beraz. Helburu hori betetzeko oso garrantzitsuak izan dira aurrez aurre eginiko batzarrak Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentuan aplikazio hau erabili dezaketen langileekin, haiek adostu behar baitute interfaze grafikoari dagozkien elementuek zein egitura, kokapen edota forma izan behar duten haien larra errazagoa eta intuitiboagoa izan dadin. Noski, aplikazioak tratatuko dituen datu multzoa handia izan daitekeenez gero, bilaketak, kontsultak eta bestelako eragiketak (elementuen ezabaketak edo gehikuntzak) ahalik eta azkarrenak eta eraginkorrenak izatea espero da. • Datuen babesa edo erabiltzaile-lehentasunen kudeaketa: Oso garrantzitsua da datu konkretu batzuk ez egotea atzigarri edozein erabiltzailerentzat horien kontsultarako; adibidez, paziente edo gaixo bakoitzaren izen-abizenak ezingo dira kontsultatu zuzenean, identifikazio-kode bakar bat izango baitute esleituta haien bereizpenerako, eta informazio-pertsonal hori bakarrik errezeta bat idazten denean ikusi ahalko da, ez edozein unetan. Gainera, aplikazio honek Gurutzetako ospitalean erabiltzen diren beste aplikazio desberdinekin loturarik izango ez duenez, (independentea denez beste aplikazioekiko, alegia) ez da egongo paziente edo gaixo konkretu baten informazio pertsonal gehigarririk lortzeko arriskurik. Horrekin lotuta, oso garrantzitsua da erabiltzaile desberdinek izango duten baimenak kudeatzea. Kasu honetan hiru erabiltzaile mota egongo dira: ’Administratzailea’, ’Farmazeutikoa’ eta ’Erabiltzaile Arrunta’, bakoitzak eragiketa konkretu batzuk egiteko aukera izango duelarik soilik. Hau egiteko, bilera bat organizatu zen Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentuan baita ere, 29 argi geratzeko erabiltzaile bakoitzaren baimen eta murriztapenak zeintzuk izatea komeni zen. Modu horretan, gertatu behar ez litzatekeen eragiketa eta operazioak aurrera eramatea kontrolatzea espero da. Lehen mailako helburu hauek guztiak azaldu eta gero, bigarren mailakotzat jo ziren helburuak zeintzuk diren azaldu beharra dago. Hasteko, aplikazioa Gurutzetako ospitalean ezartzearen helburua azaldu beharra dago. Nahiz eta helburua, hasiera batetan eta proiektua onartu aurretik egin ziren batzarretan komentatzen zen bezala, ospitalean bertan ezarri eta erabiliko zen aplikazio bat garatzea zen, hainbat arazo eta oztopo egon ziren helburu hori betetzea konplikatzera eraman zutenak. Jakina da ospitaleko programa eta aplikazioak erabiliak izatea ahalbidetzeko daukaten softwarea eta hardwarea ezin direla edozein motatakoak izan, eta haien zuzendaritzak baimenduta egon beharrak daudela. Horrenbestez, ospitalean erabiltzeko helburua betetzeko, aplikazioa garatzen hasi aurretik, zein teknologiekin lan egin beharko genukeen jakin nahi genuen, proiektuaren fin hori bertan behera geratu ez zedin. Hori jakinda, Gurutzetako ospitaleko Informatikako sailarekin kontaktatzeko ahaleginak egon zela aipatu behar da. Baina nahiz eta esfortzuak egin ziren haiekin elkarrizketa bat izateko eta erabili zintezkeen teknologiei buruz gauzak argitzeko, ez zen ez erantzun azkarrik ez konkreturik egon. Horrek, proiektuaren inplementazioaren garapenean atzerapenak egotea eragin zuen, nahiz eta aplikazioarekin berarekin erlazioa zuten beste hainbat ataletan lanean nenbilen (betekizun-bilera, diseinua, paperezko prototipoak, prototipo digitalak edo mock-ups, etab.). Azkenik, proiektuaren zuzendari Juanan Pereirarekin adostu genuen, hoberena, proiektua Gurutzetako ospitaleko Informatika sailaren erantzunari luzaroan itxaron gabe guk nahi genituen teknologiekin lanean hastea zela. Momentu horretan, aplikazioaren garapenerako erabiliko ziren teknologien aukeraketa oso garrantzitsua izan zen. Beraz, une horretan, hasiera batetan geneukan bukaerako helburua aldatzera jo behar izan genuen, eta hor adostu zen guk aukeratutako teknologiekin garatutako prototipo funtzional bat egitea izango zela helburu nagusi berria, eta bigarren mailako helburutzat jo genuen aplikazioa ospitalean ezartzearen ahalegina, ez baikenekien ziur aplikazioa garatzeko teknologia baimenduen zerrenda zein izango zen. Azkenik, ospitaleko Informatika sailetik espero genuen erantzuna ekainean heldu zen, eskaera martxoan eginda zegoelarik. Beste bigarren mailako helburu bat entsegu kliniko bakoitzeko heltzen diren medikamentuak erregistratzeko modua zein izango den adostea izan da. Medikamentuen erregistro hori ahalik eta bizkorrena izatea nahi da, lan-prozesua azkartzeko betiere. Komentatu zigutenez, medikamentu bakoitzak barrakode bat zuen esleituta, farmako horren informazio guztia kodetua zuena. Horrenbestez, proposamen bezala, medikamentu horiek erregistratzeko barra-kode irakurgailu baten erabileraz baliatzea posible zen edo ez galdetu ziguten. Gure erantzuna garbia izan zen: posible zela hori egitea, baina bigarren mailako helburu bezala uztea erabaki zela. Erabaki horren arrazoiak hausnarketa sakon bat du ondorio: Hasteko, proiektuaren inplementazioarekin hasi nintzenerako jarri zituzten oztopo guztiak eta gero, (batez ere informatikako departamentutik) lana egiteko denbora murriztea suposatu zuen, eta ez genuen zentzuzkoa ikusten barra-kode teknologia bezalako ikasi beharra zegoen teknologia berri baten erabilera gehitzea helburu nagusietara. Gainera, azterketa bat egin eta gero, ikusi genuen ez zela bakarrik Gurutzetako ospitalean erabiltzen zen barra-kode irakurgailu hori aztertu behar, baizik eta medikamentu horietan barra-kodea inprimatzen duen makinaren funtzionamendua ere aztertu behar genuela, ondo jakiteko zein informazio ezartzen zen etiketa horietan, eta zein protokolo erabiltzen zen hauek irakurri eta deskodetzeko. Hori, ospitaleko Informatikako departamentutik jaso behar genuen erabili ahal ziren teknologien zerrendaren erantzunik ez izateari gehituta, proiektuaren lan-karga eta -denborari dagokienez, gehigarri pisutsua izango zela suposatu genuen; ahalegin gehigarri hori egin eta gero, guk erabilitako teknologiak 30 ospitalearentzako ezar ezinak zirela esateko aukera zegoela kontutan bageneukan baita ere; eta, horretaz gain, bertan erabiltzen zituzten kode-barra irakurgailu eta inprimatzaileak erabiltzeko baimenari itxaroten egotearen arriskua ere gehitu behar zaio, ikusirik teknologien erabileraren erantzuna jasotzeko hilabeteak itxaroten egon behar izan ginela. Beraz, medikamentuen erregistroa kode-barra irakurgailu baten bitartez kudeatzearen helburua bigarren mailakotzat jo zen; edota proiektua bukatu ostean eta aplikazio funtzional bat eskaini ostean, proiektuaz kanpo egin daitekeen hobekuntza edo lan bat bezala kontsideratu zen. Ondorioz, eta laburbiltzeko, adostu zen lehen mailako bukaerako helburua aplikazio funtzional bat egitea izan da, haiek eskatzen zuten baldintza eta betekizunak betetzen zituena, eta ez ezartzeko prest dagoen aplikazio komertzial baten garapenari ekitea. Horrela, aplikazio funtzional hori onartuz gero, bukaerako aplikazio komertzial hori egiteko aukera egongo litzateke, konpentsazio ekonomiko baten truke, agian. Bigarren mailako helburu bezala, beraz, aplikazioa Gurutzetako ospitalean ezartzeko ahaleginetan dihardutea pentsatu zen, bai eta medikamentuen erregistrorako barra-kode irakurgailuak erabiltzea ere. 6.2 Erabilitako Baliabideen Azalpena 6.2.1 Hardwarea Proiektua osotzeko erabili diren baliabideen artean, Hardware elementu bakarra ordenagailua izan da, hain justu inplementazioa, diagramak eta memoria egiteko erabili den tresna baita. 6.2.2 Softwarea Aplikazioan erabili diren software-teknologia desberdinen aukeraketak ez dira ausaz egin, eta badituzte hauen hautapenerako arrazoiak. • Python: programazio-lengoaia hau aukeratzearen zergatia gaur egunean bere erabilera areagotzen ari den lengoaia bat izatearena da, batez ere. Beste alde batetik, hasiera batetan ez genekienez ziurtasunez zein teknologia erabiliko genituen aplikazioa garatzeko, ospitaleko Informatika sailetik ez gintuztelako erantzun bat eman, ahalik eta zabalenak ziren teknologiak erabiltzea adostu genuen. Beraz, Python lengoaia plataforma anitza izaterakoan, Python lengoaia-interpretea instalatu daitekeen edozein sistematan lan egitea ahalbidetzen du, besteak beste: Linux, Windows, Mac, OpenSolaris, etab. Horrela, etorkizunari begira, ospitalean ezartzeko baimena duen software bat garatzeko aukera gehiago zeudela suposatu genuen. Python-ek daukan sintaxi ulerterraz eta intuitboa dela gehitzen badiogu aipatutako guztiari, gaur egun gero eta gehiago erabili ohi den programazio-lengoaia bat dela argi dago, eta oso interesgarria da lengoaia hau ezagutzea eta menperatzea, etorkizunean egon daitezkeen lan-aukera desberdinak aprobetxatzea errazago egiteko helburuarekin. • HTML5: Flash eta Silverlight teknologiak jasaten ari diren beherakada nabaria denez gero, esan ohi da HTML-k gero eta indar gehiago hartuko duela, eta bi lengoaia horien ondorengoa izango dela. Arrazoi horrengatik, eta eskaintzen dituen aukera anitzengatik hautatu dut lengoaia honen erabilera. • JavaScript: HTML5 lengoaiaren aukeraketa egin nuenez, JavaScript erabiltzearen aukeraketa ere eskutik etorri zen. Izan ere, JavaScript HTML5-ekin erabili daitekeen lengoaia bat da, bezeroaren aldeko programazioa egiteko erabiltzeko egokia dena web-bidezko aplikazioak egiten direnean. 31 Gainera, jQuery bezalako liburutegiak JavaScript-en oinarrituak daudela jakina da eta oso erabiliak dira gaur egun, kodea aurrezteko eta aukera erabilgarri eta erosoak eskaintzen dutelako. Hori dela eta, lengoaia honen erabakia HTML5 lengoaiaren hautaketarekin batera etorri zen. • Django: aukeratutako lengoaiak bateratzen dituen web-bidezko aplikazioak diseinatzeko laningurune egokia denez, erabakia bide horretatik joan zen. Python, HTML5, JavaScript eta jQuery lotzen ditu web-aplikazioak garatzeko. Esan behar da, Django ezagutzen ez nuen teknologia bat zela, Python-ekin gertatzen zen bezala, eta bere erabilera nolakoa zen, nola lan egin behar zen eta nola kudeatu behar ziren lanerako erabiltzen zituen fitxategi desberdinak ikasi behar izan nuela. Horrek bere denbora eraman zidan, eta banekien, baina gaur egun erabilera areagotzen ari diren teknologiak erabiltzen zituela jakinik, aukera ezin hobea iruditu zitzaidan Django-rekin lan egiten ikastea; batez ere, etorkizunera begira zenbat abantaila eskaini ahal dizkidan ikusita. Horretaz aparte, Model-View-Controller patroia erabiltzen zuela ikusi nuen, interfaze bisualeko aplikazioetan oso erabilia den patroi bat delarik. Horrek ere animatu zidan Django erabiltzen ikastera. • SQLite 3: Datu-baseak kudeatzeko sistema hau aukeratzearen zergatia da bezero-zerbitzari erakoak diren datu-baseak kudeatzeko sistemekin ez bezala, SQLite 3 programarekin barneratuta dagoen datu-base bat izaterakoan, egiten dituen eragiketak eraginkorragoak eta azkarragoak direla (MySQL edo PostgreSQL-rekin konparatuz, adibidez). Gainera, datu-basearen eramankortasuna ere aipatzekoa da, plataforma anitzetan lan egin dezakeelako, eta datu-basearen beraren eramankortasuna inolako konfigurazio edo administraziorik gabe egin daitekeelako. Horretaz gain, domeinu publikokoa izaterakoan, edonork erabiltzeko aukera dauka, edozein delarik bere erabileraren helburua ere. Esan beharra dago, Django-k erabiltzen duen datu-base lehenetsia izanik SQLite 3, eta inolako instalaziorako konfiguraziorik behar ez duela abantaila bezala jarrita, lehenengo prototipo funtzionalerako datu-base hori erabiltzea pentsatu dela. Baina, etorkizunera begira, PostgreSQL datu-baseak kudeatzeko sistema aplikatzea jarri dudala helburu gisa. PostgreSQL etorkizunean erabiltzearen zergatia: Datu-baseak kudeatzeko sistema honen etorkizunerako aukeraketaren zergatia, aplikazioan erabiliko den datu karga handia izango dela eta kontsultak konplexuak izango direla izan da. Hain justu, datuen kudeaketarako sistema honek ziurtasun eta eraginkortasun handia eskaintzen du datu asko gordeta duten datu-baseekin lan egiteko, bai eta datuak eskuratzeko egin behar diren kontsultak konplexuak direnean. MySQL datu-baseak kudeatzeko sistema kontutan izana bazen ere, esan beharra dago egokiagoa dela kontsulta sinpleak egin behar diren datu-baseetarako. Gainera, PostgreSQL-k eskaera asko dituzten web-aplikazioetan erabiltzeko aproposa dela diote adituek, eta jakinik entsegu klinikoak kudeatzeko aplikazioa jende askok aldiberean erabiltzen dutela, kontsulta asko eginez, aproposena datu-baseen kudeaketarako sistema hori erabiltzea dela iruditu zait. Datuen integritatearen ziurtapenerako eta kontsulta konplexuen exekuziorako eraginkorra eta fidagarria da, eta denboran zehar izan dituen aurrerapenei esker, kontsultak egiterako orduan, itxarote-denbora murriztea lortu da, eskaera azkarrak egitea lortuz. • Visual Paradigm: Hain justu mota askotako diagramak egiteko aukera eskaintzen duelako, modu argi eta intuitibo batetan, izan da software hau aukeratzearen zergatia. Erabilpen Kasuen Diagramak eta Domeinu-ereduaren Diagramak egiteko erabilterraza denez gero, aplikazio hau izan da aukeratua horien diseinua burutzeko. 32 • DigitalOcean: Frogak egiterako orduan, aplikazioa online uztea pentsatu zen, edozein lekutatik atzigarri edukitzeko. Horrekin lortu nahi zena zera zen: Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentuan benetako kasuekin frogak egin ahal izatea. Horretarako, departamentuko ordenagailuetatik aplikaziorako atzipena izatea ahalbidetzeko, sareko zerbitzari bat erabiltzea pentsatu zen. DigitalOcean erabiltzearen arrazoi nagusia, erraz ulertzekoa den interfaze bat izateaz gain, bi hilabeteko froga egiteko dohaineko aukera ematen zuela izan zen. Hain justu, ezartzerako orduan Gurutzetako ospitaleko zerbitzari batetan instalatuko denez, ez genuen behar denbora gehiago frogak egiteko. Horregatik, besteak beste, aukeratu zen DigitalOcean erabiltzea. • Overleaf : Dokumentuak lantzeko LaTeX erabiltzen duen web-gune bat da. Gune hau erabiltzea pentsatu zen memoria editatzeko, ez zegoelako LaTeX erabiltzeko ezer instalatu beharrik, eta editatzen ari den dokumentuaren unean uneko emaitza erakusten duelako, erdibitutako pantaila baten bitartez (alde batetan kodea, eta bestean dokumentuaren emaitza). Erabilterraza izateagatik eta ezer instalatu beharra ez egoteagatik aukeratu zen Overleaf. • Cacoo: Prototipo digitala egiteko web-bidezko software erabilterraz eta eraginkorra dela iruditu zitzaidan. Gainera, pantailen arteko nabigazioa simulatzeko egokia dela ikusi nuen, ezer instalatu beharra ez zegoela, eta interfaze bisuala diseinatzeko ere hainbat aukera eskaintzen zituela. Horretaz aparte, prototipoaren esteka publikoa edo pribatua jartzeko aukera zuen, nahi bezalako pribatutasuna ezartzea posible izanik. Horregatik aukeratu nuen Cacoo. • Stack Overflow: Oso aukera egokia iruditu zait web-gune horretan parte hartzea, proiektuan zehar izan ditudan zalantzei dagokienez, arazoen gainean tutoreari zuzenean galdetu beharrean, Stack Overflow-ko erabiltzaileei zalantzak proposatuz, eta erantzun posibleak haiekin eztabaidatuz. Erabaki horrekin, esan beharra daukat hainbat puntu lortu ditudala, bai niri emandako erantzunen gainean komentarioak egiteagatik, bai galdera asko proposatu eta beste erabiltzaileen gustukoak izateagatik. Modu horretan, ikasketa autonomoa landu dut. Gurutzetako ospitaleko Informatikako departamentuarekin ekainean izandako batzarrean, zein teknologia mota erabili zitezkeen azaldu zen etorkizunean softwarea ospitalean instalatu nahi izanez gero. Batzar hori teknologien aukeraketa egin eta gero gertatu zen, baina ikusi zen lantzeko adostutako teknologien aukeraketa egokia izan zela. Adierazten zuten betekizunetako bat izan zen softwarea ahalik eta irekiena izan behar zuela, Windows sistema-eragilean erabiltzeko gaitasuna izateko, eta Internet Explorer 8 edo Firefox nabigatzaileetan erabiltzea posible egiten zuena. Gainera, datu-baseak kudeatzeko sistemari dagkionez, Gusutzetako ospitalean Oracle eta SQL Server lizentziak zutela adierazi zuten. Baldintza hauek betetzen zirela ikusi zen, edozein nabigatzailerekin konpatibilitatea erakusten baitu aplikazioak, bai eta datu-basearen lengoaia SQL izaterakoan, ospitaleak eskatzen zuen datu-baseak kudeatzeko mekanismoekin bateragarria zela ikusi zintekeen. Programazio-lengoaiei zegokienez, Python, PHP edo HTTPS izan zitekeela esan zuten, software librea erabiltzea izanik adierazpidea. Beste alde batetik, birtualizaziorako teknologiaren bat erabiltzekotan, VMWare zegoela erabilgarri adierazi zuten. Python, HTML eta JavaScript lengoaiak software librekoak direnez gero, baita ere alor horren gainean haiek ezarritako betekizunak betetzen zirela ikusi zen. Horretaz gain, Gurutzetako ospitalean erabiltzen den e-Osabide lan egiteko sarearekin integratzeko beharrik ez izatea eskatzen zuten. Noski, aplikazioa beste edozein software-arekiko independentea izango zenez gero, baldintza hau betetzen zuen. 33 Irudia 30: Aplikazioan erabilitako teknologia eta baliabideen arkitekturaren diagrama Irudian ikusten da aplikazioa garatzeko erabili diren teknologia eta baliabideen arteko loturak eta erlazioak. Alde batetik DigitalOcean, web-zerbitzari bat, erabili dut aplikazioa instalatzeko eta martxan jar daiten urrutitik, inolako makina fisiko batetan instalatuta egoteko beharra ez izanik. Aplikaziorako SQLite 3 datu-baseak kudeatzeko sistema erabili dut; eta aplikazioaren beraren garapen zuzenerako: alde batetik, Python erabili da funtzionalitateen, pantaila desberdinen estekarako kudeaketaren, eta aplikazioaren gaineko konfigurazio orokorraren inplementazioa egiteko. Reportlab erabili da errezeta klinikoen informazioa PDF formatuan gordetzeko, eta Bcrypt izeneko paketea pasahitzak zifratzeko. Horretaz gain, interfazearen eta funtzionalitateen koderen arteko lotura eratzeko, HTML5 lengoaia erabili da, JavaScript lengoaiak eskaintzen dituen abantailen laguntzarekin. jQuery liburutegia erabili da hainbat funtzio laburbiltzeko, eta, batez ere, Alertify izeneko liburutegia informazio- eta konfirmazio-mezuak adierazteko. Aplikazioaren interfazea dotoretzeko eta itxura aldatzeko Twitter-ek eskaintzen duen Bootstrap erabili da, hainbat ikono desberdin eta gainontzeko interfazerako elementu desberdinentzako itxuraaldaketarako aukera eskaintzen dituena. 34 7 Kudeaketa Proiektua aurrera eramateko erabilitako prozesuari daokionez, bi bloke eta metodologia nagusi bereizi dira, proiektuaren garapenean suertatu diren oztopoak direla eta. Lehenengo blokea, proiektuaren betekizunen bilketari, analisiari eta diseinuari dagokio. Kasu honetan, ’urjauziaren’ modeloa (Waterfall) erabili dut; hau da, atal bat bukatu aurretik ez nintzen hurrengo planifikatuta neukan atalarekin hasten. Fase honetan metodologia hau jarraitzea garrantzitsua izan da, izan ere, pausu bat aurrekoarekin lotuta zihoalako, eta aurreko eginkizuna bukatzeak asko laguntzen zuelako hurrengoa egitera. Hori horrela, lehenik eta behin Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentutik eskatzen ziren betekizunak jaso nituen, batzar luze batetan; jarraian, Erabilpen Kasuen Diagrama egiten hasi nintzen, jasotako betekizun horien artean zeuden funtzionalitateak errepresentatzeko. Pausu hori egin eta gero, Juanan Pereira tutorearen zuzenketak jaso eta bukatutzat jota zegoenean Domeinu-ereduaren Diagramarekin hasi nintzen lanean; hemen ere, zuzenketa guztiak aplikatu arte diagramarekin lanean jarraitu nuen. Betekizunak eta analisiko diagramak eginda eta adostuta zeudela, diseinuarekin hasi nintzen. Kasu horretan, egindako diagramak asko lagundu zuten, paperezko prototipo edo zirriborro bat egiteko, bai eta ondoren etorri zen prototipo digitala egiteko. Izan ere, prototipo digitalaren azkeneko bertsioa adostu arte, Alazne Bustinza, ospitaleko Farmaziako departamentuko arduradunarekin bilera batzuk izan nituen, aspektu bisual, nabigazio eta funtzionalitateen gainean adostasun batetara heltzeko. Nahiz eta banekien prototipoan landutako interfazean aldaketak egongo zirela azkeneko aplikazioari zegokienez, oso garrantzitsua izan zen hori egitea, eta horretarako, betekizunen bilketa, analisia eta diseinua eginda izatea, pausuz pausu joan eta gero, hasierako planteamendurako helburu hori betetzen lagundu zuelako. Bigarren fasean aplikazioaren inplementazioa egon zen. Lehenik eta behin, Python-i buruzko gidaliburu batzuk begiratu eta sarean eskaintzen ziren tutorial batzuk egin nituen, programazio-lengoaiaren erabilera ikasteko eta menperatzen hasteko. Hori egindakoan, Django instalatzeko eta web-guneak eraikitzeko ingurunearekin lan egiten ikasteko tutoriala jarraitu nuen. Hori bukatutakoan, inplementazioarekin hasi nintzen, baina aurreko ataletan erabilitako urjauziaren lan-metodologia erabili beharrean, modelo ’iteratibo’ bat jarraitu nuen; hau da, astero batzar bat egiten nuen Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentuan, aplikazioaren garapena nola zihoan komentatzeko, eta horretarako, ez nuen atal bat bukatu arte atal horretan lanean diharduteko lan-metodoa jarraitzen, baizkik eta eginda neukanaren gainean, batzarrean proposatutako hobeuntzak aplikatzen saiatu eta atal berriak inplementatzen jarraitzen nuen. Modu horretan, kodetuta nituen atalak ez nituen bere horretan uzten, baizik eta batzarrean erakutsi eta hitzegindako aspektuen gaineko hobekuntzak edo gehikuntzak tratatzen nituen egindakoaren gainean, atal berri batzuk inplementatzen jarraitzearekin batera. Metodo honekin, aplikazioak, bukatzerakoan izango zuen sendotasuna handiagoa izatea lortu nahi nuen. Esan beharra dago, ospitalean izandako batzarretaz eta aipatutako beste guztiaz gain, proiektuaren eboluzioan jarraitasun bat eramatea garrantzitsua izan dela. Horretarako, GitHub tresna erabili dut, proiektuaren gaineko guztia gordetzen joateko. Diagramak eta memoriarako txantiloiak aldatzen nituenean igtzen nituen Git-era, bai eta kodearen gainean inplementazio-karga dexentea nuen bakoitzean ere. Hau da, kodean egiten nuen aldaketa bakoitzeko ez nuen Git-era igotzen, baina bai funtzionalitate berri batzuk gehitu, ezabatu edota moldaketa nabariak egiten banituen. 35 Modu horretan lortu nahi nuena zen aplikazioaren bertsio desberdinak izatea eskuragarri GitHub-en, unean lantzen nenbilen kodea ordenagailuaren memoria fisikoan ere baneukalarik. Gainera, Juanan Pereira proiektuaren tutorearekin kontaktuan egon naiz, epe ertainen buruan proiektuaren garapeneko hasierako fasean, aldaketa nabarienak edo fase bakoitzeko atalen baten amaieran iritzia eskatzeko, eta epe laburragoan proiektuaren azken txanpan, azkenengo hobekuntzak, komentarioak eta laguntzarako irizpideak eskatzeko. Bukatzeko, esan beharra daukat, proiektuaren kudeaketa eta garapenerako jarraitutako metodologiak asko lagundu didala, eta aldez-aurretik egindako plangintza sakon baten ondorio izan dela, oztopoak oztopo plangintza horretan aldaketak edo atzerapenak egon badira ere, antolakuntza orokorra ez baita asko aldatu, eta bukaerako helburuak lortzen lagundu dit. 8 Inplementazioko Atal Garrantzitsuenak Web-aplikazioa garatzerako orduan inplementazioan garrantzitsuenak eta beharrezkoenak izan diren atalak azalduko dira jarraian, Domeinu-ereduaren Diagraman aipatzen diren entitate-erlazioak adierazten dituen modeloen egituraketa eta Erabilpen Kasuen Diagraman adierazten diren funtzionalitateei erreferentzia egiten dizkien kode atalak, hain zuzen. Horretarako, lehenik eta behin, Django web-aplikazioak garatzeko inguruneak lan egiteko jarraitzen duen estrategia eta modulu-banaketa azaldu beharra dago. Model-View-Controller patroia jarraitzen duela komentatu dudan heinean, Django-k hainbat direktorio erabiltzen ditu modelo horretako atal bakoitzeko elementuak multzokatzeko eta haiekin lan egiteko. Jarraian, Django-k moduluak nola antolatzen dituen azaltzen duen grafiko bat adieraziko dut, aplikazio honetarako erabilitako moduluak erakusten direlarik. Irudia 31: Django-ren aplikazioaren barneko egitura 36 ’settings.py’ deritzon fitxategi bat erabiltzen da Django-rekin garatutako aplikazio bakoitzean, aplikazio horren konfigurazioa egituratzeko. Konfigurazio-fitxategi honetan, besteak beste, aspektu hauek tratatzen dira: erabiliko den datu-base lengoaia; pasahitzak gordetzeko eta kodetzeko erabiliko den zifratze-metodo; aplikazioaren garapenerako instalatu diren aplikazioen zerrenda zein den; aplikazioa "debug"(edo frogak egiteko bertsio) moduan abiarazi nahi den edo ez; aplikaziorako beharrezkoak diren fitxategi batzuen path-ak; etab. Aipatu beharra dago, fitxategi desberdinen path-ak, lan egiten ari den makina fisikoaren menpe egon ez daitezen, Django-k aldagai berezi batzuk jartzen dituela eskuragarri, helbide horien orokortze bat egiteko, eta proiektua beste edozein makinatara migratuz gero, helbideak aurkitzean arazorik eman ez dadin. Jarraian, beste fitxategi garrantzitsu baten erabilera azaldu beharra daukat: ’urls.py’ fitxategia. Bi ’urls.py’ fitxategi mota bereiztu behar dira hainbat aplikazio gorde ditzakeen Django karpetan: aplikazio desberdin guztientzat orokorra dena, eta aplikazio konkretu bati erreferentzia egiten diona. Proiektuarentzat orokorra den fitxategian, aplikazio bakoitza abiarazteko zein url jarri behar den adierazten da. Berriz, aplikazio konkretu bati erreferentzia egiten dion "urls.py"fitxategian, aplikazioari dagozkien url guztiak agertzen dira adierazita, url bakoitzak funtzio konkretu bat esleituta duelarik eragiketa bat edo bestea egitea ahalbidetzeko, eta horretaz gain url horri esleitzen zaion izen bat. Modu honetan, zerbitzaritik aplikaziora konektatzerakoan, bakarrik esteka edo url horietatik nabigatzea izango da posible. Jarraian ikus daitekeen "urls.py"fitxategiaren kodean agertzen den bezala, kasu batzuetan, url-a bistaratzerakoan exekutatu behar den kodea abian jartzen denean parametro gisa balio batzuk bidaltzea beharrezkoa izan da; hori egiteko ondorengo sintaxia erabiltzen da: ’(?P<parametroa>\w+)’. 37 Kode-zati honetan ikus daitekeen atributuen etiketa garrantzitsu bat ’related_name’ da. Horrek adierazten duena da etiketa hori duen atributuak erreferentzia egiten dion objektu batetatik, etiketa hori jarrita dagoen atributua duen entitateko atributuetara atzitu daitekeela. Hau oso garrantzitsua izan da, entitateen artean gehiegizko erlazioak ez jartzeko, eta nahi ziren emaitzak lortu ahal izateko. Adibide horretan, ’Paziente’ entitatearen objektu batetik, ’PazienteDispentsazio’ entitateko atributuera atzitu daiteke, dosia lortu nahi baldin bada, adibidez. #Ensaioak eta Errezetak lotzen dituen entitatea da class EnsaioErrezeta ( models . Model ) : #identifikatzaile autoinkremental bat izango da gako nagusia ident = models . AutoField ( primary_key=True) ensaioa = models . ForeignKey ( Ensaioa , null=True) pazientea = models . ForeignKey ( Pazientea , null=True) preskripzioData = models . DateField ( null=True) hurrengoPreskripzioData = models . DateField ( null=True, blank=True) #Aldagai honek kontrolatuko du zein erabiltzailek sortu duen errezeta s o r t z a i l e a = models . CharField ( max_length=128, blank=True, null=True) #Aldagai honek esango du ea errezeta ’Pendiente ’ egoeran dagoen edo ez; #hau da, onartuta dagoen edo ez pendiente = models . CharField ( max_length=128, default =’Pendiente ’ ) #Eremu zabal eta ireki bat izango da nahi diren eremuak adierazteko gainontzekoEremuak = models . TextField ( null=True, blank=True) #Errezetaren izena zein izango den adierazteko errezetaIzena = models . CharField ( max_length=300, blank=True, null=True) #EnsaioErrezetaren instantzia eskuratzen denean identifikatzailearen #bidez izendatuko da def __unicode__( self ) : return unicode ( self . ident ) Erlazio horretan, entsegu baten gainean egiten den errezeta baten hasierako egoera adierazten da. Errezeta berri bat sortzen denean, defektuz ’Pendiente’ egoeran ezarri behar da, eta onartzen denean, egoera hori ’Dispentsatuta’-ra pasatzen da. "models.py"fitxategian definitu diren entitate eta erlazioen instantziak sortzeko eta haien gaineko bilaketak egiteko, Django-k beste tresna erabilgarri bat eskaintzen du: formularioak definitzeko balio duen "forms.py"fitxategia. Fitxategi horretan, modelo horien gaineko formularioak definitu daitezke, zein eremu agertzea nahi diren adieraziz, zein ez, eremu berriak gehituz, etab. Oso baliagarria da, abantaila garrantzitsu bat eskaintzen duelako: entitate konkretu baten modeloaren inplementazioan definitutako derrigorrezko eta ez-derrigorrezko eremuak, eremu horien gordetze motak (zenbakiak, karaktere-kateak, datak, etab.), eta gainontzeko ezaugarriak betetzen dituela erabiltzaileak kontrolatzeaz arduratzen da. Modu horretan, ez da funtzionalitateen kodea konprobaketaz arduratzen den inplementazioaz bete behar, eta garbiago geratzen da. Jarraian, bilaketarako erabili dudan formulario batzuen eta entitateen instantziak sortzeko erabili ditudan formulario batzuen adibideak daude, bere azalpenarekin, eta formularioen egituraketarako 42 #Erabiltzaileak login egiteko beharreko bista def e r a b i l t z a i l e a _ l o g i n ( request ) : #POST bada erabilitako HTTP metodoa i f request . method == ’POST’ : #Erabitzailearen erabiltzaile -izena eta pasahitza #jasotzen dira eskaeratik username = request .POST. get ( ’ username ’ ) password = request .POST. get ( ’ password ’ ) #Django-k konprobatzen du ea autentikazioa zuzena den user = authenticate ( username=username , password=password ) #Erabiltzaile objektua zuzena bada, ongi hasi du sesioa i f user : #Kontua irekita badago i f user . is_active : #Sesioa hasterakoan erabiltzailearen menu nagusira #eramango zaio erabiltzaileari login ( request , user ) return HttpResponseRedirect ( ’/ farmaciapp/aukera_menua / ’) else : #Kontua ez badago aktibatuta return HttpResponse (" Zure kontua desgaituta dago . . . " ) else : #Ez badu ongi hasi sesioa print " Sesio−i r e k i e r a desegokia : {0} , {1}". format ( username , password ) return HttpResponse (" E r a b i l t z a i l e a edo pasahitza ez dira egokiak!<br/><br/><a href =’/farmaciapp/ login /’>Atzera</a>") #Ez bada POST eskaera bat else : return render ( request , ’ farmaciapp/ login . html ’ , {}) Horrela, kode-zati honetan ikusten den bezala, aplikazioko bista edo view guztiek jarraituko duten patroia ondorengoa da: ’POST’ eskaera bat egin den edo ez konprobatu, parametroak jasotzeko; kodearen interpretazioa egin; eta dagokion HTML orrialdera berbideratu. Kasu honetan, Django-k automatikoki kudeatzen du erabiltzaile baten sesio irekiera, erabiltzaile-izen eta pasahitz batekin. Zuzena bada, aukeratzen den orrialdera berbideratuko da erabiltzailea, eta zuzena ez bada web orrialde sinple batetan adieraziko da. • Erabiltzailea Gehitu: Administratzaileak erabiltzaile bat gehitu nahi duenerako, ’erregistratu.html’ fitxategia erabiltzen da. Orrialde honetan, erabiltzailea autentikatuta dagen eta administratzaile motakoa den konprobatzen da funtzionalitateen zerrenda adierazteko, segurtasun aldetik hobea izateko eta babestuago egoteko. Erabitzailearen motaren azterketa ia orrialde guztietan egingo da, zein esteka eta zein funtzionalitate agertu behar diren jakiteko eta kudeatzeko. 51 *Aipatu beharra dago errezeta_pendienteak aldagaia bista gehienetan eskuratzen eta bidaltzen den parametroa dela, interfazean etengabe agerian egongo den balio bat delako, eta beraz, orrialde bakoitzera berbideratzen den bakoitzean orrialde horretan agertu nahi diren elementuak bidali behar direnez gero, etengabe eskuratu beharra dago balio hau. • Erabiltzailea Modifikatu: Erabiltzaile baten datuak modifikatzeko ’erabiltzaile_info.html’ fitxategia dago, erabiltzailearen informazio nagusia formulario batetan kargatzen delarik, aldaketak egitea ahalbidetuz. Hemen ere, informazioa zuzen aldatzen denerako mezua erakusteko kode zati bat dago, eta eguneratu ez denerako formulario batetan erakusten da informazioa. Zerbitzua aukeratzeko eta uneko rol- a erakusteko eremuak eskuz gehitu dira formulariotik kanpo dauden eremuak direlako, baina erabiltzailearen informazio nagusiko formularioa bistatik atera da. 55 jasotako informazioa tratatzera jotzen da. Kasu honetan, aipatu behar dena zera da: erabiltzaileak idazten duen erabiltzaile-izena datuen eguneraketarako ez dela hutsa, ez eta pasahitza ere ez, derrigorrezko eremuak baitira. Gainera, ikusi behar da ea erabiltzaile izen hori beste erabiltzailekontu bateko pertsona baten erabiltzaile-izenaren berdina den, horrela bada, ezingo litzatekeelako aldaketa onartu. Informazio-bidalketa zuzena izan bada, datuak datu-basean gorde dagokion orrialdera berbideratuko da. *Komentatu behar den beste atal garrantzitsu bat, bista gehienetan errepikatzen den beste kodezati bat da: erabiltzaile-mota zein den jakin beharra dago, baimenak esleitzerako orduan, HTML orrialdeetan kudeatzen baita egungo erabiltzaileak baimena duen edo ez orrialdeko eragiketa batzuk egiteko edo ikusteko. Horregatik bidali beharra dago parametro bezala HTML orrietarako berbideraketetan erabiltzaile_mota atributuaren balioa. • Erabiltzailea Ezabatu: ’erabiltzaile_info.html’ fitxategi berdinean aurkitzen da aukera hau, eta egiten den frogapen bakarra da aztertzen ari den erabiltzailea eta sesioa irekita duen administratzaile-erabiltzailea ez direla berdinak. Horrela, erabiltzaile batek ezingo luke bere burua ezabatu sesioa irekita duela, arazoak ekiditeko eta segurtasuna handitzeko. 60 egiteko filtroan pazientea kontutan hartu behar den edo ez. Pazientea ez baldin bada existitzen, dagokien aldagaiei balio batzuk ematen zaizkie hori adierazteko. Jarraian informazioaren bidalketa zuzena izan den edo ez ikusten da, definitutako titulua hutsa bada ere ontzat emanik bilaketa. Behin informazioaren bidalketa zuzena dela jakinda, bi alderdi ditu kodeak: lehenengo alderdian begiratzen da ea erabiltzailea ’erabiltzaile arrunta’ edo ’Medicina’ motakoa den, horrela izanez gero, bakarrik erabiltzailearen zerbitzukoak diren entseguak agertuko direlako emaitzan. Bigarren alderdian, ordea, edozein zerbitzutako entseguak eskuratuko dira bilaketa-emaitzan. Gainera, alderdi bakoitzean, paziente konkretu bat definitu den edo ez bilaketa eremuetan begiratu behar da, emaitza lortzeko bilaketa-eskaeran kontutan hartzeko edo ez; azkenik, bloke hauetako bakoitzarekiko, definitutako data-eremuen araberako bilaketa guztia egiten dira, zein eremu bete diren bilaketan jakin beharra baitago bilaketa egiteko. 65 ’errezeta_ensaiotik.html’ fitxategia da errezetak sortzeko pantailaren kodea gordetzen duena. Kasu horretan, begiratzen da ea farmaziako den edo ez erabiltzailea, kasu horretan, ’Farmazia’ motakoa izanez gero, ezingo duelako errezetarik sortu. Beste edozein motatakoa denean, ordea, hainbat atal hartu behar dira kontutan: sortuta dagoen (errezeta ongi sortu delako mezua pantailaratzeko) edo ez dagoen (errezeta sortzeko beharrezko formularioa agertarazteko). Bigarren egoera horretan, bi formulario desberdin proposatu dira: bata errezetaren sorrera aurrera eramango duen estekari deia egiten diona, eta bestea, paziente berri bat erregistratzeko behar den estekari deitzen diona. Formularioak sortzearen zergatia, konfirmazio mezuak erabiltzeko behar den kodea errazagoa bihurtzen dela da, botoi sinpleak erabiliko balira baino. Erabiltzailea ’Farmazia’ motakoa balitzateke, baimenik ez duela adierazten duen mezu bat erakutsiko da pantailan. Hori kudeatzeko kodeari dagokionez, atal bat da garrantzitsua eta aipatu beharrekoa. Errezeta sortzeko formularioaren instantzia sortzen denean ondorengo lerroan, ensaioa_protokolo_zenb parametroa pasatu beharra dago, errezeta horri dagokion entseguaren protokolo zenbakiaren balioarekin: errezeta_form = ErrezetaBerriEnsaiotikFormularioa ( data=request .POST, ensaioa_protokolo_zenb=ensaioa_protokolo_zenb ) Horrela, ’forms.py’ fitxategian definituta dagoen formularioan balio hori jaso daiteke, eta errezetarako pazientea aukeratzeko eremuan bakarrik entsegu horretakoak diren pazienteak agertzea lortzen da, entseguaz kanpo dauden pazienteak hautatzea ezinezkoa eginik. Hori garrantzitsua da, ez bailitzateke hori kontrolatuko, edozein pazienteren gainean definitu ahalko bailitzateke errezeta, eta hori ez litzateke zuzena izango. 69 <br/><br/> <input class="btn␣btn−primary" type=button onclick=" konfirmazioa ( ’ errezeta_onarpena ’ ) " value=" Errezeta ␣Onartu␣ eta ␣ Dispentsatu ">&nbsp <button type="button" class="btn␣btn−info " onClick=" informazioa ( ’ Errezeta ␣onartuko␣da␣ eta ␣ dispentsazio ␣ bezala ␣␣␣ e r r e g is t r a tu k o ␣da . ␣Onartua␣ izateko ␣ derrigorrezkoa ␣da␣ gutxienez ␣␣␣medikamentu␣baten␣ unitate ␣bat␣ aukeratzea . ’ ) "> <span class=" glyphicon ␣ glyphicon−info −sign "></span> </button> </form> Errezeta onartzeko interfazearen kodea ’errezeta_info.html’ fitxategian aurkitzen da. HTML fitxategi hau errezeta baten informazioa erakusteaz arduratzen da, bai eta errezeta horren gainean egin daitezkeen aukerak pantailaratzeaz ere, erabiltzailearen baimenen arabera; orrialde hau kudeatzeko, beraz, hainbat alderdi izan dira kontutan. Hasteko, erabiltzailearen rol-a begiratu beharra dago, zein aukeren botoiak pantailaratu behar diren jakiteko. Gainera, ondo edo gaizki joan baldin bada errezetaren gaineko operazioren bat, atzera joateko estekak ere desberdinak dira. Horretaz gain, begiratu behar da baita ere sesioa irekita duen erabiltzailea errezetaren sortzailea den, horrela izanez gero, errezeta hori aldatzeko aukera baitu. Administratzailea baldin bada, edozein errezeta alda dezake, baina desberdintasuna da, administratzaileak errezetak onartu ditzakeela, beraz hori ere kodean kontutan hartu da. Ikusten denez, hainbat baldintzazko sententzia daude adierazita, aukera posible guztiak kontutan hartzeko, segurtasuna eta aukeren gaineko babesa sendoa izan dadin. Errezeta onartzearen atalari dagokionez, bai ’Farmazia’ motako erabiltzaileak bai Administratzaileak egin dezakete, eta horren alderdi bisuala kudeatzeko formulario bat egitea pentsatu da, ondorengo ezaugarriekin: formularioaren eremu bakoitzean, datu-basean aurretik gordeta egon den informazioa ezartzen da administratzailearen edo farmazeutikoaren kasuan, errezeta aldatzeko eta onartzeko baimena baitute; horretarako,errezetaren informazioa kargatzeaz arduratu den bistan lortu da informazioa eta parametro bezala bidali da, HTML orrialdean eskuragarri egon dadin. Horretaz gain, dispentsatu daitezkeen medikamentuen zerrenda egon beharra dago; medikamenturik egon ezean mezu bat adieraziko da medikamenturik ez dagoela esanez, eta kontrako kasuan, combobox batzuekin markatu daitezkeen medikamentuen zerrenda bat agertuko da, bai eta bakoitzaren unitateak aukeratzeko beharrezkoa den zenbakizko eremu bat, esleitu daitekeen balio minimoa 1 izanik, eta maximoa medikamentuaren unitate kopurua. 74 #Medikamentuak zerrendatuko dira altuera = 580 for med in medikamentuak : #Dagokion medikamentuaren dosia kalkulatuko da: dosia = PazienteDispentsazio . objects . get ( dispentsazioa=dispentsazioa_ident , medikamentua=med. get ( ’ medikamentua ’ ) ) . dosia c . drawString (120 , altuera , ’− ’ + med. get ( ’ medikamentua ’ ) + ’ Unidades : ’ + str ( dosia )) altuera = altuera − 30 #Falta den informazioa ezartzen da #kodea... #Azkenik koadro bat egiten da medikamentuen zerrendaren #onarpena jartzeko c . l i n e (30 , altuera ,580 , altuera ) c . l i n e (30 , altuerakuadro1 ,30 , altuera ) c . l i n e (580 , altuerakuadro1 ,580 , altuera ) c . showPage () c . save () #PDF-a gordetzeko return response Azkenik, PDF-ak bistaratzeko erabili den kodea azaltzea falta da. Horretarako, ez dago interfaze bisualaren erabilerarik. Dena egin da bistaren bitartez eta reportlab pakete gehigarriaren bitartez. Pakete horrek PDF-ak sortzea eta bistaratzea ahalbidetzen du, Python kodearen bitartez. Inplementazioaren eta, azken finean, erabilitako eta garatutako software-aren atalarekin bukatzeko, aplikazioa exekutatzeko garrantzitsuak izan diren azkeneko atalak komentatzea falta da. Proiektuaren ’/farmaciapp/’ direktorioaren barruan, ’migrations’ izeneko beste iderktorio bat dago. Bertan, datu-basearekin zerikusia duten entitate-erlazional desberdinen gainean aldaketak egiten diren bakoitzean, aplikazioa ’migratu’ beharra zegoen, hain justu datu-basean aldaketa horiek finkatu daitezen. Migrazio horien guztien ’log’ fitxategiak gordetzen dira direktorio horretan, aztertzeko zein aldaketa egin diren datu-basean. Horrek dakartzan alde ona da edozein momentutan aztertu daitezkeela egindako migrazioak, bai eta aldaketa horietakoren bat gaizki eginez gero, migrazio horiek ezabatzeko aukera ere badago, karpetako dagokion Python fitxategia ezabatuz. 9 Segurtasuna eta Legedia Datu klinikoak direnez gero, datuen babesa kontutan izan beharreko alor bat da, eta proiektuan zehar oso presenta izan da alderdi hori. Hasteko, esan beharra dago, LOPD (Ley Orgánica de Protección de Datos)-k dioena betetzeko arazorik ez dela egon, ez baitira Pazienteen datu-pertsonalak erakusten edo konpartitzen aplikazioaren 83 erabilieran. Eta ez bakarrik hori; erabiltzaileek, edozein rol eta baimen dituztela ere, ezingo dute erregistratutako pazienteen informazioa ikusi edo aztertu, eta soilik errezeta bat PDF formatuan inprimatzeko eskatzerakoan agertuko dira pazientearen izena eta abizena, errezetetan agertu beharreko informazioa delako. Horretaz gain, aplikazioan erregistratzen diren gainontzeko elementuen informazioa ez da konfidentziala, baina medikamentuen gaineko informazio sakona soilik Farmaziako departamentuko langileek edota adminitrsatzaileak aztertu ahalko dute. Segurtasunari dagokionez, erabiltzaile-izen eta pasahitzak hash-kode bihurturik gordetzen dira datubasean, sesio-irekiera maltzurren baten saiakerak ekiditeko, eta erabiltzen den hash-kodeketa metodoa bcrypt da, Rainbow Table deritzon erasoen kontra oso eraginkorra dena; blowfish enkriptazio-metodoa erabiltzen du gainera, eta adituek diotenez, orain arte ez da aurkitu teknika hau desenkriptatzeko metodo eraginkorrik. Horrenbestez, kodeketa segurua ziurtatzen da sesio-irekierako datuentzako. Aipatu bezala, aplikazioaren erabilerarako erabiltzaile desberdinen arabera baimen bereziak daude, funtzionalitate desberdinak erabiltzea ekidin edo ahalbidetzen dituztenak. Hau kontu handik tratatu den atal bat da, orrialde guztietan aztertzen baita zein den sesioa irekita duen erabiltzailea, eta zein rol daukan atzituta, aplikazioaren atal batzuetara sartzeko baimena eskaintzeko edo ez. 10 Egindako Frogak eta Test-ak Aplikazioaren inplementazioa bukatu ostean, bere funtzionamendu zuzena egiaztatzeko hainbat test egitea pentsatu zen, bai eta aplikazioaren gainean ezarri ziren beste helburuak bete zirela egiaztatzeko beste motatako froga batzuk egitea ere. Aplikazioa hiru modu desberdinetan frogatzea eta testeatzea pentsatu nuen, hala nola: datu-baseko entitateen instantzien sorrera zuzenerako, aplikazioan gehien erabiliko diren formulario garrantzitsuenen funtzionamendu zuzenerako, eta funtzionalitate nagusien (view edo bista nagusien) funtzionamendu zuzenerako hainbat test unitario egituratu; aplikazioaren erabilera eta aspektu bisualen gaineko hainbat galdetegi pasatu nituen aplikazioa inoren laguntzarik gabe probatu zuten hainbat erabiltzaileri; eta, azkenik, Alazne Bustinza, Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentuko arduradunari, benetako entsegu eta errezeta klinikoekin lan egitea ahalbidetzen dion sareko zerbitzari batetan jarri nuen aplikazioa, benetako erabileran ondo ibiliko litzatekeen aztertzeko, eta hobekuntzarik proposatu daitekeen aztertzeko. 10.1 Test unitarioak Django-k test unitarioak egiteko aukera bat eskaintzen du, ’tests.py’ fitxategi baten bitartez. Fitxategi honetan, kodearen gaineko froga unitarioak egiten dira, izan beharko lukeen bezalako funtzionamendua duela ziurtatzeko helburuarekin. Bi bloke nagusitan banatu dut test-fitxategia. Lehenengo blokean, models.py fitxategian (datu-basean gordeko diren entitateak eta haien arteko erlazioak definituta dauden fitxategian) dauden entitateen instantziak ondo sortzen direla konprobatu dut, kasu kritikoak kontutan hartuz. Eta bigarren blokean, aplikazioaren kodean instantziak sortzeko erabiltzen diren formularioak ondo dabiltzala egiaztatu dut, eta bete beharrezko eremuak bete behar direla konprobatzera jo dut. Horrela, aplikazioaren funtzionamenduaren elementu nagusienak frogatuta gelditu dira. 84 10.2 Galdetegiak Galdetegi bat egitea ere proposatu nuen, aplikazioaren lehenengo bertsio funtzionala bukatu nuenean. Honen erabakia argia zen: hasiera batetan jasotako betekizunen gainean adostu ziren helburuak, bai erabilpenaren eta bai aspektu bisual intuitiboen gainekoak, betetzen ziren edo ez jakiteko. Horretarako, aplikazioa adin desberdinetako eta sexu desberdinetako hainbat pertsonari eskaini nien, gero, galdera itxi zein irekiko galdetegi bat betetzea proposatuz. Galdetegia bete zuten erabiltzaile horien artean Alazne Bustinza zegoen, azken finean, bere iritzia baita gehien inportatzen duena. Erabilitako galdetegiaren txantiloia ondorengoa da: Ebaluazioaren Azalpena. Ondorengo dokumentuaren bitartez azkeneko prototipo digitalaren gaineko ikuspegia zein den jakitea lortu nahi da. Erabiltasunaren eta interfazearen itxuraren gaineko galdera itxi sorta bat egingo da, erantzun ponderatu batzuk jasotzeko, eta galdera ireki gutxi batzuk ere egingo dira erabiltzaile potentzialaren iritzi zabalago eta zehatzago bat eskuratzeko. Bukatzeko, aplikazioaren puntu sendo eta ahulak aipatzea eskatuko da. Edozein hobekuntza proposatzeko edo aipamen berezi egiteko aukera ere egongo da. Galdera itxiak. Hainbat irizpide desberdin ebaluatzea proposatzen da, eta horretarako ondorengo puntuazio-mailen artean dagoen nota bat jarri beharko da: 1: Oso gaizki; 2: Gaizki; 3: Nahiko ondo; 4: Oso ondo; 5: Bikain. Erabilpena ebaluatzeko irizpideak Nota Aplikazioko pantailen arteko nabigazioa intuitiboa da eta erraz ulertzen da. Aplikazioko botoi, menu eta beste elementuetan erabilitako testua egokia eta lagungarria da. Erabiltzaileak badaki edozein momentutan aplikazioko zein nabigazio-ataletan dagoen. Menu desberdinetatik nola irten eta sartu jakitea erraza da. Aplikazioko eragiketak egiteko prozesua erraz ulertzen da. Ezkerreko menu bertikala lagungarria da nabigazioan zehar. Fitxategiak PDF-an ateratzeko aukera egokia eta gustukoa da. Konfirmazio-mezuak ("Ziur al zaude...? Bai/Ez") nabigazioko puntu egokietan agertzen dira. Interfaze bisuala ebaluatzeko irizpideak Nota Aplikazioaren pantailetan ez dago gehiegizko elementurik. Erabilitako koloreak eta formak egokiak dira eta ez dute begietara molestatzen. Erabilitako letra mota eta tamaina egokiak dira Argi ikusten da zein aukera diren interakzioa eskaintzen dutenak eta zeintzuk ez. Ensaio, medikamentu edo errezeten informazioa adierazteko modua egokia da. Galdera Irekiak. Jarraian hainbat galdera ireki proposatuko dira erabiltzaileak nahi duen zabaltasunez erantzun ditzan. 88 • Erabilera eta Itxuraren Gaineko Galderak. – Nabigazioa egokia dela uste duzu? Zer nolako zailtasunak/erraztasunak izan dituzu aplikazioa erabiltzerako orduan? – Aplikazioan erabilitako botoi, testu, konfirmazio-mezu eta gainontzeko elementuak egokiak direla uste duzu? Aspergarria edo erakargarria iruditzen zaizu? • Aplikazioaren Hobekuntzarako Proposamenak. – Alde Baikorrak. Aplikazioari dagokionez aipatu zeintzuk diren gehien gustatu zaizkizun atalak. – Alde Ezkorrak. Aplikazioari dagokionez aipatu zeintzuk diren gutxien gustatu zaizkizun atalak. Jaso diren emaitzen artean, ondorengo aipamenak izan dira interesgarrienak edo atentzioa gehien deitu dutenak: • "Hizkuntza aldatzeko aukera egon beharko litzateke, erabiltzaile askok gaztelera bakarrik baitakite, baina beste hainbatek euskara nahiago baitute. Ingelesa sartzea interesgarria izango litzateke, baina ez da beharrezkotzat jotzen." 89 • "Oso egokia da zenbat errezeta dauden ’pendiente’ egoeran ikusi ahal izatea ezkerreko menuan momentu guztietan, horrela, errezetaren bat onartu behar bada, jarraian jakiten delako onartzeko listan gehitu dela." • "Ekintza konkretu batzuek egiterakoan, mezu bat agertzea komeniko zen adierazteko ekintza hori egin nahi den edo ez, batez ere atzera bueltatzeko aukerarik ez duten horietan." • "Oso erabilgarria da administratzaileak erabiltzaileak kudeatu ahal izatea. Modu eroso batetan sortu eta moldatzen dira erabiltzaileak, eta segurtasuna handitzen da bakarrik administratzaileak egin dezakeelako." Ikusten den bezala erabiltzaile desberdinek betetako galdetegien emaitza hauetan, aipatu diren hobekuntza-proposamenak kontutan izan ditut, eta, adibidez, konfirmazio-mezuak gehitzeko aukera inplementatzea lortu dut, baina hizkuntzarena, momentuz, epe luzeago batetarako helburu bezala jo dut. Bestalde, agerian dago egindako lana gustukoa izan dela, aplikazioak izan behar zituen funtzionalitateak komentatu zirenean aipatu ez ziren balio-erantsiko aukerak gehitu baitira; adibidez, zenbat errezeta dauden pendiente adierazten duen etengabeko ikonoa, eta erabiltzaileak kudeatzeko funtzionalitatea. Jarraian, galdetegiak bete eta gero lortu diren bataz-besteko puntuak adierazten dira, ’erabilpena’ eta ’interfaze bisuala’ alorrentzako: Erabilpenaren atala: 4.75/5 Interfaze bisualaren atala: 4.34/5 Emaitza oso onak direla ikusi da, batez ere erabilpenaren atalari dagokionez. Izan ere, erabilera erraz eta intuitibo bat izatea lortu nahi izan da, eta horregatik eman zaio garrantzi gehiago atal horri interfazearen diseinuari baino, nahiz eta interfazea zaintzen ere saiatu naizen, intuitiboa izateko garrantzi handia daukalako, baita ere. Galdetegi guztien emaitzak dauden esteka: http://ttiki.com/341177 10.3 Benetako kasuen erabileraren frogapena Hau aurrera eramateko, behin galdetegia pasatu zela eta proposatutako hobekuntzak edo arazoak konpondu zirela lehenengo bertsio funtzionalean, sareko zerbitzari batetan jartzea erabaki nuen aplikazioa, Alazne Bustinzak eguneroko lanean dauzkan eginkizunetan erabiltzeko eta frogak egiteko. Abuztuan zehar frogatu da hau, lan-karga gutxien izan duen hilabetea izan delako, eta astebeteko frogak egin eta gero, azkenengo feedback edo iritzia eman zidan aplikazioaren gaineko azken ukituak egiteko. Froga hau oso garrantzitsua eta baliozkoa izan da, eta agerian geratu da aplikazioaren garapenean zehar egindako bilerak eta batzarrak ere bere pisua eta balioa izan dutela, oso gauza gutxi aldatzeko proposamenak egon direlako; adibidez: entsegu baten titulua luzea izan daitekeenez, idatzi daitezkeen karaktere kopurua handitzea; edo entsegu baten ’lotea’ esparruak edozein karaktere izan ditzakeela, eta ez zenbakiak bakarrik, hasieran planteatu zen bezala. Laburbiltzeko, egindako froga desberdinek amaierako helburua lortzen lagundu dute. Alde batetik, aplikazioaren funtzionamenduan kode-errorerik ez egotea ziurtatu da test unitarioen bitartez, kasurik kritikoenak modeloko entitateen instantzien sorrera eta ezabaketa delarik, bai eta formularioak betetzeko eta bidaltzeko irizpideak zuzenak direla; bizpahiru funtzio nagusi (bilaketak eta errezeten onarpenak, adibidez) ere arazorik eta errorerik ematen ez dutela konprobatu da. 90 Atal hori ondo zegoela konprobatu zenean, hainbat erabiltzaileri aplikazioa probatzeko aukera emateak eta haien proposamen subjektiboak jasotzeak, aplikazioaren aparientzia (koloreak, botoiak, ikonoak eta irudiak, eta abar) eta erabilterreaztasunari (nabigazioa, batez ere) dagokionez zeintzuk gauza aldatu edo hobetu zintezkeen ezagutzea ekarri zuen. Eta ez hori bakarrik, zein elementu gehitzea izango litzatekeen interesgarria eta zein kentzea ere; adibidez: erabiltzaileak kudeatzeko menuan, hasiera batetan, ez zegoen bilaketak egiteko aukerarik, eta horren falta sumatu zuten erabiltzaileak; edo bilaketa batetan emaitzarik aurkitzen ez bada mezu baten bidez jakinaraztea. Bukatzeko, proposamen guztiak kontutan hartu eta gero egindako aldaketekin, berriz ere Alazne Bustinzari lan-giro erreal batetan probatzeko aukera eskaintzeak aste beteko epe labur-ertain batetan erakutsi zuen (bigarren mailako helburuak kontutan hartu gabe) haiek bilatzen zuten aplikazioa egitea lortu zela, eta ospitalean software hau ezartzeko lehenengo pausu handia emanda zegoela. 11 Planifikatutakoa vs Errealitatea Hasiera batetan planifikatutakoaren eta azkenean lortutakoaren arteko aldeak ez dira nabariak izan inplementazioaren aldetik, baina bai proiektua planifikatu zen momentuarekin alderatuz. Ospitalean ezartzearen helburua eta horren gaineko itxaropenak bertan behera geratzen joan dira proiektuaren garapenean zehar, ospitaleko Informatikako departamentutik jarri diguten oztopoak direla medio. Gainera, kode-barra irakurgailu bat erabiltzearen helburua ere ezin izan da bete, denbora epeak ez digutelako teknologia hori aztertzen utzi, proiektuan sartzeko aukera izateko beste; eta nahiz eta hori horrela izatea espero zen, denbora aldetik ez nuen espero hainbeste luzatzea garapena. Izan ere, nahiz eta kontsultak egiterako orduan, aplikazioan gordeko zen informazio-elementuen arteko loturak zailak izango zirela buruan neukan, azkenean, batzar batzuetan gertatu izan den bezala, egindakoaren gainean argibideak egin dira, eta hori zuzentzen edo moldatzen joanak, lotura horiek konpondu edo sakontzea eragin du, zaila izatea espero zen lana, pixkat konplexuagoa bihurtuz. Ez nuen espero, beraz, aplikazioa lantzeko beharreko kontzeptuak erlazionatzeko hain zailak izango zirenik; hau da, entsegu, medikamentu edo pazienten artean egon behar ziren erlazioak ezartzea hain zaila izango zenik. Beraz, ondorioz, esan beharra daukat, hasieran egitea espero nuen aplikazioa (bigarren mailako helburuak alde batera utzita) egitea lortu dudala, baina eskaintzea espero nuen denbora baino gehiago eskainita, batzar askotan kontzeptu batzuen ulermena sendotzeak eta argitzeak, kodean aldaketak egitean eragin duelako, hasieratik kontzeptu horiek ezaugarri guztiekin ez sakontzearen ondorioz. Jarraian, hasiera batetan egindako plangintzaren eta errealitatean egindakoaren arteko aldea adierazten duen taula ageri da: 91 Planifikatutakoaren eta errealitatean lan egindako orduen alde nagusienak analisiko atalean, teknologien ikaskuntzan eta inplementazioko atalean eman dira. Analisiko atalean hasiera batetan pentsatutako ordu kopurua labur gelditu izanaren arrazoia da aplikazioaren prototipo desberdinak egiten joan ahala, bai Erabilpen Kasuen diagraman eta bai Domeinu-ereduaren diagraman aldaketak egin direla; hori gertatu da aplikazioan funtzionalitateen aldakuntzak egiten joan direlako, edo baita ere funtzionalitateak ezabatzen joan direlako (adibidez, hasiera batetan, erabiltzaileak bere kabuz erregistratu zitezkeen aplikazioan, baina azkenean adostu zen bakarrik administratzaileak erregistratzea nahi zituen horiek); eta baita ere, aldaketa horiek aurrera eramateko datu-basean eta modeloan aldaketak egin behar izan direlako. Inplementazioan eskainiko ziren orduei dagokien desbiderapena espero zen, hasiera batetik. Izan ere, teknologiak ikasterako orduan, Django-k nola lan egiten zuen ondo menperatu beharra zegoenez, eta azkenean, espero baino alor gehiago kontutan hartu behar zirenez, ikasketarako estimatutako denbora baino gehiago dedikatzea gertatu zen. Web-aplikazioaren garapenean, berriz, bilera desberdinetara joaterakoan aurretik eginda zegoena zuzendu, moldatu eta hobetzeko teknika egitea aukeratu nuenez, espero izandakoa baino denbora gehiago eskaini zitzaion. Izan ere, akatsen zuzenketarako egin beharreko ikasketak eta ikerkuntzak ian ziren ordu horien gehikuntza suposatu zituztenak. Azkenean, ikusten da nahiz eta planifikatutako eta benetan landutako ordu horien arteko diferentzia nabaria den, aplikazioa lantzeko beharrezkoak diren oinarri sendoen gaineko plangintza fidela izan dela, eta desbiderapen horiek bakarrik ikasketa-maila gehigarri bat suposatu zuten eginkizunetan gertatu zirela. 12 Etorkizunerako lana Proiektu hau bukatu ostean aplikazioa garatzeko motibazioa piztu ninduen helburua edo ideia ez dela oraindik bete ikusi dut: Gurutzetako ospitalean aplikazioa ezartzea, Farmaziako departamentuko eguneroko lanean erabiltzeko. Hori dela eta, etorkizun baterako zein helburu potentzial dauden azaltzea gustatuko litzaidake, hasiera batetan pentsatu zena aurrera eraman ahal izateko. Lehenik eta behin, esan behar da Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentutik ados daudela garatutako softwarearekin, haien eguneroko lanerako diseinatutako aplikazio batek izan behar dituen betekizun guztiak eta gehiago dauzkalako. Baina egia da hainbat aukera landu barik geratu direla, lan-karga eta denbora arazoak izan direla medio. Horregatik, etorkizun batetan, aplikazio hau barra-kode irakurgailu batekin bateratzea izango litzateke egokiena. Horren arrazoia da medikamentuen erregistroa eta medikamentu horiek paziente bati dispentsatzeko prozesua azkarra izatea garrantzitsua dela. Aplikazio honekin, datuak eskuz sartu behar dira medikamentu bat erregistratzerakoan, eta dispentsatzerakoan medikamentuak aukeratu behar dira. Aldiz, barra-kodeak ezartzerakoan informazioa nola esleitzen den eta nola irakurtzen den ikasiz gero, prozesua azkartzea lortu zitekeen. Hain justu, hori aztertzea izango litzateke etorkizuneko betebehar bat. Egin beharreko beste gauza bat da ospitaleko Informatikako departamentuarekin bildu eta eginda dagoen proiektua erakutsi, landu diren teknologiak, barneratu diren ideiak eta erabilitako herramintak zeintzuk izan diren azaltzeko. Eta behin hori eginda, ospitalean ezartzeko beharrezkoak diren eginkizunak, gehikuntzak edo aldaketak zeintzuk diren adostu. Horrela, hasiera batetan pentsatu zen helburu nagusia betetzea lortu zitekeen. Beraz, nahiz eta aplikazioa eginda dagoen, barra-kode irakurgailuen teknologia aztertzea eta bateratzea izango litzateke betekizun nagusi bat, bai eta ospitaleko Informatikako sailarekin komentatzea 93 zer nolako moldaketak egin behar diren aplikazioa ezarri ahal izateko. 13 Ondorioak Proiektua egin ondoren hainbat dira ikasi ditudan gauzak eta atera ditzakedan ondorioak. Lehenik eta behin, aurretik banekien ere, mota eta dimentsio honetako proiektu bat garatzen aritzean, aldez aurretik egindako planifikazio eta organizazioaren garrantzia nabarmendu nahiko nuke. Bezeroak aplikazioak izateko nahi dituen betekizunen bilketa egiteak eta maila desberdinetako helburuak finkatzeak egin beharreko aplikazioak izango zuen lan-karga eta lortu zintezkeen limiteak zeintuk ziren hobeto definitzen lagundu izan dute. Horretaz gain, aldez aurretik egindako Erabilpen Kasuen Diagramak eta Domeinu-ereduaren Diagaramak, inolako software-aren aukeraketarik egin ez zela ere, aplikazioak izango zituen funtzionalitateen, erabiltzaile moten eta eredu erlazionalaren ideia sendo eta konkretua izaten lagundu dute. Beste alde batetik, bai paperezko prototipoak zein prototipo digitalak izan duten garrantzia, diagramak egin eta gero, nabarmena izan da. Definitutako funtzionalitateak eta jasotako betekizunen listak zer nolako pantailak egongo ziren eta haien arteko nabigazioa nolakoa izango zer errazago eta argiago ikustera eraman dute, aplikazioaren lehen ideia orokor bat eduktzera eramanez. Eta diagrametan aldaketak egon direla eta prototipo digitalak erakusten duen interfazearen eta aplikazioaren interfazearen artean aldea dagoela argi badago ere, esan beharra dago helburua ez zela hasierako planteamenduan definitu zen emaitza berbera lortzea, bukaerako emaitza helburuak betetzeko gai den aplikazio bat egiteko behar bezalako laguntza eskaintzea baino. Horrenbestez, inplementazioarekin hasi aurreko lan hori guztia egiteko dedikatutako ordu kopurua ez dela alperrikakoa izan esan beharra dago, asko lagundu baitit amaierako helburua lortzen. Beste alde batetik, proiektu hau garatzen joan naizen heinean egindako batzar guztien ondorioz ikusi dut benetan bezeroa asetzeko premia ez dela hain erraza. Izan ere, astero Gurutzetako ospitalean Alazne Bustinzarekin egiten nituen batzarrak aplikazioaren gaineko hainbat kontzeptu argitzeko eta beste hainbat kontzeptu berriren jakinaren gainean jartzeko balio izan dute. Horregatik, proiektuaren inplementazioaren garapenaren planifikazioa egitea oso garrantzitsua izan da, aplikazioak eskaini behar zituen funtzionalitate desberdinak indibidualki osotzen joatea saiatu bainaiz, astero izaten nuen batzarrean komentatzeko bezeroaren erosotasuna lanarekiko. Metodologia hori izan da, hain justu, lan ordenatu eta eroso bat egiten utzi nauena; eta nahiz eta azkeneko asteetan, aplikazioa bukatutzat emanda zegoela eta aplikazioaren erabileraren frogapenak egiten ari zirela, aldaketa edo zuzenketak proposatu diren, esan beharra dago ez direla nabarmenak izan, eta horiek konpontzea erraza izan dela (adibidez, erabiltzaileak bete beharreko eremu batek idazteko baimentzen zuen karaktereen luzeera moldatzea). Lanaren garapenean egon diren arazo edo oztopoei dagokienez, nabarmenena eta helburuen gainean eraginik handiena izan duena, Gurutzetako ospitaleko Informatikako departamentuaren partetik izandako kontsiderazio falta izan da. Izan ere, proiektuaren inplementazioarekin hasi aurretik ospitaleko Informatikako sailarekin kontaktuan jartzeko ahaleginak ez zuten erantzunik izan, eta horrenestez eta proiektuaren luzapena ez handiagotzeko asmoarekin, departamentuko arduadunen emaitza jaso gabeko erabakiak hartu behar izan genituen, aplikazioaren garapenerako software-teknologien aukeraketari dagokienez. 94 Esan beharra dago bilera bat egon zela Rubén García Fernández, Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentuko informatikari arduradunarekin, baina bakarrik gure proiektuaren ideiaren azalpena jasoteko eta gure helburuak jakiteko izan zen, eta ez zigun inolako argibide teknikorik eskaini proiektuaren garapenari zegokienez. Horrenbestez, bere departamentuko zuzendariarekin kontaktuan jartzeko ahalegina egingo zuela adierazi zigun, guk eskatutako informazioa lortzeko helburuarekin. Baina gure proiektuaren gaineko ezjakintasuna dela medio, batzarra ez zen ekainera arte egin, proiektuaren inplementazioa, jada, aurreratuta zegoenean. Gurutzetako ospitalean erabiltzen diren teknologien konfidentzialtasuna ezin zutela jakitera eman argudiatuz, ez genuen nahi izandako informazioa lortu, baina behintzat argibide batzuk bai jarri ziren mahai gainean: alde batetik, ospitalean erabltzen ziren teknologiak ezin baziren jakitera eman ere, gure proiekturako erabili beharreko softwarea ahalik eta irekiena izan behar zela eta ez zuela inolako kanpoko enpresekin loturarik izan behar; eta beste alde batetik, ospitalean software hori ezartzeko helburua ez zela ziurra, haien ezagutzaren gainean ez zegoen proiektu bat zelako eta guk egindako lanari buruzko memoria bat nahi zutelako aplikazioaren ezartzeko aukerak baloratzeko. Oztopo horiek izan ziren, batez ere, web-aplikazioaren ezarpenaren helburua epe luzeago baterako planteatzea eragin zutenak. Erabilitako softwareari dagokionez, esan beharra daukat aurretik ezagutzen ez nituen hainbat tresna erabiltzen ikasteak asko aberastu nauela, eta etorkizunari begira hainbat ate zabaldu nituela. Python programazio lengoaia ikasteko hainbat tutorial egin izanak proiektua lantzen hasi aurretik, eta Django- k nola egiten duen lan ikasteak eta ulertzeak denbora eraman badit ere, asko eskertu dut denbora aurrera joan ahala. Egia izan bada ere beste teknologia ezagunago batzuk erabili ahal nituela proiektua garatzeko, egia da baita ez nindutela egin dudan aukeraketa egin izanak ekarri didan ezagutza eta esperientzia ekarriko. Lan-ingurune desberdinak ezagutzea, teknologia berriak erabiltzen ikastea eta ordutegiak eta helburuak finkatzen ikastea asko eskertu dut, epe luzera. Gainera, gaur egungo merkatua aztertzera ere eraman nau, Python lengoaiaren erabilera gero eta hedatuagoa dagoela ikustera eramanik, eta webaplikazioak egiteko tresna oso egokia dela Django irakatsirik. Horrenbestez, eta bukatzeko, esan beharra daukat asko ikasi dudala proiektu honekin. Ez bakarrik, erabilitako teknologiei daokioenez, baizik eta lan-munuan benetako erabilera izan dezakeen proiektu bat garatzearen garrantziari, bezeroaren betekizunak asetzeko ahaleginak egiteari, planifikazio egoki bat egiteari, eta, batez ere, gertatzen diren zailtasunei aurre egin behar izateari dagokionez. Graduan zehar barneratutako ezagutzak praktikan jartzea lortu dut, eta horien bidez Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentuan, nik garatutako softwarearen gaineko konformitate eta adostasun bat lortzea ere. Etorkizunari begira asko erakutsi didan proiektu bat izan da, ospitalean ezartzeko eta eguneroko bizitzan erabiltzeko aukera daukan software bat garatu dudala kontutan izanik. 95 14 Eskerrak Ematea Proiektu honen eboluzioan zehar behar bezalako garrantzia izan duten pertsona batzuk aipatzea gustatuko litzaidake, haiek gabe, lan hau aurrera eramatea ez baitzen posible izango, gertatu den bezala. Lehenik eta behin, nire eskerrak Juanan Pereirari, bera izan baita lan hau zuzentzen lagundu nauen pertsona nagusia, bai eta, errespetuz eta prestutasunez, hobekuntzak proposatu, akatsak zuzentzeko argibideak bilatzen lagundu eta epe luzean eskertu dudan jarraitasun batekin lan egiten lagundu nauena. Berari zor diot, baita ere, teknologia berriekin lan egitera bultzatu izana. Hasiera batetan ezagutzen ez nituen teknologiekin lanean hastea interesgarria iruditu zitzaidan, baina esan beharra daukat ez zela erraza izan graduan zehar sakondu ez dugun lengoaia eta teknologiekin lanean dihardutea. Ikasketakarga handitu da, bai, baina Juanan izan da, nigan, teknologia horien erabileran trebatzera motibatu nauen pertsona, eta hori, gaur, asko eskertzen dut. Larraitz Zubeldiari eta Maider Azanzari ere aipamen bereziak zor nahi dizkiet. Larraitzek euskararen arloari dagokionez, artikulu zientifiko-teknikoak idazteko beharrezko oinarriak ezagutzen lagundu eta irakatsi didalako, proiektuaren memoria egiterako orduan hain garrantzitsuak izan diren kontzeptuak barneratzen lagunduz. Eta Maiderri, Gradu Bukaerako Lanari dagozkien kontutan izan beharreko elementuak zein diren eta nola landu behar diren ezagutzen lagundu didalako. Jarraitzeko, ez nintzateke justua izango ez banitu graduan zehar izan ditudan maisu guztiak aipatuko, guztietatik ikasi baitut zerbait; eta ez bakarrik komunikazio-teknologien edota programaziolengoaien inguruko kontzeptu berriei buruz, lan-metodologia, bikaintasunaren bilaketa eta etengabeko hobekuntzaren gaineko ezagutzari buruz ere haiek irakatsi baitizkidate kontzepturik garrantzitsuenak. Nire ikaskideak ere aipatu nahiko nituzke, alor eta momentu askotan, maisuak irakatsi ezin duten kontzeptuak ezagutzen lagundu didatelako: adiskidetasuna, talde-lana eta hainbat pertsonako proiektu bat aurrera eramateko beharrezkoa den lan-metodologia baten ikasketa, besteak beste. Eta beharbada garrantzi gehien ematen diodan aspektua: nik berezkoa dudan etengabeko bikaintasunaren bilaketa horren kontzientzia izaten laguntzea, ez baita beti komenigarria gorputzarentzat lan batetan perfekzioa lortzen saiatzea, baina bai helburu batzuk finkatzea eta horien bila joaten trebatzea. Diferentzia hori bereizten lagundu didatelako. Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentuko kide guztiei ere esker bereziak zor dizkiet. Oso harrera bikaina eman didate ospitalera joan naizen bakoitzean, departamentuan lan egiten den metodologiari buruzko eskatzen nituen datu guztiak erraztuz. Oso gustora egon naiz lanean haiekin; eta batez ere, eskerrik asko entsegu eta errezeta klinikoen arduradunari, Alazne Bustinzari, telefonoz, email-ez zein pertsonalki lagundu bainau, benetako entsegu eta errezeten gaineko informazioa eskainiz eta bere eguneroko laneko proba kasu errealak egiteko denbora ateraz. Eskerrik asko nire lana erosoagoa izatea laguntzeagatik. Eta bukatzeko, nire ingurugiro hurbilean izan ditudan horiei; nire bikotekideari; gurasoei eta anaiari; betiko lagunei; guzti horiei eta aurretik aipatutakoei, eskerrik asko bere laguntza eta irakaskuntzagatik, beti pertsona ekina eta ikastuna izan banaiz ere, limiteak zeintzuk diren ikusten eta aukerak eta posibilitateak hobeto baloratzen erakutsi didatelako. 96
addi-f32c39877e87
https://addi.ehu.es/handle/10810/16222
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2015-11-27
science
Llano Hernaiz, Joseba Koldo
eu
Iman iraunkorreko fluxu axialeko sorgailu baten diseinu, kalkulu eta eraikuntza
Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. LABURPENA 1 PROIEKTUAREN HELBURUA Lan hau, e-Betez izeneko egitasmo zabalago baten parte da, eta konkretuki e-Betez eolikoa. Egitasmo horrek, dispositibo elektroniko txikiak kargatzeko sistema eoliko baten atal guztiak diseinatzea eta eraikitzea du helburu nagusia: haize turbina, sorgailu elektrikoa, artezketa-erregulazio sistema, eta energiaren fluxua bistaratzeko sistema. Lan honen helburu nagusia, aurreko egitasmoaren barruan kokatuta, haizearen energia erabiliz dispositibo elektroniko txikiak kargatzeko potentzia baxuko sorgailu elektriko baten diseinu, kalkulu eta eraikitzea da. Hasierako beharretatik abiatuta, eta proiektua kokatuta egongo den tokiko haizearen abiadura eta turbinaren dimentsio zehatzak kontuan hartuz, sorgailu elektrikoa eraikitzeko posibilitate ezberdinak ikertu eta aukerarik egokiena hautatzea. Sistemaren diseinua haize abiadura txikian elektrizitatea sortzeko ahalmena duen sorgailura bideratuko da, era horretan transmisio mekanikoa ekidinez. Aurrekoaren ondoren, diseinuan egindako kalkuluetatik abiatuta, prototipo funtzionala eraikiko da: eraikitzeko irtenbide desberdinak aztertu, material egokienak aukeratuz eta prozesu konstruktibo egokiena jorratuz. Bukatzeko, laborategian saiakuntza probak egingo ditugu teorian lortutako datuak eta errealitateko datuen arteko kontrastea egin ahal izateko. Lanaren jarduera, ikerkuntza-eraikuntza binomioan kokatuta egongo da. Prozesu teknologikoaren fase desberdinei jarraituz, hasierako arazoaren planteamendutik abiatzen da, ondoren informazio iturri ezberdinak erabiliz ikerkuntza lana burutu. Jarraian, balizko irtenbide guztiak aztertu ondoren, bat hautatu eta honen diseinua egin. Bukatzeko prototipoa eraiki eta honen ebaluazioa eginez ondorioak atera. Beste helburu espezifiko batzuk ere baditu lan honek:  Energia eredua eta energia elektrikoaren ekoizpenaren inguruko ikerketa lana egitea, potentzia baxuko sistemetan zentratuz batez ere (mikroeolikoa).  Open Source filosofiaren barruan lan egitea: ezagutza irekia elkarkidetzan.  Sorgailu elektrikoen eraikuntzan ikertu, dauden aukera ezberdinak aztertuz.  Une honetan aerosorgailuen eraikuntzan DIY filosofiaren barruan dauden aukerak aztertu, teknologia maila baxuko irtenbideei erreparatuz.  Energia berriztagarrien aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazio lana egitea, energia elektrikoa sortzea teknologikoki sinplea izatearen ideia zabalduz eta elektrizitatea sortzea guztion eskura egon daitekeela, eskala txikiko auto-produkzioaren ideia zabalduz.  Proiektuari izaera pedagogiko (didaktikoa) ematea, geletan energia eolikoaren ikasketetan erabili ahal izateko. 2 PROIEKTUAREN IRISMENA Hasiera batetik, lan honen izaera iman iraunkorreko aerosorgailuaren ikerketa eta azterketa teoriko zein praktikoa egitea izan da, bukaeran prototipoa eraikiz. Beraz, ez da bilatu ohiko aerosorgailu komertzial baten diseinuaren proiektu osoa egitea. Honegatik hain zuzen ere, dokumentu honek, egindako lanaren proiektuaren txosten teknikoa izateko borondatea duen arren, ez du betetzen ohiko proiektu teknikoen araudi osoa, txostenaren formatuari dagokionean batez ere. Bilboko IITUE 2015/09/04 1 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. LABURPENA Lan honetan ez dira jorratuko indar-pareen kalkulu edo analisi mekanikorik. Zati hori, e-Betez eolikoa taldeko beste partaide batzuk egingo dute. Sorgailuaren erregulazio sistema ere ez da ikertuko lan honetan. 3 PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA Proiektu honek fase desberdinak ditu:  Energia eolikoaren inguruko ikerketa burutu: hasieran haizearen propietateak zeintzuk diren aztertu eta haizearen potentziala kalkulatzeko formulak zehaztu dira. Ondoren, proiektuaren kokapenaren araberako haize baldintzak aztertu dira, honetarako dauden datu meteorologikoak baloratu dira eta haizearen potentzialaren aurreikuspen bat egin da, bere konexio abiadura eta abiadura nominala zehaztuz.  Turbinaren dimentsioen aurreikuspena: beharrezko potentzia elektrikoaren arabera, eta haizeak daraman energia jakinda, Savonius turbinaren dimentsioen aurreikuspen bat egin da.  Dispositibo elektroniko txikiak kargatzeko sistemek dituzten beharrak aztertu dira, eta sistemaren potentzia baterako diseinatu da  Sorgailu elektrikoen inguruko ikerketa egin da ondoren, energia elektrikoa sortzeko dauden aukera ezberdinak aztertu dira. Azkenik, hartutako irtenbidea iman iraunkorreko sorgailua egitea izan da, eta honen justifikazioa azaldu da.  Iman iraunkorreko sorgailuen osagai elektriko eta magnetikoak aztertu dira, eta ondoren, parametro guztien kalkuluak egin: abiadura nominala, polo kopurua, maiztasuna, harila kopurua eta dimentsioak, iman kopurua eta dimentsioak, hari eroalea, tentsio eta intentsitate kalkuluak.  Jarraian, pieza ezberdinak diseinatu eta eraiki egin dira, kalkuluetan lortutako dimentsioen arabera.  Bukatzeko, prototipoaren eraikuntza eta muntaia egin da. Prototipoa eraikita, zenbait doiketa egin ondoren, laborategiko saiakuntzak eta kalkulu teorikoekin konparaketa egin da.  Bukatzeko, aurrera eramandako prozesu guzti honen ondorioak eta aurrera begirako lan ildoak landu dira. 4 HAIZEAREN EZAUGARRIAK 4.1 HAIZEAREN POTENTZIALA Haizearen potentzia eskuragarria, harrigarria badirudi ere, froga daiteke Cp (potentzia-koefizientea)-k ezin duela 0,59 balioa gainditu. Beste hitz batzuetan, gehienez haize-energiaren % 59 beregana dezake, energia mekaniko moduan, turbina ideal batek. Goi muga horri Betz-en muga deritzo. Haize-sorgailu batek haize-energiatik lor dezakeen energia zinetikoa mugatuta dago. Izan ere, haizea, haize-sorgailua zeharkatu ondoren, ezin daiteke zero abiadurarekin atera eta, aldentzean, hurbiltzean zuen energiaren parte bat berekin darama. Albert Betz zientzialari Bilboko IITUE 2015/09/04 2 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. LABURPENA Honek zera adierazten du besoetako periferiak duen abiadura TSR aldiz handiagoa dela haizearen abiadurarekin konparatuta. Turbina desberdinen Cp et TSR parametroak konparatzen baditugu, aerosorgailuen eraginkortasuna taula batean aztertu dezakegu. 5 SORGAILU ELEKTRIKOA Sorgailua makina elektriko birakaria da, eta bi osagai nagusi ditu: zirkuitu magnetikoa eta zirkuitu elektrikoa. Haren funtzionamenduaren funtsa indukzio elektromagnetikoa da: eroale batek eremu magnetiko bat zeharkatzen duenean edo eroalearen inguruko fluxu magnetikoaren intentsitatea aldatzen denean, eroalean indar elektroeragile bat induzitzen da, hau da, eroalearen muturren artean potentzial-diferentzia bat agertzen da. Sorgailuan ekoizten den energia elektrikoa kanpoko zirkuitu batera ateratzen da, zuzenean erabili edo metatu ahal izateko. 5.1 Iman iraunkorreko sorgailua (PMG) Iman iraunkorreko sorgailua, sorgailu sinkrono bat da , normalean errotorean dagoen kitzikapen harilkatuaren ordez, iman iraunkorren sistema jartzen da, honek kitzikapen eremu magnetiko iraunkorra ematen duelarik. Bere funtzionamenduak alde handia dauka ohiko sorgailu sinkrono baten funtzionamenduarekin alderatuz. Ohiko sorgailu sinkrono batean irteerako tentsioa kitzikapen tentsioaren bidez kontrolatzen da, aldiz iman iraunkorren sorgailuetan kitzikapen eremua konstantea da, beraz, karga konektatzen zaionen sorgailuaren irteerako tentsioa jaitsi egiten da, eta ezin erregulatu. Normalean tentsio jaitsierak garrantzirik ez duenean edo irteeran erregulazio sistema elektronikoa duten kasuetan erabiltzen da. Elektronikak tentsio tarte aldakora, tentsio konstantea bihur dezake. Irteerako tentsioa iman, harilkatu eta biraketa abiaduraren menpe dago. Sorgailu hauen alde onak:  Oso sinpleak dira, bere fabrikazio prozesua eta muntaia merkeagoa da iman iraunkorra erabilita.  Eskuilak erabiltzen ez dutenez ez dute mantenurik behar.  Mekanikoki sendoagoak dira, kitzikapen sistemarik ez dutelako.  Kitzikapena kenduta, energiaren %20a aurreztu daiteke Erabiltzen diren imanak ferromagnetikoak edo neodimiozkoak izan daitezke, azken hauek ahalmen magnetiko handiagoa dutenez gehiago erabiltzen ari dira azken urteetan. Kasu batzutan, eta estatoreko harilkatuetan burdinezko nukleoak erabiltzen badira, eremu magnetikoen ondorioz indar-parea errotorean sortzen da eta horrek aerosorgailuari abiadura txikitan martxan jartzea oztopatzen dio. Sorgailu hauek sortzen duten tentsioa ia sinusoidala da, imanak daramatzan errotoreari ematen zaion irtenbide konstruktiboa eta iman kopuruari esker. Irteerako seinalearen maila armonikoa moldatu daiteke iman kopurua eta kokapenaren bitartez. Iman iraunkorreko sorgailu batean imanak mugitzen dira harilkatuen aurretik, normalean mugimendu birakarian, eta biratze abiadura batean. Biraketa ardatzaren arabera, bi motatako sorgailuak daude: Bilboko IITUE 2015/09/04 4 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. LABURPENA  Fluxu erradialekoa: biraketa ardatza imanen eremu magnetikoaren fluxuarekiko perpendikularra bada. Imanak bere ardatzaren inguruan biraka dagoen zilindro baten alboko aldean jartzen dira, ukitzaile. Imanen eremu magnetikoaren fluxua biraketa ardatzarekiko perpendikularra da, beraz, erradioaren norabidean doaz.  Fluxu axialekoa: biraketa ardatza imanen eremu magnetikoaren fluxuarekiko paraleloa bada. Imanak, diskoren zentrotik pasatzen den ardatz baten inguruan biratzen duen burdinezko disko baten gainean kokatzen dira, itsatsita. Imanek N espira dituen harila multzo baten aurretik biratzen dute. Estatoreko harilen konexioaren arabera tentsioa monofasikoa edo fase anitzekoa izango da. Beraz sorgailu hauetan imanen eremu magnetikoaren fluxua biraketa ardatzarekiko paraleloak dira, axiala. Eraikuntza prozesuari erreparatzen badiogu, askoz konplexuagoak dira erradialak, nahiz eta funtzionamenduan eraginkorragoak izan. Honegatik, gure kasuan fluxu axialeko sorgailua eraikitzea erabaki da. 6 HARTUTAKO ERABAKIA Lehenago ikusi denez, iman iraunkorreko sorgailuek abantailak dituzte indukzio-sorgailuekin konparatuta: eraikuntza prozesua sinpleagoa da, material eta teknika ere ez dira konplexuak, iman iraunkorrekoek eraginkortasun handiagoa dute eta tamaina (pisua) txikiagoa. Horregatik, lan honetan iman iraunkorreko sorgailua egitea erabaki da. Eta iman iraunkorrekoen artean, fluxu erradiala eta axialekoak daude. Fluxu erradialeko sorgailuen kasuan eraikuntza prozesua askoz zailagoa suertatzen da, besteekin konparatuta. Beraz azkenik F. axialekoa egitea erabaki da. Iman iraunkorreko fluxu axialeko sorgailuen onurak honakoak dira:  Biraketa abiadura baxua (polo eta harila kopuruaren arabera laneko abiadura egokitu daiteke).  Iman iraunkorrak direnez, ez da kitzikapen sistema sortu behar.  Sorgailu tradizionalak baino pisu txikiagoa dauka, beraz, potentzia/pisua erlazio handia dauka, errendimendu maila berdinerako.  Eraikuntza prozesu eta erabilitako material sinpleak erabiltzen ditu, oso egokia DIY filosofiaren arabera egiteko.  Potentzia egokitu daiteke harila eta imanen disko kopurua egokituz. Gure kasuan, fluxu axialeko sorgailuen tipologia guztien artean, errotore bikoitzekoa aukeratu da: imanak dituen bi burdinezko errotore, eta harilak finko dauden estatorea erdian dela. Bi errotoreak ardatz bati lotuta daude eta elkarrekin biratzen dute (0.1 . irudia). Bi errotoreko konfigurazio honek abantaila dauka estatorean sortzen den indarra handiagoa delako, gainera, topologia honek dispertsioko induktantzia minimizatzen du. Haurrekoaz gain, artekarik gabeko estatorea erabiltzerakoan, artekako indar-parea bera eta honek sortutako dardara desagertzea lortzen da. Beste aldetik harilek burdinezko nukleorik erabiltzen ez dutenez histeresi eta Foucault-en korronteen galerak murrizten ditu. Iman iraunkorrek burdinezko errotoreen gainazaleren gainean kokatuta daude, harilaren aldean, kopuru berean. Aurrez aurreko imanek kontrako polaritatean orientatuta daude. Era honetan fluxua iman baten ipar polotik bestearen hegora pasatzen da estatoreko harilak zeharkatuz, ardatza biraka ari den bitartean. Bilboko IITUE 2015/09/04 5 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. LABURPENA Irudia 0.2: Disko eta estatorearen kokapena 9 PROTOTIPOAREN MUNTAIA Muntaiaren prozesua honako pausuak izan ditu  Imanak itsatsi  Harilak estatorean kokatu  Harilen konexioa egin  Borneak konektatu  Errotoreak eta estatorea ardatzean sartu  Euskarrian finkatu  Azken doikuntzak egin. Bilboko IITUE 2015/09/04 12 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. LABURPENA (a) (b) Irudia 0.5: Estatorearen diseinua eta eraikitakoaren argazkia (a) (b) Irudia 0.6: Ardatza eta errodamenduak. Bilboko IITUE 2015/09/04 14 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. LABURPENA (a) (b) Irudia 0.9: Muntaia II 10 SAIAKUNTZA Prototipoa bukatua eta doituta egon denean, laborategian saiakuntza proba sinplea egin da. Honen bitartez, teorikoki egindako kalkuluak eta ondoren, sorgailua martxa errealean lortzen diren balioak antzekoak diren edo ez konprobatu nahi da. Lortzen diren emaitzekin analisia egin ondoren, ondorioak atera daitezke diseinua hobetzeko edo kalkuluetan izandako akatsak zuzentzeko. Saiakuntza proba egiteko, sorgailua laborategiko motore batekin lotu da ardatz finko baten bitartez. Motorearen parametroak kontrolatu daitezke kontsola batetik, era honetan abiadura poliki igotzen da eta sorgailuan emandako tentsio balioak jasotzen dira. Proba sorgailuari karga konektatu gabe eginda daude hutsean. Sorgailuari karga konektatuz gero, beste balio batzuk agertuko ziren. Irteerako tentsioa polimetroa eta osziloskopioaren bitartez neurtzen dira. Jasotako balioak ondorengo 0.2. taulan agertzen dira. osziloskopioaren bitartez konprobatzen da irteerako seinalearen forma ia sinusoidala dela. Beste alde batetik, sorgailuaren parametroak finkatuta, abiadura desberdinetan induzitzen den iee bitartez, sorgailuaren irteerako tentsioaren balio teorikoak kalkula ditzakegu. Horretarako ε indar elektroeragilea kalkulatzeko erabiltzen de formulan, abiadura balio ezberdinak txertatuz da eta beste parametroak konstante mantentzen direla. Lortzen diren balio teorikoak honako hauek izan dira (0.3. taula) Grafiko batean kokatzen baditugu balio hauek konparaketa egiteko ikus dezakegu kalkulu teorikoan lortutako balioak eta neurtutako balio errealak oso antzekoak direla. Ondoko 0.10. grafikoan ikus daiteke alde txikia dagoela. Bilboko IITUE 2015/09/04 16
addi-e23125ae1810
https://addi.ehu.es/handle/10810/16222
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2015-11-27
science
Llano Hernaiz, Joseba Koldo
eu
Iman iraunkorreko fluxu axialeko sorgailu baten diseinu, kalkulu eta eraikuntza
Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.1. LANAREN JUSTIFIKAZIOA 1.1. LANAREN JUSTIFIKAZIOA Duela urtebete, Gradurako egokitzapen prozesuaren barruan gradu amaierako lana burutzeko garaia ailegatu zenean, bi aukera agertu zitzaizkidan nire aurrean, ohiko bidea hartu, arruntagoak diren proiektu bat aukeratuz, 22 urte lehenago Ingeniaritza Teknikoko titulua eskuratu nuenean egin nuen bezala, edo une honetan niretzat motibagarriagoa den gai bati heldu eta proiektu berri bat osatu. Lehen aukera, ohikoari heltzeak, konplikazio gutxiago zekarkidan, baino motibazioan aldiz, proiektua egin ahal izateko hutsune nabarmena nuela sumatzen nuen . Bigarren bidean, nire gogoarekin bat egiten duen gai bati helduz, aukera guztiak zabalik nituen nire aurrean: ingeniaritzako gai eta eremu ezberdinak aztertu, hurbileko gai bati heldu, eta ikuspegi motibagarria emanez niretzat proiektu erakargarria osatu. Hor kokatzen zen, hain zuzen, ere E-betez eolikoa egitasmotik jaso nuen proposamena. Egoera horretan, hiru izan dira proiektua definitzerakoan buruan izan nuen lan ildo nagusiak:  Energia berriztagarriak lantzea: Gaur egun gure gizarteak badu erronka handia energiaren kontsumoa eta ekoizpenarekiko. Gure bizimoduaren aldaketaren eraginez, azken mendeetan energiaren kontsumoak gora egin du ikaragarri. Gizartearen garapena, arlo produktiboan batez ere, energia premiak handitu ditu. Une honetan herrialde garatuetan dagoen sistema produktiboa martxan mantendu ahal izateko, energia kantitate ikaragarriaz elikatu behar da. Panorama honetan Ingeniaritza arloak energia kontsumoaren murrizketa eta produkzioarako energia berriztagarrien erabileraren aldeko norabidean lan egitea ezinbestekoa da etorkizunari begira.  Open-Source filosofiaren barruan lan egitea: Honen arabera, lana elkarkidetzan egina eta ezagutza irekiaren printzipioen arabera eramaten da aurrera, eta ezagutza horri sarbidea edozeinentzako irekia uzten da.”Konponduta dagoen arazoa ez dadila izan beste batentzako arazo”. Era honetan, egitasmoa aurrera ateratzeko erabilitako tresnak libreak izan behar dira (open softwarea eta open hardwarea). Gainera, lana taldeka eta elkar-ekintzan egiten da. Open Source-ren mugimendua 90 hamarkadan sortzen da eta interneteko mundutik gertu agertu bazen ere, gaur egun arlo industrialera zabaldu den filosofia da hau. Honen baitan kokatzen da adibidez DIY “Do it yourself” bezalako mugimenduak.  Izaera didaktikoa ematea proiektuari: aurreko bi puntuen sozializazio eta zabalkundea eman ahal izateko, proiektua izaera hezigarria izan behar du.Beraz, arlo teorikotik arlo praktikora saltoa eman beharko da, sorgailu elektrikoaren prototipo bat eraikiz eta martxan jarriz. Aurreko hari guztiak ondo lotzen zituen EHUko Kanpusen arteko e-Betez eolikoa ekimenak. Beraz, interesen batuketa bat eman zen lan honen definizioa egiterakoan: batetik nire gradu Bilboko IITUE 2015/09/04 2 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.2. LANAREN HELBURUAK Irudia 1.1.: Mundu mailako energia kontsumoa 1900etik hona eta aurreikuspena amaierako lana egin beharrarena, eta bestetik, e-Betez egitasmoak energia berriztagarrien inguruan aurrera eraman nahi zuen ekimenarena. Hasiera batetik, lan honen izaera iman iraunkorreko aerosorgailuaren ikerketa eta azterketa teoriko zein praktikoa egitea izan da, bukaeran prototipoa eraikiz. Beraz, ez da bilatu ohiko aerosorgailu komertzial baten diseinuaren proiektu osoa egitea. Honegatik hain zuzen ere, dokumentu honek, egindako lanaren proiektuaren txosten teknikoa izateko borondatea duen arren, ez du betetzen ohiko proiektu teknikoen araudi osoa, txostenaren formatuari dagokionean batez ere. 1.2. LANAREN HELBURUAK 1.2.1. Helburu orokorra Lan hau, e-Betez izeneko egitasmo zabalago baten parte da, eta konkretuki e-Betez eolikoa. Egitasmo horrek, dispositibo elektroniko txikiak kargatzeko sistema eoliko baten atal guztiak diseinatzea eta eraikitzea du helburu nagusia: haize turbina, sorgailu elektrikoa, artezketa-erregulazio sistema, eta energiaren fluxua bistaratzeko sistema. Bilboko IITUE 2015/09/04 3 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.2. LANAREN HELBURUAK Irudia 1.2.: e-Betez proiektuaren logoa. Lan honen helburu nagusia, aurreko egitasmoaren barruan kokatuta, haizearen energia erabiliz dispositibo elektroniko txikiak kargatzeko potentzia baxuko sorgailu elektriko baten diseinu, kalkulu eta eraikitzea da. Hasierako beharretatik abiatuta, eta proiektua kokatuta egongo den tokiko haizearen abiadura eta turbinaren dimentsio zehatzak kontuan hartuz, sorgailu elektrikoa eraikitzeko posibilitate ezberdinak ikertu eta aukerarik egokiena hautatzea. Sistemaren diseinua haize abiadura txikian elektrizitatea sortzeko ahalmena duen sorgailura bideratuko da, era horretan transmisio mekanikoa ekidinez. Aurrekoaren ondoren, diseinuan egindako kalkuluetatik abiatuta, prototipo funtzionala eraikiko da: eraikitzeko irtenbide desberdinak aztertu, material egokienak aukeratuz eta prozesu konstruktibo egokiena jorratuz. Bukatzeko, laborategian saiakuntza probak egingo ditugu teorian lortutako datuak eta errealitateko datuen arteko kontrastea egin ahal izateko. Lanaren jarduera, ikerkuntza-eraikuntza binomioan kokatuta egongo da. Prozesu teknologikoaren fase desberdinei jarraituz, hasierako arazoaren planteamendutik abiatzen da, ondoren informazio iturri ezberdinak erabiliz ikerkuntza lana burutu. Jarraian, balizko irtenbide guztiak aztertu ondoren, bat hautatu eta honen diseinua egin. Bukatzeko prototipoa eraiki eta honen ebaluazioa eginez ondorioak atera. 1.2.2. E-BETEZ - BURUTEK e-Betez Open Source eta elektronika etikoa printzipioen arabera, energia berriztagarriak erabiltzen dituzten dispositibo elektronikoen diseinu, eraikuntza eta zabalkunderako Unibertsitate Kanpusen arteko ekimena da e-Betez egitasmoa. Proiektua hau, energia berriztagarriak sustatzea helburu duen ekimen baten bigarren fase bezala ulertzen da. Honetarako, elektronika etikoa eta ezagutza irekia gakoen baitan lan egiten duten ikasle eta irakaslez osatutako taldeak bultzatzen ditu, eta, printzipio hauen arabera sortutako dispositibo elektronikoen diseinu, inplementazio, dokumentazio eta difusioa egiten du. Ekimen honen barruan sortutako jakintza guztia eta garatutako prototipoei era irekian emango zaie zabalkundea. Bilboko IITUE 2015/09/04 4 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.2. LANAREN HELBURUAK Lana, EHUko Ingeniaritza Teknikoko eskolako ikasleen gradu amaierako lanen bitartez eramango da aurrera, diziplinarteko taldetan lan eginez. Talde hauetan, ikasle eta irakasleaz gain BURUTEK elkartea, Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza Gobernuz Kanpoko Elkartea, eta Bilboko IITU eskolako FreeJaus kolektiboko pertsonek parte hartu dute Sortutako jakintza libre izateaz gain, errepikagarria, eta bere testuinguruan egokia izan dadin lan egiten du ekimen honek, era honetan Unibertsitatearen funtzioekin bat eginez: formakuntza, ikerketa eta giza garapena. Halaber, planteatutako metodologiaren bitartez, emaitzak lau dimentsiotan lortu nahi du: garapen teknologikoa, ekintzailetza taldeka , jakintza irekia, eta sentsibilizazioa eta eragintza lana. Egitasmo honen lehen fasean, 2013-2014 ikasturtean burututakoa, energia berriztagarriekin erlazionatutako egoera eta arazoei irtenbideak emateko dinamikak planteatu ziren. Espazio honetan, komunikazio horizontaleko prozesuak koordinatu ziren, inplikatutako subjektuak konektatuz: ikasleak, irakasleak, enpresak, gizartea..... Lehen fase horretan, Dispositibo elektronikoak kargatzeko eguzki energian oinarritutako sistema garatu zen, eta bigarren fase honetan haizearen energia erabiltzen duten sistemak garatu nahi dira. Open Source- burutek BURUTEK – “Burujabetza teknologikoaren garapenerako elkarteak” sortutako proiektua munduan zehar dagoen “Open Source Ecology” komunitatean parte hartzeko. Bere helburu nagusia teknologia modu irekian garatzea delarik. Teknologia beste burujabetza guztien oinarri bezala ikusten da proiektu honen barruan. Energia sortzeko, elikagaiak ekoizteko, osasun sistema bat garatzeko, komunikazio sare bat osatzeko. . . eta beste behar guzietarako teknologia beharrezkoa dela argi ikusten delako. Teknologia horiek, gaur egun, korporazio handien menpe daude, modu “itxia” edo pribatuan, ezagutzen den eredu ekonomiko honetan abantailak eskaintzen duelako. Baina, honen ondorioz, gizarte osoa enpresa transnazional hauen menpe geratzen da. Egoera hau aldatzeko, ezagutza hori garatzea eta gizarteratzea beharrezkoa ikusten du talde honek. Nahiz eta bide luzea izan, egunen batean ibiltzen hasi behar den bidea da. Hori da BURUTEK elkartearen erronka. Munduan zehar sakabanatuta dagoen Open Source Ekology komunitateak antzeko ideiak garatuz, aurretik urte batzuk daramatza. Beraien erronkak “munduko edozein tokian zibilizazioa garatzeko behar diren 50 makina industrialak modu irekian garatzea” du helburu. Beraien hizkuntza ingelesa eta beraien neurriak eta merkatua amerikarra direlarik. BURUTEK elkarteak, Open Source Ekology komunitatean parte hartuko du, globala eta lokalaren arteko zubia izan nahi duelako. Atzerrian garatzen den dokumentazioa hemengo Bilboko IITUE 2015/09/04 5 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.3. LANAREN IRISMENA beharretara egokitzeko, eta hemen garatzen dena munduan zabaltzeko. 1.2.3. Helburu espezifikoak Beste helburu espezifiko batzuk ere baditu lan honek:  Energia eredua eta energia elektrikoaren ekoizpenaren inguruko ikerketa lana egitea, potentzia baxuko sistemetan zentratuz batez ere (mikroeolikoa).  Open Source filosofiaren barruan lan egitea: ezagutza irekia elkarkidetzan.  Sorgailu elektrikoen eraikuntzan ikertu, dauden aukera ezberdinak aztertuz.  Une honetan aerosorgailuen eraikuntzan DIY filosofiaren barruan dauden aukerak aztertu, teknologia maila baxuko irtenbideei erreparatuz.  Energia berriztagarrien aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazio lana egitea, energia elektrikoa sortzea teknologikoki sinplea izatearen ideia zabalduz eta elektrizitatea sortzea guztion eskura egon daitekeela, eskala txikiko auto-produkzioaren ideia zabalduz.  Proiektuari izaera pedagogiko (didaktikoa) ematea, geletan energia eolikoaren ikasketetan erabili ahal izateko. 1.3. LANAREN IRISMENA Lan honetan Iman iraunkorreko alternadore baten diseinua, kalkuluak eta eraikuntza prozesua burutuko dira, ardatz bertikaleko Savonius motako sorgailu eoliko baten parte izateko asmoz. Aldez aurretik definitutako parametro batzuen arabera, ondoren azalduko ditugun moduan. Errotorean kitzikapen harilkatua duten makinekin konparatuz, iman iraunkorreko makinen abantailetako bat, bere pisua eta bolumena txikiagoan datza. Iman iraunkorreko makinek eraginkortasun handia lortzen dute, tamaina txikikoak izanda ere. Honek ahalbideratzen du era honetako fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailuen erabiltzea turbina elektrikoen bidezko energia elektrikoaren sorkuntzan. Beste alde batetik, era honetako sorgailuen eraikuntza prozesua nahiko sinplea izaten da, oso aproposa DIY filosofiaren barruan lan egiteko Lan honetan ez dira jorratuko indar-pareen kalkulu edo analisi mekanikorik. Zati hori, e-Betez eolikoa taldeko beste partaide batzuk egingo dute. Sorgailuaren erregulazio sistema ere ez da ikertuko lan honetan. Bilboko IITUE 2015/09/04 6 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.4. AZALPEN OROKORRA Iman iraunkorren eraikuntzen teknologian eman den aurrerapena ere kontuan hartuz, lur arraroen imanek dituzten ezaugarriak erabiliz, alternadoreen eraginkortasuna asko handitzen da. Baina lur arraroak erabiltzen dituzten imanen erabilerak, Neodimiozkoak kasu, badu bere alde iluna. Iman hauek egiteko lur arraroak deitutakoak erabiltzen dira. Mineral hauen ustiapena ez da batere erraza eta bere produkzioak arazoak sortzen ditu: batetik bere ustiapena munduan leku gutxitan egiten dela eta oso prozesu konplexua izaten da eta bestetik, oso kantitate txikitan emate»n direla planetan, haize-sorgailu erraldoiak egiteko dagoen eskakizun maila ikusita. Guzti honek askotan arazo ekologiko larriak dakartza. Beraz honek iman berezi hauen erabilera zentzuz egitera eraman behar gaitu. Ikerketa lanaren ondorioz eraikiko den sorgailua, prototipo funtzional bat izango da, ez da bukaerako produktu bat edo produktu komertzial bat eraikiko. 1.4. AZALPEN OROKORRA Proiektu honek fase desberdinak ditu:  Energia eolikoaren inguruko ikerketa burutu: hasieran haizearen propietateak zeintzuk diren aztertu eta haizearen potentziala kalkulatzeko formulak zehaztu dira. Ondoren, proiektuaren kokapenaren araberako haize baldintzak aztertu dira, honetarako dauden datu meteorologikoak baloratu dira eta haizearen potentzialaren aurreikuspen bat egin da, bere konexio abiadura eta abiadura nominala zehaztuz.  Turbinaren dimentsioen aurreikuspena: beharrezko potentzia elektrikoaren arabera, eta haizeak daraman energia jakinda, Savonius turbinaren dimentsioen aurreikuspen bat egin da.  Dispositibo elektroniko txikiak kargatzeko sistemek dituzten beharrak aztertu dira, eta sistemaren potentzia baterako diseinatu da  Sorgailu elektrikoen inguruko ikerketa egin da ondoren, energia elektrikoa sortzeko dauden aukera ezberdinak aztertu dira. Azkenik, hartutako irtenbidea iman iraunkorreko sorgailua egitea izan da, eta honen justifikazioa azaldu da.  Iman iraunkorreko sorgailuen osagai elektriko eta magnetikoak aztertu dira, eta ondoren, parametro guztien kalkuluak egin: abiadura nominala, polo kopurua, maiztasuna, harila kopurua eta dimentsioak, iman kopurua eta dimentsioak, hari eroalea, tentsio eta intentsitate kalkuluak.  Jarraian, pieza ezberdinak diseinatu eta eraiki egin dira, kalkuluetan lortutako dimentsioen arabera.  Bukatzeko, prototipoaren eraikuntza eta muntaia egin da. Prototipoa eraikita, zenbait doiketa egin ondoren, laborategiko saiakuntzak eta kalkulu teorikoekin Bilboko IITUE 2015/09/04 7 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.5. AURREKARIAK konparaketa egin da.  Bukatzeko, aurrera eramandako prozesu guzti honen ondorioak eta aurrera begirako lan ildoak landu dira. 1.5. AURREKARIAK 1.5.1. EGUNGO ENERGIA EREDUA Gaur egun mundu mailako herrialde industrializatuetan , eta garapen prozesuan dauden besteetan ere, daukagun garapen maila mantendu ahal ahal izateko energia kantitate ikaragarriak behar ditugu. Energia kantitate hori ekoiztu eta banatu ahal izateko eredu energetiko zehatz bat ezarrita dago herrialde hauetan, eta eredu honek ondorio batzuk dakartza. Aitor Urresti Irakasleak, Euskal Natura Blogean, ondo azaltzen du zein den gaur egungo egoera energiaren gaiaren inguruan, ondoren analisi horren pasarte batzuk azaltzen dira: Gure gizarteak, erronka larria du bere aurrean: baliabideen urritasunari eman beharreko erantzuna, eta zehazkiago, baliabide energetikoen urritasunari. Gure gizarteak menpekotasun itzela du agortzear dauden erregai fosilekiko. Baina horien urritasuna nahikoa ez balitz, erregai fosilen kontsumoak eragiten duen klima aldaketa batzen zaio erronkari. Izan ere, herrialde garatuetako eredu energetikoak erronka larriak ditu, epe laburrean konpondu behar direnak; aldez aurretik aipatutako urritasuna eta klima aldaketaz gain, konpondu beharreko arloak dira atzerriarekiko menpekotasuna, energiaren prezioa, baliabide energetikoen banaketa, edo oligopolioak eta gizartearen kontrol eza. Mundu-mailan kontsumitzen den energiaren %85a erregai fosiletatik dator 1.3 irudian ikus daitekeenez: petrolioa, gas naturala eta ikatza, energiaren sorreran oinarri dira mundu osoan. Herrialde garatuetan erregai fosilen pisua pixka bat txikiagoa da, energia osoaren hiru laurden izateraino, energia nuklearra eta berriztagarrien ekarpena nabariagoa baita. Argi dago epe labur batean erregai fosilekiko alternatiba iraunkor bat aurkitu beharra dagoela. Energia nuklearra ezin da izan alternatiba hori, nahiz eta hainbatek proposatzen duen, une honetan frogatutako erreserbek 90 urte iraungo bailukete soilik. Gure klima aldatzen ari da eta planetako tenperatura gora doa modu azkarrean. Klima-aldaketaren eragile nagusia, negutegi-efektuko gasak dira: CO2, ur-baporea, metanoa, NOx edo CFC-ak. Horien gehiengoa gizakiaren eraginez sortzen da, atmosferan duten kontzentrazioa handituz, eta gero eta Bilboko IITUE 2015/09/04 8 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.5. AURREKARIAK Irudia 1.3.: Mundu mailako energia kontsumoa iturrien arabera. bero kantitate handiagoa xurgatuz. Modu horretan, atmosferako tenperatura etengabe handitzen doa eta ezezaguna den klima baterantz hurbilduz goaz. Horren efektuak dagoeneko sumatzen hasiak gara. Energiaren ekoizpenak eta erabilerak negutegi-efektuko isurpenen erdia suposatzen du, eta beroketan eragin handiena duen sektorea da. Erregai fosilen erreketak CO2 eta NOx kantitate izugarriak isurtzen ditu atmosferara. Premiazkoa da beraz, klima aldaketari aurre egiteko, energia kontsumitzen den era aldatzea, bai kontsumo-maila aldatuz, bai baliabide energetikoak aldatuz; erregai fosilak alde batera utziz, garbiak diren energia berriztagarrien alde egiteko. Baina egungo eredu energetikoak baditu beste hainbat erronka bere etorkizun hurbilean. Hasteko, erabiltzen diren baliabide gehienak, herrialde gutxi batzuen eskuetan daude. Bestalde, azken urteetan energiaren prezioak gorakada nabarmena jasan du. Krisialdi finantzieroaren atzetik, krisialdi energetiko bat gertatu da, non petrolioaren prezioak maximoak jo dituen, produktu guztien ekoizpena garestituz. Baliabide energetikoen kontsumoa modu oso desberdinean bananduta dago mundu-mailan. Argi dago herrialde garatuetatik egiten den gainkontsumoak herrialde azpigaratuetako hazkundea oztopatzen duela, baliabide energetikoak Bilboko IITUE 2015/09/04 9 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.5. AURREKARIAK Irudia 1.4.: Mundu mailako petrolio kontsumoa herrialdeka urriak baitira 1.4. irudian ikus daitekeenez. Azkenik, gogoratu behar da baliabide energetikoak enpresa gutxi batzuen eskutan daudela. Mundu-mailan petrolioa eta gas naturala hamarren bat enpresek kontrolatzen dute, eta estatuko sistema energetiko osoa bost enpresen eskutan dago. Gure gizartearen eredu energetikoak dituen erronkak ikusita, hainbat gobernuk eta enpresek ostrukaren estrategia jarraitzea erabaki dute: epe laburreko urritasunari ez ikusia egin, eredu energetikoak sortzen dituen arazo guztiak ahaztu, eta erregai fosilen erabilera ahalik eta gehien zukutzea. Gobernuek, erregai fosiletan oinarritutako eredu energetikoa are gehiago zukutu nahian, fracking-a bezalako teknika kutsakor eta arriskutsura jo dute; leku gehienetan bertako biztanleriaren nahien kontra. Gaur egun, erabiltzen den eredu energetikoak arazo larriak sortzen ditu gure ingurunean eta gizartean, aldez aurretik aipatu bezala. Zorionez, esan beharra dago badagoela beste aukerarik; beste eredu energetiko baterantz egiteko moduan gaude. Teknikoki behar ditugun tresna gehienak prest daude, eta une honetan ereduen aldaketan hasteko moduan gaude. Eredu energetiko berriak hainbat ezaugarri eduki beharko lituzke gaur eguneko erronkak gainditzeko. Hasteko, kontsumo energetikoa murriztu beharra dago, guztiz jasanezina baita. Energia aurreztu beharra dago, eta efizientzia energetikoa sustatu. Modu horretan, klima-aldaketa motelduko litzateke, ohiko baliabideen biziraupena luzatu, eta herrialde azpigaratuek baliabide gehiago izango lituzkete eskuragarri. Horretaz gain, baliabide energetikoen prezioa beheraka joango litzateke, beren eskaria murrizten den Bilboko IITUE 2015/09/04 10 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.6. ARTEAREN EGOERA (STATE OF THE ART) einean. Bestalde, erabiltzen ditugun energia-iturriak aldatu beharra dago. Energia berriztagarriak eskuragarri daude mundu osoan zehar, garbiak dira, eta autonomoak. Horiek ustiatzeko teknologiak garatuta daude eta, gainera, prezio lehiakorrean sortu dezakete energia gaur egun. Heldu da garaia iturri energetikoen trantsizio bat abian jartzeko, eta energia berriztagarrien aldeko apustu sendoa egiteko. Horrela atzerriarekiko menpekotasuna murriztuko litzateke, eta klima aldaketa modu nabarmenean moteldu. Dena den, eredu energetikoaren egitura bera ere aldatu beharko litzateke. Egun energiaren sorrera gehiena enpresa pribatu gutxi batzuen menpean dago mundu guztian zehar. Baliabide energetikoak modu horretan kontrolatzeak, demokrazia falta itzela suposatzen du, lehen aipatu bezala, enpresa horiek gobernuen politika energetikoa ezartzen baitute. Orain arte erabilitako baliabide energetikoak (erregai fosilak, energia nuklearra) ustiatzeko, planta energetiko handiak behar dira, inbertsio altuak beharrezkoak baitira. Aldiz, energia berriztagarriak eskala txikitan ere ekoitz daitezke. Horri esker, edonork ekoitz lezake kontsumitzen duen energia eta kontsumitzaile bakoitza ekoizle bihur daiteke. Energia berriztagarrietan oinarritutako eredu energetiko batek herritargoari boterea emango lioke politika energetikoan. Hurrengo hamarkadetan, gure gizarteak eredu energetiko berri baterantzko bidea egin beharko du; energia aurrezteko sistemak garatuz, efizientzia energetikoa landuz, eta herritarren eskuetan dauden energia berriztagarrietan oinarrituko dena. Bide horretan potentzia txikiko energia eolikoaren erabilerak paper garrantzitsua joka dezake. 1.6. ARTEAREN EGOERA (STATE OF THE ART) Atal honetan, gaur egun elektrizitatea sortzeko potentzia txikiko sorgailuen errealitatea zelan dagoen aztertuko da. Horretarako hiru eremutan hartutako adibideak jarriko dira ondoren: dispositibo txikien pila-kargagailu eolikoak, potentzia txikiko haize sorgailuak (ardatz horizontala zein bertikalekoak), eta iman iraunkorreko fluxu axialeko sorgailu elektrikoak. Bilboko IITUE 2015/09/04 11 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA Irudia 1.5.: Eguzkiak sortutako presioen aldakuntza presio egoera ezberdinak sortuz eta “sistema” desorekatuz. Lur-azala guztiz erregularra balitz, uniformea (mendi, ibai, itsaso edo bestelako elementu orografikorik gabekoa), eta eguzkiak tenperatura berdinaz berotuko balu lur azal osoa, haizerik gabeko egoera batean egongo ginateke. Haizeen zirkulazio orokorrarekin batera, maila txikiagoko fenomeno ugari gertatzen dira, depresioak, zikloi tropikalak eta tornadoak, besteak beste. Ekaitz horietako bakoitza haize-sistema nagusien noranzkoan mugitzen da, baina bere baitan haize-zirkulazio propioa izan ohi du. Gune geografiko batzuetan, kondizio zehatzak gertatzen direnean sortzen da haizea. Kostaldeko brisa da kasu horietako bat. Lurrak urak baino azkarrago jasotzen eta askatzen du beroa, eta, horren ondorioz, itsasoak eta lurrak bat egiten duten tokian, uraren eta lurraren arteko bero-trukea gertatzen da. Egunean zehar, Eguzkiak lurra eta itsasoa berotu egiten ditu, eta, lurra azkarrago berotzen denez, horren gainean dagoen airea ere azkarrago berotzen da eta arratsalderako igotzen hasten da. Igoera hori orekatzeko, itsasotik aire hotza lurraren barnerantz sartzen da. Itsasoko brisa da hori. Gauean, aldiz, lurra azkar hozten da, eta, itsasoak egunean zehar pilatu duen beroa polikiago askatzen duenez, alderantzizko fenomenoa gertatzen da, hau da, lurretik itsasora mugitzen da airea; lurreko brisa da hori. Lurrazalaren orografiak ere, eragina dauka airearen mugimenduan. Lurreko egituren altuerak eragiten du airearen tenperatura-aldaketa eta mugimenduan. Era honetan, grafiko batean haizearen abiadura eta lur azaletik altuera irudikatzen bada, funtzio matematiko baten bitartez, profilaren forma lurreko zimurtasunaren araberakoa izango da. Honela, 1.6. irudian haizearen abiaduraren aldaketa ikusten da lurraren ezaugarri topografikoen arabera. Haize-energiaren erabilera oso sinplea da. Eguzkiak lurra berotzen du, baina lurrazalaren forma irregularren eraginez, tenperatura desberdineko aire-masak sortzen dira, hots, dentsitate eta presio desberdinekoak. Desberdintasun horiek alde baterako eta besterako korronte horizontalak sortzen dituzte, hots haizea sortzen dute. Eta haize horren abiadurak (energia zinetikoa) higiaraziko ditu bere bidean jarritako errotaren palak. Bilboko IITUE 2015/09/04 20 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA Irudia 1.6.: Haizearen abiaduraren aldaketa altuera eta orografiaren arabera Taula 1.1.: Haizearen abiadura Beafourt eskalaren arabera Zeintzuk dira haizearen ezaugarriak? Haizearen ezaugarri nagusiak norabidea eta abiadura dira, eta ondo aztertu behar dira hauen aldakuntzak egunean zehar eta baita urtean zehar urtaro edo egoera klimatikoaren arabera. Haizeen norabidea, haizea datorren puntu kardinalaren bidez adierazten da (adibidez, ipar-haizea iparretik jotzen duena da). Haizearen abiadura, faktore askoren mendekoa da, horietatik nagusia, atmosferako aldeetako presio-diferentzia bera da. Abiadura eskala bateko mailen arabera adierazi ohi da; erabiliena Beaufort eskala da 1.1 taulan. Abiadura metro segundoko (m/s) , kilometro orduko (km/h) edo, zenbait jardueratan, korapilotan neurtzen da. Haizearen abiaduran eragina duen beste faktore bat erliebea da. Bada, lurraren azalarekiko marruskadurak airearen abiadura txikiagotzen du. Gertakari horri zizailadura deritzo, eta, horren ondorioz, altueraren araberako abiadura-kurba osa daiteke. Erliebea zenbat eta gorabeheratsuagoa izan, zizailadura handiagoa da. Itsasoan, berriz, Bilboko IITUE 2015/09/04 21 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA Irudia 1.7.: Bilboko haizearen norabideen distribuzioa, haizeen arrosa zizailadura txikiagoa da, eta, barnealdekoarekin konparatuta, abiadura gutxi aldatzen da altuerarekin (Ikus 1.6. irudia) Energia eolikoaren erabilerak onura handiak izan arren, badu desabantaila nagusia, haizearen abiaduraren egonkortasuna hain zuzen ere. Haizeak dispertsio eta ausazkoa beraz, ezin aurreikusi zein izango den batez besteko abiadura ez da zein momentutan ere. Honen ondorioz, ezin da zehaztu sistemak sor dezakeen energia kopurua denboran. Haizearen abiadura magnitude bektoriala da eta hau alda daiteke bai moduloz baita norantzaz edo norabideaz. Batez besteko baloreak 3 eta 7 m/s baloreen artean kokatzen dira, baino kokapen edo orografiaren arabera hauek oso aldakorra izan daitezke. Toki bateko haizearen bilakaera aztertzeko haizearen arrosa erabiltzen da. Izar-formako diagrama bat da , leku bateko haize-norabide bakoitzaren maiztasun erlatiboa eta batez besteko abiadura irudikatzen du. Honen ondorioz aldi baterako haizearen energia-edukia aztertu daiteke zehaztasun gehiagorekin. Diagrama egiteko horizonte zirkularra 8, 10, 12 edo 16 zati berdinetan banatzen da lau puntu kardinalak kontuan hartuz (iparra, hegoa, mendebaldea, ekialdea) eta bertan haizearen jatorri norabidea marrazten da. Era honetan, haizearen norabide nagusia zehaztu daiteke, eta honek gehienetan ez du bat egiten haizearen abiadura intentsitatearekin, hain zuzen ere normalean haize indartsuenak eta hauen norabidea ez direlako urtean zehar gehien jotzen duten haizeen norabide berdina. Bilbo ondoko itsasoan hartutako datuen adibidea ikus dezakegu 1.7. irudian. Nola neurtzen dira haizearen ezaugarriak? Haizearen ezaugarriak neurtzeko honen abiadura eta norabidea neurtu beharko ditugu nagusiki. Horretarako anemometroa eta haize-orratza erabiliko ditugu. Gainera neurketa Bilboko IITUE 2015/09/04 22 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA Irudia 1.8.: Weibull distribuzioa ezin da une konkretu bakar batean egin, baizik eta aldi baterako maiztasun batekin egin beharko direla. Toki bateko haizearen ezaugarriak jakiteko, eta horrela bere aurreikuspena egin ahal izateko, gutxienez urte bateko datuak jasotzea beharrezkoa izango da, haizearen parametroen aldakortasuna kontuan hartzen bada. Beraz, neurketa gailuak leku jakin batean kokatzen dira eta estimatutako denboran datuak jasotzen dituzte maiztasun baten arabera. Leku bateko datuak esanguratsuak izateko eta aurreikuspen fidagarriak egokiak egin ahal izateko 5 urtetik gorakoak izan beharko dira. Oso garrantzitsua da energia eolikoaren kasuan, etorkizuneko haizearen bariazioak deskribatu ahal izatea, era honetan optimizatu ahal izango ditugu aerosorgailuen diseinuak. Toki batean jasotako haizearen datuak aztertzen baditugu, konturatzen gara haizearen ezaugarriak oso aldakorrak direla denboran, eta baita ematen diren maiztasunean. Honela, haize erauntsi edo haizerik gabeko egunak eskasak direla eta aldiz haize leuneko egunak askoz ohikoagoak izanik. Horregatik, beharrezkoa da denboran zehar jasotako datuak era estatistiko batean jorratzea, era honetan toki bateko haizearen aldakuntza Weibull distribuzioaren arabera deskribatzen da normalean. 1.8. irudian ikusten den bezala kokapen horretan haizearen batez besteko abiadura 7m/s-koa da eta kurbaren forma 2 formako parametro baten arabera zehaztuta dagoela esaten da. Weibull distribuzioa probabilitatearen banaketa bat da, eta aldatzen da oso toki batetik Bilboko IITUE 2015/09/04 23 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA bestera, tokiko baldintza klimatiko, paisaia, eta azaleraren arabera. Beraz Weibull distribuzioa formaz eta batez besteko balorez alda daiteke. Formaren parametroa 2-koa bada zehatz mehats, irudian agertzen den bezala, banaketa Rayleigh distribuzio bezala ezaguna da. Planetan, energia eolikoa komertzialki lurralde askotan ustiatzen bada ere, Danimarka eta Kalifornia (EE.BB.) dira nabarmentzen direnak, energia iturri hau ikertzen eta garatzen. Nolanahi ere, azken urteotan Alemania aurreratu egin zaio Danimarkari. Espainia eta beste Estatu hainbatek, batez ere Europakoak, eta baita India eta Txina ere, azkar-azkar ari dira euren gaitasun eolikoa garatzen. Kontuan izan behar da asko aldatzen dela lurralde batetik bestera haizearen potentziala, haizearen abiaduraren balio minimo desberdinen ondorioz. Jarraian aipatzen dira, Espainiako, Europako eta munduko beste lurralde batzuetako parke eoliko komertzialak instalatuta dauden zonetako haizearen abiaduraren tarteak. Abiadura errotorearen parean neurtutakoa da.  Nafarroa: 6,5-8 m/s  Euskadi: 5,5-7,5 m/s  Galizia: 6-8 m/s  Itsasartea: 7-9 m/s  Kanaria k: 7-9 m/s  Katalunia: 6-7 m/s  Ebro bailara: 6-6,5 m/s  Danimarka: 6-6,7 m/s  EE.BB.: 7,8-8,2 m/s  Australia: 7,7-8,2 m/s  Txina: 7,1-8,4 m/s Jasotako datuen arabera, badirudi Euskal Herria aurreko atalean aipatutako hainbat lurralderen eta herrialderen parean dagoela. Beraz, jatorri eolikoa duen energia proiektu garrantzitsu bati ekiteko moduan dago Euskal Herria, egindako neurketek azaltzen duten legez. Zein da haizearen potentzia? Haizearen parametroak ondo zehaztuta ( gogoratu horretarako behaketa mantendu behar dela denbora tarte luze batean ), eta datu hauen analisi egokia eginez, tokiko potentzial eolikoa zein izango den kalkulatu dezakegu. Turbina baten bidez haizeak duen energia zinetikotik teorikoki atera daitekeen energia-ehuneko maximoa % 59 dela zehazten duen legea. Turbina zeharkatzen duen Bilboko IITUE 2015/09/04 24 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA energia baita gizarteko era guztietako jarduerak elikatzen dituen motorra: industria, teknologia, nekazaritza, eraikuntza, garraioak, komunikabideak... Lurralde guztietako arazoa da jarduera ekonomikoaren abiada bermatuko duten energia-iturriak eskura izatea, dela elektrizitate bidez, dela erregaien bidez. Aldi berean, gizartea garatuz joan den heinean, gizakia konturatu da energiaren erabilerak mugak dituela eta mota desberdinetako energia-iturriak kudeatzen ikasi behar duela. Horrela sortu da energia berriztagarriak eta ez-berriztagarriak bereizteko joera, eta ahalegin bereziak egitekoa, batetik, energia ez-berriztagarrien kontsumoa murrizteko eta, bestetik, energia berriztagarrien erabilera garatzeko. Bestalde, urte luzetan eginiko energiaren erabilera desegokia dela eta, naturako ingurumena degradatuz joan da, eta problema latzak sortu dira gizateriarentzat. Gizakiak historian zehar erabili dituen naturako energia-iturriak dibertsifikatuz joan dira. Historikoki, bere gorputzaren eta abereen energia mekanikoaz landa, erregaien bero-energia izan zen gizakiak aprobetxatzen ikasi zuen lehen energia-mota, sua aurkitu zuenean, eta, geroago, itsasontziak bela bidez higiarazten ikasi zuenean. Gerora, haizearen eta ur-lasterraren energia mekanikoaz baliatzeko teknologia garatu zen (belaontziak, haize- eta ur-errotak. . . ). Energia-iturriez baliatzeko aldaketa nabarmena gertatu zen iraultza zientifikoaren eta horren eskutik etorri zen industria-iraultzaren ondorioz, XIX. mendean. Lurrun-makina da mugarri nagusietakoa (gainera, asmakuntza horrek garrantzi handia izan zuen zientzian bertan, termodinamikaren sorreran hain zuzen ere). Garraioa (trena, lurrun-propultsioko itsasontzia) eta industriako makineria izan ziren. Ondoren, mende haren amaieran, teknologia elektrikoa ekoizten hasi zen: lurrun-makinaren bidezko sorgailua eta zentral hidroelektrikoa. Ordura arte, erregai nagusiak egurra eta ikatza ziren. Petrolioa, haren deribatuak (gasolina, gasolioa. . . ) eta harrikatzetik lortutako gasak hasi ziren orduan erabiltzen, batik bat garraioan (automobila), argiztapenean eta energia elektrikoaren ekoizpenean (harrikatzarekin batera, zentral termikoetan). Hurrengo mugarri nabarmena XX. mendeko 40-50eko hamarkadetan etorri zen, fisika nuklearrean egindako ikerkuntzari esker fisio-erreakzioak modu kontrolatuan gertatzea lortu zenean. Zentral elektriko nuklearra eta propultsio nuklearra izan ziren garapen horren emaitzak. XX. mendearen bigarren erdialdeaz geroztik, erregai fosilen mugatasuna, teknologia nuklearraren arazo konpondu gabeak eta arriskuak, eta energia-ekoizpenaren eta kontsumoaren ingurumen-inpaktua hasi ziren nabarmentzen. Ondorioz, energia-iturri berriztagarriez baliatzeko teknologiak (haize-energia, eguzki-energia. . . ) eta, oro har, teknologia garbiak eta eraginkortasun handiagokoak garatzeko ahaleginak gero eta Bilboko IITUE 2015/09/04 28 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA sendagoak dira. Horrekin lotuta, energiaren kontsumo-eredua aldatzea ere aipatu ohi da energia-estrategien artean. Energia-iturriak sailkatzeko modu bat gure erabiltze-denboraren eskalan zenbateraino diren agorrezinak kontuan hartzea da. Naturan etengabe berritzen den eta agortzen ez den energia-iturriari edo, giza erabileraren ikuspegitik, agortezintzat jo daitekeenari energia berriztagarria esaten zaio. Aldiz, energia berriztaezina deritzo naturan etengabe berritzen ez den eta agor daitekeen energia-iturriari edo, giza erabileraren ikuspegitik, ustiatzen den abiaduran berritzen ez delako agortzeko arriskua duenari. Energia-iturri berriztagarrien artean, biomasa, energia geotermikoa, energia hidraulikoa, eguzki-energia, haize-energia eta itsas energia daude. Berez, jatorria eguzki-erradiazioan duten energia-iturriek eguzkiak dirauen bitartean iraungo lukete. Egia da, izar orok bezala, Eguzkiak ere bere bizi-zikloa duela eta erregai nuklearra erabat agortzen duenean "itzali’" egingo dela. Hori gertatzeko falta den denbora, ordea, izugarri handia da gure denbora-eskalan eta eguzki-energia, beraz, agorrezintzat jo daiteke. Orobat energia hidraulikoa, uraren zikloa eteten ez den bitartean urak lurruntzen eta kondentsatzen jarraituko baitu etengabe. Gauza bera esango genuke haize-energia, marea-energia, uhinen energia, itsasoko energia termikoa eta energia geotermikoaz, horiekin lotutako naturako fenomenoak gertatzea ala ez gizakiak iturri horiek gehiago ala gutxiago ustiatzearen baitan ez dagoelako. Biomasa-energia ere, hau da, landareetako konposatu kimikoetan metatuta dagoen energia kimikoa, etengabe berritzen da, lurrean bizia den artean behintzat . Aitzitik, bada biomasa agor daitekeela eta, horrenbestez, hein batean ez dela berriztagarria esaten duenik; izan ere, jasotako uzta erregai gisa erabiltzeko helburua duen laborantza oso intentsiboa izaten da, eta horrek, ongi kudeatu ezean, epe luzera eragin kaltegarriak izan ditzake ingurumenean eta lurra honda dezake; bestalde, basoen ustiapena modu egokian ez kontrolatzeak ere biomasa berriztagarria ez izatea ekar dezake. Ondoko 1.10. irudian ikusten denez energia eolikoa ekarpen oso garrantzitsua egin dio azken bi urtetan penintsulako behar energetikoari, 53.926G Wh-ko produkzioa izanik, 2012. urtean baino %12a gehiago. 1.7.3. ENERGIA EOLIKOA Zer da? Haizearen energia zinetikoaz baliatuz lortzen den energia da eolikoa. Haizea, airearen dentsitate desberdinen ondorioz. atmosferan sortzen den aire-mugimendua da. Dentsitatea, ostera, eguzkiak lurraren azala neurri desberdinean berotzen duelako aldatzen da. Munduan, haize-energia bihurtzen den eguzki-energia 10 × 106 kilowatt·orduko energia sortzeko Bilboko IITUE 2015/09/04 29 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA Irudia 1.10.: Estatuko behar energetikoaren estaldura. adinakoa dela kalkulatzen da, eta horrek aise gainditzen du gaur munduan dagoen energia elektrikoaren eskaria. Haize-energia, haize-sorgailuen bidez, energia elektriko bihur daiteke. Irudia 1.11.: Mundu mailan instalatutako potentzial eolikoa Energia sortzeko haizearen aprobetxamendua zibilizazioa bezain zaharra da, aspaldian gizakiak nabigatzeko erabiltzen baitzuen. Beste aldetik, haize errotaren lehenengo erreferentzia idatziak pertsiar enperadoregoaren garaiari (500 urte k.a.) dagozkio. Garoa ehotzeko edota ura ponpatzeko, azken 25 mendeetan haizea laguntza ikaragarria izan da. XX . mendearen hasieran, haizea argindarra sortzeko erabiltzen hasi zen, baina hasieran instalazioen ahalmena oso txikia zen. Hala ere, azken urteetan lortutako garapen teknologikoari esker ahalmena eta etekina hobetzen igaro dira, eta ondorioz energia eolikoa utopia egoeratik energia iturri alternatiboa izatera joan da. Haizearen indarra elektrizitatea bihurtzeko aparatuari aerosorgailua deritzo. Eta bere ardatzaren orientazioaren arabera, mota bi daude: ardatz horizontalekoak (etekin handiagoa dutenak) eta bertikalekoak. Lehenengoa da EAEn eta Nafarroan gehien instalatu dena, eta hiru osagai ditu: errotorea, gondola eta dorrea. Bilboko IITUE 2015/09/04 30 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA Irudia 1.12.: Energia eolikoaren produkzioaren eboluzioa Espainian Azken 25 urteotan aerosorgailuen ahalmena asko handitu da teknika berriei esker. Kontuan hartzen bada aerosorgailu batek sor dezakeen potentzia bere helizearen tamainaren araberakoa dela, gero eta aerosorgailu handiagoak egiten ari dira. Teknologia honen garapena eta norberak sortutako energiaren salmentarako joera handitzen direla eta, instalaturiko kW eolikoaren prezioan izugarrizko murrizketa izan du. Gaur egungo aerosorgailuen altuera asko handitu da eta batez besteko potentzia unitateko 2 KW-etik gora dago dagoeneko. Itsasoan eraikitzen diren parke eolikoetan (offshore) jartzeko azken aerosorgailuak 8 MW-ekoak dira. Ondoko 1.13. grafikoan ikus daitekeenez instalatzen diren aerosorgailuen batez besteko potentziaren bilakaera azken urteetan. Irudia 1.13.: Munduan Instalatutako aerosorgailuen batez besteko potentzia. Euskal Herriko Hegoaldean hau da energia berriztagarririk garrantzitsuena. Izan ere, 2003. urtean EAEn instalatu- riko parke eoliko kopurua 27tik 85era igo zen, eta Nafarroaren Bilboko IITUE 2015/09/04 31 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA ahalmena oraindik 8.5 aldiz handiagoa da (717 parke). Gaur egun bi joera nagusi agertzen ari dira energia eolikoaren garapenean kokapenari dagokionean: itsas eremuko energia eolikoa “off shore”eta lur eremuko energia eolikoa “on shore”. Itsas eremuko energia eolikoa “off shore” izenaz ezagutzen dena azken hamarkadan izan du garapenik handiena. Itsasoan kokatutako aerosorgailuak, normalean, potentzia handikoak dira, 2MW- 5MW artean. Instalazio konplexu eta garestiak dira, baina lan egiten duten potentzia handiei esker etekin handia ateratzen zaie, gainera haizearen baldintzak itsasoan hobeak izaten dira, beraz instalazioen errendimendua handiagoa izaten da. Penintsulako potentzial eolikoari buruzko Greenpeacek egindako ikerketa baten arabera, 2050. urtean itsasoko energia eolikoan oinarritutako 164.760 MW-ko elektrizitate potentzia instalatu ahal izango da eta urtean 334 TWh-ko energia sortu; horrek 2050ean proiektatutako penintsulako elektrizitate eskaeraren %119,3 estaltzea ahalbidetuko luke. Lur eremuko energia eolikoak “on shore” izenaz ezagutzen dena, historikoki gehien erabilitakoa da. Haizearen indarra elektrizitate bihurtzen du lurrean kokatutako aerosorgailuen bidez. Penintsulako potentzial eolikoari buruzko Greenpeacek egindako ikerketa baten arabera, 2050. urtean lurreko energia eolikoan oinarritutako potentzia elektrikoaren 915.000 MW instalatu ahal izango dira, eta urtean 2.285 Twh-ko energia kantitatea sortu; ondorioz, 2050ean proiektatutako penintsulako elektrizitate eskaera zortzi aldiz baino gehiagotan estali ahal izango da. 1.7.4. AEROSORGAILU MOTAK Aerosorgailuen garapen teknologikoa oso handia izan da azken urteotan, erabilera eta helburuaren arabera joera ezberdinak agertu dira aerosorgailuen eraikuntzan eta modu honetan premia edo erabileraren araberako diseinu desberdineko makinak ditugu. Ez dago hobe edo txarragorik, kasuan kasuko premiei egokituta, guztiek haizeari ahalik eta etekin handiena lortzea dute helburu. Era honetan, irizpide ezberdinen arabera sailka daitezke aerosorgailuak.  Sortzen duten potentziaren arabera  Ardatzen orientazioa, eta turbinaren forma edo hegal kopuruaren arabera. 1.7.5. Potentziaren arabera aerosorgailu motak. Aerosorgailuek sortzen duten potentziaren arabera, honela sailkatzen dira Bilboko IITUE 2015/09/04 32 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA Mikroturbinak edo oso potentzia baxuko aerosorgailuak: 1,5 kW-ko potentzia artekoak dira. Sistema isolatuetan erabiltzen dira gehienbat, sortutako energia elektrikoa erabiliz bateriak kargatu ahal izateko. Normalean iman iraunkorreko sorgailu elektrikoa erabiltzen dute eta ez dute kutxa biderkatzailerik erabiltzen. Ardatz horizontaleko makinak dira, diametro txikiko bi edo hiru besoko hegalekin (1m eta 5m artean), abiadura altuan eta aldakorrean lan egiten dute. Sortzen duten energia elektrikoa alternoa da, maiztasun aldakorrekoa, arteztu ondoren bateriak kargatzeko erabiltzen dena. Miniturbinak edo potentzia baxuko aerosorgailuak: Potentzia 50kW arteko aerosorgailuak dira. Sistema isolatuetan energia elektrikoa sortzeko ere erabiltzen dira, normalean bateriak kargatu ahal izateko. Etxebizitzen energia elektrikoen autokontsumoan erabiltzen dira, eta beste energia mota batzuekin sistema hibridoak sortzeko erabiltzen dira: energia fotovoltaikoa, hidraulikoa.... Potentzia baxukoa bada iman iraunkorreko sorgailuak erabiltzen dira eta kutxa biderkatzailerik gabe. Hala ere, potentzia handiagoko kasuetan kutxa biderkatzaileak erabiltzen dira, sorgailu elektrikoak turbinaren errotorearen abiadura baino handiagotan funtzionatzen duelako. Hemen ardatz bertikal eta horizontalekoak erabiltzen dira Potentzia ertaineko aerosorgailuak : Potentzia 850 kW arteko aerosorgailuak dira. Kasu honetan sortzen den energia elektrikoa sare elektrikora igortzen da. Aerosorgailu azkarrak izaten dira normalean, hiru hegalekoak. Bere diametroa 25 eta 55 m artekoa izaten da. Engranajezko kutxa biderkatzailea erabiltzen dute. Hauek dira lurreko parke eolikoetan azken hamarkadan gehien erabili direnak. Gaur egun potentzia hauek gainditu egin dira eta potentzia handiagoko aerosorgailuak erabiltzen dira. Potentzia handiko aerosorgailuak eta multimegawatt: Bere potentzia 1 MW baino handiagoko aerosorgailuak dira. Sortzen duten energia elektrikoa sarean sartzen da. Engranajezko kutxa biderkatzaile eta erregulazio sistemak erabiltzen dituzte. Bere diametroak 50 m-tik gorakoak dira eta bere altuera 60 eta 100 m artekoa izan daiteke. Lurreko parke eolikoetan erabiltzen badira ere, honelako aerosorgailuak gero eta gehiago itsasoan off shore erako parkeetan erabiltzen dira. Azken urteetan potentzia handiko aerosorgailuen garapena handiagoa izan den arren, itsasoko parke eolikoen zabalkundea dela eta, potentzia txiki edo ertaineko aerosorgailuen instalazioen aldeko joera indartzen ari da, ekoizpen puntu gehiago eta sakabanatuagoak. Sistema hauek zenbait abantaila dute: Bilboko IITUE 2015/09/04 33 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA  Autokontsumorako erabiltzen den kasuetan, energia elektrikoaren fakturan aurrezpen garrantzitsua ekar diezaioke erabiltzaileari.  Sortutako energia elektrikoaren transformazio, garraio eta banaketa gastuak murriztu egiten dira.  Dagoeneko existitzen diren azpiegiturak erabili daitezke, azpiegitura erraldoiak sortu behar izan gabe.  Energia berriztagarrien erabilera areagotzen da.  Elektrizitate horniketaren kalitatea hobetzen da (azken belaunaldiko aerosorgailuak erabiliz gero).  Azpiegitura hauen instalazio prozesua eta mantenua sinple eta merkeagoak dira.  Sistema produktibo banatuago sortzen da. Munduan energia era orekatuago batean banatzen da, eta honek aberastasunaren banaketa suposatzen du. 1.7.6. Ardatzaren orientazioaren araberako aerosorgailu motak Ardatz horizontaleko aerosorgailuak (HAWT) Hauek dira azken urteotan gehien garatu direnak, eta historian zehar industrian ezarpen handiena izan dutenak. Mundu mailan energia elektrikoa sortzeko gehien instalatzen diren aerosorgailuak dira, batez ere ekoizpen handiko sistemetan. Eraginkortasun handiena dute makina hauek, haizearen energiaren eraldaketari dagokionez. Turbinen beso edo hegal kopuruaren arabera turbina ezberdinak daude: beso bakarrekoa, bi besokoa, hiru besokoa eta beso anitzekoa.(1.14. irudia). Irudia 1.14.: Ardatz horizontaleko aerosorgailu motak. Gehien erabiltzen dena gaur egun hiru beso edo tripala motakoa da, funtzionamenduan jarduerarik onena erakusten duelako. Funtzionamenduan egonkorragoa da, ez baitu horrenbeste dardararik sortzen, suabeago ibiltzen da. Hiru edo pala gehiagoko turbinek abiadura txikiagoan funtzionatzen dute beso bakarra edo bi besotakoekin konparatuta, eta honek aerosorgailuen zarata maila murrizten du. Ardatz horizontaleko sorgailu gehienek antzeko egitura dute, baina haizeak kokaleku bakoitzean era ezberdinean eragiten du, eta beraz, kokapen bakoitzaren ezaugarri berezietara egokitzen diren aerosorgailuak garatu behar dira. Bilboko IITUE 2015/09/04 34 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA Irudia 1.15.: Aerosorgailu baten zatiak. prozesua sinplea da normalean eta beraz fabrikazio eta mantenu kosteak murriztu egiten dira. Daukaten itxura eta egiturari esker lurretik distantzia txikiago batera kokatzen dira, ardatz horizontalekoekin konparatuta, dorre altuen konplexutasunak ekidinez.( 1.16. irudia) Nagusiki bi diseinu erabiltzen dira: Darreius eta Savonius, eta bi mota hauen aldaera edo diseinu optimizatuak. Azken urteetan beste diseinu batzuen inguruko garapena ere egon da, Giromillen kasuan adibidez. Ardatz bertikaleko aerosorgailuak (VAWTT) Savonius Turbina Turbina hauek fabrikazio prozesu sinplea eta kostu baxua dute, aldiz, diseinu klasikoak ez dira oso eraginkorrak. Oinarrizko diseinuen kasuan errendimendua %15 inguruan kokatzen da. Normalean potentzia txikia behar den kasuetarako erabiltzen dira, abio indar-pare handia behar du martxan jartzeko. Turbulentziekin ere portaera hobeago erakusten du eta berez frenatzen da, edo ez du abiadura handiegirik hartzen. Bere formagatik duen arazo nagusia besoetako batean jasotzen duen haizearen kontrako indarra da. Besoen kokapenaren ondorioz, biraketa mugimenduan oszilazioa agertzen zaio, eta honek bere errendimendua asko mugatzen du eta ez dio uzten abiadura muga tarte handiagotan lan egiten. Errotorea martxan dagoenean beti dago beso bat haizearen norabide eta norantzaren kontra kokatzen dena, eta beste besoa alde. Honek herrestatze indarra sortzen du beso bakoitzean kontrako norabidean.(1.17. irudian) Savonius klasikoa duen errendimendua hobetzeko asmoz, diseinu garapen ezberdinak egin dira. Era honetan, ardatz berean desfasatutako savonius errotore sistema ezberdinak Bilboko IITUE 2015/09/04 36 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA Irudia 1.19.: Darreius turbina. Bihurtze eta kontrol sistemak behealdean kokatzen dira, horrek bere fabrikazio eta mantenu prozesua errazten du. Ardatz bertikaleko besteek bezala ez du orientazio sistemarik behar. Turbina hauek errendimendu baxua daukate eta abio indar-pare handia behar du martxan jartzeko. Eraginkortasunik handiena abiadura egonkorretan lortzen dute, normalean %40 inguruan egoten da. Abiadura handiekin zaratatsuak dira. (1.19. irudia) Giromill turbina. Azken urteetan egindako ikerketen ondorioz beste diseinu garapenak egin dira, horren adibidea daukagu giromill turbina. Ardatzari lotutako beso bertikalez osatuta dago, 3 normalean, eta potentzia txikia edo autokontsumoko instalazioetan erabiltzen da momentuz.( 1.20. irudia) 1.7.7. Aerosorgailuen arteko konparaketa. Potentziari dagokionean, potentzia txikiko instalazio eolikoek, instalazio eoliko handiekin alderatuta abantailak ekartzen dizkieten berezko ezaugarriak dituzte, garraio eta banaketa sareetan eragotzitako galerengatik eraginkortasun orokor handiagoa, esaterako, eta sorkuntza berriztagarriaren txertaketa ahalbidetzen dute azpiegitura elektriko berriak sortzeko beharrik gabe. Horrez gain, herritarren esku-hartzea bultza dezakete eraginkortasun energetikoari, auto-horniketa energetikoari eta klima-aldaketaren aurkako borrokari dagokionez. Egun, aerosorgailu txikiak isolatutako eraikuntzen autokontsumorako erabiltzen dira, batik bat. Gainera, eguzki-panel fotovoltaikoak izan ohi dituzte sistema hibrido txikiak osatuz eta eguzki- eta haize-energiaren konbinaketaren bidez hornidura elektrikoa bermatzea Bilboko IITUE 2015/09/04 39 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA ustiatu behar da: zentral hidroelektrikoaren kasuan, urtegi bateko uraren energia potentziala bilakatzen da eta zentral termikoaren kasuan ikatza edo beste erregai fosil baten energia kimikoa. Espirak biratzen duenean, eremu magnetikoaren fluxua aldakorra da denborarekiko, beraz, indar elektroeragile bat induzitzen da. Irudia 1.23.: Espira biraka eremu magnetiko batean Indar elektroeragile hori kanpoko zirkuitu batean erabili ahal izateko, espiraren mutur biak eraztun banarekin konektatzen dira (mutur bakoitza eraztun batekin) alboko 1.23. irudiak erakusten duen bezala. Eraztunak ere espirarekin batera biraka daude eta kontaktuan eskobila irristakor batzuekin. Eskobilak geldi daudenez, kanpoko zirkuitua bertan konekta daiteke; horrela osatzen da sorgailua. Sorgailuan bonbilla bat konektatzen bada, bonbillaren filamentutik korronte batek zirkulatuko du, gori ipiniko da eta argitasuna emango du. Espiraren abiadura angeluarra handitzean bonbillak ematen duen argitasuna ere handituko da. Sortzen duten tentsio elektrikoaren arabera, sorgailuak bi motatakoak izan daitezke:  Alternadoreak, kanpoko zirkuituari korronte alternoa ematen badute.  Dinamoak, korronte zuzena ematen badute. Sorgailuen atal mekaniko nagusiak estatorea (finkoa) eta errotorea (birakaria) dira. Dinamoetan, eremu magnetikoa sortzeko harilak estatorean kokatu ohi dira, eta korronte elektrikoa errotoreko hariletan sortzen da. Alternadoreetan, berriz, alderantziz izaten da. Gaur egun, elektrizitate-sarera konektatuta dauden energia elektrikoaren sorgailu gehienak alternadore trifasikoak dira. Energia elektrikoaren sareek maiztasun finkoa erabiltzen dutenez (50 edo 60 Hz), alternadoreek ere maiztasun finkoko korrontea sortu behar dute sare berera konektatu ahal izateko. Horregatik, alternadore handi gehienak (zentral elektriko handietan instalatuta daudenak) sorgailu sinkronoak izan ohi dira, abiadura finkokoak alegia. Dinamoetan ez bezala, kitzikapeneko alternadoreetan eremu magnetikoa errotorean sortzen da. Burdinazko errotore zilindrikoaren azalean artekak daude, eta han sartzen dira haril magnetizatzaileak, korronte zuzenez elikatuta. Estatorea ere burdinazkoa da, eta haren Bilboko IITUE 2015/09/04 44 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA  Eskuilak erabiltzen ez dutenez ez dute mantenurik behar.  Mekanikoki sendoagoak dira, kitzikapen sistemarik ez dutelako.  Kitzikapena kenduta, energiaren %20a aurreztu daiteke Erabiltzen diren imanak ferromagnetikoak edo neodimiozkoak izan daitezke, azken hauek ahalmen magnetiko handiagoa dutenez gehiago erabiltzen ari dira azken urteetan. Kasu batzutan, eta estatoreko harilkatuetan burdinezko nukleoak erabiltzen badira, eremu magnetikoen ondorioz indar-parea errotorean sortzen da eta horrek aerosorgailuari abiadura txikitan martxan jartzea oztopatzen dio. Sorgailu hauek sortzen duten tentsioa ia sinusoidala da, imanak daramatzan errotoreari ematen zaion irtenbide konstruktiboa eta iman kopuruari esker. Irteerako seinalearen maila armonikoa moldatu daiteke iman kopurua eta kokapenaren bitartez. Iman iraunkorreko sorgailu motak: Iman iraunkorreko sorgailu batean imanak mugitzen dira harilkatuen aurretik, normalean mugimendu birakarian, eta biratze abiadura batean. Biraketa ardatzaren arabera, bi motatako sorgailuak daude:  Fluxu erradialekoa: biraketa ardatza imanen eremu magnetikoaren fluxuarekiko perpendikularra bada. Imanak bere ardatzaren inguruan biraka dagoen zilindro baten alboko aldean jartzen dira, ukitzaile. Imanen eremu magnetikoaren fluxua biraketa ardatzarekiko perpendikularra da, beraz, erradioaren norabidean doaz ( 1.24. irudia). Irudia 1.24.: Fluxu erradialeko sorgailuak.  Fluxu axialekoa: biraketa ardatza imanen eremu magnetikoaren fluxuarekiko paraleloa bada. Imanak, diskoren zentrotik pasatzen den ardatz baten inguruan biratzen duen burdinezko disko baten gainean kokatzen dira, itsatsita. Imanek N espira dituen harila multzo baten aurretik biratzen dute. Estatoreko harilen konexioaren arabera tentsioa monofasikoa edo fase anitzekoa izango da. Beraz Bilboko IITUE 2015/09/04 46 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA Irudia 1.26.: Lorentz: eroale zatia eremu magnetiko batean ε =Eroalean induzitutako indar elektroeragilea v = eroalearen abiadura B =Eremu magnetikoaren indukzio magnetikoa L =eroale zatiaren luzera Induzitutako ε-ren polo positiboa Q muturra da eta polo negatiboa P muturra. Iman iraunkorreko sorgailu batean harila osatzen duten eroaleak ez dira mugitzen. Mota honetako sorgailuetan harilak finko daude estatorean eta mugitzen direnak imanak direlarik. Baina azalpen teoriko emateko egoera antzekoa da imana mugitzea eta eroalea finko, garrantzitsuena beraien arteko mugimendu erlatiboa baita. Hori bai, eroalean polaritatea mantentzeko imanaren mugimenduaren norabidea kontrakoa izan behar du. Azalpenarekin jarraitzeko, sorgailuko imana eta espira karratuak direla kontsideratuko da. Ondoko irudia aztertzen bada, imana eskuin aldera mugitzen da eta espira ireki baten azpitik pasatzen delarik. Espira beraien artean konektatutako lau zatiz osatuta dago: bi bertikal eta beste biak horizontalak. Imanaren altuera espirarena baino zertxobait txikiagoa da, eta imanaren zabalera espiraren berdina. Imana zati bertikalen aurretik pasatzerakoan (AB eta CD zatiak), indar elektroeragile bat induzituko du eroaletan, eta polaritatea +=A,D eta –=B,C izango delarik. (1.27.irudia) Irudia 1.27.: Imanaren mugimendua harilarekiko Azter ditzagun mugimenduan sortzen diren kokapen ezberdinak:  Lehen kokapena (1.28. irudia): Imana espiraren AB aldetik pasatzen ari da. Polaritatea +=A eta -=B. Bestetik, CD aldean ez da tentsiorik induzitzen. Espira Bilboko IITUE 2015/09/04 48 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA osoaren polaritatea irudian agertzen dena izango da. Irudia 1.28.: Imanaren mugimendua espiraren aurrean 1  Bigarren Kokapena(1.29. irudia):Imana espiraren CD bigarren aldetik pasatzen ari da. Polaritatea +=D eta -=C. Bestetik, AB aldean ez da tentsiorik induzitzen. Espira osoaren polaritatea irudian agertzen dena izango da. Irudia 1.29.: Imanaren mugimendua espiraren aurrean 2 Espiraren aurretik pasatzen den imanaren polaritatea HEGOA baldin bada, IPARRA izan beharrean, espiren polaritatea kontrakoa izango litzateke aurreko egoerekiko. Ondoren kontrako polaritatea duten bi iman hartuko ditugu, elkarrekin eta espiraren aurretik batera pasatzen direlarik.  Hirugarren kokapena( 1.30. irudia): Lehen imana DC zatiaren aurretik pasatzen ari da, eta bigarren imana AB zatiaren aurrean dago. Egoera horretan espiraren alde bietan induzitzen dira tentsioak ondorengo polaritatearekin +=B, D eta -=A, C Aurrekoaren ondorioz espiran tentsio bikoitza induzitzen da, aldeetako tentsioen baturari esker. Lehen imana pasatzen denean eta bigarren imana DC zatiaren aurrean kokatzen denean polaritatea aurreko irudian agertutakoaren kontrakoa izango da (1.31. irudia) Imanen ilara bat kontuan hartzen bada, polo magnetikoak alderantzikaturik bata bestearen atzetik, espiraren aurretik pasatzen, espiraren polaritatea txandakatuz joango da, polaritatearen arabera. Bukatzeko 1.32. irudian sinplifikatuta agertzen da iman iraunkorreko sorgailuaren eskema: polo magnetikoak txandakatuta dituzten imanen ilara, bi espiren aurretik pasatzen direla. Bilboko IITUE 2015/09/04 49 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA Irudia 1.30.: Imanaren mugimendua espiraren aurrean 3 Irudia 1.31.: Bi imanen mugimendua espira baten aurretik. Espiren arteko distantzia eta imanen artekoa berdina da. Ikusten denez elkarren ondoko espirek kontrako polaritatea dute. Irudia 1.32.: Imanen ilara bi espiren aurretik pasatzen. Espira batean induzitutako indar elektroeragilea (iee): Iman iraunkorreko sorgailu batean imanak higidura birakari uniformean mugitzen dira harilen aurrean. Iman kopurua beti da bikoitia eta polo magnetikoak ipar-hegoa txandakatuta dituzte. Egoera honetan, lehen ikusi den bezala, harila batean induzitutako iee, iman bakar batek induzitutakoaren bikoitza da. Espiraren alde bertikal bakoitzari Bilboko IITUE 2015/09/04 50 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA ω = Ma kR (1.25) ω = abiadura angeluarra Ma=Sorgailua azeleratzen duten indarren momentua da (azelerazio momentua) kR= sorgailuaren atal mugikorren geometriaren menpeko konstantea da. Karga erresistibo batera konektatutako aerosorgailuak. Egoera honetan„ balaztatze indarra bi zatiz osatuta dago, alde batetik sistema eoliko eta errodamenduen marruskadurak sortutakoa eta bestea aerosorgailuko iman eta harilkatuan induzitutako korrontearen artean sortutako indarra. Galgatze indar biek galgatze momentuak eragiten dituzte, eta hauek abiadura angeluarrarekiko proportzionalak dira. Mf = MRoz + MA = kR.ω + kA.ω = (kR + kA).ω (1.26) kA = Abiadura angeluarra eta Ampere indarraren ondoriozko galgatze momentuaren arteko proportzionaltasun konstantea da. Induzitutako korrontearen ondorioz gertatutako galgatzea, Lenz printzipioaren araberakoa da: “Korronte induzituek sortzen dituzten eremu magnetikoek korronte induzitu horien eragile diren fluxu-aldaketei aurka egiten diete”. Fluxu magnetikoaren aldakuntza hau harilen aurretik biratzen duten imanen mugimenduaren ondorioa da. Sorgailuen hariletan induzitutako korronteak sortu ondoren, hauek eta imanen arteko indarra sortzen da. Indar hauek, korronteen arteko edo eremu magnetikoetan barnean dauden korronteen gaineko Ampere-ren indarrak dira hain zuzen ere. Gero ikusiko denez, indar honek imanen mugimenduaren kontra egiten du eta horregatik galgatze indarra da, eta errotorearen abiadura angeluarrarekiko proportzionala da. Horregatik 1.26. ekuazioan kAkonstantea abiadura angeluarra eta Ampereren indarraren ondoriozko galgatze momentuaren arteko proportzionaltasun konstantea da. 1.26. ekuazioa 1.21ekuazioan ordezkatuz eta ekuazio diferentziala ebazten bada, ondorengo adierazpena lortzen da abiadura angeluarra oreka lortzen duenerako: ω = Ma kR + kA (1.27) Eta ikusten denez, 1.27ekuazioa hasierako 1.25ekuazioa baino txikiagoa da zenbakiz (izendatzailea handiagoa delako), hau da, aerosorgailu baten biraketa abiadura txikiagoa da karga bati lotuta dagoenean, libre konektatu gabe dagoen egoerarekin konparatuta. Hau, beste era batean, energiaren kontserbazioaren legearen bitartez azal daiteke, hau da: Bilboko IITUE 2015/09/04 54 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA Irudia 1.34.: Lenz legea aerosorgailu bat libreki biratzen duenean abiadura handiagoa hartzen du karga bati lotuta dagoenean baino, haizeak sortzen duen energia zinetikoaren zati bat energia elektrikoa transformatzen delako, eta ondorioz, bere biraketa abiadura murriztu egiten da (sistema eolikoaren gaineko haizearen indarra konstantea mantentzen dela pentsatuz). Libreki biratzen duenean, haizearen energia guztia energia zinetikoa bilakatzen da, karga bati lotuta badago, haizearen energiaren zati bat energia elektrikoa bihurtzen da kA konstantearen adierazpen matematikoa lortzeko. Aerosorgailu baten hariletatik korrontea zirkulatzen duenean, imanen eremu magnetikoen ondorioz, berehala sortzen dira eroaleen gaineko indarrak. Haril hauek estatoreari finko lotuta daudenez, indar hauek erreakzioak sortzen dituzte imanen gainean (Newtonen akzio-erreakzio legea). Beste era batean azaldu daiteke, estatoreko hariletan induzitutako korronteek sortutako eremu magnetikoen indarrak errotoreko imanen gainean eragindako indarrak. Imanen mugimendua galgatzen duen indar bat sortzen da, eta indar hau sorgailuak kanpoko karga bati ematen dion korronte elektrikoaren intentsitatearen araberakoa da. Indar kontra eragile honen adierazpen matematikoa, gutxi gorabeherakoa, eremu magnetiko batean dagoen korronte baten gaineko indarraren formularen bidez eman daiteke (Ampere-ren indarra). Ondoko 1.34. irudian ikus daiteke kobrezko hari baten aurretik v abiaduraz eskuin aldera mugitzen den imana. Imanaren ipar poloa gora begira dago. Harian induzitutako korrontearen norabidea Lorentz-en formula aplikatuz lortzen da, eta barrura doa. Imanak induzitutako korrontearen gainean indarra eragiten du eskuinerantz, baino kobrezko hariak finko daudenez (estatoreko hariletan) imanaren gainean erreakzioa agertzen da, eta ezkerrera mugitzera eragiten dio. Korronte baten gaineko Ampereren indarra ondoko adierazpen arabera: FA = I.L.B (1.28) Bilboko IITUE 2015/09/04 55 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA μ, Hutsaren iragazkortasun magnetikoa = μ0=4.π.10-7 (Wb/A.m) H = Eremu magnetikoa, Ampere metroko (A/m) edo Oersted (Oe) B = Eremu magnetikoa, Gauss (G) edo Tesla (T) Ferromagnetikoak, eroale magnetiko onak direnez, zirkuitu magnetikoak eraikitzeko erabiltzen dira, hala nola harilen nukleoak eta makina elektriko mota guztietako zirkuitu magnetikoak. Material ferromagnetikoen iragazkortasun magnetiko erlatiboa oso handia izaten da, 1 baino askoz handiagoa. Adibidez, nikelarena μ =300, edo burdina gozoarena μ = 120.000. Zenbait metalek (ez denek) eta burdinaren familiako konposatu eta aleazioek osatzen dute multzo hau. Substantzia gehienek, ordea, iragazkortasun erlatiboa 1etik oso hurbil dute. 1 baino zerbait handiagoa dutenak paramagnetikoak dira, eta zertxobait txikiagoa dutenak, diamagnetikoak. Material bat imantatu ondoren zenbat eta kapazitate handiagoa izan magnetismoa mantentzeko hobe. Irudia 1.35.: Zenbait materialen magnetizazio kurba. Materialen iragazkortasuna ez da konstantea izaten, eta indukzio-mailaren arabera aldatu egiten da. Eremu magnetikoaren (H) intentsitate aldakor baten eraginpean material bat jartzen denean, indukzio magnetikoa ere aldatzen doa, baina erlazio hori (B-H) ez da konstantea Bilboko IITUE 2015/09/04 59 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 1.7. MARKO TEORIKOA Irudia 1.38.: Lur arrarozko imanen magnetizazio kurbak deitutakoak erabiltzen dira. Eta mineral hauen ustiapenak bi arazo sortzen ditu: batetik, bere ekoizpena munduan leku gutxitan egiten dela eta oso prozesu konplexua izaten dela, energia kontsumo handia sortuz. Eta bestetik, oso kantitate txikitan ematen direla planetan, eta azken urteetan haize-sorgailu erraldoiak egiteko dagoen eskakizun maila asko igo da. Guzti honegatik, askotan material hauek ustiatzen diren lekuetan arazo ekologiko larriak ematen dira, bertako biztanleei kalte izugarriak sortuz. Beraz, iman berezi hauen erabilera zentzuz egin behar da. Bilboko IITUE 2015/09/04 61 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 2.1. SARRERA 2.1. SARRERA 2.1.1. HARTUTAKO IRTENBIDEA Atal honetan sorgailuaren diseinua egiteko egindako kalkuluak azalduko dira. Sorgailua aukeratzeko, Savonius turbina bati lotuta egongo dela kontuan hartu da, baita hasierako zehaztapen batzuk. Lehenago ikusi denez, iman iraunkorreko sorgailuek abantailak dituzte indukzio-sorgailuekin konparatuta: eraikuntza prozesua sinpleagoa da, material eta teknika ere ez dira konplexuak, iman iraunkorrekoek eraginkortasun handiagoa dute eta tamaina (pisua) txikiagoa. Horregatik, lan honetan iman iraunkorreko sorgailua egitea erabaki da. Eta iman iraunkorrekoen artean, fluxu erradiala eta axialekoak daude. Fluxu erradialeko sorgailuen kasuan eraikuntza prozesua askoz zailagoa suertatzen da, besteekin konparatuta. Beraz azkenik F. axialekoa egitea erabaki da. Iman iraunkorreko fluxu axialeko sorgailuen onurak honakoak dira:  Biraketa abiadura baxua (polo eta harila kopuruaren arabera laneko abiadura egokitu daiteke).  Iman iraunkorrak direnez, ez da kitzikapen sistema sortu behar.  Sorgailu tradizionalak baino pisu txikiagoa dauka, beraz, potentzia/pisua erlazio handia dauka, errendimendu maila berdinerako.  Eraikuntza prozesu eta erabilitako material sinpleak erabiltzen ditu, oso egokia DIY filosofiaren arabera egiteko.  Potentzia egokitu daiteke harila eta imanen disko kopurua egokituz. Gure kasuan, fluxu axialeko sorgailuen tipologia guztien artean, errotore bikoitzekoa aukeratu da: imanak dituen bi burdinezko errotore, eta harilak finko dauden estatorea erdian dela. Bi errotoreak ardatz bati lotuta daude eta elkarrekin biratzen dute (2.1 . irudia). Bi errotoreko konfigurazio honek abantaila dauka estatorean sortzen den indarra handiagoa delako, gainera, topologia honek dispertsioko induktantzia minimizatzen du. Haurrekoaz gain, artekarik gabeko estatorea erabiltzerakoan, artekako indar-parea bera eta honek sortutako dardara desagertzea lortzen da. Beste aldetik harilek burdinezko nukleorik erabiltzen ez dutenez histeresi eta Foucault-en korronteen galerak murrizten ditu. Iman iraunkorrek burdinezko errotoreen gainazaleren gainean kokatuta daude, harilaren aldean, kopuru berean. Aurrez aurreko imanek kontrako polaritatean orientatuta daude. Era honetan fluxua iman baten ipar polotik bestearen hegora pasatzen da estatoreko harilak zeharkatuz, ardatza biraka ari den bitartean. ( 2.2. irudia) Bilboko IITUE 2015/09/04 64 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 2.2. HAIZEAREN DATUAK Irudia 2.1.: Iman iraunkorreko fluxu axialeko sorgailu baten zatiak. Azkenik, harilen bornetan tentsio elektrikoa induzitzen da, eta harilen konexioaren arabera tentsio balio ezberdinak lortuko dira. Irudia 2.2.: Imanak eta eremu magnetikoa. 2.2. HAIZEAREN DATUAK Haizeak eman dezakeen potentzia kalkulatzeko, lehendabizi haizearen parametroak lortu beharko ditugu. Aerosorgailua kokatuta egongo den lekuaren arabera, haizearen parametroak aldatu egingo dira, beraz beharrezkoa da tokiko haizearen datuak jasotzea. Normalean aerosorgailua joango den lekuan haizearen parametroak neurtzeko gailuak kokatzen dira denbora tarte batean (gutxienez urtebete batean) eta jasotako datuen analisia egin ondoren batezbesteko abiadura finkatzen da. Gure kasuan, ez da daturik jasoko, eta jadanik instalatuta dauden estazio meteorologikoen datuotaz baliatuko gara. Horretarako EUSKALMET jasotako datuetan oinarrituko gara (Ikus A1. ERANSKINA) Bilboko IITUE 2015/09/04 65 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 2.7. IMANAK Aukeratu den den 12 polo kopuruarekin ateratzen diren frekuentziak baxuak izango dira, hau kontuan hartu beharko da artezketa prozesua diseinatzerakoan. 2.7. IMANAK Erabiliko ditugun imanak neodimiozkoak (NdFeB) izango dira, ezaugarri magnetiko oso onak eta prezioa ez oso altua dituztelako. Gure aerosorgailuak bi errotore ditu, bi disko, eta disko bakoitzeko polo kopuru berdineko iman kopurua. Gure kasuan 12 polo=12 iman disko bakoitzean. Polo kopurua murrizten bada, aerosorgailuaren kostua murriztu egiten da, baino frekuentzia baxuagoak ematen ditu, hala ere asko murrizten bada frekuentzia sorgailuaren eraginkortasuna murriztu egiten dela konprobatuta dago, sortzen den seinalearen kalitateagatik. Merkatuan dauden imanak aztertu ondoren, aukeratutakoaren datuak (A2-eranskinean fitxa teknikoa): Bilboko IITUE 2015/09/04 71 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 2.8. HARILAK Bx= Eremu magnetikoaren fluxu dentsitatea x distantziara (T, tesla) Br= Hondar-fluxu dentsitatea imanaren gainazalean(T, tesla ) A, B, L = imanaren dimentsioak (mm) X = Harilaren erdigunera dagoen distantzia (mm) Ondorengo taulan ikusten dira lortutako emaitzak x (Imanaren azaletik harilaren erdigunera) distantziaren arabera: Taula 2.2.: Fluxu magnetikoaren balioak distantzia desberdinetan Gure konfigurazioaren arabera, eta egindako esperientziak aztertu ondoren, ondorengo konfigurazioa aukeratuko da. Iman kopurua= 12 x 2=24 Imanen arteko desfasea errotorean= 360/12 = 30o 2.8. HARILAK Imanak errotorearen periferian kokatuko dira, eta harilak finko estatorean. Oso garrantzitsua da iman eta harilen arteko kokapen erlatiboa. Imanek harilen besoen arteko azaleratik pasa behar dute, horretarako imanen tamaina harilena baino txikiagoa izan behar du.( 2.6. irudia). Iman bat justu harilaren erdian baldin badago ez du tentsiorik induzitzen, ez dago korronterik harilean. Tentsioa induzitzeko harilean gutxienez iman bat harilaren besoetako baten aurretik pasatzen egon behar da. Momentu berean harilaren beso batean ipar poloa baldin badauka eta bestean hego poloa, tentsiorik handiena induzituko da (harien norabide desberdinengatik tentsioak batu egiten dira). Beraz, kokapen erlatibo hauek eman ahal izateko iman eta harilak ondo dimentsionatu beharko ditugu. Harila eta iman kopuruen arteko proportzioari buruz asko eta ezberdin dago idatzita honen inguruko publikazioetan, ez dago formula zehatzik hau kalkulatzeko. Sorgailuaren Bilboko IITUE 2015/09/04 73 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 2.8. HARILAK (a) (b) Irudia 2.6.: Iman eta harilen kokapena ezaugarrien arabera, edo erabileraren arabera proportzio ezberdinak erabiltzen dira. Beraz gure kasuan irteerako seinalearen kalitateari erreparatuko diogu proportzioa zehazteko Gure kasuan, sorgailuan irteerako tentsioa trifasiko orekatua lortzeko (120o-ko desfasearekin) haril eta poloen arteko proportzioa 3:2 izan behar da.Hau azaldu daiteke oinarrizko konfigurazioa aztertzen bada, bi polo eta 3 harila, fase bakoitzeko bat. Polo gehiagoren kasu batera estrapolatzen bada egoera, kokapena errepikatu beharko da, α angelu bakoitzeko (ikus 2.7. irudian). α =360/(p/2) (a) (b) Irudia 2.7.: Tentsio trifasikoa sortzeko harila-imanen kokapena 2 polo eta p poloekin. Beraz harila kopurua kalkulatzeko = 12iman*(3/2)=18 harila erabiliko ditugu gure proiektuan. Harila hauek era orekatuan 3 fasetan banatuta egongo dira, 6 harila fase bakoitzeko. Eta harilen arteko konexioa induzitutako indar elektroeragilea, irteerako tentsioa eta Bilboko IITUE 2015/09/04 74 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 2.9. INDAR ELEKTROERAGILEA Irudia 2.9.: Eroale zatia biraka, orriarekiko perpendikularra den eremu magnetiko batean Irudia 2.10.: Imana eta harilaren kokapena eta dimentsioak ε = ω.B. (R1+R2) 2 .L (2.8) Harilaren kalkulua egiteko 2.9. irudian agertzen den bezala kokatuta baditugu imana eta harila: Imanaren tamaina harilaren barrualdekoa bada, biratzetakoan harilaren besoetan (L1 eta L3) bakarrik induzituko da tentsioa, eta kontrako polaritatea duten imanak besoen aurretik pasatzerakoan indar elektroeragilea batu egingo da, beraz espira osoan induzitutako indarra aurrekoaren bikoitza izango da. ε = ω.B.(R1 + R2).L (2.9) Eta N espirako harila batean induzitutako indar elektroeragilea alternoa maximoa (piko) Bilboko IITUE 2015/09/04 76 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 2.12. HARILEN ESPIRA KOPURUA  Seriean 2 hariletako hiru multzo paraleloan: Hemen paraleloan egonda, zehaztutako iee lortzeko harilek espira gehiago beharko dute, eta beste aldetik gure kasuan korronte baxuak egongo dira. Beraz, ez da oso egokia ikusten konfigurazio hau.  Seriean 3 hariletako bi multzo paraleloan: Hau da hobesten den konfigurazioa, 3 harilak seriean konektatzekoan, iee batu egiten da eta harileko ez dira horrenbeste espira beharko, beste alde batetik fase bakoitzeko Imax =0,91 A ez da oso altua izango, potentzi baxuekin ari garelako, eta beraz, aukeratutako hariak erraz jasan dezake intentsitate Imaxhori. ( 2.11. irudia) Irudia 2.11.: Harilen konexioa estatorean. Zenbait kalkulu teoriko egin ondoren: induzitutako iee, harilaren tamaina, errotorearen tamaina....etab, diseinuarekin jarraitzeko 200 espirako harilak egitea erabaki da. Harilak karratuak izango dira, imanek duten forma berekoak, eta harilen nukleo hutsa imanen tamainakoa izango da, era honetan harilek hartu ahal izango dute imanek sortutako fluxu osoa, fluxu dispertsioa ahalik eta txikiena izan dadin. Harilen diseinuan kontuan hartu behar den beste faktore bat, harilkatuaren betetze faktorea. Harila batean betetze faktorea hariaren bolumen totala (kobrea + isolatzailea) eta harilean benetan okupatzen duen bolumenaren arteko zatikiari deitzen zaio betetze faktorea. Haria perfektuki bildutako harila batean f =0,9 inguru izaten da faktore hau, baino espira askotako hariletan irregulartasunak sortzen dira haria biltzerakoan, eta betetze faktorea jaisten da, izan ere honelako kasuetan faktorea 0,65 eta 0,75 artean egoten da, biltze prozesuko faktore ezberdinen arabera. f = hari sekzioa·N leiho azalera (2.23) f = betetze faktorea (fill factor), beti <1. N = espira kopurua Era honetan, betetze faktorearen bitartez, diametro jakin bateko espira kopuru batek okupa dezakeen espazioa, guztiz beharrezkoa gure diseinuarekin aurrera egiteko. Bilboko IITUE 2015/09/04 81 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 3.1. IMANAK Lan honen hasieran azaldu denez, proiektuaren helburuetako bat arlo teorikotik eremu praktikora pasatzea izan da. Horretarako, kalkulu teorikoetan lortutako emaitzen ondorioz ateratako azken dimentsioak erabiliz, aerosorgailuaren prototipoa eraiki da. Atal honetan azalduko da muntaiaren prozesuan emandako urrats nagusiak. Sorgailuaren muntaia egiteko jarraitutako prozesuko ekintzen sekuentzia sinplea izan da da.  Material guztia bildu eta ondo prestatu  Imanak itsatsi  Harilak egin  Harilak estatorean kokatu  Harilen borneen arteko konexioa egin  Faseko borneak konektatu  Errotoreko diskoak eta estatorea ardatzean sartu  Euskarrian finkatu  Azken doikuntzak egin. 3.1. IMANAK Memorian azaldu den bezala, gaur egun merkatuan dauden iman mota desberdinak azterturik, lur arraroko imanak aukeratu ditugu sorgailua egiteko, batez ere hauek dituzten ezaugarri teknikoa eta kosteari begiratuta . Salmenta leku ezberdinetan begiratu ondoren, azkenik web bidezko denda batean erostea erabaki da: http://www.supermagnete.es/ Imanen tamaina eta ezaugarriak erabakitzeko orduan kontuan hartu da honakoak: Kalkulu prozesuan lortutako emaitzak, modelo ezberdinen kostea eta bukaerako sorgailuaren dimentsioak oso handia ez ateratzea (errotoreen diametroa eta lodiera) Azkenik erositako imanak. Bilboko IITUE 2015/09/04 96 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 3.2. HARILEN ERAIKUNTZA (a) (b) Irudia 3.1.: Imanak Kontuan hartu behar da imanen kopuru eta tamainaren aukeraketak baldintzatuko duela erabat sorgailu osoaren diseinua, harilaren dimentsioak eta fluxu dentsitatea baldintzatzen dituelako hain zuzen ere. 3.2. HARILEN ERAIKUNTZA Imanen aukeraketa egin ondoren, harilen eraikuntza egin behar izan zen. Prozesua azkarragoa egiteko eroalea biltzeko makina sinplea prestatu zen, motore elektriko txiki bat erabiliz kablea biltzeko, eta eta birak kontatzeko sistema batekin. Harilen tamaina zehatza izateko, moldea prestatu zen harilaren barne zuloaren neurrikoa 4 mm-ko diametroko torlojoekin, eta neurri zehatzeko bi xafla alboetan . Bilboko IITUE 2015/09/04 97 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 3.3. ERROTOREKO DISKOAK (a) (b) Irudia 3.4.: Harilak 3.3. ERROTOREKO DISKOAK Bi diskoak egiteko 1,5mm-ko bi xafla erabili genituen, elkarrekin soldaturik. Mozteko eta mekanizazioa egiteko laser bidezko makina erabili zen. Bi xafletako batean imanak hartzeko zuloak prestatu ziren, bere kokatzea errazagoa izateko. Diskoak egiterakoan kontuan hartu behar da erabiliko den biraketa sistema (ardatza-abatza), diskoek eraman behar duten euskarria ere era egokian jartzeko. Gure kasuan 15mm-ko zilindro zulatu bana jarri zaio ardatz bakoitzari (ondoren ikusi denez, hau ez da izan sistemarik egokiena biraketa mugimenduko sistema egiteko). Bukatzeko imanak kokatu, kontrako polaritatea errespetatuz, (polaritateak identifikatzeko ipar orratza erabili, edo imanen alde nagusiak elkarri hurbilduz, alderatze indarra edo erakarpen indarra eragiten duen begiratuz). Imanak diskoetan finkatzeko epoxi lekedaz itsatsi egin dira. Diskoen arteko distantzia zehatza izateko, neurri jakineko plastikozko pieza bat prestatu zen. Disko bakoitzeko alde batean, erdigunean, 1,5mm-ko zilindro zulatua finkatu zen, ardatzarekin lotura egin ahal izateko. Bilboko IITUE 2015/09/04 99 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 3.4. ESTATOREA (a) (b) Irudia 3.5.: Errotoreko diskoa imanekin (a) (b) Irudia 3.6.: Diskoak eta zilindro txikia 3.4. ESTATOREA Harilen estatorea egiteko erretxina eta beira-zuntza erabiltzen da normalean honelako sorgailuetan, behin betiko estatorea egin nahi denean. Gure kasuan, prototipoa egiteko zerbait definitiboa ez izatea bilatu zen. Horrela, fresatutako plastikozko estatorea egitea Bilboko IITUE 2015/09/04 100 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 3.4. ESTATOREA erabaki zen, harilak sartu eta atera ahal izateko. Harilen neurriak hartuta, plastikozko xaflaren mekanizazioa egin zen fresatzaile baten bitartez. Harilak kokatuta zeudenean, beraien arteko konexioa egin zen, faseko serie-paraleloa errespetatuz. Puntu honetan oso garrantzitsua da faseko harila bakoitza eta hauen sarrerako eta irteerako haria ondo identifikatuta izatea . Serie konexioan, harila baten bukaera bestearen hasierarekin konektatu behar da. Baita ere konprobatu behar da harilketa norabidea, berdina izatea harilak kokatzerakoan. Bukatzeko, faseen konexioak errazagoak egiteko konexio borneak jarri ziren (a) (b) Irudia 3.7.: Estatorearen diseinua eta argazkia (a) (b) Irudia 3.8.: Estatorea eta harilak. Bilboko IITUE 2015/09/04 101 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 3.5. ARDATZA ETA BIRAKETA SISTEMA 3.5. ARDATZA ETA BIRAKETA SISTEMA Ardatz bezala 8mm-ko ziri harilkatua aukeratu da (ondoren konprobatu ahal izan zen diametro hori txikia zela, eta sistema hau ez zela egokiena). Diskoak ardatzari lotzeko zirrindola eta azkoina erabili dira ziri harilkatuan. Sistema birak eman ahal izateko, errodamendu planoa euskarriari finko lotuta jarri zen. (a) (b) Irudia 3.9.: Ardatza eta errodamenduak. 3.6. EUSKARRIA Euskarri bezala egurrezko xafla bi erabili dira . Bertan errodamenduak, estatorea eta beraien arteko loturak kokatu ahal izateko fresagailuan mekanizatu egin dira. Bilboko IITUE 2015/09/04 102 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 3.8. SAIAKUNTZA (a) (b) Irudia 3.12.: Muntaia II 3.8. SAIAKUNTZA Prototipoa bukatua eta doituta egon denean, laborategian saiakuntza proba sinplea egin da. Honen bitartez, teorikoki egindako kalkuluak eta ondoren, sorgailua martxa errealean lortzen diren balioak antzekoak diren edo ez konprobatu nahi da. Lortzen diren emaitzekin analisia egin ondoren, ondorioak atera daitezke diseinua hobetzeko edo kalkuluetan izandako akatsak zuzentzeko. Saiakuntza proba egiteko, sorgailua laborategiko motore batekin lotu da ardatz finko baten bitartez. Motorearen parametroak kontrolatu daitezke kontsola batetik, era honetan abiadura poliki igotzen da eta sorgailuan emandako tentsio balioak jasotzen dira. Proba sorgailuari karga konektatu gabe eginda daude hutsean. Sorgailuari karga konektatuz gero, beste balio batzuk agertuko ziren. Irteerako tentsioa polimetroa eta osziloskopioaren bitartez neurtzen dira. Jasotako balioak ondorengo 3.1. taulan agertzen dira. osziloskopioaren bitartez konprobatzen da irteerako seinalearen forma ia sinusoidala dela. Beste alde batetik, sorgailuaren parametroak finkatuta, abiadura desberdinetan induzitzen den iee bitartez, sorgailuaren irteerako tentsioaren balio teorikoak kalkula ditzakegu. Horretarako ε indar elektroeragilea kalkulatzeko erabiltzen de formulan, abiadura balio ezberdinak txertatuz da eta beste parametroak konstante mantentzen direla. Lortzen diren balio teorikoak honako hauek izan dira (3.2. taula) Bilboko IITUE 2015/09/04 104 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 4.1. AURREKONTUAREN PARTIDAK 4.1. AURREKONTUAREN PARTIDAK Aurrekontuan, prototipoa egiteko erabilitako materialen kostua eta piezak egiteko erabilitako esku lanaren kostua sartu da. Bi partida desberdinetan egin da kalkulua, alde batetik materialak: imanak, kobrezko haria..., eta bestetik tailerretako kostuak piezak egiterakoan: mekanizazioa, fresaketa, 3d inprimaketa...etab. Aurrekontu honetan ez da kontuan hartu ikerkuntza, kalkulu eta diseinurako edo dokumentu hau sortzeko erabilitako denboraren kostua, ingeniariaren lana hain zuzen ere. Azkenik prototipoaren eraikuntzaren kostua ondorengo tauletan agertzen da: Bilboko IITUE 2015/09/04 108 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 5.1. ONDORIOAK 5.1. ONDORIOAK Lan hau aerosorgailu elektrikoen inguruko ikerketa teoriko eta praktiko bezala planteatu da, e-betez egitasmo zabalago baten barruan kokatzen dena. Sorgailu elektriko baten diseinuan ematen diren urratsak burutu dira: ikerketa, kalkuluak, planoak eta eraikuntza eta saiakuntza. Zentzu honetan, lanaren jarduera arrakastatsua izan dela esan daiteke prozesu osoa burutu ahal izan delako. Dena dela, lehen hurbilpen bat bezala ikusi behar da, segida izan dezakeen lana. Sorgailu elektrikoa egiteko dauden posibilitate guztien artean iman iraunkorrekoa aukeratzerakoan posiblea izan da sorgailuaren diseinua egin ondoren osagaiak eraiki eta muntaia egitea . Azkeneko saiakuntzan konprobatu ahal izan denez, kargarik gabe ematen zituen baloreak ez zeuden teorikoetatik oso urrun. Lana oso baliagarria izan da konturatzeko diseinu teoriko batetik, eremu praktikora pasatzeko salto handia dagoela eta gehienetan, prozesu horretan lan teoriko eta praktikoaren artean desdoikuntzak agertzen direla. Hortaz, teorian paper zuriaren gainean egokiak ziruditen kalkulu eta emaitzak, desegokiak suertatu dira sorgailua eraikitzerakoan. Beste alde batetik, prozesuaren hasieran hobesten ziren irtenbideak, ikerketa eta garapen prozesuaren ondorioz jasotako esperientziari esker, bukaeran ez dira irtenbiderik «onenak» bezala ikusi, lanaren hobekuntzarako bideak zabalduz. Sorgailu elektriko baten diseinuan, parametro asko definitu behar dira. kontuan hartu behar diren parametro guztiak erlazionatuta daude beraien artean, beraz, parametroren bat aldatzekotan besteetan eragin zuzena daukanez, hauek ere aldatzen dira. Horren adibidea izan da harilen eraikuntza, bere tamainak baldintzatzen du imanen kokapena eta honek eragina dauka eremu magnetikoaren fluxuan eta azken finean hariletan induzitutako indar elektroeragilea. Komenigarria litzateke prozesuari hasiera emateko, eta lehen kalkuluak eginda daudela, harila bat eraikitzea eta bere dimentsioak ondo zehaztea, diseinuarekin aurrera egin ahal izateko. Hasieran garrantzirik gabekoa edo sinplea ikusten zen biratze sistema, bukaeran konplikazioak sortu ditu. Biraketa mugimendua egonkorra, dardararik gabekoa eta arina (marruskadurarik gabekoa) izan behar da. Beraz, nahiz eta kalkulu elektrikoekin zerikusirik ez izan, biratze sistemari erreparatu behar zaio hasiera batetik. Lana baliagarria izan da, baita ere, ikusteko energia elektrikoaren sorkuntza oso prozesu sinplea bezain fidagarria dela. Teknologia baxuko osagaiak erabiliz, energia elektrikoa sortzeko makinak egin daitezke, konplikazio handirik gabe. Zentzu honetan, eta iman iraunkorreko sorgailuei esker, azken urteetan asko garatu da potentzia txikiko sorgailuen eraikuntza mundu mailan. Energia eolikoaren munduan baztertuta zegoen mikro eta mini eolikoaren sektoreari bultzada handia emanez. Potentzia baxu eta ertaineko sorgailu Bilboko IITUE 2015/09/04 112 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 5.2. ETORKIZUNERAKO LAN ILDOAK elektrikoak sortzeko behar den teknologia sinple, merkea eta eraginkorra da, edozein herrialderen eskura egon daitekeena. Nahiz eta niretzat proiektua aurrera eramatea erronka handia izan (batez ere nire ohiko lanarekin uztartzea), arlo pertsonalean ere oso lan baliagarria eta interesgarria suertatu zait. Lana burutu ahal izateko sartutako denbora eta esfortzu guztia merezi izan du, egin didan ekarpena oso aberasgarria izanik, bai aspektu akademiko zein pertsonalean. Gaitasun asko jarri behar izan ditut martxan lana egin ahal izateko, baita memoriaren kaxoi batean hautsez betetakoak ere. Bukatzerakoan, egindako lanaz harro egoteko sentsazioa izan dut, hobetzeko puntuak badaudela ukatu gabe. Aukera eman dit ere Open Source-ren mugimenduaren barruan software librearen erabileran garapena egiteko. Proiektua aurrera eramateko erabilitako software gehiena software librea izan da: Libre Office, Calc eta Writer testua lantzeko, LYX dokumentu hau sortzeko, Gimp eta gThumb argazkiak editatzeko, Firefox interneten nabigatzeko, eta LibreCad zenbait plano egiteko. Baino beti ez da posiblea izan, eta beste motatako softwarea ere erabili behar izan dut: Google Sketchup eta Autodesk Inventor diseinuak egiteko Ezin dut aipatu gabe utzi nahi aspektu linguistikoa, dokumentu hau euskaraz egitea ez da kasualitatea izan. Proiektua egiteko erabakia hartu nuen momentutik argi neukan euskaraz egin behar nuela, duela 22 urte ingeniaritza teknikoko titulua ateratzerakoan izan ez nuen posibilitatea, orain ezin nuen pasatzen utzi. Baino lana egiterakoan konturatu naiz 22 urte pasa diren arren, ingeniaritzaren munduan euskararen garapenak hutsune nabarmenak dituela oraindik ere aspektu askotan, Euskara hizkuntza ikustezina bihurtzeraino. Zoritzarrez, euskaraz egiten den gradu amaierako lan bakoitza Euskararen normalkuntzaren aldeko urrats bat bezala ulertu behar da oraindik. 5.2. ETORKIZUNERAKO LAN ILDOAK Aurrera begira, segida izan dezake lan honek. Ondoren aipatzen dira zeintzuk izan daitezke sakontzeko edo garatzeko aspektuak:  Sorgailuaren optimizazioa ondorengo aspektuak birplanteatuz: – Iman eta harilen forma eta dimentsioak berriz aztertu, eta beste tamaina batzuk erabiliz diseinuak garatu. – Harila eta iman kopuruaren arteko erlazioaren azterketan sakondu, beste kopuru konbinazio batzuk bilatuz. – Ardatza eta biraketa sistemaren hobekuntza, baita honekin batera euskarriarena. – Sorgailu osoaren dimentsioak murrizteko azterketa egin. Bilboko IITUE 2015/09/04 113 Fluxu axialeko iman iraunkorreko sorgailu baten diseinua. 5.2. ETORKIZUNERAKO LAN ILDOAK  Kalkuluen prozesuan dimentsionamendu optimoa kalkulatzeko sistemak garatu: Zenbait parametro (iman eta harilen tamaina, beraien arteko distantzia, errotore eta estatorearen dimentsioak..) erlazionatuta daude beraien artean. Parametroren bat aldatzerakoan, besteengan sortzen duen eragina kontuan hartuz, kasuan kasuko parametro hauen arteko puntu optimoa bilatzeko sistema matematikoa garatzea.  Emaitzen azterketa egin ahal izateko saiakuntza prozesu sakonagoa garatu, beti ere, turbina eta artezketa-erregulazio sistemarekin batera. Sorgailu elektrikoaren funtsa, sistema osoago baten barruan kokatu behar da. Beraz, sorgailuaren funtzionamendu egokia ikusia ahal izateko, derrigorrez sistema osoa jarri behar da martxan eta sistema osoaren erantzuna aztertu behar da.  Egitasmoaren izaera didaktikoa eta sozialean gehiago sakondu: – Ikasgelan sartzeko materiala sortu. Ingeniari elektriko batentzat, karga sinboliko handia duen egitasmoa da hau. Sorgailu elektrikoaren eraikuntza, ingeniaritza elektrikoaren genesia edo hasiera kontsideratu daiteke. Laugarren mailako ingeniaritza ikasten ari den orok bizi beharreko esperientzia da sorgailu elektrikoaren diseinua eta eraikuntza. – Energiaren alorrean gure gizarteak duen erronkaren aurrean, energia berriztagarrien erabileran kontzientziazio lana egiteko posibilitateak garatu, energia eolikoa edo energia hidraulikoaren bitartez. Bilboko IITUE 2015/09/04 114
addi-756d6a6962f4
https://addi.ehu.es/handle/10810/16224
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2015-11-27
science
Orbegozo Igartua, Ander
eu
Kanpoko kirolentzako LiveTrack sistema baten garapena
3 dimentsiotako inprimagailu baten bidez egindako karkasa bat (irudia 3) egin da eskumuturrekoa bertan sartu ahal izateko. Honek, 20mm-ko korrea arruntak erabiltzeko aukera ematen du. Diseinua paperean egin da eta ondoren SketchUp programara pasa da inprimatua izateko. Karkasak bi zati ditu. Alde batetik, tapa. Honek sakonera gutxiago dauka led-ak doazen lekuetan argia pasa dadin. Gainera, zulo batzuk egin dira beste zatiarekin lotzeko. Bestetik, karkasaren zati nagusia dago. Zati honek bateriarendako zulo bat du eta patilla batzuk ditu taparen zuloetan sartzeko eta horrela bi piezak lotzeko. Irudia 3: 3D-tan inprimatutako karkasa Android mugikorrerako aplikazioa sortu da. Aplikazio honek, eskumuturrekoak Bluetooth bidez bidalitako datuak jasoko ditu. Eskumuturreko gabe funtzionatzeko aukera dago mugikorraren GPS-a erabiliz. Ibilbide berri bat hastean, datuak mapa batean agertuko dira gure posizioa eta egin dugun ibilbidea marraztuz. Mapa mota ezberdinak aukeratu daitezke (Mapa arrunta, satelite irudiak, hibridoa). Mapa Android-eko Google Maps API-aren bidez kargatzen da. Abiadura eta altuera datuak, grafiko batean ikusten dira. Honetaz gain backend-arekin komunikatuko da datu hauek datu basera igotzeko. Mugikorrak ibilbidea hastean eta amaitzean interneteko konexioa edukitzea beharrezkoa da datuak igotzeko. Tartean posible da internet konexiorik ez izatea. Kasu honetan datuak memorian gordeko dira beranduago igotzeko. Backend-ak hainbat metodo ditu datu basera datuak igo ahal izateko edo datuak jasotzeko. Backend hau Google Cloud Endpoints erabiliz garatu da. Datu baseko edozein operazio egiteko, backend-aren metodoak erabiltzen dira: iii • trackBerriaHasi(). Ibilbide berria sortuko du eta ibilbide horren identifikadorea bueltatuko du. Saioa hasita edukitzea beharrezkoa izango da. • wayPointAdd(). Ibilbide batera puntu bat igoko du bere informazioarekin (latitudea, longitudea, abiadura...). Saioa hasita edukitzea beharrezkoa izango da. • getTrack(). Ibilbide bat lortuko du bere datu guztiekin. Ibilbidea pribatua bada saioa hasita egon beharko da. • editTrack(). Ibilbidearen aukerak aldatuko ditu (izena, pribatua...). Saioa hasita egon behar da. • deleteTrack(). Ibilbidea ezabatuko du. Saioa hasita edukitzea beharrezkoa izango da. • myTracks(). Erabiltzailearen ibilbide guztiak bueltatuko ditu. Saioa hasita edukitzea beharrezkoa izango da. • endTrack(). Ibilbidea amaituta dagoela markatuko du. Saioa hasita edukitzea beharrezkoa izango da. Backend-ak, erabiltzaileak baimenduta dagoen ere kontrolatuko du. Baimenduta ez badago errore bat bueltatuko da hori adierazteko. Erabiltzaileak OAuth bidez hasiko dute saioa Google kontu batekin bai webgunean, bai android aplikazioan. Datu baseak ibilbideak gordeko ditu. Datu basea nosql motakoa da. Ondorioz, etorkizunean eskakizunak aldatzen badira, eskema aldatzen joan daiteke. Ibilbide bakoitza erabiltzaile batekin lotuta egongo da eta hainbat WayPoint izango ditu. WayPoint bakoitzak, GPS-ak momentu batean jaso dituen datuak gordetzen ditu (latitudea, longitudea, abiadura, altuera...). Ibilbide bakoitzak identifikadore bat izango du eta identifikadore horretaz gain erabiltzailearen email helbidea beharrezkoa da ibilbide konkretu bat sisteman identifikatzeko. Ibilbideak amaituta dagoen edo ez gordeko du. Amaituta badago internet konexioa eta bateria aurreztea lortu daiteke petizio berriak ekiditen. Honetaz gain, ibilbidea markatzerakoan puntuak erabili beharrean jasotako posizio bakoitzeko, oraingo posizioa markatzen da eta ibilbidea marrarekin bakarrik marrazten da. Honi esker aplikazioaren askoz fluidoago funtzionatzen du eta mapan zoom egitean edo desplazatzean ez da motel nabaritzen. Aplikazioak, ibilbidea partekatzeko aukera du. Honek ibilbidearen URL-a sortuko du eta bidaltzeko erabili nahi den aplikazioa eskatuko du (Whatsapp, email, twitter, facebook...). Behin URL hori jasota irekitzen saiatzen denean aplikazioa instalatuta badago URL-a aplikazioarekin irekitzeko aukera dago. Aplikazioarekin irekitzen bada denbora errealean ikusiko du kirolariaren posizioa mapan eta grafikoa aurretik aipatu den moduan. Aplikazioa ez badago instalatuta edo ordenagailu batean egonez gero, web nabigatzailean zabalduko da url-a. Webgunea, JSP, JavaScript eta CSS fitxategiekin osatuta dago. JSP fitxategiak url-aren parametroak prozesatuko ditu iv (ibilbidearen identifikadorea eta sortu duenaren jabea). Ondoren web nabigatzaileari prozesaturiko HTML kodea, Javascript eta CSS-ak bidaliko dira. Javascript bidez, Google Maps zerbitzuari deiak egingo dira eta mapa kargatuko da. Gainera, backend-ari deiak egingo dizkio ibilbidearen identifikadorea eta sortu duenaren email-arekin, ibilbidearen datuak lortzeko. Behin datuak lortuta, ibilbidea eta posizioa mapan marraztuko dira. Backend-ari deiak errepikatu egingo dira datu berriak lortzeko ibilbidea oraindik ez bada amaitu. Ibilbide bat pribatua edo publikoa den aukeratu daiteke aplikaziotik. Publikoa bada, url-a duen edonork ikusi dezake ibilbidea. Pribatua bada, defektuz ibilbidearen jabeak bakarrik ikusi ahalko du baina baimendutako email helbideak gehitu daitezke horiek ere ikus dezaten. Aplikazioan gure ibilbide guztien zerrenda ikusten da. Zerrendako elementu bakoitza ibilbide bat da eta bere izena, hasi zen data eta ordua eta mapatxo batean hasi zen lokalizazioa agertzen da. Hemen, aurretik egindako ibilbideak kudeatu daitezke. Ibilbideak ezabatu, partekatu edo berrikusi daitezke. Webguneak proiektuaren inguruko informazio orrialde batzuk ere ditu (irudia 4). Material Design Lite liburutegia erabili da itxura hobea izan dezan. Aplikazioaren inguruko informazioa dago. Webgunea hurrengo helbidean aurkitu daiteke: • http://live-tracking.appspot.com/ Irudia 4: Webgunearen kaptura Aplikazioa, PlayStore dendan aurkitu daiteke aorbegozo005 bilaketa eginez edo hurrengo helbidean sartuz: • https://play.google.com/store/apps/details?id=com.aorbegozo005.livetrack v Aplikazioa hainbat erabiltzailerekin probatu da eta jasotako feedback-ari esker erroreak zuzendu eta funtzioak hobetu dira. vi 44 Appbrain-etik ateratako grafikoa. Espainiako PlayStore-eko kirol sekzioan aplikazioak izandako posizioak . . . . . . . . . . . . . . 50 45 PlayStore-eko kirol sekzioko aplikazioa berrien top zerrenda . . . 51 x 1 Sarrera GAL hau kanpoko kirolak (txirrindularitza, trekking) egiten dituzten kirolari edo kirolzaleei zuzendua dago. Alde batetik, pertsona hauetako askok bakarka entrenatzen dute, honek beraien segurtasunari begira dakartzan ondorioekin. Bestalde, bakarka entrenatzeak etxekoak arduratuta uzten ditu entrenamendu saioak burutzen dituzten bitartean. LiveTrack sistemak oso hedatuta daude paketeri garraio eta banaketan, baina ez kirol arloan. Proiektu honen helburua kirolarientzako Livetrack sistema bat garatzea da. Testuinguru honetan, GAL honek wearable device edo janzteko gailu batean oinarritutako LiveTrack sistema bat garatzea du helburu. Sistemaren egiturari dagokionez, ondorengo atalak aurreikusten dira: • GPSa duen eskumuturrekoa. Kirolariak eramango du kirola egiten duen bitartean. • Android sistema eragilearentzako aplikazioa. Aplikazio honek hari gabeko teknologia bitartez eskumuturrekotik GPS datuak aldizka jaso eta datu biltegi batera igoko ditu. • Webgune jarraitzailea. Webgune honek mapa batean, denbora errealean, ibilbidea jarraitzeko aukera emango du. Sistema hau garatzeko ideia, nire mapekin lan egiteko interesarekin eta GAL honen zuzendariaren (Oskar Casquero) txirrindularitzarako zaletasunetik sortu da. Interesgarria eta guztiz gaur egungoa ikusten dut mapekin lan egitea eta mugikorreko aplikazio bat garatzea. Gainera, trebakuntza lortu dut hardware eta elektronika aldetik, ezagutza arlo hauetara loturiko konpetentziak, gaur egun “Internet of Things” izenarekin izendatu izan den industria esparru berrian garrantzi handia hartzen dutenak, ez baitira graduan lantzen. Azkenik, aplikazioa appstore batera igo nahi izan da prozesu hau nola egiten den ikasteko, proiektua zabalduz erabiltzaile-multzo handi baten feedback-a edo berrelikadura jasotzeko, eta GAL-etik eratorritako prototipoari “produktu” itxura emateko. 1 2 Hasierako planteamendua Proiektu honen helburua denbora errealean kirolari baten jarraipena egiteko aukera ematen duen sistema oso bat garatzea da. “Sistema osoa” sistema integral bezala ulertu behar da, non funtzio jakin bat betetzen duen software bat diseinatu eta garatzeaz aparte, berarekin lan egingo duen hardware-a ere diseinatu eta garatu egiten da, erabiltzaileari bere jarduera betetzeko behar duen guztia emanez. Aurretik aipatutako hiru zatiak garatuko dira proiektu honetan. 2.1 Arriskuak Proiektu honen garapenaren arriskurik handiena hardware inguruan dago. Kudeaketa eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduko ikasleok ez dute elektronikako prestakuntzarik jasotzen, hau GAL honen garapen egokirako arrisku bat delarik. Arazo hau konpontzeko, elektronikazaleen artean eta hezkuntzan arrakasta handia izan duten open source hardware plataforma (Arduino) eta kit-ak (Adafruit eta Sparkfun-ek fabrikatzen dituztenak) erabiliko dira GPS-a duen eskumuturrekoaren muntaia egiteko. [39] Honetaz gain, proiektuaren hasieran Arduino-ren inguruko prestakuntza egingo da proiektu txiki batzuk eginez GAL honen zuzendariaren gidarekin hurrengo gaietan trebatuz: • Mikrokontroladore egitura eta programazioa • Serie komunikazio bus-ak (I2C, SPI) • Osagai elektroniko-digitalen arteko konexioa (tentsioak, soldatzea, eta abar) GAL-aren garapenaren inguruan agertzen den beste arrisku bat informazioaren (kodea edo dokumentazioa) galerarekin erlazionatuta dago, adibidez, ordenagailua apurtzen delako. Kasu honetan, github erabiliz datuak beste ordenagailu batera berreskuratzeko aukera egongo da baina softwarearen instalakuntzak atzerapena ekarriko du. Bestetik, github erabiltzeak zuzendariaren eta beste edozein erabiltzailerekin kodea partekatzeko aukera ematen du. Hau oso onuragarria da arazoak edo zalantzak argitzeko. 2.2 Denbora plangintza Proiektua iterazio ezberdinetan egiteko antolatu da. Edozein proiektutan, antolakuntza modu hau jarraitzeak garrantzia dauka, baina honetan are eta garrantzi handiago hartzen du hardware atalean eremu ezezagun batean mugitu izan naizelako. Lehenengo, Arduino/GPS, Android eta Web Zerbitzarien inguruko prestakuntza jaso eta/edo sakondu izan behar da. Ondoren, funtzio nagusia betetzen duen bertsio sinple bat lortuz eta ondoren erroreak zuzenduz. Azkenik, funtzionalitate berriak gehitu eta interfazea hobetu. Ataza bakoitzean erabiliko den denboraren estimazioak egin dira (taula 1). 2 Ataza Denbora (Orduak) Dokumentazioa 30 Arduino ikasketa 15 Android ikasketa 15 Merkatuan dauden sistemen azterketa 10 Hasierako diseinua 25 Zerbitzari ikasketa 25 Android aplikazioaren kodea 50 Zerbitzariaren kodea 50 Arduino kodea 25 Eskumuturrekoaren muntaia 25 Android aplikazioaren testeaketa 15 Webgunearen testeaketa 10 Eskumuturrekoaren egiaztapena 10 Guztira 305 Taula 1: Denbora plangintza Proiektua denboran zehar nola garatuko den ikusteko gantt bat egin da. Gantt honetan (irudia 5), ikusten da lana 5 bloke nagusitan banatu dela. Proiektu osoa 145 egunetan garatzea espero da. 3 Irudia 6: Gantt 1.zatia Lehenengo zatian, merkatuko azterketa, diseinua eta ikasketa egingo da. Arduinoko ikasketa besteak baino azkarrago bukatzea espero da beharrezko prestakuntza basikoa delako eta Oskarren laguntzarekin kontatzen delako (irudia 6). Irudia 7: Gantt 2.zatia Diseinua amaitu ondoren garapenarekin hasiko da. Datu basea eta Arduinoko kodea azkarrago egingo dela uste da. Android aplikazioa eta zerbitzariak denbora gehiago beharko du (irudia 7). 5 Irudia 8: Gantt 3.zatia Lehenengo bertsioa egin ondoren, kodea hobetzen saiatuko da. Ez dira erabiltzaileak erabiliko proiektua probatzeko fase honetan. Errore eta hobekuntzak nik bilatuko ditut fase honetan (irudia 8). Irudia 9: Gantt 4.zatia Proiektuaren bigarren bertsioa amaitzean, kodearen egiaztapena hasiko da. Kasu honetan, erabiltzaileen iritziak eta aurkitutako erroreak jasoko dira eta kodea hobetzen eta egiaztatzen jarraituko da (irudia 9). Dokumentazioa proiektu osoan zehar egiten joango da zikinean. Azkenengo asteetan dena ordenatu eta txukundu egingo da. 2.3 Tresnak Proiektu hau garatzeko erabili den hardwarea hurrengo hau izan da: 6 • Texmaker eta Latex dokumentazioa idazteko. • Github. Kode bertsio kontrol modura. • SublimeText HTML, CSS, JSP eta JavaScript kodea editatzeko. • gantt.twproject.com gantt diagrama egiteko. • www.draw.io irudi eskematikoak egiteko. • Chrome nabigatzailea webgunearen garapenerako. • Apache Tomcat JSP fitxategiak lokalean egiaztatzeko. • InkScape ikonoak sortzeko. • Paint.net irudiak eta kapturak editatzeko. • Google Sketch Up. Karkasaren 3D diseinua egiteko • realfavicongenerator.net webguneko favicon irudiak eta kode sortzeko. • AndroidAssetStudio aplikazioaren ikonoak sortzeko. • allthefreestock.com Creative Commons Zero lizentziadun irudiak aurkitzeko. 8 3 Aurrekarien azterketa Azkenaldian kuantifikatzeko eskumuturreko asko aurkitu daitezke merkatuan. Eskumuturreko horietatik gutxi batzuk dute GPSa eta pausuetan oinarritzen dira gehienak posizioan oinarritu beharrean. Gainera GPS-a duten eskumuturrekoen prezioa handia izaten da. [14] Hurrengo aplikazioak aurkitu dira proiektu honen arazo berdina konpontzen saiatzen direnak: 3.1 Garmin Livetrack Garminek, LiveTrack sistema bat [18] garatu du bere Garmin Edge 510 eta 810 txirrindularitza produktuentzako. Garmin-en sistemak hiru atal ditu: • GPSa duen eskulekuko-konputagailua (Garmin Edge 510 edo 810). • Android eta iOS sistema eragilearentzako Garmin Connect Mobile aplikazioa. • Garmin Connect webgune jarraitzailea (irudia 11). Irudia 11: Garmin Connect webgune jarraitzilea 9 Garmin Fit aplikazioaren bidez, mugikorraren GPS-a erabili dezakegu Garminen eskulekuko-konputagailua ordeztuz. Kasu honetan aplikazioa erosi beharko da. Zerbitzu honek duen desabantaila nagusiena bere webgunearen moteltasunean aurkitzen da, mapa aurkezten den bitartean erabiltzailea adierazita agertzen deneko puntua ez baita behar bezalako arintasunarekin mugitzen. 3.2 LocaToWeb LocaToWeb [26] android, ios eta Windows Phonerako aplikazioak eskaintzen ditu eta jarraipena egiteko webgunea. Mugikorraren GPSa erabiliz gure posizioa, abiadura... igotzen dira eta argazkiak igotzeko aukera ere ematen du. Ondoren, jarraipena egin daiteke webgunetik (irudia 12). Irudia 12: LocaToWeb webgune jarraitzilea 3.3 Strava Strava [33] webguneak kanpoko kiroletan egindako ibilbideen jarraipen bat egiteko aukera ematen du. Android eta Iphone mugikorretarako aplikazioaren bidez edo hainbat GPS gailuetatik datuak igotzeko aukera ematen du. Zerbitzu honek ez du denbora errealean beste batzuek gure posizioaren jarraipena egiteko aukera ematen, hau da, webgunean egindako ibilbidea ikusteko aukera ematen digu baina ibilbidea amaitu ondoren. Hala ere, aukera asko ditu. Besteak beste, erabiltzaileek ibilbideak partekatu ditzakete eta horrela ezagutzen ez ditugun ibilbide berriak aurkitu aukera ematen du (irudia 13). Aplikazioa eta funtzio basikoak dohainik erabili daitezkeen arren funtzio batzuk erabiltzeko kuota bat ordaindu behar da. 10 Irudia 13: Strava-ko ibilbide bilaketa 4 Eskakizunen kaptura Garatuko den aplikazio eta webguneak kanpoko kirolak egiten duten jendeari ez ezik, euren lagun eta familiarrei zuzenduta egongo da ere. Bi erabiltzaile mota desberdindu ditzakegu: • Alde batetik, kanpoko kirola egiten duen erabiltzailea egongo da. Erabiltzaile honek saioa hasi behar du. Behin saioa hasita, ibilbide berria sortuko du. Aplikazioak, bere posizioa beste datu batzuekin batera erregistratu eta zerbitzarira bidaliko du. Azkenik, bere ibilbidea partekatuko du twitter, whatsapp, email... bidez. • Beste aldetik, kirolari horren lagun edo familiarrak daude. Erabiltzaile hauek, saioa hasi beharko dute kirolariak ibilbidea pribatu moduan jarri badu bakarrik. Hauek, kirolariak partekatutako ibilbidea ikusiko dute denbora errealean Android aplikaziotik edo webgunetik. Sisteman hurrengo erabilpen kasuak daude (irudia 14): Irudia 14: Erabilpen kasuak 11 4.1 Ibilbidea ikusi Ibilbide bat ikusteko aukera da. Ibilbide hori erabiltzaile horrena izan daiteke edo beste erabiltzaile batena. 4.2 Erregistratu Erabiltzaileak kontu bat sortuko du zerbitzuaren funtzionalitate guztiak erabili ahal izateko. 4.3 Saioa hasi Saioa hasiko du aurretik sortutako kontura sartzeko. Behin saioa hasita erabiltzaile erregistratua izango da. 4.4 Erregistratu gabeko erabiltzailea Saioa hasi ez duen erabiltzaileak dira. Publiko dauden ibilbideak ikusteko aukera dute url-a badute. Erregistratu eta saioa hasteko aukera dute funtzionalitate gehiago lortzeko. 4.5 Erabiltzaile erregistratua Saioa hasi duen erabiltzailea. Erabiltzaile honek funtzionalitate gehiago ditu eta ibilbide pribatuak ikusteko aukera du baimenduta badago ibilbide horretan. 4.6 Ibilbide berria sortu Ibilbide berri bat sortzen da. Posizioaren datuak igoko dira eta beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera dago. 4.7 Nire ibilbideak kudeatu Sortutako ibilbideak kontsultatu ahalko dira. Ezabatu edo pribatua den aldatzeko aukera egongo da. Beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera ere egongo da. 12 Irudia 16: Konexioaren eskema Bluetooth 4.0 konexioak bateria gutxiago erabiltzeko aukera du. Baina proiektua hastean Arduinorentzat Bluetooth 4.0 modulu oso gutxi zeuden eta zegoen euskarria oso txikia zen. Hori kontuan izanda eta aurretik komentatutako hardware aldeko esperientzia txikia, euskarri handia zuen Bluetooth 2.1 erabiltzea erabaki zen. Android mugikorrak datuak jaso eta Backend-era bidaliko ditu Google Cloud Endpoints bidez. Backend-ak, jasotako datuak, datu basean gordeko ditu. Aldi berean, aplikazioak, datuak mapa batean erakusten ditu ere. Horretarako Google Maps Android API-aren bidez mapa lortuko du. Beste alde batetik, zerbitzarira konektatu gaitezke nabigatzaile baten bidez HTTP protokoloarekin. Zerbitzariak beharrezko HTML, CSS eta javascript fitxategiak bueltatuko dizkigu. Behin hori izanda, backend-arekin konektatuko da datu baseko datuak lortzeko. Google Maps Javascript API-a erabiliko da mapa kargatzeko. 14 5.1 Eskumuturrekoa Aurretik aipatu den moduan, eskumuturrekoa Arduino mikrokontroladorean oinarrituta egongo da. Arduino komunitatea oso handia da eta hardware munduan hasteko aproposa da tutorial askorekin kontatzen baitu. Eskumuturrekoaren programazioa egiteko Arduino IDE-a erabiliko da. Programa nahiko sinplea izango da eta bere helburu nagusia GPS datuak Bluetooth bidez bidaltzea izango da, lan handiena mugikorrari utziz. Hau horrela egitea erabaki da Arduino mikrokontroladoreak memoria gutxi eta prozesadore motelak dituzten bitartean mugikorrak gero eta potentzia handiagoa dutelako. Bestalde, Arduinok bete beharreko funtzioak GPS datu errezepzio, NMEA parser eta mugikorrera bideko berbidalketara mugatzeak eskumuturrekoan bateria aurrezteko aukera ematen digu, berbidalketa tarteetan Arduinoa “lotan” (kontsumo maila txikian) uzteko aukera posibilitatea aurkezten baita. Honetaz gain, proiektuaren hasieran Arduinorekin lotutako proiektu txiki batzuk egingo dira prestakuntza lortzeko mikrokontroladorearen egituran, programazioan eta serie komunikazioan. 5.2 Backend-a Datu basea eta backend-a oso lotuta egongo dira. Aplikazioak eta webguneak backend-aren metodoak deituko dituzte eta ez dute datu basearekin zuzenean komunikaziorik izango. Beraz, backend-aren helburua datu basea kudeatzea izango da jasotako deien arabera. Honetaz gain erabiltzailearen baimenak kontrolatuko ditu hauek egin dezaketen operazioak baimendu edo ez baimenduz. Backend-a garatzeko Google Cloud Endpoints [19] erabiltzea erabaki da. Hau erabiltzeak Android Studio-n bertan aplikazioarekin batera garatzeko aukera ematen du eta klaseak eta metodoak partekatu daitezke bien artean. Honetaz gain, Google kontu batekin OAuth bidez saioa hasteko aukera ematen du [36]. Horrela, ez da pasahitzik gorde behar eta ez dugu erabiltzaileak berez duen Android kontuaz aparte beste kontu berri bat sortzera behartzen. Zentzu honetan, Android aplikazioan gehienetan kontua lehendik sartuta egongo da eta aukeratu besterik ere ez da egin beharko erabiltzaileari saioa hastea erraztuz. Bacend-aren garapena egiteko API bat definitu da. Hauek dira API horrek eskaintzen dituen metodoak: • trackBerriaHasi(). Ibilbide berria sortuko du eta ibilbide horren identifikadorea bueltatuko du. Saioa hasita edukitzea beharrezkoa izango da. • wayPointAdd(). Ibilbide batera puntu bat igoko du bere informazioarekin (latitudea, longitudea, abiadura...). Saioa hasita edukitzea beharrezkoa izango da. • getTrack(). Ibilbide bat lortuko du bere datu guztiekin. Ibilbidea pribatua bada saioa hasita egon beharko da. 15 • editTrack(). Ibilbidearen aukerak aldatuko ditu (izena, pribatua...). Saioa hasita egon behar da. • deleteTrack(). Ibilbidea ezabatuko du. Saioa hasita edukitzea beharrezkoa izango da. • myTracks(). Erabiltzailearen ibilbide guztiak bueltatuko ditu. Saioa hasita edukitzea beharrezkoa izango da. Proiektuak aurrera egin ahala metodo berri bat gehitu da, ”endTrack()”. Hasiera batean, ez da aurreikusi interesgarria izango zela ibilbide bat amaituta zegoen ala ez jakitea. Baina proiektua aurrera joan ahala, datu honen bidez internet erabilera murrizteko aukera ikusi da. Funtzionamendua boolean baten bidez doa. Boolean horrek ibilbidea amaituta dagoen edo ez adierazten du. Amaituta badago, ibilbidea ez denez aldatuko ez dago zertan API-ari aldaketak eskatzen ibili. 5.3 Datu basea Datu basearentzat, Google Datastore zerbitzua [9] aukeratu da. Zerbitzu hau aurreko backend-arekin integratuta dago eta dohainik da erabilera maila batzuk gainditzen ez diren bitartean. Datu base honen berezitasuna nosql motakoa dela da. Honen hainbat abantaila dakar, hots: • Aldaketak egiteko arazorik ez dago, eskema dinamikoa baita. Honek malgutasun handia eskaintzen du aplikazioak garatzen eta mantentzen diren bitartean agertzen diren aldaketa eskakizunei. • Eskalatzea horizontalean egiten denez (zerbitzari gehiago gehituz) datu basea prestatuta dago lan karga handiak jasotzeko zerbitzariak gehituz [30]. Honi esker erabiltzaile kopurua asko handitu daiteke denboran zehar. Irudia 17: Datu basearen diagrama 16 Datu basean (irudia 17) hiru entitate izango ditugu. User, erabiltzailearen email-a gordetzeko erabiliko da. Track bakoitza ibilbide bat izango da eta erabiltzaile batek hainbat Track izan ditzake. WayPoint bakoitzean GPS-ko momentu bateko datuak gordeko ditu. Track bat, hainbat WayPoint-ekin osatuta egongo da. 5.4 Mugikorreko aplikazioa Mugikorreko aplikazioa Android sistema eragilerako egitea erabaki da. Sistema honek erabiltzaile kopuru izugarria du Europan, eta Espainian oraindik ere handiagoa [4]. Android-en aplikazioak garatzea ez da hain erreza oinarri finko bat ez badaukagu. Arazo hori konpontzeko Google-ek 2014. urtean Android Studio sortu zuen. Android Studio, Android plataformarentzako garapen ingurune integratua (IDE) da. JetBrains-en Intellij IDEA softwarean oinarrituta dago eta kode irekikoa da. Windows, Mac OS X eta GNU/Linux sistema eragileetan lan egiteko prestatuta dago. IDE hau da momentu honetan gomendatua Android aplikazioak garatzeko. Lehen, Eclipse eta plugin batekin egiten zen baina plugin hori ez da mantentzen eta Android Studio-ra pasatzea gomendatzen da. “If you have been using Eclipse with ADT, be aware that Android Studio is now the official IDE for Android, so you should migrate to Android Studio to receive all the latest IDE updates” [13]. Beraz, garapena egiteko Android Studio IDE-a erabiliko da. Material Design [28] gidan oinarrituko da interfazea egiteko. Interfazea erabakitzeko eta garatzean ideia bat izateko paperezko prototipoak egin dira. Zeregin honetarako mockup web-tresna bat erabiltzea aztertu zen [1], baina diseinatu beharreko pantailen sinpletasunak ez zuen trena hauen abantailak ustiatzeko justifikaziorik nahikorik aurkezten. Horrez gain, kasu honetan eskuzko edo paperezko prototipoek lan-malgutasun handia ematen zuten. 17 Irudia 18: Ibilbidea ikusteko pantailaren prototipoak Pantaila honetan ibilbide bat ikusteko pantailaren bi prototipo daude (irudia 18). Ezkerrekoan, pantaila berdinean erakusten da mapa eta grafikoa, eskuinaldekoan berriz, mapa eta grafikoa aukeratzeko goiko botoiak erabiltzen dira eta aukeratuta duguna bakarrik ikusten da pantailan. Bigarren hau aukeratu zen edozein pantailatan funtzionatzen duelako. Ezkerrekoak arazoak eman ditzake pantaila txikia bada ez dagoelako biendako espazio nahiko. 18 Irudia 19: Datu basearen diagrama Ezkerraldeko pantailan (irudia 19) ibilbide berria hasteko pantaila dago. Ibilbideari izena jartzen da eta pribatua den edo ez aukeratzeko checkbox bat dago. Hasi botoiak pantailaren zabalera du erabiltzaileak ondo ikusi dezan, akzio garrantzitsua delako. Eskuinaldeko pantailan (irudia 19) erabiltzailearen ibilbideen zerrenda dago. Zerrendak ibilbidearen izena eta hasi den data eta ordua izango du bilaketa errazteko. Androiden interfazeak garatzeko bi activity egingo dira. Bat login pantaila izango da. Bestea, login egin ondoren dagoen pantaila izango da. Honek navigation drawer [8] bat izango du eta honen bidez sekzio ezberdinetara nabigatu ahal izango dugu. Nabigazio bakoitza fragment [17] bat izango da eta navigation drawer-eko item bat aukeratzean erakusten ari den fragment-a aldatuko da. 5.4.1 Sekuentzia diagrama Sekuentzia diagrama honek (irudia 20) GPS datuak jasotzean gertatuko dena deskribatzen du. Kontuan izan sekuentzia diagrama hau azken bertsioa dela eta aldaketak jasan dituela. Aldaketarik handiena zerrenda bat erabiltzea da. Hasiera batean internet konexioa behar zen denbora osoan. Zerrendari esker ezin bada informazioa igo internetik ez dagoelako une horretan, hurrengo datua heltzean horretaz gain igo ezin izan direnak ere igoko dira. 19 Irudia 20: GPS datuak jasotzen deneko sekuentzia diagrama 20 Sekuentzian (irudia 20) ikusten den lehenengo metodoa, onDataReceived, GPS datuak jasotzean deituko da. Lehenengo, datu horiek duten prezisioa egokia den begiratuko da. Ez bada egokia baztertua izango da. Egokia bada Location objektua WayPointModel objektura aldatuko da. Aldaketa egin ostean zerbitzura bidaliko da zerbitzura konektatuta egon daitezken fragmentuak informazio hori jaso dezaten. Azkenik, datuak igotzeko haria ez badago martxan berri bat sortuko da eta martxan jarriko da. Honek, zerrendako datuak zerbitzarira igoko ditu. 5.5 Webgunea Webgunea estandarrak betetzen dituzten nabigatzaile modernoetan jarraipena egiteko balioko du. Mapa batean eskumuturrekoa daraman kirolariaren posizioa denbora errealean ikusteko aukera izango dugu. Webgunea garatzeko Sublime Text 3 editorea erabili da. Igotzeko backendak erabilitako zerbitzu berdina erabiliko da. Hau da, Android Studio bidez igoko dira fitxategiak. Fitxategi hauek Google App Engine zerbitzuan gordetzen dira backend-arekin batera. HTTP eskaera bat jasotzean dagokion fitxategia bidaliko zaio eskaera egin duenari. Javascript bidez backend-arekin konektatuko da eta mapan datuak kargatuko ditu. Url-ko parametro baten bidez desberdinduko da zein den ibilbidea. 21 6 Garapena 6.1 Arduino eskumuturrekoa Eskumuturrekoaren garapena hainbat etapatan banatu da. Kontuan izan behar da ikaslea ez zela arlo honetan aditua eta prestakuntzari dagokionez hutsetik hasi behar izan dela. Horrela, lehenengo etapan, ez da tamaina kontuan hartu hardware-a aukeratzerako orduan, lan egiteko erraztasuna eta funtzionalitate nagusia martxan jartzea helburu nagusiak izan direlarik. Bigarren etapan, eskumuturrekoan sartzeko moduko hardware-a aukeratu da, tamainak garrantzia handia hartuz. Arduinoz aparte badaude “Internet of Things” arloan erabili daitezkeen beste plataforma batzuk, horien artean Raspberry Pi eta Beaglebone ezagunenak direlarik. Arduino sistema eragilerik gabeko mikrokontroladore baten oinarritzen den bitartean, Raspberry Pi eta Beaglebone-k Linux bertsio berezi bat exekutatzen duen SoC (System-on-Chip) bat dute, bere CPU, GPU eta memoriarekin, honek dituen abantaila guztiekin. Hala ere, Raspberry Pi-a eta Beaglebone-a ez daude GAL honetan darabilgun eskumuturreko bezala sistema txertatu batean sartuak izateko eta modu iraunkorrean lan egiteko aukerarik. Arduinok, ostera, baditu eskumuturrekoaren tamaina eta kontsumora egokitzeko plaka ezberdinak. 6.1.1 Lehenengo prototipoa Lehenengo prototipoa (irudia 22) egiteko Arduino Uno mikrokontroladorea aukeratu da elektronika arloan esperientzia txikia duten erabiltzaileei elektronika eskuragarriagoa egiteko aukerarik gomendagarriena delako bai maila ekonomikoan bai zailtasun mailan [7]. Hasiera baten hau da GAL-aren zuzendariak utzitako materiala: • Arduino Uno • RN42XV bluetooth modulua • GPS-622R GPS modulua Bluetooth eta GPS moduluak 3.3 voltiorekin funtzionatzen dute. Aldiz, Arduino Uno mikro-kontroladoreak 5 voltiorekin lan egiten du. Ondorioz, tentsioaldatzaile bat behar da. Horrelako bat erosi aurretik, zuzendariak aukera ona ikusi du lehenengo aldiz estainatzailea erabili ahal izateko eta nire lehenengo soldadurak egin ditut etxe-tentsio-aldatzailea (irudia 21) bat eginez. Etxe-tentsioaldatzaile hau NOR ate moduan funtzionatzen duten BJT transistore seriean jarriaz lortzen da. 22 Irudia 21: Boltaje aldatzailea Irudia 22: Eskumuturrekoaren lehenengo prototipoa GPS moduluak serial bidez datuak bidaltzen ditu NMEA formatuan. Lehenengo, GPS-aren datuak serial bidez ordenagailura bidali dira eta Arduino IDE-aren serie monitorearen bidez ikusi dira irudia 23. 23 Irudia 23: GPS-ak bidalitako NMEA sententziak Arduinoren IDE-aren serie monitorean NMEA sententzia mota ezberdinak daude [10]. Adibide bat hurrengoa izan daiteke: • $GPGGA,123519,4807.038,N,01131.000,E,1,08,0.9,545.4,M,46.9,M,,*47 Adibide honetan [10] datuak hurrengoa adierazten dute (taula 2): Datua Azalpena $ NMEA Sententzia guztien hasieran jartzen da. GPGGA Sententzia mota adierazten du. Kasu honetan GGA motakoa da. 123519 Ordua UTC formatuan. 12:35:19 4807.038,N Latitudea 48 gradu eta 7.038 minutukoa da iparraldera. 01131.000,E Longitudea 11 gradu eta 31 minutukoa da ekialdera. 1 Seinalearen kalitatea. Kasu honetan sateliteekin konexioa dago. 08 Jarraitzen ari den satelite kopurua. Kasu honetan, 8. 0.9 H-DOP balioa. GPS datuek duten errorea kalkulatzeko balio du [40]. 545.4,M Itsasotik 545,4 metroko altueran dagoela adierazten du. 46.9,M geoid-aren tamaina WGS84 elipsoidearen gainetik [16]. *47 Aurreko datuen checksum-a. Datuak ondo jaso ditugun jakiteko erabiltzen da. Taula 2: NMEA adibide sententziaren azalpena GPS datuak kudeatzeko Arduinorentzako eskuragarri dagoen TinyGPS++ liburutegia [22] erabili da. Honek, NMEA sententziak gestionatzen ditu eta baliozko datuak gordetzen ditu. 24 Datuak, testu plano bezala bluetooth moduluari bidaltzen zaizkio serial konexioaren bitartez. Taulan (taula 3) dauden datuak bidaltzea erabaki da. Datua Azalpena accuracy-valid accuracy datua baliozkoa den. “valid” bada datua zuzena da. accuracy GPSak ematen digun posizioaren errorea metrotan. Gure benetako posizioa datu honen erradioa duen eta eman digun posizioan zentraturiko zirkuluaren barruan egongo da. location-valid latitude eta longitude datuak baliozkoak diren. “valid” bada datua zuzena da. latitudea latitudea gradutan. longitudea longitudea gradutan. speed-valid abiadura baliozkoa den. “valid” bada datua zuzena da. abiadura Eskumuturrekoak daraman abiadura m/s-tan. bearing-valid bearing baliozkoa den. “valid” bada datua zuzena da. bearing Eskumuturrekoa mugitzen ari den norabidea gradutan. altitud-valid altitudea baliozkoa den. “valid” bada datua zuzena da. altitudea altitudea metrotan. Taula 3: Bluetooth bidez mugikorrari bidaltzen zaizkion datuak Datuak “,” batez bananduta bidaltzea erabaki da. Hau honela egitean arazo bat sortu da. Ezin da jakin lerroa non hasten eta bukatzen den datuak mugikorrean jasotzerakoan. Hori konpontzeko, lerroaren hasieran “#” bat jarri da eta “@” bat bukaeran. Laburbilduz, datuak bidaltzeko diseinatu den protokoloak ondorengo egitura dauka: • #accuracy-valid,accuracy,location-valid,latitudea,longitudea,speed-valid,abiadura, bearing-valid, bearing, altitud-valid,altitudea@ Adibide bat hurrengoa da: • #valid,20,valid,43.2632053,-2.9496959,valid,3,invalid,0,invalid,0@ Probak egiterako orduan, Android bidez datuak ondo jasotzen direla jakiteko Bluetooth SPP Tools PRO aplikazioa [24] erabili da. Honen bidez, Arduinora konektatuz jasotako datuak mugikorrean ikusten dira eta ondo bidaltzen ari dela ziurtatu da (irudia 24). 25 Irudia 25: Bigarren prototipoko materiala Hardware aldetik nire ezagutza txikia izanik, Adafruit-eko produktuak erabiltzea erabaki da ondorengo arrazoiengatik: • FLORA, Adafruit enpresaren plataforma elektroniko wearable-a (janzgarria) da. Adafruit komunitateak zerotik diseinatutako plataforma da prototipo janzgarriak egiterako orduan esperientziarik hobeena eskaini ahal izateko. Eskumuturrekoa wearable edo janzgarri bat denez, FLORA proiektu honentzako oso egokia da. • Plaka oso txikia da (1,75”-ko diametroa eta 4,4g-ko pisua) eta eskumuturrerako egokia den forma borobila dauka. Horrez gain, Adafruit-ek plaka honentzat bereziki prestatutako sentsore, GPS eta LED neopixel moduluak dauzka. Plakak programaziorako mini-USB ataka dauka, beraz ez da programatzeko kable ezta plaka osagarririk behar. 3.7V-ko LiPo bateria bat zuzenean konektatzeko JST konektore bat dauka. • Plaka hau ATmega32U4 mikroprozesadorean oinarritu egiten da eta Arduinorekin bateragarria da. Beraz, lehenengo prototipoan garatutako kode guztia zuzenean berrerabiltzeko aukera ematen digu. • FLORA-k euskarri zabala aurkezten du izan ere Adafruit web gunean plaka honi buruzko tutorial eta proiektu anitzak aurki daitezke [3], horietako batzuk GPS aplikazioen inguruan. 27 Irudia 26: Eskumuturreko bigarren prototipoa Irudia 27: Prototipoaren konexioen eskema Eskumuturrekoa funtzionatzen dagoen jakiteko adierazleren bat erabiltzea gomendagarria zela aurreikusi zen. Helburu hori betetzeko led batzuk ipintzea pentsatu zen. Zentzu honetan, Adafruiteko NeoGeo Watch proiektuan oinarriturik, [6] GAL honetako eskumuturrekoaren argi adierazleak programatu dira. Gainera, irudian (irudia 28) ikus daitekeen bezala, GPSa, Flora eta neo-pixelak leku txiki batean sartu daitezke, lekua oso ondo aprobetxatuz. GPS konexioaren informazioa emateaz gain NeoPixel-ak erabiliz ordua ematea ere erabaki da. Arazoa da erloju batean 12 zenbaki daudela eta 16 neopixel 28 daudela zirkulu bat osatzen. Honen konponbidea 12, 3, 6, eta 9 zenbakiei (ardatzetako erreferentzia diren zenbakiak) dagozkien neopixelak bakarrak izan beharrean bi izatea da. Aipatutako zenbakiak beti piztuta egongo dira eta GPS konexioa dagoen edo ez adieraziko dute. Konexioa badago berde egongo dira eta konexiorik ez badago gorri. Goiko aldea zein den jakiteko, hamabiei dagozkion bi pixelak kolore gorri edo berde argiago batez egongo dira. Ordua adierazteko argi zuria erabiltzen da, minutuentzako argi urdina eta segundoentzako horia. Hurrengo irudian (irudia 29) ikusten da funtzionamendua. Irudia 28: NeoGeo watch (https://learn.adafruit.com/assets/11151) GPS konexioaren informazioa emateaz gain ordua ematea ere erabaki da NeoPixel-ak erabiliz. Arazoa da erloju batean 12 zenbaki daudela eta 16 neopixel daudela zirkulu bat osatzen. Honen konponbidea 12, 3, 6, eta 9 zenbakiei dagozkien neopixelak bakarrak izan beharrean bi izatea da. Aipatutako zenbakiak beti piztuta egongo dira eta GPS konexioa dagoen edo ez esango dute. Konexioa badago berde egongo dira eta konexiorik ez badago gorri. Goiko aldea zein den jakiteko, hamabiei dagozkion bi pixelak gorri edo berde argiago batez egongo dira. Ordua adierazteko argi zuria erabiltzen da, minutuak urdina eta segundoak horia. Hurrengo irudian (irudia 29) ikusten da funtzionamendua. 29 Irudia 29: NeoPixelak 2:40:35 ordua markatzen Neopixel horien (irudia 29) bidez GPS seinalerik ez duela jakin daiteke 3, 6 eta 9-ri dagozkion argiak gorriz daudelako. Goiko erreferentzia (12 dagokion argiak), gorri argiagoan dago (arrosa). Argi zuriak, ordu biak direla adierazten du. Argi urdinak, 40 minutuen inguruan dagoela dio, 12 argi ditugunez ezin da 60 minutuak prezisio guztiz jakin. Argi horiak segundoak adierazten ditu, 35 inguruan kasu honetan. NeoPixel-ak kontrolatzeko Adafruitek eskaintzen duen liburutegia [2] erabili da. Liburutegi honek pixel bakoitzari zenbaki bat ezartzen dio 0-tik 1 15-era erlojuen orratzen kontran. Kodea egiterakoan, liburutegiaren erraztasunari esker, argiak kontrolatzea erraza izango zela uste zen baina pixelak erlojuen orratzen kontrara zenbatzeak eta hainbat orduri bi pixel ezartzeak gauzak konplikatu ditu. Lana errazteko hurrengo metodoa egin da: 30 Irudia 30: Paperean egindako karkasaren bozetoa Karkasa bi zatitan egitea erabaki da. Alde batetik, uhala sartzeko pieza nagusia bi zulorekin eta 4 patillarekin. Bigarren zatia tapa bat da. Honek 4 zulo ditu aurretik aipatutako patillak sartu eta lotzeko. Horrez gain, tapan neopixelak doazen tokian doazen tokian lodiera gutxitu egin da argiak ondo ikus daitezen. Ondoren Google SketchUp programa erabiliz ordenagailuan 3 dimentsiotako modeloa sortu da (irudia 31) papereko datuak jarraituz. 32 Irudia 31: 3 dimentsiotan egindako karkasaren basea eta tapa Behin 3D modeloa izanda inprimatua izan da (irudia 32). Irudia 32: 3 dimentsiotan inprimatutako karkasa 6.2 Android aplikazioa Android aplikazioa garatzeko Android Studio softwarea erabili da. Garapen osoan zehar Google-ek garatzaileendako eskaintzen duen orrialdea [11] oso garrantzitsua izan da, garatzeko bertako adibideak hartu direlarik. 33 6.2.1 Lehenengo bertsioa Lehenengo bertsioan Bluetooth bidez datuak jasotzeaz eta pantailan ipintzeaz bakarrik arduratu da. Horretarako, Bluetooth bidez jasotako datuak TextView batean erakusten dira (irudia 34). Ordua bidaltzea erabaki da segundoa begiratuz datuak ondo jasotzen ari diren aukera izateko posizioz mugitu ez arren. Irudia 33: Android aplikazioaren lehenengo bertsioak Bluetooth bidez jasotako datuak erakusten zituen. Android-en, Main thread izeneko hari bat dago. Hari hau, pantailako elementuak eguneratzeaz arduratzen da eta lan gutxi egin behar da bertan aplikazioak fluido funtzionatzeko. Hari horretan 5 segundo baino gehiago tardatzen duen edozer egin ezkero, Androidek mezu bat erakusten dio erabiltzaileari aplikazioa ixteko aukerarekin. Aurrekoa kontuan izanda, Bluetooth konexioa hari berri batean egin behar da Main thread-a blokeatu ez dadin. 6.2.2 Bigarren bertsioa Bigarren bertsio honen helburua zerbitzariarekin konexioa egitea da, aurreko bertsioan Bluetooth bidez lortutako datuak zerbitzarira igoz. Honela, aplikazioaren basea lortzen da konexio guztiak eginez. 34 Gauzak sinple izaten jarraitzeko, alde batetik konexioan funtzionamendu egokia eta zuzena bermatzeko erabiltzaile ezberdinak egongo direla ez zen kontuan hartu; beste alde batetik, puntu bakar bat gordetzen zen, hau da, posizio berria lortzean aurrekoa gainidazten da erabiltzaile guztientzat puntua berdina delarik (irudia 34). Irudia 34: Android aplikazioaren bigarren bertsioa posizio puntu bakarrarekin Backend-arekin konexioa egiteko Google-ek eskainitako jarraibideak [38] erabili dira. Proiektua, Google Developer Console orrialdean sortu da eta beharrezko identifikadoreak hortik atera dira (irudia 35). Google Maps erabiltzeko ere orrialde berean aktibatu da. 35 Irudia 35: Google Developer Console. Beharrezkoak diren ID-ak ateratzen dira Aplikazioak datu basera informazioa igo dezan lortzen da baina bakarrik aplikazioa pantailan bistaratzen den bitartean. Mugikorra blokeatuz gero edo beste aplikazio batera mugituz gero datuen igoera gelditzen da. Hau konpontzeko, Androideko zerbitzu bat [32] sortu da atzeko planoan funtzionatzen duena. Horrela, zerbitzuak martxan jarraitzen du memoria kritikoki baxua ez den bitartean. 6.2.3 Hirugarren bertsioa Hirugarren bertsio honetan erabiltzaileen saioa kontuan hartu da eta funtzionalitate gehiago sartu dira. Kasu honetan Bluetooth bidez jasotako datu guztiak taula 3 zerbitzarira bidaltzen hasi da. Login pantaila bat sortu da. Login pantaila honetan gure kontua aukeratuko da Android-ek gordeta dituen kontuen artean. Berri bat gehitu edo sortzeko aukera dago. Behin kontua aukeratuta SharedPreferences bidez gordeko da. Horrela, kontua ez da berriz eskatuko saioa itxi arte. Mapan ibilbidea zuzenen bidez erakusten da. Hasiera batean zuzenak beltzak ziren baina kolorea aldatu da kontrastea hobetzeko. Orain horiak izanda kasu gehienetan askoz hobeto ikusten dira (irudia 36). 36 Irudia 36: Ibilbidearen kolorearen konparaketa. Horretaz gain, puntuak kentzea erabaki da. Ezkerreko irudian ikus daiteke (irudia 36) hainbat puntu daudela GPS posizio bat jaso den bakoitzean. Puntuak oso gertu daudenean, pantailan ez dira ondo ikusten (irudia 37). Horrez gain, saio luze batean puntu asko gorde eta grafikoki adierazi behar direnez, eskumuturrekoa adierazten duen puntuaren eguneratzea moteldu egiten da. Bi arrazoiak kontuan izanda azkenengo puntua bakarrik adieraztea erabaki da. Erabaki honek aplikazioaren errendimendua modu erabakigarrian handitu egiten du, erabiltzaile batzuek hau nabarmenki azpimarratu dutelarik. 37 Irudia 37: Mapan puntuak gertu badaude ez da ondo ikusten 6.2.4 GPS iturriak Proiektua aurrera doan bitartean aplikazioak kasu guztietan ondo funtzionatzen zuela ziurtatu nahi da. Momentuz GPS-a leiho ondoan bakarrik konprobatu da Arduino eskumuturrekoaren muntaia osoa eginda ez dagoelako eta kable guztiekin kaletik ibiltzea ez delako aukerarik onena. Muntaia bukaerarako uztea pentsatuta dago behin denak ondo funtzionatzen duenean. Hori ikusita, mugikorraren GPS-a erabiltzeko aukera garatzea erabaki da. Honi esker, aplikazioaren funtzionamendua egiaztatu daiteke eskumuturrekoa bukatu aurretik eta gainera aplikazioaren publikoa handitzen da eskumuturrekoa ez dutenek ere erabiltzeko aukera izanez. Klase abstraktu berri bat sortu da hau egiteko: Base Listener Klase honetatik sortu dira bai mugikorreko GPS-tik bai Bluetooth-etik datuak jasotzen dituzten klaseak. Klase horiek Location motako objektua sortu behar dute jasotako datuekin eta euren aitaren (BaseListener-en) onDataReceived metodoari deitu behar diote Location objektua pasatuz. Honi esker desberdintasun bakarrak bi seme klase horietan dago, hortik aurrera berdin da datuak nondik datozen, kode berdina erabiliko da. 38 Aplikazioak funtzionatzeko ibilbide berria hastean eta amaitzean beharrezkoa da Internet konexioa izatea. Baina tartean konexioa joaten bada jasotako informazioa bidaltzeko datuak zerrendan gordeta gelditzen dira. Datu berri bat jasotzean, zerrendan dauden datu guztiak igotzen saiatuko da. Zerbitzariak, WayPointModel motako datua espero duenez locationToWayPoint metodoa dago aldaketa hori egiteko. Kontuan izan location data baliozkoa den jakiteko metodoaren (isLocationValidren) arabera datu batzuk baztertuko direla. Kasu honetan, prezisioa 70 metro baino txikiagoa izan behar da datua onartzeko. 6.2.5 Listener-ak Irudia 38: Androideko activity eta fragmenten eskema Androideko pantaila bat activity bat da (irudia 38). Activity horrek fragmentak izan ditzake (A eta D fragmentuak). Fragment bakoitzak interfazearen zati bat izango da eta horren kontrola eramango du. Gainera, fragment batek bere seme fragmentak ere izan ditzake (B eta C fragmentuak A fragmentuaren semeak dira) [17]. Fragmentuak bere aita fragmentua eta activity-aren erreferentzia bat dute defektuz. Hala ere batzuetan komenigarria da aita edo activity-tik seme fragmentu bateko metodoren bati deitzea. Kasu honetan ez dago defektuz inongo erreferentziarik. Fragmentuak setArguments metodoa dute datua primitiboak (boolean, int, float...) pasatu ahal izateko. Ondorioz, beste fragmentu baten erreferentzia pasatzeko metodo bat sortu daiteke edo eraikitzailea aldatu. Arazoa dago baina gailua biratzean Android sistemak fragementuak desegin eta 39 berriz sortzen dituela eta ez duela sortu dugun metodo hori edo eraikitzaile hori erabiliko. Ondorioz, erreferentzia null izango da. Komunikazioa egiteko modu bat aurkitu da aitaren erreferentzia erabiliz. Fragment-ak aitari edo activity-ari bere erreferentzia pasatzen dio sortzean eta desegitean kendu. Horrela fragmentu aitak edo activity-ak beste fragmentuen erreferentziak ditu hauen metodoak deitu ahal izateko. Fragmentu batek ibilbide bat kargatu nahi duenean WayPointReceiver interfazea inplementatuko du. Adibidez, mapa eta grafikoaren fragmentuak inplementatzen dute. DataListener-a, datuak jasotzen duen fragmentuan da (zerbitzutik martxan dagoen ibilbidea edo internetetik ikusten ari den ibilbidea). Fragmentu honek hainbat fragmentu seme edukiko ditu WayPointReceiver implementatzen dutenak (mapa eta grafiko fragmentuak). Seme horiek addWayPointReceiver eta removeWayPointReceiver bidez datuak jaso nahi duten edo ez adieraziko dute. DataListener-ak zerrenda batean gordeko ditu add egiten duenean eta remove egitean kendu egingo ditu zerrendatik. Listener hau WayPointReceiver-etik sortu denez honen metodoak ditu. Metodo horietan datuak jasotzean aipatutako zerrendan dauden semeei deitu behar die datuak pasatzeko. Honen bidez fragmentuen arteko komunikazioa egitea lortu da. 6.2.6 Abiadura eta altueraren grafikoa Grafikoa erakusteko MPAndroidChart [23] liburutegia erabili da. Liburutegi honek grafiko berdinean bi datu ezberdin erakusteko aukera ematen du eta beste askok ez bezala zoom egiteko aukera dago datuak hobeto ikusteko. Liburutegi hau erabiltzean arazo batekin aurkitu da. X indizeko balioak String zerrenda moduan pasatu behar dira eta ezin da int balioak zuzenean erabili. Kasu honetan datuen arteko tartea ez da beti berdina. Adibidez, datuak 10m, 20m eta 40m-tan izanez gero, grafikoan 10-20 distantzia eta 20-40 distantzia berdina da. Hasiera batean, hau konpontzeko zerrenda oso sortzea erabaki da metroen balio guztiak erabiliz eta zerrendari balioak gehitzen joatea erabiltzaileak metroak egiten dituen bitartean. Adibidez, erabiltzaileak 10 kilometro egin baditu, zerrendak 100000 string ditu (”1m”, ”2m”..., ”10000m”). Arazorik ez dago balioak txikiak direnean baina ikus daiteke balioa oso handia egiten denean horrenbeste string memorian izatea ez dela egokia eta aplikazioa ixten hasten da. Memorian horrenbeste string ez izateko, zerrenda simulatzea erabaki da. Honi esker string-ak behar direnean sortzen dira. Grafikoak balio gutxi batzuk erakusten ditu (8-10 artean). Beraz, memorian horiek bakarrik mantentzen dira. Efektu hau lortzeko klase hau sortu da: 40 6.2.8 Distribuzioa Aplikazioa PlayStore eta Amazon AppStore dendetara igo da dohainik deskargatua izan ahal izateko: • https://play.google.com/store/apps/details?id=com.aorbegozo005.livetrack • http://www.amazon.es/dp/B01498W3ZS Dendetara igotzeko email bat sortu da dendetan publiko dagoena: livetrackingapp@gmail.com. Aplikazioaren kapturak, deskripzioa eta bideo txiki bat egin da dendetako datuak betetzeko. PlayStore dendara igotzeko garatzaile kontu bat sortu behar da. Horretarako 25$ ordaindu behar izan dira. Beste dendetan dohainik da. Behin garatzaile kontua izanda, hainbat datu ikusteko aukera ematen du, besteak beste, erabiltzaileek jaso duten erroreak. Erabiltzaileek aplikazioa erabiltzen ari diren bitartean erroreren bat gertatzen bada igotzeko aukera dute. Honi esker, pare bat errore detektatu eta konpondu dira errore mota eta kodeko zein lerrotan gertatu den informazioa izanez. Aplikazioa aurretik aipatutako dendetara bakarrik igo den arren beste denda batzuetan agertu dela ikusi da. Hauek dira aurkitu diren dendak baina posible da gehiagotan egotea: • http://www.appjenny.com/Android/App/1918310/com.aorbegozo005.livetrack • http://www.appbrain.com/app/live-tracking/com.aorbegozo005.livetrack • http://www.similarplay.com/live tracking/live tracking/apps/com.aorbegozo005.livetrack • http://apk.1mobile.com/m/live-tracking-apk.html • http://applion.jp/android/app/com.aorbegozo005.livetrack/ • http://www.mobomarket.club/app/com.aorbegozo005.livetrack.html 6.3 Backend-a eta datu basea Webguneak eta aplikazioak deiak egiten dute modulu honetara. Garatzeko Android Studio erabili da. Honek abantaila handi bat dakar, android aplikazioa eta backend-a editore berdinean garatzea eta ondorioz aplikaziotik backend-ak dituen metodoak ikustea. Datastore zerbitzuak eskema dinamikoa du. Ondorioz ez da datu basearen eskema sortzeko pausurik egon. 6.4 Webgunea Webgunearen garapena hiru fasetan egin da. Lehenengo, mapen erabileran trebatu naiz, bigarrenean, backend-arekin konexioa izan da garrantzizkoa eta azkenik, hirugarren fasean, erroreak zuzendu, interfazea eta itxura hobetu eta informazio orrialde batzuk sortu dira. 42 6.4.1 Lehenengo bertsioa Lehenengo bertsioan, Google Maps Javascript V3 API-a [20] erabiltzen ikasi da. Orrialdeak, mapa bat erakusten du eta marker bat ipintzen da mapan. Ondoren ibilbide bat marraztu da. Posizio datuak kodean daude sartuta momentu honetan ez dagoelako backend eta datu basearekin konexiorik. 6.4.2 Bigarren bertsioa Webgunea Html, CSS eta javascript bidez egin da. Orrialde bakarra egin da bertsio honetan, ibilbide bat ikusteko orrialdea. Interfazeari garrantzia handirik eman gabe mapak ia pantaila oso hartzen du eta botoi bat dago saioa hasteko. Aurreko bertsioan ikasitakoarekin mapa gehitu da eta backend-arekin konexioa egin da datuak lortzeko. Hori javascript bidez egin da Google-ek eskainitako adibideak eta instrukzioak [37] jarraituz. 6.4.3 Hirugarren bertsioa Hirugarren bertsioan webgune osoa egin da. Webgunearen helbidea hau da: http://live-tracking.appspot.com/. Orrialde guztiak egiten hasi da. Itxura hobea lortzeko Material Design Lite liburutegia [29] erabili da. Honek webgunearen itxura hobetzeko aukera ematen du modu azkar batean. Honetaz gain, Android-eko aplikazioa Material Design-en oinarrituta dagoenez erabiltzailearentzat antzeko interfazea izango du bai aplikazioan bai webgunean erabilerraztasuna hobetuz (irudia 40). Irudia 40: Webgunearen itxura Material Design Lite liburutegia erabilita Material Design Lite erabiltzean ikusi da orrialde gehienek kodea partekatzen dutela. Goiko menua-ren kodea eta beheko informazioa orrialde guztietan berdina da. Kodea ez errepikatzeko, HTML-tik JSP-ra aldatzea erabaki da. Honi esker berrerabiltzen den kodea fitxategi batean jarri eta kode hori erabiltzen duten orrialde guztietan include bat besterik ez da egin behar: 43 1 <%@include f i l e=” ./ head . jsp ” %> Hasiera batean hau gauzatzeak lana izan arren, beranduago asko eskertu nuen menuko elementu bat aldatzen nuen bakoitzean ez nuelako fitxategi guztietan aldatu beharrik. 6.4.4 Twitter Cards Twitter Cards [35] bidez webguneko url-ak eta aplikazioa konektatzea ahalbidetzen du. Hori lortzeko orrialdeetan meta etiketa batzuk ipintzen dira: 1 <meta name=” twi tt er : card ” content=”app”> 2 <meta name=” twi tt er : s i t e ” content=” @livetrackingapp ”> 3 <meta name=” twi tt er : app : id : googleplay ” content=”com . aorbegozo005 . l i v e t r a c k ”> Meta etiketa hauek PlayStore-eko identifikadorea zein den esaten dute. Horri esker tweet batean webguneko url bat badago PlayStoretik deskripzioa, balorazioak... lortzen ditu eta tweet-arekin batera erakusten du. Gainera, androideko twitterretik ikusten badugu aplikazioa instalatzeko botoi bat ere agertuko da (irudia 41). Irudia 41: Twitter card erabilita aplikazioa deskargatzeko aukera agertzen da 44 6.4.5 Open Graph Protocol Protokolo honek [34] Twitter Card-en antzera meta etiketa batzuen bitartez informazioa emateko aukera ematen du. Honen bidez url-a Facebook, Telegram, Gooogle Plus... bidez partekatzean irudi bat eta deskripzio bat agertzen da gure mezuarekin batera (irudia 42). Irudia 42: Open Graph adibidea Telegram aplikazioan 6.5 Promozioa Aplikazioa dendetan igota zegoela hainbat mezu jaso dira aplikazioa promozionatzeko aukerak eskainiz ordainduz gero. Hala ere, aplikazioaren promozioa ordaindu gabe egitea erabaki da. Nire lagun eta familiarrei deskargatzeko eskatu diet eta euren iritzia emateko eskatu. Honetaz gain, Twitter bidez zabaltzen saiatu gara. Hainbat blog-ekin kontaktuan jarri nintzen. Blog batzuk androideko aplikazioak argitaratzen dituzte eta beste batzuk kanpo kirolen inguruan idazten dute. Gehienek ez dute erantzun baina batzuek Twitter-en zabaldu dute: • https://twitter.com/rodadas/status/628808697209352192 (irudia 41) 45 7 Egiaztapena eta ebaluazioa Egiaztapena zati ezberdinetan banatu da proiektuaren banaketaren ondorioz. 7.1 Backend-a eta datu basea Datu baseko datuak ikusteko Google-ek eskaintzen duen kontsola erabili da. Honen bidez datuak editatu eta ikusteko aukera izan dut eta nire aplikazioak datuak ondo igotzen dituela ziurtatu. Backend-a ondo funtzionatzen duela egiaztatzeko aurreko orrialdeaz gain Googlek eskaintzen duen api explorer zerbitzua erabili nuen. Honi esker, nire backendaren metodo guztiak probatzeko aukera ematen du nahi den parametroekin. Honetaz gain erabiltzailea logeatuta dagoen edo ez aukeratzeko aukera du. Honi esker, ibilbide pribatuak direla egiaztatu nuen eta ez dela posible hauek logeatu gabe edo baimendutako kontuan logeatu gabe eskuratzea. 7.2 Webgunea Webgunearen egiaztapena egiteko W3C organizazioak eskaintzen duen webgunea [27] erabili da. Webgune honen bidez nire webguneko orrialdeak HTML 5 estandarra betetzen dutela ziurtatu da eta gaizki itxitako hainbat etiketa aurkitu nituen. 7.3 Erabiltzaileekin probak Aplikazioaren erabilera hainbat erabiltzailerekin probatu da eta euren iritzia emateko eskatu zaie. Prozesu honi esker hainbat arazo aurkitu dira eta gainera hainbat hobekuntza gehitu dira aplikazioan. 7.3.1 Lehenengo erabiltzailea Erabiltzailea astean behin korrika egitera irteten da. Diseinua gustatu zaio eta fluido doala uste du baina ibilbidea amaitzeko botoia argiago jartzea gomendatzen du. Aldaketa hau egin da eta orain botoiak ikonoa izan beharrean Amaitu testua du eta beheko aldean agertzen da. SD txartelean instalatzeko aukera eskertuko lukeela esaten du mugikorraren memoria ez erabiltzeko. Aukera hau gehitu da aplikazioaren manifestean aldaketa txiki bat gehituz Android Developer [5] orrialdean oinarrituta. Azkenengo iradokizuna nire ibilbideak pantailaren aldaketak izan dira. Ibilbide batean klik luzea egiten partekatzeko aukera izatea nahi du ibilbidera sartu gabe. Iradokizun hau inplementatu egin da. Horretaz gain, etiketak ezartzeko aukera izan eta ordena aldatzeko aukera eskatu du ibilbideak azkarrago bilatu ahal izateko. 47 7.3.2 Bigarren erabiltzailea Erabiltzaile hau mendira joaten da hilabetean behin eta paseo batzuk ematen ditu herrian bertan. Nire ibilbideetako ibilbideak ezabatzeko aukera nahi du. Inplementatua izan da eta ibilbidean klik luze bat eginez ezabatzeko aukera agertuko da. 7.3.3 Hirugarren erabiltzailea Erabiltzailea mendira joaten da astean behin eta perretxikoak hartzera ere joaten da. Grafikoan m/s tan abiadura km/h-tara aldatzea gomendatzen du. Aldaketa hau egin da km/h ezagunagoa egiten delako eguneroko bizitzan oso erabilia delako (Trafiko seinaleak...). Ibilbide berri bat hastean GPS seinalea hartu bitartean Bergara agertzen da mapan. Hasiera batean uste zuen aplikazioak Bergaran zegoela markatzen ari zela eta oraindik kargatzen dagoela adierazten duen adierazle bat jartzea gomendatzen du. Hau konpontzeko GPS seinalea hartu bitartean maparen gainean kargatzen ari dela adierazteko zirkulu bat jarri da (ProgressBar bat). Aurreko erabiltzailearen moduan ibilbideak ezabatzeko aukera eskatu du. Mapan klik egitean abiadura eta altueran koma eta gero zenbaki gehiegi zeudela komentatu du. Adibidez, abiadura 4.574757574467657452 km/h izan daiteke. Aldaketa egin da koma eta gero bi zenbaki bakarrik azaltzeko abiaduraren kasuan eta altuera metrotan jarri da komarik gabe. Azkenik errore bat aurkitu du. Ibilbidea berria martxan badaukagu eta saioa ixten badugu datuak igotzen jarraituko du. Hau konpondu egin da eta orain saioa ixtean ibilbidea ere amaitu egingo da. 7.3.4 Laugarren erabiltzailea Erabiltzaile honek egunero paseo txiki bat ematen du eta hilabetean bi aldiz mendira joaten da. Gomendatzen du defektuz ibilbidea publikoa izatea. Aldaketa egin da eta pribatua botoia defektuz desaktibatuta dago orain. 48 8 Ondorioak eta etorkizuneko lanak Proiektua garatzean hainbat material (kodea, dokumentazioa, webgunea...) sortu da. Hurrengo helbideetan aurkitu daiteke material guzti hau: • Kodea eta dokumentazioa Github webgunean • Webgunea: http://live-tracking.appspot.com/ • Aplikazioa PlayStore dendan • JavaDoc dokumentazioa 8.1 Balorazioa pertsonala Landutako lanarekin eta emaitzarekin pozik egon arren, argi dago planifikazioa ez dela guztiz egokia izan. Ondo ezagutzen ez diren materietako denborak kalkulatzea zaila da (Arduino, Android garapena...) eta ondorioz denbora desbideraketak espero nituen. Baina ez nuen espero bigarren kuatrimestrean izan dudan lan karga. Aurreko kuatrimestrearekin konparatuz, azterketak oso garrantzi gutxi izan dute baina kuatrimestre osoan zehar lan karga handia izan da. Ondorioz, bi hilabetetan zehar proiektua ia geldirik egon zen eta planifikazioa guztiz aldatzera behartu ninduen. Galdutako denbora hori udan errekuperatu da. Bestalde, ikuspegi akademiko batetik, GAL honek karrerako ezagupen ezberdinak praktikan jartzeko aukera ezin hobea eman dit, web sistemak eta aplikazio mugikorrak oinarri izan direlarik. Horrez gain, “Internet of Things” arloan erabiltzen diren elektronikako ezagutzak lortzea ere ahalbideratu dit. Azkenik, “produktu” baten garapen oso edo integral bat egitea (softwarea eta hardwarea) oso suspergarria izan da. 8.2 Erabiltzaileen harrera Aplikazioak espero zen baino deskarga eta erabilpen handiagoa izaten ari da irudia 43. Irailaren 8an PlayStore dendan aplikazioak 171 deskarga zituen, horietako 96-ek instalatuta izaten jarraitzen zuten eta 12 pertsonak baloratu zuten aplikazioa. Guztiek 5 izar eman diote aplikazioari. Irudia 43: Irailaren 4an PlayStore kontsolako datuak 49 PlayStore-en aplikazioa igo eta lehenengo 30 egunetan aplikazio berria sekzioan agertzeko aukera dago [25]. Aplikazioa lehenengo 30 egunetako tarte horretan, Espainiako dendan, kirol aplikazio berrien top zerrendan egon da hainbat egunetan irudia 44. Egun onenean 21. postuan egon da eta hainbat egunetan 30. postua baino beherago egon da irudia 45. Estatu gehienetako aplikazio berrien sekzioan egon da posizio handiagoetan izan arren (Suitza, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Indonesia, India, Mexiko, Herbehereak, Errusia, Saudi Arabia eta Estatu Batuak). Honetaz gain, pare bat egunetan kirolen top zerrenda arruntean egon zen, berria zela kontuan hartu gabe (465 eta 466 posizioetan). Irudia 44: Appbrain-etik ateratako grafikoa. Espainiako PlayStore-eko kirol sekzioan aplikazioak izandako posizioak 50 Irudia 45: PlayStore-eko kirol sekzioko aplikazioa berrien top zerrenda 8.3 Lanaren ustiapena Proiektua mantentzeko asmoa dut izan duen harrera ona kontutan izanda. Zerbitzaria dohainik da muga batzuk gainditzen ez diren bitartean [31] eta ongi etorri moduan kreditu batzuk ematen zutenez muga horrek gainditu arren mantentzeko aukera dut. Feedback asko jaso dut erabiltzaileetatik eta ikusten da proiektua erabiltzen ari dela. Aplikazioaren harrera oso ona izan denez bi lehiaketatan parte hartzeko asmoa daukat: • http://gipuzkoapps.eus/eu/ • https://www.europe-samsung.com/smsdev/Home/Articulo/267 8.4 Etorkizunerako lana Proiektua hobetzeko badago lana. Hurrengoak dira pentsatu diren hobekuntza batzuk: • Webguneak altuera eta abiadura grafikoa izatea. • Webgunetik ibilbideak kudeatzea (Pribatua den edo ez aldatu, ezabatu edo izena aldatu). • Google ez den beste Oauth kontu identifikazio batzuk onartzea (Twitter, Facebook...). 51
addi-8a775123fe19
https://addi.ehu.es/handle/10810/16225
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2015-11-27
science
González Bujedo, Asier
eu
Mobilarekin komunikatzen den eskumuturreko erlojuaren disinua eta prototipo baten garapena
Gure zibilizazioaren hasieratik, gizakiak bere eguneroko jarduerak bete ahal izateko, denbora zatitzeko, neurtzeko eta ezagutzeko beharra izan du. Beraz, gizakiak denbora neurtu eta ezagutu ahal izateko “erlojua” deritzon denboraren neurketa tresna sortu zuen. Erlojuak historian zehar aldaketa nabarmenak izan ditu. Teknologiaren garapenarekin, erlojuak denbora adierazteaz gain, beste hainbat funtzio betetzen dituzten gailuak bilakatu dira. Gaur egun, erloju adimendu edo “Smartwatch” deritzon erlojuak daude. Smartwatch edo erloju adimendua, hainbat osagai elektronikoz osatuta dagoen eta aplikazio informatikoak bete ditzakeen mikroprozesadore bat daukan eskumuturreko erlojua da. Edozein aldiunetan mugikorraren notifikazioen berri izateko, uneoro mobila poltsikotik atera eta desblokeatzeko beharra dago. Horrez gain, momentu batzuetan (batzarretan, gidatzerakoan, ....) ezin da telefono mugikorra erabili. Smartwatch-ak egoera horiei aurre egiten die eta mugikorrarekin konektatzeko ahalmena duenez, uneoro mugikorraren egoera eta notifikazioen berri ematen digu. Notifikazio bat mugikorrera iritsi bezain laster mugikorrak notifikazioa erlojuari bidaliko dio eta honek bere pantailan informazio hori bistaratuko du. Testuinguru honetan, proiektu honekin arduinoa erabiliz smartwatch baten oinarrizko funtzioak (notifikazioen jasotzea bete ditzakeen prototipo baten garapena burutu nahi da. Arduino prototipo elektronikoak egiteko kode irekiko hardware eta software plataforma da. Honi esker, edozein pertsonak proiektu bat sortzeko aukera izango du osagaiak bakarka erosiz edota egindako plaka bat erosiz, inolako lizentziarik ordaindu gabe. Gainera, mikroprozesadorea programatzeko beharrezko softwarea dohainik deskargatu daiteke Arduino-ren web orrialdean. Arduino mikrokontroladore batez eta sarrera/irteera ataka analogiko eta digital jakin batzuez horniturik dagoen plaka bat da. Plakak, kostu baxua dauka eta aldakortasun puntu zabala eskaintzen du. Arduino-k beste abantaila bat ere aurkezten digu, multiplataforma izatea. Honi esker, beste programa anitzekin komunikatzeko gai da. GAL honen helburu nagusia Android sistema eragilea daukan telefono mugikor batekin komunikatzen den eskumuturreko erloju baten diseinua eta prototipo baten garapena burutzea da. Prototipoa arduino plataforma irekia erabiliz gauzatuko da. Prototipoak, garatuko den Android aplikazioaren informazioa jaso eta hau bistaratzeko ahalmena izan beharko du. Helburu orokorraz gain, graduan zehar eskuratutako konpetentzia espezifiko eta zeharkakoak praktikan jarri, eta beste konpetentzia berri batzuk eskuratu nahi dira, hots:  Dispositibo elektronikoen programazioarekin loturiko konpetentziak, kasu honetan mikrokontroladorea.  Dispositibo elektronikoen muntaia eta diseinuari loturiko konpetentziak, prototipo bat eraikiz praktikan jarriko direnak.  Proiektu baten kudeaketari eta aurkezpenari loturiko konpetentziak. Hauek oso garrantzitsuak eta ezinbestekoak dira ideiak era ulergarri eta argi batean adierazteko, bai proiektuaren dokumentazioan, bai proiektuaren defentsan.  Mugikorrentzako aplikazio baten garapenari loturiko konpetentziak. Baita ere ikasleak gaur egungo teknologiarekin lan egitea, ideia berriak aztertzea eta guztiok erabiltzen ditugun gailuen inguruan trebetasuna hartzea bilatzen da. Proiektu honetan mugikorrarekin komunikatzen den smartwatch sinple baten adibide praktikoa burutuko da. Gauzatuko den prototipoak, erloju normal batek egiten duen moduan, bere pantailan ordua eta data bistaratuko ditu. Horrez gain, balio erantsi bezala, telefono mugikorraren egoera eta notifikazioen berri emango digu. Horretarako telefono mugikorra eta garatuko den prototipoak elkarrekin komunikatu beharra dute eta komunikazio hori hari gabeko teknologia edo bluetooth bitartez gauzatuko da. Telefono mugikorra Android sistema eragilean oinarrituta egon beharko da eta telefonotik informazioa atera eta erlojuari bidaltzeko android aplikazio txiki bat garatuko da. Eskumuturreko erloju batentzako prototipoa eraikitzeak zailtasun handi bat aurkezten du: tamaina. Eskumuturrean ezarri ahal izateko erlojua txikia izan behar da, beraz hardware aldetik ere elementu txikiak behar izango ditugu erlojuaren tamaina ahalik eta gehien murrizteko. Adibide praktiko honen egitura hurrengo irudian ikusi daiteke: 1.irudia: Proiektuaren egitura Proiektuaren helburuak betetzeko, arduino plaka erabiliko da (konkretuki, Arduino Pro Mini) eta honi dispositibo desberdinak konektatuko zaizkio, horrela plakak duen irismena eta limitazioak behatu ahal izango dira. Arduino plakarekin elkarreragina izango duten dispositiboak hurrengoak izango dira eta bakoitzak bere zeregina izango du:  OLED pantaila: pantaila grafiko bat izango da eta honen bidez erlojuaren ordua eta data eta telefono mugikorrak bidalitako notifikazioak bistaratuko dira.  Bluetooth modulua: Dispositibo honek arduino plaka eta telefono mugikorra elkarrekin konektatzea eta euren artean informazioa bidaltzea ahalbidetuko du. Tamainaz txikia izan beharko da eta arduino plakarekin bateragarria ( tentsioa, komunikazio modua).  Botoia: Pantailaren ikuspegia aldatu ahal izateko.  Bateria: Proiektuan erabiliko diren osagai guztiak elikatzeko gai izan beharko da eta dirua aurrezteko asmoz errekargatzeko ahalmena izan beharko du. Ondorengo irudian aurreko dispositibo guztiekin garatu beharreko zirkuitua ageri da: Horrela konexio guztiak burututa izan ditugunean eta programa kargatuta izan dugunean portaera arraroak ikusi ditugu:  Pantailaren eta sistemaren bat-bateko abiarazteak.  Pultsadorea sakatzean erantzun falta.  Portaera aldaketak eurekin erlazionaturik ez dauden aldaketak burutzean. Portaera hauek ikusita analisi txiki bat burutu da eta konturatu egin gara pantailaren konfigurazioa era kargatu egin behar dela. Hortaz 128x64 pixeleko erresoluzioa duenez eta pixel bakoitza bit bat denez, 1024byte-ko (128x64/8) memoria gastua du. Memoria gastu hau Arduino plakaren memoriaren erdia da eta bakarrik beste erdia uzten digu aldagaiak gordetzeko. Gainera, gure kasuan Android aplikaziotik datozen notifikazioak karaktere kateak dira eta heltzen diren notifikazioen luzera ezin dugu kontrolatu horregatik aplikazioen notifikazio luzeak jasotzerakoan arduinoa zoratu egiten da. Azkenik proiektuaren aurrekontu totalaren laburpen bat aurkezten da, baliabide materialak eta giza baliabideak bereiziz. Atal honetan lorturiko balorazioa ez zaio bezeroari helaraziko. Hirugarren dokumentuan, 3.Lan Plana eta Aurrekontua, proiektu honen aurrekontuari buruzko informazio zehatzagoa dago. Hau guztia kontuan izanik, “Telefono mugikorrarekin komunikatzen den eskumuturreko erlojuaren diseinua eta prototipoaren garapena” proiektua burutzeko kostua berrogeita hiru mila hirurehun eta laurogeita sei euro eta hirurogeita hamabi zentimokoa (43.386,72 €) izango da.
addi-5603653b1414
https://addi.ehu.es/handle/10810/16225
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2015-11-27
science
González Bujedo, Asier
eu
Mobilarekin komunikatzen den eskumuturreko erlojuaren disinua eta prototipo baten garapena
Gure zibilizazioaren hasieratik, gizakiak bere eguneroko jarduerak bete ahal izateko, denbora zatitzeko, neurtzeko eta ezagutzeko beharra izan du. Denboraren ezagutzari esker, gure arbasoek elikagaien ereiketa eta uztaren batzea urteko zein urtarotan egin behar zen jakiten zuten. Eta garai hartan hori gizakiaren ekonomia eta biziraupenerako ezinbestekoa zen. Beraz, gizakiak denbora neurtu eta ezagutu ahal izateko “erlojua” deritzon denboraren neurketa tresna sortu zuen. Erlojuak historian zehar aldaketa nabarmenak izan ditu: Historiaurrean eguzki-erlojuak erabiltzen ziren. Hauek “gnomon” deituriko lurzoruarekiko perpendikularki kokatuta zegoen zutabe batez eta lurzoruan denbora markatzen zuen eskala batez osatuta zeuden. Eguzkiaren posizioaren arabera, zutabeak lurrean itzala sortu eta itzalak lurreko eskalan denbora adierazten zuen. XIII. Mendearen bukaeran erloju mekanikoak sortu ziren. Erloju hauek engranajez osatuta daude eta engranaje desberdinen mugimenduak denbora-eskala baten gainean kokatuta dauden orratzak mugiarazten dituzte. Orratzen kokapenak eskalaren gainean denbora adierazten du. 1956. urtetik aurrera erloju elektronikoak agertzen hasten dira, hauek, denbora adierazteko orratzak erabili beharrean, zenbaki digitalak erabiltzen dituzte eta zenbakiak adierazteko zazpi segmentuko LED edo LCD-ak erabiltzen dituzte. Erloju hauek digitalak dira eta mekanikoak baino zehatzagoak eta merkeagoak dira. Denbora oinarri bezala osziladore bat daukate eta kontagailuz osatutako maiztasun zatitzaile baten bidez orduak minutuak eta segunduak neurtzea ahalbidetzen dute (ikusi Irudia 1). Irudia 1: Erloju elektronikoen funtzionamendua 1970-ean PULSAR-ek eskumuturreko lehenengo erloju digitala sortu zuen. Honek LED teknologia erabiltzen zuen ordua adierazteko. Urtebete beranduago Longines enpresa Suitzarrak “Elvia” eskumuturreko erloju digitala atera zuen. Aurrekoarekin konparatuz, honek LCD pantaila zeukan eta erlojuaren bateriaren bizitza luzatzeaz gain erlojuaren tamaina asko murriztu zuen. Teknologiaren garapenarekin erlojuak denbora adierazteaz gain, beste hainbat funtzio betetzen dituzten gailuak bilakatu dira. Gaur egun, erloju adimendu edo “Smartwatch” deritzon erlojuak daude (ikusi Irudia 2). Smartwatch edo erloju adimendua hainbat osagai elektronikoz osatuta dagoen eta aplikazio informatikoak exekutatu ditzakeen mikroprozesadore bat daukan eskumuturreko erlojua da. Horrela gailu honekin hainbat funtzio bete daitezke: Internet-era sartu, posta elektronikoa kontsultatu, deiak egin eta jaso, mugikorraren notifikazioen berri izan, egunero egindako jardueraren monitorizazioa egin, etabar. Edozein aldiunetan mobilaren notifikazioen berri izateko, uneoro mobila poltsikotik atera eta desblokeatzeko beharra dago. Horrez gain, momentu batzuetan (batzarretan, gidatzerakoan, ....) ezin da telefono mugikorra erabili. Smartwatch-ak egoera horiei aurre egiten die eta mugikorrarekin konektatzeko ahalmena duenez, uneoro mugikorraren egoera eta notifikazioen berri ematen digu. Notifikazio bat mugikorrera iritsi bezain laster mugikorrak notifikazioa erlojuari bidaliko dio eta honek bere pantailan informazio hori bistaratuko du. Proiektu honetan Arduino erabiliz Smartwatch baten funtzio batzuk bete ditzakeen eta mugikorrarekin komunikatzen den eskumuturreko erlojuaren diseinua eta prototipo baten garapena burutu nahi da. Gradu Amaierako Lan (GAL) honen helburu nagusia Android sistema eragilea daukan telefono mugikor batekin komunikatzen den eskumuturreko erloju baten diseinua eta prototipo baten garapena burutzea da. Prototipoa Arduino plataforma irekia erabiliz gauzatuko da. Horrez gain, GAL honek ikasleak gaur egungo teknologiarekin lan egitea, ideia berriak aztertzea eta guztiok erabiltzen ditugun gailuen inguruan trebetasuna hartzea bilatzen du ere. Helburu orokorraz gain, GAL-aren bidez graduan zehar eskuratutako konpetentzia espezifiko eta zeharkakoak praktikan jarri, eta beste konpetentzia berri batzuk eskuratu nahi dira, hots:  Mugikorrentzako aplikazio baten garapenari loturiko konpetentziak.  Dispositibo elektronikoen muntaia eta diseinuari loturiko konpetentziak, prototipo bat eraikiz praktikan jarriko direnak.  Proiektu baten kudeaketari eta aurkezpenari loturiko konpetentziak. Ikuspegi akademiko batetik, GAL honen ekarpen nagusia ondorengoa da: GAL-aren dokumentazioa jarraituz, beste edozein pertsona batek bere kabuz horrelako sistema bat egiteko argibide zehatzak izatea. Proiektu honen bidez ikasleak gaur egungo teknologiarekin lan egitea bilatzen du eta horretarako mugikorrarekin komunikatzen den Smartwatch sinple baten adibide praktikoa burutuko du. Gauzatuko den prototipoak, erloju normal batek egiten duen moduan, bere pantailan ordua eta data bistaratuko ditu. Horrez gain, balio erantsi bezala, telefono mugikorraren egoera eta notifikazioen berri emango digu. Horretarako, telefono mugikorra eta garatuko den prototipoak elkarrekin komunikatu beharra dute eta komunikazio hori hari gabeko teknologia bitartez gauzatuko da (ikusi Irudia 2), kasu honetan bluetooth bitartez, hain zuzen ere. Telefono mugikorra Android sistema eragilean oinarrituta egon beharko da eta telefonotik informazioa atera eta erlojuari bidaltzeko Android aplikazio txiki bat garatuko da. Irudia 2: Proiektuaren egitura Eskumuturreko erloju batentzako prototipoa eraikitzeak zailtasun handi bat aurkezten du: tamaina. Eskumuturrean ezarri ahal izateko erlojua txikia izan behar da, beraz hardware aldetik ere elementu txikiak behar izango ditugu erlojuaren tamaina ahalik eta gehien murrizteko. Prototipoa egiteko Arduino plaka bat erabiliko da. Arduino erabiltzearen arrazoiak bi dira:  Arduino kode irekiko mikrokontroladore plataforma bat da, hardware eta software malgu eta erabil-errazak eskaintzen dituena. Hardware librea eta merkea denez, hezkuntzan asko erabiltzen da praktikak eta prototipoak gauzatzeko. Diseinatzaileentzat bideratuta dagoela esan daiteke, hobby gisa eta baita ingurune interaktiboak edota objektuak sortzeko interesa duenarentzat.  Arduino plakak proiektuaren gauzaketan aurkezten dituen mugak eta oztopoak aztertu nahi dira. Horretarako erabiliko den Arduino plakari dispositibo desberdinak konektatuko zaizkio eta horrela plakak duen irismena eta limitazioak behatu ahal izango dira. Arduino plakarekin elkarreragina izango duten dispositiboak (ikusi Irudia 3) hurrengoak izango dira eta bakoitzak bere zeregina izango du: Irudia 3: Eskumuturreko erlojuaren osagaien diagrama  Arduino Pro Mini: erabil-erraza eta malgua den hardware eta softwarean oinarritutako prototipoak sortzeko elektronika irekiko plataforma da.  Bluetooth modulua: Dispositibo honek Arduino plaka eta telefono mugikorra elkarrekin konektatzea eta euren artean informazioa bidaltzea ahalbidetzen du. Tamainaz txikia izan beharko da eta Arduino plakarekin bateragarria tentsioa, komunikazio modua).  OLED pantaila: pantaila grafiko bat da eta honen bidez erlojuaren ordua eta data eta telefono mugikorrak bidalitako notifikazioak bistaratuko dira.  Bateria: proiektuan erabiliko diren osagai guztiak elikatzeko gai izan beharko da eta berriz kargatzeko aukera izan beharko du.  Bateria kargadorea: Bateria kargatzeko zirkuitua duen modulua izango da. Gaur egun diseinu eta ezaugarri desberdinak dituzten Smartwatch-ak daude baina denek Smartphone-etan, Tablet-etan eta ordenagailuetan ikusten ditugun teknologiak erabiltzen dituzte, hala nola: Gainera erloju adimendu hauek bere sistema eragile propioa dute “Android wear” eta sistema eragile honekin mugikorretan exekutatzen diren antzeko aplikazioak exekuta ditzakete. Inplementaturik dauden erlojuen eta burutuko den prototipoaren arteko desberdintasun nabariena Arduinoaren erabilpena da. Zehazki, gaur egun dauden erloju adimenduek mugikorren notifikazioei loturiko funtzioak Arduino plataforman inplementatzeko mugak eta eragozpenak aztertuko dira GAL honen garapenean. GAL hau, Android sistema eragilean oinarritutako telefono mugikor batean ordua, data eta notifikazio desberdinak (deiak, Whatsapp, Facebook, SMS, Gmail) jasotzea eta bidaltzea burutzen duen aplikazio baten software programaziotik hasi, Arduinoan informazio guzti hori kudeatzeko eta OLED pantaila batean bistaratzeko software programazioarekin jarraitu eta protoboard batean egindako prototipo baten muntaiarekin bukatzen da. Bestetik, erlojuaren diseinua azalduko da, hau da, erlojua osatzeko erabili behar diren dispositibo guztien bateraketa eta euren arteko konexioak nola egin behar diren azalduko da baina garatutako prototipoan ez dira osagaiak batuko ezta erlojuaren karkasa garatuko. Azkeneko pauso hori beste proiektu baterako uzten da. Hurrengo irudian (Irudia 4) garatuko den prototipoaren eskema errepresentatiboa ikusi daiteke: GAL hau gauzatu ahal izateko graduan zehar eskuratutako ezagutzak praktikan jarriko dira. Hauen artean, aurretiaz aipaturiko: GAL hau egitearen arrazoia ez da bezero, partikular edo enpresa baten eskakizuna. Hau da, Arduinoan oinarritzen den eta mobilaren jakinarazpenak jasotzen dituen eskumuturreko erlojuaren diseinua eta prototipoaren eraikitzea hautatzen da, ikasleak, gaur egun merkatuan dagoen teknologiarekin lan egin eta teknologia honen inguruan trebetasuna hartu nahi duelako. Horrez gain, baita ere ariketa akademiko moduan burutzen da, graduan zehar ikasitako konpetentziak praktikan jarri ahal izateko eta konpetentzia berriak eskuratzeko ( kasu honetan mugikorren aplikazioen garapenarekin lotutakoak). 7.1.1.1. Mikrokontrolagailudun plaka 7.1.1.1.1. Arduino Arduino prototipo elektronikoak egiteko kode irekiko hardware eta software plataforma da. Erabiltzaile kopuru handiago bati elektronika eskuragarriago egiteko, bai maila ekonomikoan eta bai konplexutasun mailan, Arduino jaio zen. Hasieran hezkuntzan erabiltzeko pentsatuta zegoen ikasle guztiek elektronikako materiala eskuratzeko aukera izan zezaten. Baita ere elektronika munduan hasi nahi zuen edozein erabiltzailerentzat pentsatuta zegoen. Arduino bi printzipiotan oinarritzen da:  Wiring-en oinarritutako Arduino Programming Language. Mikrokontroladoreentzako kode irekiko programazio esparrua da, konektatutako dispositiboak, objektu interaktiboak, eremuak edo esperientzia fisikoak kontrolatzeko software multiplataforma idazten ahalbidetzen duena. Ideia kode-lerro batzuk idaztea izango da eta osagai elektronikoak konektatzea.  Processing-en oinarritutako garapen eremua, Arduino Development Environment. Irudiak, animazioak eta elkarrekintzak sortu nahi dituzten pertsonentzako kode irekiko programazio lengoaia da. Software zirriborro koaderno gisa erabiltzeko garatua, ikusmen testuinguru batean ordenagailu programazioa irakasten du. Arduino mikrokontroladore batez eta sarrera/irteera ataka analogiko eta digital jakin batzuez horniturik dagoen plaka bat da. Plakak, kostu baxua dauka eta aldakortasun puntu zabala eskaintzen du. FLORA Adafruit enpresaren plataforma elektroniko wearable-a (janzgarria/eramangarria) da. Adafruit komunitateak zerotik diseinatutako plataforma da hacker-ei, fabrikatzaileei, diseinatzaileei eta ingeniariei prototipo eramangarriak egiterako orduan esperientziarik hobeena eskaini ahal izateko. Plaka hau ATmega32U4 mikroprozesadorean oinarritu egiten da eta Arduinorekin bateragarria da. FLORA-k euskarri zabala aurkezten du izan ere Adafruit web gunean plaka honi buruzko tutorial eta proiektu anitzak aurki daitezke. Plaka honek Windows, Linux eta MAC sistema eragileetan lan egin dezake. Plaka oso txikia da (1,75”-ko diametroa eta 4,4g-ko pisua) eta gainera Adafruit-ek plaka honentzat bereziki prestatutako sentsore , GPS eta LED neopixel moduluak dauzka. Plakak programaziorako mini-USB ataka dauka, beraz ez da programatzeko kable ezta plaka osagarririk behar, USB ataka horrekin ordenagailura zuzenean konektatu eta programatu daiteke. Sistema berrabiarazteko oso txikia baina erabil-erraza den reset botoia dauka. Bere elikadura iturria malgua eta erabil-erraza izateko diseinatuta dago. Plakak Schottky diodoz babestutako polarizatuta dagoen 2JST bateria konektorea dauka 3,5V-16V DC bitarteko kanpo bateriak erabili ahal izateko. Edozein tamainako LiIon/LiPoly, LiFe, alkalino eta NiMh/NiCad bateria rekargableekin erabili daiteke. FLORA-k ez dauka plakan txertatuta LiPo bateria kargadorerik, hori dela eta, bateria desberdinen arriskurik gabeko erabilera ahalbidetzen du eta plakak sua hartzeko arriskua ekiditen du. Plaka pizteko 2A-ko FET batera konektatuta dagoen etengailua dauka. Baita 3,3V-eko eta 250mA-ko tentsio erreguladorea dauka babes diodoarekin mikrokontroladoreari heltzen zaion tentsioa konstantea izan dadin eta 3,3V-eko lan tentsioa duten sentsoreak eta moduluak elikatu ahal izateko. ICSP konektore bat dauka erabiltzaile aurreratuek plaka birprogramatu ahal izateko. 4 LED adierazle dauzka:  Oihal eta ehun materialekin bateragarria den plaka da, izan ere dauzkan konponente guztiak PCB-tik oso hurbil daude, hortaz arropa fin eta delikatuetan erabiltzerakoan arropan itsatsita edo lotuta geratzeko arriskua oso baxua edo ia nulua da.  Elektronika hasiberriak diren pertsonentzako oso dispositibo erabil-erraza eta apurtzeko zaila da, hau da, nahiz eta bateriaren konexioak kontrara egin, ez dago arriskurik polarizatutako konektore eta babes diodoak baitauzka. Gainera plakak daukan barne tentsio errreguladoreari esker, 9V-eko bateria bat konektatu daiteke plaka erre egin gabe.  Konexioak egiteko hari eroaleez josi daitezkeen 14 zulo dauzka eta elikadura pinak (VCC eta GND) datu busekin tartekaturik agertzen dira moduluekin konexioak burutzerakoan modu argi eta antolatu batean egin ahal izateko. Irudia 5: FLORA 7.1.1.2. Pantaila Erlojuak informazioa pantaila batean bistaratuko du eta pantaila hori txikia izan behar da. Gainera, pantailak mikrokontroladorearekin komunikatu beharra izango du, beraz, pantaila aukeratzerakoan komunikaziorako erabiltzen dituen interfazeak behatu beharko dira. Baita ere pantailaren lan-tentsioa begiratu beharko da mikrokontroladorearen irteera digitalaren arabera gerta daitekeelako pantailak tentsio txikiagoa behar izatea. Horrela izatekotan, zirkuitu bat garatu beharko litzateke tentsioa jaisteko pantaila ez erretzeko. 7.1.1.2.1. Karaktere pantaila ASCII kodea ulertu eta zuzenean inprimatu dezakeen pantaila mota da. Normalean pantaila hauek bi lineakoak dira eta 16 karaktere inprimatu dezakete gehienez (ikusi Irudia 6). GAL honetan informazio ugari bistaratu behar dugunez (ordua, data eta mugikorraren notifikazioak) pantaila hau motz geratzen zaigu. Gainera tamaina aldetik ere mugatuta gaude eta eskumuturrean erabiltzeko pantaila hauek nahiko handiak dira. 7.1.1.2.2. Pantaila grafikoa Pantaila grafikoa pixel-ez pixel konfiguratu beharreko pantaila da. Pixel bakoitza bit bat da aktibatu edo desaktibatu daitekeena. Honi esker karaktereak marrazteaz gain, forma eta tamaina desberdineko irudiak marraztu daitezke. Erabiltzailearen ikuspuntutik malgutasun handiko pantailak dira. Pantaila grafikoen barruan bi pantaila mota bereizi ditzakegu:  LCD (Liquid Crystal Display) pantaila: Argi iturri edo erreflektore baten aurrean kokatutako zuri-beltzeko edo kolorezko pixelez osatutako pantaila leun eta meheak dira. Argi iturria puntu konkretuetan (pixeletan) blokeatzerakoan puntuek silueta bat osatzen dute eta hori eskala handian eginda irudi bat. Modu espezifiko batean azalduta, puntuak (pixelak) beira likido batez osatuta daude eta beira elektrikoki kitzikatu egiten denean zeharrargi edo opako bihurtzen dira iragazki polarizatu batzuen laguntzaz eta modu honetan argi iturriaren argiari traba egiten diote edo argiaren kolorea aldatzen dute. egiten direnean argia sortu eta igorri egiten dute. Beraz OLED pantailetako puntu edo pixel bakoitza OLED diodo bat da eta kitzikapen elektrikoaren arabera igorritako kolorea aldatu egiten du. Hortaz, pantailaren diodo guztiak kontuan izanda, irudiak sortu egiten dira. Merkatuan dauden eta eskuragarriak diren LCD pantailak oso handiak dira eskumuturreko erloju batentzako hortaz LCD pantailak baztertu eta OLED pantailak hartu behar izan ditugu. OLED pantailetan ere bi pantaila mota bereiz ditzakegu:  Monokromoak: pantaila hauek “zuribeltzean” bistaratzen dute informazioa.  Koloredunak: kolore desberdinetan informazioa bistaratzeko ahalmena eskaintzen duten pantailak dira. Noski, pantaila hauek aurrekoak baino garestiagoak dira. Informazio guzti honekin, eskumuturreko erloju bat garatzeko hurrengo OLED pantailak behatu dira: Adafruit-en pantaila bat denez, euskarri zabala dauka, hau da, pantailaren kontroladore horren programaziorako liburutegiak eginda daude eta horiek erabili daitezke, ez da pantaila zerotik programatzen hasi behar. Pantailak bere baitan txertaturik duen tentsio erreguladore bat dauka eta honi esker, 3.3V eta 5V-ko tentsioekin lan egin dezake. Tamaina : 35x24x4mm. Pantaila hau aurrekoa baino apur bat handiagoa da baina aurrekoaren ezaugarri berdintsuak ditu: 128x64 pixeleko erresoluzioa, I2C eta SPI komunikazio moduak eta 3,3V-5V tentsioetan lan egiteko plakan txertaturiko tentsio erreguladorea. Aldatzen den gauza kontroladorea da. Kasu honetan SH1106 kontroladorea daukagu baina kasu honetan ere pantailaren programaziorako erabili ditzakegun liburutegiak daude. Pantaila hau bestea baino handiagoa denez, apur bat garestiagoa da ere. Tamaina: 35x35x5mm. 0,96”-ko koloredun OLED hau oso egokia da kontraste altuko 16 bit-eko kolore biziak dituen pantaila oso txikia beharrezkoa denean. Pantailak 96x64 RGB (Red Green Blue) pixel ditu, hau da, pixel bakoitzak RGB OLED diodo bat dauka eta 16 bit-eko erresoluzioarekin hasieratu daiteke kolore mota anitz eta desberdinak sortuz. OLED-ak SSD1331 kontroladorea dauka eta SPI interfazearekin bateragarria da. Pantailak mikroSD txartelak sartzeko ataka 12V-ako lan tentsioa dauka baina barne tentsio erreguladorea duenez 3V eta 5V-eko maila logikokoak ematen dituen mikrokontroladoreari zuzenean konektatu daiteke. Pantaila honek mikroSD-a erabiltzeagatik mikrokontrolagailuaren memoria gehiago kontsumituko du irudiak kargatzeko eta gainera pantaila monokromoak baino askoz garestiagoa da. Tamaina: 31,5x35,5x5mm. 7.1.1.3. Bluetooth modulua Bluetooth irrati-maiztasun bidez gailu desberdinen artean ahotsa eta datuak transmititzeko haririk gabeko komunikazioa ahalbidetzen duen mundu-mailako estandarra da. Helburuak:  Gailu mugikorren eta finkoen komunikazioa erraztu.  Kableak eta konektoreak baztertu.  Norberaren etxeko gailuen artean sinkronizazioa erraztu.  Sare pertsonalak (PAN) sortzea ahalbidetu. Mobilaren eta erlojuaren arteko komunikazioa bluetooth bidez emango da. Ikusitako FLORA eta ARDUINO-aren plakak ez dute bluetooth-erako modulurik, beraz, hauekin bateragarria den (tentsioa, komunikazio modua) eta tamainaz txikia den bluetooth modulu bat beharko da. Hurrengo aukerak ikusi dira: Dispositiboak gainazal barneko UART dispositibo baten simulazioa eginez funtzionatzen du eta datuak ASCII kodean bidali eta jaso egiten dira dispositiboen artean. Bluetooth klasikoarekin alde nabarmen bat dauka: iOS sistema eragilean periferiko eta prototipoentzako aplikazio bat garatzean ez da kontratu ezta lizentziarik ordaindu behar, garatutako aplikazioa legalki App Store-an publikatu daiteke. Bluetooth klasikoak, honen inguruan oraindik ere murrizketa asko dauzka iOS sistema eragilearekin lan egitean. Tamaina:29x28x0,8mm. Adafruit-ek bere produktu guztiekin bezala, euskarri zabala aurkezten du produktu honen gainean eta bere web gunean produktu honen inguruko azalpenak, tutorialak eta dispositiboarekin egindako proiektua desberdinak aurkezten ditu. 7.1.1.3.2. HC-06 HC-06 PIC mikrokontrolagailuekin eta Arduino plakekin asko erabiltzen diren bluetooth modulua da. Modulu hauek bluetooth 2.0 teknologia aurkezten dute. Eskuratzeko eta erabiltzeko oso errazak eta ekonomikoak diren dispositiboak direnez, elektronikan oso ospetsuak bilakatu dira. Gainera saltzen diren formatuan, protoboard batean zuzenean konektatzeko aukera ematen dute edo zuzenean mikrokontroladoreei konektatu daitezke inongo soldadurarik burutu gabe. Transmisio eta errezepzio ezaugarri onak aurkezten ditu eta plakak funtzionamenduan zein itxarote moduan oso korronte maila txikia (8mA) kontsumitzen du. Aipagarria den beste ezaugarri bat bere memoria ahalmena da, hau da, behin dispositibo batekin konexioa burututa moduluak bere memorian gorde eta ez du balidazio koderik gehiago eskatuko. Mikrokontrolagailuekin komunikatzeko UART RS232 Serie (Rx, Tx) protokoloa erabiltzen du. Plakak kolore gorria duen LED adierazle bat dauka bluetooth-aren egoerari buruzko informazioa ematen duena. Bluetooth-a elikatuta baina konektatu gabe badago LED-ak dir-dir egingo du eta dispositibo batekin konektatzean dirdira kendu eta argi gorri finko bat bistaratuko du. Moduluaren lan tentsioa 3,3V da eta 3,3V-6V tarteko elikadura tentsioak jasan ditzake plakak barne tentsio erreguladore bat daukalako. Bere lan tentsioa 3,3V denez eta mikrokontrolagailuaren ataka digitalek 5V ematen dituztenez hau hautatuta bitarteko zirkuitu (tentsio zatitzailea) baten beharra izango genuke errezepzio seinalearen tentsioa 3,3V-ra erregulatzeko. Tamaina: 44x16x7mm. 7.1.1.3.3. Roving Networks RN-41 v6.15 Roving Networks-en RN-41 v6.15-a boteretsua, nahiko txikia eta erabil-erraza den bluetooth modulua da. Plakak honek aurrekoak bezala, LED adierazle bat dauka ere bluetooth-aren egoeraren berri emango diguna. Kasu honetan LED-aren kolorea horia da. Bere funtzionamendua berdina da: Plaka bakarrik elikatuta dagoenean eta konexiorik ez duenean LED-ak dir dir egingo du eta beste dispositibo batekin hari gabeko konexioa burutzerakoan argia finko geratuko da. Plakak 3,3V-eko tentsioarekin lan egiten du eta erabiltzen duen teknologia bluetooth 2.0 da. Tamaina: 25,4x22,86mm (2.7. irudia). Eragozpen garrantzitsu bat dauka: plakak dakarren konexio pinak oso txikiak dira eta protoboard batean lan egiteko zokalo berezi bat erosi eta soldatu behar zaio. Honek bere tamaina handitu egiten du. 7.1.1.4. Bateria Erlojuak funtziona dezan bera elikatu beharra dago. Kasu honetan dirua aurrezteko asmoz, erlojuaren kitzikapena bateria bidez burutuko da eta bateria hori kargatu ahal izango da. Elementu hau ere, aurrekoak bezala, txikiak izan beharko da. Ikusi dugunez, aurreko osagaiek (pantaila, mikrokontroladorea…) 3,3V-ekin lan egin dezakete beraz aukeratuko den bateriak tentsio hori emateko ahalmena izan beharko du.  Bateriaren tentsio nominala: Bateria guztiz kargatuta dagoenean ematen duen batezbesteko tentsioa da. Tentsio hau bateriaren kimikaren arabera desberdina da.  Forma edo mota: Bateriak forma eta tamaina desberdinak izan ditzakete. Adibidez “AA” forma eta estilo espezifiko bat duen bateriari erreferentzia egiten dio. Irudia13: Bateria mota desberdinak eta euren ezaugarriak 7.1.1.4.1. LiPo (Lithium-Polymer) bateriak Bateria hauek oso erabiliak dira sistema txertatuetan batez ere prototipoak diseinatzerako orduan. Merkatuan dauden baterietatik energia dentsitate handiena eskaintzen dutenak dira, horregatik gaur egun, mugikor eta dispositibo ugarik mota honetako bateriak erabiltzen dituzte. Bateria errekargableak dira eta 3,7V-eko tentsio nominala daukate. Hala ere, bateriaren karga prozesuan bateriak 4,2V-eko tentsio lortu egiten du baina tentsio hau 3,7Vera arin jaisten da bateriaren funtzionamendu normalarekin. Bateria guztiz deskargatzerakoan 3V-tan geratzen da. Eraiki beharreko proiektuak bateria mota honekin elikatu behar bada, tentsio balio desberdinak erabili beharko ditu, hau da, 5V behar baditu funtzionatzeko, 7,4V-eko tentsioa lortzeko bi LiPo seriean konektatu behar izango ditugu behar den tentsioa lortu ahal izateko. LiPo bateria gehienak 2 pinez osatutako konektoreak erabiltzen dituzte (ikusi Irudia 14). Konektore hori JST konektore bat izaten da eta konektore mota honek bateria txarto konektatzearen arriskua kentzen du. Irudia 14: LiPo bateria eta JST konektorea ahalmena dute eta horrela ordenagailutik zuzenean bateria kargatu dezakete. LiPo bateriak oso arin deskargatzen badira hondatzeko arriskua daukate. Hori ekiditeko mota honetako bateria gehienek goiko aldean babes zirkuitu bat dakarte. Babes zirkuituak egiten duena hurrengoa da: Bateria deskargatzerakoan 3V-ra heltzen denean bateria amatatu egiten du zuzenean bateria hondatu ez dadin. Horrez gain, bateria zirkuitulaburretatik babestu egiten du ere. Irudia 15: NiMH bateria 7.1.1.4.3. Diru formadun bateriak (Coin Cell) Diru formadun bateriak oso txikiak diren eta energia baxua behar duten proiektuentzako egokiak dira. Oso bateria merkeak dira eta LED-ak probatzeko egokiak dira. Bateria mota hauek ez dira errekargableak, baina, hala ere, dispositibo ugarietan aurki ditzakegu: urruneko kontroletan, erloju digitaletan, etabar. Diru formako pilen kimika eta teknologia desberdinak daude: Batzuk alkalinoak dira eta beste batzuk, aldiz, litiozkoak. Alkalinoak 1,5V-eko tentsio nominala ematen dute eta litiozkoak, aldiz, 3V eman dezakete. Euren tamaina ere desberdina da motaren arabera baina bateria alkalino guztien izenak “L” hizkiaz hasten dira eta litiozko bateriak, ordea, “C” hizkiaz hasten dira. Adibidez hain ezaguna den CR2032 diru formako bateria litiozkoa da (3V-ko tentsio nominala), 20mm-ko diametroa du eta 3,2mm-ko altuera dauka. Informazio guztia izenak ematen du. Irudia 17: Bateria alkalinoak AA eta AAA bateriak bateria alkalinorik arruntenak dira eta 1,2V-eko tentsioa eman dezakete. 1,2V bakarrik eman ahal dutenez 3 eta 4 bateriadun multzoetan konbinatu behar dira 3,3V eta 5V-eko sistemak elikatzeko. Hala ere, 9V-ko tentsio nominala aurkezten duen bateria alkalinoa ere badago besteak baino handiagoa eta potoloagoa dena. OHARRA. Alternatiba guzti hauek ikusita, gure beharrizanetara gehien egokitzen den bateria mota LiPo bateria da. Bateria errekargablea da eta 3,7V-eko tentsioa eman dezake. Bateriaren tamaina bere kapazitatearen araberakoa izango da, hau da, zenbat eta kapazitate handiagoa bateriaren tamaina handiagoa izango da. Hau kontuan izanda, eskumuturreko erlojuarentzako hurrengo kapazitateak dituzten LiPo bateriak behatu dira:  150mAh. Tamaina: 22 mm x 18 mm x 8 mm.  180mAh. Tamaina: 28 mm x 22 m x 6 mm.  240mAh. Tamaina: 30 mm x 20 mm x 5 mm. 7.1.1.5. Bateria kargadorea LiPo bateria kargatzeko txikia eta bateragarria den bateria kargadorea aukeratu beharko dugu. Bateria kargadorea ez da eskumuturreko erlojuaren muntaian sartuko erlojuaren lodiera ahalik eta txikiena izan dadin baina erlojuak LiPo bateria bat izango duenez, hau kargatzeko beharrezkoa izango da. Hau jakinda, hurrengo aukerak behatu dira: 7.1.1.5.2. Mikro LiPo-USB LiIon/LiPoly bateria kargadorea Tamainaz LiPo bateria kargadorerik txikiena da. Mutur batean bateria konektatzeko JST konektorea dauka eta beste aldean USB ataka kargadorea ordenagailura zuzenean konektatzeko eta bateria kargatzeko. Bi LED adierazle ditu: gorria eta berdea. Bateria kargatzen doan heinean LED gorria piztuta egongo da eta bateria guztiz kargatzerakoan LED gorria amatatu eta LED berdea piztuko da. 100mAh-ko karga ahalmena dauka. Eskumuturreko erlojuak mugikorrarekin komunikatu ahal izateko telefono mugikorraren informazioa jaso eta erlojuari bidali egiten dion aplikazio bat garatu behar da. Eta aplikazio hori garatu ahal izateko mugikorraren sistema eragilea ezagutzea ezinbestekoa da. Gaur egun dauden telefono mugikorrek bi sistema eragile desberdinetan oinarriturik egon daitezke: Sistema eragilearen kontrol elementuak elementu irristakorrak, interruptoreak eta botoiak dira. iOs-en, erabiltzailearen aginduen erantzuna berehalakoa da eta interfaze arina eta erraza aurkezten du. Sistema eragilearekin erabiltzaileak duen interakzioa irrista, ukitu edo imurtxien bidezkoa da. Gainera, aplikazio jakin batzuk dispositiboaren astinduaren aurrean erantzuteko edota pantaila hiru dimentsioetan biratzeko barne azelerometroak erabiltzen ditu. Sistema eragile oso itxia da, Apple-ek aplikazio propioak garatu egiten ditu sistema eragile honentzako beste edozein sistema eragilean (adibidez Android) funtzionatzen ez dutenak. Erabiltzailearen aldetik, konfiguragarritasun gutxi eskaintzen du, hau da, ezin dira oinarrizko aplikazioak aldatu eta mugikorraren pantailen diseinua Apple-ek garatutakoa da, ezin da pantaila nagusian widget-ik ezarri. Gainera sistema eragile honetan oinarritutako mugikorrak nahiz eta oso onak izan oso garestiak dira (merkeena 400 euro balio ditu). oinarritzen dira ere. Sistema eragilea hasieran Android Inc. enpresak garatu zuen eta Google-ek ekonomikoki babestu zuen baina 2005. urtean Google-ek Android Inc erosi zuen. Android 2007-an aurkeztua izan zen Open Handset Alliance ( hardware, software eta telekomunikazioen konpainia desberdinen bateraketa) fundazioarekin batera. Android-en oinarritutako lehenengo telefono mugikorra 2008. Urteko HTC Dream izan zen.  Aplikazioak: Oinarrian dituen aplikazioak hauek dira: mezu elektronikoen bezeroa, SMS-en programa, egutegia, mapak, nabegatzailea, kontaktuak eta bestelakoak. Aplikazio guztiak Java programazio lengoaian idatzita daude.  Aplikazioen lan-markoa: Aplikazioak garatzen dituzten pertsonek, oinarrizko aplikazioak erabiltzen dituzten API berdinak erabili ditzakete aplikazioen diseinurako. Arkitektura konponenteen berrerabilera sinplifikatzeko diseinatuta dago. Edozein aplikaziok bere ahalmenak publika ditzake eta gero beste aplikazio batek ahalmen horiek erabili ditzake. Mekanismo honek erabiltzaileak aplikazioen konponenteak aldatzea ahalbidetzen du.  Liburutegiak: Android-ek C/C++ liburutegi multzo bat du sistemaren konponente batzuek erabiltzen dutenak. Ezaugarri hauek aplikazioak garatzen dituzten pertsonei erakutsi egiten zaie Android-aren aplikazioen lan-markoaren bitartez. Liburutegi batzuk hauek dira: System C library (C kodea inplementatzeko liburutegi estandarra), bideen liburutegiak, grafikoen liburutegiak, 3D eta SQLite.  Android-en runtime: Android-ek Java lengoaiko oinarrizko liburutegietako funtzio gehienak aurkezten dituzten oinarrizko liburutegi multzo bat dauka. Android, iOS eta Windows Phone sistema eragileak ez bezala, modu irekian garatu egiten den sistema eragilea da pertsona guztiek iturri-kodeari eta gertakarien listari sarbidea dute. Kodeari sarbidea izateak ez du esan nahi mugikor konkretu batean Android-en azken bertsioa izan dezakeela, izan ere, kodea jasateko fabrikante desberdinen hardwarea (kontroladoreak) ez baita publikoa. Horrez gain Android-en bertsio berriek errekurtso gehiago kontsumitzen dituzte, beraz mugikor zaharrak ezin dituzte inplementatu memoria eta prozesadorearen abiadura txikia dela eta. Hasiera batean, Android, teklatua erabiltzeko pentsatuta zegoen sistema eragile bat zen eta kurtsore baten laguntzarekin aplikazio desberdinen artean nabegatuko luke, hori zen ideia. Baina hasieratik pertsonalizazio maila altuko plataforma izan da, horregatik lehenengo telefono mugikorraren publikazioaren ondoren, filosofia aldatu eta taktila bihurtu zen iPhone telefonoei aurka egin ahal izateko. Android sistema eragile oso betea eta pertsonalizatua da. Konpetentziarekin daukan alde nabarmena, sistema eragile honetan fabrikatzaile desberdinek dauzkaten dispositibo ugariak dira. Merkatuan mota honetako dispositibo asko daudenez, erabiltzaileak bere beharrizanen arabera edo bere aurrekontura hobeen moldatzen den dispositiboa eskuratzeko aukera dauka. Alde horretatik iOS oso mugatuta dago. OHARRA. Erabiltzaile kopuru handiago bati heldu ahal izateko eta kontuan edukita Android modu irekiko plataforma bat dela, proiektu honetan garatu beharreko aplikazioa erlojuari datuak bidaltzeko, Android sistema eragilean gauzatuko da. 7.1.2.2. Android aplikazioak garatzeko garapen inguruneak (IDE-ak) Aurretik aipatu bezala, garatuko dugun aplikazioa Android sistema eragilean oinarrituko da. Android plataforman aplikazioak egiteko eta diseinatzeko bi IDE (Integrated Development Environments) nagusi daude: Eclipse eta Android Studio. Eclipse multiplataforma den kode irekiko programazio tresna multzo batez osatutako programa informatikoa da. Plataforma hau integratutako garapen inguruneak (ingelesez IDE) garatzeko erabili da. Adibidez, Java-ren IDE-a Java Development Toolkit (JDT) deitutakoa eta konpilatzailea (ECJ), Eclipse-ren zati moduan agertzen dena. Software hau IBM-k garatu zuen bere erraminta familiaren ordezko bezala VisualAge-rako. Orain Eclipse Fundazioak garatu egiten du, dirua bilatzen ez duen organizazio independientea. Fundazio honek kode irekiko komunitatea eta produktu osagarri, kapazitate eta zerbitzu multzoak bultzatzen ditu. Softwareak Eclipse Public License lizentzia dauka. programatzea eta aplikazioak diseinatzea ahalbidetzen du. Modulu honetaz gain, Java JDK modulua ere beharrezkoa da. Azken bi modulu hauek ADT eta JDK eta Eclipse-aren softwarea internetetik zuzenean jaitsi daitezke. Android aplikazioen garapena puntu garrantzitsu bat bihurtu da etorkizunari begira, izan ere, gaur egun Android-en oinarritutako smartphone eta tablet-ak ugariak dira. Baina Android-en aplikazioak garatzea ez da hain erreza oinarri finko bat ez badaukagu. Arazo hori konpontzeko Google-ek 2014. urtean Android Studio sortu zuen. Android Studio Android plataformarentzako garapen ingurune integratua (IDE) da. JetBrains-en Intellij IDEA softwarean oinarrituta dago eta kode irekikoa da. Windows, Mac OS X eta GNU/Linux sistema eragileetan lan egiteko prestatuta dago. Bere ezaugarriak hurrengoak dira:  Denbora errealeko errenderizazioa.  Garapen kontsola: optimizazio aholkuak, itzulpenerako laguntza, erabileraren estadistikak.  Gradle-ean oinarritutako eraikuntzarako euskarria.  Android-en birfaktorizazio espezifikoa eta konponketa arinak.  Kodeen plantillak aplikazio komunen ezaugarriak eraiki ahal izateko.  Layout-en editore aberatsa.  Aplikazio desberdinak (.apk artxiboak) sortzeko aukera.  Errendimendu, erabilera eta bertsioen konpatibilitate arazoak detektatzeko “Lint” tresnak.  Android eta beste osagaien diseinu komunak sortzeko plantillak.  Android Wear plataforman aplikazioak programatzeko euskarria eta laguntza.  ProGuard eta aplikazioak sinatzeko ahalmena. Software hau Android-en web gunetik zuzenean jaitsi daiteke eta gainera web gunean Android-en programatzeko beharrezkoa den informazio guztia ageri da, adibideak eta guzti. ezaugarrietako asko behe mailakoak dira. Maila altuko lengoaiek dituzten egitura tipikoak ditu, baina lengoaia eraikuntzen bidez maila baxuko kontrola ahalbidetzen du. Konpilatzaileek lengoaiaren hedapenak eskaintzen dituzte. Hauek, kode mihiztatzailea eta C kodea nahastea ahalbidetzen dute edo zuzenean memoriara edo dispositibo periferikoetara sarbidea izatea ahalbidetzen dute. C abstrakzio-maila baxuan idaztea posible da ere, izan ere, C lengoaia, lengoaia desberdinen arteko bitartekari bezala erabili zen. Jatorrian C lengoaia programatzaileengatik programatzaileentzako garatu zen. Hala ere, hain handia izan da lortu duen ospea zeren jatorrian sortua izan zeneko sistemen software programaziotik urrundutako testuinguruetan erabiltzen da. Ezaugarri nabarmenak:  Lengoaia sinpleko nukleo bat du gehituriko funtzionalitate garrantzitsuekin, liburutegiek emandako funtzio matematikoak eta artxiboen maneiua.  Modu anitzez programatzeko aukera ematen duen lengoaia oso malgua da.  Erakusleen bidez maila baxuko memoriara sarbidea.  Junturen bidezko prozesadorearen etendurak.  Funtsezko hitzen multzo txikia. Gaur egun ordea, ez da kode mihiztatzailean programatzen, C edo C++ lengoaian programatzen da gehienbat. Puntu hau irizpideetan kontuan izan behar da, baina ezin dugu ahaztu graduan zehar lortutako ezaguerak puntu hau bezain garrantzitsuak direla. Orokorrean, C lengoaian sorturiko programa batek ondorengo atalak ditu:  Aurre-prozesadorerako zuzendaritzak.  Datu moten definizioa.  Aldagaien adierazpena.  Funtzioen definizioa. Jarraian C lengoaia osatzen duten atal desberdinak azalduko dira:  Edozein programak “main” izeneko funtzioa izan behar du, programa mugitzen denean programaren kontrola hartzen duen funtzioa da.  Iruzkinak: C-n iruzkinak ondorengo sekuentziarekin hasten dira ‘/*’ eta honako sekuentziarekin bukatu ‘*/’. Sekuentzia bi hauen artean idatzitako guztia konpilatzaileak alde batera uzten du. Programa batean iruzkinen erabilera beharrezkoa da behar diren azalpen guztiak emateko eta honela programa ulergarriagoa egiteko. %50-%50 (kode-iruzkin) proportzioa ere onargarria da.  Aurre-prozesadorerako zuzendaritzak: konpilazio etapa bi fasetan egiten da: lehenengo aurre-prozesadorea iturri kodeak dauzkan zuzendaritza guztiez arduratzen da. Ondoren, itzulpen etapa objektu kodera. Aurre-prozesadorerako zuzendaritza guztiak ‘#’ karaktereaz hasten dira. ‘#include’ zuzendaritzak aurre-prozesadoreari artxibo horren edukia argumentu bezala zuzendaritzan txertatzeko esaten dio, ondoren konpilazioa burutzeko.  Funtzioen definizioa: funtzio guztiak lehenik eta behin erantzun mota ezarriz definitzen dira (‘void’ funtzioak ez du erantzunik emango bere betetzearen emaitza bezala. Erantzun motarik zehazten ez bada, lehenetsia izango dugu eta honek balio oso bat itzuliko digu). Erantzun mota finkatu ondoren, izena ezarri behar da (‘main’ funtzioak esanahi berezia du, programaren kontrola hartzen duen funtzioa da hau exekutatzen ari den bitartean). Ondoren, kakoen artean eta komaz bereizita dauden argumentuak jarriko dira (nahiz eta funtzioak argumenturik ez jaso). Azkenik funtzioaren gorputza giltzen barnean sartu behar da.  Funtzioak deitzeko, funtzioaren izena idatziko da eta jarraian kakoen artean idatzitako argumentuak. Funtzioak emaitza bat erantzun moduan ematen badu, esleipen bateko eskumako aldean erabil daiteke. Java, Sun Microsystems konpainiako (gerora Oracle-k bereganatu zuen konpainia ) James Gosling-ek garatu eta 1995. urtean argitaratu zuen programazioa lengoaia da. C eta C++ hizkuntzen sintaxietatik du jatorria, baina horietako edozeinek baino maila baxuko erraztasun gutxiago ditu. Java aplikazioak orokorrean edozein Java makina birtualetan (JVM) funtzionatzen duen byte code-az (Java klasea) konpilatzen dira, konputagailuaren arkitektura kontuan izan gabe. Java, inplementazioarekiko ahalik eta mendekotasun gutxien izateko programazio lengoaia orokorra, klasetan oinarritutakoa eta objektuei zuzendutakoa da. Javaren asmo nagusia aplikazio garatzaileek programa behin idatzi eta edozein dispositibotan exekutatu dezatela da (ingelesez WORA bezala ezaguna da, “Write Once, Run Anywhere”), hau da, plataforma batean exekutatua izan den kodea ez da berriz konpilatu behar beste plataforma ezberdin batean exekutatzeko. 2012. urtetik aurrera Java programazio lengoaia ospetsuenen artean dago, batez ere web bezero-zerbitzari aplikazioetarako 10 milioi erabiltzaile izanik. Sun konpainiak 1991. urtean Java konpilatzailearentzako jatorrizko erreferentziaren inplementazioa, makina birtualak eta liburutegiak garatu zituzten, ondoren 1995. urtean lehen aldiz argitaratzeko. 2007ko maiatzetik aurrera, Java komunitateak ezarritako prozesu espezifikazioak betez, Sun konpainiak bere teknologiaren gehiengoa GNU Lizentzia Publiko Orokorraren azpian lizentziatu zituen. Batzuek Sun-en teknologia hauetarako txandakako inplementazioak garatu dituzte, esaterako GNU-ren Java konpilatzailea eta GNU Classpath. 1976. urtean sortu zen National Instruments-en eskutik MAC makinetan funtzionatzeko, baina 1986. urtean merkaturatu zen lehenengo aldiz. Gaur egun, Windows, UNIX, MAC eta GNU/Linux plataformentzat eskuragarri dago. Azken bertsioa 2012koa da, eta erabilera ezin hobeak diru. Aldi berean erabil daitezke kode irekian, azken generazioko RF tresna baten firmwarea diseinu bat burutzeko eta tresna bereko goi mailako programazioa. LabVIEW-rekin garatutako programak tresna birtualak deitzen dira (VI-ak) eta hauen jatorria tresnen kontroletik zetorren, nahiz eta gaur egun asko zabaldu den elektronikako edozein arlotarako. LabVIEW-ren lema nagusia hauxe da: “Potentzia Softwarean dago”. Lema hau nukleo anitzeko sistemekin indartu egin da. Bere helburuen arteko bat, edozein motako aplikazioen garapenerako denbora murriztea da (ez bakarrik Proba, Kontrol eta Diseinuko eremuetan) eta beste bat, edozein eremuko profesionalei informatikan sarrera emateko aukera. LabVIEW-ren bidez mota guztietako software eta hardwarekin konbinatu daiteke, datu eskuratze txartelak, PAC, hardware desberdinak. Bere ezaugarri garratzitsuena erabil erraza dela da. Programatzaile profesionalek zein programazio ezagupen gutxiko pertsonek, ohiko lengoaietan beraientzat ezinezkoak izango liratekeen programa nahiko zailak egiteko baliagarria da. LabVIEW-eko programak tresna birtualak (VIak) deitzen dira. Gauza konplexuen maitaleentzat, LabVIEW-rekin milaka VIdun programa sor daitezke aplikazio konplexuentzat. Programazio errendimendua eta kalitatea optimizatzeko, programazio praktika onak daude. 7.0 LabVIEW-ak azpi VI mota berri bat sartzen du ‘Express VIS’ deiturikoa. 7.1.2.4.1. Proteus Diseinu programen eta simulazio elektronikoaren konpilazioa da. Bi programa nagusi ditu, ISIS eta ARES, eta VSM eta Electra moduluak. Osagaiak kokatzeko eta editatzeko tresnarekin (ARES), zirkuito inprimatuaren plakak fabrikatu daitezke 7.1.2.4.2. Fritzing Fritzing diseinu askeko automatizazio programa bat da. Diseinatzaile eta artistei, prototipoetatik amaierako produktuetara pasatzen laguntzeko erabiltzen da. Fritzing, Processing eta Arduino oinarri pean sortu zen. Diseinatzaile, artista, ikertzaile eta afizionatuei Arduino plakan oinarritutako prototipoak dokumentatzeko aukera ematen die eta zirkuito inprimatuetako eskemak sortzeko, ondoren fabrikatuak izan daitezen. Web gune osagarri bat du zirriborroak eta esperientziak partekatzeko, eztabaidatzeko eta fabrikazio kostuak murrizteko baliagarria dena. 7.2. Aukeraketa irizpideak Atal honetan, proiektua eraikitzeko eta aurreko puntuan aipatutako alternatiba guztien artean aukeraketa egokia burutu ahal izateko, kontuan edukiko ditugun irizpideak azalduko dira. Tamaina Eskumuturreko erloju batentzako hardware osagaien tamaina oso puntu garrantzitsua da. Hauek ahalik eta txikienak izan beharko dira erlojuaren prototipoaren tamaina ahalik eta txikiena izan dadin. Irisgarritasuna Produktua eskuratzeko daukagun ahalmena kontuan izan behar dugu eta baita ere, produktuaren kokapena aztertu beharra dago. Zenbat eta hurbilago egon, irisgarriagoa izango da eta beraz, nahi den produktua errazago eta azkarrago eskuratuko dugu. Proiektua burutzeko denbora oso puntu garrantzitsu bat da eta produktuaren irisgarritasunak denbora hori asko murriztu dezake. Kostua Kostua proiektuaren beste puntu garrantzitsu bat da, aukeraketa egokiak aurrezki ekonomiko garrantzitsua ekar dezakelako. Proiektuaren helburuak ongi betetzen dituzten ahalik eta produktu merkeenak bilatu behar dira. Malgutasuna Diseinuan aldaketak egitea baimendu behar du sistemak. Hau da, aplikazioak behar izanez gero, handitze moduluak erabiliko dira aplikazio berdinerako. Dispositiboa ordezkatzeko aukera ere egon behar da. Honek lan aurrezpen handia ekarriko du. Kontsumoa Prototipoa gauzatzeko osagaien energia kontsumoa kontuan izan behar da edo beste era batera esanda, hardware plakek funtzionatzeko beharrezkoa duten energia kontuan izan behar da. Izan ere, plaka hauek pila, bateria edo sare elektrikora konektatutako elikatzaile batekin lan egiten dute eta aurrekontua asko garestitu dezakete. Potentzia Kalkulu ahalmena edo potentzia oso garrantzitsua da. Izan ere, denbora tarte berdinean eragiketa gehiago edo instrukzio konplexuagoak gauzatuko direlako. Funtzionalitatea Proiektuan zehaztutako helburu bakoitza era egokian garatzeko izan behar dira aukeratuak elementuak. Horrez gain, etorkizunean garatuko diren aplikazioetarako eraginkorra izatea ere puntu positiboa da. Sentikortasuna Sentikortasun maila, hau da, prozesuan zehar agertzen diren arazoen aurrean emango duen erantzuna, adibidez: interferentziekiko oso sentikorra izatea, materialen hauskortasuna dela eta apurtzea eta abar. Honek kostu gehigarriak ekar ditzake. Garapen eta diseinurako faktore oso garrantzitsua, aurretiaz ikasitako edo lan egindako guztia izango da. Abantaila handia izango da ezagutza jakinak izatea kostuak aurrezteko. Komunikazioak Dispositiboak PC-arekin edo beste periferiko batzuekin komunikatzeko duen ahalmena komunikazio protokoloak jarraituz. Euskarria Hardware eta software elementuen gainean dagoen informazioa, tutorialak eta proiektuak kontuan eduki behar dira ere. Euskarri zabala izateak proiektu baten gauzapenean asko laguntzen du eta proiektuaren garapenean sortu daitezkeen arazoei irtenbidea bilatzeko balio dezake. Memoria kontsumoa Gure proiektuan konektatzen ditugun periferikoak edo modulu desberdinak mikrokontrolagailuaren memoria xahutu egiten dute, hori dela eta kontuan hartzeko puntu bat da ere. Zenbat eta memoria gehiago xahutu proiektuaren malgutasuna eta funtzionalitatea txikiagoa izango da. Tentsio nominala Baterien kasuan hauek eman dezaketen tentsio nominala jakitea oso garrantzitsua da proiektuaren eraikuntzarako, izan ere eman dezaketen tentsioa zirkuitua elikatzeko beste ez bada baterien serie konexioak burutu beharko dira eta horrek proiektuaren tamaina handitzea ekarriko luke. Errekargatze ahalmena Proiektuan erabiltzen diren bateriak errekargatzeko ahalmena izan behar dute bestela erabilera bakarreko bateriak erabiliz proiektuaren kostua igo egingo litzateke. Erabiltzaile kopurua Telefono mugikorraren informazioa jaso eta igorri egiten duen aplikazio bat garatuko denez, aplikazio hori erabiltzaile kopuru handi batentzako prestatzea garrantzitsua da. Hortaz, aplikazioa prestatzeko mugikorraren sistema eragilea aukeratzerako orduan, puntu hau kontuan eduki beharko da Taula 2. Arduino eta Floraren arteko konparazioa Taula 4. Karaktere pantaila eta pantaila grafikoaren arteko konparazioa Pantaila grafikoetan OLED eta LCD pantailak daude. LCD pantailak gure eskumuturreko erlojuarentzako oso handiak dira eta beraz, tamaina kontuan izanda baztertu egin ditugu. Proiektuan erabiliko ditugun pantaila motak OLED pantailak izango dira. Taula 8. Android eta iOS sistema eragileen arteko konparazioa Aurreko atalean proiektuan erabili ditzakegun software eta hardware aukeren analisia burutu da. Aukeraketa egiterako orduan, irizpide batzuk kontuan izan dira eta horri esker, gure proiektuaren helburuak eta itxaropenak betetzeko produktu eta osagairik hobeenak aukeratu dira. Lehenik eta behin, Arduino plakaren erabilera finkatu da (1.Taula). Flora plakarekin antzekotasun handiak dituen plaka da. Arduino aukeratu da asko landutako plataforma bat delako eta gainera oso malgua izateaz gain, aplikazioetan erantzun abiadura handia dauka. Gainera, oso hedatua den plaka bat denez, edozein lekutan eskuratu daiteke diru asko ordaindu gabe. Flora, aldiz, Adafruit-en produktu espezifikoa da eta enpresa Estatu Batuetan kokatuta dago. Plaka hau eskuratzeko bide bakarra internet bidezkoa izango litzateke eta Estatu Batuetatik datorrenez produktua aduanetan gelditzeko eta produktuagatik gehiago ordaintzeko probabilitatea altua da. Horrez gain, Arduino baino garestiagoa da. Hala ere, bi aukerek euskarri zabala aurkezten dute. Arduinok sarrera/irteera (I/O) pin kopuru handia eskaintzen du eta ahal den heinean aplikazioak edo dispositiboak gehitzeko aukera ematen du. Arduino plakei erreparatuz Arduino Pro Mini plaka aukeratu egin da, bere tamaina, kostu oso baxua eta honen gainean daukagun ezagutzagatik. Arduino UNO-k Arduino Pro Mini-aren baliabide berdinak ditu, hau da, plaka bien arteko aldea tamaina da eta Arduino UNO eskumuturrean ezartzeko oso plaka handia denez, aukera hori baztertua izan da. Arduino Pro Mikro plaka Arduino Pro Mini-aren ezaugarri berdintsuak aurkezten ditu ( tamainaz ere berdintsua da) baina plakaren gaineko ezagutza murritzagatik baztertua izan da ere. Pantailari dagokionez, pantaila grafikoa aukeratu da eraikiko den erlojuak informazio asko bistaratu behar duelako eta hainbeste informazio karaktere pantaila batean marraztea ezinezkoa delako. Horrez gain, karaktere pantailak eskumuturreko erloju batentzako oso handiak dira. LCD eta OLED pantaila grafikoen artean LCD-a baztertu behar izan da ere bere tamaina handiagatik. Azkenik, 5.Taulan aipatu diren hiru OLED pantailetatik 0,96”-ko pantaila monokromoa aukeratu egin da. 1,33”-ko pantailak 0,96”-ko pantailak baino tamaina eta kostu apur bat altuagoak ditu eta horregatik baztertu da baina bi pantailen arteko aldea oso txikia da. Aurreko pantaila biak Adafruit enpresan aurkitzeaz gain beste bide batzuetatik eskuratu daitezke ( adibidez, Ebay). Aldiz, 0,96”-ko pantaila koloreduna Adafruit-en bakarrik dago eta Flora-rekin gertatzen den bezala, bere prezioa altuagoa izateaz gain, aduanak ordaintzeko arriskua dago. Gainera, pantaila honek SD txartelak sartzeko ataka duenez, mikrokontrolagailuaren memoria gehiago kontsumitu egiten du. Android aplikazioaren eta Arduinoaren arteko komunikazioa hari gabeko teknologia (blueetooth) bitartez burutuko da. Arduino Pro Mini-ak ez dauka bluetooth komunikazioak egiteko modulurik, hortaz, bluetooth modulua guztiz beharrezkoa da. Eginkizun hori betetzeko HC-06 bluetooth modulua aukeratu da. Bluetooth modulu hau oso ekonomikoa da eta edozein lekutan aurkitu daiteke. Erabiltzen duen bluetooth teknologia 2.0 da, beraz dispositibo mugikor gehienekin bateragarria da. Gainera, tamainaz oso txikia da eta funtzionamendu normalean oso korronte gutxi (8mA) kontsumitzen du. Aldiz, Adafruit-en Bluefruit LE, energia baxuko bluetooth-a denez, bere bluetooth teknologia 4.0 da eta honek esan nahi du 4.3 Android bertsioa edo bertsio handiagoa duten mugikorrekin bakarrik funtzionatzen duela. Horrez gain, Adafruit-ekoa izategatik Flora eta 0,96”-ko pantaila koloredunaren arazo berdina aurkezten du ere, prezio altuagoa eta aduanak ordaintzeko arriskua. Faktore horiek osagaia baztertzea eragin dute. Hala ere, euskarri aldetik, bi bluetooth moduluak berdinduta daude, izan ere sarean informazio, tutorial eta eurekin egindako proiektu asko baitaude. Roving Networks enpresaren RN-41 bluetooth modulua HC-06 moduluaren oso antzekoa da. Tamainaz txikia da eta honek ere 2.0 bluetooth teknologia dakar. Hala ere, HC-06-a baina apur bat garestiagoa da. Horrez gain, modulu hau baztertzearen arrazoia, prezioaz gain, hurrengoa izan da: Moduluak konexio pin oso txikiak ditu eta pin horiekin ezin da protoboard batean ezarri, beraz moduluaz gain zokalo berezi bat erosi eta soldatu behar zaio moduluarekin frogak egin ahal izateko. Software aldean, aplikazioa garatzeko telefonoen sistema eragileetatik Android aukeratu egin da hurrengo arrazoiengatik: iOS-en oinarritutako mugikorrak kostu handikoak direlako, iOS-i buruzko ezagutza urria delako, aplikazioa erabiltzaile kopuru handiago bati heldu ahal izateko eta Android-ek bere web gunean informazio eta tutorial ugari dituelako. Aplikazioa garatzeko programen artean, Android Studio aukeratua izan da, izan ere, plataforma hau oso intuitiboa eta erosoa da eta Google-ek sortu egin du eginkizun hori bete ahal izateko. Eclipse-k, aldiz, instalatuta dituen moduluen arabera funtzio desberdinak burutu ditzake. Gainera, Eclipse-ren gaineko ezagutza oso urria da eta faktore horrek aukera hori baztertzea eragin du. Programazio lengoaiari dagokionez, Processing aukeratu da, Processing, Arduinoren software propioa delako. Software hau C++ hizkuntzan oinarritzen da eta graduan zehar hizkuntza honen ezagutzak jaso direnez, hizkuntza ezaguna da. Funtzionaltasuna erabatekoa da, hau da, erabiltzaileak programazioaren atal batzuk ahaztu ditzake garatzen ari den aplikazioan gehiago sartu ahal izateko. elektrikoak egiteko soilik erabiliko delako. Arrazoi honengatik aukeratu da eta gainera librea eta erabil-erraza da. Arduino, objektu interaktibo autonomoak garatzeko edo ordenagailuan dagoen softwarera konektatzeko erabili daiteke. Hardware libre denez, bai diseinua eta baita distribuzioa, edozein eratako proiektuak gauzatzeko erabili daiteke inolako lizentziarik ordaindu gabe. Hau dela eta, oso aukera egokia da ikasleentzat edota edozein motako proiektu egiteko prest dauden pertsona trebeentzako elektronika arloan. Arduino Pro Mini-a flexibilitatea, kostu baxua eta tamaina txikia behar duten erabiltzaile aurreratuentzat diseinatuta dago. Plakak kostua murrizteko konponente minimoak dakartza, hau da, ez dauka USB atakarik ezta pinen goibururik. Plaka proiektu batean finko txertatzeko aukera ahalbidetzen du eta aplikazio desberdinen diseinu asko garatzea ahalbidetzen du. Sarrera/Irteerak Pro Mini-aren 14 pin digitaletako bakoitza, sarrera edo irteera moduan konfiguratu daiteke pinMode(), digitalWrite(), eta digitalRead() funtzioak erabilita. Pin digitalek, modeloaren arabera, 3,3V eta 5V-eko tentsioarekin lan egiten dute. Pin bakoitzak 40mA-ko korrontea jaso edo igorri dezake eta berez deskonektaturik dagoen 20-50kΩ-ko pull-up erresistentzia bat dauka. Gainera pin digital batzuk funtzionamendu normalaz gain, funtzio espezifikoak bete ditzakete:  Serie komunikazioa: 0 (RX) eta 1 (TX) pinak. TTL serie datuak jasotzeko (Rx) eta igortzeko (Tx) balio dute. Pin hauek 6 pinez osatutako goiburuan dauden TX-0 eta RX-1 pinetara fisikoki konektatuta daude, beraz plaka 6 pinez osatutako goiburutik ordenagailura konektatuta dagoenean 0 eta 1 pinak ezin dira erabili interferentziak sortuko lituzketelako.  Kanpo etendurak: 2 eta 3 pinak. Pin hauek maila balio baxuko, ertz gorakorra edo beherakorra eta balio baten aldaketa gertatzerakoan etendurak aktibatzeko ahalmena dute. Hori burutzeko attachInterrupt() funtzioa erabili behar da.  LED: 13 pina. Plakak 13. pin digitalera fisikoki konektatutako LED txertatua dauka. Pinari HIGH maila altua duenean LED-a piztu egingo da eta LOW maila baxua duenean itzali egingo da. Arduino Pro Mini-ak 8 sarrera analogiko dauzka eta euretako bakoitzak 10 bit-eko erresoluzioa du ( 1024 balio desberdin). 8 sarreretatik 4 (A0, A1,A2,A3 izena duten pinak) plakaren alboetako goiburuetan kokatuta daude eta beste laurak (A4, A5, A6,A7) plakaren erdialdean kokaturik daude. Sarrera analogikoak GND-tik Vcc-rainoko balioak irakurri ditzakete. Gainera sarrera analogiko batzuek funtzionaltasun espezifikoa dute: Aipatzeko beste pin garrantzitsu bat:  Reset. Linea hau lurrarekiko erreferentziatuta mikrokontroladorea hasieratu daiteke. Plaka gehigarriei reset botoia gaineratzeko erabiltzen da eta plakan dagoen reset botoia blokeatzeko asmoz. Erabiliko dugun plaka CP2102 txipean oinarrituta dago. Plaka honek alde batean USB ataka dauka ordenagailuari konektatzeko eta beste aldean 6 pinez osatutako goiburu bat dauka. Goiburu hau Arduino Pro Mini-aren 6 pinez osatutako goiburuarekin konektatuz Arduinoa programatu daiteke. CP2102 eta Arduino Pro Mini-aren artean burutu beharreko konexioak hurrengoak dira: 9.2. Software-a Mikroprozesadorean kargatutako kodea Arduino programazio ingurunean sortuko da. Programazio ingurune hau Javan programaturik dago eta Arduino programazioa C++ hizkuntzaren oso antzekoa den hizkuntza batean egiten da. Programatzeko orduan eskaintzen dituen erraztasunei esker, edozein pertsona gai da programa erraz bat sortzeko nahiz eta programazio hizkuntza honi buruz ezagutza minimoak izan. Gainera, Arduinoren web orri ofizialen badago foro bat ( http://Arduino.cc/ ), non erabiltzaile ugari dauden gainontzeko erabiltzaileei sortutako arazoei soluzioak eskaintzeko prest. Edozein programazio lengoaiatan edozein kode sortu nahi denean, liburutegiak erabiltzea oso ohikoa izaten da. Liburutegia fitxategi batean gordetako kode segmentu bat da. Fitxategi hau aurretiaz kodean programaturiko aginduak exekutatzeko erabili daiteke. Honi esker, liburutegi bat proiektu desberdinetan erabiltzea lortzen dugu eta horrela ez da kode berdina behin eta berriz idatzi behar. Kode hauei esker, kanpo dispositiboak era errazean kontrolatu daitezke. Android aplikazioa garatzeko Java programazio lengoaian oinarritutako Android Studio softwarea erabiliko da. Softwarea oso intuitiboa eta erosoa da eta (http://developer.Android.com/sdk/index.html ) web orrialdetik doan jaitsi daiteke. Gainera, web-gune horretan Android-en programatzeko informazio guztia ageri da. Edozein Android aplikazio garatzeko ezagutu beharreko oinarrizko elementu batzuk daude:  Ikuspegia (View): Ikuspegiak aplikazioaren erabiltzaile- interfazea osatzen duten elementuak dira. Adibidez: botoi edo textu sarrera bat. Ikuspegi guztiak View klasearen ondorengoak dira eta Java programazio kodearen bidez definitu daitezke. Hala ere, ohikoena ikuspegiak XML fitxero bat erabilita definitzea da eta gero sistemak fitxero honetan oinarrituta beharrezko objektuak sortzea. Lan egiteko era HTML (HyperText Markup Language) kodean web orrialde baten definizio burutzeko eraren oso antzekoa da.  Layout-a: forma espezifiko batean ordenaturiko ikuspegi multzo bat da. Ikuspegiak ordenatzeko Layout mota desberdinak daude: Layout lineala, lauki-sare layout-a edo layout erlatiboa ( ikuspegi bakoitzaren posizio absolutuaren araberakoa). Layout-ak ere View klasearen ondorengo objektuak dira. Ikuspegiak bezala, kodigo bidez definitu daitezke baino ohiko era ere XML kodigoa erabiltzea da.  Aktibitateak (Activity): Android aplikazioak, aplikazio pantailak deituriko oinarrizko bisualizazio elementu multzo batzuez osatuta dago. Android-ean pantaila edo elementu hauetako bakoitza aktibitate bat da. Aktibitate baten funtzio nagusia erabiltzaile interfazea sortzea da. Aplikazioek normalean erabiltzaile interfazea sortzeko aktibitate bat baino gehiago erabiltzen dute. Sortutako aplikazio desberdinak ez dute euren arteko loturarik, independienteak dira baina denak helburu komun baterako lan egingo dute. Aktibitate guztiak Activity klasearen ondorengoak dira.  Zerbitzuak (Service): Zerbitzuak erabiltzailearen interakziorik gabe aplikazioaren atzetik exekutatzen diren prozesuak dira. Windows sistema eragilean dauden zerbitzuen oso antzekoak dira. Android-en bi zerbitzu mota aurki ditzakegu: Zerbitzu lokalak, prozesu berdinean exekutatzen direnak eta urruneko zerbitzuak, prozesu desberdinetan exekutatzen direnak.  Intentzioak (Intent): Intentzioak akzio bat burutzeko borondatea adierazten dute. Adibidez: telefono dei bat egitea edo web orrialde bat bistaratzea. Elementu hauek hurrengo egoeretan beti erabiltzen dira:  Aktibitate bat jaurti edo hasi nahi denean. Jaurtikitako elementuak aplikazioaren barnekoak edo kanpokoak izan daitezke. Intentzioek aktibitate, zerbitzu eta iragarpenen artean informazioa bidaltzeko ere balio dute.  Iragarpenen hartzailea (Broadcast receiver): Iragarpenen hartzaileak broadcast motako iragarpenen aurrean erreakzionatu eta baita iragarpenak har dezakeen osagaia da. Broadcast iragarpenak Android sistemak sortutakoak edo aplikazio desberdinek sortutakoak izan daitezke. Android sistemak sortzen duen broadcast iragarpenetariko batzuk hauek dira: bateria baxuaren abisua, deia baten abisua…Aplikazioek ere broadcast iragarpenak sortu eta jaurti ditzakete ( Adibidez Whatsapp edo Facebook notifikazioak ditugunean). Iragarpen hartzaileek erabiltzaile interfazerik ez daukate baina beharrezkoa bada aktibitate bat hasieratu dezakete.  Edukiaren hornitzaileak (Content Provider): Sarritan Android terminal batean instalatuta dauden aplikazioak informazioa partekatu behar dute. Android-ek mekanismo estandar bat definituta dauka fitxero sistemen segurtasuna kolokan jarri gabe, aplikazioek datuak partekatu ahal izateko. Mekanismo honekin beste aplikazio batzuen informazioari sarbidea dago, (adibidez, kontaktuen lista) eta beste aplikazioei datuak jakinarazi ahal zaizkie. 9.2.1. Diseinua egiteko software-a Zirkuituaren diseinua garatzeko erabiliko den softwarea edo programa Fritzing izango da. Fritzing diseinu elektronika libreko automatizazio programa da. Fritzing, Arduino eta Processing-en printzipio pean sortu zen. Programa honi esker Arduninon oinarritutako prototipoak dokumentatu daitezke eta zirkuitu inprimatuen eskemak sortu, gerora fabrikatzeko nahi izanez gero. Software honek ondorengo lan eremuak eskaintzen ditu:  Proiektuaren bista: eremu honetan zirkuitu birtuala diseinatu eta eraikitzen da. Hiru eratan egin daiteke: Protoboard, PCB edo Eskema.  Eskemaren leihoa: protoboard gainean eraikitzen den zirkuitua erakusten du. Oso praktikoa da zirkuituen ikurrak erabiltzen ohiturik dauden erabiltzaileentzako.  PCB bista: zirkuitu inprimatuen produkzioa gauzatzeko, diseinua eta dokumentazioa egitea ahalbidetzen ditu. Beraz, zirkuitu inprimatuaren eskema ikustea posiblea litzateke norbaitek proiektu hori aurrera eraman nahi izango balu. Proiektu honetan telefono mugikorrarekin komunikatzen den eskumuturreko erloju baten diseinua eta prototipo baten garapena burutuko da. Proiektua Android sistema eragilean garatuko den aplikazio batetik hasten da. Garatuko den aplikazio horrek mugikorraren ordua eta data jaso eta bluetooth bitartez Arduinoari igorriko dio Arduinoak informazio hori pantaila batean bistaratu dezan. Horrez gain, mugikorraren Android sistema beraren egoera eta aplikazio jakin batzuen notifikazioak jaso eta bidali beharko ditu. Guztira, aplikazioak bidali beharrezko informazioa hurrengoa izanago da: Android aplikazioan informazio guzti hori bidali dezakeen protokolo bat gauzatuko da. Hori lortuta, Arduino-ra jo eta garatutako Android aplikazioak bidalitako informazio guztia kudeatu beharko da. Behin erlojuak mugikorretik datorren ordua eta dataren informazioa jasotakoan, bi datuak berez aktualizatzeko ahalmena izan beharko du, hau da, Android aplikazioak botoi bat izango du informazio hori bidaltzeko baina ordua aktualizatzeko, ezin da botoia uneoro sakatzen egon. Beraz, ordua eta data behin aplikazioak bidalita, Arduino Pro Mini-ak aktualizatu beharko du. Erlojuak notifikaziorik egon ezean, ordua eta data OLED pantailan bistaratuko ditu. Android telefono mugikorretan edozein aplikazioren notifikazio bat heltzen denean mugikorrak notifikazio horri buruzko informazioa bere egoera barran adierazten du. Garatuko den Android aplikazioak aurreko puntuetako aplikazioen notifikazioak egoera barran publikatzerakoan, egoera barraren informazioa hartu eta hari gabeko teknologia edo bluetooth bidez Arduino-ari igorriko dio. Arduinoak informazio hori jaso ahal izateko bluetooth modulu bat konektatuta izango du. Modulu hori HC-06-a izango da. Notifikazioen informazioa jaso bezain laster, Arduino-ak ordua eta data duen pantailaren ikuspegia kendu eta denbora jakin batez dagokion notifikazioa ikusi ahal izango da. Horrez gain, pultsadore bat gaineratuko zaio proiektuari eta honen bidez erlojuaren ikuspegia duen pantaila aldatu ahal izango da. Ideia, 0,96”-ko OLED pantaila monokromoak hiru ikuspegi desberdin izatea da:  Ikuspegi printzipala: ordua eta data modu argi eta ikusgai batean bistaratuko dituen ikuspegia da (ikusi Irudia 22). Irudia 22: Ikuspegi nagusia  Notifikazioen ikuspegia: Heltzen diren notifikazioak bistaratzeaz arduratuko den ikuspegia (ikusi Irudia 23). Irudia 23: Notifikazioen ikuspegia Irudia 24: Notifikazio kopurua adierazten duen ikuspegia Ezarritako botoiaren funtzioa ikuspegi printzipaletik notifikazio kopurua adierazten duen ikuspegira pasatzea izango da jasotako notifikazio kopurua jakin ahal izateko. Ikusi dugunez, aplikazio edo proiektu honek funtzionaltasun desberdineko hainbat gailu elektroniko izango ditu eta guztiak beharrezkoak izango dira proiektuaren helburua lortu eta graduan zehar barneraturiko ezagutzak erakutsi ahal izateko. Hurrengo irudian (Irudia 25) puntu honetan deskribatutako funtzionamendua bete ahal izateko, erabiliko ditugun dispositiboekin burutu beharreko muntaiaren eskema dago ikusgai. Irudia 25: Muntaia osoaren eskema
addi-6d6cb971c1ed
https://addi.ehu.es/handle/10810/16225
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2015-11-27
science
González Bujedo, Asier
eu
Mobilarekin komunikatzen den eskumuturreko erlojuaren disinua eta prototipo baten garapena
T102. Aukera desberdinak aztertu eta erabaki finala. Aurreko atalean aukeratutako aukera desberdinak aztertuko dira eta azkenik aukera finala egingo da. LP2. Proiektuaren diseinua Aukeratutako proiektua eraikitzeko beharrezkoak diren errekurtsoen aukeraketa egokia. EU2 EDE LK 20 egun 160 ordu / pertsona Taula 9: EU2 T201. Materialen aukeraketa. Eskuratutako errekurtso eta ezagutzekin bat eginez, erabiliko diren gainontzeko materialen ( OLED pantaila, bluetooth modulua…) aukeraketa burutuko da, hala nola, elikadura iturria, motorrak, materiala eta abar. T202. Proiektuaren egituraren konfigurazioa. Muntaia modularra egitea aukeratzen da eta proiektua egiteko beharrezkoak diren moduluak aukeratuko dira. EDE LK AZEA ELGBA EU 5 egun 40 ordu / pertsona H2 H1 EU202 Taula 11: T202 T203. Programaren egituraren konfigurazioa. Programa garatzeko moduluak aukeratu behar dira. EDE LK AZEA ELGBA EU 5 egun 40 ordu / pertsona H2 H1 EU203 Taula 12: T203 LP3. Garapena eta muntaia Proiektuaren garapen eta muntaketa osoa aukeratutako softwarearekin. EU3 EDE LK 88 egun 704 ordu/ pertsona Taula 13: EU3 T301. Softwarearen modulu desberdinen doiketa. Atal desberdinen programazioaren garapena burutuko da. Hemen Android aplikazioaren programazioa eta eskumuturreko erlojuaren arduino garapen inguruan egindako programazioa sartzen dira. Android aplikazioaren programazioa: 60 egun. Eskumuturreko erlojuaren programazioa: 28egun. T302. Egituraren muntaketa Egitura muntatu ahal izateko egin beharreko operazioak: piezen pinen soldaketa, pultsadoreen soldaketa, erlojuaren kanpo egitura egiteko piezen mozketa eta itsasketa: erlojuaren karkasa eta uhala. EDE LK AZEA ELGBA EU 3 egun 24 ordu / pertsona H2 H1 EU302 Taula 15: T302 T303. Osagaien inplementazioa. Osagai guztien erabateko inplementazioa, hala nola, pantaila, bateria eta bere kargadorea, bluetooth modulua, Arduino Pro Mini eta proto-board. EDE LK AZEA ELGBA EU 5 egun 40 ordu / pertsona H2 H1 EU303 Taula 16 : T303 LP4. Simulazioa Proiektu osoa simulatu egiten da eta denak funtzionamendu egokia duela baieztatzen da. Kodea Izena Deskribapena EU1 Proposamen desberdinen inguruko informazio bilaketa eta azken erabakia. Lan pakete honen bidez informazioa bilatuko da eta aukera ezberdinen artean bat aukeratuko da. T101 Proiektu posible desberdinen bilaketa. Informazioa bilaketa. T102 Aukera desberdinak aztertu eta erabaki finala. Aurreko aukerak aztertuko dira eta bat aukeratuko da. T103 Proba plakaren aukeraketa. Behin proiektua aukeratu dela, proiektu gauzatzeko plaka egokia aukeratuko da. T202 Proiektuaren egituraren konfigurazioa. Eraikitze aukeren azterketa, ondoren proiektua osatzeko. T203 Programaren egituraren konfigurazioa. Sistema kontrolatzen duen programaren egitura. Proiektuaren garapen osoa burutuko da. Programaren kodea idatziko da. Proiektua bere osotasunean simulatzen da eta funtzionamendua egokia dela baieztatzen da. T401 Simulazioa eta erroreen ezabatzea. Proiektua bukatutzat eman baino lehen, erroren ezabaketa egin beharko da. Proiektuaren kudeaketa eta dokumentazioa egiten da. Baliabide materialei dagokien aurrekontua proiektuan bi mila zazpiehun (2.700,00 €) eurokoa izango da.
addi-6a885c35ceaa
https://addi.ehu.es/handle/10810/16225
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2015-11-27
science
González Bujedo, Asier
eu
Mobilarekin komunikatzen den eskumuturreko erlojuaren disinua eta prototipo baten garapena
1. HELBURUA Proiektu honen helburu nagusia, mugikorrarekin komunikatzen den eskumuturreko erlojuaren diseinua eta prototipoaren garapena da. Erabiltzaileak bere mugikorraren notifikazioak erlojuan ikusteko ahalmena izango du. Dokumentu honetan proiektuaren garapen eta inplementazioan indarrean egongo diren baldintzak aurkezten dira. Bi aldeei dagozkien aspektu eta baldintzak jasoko dira. 2.1. GIZA BALIABIDEAK Aplikazioaren garapenerako beharrezkoak diren pertsonek honako profil hauek bete beharko dituzte:  Proiektu burua, proiektuaren zuzendaria, antzeko proiektuetan esperientzia duena. Bere zeregin nagusiena proiektuaren garapena kudeatzea izango da, epe eta helburuen betearazpena ziurtatuz.  Ingeniari teknikoa, mikrokontrolatzaileen arloko ezagutzekin. Bere zeregin nagusiak proiektuaren diseinua, beharrezkoak diren programen sorrera eta proiektua montatzea izango dira. 2.3. DOKUMENTU EUSKARRIAK Ondoren, proiektua bukatzean bezeroari entregatu beharreko dokumentuak aurkezten dira. Dokumentu hauetan proiektuan eginbeharreko lanak eta indarrean egongo diren baldintzak zehazten dira. 1. DOKUMENTUA – Memoria: Proiektuaren memorian, berau gauzatzeko eman behar diren pausuak jasotzen dira. Dokumentua proiektuaren laburpen labur batekin hasten da eta ondoren bere gauzatzearekin espero diren helburuak azaltzen dira. Ondoren, bere onura tekniko, ekonomiko eta sozialak ezartzen dira eta erabilitako garapenerako aukera desberdinen aurrean hartutako irtenbidea deskribatzen da. Inposatutako espezifikazioak eta proiektuaren garapenerako antzemandako beharrak ere jasotzen ditu eta baita azken diseinuko laburpen txiki bat. Azkenik, lan plangintza eta proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak ere jasotzen ditu. 2. DOKUMENTUA – Diseinua: Atal honetan programaren eta bere modulu desberdinen diseinua eta garapena egingo dira eta baita modeloa osatzeko beharrezkoa den periferiko garrantzitsuenaren funtzionamendu moduaren eta egituraren laburpen txiki bat. 3. DOKUMENTUA – Lan plangintza eta aurrekontua: Dokumentu honetan proiektua gauzatzeak duen kostu ekonomikoa zehazten da. Baliabide materialen kostua eta giza baliabideenak desberdintzen dira. Era berean lan plangintza zehazten da, Gantt diagrama batekin lagunduta. 4. DOKUMENTUA – Baldintzen plegua: Dokumentu hau da eta bertan deskribatzen dira proiektuaren inplementazio kontratuan parte hartzen duten aldeek onartu behar dituzten baldintzak. Baldintza hauek proiektuaren garapena gidatuko dute. 5. DOKUMENTUA - Eranskinak: Instalazioan erabilitako osagaien informazioa lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri orriak. 3. EGINBEHARREKOAK Proiektu honetan garatuko diren lan-paketeak deskribatzen dira.  LP1. Proposamen desberdinen inguruko informazio bilaketa eta azken erabakia Lan-pakete honen helburua eginbeharreko proiektu posibleen inguruko informazioa biltzea eta aukerak aztertzea da. Azkenik, egingo den proiektua aukeratuko da.  LP2. Aplikazioaren diseinua Erabili beharreko osagaiak zuzenki aukeratuko dira, hau da, periferikoen, materialaren eta programaren egituraren konfigurazioaren inguruan erabakiak hartzea.  LP3. Garapena eta muntaia. Programa osoa eta modulu desberdinen programazioa burutzea aukeratutako softwarearen bitartez.  LP4. Simulazioa Bukatutako garapenaren simulazioa eta sortutako akatsen garbiketa. zuzena egiaztatzea.  LP5. Proiektuaren kudeaketa Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioko ekintzak. 4. BALDINTZA EKONOMIKOAK 4.1. PROIEKTUAREN KOSTUA “Telefono mugikorrarekin komunikatzen den eskumuturreko erlojuaren diseinua eta prototipoaren garapena” proiektua burutzeko kostua berrogeita hiru mila hirurehun eta laurogeita sei euro eta hirurogeita hamabi zentimokoa (43.386,72 €) izango da, zergak kontuan izan gabe. Kontratu honetan ezarritako lanetatik aparte egin beharrekoak bezeroari komunikatuko zaizkio eta aparte fakturatuko dira, proiektugileak aintzakotzat hartzen badu. 4.2. ORDAINKETA ERA Enpresa kontratugileak 2000 €ko lehen ordainketa bat egingo du proiektu hau sinatzen denean, bere adostasuna emanez. Lehen ordainketa jaso eta 2 hilabeteko epean 20.000 €ko bigarren ordainketa bat egingo da. Hirugarren eta azken ordainketa bat egingo da, 21.386,72 €koa, egindako lanak jasotzerakoan. 5. HARTZEKO BALDINTZAK ETA PROBAK Atal honetan proiektua entregatzerakoan egiaztatu beharreko baldintzak zehazten dira. Garapenen egiaztapenarekin ekiteko, egin beharreko proba multzo bat zehaztu da eta 1. Dokumentuan, memorian, jasotzen diren espezifikazioen betetze zuzena egiaztatuko da. Hemen jasotako probak sistema onartzeko oinarria izango dira, baiana garapenaren arduradun den langilegoaren irizpidearen arabera proba gehigarriak ere enkargatu ahal izango dira. 5.1. BETETZE ETA ENTREGA EPEAK Lana 2015ko Irailaren 11an entregatu beharko dira, hau da proiektua bukatu eta 9 egunetara. Plangintza bi aldeek sinatu ondoren edozein egokitzapen edo aldaketa egin ahal izateko bi aldeek onartu eta eztabaidatu beharko dute. Horretarako dagokion aldaketa eranskinetan eta kontratuan jarri beharko da eta proiektuaren kostu osoaren balorazio estimatuan ere. 5.2. PRODUKTUAREN GAINEKO USTIAPEN ESKUBIDEAK Proiektuaren emaitza gisa garatzen diren tresna eta metodologia bezeroan erabateko jabegokoak izango dira. Garatuko den tresnaren jabego intelektuala eta erabilera eskubidea bezeroarenak bakarrik izango dira, baina ikerketa taldea egilekide moduan izendatzearen eskubide morala errespetatuko da. 6. LEGE ETA KONTRATUKO BALDINTZAK 6.1. HARTZE-AGIRIAK Zerbitzuen behin-behineko hartzea zerbitzu horiek egin ondoren egingo da eta horretarako bi aldeek sinatu beharko dute Behin-behineko Hartze-Agiria. Agiri hori sinatu ondoren hasiko da erreklamazioak egiteko dagoen bi asteetako epea. Epe hori pasatu ondoren eta kontratistak zuzendu beharreko akatsak jakinarazi ez baldin baditu, Behin-betiko Hartze-Agiria sinatuko da. Agiri hau sinatu ondoren dokumentu honen Berme-baldintzen atalean ezartzen diren baldintzen berme-epea jarriko da martxan. 6.2. EROSKETA ETA MANTENTZE KONTRATUAK “Telefono mugikorrarekin komunikatzen den eskumuturreko erlojuaren diseinua eta prototipoaren garapena” proiektuarekin lotuta dagoen softwarearen garapenaren funtzionamendua egiaztatu ondoren bi aldeek Erosketa Kontratua sinatuko dute. Kontratu honetan eskaintzen diren mantentze-baldintzak dokumentu honen Mantentze-Baldintzak deituriko 7. Atalean agertzen dira. 6.3. BEZEROAREN ERANTZUKIZUNAK Bezeroak kontratatutako zerbitzu guztiei dagokien indarreko arautegi legal osoa betetzeko ardura izango du, erabiltzeko baimenak eta lizentziak barne eta baita egindako garapenaren jabego intelektual eta konfidentzialtasunari dagozkien arautegia ere. Erosleak ez du produktuaren jabegoaren gaineko inolako titulartasunik erosten, beharrezkoak diren ekipoen instalazio-baimena ezean. Eroslea ez dago baimenduta produktuen kopiarik edo egokitzapenik hirugarrengoei banatzeko, saltzaileak espresuki baimentzen ez badio. 6.4. PROIEKTUGILEAREN ERANTZUKIZUNAK Proiektuaren garatzailea proiektuaren exekuzioan ezarritako epeak betetzera konprometitzen da. 6.5. KONTRATUAREN IRAUNGIPENA Kontratua iraungiko da bere bukaera edo amaiera iritsi delako edo tartean dagoen alderen baten ebazpenagatik. Honako hauek izan daitezke ebazpenak :  Baldintzen Pleguko klausulak ez betetzea.  Alde baten merkataritza-sozietatearen zuzenbide-nortasuna iraungitzeagatik, ondarea beste entitate batetara pasatu ezean.  Aldeen arteko akordioa.  Alde batek porrot edo ordainketa-etendura aitortzeagatik. 6.6. GATAZKEN EBAZPENA Kontratuaren interpretazioan edo aldaketan sor daitezkeen auziak, kontratua sinatu zen lekuko Epaitegietan edo Auzitegietan ebatziko dira, aldeei egokitu ahal zaien beste edozeinei uko eginez. Beraz, hauen esku uzten da epaileen eta epaile-administrazioaren izendapena eta aldeek hauen laudoa onartzera behartuta egongo dira. 7. MANTENTZE BALDINTZAK Mantentze-Kontratu bat egin ahal izango da bai prebentiboa eta baita zuzentzailea. Mantentze prebentiboak urteroko berrikuspen bat ekarriko du berarekin. Funtzionamendu egokia ziurtatzeko eta bere iraupena luzatzeko beharrezkoak diren operazioak bi mailatakoak dira: 7.1. MANTENTZE PREBENTIBOA Mantentze prebentiboko plangintzak honako operazioak biltzen ditu: ikuste-ikuskapenak, ekintzen egiaztapena eta instalazioarekin lotuta dauden beste batzuk. Operazio hauek instalazioaren funtzionamendu, prestazio, zaintze eta iraunkortasun baldintzak muga egokien barnean mantentzea ahalbidetzen dituzte. Instalazioaren mantentze prebentiboak urteroko bisita bat ekarriko du berarekin. Egiten diren mantentze operazio guztiak dagokion mantentze-liburuan erregistratu beharko dira. 7.2. MANTENTZE ZUZENTZAILEA Mantentze-zuzentzailaren plangintzak bere bizitza baliagarrian zehar sistemaren funtzionamendu egokia ziurtatzeko beharrezkoak diren operazio guztiak biltzen ditu. Mantentze hau pertsonal tekniko kualifikatuak egin behar du instalazio-enpresaren erantzukizunaren pean. 8. BERME BALDINTZAK Hirugarrengoei balizko erreklamazioaz utzi gabe, instalazioa baldintza orokor hauen arabera konponduko da muntaia edo edozein osagaien akatsengatik matxura bat duenean. Bermea bertan behera geldituko da erabilera desegokia denean, hau da, sistemaren administrazio gidaliburuan ezarritakoarekin bat ez datorrenean. Bermea instalazioko kontratistaren alde aitortzen da dagokion berme-ziurtagiriaren bidez eta instalazioaren entregan egiaztatzen den datarekin. Proiektua egiteko kontratatutako enpresari dagokio azken produktuaren bermea urte batez. Epe horretan eguneroko erabilpenean sortutako edozein arazo konpontzera eta tresnaren erabilerari buruzko oinarrizko zerbitzu teknikoa eskaintzera konprometitzen da. Berme-epea eraginkorra izango da sistemaren azken hartzetik. Bermea bertan behera geldituko da ezarritako mantentze-arauak jarraitu ezean edo hirugarren batzuek aldaketak egin dituztela egiaztatzen bada. 9. KONFIDENTZIALTASUN AKORDIOA 9.1. SARRERA Kontuan izanik lanak eta probak egiteko bezeroak garapen-enpresari emandako informazioak garrantzi estrategiko eta bereziak dituela, bi aldeen arteko lankidetza esparru bat zehaztuko da informazio horren pribatutasuna ziurtatzeko. Alde bakoitzak du edo izan dezake, ikerketa proiektu, antolaketa, tresnen sorrera, prozesuen definizio, e.a.-i dagokien nolabaiteko “informazio konfidentziala”. Bi aldeek aitortzen dute informazio konfidentzial hori lagatzailearen kontabilitateaktibo bat dela eta bere erabilera desegokiak edo baimenik ez duten pertsonen erabilerak eragin kaltegarria izango luketela bere berezko balioan. Beraz, bi aldeen artean eremu publikokoa ez den zenbait informazio tekniko eta komertziala trukatu daiteke beti ere akordio honen termino pean eta aurretik aipatutako gaien testuinguruan. Bi aldeek informazioaren konfidentzialtasuna babestu nahi dute hurrengo gaietan: prozedura eta produkzio-prozesuetan. Exekuzio, ebaluaketa, hobekuntza eta eguneratzerako definizio, betebehar eta beharren inguruan. Lankidetza proiektuak aurrera eramateko beharrezkoa den edozein informazio. 9.2. INFORMAZIO KONFIDENTZIALAREN DEFINIZIOA “Informazio konfidentziala" edozein modutan emandako edozein informazio, datu tekniko edo Knowhow-a da. Bertan sartzen dira, nahiz eta ez era mugatuan, konfidentzial edo erreserbatu moduan identifikatutako informazio dokumentatua, makinan prozesatzeko prest dagoen informazioa, euskarri fisikoetan dagoen informazioa, informazio ezkutatua eta prototipo teknikoak. Ahoz edo ikusmen bidez transmititutako informazioa, informazio konfidentzialtzat hartuko da. Lagatzaileak horrela identifikatzen badu, lagatzaileak konfidentzial edo isilpeko informazio moduan markatzen badu edo jasotzaileari ahozko transmisioa egin eta hogeita hamar (30) eguneko epearen barruan transmititzen bazaio. 9.3. KONFIDENTZIALTASUN AKORDIOA 9.3.1. Informazioaren trataera: Akordio honen aurretik edo bere iraupenean zehar, edozein modutan erositako informazio tekniko edota komertzialaren inguruan (aurrerantzean “informazio” bezala aipatuko dena), beti ere proiektuarekin zerikusia duenak, bi aldeak honetara konprometitzen dira: a) Informazioa proiektuaren helbururako bakarrik erabiltzera. Aldeek ezin izango dute informazioa erabili bakoitzaren interesetarako edo lagatzailearen interesen kontra. b) Informazioa beraien langileei bakarrik transmititzera, beti ere beharrezkoa den neurrian eta proiektuaren helburuetarako behar baldin badute. c) Informazioa hirugarrengoei ez ezagutaraztera, lagatzaileak idatziz baimendu ezean eta edonola ere akordio honetan jasotako konfidentzialtasun baldintzekin bat etorriz. d) Informazioa idatziz edo irakurgai izan daitekeen edozein formatutan ez kopiatzera ezta erreproduzitzera, bidezkoa izan ezean. e) Azpikontratatutako lana bukatzean, jasotzaileak eman edo erositako informazio guztia (planoak, edonola irakur daitezkeen formatuak, idatzizko materiala, kopia guztiak barne) bueltatzera eta baimendutako eran gordetako informazio guztia ezabatzera. f) Jasotzailea aldez aurretik aipatutako betebeharrak betetzeko arduraduna da, bere langileen izenean eta langile batek proiektuan garatu behar dituen lanetarako behar duen informazioa baino gehiago jasoko ez duela ziurtatu behar du. g) Lagatzaileak baimentzen badio, jasotzaileak jasotako informazioa hirugarren bati eman ahal izango dio beti ere hirugarren horrekin akordio honen antzerako bat sinatzen badu, bai luzeran eta bai terminoetan. 9.3.2. Informazio murriztuaren trataera berezia: a) Jasotzaileari “Murriztu”, “konfidentzial” edo antzerako terminoekin sailkatutako informazioa transmititzen zaionean, jaso duela adierazi beharko du eta sarrera mugatua duen leku apartatu, ziur eta konfidentzialean mantenduko du eta zirkulazio dokumentuan adierazitako pertsonei bakarrik kopiatu edo ezagutaraziko die. b) Faxen bidez transmititutako informazioak konfidentziala den trataera jasoko du, kontrakorik esaten ez bada eta aurreko puntuan esandako betebeharrak bete beharko ditu jaso izanarena izan ezik. c) Informazio mugatuaren edozein betebeharren huts egitea edo haustura larritzat hartuko da eta akordio honen ez betetzea suposatuko du. Beraz, bere haustura edo bukaera. 9.3.3. Baztertzeak Informazioa aldez aurretik ezarritako ez-ezagutarazte eta ez-erabilerako baldintzei lotua egongo da, eremu publikokoa izan arte, akordio honen haustura izan ezean edo fede oneko hirugarren batek jaso ezean. Esandakoa gertatuz gero, aipatutako baldintzen aplikazioa etengo da berariazko informazioetarako. Honetaz gain, kasu hauek ere baztertzeak izango dira:  Jasotzaileak jasotako informazioa aldez aurretik ezagutzen zuenaren ebidentzia izatea.  Izkutuko informazioa eskatzen ez duen hirugarrengo baten bidez jasoa eta fede txarrez edo indarrean dagoen legeria urratuz erosi edo ezagutarazi gabekoa izatea.  Administrazio-ebazpena, epai-errekerimendua. 9.3.4. Jabego-eskubideak Akordio honek ez ditu patenteen eskubide, egile-eskubide edo indarrean egon daitekeen beste edozein industria jabegoko eskubideren lagapen zehatzik edo inpliziturik suposatzen. Proiektuaren esparruan aldeen artean emandako informazioa lagatzailearen jabegoan egongo da eta horrela adieraziko da, aipatutako jabegoa markatuta agertu edo ez. 9.3.5. Aldeen harremana Akordio honek ez du aldeen arteko merkataritza-elkartasunik edo merkataritza-lankidetzarik suposatuko eta horregatik aldeek espresuki adosten dute akordio honen helburu bakarra bere iraunaldian zehar trukatu dezaketen informazio konfidentziala babestea dela. Alde batek ere ez du hartzen besteari informazio konfidentziala emateko agindurik. Informazio konfidentzialaren horniketaren erabakia jatorriz bere jabegokoa den aldearen nahierara izango da. Alde bakoitzak ordaindu beharko ditu akordio honen inguruan sortutako kostu eta gastu guztiak, konfidentzialtasun akordioko hausturaren atalean ezarritakoa kenduta. 9.3.6. Konfidentzialtasun akordioaren haustura Akordio honen haustura edozein aldetik izan daiteke eta alde biengandik akordioaren edo bi aldeen artean ezarritako erosketa aginduen bukaeratzat hartuko da, aldeen arteko konpentsaziorik gabe eta aldez aurretik hartutako eskubideei edo lege-ekintza egokien jarduteari kalterik egin gabe. 9.3.7. Aplikatu beharreko legeria Akordio honen iraunaldian sor daitekeen edozein edukiekiko zalantza edo aplikazioen inguruko desadostasun akordioa sinatu zen lekuko Epaitegietan edo Auzitegietan ebatziko dira Baldintzen Plegu honetako Gatazken Ebazpeneko atalean ezarritakoaren arabera. Kontratuaren interpretazioan edo aldaketan sor daitezkeen auziak, kontratua sinatu zen lekuko Epaitegietan edo Auzitegietan ebatziko dira, aldeei egokitu ahal zaien beste edozeini uko eginez. Beraz, hauen esku uzten da epaileen eta epaile-administrazioaren izendapena eta aldeek hauen laudoa onartzera behartuta egongo dira. 9.3.8. Iraunaldia Akordio honen iraunaldia 25 urtekoa izango da, aldeek beste epe bat ezartzen ez baldin badute, eta proiektuarekin batera sinatzen den egunean sartuko da indarrean. 9.3.9. Gehigarria. a) Kontratu honek aipatzen duen negozioaren salmenta edo transferentziaren kasuan izan ezik, akordio honenpeko aldeen eskubideak ezin izango zaizkio esleitu edo transferitu edozein pertsona, enpresa edo korporaziori, beste aldearen berariazko adostasun idatzia aldez aurretik izan ezean. Adostasun hori ezin izango da atzeratu edo ukatu nahierara. b) Akordio hau euskarri baten edo gehiagotan sina daiteke (faxeko kopiak barne hartuz) eta bakoitza jatorrizko bezala estimatu edo onartu ahal izango da. c) Akordio hau izango da aldeen artean egon daitekeen bakarra bertan aipatzen den gaiari buruz eta ezin izango da aldatu aldeek izendatutako ordezkarien arteko berariazko akordio idatzia ez baldin badago. Akordio honen zehaztapenak ez dira artxibatuak izango konfidentzialtasun informazioarekin zerikusia duten inolako hitzengatik edo goiburuko partikularengatik. d) Akordio honek balizko lotura izan dezake bi aldeek ondoren har dezaketen Epe Luzeko Akordioarekin. Akordio berri hori oraingo merkataritza harremanen jarraipena izan daiteke etorkizunean.
addi-c823df7063ce
https://addi.ehu.es/handle/10810/16228
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2015-11-27
science
Valero Peñafiel, Alexander
eu
Moodle2Edx
1. Proiektuaren helburu dokumentua 1.1 Deskribapena Proiektua segurtasun kopien itzultzaile bat da, Moodle plataformatik EDXra ikastaroen migrazioa egiteko. Moodle hezkuntzarako inguru birtualak sortzeko softwarea librea da, kalitatezko ikastaroak eskaintzeko interneten bidez. Bestaldetik, EDX plataforma berriagoa da. MIT (Massachusetts Institute of Technology) eta Harvard unibertsitatean sortu da eta arrakasta handia izan du, bere helburua ikasle kopuru handiko ikastaroak eskaintzeko plataforma nagusia izatea da. Plataforma berri hau indarra hartzen ari denez, erabiltzaile askok probatu nahi izango dute, eta hori posible izateko proiektu hau garatuko da. 1.2 Helburua Proiektu honen xedea plataforma batetik bestera pasatzeko jarraitu behar den prozesua erraztea da, ikastaroen eduki gehiena automatikoki pasatuz. Helburua migrazioa modu automatiko batean egitea posible dela demostratzea da. 1.3 Norainokoa Ikastaroak ez dira itzuliko haien osotasunean, erabakiko da zeintzuk diren gehien erabiltzen diren elementuak eta horiek itzuliko dira. Konprobatu behar da posible dela ikastaroak itzultzea modu automatiko batean, migrazioa egitea ez izateko hain gogorra erabiltzailearentzat. 6 1.4 Azpiatazen zerrenda Hasi baino lehen beharrezkoak diren kontzeptu berriak landu dira. Python lengoaiari buruz izandako ezagutza nahiko oinarrizkoa zen. Beraz, autoikaskuntza egin behar izan da hobetzeko. 1.4.1 Prestakuntza Proiektua garatu ahal izateko Python lengoaia kontrolatu behar izango da. Baliabide nagusia Internet izango da, tutorialak eta eskuliburuak erabiliz Python ikasiko da eta horrekin nahiko izango da Moodle2EDX garatzeko. Bestaldetik, EDX-ren egituraren azterketa orokor bat eginez gero ikusiko da MongoDB datu basea erabiltzen duela. Beraz beharrezkoa izango da datu base mota honen funtzionamendua aztertzea eta ikastea hurrengo atazetan aldaketak egin ahal izateko. Vagrant motatako makina birtualen funtzionamendua ere ikasi beharko dut. 1.4.2 Moodle Moodle plataformako instalazioa, proiektu osoarekin egingo den moduan, Ubuntun egingo da. Apache zerbitzari bat, PHP eta MySQL beharko dira eta ondoren plataforma deskargatuko da. 1.4.3 EDX EDX-ren arkitektura konplexuagoa da eta instalazioarekin hasi baino lehen bere egituraren azterketa bat egingo da eta ikasi behar da bere funtzionamendua Interneteko informazioa bilduz. Gainera eskakizunen azterketa bat egingo da jakiteko zer motatako hardware-a beharko den eta zer motatako kontzeptuak ikasi beharko diren plataforma hau inplementatzeko. Makina fisikoan Moodle izango denez, EDX instalatzeko Vagrant makina birtual bat inplementatu beharko dut. 1.4.4 Script-ak Script-en zatia garatzeko hiru fase nagusi jarraituko dira: - Analisia: aztertuko da zer itzuli nahi den, zeintzuk izango diren Script-en helburuak. (Erabilpen kasuak, domeinuaren eredua…) - Diseinua: erabakiko da zenbat Script garatuko diren, haien arkitektura, erabili beharreko klaseak, eta beharko diren funtzioak. Hau guztia antolatzeko klase diagramak, funtzioen deskribapenak eta sekuentzia diagramak erabiliko dira. 7 - Inplementazioa: antolatutako Script-ak garatuko dira eta elementu desberdinen mapeoak egingo dira datuak pasatzeko egitura batetik bestera. (Moodle-etik EDX-ra) 1.5 Emangarrien zerrenda - Memoria (PDF) - Eskuliburua erabiltzailearentzat (TXT) Script 8 1.6 Planifikazioa 9 Irudia 1: Gantt diagrama Denboraren planifikazioa azaltzeko Gantt diagrama bat erabili da. Diagrama honetan adierazten da zenbat denbora emango den proiektuaren zati bakoitzarekin, zati nagusiak azpiekintzatan banatuz. Ekintzak koloreekin adierazten dira, berdez markatuta daudenak nagusiak dira, urdinez azpiekintzak eta morearekin hirugarren mailako ekintzak dira. Adibidez, “Python” “autoikazkuntza”-ren azpiekintza da, beraz taulan berdez markatu da zati hori betetzeko behar izan den denbora adierazteko. Diagrama honetan nabaritzen da proiektu honetan azterketa eta analisi prozesuak izan duen garrantzia oso handia izan dela. Gainera kontzeptu berriak ikasi behar nituenez lehenengo fasean denbora luze erabili zen ikasteko, diagraman ikusten den moduan. 1.7 Arriskuen analisia Proiektu bat hasi baino lehen gertatu ahal diren arazoak bilatu behar dira. Horrela, arazo horiek gauzatuko lituzkeen kalteak saihestuko dira. Kontuan hartu behar da ezin dela dena kontrolpean eduki, baina analisi hau oso lagungarria izango da proiektua aurrera eraman ahal izateko. - Informazio galerak Iraupen luzeko proiektuetan, mota askotako arazoak gerta daitezke. Proiektuaren iraunkortasuna eta izan daitezken arazoak proportzioanalak dira. Datuen galerak ekarri ahal dituen fatoreak zerrendatuko dira: - Hardware arazoak - Software arazoak - Antolakuntza falta Hondamendi naturalak Arazo hauek ekiditeko segurtasun kopiak egingo dira astero, gailu fisikoetan eta “hodeian” (Google Drive). - Arazo teknikoak plataformekin Konputagailu berdinean bi plataforma instalatuko dira, bakoitza bere zerbitzariarekin eta haien egitura konplexuekin. Gerta daiteke instalazioan zatiren bat gaizki konfiguratzea eta etorkizunean arazoak sortzea horren ondorioz. Edo bi plataforma hauek aldi berean funtzionatzen edukitzea karga gehiegi izan daiteke nire makinarentzat. Horretarako, hasi baino lehen aztertu dira plataforma hauen eskakizunak eta nire makinaren ezaugarriak. Teknikoki proiektua aurrera eramateko gai izango da. Bestaldetik, software arazoak ekiditeko instalazio prozesuari garrantzi eta arreta handiak jarriko dira, instalazio gida ofizialak jarraituz. 10 - Beste irakasgaien lan karga Proiektua eta graduko azken urteko irakasgaiak egingo dira aldi berean. Beraz, gerta daiteke momentu batzuetan irakasgaien lan karga handia izatea eta proiektua alde batera uztea. Hau aurreikusi behar da eta gertatzen bada, ondo dokumentatu behar da zer puntutan utzi zen lana eta zeintzuk ziren hurrengo pausoak gero bueltan arazorik gabe jarraitu ahal izateko. - Arazo pertsonalak Teknikoak ez diren arazoak ere gerta daitezke. Probabilitatea ez da altua baina osasun arazo larriak, lesioak, edo arazo pertsonalak izan daitezke. Arazo hauek ezin izango ditut kontrolatu, egingo dudana izango da epeak zabaltasunez antolatzea zeozer gertatzen bada denbora izateko konpontzeko. 1.8 Lan metodologia Proiektua garatzeko 2-3 orduko lan saiotan antolatuko da. Lan egiteko tokia nire etxea izango da. Astero edo bi astetan behin (lan kargaren arabera) tutorearekin bilerak egindo dira proiektuaren jarraipena egiteko. 1.9 Bideragarritasuna 1.9.1 Bideragarritasun kontzeptuala Proiektuak konplexutasun handia dauka: Python, MongoDB, Vagrant, EDX… Elementu berri asko agertzen dira. Gainera lan egiterakoan kontuan hartu behar da bi plataforma egongo direla martxan eta RAM memoria karga handia izango duela horrek suposatuko duen moteltasunarekin. Baina Python oinarri kontzeptual bat dagoenez eta ikasiko denarekin posible izango da aplikazioa garatzea. MongoDB datu baseari buruz ere gai izango naiz bere funtzionamendua ikasteko JSON fitxategiekin lan egiten baitu, eta menperatuko ahal izango dira. EDX martxan jartzea ez da erraza izango baina bere web gunean dauden gidak jarraituz eta galderen foroak erabiliz bideragarria izango da inplementazioa. 11 1.9.2 Bideragarritasun ekonomikoa Orain aztertuko da proiektua aurrera eramateko behar diren baldintzak onargarriak diren, balorazio ekonomikoa egin ahal izateko. - Eskulana: eskulana kostuak kalkulatzeko egindako denbora estimazioa hartuko da kontuan, hau da, 450 ordu. Orduko kantitatea junior programatzaile eta ingeniari informatiko batentzat 18 euro izango da. Beraz, 450 ordu x 18 euro/orduko = 8100 euro - Hardware: proiektua garatzeko erabiliko den materiala Toshiba Satellite portatila izango da. 4GB-eko memoria nagusia beharrezkoa zen bi plataforma martxan eduki ahal izateko. Bere prezioa 700 eurokoa izan da. Segurtasun kopiak egiteko, Toshiba kanpoko disko gogor bat erabiliko dut. Disko gogor honen prezioa 50 eurokoa izan da. - Software: erabiliko den software-aren zerrenda luzeagoa izango da, baina ez du kosturik izango. Alde batetik Ubuntu linux distribuzioa erabiliko da lan inguru moduan, honek ez du gastu ekonomikorik suposatzen. Ondoren, Moodle eta EDX plataformak ere ordaindu gabe lortu ahal dira. Dokumentazioa egiteko Google Docs eta OpenOffice erabiliko da, beraz berriro, gasturik gabe. Eta bukatzeko segurtasun kopiak hodeian ere egingo dira eta horretarako Google Drive erabiliko dut. - Gastu gehiago: zuzendariarekin bilerak egiteko garraioak 100 euro inguru suposatuko du. Argi korrontea, 40 euro. Internet konexioa, 80 euro. Beraz gastu totalak hurrengoak izango dira: Kontzeptua Kostua Eskulana 8100 Hardware 750 Software 0 Beste motatako gastuak 220 TOTAL 9070 euro 12 1.10 Lanaren deskonposaketa egitura diagrama Proiektuak lau zati nagusi izango ditu. Alde batetik lan-inguruko instalazioa eta bestetik Script-aren garapena. Proiektua Ubuntun garatuko da plataforma hauek linux-era bideratuta daude eta. 13 Irudia 2: Lanaren deskonposaketa diagrama 2. Softwarearen garapenerako prozesu bateratua Ondorengo puntuetan proiektuaren garapena betetzeko eman beharreko pauso guztien azalpena dago. 2.1 Eskakizunen bilketa Orokorrean, proiektu honen eskakizun nagusia ikastaroen kopiak egitea da EDX-n importatu ahal izateko. Baina lan guztietan bezala, honetan denbora mugatua da eta eskatzen dena da ikastaroko elementurik erabilienak itzultzea. Horrela egiaztatuko dugu posible dela plataforma batetik bestera ikastaroen migrazioa egitea. Aukeratu ditudan elementuak hauek izango dira: - Label: etiketak azalpenekin. - URL: kanpoko guneetara link-ak. - Test: galderak mota desberdinekoak, MultiChoice, True/False eta ShortAnswer. - Fitxategiak: fitxategi estatikoak, apunteen PDF-ak, txt-ak, etab. - Foroak: foroetako hasierako mezuak integratuko dira EDX-n. Gainera, hau egin ahal izateko bi plataformak guztiz kontrolpean izan beharko dira, beraz aztertu behar dira bakoitzak erabiltzen dituzten formatuak eta egiturak eta loturak ezarri. 14 2.3 Erabilpen kasuak Irudia 4: Erabilpen kasua Moodle2Edx Proiektu honetan erabiltzaile mota bakar bat egongo da. Erabiltzaile honek bi Script dauzka exekutatzeko: Moodle2edx: ikastaroa itzultzeko Script-a da. Sarrera moduan mbz fitxategi bat jasoko du eta tar.gz fitxategia irteera moduan. Lehenengo Script honek foroak daudela detektatzen badu, erabiltzaileari esango dio bigarren Script-a erabiltzeko. Foroen Script-a: erabiltzaileak kasu honetan bakarrik foroko elementuak itzuli nahi ditu. Foroko informazioa JSON fitxategi batean jasoko du. 16 2.4 Diseinua Lan honen diseinua azaltzeko arkitetktura, klase diagrama, eta sekuentzia diagramak erabiliko ditut. 2.4.1 Arkitektura Script-a garatzeko Python erabiliko dut, XML fitxategiak kudeatzeko oso aukera ona delako. Klase nagusi bat izango du (Moodle2Edx klasea) eta barruan hainbat funtzio. Sarrera moduan .mbz fitxategi bat jasoko du eta irteerak ikastaro karpeta eta karpeta hori komprimituta .tar.gz formatuan. 17 Irudia 5: Arkitekturaren diagrama verbose=False, clean_up_html=True): Moodle2Edx klaseko funtzio eraikitzailea da. Honek mbz-ko datuak aterako ditu, eta activity guztiak zeharkatuko ditu activity2chapter() funtzioari pasatuz. activity2chapter(self, activity, sections, cxml, seq, vert, qdict) Funtzio honek activity bat jasotzen du eta sequential bat bihurtu behar du. convert_static_files(self) Fitxategien informazioa hartzen du files.xml-tik eta kopiatzen ditu edx ikastaro karpetara. set_course_image(self, cxml): Edx ikastaroko hasierako irudia kopiatzen da eta xml egokia modifikatzen da. get_moodle_section(self, sectionid, chapter, activity_title="") Moodle-eko section batetik izena eta identifikatzailek ateratzen ditu eta sequential berri bat sortzen du datu horiekin. import_moodle_resource(self, adir, vert) Fitxategiak importatzeko funtzioa da. import_quiz(self, adir,seq,qdict) Galderak kargatzen ditu. import_moodle_label(self, adir, ver) Label edo etiketak importatzen ditu html bezala. import_moodle_url(self, adir, ver) Kanpoko web guneetara loturak importatzen ditu. 2.4.3 Sekuentzia Diagrama Normalean sekuentzia diagramak klaseen arteko komunikazioa irudikatzeko erabiltzen da, baina kasu honetan klase bakar bat dago (Moodle2Edx). Hala ere, erabaki da sekuentzia diagrama egitea funtzio desberdinen arteko loturak azaltzeko. Erabiltzailea administratzailea izango da, ikastaroak importatzeko eta esportatzeko baimen bereziak beharko ditu eta. Hurrengo sekuentzia diagraman funtzio nagusien exekuzio fluxua irudikatzen da, loop batekin “section” guztiak zeharkatzen eta iterazio bakoitzean “section” horren mota filtratuz itzulpen espezifikoak eginez. “Section” mota bakoitzeko azpielementuak tratatuko dira modu berezian. 18 2.5 Inplementazioa Aurreko puntuetan azaldu den moduan, proiektu honetan oso garrantzitsua izan da programatzen hasi baino lehen egin behar izandako lana plataformak ondo ezagutzeko eta aztertzeko. Beraz ondorengo puntuetan Moodle eta Edx-ri buruzko informazio orokorra azalduko da haien instalazio prozesuak deskribatu baino lehen. 2.5.1 Moodle sarrera Zer da? Moodle ikaskuntza kudeatzeko sistema libre bat da. Moodle-en irakasleek haien webgune propioak sortu ahal izango dituzte ikastaroz beteta ikaskuntza hedatuz edonoiz, edonon. Ezaugarriak Hauek dira plataforma honen ezaugarri nagusiak: Interfazea: gaurkotua eta erabiltzeko erraza, mota guztietako erabiltzaileei zuzenduta dago. Pertsonalizazioa: irakasleak bere ikastaroak moldatu ahal ditu, aukera askorekin. Elkarlana: foroak, wikiak, glosarioak eta mota askotako aktibitateak daude ikasleek elkarrekin jakintza partekatzeko. Jakinarazpenak: irakasleak ikasleekin kontaktatzeko aukera dauka edozein unetan. Testu editorea: simple eta erraza erabiltzailearentzat, multimedia gehitzeko aukerarekin. Fitxategien kudeaketa: arrastatu eta kokatu fitxategiak modu erraz eta antolatuan, beste biltegiratze zerbitsuetatik egiteko aukerarekin: Microsoft Skydrive, Dropbox, eta Google Drive. Kudeaketa ezaugarriak Kopuru handiko autentikazio seguruak: izena emateko, erabiltzaileak eta ikastaroak gehitzeko 50 baino aukera gehiago Baimenen kudeaketa: segurtasuna ziurtatu rol-ak definituz eta erabiltzaileen baimenak kontrolatuz. Multihizkuntza: ikastaroak hizkuntza desberdinetan ikusteko aukera dago. Ikastaro asko sortzeko ahalmena: ikastaroak loteka gehitu ahal dira, eta atzera egiteko aukera dago modu errezean segurtasun kopiak erabiliz. Plugin-ak: osagarriak gehitu, kendu, gaitu edo desgaitu ahal dira kudeatze interfazetik. Eguneratze erregularrak: segurtasuna indartzeko partxeak. 20 2.5.2 Moodle instalazioa Moodle2edx proiektua Ubuntu linux inguruan garatu da beraz Ubuntuko instalazioa azalduko da. Lehenengoz eta behin plataformako oinarria ezarri behar da. Instalazioa gida honen bidez : Oinarriak hiru adar nagusi dauzka, Apache zerbitzaria, Php, eta MySQL. Irudia 7: Moodle osagaiak Estekan dagoen laguntzarekin instalazioa burutuko da arazorik gabe. Ondoren, Moodle deskargatuko dugu, proiektu honetan erabilitako bertsioa Moodle 2.6.8 da, nahiz eta bertsio berriagoak egon, hau erabaki zen inplementatzea erabiliena delako gaur egun. Moodle paketea deskargatu ondoren, bere edukia /var/www/html/ direktoriora kopiatuko da, zerbitzaritik atzigarria izateko. Ondoren MySQL server-en konfigurazioa egin behar da, Moodle-ek bere kontsultak ondo egin ahal izateko. Orain sartzeko izan 2.5.3 Moodle ikastaroen egitura Proiektu honen helburua ikastaroen migrazioa egitea da, beraz, oso garrantzitsua da plataforma bakoitzean ikastaroek dauzkaten elementu posibleak eta zer motatako egituran dauden kokatuta. Moodle-eko ikastaroak “Section”-etan zatituta daude, “Section” edo atal bakoitzean gehitu ahal ditugu “Activity” edo “Resource”-ak. Elementu hauek mota askotakoak izan daitezke: Elementu hauetatik hauek aukeratu ditut: Quiz, Forum, File eta Label-ak, gehien erabiltzen direnak direlako eta orduan gure aplikazioak elementu hauen itzulpena eginez gero, jasoko dugun kopia nahiko osoa izango da. 22 Irudia 8: Moodle activities Irudia 9: Moodle resources 2.5.5 Moodle backup egitura Deskargatuko den fitxategia .mbz formatua izango du, hau da Moodle-ek erabiltzen duen luzapena bere backup-entzat. Proiektua ulertzeko oso garrantzitsua da fitxategi hauen estruktura aztertzea. Hurrengo eskeman ikusten da bere egitura: Hauetatik, moodle2edx-an garrantzitsuenak izango diren elementuak aztertuko dira: - moodle_backup.xml: xml fitxategi hau segurtasun kopiako elementu nagusia da, backup osoari buruzko informazioa dauka. Hasieran kopia eta ikastaroaren informazioa dago, eta gero <contents> etiketaren barnean gehien interesatzen zaiguna dago: aktibitateak eta atalak. - <activities>: atal honetan activity guztien zerrenda daukagu. Activity bakoitzeko identifikatzailea, moduluaren izena eta bere kokapena segurtasun kopian (activities karpetan) agertuko zaizkigu. 25 Irudia 13: Moodle backup egitura - <sections>: section bakoitzaren id, izenburua eta direktorioa (sections karpetan) questions.xml: galderei buruzko informazioa, enuntziatuak eta erantzunak. - activities: karpeta honetan activity edo resource bakoitzeko beste karpeta bat dago fitxategiekin. - course: ikastaroari buruzko informazioa fitxategi desberdinetan, hauek dira garrantzitsuenak: - course.xml: informazio orokorra, ikastaroaren izena, sarrera, etab. - calendar.xml: egutegiko ekitaldiak. - roles.xml: erabiltzaileen baimen eta rol-ei buruzko informazioa. - sections: atal bakoitzeko karpeta bat dago eta karpeta horren barruan, bi fitxategi: - section.xml: atalari buruzko aukerak (zenbakia, ikusgai dagoen...) - inforef.xml: informazio gehigarria. 26 2.5.5 EDX sarrera Zer da? MIT (Massachusetts Institute of Technology) eta Harvard unibertsitateek garatutako ikastaroak eskaintzeko open-source plataforma bat da, hau da, MOOC bat (massive open online course). 2012-tik unibertsitate mailako ikastaroak eskaintzen ditu mundu osoan eta kosturik gabe ikaslearentzat. Bi milioi erabiltzaile dauzka gaur egun. Haien helburu nagusiak: - Kalitatezko hezkuntza guztiontzat, edonon. - Irakaskuntza hobetzea, campusean eta online. - Ikaskuntza eta irakaskuntza aurrera eraman ikerketaren bitartez. Ezaugarriak EDX-k Moodle baino gauza gutxiago egiten ditu, baina egiten dituenak ikasle kopuru handiekin eta eraginkortasun askorekin eskaintzen ditu. Gainera bideratuta dago ikastaro irekiak egiteko, Moodle-en ere bai, baina EDX-k ematen du hobeto garatuta dagoela horretarako. Bere arkitektura konplexuak erabiltzaile kopuru oso handiak jasotzeko prest dago. Moodle unibertsitate edo institutoetan erabiltzeko oraindik oso aukera ona da, baina EDX-ren helburua mundu osoan irakastera enfokatuta dagoela uste dut. MOOC ikastaroak irakastera enfokatuta dago, machine learning teknikak erabiltzen ditu ariketak automatikoki zuzentzeko, bideoekin lan egiteko oso bideratuta dago (adibidez azpitituluak eta bideoetan esaten dena sinkronizatzea ahalbidetzen du) Oraindik garatzen ari dira funtzionalitate gehiago eta lan talde handi bat daukate lanean, Vagrant box-ak eguneratzen dituzte denbora epe laburretan. Moodle-en eta beste MOOC batzuetan administrazaileak eta erabiltzaile arruntak zerbitzari berdinean egiten dute lan. EDX-n ez; hemen hiru zerbitzari desberdin dauzka: - Studio: ikastaroen administrazioa egiteko. - LMS: zerbitzaria ikasleentzat. - Forum: foroak kudeatzeko sistema independiente bat dago. Hau Ruby-n dago garatuta. Banaketa honek bere alde onak eta txarrak dauzka. Nire kasuan batzuetan nire makinan totalera lau zerbitzari izan ditut martxan, (Moodle, Studio, LMS eta Forum) eta honek moteltasun aldetik zailtasun bat izan da. 27 5) LMS zerbitzaria martxan jarri: 5.1) Arrankatzeko: paver devstack lms Lehenengo aldiz komando hau erabiliko dugu bestela ez delako dena ondo kargatzen. Baina hurrengoetarako badago modu azkarrago bat egiteko: paver devstack --fast lms. 6) Martxan jartzeko prozesua bukatzen duenean, link bat agertuko da zerbitzaria atzitzeko gure nabigatzailearekin. 7) Plataforma erabili ahal izateko kontu bat sortu beharko dugu. Nabigatzailean agertuko den formularioa bete ondoren, konfirmazio mail bat bidaliko da. Baina hemen arazo bat egon daiteke gure sistemak ez badauka SMTP zerbitzaria konfiguratuta ez dugu mailik jasoko. Orduan bi aukera dauzkagu: 7.1) SMTP zerbitzaria konfiguratzea, adibidez nire kasuan nire etxeko Euskalteleko SMTP zerbitzua erabili nuen. 7.2) Zerbitzariaren kontsolan bilatu ahal dugu bidalitako mezua aurkitu arte. Modu honekin ere konfirmazio url-a lortu ahal izango dugu. Baina etorkizunean arazo berdina izan dezakegu. 8) Forum zerbitzaria prestatzeko, forum erabiltzaile kontura pasatuko gara sudo su forum eginez. 8.1) Aurreko puntuetan EDX forum zerbitzaria komentatu dudan moduan, Ruby-n garatuta dago. Horregatik Ruby baldintzak eguneratu beharko ditugu bundle install komandoarekin. 8.2) Ondoren zerbitzaria martxan jartzeko, ruby app.rb -p 18080 Instalazioan izandako arazoak Aurreko puntuetan ikusi dugunez, EDX-ren egitura ez da Moodle-ena bezain simple. Instalazio prozesuan hasieran arazoak izan ziren plataforma ondo ezagutu arte. Vagrant box gaizki deskargatu zen eta horren ondorioz sistemaren errekurtso batzuk faltan zeuden, eta zerbitzariak martxan jartzea ezinezkoa zen. Hau konpontzeko egin zena izan zen Vagrant instantzia ezabatzea eta berriro instalatzea dena. Hurrengoan Vagrant box-a ondo deskargatu zen bere osotasunean eta lortu nuen plataforma martxan jartzea. Hurrengo arazoak etorri ziren makina birtuala gaizki itzaltzearen ondorioz, bateria faltagatik portatilean. Sistema blokeatzen zen eta log fitxategiak begiratu behar izan ziren jakiteko hori zela arazoa. 29 2.5.7 Edx arkitektura Hurrengo irudian ikusten da nola dagoen diseinatuta EDX: Gorriz markatutako eremuak dira proiektu honetan gehien aztertu eta erabili diren zatiak. 30 Irudia 14: EDX arkitektura Hurrengo puntuetan aztertuko dira elementu hauek zehazki baina orokorrean foroko elkarrizketak, HTML orriak, test galderak eta bideoak gehitzeko balio zaizkigu. 2.5.10 Edx backup egitura Edx-n segurtasun kopiak egiteko Tools gohiko menuan export aukeratu behar da eta .tar.gz formatuko fitxategi bat sortzea eskainiko digute. Irudia 18: Course export Orain aztertuko dut EDX ikastaro baten egitura, karpetetan antolatuta. Edx ikastaroetan elementu hierarkiak garrantzi handiagoa dauka, hurrengo grafikoan ikusten da argi: 34 2.5.11 Itzulpen estrategia EDX ikastaro baten segurtasun kopia bat eginez gero, ikastaroko elementu guztiak karpeta desberdinetan daude banatuta “url”-ez elkarrekin lotuta. Hasiera batean hori kopiatzea zen Scriptaren helburua baina azterketak eta probak egin ondoren konprobatu zen elementu guztiak “course” karpetan dagoen XML fitxategian sartu ahal zirela. Eta modu horretan EDX gai da datuak irakurtzeko. Hau da, sequential bakoitza “sequential” karpetan eta vertical bakoitza “vertical” karpetan sartu beharrean, nire itzulpen metodoa izango da XML batean ikastaro elementu guztiekin zuhaitz bat eraikitzea. Horrela elementuen arteko loturen konplexutasuna sahiesten dugu eta gure Script-a eraginkorragoa izango da. 2.5.11.1 Label Moodle-eko label-ak testu simpleko elementuak dira, eta askotan erabiltzen dira ikastaroetan azalpen laburrak egiteko. EDX-n labelak html elementu bihurtuko dira. Hurrengo irudian ikusten da itzuli nahi den elementuaren egitura: 37 Irudia 22: Label bat moodle-en Irudia 23: Label elementuaren egitura 2.5.11.3 TEST Moodle ikastaroetan mota askotako test galderak daude, baina gehien errepikatzen direnak multiplechoice, true/false eta shortanswer dira eta horiek itzuliko ditu script-ak. Edx-n ere mota hauek existitzen dira, orduan egin behar da bi egituren konparaketa itzulpena egiteko. - Multiple choice Hurrengo adibidea erabiliz ikusten da Multiple Choice motatako galderen egitura. Mota hau galdetegietan gehien erabiltzen den elementua da. Sortzerakoan galdera eta erantzunak zehaztu ondoren, erabaki ahal dugu zein edo zeintzuk izango diren erantzun zuzenak eta puntuazioa. 40 Irudia 28: Multiple choice galdera bat moodle-en - True/False Beste galdera mota bat askotan erabiltzen dena True/False da. Honetan esaldi edo testu bat proposatzen da eta erabiltzaileak egia ala gezurra den erantzun behar du. 42 Irudia 30: True/False galdera bat moodle-en Irudia 31: True/false galderen mapeoa Elementu hau bai Moodle-en bai Edx-n existitzen da, baina bakoitzak bere modura kudeatzen ditu, beraz egituren azterketa egin ondoren hau izan da egin dudan itzulpena: Mota eta galderaren enuntziatua hartu ondoren, erantzun posibleak pasatu behar dira. Moodle-en erantzun guztiak maila berdinean daude, baina Edx-n erantzun nagusi bat dago eta gero “additional” erantzunak daude. Moodle-eko lehenengo erantzuna Edx-ko nagusia izango da eta besteak “additional”. 44 Irudia 34: Short answer galderen mapeoa Itzulpena egin eta importatu ondoren hau da galderaren itxura EDX plataforman: 2.5.11.4 FITXATEGIAK Moodle2Edx-k fitxategien migrazioa ere egiten du. Kasu honetan egiten duena da lehenengoz aztertu zenbat fitxategi dauden files.xml-n eta ondoren kopiatuko ditu Edx-ko static karpetara. Fitxategiak formatu desberdinekoak izan daitezke (txt, PDF...). Honelako itxura daukate Moodle-en: Moodle ikastaro baten fitxategiei buruzko informazio guztia files.xml-n dago. Fitxategi honetan izena, tamaina, path-a eta beste informazio garrantzitsua dago. Hor lortuko dugu informazioa fitxategiak aurkitu ahal izateko files karpetan. Lehen azaldu dudan moduan Edx-n fitxategiak static karpetan gordetzen dira eta horra loturak egin daitezke vertical baten bidez ikastaroarekin. 45 Irudia 35: Short answer galdera bat Edx-n Irudia 36: Fitxategi baten esteka moodle-en Edx-ra kopiatu ondoren eta ikastaro batekin lotzen bada fitxategi bat horrela ikusten da interfazean: 46 Irudia 37: Fitxategi baten egitura moodle-en Irudia 38: Fitxategi bat Edx-n Behin aztertuta nola gordetzen diren foroko mezuak plataforma bietan, itzulpena definituko da mapeoa egiten. Kasu honetan argi dago eremu garrantzitsuenak mezuaren testua eta izenburua izango direla, baina aztertzen baditugu Edx-ren egitura, eremu bereziak agertzen dira: • ID: mezu bakoitzak identifikatzaile bat dauka. • _type: eremu honek esango digu zer motatako mezua den. CommentThread mezu nagusia dela adierazteko, “Comment” mezu arrunta, eta “Question” galdera bat dela esateko. • course_id: hemen ikastaroko path-a gordetzen da. Hau eremu garrantzitsua da, eta arazo bat suposatzen du informazio hau ez baitago moodle-ko eremuetan. • author_username: mezua idatzi duen erabiltzailearen izena. Aipatu beharra dago Moodle-ko mezuak XML formatuko fitxategi batean gordetzen direla baina EDX-koak JSON egitura jarraitzen dute. Gainera importazioa zuzenean MongoDB-ra egin beharko da, ez doa segurtasun kopian beste elementuekin batera. 48 Irudia 40: Post baten egitura Edx-n 49 Irudia 41: Edx-ko foroaren itxura 2.5.12 Kodea Puntu honetan Moodle2Edx osatzen duten Script-en kodea aztertuko da, eta inplementazio prozesuaren jarraipen bat egingo da. Erabilitako lengoaia Python izan da, erabaki honen oinarria da oso aukera ona dela XML fitxategiak kudeatzeko eta fitxategiekin lan egiteko (kopiak egin, karpetak zeharkatu...) Gainera Objektuetara zuzendutako programazioa aplikatuko dugu klaseak erabiliz. Kodea aztertzeko sasi-kode-a erabiliko dut ekintza garrantzitsuenak deskribatuz. Gainera, Script-en kodea ondo komentatuta dago ulergarriagoa egiteko. 2.5.12.1 Funtzioen deskribapena Funtzioa: CommandLine() Algoritmoa: hasi; parametro aukerak definitu; if (parametroKopurua < 1){ mezua atera; bukatu; } Moodle2Edx instantzia bat sortu; objektu berriari parametroak pasatu eta hasieratu; bukatu; Funtzioa: (Moodle2Edx) __init__(self, infn, edxdir='.', org="UnivX", semester="2015_Spring", verbose=False, clean_up_html=True) Algoritmoa: hasi; if(parametroa mbz fitxategi bat da){ unzip fitxategia; erabiliko den direktorioa gorde; } else{ //mbz izan beharrean, karpeta bat baldin bada direktorioa gorde; } if(parametroa ez bada mbz edo moodle karpeta bat){ mezua atera; bukatu; } edx direktorioa sortu eta barneko karpetak sortu; “moodle_bakup.xml” fitxategia kargatu; edx ikastarioaren xml zuhaitza sortu; “moodle_backup.xml”-tik izena, zenbakia eta deskribapena kargatu eta edx xml-ra pasatu; 50 2.6 Kudeaketa Proiektu guztietan bezala, arazoak sortu dira eta zalantzazko momentuak egon dira. Egoera hauek kudeatzeko kanpoko laguntza bilatu da. Garrantzitsua izan da arazoak konpontzeko interneteko baliabideak bilatzea eta mundu mailako foroak erabiltzea, asko ikasteko balogarria izan da. Gehien erabili dudan baliabidea Google Groups-en dagoen EDX foroa izan da eta jaso den laguntza garrantzitsua izan da proiektuarekin jarraitu ahal izateko. EDX-ren egin nuen lehenengo instalazioan modulu batzuk ez ziren ondo instalatu eta ezin zen zerbitzaria martxan jarri. Arazoa konpondu zen falta ziren eskakizunak instalatuz, eta lortu zen zerbitzaria arrankatzea. 54 Irudia 42: Foro galdera 1 Baina beranduago berriro erabili nuen foroa EDX Discussions eta MongoDB zatian neuzkan zalantzak argitzeko. Baina kasu honetan ez nuen laguntzarik jaso, agian zalantza teknikoagoa zelako. Orduan erabaki nuen EDX garatzaileen chat-ean sartzea eta galdetzea. Horretarako nire makinan xchat programa instalatu nuen. Edx elkarrizketak FreeNode sarean daude. 55 Irudia 43: Foro galdera 2 Irudia 44: XChat 1 Erabiltzaile izena aukeratu ondoren konektatu nintzen eta hurrengo pantailan edx-code bilatu nuen. Edx-code elkarrizketan sartu nintzen eta hurrengo mezuak idatzi nituen: Erantzunen zain geratu nintzen baina ez nuen jaso. Orduan hurrengo erabakia izan zen EDX-ren kodean sartzea eta nola dagoen inplementatuta aztertzea. 56 Irudia 45: XChat 2 3. Helburu eta emaitzen erkaketa Orain lortu dena eta hasierako helburuak konparatuko dira, ondorioak ateratzeko eta egindako lanaren azterketa final bat egin ahal izateko. Definitu nuen helburu nagusia zen ikastaroen itzulpena egitea, Moodle-etik EDX-ra ikastaro migrazioa bideragarria dela frogatzeko eta elementu erabilienak aukeratu, aztertu eta itzultzeko, tresna erabilgarri bat garatuz. Lana bukatu ondoren lortutako emaitza ona izan da, proposatutako elementuak itzultzen dira. Baina foro-en zatia ezin izan da bukatu aurkitutako oztopoak direla eta. Gainera asko ikasteko balio zait: Python, MongoDB, EDX, Apache, MySQL, Vagrant, eta horrelako ikastaro plataformen funtzionamendua menperatzeko ere baliogarria egin zait. 3.1 Ordu kopuruaren analisia Erabilitako ordu kopuruaren analisia egin ondoren, kasu batzuetan ikusi dut alde handia dagoela hasiera batean aurreikusitakoarekin. Proiektua antolatu nuenean analisiak egiteko (Edx-ren analisia, Moodle eta EDX-ren elementuen egituren analisia, etab.) esleitu nuen ordu kopurua ez da nahiko izan. Gainera kodearekin probak eginez ere denbora gehiago erabili behar izan dut. Foroen zatia zailtasunak egon direnez, ordu asko sartu ditut konponbidearen bila. MongoDB tresna berri bat zen niretzat eta honek ere eragina izan du. Dokumentazioan ere lan egin behar izan dut egindako guztia batzeko eta antolatzeko. 57 Irudia 46: Ordu konparazioa 3.2 Ondorioak Tamaina honetako proiektu bat zerotik garatzea esperientzi berri bat izan da eta bidean agertu diren arazoekin asko ikasi dut, eta oso baliogarria izango da egindakoa etorkizunean. Epe luzeko lan bat antolatzen ikasi dut, helburu partzialak ezarriz eta konstantzia mantenduz. Atera ahal dudan beste ondorio bat da denbora gehiagorekin elementu mota guztiak itultzeko gai den aplikazio bat sortu ahal izango nukela, baina komentatu dudanez elementu garrantzitsuenak aukeratu ditut lan hau burutzeko. Plataformei buruz, nik uste dut EDX bere arkitekturarekin eta diseinatuta dagoen moduan hobe da ikastaro publikoak egiteko edonork edonon jaso ahal izateko. Baina moodle aukera gehiago dauzka eta adibidez ikastetxe batean irakasgaien jarraipena egiteko egokiagoa da. Bakoitzak bere abantailak dauzka, eta erabiltzaileak aukeratuko du bere beharren arabera, gero plataformaz aldatu nahi badu Moodle2EDX aplikazioa dauka eskuragai. 3.3 Zailtasunak Komentatu dudanez proiektu honen garapena ez da erraza izan, eta interesgarria da pairatutako zailtazunen azterketa egitea. Alde batetik Python-en oinarrituta dagoen aplikazio bat garatzea erronka bat suposatzen zuen hasieratik, ez nuelako guztiz kontrolatzen. Gainera, EDX ere ezezaguna zen niretzat eta bere arkitekturaren konplexutasuna ere zailtasunak suposatu dizkit. Ondoren, MongoDB ere ikasi behar izan nuen eta arazoak izan nituen zati hori menperatzeko. Interneten ez dago informazio askorik EDX-rekin erlazionatutako arazoei buruz, eta horregatik foroetan nire zalantzak publikatu behar izan ditut laguntzaren bila. Bestaldetik aipatu behar ditut izan ditudan hardware zailtasunak, bi baino zerbitzari gehiagorekin aldi berean denbora luze eman behar izan dut probak egiteko. EDX makina birtuala, lms, studio eta forum zerbitzariak eta moodle zerbitzaria martxan jartzeko RAM memoria asko behar da, eta horren ondorioz batzuetan arazoak izan ditut lan egiteko. 58
addi-6c5908898c1a
https://addi.ehu.es/handle/10810/16233
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-11-27
science
García Ruiz, Naiara
eu
Zentral hidroelektriko itzulgarria turbina-ponpa taldearekin
Bilboko IITUE 2015ko Iraila 1 2.1 PROIEKTUAREN HELBURUA Memoria teknikoaren atal honetan garatutako Gradu Amaierako Proiektuari buruzko sarrera bat egingo da, lan hau garatzeko motibazioak azalduz. Landutako proiektua hainbat ingeniaritza arlo desberdin lantzen dituenez garatutako puntuak eta lortu nahi izan diren helburuak zehaztuko dira garatutako lanaren ulermena hobetzeko. Proiektu honetan energia elektrikoa sortuko lukeen zentral hidroelektriko itzulgarri garapena aztertuko da. 2.1.1 SARRERA Gaur egun gizartean dagoen elektrizitate kontsumo handia dela eta, erregai fosilen kontsumoa asko handitu da bai energia elektrikoaren sorketagatik bai ibilgailuen erregaien kontsumoa asko handitu delako, eta horren ondorioz, naturan aurkitu daitezkeen erregai fosil hauen kantitatea geroz eta txikiagoa da. Erregai fosil hauen eskasia dela eta azken urteotan alternatiba berrien bilaketaren garrantzia nabarmendu da, aukera hauen artean energia berriztagarrien garapenaren beharra oso nabaria izan da. Elektrizitatea lortzeko energia berriztagarrian oinarritutako alternatiba horien artean energia eolikoa, eguzki energia edota energia hidraulikoa aurkitzen dira. Proiektu honen xedea proposatutako zentral hidroelektriko itzulgarri baten garapena da, bertan energia hidraulikoaren bidez elektrizitatea sortuko delarik. Zentral hidroelektrikoen erabilera gaur egungo gizartean geroz eta hedatuagoa dagoenez, hainbat zentral hidroelektriko mota desberdin aurkitu daitezke. Lehenbiziko bereizketa zentralak erabiltzen duen ur motagatik emanda dator, izan ere ur gezarekin edota gaziarekin lan egin dezaketen zentralak existitzen dira, hauek kokatzen diren ingurunearen arabera, eta hori makina desberdinak erabiltzea behartuko du. Orokorrean, zentral hidroelektrikoak urak daukan energia potentzial grabitatorioa energia elektrikoan bilakatzen duten instalazioak direla esan daiteke, bilakaera hori lortzeko turbina elektrikoak eta sorgailu elektrikoak erabiltzen dituztelarik. Baina zentral hidroelektriko batzuk, proiektu honetan landuko dena esate baterako, ez dute soilik ura turbinatzen, baizik eta ura turbinatu eta ponpatu egiten dute tarifa elektrikoaren arabera. Bigarren prozesu horri esker, zentral hidroelektriko arruntetan ez bezala, turbinaketan erabilitako ura ez da galduko eta berriro erabili ahal izango da energia elektrikoa sortzeko. Ur galtze hori ekiditea lehorte garaian oso garrantzitsua izan daiteke ekosistema Bilboko IITUE 2015ko Iraila 2 mantentzen laguntzen duelako eta ur edangarria eskuratu ahal izateko, lurrean dagoen ur geza kantitatea txikia baita eta ezin delako alferrik bota ur eskasia dagoenean. 2.1.2 LANAREN TESTUINGURUA ETA MOTIBAZIOA Esan bezala, elektrizitatea modu ekologikoan lortzeko dauden hainbat aukeren artean (energia eolikoa, eguzki energia edota energia hidraulikoa) proiektu honetan energia hidraulikoaren bidez elektrizitatea sortuko duen zentral hidroelektriko itzulgarri bat diseinatzea erabaki da. Zentral hidroelektriko itzulgarri bat bi urtegiren beharra dauka funtzionatu ahal izateko. Zentralaren funtzionamendua aztertzeko kontuan hartu behar da tarifa elektrikoaren bailara eta punta orduak. Punta orduetan zentral mota hau goiko urtegiko ura turbinatzeaz arduratuko da, elektrizitatea sortuz. Bailara orduetan ordea beheko urtegiko ura berriro ponpatuko du goiko urtegira elektrizitate kontsumo bat sorraraziz. Proiektu honen xedea zentral hidroelektriko itzulgarri bat garatzea da, garapen horretarako erabiliko diren makinak Kaplan turbina eta ponpa zentrifugoak izango direlarik, hauei esker zentralari itzulgarritasun ezaugarri hori ematea lortuko da. Proiektu honetan garatuko den zentrala Oiolako urtegian kokatuko litzateke. Urtegi hau Trapagako lurraldean kokatuta egon arren, Barakaldoko udalak du bere jabetza. Urtegi honetako ura Lindano osagai kimikoaz kutsatuta dagoela jakin da, berez urtegian dauden kantitateak pertsonentzat kaltegarriak ez diren arren uharka ixteko eskaerak egin dira. Proposamen horiek aurrera eginez gero eta urtegia ixtea erabakitzen bada hor dauden instalazioak funtziorik gabe geratuko lirateke, hori dela eta proiektu honen garapenaren bidez erabilpenik gabe geratuko litzateke instalazio horrentzat erabilera berri bat proposatzen da, elektrizitate sorketarako erabiltzea hain zuzen ere. Uharka ixteko eskaerak aurrera egingo ez balute ere, instalazioak energia sorketarako erabiltzea ez luke eragin handirik izango uharkaren ur bolumenean, beraz, bi funtzioak aldi berean betetzeko erabiltzea posible izango liteke. Zentral hau diseinatu ahal izateko Oiola urtegiaren topografia hartu behar da kontuan, horren ondorioz ezin baita presa erabili zentrala eraikitzeko, eraikuntza hau erabili ahal izateko egituraren azpiko aldean urtegi berri bat eraiki beharko bailitzateke. Obra hori asko garestituko luke proiektu hau eta hainbat lur desjabetzeaz aparte inguruko basoa desagerraraziko luke eragin ekologiko kaltegarri handia sortuz. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 3 Horregatik, ez-ohiko diseinu bat erabili behar da, beheko urtegi bezala Oiolako uharka erabiliko litzateke eta goiko urtegirako ordea bi ur biltegi eraikiko lirateke. Zentral honen bidez sortuko litzatekeen elektrizitate kopurua jakitea ezinbestekoa da modu ekologikoan sorturiko elektrizitate horri zenbat familia etekina atera ahal izango lioketen jakiteko. Sorturiko elektrizitate kopurua neurtzeko turbinak sorturiko potentzia kontuan hartu behar da, potentzia ezagutzeko uraren emaria, saltoa, uraren pisu espezifikoa eta turbinaren errendimendua ezagutu behar dira. Behin sortuko den potentziaren balioa kalkulatuta elektrizitatea kontsumituko luketen familia kopurua ezagutu daiteke eta horrela zentralak Barakaldon izango lukeen eragina jakin ahal izango da. Proiektu hau Barakaldoko udaletxearentzat dago pentsatua. Oiolako urtegiaren urak erabiliz Barakaldok zentral elektrikoaren euskarri ekologiko bat izatea lortu nahi da. Berez zentral hidroelektriko itzulgarri honekin 313 familia elikatzeko potentzia adina izango du, sortuko den elektrizitate kantitatea dela eta. Guzti hau gauzatu ahal izateko kontuan hartu behar dira tarifa elektrikoaren prezioak (ikusi Eranskinen 3.Dokumentua tarifei buruzko informazioa aztertzeko), kasu honetan 3.1A tarifa erabiliko da, hau 450kW baino txikiagoko potentzia eta korronte alternoko 3 periodoko tarifa bat. Horrek suposatuko du zentralak 4 orduz turbinatuko duela eta 8 orduz ponpatzen egongo dela, eranskinetan ikusi daitekeen tarifa elektrikoan 6 punta ordu agertzen den arren, ordu horiek ere ur kontsumo handiko orduak dira, hori dela eta soilik 4 orduz turbinatuko da urtegiaren ur maila egonkor mantentzeko. 2.1.3 LANAREN HELBURUA Lanaren helburuak lortzeko hainbat arlo desberdin garatu behar izan direnez, oso interesgarria da Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan lortutako konpetentzien artean proiektu honen garapenerako erabilera handikoak izan direnak aipatzea:  Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko, arrazoiketa kritikoak egiteko eta industria ingeniaritzaren arloko, industria elektronikaren eta automatikaren berariazko teknologian; ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna Bilboko IITUE 2015ko Iraila 4  Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, txostenak, lanen planak eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezagutzak.  Nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egiteko gaitasuna.  Konponbide teknikoen gizarte eta ingurumen eragina aztertzeko eta baloratzeko gaitasuna.  Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna, enpresaren eta beste instituzio eta erakunde batzuen arloan.  Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.  Industria ingeniari tekniko lanetan, industria elektronikaren eta automatikaren berariazko teknologian, aritzeko beharrezko legeria aplikatzeko beharrezko ezagutza, ulermena eta gaitasuna.  Metodologia zientifikoko estrategiak aplikatzea: egoera gatazkatsuak kualitatiboki nahiz kuantitatiboki aztertu eta hipotesiak eta soluzioak planteatu, industria ingeniaritzako ereduak erabiliz, industria elektronikaren eta automatikaren espezialitatean. Zentral hidroelektriko itzulgarri bat hain proiektu handia izanik ingeniaritza arlo desberdinak lantzen dira, hori dela eta hurrengo puntuetan Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduaren barne garrantzi handiagoa duten atalak nabarmendu nahi dira. - Zentralaren langileek erabiliko luketen SCADA interfazearen garapena. Interfaze honek zentralaren egoera momentu oro ezagutzea ahalbidetuko du, horrela langileari funtzionamendua egokia dela bermatzea ahalbidetzen zaio. SCADA honetan makineriaren datuen irakurketa, funtzionamendu egoera adierazi eta kontrolatu ahal izango da. - Sentsorek jasotako datuak PLC baten bidez eskuratzea, automata programagarri hauen programazioa. PLCa eremuko tresnak Bilboko IITUE 2015ko Iraila 5 kontrolatzen dituzten sistema adimentsuak dira maila honetan area mailaren helburuak lortzeko. Kasu honetan eremu tresnak sentsoreak, turbina, ponpa eta makina sinkronoa izango dira. Sistema adimentsuak direnez programaturik egongo dira, horri esker erabakiak hartzeko gaitasun mugatua izango dute (adibidez alarma egoeretan edota PID- rako). - Erabiliko diren makinen erregulazioa eta kontrola funtzionamendu egokia bermatzeko. Makina hauen abiaduraren erregulazioa gauzatu beharko da, alternadoreak eta turbinak erreboluzio berdinak izan behar dituztelako funtzionamendua ona izan dadin. Horrez gain turbinen alabeak mugikorrak direnez kontuan hartu behar da hauen posizioa kontrolatu behar dela, horretarako pistoi hidraulikoaren kontrola gauzatuko da. Makineriaz gain balbulen posizioa ere kontrolatu beharko da, azken hau SCADAren bidez gauzatuko da. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 6 2.2 ERABILITAKO TRESNERIA Proiektu hau garatzeko erabiliko diren materialak aurkeztuko dira atal honetan. Material hauen azalpena bi taldetan sailkatuta ematen da. Alde batetik, zentral hidroelektrikoa eraikitzeko beharrezkoak diren osagai fisikoak (makinak, eraikuntzak …) deskribatuko dira, eta bestetik, zentralaren funtzionamendu egokia lortu eta kudeatzeko erabili beharko diren software edo programak deskribatuko dira. 2.2.1 OSAGAI FISIKOAK Lehenengo atal honetan, proiektu honetan proposatutako zentral hidroelektrikoa eraikitzeko eta osatzeko beharrezkoak diren osagai fisikoak deskribatzen dira. Horretarako, hurrengo azpiataletan elementu hauek izango dituzten funtzioak azalduko dira. 2.2.1.1 TURBINA HIDRAULIKOA Orokorrean, turbina hidrauliko bat uraren energia zinetiko eta potentziala energia birakorrean bilakatzeko erabiltzen den elementua dela esan daiteke. Dispositibo hauen funtzionamendua uraren mugimenduan oinarritzen da. Elementu honen bidez uraren emaria turbinaren erdigunean dagoen banatzailera bideratzen eta erregulatzen da. Turbinaren erdian rodete izeneko elementua aurkitzen da, elementu hau turbinaren ardatzera konektaturik dagoen gurpil birakor bat da. Turbinan dauden rodete eta banatzaileari esker uraren energia potentziala, energia zinetikoan bihurtzen da. Turbinaren ur sarrera eta irteeraren artean dagoen altuera desberdina dela eta fluidoaren norabide eta magnitudean aldaketak sortzen dira, hauen ondorioz rodetean indar tangentzialak agertzen dira, eta hauek rodetea biratzea eragiten dute energia mekanikoa sortuz. Turbina hidrauliko mota desberdinak aurkitu daitezke emari eta ur jauziaren arabera, baina berez ez dago zehaztuta zain turbina mota erabili behar den egoera bakoitzerako. Honen ondorioz, hasiera batean bi turbina mota desberdin erabili ahal izango lirateke egoera berdinerako, beraz egoera bakoitzerako turbinarik egokiena aukeratzeko beste faktore batzuk hartu behar dira kontuan, hala nola erabiliko den turbinaren tamaina eta kostua. Turbina moten artean Pelton, Francis eta Kaplan turbinak Bilboko IITUE 2015ko Iraila 7 dira gehien erabiltzen direnak (ikusi [2]). Beraz, turbina mota hauen ezaugarririk nabarmenenak azalduko dira ondorengo paragrafoetan. Turbina hidraulikoen aukeraketarako ur saltoaren altueraren eta turbinaren potentziaren menpekoa den abiadura espezifikoa hartu behar da kontuan. Pelton turbinak ur-aske-zurrustadun turbinak dira. Turbina hauek ur-jauzi handi eta emari txikietan erabiltzeko diseinatuak daude. Mota honetako turbinak 100m eta 2000m arteko jauziak daudenean erabiltzen. Pelton turbinak gurpil berezi batez daude osatuak, ura norabide tangentzialean helduko da gurpilera horrek suposatzen du turbina honen palak koilara itxura eduki behar dutela inpultsua jasotzeko. 2.2.1. Irudian Pelton turbina baten egituraren eskema ikusi daiteke. Pelton turbina emari txiki eta altuera handietan erabiltzeko diseinatuta dagoenez turbina honen potentzia ur jauziaren altueraren menpe egongo da eta ez emariaren menpe. Honen ondorioz, abiadura espezifikoaren balioa baxua izango da, 50 rpm baino txikiagoa. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 8 Francis turbinaren egituraren eskema ematen da. Francis turbinen abantailen artean bere abiadura espezifikoa Pelton turbinenena baina handiagoa dela azpimarratu beharra dago, 75 rpm eta 400 rpm arteko abiadura espezifikoa hain zuzen ere. Hori dela eta Francis turbinaren egituran uraren sarrera rodetearen periferian dagoenez bere rodetea Pelton turbinarena baino txikiagoa izango da. Turbina honen funtzionamenduaren ezaugarriak hobeto ulertzeko fluxu axial eta radial kontzeptuak ezagutu behar dira. Alde batetik, fluxu axiala turbinaren biraketa ardatzarekiko paraleloa den ur fluxua bezala definitzen da, bestetik, fluxu radiala biraketa ardatzarekiko perpendikularra den fluxua bezala definitzen da. Bi kontzeptu hauek ezagututa kontuan hartu behar da makina hauen kasuan turbinatik igaroko den emaria handitzen den heinean altuera murriztuz joango da, hori dela eta rodetearen geometria eraldatzen joango dela. Kaplan turbinak fluxu axialeko erreakzio turbinak dira, eta normalean 2 eta 40 metroko ur-jauzietan erabiltzen dira. Kaplan turbinan turbinaren errotorearen palak eta banatzailearen alabeak mugikorrak, baina banatzailearen alabeak finkoak izanez gero semikaplan turbina bat dela esaten da. 2.2.3. Irudian Kaplan turbina baten egituraren eskema aztertu daiteke, semikaplan turbinek egitura berdina daukate banatzailearen alabe finkoak direlarik. Kaplan turbinak eskaintzen duen erregulazio bikoitz horren ondorioz, mota honetako turbinak emari eta salto aldakorrekin erabili daitezke, gaitasun honi esker turbinak errendimendu onargarri bat mantenduko du emariaren aldaketak Behin erabili ahal diren turbina mota desberdinak aztertuta, proiektu honetan Oiolako urtegian kokatzeko diseinatutako bonbeo puruko zentral hidroelektrikoan erabiliko den turbina aukeratu behar da. Horretarako 2.2.4. Irudian agertzen den grafikoa eskaintzen duen informazioa erabili da, bertan turbina bakoitzaren emari eta ur jauziaren arteko erlazioa aztertu daitekeelarik. Kasu honetan ur-jauzia konstante mantentzen denez, Semikaplan turbina bat erabiltzea erabaki da, izan ere, hauek egongo den emari handiarekin funtzionatzeko gai izango delako eta izango den ur saltoa ez delako oso handia izango ingurunearen mapa topografikoa dela eta. Hala ere 2.2.4. Irudian kontutan izanda hasiera batean funtzio berdinerako Francis turbina bat ere erabili daitekeela ikusi daiteke, baina proiektu honen xehetasunak kontutan izanda Francis turbina baztertu egin da bere tamaina handia dela eta. 2.2.1.2 PONPA ZENTRIFUGOA Ponpa likidoen transferentzia egiteaz arduratzen den makina mekanikoa da. Likido transferentzia hau presio txikieneko gainazaletik handienekora bidaltzen du. Ponpaketa funtzio honen helburua likido bati energia zinetikoa eta potentziala ematea da puntu batetik bestera mugitu ahal izateko. Emandako energia horri esker likidoa urhodi batetik altuera handiagora bidali daiteke 2.2.5. Irudian adierazten den moduan, bertan bi urtegiren arteko ponpaketa prozesua irudikatuta dago. Existitzen diren ponpa mota desberdinen artean proiektua garatzeko ponpa zentrifugoa erabiliko da. Ponpa zentrifugoa eragingailu mekaniko baten energia mekanikoa uraren kota handitzeko beharrezkoak diren energia zinetikoan eta potentzialean eraldatzen du. Proiektu honetan garatutako zentralaren kasuan eragingailu mekaniko hori saretik elikatzen den korronte alternoko motor bat izango da. Makina hau eguneko bailara orduetan egongo da lanean, hau da elektrizitatearen kontsumoa merkeen diren orduetan. Hau da egunean zortzi orduz egingo du lan, baina kostua ez da hain handia izango, Iberdrolako tarifa elektrikoak kontutan izanda kalkulu hau egin daiteke. 2.2.5. Irudia. Ponpa baten funtzionamendua. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 12 Sorgailu dinamiko edo Dinamo batek sortuko duen elektrizitatea korronte zuzenean kanporatuko da. Kasu honetan makinaren atal induktorea estatorea izango da eta induzitua ordea errotorea. Sorgailu alternadore batean aldiz sorturiko elektrizitatea korronte alternokoa izango da, eta kasu honetan elementu induktorea errotorea izango da eta induzitua ordea estatorea. Kontuan izan behar da alternadorearen kasuan beste sailkapen bat egin daitekeela sorgailuan erabiliko den makina asinkrono edo sinkronoa izango den aukeratu behar delako Zentralen hidroelektriko baten kasuan turbinaren mugimendu mekanikoaren ondorioz sortuko den energia elektrikoa korronte alternokoa izango da, beraz alternoko sorgailu baten beharra dago. Energia elektrikoaren sorkuntzarako turbinaren ardatzaren muturrean jarriko da alternadorea. erabiliko den kaplan turbina eta alternadore sistemaren egitura ikusi daiteke 2.2.7. Irudian, bertan zehaztasun handiagoarekin adierazita dago bi elementu hauek korronte elektrikoa sortu ahal izateko osatu behar duten egituraren deskribapena. 2.2.1.4 TRANSFORMADOREA Transformadorea korronte elektrikoz elikatzen den makina elektriko estatikoa da, makina hauek harilkadura primario batez eta sekundario batez daude osatuak eta beraien zeregina energia elektrikoaren tentsioa handitzea edo txikitzea da. Modu horretan turbinak sorturiko elektrizitatea goi tentsioko sarera bidali ahal izango da, turbinak sortutako tentsioa ez delako nahikoa goi tentsioko sare batera konektatzeko. Transformadoreen harilkadurek izen berezia daukate: tentsio altueneko aldeari tentsio altuko harilkadura izena ematen zaio eta tentsio baxuko aldeari ordea tentsio baxuko harilkadura. Transformadorearen hozketa sistema aukeratzerako orduan kontuan izan behar da sistema desberdinak daudela: haizegailu bidez, olio bidez, etab. Zentral honen kasuan hozketarako erabiltzen diren olioak ekiditu behar dira ur edangarriarekin lan egingo denez ur horren kalitatea mantendu behar delako. Hozketarako olioak ekidituz gero uraren kutsadura ez dela gertatuko bermatzen da, olio horiek oso kutsakorrak baitira eta transformadorea birziklatzea ekiditen dutelako. Hozketarako olioak ez direnez erabiliko transformadore lehor bat erabiltzea erabaki da, potentziaren arabera haizegailu bat erabili behar da, ordea potentzia baxukoa baldin bada ez da beharrezkoa hozketa sistema ezartzea. 2.2.1.5 PLC PLC-ak (Programmable Logic Controller) bonbeozko zentralaren eremuko tresnak kontrolatzen dituzten sistema adimentsuak dira. PLC bat edo automata programagarri bat kanpoko eragingailuak kontrolatzeko, sentsoretatik informazioa jasotzeko eta programatzaileak egindako programaren arabera jasotako informazioa erabiliz erabakiak hartzeko gaitasuna duen makina da. PLC baten blokeen bidezko adierazpen orokorra ematen da 2.2.8. Irudian. 2.2.8. Irudia. PLC egitura orokorra. Automata programagarri honen bidez bonbeozko zentralaren sentsoreek jasotako informazioa pantaila batera eramango da langileak informazioa ikusi eta aztertu dezan makinen egoera ezagutu ahal izateko. Horrez gain PLCaren programak zentrala eskuzko funtzionamenduan edo funtzionamendu automatikoan edukitzea ahalbidetuko du, gainera alarma egoeraren bat sortuz gero akatsa duen makina gelditzeko agindua bidaliko du, langileari abisua emanez eta beharrezko konponketak zein makinatan egin behar diren adieraziz. Behin konponketa egin denean eskuzko funtzionamenduaren bidez makina ondo dabilela frogatu ahal izango da. 2.2.1.6 BALBULA Balbulak sistema hidraulikoetan eragingailuen funtzionamendua kontrolatzeko erabiltzen diren elementuak dira. Horrez gain zirkuitu hidrauliko baten presioa eta emaria erregulatzeko, seinaleak bidaltzeko eta likidoaren norabidea zehazteko erabiltzen dira. Balbula sistemak hiru multzo nagusitan banatu daitezke: presioaren kontrolerako, fluxuaren kontrolerakoak eta norabidearen kontrolerako erabiltzen direnak. Proiektu honetan zortzi balbula erabiltzea erabaki da, matxurak egonez gero, hondaturiko partea isolatu ahal izateko eta makinetan edota materialean eginbeharreko konponketak modu seguru baten egin ahal izateko. Balbula hauek honela banatuta daude egituran zehar, horietako lau balbula ur-biltegietan kokatuko dira uraren turbinatzea eta ponpaketa kontrolatu ahal izateko, beste bi turbinaren hodian kokatuko dira eta azkenengo biak ponparen hodian. Balbulen egoera SCADA sistemaren bidez ezagutarazi ahal izango zaio langileari. Bonbeozko zentral honetan uhate balbulak erabiltzea erabaki da, balbula mota honetan bakarrik bi funtzionamendu egoera daude: ON egoera ura pasarazten denean eta OFF egoera ordea likidoa pasatzen ez denean. Mota honetako balbulak ez daude erregulatzeko diseinatuak, horregatik guztiz irekita edo itxita egon behar dira, ezaugarri honi esker uraren eta presioaren ondorioz uhateak jasaten duen higadura murrizten da ur galerak ekidituz. Uhate motako balbulak bi noranzkoak dira eta uraren igarotzean oztoporik gabekoa izango dela bermatzen du. Funtzionamendu hau dela eta ebaketa balbula bezala ere ezagutzen dira. Balbula hauek oso erabiliak dira beraien erabilerraztasunagatik, gainera aukera oso ekonomikoa dira zerbitzu orokorreko lanetan. Zentral honetan beraien erabilera oso orokorra izango denez aukera egokiena dira, gainera higadura murrizten dutenez balbulen erabilera denbora asko handituko da. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 16 kanpoko airea pasarazteko tarte batzuk izan behar ditu horrela biltegi barneko urak jasango duen presioa atmosferako presioa izango dadin. Biltegi bakoitzak sentsore bana dauzkate biltegiaren ur maila maximoa eta minimoa ezagutzeko, horri esker noiz turbinatu edo ponpatu jakin ahal izango da. Maila sentsorearen bidez ur biltegian maila minimoa dagoenean informazio hori PLCra bidaliko da alarma bat emanez, ponpa geldituz eta turbinatzeko aukera baimenduz. Baina sentsoreak maila maximoa markatzen duenean kontrako egoera sortuko da, zehatzago esateko SCADA interfazean alarma piztuko da, turbina geldituz eta ponpatzeko agindua baimenduz. Aginduak baimentzea ez du esan nahi agindua exekutatuko denik, baizik eta nahi izatekotan, une horretan agindua eman daitekeela. 2.2.2.3 WIN CC SIMATIC WIN CC ordenagailu bidezko ikuskatze sistema bat da, Microsoft Windows 95 eta Windows NT-rentzat bereziki diseinaturikoa. WIN CC fabrikazio lerro, makina eta instalazio prozesuen ikuskatze eta erabilpenerako sortu zen. Sistema honen aukeren artean prozesuan zehar sorturiko gertakarien abisuak ematea, neurketa balioen fitxategien sorrera eta zerrendaketa aurkitzen dira. 2.3.1 BONBEOZKO ZENTRALA Enpresa elektrikoek jasaten duten elektrizitate eskaera oso irregularra denez geroz gehien erabiltzen diren zentral hidroelektrikoak itzulgarriak dira. Zentral hauek erabiliz kontsumo gutxiko orduetan sortu den gehiegizko elektrizitatea gordetzea lortzen da, horrela kontsumo handieneko orduetan elektrizitate hori erabili (edo itzuli) ahal izango da handiagoak diren eskaera horiek asetzeko. Zentral hauen egitura dela eta bere eraiketa eta diseinua ingurunearen orografiarekiko menpekotasun handia du. Gainera, enpresa elektrikoak duten elektrizitate eskaeren menpekotasunaren ondorioz, sistema elektrikoak funtzionamendu irregularra izango du, eta honen ondorioak ez dira soilik arlo ekonomikoan nabarituko baizik eta zentralaren ezaugarri teknikoetan ere. Arlo ekonomikoan, irregulartasun hori potentziaren aldaketak sortzen ditu, hau da potentzia desegonkorrak sortarazten du. Hau arazo larririk sortu ez dezan, alde batetik zentralaren ustiapena baxua denean, enpresek potentzia minimo bat mantendu behar dute instalazioan, bestetik punta orduetan gainditu ezin daitekeen potentzia maximo bat finkatu behar dute, eta horrez gain potentzia erreserba bat izan behar dute instalazioetan ezustekorik gerta ez dadin. Horregatik instalazio hauek kapitalaren Bilboko IITUE 2015ko Iraila 19 ibilgetu eta kostu finko batzuk dauzkate enpresen egonkortasun ekonomikoa ziurtatzeko. Alde teknikoari dagokionez punta orduetan beharrezko potentziaren aldaketak azkarrak izan daitezke, horregatik turbina talde desberdinetako potentzia erreguladoreak aldaketa hauek jarraitzeko gai izan behar dira. Azkartasun hori dela eta, instalazioak erregulazio errazekoak, abiadura azkarrekoak eta muga tekniko gutxikoak izan behar dira. Helburu hori kontutan izanda energia elektrikoaren sorreran lan egiten duten enpresek zenbait soluzio proposatzen dituzte potentzia aldaketa hauek murrizteko eta instalazioen erabilera denbora handitzeko. Enpresen lehenengo proposamena harpidedunen kontsumo ohiturak aldatzean datza. Aldaketa hori bailara orduetako elektrizitate kontsumoa handitzea izango litzateke, baina horretarako kontsumitzaile guztien tarifak aldatu beharko lirateke, baina enpresak berak aitortu duten bezala aukera hau ez da batere bideragarria kontsumitzaileen ohiturak enpresen interesen arabera moldatzea ezinezkoa delako. Aldaketa hori lortzeko helburuarekin, adibidez, tarifen eskaintza berritzeaz gain bezero guztien tarifa elektrikoak ere aldatu beharko lirateke horretarako tarifa berrien eskaintza aztertu beharko litzateke eta bezero guztien tarifa elektrikoa aldatu beharko litzateke. Enpresek proposaturiko bigarren irtenbidea bailara orduak deritzon kontsumo gutxieneko orduetan enpresari eskaera artifizial bat sortzean oinarritzen da. Hau da bonbeozko zentraletan egiten dena hain zuzen ere. Bonbeozko zentraletan energiaren kontsumo artifizial hori ura ponpatzeko erabiltzen da, horrela energia potentziala ematen zaio likidoari geroago punta orduetan energia elektriko bezala itzuli ahal izateko. Honen guztiaren ondorioz bonbeozko zentralen erabilera asko hedatu da azken urteotan. 2.3.1. Irudian bonbeozko zentral baten egituraren eskema orokorra ikusi daiteke. 2.3.1. Irudia. Zentral itzulgarri baten eskema orokorra. 2.3.2.1 BONBEOZKO ZENTRAL PURUA Bonbeozko zentral puruetan likidoaren mugimendua gorakorra edo beherakorra izango da tarifa elektrikoaren arabera eta beti ur bolumen berdina mugituko da, galerak kontuan hartu gabe. Hau da, beheko urtegiko ur ekarpenez aparte goiko urtegiak ez du ur ekarpen gehiago izango. Orokorrean mota honetan balantze energetiko negatiboa izan ohi da, hau da, zentralak sarera bidaltzen duen energia kantitatea baino gehiago kontsumitzen du. 2.3.2. Irudian zentral hidroelektriko puru baten eskema sinplifikatua ematen da. 2.3.3 BONBEOZKO ZENTRAL HIDROELEKTRIKOEN ABANTAILAK Bonbeozko zentralak energia elektrikoaren kontsumitzaile netoak dira, baina sarean daukaten zeregina dela eta oso erabilgarriak dira kontsumo elektriko orekatu bat lortzea ahalbidetzen dutelako. Espainian bonbeozko 23 zentral aurkitu daitezke eta horietatik 7 bonbeo puruko zentralak dira (ikusi [25]) . Zentral hauek daukaten elektrizitate kontsumoa eta sorrera kontutan izanda hurrengo abantaila ekonomiko eta teknikoak azpimarratu daitezke:  Turbinatzean zentral hidraulikoen abantailak dauzkate, ezaugarri horien artea elektrizitatea sorketa eta salmenta aurkitzen dira. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 22  Turbinatzea abio azkar bat eduki arren erregulazio errazekoak direnez punta orduetako kontsumo guneak hornitzeko ezin hobeak dira.  Bailara orduetan ponpatzen dutenean energia kontsumitzaileak direnez egunean zehar bilatzen den karga kurbaren orekatzea eragiten dute eta beraien funtzionamendu denbora ere handitzen da, makinaren bizitza teknikoa handituz. Funtzionamendu denbora hori handitzean produkzio kostuak murritzen dira eta zentral termikoen errentagarritasuna handitzen dute.  Sare zona batean dauden bonbeozko zentralek, ingurune horren ekoizpen-kontsumoa oreka berrerazi dezakete isolatuta geratzen badira zonalde horretako sarearen elikaduran akatsen bat sortu delako inguruko oinarrizko zentralak euren erregimenean aldaketarik egin behar gabe Bilboko IITUE 2015ko Iraila 23 daudelako. Horrez gain alternadorea eta motorra bi makina desberdinak direnez bizitza erabilgarri luzeagoa izango dute, ez baitira denbora guztian lanean egongo. 2.3.4 Irudian ikusi daiteke nolakoa den talde kuaternario muntaia. 2.3.4. Irudia. Talde kuaternarioa. 2.3.4.2 TALDE “TERNARIO” -A Hiru makina desberdinez osaturiko taldea da, oraingoan alternadore-motor makina bat, turbina eta ponpa osatuta egongo da. Kasu honetan makina elektriko bakarra erabiliko da eta alternadore zein motor gisa lan egin dezake. Talde hauek horizontalak edo bertikalak izan daitezke. Talde bertikal bat erabiliz alternadorea goiko partean kokatuko da, turbina erdialdean eta ponpa ordea azpiko partean. Kokapen horri esker kabitazio efektua murriztuko da. Kabitazio efektu hori ura ertz zorrotz batetik abiadura handiarekin igarotzean agertzen da, fluidoak jasaten duen deskonpresioaren ondorioz bertan burbuilak sortzen dira, eta hauek inguruko azalera osatzen duten metala erauzi dezakete. Horregatik, kasu honetan turbina edo ponpan sortu daitekeen kabitazio efektu horren murrizketa oso garrantzitsua, izan ere burbuilak alabeen kontra joko balute hauek pixkanaka hondatuz joango liratekeelako. Orokorrean posizio honetan dauden taldeak akoplamendu mekaniko bat izan behar dute turbina eta ponparen artean, enbrage baten modukoa, marruskadura galerak murrizteko eta rodetearen aireztapena egin ahal izateko sorgailu moduan lan egiten duenean. Baina, taldea ponpa moduan funtzionatzen duenean motor sinkronoak turbina ere mugiarazten du, hori dela eta goiko rodetea urez libre utzi behar da aire Goiko urtegia Beheko urtegia Ibaia Ibaia Beste aukera bat egitura horizontala erabiltzea da, kasu honetan alternador-motor parte zentralean kokatuko da eta enbragea alde batean ezarriko da. Kasu honetan Pelton turbina txiki bat instalatuko da motor sinkronoaren abioan parea nulua duelako eta errotorea sinkronismo abiadura izan behar duelako. Talde ternario bertikalaren eta horizontalaren arteko desberdintasunak ikusteko 2.3.5 eta 2.3.6. Irudiak konparatu daitezke. 2.3.7. Irudia. Talde binarioa. 2.4.1 ZENTRAL HIDROELEKTRIKO ITZULGARRIA TURBINA-PONPA TALDEAREN DESKRIBAPENA Aukera guztiak aztertu ostean talde elektromekaniko kuaternario batean erabiltzen duen bonbeozko zentral puru bat erabiltzea erabaki da. Aukera garestiena den arren alde batetik orografiaren ezaugarriak direla eta zentrala kokatuko den espazioa oso mugatua izango da eta bestetik lurzoruaren ezaugarriak direla eta ez dago beste bi talde tertziarioek beharreko obra zibila egiteko gaitasunik Beraz Kaplan turbina eta alternadore bezala jokatuko duen makina sinkrono batekin energia elektrikoa sortuko da, ordea ponpa zentripetu eta motor sinkronoa bat erabiliz energia elektrikoa kontsumitu beharko da ura behar deneko altuerara igoarazteko. Turbina egokia aukeratzeko hurrengo puntuetan azalduko diren ezaugarriak hartu behar dira kontuan, sistemaren funtzionamendu egokirako ezinbestekoak direlako. 2.4.2.1.2 Ur jauzia (H) Turbina baten ur salto erabilgarria makinak erabiliko duen energiari deritzo, parametro hau ezagutzeko uraren posizioen arteko altuera diferentzia jakin behar da. Balio hau metrotan ematen da. 2.4.2.1.3 Potentzia (P) Kaplan turbina baten potentzia erabilgarria makinaren ardatzean aurkitzen den potentziari deritzo, hau da turbinaren irteerako potentzia da. Hau alternadoreak izango duen potentziaren balioa adierazteko erabiltzen den parametroa da. 2.4.2.1.4 Abiadura espezifikoa Turbina baten abiadura espezifikoa erabiliko den turbinaren baliokidea den eta metro bateko ur jauziarekin 1W potentzia sortzen duen turbinaren abiaduraren balioa izango da. Balio hau lortzeko (4.3,) (4.3.a) eta (4.3.b) adierazpenak erabiliko dira: √ 2.4.2.2 PONPA Ponpa hidraulikoak ura xurgatzen dute rodetearen mugimenduaren ondorioz, likidoari energia zinetikoa eta altuera lortzeko gaitasuna emanez. Rodetetik kanporatzen den fluidoaren norabidearen arabera ponpa mota desberdinak aurkitu daitezke. Kasu honetan bonbeozko zentralean erabiliko dena ponpa radiala edo zentrifugoa izango da. Ponpa mota honetan fluidoa kanporatzean likidoak lortzen duen mugimendua rodetearen ardatzarekiko perpendikularra izango da. Ponparen funtzionamendu egokia bermatzeko turbinan bezala, zenbait parametro hartu behar dira kontuan. Ezaugarri horiek hurrengo puntuetan azaltzen den bezala (ikusi [9] eta [3]) 2.4.2.2.1 Emaria (Q) Emaria denbora jakin batean isurtzen den ur kopurua bezala definitzen da. Normalean ur balio batekin edo urteko emari minimo bezala kalkulatzen da, kasu honetan segundoko isuritako ur bolumenari deritzo. Bere balioa lortzeko modua (4.1) eta (4.4) erabilita da, ekuazioak turbina eta ponpetan berdinak izan behar dira ez delako makinaren ezaugarrien menpeko aldagai bat. adierazpenaren bidez bi gainazal likidoen arteko presio diferentzia zati pisu espezifikoa lortzen da. Bi ur gainazalak ingurune edo biltegi ireki batean egonez gero jasango duten presioa atmosferikoa izango da , beraz izango da eta parametro hau ez da kontuan izango. Proiektu honetan biltegiak irekita daudenez urtegiaren eta biltegien presioak berdinak izango dira, ondorioz aldagai hau ez da kontuan izango. Pc parametroa urak hodietatik, balbuletatik … pasatzerakoan jasandako karga galeren (m) adierazlea da. Parametro honen balioa lortzeko eranskinetako 4.Dokumentuan atxikitutako Galera kargen taula erabiliko da. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 32 2.4.2.2.3 Potentzia (P) Ponpaketa talde batean kontsumituriko potentzia ez da likidora transmititurikoaren berdina. Fluidoak, bonbeozko zentralaren kasuan ura, potentzia erabilgarri bat jasoko du eta ez da saretik kontsumitutakoaren berdina izango. Potentzia erabilgarri teorikoa kalkulatzeko (4.8) ekuazioa erabiliko da Potentzia erabilgarria edo teorikoa (Pu) urak jasoko duen potentziaren balioa izango da, baina kontuan hartu behar da ponpaketa taldea ponpa eta eragingailua den motor elektriko batez osatua dagoela 2.4.3 Irudian adierazten den moduan. 2.4.3. Irudia. Ponpaketa taldea. Hori jakinda kontsumituriko potentziaren balioa kalkulatzeko ponpaketa taldearen osagai guztien galerak ere hartu behar dira kontuan. Galera hauek lortzeko (4.8.a) adierazpenak erabiliko da: Errealitatean makinak ez direnez idealak funtzionatzerako orduan izango dituzten galerak hartu behar dira kontuan. Hori dela eta errealitatean makinaren errendimenduak aztertu behar dira kontuan. Ponpen kasuan fabrikanteak eman behar dituen bi errendimendu hartu behar dira kontuan, parametro hauek ondoren azaltzen diren ezaugarriak dituztelarik. : errendimendu hidraulikoa (%). Datu hau ponparen fabrikatzaileak emandako datua da. Honekin fluidoaren marruskadura dela eta, ponparen hormetan, balbula eta rodetean sortzen diren galerak neurtzen dira. Altuera manometrikoaren koefizientearen berdina da, hau da urak lortuko lukeen altuera teorikoaren eta errealaren arteko diferentzia adierazten du. Errendimendua hidraulikoaren balio tipikoak ponpa handietarako hurrengo balioak izan ohi ditu egoeraren arabera: tartean dago, txikietan aldiz tartean diseinu sinpleago bat izaten dutelako. : errendimendu bolumetrikoa (%). Datu hau ponparen fabrikatzaileak emandakoa da. Parametro honen bidez ponpa barruan uraren ihesak direla eta sor daitezkeen galerak adierazten dira. Errendimendu bolumetrikoaren balio tipikoak emari handiko eta exekuzio zainduko ponpa batentzat. tartean dago, emari txikiko eta exekuzio zainduko ponpa batentzat aldiz, eta azkenik, emari txikiko eta exekuzio erregularra daukan ponpa batentzat tartean. Behin errendimenduarekin erlazionatutako ezaugarri horiek kontuan hartuta ponpak kontsumituko duen potentziaren balioa kalkulatu daiteke (4.8.b) ekuazioa erabiliz. Non; Pe: kontsumituriko potentzia elektrikoa (kW) I: estatoreak kontsumituriko korrontea (A) U: sareko zerbitzuaren tentsioa (V) : potentzia faktorea Hau guztia kontuan izanda (4.8) ekuazioan emandako potentzia erabilgarriaren balioa murriztuko dela deduzitzen da, bere benetako balioa (4.8.c) ekuazioaren bidez emanda datorrelarik motorraren galera mekanikoak ere kontutan hartuta . Alternadoreak sortu eta kontsumituko dituen potentziak kalkulatzeko, (4.10), (4.11) eta (4.12) adierazpenak erabiliko dira. Hauek potentzien triangeluan oinarrituta dauden motor sinkrono trifasiko baten potentzien adierazpenak dira. √ (4.10.) - Uhate motakoak: Mugimendu bertikaleko balbulak dira, bi posizio bakarrik dauzkate, guztiz irekiak edota guztiz itxiak, hortaz ez dira erregulatu behar. Hauen abantaila nagusia, jasaten duten higadura txikia da. Normalean ondoko isurbideetan erabiltzen diren arren proiektu honetarako hau erabiliko da turbina eta ponparen hodiak elkarrengandik isolatzeko. 2.4.4 Irudian ikusi daiteke balbula hauen eskema (ikusi [7]). 2.4.4. Irudia. Uhate motako balbula. - Tximeletako balbulak: Ardatz diametral baten inguruan biratzen duten disko itxurako balbulak dira, balbula mota honetan irekidura eta ixte angelua erregulatu daiteke. Erregulazio horri esker ur emaria kontrolatu daiteke. Aurrekoekin konparatuta balbula hauen higadura handiagoa da uraren talkaren ondorioz. Higadura horren eraginez denbora bat pasa ostean balbula horiek ez dira guztiz hermetikoak izango eta uraren filtrazioak sor ditzakete. 2.4.5 Irudian ikusi daiteke balbula hau. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 38 kontrolatzeko esfera biraraziko da, mugimendu horren ondorioz zulo horiek hodiarekin bat egiterakoan ura pasatzea ahalbidetuko dute. Ordea biratzerakoan zuloa eta hodia ez badatoz bat uraren igarotzea etenduko da. Normalean ur hodi bortxatuetan erabiltzen da. 2.4.6 Irudian ikusi daiteke balbula nolakoa den. 2.4.6. Irudia. Balbula esferikoa. 2.4.2.5 PLC EDO AUTOMATA PROGRAMAGARRIA : Automata programagarri bat eremu industrial batean funtzionatzeko diseinaturiko sistema elektroniko programagarri da, memoria programagarri bat erabiltzen du erabiltzailearentzako instrukzioak gordetzeko. Instrukzio horiek funtzio logikoak, sekuentziak, tenporizadoreak , kontadoreak eta funtzio aritmetikoak gauzatzea ahalbidetzen du sarrera eta irteera digitalen kontrola ahalbidetuz. Automata programagarri bat ondo funtziona dezan, Memoria dokumentuaren “2.Erabilitako Tresneria” atalean esan bezala, bloke minimo batzuk eduki behar ditu. Hurrengo puntuetan PLC baten funtzionamendurako ezinbestekoak diren atal horiek azalduko dira, 2.4.7 Irudian ikusi daiteke bloke hauen kokapena. 2.4.2.5.1 Elikadura Iturria Elikadura iturriaren betebeharra automatak kanpotik jasotiko tentsioa erabiliz PLCaren zirkuituak elikatzeko tentsioak sortzea da. Elikadura iturrian bateria bat aurkitu daiteke segurtasun sistema bezala funtziona dezan, horri esker kanpoko tentsioa etenez gero memorian gordetako datuak mantendu eta programa exekutatzen jarraitu lezake automatak. 2.4.2.5.2 Sarrera Blokea Sentsoreen eta sarrerako gailuen seinaleak kodifikatu eta egokitzen dituen modulua da, hau egin ezean CPUak ez lituzke seinale horiek ulertuko. Sentsore mota Bilboko IITUE 2015ko Iraila 40 desberdinetatik jaso ditzake seinaleak, desberdintasun horiek kontuan izanda bi multzo nagusitan banatu daitezke: pasiboak eta aktiboak. – Kaptadore pasiboak izeneko multzoan akzio mekaniko baten ondorioz beraien egoera logikoa aldatzen duten gailuak daude, hala nola etengailuak , pultsadoreak, karrera amaierak, etab. – Kaptadore aktiboen taldean ordea egoera aldaketa jasateko tentsio bat jaso behar duten gailu elektronikoak sartzen dira, hau da talde honetan sentsoreak daude. Hainbat sentsore mota aurkitu daitezke talde honen barruan: induktiboak, erresistiboak, kapazitiboak, etab baina guztiek elikatuta egon behar dira funtzionatu ahal izateko. Orokorrean kaptadore aktiboak automata beraren elikadura iturriaren bidez elikatu daitezke. Kaptadore moduan etengailu elektrikoak ere erabili daitezke, hauek zirkuituan daukaten funtzioaren arabera itxita edo irekita egongo dira. 2.4.2.5.4 CPU Memorian kargaturiko instrukzioak irakurtzeko eta interpretatzeko gai den elementu adimentsua da, sarrera egoeraren arabera irteerei buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna daukana. Orokorrean PLC-n CPUa 8, 16 edo 32 biteko mikroprozesadoreetan oinarritzen dira. Mikroprozesadore horiek sarreren instrukzioak maneiatzeko, seinaleen egoera ezagutzeko, prozesamendu logikoa, tenporizazioa, sekuentzializazioa, kontaketak eta operazio aritmetikoak egiteko gaitasuna daukate. 2.4.2.15.5.1. Programazio kontsola edo programazio pantaila Programazio kontsola langilea eta sistemaren komunikazioa ahalbidetzen duen pantaila da, hemen programak idatzi eta berritu daitezke. Pantaila hauek normalean kontrol eta programazio arazoak konpontzeko software display eta ordenagailu batez daude osatuak. Kontsola hauen oinarrizko funtzioak programaren transferentzia, eraldaketa, egiaztapena eta prozesuari buruzko informazioa ematea da. 2.4.2.15.5.2. Periferikoak Periferikoek ez dute zuzenean eragiten automataren funtzionamenduan baina langilearen lana errazten dute. Periferiko aipagarri batzuk: inprimagailuak, EEPROM memoriak, ikusgailuak) eta operazio panelak dira PLCaren sarrerak zentraletik informazioa jasotzen duten sentsoreak izango dira, horiei esker bonbeozko zentralaren egoera orokorra eta erabilitako makineriaren kontrola egin ahal izango da SCADA ingurunea erabilita. Hurrengo puntuetan erabiliko diren sentsoreen funtzionamendua eta sentsore motaren azalpen bat emango da. 2.4.2.5.6 Sarrera eta Irteerak 2.4.1 Taulan PLC-ak izango dituen sarrera eta 2.4.2 Taulan irteeren taula aurkitu daitezke. Taula hauen bidez programazioa egiterako orduan erabiliko diren izenak eta direkzioak esleituko dira Ponpa martxan jartzeko eskuzko agindua 29) P_G_E DB1.DBW 1.0 Ponpa gelditzeko eskuzko agindua 2.4.2.6 SENTSOREAK 2.4.2.6.1 Takometroa Abiadura ezagutzea kontrolerako ezinbestekoa denez, parametro hau neurtzeko sentsoreak behar dira kasu honetan takometro bat erabiltzea erabaki da. Neurketa gailu honen zehaztasuna %± 0,5-ekoa da 6000 rpm abiadurentzat. Maiztasuneko takometroak edo jasotako korronte alternoko seinaleek emandako pultsuak neurtzen dituzten transduktore elektromagnetikoek, optikoek edota kapazitiboak izan daitezke. Pultsu horiek makinen biraketa abiadurarekiko proportzionalak dira. Transduktoreak ez dauka kontaktu mekanikorik ardatz birakorrarekin. Maiztasunaren neurketa rpm-en neurketan oinarrituriko kontadore elektroniko batera bideratzen da Beste maiztasuneko takometro mota bat metodo optikoak erabiliz abiadura neurtzen duena da. Dispositibo hauek neurtu nahi den ardatz birakorrean kokatzen den disko opaku bat dute, diskoaren periferian zulo batzuk edukitzeaz gain, iturri eta zelula foto-zelula batez daude osatuak. Foto-zelulak diskoaren zuloetatik zeharkatzen duen argi izpia jasotzen duenean argi inpultsurekiko dependentea den maiztasun bat sortzen du, hau da, abiaduraren menpeko maiztasuna (ikusi [20]). Bilboko IITUE 2015ko Iraila 49 2.4.2.6.3 Presostato Presostatoa lubrikaziorako olioaren presio mantentzeko erabiliko da, gailu hauei esker zirkuitu pneumatiko eta hidraulikoetan presioaren erregulazioa eta kontrola egin daiteke. Behin presioa doiketan ezarritako balioa lortzen duenean zirkuitua itxiko da eta presioa jaisten den momentuan zirkuitua irekiko da. Funtzionamendu honi esker turbina eta ponpatik oliozko hozketa egiten dela bermatzen da. Hozketa sistema beti eduki behar du olioa hozketa egokia egin ahal izateko, hori dela eta presostatoak erabili behar dira. Sisteman olioa ezean presostatoko zirkuitua itxita egongo da denbora oro. Baina hozketa sistemak oliorik gabe geratuz gero zirkuitua irekiko da, gailuak ez duelako presiorik nabarituko. 2.4.9 Irudian ikusi daiteke presostato elektroniko baten egitura nolako den (ikusi [20]). 2.4.9. Irudia. Presostato Elektronikoa. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 50 korrosioaren kontrako material isolatzaile batez dago estalita, bertatik lokikoa igaroko da. Hodi hori bi harilek (B1 eta B2) sorturiko eremu magnetikoaren menpe dago, bi haril hauek 2.4.10 Irudian ikusi daitekeen moduan modu bertikalean daude jarrita bata bestearen gainean. Ekipoaren plano horizontalean E1 eta E2 elektrodoak jartzen dira diametralki kontrakoak izateko. Non, B:bi harilen arteko eremu magnetikoa, hau da indukzio magnetikoa izango da Bilboko IITUE 2015ko Iraila 51 v: likidoaren batez besteko abiadura (m/s) D: hodiaren diametroa e: indar elektroeragilea E1: B1 harilkaduraren eremu magnetikoa E2: B2 harilkaduraren eremu magnetikoa Beraz, metodo honen bidez neurturiko emaria ezagutzeko, hodiaren diametroa ezagutu behar da, indukzioaren balioa konstante mantendu eta indar elektroeragilea neur dezakeen zirkuitu baten beharra dago. Sentsore hauen elektrodoen polarizazioa ekiditeko harilkadurak korronte alternoko seinale karratu batekin elikatuko dira, seinale horrek sareko maiztasunaren multiploa ez den eta 2Hz eta 10 Hz arteko maiztasun batekoa izango da. Kaudalimetro hauen abantaila nagusia fluidoren oztopatze eza eta parte mugikorren gabezia da. Transduktore honen zehaztasuna handia da 10-6 m/s-ko abiadurak baino handiagoak diren likido abiadurak antzeman ditzake alegia. Bere erabilerarako baldintza bakarra likidoaren eroankortasun minimoaren balioa da, erantzun azkarreko eta likidoen propietateekiko menpekotasun eza dauka. Orokorrean bere irteerako seinalearen balioa mikroboltetakoa denez anplifikazio baten beharra dago (ikusi [20]). 2.4.2.6.5 Maila sentsoreak Maila sentsoreak ur biltegietako eta urtegiko ur maila neurtzeko erabiliko dira, maila maximoa eta minimoa adierazteko alegia. Bi neurketa modu aztertuko dira atal honetan: etengailua erabilita eta presostato bidezko ur maila neurketa. Maila kontroleko interruptorea Arquimedesen printzipioan oinarritzen da, hau da uraren bolumena handitu ahala likidoa mugituko da eta desplazamendu hori erabiliz sentsorearen flotagailua gorantz edo beherantz mugiarazten. Etengailu hau polea, flotagailu eta kontrapisu batez dago osatua, horrela ur maila igo ahala flotagailua igoko da, horren ondorioz polearen biraketa angelua ur mailarekiko proportzionala izango da. 2.4.11 Irudian sentsore mota hauek duten egitura ikusi daiteke. Beste alternatiba bat presio diferentzia neurtzea da, hau da hondoko presioa eta gainazaleko presioa erabilita altueraren balioa lortzean datza (4.17) ekuazioaren arabera. Orokorrean maila kontroleko interruptorea ponpa elektrikoen abioa eta urtegi baten ur maila adierazteko erabiltzen da. Bere diseinuari esker maila maximo eta minimoa kontrolatu daizteke. Flotadoredun etengailuak bere interruptore propioa darama instalatuta, hau da kutxa batean etengailuak aurkituko dira eta poleari lotuta dagoen balantza itxurako barra baten bidez itxiko da zirkuitua. Hori dela eta flotadorearen partea kontaktu eginez gero maila maximoa lortu dela adieraziko du, kontrapisuaren etengailua aktibatzen bada ordea urtegian maila minimoa egongo da (ikusi [20]). 2.4.12. Irudia. Uhate balbulen karrera amaiera (Balbula itxita dagoenean). Bilboko IITUE 2015ko Iraila 54 2.4.2.6.7 Sinkronoskopioa SCR modulua (Sincronoscopio y Rele de Autorización de Acoplamiento) bi tentsio alternodun sistema edo tentsio polifasikodun sistemek maiztasun eta fase berdina daukatela adierazten duen gailua da. Alternadorea martxan jartzen den momentuan ez da zuzenean sarera konektatzen, goi tentsioko sarera konektatzeko lehenik transformadorearen bidez handitu behar da tentsioa baina horrez gain sortzen tentsioa sarekoaren maiztasun eta fase berdina eduki behar du. Baldintza horiek bete ezean ezingo da sortutako energia ekoiztu. SCR moduluaren bidez sareko tentsioaren maiztasun eta fasea kontrolatzen da momentu oro eta alternadoreak sortutako tentsioa sarekoaren fase eta maiztasun berdina dauzkanean goi tentsioko etengailua ixten da alternadorea sarera konektatuz. 2.4.13. Irudian ikusi daitezke bi sinkronoskopio mota. 2.4.13 Irudiaren ezkerraldean guztiz analogikoa den sinkronoskopioa aurkitu daiteke kasu horretan langile bat sinkronoskopioa ikuskatzen egon behar da konexioaren momentuan eta tentsioaren bi fase berdindu direla ikusten duenean beste langile bati etengailua ixteko agindua ematen dio. 2.4.13 Irudiaren eskumaldean sinkronoskopio digital bat aurkitu daiteke ordea dena egiten da modu digitalean, sinkronoskopioak berak emango du abisua bi faseak berdintzen direnean. Gaur egun industrian biak erabiltzen diren arren sinkronoskopio digitala erabiltzea erabaki da langileen lana errazteko asmoz. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 55 2.4.2.7 TRANSFORMADOREA Transformadorea makina elektriko estatiko bat da, korronte alternoarekin elikatuko dena. Bi harilkadura nagusi desberdindu behar dira primario eta sekundarioa. Transformadoreak errendimendu altuko makina elektrikoak dira. Makina bat erabiltzerakoan garrantzitsua da bere egitura ezagutzea, kasu honetan nukleo batez, bi harilkaduraz, hozketa sistema bat, pasante isolatzaileak eta transformadoreko ezaugarri xafla dago osatua. Nukleoa altzairu-siliziozko xaflez dago egituratua eta sistemaren zirkuitu elektrikoa osatzen du. Zirkuitu magnetikoa zutabez, harilkadurak kokatzen diren atala) eta kulatez, zutabeak lotzen dituzten atalak, dago osatua. Harilkadurek transformadoreko zirkuitu elektrikoa osatzen dute, kobrezko eroale batez daude osatuak. Tentsio altuko harilkadura eta tentsio baxukoaren arabera, transformadoreak kontzentrikoak edo alternatuak izan daitezke, kontzentrikoetan harilkaduraren forma zilindrikoa da eta alternatuetan ordea karratua. Proiektu honen zentralaren transformadorearen potentzia ez denez oso handia makina barruan sortutako beroa bera bakarrik kanporatzeko gai izango da. Hori dela eta erabiliko den transformadorea lehorra izango da . 2.4.2.8 UR-BILTEGIAK: Zentral honen diseinuan erabiliko diren biltegien kapazitatea 13000 m3-koko da, hemen turbinatuko den ura ordu puntetan biltegiratuko da, gero energia elektrikoan eraldatzeko. Biltegi bakoitzak bi sentsore edukiko ditu biltegiaren ur maila maximoa eta minimoa ezagutzea ahalbidetuko dutenak, horri esker noiz turbinatu edo ponpatu jakin ahal izango da. Maila sentsorearen bidez ur biltegian maila minimoa dagoenean informazio hori PLCra bidaliko da. Momentu horretan turbina gelditzeaz gain abisu bat agertuko da SCADA-n, turbinaren balbula itxiko da eta behin balbula hori itxi dela ponparen irekiko da, gainera ponpatzeko baimenduko da. Ordea sentsoreak maila maximoa markatzen duenean kontrako egoera sortuko da, zehatzago esateko SCADA interfazean abisua agertuko da, ponpa geldituz, Bilboko IITUE 2015ko Iraila 57 turbinaren balbula irekiz eta ponparen itxiz, horrez gain turbinatzeko agindua baimenduko da. Aginduak baimentzea ez du esan nahi agindua exekutatuko denik, baizik eta nahi izatekotan, une horretan agindua eman daitekeela. Sentsorearen kokapena biltegiaren goiko aldean izango da, flotadoredun maila sentsorea denez kontuan izan behar da biltegiaren ertz batean kokatuko dela (turbinaren eta ponparen hodietatik urrun neurketa faltsuak ez lortzeko). Horrez gain sentsoreen instalazioan kontuan hartu beharko da ur biltegien altuera zenbatekoa den, sentsorearen altuera horren araberako baita. (ikusi Eranskinen 5. Dokumentua biltegien planoak eta ezaugarriak ezagutzeko). 2.4.15 Irudian ikusi daitezke erabiliko diren biltegien benetako kanpo egitura. 2.4.15. Irudia. Ur biltegiak. 2.5 ARAUDIAK ETA ERREFERENTZIAK Energia elektrikoaren garraioa eta komertzializazioa egiteko hurrengo araudiak jarraituko dira proiektu honetan  RD 1955/2000 elektrizitatearen garraio, banaketa, komertzializazioa, horniketa eta energia elektrikoaren instalazioaren prozesuen baimentzea arau honen bidez zehazten da.  Real Decreto 1164/2001, garraio sareen eta energia elektrikoen tarifak ezartzeko araua.  REAL DECRETO 1110/2007, sistema elektrikoaren neurketa puntuak ezartzeko arautegi bateratua onartzen da arau honen bidez.  ORDEN de 12 de abril de 1999, Kontsumoaren neurketa puntuen eta energia elektrikoaren igarotzearen arautegiaren osagarriak diren instrukzio teknikoak.
addi-62be67d27b8f
https://addi.ehu.es/handle/10810/16233
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-11-27
science
García Ruiz, Naiara
eu
Zentral hidroelektriko itzulgarria turbina-ponpa taldearekin
Bilboko IITUE 2015ko Iraila 1 3.1 INGURUNEAREN ANALISIA Proiektu honetan garaturiko bonbeozko zentralaren tamaina eta egitura baldintzatzen dituen ezaugarri nagusia orografia da. Atal honetan zehar zentralaren kokagunearen azterketa bat egingo da bonbeozko zentrala kokatu ahal den jakiteko. Memorian aipatu bezala hainbat zentral hidroelektriko itzulgarri aurkitu daitezke ingurunearen ezaugarrien arabera, kasu honetan zentrala ingurune menditsu batez egongo da inguratuta, hori dela eta bere tamaina txikia izango da. 1.1 eta 1.2 Irudietan ikusi daiteke zehazki proiektu honetan garatutako zentrala kokatuko litzatekeen Oiolako urtegiaren ingurunea nolakoa den mapa eta satelite moduan. 3.1.1 irudia aztertuz, argi nabaritu daiteke zentrala kokatu behar den ingurunean ezinezkoa dela jauzi handi bat lortzeko beharrezkoa den altuera izatea, hori dela eta erabili ahal den makineria aukera desberdinak aztertu ondoren semiKaplan turbina bat erabiltzea erabaki da. Memorian azaldu den bezala turbina mota hau jauzi txiki eta emari handiekin egiten duelako lan. 3.1.1. Irudia. Oiolako urtegiaren mapa topografikoa. Zentrala ondo funtzionatzeko bi urtegi behar dira. Hasiera batean, zentrala eraikitzeko presa erabiltzea pentsatu zen, baina 3.1.1 eta 3.1.2 Irudiak erakusten duten orografia aztertu ostean presaren azpiko aldean urtegi berri bat eraikitzeko egin beharreko obra oso handia eta garestia izango litzatekeela ondorioztatu da. Hori dela eta, ez-ohizko diseinu bat erabiltzea erabaki da, bonbeozko zentralaren kokapena aldatuz eta dagoen presaz aparte eraikiz. Hau da turbinak eta ponpak ez dira presan bertan kokatuko, baizik eta urtegian ezarritako makina gela batean kokatuko dira, horren ondorioz beheko urtegi bezala Oiolako uharka erabiliko litzateke eta goiko urtegirako ordea bi ur biltegiak izango lirateke, horri esker egin beharreko obra zibila murriztu eta merkeagotu egingo litzateke. Goiko urtegi gisa 13.000m3 bi ur biltegi eraikiko dira 3.1.1 Irudiko 2. Lerroaren kotan gutxi gorabehera, hau da 425m-ra eraikitzea erabaki da urtegiaren inguruko landa batean, izan ere, kontuan izan behar da urtegia 400 metroko kota bat daukala eta erreferentzia puntu bezala hartzen denez 0m direla planteatuko da kalkuluetan. 3.1.2. Irudia. Oiolako urtegia sateliteko argazki bidez. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 3 3.1.1 ZENTRALAREN KOKAPENA Ezaugarri hauek direla eta puntu honetan zentralak izango lukeen itxuraren eskema orokor bat planteatzen da, goiko urtegi bezala bi ur biltegi erabiliko dira 26.000 m3-ko bolumen bat lortuz. 3.1.3 Irudian ikusi daiteke zentralaren egituraren eskema eta bere kokapena zein izango litzatekeen, urtegiko ingurunea aztertu ostean kokapen hori proposatu da obra gutxien eginbeharreko eremua eta zentralaren funtzionamendua egokia lortzeko ezaugarriak betetzen dituelako. 3.1.3. Irudia. Zentralarentzako proposaturik kokapena. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 4 3.2 POTENTZIEN ETA ENERGIEN KALKULUA Programazioan erabiliko diren parametro eta baldintzak ezagutzeko, makina bakoitzaren parametroak ezagutu behar dira. Horretarako txostenaren atal honetan memoriaren 6. atalean, “6. Hartutako Ebatziak”, azaldu diren formulak erabiliko dira. Lehenbizi potentziaren kalkuluak landuko dira, behin hori ezagututa zentralak kontsumitu beharko lukeen eta sortu ahal izango lukeen energiaren prezioa eta kantitatea lortuko dira. 3.2.1 ERABILITAKO DATUAK ETA KALKULATUKO DIREN PARAMETROEN TAULA Kalkuluak egin ahal izateko erabiliko diren datuak, inguruneak baldintzaturiko datuak dira orokorrean. Makinen ezaugarrietan erabiliko diren datuak ordea estandarizatuak izango dira. 3.2.2 Puntuan datu horien jatorria aztertzen delarik. 3.2.1 Taulan ekuazioetan ordezkatu behar diren parametroak bere balio eta unitateekin laburbilduta ematen dira. 3.2.2 POTENTZIAK Makina bakoitzeko kalkuluak independenteki egin behar direnez, atal hau bi azpiataletan banatzea erabaki da. Berez lau makina daudenez, lau azpiatal egon beharko lirateke, baina funtzionamendua modu egokian aztertzeko makinak bi taldetan banatzea nahiko da, alde batetik turbina eta sorgailua talde bat osatuko dute eta bestetik ponpa eta motorra bestea. Kalkulu hauek egiteko lehen esan bezala Memorian, “6. Hartutako Ebatziak” atalean, agertzen diren formulak erabiliko dira, formula bakoitza zein den adierazteko atal horretako erreferentziak erabiliko dira eta aurreko ataleko tauletan (3.2.1 eta 3.2.2 Taulak) adierazitako parametroen balioak ordezkatuz beharrezko kalkuluak egingo dira. 3.2.2.1 TURBINA ETA SORGAILUA Turbinaren ardatzeko potentzia aktiboaren kalkulua alternadorearen potentziaren berdina izango da, ardatz berdinean kokaturik daudelako. Potentzia honen kalkulua egiteko Bilboko IITUE 2015ko Iraila 7 hurrengo adierazpenak behar dira. Parametro hauek ingurunearen topografia eta zentralaren kokapenak baldintzatuko dituzte. Turbinaren emaria: Potentzia Alternadorearen itxurazko potentzia √ (6.12) 3.2.2.2 PONPA ETA MOTOREA Behin turbinaren ezaugarriak eta lortuko diren potentziak ezagututa, ponparen kalkuluak egiteko prozedura bera jarraituko da. Nola ponpatze orduak turbinatze orduen bikoitza direnez, lortzen den emaria desberdina izango da. Ponpaketarako 8 ordu erabiliko dira. Emaria Ponparen alturera manometrikoa eta turbinaren altuera kontzeptu desberdinak dira, hori dela eta ezin da zuzenean turbinan erabilitako balio berdina erabili ponpan. Altuera manometrikoa ponpak ura igo beharreko altuera da, hori dela eta altuera honi karga galerak gehitu behar zaizkio. Karga galera hauek kontuan hartuko ez balira ponpak ezingo luke likidoa behar deneko altuerara igo. Kalkulu hau egiterako orduan kontuan izan behar igo nahi den likidoaren bi gainazalak (hasiera eta amaierako) atmosferarekin egongo direla kontaktuan, hori dela eta presio bera izango dute . Galera kargen balio lortzeko ikusi Eranskinen 4. Dokumentua taula, bertan emariaren balioa erabiliz Pc balioa lortzen da, kontuan izanik burdinazko hodi bat denez, taulan irakurritako balioa 1.5 balioa biderkatu behar zaiola. Ponparen eta motorearen potentzia kalkulatzerakoan hainbat potentzia desberdin hartu behar dira kontuan: Potentzia erabilgarria, Potentzia elektrikoa eta Ponparen Bilboko IITUE 2015ko Iraila 10 ardatzeko potentzia. Memoriaren 6. atalean, “6. Hartutako Ebatziak”, atalean ikusi daiteke haien arteko desberdintasunen xehetasunak. Potentzia erabilgarria: Ponparen ardatzak jasotako potentzia Potentzia elektrikoa √ (6.8.b) Potentzien arteko erlazioak (6.8.e) Potentzia elektrikoaren kalkulurako ez da (6.8.b) adierazpena erabiliko, horren ordez potentzia erabilgarriaren balioa eta errendimenduak ezagutzen direnez, (6.8.d) adierazpena erabiltzea komenigarriagoa dela erabaki da. 3.2.3 BALANTZE ENERGETIKO ETA EKONOMIKOA Aurreko atalean lorturiko emaitzak ikusita zentralean lorturiko balantze energetikoa negatiboa dela nabaritzen da, egoera ponpak kontsumituriko energia kantitatea turbinak sortutakoa baino handiagoa izango da denbora gehiagoz egongo delako lanean. Balantze energetiko negatibo bat eduki arren kontuan hartu behar da elektrizitatearen prezioa ere aldakorra dela, horri esker ponparen bidez kontsumituriko potentzia elektrikoaren prezioa baxua izango da eta turbinatzerakoan, aldiz, salduko den elektrizitatearen prezioa garestiagoa izango da. Hori dela eta balantze ekonomikoa positiboa izango da balantze energetiko negatibo bat eduki arren. Hurrengo adierazpenen bidez ikusi daiteke zein den lortu ahal izango litzatekeen irabazia: Zentralaren ezaugarriak ikusita Iberdrolaren 3.1.A tarifa kontratu beharko da (Ikusi eranskinen 3. Dokumentua tarifari buruzko informazio zehatza eskuratzeko), kontsumitu eta sortuko den potentzia 450kW ingurukoa delako. Elektrizitatearen prezioaren kalkulua egiteko (7.0) adierazpena erabiliko da: (7.0) Prezioa turbinatzerakoan = (7.1) Prezioa ponpaketan = (7.2) Prezioa periodoaren araberakoa denez Iberdrolako tarifatik harturiko prezioak erabiliko dira, kasu honetan hurrengo puntuetako balioak izango dira. Prezio hauek 2015eko uztailaren 1ean onartu zirenak dira. Punta orduak: 0,014335 €/kWh Lorturiko emaitzak aztertuz gero ikusi daiteke potentzien balantzea negatiboa izan arren balantze ekonomikoa positiboa izango dela eta lorturiko irabazpenak 11.042,69 €. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 13 3.3 TURBINAREN ABIADURAREN ERREGULAZIOA Proiektuaren programazioarekin hasi aurretik kontuan izan behar da turbina oso makina konplexua dela makina sinkrono eta ponpekin konparatzen baldin bada, hori dela eta abiaduraren kontrola nola egiten den azalduko da atal honetan zehar. Funtzionamendu hau ezagutzea ezinbesteko da “4.Programazioa” atalean proposatutako programazioa ulertzeko. Proiektu honetan zentral hidroelektrikoak dituen semikaplan turbinen funtzionamendua kudeatu beharko da. Semikaplan turbinen funtzionamendu egokirako kontutan hartu behar den ezaugarri nagusia alabeen erregulazioa da. Kontrol hau egiteko hainbat modu daude hala nola PID bidez edota programa bidez. Kasu honetan, proiektuak behar duen zehaztasuna kontutan izanda, alabeen erregulaziorako euren funtzionamendua kontrolatzen duen programa erabiltzea erabaki da. Alabeen kontrola turbinaren martxa sekuentziarekin dago erlazionatua, beraz erregulazio prozesu hau azaldu eta ulertzeko martxa prozesua ere azaldu beharra dago. Prozesu horren funtzionamenduaren ulergarritasuna hobetzeko, Grafcet irudikapenaren bidez ere azalduko da.. Zentral honen turbinaren martxa sekuentzia erregulatzeko 4. balbularen posizioa erabiliko da. Balbula honek hiru lan posizio edukiko ditu: itxita, erdi irekita eta irekita. Martxa sekuentziaren hasieran balbula erdiraino irekiko da, horrela alternadoreak akoplamendurako behar duen abiadura lortuko du turbinaren abiadura maximoa gainditu gabe. Alternadorea sarera akoplatu aurretik turbinaren alabeei irekitzeko agindua emango zaie, horri esker alternadoreari karga jarriko zaio hutsean biratu ez dezan. Behin sinkronismo abiadura lortu denean alternadorea sarera akoplatuko da, sinkronismo abiadura lortu dela eta aklopatzeko momentua dela zehazteko sinkronoskopioa erabiliko delarik. Behin turbina akoplatuta dagoenean, alternadorea kitzikatzen hasi beharko da eta kontsignako potentzia bilatuko da denbora oro. Alternadore bat bi harilkadurez dago osatua: errotorea eta estatorea. Errotorean eremu magnetiko txiki bat sorraraziko da Bilboko IITUE 2015ko Iraila 14 kanpoko elikadura batekin, horrela harilkadura horiek eremu magnetiko horretan biratzen dutenean energia elektrikoa sortuko dute. Zenbat eta kitzikadura handiagoa izan geroz eta eremu magnetiko handiagoa egongo da alternadorean sorturiko potentzia ere handituz. Kitzikadura hori sortzeko errotorearen korrontearen balioekin jolastuko da, beraz turbinarekin sorturiko potentzia kontsigna bezala zehaztutakoa baino handiagoa denean kitzikadura korronteen balioa murriztuko da. Sorturiko potentzia kontsignako potentziaren balioa baino txikiagoa denean aldiz, baldin bada sorgailua motor bihurtuko da turbina balaztatuz. Kasu horretan, turbinak ez duenez sinkronismo abiadura lortzeko abiadura nahikoa balaztatze hori sortuko da eta sarera konektatuta dagoenez bertatik kontsumitu beharko du potentzia sinkronismo abiadura mantentzeko. Balaztatze hori ekiditeko kitzikapen hori handitu beharko litzateke korrontearen balioa handituz. Sistema honen bidez turbinaren abiaduraren kontrola egingo da, hasiera batean alabeen posizioaren bidez kontrolatuko da abiadura hori. Behin sinkronismo abiadura lortu dela alabeak finko geldituko dira eta alternadorearen kitzikapenaren bidez kontrolatu beharko da. Proiektu honen bonbeozko zentralaren kasuan lehen esan den bezala Diseinuko dokumentuko “4.Programazioa” ataleko Grafcetetan egongo da adierazita. Alabeen posizioaren kontrola egiteko 3.3.1 irudian agertzen den sistema mekanikoa erabiliko da, ondoko elementuez osatuta dagoelarik: 1. Pistoi Hidraulikoa 2. Karrera Amaiera Sentsoreak (Pos_max eta Pos_min) 3. Erregela Zentralaren kasuan guztiz irekita edo itxita dauden egoerak bakarrik erabiliko direnez karrera amaierak erabiltzea erabaki da, hala ere alabeen posizioa modu zehatz batean ezagutu nahi bada turbinak dauden makina gelara jaitsi eta 3.3.1 irudian agertzen den erregela ikusi daiteke. Irudi horretan adierazten den moduan, bi karrera amaiera sentsore erabiliz (programaren Pos_max eta Pos_min izango direnak) alabeen posizioa 3.3.1 irudian ikusi daitekeen moduan alabeen posizioa zehazteko pistoi hidrauliko bat erabiltzen da, pistoi hori sistema mekaniko baten bidez mugiaraziko du erregela hori alabeen posizioa adieraziz. Sistema hidrauliko hori mugiarazteko 3.3.2 irudian azaltzen den olio elikadura erabiliko da, bertako balbulen erregulazioaren bidez pistoiaren mugimendua zehaztuko da. 3.3.2. Irudia. Lubrikazio makina et alabeen pistoiaren olio hornitzailea. Turbinaren lubrikazioa ezinbesteko prozesu bat denez makina hondatu ez dadin langileak baimendu beharko du SCADA pantailaren bidez, hau da turbinaren funtzionamendua baimentzeko bi baldintza bete beharko dira: turbinaren martxa baimendu eta lubrikazioa. Honen bidez goian azalduriko lubrikazio prozesua beteko bermatu ahal izango da. Lubrikazioa prozesua 3.3.2 irudiko makinaren bidez egingo da, bertan motor elektriko bat jarriko da martxan botoi hori sakatzerakoan, motor elektriko hori ponpa oleohidrauliko bati egongo da konektatua eta ponpa horren bidez turbinaren kojinetetara sartuko zaio olioa. Hala ere lubrikazioaren motor honen aktibazioa ez da SCADAren bidez egingo langilea lubrikazio makina dagoen lekura joan beharko da eta bertan kokaturiko botoi bat sakatu beharko du hau aktibatzeko. Prozesu hau eskuz egitea erabaki da sistemari segurtasun handiagoa emateko, horrela langileak turbinaren sentsoreak ondo daudela ziurtatzeaz gain lubrikazio makina olioz hornituta dagoela bermatuko du, bakarrik prozesu honetan egingo da lubrikazio prozesua ezinbestekoa delako turbinak ondo funtziona dadin. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 17 3.4 PROGRAMAZIOA Atal honetan, proiektuan garatutako zentralaren funtzionamendurako erabiliko litzatekeen interface-aren garapena azaltzen da. Proiektuaren erabiltzaile pantaila garatzerako orduan automatara helduko diren seinale kopurua hain handia izanik simuladore bat erabili da guztiak jaso ahal izateko. Programazioa garatzeko hasteko hurrengo ataletan azaltzen diren pausuak jarraitu dira. 3.4.1 SIMATIC STEP7 HASIERAKO KONFIGURAZIOA SIMATIC STEP 7 automata programagarrien kodeak sortzeko erabiltzen den Siemens etxeak garaturiko programa bat da. Proiektu hau aurrera eramateko Siemens etxeko automata bat aukeratu denez bere programazioa KOP lengoaian egingo da Step 7-a erreminta erabiliz. Programa irekitzerakoan agertzen dena lehenengo pantaila proiektu berri bat sortzeko laguntzailea da, bertan erabiliko den CPUa eta proiektuaren izena aukeratuko da 3.4.1, 3.4.2 eta 3.4.3 irudietan ikusi daitekeen moduan. Proiektuaren programazioa Siemens-eko KOP lengoaian egingo da 3.4.1. Irudia. STEP7 laguntzailea 3.4.2. Irudia. CPUaren aukeraketa. 3.4.4. Irudia. Hardwarearen konfigurazioa. Behin hasierako konfigurazio hau egin dela 3.4.5. Irudiko pantailara itzuli behar da eta bertan programaziorako erabiliko diren aldagaiak zehaztu behar dira “Tabla de simbolos” esaten duen atalean. 3.4.5. Irudia. Aldagaien taularen helbideratzea. Bertan automataren irteera eta sarreren izenak eta helbideak zehaztuko dira. Behin aldagaien taula gorde dela OB1 blokea irekiko da eta bertan sortuko da programa 3.4.6. Irudian ikusi daitekeen moduan. 3.4.8. irudiko bigarren Grafcet honetan zentralaren hasierako baldintzak zehazten dira, hau da hemen Bonbeozko Zentrala hasieratzeko beharrezkoak diren ezaugarriak zehaztuko dira. Zentralaren funtzionamendu egokirako hasieran balbula guztiak itxita egon behar dira eta aldi berean makina guztiak geldi. Hirugarren Grafcet batean edozein alarma mota gertatzen denean bete beharreko agindu eta baldintzak zehaztuko dira, 3.4.9. irudian adierazten den moduan. 3.4.10. Irudia. Eskuzko Funtzionamenduaren Grafcet-a. Amaitzeko STOP botoia sakatu osteko prozesua azalduko da, hau da 3.4.13. irudian ematen den Ziklo Amaiera deituriko azpi grafceta. Edozein prozesu amaitzen denean amaierako baldintza batzuk zehaztu behar dira makineria berriro erabiltzeko prest egon dadin. Kasu honetan ur biltegien hustuketa egingo da eta makineria guztia geldituko 3.4.2.2 GRAFCET LENGOAIAREN ERALDAKETA Atal honetan Grafcet programaziotik KOP-era egin beharreko eraldaketa azalduko da, horretarako Grafcet bakoitzaren etapak banan-banan aztertu behar dira, horrela bakoitzaren set eta reset baldintzak aztertu ahal direlarik. Hurrengo puntuetan ikusi ahal da Grafcet bakoitzaren etapa bakoitza. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 28 Atal honetan dagoen lehenengo taula honetan, 3.4.1. taulan alegia, aurreko ataleko grafcet nagusiaren lengoaiaren eraldaketa aztertu daiteke. Lehenengo zutabean Grafcetaren zein etapa programatuko den agertzen da, bigarrenean etapa hori hasteko eman behar diren baldintzak eta azkenik hirugarrenean etapa amaitzeko bete beharrekoak. Bigarren taula batean, 3.4.2. taulan hain zuzen ere, Grafcet nagusiaren X1 bat etaparen barruan aurkitzen den azpigrafcet-a aztertzen da, hau da programa hasteko eman beharreko baldintzak agertzen dira zehaztuta. Ponpaketa Grafcetaren eraldaketa prozesua 3.4.5. taulan adierazten da, ikusi daitekeen moduan turbinaketa prozesua baino sinpleagoa izango da. Seigarren taulan Ziklo Amaieraren eraldaketa agertzen da, 3.4.6. taulan alegia, Grafcet hau aktibatzeko STOP pultsadorea sakatuta egon behar da. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 34 direla programan sarrera moduan idatzi behar, horrela eginez gero programak ez ditu detektatuko, hori dela eta DB (Datu Bloke) fitxategi bat erabili beharko da. Berezitasun hau Siemens programarena da, modu horretan sarrera analogikoak eta SCADA aginduak bereizte ahalbidetzen duena. Aldaketa honi esker SCADAren bidez plantaren ikuskatzea eta kontrola egin ahal izango da. Programatzeko orduan kontuan hartu behar da SCADAtik bidalitako aginduak ez direla programan sarrera moduan idatzi behar, horrela eginez gero programak ez ditu detektatuko, hori dela eta DB (Datu Bloke) fitxategi bat erabili beharko da. Berezitasun hau Siemens programarena da, modu horretan sarrera analogikoak eta SCADA aginduak bereizte ahalbidetzen duena. Aldaketa honi esker SCADAren bidez plantaren ikuskatzea eta kontrola egin ahal izango da. Hurrengo orrialdetan (3.4.14-3.4.52 irudiak)ikusi daiteke OB1 fitxategiaren barnean dagoen programa, programazio hau PLCSIM programaren bidez sorturiko PLC birtualean kargatuko da, horren ostean WIN CC programan sorturiko SCADA pantailak STEP 7-ko pantaila orokorrean kargatuko dira eta OB1en zehazturiko programa jarraituz aginduak PLCSIM eta SCADA-n exekutatuko dira. Programa luzea den arren “4.2.1 Grafcet Programazioa” atalean agertzen diren Grafcet egiturak KOP lengoaian agertuk dira, lerro bakoitza etapa bati dagokio. Beraz goian azalduriko Grafcet eta KOP lengoaiaren eraldaketa ondo ulertzea ezinbestekoa da programa hau ulertu ahal izateko. bezala agertzen diren irudiak 1 balio lortzean aktibatuko diren sarrerak izango dira, ordea kontaktua aktibatzeko 0 logikoa eduki beharko da. 3.4.14. Irudia. Programazioaren 1. orria. 3.4.15. Irudia. Programazioaren 2. orria. 3.4.16. Irudia. Programazioaren 3. orria. 3.4.17. Irudia. Programazioaren 4. orria. 3.4.18. Irudia. Programazioaren 5. orria. 3.4.19. Irudia. Programazioaren 6. orria. 3.4.20. Irudia. Programazioaren 7. orria. 3.4.21. Irudia. Programazioaren 8. orria. 3.4.22. Irudia. Programazioaren 9. orria. 3.4.23. Irudia. Programazioaren 10. orria 3.4.24. Irudia. Programazioaren 11. orria. 3.4.25. Irudia. Programazioaren 12. orria. 3.4.26. Irudia. Programazioaren 13. orria. 3.4.27. Irudia. Programazioaren 14. orria. 3.4.28. Irudia. Programazioaren 15. orria. 3.4.29. Irudia. Programazioaren 16. orria. 3.4.30. Irudia. Programazioaren 17. orria. 3.4.31. Irudia. Programazioaren 18. orria. 3.4.32. Irudia. Programazioaren 19. orria. 3.4.33. Irudia. Programazioaren 20. orria. 3.4.34. Irudia. Programazioaren 21. orria. 3.4.35. Irudia. Programazioaren 22. orria. 3.4.36. Irudia. Programazioaren 23. orria. 3.4.37. Irudia. Programazioaren 24. orria. 3.4.38. Irudia. Programazioaren 25. orria. 3.4.39. Irudia. Programazioaren 26. orria. 3.4.40. Irudia. Programazioaren 27. orria. 3.4.41. Irudia. Programazioaren 28. orria. 3.4.42. Irudia. Programazioaren 29. orria. 3.4.43. Irudia. Programazioaren 30. orria. 3.4.44. Irudia. Programazioaren 31. orria. 3.4.45. Irudia. Programazioaren 32. orria. 3.4.46. Irudia. Programazioaren 33. orria. 3.4.47. Irudia. Programazioaren 34. orria. 3.4.48. Irudia. Programazioaren 35. orria. 3.4.49. Irudia. Programazioaren 36. orria. 3.4.50. Irudia. Programazioaren 37. orria. 3.4.51. Irudia. Programazioaren 38. orria. 3.4.52. Irudia. Programazioaren 39. orria. 3.4.8 eta 3.4.9 Tauletan programaren aldagai guztien izena, helbidea, datu mota eta azalpen bat aztertu daitezke. Helbidea eta izena zehaztea garrantzitsua da hauen bidez egingo baitira erreferentziak eta programen arteko deiak. Taula hau SIMATI STEP 7-jo “Tabla de Simbolos” eta DB1-en parte da, baina geroago WIN CC programan berriro erabili beharko da “Variables” taula bezala, bertan berriro esleitu behar direlako SCADAk jaso eta bidaliko dituen aginduen helbideak. Helbide horien esleipena egiteko 4.9 eta 4.10 taulak erabili behar dira. Ponpa martxan jartzeko eskuzko agindua 29) P_G_E DB1.DBW 1.0 Ponpa gelditzeko eskuzko agindua 30) T_M I 3.6 BOOL Turbina Martxan Bilboko IITUE 2015ko Iraila 81 3.4.3 PLCSIM Programa hau STEP7 programaren barnean aurkitu daitekeen simuladore bat da, honi esker programak frogatu daitezke PLCra deskargatu baino lehen. Kasu honetan proiektuaren sarrera eta irteera kopurua dela eta simuladorea erabiltzea erabaki da, ez baitauka eskuragarri dagoen hardwarearen sarrera eta irteeren mugapena. Irteerak modu anitzetan eman daitezke: bitarrean, bitez bit, hamaseitarrean, etab. Erabili beharreko sarrera eta irteera anitzak direla eta byteak erabiltzea erabaki da. IB 0, IB 1, IB 2, IB 3, IB 4, IB 5, IB 6 eta IB 7 PLCra sartuko diren seinaleak dira, hau da sarrerak. QB 0, QB 1 eta QB 2 ordea PLCaren irteerak izango dira 3.4.54. Irudian ikusi daiteke nolako itxura edukiko duen automata birtual honek eta 3.4.10 eta 3.4.11 Tauletan byte bakoitza zein irteerari eta sarrerari dagokion zehaztuko da. 3.4.4 SCADA PANTAILEN GARAPENA SCADA pantailak garatzeko WIN CC programa erabiltzea erabaki da. Programa hau Siemens enpresak garatutakoa da eta zuzenean STEP 7 programarekin erlazionatu daiteke. Programa hau hasieratzeko STEP 7 programan sorturiko proiektua eta PLCSIM martxan edukiko dira simulazio moduan. Behin programa funtzionatzen dagoela 3.4.55, 3.4.56 eta 3.4.57 Irudietako pausuak jarraitu behar dira. 3.4.57. Irudia. Sortutako menu berria. Behin 3.4.58. Irudia lortu dela “Plantilla” izeneko atala aukeratu behar da eta bi klik eginez WIN CC programa irekiko da. Programa irekitzen den momentuan “Conexiones” atala ireki behar da eta bertan 3.4.58. Irudian ikusten moduan erabiliko den konexioa egokia dela konprobatu behar da. 3.4.58. Irudia. Konexioen pantaila. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 85 Proiektua PLCSIM simuladorearen bidez garatu denez aukeratu beharreko interfazea MPI/DP izango da. Goiko irudiaren azpiko partea ireki dadin “Nombre” kutxa gainean klikatu behar da eta bertan “Conexión_1” agertuko da, hori izango da PLCSIM simuladorearekin dagoen konexioa. Behin hau egin dela “Variables” atala ireki behar da eta bertan 3.4.59. Irudian ikusi daitekeen taula sortu behar da, horretarako aldagai guztiak sartu behar dira banan-banan. Behin aldagai bat sartu dela STEP 7 programan daukan helbidea eta izena emango zaio, horrela WIN CC-ak zein parametro aldatu behar duen jakin dezan. Behin hau guztia egin dela pantailak sortzen hasi behar da, horretarako 3.4.60. Irudiko menuan “Imagenes” atala ireki eta bertan “Insertar Imagen” aukeratu behar da. Proiektu honen kasuan hiru pantaila sortzea erabaki da, hiru pantaila hauek operadorearen lana errazteko sortu dira. Horrela pantaila orokorrean soilik bi prozesuetan berdinak diren datuak agertuko dira eta beste bi pantailetan ordea prozesu bakoitza zehaztasunez eta dagokion irakurketekin kontrolatu ahal izango da. Pantaila berriak sortzerakoan “Configuración del panel del operador” ataleko “Navegación de imagenes” ireki behar da. Bertan pantailen ordena erabakiko hau da, pantaila nagusia Zentrala izenekoa izango da eta azpi pantailak ordea Turbinaketa eta Ponpaketa izenekoak izango dira. Proiektu honetan garaturiko pantailak prozesuen arabera sailkatzea erabaki da. Hurrengo irudietan ikusi daitezke pantaila bakoitzaren egoera desberdinak eta bere funtzionamendua. Hasteko pantaila nagusia aztertuko da, hau da “Zentrala” izenekoa. Pantaila hau 3.4.61. Irudian ikusi daiteke, bertan zentralaren egitura osoa nolako den antzeman daiteke. Pantaila honetan balbulen egoera, ur biltegien bolumena, lanean dagoen prozesua eta programaren egoerak ikusi daitezke. Oso pantaila orokorra da, zentralaren egoeraren kontrol global bat egitea dauka helburu. Horrez gain azpi pantailetara joateko aukera ematen duen menu bat dauka azpiko aldean eta erloju batez egongo da hornitua langileak zein ordu den jakin dezan. Ordua ezagutzea garrantzitsua da, horren arabera turbinatu eta Hurrengo pantaila Turbina pantaila izango litzateke, hemen turbinaketa prozesua adierazten da. Hiru egoera desberdin ematen dira hemen, turbinaren martxa sekuentzia jarraitu behar delako aurreko ataletan azaldu den moduan. 3.4.62. Irudian turbinaren hasierako egoera irudikatzen da, hemen turbina eta alternadorea geldi egongo dira eta balbulak itxita edukiko dituen momentua ikusi daiteke. 3.4.63. Irudian laugarren balbula erdi irekita dagoen momentua adierazi da, kasu honetan turbinaren alabeak ireki dira alternadoreak karga eduki dezan baina oraindik ez da sarera konektatu. Azkenik 3.4.64. Irudian amaierako egoera adierazten da, hemen laugarren balbula guztiz irekiko da eta sinkronoskopioak alternadorea sarera konektatu osteko egoera aztertu daiteke. 3.4.62. Irudia. Hasierako egoera. 3.4.64. Irudia. Elektrizitatea ekoizten dagoen momentua. Hurrengo prozesua ponpaketa prozesua da, hemen turbinaketa prozesuan botatako ura berriro biltegietara igoko da. Kasu honetan prozesua sinpleagoa denez egoera gutxiago irudikatu behar dira. 3.4.65 eta 3.4.66. Irudietan ikusi daiteke prozesu hau. Ponpaketa sinpleagoa den arren denbora gehiagoz egongo da lanean bailara orduak punta orduen bikoitza baitira. 3.4.65. Irudian bailara orduetako funtzionamendu egoera ikusi daiteke, hemen 1. eta 3. balbulen egoera eta ponparen egoerak adierazten dira. Horrez gain interesekoak diren balioak ere kontrolatu daitezke, hala nola emaria eta uraren abiadura. 3.4.65. Irudian ponpa geldirik dagoenean ikusten den pantaila agertzen da, argi dago, bertan irudikatuta agertzen den une hori punta orduetan ikusiko litzatekeen pantaila izango dela, beraz ezingo da baliorik irakurri, interesekoa izango den informazio bakarra balbulen eta ponparen egoera izango dira.
addi-5c63aaa89154
https://addi.ehu.es/handle/10810/16233
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-11-27
science
García Ruiz, Naiara
eu
Zentral hidroelektriko itzulgarria turbina-ponpa taldearekin
Bilboko IITUE 2015ko Iraila 1 4. BALDINTZEN AGIRIA Dokumentu honen bidez proiektuaren garapenean eragina izan duten baldintzak zehaztuko dira. Honen bidez enpresa eta bezeroaren arteko erlazioa zehazten da proiektuaren arauak, zuzenbide teknikoak gomendioa eta aginduak ezarriz. Hiru atal desberdin hartuko dira kontuan horretarako, atal horiek hurrengo puntuetan landuko dira. 4.1 BALIABIDE TEKNIKOAK Atal honetan proiektua garatzeko beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide materialak zehaztuko dira. Baliabide teknikoetan proiektuan garaturiko dokumentuen deskribapena eta ezaugarriak zehaztuko dira. 4.1.1 GIZA BALIABIDEAK Baliabide teknikoen taldearen barruan giza baliabideak agertzen dira, hemen proiektuaren garapenean lan egingo duen lan-taldea deskribatuko da. Lan taldea proiektuaren zuzendariak eta ingeniari teknikoak osatuta dago. Proiektuaren zuzendariak proiektuaren garapena kudeatu eta ikuskatzeko betebeharra dauka, horrez gain proiektuaren helburuak eta epeak betetzen direla bermatu behar du. Horrez gain proiektuan garaturiko dokumentazioa aztertu behar du hauek egokiak direla ziurtatzeko. Kontuan hartu behar da maila administratiboaren ikuspuntutik zuzendariaren gainbegiratzea garrantzitsua dela eginbeharreko tramite guztiak epe barruan eta modu egokian egiten direla bermatu behar direlako. Ingeniari teknikoaren zeregin nagusia Bonbeozko Zentralaren operadore pantailaren diseinua, automata programagarriaren programazioa, turbinaren alabeen kontrola eta makineria mota aukeratzeaz arduratuko da. Proiektu hau ingeniaritzako hainbat arlo desberdin lantzen dituenez ingeniariak arlo horiek sakondu beharko ditu, Bilboko IITUE 2015ko Iraila 2 horrez gain proiektuaren atal bakoitzari dagokion dokumentazioa garatu eta idatzi behar dituen pertsona izango da. 4.1.3 DOKUMENTUAK Atal honetan proiektuan zehar garaturiko dokumentazioa deskribatuko dira, kasu honetan Oiolako urtegian kokatuko den Bonbeozko Zentralaren operadore pantaila sortzeko jarraitu beharreko pausuak eta erabiliko den materiala zehaztuko duten dokumentuak izango dira, hauen bidez aurkeztutako proiektuaren deskribapen zehatza ematen da. 1. DOKUMENTUA: AURKIBIDE OROKORRA Dokumentu honetan, proiektuari buruzko dokumentu guztiak zerrendatzen dira. Horrela bezeroak erraz aurkitu ahal izango du behar duen dokumentua entregatutako dokumentazio osoan nahi duen informazioa duen agiria edozein unean. 2. DOKUMENTUA: MEMORIA Proiektuaren atal honetan Bonbeozko Zentralean erabiliko diren makinak eta sentsoreak zehaztu dira. Atal honetan makina bakoitzaren ezaugarriak eta mugapenak azaltzen dira, horrez gain sentsore mota eta ezaugarri teknikoak aztertzea erabaki da. Memoriaren atal honetan ere automata programagarrian sarrera eta irteerak zehaztuko dira. Horrez gain atal honetan diseinuan erabiliko diren formulak zehaztuko dira, atal honetan erabiliko den formula, unitateak eta formularen deskribapena aztertuko dira. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 4 3. DOKUMENTUA: DISEINUA Dokumentu honetan proiektuan garaturiko programazioa eta erabiltzaile pantailak zehaztu dira. Atal honetan software ingurunean sorturiko kodea eta operadorearen pantailen sorketa deskribatuko da, bertan emaitza finala ere aztertu daiteke. Horrez hain turbinaren alabeen kontrola nola egiten den eta Bonbeozko zentrala kokatuko den ingurunea deskribatzen dira. 4. DOKUMENTUA: LAN PLANA ETA AURREKONTUA Dokumentu honetan lan plana agertzen da, bertan taldekide bakoitzak egin beharreko zeregina, egiteko epea, lan karga eta kostua zehazten dira. Hau antolatzeko Gantt diagrama bat erabili da, bertan proiektuaren hasiera eta amaiera datak abarmenduz. Aurrekontua garatzeko lan planean kalkulaturiko giza baliabideen kostua eta zentrala eraikitzeko kostua hartu dira kontuan. 5. DOKUMENTUA: BALDINTZEN AGIRIA Dokumentu honetan proiektua garatzeko bezeroak eta enpresak akordaturiko baldintza tekniko, ekonomiko eta administratiboak deskribatzen dira. Baldintza hauen deskribapen argi eta zehatz bat egin behar da proiektuaren nondik norakoak zehazteko eta proiektuaren garapen egoki bat egiteko. 6. DOKUMENTUA: ERANSKINAK Dokumentu honetan proiektuan zehar erabilitako datu eta azalpen gehigarriak aurkitu daitezke, horrez gain erabilitako datasheetan eta goi tentsioko sarera konektatzeko Iberdrolak eskaturiko muntaia egiteko arauak eta instalazio moduak agertzen dira atxikituta. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 6 P.T.2.2 OPERADOREEN PANTAILEN (SCADA) GARAPENA Hurrengo azpi atal honetan operadoreak planta kontrolatzeko erabiliko dituen pantailak garatu dira, pantaila hauen bidez agindu desberdinak bidali ahal izango dizkio PLCari, hala nola martxa, geldialdi, alarma, rearme eta eskuzko funtzionamendua eraili nahi duen zehaztu ahal izango da. SCADA pantaila hauei esker zentralaren egoera momentu oro ezagutu ahal izango da denbora errealean. Hiru pantailaz egongo da osatua: Pantaila orokorra (Zentrala izenekoa), turbinaketa prozesua (Turbina) eta ponpaketa prozesua (Ponpa) adieraziko dutenak. PLC-a eta SCADA pantailak konektatzeko MPI/DP sare bat erabili da, horrez gain PLCSIM simuladorearen bidez guztia ondo funtzionatu duela bermatu da. P.T.3 TXOSTENA IDATZI Lan pakete honetan, hasierako informazioa eta garaturiko programazioa kontuan izanda proiektuaren txostena garatu da. Tosten hau aurreko puntuan (4.1.3 Dokumentuak) aipaturiko azpi ataletan banatzen da. Horietako atal bakoitzean proiektuaren garapenerako beharrezkoak diren arlo desberdinak zehaztu eta deskribatuko dira. P.T.4 TXOSTENA BERRIKUSI Azkeneko lan pakete honetan, proiektuaren txostena berrikusi egingo da. Txostena ereduan zehazturiko formatua modu egokian jarraitzen duela ziurtatuko da. Txostenaren atal guztiak ondo antolatuta eta argitasunez azalduta daudela egiaztatuko da azken berrikusketa honekin. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 7 4.2 BALDINTZA EKONOMIKOAK Atal honetan proiektua garatzeko bezero eta enpresaren arteko harreman ekonomikoak zehazten dituzten adostasunak deskribatzen dira. 4.2.1 PROIEKTUAREN KOSTUA ETA ORDAINKETA SISTEMA Proiektuaren programazioa, operadore pantailen, proposaturiko makinen instalazio eta eginbeharreko obra zibilaren kostua aurrekontuan aurkitu daiteke xehetasunez deskribatuta. Horren arabera, proiektuaren guztirako kostua 1.122.281,70€-koa da. Bezeroak eta enpresak epeka ordaintzea akordatu dute, bost alditan ordaintzea eskaini zaio bezeroari eta ordainketak hurrengo puntuetan adierazten den bezala antolatzen direlarik. Lehenengo ordainketa proiektua sinatzerakoan egingo da. Lehenbiziko ordainketa honetan proiektuaren %15-a ordainduko da, hau da 168.342,25 €. Bigarren ordainketa eginbeharreko obra zibila eta makinariaren erosketa eginda dagoenean emango da. Oraingoan proiektuaren %40-a ordaindu beharko dute obraren koste handiena daukaten zereginak baitira, hori dela eta koste totalaren ehuneko berrogeia ordainduko da, 448.912,8€. Hirugarren ordainketa garatu beharreko programazioa eginda dagoenean emango da, kasu honetan proiektuaren kostearen %20-a ordainduko da, 224.456,34 alegia. Azkeneko ordainketa proiektuaren emate egunean egingo da, emate eguna proiektua entregatuta eta frogatuta dagoeneko epeari deitzen zaio. Ordainketa honen balioa geratzen den %25-a izango da, hau da 280.570,42€. 4.2.3 ATZERAPENAGATIKO ZIGORRA Zigor hau proiektuaren lan paketean sor daitezkeen atzerapenak tratatzeko erabiltzen da. Hauek proiektuan parte hartzen duten bi aldeentzako dira aplikagarriak, bai proiektua garatzen duen enpresarentzat bai bezeroarentzat. Honekin, bakoitzak bere betebeharrak modu egokian egingo dela ziurtatuko da, horrela ez izatekotan eta berandutze bat sortzen duenari zigor bat ezarriko zaio. Atzerapenen eragilea enpresa izanez gero eta berandutzearen ondorioz ezin badu emate egunean entregatu proiektua atzerapen bakoitzeko 1.000€-ko zigorra ezarriko zaio, hau da berandutu den aste bakoitzeko 1.000€ ordaindu beharko dizkio bezeroari. Ordea atzerapenak bezeroak sortuz gero eta horren ondorioz ordainketa eguna atzeratzen bada, enpresari aplikatu zaion zigorra ezarriko zaio. Hau da berandutu den aste bakoitzeko bezeroak enpresari 1.000€ ordaindu beharko dizkio. 4.2.4 HIRUGARREN BATI EGINIKO KALTEEN ORDAINKETA ETA ASEGURU SISTEMA Atal honetan proiektuan parte hartzen ez duen hirugarren bati egin ahal zaizkion kalteen araberako araudia zehazten da. Enpresa eta bezeroak adostuta proiektua garatzen ari diren denborarako aseguru bat kontratatuko da, bien aldeen akordio bidez zehaztuko dira aseguruaren estaldura eta ezaugarriak. Horri esker proiektuaren ondorioz hirugarren batek jasango lituzkeen kalteez asegurua arduratuko litzateke. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 9 4.3 BALDINTZA ADMINISTRATIBOAK Azkenengo atal honetan proiektuaren garapen eta kudeaketarako beharrezkoak diren kontratu-izaerako baldintzak zehaztuko dira, hau da kontratu izaerako baldintzak zehaztu behar dira. Atal honetan proiektuaren antolamendua, sortu daitezkeen arazoak eta alderdi bien bete beharreko baldintzak zehaztuko dira. 4.3.1 ENTREGA EPEAK ETA BALDINTZAK Proiektuaren entrega eguna bi alderdiek (enpresak eta bezeroak) zehazturiko egunean egingo da, kasu honetan entrega eguna 2015eko Irailaren 9a izango da. Egun horretan garaturiko programazioa eta operadoreen pantailak entregatuko zaizkio bezeroari Bonbeozko Zentralean instalatu ditzan. Horretarako, egun horretan bezeroak memoria atalean zehazturiko makineria guztia instalatua izango du eta eskaturiko pantailen eta automaten programaziorako ezarritako baldintza guztiak betetzen direla ziurtatu beharko ditu. Entrega egunetik urte betera proiektua bermea edukiko du, horrela akatsen bat egonez gero konponketak enpresak egingo dizkio baldin eta bezeroak modu egokian erabili dituen. 4.3.2 BEZERO BETE BEHARREZKO BALDINTZAK Bezeroak hiru betebehar izango ditu proiektua: ordainketak epe barruan egiteko konpromisoa izatea, beharrezko legedia betetzea eta proiektuaren jasotzen egunean nahi adina frogak egitea helburu guztiak bete direla bermatzeko. Ordainketak epez kanpo eginez gero atzerapenagatiko zigorra atalean ezarritako zigorra ezarriko zaio, horrez hain proiektuak behar dituen lizentzia eta baimen guztiak betetzen dituela arduratu behar da. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 10 4.3.3 LAN ZUZENDARIAK BETE BEHARREKO BALDINTZAK Proiektuaren zuzendariak operadoreen pantailek baldintza guztiak betetzen dituztela ziurtatu behar du. Baldintza hauek proiektuaren atal guztietara hedatuko direnez ezarritako helburuak betetzen direla egiaztatzeaz gain beste hainbat arlo gehiago hartu beharko ditu kontuan, hala nola lan pakete guztiak garatu direla eta proiektua ezarritako egunean entregatzen dela bermatu beharko du. Proiektuaren zuzendariak ingeniari teknikoaren lana gidatu beharko du, horretarako proiektuaren lan unitate guztiak ikuskatu beharko ditu proiektuaren garapenean atzerapenik egon ez dadin. Lan unitate guztiak ikuskatzerakoan kasu bakoitzean ezarritako espezifikazioak bete direla egiaztatu beharko du. Horrez gain dokumentuaren idazketa egokia dela aztertu beharko du, horretarako idatzi direneko txosten eta dokumentu guztien berrikuspenaz arduratu beharko da ezarritako epean entrega daitezen. 4.3.4 KONTRATUA DEUSEZTATZEKO BALDINTZAK Proiektu baten kontratua bukatzeko bi arrazoi egon daitezke. Lehenengoa kontratuko atal guztiak betetzea proiektua bukatutzat emanez. Edo bigarrena proiektuaren arapena bukatu baino lehen edo bukatu ondoren alderdiren batek hurrengo puntuetako egoeraren batean dagoelako: 1. Alderdiren batek bere bete baldintzak eten ditu. 2. Proiektuaren ordainketak edo zigorrak ez dira bete. 3. Bi alderdiak proiektua bertan bera uztea erabaki dutelako 4. Enpresaren baten ixtea.
addi-c582d7e390d3
https://addi.ehu.es/handle/10810/16233
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-11-27
science
García Ruiz, Naiara
eu
Zentral hidroelektriko itzulgarria turbina-ponpa taldearekin
Bilboko IITUE 2015ko Iraila 1 5.1 SARRERA Proiektuaren lan planari egokitutako dokumentu hau zuzenean erlazionatuta dauden bi ataletan banatuta egongo da. Izan ere, aurrekontua kalkulatu ahal izateko lehenbizi lan plana garatuta eduki behar delako. Lan planaren atalean proiektuaren garapena deskribatuko da, bertan proiektuaren hasiera eta amaiera datak agertzeaz gain proiektua osatzen duten lan-pakete bakoitzaren luzapena zehaztuko da. Lan plana adierazteko ematen den diagrama lan pakete bakoitzaren barnean egon daitezkeen hainbat zereginen luzapena adierazten da, horrela pakete bakoitzaren luzapena jakitea ahalbidetuko du diagrama honek. Beraz lan pakete eta zeregin bakoitzaren lan karga zehaztuko da, hau da, ekintza horiek garatzeko beharko den denbora zehaztuko da. Horrez gain kontuan izan behar da langile guztiek ez dutela lan bera egingo, haien karguaren araberako zereginak izango dituzte. Hori dela proiekturen diseinuan parte hartu duen lan taldea zehaztu beharra dago:  Proiektu zuzendaria: Mª Goretti Sevillano  Ingeniari teknikoa: Naiara García Behin lan karga nola banatzen den ezagutzen dela, denbora hori kuantifikatu beharko da, beraz lankide bakoitzaren lan karga zenbateko den ezagutu beharko da: Behin proiektua diseinatu dela, hau aurrera eramango duen taldea zehaztuko da. Kontuan izan behar da proiektu honen aurrekontuan kontuan hartu direla zenbait azpi kontratazio hori dela eta teknikarien lana ere kontuan hartu da haien kostuaren estimazio bat eginez.  Proiektu zuzendaria  Ingeniari teknikoa Bilboko IITUE 2015ko Iraila 2  Teknikariak Goian zehazturiko banaketa hori garrantzitsua da, kontuan izanda proiektu honen lan plana adierazteko Gantt diagrama bat aurkeztuko da. Gantt diagraman proiektuaren diseinuaren garapenaren lan plana adierazteko izango da. Horren arabera hemen ematen den aurrekontua proiektuaren diseinuari buruzkoa izango da, baina bestelako kostu batzuk kontuan izanda. Ezinbeharrezkoak diren bestelako kostu horien estimazio bat ematea erabaki da hauek proiektuaren garapenean eragin zuzena baina ez dira lan planan zehazten duen Gantt diagraman kontuan hartuko soilik diseinuaren garapenean hartu baita kontuan.  Denbora karga  Eguneko: 8 ordu / pertsona  Hilabetea: 20 egun / pertsona  Langileek kobratuko dutena  Proiektu zuzendariak: 80€/h  Ingeniari teknikoak: 50€/h  Teknikariak: 28€/h Taula 5.2. 1. P.T.0 Paketearen Lan Karga Denbora estimatua Lan Karga 2 aste 80 h/pertsona Lehenengo lan pakete honen helburua proiekturako beharrezkoa izango den informazioa bilatu eta eskuratzea izango da Hasierako informazio bilaketa hau proiektua garatzen hasi aurretik egin beharko da, bonbeozko zentralaren garapena ahalik eta egokiena izan dadin. Hasteko zentral mota desberdinak aztertu ziren Oiolako ingurunearen ezaugarrietara hoberen egokitzen dena aukeratu ahal izateko. Behin zentral mota aukeratu denean makinaria egokiena aukeratu beharko da. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 4 P.T.1 BIDERAGARRITASUNA Atal hau proiektuaren bideragarritasunaren garapenari dagokio, hau egiteko aurreko puntuan bilaturiko informazioa erabiliko da. Txosten honetan planteaturiko proposamen eta erabilitako informazioaren arabera proiektua aurrera eraman daitekeen edo ez erabakiko da. P.T.1.1 BIDERAGARRITASUN TXOSTENAREN IDAZKETA Bideragarritasuna aurkeztu ahal izateko txosten bezala entregatu beharko da, bertan proiektuaren helburua eta deskribapena azalduko da. Horrez gain proiektuaren garapenerako erabiliko den materiala aurkeztu eta proiektuaren garapen denbora aurkeztuko da. Datu hauei esker proiektua bideragarria den edo ez jakingo da. Aurrelanaren atal honetan makineriaren aukeraketa egingo da, hemen zazpi azpiatal desberdin aurkitu daitezke. Azpi atal bakoitzean makina bat aukeratzeko prozesua adieraziko du, bertan makina horri buruzko ezaugarriak eta ikerketa aurkitu ahal izango direlarik. P.T.2.1.1 TOPOGRAFIARI BURUZKO INFORMAZIOA BILATU Atal honetan Oiolako urtegiari buruzko informazioa bilatu da, horri esker zentralaren ezaugarriak zehaztu ahal izan dira eta bonbeozko zentralaren egitura diseinatu ahal izango da. P.T.2.1.2 URTEGIAREN INFORMAZIOA AZTERTU Behin Oiolako urtegiko topografia aztertu dela urtegi honetako uraren kalitate eta erabilerak aztertu dira, hau da Lindano osagai kimikoaren kantitatea kaltegarria den edo ez ikertu da ur-partzuergoko analisien arabera eta gaur egungo uraren erabilera kontuan hartu da. Ur edangarria denez atal honetan zentralak erabili dezakeen ur kantitatea zehaztu da. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 6 P.T.2.1.3 BILTEGIAREN EZAUGARRIAK ZEHAZTU Behin topografia aztertu dela eta behar den ur kantitatea jakin dela goiko urtegitzat erabili daitezkeen aukeraketa desberdinak aztertzen diren lan prozesua adierazten da atal honetan. P.T.2.1.4 UR HODIAREN EZAUGARRIAK ZEHAZTU Ur hodiaren ezaugarriez hitz egiten denean emariaz eta luzeraz mintzatzen da atal honetan. Aurreko puntuak kontuan izanda lan paketearen atal honetan ur-hodiek eramango duten ur emaria eta izango duten luzera definitzen da. P.T.2.1.5 MAKINEN AUKERAKETA Lan pakete honetan proiektua garatu ahal izateko erabiliko diren makineriak aukeratuko dira, aukeraketa hau egiteko makina bakoitzaren ikerketa sakon bat garatuko da eta haien ezaugarri teknikoak zehaztuko dira. Atal hau zazpi azpi-atal desberdinetan banatzen da, azpi atal bakoitza makina bati esleituriko denbora adieraziko du. P.T.2.3 PLC-a Atal honean automataren programazioan eta operadoreen pantailen garapenerako ingeniariak egindako lana agertzen da. Lan hau proiektuaren zatirik garrantzitsuena da, programa honen garapenaren bidez lortzen baitira proiektuaren helburuak bete daitezela Bi atal nagusiz dago osatua: automataren programazioa eta SCADA pantailen garapena. Hala ere 5.2.9. Taulan batera jarriko dira bi prozesuen garapena zuzenki erlazionatuta baitago. P.T.3 TXOSTENA IDATZI Lan pakete honetan aurreko proiektuaren garapenaren atal guztiak deskribatzen dituen txosten teknikoa garatukoda. Horretarako Bonbeozko zentralaren diseinua guztiz garatuta egon behar da eta aurretik bilaturiko informazioa kontuan hartu behar da ondo garatzeko. P.T.3.2MEMORIA TEKNIKOA Lan pakete honetan dokumentu hori idaztea da garatu beharreko zeregina, hau da, proiektua garatzeko beharrezko datu guztiak deskribatzen dituen dokumentua idaztea da. Hasiera batean sarrera bat egingo da, konpondu nahi den arazoa eta zergatia Bilboko IITUE 2015ko Iraila 9 azaltzeko. Ondoren proiektua aurrera eramateko jarraituko den prozeduraren deskribapena emango da eta hau garatzeko erabiliko diren materialena ere. Bukatzeko proiektua modurik egokienean garatzeko hautatu diren makina eta erremintak deskribatuko dira. P.T.3.3 DISEINUA Lan planaren atal honetan garatu beharreko zeregina, turbinaren abiaduraren kontrola, PLCaren programazioa eta operadorearen pantailak garatzeko jarraituriko prozedura deskribatzen dituen dokumentua idaztea da. Atal hau lau azpi ataletan banatuta dago: topografiaren ingurunearen analisia, eginbeharreko kalkuluak, turbinen alabeen kontrola eta sistemaren programazioa. Lehenengo hiru atalak aurrez aurretik egin beharreko lanak dira, diseinuaren parte garrantzitsuena programazioaren atala izango delarik. Programazio atal horretan PLCra kargatuko den programa eta operadoreen pantailen garapen eta simulazioa egingo da. P.T.3.4 BALDINTZEN AGIRIA Lan unitate honetan garatu beharreko zereginak ezartzen dira, proiektua garatzeko alde bien arteko akordioak deskribatzen dituen dokumentua idazteko. Horretarako baldintza tekniko, ekonomiko eta administratiboak zehaztuko dira P.T.3.5 AURREKONTUA ETA LAN PLANIFIKAZIOA Dokumentu honetan garatu beharreko zeregina, lan pana eta aurrekontua deskribatzen duen dokumentua idaztea da. Lan planean taldekide bakoitzak izango duen lan karga zehaztuko da, horrekin Gantt diagrama sortu ahal izateko. Aurrekontuaren atalean ordea langileek garatu beharreko lan paketeen kostea eta baliabide materialen kostua deskribatuko da. P.T.3.6 ERANSKINAK Lan unitate honetan garatu beharreko zeregina, eranskinak dituen dokumentua idaztea da. Eranskinetan tarifa elektriko, erabilitako sentsore orriak eta Iberdrolako sarera konexioa egiteko gida aurkitu daitezke. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 13 5.3 AURREKONTUA 5.3.1 HELBURUA Aurrekontu honen helburua Bonbeozko Zentrala turbina-ponpa taldearekin proiektuaren kostua totala zehaztea da. Kostuaren kalkulu horiek egiteko proiektuan zehar sorturiko gastu guztiak bi talde nagusitan banatu dira, alde batetik giza baliabideak eta bestetik baliabide materialak kontuan izanda. Giza baliabideen atalean, lan taldeko partaide bakoitzaren eginkizunen kostuak zehaztuko dira, horrez gain lan pakete bakoitzeko langile bakoitzaren lan kargaren kostua deskribatuko da. Baliabide materialen kostua kalkulatzeko proiektua garatzeko beharrezkoak diren materialen zenbatekoa kontuan hartuko dira. Atal hau ahalik eta argien adierazteko proiektuan zehar erabili den sailkapen berdina erabiliko da. Alde batetik makineriaren kostua adieraziko da eta bestetik erabilitako softwarearena. Azkenik bi talde hauen, giza baliabide eta baliabide materialak, kostu totalak batuz proiektuaren kosta ezagutuko da. 5.3.2 GIZA BALIABIDEAK Giza baliabideen kostuan, lan taldeko partaide bakoitzaren zeregin desberdinen zenbatekoa zehaztuko da, horretarako taldekide bakoitzaren lan karga eta honen kostua hartuko da kontuan. Proiektuaren eskulana kalkulatzeko kontuan izan behar da lan taldeko partaide bakoitzaren orduen kostua desberdinak izango direla haien karguaren arabera. Hori kontuan izanda langile bakoitzaren lan ordu kopurua hartu beharko da kontuan. Hurrengo puntuetan langile bakoitzaren orduen kostua deskribatuko da karguaren arabera:  Proiektu zuzendariak: 80€/h Baliabide materialen kostu totala ezagutzeko 15 eta 16.Tauletako balioak erabiliko dira 5.3.4.Taulan ikusi daitekeen modura: 5.3.4 AURREKONTU FINALA Amaitzeko proiektuaren aurrekontu totala zehaztuko da, horretarako 5.3.5. Taula aztertu behar da. Bertan baliabide materialen eta giza baliabideen kostuak hartuko dira kontuan proiektuaren kostu totalaren kalkulua egiteko. Horrez gain proiektuarekin erlazionaturiko beste koste batzuk hartu beharko dira kontuan baita: Bonbeozko Zentralaren eraikuntza egiteko estimaturiko obra zibilaren kostua eta zentralaren osagaien instalazioaren kosteak. Bestelako koste horiek 5.3.6. Taulan zehazten dira, bertan agertzen diren prezioak benetako prezioaren estimazio bat dira koste totalaren hurbilpen bat emateko, instalazioak partean teknikarien prezioa orduko hartu da kontuan Bilboko IITUE 2015ko Iraila 18 eta 108 eguneko lan bat egin beharko dela estimatu da. Hurbilpen hauek egiterako orduan kontuan hartu da makina bakoitza instalatzeko beharko litzatekeen denbora. Amaierako kostua, hau da guztira ordaindu beharko dena 5.3.7.Taulan deskribatzen da.
addi-812652a31b01
https://addi.ehu.es/handle/10810/16233
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-11-27
science
García Ruiz, Naiara
eu
Zentral hidroelektriko itzulgarria turbina-ponpa taldearekin
Bilboko IITUE 2015ko Iraila 1 6.1 1.DOKUMENTUA: URTEGIAREKIN ERLAZIONATURIKO KALKULUAK Hurrengo dokumentuan urtegian erabiliko den uraren eragina ikusteko egindako kalkuluak eta sorturako elektrizitatea erabiliko luketen familia kopurua ezagutzeko kalkuluak agertzen dira. Hasteko urtegiari buruz lortu diren datuak azaltzen dira, datu hauek BILBAO BIZKAIA UR-PARTZUERGOTIK eskuratu dira, enpresa publiko hau Oiolako urtegiaz arduratzen da Barakaldoko udalerrikoa izan arren. Familia kopurua kalkulatzeko 1.2 Taulan “3.Diseinua” ataleko beharrezkoak izango diren emaitzak agertzen dira. Kalkuluetan erabiliko diren formulak (1.2) eta (1.3) izango dira:
addi-b0c21fc18578
https://addi.ehu.es/handle/10810/16233
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-11-27
science
García Ruiz, Naiara
eu
Zentral hidroelektriko itzulgarria turbina-ponpa taldearekin
1. SARRERA Gaur egungo elektrizitate kontsumo handiaren ondorioz erregai fosilen kontsumoa asko handitu da bai energia elektrikoaren kontsumoa dela eta bai ibilgailuen erabilera handiagatik. Hortaz, naturan aurki daitekeen erregai fosilen kopurua geroz eta txikiagoa denez energia berriztagarrien garapena geroz eta garrantzi handiagoa irabazi du azken urteotan. Elektrizitatea lortzeko energia berriztagarrietan oinarritutako metodo ugari daude: energia eolikoa, eguzki energia eta energia hidraulikoa… Proiektu honen xedea energia hidraulikoan oinarrituriko Bonbeozko Zentral baten garapena izango da. Zentral hidroelektrikoak geroz eta ugariagoak dira gaur egungo gizartean haien eraginkortasun handia dela eta. Zentral hidroelektrikoek urak daukan energia potentzial grabitatorioa energia elektrikoan eraldatzen dute turbina eta alternadore bat erabiliz. Proiektu honetan, ura turbinatzeaz gain ponpatu egiten duen Bonbeozko zentral bat garatzea erabaki da, zentral hidroelektriko arruntetan ez bezala turbinaketan erabilitako ura ez galtzeko ur hori berriro ponpatuko da tarifa elektrikoaren arabera. Bigarren prozesu horri esker turbinaturiko ura ez da galduko eta berriro erabili ahal izango da energia elektrikoa sortzeko. Zentral itzulgarri hauek bi urtegiren beharra dute funtzionatzeko, hori dela eta hauen erabilera ingurunearen ezaugarrien arabera dago baldintzatua. Normalean bi urtegi dauzkaten eremuak ez dira oso ugariak horregatik bonbeozko zentralak instalatu ahal izateko ingurunea moldatu ohi da, kasu honetan moldaketa hori ezinbestekoa izan da Oiola urtegiko ingurunea dela eta. Ahalik eta obra zibil gutxien egin ahal izateko zentralaren goiko urtegia bi ur biltegiz ordezkatzea erabaki da. Proiektu hau Oiolako urtegian kokatzea erabaki da urtegi honetako ura Lindano osagai kimikoaz kutsatuta dagoela jakin delako eta urtegia ixteko eskaerak direla eta. Proiektu honetan garatuko den Bonbeozko Zentralaren bidez urtegiaren instalazioei erabilera berri bat ematea proposatzen da, baldin eta urtegia ixteko proposamen horiek aurrera eramanez gero. Bonbeozko Zentral honen bidez Barakaldok zentral Bilboko IITUE 2015ko Iraila 2 elektrikoaren euskarri ekologiko bat izatea lortu nahi da. Horrez gain proposamenak aurrera ez badoaz eta urtegia ur edangarria biltegiratzeko erabilerarekin jarraituz gero, zentralaren funtzionamenduak ez luke eraginik izango ur edangarriko kantitatean. Urtegiaren bolumena 875.000 m3 dira eta ur edangarri bezala erabiltzen den ur kantitatea 7.344 m3/egun direnez ikusi daiteke energia elektrikoan erabiltzeko geratzen ur kantitatea handia dela, kasu honetan zentralak 26.000 m3 erabiliko lituzke. Beraz bi funtzioak bete ahal izango dira arazorik gabe inolako eraginik nabarituko gabe. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 3 2. PRIOEKTUAREN HELBURUAK Zentral hidroelektriko itzulgarri bat hain proiektu handia izanik ingeniaritza arlo desberdinak lantzen dira, hori dela eta laburpenaren atal honetan proiektuaren garapenean zehar diren puntuak nabarmendu nahi dira.  Zentralaren langileek erabiliko luketen SCADA interfazearen garapena. Interfaze honek zentralaren egoera momentu oro ezagutzea ahalbidetuko du, horrela langileari funtzionamendua egokia dela bermatzea ahalbidetzen zaio. SCADA honetan makineriaren datuen irakurketa egin, funtzionamendu egoera adierazi eta kontrolatu ahal izango da.  Sentsorek jasotako datuak PLC baten bidez eskuratzea, automata programagarri hauen programazioa. PLCa eremuko tresnak kontrolatzen dituzten sistema adimentsuak dira maila honetan area mailaren helburuak lortzeko. Kasu honetan eremu tresnak sentsoreak, turbina, ponpa eta makina sinkronoak izango dira. Sistema adimentsuak direnez programaturik egongo dira, horri esker erabakiak hartzeko gaitasun mugatua izango dute (adibidez alarma egoeretan edo prozesuen langilearen interferentziarik gabe garatzeko).  Erabiliko diren makinen erregulazioa eta kontrola funtzionamendu egokia bermatzeko. Makina hauen abiaduraren erregulazioa gauzatu beharko da, alternadoreak eta turbinak erreboluzio berdinak izan behar dituztelako funtzionamendua ona izan dadin. Horrez gain turbinen alabeak mugikorrak direnez kontuan hartu behar da hauen posizioa kontrolatu behar dela, horretarako pistoi hidraulikoaren kontrola gauzatuko da. Makineriaz gain balbulen posizioa ere kontrolatu beharko da, azken hau SCADAren bidez gauzatuko da. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 4 3. PRIOEKTUAREN DESKRIBAPENA 3.1 TOPOGRAFIAREN ANALISIA Proiektua garatzen hasi aurretik zentrala kokatuko den ingurunea aztertu behar izan da. Kasu honetan ingurunearen mapak aztertu ostean zentralak izango duen ur jauzia 25 metrokoa izatea erabaki da. 3.1(A) Irudian ikusi daiteke zentrala kokatuko den ingurunea menditsua dela eta horren ondorioz zentralaren diseinua egokitu behar izan dela 3.1(B) Irudian ikusi daitekeen moduan. Zentrala ondo funtzionatzeko bi urtegi behar dira. Hasiera batean, zentrala eraikitzeko presa erabiltzea pentsatu zen, baina 3.1 (A) eta . 3.1 (B) Irudiak erakusten duten orografia aztertu ostean presaren azpiko aldean urtegi berri bat eraikitzeko egin beharreko obra oso handia eta garestia izango litzatekeela ondorioztatu da. Hori dela eta, ez-ohizko diseinu bat erabiltzea erabaki da, bonbeozko zentralaren kokapena aldatuz eta dagoen presaz aparte eraikiz. Hau da turbinak eta ponpak ez dira presan bertan kokatuko, baizik eta urtegian ezarritako makina gela batean kokatuko dira, horren ondorioz beheko urtegi bezala Oiolako uharka erabiliko litzateke eta goiko urtegirako ordea bi ur biltegiak izango lirateke, horri esker egin beharreko obra zibila murriztu eta merkeagotu egingo litzateke. Goiko urtegi gisa 13.000m3 bi ur biltegi eraikiko dira 3.1 (A) Irudiko 2. Lerroaren kotan gutxi gorabehera, hau da 425m-ra eraikitzea erabaki da urtegiaren 3.1. Irudia: (A) Oiolako urtegia sateliteko argazki bidez (B) Zentralaren kokapenaren diagrama Bilboko IITUE 2015ko Iraila 5 inguruko landa batean, izan ere, kontuan izan behar da urtegia 400 metroko kota bat daukala eta erreferentzia puntu bezala hartzen denez 0m direla planteatuko da kalkuluetan. Lorturiko emaitzak aztertuz gero ikusi daiteke potentzien balantzea negatiboa izan arren balantze ekonomikoa positiboa izango dela eta lorturiko irabazpenak 11.042,69 € ingurukoak. Lorturiko irabazpenak kontuan izanda badirudi urte asko beharko direla Bonbeozko zentral hau amortizatu ahal izateko, baina kontuan hartu behar da zentral mota hauek eraikitzea oso interesgarria dela energia elektrikoaren sorketan lan egiten duten enpresentzat. Zentral mota hauen helburuen artean ez dago bakarrik dirua irabaztea, baizik eta bonbeozko zentraletan tarifa elektrikoan dauzkaten pikoak kontrolatzen laguntzen dutelako. Normalean bailara orduak kontsumo elektriko gutxieneko orduak dira, horregatik dira hain merkeak eta punta orduak kontsumo handieneko orduak dira, horren ondorioz kontsumo elektrikoan pikoak sortzen dira eta horrek eragin kaltegarriak eduki ditzake energia elektrikoaren distribuzioan. Zentral mota hauei esker bailara orduetan energiaren kontsumo elektriko handia sortzen da piko negatibo hori ekidituz eta punta orduetan ordea, kontsumo elektriko handi hori hornitzen laguntzen da. Proiektu honen kasuan Barakaldoko udal herriaren energia elektrikoaren kontsumoa hornitzen lagunduko luke. Diseinatu den zentrala lau pertsonaz osaturiko 313 familia hornitzeko gaitasuna izango du. proiektu honetan ez dira bizkaiko Foru Aldundiak EVE-ren bidez edo beste erakundeak proiektu hauen garapenerako eskaintzen dituzten laguntzak, hauek proiektua martxan dagoenen baino ez direlako ematen. Hori dela eta proiektu honetan aurkezten den 1.122.281,70 €-ko aurrekontuan, kostu hori laguntzei esker txikiagotu ahal izango litzatekeela kontutan izan behar da. 3.3 MAKINEN KONTROLA ETA PROGRAMAZIOA Programazioa egiteko unean kontuan izan da prozesuen aukeraketa tarifa elektrikoaren araberakoa izan behar dela, hori dela eta operadore pantailen Bilboko IITUE 2015ko Iraila 7 erabiltzaileak prozesu bakoitza exekutatzeko ordua kontrolatu beharko du. Prozesu bakoitzaren aukeraketa 3.2. Irudian deskribatzen da. 3.2. Irudia. Ordu aukeraketa. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 8 Bonbeozko Zentralaren programazioa egiterako orduan turbinaren abiaduraren kontrola egitea ezinbestekoa da hori dela eta programaren barnean turbinaren hasieraketa sekuentzia jarraitu behar izan da, sekuentzia horri turbinaren kontrola egitea deritzo. Turbinaren kontrola hainbat modu desberdinetan egin daiteke, hala nola PID bidez edo programazioa bidez, kasu honetan programazio bidez egitea erabaki da, turbinaketa prozesuaren doitasuna ez delako zehaztasun handikoa izan behar. Kasu horretan kontsumo pikoak hartu beharko dira kontuan energia elektriko nahiko sortu ahal izateko, baina proiektu honetako Bonbeozko Zentralaren kasuan sorturiko energia zuzenean bidaliko da Iberdrolako sarera, beraz kontsumo piko horiek ez dira kontuan hartu behar Iberdrolak kontrolatzen baititu, hori dela turbinaren kontrola programazio bidez egin daiteke. SemiKaplan turbina baten kontrola egiteko alabeen mugimendua kontrolatu behar da, turbinaren atal hauek pistoi hidrauliko baten bidez mugiarazten dira eta turbinaren abiadura kontrolatzeko ezinbesteko elementua dira. Turbinaren alabe hauek posizio maximora irekiko dira makinak sinkronismo abiadura egokia lor dezan, kontuan izan behar da turbinak eta alternadoreak ardatz berdina edukiko dutela eta ondorioz abiadura ere berdina izango dela. Behin sinkronismo abiadura lortu dela alternadorea sinkronoskopioaren baimenarekin sarera konektatzeko gaitasuna izango du, momentu horretan alabeak finkatuko dira eta potentziaren bidez erregulatuko da turbinaren abiadura. Prozesu guzti hau 3.3. Irudian aztertu eta azalduko zehaztasun guztiarekin. Ponpaketa prozesua turbinaketa baino sinpleagoa da, bailara orduetan bakarrik lanean egongo dela baino ez da kontrolatu behar. Bailara orduak 3.2. Irudian zehazturiko orduak izango dira, momentu horretan langileak SCADA pantailatik ponpaketa prozesua baimenduko du eta ponpa mugiarazten duen motorra martxan jarriko da maila sentsoreak aktibatu arte. Momentu horretan ponpa geldituko da prozesua amaituz. Prozesu hau 3.4. Irudian ikusi daiteke azalduta. 3.3. Irudia. Turbinaketa prozesua. 3.4. Irudia. Ponpaketa prozesua. 3.8. Irudia. Turbina Energia Elektrikoa Ekoizten (Punta orduetan). 3.10. Irudia. Ponpa Martxan (Bailara orduetan). Bilboko IITUE 2015ko Iraila 14 4. KONKLUTSIOAK Proiektu honetan diseinatutako Bonbeozko Zentral puruaren funtzionamendua frogatu behar da proiektua aurkeztu eta entregatu baino lehen. Kasu honetan, funtzionamendu hori egiaztatzeko simulazioak erabili dira. Simulazio horien bidez zentralean eman behar diren egoera desberdinak aztertu eta simulatu dira sistema guztien funtzionamendu egokia ziurtatzeko, ponpaketa prozesua, turbinaketa prozesua, alarma sistema … Automataren bidez frogak egiteko PLCSIM simuladorea erabili da, erreminta hau automatan kargatu behar den programaren funtzionamendua eta operadorearen pantailaren funtzionamendua egokia dela bermatzeko erabiltzen da. Bonbeozko Zentral honen programazioa eta SCADA pantailen funtzionamendua egokia dela frogatu da proiektuaren entrega epea baino lehen baldintzen agirian zehazturiko arauetan azaltzen den bezala. SCADA pantailak frogatzerakoan kontuan hartu behar da programazioa PLC fisiko batean bezala kargatu behar dela, kasu honetan Ethernet sare bat erabili beharrean MPI/DP sare bat erabili behar izan da, konexio mota hori PLCSIM simuladorea erabiltzea ahalbidetzen du. Konexio sare hau erabili ezean ezingo litzateke modu egokian frogatu operadore pantailen funtzionamendu egokia PLCSIM erabiliz. Proiektu hau errealitatean inplementatzeko 60 sarrera eta 24 irteeradun PLC bat erabiliko litzateke, horrez gain kontuan izan behar da ordenagailu eta automataren arteko konexioa ezartzeko ez dela MPI/DP sare bate erabiliko, baizik eta Ethernet sare bat. Konexioa modu ekonomikoan egiteko ordenagailuaren eta automataren IP helbideak zehaztu behar dira SIMATIC STEP 7 programan sare konexioen atalean. Behin konexioa ezarrita dagoela programan sorturiko kodea (OB1 eta DB1 fitxategiak) erabilitako automatan kargatuko lirateke. Hau guztia egin ostean langileak erabiliko duen ordenagailuan WIN CC programan sorturiko pantailen fitxategia sartuko litzateke eta erabiltzaile lizentziak instalatu ostean, programa funtzionamendu normalarekin lan egingo luke automatarekin konexioa piztuta izanda. Bilboko IITUE 2015ko Iraila 15 Programaren funtzionamendua frogatzeko atal desberdinak aztertu eta egiaztatu behar izan dira. Hasteko SCADA-n sorturiko botoiak bana-banan frogatu dira ondo erlazionatu direla baieztatzeko. Behin botoiak frogatu direla prozesu desberdinak aztertu dira, lehenik Grafcet nagusiaren atala frogatu da, hori egiaztatzeko sekuentzia guztia jarraitu da. Behin grafcet Nagusiaren funtzionamendu zuzena ziurtatuta Hasierako Baldintzen grafcetera pasa da, bertan hasierako baldintzek betetzen direnean sarrera horiei dagokien irteerak ON egoerara pasa direla konprobatu da. Horren ostean bi funtzionamendu mota desberdina baieztatu dira: Eskuzko Funtzionamendua eta Funtzionamendu Automatikoaren grafcetak, bi prozesu hauek egiaztatzeko aurreko prozedura bera jarraitu da. Botoiak ondo funtzionatzen dutenez hasierako frogan Funtzionamendu Automatikoaren barne prozesuak aukeratzeko erabili dira, lehenbizi turbinaketa prozesua frogatuz eta ondoren ponpaketaren. Denbora oro prozedura berdina aplikatu da prozesu osoan zehar. Azkenik dena ondo funtzionatu duenean STOP botoiaren Amaierako Egoera grafceta aktibatu da, honi esker zentralaren egoera nola aldatzen den aztertu ahal izan da berriro pizten denerako baldintza egokiak dituela bermatuz.
addi-aa7878ec71b4
https://addi.ehu.es/handle/10810/16248
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-11-30
science
Gurrutxaga Arruti, Iñigo
eu
Hitzarmen kolektiboen ultraktibitatearen desagerpena
Laburpena Lan erreforma indarrean sartu arte, hitzarmen kolektiboen negoziazioen porrotak, aurreko hitzarmenak indarraldia mantentzen jarraitzen zuela zekarren kontrako akordiorik egon ezean. Egun ordea, indarraldi hori urtebetera mugatu egiten da, eta hala, behin epe hori igarota eraginkortasuna galduko du, kontrako akordiorik ez badago, eta beraz, goragoko hitzarmena aplikatuko da (existitzen bada). Erreforma honek, hitzarmenen birnegoziazioa sustatzea eta lan baldintzen petrifikaziorik ez gertatzea du helburu. Baina, araudi berriak, interpretazio arazo ugari sortzen dituenez, lan honekin, eman daitezkeen erantzun posibleak landuko ditugu; eta auzitegiek zein irizpide jarraitu duten aztertuko da. Hitz gakoak: hitzarmen kolektiboa, ultraktibitatea, indarraldia, goragoko hitzarmen kolektiboa. 4 1. Sarrera Azken urteetako lan erreformek beraiekin ekarri duten zalaparta dela eta, buruhauste handiak sortu dituen erakunde juridiko berezi bat aztertu nahi izan da lan honetan; hots, ultraktibitatea. Hitzarmen kolektiboen iraupenaren zati den honek, inoiz izan duen arrakastarik handiena eskuratu du 2012ko erreformaz geroztik. Hitzarmen kolektibo baten indarraldiaren inguruan zegoen araudiari 180°-ko iraultzea eman zaio, langileak era oso larri batean kaltetuak gera daitezkeelarik. Horregatik, instituzio honek bereganatu duen garrantzia eta gaurkotasun handiko gaia dela ikusirik, berak jasandako aldaketak zein ondorio ekarriko dituen ikertzea egokia eta garrantzitsua dela iruditu zait. Gainera, sortu diren arazo horiei buruzko lehen hitza eman du Auzitegi Gorenak, indarrean dagoen arauaren interpretazio egokia zein den plazaratuz. Gaiak lan munduan duen garrantzia kontuan izanik, bere inguruan doktrina judizialak zein iritzi duen aztertzea izan da burutu behar izan dudan lehen lana. Hasierako ikerketa horiek burutuak nituela, eta ideiak buruan nola edo hala ordenatu ondoren, lana egituratzeko ordua zen. Hasieran, ahalik eta kontzeptu gehien landu nahi izaten da, baina ikerketaren hedadurak horrenbesterako ematen ez zuela ikusirik, garrantzizkoenak iruditu zaizkidanak aztertzea iruditu zait egokien. Gauzak horrela, lehendabizi instituzio juridiko hau dagokion tokian kokatuko dut; hau da, hitzarmen kolektiboen iraupenaren eremuan, eta ondoren zertan datzan azalduta, izan dituen erreformak aztertuko dira lan honetan. Gaur egun, ultraktibitateak duen araudia aztertuko da hurrena, eta berarekin sortu diren arazoak (goragoko hitzarmenik ez dagoenean, batez ere). Lehenago aipatu dudan doktrina judizialaren arabera dauden erantzun posibleak azalduko ditut; hau da, lan baldintzen kontraktualizazioaren inguruko bi tesiak aztertuko dira. Behin egungo egoera zein den argitu ondoren, auzitegiek zein erantzun eman dituzten landuko da azkenik. 2. Hitzarmen kolektiboen iraupena Lehenengo eta behin, hitzarmen kolektiboen iraupenaz hitz egiteko, ezinbestekoa da Langileen Estatutura jotzea, zehazki, 86. artikulura. Bertan, bere lehen apartatuan xedatzen baita, alderdi negoziatzaileei dagokiela hitzarmen kolektiboaren iraupena zehaztea. Artikulu honetan ikus daitekeen bezala, alderdiei askatasun printzipioa aitortzen zaie gai honetan, iraupen minimo zein maximorik zehaztu gabe (LE 85.3.b art). 5 Iraupena zehazteko alderdiek duten eskubide hori, derrigorrean eta doitasunez zehazteko betebeharrarekin lotu behar da. Beraz, eskubide-betebehar baten aurrean gaude, alderdiei egokiturikoa eta ez beste inori. Espainiako esperientzia aztertu ondoren, esan daiteke negoziazio kolektiboaren praktikak izaera periodiko bat duela; hitzarmenei iraupen zehatz bat ezarriaz, euren klausulak lan merkatuaren etengabeko aldaketetara egokitu daitezen1. Honek ordea, ez du esan nahi hitzarmen kolektibo baten iraupena ahalik eta laburrena izan behar duenik, izan ere, denboraldi oso laburreko hitzarmenak ezegonkortasuna eta gatazka kolektiboen seinale izan ohi dira. Honenbestez, hitzarmen kolektiboaren garapen egoki bat eman dadin, enpresarientzat eta langileentzat egonkortasun bat bilatu beharko da, epe labur edo ertaineko aurreikuspenak egin ditzaten. Esandako honen isla da legegilearen nahia hitzarmen kolektiboen iraupena arautzerako orduan, hauen jarraitutasuna izan duela beti helburu. Hitzarmenak duen denborazko izaera dela eta, honen eraginkortasuna bere iraupenari dago lotua. Beraz, behin hori amaitzean eraginkortasuna galduko luke. Baina, hitzarmen kolektiboa, doktrinak esaten duen bezala, kontratu bat da, eta hala, kontratu guztiek bezala, alderdiek hitzartutako indarraldia izango du. Honela, alderdiek indarraldi hori nahi duten eran luza dezakete euren kontratuzko askatasuna erabiliaz, edo urtez urteko isilbidezko luzapen bitartez, alderdietako batek denuntziatzen ez duen bitartean2. 2.1 Indarrean sartzea Hitzarmen kolektiboa indarrean noiz sartuko den jakiteko ere Langileen Estatutura joko dugu. Bertan 90.4. artikuluan arautzen da, alderdiek erabakitzen duten egunean sartuko dela indarrean hitzarmena. Honekin, aurretik zegoen erregulazioa aldatzen da, zeinetan, argitaratzen zen egunean sartzen baitzen indarrean3. Beraz, orain, egun hori argitaratzen den eguna izateaz gain (kasu hau baita ohikoena), aurreko edo ondorengo egun bat ere izan daiteke. Era horretan, argitaratu aurreko edo negoziazioak amaitu aurreko egun bat zehazten bada hitzarmenaren indarraldi hasiera bezala, honen atzeraeraginkortasuna ematen dela ulertu beharko dugu; izan ere, legeak onartu egiten baitu indarraldi ezberdineko denboraldiak adostea (LE 86.1 art. in fine). 6 Zentzu honetan, hitzarmen kolektiboak baino gutxiago iraungo duten soldatabaldintzak adostea da gehien ematen den kasua etorkizunera begira. Atzera begira ordea, aurreko hitzarmenaren amaiera eta epe horretan hitzarmen berria indarrean sartzea adosten dira. Hau da, hitzarmen berriaren baldintza ekonomikoak aplikatu daitezela. Horrela, hitzarmen kolektibo hori aplikagarri izango zaie, bai hau indarrean sartu denean lan kontratua bizirik zuten langileei, eta baita ere, aurretik lan kontratua izanda, data horretarako iraungia zutenei4. 2.2 Denuntzia Hitzarmen kolektibo baten amaiera ez da automatikoki gertatzen honen indarraldiaren epea amaitzean, baizik eta aurretiaz denuntziatu egin behar da. Hitzarmen kolektibo bat denuntziatzeak esan nahi du, alderdi batek besteari jakinarazi egiten diola, egintza formal baten bitartez, hitzarmenaren iraupenaren amaiera eman dela (epea iritsi delako edo ezarritako baldintzak bete direlako), LEko 86.2 artikuluak arautzen duen urteroko luzapena baztertuz. Artikulu berean azaltzen da denuntziaren kontzeptua, non, a contrario irakurriz gero, hitzarmenaren denuntzia «sine qua non» baldintza den, adostutako epean indarra gal dezan5. Bestela, aipatu bezala, urtebeteko luzapen automatikoa jasango du hitzarmenak, urtez urte denuntzia espresik ez dagoen bitartean. Denuntziaren helburua, denboran zehar hitzarmenen jarraipena erraztea da; horrela, alderdiek bestearen intentzioak zeintzuk diren jakiteko aukera izango dute, ondorengo negoziazio prozesurako erabilgarri izango zaiena6. Denuntziak berariazkoa izan behar duela esatean, honek formula bikoitz bat mantendu behar du, hau da, alde batetik, idatziz egin beharko da (kasu gehienetan hala izaten da) edo denuntzia burutzen duen alderdiaren jarrera zein den era nabarmenean azalerazi behar zaio besteari7, eta bestetik, beste alderdiak ezagutuko duela egiaztatu behar du denuntziatzaileak8. Hau bermatzeko, nahikoa izango da denuntzia hitzarmen kolektiboen erregistro publikoan inskribatzearekin. Badago praktikan ordea, denuntzia automatikoa deritzona, bertan, egun zehatz bat ezartzen da (indarraldia amaitu aurrekoa edo indarraldia amaitzean) eta data horretara iristean, hitzarmena 7 automatikoki denuntziatu dela ulertuko da. Edozein kasutan, denuntzia hitzarmenaren indarraldia amaitu behar den epea iritsi aurretikoa izan behar da, bestela, indarraldiaren luzapen automatikoari hasiera emango litzaioke9. Denuntziaren edukiari dagokionez, hiru eredu bereizi daitezke guztien artetik. Honako hauek dira10: 1) Negoziazio berriari buruzko materiei inongo erreferentziarik egiten ez diena. Formula hau da gehien erabiltzen dena. Erreferentziarik ez egitearen arrazoia (isiltasunaz baliatzea), denuntziatu den hitzarmenaren birnegoziatzeak hitzarmenaren osotasuna barneratu dezan egiten da. 2) Hitzarmenean indarraldi laburragoa duten edukiei erreferentzia egiten dien denuntzia eredua. Aurretik aipatu bezala, legeak zehazten du (LE 86.1 art), indarraldi ezberdinak hitzar daitezkeela hitzarmen barneko gai bakoitzeko. Doktrinaren alderdi batek denuntzia partzial gisa definitzen du honakoa, beste batzuk aldiz, ez dira iritzi berekoak, izan ere, hauen ustez, ezin da hitzarmen osoa denuntziatu eta ondoren denuntziaren objektu diren materiak zeintzuk diren zehaztu. 3) Hitzarmen batzuk, indarraldi ezberdineko gaiak arautu gabe, denuntzia idatzian, negoziatu nahi diren edukien aipamena egin dadila zehazten dute. Denuntzia hitzarmen kolektiboa negoziatu duen alderdietako batek egikaritu beharko du, hau da, legitimazio osoa duten subjektuek. Baina, ez da nahikoa izango hasierako legitimazioa izatea denuntzia burutzeko (adibidez, hitzarmen sektorial batean enpresa bakar batek buruturiko denuntzia ez dela baliozkoa azaldu zuen Auzitegi Gorenak11), legitimazio osoa izan behar dute subjektuek. Ildo beretik, kontratuzko printzipio batekin bat eginez, hitzarmena sinatu zuten langileen ordezkariek zein enpresariek bakarrik denuntziatu ahal izango dute hau. Ez ordea, sinatzeko aukera izanda, sinatu ez zutenek, hala autoeskluitu egin baitziren, edo hitzarmena sinatu aurretiko deskuelgea gertatzean12. Printzipio honek bi salbuespen dauzka, ordezkaritzaren ondorengotza onartzen delarik kasu hauetan: a) enpresa bateko atal sindikalek hitzarmena denuntzia dezakete, enpresa komitea desegitean, honen kide guztien kargu uztea bada kausa; eta b) aurreko kasuan gertatzen zen bezala, baina oraingoan, enpresaz gaindiko hitzarmen 8 kolektiboaren indarraldian zehar, ordezkaritza enpresariala edo sindikala desagertzen bada hauteskundeak hasteagatik eta negoziaketa unitateko ordezkaritza sindikala funtsean aldatzeagatik. 2.3 Ondorengotza Hitzarmen kolektiboaren indarraldiaren amaieran, behin hau denuntziatua dagoenean eta beste hitzarmen berri bat adostu denean, hitzarmen berri honek jarraituko dio aurrekoari, hau bere osotasunean indargabetuaz, salbu espresuki mantentzen diren aspektuak. Aipaturikoa, Langileen Estatutuko 86.4 artikuluan arautzen da, lan ordenamenduko ondorengotza normatiboaren printzipioa aitortzen du, lex posterior derogat legi priori13. Era berean, Langileen Estatutuko 82.4 artikuluan emaitza berbera ematen dela ikus daiteke, izan ere, bertan esaten denez, aurrekoari jarraipena emango dion hitzarmen berriak, hartan jasotzen ziren eskubideez ere erabaki dezake; hitzarmen berrikoa aplikatuko delarik bere osotasunean. Ikus daitekeen bezala, modernotasun printzipioa ematen da bi hitzarmenek aplikazio eremu berdina dutenean (lurralde-eremua eta eremu funtzionala). Beraz, denbora-eremua ezberdina izanik, berria aurrekoaren ondorengoa izango da eta euren arteko konkurrentzia arazorik ez da egongo. Aldiz, eremu ezberdineko (lurralde edo funtzionala) hitzarmenez ari bagara, sortu den hitzarmen horrek konkurrentziaren arauak errespetatu beharko ditu, eta hauekin batera, hitzarmenaren iraupen eta indarraldiari dagozkionak ere. Kasu honetan, hitzarmen berriak balioa izango du bakarrik, aurrekoak duen denborazko lehentasuna galdu duenean; eta hau honen indarraldi amaieran gertatzen da soilik14. 3. Ultraktibitatearen kontzeptua Lan honen oinarria ultraktibitatearen nondik norakoak azaltzea denez gero, lan arloko araudian dagoen figura berezi hau zer den eta zertan datzan azaltzea ezinbestekoa da aurrerago aipatuko dena ulertzeko. Tomás Sala Franco autoreak ultraktibitatea definitzerako orduan, hitzarmenezko edo legezko borondate bitartez sortzen den indarrez luzaturiko indarraldi egoera bat dela dio. Egoera horretan, dagoeneko denuntziaturik eta bere indarraldia amaitu den 9 hitzarmen kolektiboa indarrean egongo da hitzarmen kolektibo edo laudo arbitral berri bat aplikatu arte; edo hauetako bat egon ezean, zehazturiko epe batez15. Ildo beretik, esan daiteke ultraktibitatea legegilearen salbuespenezko esku-hartze bat dela, zeren, kontratuzko printzipioaren aurka, alderdiek hitzarturiko indarraldia baino luzeagoa den aplikagarritasuna ematen zaio kontratu bati. Hau da, alderdiek kontratu batentzat libreki adostu duten epea iristean, kontratu horrek aplikagarri izaten jarraitu beharko du bera ordezkatuko duen beste akordio bat ematen ez den bitartean16. Jarraitutasuna emango da, hitzarmenaren indarraldia amaitu arren eta alderdietako batek beharrezko denuntzia egikaritu arren17. Hitzarmen kolektiboen ultraktibitatea Langileen Estatutuko 86. artikuluan dago arauturik, eta ezarri zenetik hitzarmenaren elementu garrantzitsuenetako bat izan da; arau juridiko gisa estatutuzko hitzarmenen bereizgarri bat da. Doktrinak dioenez, sortu dituen arazoak baino gehiago dira ultraktibitateak konpondu dituenak; hala nola, egonkortasun elementutzat dute, prozesu negoziatzaileen garapena libre eta hausnartuagoa izatea ekarri du “segurtasun sare” bat sortuz, negoziazioan sortzen den “stress-a” murriztuz eta negoziazio estrategiari dagokionez ez du aldebakarreko eraginik izan (ez du beti alderdi bera mesedetu, sindikala-patronala)18. Hala ere, ultraktibitatearen existentziak beste arazo batzuk sortu ditu, besteak beste: negoziazioaren petrifikazioa, edukien berritzea eragotziz eta dinamismoa oztopatuz. Egoera hau dela eta, eman dira jarraian aztertuko ditugun erreformak, non, ultraktibitatea mugatzea izan da helburu. 10 Espainian hitzarmen kolektiboez jardun duen lehen legea 1931ko azaroaren 21eko lan kontratuen legea izan zen, II. Errepublika garaian. Honek, hamabigarren artikuluan hitzarmen kolektiboen iraupen minimoa bi urtetan zehazten zuen. Gainera, alderdietako baten ez-betetzea emanez gero, ez-betetzea jasan zuen alderdiak hitzarmena amaitutzat jotzeko aukera zuen edo betetzea exijitzekoa ere, zegokion kalte-ordaina eskuratuz (93. Art). Hala, legeak ezarririko bi urteko minimoa hobetzen zuen hitzarmen baten fruitu zen iraupena. Bere indarraldiaren amaierara iristean hitzarmen berri batek ordezkatuko zuen zaharra edo hau emango ez balitz, desagertu egingo litzateke, obligatzeari utziz19. Frankismo garaian, 1958ko apirilaren 24ko Legetik abenduaren 19ko hitzarmen kolektiboei buruzko 18/1973 Legera, erantzuna guztiz totalitarioa izan zen. Bertan adierazten zenez, hitzarmenek indarraldi epe bat arautu behar zuten, hau egin ezean, bi urtekoa izango zen, isilbidez urtez urte luza zitekeena. Hitzarmen hura denuntziatu egiten bazen eta akordio batera ez baziren iristen, autoritate laboralak derrigorrean bete beharreko xedapen zehatz batzuk edo betebeharreko erabaki arbitral bat emango zituen20. 1980an, lan erlazioen marko demokratiko batean barnebildurik, 8/1980 Legeak Langileen Estatutua onartu zuen lehen aldiz, 86.3 artikuluan honako itxura ematen zaio instituzio honi: “Denunciado un convenio, y hasta tanto no se logre acuerdo expreso, perderán vigencia solamente sus cláusulas obligacionales, manteniéndose en vigor, en cambio, su contenido normativo.”. Egoera guztiz aldatzen dela esan beharrik ere ez dago; izan ere, hitzarmena denuntziatzen denean eta akordio batetara iritsi gabe (berdin dio denborak), lan baldintzen edukia bere horretan mantenduko da. Lehen etapa honetan, ultraktibitatea era positibo batean baloratu zen, ziurtasunez egokitu baitzuten lan baldintzen arauketa eta negoziazio prozesuaren garapen egoki bat bermatzen baitzuen21. Araudi horrek 15 urtez iraungo zuen, 11/1994 Legeko erreforma burutu arte. Hitzarmenei malgutasun handiagoa eman nahi zitzaien eta hauen edukiak negoziatzaileen, sektore eta enpresa ezberdinen beharretara egokitzeko ahalmen handiagoa izan zezaten. Lege honek “hitzarmen berari” ahalmena ematen dio 11 adostutako indarraldiaz haratago zehazteko bere eraginkortasuna22. Era honetan, hitzarmen kolektiboa modernizatu egiten da (alde batera uzten da negoziazio eza), alderdiei hitzarmenaren eraginkortasunaz aritzeko aukera ematen zaie: indarraldi ezberdinak adostu ditzakete (materia ezberdinetan) eta denuntziarik ez badago urtez urte luzatuko da. Hori bai, denuntziaturiko hitzarmen horren indarraldiari buruzko akordiorik ez badago eta negoziatzaileek ez badute testu berri bat adosten, 1980an ematen zen erantzun bera emango da23; hau da, hitzarmenaren eduki arauemailea mantenduko da indarrean bakarrik. Lege hau indarrean sartu aurretik, esan dugu, era positibo batean baloratu zela ultraktibitatea, baina denborak aurrera egin ahala negatiboki ikusten hasi zen. Hori dela eta, 1994ko erreforman, alderdi negoziatzaileei askatasun aukera handiagoa aitortu zitzaien mugaeguneratutako, denuntziaturiko eta birnegoziatze fasean zeuden hitzarmenen ultraktibitatearen edukia ezartzeko (eduki arauemailea)24. Beste era batean esanda, denuntziaturik eta indargabeturik zegoen arau kolektiboa alderdien borondatearen esku geratuko da betebeharren klausulak indargabetu arren. Horrela, Casas Baamonde autoreak dioen bezala, 11/1994 legearekin hitzarmen kolektiboen ultraktibitatea esklusiboki legezko instituzio izatetik (legearen berariazko tratamenduan), instituzio konbentzional bat ere izatera igaro zen (hitzarmen kolektiboak berak ezarrita)25. Urte luzez instituzio honek ez du inongo aldaketarik izan, baina azken urteetan, batiz bat sortu dituen arazoak direla eta, oso denbora gutxian hiru erreforma garrantzitsu izan ditu. Horietako lehenengoa 7/2011 Errege Dekretu Legegilea izan zen, zeinak, Langileen Estatutuan arautzen den 86.3 artikulua erreformatu zuen, ultraktibitateari dagokiona. Honek, konplexutasun handiagoa eskuratu zuen, bere salbuespenezko izaera areagotuz, “ultima ratio”, negoziazioetan sortzen ziren akordio faltak konpontzeko, bereziki bitartekaritza eta arbitraje prozedurek izandako porrotagatik. Goerlich Peset autoreak adierazten duen bezala, hitzarmen kolektiboen egoeraren arazoa, behin denuntziatu direnean, berandutu egiten da hauek negoziatzen hasteko momentua, negoziazioak luze jotzen du, eta horrela, blokeo eta paralizatze egoerak sortzen dira. Hori dela eta, aurreko hitzarmen kolektiboan hitzarturiko lan baldintzak 12 berrituak izan gabe luzatzen dira, egoera ekonomiko berrietara egokitu gabe; bai enpresari bai langileei kalteak eraginez26. Ildo beretik, Durán López autoreak azaltzen du, indarraldia amaitu zaion hitzarmen kolektiboari eraginkortasuna mugagabea izateak ondorioak dakartzala lan erlazioen sistemaren ikuspegitik: eduki konbentzionalen berritze eza edo berritzeko zailtasunak; hitzarmen kolektibo mordoaren sorrera (bata bestearen gainjartzeaz); lanaren prezioa eta produktibitatearen itxurakeria negatiboa; eta alderdi negoziatzaileen arteko berdintasun posizio baten falta (aurretik adosturiko guztia mantentzeak nabarmen mugatzen baitu askatasun enpresariala negoziazioan)27. Erreforma baten nahi honek erresistentzia aurkituko du noski alderdi sindikalean, izan ere, inork ez dio uko egin nahiko negoziazio bakoitzean adostutakoa mantentzeaz gain, lorpenak gehitzea ahalbidetzen dion sistema bati. Legeak, zioen azalpenean, argi uzten du erreformaren arrazoia zein zen; horrela, lehenengo eta behin, Europar Kontseiluan Gobernuak hartutako konpromisoak bete behar zituelako eta honela, kanpo konfiantza bermatzeko balio izango duela Espainiako ekonomiaren sendotasunak eta irmotasunak etorkizunean. Ildo beretik, hitzarmen kolektiboaren dinamismo eta bizkortasun maila hobetuko zela, negoziazio prozesuetan eta hitzarmen kolektiboen edukietan. Era honetan, hauen moldagarritasuna nabarmen onduko litzatekeela egoera ekonomiko eta soziolaboral berrietara, enpresei malgutasuna emanez eta langileei segurtasuna. Gainera, hitzarmen kolektiboen trantsizio azkar eta biziarekin, hasieran adosturiko indarraldiaren luzapenik eman ez zedin lagunduko zuen28. Ikus daitekeen bezala, erreforma honen helburu nagusiak: (1) hitzarmen kolektiboaren arauketa hobetzea, enpresatik gertuago egongo zena eta sektore bakoitzera egokiturikoa; (2) dinamismo eta bizkortasun maila altuagoa, egoera berrietara erraztasun handiagoz egokituko dena; eta (3) hitzarmen kolektiboa enpresen errealitate berrietara egokitzea, legitimazio arau berriak barneratuz29. Erreforma honekin beraz, aldaketa baten hasiera eman zen, baina ezin da esan oraindik pauso erabakiorrik eman zuenik. Lehenengo eta behin, behartze-edukiaren 13 eta eduki arauemailearen arteko erkatzearen ezabaketa ematen da (ultraktibitatearen berezko ezaugarri zena). Aldaketa hau dela eta, hitzarmenaren indarraldiaren jarraitutasuna guztizkoa da, salbu hitzarmenaren indarraldian grebari uko egiteko erabili ziren klausula konbentzionalak (denuntziatzen den momentutik aurrera galduko dute hauek eraginkortasuna). Ematen den aldaketak, behartze klausula guztiak ez galtzea dakar, baizik eta aurretik aipaturiko horiek bakarrik30. Positiboki hartu behar den hobekuntza da, irismen berritzaile eskasekoa izan arren. Aldaketa handirik ez dakarrela esaten da, batez ere, ultraktibitatea mantendu egiten delako; eta honek forma mugagabeari eusten dio. Baina, honen kontrako akordioa burutu daiteke, hau da, hitzarmeneko alderdiek bertako ultraktibitatearen kontrako akordioa egiteko aukera dute. Araua, ultraktibitateak izaten jarraituko du, gainera mugagabe; haatik, hitzarmeneko alderdientzat erabilgarri egongo da kontrako zentzuan espresuki adostasun batera heltzea31. Baina, LEko 86.3. artikuluaren berritasun nagusia, negoziazio prozesuan desblokeo mekanismo bat barneratzea izan da, akordio berria hartzeko, epea iristean aktibatzen dena. Horrela, LEko 83. artikuluan aurreikusten diren akordio interprofesionalei men egiten zaie, hauek negoziazioen desadostasunei era egoki batean erantzun emateko aplikazio orokorreko prozedurak ezar ditzatela aitortuz, eta gainera, alderdiak aurretiaz nahitaezko arbitraje prozesu batetik igaro behar dutela zehaztuz32. Hori bai, akordiorik, arbitrorik eta laudorik izan ezean, hitzarmen kolektiboaren indarraldia mantenduko da (LEko 86.3. art)33. Zortzi hilabete beranduago, Gobernu berriak (popularrak) otsailaren 10eko 3/2012 Errege Dekretu Legegilearen bitartez ultraktibitatearen erregulazioa aldatu zuen. Erreforma honen helburua, lan baldintzak egokitzen zituzten mekanismoak sendotzea zen, enpresak igarotzen dituzten inguruabar zehatzetara. Horrela, hilabete gutxi lehenago berriturikoak, aldaketak behar zituen negoziazio kolektiboa instrumentu bat izan zedin eta ez oztopo34; moldagarritasunaren bitartez bilatzen eta babestu nahi den ondasun juridikoa, enpresen lehiakortasuna da35. Hitzarmen kolektiboa bultzatu nahi da, lan erlazioen sisteman malgutasuna eskuratzeko instrumentua izan dadin, eta lan 14 baldintzak antolakuntza eta ekonomia beharretara errazago egokitu daitezen. Zioen azalpenean garbi azaltzen da, hitzarmen kolektiboan adosturiko lan baldintzen petrifikazioa ez gertatzea eta alderdiak bi urteko epean akordio batera heltzea duela azken jomuga. Formalki, LEko 86.3 artikuluak jasaten dituen aldaketak ez dira oso zabalak, egia esan, lehen hiru paragrafoak ia berdin mantentzen dira. Baina, jarraitutasun honek ez du ezkutatzen gehituriko paragrafoak dakarren aldaketa garrantzitsua. Bertan, hitzarmenaren ultraktibitatearen egoerari amaierako termino bat barneratzen zaio, zehazki bi urtetakoa36. Negoziazio kolektiboarentzako arauketak xedatzailea izaten jarraitzen du, baina hitzarmen kolektiboak, negoziatzaileek hala nahi badute, legeak bermatzen duen bi urteko ultraktibitatea luzeagoa izatea finka dezakete. Honek esan nahi du, legezko ultraktibitatearen kontrako akordioa egitea ahalbidetzen dela; baina honakorik egin ezean, hitzarmenaren indarraldi amaierak sortzen duen hutsuneari aurre egiteko, goragoko aplikazio eremua duen hitzarmena aplikatuko da37. Era berean, laugarren xedapen iragankorrean zehazten da, dagoeneko denuntziaturik dauden hitzarmen kolektiboen bi urteko ultraktibitateko epea, lege hau indarrean sartzen den mementotik hasiko dela kontatzen. Aurretik esan bezala, erreforma hau 2012ko otsailean burutu zen, baina legegileak beste aldaketa bat sartu nahi izan zuen urte bereko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen bitartez. Aurrekoaren ondorengo izan den honek, filosofia berdina mantentzen du, erreforma honek aspektu zehatz batzuk ukitzen ditu bakarrik. Honek dakarren aldaketarik esanguratsuena, legeak bermaturiko ultraktibitatearen epea bi urte izatetik urtebetera igarotzea da. Aurrekoarekin gertatu bezala, denuntziaturik zeuden hitzarmen horien indarraldi amaierarako “dies a quo” berria ezartzen da, 2012ko uztailaren 8a. Azken hiru erreformek arazo berdinak konpontzeko nahia izan dute, neurri batean mekanismo berdinak erabiliz saiatu dira negoziazio kolektiboaren sistema malgutzen. Horretarako erabili diren instrumentuetan ezberdintzen dira. Lehenengoak, 7/2011 EDL-ak, jarraitutasun era bat erabili zuen, erregimen tradizionala mantenduaz, alderdien hitzarmena baimenduz eta erabaki arbitralak sustatuz. Bigarrenak, 3/2012 EDL-ak, haustura handiagoa dakar muturrera heldu gabe, interes ezberdinen oreka mantendu nahian. Eta azkenik, 3/2012 Legeak, aurrekoak barneraturiko eskakizun 15 tekniko batzuk osatzen ditu zenbait aspektu aldatuz, baina honen zentzu eta xedea aldatu gabe38. Mercader autoreak dio, orain arte, LEko 86.3. artikuluak “banku soziala” onuratzen zuen bezala (hauek jadanik eskuratuak zituzten lorpenak ezin baitzituzten galdu, gehitzeko aukera besterik ez zuten), 2012tik aurrera “banku ekonomikoaren” posizioak du lehentasuna, non, urtebeteko epea laburregia den. Gainera, bere dies a quo-a kontuan izanik, hitzarmen kolektiboa bere goragoko hitzarmena aplikatuaz desagertuko da (normalean, estatukoa bada, osatugabea edo ez da izango hain onuragarria), edo legezko minimoak aplikatuko dira (langileen ordezkariak neurri handi batean beharturik sentituko dira akordioa sinatzera)39. Laburbilduz, azkeneko erreforma honek dakarrena da, ultraktibitate instituzioaren izaera xedagarria mantendu egiten dela, baina hitzarmenek euren indarraldia galtzen dute denuntziatu eta urtebetera. Arauak eraginkortasuna kendu nahi dio hitzarmen kolektiboari, alderdiak urtebetean beste akordio baten bitartez ordezkatu ez duten kasuetarako40. Horrela, ultraktibitatearen lege-araubideak aldaketa nabarmena izan du erreformak direla-eta:41 Ultraktibitatearen denborazko mugapena, urtebeteko arau orokorra. - Mugapen horren kontra akordioa burutzeko aukera. - Hitzarmenaren ultraktibitatea amaitzean sortzen diren legezko ondorioen zehaztugabetasuna. 18 alderdien autonomia kolektiboa da egoera horri erantzun emateko giltza (aurretik hitzarmen kolektiboan zehaztu zutena)43. Bigarrenean, legeak hitzarmenaren eduki-arauemailearen indarraldia mantentzea ezartzen du (berriro ere, akordiorik egon ezean) honen berritzearen negoziazioan zehar. Honek adierazten du, hitzarmenaren egonkortasuna bilatzea dela legearen borondatea eta hitzarmenaren hutsunea egon dadin ekiditea. LEko 86.3 artikuluaren in fine interpretazioa eginda, hitzarmenaren hutsune egoerak legezko antinomia bat ekarriko luke; izan ere, prezeptu honek aurreko hitzarmena indarrean mantentzea dakar prozesu negoziatzailea irekia dagoen bitartean44. Hurrengo atalean, alderdiei autonomia osoa ematen zaie luzaturiko eduki bat edo batzuk moldatzeko akordio partzialak hartzeko. Gainera, alderdiek konpromisoa hartu beharko dute, auzia lehenago arbitraje batera eraman beharraz; arbitroak ematen duen laudoak, hitzarmen kolektiboaren eraginkortasun juridiko bera izango du, eta LEko 91. artikuluan arautzen den prozedura eta kausen bitartez bakarrik apela daiteke. Azkeneko paragrafoa da artikulu honetan esanguratsuena, hau izango delarik gehien jorratuko duguna. Bertan, ultraktibitateari urtebeteko muga ezartzen zaio hitzarmenaren denuntzia burutzen den mementotik. Horrela, hitzarmen kolektiboaren denuntzia burutu eta urtebeteko epean hitzarmen berri bat edo laudo arbitral bat izatera ez badira heldu, eta kontrako akordiorik ez badago, aurreko hitzarmenak eraginkortasuna galduko du eta goragoko aplikazio eremua duen hitzarmena aplikatuko da (existituz gero). Artikulu bereko laugarren puntua era honetan dago arautua: 4. El convenio que sucede a uno anterior deroga en su integridad a este último, salvo los aspectos que expresamente se mantengan. Hitzarmen kolektiboen ondorengotza aztertzerakoan azaldu dugu artikulu honen funtsa zein den. Era labur batean azaltzeko, hitzarmen kolektibo berriak aurrekoa indargabetu egingo du, aurrekoa guztiz baliogabetuz (salbu, espresuki mantendurikoak). Azkenik, arau honen blokea bere osotasunean aztertzeko, 2012ko erreformak barneratu zuen laugarren xedapen iragankorra aipatu beharra dago. Honakoa adierazten du honek: En los convenios colectivos que ya estuvieran denunciados a la fecha de entrada en vigor de esta Ley, el plazo de un año al que se refiere el apartado 21 (edo murriztu noski), edo modu sinplean, legegileak ezarritako mugapena ezabatu dezake. Doktrinaren gehiengoak bigarren akordio hauek aztertu ditu. Horrela, esaten da, hitzarmen kolektiboak askatasun osoa izango duela ultraktibitate partziala (eduki batzuetara murriztua: soldatak, lanaldi,…)50, erabatekoa (urtebetetik gorakoa edo beherakoa)51 edo ultraktibitate eza52 dagoen erabakitzeko53. Kontratu batean alderdiak, hitzarmen kolektibokoak bezala, libre dira honen eduki eta irismena adosteko; honakoa Kode Zibilak arautzen duen akordio askatasunean oinarritzen da. Baina hemen ñabardura bat egin behar da; izan ere, eztabaidagarria izan daiteke akordio askatasun hau, legez ezarri den ultraktibitatearen iraupena aldatzeko erabiltzen denean. Honakoa, legegilearen salbuespenezko esku-hartze bat da, kontratuzko sistemaren printzipioak urratuak suertatuko dira alderdien akordio horrekin. Beraz, legeak ezarririko termino horietan mantendu beharko litzateke bere iraupena, alderdiek legegileak ezarririko iraupen hori luzatzeko inongo ahalmenik ez dutelako (akordio askatasunak ez du hori baimentzen)54. Legegilearen okertasun teknikoa dela eta, auzi hauek ez dira behar bezala aztertu, eta sortutako nahaste horrek edozein akordio onartzera eraman ditu epaile asko. Beraz, aurreko autoreek (Alfonso Mellado eta Lahera Forteza) planteatzen zutena ez da errealitatean hala eman, alderdiek askatasun osoa dutela ulertu da. Bigarren akordio mota horiekin jarraituz, ―ultraktibitatearen urtebeteko mugapenaren kontrakoak―, beste arazo bat sortzen dute. Akordioak erreforma indarrean sartu aurrekoak izan daitezkeen, ala erreforma ondorengoak bakarrik izango diren aplikagarri. Bi tesi dira defendatzen direnak: lehena, erreforma indarrean sartu ondoren egindako akordioak bakarrik izango direla eraginkor, legeak zehazturiko ultraktibitate maximo horren iraupena aldatzeko; bigarrena, erreforma aurretik existitzen ziren akordioak ere, besteak bezain baliodun izan daitezkeela. 22 Eztabaida esanguratsua da, izan ere, erreforma aurretiko hitzarmen kolektibo askok barneratzen zuten, eraginkor izaten jarraituko zutela hauen berritzea edo ordezkatzea ematen zen arte (aurreko lege mandatua erreproduzitzen baitzuten askok). Eta hitzarmen hauei baliozkotasuna emango balitzaie, legegileak buruturiko erreforma hein handi batean neutralizatuta geratuko litzateke. Doktrina judizial gehiena bigarren tesi honen alde azaldu da, erreformaren kontra zeuden sektoreak ere tesi honen alde egin dute, honek sor ditzakeen ondorioak ahalik eta gehien arintzeko. Entzutegi Nazionalak bere lehen sententzian55 (aurrerago aztertuko duguna), erreferentzia egiten zuen, kasuz kasu aztertu beharreko kontua zela, bakoitzaren inguruabarrak aztertu ondoren erabaki beharrekoa (denek ez dute eraginkortasuna galduko, baina denek ere ez dute bizirik iraungo legea aldatu ez balitz bezala). Baina, ondorengo sententzietan erreforma aurretiko akordioak babesteko joera hartu zuen, bi argumentu erabiliz: 1. Erreforma aurretik ultraktibitatearen kontrako akordioak baliozkoa ziren, eta legeak espresuki onartzen zituen. Hitzarmenaren aplikazio ultraktiboa erreforma aurretiko instituzioa da, alderdiek honen kontra akordioa egiteko aukera zuten aurretik ere56. Entzutegiak esaten duena hala da, baina Durán López autoreak dioen bezala, ultraktibitatearen kontra akordioa egitea baliozkoa zen lehen eta orain; ultraktibitatearen denbora mugapenaren kontra akordioa burutzea aldiz, orain bakarrik egin daiteke (erreformak barneratzen baitu mugapen hori, aurretik mugapen hori ez bazegoen, logikoki ezin zen honen kontrako akordiorik burutu)57. Aurretik arau orokorra ultraktibitatea zen, eta honen aurkako akordioa burutu zitekeen; orain berriz, araua ultraktibitatearen urtebeteko mugapena da, eta ultraktibitatearen aurka akordioa burutu daiteke alde batetik (lehen bezala), eta bestetik, urtebeteko mugapen horren aurka. Horregatik, tesi honen aldeko autoreek adierazten dute, alderdien berariazko borondatea egon behar duela hitzarmenaren indarraldia luzatzeko edo beste termino batzuetan finkatzeko; baina horrelakorik ez badago urtebeteko ultraktibitatearen mugapena gailendu behar da. Aurreko hitzarmenetan egindako arauaren erreprodukzio literala ezingo delarik kontrako akordio bezala interpretatu. 23 2. Era berean, legegileak, erreforma ondorengo akordioak bakarrik onar zitezen nahi izan balu, argi adieraziko zuen hori. Gainera, iragankortasun arauak ezar zitzakeen eta hau ere ez du egin. Horrela, legegilearen isiltasunak eta LEko 86.3 artikuluko igorpen orokorrak kontrako akordioei eta hitzarmen kolektiboari erreforma aurreko araudian bizirik egotearen tesia aitortzen zaie58. Hala ere, doktrinaren alderdi batek akordio hori argia eta erreforma aurrekoa izan behar duela esaten jarraitzen du, baita ere, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiaren epai batek, non, urtebeteko ultraktibitatearen kontra berariazko akordio bat egon behar duela zehazten duen, alderdiek ezin zutelarik buruan izan oraindik arautua ez dagoen zerbaiten kontra egiteko nahia59. Ultraktibitatearen urtebeteko mugapenaren kontrako akordioa egiteko aukerak beste arazo bat sortzen du, hau da, akordio hori noiz egin daitekeen. Honela egoera guztiz aldatu egiten da, izan ere, planteatu egiten da, ia ultraktibitate garaian edo honen amaieran ere egin daitekeen akordio hori, edo hitzarmen kolektiboan hitzarturiko akordioez ari da solik LEko 86.3 artikulua. Sala Franco autorearen ustetan ez dago arrazoi juridiko, literal, teologiko edo finalistarik ultraktibitate garaian akordioa debekatzeko; interpretazio murriztaile batentzako lekurik ez du ikusten. Horrela, bi memento egongo dira legez aurreikusi den ultraktibitate hori aldatzeko: (1) hitzarmen kolektiboan bertan, eta (2) ultraktibitate garaian, hau amaitu aurretik60. Doktrinan, arazo honi aurre egiteko, hitzarmenaren ultraktibitateari buruzko akordioa noiz egin daitekeen, hiru erantzun praktiko eman dira: 1. Ultraktibitatearen arauak hitzarmen kolektiboan bertan adostu daitezke bakarrik. Honakoa, hitzarmenaren indarraldi eta denuntziarekin daude loturik, hitzarmenen nahitaezko edukia izanik (LEko 85.3 artikulua). Gainera, LEko 86.3 artikuluaren literaltasunarekin bat dator, izan ere, bertan esaten da, hitzarmen kolektibo baten indarraldia, behin denuntziaturik eta adosturiko epea igaro denean, hitzarmenean bertan ezarritakoaren arabera emango da. Horrela, hitzarmenean ez bada ultraktibitateari buruzko akordiorik egin, ondoren ezingo zaio honi ekin61. 2. Ultraktibitatea hitzarmena denuntziatzen denean bakarrik arautu daiteke. Tesi honen bitartez, erreforma aurreko arauketen arazoari erantzun erraza ematen zaio. Honen oinarria, LEko 86.3 artikuluaren in fine interpretazioa eginda, alderdiak behin denuntzia 24 burutu denean bakarrik iris daitezke kontrako akordioa egitera62. Blasco Pellicer-en iritziz, tesi hau onargarria izango litzateke, alderdiek xedatzeko aukera duten lege araudia izango balitz hasierako puntua63. 3. Autonomia kolektiboak, hitzarmenaren ultraktibitatearen araudia edozein momentutan arautu dezakeela; hitzarmenean bertan, bere indarraldian zehar berraztertze akordio bidez (LEko 86.1 artikuluak onartzen duena), eta hitzarmena denuntziatu ondoren baita ere. Izan ere, LEko 86.3 artikuluak ez duenez kontrako akordioa noiz burutu behar den zehazten, edozein momentutan egin daiteke64. Blasco Pellicer-ek dio, bere ustez, kontrako akordioa, hitzarmenaren indarraldia amaitu eta legezko ultraktibitatean barneratua ere burutu daitekeela65 (Sala Franco-k adierazten zuen bezala)66. Horrela, alderdiek hitzarmenaren denuntzia burutu eta ondorengo urtebetean, hitzarmen kolektiboaren erabateko luzapena edo luzapen partziala ezar dezakete. 25 6.1 Goragoko aplikazio eremua duen hitzarmenaren existentzia Goragoko hitzarmen bezala ulertu behar da, eremu geografiko zabalago batean dagoen hitzarmena, eta eraginkortasun gabe geratzen den hitzarmena barneratzen dituena67. Baina, eremu geografiko berean, eremu funtzional zabalagoa duen hitzarmena ere uler daiteke goragokotzat68. Beste sektore batek ere, eraginkortasuna galdu duen hitzarmeneko baldintzen mantentzea defendatu du, kontraktualizatu egiten direla argudiatuz69. Baina, postura hau baztertu egin behar da, ezin baitira aurreko baldintzak mantendu hauek onuragarriagoak izan arren, salbu enpresan bi aldeen ituna balego, goragoko hitzarmen horrek hori barneratzea edo ad personam bermezko klausula batek hau zehazki aurreikusi balu eta aplikagarri balitz. Horrela, arauak zehazten duen bezala, utraktibitatea amaiturik, hitzarmenak eraginkortasuna galduko du eta goragoko hitzarmena aplikatuko da. Enpresa hitzarmena bada, hitzarmen sektoriala izango da aplikagarri izango dena; aldiz, hitzarmen sektorial baten kasuan, goragoko lurralde eremuko hitzarmen sektoriala izango da aplikagarri70. Goragoko hitzarmen kolektiboa aplikatzea legeak ematen duen aukera bakarra da akordiorik edo laudorik lortzen ez den kasurako. Goñi Sein autorearen ustez, aukerarik onena da, izan ere, hitzarmenaren aplikazio ezak autonomia kolektiboarekin adeitsua izan nahi du, aukerarik egokituena emanez. Baina, hasierako adeitasun horrek ez du bilaturiko objektibo ez funtzionalitaterik betetzen, eta erantzunik gabeko galderez beterik dago71. Ez da funtzionala, langileentzat onuragarriagoa gerta baitaiteke, edo, seguruenik, indargabetu den hitzarmenak baino baldintza txarragoak, eduki minimoak, mugatuagoak edo osatugabeak izango ditu goragoko honek; hutsune saihetsezinak eraginez72. Emaitza, jaioko diren egoera ezberdinen aniztasunak, segurtasun juridiko 26 falta sortuko du, azkenean, konponduko dituen baino arazo gehiago eragingo ditu. Sortuko diren arazoetako batzuk azalduko ditugu, hauen aurrean doktrinak zein erantzun ematen duen aztertuz. Lehenengo eta behin, aplikagarri diren hitzarmen bat baino gehiago egonez gero, zein aplikatu behar da? Eremu zabalagoa duen hitzarmena aplikatu behar dela izan da doktrina judizialak eman duen erantzuna; horrela, zein hitzarmen aplikatu erabakitzeko irizpidea ez da izango zaharrena (LEko 84.1 art), baizik eta, aplikazio eremu zabalena duena (LEko 86.3 art)73. Ikusi dugun bezala, LEko 86.3 artikulu horrek ez du zehazki hori esaten, Entzutegi Nazionalak “goragoko”-“superior” hitzaren interpretazio gramatikal berezia egiten du. Aldiz, Durán López autorearen ustez, eraginkortasuna galdu duen hitzarmenaren hurrenkeran gertuenekoa (aplikatu daitezkeenetatik) aplikatu beharko litzateke: hitzarmen probintziala badago hau aplikatu behar da nazionalaren aurretik, eta eremu sektorial mugatuagoko hitzarmena existituko balitz, lehentasunez aplikatu beharko da, eremu zabalagoa duenaren aurretik74. Ni ere iritzi berekoa naiz, izan ere, ohikoena izaten da, hitzarmenaren eremua gero eta murritzagoa izan, orduan eta zehatzagoa izaten da langileen baldintzekin; langileak erantzun honekin mesedetuagoak suertatuko lirateke, eta ez lituzkete estatuak ezarririko minimoetatik gertu dauden baldintzak jasan beharko. Beste sektore batek ordea, konkurrentzia ezaren printzipioa LEko 84. artikuluak ezartzen duenez, aplikagarri den hitzarmen bat baino gehiago baldin badaude, zaharrena aplikatu behar dela uste dute, salbu bertan arautzen diren salbuespenak ematen badira75. Baina, aurretik aipatu dugun Entzutegi Nazionalaren sententzia horrek zehazten duen bezala, aplikatuko den hitzarmen berri hori konkurrentea izan beharko da aurrekoarekiko; hau da, indarra galdu duen hitzarmenak barneratzen zituen lan erlazio guztiak edo hauetariko batzuk, hitzarmen berriaren aplikazio eremuan egon behar dira. Sortzen den beste arazo bat, hitzarmen batek bestea nola ordezkatuko duen jakitea da. Doktrinaren sektore batek dio, hitzarmen kolektiboen ondorengotza kasuetan ematen dena gertatu behar dela. Horrela, hitzarmen batek bestea guztiz ordezkatuko du, eta aurrekoaren atalak ez dira mantenduko (langileentzat onuragarriagoa den 27 araudi bat duela kontsideratzen delako edo goragokoak barneratzen ez dituen materiak dituelako)76. Izan ere, LEko 86.4 artikuluak adierazten duenez, hitzarmen kolektibo berriak aurrekoa indargabetu egingo du, aurrekoa bere osotasunean baliogabetuz (salbu, espresuki mantendurikoak). Hitzarmen kolektibo batek bere ultraktibitatea galtzen badu, estatutuz kanpoko hitzarmen batek bere indarraldia amaitzean duen egoera berdinean egongo gara. Eta estatutuz kanpoko hitzarmenak, beren indarralditik haratago ez dira aplikagarriak (salbu, kontrako akordioa badago)77, ez dira honen baldintzak mantentzen ondoren hitzarmen (estatutuzkoa) bat onartzen bada, eta ez dira baldintza onuragarriagoen iturri. Estatutuz kanpoko hitzarmen baten eta ultraktibitatea amaitu zaion estatutuzko hitzarmen baten arteko berdintze tesi honek Auzitegi Gorenaren bermea du78. Bertan adierazten da, estatutuz kanpoko hitzarmen baten eta estatutuko baten arteko desberdintasuna, bigarren honen aplikazio ultraktiboa dela; beraz, ultraktibitatea galtzen duenean doktrina bera aplikatu behar zaie biei. Esan berri dugu, doktrinaren alderdi batek hitzarmenaren erabateko ordezkapena eman behar dela adierazten duela. Baina, gerta daiteke, goragoko hitzarmen horrek ordezkatu behar duenaren eduki bera ez izatea, “hutsune normatiboak” sortuz. Arazo horri aurre egiteko, eta hutsune horiek betetzeko, estatuko araudi orokorra aplikatu behar da autore batzuen ustetan79. Jurisprudentzian, era ezberdinetako erantzunak ikus daitezke, baina aipaturiko iritzi honen kontra azaldu da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia. Langileen Estatutuko baldintza minimoak ezartzen bazaizkie langileei, akordio berri batera iristea baino, produktibitatearen eta bake sozialaren kontrakoa den zalantza egoera bat sortuko litzateke80. Gainera, lan baldintzen negoziazio libre batean sartzeko aukera sortuko litzateke ordezkari bateratuekin, edo zuzenean langileekin, negoziazio kolektiboaren kontra eta desoreka sortuaz. Ildo beretik, Casas Baamonde autoreak dio, hutsune horiek betetzeko (goragoko hitzarmenak ez dituelako aurreikusten) ezin dela estatuko araudi orokorra aplikatu, horren ordez, desagertu den hitzarmen horretako baldintzak, langile bakoitzaren kontratuan banakako baldintzetan deskonposatuko 28 direla. Baldintza on horiek indarraldia galdu duen hitzarmen horren indarraldian eskuratuak izan dira, akordio edo kontratu indibidualean barneratuz edo erantsiz (LEko 3.1.c. art)81. Goragoko hitzarmenak beheragokoak aurreikusten zituen materiak ez arautzeak ekar ditzakeen arazoak aztertu ditugu, baina beste aukera bat ahalbidetzen da. Goragokoak diren hitzarmen bat baino gehiago aplikatzeko aukera egongo da, betiere, konkurrenteak ez diren bitartean (materia ezberdinak jorratzen dituztenean)82. Aipatu beharreko beste arazo bat, hitzarmen batek, behin bere ultraktibitatea amaitu denean eta goragoko hitzarmen batek ordezkatzen duenean, lehenengo horrek zuen negoziazio unitateak bizirik irauten duen ala ez. Casas Baamonde autoreak dio, hitzarmen kolektiboak ultraktibitatea galdu izanak ez duela suposatzen negoziazio prozesuari ezin zaionik jarraipena eman. Honela, zehaztapen bat egiten du, esanez, goragoko hitzarmena existitzen den kasuan eta hitzarmenaren ultraktibitatea amaitu den kasuan, negoziazioa ez da bertan behera geratuko, alderdiek hitzarmenaren negoziazio horretan jarraitu nahi badute83. Gainera, negoziazio hori eraginkorra izan dadin, alderdiek fede onez negoziatzeko betebeharra izango dute, hitzarmen kolektiboaren eskubidea baita. Bestetik, Durán López autoreak kontrakoa pentsatzen du; hau da, negoziazio unitateak bere horretan jarraitzen duela defendaezina da (beste hitzarmen bat aplikatzen hasi denean), eta are eta gutxiago negoziatzeko betebeharra. Hala izango balitz, legez ezarritako hitzarmen kolektiboen ondorengotza, larriki baldintzatuko litzateke84. Merino Segovia iritzi berekoa da, goragoko hitzarmenaren aplikazioak hitzarmenen konkurrentziaren debekua ekarriko du, eta negoziatzeko betebeharra desagertu egingo da85. Planteatu den beste arazo bat, goragoko hitzarmen hori zein momentutan hasten da aplikatzen; aurreko hitzarmenaren indarraldia amaitu zen momentutik edo negoziazio prozesua benetan amaitzen denean. Jurisprudentziak eman duen erantzuna, bigarren 29 irizpidearen ildotik doa. Honela, eman daitekeen erantzun proportzionalena ematen da, hau da, negoziatzen ari ziren hitzarmen berriaren negoziazioak apurtzen diren momentutik aplikatuko da goragoko hitzarmena86. LEko 86.3.4 artikuluak arautzen duenera gehien hurbiltzen den aukera da hartutakoa, izan ere, goragokoa aplikagarri izateko negoziazio prozesua amaiturik dagoela ulertu behar da; negoziazio horretan fede onak presente egon beharko du beti87. Azkenik, kontuan hartzekoa da 2012ko irailaren 27ko 1362/2012 Errege Dekretuak bere 12. artikuluan aurreikusten duen aukera bat, non, Hitzarmen Kolektiboen Nazioko Komisio Kontsultiboa-ri (CCNCC) kontsulta egiteko aukera dagoen. Honek, loteslea ez den txosten edo irizpen bat emango du hitzarmen kolektiboen eremu funtzionalari buruz88. 6.2 Goragoko aplikazio eremua duen hitzarmenaren existentzia eza Goragoko aplikazio eremua duen hitzarmenaren faltan, behin legezko ultraktibitate epea igarota, eta alderdiak akordio batera iristen ez direnean, denuntziaturiko hitzarmena desagertu egiten da. Existitzeari uzten dio, aplikagarri izateari utziz, eta indarrean dauden lege eta erregelamenduak bihurtzen dira aplikatuko diren arauak. Hitzarmen hori ordenamendu juridikotik baztertu den arau bat izango da, indargabetzea dela eta, eraginkortasun juridiko guztia galdu duena. Aurretik esan dugun bezala, estatutuz kanpoko hitzarmenei aplikatzen zaien arau bera aplikatu beharko zaio hitzarmen honi. Esan bezala, estatutuzko eta estatutuz kanpoko hitzarmen baten arteko ezberdintasuna, lehenengoen ultraktibitatean datza. Hala beraz, behin ultraktibitatea galtzen dutenean, bi kasuetarako arau berak aplikatuko dira. Horrela, esaten da, enpresariak indarraldian zeuden lan baldintzak alda ditzakeela; hau laneko baldintzen funtsezko moldaketa izan gabe89. Egia da, lan sektore honetan berria den auzi bat dela (baina ez horregatik arrotza), eta zuzenbide politika arloan eztabaidagarria dena. Hala, polemika handia sortu duen gaia izanda, iritzi ezberdin ugari azaldu dira doktrina juridikoaren aldetik. Seguruena, eman den araudiaren berrikuntzak, terminologia juridiko aldetik duen ahultasunak, eta 30 araudiaren teknika urriak sortu ditu adituengan iritzi ezberdin horiek, eta azken erreformako auzi konplexuenetakoa bihurtu da ultraktibitatearen amaiera90. Aplikagarri izango den goragoko hitzarmen bat ez existitzeak, hutsune erregulatzailea egoteari izugarrizko ikara sentimendua sorraraziko luke ―horror vacui―. Hutsune honek sortzen duen ikarak, alderdi sindikala edozein instrumentu bitartez akordio bat sinaraztera behartu du zenbaitetan; baina Molina Navarretek dioen bezala, hutsune horrekiko beldurra enpresarien aldetik berdina edo handiagoa izan beharko luke, izan ere, lan antolakuntzarako oinarrizko eskumenik gabe geratuko lirateke91. Valdes DalRé autorea ere iritzi berekoa da, hutsune horrek, gehienbat langileak kaltetu arren, enpresariak ere kaltetuko baititu. Hitzarmenean, badira gestionatzeko botereari eta antolakuntza enpresarialari buruzko arauak, baldintza onenaren kontzeptura loturik ez daudenak. Horrek esan nahi du, indarraldiari buruzko zalantza ez dela izango arazo bakarra, bazik eta, enpresariek ere enpresa jarduerak burutzeko zailtasunak edo ezintasunak izango dituzte92. Aurretik azpimarratu dugun bezala, aplikagarri izango den goragoko hitzarmen bat ez egoteak, hutsune bat sorraraziko du, segurtasun juridikoa galduz. Arazo honek, doktrinan erantzun posibleak bilatzea eragin du, baina autore ezberdinen artean adostasuna lortzea ezinezkoa izan da (iritzi ezberdin ugari aurkitu daitezke). Doktrinaren alderdi batek93 uste du, fede onez negoziatzeko obligazioak indarrean jarraituko lukeela, eta goragoko hitzarmena existituko litzatekeen kasuan, betebehar hori desagertu arren, konkurrentzia ezaren arauak ezingo lirateke aplikatu. Beste sektore batek94 kontsideratzen du, arauak adierazten duen indarraldiaren amaiera, desagertzearekin parekatu behar dela; horrela, hau gertatzen den momentutik, berraztertu behar den hitzarmenik ez da existituko. Beste batzuen iritziz95, hitzarmenaren baldintzen jarraitutasuna eman behar da, hitzarmenak indarraldiaren amaiera dela eta indarra galdu duen arren; izan ere, araua osatugabea, zalantzazkoa eta aurrera eraman ezin daitekeenez; lege aurreikuspen zehatzaren faltan, hitzarmena 31 de facto aplikatzen jarraitu beharko da. Beste batzuek ordea, enpresak baldintza horiek mantentzeko betebeharra duela adierazten dute, baina, kontratuzko zuzenbidearen araudiaren menpe96. Hau interpretazio egokiena ez dela diote beste batzuk, eta egokiena, lan erlazioak hitzarmen kolektiboaren bitartez arautuak egotetik, Langileen Estatutuko 3.1 artikuluan ageri diren beste iturrien bitartez arautuak egotera igaroko direla da97. Lehenago azaldu dugun iritzikoa da Escudero Rodriguez; alegia, hitzarmenak, estatutuz kanpoko hitzarmenen izaera bereganatuko duela, eta ondorioz honi dagokion araudia aplikatu beharko zaio98. Ikus daitekeen bezala, askotariko iritziak daude, horietako batzuk antzekoak izanda ere, ñabardura berezirenbat dauka bakoitzak besteengandik ezberdintzen duena. Hala ere, bi tesi nagusi ezberdindu ditu doktrinak hutsune honi erantzun emateko, ondorengo atalean bi horiek behar bezala landuko dira. 33 aztertzeko, aldeko nahiz kontrakoek zein argumentu erabili dituzten azalduko ditugu, batzuetan euren tesia indartzeko eta besteetan kontrakoa ahultzeko erabili direnak. 1. Tesi hau defendatzeko erabiltzen diren argumentuen artean, gauza positiboen izaeraren argumentua dago; honela, hutsune arauemailerik egon ez dadin, ezingo da erakunde juridikoen izaera aldatu. Hau da, hitzarmen kolektiboaren desagertzeak sortuko lukeen hutsune hori betetzeko, erakunde juridikoen izaera aldatzea ez da egokia (arauak indar loteslea izatetik, lan baldintzak kontratuzko indarra izatera igarotzea alegia)101. Ezinezkoa baita, arauetatik (hitzarmen kolektiboak barne), baldintza onenak (eskuraturiko eskubidea) sortzea Auzitegi Gorenak bere epaietan adierazi duenez102. 2. Ematen den beste argumentuetako bat, legegileak erreforma burutzerako orduan, ultaktibitatearekin amaitzea bilatzen zuen, hitzarmenak barneratzen zituen lan baldintzak desagertuz. Legean bertan eta honen zioen azalpenean argi ikusten da zein den legegilearen borondatea; egoera ekonomiko eta sozialek jasaten dituzten aldaketetara egokitzeko, hitzarmen kolektiboaren iraupena modifikatu egin behar izan da. Lehenengo eta behin, hitzarmenaren birnegoziazio prozesua, honen denuntzia gertatu aurretiko mementoan has dadila nahi da, indarraldia amaitu arte itxaron beharrik gabe. Egoera hori, gatazkatsua izateaz gain, prozesu negoziatzailea era egoki batean eman zedin zailtzen zuen (negoziazio prozesu bat lasaia eta orekatua izan behar denean). Baina gainera, esandakoa ezinezko bihurtzen denean, saihestu nahi dena hitzarmenean adosturiko lan baldintzen petrifikazio bat gertatzea da, eta horretarako zehazten da urtebeteko ultraktibitatearen muga. Helburua hori izanik, beste tesiek ematen duten erantzuna ―alderdien artean akordiorik egon gabe hitzarmeneko lan baldintzak urtebetetik haratago mantentzea― zein den ikusirik, erreformaren xede eta espirituaren kontrakoa izango litzateke, eta honek ez du inongo zentzurik103. Sempere Navarrok dioen bezala, zentzugabekeria bat izango litzateke hitzarmenaren indargabetzeari buruzko araudi konplexua burutu ondoren, aurretik zegoen emaitza berera helduko bagina104. Tesi honen kontrako doktrinak dioenez, LEko 86.3 artikuluan, 3/2012 Legean eta honen zioen azalpena aztertuz gero, inon ez da agertzen bilatzen den helburua lan baldintzen araudi kolektiboen iturri oro ezabatu behar denik. Baizik eta, legearen 34 xedea, gelditasun edo lan baldintzak zehaztean zegoen inertzia hori eragitea izan da; horrela, iturri horiek dinamikoagoak, jariakortasun handiagokoak, eta aldaketa ekonomikoetara eta enpresen merkatuko aldaketetara egokitzea izan da bilatu dena. Gauza bat dinamizatzea da (negoziazio unitate bat desorekatzerainoko puntura), eta beste bat, oso ezberdina, desagerrarazi nahi dela aitortzea. Baliteke, ezkutuan zegoen nahia hori izatea, baina emaitza hori lortzeko ez da nahikoa isiltzearekin, baizik eta, era zuzen batean esan beharko luke, horrek aurretiko egoerarekin dakarren aldaketa funtsezkoa baita105. Gainera, neure iritziz, Sempere Navarrok adierazten duen zentzugabekeria ematen bada ere, legegileak araua sortzerakoan behar den diligentzia maila ez duela izan erakutsi du. Araua ematean bere benetako helburua hura balitz, Molina Navarretek dioen bezala, argi eta garbi adierazi beharko zukeen; ez baita era egokiena hutsuneak sortzea eta ondoren doktrina judiziala, legegilearen borondatea zein zen interpretatzen aritu behar izatea. 3. Hitzarmena indarraldi epe batekin jaiotzen da, zehazki alderdiek erabakitzen duten epearekin. Hitzarmena ez bada denuntziatzen, LEko 86.2 artikuluak arautzen du urtez urte luzatuko dela; eta denuntzia dagoen kasuan, legeak urtebeteko ultraktibitate epea ezarri du. Beraz, hitzarmenaren ultraktibitate egoera martxan jartzen duena denuntziatzailea da, legeak beste bide batzuk eskaintzen dituelarik salbuespen egoera hori ekiditeko. Hori bai, negoziatzeko betebeharra sortuz gero, akordioak lortzeko esfortzu berezia eskatzen da. Akordio batera ez iristeak bakarrik jarriko du martxan ultraktibitatea, sistemaren ixte mekanismo subsidiario gisa106. 4. Langileen Estatutuko 86.3 artikuluak, ultraktibitate egoera agortzen duten hitzarmen kolektiboengan ezin dela bereizketarik ez salbuespenik egin interpretatu behar dela ulertze du doktrinak; izan ere, artikulu horrek arautzen duena arau orokor gisa ulertu behar da107. Molina Navarreterentzat argudio hau ahulena da108. Lehenengo eta behin, Langileen Estatutuak artikulu horretan ezartzen duen arau orokorra, ez da hitzarmen kolektiboaren indarraldiaren galera, baizik eta goragokoa den hitzarmen kolektibo batek ordezkatzea. Gogoratu beharra dago, erreforma honekin bilatu den helburua ez dela ikuspegi ekonomiko eta sozial batetik estatutuzko araudi kolektiboak desagerraraztea. Aitzitik, enpresak bizi duen egoerara lan baldintzak ondoen egokituko 35 dituen unitate kolektiboari lehentasuna ematea izan da legearen xedea. Horrela, erantzuna ematerakoan goragoko hitzarmena aplikatzea izan da legeak aurkitu duen irtenbidea, eta ez hitzarmenaren desagertzea. Hala ere, gerta daiteke arazo honi erantzungo dion goragoko hitzarmenik ez egotea, eta kasu honetan sortzen da hutsune juridikoa. Baina, teknikoki ez da zuzena arau orokor baztertzaile bat dagoenik, izan ere, gutxienez beste arau orokor kontserbatzaile/barneratzaile bat egongo baita aldi berean. 5. Era berean, ezingo da kontraktualizaziorik egon banakako borondaterik ez badago109. Kontratuen teoria orokorraren oinarrizko printzipioa da honakoa, Kode Zibilaren 1254. artikuluan aitortzen dena; non, kontratu bat dagoela esango dugu, pertsona batek edo batzuek, beste bati edo batzuei, gauza edo zerbitzu bat emateko obligazioa bereganatzen dutenean. Horrela, Auzitegi Gorenak behin baino gehiagotan adierazi duen bezala, denbora igarotzearen poderio hutsak ez du baldintza hoberenik sortzen; horretarako, isilbidezko edo zehatza den borondate indibidual bat da beharrezkoa110. 6. Kontserbazioaren tesiak banakakoentzat egindako justizia bati erantzungo lioke, eta ez legezko justizia bati. Honela, araudi konbentzional batetik kontratuzkora igarotzeak sormenezko jardun judiziala egon dela suposatzen du; inongo araudik ez baitu halakorik bermatzen, eta hitzarmen hori sinatu zutenen borondatearena ez dena, ezta lan kontratu bakoitzeko subjektuena111. Era berean, etendura tesiaren jarraitzaileak, kontserbazio tesiari “gatazka juridiko” bat dena (arau baten interpretazioa), “interesen gatazka” batean bilakatu izana aurpegiratzen diote. Euren ustez, kontserbazioaren tesiaren aldeko batek legegilearen eta subjektuen (banakako zein kolektibo) borondatea aldatuko luke,horretarako eskuduntzarik izan gabe. Ondorioz, ez litzateke erantzun juridikorik emango, zuzenbide politikazkoa baizik; legea zuzentzen duen araua sortuz, legezkoaren benetako zentzua aurkitu beharrean. Baina argumentua irauli daiteke, hau da, legeak argitzen ez duenean, egun bat iristean adosturiko baldintza guztiak desagertu behar direla suposatzea, proportzio gabeko eta arrazoigabeko hipotesi bat da. Gainera, hori ematen da, enpresen inguruabar 36 ekonomiko eta sozialak aldatu gabe, beraz, langileenganako zorra berbera izaten jarraituko luke; baina, enpresariak lan berdinagatik gutxiago ordainduko luke. Eta horrek, esan bezala, ez du inongo arrazoi ez proportzionaltasunik zuzenbidearen ikuspuntutik, baina ezta, Antolakuntzen Ekonomian ere 112. Honela, legegileari era argi batean esatea ausartu ez dena, esan duela aipatzeaz gain, subjektu negoziatzaileen borondatea ordezkatu egiten da tesi honekin, subjektu bakarraren mende (enpresaria) egongo delarik hitzarmenaren jarraitutasuna. Era horretan, urratu egingo litzateke Kode Zibilak 1256. artikuluan ezartzen duen printzipioa, non, garbi uzten den kontratuen baliozkotasuna eta konplimendua ezin daitezkeela parte bakar baten nahietara utzi. 7.2 Kontserbazio Tesia edo tesi kontinuista Tesi honen barne, estatutuzko hitzarmen kolektiboen lan baldintzen jarraipena babestu dituzten jarrera ezberdinak aztertuko ditugu. Behin hitzarmenaren ultraktibitate epea igaro denean, inongo hitzarmen berririk adostu gabe, eta aplikagarri den goragoko hitzarmenik ez dagoen kasutan, doktrinaren alderdi honen ustez lan baldintzen jarraitutasuna eman beharko da. Hala ere, tesi hau ez da homogeneoa, izan ere, bertan barne integrazio era ezberdinak aurki daitezke: hitzarmenaren jarraipen erresiduala arau gisa; jarraipena kontratu kolektibo gisa (estatutuz kanpoko akordioa) ikusten dutenak; eta jarraipena kontratuzko baldintza bezala banakako lan kontratuetan barneraturik dagoenaren apustu egiten dutenak. a) Estatutuzko hitzarmen kolektiboaren jarraipen erresidual tesia Lehen interpretazio honetan, arau orokor gisa legezko araua aplikatuko da, hau da, lehendabizi goragoko hitzarmen kolektiboa, eta honen ezean, subsidiarioki, hitzarmenak eraginkortasuna mantenduko du. Doktrinak, araua osatugabea eta zehaztasun gutxikoa dela ikusirik, honen praktikotasun eza dela eta, legezko aurreikuspen zehatzik ez badago, hitzarmena de facto aplikatzearen aldeko da113. Tesi hau kritikatua izan da, arrazoi juridikorik ez duela argudiatuz, ez bailuke loturarik izango arauaren letrarekin, ezta legeak bilatzen duen xedearekin. Baina Olarte Encabo autorea ez da iritzi berekoa, bere ustez ikuspuntu honek, gutxienez beste tesiek 37 dituzten defentsa aukerak dauzka, eta seguruenik koherentzia global gehien ematen duena izango dela114. Legegileak, goragoko hitzarmen kolektiboa aplikatu behar dela adierazi du, baina ez du inongo momentuan adierazi honen ezean, arauaren hutsune bidez, zigortu behar denik negoziatzaileen diligentzia falta. Horregatik, aurreko erregulazioa salbuespenez mantentzea beste aukerarik ez dago, arauen oinordetza printzipioari jarraiki. Gainera, hau ez da arrotza izango estatuko iturri sisteman, izan ere, aurrekoa ordezkatuko duen lege edo erregelamendu berri bat ematen den arte, aurreko horrek erresidualki indarrean jarraitzen du, indarraldi mugatua izan arren (bere arau funtzioa dela eta). Gaur egun, estatutuzko hitzarmen kolektiboak funtzio eta izaera hori ditu, nahiz eta salbuespen eta berezitasun ugariak eduki. b) Hitzarmenaren jarraipena, estatutuz kanpoko hitzarmen kolektibo gisa Kontsideratu ohi da, estutuzko hitzarmen kolektiboak izaera arauemailea duela lege xedapen bidez, eta lege horrek eraginkortasun hori mugatu dezakeela, baina ezingo du Konstituzioan hitzarmenari aitorturiko indar lotesleaz disposatu. Honek esan nahi du, hitzarmen kolektibo baten amaiera ematean, denuntziatua eta urtebeteko epean berritu ez bada, kontrako akordiorik egon gabe, estatutuz kanpoko hitzarmen izatera degradatuko dela automatikoki. Kontratuzko izaera izango du honek, eta sinatzaileek borondatez ordezkaturiko subjektuentzat edukiko du bakarrik eraginkortasuna. Jurisprudentziak115 ezarritako irizpideetatik eratorri da tesi hau, non, LEak exijitzen dituen betekizunen faltak ez dakar berekin adosturikoaren eraginkortasun eza; baizik eta, estatutuz kanpoko hitzarmen bat dela ulertuko da, eraginkortasun mugatua eta kontratuzko izaera duena116. Molina Navarreteren ustez, tesi honekin arazoa ez da konpontzen, autonomia indibidualaren egintzen integrazioa beharrezkoa baita eraginkortasun orokor bat izateko. Honek enplegatzaileari langileei baino botere handiago bat ematea dakar, eta begi-bistakoa da egoera juridiko baten zoria, ezin dela alderdi baten nahietara bakarrik utzi117. Olarte Encabo autoreak dio, interpretazio honek arazo juridikoak dauzkala, ez baitu legezko araudia partekatzen, erreformaren konstituzio kontrako kuestio bat planteatzeko elementu nahiko daudela esanez. Gainera, ez ginateke egongo LEak 38 exijitzen dituen baldintzetatik at sortutako hitzarmen baten aurrean (kontratuzko izaera edukiko lukeena), LEak arautzen dituen baldintza guztiak betetzen dituen hitzarmen batean aurrean egongo gara, eta beraz, estatutuzkoa izango da118. c) Indarraldia galdu duen hitzarmen kolektiboaren lan baldintzak, banakakoak edo kolektiboak izango diren baldintza onenetan bihurtzea Kontserbazioaren tesia proposatzen duten autore gehienek, eszenario juridiko honetan kokatzen dira, akordio edo aldebakarreko erabaki bat (berariazko edo isilbidezkoa) egon beharko da horretarako. Baldintza horien arrazoia ez litzateke Espainiako Konstituzioko 37.1 artikulua, baizik eta Langileen Estatutuko 3.1.c artikulua. Hala, alderdiak akordio batera iris daitezke aurretik langileak onartuak zituen baldintzak aplikagarri izaten jarrai dezaten, eta hauek baldintza onenetan bihurtuko lirateke. Baina, gerta daiteke baita ere, enpresariak aldebakarrez baldintza horiek mantendu nahi izatea, langileari kontratuzko izaera duten baldintza onenak esleitzen arituko litzateke enpresaria kasu horretan119. Gainera, akordio edo aldebakarreko erabaki horretan, iraupenari buruz ez bada ezer esaten, ulertuko da izaera indibiduala duten baldintza onenak izango direla, non, etorkizuneko hitzarmen baten aplikapenak ez dituen hauek desagerraraziko120. Casas Baamonde autoreak dioen bezala, behin hitzarmen kolektiboaren indarraldia amaitu denean, langileek zituzten lan baldintza horiek dagoeneko euren kontratuetan barneraturik edukiko dituzte eta bestela barneratu egingo dira (enpresariak bere borondatez mantentzen baditu) efektu kolektiboa duten baldintza indibidual edo plural gisa. Baldintza on horiek hitzarmen kolektiboaren indarraldian zehar eskuratu dira, kontratu indibidualean barneratuz (LE 3.1.c. art) (baldintza onenaren hartzaile naturala). Horrela, baldintza onenek ez dute arau juridiko bat izango iturri, baizik eta, lan kontratu indibidualetan eta enpresariaren borondatean oinarrituko dira121. Egoera hori, enpresariak behin hitzarmenak indarraldia galdu duenean aurreko baldintzak mantentzea, bi eratara gerta daiteke: enpresariak benetan hala nahi izan duelako edo nahigabe aurreko baldintzak aplikatzen jarraitu duelako. Bigarren kasu honetan, enpresariak ezingo du errorea egon denik alegatu, izan ere, zuzenbidezko 39 erroreak ez du kausa justu nahikorik sortzen122. Hala ere, Langileen Estatutuko 41. artikuluak arautzen duen prozedura (kontratuzko baldintzen funtsezko aldaketarako) aplikatuz, baldintza hauek ezabatzea lor daiteke 3/2012 legeko kausa-gabetze bat egon dela alegatuz123. Enpresariak hartutako aldebakarreko erabaki horrek sortzen dituen kontratuzko izaera duten baldintza onenek arazoak sor ditzakete, Blasco Pellicer autoreak hiru ikuspegi ezberdinetatik aztertu du124: 1) enpresariak hartutako erabaki horrek ez du esan nahi hitzarmenaren eskubide eta betebehar guztiak indibudualki langile bakoitzaren kontratuan barneratzen direnik; baizik eta, kontratuan barneratuko dena, indarraldia amaitu zaion hitzarmenaren aplikazioa (blokean) izango da. 2) Indarraldia galdu duen hitzarmenaren baldintzak langile guztiengan kontraktualizatuko dira. 3) Enpresariak erabakiko du zein baldintza nahi dituen aplikatu eta zeintzuk ez (langileak onartu dezakete ala ez). Aukera honen onargarritasuna, aplikatu beharreko baldintzen orekara mugaturik egongo litzateke. Azkeneko bi ikuspegiek arazoak sortzen dituzte, kolektiboentzako diren baldintzak (klasifikazio profesionala, arau-hausteen tipifikazioa,…) kontratu indibidual batean nola aplika daitezkeen galdetzerakoan. Horregatik, eraginkortasunaren ikuspegitik, lehen aukera da egokiena. Jarraitutasun hori lortzeko erabiltzen diren bide guztiek interpretazio arazo garrantzitsuak dauzkate, baldintza onenaren printzipioa bermatzeko. Alde batetik, enpresariaren autonomia indibidualaren menpe dagoen egintza bat eman behar da, berariazkoa edo isilbidezkoa125. Horrela, enpresariaren posizioak, bere aldeko izugarrizko desoreka suposatuko luke, beste alderdiaren borondatea alde batera utziz. Gainera, hitzarmenak langilearen betebehar profesionalak ere arautzen ditu, ez bakarrik eskubideak; indarraldiaren amaierarekin, biak, betebeharrak eta eskubideak zalantzan egongo dira126. Bestetik, LEko 86.3 artikuluaren erredakzio berriak arautzen duenari ematen zaion erantzuna partziala da. Artikulu horrek sortzen duen hutsuneak, ez ditu langileak bakarrik kaltetuko, baita enpresariak ere. Hitzarmenean, badira kudeatzeko botereari eta antolakuntza enpresarialari buruzko arauak, baldintza onenaren kontzeptuari loturik ez daudenak. Horrek dakarrena da, indarraldiari 40 buruzkoa zalantza ez dela izango arazo bakarra, enpresariek ere enpresa jarduerak burutzeko zailtasunak edo ezintasunak izango dituztela127. Azkenik, garrantzitsua da aipatzea, baldintza onenaren agerpenak ez duela automatikoki jarduten enpresariaren erabakia dagoenean, salbu, hau berariazkoa izatea edo argi geratzea kontratuetara barneratu nahi izanaren borondatea. Hori ematen ez den kasuetan, jurisprudentziak irizpide batzuk eman ditu: a) baldintza onena existitzeko, hau ezartzeko borondatea egon behar da, bai bi alderdien akordio bidezkoa, bai enpresariaren aldebakarrekoa, langileak isilbidez onartzen duena128. b) baldintza honen existentzia frogatzeko (dokumenturik ez dagoenean), denboran zehar izan duen jarraipen eta erregulartasunaren indizioak emango dira129; hala ere, indizio hori hutsaldu daiteke beste faktore batzuen bitartez130. c) denboran zehar emandako gozamen hori ez da nahikoa, beharrezkoa izango da enpresariak legean edo hitzarmenean ezarritakoa hobetzeko nahiaren borondatea edukitzea131. d) Hitzarmen kolektiboan adosturiko baldintzak lan erlazioei gehitzea ohitura edo usadio gisa Tesi kontserbazionistaren barnean ematen den beste aukeretako bat, lan baldintzak kontratuzko izaerara degradatu beharrean, ohitura edo usadio gisa aplikatzea da. Horrela, Langileen Estatutuak 3.1.d) artikuluan zehazten duenez, lan erlazioen iturri izango dira hauek legezko edo hitzarmenezko xedapenik ez dagoenean. Era honetan, hitzarmen kolektiboaren izaera arauemailea mantenduko da. LEko 86.3 artikuluak sortzen duen hutsune hori betetzeko aukeretako bat izango da. Ohiturak, bi ezaugarri dauzka lan eremuan; batetik, iturri osagarriaren izaera du (araudiaren hutsunea betetzeko aplikagarri izango da), eta bestetik, izaera lokala eta profesionala dauka. Egia da, Kode Zibileko 1.2 artikuluak dioen bezala, borondate deklarazioak interpretatzen dituzten usadioek ez dutela ohitura eratzen. Lan ohitura, komunitate “profesionalaren” mandatuen adierazpena da, bere forma kontuan hartu gabe. Beraz, erabilera sozialak sortutako eta inposaturiko arau bat da; kasu honetan, arau hitza ulertu beharra dago, ohitura horrek, zuzenbide bezala balio behar duela 127 Vid 92. nota. 128 1993ko ekainaren 30eko eta abenduaren 20ko Auzitegi Gorenaren Epaiak 129 2001eko martxoaren 19ko eta maiatzaren 30eko Auzitegi Gorenaren Epaiak 130 1997ko martxoaren 12ko Auzitegi Gorenaren Epaia 131 1996ko uztailaren 8ko Auzitegi Gorenaren Epaia 41 (gizakiaren portaeraren erregulartasunetatik ematen den ohituratik ezberdindu egin behar da)132. Behin ultraktibitate maximoa gainditurik, hitzarmen kolektiboa ohitura gisa aplikatzea ez da legearen eta ordena publikoaren kontrakoa (Kode Zibileko 1.3 artikuluak exijitzen duen bezala); gainera honek ez du legearen indargabetzea ekarriko, salbu, legearen borondatea araudian hutsune bat sortu nahi duela interpretatuko bagenu. Langileen Estatutuak, bere araudian behin baino gehiagotan egiten ditu igorpenak ohitura eta usadioen erabilera sustatuz, adibidez: 20.2 art. (beharrezkoa den diligentzia eta lankidetza), 29.1 art. (soldataren ordainketaren baldintzak), 49.1 d) art. (langilearen lanuztearen aurre-abisua), 64.7 art. (ordezkariek enpresa usadioak betearazteko zaintzea), beste batzuen artean. Lan zuzenbidean, ohiturak izan duen garrantzia oso urria izan da, batez ere, estatuak izan duen esku-hartzea benetan esanguratsua izan baita lan kontratuari dagokionean, eta baita ere, hitzarmen kolektiboen garapen berezia dela eta. Eta hau da, doktrinaren alderdi batentzat tesi honen ahulgunea, izan ere, hitzarmenaren edukia ohituraren esku geratuko balitz, autonomia pribatuaren esku geratuko litzateke honen aplikazioa, bere aginduzko izaeraz gabeturik133. e) Fede ona, adostutako klausulak lan erlazioen kontratuan barneratzeko tesia Jarraitutasunaren oinarria fede ona izango da; eta horrela, Kode Zibileko 1258. artikuluak zehazten duenez, kontratu bat perfekzionatzen den momentutik, behartu egingo du betebeharrak betetzera fede onarekin bat datozenean. Fede onaren aipatze horrek, bere alderdi objektiboa erakusten digu, non, derrigorrezkoak diren erlazioetako obligazio eta eskubideen integrazio iturri den134. Printzipio honek, beste alderdiaren interesetan jarriko du atentzioa, borroka egingo duelarik aurreko lege egoerara itzul ez gaitezen eta legalitate formal hertsi hori aplika ez dadin. Babes betebeharrek berdin kargatzen dute alderdi bakoitza, bakoitzaren esfera juridiko osoa kontserbatzeko helburuarekin. Honela, ez dira bakarrik zainduko kaltegarriak izan daitezkeen inbasio posibleetatik (errespetuzko obligazio eta eskubideak), baizik eta betebehar positiboen bitartez (kooperaziozko obligazio eta eskubideak), horietako 42 bakoitzaren interesa erraztuko da.135 Molina Navarretek jarraitzen du esanez, lan baldintzak kontserbatzeko segurtasun handiagoa ematen dela honela eskubidebetebehar artikulazio teknikoan; LEko 86.3 artikuluko helburuak era koherenteago batean beteko dira gainera, izan ere, lantokietan elkarbizitza baketsua lortuko litzateke euren interesak lortzean. Horrela, fede ona, kontratuen eduki arauemailearen integrazio iturri gisa, erregulazioaren kanon etikoa errespetatzeaz gain, eraginkorra da bi borondateak era orekatu batean integratzeko136. f) Lan baldintzen kontraktualizazio mugatua Durán López autoreak kontraktualizazioa ematerakoan, era mugatu batean eman behar dela proposatzen du, hau da, kontratu indibidual horretara lan baldintza zehatz batzuk bakarrik txertatu daitezkeela137. Hitzarmen kolektiboa desagertzen bada ere, kontratuak alderdien arteko obligazio iturri izaten jarraitzen du (LEko 3.1.c art). Lan kontratua, salerosketa kontratu bat izanik, bere funtsezko elementuak (lanaren prezioa eta kontratatutako lan kopurua) kontratuzko loturaren parte saihetsezina dira, kontratuan esplizituki agertu ez arren, aplikaziozko hitzarmen kolektibotik eratortzen dira. Horrela beraz, “erositakoa” den lana eta bere prezioa badira kontraktualizatu diren elementuak, ezingo dira hitzarmen kolektiboaren indarraldia amaitzerakoan Langileen Estatutuan ezarririko lanbide arteko gutxieneko soldata eta lanaldi maximoa automatikoki aplikatu. Alvarez de la Rosak esaten duenez, hitzarmen kolektiboa desagertu egiten bada, soldata adostu egin behar da, izan ere, ez dago inongo lege xedapenik hitzarmena ordezten duenik eta ezta ere, soldata ezartzen duenik. Legez ez da zuzena (KZ 2.2 art) hitzarmenaren indargabetzeak, Dekretuak indarraldia berreskuratzea ekartzea (hitzarmenak indargabetu baitzuen), eta honela lanbide arteko gutxieneko soldata aplikatzea138. Blasco Pellicer autoreak, kontserbazio tesiak zein eragozpen izan ditzakeen aipatzerako orduan, hiru puntu nagusitan garatzen du bere ikuspuntua. Lehenengo eta behin, lan erlazioen hitzarmenezko baldintzen aplikazioa, legezkoa bezala, era heteronomo batean egiten da. Horrela, honen aplikagarritasuna hitzarmen kolektiboaren arau izaeratik eratortzen da; eta honen edukia legez inposatu egiten da 43 alderdien borondatearengan (LE 3.1 art). Ildo beretik, alderdiek ezingo dute hitzarmenezko erregulazioa ekidin, eta gainera, erregulazio horrek jasaten dituen aldaketak kontratuan aplikagarri izango dira alderdien borondatea kontuan izan gabe. Bigarrenik, azaldutakoaren harira, LEko 3.1 artikuluak ezartzen duen iturri sistemarekin bateraezina da honako tesia. Eta azkenik, badira hitzarmenezko baldintza batzuk, euren izaeragatik kontraktualizaziorik onartzen ez dutenak (sailkapen profesionala eta zigorrak esaterako)139. 8. Langile berrien egoera Orain arte ikusitakoa kontuan izanda, hau da, bide batetik edo bestetik hitzarmen kolektiboak aitortzen zituen lan baldintzak langile bakoitzari aitortzen bazaizkio, ondoren sartuko diren langileekin diskriminazio egoera bat emango da (hauek euren lan kontratua adosterakoan ezingo baitituzte aurreko hitzarmenak aitortzen zituen baldintza horiek barneratu)140. Egoera horretan, enpresa bereko langileen artean, lan bera burutuz, soldata ezberdinak eskuratuko lituzkete, Espainiako Konstituzioan aitorturiko diskriminazio ezaren printzipioa urratuz (EK 14. Art)141. Errealitate honek, soldatari dagokionez, eskala bikoitzak sor ditzake langileei soldata ezberdinak aitortuz, baina horrela, enpresariak, Langileen Estatutuko 28. artikuluak arautzen duena hautsiko luke. Bertan esaten da, enpresaria behartua dagoela, balio bera duen lanagatik ordainsari berdina ordaintzera. Beraz, funtsean, aurreko langileak eta langile berriak berdin tratatuak izan behar dira142. Doktrinaren beste alderdi batek ordea, ez du iritzi bera; lan baldintza horiek kontratu indibidual bakoitzari loturik doazen heinean, kontratuzko lotura ezberdinak dira, eta horrek ez dakar diskriminazioa dagoenik, ezta soldatari dagokionean eskala bikoitzak egotea143. Jurisprudentzia komunitarioak ematen duen erantzunean ere, arauen kontserbazioa aurreko langileen kasuan bakarrik emango litzateke, eta ez ondoren barneratutakoei; jurisprudentzia honek ez lukeelarik eskala bikoitzik ekidingo144. 44 9. Auzitegi Gorenak emandako erantzuna Lan honen helburua, ultraktibitatearen nondik norakoak aztertzea izan da, hasieratik zuen edukia azalduz lehendabizi, eta ondoren izandako erreformek sortu dituzten arazo eta interpretazio ezberdinak azalduz. Azterketa lan honen amaierara heldurik, auzitegiek zein erantzun eman duten instituzio juridiko honen aurrean azaltzen saiatuko gara; horretarako lehenengo, Entzutegi Nazionalak eman zuen lehen erantzuna eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiari emandako jarraibideak azalduko ditugu era labur batean. Ondoren, Auzitegi Gorenak denbora luzez itxaron ondoren, 2014ko abenduaren 22an emandako epai esanguratsua jorratuko dugu. Izan ere, epai honek, orain arte azaldutako hutsune eta interpretazioei erantzun egiten die; ultraktibitateari dagokionez, azken urteetako epairik garrantzitsuena izan daitekeelarik. 9.1 Entzutegi Nazionalaren epaia (2013ko uztailaren 23koa) Entzutegi Nazionalak emandako epai honetan, Air Nostrum vs. SEPLA, 2012ko erreforma aurretik hitzarmen kolektiboetan ultraktibitateari buruz zeuden klausulak baliozkoak diren ala ez ebatzi zuen. Hau da, 2003an hitzarmenean ultraktibitateari buruz ezarri zena, indarraldiaren galeraren kontrako akordio gisa uler daitekeen ala ez. Enpresak argudiatzen zuen, klausula horiek ezin zirela kontrako akordio bezala ulertu, egin zirenean indarrean zegoen legearen erreprodukzio hutsa baitziren. Entzutegiak arrazoitu egiten du, 2012ko erreforma ondorengo hitzarmenetan argi dago kontrako akordio argi bat egin behar dela (ezin da legearen erreprodukzio bat egin), baina aurreko hitzarmenekin legegilea ez da izan hain esplizitua, eta egoera honek zalantza sortu du. Epaimahaiak, eztabaidari erdibideko posizio batetik aurre egiten dio, gainera, alde batera uzten ditu balorazio politiko eta sozialak; berak eman behar duen interpretazioak bat edo beste kaltetuko duenez, honek ez du arauaren bere irakurketan eragin behar145. Honela, kasu bakoitzaren azterketa bat egin behar dela zehazten du, eta azterturiko kasuan, hitzarmenak barneratzen zuen klausula hori kontrako akordio gisa ulertu behar dela ondorioztatzen du. Era honetan, 2012ko erreforma aurretik adosturiko ultraktibitatearen inguruko klausulak eraginkorrak dira bere terminoetan, eta hauek ezingo dira kaltetuak suertatu ondorengo arauagatik, ezta, adosturikoa aurreko legearen erreprodukzio hutsa balitz ere. Auzitegiak, emandako erantzunarekin 45 erreformaren helburuetako bat zapuzten duela ulertzen du, baina horrek ezin du oztopo bat izan epaile eta auzitegiek arauaren interpretazioa egiterakoan146. 9.2 Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia (2014ko irailaren 11koa) 2011ko uztailaren 12an, Europar Komisioak Espainiari “gomendio” batzuk egin zizkion, «luzapen automatikoa» eta «ultraktibitatea» ezabatzera edo murriztera behartuz. Gomendio horiek derrigorrezkoak ziren, eta hala, Espainiak bi fasetan burutu zuen eskaturikoa, lehenengo 7/2011 EDL arautuz, eta bigarrena, 3/2012 EDL ezarriz (3/2012 Legeak berretsi zuena). Sententzia honetan, Austriako langile batzuk hitzarmenean ezarritako lan baldintzen aldebakarreko moldaketa bat zela eta, eurentzat kaltegarriagoa den egoeran geratzen dira (soldata murrizten baitzaie, beste lan baldintza batzuen artean); enpresariak hitzarmen kolektiboaren indarraldia amaitua zegoela ulertzen baitzuen. Auzitegiak erabakitzen du, hitzarmen kolektibo berririk ez dagoen bitartean, hitzarmenezko araudi horren jarraitutasuna bermatu beharko dela. Hitzartutako arauaren lehentasuna eman beharko da oreka bat bilatuz, lan gestioaren malgutasun eta enpleguaren segurtasunaren artean; “flexiseguridad” (malgusegurtasuna) deitu zaio printzipio honi147. Horrela, langileen interesen eta enpresariarenen artean oreka bermatu behar da alde batetik; eta bestetik, ultraktibitatearen funtsa, langileen interesetan, lan erlazioa eraentzen duen hitzarmenezko araudiaren haustura saihestea da (2001/23 Zuzentaraua 3. artikulua 3 apartatua). 9.3 Auzitegi Gorenaren epaia (2014ko abenduaren 22koa) Lehenago ere esan bezala, orain arteko lanari hein handi batean erantzuten dio epai honek, hortxe bere garrantziaren oinarria. 2012ko erreforma dela eta urtebeteko ultraktibitateak sorturiko arazoari erantzuna ematen zaio bertan, zehazki, 2013ko uztailaren 8an hitzarmen kolektibo batek bere indarraldiaren amaiera zela eta, enpresariak Langileen Estatutuan arautzen den soldata aplikatzeari ekin ziolako, jartzen da martxan auzia. Lehen instantziako epaitegiak148, iraungia dagoen hitzarmen kolektiboan zehazturik dagoen soldata aplikatzen jarraitu behar zela adierazi zuen. 46 Enpresak kasazioan helegin zuen aurreko epai hori, eta orain aztertuko dugu Auzitegi Gorenak errekurtso horri emandako erantzuna. Auzitegiak ematen duen epaia ez du aho-batez ematen, izan ere, lau boto partikular ematen dira, horietako batean beste lau magistratu batzen dira gainera. Gehiengoaren botoak tesi «kontserbazionista» aplikatu behar dela aitortzen du, tesi «rupturista» aplikatuta, nahi ez diren efektuak sortuko bailirateke; hala nola, lanbide arteko gutxieneko soldata, edozein aktibitate burutzeko obligazioa, legezko lanaldi maximoa, ordutegi klausulen galera, enpresariak diziplinazko zigorrak ezartzeko ezintasuna (kaleratzea emateko kausa justua dagoenean salbu), … Honela, tesi «kontserbazionista», hitzarmen kolektiboaren indarraldia amaitzerakoan, bertan adosturiko baldintzak kontraktualizatu egiten direla da auzitegiaren azterketaren emaitza. Kode Zibileko 1255. artikulua funtsezkoa da, bertan ezartzen baita, kontratuzko erlazio juridikoak, alderdiek libreki jartzen dituzten baldintza eta akordioen bitartez arautzen direla; beti ere, legearen, moralaren eta ordena publikoaren kontrakoak ez badira. Printzipio orokor hori ―banakakoen borondatearen autonomiaren printzipioa― lan ordenamenduan indarrean dago inongo zalantzarik gabe (sektore honetan arau mugatzaile gehiago existitu arren). Epaian aipatzen den beste artikulua, Langileen Estatutuko 3. artikulua da; auzitegiak desberdindu egiten ditu lan erlazioen iturriak: alde batetik, eduki arauemailea duten iturriak (lege, erregelamenduzko xedapenak eta hitzarmen kolektiboak); eta bestetik, betebeharren edukia dutenak (lan kontratuak, LE 3.1.c) art). Eta ezberdintze hau eginez iristen da Aretoa konklusioa ematera, hau da, langile baten lan baldintzak, bere lan kontratuan daude zehazki arautuak149. Beraz, hasierako momentutik, lan kontratuak funtzio bikoitz bat izango du: lan erlazioa osatzearena eta erlazio horren arautzaile izatea(hots, alderdiak adosten dituzten eskubide eta betebeharrak). Era horretan, hitzarmenaren ultraktibitatea amaitzean ez dira desagertuko alderdiek adosturiko eskubide eta betebehar horiek. Baina ez momentu horretan hitzarmeneko baldintzak kontraktualizatu direlako, baizik eta, lan erlazio juridikoa sortu zen lehen minututik zeudelako kontraktualizaturik lan baldintza horiek. Hitzarmen kolektiboak indarra galduko du, eta hori dela eta, kontratuzko baldintza horiek LEko 41. artikuluak eskaintzen duen prozedura erabiliz aldatu daitezke, hitzarmenezko euskarri normatiboa galdu baitute. 47 9.3.1 Boto Partikularrak Azterturiko sententzia horrek lau boto partikular izan zituen, horietako batera beste lau magistratu batzen dira gainera. Lehen boto partikularrean, magistratuak150 onartu egiten du etendura tesiak ekarriko lituzkeen arazoak esanguratsuak izango liratekeela; baina, magistratu gehiengoek erabili duten tesi jarraitzaileak, non, hitzarmen kolektiboko baldintzak hasierako unetik kontraktualizatu egiten direla, ez du onartzen. Bere ustez, baldintzen jarraitutasuna eman behar da, baina, prestazioen orekaren tesiaren bitartez. Langileari, lanbide arteko gutxieneko soldata ezartzea ez dator bat Espainiako Konstituzioan 10. artikuluan onartzen den giza duintasunarekin; ezta ere, arau bereko 35. artikuluak aipatzen duen duintasunez bizitzeko ordainsari nahikoarekin. Horrela, bere ustez, baldintzen jarraitutasuna eman behar da, baina oinarrizko eskubideen ildotik, eta ez baldintzen kontraktualizazio bidez151. Bigarren boto partikularra egiten duen magistratua152, emandako epaiarekin ados dago; baina zalantzak dauzka LEko 86.3 artikuluaren konstituzionaltasunari buruz. Era berean, erreformari dagokionean, ultraktibitatearen urtebeteko muga soldatarekin ez dela ematen ulertu behar dela dio. Kode Zibileko bigarren xedapen iragankorra aipatuz, langileak “intertemporalitate” printzipio bat izango du, non, bere soldata dagoeneko lan erlazioen ondarean barneratua egongo den. Amaitzen du esanez, lan kontratu baten oinarria soldata dela, eta honek ezingo ditu erregulazio berriaren ondorioak jasan, pertsona horiek euren lan kontratuan barneraturik dutenean153. Sempere Navarro magistratuak egiten duen hirugarren boto partikularrera, aurretik esan bezala, beste lau magistratu batzen dira154. Honen ustez, behin ultraktibitate epea igarota, hitzarmen kolektiboak eraginkortasuna galdu du. Aretoaren gehiengoa iritsi den emaitza, soldatak jaitsi behar ez izatea gustuko du; baina, adierazten du, ezin dela arrazonamendu juridiko bat egin, desegokiak diren ondorio batzuk ekiditeko. Horrela, existitzen ez den arau batetik ezin dira kontratuzko baldintzak sortu, batik bat, baldintza onenak (hauek enpresariaren borondatean izan baitezakete bakarrik oinarria, eta ez hitzarmen kolektiboan). Gainera, era argi eta zehatz batean Salaren gehiengoak harturiko erabakia kritikatzen du: KZko 1255. artikuluan oinarritu izanagatik, eta 48 gehiengoak argudiatzen duen kontraktualizazioak legean ez duelako inongo aipamen espresurik. Era honetan, emaitza horretara iritsi ahal izateko, aurreko boto partikularrek aipatzen zituzten bideak edo beste batzuk erabiliz (analogia, ohitura, bidegabezko irabazia edo zuzenbidezko abusua, …) lortu behar zen, eta ez gehiengoak proposaturiko bidea erabiliaz. Amaitzeko, soldataren gutxitzearen argumentua erabili bazitekeen ere, enpresa demandatuak aurkezturiko kasazio errekurtsoa onartu egin beharko litzatekeela uste du155. Azkeneko boto partikularrean156, kasazio errekurtsoa onartzea beste aukerarik ez zegoela argudiatzen da, horrek dakartzan kalteak onartu behar direla esanez. Izan ere, legeak ez du beste aukerarik ematen, doktrinan aipatu diren ordezko bideak ez dira aplikatu (baldintza onenaren figura, proportzionaltasun printzipioa, estatutuz kanpoko hitzarmen gisa mantentzea, …)157. 10. Konklusioa Lan honen funtsa, hitzarmen kolektiboen ultraktibitatea, azken urteetako erreformek barneratu dituzten aldaketen ondoren, lan erlazioen munduan zein toki betetzen duen adieraztea izan da. Horretarako, hitzarmen kolektiboen iraupenaz jardun dut hasieran, ultraktibitate erakundea lan zuzenbidean kokatu ahal izateko; eta behin sarrera hau eginda, erakunde honen muinean murgildu naiz. Bertan, erreformak aztertu ditut lehendabizi, eta ondoren, doktrina judizialaren laguntzaz, erreformek erakunde honengan sorrarazi dituzten ondorioak plazaratu ditut. Amaitzeko, auzitegiek zein ikuspuntu izan duten landu da era laburrean, ultraktibitatearen azterketari itxura biribilago bat eman ahal izateko. Erakunde berezi honen ikerketa lana egitean, eta autore ezberdin askok zein iritzi duten ikusi ondoren, ezin dut esan, batekin edo bestearekin guztiz ados nagoenik. Izan ere, hori gertatu ohi izaten da, aurretiazko iritzi garbirik izan gabe, autoritate diren pertsona askoren iritziak aztertzean, eta hauek zein ezberdinak izan daitezkeen ohartzean. Baina, landa-azterketa hau egin ondoren, neure burua lan baldintzen jarraitutasunaren ikuspuntua defendatzen kokatuko nuke zalantza izpirik gabe. Legegileak buruturiko erreforma horietan sortu duen ziurgabetasuna, behin baino gehiagotan esan bada ere, honen diligentzia faltan du oinarria. Espainiako Konstituzioan 9.3 artikuluan segurtasun juridikoaren printzipioa aldarrikatzen da, non, 49 zuzenbidearen positibotasuna exijitzen den bertan. Horrela, inplikatu guztientzat justua eta orekatua158 den arau bat ezin bada ezarri, gutxienez juridikoa izan beharko da. Zentzu honetan, legegileak bilatzen zuena, langileek zerbitzu berberak burutuz, egun batetik bestera, legezko minimoak bakarrik jasotzea bazen, legeak hala aginduta (enpresariak alde hori, irabazi bezala eskuratuz), honakoa espresuki adierazi beharko luke. Ikusi den bezala, legeak ematen digun erantzun bakarra goragoko hitzarmena aplikatzea da, honek zalantzak sortu arren, hutsunerik garrantzizkoena halakorik ez dagoenean ematen da. Egoera honetara heltzean, doktrinak landu dituen bi erantzun posible jartzen zaizkigu mahai gainean, hitzarmen kolektiboko lan baldintzak bertan behera uztea edo horiek era batera edo bestera mantentzea. Lan baldintzak erabat desagertu behar direnik ez dut partekatzen, ez baitut uste tesi horrek legegilearen borondatea betetzea helburu duenik (egoera berrietara eta enpresak merkatu berrietara egokitu daitezen, hitzarmen kolektiboak dinamizatzea). Lan baldintzak mantentzearen aldekoa naiz, baina, egoera horretara iristeko zein bide erabili behar den pentsatzeak sortzen dizkit zalantzak. Aukera garbiena, eta ikuspegi sozial batetik onura handienak ekarriko lituzkeena, kontratua sinatzen den momentutik, lan baldintzak kontraktualizatu egiten direla izango da. Kasu honetan, zenbait baldintza (indibidualizatu ezin direnak, sailkapen profesionala adibidez) kolektiboki aplikatu beharko lirateke. Argi dudana da, badirela lan baldintza batzuk kontratuaren oinarri direnak, hala nola, soldata, lanaldia, zein den burutu beharreko lana, … Eta horiek ezingo dira behin ere aplikatu gabe utzi. Baina, lan baldintzen jarraitutasuna ematen dela osatzeko, zuzenbidezko oinarriak mahaigaineratu behar dira, eta horietatik garrantzizkoena, fede ona da. Ildo beretik, hitzarmen kolektibo baten faltan, eta honek sortzen duen hutsunea betetzeko, formula ezberdinak bilatu behar dira beharrezkoa den proportzionaltasuna emateko, zerbitzuen oreka bat egon dadin, langilearen duintasuna bermatuz eta fede onez. Honako horiek ez dira babestuak geratzen ezarritako legearekin. Neure ustez, lan kontratu batean, kanpoko erregulazioa duena, alderdientzat bidezkoak diren formulak hartu behar dira hitzarmen kolektiboaren falta betetzeko, eta honen erregulazioa sostengatzeko. Horrela, hitzarmen kolektibo baten existentzia ezak, ezin du berarekin ekarri langileen oinarrizko eskubideen ezjakintasuna, eta diskriminazioa. Gainera, ezingo da justifikatu, 50 existentzia ezaren bidez, lan kontratu baten sinalagma osatzen duten fede ona eta proportzionaltasuna ez aplikatzea saihestea.
addi-344abd6a264a
https://addi.ehu.es/handle/10810/16701
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2015-11-06
science
Ensunza Aldamizetxebarria, Ariane
eu
Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan
Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Ariane Ensunza Aldamizetxebarria ariane.ensunza@gmail.com Zuzendaria: Gotzon Aurrekoetxea Olabarri ESKERRAK Gisa honetako lanak egiten direnean, ezinbestekoa izaten da jendearekin harremanetan jartzea eta horrek berarekin dakarren guztia. Lehenik eta behin, lan honen sustrai eta ezinbesteko osagai diren lekuko edo berriemaile guztiei eman nahi nizkieke eskerrak, beraien egitekoen artean nirekin elkarrizketa egitera etortzeko denbora hartu izanagatik. Horrez gain, lekukoak aurkitzen lagundu didaten guztiak ere eskertu nahiko nituzke; izan ere, uste baino zailagoa izan baitzait neure kabuz bilatzea behar nituen perfilak betetzen zituzten lekukoak. Beste inoren aurretik, pazientzia eta gogo-biziz kontaktu zein lekukoak lortu dizkidaten ama eta aita eskertu nahi nituzke. Bestalde, bihoazkie nire eskerrik beroenak herrietako lekukoak bilatzen lagundu didaten guztiei. Berebat, mila esker eman gura nizkieke EuDia ikerketa taldeko lankide denei beraien ekarpen, zuzenketa, ohar eta kritika eraikitzaile guztiengatik; baina batez ere Iñaki Gaminderi, ikerketa honen ibilbide luzean aurkitutako kale ilunei argitasuna ematearren. Ez nituzke eskertu gabe utzi nahi urte luze hauetan izan ditudan irakasle guztiak, beraiek erakutsi baitidate oraindik egin gabe zegoen bidean lehen pausuak ematen eta, bestalde, beraiei esker piztu baitzait dialektologiarako, hizkuntzalaritzarako eta filologiarako grina. Hala ere, nire eskerrik beroenak tesi zuzendari eta bidegile dudan Gotzon Aurrekoetxeari eman nahi nizkioke, ahal beste ate eta leiho irekitzearren eta nigan konfiantza izatearren. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 1. Sarrera: azterkizuna eta helburuak1 Ikerketa honen abiapuntua Gernika-Lumoko euskararen aldakortasunari buruz egindako aurreko ikerketa batean dago (Ensunza 2012, 2014). Izan ere, dialektologia tradizionalaren ikusmoldetik haratago, gure ikerketa hizkuntza-aldakortasunaren ikuspegitik landu genuen. Ikerketa hartan atzerrian gurean baino hedatuago dauden metodologia eta ikerketa-ildoak jarraitu genituen eta molde horiek euskarari aplikatu genizkion. Orduko hartan, hirigune bateko (Gernika-Lumo) euskararen aldakortasun diastratikoa izan genuen aztergai eta, beraz, hautatutako hizkuntza-aldaera bakoitzaren erabilera zein gizarte-faktorek baldintzatzen duen aztertu genuen. Ikerketa horrek bazituen muga batzuk, besteak beste, Gernika-Lumon agertzen zen aldakortasun hori alboko herrietako hizkerek eragindakoa izan zitekeen, baina albo-hizkera horiek zehazki ezagutu ezean, nekeza zen hipotesi seguru bat finkatzea. Hori dela eta, ikerketan sakonago joatearen beharraz, hizkuntza-aldakortasuna maila diatopikoan (geografiaren arabera) ikertzea erabaki genuen, eremu honetako euskararen aldakortasuna hobeto ulertzeko asmoz. Nolanahi ere den, beti izan dugu presente hizkuntzaren alde soziala, gauza jakina baita hizkuntza gizakiarena den heinean beti izango dela tresna soziala. Beraz, aurretik egindako ibilbideari jarraipena emateko asmoz, Busturialdeko euskararen aldakortasun soziolinguistikoa ere aztertu dugu, adinaren arabera gertatutako desberdintasunei arreta eskaini baitiogu. Azken urteetara arte, euskararen kasuan eta dialektologian, oro har, ohikoena ikerketak maila diatopikoan egitea izan da; hau da, euskararen aldakortasuna maila geografikotik landu izan da gehienbat eta, beraz, herririk herri dagoen desberdintasunari erreparatu izan zaio, herri bakoitzean bertan dagokeen aldakortasunari bainoago, agian euskalkien sailkapen berria egitea helburu izanik edota dialekto/hizkuntza arteko mugak zehazte aldera (Aurrekoetxea 1995; Camino 2003; Gaminde 1984a, 1984b, 1985, 2007; Zelaieta 2008; Zuazo 1998, 2003, 2008). Bestalde, herri zehatz bateko hizkera aztertu denean, ohikoena dialektologia tradizionalaren bidetik jotzea izan da eta, beraz, landaeremuetako belaunaldi helduenen euskara aztertzeari ekin zaio (Agirrebeña, A., Maiz, B., Muniozguren, F., Sarasua, A. eta Zabaleta, M. 2007; Agirrebeña, A., Alberdi, I., 1 Ikerketa hau Eusko Jaurlaritzaren Ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko laguntzen programa-ri esker burutu da (kod. BFI-2010-253). Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan euskararen sintaxiaren inguruan egindako ikerketa; Ensunzaren (2012, 2014) GernikaLumoko hizkuntza-aldakortasunaren inguruko azterketa, etab. Berebat, Gaminderen ikerketa ugariek erakutsi dute hainbat herritako euskaran adinaren araberako aldakortasuna ez eze, generoaren araberako aldakortasuna ere badela (Gaminde 2003b, 2009, 2010a, 2010b; Gaminde eta Zubillaga 2010; Gaminde eta Romero 2011; Gaminde eta lag., 2012). Ondorio berera heldu da Ensunza ere (2012, 2014) Gernika-Lumoko hizkerari dagokionez. Horrez gain, Lujanbioren (2011) master tesiak ere aurrerapen handia ekarri du euskararen aldakortasunaren inguruan; baita Apalauzaren (2008a, 2008b, 2012) lanak ere. Busturialdeko hizkerek ageriko batasuna daukate; horren adierazle da Zuazok bertoko hizkera sartaldeko eta sortaldeko azpieuskalki nagusien arteko zubi-hizkeratzat sailkatzea, adibidez. Zubi-hizkera den heinean, ezaugarriak partekatzen ditu bai sartaldeko azpieuskalkiarekin, bai sortaldekoarekin; baina, horrez gain, propio bereak diren ezaugarriak ere izan ditzake: Tarteko hizkera horiek ez dagozkie erabat eremu honi edo hari. Eremu honen eta haren ezaugarriak dituzte aldi berean, eta ez eremu honenak ez harenak ez direnak ere bai sarri askotan. (Zuazo 2003: 62) Gainera, tarteko-hizkera izateak berekin dakar hizkuntza-aldakortasun handia dagoen eremua izatea. Hori dela eta, ikerketa honetan herririk herri dagoen berdintasun eta desberdintasunetan jarri dugu arreta, baita belaunaldi desberdinen artean dauden aldeetan ere, aldaketaren noranzkoa detektatzeko asmoarekin. Ikerketa honen helburua, beraz, Busturialdeko hizkuntza-aldakortasuna aztertzea eta honen berri ematea da. Horretarako, Busturialdea osatzen duten 20 herrietako euskara aztertu eta elkarren artean konparatu dira eremu geografiko honetan dagokeen bariazioa nola gertatzen den hobeto ezagutzeko. Hala ere, lan honek helburu bikoitza du; alde batetik, Bizkaiko erdialdean dagoen Busturialdea eskualdean gaur egun herrien artean dagoen bariazioa aztertzeaz gain, adin desberdineko hiztunen artean dagoen hizkuntza-aldakortasuna ere aztertu da; bestela esanda, Busturiadean bai geografikoki bai soziolinguistikoki dagoen aldakortasuna da aztertu dena. Nolanahi ere den, ez da lan honen helburua mendebaldeko euskalkien (edo, oro har, euskalkien) sailkapena egitea, hain eztabaidatua izan den eskualde honetako euskara deskribatzea, eta bertan dagoen eta egon den aldakortasuna azaltzea baizik. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Gure datuen azterketa kualitatiboa eta kuantitatiboan laguntzeko, programa estatistikoez baliatu gara. Besteak beste, similaritate mapak atera ditugu herri txikiak erdiguneetatik nola banatzen edo batzen diren ezagutzeko eta herrien eta belaunaldien arteko berdintasunak aztertzeko; cluster analisiak egin ditugu hizkerak norantz ari diren aldatzen ikusteko; eta distantzia matrizeak aterako ditugu herri batetik bestera dauden distantziak neurtzeko. Lan hau horrela egituratu dugu: sarrera honen ostean, ikerketa honetan erabilitako marko teorikoa azalduko dugu eta historia txiki bat egingo dugu orain arte egon diren aurrekariak korronteka azalduz (2§). Jarraian, ikerketa gauzatzeko erabilitako metodologia eta corpusa azalduko ditugu (3§); bertan, batetik datuen bilketa egiteko erabilitako sistema azalduko dugu eta izandako zailtasun edo arazo edo oztopoak ere azaleratuko ditugu; bestetik, aztertutako gizarte-faktoreak eta hizkuntza-aldagaiak zeintzuk diren zehaztuko dugu. Ostean, bildutako datuen analisi geolinguistikoa, analisi estatistikoa eta analisi sailkatzailea egingo ditugu (4§). Bukatzeko, gure ikerketatik ateratako ondorio nagusiak laburbilduko ditugu (5§) eta etorkizunerako erronkak planteatuko ditugu (6§). Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Gorrotxategi aldaketa diakronikoez ari den arren, azalpen honek berdin balio du aldaketa sinkronikoetarako ere. Izan ere, ikerketa sinkronikoek aldaketa diakronikoak zehatzago ulertzen eta azaltzen laguntzen dute. Sturtevant-ek (1947: 8. kap.) hizkuntzaren aldaketan hiru garai bereizi zituen: hasiera garaia, hedatze garaia eta burutzea. Aldaketaren hasierako garaian, gizarteko talde murriztu batean bakarrik agertzen dira aldaerak. Hedatze garaian, gizarteko talde murriztu hori zabaldu egiten da eta elkarreragin sozialaren bidez forma zaharrekin lehian sartzen da. Burutze garaian, aldaera ahulenak galdu egiten dira eta aldaketak erregulartasuna lortzen du. Beraz, aldaketen erregulartasuna desoreka garaiaren amaierako fasea baino ez da. XX. mendearen bigarren erdian ikertzaile europar eta amerikarrak dialektologia modu zehatzagoan lantzeko beharraz jabetu ziren eta estrukturalismoaren bidea jarraitu zuten horretarako (Weinreich, Trubetzkoj, Bloomfield, Martinet, Jakobson, Coseriu, etab.). Atalkako sistemez, azpisistemez, mikrosistemez eta diasistemez arduratu ziren funtsean eta, beraz, aniztasunaren barruko batasuna ikertzen zuten; atal desberdinez osatutako sistema-multzoa sistema handiagoetan nola egituratzen den, alegia. Sistemak egitura hertsitzat hartzeak, hizkuntzan halako estatismo erlatiboa dagoela iradokitzen du (Camino 2009: 422). Bestalde, neogramatikoek proposatutako eztabaidak ikuspegi estrukturalistatik birformulatu zirenean, beste zalantza batzuk sortu ziren, hala nola: zein da aldaketa fonikoaren oinarrizko unitatea? Galdera honi erantzunez, Bloomfieldek ([1933] 1964: 364), fonemak direla defendatu zuen. Kontrako ikuspegitik difusio lexikoaren teoria birformulatu zen (Wang 1976) eta honen arabera aldaketarako oinarrizko unitatea hitza da. Dialektoak sailkatzerako orduan estrukturalismoak ezarritako eredu zientifikoak onura handiak ekarri zituen, argi erakutsi baitzuten ezaugarriak sistema bati lotuta daudela. Hala ere, hizkuntzak eta hizkerak aztertzean beti ez da erraza jakitea zer den zinez estrukturala eta zer ez; areago dena, inoiz ikusi da eremuak banatzeko eta sailkatzeko, estrukturala ez den alderdi fonetiko bat emankorrago eta funtzionalagoa izatea, estrukturalagoa den beste alderdi fonologiko bat baino; gertatu da, inoiz, hiztunek oharmen aldetik, gertakari fonetiko bati fonologikoa den beste bati baino garrantzi gehiago eman izana (Chambers eta Trudgill 1994: 98). Avram estrukturalistak berak aitortu du hizkuntza-geografian estrukturalak ez diren gertakari fonetikoak aztertzeak duen garrantzia (1977: 24-25). Are gehiago, dialektologian baliatzeko hautatzen den hizkuntza-ezaugarri batek ez du lotura estruktural edo ontologiko Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan berezirik geografia-hedadura bera duten beste ezaugarriekin, berarekin batera isoglosasorta osatzen duten gainerako beste ezaugarri edo kideekin; lotzen dituena, funtsean, eremu berekoa izatea da, hizkuntza-erkidego bateratu bateko partaide diren jendeek eremu batean baliatuak izatea, ez hizkuntzaren barreneko gramatikan kokagune iduriak edukitzea; horregatik, nabarmendu beharrekoa da beren arteko lotura ez dela estrukturala edo ontologikoa (Camino 2009: 433). 1950. urterako hizkuntzalari batzuek estrukturalistei salatu zieten ez zutela behar bezainbat kontuan hartzen giza hizkuntzaren adimenezko izaera, eta azalean ez zeuden gertaerak ez zituztela aztertzen. Noam Chomsky hizkuntzalariak, estrukturalistei aurre egin zien hizkuntza guztietan egitura unibertsalak zeudela esan zuenean (gramatika unibertsala), eta berriro ere hizkuntzalaritzaren helburuak aldatu zituen. Hizkuntza aztertuz adimenaren lana aztertu nahi izan zuen, eta estrukturalistek baztertutako teoria mentalistari garrantzia eman zion: hizkuntza burmuineko zati baten gaitasun batean datzala azpimarratu zuen, ikusmena edo mugimendua bezala. Hizkuntzaren ezagupen inkontzientea (competence) aurkitzea zuen helburu, esaldi kopuru amaigabea (performance) azterketaren oinarrian zuela. Gramatika sortzaile-bihurtzailea deitu zitzaion joera honi. 1957an Chomskyk lehenengo aldiz aipatu zuenez geroztik, gramatika sortzaileak (generative grammar delakoak) etengabe izan ditu aldaketak, Hatsarre eta Parametroen Teoria kasu. 1970. urteaz gero, hizkuntzalaritza sortzaileak sintaxiaren eta semantikaren arteko harremanak aztertu ditu batez ere. Generatibismoa naturalismoarekin, natur zientziekin (bereziki biologiarekin) eta filosofiako adar objetibistarekin du lotura. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, dialektologia sortzailearen inguruko auziak ugari ziren garaian, beste hizkuntzalari batzuek dialektometria den jarduera estatistiko berritzaile eta multikonparatzailea eraiki zuten. Metodologia hau dialektologiaren ohiko hainbat arazo sakoni konponbidea emateko asmoz abiatu zen bere garaian; izan ere, dialektometriak galdera interesgarri asko ekarri du geolinguistikaren eta hizkuntzaaldakortasunaren arloetara. Dialektometriaren metodologia gehien garatu duen hizkuntzalaria Salzburgoko unibertsitateko irakasle den Hans Goebl izan da (1981, 1982, 1987, 1989, 1992, 2002, 2003, 2005), baina mundu mailan oso diziplina ezaguna, garatua eta erabilia da prestigiodun hainbat hizkuntzalariren artean (Seguy 1971, 1973a eta 1973b; Guiter Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 1973; Philps 1985; Viereck 1988; Kessler 1995; García Mouton 1999; Melis 1989; Bauer 2002-2003; Nerbonne eta Kretzschmar 2003; Clua 2004, 2010; Sousa 2006; Alvarez, Dubert eta Sousa 2006; Houtzagers, Nerbonne eta Prokic, 2010; Szmrecsanyi 2012…). Hala ere, hastapenetan honelako lanak egiteko tresneria informatiko egokirik ez zen baliatzen hizkuntzalaritzan. Hogeita hamar urteren buruan, Goebl-ek finkatutako “Dialektometria Korrelatiboa”-ren ildotik hasi ziren aurrekarien bideak jorratzen. Euskal Herrian, bide hau jarraitu zutenetakoa dugu Aurrekoetxea (1992, 1995, 2009, 2012). Dialektologialari askok, ostera, eszeptiko begiratu diote, bereziki hizkuntzaezaugarri guztiekiko halako neutrotasuna aldarrikatzen duelako eta datu guztiak maila kualitatibo berean kokatu behar direla hatsarre nagusitzat daukalako. Euskal Herrian bertan ere hizkuntzalari batzuek gogor egin dute metodologia honen kontra. Honela dio Caminok (2009: 87): Eredu honek darabilen jardunbide matematikoak, ez du konfiantza handirik lortu hizkuntzalarien artean: eredua itemetan oinarritzen da eta datuen azken zenbaketan, item guztiei garrantzi bera aitortzen zaie, 1 ala 0; horrela nekez asma dezake bi hizkeraren arteko berdintasun edo urruntasun estrukturalaren berri ematen. Camino, ordea, dialektometriaren ariketa estatistiko bakarraz ari da: Levenstein algoritmoaz, hain zuzen ere. Baina dialektometriak IPI neurriaren bidezko ariketa estatistikoak egitea ere ahalbidetzen du. Beste batzuetan funtsik gabeko arrazoiak eman dituzte dialektometriaren kontra egiteko (Apalauza 2010: 164): Nolanahi ere, dialektometriaren jardunak zalantza ugari eragiten du hizkuntzalarien artean, emaitzak ez baitira guztiz fidagarriak, eta eredu matematikoa hotz gertatzen baita dialektologiaz aritzeko. Beste batzuetan, ostera, ikerketatik ateratako emaitzekin bat ez etortzearen ondorioz kritikatu izan da (Zelaieta, 2008: 84): Ados gaude Aurrekoetxearekin Goizueta dela lexikalki (nahiz linguistikoki) gehien aldentzen den Bortzerrien inguruko herri nafarra. Hala ere, hizkuntzalari bizkaitarraren datuek hori adierazten badute ere (1992: 107), Lesakatik Aurizko lexikoa Goizuetakoa baino hurbilago egotea aski sinesgaitza zaigu. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Orain artean metodologiaren aldetik aurkeztu ditugun joerek, erakutsi digute dialektologia tradizionalean, inplizituki edo esplizituki sinesten dela, hizkuntzaezaugarri batzuek dialektoen arteko mugak finkatzeko balio handia dutela eta beste batzuek ez. Hizkuntzalariak hautatzen dituen ezaugarri horiek mintzoen motak edo tipoak finkatzen dituzte; honetarako ez dira hizkuntzazko ezaugarri guztiak baliatzen, ezaugarri-sail bat hautatzen da, espezie edo dialekto bakoitzari dagozkion isoglosak zein diren adierazten digu ezaugarrien sail horrek. Dialektometriak, ordea, tasun sailkatzaileen hautuaren arazoa saihesten du eta geografia-espazioan gertatzen den aldakortasun dialektala matematikoki neurtzen du. Izan ere, dialektologia tradizionalean ezaugarriak dialektologoak berak hautatzen dituenez, hautaketa subjektiboa da eta, gainera, datu gutxitan oinarritutako azterketa egiten da. Dialektometrian, ostera, datu kopuru handiak erabiltzen dira eta, ez denez aukerarik egiten, objektiboagoa da. Hortaz, dialektometriak eskaintzen duen sailkapena sinesgarriagoa da. Beste alde batetik, dialektometria baliatzen duten hizkuntzalarien ustez, hizkuntzaren aldakortasunak espazioan gaindi ageri dituen neurriek edo mailek mintzoerkidegoei nola eragiten dieten erakusteko, eredu neurtzaile hau egokiago da ohiko dialektologia baino. Esate baterako, Gotzon Aurrekoetxea hizkuntzalaria honela zuzentzen da bere jarduna defendatzeko (Aurrekoetxea, 2005: 110-111): Sailkapenaz jardutean hizkuntzalari zein dialektologoa gainontzeko zientzietan sailkapenetarako erabiltzen dituzten prozedura eta metodologia erabiltzera behartuta dago bere lana sinesgarria izan dadin. Prozedura sailkatzaile hauek arruntak dira bai soziologian, bai biologian, bai geografian, antropologian, psikologian zein beste diziplinetan. Beste behin ere esana dudan moduan, gure inguruko zientzietarako baliagarri diren prozedurak ez ote da zilegi hizkuntzalaritzan ere erabiltzea? Zilegitasun osoa dugula uste dugu eta horrela ulertu da hizkuntzalaritza aplikatuan, zein dialektometria izenaz ezagutzen den disziplinan, eta jada nazio eta hizkuntza desberdinetan erabilia izan da (Goebl, 1992: 433-434). Beste alde batetik, dialektologia tradizionalaren bidetik egindako ikerketek galdera bakoitzeko erantzun bakarra onartzen zuten, hiztunaren baitan gertatu ohi diren aldaketak edo hizkeraren barne bariazioa baztertuz. Bestalde, hiri dialektologian hiztunak egindako hautaketa hauek, “aldakortasun libre” edo free variation-tzat hartzen ziren. Soziolinguistikak, ostera, erakutsi du aldakortasun hori ez dela librea, gizarteko zein hizkuntzako eragileek eragindakoa dela baizik. “Hizkuntza-aldagai”-aren edo linguistic variablearen adigaia dugu hau: hizkuntza-unitate bat, bi aldaera edo gehiago Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan izan ditzakeena eta beste gizarte edo hizkuntza-aldagai batzuekin aldakortasun erlazioan tartekaturik dagoena. Azterketa dialektaletan aldakortasun soziala aintzat hartzen hastea, ez da bat-batean gertatutako aldaketa; denbora-tarte handia behar izan da honen garrantziaz jabetzeko. Gisa honetako lanen oinarriak aitzindari izan diren hainbat ikerlarik finkatu dituzte. Ikuspegi orokor honetan, aspektu soziolinguistikoaren ikerketak Jud eta Jaberg-ek Sprach- und Sachatlas Italiens un der Südschweiz-en (1928) finkatutako oinarriei jarraituta egin izan dira. Desberdintasun diastratikoak ikertzeko kezkak jada bazuen tradizio bat, baina atlasetan ez zen ordura arte modu sistematiko batean gauzatu. Bi ikerlari hauen lanak beraien maisu zen Gilliéron-en aurrean garapen handia ekarri zuen hainbat aspektutan: hizkuntzaren biologian eta soziologia linguistikoan sakontzen zuen. Atlas honek, beraz, geografia linguistiko gilliéronianoaren aurrean ikuspegi berri baten hasiera markatu zuen; izan ere, ordutik aurrera berbak etnografiarekin harremanean ikertzen hasi baitziren. Alde batetik, inkesta dialektaletan aspektu soziologikoak islatzeko beharrizana ikusten zen eta, bestetik, foku urbanoetatik landa-komunitateetara gertatzen diren irradiazio linguistikoen prozesuak ikertzeko beharra ere. Inkestak hirietan egitea beharrezkoa zela konturatu ziren eta, beraz, hauek egokitu eta biderkatu egin behar izan ziren errealitate berri hau kontuan izanik. Bide honetatik sortu ziren gerora soziolinguistikaren aitzindari izango zen Rousselot-en ikerketa, adibidez. Bertan, Cellefrouin herrixkako hizkera aztertu zuen eta belaunaldien arteko aldakortasuna aztertu zuen. Gauchat-ek egindako ikerketak ere ildo bertsua jarraitzen zuen, bertan, Charmey-ko aldakortasuna aztertu baitzuen adina eta generoa kontuan izanik. 1952an Orbis aldizkariaren lehenengo alea argitaratu zen, emakumeen hizkerari eskainia. Artikulu hauen artean ikus daitekeenez, inkesta dialektaletan emakumearen parte-hartzearen aldekoak eta kontrakoak aurkitzen dira. Espainian, gailendu den jarrera dialektologia tradizionalaren bidetik doana izan da, salbuespen batzuk dauden arren; hala nola, G. Salvador-en “Fonética masculina y fonética femenina en el habla de Vertientes y Tarifa (Granada)” (1952) edota M. Alvar-en “Diferencias en el habla de Puebla de Don Fadrique (Granada)” (1956) eta “El cambio -al, -ar > e en andaluz” (1958). Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Espainiako eskualde-atlasetan emakumeen presentzia lehenengo garaietako atlasetan baino altuagoa da: Gilliéron-ek emakumezko lekukoak %8,4 erabili zituen eta Jud eta Jaberg-ek %8,2. Hedadura txikiko atlasetan, kopuruak gora egiten du, esate baterako, Atlas del Lionesado-n emakumeen presentzia %34 da eta Atlas del Macizo Central-en %44. M. Alvar-en atlasetan, ALEAtik ateratako ondorioetan oinarrituta, emakumeen presentzia oso garrantzitsua da: ALEICan-en emakumeen presentzia handia izan zen eta, ALEANR-en ere, baina kasu honetan bigarren mailako lekuko gisa inkestatu ziren. Beraz, gizarte-aldakortasuna aztertzeari hasi zitzaion ematen garrantzia; gizarte jakin bateko populazioa osatzen duten maila desberdinetan dauden hizkuntza-kodeen konbinazioa aztertzeari ekin zitzaion, herrixken, eskualdeen ala eremu zabalagoen arabera: zaharrak eta gazteak, gizonak eta emakumeak, hiritarrak eta herri txikietakoak, bertakoak eta etorkinak nahi ziren aztertu hizkuntzaren aldetik (Bouvier 1998: 780). Testuinguru horretan, XX. mendeko hirurogeiko hamarkadatik aurrera abegikor hartu ziren Labov soziolinguistaren lan egiteko era, bere oinarri teorikoak eta teknikak. Horrela, hizkuntzaren baitako aldakortasuna hizkuntzalaritzaren periferiatik erdiguneerdigunera pasatu zen eta erakutsi zen erregulartasuna eta egitura ez daudela heterogeneotasunarekin etsaiturik. Hizkuntza-aldakortasuna pertsonen arteko hizkuntzaharremanen alorrera eta pertsonaren beraren baitako erabileren azterketara iragan zen, eremu inter eta intra-pertsonalera, alegia. Hizkuntzalaritza sortzaileak “hautazko arauak” deitzen dituenak soziolinguistikako aldagai edo variableak dira, baina jakintzagai honek agerraldien maiztasunaren neurria erantsi die. Hizkuntza aztertzeko Labov-ek izan duen ikuspegiaren ezaugarri nagusia “paradigma dinamiko”-ari dagokio: hizkuntza ez da egitura estatikoa, gizarte-sistema dinamiko bat baizik, etengabe higitzen eta aldatzen ari dena. Labov-en aurretik ez zen kontuan hartzen hizkuntza-aldaeren balorazio soziala, uste baitzen hizkuntzaren inguruko sentimendu eta pentsamoldeak eskuraezinak izateaz gain, hizkuntzalaritzatik kanpo zeudela (Bloch eta Trager 1942). Baina Labov-en (1983 [1972b]: 30) berbak geure eginez: No todos los cambios están perfectamente estructurados, y ningún cambio ocurre en un vacío social. Incluso la más sistemática mutación en la cadena hablada se produce con una especificidad de tiempo y lugar que exige ser explicada. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan hamabi dialektotara itzuli zuen, 1630ean Suediako Gustabo-Adolfo erregeak agiri ofizial baten bidez dialektoen eta leku izenen ikerketa egitea aholkatu zuen. XVIII. mendean glosario eta gramatika dialektalen aldeko giro orokorra nabarmena izan zen: dialektoetako hitzen bildumak osatu ziren postaren bidez; inkesta bidez datuak bildu ziren eta dialektoak elkarrengandik bereizteko eta beren mugak finkatzeko lehenengo saioak egin ziren. Hala ere, XVIII. mendearen bukaeran, Alemanian eta Frantzian herri-hizkeren aurkako sentimendua nagusitu bazen ere ikuspegi hori XIX. mendean ernatu zen indarraldi erromantiko eta dialektozalearekin eten zen. XIX. mendean, dialektologiaren magalean geografia linguistikoa edo Geolinguistika sortu zen. Ikerketa metodologiko honek hizkuntza-ezaugarriak espazioan zehar nola aldatzen diren aztertzea du helburu eta ikuspuntu fonetikotik, lexikotik, morfosintaktikotik eta etimologikotik egiten du ikerketa; gainera, lekuko bakoitzaren motibazioak ere jasotzen ditu. Korronte honek hizkuntza bizirik dagoen sistema gisa ulertzen du eta, horretarako, eremu zehatz batean momentu jakin batean hitz egiten den moduari buruzko informazio zabala jaso eta ordenatzen du. Ondoren, informazio hau guztia, gehienetan, hizkuntza-atlasetan islatzen da. XIX. mendearen bigarren erdian dialektologiako lanek izugarrizko goraldia izan zuten. 1821ean Charles Coquebert de Montbret-ek Frantziako patoisen mapa kartografikoa aurkeztu zuen, esaterako. Hala ere, garai hartako dialektologiako lanak herrien historiari, herri ohiturei, tradizio nazionalei eta hizkuntzaren iraganari eman zien garrantzia erromantizismoaren eraginez eta, beraz, etnologiarako eta folklorerako giroan kokatzen ziren, oinarri metodologiko sendorik gabe. 1857an, ostera, Bonaparte printzeak hainbat hizkuntzatako itzulpen dialektalen sail luzeari eman zion hasiera. Bide beretik, XIX. mendearen bigarren erdian hainbat banaketa dialektalen inguruko ikerketak eta hizkuntzen arteko mugak finkatzeko ahaleginak egin ziren, baina batez ere hizkuntzen alde fonetikoan jartzen zen arreta hauetan. Ikerketa hauetarako datu-bilketa egiteko gutun bidezko inkestak erabili ziren, herrietako maisu-maistrei itzulpenak egiteko eskatuz. Metodo hori baliatu zuen Wenker-ek Alemaniako Renanian herrihizkerak jasotzeko (1881); baita Julien Sacazek 1887an eta Edouard Bourciez-ek 1894an Ipar Euskal Herrian ere, eskoletako irakasleei Haur prodigoaren parabola frantsesetik euskarara itzularaziz. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Catalá (ALDC), Atlas Lingüístico Galego (ALG) (1974), M. Alvar-en (1974) Atlas Lingüístico de España y Portugal (ALEP) eta El Atlas Lingüístico del español de EE.UU; eta A. Quilisekin batera gidatutako (1984) Atlas Lingüístico de Hispanoamérica (ALHA). Euskarari buruzko gisa honetako ikerketak urriak dira oraindik, saiakera gutxi batzuk egin diren arren, hala nola, XIX. mendean Bonapartek egindako euskalkien sailkapena (1863-1869), Aingeru Irigaray eta Irizarren mapak (1981), eta XXI. mendean G. Aurrekoetxea eta X. Videgain-en gidaritzapean egindako (1985-) Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) eta G. Aurrekoetxea eta J. L. Ormaetxearen gidaritzapean egindako (2005-) Euskararen Atlas Sozio-geolinguistikoa (EAS). Honela, ikerketa hau ikuspegi geolinguistikotik eta soziolinguistikotik egin da, hizkuntza bere orokortasunean aztertu ordez, garai batean aldakortasuna erakusten duten hizkuntza-aldagaiak ikertu dira, aldaketa hauek hartzen duten hedadura geografikoa zehaztu eta belaunaldien artean gertatutako aldaketak zeintzuk izan diren aztertzeko. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3.1. Bilketa metodologia Hizkuntza bere testuinguru sozialean ikertzen duten guztiek, arazo metodologiko klasikoarekin egiten dute topo: datuak jasotzeko erabilitako bideak jasotako datuak oztopatzen ditu (Labov 1983 [1997b]: 75). Lekuko baten berbakeraren inguruko datuak jasotzeko erabiltzen den oinarrizko metodoa banakako grabaketarena da. Elkarrizketako berbakera erdi formala da ―ez modu absolutu batean, baina bai eguneroko berbakerarekin konparatuta―; izan ere, elkarrizketa behatzaile ezezagun batek kontrolatutako eta gidatutako diskurtsoa baita. Beste bide bat, lekukoa bere ingurune sozial naturalean aztertzea da, dela bere familiarekin dagoenean, dela bere pareko jendearekin dagoenean (Labov, Cohen, Robins, eta Lewis, 1968). Hirugarren bide bat, elkarrizketatik kanpo hizkuntza bere erabilera publikoan behatzea litzateke; horrela, Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan hiztunak behaketa esplizitutik kanpo hizkuntza erabiltzeko duen modua analizatu ahalko litzateke, Labovek 1966ko ikerketan egin bezala. Ikerketa dialektologiko edota soziolinguistikoak egiteko modua ez da bat eta bakarra. Azken finean, ikertzaileak berak erabaki behar du, dauden aukeren artean, zein den egokiena, zeinek ahalbidetuko duen norbere helburuak ondoen betetzea. Hizkuntzaren aldakortasunean diharduten ikertzaileek honako pausoak eman ohi dituzte eta ikerketa honetan ere pausook jarraitu dira (apud Tagliamonte 2012: 7): ▪ Behaketa (Observation) ―hizkuntzaren erabileran aldakortasuna entzun edota ikustea; ▪ Identifikatzea (Identification) ―hizkuntza-aldagaiak aukeratzea ikerketarako; ▪ Aztertzea (Reconnaissance) ―aldakortasuna gertatzen dela zehazteaz gain, non gertatzen den zehaztea; ▪ Behaketa Sistematikoa egitea (Systematic Exploratory Observation): Zein da formen inbentarioa? Zeintzuk dira ereduak? Noiz eta zeren arabera gertatzen da aldakortasuna? Nork darabil aldakortasuna eta zein modutan?; ▪ Hipotesi eta behaketak frogatzea; ▪ Aldagai-ereduak interpretatzea eta azaltzea, hizkuntza-aldagaiak zein gizartefaktoreak. Behaketari dagokionez, aspaldian ohartu ginen, edozein erkidegotan gertatzen den bezalaxe, heldu eta gazteek ez dutela berdin hitz egiten Busturialdeko herrietan; izan ere, ahoz gauzatzen den hizkera ez da inoiz homogeneoa, hizkuntza gizartearen tresna den heinean beti aldatuz eta egoera berrietara egokituz joango delako. Gizartea aldatzen doan gisa berean doa hizkuntza ere aldatzen. Aldakortasun hori, hizkuntzaren maila guztietan gertatzen da. Berba berriak etengabe erabiltzen dira eta ez berba berriak bakarrik, baita ahoskera berriak edota egitura gramatikal berriak ere eta, era berean, berba arkaikoak, forma zaharrak eta ahoskera zaharrak ere erabileratik kanpo geratzen doaz gutxinaka (Trask & Millar, 2007 [1996]: 1). Esate baterako, morfologian giñezan vs. giñen, ditxut vs. dodaz/ dotez; sintaxian txakur bi vs. bi txakur, ori mutille vs. mutil ori; lexikoan urran vs. urbil, anpulu vs. malko; fonologian it>tt / tx..., il>ll / y; eta azentuan pl. úmiek (zah.) vs. pl. umíek (gazt.). Aldakortasun horretaz jabeturik, ikerketa hau gaur egungo Busturialdeko Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan euskaran aldakortasun linguistikoa ―dela soziolinguistikoa dela geografikoa― erakusten duten 19 hizkuntza-aldagaitara mugatzeko erabakia hartu zen. Aurrerago azalduko ditugu (4.1.3§) zehazkiago. 3.2. Galdetegia Esparru honetako aldakortasuna sistematikoki behatzeko itzulpen eta interpretazio bidezko galdetegia osatzea erabaki zen. Alde batetik, elkarrizketa libreen arazoa saihestu nahi zen; izan ere, elkarrizketa libre zein gidatuetan maiz asko ez dira ikerketarako behar diren gauzatzeak lortzen, adibidez, hots jakin batzuk dituzten berbak lortu nahi eta haren sinonimoak esaten dituztelako lekukoek. Hori dela eta hautatu da itzulpen bidezko galdetegia; batetik, erantzunak zehatzak direlako eta, gainera, beti dagoelako aukera hiztunari momentuan galdetzeko benetan horrela esaten duen edo beste modu batera ere esango ote lukeen; eta bestetik, konparagarriak diren datuak eskaintzen dituelako. Horrez gain, inkesta hertsia izateak ez du esan nahi ikertzaile eta lekukoaren artean elkarrizketa libreetarako aukerarik ez dagoenik; aldez aurretik finkatu den galdesorta bat bete behar dela baino ez du adierazten. Hala ere, lekukoa beretzat artifiziala den testuinguru batean ezartzeak eta ikertzailearen presentziak berak ere, hiztuna eguneroko berbakeratik aldentzea ekar lezake. Behatzaileak ahalik eta hizkera naturalena jaso nahi horri, berez naturala ez den egoera batean, behatzailearen paradoxa (“the observer’s paradox”) izena ezarri zion Labov-ek (1975: 106) eta geroztik arazo edo kezka ezaguna da soziolinguistikan edo dialektologian. Jakina da datuak jasotzeko metodo honek erregistro formalagoa jasotzeko arriskua dakarrela, eta hori dela eta ezin dezakegu bere osotasunean ziurtatu oinarritzat ditugun grabazioek beti-beti hiztunen eguneroko berbakera islatzen dutenik. Arazo hau edozein zientziatan gertatzen da, gisa guztietako datu-bilketek baitute era bateko edo besteko arriskua. Dena dela, ziurta genezake gure ikerketarako bildu diren datuek ez dutela inkoherentziarik erakusten beraien artean eta fidagarriak direla uste dugu. Izan ere, Lopez Moralesek berez naturala ez den egoera hori leuntzeko ematen dituen hiru aukeretatik bat hautatu dugu behatzailearen paradoxa ahal bezainbeste saihesteko. Hauek dira Lopez Moralesek eskaintzen dituen (1994: 78) aukerak: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan a) Ezkutuko grabazioak egitea, lekukoa ez dadin ohartu elkarrizketa grabatzen ari zarela. b) Lekukoak egoera emozionaletara bideratzea lekukoaren kontzientzia linguistikoa neutraliza dadin. c) Grabazioa lekukoaren lagun batek egitea. Kontuan izanik galdetegi hertsia egin nahi izan dela ahalik eta lagin homogeneoena lortzeko, a) aukera baztertuta geratu zaigu, ezinbestean lekukoa jabetzen delako grabatzera goazela. Gainera, ez da etikoa ezkutuko grabazioak egitea, ez bada lekukoa amaieran, behintzat, jakinaren gainean jartzen. Bestetik, grabazioa lekukoaren lagun batek egiteak ere arazoak ekar ditzake, grabazioan zehar ikertzaileak aukera galtzen duelako momentuan sor daitezkeen zalantza edo galderak egiteko. Hori dela eta, b) metodoa erabili dugu, lekukoari bere bizimoduari edo egunerokotasunari buruzko galderak eginez galdetegian zehar. Bestalde, galdetegia osatzerakoan kontuan izan dira ikerketaren muina diren aldagaien testuingurua, hala nola, aldagaia (posible den kasuetan) hitz hasieran, hitz amaieran eta hitz barruan aztertzeko aukera ematen duten hitzak bilatu dira eta, horrez gain, inguruko hotsak zeintzuk diren ere kontuan izan da. Esate baterako, (tz) aldagaiaren ebakerak aztertzeko, bokal artean eta -n- ostean jaso da (atzo, etzi, nintzen). Bestetik, (it) aldagaiak hitz amaieran (badakit) eta bokal artean (polita, aitite, polito, ito) dituen ebakerak aztertu dira. Berebat, (ind) eta (ild) aldagaien aldaera palatalizatua eta ez palatalizatua aztertzeko, kontuan izan dira hitz barruan, morfema mugetan eta hitzaren mugetatik haratagoko testuinguruetan, bai ondoko hitzak silaba bakarra duenean, bai silaba batetik gora duenean ere (ilde, e(g)inda, indar, indaba, beldur, isildu trankildu, hurbildu, egin dab(il)e, ipin(i) dotes, e(g)in deu eta esin dot). Bokal artean txertatzen den epentesietako (i_V) aldagaiaren aldaera ahostuna eta ahoskabea aztertzeko, hitz barruan eta morfema mugan jaso dira, bai euskal hitzetan, bai gaztelaniazko maileguetan (bixotza, indixabak, ogixe, eguskixe, mendixek, merixendie, armarixoa) eta, azkenik, (zait) aldagaiaren hasierako kontsonantearen aldaerak aurreko aditz nagusiaren amaieraren arabera bildu dira: -o, -a, -e, -i eta -u bokalez amaitzen diren aditz nagusien ostean (jo, etorriko, sartuko, atara, bete, jausi, josi, erosi, a(ha)ztu, sartu) eta -n, -l, -ñ eta -ll kontsonantez amaitzen diren aditz nagusien ostean ere (jan, joan, edan, gustetan, kantetan, ein/ eiñ, il/ ill). Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3.3. Datuen bilketa Ikerketa honetako datu eta ondorioak ez dira nekazari-abeltzainen edo langileen berbakerara soilik mugatzen, ezta Busturialdeko biztanle zaharrenen berbakerara bakarrik ere. Aitzitik, Busturialdea osatzen duten 20 herrietan bina lekuko grabatu ditugu: bata adinekoa; bestea gaztea. Hortaz, guztira 40 lekukok itzulitako 125 esaldik osatzen dute gure corpusa (ik. Eranskina) eta, beraz, lan honetan ateratako ondorio eta hipotesiak 40 elkarrizketa hauetan oinarritutakoak izango dira. Aurrerago emango da (5§) lekukoen inguruko zehaztasun gehiago. Lekukoen kopurua estratifikatua ala ausazkoa izan daiteke. Ikerketa honetan, ausazko hautaketa egin da eta, beraz, ez da egin gizarte-aldagaien araberako ehuneko hautaketarik, ezta herri bakoitzeko biztanle kopuruaren araberakorik ere. Azterketa soziolinguistikoek gomendatzen dutenez (Labov 1966: 170-1), komunitatearen hizkera era egokian ordezkatuko bada, gutxienez biztanleriaren %0,025-ean oinarritu behar dira ikerketako datuak. Busturialdeak 46.388 biztanle ditu gaur egun eta, esan bezala, 40 lekuko grabatu ditugu; beraz, Busturialdea osoaren %0,086 dago ordezkaturik gure datuetan, ezarritako gutxieneko kopurua baino hiru aldiz altuagoa dena. Bestetik, tamaina honetako ikerketak egiterakoan, ezinbestekoa izaten da jendearen laguntza baliatzea lekukoak bilatzerako orduan, beti ez baita herri bakoitzean norbait ezagutzen. Oro har, borondate handiarekin laguntzen du jendeak herri honetako edo hartako biztanle bat ezagutzen duela eta ikerketarako egokia izan daitekeela proposatzean; bizitza osoan euskaraz egin duela, etxean ikasi duela eta polito egiten duela ziurtatzen dute. Alabaina, berarekin kontaktuan jarri eta data bat zehaztu ondoren grabazioarekin hasi eta berba egiten hastearekin batera euskara baturanzko joera nabaritzen zaie lekukoei, edo herri horretan espero ez ziren formak baliatzen ditu. Hala ere, grabazioarekin aurrera jarraitzea erabakitzen da, urduritasunak eragindako egoera dela ondorioztatuz eta, beraz, egoera ahultzearekin batera bere eguneroko hizkerara bueltatuko dela espero izaten da. Eta batzuetan bai, gertatzen da. Besteetan, etxera zapore mingots batekin heltzen da ikertzailea, lekuko horrek benetan bere herriko hizkera islatzen duen zalantza egiten du aurretik herri horretako hizkeraz duen ezagutzarekin bat egiten ez duelako. Horrelakoetan, ikerketaren abiadura moteltzea ekar lezakeen arren, hobe da grabazioa herriko beste pertsona batekin errepikatzea eta grabazio biak erkatzea, zalantzak alde batera uzteko eta benetan herriko hizkera Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan ordezkatzen duen grabazio bat izatea. Ikerketa honen prozesuan, batez ere helduen grabazioetan piztu dira gisa horretako zalantzak eta ondoko herri hauetan grabazioa errepikatzeko erabakia hartu da: Mendata, Murueta, Gautegiz-Arteaga eta Nabarniz. Gazteen kasuan ere, herri batzuetan euskara estandarreko edo Gernikako euskararen eragin handiegia hauteman denez, grabazioa errepikatu egin da. Honako hauek dira gazteen kasuan errepikatu diren grabazioak: Murueta eta Gautegiz-Arteaga. Egindako bigarren grabazioetan, hipotesiak baieztatu egin dira gehienetan: lekukoa ez zen herriko hizkeraren ordezkari egokia. Helduen kasuan, batzuetan adin mugatik gertuegi egoterakoan helduaroan euskara estandarra ikasitakoa izan da eta, beraz, egoera formalean batutik hurrago dauden formak erabiltzen izan ditu. Beste batzuetan, lana ondoko herrian egitearen ondorioz, bertako formak eta herrikoak nahasian erabiltzen izan ditu. Gazteen kasuan, ostera, herri horietan Gernika-Lumoko euskararen eragina eta batuarena baieztatu dute bigarren grabazioek eta, beraz, lehenengo grabazioetan bildutako datuen oso antzekoak bildu dira bigarrenetan ere. Behin lekukoak bilatuta grabazioak egiteari ekin zaio. Gehienetan lekukoaren etxean egin dira grabazioak, baina badaude lekuko batzuk ikertzailearen etxera joatea nahiago izan dutenak. Hasierako grabazioak Olympus VN-2100PC ahots grabagailu digitalarekin grabatu ziren, baina audioko uhinak zarata askorekin islatzen zirenez espektrogrametan, Olympus LS-100 zoom grabagailu digitalarekin egin ziren gainontzeko grabazioak, emaitzak nabarmen hobetuz. Grabagailua mahai gainean uzten izan da eta ahal izan zaion garrantzia gutxien ematen ahalegindu da, horrela grabaketaren momentuan lekukoak senti zezakeen deserosotasuna edo lotsa saihestea lortu nahi izan da. Aurretiaz prestatutako galdetegiarekin hasi aurretik, lekukoa lasaitzeko eta egoera natural bat lortzeko bestelako galdera batzuk egin zaizkio eta, besteak beste, bere zaletasunak, euskara estandarrarekiko duten iritzia eta herrian egiten den euskarari buruz galdetu zaie. Grabaketaren amaieran bere sentsazioak bildu dira, esate baterako, galdeketa egin artean lasai egon den ala urduri egon den galdetu zaio, galdetegia erraza iruditu zaion eta berak egunerokotasunean egiten duen euskara erabili duela uste duen ere galdetu zaio. Bestalde, kasu batzuetan halako edo bestelako aldaerak bere herrian erabiltzen diren ere galdetu zaio lekukoari eta zehaztasunak eskatu zaizkio: bere ustez nork erabiltzen duen, non erabiltzen den eta berak erabiliko lukeen. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3.4. Datuen trataera Grabatu ostean, audio osoak ordenagailura pasatu eta ondoren Praat programarekin (Boersma & Weenink 2009) etiketatu eta analizatu dira. Gisa honetako programak erabilita, analisia irizpide objektiboetan funtsatzen bide da eta, horrela, bere osotasunean balio objektiboa izango duen transkribaketak eskaini daitezke. Guztira 7789 erregistro bildu eta baliatu ditugu ikerketa honetarako; datu guztiak Access 2007 eta Excell 2007 datu baseetan sartu dira eta 40 lekukoen arabera antolatu dira, herrika. Galdetegitik ateratako erantzun guztiak fonetikoki transkribatu dira IPA Alfabeto Fonetiko Internazionala-ren bidez eta erantzun bakoitzari lema bat eman zaio, ondoren grafikoak ateratzea ahalbidetzeko. Bestalde, datu guztiak DiaTech programa informatiko estatistikora irauli dira, honen bidez aldaeren distribuzio geografikoa mapetan irudikatzeko. Analisi geolinguistikorako aukera emateaz gain (similaritate mapak, isoglosa mapak…), bestelako analisiak egiteko aukera ere ematen du DiaTechek, hala nola, cluster analisiak eta distantzia matrizeak ateratzea ahalbidetzen du. Ikusmolde soziolinguistikoa lantzeko, datuak estatistikoki neurtu nahi izan dira, zein aldagai den estatistikoki esanguratsua eta zein ez antzeman ahal izateko. Horretarako, Goldvarb programa estatistikoa baliatzearen aldeko apustua egin zen. Datu-baseko informazio guztia zenbakietara irauli behar zen lehenengo, aldagai eta aldaera bakoitzari zenbakizko kode bat emanez. Alabaina, datuak ustiatzerako orduan jabetu ginen Goldvarb-ek ez zuela balio gure datuentzako, 20 herri izanik *KNOCKOUT-ak gertatzen zirelako. Izan ere, Goldvarb komunitate jakin bateko aldakortasunaren inguruko analisi estatistikoak egiteko erabiltzen da, gizarte-faktore guztietan agertzen direlarik hizkuntza-aldaera guztiak, zenbateko handiago zein txikiagoan. Oztopo honek eraginda, beraz, gure datuen ustiaketarako SPSS programa estatistikoa egokiagoa zela jabetu ginen eta hori da azkenik analisi estatistikoak egiteko erabili dugun programa. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3.5. Aldagaiak Hizkuntza-aldakortasuna aztertzen duten ikerketek bi motatako aldagaiak hartzen dituzte kontutan: aldatzen ari diren hizkuntza-aldagaiak eta aldaketa horretan eragiten duten gizarte-faktoreak. Izan ere, gisa honetako ikerketen helburua aldakortasuna zein aldagairen araberakoa den zehaztea da. Nolanahi ere, bakoitzak duen helburuaren arabera ikerketa batetik bestera aldatu egiten dira aztertzen diren aldagaiak. Labovek (2010 [1994]: 33) zehazten duenez, gizarte sistemaren barruko talde berritzailea aurkitzeko, soziolinguistikan oinarrizkoak diren aldagai beregainei (gizartefaktoreei) erreparatu behar zaie: generoa, adina, talde soziala, talde etnikoa, arraza eta hiztun komunitatearen tamaina. Hiztun komunitateko kideak beste komunitate batzuetako kideekin dituzten harremanen arabera ez eze, beraien komunitatean duten estatus sozialaren arabera ere desberdintzen dira. Gainera, gizarte-faktoreen ikerketak komunikazio ereduen azterketa egitearen beharra dakar, baita sare sozialen bateratze eta banantze indarrena edota belaunaldi eta sasoi historikoetatik datozen aldagaiena ere. Izan ere, aldaketaren arrazoiak ulertzeko beharrezkoa da gizarte-egituraren barruan aldaketa non sortu zen jakitea, nola hedatu zen beste gizarte-taldeetara eta zein taldek erakutsi zuen haren aurrean erresistentzia gehien (2010 [1994]: 34). Dena den, ikerketa guztietan mugak ezarri behar dira helburua lortzeko bidean ez galtzeko eta, beraz, ikerketa hau aldakortasun geografikora eta adinaren araberakora mugatu da. Aldakortasun hau aztertzeko kontuan hartu diren aldagaiak bi multzotan bereiztea komeni da: alde batetik, hizkuntzaz kanpoko aldagaiak edo gizarte-faktoreak eta hizkuntza-aldagaiak bestetik. 3.5.1. Gizarte-faktoreak Hizkuntza-aldagaiek, ezinbestean eragin soziala erakusten duten aldagaiak dakartzate, gizarte-faktoreak, hain zuzen ere. Gizarte-faktoreak testuinguru sozialarekin lotutako aldagai ez-linguistikoak dira: lekukoaren araberakoa, hartzailearen araberakoa, entzuleen araberakoa eta egoeraren araberakoa, besteak beste (Labov 1983 [1972b]: 237). Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Gisa honetako ikerketak egiterakoan ezin ahantzizkoa da lehen bezala orain ere, zenbait pertsonak hizkuntza-jokabide bikoitza dutela, beren gizarteko sare-egitura konplexua eta anitza delako eta hizkuntza-erregela desberdinak dituzten beste jende batzuekin komunikazio-saio edo aldiak dituztelako. Beren harremanaren eredua “molekularra” deitu ohi da: batzuetan beren sortzezko taldearen barrenera begira mintzatu behar dute eta beste batzuetan kanpora begira. Jokabide bikoitza duten hiztun hauek, dialektologian “hizkuntza-misiolari” deitu ohi direnak, bidaianteak, saltzaileak, politikoak, gazte jendea, telebista ikusleak edo egunkari irakurleak ditugu. Ez dituzte beren jatorrizko sareak lehertzen, baina beren higikortasun geografiko edo estilistikoak errepertorioen ugalketa eta nahasketa eragiten ditu, overlapping of networks nabarmena eragiten dute (Sobrero 1988: 199). Busturialdeko aldakortasuna aztertzeko gizarte-faktoreak aukeratzerakoan, gisa honetako ikerketetan kontuan hartzen diren aldagaiak hartu dira aintzat, baina ez guztiak. Esate baterako, Labovek (1963) Marta’s Vineyard irlan egindako ikerketan 69 pertsona izan zituen aztergai eta honako aldagai independenteen arabera sailkatu zituen: adina, lanbidea, kokagune geografikoa (irlaren hegoaldea eta iparraldea) eta etnia. 1966an New Yorkeko biltegi handietan egindako ikerketetan, adina, generoa, arraza, langilearen postua (biltegiko sekzioko nagusia, dendaria, kutxazaina, biltegizaina) eta azentua izan zituen kontuan. Milroyek ere (1992) adina, generoa eta eskualdea gizartefaktoreak bereizi zituen Belfasteko ingelesaren aldakortasuna aztertzerakoan. Ikertzen diren gizarte-faktoreak ikerketa bakoitzetik bestera aldatuz badoaz ere, Labovek (2010 [1994]: 2) zehazten du gizarte-faktore nagusiak sei hauek direla: generoa, adina, maila soziala edo lanbidea, etnia, arraza eta komunitatearen tamaina. Nolanahi ere den, hiztun-komunitatearen ezaugarriak kontuan izan beharko lirateke ikerketa bakoitzean zein gizarte-faktore den garrantzitsu eta zein ez zehazteko, ez baita gauza bera ingelesaren edo euskararen hizkera bat aztertzea, edota herri txiki bateko, herri handi bateko edo hiri bateko hiztun-komunitatearen mintzoa aztertzea. Esate baterako, Busturialdeko herrietan oraindik ez dira etnia edo arraza desberdinetako euskaldunak erraz aurkitzen eta, beraz, momentuz ez luke hizkuntza-aldakortasunaren indize esanguratsurik erakutsiko gizarte-faktore honek. Bestalde, ikerketaren helburuak ere aintzat hartu behar dira, zer ikertu nahi den eta zeri eman nahi zaion garrantzia Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan definituz. Hori dela eta, ikerketa honetarako kontuan izan diren gizarte-faktoreak honakoak dira: herria, adina eta ikasketak. 3.5.1.1. Herria Gure ikerketarako ezinbestekoa den gizarte-faktorea lekukoaren jatorria izan da. Izan ere, Busturialdea tarteko-hizkera gisa sailkatu da azken euskalkien mapan (Zuazo 2003: 62); mendebaldeko euskalkiaren barruan sartaldeko eta sortaldeko azpieuskalkien tartean dagoen hizkera gisa. Hori dela eta eremu geografiko honetan ezaugarriak nola banatzen edo hedatzen diren ikustea ezinbesteko iruditu zaigu. Atal honetan, Busturialdea izenez ezagutzen den lurraldea zein herrik osatzen duten azalduko dugu. Honekin batera, herri bakoitzaren inguruko datu esanguratsuenak ekarriko ditugu; besteak beste, beraien historiaren argigarri diren datuak, inguruko herriekin dituzten harremanak, orografia, etab. Busturialdea Urdaibaiko biosferan dago kokatuta eta Oiz mendian sortzen den Oka ibaiak zeharkatzen du hegoaldetik iparraldera, Gernika-Lumotik aurrera itsasadar bihurtzen dena Urdaibaiko padura sortuz eta Mundaka inguruan itsasoratzen dena Kantauri Itsasora: 1. Mapa: Busturialdeko herriak geografikoki 2. Mapa: Busturialdearen mapa fisikoa Busturialdea 20 herrik osatzen dute, baina itsasadarrak geografikoki bitan banatzen ditu: itsasadarraren ezkerretara geratzen direnak eta eskumatara geratzen direnak. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Ezkerretara daude Bermeo, Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta eta Forua; eskumatara, ostera, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu eta Elantxobe. Horrez gain, itsasadarretik barrualderago geratzen diren beste hainbat herrik ere osatzen dute Busturialdea: Ea, Ereño, Nabarniz, Arratzu, Ajangiz, Mendata, Muxika, Morga, Errigoiti eta Gernika-Lumo. Biztanle gehien dituzten herriak Bermeo eta Gernika-Lumo dira eta, beraz, erdigune funtzioa betetzen dutenak. Ondoko herri txikietako herritarrek sarri jotzen dute herri handi hauetara. Iparraldetik hegoaldera Bermeo-Mundaka-Sukarrieta-Busturia-Murueta-ForuaGernika-Muxika herriak lotzen dituen trenbidea dago, Bilboraino heltzen dena. Trenbidea 1888an sortu zen Zornotza eta Gernika-Lumo lotzen zituzten 14,51km-rekin. 1893an egin zen Sukarrietarainoko ibilbidea eta hemendik Bermeora joateko 1855ean inauguratu zen abere-trakziodun tranbia hartu behar izaten zen, 1955ean trenbidea Bermeoraino heldu zen arte. Historian zehar Urdaibaiko itsasadarra komunikazio bide garrantzitsua eta oso erabilia izan da, bertatik igaro dira-eta Done Jakue Bidea, Ardaoaren eta Arrainaren Ibilbidea eta Zin-egite Ibilbidea. Gainera, erromatarren egonleku garrantzitsuak daude eskualdean. Honek guztiak erakusten du mende luzeetan zehar jende pasabide etengabea izan dela ikergai dugun eremua. Busturialdeko euskarari dagokionez, Yrizarrek (1981a, 1981b, 1992) Bonaparteren (1863-1869) euskalkien sailkapenean oinarrituz, baina zenbait aldaketa gehituz, egungo Busturialdea litzatekeen eremuan azpieuskalki edo aldaera ezberdinak bereizi zituen. Batetik, Gernikako azpi-aldaera genuke; bertan, Gernika eta Busturialdeko beste hainbat herriz gain, eskualdekoak ez diren Durangaldea eta Arabako eremu euskalduna ere sartu zituen. Bestalde, Busturialdekoa den Bermeorako beste aldaera edo azpieuskalki bat proposatu zuen: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3. Mapa: Yrizarren sailkapen-mapa, bizkaiera. Azken euskalkien mapan (ik. Zuazo, 1998, 2003, 2008, 2014), Durangaldea sortaldeko azpieuskalkian kokatzen da eta Busturialdekoa, ostera, sartalde eta sortaldeko azpieuskalkien tarteko-hizkera bezala sailkatzen da. Arabari dagokionez, Legutio eta Oletako euskara ere beste tarteko-hizkera bezala hartzen da. Aramaio, ostera, sortaldeko azpi-euskalkiarekin batera sailkatzen da (ik. ondorengo mapa, in Zuazo 2008: 63): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Bestalde, honela dio Zuazok (2003: 62): Itsasbazterreko hizkerak ere nortasun handikoak dira, eta ez bakarrik Bizkaikoak. Euren bizimoduagatik edo, berezia dute hitz egiteko modua. Udalerri barruan ere izaten dira, gainera, aldeak, arrantzale auzoaren eta baserri auzoen artean. Intonazioan eta, batik bat, lexikoan izaten dira gorabeherak, baina beste arlo batzuetara ere iristen da bereizteko indarra. Ondarroako kalean, esaterako, g- dago NOR-NORI saileko adizkien hasieran: gako ‘zaio’, gasku ‘zaigu’ tankerakoak. Udalerri bereko baserri auzoetan, ostera, j- ahoskatzen da: jako, jaku. Beraz, Zuazok aparteko izaera onartzen die itsasbazterreko hizkerei, baina ez du zehaztasun gehiagorik ematen. Gure ikerketa eremuan, Busturialdean, kostaldeko eta barnealdeko hizkerak ditugunez, arretaz erreparatuko diegu hauen arteko desberdintasun zein berdintasunei. Jarraian, Busturialdea osatzen duten 20 herrien inguruko datu geografiko, historiko eta ekonomikoak azalduko ditugu, herririk herri. 3.5.1.1.1. Bermeo Bermeo Bizkaiko kostaldeko udalerria da, Busturialdeko herri nagusietakoa. 32,12km2 ditu eta 17.057 biztanle. Herriguneaz gain auzo hauek osatzen dute udalerria: Arane, Agirre, San Miguel, San Andres, Almika, Artika, Demiku, Arranotegi, Mañu eta Gibelortzaga (San Pelaio). Bizkaiko golkoa du iparraldean; mendebaldean Bakio (Uribe-Kosta); ekialdean Mundaka; hego-mendebaldean Mungia (Mungialdea) eta Meñaka (Mungialdea); eta hegoaldean Busturia eta Arrieta (Mungialdea). Bermeo lurralde menditsuan dago kokatuta, Sollube mendiaren hegalak itsasora ematen duela. Lurra osatzen duten material gogorrek itsasalde guztian 100 metrorainoko itsalabar ugari sortu dituzte, baita itsasoan haitz sakabanatu batzuk ere, Gaztelugatxe, Aketx eta Izaro kasu. Itsasaldeak sakonune txikiak ere badauzka, Bermeoko portua hartzen duena esate baterako, baita irtenuneak ere, Matxitxako lurmuturra, adibidez. Barrualdeko paisaia anitza da, aldats handiekin. Tontorrik garrantzitsuenak Sollube (696 m) eta Burgoa (452 m) dira. Hego Euskal herrian iparralderen dagoen puntua Bermeon dago (Matxitxakoko lurmuturra). Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Bermeo 1236an sortutako hiribildua da; izan ere, Lope Diaz II.a Harokoak, Bizkaiko jaunak, eman zion Logroñoko Forua, eta hiribildu izendatu. Bizkaiko Jaurerriko hiri nagusia zenez 1476ko uztailaren 31n Fernando Errege Katolikoak «Bizkaiko buru» titulua eman zion Bermeori eta 1602ra arte gorde zuen izen hori. Hori dela eta, hainbat pribilegio izan zituen eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, beste hiribilduen aurrean nagusitasuna zuen. Gainera, erregeak Bizkaira etortzen ziren bakoitzean Santa Eufemia elizara joaten ziren zin egitera, Bermeoren nagusitasunaren erakusgarri. 1602. urtean Bilboko eta Bizkaiko beste erakundeetako agintariek eta handikiek ezin zutenez jasan Bermeok zeukan gorentasuna, jarritako auzi luzearen ondorioz, Bizkaiko Buru izaten jarraitzeko ahalmena kendu zioten. XV. mendean Bizkaiko bandokideen arteko borrokek erabat asaldatu zuten Bermeoko bizimodua eta horren aurreko mendeetan jasan zituen suteen eraginez (1297, 1347, 1360 eta 1422. urteetan), lur jota geratu zen udalerria. Ondorioz, Bermeoko bizilagun kopuruak eten barik egin zuen behera. Beste alde batetik, 1300. urtean Bilbo sortu izanak ere handitu egin zuen Bermeoren gainbehera. Geroago ere izan ziren sute gehiago, eta haietako batek, oso-osorik erre zuen hiribildua. Sute horiek atsekabea eta zoritxarra ekarri zuten Bermeora eta hiribilduaren biziraupena bera ere arriskuan jarri zuten. Dena dela, Bermeok, XVI. mende osoan, eta zoritxar ugari gainditu ostean, "arrantza-merkataritza" jarduera bikoiztu egin zuen eta penintsula osoko ontziteria garrantzitsuena eta handiena eduki zuen; hau da, Bilboko portuarekin zuen betiko borrokari eusteko gai izan zela. 1872. urte inguruan, Napoleonen inbasioak eta karlistadek eragindako asaldurak gainditu ostean, goraldi ikaragarria izan zuen Bermeok; izan ere, arrain-harrapaketa handiei esker, ekonomiaren egoerak nabarmen egin zuen gora. Horri esker, Bizkaiko herririk jendetsuenetan bigarrena eta egoera ekonomiko onenekoa bihurtu zen Bermeo, Bilboren atzetik, jakina. Gaur egun ere Bermeoren ekonomia arrantzaren inguruko sektorean oinarritzen da. Bizkaiko lehen portua da baxuran eta bigarrena harrapaketan, Ondarroaren (Lea- Artibai) atzetik. Beraz, guztiz garrantzizkoa da arrantza Bermeoko ekonomian. Horrez gain, arrain kontserbagintzan diharduten zenbait enpresa daude: Zallo, Serrats eta Salica dira garrantzitsuenak. Baina industria ez da arrain kontserbagintzan soilik oinarritzen, badaude arrantza sektoreari lotuta diesel motorrak eta ontzientzako gailuak zein energia Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan sortzeko lurreko egiturak egiten dituzten enpresak ere, Wartsila Ibérica esate baterako, penintsulako egoitza nagusia Bermeon duena. Portuan ez da soilik arrainarekin lan egiten, alde industrial bat ere badago, han lehengaiak biltzen dira. Kai horretan ontzien kontsignazio enpresak kokatzen dira, biltegi handiekin batera. Herrian zenbait egur lantegi ere badaude. Bestalde, DenokInn berrikuntza, ekimena eta negozio berriak garatzeko euskal zentroa da, berrikuntzaren euskal sistemaren parte dena. Beste instalazio aipagarri bat Gaviota gas-plataforma da, Repsol enpresaren jabetzakoa eta gaur egun, Enagas enpresak kudeatzen duena. Plataforma horrek, 1986tik 1994ra arte, gas naturala ateratzen zuen itsaspeko lurretatik; 1995etik aurrera, baina, gas biltegitzat darabilte: udan gasa sartzen dute, eta neguan kontsumora bideratzeko ateratzen dute. Nekazaritza sektoreari dagokionez, lurralde menditsuaren eraginez, landutako lurrek nekazaritzarako lurren %4,9a betetzen dute; berau da baserri gehien dituen Bizkaiko herria eta herritarren gehiengoa euskalduna da. Bermeon hainbat ikastetxe daude. Nahitaezko hezkuntza eta batxilergoa eskaintzen dutenak honako hauek dira: San Frantzisko herri ikastetxea (D eredua), Sagrado Corazón ikastetxea (Karmeldarrak. D eredua), Luis Eleizalde ikastola eta Ignacio Arozena-Benito Barrueta institutua (D eredua). Bermeok Mungiarekin (18 km) bat egiten du BI-631 errepidearen bitartez, eta Gernika-Lumorekin (14 km) BI-2235 errepidearen bitartez. BI-310 errepidea ere badu, Bakiorekin (12 km) bat egiteko. Bilborekin (33 km) komunikatuta dago BI-631 eta BI2235 errepideen bitartez, azken honek A-8 AP-8 autobidearekin bat egiten duelarik. BI631 errepideko zati nagusia autobidez osatuta dago, Sollube mendiaren zatia izan ezik. 1955ean eraiki zen trenbideak Bermeo Bilborekin eta tartean dauden herriekin lotzen ditu. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3.5.1.1.2. Mundaka Mundaka Bizkaiko kostaldeko udalerria da. 4,15km2 ditu eta 1.893 biztanle. Iparraldean Bermeo eta Bizkaiko golkoarekin egiten du muga; ekialdean Urdaibaiko itsasadarrarekin; hegoaldean Sukarrietarekin; eta, mendebaldean Bermeo eta Busturiarekin. Mundaka izena duen ibaia itsasoratzen den lekuan kokaturik dagoen herria eta Busturiako merinaldeko elizatea da. Jaurerriko historiaren arabera, Bizkaiko elizate zaharrena dugu Mundaka, hasiera batean Munaca izenaz ezagutzen zena. Hori dela eta, lehenbiziko botu eta jarlekua izatea egokitzen zitzaion Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietan. Mundakak betidanik izan du itsasoarekiko lotura eta, ondorioz, munduari irekita egon da. Itsasgizonen bitartez, Mundakak Ekialde Urruna, Mexiko eta Britainia Handiarekin harremanak izan ditu. Beste herrialde batzuetan jaiotako ezkontide eta/edo seme-alabak izan dituzte marinel batzuek eta haiek ere Mundakan bizi izan dira. Mundakako ekonomia arrantzan eta itsasoko merkataritzan oinarritzen zen batik-bat (arrantzaleen kofradia bat zegoen bertan). Kabotajean aritzen ziren Iberiar penintsulan eta Frantzia eta, Ingalaterrak guda galdu zuenean, Mantxako kanala zeharkatu zuten. Azken mendeetan, itsasoko eta nekazaritzako lanekin batera beste irabazi iturri bat sortu da: turismoa. Mundakak euskaldun nortasun nabarmena badu ere, ezaugarri kosmopolitak eta harrera ona egiteko gaitasuna erraz nabari dira kale eta gizarte-bizitza handiko guneetan. Mundaka eta Mundakako itsasadarra Europan argitaratutako turismo liburuxken lehenengo orrialdeetan agertu ohi badira, kirol berri samar baten eraginez izan da: surfa. Mundakaren orografia, haizea eta olatu zehatz eta iraunkorrengatik, surfa egiteko munduko lekurik onenetakoa da. Atzerriko surflariak etorri ohi dira, gainera. Mundakan eskola bakarra dago, oinarrizko heziketa eskaintzen duena. Ostean, herritarrak Bermeora edo Gernika-Lumora joaten dira ikastera eta, asko, txikitatik bertatik. 1955ean eraiki zen trenbideak Mundaka Bilborekin eta tartean dauden herriekin lotzen ditu. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3.5.1.1.3. Sukarrieta Sukarrieta Bizkaiko kostaldeko udalerria da. 2,3km2 ditu eta 355 biztanle. Mundaka eta Busturia udalerrien artean kokatutako herria da, Urdaibaiko itsasadarraren mendebaldean. Hainbat auzotan dago banatuta: Sukarrieta, Kanala (itsasadarraren beste aldean), San Antonio, Las Muñecas, Txatxarramendi eta San Pedro. Honako herri hauek ditu mugakide: iparraldean eta mendebaldean Mundaka; ipar-ekialdean Ibarrangelu; ekialdean Gautegiz-Argeaga; eta hegoaldean Busturia. Antzina, Samikola edo Samukille izenez ezagutzen zen, San Nicolás-etik omen datorrena. Historialariek diotenez, Bizkaiko giza asentamendurik zaharrenetakoa da Sukarrieta, eta Donejakue bideko Bizkaiko adarretako bat ere izan zen Erdi Aroan. Herrian hainbeste su-harri egotea ez da arrazoi naturala, mineral hau ez baita ingurune honetakoa. Erdi Aroan, portugaleko itsasontziak Bizkaiko kostaldera etortzen ziren gaztainatan eta mineral honekin kargaturik. Sukarrieta edo Samukillera heltzen zirenean, minerala hustu eta gaztainak kargatzen zituzten itsasontzietan eta hortik datorkio izen berria herriari. Arrantzan eta nekazaritzan oinarritu zen bertakoen ekonomia XIX. mendearen bukaeran turismoa izugarri garatu zen arte. Azken urteotan udaleku bihurtu da Sukarrieta. Beraz, langile gehienek zerbitzuen alorrean dihardute. Gaur egun Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola bat dago herrian. Ondoren GernikaLumora edo Bermeora joaten dira haurrak ikastera. Sabino Arana, euskal nazionalismoaren aita bertan, bizi, ezkondu eta hil zen. 1893an eraiki zen trenbideak Sukarrieta Bilborekin eta tartean dauden herriekin lotzen ditu. 3.5.1.1.4. Busturia Busturia Oka ibaiaren mendebaldean kokaturik dagoen herria da. 19,6km2 ditu eta 1.693 biztanle. Eskualdeko hirugarren herririk populatuena da, Gernika-Lumo eta Bermeoren atzetik. Bost auzune daude: Axpe, Altamira, San Bartolome, San Kristobal eta Paresi. Udalerri hauek ditu mugakide: Sukarrieta iparraldean; Bermeo ipar- Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan mendebaldean; Meñaka mendebaldean; Oka itsasadarra ekialdean; eta Murueta hegoaldean. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko kidea da. Mugei dagokienez, iparraldean kostaldea du, eta estuarioko sarrera Matxitxako eta Ogoño lurmuturrek eta Izaro uharteak zaintzen dute. Gainerako muga geografikoak Oka ibaiaren arroen banalerroak definitzen ditu, eta hamabi kilometroko zabalerako eta hogeiko luzerako lurraldea inguratzen duten altitude ezberdinek markatuta daude. Busturiaren gaineko lehen agiriak XI. mendekoak dira. Iñigo Lopez eta Toda andreak – Bizkaiko jaun-andreak - Axpeko Santa Maria Monasterioa dohaintzan eman zieten Garcia jaunari – euren laguna eta Arabako apezpikua zena-, 1051ko urtarrilaren 30ean. Busturia elizbarrutiak Busturialdea eskualdearen buru funtzioa betetzen zuen. XIX. mendearen erdialdean Busturian egon zen fabrikarik garrantzitsuena San Mameseko toska-lantegia izan zen. Busturialdean lehengai ona eta dirua zegoenez, zeramika fineko lantegi hori sortu ahal izan zuten. Gaur egun Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola bat dago Altamira auzoan. Ondoren Gernika-Lumora joaten dira haurrak ikastera. 1893an eraiki zen trenbideak Busturia Bilborekin eta tartean dauden herriekin lotzen ditu. 3.5.1.1.5. Murueta Murueta Urdaibaiko itsasadarraren ertzean kokatutako herri euskalduna da. 6,1km2 ditu eta 311 biztanle. Muruetako herri mugakideak honakoak dira: Busturia iparraldean; Forua hegoaldean; Gautegiz-Arteaga ekialdean; eta Gamiz-Fika (Mungialdea) eta Fruiz (Mungialdea) mendebaldean, baina mendebaldeko muga naturala Oka ibaia da eta, ekialdekoa Urdaibaiko itsasadarra. Muruetako erliebea aldakorra da; batetik, itsasadarraren ondoko padura eta gune lauak daude eta, bestetik, mendebaldean dauden mendiak. Zenbat eta mendebalderago, maldak orduan eta handiagoak dira. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 1967an herri independente izateari utzi zion, Gernikak anexionatu zuelako; 1987an independentzia berreskuratu zuen berriro ere. Nekazaritza izan da betidanik Muruetako jarduera ekonomiko nagusia; dena den, 1943. urtean sortu eta herriaren izena daraman Muruetako ontziola “Astilleros de Murueta S.A.” enpresak garrantzia handia dauka, Bermeo eta Euskal Herriko arrantzarako atun-ontziak eraikitzen baitituzte bertan. Gaur egun, ez dauka eskola propiorik, beraz, bertako biztanleak Gernika-Lumora edo Arratzuko Barrutia eskolara joaten dira ikastera. 1893an eraiki zen trenbideak Busturia Bilborekin eta tartean dauden herriekin lotzen ditu. Forua Oka ibaiaren mendebaldean kokaturik dagoen herria da. 8,0km2 ditu eta 956 biztanle. Elexalde da herrigune nagusia eta gainontzeko auzuneak honako hauek dira: Gaitoka, Baldatika, Landaberde, Armotxerri, Urberuaga eta Atxondo. Udalerri hauek ditu mugakide: Murueta iparraldean; Errigoiti mendebaldean; Oka itsasadarra ekialdean; eta, Gernika-Lumo hegoaldean. Forua Bizkaiko erromatar aztarnategi garrantzitsuenetakoa da, Foruaren eta portuaren kokagunea izan zen; hortik datorkio bere izena. Gaur egun, ez dauka eskola propiorik, beraz, bertako biztanleak Gernika-Lumora edo Arratzuko Barrutia eskolara joaten dira ikastera. 1893an eraiki zen trenbideak Busturia Bilborekin eta tartean dauden herriekin lotzen ditu. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3.5.1.1.7. Gernika-Lumo Gernika-Lumo Urdaibaiko Itsasadarraren hasieran dago kokatuta. 8,6km2 ditu eta 16.797 biztanle. Iparraldean Forua, Kortezubi eta Arratzu; ekialdean Ajangiz; hegoaldean Muxika; eta mendebaldean Errigoiti ditu mugakide. Don Tello kondeak Gernikako hiribildua sortu zuen 1366ko apirilaren 28an. Jatorrian, hiribildua, batetik, Bermeotik Durangorako bideek, eta bestetik, Bilbotik Elantxoberako nahiz Lekeitiorako bideek osaturiko bidegurutzean kokatuta zegoen. Horrenbestez, leku estrategikoan kokaturik zegoen; kokaleku horretatik, gainera, bide horiek ez ezik, berezko bide bat ere igarotzen zen, itsasadarra alegia; bertara, itsasontziak Susoko Portua deritzonaren etxeraino iristen ziren. Sorrera horretan, hortaz, merkataritzari loturiko arrazoi batzuk ere egon ziren. Gerora, Gernikak euskal hiribilduaren ohiko hirigintza-tipologia hartu zuen. XVI. eta XVII. mendeetan Gernikako bizitzan (udal-arautegi zorrotza, nagusiak ziren burges txikien pribilegioak zaintzeko) ez zen aldaketa handirik izan. Gernikarraren eguneroko jarduerak nekazaritza (laborea, barazkiak eta fruta-arbolak), artisautza (errementariak, jostunak, zapatariak, lihoaren fabrikazioa...) eta merkataritza ziren (merkantzien garraioa eta salmenta). Mende horiek izandako beste ezaugarri bat, bestalde, ondoko herriarekin izandako gatazka izan zen, Lumoko elizatearekin izandakoa, alegia; gatazka hori jurisdikzio mailako arazoek eragin zuten, eta horiek ez ziren 1882ra arte konpondu, herri biak bildu eta Gernika-Lumo sortu zuten arte. Industria XX. mendean iritsi zen, biztanleriaren gorakada nabarmena eraginez. Gernikako muino txiki batean Batzarretxea eta Arbola daude. Euskaldunen arteko ohitura zaharra arbola baten azpian biltzea zen, batez ere haritz baten azpian, komunitate osoko interesak erabakitzeko (ohitura hori nahiko arrunta zen Erdi Aroko Europan). Bizkaiari dagokionez, lurralde administratibo bakoitzak (Merindadea) bere arbola zuen. Mendeen joanean, Gernikako arbola nagusitu zen, eta hori Lumoko elizatean zegoen. Arbola horren azpian, Bizkaiko legeak idatzi ziren 1876ra arte; herri guztiek ordezkariak (batzarkideak) bidaltzen zituzten bilkuretara (Batzar Nagusiak). Gernikako biztanleriaren datu historikoetan dauden gorabeherak ulertzeko, udalerriak XX. mendean zehar izan dituen anexio eta desanexioak aipatu behar dira. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 1943an orduko espainiar gobernuak Ajangiz Gernikari batzea erabaki zuen. 1967an, berriz, Arratzu, Kortezubi, Forua, Murueta eta Nabarniz batu zitzaizkion. 1988tik aurrera kontrako prozesua gertatu zen, eta herriek Gernikatik banatzeari ekin zioten. Urte horretan Nabarniz, Murueta, Kortezubi eta Forua banandu ziren, 1990ean Ajangiz, eta 1993an Arratzu. Aurrekoak kontuan hartu gabe, datuek erakusten dute Gernikak hazkundea izan zuela gutxienez 1970eko hamarkadan, Bizkaiko beste herri batzuetan gertatu zen bezala. Bestalde, hazkundeak jarraitu egin zuen XXI. mendearen lehen hamarkadan. Nabarmena da, baita ere, Espainiako Gerra Zibilaren sasoian, 1930eko hamarkadan, Gernikak pairatu zuen biztanleriaren jaitsiera. Bestalde, Tello Kondeak hiribilduaren sorrera gutuna egin zuenean, 1366ko apirilaren 28an, aipatu zuen azoka astean behin egin behar zela eta, geroztik, astelehen guztietan biltzen dira Gernikako azokan bertako eta inguruko saltzaile-erosleak baserriko produktuak salerostera. Oro har, Gernika-Lumon ikastetxe publiko bi (Gernika BHI eta Allende Salazar) eta hiru pribatu (Mertzede Ikastetxea, Seber Altube Ikastola eta San Fidel Ikastola) daude; bost ikastetxe guztira eta ikastetxe guztiek eskaintzen dute D ereduan ikasteko aukera 1888an eraiki zen trenbideak Gernika Bilborekin eta tartean dauden herriekin lotzen ditu. 3.5.1.1.8. Ajangiz Ajangiz Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdigunean dago. 7,35km2 ditu eta 463 biztanle. Historian zehar, hiru auzunek osotu dute Ajangiz: Mendieta (bertan dago udaletxea) Kanpantxu eta Errenteriak. Dena dela, azken hori gaur egun GernikaLumoren barruan dago. Kokapenari dagokionez, iparraldean Arratzu dauka; sartaldean Gernika-Lumo; hegoaldean Muxika; eta sortaldean Mendata. Erliebe leunak eta zelai sakon, umel eta emankorrek Ajangiz herri nekazaria izatea eragin dute. Paisaia landa, ortu eta baserri-gune txikiz osotuta dago. Hori dela eta, Ajangizeko bizilagunak herriko landa eta basoen esplotaziotik bizi izan dira. Ibarrean Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan laboreak landatzen ziren, batez ere artoa. Beste alde batetik, basoetatik Gernikako portu txikiko ontzitegietan ontziak egiteko eta herrian zeuden hiru burdinoletarako behar zen egurra ateratzen zuten. Herrian, burdinolez gain, hiru errota ere egon izan dira erreka arroetan. XVI. mendearen erdialdean, Gernikako Batzarretan boto eskubidea zuten elizateen zerrenda itxi zenean, Ajangizek eskubide osoz hamaikagarren postua bete zuen, baina estatus juridiko bereziarekin: “ledania” zen. Antolaketa modu hau kasu bakarra da, eta Erdi Arotik Antzinako Erregimenaren amaierara arte iraun zuen, harik eta Ajangiz elizate bihurtu zen arte. 1943an Ajangizeko Elizatea derrigorrez anexionau zuten Gernika-Lumora. Gero, 1991ean independentzia lortu zuen, baina Errenteriako auzunea kanpoan gelditu zen. Gaur egun, Mendieta eta Kanpantxu auzuneek osotzen dute Ajangiz. Gaur egun, ez dauka eskola propiorik, beraz, bertako biztanleak Gernika-Lumora edo Arratzuko Barrutia eskolara joaten dira ikastera. 3.5.1.1.9. Errigoiti Errigoiti Busturialdea barrualdeko udalerria da. 16,43km2 ditu eta 520 biztanle. Errigoitik honako auzoak ditu: Atxika-Errekalde, Elizalde-Olabarri (elizatearen jatorrizko gunea), Metxika eta Uriko auzoa, gaur egun Errigoitiko auzo garrantzitsuena dena. Herri hauek ditu mugakide: iparraldean Busturia; ekialdean Gernika-Lumo, Murueta eta Forua; hegoaldean Muxika; eta mendebaldean, Arrieta (Mungialdea) eta Morga. Gaur egungo Errigoitiren jatorria Erdi Aroko Idoibalzagako Andra Mari elizatean dago. 1376. urtean Mungia eta Gernika bitarteko, hau da Butroe eta Oka ibaien arteko bidea babesteko asmoarekin, Gaztelako Juanek lur eremu handiak eman zizkien Idoibalzagako Andra Mariko biztanleei. Horrez gain, Logroñoko foruaren arabera antolatzeko eskubidea eman zien, horrela, Errigoitiko hiribildua sortuz. Jatorrizko herritik 500 bat metrora, (gaur egungo Eleizalde auzoan) beste etxegune txiki bat sortu zen, Erdi Aroko herri tipikoaren ereduaren arabera antolaturik. Hiribildua izan arren, herri txikia izan da beti. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Bere jarduera ekonomiko nagusia nekazaritzan oinarritutakoa izan da. Gaur egun ez du eskola propiorik, beraz, bertako haurrak Gernika-Lumora edo Arratzuko Barrutia eskolara joaten dira ikastera. 3.5.1.1.10. Morga Morga Busturialdea barnealdeko herri euskalduna da. 17,6km2 ditu eta 416 biztanle. Auzo hauek osatzen dute herria: Andra Mari (herri-burua), Meakur, Meaka, Morgaondo, Morgakoene, Oñarte, Ganbe, Erroeta eta Eserika. Oso paraje berezian dago, bertan Bizkaiko herrialdeen banaketa sortzen baita. Leku menditsu eta berde honek, Gernika-Lumo eta Plentziako itsasadar arroak banatzen ditu. Mugetan aurkitzen diren herrien artean Errigoiti eta Arrieta (Mungialdea) ditugu iparraldetik; hegoaldetik Zornotza (Durangaldea) eta Larrabetzu (Bilbo Handia); ekialdetik Errigoiti eta Muxika; eta mendebaldetik Gamiz-Fika (Uribe) eta Fruiz (Uribe). Morgako jarduera ekonomiko nagusia beti izan da nekazaritza; hori dela eta, ongi errotutako historia duten baserri eta auzoz beterik dago. Horrez gain, Done Jakueren bidea eta baita Bizkaiko Foruak sinatzeko gune ere bada. Mungialdeko herriak hurran dituenez, morgatarrek harreman estua izan dute betidanik ondoko eskualdeko biztanleekin. Gaur egun, ez dauka eskola propiorik, beraz, bertako biztanleak Gernika-Lumora edo Larrabetzuko eskolara joaten dira ikastera. 3.5.1.1.11. Muxika Muxika Busturialdea banealdeko herri euskalduna da, Amorebieta-Etxano eta Gernika-Lumo udalerrien bitartean kokatuta dagoena. 50,02km2 ditu eta 1.443 biztanle. Hala ere, hedaduraz Bizkaiko herririk handienetarikoa da, 1965era arte independenteak ziren Ibarruri, Muxika eta Gorozika elizateetatik sortua. 1966an Muxikak Gorozika eta Ibarruri anexionatu zituen. Herrigune nabarmenik gabe, hainbat auzotan dago banatuta geroztik herria: Ibarruri, Mauma, Ajuria, Gorozika, Zugastieta, Ariatza, Kurtzero, San Roman, Ugarte… Auzoen artean lotura handia izan da urteetan zehar, baina bakoitzak Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan bere izaera eta historia ere izan du, auzoen arteko distantziak handiak direlako. Iparraldean mugakide ditu Gernika-Lumo, Morga eta Errigoiti; ekialdean Mendata, Ajangiz eta Munitibar; mendebaldean Amorebieta-Etxano; eta, hegoaldean, Iurreta eta Berriz. Oiz eta Bizkargi mendiguneen artean dago kokatuta udalerria, azken hau, Espainiako Gerra Zibilean bataila garrantzitsuen lekukoa izan zena. Bestetik, Oka ibaiak Muxika zeharkatzen du. Gehien bat nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Muxikak ez zuen gorabehera handirik izan biztanleen kopuruan XX. mendean zehar. 1966ko anexioen ondorioz populazioa handitu zen, baina XX. mendearen bigarren erdialdean beherakada txiki bat gertatu zen, herrietatik industriguneetara joandakoen ondorioz. XXI. mendearen hasieran hazkunde txiki bat gertatu zen biztanle kopuruan. Gaur egun badauka eskola propioa, Urretxindorra izenekoa; hala ere, haur asko Gernika-Lumora joaten dira ikastera. 3.5.1.1.12. Mendata Mendata Busturialdea barnealdeko udalerria da. 22,39km2 ditu eta 379 biztanle. Oiz mendiaren iparraldeko mendi-inguruetan dago kokatuta. Erdigunea Elexalde auzoan dago eta Olabe, Albiz eta Marmiz auzoek osatzen dute herria. Muxika, Ajangiz, Arratzu, Nabarniz eta Munitibar-Gerrikaitz (Lea-Artibai) ditu herri mugakide nagusiak. Nekazaritzan oinarritutako ekonomia da nagusi. Dena dela, biztanle gehienek industrian edo zerbitzuen sektorean dihardute, batez ere, Gernikan. Gaur egun ez dauka eskola propiorik, beraz, bertako haurrak Arratzuko Barrutia eskolara joaten dira ikastera. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3.5.1.1.13. Arratzu Arratzu Busturialdea barnealdean dagoen udalerria da. 9,86km2 ditu eta 398 biztanle. Herria Liola eta Belendiz auzo nagusien artean banatzen da bereziki. Hauek dira gainerako auzoak: Barroeta, Barruti, Eleizalde, Gorozika, Monte, Uarka, ZabalaBelendiz eta Zubiarte. Herritarren %95a baino gehiago euskaldunak dira gaur egun eta euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko kidea da. Iparraldean Kortezubi du mugakide; ekialdean Nabarniz; hegoaldean Mendata; eta mendebaldean Ajangiz eta Gernika-Lumo. Arratzuko udalerria etxe-multzo edo auzo txikietan antolatzen da, eta eskualdeerrepidean zehar edo errepide horretan sortzen diren auzobideetan kokatzen dira horiek. Hori dela eta, landa-egitura du eta azken urteotan ez du inolako aldaketarik izan lurralde-egiturari dagokionez. Loiola eta Belendiz dira gune nagusienak. Bietako ezein ez da herri-eredu gisa eratu, eta jatorriz zehaztutako landa-egitura izaten jarraitzen dute, herriaren bilakaera historikoan izan duten bezalaxe. Hala ere, Loiola da landa-hiri kontzeptuaren antz handiena duena; izan ere, udaletxea, lehenagoko eskolak, frontoia eta plaza bertan daude. Udalerriaren ezaugarri nagusia demografiari dagokionez, biztanleriaren hazkunde negatiboa da, 1940az geroztik biztanle-galera nabarmena egon baita, eta Gernikak eta Bizkaiko beste industrigune batzuek Arratzu bezalako landa-eremuetako jendea erakartzearen ondorioz gertatu da hori; eskualdeko ezaugarri den AEBerako eta Australiarako emigrazioa kontuan hartu gabe, noski. Adina aintzat hartzen badugu, biztanle nagusi kopurua handia dela esan dezakegu, gazteekin alderatuz gero. Aipatzekoa da, erdia baino gehiago biztanleria ez-aktiboa dela; edonola ere, etxebizitza gehienetan ortua dago eta zeregin horretan dihardute herritar gehienek. Jarduera motari dagokionez, herri honek landa-inguruko izaera nabarmena du, baina, hala ere, biztanleria aktiboaren heren bat baino gutxiagok dihardute nekazaritzan eta abeltzaintzan (udalerriko biztanleria osoaren % 11,68k baino ez). Biztanle gehienek industrian edo zerbitzuen sektorean dihardute, batez ere, Gernikan. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Lehen sektoreari dagokion heinean abeltzaintza garrantzitsua bada ere, ez du lursail handirik hartzen, lehen aipatutako basogintzako eta nekazaritzako eremuekin alderatuta. Bigarren sektorea ia ez da ageri. Tailer bakan batzuk eta Uarka auzoan Golako ibaiaren jauzian dagoen ekoizpen hidroelektrikorako zentrala baino ez daude. Azkenik, hirugarren sektorea arlo publikoan esanguratsua dela aipa dezakegu, Barrutian Lanbide Heziketako ikastegia baitago; arlo pribatuan, aldiz, apenas du garrantzirik, udalerriko gizarte-harremanak biltzen dituzten bi taberna soilik daude eta. Gernika herri garrantzitsua eta hurbila izateak eragin zuzena du hirugarren sektoreko jardueren eskasian. Arratzuk badauka eskola propioa, herriko haurrez gain inguruko herrietako umeak ere batzen dituena: Barrutia. 3.5.1.1.14. Kortezubi Kortezubi Busturialdea barnealdeko udalerria da. 12,0km2 ditu eta 461 biztanle. Herri hauek ditu mugakide: iparraldean Gautegiz-Arteaga; mendebaldean Oka ibaia eta Forua; ekialdean Ereño eta Nabarniz; eta hegoaldean Arratzu eta Gernika-Lumo. Herriguneaz gain (Enderika eta Terlegiz), hainbat auzotan sakabanatutako biztanle-gune txikiak daude herrian: Basondo, Oma, Elorriaga-Santa Ana, Idokilis, Barrutia (Arratzurekin banatutako auzoa)… Nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritzen da bertako ekonomia. Dena dela, biztanle gehienek industrian edo zerbitzuen sektorean dihardute, batez ere, Gernikan. Gaur egun ez dauka eskola propiorik, beraz, bertako haurrak Arratzuko Barrutia eskolara joaten dira ikastera. 3.5.1.1.15. Gautegiz-Arteaga Gautegiz-Arteaga Busturialdea zeharkatzen duen Oka ibaiaren ekialdean kokaturik dago. 13,57km2 ditu eta 868 biztanle. Iparraldetik Ibarrangelu, hegoaldetik Kortezubi, ekialdetik Ereño eta mendebaldetik Urdaibaiko Itsasadarrarekin egiten du muga, azken honek Busturia eta Muruetatik banatzen duelarik. Herriaren erdigunea Zelaietako Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan auzoan dago, bertan daude udaletxea, eliza eta herriko plaza. Horrez gain, erdigunetik bananduta hainbat auzo daude: Basetxeta, Isla Goizkoa, Isla Bekoa, Muruetagane, Orueta eta Tremoia. Gautegiz-Arteagako eraikinik garrantzitsuena “Arteagako dorrea” edo gaztelua da. Erdi Aroko dorretxe baten hondarren gainean berreraiki zen, Eugenia Montijokoaren aginduz, Napoleon III.a bere senarraren garaian. Gaur egun, jatetxe eta hotel txiki bat daude bertan. Gaur egun Haur eta Lehen Hezkuntza Hezkuntzako eskola bat dago herrian, baina ostean Arratzuko Barrutia eskolara joaten dira Bigarren Hezkuntzako ikasketak egitera eta ondoren Gernika-Lumoko Institutura. 3.5.1.1.16. Ibarrangelu Ibarrangelu Oka ibaiaren ekialdean dago kokatuta. 15,6km2 ditu eta 639 biztanle. Laga eta Laidako hondartzak udalerri honetan daude. Iparraldean Elantxobeko udalerriarekin egiten du muga; mendebaldean Oka ibaiarekin; ekialdean Eako udalerriarekin eta hegoaldean Gautegiz-Arteaga eta Ereñoko udalerriekin. Udalerri hau Urdaibaiko biosferaren erreserbaren barnean dago, Arboliz auzoa izan ezik. Herriko gune nagusia Elexaldeko eta Ibinagako auzoak biltzen dituen haranean dago. Sakabanatutako auzo ugari ditu: Arboliz, Akorda, Antzora, Andikone, Durukiz, Gametxo, Gandika, Ibaeta, Bolueta, Iturriotz, Tremoia, Iruskieta, Garteiz, Allike, Ibinaga, Laga, Laida, Lastarri eta Merru; horietatik garrantzitsuena Akordako auzoa da. 1858. urtean, ordura arte Ibarrangeluko auzo izandako Elantxobe, herritik banandu zen eta udalerri independente bihurtu zen. Horrela, arrantza herriaren jarduera ekonomiko nagusi izateari utzi zion. Ia 150 urtez banandurik egon arren, bi herrien arteko lotura oraindik oso handia da. Azken hamabost urteetan biztanleria gorantz joan da pixkanaka, eta etxebizitza ugari eraiki da, gehienak udarako bigarren etxebizitzak diren arren. Gaur egun ez dauka eskola propiorik, beraz, bertako haurrak Arratzuko Barrutia eskolara joaten dira ikastera. Hala ere, gure lekuko gaztea txikia zenean irekita zegoen herriko eskola. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3.5.1.1.17. Elantxobe Elantxobe kostaldean dagoen udalerria da. 1,9km2 ditu eta 391 biztanle. Elantxobetik iparraldera Bizkaiko Golkoa dago, eta hegoaldean Ibarrangeluko udalerria. Ogoño mendiaren ekialdeko magalean 150 metroko altueratik itsas mailaraino iristen da, bertan arrantza portua kokatzen delarik. 1527. urtean arrantzatik bizitzeko asmoz sortua Ibarrangeluko portu moduan, garrantzia izan zuen portu eta defentsarako postu bezala. 1833 arte Ibarrangeluko auzoa izan zen. Hain zuzen, Elantxobe izena Ibarrangeluko Elantxo baserri auzoaren behealdean kokatuta egotetik datorkio. Herri honen lehen biztanleak Ibarrangeluko marinel eta arrantzaleak ziren, Ogoño lurmuturrean ainguratuta zituzten itsasontziengandik gertuago bizi nahi zutenak. Elantxobe pixkanaka hazi egin zen, eta XVIII. mendearen erdialdean hiribilduen itxura zuen. Hala ere, udalerri bezala egindako ibilbideari erreparatuta, Elantxoberen historia laburra da, 1854 arte Ibarrangeluko auzo izan baitzen. 1858an Ibarrangelutik banandu eta udalerri burujabe bilakatu zen. XX. mendean hirietara egondako migrazioek herriaren biztanleria asko murriztu zuten. 1900an Elantxobek 1.200 biztanle izan zituen arren, ondorengo urteetan Bilbora eta Gernikara joan ziren elantxobetar asko, etorkizun hobe baten bila, Euskal Herriko hainbat herritan gertatu bezala. Horrelako erliebe malkartsuarekin, errepide bi baino ez daude, bata Ibarrangelutik portura doana, eta bestea herriaren erdigunera doana. Herriaren erdigunean, 1990. urtean, Bizkaiko foru aldundiak Elantxobe Bilborekin lotzen duen autobusak (Bizkaibus enpresakoa) buelta eman ahal izateko plataforma bat eraiki zuen. Gaur egun ez dauka eskola propiorik, beraz, bertako haurrak Arratzuko Barrutia eskolara joaten dira ikastera. Hala ere, gure lekuko gaztea txikia zenean irekita zegoen herriko eskola. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3.5.1.1.18. Ea Ea Busturialdeko kostaldean dagoen udalerria da; itsasadar batean dago kokaturik, portu natural baten ondoan. 14,17km2 ditu eta 865 biztanle. Udalerria ondoko auzo hauek osatzen dute: Ea (herrigunea), Bedaroa eta Natxitua. Herri hauekin egiten du muga: iparraldean Bizkaiko golkoa; ekialdean Ispaster (Lea-Artibai); mendebaldean Ibarrangelu; eta hegoaldean Ereño. Earen kasuan, baliteke arrantza eta antzeko jarduerak egiteko aldi baterako egonleku izatea. Hala ere, herria bera Bedaronako, Ereñoko eta Natxituako elizateetako arrantzale nabigatzaileek sortu zuten XVI. mendean. Beranduago Gernika eta Lekeitio arteko komunikabide berria sortu zen eta nekazaritzarako lur aprobetxagarriagoetan ereiten hasi ziren. Gainera, jaurerrian bakea ezarri zen. Egoeraren hobekuntza orokorrak Bedaronako eta Natxituako hazkuntza ekonomiko eta demografikoa eragin zuen eta gutxika herriak garatzen joan ziren. 1884. urtean Natxitua eta Bedaronako elizateak batu egin ziren eta gaur arte iraun duen Eako udala sortu zuten. Sasoi batean Eako herritar gehienak arrantzan aritzen ziren. Hori dela eta, ibaia itsasoratzen den gunean portu txiki bat zeukaten eta eskabetxe-industria bat sortu zuten esekitoki eta gazitegiekin. Gaur egun, ostera, inguruko herrietara joaten dira lan egitera; dela Lekeitiora, dela Gernika-Lumora, dela urrunago. Gaur egun ez dauka eskola propiorik, beraz, bertako haurrak Arratzuko Barrutia eskolara joaten dira ikastera. Hala ere, gure lekuko gaztea txikia zenean irekita zegoen herriko eskola. 3.5.1.1.19. Ereño Ereño Busturialdea barrualdeko udalerria da. 10,67km2 ditu eta 244 biztanle. Ereño, Ereñozar mendiaren magalean dago, itsasoaren mailatik 150 metrora. Ibarrangelu eta Earekin egiten du muga iparraldean; Gautegiz-Arteagarekin mendebaldean; Ispasterrekin (Lea-Artibai) ekialdean; eta Kortezubi eta Nabarnizekin hegoaldean. Guztira lau auzo daude: Akorda-Bollar, Basetxeta-Atxoste, Elexalde-Zieta eta Gabika. Herriaren erdigunea Elexalde-Zieta da, San Miguel elizaren inguruan sorturiko etxe multzoa. Orografiaren aldetik, oso udalerri menditsua da. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Bi izan dira Ereñoko elizatearen historiaren ardatzak, Santimamiñeko kobazuloa batetik eta harrobiak, bestetik. Ereño "Marmolaren hiriburu" ere deitu izan dute, udalerriko harrobietatik ateratzen zen marmol gorriagatik. Harrobian lan egitera erdaldun asko etorri ziren; baita herriko eta inguruko gizonak ere. Nekazari-herria izanik, batez ere nekazaritzan oinarritzen da bertako ekonomia, baina baita abeltzaintzan ere. Dena den, harrobiaren ustiaketari esker, nekazaritzaz gain beste jarduera ekonomiko batean ere aritzeko aukera izan zuen herriak, inguruko nekazari-udalerrietan gertatu ez bezala. Hala ere, 1950eko hamarkadatik aurrera harrobien gainbehera etorri zen eta horrekin batera biztanleriaren beherakada. Herritar askok Gernikara eta Bilbora jo zuten. Gaur egun ez dauka eskola propiorik, beraz, bertako haurrak Arratzuko Barrutia eskolara joaten dira ikastera. Hala ere, gure lekuko gaztea txikia zenean irekita zegoen herriko eskola. 3.5.1.1.20. Nabarniz Nabarniz Busturialdea barrualdeko udalerria da, mendialdean kokatuta dagoena. 11,75km2 ditu eta 239 biztanle. Busturialdeko eskualdean biztanle gutxien daukan herria da eta, bestetik, Busturialdeko herririk euskaldunena ere bada, Udalaren arabera herritarren %98a baita euskalduna. Nabarnizek mugakide ditu Ispaster (Lea-Artibai) eta Gizaburuaga (Lea-Artibai) ipar-ekialdean; Aulesti (Lea-Artibai) hego-ekialdean; Mendata hego-mendebaldean eta Arratzu eta Kortezubi ipar-mendebaldean. Herriak sei auzo ditu guztira: Ikazurieta, Intxaurraga, Uribarri-Zabaleta, Elexalde, Merika eta Lekerika. Nabarnizko ekonomiaren ardatza nekazaritza izan da betidanik, eta horren oinarri baserria. Baserri bakoitzak bere ortua, abelburuentzako zelaiak eta fruitu arbolak ditu. Baserriak bertan bizi zirenei behar zutena eskaintzen zieten unitate buruaskiak ziren. XX. mendeak aurrera egin ahala, gauzak aldatuz joan ziren. Bizkaiko nekazaritza herri gehienetan gertatu bezala, landa mundua gainbehera etorri zen industrializazioaren garapena zela eta. Gauzak horrela, baserriak eta herria bera hustuz joan ziren eta herriko biztanle askok Gernikara lehenik eta Bilbora ondoren jo zuten, bizimodu hobearen bila. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Biztanleriaren jaitsierak behea jo zuen 2001ean eta ordutik apur bat igo da, baina XX. mende hasierako biztanle kopurutik oso urruti oraindik ere. 1960ko hamarkadan Euskal Herriko hainbat herri txikirekin gertatu bezala, Nabarniz ere, indarrez beste udalerri handiago bati anexionatzera behartu zuten. Horrela, 1964an Nabarniz Gernika-Lumoko auzo bilakatu zen. 1987an, berriz, Gernika inguruko beste hainbat herrik egin bezala, independentzia berreskuratu zuen. Nabarnizek 3242 errepidetik du sarbideetako bat; horrez gain, Aulestiatik datorren mendi bidetik ere sar daiteke. Hori dela eta, estua izan da betidanik Aulestiako biztanleekin izan duen harremana. Gaur egun, ez dauka eskola propiorik, beraz, bertako biztanleak Gernika-Lumora edo Arratzuko Barrutia eskolara joaten dira ikastera. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan izatekoa litzateke adin-fase desberdinetan hizkera edo molde desberdinak baliatzea. Bizialdian, hiztunak irudipena du adinean eta heldutasunean aitzinera doala; honela, bere biziko hurrengo garapenei begira dago, eta doan norabide kronologiko horretan, izateko era berriak asumituko ditu eta mintzatzeko era berriak bereganatuko (gehiagorako ik. Camino 2009: 66). Hori dela eta, interesgarri bezain beharrezko da adinaren araberako banaketa egitea. Ikerketa hau, ikuspuntu soziolinguistikotik egin da eta, beraz, bi adin-taldetako hizkera batu dugu, jakina baita adineko lekukoen berbakera soilik aztertzean forma zaharrak jasotzen direla, ondoko belaunaldietan jada desagerturik daudenak eta, beraz, ez dute herriko eguneroko hizkeraren osotasuna islatzen. Hori bai, iraganeko hizkeraren berri ematen dute beraien berbakerak eta, honek, gaur egungoa nondik datorkeen eta norantz doan ikusten laguntzen du. Horregatik da ezinbesteko zaharren mintzoa batzeaz gain, gainontzeko adin-taldeetako jendearen hizkera ere biltzea hiztun komunitatearen ordezkari izango diren ondorioak aterako badira. Bestalde, gisa honetako atzerriko ikerketetan oso ohikoa da adinaren araberako banaketa egitea, alabaina adin-multzoak ez dira beti bat etortzen. Dena dela, ikerketa honen helburuak kontuan izanik, bi adin-talde egitea erabaki da: 1) helduak; 2) gazteak. Banaketa hau, batez ere, batzuek eta besteek euskara estandarrarekiko duten hurbiltasunean oinarrituta egin da; izan ere, batetik, gaztelaniazko hezkuntza jaso zutenak eta euskara batuko hezkuntza jaso dutenak elkarrekin bizitzen daude gaur egun; eta bestetik, euskara estandarraren sorrerak eta hezkuntzan erabiltzen hasteak eragin handia izan dute euskaldunen berbakeran oso denbora-tarte txikian. Gainera, belaunaldi bien artean bizimodu aldaketa handia gertatu da: mugitzeko erraztasuna, globalizazioa, ohiturak, etab. 1. Helduak (<1950). 1950 urtea baino lehen jaiotakoak, 65 urtetik gorakoak, beraz. Hala eta guztiz ere, oro har ez da jende oso heldua baliatu ikerketa honetarako, nekagarria izan daitekeelako beraientzat gisa honetako galdetegiak jasatea eta, gainera, badaudelako jasota Gernika-Lumoko lekukotasun zaharrak Badihardugu Euskara Elkartearen www.ahotsak.com web orri interesgarrian, besteak beste. Adin-tarte hau osatzen duten lekuko gehienek ez dute ikasketa maila alturik eta herri txikietan, gehienbat, baserri munduari lotutako bizimodua izan duten biztanleak Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan dira; dela nekazaritzari, dela abeltzantzari lotua. Oro har, herritik gehiegi mugitu ez den jendeak osatzen du talde hau, lana bera ere herrian egiteko aukera izan dutenak dira; izan ere, gaur egun herririk herri mugitzeko ditugun erraztasunak urriak ziren sasoikoak dira. Ikasketak, gainera, herriko eskolan gauzatu dituzte gaztelania hutsean eta, beraz, lekukoetarik askok ez dute hizkera estandarra ezagutu ez bada telebista, irrati edo egunkarietatik. Bestela esanda, garai bateko beren senideen berbakerari jarraitzen diote, ez dira egokitzen aro berriak ekarri dituen aldaketetara, dagoeneko gainditurik, aldaturik, itzalirik edo indargaldurik dauden aldaerak baliatzen dituzte. 2. Gazteak (1985-1995). 1985-1995 urteen artean jaiotakoak, 20-30 urte artekoak, beraz. Adin-tarte honetakoak dira txikitatik teknologiaren garapena ezagutu duen lehenengo adin-tartea eta antzinako gizartetik modernorako jauzia jasan dutenak. Pentsatzekoa da, aldaketa hauekin guztiekin hizkeran bertan ere aldaketak gertatu direla, gizarte berrira egokitzeko borroka horretan. Gaur egun talde hau osatzen duten gazteek euskara estandarraren eragina izan dute txikitatik, bai eskolan, bai komunikabideetan, bai gizarte-harremanetan. Euskara estandarra eguneroko kontaktuan oso presente duen adin-tartea da honakoa, beraz. Horrez gain, ikasketa-mailari dagokionez, helduek baino formazio maila altuagoa dute adin-tarte honetakoek, oro har. Bestalde, herririk herri mugitzeko dauden baliabide ugariei esker, eskualdekoak ez diren herrietako gainontzeko euskaldunekin harremana izatea oso erraza da eta, beraz, hizkera gehiagorekin daude kontaktuan adin-tarte hau osatzen duten lekukoak. Lana ere, gehienetan, herritik kanpo zein eskualdetik haratago bilatzen dute adin-tarte honetakoek. 3.5.1.3. Ikasketak Gauza jakina da herri txikietatik handietara mugitu dela jendea bizitzera eta, horrekin batera, herri txikietako jaiotza-tasak nabarmen egin duela behera. Horrek eragin duen ondorioetako bat herri txikietako eskolak zarratzea izan da, ikasle faltagatik. Ondorioz, herri txikietako umeek hurren dagoen herri handiago bateko eskolara joan behar izan dute ikastera. Busturialdeko herri txikien kasuan, GernikaLumo, Bermeo, Arratzu edo Lekeitiora mugitu dira normalean umeak. Lekuko helduen kasuan, guztiek ikasi dute beraien herriko eskolan; are gehiago, bere auzoko eskolan. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Hezkuntza gaztelaniaz jaso duten arren, umeek euren arteko harremanetan euskara baliatu izan ohi dute, baita familia arteko harremanetan ere. 3.5.1.2§ atalean esan bezala, horrek eraginda garai bateko beren senideen euskararen oinordeko dira. Hori dela eta, garrantzitsua begitandu zaigu eskolen araberako banaketa egitea. Horretarako, kontuan izan dugu lekuko gaztea, txikia zenean, bere herriko eskola irekita ala itxita zegoen eta, beraz, bertan ikasi zuen ala mugitu egin behar izan zen ondoko herriren batera. Izan ere, bere herriko eskolan ikasi bazuen, hezkuntza euskara estandarrean izan arren, ikaskide guztiak herrikoak bertakoak izan zituen eta, beraz, ondoko herrietako hizkeraren eragina txikiagoa zen eskolan. Ondoko herriren bateko eskolara mugitu bazen, ostera, etxean jasotako euskara eta ikaskideena ez zen erabat berdina izan eta, beraz, beste herrietako hizkerek eragin egingo zuten bere hizkeran. Ondoko mapan ikus dezakegu zein herritan zegoen eskola zabalik (berdez) eta zeinetan itxita (gorriz) gure lekuko gazteak txikiak zirenean eta, beraz, nork ikasi duen herrian (berdez) eta nork handik kanpo (gorriz). Bestalde, inguruko herrietako ikasleak biltzen dituzten herri-eskolak zeintzuk diren ere ikus daiteke (urdinez): Bermeo eta Gernika-Lumo. Hauek, Busturialdeko erdigune eta herri populatuenak izateagatik, jende askok bidaltzen ditu bere seme-alabak bertara ikastera. Gainera, garraio publiko zabala (autobusak, trena) dutenez, irtenbide erraza suertatzen da. Bestalde, Arratzuko Barrutia eskola dugu, eskolarik gabeko inguruko herri txikietako ikasleak biltzen dituena. Hori dela eta, batez ere Arratzuko Barrutia Ikastetxeko ikasleen artean gertatzen da hizkeren arteko nahasketa, Busturialdeko herri askotako ikasleak biltzen baitira bertan: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Erdigune eta bilgune funtzioa egiten duten Bermeo eta Gernika-Lumon, ikasketazentro bat baino gehiago daude. Gaminde, Romero eta Legarra-k (2012) Bermeon eta Ensunzak (2012, 2014) Gernika-Lumon erakutsi dutenaren arabera, badaude aldeak batetik bestera. Oro har, aurreko ikerketa hauen arabera ikastolako umeak berritzaileagoak dira eta eskolakoak gordetzaileago. Badagoenez ikasketa-zentroen araberako ikerketa aitzindaririk, haietan irakurritakoak ekarriko ditugu hona, baina ez ditugu gure gizarte-faktoreen barruan zehaztu ikasketa-zentroak. 3.5.1.4. Generoa Gisa honetako ikerketa guztietan ez bada, gehienetan, ohikoa da gizarte-faktoreen artean generoa bereiztea. A priori ez dago jakiterik Busturialdeko herrietan generoaren araberako alderik dagoen, baina Gamindek (2010a), Gaminde, Romero eta Legarra-k (2012) eta Ensunzak (2012, 2014) egindako ikerketa eta iradokizunek baiezkoaren aldeko zantzua erakusten dute. Hala ere, gure ikerketaren mugak ezartzerakoan emakumezkoak soilik grabatzea hautatu dugu eta, beraz, etorkizunean ikerketa bera gizonezkoekin egin eta konparaketak gauzatzeko aukera izango dugu. Gainera, Caminok (2009: 299-300) dioenarekin bat egiten dugu: Gauza jakina da Euskal Herrian gizonak sarritan etxetik atera direla lan bila, gerran beste herrietako eta eskualdeetako euskaldunekin batera ibili direla, tabernetarako ohitura eduki dutela, azokarako, bertsoetarako zaletasuna… eta, horregatik, arruntagoa da gizonek beren hizkerakoak ez diren hitz eta moldeak erabiltzea. Bestalde, emakumeak neskame joan behar izan dira maiz. Hori dela eta, berritzaile izatea ez dagokio norberaren generoari, pertsona bakoitzak duen jokabideari, rolari eta izaerari baizik, irekia edo irekizalea izateari, bizi izan den egoerari eta errealitateari. 3.5.2. Hizkuntza-aldagaiak Hizkuntza-aldaketak eguneroko hizkeran gertatzen dira eta aldaketak, funtsean, bariazioarekin hasten dira; hau da, hiztunak gauza bera adierazteko aldaera bat baino gehiago erabiltzean (Campbell 2004 [1998]: 219). Hizkuntza-aldagaia edo linguistic Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Bestalde, ezin ahantz daiteke, hizkuntza-aldaketaren aitzinean kokatzen direnak ez direla gramatika, hizkuntza edo hizkuntzalaria, hiztuna bera baizik. Hizkuntza-aldaketa gertatzen den garaian, sistema nagusiari dagozkion aldaera paraleloen aitzinean nahi eta nahi ez kokaturik daude hiztunak; ondorioz, aldaeren arteko halako lehia aurkituko dute ezinbestean: “materia indigena”-ren eta “spirito estraniero”-ren arteko lehian, sistema menperatuko zenbait aldaera foniko eta morfologikok iraunen dute, eutsiko diote. Oldar berriaren aitzinean, hiztunak erabaki beharko du, ondarez jaso duen eta berezkoa duen hizkuntza-tradizioaren autonomia babestu eta nabarmen-araziko duen, ala berrikuntzei egokituko zaien (Grassi 1998: 771-72, apud Camino 2009: 41). Hiztunak eurak dira aldaera bat ala bestea erabiltzearen aldeko hautua egiten dutenak. Ikerketa honetarako erabili diren hizkuntza-aldagai independenteak 19 dira guztira. Ez dira ausaz hautatu; alde batetik, Zuazok (2003) zehaztutako sartaldeko eta sortaldeko azpieuskalkietan bereziak diren ezaugarriak hautatu ditugu. Bestetik, Gamindek (2007) Bizkaiko hizkeren azterketarako erabilitako ezaugarriak ere hartu ditugu. Honekin, denboran isoglosak aldatu ote diren eta norantz aldatu diren antzeman ahalko dugu. Bestetik, euskara estandarraren eraginez sartu diren ezaugarriak ere hautatu ditugu, Busturialdeko hizkeretan gertatzen ari den konbergentziaren berri izateko. Honako hauek dira ikertutako aldagaiak: (a) aldagaia, (i_V) aldagaia, (oa) aldagaia, (i_a) aldagaia, (au) aldagaia, (-atu) aldagaia, (dau) aldagaia, (-tzen) aldagaia, (edun) aldagaia, (j-) aldagaia, (zait) aldagaia, (it) aldagaia, (ind) eta (ild) aldagaiak, (-kin) aldagaia, (joan-eroan) aldagaia, (bi) aldagaia, (hau) aldagaia, (loi) aldagaia eta (lar) aldagaia. Azaldu da jada (4§) aldagai bakoitza aztertzeko erabilitako metodologia, beraz, aldagai bakoitzak Busturialdean erakusten dituen aldaerak azalduko dira jarraian eta, ostean, hizkuntza-aldagai bakoitzak beste gizarte-faktoreekin duen harremana aztertuko da. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 2 Salbu eta Lekeition, katuak →[katuk] bihurtzen baita bertan eta, beraz, asimilatzen dena a/ bokala da. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3 Kontuan izan behar da -i bokalez amaitutako berbei -a artikulua gehitzen zaionean, Busturialdeko hizkera guztietan kontsonante epentetikoa tartekatzen dela bi bokalen artean. Honek, galarazi egiten du artikulua desagertzea hala egiten den herrietan. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Aldagai honek bi bereizketa egiteko balio digu; alde batetik, epentesiaren izaera; eta bestetik, epentesia tartekatzea ala ez tartekatzea. Izan ere, sortaldean arauzkoa da /i+a, e, o/ tartean epentesia sartzea, baina sartaldean ez (apud Zuazo 2014: 184). Gamindek zehazkiago eskaintzen du epentesi honen izaeraren distribuzio geografikoa: 8. Mapa: Txertatzen den kontsonantearen hedadura (Gaminde 2007: 21) 8. mapan ikus daitekeenez, Busturialdea osoan aldaera ahostuna (horiz) jaso du Gamindek. Hala ere, honako hau ohartarazten du: Arauetan adierazi ez badugu ere, ahoskabetze prozesua burutzen hasi da Gernika inguruko herrietan ere hiztun gazteen artean. Aldaketa hau oraintsu hasi da burutzen eta baliteke oraindino hiztun guztietan ez gertatzea, belaunaldi berean; hala ere, indartsu eta gora datorren joera da. Ensunzak (2012: 229) zehatzago deskribatzen du Gernika-Lumon aldagai honek erakusten duen desberdintasuna: Gernika-Lumoko hizkeran 1. eta 2. adin-taldeetan aldaera ahostuna bakarrik erabiltzen da eta 3. adin-taldean hasten da aldaera ahoskabea agertzen, oso maiztasun txikiz bada ere (%5). Ondorengo adintaldeetan, ordea, aldaera ahoskabea lekua hartuz doa, baina ahostunarekin oso parekatuta ageri da. Dena dela, 5. adin-taldean aldaera ahoskabearen maiztasuna (%43) ahostunarena (%41) baino altuagoa da.4 Gernika-Lumon gaur egun dagoen desberdintasuna ikusita, pentsatzekoa da Busturialdeko herrietan ere abian izango dela aldaketa eta belaunaldi gazteetan (z) aldaera urrituz doala. 4 1. adin-taldea: 1950 aurretik jaiotakoak; 2. adin-taldea: 1951-1964 artean jaiotakoak; 3. adin-taldea: 1965-1980 artean jaiotakoak; 4. adin-taldea: 1981-1990 artean jaiotakoak; 5. adin-taldea: 1991-2000 urteen artean jaiotakoak. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 5 Kontuan izan behar da ez dela eremu geografiko guztian berdin gauzatzen. 6 Busturialdean ez da sartaldeko hizkeretan bezain indartsua; izan ere, Arratiako hizkeretan “batzuk”-ekin ere gauzatzen da, baina Busturialdean ez (gozoki batzuk (**gozoki betzuk), katu batzukaz (**katu betzukez), etab.). 7 Izaneko aditz laguntzaileak silaba bat baino gehiago baditu, Busturialdeko hizkeretan ez da gauzatzen, ez baitute talde foniko bera osatzen (jausi nazenien, apurtu dala, jun gara…) 8 Busturialdean ez da sartaldeko hizkeretan bezain indartsua; izan ere, silaba batetik gorako deklinabide atzizkietan ez da gauzatzen, ez baitute talde foniko bera osatzen (-gana, -gandik, -ganantza, -ganaino, - tasun, -garren, -tar…). 9 Sartaldeko hizkeretan emankorragoa da niges, zugez gisakoak erabiltzen baitira; Busturialdean ez. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan sarritan saihestu egiten zirela herriko hizkerako fonetismoak. Hala ere, uste dugu, kasu hauetan, herriko hizkera islatzen saiatu zirela idazleak eta nahiko fidagarriak direla haietatik atera daitezkeen ondorioak. T. Navarro Tomás-ek (1923) Gernikako euskararen inguruan egindako oharrek erakusten dutenez, euskarazko i, e, o, u bokalak espainolak baino malguago eta irekiago ahoskatzen dira eta euskarazko a espainolezkoa baino palatalagoa da normalean. Horrek dakarrena da sistema bokalikoa antzekoa izan arren hizkuntza bietan, fonemen arteko banaketa (a, e, e, i, o y u) murritzagoa dela euskaraz. Zuazok (2014: 182) mendebaldeko euskalkiaren barruko azpieuskalkietako bereizgarriak zerrendatzean azaltzen duenez: i eta u bokalek eraginda, a>e egitea indartsuagoa da sartaldean. Han gertatzen den zenbait ingurune ezinezkoak dira sortalde gehienean; esate baterako: geuges (<geugaz) ‘geurekin’; laguntzet ‘laguntzat’; arrikeda ‘harrikada’; lagun bet ‘lagun bat’; leku betzuten ‘leku batzuetan’; bixi nes (<bizi nas) ‘bizi naiz’; sartu de ‘sartu da’. Beraz, (ia) aldagaiak sartaldeko azpieuskalkia eta sortaldeko azpieuskalkia bereizten ditu. Busturialdeko hizkeretan, ostera, aldagai honen bi aldaerak entzun daitezke: (i_a) aldaera eta (i_e) aldaera. Hauek dira (i_a) aldagaia aztertzeko erabili diren galderetako batzuk eta jasotako erantzun batzuk: - Para mañana se me va a olvidar lo que me has dicho Bixarko astu ingo dast esastazune (Mundaka gaztea) Bixerko astu eingo yat esastazuna (Gernika-Lumo gaztea) Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Iglesias-ek (2014) honako hau dio: Bilakaera hau oso garrantzitsua da Arratian bertoko hizkerak bereizteko. Igorren [ew] ahoskatzeko joera da nagusi, baina, hala eta guztiz ere, hiztun batzuek [aw] ahoskatzen dute. Ostean, Arratiako -au- eta -eu- diptongoen distribuzioa erakusten duen mapa ematen du (10. mapa): 10. Mapa: Aditz-partizipioetako au eta eu diptongoen banaketa Arratian eta inguruneetan (Iglesias 2014: 98) Busturialdean ere desberdintasuna dago herri batetik bestera, batzuetan au diptongoa baitugu (kantau) eta besteetan eu (kanteu). Gainera, -au egiten den herri batzuetan -eu ere egiten du pertsona berak (dela erregistroagatik, dela prestigioagatik); beraz, ezin esan daiteke erabat arauzkoa denik. Beste alde batetik, urrats bat gehiago gertatu da hizkera hauetan eta diptongoa monoptongatu egin da. Hori dela eta Busturialdean (-atu) aldagaiaren 4 aldaera erabiltzen dira: (au) aldaera, (a) aldaera, (eu) aldaera eta (e) aldaera. Gamindek dioenez (2007: 141), -eu amaiera erabiltzen den lekuetan, aditz laguntzaileen aurrean diptongoa monoptongatzen duen arau bat dago; horregatik, akabeu, akordeu, gozeu gisakoak ditugu, baina gero akabe dot, akorde nas, gozeu dot gisakoak herri berean. Ondoren, hiperzuzenketaz, “gordeu” eta “beteu” gisakoak sortu dira eremu horietan; hau da, akabe dot> akabeu bada, gorde dot> gordeu izango da. Esan behar da, Gamindek egiten duen arauaren deskribapena ez dela guztiz betetzen; izan ere, akabe dot, akorde nas, goze dot esaten duten askok -e amaiera erabiltzen dute Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan (dau) aldaera eta (deu) aldaera. Busturialdeko hizkeretan bilakabide honek distribuzio desberdina duenez, aurreko bilakabidetik bereizita aztertzea erabaki da. Gamindek bere 2007ko lanean ez du (dau) aldagaia kontuan hartzen eta, beraz, ezin dezakegu bere orduko daturik eman. Hala ere, badu beste lan bat 1984-1985 artean argitaratua (Gaminde 1984a, 1984b, 1985) eta, bertan, Bizkaiko hainbat herritako ezaugarrien zerrendak eta mapak ematen ditu. Horien arabera, Zuazok sortaldeko azpieuskalkian sailkatutako herrietan dau aldaera erabiltzen da eta sartaldekoetan deu. Beraz, ezaugarri honek sartaldeko eta sortaldeko azpieuskalkien arteko banaketa egiteko balio du. 12. Mapa: -etan alomorfoen hedadura (Gaminde 2007: 142) 12. mapan ikus daitekeenez, Busturialdearen barruan desberdintasun nagusia kostako eta barruko herrien artean dago. Aitzitik, ez dakigu -etan egiten ez den herrietan (horiz) zein forma daukagun, ez baita zehazten. Gainera, uste dugu aldagai honek aldakortasun handiagoa daukala eremu honetan; izan ere, herri guztietan ez dago forma Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 14. mapan ikus daiteke badagoela desberdintasuna Busturialdeko herrien artean (j-) aldagaiari dagokionez. Kostaldeko hizkerek bat egiten dute ondoko Mungialdea eta Lea-Artibaiko kostaldeko hizkerekin, hauetan dx- aldaera erabiltzen baita (berdez). Barrualdeko hizkerek, ostera, Lea-Artibai eta Durangaldearekin egiten dute bat, hauetan j- aldaera erabiltzen baita. Hala ere, uste dugu Busturialdeko herrien artean dagoen aldakortasuna konplexuagoa dela eta, horregatik, merezi duela aldagai hau sakonkiago aztertzea. Aztergai dugun aldagaiari buruz honako hau dio Zuazok (2014: 184): Hitz hasieran y- dago sartaldeko eremu zabalean (yan ‘jan’, yo ‘jo’) edo dx- (dxan, dxo). Bigarren hori gehienbat itsasbazterreko hizkeretan entzuten da, Bakio eta Lekeitio bitartean. Sortaldean, berriz, [x] ahoskera dago: jan, jo. Zuazok aipatzen duen Bakio eta Lekeitio bitarteko itsasbazter hori Busturialdeko kostako herriek osatzen dute, berak esplizituki adierazten ez duen arren. Beraz, Busturialdeko herrien artean, ezaugarri honi dagokionez, banaketa bat dagoela dirudi: batetik, kostaldeko herriak leudeke dx- egiten dutenak hitz hasieran; bestetik, barnealdeko hizkerak genituzke, [x] egiten dutenak sortaldeko hizkerekin bat eginez. Horrez gain, badaude y- egiten duten hizkerak ere. Busturialdeko hizkeretan erabiltzen diren aldaerak identifikatzeko azterketa akustikoa egin dugu eta espektrogramei erreparatu diegu. Afrikatuen ebakeran momentu bi daude: hersketarena (etenaldia) eta frikzioarena (zarata). Frikarietan, ostera, ez da hersketarik gertatzen eta, beraz, frikzioa soilik agertzen da espektrograman. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan (it) aldagaia aztertzeko Busturialdeko hizkera arruntean erabiltzen diren berbak aukeratu ditugu, zahar zein gazteentzat arrotzak ez direnak: iturri, ito, aitita, bisitatzen, txikitan, sarritan, edegiteko, polito, polita eta badakit, eztakit. Horrez gain, kontuan izan dugu aztergai dugun soinuaren testuingurua; hala nola, hitz barruan zein amaieran eta "it" osteko bokalaren nolakotasuna. Busturialdeko hizkeretan (it) aldagaiaren hainbat aldaera aurki genitzake: (tt) aldaera ([c] herskari sabaikaria), (tx) aldaera ([tʃ] afrikatu sabaiaurrekoa) eta (tz) aldaera ([ts ] afrikatu hobikari-lepokaria). Bestalde, gazteen artean palatalizatu gabeko aldaera ere entzun daiteke, (it) aldaera, batez ere hitz amaieran. Beste alde batetik, hainbat hizkeratako gazteek atzeranzko prozesua egin dute eta hiperzuzenketaz "ittasoa" ‘itsasoa’, "nitten" ‘nintzen’ eta "ittel" ‘itzel’ gisakoak entzun daitezke. Horrek adierazten duenez, hiztun hauek ez dituzte bereizten "tx" eta "tz"; Barrutiak berak ere (1996: 22) aspaldi ohartarazi zuen Bermeon edadeko andrazkoek bakarrik gordetzen zutela ondo "tx" eta "tz" arteko bereizketa. Bestalde, Hualdek (1991: 54) adierazten duenez, [c] soinua ez da fonema, /i/ osteko /t/ baten alofonoa baizik: In the case of a sound like [c] the lack of phonemic status is clear. Both dialect-internal and interdialectal considerations indicate that this sound is patently only an allophone of t afer i […] (it) aldagaiaren aldaerak bereizteko azterketa akustikoa egin dugu eta espektrogramei erreparatu diegu. [c] kontsonanteak herskari ahoskabeen ezaugarri akustikoak betetzen ditu; hau da, hersketaren ostean leherketa barraren aztarna ikus dezakegu espektrogrametan. Afrikatuetatik bereizten da, azken hauetan hersketaren ostean igurtziera dagoelako eta, beraz, afrikatuen espektrograman igurtziera honen zarata luzea agertzen da. Herskariak leherketa barra luzea eduki dezakeen arren, beronen iraupenaren eta afrikatuaren zarataren iraupenaren aldean datza euren arteko bereizgarri akustikorik garrantzitsuena. Herskariaren zarata handituz gero afrikatu bat lortuko litzateke. Hala ere, Gernika-Lumon eta beste hainbat herritan herskariaren zarata handiagoa da eta sarritan zaila egiten da biak bereiztea. Bestalde, (tx) eta (tz) aldagaiek antzeko ezaugarri akustikoak dituzte. Afrikatuak izanik, hersketaren ostean igurtzieraren zarata dator. Zarata hori altuera desberdinetan kontzentratzen da kontsonante bakoitzaren arabera (Gaminde eta lag. 2012: 59): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 16. Mapa: /t/ren palatalizazioaren hedadura (Gaminde 2007: 38) 16. mapan ikus daitekeenez, Busturialdeko herri guztiak agertzen dira "+pala" (aldaera palatalizatuak) eremuaren barruan (berdez) eta ondoko herrietan ere Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan palatalizazio hau ezaguna da. Bestalde, Gamindek zehazten duenez, palatalizazio horren emaitzak bi izan daitezke: "tt" eta "tx"; eta honakoa gaineratzen du: "tx"ren gailentzea herri askotan oraindik ez da guztiz burutu baina aurrera doan prozesua dena ezin uka daiteke, horregatik ondoko taulan [mapan] hainbat lekutan biak erabiltzen direla adierazten dugu. Batetik, herri bereko auzo batzuetan "tx" baino ez delako erabiltzen eta, bestetik, belaunaldi batzuek herrian berori baino erabiltzen ez dutelako: Palatalizazio honen bi aldaeren hedaduraz, honako mapa hau eskaintzen du Gamindek: 17. Mapa: /t/ren palatalizazioaren gauzapenak (Gaminde 2007: 39) 17. mapak erakusten duenez, Busturialdeko hizkeren artean desberdintasun nabarmenena kostako eta barruko hizkeren artean dagoena da. Kostaldeko hizkeretan "tx" jaso du Gamindek (berdez) eta barrualdeko hizkeretan, ostera, "tt" (horiz). Ean, berriz, bi aldaerak jaso ditu (laranjaz). Gainera, Gamindek aipatzen duen moduan, auzoaren arabera desberdin egiten da herri berean, baina Gernika-Lumoko hizkeran, behintzat, adinaren araberako desberdintasuna ere badagoela adierazten du Ensunzak (2012: 218). Horrez gain, Gamindek (2007: 39) zehazten duenez, "tx" kostaldetik barrurantz zabalduz doala esan daiteke. Gaminderen ikerketaz geroztik 8 urte pasatu direnez, merezi du aldagai honen hedadura sakonago aztertzea eta erreparatzea "tx" Busturialdeko gainontzeko hizkeretara hedatu den ala ez. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3.5.2.14. (-kin) aldagaia Gauza ezaguna da mendebaleko euskalkian soziatiboko morfema berezia dagoena: -gaz singularrean (lagunegaz); -kaz (lagunekaz) pluralean. Hala ere, singularrean -gaz darabilten hizkera askotan, pluralerako -kin morfema (lagunekin) erabiltzen dute. Beste hizkera batzuetan, ostera, bi morfemak erabiltzen dituzte pluralerako; batzuetan -kaz, besteetan -kin, inolako desberdintasunik barik (batez ere zubi-hizkeretan gertatzen da honakoa). Honela dio Zuazok (2014: 184) sartalde eta sortaldeko azpieuskalkiak bereizten dituzten ezaugarri morfologikoak zerrendatzerakoan: Sortaldeko eremu zabalean -kin dago soziatibo pluralean. Deba ibarrean, pluralean ez eze, singularrean ere -kin da ohikoena. Busturialdeko herrietan -kaz da soziatibo pluraleko marka nagusia. Hala ere, badaude herriak sortaldeko azpieuskalkiarekin bat egin eta -kin marka dutenak pluralean eta, esan bezala, Busturialdea tarteko-hizkera denez, badaude herriak -kaz eta -kin, biak erabiltzen dituztenak. Hori dela eta, (-kin) aldagaiak bi aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (-kaz) aldaera eta (-kin) aldaera. Aldagai honi dagokionez, Gamindek honako mapa hau eskaintzen du: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3.5.2.15. (joan-eroan) aldagaia Atal honetan joan eta eroan adizkietako formak izango ditugu aztergai; izan ere, Busturialdeko hizkera batzuetan -i- bokala tartekatzen baita, baina ez guztietan eta, beraz, aldakortasuna dago hizkeren artean. Honela dio Zuazok (2014: 182): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdean, Zuazok aipatzen dituen aldaerez gain (joan-eroan) aldagaiaren (due) aldaera ere entzuten da. Izan daiteke 4.1.2.3§ ataleko -oa>-ue aldaketaren ondorioz. Beraz, (joan-eroan) aldagaiaren kasuan hiru aldaera izango ditugu aztergai: (doa) aldaera, (doie) aldaera eta (due) aldaera. Hauek dira (joan-eroan) aldagaia aztertzeko erabili diren galderetako batzuk eta jasotako erantzun batzuk: - El rio va al mar Errekie itxosorantza doa (Ajangiz gaztea) Errekiek porkerixe itxosora daroie (Nabarniz gaztea) Errekiek txarrikerixek edo sikinkerixek darue itxosorarte (Busturia heldua) Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3.5.2.16. (bi) aldagaia Gauza jakinda da mendebaleko hizkeretan bi zenbatzailea izen sintagmaren ondoren jarri ohi dela: Harek gixonak libru bi ostu deuz ‘Gizon hark bi liburu lapurtu ditu’. Hala ere, euskara estandarraren eraginez gaur egun nagusitzen ari den egitura bi+izena da; hau da, bi zenbatzailea izen sintagmaren aurretik jartzea. Hala ere, oraindik erabat gauzatu ez den aldaketa da honakoa eta Busturialdeko hizkeretan era desberdinean eutsi diote ezaugarri zaharrari. Hori dela eta, (bi) aldagaiaren aldaera bi aurki daitezke: (I+bi) aldaera eta (bi+I aldaera). Hauek dira (bi) aldagaia aztertzeko erabili diren galderetako batzuk eta jasotako erantzun batzuk: - Aquel hombre ha robado dos libros Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Dena dela, hizkera hauetan izena erreferentziala (lehenago aipatua) denean, erakuslea izenaren ostean joan daiteke eta, beraz, inkestan jada gaztelaniaz aipatu den "mutil", "gizon" edo dena delakoari erreferentzia egiten diolako hiztunak gertatu ahal izan da adibide hauek jasotzea. Hala ere, ez da kasualidadea bildutako adibide gehienak gazteenak izatea; izan ere, euskara estandarraren eraginez, nagusitzen ari da erakuslea izenaren ostean erabiltzea eta, beraz, izena erreferentziala ez denean ere horrela erabiltzen hasi da. Busturialdeko hizkeretan, baina, hedadura desberdina erakusten du berrikuntza honek; hori dela eta, (hau) aldagaiaren bi aldaeren distribuzioa aztertzeak badauka bere garrantzia: (hau+I) aldaera eta (I+hau) aldaerarena, hain zuzen. Goian aipatutakoez gain, hauek dira (hau) aldagaia aztertzeko erabili diren galderetako batzuk eta jasotako erantzun batzuk: - Ese bolígrafo está gastado Ori boligrafu gastata deu (Elantxobe gaztea) Boligrafo ori gastata dau (Sukarrieta gaztea) - Este libro está sucio Au librue loi dau (Morga gaztea) Liburu au sikiñe dau (Nabarniz gaztea) - Si llevo todos esos platos, s eme van a caer Orrek plater gustixek badaroatesen, jeusi engo yates (Kortezubi gaztea) Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 3.5.2.18. (loi) aldagaia Adjektibo bat, predikatu osagarriaren funtzioan, "egon" aditzarekin batera erabiltzen denean, joera bi aurkitzen ditugu euskaraz. Herri batzuetan artikuluarekin batera agertzen da eta beste batzuetan artikulurik gabe. Hori dela eta, (loi) aldagaiak bi aldaera izan ditzake Busturialdeko hizkeretan: (loi) aldaera eta (loixe) aldaera. Gamindek aldagai honen bi aldaerak aztertzen ditu eta ondoko mapa eskaintzen du: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 20. mapan ikus daitekeenez, sortaldeko azpieuskalkiak eta sartaldeko azpieuskalkiak bereizten dituen ezaugarria da honakoa. Busturialdean, ostera, biak erabiltzen dira; batez ere sortaldeko hizkerekin kontaktuan dauden herrietan erabiltzen da (loixe) aldaera (berdez) eta, gainerakoetan, (loi) aldaera (horiz). Hala ere, uste dugu euskara estandarrak izan duela nolabaiteko eragina aldagai honi dagokionez eta, ondorioz, (loixe) aldaera galtzen ari dela. Aldagai honen aldaerek Busturialdean duten hedadura aztertzeko, honako hauek izan dira erabili ditugun esaldietako batzuk eta jasotako erantzunetako batzuk: - Este libro está sucio Au librue sikin dau/ Au librue loi dau (Morga gaztea) Liburu au sikiñe dau (Nabarniz gaztea) Au liburue loixe dau (Kortezubi heldua) - El cielo está azul 3.5.2.19. (lar) aldagaia Superlatibozko graduatzailea lau modutara gauzatzen da Busturialdeko hizkeretan: adjektiboari atzizki hutsa erantsiz, (-egi) aldaera; aldejktiboaren aurretik adberbioa jarriz, (lar) aldaera; eta forma pleonastikoak, hau da, adjektiboaren aurretik adberbioa jarriz eta adjektiboari atzizkia erantsiz, (lar-egi) aldaera; edota adberbioari zuzenean atzizkia erantsiz, (larrei) aldaera. Gamindek ere aldagai hau aztertzen du eta ondoko mapa ematen du: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 21. mapan ikus daitekeenez, Gamindek Busturialdeko hizkera batzuetan ere (laregi) aldaera bildu du (berdez); baina, (larregi) aldaerarik ez du jaso. Hori dela eta, azterketa sakonagoa egitea beharrezkoa da eta adinaren araberako desberdintasunak zehaztea. Horrela, aldaera berri horiek helduek erabiltzen ote dituzten eta non eta nola hedatu diren ikusi ahal izango dugu. Aldagai honen aldaera desberdinak aztertzeko honako hauek izan dira erabilitako galderetako batzuk eta jasotako erantzunetako batzuk: - He aparcado el coche demasiado adelante Kotxie eurrerei aparka dot (Busturia gaztea) Igual kotxie lar aurrien aparka ot (Gautegiz-Arteaga gaztea) Yokiñek lar aurrerei aparka deu kotxie (Ibarrangelu gaztea) Kotxie larrei aurrien aparke dot (Muxika gaztea) Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 12 Lantalde baten emaitza da eta partaidetza eta lan mota desberdinak egin dituzte parte hartzaileek: J. Sánchez da datu-basearen arduraduna (Ingeniaritza Goi Eskolako Aholab laborategia), K. Fernández eta J. A. Rubio dira estatistika moduluaren arduradunak (Ekonomia Aplikatua III (Estatistika eta Ekonometria)) eta euren ardurapean aritu da lanean I. Usobiaga master ikaslea. Informatika arduraduna G. Santander da eta aplikazioaren ideia eta lanen koordinazioaren ardura G. Aurrekoetxeak izan du (EuDia ikerketa-taldearen buruak); bera da datuen arduraduna eta berak gidatu dituen ikerketa-proiektu biren barnean kokatzen da Diatech aplikazioa (UPV-EHUk babestutako GIU 07/05 eta GIU 10/09). Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan aztertzeko balia daiteke baina, horretarako, gizarte-faktore ugari zehaztea gomendatzen dugu, adibidez: adina, sexua, eskola/ikastola, jatorrizko hizkuntza, heziketa-maila, dirusarrerak, familiartekotasuna, lanbidea, etab. (ik. López Morales 1994: 26-27). Badira azterketa dialektometrikoak gauzatzeko beste programa batzuk ere; horietatik ezagunenak Hans Goebl-ek Salzburgoko Unibertsitatean gidatutako VDM programa eta John Nerbonneren gidaritzapean Groningengo Unibertsitatean sortutako Gabmap dira. Bestalde, badaude estatistika pakete informatiko komertzialak ere, esate baterako, Norman H. Nie, C. Hadlai Hull eta Dale H. Bent-ek Chicagoko Unibertsitatean sortutako SPSS eta Estatu Batuetako SAS Institutuko kide diren Anthony Barr, Jim Goodnight, John Sall eta Jane Helwig-ek sortutako SAS. Bestalde, badago doako, open source eta erabiltzaile anitzekoa den software estatistiko bat ere: R. R software estatistikoa Auckland Unibertsitateko Robert Gentleman eta Ross Ihakak sortu zuten eta hizkuntzalariek gero eta gehiago erabiltzen dute (Baayen 2008). Gure ikerketarako, batetik DiaTech erabili dugu azterketa geolinguistikoa eta soziolinguistikoa egiteko eta, bestetik, emaitza horiek osotzeko SPSS programa estatistikoa ere erabili dugu, aldagai bakoitza esanguratsua den ala ez zehaztu ahal izateko. DiaTech aplikazioak datu-basea kudeatu, analisi estatistikoak burutu eta datuak mapa zein grafikoetan ikusteko aukera ematen du. Gainera, aurreko programek ez bezala, erantzun anitzak onartzen ditu. Beste alde batetik, on-line erabil daiteke edozein nabigatzailerekin eta kanpoko datuak inportatzea onartzen du (aplikazioa eskuragarri dago ondoko helbidean: http://eudia.ehu.es/diatech). Horrez gain, datuak estatistikoki aztertzeko dialektometrian ezinbestekoak diren baliabideak eskaintzen ditu: isoglosa mapak, izpi mapak, mapa sinoptikoak, cluster analisia, korrelazioak, e.a.. Mapa kuantitatibo edo sintetiko hauek datu kopuru handiak erabiliz, hizkeren arteko desberdintasun linguistikoak estatistikoki aztertzeko aukera eskaintzen dute. Mapa sintetiko edo metakorrak egiteaz gain, kontzeptukako mapak egiteko aukera ere eskaintzen du, ohiko hizkuntza-atlasetan agertzen diren bezalakoak. Mapa guztiek mapazola bera dute eta poligonalak dira; poligono bakoitzak herri bat ordezkatzen du. Poligono hauei Voronoi edo Thiessenen poligonoak deritze eta geolinguistikan oso Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan erabiliak izan dira, batez ere, H. Goebl hizkuntzalariari esker. Euskal Herrian era honetako mapekin egindako lanik aipagarrienak Bourciez bildumako euskal atlasa (Aurrekoetxea eta lag., 2004 eta 2005) eta Euskal Herri Hizkeren Atlasa (Euskaltzaindia 1999-2013) dira. Estatistikak egiterako orduan lau analisi mota eskaintzen ditu DiaTech tresnak: poligono mapa, barizentro mapa, muga mapa eta sailkapen hierarkikoa. Analisia egiteko ikerketaren helburuen araberako aukera batzuk zehaztu behar dira (gehiagorako ikus. Aurrekoetxea, Ensunza eta Unamuno 2012). - Eremu linguistikoa: Eragiketa guztietan galderen eremu linguistikoa definitzeko aukera dago edo hutsik uzteko erantzun guztiak erabil daitezen analisian. - Distantzia indizea: IPI, IRI eta Levenshtein aukeratu daitezke. Eragiketa estatistikoak: Desbiderapen estandarra, Asimetria, Mediana, Maxima, Minima eta Korrelazioa. Bigarren eremu linguistikoa: Eragiketa estatistiko bezala korrelazioa aukeratuz gero, bigarren eremu linguistikoa aktibatzen da. Estatistika algoritmoak: Med, MinWmMax eta MedWm aukeratu daitezke. Analisi multidimentsionala: cluster analisia aukeragarri, Ward, Average eta Complete algoritmoak erabili daitezke. - Talde kopurua: 1etik 10erako talde kopurua. Argi dago DiaTech lanabesak aurrerapen handia ekarri diola dialektologiari, ukaezinak baitira teknologiak eta informatikak dakartzaten onurak. Hala ere, oraindik badago zer indartu, EuDia ikerketa taldekoek onartzen dutenez (Aurrekoetxea, Ensunza eta Unamuno 2012: 12): “lanabes indartsua den arren, ikertzaileen proiektuak errazago inportatu eta haien interesak kudeatzeko hobetu daitezkeen urratsak eman baitaitezke”. Esate baterako, DiaTech analisi geolinguistikorako tresna denez, ez da posible aldagai soziolinguistikoen araberako sailkapen edo analisirik egitea. Datu-baseak aukera ematen du informatzaileen adinari buruzko informazioa sartzeko (nagusia-heldua-gaztea), baina erantzunen mapak ateratzeko orduan ez dago aukerarik mapetan helduen erantzunak bakarrik ezartzeko, edo gazteen erantzunak soilik eskatzeko; aitzitik, erantzun guztiak mapa berean agertzen dira eta ez dago jakiterik batzuek zein erantzun eman duten eta zein besteek. Hori dela eta, gure kasuan datu-base desberdin bi (gure kasuan 2 adin-tarte ditugulako) inportatzea izan da, momentuz, irtenbide bakarra. Hortik, gero, adin-tarte Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan bakoitzari dagozkion mapak eta analisi estatistikoak ateratzeko ez dago inolako arazorik. Gure ikerketa honetarako ez dugu behar izan sexuen arteko bereizketarik egiterik eta, beraz, ez dakigu erantzunen mapan honek ekarriko lituzkeen arazoak zeintzuk diren; baina etorkizuneko erronketako bat denez, horren berri emateko tartea zabaldu nahi dugu eta ordurako DiaTech lanabesa garatuago egotea espero da. Guk, “Busturialdea helduak” eta “Busturialdea gazteak” izeneko proiektu bi sortu ditugu, bakoitzean 20 informatzaile bildu ditugu (herri bakoitzeko bat; adin bakoitzean bat) eta 19 aldagai linguistiko aztertu ditugu. Beraz, mapa bakoitzak 20 herri edo poligono irudikatzen ditu eta, guztira, 38 mapa edo aldagai aztertu ditugu. Jarraian DiaTech lanabesarekin egindako analisiak eskeiniko ditugu. Lehendabizi, analisi geolinguistikoa egingo dugu (4.1§); ostean, analisi estatistikoa eskainiko dugu (4.2§) eta, bukatzeko, analisi sailkatzailea ere egingo dugu (4.3§). Lehenengo atalean, ezaugarrien hedadura geografikoa eta belaunaldien artean gertatutako aldaketak ikertuko ditugu; bigarrenean, Busturialdeko helduen hizkeratik gazteen hizkerara gertatutako aldaketen esanguratasun estatistikoa ikertuko dugu eta, azkenik, datuen analisi sailkatzailea eskeiniko dugu, herrien arteko distantzia linguistikoak neurtzeko. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.1. Analisi geolinguistikoa Atal honetan 3.4§ atalean definitutako aldagaien analisi kualitatiboa egingo dugu. Horretarako, DiaTech programaren bidez egindako mapa geografikoak eskeiniko ditugu. Era honetara, ikergai dugun hizkuntza-aldagaien azterketa geolinguistikoa eta soziolinguistikoa aztertuko ditugu; hau da, hizkuntza-aldagai bakoitzaren aldaera desberdinek helduen hizkeran eta gazteen hizkeran hartzen duten hedadura geografikoa aztertuko dugu eta batetik bestera dauden aldeak konparatuko ditugu. 4.1.1. (a) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.1§ atalean deskribatutako (a) aldagaiak bi aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (+a) aldaera eta (-a) aldaera. Esan dugunez, aldagai honen azterketa artikuluaren azaleko egituran datza; beraz, (+a) aldaerak izena azaleko egituran artikuluarekin azaltzen dela adierazten du eta (-a) aldaerak, ostera, izena azaleko egituran artikulurik gabe azaltzen dela adierazten du, asimilatu egiten dela arau fonologiko baten bitartez. 22. mapan ikus daiteke aldagai honek Busturialdeko hizkeretan helduen artean duen distribuzioa; 23. mapan, aldiz, gazteen emaitzak islatzen dira: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 25. Mapa: (i_V) aldagaia gazteak 24 eta 25. mapak konparatuz gero, ikus daiteke helduen kasuan herri guztiek tartekatzen dutela epentesi ahostuna (kolore horiz) batek izan ezik: Forua (kolore urdinez), bertan [ʃ] txistukari sabaiaurreko ahoskabea erabiltzen baitute helduek; baina, Busturialdeko hizkeretan ohikoena helduen kasuan epentesi ahostuna tartekatzea da. Foruan (s) aldaera jaso dugun arren, horrek ez du esan nahi aldaketa herri honetatik abiatu denik. Ikerketa zehatzago bat beharko genuke aldaketaren nondik-norakoak zorrozki definitzeko eta (s) aldaera zein gizarte-faktorek (estatus soziala, generoa, ikasketak, etab.) baldintzatzen duen jakiteko. Gazteen kasuan, ostera, ikus daiteke areagotu egin dela (s) aldaera (urdina eta horia) eta, ondorioz, gazteek maiztasun gutxiagoz erabiltzen duela (z) aldaera honako Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 26 eta 27. mapetan ikus daitekeenez, erdiguneko herrietan (Gernika-Lumo eta Ajangiz) erabiltzen da -oa aldaera, bai helduen hizkeran, bai gazteenean. Helduen kasuan, erdigunearen ondoan dauden herrietan ere -oa aldaera erabiltzen da (Forua, Errigoiti, Morga, Muxika, Arratzu), baina berba jakin batzuetan -ue amaiera erabiltzen da (pianue eta karniserue). Ondoan dagoen Kortezubin, ostera, aldaera biak erabiltzen dira, (oa) aldaera zein (ue) aldaera. Gainerako herrietan, aldiz, (ue) aldaera erabiltzen da eta, herri hauek kostaldean daude edo sortaldeko hizkerekin kontaktuan. 26 eta 27. mapak konparatuz gero ikus daiteke aldaera biak erabiltzea hedatu egin dela lehen (ue) aldaera bakarrik erabiltzen zen hizkeretara (Ibarrangelu, Mendata eta Sukarrieta). Hizkera estandarraren eraginez izan daiteke aldaketa, -oa baita onartutako forma. Hala ere, erdigune den Gernika-Lumoko hizkerak ere eraginen bat izango duelakoan gaude. Bestalde, Muruetako helduek (ue) aldaera erabiltzen bazuten ere, gazteen hizkeran aldatu egin dela ikus daiteke; izan ere, hauek (oa) aldaera erabiltzen dute nagusiki, -ue egiten duten berba jakin batzuetan izan ezik (karniserue eta pianue). 4.1.4. (i_a) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.4§ atalean deskribatutako (i_a) aldagaiak bi aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (i_a) aldaera eta (i_e) aldaera. Esan dugunez, aldagai honen azterketa i bokalak edo j bere kide irristariak osteko a>e bihurtzeko indarrean datza; izan ere, herri batzuetan beste batzuetan baino indartsuagoa da bilakaera hau. 28. mapan ikus daiteke aldagai honek Busturialdeko hizkeretan helduen artean duen distribuzioa; 29. mapan, aldiz, gazteen emaitzak erakusten dira: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 29. Mapa: (i_a) aldagaia gazteak 28 eta 29. mapak konparatuz gero, ikus daiteke (i_e) aldaera (morez) galduz joan dela helduen hizkeratik gazteen hizkerara, aldaera hau lehen nagusi baitzen Busturialdeko hizkeretan eta orain, ostera, (i_a) aldaera da nagusi (urdinez). (i_e) aldaera bakarra da helduen kasuan Bermeon eta Ajangizen; baina gazteen hizkeran aldaera nagusia izan arren, (i_a) aldaerarekin batera erabiltzen dute. Sukarrietan, Busturian, Errigoitin, Muxikan, Ean eta Ereñon, ostera, helduen hizkeran (i_e) aldaera da bakarra eta gazteen hizkeran, aldiz, (i_a) aldaera da bakarra. Gernika-Lumon, Elantxoben eta Gautegiz-Arteagan, ostera, oraindik gazteen hizkeran entzun daiteke helduen hizkeran bakarra den (i_e) aldaeraren adibiderik, baina (i_a) aldaera da nagusi. Honek adierazten duenez, i bokala eta j bere kide irristariak osteko a>e bihurtzeko zuen indarra galduz doa Busturialdeko hizkeretan. Kontuan izan behar da ahozkoan gertatzen den bilakabidea dela honakoa eta euskara estandarrea (i_a) dela onartutakoa; beraz, honen eraginari egotz dakioke Busturialdeko hizkeretan gertatutako aldaketa. Bestalde,28 eta 29. mapek erakusten dutenez badago (i_e) aldaera mantendu duen herri bat: Morga. Herri hau geografikoki Busturialdeko gainontzeko herrietatik aldendu xamar dago eta harremana mantentzen du (i_e) aldaera bakarra den auzo-herriekin; hala nola, Arrieta (Mungialdea), Zornotza (Durangaldea), Larrabetzu (Bilbo Handia), Gamiz-Fika (Uribe) eta Fruiz (Uribe). Harreman horrek nolabait lagundu du Morgako hizkeran (i_e) aldaera mantentzen. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Nabarniz eta Mundakan, ordea, (i_a) aldaera da bakarra helduen hizkeran. Nabarnizen berdin mantentzen da gazteen hizkeran ere; baina Mundakan (i_e) aldaera lekua hartuz joan dela ikus genezake, seguruenik auzo-hizkeren eraginez. Forua eta Ibarrangelun, helduen kasuan aldakortasuna dagoela ikus daiteke, aldaera biak erabiltzen baitira, baina (i_e) aldaera da nagusi. Gazteen hizkeran, ordea, Ibarrangelun (i_a) aldaerak irabazi du lehia eta hau da erabiltzen den bakarra. Foruan ere (i_a) aldaera nagusitu da, baina oraindik (i_e) aldaera ere entzun daiteke, beraz, aldaketa ez da guztiz gertatu. Horrez gain, Murueta, Mendata, Arratzu eta Kortezubin ere helduen hizkeran aldakortasuna dago aldagai honi dagokionez; izan ere, (i_a) aldaera da nagusi, baina (i_e) aldaera ere erabiltzen dute helduek. Kortezubin gazteen hizkeran berdin mantendu da, baina Arratzun eta Muruetan (i_a) aldaerak irabazi du eta hau da bakarra bertako gazteen hizkeran. Mendatan, ostera, (i_e) aldaera gailendu da. Honek adieraz dezake herri horretako hiztun gazteak ezaugarri berezitzat hartu duela helduen hizkeran entzuten zuen (i_e) aldaera eta hedatu egin duela bere egunerokotasuneko adierazpenetarako. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan nagusi, baina -au- diptongodun formak ez dira arrotzak (gorria). Ea-n, ostera, -eudiptongoa bakar izatetik -au- diptongoa bakar izatera pasatu da (urdina), beraz, aldaketa oso azkarra izan da. Arratzun, aldiz, -eu- diptongoa ugaritu egin da zaharren hizkeratik gazteenera, forma bakar bihurtuz haien ahotan. Azkenik, Bermeo, Mundaka, Sukarrieta eta Nabarnizen guztiz galdu da -eu- diptongoaren erabilera. Kontuan izan behar da - au>-eu bilakaera arrotza dela euskara estandarrean, beraz, helduen hizkeratik gazteen hizkerara aldaketa handia gertatu izana honen ondorio izan daiteke. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 33. Mapa: (-atu) aldagaia gazteak (eu)/(au) vs. (e)/(a) 32 eta 33. mapak konparatuz gero, ikus daiteke (kolore gorriz) bai helduen kasuan, bai gazteenean, aldaera monoptongatuak direla nagusi Busturialdeko hizkeretan. Gainera, helduen hizkeran 12 hizkerak erabiltzen dute beti aldaera monoptongatua (Bermeo, Mundaka, Sukarrieta, Murueta, Errigoiti, Morga, Mendata, Arratzu, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu eta Elantxobe) eta aldaera honek gora egiten du gazteen kasuan, 15 hizkera baitira aldaera hau erabiltzen dutenak (+Busturia, +Muxika, +Gernika-Lumo, +Ajangiz, +Ea/ -Mendata, -Arratzu). Ajangiz eta Muxika, Gernika-Lumo eta Ea-rekin batera aldaera monoptongatuak soilik erabiltzera igaro dira gazteen hizkeran. Arratzun eta Mendatan, ostera, helduek aldaera monoptongatua erabiltzen bazuten ere, gazteen hizkeran aldaera diptongatuak ez dira arrotzak. Beste alde batetik, ikus daiteke aldaera diptongatua eta monoptongatua, biak (urdin argia) erabiltzen zituzten hizkerak (Busturia, Forua, Ajangiz eta Muxika), gutxikagutxika aldaera diptongatua galduz joan direla eta, beraz, aldaera monoptongatuak honen lekua hartu du hizkera hauetan, Foruan izan ezik; hemen oraindik bi aldaerak erabiltzen dira. Horrez gain, aldaera diptongatua (morea) erabiltzen zuten hizkeretan ere gazteen hizkeran aldaera monoptongatua gailendu da Nabarnizen eta Ereñon izan ezik; hauetan oraindik aldaera diptongatua da bakarra. Beraz, ondoriozta daiteke (au) eta (eu) aldaerak batetik eta (a) eta (e) aldaerak bestetik aztertuz gero, banaketa nagusia ez dela kostako/barruko hizkeren artean gauzatzen; desberdintasuna sortaldeko hizkerekin kontaktuan egotean datza. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Aldagai honek eskaintzen duen bigarren analisian, ostera, -a bokalduna ala -e bokalduna izatean datza, beraz, (eu) eta (e) aldaerak batetik eta bestetik (au) eta (a) aldaerak aztertuko ditugu. 34. mapan ikus daiteke aldagai honek Busturialdeko hizkeretan helduen artean duen distribuzioa; 35. mapan, aldiz, gazteen emaitzak islatzen dira: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko zenbait hizkeratan. 36. mapan ikus daiteke aldagai honek Busturialdeko hizkeretan helduen artean duen distribuzioa; 37. mapan, aldiz, gazteen emaitzak islatzen dira: 37. Mapa: (au) aldagaia gazteak aditzean 36 eta 37. mapak konparatuz gero, ikus daiteke (kolore horiz) Busturialdeko hizkeretan (deu) aldaera dela nagusi. (dau) aldaera (urdinez), ostera, kostako herrietan erabiltzen den forma da, berau baita aldaera bakarra Bermeo, Mundaka eta Ea-n helduen kasuan eta Mundaka eta Ereño batzen zaizkio gazteen hizkeran. Helduen hizkeran, ostera, Ereñon aldaera biak erabiltzen dira (laranjaz), baina esan bezala, gazteen hizkeran (dau) aldaera nagusitu da bertan. Ondoriozta daitekeenez, aldagai honek kostaldeko hizkerak eta barrualdekoak bereizteko balio du Busturialdean. 4.1.8. (-tzen) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.8§ deskribatutako (-tzen) aldagaiaren azterketak aspektu burutua egiteko erabiltzen den atzizkiaren erabileran datza eta hiru aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (-taten) aldaera, (-teten) aldaera eta (-tetan) aldaera. 38. mapan ikus daiteke aldagai honek Busturialdeko hizkeretan helduen artean duen distribuzioa; 39. mapan, aldiz, gazteen emaitzak islatzen dira: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Aldaketa nagusia, beraz, gazteen hizkeran (teten) aldaeraren erabilera murriztea izan da, hau gertatu baita Sukarrieta, Busturia, Gernika-Lumo, Errigoiti, Morga, Muxika, Arratzu, Kortezubi eta Ean. Mendatan eta Muruetan, ostera, kontrakoa gertatu da: helduek (tetan) aldaera bakarrik erabiltzen dute lehenengoaren kasuan eta (taten) bigarrenaren kasuan eta gazteek, berriz, (teten) aldaerarekin batera. Beste alde batetik, (taten) eta (teten) aldaerak helduen hizkeran bereiziago daude, Ibarrangelun bakarrik erabiltzen baitira biak. Gazteen hizkeran, ordea, Ibarrangelun (taten) aldaera bakarrik erabiltzen da, baina Gautegiz-Arteagan, Busturian eta Arratzun nahasian erabiltzen dira, bata orain, bestea gero. Gainera, Ean helduek (tetan) erabiltzen dute, baina gazteek (taten); seguruenik Lekeitioko jendearekin duten harremanaren ondorioz. Ondoriozta daitekeenez, (taten) edo (tetan) aldaera erabiltzea loturik dago kostako hizkera edo barrualdeko hizkera izatearekin. Aldaera horiez gain (teten) aldaera erabiltzea edo ez erabiltzea, ordea, belaunaldien artean gertatutako aldaketa dela esan daiteke. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 41. Mapa: (edun) aldagaia gazteak 40 eta 41. mapak konparatuz gero, ikus daiteke aldakortasun handiena sartaldeko azpieuskalkiekin kontaktuan dauden herrietan dagoela; sortaldeko azpieuskalkiekin kontaktuan dauden hizkeretan, ostera, batasun handiagoa dagoela dirudi. Helduen (kolore urdinez) zein gazteen (horiz) hizkeran (+b) aldaera da nagusi Busturialdean. Helduen hizkeran, Murueta, Morga, Gernika-Lumo eta Ibarrangelun jaso ditugu (-b) aldaeraren gauzapenak bakarrik egiten dituzten hizkerak. Hala ere, Bermeo, Sukarrieta, Elantxobe, Gautegiz-Arteaga, Arratzu, Forua eta Errigoitin (+b) aldaera nagusi bada ere, (-b) aldaera ere erabiltzen da. Bestalde, Bermeon eta Sukarrietan, ‘orainaldiko forma+-n’ (doten 'nuen') aldaera ere erabiltzen dute helduek. Helduen hizkeratik gazteenera aldaketak jasan dituzten herriak Mundaka eta Busturia dira batetik, hauetan helduek (+b) aldaera bakarrik erabiltzen baitute eta gazteek, ostera, (-b) aldaera bakarrik Mundakan eta Busturian aldaera biak. Ibarrangelun eta Muruetan ere aldaketa handia gertatu da, (-b) aldaera erabiltzen baitute helduek eta gazteek, ordea, (+b) aldaera bakarrik erabiltzen dute. Gautegiz-Arteaga, Arratzu, Forua, Errigoiti eta Bermeon, helduen hizkeran aldaera biak erabiltzen dira; Bermeon, (-b) aldaera gailendu da gazteen hizkeran eta gainontzekoetan, ostera, (+b) Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan aldaera. Gernika-Lumon, ordea, helduek (-b) aldaera soilik erabiltzen zuten, baina gazteak (+b) aldaera erabiltzen hasi dira eta gaur egun biak entzun daitezke. Beste alde batetik, Bermeo eta Muxikan subjektua "hark" denean (edun) aldagaiaren (+z) aldaera erabiltzen dute gazteek (saben, seuen). Azkenik, Morgako gazteek Txorierriko hizkeretakoak diren formak erabiltzen dituzte; deurie gisakoak. Gainerako herrietan ez da aldaketarik egon helduen hizkeratik gazteenera. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 42 eta 43. mapak konparatuz gero, ikus daiteke bai helduen kasuan (kolore gorriz), bai gazteen kasuan (morez), batasun nabarmena dagoela Busturialdeko herrien artean, batez ere erdialdeko hizkeretan; izan ere, hauetan (j) aldaera ([x] frikari belare ahoskabea) erabiltzen da. Kostaldeko herrietan, ostera, banaketa osagarrian dauden (dz) aldaera ([d ʒ] afrikatu sabaiaurreko ahostuna) eta (z) aldaera ([ʒ] frikari sabaiaurreko ahostuna erabiltzen dira nagusiki. Aldaketa nabarmenena Busturia, Sukarrieta eta Morgan gertatu da, helduek (dz) edo (z) aldaera erabiltzen baitute bakarrik eta gazteek, aldiz, Busturia eta Sukarrietan barrualdeko hizkeretan bezala egiten dute, (j); eta, Morgan, Txorierriko hizkeretan bezala, (y). Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 45. Mapa: (zait) aldagaia gazteak 44 eta 45. mapak konparatuz gero ikus daiteke helduen kasuan (kolore morez eta berdez) aldagai orokorrenak (dz) eta (z) direla, 3.5.2.11§ atalean esan bezala, funtsean gauza bera direna eta banaketa osagarrian daudenak. Bestalde, Bermeo, Mundaka, Forua eta Muxikan (y) aldagaia da nagusi (urdinez); baina aldagai hau Busturialdeko herri gehienetan ere erabiltzen dute helduek. 45 mapari erreparatuz gero, ikus daiteke (y) aldaera nagusitu egin dela gazteen hizkeran eta, beraz, herri gehienetan (dz) eta (z) aldaera zaharrak galdu egin direla Nabarniz, Mendata eta Ean izan ezik. Bestalde, helduen hizkeran leku txikia zuen (d) aldaerak (gorriz); izan ere GautegizArteagan eta Elantxoben bakarrik erabiltzen izan da orokortasunez, nahiz eta Ibarrangelun, Busturian, Muruetan, Kortezubin eta Muruetan ere erabiltzen izan den. Gazteen hizkeran, ordea, lekua hartu du eta hedatu egin da: Gautegiz-Arteagan eta Elantxoben aldaera nagusia izaten jarraitzen du eta, horrez gain, Ibarrangelu, Mundaka, Bermeo, Sukarrieta, Gernika-Lumo eta Morgan ere nagusi bilakatu da (d) aldaera. Muxika eta Arratzun, ostera, (y) da aldaera hedatuena gazteen hizkeran, baina (d) aldaera ere erabiltzen da. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 47. Mapa: (it) aldagaia gazteak 46 eta 47. mapei begiratuz gero, ikus daiteke helduen kasuan (kolore urdinez) Busturialde barrualdeko hizkerak direla (tt) aldaera ondoen mantendu dutenak; kostaldeko helduen hizkeran, ostera, (tx) aldaera berria da nagusi. Gazteen mapari begiratuz gero ere gauza bera ikus daiteke, hau da, batez ere kostaldeko hizkerak direla Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan berritzaileenak; izan ere, kostaldeko hizkerek (tx) aldaera erabiltzeari utzi diote eta pauso bat aurrera emanez (tz) aldaera nagusitu da gazteen hizkeran (laranjaz). Aldaera berri hau barrualdeko hizkeretara ere hedatu dela ikus daiteke, besteak beste, Forua, Gernika-Lumo, Ajangiz eta Gautegiz-Arteagan nagusitu egin baita. Hala ere, aldaera berri honen hedadura zabalagoa da baina oraindik ez da guztiz nagusitu, esate baterako, Errigoiti, Muxika eta Ereñon. Azken hauetan lehen helduek erabiltzen ez zuten (tx) aldaera nagusitu da gazteen hizkeran eta, esan bezala, (tz) aldaerak ere presentzia hartu du. Busturialdeko hizkera gehienetan (tt) aldaera zaharra galdu egin da gazteen hizkeran, baina Morgan eta Mendatan mantendu egin da. Nabarnizen ere mantendu da, baina aldaketa abian dela dirudi, gazteen mapan ikus daitekeenez, (tx) aldaerarekin batera erabiltzen baita. Bestalde, garrantzitsua da aipatzea (tt) aldaera zaharra galdu den hizkeretan galera horrek nahasketa ekarri duela afrikatuetan. Izan ere, tx, ts nahiz tz afrikatuak berdin ahoskatzen dira hizkera horietan, dela (tx) dela (tz) aldaera. Honek, gazteen hizkeran, hiperzuzenketak gertatzea ekarri du eta egunerokotasunean (tt) aldaera erabiltzen ez dutenen ahoetan "ittasoa" ‘itsasoa’, "nitten" ‘nintzen’ eta "ittel" ‘itzel’ gisakoak entzun daitezke. 4.1.13. (ind) eta (ild) aldagaiak Esan bezala, 3.5.2.13§ atalean deskribatutako (ind) eta (ild) aldagaiak hainbat aldaera izan ditzake Busturialdeko hizkeretan: (ind)/(ild) aldaera ([ind] eta [ild] palatalizatu gabekoak); eta (iñy)/(illy) aldaera ([inʲɟj]/ [ilʲɟj] zein [inʲd ʒ] [ilʲd ʒ] palatalizatuak). Esan dugunez, aldagai honen azterketa aldaera palatalizatua erabiltzean ala ez datza. 48. mapan ikus daiteke aldagai honek Busturialdeko hizkeretan helduen artean duen distribuzioa; 49. mapan, aldiz, gazteen emaitzak islatzen dira: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 48. Mapa: (ind) eta (ild) aldagaiak helduak 49. Mapa: (ind) eta (ild) aldagaiak gazteak 49. mapari erreparatuz gero, ikus daiteke Busturialdeko ia hizkera guztietan erabiltzen dela aldaera palatalizatua (berdez eta horiz). Busturialdeko ezkerraldeko hizkeretan helduek beti darabilte aldaera palatalizatua (berdez); eskumako aldean, ostera, ohikoa da aldaera palatalizatua erabiltzea, baina ez da beti erabiltzen (horiz). Elantxoben, ordea, ohikoena aldaera ez palatalizatuak erabiltzea da, baina aldaera palatalizatuak ez dira arrotzak (gorriz). Nabarnizeko helduen hizkeran, ostera, arrotzak dira aldaera palatalizatuak. Distribuzio honek badu zentzua, kontuan izanik sartaldeko azpieuskalkian sistematikoak direla aldaera palatalizatuak eta sortaldeko hizkeretan, ostera, arrotzak. 48 eta 49. mapak konparatuz gero, ikus daiteke aldaera palatalizatuak (berdez) nabarmen egin duela behera gazteen hizkeran eta, beraz, aldaera ez palatalizatua gailentzen ari dela Busturialdeko hizkera gehienetan. Aldaketa hau ere ez da harritzekoa, kontuan izanik, batetik, Busturialdeko eskumako herrietan helduen kasuan ere aldaera ez palatalizatuak erabiltzen direla; eta bestetik, euskara estandarrean aldaera palatalizatuak arrotzak direla eta hau dela egungo gazteek hezkuntzan jaso duten eredua. Azkenik, aldaera palatalizatuari ondoen eutsi dioten hizkerak Bermeo, Sukarrieta, Busturia, Forua eta Mendata dira. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan eta Nabarnizen galdu egin da (kin) aldaera eta Ea, Arratzu eta Mendatan gorde da ondoen. 4.1.15. (joan-eroan) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.15§ atalean deskribatutako (joan-eroan) aldagaiak hiru aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (doa), (doie) eta (due). Esan dugunez, aldagai honen azterketa joan eta eroan-en adizkietan -i bokala tartekatzea ala ez tartekatzean datza. 52. mapan ikus daiteke aldagai honek Busturialdeko hizkeretan helduen artean duen distribuzioa; 53. mapan, aldiz, gazteen emaitzak islatzen dira: 53. Mapa: (joan-eroan) aldagaia gazteak 52 eta 53. mapak konparatuz gero, ikus daiteke helduen kasuan banaketa nahiko garbia dagoela. Batetik, Busturialdea ezkerreko itsasaldeko hizkeretan (due) aldaera erabiltzen da; Busturialdea erdialdeko hizkeretan (doa) aldaera erabiltzen da eta Busturialdea eskumaldeko herrietan (doie) aldaera. Azken honekin bat egiten du Muruetako helduen hizkerak, Busturialdea erdialde-kostan egonagatik (doa) edo (due) ohikoagoa izango balitz ere. Bestalde, Eako hizkera gainontzekoetatik urruntzen dela Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.1.16. (bi) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.16§ atalean deskribatutako (bi) aldagaiak aldaera bi ditu Busturialdeko hizkeretan: (I+bi) aldaera eta (bi+I) aldaera. Esan dugunez, aldagai honen azterketa 'bi' zenbatzailea izenaren ezkerrean ala eskuman ezartzean datza. 54. mapan ikus daiteke aldagai honek Busturialdeko hizkeretan helduen artean duen distribuzioa; 55. mapan, aldiz, gazteen emaitzak islatzen dira: 55. Mapa: (bi) aldagaia gazteak 54. mapari begiratuz gero, ikus daiteke (kolore berdez) helduen kasuan Busturialdeko herri guztietan nagusi eta bakar dela (I+bi) aldaera; hau da, bi zenbatzailea izenaren ostean jartzen da: neska bi, etxe zuri bi, etab. 55. mapari Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan erreparatuta, ostera, ikus daiteke gazteen hizkeran aldaketa nabarmena gertatu dela; izan ere, herri askotan sartu da (bi+I) aldaera (berdez eta morez) eta berau bilakatu da forma bakar (berdez). 55. mapan ikus daitekeenez, aldaera zaharrari ondoen eutsi dioten hizkerak Mundaka, Murueta, Ea, Ereño, Nabarniz eta Mendata izan dira. Ajangizm Sukarrieta eta Gernika-Lumon oraindik erabiltzen da aldaera zaharra, baina berriarekin batera. Hori dela eta, Busturialdeko gazteen hizkera gehienetan bi neska eta bi etxe zuri gisakoak entzutea ohikoagoa da. Kontuan izan behar da hau dela euskara estandarrarekin eskolan erakutsi den aldaera bakarra eta, beraz, ez da harritzekoa aldaketa hau gauzatu izana. 4.1.17. (hau) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.17§ atalean deskribatutako (hau) aldagaiak bi aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (hau+I) aldaera eta (I+hau) aldaera. Esan dugunez, aldagai honen azterketa erakusleak izenaren ezkerrean ala eskuman ezartzean datza. Hori dela eta, ohikoa da hau mutille edo horra mahaire gisakoak beharrean mutil hau edo mahai horretara gisakoak entzutea Busturialdeko hizkeretan. 56. mapan ikus daiteke aldagai honek Busturialdeko hizkeretan helduen artean duen distribuzioa; 57. mapan, aldiz, gazteen emaitzak islatzen dira: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 56. mapari begiratuz gero, ikus daiteke Busturialdeko herri gehienetan (erak+I) aldaera dela nagusi helduen hizkeran; hau da, mendebaleko euskalkietan gaur egunera arte ohikoa izan den bezala, erakuslea izenaren aurretik jartzen da. Hala ere, jada herri batzuetako helduek erakuslea izenaren ostean jartzen dutela ikus daiteke eta (erak+I) aldaerarekin batera (I+erak) aldaera ere erabiltzen dute Mundaka, Busturia, Forua eta Muxikako helduek. 57. mapari erreparatuz gero, ostera, erakusleareb erabileran aldaketa nabarmena gertatu dela ikus daiteke; izan ere, mendebaleko euskalkien ezaugarri bereizgarria den (erak+I) aldaerak indarra galdu du eta honen ordez (I+erak) aldaera lekua hartuz joan da gazteen hizkeran. Gainera, Muxikan zein Gautegiz-Arteagan erabat nagusitu da eremu honetan berria den aldaera. Aldaera zaharrari ondoen eutsi dioten herriak Bermeo, Murueta, Kortezubi, Arratzu, Elantxobe, Ea, Ereño, Mendata eta Morga ditugu. Beste alde batetik, Busturian eta Foruan atzera egin da bilakabidean eta berriro ere (erak+I) forma zaharra bihurtu da nagusi eta bakar. 4.1.18. (loi) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.18§ atalean deskribatutako (loi) aldagaiak bi aldaera izan ditzake Busturialdeko hizkeretan: (loi) aldaera eta (loixe) aldaera. Esan dugunez, aldagai honen azterketa adjektibo bat, predikatu osagarriaren funtzioan, "egon" aditzarekin batera erabiltzen denean, artikuluarekin batera erabiltzean ala artikulurik gabe erabiltzean datza. 58. mapan ikus daiteke aldagai honek Busturialdeko hizkeretan helduen artean duen distribuzioa; 59. mapan, aldiz, gazteen emaitzak islatzen dira: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 59. Mapa: (loi) aldagaia gazteak 58. mapari begiratuz gero ikus daiteke helduen hizkeran batez ere Busturialdeko ekialdeko hizkeretan erabiltzen dela (loixe) artikuludun aldaera; hau da, sortaldeko azpieuskalkitik hurren dauden herrietan. Bestalde, mapa biak konparatuz gero ikus daiteke gazteen hizkeran behera egin duena (loixe) aldaeraren erabilerak eta jada arrotza dela aldaera hau lehen aldaera bakarra zen herrietan; hala nola, Muxika, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga, Ereño eta Elantxoben. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.1.20.3. (oa) aldagaia 3.5.2.3§ atalean zehaztu dugun bezala /o+a, e, o/>u egitea arauzkoa da sortaldeko azpieuskalkietan, baina sartaldean ez. Busturialdeko helduen hizkeran hedatuago dago Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan arau hau, beraz, sortaldeko azpieuskalkiekin egiten dute bat Gernika-Lumo, Ajangiz, Forua, Errigoiti, Morga, Muxika eta Arratzuk izan ezik. Hauetan -oa bere horretan mantentzen da, hitz jakin batzuetan (pianue, karniserue) izan ezik. Gazteen hizkeran ere antzeko eremua hartzen du aldagai honek, baina Sukarrieta, Murueta, Ibarrangelu eta Mendatan indarra galdu du eta -oa egiten hasi dira gazteak, ondoko herrietako hizkeren eraginagatik edota euskara estandarraren influentziagatik. Hori dela eta, (oa) aldagaiari dagokionez sartaldeko azpieuskalkiarengandik hurrago dago orain Busturialdea. 4.1.20.4. (i_a) aldagaia 3.5.2.4§ atalean zehaztu dugun bezala, Zuazoren arabera i eta u bokalek eraginda a>e egiteak ala ez egiteak sartaldeko eta sortaldeko azpieuskalkiak bereizteko balio du; izan ere, esan dugunez, sartaldean indartsuagoa da joera hau, sortaldean ezinezkoak diren inguruneetan gertatzen delako. Ezinezko ingurune horien artean daude -gaz soziatibo singularra, bat zenbatzailea, izan aditz laguntzailea klitikoa denean, silaba bakarreko atzizkiak, -tzat prolatiboa, eta juntagailua, etab. Busturialdeko hizkeretan arau honek indar handia daukala esan daiteke, testuinguru gehienetan gertatzen baita. Hala ere, ez da sartaldean bezain indartsua; esate baterako, - gaz soziatibo singularrean ez da gertatzen, ezta -tzat prolatiboarekin ere. Helduen kasuan herri guztietan gertatzen da, Nabarnizen eta Mundakan izan ezik; hauek sortaldeko azpieuskalkiarekin egiten dute bat. Gainontzeko herrietan, bat zenbatzailearekin, silaba bakarreko atzizkiekin, eta juntagailuarekin, partizipioa+-ta modalarekin, aditz laguntzailea+-la zein -narekin, -ra adlatiboarekin, etab. gauzatzen da. Indar gehien, Elantxobeko helduen hizkeran dauka, bertan Busturialdeko gainontzeko herrietan gertatzen ez den testuinguruetan gauzatzen delako, esaterako, izan aditz laguntzailea klitikoa denean eta -tzat prolatiboarekin. Gazteen hizkeran, ordea, i bokala eta j bere kide irristariak osteko a>e bihurtzeko zuen indarra galduz doa eta ia Busturialdeko herri guztiak hartu ditu, Morga eta Mendata izan ezik. Beraz, Busturialdeko hizkerak sartaldeko azpieuskalkitik hurrago daude orain aldagai honi dagokionez. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.1.20.5. (au) aldagaia 3.5.2.5§ atalean zehaztu dugun bezala, -au- diptongoa -eu- egiteko joera dago Bizkaiko alderdi zabalean (Zuazo 2014: 166) eta Gaminderen ikerketaren arabera (2007: 23) Busturialdeko herri guztietan hala egiten da, Elantxobe eta Mundakan salbu. Gure hipotesiaren arabera, ostera, Busturialdeko herrien artean ikerketa hauetan erakusten dena baino aldakortasun handiagoa legoke aldagai honi dagokionez. Bildutako datuek hala dela erakutsi dute; izan ere, gure datuen arabera, 12 herritan bakarrik egiten da beti-beti au>eu helduen hizkeran. Mundaka, Gernika-Lumo, Kortezubi, Arratzu eta Nabarnizen ohikoena da, baina sarritan au diptongoa mantentzen da (%30-%50 artean); izan ere, pertsona berarengan jaso dugu, adibidez eurrien zein aurrien aldaera, edota euzo zein auzo, esate baterako. Gaminderen datuen arabera, Mundakan eta Elantxoben au aldaera da bakarra; gure datuen arabera, ostera, helduen hizkeran Elantxoben au aldaera da bakarra, baina Mundakan eu aldaera da nagusi eta au aldaera %29ko maiztasunez erabiltzen da. Esan dugunez, Busturialdeko kostako hizkeretan -au->-eu- bilakabidea arrotzagoa da barrualderagoko hizkeretan baino; baina, dirudienez, sasoi batean bilakabide hau Busturialdeko herri guztietan gauzatzen zen eta indarra galduz joan da. Honen adierazle daa helduen hizkeratik gazteen hizkerara gertatutako aldaketa nabarmena. Hala ere, kontuan izan behar da -au>-eu bilakaera arrotza dela euskara estandarrean, beraz, ez da arriskutsuegia proposatzea hezkuntzan euskara estandarra baliatzeak helduen hizkeratik gazteen hizkerara gertatutako aldaketa hau eragin izana. Gamindek eskaintzen duen maparen arabera (2007: 23), au>eu bilakabideak sartaldeko eta sortaldeko azpieuskalkiak bereizteko balio du; izan ere, bilakabidea arrotza da sortaldeko azpieuskalkian. Busturialdean gertatutako bilakabideari erreparatuz gero, esan daiteke aldagai honi dagokionez sortaldeko azpieuskalkitik hurrago dagoela gaur egun bertako hizkera. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan banaketa nagusia. Mailegatutako aditzekin partizipioa -a amaierarekin egiten da Busturialdeko kostako herrietan (Bermeo, Mundaka, Busturia, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Elantxobe eta Ea); -eu egiten da barnealdeko hizkeretan sartaldeko azpieuskalkiarekin bat eginez (Forua, Errigoiti, Muxika, Gernika-Lumo, Ajangiz, Kortezubi eta Mendatan); eta -au egiten da sortaldeko azpieuskalkietatik hur dauden herrietan (Ereño, Nabarniz). Muruetan, ostera, a eta eu, biak egiten direla dio Gamindek. Gure hipotesiaren arabera, ostera, Gamindek Muruetarako ematen duen aldakortasun hori Busturialdeko hizkeretan hedatuago egon behar dela izan da eta, gure datuek, hala dela erakutsi dute. Alde batetik, gure datuen arabera, Busturialdeko hizkeretan aldaera monoptongatuak dira nagusi, bai helduen hizkeran, bai gazteenean. Diptongoak, Gamindek aipatutako Ereño eta Nabarnizen erabiltzeaz gain, Ea eta Gernika-Lumon ere %100ean erabiltzen dira; Busturia, Forua, Ajangiz eta Muxikan, ostera, aldaera monoptongatuarekin batera. Gainerako herrietan, aldaera monoptongatua soilik lekukotu dugu. Gazteen hizkeran, ordea, aldaera diptongatua galtzen ari da, baina Ereño eta Nabarnizen mantendu egin da, sortaldeko azpieuskalkiarekin bat eginez. Beste alde batetik, gure datuak bat datoz Gaminderen datuekin; izan ere, partizipioa egiteko erabiltzen den bokala aztertu dugunean ikusi dugu kostaldeko hizkeren artean eta barrualdeko hizkeren artean dagoela desberdintasun nagusia; kostan a/au amaieradun partizipioa egiten da; eta, barrualdean, e/eu. Kostaldeko eta barrualdeko hizkeren arteko banaketa egiteaz gain, sartalde eta sortaldeko banaketa egiteko ere balio digu ezaugarri honek; izan ere, Gaminderen datuetan oinarriturik, esan daiteke sartaldean eu egiten dela partizipioa eta sortaldean, berriz, a/au. Hori dela eta, gure datuen arabera Busturialdeko kostaldeko hizkerek bat egiten dute sortaldeko azpieuskalkiarekin eta, barrualdeko hizkerek sartaldeko azpieuskalkiarekin. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan ezaugarrien zerrendak eta mapak ematen ditu. Horien arabera, Zuazok sortaldeko azpieuskalkian sailtatutako herrietan dau aldaera erabiltzen da eta sortaldekoetan deu. Gure datuetatik ateratako ondorio nagusia da kostaldeko hizkerak eta barrualdekoak desberdintzeko balio duela aldagai honek; izan ere, esan dugunez, (dau) aldaera erabiltzen dute kostaldeko hizkerek eta (deu) aldagaia barrualdekoek. Gainera, helduen hizkeratik gazteen hizkerara ez da aldaketa nabarmenik gertatu. 4.1.20.8. (-tzen) aldagaia 3.5.2.8§ atalean zehaztu dugun (-tzen) aldagaiak, Gaminderen azterketaren arabera kostaldeko eta barrualdeko hizkerak bereizteko balio du Busturialdeko herrietan; izan ere, aspektu ez-burutua egiteko -au/-eu amaiera daukaten aditzekin -etan erabiltzen da Busturialdeko barrualdeko hizkeratan eta -ten kostaldekoetan. Gure datuak bat datoz Gaminderen datuekin, Muruetako datuak izan ere. Harenean -etan sailkatzen da, baina gure datuetan -ten batu dugu helduen hizkeran; gazteen hizkeran, ostera, -etan. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.1.20.10. (j-) aldagaia 3.5.2.10§ atalean zehaztu dugun bezala, Gaminderen ikerketaren arabera (2007: 33) Busutialdean dagoen banaketa nabarmenena kostaldeko eta barrualdeko hizkeren artekoa da. Kostaldean, sartaldean bezala eta Lea-Artibaiko Ispaster eta Lekeition bezala, “dx” afrikatu aurresabaikari ahostuna egiten dela dio Gamindek; barnealdeko hizkeretan, ostera, sortaldeko gainerako hizkeretan eta Durangaldean bezala “j” frikari belare ahoskabea lekukotzen du. Gure ikerketako datuak, oro har, bat datoz Gamindek egindako banaketarekin, baina ez erabat. Gamindek Ibarrangelun ere “dx” egiten dela dio; guk, ordea, (j) aldaera bakarrik lekukotu dugu. Busturian ere, Gamindek “j” bakarrik egiten dela dio; baina gure datuen aarabera (z) aldaera da nagusi eta (j) aldaera ere lekukotzen da. Bestalde, Gamindek Bermeon “dx” lekukotu du, baina gure datuetan (y) eta (j) aldaerak ere erabiltzen direla ikusi dugu. Gazteen hizkeran, ostera, (dz) eta (z) aldaera sabaiaurreko ahostunak galduz doaz eta (j) aldaera nagusitzen ari da. Beraz, esan daiteke Busturialdeko hizkerak sortaldeko azpieuskalkitik hurrago daudela gaur egun aldagai honi dagokionez. 4.1.20.11. (zait) aldagaia 3.5.2.11§ atalean zehaztu dugun bezala, Gaminderen ikerketaren arabera (2007: 33) Busturialdeko hizkeretan batasun handia dago aldagai honi dagokionez, herri guztietan egiten baita “dx” salbu eta Kortezubi, Gautegiz-Arteaga (+dx) eta Elantxoben; hauetan “d” egiten da. Gure datuen arabera, ostera, egoera bestelakoa da. Egia da helduen hizkeran nagusi direna (dz) eta (z) aldaera sabaiaurreko ahostunak, beraz, sortaldeko azpieuskalkiarekin egiten du bat zentzu honetan. Egia da baita Gautegiz-Arteagan eta Elantxoben (d) aldaerak direla nagusi. Kortezubin, ostera, aldaera guztiak lekukotu dira gure datuetan, bai sabaiaurreko ahostunak, bai (d), bai (y) ere. Gainera, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga eta Elantxoben ez eze, Bermeo, Busturia, Murueta eta Ibarrangeluko helduen hizkeran ere lekukotu dugu (d) aldaera, beraz, sartaldeko azpieuskalkiekin datoz bat. Bestalde, helduen kasuan Bermeo, Mundaka, Forua eta Muxikan (y) aldaera da nagusi gure Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan datuetan, baina ez bakarra, hauetan sabaiaurreko ahostunak ere erabiltzen baitira, beraz, hauek ere sartaldeko azpieuskalkiekin datoz bat. Gazteen hizkeran, ostera, aldaera sabaiaurreko ahostunak lekua galduz doaz, Nabarniz, Mendata eta Ean izan ezik; hauek bat datoz sortaldeko azpieuskalkiarekin oraindik. Horren lekua sartaldeko (y) aldaerak hartu du Busturialdea barnealdeko hizkeretan; kostaldean, ostera, (d) aldaera nagusitu da.Beraz, aldaera honek batetik kostaldeko eta barrualdeko hizkerak banatzen ditu gaur egun; eta bestetik, sartaldeko hizkerekin bat datozenak eta sortaldekoekin bat datozenak. 4.1.20.12. (it) aldagaia 3.5.2.12§ atalean zehaztu dugun bezala, Gaminderen ikerketaren arabera (2007: 39) aldagai honek kostaldeko eta barrualdeko euskalkiak bereizteko balio du; izan ere, kostaldeko hizkeretan (tx) aldaera erabiltzen dela dio eta (tt) barnealdean. Horrez gain, (tx) aldaera kostaldetik barrurantz zabalduz doala adierazten du. Gure datuak ere bat datoz Gaminderen datuekin. Hala ere, gure helduen kasuan (tx) aldaera hedatuago ageri da Gaminderen datuetan baino. Izan ere, Murueta, Kortezubi eta Nabarnizen hau da lekukotu dugun aldaera bakarra; Gernika-Lumon (tt %40) aldaera nagusia eta Foruan eta Ean (tx) aldaerarekin batera. Bestalde, Ibarrangelun ere lekukotu dugu (tt) aldaera (%40), baina Gaminderen arabera (tx) soilik erabiltzen da. Gazteen hizkeran, ostera, aldakortasun handia dagoela ikusi dugu eta herri askotan (tz) erabiltzen hasi direla gazteak. Batez ere kostako herrietan eta Gernika-Lumotik hur daudenetan gertatu da aldaketa hau. (tt) aldaera zaharra, ostera, galduz doa; izan ere, Morga eta Mendatan soilik mantentzen da, eta Nabarnizen (tx) aldaerarekin batera erabiltzen da. (it) aldagaiaren aldaerek iradokitzen dute afrikatuak neutralizatu egin direla Busturialdeko zenbait hizkeratan; izan ere, helduek (tt), (tx) eta (tz) arteko bereizketa egiten baitute, baina gazteek denak berdin ahoskatzen dituzte, dela (tx), dela (tz)13. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Beraz, helduek [kot ʃe], [ajcice] eta [at s o] desberdintzen badituzte ere, gazteek berdin esaten dituzte guztiak. 4.1.20.13. (ind) eta (ild) aldagaiak 3.5.2.13§ atalean zehaztu dugun bezala, (ind) eta (ild) aldagaiak ez du sartalde edo sortaldeko azpieuskalkien arteko banaketarik egiten, bietan baitira ezagunak aldaera palatalizatuak. Gaminderen ikerketaren arabera (2007: 39) Busturialdeko hizkera guztietan egiten da “y”, baina Bermeoko eta Gernikako informatzaile gazte askok “dx” egiten dutela adierazten du. Gure datuen arabera, helduen hizkeran banaketa nabarmena dago Busturialdea mendebaleko eta ekialdeko hizkeren artean; mendebaleko hizkeretan helduek beti darabiltzate forma palatalizatuak eta ekialdean ez. Nabarnizen arrotzak dira forma palatalizatuak. Gazteen kasuan, ostera, ikusi dugu forma ez palatalizatuak ari direla nagusitzen. Aldaera palatalak arrotzak direnez euskara estandarrean, uste dugu ez dela ausartegia proposatzea hezkuntzan euskara estandarra baliatzeak helduen hizkeratik gazteen hizkerara gertatutako aldaketa hau eragin duela. 4.1.20.14. (-kin) aldagaia 3.5.2.14§ atalean zehaztu dugun bezala, Zuazoren arabera sartaldeko eta sortaldeko azpieuskalkiak banatzen dituen ezaugarrietako bat da hau, sartaldean erabat arrotza baita (-kin) aldaera. Gamindek Busturialdeko ekialdeko hizkeretan lekukotu du (-kin) aldaera, sortaldeko azpieuskalkitik hurren dauden hizkeretan. Ereño, Nabarniz, Mendata, Kortezubi eta Ajangizen forma bakarra dela dio; Ea, Ibarrangelu, Elantxobe, Gautegiz-Arteaga, Forua, Busturia eta Mundakan, ostera, biak erabiltzen direla dio. Gure datuen arabera, ostera, helduen hizkeran Nabarniz, Mendata eta Kortezubiz gain Ibarrangelu eta Ean da forma bakarra; Sukarrietan aldaera nagusia; eta Arratzu eta Ereñon (kaz) da nagusi, baina (kin) ez da arrotza. Dena dela, Busturialdeko hizkeretan (kin) soziatiboa galduz doa gazteen hizkeran eta haren lekua (kaz) soziatiboak hartu du, beraz, sartaldeko azpieuskalkitik hurrago dago gaur egun. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Kasu honetan, (kaz) aldaera euskalkiko identitariotzat hartu dela esan daiteke, -kin izanik hezkuntzan euskara estandarrean erakusten den forma bakarra ez duelako euskalkian errotzerik lortu. Are gehiago, helduen hizkerako -kin horiek sarritan estandarreko formatzat hartu izan dituzte lekuko gazteek, helduaroan euskaraz alfabetizatu den pertsonaren ezaugarritzat, jakin gabe Busturialdeko hizkeretan forma hori arrunta zela euskara estandarraren aurreko sasoietan. 4.1.20.15. (joan-eroan) aldagaia 3.5.2.15§ atalean zehaztu dugun bezala, Zuazoren arabera (2014: 182) sartaldeko eta sortaldeko azpieuskalkiak bereizteko balio du aldagai honek, sortaldeko eremu zabalean -i- sartzen baita joan eta eroan-en adizkietan. Busturialdean banaketa garbia eta antzekoa dauka bai helduen hizkeran, bai gazteen hizkeran; beraz, ez denez aldaketa nabarmenik gertatu helduen hizkeratik gazteen hizkerara, lehengo banaketa bera dago orain ere. Alde batetik, Busturialdeko mendebaleko kostako hizkerak ditugu, due/darue formak erabiltzen dituztenak; bestetik, barrualdeko hizkerak ditugu, sartaldeko azpieuskalkian eta euskara estandarrean bezala doa/daroa formak erabiltzen dituztenak; eta, azkenik, ekialdeko eta ekialde kostako hizkerak ere bat datoz, -i-dun formak erabiltzen baitira, sortaldeko azpieuskalkietan bezala. 4.1.20.16. (bi) aldagaia 3.5.2.16§ atalean zehaztu dugun bezala, euskara estandarraren eraginez bi zenbatzailea izenaren eskumatara beharrean (bat zenbatzailea bezala), izenaren ezkerretara jartzeko joera areagotu egin da gazteen hizkeran. Hori dela eta, berez mendebaldeko euskalkien ezaugarria zena galtzen ari da abiadura handian. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.1.20.17. (hau) aldagaia 3.5.2.17§ atalean zehaztu dugun bezala, euskara estandarraren eraginez erakusleak izenaren ezkerretara beharrean, izenaren eskumatara jartzeko joera areagotu egin da gazteen hizkeran. Hori dela eta, berez mendebaldeko euskalkien ezaugarria zena galtzen ari da abiadura handian. 4.1.20.18. (loi) aldagaia 3.5.2.18§ atalean zehaztu dugun bezala, Gaminderen arabera (2007: 89) predikatua “egon” aditzarekin batera artikuluarekin erabiltzea sortaldeko azpieuskalkien ezaugarria da. Busturialdean, ekialdeko hizkeretan lekukotzen du eta gure datuak ere bat datoz bereekin; hala ere, helduen hizkeran Muxika, Kortezubi eta Mendatan ere jaso dugu guk. Gazteen hizkeran, ostera, artikulu gabe erabiltzeko joera nagusitu da eta, beraz, Busturialdea sartaldeko azpieuskalkietatik hurrago dago gaur egun aldagai honi dagokionez. 4.1.20.19. (lar) aldagaia 3.5.2.19§ atalean zehaztu dugun bezala, Gaminderen arabera (2007: 91) superlatibozko graduatzailea egiteko Busturialdean erabiltzen den atzizki nagusia da - egi, baina hainbat herritan lar ere erabiltzen da; hala nola, Muxika, Errigoiti, Forua eta Gernikan. Gure datuen arabera ere -egi da nagusi Busturialdeko hizkeretan, baina lar atzizkia, bere horretan, Muxikan bakarrik lekukotu dugu. Ibarrangelu, Bermeo, GautegizArteaga, Ereño eta Nabarnizen, ostera, forma pleonastikoak aurkitu ditugu; hau da, kotxie lar aurrerei aparkau dot gisako esaldiak jaso ditugu helduen hizkeran jada. Gazteen hizkeran, espero zitekeen bezala, nahasketa nabarmenagoa da eta forma pleonastikoen erabilera hedatu egin da. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2. Analisi estatistikoa Atal honetan 3.4§ atalean definitutako aldagaien analisi estatistikoa egingo dugu. Horretarako, DiaTech programaren bidez egindako grafikoak eskeiniko ditugu, hizkuntza-aldagai bakoitzaren aldaerak zein maiztasunez erabiltzen diren herri bakoitzean aztertzeko eta, era berean, helduen hizkeratik gazteen hizkerara gertatutako aldaketak konparatuko ditugu. Grafikoetako emaitzak SPSS programa estatistikoarekin datuekin osotuko ditugu, hizkuntza-aldagaiak adinaren eta herriaren arabera esanguratsuak diren ala ez jakiteko. Horrez gain, herri bakoitzean adin-tarte desberdinen artean dagoen aldea esanguratsua den ala ez zehazteko ere analisi estatistikoa egingo dugu. Estatistikan, emaitza bat estatistikoki esanguratsua dela esaten da emaitza hori zorizkoa izan ezin daitekeenean. Test baten esanguratasun maila hipotesi baten baieztatzearekin lotuta egoten da, hipotesi nuloa benetakoa denean berau baztertzeko erabakia hartzeko (“1. klaseko akats” gisa ezagutzen den erabakia, “faltsu positiboa”) probabilitate gisa definitzen dena. Erabakia p baloreari begiratuta hartzen da normalean: p balorea esanguratasun maila baino txikiagoa bada, hipotesi nuloa baztertu egiten da. Zenbat eta bajuagoa izan p balorea, esanguratsuagoa izango da emaitza. Estatistikan, esanguratasun maila α (alfa) sinbolo grekoaren bidez adierazten da eta komunak diren esanguratasun mailak 0,05, 0,01 eta 0,001 dira. Hipotesien arteko kontraste batek α baino p balore txikiagoa eskaintzen badu, hipotesi nuloa baztertu egiten da eta emaitza hori "estatistikoki esanguratsua" dela esaten da (Schervish 1996). Aldea estatistikoki esanguratsua izan dadin, emaitzetan p<0,05 atera behar da; hau da, 0,05 baino txikiagoa izan behar da p balorea; bestela, gure kasuan adinaren araberako aldea ez dela estatistikoki esanguratsua esan nahi du. 4.2.1. Adinaren araberako analisi estatistikoa Atal honetan hizkuntza-aldagai bakoitzak dituen aldaerak helduen hizkeratik gazteen hizkerara jasandako aldaketak konparatuko ditugu; zein maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza bai helduek, bai gazteek eta bien arteko aldeak neurtuko ditugu. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.1. (a) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.1§ atalean deskribatutako (a) aldagaiak bi aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (+a) aldaera eta (-a) aldaera. 4.1.1. (a) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 1. eta 2. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: 4. Grafikoa: (i_V) aldagaia gazteengan herrika 3. eta 4. grafikoek 24 eta 25. mapetako datuak berresten dituzte eta, beraz, ez ditugu errepikatuko. Baina aipatu behar da gure datuen arabera hiztun berarengan ez dagoela aldakortasunik ezaugarri honi dagokionez; hau da, aldagai bat erabiltzen duenak aldagai hori eta soilik hori erabiltzen du, ez besterik. Izan ere, lekuko guztiek %100ean erabiltzen dute aldaera bata edo bestea. (i_V) aldagaiak aldaera bitik gora dituenez, SPSS bidezko azterketa estatistikoa egiteko aldaera bakoitzaren emaitzak banaka aztertu behar dira aldaera bakoitzean adinak duen eragina jakiteko. (z) aldaerari dagokionez, adinaren arabera dagoen aldaketa estatistikoki esanguratsua da (U = (Z = -2,884) 120,000; p<0,005): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.3. (oa) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.3§ deskribatutako (oa) aldagaiak bi aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (oa) aldaera eta (ue) aldaera. 4.1.3. (oa) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 5. eta 6. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 6. Grafikoa: (oa) aldagaia gazteengan herrika 5 eta 6. grafikoetan ikusten dugunez, (oa) aldaera eta (ue) aldaera ez dute herri guztiek maiztasun beraz erabiltzen. Helduen kasuan, Arratzun, Errigoitin, Foruan eta Morgan %14ko maiztasunez agertzen da (ue) aldaera (berdez); Kortezubik, ostera, %87ko maiztasunez. Izan ere, (ue) aldaera %14ko maiztasunez erabiltzen duten herrietan, berba jakinetan bakarrik erabiltzen dute. Herri horietan (oa) aldaera da nagusi (zuriz), baina badaude berba batzuk, -oa amaiera duten arren, tradizio edo ohituragatik - ue amaitzen direnak. Gure ikerketan, berba hauek izan dira antzeman ditugunak: pianue eta karniserue. Esaldi baten baino gehiagotan sartu ditugu berba hauek eta aipatutako herrietan -oa amaitu arren berba guztiak, bi hauek -ue amaitzen izan dituzte kasu guztietan. Bestalde, esan dugu Kortezubiko helduen hizkeran %87ko maiztasunez jaso dugula (ue) aldaera; beraz, %13ko maiztasunez (oa) aldaera. Honek adierazten du herri horretan idiolektoen araberako aldakortasuna dagoela (oa) aldagaiari dagokionean eta aldaera biak erabiltzen direla, bata orain, bestea gero. Horregatik, ez da harritzekoa gazteen hizkeran (ue) aldaera galduz joatea, estandarraren eraginpean. Gainontzeko herrietan, ostera, ondo definituta dago aldaera bata edo bestea. SPSSren bidez egindako azterketa estatistikoaren arabera, (oa) aldagaian adinaren arabera dagoen aldaketa ez da estatistikoki esanguratsua (U = (Z = -0,718) 175,500; p<*0,474): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.4. (i_a) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.4§ atalean deskribatutako (i_a) aldagaiak bi aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (i_a) aldaera eta (i_e) aldaera. 4.1.4. (i_a) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 7. eta 8. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 8. Grafikoa: (i_a) aldagaia gazteengan herrika 7 eta 8. grafikoetan interesgarria da aldakortasuna duten herriei erreparatzea. Esate baterako, Kortezubin bai helduek bai gazteek (i_a) eta (i_e) aldaera biak erabiltzen dituzte eta bien kasuan (i_a) aldaera da nagusi (larrosaz). Hala ere, helduen kasuan (i_a) aldaera %81eko maiztasunez erabiltzen da eta (i_e) %19ko maiztasunez. 7. grafikoari erreparatuta ikus daiteke (i_a) aldaeraren erabilerak gora egin duela gazteen hizkeran %94ko maiztasunez erabiltzen baitute (+%13) eta (i_e) aldaera, berriz, %6ra bajatu da (-%13). Beste alde batetik, ikus daiteke helduen kasuan (i_e) aldaera bakarra den hizkeretan eta gazteen hizkeran (i_a) aldaera erabiltzen hasi den kasuetan, %50etik gorako maiztasunez erabiltzen dutela gazteek aldaera berria: Gernikan %56, Gautegiz-Arteagan %72 eta Elantxoben %83. Ajangizen maiztasuna aurrekoetan baino txikiagoa bada ere, (i_a) aldaeraren erabilera altua da gazteen hizkeran (%41). Azkenik, helduen hizkeretan (i_e) aldaera nagusi, baina ez bakar, izanik gazteen hizkeretan (i_a) nagusitu den hizkeretan, ikus daiteke helduek eurak ere maiztasun handiz erabiltzen zutela (i_a) aldaera: Foruan %45 eta Ibarrangelun %44. Beraz, ez da harritzekoa gazteen hizkeran Foruan %73ko maiztasunez erabiltzea (i_a) aldaera eta Ibarrangelun erabat nagusitu izana. Hala ere, (i_a) aldagaiari dagokionez aldaketa handiena jasan duten herriak Busturia, Ea, Muxika, Sukarrieta, Ereño eta Errigoiti izan dira; hauetan, helduen hizkeran (i_e) aldaera bakar izatetik gazteen hizkeran ez erabiltzera pasatu dira, hauek (i_a) aldaera bakarrik erabiltzen baitute gaur egun. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.5. (au) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.5§ atalean deskribatutako (au) aldagaiak bi aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (au) aldaera eta (eu) aldaera. 4.1.5. (au) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 9. eta 10. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 10. Grafikoa: (au) aldagaia gazteengan 9 eta 10. grafikoetan (au) aldagaiari dagokionez aldakortasuna erakusten duten hizkeren datuak dira interesgarriak. Alde batetik, Foruan (au) aldagaia (zuriz) arrotza izatetik %71ko maiztasunez erabiltzera pasatu da; Morgan eta Ajangizen igoera apalagoa izan da, %64ko maiztasunez erabiltzen baitute gazteek, baina hala ere zenbateko altua da denbora-tartea kontuan izanez gero. Igoera apalena Ereñon izan da, %57ko maiztasunez erabiltzen baitute gazteek. Bermeon (au) aldaera (zuriz) %63ko maiztasunez erabiltzen dute helduek eta, gazteen hizkeran, erabat nagusitu da (+%37). Sukarrietan, ostera, maiztasun gutxiagoz erabiltzen bazen ere (%57), gazteen hizkeran ere gailendu egin da (+%43). Beste alde batetik, (au) diptongoaren igoera nabarmena gertatu da Nabarniz eta Mundakan; izan ere, helduek %29ko maiztasunez erabiltzen dute eta gazteen hizkeran, ordea, erabat nagusitu da (+%71). Gernika-Lumon irauli egin da egoera, helduek (eu) aldaera %71ko maiztasunez erabiltzen baitute eta gazteek, ostera, (au) aldaera erabiltzen dute maiztasun horretaz (+%42). Kortezubin ere gora egin du (au) aldaeraren erabilerak, helduek %43ko maiztasunez erabiltzen baitute eta, gazteek, %60 (+%17). Bestalde, Arratzu eta Elantxoben kontrako norabidean gertatu da aldaketa, (eu) aldaera izan baita gora egin duena (morez). Arratzun %71ko maiztasunez erabiltzen dute helduek eta gazteen hizkeran berau da bakarra. Elantxoben, ordea, (au) aldaera zen bakarra, baina gazteen hizkeran (eu) aldaera %18ko maiztasunez erabiltzen da. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.6. (-atu) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.6§ atalean deskribatutako (-atu) aldagaiaren 4 aldaera daude Busturialdeko hizkeretan: (au) aldaera, (a) aldaera, (eu) aldaera eta (e) aldaera. 4.1.6. (atu) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 11. eta 12. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 12. Grafikoa: (-atu) aldagaia gazteengan, (eu)/(au) vs. (e)/(a) Diptongodun aldaera eta aldaera monoptongatua, biak erabiltzen dituzten hizkerei erreparatuz gero, 11 eta 12. grafikoetan ikus daiteke, esate baterako, Ajangizeko helduek (eu) aldaera %29ko maiztasunez erabiltzen dutela eta %71ko maiztasunez (e) aldaera; gazteen hizkeran, ordea, (e) aldaera nagusitu da eta aldaera monoptongatu hori da erabiltzen duten bakarra. Gauza bera gertatu da Muxikan ere: helduek %16ko maiztasunez erabiltzen dute (eu) aldaera eta %84ko maiztasunez (e) aldaera; gazteek, ordea, (e) aldaera monoptongatua soilik baliatzen dute. Busturian ere berdina gertatu da, baina -au/-a formekin; hau da, helduek %11ko maiztasunez erabiltzen dute (au) aldaera eta %89ko maiztasunez (a) aldaera, baina gazteen hizkeran (a) aldaera monoptongatua bakarrik erabiltzen da. Foruan ere (e) aldaera monoptongatuaren erabilerak gora egin du gazteen hizkeran, baina ez da erabat nagusitu; izan ere, helduek %72ko maiztasunez erabiltzen dute eta gazteek %83ko maiztasunez. Ea eta Gernika-Lumon, ostera, aldaera diptongatua %100 erabiltzetik aldaera monoptongatua %100 erabiltzera pasatu dira, beraz, hauetan bilakabidea guztiz gauzatu da. Beste alde batetik, (e) aldaera monoptongatua bakarra da Arratzu eta Mendatako helduen hizkeran, baina gazteenean (eu) aldaera diptongatua agertzen hasi da; %22ko maiztasunez Arratzun; %83ko maiztasunez Mendatan. Azpimarratzekoa da Mendatako gazteen hizkeran aldaera diptongatuak daukan maiztasun altua, kontuan izanik helduek aldaera monoptongatua bakarrik erabiltzen dutela. Dena dela, herrian dagoen aldakortasuna ikusita eta ondoko hizkeretan erabiltzen diren aldaerak kontuan hartuta, aurrerago aztertu beharko litzateke zein aldaera den urteek aurrera egin ahala gailentzen dena. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Aldagai honek eskaintzen duen bigarren analisian (34 eta 35. mapetan ikusitako (eu) eta (e) aldaerak vs. (au) eta (a) aldaerak), ostera, 11. eta 12. grafikoetan ikus daiteke aldaketa nabarmena gertatu dela Gautegiz-Arteaga eta Muruetako helduen hizkeratik gazteen hizkerara. Izan ere, helduek dela -a aldaeradun formak %100eko maiztasunez erabiltzen dituzte eta gazteek, ostera, -e aldaeradun formak erabiltzen dituzte %100eko maiztasunez. (-atu) aldagaiak bi analisi egiteko aukera eskaintzen duenez, SPSS bidezko azterketa estatistikoa egiteko aldaera bakoitzaren emaitzak bereiz aztertu behar dira hauetan adinak duen eragina jakiteko. Batetik, diptongodun aldaera eta aldaera monptongatuaren ((eu) eta (au) aldaerak vs. (e) eta (a) aldaerak) erabileraren arteko desberdintasuna ez da estatistikoki esanguratsua (U = (Z = -1,010) 169,000; p<*0,314): Rangos Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.7. (dau) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.7§ atalean deskribatutako (dau) aldagaiak bi aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (dau) aldaera eta (deu) aldaera. 4.1.7. (dau) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 13. eta 14. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 14. Grafikoa: (dau) aldagaia gazteengan 13 eta 14. grafikoetan ikusten denez, Ereñoko helduen hizkeran (dau) aldaera %40ko maiztasunez erabiltzen da eta (deu) aldaera %60ko maiztasunez; baina gazteen hizkeran lehen gutxiengoa zena gailendu da eta (dau) aldaera da nagusi eta bakar. Gainerako hizkeretan, ostera, aldaera bata edo bestea erabiltzen da %100ean, beraz, Busturialdeko hizkeretan aldakortasuna geografikoa da, soziolinguistikoa baino gehiago. SPSSren bidez egindako azterketa estatistikoaren arabera, (dau) aldagaian adinaren arabera dagoen aldaketa ez da estatistikoki esanguratsua (U = (Z = -0,466) 187,500; p<*0,642): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.8. (-tzen) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.8§ deskribatutako (-tzen) aldagaiak hiru aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (-taten) aldaera, (-teten) aldaera eta (-tetan) aldaera. 4.2.8. (- tzen) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 1. eta 2. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: 16. Grafikoa: (tzen) aldagaia gazteengan 15 eta 16. grafikoak konparatuz gero ikus daiteke, aldakortasun linguistikoa duten hizkeren artean Ibarrangelun %29ko maiztasunez erabiltzen dutela helduek (tetan) aldaera (urdinez) eta %71eko maiztasunez (taten) aldaera (berdez), gazteen hizkera aldaera bakar bihurtu dena. Gautegiz-Arteagan eta Busturian, ordea, kontrako prozesua gertatu da; izan ere, helduen hizkeran Gautegiz-Arteagan (taten) aldaera bakarra da eta gazteen hizkeran, ostera, %67ko maiztasunez erabiltzen da eta (tetan) aldaera %33ko Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan maiztasunez. Busturian, (taten) aldaera %57ko maiztasunez erabiltzen dute helduek eta (teten) aldaera %43ko maiztasunez (zuriz); gazteek, ostera, (taten) aldaera %67ko maiztasunez erabiltzen dute eta (teten) aldaera erabili beharrean, (tetan) aldaera erabiltzen dute, %33ko maiztasunez. Arratzun ere helduek (tetan) aldaera %86ko maiztasunez erabiltzen dute eta (teten) aldaera %14ko maiztasunez, baina gazteek (taten) aldaera ere erabiltzen dute %38ko maiztasunez eta, beraz, (tetan) aldaeraren erabilerak behera egin du %50era (-%36) eta (teten) aldaeraren erabilerak ere bai %13ra (-%1). Ereñon, Nabarnizen eta Foruan, helduek zein gazteek bi aldaerak erabiltzen dituzte, Foruan maiztasun berdinez (%70 tetan; %20 taten); baina, Ereñon (teten) aldaeraren erabilera %43tik %11ra jeitsi da eta Nabarnizen %44tik %29ra. Bestalde, (teten) aldaeraren beherakada beste hainbat herritan ere gertatu da. Sukarrietan helduen hizkeran %22ko maiztasunez erabiltzen da eta %78ko maiztasunez erabiltzen den (taten) aldaerak erabat hartu du haren lekua gazteen hizkeran. GernikaLumon %30eko maiztasunez erabiltzen dute helduek, baita Errigoitin ere, Muxikan %29, Morgan %36ko maiztasunez, Kortezubin %38 eta Ean %22; gazteen hizkeran,, ostera, desagertu egin da aldaera honen erabilera. Mendatan eta Muruetan, ostera, kontrakoa gertatu da: helduek (tetan) aldaera bakarrik erabiltzen dute lehenengoaren kasuan eta (taten) bigarrenaren kasuan eta gazteek, berriz, (teten) aldaerarekin batera; Muruetan %30eko maiztasunez erabiltzen dute gazteek (teten) aldaera eta Mendatan %29ko maiztasunez. Azkenik, aldaera hau 4.1.6§ atalean aztertutako (-atu) aldagaiarekin batera uztartuz gero, oro har, esan daiteke gaztelaniaz -ar amaiera daukaten aditz partizipioak mailegatzerakoan -au/-a amaiera egiten duten hizkeretan -ten erabiltzen dela gehienbat eta -eu/-e amaiera egiten dutenetan, ostera, -ten edo -teten. Salbuespenak Ea, Ereño eta Nabarniz dira, hauetan -au/-a amaiera egiten baita baina (tetan) aldaera erabiltzen da helduen hizkeran. Ibarrangelun ere -au/-a amaiera egiten da eta (taten) zein (tetan) erabiltzen dute helduek. Murueta eta Gautegiz-Arteagan gazteen hizkeratik helduen hizkerara gertatutako aldaketak erakusten du -au>-eu aldaketarekin batera, (tetan) aldaera sartu dela hizkera horietan. Hala ere, Busturiako hizkeran ez da -au>-eu aldaketa gauzatu eta, bestalde, (tetan) aldaera erabiltzen hasi dira gazteak. Arratzun ere - Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan a bokaldun aldaerak beharrean, -e bokaldunak erabiltzen dituzte, baina (taten) aldaera ere erabiltzen dute gazteek. Beraz, esan daiteke gazteen hizkeran, aldakortasuna hareagotzeaz gain, nahasketa ere handiagoa dela. (tzen) aldagaiak aldaera bitik gora dituenez, SPSS bidezko azterketa estatistikoa egiteko aldaera bakoitzaren emaitzak banaka aztertu behar dira aldaera bakoitzean adinak duen eragina jakiteko. (taten) aldaerari dagokionez, adinaren arabera dagoen aldaketa ez da estatistikoki esanguratsua (U = (Z = -0,274) 191,000; p<*0,785): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.9. (edun) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.9§ atalean deskribatutako (edun) aldagaiak hainbat aldaera izan ditzake: (+b) aldaera, (-b) aldaera, (+z) aldaera eta (-z). 4.1.9. (edun) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 17. eta 18. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 18. Grafikoa: (edun) aldagaia gazteengan 17 eta 18. grafikoetan argi ikusten da helduen hizkeran aldaera biak erabiltzen diren herrietan jasandako aldaketa: Gautegiz-Arteaga (%73), Arratzu (%88) eta Foruan (%67) helduek maiztasun handiz erabiltzen dute gazteen hizkeran gailendu den (+b) aldaera (berdez). Sukarrietan eta Elantxoben, helduen hizkeran nagusi den (+b) aldaeraren erabilerak nabarmen egin du behera gazteen hizkeran: Sukarrietan %50etik %33ra (-%17) eta Elantxoben %83tik %60ra (-%23). Busturian ere behera egin du (+b) aldaeraren erabilerak; izan ere, helduek %100eko kasuetan erabiltzen dute eta gazteek, aldiz, %43ko maiztasunez. Aitzitik, Gernika-Lumon kontrakoa gertatu da; helduek (-b) aldaera soilik erabiltzen dute (zuriz) eta gazteek, ordea, (+b) erabilera maiztasun handiagoz erabiltzen dute; %71, alegia. Azkenik, Bermeon zein Muxikan %44ko maiztasunez erabiltzen dute (+z) aldaera subjektua "hark" denean (urdinez). Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan (edun) aldagaiak aldaera bitik gora dituenez, SPSS bidezko azterketa estatistikoa egiteko aldaera bakoitzaren emaitzak banaka aztertu behar dira aldaera bakoitzean adinak duen eragina jakiteko. (-b) aldaerari dagokionez, adinaren arabera dagoen aldaketa ez da estatistikoki esanguratsua (U = (Z = -1,230) 157,500; p<0,220): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.10. (j-) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.10§ atalean deskribatutako (j-) aldagaiak hainbat aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (j) aldaera, (y) aldaera, (dj) aldaera, (dz) aldaera eta (z) aldaera. 4.1.10. (j-) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 19. eta 20. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 20. Grafikoa: (j-) aldagaia gazteengan 19 eta 20. grafikoetan ikusten denez, (dz) aldaerak nabarmen egin du gora Bermeon %30etik %71ra (+%41) eta Elantxoben %18tik %67a (+%49) eta gorakada txikiagoa izan du Mundakan %32tik %35era (+%3); behera egin du, ostera, Ean %82tik %47ra (%35). Morgan (dz) aldaera %59ko maiztasunez darabilte helduek, (y) aldaera %18ko maiztasunez eta (z) aldaera %24ko maiztasunez. Gazteek, ordea, (dj) eta (j) aldaerak erabiltzen dituzte, lehenengoa %88ko maiztasunez eta, bigarrena, %12ko maiztasunez. (j-) aldagaiak aldaera bitik gora dituenez, SPSS bidezko azterketa estatistikoa egiteko aldaera bakoitzaren emaitzak banaka aztertu behar dira aldaera bakoitzean adinak duen eragina jakiteko. (dz) aldaerari dagokionez, adinaren arabera dagoen aldaketa ez da estatistikoki esanguratsua (U = (Z = -0,516) 185,500; p<*0,607): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.11. (zait) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.11§ atalean deskribatutako (zait) aldagaiak hainbat aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (z) aldaera, (dz) aldaera, (y) aldaera, (d) aldaera eta (0) aldaera. 4.1.11. (zait) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 21. eta 22. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan helduen hizkeran (y) aldaera da nagusi %97ko maiztasunez erabiltzen baita eta (z) %3ko maiztasunez. Aldaera hauek herri horietan erabiltzen hasteak ez dauka harriduratik askorik; izan ere, ikus daiteke ondoko hizkeretan aldaera horiek erabiltzen direla eta, beraz, herri horretako pertsonekin harremanetan egotearren sartu ahal izan direla aldaera horiek herriotan. Azkenik, interesgarria izango litzateke guk aztertutako belaunaldi bien artean dauden gainontzeko adin-tarteetako hizkerak aztertzea, batez ere aldaketa nabarmena jasan duten hizkeren artean aldaketaren jarraipen zehatzagoa egin ahal izateko. (zait) aldagaiak aldaera bitik gora dituenez, SPSS bidezko azterketa estatistikoa egiteko aldaera bakoitzaren emaitzak banaka aztertu behar dira aldaera bakoitzean adinak duen eragina jakiteko. (z) aldaerari dagokionez, adinaren arabera dagoen aldaketa estatistikoki esanguratsua da (U = (Z = -3,101) 94,000; p<0,003): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan batetik bestera gertatutako aldaketak. 23. eta 24. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: 24. Grafikoa: (it) aldagaia gazteengan 23 eta 24. grafikoetan ikusten denez, helduen kasuan Gernika-Lumon eta Ibarrangelun jada altua da (tx) aldaeraren erabilera (zuriz), %60 bietan. Beraz, ez da hain harritzekoa Ibarrangelun (tx) nagusitu izana gazteen hizkeran eta Gernika-Lumon, aldiz, (tz) nagusitu izana (berdez). Ikerketa honetan badirudi aldaketa bortitza gertatu dela helduen hizkeratik gazteenera, baina aurreko ikerketa batean (2012: 218) erakutsi genuen 5 adin-tarte bereizirik aldagai honek Gernika-Lumon izan duen aldaketa graduala. Foruan eta Ean gertatutako aldaketa, ostera, nabarmenagoa da, helduen hizkeran ez baita hain maiztasun handiz erabiltzen (tx) aldaera. Ean %40ko maiztasunez darabilte Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan helduek; gazteek %100. Foruan, aldiz, %29ko maiztasunez darabilte helduek; gazteek, berriz, %100ean darabilte (tz) aldaera, beraz, aldaketa bortitzagoa izan da. Beste alde batetik, grafikoetan ikus daiteke Ereñoko helduen kasuan aldaera bakarra dela (tx), baina gazteek (tz) aldaera ere erabiltzen dutela %20ko maiztasunez bada ere. Errigoitin, ostera, (tt) aldaera da bakarra helduen hizkeran (urdinez) eta gazteek (tx) aldaera erabiltzen dute %63ko maiztasunez eta (tz) %38ko maiztasunez. Muxikako helduen hizkeran ere (tt) da aldaera bakarra, baina gazteek (tx) aldaera darabilte %60ko maiztasunez eta (tz) %40ko maiztasunez. Nabarnizeko helduen hizkeran ere (tx) da aldaera bakarra, baina kasu honetan kontrako bilakabidea gertatu da; izan ere, gazteek (tt) aldaera zaharra erabiltzen dute %75eko maiztasunez eta (tx) %25eko maiztasunez soilik. (it) aldagaiak aldaera bitik gora dituenez, SPSS bidezko azterketa estatistikoa egiteko aldaera bakoitzaren emaitzak banaka aztertu behar dira aldaera bakoitzean adinak duen eragina jakiteko. (tt) aldaerari dagokionez, adinaren arabera dagoen aldaketa estatistikoki esanguratsua da (U = (Z = -2,411) 124,000; p<*0,017): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.13. (ind) eta (ild) aldagaiak Esan bezala, 3.5.2.13§ atalean deskribatutako (ind) eta (ild) aldagaiak hainbat aldaera izan ditzake Busturialdeko hizkeretan: (ind)/(ild) aldaera eta (iñy)/(illy) aldaera Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.1.13. (ind) eta (ild) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 25. eta 26. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: 25. Grafikoa: (ind) eta (ild) aldagaiak helduengan 26. Grafikoa: (ind) eta (ild) aldagaiak gazteengan 25 eta 26. grafikoetan ikusten denez, helduen kasuan aldaera biak erabiltzen dituzten herrietan %60tik gorako maiztasunez erabiltzen dute aldaera palatalizatua (larrosaz). Hauen artean Arratzu (%60), Ereño (%70), Ibarrangelu (%67) eta Kortezubi (%60) daude. Elantxoben, ordea, %10eko maiztasunez erabiltzen da aldaera palatalizatua, beraz, aldaera hedatuena ez palatalizatua izan arren (zuriz), aldaera palatalizatuak ez dira arrotzak helduen hizkeran. Grafikoetan ikus daitekeenez, 5 herri hauetako gazteen hizkera batzuetan narbarmen egin du behera aldaera palatalizatuaren erabilerak; Ereñon %20ko maiztasunez erabiltzen dute gazteek (-%50) eta Ibarrangelun %40ko maiztasunez (-%27). Arratzun, ostera, gora egin du aldaera palatalizatuaren Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan erabilerak gazteen hizkeran, hauek %70eko maiztasunez erabiltzen baitute (+%10); Elantxoben ere gora egin du, gazteek %50eko maiztasunez erabiltzen baitute. Kortezubin, aldiz, berdin mantendu da gazteen hizkeran, %60ko maiztasunez erabiltzen baitituzte aldaera palatalizatuak. Bestalde, helduek aldaera palatalizatua %100eko maiztasunez erabiltzen duten lekuetan ere beherakada nabarmena jasan du gazteen hizkeran. Ean %50eko maiztasunez erabiltzen dute gazteek aldaera palatalizatua (-%50), Errigoitin eta Muruetan %70eko maiztasunez (-%30), Gernika-Lumon %60 (-%40), Morgan eta Mundakan %80 (-%20) eta Muxikan %20ko maiztasunez (-%80). Baina denetan aldaketa bortitzena jasan duena Gautegiz-Arteaga izan da, helduek %100eko maiztasunez erabiltzen baitute aldaera palatalizatua eta gazteen hizkeran, ostera, erabat arrotza da aldaera hau eta, beraz, aldaera ez palatalizatua erabiltzen dute %100ean. Aldaketarik jasan ez duten herrien artean ditugu Bermeo, Busturia, Forua, Mendata eta Sukarrieta, hauetan heldu zein gazteek %100eko maiztasunez baitarabilte aldaera palatalizatua. Nabarniz ere aldaketarik jasan ez duen hizkeren artean dugu, bertako heldu zein gazteek %100ean erabiltzen baitute aldaera ez palatalizatua. SPSSren bidez egindako azterketa estatistikoaren arabera, (ind) eta (ild) aldagaietan adinaren arabera dagoen aldaketa estatistikoki esanguratsua da (U = (Z = -2,481) 113,500; p<*0,014): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.14. (-kin) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.14§ atalean deskribatutako (-kin) aldagaiak aldaera bi ditu Busturialdeko hizkeretan: (-kaz) aldaera eta (-kin) aldaera. 4.1.14. (-kin) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 27. eta 28. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 28. Grafikoa: (-kin) aldagaia gazteengan 27 eta 28. grafikoetan ikusten denez, ez da harritzekoa Ea eta Mendatan (kin) aldaera mantendu izana gazteen hizkeran (naranjaz); izan ere, helduek %100eko maiztasunez erabiltzen baitute. Aldaera hau herriko hizkeraren nortasunaren adierazletzat dute eta, beraz, gainontzeko hizkeretatik bereizten dituena da. Arratzun, ordea, nabarmentzekoa da (kin) aldaeraren igoera, helduek %25eko maiztasunez erabiltzen baitute eta gazteek %100. Arratzun gertatu da gazteek (kin) aldaera hartu dutela herriko forma bakartzat eta muturrera eraman dute honen erabilera. Horrela, Gernika-Lumoko hizkeratik bereiziko dituen adierazle bat daukate gaur egun. Era berean, (kin) aldaerak beherakada nabarmena izan du Sukarrietan, helduek %75eko maiztasunez erabiltzen baitute eta gazteen hizkeran, aldiz, arrotza da. Ibarrangelu, Kortezubi eta Nabarnizen ere antzeko bilakaera gertatu da: helduen hizkeran %100eko maiztasunez erabiltzetik gazteen hizkeran arrotz izatera pasatu da (kin) aldaera. Herri hauetako gazteek (kin) aldaera euskara estandarrarekin lotzen dute eta, beraz, euskalkian ari direnean (kaz) aldaera erabiltzearen alde egin dute, (kin) guztiz baztertuz euskalkirako. SPSSren bidez egindako azterketa estatistikoaren arabera, (-kin) aldagaian adinaren arabera dagoen aldaketa ez da estatistikoki esanguratsua (U = (Z = -1,574) 154,500; p<*0,116): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.15. (joan-eroan) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.15§ atalean deskribatutako (joan-eroan) aldagaiak hiru aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (doa), (doie) eta (due). 4.1.15. (joan-eroan) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 29. eta 30. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 30. Grafikoa: (joan-eroan) aldagaia gazteengan 29 eta 30. grafikoek 52 eta 53. mapetan ikus daitekeena berresten dute. Ikus daitekeenez, ez dago aldakortasunik pertsonengan; hau da, bakoitzak aldaera bat edo bestea erabiltzen du eta soilik aldaera hori. Aldaketa gertatu den herrietan (Mundaka, Murueta, Kortezubi) interesgarria litzateke aldagai hau sakonago aztertzea, tarteko adintaldeetako gauzapenak, generoarekin, ikasketa-mailarekin eta beste hainbat gizartefaktorerekin uztartuz gero, aldaketa nola gertatu den hobeto ezagutuko genukeelako. (joan-eroan) aldagaiak aldaera bitik gora dituenez, SPSS bidezko azterketa estatistikoa egiteko aldaera bakoitzaren emaitzak banaka aztertu behar dira aldaera bakoitzean adinak duen eragina jakiteko. (doa) aldaerari dagokionez, adinaren arabera dagoen aldaketa ez da estatistikoki esanguratsua (U = (Z = 0,000) 200,000; p<*1,001): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.16. (bi) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.16§ atalean deskribatutako (bi) aldagaiak aldaera bi ditu Busturialdeko hizkeretan: (I+bi) aldaera eta (bi+I) aldaera. 4.1.16. (bi) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 31. eta 32. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.17. (hau) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.17§ atalean deskribatutako (hau) aldagaiak bi aldaera ditu Busturialdeko hizkeretan: (hau+I) aldaera eta (I+hau) aldaera. 4.1.17. (hau) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 33. eta 34. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.18. (loi) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.18§ atalean deskribatutako (loi) aldagaiak bi aldaera izan ditzake Busturialdeko hizkeretan: (loi) aldaera eta (loixe) aldaera. 4.1.18. (loi) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 35. eta 36. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 36. Grafikoa: (loi) aldagaia gazteengan 35 eta 36. grafikoek 58 eta 59. mapetan ikusitakoa berresten dute; hau da, helduen hizkeran aldagai honi dagokionean ez dago aldakortasunik herrian bertan; bai, ordea, gazteen hizkeran. Aldakortasuna dago bai Ereñon bai Muruetan, aldaera biak erabiltzen baitituzte gazteek. Ereñon maiztasun berberaz erabiltzen dute (loi) zein (loixe) aldaera; hau da, %50 eta %50. Muruetan, ostera, gazteen hizkeran (loi) aldaera da nagusi (zuriz), %67ko maiztasunez erabiltzen baita; baina (loixe) aldaera ere ez da arrotza (arrosaz), %33ko maiztasunez erabiltzen baitute gazteek. SPSSren bidez egindako azterketa estatistikoaren arabera, (loi) aldagaian adinaren arabera dagoen aldaketa ez da estatistikoki esanguratsua (U = (Z = -0,906) 172,000; p<*0,366): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.19. (lar) aldagaia Esan bezala, 3.5.2.19§ atalean deskribatutako (lar) aldagaiak lau aldaera izan ditzake Busturialdeko hizkeretan: (lar) aldaera, (-egi) aldaera, (lar-egi) aldaera eta (larrei) aldaera. 4.1.19. (lar) aldagaia§ atalean aztertu dugu aldaera bakoitzak duen hedadura geografikoa eta adin batetik bestera gertatutako aldaketak. 37. eta 38. grafikoei erreparatuz gero, ostera, ehunekoetan ikus daitezke bai helduek, bai gazteek zenbateko maiztasunez erabiltzen duten aldaera bakoitza: 38. Grafikoa: (lar) aldagaia gazteengan 37. grafikoari erreparatuta ikus daiteke Bermeo, Ereño, Gautegiz-Arteaga eta Nabarnizeko helduen hizkeran presentzia garrantzitsua duela (lar-egi) aldaerak (berdez); Bermeo eta Gautegiz-Arteagan %33ko maiztasunez erabiltzen da eta Ereño eta Nabarnizen %25eko maiztasunez. 38. grafikoari begiratuta, ordea, ikus daiteke aldaketa nabarmena gertatu dela helduen hizkeratik gazteen hizkerara eta aldakortasun geografikoa areagotu egin dela. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Interesgarria litzateke herri bakoitzean tarteko adin-taldeen hizkera aztertzea, aldaketaren nondik norakoak sakonago aztertu ahal izateko. (lar) aldagaiak aldaera bitik gora dituenez, SPSS bidezko azterketa estatistikoa egiteko aldaera bakoitzaren emaitzak banaka aztertu behar dira aldaera bakoitzean adinak duen eragina jakiteko. (lar-egi) aldaerari dagokionez, adinaren arabera dagoen aldaketa ez da estatistikoki esanguratsua (U = (Z = -1,706) 146,500; p<*0,089): Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.1.20. Adinaren araberako analisi estatistikoaren ondorio nagusiak Busturialdeko herrietako hizkeretan adin-tarte batetik bestera dauden desberdintasunen analisi estatistikoa egin ostean, ondoriozta daiteke aztertutako hizkuntza-aldagai gehienetan denboran zehar gertatutako aldaketak ez direla estatistikoki esanguratsuak. Izan ere, aztertutako aldaeretatik 26 ez dira estatistikoki esanguratsuak; 15, ordea, badira estatistikoki esanguratsuak. Honek adierazten duena da aldaketak gertatu diren arren, oraindik belaunaldien artean dauden desberdintasunak ez direla nabarmenegiak. Izan ere, aztergai duguna eremu txiki bateko hizkerak dira eta, beraz, bertan aurki daitezkeen aldaketak ezin konpara daitezke dialekto edo azpidialektoen artean dauden desberdintasunekin. Ikerketa hau aldaketa abian dagoen garai bateko errealitatea jasotzen duen lana da; ikusi beharko da etorkizunean aldaketa hori zein norabidetan gauzatzen den. Esan bezala, 15 aldagai daude estatistikoki esanguratsuak diren emaitzak eman dituztenak. Adinaren arabera gertatutako aldaketa estatistikoki esanguratsua da honako aldagai eta aldaera hauetan: - (i_V) aldagaia: helduek (z) aldaera erabiltzen dute nagusiki eta gazteek, ostera, (s). Beraz, bai (z) aldaeraren erabilera, bai (s) aldaeraren erabilera, biak dira estatistikoki esanguratsuak. - (i_a) aldagaia: helduek (i_e) aldaera erabiltzen dute nagusiki eta gazteek, ostera, (i_a). - (au) aldagaia: helduek (eu) aldaera erabiltzen dute nagusiki eta gazteen hizkeran, ostera, (au) aldagaia ari da nagusitzen. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan - (-tzen) aldagaia: gazteen hizkeran (teten) aldaera galtzen ari da. - (j-) aldagaia: gazteen hizkeran galtzear dagoen (z) aldaera erabiltzen dute helduek. - (zait) aldagaia: gazteek erabiltzeari utzi diote helduek nagusiki erabiltzen dituzten (z) eta (dz) aldaerak. Horrez gain, helduen hizkeran arrotza den (0) aldaera erabiltzen hasi dira gazteak. - (it) aldagaia: helduek erabiltzen duten (tt) aldaera galtzeko bidean dago gazteen hizkeran; horrez gain, gazteek helduek erabiltzen ez duten aldaera berri bat erabiltzen dute: (tz) aldaera. - (ind) eta (ild) aldagaiak: gazteen hizkeran gero eta gutxiago erabiltzen den (iñy)/(illy) aldaera da nagusi helduen hizkeran. - (bi) aldagaia: helduen hizkeran (I+bi) aldaera da nagusi eta gazteenean, ordea, (bi+I) aldaera ari da nagusitzen. - (hau) aldagaia: helduen hizkeran (erak+I) aldaera da nagusi eta gazteenean, ostera, (I+erak) aldaera ari da nagusitzen. - (lar) aldagaia: gazteen hizkeran (-egi) aldaeraren erabilerak behera egin du nabarmen. 4.2.2. Analisi estatistikoa herrika Atal honetan hizkuntza-aldagai guztiak kontuan harturik herri bakoitzean gazteen hizkeratik helduen hizkerara gertatutako aldaketa esanguratsua den ala ez aztertuko dugu. Honekin, zein herritan gertatu den aldaketa handiena jakin ahal izango dugu. 4.2.2.1. Ajangiz Rangos Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 4.2.2.21. Herrien araberako analisi estatistikoaren ondorio nagusiak Herrikako analisi estatistikoa egin ostean, ondoriozta daiteke Busturialdeko herri guztietan helduen hizkeratik gazteen hizkerara gertatutako aldaketak ez direla estatistikoki esanguratsuak; hau da, desberdintasunak ez direla oso nabarmenak. Hala ere, herri bakoitzeko ‘u’ eta ‘p’ datuen emaitzak aztertzen baditugu jakin dezakegu zein herritan gertatu den aldaketa handiena helduen hizkeratik gazteen hizkerara eta, horrez gain, tartekoak zeintzuk diren ere jakin dezakegu. Zenbat eta altuagoa izan ‘p’, herri horretan gertatutako aldaketa txikiagoa izan dela adierazten du; hau da, helduen hizkeratik gazteen hizkerara dagoen aldea txikiagoa da ‘p’ altuagoa duten herrietan. Zenbat eta altuagoa izan ‘p’, orduan eta altuagoa izango da ‘u’, beraz, ‘p’ eta ‘u’ maila altuenak dituzten herrietan gutxiago aldatu da hizkera; ‘p’ eta ‘u’ bajuena duten herrietan, ostera, gehiago aldatu da hizkera. 3. taulan emaitza txikienetik handienera ordenatuta ageri dira herriak, beraz, aldaketa gehien jasan duen herritik aldaketa gutxien jasan duenera: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Hizkeren arteko distantzien edo desberdintasunen analisia egiteko honako pauso hauek jarraitzen dira: a) Hizkuntza-ezaugarriak aukeratu. Gure kasuan 19 ezaugarri. b) Hizkuntza-distantzia neurria aukeratu: IRI, IPI edo Levenstein distantzia. c) Sinopsi-mapa aukeratu d) Emaitzak multzokatzeko estatistika algoritmoa aukeratu 4.3.1. Analisi sintetikoa Gure datuen analisi sintetikoa egiteko, 21 sinopsi mapa atera ditugu adin-talde bakoitzean, baina analisirako 4 hautatu ditugu, beherago azalduko dugunez, egokienak diren mapak aukeratu behar direlako. Honetarako, hainbat parametro hautatu behar izan ditugu DiaTech programan, beti ere gure helburuak kontuan izanik. Eragiketa estatistikoaren parametroan, similaritate distribuzio-mapa egin dugu. Horrela, herri bat oinarritzat harturik, gainerako herriek berarekiko duten hurbiltasun edo urruntasun linguistikoa neurtzen delako. Lehenengo eta behin, distantzia unitatea hautatu behar da, norbere helburuen araberakoa izango dena: IRI ala Levenshtein. IRI identitatearen indize kategorikoa da eta eragiketa estatistiko-sailkatzaileak egiteko ezaugarri denei pisu edo garrantzi bera ematen die (Goebl, 2003: 69; Aurrekoetxea, 2004b: 295; Valls, E., Nerbonne, J., Prokic, J., Wieling, M., Clua, E., Lloret, M-R., 2012; Aurrekoetxea & Videgain 2014). Levenshtein distantzia, ostera, karaktere-kate batetik beste batera pasatzeko egin behar den eragiketa kopuru minimoa da. Beraz, indize honetan bi erantzunen artean dagoen desberdintasuna ez da "0" edo "1" izaten, 0 eta 1en bitartekoa baizik. Levenshtein distantzia erabiltzeko, Gramatika Sortzaileak “sakoneko egitura” gisa definitzen duen hori berdina izan behar dute elementuek eta azaleko egitura desberdinak kalkulatzen ditu (astoa vs. astue, desberdintasuna o-a eta u-e =2). Ostera, sakoneko egitura desberdina duten elementuen arteko desberdintasuna kalkulatzeko ez du balio (adib. -kaz vs. -kin). Kasu horretan, IRI erabiltzea gomendatzen da. Esku artean ditugun datuak ikusita, beraz, IRI da estatistikak egiteko ondoen egokitzen den distantzia unitatea. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Distantzia unitatea hautatu ostean, estatistika algoritmoa hautatu behar da: MinMwMax algoritmoa edo Med algoritmoa. MinMwMax algoritmoa neutroa da; hau da, ez ditu sarri agertzen diren eta agerrera urriko ezaugarriak desberdintzen (Goebl 1987: 79). Med algoritmoa, ostera, algoritmo ponderatua da; hau da, erdiko baloreei pisu gutxiago eta muturreko ezaugarriei pisu gehiago ematen die (Goebl 1987: 81-82). Guk MinMwMax algoritmoa erabili dugu, neutroagoa denez gure helburuetatik hurrago dagoelako. Gure datu-baseak hainbat analisi egiteko aukera ematen du, baina guk, guretzat interesgarrienak izan daitezkeenak hautatu ditugu hemen emateko. Hori dela eta, abiapuntutzat eskualdeko herri handienak diren horietako hizkera hartu dugu batetik; hala nola, Gernika-Lumo eta Bermeo. Bi herriek dituzte ezaugarri bereziak; izan ere, Bermeo eskualdeko bigarren herri handiena da, baina mutur batean dago kokaturik. Gernika-Lumo, ostera, eskualdeko herri handiena da eta erdigunean dago kokaturik. DiaTech programak hizkerak nahi beste multzotan banatzeko aukera ematen du, baina egokiena zein den hautatu behar da. Horretarako, histogramei eta dendogramei begiratu behar zaie. Zenbat eta hurbilago egon histogrametan kurba eta barrak, hobea izango da banaketa. Dendograman, ostera, zenbat eta altuago mozten diren taldeak, orduan eta distantzia handiagoa adierazten du; beraz, ahalik eta beren moztea komeni da. Gure analisirako hizkerak talde bitan banatzeak eman ditu emaitza onenak. Adibide gisa soilik, lau taldetan banatuz gero histograma nola aldatzen den ikusten da 62. mapan: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Hizkerak talde bitan banatuz gero, ostera, honakoa da emaitza Gernika-Lumoko hizkera hartzen badugu oinarritzat: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan berriz, %36-%49 bitarteko berdintasuna. Datu hauek erakusten dute hain eremu txikia izanik Gernika-Lumorekiko gainontzeko hizkerek duten berdintasuna ez dela espero zitekeena bezain handia. Bestalde, gazteen mintzoan hizkerak berdinduz joan dira euren artean, distantzia ez baita horren handia. Beste alde batetik, abiapuntutzat Gernika-Lumo hartu beharrean, Bermeo hartzen badugu, 65. mapan ikus dezakegu helduen hizkeraren hurbiltasun/urruntasuna Bermeoko hizkerarekiko eta 66. mapan, ostera, gazteena: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan neurtzen ditu eta horren arabera herriak multzoetan batzen ditu. Gure datuetan oinarritutako multzokatze hauekin, zonaldeak definitu ahal izango ditugu Busturialdean bertan. Beti ere gure aurretik egindako gisa honetako ikerketak jarraituko ditugu, kasu honetan Aurrekoetxeak (1992, 1995, 2009, 2012) eta Gamindek (2007) egindako lanak. Cluster analisiak egiterako orduan, hizkeren multzokatzeak egiteko aukera desberdinak daude: multzo bitan, hirutan edo lautan bana daitezke. Aztergai den eremurako zenbat multzotako bereizketa egitea den egokien erabaki ahal izateko, ezinbestekoa da dendogramari begiratzea; izan ere, hauetan argi ikusten baita herrien arteko distantzia zein den, dendogramek herrien arteko hurbiltasun/urruntasuna adierazten baitute. 1. dendograman ikus daiteke helduen kasuan zein hizkera dagoen zeinetatik hurren eta 2. dendograman, ostera, gazteena: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 2. Dendograma: Gazteak hiru multzotan banatuz gero 1. dendogramari begiratuta argi dago gure kasuan helduak hiru multzotan banatzea dela egokiena, 2 multzo nagusiak batzen diren distantzia handia delako. Ajangiz eta Morga dira elkarrengandik urren dauden hizkerak, dendograman lehenengo multzokatzea hauen artean gertatzen baita. Bestalde, hauek osatzen duten multzoa erdialdeko herriekin bat egiten dutenak dira eta euren artean kohesio handia dagoela erakusten du 1. dendogramak. Hizkera bakartuenak, ostera, Ea da, oso berandu (altura Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan handian, distantzian) batzen baita beste hizkera batzuekin; Murueta eta Sukarrietarekin, alegia. 2. dendogramari erreparatuta, ostera, gazteen hizkera ere hiru multzotan banatzea dela egokiena ikus daiteke. Gazteen kasuan, Ajangiz eta Gernika-Lumoko hizkerak dira hurbilenak, dendograman lehenengo batzen direnak baitira. Gazteen kasuan ere, Eako hizkera da bakartuena, denetatik urrunen dagoena. Busturialdeko herriak multzo bitan banatuz gero, hau da aurkitzen dugun egoera: 67. Mapa: Helduen cluster mapa, multzo bitan. Distantzia unitatea: IRI. Distantzia sailkapen algoritmoa: Ward. 68. Mapa: Gazteen cluster mapa, multzo bitan. Distantzia unitatea: IRI. Distantzia sailkapen algoritmoa: Ward. 67 eta 68. mapetan ikus daitekeenez, helduen zein gazteen hizkeran alde batetik Busturialdea erdiguneko hizkerak daude eta, bestetik, Busturialdea kostako hizkerak eta sortaldeko azpieuskalkiekin kontaktuan dauden hizkerak daude (Busturialdea ekialdekoak). Helduen hizkeratik gazteen hizkerara aldaketa gertatu da. Helduen kasuan, Sukarrieta eta Ea hurrago daude Busturialdea erdialdeko hizkeretatik; baina, gazteen hizkeran kostako eta ekialdeko hizkerekin egiten dute bat. Bestalde, helduen hizkeran Kortezubi erdialdeko hizkerekin bat dator, baina gazteen hizkeran kostako eta ekialdekoekin. Gautegiz-Arteaga eta Busturian, ostera, kontrakoa pasatu da. Helduen hizkeran kostako eta ekialdeko hizkerekin datoz bat, baina gazteen hizkeran erdialdeko hizkeretatik hurrago daude. Beste alde batetik, cluster analisia herriak hiru multzotan banatuz eginez gero, honakoa da emaitza: Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 69. Mapa: Helduen cluster mapa, hiru multzotan. Distantzia unitatea: IRI. Distantzia sailkapen algoritmoa: Ward. 70. Mapa: Gazteen cluster mapa, hiru multzotan. Distantzia unitatea: IRI. Distantzia sailkapen algoritmoa: Ward. 69 eta 70. mapetan ikus daitekeenez, bai helduen hizkeran, bai gazteenean, Busturialdea erdialdeko hizkerak ditugu batetik; kostaldekoak bestetik eta ekialdekoak bestetik. Honek adierazten duenez, herriko eskola zarratuta ala zabalik egon izanak (ik. 6.mapa) ez du inolako eraginik izan gazteen hizkeran, Sukarrieta, Busturia, GautegizArteaga eta Eako lekuko gazteek herriko eskolan ikasi baitute. Horrez gain, DiaTech programak cluster analisiaren distantzia matrizeak eskaintzen ditu taula batean sailkaturik. Taula honetan, hizkera bakoitzak besteekiko dituen antzekotasun eta desberdintasunak zenbakietan ematen ditu. Zenbat eta zenbaki altuagoa, orduan eta handiagoa izango da herri horrekiko duen urruntasuna eta, alderantziz; zenbat eta bajuagoa izan zenbakia, orduan eta handiagoa izango da herrien arteko hurbiltasuna edo antzekotasuna. 4. eta 5. taulan ikus daitezke helduen eta gazteen herririk herrirako distantzia matrizeak: 4. eta 5. taulak konparatuz gero, argi ikusten da helduen kasuan herri batetik bestera dagoen desberdintasuna ez dela gazteen hizkeran dagoen bezain handia. Helduen kasuan, distantzia handiena %77,27koa da, adibidez, Bermeo-Arratzu, Bermeo-Forua, Bermeo-Nabarniz eta Elantxobe-Forua artean dagoena. Gazteen kasuan, ostera, desberdintasunak are handiagoak dira; izan ere, %90,91ko distantzia baitago herri batzuen artean, esate baterako, Bermeo-Arratzu, Mundaka-Arratzu, Ea-Muxika, EaGautegiz-Arteaga eta Ea-Gernika-Lumo artean. Beste alde batetik, helduen hizkerak hurrago daude euren artean gazteen hizkerak baino; izan ere, helduen kasuan %22,27ko urruntasuna da hizkera batetik bestera dagoen minimoa; baina gazteen kasuan, ostera, %27,27 Gernika-Lumo-Errigoiti artean dagoena eta %31,82 Gernika-Lumo-Ajangiz eta Errigoiti-Arratzu artean dagoena. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 5. Ondorioak Ikerketa honen helburua, Busturialdeko hizkuntza-aldakortasuna aztertzea izan da. Horretarako, Busturialdea osatzen duten 20 herrietako euskara aztertu eta elkarren artean konparatu dira eremu geografiko honetan dagoen bariazioa nola gertatzen den hobeto ezagutzeko. Hala ere, lan honek helburu bikoitza izan du; alde batetik, Bizkaiko erdialdean dagoen Busturialdea eskualdean gaur egun herrien artean dagoen bariazioa aztertzea; eta bestetik, adin desberdineko hiztunen artean dagoen hizkuntzaaldakortasuna ere aztertu da; bestela esanda, tarteko-hizkera gisa sailkatuta dagoen Busturialdea eskualdean bai geografikoki bai soziolinguistikoki dagoen aldakortasuna da aztertu dena. Nolanahi ere den, ez da lan honen helburua izan mendebaldeko euskalkien (edo, oro har, euskalkien) sailkapena egitea, hain eztabaidatua izan den eskualde honetako euskara deskribatzea, eta bertan dagoen eta egon den aldakortasuna azaltzea baizik. Azken urteetara arte, euskararen kasuan eta dialektologian, oro har, ohikoena ikerketak maila diatopikoan egitea izan da; hau da, euskararen aldakortasuna maila geografikotik landu izan da gehienbat eta, beraz, herririk herri dagoen desberdintasunari erreparatu izan zaio, herri bakoitzean bertan dagoen aldakortasunari baino gehiago, agian euskalkien sailkapen berria egitea helburu izanik edota dialekto/hizkuntza arteko mugak zehazte aldera. Bestalde, herri zehatz bateko hizkera aztertu denean, ohikoena dialektologia tradizionalaren bidetik jotzea izan da eta, beraz, landa-eremuetako belaunaldi helduenen euskara aztertzeari ekin zaio. Era berean, euskararen aldakortasunaren inguruan egin diren ikerketa gehienetan ohikoa izan da, herrietako hizkerak deskribatzerakoan, komunikatzeko hizkuntza homogeneoa balitz bezala tratatzea. Hau da, herri bakoitzeko mintzoaren berri ematerakoan, forma bat eta bakarra ematea izan da ohikoena. Hori dela eta, euskarari dagokionez, ezer gutxi dakigu herri batean edo euskalki batean gertatzen den aldakortasunaren inguruan, azken urteotan euskalkien barnean gertatzen den aldakortasuna aztertzen duten ikerketak ugarituz joan diren arren. Gainerako hizkuntzetan (batez ere ingelesean), ostera, aspaldi xamar da alor honetan aurrerapauso nabarmenak egin direna. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Esan eta erakutsi bezala, ez da erreala herri batean aldaera bakar bat erabiltzen dela esatea, ikusi baitugu gure datuetan agertu den aldakortasuna nabarmena dela. Hizkuntza dinamikoa da, eguneroko beharrizanei egokitzen doana eta egokitzapen horrek, ezinbestean dakar aldaketa eta aldakortasuna. Aldakortasun hori begi-bistakoa da herri bakoitzean datu ugari jasotzen denean eta datuok elkarrekin konparatzen direnean; beraz, zentzugabekoa da hizkuntzari bere aldakortasuna ukatzea. Gainera, hizkuntzaren aldakortasuna erakusten duen analisi sinkronikoak hizkuntzaren beraren bilakaera diakronikoa ulertzen lagun diezaguke; izan ere, herri bakoitzean erabiltzen diren aldaerek bertako hizkera nondik datorren eta norantz ari den mugitzen erakusten dute. Era berean, etorkizunean izango den egoera berria ulertzen lagunduko du, aurreko etapetako datuak eskuragarri izango baitira. Gure datuek erakusten dutenez, helduen garaia egonkorragoa zen hizkera aldetik; izan ere, aldagai bakoitzak zituen aldaerak murritzagoak ziren eta, bestetik, erabiltzen ziren aldaerak finkatuago zeuden geografikoki. Gazteen hizkeran, ostera, desegonkortasuna handiagoa da, aldaerak ez daude hain finkaturik geografikoki eta, ondorioz, aldakortasuna nabarmenagoa da. Gazteen hizkeran, alde batetik euskara estandarrak izan duen eragina begibistakoa da, mendebaldeko euskalkiko bereizgarriak ziren ezaugarrietako asko galtzen doazelako eta, herri askotan, erabat galdu direlako jada. Honen adibide dira, artikuluaren asimilazioa, oa>ue arauaren atzerakada, "i" bokalaren eraginez a>e egiteko arauaren atzerakada, "i" bokalak ondoko kontsonanteak bustitzeko duen indarra galtzea, joan/eroan aditzetan "doa" forma erabiltzen hastea, "bi" zenbatzailea izenaren eskumatara jartzea, erakusleak izenaren ostean jartzea eta “egon” aditzarekin batera predikatua artikulurik gabe erabiltzea, besteak beste. Euskara estandarraren eraginagatik, beraz, euskalkiak elkarrenganantz hurreratzen doaz; baina gaur egun oraindik erabat finkatu barik daude aldaerak, bilakabidea gauzatu gabe dago eta Busturialdeko hizkerak, behintzat, egoera erdi-egonkor batetik aldakortasun handiko egoerara iragan dira. Euskara estandarraren eraginez aldakortasuna areagotu egin da, aldaera zaharrak berriekin leihan sartu direlako; hala ere, euskalkien batasunerantz doan aldakortasuna da, batez ere, gaur egun daukaguna. Hala ere, ikusi dugunez, hizkera batzuetan euskalkiaren nortasuna oso nabarmena dea eta helduen hizkeran finkatu gabe zeuden aldaerak muturreraino eraman dira gazteen hizkeran, hizkeraren bereizgarritzat harturik. Busturialdeko hizkera gehienetan, Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan -kaz soziatibo pluraleko marka oso adierazgarria da eta gazteen hizkeran -kaz eta -kin aldaerak oso bereizita agertzen dira geografikoki; hau da, bata erabiltzen duenak ez du bestea erabiltzen. Artikuluaren asimilazioa ere kostako hizkerei dagokien aldaera adierazgarria da gazteen hizkeran batez ere. Gauzak honela, Sturtevant-ek (1947: 8. kap.) hizkuntzaren aldaketan bereizitako hiru garaiak kontuan izanik, esan daiteke lan honetan aztergai izan diren hizkuntzaaldagaiak 2. garaian daudela Busturialdean; izan ere, ikusi baita aztertutako hizkuntzaaldagai guztietan dagoela aldaera berri bat edo gehiago lehian lehen eremu horretakoa zen aldaera zaharrarekin. Hala ere, hizkuntza-aldagai hauetako batzuk 3. faserantz hurreratzen ari direla dirudi eta, beraz, aldaera zaharra erabat ordezkatzeko bidean daudela. Izan ere, egindako analisiek erakutsi dutenez, aztertu ditugun aldagaietako batzuk estatistikoki esanguratsuak dira adinaren arabera gertatutako aldaketei dagokienez eta, beraz, helduen hizkeratik gazteen hizkerara dagoen aldea handia da honako kasu hauetan: - (i_V) aldagaia: helduek (z) aldaera erabiltzen dute nagusiki eta gazteek, ostera, (s). Beraz, bai (z) aldaeraren erabilera, bai (s) aldaeraren erabilera, biak dira estatistikoki esanguratsuak. - (i_a) aldagaia: helduek (i_e) aldaera erabiltzen dute nagusiki eta gazteek, ostera, (i_a). - (au) aldagaia: helduek (eu) aldaera erabiltzen dute nagusiki eta gazteen hizkeran, ostera, (au) aldagaia ari da nagusitzen. - (-tzen) aldagaia: gazteen hizkeran (teten) aldaera galtzen ari da. - (j-) aldagaia: gazteen hizkeran galtzear dagoen (z) aldaera erabiltzen dute helduek. - (zait) aldagaia: gazteek erabiltzeari utzi diote helduek nagusiki erabiltzen dituzten (z) eta (dz) aldaerak. Horrez gain, helduen hizkeran arrotza den (0) aldaera erabiltzen hasi dira gazteak. - (it) aldagaia: helduek erabiltzen duten (tt) aldaera galtzeko bidean dago gazteen hizkeran; horrez gain, gazteek helduek erabiltzen ez duten aldaera berri bat erabiltzen dute: (tz) aldaera. - (ind) eta (ild) aldagaiak: gazteen hizkeran gero eta gutxiago erabiltzen den (iñy)/(illy) aldaera da nagusi helduen hizkeran. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan - (bi) aldagaia: helduen hizkeran (I+bi) aldaera da nagusi eta gazteenean, ordea, (bi+I) aldaera ari da nagusitzen. - (hau) aldagaia: helduen hizkeran (erak+I) aldaera da nagusi eta gazteenean, ostera, (I+erak) aldaera ari da nagusitzen. - (lar) aldagaia: gazteen hizkeran (-egi) aldaeraren erabilerak behera egin du nabarmen. Dena dela, aztertutako hizkuntza-aldagai gehienetan (26 aldaera) adinaren araberako desberdintasunak ez dira estatistikoki esanguratsuak. Honek adierazten duena da aldaketak gertatu diren arren, oraindik belaunaldien artean dauden desberdintasunak ez direla nabarmenegiak. Izan ere, aztergai izan duguna eremu txiki bateko hizkerak izan dira eta, beraz, bertan aurki daitezkeen aldaketak ezin konpara daitezke dialekto edo azpidialektoen artean dauden desberdintasunekin. Ikerketa hau aldaketa abian dagoen garai bateko errealitatea jasotzen duen lana da; ikusi beharko da etorkizunean aldaketa hori zein norabidetan gauzatzen den eta zenbateko indarrez eragiten dien Busturialdeko herri desberdinetako hizkerei. Argi geratu da aldaketek desberdin eragiten dutela herri bakoitzean. Badaude hizkerak aldagai jakin batean euskara estandarraren eragina nabarmen jasaten dutenak eta beste aldagai batean, ostera, euskalkiko bereizgarria den aldaerari eusten diotenak. Arratzuren kasuan, esaterako, (i_e) eta (kin) aldaeren erabilera muturrera eraman da gazteen hizkeran eta euskalkiko bereizgarritzat hartu dira; baina (I+bi) aldaera, ostera, galdu egin da gazteen hizkeran eta euskara estandarreko (bi+I) aldaera da herri horretako gazteek gaur egun erabiltzen duten forma bakarra. Ukatu ezinezkoa da, beraz, euskara estandarrak hizkeretan izan duen eragina. Beste alde batetik, analisi multidimentsionaleko sailkapenek erakutsi dute Busturialdeko helduen hizkeratik gazteen hizkerara gehien aldatu diren herriak Sukarrieta, Busturia, Gautegiz-Arteaga, Ea eta Kortezubi izan direla. Sukarrietan eta Kortezubik lehen Busturialdeko barrualdeko hizkerekin egiten zuten bat eta gazteen hizkeran, aldiz, Busturialdeko kostaldeko hizkerekin. Busturia eta Gautegiz-Arteagak, ostera, lehen Busturialdeko kostaldeko hizkerekin egiten zuten bat, baina gazteen hizkerak, ordea, barrualdeko hizkerekin egiten du bat. Ea, ostera, barrualdeko hizkeretatik hurrago zegoen lehen eta orain kostaldeko hizkeretatik; zehazkiago, sortaldeko hizkeretatik dago hurren, Mendata, Nabarniz eta Ereñoko hizkerekin batera. Honek adierazten duenez, Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan herriko eskolan ikasi izanak edo beste herri bateko eskolara mugitu behar izanak ez du inolako eraginik izan gazteen hizkeran, Sukarrieta, Busturia, Gautegiz-Arteaga eta Eako lekuko gazteek herriko eskolan ikasi baitute eta, hala ere, herri hauetako hizkera izan baita gehien aldatu denetakoa. Hala ere, nabarmena da helduen bizimodutik gazteen bizimodura egon den aldaketa eta mundu globalizatu modernoak ekarri duen belaunaldien arteko transmisio etenak ere ukatu ezinezko eragina izan du hizkuntzaren aldaketan. Adineko jendea tradizioari lotuta geratu denez, modernotasunetik kanpo utzi zaio eta, ondorioz, gaur egun adineko jendearen hizkerari jaramon ez egiteaz gain, gazteek ez dute beraien hizkera zuzentzerik onartzen. Horrek berekin dakar gazte hauek izango direla etorkizuneko adineko jendea eta orduan alperrikoa izango da, gaur egun ohi dugun eran, zaharrengana jotzea euskarazko forma zuzenei buruz galdezka. Bestalde, hizkerak sailkatzerakoan, orain arteko joera nabarmenena izan da muga geografikoak ezartzerakoan eskualdeka egitea hizkeren banaketak ere; hau da, hizkera bat aztertzeko hizkerak berak izan dezakeen hedadura kontuan hartu beharrean, eskualde edo lurralde osoa hartu izan da aztergaitzat, horrek dakartzan mugekin. Guk geuk ere gauza bera egin dugu, tarteko-hizkera gisa sailkatuta dagoen eremuko hizkeraren aldakortasuna erakustea izan baita gure asmoa, baina isoglosen hedadura ez dagoela zehazki definituta ikusi dugu eta hiztun berak aldagai beraren aldaera bi erabil ditzakeela. Hala ere, etorkizuneko ikerketetan ondoko herrietako hizkeretan aldaera hauek nola gauzatzen diren aztertu beharko da hauen hedadura noraino heltzen den jakiteko. Dena den, Busturialdeko hizkerei dagokienez, gure datuetan oinarritutako cluster analisiek erakutsi dute bai helduen hizkeran, bai gazteenean, hiru multzo nagusitan banatzen direla: Busturialdea erdialdeko hizkerak; kostaldekoak; eta ekialdekoak. Oro har, kostaldeko hizkerak Bizkaiko kostaldeko gainontzeko hizkerekin lotura estua dutela ondorioztatu ahal izan dugu eta, era berean, hauek hurrago daudela Zuazok sortaldeko azpieuskalki gisa sailkatutako hizkeretatik, sartaldekoetatik baino. Bestalde, Busturialdea ekialdean kokatutako hizkerak ere sortaldeko azpieuskalkietatik hurrago daudela ikusi dugu. Azkenik, Busturialdea barnealde-erdialdeko hizkerak, sartaldeko azpieuskalkietatik hurrago daudela ikusi dugu. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Zuazok (1998a, 2003, 2008…) berak, tarteko-hizkera gisa sailkatu du Busturialdeko hizkera; hau da, azpieuskalki nagusi biren artean dagoen hizkera gisa. Tarteko-hizkera kontzeptuarekin dialektoen arteko eten zorrotzak definitzeko dauden arazoak konpontzen dira dialektoen artean hizkeren arteko continuum-ak daudenean, hain zuzen. Ikusi dugunez, kostaldeko hizkerak eta Busturialdea ekialdean kokatzen direnak hurrago daude aldagai askotan sortaldean erabiltzen diren aldaeretatik. Izan ere, eskualde baten barruan egon arren, harremanak errazagoak dira Lea-Artibaiko herriekin edo kostakoekin. Hori dela eta, uste dugu hizkerak ikertzerako orduan egokiagoa litzatekeela muga administratiboak albo batera utzi eta herri bakoitzeko hizkerak independenteki aztertzea, aurreiritzirik gabe eta ezinbestean eskualde bati atxikitzeko beharrizanik gabe. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan 6. Etorkizuneko erronkak Datozen urteetarako erronkarik garrantzitsuena ikerketa honetan ateratako ondorioak 2012 eta 2014an egindako lanarekin uztartzea da. Orduko hartan, GernikaLumoko euskararen hizkuntza-aldakortasuna aztertu genuen zenbait gizarte-faktore kontuan izanik. Hala ere, ikerketa hark denbora mugak izan zituen eta, beraz, ezin izan genuen nahi beste sakondu; alde batetik, ez genuelako talde-sozial guztietako lekukorik aurkitzerik izan eta, bestetik, ez genekielako zehazki ondoko herrietan erabiltzen ziren aldaerak zeintzuk ziren. Orain, datuak zabaldu ditugunez, orduko ikerketan sakonago joateko oinarri sendoagoak ditugu eta, esate baterako, gurasoen jatorriak lekukoaren hizkeran nolako eragina duen ere aztertu ahalko genuke. Beste erronketako bat Busturialdeko herri bakoitzean azterketa zehatzagoa egitea da, batez ere aldaketa nabarmena gertatu dela antzeman dugunetan; izan ere, muturreko adin-tarteak aztertzerakoan aldaera bat erabiltzetik bestea erabiltzera igarotzea batbatekoa dela dirudi. Aitzitik, badakigu aldaketak gradualak direla, aldaketak ez baitira momentu berean indar berdinez heltzen gizarte-talde desberdinetara eta, beraz, desberdin eragiten die. Horregatik uste dugu aldaketen abiapuntua zehatzago jakin ahal izateko beharrezkoa dela herrian herriko azterketa soziolinguistiko sakonagoak egitea. Horretarako, beharrezkoa da hainbat gizarte-faktore kontuan hartzea eta hizkuntzaaldagaiak hauekin konbinatuta nola gauzatzen diren erreparatzea. Guri ez dagokigun arren, ez genuke aipatu gabe utzi nahi etorkizuneko erronken artean teknologiaren aurrerapenak egon beharko lukeela. Aipatu ditugu lehenago gure datuak ustiatzeko programa informatikoek eman dizkiguten arazoak. Horietako askok, agian, ez dute konponbiderik; baina uste dugu DiaTech programak, oraindik garatzen eta hobetzen ari denez, eman ditzakeela aurrerapausoak. Analisi geolinguistikorako diseinatuta dagoen programa oso baliagarria bada ere, are probetxugarriagoa litzateke analisi soziolinguistikoa egiteko aukera emango balu. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Eranskina GALDESORTA (EDAK+ nire esaldiak) - Izen-abizenak/apellidoa - Herria (non jaioa, non bizi, non ikasi, non/ zertan lan egin) - Gurasoak nongoak eta ogibidea Zenbat neba arreba familian - Koadrilla/ lagun-talde osoa herri berekoa? Ikastola/Eskola berekoa? Neskak eta mutilak nahastean? Zein hizkuntzatan komunikatu? Zaletasunak kontatu - Herriko euskara: egiten da/ ez da egiten, nortzuk gehiago/nortzuk gutxiago, helduen hizkera/gazteen hizkera politagoa edo hobea, asko aldatu da hizkera/ez, zein herrirekin du antzekotasun gehien/ gutxien eta zergatik, zerk bereizten du hango edo hemengo hizkera, euskara estandarrarekiko kontrastea eta iritzia. Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan
addi-ab775d026133
https://addi.ehu.es/handle/10810/16722
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-01-15
science
Gerekiz Asteinza, Joana
eu
Enpresen gizarte erantzukizuna eta honen komunikazioa: Espainiako herrialdean GRI txostenen erabilpenaren azterketa
GRADUA: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza 3. LABURPENA Lan honen jorrapenarekin enpresen erantzukizun sozialaren definizioa finkatzeaz gain, honi lotutako funtseko hainbat puntu argitzea izan da nire nahia. Gizarte erantzukizun honen aplikazioak enpresengan ez du beti garrantzi berdina izan, horregatik izandako eboluzioaren jarraipena burutu da, historian zehar jasandako etapa desberdinak antzemanez. Eboluzio iraunkor horren errudunaren bila ere aritu naiz, maila internazionalean hedapen maila handiena izan duten ekimenen garapena ikertuz; horien artean: Munduko Ituna, ISO eta “Global Reporting Initiative” (GRI). Ikerketan gizarte erantzukizun mundu honetan komunikazioak izan duen garrantzia ikusi da eta hau dela medio, GRI erakundeak argitaratutako giden azterketa egitea ere ezinbestekoa izan da. Ekimen honen lanketan Espainia gainerako herrialdeengandik bereizten dela nabarituz, eragin esanguratsu hori sorrarazi duten arrazoien bila ere aritu naiz lanean zehar. Horretarako lehenbizi Espainiako enpresen erantzukizunaren garapena aztertu da; alde praktikoari dagokionez, ordea, herrialde horretan zerbitzuen sektorean diharduten bi enpresek argitaratutako jasangarritasun txostena eredu moduan hartuz bien arteko konparaketa bat eraman da aurrera. Lanari amaiera emateko aurrez aipatutako ikerkuntza guztietatik ateratako ondorio orokorren aipamena egiten da, kalitatezko gizarte erantzukizunaren garapenerako beharrezkoa dena azpimarratuz. 4. SARRERA Ingurune sozialak, ekonomikoak, legalak edota instituzionalak eragin handiak sortzen dituzte enpresaren jardueretan. Globalizazioak, gizarte zibilaren garapenak, lanaren antolakuntza modu berriak edota teknologia aurrerapenek erakundeen eginkizunak baldintzatzen dituztela argi dago, enpresaren bertute, helburu, eskaera eta itxaropenetan aldaketak sorraraziz (AECA, 2004). Aurreikuspenek, aldaketa hauek antzemateko, eta gizarteak globalizazioak sortutako arazoen aurrean emandako erantzunek, kontzientzia sozial eta ingurumen kontzientzia handiagoa sortu dute. Eraikuntza-burbuila eztanda, finantza edo banketxeen krisia, testuinguru ekonomikoaren ondorio larria, langabezi tasa beldurgarria, defizit publikoa… erronka eta aukera dira era berean enpresentzako, gero eta kontzientzia handiagoa dutelako gizartearekin bat egiteko, eta gizarte edo planetarentzako eragin positiboen maximizazioan laguntzeko. Guzti honek gizarte eta ingurumen ekosistemak zaintzen dituen enpresa modelo berri baten beharra sortzen du, munduko desoreka guztiei erantzuna emanez agente sozioekonomiko guztien koordinazioarekin (Forética, 2015). Ingurumenarekiko kontzientzia hori jasangarritasun kontzeptuaren barnean kokatuko litzateke, praktikan ideia elastiko bat dena, kontzeptu nomada eta malgu bat. Izan ere, gaur egun jasangarritasunari buruzko gaiak kontzeptu asko jorratzen ditu, baina aldakortasun eta malgutasun handiak jasan ditu mendeetan zehar, eta enpresa barruan ia lantzen ez zen aspektu bat izatetik urtetik urtera enpresen osagai garrantzitsuenetako bat izatera pasatu da dudarik gabe. Baina zer da enpresa munduan azken hamarkadetan zabaldu den enpresen gizarte erantzukizunaren esanahia? Zertan datza? Zein da bere helburua? Lan honen jomuga nagusia galdera guztiei erantzuna ematea da, enpresen gizarte erantzukizun kontzeptua argi ustea, eta hau osatzen duten ideien sailkapen bat egitea. Izan ere, ez dut uste bakarra izango naizenik jasangarritasun hitza ingurumenarekin bakarrik lotzen duena, gizarte eta ekonomia bezalako gaiak ere barneratzen dituela ezagutu gabe. Jakintza honek nire arreta piztu du eta honi buruz ikertzera bultzatu nau. Enpresa gisa irudi ona transmititzea enpresa guztiek zaintzen eta bilatzen duten aspektu bat dela argi egon arren, ez da errez antzematen hori lortzeko jarraitzen duten bidea. Ez dakit benetako edo itxurazko portaera batekin, baina askok balio sorrera bultzatzeko enpresa inguratzen duten interes talde guztiak kontuan hartzen dituzte, hauek kontu handiz zainduz. Interes taldeen bidetik balio sorkuntza posible izateko, beharrezko baldintza izango ote da enpresen gizarte erantzukizuna indarrez bultzatzea? Lan-eremu, gizarte, ingurumen eta ekonomia eremuetako eraginak kudeatuz eta enpresaren azken helburua gizartearentzako onuraren ekoizpenarekin bateragarri eginez, eragin positiboen azaleratzea sustatuko dela sinesten dute askok. Enpresentzako besteengandik bereizteko osagai bihurtu dela, fenomeno honek enpresari balioa gehitzen diola ulertzen dute, eta horregatik zaintzen eta mimatzen dute beraien eguneroko jarduera eta kudeaketa sisteman. Sinesmen horrek zein puntutaraino duen arrazoia bilatzea izan da nire motibazioa, nire nahia. Jarraian aipatutako esaldiak zein mailataraino den egia jakitea: enpresek ospean oinarritutako gizarte erantzukizun batetik ikuspegi estrategiko baterantz egin dute, arriskuen leuntze batekin eta negozio aukerei estu lotuz (Forética, 2015). 2006 eta 2007 urteetan zehar enpresek ez zuten aukerarik uzten berain erantzukizun sozialeko politikak garatzeko, arro zeunden gardentasun finantzario eta garatutako gobernu korporatiboarekin. Eta nahiz eta garai horretan mundu osoa krisi ekonomiko larri batean murgildu erantzukizun politika hauek kutsatu gabe geratu ziren; alderantziz, ordea, enpresa gehienek gizarte erantzukizun politikak mantentzeaz gain indartu ere egin dituzte, bai horizontalki (eremu berriak estaliz) eta bai bertikalki (sail eta jende gehiagok parte hartuz) (Pascual, 2014): Foretica-k egindako ikerketaren datuen arabera enpresen %97-ak enpresen gizarte erantzukizunean burututako praktikak mantendu edo areagotu dituzte krisi hasieratik. Krisi garai batean inbertsioa eskatzen duen erantzukizun hau garatzeko portaeraren arrazoiekin topo egitea gustatuko litzaidake. Hala ere aipatu behar da, krisiak ondorio negatiboak ere azalerarazi dituela enpresa txiki eta ertainetan gizarte erantzukizunari dagokionez. Irabazi jaitsierak eta epe laburrera begiratu beharrak, enpresen %30-a inguru derrigortu du eginkizun sozialak alde batera utzi eta biziraupenean zentratzera (Pascual, 2014). Foretica-ren azterketen arabera hiru enpresetatik batek gizarte ekintzetan egindako inbertsio murriztu du, ongizateak lortutako ekarpenak gutxituz. Honen aurka bai bezero, edota akzionista edo inbertitzaileek, presioa egiten dute enpresengan hauek inguruko arazoez ardura handiagoa izan dezaten. Inbertitzaileen kasuan, enpresa batean ekarpena egin baino lehen hauen erantzukizun sozialarekin duten konpromisoa aztertzen dute: kontratu motei buruz galdetuz, prestakuntza politikei buruz, ingurumenari buruz… Bezeroei dagokienez, ostera, Nielsen-en datuen arabera, kontsumitzaileen erdiek gehiago ordainduko lukete gizartearekiko arduratsuak diren enpresaren produktu eta zerbitzuengatik (Pascual, 2014). Teoria hau indartzen du Foretica-k 2015. urtean Espainian burututako ikerketak ere. Espainiako 1.000 kontsumitzaile aztertu ondoren hauen %36,2-a sentikorrak dira enpresen gizarte erantzukizunarekin, %31,1-a erantzukizun soziala ezagutzen dute eta kontsumo arduratsuaz jokatzen dute, %5,1-ak, ordea, aldeko jarrera erakusten dute kontzeptuari buruzko informazio gehiegirik ezagutu ez arren (Forética, 2015). Foretica-ren ikerketan lehen aldiz hiritarrek gehiago baloratzen zituzten enpresen gizarte erantzukizun ezaugarriak (langileak, etika, ingurumena…) merkatuarenak baino (kalitatea, bezeroarekiko begirunea, emaitza ekonomikoak…) erakunde bat “enpresa on” gisa epaitzeko. Espainiako bi kontsumitzailetik batek aitortu zuen enpresen gizarte erantzukizunean oinarritzen dela produktu bat diskriminatzeko orduan. %49,9-ak baieztatzen du produktu bat erosterako orduan erantzukizun hau kontuan hartzen dutela eta kontsumitzaileen %44,6-ak marka bat erosteari utzi diote (Forética, 2015), honek ingurumen edo gizartearen aurka eramandako praktika negatiboak direla eta. Badirudi gizartean zehar jasangarritasun informazioa hedatzen ari dela, gizartean portaera aldaketa positibo bat eman dela eta honek bere arrazoia izan behar du, zergatik sentsibilizazio eta kontzientziazio igoera hau? Enpresen portaerak eragina izan duen bilatu nahiko nuke, ekimenen bat ezarri ote duten, edota kalitatezko informazioa eskaintzeari lotu ote diren. Aurrez aipatutako guztia egiazkotzat joz etorkizuneko erronka izango da enpresen iraunkortasuna, enpresen gizarte erantzukizunaren beharrezko eboluzio natural bat, balio gehiago eransteko helburuarekin (Pascual, 2014). Eboluzio natural horren bilakuntzarako garatutako lan honen estruktura jarraian adierazitako puntuetan egituraturik egongo da: lehenbiziko puntuan enpresen erantzukizun sozialaren gaineko azterketa sakon bat burutu da. Maila internazionalean zabalkuntza handiena izan duten ekimen desberdinen lanketak bigarren puntua osatuko du. Azkenik hirugarren puntuan, dagokion azalpen teorikoaz gain zati praktikoa barneratuko duen atalean, komunikazio ekimenak Espainiaren kasuan izan duen berezitasuna ikertuko da, arrazoiak bilatzeko orduan bertako bi enpresa konkretu aztertuz. 5. LANAREN XEDEA Zer da enpresen gizarte erantzukizuna? Gaur egun azaleratu den moda iragankor bat da? Edo bere eragina izan du historian zehar? Hiru galdera hauei erantzun egokiena ematea irakurgarri dagoen lan honi hasiera emateko funtsezko puntuetako bat izan da, definizioa, historia eta eboluzioa bereiztea. Eboluzio horretan zerk sortu du eragin positibo hori? Zergatik aplikazioaren igoera? Ekimen desberdinak garatu dira? Eta horrela bada, zeintzuk izan dira jarraituenak? Lanaren xedearen barnean erantzun hauen garapena ere beharrezkoa izango da. Zergatik nabarmentzen da komunikazio ekimena Espainiako herrialdean?. Lanaren xede printzipala enpresen erantzukizun sozialaren definizio eta honen komunikazio ekimenaren gaineko azalpena bilatzea izan arren, ikerketa aurrera joan ahala galdera desberdinak sortu zaizkit buruan eta ere berean duda horiek argitzen ere saiatu naiz. 6. METODOLOGIA Gradu amaierako lan honetan zehar azterketa kualitatibo bat eraman dela aurrera aitortu behar da, lanketa kuantitatibo baten ordez. Egituraren osaerari buruz hitz egitean zati teoriko eta enpiriko baten bereizketa argi antzematen da. Zati teorikoari dagokionez, azterketa bibliografiko sakona egin dut, hainbat liburu, txosten, artikulu, web orrialde… baliatuz. Bestetik, azterketa enpirikoari egiteko, aukeratutako enpresek argitaratutako urte ezberdinetako txostenen azterketa, lanketa eta konparaketa egin dut batez ere. Aipatutako txostenez gain, azken atal hau egiteko interneteko beste hainbat baliabide erabili ditut, interesgarriak iruditu zaizkidan hainbat aspektuei buruzko informazioa lortzeko eta modu honetan atal hori osatzeko. Azkenik, lanari amaiera ematekoa enpresen erantzukizun sozialaren gain aztertutako guztiaren sintesia eginez ondorio batzuk planteatu ditut. 7.1. HISTORIA Azken hogei urteetan nabari ugaritu den arren iraunkortasun kontzeptua maila lokal zein nazioarte mailan, beti ez da horrela izan eta mendeetan zehar etapa edo eboluzio desberdinak izan ditu (Moneva, 2007). Iraunkortasun informazioa gaur egun erakunde edo enpresa askoren funtsezko komunikazio elementu bihurtu den arren, historian zehar eragin desberdinak izan ditu enpresa, erakunde eta gizarteari dagokionez. Merkatu osagabeei, non merkatu pribatuak ez ziren gai bezeroen nahi eta eskaerei erantzuteko, edota enpresa barnean sortutako efektu negatiboei aurre egiteko ezinbestekoa ziren ondorengo neurriak: estrategia eta egiturak berrantolatzea, harreman publiko eta komunikazio politak berriak sortzea, kudeaketa aldakuntza, reporting hirukoitza barneratzea (ekonomikoa, soziala edo sozio-politikoa eta ingurumena edo ekologikoa)… Baina XVII – XVIII. mendeen artean enpresa gizabanakoen artean erlazioak sortzeko erakunde juridiko soil bat besterik ez zen, garrantzitsuena mozkinen lorpena zen, etekinak maximizatzeko eta kostuak minimizatzeko ondare eta zerbitzuen produkzio ekonomikoa (Rodriguez Fernandez, 2003). Errentagarritasunean zuten begirada, enpresa osatzen zuten gainerako alorrak kontuan izan gabe. XX. mendearen azken hamarkadan izan zen gutxi gora behera gizarte erantzukizunaren ideia enpresen artean zabaldu zen garaia, lehen iraunkortasun txostenak agertu ziren garaia eta enpresaren funtzio soziala, soil-soilik irizpide ekonomikoetan neurtzearen ideia alde batera utzi zen garaia. Giza, gizarte eta baliabide naturalen babesa biztanleen beharren asebetetzearekin harmonizatzeko beharra identifikatu zen urte hauetan. Hala ere esan beharra dago Estatu Batuetan XIX. mendearen amaieran enpresen gizarte erantzukizunaren mugimenduak aztarnak utzi zituela enpresa erraldoien erabaki eta ekintzen ondorioz; izan ere, kritika asko sortu ziren hauen tamaina, botere eta lehiakortasun askearen kontrako ekintzak zirela eta (Rodríguez Férnandez, 2007). Carnegienek eta bera bezala negozioen munduko hainbat liderrek aberastasun pribatuaren zati bat erkidegoari zabalduz erantzun zioten egoera honi, laguntza gehien behar zutenei eskua emanez. Jarrera hau konpainien irudia eta ospea hobetzeko saialdi bat izan zen, hauen irabazien hondatzea saihestu eta Estatuaren esku-hartzearen mehatxua ezabatzeko helburuarekin (Rubio Guerrero, 2012) . XX. mendearen lehen 50 urteetan, aro modernoaren hasiera eta Bigarren Mundu Gerraren bukaeran hain zuzen, 1929. urteko krisia eta depresio handiaren ondorioz enpresen buruzagi asko atera ziren erantzukizun sozialaren gainean hitz egitera eta aldarrikapenak egin zituzten enpresa mundua ulertzeko jokamoldean:  Clark-en (1916) iritziz iraultza baten hasiera zen, indibidualismotik elkartasun eta egonezin sozialerantz, sistema arduragabearen ondorioak alde batera usteko. Honen ustetan ezinbestekoa zen erantzukizun ekonomiko bat onartzea, baina ez ekintza sozial bezala, baizik eta enpresa osotasunean osatzen duten guztien babesa helburu duen ekimen bat bezala (Rodríguez Férnandez, 2007). Bai Cark Kaysen zein R. Eells-ek akzionistez gain, interes talde desberdinen parte hartzea azpimarratzen zuten.  Carl Kaysen-ek enpresa kudeaketaren kontzeptua birdefinitu zuen jabe batzuen inbertsioaren etekina maximizatzen jardutetik akzionista, langile, bezero eta orokorrean publikoaren erantzule izatera pasatuz, enpresa erakunde bezala hautemanez (Rodríguez Férnandez, 2007).  R. Eells-ek bere partetik, enpresak epe luzeko errentagarritasunera begiratu behar zuen, gizartearekiko konpromisoa aintzat hartuz eta horretarako interes talde desberdinen parte hartzea ezinbestekoa izanez (Rodríguez Férnandez, 2007). Hala ere, H.R. Bowen ezagutzen da enpresen gizarte erantzukizunaren aita bezala.  Bowen-ek publikoek enpresenganako galdutako ospe eta konfiantza berreskuratzeko baliabide naturalen kudeaketa premiazkoa bihurtu zela zioen; hau da, garapen jasangarria. Politikak ezartzeko, erabakiak hartzeko eta enpresaren helburu eta balioen ikuspuntutik ekintza desiragarriak praktikara eramateko eginbeharra. Gizarte erantzukizunaren sinonimo ziren bere ustetan erantzukizun publikoa, betebehar sozialak edota enpresaren morala. Gogoratu zuen jabetza kontzeptuak ez dituela baldintzarik gabeko eskubide absolutu batzuk ematen, buruzagien eginbeharra komunitatearen zerbitzura egotea dela giza duintasun, justizia eta botere banaketarekin (Rodríguez Férnandez, 2007). Zoritxarrez 50 - 60 hamarkadetan botere guztia zuzendarietan kontzentratuta zegoen eta interes taldeek erabakietan parte-hartzea onar ezina zen. Ekonomia eta negozioen munduan ez zen erantzukizun sozialaren ideia askorik zabaldu, eta zabaldu zen apurra Estatuari esker izan zen, honek ekonomia, gizarte edo ingurumenean egindako ekarpenari esker (Rodríguez Férnandez, 2007). Epe luzera errentagarritasuna maximizatzea helburu bakartzat zuten enpresen pentsamenduak bizirik jarraitzen zuen. Pentsamendu honen aurka Bowen ziur zegoen merkatuko ekonomiaren ezaugarri den enpresa askatasuna bakarrik justifika zitekeela onuragarria izanez gero ongizate guztiarentzat, kudeatzaile edo akziodunen lehentasunetatik haratago, interes pribatu eta publikoaren arteko bidezko oreka bat lortu arte. Gaur egun stakeholder moduan ezagutzen denak bere eskema kontzeptualarekin bat egingo luke eta ahalegin handiak egin zituen gizarte erantzukizuna garatu eta praktikara eramatearen garrantzia aldarrikatzen. Baina horretarako garrantzitsu zen (Rodríguez Férnandez, 2007):  Erakunde berrien sorrera, honen eraginak jasotzen dituztenen arteko elkar-lana berpiztu eta bultzatzeko eta gizarte interesa birdefinitzeko.  Merkatu eta gizartearen presio handiagoa.  Ekonomia eta kudeaketa arloen ezagutza aurreratuagoa.  Arreta handiagoa jartzea oinarri etikodun erabakietan. 80 eta 90. hamarkadatik aurrera izan zen neoliberalismoaren indar eta Berlingo harresiaren jaitsierarekin enpresa finantzarioaren behin betiko garaipena lortu zenean. 1987. urtean ingurumen eta garapenari buruzko Munduko Batzordeak garapen jasangarriari buruzko definizioa argitaratu zuen gaur egungo ongizatea erdiestea posible egiten duen kontzeptu gisa, baina beti ere etorkizunekoak arriskuan jarri gabe (Gimeno Tomás, 2012). Honek eragin positiboa izan zuen gizarte erantzukizunean, honen eraginez iritzi publikoak gizarte erantzukizunaren gain zuen ardura handitu zelako. Araurik gabeko botere publikoaren orientazio berriak, ongizate estatuaren eta ondoriozko gizarte prestazioen murrizketak, gizarte arriskuak, eskandalu finantzarioak, iruzurrak, legez kontrako eskuratzeak, pribatizazioak, gizarte segurantzako programen eta langabezi diru-laguntzen murrizketak, etxebizitzen subentzioen eta alokairu kontrolen ezabatzeak, prezioetako esku-hartze sistemen deuseztatzeak, botere sindikalaren mugak, giza eskubideen urratzeak, berrikuntza ezak enpresa arloan, berregituraketa berdinak, langileriaren murrizketak, fusioak, azpikontratuak, hirugarren munduko lan baldintza eta soldata negargarriak, biziraupena arriskuan ikusten duten hornitzaileak, prezioen igoerak uxatutako bezeroak, botere ekonomikoaren kontzentrazioa, zilegitasun galera enpresa handien partetik, baliabide publikoekin finantzatutako enpresen ixteak… zirela eta enpresen gizarte erantzukizunak hedapen handia jasan zuen (Rodríguez Férnandez, 2007). Ekintza eta baldintza hauek ingurune sozialean zuten inpaktu negatiboen egonezinak bultzatuta, egoera honi buelta ematea ezinbestekoa zen, enpresariaren rolaren aldaketa behartu beharra zegoen. Horrela gizarte zibilak pentsioak indartuz, marjinazio ekonomikoa aurreikusiz, kontsumitzaileak defendatuz, osasuna babestuz, ingurumena zainduz eta herrialde azpigaratuetan garapena bultzatuz erreakzionatu zuen (Rodríguez Férnandez, 2007). Enpresek beraien aldetik, ordea, beste ekintza batzuk burutu zituzten: ingumen ekonomikoa kontrolpean edukitzeaz gain ingurune politiko eta soziala zuzentzen hasi ziren, bere eskaera eta beharrak ingurune sozialera egokitzen, legeen sorkuntzan parte hartzen, lan merkatuetan malgutasuna sartzen, konpromiso handiagoa erakusten motibazio sozial, etniko eta ekologikoekin, enpresaren zilegitasun soziala ziurtatzen irudi, ospe edo adostasun estrategien bidez eta gardentasun, konpromiso edota garapen jasangarriaren kontzeptuen erabilpenarekin (Rodríguez Férnandez, 2007). Ondorioz enpresen funtzio tradizionala aldatzen hasten da, ongizate sozialerako garapen ekonomikoa barik gizarte-erakunde guztien parte-hartzea ezinbestekotzat kontsideratuz. Orain erronka ez da epe motzean etekin handienak lortzea, erlazio iraunkor eta sendoak erdiestea baizik, enpresek eraginkortasun ekonomikoa izan dezaketelako eta aldi berean gizarte eskaerei erantzun. Honetaz gain, enpresek ingurumen eta gizarte ziurtagiriak, reporting hirukoitza, iraunkortasun txostenak edo gizarte auditoria bezalako praktika desberdinak eraman zituzten aurrera (Moneva, 2007). 7.2. IKUSPEGIAK Historian zehar argi bereiz daitezke enpresaren erantzukizun sozialaren eremuaren nondik norakoak eta antzemandako lau norabide nagusiak: Ohizko enpresen gizarte erantzukizuna: Ikuspuntu hau XX. mederaino zabaldu zen eta bertan interes taldeen parte hartzea eta hauekiko enpresak zuen komunikazio maila oso txikia zen (Rodríguez Férnandez, 2007). Lehenago izendatutako A. Carnegie ikuspegi honetan sartuko litzateke. Akziodunen balioaren berdina den enpresen gizarte erantzukizuna: 70 eta 80. hamarkadatan indarrean egon zen modelo finantzarioa, informazio osoa dagoen mundua, lehia perfektua eta kanpo eraginen garrantzia eza, non optimo pribatuak optimo sozialarekin bat egiten duen (Rodríguez Férnandez, 2007). Enpresen erantzukizun soziala irabazien gehikuntzarekin eta jabeen balio ekonomikoaren sorkuntzarekin identifikatzean datza, legeen eta lehiakortasun zintzoaren etikoaren errespetua muga bakartzat izanez (Rodríguez Férnandez, 2007). Ikuspegi honetan stakeholders-en partehartze zein hauek jabeekin duten komunikazioa oso eskasak dira. Enpresen gizarte erantzukizun estrategikoa: Ikuspegi honek lehentasuna emango dio akziodunen balio ekonomikoaren sorkuntzari epe luzera (adierazitakoa betetzeko beharrezko denbora), baina maila handi batean interes talde desberdinen beharrak kontuan edukiz. Akziodunek bere nagusitasuna mantentzen dute eta bere eskuetan dute gobernu korporatibo eta negozioen kontrola. Hala ere, interes taldeen parte-hartzea eta elkarrekiko komunikazio izatea funtsezko tresna dela ikusten dute akziodunentzat epe luzerako balio ekonomiko handiagoa era iraunkorrean lortzeko, errentagarritasunaren igoera lortzeko eta baita lehiakortasuna indartzeko. Enpresa eta gizartearen artean bientzako onuragarriak diren harremanak ezartzea iradokitzen da (Rodríguez Férnandez, 2007). Legeak errespetatzea, errentagarriak izatea eta negozio etikoaren printzipioak, autonomia, duintasun eta giza eskubideak errespetatzea ezinbestekotzat jotzen dute. Horrela posible baita: produktu berrien sorkuntza, bezeroekiko lotura, merkatu berrien sarrera, motibazio eta adimen handiko langileak biltzea, inbertitzaile eta baliabide finantzarioen erakarpena, ustiapen gastu eta interes taldeen arteko gatazka arriskuen murrizketa edota jarduera ekonomikoen erregulazio publiko txikiagoa eta enpresen autorregulazio handiagoa, konpromiso sozialean eta negozioen portaera etikoan behin eta berriz ekitean (Rodríguez Férnandez, 2007). Lehenago aipatutako H. R. Bowen hemen kokatuko litzateke. Enpresen gizarte erantzukizun aurreratua: Ikuspegi honek Abrams-ek irekitako bideari jarraitzen dio eta gaur egungo enpresek jarraitu beharreko bidea zabaltzen du, ondorengo printzipioetan oinarriturik (Rodríguez Férnandez, 2007): - Gobernu korporatibo zabal eta zabaltzailea, erabakietan parte-hartze eraginkorra izanez. - Parte-hartzea, interes talde nagusienek enpresaren zuzendaritza eta kudeaketaren kontrol sisteman esku hartuz, aberastasun garbiaren sorkuntzara bideratuz. - Enpresaren bizirauterako stakeholders-en sustatzea eta berrikuntza pizteko inbertsio espezifikoen garrantzia. - Epe luzerako ondasunen sorrera eta iraunkortasuna, ingurumen, kapital fisiko, finantzario eta intelektualari begiratuz. - Kontratu inplizituen, konfiantzaren eta erreputazioaren garrantzia ekonomiari dagokionez, non funtsezkoa izango den akziodun – zuzendarien konexioa baino haratago begiratzea. - Administratzaile eta zuzendarien ondasun administrazio arduratsua, enpresaren bizirautea bermatzeko eta stakeholders-en epe luzerako interesak babesteko; beti ere, zintzotasunez, arduraz eta gardentasunez jokatuz, kanpo egiaztapen batekin Guzti hau legeak betez, negozioen etika errespetatuz, lehia leialean oinarrituz, giza eskubideak errespetatuz eta ingurumen jasangarriari buruzko kezkak kontuan izanik lortu behar da (Rodríguez Férnandez, 2007). Erantzukizun sozialak onartzen du interes talde bakoitzak bakarka hartu behar dela kontuan, berez adierazten duenagatik eta ez beste talderen batentzat tresna baliagarria izateko ahalmenagatik soilik; hau da, interes talde bakoitzaren interesak bidezkoak, zuzenak, dira. 7.3.1. DEFINIZIO DESBERDINAK ETA NONDIK NORAKOAK Enpresen gizarte erantzukizunak enpresaren ekintzek ekonomia, gizarte eta ingurumenean duten eragina aztertzen du. Ohizko inbertitzailearen planteamendua eraldatzea dakar erakundearen parte-hartzearen planteamendu batengatik, eta honi bultzada emateko lagungarria izango da ezagutzan oinarritutako ekonomiarik lehiakorrena eta dinamikoena izatea mundu osoan, hazkunde ekonomiko jasangarria izateko, enplegu hobeak sortzeko eta gizarte kohesio handiagoa edukitzeko. Izan ere horrela definitzen da kontzeptua (AECA, 2004; Moneva, 2007; Rodriguez Fernández, 2007; Comisión Europea 2001, 2010, 2011 eta artikulu desberdinetatik informazioa bilduz): Enpresek bere jarduera ekonomikoetan gizarte garapenarekin eta ingurumenaren babesarekin duten hautazko konpromisoa, akziodunekin, langileekin, bezeroekin, gizartearekin eta ingurumenarekin harreman zintzo eta gardenak edukiz. Borondatezko ekimen honen xedea eremu ororentzat baliozkoa izatea da, gizalegezko erantzukizuna sustatzeko eta egungo beharrak estaliz gizartearen hobekuntza lortzeko, baina beti ere etorkizunekoei erantzuteko ahalmena zalantzan jarri gabe; izan ere, hori da enpresen erantzukizun sozialaren misioaren funtseko elementurik adierazleena.  EUROPAR BATASUNAREN ESPARRUAN Europar esparruan enpresen gizarte erantzukizunak izan duen eragina aztertuz gero aipagarria da 2001. urtean Europar batzordeak argitaratutako “Liburu Berdea”. Argitalpen honek eragin handia izan zuen materia honetan, enpresen erantzukizun soziala sustatzeko marko europar bat sortzea zen helburua, non enpresek gizarte hobe eta ingurumen garbiagoari boluntarioki laguntzea erabakitzen duten, bai bere jarduera ekonomikoa garatzean eta baita interes taldeekiko harremanetan. Erantzukizuna garatzeko modu berritzaileak eta gobernu eraginkor baterako moduak bilatzen dituzte, enpresaren eta honen interes taldeen onurak kontuan izanez (Comisión Europea, 2001). Hortaz bideragarritasun konpromisoen eta enpresa bakoitzaren borondatearen menpe egongo da. Dokumentuak argi zehazten du erantzukizun sozialeko kontzeptua: “Enpresek boluntarioki hartzen duten konpromisoa, hauen jarduera ekonomikoak eta interes taldeekin izandako harremanetan sortutako ingurumen eta kezka sozialekin”. “Sozialki arduratsua izatea ez da betebehar juridiko guztiak osorik betetzea, ez da eskubide sozialen arautegi eta ingurumen-arauen ordezko lege bat, giza kapitalean, inguruan eta interes taldeekiko harremanetan inbertsioak burutzea dakar”. (Comisión Europea, 2001: 7, 20 eta 21 puntuak) Europa eta nazioarte mailan eztabaida zabala adierazi eta iritziak lortu nahi ziren; izan ere (Comisión Europea, 2001):  Mundializazio eta aldaketa industrialen aurrean herritar, kontsumitzaile, botere publiko eta inbertitzaileen kezka, ardura eta itxaropen berrien sorrera gertatu zen.  Irizpide sozialen eragina handitu egin da pertsona edota enpresen inbertsio erabakiekiko, bai kontsumitzaile eta bai inbertitzaileen kalitateari dagokionez.  Jarduera ekonomikoak direla eta, ingurumen hondatzeagatiko arduran hazkuntza bat ikusi zen.  Enpresa aktibitateen gardentasuna nabaria zen komunikabide eta oraingo informazio eta komunikazio teknologien bidez. Bereizketa argi bat nabari da enpresen gizarte erantzukizunaren kanpo eta barne dimentsioen artean. Barne dimentsioari dagokionez enpresen erantzukizun sozialak eragina izango du (Comisión Europea, 2001):  Giza baliabideen kudeaketa: langileen prestakuntza iraunkorra, hauen erantzukizuna, lana-aisia-familia artean oreka handiagoa, langileetan sexuen arteko berdintasuna, informazioaren hobekuntza enpresan, parte hartzea etekin, kontratazio, prestakuntza…  Osasuna eta segurtasuna lantokian: langileen osasuna eta segurtasuna bultzatzeko modu osagarrien ikerketa, azpi-kontratatzaileei baldintza berdinak exijituz.  Ingurumen-eraginen eta baliabide naturalen kudeaketa: agintari publikoen eta enpresen arteko lankidetza. Kanpo dimentsioari begira, ordea (Comisión Europea, 2001):  Komunitate lokalak: enpresen integrazioa ingurumen lokalean, lanpostuak sortuz, irabazi fiskalen bidez, ingurumenaren hobekuntzan parte-hartuz…  Merkataritza-bazkideak, hornitzaileak eta kontsumitzaileak: enpresak hauekiko duen harremanean datza, traba gabekoa eta lankidetzazkoa.  Giza eskubideak: enpresen erantzukizun sozialaren dimentsioetako bat mundu eskalan giza eskubideen defentsarako ekarpena da, nazioarteko jardueretan batez ere, lankidetza-politikari bide emanez gainera.  Mundu zabaleko arazo ekologikoak: enpresa jardueren ondoriozko ingurumen arazoen mugaz bestaldeko eraginak direla eta, erantzukizunaz jokatu behar dute, garapen jasangarria sustatuz. Enpresen erantzukizun sozialaren ikuspegi globalean langileen trebakuntza beharra nabari zen, praktika berritzaileen difusioa, gardentasun balio eta enpresa europar sareen sorreraren sartzea. Normalizazio, harmonizazio eta gardentasuna ezinbesteko bihurtzen dira, erakundearen emaitza sozialak aztertuz (Comisión Europea, 2001):  Erantzukizun sozialaren kudeaketa integratua: Jokaera eredu baten formalizazioa. Balio horiek ekintza bihurtu, auditoria sozial edo ingurumen-auditoria batekin ebaluatuz, etengabeko heziketa programa jarriz. Erantzukizun sozialak plangintza estrategikoaren parte izan behar du.  Erantzukizun sozialaren inguruko txosten eta auditoriak: Ebaluazioa eta ikuskatzea errazteko eman beharreko informazioari buruz akordio orokorra hartu; beti ere, europar erkidego-politikekin bat eginez. Honen adibide dugu “RS8000” araua, arau sozialen nazioartekotzean, informazio publikoan eta txosten sozialen lanketan zentratua.  Kalitatea lanaz hitz egitean: Langileak erakundearen kide bezala baloratzearen garrantzia, elkarrizketa soziala sustatuz.  Etiketa sozial eta ekologikoak: Hauen erabilera eta ugaritzeak kontrol baten beharra du sinesgarritasunaz gozatzeko, eta nahasketarik ez sortzeko. Erabilera irizpideak bateratuz.  Sozialki arduratsua den inbertsioa, enpresaren ospeak akzioen balioan beherakada bat eragin gabe. 2011. urtean “2011-2014 Europar Batasunaren Estrategi Berritua” argitaratu zen EUROPA 2020 hazkunde estrategiaren sorkuntzaren ondorioz. Krisi ekonomikoak eta honen ondorio sozialek kontsumitzaileen konfiantza kaltetu zuen eta ekonomiaren egiturak dituen ahuleziak agerian utzi zituen; hori dela eta, hazkunde global, integratzaile, iraunkor (baliabideen ustiakuntza eraginkorragoa) eta adimentsu (ezagutza eta berrikuntzan oinarriturik) bat bilatzera zuzendua zegoen, enpresen erantzukizuna eta honek gizartean sortutako eraginen Honekin EUROPA 2020 proposatutako bost helburuen lorpena bultzatuko dute (Comisión Europea, 2010): Enplegua: 20 eta 64 urte bitartekoen enplegu tasa %75-era iristea gutxienez, epe luze eta ertaineko enplegu iraunkorraren sorkuntza bultzatuz. - Berrikuntza + ikerkuntza + garapena: arlo honetan barne produktu gordinaren %3-ko inbertsioa gauzatzea. - Aldaketa klimatikoa eta energia: Negutegi efektua bultzatzen duten gasen isurketa 1990. urteko datuekiko %20-an murriztea eta kopuru berean energia berriztagarrien erabilpena eraginkorra igoaraztea. - Hezkuntza: Eskola uzten dutenen kopurua %10 baino gutxiagokoa izatea, eta 30-34 urte bitartekoen %40-ak hirugarren mailako titulua izatea. - Bazterkeria eta pobrezia: Pobrezia edo bazterkeria egoeran bizi diren europarren zenbatekoa %25 batean txikitzea, 20 miloi pertsona egoera honetatik askatuz.  ESPAINIAREN ESPARRUAN Espainiako Enpresen Kontabilitate eta Administrazio Erakundeak (AECA, 2004) 2004. urtean garatu zuen marko kontzeptualaren funtziorik garrantzitsuena enpresen gizarte erantzukizuna oinarri teoriko koherente batekin hornitzea zen, etorkizuneko aplikazio eta etorkizuneko garapenak ulertzeko tresna bat sortzea, gai honi lotuta dauden guztientzat baliozkoak izango zen erreferentziazko puntu komunak ezarriz. Espainiako testuinguruan alor honekin erlazionatutako lehen dokumentu honi esker oinarrizko helburu eta kontzeptuak ezarriko zituen eraikuntza sendo bat eratuko zen enpresen gizarte erantzukizunaren garapen kontzeptuala eta praktikoa aurrera eramateko (Ministerio de empleo y seguridad social. Gobierno de España, 2014). Aipagarria da 2007. urtean enpresen gizarte erantzukizun kontzeptuaren definizioak zabalkuntza bat jasan zuela kontzeptua horrela definituz: 7.3.2. INTERES TALDEAK ETA REPORTING HIRUKOITZA Enpresen gizarte erantzukizunak arreta handia jartzen du estrategien bidez interes taldeen beharrak asetzean, non lortutako emaitzak neurtzea, hauei komunikatzea eta egiaztatzea ezinbestekoa izango den (Aguado i Hernández, 2013). Honen eskutik interes talde guztientzako balio sorraraztea posible izango da, beti ere epe luzera begira; izan ere, hauekin izandako komunikazioak behar eta hobekuntza aukeren identifikazioan lagun dezake, enpresari lankidetza konstruktiboa eskaini diezaioke irtenbideak elkarren artean bilatuz (Ministerio de empleo y seguridad social. Gobierno de España, 2014). Interes taldeak deritze enpresaren jarrera sozial arduratsuaren emaitzak zuzenki jasotzen dituzten talde, banako zein erakundeei. Stakeholders izenaz ere ezagunak dira eta ezagutzeko eskubidea stakeholders edo interes talde hauetan gauzatzen da. Enpresaren existentzia edo ekintzek eraginak jasotzen dituzte, zilegi den interes batekin, berdin dio zuzena zein zeharkakoa izan, eta aldi berean, eragina izango dute enpresaren biziraupenean eta definitutako helburuak erdiesteko orduan (AECA, 2004). Hauei dagokienez enpresarekin interakzioan jardungo dutenen stakeholders-en adibide izango dira:  Enpresaren kide diren taldeak: akziodunak, zuzendariak, langileak…  Berehalako ingurune taldeak: hartzekodun, hornitzaile, bezero, kontsumitzaile…  Enpresaren ingurune sozialeko taldeak: Estatua, natura, komunitateak… Beraz funtsekoa izango da enpresen gizarte erantzukizuna interes talde desberdinen arabera finkatutako helburuak betetzera bideratzea, baliagarria izan behar baitu talde desberdinen beharrak asetzeko, bai ekonomia, gizarte edo ingurumenean, jarrera efiziente eta egoki bat edukiz (AECA, 2004). Interes talde ezberdinen aurrean enpresak kontuak emateko betebeharra izango du, orain arte alor finantzarioan ematen den kontu emateaz gain (Urteko Kontuen bidez) ingurumen zein giza alorrekin loturiko kontu ematea (Moneva eta Ortas, 2009). Hori dela eta aipamen honetan ez da ahaztu behar ikuspegi hirukoitza edo reporting hirukoitzaren ezinbesteko garrantzia. Ikuspegi hirukoitzaren garapena erakundeen jasangarritasun kudeaketan aldaketa gehien sortu dituen aldagaia izan da. Ekonomia (errentagarritasuna eta hazkuntza), gizartea (langile, bezero eta komunitateak) edo ingurumena (biodibertsitatea, basoak, urak…) bezalako aspektuek komunikazio mekanismo desberdinen beharra zuten; horrela, 1992. urtean Rio de Janeiron ospatutako “Cumbre de la Tierra”-ren helburua gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzako behar ekonomiko, sozial eta ingurumen-beharren arteko oreka bat bilatzea zen, lankidetzarako oinarriak bultzatzea herrialde garatu eta garapen bidean dauden herrialdeen artean, baita gobernu eta gizarte zibilaren artean. Ikuspegi hirukoitz honek akzionistez gain beste interes talde batzuk ere kontuan hartzen ditu, horrela enpresek kudeaketa estilo berri bati ekin diote, enpresako partehartzaile guztientzat balioa sortuz, bai enpresarentzako eta bai interes talde desberdinentzako onuragarriak diren jarduerak aukeratuz. Shel petrolio-enpresa izan zen 2000. urtean kontzeptu honetara gehien hurbildu zen enpresa, gizakia, planeta eta irabazi kontzeptuak kontuan izanez (Moneva eta Ortas, 2009). Ildo berdinetik jarraituz, enpresek erabakiak hartzeko orduan enpresaren gizarte erantzukizunaren dimentsio guztiei, eginkizun eta eraginei aurre egiten ahalegindu behar dira; izan ere, dimentsio bakar bati aurre egiten dion erakundeak, adibidez ingurumena, ez ditu gizarte erantzukizun sozialaren helburuak beteko, funtsezko izango baita horretarako gainerako dimentsioei begiratzea, bai epe luze eta bai ertaineko estrategiak sortuz. Egia baita enpresen gizarte erantzukizunaren ideia oso loturik dagoela kudeaketa jarrai baten ideiarekin, non helbururik garrantzitsuena enpresaren bizirautea den (AECA, 2004). Honekin lotuta, epe laburrera irabaziak optimizatzea helburu bakartzat duen jarduera espekulatibo batek, definizioz ez luke enpresen gizarte erantzukizunaren ekintza batek eskatzen duena beteko. Horretarako beharrezkoa izango litzateke epe ertain eta luzerako helburuetan pentsatzea, enpresen gizarte erantzukizunen estrategiek enpresa-proiektuen bideragarritasuna epe luzera ziurtatzeko, inguru sozial eta ingurumenarekin erlazio bat sustatuz. Azken finean enpresen gizarte erantzukizun estrategien helburua erakundea bere gizarte jatorrian egituraturik dagoela ziurtatzea baita, eta ez balore tekniko-ekonomikoetan (AECA, 2004). 7.3.3. ENPRESEN GIZARTE ERANTZUKIZUNA ETA BALIO SORRERA Funtsezko jomuga ez da akzionisten balioa sorrera izango (errenta ekonomikoa). Erantzukizun soziala erakundearen balio eta kulturaren osagarri gisa, interes talde guztientzat modu orekatu batean balioa sortzen ahalegintzen da. Aipatutako balio sorkuntza hurrengo formula bidez laburtuko litzateke: 1. Irudia: Balio sorrera Bezeroen kasuan erositako produktu eta zerbitzuetan jasotako balioaren eta eskuratzean ordaindutako prezioaren arteko aldea izango da. Produktuen kasuan, ostera, soberakina enpresak ordaindutako prezioaren eta dagokion interes taldeak jasandako aukera kostuaren diferentzia izango da (Rodríguez Férnandez, 2007). Balio sorrera handia sortzeak abantaila batzuk luzatuko dizkio enpresari, baina puntu honetan funtsezkoa da erantzukizun hau eskubide sozialen araudi edo ingurumen-arauak betetzearen ordezkotzat ez hartzea. Enpresen erantzukizun soziala arautegi legala betetzetik eta epe laburreko emaitza ekonomikoak lortzetik baino haratago doa; izan ere, enpresaren erabaki eta eginkizun guztietan eragina izango duen planteamendu estrategiko bat da, lehiakideetatik Outputen aukera balioa Input-en aukera kostua Balio sorrera guztira bereiziz eta lehiakortasunari dagokionez abantaila iraunkorrak lortzen lagunduz (AECA, 2004). Azken finean balioa sortuz, enpresa barruan zein kanpoan hobariak eskuratuz: 2. Irudia: EGE-ren eraginak KANPOAN BARRUAN - Oraingo bezeroak gehiago erakartzea, hauen leialtasuna lortuz eta harreman bizkor eta zuzenak edukiz. - Bezeroen asebetetze handiagoa, zerbitzu gehiagoz hornituz. Inguruarekiko harremana hobetzea (komunikazio estrategia berriak, baliabideen erakarpena…). - Hirugarrenen konfiantza indartzea. - Korporazio irudia edo ospea hobetzea. - Ospe handiagoa lortzea. - Posizioa eta markaren bereizketa. - Izaera profesionaleko aukera hobeen eskaintza. - Gizartean duen eragina handitzea, gizarte arazo larrien murrizketan lagunduz. - Publizitate kaltegarria, boikotak eta irudi publiko kaltetua ekiditea. - Auzien eta zigorren arriskua murriztea. - Partaide guztiekin harreman zintzoagoak mantentzea. - Sindikatu eta herri administrazioekiko harremanak hobetzea. - Publizitateko deskontuak lortzea. - Produktu berriak merkaturatzeko laguntza lortzea. - Kontsumitzaileen erosketa-erabakietan eragina duten iritzi-sortzaileak eskuratzea. - Merkatuko segmentu berrien sartzea. - Inbertsio etikoak erakartzea. - Inbertsio etikoen indizeetan sartzea (burtsakoak izan ala ez). - Langileen leialtasuna eta konpromisoa lortzea, hauen morala eta motibazioa hobetuz, enpresaren misio eta ikuspegiekin bat egiten dutelako. Profesionalak erakartzea eta mantentzea. - Laneko giroa hobetzea, eta ondorioz produktibitate eta kalitatean hobekuntzak lortuz. Interes taldeekiko harreman hobetzea. - Lehiakortasun abantailen lorpena, desberdintze faktorea dela eta. - Salmenta eta irabazien gehikuntza. - Eragiketa kostuak murriztea. - Enpresen soldata handiagoa. - Barruko komunikazioa hobetzea. - Ezbeharrei egokiago erantzun. - Erabaki prozesua aurreratzea. - Arrisku handiagoen onarpena, hauen kudeaketa sustatzea eta hauek kontrolatzea. Zehaztutako korporazio-kultura sustatzea. - Merkataritza estrategia berritzaileak garatzeko saiakuntzak egitea. - Zerga murriztapenak lortzea. - Akziodunei balio erantsia eskaintzea eta hauen konfiantza haztea. (Iturria: Nik egina, Xertatu 2013-tik eraldatuta) Hala ere argi utzi behar da enpresa ez dela iraunkortasun maila bat eskainiz taulan aipatutako hobariak lortzera mugatu behar, beharrezkoa dela hau prozesu gisa ulertzea (Moneva, 2007). Iraunkortasunaren testuinguruan materialtasuna ez dela erakundean eragin finantzario garrantzitsuak dituzten garapen jasangarriaren aspektuetara bakarrik mugatzen (AECA, 2004). Lehenago aipatu bezala prozesu edo planteamendu estrategiko hau zuzendaritza edo kudeaketari gehitzean eraginak sortzen ditu enpresaren alderdi eta arlo funtzional guztietan, baina sortutako eragin horiek onuragarriak izateko zuzendaritza, kudeaketa, estrategiak, informazioa eta sozialki erantzule den kontrola elementu sendoz hornitu beharra dago. Honi esker posible izango baita gizarte erantzukizunaren garapen eta ezarpen handi eta azkarragoa erakundeetan; hala ere, lorpen hauen erdiesteko enpresen gizarte erantzukizunak jarraian aipatutako diren puntuak baimendu beharko ditu: 3. Irudia: EGE-eran eraginak eta garapenerako beharrezkoa. - Enpresaren barne prozesuetan hobekuntzak barneratzea, maila guztietan, ekonomia, gizarte eta ingurumeneko aspektuak kontsideratzen dituen kudeaketa sistema integral batekin eta interes talde desberdinek aldarrikatzen dituzten beharrak kontuan hartuz. - Enpresaren lehiakortasun abantailak indartzea: ospe edo famaren sendotzea, bezeroaren fideltasuna, kalitate eta produktibitatearen gehikuntza, gaitasunak erakartzeko eta gordetzeko ahalmena eta baliabide finantzarioak erakartzeko gaitasuna. - Enpresak ekonomia, gizarte edo ingurumen arloan burututako eginkizunen erabateko informazio fidagarria eskaintzea, interes talde guztientzat baliagarria dena. - Enpresaren integrazio naturala bultzatu bere inguruneari dagokionez, garapen iraunkorrean oinarritutako enpresa ereduak onartuz eta gainera gizarte, ingurumen eta enpresen testuinguruen arteko erlazio sorrera posible eginez. - Enpresaren garapen ekonomikoa, irabaziak sortuz. (Iturria: Nik egina informazioa AECA, 2004) Puntu hauez gain gardentasuna da enpresa gizarte erantzukizunaren oinarrizko atala, erakundeak burututako jarrera sozialari buruz eskainitako informazioa. Izan ere, gardentasun gutxiko enpresek ez dituzte ez gizarte erantzukizunaren kontzeptua ezta helburuak jarraitzen. Interes taldeekin sortutako harremanak derrigortu egiten du enpresa bere jarduerarekiko transparentea izatera, eta horretarako interes talde edo stakeholers-ek prozesuan duten konpromiso eta esku-hartzea islatzera (AECA, 2004). 7.3.4. APLIKAZIOA ETA GOBERNU KORPORATIBOAREN GARRANTZIA Aipagarria da enpresen gizarte erantzukizuna mota guztietako enpresetan dela aplikagarria, enpresa txiki, handi edo ertain izan, honen ezaugarriak edozein direlarik. Pertsona fisiko zein juridiko izan, publiko zein pribatu, irabazi asmoak izan zein ez izan edota nekazaritza, industria edo zerbitzuetara dedikatu (AECA, 2004), enpresak kontzeptua bera baldintzetara egokituz posible izango du honen garapena aurrera eramatea. Egia da enpresa txiki eta ertainek, nahiz eta ekonomian pisu garrantzitsua izan (enpresa munduaren %95-a gutxi gorabehera), egitura malguagoa izan eta hornitzaile edo produkzioprozesu osoan zehar parte hartu, zailtasun handiagoak aurkitu dituzte enpresen gizarte erantzukizuna aplikatzeko orduan: bizi duten zor maila kreditu eskasia dela eta, interes mota eta berme baldintzak handiagoak eta inbertsioak burutzeko eta lanpostuak sortzeko aurkitzen dituzten zailtasuna direla eta (Aguado i Hernández, 2013). Hala ere, honen aurka maila - Enpresa oinarri kontzeptual finkoz hornitzeko. - Zuzendaritza prozesuetan, kudeaketan eta enpresen informazioan berrikuntza eta hobekuntzak lortzeko, beti ere beraien eginkizunean ekonomia, gizartea eta ingurumena kontutan izango dituztelarik eta interes taldeen beharrak asebetez. - Zuzendari, langile, aditu akademiko, analista, aholkulari, inbertitzaile, gizarte-eragile, informazio egile, arautzaile, kontrolatzaile publiko zein pribatuen… artean adostasun oinarri bat ezartzeko. - Sozialki arduratsuak diren portaerak zuzentzeko, kudeatzeko, neurtzeko edota banatzeko erabili daitezkeen instrumentuen aplikazio edo diseinuan gida moduan funtzionatzeko. - Enpresen erantzukizunaren informazio ulerkuntzan laguntzeko, bai ekonomiari, gizarteari edo ingurumenari dagokionez, konparagarritasuna indartzeko eta arauen sorkuntzan laguntzeko. - Enpresen erantzukizun sozialaren praktikei sinesgarritasuna eta gardentasuna eskaintzeko. - Enpresen gizarte erantzukizun eta emaitza ekonomikoen arteko erlazioaren azterketari bultzada handiagoa emateko. - Enpresek sozialki kanpo eragin arduratsuk sortzeko. - Enpresen gizarte erantzukizunari dagokionez informazio eta esperientzien elkarbanatzea sustatzeko. lokalean duten parte-hartzeak, sentsibilizazio handiagoak eta praktika onuragarrien zabalkundeak laguntza handiagoa izateak erantzukizuna mota hau enpresen artean sustatzea eragin du (Aguado i Henrández, 2013). Baina orain arte aipatutako guztia ezinezkoa litzateke enpresen erabakietan parte hartze eraginkorra izango duen gobernu korporatibo bat ezarri gabe; non lortutako emaitzak aztertu eta ulertzea funtsekoa izango den. Gobernu korporatiboari buruz esan beharra dago, honen praktika on bat aurrera eramateko, printzipio orokor aipagarrienetariko batzuk ondorengoak direla (Rodriguez Fernández, 2007):  Enpresaren misio, balore, estrategia, gobernu, kudeaketa politika, sistema eragile edota ordainketa irizpideetan erantzukizun sozial korporatiboa ezartzea, interes talde guztiak barnean sartuz.  Interes taldeen identifikazioa, non zuzeneko partaideek inbertsio espezifikoak egiten dituzten eta hauen esku-hartzea garrantzitsua izango da enpresaren biziraute, lehiakortasun edo epe luzeko ospearentzako; era berean, arriskuak onartzen dituzte. Zeharkako parte- hartzaileek, ordea, kanpo eragin positibo zein negatiboak jasaten dituzte, aurrez zuzeneko inbertsio boluntario bat egin gabe.  Administratzaileen erantzukizuna, interes taldeentzat modu jasangarrien epe luzerako balioa sortzea.  Administratzaile eta kudeatzaileen betebeharra interes talde desberdinen eskaera eta beharrak zaindu, kudeatu eta adostasun bat bilatzeko.  Organizazio, zuzendaritza eta kudeaketa tresnen erabilpena stakeholderes-ekin komunikazioa edukitzeko eta hauen partaidetza indartzeko.  Iruzurrak eta manipulazioak alde batera utzi eta sortutako balioa edo aberastasuna negoziazio justu baten bidez banatzea, ekarpen, gastu edo arriskuen arabera.  Banaketa orekatua, talde bakoitzak burututako ekarpena gutxienez bueltan jasoz.  Kanpo-efektu negatiboek hirugarrenen gainean eraginak izatea saihesteko ahalegina.  Gardentasuna eta kontuak ematea, enpresaren gaineko informazioa adierazgarria fidagarritasunez eta une egokian ezagutzea. 8. ENPRESEN GIZARTE ERANTZUKIZUN EKIMENAK Enpresen gizarte erantzukizunaren inguruan hainbat eta hainbat ekimen aurrera eraman dituzte erakunde desberdinek, bakoitza kudeaketa, estrategia edota komunikazio bezalako arloetan zentratuz. Hala ere, sortutako arau eta printzipio guzti horiek ez dute eragin eta zabalkuntza berdina izan enpresengan. Ekimen horien artean ezagunenetakoak dira:  “Normalizaziorako Nazioarteko Erakundea” (ISO) enpresaren barne kudeaketan gizarte erantzukizuna barneratzeko.  “Munduko Ituna” enpresek gizarte erantzukizunaren kontzeptua beraien estrategia eta printzipioetan barneratzeko.  “Global Reporting Initiative” (GRI) enpresek abian duten erantzukizuna hirugarrenei helarazteko. Jarraian hauen azalpen orokor bat ematen ahaleginduko naiz, bakoitza zentratzen den arloa argi utziz eta ideiak desberdinduz. Hala ere, “Global Reporting Initiative” (GRI) ekimenean jarriko dut arreta, sakontasun handiagoz jorratuz eta jasangarritasun txostenen komunikazioak izandako eboluzioa azpimarratuz. 8.1. NORMALIZAZIORAKO NAZIOARTEKO ERAKUNDEA (ISO) 1947-ko otsailaren 23-an, Bigarren Mundu Gerra amaitu bezain laster, sortutako erakunde honek merkatu, gobernu eta gizartearen beharrezko arauak identifikatu eta hauek garatzen ditu (ISO eta ONUDI, 2015). Funtzio garratzitsuena produktu eta segurtasun arauen estandarizazioa da, nazioarte mailako enpresa eta erakunde guztientzat. Normalizaziorako nazioarteko erakunde honek garatutako arauak borondatezkoak izango dira eta gizarte enpresen erantzukizuna horrela definitzen dute: erakunde batek bere barne kudeaketan ezartzen duen erantzukizuna hartutako erabaki eta burututako jarduerek gizartean eta ingurunean sortutako eraginengatik, gardentasun eta jarrera etiko batekin non (Nueva Norma ISO 26000, 2010):  Garapen iraunkorrean, osasunean eta gizarte-ongizatean lagunduz.  Interes taldeen itxaropenak kontuan izanez.  Dagokion legeak betez eta koherente jokatuz.  Erakunde guztian integratuz eta burututako harreman guztietan praktikara eramanez. Erakundeak enpresaren barne kudeaketan gizarte erantzukizuna barneratzeko sortutako arauak aztertzen baditugu guztietatik arruntenak eta nazioarte mailako erakundeetan eragin handiena izan dutenak ondorengoak dira (ISO, 2015): ISO 9001: Kalitatezko kudeaketa sistema baten baldintzez dihardu, erakundeak bezeroen nahien arabera funtzionatzen duela frogatuz eta hauen beharrak hobetzeko baldintzak betez. ISO 9004: Aipatutako kalitatezko kudeaketa sistema horretan efizientzia eta efikazia mantentzeko. Erakundearen jarduera eta bezeroen beharrizana hobetzea bilatzen du. ISO 19011: Kalitate nahiz ingurumenaren barne auditoria gauzatzeko bidea erakusten du. ISO 14000: Erakundeak ingurumen arauak errespetatuz lan egiten duela baieztatzen du. Airearen kalitatea, ura eta lurra kontrolatzeko hainbat arau biltzen ditu, enpresaren jarduerak ingurumenean dituen ondorioak direla eta. ISO 14001: Ingurumen kudeaketa sistema baten baldintzak dira. Erakundeek lurralde bakoitzean ingurumen arloan finkatutako lege edo arauak betetzeaz arduratzen da. ISO 14004: Ingurumen kudeaketa sistema bat ezartzeko, inplementatzeko, mantentzeko eta hobetzeko laguntza eskaintzen du, baita gainerako sistemekin koordinazioa. ISO 18000: Osasun sistemen eta segurtasun araua. ISO 18001: Segurtasun eta osasun kudeaketa sistema. ISO 16600: Arau honen helburua enpresek ikerkuntza, garapen eta berrikuntzan burututako inbertsioak optimizatzea da, errendimendu handiena ateratzea. ISO 26000: Parametroak finkatzen ditu gizarte erantzukizunerako, erakundeei honi dagokion egitura ezartzen, mantentzen eta hobetzen lagunduz, akzionista eta interes taldeak zainduz. ISO 2800: Hornitzaile katearen kudeaketarako estandarra, ondasun eta horniduren ematean, zoritxarreko gertakarien arriskua gutxitzea bilatuz eta ekintza honen arintasuna eta bizkortasuna erraztuz. 8.2. MUNDUKO ITUNA (MI) Nazio Batuen Erakundearen tresna bat da 1999. urtean sortua globalizazioaren dimentsio sozialen begirunea jarriz. Itun honek enpresei eskatzen die giza eskubideen, lan-arauen, ingurumen eta ustelkeriaren aurkako arloetan dauden balioak hartzea, indartzea eta aldarrikatzea, dagokion eragin-esparruan. Herritartasun korporatibo global bat sortu nahi zen komunikazio soziala bultzatuz, betiere enpresaren interesak, gizarte zibilaren balio eta eskaerekin bateratuz (United Nations. Global Compact, 2015). Munduko Itun honetara lotzen den enpresak boluntarioki hartzen du bere estrategia eta aktibitatean 10 printzipioak ezartzeko konpromisoa, baita gizarteari kontuak emateko konpromisoa, publizitatearekin eta gardentasunez (Andreu Pinillos eta Fernández Fernández, 2011). Ituna osatuko duten 10 printzipioak ondorengoak dira: 4. Irudia: MI-ren 10 printzipioak. GIZA ESKUBIDEAK * Giza eskubideen babesean laguntzea eta errespetatzea. * Giza eskubideen urraketaren konplize ez izatea. USTELKERIA * Bai enpresa eta bai erakundeek ustelkeriaren kontra lan egin beharko dute honen eragin guztiak kontuan hartuz, estortsioa eta eroskeria honen barnean sartuz. LAN – EREMUAN * Elkarte eta sindikatuen askatasun printzipioak onartzea, negoziaketa kolektiboaren eskubideekin batera. * Nahitaezko eta derrigorrezko lana ezabatu. * Nolanahiko haurren lana deuseztatu. * Lanpostuei dagokienez bereizketak bertan behera utzi. (Iturria: Nik egina, United Nations. Global Compact, 2015 web atariko informazioaz lagunduta) 8.3. “GLOBAL REPORTING INITIATIVE” (GRI) Enpresen gizarte erantzukizun kudeaketa ez da gauza puntual gisa ulertu behar, baizik eta enpresaren nukleoko osagai garrantzitsu bat bezala. Horregatik ezinbestekoa da orain arte ez bezala, emaitza ekonomikoez gain, enpresaren politika, balore, erronka eta aurrerapenen berri ematea, barne-komunikazio (langile, akziodun…) eta kanpo-komunikazio (bezero…) baten bidez. Hau dela medio enpresek memoria ekonomikoak osatzean aspektu sozial eta ingurumen-aspektuei buruzko informazioa gehitzea ohizkoa bilakatu da. 8.3.1. ENPRESEN GIZARTE ERANTZUKIZUN TXOSTENAK Funtsezkoa da enpresak garapen iraunkorrean izan duen ekarpena islatzeko gai den dibulgazio tresna bat garatzea. Jasangarritasun memoriak dira horretarako tresna, enpresak komunikatu nahi duen guztia bertan islatzen baita. Txosten hauen jomuga interes taldeei erakundeak garapen iraunkorrarekiko duen konpromisoa komunikatzea da, erdietsitako lorpenekin batera, jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumen-jardueretako emaitzak zehaztuz (Moneva, 2007). Txostenaren elaborazioarekin interes taldeak enpresaren barne direla transmititu nahi da, enpresek erabakiak hartzeko orduan hauen behar eta itxaropenak kontuan dituztela ziurtatuz; beraz, iraunkortasun informazioaren elementurik garrantzitsuena stakeholders-en partehartzea da gardentasun elementu gisa. Horretarako txostena prestatzea, planifikatzea, baloratzea, informatzea eta ahal den neurrian hobetzea beharrezkoa izango da, baina bertako informazioa ez da edukiak definitzen dituen arauetan oinarriturik egon behar, interes taldeen eskaeretan baizik (Moneva eta Ortas, 2009). Esan beharra dago txosten hauen publikaziorako interes talde horien konfiantza izatea funtsezko faktorea izango dela. Informazio emango duen enpresak, ekarpen positibo zein negatiboen berri emanez, garapen iraunkorreko jardueretan irudi orekatu eta zentzuzkoa sortuko du (Moneva eta Ortas, 2009). Gainera txosten edo memoria hauek kudeaketa sistema berrien integrazioa ere eragin dezakete epe ertain eta laburrera begira, lehiakortasun abantailak eskaini eta enpresaren irudia hobetzen ere lagundu dezakete enpresen gizarte erantzukizun alorrean burututako praktikak direla eta. Konfiantza sortzen dute eta ondorioz etengabe aurreratzen doan lotura bat komunitatearekin. Honetaz gain, landutako estrategiak egokiak izanez gero, eta hauek aurrera eramanez, lehenago aipatu dudan legez lehiakortasun abantailak erdietsiko dituzte. Hasiera batean txostenak argitaratzen zituztenen gehiengoa tamaina handiko eta burtsan kotizatzen zuten enpresak izan arren, geroz eta enpresa txiki eta ertain gehiago dira ekintza honetara lotzeko pizgarriak aurkitzen dituztenak. GRI-ren baliabideen eskaintza “High 5” izan da maila handi batean erruduna, enpresa txiki hauen parte-hartzea bultzatu duena (Moneva eta Ortas, 2009). Arazo ekologiko larrien inguruan izandako arduraren ondorioz ingurumenarekin sentikorrenak diren enpresa kimiko edo energetikoak (elektrizitatea, gasa edo petrolioa) bezalako erakundeak izan ziren borondatez ingurumen txostenak lantzen eta urteko kontuetan informazioa hau gehitzen lehenak, defentsa mekanismo edo interes taldeen eskaeren erantzun gisa. Valdezek 1989. urtean proposatutako hamar printzipioak dira horren isla, bertan enpresaren borondatezko konpromisoak biltzen baititu (Moneva, 2007):  Biosferaren babesa: lurra, ura, airea edota gizakia kutsatuko duten edozein isurketa minimizatuz edo desagerraraziz. Berotegi efektua, ozono geruzaren estutzea, euri azidoa edo kutsadura atmosferikoa bezalako prozesuetan parte-hartzea ekidinez.  Baliabide naturalen erabilpen iraunkorra: baliabide ez-berriztagarrien erabilpen efiziente eta zaintza handiko erabilpen batekin.  Hondakinen kudeaketa eta murrizpena: hondakinen kudeaketaz arduratzea hauek birziklatuz, hondakin toxiko eta arriskutsuen isurketa saihestuz…  Kontserbazio energetikoa: enpresaren beharrak asetzeko energia berriztagarrien erabilpena bultzatu.  Arrisku murrizketa: ingurumen, osasun edota langile eta gizartearen babesari dagokienez; horretarako teknologia erabiliz.  Produktu eta zerbitzu seguruak: bezeroek eskainitako zerbitzu eta produktuek ingurumenean sortutako eraginen berri izango dute.  Kalteen konpentsazioa.  Informazio publikoa: bai langile eta bai publikoak berri izango dute enpresak aurrera eramandako ekintzena, ingurumenean kalteak sortu dituztenena edota arriskutsuak direnak osasun edo segurtasunerako.  Gerentziaren konpromisoa: baliabideen kudeaketen konpromisoa hartzen dute, printzipio hauen praktikena eta baita ingurumen arloko arazoen eztabaidarako presidenteorde baten sorrerarena.  Ebaluazioa eta aldizkako txostena: Urtero txosten bat argitaratuko dute bertan lege eta arauen betetze eta printzipioen jarraipenen berri emanez. Sektore sentikorrenez gain gainerako sektoreetan ere nabarmendu zen mugimendu hau. Finantza arloko enpresak, banketxeek adibidez, toki onean aurkitzen dira gainerako sektoreekiko. Baina hala ere sektore ekonomikoko elektronika, telekomunikazio eta eraikuntza bezalako jardueretan jasangarritasun txostenen argitalpenetan igoera handia antzeman zen (Moneva eta Ortas, 2009). Hala ere orokorrean, oso enpresa gutxi izan ziren praktikan printzipio hauetara lotu zirenak eta globalizazioak, eko-eraginkortasunaren eraginak (baliabideen kontsumoan, hondakinen produkzioan eta poluzioan murrizpena) eta konparagarritasun eta fidagarritasun beharrak prozesu baten garapena premiazkoa egin zuten (Moneva, 2007). Honi erantzuna eman nahian 1997. urtean “Global Reporting Initiative” sortu zen CERES (Coalition for Environmrntally Responsible Economies) y UNEP (United Nations Environmental Programme) ekimen bezala (Moneva, 2007). Eta lehenago adierazi bezala azken hogei urteetan, nabarmen ugaritu arren iraunkortasunari buruzko txostenen argitalpena, “Global reporting Initiative” (GRI) erakundeek argitaratutako Iraunkortasunari buruzko txostenak egiteko gida izan da horren faktore garrantzitsuenetako bat. 8.3.2. GIDA DESBERDINAK Gaur egun nazioarteko hainbat estandar onartu dira jasangarritasun memoriaren elaboraziorako. Horien artean “Global Reporting Initiative” (GRI) erakundearen komunikazio ekimena dago, jasangarritasun txostenen lanketa sustatzeko lehen marko global estandarizatua sortu zuten, ekonomia, ingurumen eta gizarteko jarduerak neurtu eta hauen berri eman nahi zuten enpresentzako (Andreu Pinillos eta Fernández Fernández, 2001). Erakundeak lehenbizi lortu nahi zuena ingurumen politikek enpresaren egoera finantzarioaren gardentasun maila berdina lortzea zen, garatutako printzipio, ezaugarri eta adierazle desberdinak txostenean aplikatuz (De la Cuesta González, 2005). Ekimen honen ondorio gisa erakundeen kudeaketa-jarduerek eta beren informazioak ardatz izango ditu (Moneva, 2007):  Ekonomia garapen harmonikoa ingurumen, ekonomia eta gizartearekin, eta baita leiala erakundearen agente ekonomikoekin.  Ingurumen onuragarri eta orekatua utziko du etorkizunerako eta ingurune naturala produkzioa faktore bat baino zerbait gehiago dela kontsideratuko da  Enpresa gaur egungo eta etorkizuneko garapen sozialaren erantzule da, horretarako desberdintasun sozialak saihestu eta murriztu beharko ditu, burututako jardueren kudeaketan ustelkeria bezalako portaera gaitzesgarriak ezabatu. Baina “Glogal Reporting Initiative” (GRI) ekimenak eboluzio, berrikuntza, hobekuntza eta egunerapen asko jasan ditu urteetan zehar. 5. Irudia: GRI-ren eboluzioa. URTEA GERTAERA 1997 GRI sorkuntza CERES eta UNEP-en eskutik, helburua jasangarritasun informazioaren erreferentzia esparru baten garapena. 2000 Jasangarritasun txostenen elaboraziorako lehen gida, informazio finantzarioaren esparru kontzeptualen oinarriturik eta sei printzipioz osaturik:  Informazioa eskaintzen duen erakundea, emandako zerbitzu eta produktuen eragina hasieratik amaiera arte bilduz.  Informazio esparrua. Aspektu legalak betez eta ingurune-aspektu eta sozialak integratuz.  Informazioa aldia.  Funtzionamendu jarraitua. Osasun edo ingurune naturalean etorkizunean izan ditzakeen eraginak kontuan izanez, baita jarduera mugen araudi posibleak ere.  Kontserbadorismoa. Produktu eta zerbitzuen bizitza zikloan eragin positibo eta negatiboak identifikatu.  Materialtasuna. Gida hau enpresa desberdinen kudeaketa ereduetan aldaketak sortzeko helburuarekin formulatu zen. 2002 Jasangarritasun txostenak lantzeko bigarren gidaren sorkuntza. Finantza kontabilitatea jada ez da erreferentzia eta bere parte-hartzaileengana zuzendutako erakundearen kontu ematearen ereduaren alde egin zen, non gardentasun printzipioa hasierako puntua izango zen, osotasun printzipioarekin batera. Enpresaren harremanak ez ziren eragin zuzenetan oinarritu behar, garapen iraunkorrean eragina duten haiek kontuan izanik baizik, zeharkakoak izan arren. Interes taldeekiko komunikazioa jasangarritasun txostenen edukiaren oinarri bihurtu dira eta stakeholders izenekoak informazio prozesuaren partaide izango dira. Jasangarritasun txostenak ondorengo printzipioetan oinarrituko dira:  Interes talde desberdinen barnerapena.  Prozesu global orekatua.  Komunikazio teknologien erabilpen handia.  Gardentasuna.  Efizientzia.  Zuzentasuna.  Zehaztasuna.  Garrantzia.  Jasangarritasunaren testuingurua.  Neutraltasuna.  Konparagarritasuna.  Argitasuna.  Egokitasuna. Informazio hau fidagarria izango zen kanpo egiaztapen baten bidez eta aipatutako printzipioei esker informazioa fidagarria, kalitatezkoa eta eskuragarria izatea ziurtatu nahi da. Azken finean esperientzian oinarritutako bilakaera bat ematen da, baian bilakaera garrantzitsu bat; izan ere, gida honi esker iraunkortasun txostenek XX. hamarkadako bultzadarik esanguratsuena jasan zuten, ingurumenari buruzko informazioa argitalpenek gora eginez. 2006 Jasangarritasun txostenak betetzeko hirugarren gida G3, gardentasun eta sinesgarritasuna esparru kontzeptualeko giltz direlarik. Iraunkortasun txostenaren edukia eta kalitatea printzipioen erabilpenean oinarritzeko beharra azpimarratzen du. Helburua 2002. urteko gida eguneratzea zen, berrikuntza eta hobekuntzak sartuz. Enpresaren joera, forma juridikoa, tamaina, sektorea, kokapen geografikoa, jarduera esparrua eta informazioan duten esperientzia edozein delarik ere zeharo baliozkoa izango litzateke. G3 gida bi zatitan osatu zen:  Memoriaren edukiaren definizioa, estaldura eta kalitatea: erakundearen jasangarritasun txostena oinarritu beharreko printzipioak definitzeko.  Erakundeak eman beharreko informazioaren edukia definitzeko printzipioak: materialtasuna, interes taldeen parte-hartzea , iraunkortasunaren testuingurua eta osotasuna.  Memoriaren kalitatea eta aurkezpen egokia ziurtatzeko printzipioak: oreka, konparagarritasuna, zehaztasuna, aldizkakotasuna, argitasuna eta fidagarritasuna.  Funtseko edukia: txostenak bildu beharreko informazioa ezartzeko. Gardentasuna jada ez da printzipio bat, balio edo xede bat baizik, jasangarritasun informazioaren aspektu guztien azpian dagoena; interes taldeek erabakiak hartu ahal izateko eta informazioa jorratzeko erabilitako eragin eta prozesuak, prozedurak eta hipotesiak adierazteko beharrezko gai edo adierazleen informazio osoaren aurkezpena da. Aurreko gidarekiko aldaketarik esanguratsuenak txostenaren egiaztapenerako adierazlea baten barnerapena da, sailkapen prozesuan zorroztasun handiagoa sartzeko A, B edo C kategoriaren hizkia har zezaketen, edota A+, B+ eta C+ maila. Aldaketa formalari dagokionez, ordea, profila bi ataletan banandu zen, erakundearena eta memoriarena. 2013 Garatutako G4 gida honen funtseko helburua jasangarritasun txostenak estrategikoagoak, sinesgarriagoak eta ulergarriagoak bihurtzea zen, jasangarritasun kudeaketa ardatz nagusi izatea. Horretarako ezinbestekoa da jasangarritasun txostenen edukia laburtzea, gairik garrantzitsuenetan zentratuz eta materialtasunean oinarrituz; aldi berean, gardentasunean, konpromisoan eta interes taldeekiko konfiantzan handiagoan lagunduz; beti ere, balioa sortuz. Guzti honek ez du soilik txostenen prozesua erraztuko, honetaz gain enpresen jasangarritasun gaien kudeaketan tresna boteretsu bilakatuko da eta honekin batera dokumentu garrantzitsua izango da eta interes taldeentzako irakurketa erraztuz. Mintzagaiei dagokienez ere aldaketa batzuk jasan ditu G4 gidak ustelkeria edota aldaketa klimatikoa bezalako gaiak sartuz. (Iturria: Nik egina, informazioa Moneva, 2007 eta iturri desberdinak) Laburbilduz Gida guztian arteko konparaketa bat eginez gero, aldaketarik garrantzitsuena dimentsio bakoitzari, ekonomia, gizarte eta ingurumena, emandako kudeaketaren ikuspegia da, aurrerago aipatutako reporting hirukoitza, atal bakoitza kudeatutako moduari buruzko informazioa eskainiz. 6. Irudia: GRI giden edukia. GRI Gidaren edukia - Oinarrizko eduki orokor sektorialak. - Politikak eta antolakuntza. - Politika globalak eta kudeaketa sistemak. - Gobernua. 2. Oinarrizko eduki espezifikoak. - Kudeaketa 4. GRI edukiaren - Kanpo - Kudeaketa - Interes taldeen parte- hartzea. - Adierazleak. 6. Jarduera. 5. Jardueraren adierazleak. 6. Kudeaketa ikuspegia eta jarduera adierazleak. - Oinarrizko eduki espezifiko sektorialak. (Iturria: Moneva, 2007tik eraldatuta) G3 gidak jasan duen aldaketa esanguratsuena egiaztapenari dagokion saila da. Sozialki erantzule diren enpresaren jarduerak egiaztatuak izan beharko dira, sinesgarritasun maila bat izateko; izan ere, jasangarritasunaren piezarik garrantzitsuena baieztatzen denaren egiazkotasuna eta sinesgarritasuna dira. Komunikazio tresna hauen eta hartutako neurri eta estrategien planifikazioa, aurrerapen maila, gauzapena eta emaitzak ebaluatzea garrantzitsua izango da. Hau lortzeko beharrezkoa da kanpo aditu independente baten lankidetza. Agente honen zeregina izango da enpresak gizarte erantzukizunaren materian erdietsitako konpromisoen funtzionamendu egokia balioztatzea. G4 gidaz hitz egiterako, ordea, aipagarria da aldaketa garrantzitsuak eman direla txostenen lanketa prozesuan eta hauen formatuan, ulermena errazagoa eginez. Aipatutako aldaketa horien artean aurkitzen dira (Cembranos, 2013; Williams, 2013 eta iturri desberdinak):  Materialtasun kontzeptuari garrantzia handiagoa: materialtasun, interes taldeen partehartzea, jasangarritasun testuingurua, osotasun eta oreka printzipioak berdinak dira, baina materialtasuna gailenduko da beste guztien aurrean.  Adierazle nagusi eta gehigarrien arteko bereizketa ezabatuko da.  Enpresen jasangarritasun txostenetan agertuko diren adierazleen zenbatekoa gutxituko da, enpresak materiazkotzat jo dituen adierazleak agertuko baitira bakarrik; enpresa kudeaketarako eta interes taldeentzako garrantzitsuenak direnak.  Nahitaezkoa izango da enpresaren alde desberdinak materiazkotzat identifikatzeko erabilitako prozesuari buruz informatzea, hauen norainokoarekin batera. Enpresak azaldu beharko du alderdi bakoitza materiakotzat jotzeko arrazoia, zeintzuk diren hau zehazten duten eraginak eta azkenik nola kudeatzen diren eragin horiek eta zeintzuk mekanismo erabiliko diren hau ebaluatzeko.  Estrategia eta etorkizuneko ekintzetan izango du ikuspuntua.  Harmonizazio handiagoa izango du Munduko Itunaren printzipioekin.  Balio katea marko berriaren giltzarria izango da, eragin negatibo guztiak aztertuz.  Hornikuntza katearen integrazioa.  Etika, giza eskubide eta lan-praktikei buruzko gaiek pisu handiagoa edukiko dute.  A, B, C eta A+, B+ eta C+ mailak desagertzen dira. Txostenaren mailak orokor bakarra izango dute, funtsezkoa eta zehatza.  Kanpo-egiaztapeneko exijentzia maila handituko da. Beharrezkoa izango da egiaztapenaz arduratzen den erakundeak txosteneko adierazle bakoitzarengan burututako prozesua deskribatzea. Azken finean G4 gidaren aplikazioak erraztasun handiagoa eskainiko die bai enpresa eta bai interes taldeei, eta honetaz gain txostenek balio erantsi handiagoa gehituko die. Horren isla da gida azaleratu eta hurrengo urtean (2014. urtean), Foretica-k egindako ikerkuntzaren arabera, argitaratutako 3.200 txostenetatik %26-ak G4 gida garatu zuela (Forética, 2015). 7. Irudia: GRI txostenen eboluzioa Espainiarekiko Enpresen gizarte erantzukizunari lotuta GRI gida jarraituz txostenak prestatu dituzten enpresek munduan eta Espainian izandako eboluzioa ondorengo grafikoan antzeman daiteke: Enpresen gizarte erantzukizunaren azalpen teorikoa eta honen inguruan izandako ekimen desberdinen azalpen teorikoa eman ostean, honen aplikazioari buruz hitz egitea ezinbestekoa izango da, alderdi enpirikoaren garapena aztertzea, aurretiaz azaldutako guztia osatzeko. Horretarako lehenik eta behin Espainian GRI-ren aplikazioak izan duen eboluzioa aztertuko da eta jarraian herrialde horretako bi enpresa aukeratu, eta hauek argitaratutako informazioa puntuz puntu ikertu. 9. ENPRESEN GIZARTE ERANTZUKIZUNA ESPAINIAREN KASUAN GRI-ren komunikazio ekimenaren azterketa enpirikoa egitean Espainiak gainerako herrialdeen artean gailendu dela nabaritu da. Jasangarritasun txostenen elaborazioan herrialde honetako aitzindariak 2001. urtean ekin zioten eta ordutik, gida hau jarraitu duten enpresa kopurua nabarmen ugaritu da herrialde honetan. Ondorengo grafikoan ikusten denez argitaratutako txostenen ia %70-ak gidak adierazitako pausuen ibilbidea jarraitu dute; hori dela, gizartearentzako onuragarria den ondorio honetara iristeko jarraitu beharreko pausuak aurkitu beharko dira. (Iturria: Nik egina informazioa Moneva eta Ortas, 2009) 9.1. ENPRESEN GIZARTE ERANTZUKIZUNAK JARRAITUTAKO IBILBIDEA Hasteko esan beharra dago 1990. urtean eman zituela lehen pausuak enpresen gizarte erantzukizunaren mugimenduak Espainian (Gimeno Tomás, 2012). Pentsamendu aldaketa bat eman zen garai horietan, enpresaren arrakasta jada ez zegoen irabazi ekonomikoen menpe, ideia hori ezabatzeko lehen urratsak eman ziren. Irabazi horiek lortzeko moduari erreparatu zioten; hau da, elkarbanatutako balio sorkuntza eta epe luzeko konfiantza gisa gauzatzen dena, garapen ekonomiko, sozial eta ingurumen-garapenetik eratorritako arrisku eta aukerak integratu eta kudeatuz. Hala ere aldaketa hau gizartearentzako aldaketa positibo bat izan beharrean, itxurazko portaera baten irudi handiagoa izan liteke. Hala ere, XXI. mendean zehar herrialdea astindu zuen krisi ekonomikoaren ondoriozko lanpostu galeraren, tratu eta aukeren desberdintasunen aurrean edota bazterkeriaren aurrean zerbait egin beharra zegoen. Honen aurrean Espainiako gobernuak enpresak bultzatu zituen beraien estrategietan enpresarekin loturiko interes talde guztiekin komunikazio kanal desberdinak finkatzera, komunikazioa bultzatzera, kezka etiko, sozial, ingurumen-kezkak, giza eskubideen errespetua edo kontsumitzailearen ardurak buruzagitzan integratuko dituen prozesu baterantz (Ministerio de Empleo y Seguridad Social. Gobierno de España, 2014). Enpresen erantzukizun soziala behar bezala aplikatuz gero herrialdearen egoera ekonomikoari buelta emateko tresna bilakatu zitekeela sinesten zuten, berreskuratze ahalmen hori hobetzen lagunduko zuen tresna bat, herrialdea gizarte eta ekonomia lehiakor, produktibo, jasangarri eta integratzaileago baterantz bideratuko duena. Prozesu honetan eragin handia izan zuen 2008. urtean sortutako Estatuko Enpresa Erantzukizun Sozialeko Batzordeak (CERSE). Honek organo berean gizarte erantzukizunarekin lotutako interes talde desberdinen ordezkariak elkartzeko helburuari erantzun nahi zion, materia horretan eztabaida foro bat garatuz (Comisión Europea. Representación en España. Olcese, 2013). Besteak beste honen helburu ziren (Ministerio de Empleo y Seguridad Social. Gobierno de España, 2014): 680 2083 919 906 2653 0 500 1000 1500 2000 2500 3000 Espainia Estatu Batuak Kanada Italia Erresuma Batuak GRI-ren eragina herrialde desberdinetan GRI gida jarraitutako Txostenak Publikotutako txostenak guztira %67,8 %7,16 %13,58 %13,93 %13,17 %= txosten guztiekiko  Erantzukizun honekin lotutako enpresa txiki eta ertainetarako orientazio programak.  Enpresen erantzukizun sozialaren praktikak sustatzeko programa espezifiko baten garapena.  Neurrien betetzeari dagokienez, adierazleak, emaitzak eta inpaktua finkatzeko lan talde baten sorrera.  Informazio ez finantzarioa zabaltzen lagunduko duen gida baten sorkuntza.  Enpresaren jarduera dela eta eraginak jaso ditzaketen interes taldeen identifikazioa erraztea eta sustatzea. Nahiz eta enpresen gizarte erantzukizunak borondatezko eta auto-erregulaziozko eremu propio bezala jokatu, lege eta arau garrantzitsuak garatu dira honen ezarpen egokia lantzeko. Horien artean esanguratsuenak Espainiari dagokionez (Ministerio de Empleo y Seguridad Social. Gobierno de España, 2014) (Comisión Europea. Representación en España. Olcese, 2013): 2002. urtean Adituen Batzorde Teknikoen sorkuntza enpresen erantzukizun sozialaren txostenak lantzeko jomugarekin. 2004 edo 2006. urteko Enpresen Erantzukizun Sozialaren Behatokia garapen ekonomiko eta sozialaren oreka bilatzeko eta enpresa handien sistema eta jokabidea ebaluatzeko. 2005. urtean Parlamentuko azpibatzordeen lanak enpresen gizarte erantzukizunaren ikerkuntzarako. 2005. urtean enpresen gizarte erantzukizuneko Adituen Foro osaketa, materia horretan politikak diseinatzen laguntzeko. 2007. urtean Elkarrizketa Sozialeko Mahai baten sorkuntza enpresen gizarte erantzukizunaren praktika sustatu eta zabaltzeko proposamenak jorratzeko. 2007. urtean gizon eta emakumeen berdintasunerako legea gaitasun eta errendimenduan oinarrituz. 2008. urtean Estatuko Enpresa Erantzukizun Sozialeko Batzordeak (CERSE) sorkuntza. 2011. urtean jasangarritasun ekonomiko baterako joera jarraitzeko baldintza mesedegarriak sortzeko legea. 2012. urtean Enpresen Gizarte Erantzukizunaren Plan Nazionala. Autonomia erkidego desberdinetan erantzukizun hau garatzeko erreferente baten beharra planteatzen zuen, lehiakortasun atributu bezala (Europako Batzordearen gomendioekin bat eginez). 2013. urtean Gazte Enplegua bideratzeko estrategia erakunde, autonomo, gazte, enpresario, giza ekonomiako erakundeen… arteko elkarrizketa eta parte-hartze prozesuaren emaitzak islatzen dituen dokumentua. 2014. Urtean 600 erakundek zuten konpromiso honen zigilua. 2014-ko uztailaren 29-an eman zen gai honi dagokion azken aldaketa, data horretan onartu zen enpresen gizarte erantzukizun estrategia berria. Europar Batasuneko “Estrategia Berriztatua”-ren aholkuei erantzun nahian eta Munduko Itunaren 10 printzipioak integratuz aurrera eramandako ekintza gisa. Aldakuntza honen helburuak (Ministerio de Empleo y Seguridad Social. Gobierno de España, 2014):  Enpresen erantzukizun soziala bultzatu eta sustatzea enpresa handi, txiki, publiko eta pribatuetan, gizartearen behar eta ardurei erantzun nahian.  Enpresen gizarte erantzukizuna identifikatu eta sustatzea lehiakortasun, iraunkortasun, efizientzia eta kohesio sozialaren atributu edo ezaugarri gisa.  Erantzukizun balioak zabaltzea gizarte osoan zehar eta iraunkortasun kudeaketa modeloak indartzea.  Erreferentziazko esparru komun baten sorrera enpresen gizarte erantzukizun materian ekintza desberdinen harmonizazioa bultzatuz. Ekonomia eta gizarte lehiakor, iraunkor eta integratzaile handiago baterantz bideratzen duen eredu hau honako printzipioek osatuko dute: 9. Irudia: Espainiako estrategia berriaren printzipioak.  Tresna telematiko baten sorrera eta enpresen erantzukizun sozial eta iraunkortasunaren memoria eta txostenen argitalpen prozedura.  Berrikuntza estrategia, gazte enplegu… zigilu sorrera burututako ekintzen aitorpen bezala.  Giza eskubideei dagokienez gizon eta emakumeen berdintasuna, kalitatezko enpleguaren sorrera eta bizitza pertsonal, familiar eta laboralaren arteko baterakuntza bultzatuko duen kudeaketa sistema arduratsua.  Hornitzaileen kasuan enpresek fakturak ordaintzeko epeak errespetatuko dituzte eta gizarte eta ingurumen klausulak sarrerak sustatuko dira lizitazio eta jabetza publikoko kontratu-helburuaren gaiari lotuta. Borondatezkotasuna: kompromiso eta balio sorrera bat suposatuko du. Kohesio soziala: aukeren berdintasuna eta gizarteratzea bultzatuz. Iraunkoratsuna: ekonomia, gizartea eta ingurumenari dagokionez garapena lortzea integratutako erakundearentzat. Lehiakortasuna: merkatu-kuotan, produktibitatean, erretagarritasunean eta iraunkortasunean hobekuntzak lortuz. Gardentasuna: sinesgarritasuna eta konfidantza indartzeko interes taldeekin komuunikazioa, erabaki egokiagoak hartuz. Partekatutako balio sorrera: erankunde eta inguruko interes taldeentzat balio sorrera maximisatzea , eragin negatiboak identifikatu, sahiestu eta ezabatuz.  Ingurumenari dagokionez inguruarekiko errespetua sustatuko dute baliabide naturalen kontrol eta kontsumoa arduratsuan, ingurumen eraginen minimizazioan edota teknologia garbien indartzean ekintzak burutuz.  Kontsumo arduratsuaren ikuspuntutik publizitate engainagarria saihesteko eta errealitatearekin komunikazio estu bat bermatzeko informazio kode baten garapena. Aldi berean komunikazio politikak eta publizitate arduratsua sustatuz.  Ikerketa, garapen eta berrikuntzan sozialki arduratsuak diren inbertsioak.  Enpresen gizarte erantzukizunaren integrazioa hezkuntza, prestakuntza eta ikerketan, gizarte ekonomiaren adierazle diren erakundeekin hitzarmenak sortuz, lehenago aipatutako printzipioak zabalduz eta finkatuz.  Garapenerako lankidetza, balio-katean zehar giza eskubideen babes eta begirunea.  Koordinazioa eta parte-hartzea merkatuko baterakuntza lortzeko. Lege eta aldakuntza hauen ondorio gisa esan daiteke 2009. urtean egindako ikerketa baten arabera, Espainiako enpresa liderren %67-ak jasangarritasun adierazleren batean gutxienez parte-hartzen zutela, %81 burtsan kotizatzen zuten enpresetan (Comisión Europea. Representación en España. Olcese, 2013). 9.2. ENPRESEN GIZARTE ERANTZUKIZUN TXOSTENAK Iraunkortasun txostenen testuinguruan banketxeen kasuan nabari da lidergo handiena, aurrezki kutxen iraunkortasun txostenen hedapena eta banku handien arrakasta dela eta. Orobat eraikuntza enpresen garrantzia ere azpimarragarria da enpresa elektrikoenekin batera. Ondorengo grafikoan antzeman daiteke herrialdeak sektore bakoitzean argitaratutako memoria kopurua, publikatutako txosten global guztiekiko. 10. Irudia: Jasangarritasun txostenak jarduera sektoreekiko. (Iturria: Nik egina informazioa Moneva eta Ortas, 2009) Egiaztapenari dagokionez Espainiako kasua aztertzen jarraituz gero G3 gidaren sorkuntzatik, 2003 eta 2006 urteen artean, enpresa espainiarrek aurkeztutako jasangarritasunaren inguruko txostenak kalitate gorenekoak izan ziren, gehienak A edo A (+) hizkiarekin kalifikatuak izan 0 200 400 600 800 1000 1200 1400 Kimika Elektrizitatea Bankua Petrolio eta gasa Garraioak Eraikuntzak Elektronika Papera Telekomunikazioa Aseguruak Mediku zerbitzuak Hezkuntza 1271 1247 1104 1036 1028 859 704 621 477 283 214 117 15 61 107 33 40 94 7 10 34 21 16 16 Espainiko txostenak guztira Txostenak globalak guztira Jasangarritasun txostenak jarduera sektoreekiko baitziren (Moneva eta Ortas, 2009). Honek argi usten du enpresa espainiarrek bakoitzaren interes talde desberdinekin zuten konpromiso maila -handia. 11. Irudia: Espainiako txostenen kalitatea Eta badirudi aurton Forétika-k ateratako datuen arabera horrela jarraitzen duela eta Espainiako jasangarritasun txostenen kalitatea ez dela jaitsi; izan ere, kalifikazioari dagokionez Europa (5,92) eta mundu mailako (5,23) bataz bestekoen gainetik dago 6,13-ko puntuazioa erdietsiz. Italiaren atzetik kokatzen da soilik, munduko bataz bestekoa %34 batean gaindituz. (Iturria: Forética, 20015) Laburbilduz, aurreko azterketa guztiak, enpresen gizarte erantzukizunak Espainiako herrialdean aurrerapen egokia izan duela ondorioztatzera garamatza, bai gizarte zibilak, enpresa-sareak edota herritarrek eragile aktibo gisa jardun dutelako, energia berriztagarrien aldeko apustua egin dutelako eta enpresek estrategia honen babesa landu dutelako. Herrialdeak bizi duen egoera sozio-ekonomikoa ikusita produktibitate eta sinesgarritasun adierazleetan zentratu direlako, erakundeen eta ondorioz herrialdearen lehiakortasunean eragin positiboak bilatuz. Hala ere, bide luzea du oraindik aurretik erreferentziazko marko bateratu bezala funtzionatzeko, erantzukizuna gizartean integratzearen prozesuan sortutako aukerak aprobetxatzeko motor gisa jokatzeko. 9.3 JASANGARRITASUN TXOSTENEN AZTERKETA Jasangarritasun informazioaren komunikazio bultzatzen duen ekimen honen azalpen teorikoa eman eta Espainiaren kasuan izan duen eragina aztertu ondoren, beharrezkoa izango da honen aplikazioaren azterketa egitea. Horretarako 2011. urtean identifikaziorako tresna garrantzitsu bat osatuz GRI ekimenaren barnean aurkitzen den G3 gidaren pausoak jarraitu zituzten eta sektore berdinean diharduten bi enpresen kasua aukeratu dut: Cespa eta Lipasam. Cespa 1970. urtean sortu zen enpresa talde bat da eta gaur egun Ferrovialen barruan kokatzen da. Espainia, Portugal, Andorra eta Erresuma Batuko herrialdeetan jarduten du eta ingumen sorta zabala eskaintzen die bai bezero publiko zein pribatuei, zerbitzu industrial, hiri-zerbitzu eta hondakinen tratamendua burutuz. Lipasam (Limpieza Pública y Protección Ambiental, Sociedad Anónima Municipal) 1986. urtean osatua izan zen Sevilla hiriko garbiketa eta hondakinen kudeaketa hobetzeko xedearekin. Enpresak izaera desberdinekoak izan arren, bat pribatua eta bestea publikoa delako, aurrera eramaten dituzten ekintzen artean hainbat berdintasun antzeman dira. Jasangarritasuna enpresaren prozesu produktibo eta sail guztietan integratuta dago, beraien printzipioen balore bat da, besteengandik bereizteko indar bat, beraien jarduera ulertzeko modu bat. Kudeaketa prozesuetan gardentasun eta langileen osasun eta segurtasunaren alde apustu egiten dute. Ikerkuntza, garapen eta berrikuntzan inbertsioak burutzen dituzte, epe luzeko bikaintasuna ezartzeko, estrategia finkoak sortzeko, lehiakortasun abantailak bilatzeko. Beraien aktibitatean eskuragarri dituzten teknologia hoberenen erabilpena bultzatzen dute ur eta energia kontsumoa murrizteko, sortutako zarata, usain eta gasen isurpena minimizatzeko. Lorpen horiek eskuratzeko ahaleginetan ingurumen alor honetan, kalitatezko kudeaketa sistema batekin, ISO 9001 eta ISO 14001 arauen arabera ziurtaturik daude. Interes taldeei dagokienez gizartearen nahiak, beharrak edota aurreikuspenak ezagutu eta asebetetzeko komunikazio eta entzumen kanalak ezartzen dituzte: inkestak, arreta zerbitzuak, hezkuntza zerbitzuak, enpresako ateak zabaldu bisita gidatuak eskainiz… Honi esker posible izango da etengabeko aldakuntzan diharduen sektorera moldatzea eta merkatu eta bezeroen eskaera berriei erantzun azkarra ematea. Elkarte eta erakunde (ONG, ONCE…) desberdinetan parte-hartzen dute, esperientziak partekatu eta sektoreko praktiken hobekuntzez hornitzeko. Funtsezkotzat jotzen dute etengabeko berrikuntza garatzea, konfiantza lortzeko harremanak sustatu, produktu eta zerbitzuen etengabeko hobekuntzan ahalegindu, honi lotutako kostuak optimizatuz. Eskuragarri dauden baliabideen efizientzia bilatuko dute, hiritarren bizi-kalitatea handitu; azken finean, alor guztiak indartuz sektorean erreferentziazko enpresa bilakatzeko, betiere ingurumenarekiko errespetua, lan arriskuen prebentzioa eta eskainitako zerbitzuen kalitatea mantenduko dituen jasangarritasun estrategiak zalantzan jarri gabe. Jomuga guztien lorpenean laguntzeko ondorengo taulan ikusgarri dauden adierazleak garatu dituzte; nahiz eta hiru alorretan eskuragarri dauden adierazle guztiak ez burutu, bi enpresen artean mota askotako berdintasun eta desberdintasunak antzeman daitezke honen inguruan: 12. Irudia: Adierazleen konparaketa. EKONOMIA ADIERAZLEAK CESPA LIPASAM EC1: Sortutako eta banatutako balio ekonomiko zuzena, sarrerak, jarduera gastuak, langileei ordainsariak, dohaintza eta komunitateko beste inbertsio batzuk, banatu gabeko irabaziak eta kapital-hornitzaile eta gobernuari egindako ordainketak. EN1: Erabilitako materialak, pisu edo bolumenagatik.   EN2: Erabilitako baliozko materialaren portzentajea.   EN3: Zuzeneko energia kontsumoa.   EN6: Energia kontsumoan efizienteak diren eta energia berriztagarrian oinarriturik dauden produktu eta zerbitzuak eskaintzeko ekimena.   EN8: Hartutako ur kopurua.   EN16: Negutegi efektuko gasen igorpen zuzena nahiz zeharkakoa (pisutan).   EN18: Negutegi efektuko gasen isurpena murrizteko ekintzak.   EN21: Hondakin-uraren isurpena, izaera eta erabileraren arabera.   EN23: Nahitaez isurketan zenbateko eta bolumen esanguratsuenak.  EN28: Isun garrantzitsuenen kostua eta diruzkoak ez diren zigorrak  LA1: Langileen sailkapena lanpostu, kontratu eta lurraldearen arabera.   LA2: Langile kopurua, batez besteko langileen errotazioa, adin, sexu eta lurraldearen arabera taldekatuz.  LA3: Lanaldi osoa burutzen duten langileentzako irabaziak, aldi baterako langile edo ordu kopuru gutxiago lan egiten duten langileei eskaintzen ez zaiena, jarduera nagusiaren arabera sailkatuz.  LA4: Hitzarmen kolektibo batek babestutako langileen ehunekoa.  LA6: Osasun eta segurtasun batzorde batek ordezkatzen dituen langileen ehunekoa, laneko osasun eta segurtasun programei buruz aholkatu eta hauen kontrolean laguntzeko ezarriak.  LA8: Langile, hauen familia eta gaixotasun larriei lotuta daudenentzako hezkuntza, heziketa, aholkularitza, prebentzio eta arriskuen kontrolei buruzko programak. LA10: Kategorien arabera urtean langile bakoitzaren prestakuntza orduen batez bestekoa. HR4: Diskriminazio gertakarien zenbatekoa eta hartutako neurriak.  HR6: Haur esplotazio gertakarien arriskua sorraraziko dituzten jardueren identifikazioa eta hauen eliminazioan parte-hartzeko hartutako neurriak. HR7: Derrigorrezko edo behartutako lanen arriskua identifikatzeko eragiketak eta hauek ezabatzeko hartutako neurriak. HR9: Indigenen eskubideak urratutako gertakarien zenbatekoa eta honi emandako erantzuna.   EKINTZA SOZIALEN ADIERAZLEAK SO1: Jarduerek gizartean sortutako eragina ebaluatzeko eta kudeatzeko programa eta praktiken izaera, norainokoa eta eraginkortasuna. SO5: Politika publikoen aurrean duten jarrera eta hauen garapenean eta “lobbying” jardueretan duten parte-hartzea.  PR3: Indarrean dauden prozedura, arau eta legeen arabera produktu eta zerbitzuen gainean eman beharreko informazio mota, eta informazio eskakizunetara loturik dauden produktu eta zerbitzuen portzentajea.  PR4: Produktu eta zerbitzuen etiketatu eta informazioari dagozkion borondatezko kodigo eta arauen ez betetzearen zenbatekoa, emaitzen  PR6: Marketin komunikazioan aipatutako borondatezko kodigo eta legeak betetzeko programak, publizitatea eta bestelako ekintzak barne.  PR8: Bezeroen datu pertsonalen azaleratzeari eta pribatutasunari dagokionez, behar bezala arrazoitutako kexen zenbatekoa guztira.  PR9: Hornikuntza eta produktu eta zerbitzuen erabilpenari dagokionez legeak ez betetzeagatik isun garrantzitsuenen kostua.  (Iturria: Nik egina, informazioa Cespa eta Lipasam-en Jasangarritasun txostenak) Jarraian adierazle hauen artean antzemandako berdintasun eta desberdintasun azpimarragarrienak zerrendatuko ditut. Izan ere, nahiz eta bi enpresek sektore berdinean burutzen duten jarduera, jasangarritasuna buruz eskainitako informazioan adierazle desberdinak garatzen dituzte:  EKONOMIA ADIERAZLEAK EC1: Enpresak bere interes taldeentzako balio sortzeko moduari buruz hitz egiten du eta lantzen ari garen gai honetan hauen presentziak duen garrantzia dela medio, bi enpresek eskaintzen dute puntu honi buruzko informazioa. Banatutako eta sortutako balioaren artean desberdintasunak aurkitzea ohikoa izango da, enpresa gehienen kasuan ez dutelako urtean zehar lotutako balio erantsi guztia interes taldeen artean banatzen soldata, dibidendu… bezala.  CESPA: Cespa-ak 2011. urtean eskainitako zerbitzuei esker lortutako zenbatekoak jaitsiera bat jasan du 1.170.757.6051-etik.137.722.621-era. Baina murrizketa honen arrazoia bilatzeko orduen desadostasun bat nabari da; izan ere, negozioa zifraren zenbatekoa jaitsi arren, lehengaien edo ustiapen gastuen zenbatekoa hazi egin da %6,10-ean, eta printzipioz kontsumo handiago bat irabazi handiago batekin lotuta joan beharko litzateke. Datu hauek eskainitako zerbitzuen truke eskatutako zenbatekoa edo prezioa merkatu delakoren seinale izan daiteke, berdina eskaintzen zuten prezio txikiagoan edo eskainitako zerbitzu lerroa zabaldu dute prezio berdinaren truke. 2011. ekitaldian aurreko urtearekiko ordaindutako zerga kopurua gutxitu egin da, beraz honek ere ez du negozio zifraren txikitzea azaltzeko balio. Bai ordea ondorengo arrazoiak; izan ere, 2011. urtean lehen aldiz gizarte ekintzei buruzko proiektuak finantzatzeko inbertitutako zenbatekoari buruzko datuak jarri ditu eskuragarri. Aurton 886.745 € inbertitu dira mota honetako ekintzetan. Espainian diharduten langileen nominen zenbatekoa igoa eginda 492.939.610 eurotik 496.338.689-ra, normala plantila osatzen duten langile kopurua hazi egin dela kontuan hartuta.  LIPASAM: Sevillako enpresa honen kontabilitatea Cespa-ren desberdina izango da, kontabilitate publikoaren eta pribatuaren artean desberdintasun ugari antzeman daitezkeelako. LIPASAM-en datu ekonomikoei buruz esangai dago hainbat urte jarraian galerak izan ondoren, aurtengo helburua oreka ekonomiko eta finantzarioa berreskuratzea zela eta badirudi helburu orokorra behintzat erdietsi dutela, balantze ekonomikoak 8,2 milioi euroko irabaziak erakusten baititu. Zerbitzuen salmentatik lortutako irabazi propioen zenbatekoa %4,5 batean igo da, 4,5 milioi euroko  INGURUMEN ADIERAZLEAK EN18: Negutegi efektuko gasak dira aldaketa klimatikoa bultzatzen ari diren eragile nagusienak; hori dela medio, hauen isurpen minimoaren alde egitea ezinbestekoa da. Helburu honen lorpena bultzatzeko enpresak hainbat ekintza eraman ditzake aurrea: energiaren ikuspuntutik eraginkorrak diren material, zerbitzu edo produkzio instalazioak kontu handiz hautatu… Aipatutako ekintza horiek bezalakoek produktu eta zerbitzuen bizitza zikloa eraginkorragoa ahalbidetuko dute.  CESPA: Epe ertain eta laburrera begira energia baliabideen agortzea gerta daiteke; hori dela eta, iturri desberdineko energia moduak bilatzea energia jasangarritasuna garatzeko ezinbesteko estrategia izango da enpresa honetan. Modu horiei dagokienez zabortegietan bukatzen duten hondakinei probetxua ateratzean aukera bat ikusi dute, etengabe produzitzen ari den zabor edo hondakinak energia berriztagarria sortzeko lehengai bilakatuz. Hondakinen balioztatze energetikoaren lehentasuna eliminazioaren gainetik. Honen irudi da, Cespa-k aurrera eramandako “Energy From Wastle” proiektua, gaur eguneko edota etorkizunean sor daitezkeen hondakin-korronteen kudeaketaz arduratuz. Adierazitako proiektu honi eta beste hainbati esker (Leammox, Nimmox, Bioetanol, CSR, Recumor, Catacom, Toolbox, Resagmare, 3K, Recipur…) 2010. urtearekiko %9,42 batean hazi du negutegi efektuko gasen isurpen saihestea, %10,2- an igo da zabortegietatik lortutako biogasaren ondorioz sortutako energia elektrikoaren kantitatea, %5,87-tik %7,63-ra iritsi da biodiesel, gas natural… bezalako energia alternatiboarekin funtzionatutako makinen zenbatekoa eta sailkapen plantaren automatizazioari esker %17 bateko igoera erdietsi dute berreskuratutako material kopuruari dagokionez. Gaur egungo datuen arabera urtean 900.000 tona karbono dioxidoren isurpena ekiditen dute atmosferara, urte batean 650.000 kotxeren zirkulazioa baztertzearen baliokidea izango litzatekeen kopurua. 2011. urtean lehen aldiz, kanpoko erakunde bat izan da karbono dioxido aztarnaren egiaztapen prozesuaz arduratu dena. Cespa-n jakitun dira hondakinen kudeaketa adimentsu, eraginkor eta arduratsuaren garrantziaz, eta proiektu hauekin ingurumen politikei jarraipena ematen die; aldi berean, negozioaren garapena jasangarritasun estrategien bultzapenarekin bat eginez, hondakinen tratamendu prozesua egokituz eta optimizatuz.  LIPASAM: Enpresa honen sorreratik funtsezko helburuetako bat izan da bere kudeaketa kalitatean hobekuntzak barneratzea, gizarteko beharretara egokituz eta merkatuan erabilgarri dauden teknika egokienak erabiliz. Ingurumenaren babesaren etengabeko berrikuntza honetan, negutegi efektua bultzatzen duten gasen emisio murriztea ezinbestekoa izango da. Honi dagokionez LIPASAM-ek urtero dokumentu baten biltzen ditu identifikatutako eta ebaluatutako ingurumen aspektuak, hurrengo ekitaldian hauek sortutako oinazea ezabatu edo gutxitzeko jomugarekin. 2011. urtean: paperaren kontsumoari dagokionez birziklatutako paperaren erabilera bultzatzen dute, erabilitakoaren %97,3-a birziklatutako izanez (aurreko urtean baino %4,4 gehiago). Honek eragin positiboa izango du ingurumenean, zuhaitzen suntsitzea eragozten dutelako eta hauek jarduera desberdinetan isurtzen den karbono dioxidoa garbituko dutelako. Erregaien kontsumoari buruz aipagarria da %0,56 batean murriztu dela eta isuritako karbono dioxido kopurua %3,3 batean. Honen arrazoiak izan daitezke: ibilgailu kopurua 15 unitatetan murriztu dela agian edota erregaien kontsumoak ingurumenean dituen eragin negatiboa gutxitu nahian biodieselaren erabilera bultzatu dutelako. Hori argi nabari da hurrengo datuan; izan ere, aurreko urtean baino %18,4 gehiago erabili dute ingurumenarentzako onuragarriago den erregai mota hau. Honetaz gain hondakinen deskonposizioak sortutako bai metano edo karbono dioxidoaren emisioak murrizteko aukerak bilatu zituzten, berotegi efektua behingoz ezabatzeko. Aurrerago aipatu bezala hauen tratamendua bultzatuz energia sortzea posible da eta horregatik LIPASAM-ek urtean bildutako 300.000 hondakin tona inguru hondakinen tratamendu zentrora garraiatzen ditu. Laburbilduz enpresaren jardueran ingurumenean sortutako eraginen eboluzio positibo bat antzematen da, eraginen gutxitzea eman delako. Gainera ingurumenaren babesaren aldeko kalitatezko kudeaketa indartuko du enpresak garatu duen energia berriztagarrien kontsumoak, eguzki-energia termiko edo plaka fotovoltaikoen bidez. EN22: Enpresak sortutako hondakin kantitatearen murrizketa batek prozesu eta produktibitatearen eraginkortasunean hobekuntza potentzialak sor ditzake, finantzarioki material, prozesu eta isurkinen kostuen gutxipenean parte-hartuz. Hondakinen norakoari buruzko informazioak enpresek zabortegi eta ingurumenaren gaineko eraginei dagokienez dauden aukera desberdinak kudeatutako graduari buruz jakinarazten du. Adibidez birziklapenak edota zabortegietara lekualdatzeak mota ezberdineko ingurumen eragin eta hondakin efektuak sortuko dituzte. Honi dagokionez hondakinen minimizazioa bultzatzen duten estrategiek berrerabilpen edo birziklatzearen garrantzia azpimarratzen dute bestelako berreskurapen tratamenduen gainetik.  CESPA: Cespa-k garapen teknologikoaren, hondakinen balioztatzearen eta birziklapena maximizatzen duten hautazko aplikazioaren alde jokatzen dute ikerketa + garapen + berrikuntza arloan inbertsioak burutuz, hondakinen kudeaketak ingurumenean sortzen dituen ondorioak leuntzeko. Zuzendaritza industrial eta tratamendu zuzendaritza elkartu ziren, gurutzaketa honetatik sortutako sinergiak aprobetxatzeko eta mota guztietako tratamendu instalazioetan apustu egiteko, birziklapen prozesu desberdinak eta materialen berreskurapena azpimarratuz. Argi dauka hondakinen kudeaketaren larritasun zentroa balio katearen hasierara mugitu dela, birziklapen edota aurre tratamendura, tratamendu finalaren aurretik (zabortegiak) dauden prozesu guztiak lehenetsiz. Aurretik aipatu bezala enpresa honek Espainiaz gain beste herrialde batzuetan ere jarduten du. Espainiari dagokionez ez du urtean zehar bildutako, kudeatutako, isuritako eta tratatutako hondakin arriskutsuen gaineko informaziorik eskaintzen, ezta erraustutako hondakin kantitateari buruz, ez baititu aplikatzen; bai, ordea, bildutako osasun hondakinei buruz. Hauei buruz esan beharra dago, jaitsiera bat izan duela aurton aurreko urtearekiko, iaz 8.033 hondakin tratatu baitziren, eta 2011. urtean 7.698 besterik ez. Isuritako etxeko hondakin edota arriskutsuak ez diren hondakin industrialen zenbatekoa ere murriztu egin da, jasotako hondakin inerteen kantitatearekin batera edota zaborra banatzen duten plantetan edo konpostategietan bildutako hondakinekin batera; %39,78, %4,85, %51,29 %1,98 eta %6,85 batean hurrenez hurren. Badirudi enpresak garatutako kontzientziazio kanpainek beraien fruitua eman dutela, aurtengo datuen arabera gizarteak hondakin gutxiago sorrarazi dituelako. Biometanizazio bidez jorratu diren hondakinen zenbatekoen kasuan, ordea, igoera bat ikusi da %8,73-koa, transferentzi zentroetan jasotako hondakinekin batera %26,98 igo baita. Emaitza hauek beharbada kudeaketan sailkapen egokiago bat ematearen aztarna izan daitezke; izan ere, transferentzi zentroetan jasotako hondakinekin selekzio, klasifikazio eta garbiketa lanak egiten dira, prozesu hauei esker salmentarako produktuak eskuratuz. Zentro hauei esker bildutako materialaren berrerabilpena bultzatzen da, eta hori ekarpen positiboa da ikuspuntu guztietatik. Biometanizazio bidez landutako hondakinen igoera ere ingurumenarentzat onuragarria izango da, bertako hondakinekin baliatuz gauza desberdinak erdiestea posible delako: zati bat berrerabilpenerako, beste bat konposta egiteko eta elektrizitatea produzitzeko ere baliagarria izango da gas metanoa motor ahaltsu batzuetan errez. Honetaz gain ingurumenaren kudeaketa eta sistema komunitario bateko parte hartze boluntarioaren isla den EMAS (CE) 1221/2009 erregistroa berritu dutela aipatzen du.  LIPASAM: Hondakinen sorrera ingurumen arazo garrantzitsu bat da, ez bakarrik honen eliminazio edo tratamenduak sortzen duen arazoengatik, baizik eta berriztagarriak ez diren zenbait lehengaien erauzketa eta erabilerara daraman eraginkorra ez den kontsumo baten errealitatea begi bistan uzten duelako. Hau dela medio enpresa honek ere argi dauka hondakinak jatorriaren arabera sailkatzeak daukan garrantziaz, ondoren datorren tratamendua errazten duelako, birziklapen edo erabilera erraztuz. Arrazoia hau dela eta ikuspuntu ekonomiko, sozial eta funtzionamendu edo ingurumen ikuspegi batetik kudeaketa egokiena ezartzen du ondoren aipatzen diren bezalako ekintzak garatuz: azken urteetan bilketa selektiboaren zenbatekoa hazten joan den arren, 2011. urtean hazkuntza horrek geldialdi bat jasan du bildutako guztiaren %15,5 suposatu duelako (aurreko urteko datua %16,6). Enpresak egun herrialdea astintzen ari den egoera ekonomikoari ematen dio errua, honen ondorioz hondakin gutxiago sortu direla esanez, eta kartoi edo metala bezalako hondakinak ez direla bilketa zirkuitura iristen arrazoituz. Puntu Garbiak deritze etxeko hondakin bereziak pilatzen dituzten instalazioei; hauei dagokienez 2010. urtean baino %15,5 hondakin gehiago eraman dira hauen maneiuan espezialistak diren kudeatzaileengana (aurtengo datua 20.188 tona, 19.857 tona aurreko urtearekiko), tratamendu zentroetara eraman beharrean birziklapena bultzatuz. Birziklatzeko eskaintzen dituen zerbitzuen artean aurkitzen dira papera/kartoia, kristala, bestelako edukiontzi arinak, erabilitako landare olio, arropak, pilak, altzari edo lanabesak edo hondakin berezi eta arriskutsuen bilketa. Landutakoari dagokionez aipagarria da urte honetan ingurumen auditoreen ebaluaketa zorrotz bat pasatu ondoren LIPASAM-en Puntu Garbiek lortutako EMAS III (Europar araudiaren 1221/2009 ziurtagiria), hondakinen kalitatezko kudeaketan izandako kontrolaren adierazle. EN30: CESPA: Adierazle hau hondakin eta isurpenen tratamenduan, prebentzio kostuetan eta ingurumen kudeaketan zentratzen da. Erakundeak ingurumenaren babesean gauzatutako gastu guztiak dira ingurumen alderdi, inpaktu eta arriskuei aurre egiteko, hauek gutxitzeko, kontrolatzeko eta informazioa biltzeko. Puntu honetan lortutako datu eta informazioari esker posible izango da ingurumen ekintzen eraginkortasun mailari buruzko analisia egitea, bere jarduera hobetzeko baliabideen erabilpenari dagokienez. Honi buruz enpresak honek 117.058.909 € inbertitu ditu ingurumenaren babesen, kalitate eta ingurumen departamenduko sistemetara inbertsioak bideratuz, aurreko urtea baino %47,26 gehiago. Datu horrek argi uste du enpresak ingurumenaren babesagatik duen arduraren indarra areagotu dela, burutzen duen jarduerak sortutako eragin edo inpaktuak minimizatzeko nahia gizartearen onurarako. Inbertsio igoera hori batez ere instalazio efizienteagoetan eman da %22,06-ko igoera jasan duelako: nekazaritza materian eta kudeaketan berrikuntzak sartu dituzte, hainbat egokitze eta hobekuntza hondakinen ustiapenean, sail desberdinen automatizazioa, ur hondakinak lantzen diren araztegian berrikuntzak, konpostategi edo biometanizazio plantako ekipoen egokitzapena (plantan berreskuratutako materia organikoaz hornituz urtean 2,3 milioi kWh produzitzeko), energiaren aldetik eta ingurugiroarentzako eraginkorragoa den ibilgailuen flota berria, lurpeko bilketa selektiborako 500 puntu ezarriz, sistema mekanizatuz… Puntu honetan azpimarragarria da kudeatzen dituen tratamendu instalazioen auditoria teknikoak gauzatzen dituela ingurumen arriskuak identifikatu eta saihesteko helburuarekin, eta gainera Cespa-ren fakturazioaren %84-a ISO 9001 eta ISO 14001 arauen arabera egiaztatua dagoela. Etengabeko hobekuntza jarraitu bat oinarri izanez NEO (Normalización hacia la Excelencia Operacional) izeneko proiektu estrategikoaren garapena era jorratu dute hiri-zerbitzuen gainean ezagutza eta praktika egokienak xurgatzeko eta honi lotutako kostuen optimizazioa erdiesteko. Errendimendu handiko ekipo baten sorkuntzan datza ezarritako kudeaketa prozesuen analisirako, eragiketen kudeaketarako software espezifiko baten ezarpena, barne komunikazio kanal batekin, enpresan zehar modu bizkor batean ezagutzak zabaltzeko. Inbertsio mota hauez gain, bestelako inbertsioak ere burutu ditu gai honetan, ingurumen sentsibilizazio eta kontzientziak ekar ditzakeen irabazien jakitun delako. Kanpaina eta barne komunikazioak: kudeaketa sistemen berri emanez, kontsumo arduratsuak eta birziklapenak sor ditzakeen hobarien berri emanez, hondakinak sortzeak dituen arazoez ohartaraziz edota beharrezko informazioa eskainiz. Cespa-k momentuko teknologia eraginkor eta berritzaileen alde apustu egiten duela argi usten du jasangarritasun txostenean, instalazioen modernizazio eta automatizazioaren alde, eta horren irudi dira burututako inbertsioak. LIPASAM-en kasuan, ostera, jorratutako ingurumen adierazlearen garapenik ez egin arren, datu interesgarriak ageri dira memorian honekin lotuta. Sevillako enpresarentzat ezinbestekoa da ingurumenaren zainketan eragin handienak sortzen dituzte gizakien parte hartzea bultzatzea eta hauek kontzientziatzea. Horregatik hauen konpromiso aktiboa lortzeko eta hauen jarreran aldaketa bat bultzatu nahian, Cespa-ak bezala, hainbat kanpaina eta kolaborazio eraman ditu aurrera, ekintza hauetara bideratutako aurrekontuaren zenbatekoa %0,70 batetik %0,82-ra igaroz: hezkuntza zerbitzuak eskainiz... LA1: Adierazle honek enpresaren estrategia aurrera eramateko giza baliabideak nola egituraturik dauden erakusten du, eskulanaren erabilpen optimoa eta eskuragarri duten talentuaren ustiapena bultzatuz. Enplegu egonkorraren eta erakundeak eskaintzen dituen irabazi sozialen mailaren adierazle da. Langileriaren zenbatekoak jasaten dituen hazkuntza edo gutxitzeak enpresak garapen ekonomikoan eta langileriaren iraunkortasunean duen ekarpena ikusteko funtsezko elementua da.  CESPA: 2011. urtean langileriaren %73,41-ak osatzen zuen langile iraunkorren zenbatekoa eta %26,59-ak aldi baterakoa. Aurreko urteekiko %3,72 eta %0,85-eko igoera jasan du langile finkoen zenbatekoak, 2009 eta 2010. urteetan hurrenez hurren, eta hau ekarpen positibo bat izango da herrialdearen garapenerako. Enpresako 14.959 langileetatik %11,99-k 30 urte baino gutxiago ditu, %63,53-ak 31 eta 50 urte bitartean, %24,41-a 51 eta 65 urteen tartean kokatzen dira eta, azkenik, %0,07-ak 65 urte baino gehiago ditu. Zenbateko hauek gutxi gorabehera berdin mantendu dira azken hiru urteetan; nahiz eta gora beheraren bat antzeman, ez da egitura aldaketa aipagarririk ikusi. Cespa-k lan mundurako sarrera errazten die prestakuntza akademikoa amaitzear dauden profesional eta ikasleei bekadun edo praktika gisa enpresan barneratuz. Aurton adibidez 70 profesional kualifikatu eta 75 bekadun sartu dira famili honetara, kontratua bukatzean hauen %20-a enpresaren langileriara gehituz hitzarmenak sinatuz. Praktikak bertan burutu dituzten ikasleen puntuazioa 9,14 batetik 8,33 batera jaitsi arren, ikasleen %95-ak baino gehiago etorkizuneko planetan pozik parte hartuko zutela aitortu dute, bertan lortutako ezagutza eta kontzeptu berriek, talde-lana, lankideengandik jasotako tratu ona, lan-giro ona eta jasotako esperientzia profesionala azpimarratuz. Honetaz gain hainbat kolaboraziotan era parte hartu du, lan mundura langile berriak barneratuz, horien artean SUMA´T, La Caixa, Irabazi asmorik gabeko erakundeak, “Fundación Entreculturas” edo Adecco aurkitzen dira, DBH bukatu ez duten gazteei lanpostu bateko gaitasun eta aspektu orokorrak eskuratzeko, ezgaitasunen bat dutenei kontratu bat luzatuz hauen bizi kalitatean hobetuz eta integrazio sozial eta laborala bultzatuz edota hirugarren munduaren garapena bultzatzeko inbertsioak eginez.  LIPASAM: Sevillako enpresaren kasuan langileriaren batez bestekoaren zenbateko igo egin da aurreko urtearekiko 1.557-tik 1.571 langilera. Hauetatik %87,65-ak langile iraunkorren postua osatzen dute eta %12,35-ak aldi baterakoa. Aipatzekoa da langileek momentu oro dutela libre geratutako den edo sortutako lanpostuen eta bakoitzerako beharrezkoak diren bertuteen berri. Gainera aurton enpresaz kanpoko aholkulari batek langile eta lanpostuen arteko erlazioa ikertu du. Hau horrela, aurton 44 kontratu egin dira, eta Cespa-k bezala erakundeekin kolaborazioan, kasu honetan AISOL-ekin, bazterkeria arriskuan zeuden 15 pertsonen kontratazioa erraztu du. Enpresa honek bestelako ekintzen artean istripuen segurua, ezgaituei laguntzak, defentsa judiziala, hezkuntza laguntzak, mediku zerbitzuak, aholkularitza… bezalako zerbitzu sozialak eskaintzen ditu. Aurton 23 langilek parte hartu dute ACOGIDA programan, enpresan berriak diren langileen integrazioa, prestakuntza eta orientazioa bultzatzen dituen programan eta momentu oro erabilgarri dagoen langileen arreta zerbitzura egindako deien kopurua handituz joan da, langileek dituzten arazo, zalantza, eskaera edo kontsultak argitzeko. LA4: CESPA: Hitzarmen edo negoziaketa kolektiboak interes taldeekiko konpromisoa erakusteko adierazle bat da eta egitura instituzionalen eraikuntzan eta gizarte egonkor bat lortzeko lagungarria izan daiteke; hori dela eta, Cespa-ren langileen %100-a dago honi lotuta, aurreko urteetan gertatu bezala. LIPASAM-en kasuan, ordea, ez da adierazle honen garapenaren inguruko informaziorik eskaintzen. LA7: Adierazle honek segurtasun eta osasunean enpresak hartutako neurrien berri ematen du, batez ere ezbeharren gertaera saihesteko, eta honekin lotuta langileekiko lotura eta hauen jarrera indartu eta produktibitate hazkuntza bat erdiesteko. Enpresak istripu laboralen prebentzioaren eginbeharrekin duen konpromisoa islatzen du azken finean.  CESPA: Cespa-k azken bost urteetan laneko istripuen prebentzioen emozio-kudeaketa jorratu du, langileak honen ezarpenaren garrantziaz ohartaraziz, horrela azken bost urteetan istripuen zenbatekoa erdira jaistea lortu da eta 2011. urtean otsailetik abendura bitartean ez da ezbehar kasurik antzeman. Honen inguruan hainbat kanpaina jarri ditu martxan azken urteetan: “Minutu bateko txalo zaparrada” (2007), “Eskerrik asko lanean zure burua zaintzeagatik” (2008), “Gaur zugatik, bihar nigatik” (2009) eta “Gelditu istripuak. Jarri zure 5 zentzumenak” (2010 eta 2011). Kanpaina hauen eskutik prebentzio kultura berria sortu da ezagutu-kontrolatu eta konzientziatu-sentsibilizatu loturetan oinarrituz. Urte honetan zehar langileen segurtasun eta osasuna hobetzeko neurriak indartzen jarraitu dute, hauen heziketarekin batera, bai lantokiko giroan edo istripuen ratioan hobekuntzak lortuz. Hala era, badirudi neurriek hauek ez dutela fruiturik eman aurton, istripuen tasa %98,53 batean igo delako. Hala ere, istripu kopuruen igoera ez da urtean gaixotasun profesional edo laneko istripuengatik galdutako egun kopuruan islatu, 40.605-tik 36.133 egunera jaitsi delako. Adierazle honi lotutako ratioetan igoera bakarra nabari da istripuen ondoriozko baja gertaeren maiztasun tasari dagokionez 44,14-tik 45,76-ra igoz. Normalena istripu kopurua galdutako egun kopuruarekin proportzionala izatea da, baian enpresa honetan ez da horrela gertatu. Emaitza hau istripuen larritasun maila txikiagotu delako izan daiteke edota egun langileek bizi duten egoeraren sintoma ere izan daiteke. Kaleratzeko beldurra sentitzen dutelako, lan baldintzak okerrera joanez baja hartzeko askatasuna mehatxatua ikusten dutelako, egoera ekonomikoagatik beraien burua presionatuta nabari dutelako. Agian hau dela eta langileak baldintza okerretan joaten dira ondorioz lanera istripu kopurua haziz. Enpresak honen aurrean zerbait egin beharko luke, egoera hauek kontrolatuz; zerbait gertatu dela argi dagoelako nahiz eta enpresa honetan arrisku laboralen prebentzio kudeaketa sistema OHSAS 18001 arauen arabera egiaztatua dagoen. Absentismo ratioan %16,78 jaitsiera erdietsi dute aurrez azaldutakoagatik, edota posiblea da gertaera hau langileek enpresarekiko duten lotura edo identifikazio maila indartzearen ondorioa izatea.  LIPASAM: Enpresa honen absentismo maila %6,70 batetik %5,75-era murriztu da aurreko urtearekiko. Jaitsiera hau produktibitatearen joera positibo eta langilearen jarrerarekin zerikusia izango du; izan ere, 2011. urtean zehar hainbat neurri hartu ditu adierazle honi dagokionez: medikuaren hitzorduen bizkortzea eta lanpostuen egokitzapena, ezinduen zaintzeaz arduratzen diren medikuen gaineko ikerketa burutu dute minusbaliotasun-deklarazioan azkartzeko, eta honetaz gain, absentismo maila altua duten langileen gaineko azterketa egin dute honen zergatia ezagutzeko helburuarekin. Langileen segurtasun eta osasunari buruz langile guztien ordezkariek osatutako organo bat da. Lan baldintzetan helburuak lortzeko xedearekin batzorde hau 6 aldiz bildu da aurton, baita teknikoei laguntzeko jardueretan sortutako arriskuen ebaluatze prozesuetan. 2011. urtean 712 ekintza garatu ditu lan arriskuen prebentzioan; horien artean teknikoen segurtasun bisitak, instalazio eta ekipoen segurtasun hobekuntzak, segurtasun seinaleak… Honek bere emaitzak izan ditu istripuen larritasun tasa 2,49-tik 2,22-ra pasatu delako eta ondorioz hartutako baja kopurua %11,73 batean murriztuz. Honen eragina nabari da urtean lanean galdutako ordu kopuruan 2.577,90 ordutan murriztuz, %6,40 batean, gaixotasunen absentismoa %20,95-ean, aldi baterako ezintasunen zenbatekoa %4,40-an eta istripuen maiztasun tasa 99 egunetik 80 egunera gutxitu da. Ehunekoen beherakada guzti hauek zentzua daukate; izan ere, aurreko urtearekiko %6,74 lan-istripu gutxiago gertatu dira. LA10: Giza kapitala mantentzeko eta hobekuntzak erdiesteko beharrezkoa da heziketa langileen ezagutza berrietara zabaltzea. Gainera ekintza hauek erakundearen garapenerako funtsezko pieza dira eraginak helaraziz enpresako prozesu desberdin guztietara, aldi berean, garapen pertsonalaren motibazioan parte-hartuz.  CESPA: Hezkuntza eta langileen garapenean duen konpromisoa mantenduz enpresa honek Espainian 2.258 kurtso eman ditu, aurreko urtearekiko %40-ko igoera izanez. Igoera honen arrazoia barneko heziketan emandako eta erregistratutako hazkuntzari dagokio, korporazio unibertsitatean eskainitako prestakuntzarekin batera; izan ere, langile bakoitzak urtean gutxienez bi hezkuntza ekintzetan parte-hartzea proposatu baita. Hala ere aipagarria da urte honetan eskainitako kurtso kopurua 1.560-tik 2.258ra igo arren (hori langileen heziketan erabiltzen den nominen ehunekoan nabaritu da %0,30 batetik %0,32-ra igoz), 2011. urtean zehar batez beste langile bakoitzari eskainitako ordu kopurua txikiagotu dela 17,50-tik 15,88 ordura; hau da, batez beste 1,62 ordu gutxiago eskaini dira langile bakoitzeko. Langile bakoitzak ordu gutxiago jasotzearen arrazoia langile talde bakoitzak langilerian duen ehunekoarengatik gertatu daiteke, eskainitako prestakuntza horretan hezitako 12.257 pertsonetatik %85,98 langileak direlako, %13,09 teknikariak eta %0,94, ostera, zuzendariak. Urte honetan Cespa-k langileek laneko klimari eta garapen pertsonalari buruz duten iritzia ezagutzeko asmoz inkesta bat eraman du aurrera. Inkestan langileen %80-ko parte hartzea lortu zuten 14 puntuko igoera erdietsiz. Lortutako emaitzek azaleratu zuten asebetetze orokorra %84-koa izan zela, positiboki baloratuz: “Orokorrean pozik nago enpresa honetan lan egiteaz”, “Enpresak serio hartzen ditu segurtasun eta osasunaren gaineko erabakiak” edo “Aktiboki nire garapena onartzen dute”. Gainera iritzi hauek indartuko ditu langileen garapen profesionalaren kudeaketa errazteko ezarritako BRIDGE tresna informatiko berriak, langileen datu profesional, akademiko, ebaluazio edo erabilgarritasun geografikoaren informazioa integratzeko ezinbestekoa. LIPASAM: Enpresa langileen errendimendu edota garapen profesional egokienaz hornitzeko LIPASAM-entzat funtsezko izango da langileek jarduerarako beharrezkoak diren trebetasun eta teknika ezagutzea. Hau posible egiteko aurton eskainitako prestakuntza jarduerak 43 kurtsotik 107 eskaintzera pasatu dira prestakuntza tekniko eta zuzendaritza trebetasunetan zentratuz.. Hala ere, 64 kurtso gehiago eta 411 langile gehiago prestatu arren, badirudi aurtengo jarduerak iazkoak baino motz edo espezifikoagoak izan direla, 9.983 ordu eskaintzetik 6.484 bakarrik eskaintzera igaro direlako. Datu hauetatik ondoriozta daiteke langile bakoitzak batez beste hartutako hezkuntza orduen kopurua murriztu egin dela aurreko urteekiko, kurtso kopurua handituz joan arren. Eta nire suposaketa da kurtso hauen ordu kopuru gehiena enpresaren kudeaketaz arduratzen diren langileetara zuzendu dela, hauek zuzendaritzarako abileziez hornitu daitezen. Kurtso hauen eraginkortasuna, produktibitate maila mantentzeko, etengabeko hobekuntza estrategiak ezartzeko, garapen aukerak eskaintzeko eta langileen errendimendu eta lan potentzialaren neurketa baimentzeko lortutako emaitzen eta jokaera profesionalaren ebaluatze eta balorazioa egiten dute. Garapen pertsonalaren motibazioa sustatzeko edota enpresak eta langileen arteko lotura indartzeko eta hauek enpresarekiko identifikatuago sentitzeko 2011. urtean 7 langileren lana zoriondu da aitormen eskutitzen bidez eta 78 langileei omenaldia egin die enpresan izandako ibilbidea eskertuz.  GIZA ESKUBIDE ADIERAZLEAK HR4: CESPA: Indize honi dagokionez ez da aldaketarik egon aurreko bi urteekiko, urte hauetan zehar ez baita arraza, kolore, sexu, erlijio, iritzi politiko… interes taldeen diskriminazio gertaera edo ekintza legalik izan, ezta komentario edo ekintza desegokirik; beraz, momentuz ez du neurririk hartu behar izan honen aurrean. Hori bai gertaera hauek saihesteko eta lantokian hobekuntzak lortzeko ahaleginak handiak egin ditu: gizartean aurki daitezkeen kolektibo desberdinen normalizazioa bultza du, guztientzako aukera berdintasuna sustatu, errespetuaren balio eta printzipioak zabaldu ditu, estrategietan berdintasun eta osotasuna barneratu, emakume eta gizonezkoen berdintasuna exijitu, inguru laboral zein gizartean barnerapen eskubideen errespetua bultzatu du, kultur aniztasunaren barnerapena eskaintzen dituen hobarien jakintza zabaldu du, giza talde baztertuen aldeko diskriminazio kasurik ez gertatzeko prestakuntza, sustapen eta garapenak… Aipatutako puntu guztiak enpresan zehar komunikatzea funtsezkoa izango da Cespa-rentzako bai talde kultura bat gartzeko edota langileen motibazioa indartzeko. Giza eskubideen alor honetan, HR, aipagarria da Sevillako Lipasam enpresak ikergai dagoen jasangarritasun txostenean ez duela diskriminazio ezta eskubide urraketari buruzko informaziorik edo adierazlerik izendatzen; beraz, ezinezkoa izan da horrelako gertaerarik gertatu den baieztatzea. Hori bai egia da hainbat aipamen egiten dituela berdintasunari (aukeraketa prozesu guztietan hau ziurtatuz, gizon eta emakumeen tratu berdinaren alde berdintasun plan bat sortuz eta honen inguruan proposamen desberdinak emanez, ikertuz eta ebaluatuz) eta diskriminazioari buruz (ez du langileen partetik lan, ingurumen arau edo arau fiskalen urratzea dela eta zigorrik jaso), baina daturik eskuragarri utzi gabe. SO1: CESPA: Jarduerak sortutako eragin posible eta errealen kudeaketarako funtsezko elementua da hauen ebaluazio eta planifikazioa. Horretarako Cespa-k karbonoak sortutako kaltearen kalkulua egiten du eta honekin batera, 2009. urtetik hondakinen tratamenduan burutzen dituen jarduera berrien eta honen instalazioen ikerketa eta analisia egiten du, bai sozialki eta bai ingurugiroari dagokionez, bateragarritasuna ziurtatzeko. Gainera kudeatzen dituen instalazioen ingurumen-auditoria teknikoak burutzen ditu, ingurumen arriskuak hauteman eta neurriak hartzeko. Behin jarduera bukatzean instalazio bakoitzaren itxierarako beharrezko baldintzak betetzeak arduratzen da. Honetaz gain, ingurumen sentsibilizazioa interes taldeetara zabaltzeko (administrazio publikoak, familia-taldeei, langileei, eskolei..) eta hauen parte-hartzea sustatzeko hainbat kanpaina eta barne komunikazio eraman ditu aurrera. Adierazgarria da Lipasam-ek ez duela ekintza sozialei dagokienez adierazle bakar bat ere garatzen, ez baitute honi buruzko informaziorik eskaini argitaratutako txostenean. PR5: LIPASAM: Epe luzeko arrakasta izateko ezinbesteko puntua da bezeroen asebetetzea, honek mota askotako informazioa eskainiko diolako enpresari: alde batetik, enpresak zein gradutan hartzen dituen interes talde desberdinen beharrak kontuan, eta bestetik, barne informazioa luzatu diezaioke enpresari, bezeroekiko erlazioan sortutako proposamen motei buruz. Hau horrela Sevillako enpresa honentzat beharrezkoa da ea eguneroko aktibitatearen bidez bezeroen asebetetze maila handitzea lortzen duten jakitea, kontsulta eta inkesta desberdinak garatzea hau ezagutu eta bezeroenganako erlazioa indartzeko. 2011. urtean 1.200 telefono inkesta egin zituzten bezeroen artean eskainitako zerbitzu desberdinei buruz galdetuz. Honi esker zerbitzu eta jardueren artean baloratuenak ondorengoak izan zirela ezagutu zen: altzari eta tresnen bilketa (7,56), Puntu Garbiak (7,43), zerbitzu bereziak (7,40), bilketa selektiboa (6,95), hondakinen bilketa (6,90) eta hondakin pneumatikoen bilketa (6,06). Beste alde batetik Puntu Garbien erabiltzaileen artean 401 entrebista egin ziren asebetetze maila ezagutzeko. Lortutako emaitzen arabera hauen asebetetze tasa 0,02 puntutan jaitsi da aurreko urtearekiko, 8,29 puntutik 8,27-ra. Hazkunde iraunkorraren garapenean duen parte hartzea, irekitze ordutegia, hondakinez desegiteko konponbideak eta instalazioen erosotasuna izan dira Puntu Garbien aspekturik baloratuenak; eta nahiz eta puntuazioan lortutako beherakada esanguratsua ez izan, emaitzen ebaluazio sakon bat egin beharko lukete zer gertatu den ikertzeko, arazoa konponduz 10 bat bilatzeko jomugarekin Cespa-ren kasuan langileen iritziak ezagutzeko inkestak desberdinak garatu dituen arren, bezeroekiko komunikazio edo interakzioari dagokienez aipamen bakarra egiten du, bezeroen asebetetze maila neurtzeko kanpainei buruz hain zuzen. 2011. urtean enpresak igorritako faktura eta eskaeretan lelo desberdinak erantsi zituzten bezeroek eskatzen zituzten alderdiei erantzuna eman nahian. Horretarako ondorengo esaldiak erabili zituzten: “Cespa-k jasangarritasun txostena argitaratu du. Kontsultatu www.cespa-es orrialdean” edo “Cespa aldaketa klimatikoarekin lotuta. Negutegi efektuko gasen igorpen murrizketa helburu”. Emaitzen arabera %54,7-ak interesa zuen txostena jasotzeko eta %45,7-ak enpresen instalazioak ezagutzeko (2010-ean %48,8 eta %43,3). Bezeroen behar eta itxaropenen buruzko informazioa eskuratu ondoren aurton jasangarritasun txostenen 834 eredu argitaratu ziren eta 26.000 pertsonek enpresaren ate irekien politika eta bisita gidatuetan parte hartu zuten. Hondakinen kudeaketaz arduratzen diren bi enpresa hauen jasangarritasun txotena goitik behera irakurri ondoren, eta lehenagoko azterketa enpirikoan adierazi bezala antzekotasun aurkitu arren, irakurleari informazioa ahalbideratzeko moduan ezberdintasunak ugari izan direla aitortu behar da. Lipasam-en adierazleen azterketa egiterakoan zailtasunak aurkitu dira; izan ere, nire uste apalean enpresak argitaratutako memorian informazioa nahasi xamar ageri da, ekonomia, gizartea eta ingurumenarekin lotutako ideien aipamenak saltoka aipatuz, ordena bat jarraitu beharrean. Adierazgarria da baita, ekonomiari buruz orokorki hitz egiten dutela. Zentzu horretan, beraz, Cespa-ak jarraitutako egitura irakurgarriagoa dela esan daiteke, erosoagoa irakurtzeko, hiru atalak argi bereizten dituelako eta azpi-puntuez baliatzen delako. Adierazlearen garapenei buruz Cespa-k jarraitutako sistemari interesgarriago deritzot, zerikusia duten datu guztiak taula batean ageri direlako, testu osoa datuz bete beharrean. Honetaz gain, honen inguruan, aipagarria da Lipasam-ek ez duela giza eskubide ez ekintza sozialen inguruko adierazleen garapenik aurrera eramaten, egia da testuan zehar aipamenak egiten dituela baina irakurlearentzako daturik eskuragarri utzi gabe. Cespa-ren kasuan, ordea, produktuen gaineko adierazleetan aurkitzen dugu urritasuna, ekonomian edo ingurumen arloan landu dituenekin konparatuz gero. Orokorrean bai batak zein besteak arrakasta erdietsiz erreferentziazko zentro bilakatzeko bezeroak mimatzea ezinbestekoa izan arren, ez dute ahaztu behar lorpen hori langileen bidez bakarrik dela posible. Hori dela medio, langileen itxaropenak edota hauek enpresan lortu nahi dutena ezagutzen ahalegintzeari indar handiagoa eman beharko liokete, ahal den neurrian lortutako emaitzak enpresaren estrategietan barneratzeko, langileen poztasuna bilatzeko eta istripuen kopuruak gora egin beharrean zerora murriztuz hobezinezko segurtasuna ziurtatzeko. Laburbilduz enpresen konparaketa bat egiten baldin bada Cespa-k eskainitako informazioak “kalitate” handiagoa duela esan daiteke, baina agian izaera desberdineko enpresak direlako izan daiteke, edota bien nazioarteko zabalkuntzak zerikusirik ez duelako, Lipasam ez delako Sevillako kaleetatik jardutetik irteten. 10. ONDORIOAK Irakurritako artikulu desberdinetatik ondoriozta daiteke egun gizartea astintzen ari den egoera sozio-laboral eta krisi ekonomikoa, enpresa askorentzat gizarte erantzukizunari lotutako politiken garapenean, aurrerapauso bat emateko estimulu bezala funtzionatu duela, oztopo bat izatetik urrun. Erantzukizun hau arau edo legeak betetzeaz baino haratago joan arren, eta kontzeptuaren inguruan onartutako printzipio, kontzeptu, gida edo objektibo globalik gaur egun existitu ez arren, ekimen ugari eraman dira aurrera honen garapen eta ezarpena enpresetan bultzatzeko, eta badirudi bere fruitua eman dutela, enpresen erantzukizun sozialak hedapen maila altua erdietsi duelako. Hori bai, gaur egungo egoera ekonomikoak sortutako mesfidantza munduan (ustelkeria kasuak, “black” txartelak, eskandalu finantzarioak, neurriz kanpoko praktika laboralak, esplotazioa, Nóos kasua…) garrantzitsua izango da erantzukizun honi lotutako praktika errealak burutzen dituen enpresak identifikatzea. Honekin esan nahi dudana da, enpresa askok erantzukizun honen garapena gizarteari irudi arduratsu bat transmititzeko egiten dutela, sor daitekeen publizitate negatiboa saihestu eta honen bidez kapitala lortzeko bide gisa erabili dezaketela. Akzionisten interesa arriskuan ikustean ekimen hau atzera botako dutela sinesten da, edota stakeholders baten interesekin gatazkan sartzean bukatutzat joko dutela. Irabazietan oinarritutako ideiak bizirik jarraitzen duelakoan nago, baztertu gabe, eta nabarmendu den filosofia ondorengoa dela: irabazi ekonomikoak bermatzeko arlo desberdinetan bestelako portaera bat garatzea, edo gutxienez portaera egokia zabaltzen ari direlakoaren ideia helaraztea. Enpresen ardura bakarra merkatuan posizioa ez galtzea da, bertan mantentzea, eta horretarako irabaziak lortzea ezinbestekoa da, edo emaitza ekonomiko orekatu bat gutxienez. Ideia bat argi dago, enpresa txiki, ertain zein handi baten biziraupena ezin dela irabazi gabe ziurtatu eta hori lorgarri izateko estrategia desberdinetara itsatsi behar dela, desberdintasuna bilatu, lehiakortasun abantailak erdietsi; baina beti zintzotasunez jokatuz. Egia izan arren enpresen erantzukizun sozialaren aplikazioak enpresengan duela abiapuntua; hau da, ezinbestekoa dela hau enpresengandik onartua izatea, gainerako interes taldeek, horien artean langile, kontsumitzaile, bezero, hornitzaile edota inbertitzaileek besteak beste, rol garrantzitsua izango dute lan-baldintza, ingurumen edo giza eskubideen arloan, enpresa sozialki arduratsuak diren ekintzak burutzera estutuz. Aurtengo Forética-ren txostenean irakurgarri dago 2017. urterako Europar Batasuneko 6.000 enpresa handienentzat derrigorrezkoa izango dela informazio ez finantzarioa eskuragarri ustea, hau publiko egitea. Adibide hau bezalako ekimenen beharra dago, bidezko merkataritza pausoak jarraitzearena eta enpresa ertain eta txikiei edota administrazio publikoetan erantzukizun hau garatzearen garrantzia sustatzearena (era berean ahal den neurrian baliabide urriak dituzten enpresei gizarte erantzukizun garapena aurrera eramateko laguntzak eskaintzea beharrezkotzat joz). Baina kontu izan behar da sektore desberdinetako enpresen komunikazioak aniztasun handia sortu baitu gida, adierazle, jokabide eta planifikazio prozesuetan. Eta gezurra badirudi ere, enpresen gizarte erantzukizunaren gain azaldutako bibliografia eta portaera zabalen ostean, oraindik ez dago oso argi bere edukia eta zalantzak sortzen dira benetan lortu nahi denarekin. Gainera ekimen guztiak boluntarioak direnez, ez dago kontrolik, ezta hartutako konpromisoa ez betetzeagatik zigorrik. Hau dela eta, kontsumitzaile zein langileei segurtasuna eskainiko dien zuzenbide edo arau juridikoen eskaera argi geratu da. Kodigo unibertsal baten beharra, kalitatezko legeen beharra, hauen ezagutza, ulerkuntza eta aplikazioa bultzatuko dituen legeen premia, trebetasun kontzeptual, estrategiko eta taktikoz hornituko dituen adierazle estandarrerantz gidatuz. Dudarik gabe errealitatea makillatuko ez duen analisi eta ebaluazio jarrai batez lagundurik agente sozioekonomiko guztien koordinazio eta parte hartzearekin desorekei erantzun egokiena emanez. Iruzurrik gerta ez dadin enpresei gardentasuna eskatzen zaie, gizarteari beharrezko informazio eta elementuak eskaintzea enpresen jokabidea baloratzeko. Baina funtsezkoa izango da gardentasun horren gaineko kontrol bat aurrera eramatea, hornikuntza kate guztiak goitik behera, puntuz puntu ikertzea, iruzurra behin betiko ezabatuz baliabide material, natural eta giza baliabideen erabilera orekatu, justu eta iraunkor baterantz aurreratzeko. Jokabide horri buruzko balorazio edo ikerkuntza bat egiteko beharrezkoa da irakurleari kalitatezko informazioa eskaintzea, honek irakurketa eroso batez goza dezan. Egia da lanean zehar GRI-k argitaratutako G3 gida jarraitu duten bi enpresa bakarrik aztertu ditudala eta beraz, ezin dudala honi buruzko ondorio orokorrik atera. Baina txosten horietan oinarrituz, bai bati, zein besteari, hobekuntza batzuk gomendatuko nizkioke kalitatezko informazioa erdietsi nahian. Lipasam-en kasuan eskainitako informazioaren egitura berrikustea beharrezkotzat jotzen dut, erantzukizun sozialeko hiru atalak, ekonomia, gizarte eta ingurumena, ondo eta argi bereiziz. Cespa-ri dagokionez, ordea, adierazle desberdinak taula baten antolatzea ideia bikaina izan arren, adierazle horiek testuarekin gehiago lotu beharko lituzke. Adierazle horri buruzko informazioa garatzen den orrialdea aipatuz adibidez. Izan ere, taulan zenbaki desberdin pilo bat ikusteak ez du ezer argi usten, ez du enpresak erdietsitako zifra hori zer dela eta lortu duen arrazoitzen. Hala ere aipagarria da, XXI. mendean jasangarritasun txostenetan Munduko Itunak bezalako ekimen batek adierazitakoa betetzea eta irakurtzea derrigorrezkoa izan beharko litzatekeela, eta ez boluntario edo hautazkoa. Ez du beste munduko ezer eskatzen eta jarduten duten herrialdearen garapenari bultzada pixka bat emateko baliagarria izan daiteke. Horregatik 10 printzipio orokor horien jarraipena ez garatzea lotsagarria izango litzateke. Puntu honetan erabakietan parte hartze eraginkorra izango duen gobernu korporatibo zabaltzailearen beharra izango da, horretarako hau osatuko dutenen prestakuntza eta kontzientziazio maila haztea beharrezkoa izanez. Enpresak inteligentea izan behar du, adimentsua zentsu honetan: bai aukera eta arriskuen identifikatzen azkarra, elkarrekintzako eredu bat ezarriko duena, komunikazio kanal desberdinetan parte hartzen duten kideak elkarren artean elikatzeko baliagarri dena. Enpresak onartutako egitura, gaitasun, etika eta interes taldeetara egokien moldatzen den eredura itsatsiz, erantzukizun zintzo, progresibo eta integratzailea garatuz. Estrategia bat garatzeko enpresak jarraian aipatutako galdera diferenteei erantzun beharko die: Zeintzuk dira enpresan barneratutako balio garrantzitsuenak? Langileek balio horiekin bat egiten dute? Nortzuk jasango dituzte ekimen honen eraginak? Zer da enpresak jasangarritasunaren garapenarekin erdietsi nahi duen helburua?... Bukatzeko azpimarratu nahi dut Liburu Berdean irakurri bezala: funtsezkoa da gizarte erantzukizuna inbertsio gisa ikustea eta ez beste edonolako gastu bat bezala, marketin ekintza edo motibazio ekonomiko bat izatetik urrun, kalitatezko kudeaketa bat aurrera eramanez. Epe luzera begira balioa sortzeko helburua jarraituz, ingurumen eta gizarte inpaktu positiboak sortu etorkizuneko belaunaldiak kontuan hartuz, eta ez gaur egun bezala, etengabe kontsumoa bultzatuz epe laburreko etekinean bakarrik ikuspuntua izanez. Egungo esfortzua etorkizuneko arrakasta edo sariaren giltza izan daitekeelako, modu batera edo bestera denok irabazten irten gaitezkeen giltz baliotsu bat.
addi-85e67958122f
https://addi.ehu.es/handle/10810/16723
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-01-15
science
Rekero Garcia, Iñigo
eu
Enpresen sorkuntzak eta desegiteak
LABURPENA Lan honen helburua, Espainiako enpresen sorkuntzetan eta desegitetan 20052014 bitartean izandako bilakaera aztertzea da. Horretarako Espainiako datuak beste herrialde batzueko datuekin konparatuz erantzuna emango da. Espainiako kasuan sakontzeko sektoreen eta komunitateen azterketa ere egingo da. Konparatzeko, datu kuantitatiboak zein grafikoak analisi kualitatiboekin batera erabiliko dira. Beraz analisi deskriptiboa nagusi izango da. Gaurkotasun handia duen gaia aztertuko dut, izan ere, krisitik eratorritako egoeran oinarritzen delako. Ez naiz mugatuko datuen analisi soilera, honek ez lukeelako asko gehituko kontzeptualki hitz eginda, nire iritzia lan osoan zehar agertuko da. Hori bai, informe ofizialetan, artikuluetan, beste adituen lanetan, albisteetan edo liburuetan oinarritutako iritzia izango da. Lan honetan Espainiako Enpresen sorkuntzak eta desegiteen arrazoiak 20052014 bitartean aztertuko ditut, honetarako analisi deskriptiboa izango da tresnarik erabiliena eta interesgarriena. Honen helburua, krisi ekonomikoak Espainiako enpresen sorkuntzak eta desegiteetan zelako eragina izan duen aztertzea izango da. Horretarako, Europako herrialdeekin konparatuko dut, eta Espainia mailan sektoreen eta komunitateen arteko ezberdintasunak aztertuko ditut. Agerikoa denez, ezinezkoa da arrazoi guztiak zehaztea neurri honetako lan batean, agian aurrerago posible izango delarik lan honen garapena. Lehenengo galderari erantzuteko, Espainiako egoera Europako herrialde esanguratsuekin alderatuko dut, Alemania eta Erresuma Batuarekin Europako indartsuenak direlako, Italiarekin Espainiako antzerako herrialdea izateagatik, eta Luxenburgorekin honek dituen ezaugarri esanguratsuengatik. Hauen egitura sozioekonomikoak aztertuz, eta enpresen sorkuntza zein desegiteak kontuan hartuz konklusioak aterako ditut. Beste bi galderei erantzuna emateko, Espainiako lan sektoreen arteko eta komunitateen arteko datuak alderatuko ditut, zeinek bizi izan dituen krisiaren ondorio larrienak eta zergatik ondorioztatuz. Enpresen sorkuntzak eta desegiteekin arituko naiz lan honen zehar, beraz egoki deritzot kontzeptu hauek zehaztea. Garrantzitsua izango da ikusiko dugunez, desegindako enpresen eta desegite zein likidazio prozesuan dauden enpresen artean bereiztea. Lanean zehar bi kontzeptu hauek batera landuko dira, izan ere, urte askotan enpresen zenbatekoa murriztu da, hau da, enpresak desegin direlako gehienbat. Enpresa bat guztiz deseginda egongo da zor guztiak ordainduta dituenean, eta azkenengo pausoz desegite eskritura inskribatzen duenean (sozietate bat desegiteko tramiteak, BBVAko web gunea; 2012). Beraz, badaude enpresa batzuk oraindik inskribaturik daudenak baina aktibo ez daudenak, hori ekiditeko azpimarratuko da enpresa aktiboei buruz ari bagara edo zenbatekoak desegite zein likidazio prozesuan dauden enpresak barneratzen badituen. Munduko egoera zein den ikusteko, enpresak sortzeko interesgarriak diren kontzeptuak eta egitura ekonomiko sozialak duen garrantzia adieraziko dira, besteak beste kostuak eta prozeduren zenbatekoak eragin negatiboa du enpresa sortzerakoan (Klapper L. eta Lover I. ; 2010). Sorkuntzetan ere, herrialdearen kokapena edo egoera sozialaz gain BPG per capitak ere garrantzi handia du (Klapper L. eta Lover I. ; 2010). Krisi ekonomikoak izugarrizko eragin negatiboa sortarazten dute enpresa berrien sorkuntzetan, izan ere, 2007etik bizi dugun krisi ekonomikoak eragina izan du enpresen sorkuntzetan, besteak beste, negozioak sortzeko laguntzak murriztu direlako, eta finantzazio pribatua lortzeko baldintzak gogortu dira (Ayuso, J.; 2013). Gobernuek hartzen dituzten neurriak, eragin handia izan dezakete ere. Gobernu batek laguntza publikoen bitartez enpresen sorkuntzak eragin dezake, izan ere, azpiegitura publikoak garatuz enpresen sortze eta mantentzea lortzen da (Velasco, R. (2003). Lan honetan zehar enpresa berrien sartze tasa, BPG per capita, populazio dentsitatea edo mikroenpresen portzentaien datuak konparatzeko tresna baliagarriak izango dira. 3.1 ENPRESEN SARTZE TASA MUNDUAN ZEHAR ETA HAU BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAK Badaude hainbat faktore edo egiturazko ezaugarri, zeintzuk enpresen sorkuntzak eta desegiteak baldintzatzen dituztenak. Izan ere, gobernu egonkorra, lege eta maizko erregulazioekin duten estatuetan enpresa gehiago sortzen dira. Estatu hauetan zergak eta tasak txikiagoak izaten dituzte, eta enpresak sortzerakoan egin beharreko tramiteak azkarrak izaten dira. 77 estatuetan egindako analisiaren arabera, korrelazio negatiboa dago enpresak sortzeko behar diren gastu eta enpresen sorkuntzen artean (Klapper L. eta Lover I. ; 2010). 1. Grafikoa: Enpresa berrien sartze tasa, negozio sortzeko behar den kostuaren eta prozedura kopuruaren arabera. Lehengo grafikoan, enpresa sortzeko gastuen arabera daude sailkatuta herrialde multzoak, kostu gutxien behar dituzten herrialdetan, sartze tasa handiago da. Enpresa berrien sartze tasa horrela definitu daiteke, erregistratu diren enpresa berrien kopurua 15-64 urte bitarteko 1000 biztanleengatiko. Beraz, zenbat eta kostu gutxien suposatu gehiago animatuko dira bere enpresa sortzera, eta enpresa berrien sartze tasa handiagoa izango da. Beheko grafikoan aldiz, prozedurak edo traba administratiboak nola eragiten duten adierazten da, hau da, zenbat eta prozedura gutxien behar negozioa sortzeko herrialde horretako biztanleriak errazago izango du negozio bat sortzea beraz, sartze tasa handiagoa izango du. Hurrengo grafikoak erakusten duenez, krisi ekonomiko dela eta herrialde guztietan nabari murriztu da enpresa berrien sorkuntza. Enpresa berrien sorkuntzen murrizketa, krisiak eragin handiagoa izan duen herrialdetan azkarrago eta nabariagoa izan da. 2. Grafikoa: Sartze tasa, herrialde multzoren sailkapenaren arabera eta honen eboluzioa 2004-2009 bitartean. Iturria: WBGES, 2010eko edizioa. Grafiko honek erakusten du, herrialde multzo ezberdinen eboluzioa enpresen sartze tasari dagokionez, 2004-2009 denboraldian. 2007etik bizi dugun krisi ekonomikoak eragina izan du enpresen sorkuntzetan, izan ere enpresa gutxiago sortzen dira, negozioak sortzeko laguntzak murriztu dira, finantzazioa murriztu da eta finantzazioa lortzeko baldintzak gogortu dira (Ayuso, J.; 2013). Grafikoan ikus daitekeenez eragina nabariagoa izan da errenta altuagoko herrialdeetan. Hauek bizi dute dinamika aldaketa, izan ere errenta baxuagoko herrialdeetan eragina ez da hainbestekoa izan edo errenta baxuko herrialdeetan ez da nabaritu enpresa berrien sartze tasaren beherakada. Honen arrazoia krisia gehien bat 2004 2005 2006 2007 2008 2009 errenta altuak goi-erdi errenta erdi -baxu errenta errenta baxua finantzarioa izan dela eta herrialde hauek ez dutela beraien ekonomia enpresatan oinarritzen errenta altuko estatuak bezain beste. Grafiko hau, lau herrialde multzoetan banatu da, haien nazio produktu gordina per capitaren arabera. Beraz munduko bakuarentzat, errenta altuko estatua izango da 12.736$ edo gehiagoko nazio produktu gordina per capita duten estatuetan, hemen Estatu Batuak, Erresuma Batua, Espainia edo Japonia bezalako estatuak daude besteak beste. 5.170$ eta 12.736$ artean badago, goi-erdi errentako estatua izango litzateke, hauen artean Txina, Kuba, Peru edo Errumania kokatuko lirateke adibidez. Herrialde baten nazio produktu gordina per capita 1.045$ eta 5.170$ artean badago errenta erdi baxuko herrialdetzat kontsideratuta egon da, talde honen barruan India, Ukrainia, Senegal edo Honduras kokatzen dira. Eta azkenik nazio produktu gordin per capita 1.045$ baino gutxiago duten estatuak errenta baxuko multzoan egongo dira, Haiti, Kongo, Uganda ego Afganistan beraien artean daude (Munduko Bankuko web gunea; 2015) Aurreko grafikoari jarraituz, hurrengo grafikoan enpresen sartze tasa munduko zonaldeen arabera sailkatuko dut, hau da, sortutako enpresa berriak 15-64 urte bitarteko 1.000 biztanleengatik, bertan ezberdintasun nabariak ikus daitezke herrialdeen kokapenaren arabera. 3. Grafikoa: Sartze tasa munduan zehar, zonaldearen araberako sailkapena. Iturria: WBGES, 2010eko edizioa. Errenta altuko herrialdeak (4.21), (hemen aurrean aipatutako estatuak sartzen dira, Estatu batuak, Erresuma Batua, Espainia edo Japonia esate baterako) eta Europa eta Erdi Asia sartze tasa handienak dituzte (2.26), Afrikako behe Sahara eta Erdi ekialdeko Afrika eta Ipar Afrika baxuenak (0.58 eta 0.63) hurrenez hurren. Hego Amerikan eta Karibean (1.31), hego Asian (0.79) eta ekialdeko Asian eta Ozeano Bareko herrialdetan (0.77) enpresen sartze tasa antzekoak dira. 0 0,5 1 1,5 2 2,5 3 3,5 4 4,5 Errenta altuak Ekialdeko Asia eta Ozeano Barea Europa eta erdi Asia Hego Amerika eta Karibea Erdi ekialde eta ipar Afrika Hego Asia Beraz, errenta altuko estatuetan errenta per capita handiagoa izaten dutenez, zenbat eta barne produktu gordina per capita altuago eta garapen finantzario hobeago izan estatu batek, enpresen sartze tasa handiago izango du (Klapper L. eta Lover I. ; 2010). 4. Grafikoa: Sartze tasa BPG per capitaren arabera sailkatuta. Iturria: WBGES, 2010eko edizioa, World Development Indicators database. Grafiko honetan ere aurrekoan bezala, erakusten da, herrialde batek duen indar ekonomikoak eragina duela, enpresa berrien sartze tasan, hau da, zenbat eta BPG per capita handiago izan enpresa berrien sartze tasa handiagoa izango da. Grafikoan ikusten da bpg per capita zenbat eta altuago izan orduan eta altuago izango da enpresa berrien sartze tasa. Aurrerago gehiago sakondu dugu erlazio hau, bertan esate baterako ikusiko dugu zelan Luxemburgo Europar batasuneko BPGrik per capita altuena izanik enpresen sartze tasa altuena ere duela. Hurrengo Taula honetan, errenta altuko ELGA estatuak aurkitzen dira, sartze tasa handienetik baxuenera sailkatuta, Espainia 19. Postuan sailkatuta dago agertzen diren 28 estatutik. 1. Taula : Errenta altuko ELGA estatuen enpresa berrien sartze tasa eta hauen eboluzioa 2004-2012 bitartean. Europako eta Erdi Asiako sartze tasa batezbestekoz 2.26koa den bitartean, badaude kasu esanguratsu batzuk asko aldentzen direnak datu honetatik, Luxenburgorena nabariena da, 20.98 puntuekin enpresa berrien sartze tasari dagokionez. Nik Espainiaz gain, Luxenburgoko kasua nabariena delako, Erresuma batuko eta Alemaniakoak Europako erreferenteak direlako, eta Alemania tasa hain baxua izateagatik eta Italiakoa Espainiaren antzeko krisia ere bizi duelako, herrialde hauen tasen zergatiak aurrerago aztertuko ditut. Herrialde hauen izenak gorriz daude adierazita taulan. 28 herrialde hauek 2004-2012 bitartean izan duten eboluzioa aztertuz gero, joera ezberdinak ikus daitezke. Badaude herrialde batzuk hazkuntza handia izan dutenak, Luxenburgo (15,64) edo Australia, Norvegia, Suedia eta Txile 3,1-3,4 puntuko igoera bizi izan dutenak. Beste batzuk aldiz aldakuntza oso negatiboa izan dute, Zelanda Berria (-8,04) edo Islandia (-6,72) esate baterako. Honetaz gain, herrialde gehienetan errepikatu den joera 2004-2007 bitarteko hazkundea eta hurrengo urtetako murrizketa izan da, izan ere krisi ekonomikoak eragin negatibo izugarria izan du enpresa berrien sartze tasan. Kasu batzuetan ez daude urte guztietako datuak, horietan azkenengo eta lehengo datua hartu dut erreferentziatzat. Luxenburgoko kasua, sakonago aztertuz, herrialde hau 530.946 biztanleekin Europar Batasuneko BPGrik per capita altuena zuen estatua zen 2012ean, 106.022,8$ per capitarekin, ELGAko estatuen batezbestekoa 43.177,5$ zen bitartean edo Espainiakoa 28.985,3$ zen bitartean, (Munduko bankuko web gunea; 2015). Beraz, kalkulu hau egiteko Luxenburgon erregistratu diren enpresa berrien kopurua, 7.632 2012.urtean (Munduko bankuko web gunea; 2015), eta 15-64 urte bitarteko biztanleria kontuan hartzen direnez, kopuru handia ateratzen da, 20.98 hain zuzen ere. Nahiz eta Espainiako ogasunak ez duen Luxenburgo paradisu fiskal moduan kontsideratzen, zerga bikoitza ekiditeko hitzarmena sinatu duelako eta zergazko informazio trukaketa existitzen delako (Serraller, M.; 2015), abantaila fiskalak eskaintzen dituen estatua da, eta horregatik da hainbeste fondoren xedea da (De Liebana, G. Youtube ; 2014). Baldintza berezi hauei esker hainbeste hazi da Luxenburgoko enpresa berrien sartze tasa. Hurrengo grafikoan, Luxenburgo, Espainia, Italia, Erresuma batua, Alemania eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) estatuen batezbestekoen BPG per capitari dagozkion datuak sartu ditut, 2005-2013 bitarteko datuak dira dolarretan adierazita, datu hauen helburua aurreko taulako enpresa berrien sartze tasa hobeto azaltzea da, eta honek duen erlazioa BPG per capitarekin adieraztea. Luxenburgoren BPG per capita hain altua izatearen arrazoia, beste estatuekiko dituen abantaila fiskalak dira, izan ere munduko bigarren xedea da inbertsio fondoei dagokionez, estatu batuen atzetik (así funciona Luxemburgo, luxleaks, youtube,2014eko azaroa). 5. Grafikoa: Aukeratutako estatuen BPG per capitaren datuak eta hauen eboluzioa 2005-2014 bitartean. Iturria: Nik sortutakoa Munduko Bankuko web gunetik abiatuta. Datu hauekin ikusi daiteke, konparatzen ari naizen herrialdeen artean Espainia BPG per capitarik gutxien duen estatua dela 28.985,3$ekin, nahiz eta populazio dentsitaterik baxuena izan (pertsona kopurua/ kilometro karratu). 6.000 dolar gorago bigarren eskaloi batean Italia egongo litzateke, hurrengo eskaloi batean Erresuma Batua, gero Alemania eta ELGA estatuen batezbestekoa kokatuko genituzke 41.15043.931$ BPG per capita eta azkenik diferentzia handiarekin aurrean aipatutako Beste alde batetik aztertuko dut herrialde bakoitzak sortutako enpresa berriak 2012.urtean eta herrialde bakoitzeko populazioa, eta hauek nola eragin duten enpresa berrien sartze tasan, izan ere, enpresa berrien sartze tasan eragiten duten bi faktoreak dira. Bi aldagai hauen arteko zatiketa egiten da, beste herrialdeekin konparatu ahal izateko, herrialde bakoitzak populazio zenbateko ezberdina baitu. 3. Taula: Aukeratutako estatuen enpresa berri kopurua, populazioa (milioietan) eta enpresa berrien sartze tasak 2012.urtean. ESTATUA ENPRESA BERRI (2012.urtean) POPULAZIOA (milioietan 2012. urtean) ENPRESA BERRIEN SARTZE TASA Luxenburgo 7.632 0,53 20,98 Espainia 84.399 46,7 2,71 Italia 75.645 59,5 1,91 Erresuma Batua 455.600 63,7 11,04 Alemania 69.332 80,4 1,29 ELGA estatuen batezbestekoa - 5,48 Iturria: Nik sortutakoa Munduko Bankuko web gunetik abiatuta. Taula honetako datu adierazgarriena Erresuma Batuan sortutako enpresa berrien zenbatekoa da 2012. Urtean, 455.600 enpresa berri hain zuzen ere. Hau da beraz Erresuma Batuko enpresa berrien sartze tasan indar handien duen eragilea. ELGA estatuen batezbestekoen enpresa berrien eta populazioaren datuak ez ditut lortu, baina interesgarria iruditu zait aipatzea enpresa berrien sartze tasa adierazteko. Beraz orain, Erresuma batuko kasua aztertuko dut zenbateko horri zentsua emateko. Erresuma Batua, lau herrialdez osatuta dago, Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Ipar Irlanda. Herrialde bakoitzaren guztizko enpresen, enpresa berrien, desegiteen, berrezarritako enpresen eta likidazio zein desegite prozesuan dauden datuak hurrengo taulan antolatu ditut. 4. Taula: Erresuma batuko, eta hauek osatzen duten herrialdeen enpresen guztizkoa, aurreko urtearekiko aldaketa portzentuala, enpresa berriak, desegindakoak, berrezarritakoak eta likidazio zein desegite prozesuan dauden enpresen zenbatekoak 2012. urte bukaeran. Herrialdeak Enpresak guztira (2012 bukaeran) Aurreko urtearekiko aldaketa portzentualki Enpresa berriak Desegiteak Berrezarritako enpresak 2012.urtearen itxieran, Erresuma batuan 2.859.666 enpresa zeuden, aurreko urteko baino %6,5 gehiago, izan ere enpresen guztizkoa 173.502tan handitu zen, sorkuntzak, desegiteak eta berrezarriak kontuan hartuz eta likidazio zein desegite prozesuan zeudenak kendu barik, hauek kenduta, 2.612.648 zeuden martxan Erresuma Batuan. Enpresa gehienak, Ingalaterra eta Galesen sortu ziren, totalaren %93,6a hain zuzen ere. Kasu honetan enpresen desegiteak, berrezarritakoak eta likidazio prozesuan daudenak garrantzitsuak dira aipatzea, azaltzen dutelako 455.647 enpresa berri sortu ziren bitartean, 287.769 desegin zirela eta 247.018 likidazio edo desegite prozesuan zeudela (Erresuma Batuko Web gunea; 2015). Gaur egun, 2015.eko martxoaren bukaerako datuen arabera 3.464.155 enpresa daude Erresuma Batuan, Likidazio zein desegite prozesuan dauden enpresak kontuan hartu barik. Nabarmentzekoa da, beste herrialde batzuetan Espainian adibidez, geroago ikusiko dugunez, krisi garaian, enpresen kopurua murriztu izan den bitartean, Erresuma batuan handitu dela. 6. Grafikoa: Erresuma Batuko enpresa aktiboak 2007-2014 denboraldian. Iturria: Nik sortutakoa Erresuma Batuko web gunetik abiatuta. Beraz, grafikoan ikus dezakegunez, krisi ondoko garaian 2007tik Erresuma Batuan enpresen kopurua handituz joan da, 2008-2009ra izan ezik, urte honetan 153.200 enpresa gutxiago zeuden aurrekoarekin alderatuz. Urte horretan izan ezik, bilakaera positiboa izan duela baieztatu dezakegu. 3.3 ENPRESEN SORKUNTZAK ETA DESEGITEAK ESPAINIAN Honez gain, kuriosoa da zelan Espainiak, Italia edo Alemania baino populazio gutxiago izanik enpresa gehiago sortu zituela 2012.urtean , eta gainera gero aipatuko dudan moduan 2007etik aurrera Espainian enpresen sorkuntzak nabarmen jaitsi dira. Italia, Espainia, Alemania eta Erresuma batua dira martxan dauden enpresa gehien zituzten estatuak (Eurostat web gunea; 2008). Hala ere, hurrengo grafikoan ikusiko dugunez, enpresen izaera desberdina da, Espainian eta Italian mikroenpresen proportzioa askoz ere handiagoa da, Alemania edo Erresuma batukoa baino. Alemanian esate baterako enpresa ertain eta txiki gehiago daude. Gainera Espainian enpresen %52,5 pertsona fisikoak dira, 2011eko urtarrilaren 1eko datuen arabera (Enpresak Espainian, INE; 2012). 7. Grafikoa: Alemaniako, Erresuma Batuko, Espainiako eta Italiako mikroenpresen portzentaia 2011. urtean. 2011eko datuen arabera Espainian eta Italian mikroenpresen portzentaia, enpresa totalen %94a suposatzen zuen. Erresuma Batuan %89,5 eta Alemanian %81,8 ziren mikroenpresen portzentaiak (Ikasketa ekonomikoen institutuaren web gunea; 2013). Honek esan nahi du, Espainiako eta Italiako enpresetan langile gutxiago daudela batazbestekoz. Iturria: Nik sortutakoa Munduko Bankuko web gunetik abiatuta. Taula honetan, Espainiako enpresa berrien sartze tasaren datuak ikus ditzakegu, enpresa berrien sartze tasa, aurrean aipatu bezala, erregistratu diren enpresa berrien kopurua 15-64 urte bitarteko 1000 biztanleengatiko definituta dago, non balorerik altuena 2006. urtean izan zen (4.68) eta balorerik txikiena 2009. urtean (2.37). Taula hau lantzeko, Espainiako erregistro merkantil zentralak munduko bankuari lagatutako datuak erabili ditut. 94,8 94,1 89,5 81,8 Italia Espainia Erresuma batua Alemania Mikroempresen portzentaia (2011) Aurreko datuak kontuan harturik hurrengo grafikoa burutu dut urtez urteko bilakaera ikusteko. 8. Grafikoa: Enpresa berrien sartze tasa Espainian 2005-2012 bitartean. Iturria: Nik sortutakoa INEko prentsa notetatik abiatuta. aurrera balore honen azpitik egon da sartze tasa, krisiaren ondorioz. 2008 eta 2009. Urteetan beherakada nabarmena bizi zen enpresa berrien sartze tasan, %29,27ko eta %25,71ko jaitsierarekin aurreko urtearekiko hurrenez hurren. 2009an balorerik txikienera heldu zen, 2.37 punturekin. Espainiako ekonomiak eta sozietateak krisia asko nabarmentzearen arrazoietariko bat hurrengoa izan da, Europako elkartasun monetan sartzearekin batera, interes tasen jaisteak, inbertitzaile internazionalen konfiantza hazkuntza ekarri zuen Espainiako ekonomiara, honek izugarrizko eraikuntza burbuila eragin zuen eta honen eztandarekin Espainiako ekonomiaren porrota (Naam Anwar, L.; 2013). Honen eraginez, Espainiako langabezi tasa, altua zena krisi aurreko urteetan, izugarri handitu da hurrengo taula eta grafikoan ikusiko dugun moduan. 7. Taula: Langabezi tasa eta honen bilakaera 2007-2014 bitartean, munduko bankuaren arabera, datuak %etan adierazita. Urtea Langabezi tasa (munduko bankuko datuak %etan) 2007 8,40 2008 11,50 2009 18,10 2010 20,20 2011 21,70 2012 25,20 2013 26,60 2014 23,70 Iturria: Nik sortutakoa Munduko Bankuko web gunetik abiatuta. 9. Grafikoa: Espainiako langabezi tasaren eboluzioa 2005-2014 bitartean, %etan adierazita. 2005-2007 denboraldian langabezi tasa murriztu zen bitartean, handik aurrera etengabe hazi da. 2007-2013 urte bitartean langabezi tasa asko hazi da, 15,30 puntu hain zuzen ere, 2013ean balorerik altuena hartuz, %26,60ko langabezi tasarekin. Taulan eta grafikoetan, adierazgarria da 2008tik 2009erako urtean zehar emandako aldakuntza, 6,60 puntukoa izan zen. Hain zuzen ere batezbestekoz, 2008ean 2.595.925 langabetu zeuden eta hurrengo urtean 2009ean 4.153.55, 1.557.625 langabetu gehiago. 2014ean joera hau aldatu zen, urteko batazbesteko langabezi tasa 2,90 puntutan jaitsiz. 2014eko abuztuaren 1ean Directorio Central de Empresas (DIRCE) atera zuen prentsako notan zenbait datu interesgarriz baliatu naiz nire analisirako. 2005-2014 garaiko enpresen sorkuntzak eta desegiteak aztertuko ditut. Horretarako taulak eta grafikoak erabiliko ditut, horrela urtez urteko datuak hobeto ikusiko dira. 8. Taula: Espainiako enpresa aktibo kopurua, aldaketa absolutua eta portzentuala 2005-2014 bitartean. Urtea Gehikuntza/murrizketa aurreko urtearekiko Igoera/Jaitsiera portzentualki aurreko urtearekiko Iturria: Nik sortutakoa INEko prentsa notetatik abiatuta. Lehengo eta behin aipatu behar dut, 2008 eta 2009eko aldaketa portzentualari dagozkion datuak ez zeudela ondo INEk ateratako prentsa notan. Enpresa aktiboen aldaketa 2008ean %-2,5koa izan zen eta 2009ean %-1,3koa aurreko urtearekin alderatuz. Taula honetan urtez urteko enpresa aktibo kopuruaren zenbatekoa eta honen bilakaera adierazten da, bai balio absolutuetan bai balio erlatiboetan. 2007eko krisiaren ondorioz, Espainiako enpresa kopurua jaitsi egin da urtez urte, geroztik 302.929 enpresa gutxiago daude martxan Espainian. 2007. Urtean kokatu zen maximoa, 3.422.239 enpresekin, eta 2013. Urtea 3.119.310 enpresekin bukatu zen. Aldiz azkeneko urtean, 2014 urte bitartean gehikuntza eman zen, eta enpresen kopurua 67.568etan igo zen. 2008. Urtean enpresa gehien murriztu ziren urtea izan zen, izan ere 86.409 enpresa gutxiago zeuden aurreko urtearekiko. 2008 eta 2009 urteetan enpresa aktiboen kopuruaren murrizketa handienak eman ziren, %1,9 eta %2ko murrizketarekin aurreko urtearekin alderatuz. Joera aldaketa bizi genuen, krisia baino lehen Espainian enpresen kopura hazten zegoen, 2006. Urtean enpresa hazkunde kopuru handiena bizi zen 162.264 enpresa gehiagorekin aurreko urtearekin alderatuz. Hurrengo grafikoan, ikus daitezke bi joerak, gorakorra 2005-2007 bitartean eta 2014.urtean eta 2007tik 2013ra beherakorra, non sei urtez jarraian enpresen kopurua murriztu zen. 10. Grafikoa: Enpresa aktibo kopuruaren eboluzioa Espainian 2005-2014 bitartean. Iturria: Nik sortutakoa INEko prentsa notetatik abiatuta. Iturria: Nik sortutakoa INEko prentsa notetatik abiatuta. Krisiaren ondorioz, esan daiteke enpresa gehiago desegin direla sortu direnak baino. Izan ere 2007etik aurrera, urte guztietan enpresa gehiago desegin dira sortu direnak baino. 2009ean diferentzia negatiborik altuena izan zen, 77.926 enpresa gutxiago sortu ziren desegin zirenak baino. 2009 ere enpresa gehien desegin ziren urtea izan zen 399.106 enpresekin. Krisi aurreko datuei begiratuz gero, joera gorakorra zen, enpresa gehiago sortzen ziren desegiten zirenak baino. 2006. Urtean 166.199 enpresa gehiago sortu ziren desegin zirenak baino. 2006ean ere enpresa gehien sortu ziren urtea izan zen, 426.321 enpresarekin. Batzuetan enpresak desegiteko, prozesu zehatz bat jarraitu behar dute, eta honek denbora eraman dezake. Prozesua ezberdina da, enpresaren izaeraren arabera, Merkatal sozietate bat desegiteko adibidez, lehenengo pausua sortutako zorrak likidatu, prozesu honi likidazio prozesua deritzo. Behin zorrak ordainduta, administratzaileak batzar orokorra deitzen da, non bazkideak desegite erabakia onartzen duten. Orduan, administratzaileak bere kargua uzten du eta likidatzaile bat izendatzen da, eta hau erregistro merkantilean inskribatzen da. Erregistratzaileak inskripzioa tramitatzen du Buletin Ofizialen ageri daiten, horrela hirugarrenek kaltetuak kontsideratzen badira, kontrakotasuna adieraz dezakete. Likidazioak ere, bazkideen arteko kapital sozialaren banaketa barneratzen du. Bukaerako balantze bat idatziko da, desegite eskritura barneratzen duena eta bazkideak onartu behar dutena. Behin onartuta, likidatzaileek sozietateari buruzko idazpenen baliogabetzea eskatu behar dute erregistro merkantilean. Honekin batera eta behin Egintza Juridiko Dokumentatuen zerga ordainduta (erdaraz Actos Juridicos Documentados) komertzioko liburuak eta desegitearen eskritura publikoa aurkezten dira. Erregistroan 6 urtez mantenduko dira egiaztagiri merkantilak. Behin desegite eskritura erregistratuta, kopia bat aurkeztuko da Zergadun Agentzian erroldaren 036 ereduarekin batera. Behin sozietatea desegin da zor sozial bat agertuz gero, antzinako bazkideak solidarioki erantzungo dute, jasotako likidazio kuotaren limitearekin (sozietate bat desegiteko tramiteak, BBVAko web gunea; 2012). Behin datu guztiak ikusita baieztatu dezakegu krisi ekonomikoak bai izan duela eragina enpresen sorkuntzak eta desegiteetan. Izan ere, 2007 baino aurreko urteetan joera guztiz ezberdina zen, enpresen sorkuntzen kopurua handituz zihoan eta desegiteak murriztuz. Krisiarekin joera aldatu zen, gero eta enpresa gehiago desegin ziren eta gero eta enpresa gutxiago sortzen ziren. Sortzen ziren baino enpresa gehiago desegiten zirenez urtez urte, gero eta enpresa aktibo gutxiago zeuden martxan. 2007 izan zen enpresa gehien zeuden urtea eta 2013 aztertutako azkena aldiz enpresa gutxien zeuden urtea. Beraz bai, krisiak eragin handia izan du enpresen sorkuntza eta desegiteetan. Orain, analisia sektoreka eta enpresa kopuruaren arabera egingo dugu, zein sektorek jasan ditu enpresen desegite gehien edo zein sektorek eutsi du hobeto. Espainian indar gehien duen sektorea zerbitzuen sektorea da, 1.751.903 enpresa aktiboekin, %0.2 hazkuntzarekin aurreko urtearekiko, 2014eko urtarrilaren 1ean (DIRCE; 2014). Laugarren puntu honetan zehar DIRCEk eta INEk ateratako prentsa notak izango dira datu eta komentarioen iturri. 10. Taula: Espainiako enpresa kopurua sektoreka, eta hauen totalaren portzentaia, 2014eko urtarrilaren batean. 2014eko urtarrilaren 1eko egoera Sektorea Enpresa kopurua Totalaren portzentaia Zerbitzuak 1.751.903 56,20% Merkataritza 758.483 24,30% Eraikuntza 408.089 13,10% Industria 200.835 6,40% Guztira 3.119.310 100% Iturria: Nik sortutakoa INEko prentsa notetatik abiatuta. Sektore hau Espainiako enpresen erdia baino gehiago irudikatzen du %56,2a hain zuzen ere. Hemen barruan hurrengo motatako enpresak kokatzen dira, ostalaritza, garraio eta biltegiratze, informazio eta komunikazio, jarduera finantzario eta aseguruak, higiezinen enpresak, profesionalak, zientifiko eta teknikoak, jarduera administratiboak eta zerbitzu osagarriak, hezkuntza, osasun zerbitzuak, asistentzia sozialekoak eta bestelako jarduera sozialekoak . Espainiako bigarren sektore garrantzitsuena merkataritza da, 2014eko urtarrileko datuen arabera 758.483 enpresa zeuden martxan Espainian, aurreko urteko baino %0,9 gutxiago. Merkataritza sektorea Espainiako espresen %24,3a suposatzen du. Sektore honen barruan handizkariak, txikizkariak eta merkataritza bitartekoak kokatzen dira. Beste bi sektoreak eraikuntza eta industria sektoreak dira, zeinetan enpresa gutxiago daude aktibo 2014eko urtarrilaren 1eko datuen arabera. Eraikuntza sektorea totalaren %13,1 irudikatzen du, eta aurreko urtearekiko eraikuntza enpresen kopurua %4,1 murriztu da. Industria sektorea Espainiako enpresa guztien %6,4 irudikatzen du eta aurreko urtearekiko enpresa industrialak %2,8 murriztu da. Beraz, hurrengo bi grafikoetan adierazten da aurrean aipatutako Espainiako sektoreen banaketa enpresa aktiboei dagokionez, eta nabaritzen da bizitako murrizketa sektore guztietan 2007-2013 bitartean. 11. Grafikoa: Espainiako sektoreen banaketa enpresa kopuruaren arabera, 2008 eta 2014eko urtarrileko egoerak. Iturria: Nik sortutakoa INEko prentsa notetatik abiatuta. 2005-2014 bitarteko bilakaera aztertzeko, hurrengo taula burutu dut. Bertan enpresa aktiboen bilakaera sektoreka balio absolutuetan ikus daiteke, honez gain sektore hauek aurreko urtearekiko izan duten aldakuntza ere aurkezten da balio erlatiboetan. 11. Taula: Espainiako enpresa aktibo kopurua sektoreka eta aurreko urtearekiko aldakuntza portzentuala 2005-2014 denboraldian. Enpresa aktibo kopurua sektoreka Iturria: Nik sortutakoa INEko prentsa notetatik abiatuta. Sektore bakoitzak krisia era ezberdinean bizi izan du. Esate baterako, zerbitzuen sektorea nahiko konstantea izan da eta bakarrik bi urtetan jaitsiera bizi izan du enpresa aktiboen kopuruan, 2009ean eta 2011ean hain zuzen ere, noiz %4,6eko eta %0,7eko jaitsiera bizi zuen aurreko urteekiko. Hala ere, aipatu behar da zenbatekoa askoz altuago denez, aldakuntza portzentualak txikiagoak izatea espero dela. Zerbitzuen sektorean, 2007 urtean 1.832.383 enpresa martxan zeuden bitartean, 2013ean 1.751.903 zeuden aktibo, hau da, 80.480 enpresa gutxiago termino absolutuetan eta %4,39 termino erlatiboetan. Beraz baieztatu dezakegu termino absolutuetan krisia bizi duen bigarren sektorea dela, eta termino erlatiboetan azkena. Eraikuntza sektorea aztertuz gero, argi dago aldaketa gehien bizi izan dituen sektorea izan dela. Krisi aurreko hiru urteetan hazkundean zegoen bitartean, 2007etik aurrera izugarrizko beherakada eman du, 2009 urtean izan ezik. Izan ere, 2006ean %8,9 hazi zen aurreko urtearekiko, 2008ean %11,8 jaitsi ziren eraikuntzako enpresa aktiboen kopurua eta 2009ean berriz %15,5 hazi zen. Zenbateko totalei begiratuz gero, 2007ean 501.056 enpresa martxan zeuden bitartean, 2013ean 408.089 enpresa aktibo zeuden, hau da, 92.967 enpresa gutxiago. Nabaria da nola sei urteetan %18,55ean jaitsi zela eraikuntzen enpresa aktiboen kopura. Iturria: Nik sortutakoa INEko prentsa notetatik abiatuta. Grafikoan oso adierazgarria da nahiz eta krisian murgilduta egon 2009. urteko hazkundea (%15,5) aurreko urtearekiko. Datu hau azaltzeko, gobernuak 2008eko azaroan aurkeztutako E plana gogoratu behar dugu. Plan honen helburua, eraikuntza sektoreak jasandako porrota gainditzea zen , horretarako 8.000 milioi euro zuzendu zituen obra publikoak garatzeko (El Pais-eko web gunea; 2008). Merkataritza eta industria sektoretako kasuak nahiko antzerako dira bilakaerari begiratuz gero. Ez dute aurreko sektoreak izan duten aldaketa hain handiak bizi. Sektore hauen enpresa aktiboen murrizketa handiena 2009 urtean izan zen noiz, merkataritzak %4,6eko murrizketa bizi zuen aurreko urtearekiko eta industriak %5,5ekoa. 2007-2013 bitartean merkataritzako enpresa aktiboen zenbatekoa 84.729 enpresatan murriztu da, hau da, %10,05eko murrizketa termino erlatiboetan. Krisia gehien jasan duen bigarren sektorea termino absolutuetan eta hirugarrena termino 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 Series1 7,9 8,9 2,6 -11,8 15,5 -4,5 -5,1 -8,0 -4,1 -0,5 -15 -10 -5 0 5 10 15 20 Eraikuntzako enpresa aktiboen aurreko urtearekiko aldakuntza (%etan) Beraz, Espainiako sektore guztiak ez dute krisia modu berean bizi, eraikuntza izan da sektorerik kaltetuena 92.967 enpresa gutxiagorekin 2007-2013 bitartean, datu erlatiboetan ere kaltetuena izan da %18,55eko murrizketarekin 2007rekin alderatuta. Industriak ere jasan ditu krisiaren eragin latzak sektore honetako enpresak %18,22ean murriztu ziren denboraldi berdinean. Zerbitzuen sektorea, Espainiako indartsuena, krisia gutxien nabaritu duena izan da %4,39eko murrizketa, nahiz eta datu oso negatiboak izan alde handia dago eraikuntzarekin. Beraz sektore guztiak ez dute krisia berdin nabaritu, eraikuntza eta industriak askoz ere gehiago nabaritu dute zerbitzu enpresak baino, eta merkataritza enpresak haien bitartean egongo lirateke. Sektoreengan baino urrunago joan izan gero, ikus dezakegu zein izan den enpresen sorkuntza neto gehien izan duen eremua eta zein enpresa desegite gehien izan duena 2013 urtean zehar. Hurrengo tauletan ikus dezakegunez, eraikuntza izan da alta eta baja gehien izan duen esparrua, 21.898 alta eta 31.647 bajekin haiz zuzen ere, beraz eragin netoari dagokionez eremu kaltetuenetarikoa izan da 9.749 enpresa gutxiagorekin, kontabilitateko eta zuzenbideko jardueren atzetik, zeinek 11.176 enpresa gutxiago zituen aurreko urtearekin alderatuz 2014eko urtarrilaren 1eko datuen arabera. 13. Taula: Enpresen sorkuntza eta desegite neto handieneko eremuak, 2013 urte bitartean 2012 urtearekiko gertatutako altak, bajak eta saldo netoa. Enpresen sorkuntza neto handieneko eremuak Altak Bajak Saldo Netoa Bulegoko administrazio jarduerak eta bestelako jarduera osagarriak enpresentzat 17.386 10.942 6.444 Hezkuntza 12.804 8.967 3.837 Higiezinen enpresak 12.472 9.730 2.742 Bestelako zerbitzu pertsonalak 12.763 10.619 2.144 Enpresen desegite neto handieneko eremuak Altak Bajak Saldo Netoa Kontabilitateko eta zuzenbideko jarduerak 8.497 19.673 -11.176 Eraikuntza 21.898 31.647 -9.749 Arkitektura eta ingeniaritzako zerbitzu teknikoak; saio eta analisi teknikoak 10.357 18.981 -8.624 Lurreko garraioa eta hodiko garraioa 10.493 18.957 -8.464 Iturria: Nik sortutakoa INEko prentsa notetatik abiatuta. sektorean bigarren postuan kokatzen zen, eta Andaluzia hirugarren, biak Kataluniaren atzetik. Honez gain, aipatzekoa da, komunitate guztietan egitura berdina zegoela enpresen zenbatekoari begiratuz, lehenengo portuan zerbitzuak zeuden, merkataritza bigarren, eraikuntza hirugarren eta azkenik industria. Datu hauek, arrazoizkoak dira komunitate bakoitzeko biztanleak kontuan hartzen baditugu. Arrazoizkoa da zenbat eta biztanle gehiago izanda, enpresa gehiago izatea. Horregatik komunitate bakoitzak dituen biztanleak jakitea interesgarria dela deritzot. Interesgarriagoa izango litzateke, 15-64 urte bitarteko populazioaren datuak komunitate autonomoko aurkitzea, baina ez ditut aurkitu, beraz ezin izan dut sartze tasak kalkulatu. Bakarrik aurkitu dut, 16 urte gorako populazioa komunitate autonomoko, horregatik deritzot populazio guztiaren datuak erabiltzea egokiago dela. Honez gain, zenbat enpresa dauden 1000 biztanleengatiko kalkulatu dut, datuak konparatu ahal izateko. Biztanle kopurua 2013eko uztaileko datuak dira eta enpresen kopuruaren datuak 2014eko urtarrilaren 1ekoak. 15. Taula: Espainiako enpresa aktibo (2013ko uztailako egoera) eta biztanle kopurua (2014eko urtarrileko egoera) komunitatearen arabera eta enpresa kopurua 1000 biztanleko. Enpresa gutxien zituzten komunitateak Ceuta eta Melilla jarraitzen zuten izaten, zeintzuk taula honetan bakoitza bere aldetik agertzen zirenak. Sektoreka aztertuz, 2007eko egoera berdina dago, Katalunia zen enpresa gehien zituena sektore bakoitzean, merkataritzan izan ezik non Andaluzia lehenengo postuan jarraitzen duen. Madrilgo erkidegoa, eraikuntzako eta zerbitzuetako sektorean bigarren postuan jarraitzen zuen, eta Andaluzia hirugarren, biak Kataluniaren atzetik. Industriako sektorean, Andaluzia bigarren jarraitzen zuen 2013 urtean, Kataluniaren atzetik. Sektore bakoitzeko garrantzia berdin mantendu zen, Lehenengo zerbitzuak,merkataritza bigarren, bere atzetik eraikuntza eta azkenik industria. Bi urteetako egoerak behin aztertuz garai horretako aldaketa absolutuak eta erlatiboak kalkulatuko ditut, bilakaera nolakoa izan den aztertzeko. 17. Taula: Enpresa totalen aldaketa absolutuak eta erlatiboak 2007-2013 denboraldian komunitate autonomoen arabera. Aldaketa absolutuak eta erlatiboak 20072013 denboraldian Aldaketa guztira Aldaketa guztira (%etan) Aldaketa absolutuak eta erlatiboak 20072013 denboraldian Aldaketa guztira Aldaketa guztira (%etan) GUZTIRA -302.929 -8,85 Murtziako eskualdea -13.293 -13,28 Kanariak -14.953 -10,42 Iturria: Nik sortutakoa INEko prentsa notetatik abiatuta. Komunitate guztietan, 2007-2013 bitartean aldaketa negatiboa izan da, beraz enpresa aktiboen zenbatekoa murriztu egin da. Termino absolutuetan neurtuta, Andaluzia izan da komunitaterik kaltetuena, 53.885 enpresa gutxiagorekin 2007rekin alderatuta. Gainera, aurrean ikusi dugunez 1000 biztanleekiko enpresa gutxien duen komunitatea da Ceuta eta Melillaren atzetik. Hala ere, termino erlatiboetan, Euskal Autonomia Erkidegoa izan da kaltetuena, zeinetan enpresa aktiboen kopurua %14,87 murriztu den 2007eko egoeratik, nahiko kuriosoa dena. Murtziako eskualdea %13,28rekin eta Valentziako erkidegoa %12,03ko murrizketarekin ere oso kaltetuak izan dira. Krisiaren eragin gutxien jaso dutenak, Ceuta eta Melillaren ondoren, Madrilgo erkidegoa %4,78eko murrizketarekin, Nafarroako Foru Erkidegoa %5,17rekin eta Galizia %5,72eko murrizketarekin. Aipatzekoa da alde nabaria egon dela Katalunia eta Madrilgo Erkidegoen artean, Katalunian enpresa aktiboen kopurua %7,9 murriztu den bitartean 2007tik, Madrilgo Erkidegoan eragin negatiboa 3 puntu txikiagoa izan da. Espainiako sektoreko guztiak kontuan hartuz murrizketa 2007-2013 bitartean batazbestekoz %9koa izan zen. Hurrengo analisian, komunitate bakoitzean, sektore bakoitzak izan duen bilakaera aztertuko dut, komunitateen eta sektoreen arteko erlazioa ikusiz eta hauen arteko ezberdintasunak azpimarratuz. Horretarako sektore bakoitza banan-banan aztertuko dut argiago ikusteko. 18. Taula: Industriako aldaketa absolutuak eta erlatiboak 2007-2013 denboraldian komunitate autonomoen arabera. Aldaketa absolutuak eta erlatiboak 20072013 denboraldian Aldaketa industrian Aldaketa industrian (%) Iturria: Nik sortutakoa INEko prentsa notetatik abiatuta. Industriako sektorean, Katalunia komunitaterik kaltetuena izan da, 2013ean 11.314 enpresa gutxiago zeuden 2007rekin alderatuta. Denboraldi berdinean, enpresa aktiboen kopurua %23,34 murriztu zen. Eragin negatiborik baxuena bizi izan duen komunitatea Nafarroako Foru erkidegoa izan zen, %4,15eko murrizketarekin. Izan ere, 2013ean 167 enpresa gutxiago zeuden. Espainiako industria sektoreko, murrizketa denboraldi honetan batezbestekoz %16,92ekoa izan zen. Eraikuntza sektorea, Espainian gorabeherak izan ditu, krisi aurretik hazkunde handian zegoen, baina eraikuntzako burbuilak eztanda egin zuen eta sektore honetako hainbat enpresa desagertu ziren. Hurrengo taulan, Komunitate erkidego bakoitzak izandako aldaketak ikusi ditzakegu 2007etik 2013era. 19. Taula: Eraikuntzako aldaketa absolutuak eta erlatiboak 2007-2013 denboraldian komunitate autonomoen arabera. Aldaketa absolutuak eta erlatiboak 20072013 denboraldian Aldaketa eraikuntzan Aldaketa eraikuntzan Aldaketa absolutuak eta erlatiboak 20072013 denboraldian Aldaketa eraikuntzan Aldaketa eraikuntzan (%) Iturria: Nik sortutakoa INEko prentsa notetatik abiatuta. 2007etik 2013era bitartean Espainian 92.967 eraikuntzako 92.967 enpresa desagertu ziren. Termino absolutuetan komunitaterik kaltetuena Katalunia izan zen, 17.627 enpresa gutxiagorekin. Hala ere, datuak 2007koekin alderatuz ikusi dezakegu jaitsiera nabarmenena Gaztelamantxako komunitatean eman zela, non %31,36eko murrizketa eman zen. Hurrengoa Murtziako komunitatea izan zen %26,76 eko murrizketarekin. Aipatzekoa da, Ceuta eta Melillak izandako hazkundea, 134 enpresa gehiagorekin. Galiziak, ez du kalte handirik jaso, bakarrik murriztu da %3,48an eraikuntzako enpresa aktiboen kopurua. Espainiako eraikuntza sektoreko murrizketa denboraldi honetan batezbestekoz %17,36ekoa izan zen. Baina datu honek ez du erakusten errealitatea, izan ere Ceuta eta Melillak duten datu positibo ikaragarria besteen datu negatiboak konpentsatzen dituelako, batera jartzen dugun komunitate hau kenduz gero, batezbestekoa %19,90eko murrizketakoa da. Merkataritzan ere, komunitate guztietan enpresa aktiboen kopurua murriztu egin da, 2007arekin alderatuz. Hala ere sektore honetan emandako murrizketa aurreko bietan emandakoa baino txikiagoa da. 20. Taula: Merkataritzako aldaketa absolutuak eta erlatiboak 2007-2013 denboraldian komunitate autonomoen arabera. Aldaketa absolutuak eta erlatiboak 20072013 denboraldian Aldaketa merkataritzan Aldaketa merkataritzan Aldaketa absolutuak eta erlatiboak 20072013 denboraldian Aldaketa merkataritzan Aldaketa merkataritzan (%) Murtziako eskualdea -2.262 -8,51 Kanariak -5.218 -13,87 Iturria: Nik sortutakoa INEko prentsa notetatik abiatuta. Kasu honetan, Andaluzian izan zen merkataritzako enpresa gehien murriztu ziren komunitatea, 15.020 enpresa gutxiagorekin. Hala ere, termino erlatiboetan Euskal Autonomi Erkidegoa izan zen komunitaterik kaltetuena, merkataritza enpresen kopurua %18,26ean murriztu zen 2007-2013 bitartean. Ceuta eta Melilla berriz ere, eragin negatiborik gutxien jaso duten komunitateak izan ziren, izan ere, bertako egoera ezberdina da Espainiakoarekin alderatuz. Nafarroan, industriako kasuan bezela, merkataritzan bizitako murrizketa ez da oso handia izan beste komunitateekin konparatuz gero. Merkataritza enpresak %4,63 murriztu ziren 2007etik. Espainiako merkataritza sektoreko murrizketa 2007-2013 bitartean %10,59ekoa izan zen. Azkenik, zerbitzuetan izandako aldakuntza aztertuko dut komunitate bakoitzean, sektore hau bariabilitate handiena duena da komunitateei dagokionez. Krisiaren ondorio negatibo gutxien bizi izan duen sektorea izan da. 21. Taula: zerbitzu sektoreko aldaketa absolutuak eta erlatiboak 2007-2013 denboraldian komunitate autonomoen arabera. Aldaketa absolutuak eta erlatiboak 20072013 denboraldian Aldeketa zerbitzuetan Aldaketa zerbitzuetan(%) Iturria: Nik sortutakoa INEko prentsa notetatik abiatuta. Zerbitzuen kasuan, Andaluzia izan da enpresa gehien desegin diren komunitatea 19.373 zerbitzu enpresa gutxiagorekin. Baina, berriz ere Euskal Autonomia Erkidegoa izan da kaltetuena datu erlatiboei begiratuz, zerbitzu enpresak %11,37 murriztu dira 2007rekin alderatuz, Murtziako eskualdea %10,70ko murrizketarekin, Valentziako Erkidegoa %8,76 arekin eta Andaluzia %7,03rekin ere oso kaltetuak atera dira beste komunitateekin alderatzen badugu. Sektore honetan, Katalunia izan da hazkundea bizi izan duen bakarra %0,35ekin, hau da, 1.170 zerbitzu enpresa gehiagorekin 2007rekin alderatzen badugu. Orokorrean sektore hau, Espainiak duen indartsuena, krisia gutxien nabaritu duena izan da, nahiz eta datu oso negatiboak izan. Espainiako zerbitzu sektoreak izan duen bilakaera negatiboa batezbeztekoz, %4,29koa izan da. Kasu honetan, sei komunitate daude hamazortzitik balore honen gainetik. Lan honek hainbat zailtasun izan ditu. Gehienak datuak bilatzerakoan ageri dira, izan ere iturri ezberdinak daude eta datuak aldakorrak dira, nahiz eta izen bera esleitu datu hauei, hauek sortzerakoan irizpide ezberdinak erabili direlako. Esate baterako, munduko bankuak eta Erresuma batuko edo Espainiako gobernuak eskaintzen dituzten datuak edo informazioa aldakorrak dira. Honez gain, denborazko serieen datuak direnez, urte batzuetako datuak bilatzea zailagoa izan da. Beste arazoetako bat, Espainiako komunitate autonomoen 15-64 bitarteko populazioaren datuak aurkitzea izan da, enpresa berrien sartze tasak kalkulatu nahi nituelako Espainiarekiko. Bakarrik agertzen ziren 16 urte gorako populazioaren datuak eta beraz populazio osoaren datuak hartu ditut. Zailtasun horiek izanik, gai honek lan asko, informazio asko prozesatu behar izana, eta azken finean denbora asko behar duen lana da. Beraz beste ondorioetako bat gehiago sakontzea gustatuko litzaidakeela da, izan ere, 40 orritan laburbiltzeko motz geratuko litzateke beste zenbait eragile interesgarri aztertzeko, esate baterako, gobernu eta komunitate ezberdinen sustapen politikak aztertzeko enpresen sorkuntzen zein mantentzeekiko. Lan honi dagokionez, atera dudan ondoriorik argiena krisiak eragin negatibo izugarria izan duela Espainiako enpresen sorkuntza eta desegiteetan. Europako herrialde eta Espainiako komunitateen artean era ezberdinean eragin duela krisiak hauen, ezaugarri sozioekonomikoen arabera. Herrialdearen faktore sozioekonomikoak indar handia dutela enpresen sorkuntzei dagokionez. Eta beraz gobernuek eragin ahal dutela, neurriak hartuz edo finantzazio zein, laguntza publikoak eskainiz. Eta azkenik Espainiako sektoreen artean desoreka handiak daudela, eta sektore batzuk beste batzuk baino askoz ere gehiago nabaritu dutela krisia enpresen sorkuntza eta desegiteei dagokionez.
addi-fd170446741c
https://addi.ehu.es/handle/10810/16724
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-01-15
science
Errazkin Ibarguren, Olatz
eu
Errenta desberdintasunak genero ikuspuntutik krisi garaian: Espainia eta EAE
Betidanik emakumeak ordaindu gabeko lanetan (soldatarik gabe) neurri handiagoan agertu izan dira eta agertzen jarraitzen dute oraindik ere. Honen arrazoia lanaren sexu araberako zatiketa da, hau dela eta, emakumeek esku-hartze urria gauzatzen dutelako soldataren truke. Egia esan egun, ezaugarri hauek aldatzen doaz pixkanaka. Alde batetik, estatistikek erakusten dutenez, gero eta emakume gehiago dira soldatapeko lanetan aritzen direnak. Bestetik, gizonezkoak ere ari dira beren gain hartzen etxeko ardurak, baina oraindik ere hemen gauza asko dago aldatzeko, emakumeek jarraitzen baitute betebehar garrantzitsuenez arduratzen eta aldaketa prozesu honen erritmoa oso motela baita. (Rodríguez Arantxa eta Larrañaga Mercedes, 2012) Azken urteetan bizi dugun egoera honetan (lan merkatu krisi sakonenean) gertatu da, emakumeak soldatapeko lanean inoiz baino gehiago sartzea. Krisiak ordea, berarekin dakartza ondorio txarrak eta ikusi den bezala, hauek zuzenean eragin diete emakumeei. Izan ere, langabezia tasa altuagoak, kontratu iragankortasunak, jardunaldi partzialak eta soldata txikiagoak jasaten lehenak emakumeak dira. Lan berdintasuna lortzeko, emakumeek beste zeregin batzuk utzi behar dituzte, hain zuzen ere, gizonezkoei dagozkienak. Honez gain, gizarteak kolektiboki bere gain hartu behar ditu gaur egun emakumeek alor pribatuetan betetzen dituzten zaintza eta ongizate funtzioak. 1) SARRERA Historian zehar beti egon izan dira emakumeak gizonezkoen azpitik. Betidanik egon da banatuta bata zein bestearen lan eginkizuna. Planeta osoan, oro har, lanaren sexukako banaketa argia eta eztabaida ezina izan da. Iparraldean zein hegoaldean, etxera dirua ekartzearen rola, hau da, etxetik kanpo lan egitearen eginkizuna gizonek izan dute. Emakumeak aldiz, etxeko lanetara mugatu izan dira, esan daiteke gizonezkoek duten rol horrek behartu izan dituela emakumeak etxeko lan gehienen ardurak hartzera. Emakumeen diskriminazio egoera lanean nolakoa den jakiteaz interesatuta, lan honen helburua, emakumeen egoera lan merkatuan gaur egun bizitzen ari garen krisiaren eraginez aztertzea da Espainian eta batez ere, EAEn (Euskal Autonomi Erkidegoan). Horretarako, errentan eta bereziki soldatetan zentratu naiz. Betidanik gizon eta emakumeen artean egon diren desberdintasun ekonomikoek gaur egun oraindik jarraitzen al dute? Nolakoa da krisi aurretik eta ondoren bi sexuen artean dagoen errenta, eta batez ere, soldata desberdintasuna? Zeintzuk dira berdintasun laboralera iristeko konpondu beharreko lehentasunak? Ze proposamen dituzte alderdi politikoek gaiaren inguruan? Lan honetan galdera hauek eta beste batzuk erantzuten saiatu naiz. Izan ere, gradu amaierako lana emakumeen lan merkatuko egoeraren inguruan egitea oso interesgarria iruditu zitzaidan, horregatik aukeratu nuen gai hau, nahiz eta hasiera batean beste ideia batzuk nituen buruan. Historiak erakutsi digunez, beti egon dira gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak, bai sozialki, politikoki… baina ni ekonomikoetan zentratu naiz, izan ere gaur egun benetan emakumeen egoera ekonomikoa nolakoa zen jakiteko interesa piztu zitzaidan. Beraz, pixkanaka informazio iturri desberdinak kontsultatu eta aztertzen hasi nintzen. Hasieran kosta zitzaidan zertan zentratu nahi nuen lana erabakitzea. Esango nuke gehien kostatu zaidan gauzetariko bat izan dela lanaren eskema egitea. Baina behin marko teorikoa garbi nuela errazagoa izan zitzaidan nuen informazio guztia ordenatzea. Lehenengo pausoa, informazio iturri desberdin eta fidagarriak kontsultatzea izan zen. Honekin batera, liburutegiko liburu batzuk eta hainbat artikulu interesgarri irakurri nituen. Behin hau eginda, lana pixkanaka garatzen joan nintzen. Lan honetan niretzat oso interesgarria den atal bat aurkitzen da, hain zuzen ere, sindikatuen iritzia. Atal hau egitearen ideia Mertxek proposatu zidan eta buelta batzuk eman ostean oso ideia ona zela iruditu zitzaidan. Egia esateko, espero nuena baina denbora gehiago pasatu nuen atal hau egiten. Izan ere, sindikatuekin kontaktuan jartzea eta hauek niretzat tartetxo bat hartzea ez zen lan erraza izan. Honez gain, elkarrizketa egiteko, desberdintasunen inguruan galderak prestatu behar izan nituen, eta guzti honek, denbora kendu zidan. Gainera arazotxo bat izan nuen, UGTkoek erantzunik ez zidatenez ematen, ELA, LAB eta CCOO-koez gain beste sindikatu batekin jarri behar izan nuelako harremanetan, eta horrela, ESK-koekin kontaktatu nuen baina bitartean denbora pasa zen. Elkarrizketak bi modutan egin nituen, pertsonalki eta korreo bidez. Hasierako nire helburua sindikatu guztiekin pertsonalki biltzea zen baina bai beraientzat eta bai niretzat erosoagoa zenez, korreoz galderak pasata erantzun zidaten. ELA sindikatuarekin bakarrik egin nuen elkarrizketa pertsonalki eta hau hurbiltasunagatik eta berak elkartzeko erakutsitako interesagatik izan zen. Aipatzekoa da, erantzunak jaso eta irakurri ostean sindikatu guztiek gaiaren inguruan antzeko iritzia dutela jakitea. Modu batera edo bestera, ados daude emakumeak oraindik gizonezkoen azpitik daudela lan merkatuan eta berdintasunera heltzeko lanean jarraitu beharra dagoela. Azpimarratzekoa den beste atal bat, gaur egun mahai gainean dauden gaiak dira. Aurten hauteskundeak izan direla eta, alderdi bakoitzak emakumeen inguruan dituzten proposamenak zeintzuk diren ezagutzea ondo dagoela iruditu zait, izan ere oso modan dagoen gaia da, eta horretan zentratu naiz. Lan hau egiteko, bilaketa bibliografikoan oinarritu naiz eta beharrezkoa izan dut hainbat liburu, artikulu eta txosten kontsultatzea. Honez gain, Espainiako eta EAEko soldata eta errentaren azterketa bat egin dut, bereziki EAEn zentratuz, eta behar nituen datuak lortzeko INE (Instituto Nacional de Estadística) datu basea erabili dut eta baita Eurostat (Oficina Europea de Estadística) ere. Gainera, indize desberdin batzuk aztertu ditut, hala nola Gini Indizea eta S80/S20 indizea. Guzti hau kontuan hartuta, lana atal desberdinetan banatu dut, hain justu, kapitulutan. Lehenengo eta behin, emakumeen bilakaera lan historian aztertuko dut, 60-70 hamarkadatik ona egoera nola aldatu den ikusteko, hau lehenengo kapituluan agertzen da. 2. kapituluan, gaur egungo krisi ekonomikoaren bilakaera azaldu dut eta ondoren honek emakumeengan izan duen eragina zein den ikusi. Jarraian, 3. kapituluan, gizon eta emakumeen desberdintasunak aztertu ditut eta horretarako INE datu basea erabili dut. Hauez gain, Gini eta S80/S20 indizeak ere erabili ditut, datuak Eurostatetik lortuz. 4. kapituluan gaiari buruzko sindikatu desberdinen iritzia sartu dut eta baita gaur egun mahai gainean dauden gaiak ere. Bukatzeko, lana egin ostean atera ditudan ondorioak azaldu ditut. Carrasco Bengoak “Con Voz Propia” liburuan beste historiagile batzuen hitzak berrartuz argi azaltzen du XIX.en mendean erdi mailako familietan zegoen egoera ekonomiko zaila. Garai hartan ez zen nahikoa gizonezkoek etxera eramaten zuten diru sarrera. Horri gehitu zitzaion garai hartako Lehen Olatua izenarekin ezaguna den feminismoaren lehen iraultza. Bertan eskatzen zituzten eskubideak, legalak, zibilak eta ekonomikoak ziren, azken horiek lantzen ari naizen lanarekin zuzenki lotuta. (Carrasco Bengoa, 2014) 60 eta 70.en hamarkadetan etxeko lanei buruzko eztabaidak indar handia hartu zuen. Eztabaida hori, batez ere, herrialde garatuetan, mugimendu feministarekin sortu zen, eta geroago “feminismo akademikoak” bere gain hartu zuen. Pertsona marxista eta feministen artean hamarkada batez eztabaidan aritu ondoren, ez zen ondorio garbirik atera. Hala ere, interes eta helburu batzuk finkatuta geratu ziren, eta horiek ekonomia feministarekin aurrera jarraitzeko balioko zuten. Honek, batez ere, azken hiru hamarkadetan izan du oihartzuna. Etxeko lanei dagokienez, etxean burututako edozein lan (zaintza edo etxeko lana), merkatutik kanpokoa izateagatik ordaindu gabea da, hori ekonomiak ez duelako behin ere kategoria ekonomikotzat hartu da. Beraz, emakumeak izan direnez batez ere horietaz arduratu direnak, ez dute ordainsaririk jaso eta gainera sarritan gutxietsiak izan dira. Hori guztia kontuan hartuz, planteamendu heterodoxoenek merkatuko ekonomia kapitalistan dauden desberdintasunak salatzen dituzte, hala nola, pobrezia, errenta desberdintasunak, ongizate estatuen falta etab. Baina ez dituzte beren analisietan sartzen etxeko eta zaintza lanak eta ezta, emakume eta gizonen artean sortzen diren desberdintasunak ere, aipatutako lan horiek emakumeei esleitzen zaizkienean. Horrela beraz, lantzat, merkatuko lana bakarrik hartzen da eta honek lana, enpleguaren sinonimo bihurtzen du. Etxeko lanak alde batera utzita, aurretik aipatu bezala, emakumeak lan mundura salto egitearen arrazoia ekonomikoa izan zen, baina baita emakumeen eskubideak defendatzea ere. Lan handiaren poderioz joan da emakumea gizartean bere lekua egiten, eta lan munduan muturra sartzen. Azken urteetan aurrera pausu handiak egon dira, eta asko dira lan merkatuan lanean diharduten emakumeak. Amerikako Estatu Batuetan (AEB) sortutako krisi finantzarioa azken hamarkadetan izan den krisirik larrienetarikoa da. 2008ko irailean azaleratu zen, AEBko zenbait entitate finantzarioren fusio, erreskate eta kiebrarekin. Krisia, inbertsio bankuen, aseguru etxeen eta mailegu emaileen ezegonkortasun finantzarioak ekarri zuen, krisia sortzearen arrazoia AEBtan sortutako subprime hipotekak (itzultzeko modurik ez zuten pertsonei emandako arrisku handiko maileguak) izanik. Geroago, atzeraldi sakon bat izateko beldurra mundu osora zabaldu zen. Lehen esan dudan bezala, badirudi finantza ezegonkortasuna subprime hipoteken ondorioz hasi zela, baina egoera larriagotu egin zen beste faktore ekonomiko batzuengatik: etxebizitzen prezioan beherakada, oinarrizko produktuen (bereziki elikagaien eta petrolioaren) prezioen igoera, kontsumoaren beherakada, enplegu galtzeak, esportatzaileen zailtasunak maileguak lortzerako orduan eta inflazioaren gorakadarengatik, besteak beste. (Pérez Gillermo, 2008) Krisiaren eragina berehala zabaldu zen munduko herrialde guztietara ondorio larriak ekarriz. Gehien kolpatu dituen herrialdeak batez ere Islandia, Irlanda, Grezia, Portugal eta Espainia izan dira. (El Mundo, 2008) Aipatu beharra dago, krisiak eragindako efektuak desberdinak izan direla herrialde guztietan. Jardueraren beherakada ikaragarria ordea hain orokorra izan da mundu osoan, non esan daitekeen langabeziaren gorakada eta lan baldintza eskasak izatea ere orokorrak direla. Honako grafiko honetan 2004tik 2008ra maiatza eta iraila kontuan hartuz, burtsaren bilakaera agertzen da. Bertan argi ikusten da burtsak, 2004tik aurrera hazkunde handia izan zuela 2008rarte, nahiz eta tartean gora behera batzuk izan, bereziki 2007 urte inguruan. Urte honetan jadanik krisi baten zurrumurrua GRAFIKO 1: 2008ko burtsaren porrota 2008k Iturria: Crash bolsa, 2008 Hau kontuan hartuta, gaur egun mundu osoan bizi dugun krisi-ekonomiko honetan, beharrezko dugu krisiaren alderdi batzuk aztertzea; krisiak zer eragin duen enpleguan, osasunean, pobrezian, etxeko lanetan eta ordaindu gabeko zainketa-lanetan, hauek erabakigarriak baitira genero ikuspegia kontuan hartuz aztertzeko. Krisiaren ondorioz, eremu horietan sortzen diren egoerek zuzeneko eragina dute emakumeen bizitzakalitatean, ikaragarri jaisten baita berau. (Emakunde, 1995) Emakumeen formazioan egon diren aurrerapenak eta hauen interesa, modu jarraitu batean merkatuan parte hartzeko nolakoak diren ikusita, gizon eta emakumeen arteko desberdintasun laboralen amaierarekin pentsa daiteke, baina egia esan ez da horrela gertatu. Hau da, emakumezkoen lan eskaintzak izan duen aldaketa ez da hobekuntza bat izan, (ez espero litekeen neurrian behintzat) emakumeek lan merkatuan betetzen dituzten lan postuetan. Egia da desberdintasun adierazleak banan-banan begiratzen badira, egoerak bilakaera izan duela, baina datuek ez dute gezurrik esaten eta oraindik desberdintasunak jarraitzen dute egoten eta krisi garaian oraindik eta nabarmenagoak dira. (Larrañaga Sarriegi Mercedes, 2002) Krisi garaian nabari den emakumeen parte hartzeak merkatuan, beraien ongizatea eta lan merkatuan aukerak murriztea dakar, izan ere lan segregazioa eta lanaldi partzial eta aldi baterako lanaldiak sendotzen dira. Honek, segurtasun eza kontratuetan eta ekonomia beltzean lan egitea areagotzen ditu. Azken honek bizitzaren zikloan duen ondorio nagusia, kotizazioei esker etorkizunean jaso ahal diren onurak ezin jaso izatea da. Egoera honek eraginda, emakumeek familian diskriminazioa jasaten dute, izan ere, soldata baxuago bat eta baliabide txarragoak izategatik beraien negoziaketa ahalmena Gaur egun, lanean egonkortasun falta, gehiago gertatzen da emakumeetan gizonetan baino. Emakumeak daude batez ere lanaldi partzialeko enpleguetan, eta horietan aldi baterako enpleguak dituzten gehienak ere emakumeak dira. Horrez gain, jarduera-tasa baxuagoa eta lan segregazioa (banaketa) ere jasaten dute emakumeek. Krisiak gehienbat gizonak aritzen diren sektoreetan eragin du, bereziki, eraikuntzan edo automobilen sektorean, eta horregatik gizonen langabezia gehiago igo da emakumeena baino. Baina, oraindik ere handia da gizonen enplegu-tasaren eta emakumeen enplegu-tasaren arteko aldea. Hau horrela, nire lanarekin lotuta, Espainiako eta batez ere Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) soldata eta errentei buruzko datuak nolakoak diren ikusiko dut horrela gizon eta emakumeen desberdintasunei buruzko ondorio batzuk ateratzeko. Horretarako, INE-k et Eurostatek eskainitako datuez baliatuko naiz. Soldatak desberdintasun iraunkorrak dira. Sistematikoki leku guztietan, emakumeen soldatak baxuagoak dira gizonezkoenak baino. Expansión aldizkariak 2012an argitaratu zuen “Emakume langileak, beti krisian” buruzko artikulu batean argi agertzen da, Espainian bataz beste emakumeek, gizonek baino %16 gutxiago kobratzen dutela Europako Parlamentuak egindako ikerketa baten arabera. (Ormaetxea Amaia, 07/03/2012) Ondorengo, taula honetan Espainiar estatuko eta EAEko sexu eta kontratu motei buruzko datuak ikus ditzakegu, hain zuzen ere, iraupen mugagabea eta iraupen mugatua kontuan hartuz eta unitateak euroak izanik, langileko urteko bataz besteko diru sarrerak agertzen zaizkigu. Iturria: INE. Soldata egiturari buruzko inkesta. Sexua eta kontratu mota. Norberak egin da Krisi batekin soldatak jatsi egiten direla pentsatzen da beti, baina ikusten da emakumeetan nahiz gizonetan soldata orokorrak ez direla jaitsi. Hipotesi bezala pentsa dezakegu, soldata oso altuak dituztenak ez direnez jaitsi edo igo egin direnez, eta baxuak dituztenak oraindik eta gehiago jaitsi direnez, bataz bestekoak ez direla jaitsi. Espainiako datuei begiratzen badiegu 2008tik 2012ra, bai iraupen mugagabean eta bai iraupen mugatuan diru-sarrera handiagoak dituztenak gizonezkoak dira. Hala ere, esan beharra dago badagoela aldea bi sexuentzat kontratu mota bat izan edo bestea izan. Izan ere, iraupen mugatuan adibidez 2008an, emakumeek 15069€ irabazi zituzten urtean eta iraupen mugagabean berriz 20008€. Gizonezkoek berriz, iraupen mugatuan 17062€ eta iraupen mugagabean 26329€. Beraz, iraupen mugatuan bi sexuek gutxiago irabazten dute, nahiz eta beti gizonek emakumeak baino gehiago irabazi. Aipatu beharra dago, iraupen mugatuko kontratuak asko hazi direla krisia hasi zenetik eta horrek langileen soldata ere, aldi batekoa bakarrik izatea egiten du. Honek esan nahi du balitekeela familia askok lehen zituzten ondasun eta zerbitzu berdinak lortzeko zailtasunak izatea eta ondorioz beren bizi maila eta bizi kalitatea jaistea. EAEn ere antzeko zerbait gertatzen dela esan daiteke, hau da, bi kontratu motetan diru-sarrera handiagoak dituztenak gizonezkoak dira. Baina estatuko datuekin konparatzen badugu, EAEn iraupen mugagabean bi sexuek gehiago irabazten dutela ikus daiteke. Adibidez, 2008an EAEn emakumeek iraupen mugagabeko kontratuetan 22759€ irabazi zituzten eta aldiz estatuan 20008€. Diferentzia hori handiagoa izan zen 2010ean. Izan ere, emakumeek EAEn, 24089€ irabazi zituzten eta Espainian 20987€. Iraupen mugatuan ere gizonezkoek gehiago irabazten dute baina diferentzia hori txikiagoa da. Adibidez, 2012an Espainian iraupen mugatuan emakumeek 14891€ irabazi zuten eta gizonezkoek 16880€. EAEn berriz, soldatak altuagoak, izan ziren, emakumeek 18038€ eta gizonezkoek 19707€. Aipatzekoa da EAEn bi kontratu motei dagokienez soldatak altuagoak direla Espainiakoak baino. Hau izan daiteke EAEko ekonomia orokorrean Espainiakoa baino hobeto joan delako beti. Horregatik, EAEko ongizatea hobeagoa izan da. Arraiari dagokionez, (soldata desberdintasuna) ondo ikusten da gizonezkoek emakumeek baino gehiago irabazten dutela. Hain zuzen ere, ehunekoei begiratura iraupen mugagabean, bai Espainian eta bai EAEn, diferentzia handia da. 2008an Espainian iraupen mugagabeko kontratuan, bataz beste gizonezkoek emakumeek baino %24 gehiago irabazi zuten eta iraupen mugatuan %12 gehiago. EAEn iraupen mugagabean desberdintasuna handiagoa da, hain zuzen ere %26koa, baina iraupen mugatuan desberdintasun hori askoz txikiagoa da %5ekoa, hau EAEn, iraupen mugatuko lana emakumeetan hobeto ordainduta dagoelako da. 2010ean Espainian ez dago aldaketarik. Aldiz EAEn iraupen mugagabea berdin mantendu zela ikusten da baina iraupen mugatuko kontratuetan 2008an desberdintasuna %5 izatetik, 2010ean %8 izatera pasa zen. Hau izan daiteke krisi garaian lan baldintzak okerrera egin zutelako eta eragin negatiboak batez ere emakumeek jasan dituztelako, hala nola, kaleratzeak, soldata jaitsierak etab. 2012an berriz, Espainian iraupen mugagabean desberdintasuna zertxobait igo zela ikusten den arren, atentzioa EAEk deitzen du. Izan ere, desberdintasun hori beste urteetan %26 izatetik 2012an %28 izatera pasa zen. Beraz argi dago, krisi garaian daramazkigun urte guzti hauetan egoerak okerrera egin duela. Ondorioak denentzat izan dira, baina batez ere emakumeak jasan dute gehien. Aurretik aipatu bezala, lan merkatuan, soldata desberdintasuna krisi aurretik bazegoen ere, krisia hasi eta ondorengo urteetan are nabariagoa izan da. Sexua eta lan sektoreak Ondorengo grafiko honetan, langileko urteko bataz besteko irabaziak ikus ditzakegu. Hauek, sexua eta lan sektorea kontuan hartuz eta unitateak euroak direla jakinik, 2008tik 2012rarteko Espainiar estatuko emaitzak dira. Lan sektoreei dagokienez, industria, eraikuntza eta zerbitzuak agertzen dira eta esan behar da INEk ez duela nekazaritza sektoreari buruzko daturik eman. GRAFIKO 2: Espainia. Langile bakoitzeko urteroko bataz besteko diru-sarrerak. Unitateak:euroak Orokorrean, lan sektore guztietan gizonezkoek gehiago irabazten dutela ikusten da eta batez ere industrian, gehiago irabazten dute. Sektorearen arabera aldatu egiten da irabazi hori. Adibidez industrian, emakume eta gizonen irabazien arteko desberdintasuna oso nabaria da. Izan ere gizonek, 2008an 25000€-tik gora irabazten zuten eta gainera zifra hori 2010ean eta 2012 bitartean zertxobait igo zen, hau da, hazkundea egon zen, 25500€ irabaztera iritsiz. Aldiz emakumeak 2008an ez ziren iristen 20000€-ra eta urteak pasa ahala, 2012an 20000€-tik pasatzea lortu bazuten ere, gizonezkoekin konparatuz gutxiago irabazten dute. Esan beharra dago industria sektorean oso emakume gutxi haritu izan dela beti lanean. Honen arrazoia, betidanik sektore honetan gizonezkoak egin izan dutela lan da eta pixkanaka hau aldatzen badoa ere oraindik gizonezkoak gehiago dira bertan dihardutenak. Krisiaren ondorioz, eraikuntza da, denetan sektore kolpatuena, krisiak zuzeneko eragina izan du bertan eta grafikoan ikusten da gizon eta emakumeen irabaziak orokorrean baxuagoak direla beste bi sektoreekin konparatuz. Eraikuntzan 2008an gizonezkoek, 20000€ irabazten zituzten urtean eta 2010 eta 2012an zertxobait gehiago. Emakumeek berriz 2008an ia-ia gizonezkoen pare irabazten zuten 20000€ inguru eta 2010ean ere berdin irabazten jarraitu zuten, baina 2012an gehiago 0 5000 10000 15000 20000 25000 30000 Emakumeak Gizonak Emakumeak Gizonak Emakumeak Gizonak Industria Eraikuntza Zerbitzuak 2008 2010 2012 Iturria: INE. Soldata egiturari buruzko inkesta. Lan sektorea eta soldatei buruzko inkesta. Norberak egin da irabaztera pasa ziren. Esan behar da, industria sektoreari begiratuta desberdintasuna txikia dela, baina hemen ere, gizonezkoek gehiago irabazten dute. Zerbitzuen sektoreari dagokionez berriz, 2008tik 2012ra irabaziak ez direla asko aldatu ikusten dugu. Emakumeen irabaziak 2008, 2010 eta 2012an ez ziren 20000€ra iristen eta gizonezkoenak berriz 25000€koak ziren. Beraz, orokorrean, bi sexuen urteko soldatak nahiko konstante mantendu direla esan dezakegun arren, gizonezkoek urtean emakumeek baino 5000€ gehiago irabazten zutela ikusten da. Zerbitzuen sektorea bada ere emakume gehienek lan egiten dutena, esan beharra dago bertan lanpostu hoberenak betetzen dituztenak gizonezkoak direla. Izan ere sarritan, emakumeek maila baxuagoko enpleguak betetzen dituzte titulazioei, ordainsariei eta prestigioari dagokienez eta horregatik beraien lan baldintzak okerragoak dira eta gizonezkoei baino gutxiago ordaintzen zaie. Emakumeei lan munduan aukera hobeak eskaintzea gizartearentzat baliabide egokia eta inbertsio on bat izan behar da. (Mujeres&Cia, 2012) GRAFIKO 3: EAE. Langile bakoitzeko urteroko bataz besteko diru-sarrerak. Unitateak: euroak Grafiko honetan, langileko urteko bataz besteko irabaziak ikus ditzakegu. Hauek, sexua eta lan sektorea kontuan hartuz eta unitateak euroak direla jakinik, 2008tik 2012rarteko EAEko emaitzak dira. Lan sektoreei dagokienez, industria, eraikuntza eta zerbitzuak agertzen dira eta hemen ere nekazaritza sektoreari buruzko daturik ez da ageri. Espainiako datuetan ikusten zen bezala, hemen ere gizonezkoak emakumezkoak baino gehiago irabazten dutela sektore guztietan garbi ikusten da. Orokorrean sektore guztietan, EAEko urteko irabaziak bi sexuetan estatukoak baino handiagoak dira. Industria sektorean gizonezkoen urteko bataz besteko irabazietan ez dago gora behera handirik, 2008an 30000€ irabazten zuten eta ondorengo lau urtetan zertxobait igo ziren. Aldiz, emakumeek gizonezkoekin alderatuz, diru-sarrera baxuagoak zituztela ikusten da. 2008an, ez ziren 25000€ irabaztera iristen eta 2012an 25000€tik gora irabaztera pasa arren, gizonezkoen aldean gutxi irabazten zuten Eraikuntzari dagokionez, bertan lan egiten duten emakumeak gutxi izan dira. INEn datu negatiboak agertzen ziren eta nik horiek kendu eta 0 jarri ditut. Gizonezkoei dagokienez berriz, diru-sarrerak oso konstante mantendu zirela ikusten da 25000€ izanik 2008 eta 2010ean eta zertxobait gehiago 2012an. Zerbitzuei dagokionez, emakumeen urteko bataz besteko irabazia gizonezkoen aldean oso baxua da 20000€ inguru eta gizonezkoena berriz 2008tik 2012ra igo egin zen 30000€ra iritsiz. Honen arrazoia aurreko grafikoan aipatutakoaren berdina izan daiteke, hau da, baliteke emakumeek zerbitzuen sektorean gizonezkoek baino lanpostu txarragoak betetzea. Hala ere esan beharra dago, EAEko ekonomiaren motorra zerbitzuen sektorea izan dela, izan ere eraikuntzak krisiaren eraginez kolpe gogorra jasan zuen. (La caixa, 2010) Soldatak, gutxieneko soldatarekin alderatuz TAULA 2: Langileen urteko errenta, gutxieneko soldata (SMI) aldizka kontuan hartuz. Unitatea: ehunekoa Grafiko honetan langileen urteko errenta, gutxieneko soldata kontuan hartuz ikusten da. Hain zuzen ere, 2010, 2011 eta 2012ko datuak agertzen dira. Iturria: INE. Soldatak, errenta, gizarte kohesioa. Norberak egin da Gutxieneko soldata minimoak, langile bakoitzak lanaldi juridikoari dagokionez jasoko duen gutxieneko ordainsaria finkatzen du, inolako sexu eta adin bereizketarik gabe eta langile horren kontratua iraupen mugatukoa edo mugagabekoa den kontuan hartu gabe. Gutxieneko soldatak hartuko duen balioa urtero Gobernuak finkatzen du Errege Dekretu bidez. Horretarako kontuan hartzen dira, KPI (Kontsumorako Prezioen Indizea), lortutako nazioko produktibitatearen bataz bestekoa edo lan-kuota handitzea errenta nazionalean. Taula honetan agertzen diren (0tik 2ra), (2tik 3ra), (3tik 4ra) eta (4tik 7ra) soldata minimoaren azpitik, parean eta hau baino gehiago kobratzen duten gizon eta emakumeen ehunekoa zenbatekoa den ikusteko sailkapena da. 2010an gutxieneko soldata hilean 633,30 € zen, hau da, urtean 7599,6 €, kantitate hori urtero pixkanaka handitzen joaten da, 2012an 641,40€ zen hilean, beraz urtean 7696,80€koa. Nahiz eta INE-ko datuak 2012rartekoak izan, badakigu 2015eko soldata minimoa hilean 648,60€ dela, urtean 9080,40€ baina ez dakizkigu hau baino gehiago eta gutxiago kobratzen duten gizon eta emakumeen %-koak zenbatekoak diren. (V. Andres, 2015) Datu horiek kontuan hartuta, taulan garbi ikusten da 2010etik 2012 bitartean emakumeen erdiak baino gehiagok soldata baxua zutela. Gizonezkoena aldiz, %35 ingurukoa zen, beraz bien arteko aldea handia zen. 2tik 3ra, hau da, soldata minimoa baino zertxobait gehiago kobratzen dutenen ehunekoa handiagoa da gizonezkoena, hain zuzen ere, 2010ean %30 zen eta ondorengo bi urteetan %29. Emakumezkoen ehunekoa berriz, %23 ingurukoa izan zen, 2011an %24 izanik. Hemen sartzen da soldatetan ematen den genero diskriminazioa, hau da, produktibitate berdina duten langileek, tratu desberdina jasatea, hobeto esan da, soldata desberdina jasotzea. (Rueda Narváez, 2010) Hurrengo taldean, 3tik 4ra, ehunekoak askoz ere txikiagoak dira. Hemen lanpostuak kargu handiagokoak direla suposatzen da, ( nagusiak, gerenteak, etab. ) beraz soldata ere handiagoa da baina hau jasotzen duten pertsonen ehunekoa baxuagoa. Hala ere, gizonekozkoen ehunekoa handiagoa da, %15 izanik hiru urtetan. Aldiz emakumezkoena, %10 inguru da, 2011an %11a izanez eta 2012an berriro ere %10era jaitsiz. Azkeneko taldean, 4tik 7ra, ehunekoak oso txikiak dira baina beti gizonezkoek gehiago irabazten dute. Kasu honetan gizonezkoen ehunekoak 2010, 2011 eta 2012an aurreko taldeko ia berdinak dira, %15 inguru. Baina emakumezkoena jatsi egin da, %10 ingurutik %8 ingurura. Beraz, ondoriozta dezakegu gizonezkoek emakumezkoek baino gehiago irabazten dutela talde guztietan eta gutxieneko soldata edo honen azpitik irabazten duten gehiengoa emakumeak direla. 4.2 Beste adierazle batzuk Soldataz gain, errenta desberdintasuna adierazten duten beste adierazle batzuk ere aztertuko ditut: Gini Indizea eta S80/S20. Bi adierazle hauen datuak Eurostat-etik atera ditut. Izan ere, INEko datuak begiratuta ez nuen inongo erreferentziarik Gini Indizea altua zen edo ez esateko eta beraz, beste orrian agertzen diren koadroekin herrialdeen konparaketa bat egin dezaket. Gini indizea Gini Indizea, errenta desberdintasuna neurtzeko erabiltzen den metodo bat da. 0 eta 100 balioen artean neurtzen da. 0 balioak berdintasun totala esan nahi du eta 100 balioak desberdintasun totala. Beraz, errenta desberdintasuna handitzen doan heinean, Gini Indizea 100 baliora hurbiltzen da eta alderantziz, desberdintasun hori txikitzen doan heinean 0ra hurbilduko da. Grafikoki ere adierazten da indize hau, Lorenzen kurbaren bitartez. Ardatz bertikalean biztanleriaren ehunekoa jartzen da, aberastasun gutxienetik gehiengora ordenatuta eta ardatz horizontalean irabazien ehunekoa. Banaketa egoki bat existituko balitz, hau da berdintasuna lortuz gero, diagonal bat lortuko litzakete eta alderantziz ez balitz berdintasuna existituko kurba guztiak diagonalaren azpitik egon beharko luke. Orduan “a” lurraldearen banaketan berdintasun perfektua adierazten duen diagonala izango litzateke eta “b” diagonal horren azpitik dagoen kurba. Orduan koefizientea honako hau da: (Joan, 2014) Taula honetan Europar Batasuneko 27 herrialderen errentaren bataz bestekoa kontuan izan da, beste hainbeste herrialderen Gini Indizea agertzen da 2007tik 2013ra bitartean baina 2014 eta 2015eko daturik ez da agertzen. Esan beharra dago, Europan bataz bestekoak ez duela aldaketa handirik izan 6 urte horietan. Urte bakoitzean, dezimal batzuen gora beheran baina beti 30 inguruan kokatu da Gini Indizea. Hau kontuan izan da, Espainiari begiratzen badiogu, 2007tik 2013ra Gini Indizea igo egin zela esango dugu, hau da, errenta desberdintasuna hazi egin zen. Urte guztietan Europako bataz bestekoaren gainetik egon zen. Izan ere Europan 30 inguruan zegoenean Espainian 2007an 31,9 zegoen, hau izan zen desberdintasun txikiena egon zen urtea eta 2012an 34,2 izatera iritsi zen, desberdintasun handiena hemen izanik. Hurrengo urtean, 2013an ia-ia puntu bat jatsi zen 33,7an kokatuz eta 2014 eta 2015eko daturik ez da agertzen. Esan bezala, desberdintasun handiena 2012an egon zen eta honen arrazoia krisia izan daiteke. Honek ekarritako ondorioek pertsonen bizi maila eta ongizatea jaitsi dute. Ondorioz, herrialdean langabezia handia egoteak, soldata txikiagoak jasotzeak, etab. krisi aurretik zegoen errenta desberdintasuna handitzea ekarri du. 2007an errenta desberdintasun handiena zuten herrialdeak Errumania, Letonia eta Bulgaria, 37,8, 35,4 eta 35,3 izan ziren. Gainontzeko urteetan ere hiru hauek altuenak izaten jarraitu zuten, baina 2010etik (krisi bete-betean) aurrera beste herrialde batzuk batu ziren, horien artean Espainia. Europako bataz besteko errentaren azpitik dauden herrialdeak gehiago dira. Horien artean Eslovenia, Suedia eta Eslovakia aipa ditzakegu, 23,2, 23,4 eta 24,5. Hauek 2007tik 2013ra bitartean zertxobait aldatu badira ere, orokorrean ez dute gora behera handirik izan. Greziaren kasua ere interesgarria da. Mundu mailako krisiak gogorren kolpatutako herrialdea da berau eta argi ikusten da honek utzitako ondorioetako bat errenta desberdintasuna izan dela. 2007an krisiaren atarian, 34,3koa zen desberdintasuna bertan eta ondorengo urteetan jaisten joan bazen ere 2010ean 32,9era iritsiz, 2011tik aurrera berriro ere gora egin zuen 2013an 34,4an kokatuz. Taula honetan, 2007tik 2013ra Europar Batasuneko 27 herrialderen S80/S20 ratioa agertzen da, hemen ere Gini Indizearen taulan bezala, 2014 eta 2015eko daturik ez da agertzen. Hasteko Europako bataz bestekoari begiratzen badiogu 2009, 2010 eta 2012 kenduta, 4,9koa zelako, gainontzeko urteetan %20 aberatsenen errenta %20 pobreenek zutena baino 5,0 aldiz handiagoa izan zela ikusten da. Espainiari begiratzen badiogu krisi aurretik 2007an, 5,5 gehiago zen %20 aberatsenek %20 pobreenekiko irabazten zuten errenta baino eta urteak pasa ahala hazten joan zen, 2013an 6,3 izan zen arte. Beraz, %20 aberatsenek %20 pobreenek baino 6,3 gehiago irabazten zuten. Esan daiteke Europako bataz bestekotik gehien urruntzen denetariko bat zela Espainia. Honek esan nahi du krisiarekin, lehendik aberatsak zirenak aberatsago egiten jarraitu dutela eta pobreak gero eta pobreago. Beraz garbi dago bizi dugun garai honetan, gehien sufritzen dutenak bizi maila normal bat duten pertsonak direla eta bitartean gehiena duten pertsonak gero eta boteretsuago bihurtzen doazela. Esan behar da 2007an Errumanian, %20 aberatsenek %20 pobreenek baino 7,8 aldiz gehiago irabazten zutela, herrialde hau izanik Europako bataz bestekotik gehien urruntzen zena. Urte berean Bulgariak (7,0) eta Portugalek (6,5) atzetik jarraitzen zioten. Gainontzeko urteetan ere berauek jarraitzen zuten altuenak izaten baina 2010ean Letonia ere batu zen (7,5) izanik. 2007an Eslovenian %20 aberatsenek %20 pobreenek baino 3,3 aldiz gehiago irabazten zuten eta antzeko zerbait gertatzen zen Txekiar Errepublika eta Eslovakian 3,5 izanik. Ondorengo urteetan ere ez zen aldaketa nabarmenik gertatu. Hala ere, 2013an behera egin zuen bakarra Txekiar Errepublika izan zen 2012an 3,5etik 2013an 3,4ra jaitsiz. Herrialde hauetan lehenago aipatu ditudan beste herrialde batzuetan ez bezala, aberatsenek pobreenekiko irabazten dutena txikiagoa da. Greziaren kasua ere aipatzekoa da, izan ere, herrialde honetan lehen aipatu ditudan Errumania, Bulgaria eta beste batzuetan bezala %20 aberatsenek %20 pobreenek baino dezente gehiago irabazten dute. Hain zuzen ere, 2007an 6,0 gehiago eta 2008, 2009 eta 2010ean pixka bat jaitsi bazen ere 2013an 6,6 zen. Beraz, Grezian krisiak gogor kolpatu dituela ikusten da, Europako bataz bestekotik (5,0) urrun dabilelako eta Espainian gertatzen den bezala aberatsenak aberatsago egiten eta pobreenak pobreago egiten doazelako. Aipatzekoa da landu ditudan bi adierazle hauek, Gini Indizea eta S80/S20 ez daudela desagregatuta, hau da, ez dago emakume eta gizonen daturik eta ez dakit zergatik den hau. Kasu honetan Eurostatek ematen dituen datuak, generoa kontuan hartu gabe dira, baina esan daiteke bi adierazle hauek errenta desberdintasunak analizatzeko egokiak direla. Generoa kontuan hartuz analizatuz gero, errenta banaketan emakumeak ez daudela leku onean ikusteko balioko lukete Pobrezia arriskua adina eta sexua kontuan hartuta (Espainia) TAULA 5: Pobrezia arriskua, adina eta sexua kontuan hartuta Taula honetan Espainiako pobrezia arrisku tasa ikusten dugu generoa eta adina kontuan hartuta. Datuak 2009tik 2013ra bitartekoak dira eta adina, multzotan banatuta agertzen da. Iturria: INE. Pobrezia arrisku tasa. Norberak egin da 2009an, 16tik 29 urtera bitartean, emakumezkoetan pobrezian erortzeko arrisku tasa handigoa zen gizonezkoetan baino, emakumeena 19,8 eta gizonezkoena 16,8 baitzen. Gainerako urteetan ere hala izan zen, 2013an kenduta. Urte honetan, egoerak buelta eman eta gizonezkoen pobrezia arriskua handiagoa izan zen 24,5 izanik eta emakumeena 23,9. Esan beharra dago, 2009tik 2013ra ia 8 puntu portzentual hazi zela gizonezkoen arrisku tasa eta emakumeena ehuneko 4 inguru. Honen arrazoia, krisia dela eta gazteen artean dagoen langabezia tasa altua da. Adin horretan lanean ari ziren mutil askok lana galdu ondoren denbora luzea daramate langabezian. Emakumezkoetan gehiago dira adin tarte horretan oraindik ere ikasten ari direnak, beraz baliteke horregatik 2013an gizonezkoen pobrezia arriskua handiagoa izatea. 30etik 44ra bitartean antzeko zerbait gertatzen da. Bien arteko diferentzia hain handia ez izan arren, 2009an emakumeetan 19,8 eta gizonetan 17,3 eta 2013an emakumeetan 21,1 eta gizonetan 20,4, emakumezkoen pobrezia arriskua zertxobait handiagoa da. Hala ere, proportzioan gizonezkoen pobrezia arriskua gehiago hazi da urte horietan emakumeena baino. 45 urtetik 64ra, egoera desberdina da. 2009an bi sexuek pobrezia arrisku berdina zuten (16,0) eta gainerako urteetan gizonezkoena handiagoa izatera pasa zen. 2010ean adibidez, gizonezkoen arrisku tasa 17,0 zen eta emakumeena 15,7. 65 urtetik aurrerakoetan, pobrezian erortzeko arrisku tasa 2009tik 2013ra gutxi gorabehera erdira jatsi da bi sexuetan, emakumezkoetan 2009an 25,9 izatetik 2013an 13,2 izatera eta gizonezkoetan 2009an 21,1 izatetik 2013an 12,1 izatera. Hau arraroa da baina ez dakit zergatik izan daitekeen. Baliteke krisi garaian errentak jatsi direnez, aurretik pobrezian ez zaudenak pobrezia egoera batera pasa direlako izatea, baina jubilatuek pentsio finko bat dutenez beste batzuekin alderatuz egoera hobeago batean egotea, 5) HAUSNARKETAK ETA ERRONKAK Lan honetan alde batetik, emakumeen inguruan adituak direnen iritzia sartzea ideia ona dela iruditu zait, eta horretarako, sindikatu desberdinetara jo dut, beraien ikuspuntua zein den gertutik jakiteko. Bestetik, gaur egun mahai gainean dauden gaien artean oso entzuna denez lantzen ari naizena, alderdi politikoek gaiaren inguruan dituzten proposamenak ezagutu eta aurten hauteskundeak izan direla aprobetxatuz bakoitzaren aukerak zeintzuk diren jakin nahi izan dut . 5.1 Sindikatu desberdinen iritzia Atal hau egiteko lehendabizi, sindikatu desberdinekin jarri nintzen kontaktuan, ELA, CCOO, LAB eta ESK-ekin hain zuzen ere. Gai honetan ez naizenez aditua galdera sinple batzuk planteatu nituen (ikusi eranskina) eta horrela elkarrizketak prestatu nituen. Esan beharra dut, lana egiten hasi nintzenean, lotura zuten galderak bata bestearekin lotu nituela atala pixka bat laburtzeko. Horrela bada, hasieran nire asmoa guztiekin pertsonalki elkartzea bazen ere, azkenean, erosotasunagatik eta denboragatik ELAko arduradunarekin soilik bildu nintzen pertsonalki eta beste guztiekin posta elektroniko bidez hitz egin nuen. Galdera honi dagokionez lau sindikatuek bat egiten zuten emakumeen parte hartzea lan merkatuan handitu egin dela esaten. Baina LAB-ek adibidez zioen, parte hartze hori ez dela eman beharrezkoak ziren hainbat aldaketekin batera. Beraz, emakumeen lan merkaturako sarrera hori behar bezain sendoa izan ez denez, atzeraka egiten ari dela. ELA-ren iritziz krisi egoera hau, hobeto esan da, “estafa” egoera bat da eta horrelako egoeretan gertatzen den bezala, kaltetuenak gazteak (mutilak zein neskak), emakumeak eta etorkinak dira. CCOO-n esanetan krisia hasi zenetik gizonezkoak dira gehien kaltetu direnak, krisia batez ere industria eta eraikuntzan hasi baitzen eta sektore hauetan gizonezkoak ziren lan egiten zuten gehiengoak. Baina pixkanaka sektore guztietan eragin du eta azkenik zerbitzuen sektorera ere iritsi da, non bertan lan egiten duten gehiengoa emakumeak diren. Esan beharra dago murrizketak direla eta, zerbitzuen sektorea izan dela bereziki kolpatuena eta beraz enplegu suntsiketa handiena ematen ari den sektorea, ondorioz emakumeen langabezia tasa altuagoa da. Azkenik, ESK-k dio emakumeen parte hartzea lan merkatuan denborarekin hazten joan dela baina ez dela eman gizonezkoen neurri berdinean. Krisiarekin enplegu suntsiketa gertatu dela bai emakumeetan eta baita gizonetan ere eta esaten du lan merkatua aukera urriengatik utzi baino gehiago, bidaliak izan direlako dela. Honez gain dio, ez dela oso garbi ikusten krisi egoera beste edozein momentu baino hobeagoa denik emakumeen alde aldaketa bat emateko. Egoera honetan emakumeok bizi dugun arriskua zera da, orain arte berdintasunean egindako aurrerapausoak atzerakada izatea. Hauen hitzetan, orain dugun lehentasuna galdutako eskubide laboralei eta soldatei erantzuna ematea da, egoera batzuetan alde batera utziz gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko borroka lan lekuetan. Beraz, ez dugu arreta galdu behar, izan ere krisitik irteteko momentuan baliteke emakumeak krisia hasi aurretik genuen egoera baino okerrago geratzea. Krisi egoera ekonomiko hau aprobetxatu beharko genukeela dio LAB-ek agerian uzteko egungo eredu hau ez dela egokia. Beraz, hein handi batean krisia momentu egokia dela uste du ELAk emakumeen alde aldaketa nabarmen bat emateko. Batez ere, sektore batzuetan sartzeko, industria sektorean esaterako. Beti izan da industria gizonezkoen lana eta duela hogeita hamar urtetik ona aurrerapausoa eman bada ere emakumeak sektore honetan lanean hasiz, oraindik ez da behar bezalako sarrera eman. Aurrekoarekin lotuta, CCOO-k dio enpresetan berdintasuna lortzeko egiten diren planekin eta hartzen diren neurriekin jarraitu beharra dagoela negoziazio kolektiboak eginez, horrela, emakumeek kalitatezko enpleguak lor ditzaten eta enpresa jarrera baztertzaileak eta sexistak behingoz alde batera uzteko. Beste galdera bat oztopoei buruz izan da. Hau da, emakumeek lan merkatuan sartzeko aurkitzen dituzten oztopo nagusienak zein diren eta zeintzuk diren konpondu beharreko lehentasunak. Lehenik eta behin kontuan hartu behar da emakumeontzat lan merkatuak gaur egun oraindik diskriminazio mundu bat izaten jarraitzen duela, hori dio LAB-eko emakumeen arduradunak. Ados daude lau sindikatuetako kideak egun oraindik dauden oztopoen artean, emakumeoi seme alabak ditugun edo izango ditugun galdetzen zaigunean oztopoak ezartzen direla enplegua lortzerako orduan, nahiz eta hau praktika ilegala izan. Soldata bereizkeria ere bistakoa den oztopoa da. Izan ere, emakumeek gizonezkoek baino gutxiago kobratzen dute lan berdina egiteagatik eta hori XXI. mendean onartezina dela diote. Lan kontratazioari dagokionez, jardunaldi partzialean dauden langileen ia %90 emakumeak direla dio ELAk eta honek dakarren guztiarekin langabezian ere desberdintasunak daudela dio CCOO-k. Hain zuzen ere, soldata baxuagoa izateak, lan aldi partzialean lan egiteak, lan eskubide gutxiago izateak… langabezian ere prestazioak urriagoak eta eskasagoak izatea eragiten du. Hau guztia nahikoa ez eta, ESK-k dio curriculum berdina eta prestazio berdinak izan da, lanpostu bat betetzeko orduan, enpresak gizonezkoak kontratatzea nahiago dutela oraindik ere. Konpondu beharreko lehentasunen artean, lanaren banaketa justuago bat egin behar dela diote laurek eta horrela gizon eta emakumeen bereizketarekin bukatu. Alde batetik, emakumeak azpi baloratuta dauden enpleguak eta sektoreak bultzatu behar dira, hezkuntza politiken bidez. Adibidez, ELAk dio enplegu berdean (energia ekologikoaren mundua) emakumeek beren tokia izan behar luketela, oraindik sektore horretan industrian bezala gizonezkoak direlako gehiengoa. Gainera egoera zailenean daudenei, hau da, gazteei, 45 urtetik gorakoei, luzaroan langabezian daudenei eta gizarte bazterketa jasateko zorian dauden emakumeei, lehentasuna eman behar zaie. Beste aldetik, egun dugun sistema hau, emakumeak etxeko lanez eta familiaz arduratzeko eta gizonezkoak etxera dirua ekartzeko dago eraikia eta beraz, familia eta lana bateratzeko neurriak ezarri behar dira. Bereizketa ekonomikoa jasaten dutenen ehuneko handia emakumeek jasaten dute, eta beraz, gizonezkoek aitatasun baja hartzea, utzialdiak eta lanegun murrizketak hartzea, bultzatu behar da, horrela etxeko lanetan laguntzeko aukera gehiago izateko. Baina hauek derrigorrezkoak ez diren bitartean, ez da asko aldatuko egoera, sistemari ez zaiolako interesatzen dio ESK-k. Jadanik hamar urte pasa dira Eusko Legebiltzarrak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea onartu zuenetik. Hain zuzen ere, 2005eko otsailaren 18an onartu zen Legea eta hamar urte hauetan indartu egin dira berdintasunaren alde lan egiten duten egiturak, erakundeak etab. Horregatik, Gobernu Kontseiluaren ustez, Berdintasunaren Lege hau eta hitzartu ziren helburu guzti horiek aurrera eramateko gizarte osoaren laguntza beharrezkoak dira. Izan ere, aurrera pausu handiak eman badira ere oraindik badago zereginik. (Irekia, 2015) Emakunde-ko (Emakumearen euskal erakundea) zuzendaria den Izaskun Landaidak Lege honen garrantzia azpimarratu zuen otsailaren 17an Gasteizen, Emakundek eman zuen hitzaldi batean. Bertan, Lege honek berdintasunaren inguruan puntu eta aparte bat ezarri zuela esan zuen. Izan ere, emakumeen presentzia politika arloan erabakiak hartzeko orduan hazi egin da. Honez gain, udaletxeetan, diputazioetan eta Euskal Gobernuan emakume gehiago kontratatzera pasa dira. Eta batez ere, azpimarratu zuen, emakumeei zuzentzeko erabiltzen den hizkuntza aldatu dela, orain errespetu gehiagorekin eta gutxietsi gabe hitz eginez. (El Correo, 2015) 5.2.1 Espainia Espainian berriz, alderdi politiko desberdinek, orain aipatuko ditudan proposamenak dituzte gaiaren inguruan. Elekzioak maiatzean izan ziren eta ordura arte alderdi bakoitzak kanpaina egin zuen. Martxoaren 13an, PSOE-k Legegintzakoak ez ziren bi proposamen aurkeztu zituen Espainiako gizartea genero berdintasunera hurbiltzeko. Lehenengoa, prostituzioa estatuko BPGaren barruan ez kontabilizatzea eta emakumeen etxeko lana ekoizpen jarduera modura baloratzen hastea. Bigarrena, zaintza lanak berdin banatzen hastea eta soldata berdintasuna gizon eta emakumeetan. Honez gain, 2015eko maiatzaren 17an Pedro Sánchez-ek soldata berdintasunaren aldeko ekimen bat proposatu zuen. Honetarako enpresetan hainbat neurri hartzen hasiko zirela esan zuen. (El Huffington post, 2015) PP-ren (Partido Popularra) konpromisoa gizon eta emakumeen berdintasunaren aldeko borrokan jarraitzea da, inongo kuotarik gabe eta edozein oztopo kendu eta pertsonak baldintzatzen ez dituzten proiektu politikoekin aurrera eginez. Pertsonak dituen gaitasun guztiak aprobetxatu behar direla diote, bere statusa kontuan hartu gabe, horrela aukera handiagoak dituen gizarte bat eraikitzeko guztientzat. (Europa Press, 2015). Martxoaren 3an Podemosek dokumentu bat aurkeztu zuen. Dokumentu horretan, neurri batzuen bidez gizon eta emakumeen berdintasuna sartu zuen zeharka beren egitarau ekonomikoan. “Laguntza-sistema Berrantolatu” da dokumentu honen izena, susperraldi ekonomikoan eta demografiaren aurrerapenean beharrezko baldintza. (Henández María, 2015) Izquierda Unidak (IU) dio, beraiek defendatzen duten gizarte-ereduan emakumeak errekonozituta daudela eta beharrezkoak direla demokrazia justu eta ekitatibo bat lortzeko. (IU, 2015) Ciudadanosek berriz, hainbat puntutan aldaketa emateko asmoa erakutsi zuen bere kanpainan. Gizon eta emakumeen soldata desberdintasunarekin amaitzea eta hau kontrolatzeko ikuskapen gehiago jartzea, diskriminazioa salatzeko bulego edo doako telefono zerbitzua jartzea eta kuota sistema baztertzea berdintasuna lortzeko neurri modura. (El Diario, 2015) Elekzioen aurretik egindako kanpainetan alderdi guztiek era batera edo bestera, erakutsi zuten genero desberdintasunarekin amaitzeko zerbait egin behar zela. Bakoitzak bere modura baina guztien helburuen barruan sartzen zen emakumeen aldeko borroka egitea. 5.2.2 EAE Euskadin Gipuzkoako Diputazioak, 2014ko abenduaren 15ean aurkeztu zuen Batzar Nagusian, berdintasunaren lehenengo Foru Legea. Politika Sozialeko diputatua den Ander Rodriguez-ek eta berdintasunaren zuzendaria den Laura Gomez-ek, Berdintasun Politiken Batzordearen, Giza Eskubideen eta Oroimen historikoaren aurrean aurkeztu zuten berau. (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2015) Lege honen helburua, emakumeak ez direla diskriminatzen ez kontratuetan, ez laguntzetan, ez politika publikoan edo Gipuzkoako diputazioak egindako lan eskaintzetan, aztertzea da. Rodriguezek azaldu zuen lege honen bidez, kontrol eta gainbegiratze mekanismoak ezarriko zirela instituzioaren erabaki guztietan. Gainera, ogasuna, kirola, gizartepolitika, mugikortasun edo oroimen historikoa bezalako arlo ezberdinetan gizon eta emakumeen arteko diskriminaziorik egon ez dadin azpimarratu zuen. (El País, 2014) 2015ean gizon eta emakumeen berdintasunerako 2/2015 martxoaren 9ko Foru Araua ezarri zuten Gipuzkoako Buletin Ofizialean. Bertan emakumeen eta gizonen berdintasunerako organoan hainbat puntu azpimarratzen dituzte. Hala nola, bultzada, koordinazioa, jarraipena eta ebaluazioa eskualdeko politiken berdintasunerako. Udaletan, emakume eta gizonen berdintasunerako baldintza egokiak hartzen dituzten neurriak ezartzea. Gipuzkoako Lurralde Historikoan feminismoa indartzeko neurri egokiak hartzeko laguntza bermatzea. Herritarren sentsibilizazioa genero desberdintasunagatik eta berdintasunaren alde… ikusten da genero berdintasunaren aldeko neurriak badaudela, baina egia esateko nire lanarekin lotuta, soldata edo errenta berdintasunaren aldeko punturik ez da agertzen. (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2015) Bizkaiko Foru Aldundiari dagokionez, beraien erronka gizon eta emakumeen berdintasuna benetakoa egiten duen gizarte bat eraikitzea da. Helburu horri erantzuteko, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Lurralde Historikoko emakume eta gizonen arteko berdintasun politikak bultzatzen ditu, baita horien programazioa, aholkularitza eta ebaluazioa ere. (Bizkaiko Foru Aldundia, 2015) Arabako Foru Aldundian berriz, ez dut ezer aurkitu genero berdintasunaren inguruan. Suposatzen dut hemen ere gainontzeko probintzietan bezala egongo direla neurri batzuk gaiaren inguruan, baina begira ibili naiz eta ez dut lortu informaziorik. 6) ONDORIOAK Lanari amaiera bat emateko asmotan ondorio batzuk azaltzera pasatuko naiz. Alde batetik, lanaren ondorioak aterako ditut, baina bestetik, haratago ere joango naiz eta lan hau egiteak erakutsi didanaz ere hausnartuko dut. Hasteko, esan beharra dut lan osoan zehar joan naizela ondorioak ateratzen, izan ere hainbat grafiko eta taula komentatu beharra izan dut eta beraz, berriro errepikatu gabe labur-labur esan nahi nuke atera dudan ondorio orokor bat zera izan dela; teorian denok dakigun arren emakumeak eta gizonak berdinak garela, errealitatean ez dela hori gertatzen eta XXI. Mendean oraindik existitzen direla genero desberdintasunak lan merkatuan. Honez gain esan beharra dut, niretzat lanean hain garrantzitsua izan den sindikatuen iritziari dagokionez, ez dudala beraien artean gaiari buruzko desadostasunik aurkitu, guztiz kontrakoa, antzeko iritzia dute. Baita ere esan nahi nuke, mahai gainean dauden gaien artean landu dudana oso entzuna dela eta garrantzi gutxiago edo gehiago emanez alderdi politiko guztiek aintzat hartzen dutela genero desberdintasuna, krisiaren ondorio nagusia delako Espainian eta EAEn. Ondorio orokor horrez gain esan, lan honek eman didan informazioa oso baliagarria izan zaidala, baina beste gauza batzuetarako ere balio izan dit. Izan ere, emakumeen egoera hobeto ulertzen eta gaiarekiko beste ikuspuntu bat izaten lagundu dit. Hau horrela izanda, etorkizunean nire bizitzan, aspektu honetan adituago izatea baliteke lagungarri izatea. Kontzeptuaren alderdiak alde batera utzita, esan beharra dut lan hau egiteak asko irakatsi didala. Bildutako informazio guztiak profesionalki asko eman badit dit ere, informazioa bilatzerakoan egindako lana ez da gutxiagorako izan. Hemendik aurrera, nire burua gai ikusten dut informazio bilketa on bat egin eta hori kudeatzeko. Esan bezala, lan honetako informazioa oso interesgarria izan den arren, lortu dudan konpetentzia honek ahalbidetzen dit etorkizunera begira beste edozein gairen aurrean lan txukun bat egitea. Honekin batera, antzeko zerbait gertatu zait grafikoen eta taulen interpretazioarekin. Bertako edukiak eta ondorioak alde batera utziz, asko ikasi dut grafikoak interpretatzerako garaian eta baita horietatik ondorioak ateratzean ere. Lan mundura begira, egunen batean grafikoak lantzea egokitzen bazait, horri aurre egiteko prest nago. Bukatzeko gehitu nahi nuke, lan honetako atal bat egiterakoan hainbat sindikatutara jo dudala eta iritzi profesional bat sartzea lanean asko gustatu zaidala. Sindikatu bakoitzarekin harremanetan jartzea eta era batera edo bestera elkarrizketa txiki bat izateak bere denbora eman badit ere, gustura geratu naiz emaitza horrekin. Beraz, esateko geratzen zaidan gauza bakarra da lana pertsonalki ez ezik profesionalki ere lagungarri izan zaidala eta hemendik aurrera nire burua beste horrelako lan potolo bati aurre egiteko gai dela ikusteko balio izan didala. 7) ERANSKINA 1) Azken hamarkadetan emakumeak lan merkatuan gero eta gehiago sartzea lortu dute, baina, sarrera hori behar bezain sendoa da, edo krisiaren ondorioz atzeraka egiten ari da berriz? Hau da, hainbat emakume (eta gizon) lan merkatua uzten ari dira enplegua lortzeko aukera urriengatik etsita? 2) Zeintzuk dira emakumeek lan merkatura sartzeko aurkitzen dituzten oztopo nagusienak? Genero ikuspuntutik zeintzuk dira desberdintasunak? Duela 30 urte eta gaur egun arazo berdinak izaten al dituzte emakumeek? 5) Zeintzuk dira zuen etorkizuneko perspektibak lan merkatuan, hau da, non ikusten dituzue emakumeak, zein enplegu berritan, zein sektoretan?
addi-7da62d623f7c
https://addi.ehu.es/handle/10810/16725
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-01-15
science
Ruiz de Gauna Zeberio, Amaia
eu
Espainiako pentsio sistema
Lan honen bidez, Espainiako Pentsioak aztertu dira. Horretarako, lehenik eta behin, pentsioen diseinu orokorra aztertu eta Espainiako Gizarte Segurantzaren eredua definitu da. Bigarrenik, Pentsio Sistemako erregimenak kontuan hartuz, Erregimen Orokorra hartu da oinarri -hau baita espainiar erregimen erabilienaeta bere ezaugarriak azaldu dira. Azkenik, Lan Bizitzen Lagin Jarraitutik (LBLJ) lorturiko datuen bidez, ustez pentsioengan eragina duten aldagai ezberdinen (gizabanakoaren sexua, jarduera ekonomikoa, bizilekua eta hezkuntza-maila) aukeraketa egin da eta hauen bilakaera aztertu da 2005-2012 urte bitarteetan. Egindako analisien emaitza nagusiak oinarri hartuz, esan daiteke hainbat direla pentsioen zenbatekoan - Oinarri Arautzaile eta Erretiratze Adinean - eragina duten aldagaiak eta ondorioz, gizabanakoen ordainsarian desberdintasunak sortzen dituztenak. Hitz-gakoak: Pentsio Sistema, Espainia, Lan Bizitzen Lagin Jarraitua Taula eta Grafikoen Aurkibidea Ongizate Estatua mantendu nahi den herrialdeetan ezinbestekoak dira diru laguntza eta prestazio ekonomikoak. Herrialde Garatu gehienen Barne Produktu Gordinaren ehuneko handi bat Gastu Publikora bideratzen da, nahiz eta azken aldian murrizketen eraginez kopuru hau murriztu egin den. Diru laguntza publikoen artean, prestazio ekonomikoak dira herrialde garatu gehienen aurrekontuaren atalik garrantzitsuenetarikoak. Moneta Transferentzia eta Prestazio Ekonomikoei dagokienez, programa ezberdinak biltzen dituzte; besteak beste, Langabeziagatiko prestazioak eta Balioeztasun iragankorragatiko programak; hala ere, programa garrantzitsuena Pentsioek osatzen dute. Honen haritik, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) herrialde gehienek euren BPG per capitaren %15-40a 65 urtetik gorakoenganako laguntzetara bideratzen dute (Whitehouse eta Queisser, 2005) Espainiako Pentsio Sistema gaurkotasun handiko gaia da; alde batetik, espainiar aldaketa demografikoa dela medio bere jasangarritasuna kolokan jarri dutelako eta bestetik, 2011n onarturiko Pentsioen Erreformak iritzi asko sortarazi dituelako gizartean. Argi dago pentsioen gaineko edozein aldaketa edo neurrik gizartearen ongizatean eragin zuzena izango duela, langileria eta gehienbat, erretiratuen bizi-mailan ondorio zuzenak sortuz. 2011ko Erreformak bi aldaketa nagusi ekarri zituen. Lehenik eta behin, pentsioaren oinarria kalkulatzeko funtzioa birformulatu zuten 10 urtetan handituz kontutan hartu beharreko lan bizitza, azken 15 urteko kotizazio oinarriak erabili ordez, lan-bizitzako azken 25 urteak kontuan hartzen direlarik. Bigarrenik, derrigorrezko Erretiratze Adina 65 urte izatetik 67 urte izatera pasa zen. Erreformaren bidez aldaturiko aldagai nagusiak Oinarri Arautzaile eta Erretiratze Adina izanik, hauek izango dira lanean zehar azterturiko aldagaiak. Lanak ondorengo egitura jarraitzen du: lehenik 2. eta 3. ataletan, lanaren helburua eta garapena deskribatzen dira. Jarraian, 4. atalean, Pentsioen eredu orokorrak aurkezten dira, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen sailkapena oinarri hartuz. 5.atalean, Espainiako Pentsioen ezaugarriak eta bilakaera aztertzen dira. Ondoren, 6. atalean, Pentsioen Erregimen Orokorra ardatz moduan hartuz, 2011ko erreformak eragindako aldaketak aurkezten dira. 7. atalean, berriz, estimaziorako erabiliko diren datuen aurretiazko analisia egindo da. Ondoren 8. atalean, eskuragarri diren datuekin estimazioak egin eta hauen emaitzak aztertuko dira. Azkenik, 9. atalean, ikerketa lan osoaren ondorioak bilduko dira. Lan honen helburua, Espainiako Pentsioak aztertzea da. Hau helburu izanik, lehenik eta behin testuinguru teorikoa osatu da, pentsioen diseinua eta legedia deskribatuz. Honetarako, mundu mailako pentsioen eredu orokorra azaldu; espainiar sistema definitu eta bilakaera aztertu dira. Bigarren, Erregimen Orokorreko pentsioen diseinuaren nondik norakoak azaldu eta Pentsioen Erreformaren aldaketa nagusiak laburbildu direlarik. Ondoren, Pentsio Sistemako erregimenak kontuan hartuz, Erregimen Orokorra hartu da oinarri -hau baita espainiar erregimen erabiliena- eta analisi deskribatzailea egin da 2005-2012 urte bitarteetako Lan Bizitzen Lagin Jarraituko (LBLJ) datuen bidez. Azkenik, aurreko analisian pentsioengan eragina izan ahal duten aldagaiak erabiliz (gizabanakoaren sexua, jarduera ekonomikoa, bizilekua eta hezkuntza-maila) hainbat erregresio egin dira. Hauen bidez, aldagaien koefizienteak estimatu, ereduan izan dezaketen nabaritasuna aztertu eta ondorio desberdinak lortuko direlarik. 3. Metodologia: Lanaren garapena 1. Tutorearekin lanaren eduki negusia eta aurkibidea hitzartu dira. 2. Artikulu akademiko desberdinetan oinarrituz, marko teorikoa osatzen da. 3. Pentsioen diseinua aztertu ahal izateko, Estatuaren Buletin Ofizialetara jotzen da, legedi eta formula ezberdinei buruzko informazioa lortzeko. 4. Datuen analisirako Lan Bizitzen Lan Jarraituko datu basera joko da. 5. Datuak lantzeko EXCEL programaren bidez, aldagai ezberdinekin grafikoak osatuko dira. Emaitza esanguratsuak lortzeko asmoz. 6. Aztertu nahi diren aldagaien arteko erlazioak estimatzeko eta estimazio hauen azterketa egiteko STATA programa erabili da. 7. Lorturiko grafiko eta estimazioen iruzkinak egin eta ondorioak lortuko dira. 8. Azken lana idatziko da. 4. Pentsio sistemak mundu mailan: definizioa eta ereduak Segurtasun programa hauen funtzio nagusiak aurrezkia, birbanaketa eta asegurua dira (Palacios, 1996)  Aurrezkiari dagokionez, norbanakoak bere gazte garaian -diru-sarrera handiak ditueneankontsumoa leuntzeari deritzo, zahartzaroan -diru-sarrerak murriztean- gehiago kontsumi ahal izan dezan.  Birbanaketa bizitzan zehar jasotako errenta pertsona batetik bestera pasatzea da; agian errenta baxuko langileek euren zahartzarorako aurreztu behar izango balute, gaztetan pobrezian erortzeko arriskua izango luketeelako.  Aseguruak atzeraldi edo inbertsio okerrak gure aurrezkiak ezabatu, inflazioak aurrezkien balio erreala jaitsi edo programa publikoak huts egiteko arriskuaren aurkako babesa dakar. Munduan zehar Erretiratze Pentsio Sistema mota ezberdinak daude eta hauek sailkatzeko tipologia nahasia erabiltzen da. Zentzu honetan, gehien erabiltzen den sailkapena Munduko Bankuak (MB) eginikoa da (Palacios, 1996), Hiru Zutabeko sailkapena hain zuzen ere. 1. Zutabea: Publikoki gestionaturiko derrigorrezko sisteman datza. Honen helburua helduen zahartzaroko pobrezia murriztea da; estatuek bildutako zergen bidez finantzatzen dira, hau da, ez da kontribuzio bidezkoa; beraz, izaera unibertsala duela esan daiteke. 2. Zutabea: Pribatuki kudeaturiko derrigorrezko sistemari dagokio. Bere helburu nagusia, gizabanakoek aurreztera behartzea litzateke. Jasoko diren prestazioak egindako ekarpenen araberakoak izango dira, beraz, orduan eta kontribuzio gehiago, orduan eta prestazio gehiago. 3. Zutabea: borondatezko aurrezkiei deritzo. Derrigorrezko sistemez gain, prestazio gehiago izan ahal izateko bere borondatez aurreztu nahi dutenei zuzenduriko zutabea da hau. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA), bere aldetik, munduko pentsio sistemen hiru mailako sailkapen global bat garatu zuen (Whitehouse eta Queisser, 2005) pentsio sistemen eginkizun eta helburuan oinarriturikoa. Sailkapen honek bi derrigorrezko maila ditu: birbanaketa eta aseguru maila Lehenengo maila honi dagokionez, bere helburu nagusiak errenta birbanaketa eta zahartzaroko pobrezia murriztea dira, erretiratuen bizi-maila egokia bermatu ahal izateko. Jarraian azalduko diren moduan, maila honen barnean mota desberdineko pentsioak aurki daitezke, bakoitzak bere birbanaketa eta pobreziaren aurkako funtzio jakin bat izanik. Lehenik eta behin, Pentsio Basikoak aurki daitezke, Pentsio Basikoko sistemetan bi mota aurkitzen dira, bai zenbateko finkoko pentsioak, bai lan egindako urteen araberako pentsioak; hala ere, ez bata ez bestea ez daude irabazitako soldatarekin erlazionaturik. Bigarrenik, Pentsio Minimoak daude. Hauek diru-sarrera minimoa bermatzeko helburua dute eta baliabide urriko pertsonei zuzendaturik daude. Dena den, pentsio hau jaso ahal izateko, erretiratuak urte jakin batzuetan zehar ekarpenak egin behar izan ditu. Hirugarrenik, Laguntza Pentsioak daude, hauen kasuan, eskainitako prestazioak erretiratuen baliabideen araberakoak dira. Baliabide gutxien dituzten erretiratuei prestazio handiagoak eskaini eta baliabide gehiago dituztenen txikiagoak eskaintzen zaizkielarik. Azkenik, Gizarte Laguntzak daude, hainbat herrialdeetan ez dute birbanaketa publikoko pentsio sistema zehatzik eta baliabiderik gabeko erretiratuek gizarte guztiaren eskura dauden Gizarte Laguntzetara jo behar izaten dute. Hala ere, forma hauek guztiak derrigorrezkoak eta publikoki kudeaturikoak dira. Era berean, lau mota hauek osagarriak dira, hau da, Estatu bakoitzak bat baina gehiago izan ditzake. Bigarren mailari dagokionez, aseguru pentsioak erretiratuen bizi-maila egokia ziurtatzeko eskaintzen diren diru-laguntzak dira. Birbanaketa pentsioen moduan, hauek ere derrigorrezkoak dira. Bigarren mailako pentsio hauek diru-sarrerak ordezkatzeko tasa egokia bermatzeko helburua dute. Tasa honek bizitzan zehar langileak jasotako soldata eta erretiratzean jasotako pentsioaren arteko erlazioa definitzen du. Hau da, pentsioak erretiratu aurreko bizi-maila mantentzen zein mailatan ahalbidetzen dion azaltzen du (Lannoo et al., 2014). Pentsio Sistema Publiko gehienetan, Banaketa Sistema da sistema antolatzeko formarik erabiliena. Kasu honetan, erretiratuak jasoko duen pentsioa langileak bizitzan zehar irabazitako soldata eta egindako ekarpenen denboraldiaren araberakoa izango da (Lannoo et al., 2014). Ikuspuntu ekonomiko global batetik, Estatuak gizabanako talde bat zergatzen du -langileek ekarpenak egiten dituzte- lorturiko diru-sarrerak beste talde baten artean birbanatzeko -pentsioak eskaintzen dizkie erretiratuei- (Barr eta Diamond, 2006). Hau da, epealdi jakin bateko pentsioak epealdi bereko langileek egindako ekarpenen bidez finantzatzen dira. Era berean, antolatzeko erari dagokionez, beste bi eredu bereiz daitezke: Banakako Kapitalizazio Sistema eta Kapitalizazio Partzialeko Sistema. Banakako Kapitalizazio Sistema aurrezkietan oinarritzen da - langileen ekarpenak aktibo finantzarioetan inbertitzen dira-. Finantzaketa, beraz, aktibo finantzarioen metaketan datza. Belaunaldien arteko birbanaketarik izan ezean, belaunaldi bakoitza bere iraganeko aurrezkiez soilik mantenduko da eta norberak Kapitalizazio Sistemara egindako ekarpena soilik jasoko du. Hau da, erretiratzean, jasoko duen pentsio funtsa egindako ekarpenenen eta hauen interesen metaketa izango da. Era berean, Kapitalizazio Partzialeko Sistema beste bien arteko nahasketa da (Barr eta Diamond, 2006). Bestalde, pentsio eta diru-sarreren arteko erlazioa azaltzeko era desberdin daude. Zehaztutako Prestazio Sistema (ZP), Puntuzko Sistema, Zehaztutako Ekarpen Sistema (ZE) eta Kontu Nozionalen Sistema. Zehaztutako Prestazio Sistemetan (ZP), langileen pentsioa soldataren historian oinarrituko da, batez ere, azken lan urteetako soldatetan. Kasu honetan, pentsioen kalkulurako formulan langilearen soldata kontuan hartuko da. Orokorrean, langilearen ekarpena bere soldataren ehuneko bat izan ohi da. Zehaztutako ekarpen sistemak estatuak edo langileek gestionatu ditzakete (Barr eta Diamond, 2006). Puntuzko Sistema, Zehaztutako Prestazio Sistemaren antzekoa da baina azken irabazia kalkulatzeko kotizazio urte eta diru-sarreren araberako puntuak hartzen dira oinarri (Lannoo et al., 2014). Zehaztutako Ekarpen Sistemetan (ZE), norbanakoak bere diru sarreren araberako ehuneko finko bat ordaintzen du. Ekarpen hauek aktibo finantzarioak erosteko erabiltzen dira, banakako kontuetan metatzen direlarik. Zehaztutako ekarpen sistema puruetan, hau da, pertsonen arteko birbanaketarik ez dagoenetan, erretiratuen kontsumoa edo bizi maila bizitzan zehar metatutako aurrekontuak determinatzen du. (Barr eta Diamond, 2006). Kontu Nozionalen Sistema. Azken aldian nazioartean garatu den sistema berri hau Zehaztutako Ekarpen Sistemaren antzekoa da. Kasu honetan, pentsioak bizitzan zehar metatutako kapitalaz finantzatzen dira Hirugarren mailako pentsioak borondatezkoak dira, pribatuki kudeaturikoak eta ekarpen zehatzekoak. Orokorrean, merkatuko arauak baldintzatzen dituzte eta pentsio pribatuetara zuzenduriko aurrezkiak dira. (Lannoo et al., 2014). 5. Pentsio Sistema Espainian Mundu mailako Pentsio Sistema ezberdinen ezaugarriak behin azterturik, Espainiako Pentsio Sistema aztertuko da atal honetan. Lehenik, bere ezaugarri orokorrak azaldu; ondoren, Sistema Espainiarraren bilakaera historiko orokorra ikusi; eta azkenik, Espainiako Pentsio Sistemaren diseinuan barneratuz. Espainiako Pentsio Publikoko Sistema Estatuaren baitan dagoen Gizarte Segurantzak kudeatzen du eta jadanik aipaturiko ELGAren hiru-mailako sailkapena jarraitzen du:  Lehenik eta behin, lehenengo mailan Pentsio minimo edo ez kontributibo-ak daude, Estatuak kudeatzen ditu eta baliabide gutxikoei bizi baldintza duina eskaintzeko helburua dute. Bizitzan zehar gizarte segurantzaren inongo erregimenetan kotizatu ez dutenei edo pentsioaren zenbateko txikia dutenei zuzenduriko pentsioak dira hauek.  Bigarren mailari dagokionez, Banaketa Sistema da Espainian erabiltzen dena, hau da, momentu jakin batean lanean dauden langileen kotizazioei esker momentu bereko erretiratuen pentsioak finantzatzen dira eta beraz, kotizatzen ari diren langileek etorkizuneko langileen kotizazioen bidez finantzatutako pentsioa jasotzeko eskubidea izango dute. Era berean, Pentsio publiko eta dirusarreren arteko erlazioa Zehaztutako Prestazio Sistemaren bidez azaltzen da, non langileak jasoko duen etorkizuneko prestazioa bere lan bizitzan zehar eginiko kotizazioen araberakoa izango den, hauei pentsio kontributibo ere deitzen zaie.  Hirugarren mailari dagokionez, Pentsio Plan Pribatuak daude, Espainian gero eta erabiliagoak direnak. Hauen kasuan, norbanakoak bere lan bizitzan zehar (erretiratu aurretik) aurrezkiak metatzen ditu pentsio funtsa pribatuetan edo aktibo finantzario desberdinetan errentagarritasun bila. Norbanakoa erretiratzen den orduan, aurrezkiak erabil ditzake lorturiko etekinarekin bat. Espainiako Pentsio sistemak orain dela gutxi bete du bere lehen mendea eta beste pentsio sistemen modura, aldaketa asko bizi izan ditu. Atal honetan, Gizarte Segurantza informazio iturri nagusitzat hartuz, Espainiako Pentsio Sistemaren bilakaera laburbilduko da, eman diren gertakari edo aldaketa garrantzitsuak kronologikoki ordenatuz. Lehenengo aurrekaria 1883an sorturiko Aldaketa Sozialen Batzordea izan zen, erakunde honen helburua langileriaren ongizate eta interesak aztertzea izan zen. 1900. urtean, lehenengo gizarte-asegurua eta Lan Istripuen inguruko Legea sortu ziren eta 1908an Aurreikuspeneko Institutu Nazionala sortu zen, ordu-arteko gizarte aseguruak kudeatzeko helburuaz. Honen ondoren, gizarte aseguru gehiago sortzen joan ziren; hala nola, Langileen erretiroa (1919), Amatasuneko Nahitaezko Asegurua (1923), Derrigorrezko Langabeziaren Asegurua (1931), Gaixotasun Asegurua (1942), Zahartzaro eta Baliaezintasunen Derrigorrezko Asegurua (SOVI) (1947). Aipaturiko gizarte aseguru hauek eskainitako babes soziala ez zen nahikoa eta ondorioz, lan sektoreek kudeaturiko Mutualitateak sortu ziren. 1963an Gizarte Segurantzaren Oinarrien Legea sortu zen, gizarte babeserako eredu bakar eta bateratu bat sortzeko. Honen oinarrian, besteak beste, honako printzipioak adostu ziren: banaketa finantzarioaren beharra, sistemaren kudeaketa publikoa eta Estatuaren parte-hartzea sistemaren finantzaketan. 1966an sorturiko Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrak aurrez aipaturiko printzipioak bildu zituen baina hala ere, oraindik ere langileen benetako soldatekin zerikusi handirik ez zuten kotizazioko sistema zaharrek abian jarraitzen zuten. Era berean, 1972an finantza arazoei aurre egiteko asmoz, Babes Ekintzaren Hobekuntza eta Finantzaketa Legea sortu zuten baina honek egoera okertu besterik ez zuen egin. Espainian Demokrazia ezarri eta Konstituzioa onartu ondoren emandako hainbat erreformek osatu zuten Espainiako Gizarte Segurantzaren sistema. Lehen erreforma garrantzitsua, 1978an argitaraturiko Errege Dekretuaren argitalpenarekin jazo zen; Monkloako Itunei jarraiki, Gizarte Segurantzaren gardentasuna eta arrazionalizazioa hobetzeko gizarte-eragileen parte-hartze instituzionaleko sistema ezarri zuten. Era berean, ondorengo erakundeek osaturiko kudeaketa sistema berri bat eraiki zuten: i) Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala, prestazio ekonomikoak kudeatzeko; ii) Osasuneko Institutu Nazionala, osasun prestazioak lantzeko; iii) Gizarte Zerbitzuen Institutu Nazionala, gizarte zerbitzuak kudeatzeko; iv) Itsasoko Gizarte Institutua, itsasoko langileen kudeaketarako; v) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra, sistemaren kutxa bakarra. 1980ko hamarkadan Gizarte Segurantzaren egonkortasun ekonomiko eta gizarte babeserako tresnak hobetzeko neurriak hartu ziren. Besteak beste, kotizazio-oinarri eta soldata errealen arteko parekatzea eta kontsumorako prezio indizearen araberako pentsioen birbaloratzea (balio handitzea). Espainiako Pentsio Sistemaren lehen erreforma 1985ean izan zen, kotizatu beharreko gutxieneko denboraldia 10 urtetik 15 izatera pasa zen eta pentsioen kalkulurako denboraldia jubilatu aurreko 2 urte izatetik 8 urte izatera pasa zen. Nahiz eta neurri hauek sistemaren egoera arindu, pentsioen eta honen zenbateko batezbestekoak gora egin zuten. 1980 eta 1995 urte bitartean, pentsio kontributiboen gastua BPGren %5,6 izatetik %8,4 izatera pasa zen. Honez gain, 1990ko hamarkadan hainbat gizarte aldaketa eman ziren (aldaketak lan merkatuan, mugikortasun handiagoa lan merkatuan, emakumeen parte-hartzea lan-munduan...) eta honek Gizarte Segurantza Sisteman ere eragina izan zuten, gizartearen behar berrietara moldatu behar izan baitzen. Honen haritik, 1995an botere politiko eta sozialen babesarekin, Toledoko Ituna sinatu zen (López Gandia, 2001). Azken honek eragin handia izan zuen Gizarte Segurantzaren etorkizuneko prestazio eta finantza egonkortasunean. Ordura arteko banaketazko pentsio sistema hobetzeko asmoz, Toledoko Itunak Pentsio Sistema hobetzeko 15 gomendio biltzen zituen: 1. Finantzaketa iturrien banaketa eta argitzapena; 2. Erreserben osaketa; 3. Kotizazio-oinarrien hobekuntza; 4. Erregimen berezien finantzaketa; 5. Bilketa-mekanismoen hobekuntza eta ekonomia irregularraren aurkako borroka; 6. Erregimen berezien integrazio eta sinplifikazioa; 7. Sistemaren kudeaketaren integrazioa; 8. Kotizazioen eboluzioa; 9. Sistemaren izaera kontributiboa eta egitateari buruzkoa; 10. Erretiratze Adina; 11. Pentsioen erosteko ahalmenaren mantenua; 12. Elkartasun printzipioaren indartzea; 13. Kudeaketaren hobetzea; 14. Sistema osagarria; 15. Sistemaren eboluzioaren analisi eta jarraipena. Toledoko Itunaren ondorioz, pentsioen oinarri erregulatzailearen kalkulurako denboraldia 8 urtetik 15ra igotzea eta pentsioen birbaloratzea KPIren baitan aldatzea erabaki zuten. Era berean, pentsioak ordaintzeko erreserba funts bat sortu zuten. 2001. urtean, Gizarte Babeserako Sistemaren Garapen eta Hobekuntza Akordioa sinatu zuten, neurri berriak txertatu zituztelarik, hauen artean alde batetik, 65 urte ondorengo erretiratzea sustatzeko mekanismoen ezarpena eta bestetik, 61 urte baino gehiagokoei eta hainbat ezaugarri betetzen dituztenei behar baino lehenagoko erretiratzea legeztatzea. Azken hamarkadetan hainbat izan dira Gizarte Segurantzaren inguruan eman diren aldaketak. Hauen artean, prestazio ez-kontributiboen ezarpena, Gizarte Segurantzaren legediaren arrazionalizazioa, egindako kotizazio eta jasotako prestazioen arteko egokitzapen hobea, Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsaren sorrera, erretiratze malgurako eta lan-bizitzaren luzapena sustatzeko mekanismoen txertaketa eta pentsio txikiagoak dituztenen babeserako neurrien hobekuntza. 2011ko abuztuan Espainiako Gobernuak, 2013an abian ezarriko zen pentsio sistemaren erreforma onartu zuen. 27/2011 legea, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko legea alegia. Espainiar pentsio sistema publikoak jasandako erreforma handienetarikoa da eta bere helburua sistemaren jasangarritasuna bermatzeaz gain, epe luzean egindako ekarpen eta jasotako prestazioen arteko erlazioa areagotzea direlarik. Espainiako Pentsio sistema banaketazkoa izanik, sistemaren egonkortasuna mantentzeko beharrezkoa da ordaintzaile eta onuradunen arteko ratioa berdin mantentzea. Espainian, beste herrialde garatu gehienen moduan, piramide demografikoak aldaketa sakona bizi izan du; alde batetik, jaiotza tasa murriztu eta bestetik, bizi-itxaropena areagotu egin delako. Era berean, 2007an nazioartean eztanda egin zuen krisi ekonomikoak egoera larriagotu du; hori dela eta, azken aldian hainbat nazio eta nazioarteko instituzio, erakunde pribatu zein adituk espainiar pentsio sistemaren jasangarritasun arazoaz larriturik, sistema erreformatzeko beharra adierazi dute. Beraz, nahiz eta krisi ekonomikoa ez izan erreforma ezartzearen kausetako bat, hau garatzeko beharra bultzatu du (Meneu eta Encinas, 2012). Erretiroari dagokionez, erreforman adosturiko neurrien artean esanguratsuenak besteak beste, Erretiratze Adinaren luzapena- 65 urtetik 67 urtera pasa zen- eta pentsioa kalkulatzeko Oinarri Arautzailearen kalkulurako kontutan hartu beharreko kotizazio epearen luzapena -15 urtetik 25 urtera pasa zen-. Erreforman hitzartutako neurriak progresiboki joango ziren ezartzen 2013 urtean hasi eta 2027an bere osotasuna lortuko dutelarik.  Erregimen Orokorra, industria edo zerbitzuetako besteren konturako langileak osatzen dutena.  Erregimen Berezia, bere izaerarengatik, denbora eta toki baldintza bereziengatik edo produkzio- Erregimen Bereziak Erregimen Berezien barruan, hiru mota garrantzitsuenak aipa daitezke: Autonomoen edo bere konturako langileen erregimen berezia (RETA), Itsasoko Langileen Erregimen Berezia eta Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia. Autonomoen edo bere konturako langileen erregimen berezia (RETA): 18 urtetik gorako langileak barneratzen ditu, normalean, lan-kontraturik gabe pertsonalki eta zuzenean, jarduera ekonomikoren bat lantzen duten gizabanakoak dira. Itsasoko Langileen Erregimen Berezia: Itsas eta arrantza-jarduerak egiten dituzten langileak. Bere konturako langile gisa, merkataritza-nabigazioko jardueretan, itsas-arrantzan, portuen eta kirol ontzien barne trafikoan eta lemazaintzan dihardutenak barne hartzen dira. Bere konturako langile modura, ontzi txikien armadoreak, ontzietan lan egiten dutenak, itsasotik produktuak ateratzen dituztenak eta arrantza-enpresa baten kontura lan egiten ez duten saregileak. Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia: Zerbitzuak, ikatzaren meatzaritzarekin zerikusia duten jarduerak garatzen dituzten enpresetan lan egiten duten beren konturako langileak: aire zabalean edo lurpeko meatzetan erauztea, aglomeratuak fabrikatzea, ekoizpen-labeak, ibai-garraioa eta beste batzuk. Gizarte Segurantza eta Lan Ministerioak luzaturiko azken datuen arabera, 2015ko otsailean guztira 16.705,4 (milakotan) pertsona daude afiliaturik Espainiako Gizarte Segurantzan. Hauen artean, %80,95ak Erregimen Orokorrean kotizatzen du eta aldiz, %19,044ak Erregimen Berezietan. Erregimen Bereziei dagokionez, kotizatzaile guztien arteko %0,023ak Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezian kotizatzen du, %18,67ak Autonomoen Erregimenean eta azkenik, %0,35ak Itsasoko Langileen Erregimen Berezian. Datu hauek azterturik, Erregimen Orokorra Espainiako Gizarte Segurantzaren erregimen garrantzitsuena dela baieztatu daiteke. Hau dela eta, lan hau garatzerako orduan, Erregimen Orokorreko Erretiro Arrunteko pentsioak hartuko dira oinarri. 6. Erregimen Orokorreko Pentsioak Atal honetan, Erregimen Orokorreko pentsioen diseinuaren nondik norakoa azalduko da. Era berean, 2011ko Erreformak eragindako aldaketak ere aipatuko direlarik; alde batetik, erreforma aurreko egoera eta bestetik, erreforma ondorengoa azalduko direlarik. Erregimen orokorreko pentsioak zehazteko orduan hainbat aldagai hartzen dira kontuan: Erretiratze Adina, kotizazio epealdia eta Oinarri Arautzailea. Erretiratuak jasoko duen pentsioaren hasierako zenbatekoa azken bien bitartez kalkulatzen da. Honetaz gain, pentsioak urtero birbaloratzen dira indize konkretu baten arabera. Dena den, gizabanakoak jasotzen duen azken pentsioak gobernuak urtero definitzen dituen pentsio minimo eta maximoen artean izan behar du. 2011ko Erreforma aurretik, norbanakoa jasotzen zuen hasierako zenbatekoa, pentsio efektiboa, alegia, (1) espresioaren bidez zehazten zen: Non PEi –k i gizabanakoaren Pentsio Efektiboa adierazten duen, i i gizabanakoari dagokion portzentajea den eta OAi, berari dagokion Oinarri Arautzailea. Oinarri Arautzailea erretiratu aurreko 180 hilabeteetako kotizazio oinarriak 210az zatituz kalkulatzen zen. Azken bi urteko Kotizazio Oinarriak mantenduz eta aurreko beste Kotizazio Oinarri guztiak Kontsumo Prezio Indizearen (KPI) arabera eguneratuz. Jarraian agertzen den (2) espresioaren bidez zehazten zen Oinarri Arautzailea: 𝑂𝐴𝑖 = ∑ 𝑂𝑡 𝑖 24 𝑡=1 + ∑ 𝐼25 𝐼𝑡 180 𝑡=25 210 Non 𝑂𝐴𝑖 i gizabanakoaren Oinarri Arautzailea den, 𝑂𝑡 𝑖 i gizabanakoaren t hilabeteko Kotizazio Oinarria eta 𝐼𝑡 t hilabeteko Kontsumo Prezioen Indizea diren. Portzentajeari dagokionez, kopuru hau aldakorra zen, langileak Gizarte Segurantzan kotizatutako urte kopuruaren arabera balio ezberdina hartzen baitzuen. Erreforma aurretik, portzentaje txikiena %50a zen eta horretarako, gutxienez 15 urtez kotizatu behar zen Gizarte Segurantzan3. Aldiz, %100 zen gehienezko portzentajea eta 35 urtez kotizatuz gero lortzen zen. Portzentajearen balioa eskala baten bidez zehazten zen: 15 eta 24 kotizazio urteen artean kotizatutako urte gehigarriagatik, %3an handitzen zen portzentajea. Bestalde, 25 urtetik aurrera kotizatutako urte gehigarriagatik, portzentajea %2an hazten zen. Aurrez aipatu bezala, norbanakoak jasotzen duen pentsioaren zenbatekoa ezingo da legez ezarritako pentsio minimoa baino gutxiagoa zein maximoa baino handiagoa izan. Zenbateko hauek Estatuko Aurrekontu Orokorretan legez ezartzen dira eta urtero balio desberdinak hartzen dituzte. Jarraian aurkezten den taulan (Taula 1) hileko pentsioen balio minimo eta maximoak agertzen dira eurotan. Taula 1. Pentsio Minimo eta Maximoak 2010.urtean Iturria: Gizarte Segurantzaren 2011. Aurrekontuen Txosten Ekonomiko Finantzarioaren Eranskinetik norberak moldatua (Gizarte Segurantza, 2011). Era berean, gutxieneko kotizazio epealdiaz gain, erretiratuak pentsioa jaso ahal izateko adinaren inguruko beharrezko baldintza bete behar zuen, Erretiratze Adinarena alegia. Erreforma aurreko kasuetan, langileak 65 urterekin erretiratzeko eskubidea zuen, hau da, 65 urte zen erretiratzeko gutxieneko adina4. Gutxieneko kotizazio epealdia bete eta gainera, legez ezarritako adinetik gora erretiratzen zirenei, portzentaje gehigarri bat aplikatzen zitzaien urte gehigarri bakoitzagatik. 65 urtetik gora erretiratzen zirenei %2ko portzentaje gehigarria aplikatzen zitzaien kotizatutako urte gehigarriagatik eta bestetik, %3a 65 urte betetzean gutxienez 40 urte kotizatuta zituztenei.5 Portzentaje gehigarri hau erretiratuari kotizatutakoaren arabera egokitzen zitzaion portzentajeari batzen zen, azken hau izanez Oinarri Arautzaileari aplikatu beharrekoa. Hala ere, pentsioak ezin izango zuen inoiz zegokion Estatuko Aurrekontu Orokorretako Legean kotizaziopeko pentsioetarako ezarritako gehiegizko muga gainditu. Bestalde, langilea aldez aurretik erretiratuz gero, legez ezarritako Erretiratze Adinaren aurretik , alegia, pentsio efektiboa kalkulatzeko erabiltzen zen portzentajea murriztuko zitzaion. Murrizketa hau kotizatutako urteen araberakoa zen eta erreforma aurretik, gehienez %7,5ean murrizten zitzaien portzentajea 65 urte aurretik erretiratu eta 30-34 urtez kotizatu zutenei. Portzentaje murritzaile txikiena %6koa zen eta 40 urtez edo gehiagoz kotizatutako langileei aplikatzen zitzaien. Azkenik, aipatu behar da erretiratuak jasotzen zuen pentsio efektiboaren balioa urtero eguneratzen zela erretiratuen kontsumo maila mantentzeko asmoz. Pentsioak indize baten bidez birbaloratzen ziren urtero eta 2014. urtera arte Kontsumorako Prezioen Indizea zen erabiltzen zena, urte hasierako KPIren balioa zehazki. 4Hala ere, hainbat kasu berezietan, erretiratzeko gutxieneko adina desberdina izan zitekeen. 2011Ko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen azken xedapenetako 12.2.ean zehazten denaren arabera, Erregimen orokorrean altan izan eta hurrengo ezaugarri bereziren bat betez gero, erretiratzeko gutxieneko adina murrizteko aukera zuten langileek: (a) Behar baino lehenagoko erretiroa, Mutualista eta 60 urtetik gorakoentzat. (b) Behar baino lehenagoko erretiroa, 61 urtetik gorakoentzat (Mutualista izan ezean). (c) Erretiro partziala. (d) 2011ko Erreforma aurrekoentzat, Erretiro Berezia 64 urtetik gorakoentzat. (e) Meatzaritza Estatutuko langileak, aireko garraioko langileak, trenbideetako langileak, artistak, suhiltzaile eta Ertzainak. (f) Erretiro malgua. (g) %45 gorako minusbaliotasuna duten langileen erretiroa. 5Abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen azken xedapenetako 12.aren arabera Aurrez esan bezala, erreformaren aldaketa nabarienak Erretiratze Adina eta kotizazio epeei dagozkienak izan ziren. Hala ere, hurrengo atalean gaur egun indarrean dauden baldintza eta ezaugarriak aipatuko dira. Pentsio Efektiboaren zenbatekoa kalkulatzeko, aurrez aipaturiko (1) espresioa erabiltzen da, dagokion Oinarri Arautzaileari portzentaje zehatz bat aplikatuz. Hori izango da, azken batean, erretiratuak bere zahartzaroan jasoko duen zenbatekoa. Non PEi –k i gizabanakoaren Pentsio Efektiboa adierazten duen, i i gizabanakoari dagokion portzentajea den eta OAi, berari dagokion Oinarri Arautzailea. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko diren Gizarte Segurantzako pentsio efektiboei Jasangarritasun Faktore bat aplikatuko zaie. Jasangarritasun faktore6 honen helburua sistemaren kotizazio eta prestazioen arteko proportzionaltasuna mantentzea da, oraingo eta etorkizuneko generazioen pentsio artean desberdintasunik egon ez dadin. Izan ere, populazioaren zahartze eta bizi-itxaropenaren hazkundea dela medio, gero eta beranduago erretiratuko diren gizabanakoek bizi-itxaropen handiagoa izatea espero da, eta, beraz, pentsio handiagoa jasoko du. Erreforma ondorengo Oinarri Arautzailea jarraian ikus daitekeen (3) espresioaren bidez kalkulatzen da. 2011ko legea dela eta, Oinarri Arautzailearen kalkulurako kontutan hartzen den kotizazio epealdia 15 urte izatetik 25 urte izatera pasa zen. Beraz, zenbatekoa erretiratu aurreko 300 hilabeteetako kotizazio oinarriak 350 zatitzean lortzen den zatikia izango da. Hala ere, neurri hau gradualki aplikatuko da, urtez urte formulan kontuan hartu beharreko hilabete kopurua handituz – 12 hilabete gehiago urteko-. Non 𝑂𝐴𝑖 i gizabanakoaren Oinarri Arautzailea den, 𝑂𝑡 𝑖 i gizabanakoaren t hilabeteko Kotizazio Oinarria eta 𝐼𝑡 t hilabeteko Kontsumo Prezioen Indizea diren. Portzentajea Gizarte Segurantzari kotizatutako urteen araberakoa da. Erreforma aurretik bezala, langileek gutxienez 15 urtez (5.475 egun) kotizatu behar dute. Kotizazio epe honekin, portzentajea %50ekoa da eta hemendik aurrera, portzentajea %0,19an areagotuko da hilabeteko – 1 eta 248 hilabete gehigarri bitartean – eta %0,18an areagotuko da 248. hilabetetik aurrera. Hala ere, portzentajea ezingo da inoiz %100 baino handiagoa izan, beranduago erretiratzeagatiko kasuetan izan ezik. Dena den, 2027ra arte, portzentaje berri hauek gradualki aplikatuko dira urtez urte. Aurrez esan bezala, pentsio minimo eta maximoen zenbatekoak urtero aldatzen dira. Erreferentzi modura, Taula 2-k 2014 urteko pentsio minimo eta maximoak adierazten ditu. Taula 2. Pentsio Minimo eta Maximoak 2014.urtean. 2014 Ezkonlaguna ardurapean dutenak Ezkonlagunik ez dutenak Ezkonlaguna dutenak, baina ez ardurapean Minimoa (>=65 urte) 780,9 632,9 600,3 Minimoa (<65 urte) 731,9 592 559,4 Maximoa 2554,49 Iturria: Gizarte Segurantzaren Aurrekontuen 2014. Txosten Ekonomiko Finantzarioaren Eranskinetik norberak moldatua (Gizarte Segurantza, 2014) Pentsio Sistemen Erreforma indarrean jarri zenetik, erretiratzeko adina, erretiratuaren adin eta lan-bizitzan zehar egindako kotizazioen baitakoa da. Orokorrean, Erretiratze Adina 67 urtekoa da7. Erretiratzeko unean gutxieneko kotizazio epealdia bete eta gainera, legez ezarritako Erretiratze Adina gaindituz gero, erretiratuak portzentaje gehigarri bat jasotzeko aukera izango du kotizatutako urte gehigarriagatik. Portzentaje gehigarria beraz, kotizatutako urte gehigarrien baitan aldatuko da hurrengo eskalan ikus daiteke 2011ko erreforman erabakitako zenbatekoak:  %2a 25 urte arte kotizatuz gero  %2,75a 25 eta 37 urte bitartean kotizatuz gero  %4a 37 urtez baino gehiagoz kotizatuz gero Era berean, borondatez, alde aurretik erretiratzen direnei koefiziente murriztaile bat aplikatzen zaie. 2011Ko erreformarekin ere zenbateko hauek aldatu ziren hurrengo hauek izanik: 7 Langilea erretiratu ahal da 65 urterekin baldin eta 38 urte eta 6 hilabetez kotizatu badu.  %8a 38 urte eta 6 hilabetez baino gutxiagoz kotizatuz gero  %7,5a 38 urte eta 6 hilabete eta 41 urte eta 6 hilabete bitartean kotizatuz gero  %7a 41 urte eta 6 hilabete eta 44 urte eta 6 hilabete bitartean kotizatuz gero  %6,5a 44 urte eta 6 hilabete baino gehiago kotizatuz gero Azkenik, pentsioen zenbatekoak eguneratzeko erabiltzen den birbaloratze indizeari dagokionez, 2011. urtean, Diputatuen Kongresuak Toledoko Itunaren Erreforma eta Ebaluazio Informean, Pentsioen Birbaloratze indizea aldatzea erabaki zuen. Espainiako aldaketa demografiko eta krisi ekonomikoa medio, indize aldaketa honen helburua Pentsio Sistemaren jasangarritasuna izanik, indize hau soldaten hazkundean, ekonomiaren bilakaeran eta Gizarte Segurantzari egindako kotizazioetan oinarritu behar zela erabaki zuten. Indize berri hau 2014ko urtarrilaren 1ean ezarri zen eta jarraian agertzen den (4) espresioaren bidez kalkulatzen da8. 𝐼𝑅𝑡+1 = 𝑔̅𝑙,𝑡+1 − 𝑔̅𝑝,𝑡+1 − 𝑔̅𝑠,𝑡+1 + 𝛼 [𝐼̇𝑡+1 − 𝐺̇𝑡+1 𝐺̇𝑡+1 ] (4) Non IR-k t+1 urteko Birbaloratze indizea adierazten duen, 𝑔̅𝑙,𝑡+1, 𝑔̅𝑝,𝑡+1 𝑒𝑡𝑎 𝑔̅𝑠,𝑡+1 , Gizarte segurantzako diru-sarreren, batezbesteko pentsioen eta ordezkapen efektuen, t+1 urtean zentraturiko batezbesteko aritmetiko mugikorrak diren, hurrenez hurren eta, 𝐼̇𝑡+1, 𝐺̇𝑡+1 Gizarte Segurantzako diru-sarreren eta gastuen batezbesteko geometriko mugikorrak diren. Azkenik, α parametroa bost urterik behin berrikusiko da eta bere balioa 0,25 eta 0,22 artean kokatuko da. Era berean, birbaloratze indize berri honen balioa ezingo da inoiz ehuneko 0,25a baino txikiagoa zein ehuneko 0,50a baino handiagoa izan. 2015eko datuei dagokionez, Gizarte Segurantzaren Aurrekontu Orokorrei dagokienez, 2015eko pentsioak 0,25ean birbaloratu dira. Lan honen bidez, Pentsioen diseinuan eragina duten aldagaien analisi ekonomikoa garatu nahi izan da, aldagaien artean zein desberdintasun egon daitezkeen eta zer nolako bilakaera jasan izan duten azken urteotan. Aurreko atalean landurikoa kontutan hartuz, Pentsioen diseinuan lau aldagai nagusik eragiten dutela esan daiteke:  Oinarri Arautzailea  Erretiratze Adina  Kotizazio Epealdia  Birbaloratze Indizea Oinarri Arautzaileak eragin zuzena du erretiratuak jasoko duen zenbatekoan eta langilearen epe jakin bateko soldaten araberako funtzio bidez kalkulatzen denez, soldaten inguruan desberdintasunak sortzen dituzten aldagaiek ere Oinarri Arautzaileari eragingo die. Esaterako, erretiratuaren sexuak, hezkuntza mailak, jarduera ekonomikoak zein bizilekuak –Autonomia Erkidegoak-. Erretiratze Adina gaurkotasun handiko gaia da, batez ere, 2011ko erreformaren ondorioz, hau handitu dutenean. Erretiratze Adinak gizarte segurantzak mantendu beharreko -erretiratuak- eta pentsioak finantzatzen dituztenen -langileak- zenbatekoa mugatzen du; izan ere, sistema jasangarria izan dadin prestazioak jaso eta finantzatzen dituztenen artean oreka egon beharko da. Honen gaineko edozein aldaketak eragina izango du prestazioen zenbateko eta kopuruan. Izan ere, adinarekin lotuta dago kotizazio epealdia. Kotizazio epealdiari dagokionez, pentsioa osatzeko portzentajea definitzen duenez, aldagai garrantzitsua dela esan daiteke. Gero eta urte gehiagoz kotizatuz gero, pentsio handiagoa jasoko du norbanakoak eta alderantziz, denbora gutxiz kotizatzen dutenek pentsio baxuagoa izango dute. Kotizazio epea, bestalde, Erretiratze Adinarekin dago erlazionaturik oso gertutik. Izan ere, urte gehiago kotizatzeko adin handiagorekin erretiratu behar du gizabanakoak eta alderantziz, adin handiagorekin erretiratzean, kotizazio epea luzatzen da. Birbaloratze Indizeak lehen urteko Pentsio Efektiboaren zenbatekoa urtez urte eguneratzeko funtzioa da. Analisi honetan erabilitako datuak gizabanakoaren erretiroko lehen urtekoak direnez, indize honek ez du garrantzirik izango. Aurreko guztia kontutan izanez, analisi ekonomikoa garatzeko pentsioen Oinarri Arautzailea eta Erretiratze Adina aztertuko dira. Analisia garatzeko beharrezko datuak Lan Bizitzen Lagin Jarraitutik (LBLJ) (Muestra Continua de Vidas Laborales - MCVL) lortu dira. LBLJ espainiar Gizarte Segurantza eta Lan Ministerioak 2004 urteaz geroztik, urtero osatzen duen datu oinarria da. Bertan, Gizarte Segurantzan afiliatutako langile zein pentsionisten datuak biltzen dira, lagina ausaz aukeratuz. Urtero, laginaren esangura-tasun maila aztertzeko analisi estatistikoak egiten dira sexu, adin, erregio eta herritartasunaren arabera. Eskuragarri dauden datuak 2012 urtera artekoak direnez, 2005-2012 urte bitartekoak erabili dira analisirako. Beraz, Pentsioen 2011ko Erreformaren eraginak aztertu ezin ezean, Erreforma aurreko bilakaera aztertu da. 7.1. Oinarri Arautzailea Grafiko honetan, 2005-2012 urte bitarteko Oinarri Arautzailearen bateztestekoek, eurotan neurtuak, izan duten bilakaera ikus daiteke. Orokorrean, azken urteetan Oinarri Arautzaileak hazkunde positiboa jasan duela esan daiteke. Era berean, aipagarria da 2008tik 2009ra izandako hazkundea, %15,16koa hain zuzen, eta 2009tik 2010ra izandako jaitsiera, %6,10koa. Lehenengo grafikok honetan ikus daitekeen moduan 2009. urtea inflexio-puntutzat har daiteke, urte honetan lortu baitzuen batezbesteko Oinarriak bere baliorik altuena, 1.682,56 eurokoa alegia, hainbat izan litezke Oinarriaren aldaketa nabarmenaren kausa. Alde batetik, aipagarria da urte honetan langabezitik zuzenean erretiratutako norbanakoen kopurua; izan ere, beste urteekin alderatuz, 2009. urtean desenplegudun gutxiago erretiratu ziren. Historikoki, langabetuen Oinarriak batezbestekoak baino txikiagoak dira, gauzak honela, langabetu gutxiago erretiratuz, batezbesteko Oinarria handitu liteke. Beste aldetik, 2009. urteko pentsiodun berrien artetik gehienak sektore publikotik erretiratu ziren eta hauen oinarriak batezbesteko oinarria baino altuagoak dira, era berean, batezbesteko Oinarria handituz. 0 200 400 600 800 1000 1200 1400 1600 1800 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Batezbesteko oinarri arautzailea eurotan Batezbesteko Oinarria Grafiko 1. Oinarri Arautzailearen bilakaera orokorra (2005-2012) Beraz, laburbilduz, esan daiteke 2009an oinarriak izandako hazkundea erretiratutako langabetuen kopurua murriztu eta administrazio publikotik erretiratutakoen hazkundeagatik izan liteke; pentsiodun berrien batezbesteko oinarri arautzailea handituz. Iturria: LBLJ datuetatik egileak moldatua Bigarren grafiko honetan 2005-2012 urte bitarteko Oinarri Arautzailearen batezbestekoen bilakaera aztertzen da, generoaren araberako bilakaerarekin alderatuz. Bilakaera orokorrari dagokionez, Oinarri Arautzaileek -emakumezko zein gizonezkoenak- joera berdina izan dute, aurreko grafikoan aipaturiko aldaketak hain zuzen ere -2009. urteko aldaketa nabarmena-. Hala ere, agerikoa da, emakumezko eta gizonezkoen artean dagoen desberdintasuna. Kasu honetan, gizonezkoen aldeko diskriminazio positiboa dago; alde batetik, gizonezkoen oinarria etengabe batezbestekoaren gainetik eta emakumezkoena, bestalde, batezbestekoaren azpitik agertzen baita. Desberdintasun honek, batezbestez 364,16 euroko desberdintasuna dago bi sexuen artean, agerian uzten du espainiar lan merkatuko sexu diskriminazioa. Emakumezkoen oinarriak gizonezkoenak baina baxuagoak izateak, bien arteko soldaten artean nolabaiteko desberdintasuna dagoela adierazten baitu. Iturria: LBLJ datuetatik egileak moldatua Hirugarren grafiko honek Oinarri Arautzailearen bilakaera erakusten du hezkuntza mailaren arabera. Irudian ikus daitekeen modura, oinarri guztiek antzeko joera izan dute aztertutako urteetan zehar, joera gorakorra alegia. Hala ere, diferentzia esanguratsua dagoela ikus daiteke hezkuntza maila ezberdineko oinarrien artean. Grafikoan ikus daitekeen moduan, hezkuntza maila altukoek dute batezbesteko oinarri altuena , maila ertainekoek ondoren eta azkenik, heziketa maila baxuenekoek izango dute oinarri txikiena, batezbestekoaren azpian aurkitzen delarik. Desberdintasunei dagokienez, maila altu eta ertainekoen artean batezbestez, 257,21 euroko desberdintasuna dago. Maila ertain eta baxukoen artean, berriz, 564,03 eurokoa. Beraz, datu hauek ikusirik, esan daiteke norbanakoaren heziketa mailak eragin handia duela behin erretiratu ondoren bakoitzak jasoko duen pentsioaren zenbatekoan . Iturria: LBLJ datuetatik egileak moldatua Grafiko honetan, Autonomia Erkidego bakoitzeko 2005-2012 urte bitarteko oinarrien batezbestekoak azaltzen dira. Lehen zutabeak Espainiako Batezbesteko Oinarria irudikatzen duela oinarri hartuz, begi bistakoak dira espainiar erregioen arteko desberdintasun ekonomikoak. Espainiar erregio gehienen batezbesteko oinarria, batezbesteko orokorra baino txikiagoa da, 1.500,99 euro baino gutxiagokoa alegia. Izan ere, Aragoi, Asturiasko Printzerria, Kantabria, Katalunia, Madrilgo Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko oinarriak bakarrik aurkitzen dira batezbestekoaren gainetik. Era berean, aipagarria da Euskal Autonomia Erkidegoak duela batezbesteko oinarri altuena, 1.770,13 eurokoa. Oinarri baxuenari dagokionez, Extremadurakoa da, batezbestez 1.189,72 urokoa baita. Bi muturreko oinarrien arteko desberdintasuna 580,41 eurokoa dela kontutan izanik, norbanakoaren bizilekuak garrantzia du pentsioaren zenbatekoa zehazteko. Iturria: LBLJ datuetatik egileak moldatua Bosgarren grafiko honetan, Jarduera Ekonomiko bakoitzeko batezbesteko oinarriak azter daitezke, 20052012 urte bitarteko batezbestekoak dira eurotan neurtuak. Irudiari erreparatuz, argi geratzen da sektore edo jarduera ekonomikoen artean dagoen aldea. Hala ere, grafiko honetako daturik aipagarriena oinarri txikienaren eta handienaren artean dagoen desberdintasuna da; bi muturren artean 1.102,69 euroko desberdintasuna dagoelarik. Oinarri txikiena Ostalaritza jarduerari dagokio, 1.097,11 euroko oinarria duelarik eta bestetik, oinarri altuena Finantza jarduerari dagokio 2.198,84 eurokoa izanik. Era berean, jarduera ekonomikoen %54ak bakarrik gainditzen du batezbesteko oinarri orokorra, 1.500,99 eurokoa. Datu hau jarduera ekonomikoak pentsioen zenbatekoan duen esangura-tasunaren seinale da. 0 500 1000 1500 2000 2500 Batezbestekoa Meatzaritza Manufaktura Elektrizitatea Eraikuntza Motor konponketa Ostalaritza Garraioa Finantza Enpresa Administrazio Publikoa Hezkuntza Osasuna Bestelako gizarte jarduerak Iturria: LBLJ datuetatik egileak moldatua Seigarren grafikoan Espainiako Erretiratze Adinaren batezbestekoaren, urtetan neurtua, bilakaera azter daiteke. 2011Ko erreforma -2013an abian ezarritakoa- aurretik, derrigorrezko Erretiratze Adina 65 urtekoa zen. Grafikoari erreparatuz gero, ikus daiteke orokorrean Espainiako batezbesteko Erretiratze Adina 65 urtetik behera agertzen dela, hau Espainian langile gehienak aldez aurretik erretiratzen direnaren zantzua da. Grafiko honetan ikus daitekeen moduan, 2005-2008 urte bitarteetan batezbesteko adinak hazkunde positiboa pairatu zuen. 2009. urtea nolabaiteko inflexio-puntu moduan azaltzen da; izan ere, Erretiratze Adinak bere zenbateko altuena lortu zuen urte honetan, 65,05 urte alegia. Erretiratze Adin altu honen atzetik bi kausa egon litezke. Lehenik eta behin, aurrez esan bezala 2009an inoiz baina langabetu gutxiago erretiratu ziren eta hauek normalean beste langileak baino lehenago erretiratzen direnez, langabetuen kopurua murrizteak batezbesteko Erretiratze Adinaren hazkundea bultzatuko du. Bigarrenik, 2009ko pentsiodun berrien gehiengoa sektore publikotik erretiratu zen eta hauen Erretiratze Adina beste sektoreetakoa baino altuago izanik, batezbesteko Erretiratze Adinaren hazkundea ekar lezakete erretiratu berri hauek. Iturria: LBLJ datuetatik egileak moldatua Grafiko honek Erretiratze Adinaren bilakaera irudikatzen du, sexuaren baitan. Lerro urdinak batezbesteko adina adierazten du, ikus daitekeen moduan, emakumezko eta gizonezkoen Erretiratze Adinaren batezbestekoak orokorraren antzeko bilakaera erakusten dute 2005-2012 urteen artean. Hala ere, argi ikusten da gizon eta emakumeen arteko ebakia, batezbestez 0,09 puntuko aldea dago bi sexuen artean, 1,11 hilabetetako aldea alegia. Hau da, batezbestez, Espainian gizonezkoak emakumezkoak baina geroago erretiratzen dira. Gizonezkoen Erretiratze Adinari erreparatuz gero, ikus daiteke hau beti batezbesteko orokorraren gainetik azaltzen dela 2010 urtera arte; azken bi urteetan, aldiz, batezbestekoaren azpitik ageri da. Emakumezkoen Erretiratze Adinak, aldiz, alderantzizko bilakaera izan du. Hau da, batezbestekoaren azpitik ageri da 2010 urtera arte eta batezbestekoaren gainetik geroztik. Aldaketa hau -emakumeak azken urteetan gizonezkoak baina beranduago erretiratzea- epe luzeko aldaketa, hau da, espainiar emakume eta gizonen arteko patroi aldaketa edo bi urte hauetako (2011,2012) kasu berezia izan daiteke. Egoeraren kausalitatea ondorioztatzeko, etorkizuneko datuak aztertu behar dira. Iturria: LBLJ datuetatik egileak moldatua Zortzigarren grafiko honek hezkuntzaren arabera batezbesteko erretiratze adinen sailkapena irudikatzen du. Bilakaera orokorrari dagokionez, begi bistakoa da hezkuntza maila guztiko adinek joera berdina erakusten dutela. Batezbesteko adin orokorra urdin koloreko lerroak adierazten du; hau oinarri hartuz, hezkuntza mailen arteko desberdintasunak argiago ikus daitezke. Hezkuntza maila altua dutenen adina batezbestekoaren gainetik azaltzen da; batezbestez 1,01 urteko desberdintasuna dago maila altuko hezkuntzadunen eta batezbestekoaren artean. Maila ertainekoei dagokienez, hauen adina ere batezbestekoaren gainetik agertzen da uneoro, orokorrean 0,24 urteko -2,90 hilabeteko- tartea dagoelarik. Maila baxukoen kasuan, aldiz, hauen Erretiratze Adina batezbestekoaren azpitik agertzen da eta 0,14 urteko desberdintasuna agertzen du batezbestekoarekiko, 1,77 hilabetekoa alegia. Aurreko guztia kontutan hartuz, esan daiteke norbanakoaren hezkuntza maila etorkizuneko Erretiratze Adinaren adierazle garrantzitsua dela. Horrez gain, orduan eta hezkuntza maila altuagoa izan, langileak gero eta beranduago erretiratzen direla egiaztatzen da. Azken hau lan-baldintzekin erlazionatua egon liteke; izan ere, maila baxuko hezkuntza dutenek lan gogorragoetara dihardute eta beraz, lan-bizitza lehenago eteteko beharra sumatzen dute, beste lanbideetakoak baina lehenago erretiratuz. Iturria: LBLJ datuetatik egileak moldatua Grafiko honek Autonomia Erkidego bakoitzeko batezbesteko Erretiratze Adinak irudikatzen ditu, urtetan neurtuak, espainiar batezbesteko adinarekin batera. Grafiko honetan ere, argi geratzen da espainiar erkidegoen artean dagoen desberdintasuna eta erretiratze adinen arteko disparekotasuna. Lehenengo eta behin, aipagarria da Autonomia Erkidego bakoitzean batezbestez, legez ezarritako adinaren aurretik erretiratzeko joera dutela. Horrez gain, Kataluniako langileak dira batezbestez lehenago erretiratzen direnak, 63,67 urterekin alegia. Era berean, Galiziako langileak dira azken erretiratzen direnak, batezbestez 64,46 urterekin. Beraz, muturreko erretiratze adinen arteko desberdintasuna 9,48 hilabeteetakoa denez, langilearen erregioak erretiratze adinean eragin dezakeela esan daiteke. Iturria: LBLJ datuetatik egileak moldatua Grafiko honetan, Jarduera Ekonomiko bakoitzeko batezbesteko Erretiratze Adinak azter daitezke, 2005-2012 urte bitarteko batezbestekoak dira urtetan neurtuak. Ikus daitekeen moduan, jarduera gehienen kasuan, Erretiratze Adina batezbesteko adina baino handiagoa da, 63,97 urte baino gehiagokoa, alegia. Batezbestekoaren azpitik aurkitzen den sektore bakarra meatzaritzarena da, 63,65 urteko Erretiratze Adina baitu batezbestez. Aurrez aipatu bezala, 2011ko erreforma aurretik, 65 zen legezko Erretiratze Adina. Grafikoan ikus daitekeen moduan, jarduera gehiengoen (%57,14) batezbesteko adinak gutxieneko legezko adin hori errespetatzen du, hala ere portzentaje handiko (%42,86) jarduera ekonomikoetako langileek legez ezarritako adinaren aurretik erretiratzeko joera azaltzen dute. Era berean, erretiratze adinen arteko desberdintasun handiena 1,95 urtekoa da; Bestelako gizarte jarduerako langileak dira beranduenen erretiratzen diren langileak, 65,6 urterekin batezbestez eta meatzariak dira lehen erretiratzen direnak, 63,65 urterekin batezbestez. 63 63.5 64 64.5 65 65.5 66 Batezbestekoa Meatzaritza Manufaktura_batezbesteko_adina Elektrizitatea Eraikuntza Motor Konponketa Ostalaritza Garraioa Finantza Enpresa Administrazio Publikoa Hezkuntza Osasuna Bestelako gizarte jarduerak Iturria: LBLJ datuetatik egileak moldatua 11 eta 12. grafikoetan Espainiako jarduera ekonomiko bakoitzeko Erretiratze Adinaren batezbestekoen bilakaera agertzen da. Bilakaera hau bi grafikoetan agertzen da, 2008. urtea inflexio puntutzat hartuz.Hamaikagarren grafiko honek 2005-2008 urte bitarteko bilakaera erakusten digu, krisi aurrekoa alegia. 2005. urteko datuei erreparatuz, orokorrean jarduera ezberdineko adinak sakabanaturik agertzen dira, Erretiratze Adina 62,11 urtetik -meatzaritza jarduerakoen kasuan- 65,35 urte bitartean -bestelako gizarte jarduerakoen kasuan- aurkitzen delako. Datu hauek hezkuntza mailaren grafikoa aztertzean ondorioztatutako ikuspegia egiaztatzeko balio izan digu; izan ere, meatzaritza sektorekoak, lan-baldintza gogorrekoak, beste sektoreetan jarduten dutenen aurretik erretiratzen baitira. Era berean, aipagarria da orokorrean jarduera ezberdinetako adinek grafikoan zehar erakusten duten kontzentratzeko joera. Hau da, 2005-2008 urte bitarteetan, adinen artean nolabaiteko berdintasunerako joera azaltzen da; 2005. urtean 3,24 urtekoa da muturreko erretiratze adinen artean dagoen aldea -meatzaritza eta bestelako gizarte jardueren artekoa- eta 2008an, berriz, 2,5 urtekoa da bestelako gizarte jardueraren Erretiratze Adina, 63,93 urte, eta ostalaritzaren, 65,43 urte, artean dagoen desberdintasuna. Azkenik, aipagarria da hainbat sektorek izandako bilakaera 2005-2008 urte bitartean. Meatzaritza eta Elektrizitate sektoreen kasuan, hazkunde nabarmena eman da euren erretiratze adinetan, %4,32an 60 61 62 63 64 65 66 67 2005 2006 2007 2008 Bestelako gizarte jarduerak Osasuna Hezkuntza Administrazio Publikoa Enpresa Finantza Garraioa Ostalaritza Motor konponketa Eraikuntza Elektrizitatea Manufaktura Meatzaritza eta %3,34an hazi dira hurrenez hurren sektore bakoitzeko Erretiratze Adinak. Finantza sektorean aldiz, gorabeherak izan dira nagusi lau urte horietan zehar; beti ere, Erretiratze Adina legez ezarritako gutxieneko Erretiratze Adinaren azpitik mantenduz, hau da, finantza sektoreko langileak aldez aurretik erretiratzeko joera dutela esan daiteke. Grafiko 12. Erretiratze Adinaren bilakaera jarduera ekonomikoaren arabera(2008-2012) Iturria: LBLJ datuetatik egileak moldatua Hamabigarren grafiko honek, 2008-2012 urte bitartean Erretiratze Adinak jasandako bilakaera aztertzen du.. Nahiz eta hainbat sektoreetan nolabaiteko egonkortasuna mantendu, hala nola, Manufaktura, Administrazio Publiko eta Enpresen sektoreetan - %0,03,-%0,24 eta %0,52ko hazkunde-tasak izanik hurrenez hurren-; beste batzuetan, Erretiratze Adina murriztu egin da azken urteotan. Kasu aipagarriena Meatzaritza sektorearena da, %4,23an murriztu da Erretiratze Adina 2008tik 2012ra, 2,75 urtetan alegia. Gertaera honen kausa meatzaritza sektoreak azken urteetan jasandako krisia izan liteke. Krisian dauden sektoreek langileak aldez aurretik erretiratzeko joera izaten baitute. Aurreko ataletan egindako datu analisiaren emaitzak kontutan hartuz, esan daiteke azterturiko aldagai ezberdinek Oinarri Arautzaile eta Erretiratze Adinarengan eragiten dutela. Atal honetan, beraz, bi erregresio egingo dira, aurreko aldagai guztiak aztertu nahi diren bi aldagaien gainean une berean nola eragiten duten ikusi ahal izateko: Oinarri Arautzaileari dagokiona alde batetik eta Erretiratze Adinari dagokiona bestetik. Erregresioaren bidez parametro edo koefiziente ezberdinak estimatuko dira eta hauen esangura maila aztertuko da. Hurrengo taulan jarraian egingo diren erregresioen aldagai azaltzaileak agertzen dira: Taula 3. Ereduko aldagaien laburpena ALDAGAIA DESKRIPZIOA lOA Oinarri Arautzailearen logaritmoa ADINA Norbanakoaren Erretiratze Adina EMAKUME Norbanakoaren Sexua: 1 Emakumea bada, 0 ez bada (Gizonezkoa) ANDALUZIA 1 Andaluziakoa bada, 0 ez bada ARAGOI 1 Aragoikoa bada, 0 ez bada ASTURIAS 1 Asturiaskoa bada, 0 ez bada BALEAR 1 Balear irletakoa bada, 0 ez bada KANTABRIA 1 Kantabriakoa bada, 0 ez bada KANARIA 1 Kanariar irletakoa bada, 0 ez bada GLEON 1 Gaztela eta Leongoa bada, 0 ez bada GMANTXA 1 Gaztela-Mantxakoa bada, 0 ez bada KATALUNIA 1 Kataluniakoa bada, 0 ez bada EXTREMADURA 1 Extremadurakoa bada, 0 ez bada GALIZIA 1 Galiziakoa bada, 0 ez bada ERRIOXA 1 Errioxakoa bada, 0 ez bada MADRIL 1 Madrilgo Erkidegokoa bada, 0 ez bada MURTZIA 1 Murtzia Eskualdekoa bada, 0 ez bada NAFARROA 1 Nafarroakoa bada, 0 ez bada VALENTZIA 1 Valentzia Erkidegokoa bada, 0 ez bada C_jarduera 1 Meatzaritzan lan egiten badu, 0 ez badu E_jarduera 1 Elektrizitatean lan egiten badu, 0 ez badu F_jarduera 1 Eraikuntzan lan egiten badu, 0 ez badu G_jarduera 1 Motor Konponketan lan egiten badu, 0 ez badu Taula 4. Oinarri Arautzailearen eregresio zuzenaren emaitzak Estimazioen emaitzak. Emakume -413,280 C.Meatzaritza -231,160 M.Hezkuntza -71,805 Iturria: LBLJ datuetatik norberak moldatua. ***, ** , * adierazten dute %1, %5 eta %10 esangura maila, hurrenez hurren. Estimazioaren emaitzei erreparatu aurretik, erregresioaren egokitasuna aztertu behar da. R karratuaren balioa 0.347koa da; honek zera esan nahi du, aldagai azaltzaileen bariantzek aldagai azalduaren bariantzaren %34,7a azal dezakete. Era berean, ereduaren ontasuna aztertzeko, ereduko hondarrak irudikatu dira, ereduaren normaltasuna adierazten dutelarik. Azkenik, ereduan multikolonialitatea dagoen aztertu da eta egindako testaren bidez, esan daiteke ereduko aldagaien artean ez dagoela multikolonialitaterik. Behin ereduaren onargarritasuna aztertu ondoren, erregresioaren emaitzak aztertuko dira. Lehenik eta behin, aldagaien esangura-maila aztertuko da. Goiko 4.taulan ikus daitekeen moduan, bi aldagai izan ezik beste guztiak esanguratsuak dira eredua adierazteko. Nafarroa aldagaia ez da esanguratsua eredu honetan, honek esan nahi du, ceteris paribus, Nafarroako Foru Erkidego eta Euskal Autonomia Erkidegoko erretiratuen Oinarri Arautzaileen artean dagoen desberdintasuna ez dela esanguratsua; hau da, beste aldagai guztien balorea mantentzen baditugu, Nafarroako eta EAEko Oinarri Arautzaileak antzekoak direla. Era berean, L_jarduera ere nabaria ez denez, Administrazio Publiko eta Manufakturen sektoreko Oinarri Arautzaileak, ceteris paribus, antzekoak direla ziurtatzen da. Azkenik, ereduko aldagaien koefizienteak aztertuko dira. Sexuari dagokionez, emakumea izateak 413,274 eurotan murrizten du oinarria. Langilearen jatorriari erreparatuz gero, ikus daiteke aldagai guztien koefizienteen balioak negatiboak direla; beraz, espainiar erregio guztietako Oinarri Arautzaileak EAEkoak baino baxuagoak dira. Esaterako, Extremaduran eta Katalunian oinarrizko gizabanakoak baino 456,65 eta 96,34 euro gutxiagoko oinarriak dituzte hurrenez hurren. Jarduera Ekonomikoari dagokionez, Finantza eta Osasun sektoreetan jardun duten langileek 291,77 eta 46,07 euro oinarri handiagokoak dituzte hurrenez hurren. Era berean, desenplegutik datozenak batezbestez 376,56 euro gutxiagoko oinarriak izango dituzte. Hezkuntza maila erreparatuz gero, hezkuntza maila altuagoa izanez gero, oinarri altuagoa izatearen hipotesia betetzen dela ziurtatu daiteke. Izan ere, maila ertaineko hezkuntza duenak 511,35 euro handiagoko oinarria izango du; are gehiago maila altukoak, 761,81 euro handiagoa. Jarraian, Erretiratze Adina estimatzeko egindako erregresioaren emaitzak daude aztergai. Kasu honetan, jarraian ikus daitekeen (6) espresioak adierazten duen moduan, Erretiratze Adina Oinarri Arautzailearen logartimo – emaitzak banaketa normalera gerturatu daitezen-, Sexu, Jarduera Ekonomiko, Jatorri eta Hezkuntza maila aldagaien aurka erregresatu da. Jarraian ikusgai dagoen 5. Taulan egindako estimazioaren emaitzak ikus daitezke, aldagai bakoitzaren koefiziente eta esanguratasun-maila aztergai daudelarik. Taula 5. Erretiratze Adinaren erregresio zuzenaren emaitzak Estimazioen emaitzak. Emakume -0,244 C.Meatzaritza -0,912 67,731 (0,240) *** R2 0,285 N 26.968 Iturria: LBLJ datuetatik egileak moldatua ***, ** , * adierazten dute %1, %5 eta %10 esangura maila, hurrenez hurren. Bigarren eredu honen R-karratuaren balioa 0,285koa da, aldagai azaltzaileen bariantzek aldagai azalduaren bariantzaren %28,5a azaltzeko gai direla esan nahi du. Eredu honen ontasuna aztertzeko, hondarren grafikoak aztertu dira, nahiz eta hondarren banaketa normal batera gerturatu, hondarrek ez dute guztiz banaketa normala jarraitzen. Hau, aldagai azaldua zehazteko ereduan aldagai nabarien omisioa dela eta izan daiteke, Erretiratze Adina azaltzeko ereduko aldagaiez gain beste batzuk behar direlako. Era berean, multikolinialitatea dagoen aztertu da eta ereduko aldagaien artean multikolinialitaterik ez dagoela ziurtatu daiteke. Erregresio emaitzei erreparatu aurretik, ereduko aldagaiak aldagai azaldua definitzeko zein mailatan diren esanguratsuak aztertu behar da. 5. Taulako emaitzei erreparatuz gero, esan daiteke aldagai gehienak nabariak direla eredua zehazteko. Hala ere, Kantabria, GLeon, GLamancha, Katalunia, Extremadura, Errioxa, Nafarroa eta Valentzia aldagaiak ez dira nabariak eredu honetan, beraz, ceteris paribus Autonomia Erkidego hauetako eta EAEko Erretiratze Adinaren arteko desberditasuna ez da nabaria, hau da, ez dago desberdintasunik erregio hauetako erretiratze adinean EAErekin alderatuz. Era berean, F_jarduera, H_jarduera, K_jarduera, L_jarduera, eta M_jarduera aldagaiak ere ez dira nabariak eredu honetan. Ondorioz, esan daiteke Eraikuntza, Ostalaritza, Enpresa, Administrazio Publiko eta Hezkuntzako Erretiratze Adinak Manufakturen sektoreko Erretiratze Adinaren antzekoa direla, ceteris paribus. 5. Taulako emaitzekin jarraituz, koefizienteen balioak aztertuko dira. Oinarri Arautzaileari dagokionez, beste aldagai guztiak konstante mantentzen direlarik, hau %1ean handitzean, Erretiratze Adina 0,41 unitatetan (urtetan) murriztuko dela ziurtatzen da. Hau da, etorkizunean jasoko den pentsioaren zenbatekoa orduan eta handiagoa izan, norbanakoak lehenago erretiratzeko joera izango du. Sexua aldagaia aztertuz, emakumea izateak 0,24 urtetan murrizten du Erretiratze Adina, 2,88 hilabetetan alegia. Langilearen jatorriari erreparatuz gero, ikus daiteke Aragoikoak EAEkoak baina lehenago erretiratzen direla – 63,91 eta 64,03 urterekin hurrenez hurren - eta bestalde, Andaluzia, Asturias, Balear Uharte, Kanariar Uharte, Galizia, Madrilgo Erkidego eta Murtziako Erkidegokoak EAEkoak baino geroago erretiratzen dira. Jarduera Ekonomikoari dagokionez, Meatzaritza, Elektrizitate, Garraio, Finantza eta Osasun sektorekoak Manufakturakoak baina lehenago erretiratzen dira. Meatzarien kasua berezia da, sektore honetako langileak 64,17 urterekin erretiratzen dira batezbestez, beste sektoreetan baina lehenago. Hau sektore honek jasan duen krisi sakona dela eta izan liteke. Izan ere, krisi egoeran enpresek aurretiko erretiroak garatzen dituzte. Motor konponketako sektorekoak 65,24 urterekin erretiratzen dira beraz, jarduera honetako langileak izango dira, soilik, Manufaktura sektorekoak baina geroago erretiratzen direnak, hauek 65 urterekin erretiratzen baitira. Era berean, gainerako aldagaiak konstante mantenduz, desenpleguan daudenak 2,32 urte lehenago erretiratzen dira, lanetik zuzenean erretiratzen direnekin alderatuz. Azkenik, Hezkuntza maila baxua oinarri hartuz, hezkuntza maila altuagoa izanez gero, geroago erretiratzearen hipotesia betetzen dela ziurtatu daiteke. Izan ere, maila ertainekoak, oinarri gizabanakoa baino 0,30 urte geroago erretiratzen dira eta maila altuko hezkuntza duenak, aldiz, 0,94 urte geroago erretiratzen dira. 9. Ondorioak Lan honen helburua Espainiako Pentsioak aztertzea izan da. Horretarako, pentsio sistema definitu eta munduko eredu ezberdinak aztertu dira ELGAren hiru-mailako sailkapena jarraituz. Sailkapen honen arabera, Espainiako Pentsioak ELGAren hiru mailak betetzen ditu. Lehenengoan, sistema espainiarrak pentsio minimoak ditu; bigarren mailari dagokionez, Banaketa Sistema da Espainian erabiltzen dena eta Zehaztutako Prestazio Sistemaren bidez definitzen da diru-sarrera eta pentsioen arteko erlazioa; hirugarren mailan, Pentsio Plan Pribatuak daude, Espainian gero eta erabiliagoak direnak. Espainiako Pentsio Publikoko Sistema Estatuaren baitan dagoen Gizarte Segurantzak kudeatzen du. Erakunde hau 1963an sortu zen, Gizarte Segurantzaren Oinarrien Legearen bidez, eta geroztik hainbat erreforma jasan ondoren, 2011ko azken erreforma da orain indarrean dagoena. Azken erreformako neurri esanguratsuenak Erretiratze Adinaren luzapena eta Oinarri Arautzailea kalkulatzeko erabiltzen den formularen berdefinizioa izan dira. Era berean, espainiar pentsioen artean egon litezkeen desberdintasunak aztertu dira lan honen bidez, non horretarako 2005-2012 urte bitarteko Lan Bizitzen Lan Jarraituko datuak erabili diren. Azterturiko bi aldagai nagusiak gizabanakoen Oinarri Arautzaile eta Erretiratze Adina izanik, bi aldagaiei buruz ondorio ezberdinak lortu dira. Lehenik eta behin, norbanakoaren sexuak desberdintasunak sortzen dituela esan daiteke. Oinarri Arautzailearen kasuan, orokorrean gizonezkoen oinarriak emakumezkoenak baina altuagoak dira. Erretiratze Adinari dagokionez, orokorrean gizonezkoak emakumezkoak baina beranduago erretiratzen direla baieztatu daiteke. Bigarren, hezkuntza-mailak bi aldagai hauen gainean izan lezakeen eragina neurtu da. Estimazioen bidez lorturiko emaitzen arabera, orduan eta hezkuntza-maila altuagoa izan, orduan eta handiagoa izango da norbanakoaren oinarria. Erretiratze Adinak eta hezkuntza-mailak ere erlazio positiboa agertu dute, hau da, hezkuntza-maila altukoenak dira geroago erretiratzen direnak. Hirugarren, Autonomia Erkidego ezberdinetako hiritarren artean dauden desberdintasunak aztertu dira. Oinarriaren kasuan, argi geratu da norbanakoaren jatorria esanguratsua dela aldagaiaren zenbatekoa definitzerakoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko oinarriak direla nazioko altuenak orokorrean. Era berean, Erretiratze Adinari dagokionez, bizilekuak eragina badu baina ez kasu guztietan, parekotasun handia agertu baita autonomia ezberdinen artean. Hala ere, Kataluniako langileak dira batezbestez lehenago erretiratzen direnak eta Galiziakoak, aldiz, azkenak. Azkenik, gizabanakoak lan egiten duen jarduera ekonomikoaren araberako oinarri eta Erretiratze Adinak aztertu dira, bi aldagaiak definitzerakoan nabaritasuna agertu du jarduera ekonomikoak. Oinarri Arautzaileari dagokionez, Finantzetan (2.259 euro) eta Osasun (1.775 euro) sektoreetan dihardutenek izango dituzte oinarri altuenak eta baxuenak, aldiz, Bestelako Gizarte Jardueratan (1.226 euro) lan egiten dutenak . Erretiratze Adinari dagokionez, Meatzariak dira lehen erretiratzen direnak 64,18 urterekin eta Motor Konponketakoak, aldiz, geroen 65,25 urterekin. Meatzarien kasuan, Erretiratze Adina besteena baina askoz baxuagoa da, hau sektore honek jasan duen krisi sakona dela eta izan liteke. Izan ere, krisi egoeran enpresek aurretiko erretiroak garatzen dituzte. Era berean, desenplegutik zuzenean erretiratzen diren langileek batezbestez, oinarri baxuagoak eta gazteago erretiratzen dira orokorrean. Lan honetako ondorioek etorkizunerako zenbait ikerketa lerro sortarazi ditzakete. Lehenik eta behin, interesgarria izango litzateke 2011ko erreforman harturiko neurriek pentsioengan izango duten eragina aztertzea; horretarako, erreforma ondorengo urteetako datu base beharrezkoa izanik. Bigarrenik, estimatutako eredu ekonometrikoak sakontzeko beharra dago; lan hau garatzeko maila altuagoko ezagutza ekonometrikoa beharrezkoa izanik.
addi-4152d8587802
https://addi.ehu.es/handle/10810/16731
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-01-15
science
Salcedo Martin, Leire
eu
Gizarte erantzukizun eta garapen jasangarriaren inguruko ekimenak: Global Compact
Gradu Amaierako lan honetan, enpresen gizarte erantzukizunak azkenaldian hartu duen garrantzia kontuan hartuta, kontzeptu hau jorratuko da eta eremu honetan burututako ekimen ezberdinen artean bat aukeratuko da, honen garapena eta inplementazioa aztertzeko. Hain zuzen ere, lan honetan erabiliko den ekimena, Munduko Hitzarmena edo Global Compact-a izango da. Hau, nazioarte mailako ekimen bat izanik, 10 printzipio proposatzen ditu, lau eremu ezberdinetan banatuz: Giza eskubideak, lan-arauak, ingurumena eta ustelkeriaren kontrako borroka. Bukatzeko, Global Compact-a aplikatzen duten sektore ezberdinetako hiru enpresa aukeratuko dira eta bakoitza dimentsio bat aztertzeko erabilia izango da, soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa hurrenez hurren. Azkenik, lanean zehar aztertutakoa kontuan hartuta zein ondoriotara iritsi garen adieraziko da. Jarraian garatuko den Gradu Amaierako Lanean, enpresen gizarte erantzukizun kontzeptua landuko da. Kontzeptu honen inguruko eztabaida, XXI. mendearen lehenengo urteetan ezagutzera eman den arren, aspaldi hasi zen, batez ere foru espezializatuetan eta ikasketa-eremuetan (Moreno, 2006). Azken urteetako gertakizunek, enpresek inplikazio handiagoa izatea ekarri dute eta eremu sozialean, enpresen konpetentziak eta erantzukizunak zeintzuk diren pentsaraztera eraman ditu enpresak (AECA, 2004). Lana modu argi eta koherente batean antolatzeko, hiru zati ezberdinetan banatuko da. Lehenengo eta behin, jorratuko dugun gaia ulertzeko, kontzeptu honen aurrekariak aipatuko dira. Honetaz gain, kontzeptu honek daukan garrantzia ulertzeko enpresen gizarte erantzukizuna zer den azalduko da eta hainbat definizio landuko dira. Bigarrenik, enpresen gizarte erantzukizunarekin erlazionatutako ekimen bat aukeratuko da. Enpresen gizarte erantzukizun kontzeptua izugarri zabaldu da azkenaldian, hau ezarri eta garatu ahal izateko ekimen ugari sortu direlarik, hala nola, Global Compact, Milurtekoko Garapen Helburuak (MGH), Principios para la Inversión Responsable (PRI), etab. Kasu honetan, Nazio Batuetako Munduko Hitzarmena, “Global Compact”, hautatuko da, hau zertan datzan eta proposatzen dituen 10 printzipioak zeintzuk diren azalduko direlarik. Ekimen hau aukeratzea interesgarria da, izan ere enpresa askok eremu honetan egiten dituzten aurrerapausoak aztertzea ahalbidetzen du. Gainera, enpresentzako mozkinak lortzeaz gain, enpresaren ingurunea zeinen garrantzitsua den ulertzen laguntzen du. Hirugarrenik, 3. atalean, azterketa enpiriko bat burutuko da, enpresen gizarte erantzukizunaren barnean bereiz ditzakegun hiru dimentsioak landuz. Hau da, ingurumen dimentsioa, dimentsio soziala eta ekonomikoa. Analisia egiteko, sektore ezberdinetako hiru enpresa erabiliko dira, besteak beste, Iberdrola, Ferrovial eta Banku Popularra. Aurretik aipatutako hiru atalak egin ostean, lanaren amaieran, lanean zehar jorratutako gai guztiak kontuan hartuta, ondorioak planteatuko dira, modu honetan lanari amaiera emanez. Azkenik, atal berezi batean erabilitako bibliografia aipatuko da, informazio iturri guztiak jarriz. Honako hauek dira lanarekin lortu nahi diren helburuak:  Enpresen gizarte erantzukizunaren kontzeptua ezagutu eta zehaztasunez aztertu.  Enpresen gizarte erantzukizuneko ekimenenen artean barneratzen den Global Compact-aren analisia eta Ibex 35eko enpresen artean duen ezarpen maila ezagutzea.  Enpresa lagin bat hartu eta enpresen gizarte erantzukizunarekin lotura duten ataletan eskaintzen duten informazioa aztertu nahi da, enpresek gizartean izan dezaketen eraginari buruzko zer nolako informazioa eskaintzen duten aztertzeko. Gradu amaierako lan hau, zati teoriko eta enpiriko batez osatua dago. Lanaren zati teorikoari dagokionez, hau egiteko azterketa bibliografiko sakona egin dugu, horretarako hainbat liburu, txosten, artikulu, etab., erabili ditugularik. Bestetik, azterketa enpirikoa egiteko, aukeratutako enpresek argitaratutako urte ezberdinetako txostenen azterketa, lanketa eta konparaketa egin dugu batez ere. Aipatutako txostenez gain, azken atal hau egiteko interneteko beste hainbat baliabide erabili ditugu, interesgarriak iruditu zaizkigun hainbat aspektuei buruzko informazioa lortzeko eta modu honetan atal hori osatzeko. Azkenik, aipatutako zati teorikoa eta enpirikoa ondorio batzuetara heltzeko erabili ditugu. Rodríguez Fernandez, J.M-ek, 2007. urtean argitaratutako artikuluak dioen moduan, enpresen gizarte erantzukizun kontzeptua XX. mendearen azken 30 urteetan hedatu egin zen arren, gizon-emakumeak betidanik saiatu dira giza baliabideak, baliabide naturalak eta sozialak babesten, biztanleen beharrak asetzen saiatuz. Lehenengo industria iraultzaren etorrerarekin, sozialismoak eta katolizismo sozialak enpresen moraltasun ezaren kontra egin zuten, gehienbat langileen pobreziak eraginda. Egoera honen aurrean, paternalismo material, politiko eta moralarena izan zen erantzunik esanguratsuena. Esan beharra dago, enpresarien kargura izan zela eta gehienbat arrazoi ekonomikoek edo konpromiso etiko edota erlijiosoek eraginda. Era honetan, paternalismoa gizarte erantzukizuna ulertzeko modu inplizitu bat bihurtu zen. Hainbat lekutan agertzen den bezala, paternalismoa, balio eta praktika moralen multzoa da, autoritarismoak ezarritakoa eta pertsona bakoitzak erabakiak hartzeko duen ahalmena ezabatzen duena. Gainera, besteen ordez erabakiak hartzen ditu, betiere bere indarra handitzeko helburuarekin. Estatu Batuetan, negozioen aldeko gizarte erantzukizunaren aldeko mugimendua XIX. mendean hasi zen, izan ere, garai hartan enpresa handiek botere handia zuten eta lehia librearen kontrako ekintzak burutzen zituzten. Bestalde, konpainiek eskuragarri zituzten finantza baliabideak handituz zihoazen heinean eta ez industrian hainbeste, filantropia indibidualetik filantropia enpresarialera aldaketa egon zen. Clarkek erreboluzio bat gertatuko zela aurreikusi zuen, non indibidualismoa alde batera geldituko zen eta solidaritatera eta gizartearekiko ardurara aldaketa bat egongo zen. Clarkentzat erantzukizun ekologikoak barne hartzen dituen erantzukizun ekonomiko bat gain hartzea beharrezkoa zen. Erantzukizun ekonomiko hau, ez da ekintza sozial bezala hartu behar baizik eta interes guztiak babestuko dituen betebehar baten moduan. 10 urte beranduago, Clarkek bere Social control of business (Clark, 1926) liburuan, honi erreferentzia egin zion berriro ere eta merkatuko hainbat akatsen zerrenda bat egin zuen, besteak beste: pobrezia, informazioa lortzeko zailtasunak, kontabilitate sozialaren eta pribatuaren arteko ezberdintasunak, etab. 8 Bigarren mundu gerraren ostean, gai honi dagokionez, era modernoaren hasiera kokatzen dela esan dezakegu. Gobernuarekin zegoen kooperazioa aprobetxatuz, depresio handian eta 1929ko krisian erreputazioa eta konfiantza galdu zuten enpresa estatubatuarrek, hauek berreskuratzeko aukera bat ikusi zuten. H.R. Bowenek, 1953. urtean argitaratutako liburuan, enpresen askatasuna, guztion interesaren alde eginez gero bakarrik justifikatu daitekeela esaten zuen eta ez soilik, zuzendari eta akziodunen interesaren alde egiten badu. Bere enpresa eskema gaur egungo eredu pluralistari edo stakeholders ereduaren baliokidea dela kontsidera daiteke. Gainera, gizarte erantzukizuna garatzen saiatzen da, besteak beste; instituzio berriekin, horrela kooperazio neurri berriak barneratzeko, merkatuen eta sozietatearen presio handiagoarekin, ekonomiaren eta management eremuan ezagutza handiagoarekin, etab. Horrela, 30 urteetan zehar egondako hazkundea, XX. mendearen 70. hamarkadaren erdialdean gertatutako krisiarekin bukatu zen eta gainera, Taylorismo eta Fordismo enpresa ereduak gertatutako ondorioak ekiditen eta bere gain ez hartzen saiatu ziren. Hazkunde ekonomikoko urte hauek igaro ostean, 80. hamarkadan zehar eta ondorengo urteetan, neoliberalismoak eta Berlingo harresiaren erorketak, hainbat eremuetan amaiera iritsia zela pentsatzera eraman zituen. Ez hori bakarrik, neoliberalismoak ongizate estatuan murrizketak ekarri ditu, hainbat prestazio sozialetan murrizketak ekarri dituelarik. 70. eta 80. hamarkadetan ekonomialari estatubatuar batzuek, akziodunek zuzendarien gain zuten kontrol eskasa eta hauen ekintzak besteen interesetara moldatzeko pizgarri falta, beraien herrialdearen lehiakortasunaren krisiaren arrazoien artean zeudela uste zuten. 1987. urtean, Brundtlandeko komisioak, Europan onarpen handia izan duen terminoa barneratu zuen, garapen jasangarria. Honako hau, gaur egungo beharrak asetzen dituen garapena da, etorkizuneko belaunaldien baliabide eta aukerak arriskuan jarri gabe. Urte batzuk beranduago, ekologiaren suntsipena kontuan hartzeaz gain eta gizarte-bazterketa eta giza eskubideekiko errespetu falta bezalako gaiak ere jorratzen hasi ziren. Andrew Glyn ekonomialariak, 2007. urtean argitaratutako “El capitalismo desatado” liburuan azkeneko hamarkadetako gertakizunek eraman gaituzten egoeraren analisia egiterakoan, “Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) barnean dauden herrialdeek soldata errealetan igoera txiki bat eta mozkinetan errekuperazio nabarmen bat nabaritu zutela esaten du. Egoera 2000. urtean akzioek izan zuten prezio 9 igoerarekin hobetu zen arren, honek soldatekiko zituzten aurretiazko galera guztiak berreskuratzea ahalbidetu zuelarik, XXI. mendearen hasieran berriro ere okerrera egin zuen, enpresa teknologikoen burtsako burbuilaren eztandak eraginda”. Aurrerago, enpresak sozietatearekin zuten konpromisoa ezagutzera ematen hasi ziren eta horretarako beraien ekintza onak frogatzeko ahaleginak eginez. Gaur egun, eragin handiko enpresariak eta exekutiboak, enpresen gizarte erantzukizunaren aldeko apustua egiten ari dira. Egindako gauzen artean harreman publiko eta komunikazio politika berriak, triple reporting-aren sarrera eta gestio praktika berrietan aldaketak daude, hauek enpresen marketan eragina dutelarik (Rodríguez, 2007). Administrazio publikoek ingurunearekiko errespetua, justizia soziala, giza eskubideekiko errespetua, etab., sustatzeko neurriak har ditzakete, modu honetan informazio ez-perfektua, merkatu osatugabeak, etab., konpentsatuz. Honetaz gain, akziodunen aberastasuna maximizatzeak ez dakar beti efizientzia ekonomikoa eta ez du zertan aurretik aipatutako elementuak lortzen lagundu behar (Rodríguez, 2007). Ingurune sozial, ekonomiko, juridiko eta instituzionalak antolakuntzen aktibitateak baldintzatzen dituzte, izan ere bertan egon daitezkeen aldaketak, enpresaren helburuetan eta interes-talde ezberdinen eskarietan eragina izan dezakete. Enpresen gizarte erantzukizunaren garapenean eragiten duten inguruneko faktoreen artean hurrengo hauek ditugu: globalizazioa, lana antolatzeko modu berriak, bezeroentzat, akziodunentzat, etab., balioa sortzeko eredu berri bat, berrikuntza teknologikoa, batez ere azken urteetan agertu den internet eta arazo sozial edota ingurumeneko arazoak direla eta azkenaldian sortutako eskariak. Halaber, azken urteetan globalizazioak eragin dituen erreakzio eta presioek, kontzientzia sozial handiagoa eta ingurumenarekiko ardura handiagoa ekarri dute. Gainera, sektore publikoak zuen pisua jaitsi egin da, honek sektore pribatuaren igoera ekarri duelarik. Honetaz gain, gobernuen portaeraren eta konpainien gaineko sozietate zibilaren antolakuntzek egindako presioa handitu da. 10 Gaur egungo egoerari dagokionez, adibidez biztanleek edateko ura, energia eta elikadura eskuratzeari, ingurumenaren hondatzeari eta giza eskubideekiko errespetuari dagokionez, oraindik ere asko dago egiteko eta egoera idealetik urrun gaude. Azkenaldian, enpresen ospea ukiezin baliotsu baten moduan kontsideratzen hasia da, batez ere akziodunentzako sortzen duen balioagatik. Gainera, akziodunek eta langileek egindako presioari esker, praktika hobeak martxan jarri dira. Bestalde, berrikuntza teknologikoa garapen jasangarrirako elementu bezala kontuan hartzea garrantzitsua da, izan ere enpresaren portaera arduratsua erakusten duen faktoretzat har daiteke. Praktika komertzialek eta gestioak, enpresen gizarte erantzukizunaren inguruan aspektu berriak ekarri dituzte. Adibidez, enpresen, langileen eta sindikatuen konpromisoak. Ez hori bakarrik, merkatu zehatz batzuetan sarrera hesiak ekarri ditu, eskatzen zaizkien egiaztagiriengatik. Esan beharra dago, besteak beste gobernu korporatiboan, zuzendaritza estrategikoan, ziurtagirietan eta sozialki arduratsuak diren inbertsioetan oinarritzen dela portaera arduratsua duen antolakuntza bat. Enpresek gizarte erantzukizunaren inguruan erabaki egokiak hartu ahal izateko interes-talde ezberdinak kontuan hartzea beharrezkoa da, izan ere hauek enpresan eragina daukate. Gainera, hauen parte hartzea beharrezkoa suertatzen da, interesgarriak eta komenigarriak diren estrategiak garatu ahal izateko. Interes-taldeak edo stakeholders-ak amankomunean duten interes bat lortzeko helburuarekin elkarrekin aritzen diren pertsonen multzoa direla esan dezakegu. Hau horrela izanik, interes-taldeen espektatibak eta beharrizanak kontuan izan behar ditugu. Alde batetik, beharrizan generikoak ditugu, hau da interes-talde guztientzat amankomunak direnak, besteak beste, informazio gardentasuna, hau aurrera eramateko antolakuntzetan konfiantza handia egotea garrantzitsua delarik, parte hartzea bultzatzea eta elkarren arteko mozkinak egotea komenigarria delarik. Gainera, enpresa batekin elkarlanean ari den pertsona edo interes-talde batek, ekonomikoki, sozialki eta ingurumen mailan aurrerapauso bat ematea ahalbidetzen dion kontraprestazio bat jasotzea espero du. Beste alde batetik, beharrizan espezifikoak ditugu, hau da, interes-taldeek beraien nahien eta ezaugarrien arabera ezagutzera ematen dituztenak. Hauen barruan, interes-talde guztiak daude, bai barnekoak zein kanpokoak. 11 Adibidez, langileen oinarrizko beharrizanen artean, ordainsaria, lanpostuan segurtasuna, errespetua eta garapen profesionala burutzeko aukerak beste lankideekiko berdinak izatea daude beste hainbaten artean. Bestalde, lana eta familiaren artean oreka bat lortzea ere garrantzitsua da, izan ere, lan egitea ezinbestekoa den moduan, familiarekin denbora pasatzeko astia izatea ere garrantzitsua da. Gainera, enpresan gora egiten dugun heinean, askorentzat mozkinetan parte hartze bat lortzea ere garrantzitsua izaten da. Akziodunen kasuan beraien nahiak, egindako inbertsioa lortutako errentagarritasunarekin berreskuratzea, gardentasuna eta informazioa periodikoki jasotzea dira. Dena den, akziodun guztiek ez dituzte behar berdinak eta pertsona batetik bestera alda daitezke. Bezeroen beharrizan nagusiak produktua erosterako orduan agertzen dira, prezioak, kalitateak, bermeak, etab., baldintzatzen dutelarik beraien iritzia. Hornitzaileek aldiz, konfiantzan oinarritutako harremanak, kalitatea bermatzea, sinatutako kontratuak betetzea, etab., bilatzen dituzte. Horrez gain, bi motatako interes-taldeak bereiz ditzakegu: barnekoak eta kanpokoak. Alde batetik, barneko interes-taldeak daude, hauek enpresaren barnean kokatzen dira, besteak beste, langileak eta akziodunak edo jabeak izan daitezkeelarik. Bestetik, kanpoko interes-taldeak daude, hauek enpresaren barne egituratik kanpo daude, azken honekin independenteki erlazionatzen direlarik. Hauen artean hornitzaileak, lehiakideak, administrazio publikoak, sozietatea eta publikoa orokorrean daude eta enpresarekin harreman zuzena ez izan arren, hainbat ekintzen inguruan beraien iritzia emanez eragina izan dezakete. Ez hauek bakarrik, ingurumena, etorkizuneko belaunaldiak, agente sozialak, komunitate lokala, etab., ere honen barnean daude. Etorkizuneko belaunaldiei buruz hitz egiterakoan, ingurumenarekiko ardura eta garapen jasangarria honen barnean sartzen dira, betiere etorkizuneko belaunaldiak kontuan hartuz, hauek ere gero gure inguruneaz baliatu ahal izateko. Agente sozialei dagokienez, interes-talde adierazgarrienetako bat da, hauek beste talde batzuk ordezkatzen dituztelarik, esate baterako, langileak, hornitzaileak, etab. Honen adibide sindikatuak edo kontsumitzaileen asoziazioak dira. Bestalde, iritzi taldeak ere garrantzitsuak dira, batez ere komunikabideek, analistek eta giza eskubideen alde egiten duten gobernuz kanpoko antolakuntzek, etab.ek, egindako ekintzek enpresan eragiten dutelarik. Izan ere, komunikabideek pertsonen iritzietan eragin handia izan dezakete, hauek 12 enpresarekiko duten iritzian eta honekin duten harremanetan eragina izan dezaketelarik. Bestetik, merkatu finantzarioak ere agente sozial bezala har daitezke, burtsan kotizatzen duten enpresen eboluzioa ematen duten iritziaren arabera baldintzatu dezaketelako eta hauetan aldaketak eragin (AECA,2004). Gizarte erantzukizuna, beste gauza batzuekin gertatzen den moduan, helburu batzuk lortzeko sortua izan da eta bere ingurunearen egoerak baldintzatuko du neurri handi batean. Enpresen gizarte erantzukizuna oso baliagarria izan daiteke interes-talde ezberdinen nahiak asetzeko. Betiere, portaera egoki batekin eta enpresaren dimentsio ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa kontuan hartuz. Esan dezakegu, bere helburu nagusia, zuzendaritza eta gestio elementuak eskura jartzea dela, modu honetan, enpresen zuzendaritza, gestioa, neurketa eta informazio prozesuak hobetzeko eta hauek, aipatutako hiru dimentsioak kontuan har ditzaten. Horrela, enpresa oinarri sendo batez hornitu eta garapen jasangarria aurrera eramango duen enpresa eredua garatuz. Sozietatean elkarrekin aritzen diren pertsonek osatutako antolakuntzarekiko konpromisoa adierazten du enpresen gizarte erantzukizunak, pertsona bakoitzak egiten duen ekarpenean oinarrituz. Hain zuzen ere, antolakuntza osatzen duten pertsonetan arreta jartzen du, azken hauek interes-talde ezberdinetan antolatzen direlarik, bakoitzak bere ezaugarri propioak izanik. Epe laburrean mozkinak lortzearekin eta legea betetzearekin bakarrik ez dira konformatzen. Hau horrela izanik, luzaroan irauten duten abantaila konpetitiboak eta epe luzean balioa bilatzen ditu eta horretarako planteamendu estrategiko batez baliatuko da. Planteamendu honek erabaki hartze prozesuari ez ezik, antolakuntzako eragiketa guztiei ere eragingo die. Bestalde, pertsonen garapena eta ingurumenarekiko ardura, enpresen gizarte erantzukizunaren xedearen oinarrizko elementuak dira. Gainera, ekintzen eragina hiru 13 dimentsioetan aztertzen du, ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa, honela garapen jasangarria aurrera eramanez eta epe luzean interes-talde ezberdinentzako balioa sortuz. Halaber, erantzukizuna, borondatezko konpromisoa, antolakuntza, sozietatea, ingurumena, pertsonak eta interes-taldeak, kontuan hartu beharreko elementu garrantzitsuak dira (AECA, 2004). Komenigarria izango litzateke enpresek, balio-kate osoan zehar, gizarte erantzukizuna maila internazionalean eta europar mailan bere gain hartzea. Gainera, enpresen gizarte erantzukizuna inbertsioa da eta ez gastua. Horrela, epe luzean ezjakintasunak eragiten dituen arriskuak murrizteko gai izango dira (Comisión de las Comunidades Europeas, 2001). Gizarte erantzukizuna zer den ondo ulertzeko, kontzeptu honen inguruan dauden definizio ezberdinak aztertzea komenigarria izan daiteke. Besteak beste, honako definizio hauek interesgarriak izan daitezke: 1. “Borondatezko integrazioa, enpresen, kezka sozialen eta ingurumenarekiko kezken aldetik, beraien eragiketa komertzial eta hizketakideekin dituzten harremanetan” (Comisión de las Comunidades Europeas, 2001). “Enpresen gizarte erantzukizuna, sozietatean duen inpaktuagatik”, horrela birdefinitzen bukatu du Europako komisioak enpresen gizarte erantzukizuna, bere azken jakinarazpenean “Una renovada estrategia de la Unión Europa 2011-2014 para la RSC”. Jakinarazpen hau gizarte erantzukizunaren aldetik beharrezko den esfortzu bezala definitzen du Europako komisioak. Modu honetan, hazkunde jasangarria, enpresen portaera arduratsua eta epe ertain edo luzean enplegu egonkorra lortzeko. Jakinarazpen berri honen beste gauza esanguratsuetako bat, gardentasunari eta enpresa txiki eta ertainei eman behar zaien laguntzari ere garrantzi handia ematen diela da, honen alde egitea eta hauek hobetzea proposatzen duelarik (Comisión de las Comunidades Europeas, 2011; Martí, 2011). Bestalde, honako aldaketa honi erreparatzea ondo legoke, izan ere lehenengo definizioan “borondate” hitza agertzen den bitartean, definizioa birdefinitzerakoan ez zaio hitz honi erreferentziarik egiten. Honek, gizarte erantzukizuna derrigorrezkoa izan behar litzatekeen edo ez pentsatzearaztera eraman gaitzake. Bigarren definizioan, ez zaio honi erreparatzen, ez da derrigorrezkotasunik aipatzen baina ez da borondatezkoa izan behar denik ere esaten. 2. “Enpresaren gizarte erantzukizuna, enpresa batek hartu behar duen etengabeko konpromisoa da garapen ekonomikoan laguntzeko, langileekin, familiekin, komunitate 14 lokalarekin eta sozietatearekin lan eginez, beraien bizitza kalitatea hobetzeko helburuarekin” (WBCSD, 1998). 3. “Enpresaren gizarte erantzukizuna, enpesen borondatezko konpromisoa da, sozietatearen garapenarekiko eta ingurumenarekiko errespetuarekiko, bere konposizio sozialetik eta portaera arduratsu batetatik, bai pertsonekiko bai elkarrekin aritzen diren interes-taldeekiko. Enpresen gizarte erantzukizunak, interes-taldeen beharren asetzean jartzen du arreta, estrategia zehatz batzuen bitartez, zeintzuen emaitzak etengabe neurtu, egiaztatu eta modu egoki batean komunikatu behar diren. Enpresen gizarte erantzukizuna, ezarritako legea betetzeaz eta epe laburrean esklusiboki emaitza ekonomikoak soilik lortzeaz harago doa. Planteamendu estrategiko bat suposatzen du eta antolakuntza osoko erabakihartze prozesuei eta eragiketei eragiten die, epe luzean balioa sortuz eta lehiakortasun abantaila iraunkorrak lortzen lagunduz (AECA, 2004). Definizio hauek guztiak aztertu ondoren, esan dezakegu enpesen gizarte erantzukizuna zer den egokien azaltzen duen definizioa Europako komisioak ematen duena dela, izan ere, kontzeptu honek izan duen bilakaeraren arabera kontzeptua egokitu dute. Helburua, enpresa jendearen artean onargarria bihurtzea da, bere ekintzak eta portaerak justifikatuz eta horretarako ekintza ezberdinak burutuz eta sinesgarritasuna handituz, besteak beste, babesleak erabiliz, ingurumen ziurtagiriekin, triple reporting-arekin, ziurtagiri sozialekin, etab. Ondorioz, esan dezakegu ez direla akziodunek lortzen dituzten mozkinak zalantzan jarri behar, baizik eta aldaketa batzuk eginez interes orokorra bilatzen saiatu. Jendeak konpainiari buruz daukan irudia hobetzeko modu bezala har dezakegu, zuzendariek motibazio etiko, sozial eta ekologikoei dagokienez duten konpromisoa handituz (Rodríguez, 2007). AECA (2004) txostenean azaltzen den bezala, gizarte erantzukizunaren marko kontzeptuala, erakunde mota ezberdinen ezarpenean laguntzeko sortua izan zen eta erantzukizun soziala hobeto ulertzen laguntzen du, garapen eta ezarpen azkarrago bat ahalbidetzen duelarik. Ezarpen eremuari dagokionez, publikoak edo pribatuak, lokalak, nazionalak edo multinazionalak, irabazi-asmodunak edo irabazi-asmorik gabekoak, etab., diren edozein antolakuntzetan aplikatu daiteke, baina antolakuntza hauek sozialki arduratsuak izan behar dira. Testuinguru honek, hiru dimentsioak izango ditu kontuan, ekonomikoa, soziala eta 15 ingurumenekoa. Hau da, edozein enpresak ekonomian, gizartean eta ingurumenean duen eragina aztertzea eta kontrolatzea izango da helburua. Esan dezakegu, enpresa bateko sail guztiei eragiten diela, besteak beste, zuzendaritza estrategikoari, gestio eta kontrolari, inbertsioei, etab. Testuinguru honek, borondatezko izaera duen gizarte erantzukizunaren alde egiten du, legea betetzearekin bakarrik asetuta gelditzen ez dena. Legearen ezarpena oinarrizkotzat hartzen da eta maila horretatik gora hartutako portaerak izango dira enpresen gizarte erantzukizuna. Bestalde, marko kontzeptualak betetzen dituen funtzioen artean hainbat topa ditzakegu, guztiak enpresen gizarte erantzukizunarekin erlazionatutakoak. Alde batetik, erreferentzia oinarri amankomun bat ezartzea langileen, zuzendarien, analisten, aholkularien, inbertitzaileen, etab.en, artean. Beste alde batetik, informazioaren eta esperientzien elkartrukea bultzatzea eta praktiketan sinesgarritasuna eta gardentasuna handitzea. Horretaz gain, informazioaren ulermena erraztea hiru dimentsioetan eta bere konparagarritasuna eta egiaztagarritasuna bultzatzea. Marko kontzeptualarekin jarraituz, ezinbestekoa da hau osatzen duten printzipioak zeintzuk diren aztertzea. Printzipio hauen artean honako hauek ditugu: - Gardentasuna: Antolakuntzak bere portaera sozialari buruz ematen duen informazioa edozein momentutan eskuratzeko askatasuna da. Gainera interes-taldeekin harremanetan egoteak, hauekin ere gardenak izatea eskatzen du eta informazioa hauen esku jartzea. Hau horrela izanik, ezin dugu ahaztu komunikazioa ezinbestekoa dela hau aurrera eramateko. Esan beharra dago, gardena ez den antolakuntza batek ez dituela enpresen gizarte erantzukizunaren helburuak bere gain hartuko. - Materialtasuna: Antolakuntzak, interes-talde ezberdinek dituzten espektatibak eta beharrizanak kontuan hartu beharko ditu erabaki hartze prozesuan. Ez hori bakarrik, gizarte erantzukizunaren dimentsioak, aktibitateak eta eraginak ere kontuan hartu beharko ditu. Adibidez, enpresak dimentsio bat bakarrik hartzen badu kontuan, orduan ez ditu enpresen gizarte erantzukizunaren helburuak bere gain hartuko. Honi konponbide emateko, gutxienez gainontzekoei buruzko epe ertain eta luzerako estrategiak diseinatu beharko ditu. - Egiaztagarritasuna: Antolakuntza batek burutzen dituen eta sozialki arduratsuak diren ekintzak egiaztatu egin behar dira, aldi berean gardentasuna eta sinesgarritasuna ere handitzen laguntzen duelarik. 16 - Ikuspegi zabala: Antolakuntzak, maila lokalean, nazionalean, kontinentalean eta globalean sortzen diren eraginak kontuan hartu beharko ditu, betiere etorkizuneko belaunaldietan eta garapen jasangarrian pentsatuz. Antolakuntza batek izango duen eragina, aktibitatearen, kokapenaren eta tamainaren araberakoa izango da. Modu honetan enpresa multinazional batek adibidez, eragin global bat izango lukeen moduan, enpresa txiki batek eragin lokala izango luke. - Etengabeko hobekuntza: Etengabeko hobekuntzak, antolakuntzaren biziraupena dauka helburutzat. Antolakuntza batek epe ertain edo luzerako helbururik ezartzen ez badu eta epe laburrean soilik mozkinak maximizatzea bilatzen badu, hau ez da enpresen gizarte erantzukizunaren ekintza bat izango, izan ere, epe luzean proiektua bideragarria izatea lortu behar da. - Izaera soziala: Antolakuntzaren izaera soziala, beste edozein balio edo kontsiderazioren gainetik dagoela esan daiteke. Enpresen gizarte erantzukizunaren estrategiek, antolakuntza, teknikoak eta ekonomikoak diren balioen gain eraiki beharrean, bere izaera sozialaren oinarriaren gain eraikitzen dela bermatu nahi dute. Nazio Batuetako Munduko Hitzarmena (Global Compact), nazioarte mailako ekimen bat da, 4 arlotan zentratzen dena, besteak beste; giza eskubideak, lan-arauak, ingurumena eta ustelkeriaren aurkako borroka. Arlo hauetan, unibertsalki onartutako 10 printzipio ezartzen saiatzen da, enpresaren negozio estrategia eta aktibitate ezberdinetan (Red pacto mundial España, 2013). Munduko Hitzarmen honen jatorria aztertuz, 1999ko urtarrilaren 31an, Suitzan, Davosen konkretuki, ospatutako mundu mailako foru ekonomikoan, Kofi Annanek, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkariak, Nazio Batuetako Munduko Hitzarmena sortzea proposatu zuen. Beranduago, 2000. urteko uztailaren 26an, Nazio Batuen barnean, konpainietako lider eta arduradun ezberdinei egindako deialdian hurrengo konpromisoa praktikara eramatea proposatu zuten “enpresen aktibitateak eta beharrizanak sinkronizatu, 17 Nazio Batuetako akzio politiko eta instituzionalaren, antolakuntza sozialaren eta sozietate zibilaren printzipio eta helburuekin” (Goméz, 2011). Gaur egun, 145 herrialde baino gehiagotan dauka presentzia, 12.000 enpresa baino gehiagok sinatzen dutelarik eta mundu mailan, enpresen gizarte erantzukizunaren inguruan dagoen borondatezko ekimenik handiena dela esan dezakegu (Red pacto mundial España, 2013). 1. Grafikoa: Munduko Hitzarmeneko partaidetza, enpresaren tamaina eta eskualdearen arabera eta herrialdearen arabera Iturria: UN Global Compact Office, 2013 Ikus dezakegunez, eskualde eta tamainaren araberako sailkapen honetan, Europa buru da, Munduko Hitzarmenaren barnean dauden enpresa kopuru handiena izanik. Gainera, herrialde guztiak aztertuz, herrialde bakoitzean 250 langile baino gutxiago dituzten enpresen zenbatekoa eta 250 langile baino gehiago dituztenen artean alde handirik ez dagoela ikus daiteke, ia kopuru berdinean parte hartuz. Australasia honen salbuespen izango litzateke, izan ere parte hartzen duten enpresa guztiak 250 langile baino gutxiagokoak dira. Beste alde batetik, herrialde ezberdinen araberako sailkapenari erreparatuz, Espainia buru da, Munduko Hitzarmen honen barnean dauden enpresa gehienak 250 langile baino gutxiagokoak izanik. Espainiaren atzean, Frantzia, Japonia, Brasil eta Ameriketako Estatu Batuak ditugu beste batzuen artean. Aipatutako herrialde hauetan ere enpresa gehienak 250 langile baino gutxiagokoak dira, Brasilen izan ezik, hemen 250 langile baino gehiagoko enpresek presentzia handiagoa dutelarik (UN Global Compact Office, 2013). 18 Nazio Batuetako mundu mailako hitzarmen honek, bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, enpresa aktibitate guztietan 10 printzipioak ezartzen saiatzea eta hauetan pixkanaka-pixkanaka hobetzen joatea eta beste alde batetik, Nazio Batuetako helburuei laguntza eskaintzeko ekintza ezberdinak burutzea, hauek lortu ahal izateko. Azken honen barnean Milurtekoko Garapen Helburuak ere sartzen dira. Munduko Hitzarmena zer den hobeto ulertzen laguntzeko, esan beharra dago, interes-talde ezberdinez osatutako eta esperientzia ezberdinak elkartrukatuz gauza berriak ikasteko aukera eskaintzen duen ekimen bat dela. Gainera, azpimarratzekoa da, ez dela enpresen portaerak egokiak diren edo ez esateko mekanismo bat, baizik eta unibertsalki onartutako printzipio batzuk kontuan hartuz, garapen jasangarria eta hiritartasun korporatiboa bultzatzen laguntzen duen ekimen bat (Global Compact, 2007). Beste alde batetik, antolakuntza ezberdinak Munduko Hitzarmen honen parte izaten hasten direnetik, gehienez 2 urteko epean, urtero, aurrerapen txosten bat aurkeztu behar dute eta aipatutako 10 printzipioen inguruan egindako aurrerapenen berri eman, honela antolakuntza hauen konpromisoa ebaluatu ahal izateko. Aipatutako txosten hau egiteko, printzipio bakoitza 4 etapetan aztertzen da. Lehenengo eta behien, diagnostikoa, gero politikak eta ekintzak eta azkenik, inpaktuen jarraipen eta neurketa egiten da. Diagnostikoari dagokionez, momentu honetan dagoen egoera zein den jakitea ezinbestekoa da, dauden edo egon daitezkeen beharrizanak zeintzuk diren ezagutu ahal izateko. Bestalde, politikak, adierazle kualitatiboek definitzen dituzte eta akzio ezberdinak aurrera eramango diren eremua definitzen dute (Fernández eta Gutiérrez, 2011). Adierazle kualitatiboen adibide gisa honako hauek aipa ditzakegu: “enpresak, langileekin garrantzitsuak izan daitezkeen gaiei buruz aritzeko idatzizko kontsulta politikaren bat dauka?” edota “enpresak, langileek lan egin beharreko ordu kopurua eta hauen ordainsaria zehazten duen politika argi eta idatzizkoren bat edo akordio tinkoren bat dauka?” (Tecyr, Construcciones y Reparaciones, S.A., 2011). Politikez gain, akzioak ere ditugu, hauek aipatutako politika horiek aurrera eramateko eta ditugun helburuak lortzeko burutuko dira eta aldagai kualitatibo eta kuantitatibo ezberdinek deskribatu ohi dituzte. Aldagai kualitatiboen artean, inkestak eta aldagai kuantitatiboen artean, General Reporting Iniciative (GRI) edota berotegia efektua eragiten duten gasen isurketa kopurua (tonatan) topa ditzakegu. Azkenik, aipatutako akzioekin 19 lortutako emaitzak ebaluatu eta neurtu egin behar dira aldagai kualitatiboen bitartez, gure helburuak lortu ditugun edo ez jakiteko eta beharrezkoak diren aldaketak egiteko, honela etengabeko hobekuntza bat eginez (Fernández eta Gutiérrez, 2011). Beste alde batetik, Munduko Hitzarmena lagungarri izan daiteke erakundeek izan ditzaketen arriskuak identifikatzeko, burutzen dituzten eragiketetan efikazia handitzeko, irudia hobetzeko, interes-talde ezberdinekin dituzten harremanak indartzeko, etab., betiere gero azalduko ditugun printzipioak aplikatuz (UN Global Compact Office, 2011). Bestetik, enpresak, komertzioa eta inbertsioa, bakea eta oparotasuna lortu ahal izateko garrantzitsuak dira, baina askotan enpresek, esplotazioa, ustelkeria, berdintasun eza eta beste hainbat arazoei egin behar diete aurre. Esan dezakegu, antolakuntzek arduratsuak diren ekintzak burutuz, askotan galdua zuten konfiantza berreskuratu dezaketela eta gainera, garapenean eta merkatu sostengarrien sortzapenean lagundu dezakete (Global Compact, 2007). Munduko Hitzarmenaren bulegoa, Nazio Batuetako 6 agentziek osatzen dutela jakitea interesgarria izan daiteke. Besteak beste, hurrengo hauek osatzen dute: “Oficina del Alto Comisionado de las Naciones Unidas para los Derechos Humanos (OACDH), Programa de las Naciones Unidas para el Desarrollo (PNUD), Organización Internacional del Trabajo (OIT), Organización de las Naciones Unidas para el Desarrollo Industrial (ONUDI), Programa de las Naciones Unidas para la Fiscalización Internacional de Drogas (PNUFID) eta Programa de las Naciones Unidas para el Medio Ambiente (PNUMA)”. Eta hauetatik, “PNUD da garapen bideko herrialdeetan Munduko Hitzarmenaren sarrera eta promozioa zuzentzeaz arduratzen den agentzia” (Ecoticias, 2011). Kanpo ikuspegi batetik soilik ez da bultzatzen, barnetik ere interesgarritzat jotzen da eta aipatu beharrekoa da, herrialde gehienetako CEO-ek, hau da, zuzendari exekutiboek, jasangarritasuna beraien antolakuntzen etorkizunerako aspektu garrantzitsu bezala ikusten dutela (Accenture, 2010). 20 2. Grafikoa: Zuzendari exekutiboek jasangarritasunari ematen dioten garrantzia Irudi honetan, 2010 eta 2013 urteetako datuak alderatzen dira. Hain zuzen ere, zuzendari exekutiboen % 93ak, jasangarritasuna beraien enpresaren etorkizuneko arrakastarako aspektu garrantzitsu bezala ikusten zuen, 2010. urtean eta 2013. urtean. Hala ere, esan beharra dago, 2010. urtea begiratuz, % 54ak oso garrantzitsu bezala ikusten zuela, eta 2013. urtean zenbateko hau murriztu egin zen, % 45ekoa izatera pasatuz. Dena den, oso portzentaje handi batean aspektu garrantzitsu bezala hartzen zuten. Jaitsiera hau, gaur egungo egoera ekonomikoak, batez ere lider diren enpresen artean eragin duen jasangarritasunaren hautemandako garrantziaren jaitsieragatik izan daiteke. 3. Grafikoa: Zuzendari exekutiboentzat jasangarritasunak duen garrantzia industria arabera 2013. urteko datuak aztertuz, ikus dezakegunez, banku eta zerbitzu publikoen enpresentzako, jasangarritasunak garrantzi handia zeukan, % 100arentzako garrantzitsua edota oso garrantzitsua zelarik. Teknologia eta elektronika enpresei dagokienez % 88ak garrantzitsu edota oso garrantzitsu bezala ikusten zuen. Ikus dezakegunez, enpresa motaren arabera portzentajeak aldatzen dira. 21 Beste alde batetik, azpiegituretako eta garraioko zuzendari exekutiboen % 98ak ere garrantzia ematen zion aspektu honi. Honen barnean, garrantzitsua izan daiteke ingurumenarekiko errespetua duten inbertsioak egitea azpiegitura publikoen eremuan. Zuzendari exekutibo batek esan zuen bezala “enpresa indartsuek jasangarritasunean oinarritutako berrikuntza eta ezberdintzapena krisitik irteteko modu bezala ikusten dute”. Gainera 2010. urteko eta 2013. urteko datuak alderatuz, lehenengo grafikoan aipatu dugun bezala ia enpresa mota gehienetan jasangarritasunari ematen dioten garrantzian jaitsiera bat egon zen. Aldaketa hau, lehiakortasun lehentasunetan egondako aldaketak edota jasangarritasunak benetan duen inpaktuari buruz enpresek daukaten ikuspegiaren ondorio izan daiteke (Accenture, 2013). Honetaz gain, jasangarritasuna aurrera eramateko enpresek arazo ezberdinak topa ditzateke, honetan enpresaren tamainak eragina duelarik. Esate baterako, enpresa txiki eta ertainek topatzen dituzten oztopo nagusienen artean, finantzazioa lortzeko zailtasuna, ezagutza falta eta hornikuntza katean zehar estrategia zabaltzeko arazoak daude. Aldiz, enpresa handiek aurkitzen dituzten traben artean batez ere, estrategia hornikuntza katean zehar zabaltzeko arazoak eta enpresaren aktibitateetan zehar estrategia inplementatzea daude (UN Global Compact Office,2013). Munduko Hitzarmena, jarraian azalduko ditugun eta gaur egun indarrean dauden 10 printzipiok osatzen dute. Dena den, esan beharra dago hasiera batean 9 printzipio ezarri zituztela. Baina 2004. urtean printzipio berri bat barneratu zuten, ustelkeriaren kontra egiteari buruzkoa eta ondorioz 10 printzipio egotera pasatu ziren (Goméz, 2011). Nazio Batuetako Munduko Hitzarmena osatzen duten 10 printzipioak honako hauek dira: (Red Pacto Mundial España, 2015; UN Global Compact Office, 2011). Giza eskubideak 1. “Enpresek unibertsalki onartutako oinarrizko giza eskubideen babesaren alde egin eta errespetatu egin behar dituzte, eragina duten eremuaren barnean”. 22 Giza eskubideak pertsona guztiei dagozkien eskubideak dira eta lan eremuan ez ezik honetatik kanpo ere errespetatu behar dira. Independenteak eta banaezinak dira, zein arrazatakoa, koloretakoa, herrialdekoa, erlijiokoa, etab., izateak ezer aldatzen ez duelarik. Giza eskubide hauek antolakuntzetarako oso garrantzitsuak dira eta hauek errespetatzea ez dagokie estatu subirano edo gobernuei soilik, izan ere hauek garrantzitsuak dira bai banako guztientzat bai banako hauek sortzen dituzten antolakuntzetarako. Gainera, giza eskubideekiko errespetuak, enpresetan produktibitatea handitzen laguntzen du. Giza eskubideen barnean, antolakuntzek, langileak duintasunez tratu behar dituzte eta hauei soldata egokiak ordaindu. Honela, langileak produktiboagoak izatea lortuko dugu eta antolakuntzarekiko fideltasun handiagoa erakutsiko dute. Gainera, garrantzitsua da langileen talentua eta karrera profesionala bultzatzea eta hauei aukera berriak eskaintzea. Beste alde batetik, gaur egungo kontsumitzaileek informazio ugari lor dezakete, erosten dituzten produktuen jatorriari eta hauek ekoiztuak izan diren baldintzei buruz. Ondorioz, giza eskubideek antolakuntza bati buruz sor daitezkeen eragin negatiboak murrizten lagundu dezakete. Bestetik, hornikuntza katearen gestioa ere kontuan izan behar da, honela enpresak lan egiten duen enpresa nolakoa den hobeto jakingo du, izan ere, gero eta antolakuntza gehiago dira beraien lehengaiak beste herrialde batean erosten dituztenak edota ekoizpena beste herrialde batean egiten dutenak. 2. “Enpresek, beraien enpresek giza eskubideak kaltetzen ez dituztela bermatu behar dute”. Giza eskubideak errespetatzea, antolakuntzak berak betetzeaz gain, lan egiten duen gainerako antolakuntzek, hauek betetzen dituzten edo ez jakitea garrantzitsua da, izan ere, gobernu ahulak dituzten herrialdeetan erraza da, giza eskubideen aurka konplize moduan aritzea. Gainera, konplizitate hau modu ezberdinetakoa izan daiteke; zuzena, zeharkako mozkinen bidezkoa edo isila. Alde batetik, konplizitatea zuzena izan daiteke, hau da enpresak giza eskubideak urratsen dituen antolakuntza batekin kolaboratzen duenean, aurretiaz antolakuntzak giza eskubideak urratsen dituela dakielarik. Beste alde batetik, zeharkako mozkinen konplizitatea daukagu, hau da, hirugarren batek giza eskubideen aurka egiten duenean eta gure antolakuntzak mozkinak lortzen dituenean. Beste mota bat, isilpeko konplizitatea izango litzateke, kasu honetan, enpresak ez du ezer egiten giza eskubideak gainditzen dituen ekintza baten aurrean. Honen adibide da, kontratazio kontratuetan talde konkretu batzuei 23 buruz ezartzen diren diskriminazio praktikak (sexuaren edo arrazaren arabera) onartzea edo hauen aurrean pasibotasuna erakustea, hau da, ezer ez egitea, enpresen antolakuntzen aldetik. Inbertsio pribatuaren igoerak eta globalizazioak enpesak herrialde berrietara zabaltzea ekarri du, kasu askotan giza eskubideekiko errespetu txikia duten herrialdeetara zabaltzea ekarri duelarik. Gainera, gardentasunak ere garrantzi handia hartu du azkeneko urteetan, batez ere, gertatutako enpresa istiluengatik eta globalizazioarengatik, izan ere komunikazio eta informazio teknologia berriek gardenak ez diren ekintzak aurrera eramatea zaildu dute. 3. “Enpresek kide egiteko askatasunaren eta negoziazio kolektiboaren eskubidearen onarpenaren alde egin behar dute”. Kide egiteko askatasuna izateak, enpresariei eta langileei elkarteak eta sindikatuak sortzea ahalbidetzen die. Kide egite honek, langile eta antolakuntzei beraien interes ekonomiko zein sozialen alde egiten usten die, hauei antolakuntza baten parte izan nahi duten edo ez borondatez erabakitzeko aukera eta antolakuntza hauek beraien aktibitateak askatasun osoz aurrera eramateko aukera ematen dielarik. Gainera, enpresariek langileen kide egiteko eskubideari dagokionez ez dute ezer esan behar, beraien erabakia ez delako. Beste alde batetik, negoziazio kolektiboa, enpresa hitzarmen kolektibo batera eramaten duen borondatezko prozesua dela esan dezakegu eta lan baldintzak eta enpresari, langile eta antolakuntzekiko harremanak ezarri eta arautzeko erabilia da. 4. “Enpresek derrigorrezkoa edo bortxatua den edozein motatako lanen eliminazioan lagundu behar dute”. Derrigorrezkoa edo bortxatua den lana, pertsona bat mehatxatuz edo zigortuz lan bat egitera behartzen denean ematen da eta gainera pertsona honek lan hori egiteko bere burua aurkeztu gabe, izan ere lanpostuak libreki eskainiak eta onartuak izan behar dira, lana eteteko eskubidea ere izan behar duelarik. Pertsona horrek soldata bat jaso arren horrek ez du esan nahi lan hori bortxatutakoa ez denik. Guzti honek, azkenean produktibitate jaitsiera dakar eta hazkunde ekonomikoa atzeratzen du, honek, familien diru kopuruan murrizketa dakarrelarik eta azken finean, elikagai, osasun zerbitzu, etab., gutxiago. Kontuan hartu beharrekoa da ere, nahiz eta enpresak zuzenean hau ez egin, askotan bortxatua den lan hau hornitzaile edo azpi-kontratazioetatik datorrela. Bortxatutakoak eta derrigorrezkoak diren lan ezberdinen adibideak: zorrak itzultzeko behartutako lana egitea, haurrak baldintza ezegokietan lan egitera behartzea, legalki ezarritako ordu kopurua gainditzen duen kopuru batean lan egitera behartzea, etab. 5. “Umeek lan egitea erauzten lagundu behar dute enpresek”. Umeek egiten duten lana, ez da gazteen enpleguarekin edota ikasleen enpleguarekin nahasi behar, izan ere hau esplotazio mota bat da, giza eskubideen kontrakoa eta kasu gehienetan, pobreziaren ondorioz izaten da. Beste alde batetik, esan beharra dago, enpresariek ez lituzketela umeak lan egiteko erabili behar, batez ere ezegokiak diren baldintzetan erabiliak izateko badira eta honek haurrei beraien haurtzaroa eta hezkuntza aukerak kentzen badizkie. Izan ere, honek ezagutza askoren gabeziak eta helduagoak izaterakoan lanpostuak bilatzeko zailtasunak izatea ekar dezake. Umeek, helduek dituzten giza eskubide berdinak izan arren, duten adinagatik beste hainbat ere badituzte. Adibidez, hauek duten eskubideetako bat, esplotazio ekonomikoarekiko eta beraien osasuna edota garapena arriskuan jar dezakeen edozein lanekiko babesa da. Hau da, umeek lan egin dezakete baina betiere baldintza batzuk betez. Lanaren antolakuntza internazionalak, ume bat lanean hasi ahal izateko gutxienezko adin bat ezartzea gomendatzen du, egokiena derrigorrezko hezkuntza bukatu aurretik ez izatea delarik eta inoiz ez 15 urtetik behera. Gainera, 18 urtetik beherako guztiei lehentasuna ematen zaie batez ere, lanpostu arriskutsuetan ari direnentzako. 6. “Enpresek enplegu eta okupazioaren diskriminazioa eliminatzen saiatzen diren praktikak bultzatu behar dituzte”. Diskriminazioa, arrazaren, herrialdearen, sexuaren, erlijioaren, etab.en arabera edota baliogabetasun fisiko edo mental bat izateagatik aukera ezberdinak eskaintzen eta bereizketak egiten direnean ematen da eta edozein enpresatan eman daiteke. 25 eramaile izateagatiko diskriminazioak ematen dira, beste hainbaten artean. Baina, lanpostu batek eskatzen dituen eskakizunetan oinarrituz egindako bereizketa ez da diskriminazioa. Bestalde, esan beharra dago, diskriminazioa zuzena edo zeharkakoa izan daitekeela, izan ere lanpostua eskuratzeko momentuan eman daiteke edo langileei gero ematen zaien tratuan. Egoera ideala, diskriminaziorik gabekoa izango litzateke eta hori lortzeko ahaleginak egin behar ditugu, adibidez, langileak beraien abilezien eta gaitasunen arabera aukeratuz. 7. “Enpresek prebentzio ikuspuntu bat mantendu beharko dute, ingurumenaren alde egiten duena”. Prebentzioa aurrera eramateko neurriak hartzea ezinbestekoa da, honela etorkizunean ingurunean sor daitezkeen arazoak ekiditeko. Enpresek, ingurunearekiko errespetua duten produktu eta zerbitzuen ikerketa eta garapena bultzatuz gero, etorkizunean mozkin ugari lor ditzakete eta hauetan inbertsioak eginez epe luzean sostengarriak ez diren produktu edo zerbitzuetan inbertituz baino errentagarritasun handiago lortuko dute. Prebentzio neurri batzuk adibidez, zor ekologikoaren ordainketa eta ingurumenarekin lotutako eskubideak aurrera eramatea, prozesu naturalek ekosistema ezberdinak kontserbatzeko moduan funtzionatu behar dutelarik. Bestetik, norbaitek ingurumena eraldatzen duen aktibitateren bat egin nahi izanez gero, hau kaltetzen ez duela frogatu beharko du. Azkenik, esan beharra dago, hasiera batean prebentzio neurriak martxan jartzeak gastu batzuk ekartzen dituen arren, sortutako eraginengatik ordaindu beharreko kostua baino askoz ere txikiagoa izango dela. 8. “Enpresek ingurunearekiko erantzukizun handiagoa sustatzen duten ekintzak bultzatu beharko dituzte”. Akziodun talde bat 1992. urtean, industria ereduek, biztanleriaren hazkundeak eta desoreka sozialek ekarritako zailtasunei buruz hitz egiteko elkartu ziren “Planeta del Río” gailurrean, azken hau sektore askori arreta deitzeko modu bat izan zelarik. Konferentziak, planetaren hauskortasunean, ekosistema naturalei egindako kaltean, etorkizunean planetan bizitza egoten jarraitzeko dauden zailtasunetan eta epe luzean, garapen ekonomiko eta soziala aurrera eramateko daukagun gaitasun eskasean jarri zuen arreta. 26 Garapen jasangarriaren inguruan burututako beste ekimen bat, Nazio Batuek, 2012an Río de Janeiron ospatutako gailurra izan zen eta bere helburuetako batzuk, garapen jasangarriarekin konpromiso politikoen berritzea bermatzea, gai honen inguruko helburuen lorpenean maila internazionalean egindako aurrerapenak ebaluatzea eta etorkizunera begira dauden erronkak azpimarratzea, izan ziren. Hala ere, ozonoaren agortzean, Kioto protokoloko berotegi efektuak sortutako gasen murriztean, hainbat herrialdeek atmosferan eragiten duten kutsaduran, etab.etan, aurrerapenak egin diren arren, oraindik ere lan asko egin behar da. Gainera, ekoizpen garbiago eta ekologikoago baten ezarpenak, produktibitate igoera ekarriko du. Bestetik, bankuek eta aseguru etxeek ingurunearekiko errespetua duten enpresak finantzatzea nahiago dute, hauek arrisku txikiagoa berenganatzea suposatzen dutelako. Bestetik, zergak, baimen komertzialak, etab., bezalako instrumentu ekonomikoek enpresak saritzen dituzte, kontzientzia ekologikoa izatearren. 9. “Enpresek ingurumenarekiko errespetua adierazten duten teknologien garapen eta hedapenaren alde egin beharko dute”. Ingurumenarekiko errespetua erakusten duten teknologien garapenak enpresarentzat epe luzeko erronka bat suposatzen du. Munduko Hitzarmenarekin bat egiteko, Agenda 21ean, ingurumena babesten, gutxiago kutsatzen, errekurtsoak modu sostengarri batean erabiltzen, produktuak birziklatzen, etab., dituzten teknologiak aipatzen dira, konkretuki 34. kapituluan. Hauek ez dira teknologia indibidualak, baizik eta know-howa, prozedurak, zerbitzuak, produktuak, etab., barneratzen dituzten sistema integralak. Ingurumena errespetatzen eta babesten saiatzen diren teknologiak, mugatuak diren errekurtsoak murrizten eta hondakin gutxiago sortzen dituztenez, baliabideak modu efizienteago batean erabiltzea ahalbidetzen dute, honek kostuetan murrizketa bat ekarriko duelarik. Esate baterako, bateria eta piletan egindako hobekuntzek, astunak diren metal toxiko kopurua murriztea ekarri dute. Azkenik, esan dezakegu, printzipio honek teknologia garbiago baten alde egiten duela, zeinen funtzioa giza onura edo zerbitzu bat ematea den. Kutsadura murrizteko prebentzio neurriak hartuz eta produktu ekologikoak diseinatu eta garatuz gero, efizientzia handitu, konpainiaren mundu mailako lehiakortasuna handitu eta negozio aukerak berriak sor daitezke. Printzipio honen barnean egoteko, tamaina eta izaera kontuan hartzen den arren, edozein antolakuntza baliabideen erabilpen efizienteago batez baliatu daiteke. 10. “Enpresek ustelkeriaren aurka egin behar dute, honek dauzkan forma edo era guztietan, estortsioa eta eroskeria barnean sartuta”. 2004ko ekainaren 24an, New Yorken ospatutako Global Compact-eko liderren gailurrean, printzipio berri bat barneratuko zela ezagutzera eman zuten, hau da 10. printzipio bat egongo zen, ustelkeriaren aurka egiteari buruzkoa. Aipatzekoa da, Munduko Hitzarmena sinatzen dutenek, eroskeriaren, estortsioaren eta ustelkeri mota ezberdinen aurkako politikak eta programak burutzeko konpromisoa hartzen dutela. Antolakuntzei gobernuekin, ONU-ko agentziekin eta sozietate zibilarekin bat egitea proposatzen zaie, modu honetan ekonomia global eta gardenago baten alde egiteko. Nazio Batuetako mundu mailako hitzarmenak enpresa osoa konprometitzen du eta horregatik goi-zuzendaritzaren konpromisoa eta partaidetza lortzea komenigarria da, hau eredugarria den portaera bat izango delarik eta Munduko Hitzarmenaren ezarpenean eragina izan dezakeelarik. Antolakuntzen esku hartzeari dagokionez, Munduko Hitzarmena aurrera eramateko, enpresa aktibitate bat burutzen ez duten enpresen partaidetza aktiboa garrantzitsua da, izan ere egon daitezkeen erronkei aurre egiten laguntzen dute eta hobekuntzak egin ahal izateko ere interesgarria izan daiteke. Enpresa aktibitate bat burutzen ez duten antolakuntzen parte hartzeaz gain sozietate zibilaren, antolakuntza sindikalen, gobernuen eta Nazio Batuen esku hartzea ere garrantzitsua da, izan ere ikuspuntu ezberdinak eman ditzakete edota ezagutza espezializatuei buruzko ekarpenak egin (Global Compact, 2007). Antolakuntzen parte hartzeari dagokionez, Munduko Hitzarmenaren parte izateko ekintza ezberdinak burutzeko aukera eskaintzen du, jarraian azalduko ditugun eremu ezberdinetan. Honetaz gain, aipatutako 10 printzipioak estrategietan eta burutzen dituzten eragiketetan ezarri beharko dira. Gainera, jakina denez antolakuntzek tamaina ezberdina izan dezakete eta ondorioz hauetako bakoitzak printzipioak erritmo ezberdin batean aplikatuko ditu bakoitzak dituen baldintzetara egokituz. 28 Aliantzei dagokienez, Munduko Hitzarmenak interes-taldeekin aliantzak osatzera animatzen ditu enpresak, honela Milurtekoko Garapen Helburuak bezalako garapen helburuak aurrera eramateko. Aliantzak, ezagutzak, baliabideak, etab., partekatzeko eta guztiek dituzten interesak identifikatzeko baliagarriak dira. Gainera, aliantzak eginez, sektore edo enpresa batek, berak bakarrik aurre egin ezin dion erronka bati aurre egin diezaioke eta hainbat eremuetan onurak ekar ditzateke, adibidez, pobreziaren murrizketan, osasunean, hezkuntzan, etab. Aliantza motei dagokienez, hiru bereiz ditzakegu: Politikei buruzko sustapenak eta elkarrizketak, non “enpresa ezberdinek interes-taldeekin lidergo funtzio bat burutzeko konpromisoa hartzen duten, arazo ezberdinetan buru izanez eta sustatuz eta konponbidea bilatzen lagunduz”. Bestetik, inbertsio soziala eta filantropia daukagu, hau da, “enpresek laguntza finantzarioa, boluntarioekin laguntzen dute edota esperientzia edo espezie bidezko ekarpenak eskaintzen dituzte, adibidez produktuen dohaintzen bidez”. Azkenik, oinarrizko negozioa daukagu, hemen “kideek enplegua sortzeko eta enpresa gaitasuna bultzatzeko, hazkunde ekonomikoan laguntzeko, sarrera fiskalak sortzeko, arau sozialak, ingurumenekoak edo etikoak aplikatzeko eta egokiak eta lorgarriak diren ondasun eta zerbitzuak emateko kolaboratzen dute kideek” (UN Global Compact Office, 2011; Global Compact, 2007). Sare lokalei erreparatuz, hauek Munduko Hitzarmena bultzatu eta zabaltzeko tresna dira, izan ere herrialde bakoitzean laguntza eskaintzen saiatzen dira, herrialde bakoitzak dituen beharrizanetara egokituz. Ez hori bakarrik, bere funtzioa aipatutako printzipioak aurrera eramaten saiatzen diren enpresei babesa eta laguntza ematea da. Munduko Hitzarmenak mundu osoan presentzia dauka, gaur egun 90 herrialde baino gehiagotan sare lokalak dituelarik. Azkenaldian, Portugalen, Georgian, Belgikan, Txinan, Kolonbian, Uruguayn, etab., sare lokalak sortu dira. Gainera, antolakuntzak sare lokalen laguntzaz baliatu ohi dira egindako aurrerapenen txostena prestatzerako orduan. Sutapen eta kontzientziazioari buruz interesgarria izan daiteke esatea, Munduko Hitzarmena sinatzen dutenek, ekimen hau sustatu eta ezagutzera emateko, beraien hornitzaileak aukeratu ditzaketela eta hauek giza eskubideei eta printzipioei buruz informatu behar dituztela, izan ere publikoki ekimen hau osatzen duten printzipioak ezagutzera eman behar dituzte, bide ezberdinez baliatu daitezkeelarik, besteak beste, prentsa komunikazioak, diskurtsoak, etab. 29 Bestalde, politikei buruzko elkarrizketak eta ikaskuntzari buruzko ekintzak ere garrantzitsuak dira eta hauei buruzko elkarrizketak urtero hainbat herrialdeetan egoten dira, maila lokalean, erregionalean zein mundialean eman daitezkeelarik. Esaterako, maila mundialean emandako azkenengoak, Brasilen, Indian, Txinan eta Ghanan izan dira. Elkarrizketa eta aktibitate hauek aurrera eramateko, Munduko Hitzarmenak hainbat tresna erabili ohi ditu. Batetik, politikei buruzko hitzaldiak arazoei konponbide bat bilatzeko, konfiantza handitzeko eta elkar ulertzeko garrantzitsuak dira eta hauetan sindikatuek, Nazio Batuetako antolakuntza ezberdinek, enpresek, etab.ek, parte hartzen dute. Hainbatetan jorratutako gaien artean, arazoak dituzten eskualdeetan enpresa pribatuek duten funtzioa, enpresak eta garapen jasangarria, etab., daude. Bestetik, liderren gailurrak daude, hauek 3 urtero ospatzen dira eta enpresa parte hartzaileen zuzendariek, Nazio Batuetako antolakuntzek, sozietate zibilak, etab., bertan parte hartu ohi dute eta egondako aurrerapenei buruz hitz egiteaz gain estrategiak berriak diseinatzen dituzte. Gainera, parte hartzaileak, parte hartzen animatzen dituzte, adibidez esperientzia ezberdinak elkartrukatuz. Akzio kolektiboak ere kontuan hartu beharrekoak dira, izan ere, bidezkoa den lehia bultzatzen lagundu dezake eta beste sektore edota herrialde batzuetako enpresek ekintza onak burutzen dituztela jakiteak konfiantza handitzen du eta portaera aldaketak ekartzen ditu. Gainera elkarrekin aritzeak, konponbide berriak bilatzen lagundu dezake, modu honetan errokei aurre eginez. Azkenaldian burutu diren akzio kolektiboen adibideen artean, Enpresa Buruen Plataforma, Publish What You Pay ekimena eta giza eskubideen inguruko munduko enpresa ekimena daude (UN Global Compact Office, 2011; Global Compact, 2007). Publish What You Pay ekimena, “Gobernuz kanpoko Erakundeen (GKE) nazioarte mailako koalizio bat da zeinek baliabideetan aberatsak diren garapen bidean dauden herrialdeetako hiritarrak mobilizatzen dituen, beraien gobernuei industriatik, petroliotik eta meatzaritzatik datozen sarreren administrazioari buruz kontu ematea eskatzeko” (EITI, 2015). Azkenik, konpromiso subsidiarioari dagokionez, enpresek, honen barnean enpresa subsidiarioak, sukurtsal lokalak zein enpresa lokalak sartzen direlarik, burutzen dituzten ekintzak ezagutzera emanez, Munduko Hitzarmenarekin duten konpromisoa ezagutzera eman behar dute. Gainera, aipatutako enpresa subsidiarioen konpromisoa bereziki garrantzitsua da, izan ere, honek balio komertzial handia sor dezake (UN Global Compact Office, 2011; Global Compact, 2007). UN Global Compact Office-ek 2011. urtean argitaratutako txostenean agertzen den bezala, “Munduko Hitzarmenaren Gestio Eredua”, kudeaketa eredu bezala funtzionatzen du konpainientzat. “Nazio Batuetako Munduko Hitzarmenaren Gestio Ereduak, konpainiak zuzentzeko balio du, Munduko Hitzarmenean eta bere printzipioetan oinarritutako jasangarritasun korporatiboko estrategia baten konpromiso, ebaluazio, definizio, inplementazio, neurketa eta komunikazioaren bidezko prozesua formalizatuz“. Eredu hau, jasangarritasunaren eremuan hasiberriak diren antolakuntzei laguntzeko baliagarria da, izan ere eredu erraza eta malgutasun handikoa da eta jasangarritasun korporatiboarekiko ardura adierazten duen antolakuntza batera aldaketa egiten eta esperientzia handiagoa dutenei lidergo praktikak aurrera eramaten laguntzen die. Aurretik esan bezala hurrengo pausu hauek ematea garrantzitsua da: - “Konpromisoa: Agintarien konpromisoa Munduko Hitzarmenaren printzipioak, estrategietan eta eragiketetan bihurtzeko eta ONU-ko helburu zabalenen gaineko neurriak hartzeko, modu garden batean”. - “Ebaluazioa: Arriskuak, aukerak eta inpaktuak ebaluatu Munduko Hitzarmenaren interes eremu guztietan”. - “Definizioa: Helburuak, estrategiak eta politikak definitu”. - “Inplementazioa: Konpainiaren barnean eta konpainiaren balio kate osoan zehar estrategiak eta politikak inplementatu”. - “Neurketa: Inpaktuak eta helburuekiko aurrerapenak neurtu eta gainbegiratu”. - “Komunikazioa: Aurrerapenak eta estrategiak komunikatu eta interes-taldeekin parte hartu etengabeko hobekuntza prozesuan”. Azterketa enpirikoarekin hasteko, lehenengo eta behin Global Compact-en barnean dauden, Ibex 35eko enpresak zehaztuko ditugu. Horretarako, jarraian aurkezten den taulan Ibex 35a osatzen duten enpresen izena eta Global Compact-en barnean sartu ziren urtea agertzen dira: 32 Global Compact-ean sartu zen lehen enpresa Inditex izan zen, hain zuzen ere, 2001eko irailaren 19an eta bere ostean, 2002. urtean Abengoa CL.B, ACS, BBVA, Endesa, Ferrovial, Gas Natural, Iberdrola, Repsol, Santander eta Telefonika barneratu ziren. Ibex 35eko enpresak ez ezik, beste hainbat sektore eta tamainetako antolakuntzak ere Global Compact-en bazkide dira, hauek 415etik gora direlarik. Gainera, guztiek profil multistakeholder eta funtzional bat ematen diote. Ez hori bakarrik, mundu mailako sare hau aberasten du, izan ere mota guztietako enpresek hitzarmen hau sinatzen eta aurrera eramaten dute, beraien artean esperientzia ezberdinak eta ezagutzak partekatuz eta dimentsio jasangarri baten parte izatera pasatuz (Global Compact, 2015). Deusto Business School eta Randstad-ek egindako “Enpresas globales y liderazgo de la sostenibilidad” txostenean ikertutako enpresen % 90ak Munduko Hitzarmenaren printzipioak modu egoki batean aplikatzen zituzten. Beraz, azpimarratzekoa da burtsan kotizatzen duten enpresa askok aurrera eramandako praktika onak. Esan dezakegu, Ibex 35eko enpresak jasangarritasunari dagokionez lehen postuetan kokatu direla gaur egun, egin dituzten aurrerapenei esker. Gainera hauetako askorentzat, enpresen gizarte erantzukizunak gero eta garrantzi handiagoa hartu du, enpresen estrategia korporatiboen parte izatera pasatu delarik. Enpresa espainiarrek jasangarritasunari dagokionez eredugarria den portaera bat erakusten dute eta nazioarte mailan jasangarritasun lider bezala aritzen hasiak direla esan dezakegu. Enpresa multinazional hauek egindako aurrerapena ikusgarria izan da eta “lehiakortasun eta hazkunde honen zati bat enpresa hauen lidergo eta gestio jasangarrian oinarritzen da”. Ibex 35eko enpresek aurrerakuntza handiak eta oso emaitza onak lortu dituzten arren, hobetu beharreko eremuak ere badaude. Adibidez, “balio katean zehar jasangarritasuna modu bikainago batean aurrera eramatea garrantzitsua da, bai beherantz, hornitzaileekin, bai gorantz, bezero eta kontsumitzaileekin”. Bestalde, enpresek, mozkinen zati bat kontsumitzaileei bideratzeaz gain, hauekiko ardura erakutsi behar dute. Honetarako, garrantzitsua da enpresek, mozkinek kontsumitzaileengan eragina izan behar dutela ulertzea. Ez hori bakarrik, enpresak elkarrizketa eta plataforma nazional zein internazionaletan parte hartzen animatu behar dira (Deustuko Unibertsitatea, 2013). 33 Lanean zehar aipatutako 3 dimentsioak aztertzeko, sektore ezberdinetako 3 enpresa erabiliko dira. Besteak beste, Ferrovial, Banku Popularra eta Iberdrola enpresak erabiliko dira analisia egiteko. Enpresa hauek erabiliz, dimentsio soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa aztertuko dira, hurrenez hurren. Izan ere, banku batek dimentsio ekonomikoa aurrera nola eramaten duen ikertzea eta honen bilakaera ikustea interesgarria izan daiteke. Bestetik, Iberdrola, ingurumenarekin nahiko konprometituta dagoen enpresa da eta ondorioz, ingurumen dimentsioan burutzen dituen ekintza ezberdinei erreparatzea ondo legoke. Azkenik, Ferrovial enpresaren kasuan, dimentsio soziala analisatuko da eta honen eboluzioa eremu honetan. Jarraian egingo dugun azterketan, aztergai ditugun hiru enpresek argitaratutako jasangarritasun txostenak hartuko dira oinarri gisa. Hau da, enpresa bakoitzak alor konkretu batean duen eraginari buruzko zein informazio eskaintzen duen aztertuko dugu. Konkretuki, Ferrovialen kasuan, 2011, 2012 eta 2013 urteetako jasangarritasun txostenak erabiliko dira. Iberdrolaren kasuan, 2012 eta 2013 urteetakoak eta Banku Popularraren kasuan, 2012, 2013 eta 2014 urteetakoak. Honen ostean interesgarria iruditu zaigu, gure ustez gizarte erantzukizunarekin zuzeneko lotura duten beste gai batzuei buruz informaziorik eskaintzen ote duten ikustea, hala nola, paradisu fiskaletan dituzten inbertsioak. Ferrovial enpresa 1952. urtean sortu zen eta azpiegituretan eta zerbitzuetan liderra den enpresa da. Enpresa honen aktibitatea 4 negozio lerrotan sailkatu dezakegu: zerbitzuak, autopistak, eraikuntzak eta aireportuak. Eremu hauetan konponbideak emateko ahaleginak egiten ditu betiere berrikuntza eta jasangarritasuna kontuan hartuz eta ahalik eta neurririk handienean erabiliz. Gainera, interesgarria izan daiteke esatea, sozietatearekin konprometitutako enpresa izateaz gain, enpresen gizarte erantzukizunaren, kalitatearen eta ingurumenaren aldeko apustua egiten duen enpresa dela (Ferrovial, 2015). Ferrovial enpresak urteak daramatza Global Compact-en barnean eta ibilbide nahiko luzea daukala esan dezakegu. Konkretuki, 2002ko uztailaren 3an barneratu zen Nazio Batuetako Munduko Hitzarmen honetan. Enpresa honen dimentsio soziala jorratzea ideia ona izan daiteke, honen barnean dauden hainbat atal ezberdin aztertuz. 34 Hornikuntza katearen gestio arduratsuari erreparatuz, eremu honetan ere giza eskubideak errespetatu behar dira, betiere Munduko Hitzarmenak proposatzen dituen printzipioak bere hornitzaileen artean aplikatuz. Esan bezala, Ferrovialek kontratuak sinatzen dituen hornitzaileei, lehenengo eta behin, Global Compaten barnean dagoela ezagutzera ematen die eta bide batez bertan praktikara eraman beharreko 10 printzipioak zeintzuk diren. Modu honetan, hauek ere beraien aktibitateetan kontuan har ditzaten. Gainera, giza eskubideak errespetatzen dituztela bermatzeko hainbat dokumentu ere eskatzen zaizkie eta errespetatzen ez baldin badituzte hornitzaile hori alde batera usten dute (Ferrovial, 2013). 2. Taula: Hornitzaileak Bestalde, hornitzaileek kontratuak sinatzen dituztenean, gizarte erantzukizunari buruzko klausula bat betearaztera behartuta daude. Honekin lotuta, Ferrovialek 2011, 2012 eta 2013 urteetan, 61.354, 57.458, eta 60.936 hornitzailerekin lan egin zuen eta hauetatik, 685, 773 eta 540 hornitzaile errefusatuak izan ziren, hurrenez hurren. Ikusten den bezala, nahiz eta 2011 eta 2012 bitartean zenbateko hau igo, 2012tik 2013ra gutxi gora behera %30 batean murriztu zen errefusatutako hornitzaileen kopurua (Ferrovial, 2013). 3. Taula: Hitzarmen kolektiboak Sindikatuei eta negoziazio kolektiboari dagokionez, greba egiteko eskubidea, negoziazio kolektiborako eskubidea, sindikatuak, etab.etan parte hartzeko eskubidea bermatzen du, presentzia daukan herrialde guztietan. Modu honetan, langile guztien eskubideak errespetatzen eta bermatzen ditu. Honen adibide da, 2013. urtean Ferrovialen langileen % 78a hitzarmen kolektiboren batean atxikita zeudela. 2011. urtean aldiz, % 78,56a eta 2012. urtean % 79a, hau da hiru urteetan oso antzekoa (Ferrovial, 2013; Ferrovial, 2012; Ferrovial 2011). Berdintasun eta diskriminazio ezari erreparatuz, langile guztiek beraien karrera profesionala garatzeko aukera berdinak izan ditzaten lortu nahi du. Enpresa honetan, 2013. urtean, emakumeen zenbatekoa, % 28,2koa izan zen eta konkretuki zuzendaritza karguak zituztenak, % 14koa izan zen. Aldiz, 2012. urtean % 31koa izan zen eta % 13ak zuzendaritza karguak zituzten eta 2011. urtean % 32a emakumeak ziren eta zuzendaritza karguak Iturria: Neuk garatuta Iturria: Neuk garatuta 35 zituztenak % 24a. Datu hauek aztertuz, konturatu gaitezke zuzendaritza mailako emakumeen zenbatekoak 2011. urtetik 2012. urtera jaitsiera nabarmena izan zuela eta emakumeen zenbatekoa orokorrean ere jaitsi egin zela, baina zenbateko txikiago batean. Bestalde, lanaren eta bizitza familiarraren arteko oreka hobetzeko hainbat proposamen egin ditu, modu honetan bere langileen bizitza kalitatea hobetzeko. Adibidez, “Plan Concilia” izeneko plana, langileen lanaren eta familiaren artean oreka bat lortzeko ahaleginak egiten diharduena (Ferrovial, 2013;Ferrovial, 2012; Ferrovial 2011). Beste alde batetik eta aurrekoarekin lotuta, aipatzekoa da kolektibo ez faboragarriekin ere konprometituta dagoela. Adibidez, baztertze sozialetik datozen edota ezintasunen bat duten pertsonak sozialki integratzeko eta lan mundura barneratzeko ahaleginak egiten ditu. 2002. urtetik hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunderekin (GKE), gazteleraz ONG izenarekin ezagutzen direnak, eta fundaziorekin lan egiten du, esate baterako, Adecco fundazioarekin, ezintasunen bat duten pertsonen kontratazioan eta barneratzean laguntzeko. Gainera, 2013. urtean “Red de Empresas por una Sociedad Libre de Violencia de Genero” asoziazioarekin kolaboratzen hasi zen. Honela, genero indarkeriaren biktima izandako emakumeak lan mundura barneratzeko ahaleginak eginez. Asoziazio honekin burututako kolaborazioari esker, kolektibo ez faboragarrietako 264 pertsona barneratzea lortu zuen, gehienak genero indarkeriaren biktimak izandako emakumeak izan zirelarik. Ferrovialek umeak erabiliz egindako edozein produktu edo zerbitzu ez du erabiltzen. Ez ditu umeak bere aktibitatean barneratzen legez ezarritako adina bete arte. Gainera, bere langile eta hornitzaileei printzipio hau kontuan hartzera behartzen die. Hala ere, Ferrovialek bere inbertsio gehienak Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) barnean dauden edo diru-sarrera ertain-altuak dituzten herrialdeetan egiten ditu eta ondorioz, printzipio hau ez betetzeko probabilitatea nahiko baxua da, izan ere herrialde hauek legez giza eskubideen printzipioak errespetatzera behartuta daude. Dimentsio sozialaren barnean, beste aspektu batean zentratzea interesgarria izan daiteke, adibidez, pertsonetan. Talentua eta konpromisoaren arteko konbinaketa Ferrovialen arrakastaren ezaugarrietako bat da, hori dela eta beraien enpresako langile guztien garapen profesionala bultzatzeak, betiere denentzako aukera berdinak eskainiz, garrantzi handia dauka. 36 Langileen konpromisoari dagokionez, 2013. urtean, hirugarren urtez “Top Employers” ziurtagiria lortu zuen eta honek talentua erakartzen, garatzen eta mantentzen duela bermatzen du. Hain zuzen ere, langileen % 77ak enpresa honetan lan egitera animatuko luke jendea eta hau enpresan lan giro ona dagoenaren erreferentziatzat har dezakegu. Bestalde, 2013. urtean 15.057 kontratu sinatu zituen eta horietatik % 34a emakumeak izan ziren eta % 66a gizonezkoak. Langileen talentuari erreparatuz, Ferrovial potentzial handiko langileen bilaketan dihardu, modu honetan garatzeko aukera berriak eskainiz, besteak beste, prestakuntzaren, mugikortasunaren, mentoring-aren, etab.en bitartez. Gainera, enpresak, talentua identifikatzeko programak burutzen ditu, talentu eta potentzial handiko pertsonak identifikatu eta hauen garapena bultzatzeko, modu honetan etorkizunean egon daitezkeen negozio erronkei aurre egiteko gai izango diren langileak prestatzeko (Ferrovial, 2013). 4. Taula: Langileak 2011. urtean Ferrovial enpresa 68.008 pertsonek eta 2012. urtean 55.159 pertsonek osatzen zuten, hau da langile kopurua zertxobait murriztu zen. Hala ere, taulan ikus dezakegunez, 2013. urtean zenbateko honek berriz ere gora egin zuen. Bestalde, 2011. urtean langileen % 16ak eta 2012. urtean % 17ak denbora partzialean egiten zuten lan eta kontratu mugagabeei erreparatuz, 2011. urtean % 78ak eta 2012. urtean % 79ak zituzten era honetako kontratuak, hau da urte batetik bestera ez zen aldaketa esanguratsurik egon. 2013. urtean Ferrovial 66.088 pertsonek osatzen zuten eta langileen % 16ak denbora partzialean egiten zuten lan eta % 82ak kontratu mugagabeak zituzten. Gainera, atzerrian lan egiten duten langileen zenbatekoa % 10 murriztu zen 2012. urtean eta 2013. urtean zertxobait igo zen berriz ere. Konkretuki, 2011, 2012 eta 2013 urteetan ondorengo bilakaera izan zuen: % 48, % 38 eta % 45a (Ferrovial, 2012; Ferrovial, 2013). 37 5. Taula: Batez besteko adina eta antzinatasuna Bestalde, 2013. urtean Ferrovialen lan egiten zuten langileen batez besteko adina 43,18 urtekoa zen eta antzinatasuna 8,89 urtekoa. Batez besteko hauek konstante mantendu ziren aurreko urteekiko (Ferrovial, 2013). Konkretuki, Espainian bere aktibitatearen % 55a burutzen zuen, Erresuma Batuan % 28a, Polonian % 6a, Ipar Amerikan % 4a, Hego Amerikan % 2a eta gainerako herrialdeetan % 4a. Ondorioz, 2013. urtean bere aktibitatearen % 45a kanpoan burutzen zuela esan dezakegu (Ferrovial, 2013). Langileei eskaintzen zaizkien aukerei dagokienez, enpresa honek bai emakume zein gizonek aukera berdinak izan ditzaten lan egiten du, hauen merituak eta ahaleginak kontuan hartuz. Esan dezakegu, berdintasunaren alde egiten duen enpresa dela eta horren adibide, Berdintasun bereizgarria lortu zuela da, 2016. urterarte indarrean dagoena. Gainera, Berdintasun plana aurrera eramaten du enpresak eta burututako ekintza ezberdinen artean, amatasun baja estatu espainiarreko legeak ezartzen duenarekiko bi aste luzatu ditu, ordutegi malgutasuna, etab., daude. Ferrovialek Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasun Ministerioarekin kolaborazio akordio bat sinatu zuen eta 2017rako hainbat konpromiso martxan jarri beharko ditu, erantzukizun handiko lanpostuetan genero berdintasuna lortzeko eta bien arteko aldeak ahalik eta txikienak izan daitezen lortzen saiatzeko. 2014. urteari begira hurrengo helburuak proposatu zituen enpresa honek. Adibidez, lan poltsa internazionala, mentoring prozesua martxan jartzea enpresaren maila guztietan eta pertsonak, prestakuntza, lan arriskuen prebentzioa eta ordainsariak gestionatzeko aginte-mahai globala martxan jartzea. Azkenik, langileen osasun eta segurtasunari dagokionez, hauen etengabeko hobekuntza lortzeko ahaleginak egiten ditu, horretarako, sistema efikazak ezarriz. 2014. urtean OHSAS “Occupational Health and Safety Assessment Series”, euskaraz, “Laneko Segurtasun eta Osasun gestio sistemak”, ziurtagiri gehiago lortzeko eta segurtasun barne ikuskaritza gehiago burutzeko helburua ezarri zuen. Gainera, 2013. urtean eremu honetan Iturria: Neuk garatuta Iturria: Neuk garatuta 38 lortutako marken artean, Heathrow-ko T2an burututako obran 5.000h baino gehiago eta Chile-ko CODELCO proiektuan milioi bat orduz lan egin zuten inolako istripurik izan gabe (Ferrovial , 2013). Banku Popularra, 1926. urtean sortutako bankua da, produktu eta zerbitzu finantzarioen hornitzaile bezala aritzen dena. Bere negozioa nagusiki, txikizkarien merkatuan zentratzen da, honen barnean banka komertziala eta enpresen banka daudelarik. Merkatu nazional zein internazionalean presentzia daukan bankua da eta guztira 17.000 langile inguru ditu, merkatu nazionalean 2.000 sukurtsal baino gehiago eta internazionalean 200 inguru dituelarik. Global Compact-aren eta bankuen arteko lotura aztertuz, Global Compact-ean barneratzen lehenengoak Santander eta BBVA bankuak izan ziren, 2002. urtean barneratu zirelarik. Aldiz, Caixabank, 2012. urtean eta Bankia 2013. urtean barneratu ziren, azken hau barneratutako azken bankua izan zelarik. Ondorioz, Banku Popularra tartean dagoela ikusi dezakegu, 2009. urteko azaroaren 16an barneratu baitzen. Honekin jarraituz, dimentsio ekonomikoa aztertzea interesgarria izan daiteke eta honen barruan zer egiten duen ikustea. Bezeroek garrantzi handia daukate Banku Popularraren aktibitatean, hauek bi motatakoak izan daitezkeelarik; partikularrak edo enpresak, eta hauen beharrizanak asetzeko kalitate handiko zerbitzuak eskaintzen ditu. Bestalde, estrategia komertzialari eta bezeroen gestio integralari esker, bezeroen beharrizanak zeintzuk diren hobeto ezagutzea lortu du eta gainera estrategia hobeak garatzea ahalbidetu dio (Banco Popular, 2014). 2014. urtean, Citibank negozioa eskuratu zuen, hau txikizkarien eta txartelen negozio bat izanik. Eskuraketa honen ostean, bezero kopurua 5,5 milioikoa izatera pasatu zen, honen barne pertsona fisiko zein juridikoak sartzen zirelarik. Zifra hau, 2013. urtekoa baino baxuagoa izan zen, urte honetako zifra 7,1 milioikoa izan zelarik, hau da, 1,6 milioi bezeroetan murriztu zen eta batez ere, taldean 2014. urtean egondako egiturazko hainbat aldaketengatik izan zen, izan ere, zenbateko honen barnean ez dira Targobank-eko bezero esklusiboak ezta bancopopular-e barnean daudenak kontuan hartu. 39 Partikularrei, familiei eta kolektiboen zerbitzuei dagokienez, honen barne 2014. urtean ia 5 milioi bezero zituen, 2013. urtean baino gutxiago, urte honetan 6 milioi bezero inguru izan zituelarik. Bestetik, pertsonalizatutako arreta eredu bat sortu zuen, bezeroekin modu pertsonal eta zuzenago batean aritzea eta hauek hobeto ezagutzea ahalbidetu diona (Banco Popular, 2013; Banco Popular, 2014). 7. Taula: Pertsona fisiko eta juridiko kopurua Banku Popularrak, bere bezeroekin dituen harremanak kanal anitz baten moduan ikusten ditu, non bezeroek dituzten informazio, segurtasun, etab., beharrak asetzen saiatzen den. Kanal anitzeko banka honetan, pertsona fisikoak nagusi dira, 2012. urtean % 85a izanik eta 2013. eta 2014. urteetan, % 83a. Pertsona juridikoen zenbatekoa aldiz txikiagoa da, 2012. urtean % 15a eta 2013. eta 2014. urteetan % 17a. Gainera, enpresak bere jarduera internet bidez sakabanatu du. Hau horrela izanik, bezeroek nahi duten momentuan internet edota mugikorraren bidez kontsultatu ditzakete burutzen dituzten eragiketak. Kalitatea eta asetasun maila ahalik eta altuena izatea lortu nahi du. Hori lortzen saiatzeko ahaleginak egiten ditu eta adibidez, Asociación Española de Calidad-en (AEC) barnean dago, kalitatea eta garapen jasangarria bilatzeari bideratuta dagoena, esperientzia ezberdinak elkartrukatuz. Banku Popularrak, bere aktibitatea aurrera eramateko erabiltzen duen ingurunea, errespetatzen eta arduratsua den portaera batekin egiten du, enpresen gizarte erantzukizuna aurrera eramateko negozio eredu berriak garatuz eta interes-taldeen itxaropenak asetzen saiatuz. Interesgarria izan daiteke esatea, landa guneen garapen ekonomiko zein sozialak garrantzi handia daukala, izan ere eremu honek ekonomikoki aurrera egiteko traba handiak topatu izan ditu urte askotan zehar. Azkenaldian, nekazaritza eta abeltzaintza eta nekazaritzako elikagaien sektoreek garrantzi handia hartu dute Banku Popularrarentzat eta bi sektore hauek, 2014. urtean 3.800 milioi €-rekin finantzatu zituen (Banco Popular, 2014). Gainera, 2013. eta 2014. urteetan irizpide sozial eta ingurumenekoak jarraitzen zituzten hainbat inbertsio fondo kudeatu zituen. Adibidez, Fonemporium, inbertsio mistoko fondo bat da eta urtero fondo honen ondarearen % 0,15a ekintza sozialetara bideratzen du, ONCE fundazioaren, Bartzelonako Cáritas Diocesananas-en eta Solidaridad de la Compañía Iturria: Neuk garatuta 40 de María fundazio internazionalaren artean banatuz, proportzio berdinean. Beste adibide bat, PBP BIOGEN, FI da, hau beste fondo solidario bat da eta bere komisioaren zati bat, Investigacion Médica Privada fundazioari bideratzen dio, ikerketa proiektuak garatu ditzan (Banco Popular, 2013; Banco Popular, 2014). Banku honek, mozkin ekonomikoak sortzeaz gain, ingurumen mailan eta maila sozialean arduratsuak diren hainbat produktu eta zerbitzu eskaintzen dizkie bere bezeroei. Aurretik aipatutako PBP BIOGEN, FI eta Fonemporium horietako batzuk dira. Hauetaz aparte beste hainbat ere badaude, esate baterako ingurumen osagaia duten proiektuen finantzazioa eta bikaintasun akademikoaren kreditu programak. Gainera, Citibank txikizkarien negozioaren integrazioa dela eta, bancopopular-e-ren bulegoetan Pioneer Funds-Global Ecology inbertsio fondoa ere eskaintzen da eta ingurumen garbi eta osasungarri baten alde egiten duten produktuak eskaintzen dituzten enpresetan inbertitzen du, 2014. urtean 1.067 milioi €-ko ondare bat lortu zuelarik (Banco Popular, 2014). Nazioarte mailako hainbat bankuekin akordioak ere baditu, besteak beste 2013. urtean eta 2014. urtean, Asiako Garapen Bankuarekin, Europako Berreraikitze eta Garapen Bankuarekin eta Nazioarteko Korporazio Finantzarioarekin Munduko Bankuaren mendekoa dena. Akordio hauen bitartez, garapen bideko herrialdeetan kanpo merkataritza sustatzen ahalegintzen da. Gainera, enpresa espainiarrei kanpora irteten lagundu nahi die, oso banku sistema egonkorrak ez dituzten herrialdeetara eta zeintzuekin merkataritza harreman oso mugatuak dituzten (Banco Popular, 2014; Banco Popular, 2013). 8. Taula: Ingurumenean inpaktu positiboa duten proiektuetan egindako inbertsioak Bestetik, 2014. urtean, ingurumenean inpaktu positiboa duten proiektuak finantzatu zituen, guztira 849,5 milioi € inguru inbertituz, aurreko urtean baino 50 milioi gehiago. Konkretuki, 2013. urtean 799,6 milioi € eta 2012. urtean aldiz, 926 milioi € inbertitu zituen, 3 urte hauetatik gehien inbertitutako urtea 2012a izanik. 2013. urtean finantzatutako proiektuen artean eguzki energia, energia eolikoa eta biomasako proiektuak zeuden beste hainbaten artean, gehienbat energia eolikoko proiektuak finantzatu zirelarik, 21 proiektu hain zuzen ere. 2014. urtean aldiz, finantzatutako proiektuen artean, eguzki energia, energia eolikoa, energia fotovoltaikoa, biomasa, azpiegiturak, birziklatzea eta hondakinekin erlazionatutako proiektuak egon ziren, proiektu Iturria: Neuk garatuta 41 gehienak eguzki energiarekin, 17 proiektu konkretuki eta energia eolikoarekin, 15 proiektu, lotuta egon zirelarik (Banco Popular, 2012; Banco Popular, 2013; Banco Popular, 2014). Giza eskubideei dagokienez, bere aktibitatean giza eskubideak errespetatzen ditu bere produktu eta zerbitzu guztietan eta ez du hauek errespetatzen ez dituzten herrialdeetan jarduerarik burutzen. Ez hori bakarrik, 2014. urtean, ez zen bortxatua edo baimendu gabea den lanaren eragitetarik hauteman. Gainera, Afrikan eta Latinoamerikan gosea eta pobrezia murrizteko hainbat proiektutan ere parte hartu zuen, mikrokredituen programa baten bitartez. Mikrokreditu hauen adibide bat, Paraguay-en, Guatemalan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan, baztertze sozialean dauden pertsonak lan mundura barneratzeko ahaleginak egin ditu, mikrokredituen bidez. Azkenik aipagarri izan daiteke esatea, 2013. urtean, 130.200 € enpresari txikiei bideratu zizkiela, batez ere Guatemala eta Paraguay-eko emakumeei (Banco Popular, 2014). Dimentsio sozial honen barnean, Banku Popularrak 2005. urtean sortutako “Plan Concilia” daukagu. Hau, lan mundua eta bizitza pertsonalaren arteko oreka bat bilatzeari bideratutako plana da eta enpresak daukan Berdintasun Planaren barne dago. Honi esker, langileek libreki kontziliazio neurri bat eska dezakete, 32 neurri ezberdinen artean aukeratuz. 9. Taula: “Plan Concilia” Plan honek 2014. urtean 3,3 milioi € suposatu zituen eta 2013. urtean 3,2 milioi €. Gainera, Iberdrolak 2014. urtean 5.614 eta 2013. urtean 4.792 eskakizun bideratu zituen. Eskatutako neurri ohikoenen artean, haurtzaindegietarako txekeak, fideltasunagatik egun libreak eta ordaindutako amatasun bajagatik aste gehiago izatea zeuden (Banco Popular, 2013; Banco Popular, 2014). Soldatei dagokienez, hauek berdinak dira guztientzako eta ez du inolako diskriminaziorik egiten arraza edo sexuarengatik. Esate baterako, 2012. urtean, sartu berria den langile baten hileroko soldata, 1.899,88 € gordinekoa izan zen eta 2014. urtean aldiz, zenbateko hau 1.366,16 €-koa (Banco Popular, 2012; Banco Popular, 2014). 42 10. Taula: Gizon eta emakume kopurua Banku honetan, Espainian lan egiten duten emakume eta gizon kopuruari dagokionez, gizonen zenbatekoa altuagoa izaten jarraitzen du. 2014. urtean 5.186 emakumek eta 8.698 gizonek egiten zuten lan bertan. 2013. urtean, 5.144 emakumek eta 8.915 gizonek eta 2012. urtean 5.191 emakumek eta 9.343 gizonek (Banco Popular, 2014). Hidroeléctrica Ibérica 1901. urtean sortu zen eta 1944tik Iberdueron barneratuta egon zen. Beranduago, 1907. urtean, Hidroélectrica Española sortu zen eta azkenik, 1991an gaur egungo Iberdrola sortu zen fusio baten ondorioz. Enpresa honek, azken urteetan izugarrizko bilakaera izan du eta aurrerapen handiak egin ditu. Honi esker, mundu mailan lider izatera heldu da energia eolikoari dagokionez. Gainera, mundu mailako energia enpresa handienetariko bat da, Espainian lehen postuan egotera iritsiz. Honetaz gain, ingurumenarekiko ahalik eta errespetu handiena erakusten duten energia iturriak eskaintzen saiatzen da (Iberdrola, 2015 a). “Iberdrola hirugarren aldiz, gobernu korporatiboaren praktikarik onenak garatzen dituen konpainia espainiarrik onena aukeratua izan da, World Finance argitalpenaren arabera, aurten Corporate Governance Awards-en 9. edizioa ospatuko duena”. Iberdrola, pertsona eta kultura ezberdinak enpresan barneratzen saiatzen da, interestalde guztientzako mozkin ekonomikoak sortuz. Bestalde, epe luzeari begiratzen dio eta gardentasunean oinarritutako negozio eredua burutzen du (Iberdrola, 2015 b). Iberdrola enpresaren kasuan, ingurumen dimentsioari buruzko analisi txiki bat egitea interesgarria izan daiteke. Hain zuzen ere, energia elektrikoaren ekoizpenak eta banaketak ingurumenean eragiten duten aktibitateak dira, besteak beste, kliman, ozono geruzan, isurketetan, emisioetan, baliabide naturalen kontsumoan, etab.etan, eraginez. Esan beharra dago, eragin hauek murrizteko, emisio gutxiago sortzen dituen energia sortzen saiatzen dela, hondakinen kudeaketa egokia eginez, uraren erabilpen egokia eginez, etab. Iturria: Neuk garatuta 43 Ingurumen gestioari dagokionez, 2013. urtean, 4 politika korporatibo eramaten zituen aurrera: jasangarritasuna politika, ingurumen politika, klima-aldaketaren aurkako politika eta biodibertsitate politika. 2013. urtean, jasangarritasun politika gehitu zuelarik. “Iberdrolak bere ingurumen dimentsioa “Ingurumen gestio eredua” aurrera eramanez burutzen du, bere helburua negozio bakoitzean ingurumen gestio sistema ezberdinen koordinazioa ahalbidetzen duen testuinguru komun bat sortzea delarik” (Iberdrola, 2013). Ziurtagiriei erreferentzia eginez, aipagarria izan daiteke esatea, 2013. urtean urteroko ziurtagiri guztiak berritu zituela. Berritutako ziurtagiri horien artean, berotegi efektua eragiten duten emisioen inbentario ziurtagiria eta ingurumen gestio sistema globalaren ziurtagiriaren jarraipenaren lehengo ikuskaritza zeuden. Materialei dagokienez, elektrizitatea sortzeko, erregai ezberdinen, hala nola ikatza eta gas naturala, produktu kimikoen, olioen, etab.en kontsumoak garrantzi handia daukate. Iberdrola, ahalik eta emisio gutxien sortzen dituzten teknologiak erabiltzen saiatzen da eta honi esker, erregaien, energiaren eta uraren kontsumo ratioak murriztea lortu du. Iberdrolak energia sortzeko batez ere erabiltzen dituen oinarrizko materialen artean, besteak beste: ikatza, fuel-olioa, gas naturala, gasolioa eta uranioa daude. Aipatutako materialen artean, gas naturala da, Iberdrolak gehien erabiltzen duen materiala, uraneoak, ikatzak eta fuel-olioak jarraitzen diotelarik. 11. Taula: Oinarrizko materialak Iturria: Iberdrola, 2013 Ikatzari dagokionez, Iberdrolak 2011. urtean, 5.565.040 tona erabili zituen, 2012. urtean 6.400.770 tona, hau da erabilitako zenbatekoa handitu egin zen eta 2013. urtean, berriz ere behera egin zuen erabilitako zenbatekoa, 5.504.487 tonatakoa izatera pasatu zelarik. Bestalde, fuel-olioari erreparatuz ikus dezakegu, erabilitako zenbatekoak hazkuntza handia izan zuela, 2011, 2012 urteen bitartean, 8.994 tonatik, 39.743 tonatara igaroz eta 2013. urtean antzera mantendu zen, jaitsiera bat izan zuen arren eta 35.188 tonakoa izatera igaro zen. Halaber, gas naturalaren kasuan, urtez urte erabilitako kopurua jaitsi egin zen, 44 2011, 2012 eta 2013 urteetan, honako bilakaera hau izan zuelarik; 11.938.809.556 nanometro kubo (Nm3), 9.844.037.449 Nm3 eta 8.504.282.590 Nm3. Uraneoari dagokionez, asko erabiltzen duen materiala da ere eta 2011. urtetik 2012. urtera erabilitako kopurua handitu zuen arren, 2013. urtean berriz ere beherantz egin zuen, 6.793.688 Tep-etik , 7.024.485 Tep-era eta azkenik, 2013. urtean 6.239.144 Tep-ra igaro zelarik. Produktu kimikoen kudeaketa, ingurumena ahalik eta gutxien kaltetuz egiten ahalegintzen da. Adibidez, Policlorobifenilos-ak (PCBs), aurreko mendean ekipo elektrikoen ekoizleek merkaturatutako sustantziak dira eta batez ere transformadoreetan eta kondentsadoreetan erabiliak dira. Sustantzia hau isolatzaile dielektriko bezala oso ona den arren oso kutsakorra da eta gaur egun oso presentzia txikia daukate Iberdrolaren aktibitateetan. Besteak beste, 2013. urtean Brasileko instalazioetan zeuden eta Espainian eta Estatu Batuetan hauen presentzia ia nulua zen. Bestalde, ozono geruza kaltetzen duten material edo produktuei dagokienez, hauen erabilera nahiko mugatua dago 2010. urtetik eta Iberdrola bere instalazioetatik hauek eliminatzen ari da. Energiaren eremuan gehiago zentratuz, energia kate osoan eragiten du Iberdrolak. Adibidez, ekoizpenean efizientzia bilatzen du, horretarako, teknologia eta ekipo aurreratuak erabiliz. Bestalde, garraio eta banaketa efizientzia lortzen saiatzen da. Azken hau lortzeko, esfortzu eta inbertsio handiak egiten ditu sare elektrikoen galerak murrizteko eta amaierako erabileran efizientzia lortzeko, erabilera arrazional baten bidez. Iberdrolak ekoefizientziaren alde egiten du eta energiaren erabilera arduratsu bat sustatu nahi du, energia iturri berriztagarrien erabilpenaren bidez. Horretarako, ingurumenarekiko errespetua daukaten, efizienteak diren eta energia aurreztea dakarten hainbat produktu eta zerbitzu merkaturatzen ditu. Adibidez, 2013. urtean produktu eta zerbitzu berdeei esker lortutako aurrezki energetikoa 381.470 gigajoulekoa (GJ) izan zen. 2012. urtean aldiz, 277.940 GJ-koa eta 2011. urtean, 122.054 GJ-koa. Ikus dezakegunez, kopurua urtez urte handitzen joan da. Efizientzia ekonomikoa bultzatzeko, hainbat merkataritza kanpaina egiten ditu eta kontsumitzaileen asoziazioekin, enpresekin eta administrazio publikoekin kolaboratzen du. Ez hori bakarrik, bezeroei zuzendutako hainbat ekintza ere burutzen ditu, besteak beste, hornitzaileei ingurumen legedia betetzea eskatzen die, hondakin eta bezero propioen gestioa eta faktura elektronikoaren erabilera bultzatzen du, modu honetan ingurumenaren babesaren alde eginez. Beste alde batetik, esan beharra dago, 2013. urtean mugikortasun 45 elektriko kontzeptuan lan egiten jarraitu zuela. Honen inguruan, honako hauek nabarmendu ditzakegu: auto ekoizleekin aliantza eta akordioak (Peugeot, BMW, Seat,...) eta Iberdrolaren Recarga verde soluzioaren jaurtiketa. Urari dagokionez, batez ere zentral termikoen hozte sistemetan eta beste prozesu batzuetan erabiltzen da. Eskuratutako ur honen zati txiki bat, prozesuak berak kontsumitzen du eta gainerakoa ingurune naturalera bueltatzen da, betiere ingurune honetara bueltatzeko beharrezkoak diren tratamenduak jaso ostean. Bestalde, instalazioetan ahalik eta ur gutxien gastatzeko sentsibilizazio kanpainak burutzen eta sistema efizienteak ezartzen ditu. Adibidez, zelula fotoelektrikoak dituzten iturriak ezartzen ditu. Honetaz gain, azkenaldian energia berriztagarri edota beste teknologia berriago batzuengatik ordezkatuak izan diren teknologiak (ikatza eta fuel-a erabiltzen zutenak), ur kontsumoa txikitzea ekarri dute. Bulego eta instalazioetan kontsumitutako ur kantitatea handitu egin zen 2011. urtetik 2013. urtera. 367.552 m3-tik, 431.563 m3-ra igaroz, 2011. urtetik 2012. urtera eta azkenik, 2013. urtean 445.022 m3-ra igaroz. Uraren kontsumoa handitu egin zen 2013. urtean, batez ere, Espainian eta Estatu Batuetan. Aipatzekoa da, 2013. urtean baliabide hibridoei eragiten dieten egoerarik ez zela identifikatu, ura eskuratzeari dagokionez gehiena ur gez edo gazidun masa handiak dauden lekuetatik eskuratua izan zen eta ez - babestutako lekuetatik -. Konkretuki 2013. urtean eskuratutako uraren % 78,6a itsasoko ura izan zen. Biodibertsitateari dagokionez, Iberdrolak ura, erregai-fosilak, haizea, eguzki energia, eta beste hainbat baliabide natural erabiltzen ditu energia elektrikoa lortzeko eta gero hau banatu eta merkaturatu egiten du. Helburua, aktibitatea eta proiektuak modu jasangarri batean ezartzea eta garatzea da. Iberdrola bere jarduera burutzerakoan ekosistema, paisaia eta espezie ugarirekin harremanetan dago, batez ere eraikitze fasean, adibidez, makinaria sartzerakoan, gizakien presentzia denbora luzean, paisaiak aldatzerakoan, etab., ematen dira. Bestetik, ustiapen fasean ere ematen da elkar eragin hori, adibidez, emisioak, animalien hilkortasuna elektrokuzioengatik, ibaien norabidea aldatzean, etab. Biodibertsitatearekin erlazionatutako aspektuetako batzuk, ingurune naturalaren babesa, kontserbazioa eta erabilpen jasangarria, informazioaren kanpo eta barne komunikazioa, interes-taldeekin harremana, etab., dira. Gainera, hainbat ekintza eramaten ditu aurrera bere instalazioek kaltetu dituzten eremuak berritzeko eta kalteak ekiditeko. 46 Emisioei dagokionez, zentral termikoetan egiten dituen errekuntzak, berotegi efektuko gasen artean CO2a sortzen du nagusiki. Hurrengo urteetarako, Iberdrolak, ekoiztutako KWh bakoitzeko CO2 gutxien sortzen duten enpresen artean egoten jarraitu nahi du, hau da, Europako enpresa handienek sortutako kopuruarekin alderatuz CO2 gutxien sortzen dutenen artean egon nahi du. Hau horrela izanik, beraien estrategia hurrengo urteetan berotegi efektuko gasen kopurua murriztera bideratuta dago. Honetaz gain, energia berriztagarriak erabiliz, energia elektrikoa sortu nahi du. Gainera, 2007. urtetik 2020. urtera sortutako KWh bakoitzeko % 30eko murrizketa lortu nahi du bere emisioen intentsitatean. Ez hori bakarrik, aurretik esan bezala gero eta teknologia efizienteagoak barneratzen jarraitu nahi du eta karbonoa hainbeste erabiltzen ez dutenak. 2013. urtean, CO2en emisioak ekoizpen instalazioetan jaitsiera nabarmen bat izan zuen ekoizpen hidraulikoaren igoerak eraginda. 2011. urtean emisio hauek 35.970.206 tonatakoak izan ziren, 2012. urtean 35.537.508 tonatakoak eta 2013. urtean 31.768.770 tonatakoak. Ikus dezakegunez, urtez urte zenbateko hauek jaitsi egin dira. “2013. urtean CO2 emisioen intentsitatean, nazioarte zein nazio mailako enpresa energetikoen artean baxuenetarikoa izaten jarraitu zuen. Iberdrolaren emisioen intentsitate baxu hau bere ekoizpen mix-ak justifikatzen du, emisio libreen ekoizpen portzentajean hazkuntza batekin, % 52tik 2012. urtean % 55era 2013. urtean”. Azkenik, interesgarria da esatea Iberdrolak 1.015.746 milioi € inbertitu zituela ingurumen inbertsioetan, 2013. urtean. Zenbateko hau 2012. urtean, 1.062.346 milioi €koa izan zen eta 2011. urtean 1.297.576 milioi €koa. 12. Taula: Ingurumen gastuak (milaka €-tan) Iturria: Iberdrola, 2013 Bestetik, ingurumen gastuei dagokienez 2011. urtean, 261.273 mila €koak izan ziren, 2012. urtean 723.260 mila €koak eta 2013. urtean 686.416 mila €koak. 2011tik 2012ra gastu 47 hauek izugarri handitu ziren, batez ere hondakinen tratamenduetan, ingurumen prebentzioan eta ingurumen inpaktuaren konponketan izandako gastuak izugarri handitu zirelako. 2013. urtean aldiz, ingurumen gastuen zenbateko hau zertxobait murriztu zen. Hala ere, esan beharra dago emisioen tratamenduan izandako gastuak nabarmenki handitu zirela 2012. urtetik 2013. urtera, 30.048 mila €tik 177.332 mila €ra pasatuz. 13. Taula: Jasotako isunak, ingurumenarekin erlazionatutakoak Iturria: Iberdrola, 2013 Ingurumenarekin zerikusia duten isunei erreparatuz, guztira 119.385 € ordaindu behar izan zituen 2013. urtean. Horietatik, 89.375 € Espainian izan ziren, 414 € Estatu Batuetan, 27.818 € Brasilen eta 1.777 € gainerako herrialdeetan. Isunen zenbateko hau izugarri murriztu zen 2012. urtetik 2013. urtera, hain zuzen ere 4.999.137 €tik 119.385 €ra murriztu zelarik. Modu honetan 2011. urtean izandako zifrara hurbilduz, 143.505 €. Ikus dezakegunez, 3 urte hauetatik 2013. urtean izan zuen zifrarik baxuena. Beste gauza aipagarri bat, 2013. urtean hornitzaileei burututako erosketetatik, % 75ak ingurumen gestio sistema ziurtatu bat zeukatela da, hornidura hornitzaileei dagokienez eta % 67a erregai hornitzaileei dagokienez. Gainera ingurumenean eragin negatiboa izan duen hornitzailerik ez zen identifikatu (Iberdrola, 2013; Iberdrola 2012). Enpresa espainiarrek, enpresen gizarte erantzukizunaren eremuan aurrerapen eta esfortzu handiak egin dituzte. Egia da, honen alde egiten ari direla, baina egia da ere kasu askotan ez dutela eskaini beharko luketen informazio guztia eskaintzen eta honek egoera hain ideala ez dela erakusten digu. Honen adibide, Ibex 35eko enpresek paradisu fiskaletan dituzten inbertsioei buruz oso informazio gutxi edota ezer ematen dutela da. 2012. urtean enpresen gizarte erantzukizunaren behatokiak aurkeztutako txostenean, analizatutako enpresen artean, batek ere ez zuen azaltzen herrialde ezberdinetan jasotzen zituen subentzioak edota zergen ordainketa nola burutzen zuen garatzen (El PAÍS, 2012). Enpresen Gizarte Erantzukizunaren behatokiak egindako txostena Ondorio bezala, lanean zehar aipagarriak izan diren elementu batzuk azpimarratu ditzakegu. Lehenengo eta behin, enpresen gizarte erantzukizunak gure inguruneko aspektu guztietan daukan garrantzia handia dela esatea garrantzitsua da eta enpresek honen alde egin behar dutela. Goi-karguak dituztenek hau aurrera eramateko apustua egin behar duten arren, pertsona guztioi dagokigu honen inguruan zerbait egitea. Gainera, enpresen gizarte erantzukizuna lehiakideengandik ezberdintzeko modu bat den arren, krisi garaian gai honen inguruan hautemandako garrantzia zertxobait murriztu da, beharbada egoera ekonomikoa dela eta beste aspektu batzuei lehentasuna eman dietelako. Global Compact-ari dagokionez, Espainian duen ezarpen mailari buruz, hau da, Global Compact-ean dauden Ibex 35eko enpresa kopurua nahiko esanguratsua dela esan dezakegu, izan ere, ia enpresa guztiak Nazio Batuetako Munduko Hitzarmen honen barnean daude. Ikusi dugun bezala, Espainiak lidergoa du eremu honetan, enpresa askok Global Compact-a aplikatzen eta praktikara eramaten dutelarik. Honen arrazoietako bat, enpresa Espainiarrek, enpresen gizarte erantzukizuna eta garapen jasangarria, besteengandik ezberdintzeko modu bezala ikusten dutela izan daiteke. Honetaz gain, proposatzen dituzten printzipioak praktikara eramango balituzte eta hauetan hobekuntzak egiten saiatuko balira, onura eta ondorio positibo ugari lortuko genituzke guztiok. Esate baterako, umeek lan egiten hasi ahal izateko izan beharreko adina edota baldintzak errespetatzen badira, hauek bizitza hobe eta kalitate handiagoko bat izateko aukera izango dute. Honekin lotuta, Global Compact-ak ezartzen dituen printzipioak egokiak iruditzen zaizkit, izan ere, printzipioek arlo ezberdinak jorratzen dituzte. Dena den, hezkuntzari buruzko arloren bat edo printzipioren bat egotea ere interesgarritzat jotzen dut, izan ere, hezkuntza, etorkizunean gainerako gauzak burutu ahal izateko oinarria da eta pertsona guztiek ikasketa minimo batzuk dituztela bermatu beharko lukete enpresek eta honen alde egin. Beste alde batetik, esan beharra dago enpresetan dauden emakumeen zenbatekoak gora egiten jarraitu behar duela. Ferrovial enpresa aztertzean ikusi dugun bezala, 2011, 2012 eta 2013 urteetan zenbateko honek urtez urte zertxobait beherantz egin zuen, seguruenik krisiaren ondorioz. Konkretuki, emakumeen zenbatekoa, % 32koa zen 2011. urtean, % 31koa 2012. urtean eta % 28,2koa 2013. urtean. Bestalde, Banku Popularraren kasuan ere aspektu 50 honi erreparatu diogu eta enpresa honetan ere, gizonen zenbatekoa askoz ere altuagoa da, Hain zuzen ere, gizonen zenbatekoa 9.000 ingurukoa izan zen 2011, 2012 eta 2013 urteetan eta emakumeen zenbatekoa 5.000 ingurukoa. Egoera hau aldatu egin behar da, noranzkoa aldatuz eta ezberdintasun hauek ahalik eta txikienak izatea lortu behar dugu. Gainera, langileen garapen profesionala bultzatu behar da eta horretarako, pertsona guztiei aukera berdinak eskaintzea garrantzitsua da, inolako ezberdintasunik egin gabe eta haien talentua eta merituak baloratuz. Hala ere, esan beharra dago enpresek hobekuntza handiak egin dituztela urteetan zehar, ingurumen mailan, maila sozialean eta ekonomikoan. Esaterako, Iberdrola enpresaren kasuan, kutsakorrak diren material gutxiago erabiltzen ditu, energia berriztagarriak gehiago erabiltzen ditu eta ingurumenarekiko errespetua erakusten duten, efizienteak diren eta energia aurrezten laguntzen duten hainbat produktu eta zerbitzu merkaturatzen ditu. Ez horik bakarrik, Ferrovial eta Banku Popularra aztertzean ikusi dugun moduan, genero berdintasunaren alde eta bizitza familiarraren eta lanaren arteko oreka bat lortzeko aurrerapausoak eman dira. Azken honen adibide gisa, aipatutako “Plan Concilia” daukagu. Azkenik, aztertutako 3 enpresetan ikus daitekeenez, paradisu fiskaletan enpresek dituzten inbertsioei buruz eskaintzen duten informazioari erreparatuz, ez dute honen inguruko informaziorik eskaintzen eta zerbait esatekotan, erreferentzia txikiren bat baino ez da izaten eta oso datu gutxi emanez. Esate baterako, Iberdrolak inbertsio hauei erreferentziaren bat egiten die, baina aipamenen bat bakarrik, informazio osatugabea eskainiz. Ondorioz, ikus dezakegu, enpresek egoera ideal bat transmititu nahi duten arren, azkenean nahi dutena bakarrik kontatzen dutela, irudi on bat transmititzeko alegia. Liburuak: Web orrialdeak:
addi-4858a1afa4ca
https://addi.ehu.es/handle/10810/16739
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-01-15
science
De Marcos Arocena, Izaskun
eu
Makina erreminta sektorearen nazioartekotze estrategiak: DanobatGroup kasua
Euskal makina erreminta enpresen nazioartekotze estrategien azterketa da ikergai nagusia, arloaren alderdi orokorrak eta etorkizunerako aurreikuspenak gauzatzen badira ere. Globalizazio eta mundu interkonektatu honetan enpresa hazteko irtenbide desberdinak aztertu dira, merkatuaren eskakizunetara egokituz. Kasu praktiko gisa hazkunde eredutzat nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen DanobatGroup enpresa talde kooperatiboa ikertu da. Enpresa eredugarria da garai zail hauetan, egindako lanaren erakusgarri eta atzerrirako urrats sendoekin, pertsonen trebetasunari eta konpromisoei esker, erronkak gainditu dituelako. Ikerketa burututa, sektorearen barne eskaria urria denez, Euskal enpresek nazioartekotu beharra dutela ikusi da. Hitz gakoak: Makina Erreminta, Nazioartekotzea, Estrategiak, DanobatGroup ESKERTZA ESKERTZA Lan hau burutu ahal izateko, hainbat pertsonen laguntza jaso dut, eta nire eskerrak eman nahi dizkiet. Hasteko, nire lanaren zuzendariari, Idoia Idigoras (Finantza Ekonomia II saila) nire lanean bideratu nauena, eta zuzenketaz arduratu dena. DanobatGroup internazionaleko zuzendari den Oscar Urdangarini ere eskerrak lanaren garapenean izandako zalantzei erantzuteagatik eta enpresako informazioa bidaltzeagatik. Carmelo Urdangarin Danobat taldeko arduradun izan zenari ere eskerrak eman nahi dizkiot elkarrizketan bere bizipenak kontatzeagatik. Pertsona guzti hauekin kontaktuan jarri nauen Juan Ángel Balbasi ere esker ona erakutsi nahi nioke. Lana burutzen lagundu didaten gainerakoei ere eskerrak eman nahi dizkiet, aholkularitza lanak egiteagatik eta zuzenketa lanetan laguntzeagatik. SARRERA ETA HELBURUAK Danobatgroup entitatea aukeratzearen arrazoiak azaltzea ere beharrezkoa zait: Europan tradizio teknologiko eta industriala duen entitatea delako, Europako marka nagusienetatik oso hurbil dagoen enpresa estrategikoa delako, bertako produktuen kalitateagatik eta jendearen izaera ekintzaileagatik aspalditik ezaguna delako eta azkenik, mundu mailan prestigio handiko makina erreminta eskaintza zabala duen gertuko enpresa delako interesgarria da DanobatGruopen iragana, oraina eta geroa aztertzea. 2.HELBURUAK 2.1. Gradu Amaierako Lanarekin lortu nahi diren helburuak  Eusko Autonomia Erkideko Makina erreminta sektorea potentzia handikoa izatearen arrazoiak ikustatzea  Arloaren etorkizunari buruzko hainbat aurreikuspen egitea  Hazkunde bide bezala, DanobatGroupek dituen nazioartekotze estrategiak ikastea, sektorearen egungo egoera mundu mailako eta gure eskualdean alderatuz 2.2. Helburu Pertsonalak  Informazio iturri ezberdinak erabiltzea: Liburu, artikulu zein web orriez gain, elkarrizketak, hitzaldiak eta bideoetatik informazio aproposa jasotzea eta moldatzea  Jasotako argibide horiek laburtzeko gaitasuna lortzea  Norberaren alde kritikoa garatzea  Graduan zehar hainbat ikasgaietan, baina batik bat Estrategia Zuzendaritza: Enpresa Hazkundea eta Garapena ikasgaian, ikasitako teoria bizitza errealeko enpresa batean praktikan jartzea METODOLOGIA 3.METODOLOGIA Eginkizun hau lantzeko erabili den metodologia honakoa da: Atal desberdinetan banatuta dago lana, alde batetik marko kontzeptual gisa sektore baten nazioartekotzea adieraziko da eta bestetik, analisi unitatea DanobatGroup enpresa izango da. Egindako lana, lan kualitatiboa izango da. Kasu bat aztertzen da, informazio iturri desberdinak erabiliz, non informazio hori kualitatibo zein kuantitatiboa izango den, subjektibo ala objektiboa zein barneko edo kanpokoa. Azterketa burutu ahal izateko, Yin eta Villarreal autoreen artikuluek pisu garrantzitsua dute, ikerketa kualitatiboan dira adituak eta biak kasua erabiltzen dute ikerketan. Yinen hitzetan (1989), kasuen ikasketa bat “testuinguru erreal batean gertakari enpiriko bat aztertzen duen ikerketa enpirikoa da, non gertakari eta kontestuaren arteko mugak ez diren zehazki erakusten, eta zeinetan ebidentzia iturri ugari erabiltzen diren”. Kasuaren metodologiak, egoera konkretu bat aztertzea ahalbidetzen du, betiere bere testuingurua kontuan hartuz (Villarreal, 2008). Gradu amaierako lan hau azterketa deskribatzaile bat bezala defini daiteke. DanobatGroupen bilakaera eta nazioarteko hazkunde estrategiaren deskribapena egiten da, hainbat ondorio lortzeko. Sektoreko enpresariekin elkarrizketek eta hitzaldietako bideoek proiektuari gaurkotasuna eman diezaiokete, sektorea nola ikusten duten esanez eta etorkizunari begira ikusmolde kritiko bat emanez. Informazio guzti honekin, makina erremintaren hazkunde eta garapenarentzat mesedegarri diren estrategien ondorioak atera daitezke. Planteaturiko helburuak lortzeko eta aurrean aipatutako metodologia jarraituz, honela dago egituratuta proiektua: 1.zatia: Ikerketaren marko teorikoa aztertzen da atal honetan. Hazkundearen kontzeptua barneratzen digu marko kontzeptual honek, nazioartekotze estrategietan sakonduko delarik. 2.zatia: Atal honetan Makina Erremintaren sektorearen analisi orokor bat egingo da globalki zein Eusko Autonomi Erkidegoan zentratuz. Herrialde kontsumitzaile zein produzitzaileak ikertuz. 3.zatia: Hirugarren zati hau makina erremintaren etorkizunaz arituko da 4.0 industriak ekarriko dituen aldaketak aurreikusiz. MAKINA ERREMINTAREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAK: DANOBATGROUP 7 METODOLOGIA Hilabeteak 4.zatia: Banaketa honetan DanobatGroup enpresaren nazioartekotze prozesu eta estrategiak landuko dira, lehenik taldea aurkeztuz. Negozio modeloa eta historia azalduko dira, eta ondoren nazioarteko politikak eta arrakastaren arrazoiak aurkitzen saiatuko naiz. Ikerkuntza honen ondorioz sektore honetako hazkunde eta nazioartekotzearen ondorio nagusiak lortuko dira. Lanaren zereginen planifikazioari dagokionez, ondorengo Gantt diagraman (T1) azaltzen dira: Taula 1: Planifikazioaren Gantt diagrama MARKO TEORIKOA 4.MARKO TEORIKOA 4.1 Sarrera Enpresa kudeaketan globalizazioak dituen inplikazio estrategikoei buruzko hausnarketak nazioartekotzea estrategia egingarritzat jotzera daramatza euskal enpresak, gero eta nazioarteko izaera handiagoa duen egungo egoerari aurre egiteko. Aukera bat izatetik, gaur egungo krisi sakonetik1 irteteko beharrezko faktorean bihurtu da makina erremintaren barne eskariaren murriztearen eta ekonomia egitura aldaketen ondorioz. Atzerrira saltoa eman duten enpresek, eskaria, kalitateko konpetentzia eta kanbio tasa izan direla motibazio faktoreak nabarmentzen dute (Ugarte, 2014)2. Kanpo merkatuak aukera anitzak eskaintzen dizkie enpresei hazkunde eta garapenaren bitartez irabaziak eta errentagarritasuna lortzeko. Gainera, sektoreko enpresa txiki eta ertainentzako, merkatu nazionala urria da hazkunderako. Beraz “esportatu ala hil” esamoldea ohikoa da kanpo merkataritzaren jarraitzaileen argitaratze askotan. Gainera, gaur egungoa moduko jakiturian oinarritutako ekonomia batean, geroz eta abantaila potentzial handiagoak eskaintzen ditu mugak zeharkatuz negozioa egitea (Ugarte, 2012). Baina enpresek barne merkatuan duten funtzionamendu ona lortzeaz aparteko zailtasuna, nazioarteko merkatuetara sartzeko erronkaren prozesua geldo eta garestia izatearena da. Horregatik, ekimen hedagarriko enpresak porrotetik hurbil egongo dira muga finantzario gaindiezinak badaude (Villarreal, 2011). Beraz, nazioartekotzeak, berez konplexua, dinamikoa eta ebolutiboa den prozesu baten ezaugarriak ditu (Rialp eta Rialp, 2005), eskatzen diren gaitasunen izaera espezializatua eta nazioarteko ingurunearen ziurgabetasun eta ezjakintasun maila direla eta (Alonso, 2005), eta eragin eta garrantzi handiko erabaki estrategikoa da, eskuarki enpresaren epe luzeko garapenean eragina eduki dezakeena (Guisado, 2002). Baina zer da zehazki enpresaren nazioartekotzea? “Nazioarteko dibertsifikazio geografiko bidezko hazkunde estrategia korporatibo gisa ulertzen da, balio-katearen jarduera ezberdinetan eta enpresaren antolaketa egituran eragin mailakatua duen epe 1 2013 eta 2014rako aurreikuste ziren hazkunde globalak %3,3 eta %4koak ziren munduko diru funtsaren esanetan. Espainiak ordea %-1,6 2013an eta %0,7a 2014 aurreikuste zuen, %1,5ra heldu delarik 2017an.Mundua 1994tik 2003ra hazi zen bezala hazten ari da (Espainiar ekonomiarentzat garai onak izan zirenak), baina era asimetriko batean. Garapen bidean dauden herrialdeak haziko dira eta Espainia ordea, ez. Espainia krisian dago, mundua ordea ez. (Josu Ugarte, 2013) 2 Aipatzekoa da 2015eko Maiatzetik Josu Ugarte Schneider Electric zuzenduko duela, Espainiako Industry dibisio honen nazioartekotzea bultzatuko duelarik. Beraz, ordutik ez da Mondragon taldeko zuzendari internazional izango. MAKINA ERREMINTAREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAK: DANOBATGROUP 9 MARKO TEORIKOA luzeko garapen prozesu dinamiko baten bitartez, enpresaren baliabide eta gaitasunen nazioarteko ingurunearekiko konpromisoetan eta inplikazioan sakonduz, eta gero eta ezagutza handiagoan oinarrituta” (Villarreal, 2011). Nahiz eta esportazioa izan enpresek bide internazionala hasteko gehien erabiltzen duten metodoa, ez da modu bakarra. Gehienetan enpresa batek bide bat baino gehiago erabili beharko ditu nazioarteko prozesu batean. Beraz, nazioartekotzea ez da negozio modu konkretu batera zentratzen, negozio multzo osoan baizik aurrerago aipatuko den bezala (García, 2012). 4.2. Nazioartekotze estrategia enpresan: hamar aldagaiak Ondoren azalduko den nazioartekotze ereduak, enpresa batek jasango dituen erabaki etapa desberdinetan gidari moduan jardun dezake, hamar estrategien modeloa izendatzen delarik (Villarreal, 2008). Prozesu hau lau etapatan bereiz daiteke, hirugarren etapan zentratuko naizelarik, Villarrealek proposaturiko hamar estrategien formulazioan hain zuzen. 4.2.1. Nazioarteko azterketa estrategikoa Enpresa batek nazioartekotzeko gaitasuna duen ikusteko, arrisku maila kontrolatu batekin ezaugarri zehatz batzuk kontuan izan behar dira: enpresaren egoera eta esperientzia barne merkatuan, merkaturatutako produktu eta zerbitzuak, fabrikazio ahalmena, finantzazio iturrietara kostu adikor batean heltzeko gaitasuna eta erakundearen egokitzapen gaitasuna besteak beste. Horrela, enpresak kanporako potentziala daukan analizatu eta hala baldin bada hasiko du nazioarteko prozesu berria. Lehen pausua beraz, nazioarteko azterketa estrategikoa eginaz gauzatuko da, helburua, enpresak zein inguruneri egin behar dion aurre zehaztea delarik. Enpresak jarraitu beharreko erabaki estrategikoak enpresaren barne azterketan eta bere ingurunearen azterketan oinarrituak izan behar dira, hiru alderdi kontuan izanik: Herrialdea, jarduera sektorea eta bere barne ezaugarriak. Diagnostiko hau AMIA metodologia erabiliz egingo da. MARKO TEORIKOA AMIA analisiak enpresak nazioartekotze erabakia hartu edo ez erabakitzen laguntzen du, potentzialtasun zein urrakortasun ardatzak ikustatuz, enpresaren gaitasun zein beharra aztertuz. AMIA analisia hiru pausutan gauzatzen da:  Kanpo analisia: Ingurune orokor zein berezian desberdintzen dena: Ingurune orokorraren nazioarteko azterketa estrategikoa jatorria zein helmuga ikuspegitik xehatu behar da. Jatorria, enpresa kokatuta dagoen herrialdeari dagokiolarik, eta helmuga, berriz, enpresak nazioartekotzeko asmoa duen herrialde guztiei dagokie, non nazioartekotuko den alegia. Kasu guztietan ingurune horien ezaugarri diren faktore estrukturalak aztertuko dira. Enpresak zehaztu behar ditu ingurune orokorrean bere jokabidean eta emaitzetan eragina izango duten aldagai nagusiak. Aldagai ezberdin horiek aztertzeko, bost alderditan bil daitezke (PESTEL azterketa): Politiko-legala, Ekonomikoa, Soziokulturala, Teknologikoa eta Ekologikoa. AMIA metodologiari jarraiki, herrialdeen mehatxuak eta aukerak ezagutzea ahalbidetzen digu (Grant, 2006). Ingurune bereziaren azterketa estrategikoak nazioarteko azterketaren bigarren alderdiari egiten dio aipamen, jarduera sektoreari, hain zuzen. Azterketa hau Porterren (1980) bost indar lehiatzaileen bitartez egiten dugu, herrialdeko negozio baterako proposatutakoaren antzera. Esaterako, herrialdeko lehiakideak aztertu behar dira. Zeintzuk diren herrialdeko enpresa liderren estrategiak, nola diferentziatzen diren hemengo enpresaren eta hangoen produktu zein zerbitzuak, zein herrialdeetan jarduten duten beraiek eta ia oraindik abantaila lehiakorrik daukaten, besteak beste.  Barne analisia: Barne azterketa estrategikoa enpresaren azterketan datza, bere ezaugarriak, baliabideak eta gaitasunak kontuan hartuta. Azterketa honek honako galderei erantzuten die: Zertarako? Eta Noiz? Enpresaren indarguneak eta ahuleziak finkatzen lagunduko du. Horretarako, enpresaren baliabide eta prozesuen kopuru eta kalitateari buruzko azterketa burutuko da. Hala, gainerako lehiatzeko abantaila sortuko duen ezaugarriak antzemango ditu enpresak (Grant, 2006)  AMIA matrizea Azken pausua AMIA matrizea burutzea izango da, modu argi batean enpresaren barne zein kanpo azterketa barneratuko dituena. MARKO TEORIKOA 4.2.2 Nazioarteko jardueren helburuen sistemaren zehaztapena Helburuen sistema bat ezarri behar da jarraian, enpresaren nazioarteko jardueretan gidari eta kontrolatzailea izango dena. AMIA diagnostikoa eta enpresaren misioa alderatuz planteatzen da. Enpresaren misioak erakundearen funtsezko xedea islatu behar du, enpresaren izatearen arrazoia (Thompson, 2011). Zentzu horretan, guztiz zehazturiko helburuen sistema ezarri behar da, enpresaren nazioarteko jarduerekin lotuta dauzkagun itxaropenak zuzen neurtzeko aukera emango diona. Helburuen sistemaren ikuspegitik, honako auziei eman beharko litzaieke erantzuna: Zer lortu nahi dugu nazioartekotzearen bitartez? Nola neurtuko dugu? Zenbateraino eta noiz neurtuko dugu arrakasta? (Villarreal, 2011). 4.2.3. Nazioarteko estrategiaren formulazioa Enpresak nola nazioartekotuko den erabakitzeko ondoren azalduko diren hamar galderei erantzun beharra izango du (Villarreal, 2011). Estrategien analisia banan-banan egin bada ere, aipatu behar da bata bestearekin elkar erlazionatuta daudela eta elkarrekin kontuan hartuta soilik lortuko dutela koherentzia:  Kokapen estrategia Nora heldu nahi dugu? Nazioartekotze prozesua hastea erabaki ondoren, lehenengo erabakia zein merkatutan jardun aukeratzea da. Azken hau da erabaki zailena, merkatu bat edo bestea aukeratzeak arrakasta zein porrotera eraman bait dezake enpresa, etorkizuneko bideragarritasuna mugatuz. Beraz, nazioartekotzeko merkatuaren aukeraketa ezin da ausazko era batean egin, enpresa ezin da modagatik edo gainerako lehiakideak egiten duenagatik eragin. Aproposena merkatu ikerketa sakona egitea da, beti ere dirua zein denbora inbertituz. Aurrerago egindako PESTEL azterketa eta AMIA metodologiak herrialdearen aukera eta mehatxuak xedatuko ditu, nora heldu erabakitzeko baliagarriak izanik.  Sartzeko eta irauteko estrategia Nola helduko gara? Ondorengo estrategia, kanpo merkatu batean sartzeko modua (sarrera edo barneratze estrategia) eta bertako egoera sendotzeko erabiltzen den modua (irauteko estrategia) diseinatzean datza. MARKO TEORIKOA Hiru aukera nagusi bereizten dira (Villarreal, 2011): A) Esportazioa Ekoizpena jatorrizko herrialdean mantentzen da eta bertatik hornitzen dira atzerriko merkatuak transakzio komertzialen bitartez. Hau da, herrialde batean produzitu eta beste batean saltzean datza, ondasun edo zerbitzuak soilik kanpora ateratzen direlarik. Merkatu zailenetan aritu eta esportazioa errazteko, enpresek delegazio komertzial zein ordezkari komertzialak ezartzen ditu atzerrian (Urdangarin, 2015). Esportaziorako, enpresak beharrezkoa du produktuak “ondo bidaiatzen duen ala ez” begiratzea, eta horri lotuta, garraio kostuak zehaztea. Era optimo batean soilik hautatuko du enpresak ekoizkina atzerrira eramatea. Esportazio estrategiak bi aukera ditu: -Zeharkako esportazioa Erosle nazional bati egiten zaion salmenta bidezko esportazioa da. Hirugarren honek egingo du ondoren kanporako saltoa, esportaziorako zein produktu merkaturatu, ikerketaz eta kudeaketaz arduratuz. Bitartekarien bitartez ere burutu daiteke, berau jatorrizko herrialdean ezarriz. Kasu honetan, enpresak artekariak kanpo erosleak bilatuz esportatuko da. Kanpora saltze modu hau enpresa txikiek erabiltzen dute, ez baitute modu zuzenean esportatzeko gaitasunik edo jada esportatzen duten baina merkatu berrietara sartu nahi duten enpresek. -Esportazio zuzena Esportatzeko forma hau anbizio handikoa da, non enpresa esportatzaileak prozesu guztia administratu behar duen, merkatua identifikatzetik salmenta kobratu arte. Ordezkaria helburuzko herrialdean ezarriz gauzatzen da. Esportazio bide hau irabaziak hazi eta enpresa hazkundea emateko biderik zuzenena da. Baina horretarako, banaketa bide aproposak hausnartu eta aukeratu beharko ditu enpresak: Eragileak, banatzaileak, xehekariak eta azken kontsumitzaileak. B) Nazioarteko zerbitzuen ezarpena Merkataritza izaera duen zuzeneko inbertsioa atzerrian (ZIA) eginez, enpresa multinazional bilakatuko da, jarduera nagusia zerbitzuak direlarik. Nazioarteko Diru Funtsak eta ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (OCDE) ekonomia zehatz batean ezarritako (enpresa filial) eta enpresa inbertitzaile MAKINA ERREMINTAREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAK: DANOBATGROUP 13 MARKO TEORIKOA baten arteko harreman iraunkor bat sortzea bezala definitzen dute zuzeneko inbertsioa atzerrian, kudeaketan eragina izateko asmoaz. Inbertitzaileak gutxienez atzerriko enpresa filialaren kapitalaren %10a izan behar duelarik (Nazioarteko diru funtsa, 2015) C) Atzerriko produkzio ezarpena Nazioartekotzen den jarduera nagusia produkzioa denean, atzerrian ekoizpen planta ezarriz.  Hazkunde estrategia Zuzeneko inbertsioa atzerrian sortu ala erosiko da? Bi era daude enpresa batek filial propioa atzerrian ezartzeko. Alde batetik, baliabide propioak erabiliz enpresa zeharo berri bat garatu dezake hasieratik (Greenfield venture), edo bestetik, dagoeneko existitzen den helmuga herrialdeko enpresa bat osorik bereganatu daiteke.  Bizikidetza estrategia Norekin joango gara? Atzerrira joate hori bakarka edo beste enpresa batzuekin lankidetzan egin daiteke azken hau aliantza estrategikoen bidez egiten delarik. Aliantza estrategikoa bi erakundek edo gehiagok estrategia zehatz bat aurrera eramateko baliabideak eta jarduerak partekatzean datza (Johnson, 2006). Epe luzerako lehiatzeko abantaila lortzeko, eskala ekonomiak erabiliz kostuak murrizteko, I+Ga elkarrekin garatzeko, teknologia berriak areagotzeko aukera izateko, merkatu berrietan batera joateko, ziklo denborak murrizteko, produktu eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko, edo lehiakideak gainditzeko baliatzen dute enpresek lankidetza (Carnicer, 2011). Ondo planteaturiko eta garatutako aliantzak enpresa txiki eta ertainen arrakastaren gakoa izan daitezke. Aukera nagusien artean, lizentziak, azpikontratazioak, frankiziak, esportazio partzuergoak, kanpo merkataritzako kooperatibak eta enpresa bateratuak (Joint ventureak) bereiz daitezke. Ohikoa izaten da hazkunde estrategia eta bizikidetza estrategia bateratzea ondorengo T2 taulan aurkezten den moduan. Beraz, bi hazkunde estrategiei beste bi modu gehitzen zaizkie: Alde batetik enpresa bateratua sortzean: enpresa berria sortzen da helmuga herrialdean beste bazkide batzuen baliabideen kolaborazioarekin. Bestetik existitzen den enpresaren erosketa partziala egitean atzerriko herrialdean (Villarreal, 2011) MAKINA ERREMINTAREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAK: DANOBATGROUP 14 Iturria: Villarreal 2011  Estrategia korporatiboa Zein negozio unitate nazioartekotuko dira? Atzerrira zabaltzeko Negozio Unitate Estrategiko (NUE)3 optimoa aztertu eta aukeratzea ere beharrezkoa zaio enpresari.  Barneratze estrategia Balio kateko zein jarduera nazioartekotuko dira? Enpresak jarduera bakar bat nazioarteko dezake edo enpresa multinazional bilakatu daiteke, non bere kanpo inbertsio guztiek balio katearen jarduera guztiak egingo dituzten. Balio kateaz baliatuz jarduera bakoitzak zer balio eransten dion azken produktuari eta zer kostu dituen azter daiteke.  Lehiatzeko estrategia Zein da kanpo lehiatzeko abantaila? Enpresa batek lehia abantaila bat lortzeko zer negozio estrategia ezar ditzakeen zehaztu beharko du (Porter, 1998). Porterrek, hain zuzen bi motatako lehia estrategiak bereizten ditu: Desberdintze estrategia: Produktua lehiakideen produktuetatik nabarmen bereiztea edota produktu bakarra delako pertzepzioa sorraraztea. Kostuetan liderra izatearen estrategia. Kostu baxuenetan ekoizte da, abantaila operatibo bati edo ekoizpen abantaila bati esker lehiakideek baino prezio merkeagoa eskaini ahal izateko. MARKO TEORIKOA  Egitura estrategia Nola antolatuko da nazioartekoa? Osagai nagusia nazioarteko jarduerei aurre egitea ahalbidetuko duen antolaketa egituraren diseinua izango da (Garcia, 2005). Atzerrira joatean nola koordinatu eta kontrolatu erabakitzera behartuta dago enpresan, kanpoan erabakiak hartzeko era ezarri behar delarik.  Ikuspegi estrategia Nola ulertzen da kanpo mailakoa? Nazioarteko ikuspegi estrategiak (Bartlett eta Ghosal, 1991) ikuspegi ezberdinak eman ohi ditu: globala, merkatu anitzekoa, transnazionala, esportatzailea. Alor estrategiko honetan nola ulertzen dugu kanpo mailakoa? galderari erantzuten zaio (Villarreal, 2011).  Sekuentzia estrategia Zein da nazioartekotze prozesuaren erritmoa? Nazioartekotzearen abiadurarekin eta intentsitatearekin dago lotuta. 4.2.4 Nazioartekotze estrategiaren ezarpena Azkenik, nazioarteko estrategia ezarri behar da, koherentziaz eta enpresaren balio kateko alor funtzional ezberdinak aztertuz. MAKINA ERREMINTA SEKTOREA 5. MAKINA ERREMINTA SEKTOREA Arestian aipatu da sektorearen definizioa, baina atal honetan haratago azalduko da egoera. Makina erreminten bidez soilik fabrika daitezke beste makina batzuk eta osagai metalikoak, baina beharbada ezaugarri nabarmenena honako hau izango da: autoerreproduzitzeko ahalmena duen bakarra dela. Merkatuan dauden makina, osagai eta metalezko produktu guztiak makina-erremintak erabiliz egindakoak dira (IMH institutua, 2015). Makina erreminta bi azpitaldetan banatzen dela jakitea ere garrantzitsua da ikerketa hau gauzatzeko. Alde batetik txirbil bidezko harroketaz lan egiten duten makinak eta bestetik deformazio makinak. “Industriaren barruan, Makina erremintaren sektorea (makinak, osagarriak, tresnak, erremintak, ekipoak, sistemak eta konponbideak barne hartzen dituena), oso garrantzitsua da produkzio baliabide aurreratuak eskaintzen dizkielako beste industria batzuei, beren lehiakortasuna eta herrialdearen hobetzen lagunduz. Ez dago industriarik makina erremintarik gabe eta ez dago ekonomia sustagarririk industria gabe” (Gerling 1997). Antxon Lopez Usoz AFMko zuzendariaren esanetan (2013), “makina erreminta produkzio industrial modernoaren jatorrian dago, ekonomia guztiko baliabide produktiboenetarikoak baititu”, bezero aipagarrienak automobilgintza eta bere osagarriak, aeronautika eta aeroespazial industriak, trenbide, energia sorkuntza, etxetresna elektrikoen fabrikazio, azpikontratazio metalikoa eta molde eta matrizeen sektoreak direlarik. Gradu amaierako lanaren helburua Euskal Herriko sektorearen egoera aztertzea bada ere, nola dagoen ulertzeko munduko joera ulertzea beharrezkoa da. Horretarako, herrialde industrializatuen rankinga produkzio, merkataritza zein makina erremintaren kontsumoaren ikusmoldetik egingo da analisia. Lehenengo grafikoari erreparatuz (G1) 2010 eta 2011. urteetan munduko makina erreminta kontsumoa hazi eta gero bi urte segidan beherakada izan du 2013an %8,5a eta 2012an %6,1a murriztu zelarik. Hala ere, 2014tik aurrera %6,2ko igoera eman da, sektoreak loraldia izanez 58.300 miloi dolarretako balorazioaz. Munduko joera global hauek kalkulatzeko, 25 lehen herrialdeen kontsumoa eta produkzioa hartu dela kontutan adierazi behar da. Beraz, adibidez, 2002an munduko kontsumo totala osatzen zuten herrialdeak ez dira 2010ekoaren berdinak izan. 25 lehen herrialdeak munduko makina MAKINA ERREMINTAREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAK: DANOBATGROUP 17 MAKINA ERREMINTA SEKTOREA erremintaren %95 suposatzen dutenez, hurbilketa zentzuduna izan daiteke (Gadner Research, 2014) Munduko makina erreminta produkzioa bigarren urtez jarraian jaitsi da 2012tik 2014ra 2012an adibidez, %1,8a. Aipatzekoa da adibidez, urte horretan produkzioaren gutxitzea urriagoa izan dela kontsumoarena baino, horren arrazoia gehiegizko produkzioa delarik, makina erremintaren prezioa era adierazgarrian jaitsi zelarik 2013an. 2013an eskari eta eskaintza balantza egokiago batean ezarri zen. Produkzioa (9,8 puntu jaitsi zena) kontsumoa baino gutxiago murriztu zen. Hala ere, 2013. urte amaieran makina erremintaren prezioek onera egin zuten munduan zehar (Hauser, 2014). Grafikoa 1: Munduko Makina erreminta produkzio eta kontsumoaren bilakaera (milioika dolarretan) 5.1 Makina erremintaren kontsumitzaileak Urteetan zehar munduko bost herrialde kontsumitzaile nagusiak berdinak izan dira, baina beraien ordena aldatuz. Nahiz eta kontsumoa apur bat jaitsi zen azken bi urteetan, Txina munduko makina erremintaren kontsumoaren lehen postuan dago, 3.grafikoan ikusten den bezala. Amerikako Estatu Batuak (AEB) bigarren merkatu delarik. Azken urteetan gainera, Estatu Batuak Txinarenganako tartea murriztu du. 2014an Amerikar herrialdeak %15 inguru hazi behar zuen, Txinatar merkatua finko mantentzen delarik, beraz, AEBen merkatuaren tamaina Txinakoren %81,4 izatera heltzea estimatzen da (Gardner Research, 2014) MAKINA ERREMINTAREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAK: DANOBATGROUP 18 MAKINA ERREMINTA SEKTOREA Munduko lehen bi herrialde kontsumitzaileen artean aldaketarik egon ez bada ere, posizio aldaketa egon da gainerako beste herrialdeen artean. Azken urteetan Alemania munduko laugarren makina erreminta kontsumitzaile izan da. Baina herrialde honen kontsumoa %8,4 hazi da 2013an hirugarren postura igaroz eta urte batzuetan bertan mantentzeko iragarpenarekin (AFM, 2014) Nahiz eta 2013ko kontsumoa nahiko laua izan, Hego Koreak postu bat igo zuen kontsumoaren aldetik. Beraz, Alemania eta Hego Korea igotzean, Japoniak hirugarren postutik bosgarrenera egin zuen salto 2013an. 2011an bigarren makina erreminta kontsumitzaile bazen ere, %45ean jaitsi da, 2013an, Japoniaren kontsumoa 5 bilioi dolar baino baxuagokoa izan zen. Hala ere, 2014an puntu batzuk igo dela nabari dute adituek. Mexikoren kasua ere aipatzekoa da, 2012tik 2013ra bitartean izugarrizko hazkundea izan baitu. Nahiz eta 2014an beherakada leuna izan, 2.000 milioi dolar baino gehiago kontsumitu zituen, rankinean postu oparoan egonda. Grafikoa 2: Munduko Makina erreminta kontsumo erreala (milioika dolarretan) Iturria: Gadner Research, 2014 Iturria: Gardner Research, 2014 Grafikoaren gorabeherek adierazten dutenez, makina erreminta negozio ziklikoa da. 2007tik 2008ra gorantz zihoan kontsumoa 2009an munduko industria krisi latzenak gogor jo zion arte. Aipatzekoa da, Europar makina erreminta sektorea izan dela kaltetuena. Ondorengo urteetan alorra berreskuratzen zihoala ematen zuenean, 2011. urtean kontsumoak beherantz egin zuen berriro, garapen bidean dauden herrialdeen (batez ere Txinaren) merkatu jaitsieragatik. Bataz beste, %3 eta %5 hazten da makina erremintaren kontsumoa, baina azken urteetan gainbehera eman delarik. Kontsumoari erreparatuz munduko bost herrialde garrantzitsuenen artean Txina dago lehen postuan 2000. urtetik hirugarren grafikoan ikusi daitekeenez (G3). Adierazgarria da gainera bost herrialde kontsumitzaile lehenak munduko makina erremintaren kontsumoaren 2/3 osatzen dutela, %63 inguru izanik (Hauser, 2014). Estatu espainiarraren kasuan adibidez, produkzio potentzia bada ere kontsumoan leunago dabil. 5.2 Makina erreminta produkzioa: Nahiz eta bost makina produzitzaile nagusiek rankinean posizioa mantendu, laugarren grafikoan ikusten den bezala (G4), Txinak soilik mantentzen du maila. 2009tik Alemania da makina erreminta produzitzaile nagusia, 2012tik 2013ra %5a hazi zelarik. Japonia ordea, herrialde potentziala izatetik produkzio maila gutxitzen joan da azken urteetan. Txina hirugarren herrialde produzitzaile handiena bilakatu da 2000.urtetik , azken urteetan pixkanaka urritu delarik. 2013an, Italia laugarren postuan aurkitzen zen, azken urteetan produkzioa nahiko finko egon zelarik. MAKINA ERREMINTAREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAK: DANOBATGROUP 20 Iturria: AFM, 2014 Seigarren grafikoan agertzen diren (G6) esportazioko datuak aztertuz, Txinak jarraitzen du kanporako salmenten buru 2014an %19,9 batekin, Alemaniak %11,2rekin eta AEBk %7az jarraitzen diotelarik. Frantzia eta Portugalera ere ematen dira esportazioak %5,5 eta %5,3az hurrenez hurren. Antxon López Usoz AFMko zuzendariaren esanetan, sektoreak 2014. ziurgabetasun urtea tinko mantendu du nahiz eta urte oparoagoak izan dituen. Sektorearentzat tentsio eta aldaketa garaia izan bada ere, enpresek jakin diote egoerari buelta ematen. Asiar kontinentean adibidez, geldotzea eman da, Txina eta Indian batez ere. Honi Errusiar krisiagatik kaltetutako Alemaniar merkatua gehitzen zaizkio. Hala ere, beste merkatu batzuek suspertu dituzte sektorearen salmentak. AEB gogor hazi da, Espainiar makina erremintaren esportazioen %40a gehituz. Europan Erresuma Batuaren, Portugalen, Italiaren eta Frantziaren berreskurapena aipa daiteke aipatutako grafikoan ikus daitekeenez. Sektorearen egoerak analisi zabalagoa eskatzen du ordea. Barne merkatuari dagokionez, urte latzak igaro ostean ikuspegia hobetzen dagoela dio López Usozek. Eusko Jaurlaritzaren Renove planak arrakasta izan duela baieztatzen du. Termino absolutuetan ordea, asko duela hazteko esan zuen 2014an Xabier Ortuetak AFMko zuzendari ohiak. Gogorarazi beharra dago barne merkatuaren suspertzeak alde batetik ekonomia orekatu batek behar duen industria ahaltsuaren papera nabarmendu eta bestetik nazioartekotze 20% 11% 7% 6% 5% 5% 5% 4% 4% 4% 29% MAKINA ERREMINTAREN ESPANIAR ESPORTAZIOA 2014 Txina Alemania AEB Frantzia Portugal Erresuma Batua Mexico Brasil Italia India Beste batzuk MAKINA ERREMINTAREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAK: DANOBATGROUP 23 MAKINA ERREMINTA SEKTOREA zailtasunak dituzten enpresa txiki eta ertainek bezero nazionala lortzeko erraztasuna bermatzen dutela. AFMko zuzendariak, nahiz eta ekonomiaren ondorioak ez ezagutu, euroa dolarren menpeko eboluzioa ezagutuz, eta petrolioaren prezioaren abiadarekin, 2015a eskaera egonkorreko urtea aurreikuste du, 2014ko zifra handituz. Laugarren taulako (T4) balantza komertzialari erreparatuz, beraz, ikus daiteke sektorea superabit egoeran egon dela urteetan zehar, esportazioak inportazioak baino handiagoak baitira. Taula 4:Sektorearen balantza komertziala 2012 2013 2014 549 627 467 Iturria: AFM, 2014 Espainiar sektorea, gorago aipatu bezala, nazioarteko lehiakortasun sendoa duelako desberdintzen da, produkzio zein berezko teknologiaren ehuneko handi bat esportatzen delarik. Gainera, kanpo berrikuntza zein garapenean ere fakturazioaren %6a zuzentzen denez, nazioartean izen oneko marka bilakatu da euskal makina erreminta (ICEX, 2011). Barne merkatuaren zifra latzak eta kanpo merkatuaren oparotasuna aztertu ostean, eskari urritasun krisiari aurre egiteko modu bakarra nazioartekotzea dela ondoriozta daiteke, DanobatGroup kasua aztertzean gaia sakonduko delarik. Sektorearen datuak aztertu ostean ordea, ezin izan dut lanarekin jarraitu Makina Erremintaren etorkizuna eta enpresen erronka berria aztertu gabe, ondorengo atalean aurkezten den bezala. MAKINA ERREMINTAREN ETORKIZUNA 6. MAKINA ERREMINTAREN ETORKIZUNA 6.1. Enpresen erronka berria: 4.0 industria. Fabrika industrialetik digitalera. Laugarren industria iraultzak Lantegi Adimentsua delakoa sortzea ekarri du. Hain zuzen, Alemanian 4.0 Industria izendatu duten hori. AFMko zuzendaria den Antxon López Usozek 2014an, digitalizazio aro baten hazkundea ematen ari dela adierazten du, non lantegiko prozesu guztiak elkarri lotuta daude eta elkarri eragiten diote (Grupo Spri, 2015). Industria iraultza berri horren erronka nagusia honako hauek dira: softwarearen garapena, datuak masiboki aztertu eta biltegiratzea, produkzio-prozesuetan eta beraietatik eratorritako prozesuetan elkarri eragiten dioten elementuetan sentsoreak eta elektronika txertatzea, gizakiaren eta makinaren arteko bizikidetza, eta erabaki hobeak hartzeko informazio egokiagoa eskuratu ahal izatea (Grupo Spri, 2015). Fabrikazio gehigarriaz eta konpositeen sektorearekin erlazionatutako teknologiaz baliatzen da. Sistema honekin, materialaren jartzea, kapaz kapa, beharrezkoa den lekuan soilik gehituaz desiratutako geometria lortuko da, materiala (mekanizatuaren, trokelatuaren,…) bidez kentzearen edota molde edo erreminten laguntzarekin beharrean (fundizioa, injekzioa, plegatua,..). Irudia 1: Makina erreminta tradizionalaren eta fabrikazio gehigarriaren arteko diferentzia MAKINA ERREMINTAREN ETORKIZUNA Oraindik fabrikazio prozesu gehienak materialaren harroketa den sistema tradizionalez egiten dira, polimero, metal bigun zein gogorrak zuritzen alegia, baina metodo hauek mugak dituzte, ez soilik kontrolekoak, baizik eta fisikoak ere. Esaterako, zulatzeko makina kurbatuak egiteko, forma geometriko konplexuak dituzten piezen elkartzea egiteko, etab zailtasunak dituzte. Honek, kreatibitatea egiteko aukera blokeatzen du , produktu berrien garapenarekin sortuko den balio gehigarriari hesi bat osatuz. COTECen 2011ko dokumentuan aurkezten den bezala, fabrikazio gehigarriko teknologiek aro digitalean izandako ezagutzaz baliatuz, mugak gainditzea ahalbideratuko du, prozesu tradizionalen iraultza bat suposatuz. Fabrikazio gehigarriaren teknikak ugariak dira, adibidez, estereolitografia edo laser selektibo sintetizatua, piezak 3Dan lortzea ahalbideratzen duena, azalera batean “inprimatuz”. Fabrikazio aditibo honek gainerako beste prozesu tradizional batekin dituen ezaugarri bereizgarriak ondorengoak dira, abantaila lehiakor handia emango diena (Grupo Spri, 2015):  Ezerezetik abiatzen da, aurretiko diseinua behar duena.  Zailtasun geometrikoa lortzen da, prozesua ez garestitzea lortuz. Geometria eta material desberdinak objektu berdinean barneratu daitezkeelarik.  Pertsonalizatzeak ere ez du kostu gehigarririk suposatzen, nahiz eta pieza berdinak ala denak desberdinak egin.  Produktuen serie motzak egiteko gaitasuna. Ezaugarri hauek, beraz, izugarrizko aldaketa suposatzen dute produktuen diseinuaren prozesuan, askatasun sortzailea edukitzeko aukerarekin. Gainera, zehaztasun osoa lortzeko gaitasuna edukiko da, tradizionalki egiten ziren hurbilketak saihestuz. Beraz, fabrikazio gehigarri honekin, giza irudimenak dituen edozein objektu eraiki ahal izango da. Gaur egun, oraindik batez ere polimeroekin lan egiten badu ere (urtu daitezkeenak baitira), fundizio tenperatura baxuko material metalikoez jarduten hasi dira, altzairua momentuz, metodo honekin urtu ezin daitekeelarik. Hala ere, fabrikazio modu aldaketa honekin mundu infinitu bat irekitzen da, produktu berri eta negozio aukera desberdinekin. Aipatzekoa da gainera, material zeramikoek eduki dezaketen erabilgarritasuna ikertzen dabiltzala, etorkizun oparoa aurreikuste zaielarik. Material berriek altzairua ordezkatzen duten neurrian emango da fabrikazio gehigarriaren aurrerakuntza. Bigarren irudiko sozietate kooperatibo bakoitzeko, aipatzeko da Danobatek eta Goitik Elgoibarren, Soralucek Osintxun, DRSek Bergaran, Goimek Deba eta Mallabian eta Latzek Andoainen produkzio plantak dituztela. Taldeak 1.222 langileko pertsonalarekin (2013ko datuak), Europako makina erreminta fabrikazioko liderren artean kokatzen da 230 milioi eurotako fakturazioa edukita eta salmenten %90 atzerrira egiten duelarik (DanobatGroup, 2013). Kooperatiba izaera du, bere garapena enpresa eredu sozialago eta parte-hartzaileago batean oinarritutako erakunde demokratikoan duelarik. Protagonismoa pertsonengan utzita, elkar laguntzeko ahaleginari eta parte hartzeko sistemari esker da elkarlanaren erreferente munduan (DanobatGroup, 2015). DANOBATGROUP KASUA Bere balioak beraz, lehiakorra, errentagarria eta berritzailea den testuinguru global batean, esperientzia, ezagutza, eta interkooperazioa oinarri hartzea ditu DanobatGroupek, merkatuari soluzioak eta zerbitzuak eskainiz, eta konpromisoaren eta bere identitate korporatiboaren bitartez, balio erantsiko enplegua sortuz. Honek, emaitzekin erantzukizun handiagoz jokatzea bermatzen du, sektore berriak, soluzio berriak eta merkatu berriak lelopean. Danobat taldeak ospea nazioartean bi marka handiri zor dio: Danobat eta Soraluzeri. • Danobat alde batetik. Teknologia anitzeko soluzio espezializatuen erreferentea dena hainbat arlotan, besteak beste, ebaketa eta zulaketa, torneatzea, artezketa, puntzonaketa eta tolesketa arloan, eta material konposatuko piezen produkziorako sistemen automatizazioan ere. • Eta Soraluze bestetik. Fresatzeko makinak, fresatzeko-mandrinatzeko makinak eta fresaketa zentroen diseinuan lider dena munduan. Marka horiekin merkatuko erronkak bere gain hartu, bezeroak asebete eta garatzeko beharrezkoak diren bitartekoak jartzen ditu taldeak. Danobatgroupek 14 ikerketa eta garapen zentro propio ditu berrikuntza espezializatuetara eta puntako teknologiadun makina erreminta produktuen berrikuntzara zuzenduta. Bere helburu nagusia soluzio teknologiko berritzaileak eskaintzea baita. Fakturazioaren %7 inguru inbertitzen du ikerketa eta berrikuntzan, 100 bat langile espezializatu hain zuzen ere (DanobatGroup, 2013). Berritzeko eta garatzeko duen aipatutako gaitasun hauek beraz, soluzio optimo eta espezializatuetara eramaten du enpresa hainbat sektoretan: Irudia 3: DanobatGroup aritzen den sektoreak Iturria: Norberak egina Balio kateari dagokionez, 4. Irudian ikus daitekeen bezala, aipatzekoa da taldeak makinen berrikuntza, diseinua zein fabrikazioa enpresa taldearentzat berdina dela. Gainerako pausuak dira enpresa bazkideek independenteki jarduten dituztenak. Ekoizpenari dagokionez, norberak egin zein azpikontratazioez baliatzen da. Aipatzekoa gainera, produkzio plantak eta ordezkaritza komertzialak ere badituela atzerrian, geroago sakonduko den gaia delarik. Hauei esker presentzia bermatuta dauka merkatu estrategikoetan, zerbitzurik osatuena lekuan bertan izateko. Teknologia globala eta tokian tokiko ezagutza bermatzen ditu talde kooperatiba honek. Aipatzekoa da 2008an nazioartekotze saria jaso zuela DanobatGroupek Gipuzkoako ganbararen eskutik. Merkatuari begira lan egiteak beraz, ateak ireki dizkio garrantzi handiko proiektuetara iristeko munduan barrena (O. Urdangarin, 2015) Lantaldea zorrotza kontsideratzen da, epeak betetzen dituena eta erantzuteko gaitasun handia duen zerbitzu teknikoa duena. Soluzioak eskaintzeaz gain, pertsonen formazio eta salmenta osteko zerbitzuak ere eskaintzen ditu, prestakuntza handikoak, bezero bakoitzari ahalik eta azkarren eta era pertsonalizatuan erantzuteko (Urdangarin, 2015). Eskaintzen dituen produktuen artean artezketarako, fresatzeko, mandrinatzeko, torneatzeko zein ebaketarako tresnak daude, besteak beste. DANOBATGROUP KASUA 7.3 DanobatGroupen gaur arteko nazioartekotzea Bere jatorriko lekuaz kanpoko merkatu geografikoetara bideratzeko enpresaren erabakia, enpresa horren hazkunde eta garapen modu konplexu gisa ulertu behar dugu nazioartekotzea (Villarreal, 2011). Atzerrira joateak daukan zailtasunak berak eta hau garatzeko baliabide eta gaitasunen beharrak, euskal enpresek hazkunde estrategia hori gutxitan jarraitzea eragin du, tradizionalki, neurria izanik nazioartekotze maila apalaren arrazoietako bat (Villarreal, 2011). Kooperatiba izaera eta berezko ezaugarriak ere nazioarteratzeko kezka eman dute, historian zehar merkatu lokaletara zuzentzeko joera izan baitute beraien bazkideen beharrak asebetetzeko (Errasti, 2002). Ikuspuntu honetatik ordea, gaur egun baliabideak, gaitasunak, arriskuak eta emaitzak hainbat erakunderen artean partekatzeko lankidetza kultura tradizioa geroz eta sarriagoa da. Josu Ugarteren esanetan (2013), Euskal ekonomiako enpresa txiki eta ertainak, DanobatGroup barne, ezin dira hazi nazioartekotze plan bat gabe. “Horrela jarraitu ezkero, ez gara krisitik irtengo eta gainera, irtenbidea azkar bilatzeko premia daukagu” dio Ugartek. “Ezin da itxaron gainerako herrialdeek gure ekonomiatik tira dezaten, krisi urte hauetan ez baitute egin eta ez baitute egingo”. Lehiakortasuna galdu dute enpresek eta nazioartekotzea da ekonomia berreskuratzeko giltza (Ugarte, 2012). Zer da lehiakortasuna ordea? Merkatu kuota nazional edo internazionalak era errentagarri batean bereganatu edo mantentzeko ahalmen bezala defini daiteke. DanobatGroupen kasurekin, nazioartekotzeari ekin dion enpresaren emaitza ona frogatuko da, eman diren estrategiekin batera: Hasi baino lehen, 2016rako korporazioak daukan bisioa ondorengoa da: “Testuinguru global batean, talde kooperatibo, lehiakor, errentagarri eta ekintzailea, konponbideak eskaintzen dituena, merkatuari zerbitzuak eskaintzen dituena esperientzia, ezagutza, berrikuntza, interkooperazio eta aliantza estrategikoen bitartez, eta konpromiso eta identitate kooperatzailearen bitartez ,beti ere balio gehigarria sortuz” (DanobatGroup, 2015) Gainera, balio katearen zatitzea eman da. Orain, produkzio, merkatu zein berrikuntza kanpoan egiten da, munduko edozein txokotan. Zatikatze honek, garapen bidean dauden herrialdeetara esportatzea (balioa dagoen tokira), marka eta produktua merkatuko segmentu altu batean posizionatzea eta gainera, beste herrialde batzuetan garapen teknologikoak txertatzea eragin duelarik. Beraz, enpresa euskaldunak zirenak internazional bilakatzen ari dira, Danobat taldea eredu delarik. MAKINA ERREMINTAREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAK: DANOBATGROUP 33 DANOBATGROUP KASUA Korporazioaren plana, taldeko enpresa txiki eta ertainen nazioartekotze posizionamendua merkatu zein arriskuak dibertsifikatuz, balio kate globaletan sartzea eta garatzen dauden herrialdeei laguntzea da. Horrela lortuko da soilik krisitik irtetea (Urdangarin, 2015). Erronka berriei erantzuten dien akzio plan bat beharrezkoa izango da, beraz, azken helburua izango den esportazioak eragiteko eta horrela hemen enplegua sortzeko. Nazioartekotzearen helburua enpresek lokalki asebete ezin dituen beharrak asetzea da. Baina horretarako, helburu herrialdean pertsonak eta egiturak beharrezkoak dira: Multikokapena, bai instalazio produktibo zein komertzialetan ezartzea (eta ez da deskolalizatzea) izan dela gakoa dio Ugartek nazioartekotzerako arrakasta izateko. Deslokalizatzea, aktibo industrial bat herrialde batetik bestera mugitzea bada jatorriko herrialdean enplegua suntsituz, kokaleku anizkoitza ezartzean instalazio produktibo edo komertzialak ezartzen dira merkatua konkistatzeko (IMH, 2014). Horrela, Danobat taldearen salmentak igotzea lortuko da merkatu haietara (Luzarraga eta Irizar, 2012). Normalean, instalazio produktibo zein komertzialetan produktu bat eramaten du enpresak, gainerako ekoizkin sorta etxean eginez (Urdangarin, 2015). Modu honetara, balio gehigarridun enplegua sortu da euskal lurraldean, jende gehiago kontratatuz giza harremanetan, finantzetan, eta gainerako arlotan. Hazkunde bidean dauden merkatuetan presentzia lortzea du beti helburu, eskaintza lehiakor eta marka ahaltsudun produktuekin. Kokaleku anitzetan nazioartekotuz soilik eramango du DanobatGroupek produktu gehiago kanpora. Nazioartekotu ez diren enpresak lanpostuak eta merkatu kuotak galdu dituzte eta kokalekua anizkoiztu dutenek berriz, enplegua sortu eta esportazioak igo dituzte( Ugarte, 2013). DANOBATGROUP KASUA • Danobat Maraton (2014): Makinen mantentzean kontzentratua. Helburua komertziala eta bezeroak gehitzea. 4) BIZIKIDETZA ESTRATEGIA, Norekin joango gara? Merkatuaren interesen, balio katearen zein jarduera nazioartekotuko denaren edo atzerriko herrialdearen mugen arabera. Gehienetan bere kabuz joan bada ere, merkatu zailenetan barneratzeko hainbat Joint Venture egin ditu taldeak, fabrikazio zehatza egiteko: • Bimatec Soraluce (1991):Kapitalaren 51% DanobatGroup eta 49% bazkide alemaniarrek. • Danomar (2007): Bazkide lokalekin. Makinen osagarriak fabrikatzeko helburuaz. • DanobatGruop Txina (2012): China CNR Corporation Limitedekin %50eko partaidetza. Tren sektorearentzako tornuen fabrikaziorako soilik dute akordua. Bazkide txinatarren bazkideak lortu eta DanobatGruopek teknologia kontrolatu. 5) ESTRATEGIA KORPORATIBOA, Zein negozio unitate nazioartekotuko dira? Sei negozio unitate bereiz daitezke DanobatGroupen barnean, Ideko I+Gko planta ezik, guztiak nazioartekotzen direlarik. • Danobat: Ebakuntza eta zulatze soluzioetan konponbideak ematen ditu, baita tornuan egindako lanetan, zuzenketetan eta material konposatuen automatizazio prozesuetan ere. • Soraluce: Fresagailuak, fresagailu-tornuak, fresagailu-zentroak eta tornulan bertikalak. • Goiti: Txaparen transformazioan aditua, puntzonaketa, tolesketa eta laser bidezko mozketan aritzen dena. • Goimek: Zehaztasun handiko mekanizazio soluzioak ematen dituen tailerrak. • Latz: Ebakuntza tresnak, altzairu arina eta metal gogorra lantzeko. • Ideko: Inbertsio eta garapenerako berrikuntzan lan egiteko zentroa. 6) BARNERATZE ESTRATEGIA, Balio kateko zein jarduera nazioartekotuko dira? Taldearen balio katetik batez ere salmentak eta salmenta osteko zerbitzuak nazioartekotzen dira, fabrikazioren parte ere atzerrian eginez (makina bereziak). Ez dira I+G, diseinua, kudeaketa finantzarioa eta giza harremanak nazioartekotu. DANOBATGROUP KASUA 7) LEHIATZEKO ESTRATEGIA, Zein da lehiatzeko abantaila iraunkorra? DanobatGroupek desberdintzeagatik apustu egiten du, bere produktuen kalitatean eta berrikuntzan zentratuz eta bezeroei gertutasuna eskainiz. Produktu berri eta espezializatuak eskaintzen dituzte, balio gehigarria erantsiz. I+G erreferente teknologiko bilakatu da enpresan. 8) EGITURA ESTRATEGIA, Nola antolatuko dugu nazioartekoa? Taldeko errektore kontseiluak hartzen ditu irizpide eta estrategien erabakiak, eta ondoren kontseilu soziala arduratzen da bazkideei helarazteaz. Esan bezala, taldeko sozietate kooperatibo guztiak batera joaten dira kanpora DanobatGruop moduan. Hala ere, taldeko erakunde kooperatibo bakoitzak autonomia gradu altua dauka nazioartekotze erabakiak hartzerako orduan. 9) IKUSPEGI ESTRATEGIA, Nola ulertzen dugu kanpo mailakoa? Atzerrira joatea beharrezkoa zaio taldeari bizirauteko, espainiar barne merkatuaren eskasia dela eta. 10) SEKUENTZIA ESTRATEGIA, Zein da nazioarteko prozesuaren erritmoa? Pentsamolde internazionala dauka enpresak, erritmo azkarrarekin, etengabe baitaude kanpora joateko aukera berrien bila. Honakoa da beraz kooperatibaren egungo egitura, enpresa parte hartzaile eta delegazioak kontuan izanda: Irudia 6: Kooperatibaren nazioarteko egitura DANOBATGROUP KASUA Arestian aipatutako galderak era optimo batean erantzunez lortuko du enpresak estrategia eraginkor bat ezartzea. Erantzunak, ordea, momentu bakoitzean enpresaren jarduerei baldintzatuta daude. Kanpora zabaltzeko estrategia unibertsal magikorik ez dagoela baieztatzen du DanobatGruopek (Urdangarin, 2015) Hainbat barneratzeko modu desberdin direla bizikide adierazten dute. Gainera, enpresa berak hainbat nazioartekotze modu erabiltzen ditu momentu desberdinetan, estrategia globala maximizatuz. Villarrealek (2011 urtea) planteaturiko hamar estrategiak planteatu ostean, ondorengo faktoreek baldintzatzen dute eraginkortasun komertziala atzerrian (Ugarte, 2014):  Alde batetik, jatorri herrialdean interfaze eraginkor bat beharrezkoa da kooperatiba eta delegazioaren artean.  Nibel altuko kontaktuak ere beharrezkoak izango dira atzerri herrialdean.  Helmuga herrialdeko jakintza juridikoa ezinbestekoa zaio enpresari.  Gainera, lehiatzeko abantailarik gabe ezinezkoa zaio enpresari atzerrira joatea: Kostu eta eskaintza lehiakorra marka “premium” baten bitartez, teknologia garatua (makina berritzailea, pertsona adimentsua eta patente egokia) eta baliabide finantzario aproposak beharrezkoa ditu. Hori bai, administrazioa behar dutela euskarri bezala adierazten du Carmelo Urdangarinek. Laguntza hori gabe ezingo baitute garatzen dauden herrialdetan anizkoiztu. Merkatu ikerketa egokiak egiten, kostu baxuko herrialdeetan erosten, parke industrialen kudeaketan, herrialdean ezartzea lagunduz eta atzerriratuak kudeatzen lagunduz eragin dezake administraritzak. Zer egin du administrazioak orain arte orduan? Eusko jaurlaritzak, gainerako beste entitate batzuekin hainbat jarduera burutu ditu ekonomia suspertzeko eta Makina erremintaren merkatua bultzatzeko. Alde batetik azoka eta bisitak antolatzen lagundu du. Diru-laguntzak ere eman ditu. Heziketan ere eman du laguntzarik eta baita ezarpen proiektuetan ere, guztia Plan Renovearen barruan.(Eusko jaurlaritza, 2015). Aipatzekoa 2014 eta 2015 urteetan Jaurlaritzak 18 miloi euroko laguntza eman diela enpresei lantegiek makina berriak eros ditzaten (Eitb, 2015). Josu Ugarteren esanetan (2013 urtea) ordea, nazioartera doan pertsona egokia da kokapen anizkoitz produktiboaren eta komertzialaren arrakastaren gakoa eta horretarako, ezaugarri konkretu batzuk izan behar dituzte giza baliabideek, 7. irudian agertzen den bezala: MAKINA ERREMINTAREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAK: DANOBATGROUP 38 Iturria: Norberak egina. Josu Ugarteren blogetik aterata (2013)  Pertsona umilak izan behar dira. Honek, bezero zein gainerako interes taldeen beharrak entzutea eta ulertzea ekarriko du, enpatia sortuz.  Atzerriko hizkuntza ikastea beharrezkoa dute komunikazioa sustatzeko.  Gainera, ez dute beste herrialdeko kultura baztertzen , are gehiago, integrazioa bultzatzen duten pertsonak dira, gainerakoak diren bezalakoak onartuz  Lidergo ezaugarriak dituen pertsona behar dute. Jarrera aktiboa ideia berrien eta ulertzeko forma berrien aurrean, desberdina dena onartuz.  Indar emozionala. Erresistentzia eta berreskuratze gaitasuna, dinamismoa eta porroten aurrean erreakzio gaitasuna. Presioaz lan egiteko gaitasuna eta erronkei aurre egiteko gogoa, esperientzia berriak probatzeko grina. ONDORIOAK 8. ONDORIOAK Gradu amaierako lan honetan, Makina erreminta sektorearen analisia egin da lehenik kasuaren azterketarako testuinguruaren nondik norakoak jakitea ezinbestekoa baita. Kasuen metodologian oinarrituz, DanobatGroup enpresaren nazioartekotzearen zergatia eta estrategiak sakondu dira ondoren. Hau guztiarekin, taldeak erabilitako nazioarteko bideari buruzko ondorio batzuk aurkeztuko dira jarraian: • Kontsumitzen dena baino gehiago produzitzen dute Espainiar makina erreminta sektoreko enpresek. Barne merkatuaren ahultasuna nabaria da, eta beraz, hemengo enpresek, DanobatGroupek barne, nazioartekotzea baino ez dute aukerarik izan. Ezin da itxaron gainerako herrialdeek gure ekonomiatik tira dezaten, krisi urte hauetan ez baitute egin eta ez baitute egingo. Lehiakortasuna galdu dute enpresek eta nazioartekotzea da ekonomia berreskuratzeko giltza. Euskal enpresek badute baliabide teknologiko zein komertzial nahikoa geroz eta gehiago saldu eta geroz eta urrunago dauden merkatu zailenetan saltzeko. • Behin enpresak atzerrira saltoa egitea erabakitzen duenean nora joan erabaki behar du. Espainia krisian dago, mundua ordea ez, beraz, garapen bidean dauden herrialdeak haziko dira eta hemengo enpresek presentzia izan behar dute horietan. Lanaren baitan aipatu bezala, Txina munduko makina erremintaren kontsumoaren lehen postuan dago. Munduko makineriaren %66a Asian, eta %43a Txinan kontsumitzen delarik .Beraz, forma batera edo bestera Txinan egon behar dela dio Danobatgruopek. • Ikaragarrizko abiadaz hartzen dituzte erabakiak herrialde haietan. Lo dago euskal zein europar ekonomia eta mugitu beharra dute enpresek. ”Dominique De Moisi” zientzialari politiko Frantsesaren esanetan, Amerikako estatu batuak eta Europan , beldurraren emozioa daukagu. Biharkoa gaurkoa baino okerragoa izango dela uste dute bertako herritarrek. Asiar herrialdeek ordea esperantzaren zirrara daukate sentimendu hau herritarrek daukaten desira eta anbizioan islatzen delarik. Ideia, negozio zein teknologia berrietara irekita daude pertsona ekintzaileak izanik. “Dena egin daiteke”en jarrera positiboa daukate (Ugarte, 2013). • Atzerrira joateko multikokapenaren apustua egitea dela gomendagarria ikasi da lanean zehar, enplegua sortu eta esportazioak igoaz. Esportazio zuzena, delegazio komertzialen ezarpena edo atzerriko produkzio ezarpena jarraitu MAKINA ERREMINTAREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAK: DANOBATGROUP 41 ONDORIOAK dituela DanobatGroupek ikusi dugu, enpresa berak hainbat nazioartekotze modu erabiltzen dituelarik momentu desberdinetan, estrategia globala maximizatuz. • Zailtasunen aurrean enpresa aurreratu dadin hiru faktore klabe izan behar ditu kontuan: Berrikuntza, Marka gorena eta Diplomazia korporatiboa (Ugarte, 2013). Teknologian aitzindaria da gure lurraldea I+Gan inbertitzen delarik. Kanpoan ezartzeko marka aproposa eraman behar da, mundu mailan ezaguna eta ospe handikoa dena. Eta garrantzitsua baita ere, nazioartekotzeko helburuz enpresa bat atzerrian kokatzean, bertan babestuko duen jendea behar du inguruan. Danobat garapen bidean dauden herrialdeetan kokatzean , bertakoek entitate aberats moduan ikusten dituzte, eta laguntza beharko dute lankideek proiektua aurrera eramateko. Erbesteratuen kudeaketak garrantzi ikaragarria du kanpora joate hori ondo joan dadin. Hizkuntza menperatzea eta umila izatea beharrezkoa da konfiantza eragiteko. • Estandarra ez dela gurea argi izan behar du enpresak, irekia izan behar da gainerakoen pentsaeren aurrean. • Makina erreminta sektorearen etorkizunari dagokionez, Industria 4.0 iraultza gainean daukagu eta euskal enpresak atzean gera ez daitezen berritu behar dute teknologia berrietara moldatuz, nazioarteko enpresez ikasiz, eta elkarlanean. “Aldatu edo hil” lemapean. Hori horrela, Makina erreminta sektorea potentzia handikoa izatearen arrazoia nazioartekotzea izan dela ikasi da. Arloaren etorkizunari buruzko aurreikuspena ere burutu da eta DanobatGroup gertuko enpresaren estrategietan sakondu da, lanaren hasieran planteaturiko helburuak bete direlarik. Helburu pertsonalei dagokionez, gradu amaierako proiektu honekin nire herri den Elgoibar, makina erremintaren hiriburua izendatua, inguratzen duen industria hobeto ezagutzea lortu dut, aurretik ezezaguna zena. Sektorean lanean diharduen jende interesgarria ezagutzeko aukera ere eman dit, elkarrizketetatik informazioa lortzen ikasi dudalarik. Baina garrantzitsuena, sektore oso interesgarria eta bitxia iruditu zaidala eta aurretik grisa ikusten nuen arloa orain nire lan etorkizunerako ezin hobea ikusten dudala. MAKINA ERREMINTAREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAK: DANOBATGROUP 41 ETORKIZUNERAKO IKASKETA LERROAK 9.ETORKIZUNERAKO IKASKETA LERROAK Gradu bukaerako proiektu hau makina erreminta sektorearen analisi globalaren eta DanobatGroup kasuaz jardun da. Arestian agertu den munduko makina erreminta kontsumoaren 3. grafikoak (20 orr.) industria non ari den eraikitzen adierazten digu. Mendebaldean nazioartekotzea finkatuta dagoenez DanobatGroup ekialderantz mugitu behar dela. Ikusi da gainera, Txinaren makinen eskaria indartsu mantentzen dela gainerako herrialdeekin alderatuz. Ikuspuntu industrial batetik beraz, mundua aldatzen ari da. Geroz eta talentu gehiago daukan herria da gainera. Batik bat ikasketa teknikoak garatzen dituzten txinatar ugari, eta ondo prestatuak direlako. Esaterako, 500.000 ingeniari baino gehiago lizentziatzen dira urtero Txinan, AEBetan eta Europa bateratuz baino gehiago. Amerikar ekonomia eskoletan ikasten duten doktoreen %11 Txinatarra da gainera. Jakituria hau patenteak sortzean nabari da. Beraz, askori lehenengo burura etortzen zaigun enpresentzako gomendioa, merkatu ikerketa sakonik egin gabe, Txinan muturra gehiago sartzea izan daiteke delegazio komertzial zein produkzio planten bitartez. Baina Txina merkatu zaila da, beharrezko dituen baldintzengatik. Bertako bazkide batekin elkarlanean joatea beharrezkoa da, eta kultura aldetik desberdintasuna ere oztopo izan daiteke Euskal enpresentzat. Eta zer esan Industria adimentsuaren etorkizunagatik? Makina konektatuak produzituko dira industria konektatuz zerbitzu eta garapen berriak emango direlarik. Eta erronka berri honetan nazioartekotzerik behar ez badute enpresek? Eta aldakortasun handiagoz lan egingo duten fabriken interkonexioa ematen bada, atzerrira joan beharrik gabe? Intuizioak besterik ez dira, ikusteko baitago oraindik. Baina 4.0 industria hemen daukagu jada eta gai hauek sakonago aztertzea gustatuko litzaidake etorkizun batean.
addi-8a487ae78705
https://addi.ehu.es/handle/10810/16743
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-01-15
science
Uriaguereca Urruticoechea, Saioa
eu
Neuromarketinaren aplikazioak. Ikerketa teoriko praktikoa.
GRADUA: Enpresen administrazio eta zuzendaritza Egun merkaturatzen diren produktu askok porrot egiten dute, hainbat eta hainbat enpresek ez baitute ezagutzen erosketa portaeraren atzean ezkutatzen diren arrazoiak, edota euren ustea ez delako egokia. Proiektu honetan zehar jokabide horiek aztertzen dira pertsonen alde arrazionala eta irrazionala desberdinduz, bakoitzak gugan duen eragina argi utziz. Are gehiago, irrazionaltasunera iristeko egin behar dutena komentatu dut, arrakasta handia duten enpresen adibideak eskainiz ulerterrazagoa egiteko. Marka eta beste zenbait elementuren erabilpen oparoak suposa ditzakeen abantailak ere islatu ditut, bai zentzumenetan eragiteko bai emozioak sortzeko bezeroengan. Azken finean paradigma berria denaren nondik norakoak agertzen dira orrialde hauetan zehar, bezeroak erakarri ahal izateko gakoa non dagoen jakiteko, produktuari garrantzi gutxiago emanez eta psikologia eta neurozientziak erabiliz marketin teknika berriak aurrera eramateko. Gaian adituak direnak irakurtzeaz gain, ideien barneraketa erraztearren eta kontzeptuak argi izateko ekarpen propioa egin nahi izan dut. Hala, esperimentu bat egitea bururatu zait egun oso entzunak diren bi produktu antzekoak diren beste birekin konparatuz. Praktika honi esker atera ditudan ondorioak neuromarketina hurbilagotik konprenitzea baimendu didate, ekintza guztiz positiboa. 2. Sarrera Pertsona bat benetan ezagutzea ez da erraza; ordu, une, egoera asko daude “ezagutzen dut” esaldi sinple horren atzean, esperientzia apartak eta are zailagoak izan direnak elkarrekin konpartituz. Nire iritziz, maiz hitzen erabilera makala egiten dugu, bere esanahia gutxietsiz; baina benetan hala denean eta esaldi hori zeurea egitean, pena merezi duten gizakien arteko erlazioak ematen dira. Eta konturatzen zara baietz, nahiz eta zaila izan, eta askotan norbere burua ezagutzeko eta zu zeu harritzeko egoera irrazionalak egon, beste batzuk zeure burua ia zuk zeuk bezain ondo ezagutzea posible dela. Bitxia iruditu zait irakurritako artikulu bat zeinen izenburua honakoa hau den: “Aztarna digitalak erabiltzen dituzten ordenagailuak familia eta lagunak baino hobeto epaitu dezakete norberaren izaera”. Argi dago zein ikuspuntu defendatzen duen eta egia esan desadostasuna adierazten dut honekiko, ordenagailuak azken finean teknologia direlako eta ez dut sinesten makina huts batek urte asko zure ondoan daraman pertsona batek baino hobeto ezagutzea posible izatea; ez dut zentsuzkoa ikusten ordenagailu batek sentimenduei buruz jakituria izatea, eta maite zaituen batek eta zurekin denbora igarotzen duenak bai berriz. Dudarik gabe beti defendatuko ditut gizakien arteko harremanak. Betidanik izan dut argi nire zaletasunak zeintzuk diren, askotan gure puntu indartsuekin harremanduta daudelarik, edo gutxienez gure izaera eta jarrerarekin. Zehazki nire kasua: psikologiarekin erlazioa duten gaien amorratua naiz! Jakin min itzela pizten dit gizakion jokabideekin erlazionaturik dagoena, kuriositatea eta ikasteko ilusioa ondorio izanik. Hau oinarri izanda eta aurreko azalpenarekin lotuz, ondo ezagutzen nauen lagun batek, unibertsitateak eskaini didan mirarietako bat dena egun, ziur gustuko izango nuen liburu bat gomendatu zidan, “Las trampas del deseo”. Begirada orokor bat botatzeak, batez ere atzeko azala arakatuz, liburutxo horretan murgiltzea eragin zidan, jakin-nahia areagotuz eta orri horiek bata bestearen atzetik irentsi nahian. Zehazki Nicholas Negroponte-ren (2008) hitzek erakarri ninduten: “Liburu hau irakurri ostean, hartzen dituzun erabakiak oso modu desberdinean ulertuko dituzu”. Aipatu beharra dago ez dela batere erraza niri liburuak gomendatzea, berezi samarra bainaiz horretarako. Dirudienez berak bete-betean jo zuen. Tutorearekin, hainbat urtetan zehar marketinaren garrantzia nabarmendu didan eta proiektuetan erabat murgiltzen dela erakutsi didan Unai Tamayorekin, sentsazio hauek guztiak konpartituz neuromarketinaren ideia suertatu da, pertsonen jokabidearekin lotuta dagoena erabat, irrazionaltasunaren garrantzia goraipatzen duena. Honen erabilera harri bitxia izan daiteke enpresa askorentzat, batez ere erosketa erabakiaren kausa errealak zeintzuk diren ulertzeko eta bezero diren edo izan daitezkeen nahiak guztiz asebetetzeko, inola ere manipulazioa izanda. Hau da, negozioen mundurako eta bezeroen fideltasuna lortzeko koska hemen egon daitekeela dirudi, eta ondorioz sakonki aztertzearen ideiak erakarri egin nau. Egia esanda, gradu amaierako lan batek printzipioz ikara eta erantzukizun sentsazio moduko bat sortarazten du, erronka antzekoa bailitzan, lau urtetan zehar proiektu mordoa egin arren, baldintza eta betekizun askoz ere gehiago eskatzen dizkigutelako. Hasiera batetik korapilo nagusiena gaia izan daiteke; hau erabakita, nire asmoa izanik neuromarketina gurera ekartzea, era autonomoan ikerketa prozesu luzea eta iturrien bilaketa hasten da, betiere jakinda nik neuk aukeratutako irakaslearen euskarria dudala. Proiektu honen egiturari dagokionez: lehenbizi, laburpen exekutiboan lanaren nondik norako garrantzitsuenak islatzen dira; jarraian sarrera, zeinen bidez gaian eta hautaketaren zergatian pixka bat sakontzen dudan; honen ostean, helburuak daude non nire asmoak erakusten ditudan. Hurrengo atalak metodologia, lanaren mamia, ondorioak eta erabilitako iturri desberdinak dira, eta azkenik gehigarria, zeinetan esperimentuaren erantzunak agertzen diren. 3. Helburuak Maiz garrantzitsuak iruditzen ez zaizkigun jokabideei buruz ez ditugu hausnarketak egiten. Eguneroko bizitzan arineketan gabiltza, presaka, bitxikeriez konturatzen ez garelarik. Imajina hurrengo egoera: gidatzen zoaz eta gizon bat dago errepidean bakarrik, aizkora batekin. Automatikoki baztertzen dugu gure autora sartzearen uztearen ideia. Agian aizkolari soil bat baino ez da, baina batek daki, seguruena da azeleratzea eta ahal bezain bizkorren harengandik urrun egotea. Inkontzienteki egiten dugu, guk geuk kontrolatzen ez dugularik. Gure barneko zeozerk bertatik alde egiteko diosku, inolako arrazonamendu barik. Ziurrenik, gero, beragandik metro mordora egonda, pentsatu eta hausnarketa eginez, beharbada botata gelditu den pertsona xume bat baino ez dela ondoriozta ahalko genuke, laguntza behar zuena. Hala ere, pare bat aste barru egoera berdina gauzatuko balitz, bitxikeria hori errepikatuko balitz, seguruenik modu berdinean jokatuko genuke. Zer da momentu horretan erabaki hori hartzera eramaten gaituenak? Behin, kontatu zidaten Joshua Bellen kasua. Nor den ez dakitenentzat, ulertuko nuke ni ere ez bainaiz biolin zalea, oso biolinista ezaguna da mundu osoan zehar. Prestigio handiko gizona dugu, bere besoen artean daroan altxorrak hiru milioi dolar baino gehiagoko balioa duelarik. Argi dago beraz bere ofizioan hain ona den honen ikuskizunaz gozatzea garesti samarra dela, oro har saio bakoitzaren sarreraren gutxiengoa ehun euro izanda. Bakoitzak bere zaletasunak dituela oinarri izanda, badago jendea prest dagoena bere poltsikoan sakrifizio bat egiteko eta asko goraipatzen duten hau ikusteko. Printzipioz, pertsona berdina izanda eta modu paregabean musika sortuz, ez luke garrantzia izan behar non liluratzen dituen jendearen belarriak, puntako antzoki edota eszenatokietan edota edozein hiriko metroan. Egia esanda ez. Washingtoneko metroan tarte bat egon zen, edozein hiriko kaleak euren abesti, instrumentu edota jolasekin animatzen dituzten pertsonen parean. Berrogei euro inguru baino ez zituen lortu. Nola izan daiteke posible hain prestigio handiko gizon horrek, alde batetik antzoki guztiak betetzea eta diru mordoa irabaztea; eta bestetik, metro batean, pertsona soil baten gisa (dirusarrerak lortu gabe borondateak gidatuta), egoera hori pairatzea? Irrazionalak dirudite, bai lehenbiziko egoerak bai bigarrenak. Hauek biak bakarrik azaldu ditut baina benetan halako gertakizun pila ematen dira eguneroko bizitzan, zentsu gabekoak diruditenak. Gu geuk gure jokabidea ulertzea ez da erraza. Esate baterako, konturatu gabe desberdintasun itzelak egon daitezke esaten dugunaren eta egiten dugunaren artean, guztiok esaten ditugu gezurrak edota gauzak ezkutatzen ditugu, eta hala ulertu izan dut neuromarketinaren inguruan innobazioaren egunean Euskalduna aretoan egindako tailer batera joan ostean. Tailerraren izena “Agur arriskuak marketinean, neuromarketinaren iraultzaren koskak enpresentzako” izan da eta honen gidaria Juan Graña dugu, marketin arloan hogei urte baino gehiagoko esperientzia duen profesionala. Honen esanetan “hartzen ditugun erabakietatik ia %90a gure burmuineko sakontasunean dute jatorria, guretzat ezezaguna izanda”. Hau da, erabakien %85-%90 irrazionalak eta emozionalak dira. Hau jakinda, gure alde irrazionalak gugan noraino duen garrantzia aztertu nahiko nuke orrialde hauetan zehar, batez ere enpresa eta kontsumitzaileen ikuspuntutik. Hau da, zerk eramaten gaituen produktu bat erostera, zergatik batzuetan denda batera sartzen garen zerbait zehatza erosteko asmotan eta gero beste gauza bat erosten dugun, nahiko antzekoak diren bi produkturen artean zergatik erosten dugu bata eta ez bestea… Benetan ikusi nahi dut gure alde ez arrazionalak gugan duen eragina. Azken finean, erosketa portaera zerk baldintzatzen duen inguruko azterketa prozesuan murgildu nahiko nintzateke. Honekin zeharo lotuta, zer dela eta gauzatzen den marketinetik neuromarketinera bitarteko bidea. Zergatik aldaketa hori? Ze eboluzio suposa dezake salto horrek? Zein puntu arte eduki behar da kontuan? Aro berri bat al da? Berarekin dakartzan abantailak soilik enpresarentzat dira edo gizartearentzat orokorrean? Zer da guzti honen oinarria? Zientzia eta teknologia tartean izanda edozeinek aplika dezake? Era praktikoan puntako enpresek soilik baliatu al dira honetaz? Posible da hain egoera ekonomiko hain oparoak ez dituztenen artean gauzatzea? Gaur egun krisi egoerak eraginda egoera txarrak jasaten ari direnak aldaketara egokitu al izango dira? Aberatsa gero eta aberatsagoa eta pobrea gero eta pobreago den egungo testuinguruan enpresa txiki eta ertainak aukerarik ba al dute ikerketa berri hauek eskaintzen duten informazio baliagarriarekin? Gurpil berri honetara gehitzea beharrezkoa ote da atzean ez gelditzeko eta konpetentziaren mailan egoteko? Galdera guzti hauei erantzuna ematen saiatuko gara hurrengo orrialdeetan zehar, eta gainera, zentzumenen garrantzia ikertuko dut sentsazioak eta emozioak sortzerako orduan, bezeroek esperientzia bat bizitzea eragingo duena eta salmenta-erosketa prozesua baino askoz gehiago dakarrena berarekin. 4. Metodologia Aurretik adierazitako galdera hauei eta beste hainbati erantzuna ematea izan da nire intentzioa. Ikerketa luze honek txundituta utzi nau eta bitxikeria asko ikasteko abagunea izan dut. Argi dago, hasiera batean gaiaren inguruko informazioa bilatzea beharrezkoa izan dela eta egile desberdinak, arloan jakintsuak direnak, aurkezten dituzten azalpenetan murgildu naizela. Hau da, nire ustez, eta hala frogatu ahal izan dut, gaiaren inguruko oinarri bat izatea premiazkoa da bide egokian joateko eta gutxinaka horretan sakontzeko. Batez ere liburuak izan dira nire funtsezko iturria, ikusi dudanez nahikotxo dagoelako idatzita hautatu dudan gaiaren inguruan, eta gainera, zientifikoak izanda, orokorrean web orrialdeak baino konfiantza eta seriotasun gehiago iradokitzen dutelako, nahiz eta hauetaz ere baliatu naizen. Perspektiba desberdinak aztertzea komenigarria iruditu zait, hausnarketara eraman izan nauten kasuak planteatuz. Irakurritakoa, ikasitakoa eta adibideak elkarrekin lotuz neuromarketinaren inguruko proiektuari ekin diot. Are gehiago, ikerketa praktikoa aurrera eraman dut ekarpen propioak eginez, horrek asko aberasten baitu, bai nire ikasketa bai lana bera. Esperimentuak gehitu ditut, ez naizelako soilik beste batzuk diotenean gelditu nahi izan. Honekin atal praktiko erakargarria garatzea izan da nire nahia, ikerketa sakondu eta ondorio adierazgarriak ateratzeko. Azken finean, nik neuk ahal izan dudan neurrian frogak eginez analizatu nahi izan dut noraino den garrantzitsua hurrengo orrialdeetan planteatuko dena. 5. Marketina: enpresen giltza Merkatuetan lehia areagotzen ari da. Enpresa asko eta askok antzeko produktuak saltzen dituzte. Mundu globalizatu honetan, zure aurkaria ez da zertan alboko auzoko enpresa izan, ezta alboko herri edo hirikoa. Munduko beste puntan egon daiteke eta zure konpetentzia zuzena eta arriskutsuena izan. Jada distantziak ez du axola. Bai gizartea bai teknologia, guztia orokorrean aldatzen ari da, baina azpimarra beharko genuke honekin batera zientziak ere aldaketa hori pairatzen duela eta gero eta teknika aurreratuagoak daudela. Zergatik bizkarra eman ikerketek egiaztatutakoari? Ez al da onuragarriagoa horietaz baliatzea eta negozioetan aplikatu ahal izatea guztien onerako? Juan Pedro García Palomok eta Esperanza Martinez Montesek 2011n idatzitako liburuan, “Neuromarketina: Alizia eta ispilua (Marketinaren beste aldea)” izenburuarekin, baieztatzen da egun dagoen inguru lehiakorrean enpresa desberdinek eskaintzen dutenaren artean gero eta antzekotasun gehiago dagoela, nola eta ez zerk daukala garrantzia, eta salmenta eta marketin prozesuak direla abantaila lehiakor jasangarria sor ditzaketen bakarrak. Honekin uler dezakegu produktua bere kabuz ez dela ezer, hau da, produktuaren garrantzia berez erlatiboa dela, desberdintzeko baliagarria ez delarik. Bezeroek ez dute ordaintzen produktu bat hobetzeko, erakarriak sentitzeko baizik. Hau da, produktu berak baino, produktuak beraiengan sor ditzakeen sentsazioak arduratzen die. Hori dela eta, enpresetan hain funtsezkoa dena goraipatu beharra dago, Philip Kotler1-ren hitzetan honela defini genezakeena: “marketina prozesu sozial eta administratibo bat da, zeinen bidez pertsonek haien beharrak asetu eta nahiak betetzen dituzten, balioa duten produktuak sortu, eskaini eta eskualdatzen direlarik”. Zientzia honetan jakintsua den beste batek, Jerome McCarthy-k zera dio: “erakunde baten helburuak lortzeko aurrera eramaten diren aktibitateak, kontsumitzaile edo bezero diren eskaerei aurre hartuz eta hauen beharrak asetzera bideratuta dauden produktuak sortuz edota zerbitzuak eskainiz”. Hauek gaur egun ezagutzen dugun marketina definitzen dute, baina aipatzekoa da honek ere aldaketak pairatu dituela eta eboluzionatzen joan dela. Hainbat etapa aurki ditzakegu eta aurretik aipaturiko liburuan zehazki modu honetan egiten du banaketa historian zehar: lehenbizi, produktuari orientatutako marketina (1.0) dugu XX.mende amaiera identifikatzen duena, guda aurreko “urte zoroak” moduan ezagutzen dena produktu mordoa fabrikatzeagatik. Zehazki industria iraultza eta 1930.urteak bitarteko tarteari egiten dio erreferentzia. Produzitzen zen guztia saltzen zen, eskaria eskaintza baino askoz ere handiagoa izanik. Fabrikazio prozesuak hobetzeak, kosteak merkeagotzeak eta komunikazio egokiagoak merkatua produktuez saturatzea dakarte. Ezaguna dugun marketin mix-aren sormena gauzatzen da. Gakoa produktu on bat sortzea zen, marketinaren garrantzia beraz oso eskasa izanez. Jarraian, merkatuari orientatutako marketina (2.0) 1930 eta 1970 bitartean: globalizazioaren garaia pairatzen da, non lehiakortasuna gero eta handiagoa den. Bezeroek produktu bat lortzeko gero eta erraztasun handiagoak dituzte, eta horrek eskaria eta eskaintzaren arteko desberdintasuna jada hain esanguratsua ez izatea dakar. Bezeroari orientaturiko marketina (3.0): Philip Kotler-ek eta Jerome McCarthyk deskribatzen dutena izango litzakete. Kasu honetan jada eskaintza gero eta handiagoa da, eskaria modu nabarmenean igarotzen duelarik. Konturatzen dira jada hain lehia handia egonda produktuarekin desberdintzea ez dela nahikoa eta hortaz bezeroaren papera goraipatzen dute. Bezeroa erdigunean kokatzen dute eta hau da benetan fokoa, ez produktua; hala sortzen da adibidez, marketin one to one delakoa, non bezero bakoitza era indibidual edo pertsonalizatuan edukitzen den kontutan. Hau da, pertsona bakoitza bakarra da, bakoitzaren gustuak eta betebeharretan zentratu behar dira, ez bezero guztiak berdinak izango balira moduan. Honekin zeharo erlazionatuta, Customer Relationship Management delakoa dago, CRM, non enpresa eta pertsonen arteko erlazioa den gakoa. Honetarako, bezeroen ezagutza bultzatzen da, beroni tratu hobea eskainiz, azken finean bezeroen fideltasuna lortzeko asmotan, enpresarentzat guztiz errentagarria izango dena. Juan Pedro García Palomo eta Esperanza Martinez Montes-en (2011) esanetan: “Aldaketa ikaragarria izan da: produktu baterako bideratutako marketin estrategiak bezero askorentzat, produktu bat bezero soil batera.” Esaldi honekin antzeman daiteke noraino izan den garrantzitsua pertsonalizazioa produktuetan. 6. Bezeroaren burmuinera orientatuko marketina Nahiz eta eboluzio handia islatu dugun, betidanik zientzia honen oinarria pertsonen jokabide arrazionala eta zentsuzkoa izan da. Hau da, bezeroen nahiak asebetetzearen intentzioarekin produktuak fabrikatzera dedikatzen dira, baina pausu bat haratago joan gabe, beti alde logikoan oinarrituz. Baina bezeroaren papera hain ongi aztertzen badute zergatik hainbat eta hainbat produktuk porrot egiten dute? Ez al da zeozer falta? Zer edo zer alde batera uzten ari dira… Erantzuna hurrengo da: neurozientzia eta neuropsikologiari esker aldaketa bat pairatu da neuromarketin delakoa sortuz, zenbait enpresen motorra bilakatu dena. Hauei esker, burmuineko prozesuak ezagun genitzake, hau da, era kontzientean eskaini ezin den informazioaz baliatu ahal gara. Hortaz, marketin kanpainak funtzionatu ahal izateko eta arrakasta izateko funtsezko faktorea ahazten ari ziren. Hau bezeroen burmuinari orientaturiko marketina da (4.0), aurretik aipaturiko hiru faseen ondorengoa. Adierazitako liburuan irakur daitekeenez, “Gaur egun beharrezkoa da produktuen lehiatze abantaila bezeroen emozioetan oinarrituz eraikitzea. Borroka kontsumitzailearen burmuinean gauzatzen da. Irudi bat (mezu bat), emozio bat (bezero bat).” 6.1. Aliziaren lurralde miresgarria Ulergarriagoa izateko, eta marketin 3.0tik 4.0ra gauzatzen den aldaketa nabarmentzeko Juan Pedro Garciak erabiltzen duen adibidea azalduko dut. Guztiok ezagutzen dugu Lewis Carrollen eskutik idatzitako “Aliziaren lurralde miresgarria”, haurtzarotik dugu neskatxa honen abenturen berri, beranduago filma bihurtu dena. Dakigunez, egun batean ume honek untxi bat arineketan ikusten du eta honen atzetik joatea bururatzen zaio. Zulo beltz batera heltzen da. Hasiera baten ikara sentsazioa dauka, batek daki beste aldean egon daitekeena, berarentzat mundu ezezaguna baitzen guztiz. Hala ere, jakingurak eta zeozer berria bizitzearen ideiak liluratzen du eta zulo beltza zeharkatzea erabakitzen du. Momentu horretan jada, bizitza zeharo aldatzen zaio, eta mundu fantasioso bat dauka bere aurrean. Azalpen honen bitartez, metafora bat bailitzan, adierazi nahi du guztiok Aliziaren jarrera berdina izan beharko genukeela, errealitate berrira pausu bat emanez eta horri egokituz. Egoera hau gurera ekarriz, betidanik ezagutu duen bizitza marketinarekin erlazionatuko genuke eta zulo hori zeharkatzeak dakarrena neuromarketinagaz. Ideia hurrengoa da: argi badago burmuina eta honek nola jarduten duen inguruko ezagupenak erosketa erabakietan garrantzi itzela dutela, zergatik ez sortu marketin estrategiak hau guztia oinarri izanda? Nestor Braidoten (2007) esaldi bat azpimarratzea aproposa ikusten dut: ”aldaketa hau ez da eguneratze edo hobekuntza soil bat, aldaketa kualitatibo bat da, paradigma aldaketa bat suposatzen duen salto kuantikoa. Are gehiago, ikerkuntza metodologia moderno gisa kontsideratzea labur geratzea litzateke, garai honetako diziplina oparoenetarikoa Aliziaren metafora 1.irudia: http://www.filmaffinity.com 2 Virginia Tech Carilion Research Institute-eko neurozientifikoa. Pepsik frogatu nahi zuen zein zen kontsumitzaileen zapore gogokoena eta hori dela eta, publizitate kanpaina bat egin zuen Pepsi eta Coca Cola arteko lehiaren inguruan. Ikus zitekeen nola alde batetik Pepsi eskaintzen zuen eta bestetik Coca Cola, baina bakoitza zeri zegokion aurkeztu gabe. Itsu-itsuan dastatzean oinarritzen zen. Honen aurrean emaitzak harrigarriak izan ziren: jendeak batez ere Pepsi nahiago zuen baina bere lehiakideak salmenten gehiengoa lortzen zuen. Hortaz zentsuzko galdera: zergatik erosten zuten gehiago hainbeste gustuko ez zutena? Zaporea ez da gakoa beraz! Bitxikeria honen aurrean Dan Arelyk (2008) “Las trampas del deseo” esperimentuz betetako liburuxkan azaltzen du nola Read Montaguek 2 ikertzea erabaki zuen: burmuineko aktibitatea neurtzeko erabiltzen den erresonantzia magnetiko funtzional makinetara hirurogeita zazpi boluntario konektatu zituen. Bi produktuak (marka ezagutzera eman gabe) dastatzerako orduan burmuineko saritze sistemarekin erlazionatuta dauden zonaldeak aktibatzen zirela ikusi zuen; baina burmuineko aktibitatea desberdina zen freskagarriaren izena ematean: marka zehatza zein zen esatean erdiko kortexprefrontrala aktibatzen zen: markak gure burmuinarekin irudiak sortzen ditu, sentsazio eta sentimenduekin harremanduz. Beraz, honekin ohartu zen barneko oroitzapenekin erlazionatzeak erosketa gauzatzera bultzatzen duela, ez berez freskagarriaren zaporeak. Horregatik zen Coca Cola liderra eta ez Pepsi, kontsumitzaileengan sortzen duen efektuagatik bai edatean bai produktua ikustean, era inkontzientean, kontsumitzaileak bizi izan dituzten egoerak oroitzen dituztelarik. Dan Arielyk (2008) dioenez “gertaera honek poztasuna ekarriko zukeen edozein publizitate agentziarako, ikusi denez kolore gorriko ontzia, logotipoaren letra kurbatua eta urte askotan zehar kontsumitzaileei bideraturiko mezuak produktu honekiko gure maitasunaren erantzule nagusiak direlako, burbuiladun likido ilun bera baino”. Gainera, sortzen dituzten publizitate spotak emozionalki oso indartsuak dira eta hurrengo orrialdean agertzen den horretan hala islatzen da. Honekin batera espektatiben garrantzia aipa daiteke, ikusi denez eragin itzela izan duela gugan. Coca Colaren kasu zehatzean, marka aurretik jakinda, plazerraren bideak zeharo irekitzen baitira, zaporearen pertzepzioa eta guzti aldatzen delarik. Pepsi eta Coca Cola arteko konparaketa Lurrina-Patrick Suskind Hitz hauetaz gain atentzioa piztu didan adibide bat azaltzen du “Lurrina” eleberriari aipamen eginez. Trama hurrengoa da: protagonistak, Jean-Baptiste Grenouillek, bere bizitzan zehar topatu dituen emakumeen usaina erauzi (hil egiten baititu), eta usain guztiak batuz inoiz ezagutu den perfume gozoena eratzea lortzen du. Lurrin guztia bere burutik dariola jende artean nahasi eta gizartea txoratzea eragiten du, ustez aingeru baten aurrean daudela. Hau da, eratutako lurrin usainak desioa eta maitasuna sortzen du jendearengan, hortaz baliatzeko nahiarekin. Hala, beragana abiatzen dira, gizon horren zati bat haientzat nahi dutelarik, etxera pozez txoratzen bueltatuz. Azken esaldia azpimarratzen du: “Gainerako guztien gogoak bere desioetara bideratzea kapaza den perfumea sortzen duenaren esku egongo da boterea”. 3.irudia: http://www.literastur.es 2.irudia: https://www.youtube.com/watch?v=gx86v5L6Zhg Pavlov-en ikasketa: baldintzapen klasikoa Komentatutako eleberriaren ideiari, fisiologi errusiarra den Pavlov-en “baldintzapen klasikoa” deritzogun estudioa lotu geniezaioke. Txakurraren eta janariaren arteko adibidearen bitartez frogatzen du bere teoria: hasiera batean txakurrak txistua dariola du janaria aurkezten zaion edozein unetan. Era berean, konturatu zen janaria eskaini baino justu lehenago aurkezten zaion estimulua zenbait alditan jarraian aurkezteak ere txistua botatzea dakarrela. Hau da, estimulu hori janariarekin erlazionatzen du zuzenean eta hortaz jada txistua dariola dauka. Sakonago ikusteko eta hobeto ulertu ahal izateko bideo bat adieraziko dut, prozesua zehaztasun osoz ikus daitekeelarik. Beraz, argi baino argiago geratu da emozioek gugan duten eragina noraino eduki behar den kontuan eta enpresek gaur arte kontutan eduki ez dutena aplikatzen hasi beharko direla arrazoia eta logika baztertuz. “Neuromarketina:Alizia eta ispilua (Marketinaren beste aldea)” irakurtzeak, hainbat lagundu didanak, zera adierazten du “inkontzientean agertzen dira gure jokabidearen arrazoiak, zergatik erosi edo erosi ez azaltzen dutenak. Emozioaren balioak ezin ditu gure konpetentziak kopiatu, produktuaren ezaugarriak bai berriz. Publizitate kanpainak eta markak kontsumitzaileen burmuinean euren tokia bilatu behar dute, emozioei hitz eginez eta arrazoia ahaztuz”. Honez gain, baita ere 1993.urtean Al Ries eta Jack Trout-en marketin 3.0-ren funtsezko lege aldaezinak aipatzen ditu. Dioenez horietako bost marketin 4.0 honetan kontuan hartzekoak dira eta guztiz definitzen dute aro berri hau: i. Kategoriaren legea: “Baliagarriagoa da lehena izatea burmuinean salmenta tokian baino”. Ikus daitekeenez ez da txinatar kontu bat, ez da jendearen ahotan dabilen garrantzi gabeko zurrumurru bat, berarekin fokatze aldaketa itzela dakarrelako. Jose Ruiz Pardok (2013) dionari erreparatzen jarraituz “neuroekonomia sortu baino lehen pentsaezina zen bezeroek estimuluekiko nola erreakzionatzen zuten jakitea. Beti uste izan dugu indibiduo batek jarrera berdina izango duela antzeko egoeretan. Egun jakin badakigu oker geundela. Merkatu ikerketak ez ziren behar beste zehatz eta efektiboak: ez zegoen estimulu eta emozioak neurtzeko formarik. Pertsona batez ere gizaki emozionala da, emozioek mundua biratzen dute, eta nahitaezkoak eta bakarrak dira pertsona bakoitzean. Ez gara emozioak dituzten izaki arrazionalak, arrazoitzeko gaitasuna duten izaki emozionalak baizik. Neuromarketina, marketin ikerketei falta zaien zehaztasuna emateko sortzen da, zeinekin alde emozionala ez den baztertzen”. Jaime Romano Micha4, “Kontsumo erabakien gehiengoa subkontzientean gauzatzen dira eta neuromarketina erostearen arrazoiak aztertzeaz arduratzen da”. Hortaz, argi dago guzti honetara heltzeko pizgarria neurozientzien aplikazioa enpresa mundura ekarpen izugarria izan dela, zientzia hau existituko ez balitz edota hedatuta egongo ez balitz ez bailitzateke posible izango burmuinaren jarduera ikertzea. Momentu-arte azaldutako guztia batzen duen neuromarketinaren definizioa adierazi nahiko nuke, Nestor Braidoten (2007) eskutik: ”Neuroentzia eta marketina batzean sorturiko diziplina modernoa. Bere helburua, burmuinean gauzatzen diren prozesuen inguruko informazioaz baliotu eta honi erabilera ematea da, erakunde eta bezero arteko erlazioak sortarazten dituzten akzioen efikazia hobetzeko asmoz”. Hau oinarri edukita, gero eta enpresa gehiagok jakin nahi dute burmuinaren funtzionamenduaren berri. Aurreko atalak aztertuz argi geratzen da zenbat eta ezaguera handiagoa izan horren inguruan enpresak lehiakorragoak izango direla merkatuan. Aurretik aipaturiko liburuari harrera eginez, Juan Pedro Garcia Palomok eta Esperanza Martinez Montesek batera idatzitakoa, honako hau labur dezaket: adierazitako eboluzio horren lehen etapa narrastiarena da, eta hortik dator bere izena: “Orain dela hirurehun eta hogeita bost milioi urte agertu ziren. Arbaso zaharrenak diren hauek, primitiboenak, bere garaiko izaki menperatzaileak izateaz gainera arerioz betetako ingurua zuten, non biziraun eta eboluzionatu behar izan zuten”. Hau oinarri izanda, ulerkorra da sistemaren bereizgarri izatea jarrera automatikoak eta inkontzienteak. Erdigunean hipotalamoa aurkitzen da, berezko portaerak (instintu) eta emozio primarioak erregulatzen dituena. Honi esker konprenitzekoa da arriskutsua iruditzen zaigun egoera baten aurrean gure jokabidea nolakoa den. Esate baterako, lehen jarritako adibidean erreparatuz, non errepidean barrena gizon bat aizkora batekin ikusi eta automatikoki azeleratu egiten dugun: egoera honetan gure erabakiaz narrasti sistema arduratzen da, gure atal primarioena, bizirautea baino ez duena bilatzen. Bigarrenik, ugaztunen etapa daukagu. “Hauek orain dela berrehun eta hogei milioi urte agertu ziren, narrastien garaiko lider ebolutiboekin elkarbizi behar izan zutenak. Narrastiek hauei bizirauteko instintua egotzi zieten. Ugaztunek eboluzionatu eta burmuinaren alde emozionala garatzea suertatzen zaie. Espezie berekoekin erlazionatu eta ugaltzearen funtzioa haiena eginez. Gaur egun dauzkagun sentimendu eta emozioen erantzule dira”. Emozioen atzean sistema linbikoa dugu. Honetan, garrantzitsuak dira hipokanpoa, zein funtsezkoa den memoria eta ikasketa funtzioetarako, eta amigdala, zeinek fideltasun handiagoko harremanak Hiru mailako burmuina Beraz, lehenbizi gure burmuinaren funtzionamendua eta osaera ulertzera goaz. Hiru maila aurki ditzakegu, burmuinak jasan duen eboluzioan oinarri izanda: narrasti sistema, sistema linbikoa eta burmuin pentsakorra. Nahita nahiez adierazi behar dugu ez garela izaki logikoak, biologikoak baizik, eta ez dugula arrazoitzen, emozioen ondorioz erantzuten dugula. 7.irudia: http://mediaciondaisy.blogspot.com.es baimentzen dituen. Joseph LeDoux 5 -en ikerketekin erlazionatzen duelarik, hark zera ondorioztatu du: “emozioak burmuinean sortzen dira, sentimendu kontzienteak baino maila askoz ere sakonago batean”. Hau Braidotek (2007) adierazten duenarekin harremanduz, azken honek emozioak sentitzeko prozesuan burmuinak bi bide erabiltzen dituela diosku lagun batek gomendaturiko ardo frantsez baten erosketa egiterako adibidea jarriz: alde batetik, bide azkarra dago, non amigdalak zentsuetatik datozen estimuluak jasotzen dituen, erantzun automatikoa eta momentuan bertan gauzatuz (saskira sartu ardoa prezioan erreparatu gabe). Hala ere, dioen gisa, bide geldoa: segundo laurden geroago informazioa hurrengo paragrafoan aztertuko dugun burmuineko kortezara heldu eta alde arrazionala agertzen da (ardo honek ehun eta berrogeita hamar euro balio ditu… erosten dut ala ez?). Azkeneko etapa, Homo-aren etapa da. “Gizakien sorkuntza orain dela hirurogeita bost milioi urte ematen da. Homoen faktore garrantzitsuena harreman sozialen maila altua da. Ez da kasualitatea primateak ugaztun sozialenak eta burmuin gehien dutenak izatea. Burmuina batez ere gure puntako soziabilitate eboluzioaren ondorioa da. Azken bultzada honekin organo konplexu honi lengoaiaren bitartez erlazionatzeko gaitasuna eman genion; artea, kultura, sinesmenak eta arrazoia sortzeko gaitasuna”. Hala, hirugarren sistema burmuin pentsakorra edo kortex moduan identifikatzen da. Sistema linbikoa emozioen gunea kontsidera dezakegun bitartean, hau pentsamendu edota gogoetaren gunea izango litzateke. Atal honetan heltzen zaigun informazioa analizatu egiten dugu, gure alde kontzientea izanda, lehengo bi sistemak burmuineko sakontasunean aurki genitzakeen bitartean, alde inkontzientearen funtzionamendua azalduko luketelarik. “Etapa bakoitzak egun ezagutzen dugun burmuinaren sormenean bere ekarpena izan du. Homoaren erabaki prozesuak oso lotuta daude bizirauteko estrategia eta etapa bakoitzean bizitzeko erarekin, eboluzio prozesu osoarekin hortaz”. Burmuin triunoa aztertu eta gero, laburbilduz esan dezaket, guztiok alde kontziente eta ez kontzientea dugula, nahiz eta bigarrenak askoz pisu handiagoa izan gugan. Antonio Damasioren6 lanek hurrengoa erakutsi dute: “Erosketa egitera bultzatzen gaituzten faktoreak emozioak, baloreak eta burmuineko sari sistema aktibatzen dituztenak izango dira. Ia beti bi atalez baliatzen gara, pentsatzen duenak eta sentitzen duenak, eta azken honek gure hautaketak definitzen ditu. Betiere, akats larria izanda gizakia arrazoi moduan kontsideratzea emozioak alde batera utziz.” 5 Irakaslea eta zientzia neurologikoen zentroko eta psikologiako departamenduko kidea Nueva Yorkeko unibertsitatean 6 Unibertsitateko irakaslea psikologia eta neurologia arloetan. Neurozientzian katedratikoa da, eta funtsezko ekarpenak egin izan ditu burmuinaren funtzionamendua ulertzeko eta honengan emozio eta sentimenduak duten garrantzian. Dr.Jekyll eta Mr.Hyde Honekin, uler genezake alde arrazionala eta irrazionala ez ditugula aldendu behar, hau da, gure baitan biak ditugula. Horregatik, hainbat eta hainbat autorek Jekyll eta Hyde-ekin konparatzen dute giza portaera. Modu honetan oso ondo uler daiteke nolakoak garen. Stevensok-ek “Jekyll doktorea eta Hyde jaunaren kasu bitxia” eleberriaren bitartez, literatura unibertsalaren klasikoa dena, izaera desdoblatzen du, alde batetik Jekyll (ongia irudikatzen duena) eta bestetik Mister Hyde (gaiztakeria). Hau da gizakien dualtasuna islatzen du: azken finean bi parteak azaltzen dira honekin, alde arrazional eta irrazionalarekin gertatzen den pare. Hala, Mister Hyde gure atal primarioena izango da, instintuen ondorioz jokatzen duena, gure baitan diktadore papera daukana; eta Jekyll, aldiz, burmuinetik beranduen eboluzionatu duen atala izango litzateke, ulermena adierazten duena. Azaldutakoarekin guztiz erlazionatuta Intermon Oxfam-en “Soy io” kanpaina lotu daiteke. Murtziako unibertsitatean Publizitatea eta harreman publikoak ikasten ari ziren zenbaitek 2004.urtean lan bat garatu zuten eta aipaturiko kanpaina aipatzen dute beste zenbaiten artean. Hau irakurriz, azter daiteke publizitate solidarioak salto handia pairatu izan duela urteak igaro ahala; hau da, hasiera batean gobernuz kanpoko erakunde batek aurrera eramaten zituen publizitate kanpainak apurrak ziren erakundearen xedea ez baitzen zeukan baliabide finantzarioak komunikazioan xahutzea. Esan bezala, ideia hori transformatzen joan da, eta publizitatea egiteko era ere bai: lehenbizi, modu tradizionala goraipatuz, mezuaren fokoa laguntza jasoko zuten pertsonak ziren; bigarrenik, aldiz, beste era bat dago non bezero denaren papera ere protagonista den laguntza eskatzen zaiolarik arazoari soluzioa ematearren. Intermon Oxfam-en ideia haratago doa eta errezeptorea erdigunean kokatzen du zeharo. Zertara bultzatzen du? Norberaren dualtasunaren aurrean ipintzera ispiluaren metafora erabiliz. Hau da, honek gogorarazten du guztiok daukagula alde berekoi bat baina baita solidarioa, hortaz aurretik komentatutako Jekyll eta Mr Hyde agertzen da, eta gugan hoberena den alde horri esker injustiziaren aurrean ondo jokatzen dugu. Horri “io” kontzeptua deritzo. Honekin lortzen du solidaritate hori marka bihurtzea. 8.irudia: http://alexanderosorio.overblog.com Neurozientziak eskura jartzen dizkigun teknika horiek oso garestiak direla jakinda, ekonomikoki hain oparoak ez diren enpresak ezin dira neuromarketinaz baliatu? Hau jende askoren baitan dagoen ideia da baina zeharo erratuta daudela ikusiko dugu. Atal honetan batez ere José Ruiz Pardoren (2013) “Neuropymeak: neuromarketina erabiliz saltzen eta fidelizatzen ikasi” liburua izango dut gida eta autorearen hitzetan: “Ezagutzera ematen eta saltzera laguntzen gaituen ekimen orori ongi etorria eman behar diogu. Beraz, zure enpresako aterak ireki marketin berriari. Enpresa txiki eta ertainentzako erabilgarria da hauentzako moduko soluzio bat bilatuz gero. Hau da, sartze erraza da edozein enpresarentzat tamaina dena delakoa izanda; soluzioa enpresa bakoitzaren neurrira moldatzean dago gakoa”. Honek enpresak bultzatzen ditu euren bezeroek esperientzia oso bat bizi dezaten enpresarekin, nabarmenduz ekintza horrek bezero leialak bilakatzea ekarriko duela. “Neuromarketina zure aliatua egin eta kolorea, musika, marka pertsonala edo sare sozialak moduko erremintak erabil itzazu. Helburua leialtasuna lortzea da salmentak gauzatzen direlarik”. Nola lortu leialtasuna deritzogun altxor hori? Esperientzia hori sorraraztea ez al da gakoa Harley-ren eta Coca Colaren kasuarekin ikusi dugun moduan? Honi azken lerroetan aipatutako autoreak esperientzia korporatiboaren izena ematen dio eta honela definitzen du: lokarri emozionalak eratzeko helburuarekin bezeroari desberdintzen gaituzten elementuak komunikatzera bideratuta dauden tresna multzoa. “Marka bat erosten dugu gogoko dugulako, denda berean maiz erosten dugu jasotzen dugun tratuagatik, saltzailearen irribarreagatik, guztiak lotura emozionalak dira”. Esperientzia bere osotasunean gauzatuko dela zentzumenen gain eragiten bada. Hala, gaur egun salmenta estrategia oparo bat hurrengoaz arduratzen da: zentzumenak estimulatu, emozioak piztu eta esperientzia sortu erosketan. “kontsumoa: zentsumenen inperioa” dokumentalak dioen moduan, zentzumen sentsorialak handitzeak erosketa esperientzia aberastuko du, produktua nabarmentzea eragingo du, erakargarriagoa eginez; hau da, zentzumenek emozioetan eragin dezakete. Honekin azal daiteke nola benetan guztia esperientzia bat den, detaile txikienak garrantzia duelarik. Nola egin harreman emozional hori lortzeko enpresa eta hirugarrenen artean? Zentzumen guztiei behar beste probetxu ateratzen ari ote dira? Zer eduki behar da kontuan esperientzia korporatiboa delakoa sortzeko eta arrakasta izateko? Aztertuko ditugun puntuak bai multinazionalek bai enpresa txiki eta ertainek aplikatuko ahalko lituzkete. Hollister Pentsatu esate baterako hain fama handia duen Hollyster-en kasuan. Enpresa honek zehaztasunez dauka guztia egokiturik: musika, usain eta argi zehatza; eta dendariak modeloak edota oso pertsona ederrak izaten dira. Horrekin zer lortzen dute? Eskaintzen dutena oso erakargarria izatea zentzumenetarako, eta gazte asko dendara hurbiltzen dira besterik gabe esperientzia hori bizi ahal izateko, askotan bere intentzioa produktuak ikustea ez izanik, printzipioz. Lehenbizi funtsezkoa da jakitea nori doazen bideratuta enpresaren ekimenak, nor den bere bezeroa, non eduki behar duen fokua. Hau dela eta, berebiziko garrantzia dauka merkatu potentziala eta xede merkatua izeneko kontzeptuak argi edukitzeak. Lehena, produktu edo zerbitzu hori desiatzen duten edota erosteko aukera dutenek osatuko dute; bigarrena, aldiz, enpresak selekzio bat aurrera daramanean ematen da, bezero multzo bat determinatuz, target delakoa izango dena. Gauza zera da: “definitzea eta orientatzea beharrezkoa da, eta are gehiago pyme baten kasuan, saltoki handiekin lehiatzeko giltza espezializazioan baitute”. Esperientzia korporatiboaz hitz egin baino lehen, irudi korporatiboaz mintzatzen zen, ikusmenaren paper inportantea dela eta. Zentzumen hau betidanik izan da funtsezkoa enpresentzat bezeroaren gain eragiteko. Baina adibidez, kolore baten aurrean zergatik bi pertsonek era desberdinean erreakziona dezakete? Hemen dugu erantzuna Ruiz Pardoren eskutik (2013): “Nerbio optikoari esker begiek jasotzen dutena burmuinera transmititzen da. Bertan lobulu okzipitalean prozesatzen da, kolorearen sentsazioa sortzen den tokian. Ondoren, kortex azalera transmititzen da, non pertzepzio kontzientea ematen den. Hortaz, kolorea begiek antzematen duten interpretazioa zerebrala da”. Honi gehitu diezaiokegu bakoitzak egiten duen interpretazioa dela eta, errealitate desberdinak daudela; azken finean pertsona bakoitzarentzat errealitate bat dagoela. Hau da, gerta daiteke kolore bera pertsona batek modu batean ikustea eta beste batek guztiz kontrakoan; edota kultura, herrialde desberdinetan esanahi berdina ez izatea. Hori jakinda esperientzia korporatiboarentzat garrantzitsua den faktore hau oso ondo aukeratzea funtsezkoa da. Autore berak dioen bezala, “honen bitartez sentsazioak eta sentimenduak gogorarazi ditzakegu gure bezeroengan. Honi esker lor dezakegu bezeroek azkar erostea denda batetan edota denbora asko igarotzea establezimenduan. Konfiantza sorrarazi dezakegu. Baina kontuz, aukera txar bat eginez gero mezu nahasia jaurti daitekeelako”. Enpresa bakoitzak sortu nahi duen esperientzia korporatiboaren kontrakoak direnak ez eragiteko jakin beharko da kolore bakoitzak zeri gogorarazten duen eta zeintzuk diren estandar unibertsalak. Modu honetan ikusiko dugu Alfredo Bizzocchik (data gabe), hainbat urteetako esperientzia duenak web orrialdeen diseinu eta marketinean eta enpresariak laguntzen dituenak web-etara orientatuko estrategiak aurre eramateko, koloreen inguruan ematen duen azalpena:  Gorria: ausardia, kemena, maitasuna eta irrika moduko sentimenduekin lotzen da. Are gehiago, metabolismoa hobetzen duela dio, arnasketa erritmoa handitu eta taupadak azeleratzen dituela. Hori dela eta, maiz bultzaden bidezko erosketetan erabilia dela dirudi, eta baita elementu konkretu bat nabarmentzearen intentzioa badago, eskaintza berezietarako edota larrialdi, oharpen kasuekin erlazionatutakoekin.  Urdina: dioenez popularrenetarikoa eta erabilienetarikoa da, botere handia duena, azken finean konfiantza eta segurtasuna transmititzen dituelako. Desberdintasuna egon daiteke tonuen artean: hala nola, urdin iluna erantzukizuna, egiazkotasuna, leialtasuna, zintzotasuna eta antzekoekin harremantzen da, eta argia aldiz, freskura, askatasuna, pazientzia, bakea modukoekin. Esparru hauetan ohikoa da: medikuntzan, zientzian, teknologian, bankuetan, garbiketan, itsasoa eta aire edo zeruarekin harremandutakoekin eta abar. Bitxia iruditu zait irakurtzea gosea murrizten duela eta bere erabilera murriztu behar dela elikagaiak edota errezeta kontuetan.  Horia: optimismoa, gazteria eta poztasuna moduko emozioak gauzatzen dituela adierazten du eta honez gain, pentsamendu kreatiboak sortarazten dituela, gure garuna estimulatzen duelarik. Azaltzen duenez sarri ikusten da kolore hau aisialdirako produktuei edota umeei bideratutakoekin; gainera, atentzioa deitzeko oso egokia omen da, bai diseinuetan bai beste koloreen gain goraipatzeko.  Berdea: honen hitzetan hazkuntzaren, udaberriaren, berrikuntzaren eta berpizkundearen kolorea da, osasuna, freskura eta ingurumen arazoen soluzioekin erlazionatzen delarik. Oparotasunaren sinboloa dela nabarmentzen du eta baita egonkortasunarena, nahiz eta zenbaitetan esperientzia faltaren sentsazioa eman. Zein arlotan ematen dira kolore honen adibideak? Kliniketan edota medikamentuetan, zientzia, ekologia eta ingurumenarekin zerikusia dutenekin, giza baliabideetan eta abar. Pixka bat ilunagoa dena, diruarekin erlazionatzen dena, gobernua, banketxeak edota finantza arloetan ematen dela azpimarratzen du.  Laranja: Kolore epel, sutsu eta bitxi moduan definitzen du; energia, optimismoa, abentura eta dibertsioa transmititzen dituela esanez, eta arriskuak jasaten dituzten pertsonak identifikatzen dituelarik; hau da, dioenez akziora eramaten gaitu. Honez gain aditzera ematen ditu plazera, alaitasuna, pazientzia eta zintzotasuna, eta hori dela eta, marka alaien, marka lagunen eta konfiantzazko marken irudi izan omen da.  Zuria: dioenez inozentzia, berdintasuna, batasuna eta garbitasuna transmititzen ditu, hasiera berria goraipatuz iragana atzean utziz. Erabilerari buruz zera esaten du: kolore hau fondo gisa erabiltzeak irakurmena errazten du, edukiari garrantzia ematen diolarik; eta ohikoa da baita ere medikuntza eta osasun kontuetan, ezkongai dendetan eta abar. Argi geratu da enpresa batean, nahiz eta pentsaezina dirudien, kolorearen presentziak duen funtzio ikaragarria. Honen aukeraketa ez da betirako, produktuen koloreak alterazio pila jasan ditzake eta horretan malguak izan behar dira enpresak, edozein gertakizunen aurrean elastikoak izanda eta moldatzen jakiten soluzioak emanez. Adibide zehatz bat ikusiko dugu baieztatzeko honen garrantzia eta zein punturaino eragin dezake salmentetan: autoreak McDonald´s kasua islatzen du, beren bezeroen aldaketen aurrean erne dagoena uneoro. Koloreen garrantzia Azken hau egia borobila da, pentsa ezazu gustuko duzun marka batean, bai mugikor konpainia bat bai supermerkatu bat bai banketxe bat… eta konturatuko zara besteengandik desberdintzen duzula inkontzienteki koloreengatik ere. Hala nola:Orange-en pentsatu eta inkontzienteki ze kolore datorkizu burura? Bai, hala da, fondo laranja eta letra zuriak; Santander bankua fondo gorri eta letra zuriarekin erlazionatzen dugu; Ikea fondo horia eta letra urdinarekin; edota pentsa zure futbol taldean, inkontzienteki taldearen koloreak datorkizkizu burura. Hainbat eta hainbat adibide jarri ahalko lirateke horren inguruan. McDonald´s Azpiko argazkian ikus daitekeen moduan, urte asko bitartean markaren giltza M horia fondo gorriarekiko izan da. Konturatu ziren Europan salmentak murrizten ari zirela marka janari zaborrarekin erlazionatzen ari zirelako. Konponketa baten bidean eta lider izaten jarraitzeko grinarekin, arrakasta itzela duen honek produktu sorta zabaltzea erabaki zuen entsaladak, fruta eta halakoak eskainiz janari osasuntsuagoa barneratzeko . “I´m love salad” marka garatu zuen. Egoera honetan aldaketa pairatu zen: gorria baztertu eta honen ordez berdea jarri. Hau da, egun M horia eta fondo berdea dira. Azken finean bere bezeroei gogorarazi nahi dizkie osasuntsu jatearen esperientziekin lotutako sentimenduak, eta horiek dira kolore aproposak horretarako. 9.3. Ikusmena: izena eta irudikapen grafikoa “Izena gogoratze erraza izan behar da, ekiten duen merkatuan onartua eta posible bada, produktua edo aktibitatea deskribatzea”. Honekin batera logotipo eta sinboloen garrantzia goraipatzen ditu, nola establezimendukoa, poltsa soil batekoa, fatxadakoa edota web orrialdekoa berdina izan behar diren, mezua bera izateko eta ez nahasteko, eta betiere modu errazean identifikatu ahal izateko. 9.4. Entzumena: nortasun musikala Momentu arte ikusi dugu ikusmenaren bidez bezeroengan gogorarazi daitekeena, eta orain entzumenaren paperean murgilduko gara. Jose Ruiz Pardoren (2013) hitzetan “neuromarketineko ikerketek ondorioztatu dute bezero batek bere gustuko markaren soinua entzutean pentsamendu eta oroitzapenekin erlazionaturiko zonaldeak aktibatzen direla. Aurretik esperientzia positiboak izan badituzte sariarekin erlazionatutakoak ere aktibatzen dira, eta hau batik bat bezero leialen kasuan ematen da. Musika zehatz bat aukeratu eta merkatuan horrekin gu identifikatzea lortzeak esperientzia korporatiboko baloreak komunikatzen lagunduko du. Helburua da bezeroek gugan pentsatzea soinu hori entzuten dutenean, eta hala enpresaren izaera osatzen duten baloreak berpiztea”. Honen aurrean hainbat eta hainbat enpresek erreakzionatu eta bere esperientzi korporatiboari gehitu diote musikaren elementua. Bai aipaturiko autorearen eskutik bai dokumentalean aurki ditzakegu: Bershka Guztiok dakigun moduan, lehena Inditex enpresa taldearen parte da, nahiko modu merkean gazteei bideraturiko arropa eta osagarriak saltzen dituena. Dendetan entzun daitekeen musika zeharo dago moldatuta euren target-era eta honek dioenez, erosketa azkarrerako mesedegarri da, bolumen altuagatik eta erritmo handiko musikak erosketa prozesua azeleratzen duelako. Claire´s Honekin harremanduta Claire´s-en kasua dugu. Dioenez nortasun musikalarekin jendea animatu eta erostearen nahiaren sentsazioa sorrarazi nahi dute. Adierazten duenez, bezero gazteei bideratutako honetan ezin da falta musika gogoraerraza. “Barietatea eskaintzen dugu zeinekin eroso sentitzen diren, dantzatzera eta abestera eramaten diena;, gakoa da euren ipod-ean duten musika bera aurkitzea, egunero entzuten dutena”. Beti ere, garrantzitsua da esatea musikaren elementua erabiliz gero, nola erabili jakin behar dela, hor baitago gakoa. Helburu batekin erabiltzen ez bada ez du zentsua izango, targetarekin eta erosketa prozesu motarekin lotuta egon behar da. Hainbatetan aipaturiko hain gida baliagarria denaren esanetan: “Ez eduki edukitzearren, bezeroen atseginerako eduki behar da. Txarto erabiliz gero, bezeroak pozik egoteko erreminta baliagarri honek ondorio latzak ekarriko ditu, hau da, bezeroak deseroso sentitzea. Bolumen eta erritmoa erosketa motara egokituta egon behar dira eta enpresaren marka entzutea ere bada desioa, hala egin, baina tarteak errespetatu bezeroak ez nekatzeko horrekin”. Azken ideia honekin azken finean auto-promozioa ukitzen du: egokia da horri ekitea baina neurria gainditu barik. 9.5. Usaina: odotipoa Orain duela gutxi arte, marketinak pentsatu izan du ikusmenean dagoela gakoa eta hau dela zentsurik garrantzitsuena. Hori dela eta, oro har, garrantzi itzela eman izan diote logoa edota kolorea zaintzeari, konturatu arte gainerako zentzumenek ere funtzio ikaragarria egin dezaketela eta esperientzia sortzerakoan funtsezko papera dutela. Hori jakinda, zenbateko garrantzia du usaimenak? Enpresek zentzumen honi behar besteko onura ateratzen diote? Uste baino handiagoko boterea du? Atal honetan galdera hauei erantzuna emango diegu, baina lehenik eta behin interesgarria ikusten dut usaimenaren zentsuaren nondik norakoak azaltzea. Jose Ruiz Pardok (2013) dioenez “usaintzerako orduan, airean dauden usaintzeko partikulak sudurreko mukosan barrena doaz. Honen atzean usain desberdin asko detektatzeko gai diren usaimenaren neurona hartzaileak daude. Zelula hauek konexio bikoitza duen usaimen erraboilera usainak transmititzen dituzte: batetik, lehenbizi sistema linbikoarekin eta hipotalamoarekin zuzenean lotzen da eta bestetik, gero neokortexarekin. Hau da, lehenengo usainak modu inkontzientean sentitzen ditugu eta gero oroitzapenak datoz. Usaimenak bere funtzioa egiten du guk horretan pentsatu baino lehen eta hori dela eta du gogorarazte botere itzela”. Ezinbestekoa ikusten dut autoreak egiten duen aipamen bat hona ekartzea: dirudienez, Nueva Yorken dagoen Rockefeller unibertsitateak egindako ikerketa batean hurrengoa ondorioztatu zen: usaintzen dugunaren %35a gogoratzen dugu, dastatzen dugunaren %15a, ikusten dugunaren %5a, entzuten dugunaren %2a eta ukitzen dugunaren %1a. Ideia hau indartzeko, Alcorcon-eko ospitaleko usaimen sailean lan egiten duen Adolfo Toledanok esandakoa aipatzea komenigarria da: usaimenak, ikusmenak eta entzumenak baino efikazago kontsumo modu zehatz batera bidera gaitzake. Zergatik? Usain-bidea ikus-bidea edota entzunbidea baino bakunago eta sinpleagoa delako. Hau da, usaina sudurrera doa eta segituan burmuinera, mezua ez da moteltzen gainerako bietan gertatzen den moduan. Hau jakinda ez litzaioke garrantzi handiago eman behar usaina moduko zentzumenari ikusmenean hainbeste zentratu barik? Hau da, marka batentzat berari lotutako esperientziak usainaren bidez gogorarazteak abantaila pila izango dituela dirudi, besteengandik desberdintzeko oso baliagarria izango delarik. Ideia hau odotipo izenarekin ezagutzen da, eta honek enpresaren usain karakteristiko moduan definitzen du edota usain zehatz bat zeini esker targetak enpresa baten produktuak gogorarazten dituen. Oso baliagarria da eta horregatik ondo erabiltzea funtsezkoa da, hau da, beti zentsuzkoa izan behar da target eta izaera korporatiboarekin. Konparazio bat egiten du, zeinen bidez oso ondo uler daitekeen esperientzia korporatiboko elementu honen indarra: “pentsa dezagun irten baino lehenago atontzen diren nerabeetan. Maiz ezagutzen ez dutenentzat dotore eta apaintsu jartzen direnak, kolonia ere erabiltzen dutelarik. Eder jartzeak eta kolonia botatzeak ligatzea ekarriko du? Argi dago ezetz, baina lagun dezakeela badakigu”. Honek odotipoarekin gauza bera gertatzen dela interpretatzera laguntzen digu, berak bere kabuz ez duela eragingo salmentak handitzea baina bai esperientzia on bat gauzatzea; eta saltzea eta leialtasuna honen ostean datoz. Pentsa noraino den garrantzitsua usaimena adierazitako dokumentalean Cecilia Peñacobak (Madrilgo Juan Carlos unibertsitatean usaimenaren inguruko ikerketak aurrera daraman psikologoa) hurrengoa baieztatzeko: “ikusi da usainak identifikatzeko arazoak dituzten pertsonak, emozioak identifikatzeko zailtasunak dituztela”. Hau datu bitxi eta interesgarria da, kontuan edukitzekoa, emozioen identifikazioa pertsonen jokabidearen oinarria delako. Hots, norberak bere egoera emozionala identifikatzean jokabide zehatz bat lotzen dio. Are gehiago, oso entzuna izan zen 2008.urtean Marbellako USP ospitaleak usainen inguruan hartutako erabakia. Gaurkotasun-albisteak jorratzen dituen “20 minutu” web orrialdea oinarri izanda “Ospitaleko usain tipikoak bukatu dira” titularra aurki genezake, eta atentzioa deitzen duten mota hauetako esaldiak: “usain berriak giroa hobetzeko”, “usaimen marketina deitura du”, “egun espainiar ospitale batek soilik eramaten du aurrera” eta abar. Egia da, eta nik behin baino gehiagotan bizi izan dut: toki batera joan eta ospitaleko usaina gogoraraztea, usain hori barneratuta daukagulako. Honen aurrean soluzio bat ematearren, deserosoa zen usain horrekin akabatu nahi izan zuten ospitale honetan. Hori hala izanda, bi lurrin desberdin erabiltzea aproposa ikusi zuten: batetik, kontsultetan eta larrialdietan talko hutsen hautsa usaina, eta bestetik, gainerako ospitalean, woodland delakoaren usain freskoa eta melokotoiaren antzekoa. Azken finean honekin zer lortu nahi zen? Animoa hobetzea eta larritasuna eta kezkak murriztu. Bertako zuzendariak, Mercedes Mengibarrek, esan zuen behin eta berriz errepikatzen ari garen ideia, nola burmuinaren gain efektu boteretsua duen asoziazioak arin sortzeko gaitasuna izateagatik. Stradivarius-en usain pertsonala Nire esperientzia pertsonalean oinarrituz, atal hau aztertzerakoan, bururatu zaidan lehen marka Stradivarius izan da. Imajinatu dut nola marka horretako edozein dendara hurbildu orduko nire barnealdea usain bitxi batez betetzen den, guztiz berezia eta identifikagarria dena. Harrigarria da nola inkontzienteki usain hori marka zehatz horrekin erlazionatzen dudan zuzenean. Honekin zeharo lotuta dagoen erreportaje bat islatu nahiko nuke, El Pais aldizkarian argitaratutakoa: “Zertara usaintzen du Gran Viak?”, Lino Portela, Madrid 2010. Burger King-en usain propioa Autoreak azaltzen duenez aurretik aurkeztutako McDonald´s-en lehia zuzena den Burger King (merkatuan bigarrena) enpresak targeta irudiz josita dagoela ikusi eta ikusmenaz gain usaimenaren zentzumenari probetxua atera nahi izan zion. Hala, lokaletan elementu bereizgarri bat jartzea erabaki zuten: haragi erre usain arinaz osatutako girotzailea. Honela Burger King-ek lortzen du jendeak lurrin atzeko bat usaintzean jatetxe hauek euren burura etortzea. Hortaz, honekin ikus daiteke hain popularra den Burger King-ek desberdintzeko beste bide bat aprobetxatu nahi izan duela, dirudienez eraginkorrena dena aurretik aipaturiko ikerketa dela eta. Hortaz, gogorarazte hori lortzen du usaimenarekin, eta honen balioa ikusita, establezimenduaren haratago eroaten du esperientzia. Hau da, marka honen barnean hain popularra den Whopper hanburgesari erreferentzia egiten dion lurrina merkaturatu dute orain dela hilabete pare bat. Merkaturatze hau Japonen eman da eta QR honen bitartez ikus daitekeen bideoak aldarrikatzen du “Flame” delakoaren berri. Saltokietan %85a erakustokiak egiten du. Jose Ruis Pardok (2013) argitzen duenez, honek bere funtzioa egiten badu, bidea eginda dago: “produktua erakutsi behar du, baina beti ere target-aren atentzioa piztu eta markaren baloreak gogorarazi”. Nire amak denda bat dauka, emakumezkoen arropa saltzen duelarik. Astero aldatzen du erakustokia, eta egia esanda sekulako garrantzia ematen dio horri, ez soilik zein produktu aukeratzeari, baita ere hura apaintzeari originaltasuna eta irudimena erabiliz. Zararen ospea Azken ideia hau paregabe betetzen du guztiok ezagun dugun Zara enpresak: 2005.urteko urtarrilaren 1ean “Ahoa-belarria, Zararentzat publizitate hoberena” izenburua duen marketingdirecto web orrialdean argitaratutako artikuluan irakur daitekeenez arrakasta ikaragarria pairatzen ari da. Ezagutzera ematerako orduan gainerako enpresengandik asko desberdintzen da, ez baititu metodo tradizionalak erabiltzen. Hau da, egiten duen publizitatea baino, Zararen puntu indartsuak produktuen barietate zabala, errotazio itzela, dendetako dekorazioa eta kokagunea dira. Gainera beti ekartzen du nobedaderen bat unitate gutxi eskainiz, jendearen atentzioa pizteke. Kanpoaldeko gunearekin jarraituz, sarrera dago, lehen inpresioa izango dena, sartzera gonbidatu eta gainera barnealdea ikustea utzi behar duena. Ruiz Pardoren (2013) hitzetan: “Kanpoaldea bat etorri behar da saltokiko barrualdearekin, bai bata bai bestea erakargarria izan behar dute”. Hortaz barnealdeko dekorazioa eta diseinua ere kontuan hartzeko puntua da, eta enpresaren izaera korporatiboan oinarrituz eramango dira aurrera. Gehitu beharra dago autoreak dioen hurrengoa: “elementu guztiak izan behar dira koherenteak negozioaren izaerarekin, ez da baliagarria bakoitza bere aldetik egokitzea. Gakoa koherentzian dago, estantzia bere multzoan izan behar da koherentea enpresaren izaerarekin. Hala, elementu guztiak batera esperientzia korporatiboarekin kontsonantzian egotearen ondorioz benetan nahi den gogoraraztea gauzatuko da”. Hauxe da marketinaren arrakastaren gakoa, koherentziaz jokatzea. Aurretik esandako dokumentalean argi islatzen denez, Madrilgo Complutense unibertsitateko irakaslea den Diana Gavilanek dio koherentzia konplexutasun handiko kontzeptua dela eta bere lorpena zailtasun handikoa baina guztiz onuragarria dela, bestela kontsumitzaileek nahastea eta harridura sentiaraziko dutelako. Saltokiko barnealdearekin guztiz lotuta, betidanik amorrua eman dit supermerkatura presaka joan eta konturatzea produktuak jada ez daudela aurreko eguneko tokian, antolamendua aldatu dutela. Hainbat eta hainbat alditan joan eta gauza bakoitza non dagoen dakigunerako berriz nahasten dute dena. Honen atzean estrategia bat dago, eta ulertzekoa izan arren askotan ez da jendearen gustukoa: “Salmentak nahi izanez gero antolamendua ezin da izan berdina betirako, hau da, produktuak tokiz aldatu behar dira. Ez dute izorratzeagatik egiten, erosketa ez automatizatzegatik baizik. Bezeroek ohiko artikuluak non dauden ikasten dutenean erosketa automata moduan egiten dute. Ez dute bilatzen dutena baino ezer gehiago ikusten. Kokapena aldatzeak dendan gauza gehiago daudela ikustea laguntzen du. Hala ere, kontu izan behar da teknika hau gehiegi ez erabiltzearekin, neurriarekin jokatu behar da”. Ideia hau aurrerago komentatuko dudan erosketa ez planifikatuarekin lotuta dago eta enpresek honengan eragiteko egiten duten esfortzuarekin merchandisin moduko tekniken bidez, betiere produktuen errotazioari berebiziko garrantzia emanez eta kokapenari. 9.7. Interneten presentzia Gaur egun pil-pilean dagoen kontua da. Ia enpresa guztiei iruditzen zaie beharrezkoa, baina askok eta askok bere erabilerari ekiten diote ez direlako lehiakideen atzetik egon nahi, gutxienez euren parean egon behar direlarik. Hala ere, zenbait argazkiak edota komentarioak jartzera mugatzen dira, informazio hutsa azken batean. Apur hori eskaintzea nahikoa al da? Horrek desberdinduko zaitu? Ez, negozio honen parte senti daitezela lortu beharra dago, targetara hurbildu eta aukera horri probetxu atera behar zaio. Ruiz Pardoren (2013) berba honako hauek hitz interesgarriak iruditu zaizkit: “Bezero potentzial bat sare sozialetan zure jarraitzaile bada zugan interesa duelako da, baina ez interesa salmentan. Leialtasunerako pausu bat falta zaion bezeroa da. Jakin mina du zugan eta zure eskuetan dago ez huts egitea. Zenbat eta gehiago eman bezeroei, gehiago jasoko duzu”. Bestetik, bezeroak fidelak izateko helburua esperientzia hori sortzea dela oinarria izanda, web orrialdea kontsideratzen den tresnari etekina ateraz errazagoa izango da. Hau da, azken finean enpresa moduan interesatuko zaigu bezeroei uneoro gogoraraztea sentimenduak, gure enpresarekin lotura emozional hori ahal bezain beste nabarmendu nahi dugu, bai gure enpresarekin kontaktu zuzena izanda, adibidez instalazioetan, edota bere etxean interneten nabigatzen daudenean. Momentu honetan merkataritza elektronikoa delakoaren papera komentatzea beharrezkoa da, gure eguneroko bizitzan guztiz ohikoa dena. Azken belaunaldi honetan jada internet bidezko erosketak posible dira eta gero eta sarriagoa gauzatzen dira. Hala ere, egoera honen aurrean enpresak adi egon behar dira eta Ruiz Pardok (2013) dioenez denda sinple bat baino gehiago izatea lortu behar dute: “orrialdea denda birtual soila izatera enfokatuz gero, horretan bihurtzen zara, denda soil batean. Salduz leialtasuna lortu nahi baduzu plataforma honen bidez, ez eratu denda birtuala; denda duen web orrialdea sortu, edota bloga eta denda duena. Merkataritza elektronikoaren gakoa denda elektroniko soil batek eskainiko lukeena baino gehiago eskaintzean dago; produktuen prezioagatik soilik baloratzea nahi ez izatekotan koska edukia da”. 9.8. Giza taldea eta barne marketina Bezeroak moduko gizakiak dira taldea osatzen duten horiek, euren ohituren antzekoak dituztenak, sentimenduak, bizitza normal bat azken batean: lotura horretaz ohartzeak edota eurekin identifikatuta sentitzeak bidea irekitzen du leialtasunarekiko sarian. Jose Ruiz Pardok (2013) aditzera ematen du gakoa hurrengoa dela: “Pertsonez osatuta dagoen enpresa bat eraiki pertsonentzat. Pertsonalak izaera korporatiboaren ezaugarriak gogorarazi behar ditu, eta horretarako prestatu behar zaie eta enpresaren filosofia eta baloreak lehenbizi haiei transmititu”. Hau horrela egiten ez bada, gainerako elementuekin egindako esfortzuak ondorio tamalak baino ez lituzke ekarriko. Hori dela eta, enpresarekin koherentea den pertsonala bilatu behar da, enpresaren izaera transmititzen duena uneoro, esperientzia korporatibo den helburu hori lortzeko. Guzti honetaz zein arduratzen da? Egun entzuna den barne marketina, enpresaren filosofia eta baloreak enplegatuen artean zabaltzen dituenak, modu horretan azaldutako guztia lortu ahal izateko, hau da, langilea enpresaren parte sentitzea, motibatuago aritzeko eta leialago izateko baita ere. Honekin azpimarra daiteke enpresak modu arrakastatsuan funtzionatzeko lehenbizi behar-beharrezkoa dela fokoa giza taldean kokatzea. 9.9. Marka pertsonala Garrantzitsua da alde batetik enpresaren marka eta bestetik marka pertsonala desberdintzea, bi kontzeptu zeharo desberdin. Lehena jada ikusi dugu, baina bigarrenak zer dakar? Jose Ruiz Pardok (2013) dioenez “guztiok dugu marka pertsonala, gure izaera proiektatzen duena, gure bizitzan zehar eraikitzen joan garena: baloreak, janzteko era, gustu musikalak eta abar”. Hala ere, inflexio puntu bat dago non bata bestearen eskutik doan; uste baino erlazio gehiago dute bere artean. Negozio baten atzean helburu bat dago, eta helburu horren atzean, bera gauzatzeaz arduratuko den pertsona edo pertsonak. Pentsatu adibidez Steve Jobs-en kasuan. Steve Jobs Izen-abizen hau entzun eta guztiok automatikoki egun fama itzela duen markarekin erlazionatzen dugu: Apple. Honetan oinarrituz ikus daiteke, lider soil bat baino askoz gehiago izan dela betidanik, eta bere marka pertsonala ia marka korporatiboa baino indartsuago eta boteretsuago dela. Honez gain, zein da Apple-en altxorra daukan tokia edukitzeko merkatuan? Azken finean ez da marka merke bat, baina hala ere kontsumitzaileak beragatik gehiago ordaintzeko prest daude. Produktu Neuromarketinaren inguruko nozioak izanda, honen garrantziaz jabetu eta edozein enpresak esperientzia korporatiboa sortzera laguntzen duten faktoreetan eragingo luke. Baina, korapilatsuagoa dena bezeroen jokabidea aztertzeko ikerkuntzak aurrera eramatea da. Egun, neurozientziaz baliatuz, metodo anitz daude burmuinaren funtzionamendua analizatu ahal izateko eta hauei esker Google, Microsoft, Nestlé… moduko konpainiek erosketa gauzatzera eramaten gaituzten kausak iker ditzakete, ikusi dugun moduan gure burmuinaren sakontasunean aurki daitezkeenak, subkontzientean. Nestor Braidotek (2005) hurrengoa komentatzen du: “metodo modernoei esker, momentu berean ematen diren pertsonen erreakzioak beha daitezke , hala nola, produktu bat dastatzerakoan edo iragarki bat ikustean aktibatzen diren burmuineko eskualdeak”. Momentu arte garatutako guztiak neuromarketinaren garrantziaz jabetzea eragin du. Atal honetara heldu baino lehen aztertutakoak hainbat iturri desberdinetan du gida. Ikusi da nola bezeroengan esperientzia sortzean dagoela gakoa: sentimenduak eta emozioak behin eta berriz protagonista izanda, esfortzu guztia horiengan egin behar da, ez produktuan soilik. Irrazionaltasunaren koska agertu da eta markaren garrantzia baita. Hau guztia argi duten gero eta enpresa gehiago daude, eta euren estrategietan hala erakusten dute. Ez dut uste justu honetaz ohartu diren erakundeen arrakasta kasualitate hutsa izatea, bere kartak ondo baino hobeto erabiltzen dituztela esatera ausartuko nintzateke, euren bezeroak primeran ezagutuz, euren gustuak zein pertsonengan kontrol osoa duen burmuinaren funtzionamendua ezagutuz. Ekarpen propioak ere bere alde positiboak dauzka eta hori dela eta, nire ustez, funtsezkoa da pasu bat haratago joatea. Hots, barneratutako guztia eredu izanda praktikara eramateko ordua heldu da. Hortaz, neure kabuz esperimentu bat aurrera eramatea oso komenigarria iruditzen zait ikertzeko modu berri bat delako, lehendik ukitu ez dudana: hau da, askoz ere era entretenigarriagoan jokatu ahal dut pertsonekin kontaktu zuzena izanda, eta euren jokabideetatik konklusioak ateraz. Azken finean, kasu honetan ikerketaren jaun da jabe ni naiz, nik antolatuko baitut eta niri bururatu behar zaidalako betiere proiektu honen mesedetan. Betidanik pentsatu izan dut familiarra, hurbila edota motibatu egiten gaituenarekin gure atentzioa zeharo handitzen dela, kuriositatea pizten zaigularik, belarriak entzuteko eta begiak ikusteko guztiz aktibatuta egonda. Hala, neuromarketina txantxa hutsa ez dela frogatzeko aproposa iruditu zait aisialdiarekin erlazionatzen ditugunekin egitea esperimentua, jendeak jarrera egokia azalduko duelarik eta dibertigarria egiteko. Beraz, alde batetik, alkoholdun edari batekin frogatzea ideia ona dela esango nuke, ia guztioi gustatzen zaigulako edariren bat eta gozamenarekin harremantzen dugulako, agian ez edari bera baina baina bai berarekin daramatzan bizipenak; bestetik, gozoekin, ideia indartzeko intentzioarekin. o Garagardoa Gaur egun Espainian lehia handia dago garagardoaren munduan. Zein puntu arte? Goiko paragrafoetan islatutakoaz konturatuta publizitatea era bizkorrean egiten dute enpresa askok, emozioetan eraginez. Adibide gisa erabil daiteke Keler markarekin gertatutakoa. Keler-ek sortzen duen esperientzia korporatiboa Arzak sukaldaria erabiltzen dute iragarkia egiteko eta modu honetan balore zehatz batzuk transmititzen ditu esperientzia sortuz. Bideoan erreparatuz sukaldariaren ahotik datorren esaldi hau nabarmentzea beharrezkoa da: "Ez dakit, agian ez naiz mundu guztiarentzat. Baina tira, maite nauenak, betirako maite nau." Mario Moratallak, Voz Populi-ko kazetariak, oso artikulu interesgarria idatzi zuen 2015eko martxoaren 11n Estrella Galiciaren arrakastaren inguruan. Testu hori irakurriz uler daiteke orainaldian Mahou-San Miguel dela liderra merkatu horretan, Heinekin-Cruzcampo atzean izanda eta gero Damm. Zerrendaren laugarren tokian Estrella Galicia dugu, gorakada itzela izan duena, promozio itzelak egiten ari dena prezioetan. Mahouk sortzen duen esperientzia korporatiboa Jakinda Mahouk orain dela gutxi publizitate spot berria sortu duela, oso aukera ona iruditu zait hau hautatzea praktika aurrera eramateko. Spot horretan famatu pila agertzen dira eta guztiek barre algaraka eta kontu kontari garagardo hori edaten bizi izan dituzten momentu onenak azaltzen dituzte, oroitzapenak elkarrekin konpartituz, poza eta zoriona transmitituz. Erne hasierarekin: “Egia da norberak une pila lotzen dituela kaña bat hartzearen kontuarekin, nola hartzen duzun, norekin…”; are gehiago, hurrengoak entzun daitezke: “Madrilgo kaña sinbolikoa da”, “artea da”, “helduko diren mahou guztiengatik” eta abar. Abestia ere kontuan hartzekoa da, “bizitzeko erak” esaldia errepikatzen duelarik uneoro bukaeran, mahou bat edatea bizitza estilo bat bailitzan. Amaieran ere zera irakur daiteke: “Ze ondo dastatzen du mahou izateak”. Argi dago Mahouk lehendik adierazitako esperientzia hori gauzatzen duela jendearengan, ukitu emozional itzela izanda, eta produktu berari garrantzia eman baino, sentsazioak sortzea eta gogoraraztea bilatzen duela. Honen boterea beste marka batekin konparatzea da nire intentzioa, hainbesteko fama ez duenarekin eta hain entzuna ez denarekin. Hau da, nire kabuz “Pepsi vs Coca Cola” arteko konparaketaren antzekoa eraman nahi dut aurrera, aztertzeko markak noraino duen garrantzia inkontzientean. Mahou vs Amstel Zein markarekin konparatu? Mungiako Dia supermerkatura joan eta bertako arduradunetariko batekin, Idoia Andikoetxearekin, hitz egiteko parada izan dut. Lanaren inguruko azalpenak eman eta bere laguntzarekin garagardo desberdinak baztertuz joan gara. Ondorioz, nahiko produktu ona den baina hainbeste saltzen ez dena hautatzea ikusi dugu komenigarrien, marketina ez baitu hainbeste garatzen eta jendeak ez du Amstel marka hain barneratuta. Hala, jada bi markak zehaztuta, bi fase egongo dira gogokoen dutena aukeratzeko: lehenbizi itsu-itsuan dastatu beharko dute, eta ondoren markak zeintzuk diren jakinda. Koska hurrengoa da: begiak estalita dastatzerako orduan eta markak ezagun izanda hautaketa berdina izango al da? Zein puntu arte eragingo du euren erantzunean marka zein den jakiteak? Zentsuzkoena bai egoera batean bai bestean berdin hautatzea izango litzateke, baina Mahouk sortzen duen esperientziagatik itsutuko dira? Era berean, itxurak ere gure iritzian eragin dezakeela kontsideratu dugu. Hots, aurkezpenak uste baino gehiagoko influentzia du jendearengan. Askotan, inkontzienteki, kanpotik begiratuta apaina edo dotorea dena, kalitatearekin harremantzen dugu eta sentitzen dugun plazerra areagotzen da. Honetan oinarrituz, hirugarren fase bat egongo da esperimentuan: ospe handia duen Mahou plastikozko edalontzi batean eskainiko diet, eta gutxiago duena aldiz, Amstel, kristalezko batean, uneoro ontziki bakoitzak zer daraman jakingo dutelarik. Egoera honen aurrean, indibiduoak nola erreakzionatuko dute? Bi botilak (marka jakinda) eskaintzean bezalako aukeraketa egingo dute ala itxuraren tranpan jausiko ote dira? Kristalezko edalontzia nahigo izango dute markan hainbeste erreparatu gabe? o Gozoak Esan bezala, janariarekin gauza bera frogatzea faboragarria iruditzen zait. Nire iritziz gozozaleak garenak nahiko barneratuta daukagu Filipinos marka, konortea dudanetik, ezaguna izan dena. Hori dela eta, honen boterea eta produktu bera baina marka desberdina duenaren arteko aldea ikustea interesgarria deritzot. Zehazki, betidanik entzun izan dut jende askoren ahotan marka zuria eta marka ezagunaren artean ez dagoela hainbeste desberdintasun, baina harrigarria da bata bestea baino askoz gehiago saltzen dela, eta ezaguna denaren apala bestea baino hutsago aurkitzen dugula erosketa konstanteagatik. Hala, konparaketa egiteko, eta kasu honetan oso argi izan dut, Dia marka zuria aukeratu dut. Prozesua garagardoaren parekoa da, lehenbizi itsuan eta ostean marka zein den erakutsiz. 11.2. Fitxa teknikoa Bigarren txanda: senideak  Noiz 2015eko uztailaren 5ean  Non Izeko eta osabaren etxean, Mungian  Nola Prozedura berdina  Zenbat jenderi Hamar pertsona, lehengusuak eta izeba-osabak Lehenengo txanda: aita eta amaren lagun-taldea  Noiz 2015eko ekainaren 29an  Non Nire gurasoen lagun baten txokoan, Fikan  Nola Txokoaren kanpoaldera beharrezko materiala eraman eta esperimentua prestatzen dut, guztiak barruan gelditzen direlarik ezer ere ikus ez dezaten. Banaka niregana etorri eta begiak estaltzeko zapia luzatzen diet. Aulkian jesarri eta begiak jada tapatuta dituztenean garagardoa eta gozoak mahai gainean jartzen ditut. Hala, lehenbizi itsuan dastatzen dituzte garagardoa zein gozoak, eta euren iritzia esaten didate, nik oharrak apuntatzen ditudan bitartean. Jarraian, zapia kendu eta zein marken artean erabaki behar duten jakinik hautaketa daramate aurrera. Bukatzeko, garagardoarekin soilik, ontzikiaren froga egiten diet.  Zenbat jenderi Hamalau pertsona, berrogei eta hamar urte ingurukoak Esperimentuaren bitartez ondorioak atera ahal izateko bertan parte hartu duten kideen profilak atera ditut ondoren horiek erantzundakoaren konparaketa egin ahal izateko. Beraz, interesgarria iruditzen zait jarduera hau egin diedanei, euren laguntza eta euskarria eskaini didatenei, informazio zehatza eskatzea, emaitzak kontrastatzeko eta ondorioak ateratzeko baliagarria izan daitekeena. Hori dela eta, bakoitzak ezkerreko taula bete du, eta nik neure kabuz eskumakoan eurek hartutako erabakiak islatu ditut. Boluntarioak betetzekoak Nik betetzekoa: erantzunak 1- Adina: 2- Sexua: 3- Garagardo edale ohikoa: 4- Gozozalea: 11.4. Emaitzak Baliagarria izateko nahitaezkoa ikusi dut ahal bezain besteko lagin handiena erabiltzea. Konkretuki hogei gizon eta hogei emakume izatea komenigarriena iruditu zait, sexu bakoitzak %50eko tokia izateko eta gauza bera adinarekin, erdia gaztea eta gainerako erdia helduagoak; hau da, hogei gazte eta nagusiagoak diren beste hogei. Toki desberdinetan nire inguruko jendea batu egin dut esperimentua bideratzeko, eta azaldutako praktika eginez hurrengo orrialdeetan islatzen diren emaitzak suertatu dira. Bi ataletan banatuko dut, argiago ikusteko ideia. Horrela, lehenik eta behin garagardoarekin gertatzen dena analizatzera noa eta ostean gozoekin. Hirugarren txanda: lagunak  Noiz 2015eko uztailaren 10-12 bitarteko asteburua  Non Nire etxean, Mungian  Nola Prozedura berdina  Zenbat jenderi Hamasei pertsona, unibertsitateko eta ikastolako adiskideak, eta txikitatik lagun ditudanak o Garagardoa: Inkesta egin diedan guztiak eredu edukita, berrogei pertsona, itsuan zera gauzatzen da: Amstel-ren erabakia hogeik hartzen dute, hemeretzik Mahou nahiago duten bitartean, eta bati berdin zaio. Hots, orokorrean, aldagai zehatzetan sartu gabe, berdintasuna ikusten da bi markak dastatzerakoan nahiago dutena aukeratzerako orduan. Interesgarria izan da begiak estalita ez edukitzean gertatu dena, jada berdinketa hori desagertu baita: hogeita sei pertsonak Mahou hautatu dute duda barik, hamahiruk Amstel eta batek axolagabetasuna erakutsi du. Argi dago diferentzia nabaria dagoela lehen froga eta bigarrenaren artean: itsuan %50ak Asmtel nahiago izan du eta markaren jakinaren gainean egonda soilik %32k. Beherakada oso nabaria izan da. Berrogeitik hogeita seik edaten dute garagardoa frekuentzia handiarekin. Kuriosoa da, baina erantzunak kontuaz hartuz, edale ohikoak diren horietatik, hamahiru gizonak dira eta beste hamahiru emakumeak. Hortaz, berdinketa bat dago sexuari dagokionez. Zer gertatu ote da adinaren aldagaia sartuz? Euren burua edale ohiko kontsideratzen duten zenbat izango dira gazte eta zenbat ez? Hamalau heldu eta hamabi gazte dira kasu honetan. Hala, helduagoen taldea osatzen dutenak bigatik gainditu dituzte gazteak, baina desberdintasuna apurra da. Hori dela eta, antzeman daiteke popularra dela bai nesketan bai mutiletan eta ez duela axola edadeak, nerabe eta aitona-amonen bitarteko pilo batek honen plazera sentitzeko gogoa baitute.  Adina: Helduak vs gazteak Adinarekin hasiko gara: desberdintasunak egongo dira helduen eta gazteagoen artean? Berrogeita hamar eta hirurogei urteko tartea osatzen dutenetatik (20 pertsona) hamalauk itsuan Amstel nahiago dute eta seik ordea Mahou. Hala ere, begietako benda kendu eta justu kontrakoa gertatzen da: hogei horietatik hamaseik Mahou hautatzen dute zeharo konbentzituta, hiruk Amstel eta bati ez dio axola marka bat zein bestea. Are gehiago, beharrezkoa iruditzen zait aipatzea, hasiera batean Amstel hautatu duten zenbatek aldatu duten euren ikuspegia marka zein den jakitean: hamalautik hamabik. Txundigarria benetan! Azken 50% 48% 2% Itsuan Amstel Mahou Ez du axola 33% 65% 3% Marka erakutsita Amstel Mahou Ez du axola finean, hamabi horiek begiak itxita, Amstel dastatzean hau izan dute nahiago bien artean, eta markaren jakinaren gainean egotean perspektiba zeharo aldatu dute. Ondorioz, desberdintasun adierazgarria ematen dela ikusten dut: itsuan helduen artean duda barik Amstel da maitatuagoa, gazteen artean egoera aurkakoa delarik (Mahougatik preferentzia). Zaporeak eraginda oso gustu desberdinak daude talde bat eta bestea konparatuz. Baina marka zein den jabetzean? Honen presentziak eragin handia du helduengan batez ere, gazteen artean ez baita gauzatu. Gertakizun honek harridura sortu dit, justu kontrakoa gertatuko zela espero nuelako. Zein da honen koska? Emaitzak ikusita, markak eta honek sortzen duen esperientzia korporatiboak influentzia handiagoa du helduengan gaztengan baino, barneratuagoa dutela. Hau da, gazteek orokorrean ez dute hainbeste jarraitzen marka popularra helduekin konparatuz. Beraz, garagardoari dagokionez azken hauen emozioetan eta sentimenduetan eragitea errazagoa dela dirudi.  Sexua: gizonak vs emakumeak Gizon eta emakumeen arteko konparaketa egitera noa. Lehen kasuan erreparatuz, gizonetan: itsuan bederatzik aukeratu dute Amstel, hamarrek Mahou eta batek ez du preferentziarik izan, bata zein bestea antzera ikusi dituelako. Bigarren urratsean, marka zein den jakitean, hamabik Mahou eta zortzik Amstel. Hau da, marka ezagutzeak pixka bat aldatu ditu emaitzak: hasiera batean Amstel gehiago deseatu duten bostek marka ezagutzean bere erabakia aldatu dute. Gainera, aditzera ematekoa da bost horiek garagardoa gustuko dutela; bestetik, hiru soilik pasa dira Mahoutik Amstel-era, zeinetatik bi edale ohikoak diren eta bat ez. Guzti honekin antzeman daiteke zaporea dastamenean baino burmuinean dagoela eta marka berari baino ontzikiari ematen diotela pisu handiagoa guztiek orokorrean, baina batez ere emakumeek gizonek baino neurri handiagoan, eta inkontzienteki ehuneko handi batean ontziaren izaera zapore hobeagoarekin erlazionatzen dutela. Hau da, egia da itxurak erabakian zeharo eragiten duela eta dirudiena baino gehiagoa gainera. Gozoak: Orokorrean, itsuan Dia marka hamaika pertsonek hautatzen dute, hamabosti berdin zaie bata edo bestea eta hamalauk filipino nahiago dute. Hortaz, antzekotasuna nabaritzen dute bata eta bestearen arteko zaporean, gehienak preferentzia bat ez izanik. Eta marka zein den jakitean? Hogeita hamabik filipino aukeratu dute zalantza izan barik, hau da %80ak, eta gainerako zortziak marka zuria. Beraz, emaitzak erabat aldatu dira dastatzeko eman zaiena zein markari dagokion jakin bezain pronto. Berrogeitik hogeita hamaika gozozaleak kontsideratzen dira. Hots, %77,5, datu oso altua. Horietatik, gizonetan erreparatuz, hamalauk dituzte gozoak gustuko, eta emakumeen kasuan zenbatekoa handiagotzen da, zehazki hamazazpik. Adinari dagokionez, helduen taldea osatzen dutenetatik hamabost dira elikagai hauen aldekoak, eta gazteetatik hamasei.  Adina: Helduak vs gazteak Helduak: itsuan zortzik axolagabetasuna islatzen dute, lauk Dia marka aukeratzen dute eta beste zortzik Filipinos; marka zein den erakustean lauk marka zuria nahiago dute eta hamasei marka ezagunaren amuagatik itsutu egiten dira. Aldaketa oso nabarmena da, eta markak bere papera fenomeno betetzen duela esan daiteke. Hasieratik indiferente hautatu dutenetatik batek soilik aukeratu du marka zuria marken jakinaren gainean egotean; Dia marka hautatu izan dutenetatik bik euren erabakia mantendu dute eta beste biak Filipinos markara aldatu dira eta azkenik, Filipino hautatu duen oro bere erabakiari leial izan da. Gainera, antzeman dut marka jakinda Dia markarekin geratu direnak ez direla gozozaleak, hortaz ekonomiagatik eraginda euren erabakia hartu dutela esango nuke, fanatikoak ez izanda gero eta gutxiago xahutzearren. Hots, marka zuriarekin konformatzen dira ez baitira jarraitzaileak. Ikusitakoarekin adieraz dezaket helduek marka ezagun hau barneratuta dutela euren burmuinean, guztiek orokorrean baina gozoak gustuko dutenek nabarmen gehiago. 28% 35% 38% Itsuan Dia marka Filipino Indiferente 20% 80% Marka erakutsita Dia marka Filipino komentatzea markaren berri izanda Diaren alde egin duten guztiak ez direla gozozaleak eta Filipinos marka erantzunen artean dagoela jakiteak marka horren hautatzea hiru bider handitu duela. Itsuan emakumeen artean hurrengoak ematen dira: zortzik indiferente, hiruk Dia eta bederatzik Filipinos. Hauek ere markaren influentzia hain handia izango dute? Honen berri izandakoan emaitzak halakoak izan dira: hamazazpik Filipinos eta marka zuria hiruk. Marka popularraren hautaketa ia bikoiztu da. Jasotako erantzunak kontuan hartuz, gizon eta emakumeen artean desberdintasuna batez ere hurrengo hau da: lehenengo urratsean, itsu itsuan erabakitzean, gizonen artean Dia markak arrakasta handia du emakumeek hautatzen dutenarekin konparatuz gero. Honekin uler daiteke zaporean zentratuz marka zuria gustuko dutela hainbat eta hainbat gizonek. Zehazki, gizonen %40ak nahiago izan du marka zuria eta emakumeen kasuan, aldiz, soilik %15ak. Hala ere, mutilak eskaintzen diren markak zeintzuk diren konturatzean, %40 hori era adierazgarrian jaitsi da, eta Filipinos hautatzearen erabakia %25 batetik %75 batera pasa da. Orokorrean, marka jakinda emakume gehiagok nahiago dute Filipinos gizonezkoak baino, hau da, neskengan (gozozaleago direnak) influentzia handia du; baina jasaten den erabaki aldaketa itsuan erabakitzetik markaren jakinaren gainean egonda erabakitzera gizonezkoetan nabariagoa da. 11.5. Ondorioak Bai garagardoaren kasuan bai gozoen kasuan antzeman da markaren presentziak duen eragina. Boluntario izan direnak emandako erantzunak analizatu eta Mahouk eta Filipinos marken boterea norainokoa den argi geratu da, zein puntu arte alda dezaketen pertsonen ikuspegia erabaki bat hartzerako orduan. Esperientzia korporatiboa sortzen dutenak sekulako influentzia dute pertsonengan, lotura emozional aparta eratzeagatik, adibidez spot publizitarioak planteatzerako orduan. Bigarren esperimentuan esango nuke, nire intuizioa zena bete izan dela, eta are hobeto ikusi dela marka bategatik “maiteminduta” egoteak dakarrena, nola marka konkretu bat barneratuta eroateak norbere buruarengan eragina duen egoera baten aurrean, nahiz eta agian antzekoa den beste bat gogokoago izan benetan. Hortaz, azken finean guzti honi esker, era errealean ikertu ahal izan dut benetan leialtasuna sortzeko eta horren ondorioz salmentak areagotzeko askoz ere garrantzitsuago direla marketin teknikak eta bezerora nola heldu produktu bera baino. Produktuaren ezaugarriak garrantzitsuak dira bai, baina soilik ona izateak ez du inondik inora ere arrakasta ekarriko. Hau da, azken finean bi garagardoen zaporea nahiko antzekoa da, eta Filipinos eta marka zuriaren artean ez dago alde handirik, eta hala frogatu izan da itsuan dastatzerako orduan, askok Amstel eta marka zuria nahiago izan baitute, edota indiferente agertu dira. Hala ere, itzela da zalantzarik gabe marka ezagutzean izen handiagoa dutenak direla protagonista aukeraketan. Zergatik? Jendearen baitara heltzeko zer egin badakitelako, konturatu direlako emozioen paper garrantzitsuaz, eta pertsonekin lotura bilatzeko egin behar dutenaz. Burmuinaren funtzionamendua ezagutzean baitago koska, lehendik aipaturiko marketin 4.0 horretan, zentzumenez baliatu eta sentimenduetan tokia eginez harremana indartu behar delarik, pertsonek marka beti presente izateko. Hori dela eta, betidanik aurrera eraman izan den marketin tradizionala egun guztiz atzean gelditzen dela ulertu dut, eta neurozientzien agerpena eta honetaz baliatzea aurrerapen izugarria izan dela, eta guztiz beharrezkoa. Modu honetan, Mahouk zein Filipinos markek lortzen dute jendeak bere marka eta beste baten artean aukeratu behar duenean lehen tokia izatea ia beti, eta are bistakoa da garagardoa zaleak edota gozozaleak direnen artean, zeinetan bi marka hauen eragina agerikoagoa den. Honez gain, eta emaitzak laburbilduz, aditzera ematekoa da alde batetik Mahouk markak batez ere eragin handiagoa duela helduengan gazteengan baino, eta emakumezkoengan gizonezkoengan baino. Hala ere, markak garrantzia galtzen du ontzikiaren presentzia dagoenean, hau da, ontziki erakargarriak marka boteretsuak baino indar handiagoa duela antzeman dut. Bestetik, Filipinos markak eragin nabarmenagoa izan du gazteengan helduengan baino eta emakumezko gehiagok hautatzen dute Filipinos bai itsuan bai marka jakinda, nahiz eta erabaki aldaketa nabarmenagoa izan mutiletan. Orrialde hauetan zehar antzeman daiteke neuromarketina deritzogun diziplina honi esker gauzatzen diren ikerketek balio handia dutela eta innobazio eta aurrerakuntza galanta suposatuko dutela enpresentzat. Honen atzean zientzian egiten ari diren lan eta esfortzu handia erakustea beharrezkoa da, lehen ezinezkoak zirenak deskubritzen ari direlako. Horri probetxu ateratzea ez da onuragarria guztiontzat? Azken finean pertsonen beharrak asetzea errazagoa izango da gizakien jokabideen zergatia ulertzea posible delako burmuinaren funtzionamendua analizatuz eta konprenituz, eta hori dela eta, eskaintza oparoagoak egingo dira bakoitzari egokituagoak, jendearen poztasuna handituz. Honen aurrean arazoa nagusiena hurrengoa da: estimuluen aurrean, pertsonen burmuinaren funtzionamendua aztertzeak ospe txarra eman dio neuromarketinari, zenbaitek manipulazioarekin erlazionatzen baitute, eta egoera perspektiba desegokitik ikusten ari direla esan beharra dago. Britbrain Technologies-eko zuzendari orokorra den Maria Lopezek dio ezinezkoa dela manipulazio hori gauzatzea, egin dezaketen gauza bakarra burmuina hobeto ulertu eta gustukoago duen produktu edo mezua sortzea dela, baina inondik inora manipulatu gabe, gainera kontuan edukita azken erabakia bezeroek dutela. Alde positiboak eta kalte egiten diotenak aztertu ondoren, ondorio gisa adierazi nahiko nuke kontzientean soilik erreparatuz erosketa erabakia dakarren alde garrantzitsuari ez zaiola jaramonik egiten. Honetaz ohartzean, burmuin triunoaren nondik norakoak, eta emozioek duten funtsezko papera aztertzean, argi dago ezjakintasunean bizi izan garela guztiok: bai bezero garenok, beti uste izan dugulako gure alde logikoak eta arrazoiak gugan inork baino gehiago eragiten duela erosterako orduan, bai enpresak produktuengatik gehiegi arduratzeagatik edota marketin teknika tradizionalek aurrera eramateagatik, aipatutako pentsamenduen aldeari eragiteko asmotan. Egun, argi baino argiago dago, beste edozer baino lehenago gizaki biologikoak garela, gugan pisu garrantzitsuena alde primitibo eta emozionala izanda. Aro berri honi ekiteko gakoa atzean ez geratzea eta berrikuntza honi batzea da, zentzumenen balioa norainokoa den kontuan hartuz. Ideia honi Aristotelesek euskarri ematen dio hurrengo esaldiarekin: “Ezer ez dago burmuinean, zentzumenetatik barrena pasa baino lehen”. Hortaz, hauetaz baliatzeak berebiziko garrantzia du, emozioen sorkuntza gauzatzeko eta esperientzia eratzeko erosketan. Ikusi bezala esperientzia korporatiboa da leialtasun erreala sortzeko giltza, zeini esker jendearen baitan sartzea lortuko duten enpresek, ez soilik pentsamenduan tokia izanik. Hau da, erakundeek bezeroek uneoro euren markaz gogoratzea lortu behar dute, nahiz eta enpresarekin kontaktu zuzenean ez egon. Zorionez, esango nuke, ahaleginak eginez enpresa txikiek ere esperientzia hori sortzea posible dutela, agian zailtasun gehiago pairatuko dituztela promozioak edota spotak egiteko, baina neuromarketinaren garrantzia norainokoa den ikusiz, zentzumenetan eragitea posible dute, eta egun beharbeharrezkoa da konpetentziaren aurrean zure tokia izateko.
addi-8cc3fe2c0f9d
https://addi.ehu.es/handle/10810/16743
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-01-15
science
Uriaguereca Urruticoechea, Saioa
eu
Neuromarketinaren aplikazioak. Ikerketa teoriko praktikoa.
Esan bezala, berrogei pertsonekin garatu ditut frogak eta euren erantzunak banaka aurkeztuko ditudan honako hauek izan dira: Lehenengo txandako kideak: aita eta amaren lagun taldekoak Boluntarioaren datuak Nik betetzekoa: erantzunak 1 1- Adina:52 urte 2- Sexua:Emakumea 3- Garagardo edale ohikoa:Ez 4- Gozozalea:Bai
addi-79a01ea0a899
https://addi.ehu.es/handle/10810/16744
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-01-15
science
Sarasola Boto, Olatz
eu
Omnikanalitatea marka eta kontsumitzaileen arteko loturaren oinarri gisa: elikagai eta moda sektoreak
Omikanalitatea, Marka eta Kontsumitzaileen Arteko Loturaren Oinarri Gisa: Elikagai eta Moda Sektoreak Bilbo, 2015eko urriaren 9a 1. Sarrera Gaur egun, teknologia berrien garapenean oinarritutako merkatu lehiakor batetan, kontsumo ohiturak aldatzen ari dira erosketa kanal berriak sortuz. Aldaketa hauek direla eta, kontsumitzaileak, produktu eta eskaintza berriei buruzko informazioa lortzeko geroz eta gaitasun handiagoa daukate, sarritan, merkatuaren erdigunea bilakatuz. Ildo honetan, merkatuko lehiakortasun handia dela eta, kontsumitzaileen leialtasuna lortzea oso zeregin zaila bilakatu da. Orain arte, kontsumitzaileen erosketa ohitura saltoki fisikoetara joatea zen, bai prezio onenean edota kalitate onenean lehiatzeko gai zen saltoki batetara, eta horren inguruan erabakitzen zuten zein saltokira joan eta zein produktu erosi. Baina gaur egun ez da horrela, eta ez da horrela inoiz gehiago izango. Produktu eskaintza zabala eta prezio lehiakorrak izatea ez da nahikoa kontsumitzaileak erakartzeko baizik eta orain, beste desberdintasun faktore batzuk izatea beharrezkoa da merkatuan bizi-irauteko. Kontsumitzaileek beste faktore asko hartzen dituzte kontuan erosketa bat gauzatzerakoan, hau da, erosketak egiterakoan, inoiz ahaztuko ez duten esperientzia bat nahi dute eta hori da txikizkarien zeregin handiena. Merkatuko joera berri hauek ematen hasi zirenean, Interneten garapenarekin batera, Ecommerce-a garatu zen. Izan ere, saltoki fisikoek banaketa multikanala erabiliz, hau da, online eta offline bidezko salmentak erabiliz, batez ere, promozioetan eta bezeroen arreta zerbitzuan oinarritutako esperientzia berriak bermatzen dizkiete. Hala ere, badirudi estrategia multikanala ez dela kontsumitzaileentzat nahikoa izan eta promozioetan oinarritutako estrategiak erabiltzea ez da lehiakortasun abantaila bat enpresentzat, izan ere, Internet bidezko informazio iturri berriak garatzean, kontsumitzaileak, edonon, euskarri desberdinak erabiliz, ordenagailua, telebista, tableta edota mugikorra, sarera konektatuta egoteko aukera dute edozein produktu eta prezio konparatzeko, marka zehatz batekiko leialtasuna galduz. Horregatik, enpresen betebeharra ez da soilik bezero berriak lortzea, baizik eta jadanik dauzkaten bezeroak mantentzea. Ingurune honetan, enpresak, Omnikanalitatearen kontzeptu berrian barneratzeko saiakerak egiten ari dira. Omnikanalitatea, kontsumitzaileen erosketa esperientzian oinarritzen da, saltoki fisikoak, ingurune digitaleko informazio baliotsuarekin bat eginez. Joera berri honen helburua, kontsumitzaileei erosketa esperientzia ezin hobea bermatzea da, kontaktu puntu guztietan (Casal, 2014). Gaur eguneko kontsumitzailea, ez da kontsumitzaile leiala. Orain, kontsumitzailea, markaz maitemindu behar da, teknologiaren erabilera sortzaileen eta banaketa eta komunikazio kanalen bidez, inoiz ahaztuko ez duen esperientzia eta mezua bermatuz. Horrela soilik lor daiteke kontsumitzailea lotzea berriz bueltatu dadin. Horregatik estrategia Omnikanala oso estrategia aproposa da enpresen helburu berri hauek aurrera eramateko, izan ere, estrategia honek, kontsumitzailea, balio katearen erdigunean kokatzen du, markak bideratzen duen mezu bakarra kanal guztien integrazioaren bidez jasoz. Modu honetan, kontsumitzailea, markaren partaide aktiboa izanik, esperientziak eta emozioak barneratzen ditu, inoiz ahaztuko ez dituen bizipenetan bihurtuz. Omnikanalitatea kudeatzeko, beraz, banaketa kanal bakoitzaren berezitasunak, kontsumitzaileen erosketa jarrera berriak eta banaketa kanal berrien kudeaketaren inguruan jakintasuna lortzea beharrezkoa da. Honekin batera, besteak beste, On/Off estrategia integrazioarekin zailtasunak azaltzen dira. 2. Helburua eta Marko Teorikoa Lan honen helburu nagusia, marken aldetik esperientzietan oinarritutako estrategia Omnikanal baten garapenaren onura eta beharra azpimarratzea da kontsumitzaileen markarekiko konpromisoa (engagement) lortzeko. Gure proposamena honako hau da: Omnikanalitateak bezeroen erosketa esperientzia hobetzen laguntzen du eta horrekin batera bezeroen konpromezua, hortaz, markarekiko leialtasuna. Beraz, gure lanean gidatuko gaituen eta oinarri gisa erabiliko den marko teorikoa 1. Irudian adierazten dena da. Marko Teoriko hau osatzeko ikerketa teorikoetan aztertzen diren hiru gai nagusi bateratu ditugu: (1) Omnikanalitatea; (2) Brand Experience/Erosketa Esperientzia; eta (3) Customer Engagement. Hurrengo ataletan aipatuko denez, marka-esperientzia eta kontsumitzaileen konpromisoari buruz literatura nahikoa dago, izan ere, bi kontzeptu orokor horiek definitu eta neurtzeko eskalak teorian agertu dira. Bestalde, Omnikanalitateari buruz literatura eskasa dago. 1. Irudia. Lanaren Marko Teorikoa Iturria: Norberak egindakoa 3. Metodologia eta Lanaren Egitura Lan hau burutzeko lehengo pausua, ikertzear dagoen gai orokor baten aukeraketa zen ondoren mugak ezarriz, gai zehatz batetan murgiltzeko. Behin hau zehaztuta, iturri desberdinen bidezko informazio bilaketa bat egin zen, egokia eta erabilgarria suerta zitzakeen dokumentazioa lortu ahal izateko, batez ere, Omnikanalitatea eta honen gain eragina daukaten beste kontzeptu batzuei buruzko informazioa, ondoren batak bestearen gain duen eragina erlazionatu eta azaldu ahal izateko. Honen asmoa, lanarentzako marko teorikoa aukeratzea eta sortzea zelarik. Behin nahi adina informazio lortuta, gaika eta atal ezberdinetan sailkatuta dagoen informazio teorikoa landu da; gai hauen artean besteak beste, marketinaren garapena, Omnikanalitatea, marka-esperientzia, Customer Engagement-a eta kontsumitzaile berriak aipatzen direlarik. Gainera, ekarpen pertsonal bezala ere, alde praktiko baten garapena egin da elikadura eta moda sektoreetan, Omnikanalitateak kontsumitzaileengan duen eragina aztertzeko asmoarekin. Ildo honetan, bi sektore hauetako bi enpresa ezagun eta garrantzitsuen kontsumitzaileei norberak diseinatutako inkestak egin zaizkie beraien erosketa ohiturei buruz, beti ere, proposatutako marko teorikoaren barruan ekarpenak egin nahian eta emaitzak, proiektuaren amaieran agertzen direlarik. Bestalde, bi enpresa hauetako baten Online saileko arduradunarekin sakoneko elkarrizketa bat egin da, estrategia Omnikanala aurrera eramateko enpresa tradizionalen baliabideez, zailtasunez eta hemendik aurrera egin beharko duten ibilbideari buruz mintzatzeko aukera izan genuelarik. Lanaren lehenengo atalean sarrera egin ondoren, bigarren eta hirugarren atalak lanaren helburuak eta marko teorikoa eta metodologia eta lanaren egitura adierazteko erabili dira. Behin aztergai diren eremuak mugatu direlarik, laugarren ataletik zortzigarrenera lanaren alde teorikoa garatuko da. Laugarren atalean, azkeneko urteetan, aurrerapen teknologikoak direla eta, marketinak izan dituen aldaketak eta garapenak aztertzea komenigarria dela uste izan dugu. Izan ere, aldaketa hauek izan dira, kontsumitzaileen ohitura eta jarreren bariazioetan berebiziko garrantzia izan dutenak eta enpresek, beraien estrategiak aldatzea eragin duena. Bostgarren atalean, Omnikanalitatea, kontsumitzaileen jarrera aldaketa, teknologia eta marketineko aurrerapenen emaitzen kontzeptu berria izanik, garrantzitsua da, fenomeno hau merkatu lehiakorrean nola sartu den eta ze funtzio betetzen ari den aztertzea, ondoren, benetako estrategia Omnikanala garatu ahal izateko. Beraz, atal honetan Omnichannel Retailing-a aztertuko da eta identifikatu diren hiru aldagai nagusiekin lotura adieraziko da, Omnikanalitatearen izaera definitzeko asmoz. Hiru gai horiek, On/Off integrazioa, Showrooming eta Webrooming fenomenoak eta erosketa prozesu Omnikanala dira, hurrenez hurren. Seigarren atala, Brand Experience-ari buruz hitz egiten da. Zer esaten da literaturan honi buruz? Enpresek, kontsumitzaileen erosketa prozesua errazteko asmoz, hainbat banaketa kanalen bidez erosketa erabakiak errazteaz gain, hausturarik gabeko erosketa esperientzia bermatu nahi diete kontsumitzaileei, hau da, erosketa prozesua non hasten den edo non bukatzen den eta zenbat kanal erabiltzen diren erosketa gauzatzen den arte, garrantzia galtzen du merkatu Omnikanal batetan. Horregatik, lan honetan, kontsumitzaileen erosketa esperientzia on baten antzematea eta kudeaketaren garrantzia azpimarratzen da, marka esperientzian oinarrituz. Atal honetan, bi azpiatal bereiztu dira: alde batetik marka esperientziaren kontzeptuari hurbilketa eta ondoren, literaturan asko agertzen den Brand Personality kontzeptua barneratzen da. Zazpigarren atalean, Consumer Engagement-a aztertzen da. Lehenengo azpiatal batetan, kontzeptu honi hurbilketa bat egiten zaio eta bigarren azpiatalean Balio Ko-kreazioaren garrantzia azpimarratzen da. Alde teorikoko azkeneko atalarekin batera, hau da, zortzigarren atalean, kontsumitzaileen portaera aztertu nahi da. Asmo horrekin, bi azpiatal bereiztu dira, lehenik eta behin online kontsumitzaileak online ingurunean aztertu dituzten hainbat ikerlariren ikerketak aipatzen dira eta ondoren, kontsumitzaile Omnikanalaren irudiaren portaerari buruz aipamen esplizitu bat egiten da. Atal honek, hortik aurrera garatuko den lanaren zati praktikoari pausua ematen dio. Bederatzi eta hamargarren atalak, aurreko ataletan, marko teorikoaren azalpenetan aipatu den guztiaren artetik, zeinbait aldeei buruz ezagupen praktikoa lortzeko bideratu dira. Bederatzigarren atalean, kontsumitzaileek enpresen estrategia Omnikanalarekiko duten antzematea ikertzen da, kontsumitzaileei marka esperientziaz eta konpromisuaz galdetuz eta ikerketaren helburua, metodologia eta emaitzak aztertuz. Atal hau garatzeko, galdeketen emaitzetan oinarrituz, ikerketa kualitatiboan oinarrituta dago. Azkenik, hamargarren atalak kutsu kualitatiboagoa du. Aditu batekin egindako elkarrizketa sakonean datza estrategia Omnikanalaren inguruan eta horretatik lortutako informazioaren trataeran. 4. Marketinaren Garapena: Testuingurua 4.1 Definizioa eta Jatorria Interneten garapen teknologikoak, kontsumitzaileen eta enpresen arteko komunikazioan, interakzioetan eta transakzioetan izugarrizko berregituraketa eragin du. Kontsumitzaileek, Internet bidez, edonon eta edonola sarera konektaturik egoteko aukera izanik, beraien kabuz edo beste erabiltzaileekin batera merkatuko eskaintza guztiei buruzko informazioa lor dezakete. Hortaz, informazioa nagusi den garai honetan, kontsumitzaileak, banaka zein taldeka, inoiz baino boteretsuagoak dira. Horregatik, enpresek, kontsumitzaileen Internet bidezko erabakiak, marken aukeraketa eta bezeroek gainerako hornitzaileekin dituzten harremanak ulertzea ezinbestekoa da. Testuinguru honetan, marketinaren oinarrizko definizioak eboluzio handia jasan du enpresen estrategia planetan eragin handia izan duena, izan ere, enpresak, produktu orientazioa izatetik, bezero orientazioan oinarritutako helburuak izatera pasa dira. Orain arte, AMA-k (American Marketing Association) 1985. urtean definitu zuen bezala, marketina, ideien, ondasunen eta zerbitzuen produktu, prezio, banaketa eta komunikazioaren planifikatze eta gauzatzea da, eskualdaketak sortuz, pertsona eta enpresa baten beharrak asetzeko. Hala ere, gaur egun, Interneten eboluzioa eta teknologia berriak direla eta marketinaren definizioaren oinarrian aldaketa batzuk eman dira; izan ere, marketinaren definizio berria, eskualdaketetan oinarritu beharrean, kontsumitzaileen eta marken arteko harremanetan balioa sortzean oinarritzen da. Horregatik, 2013. urtean AMA-k onartutako azken definizioa, marketina, kontsumitzaileentzako, bezeroentzako, bazkideentzako eta orokorrean gizartearentzako baliozkoak diren eskaintzak komunikatzeko, banatzeko eta elkar-banatzeko, ekintzen, instituzioen taldea eta prozesua da. Kontsumitzaileentzat balioa sortzeko bidai honetan, marketin ekintza tradizionalak ez dira inoiz lehen bezala eraginkorrak izango eta orain, giza emozioetan oinarritutako marketin ekintzak garatzea da helburu nagusia. 4.2 Marketinaren Garapena Lehenago aipatu den bezala, marketinaren definizioa aldatzen joan da denboran zehar. Hain zuzen ere, hiru garai nagusi bereizi daitezke: Marketing 1.0, 2.0 eta 3.0 (Kotler, 2011). Ibilbide honi errepaso laburra egingo diogu berari lotuta dauden hainbat kontzeptu erreparatuz. 4.2.1 Marketing 1.0 Philip Kotler-en (2012) hitzetan, marketinari lehenengo hurbilketa, industrializazioaren garaian eman ziren produkzio garapenetan eman zen, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan eta batez ere, Internet-aren gorakadan oinarrituta. Garai honetan, web orrialdeen lehenengo pausuak eman ziren; Web 1.0. Ez ziren interakziozko web orrialdeak, baizik eta, dokumentu sinpleez osatuta zeuden; izan ere, hauen helburua, offline negozioen zerbitzu eta produktuen berri ematea zen. Garai honetako kontsumitzaileak, kontsumitzaile pasiboak dira, informazioa lortu ahal izateko web orrialdeetan click eginez. Testuinguru honetan, marketinaren 4P-etan oinarritutako produktu orientazioa zen nagusi, komunikazio unidirekzionala izanik. Beraz, esan daiteke, Marketing 1.0, masazko produkzio eta salmentetan oinarritutako marketing mix-eko 4P-en planifikazioa dela. 4.2.2 Marketing 2.0 ren sorrera: E-commerce -aren sorrera Web 2.0 edo Community Web era izenaz ezaguna 2004. urtean Tim O´Reilly-k izendatu zuen lehenengo aldiz. Web orrialdeen lehenengo belaunaldiarekin alderatuz, Web 2.0, erabiltzaileen interakzio eta partaidetza bultzatzeko marketin ekintzen garapenean oinarritzen da, hain zuzen ere, ezaugarri teknikoen eta ezaugarri sozialen sinergia sortuz. Erlazio honek, erabiltzaile eta enpresaren arteko harremanetan eragin handia du, izan ere, bidirekzionalitatea nagusi den komunikazio eredu honetan, marka eta kontsumitzaileen artean komunitate harremanak sortzen dira. Ildo honetan, komunikazioa, enpresa eta erabiltzaileen arteko elkarrizketa batetan bihurtu da. Kontsumitzaileak, aurreko kasuan ez bezala, kontsumitzaile aktiboak dira eta interakzioa, erabiltzaile eta enpresaren artean izateaz gain, erabiltzaileen arteko interakzioa eta berehalako feedback-a bultzatzen da sare sozialen bidez. Internet -en erabiltzaileak consum´actor bilakatu dira, beste hitz batzuetan, prosumer (Kotler, 2012). Online bidezko transakzio hauek, izugarrizko garapena jasan dute azkeneko garaietan. Corpora 360º-k 2015. urtean egindako ikerketa batetan (Estudio Retail Digital: Estrategia Omnicanal del Retail en España) Espainian, Internet bidezko salerosketetan eragin handiena duen sektorea, moda sektorea dela baieztatzen du, arropa markak hain zuzen ere, banaketa saltoki handiengatik jarraituz. 1995. urtean, Amazon online liburu denda jaulki ondoren, eta urte bete geroago honen fakturazioa milioika dolar zirela ikusita, enpresa guztien estrategietan online bidezko salmenten garapena eman zen. Nahiz eta online salmentak Amazonen denda birtuala baino lehenago sortu, momentu honetan izan zuen arrakasta gehien. Beraz, esan genezake, merkataritza elektronikoa edo E-commerce-a, komunikazio bide elektronikoen bidez egindako produktu eta zerbitzuen salerosketa dela. Hau da, merkataritza elektronikotzat kontuan hartuko da, beti ere transakzioa edo salerosketa egon bada, hots, salerosketa akordioa online, ordainketa online edo offline eginda ere (Becker, 2007). Orain arte, salerosketa bat gauzatzeko espazioa eta denbora garrantzi handiko aldagaiak ziren, izan ere, bi aldagai hauek salerosketa prozesua oztopa zitzaketen, esate baterako denda fisikoen ordutegiarengatik edota beste herrialde batzuetako produktuak erosteko zailtasunagatik. E-commerce-aren garapenarekin, bi aldagai hauek ez dira inoiz gehiago traba bat izango salerosketa bat gauzatzeko, izan ere, munduko edozein lekutako edozein pertsonak, Internet konexioaren bidez, edonon eta edonoiz, edozein produktu saltzeko edo erosteko aukera du. Lehenago aipatu den bezala, E-commerce-a ez da soilik marka eta erabiltzaileen arteko transakzioetan oinarritzen, baizik eta, erabiltzaileen arteko transakzioak eta enpresen arteko transakzioak ahalbidetzen ditu ere bai. Horregatik, E-commerce-aren hainbat sailkapenen artean, salerosketaren partehartzaileen arabera, B2B (Business to Business), B2C (Business to Consumer) eta C2C (Consumer to Consumer) bereizi daitezke. - B2B: B2B E-commerce-a bide elektronikoen bidez bi enpresa edo gehiagoren arteko produktu, zerbitzu edo informazioaren salerosketa da. - B2C: B2C E-commerce-a bide elektronikoen bidez enpresa eta kontsumitzaileen arteko produktu, zerbitzu eta informazioaren eskualdaketari deritzo. Negozio eredu honek, oso garapen handia izan zuen, izan ere, muga geografikoen existentzia ezabatzeaz gain, enpresek, kostuak murriztea lortzen dute, esate baterako, katalogoen bidezko salmenta, posta elektronikoaren salmentagatik ordezkatzea edo “One to One” salmenta eredua, hau da, bitartekaririk gabeko salmenta. - C2C: C2C E-commerce-a bide elektronikoen bidez kontsumitzaileen arteko produktu, zerbitzu edo informazioaren salerosketa da. Aipatzekoa da, egoera honetan, kontsumitzaileen profilak aldaketa bereizgarriak jasan dituela. Orain, kontsumitzaileak, sare sozialetan etengabe informazioa banatzen eta jasotzen ari dira markekin etengabeko interakzioa izanez. Modu honetan, kontsumitzaileak marken jarraitzaile, banatzaile eta sortzaileak dira. Enpresen irudia ez da soilik fakturazioan oinarritzen baizik eta, kontsumitzaile eta gizartearentzako orokorrean balioa sortzeko gaitasunarengatik. Marketinean eman diren garapen guzti hauek, kontsumitzaileen erosketa esperientzia hobetzen laguntzen dute, helburu nagusia, hauen leialtasuna eta konpromisua (engagement) lortzea izanik. Alabaina, garai digital honetan, inoiz baino gehiago, kontsumitzaileek, merkatuko eskaintza guztiak oso denbora gutxian eta oso esfortzu txikiarekin konpara ditzakete, hauen nahi eta desioetara hoberen egokitzen den eskaintza lortu arte. Hortaz, gailu elektroniko desberdinek, hala nola, smartphone-ak eta nonahikotasunak kontsumitzeko ohituretan aldaketak sorrarazi dituzte; teknologia berriek erosketa prozesuetan eragin dituzten aldaketak, marken ardura nagusienetako bat izanik (Puromarketing, 2015) 5. Banaketa Kanalak: Banaketa Kanal Ezberdinak eta Omnichannel Retailing Tradizionalki, merkataritza banaketan, offline kanalaren eta online kanalaren banaketa estrategiak paraleloki definituta eta desberdinduta egon dira. Ingurune teknologikoak, kontsumitzaileen erosketa prozesuan berehalako eragina izan du. Erosleek ez dute inoiz gehiago saltoki fisikoetan soilik erosiko, baizik eta, online eta offline kanalen integrazioaren bidezko erosketek geroz eta garrantzi handiagoa daukate erosketa prozesuan, hau da, multikanalitate banaketa estrategiak garrantzia galdu du, txikizkariak Omnikanalitatearen kontzeptu berrian barneratzen diren bitartean. Enpresek, kontsumitzaileengana heltzeko hainbat banaketa kanal desberdinak dituzte: banaketa kanal bakarra, multikanala, kanal-gurutzaketa eta Omnikanalitatea. 3. Irudia. Banaketa Kanal Ezberdinen Ezaugarriak Iturria: Norberak egindakoa. Unic: Omnichannel best practices-en (2012) oinarrituta Kanal bakarreko enpresek, bere esfortzu guztiak banaketa kanal bakarrean jartzen dituzte, gehienek, saltoki fisiko bat eta web orrialde bat izanik. Hala ere, web orrialdea ez dute salmentarako erabiltzen. Bestalde, kanal ugaritan presentzia dukaten enpresak, multikanalitatea, kanal-gurutzaketa edo Omnikanalitatea erabili ditzakete kontsumitzaileengana irizteko, hauen arteko desberdintasuna, banaketa estrategian dagoelarik. Multikanalitatean, banaketa kanal bakoitzak estrategia desberdin bat dauka, kudeaketa desberdindu eta propioa izanik. Bestalde, kanal-gurutzaketan eta Omnikanalitatean, kanal guztiek estrategia bera daukate, hau da, kontsumitzailea, estrategiaren erdigunean kokatzen da eta kanal desberdinen artean ibiltzen da eskaintzarik hoberena bilatzen. Desberdintasun bezala, esan daiteke, Omnikanalitateak, marka-esperientzia barneratzen duela, kanal-gurutzaketak ez Kanal Bakarra Multikanalitatea Kanalgurutzaketa Omnikanalitatea bezala. Banaketa kanal desberdinen ezaugarriak aipatu ondoren, gure ikerketaren ardatza Omnikanalitatean jarriko dugu. Omnichannel Retailing-a saltoki fisikoen abantailak eta online bidezko erosketen informazio aberastasuna integratzen duen hausturarik gabeko erosketa esperientzia da (Rigby, 2011). Gaur egun, nahiz eta oraindik Espainiako salmenten %70a baino gehiago kanal fisikoetan lortzen den, online bidezko salmenten hazkunde nabarmena ematen ari da, offline bidezko salmentak murriztuz (Estudio Omnicanal del Retail Español, 2015). Gertaera hauek, kontsumitzaile berrien erosketa ohitura eta baliabideekin bat eginda, orain arte gertatutako banaketa kanalen desberdintzeak (multikanalitatea) zentzurik ez daukala esan genezake. Hau da, kontsumitzaileek, esperientzia Omnikanala nahi dute, beste hitz batzuetan, marka bera banaketa kanal bakarra bezala (Frazer et al, 2014). Benetako esperientzia Omnikanalak, salerosketa batek banaketa kanal bat baino gehiago barneratzen dituela esan nahi du, hau da, erosketa prozesua (Customer Journey) saltoki fisikoetan has daiteke eta online bidezko kanaletan bukatu edo alderantziz; online bidezko kanaletan hasi eta saltoki fisikoetan bukatu. Horregatik, estrategia Omnikanal bat ezartzeak, offline eta online bidezko erosketa esperientzien integrazioa dakar. 5.1 Omnichannel Retailing: On/Off Integrazioa Nahiz eta gaur arte, saltoki fisikoak marken aktibo garrantzitsuenetarikoa izan eta kontsumitzaileen erosketa ohituren oinarrizko elementua izan, orain, markentzat, ingurune fisikoa eta online ingurunearen arteko integrazioa ulertzea eta kudeatzea da erronkarik garrantzitsuena; azkeneko teknologien erabilerarekin marka-esperientzia berritu bat bermatu ahal izateko. E-commerce-aren gorakada eman zenean, aditu askok saltoki fisikoen amaiera izango zela iragarri zuten. Hala ere, saltoki fisikoak iraunkorrak direla baieztatu daiteke; ingurune fisikoek kontsumitzaileak limurtu, lotu eta online bidez baino esperientzia sakonagoa eskaintzen lagungarriak baitira. Horregatik, erosketa erabakiaren prozesua, bi erosketa kanalen konbinazioan oinarrituta dago, hau da, ingurune fisiko eta online inguruneak integratzen dira erosketa prozesuan zehar. Laburbilduz, Internet-en nonahikotasunak kontsumitzaileek erosketa gauzatzeko prozesuan online eta offline inguruneak konbinatzea ekarri du Webrooming-a eta Showrooming-a sorutz. 5.2 Omnichannel Retailing: Webrooming eta Showrooming Txikizkariek, inoiz baino gehiago, kontsumitzaileen erosketa prozesua, ohiturak berriak eta merkatuan ematen diren etengabeko erosketa joera berriak ezagutzea behar beharrezkoa da. Horrela, konektibitatearen eta Omnikanalitatearen indarraren eraginez, bi erosketa joera berri sortu dira (Distribución Comercial en la era de la Omnicanlidad, 2015). Webrooming-a eta Showrooming-a kontsumitzaileen online eta offline inguruneetako erosketa joera berrien aldaketei loturiko bi fenomeno berri dira. Aipatzekoa da, Webrooming-a, Showrooming-a baino lehenago sortu zela, Internet bidezko erosketen ziurtasun faltagatik, hain zuzen ere. Fenomeno hau web orrialdeen bidezko produktuen informazio bilketan datza, ondoren saltoki fisikoetan erosketa gauzatzeko. Modu honetan, kontsumitzaileek nahi adina produktu begiratu eta konparatu ditzakete, Internet bidezko erosketen arriskua jasan gabe. Hala ere, online salerosketen hazkundea eta ordainketa sistema berriei esker, kontsumitzaileak Internet bidez erosteari beldurra kentzen joan dira, Webrooming-aren kontrako joera bat sortuz, Showrooming-a. Kasu honetan, kontsumitzaileek, saltoki fisikoetan bilatzen eta probatzen dituzte produktuak, ondoren, online erosteko. Esan daiteke, online bidezko erosketen hazkundea, neurri handi batetan, kontsumitzaileen prezioarekiko sentikortasunarekin zerikusia daukala, eta erosketa kanal honek hainbat web orrialdetan prezio desberdinak konparatzeko aukera ematen duela. Joera berri honen hazkundea dela eta, hainbat ikerlarik, Showrooming-aren ondorioz, saltoki fisikoen mozkinak jaisten diren aztertu dute, ikerketa gehienen emaitza baiezkoa izanik (“Showrooming” and the Competition between Store and Online Retailers). Honen arrazoia, Showrooming-ak, saltoki fisikoen eta online bidezko saltokien prezioetan kontrako efektuak sortzen dituelako da; hau da, online bidezko saltokiek, Showrooming-aren efektuarengatik sortutako kontsumitzaileen abantailaz aprobetxatuz, prezioak igo egingo dituzte, saltoki fisikoek kontsumitzaileak berreskuratzeko prezioa jaisten duten bitartean. Nahiz eta oraindik ere saltoki fisikoak erosketa esperientziaren oinarria izan, IBM-k (Institute for Business Value) egindako inkesta batetan, gaur egungo kontsumitzaileek, erosketak egiterako orduan, banaketa kanal desberdinen bidez erosten geroz eta erosoago sentitzen direla baieztatzen du. Gainera, kontsumitzaile berri hauek, erosketa prozesua eta ohiturak aldatzera prest daude, produktu, zerbitzu eta prezio onenean erosteko. Beste hitz batzuetan, Showrooming-aren ondorioz saltoki fisikoetan bezero direnak bestelako online saltokietara hau da, lehiakideen saltokietara joan daitezke erosketa bukatzera. (5)erosketa ondorengo esperientzia. Nahiz eta autore desberdinek beste erosketa prozesuaren eredu bat aurkeztu, 5 etapadun eredua da onarpen handiena duena (Darley et al, 2010 eta Punj, 2012) (Ikusi 1.Taula) Etapak Deskripzioa Erabilitako bidea (1)Beharren antzematea Momentu honetan, kontsumitzaileek ez dute erosketa batetan pentsatzen, baizik eta ingurunea ikertzen ari dira. Inguruneko harremanak, blog-ak, aldizkari edo egunkariak, produktu esperientzia (online edo offline)… (2)Informazio bilaketa Erosketa intentzioa sortzen da. Horregatik, produktuaren informazioa bilatzen dute. Blog-ak, bideoak, iritzi weborrialdeetan eta inguruneko harremanak, beste batzuen artean. (3)Ebaluazioa Aukerak murriztu egiten dituzte eta informazio zehatzagoa bilatzen dute: produktuaren ezaugarriak, prezioa… Saltoki fisikoak, online saltokiak, inguruneko harremanak, sare sozialak… (4)Erosketa Kontsumitzaileek erabaki bat hartzen dute. Saltoki fisiko edo online saltokiak. (5)Erosketa ondorengo esperientzia Erosketa esperientzia partekatzen dute. Ahoz ahozko komunikazioaren bidez edo sare sozialen bidez. 1. Taula. Kontsumitzaileen Erosketa Prozesuaren Etapak Iturria: Norberak egindakoa. Engel, Kollat eta Blackwell-en (1995) oinarrituta Zeharo interesgarria deritzogu aurreko taula online eta offline integrazioa aztertzeko abiapuntu bezala. Etapa hauek, oinarritzat har daitezke markek beraien marketin estrategiak diseinatzeko. Hau da, marketin tradizional eta digitala integratzeko asmorik badute, taulan agertzen den hirugarren zutabeak pistak ematen ditu erabaki egokiak hartzen laguntzeko. Gainera bide berriak sortzen diren heinean, erraz barneratu daitezke taulan. Beraz, Omnikanalitatearen bidez, kontsumitzaileek ez dituzte soilik erosketa kanal desberdinak izango erosketak egiteko, baizik eta, kanal horiek simultaneoki erabili ahal izango dituztela On/Off integrazioaren bidez marka-esperientzia sortuz. Horregatik, gaur egungo merkatuan, ezinbestekoa da, enpresek, marketing digitaleko estrategiak eta saltoki fisikoetako estrategiak bata bestearekin garatzea sinergiak lortu ahal izateko. Estrategia honen bidez, kontsumitzaileek offline bidezko erosketetan konfiantza aurkituko dute. Kontsumitzaileek produktuak kontsumitu eta erabiltzen dituztenean Kontsumitzaileek produktuak kontsumitu eta erabiltzen dituztenenan 2. Taula. Marka-Esperientziaren Desperdintzapenak Iturria: Norberak egindakoa. Brakus, Schmitt eta Zarantonellon (2009) oinarrituta Egun identifikatzen den ingurunean, hots, ingurune Omnikanalean edo behintzat online eta offline inguruneak konbinatzen dituen ingurunean, beharrezkoa iruditzen zaigu Brakus, Schmitt eta Zarantonellok (2009) nabarmentzen dituzten hiru esperientzia motak aipatzea eta Omnikanalitatearen ikuspuntutik osatzea, izan ere, abiapuntu bezala baliagarriak eta esanguratsuak suerta daitezkeelako. Laburbilduz, esperientzia gehienak, kontsumitzaileak, zuzenean, produktua bilatu, erosi eta kontsumitzen duenean gertatzen direla baieztatu daiteke. Hala ere, zeharkako esperientziak desberdintzea garrantzitsua da ere bai, izan ere, esperientzia hauek, publizitatearekin, marketineko komunikazioekin edota web orrialdeekin harremana daukate. Gaur arte, ikerketa gehienek produktuen ezaugarri erabilgarrietan eta esperientzien kategorietan jarri dute arreta eta ez, markek zuzkitzen duten esperientzietan. Egia da, kontsumitzaileek, produktuak bilatu, erosi eta kontsumitzen dituztenean, lehenik eta behin, produktuen ezaugarri erabilgarriak antzematen dituztela. Hala ere, kontsumitzaileek, marka estimuluekin erlazionatutako ezaugarriak nabaritu ditzakete ere bai. Marka estimulu hauek, beste batzuen artean, markaren diseinu eta identitatea (izena eta logoa), enbalaia, komunikazioa (publizitatea eta web orrialdea) eta marka bera saldu eta banatzen den inguruneak dira. Horregatik, marka esperientzia, marka estimuluez hornitutako kontsumitzaileen erreakzio subjektiboak direla esan daiteke (Brakus et al. 2009). Askotan, marka-esperientzia, honekin zerikusia duten baina desberdinak diren beste marka kontzeptu batzuekin nahasten da. Horregatik, garrantzitsua da, marka-esperientziaren ezaugarri garrantzitsuenak aipatzea, gainerako kontzeptuetatik ondo ezberdindu ahal izateko. Marka-esperientzia, kontzeptu ebaluagarri, afektibitate eta asoziazio kontzeptuetatik desberdintzen da, hala nola, markarekiko jarrera, markarekiko inplikazioa, lotura edo nortasuna. Nahiz eta oraindik ondo definitzear dagoen kontzeptua izan, hainbat ikerketen arabera, markaesperientzia, marka-estimuluek sorrarazitako sentsazio, sentimendu, ezagupen eta jarrera erreakzioak dira. Are gehiago, marka-esperientzia kontsumitzaileen portaera gisa antzeman beharko litzateke eta ez marka identitate gisa. Marka-esperientziaren dimentsioak zerrendatzerakoan, nahiz eta autore bakoitzak zerrendapen desberdinak egin, hainbat ikerketen arabera, marka-esperientzia 4 dimentsio nagusitan banatu daiteke: zentzumena, afektibitatea, adimena eta portaera (Brakus et al, 2009). Jarraian dimentsio bakoitzaren adibideak aipatuko dira. - Zentzumen dimentsioa: Markak ikusmenean sorrarazten duen inpaktua eta bestelako zentzumenetan inpakturik sortzen duen edo ez kontuan hartu gabe. Afektibitate dimentsioa: Markak sentikortasuna eta sentimenduak sorrarazten dituen. - Ezagupen dimentsioa: Marka batek zerbaiti buruz pentsaraztea edo jakin-mina sortzea. Portaera dimentsioa: Marka bat erabiltzeak ekintza fisikoak egitera bultzatu edota gorputz esperientziak sorrarazten dituenean. Aipatzekoa da, beste ikerlari batzuen arabera, marka-esperientziaren dimentsioen eskala, bost elementuz osatua dagoela (Schmitt, 1999): zentzumena, afektibitatea, adimena, portaera eta social support. Hots, dimentsio edo elementu berria gehitu dute, gizarte harremanaren eragina barneratuz. Hala ere, azkeneko dimentsio hau, social support, kontsumitzaileen loturarekin erlazionatuta dagoen beste kontzeptu batetan aipatu da onarpen handiagoarekin; markaren balio Ko-kreazioan, hain zuzen ere. Jarraian, marka-esperientziarekin zerikusi handia duen kontzeptua aipatuko da, Brand Personality, literaturan hainbatetan elkartu diren bi kontzeptu bait dira. 6.2 Brand Personality Marka nortasuna, marka bati lotutako giza emozioak eta ezaugarriak bezala definitu daitekeen (Aaker, 1997) marka-esperientzia kontzeptutik sortutako elementu bereizgarria da. Marka nortasuna, markarekin zerikusia duten pertsona edo elementuek transmititzen dute, erabiltzaileak, langileak, markaren izenak edo komunikazio bideek. Lehenago aipatu ditugun marka-esperientziaren bost dimentsioetan sakontzean, esan daiteke, kontsumitzaileek marka-esperientziaren zentzumenean, afektibitatean, adimenean edo portaeran arreta jartzen dutenean, marka nortasunaren bost dimentsioak esperimentatu ditzaketela. Hurrengo taulak, marka nortasunaren dimentsioak bereizten ditu: Marka nortasuna, marka-esperientziarekin oso lotuta dago, izan ere, kontsumitzaile bat marka batekin harremanetan dagoen bitartean esperientzia bat bizitzen badu eta esperientzia hori 3. Taula. Marka Nortasunaren Dimentsioak Iturria: Norberak eginda. Aaker (1997)-n oinarrituta Zintzotasuna Zintzoa Praktikoa Lagungarria Alaia Bizitasuna Originala Ezberdina Gaztea Askea Lehiakortasuna Errealista Ziurra Fidagarria Teknikoa Sofistikazioa Elitista Liluragarria Leuna nortasun ezaugarriekin identifikatzeko gai bada, marka-esperientziak, marka nortasunaren gain eragin positiboa izango du. Bestalde, alderantzizko efektua aipatzean, hau da, marka nortasunak marka-esperientziaren gain duen efektuari buruz ezin da eragin positiboa sortzen duela esan, hots, ezin da argi ikusi, marka nortasunak, marka-esperientziaren dimentsioetan duen eragina (hurrengo irudian) (Brakus et al, 2009). Gainera, marka nortasunak, desberdintzapen ezaugarriak handitzen ditu, kontsumitzaileen asebetetze maila eta leialtasuna handituz (Fournier, 1998). Hau da, marka bat, giza emozio eta ezaugarrietara geroz eta hurbilago egon, orduan eta asebetetze eta leialtasun handiagoa izango du. Marka-esperientzia eta marka nortasunaren elkarren arteko eraginak adierazteko hurrengo irudi hau oso adierazgarria izan daiteke. Irudi berean, marka-esperientziak eta nortasunak azkenez duten efektua barneratzen da; kontsumitzailearen leialtasuna. 7. Consumer Engagement Marketing alorreko ikerketek, kontsumitzaileek konpromisuari buruz diotena aztertuko da. Alde batetik, kontzeptuari hurbilketa egingo diogu, eta bestetik, marka-esperientziarekin lotzeko nahian, balio ko-krezioaz hitz egingo dugu. 7.1 Consumer Engagement Kontzeptuari Hurbilketa Consumer Engagement, lanean zehar hainbat aldiz aipatua, marketineko ikerkuntzetan garrantzi handia hartzen ari den kontzeptua da. Hasiera batetan, harreman marketin-etik eratorria, Consumer Engagement-a kontsumitzaile eta markaren arteko harremanean oinarritzen da. Honen arabera, kontsumitzaile bat, marka batengatik lotuta dagoenean, kontsumitzailearen portaerak, markarekiko balio Ko-kreazioan du bere funtsa (Vargo eta Lusch, 2004). Hain ikertua den kontzeptua izanik, ikerlari bakoitzak definizio desberdinak adierazi ditu, batzuk prozesu psikologiko bat dela azpimarratuz eta beste batzuk, kontsumitzaileen portaeraren ikuspuntuarekin definituz. Esate baterako, Brodie et al (2011)-ek agente batekin (marka batekin) eta zerbitzu harreman batekin gertatzen den interaktibitatea eta esperientzien Ko-kreazioan oinarritutako egoera psikologikoa dela adierazten du. Horrez gain, Bowden (2009)-ek aurrekoak bezalako egoera psikologikoa dela aitortzen du, kontsumitzaileen leialtasunaren lorpenean duen eragina adieraziz. Aipatzekoa da, ikerketa gehienek lehenengo definizioa bultzatu eta horretan oinarritzen direla. Consumer Engagement-a, orain arte proposatu eta aztertu ditugun dimentsiotan bereiztu daiteke, zehazki hiru dimentsiotan: afektibitate lotura, ezagupen lotura eta portaera lotura. Kontsumitzaileek loturaren dimentsio eta azpi-dimentsioak hobeto ulertzeko, jarraian bakoitzaren definizio labur bat emango da (Dessart et al, 2015): Afektibitate lotura, kontsumitzaile batek, marka batekiko sentitzen duen loturaren arabera, esperimentatzen dituen emozioen iraunkortasuna da. Afektibitate lotura, bi mailatan bereizi daiteke: - Gogo Bizitasuna: Kontsumitzaile baten barne-barneko gogo bizitasuna eta interesa markarekiko lotura mailaren arabera. - Zirrara: Kontsumitzaile batek, markarekiko interakzioan oinarritutako poztasun eta esker ona bere lotura mailaren arabera Ezagutza loturari dagokionez, kontsumitzaile batek, marka batekiko loturarekiko esperimentatzen dituen egoera mental aktibo eta iraunkor bezala definitu daiteke. Aurreko kasuan bezala, ezagutza loturak, bi azpi-dimentsio ditu: - Arreta: Kontsumitzaile batek, markarekiko dituen ezagutza baliabideak eta honetan pentsatzen ematen duen denbora markarekiko duen loturan arreta jarriz. - Xurgatzea: Kontsumitzaile batek, bere lotura mailaren arabera markarekiko duen kontzentrazio eta murgiltzea. Azkenik, portaera lotura, kontsumitzaile batek, erosketa asmoaren gain, markarekiko duen loturaren aurreko portaera, faktore motibagarri batzuengatik bultzatua. - Ikaskuntza: Kontsumitzaile batek, markari buruzko informazioa, esperientziak, ideiak edo bestelako edukiak bilatzen dituenean. - Bermea: Kontsumitzaile batek, marka bat zigortu, babestu edota aipatzen duenean. - Partekatzea: Kontsumitzaile batek, markari buruzko informazioa, esperientzia, ideiak edo bestelako edukiak gainerako kontsumitzaileekin partekatzen dituenean. Definizio orokor hauekin, marka batek, bere kontsumitzaileekiko lotura neurtu dezake. Aipatu beharra dago, lotura dimentsio eta azpi-dimentsio hauek ingurune digitala eta ingurune fisikoa integratzen direnean erabilgarriak direla, izan ere, kontsumitzaileen lotura neurtzeko baliabiderik eraginkorrena, marka batek bai sare sozialetan edota komunitate birtualetan duen presentzia neurtzea da. Kontsumitzaileen loturaren dimentsio hauek aipatzean, ezinbestekoa da kontsumitzaileek markaren balio (ko-) kreazioan duten garrantzia nabarmentzea. 7.2 Consumer Engagement eta Balio Ko-kreazioa Markaren balio Ko-kreazioak, marka-esperientziarekin eta Omnikanalitatearekin zerikusi handia dauka, izan ere, industria desberdinetako markek, beraien bezeroak bultzatzen dituzte beraiekin elkarlanean aritzeko; markaren erabaki prozesuetan eta produktuaren diseinu eta banaketan parte hartzen, produktuari buruzko jakintza eta iritzia gainerako kontsumitzaileekin komunitate birtualetan partekatzeko aukera izanik eta markaren balio Ko-kreazioan partaide aktiboak izanik. Balioa eta kontsumitzaileen balioa, marketineko ikerketa askoren gaia izan da. Orain arte, balioa, zerbitzuaren banatzaileak sortzen dutela pentsatu izan da. Hala ere, azkeneko ikerketen arabera, balioa ez dela soilik zerbitzu edo produktuaren banatzaileak eskaintzen, baizik eta, balioa, banatzailea, kontsumitzailea eta beste aktore batzuen arteko Ko-kreazioa dela baieztatzen dute. Parasuraman et al. (1985)-ek kontzeptu hau barneratu zuen eredu kontzeptuala proposatu zuenetiik, marketin ikerketetan oso landua izan den aztergaia da. Zerbitzuen marketineko azkenengo ikerketak, antzemandako zerbitzuen kalitatean (Perceived Service Quality, PSQ) egin dituzte saiakerak (Lee, Lee eta Yoo, 2000), zerbitzu-banatzailearen rolak, kontsumitzaileen balio pertzepzioetan zein garrantzi duen azaltzeko. Kontzeptu honek, ez du soilik zerbitzubanatzailearen jarrera aztertzen, baizik eta, kontsumitzaileek, banatzailearen ekintzak nola antzematen dituzten barneratu eta honen garrantzia azpimarratzen du. Bestalde, antzemandako zerbitzuen balioak (Perceived Service Value, PSV), kontsumitzaileen ikuspuntua adierazteaz gain, kontsumitzaileen antzemandako mozkinak eta antzemandako sakrifizioaren arteko bataz-bestekoaren kontzeptua barneratzen du (Liljander eta Strandvik, 1993). Balio (Ko-)kreazioaren definizio argi bat ematerako orduan, ikerketa desberdinek esanahi desberdinak adierazten dituzte balio sortzaileen rolen inguruan, hau da, balioa, beti Ko-kreazioa den iradoki egiten da edo balioa, Ko-kreazioan parte hartzen duten aldeek intentzio berdinak dituztenean soilik kontsidera daitekeen. Horregatik, balio Ko-kreazioaren logika desberdinak sortu dira: - Service-dominant Logic (SDL): Kontsumitzailea beti, balio Ko-kreatzailea dela defendatzen du (Vargo and Lusch, 2008). Balioa, kontsumitzaileekin eta baliabide berrikuntzekin bat eginda Ko-kreatzen da. Kontsumitzailea, balio Ko-kreazioaren erdigunean kokatzen da, izan ere, enpresak, kontsumitzaileekin harremanetan egoteko eta balioa sortzeko baliabide berriak bermatu ditzakete, baina, kontsumitzaileak dira baliabideak integratzen dituztenak (Edvardsson et al, 2014). Customer-dominant Logic (CDL): Kontzeptu hau ez da soilik zerbitzuetaz arduratzen, baizik eta, bezeroak negozio ereduaren erdigunean kokatzen dituen marketin eta enpresa ikuspuntu bat da, negozio arrakastatsu bat lortzeko asmoz (Heinonen et al. 2015). Autore hauen hitzetan, kontsumitzaileak ez dira enpresetaz fidatzen. Hau da, enpresek produktu edo zerbitzu eskaintzei buruz esaten dietenaz gain, beste enpresa edo kontsumitzaileen esperientzietan edota esperientzia propioetan oinarritutako ezagupenak dituzte. Horregatik, logika honek, enpresen balioaren arrakasta bermatzeko, balio proposamenak egiteaz gain, balio proposamenen betetzea kontuan hatzen du bezero potentzialak, benetako bezeroak bihurtzeko. Horregatik, gaur egun, enpresek, marka-esperientzian enfasia jartzea hain garrantzitsua da, Omnikanalitatean oinarritutako marketin estrategien diseinuan, kontsumitzaileen zein beste agenteen parte hartzea handiago edo txikiagoaren erabakia bezala. Puntu honetara helduta, zentzuduna da “Perceived Service Value” kontzeptua erabili ordez, “Experienced Service Value” kontzeptua erabiltzea. Era honetan, hornitzaile ikuspuntutik, esperientzietan oinarritutako kontsumitzaile ikuspegi batetara benetako aldaketa adierazten da (Grönroos et al. 2015). Gure asmoa laneko lehenengo zati honetan, kontsumitzailearen zeregina markaesperientziari dagokionez Omnikanalitate ingurune batetan azpimarratzea da. Hots, markek produktuen online eta offline salmenta proposamenak egiten dituztenean, enpresen eta kontsumitzaileen partehartzea kontuan hartu behar da. Burura datorkigun zalantza: Customer Engagement-a handiagoa izan ahala, kontsumitzaileen partehartzea markaesperientzian handiagoa izango da? Customer Engagement-a handiagoa izan ahala, kontsumitzaileen partehartzea balio Ko-kreazioan handiagoa izango da? Eta are gehiago, Customer Engagement altuago batek leialtasun handiagoa suposatzen badu, kontsumitzaile leialek marken arrakastan zeresan handiagoa izango dute? 8. Kontsumitzaileen Portaera Gaur eguneko kontsumitzailea, edozein momentutan eta kanal desberdinen bidez markekin komunikatzeko eta erlazionatzeko gai da, hauen erosketa esperientzia askoz ere arrazionala, sofistikatuagoa eta erabatekoa izanik. Eboluzio honek, kontsumitzaileak pozik egotera eramaten ditu, izan ere, hainbat informazio iturri izateak, prezioak konparatzeko, produktu desberdinak bilatzeko, kontsumitzaile desberdinen balorazioak jakiteko edota produktu zehatz baten informazio guztiaz baliatzeak oso boteretsuak egiten bait ditu merkatu lehiakor honetan. Internet bidez, edozein kontsumitzailek lor dezake produktu bat munduko edozein lekutatik, produktuak konparatu telebista ikusten dagoen bitartean mugikor, ordenagailu edo tablet-aren bidez edo lanean dagoen bitartean erosketa egin. 8.1 Online Kontsumitzaileen Portaera Online erosten duten kontsumitzaileen portaera ulertzea, oso zeregin garrantzitsua bilakatu da merkatu birtualetan dauden enpresentzat. Teknologiaren garapenek, E-commerce-a mundu osoko negoziorik garrantzitsuena izatea ahalbidetzen dute, online bidezko kontsumitzaileak geroz eta umoagoak diren bitartean. Ikertzaile batzuk kontsumitzaileen erosketa ohitura tradizionalen portaeran eta online bidezko portaeran aldaketa garrantzitsurik ikusten ez duten bitartean, beste batzuek, online bidezko erosketen portaeran aurrera pausu bat eman dela diote, ezinbestekoak diren bi elementuren sorketan; konfiantza eta ziurtasuna (Lee, 2002; Liang and Lai, 2002; Liebermann and Stashevsky, 2002; McKnight et al, 2002; Suh eta Han, 2002). Online kontsumitzaileen portaeran, hainbat faktorek dute eragina, jasandako arriskua edo produktuari buruzko ziurgabetasuna, beste batzuen artean. Hala ere, azkeneko ikerketek, online kontsumitzaileen portaera, faktore demografiko, banaketa bideei buruzko ezagutza, banaketa bideen erabilgarritasuna eta erosketa orientazioaren eraginpean daudela baieztatzen dute (Javaldi et al, 2012). Are gehiago, online kontsumitzaileen portaeran eragina duten bost faktore antzeman daitezke: banaketa kanalaren arriskua, prezio bilaketaren asmoa, bilaketaren esfortzua, ebaluazioaren esfortzua eta entrega-epea (Gong eta Maddox, 2011; Gupta, Su eta Walter, 2004). Online bidezko erosketa, hain ezaguna da, saltoki fisikoekin konparatuz, hainbat abantaila dituenako. Hauek dira, kontsumitzaileentzat online erosketak dituen abantailak (Javaldi et al, 2012): - Kontsumitzaileek edonon eta edonoiz erosteko aukera dute; espazio eta denbora aldagaiek ez dute garrantzirik - Denda birtualek, produktu eta zerbitzuei buruzko informazio gehiago bermatzen dute, erosketa erakargarriagoa eginez. Hala ere, online bidezko erosketek beste desabantaila batzuk dituzte saltoki fisikoekin konparatuz: - Kontsumitzaileei produktuak ikustea eta ikustea gustatzen zaie, eta horretarako, saltoki fisikoetara joaten dira. - Online bidezko erosketetan aurrez-aurreko komunikazioa galdu egiten da. Horregatik, online bidezko erosketak hain garrantzitsuak diren garai honetan eta saltoki fisikoek garrantzia galtzen doazen momentuan, kontsumitzaileen bi banaketa kanalen integrazioa eskatzen dute, hausturarik gabeko erosketa prozesu bat bermatu ahal izateko. 8.2 Kontsumitzaile Omnikanalaren Portaera Internet-en gorakadaren eta honek eskaintzen dituen zerbitzuetaz baliatzeko, markek, beraien kontsumitzaileekin harremanetan egoteko estrategiak garatu dituzte. Kontsumitzaile Omnikanalek, hainbat kanal desberdin simultaneoki erabiltzen dituzte beraien nahi eta beharrak asetzeko; informazio bilketa edo produktu baten erosketan, esate baterako (Lazaris, 2014). Beraz, markentzat, komunikazio eta banaketa kanal ugaritan dagoen kontsumitzailearekin harremanetan egotea oso onuragarria da, izan ere, hainbat kanal erabiltzen dituzten kontsumitzaileek erosketa asmo gehiago dauzkate, kanal bakarra erabiltzen duten kontsumitzaileek baino (Accenture, 2010). Hala ere, erosle Omnikanalaren portaera, momentuz, teoria hutsean oinarrituta dago. Horregatik, interesgarria deritzogu inguruneko enpresetako kontsumitzaileei beraien erosketa ohiturei buruz galdetzea. 9. Ikerketa Praktikoa I: Kontsumitzaileen Esperientzia Omnikanalaren Antzematea Kontsumitzaile Omnikanalaren portaera aipatzean, kontzeptu teorikoak oso argiak eta ulergarriak direla ikusi da. Hala ere, hutsune nabarmen bat dagoela esan daiteke, benetan, kontsumitzaileek, enpresen estrategia Omnikanalen antzemateari buruz hitz egiten dugunean. Horregatik, inguruneko bi enpresa garrantzitsuren kontsumitzaileen erosketa ohiturei buruzko ikerketa bat egin da; Eroski Kooperatiba eta Zara. 9.1 Ikerketaren Testuingurua IBM-k 2013. urtean egindako ikerketa batetan, elikadura kontsumitzaileek teknologia gutxiago erabiltzen dutela baieztatzen du, beste produktu batzuen kontsumitzaileek baino; arropa kontsumitzaileak, esate baterako. Hala ere, argi dago, nahiz eta elikadura enpresen kontsumitzaileek teknologia gutxiago erabili, kontsumitzaile mota honek, gainerakoek bezala, beraien nahi eta beharretara egokitzen den erosketa esperientzia nahi dutela, bai denda fisikoetan eta bai Internet bidez. Zentzu honetan, Eroski Koop, lan handia egiten ari den kontsumo handiko produktuen kontsumo enpresa kooperatiba da. Enpresa honek, Omnikanalitatea barneratzeko saiakeretan, bi inguruneen integrazioa barneratzen duten hainbat ekintza jarri ditu martxan. Bestalde, oihalen sektorean, Zara, eragin handia duen enpresa da. 2010. urtean bere online negozioa ireki zuenetik, etengabeko gorakada jasan du ez soilik Internet bidezko salmentetan, baizik eta, denda fisikoen salmentetan ere bai. Zara-k, beste edozein enpresak baino hobeto jarduten du Omnikanalitate estrategian bi inguruneen artean sinergiak sortuz, eta kontsumitzaileei hausturarik gabeko erosketa esperientzia bermatuz. 9.2 Ikerketaren Helburua Ikerketa honen helburua, gure inguruneko kontsumitzaileen erosketa ohiturak aztertzea da. Argi dago, Internet bidezko erosketek geroz eta garrantzi gehiago daukatela merkatuan. Hala ere, oraindik, kontsumitzaile tradizionalaren ohiturak oso barneratuta daude. Horregatik, interesgarria da, elikadura eta moda kontsumitzaileen erosketa ohiturak jakitea, ondoren, hauen nahi eta beharretara egokitzen den estrategia Omnikanala aurrera eramateko. Ikerketa 5. Irudia. Zara Logotipoa Iturria: http://www.zara.com/es/ honek izaera nahiko esploratorioa du interesatzen zaigun gaian; estrategia Omnikanalean eta honen eraginetan (esperientzia, konpromisua eta leialtasuna), etorkizunean, agian, gehiago sakondu ahal izateko. Beraz, esan daiteke, gaiari lehenengo hurbilketa bat dela. 9.3 Metodologia Ikerketa hau aurrera eramateko, Eroski eta Zarako 76 kontsumitzaileri egin zaie inkesta; 38 Eroskiko kontsumitzaileak eta beste 38 Zarakoak izanik. Lagina finkatzeko, adin tartea kontuan hartu da; etxeko erosketa egiteko eta arropa erosketen erabakiak hartzeko adinean dauden pertsonak adinaren behe kota finkatzeko eta etxean Internet-a erabili dezaketen pertsonak goi kota finkatzeko. Inkesten galderei dagokienez, pertsona guztiei galdera berdinak egin zaizkie (kasu batzuetan, sektore bakoitzari egikituta); galdera guztiak, beraien elikadura eta moda erosketa ohituretan oinarrituta. 9.4 Ikerketaren Emaitzak Inkesten emaitzetan oinarrituz, Eroskiko inkestatuen erdiak baino gehiagok, %63-ak, normalean, Eroskin erosten du. Hala ere, gainerako supermerkatuetan prezioak begiratu eta konparatzen dituztela baieztatzen dute, Zararen kasuan bezala, hau da, normalean Zaran erosten duten kontsumitzaileak asko dira, nahiz eta denek, prezioarekiko sentikortasuna dela eta, beste denda edo marka batzuetan prezioak konparatzen dituzten. Bestalde, inkestatuen %6-ak, elikadura erosketak egiteko, soilik prezio eta promozioetan oinarritzen direla baieztatzen dute. Beraz, argi ikusi daiteke, nahiz eta, bai Eroskik zein Zarak fidelak diren kontsumitzaileak izan, beste edozein denda edo markara joateko prest dauden kontsumitzaileak dituztela, inolako loturarik izan gabe. Gainera, Eroskiko kontsumitzaile inkestatuen ia %40-ak, ez ditu inoiz online bidezko erosketak egin, %34-ak noizbehinka, %16ak askotan eta soilik %3-ak beti egiten dituztela baieztatzen du Zararen kasuan ez bezala, izan ere, marka honetako kontsumitzaileen %50-ak gutxienez behin online bidezko erosketak egin ditu. Hala ere, aipatzekoa da, inkestatuen %30-ak ez dituela inoiz online bidezko erosketak egin. Beraz, esan daiteke, Internet bidezko erosketei dagokienez, aurretik aipatutako ikerketen emaitzak baieztatzen direla eta arropa kontsumitzaileek Internet bidezko erosketa gehiago egiten dituztela. Bestalde, aipatzekoa da, oraindik ere, kontsumitzaile askok ez dutela Internet bidez erosteko ohiturarik. Omnikanalitateren eraginez sortu diren bi fenomenoei buruz galdetzean; Webrooming-a eta Showrooming-a, elikadura erosketak egiterako orduan, %32-ak, batzuetan web orrialdean promozioak begiratzen dituela baieztatzen du, inoiz web orrialdea begiratzen ez dutenen %47- aren aurrean. Bestalde, Showrooming-aren fenomenoa elikadura produktuen erosketetan ez da ia ematen. Egia da, %28-ak, produktu teknologiko eta etxe-tresna elektrikoak frogatzera joaten direla esaten duela, baina ez elikadura produktuen kasuan. Joera berdina Zaran gertatzen da, hau da, arropa erosteko orduan, inkestatuen %75-ak Internet begiratzen duela eta ondoren denda fisikoan erosketa gauzatzen duela baieztatzen du, nahiz eta hauetako gehienek ohiturarik ez izan. Orokorrean, bi sektoreetan Webrooming-aren fenomenoa askoz ere hedatugoa dagoen ohitura da, Showrooming-a ez bezala. Honen arrazoi nagusia, Internet bidezko erosketei dagokien fidagarritasun eza dela esan daiteke. Gainera, oihalen sektorean, inkestatuek, Internet bidezko erosketen fidagarritasun ezaz gain, arropa dendan frogatzeko aukeraz baliatzen dira. Bestalde, elikagaiei dagokienez, saltoki fisikoan erosketak egitea askoz ere erosoagoa egiten zaiela baieztatzen dute. Beraz, inkestatuen datuak kontuan hartuz, oihalen sektorean kontsumitzaileek erraztasun handiagoarekin online bidezko erosketak egiteko “ohitura” gehiago daukate elikagaiak erosten dituzten kontsumitzaileek baino. Hala ere, esan beharra dago, inkesta hauetatik ondorioztatzen denez, oraindik, nahiz eta geroz eta kontsumitzaile gehiagok online bidezko erosketa prozesu aurrera eraman, ibilbide handia dagoela, benetan, kontsumitzaileek bi inguruneak beraien erosketa prozesu eta erosketa erabakietan integratzeko. Datuak eta kontsumitzaileek Omnikanalitatea oso urrutitik antzematen dutela kontuan hartuta, interesgarria litzateke galdetzea, enpresek eta markek, bi inguruneen integrazioa nola eramaten duten aurrera. Kontsumitzaileen ohiturak ez dira teknologiaren garapenaren abiadurarekin bat aldatzen, horregatik, enpresek, estrategia Omnikanalak garatzearekin bat, kontsumitzaileen ohiturak aldatzen saiatu beharko lirateke, hau da, baliteke, kontsumitzaileak ingurune Omnikanalean integratzeko hezitu beharko liratekeela. Bestalde, erosketa ohituretan eragina duen faktore garrantzitsu gisa, kontsumitzaileen adina aipatu daiteke. Argi dago, kontsumitzaile gazteenek, teknologia berrien eta Internet-aren erabilera egunerokotasunean barneraturik dutela, kontsumitzaile zaharrenek ez bezala. Horregatik, ezinbestekoa da, enpresek beraien estrategia Omnikanalak garatzean nori zuzenduta dauden zehaztea eta beharrezkoa izango balitz, erosketa ohiturak eta erosketa prozesua aldatzeko ekintzak aurrera eramatea. 1. Grafikoa. Webrooming Fenomenoaren Hedadura Iturria: Norberak egindakoa. Inkesten datuetan oinarrituta 10. Ikerketa Praktikoa II: Estrategia Omnikanala, Eroski Kasua Estrategia Omnikanalen garapena nola bideratu daitekeen, hoen gaineko ezagupena eta ulermena lortzeko, literaturan ez da berebiziko informaziorik jasotzen. Horregatik, interesgarria da lanean zehar aipatu eta garatutako kontzeptu guztiak kasu erreal batekin aztertzea. Atal honen garapena, Eroski Cooperatibako Online sailaren arduradunarekin izandako elkarrizketa batetan oinarrituta dago.B eraz, aditu baten bidez informazioa lortzeko aukera izan da. Lehenik eta behin, garrantzitsua da, enpresa “tradizionalek” estrategia Omnikanalaren garapena aurrera eramateko dituzten zailtasunak aipatzea; estrategia hau enpresan barneratzeko, erakunde guztiaren partaidetza eta integrazioa beharrezkoa delako. Eroskiren kasuan, estrategia hau aurrera eramateko zailtasunak ematen dituzten faktoreak aipatzean, enpresaren berrikuntza prozesu ezak, pertsonak; batez ere, adina azpimarratzen da, izan ere, langileek ez dituzte ingurune digitalean aritzeko gaitasun handirik eta orokorrean, enpresaren ingurune fisikora orientazioa dute. Horregatik, epe laburrera begira, garrantzitsua litzateke aurrera pausu bat ematea, online ingurunea enpresaren estrategien barruan sar dadin. 2014. urtean, Online departamentua erakundearen goi mailan ezarri zen zuzendaritzaren bultzada eta inbertsio handia jasoz. Erabaki honen oinarrian, funtsezkoak diren hiru arrazoirengatik hartu zen: 1. Eroski/Caprabo online salmenten geldialdia merkatu potentzial batek ematen dituen aukeren aurrean. 2. Datuetan oinarrituz, kontsumitzaile batek, erosketa egiteko kanal bat baino gehiago dituenean, poltsiko kuotaren %23-ko gehikuntza bat ematen da. 3. Aktore berrien agerpena merkatuan; Pure Players, negozio guztia Internet bidez aurrera eramaten duten negozioak eta gaur egun edozein sektoreko negozioak izan daitezkeenak. Enpresa tradizionalek hauei egokitzeko zailtasun handiak dituzte, horregatik aukera bezala ikusi daiteke, online negozioari bultzada bat emanez. Bestalde, kontsumitzaile Omnikanalari buruz hitz egiterakoan, Eroskik, kontsumitzailea “bakarra” dela uste du, bakoitza bere erosketa behar ezberdinekin. Horregatik, erosketa behar gehiago estaltzean, kontsumitzaileen leialtasuna eta salmenten gorakada lortu daiteke. 6. Irudia. Eroski Online Logotipoa Iturria: http://www.eroski.es/ Kontsumitzaileengana estrategia bakar batekin hurbiltzen saiatu behar da erosketa esperientzia bakarra izan dadin eta horretan etengabe ari dira lanean. Kasu honetan, kontsumitzaile guztiek hiru erosketa behar dituzte: (1) maiztasun gutxiko hornikuntza (hileroko erosketak), (2) maiztasun handiko hornikuntza (asteroko erosketak) eta (3) erosketa osagarriak (azken momentuko erosketak edota ahazteak). Eroski online negozioak, batez ere, maiztasun txikiko hornikuntzak estaltzen ditu, hau da, hileroko erosketak. Kasu honetan, Eroskik, produktu freskoen online salmentaren beherakada azpimarratzen du, beste ekintza batzuekin konpondua izan beharko den oztopo bat izanik. Online negozioak, maiztasun txikiko hornikuntzetan murgilduta jarraitzen baldin badu, honen geldialdi bat emango da inolako aurrerapenik egin gabe. Online negozioak hainbat oztopo dituela aditzen du online departamentuko arduradunak; garraio gastuak (140€ arte) eta erosketen entrega epea, beste batzuen artean. Horregatik, datorren urtera begira, oztopo guzti hauei amaiera emateko asmotan, merkatuko aukera guztiak aprobetxatzea da Eroskiren helbururik garrantzitsuena. Are gehiago, jadanik errealitatea diren hainbat proiektu Omnikanalen berri daukagu: - Click & Drive: Erosketa modu honek online eta offline inguruak integratzen ditu, hau da, erosketa, Internet bidez egiten da, ondoren saltoki fisiko batetan kotxez jasotzeko. Nahiz eta oraindik oso hipermerkatu gutxik izan, Eroskik gogor apustu egiten du proiektu honetan. Sistema honekin, garraio kostuen eta erosketen berehalakotasunaren faktoreak desagertzen dira, kontsumitzaileari erosketa esperientzia bakarra bermatuz. - Click & Collect: Aurreko sistemak bezala, Click & Collect, ingurune birtualean hasi eta ingurune fisikoak bukatzen den erosketa prozesua da. Kasu honetan, Internet bidez egiten da erosketaren eskaria ondoren saltoki fisiko batetan jasotzeko. Proiektu honen helburu nagusia, produktu freskoen online bidezko salerosketa bultzatzea da, batik bat. Hala ere, lehenago aipatu den bezala, azkeneko momentuko erosketak errazteko baliagarria da ere bai. Bestalde, etorkizunean aurrera eramango diren proiektuei erreparatuz, joera argi bat ikusi daiteke smartphone eta aplikazioen munduan. 7. Irudia. Eroski Drive & Collect Iturria: http://www.eroski.es/ 11. Ondorioak Lan honetan zehar, enpresek, estrategia Omnikanalak aurrera eramateko kontuan hartu beharko zituzketen aldagaiak azaldu dira, bi inguruneen integrazioak duen garrantzia eta honek dituen zailtasunak aztertuz. Aldagai hauei erreparatuz, lanaren helburua bete dela uste da kontsumitzaile eta marken lotura eta harremanen oinarri bezala Omnikanalitatea enpresen estrategietan barneratuz. Lan honekin beraz, abiapuntu bezala ezarri zen marko teorikoaren barruan nolabaiteko ekarpena egitea lortu dela uste da. Oinarriak ezarri ditugu gai honetan hurrengo pausuak eman ahal izateko eta helburuen atalean (2. atalean) adierazten zen proposamenera hurbiltzeko. Argi dago, gaur eguneko merkatu lehiakor honetan, kontsumitzaileek promozioetan oinarritutako erosketetaz gain, marka-esperientzian oinarritutako hausturarik gabeko erosketak nahi dituztela. Aldi berean, enpresek, beraien aldetik, epe laburreko salmentetan oinarritu beharrean, kontsumitzaileen epe luzeko loturan jarri beharko lukete arreta gehiago eta horregatik, estrategia Omnikanal baten garapena, geroz eta beharrezkoagoa da. Hala ere, kontsumitzaileak, nahiz eta geroz eta Omnikanalagoak izan, hauen ohiturak ez dira teknologia berrien garapenaren abiadura berean aldatzen, beraz, enpresentzat ez da zeregin erraza beraien estrategiak aldatzea, kontsumitzaileek beraien ohiturak aldatzen ez badituzte. Bestalde, esan beharra dago, etorkizun labur batetara begira eta pixkanaka kontsumitzaileek teknologia berriak eta Internet-en erabilera geroz eta barneraturik dutela kontuan hartuz, online eta offline inguruneen integrazioa geroz eta errazagoa eta eraginkorragoa izango dela. Bitartean, enpresek, kontsumitzaile “tradizionalak” ingurune Omnikanalean hezitzen saiatu beharko lirateke, sektore batzuetan beste batzuetan baino gehiago. Gure proposamenean Omnikanalitatea, erosketa esperientzia, konpromisua eta leialtasuna kontzeptuak barneratu ditugu eta Eroskiren adituarekin izandako elkarrizketatik ondorioztatu dezakegunez, Omnikanalitateak ere errentagarritasunarekin lotura handia izan dezake. Izan ere, kontsumitzaileak zenbat eta kanal gehiago aukeran izan, poltsiko kuota handitzeko aukera gehiago daude. Etorkizuneko joerei erreparatuz smarthphone aplikazioak berebiziko garrantzia izango dutela iragarri daiteke eta hemendik aurrerako ikerketetan hauen aztertzea eta hauen inguruko estrategien garapena ezinbestekoa izango da kontsumitzaileen arreta eta lotura lortzeko.
addi-b952c143b08f
https://addi.ehu.es/handle/10810/16746
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-01-15
science
Arakistain Etxabe, Ander
eu
Samuraiak enpresari. Japoniako industrializazioa
2. Grafikoa: Tokyoko haurren hezkuntza………………………………………………28 Gradu amaierako lan honekin gaur egun mundu mailako potentzia ekonomiko handienetariko bat den herrialdearen industrializazio eta garapen prozesua aztertu nahi da; Japoniarena hain zuzen ere. Aldi berean, lanean herrialde honek industrializazio prozesua aurrera eraman ahal izateko gizartean eta ekonomiak emandako aldaketa eta erreformak ere aztertuko ditugu, Japoniaren industrializaziorako bidea pausuz –pauso ikusiz. Japonia uharte multzo edo artxipielago bat delarik kanpotarrekin izandako harremanak ez dira asko izan, batez ere gaur egun mendebaldeko herrialdeak direnekin, gehienbat Amerikako Estatu Batuekin eta europar herrialdeekin. Baina inperialismoaren agerpenarekin Japonian atzerritarrak agertuko dira, herrialde barruko barne arazoak areagotzea lortuz. Atzerritarrak emari handiarekin iristen hasten diren unean Tokugawa familia egongo da Japonia zuzentzen eta agintariek ikustean garai honetan barne arazo hauek nagusitu zirela, beste zenbait faktoreren artean, Japonia bere baitan zarratzea erabakitzen dute 200 urtez baino gehiago. Bestalde Japoniaren historian beste hainbat tokitan bezala Amerikako Estatu Batuek ere paper garrantzitsu bat jokatuko dute. Izan ere, Japonian erreforma asko martxan jartzen ari zirela, Estatu Batuek japoniar agintarien borondatearen aurka mugak atzerritarrei irekitzera derrigortuko ditu, isolamenduaren aroari guztizko amaiera emanez. Ondorioz Japoniak atzerritarren aurrerapenak ikusirik, eurak ere ekonomia garapen hori izatea nahiko dute. Gauzak horrela Japonia Asiako potentzia bilakatzen da, baina bere ekonomiaren hazkunde maila altuari aurre egiteko baliabide eta lehengai falta izango du, Japonian hauek aurkitzen ez dituelarik. Orduan, momentu honetan Japoniak bere inperioa sortzeari ekingo dio Asia osoan zehar; hori bai, guda ezberdinetan herrialde askoren aurka eginez, adibidez, Sobietar Batasuna, Txina, Amerikako Estatu Batuak eta Britainia Handia. Horrela, Japoniak hau egingo du; estamentuekin bukatu, barne arazoekin bukatu, politika garatu eta erreforma ekonomikoak aurrera eraman. Japonia, herrialde guztiz atzeratua zen Asiako eta Afrikako beste hainbat herrialde bezala, baina hauek beste guztiek baino beranduago izan zituzten lehendabiziko Showa: Hazkunde ekonomiko –industriala Heisei: Ekonomiaren kontsolidazioa eta egonkortzea harremanak atzerritarrekin. Asiako herrialde gehienen maila berean edo antzekoan egotetik, munduko potentziarik handienetarikoa izatera pasatuko da urte gutxitan. Nola eman zen horrelako hazkunde eta garapen maila hain urte gutxitan? Zer egin zuten japoniarrek eta beraien gobernuak hori lortzeko? Hazkunde erritmo azkar horrek beraien politikan eta ekintzetan eraginik izan al zuen? Hainbat galdera sor daitezke Japoniaren hazkunde eredutik eta japoniar mirari delako horren atzetik. Izan ere, bere garaian seguruenik herrialde asko beraien pausuak jarraitzen saiatu izango ziren, horrelako eredu industrial arrakastatsu baterako bidea lortzeko esperantzarekin. Horregatik lan honetan helburu ezberdinak izango ditugu japoniar industrializazio prozesuarekiko; Industrializazio prozesua bera nola eman zen aztertzeaz gain, bere gizartearen historia eta ekonomia aztertzea, ekonomia bat industrializatzeko nolako pausuak eman ahal diren analizatzea eta japoniar gizarteak aurre egin behar izan zioten egoerak ikustea. Bestalde esan behar da lanaren helburu nagusiez gain lan honek ere badituela azaltzen saiatuko garen zenbait azpi –helburu. Japoniarrek beraien herrialdea antolatzeko duten sistema ulertzen ahaleginduko gara, ikusirik ea gure inguruetako antolamendu sistemen antzekoak diren edo ez; bere ekonomia eta industriaren hazkunde azkarraren zergatiak bilatzen ahaleginduko gara; inperioa sortzeko grina hori nondik datorren aztertzen saiatuko gara; munduko beste herrialdeekin izandako harremanak ikusiko ditugu ekintza ezberdinen aurrean eta azkenik, beraien ekonomiaren berezitasunak aurkitzen saiatuko gara. Lana garatzerako orduan japoniar historiako fase ezberdinak aztertuko ditugunez, fase hauen bidez antolatuko dugu lan osoa; Tokugawa arotik (1600-1868) hasiko gara, Meiji arotik (1868- 1912), Taisho arotik (1912-1926) eta Showa arotik (1926-1989) pasatuz, Heisei arora (1989- Gaur egun) iritsi arte. Etapa banaketa hau aurrerago ikusgai dagoen Barne Produktu Gordinaren grafikoan ikusi dezakegu nahiz eta aroen iraupena ez den ondo islatzen grafikoan, izan ere arorik luzeena Tokugawa familiaren aginteari dagokiona izango delako. Grafikoan ikusi daitezkeen aro bakoitza hitz edo esaldi batekin lotuko beharko bagenu ondorengo hau proposatuko nuke: Tokugawa: Batasuna Meiji: Garapenaren hasiera Taisho: Demokrazia Japonian XII. mendetik feudalismoa edo jauntxoen sistema zen nagusi. Dena dela, esan behar da Europako feudalismoa eta Japoniakoa desberdinak zirela gauza askotan. Desberdintasun horren adibide gisa nekazariek beraiek lantzen zituzten lurrak erabiltzeagatik eta hauetan bizitzeagatiko zergak ditugu. Europako kasuan ez bezala jauntxo bakoitzak bere lurretako nekazarien zergak jasotzen zituen ondoren bere interesen alde egingo zuten pertsonei ordainketak egiteko. Jauntxo hauek, beste jauntxo batzuekin aliantzak sortzen zituzten beste jauntxo edo aliantza batzuei aurre egiteko. Bestalde, enperadorea existitzen zen garai horretan baina ez zuen benetako botere politiko eta militar argirik, hau da, irudi bat besterik ez zen. Botere militarraren irudi gisa Shogun deituriko buruzagia zegoen. Garai honen hasieraren aurretik, Japonian “guden mendea” deituriko aro garrantzitsua bizi izan zuten 1467 eta 1568 bitartean. Guden zergatia alde batetik aurretik aipatu dugun shogunaren irudiaren oinordekotza aukeraketa da eta beste aldetik Japoniako batasunaren zatikatzea. Zatikatze hau Japoniak nola antolatu behar zuen eztabaidatik sortzen da; bi bloketan zatituz; alde batetik jauntxo zentralistak egongo dira eta bestetik autonomiaren aldeko jauntxoak. Guda hau lehenengoek irabazi zuten; Tokugawa familiak. 2.1 Batasunerako noranzkoa Batasunaren hasiera honetan autoritate mota berri bat agertzen da Japoniako lurretan, Daimio deituriko irudia; hauek jauntxoen gainetik kokatzen ziren (gobernadore feudalak). Ondoren, daimio hauek ziren enperadore eta shogunarekin harremanetan jartzen ziren pertsonak eta beraien lur eremuko administrazioaz eta politikaz arduratzen ziren gobernua arautzen zuen legeak aplikatuz. Urte hauetan Japoniaren benetako edo egiazko batasuna eman zen, bateratze hau lortu zuten pertsonak Nobunaga, Ieyasu Tokugawa eta Hideyoshi izan ziren. Nobunagak Kyoto konkistatu zuen 1568 urtean, “guden mendea” –ri amaiera emanez, boterearen sinboloak zirenak bere esku hartuz, besteak beste enperadorea eta shoguna. Behin Nobunagak boterea lorturik daimio guztiak bere menpe berrantolatu zituen botere Iturria: Status of Daimiyo. Maps Online, ANU College of Asia & the Pacific. Australian National University. [2015-VI-29an kontsultatua] http://asiapacific.anu.edu.au/mapsonline/basemaps/status-daimyo militarraren azpian harturik. Dena dela, 1590eko batasun hau lortzeko deszentralizazio txiki bat burutu behar izan zuen, daimio bakoitzari bere botere propioa emanez baina tratu edo akordio batera iritsiz autonomia hori mantendu ahal izateko; agintari militarrari leialak izan behar ziren. Hori bai, kontutan izan behar da shogunaren boterearen muinik garrantzitsuenetarikoa berak zituen lurren jabetzak zirela. Izan ere Japoniako nekazal lurren laurdena shogunarenak ziren, horrek esan nahi du landa eremuko produkzioaren zati garrantzitsu bat shogunaren eskuetan zegoela. Gainera, herrialdearen batasuna bermatzeko lur eremuak berrantolatu egin ziren Tokugawa familiaren aurkako etsaitasunak kontuan harturik. Lehenik eta behin shogunatoarekin harreman zuzena zuten etxeak izango genituzke, Shimpan deiturikoak; Tokugawa etxeari fidelak izaniko etxeak Fudai izenarekin eta azkenik hirugarren talde bat; Tozama etxeak, etsaiak. Tokugawa etxeak garrantzia handia ematen zion Enperadorearen funtzioak eta eginbeharrak kontrolatzeari. Okupazio literarioak, zeremonialak, tenplu ezberdinekin zituen erlazioak eta goi mailako funtzionarioen izendapenak esleitu zitzaizkion. Kontrol honen helburu nagusia Tozama etxeetako kideek Enperadorearen faborerik ez izatea zen eta horretarako Tokugawa etxeak ezkontzen bidez familia inperialean sartzea lortu zuen, modu zuzen batean familiaren barruan ere kontrola izateko. Administrazioa burutzeko, daimioarekin leialak ziren giza taldeengana jotzen zuten agintariek; normalean estamentu militarreko kideak. Goi-mailako, erdi-mailako buruak eta behe mailako buruak egonik. Laburbilduz, Europan erdi aroan garatu zen feudalismo antzeko sistema ezarri zen Japonian naiz eta Europatik urrun egon. 2.2 Protekzionismo politika eta munduarekin isolamendua Dena dela, Japonia nahiz eta mendebaldeko herrialdeetatik urrun kokatu merkatariek laster aurkitu zuten ekialdeko herrialde honetarako bidea. Hain zuzen ere, 1540 eta 1640 bitartean, europarrak Japoniako uharteetan zehar ibili ziren merkataritza burutzen, ala nola, portugesak, espainiarrak eta holandarrak batez ere. Ieyasu shogunak boterea lortu zuen une beretik atzerritarrekin merkataritza burutzearen aldekoa izan zen, izan ere 1604 eta 1635 bitartean 300 lizentzia inguru eskaini zituen itsasontziek kanpoko beste hiri eta lurrekin merkataritza garatzeko.2 Baina europar merkatari batzuekin batera misiolari erlijiosoak etortzen hasi ziren, espainiar eta portugesekin; gainera, kezka zabaldu zen herrialdean ezagunak zirelako espainiarrek eta portugaldarrek eginiko konkistak beste herrialde batzuetan, Filipinetan eta Txinan (Gaur egungo Macao penintsulan) eginikoak hurrenez hurren3. Tokugawa aroaren ezaugarri nagusiena aplikatu zen politika protekzionista izan zen, Japonia bi mende eta erdiz munduari bizkarra ematen egon zelarik (1633-1853). Baina honen zergatia ez zen soilik atzerritarrekin batera misiolari erlijiosoak etorri izana; arrazoi gehiago egon ziren: 1) Japonia barneko politika egonkortzeko kezka. 2) Nazioarteko merkataritza monopolizatzeko nahia. 3) Kristautasunari beldurra. Aztertu dugun bezala ordura arte Japoniako bide politikoa oso malkartsua izan zen daimio eta etxe ezberdinen arteko etsaitasunak zirela medio; beraz atzerritarren agerpenak japoniar uharteetan alarmak piztu zituen Tokugawa erregimenaren aldekoen artean. Bestalde, Tokugawa familiaren monopolioa sortzeko grina ez zen bete. Erlijioak bestalde pisu garrantzitsua izan zuen protekzionismo mekanismo hau aukeratzearen aldeko apustu gisa, izan ere japoniar askok kristautasuna besarkatu zuten shintoismoari eta budismoari uko eginez. Baina erlijioaren atzetik ondorengo arrazoi hau zegoen; kristau jarraitzaile izanik agintari gisa shogunaren gainetik aita santua zegoen, beraz kristau erlijioak japoniar gobernu ereduari uko egiten zion, matxinada posible baten arriskua nagusiago eginez. Aipatu ditugun arrazoien eraginez Ieyasu jadanik 1612 urtean kristauen aurkako legeak atera zituen, hala ere, holandarrak bakean utzi zituzten interes bakarra enpresen irabazi ekonomikoak lortzea zelako. 1616an azkenik merkataritza guztia debekatu zen Japonia eta atzerritarren artean, bakarrik Nagasakiko Deshima uharte artifizialean4 eta Hiradoko hirietan burutu zitekeen; baina, hala ere gutxik zuten aukera salerosketak burutzeko. Garai honetako ekonomiari dagokionez lehen sektoreak zuen garrantzi gehiena. Lehen sektorea hasiera batean biziraupenerako zen baina 1600 eta 1730 bitartean nekazaritzan eman ziren aurrerapenei esker produkzioa biziraupenekoa izatetik merkatal nekazaritza izatera pasatu zen; adibidez, zerealen produkzioa bikoiztea lortu zen garai honetan. 1 taulan ikusi dezakegu nekazal ekoizpena 30.173 mila koku -tik 51.073 koku -ra handitzen dela. Guzti hau posible izan zen nekazaritzako tresnak garatu zituztelako5, animaliak erabiltzen hasi zirelako lurraren lanketan, hazien aukeraketa burutzeagatik eta ongarri begetalen erabilera nagusitzeagatik6. Horrela, merkataritzaren gorakadak herritarren bizi maila zerbait hobetzea lortu zen7. Aurreko aurrerapenek jendeak truke gehiago egin ahal izatea eta monetaren eskaria igotzea ekarri zuten; baina Japonian metalen gabezia zegoenez ezin zen txanponik ekoiztu, ondorioz Japonian paperezko eskubideak jaulkitzen hasi ziren trukeak egiteko baita enpresen parte-hartzeen edo akzioen erabilera ere. Bestalde, Japonia bizitzen ari zen protekzionismo garaiak asko lagundu zion, izan ere atzerritarren produktuengandik babestuta zeuden maila batean, gainera Japonia garai baketsu bat bizitzen ari zen bitartean hiriak pila bat haztea lortu zen shogunaren babespean (2.Taula). Ondorengo taula honetan Japoniako biztanleriari buruzko datuetan ikusi dezakegu urteetan zehar biztanleria handitzen joan dela baina goazen guri interesatzen zaizkigun urteetara (koloreztatuetara). Tokugawa aroaren barruan 1600 eta 1730 urteen bitartean eman zen hazkunderik handiena, bai hirietan, baita landa eremuan ere. Datuak begiratuz ikusten da 130 urtetan soilik Japoniako hiri biztanleria hirukoiztu egiten dela eta herrialde osoko biztanleria ia bikoiztu. Urte hauetan landa eremuko biztanleria ekoizpenaren igoeragatik eman zen eta hirietakoa merkataritzaren igoeragatik. Dena den, 1730 urtetik aurrera ikusi dezakegu biztanleriaren hazkundea egonkortu egiten dela eta hirietako biztanleria zerbait hazten dela, izan ere nekazaritza eremuan ematen da industrializazio prozesuaren hasiera8. Yoshimune shogunak garai honetan hainbat erreforma (Kyoho erreformak) martxan jarri zituen daimio bakoitzak zituen arazo ekonomikoei aurre egin ahal izateko: 1) Austeritatea bultzatu zuen daimioen gastuak pila bat murrizteko asmoz, izan ere askotan gastuek zergen bidez bildutako dirua baino kantitate handiagoa suposatzen zutelako. 2) Nekazaritzako zergei dagokionez, produkzioaren gaineko zerga bat ezarrita egotetik urteroko zerga kantitate bat ezarri zuen eta honek, nekazari txikien haserrea ekarri zuen, izan ere zerga kantitate bera ordaintzen jarraitu behar zuten nahiz eta beraien produkzioa jaitsi edo handitu. 3) Arrozaren prezioa egonkortzea lortu zuen prezioen fluktuazioa murriztuz eta monetaren debaluazioarekin bukatu zuen eta merkatarien aurrerapenean lagundu zuen. 4) Merkatari eta artisauak kontrolatzeko erakundeak sortu zituen, izan ere, merkatariak sekulako aberastasunak pilatzen hasi ziren merkataritzaren gorakada zela eta. Yoshimune (1684-1751) Ieshigo Tokugawaren ondorengoa izan zen eta Japoniako Tokugawa familiako 8. Shoguna izan zen. Japoniarrak oso gustura egon ziren bere agindupean, eta jende askoren ustetan Japonia gobernatu zuen agintaririk onenetarikoa zen; horrez gain, Tokugawa shogunetatik industrialenetarikoa eta konpetenteenetarikoa izan zen. Aurretik aipatu ditugun erreforma hauek Japoniar administrazioaren egitura guztiz birmoldatu edo eraldatzea lortu zuen, shogunatoa errentagarri izatea lortuz besteak beste. Goian aipatu ez dugun arren, esan behar da Yoshimunek kulturari garrantzi handia eman ziola, batez ere hau hedatzeari. Ondorioz, atzerritar ezagutzen aurka zeuden oztopoak eta legeak leundu zituen herritarrek eta batez ere japoniar adituek atzerritar ezagutzez balio zitezen Japoniaren garapenean9. Bestalde, Yoshimunen ondorengoek gobernuko boterea hartu zuten une berean berriz ere austeritatea alde batera utzi eta dirua xahutzeaz gain iruzurra ere bueltatu zen Japoniar gobernura. Geroago beste ondorengo batzuek Yoshimunen ideiak eta erreformak berreskuratu zituzten, baina jadanik berandu zen; izan ere, jendek argi eta garbi ikusten zuen shogunatoak zailtasun izugarriak zituela arazoak konpontzeko eta baita gobernu egonkor bat mantentzeko ere. Atzerritarren presioak ez zion batere laguntzen shogunatoari, atzerritarrek Japoniara sartu nahi zuten merkataritza burutzera eta 1853 urtean Protekzionismoaren amaiera etorri zen modu bortitz batean. Amerikako Estatu Batuak protagonistak izan ziren arazo edo tira-bira honetan; AEB –ko ordezkari gisa Perry komodoroa Edo (gaur egungo Tokyo) hiriko badian sartu zen lege protekzionistei uko eginez eta gauza edo eskubide batzuk eskatu zituen. Kasu honetan shogunatoak ez zekien zer egin eta erakutsi zen gobernuak ez zuela erreakzionatzeko gaitasunik eta Agureen kontseilutik erabaki bat hartu behar izan zuten; Kanagawako ituna (1854). Itun honen bidez Japoniak portu batzuk ireki zizkion Estatu Batuei eta herrialde honetako kontsul bat uneoro Edon kokatzea ere onartu zuten. Estatu Batuek bide zailena eginda, beste hainbat herrialde atzetik etorri ziren eskubide berdinak eskatzen, adibidez, Frantzia, Errusia eta Britainia Handia. Garai honetan, shogunaren irudia, irudi bat besterik ez zen, horregatik, 1864 urtean erabaki zen shoguna Enperadorearen ordezkari izatea estatuko gaien zuzendari gisa. Baina azken batean Yoshinobu, azken shoguna, ez zen gai izan shogunatoa mantentzeko eta ondorioz gorteetako nobleziak beraien tropak shogunaren palaziora bidali zituzten shogunatoa baliogabetzeko eta Enperadoreari zegokion boterea, bueltatzeko. Honela ba, Tokugawa aroaren amaiera eta Meiji Iraultzaren hasiera ekarriko zuten gudak hasi ziren; Boshin gudak (1868ko urtarrila-1869ko maiatza). Garai hartan noble eta samurai asko ez zeuden ados atzerritarrei gobernuak eman zien tratuarekin, izan ere irekieraren ostean 10 urtez atzerritarrek Japoniarekin nahi zutena egiten zuten eta horren erakusle akordio desorekatuak deituriko hitzarmenak ditugu. Modu labur batean esanda guda hau enperadoreari bere boterea bueltatzearen aldeko taldeak irabazi zuen. Alderdi honek atzerritarrekin erlazio edo harreman onak izatea nahi zuen, izan ere interes handia zuen hitzarmen hauek birnegoziatzean. Bestalde, birnegoziatzerik gabe Japoniak zailago izango zukeen garapena eskuratzea. Gainera, gudan galtzaile suertatu zen taldearekin ez ziren txarrak izan eta gobernu berrian parte hartzeko eta kide izateko aukera eman zitzaien aurretiko agintariei. Beraz, Boshin gudek erakusten dute Japoniak 14 urtetan herrialde modura izandako modernizazioa nolakoa izan zen.10 3. MEIJI AROA JAPONIAN (1868-1912) Meiji aroa 1868 eta 1912 urteen bitartean Japoniak bizi izandako denbora tarteari deritzo. Epealdi honetan Japoniak orain arte bizi ezin izan zuen garapena jasango du, munduko potentzietariko bat izatera helduz. Garai honetan Japoniak orain arte bizi izandako pribilegio garaia bertan behera amaitzen da, izan ere, Samuraien pribilegio hauek garai honetan abolitzen dira; adibidez, orain arte edozein Samuraik edozein herritar hil zezakeen baldin eta samuraiak ikusten bazuen bere izen onaren aurkako zerbait egin zuela herritar horrek. Gainera, pribilegio hauek kentzeaz gain herritarrentzat sinbolikoak ziren eskubideak bueltatzen zaizkie, ala nola, beraien deitura propioa izatea eta ez beraien lanbidearen ondorioz ematen zitzaiena. Aldaketa hauek hasiera batean iskanbila batzuk sortu zituzten gizartearen artean eta ondorioz altxamendu batzuk ere egon ziren, ala nola, Saigo Takamori –rena (Satsuma matxinada11 baina altxamendua arrakastarekin bertan behera gelditzea lortu zuten gobernutik. Hala ere, iskanbila gutxi batzuk izan ezik Japoniak guztizko egonkortasun maila lortu zuen 40 urteko iskanbilen eta egoera tirabiratsuen ostean. 3.1 Iraultzaren gauzatzea12 Autore batzuek Meiji iraultza Frantziakoaren maila berean kokatzen dute izan ere jauntxokeriarekin eta feudalismoarekin amaitu zuen, nazioaren batasuna lortuz. Baina aldi berean Frantziako iraultzarengandik urrundu zen demokrazia liberal bat ezarri beharrean monarkia absolutu bat ezarri zuen une berean. Bestalde, Frantziako iraultza jadanik dakigun bezala gizarteko beheko estamentuetatik etorri zen eta Japoniakoa bestalde goitik etorri zen; gainera, askotan atzerritarrek eragindako presioak iraultzaren eztanda ekarri zuela esaten da baina beste faktore batzuk ere eragina izan zuten, herrialdearen barneko egoerek adibidez. Protekzionismoa guztiz amaitu ostean Japoniarentzat derrigorrezkoa zen legedi bat ateratzea, izan ere, ordura arte Japoniak ezin zituen atzerritarrak epaitu legedi horren falta zela eta (gizarte feudala zelako). Gainera, legedirik ezartzen ez zen bitartean arriskua zegoen atzerritar herrialderen batek Japonian zituen interesak zirela eta daimio batzuei armak eta dirua emateko ondoren gobernu berriaren aurka egiteko eta estatu kolpe bat emateko13. Horrela ba konstituziorik edo lege gorenik izan gabe atzerritarrek Japoniarrak baldintza txarragoetan uzten zituzten. Ondorioz, aipaturiko legedi baten sorrerak arazo hauek konpontzea ekarriko luke. 6.1.1 Juramentu gutuna14 (1868) Tokugawa shogunatoa erori zen une beretik aurrera enperadorea Japoniaren irudi nagusi bilakatu zen eta boterea hartu bezain pronto erreforma edo aldaketa guztiz sakonak planteatu zituen. Lehen erreforma 1868 urtean planteatutakoa izan zen, non “juramentu gutun” bat aurrera eraman zen. Gutun honen bidez aurretik aipatutako egonkortasun totala bilatzen zen eta horretarako gobernuarenganako konfiantza sortzea eta laguntza finantzarioa beharrezkoak ziren. Gutun hau esate baterako Japoniarren lehen konstituzioranzko norabidearen lehen pausua izan zen; pribilegio batzuk deuseztatzeaz gain ondorengo estatutuak onartu ziren: 1) Deliberazio asanbladak ezartzea. 2) Japonia aurrera ateratzeko gizarte osoko talde guztien integrazioa ematea. 3) Japoniar izaerarentzat eta ohitura propioentzat kaltegarriak ziren ohitura zaharrak deuseztatu. 4) Nazioartean Japoniarentzat erabilgarria izan zitekeen ezagutzaren bilaketa burutzea. 5) Arau inperialen zutabeen indartzea. 1871 eta 1873 bitartean, aurretik emandako “Gutun Juramentua” osotu zuten artikuluak guztiz bukatzeko ondorengo erabakiak ere hartu zituzten gobernuaren aldetik; jabetza pribatua onartzea erabaki garrantzitsuenetarikoa izan zen, izan ere, Tokugawa aroaren amaieran merkatariek eta artisauek ikusi zuten irabaziak handiagoak izango liratekeela baldin samuraiek eta beste noble batzuek beraiek lan egiten zuten toki eta negozioen jabe izango ez balira. Garai honetan, hain zuzen ere 1871 urtean, Daimioak prefektura izena jaso zuten eta 1880 urtean, prefekturetako 22 ordezkarik konbentzio edo batzar nazional bat egin zuten “Asanblada Nazionala” ezarri ahal izateko. Naiz eta gobernua ez zegoen estatu parlamentario baten aurka, egoera politikoaren gainean kontrola mantentzen saiatu zen; baina azkenik enperadoreak bere herritarrei eskubideak eta askatasunak ematearen aldeko apustua egin zuen. Hala ere, subiranotasunak enperadorearen eskuetan jarraitzen zuen, bere jainkotasun izaeraren babesarekin; hau, 1889ko konstituzioan islatuta geratuko da lehen kapituluko lehen bost artikuluetan, aurrerago dagoen irudian ikusi daitekeen bezala. 3.2 Japoniar lehen konstituzioa Gauzak horrela, Japoniari erregimen motaz guztiz aldatzeko soilik ezaugarri bat falta zitzaion; Konstituzioa. Ondorioz, Enperadoreak erabaki zuen norbait izendatu behar zuela konstituzioa burutzearen lan hori egiteko; baina ez zuen edonor izendatu nahi, konfiantzazko pertsona bat izan behar zen eta horregatik Ito Hirobumi noblea izendatu zuen lan hori aurrera eramateko. Horretarako, Enperadoreak hasieratik eskatu zion beste atzerritar nazioen legeak aztertzeko, ondoren Japoniar I. konstituzioari forma eman ahal izateko. Itok urteetan zehar lan egin zuen proiektu honetan eta lan askoren ostean hainbat Europar nazioen ideiak oinarritzat hartu zituen konstituzioa egin zuen. Azkenik, 1889ko ekainaren 11n Enperadoreak herritarrei zuzendutako komunikazio batean adierazten zuen herritarrei Japoniako lehen Konstituzioa eskaintzen ziela; horrela, 1890eko udan lehen Parlamentua aukeratu zuten Japoniar herritar batzuk, izan ere 40 miloi biztanleko herrialde honetan, soilik milioi erdi gizonezkok zuten eskubidea hauteskundeetan parte hartzeko15. Ito Hirobumik (1841-1909) paper garrantzitsua izan zuen Japoniaren historian, batez ere Japoniaren historia garaikideari dagokionez. Meiji aroan modu aktibo batean parte hartu zuen pertsona garrantzitsuenetariko bat izan zen. Aurretik esan dugun bezala Ito izan zen japoniar lehen konstituzioaren gurasoetariko bat; horrez gain, lehen ministro ere izan zen lau alditan (1885-1888, 1892-1896, 1898 eta 1900-1901 urteetan). Konstituzioa sortzeko aukeratua izatearen arrazoietariko bat atzerritar herrialdeekiko zuen ezagutza zen, izan ere urte askoz Britainia Handian egon zen ikasten mendebaldeko ikasketak eta Europan zehar eta AEBn zehar japoniar gobernuarentzat lanean ibilitako pertsona bat zen. Baina 1909 urtean Manchurian zegoela Korearen independentziaren aldeko pertsona batek tiro batez hil zuen. Datu bezala esan behar da Ito Korearen alde egiten zuen agintarietariko bat zela [Margadant, G. F. (1984)]. 3.3 Hazkunde ekonomikoa Gobernuko gauza hauek guztiak behin eginda izanik, Japoniak izugarrizko aurrera pausua eman zuen herrialde modura eta batez ere ekonomiari dagokion arloan. Baina herrialdeak soilik 40 urte behar izan zituen herrialdea legeekin arautzeko, batasun nazionala lortzeko eta hezkuntza eta ejertzito garatu propio bat sortzeko. Harrigarriena da herrialde oso atzeratu bat izan zenak hain azkar Txina aurreratu izatea eta Europar eta Ipar Amerikako herrialdeen maila bera lortzea; nahiz eta ekoizpenean oraindik mendebaldeko herrialdeak ez gainditu16. Baina Japoniaren hazkunde azkar honek baditu bere arrazoiak, alde batetik 3.000 atzerritar aditu erabili zituen ingelesa erakusteko zientzietan, ingeniaritzan, milizian eta nabigazioan jadanik adituak ziren Japoniarrei; eta bigarrenik, hainbat japoniar ikasle mendebaldeko herrialde ezberdinetara bidali ziren atzerritar herrialdeetako ezagutzak Japoniara bueltan ekartzeko eta ondorioz Japoniaren aurrerakuntza lortzeko. Garapen eta modernizazio azkar eta indartsu hau Meiji gobernuak finantzatutakoa izan zen bertako enpresa handiei indarra eta boterea handituz. Zaibatsu17 -ek (adibidez Mitsui eta Mitsubishi enpresek) ikusirik Meiji gobernuaren laguntzak pila bat lagundu zietela, hauek ere enpresa txikiagoei laguntzeko, mendebaldetik teknologia berria ekartzen lagundu zioten Meiji gobernuari; ondorioz Japoniak Asiako merkatuan kontrol handia lortzen joan zen. Meiji gobernuko agintariek nazioaren modernizazioarekin jarraitu zuten, horretarako beharrezkoa zen obra eta azpiegitura handiak egitea, batez ere hirien eta prefektura ezberdinen arteko komunikazioak hobetzeko asmoarekin; horregatik, agintariek Japoniako hiri garrantzitsuen artean telegrafoen sarea zabaldu zuten, ontziolak ere eraiki ziren, armagintzako lantegiak, ehungintzako lantegiak eta beste industria ugarietako fabrikak ireki ziren. Garai honetan, Japoniar ekonomian eta gizartean gaur egun hain garrantzitsuak diren trenbideak eraikitzen hasi ziren, izan ere garrantzia handia eman zion Meiji gobernuak hirien arteko komunikazio mota hau garatzeari. 3. taulan gainera argi eta garbi ikusten da Meiji aro osoan zehar 8.000 km trenbide erabilgarri jartzen direla, trenbidez lotutako Japoniari hasiera emanez. Hasiera batean enpresa bakarrak ustiatzen zuen trenbide sarea Japan Railway Group deituriko taldeak, baina 1881etik aurrera sektorearen liberalizazioarekin enpresa gehiago agertzen dira urtez urte. Aurreko 4.taula honetan Europako eta munduko beste zenbait herrialdeen trenbide sareen datuak ikusi ditzakegu. Datei dagokionez argi eta garbi ez datozela Japoniako datuekin bat, hala ere, esan behar da taulan argi eta garbi islatzen dela Japoniaren guztizko atzerapena mendebaldeko beste herrialdeekiko. Adibidez, Japonian 1900 urtean erabilgarri zeuden trenbide kilometro kopuru totala Errusiak 1860 urtean jadanik bazituen, hau da atzerapen oso sakona ikusi daiteke beste herrialdeekiko. Gainera, Japoniak 1911 urtean zituen tren kilometro kopurua herrialde askok jadanik luzera handiagokoak zituzten 1870 urtean. Baina, erreforma hauek guztiek ez zuten bermatzen Japonia Inperio bat izatea, izan ere atzerritarrek Asiako lurrak kolonizatzeko zuten grina oso handia zen; orain arte Japoniak ez zuen atzerritarrak kolonizaziora bultzatzeko beste baliabide, baina garai honetan Japoniak industria garatu zuenez eta potentzia bat bilakatzen ari zenez, kolonizaziorako helburu bilakatu zezakeela uste zuen. Ondorioz, Japoniako gobernuak herrialdearen aldeko defentsa burutuko zuen armada ekipatzeari eta baliabide hobeagoz hornitzeari ekin zion, atzerritarren eraso posibleengandik babesteko gai izateko. Horretarako, sistema militar hau guztiz osatzeko, herrialde atzerritarren egiturak aztertu zituzten, bertako aholkulariak bilatu zituzten eta Japoniako kadete asko Europa eta Amerikako Estatu Batuetako eskola Iturria: Comín, F., Hernandez, M. eta Llopis, E., (2005) Munduaren historia ekonomikoa 221.orria. UPV/EHU argitalpen zerbitzuak. [2015-X-01ean kontsultatua], militarretara bidali zituzten bertako sistemak ikasteko eta ondoren ezagutza Japoniara eramateko. Gauzak horrela Japoniak, hemendik aurrera, 250.000 pertsonaz osatutako eta mendebaldeko gerra sistema ikasitako ejertzito bat izango du bere esku, enperadorearen eta nazioaren alde borroka egiteko zinarekin. Armagintzaren ekoizpena ere bere fruituak ematen hasten da eta 1894 –rako Japoniak gerra itsasontzi eta torpederoak bere armada gaztean barneratzen ditu; honek, hau da Japoniak mendebaldeko herrialdeen ikuspegia barneratzeak, Japonia inperialismorako noranzkoan jartzen du momentu horretara arte ez bezala18. 3.4 Inperioa sortzen. Japonia jadanik Asia kontinenteko herrialde garatuena zen, bere gobernua ondo finkatuta eta araututa zegoen. Ekonomiak urteetan eginiko erreforma eta aurrera pausuen ostean bere fruituak ematen hasi zen. Baina japoniar gobernuak arrisku bat ikusten zuen inguruan; europar inperioak Asian zehar zebiltzan koloniak egiten eta noski, oraindik kolonizatua izatearen mamua presente zegoen. Gauzak horrela japoniar gobernuak uste zuen kolonizazio prozesu bakarra japoniar uharteengandik gertuen zegoen lur eremuetatik etor zitekeela; Koreako penintsulatik hain zuzen ere19. Korea Txinaren menpean zegoen estatu bat besterik ez zen, baina Japoniar gobernuak uste zuen inbasioa bertatik etorriko zela arinago edo beranduago, kontuan izanik Errusia, AEB, europar herrialdeak eta Txina inguruan zebiltzala lur eremu berrien bila. Gainera japoniarrek bazekiten Koreako lurretan Japoniaren industrializazioa garatzeko beharrezko baliabide mineralak lor zitzakeela, ikatza eta burdina besteak beste. Ondorioz, aukera bakarra zeukan Japoniak; Korea inbaditu, lehenik eta behin bere mugak uharte printzipaletatik urruntzeko eta bigarrenik industrializazioa bermatzen zuten baliabideak kontrolatu ahal izateko. Guda hau 1894ko uztailaren 25ean hasi zen eta ordura arteko Japonia eta Txinaren arteko tirabiren ondorio izan zen. Gainera, Japoniak Txinarekin guda inolako abisu ofizialik egin gabe hasi zuen; hain zuzen ere, txinatar gudako itsasontzi bat hondoratuz. Europar potentziak herrialde hauen gudaren ikusmiran geratu ziren. Txinatar armada galtzaile izan zen guda osoan zehar izan ere Japoniar armada oso garatua bilakatu baitzen oso denbora gutxian, herrialde honetan eginiko erreformengatik. Bestalde, Txinaren antolamendua gudaren aurrean oso eskasa izan zen; honek eragin zuen guda horrelako azkar galdu izana, izan ere Txina barruan erreformak ez ziren guztiz aurrera eraman edota ez zeuden ondo planeatuta eta gero gobernuan zegoen sekulako ustelkeriak ez zion batere lagundu. Beraz, guda honek ez zuen beste modu batera amaitu; Txina lotsatan geratu zen Japoniaren boterearen aurrean. Bestalde, esan behar da guda honek ez zuela erantzun justu bat izan; Txinak ez zuen astirik izan gudarako prestatzeko, Japoniak bai ordea. Gudak soluzio bakarra zuen Japoniaren ustetan; Korean erreforma batzuk martxan jartzea hauek Japoniaren kontrola bermatzeko Korearengan. Baina Frantzia, Errusia eta Alemaniako europar potentziak Txinaren alde agertu ziren (Errusiak nahiago zuen Korea Txinatar ahulen eskuetan egotea Japoniarren eskuetan baino). Ondorioz, Japoniak Txinarekin akordio batera iristea erabaki zuen, Txina kaltetu nagusi bilakatzen zen akordio batean. Gauzak horrela 1895eko apirilaren 17an Shimonoseki –ko hitzarmena gertatu zen, non Japoniak Txinaren boterean zeuden uharte batzuk eta Liadong –eko penintsula bereganatu zituen, Formosa (gaur egungo Taiwan) barne eta azkenik Korea automatikoki japoniar protektoratu bat bilakatzen zen. Bestalde, Txinarentzat ez ziren soilik lur eremu galerak izan, Japoniari diru kantitate bat eman behar izan zion gerraren ordainketa gisa, 200 milioi zilarrezko Tael21 eta gainera Txinarekin merkataritza burutzeko eskubideak eta tratu faboragarriak lortu zituen. Bestalde giza galeretan 21 Neurri hau Txina eta beste Asiako herrialde batzuetan erabiltzen zen neurria da. Tael 1 = 40 gramo. Txinak Japonia baino 7 aldiz galera gehiago izan zituen hildako eta desagertuen artean, 35.000 eta 5.000 hurrenez hurren. Hitzarmenaren ostean bestalde, hitzarmenean parte hartu zuten hiru potentzia europarrek beldurrez ikusten zuten Japoniaren zabalkuntza eta ondorioz Liadongo penintsulako Port Arthur Errusiari saltzera “gonbidatu” zuten 30 milioi tael ordainetan jasoz22. Ekintza honek 10 urte inguruko tirabiren ostean Japonia eta Errusiaren arteko gerra batean amaituko du 1904 urtean. 6.4.2 Errusia eta Japoniaren arteko guda23 (1904-1905) Txinarekin egin zuen moduan Koreako gudan, Japoniak oraingo honetan Errusiari eraso egin zion Port Arthur –en inolako abisurik gabe. Baina eraso honen zergatia Errusiaren zabalkuntza grinatik dator, hau da, bere estrategiaren parte zen Korean kontrola izateko. Japoniak Errusiari eskatu zion onartzeko Korea Japoniaren eremua zela; baina Errusiak honi uko egin eta 38. paralelotik gorako lur eremua (Ipar Korea) emateko eskatu zion gune neutral modura bi inperioen artean. Japoniak hau ez zuen onartu eta aurretik esan bezala itsasotik eraso zion Errusiari Port Arthurren 1904ko otsailaren 8an. Japonia guda honetatik garaile irten zuen izan ere bere estrategia eta taktikak errusiarrenak baino askoz garatuagoak izan ziren. Hala ere, Japoniak giza galera handiari aurre egin behar izan zion. Gutxi gora behera 58.000 inguru galdu zituen borrokan eta 22.000 inguru gaixorik, Errusiak 38.000 eta 19.000 hurrenez hurren. Datu ekonomiko gisa esan guda honen kostua garaiko 1,7 milioi Yen –ekoa izan zela, SinoJaponiar gudarena baino zortzi aldiz handiagoa24. Guda hau Portsmouth –ko itunarekin (1905-09-05) bukatu zen, non AEB -k bi herrialdeen arteko bake egile lanak egin zituen. Itun honek ez zituen japoniar jendearen usteak bete, izan ere esfortzu handia suposatu zuen japoniarrentzat ekonomikoki zein giza baliabideei zegokionez. Manchuria ingurko lurrak bereganatzeaz gain Korea 1910 urtean anexionatu zuen. Guda honetatik Japonia garaile nagusi bezala ikusi zen mundu osoan eta europar potentzia bat garaitzen zuen lehen herrialde asiarra bilakatu zen. Gainera, Errusiarentzat guda honek sekulako ondorioak izan zituen, izan ere 1905ko iraultzaren arrazoietariko bat izango da. 4. TAISHO AROA JAPONIAN (1912-1926) Meiji aro arrakastatsua behin bukaturik Japonia munduko potentzia handienetariko bat zen. Ekonomia modu onean aurrera zihoan eta hazten jarraitzeko itxura zuen. Garai honetan ekonomiak baino garrantzia handiago izan zuen politikak; izan ere, Yoshihito enperadoreak gaixorik emango ditu bere aroko urte gehienak eta ondorioz delegatu egin beharko du bere boterea Dietan eta Asanblada Nazionalean. Nahiz eta Taisho Demokrazia ofizialki 1912 urtean hasi, baieztatu dezakegu Errusia eta Japoniaren arteko guda ostean jadanik ikusten zirela nolako aldaketak emango ziren hurrengoko aroan. Garai honetan Batzar Nazional baterako deia ere egina zegoen honi buruz hitz egiteko eta ondoren gobernuak hau galarazi zuen, sekulako iskanbilak sortuz Tokyoko hirian. Iskanbiletan parte hartutako jendea atxilotu, zauritu edota hil egin zituen gobernuaren errepresioak; beraz gizartean zegoen haserrea gobernuarekiko jadanik nagusia zen eta honelako ekintzek hau areagotzea besterik ez zuten egiten. Beraz, Taisho demokraziaren hazia hemen landatzen hasi zela esan dezakegu25. 4.1 Lehen Mundu Gerra (1914-1918)26 Taisho garaiko ekintza nagusi gisa Japoniarentzat hain ez parte-hartzaile izan zen Lehen Mundu Gerra eman zen (1914-1918). Japonia Aliatuen taldea osatzen zuten herrialdeekin bat egin eta Alemaniari gerra deklaratu zion, honek zituen zenbait lur eremu okupatzeko intentzioarekin. Bestalde, Lehen Mundu Gerrak ez zuen izan bestelako eragin nagusirik Japonian, izan ere guda gehienak Europan eman ziren, Versalleseko itunean (1919) Alemaniaren lurrak ofizialki esleitu zitzaizkion Japoniari. Japoniak bere politika inperialistarekin jarraituz Asian zehar, batez ere Txinan, Aliatuen taldeko herrialdeen eta beste zenbait herrialdeen onespena ez zuen ekintza bat aurrera eraman zuen; 21 eskariak (1915). Eskari hauek modu sinple batean esanda Txinako herrialdea japoniar protektoratu bezala uzten zuten eta noski bere ekonomiaren kontrola Japoniak izango zuen. Britainia Handiak eta AEB –k Japoniarekiko ezkor agertu ziren. Gainera Txinako gizartean Japoniaren aurkako sentimendua areagotzeaz gain, boikot komertzial bat aurrera eramaten dute Japoniar esportazioak Txinarako %40 murriztuz. Bestalde, Japonia derrigortua izan zen Britainia Handia eta AEB –engatik Txinarekiko kontrol osoa emango zion bost eskari atzera botatzera; azkenik, Txinak onartu egin zituen 21 eskari horiek. 4.2 Aldaketak Japoniar gizartean [Gordon, A. (1952)] Esan bezala, Japonia momentu honetan hasten da demokrazia baten itxura hartzen. Orain arte Japonia Meiji garaian ezarritako sisteman antolatzen zen non Meiji aroko oligarkak gobernuko kide eta langile bilakatu ziren. Beraz, bere garaiko konstituzioan eta juramentu gutunean ez zegoen egiazko botererik herriaren eskuetan. Niretzat oso interesgarria da aztertzea nondik datorren aldaketa hau, edo zerk bultzatu zuen hau gertatzea, beraz ondoren Taisho garaiaren aurrekari politikoak aztertuko ditugu gainetik ulertzeko non hasi zen gizartearen pentsamendu aldaketa hori. 4.2.1 Aldaketaren aurrekariak Meiji garaiko azken urteetan ekonomia aurrera zihoan heinean japoniar gizartean burges txikien kopurua handitzeaz gain, klase ertaina ere sortu zen. Giza talde hauek eskubide gabekoak ziren japoniar politikan eta burujabetzan, izan ere sistema oligarkak ez zieten botere izpi txikienik uzten beraien eskuetan. Beraz aldaketa honetarako aldarrikapenak bi talde hauen aldetik etorriko da hurrengo urteetan. Momentu honetan gizatalde ezberdinak biltzen hasiko dira Japoniaren sistema politikoari buruz hitz egiteko, egitura politikoa zuten taldeak osatzen hasiz, ala nola sindikatuak eta alderdi politikoren batzuk. Talde hauek behin sortuta, kide zirenak argi eta garbi ikusi zuten garaiko burokraziari aurre egiteko antolakuntzaren beharra zegoela eta gainera, uste zuten langile ezberdinen, nekazari txikien eta intelektualen eskariak bereganatuz gero beraien aldeko babesa askoz handiagoa izango zela. Meiji aroko konstituzioa, gobernuaren aurka agertu zen jendearen aprobazioa lortzeko eginiko dokumentua izan zen. Baina, Meiji gobernuaren aldeko tresna bat izan behar zuena, beraien aurka bilakatu zen; hezkuntza. Hezkuntzaren bidez gobernukoek japoniar haurrak doktrinatu nahi zituzten erregimenaren aldeko herritarrak bilatzeko, horregatik hezkuntza unibertsalaren politika aurrera eraman zen, baina hezkuntzarekin batera literatura ere garatu zen eta noski jadanik Japoniaren mugak zabalik egonda, laster iritsi ziren beste herrialdeetatik sistema ezberdinei buruz hitz egiten zuten liburu eta idatziak. Beraz, herritarrak antolatzen hasi ziren elkarte ezberdinetan. Gainera, anekdota gisa esan Japonian garai honetan hasi zirela egunkariak sekulako arrakasta izaten jende xumearen artean, eta noski egunkarien “egarri” hori hainbat egunkari berriz bete zen, asko gobernuaren sistema kritikatzea helburu zutenak. Industria pisutsua izugarri hazi zen gerra garaiek eraginda, Japonia Europaren eta munduaren hornitzaile bilakatzen hasi zen bere ekonomiari bultzatuz. Garai honetan hiriak berriz ere hazten hasi ziren batez ere Tokyo eta Osaka, datu bezala 1900 eta 1914-1918 (Lehen Mundu Gerra) bitartean industriara dedikatzen ziren langileen kopurua bikoiztu egin zen 400.000 langiletik 853.000 langilera pasatuz. 3. grafikoan ikusi daitezke langileen banaketa nola zegoen 1908 urtean, baina harrigarriena da pentsatzea Meiji aroko lehen erdian Tokyoko hiritarren ia erdia burokratak eta elite horretako gizataldeak osatzen zuela. Gainera, hirien hazkundearekin batera hirira biztanle gehiago iritsi zen eta ondorioz merkataritzak sekulako gorakada izan zuen berriz ere burges txikien kopurua handituz.27 4.2.2 Demokrazia inperialaren ideologia 1905 eta 1918 bitartean Japonian zehar matxinada eta langileen mugimendu ugari eman ziren, jendea orain arteko erregimen guztiz zaharkituaz eta herrialdea gobernatzen zuen elitearekin aspertuta zeudelako. Ondorioz, hau aldarrikatzen hasi ziren; presidenteak Enperadorearen eta herritarren nahiak errespetatu behar zituela. Bestalde, demokrazia inperialaren ideologia azaltzeko terminoa bera azaltzea besterik ez dago; demokrazia bat izango da baina enperadorea izan nahi duena, hau da egitura inperial bat onartzen dute eta gainera politika inperialistarekin, hau da koloniak egiten jarraitzearen aldekoak izango dira. Horrez gain, printzipio parlamentarioak ezartzea (adierazpen eta batzeko askatasunak bermatu) eta langile eta kapitalisten arteko erlazio esplotatzailea abolitzea. Bestalde ongizate ekonomikoa ere aldarrikatuko da; sistema erdi-feudaleko zergak kentzea eta, zerga eta prezio baxuagoak (ekonomikoki behin eta berriz agertzen den aldarrikapen bat da talde guztien aldetik), izan ere matxinada gehienak hauek eragindakoak izan ziren; 1905 –ekoa (gerra finantzatzeko zerga berriengatik), 1906 – koa (tranbiaren tarifen gorakada), 1908 –koa (zergen igoera), 1914 –koa (negozioen gaineko zergagatik) eta 1918 –koa (arrozaren prezio gorakada, gerra garaiak sortutako inflazioaren eraginez). “Working-Class” deituriko gizataldeak politikan eragin izateko gaitasuna zuela erakutsi zuen eta aurrera eramandako hainbat greba eta matxinadek aldaketa bat ekarriko zutela argiago uzten zuen. 4.2.3 Taisho aroaren azken urteak Garai honetan hainbat alderdi politiko agertu ziren japoniar politikan, hainbat ideologia ezberdin kontuan hartuz, ala nola anarkistak eta komunistak eta egoera ez zen egonkorra. 1925ean jadanik Japonian gizonezkoen sufragio unibertsala lortu zen (25 urtetik gora) eta emakumeen sufragio unibertsalari buruz hitz egiten hasi ziren alderdi politikoak. Azkenik nahiz eta sufragio unibertsala eta alderdi politiko ezberdinek hauteskundeetarako joateko gaitasuna izan, gobernu parlamentarioa ez zen guztiz ezartzea lortu. Arrazoi ekonomikoari dagokionez Japoniari hasiera batean mendebaldeko 1929ko krisi ekonomikoak ez zion batere eragin. Ala ere gerora japoniar ekonomia ezta uharte bat izango eta eraginak jasaten hasiko da nahiz eta hauek ez izan beste herrialde askotan bezain sakonak. Gainera, 1923ko irailaren 1eko Kantoko lurrikarak ez zion batere lagundu bere ekonomiari hiri garrantzitsu asko, ala nola Tokyo, guztiz birrinduta geratu zirelako28. Guztira ehun eta hogei mila hildako egon ziren gutxi gora behera eta bi milioi pertsona inguru etxerik gabe kale gorrian geratu ziren. Izatezko lurrikarak barik ondoren eman ziren suteek eta tsunamiak eragin zituen hildako hauen gehienak. Gainera, kostu ekonomikoak izugarrizkoak izan ziren; 1923 urtean Japoniako aurrekontu nazionalaren ia laukoitza suposatzen zuen. Bestalde, lurrikarak alde on bat ere izan zuela esan dezakegu; Japonia gogoetara bultzatu zuelako. Honen eraginez jendeak suntsipen hau aprobetxatuz herrialdea guztiz eraldatzeko aukera hobeto ikusi zuen eta japoniarrek horrelako hondamendiei aurre egiteko duten izaera erakutsi zioten munduari. Bestalde,Politikoki militarrak gero eta indar handiagoa hartzen joango dira Japonian eta honek arriskua ekarriko du japoniar demokraziarentzako. 5. SHOWA AROA JAPONIAN (1926-1989)29 Taisho aroko enperadorearen heriotzarekin Japonia guztiz sartuko da Showa aroan, Japoniako etapa honen esanahia ondorengoa izanik; bake ilustratuaren aroa. Garai honetan Japonia herrialde oso militarizatua bilakatuko da eta Txinarekin gerra batean sartuko da 1937 urtean, bestalde Bigarren Mundu Gerran ere sartuko da Ameriketako Estatu Batuen aurka. Gudaren ostean Japonia bere historiaren lehen aldiz okupatua izango da AEB –ko tropen eskutik eta gaur egungo den potentzia ekonomikora hurbiltzen hasiko da aplikatuko dituzten erreformekin eta honen ondorengo mirari ekonomikoak lagunduta. 5.1 Etapa militarista (1926-1945) Garai hau baina zerbait arinago, 1924 urteko apirilaren 12an hain zuzen ere, AEB –ko gobernuak lege bat ateratzeko proposamena egin zuen, klausula baztertzailea deiturikoa, non lege horrek hainbat kontrako sentimendu sortu zituen Japonian. Izan ere lege honek asiarrak ziren arraza guztien aurka egiten zuen, bigarren mailako gizakiak izango balira tratatuz. Ondorioz, japoniarrak hasi ziren pentsatzen honen arrazoi probableenetariko bat herrialde modura zuten botere militar txikia zela. Hau da, Japoniak beste herrialdeengatik errespetatua izatea nahi baldin bazuen bere ejertzitoa eta botere militarra handitu behar zuen.30 Dena den Japonia jadanik nahiko herrialde militarista bilakatua zegoen (Meiji aroan eta Showa aroan militarren proportzioa oso altua izan zen Taisho garaiarekin alderatuta) eta botere militarraz gozatzen zuten pertsonak gizartean ondo ikusita zeuden. Armadari dagokionez esan behar da pila bat iskanbila egon zirela armada barruko fakzio ezberdinen artean boterea nork eskuratuko. Gehienbat, iskanbila hauek armadak nola garatu behar zuen moduarekiko zetorren, hain zuzen ere armada Europako eta mendebaldeko armaden sistema berdinaz garatzearen eztabaidatik. 5.2 Berpizte ekonomikoa eta baliabideak 1930ean Japoniaren aldetik Txinaren aurka egondako erasoek politika erortzea ekarri zuten Japonian eta noski, armada barruko “vendetta” odoltsuek, ez zioten batere laguntzen, izan ere armada batuta egon beharrean bando ezberdinetan banatuta zeuden eta bando hauen artean iskanbila serioak ematen ziren. Gainera, gauzak zailtzeko iskanbila eta eraso hauek Depresio Handiaren garaian eman ziren. Depresioaren eraginez herrialde asko ekonomia nazionalistak garatzen hasi ziren, etxeko ekonomiak hobetzeko eta krisiaren eraginak urriagoak izateko helburuarekin. Gauzak honela, zetaren merkatua gainbehera batean sartu zen eta honek japoniar herri asko kaltetu zituen, izan ere herri askok setaren merkatutik bizi ziren. Horrela, setaren esportazioak izugarri jaitsi ziren, ondorioz ekonomiak diru gutxiago zuen eta honek inportazioak murriztea ekarri zuen (diru faltagatik) eta azkenik Japonia ez zen gai lehengaiak inportatzeko. Mundu mailan, herrialdeen politika protekzionistek, merkataritza lehentasunak eta likidezia krisiak inbertsioa mundu mailan erortzea eragin zuen. Munduan banka krisian zeudela ekonomia kontrolatzeko sistemak martxan jarri zituen; hala ere, Japoniak kartelak eta fusioak egitearen aldeko apustua egin zuen. Adibidez, burdinaren sektorearen %97,5a eta altzairuaren %51,5a fusio bat aurrera eraman zuen enpresa batek kontrolatzen zuen. Ondorioz, aurretik inoiz aipatutako Zaibatsuak gero eta botere handiagoa lortzen hasi ziren japoniar ekonomian. Bestalde, garai honetan Takahashi finantza ministroak zenbait politika eta erreforma martxan jarri zituen. Horrela Takahashi ministroak ondorengoa egin zuen; interes tasa baxuak ezarri, kanbio tasa baxua ezarri eta lan publikoetarako gobernuaren gastua handitu. Erabaki hauek gizartearen ekonomiari lasaitasun bat eman zioten eta armamentuaren igoera handia eta azkarra baldintzatu zituen. Honela ba, gobernuak arantzelak igo zituen japoniar industria babesteko eta aurretik emandako kanbio tasaren jaitsierak inportazioak garestiago egin zituen inbertsio nazionala bultzatuz eta ondorengo barne industriari bultzada emanez; industria astuna eta kimikoa garatzen hasi ziren gehiago. Takahashi Korekiyo 1913 urtean finantza ministro izendatu zuten eta Hara Takashi lehen ministroarekin lanean egon zen etengabe hau hil arte eta ondorioz Takahashi Japoniako hogeigarren lehen ministro bilakatuz 7 hilabetez 1921 eta 1922 bitartean. Hilabete gutxi egin zituen gobernuan ez zelako kontrolatzeko gai izan bere alderdiko mugimendu ezberdinak. Ondorioz, finantza ministro bezala jarraitu zuen bere heriotzera arte 1936 urtean, non militar erreboltariek hil zuten bere politika antimilitarista zela eta. Takahashi hiltzeaz gain erreboltariek gobernuko beste langile batzuk hiltzera ere deituta zeuden31. Horrela, Takahashi ministroa 1936 urtean hil zutenerako bere erreforma eta politikek sekulako arrakasta izan zuten, enplegu totala eta ekonomiaren gorakada lortuz (44 orrialdeko 12 grafikoa, 1 puntua). Bestalde, Takahashiren ondoren etorri zirenek gastu militarra hainbeste handitu zuten non gobernuaren aurrekontu gehiena honetara bideratzen zen, ala ere honek ez zuen Txinako guda ekiditea lortu. Gainera, Txinarekin gudan aritzeak inflazioa haztea eragingo du japoniar ekonomian eta lehengaien inportazio kostuak berriz ere igoko dira; horregatik, enpresa buru asko lehengaien stocka handitzen hasiko dira etorkizunean gerta zitezkeen egoerei aurre egin ahal izateko. Mundua momentu honetan monetetan oinarritutako blokeetan zatitu zen; alde batetik dolarraren blokea zegoen, bestetik libraren blokea, Yenaren blokea eta azkenik bloke batean ere ez zeuden herrialdeak, adibidez sobietar batasuna. Horregatik, Japoniak etorkizunerako abantaila bat ikusten du bloke batean ere ez dagoen herrialde horietan. Japoniaren helburua bere eragina eremu horretara zabaltzea izango da asiar iparekialdeko blokea sortuz Japonia honen erdigune delarik. Honen atzean interes ekonomikoak zeuden; Manchuriako baliabideak (burdina, ikatza, aluminioa, urrea eta nekazal produktuak), Koreakoak (ikatza, burdina, aluminioa, magnesioa, kotoia eta lana) eta azkenik Ipar Txina (ikatza, kotoia, gatza, haragia eta lana). Hau etorkizunerako plan bat zen baina argi zegoen industria astunaren ekoizpenarekin jarraitzeko baliabideak zirela eta ondorioz inperialismoarekin jarraitzeko beharra. 5.2.1 Ekonomia planeatu baten planteamendua Japoniar ekonomia ikasle askori deia egin zitzaien herrialdeari zerbitzuak eskaintzeko aukera emanez. Dei honen helburua japoniar ekonomiaren garapena ekartzea zen gehienbat Manchuria eta Tokyoren garapena. Bestalde, helburu hau zuten ikasle batzuk bota zituztenean, ikasle hauek talde bat osatu zuten “Showa Research Association (SRA)” Japoniaren ekonomiaren aldeko ekonomia ikerketak argitaratzen zituztelarik eta Japonia etorkizuneko egoera ezberdinetarako preparatzeko ikerketak eginez. Etorkizuneko egoera hauen beldurra kapitalismoa bizitzen zegoen desintegraziotik zetorren, Amerikako New Deal, Alemanian Nazional-sozialismoa, Italian korporatibismoa eta Sobietar batasunean komunismoa. Hau da, uneoro aldaketa asko ematen ziren munduan eta hauei aurre egiteko herrialdeak preparatuta egon behar zuen. Grafiko honetan ikerketen eragina ikusi daiteke; enpresek aurrera eramandako patente, marka eta diseinuak ikusi daitezkeelarik. 2 puntuan ikusi daiteke bigarren mundu gerraren eraginez hauek jaitsi egiten direla baina gerora ekonomiaren gorakadarekin batera hauek ere igo egiten dira. Bestalde, japoniar gobernuak egitura ekonomiko eraginkor bat sortzeko asmoarekin Arisawa Hiromi adituari dei egin zion (Tokyoko unibertsitateko instruktore eta SRA elkarteko kideetariko bat). Horrela, Arisawa ekonomia kudeatzeko plan bat prestatzen hasiko da kapitala eta kudeaketa elkarrengandik banatzeko eta horrela esandako egonkortasuna bilatzeko. Bestalde, Arisawak argi zuen Japonia eta mendebaldeko potentzia baten arteko gerran irabazteko aukerak urriak zirela Japoniarentzat. Nazioarteko politikari dagokionez, Japoniak Txinarekin guda bat hasi zuen 1937 urtean. Guda hau japoniar eta txinatar soldadu batzuen iskanbila sinple baten ostean hasi zen. Horrela, Japoniak Txina inbaditzen hasteko aitzaki bat aurkitu zuen eta urte baten buruan, hau da 1938 –rako, txinatar kostaldeko hiri garrantzitsuak Japoniaren eskuetan zeuden ondorengo 3. irudian ikusi dezakegun bezala. Hala ere, Japoniarentzat guda honek giza baliabide eta material askoren beharra izan zuen. Bestalde, guda praktikoki 1944 urtera arte bertan behera geratu zen, batzuetan iskanbilaren bat egonez baina inolako ekintza garrantzitsurik gabe. Guda guztien atzetik beti bezala herrialde batzuen interes ekonomikoak egoten dira eta Japoniak beste askok bezala bere interes propioak zituen. Japoniaren ekonomia erritmo azkar batean hazten zegoen, aurretik esan bezala, eta hau aurrera eraman ahal izateko bere muga naturalen barruan ez zituen baliabideen falta zuen Japoniak. Garai honetan gainera, industria astuna aurrera eramateko Japoniak petrolioaren beharra zuenez begirada Asiako hegoaldean jarri zuen, Frantziako, Estatu Batuetako eta beste zenbait herrialdeen kolonietan. Baina arazo bat zegoen Asia hegoaldea inbaditzerako orduan; AEB. Japonia kontziente zen AEBk itsasoz aurrera eramandako hornidura ibilbideak oztopatuko zizkiola Asia hegoaldea inbaditzen bazuen. Soluzio bakarra planteatu zitzaien aurrean Yamamoto Isorokurena; AEB –ekin gerran sartu behar zen. Jadanik Japonia eta Estatu batuen arteko erlazioa ez zen onena eta elkarrizketak egiten zebiltzan uneoro Asiako inperialismoa bertan behera gelditzeko, beraz Japoniak ikusi zuen sorpresaz erasotzeak Iturria: Jansen B. M. (2000). “The making of Modern Japan”. 621.orria. Cambridge, Massachusetts: The Belknap Press Of Harvard University Press. [2015-VIII-09an kontsultatua] http://www.bakumatsu.ru/lib/Making_of_modern_Japan_Marius_B._Jansen.pdf 4. IRUDIA: Japoniar inbasioa Txinan 1938 Horrela, 1941eko abenduaren 7an, Japoniar hegazkinek Pearl Harbour eraso zuten sekulako kalteak eraginez AEBko armadari. Ondorioz, AEBk gerra deklaratu zion Japoniari abenduaren 8an eta ondorioz, Italia eta Alemaniak gerra deklaratu zioten Estatu Batuei, honen sarrera eraginez gerran modu aktibo batean. Ez gara gudaren eboluzioan sartuko, zuzenean guri interesatzen zaigun atalera joango gara, gerra amaieraren urtera, hau da 1945era. Urte honetako apirilerako Italia errenditu egin zen aliatuen taldearen aurrean, Alemaniaren gainbehera ziurra zen eta estatu batuarrak japoniar uharte printzipaletara iristen zeuden, beraz gerra sententziatuta zegoen. Udarako, Japonia guztiz suntsituta egoteaz gain baliabiderik gabe zegoen eta Aliatuen taldeak Txinarekin batera gutun baten bidez errendizioari edo suntsipen osora dei egin zion Japoniari. Japoniak honi uko egin zion. Ondorioz, abuztuaren 6 eta 9an historian lehen aldiz bi hirik eraso nuklearra jasan zuten Hiroshima eta Nagasakin hurrenez hurren. Horrela, Japoniak Postdamen aliatuek sinatutako akordioa onartu zuen gerrari amaiera emanez eta Japoniaren okupazioari hasiera emanez. Akordio horretan Japoniak Asiako herrialdeak askatu behar zituela adierazten zen beste gauza batzuen artean. Estatu Batuek Japonia okupatu zuten garai honetan Japoniak erreforma sakonak aurrera eraman beharko zituen, politikoki zein ekonomikoki sakonak ziren erreformak baldin eta berriz ere herrialde independente bat izan nahi bazuen. Horretarako lehen pausua Japoniarentzat politikaren erreforma zen, konstituzio berrian zentraturik batez ere. Ondorioz, aliatuen kontrolarekin japoniar konstituzio garaikidea sinatu zen, 9.klausula barne non Japoniak hemendik aurrera gerrari eta armada bat izateari uko egingo dion (AEB –k eskatuko dio aurrerago armada sortzeko sobietar komunismoari oztopo bat ezartzeko). Liberalizazioa: Aliatuek Zaibatsuak galaraztea eskatuko dute hauek Bigarren Mundu Gerran izandako paper finantzarioagatik eta lehia librearen oztopo izateagatik, baina japoniarrek eskatuta eta beraien ekonomiarentzat duten garrantzia justifikatuz mantentzen utzi zizkieten modu batean, Zaibatsuak kendu eta Keiretsuak onartuz. Keiretsuak egia esan Zaibatsuekin erlazionatuta zeuden; egitura monopolistiko eta egitura piramidal berbera zuten, burua normalean familia bat izanik [Nishijima, S. (2009)]. Bestalde, 1947-1949 bitartean japoniar lurren %38 erosiko dute aliatuek, ondoren nekazariei prezio baxuetan saltzeko eta horrela berdintasuna bultzatzeko (1950erako 3 milioi nekazarik lurrak erosi zituzten). Demokratizazioa: 1946ko konstituzioa osatu zen Aliatuek emandako eredu bat jarraituz. Dokumentu honetan, oinarrizko askatasunak aldarrikatzeaz gain, askatasun zibilak ere onartu ziren. Bestalde, emakumeen sufragio unibertsala onartu zen, noblezia abolitu eta Enperadorea irudi batean soilik bilakatu zen. 5 grafikoan ikusi daitekeen bezala erroldaren gorakadak sekulakoak dira sufragio unibertsal biak onartzean, batez ere emakumeena ematean. Hezkuntza: Ameriketako hezkuntza sistemaren estiloko lehen eta bigarren mailako ereduak ezarri ziren. Gauzak horrela, hau da, erreformak behin martxan jarrita Aliatuek okupazioarekin bukatu zuten 1951ko irailaren 8an eta 1952an Japonia berriz ere herrialde independente eta subirano bilakatu zen. elkartera jo zuen gobernuak. Izan ere, talde honen erronkak ekonomia aktibatzeko planak ezartzea eta nazio industrialaren politikak aurrera eramatea ziren. Bestalde Yoshida presidentea ez zegoen guztiz ados ekonomia planifikatzearekin, kapitalismoaren esentzia deuseztatzen zuelako. Baina, planifikazioa derrigorrezkoa zen, Japoniak azkar hazi behar zuelako berriz ere. Postdameko akordioan aliatuek onartu zuten Japoniak 1936 inguruan zuen industria mailara bueltatzeko bere industria zati baten suntsipena aurrera eraman behar zuela. Baina aliatuen beste klausuletariko batek zioen “onartua izango da japoniar ekonomiarentzat ezinbestekoak diren industriak mantentzea eta zabaltzea”, beraz ikusirik Japonia egoera oso txarrean zegoela erabaki zuten industria hori beharrezkoa zela Japoniarentzat eta ondorioz, laguntza eta babesa ematearen alde agertu ziren, batez ere AEB. Horretarako adibidez, Estatu Batuek ekipo teknologiko berriak egoera desabantailatsuan zeuden herrialdeetara eraman zituzten, Japonia hauen artean egonik. Bestalde, bigarren mundu gerra bukatu bezain pronto AEBk Marshall Plana aurrera eraman zuen Europa mendebaldeko herrialdeetan. Herrialde hauek gerraren eraginez guztiz suntsituta zeuden eta ondorioz 1948ko apiriletik aurrera plan hau martxan jarri zen horretarako garaiko 13.000 milioi dolarrez baliaturik. AEB –ren helburua Europa garaikide bat lortzeaz aparte, komunismoaren hedapen posiblea oztopatzea zen. Hau da, kapitalismoa garaturik Europan, ideia komunistek ez lukete tokirik izango europar gizartean. Horregatik, Japoniari laguntzea ere garrantzitsua iruditzen zitzaion AEB –ri batez ere komunismoa ez hedatu ahal izateko beste herrialde batzuetara34. Bestalde, argi zegoen ekonomiaren eta ekoizpenaren suspertzea lortzeko ezinbestekoa zela erabakietan eta erreformetan lehentasunak ezartzea, izan ere fisikoki ezin zen dena martxan jarri, ez zegoen lan eskurik. Bestalde, energia arazo handi bat izan zen, izan ere Japoniak ikatza besterik ez zuen baliabide energetiko bezala eta ikatz hau esklaboen bidez lortzen zuen ordura arte, beraz, ez zen gai energia nahikoa sortzeko, ondorioz produkzioa oso urria zen, diru gutxi sortuz eta ikatza ateratzeko sistema eraginkorragoak ezartzea zailduz. AEB orain arte ez bezala Japonia babesteko politikak aplikatu zituen eta kooperazioaren apustua egin zuen Japonia berriz ere potentzia batean bilakatzeko. Horretarako beste zenbait erabakien artean Joseph M. Dodge enpresaburu eta bankeroa aukeratu zuen gobernu estatu batuarrak Japonian erreforma berriak ezartzen laguntzeko. Dodgen erreformak honetan oinarritzen ziren, Japoniak autosufizientzia lortu zezakeela nazioarteko merkataritza burutuz eta kanbio tasa lehiakorragoak ezarrita. Hala ere, hauek ez zuten funtzionatu. Bestalde, guda berri baten hasierak Japoniak behar zuen bultzada eman zion; Koreako gudak. Ipar Koreak Hegoaldeko Korea inbaditzean Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Japonia herrialde hornitzaile modura erabili zuen gerrarako; honek dibisen gorakada izugarria ekarri zuen eta Dodgen erreformak finantzatzea ahalbidetu zion Japoniari. Gauzak horrela Japoniaren ekonomia modu azkar batean hazten hasi zen eta neurri handi batean AEBk Japoniarekiko izandako jarrera arduratsuari esker izan zen, teknologiaz hornitu zuelako. Ideia honek laburbildu dezake Japoniaren mirari ekonomikoa. 6. JAPONIA SUPERPOTENTZIA35 Japoniak superpotentzia batean bilakatzea lortu zuen eta gainera inolako inperialismorik garatu gabe munduko bigarren ekonomia bilakatzera iritsi zen, japoniar gobernuak nazioarteko egitura ekonomikora egokitzen jakin zuelako. Bestalde, AEB –k behin eta berriz pila bat lagundu zion japoniar ekonomiari komunismoaren aurka egiteagatik, horregatik estatu batuar merkatura sartzeko izugarrizko abantailak eskaini zizkion. Bestalde, Japoniak aldaketa teknologiko eta zientifiko asko burutu zituen mundu mailako teknologia ekoizle garrantzitsuena bilakatzeko. Hau inork ez zuen uste posible izango zenik Japonia bezalako ekonomia baten aldetik eta gutxiago pentsatzen zuten Japonia konpetentzia ona izango zenik. 6 eta 7 grafikoetan ikusi dezakegu lehenik eta behin Japoniaren langileen izaerak nolako aldaketa izan zuen industrializazioaren eragina zela eta. Daturik esanguratsuena edo ikusgarriena inongo dudarik gabe nekazaritzako eta lehen sektoreko langileen proportzioa da; herrialdeko langileen %39a izatetik %8ra pasatzen direlarik, hau da langile ugarienen talde izatetik laugarren talde bilakatzen da. Bestalde, urte batetik bestera talde batzuen proportzioa lehen txikia zen arren, oraindik eta txikiagoa bilakatzen da; meategiko langileen kasuan, geroago ikusiko dugun bezala industria honek izandako atzerapenaren eraginez batez ere. daiteken moduan, arrozaren ekoizpena adibidez gero eta txikiagoa izateaz gain hauen lur eremuak gero eta gutxiago dira beste nekazal eremuen antzera. Gainera lehen aipatutako meategiena argi ikusi dezakegu hemen, izan ere grafikotik desagertu egiten da sektore hau, proportzioa pila bat txikitzen delako alegia. Bestalde, hazkunde nabaria jasaten duten sektoreak, zerbitzuak, manufaktura eta handizkari eta antzekoen sektoreak dira; azken batean orain arte aplikatu zituzten erreformek hauen agerpena edo hazkundea bultzatu zutelako Japonian zehar merkatari txikiei babes handiagoa ematen hasi zen gobernua denda handien aurrean hauek aukera gehiago izateko; horretarako, denda handien eredua alde batera utzi zuen eta denden tamaina mugatu zuten azalera zehatz batetik aurreragoko dendak ez egoteko. Bestalde, Estatu Batuek oraindik Japoniari sekulako laguntza ematen jarraitzen zuen eta horren erakusle 1970ean amerikarrek Japoniara bidali zuten bazkide komertzialen misioa edo ordezkaritza dugu; japoniar merkatura modu errazago batean sartzea ahalbidetzen ziolarik (13 grafikoa). Gauzak horrela, Japoniak izandako hazkundea sekulakoa izan zen modu konstante batean gainera eta gobernuak soberakinak politika sozialetara bideratu ahal izan zituen. Bestalde, gobernuak ikusirik bere ekonomiak bat-batean izandako sekulako hazkundea industria elektrikoa eta kimikoa garatu eta modernizatzeko politikak martxan jarri zituen. Horregatik, orain arte erabilitako ikatza alde batera uzten hasi ziren eta petrolioa inportatzen hasi ziren industriari bultzada ematen jarraitzeko. Gainera, sekulako hazkunde azkar honek munduko beste herrialde askoren atentzioa ekarri zuen eta eredu bilakatu zen hainbat asiar herrialdeentzat; ala nola, H. Korearentzat, Taiwanentzat, Hong Kong –entzat eta Singapurrentzat. Horrela ba, 1980an japoniar mirariari, asiar herrialdeen mirariak jarraitu zion. Japoniaren eredua ondorengo honetan oinarritzen zen; bertako jendea herrialde atzerritarretara bidaltzen zen bertako ezagutzak bereganatzeko eta ondoren herrialdera ezagutza horiekin bueltatzeko. Azken batean Japoniaren aurrerapena ez zen oinarritzen beraien ikerketa propioengandik, baizik eta atzerritarren 2 Iturria: Maddison, A. (n.d.): "World Population, GDP and Per Capita DGP, 1-2003 AD". Portal for Historical Statistics: Japan. http://www.historicalstatistics.org/ [2015-VIII-09an kontsultatua] [2015-VII-05ean kontsultatua] Arazoen zuzenketa (etengabeko hobekutza eta ezagutza) Jendea eta bazkideak (errespetua, erronka berriak eta etengabeko aurrerakuntza) Prozesua (Xahutzeak desagerrarazi) Filosofia (epe luzerako pentsamendua) ikerketak bereganatuz. Ondorioz, aurretik aipatu ditugun herrialdeak ere antzerako gauzak egiten hasiko dira beraien herrialdearen garapena lortzeko. Garai honetan bultzada edo hazkunderik handiena izan zuen industria automobilgintza izan zen. Gainera, orain arte adibidez Toyota automobil ekoizlea AEBn zegoen merkatuari dagokionez eta Koreako gerraren berri izan zuten momentu berean Japoniara egin zuten buelta, merkatutzat Japonia izanik, izan ere denok dakigun bezala gerra garaiek aukera berriak ekartzen dituzte enpresentzat. Gainera, gerora ekialde hurbileko ezegonkortasunak gasolinaren hornikuntza arriskuan jartzen zuen bitartean, japoniar automobilgintzak hazkundea izan zuen AEBn batez ere autoen kontsumo txikiak erakargarriago egiten zituztelako. Gehitzeko esan, automobilgintzaren gorakadak inguruan beste industria batzuk sortu zituela, gehienbat piezetara dedikatzen ziren enpresak, honek altzairuaren eskaria igo zuen, gurpilena, kristalena eta beste hainbat industria satelite. Honek guztiak eragin zuen Japonian teknologia maila oso garatuko produktuak ekoizten hastea. Ondoren irudi honetan eta ondorengo azalpenean Toyota eredu ezagunari buruzko azalpen labur bat irakurri ahal izango dugu36. • Arazoen zuzenketa (etengabeko hobekuntza eta ezagutza): erabakiak hartzea oso garrantzitsua da horrelako enpresa batez ere adostasunarekin hartzea. Erabaki hartze hau geldoa izan behar da dena ongi zehazteko eta begiratzeko. Bestalde, erabakiak hartzeaz gain erabaki hauetatik ikasi behar da eta uneoro gogoeta jarrera garatu etengabe hobetzen aritzeko. Horrela aurkitzen diren arazo horiek konpontzeko erabakiak hartu eta enpresan estandarizatzea besterik ez dago. • Jendea eta bazkideak (errespetua, erronka berriak eta etengabeko aurrerakuntza): Langileak motibatuko eta bultzatuko dituen liderrak aukeratzen ditu Toyotak barne promozioa erabiliz, horrela liderrek ezagutza osoa eta esperientzia dute barruko funtzionamenduarekiko . • Prozesua (Xahutzeak desagerrarazi): Uneoroko prozesu bat sortzen du sistemako errakuntzak argi eta garbi ikusi daitezen. Hau da, emari ideala piezaz pieza egitean datza inbentarioa murrizteko eta baita bezeroak eskatzen duen erritmo berarekin; horrela, gehiegizko xahutzeekin amaitzen da. Bestalde PULL (tiratu) sistemek inbentario gutxitze honetan pila bat lagundu dezakete eta langileen inplikazioak produktuen kalitate maila altua bermatzen du. • Filosofia (epe luzerako pentsamendua): Toyotak epe luzerako proiektu bat aurkezten du, non bere erabakiak epe luzarokotasunaren ideiarekin garatzen diren, batzuetan epe laburreko emaitzak kontuan izan gabe. Gainera, Toyotaren misioa ongizatea bilatzea da; bai inguruarena, bai erakundearen barruko guztien eta baita Toyota osoaren hazkundea ere. Toyotak beste enpresetan ez bezala salmenten jaitsierarekin ez ditu langileak kaleratzen; hauek beste lan batzuetarako erabiltzen ditu guztien ongizateari lagunduz eta potentzial hau bere alde erabiliz. Automobilgintzaren gorakada honek Japoniaren esportazioak handitzean izan zuen eragina 13 grafikoan ikusi daitekeen moduan eta baita esportazioen izaeran ere. Hala ere, Japoniak arazo bat zuen lehengaiekin, batez ere, energia elektrikoarekiko dependentzia handia zuen bere industria astuna aurrera eramateko. Momentu honetan Iturria: Toledano, A., Mañes, N. y Julián, S. (2009). <<Las claves del éxito de Toyota>>. Más que un conjunto de herramientas y técnicas. Cuadernos de Gestión Vol. 9. Nº 2 (Año 2009), pp. 111-122. Japonia bere ekonomiaren gehiegizko “berotze” bat jasaten hasi zen, etorkizunean arazoak sortu zitzakeenak. Horregatik, gobernuak mende amaieran ekonomiaren hazkundea kitzikatzeko gastu publikoa eta azpiegituren garapena erabili zuen. 7. LANAREN ONDORIOAK Behin Japoniari buruzko historia eta ekintza guztiei amaiera emanik, ordua iritsi da japoniar mirari ekonomiko hori edo industrializazio prozesu hori nola eta zergatik eman den ondorioztatzeko. Bestalde ondorio hauetan lanean agertutako beste edozein ideia posibleei ere erantzuna emango diegu. Ekonomia batek bere ekonomiaren eta industriaren garapena izateko ondorioztatu dezakegu herrialdeak ezaugarri edo faktore batzuk betetzen baditu bere ekonomiaren hazkunde hori egonkorragoa eta epe luzeagokorako hazkundea izango dela. Horregatik Japonian urteetan zehar zein aldaketa eman ziren ikusiko ditugu.  Gizarte mailan eta herrialde mailan eman ziren aldaketen inguruan hau ikusi da lanean: Japoniar industrializazioa aurrera eramateko lehenik eta behin Japoniak bere herrialde eta gizarte barnean zituen arazoak konpontzeko beharra zuen. Horrela Tokugawa aroan herrialdea daimioetan antolatzeak eta leialtasun akordioak aurrera eramateak herrialde osoko jauntxoekin, gizarteari nolabaiteko egoera kontrolagarria eta baketsua eman zion urteetan zehar, nolabaiteko herrialde batasun bat lortuz. Ondoren Meiji aroan Japoniak bere herritarrei eskubide ezberdinak ematearen beharra ikusi zuen, horrela gobernuaren aurka agertu zitezkeen herritarrak zein familiak erregimenarekin gustura egoteko. Gainera, Japoniak ordura arte estamentuetan antolatzen zen gizarte sistema hori deuseztatu zuen Samuraien eta jauntxoen eskubideekin bukatuz. Eskubide horiekin bukatu ostean, gobernuak Juramentu gutuna eta ondorengo konstituzioa atera zituen nolabaiteko erregimen askeago bat sortuz eta egonkortasun politikoa emanez herrialdeari. . Taisho garaian demokrazia iristen hasi zen Japoniara, bizitako mugimendu sozialek eta arazoek, Meiji garaiko iraultzarekin hasitako aldaketak gehiago aldarrikatzea lortu zuten. Baina benetako demokraziaren hasiera AEB –ko okupazioarekin batera etorri zen, Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean.  Ekonomikoki honako egoerak eman ziren: Japoniaren hazkunde ekonomikoa ez zen hasi bigarren mundu gerra bukatu ostean askok uste duten bezala. Jadanik Japoniak Meiji arotik bere lanak ondo egina zetorren eta honek baliatu zion bigarren mundu gerraren ostean garai hartan hasita zegoen hazkundearen garapena areagotzea. Meiji garaian ekintzarik garrantzitsuenetariko bat aurrera eraman zen, herrialde batek industrializatzeko beharrezkoa duen ekintza; subsistentziako nekazaritza batetik nekazaritza komertzial batetara pasatzea. Isolamenduaren amaierak Japoniaren merkatuan sartzeko grina zabaldu zuen atzerritar merkatarien artean, ondorioz honek sekulako gorakada jasan zuen. Burgesiak diru soberakin handiak izatea lortuz, hauek inbertsiora bideratu zituzten. Atzerritar ezagutzak bereganatu eta teknologiak eta teknikak kopiatzeak ekonomiaren hazkunde azkarra bermatu zuen denbora, ikerketarako denbora aurreztuz. Inperialismoaren ondorioz, Japonian hain urriak ziren baliabideak (baliabide naturalak zein esku lana) eskuratzeak herrialde ezberdinetan, ekonomiaren industrializazio azkarra eta handia eman zen, batez ere industria astunean. Okupazioaren ostean AEBk oso babesle agertu ziren Japoniarekin eta teknologia berriez hornitzeaz gain uneoroko babes eta laguntza tekniko eta finantzarioa eskaini zion errekuperazioan, hau da nazioarteko laguntza izan zuen AEB ren eskutik. Okupazioaren ostean baita, legeek zioten bezala Japoniak ezin zuen ejertzito edo armadarik izan, ondorioz, ejertzito eta erakunde militarretan ez zuenez inbertitu behar, Japoniak sekulako diru kantitate horiek enpresen garapenerako eta inbertsiorako bideratzen zituen. Koreako gudak sekulako bultzada suposatu zuen Japoniar ekonomiarentzat izan ere, guda frenteetatik hurbilen zegoen herrialde garatuena zelako. Ondorioz, produktu berezien eskaria izugarri hasi zen estatu batuarrei esker. (ondoren, Vietnameko gudan berdin). AEB-k aplikatutako merkataritza politikek japoniar produktuak amerikar merkatuan oso azkar sartzea ahalbidetu zuen, batez ere japoniar autoak, esan bezala eskari handia jasan zuten 1973ko petrolioaren krisi garaian. Gainera, Japoniak produktu teknologikoen ekoizpenean zuen sekulako gaitasunak zituen. Gobernuko agentziek antolatzeko erraztasun handia zuten, eta oso efizienteak ziren beraien lanetan. Gainera, Japoniako enpresa handien eta gobernuko agentzien artean harreman oso estuak zeuden, ekonomiari bultzada handia emanez. Adibidez, Nazioarteko Merkataritza eta Industria Ministerioak industria garatzeko hainbat ekintza eramaten zituen aurrera. Langileen eta kudeatzaile eta zuzendarien arteko etengabeko kooperazioa garatzen zen eta da, japoniar enpresen arrakasta ekarriz. Horrez gain, giza kapitala oso langilea eta inplikatua aurkitu dezakegu, enpresaren ongizatea bere ongizate zela ikusirik. Bestalde, Emandako enpresa elkarketak edo Keiretsuek, enpresa eta talde ezberdinen artean teknologia eta teknika berriak partekatzea ekarri zuen denen ongizateari lagunduz, estrategia esfortzuak koordinatzea lortuz eta baliabideak partekatuz. Beraz argi eta garbi ikus daiteke japoniar mirari ekonomikoa ez dela azken urteetan eman, hau da, urteetan zehar japoniar gizarteak eta gobernuak eginiko ahaleginen ostean, japoniar ekonomiak sekulako hazkunde eta gorakada bortitza izan zuen, mundu mailako ekonomiarik garrantzitsuenetariko bat bilakatuz. Gainera ikusi dugun bezala, Japonian hainbat faktore eman behar izan dira eta eman dira bere garapenaren sekretu gisa. Bestalde, ni baino adituago den batek behar bada ondorio gehiago aterako lituzke lan honetatik, baina uste dut Japoniaren industrializazioari buruz planteatutako lan honetan ondorio nagusiak identifikatzeko gai izan naizela. 8. BIBLIOGRAFIA
addi-7a15ad2727e0
https://addi.ehu.es/handle/10810/16749
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-01-15
science
Fernández de Antona Garmendia, Kepa
eu
Urteko Kontuen Ikuskaritza lana NIA-ES Arauetan oinarrituz: Guremugikor S.L. enpresaren kasua
1. LANAREN LABURPENA Gradu Amaierako Lan honek mugikorren salerosketan jarduten duen Guremugikor S.L. fikziozko enpresaren 2014 ekitaldiko kontuen ikuskaritzaren prozesu osoa azaltzen du. Kontuen ikuskaritza burutuko duen auditorea Kepa Fernandez de Antona Garmendia da. Azken hau Kontabilitate eta Kontuen Ikuskaritza Institutuaren (ICAC) baimena duen pertsona fisikoa da eta Kontu Ikuskarien Erregistro Ofizialean (ROAC) inskribatua jardularien atalean. Era berean, Kepa Ekonomialari Ikuskarien Erregistroan (REA) inskribatuta dago. Ikuskaritzako lana egiteko aplikagarria izango den arautegia hurrengoa izango da: Kontuen Ikuskaritzaren Legea1 eta hau garatzen duen Araudia2, ICAC-en Ebazpenak, ICAC-ek egokituriko Kontuen Ikuskaritzarako Nazioarteko Arauak (NIA-ES3) eta Kontuen Ikuskaritzarako Arau Teknikoak (NTA4), azken hauek NIA-ES-ak arautzen ez dituzten arloetan. Lanaren egiturari dagokionez, lau zatitan banatu dugu. Ikuskaritza prozesua agindu gutunarekin hasiko da, onartzen denean ikuskatze-kontratu bihurtuko denarekin. Une berean, aurretiazko berrikusketa egin eta Guremugikor S.L. 2014 ekitaldiko Urteko Kontuak zergatik ikuskatu behar dituen aztertuko dugu. Bigarrenik, ikuskaritza plangintza osatuko dugu, kontuen ikuskaritzaren prozesu osoan zehar gida izango duguna eta hurrengo aspektuak barne hartuko dituena: erakundearen eta sektorearen berezitasunen ezagupena, ebaluaketa analitikoa, barne kontrolaren ulermena, garrantzi erlatiboa eta ikuskaritza arriskuen balorazioa. Hirugarrenik, behin ikuskaritza plangintza ezarrita, sozietatearen 2014 ekitaldiko urteko kontuak osatzen dituzten arlo bakoitzerako ikuskaritza egitarauak egingo ditugu, bertan ikuskaritzako nabaritasun nahiko eta egokia lortzeko prozedurak burutuz. Bukatzeko, ikuskaritza txostena prestatuko dugu. Azken honen bidez, enpresaren urteko kontuek 2014 ekitaldiko ondarearen, emaitzen, egoera finantzarioaren eta diru-fluxuen irudi fidela aurkezten duten ondorioztatuko dugu. 2. SARRERA Dagoeneko lau urte igaro dira Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua hasi nuenetik UPV/EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Lau urte hauetan zehar, ugariak izan dira ikusi eta ikasi ditudan irakasgai ezberdinak, eta ez dut zalantzan jartzen guztiak oso aberasgarriak izan direla nire formakuntza eta etorkizunerako. Hala ere, irakasgai edo alor bat azpimarratzekotan, kontabilitatea kokatuko nuke guztien gainetik. Betidanik piztu izan du kontabilitatearekin lotura duen edozerk interesa niregan. Hori dela eta, ez ninduen batere harritu bigarren mailaren bukaera aldean Kontabilitate eta Informazio Finantzarioaren espezialitatea aukeratzea. Gaur egun gainera, asko eskertzen dut nik hartutako erabakia. Izan ere, espezializazio honekin gauza berri asko ikasteaz gain, kontabilitatearekin lotura duten irakasgai guztiak batzen dituena ezagutzeko aukera izan nuen: Kontuen Ikuskaritza. Hasieratik konturatu nintzen irakasgai honek nire jakin-min guztiak asebetetzen zituela. Gehien interesatzen zitzaizkidan irakasgai guztiek eskaintzen zituzten ezagupenak elkartzen zituen, aplikazio praktiko zein teorikoan. Beste hitz batzuetan, nire gustuko irakasgaia aurkitu nuen. Era honetan, aukera paregabea iruditu zitzaidan ikasketak Kontuen Ikuskaritzarekin erlazionaturiko Gradu Amaierako Lana eginez bukatzea. Nire interes edo kuriositate pertsonalez gain, Gradu Amaierako Lanaren gaia aukeratzeko orduan, kontuen ikuskaritzak gaur egun daukan garrantziak eta bizi duen egoerak asko baldintzatu zuen nire erabakia. Informazio ekonomiko finantzarioari buruzko gardentasunean eta fidagarritasunean eskaintzen duen ekarpena dela eta, kontuen ikuskaritzak paper oso garrantzitsua jokatzen du gaur egungo gizartean eta merkatuen funtzionamenduan (García, S. 2013). Azken urteetan publiko egin diren eskandalu finantzario zein iruzur etengabeak kontu ikuskaritzaren irudiari kalte handia egin diote, berarengan gizarteak zuen konfiantza eta sinesgarritasun maila murriztuz era nabarmenean (García eta Ipiñazar, 2014). Honen adibide daukagu 2000. urtean eztanda egin zuen Enron enpresa amerikar erraldoiaren porrota, non zeresan handia izan zuen Arthur Andersen Ikuskaritza sozietateak egindako lanak. Izan ere, salbuespenik gabeko ikuskaritza txostena jaulki eta gutxira Enronen porrotak jarraitu zion, eta honekin batera, gertaturikoa azaltzeko funtsezkoa suerta litzatekeen dokumentazio eta informazio askoren suntsiketa (Malles, E. 2002). Kontuen ikuskaritza, berez, egunero garatzen eta eguneratzen doan arren, Enron bezalako gertaerek eragiten duten konfiantza mailaren beherakadari eta kontuen ikuskaritzaren irudiak izandako kalteari aurre egiteko, kontuen ikuskaritza arautzen duten legeetan aldaketa ugari izan eta egongo dira. Aldaketa hauen artean, azpimarragarriena Kontuen Ikuskaritzarako Nazioarteko Arau (NIA) berrien agerpena izan da, azken 20 urteetan kontuen ikuskaritzan izan den arautegi aldaketa garrantzitsuena. Honen bidez, Europar Batasuneko herrialde desberdinetan burutzen diren kontuen ikuskaritza lanen arteko alderagarritasuna handitu eta arriskuen ezagupen maila altuagoa lortu nahi da (Alonso, M. 2014). Arautegi berri honekin, kontuen ikuskaritza egiteko Europar Batasuneko herrialde guztiek arautegi berdina aplikatuko dute. Bestetik, nazio mailan ematen ari diren aldaketen artean, Kontabilitate eta Kontuen Ikuskaritza Institutuaren 2014ko urriak 27ko Ebazpena gailentzen da guztien artetik. Ebazpen honen bidez, Kontuen Ikuskaritza Legearen Aurreproiektua audientzia publikopean jarri da, gerora gaur egun indarrean dagoen legea ordezkatuko duena. Honen helburua, kontuen ikuskaritza lanen kalitatea handitzea da, informazio ekonomiko finantzarioarekiko dagoen konfiantza altuagoa izateko asmoz (MEC, 2014). Lege berri honekin, espainiar legeria Europar Batasuneko Parlamentuak eta Kontseiluak onarturiko Urteko Kontuen eta Bateratuen Legezko Kontuen Ikuskaritzari buruzko 2014/56 UE Direktibara eta Interes Publikodun Entitateei aplikatu beharreko eskakizun espezifikoei buruzko 537/2014 Araudira egokituko da. Bi arau hauek 2016. urteko ekainaren aurretik indarrean sartuko dira. Lan honen helburua, kontuen ikuskaritza lana, araudi berria jarraituz, nola burutzen den aurkeztea da, agindu gutunetik hasita ikuskaritza txostena igorri arte, kasu praktiko baten bidez. 3. LANAREN HELBURUA Helburu nagusia Guremugikor S.L. sozietatearen 2014 ekitaldiko urteko kontuen ikuskaritza egitea da, hau da, enpresaren urteko kontuek 2014 ekitaldiko ondarearen, emaitzen, egoera finantzarioaren eta diru-fluxuen irudi fidela aurkezten duten frogatzea. Hala ere, aurretik aipatu dugunez, ez dira gutxi alor honetan azken denboraldian eman diren aldaketak. Horren ondorioz, lan egiteko modua asko aldatu da, auditoreak aldaketa hauetara moldatzera behartuz. Horregatik, beste helburuetako bat kontuen ikuskaritza prozesu oso bat, indarrean dauden arau berriei jarraiki egitea da. Bi helburu hauetaz gain, lan honen atzean badago niretzako balio handia duen beste bat. Zoritxarrez, euskararen presentzia alor honetan oso murriztua da eta oso zaila edo batzuetan ezinezkoa da honi buruzko informazioa euskaraz lortzea. Euskal Instituzioen aldetik euskara alor honetara zabaldu ahal izateko azkenaldian ahaleginak egin diren arren, aurrerapenak eskasak izan dira. Oraindik oso kopuru txikia izaten jarraitzen dute euskaraz irakurri ditzakegun kontuen ikuskaritza txostenak. Hori dela eta, kontuen ikuskaritza bat euskaraz hasieratik bukaerara arte egitea posible dela erakusteko aukera ere ikusten dut lan honetan. 4. METODOLOGIA Gradu Amaierako Lan honekin, amaierara heltzen den gradu honen azken urtean, Erasmus programaren bitartez, Danimarkan bost hilabetez ikasteko aukera izan dut, bertako kultura eta ohiturak ezagutu eta etorkizunerako oso baliagarria izango zaidan esperientzia bereganatzeko. Bertako irakaskuntzari dagokionez, ez dira gutxi izan niregan interesa piztu duten danimarkar hezkuntzaren berezitasun edota irakasteko formak, baina hasieratik harritu nauen zerbait azpimarratu beharko banu, ikasteko metodologiari ematen dioten garrantzia bereiztuko nuke nik. Horren isla izan da, esate baterako, unibertsitatera heldu bezain pronto, ikasleek duten irakasgaietako bat “Scientific Methodology and philosophy of science” delakoa, hau da, metodo zientifikoak eta zientziaren filosofia. Bost hilabete iraun duen atzerriko nire lehen esperientzia honetan, beste lau irakasgairekin batera, aipatu berri dudan metodologiarekin loturiko irakasgai interesgarri hau ikasteko zortea izan dut. Honen arabera, ikerkuntza zientifikoak bi metodologia ezberdinetatik abiatuz burutu daitezke: kuantitatiboa edo kualitatiboa. Metodologia kuantitatiboa, jadanik existitzen diren teorien kontrastean oinarritzen da eta horretarako beharrezkoa da hipotesi batzuetatik abiatuta, populazio baten ordezkaria izango den lagin bat eskuratzea, induktibismoa alegia. Honen isla dugu adibidez, Auguste Comte filosofo frantziarraren pentsamoldetik jaio zen positibismoaren diziplina (FIMA, 2014-2015 ; Carazo, P. 2006). Metodologia kualitatiboa, ordea, behaketa desberdinak eginez teoria bat berrestean datza, hau da, deduktibismoa. Honen aplikazioa ikus dezakegu Karl Popper filosofo austriarrak sorturiko Razionalismo Kritikoaren diziplinan. Hala ere, bi metodologia desberdin hauek bi galdera desberdinei erantzuna bilatzen saiatzen direla esan dezakegu. Metodologia kuantitatiboak, “Zer?” galderari erantzun nahi dion bitartean, metodologia kualitatiboak “Nola?” galderari erantzuna eman nahi dio (FIMA, 20142015; Carazo, P. 2006). Gradu Amaierako Lan honi dagokionez, kontuen ikuskaritza bat izanik, bai metodologia kuantitatiboa zein kualitatiboa uztartzen ditu. Alde batetik, metodologia kuantitatiboa aplikatu egiten da, esate baterako, Galdu Irabazien Kontuko kanpo zerbitzuen barruan hornidura gastuak aztertzen ari garenean, laginketa baten bidez aukeratu ditugun faktura batzuk ondo kontabilizatuta daudela ziurtaturik, horniduren zenbateko osoa ondo kontabilizatuta dagoela ondorioztatzen dugunean. Hau da, populazio osora orokortu egiten dugunean lagin batetik lorturiko emaitza. Bestalde, NIA-ES 200 Arauak dioen moduan, auditorearen zuhurtzia eta esperientzia kontu ikuskaritzaren prozesuan funtsezkoa da, adibidez, urteko kontuen arlo bakoitzak errepresentatzen duen arriskua identifikatzeko edota sozietateak daukan barne kontrola egokia den ondorioztatzeko orduan. Honek lotura zuzena du, metodologia kualitatiboarekin. Izan ere, metodologia kuantitatiboa erabili ahal izateko aproposak izango diren laginak aukeratzeko metodologia kualitatiboa erabiltzea beharrezkoa da (Carazo, P. 2006). Alegia, aurreko adibideari jarraiki, ikuskariak horniduren gastua ondo kontabilizatuta dagoela ondorioztatzeko, lehenik eta behin bere esperientzia eta zuhurtziaz baliatuz, arlo horrek zer nolako arriskua duen identifikatu beharko du eta enpresak aplikatzen duen barne kontrola arlo honetan fidagarria den, eta honen ondoren, urte osoko hornidura gastu hau osatzen duten fakturen artean laginketa bat egiteko, bere aburuz garrantzitsuenak diren fakturak hautatuko ditu. 5. IKUSKARITZA LANAREN ENKARGUA 5.1 IKUSKARITZA LANAREN ESKAERA Jakin badakigunez, kontuen ikuskaritza sozietateek eskatzen edo kontratatzen duten zerbitzu bat da, bai bolondres bai derrigortuta. Izan ere, zenbait kasutan edo baldintzapean, sozietateak beharturik daude kontuen ikuskaritza bat egitera: a) Sozietatearen tamainagatik kontuen ikuskaritza egitera beharturik dauden sozietateak. Honen arabera, uztailaren 2ko 1/2010 Errege Dekretuaren bidez onarturiko Kapital Sozietateen Legearen testuko 257 artikuluan zein Ekintzaileak eta haien nazioartekotzea babesteko, irailaren 27ko, 14/2013 Legearen 49 artikuluan ezarritako hiru baldintzetatik bi betetzen badira bi urtetan jarraian, sozietatea kontuen ikuskaritza egitera beharturik egongo da: Aktiboa 2.850.000 euro baino handiagoa izatea, Negozio Zifraren Zenbateko Garbia 5.700.000 euro baino handiagoa izatea eta ekitaldiko batez besteko langileen zenbatekoa 50 baino handiagoa izatea. b) Tamainarekin loturik ez dauden arrazoiengatik kontuen ikuskaritza egitera beharturik dauden sozietateak. Hauen artean hurrengoak bereiz ditzakegu: burtsan kotizatzen dutenak, sarritan finantza bitartekari moduan aritzen direnak, Administrazio Publikotik 600.000 eurotik gorako diru laguntzak jasotzen dituzten sozietateak eta abar. Guremugikor S.L. sozietatea, 2014. urtean kontuen ikuskaritza egitera beharturik dago bere tamainagatik. Sozietatea 2013. urtean sortu zen, eta lehenengo urte honetan hiru baldintzetatik bi betetzen zituen: Aktiboa 8.756.960 eurokoa, 2.850.000 euro baino handiagoa izan zen, eta Negozio Zifraren Zenbateko Garbia 6.535.452 eurokoa, 5.700.000 euro baino handiagoa izan zen. Batez besteko langileen zenbatekoa ordea, 2013 ekitaldian 8 langilekoa izan zen, 50eko kopuruaren azpitik. Hala ere, aurreko paragrafoan azaldu dugunez, nahikoa da ikuskaritza derrigorrean egiteko hiru baldintza hauetatik bi betetzea bi urtetan jarraian. Lehenengo urtea, gainera, salbuespen urtea izanda, hiru baldintzetatik bi betetzean kontuen ikuskaritza egitera beharturik zegoen. 2014. urteari dagokionez, aurten baldintza guztiak gainditzen ditu. Aktiboa 18.605.018 eurokoa da, Negozio Zifraren Zenbateko Garbia 46.324.760 eurokoa da eta batez besteko langile kopurua 53 langilekoa da. Hortaz, 2014. urtean Guremugiko S.L. sozietatea Kontuen Ikuskaritza bat egitera beharturik dagoela ziurta dezakegu bere tamaina dela eta. 5.2 AURRETIAZKO BERRIKUSKETA 2013. urtean Guremugikor S.L. sozietatearen urteko kontuak ikuskatu genituen lehenengo aldiz. Hortaz, 2014. urtea Guremugikor S.L. sozietatearen urteko kontuak ikuskatzen ditugun bigarren urtea denez, aurtengoa kontu ikuskaritza errepikaria da. Bigarren urtea izan arren, aurretiazko berrikusketa egin dugu, izan ere, NIA-ES 210 Arauaren arabera, zenbait faktore bete behar direlako ikuskatze lanarekin jarraitu ahal izateko. Faktore hauek betetzen diren ziurtatzeko enpresara bertaratu gara eta ondorengo informazioa lortu dugu: 1. Sozietatearen zuzendaritzak finantza informazioaren arautegi egokia erabiltzen du urteko kontuak prestatzeko eta kontuen ikuskaritzaren irizpide eta helburuak zeintzuk diren ezagutzen ditu. Lortutako informazioaren arabera sozietateak jarraitzen dituen kontabilitate printzipio eta arauak oro har onartutakoak dira: Merkataritzako Kodea eta merkataritzako gainerako legeria, KPO, ICAC-ek kontabilitate-gaiak garatzeko ezartzen dituen arauak eta espezifikoki aplikatzekoa den gainerako espainiar legeria. 2. Sozietatearen zuzendaritzak urteko kontuen prestakuntzan eta barne kontrolean daukan erantzukizuna ezagutu eta onartzen ditu, eta honekin batera, auditoreak nabaritasuna lortzeko behar duen informazio eta pertsonak eskuragarri jartzen ditu. 3. Ikuskaritza lanaren terminoei buruz ados jarri gara auditorea eta sozietatearen zuzendaritza. Ikuskaritza lana onartzeko azken baldintza aztertu behar dugu: etikaren eta independentziaren arautegia. Ildo honetan, egiaztatu egin dugu etika arauak eskatzen dituen baldintza eta eskakizun guztiak betetzen ditugula. Beraz, NIA-ES 210 Arauak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzen ditugu, bai ikuskatuko den sozietateak zein auditoreok, eta ondorioz, lana kontratatzeko agindu edo enkargu gutuna prestatu dugu. Idatzizko agiri honetan, auditore eta ikuskatuko den sozietatearen arteko akordioa zehaztu dugu, argi utziz zeintzuk diren ikuskaritzaren helburu eta eremua. 5.3 AGINDU GUTUNA Agindu gutunaren helburua, kontuen ikuskaritza indarrean dagoen arautegiaren arabera burutzean kontuan hartu beharko diren baldintzak idatziz ezartzea da. NIA-ES 210 Arauak, agindu gutunak bete beharreko hurrengo arloak finkatzen ditu: a) Egoera finantzarioen ikuskaritzaren helburuak eta eremua. b) Auditorearen erantzukizunak. c) Administratzaile eta zuzendarien erantzukizunak. d) Egoera finantzarioak prestatzeko orduan aplikagarria den informazio finantzarioaren arautegia. e) Igorriko den txostenaren egitura eta edukiari erreferentzia. Era berean, kontuen ikuskaritza Legearen Araudiko 8. artikuluak eskatzen duen moduan, agindu gutunean ikuskaritza txostena emateko epea eta ordainsariak adierazi ditugu beste batzuen artean, eta derrigortuta geratzen gara ikuskaritza lanaren garapenean edo ikuskaritza txostenaren banaketan edo erabileran mugak ezartzera. Ikuskaritza errepikari baten aurrean gaudenez, 2013 ekitaldiko agindu gutunean sinatutako akordioaren arabera, kontuen ikuskaritza 2013-2018 urteen tarteko ekitaldietarako kontratatua izan zen. Hala ere, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi diren enkarguetarako ICAC-ek egokituriko Kontuen Ikuskaritzarako Nazioarteko Arauak (NIA-ES) indarrean sartu direnez, agindu gutun berri bat prestatzea erabaki genuen, NIA-ES 210 Arauak ezartzen dituen baldintzak beteko zituena eta 2014-2018 urte tarteko ekitaldietarako balioko zuena (Ikusi 2 Eranskina). Horrela, agindu gutun berri honek, 2013. urtean prestatu genuen agindu gutuna ordezkatzen du. 6. IKUSKARITZAREN PLANGINTZA NIA-ES 300 Arauak, urteko kontuen ikuskapen prozesuaren plangintza burutzeko beharra ezartzen du ikuskaritza errepikarien kasuan. Era honetan, NIA-ES 315, 320 eta 330 Arauek ezartzen dituzten pausuak jarraituko ditugu plangintza burutzeko. 6.1 ERAKUNDEAREN ETA SEKTOREAREN BEREZITASUNEN EZAGUPENA NIA-ES 315 Arauaren arabera, ikuskariak hurrengo arloei buruzko informazioa eskuratuko du: sozietateak jarduten duen sektorearen eta hau erregulatzen duen arautegiaren nondik norakoak, sozietatearen jatorria, sozietateak aukeratu eta aplikatzen dituen kontabilitate politikak, sozietateak aurrera daraman negozioaren arriskuak, helburuak eta estrategia eta sozietatearen bilakaera finantzarioa. Ezagupen hau lortu ahal izateko, gure bezeroan eta bere Urteko Kontuetan eragina izan ditzaketen faktoreak bi taldetan banatuko ditugu. Alde batetik barne faktoreak eta beste alde batetik kanpo faktoreak. 6.1.1 BARNE FAKTOREAK  Kapitalaren egitura. Sozietatea 2013ko uztailaren 20an sortu zen. Urte bereko irailaren 8an kapital zabalkuntza bat burutu zuen, 200.000 euroko zenbatekoagatik, 20.000 partaidetza jaulkiz 10 euroko balio nominalean. Partaidetza guztiak harpidetuak eta ordainduak izan ziren bere bazkide nagusiengatik.  Jabetzaren egitura. Sozietatea Ourmobiles izeneko enpresa talde txinatar baten barruan kokaturik dago. Enpresa talde hau, komunikazio mugikorren produktu eta zerbitzuen hornitzailea da, I+G arloetan espezializatzen delarik.  Negozioaren helburua. Enpresaren xedea estatutuetan definiturik dago: komunikazio terminalen salerosketa, inportazioa eta esportazioa.  Pertsonala. 2013. urte bukaeran, sozietatea 8 langilez osaturik zegoen eta 2014. urte bukaeran 53 langilez. Langileen ordainsariei dagokienez, 14 ordainketetan banaturik dago eta aparteko ordainketak uztailean eta abenduan jasotzen dituzte. Gaur egun, langileek duten hitzarmen kolektiboa Bizkaiko Burdinaren merkataritza sektoreari aplikagarria zaion hitzarmen kolektiboa da.  Kontabilitate politika edo prozeduren hautaketa eta aplikazioa. Sozietateak indarrean dagoen KPO aplikatzen du.  Antolakuntza egitura. Hurrengo irudian antolakuntzaren egitura aurkezten da: Irudia 1: Guremugikor S.L.ren antolakuntza egitura. 6.2 EBALUAKETA ANALITIKOA NIA-ES 315 Arauak ezartzen duen moduan, sozietateari buruz dugun ezagupen maila handitzeko, beharrezkoa da ebaluaketa analitiko bat burutzea, bilakaera finantzarioa nolakoa izan den ulertu ahal izateko. Horretarako, sozietatearen egoera finantzarioaren ikuspegi onena eskaini dezaketen ratioak kalkulatuko ditugu. Gainera, sektoreko liderra den Samsung enpresaren espainiako filialaren ratioekin konparatuko ditugu.  Epe laburreko kaudimena. Epe laburrean sozietatea kaudimenduna da, izan ere, epe laburreko kaudimen ratioa %100tik gora kokatzen da, hau da, aktibo korrontea pasibo korrontea baino handiagoa da, eta ondorioz, errotazio fondoa positiboa da. Honek esan nahi du sozietatea bere epe laburreko baliabideekin epe laburreko betebeharrei aurre egiteko gai dela. Gainera, azken urte honetan kaudimen maila altuagoa lortu du, ratioa %106tik %114ra igo baita. Hala ere, balio hauek oraindik balio egokien azpitik aurkitzen dira. Are gehiago, errotazio fondoa biltegian dauden izakinen zenbatekoaren azpitik dago (EF5=2.344.426<4.542.035=Izakinak) eta komenigarria litzateke egoera hau aldatzea izakinak likido bihurtzea zaila izan daitekeelako.  Likidezia. Sozietateak likidezia maila egokia duela esan dezakegu. Likidezia ratioaren kalkulurako ez ditugu izakinak kontuan hartzen epe laburreko baliabideen artean, aurretik aipatu dugunez, batzuetan epe laburrean izakinak likido bihurtzea zaila izan daitekeelako. Hala ere, nahiz eta izakinak ez ditugun gure kalkuluaren barne sartzen, sozietateak likidezia maila ona aurkezten jarraitzen du eta sozietateak ez dauka izakinekiko menpekotasunik.  Erabilgarritasuna. Erabilgarritasun maila asko hazi da azken urtean, %6tik %26ra. Alde batetik, positibotzat har dezakegu ratio hau, sozietateak baliabide likido ugari dituelako epe laburreko betebeharrei aurre egiteko. Beste alde batetik, ordea, erabilgarritasun maila hain altua izateak errentagarritasun handiagoa lortzeko aukera galtzea suposa dezake.  Samsung-ekiko konparaketa. Sektoreko liderraren ratioek aurreko paragrafoetan aipaturikoa berresten dute, hain zuzen, sozietateak epe laburreko kaudimen ratio ahula duela eta bere likidezia maila hobetu behar duela. Are gehiago, erabilgarritasun maila altuegia du.  Kaudimena. Sozietateak kaudimen eskasa du epe luzean, izan ere, kaudimen maila onargarria izateko aktiboa pasiboaren bikoitza izan beharko litzateke, eta kasu honetan %112a besterik ez da. Egoera hau, ordea, ulergarria da, kontuan hartzen badugu enpresa sortu berria dela eta hasierako urteetan finantzaketa behar handia izatea arrunta delako.  Zorpetzea. Zorpetze maila oso altua da, azken urte honetan egoera aldatu den arren. Ikus dezakegunez, sozietatearen pasiboa baliabide propioak baino zortzi bider handiagoa da, hau da, sozietatea kanpo baliabideekin finantzatzen ari da honek dakarren arriskuarekin. Hala ere, puntu honetan zehazpen txiki bat egin behar da: enpresaren pasiboa nola osatuta dagoen aztertzen badugu, pasiboaren %48a taldeko hornitzaileak direla egiaztatu dezakegu (Ikusi Balantze birsailkatua 3. Eranskinean) eta finantzaketa modu honek ez du kostu finantzariorik.  Finantza Autonomia. Finantza autonomiari dagokionez, zorpetze ratioarekin bezala, sozietateak ez daukala autonomiarik esango genuke, oso zorpetuta dagoenez hartzekodunak bere kudeaketa politiketan eragiteko gai direlako. Baina sozietatearen finantzazioa taldeko enpresetan oinarritzen da, arrisku finantzariorik suposatzen ez duena. Ondorioz, sozietateak autonomia finantzarioa du, taldeko enpresek ez dutelako sozietatearen kudeaketa politiketan eragingo, eta gainera, prest daudelako sozietateari finantzazio gehiago emateko behar izatekotan.  Samsung-ekiko konparaketa. Sozietatearen kaudimen ratioa baxua da eta zorpetze ratioa ere altuegia da, nahiz eta aurretik aipatu dugun moduan sozietatearen zorraren gehiengoa taldeko enpresei dagokien.  Errentagarritasun Ekonomikoa. Sozietatearen errentagarritasun ekonomikoa nahiko altua da eta azken urte honetan %5etik %8ra hazi da. Honek adieratzen du sozietatea errendimendu nahiko altua lortzen ari dela dituen aktiboetatik. Bilakaera positibo honen arrazoiak ulertzeko marjin eta errotazio ratioetan jarri behar dugu gure arreta.  Marjina. Marjinak zeinu positiboa du, hau da, ekitaldiko emaitza positiboa izan da. Sozietateak aplikatzen duen marjina era nabarmenean murriztu da azkenengo urtean, %6tik %3ra. Honek esan nahi du sozietateak saltzen duen euro bakoitzeko lortzen duen etekina gero eta txikiagoa dela. Hala ere, hau sozietatearen salmenta politikarekin bat dator, izan ere, erakundearen eta sektorearen berezitasunen azterketan ikusi dugunez (Ikusi 6.1 atala), sozietateak bere lehiakideekiko bereizteko duen tresnetako bat prezio merkeagoak eskaintzea da.  Errotazioa. Errotazioa berriz, 0,75tik 2,49ra hazi da. Hortaz, sozietateak gero eta erraztasun handiagoa du bere produktuak saltzeko. 6 EE: Ekitaldiko Emaitza.  Samsung-ekiko konparaketa. Errentagarritasun ekonomiko nahiko ona duela esan dezakegu sektoreko liderraren balioen gainetik kokatzen delako. Hala ere, errentagarritasun ekonomikoa hobetzeko, marjina txikitu beharko luke eskaintzen dituen prezioetan lehiakorragoa izateko eta errotazioa handitzeko.  Samsung-ekiko konparaketa. Sozietateak sektoreko liderrak baino errentagarritasun maila altuagoa eskaintzen die bere akziodunei. Egoera hau positiboa da, izan ere enpresa ororen helburua bere akziodunen errentagarritasuna maximizatzea da. Bestalde, egiaztatzen dugu sozietatearen zorpetze maila oso altua dela. 6.2.5 ALDAKUNTZA ESANGURATSUAK BALIO ABSOLUTU ETA ERLATIBOETAN 2014 ekitaldian zehar Guremugikor S.L.-ren Urteko Kontuak osatzen dituzten Balantze eta Galdu Irabazien Kontuan izan diren aldaketa esanguratsuen analisia burutzeko, Balantze eta Galdu Irabazien Kontua birsailkatu egin ditugu (Ikusi Balantze eta Galdu Irabazien Kontu birsailkatuak 3. Eranskinean). Balantzean izan diren 2013-2014 urteetako aldakuntza esanguratsuak balio absolutu eta erlatiboetan hauek izan dira: Elementua ∆ ABS. ∆ % Komentarioa Ibligetua 41.427 %46,31 Hazkunde honen eragile nagusia ibilgetu materiala izan da, hau %1.299,73an hazi baita Burgosen zentru operatibo berri baten irekieragatik. Izakinak 1.647.893 %56,94 Aipatu beharra dago 2014 eta 2013 urteak ez direla konparagarriak, sozietatea 2013. urtearen erdialdean sortu zelako. Hala ere, azken urtean izakinak hainbeste haztearen arrazoia salmenta bolumenaren hazkundea izan da. Sozietateak erosketa bolumena handitzea erabaki du, stock segurtasun handiagoa izan eta aurrerago izan dezaketen salmenta kopururaren hazkundeari errazago aurre egiteko. Bezeroak 3.132.813 %1.064,48 Bezero nagusiak Eroski, Fnac eta The Phone House dira. Hiru bezero hauek, bezeroen zenbateko osoaren %84a estaltzen dute. Eskudirua 3.667.160 %719,19 Sozietatetik jakinarazi digute erabilgarritasun maila altua izan nahi dutela etorkizunean izan ditzaketen behar finantzarioei aurre egiteko eta babestuago egoteko. Kontu korronteak hurrengo kreditu erakundeekin kontrataturik ditu: Laboral Kutxa, Sabadell eta BBVA. Ondare Garbia 1.467.408 %241,39 Hazkunde hau 2014 ekitaldiko emaitzari dagokio. Kreditu erakundeekin zorrak 2.480.371 %737,58 Era nabarmenean hazi dira Laboral Kutxa eta Sabadell kreditu entitateekin kontratatu dituen bi maileguengatik. Hartzekodun Komertzialak 5.967.425 %77,04 Hauen artean taldeko hornitzaileak dira garrantzi gehien dutenak. %35a hazi dira eta ekitaldi bukaeran pasibo osoaren %43a estaltzen dute. Burutzen dituen erosketa gehienak taldekoak diren hurrengo hornitzaileekin egiten ditu: Ourmobiles S.A. eta Banatu S.A.. Ourmobiles-ek terminalak eta osagarriak saltzen dizkio eta Banatu-k merkataritza, administrazio eta kudeaketa zerbitzuak ematen dizkio. Galdu Irabazien Kontuan izan diren 2013-2014 urteetako aldakuntza esanguratsuak balio absolutu eta erlatiboetan hauek izan dira: Elementua ∆ ABS ∆ % Komentarioa Salmentak 39.789.308 %608,82 Sozietateak Guremugikor markako “smartphone” direlakoak eta hauentzako osagarriak saltzen ditu eta produktuen prestazio onak direla eta, harrera oso ona izan dute merkatuan. Hornikuntzak 32.097.082 %641,49 Erosketa guztiak taldeko enpresei egiten dizkio. Pertsonal Gastuak 704.888 %357,19 Sozietatearentzat lan egiten duten langile kopurua asko hazi da, 8 langiletik 53 langilera heldu zen 2014an. Amortizazio zuzkidurak 7.347 %1.639,96 Hainbat ibilgetu eskuratu dituenez, haien artean Burgoseko zentru operatiboa, amortizazio zuzkidura ere hazi egin da ibilgetuaren zenbatekoarekin batera. Ustiapeneko bestelako gastuak 4.343.075 %500,05 Gastu hauen barruan errentamenduak, konponketak, profesional independenteen zerbitzuak, aseguru primak, banku zerbitzuak, publizitatea, hornigaiak, bestelako zerbitzuak eta tributuak aurki ditzakegu. Publizitate gastuak dira garrantzitsuenak, kanpo zerbitzuetako gastu osoaren %47a suposatzen baitute. Hauek ere azken urtean asko hazi dira, sozietateak merkatuetan murgiltzeko publizitate eta marketin kanpaina eta ekintza ugari burutu dituelako. 6.3.1 KONTROL INGURUA Sozietatearen zuzendaritzaren jarrera etiko eta zintzoari eta honek barne kontrola osatzen duten gainontzeko elementuetan izan dezakeen eraginari egiten dio erreferentzia. Ildo honetan, hurrengo ondorioak atera ditugu:  Balio etikoen komunikazio eta zainketa. Gaur egun sozietateak ez dauka Kode Etikorik bere enplegatuen artean banatzeko.  Zuzendaritza eta gobernu organoen filosofia eta jarduteko estiloa. Sozietateak kontabilitate politika kontserbadoreak aplikatzen ditu.  Sozietatea ez da hurrengo hutsegiteetan erori: o Egoera finantzario edota datu finantzarioetan nahita egindako akatsak. o Kontrolen betekizun eza. o Adierazpen faltsu edo zehaztu gabeak. o Ikerketa kriminal, prozesamenduak edo delituengatik kondenak. o Maula, iruzur edo antzekoengatik irekitako prozesu judizialekin loturarik izatea. o Ikuskarien aurkako demandak edo antzeko liskarrak. o Ondasunez jabetzea modu desegokian.  Sozietatearen gobernuaren erantzuleen parte hartzea. Enpresa txiki bat denez, ez dago sistemen elaborazio edo ejekuzioan erantzukizunik daukan batzorde ez organorik. Hala ere, taldetik sozietatearen kontrol erregularra burutzen da, izan ere, hilabete bakoitzaren itxieran zenbait datu ekonomiko-finantzario bidaltzen diete taldeari: o Itxiera. o Galdu Irabazien Kontua. o Inbentarioaren banakatzea. o Hornitzaileen eta Batezbesteko Ordainketa Epearen xehetasuna. o Bezeroen eta Batezbesteko Kobrantza Epearen xehetasuna.  Autoritate eta erantzukizunen esleipena. Funtzioen segregazio argi bat dago, izan ere, enplegatu bakoitzaren funtzioak oso argi bereizturik daude eta kargu bakoitzak dagokion berrikusketa du. Ildo honetan, sozietateak hainbat departamentu ditu: erosketena, fakturazio edo eskaerena eta administrazioarena. Kontuan harturik duela gutxi sorturiko enpresa bat dela eta hazkunde fase batean murgilduta dagoela, aipaturiko departamentuak eskatzen den lan mailari erantzuteko nahikoa direla deritzogu. 6.3.2 SOZIETATEAK ARRISKUA BALORATZEKO DUEN PROZESUA Sozietateak ez du arriskuen maparik. Hala ere, egoera finantzarioen irudi fidelean eragina izan dezaketen erroreen existentziaz jabetzen da. Hori dela eta, egoera finantzarioen manipulazio eta iruzurrak ekiditzeko prozedimendu eta kontrolak burutzen ditu. Hauen artean hurrengoak bereiz ditzakegu:  Funtzioen segregazio egokia dago.  Hilabetero itxieren berrikusketak egiten dira.  Hilabeteroko itxierak taldeari bidaltzen zaizkio.  Izakinen xehetasuna hilabetero taldeari bidaltzen zaio.  Hornitzaile eta bezeroen xehetasuna hilabetero taldeari bidaltzen zaio.  Taldeak hilabetero burutzen diren hornidurak onartu behar ditu.  Hilabetero izakinen inbentario zorrotz bat burutzen da. 6.3.3 INFORMAZIO FINANTZARIOARENTZAT GARRANTZITSUA DEN INFORMAZIO SISTEMA Sozietatearen negozio prozesuak eta berarentzat esanguratsuak izan daitezkeen jardueren ezagupenean datza, informazioaren teknologiaren prozedurekin eta transakzioen sorrera, erregistro, prozesu eta zuzenketen gidaliburuarekin batera. Inguru informatikoaren barruan Spyro sistema nabarmentzen dugu, izan ere, sistema honek egoera finantzarioen prestakuntzan eragin zuzena du. Sistema honek saldoei, transakzioei eta sailkapen materialei buruzko informazioa ematen du. 6.3.4 IKUSKARITZARAKO NABARMENAK DIREN KONTROL EKINTZAK Sozietateak aplikatzen dituen prozedimenduen artean hurrengoak bereiz ditzakegu:  Emaitzaren berrikusketa. 2014 ekitaldian sozietateak ez du aurrekontuaren kalkulua egin salmenten, langile kopuruaren, baliabideen eta orokorrean enpresa osoaren hazkundea esanguratsua izan delako. Hala ere, 2015 ekitaldirako aurrekontu bat prestatzea espero dute, 2014 ekitaldiko emaitza abiapuntu gisa harturik.  Funtzioen segregazioa. Sozietateak duen funtzioen segregazioa egokia da. Esate baterako, administrazio departamentua lau pertsonek osatzen dute: ordainketen kontabilitatearen arduradun bat dago, eskaeren eta fakturazioaren bi arduradun desberdin daude eta kontabilitate eta diruzaintzaz arduratzen den pertsona bat dago.  Berrikusketa. Asier Urquijo finantza zuzendaria kontabilitatearen eta itxieren berrikusketa egiteaz arduratzen da. Asierrek esperientzia handia du bai mugikorren sektorean bai gaur egun duen karguan. Hala ere, Asierren berrikusketa lanaz arduratzen den organo edo batzorde baten beharra dago.  Kontrol fisikoak. Sozietateak hilabetero izakinen kontrola burutzen du, biltegian zenbat unitate aurkitzen diren jakiteko. Kontrol honek izakinen %100aren zenbaketan datza hileroko itxiera datan. Zenbaketa hauek burutzen diren bitartean, ez da mugimendurik egoten biltegian, eta behin zenbaketa bukaturik, informazio guztia Spyro aplikazio informatikoan sartzen da. 6.3.5 KONTROLEN JARRAIPENA Sozietateak kontrolen jarraipena ekintza jarraituen, ebaluaketa puntualen edo bien konbinaketaren bidez burutzen du. Kontrol elementu hauek hurrengoak dira:  Kontabilitate funtzioaren berrikusketa eta kontrola. Asier Urquijo kontrol egokiak burutzen ari direla eta hauek espero zen moduan funtzionatzen ari direla ziurtatzeko arduraduna da.  Barne bilerak eta komunikazioa zuzendaritzari, kontrolen efikaziari buruz informatzeko.  Asier Urquijo Joseba Irazabal Zuzendari Orokorrari kontrol gabeziak aurkitu diren komunikatzeaz arduratzen da, eta dagokionean, aurkituriko arrisku berri bat murrizteko kontrol ekintza berri bat proposatzeko. Behin sozietatearen barne kontrola osatzen duten bost elementu hauek azterturik, inguru ez fidagarri bat dela ondorioztatzen dugu: enpresa txikia, hazkunde azkarrarekin, barne ikuskaritza edo barne kontrol funtziorik gabekoa eta funtzioen segregazioarekin arazoak dituena sozietatearen tamaina dela eta. Garrantzi erlatiboaren zifra Egoera Orri Finantzarioentzako (CIREF)  231.624 euro CIREF ezartzeak, auditoreon zentzu profesionala erabiltzea inplikatzen du, nahiz eta askotan aukeraturiko erreferentzia bati portzentai bat aplikatzen diogun garrantzi erlatiboaren zifra ezartzeko abiapuntu gisa. REA-REGA korporazioak NIA-ES 320 betetzeko prestatu duen gida orientagarriaren arabera, hazkunde fasean aurkitzen diren enpresen kasuan, hurrengoak hartu ahal dira erreferentzia moduan: Negozio Zifraren Zenbateko Garbia, Aktiboen Totala, Ondare Garbia edo Gastu Totalak. Gure ustez, Guremugikor S.L.ren kasuan erreferentzia hauen artean adierazgarriena Negozio Zifraren Zenbateko Garbia da, azken bi urteetan salmenta bolumen handiak izan baititu. Aukeraturiko erreferentziari zein portzentai aplikatuko diogun erabakitzeko, REA-REGA korporazioak proposatutako gidaren arabera, portzentaiak izan dezakeen balio maximoa %26a da eta minimoa %0a. Tarte honen barnean portzentai bat aukeratzeko, gidak hurrengo aspektuak kontuan hartzen ditu: sozietatearen tamaina eta buruturiko operazioen konplexutasuna, sozietatearen ondare eta finantza egoera, sozietatearen jabetzaren egitura eta sozietateak jarduten duen merkatua eta egoera ekonomikoa. Faktore hauek kontuan hartuz, gure aburuz portzentairik aproposena %0,5a da, tamaina txikiko sozietate bat delako, bai Aktibo, Negozio Zifraren Zenbateko Garbia eta Pertsonal aldetik. Portzentai hau aplikatuz, lortzen dugun CIREF 231.624 eurokoa da (46.324.760 euroren %0,5a). CIRET CIREF-en azpitik aurkitzen da, eta hau finkatuz, identifikatu eta zuzendu ez diren errore guztien batuketak CIREF gainditzearen probabilitatea murriztu nahi da. CIRET, CIREF-i portzentai bat aplikatuz lortzen da eta portzentai hau zehazteko REA-REGA-ren gidak, hurrengo lau irizpideak kontuan hartzea gomendatzen du, irizpide bakoitzari 3 puntuko balorazio maximoa atxikitzen diolarik, ondoren, puntuazio honen arabera, portzentai ezberdinak aplikatzeko. 1) Sozietatearen ezagupena. Aurten burutuko dugun kontuen ikuskaritza errepikaria da, iaz Guremugikor S.L. ikuskatu genuelako. Beraz, puntu bateko balorazioa emango diogu irizpide honi. 2) Arriskuen balorazio prozedimenduen emaitza. Honen barnean bi faktore kontuan hartu behar ditugu. Alde batetik, Atxikituriko Arriskua, gure ustez nahiko altua dena, izan ere, sozietatea hazkunde prozesuan aurkitzen da eta Egoera Orri Finantzarioak osatzen dituzten atal guztiek aldakuntza oso esanguratsuak izan dituzte azken urtean. Beste aldetik, Kontrol Arriskua, 6.3 atalean ikusi dugunez ez dena oso fidagarria. Beraz, Atxikituriko eta Kontrol Arriskuak altuak direnez, Errore Materialen Arriskua altua dela deritzogu. Hori dela eta, bigarren irizpide honi 3 puntuko balorazioa emango diogu. 3) Aurreko ikuskaritzetan aurkituriko erroreen natura eta hedadura. 2013 ekitaldiko kontuen ikuskaritzan, esanguratsuak ez ziren errore ugari topatu genituen, gure iritzian eraginik izan ez zutenak. Hortaz, 2 puntuko balorazioa emango diogu hirugarren irizpide honi. 4) Auditorearen espektatibak erroreei buruz ekitaldi honetarako. Aurreko ekitaldian bezala, esanguratsuak ez diren erroreak aurkitzea espero dugu, gure iritzian eraginik izango ez dutenak. Horregatik, 2 puntuko balorazioa emango diogu irizpide honi baita ere. Ikus dezakegunez, lau irizpide hauek kontuan hartuz lortzen dugun balorazioa 8 puntukoa da. Ondorioz, puntuazio honen arabera eta REA-REGA-ren gidari jarraiki, CIRET lortzeko %75eko portzentaia aplikatuko diogu CIREF-i. Era honetan lortzen dugun CIRET 173.718 eurokoa da (231.624 euroren %75). NIA-ES 450 Arauaren arabera, auditoreak, ikuskaritza burutzen doan heinean, aurkitzen dituen erroreak gehitzen joango da, era nabarmenean esanguratsuak ez direnak izan ezik. Zenbateko hau zehazteko, CIREF-i %5 eta %20 bitarteko portzentai bat aplikatzen zaio. Tarte honen barruan zein portzentai hautatuko den erabakitzeko REA-REGAren gidak, hurrengo bost irizpideak kontuan hartzea gomendatzen du, irizpide bakoitzari 2 puntuko balorazio maximoa atxikitzen diolarik, ondoren, puntuazio honen arabera, portzentai ezberdinak aplikatzeko. 1) Ikuskaritza errepikaria edo lehenengo ikuskaritza den. Aurten Guremugikor S.L. bigarren aldiz ikuskatzen dugunez, ikuskaritza errepikaria da eta puntu bateko balorazioa emango diogu. 2) Aurreko ekitaldietako erroreen zenbatekoa. Esanguratsuak ez ziren errore ugari topatu genituen, gure iritzian eraginik izan ez zutenak. Hortaz, 2 puntuko balorazioa emango diogu. 3) Aurreko urtean aurkitu ziren erroreak berriro gerta ez daitezen zuzendaritzak neurri aproposak hartu dituen. 6.3 atalean ikusi dugunez, kontrol neurriak ez dira guztiz fidagarriak. Hori dela eta 2 puntuko balorazioa emango diogu. 4) Sozietateak ikuskaritza burutzeko orduan eskatu duen zorroztasuna. Orokorrean, sozietatea nahiko zorrotza izan da. Horregatik, puntu bateko balorazioa emango diogu. 5) Kontuen ikuskaritza burutuko duen lan taldearen kualifikazio eta esperientzia. Sektore honetan 5 urte eta kontuen ikuskaritzak burutzen 10 urteko esperientzia dugunez, 0 puntuko balorazioa emango diogu. Guztira, bost irizpide hauek kontuan hartuz, 6 puntuko balorazioa lortzen dugu. Ondorioz, puntuazio honen arabera eta REA-REGA-ren gidari jarraiki, IICI lortzeko CIREF-i aplikatuko diogun portzentaia %10a izango da. Era honetan lortzen dugun IICI 23.162 eurokoa da (231.624 euroren %10a). 6.5 IKUSKARITZA ARRISKUAREN BALORAZIOA Behin lanaren gauzapenerako CIRET zehazturik, ikuskatuko ditugun arloak zeintzuk izango diren erabaki dugu, hain zuzen, ekitaldi itxieran lanaren gauzapenerako garrantzi erlatiboaren zifra (CIRET=173.718 euro) baino saldo handiagoa dutenak. Era honetan, aztertu egingo ditugun arloak honako hauek izango dira: Balantzeko izakinak, bezeroak, diruzaintza, ondare garbia, zor finantzarioa eta hornitzaileak, eta Galdu Irabazien Kontuko salmentak, erosketak, pertsonal gastuak eta ustiapeneko bestelako gastuak. NIA-ES 315 Arauak, arlo hauetan burutuko ditugun ikuskaritza prozedimenduen izaera, burutzeko momentua eta hedadura zehazteko, ikuskaritza arriskuaren (RA14) balorazioa burutzea eskatzen du. Ikuskaritza arriskuaz ari garenean, ikuskariak era esanguratsuan akasdunak diren Urteko Kontuei buruz aldeko iritzia igortzeko duen arriskuaz ari gara, eta hurrengo hiru arrisku motez osaturik dago (Alonso eta beste batzuk, 2014, 79-80 orriak): a. Atxikituriko arriskua (RI15). Kontabilitate prozesuan zehar akats garrantzitsuak sortzeko posibilitateaz osaturik dago, sozietatearen jarduerari zuzenean atxikiturik daudenak. Akats hauek sozietatearen eragiketen konplexutasunaren, pertsonalaren trebetasun faltaren edo esperientzia ezaren ondorio dira. b. Barne kontrolaren arriskua (RC16). Aipaturiko akats garrantzitsuak existitzen direla kontuan harturik, sozietateak dituen barne kontrol sistemek akats hauek ez antzemateko dagoen posibilitateari egiten dio erreferentzia. c. Antzemateko arriskua (RD17). Existitzen diren eta barne kontrolerako sistemek antzeman ez dituzten akats garrantzitsuak, era berean ikuskaritza prozedimendu egokien aplikazioaren bidez antzemanak ez izateko dagoen posibilitateari egiten dio erreferentzia. Laburbilduz, ikuskaritza baten arrisku orokorra (RA), barne kontrolaren sistemek ikuskatu egin diren urteko kontuetan akatsak ez antzemateko arriskuaren (RI*RC) eta antzemateko arriskuaren (RD) araberakoa da: RA=RI*RC*RD Aurreko guztian oinarriturik, ikuskaritza arriskuaren hurrengo balorazioa egin dugu: 1. RI altua da, %60a, ondorengo faktoreek eraginda:  Gaur egun bizi den egoera ekonomiko zailak iruzurrak egiteko arriskua handitzen du.  Sozietatearen errentagarritasuna kaltetua izan daiteke, izan ere, tamaina txikiko enpresa bat da, enpresa multinazionalak nagusi diren merkatu batean.  Sozietateak transakzio esanguratsuak burutzen ditu taldeko enpresekin. Bukatzeko, NIA-ES 330 Arauak adierazitakoa jarraituz, identifikaturiko arrisku hauei aurre egiteko arlo bakoitzean aplikatu beharreko ikuskaritza prozedimenduak zehaztuko ditugu, eta horretarako, hurrengo matrizea erabiliko dugu: Irudia 2: Arrisku eta ikuskaritza prozedimenduen matrizea Arriskuaren balorazioa Ikuskaritza prozedimendua Atxikituriko arrisku altua eta barne kontroleko arrisku baxua Kontrol prozedimenduak Atxikituriko eta barne kontroleko arrisku altua Xehetasunezko prozedimendu sustantiboak Atxikituriko eta barne kontroleko arrisku baxua Prozedimendu analitiko sustantiboak Atxikituriko arrisku baxua eta barne kontroleko arrisku altua Prozedimendu sustantiboak Iturria: Norberak egina, Arriskuen ebaluazioan oinarritutako Egoera Orri Finantzarioen Ikuskaritza materialaren arabera. Mercado Mancinelli, C.H.J.M. (2010). Universidad Nacional de La Palma. 7. LANAREN GAUZAPENA ARLO BAKOITZEKO NIA-ES 500 Arauak ezartzen duen moduan, lana burutzen goazen heinean lortzen dugun nabaritasuna, arrazoizko ondorioak lortzeko nahikoa eta egokia izan behar da, auditoreak bere iritzia igorri ahal izateko. Hori dela eta, auditoreak ikuskaritza prozedimenduak diseinatu eta aplikatzean, nabaritasun bezala erabiliko den informazioa adierazgarria eta fidagarria den aztertu beharko du, eta honekin batera, ezarritako helburuak lortzeko zehastasun eta xehetasun maila nahikoa duen. Lanaren atal honetan arlo bakoitzeko nondik norakoak azalduko ditugu, lortutako nabaritasuna nahikoa eta egokia den ondorioztatuz. 7.1 IZAKINAK (5. Eranskinean lan paperen erreferentzia zenbakia 23400) Guremugikor S.L.ren jarduera mugikorren eta hauen osagarrien salerosketan oinarritzen denez, izakinak merkataritzako izakinak dira, hau da, enpresak eskuratu eta inolako eraldaketarik gabe zuzenean saltzeko dauzkan ondasunak. Edozein enpresa komertzialaren antzera, Guremugikor S.L.rentzako ere izakinak aktiboko elementurik garrantzisuenak dira. Honen froga daukagu 2014ko abenduaren 31an izakinek aktiboaren %24,41a islatzen zutela (Ikusi balantze birsailkatua 3. Eranskinean). Izakinen zenbatekoa egiaztatzeko burutu beharreko ikuskaritza prozedimenduei dagokionez, NIA-ES 501 Arauari erreparatu behar diogu. Honen arabera, izakinen zenbatekoa materiala izatekotan, auditoreak ebidentzia nahikoa eta egokia lortuko du izakinen kontaketan parte hartuz eta izakinen amaierako erregistroaren gain ikuskaritza prozedimenduak aplikatuz, amaierako erregistroek kontaketaren emaitzak adierazten dituzten ondorioztatzeko (Ikusi inbentario fisikoa 5. Eranskineko 23400.3.2 lan paperean). Izakinen arloko ondorioa: 5. Eranskinean buruturiko lanean oinarrituz eta sozietateak proposaturiko doikuntzak onartu dituela kontuan harturik, izakinen saldoa 2014.12.31an aplikagarria den finantza informaziorako araudiaren araberako kontabilitate printzipio eta irizpideei jarraiki erregistraturik dago. 7.2 BEZEROAK (6. Eranskinean lan paperen erreferentzia zenbakia 23300) Arlo honen barne, bestelako kobratzeko eskubideak ere aztertu ditugu, hala nola, ogasun publikoa. Bezeroen arloaren plangintzan, arlo hau osatzen duten kontu desberdinak benetakoak diren ondorioztatzeko nabaritasun nahikoa eta egokia lortzeko lana antolatu behar du auditoreak (Alonso eta beste batzuk, 2014, 278. orria). 2014ko abenduaren 31an, bezeroek Guremugikor S.L.ren aktiboaren %42a islatzen dute (Ikusi balantze birsailkatua 3. Eranskinean), egoera nahiko arrunta sozietatea produktuen salerosketan jarduten dela kontuan hartzen badugu. NIA-ES 505 Araua jarraituz, bezeroen saldoa egiaztatzeko burutu dugun ikuskatze froga kanpo baieztapena izan da, hau da, bezeroak auditoreari zuzenean emandako erantzuna lortzea. Sozietateak duen bezero kopurua oso handia denez, ezinezkoa zaigu bezeroen saldoen %100a egiaztatzea. Hori dela eta, baieztatuko diren bezeroak aukeratzeko sozietateari bezero bakoitzak duen saldoa zein den azaltzen duen erregistroa eskatu diogu (Ikusi 6. Eranskineko 23300.3.2 lan papera). Lanaren gauzapenerako garrantzi erlatiboaren zifra erreferentzia harturik (CIRET=173.718 euro), zifra hau gainditzen duten bezeroak zirkularizatzea erabaki dugu, %84,84ko estaldura lortuz eta nahikoa iruditu zaiguna (Ikusi 6. Eranskineko 23300.3.3 lan papera). Horrela, bezero bakoitzarentzako zirkularizazio gutun bat prestatu dugu (Ikusi 6. Eranskina 23300.9 lan papera). Taldeko bezeroei dagokienez, bezero bakoitzaren saldoa egiaztatzeko, taldeko enpresen arteko txostenaren eta sozietateak kontabilizaturiko zenbatekoen artean diferentziarik ez dagoela baieztatu dugu (Ikusi 6. Eranskinean 23300.3.6 lan papera). Bezeroez aparte, sozietateak Ogasun Publikoarekin BEZaren aitorpenaren ondorioz duen kreditua egiaztatu dugu. Horretarako, likidazioaren 303 eredua eskatu dugu sozietateak kontabilizaturiko zenbatekoa eta likidazioa egokiak direla ziurtatzeko (Ikusi 6. Eranskinean 23300.3.11 lan papera) Bezeroen arloko ondorioa: 6. Eranskinean buruturiko lanean oinarrituz eta sozietateak proposaturiko doikuntzak onartu dituela kontuan harturik, bezeroen saldoa 2014.12.31an aplikagarria den finantza informaziorako araudiaren araberako kontabilitate printzipio eta irizpideei jarraiki erregistraturik dago. 7.3 DIRUZAINTZA (7. Eranskinean lan paperen erreferentzia zenbakia 23100) Diruzaintza arloa, arlo nahiko kritikoa da, izan ere, arlo honetan likidezia maila altuko elementuak kudeatzen baitira. Era honetan, arlo honen ikuskaritzako helburu nagusia, enpresak dituen aktibo likidoen artean kontu esanguratsuenen saldoak hurrengo aspektuak betetzen dituzten zehaztea da: existitzen diren, legitimoak diren, arrazoizkoak diren, enpresaren jabetzapean dauden, hauen balorazioa egokia den, KPOren arabera kontabilizaturik dauden eta ondo babesturik dauden (Alonso eta beste batzuk, 2014, 299. orria). Guremugikor S.L.ren kasuan, diruzaintza arloa oso garrantzitsua da, ez soilik arlo honek bere izaeragatik suposatzen duen arriskuagatik, baita sozietatearen Egoera Orri Finantzarioetan kuantitatiboki duen garrantziagatik. Izan ere, 2014ko abenduaren 31an, diruzaintzaren saldoa 4.177.061 eurokoa da, aktiboaren %22,45 (Ikusi balantze birsailkatua 3. Eranskinean), zifra hau sozietateak hiru kreditu entitate desberdinetan mantentzen dituen kontu korrontez osatuta dagoelarik (ikusi 7. Eranskina 23100.3.1 lan papera). Kontu korronte bakoitzean mantentzen duen saldoa, garrantzi erlatiboaren zifraren gainetik (CIRET=173.718 euro) aurkitzen denez, kontu korronte bakoitza bere osotasunean egiaztatzea erabaki dugu. Horretarako burutu dugun ikuskatze froga, kanpo baieztapena izan da (NIA-ES 505 Araua). Diruzaintzaren arloko ondorioa: 7. Eranskinean buruturiko lanean oinarrituz eta sozietateak proposaturiko doikuntza onartu duela kontuan harturik, diruzaintzaren saldoa 2014.12.31an aplikagarria den finantza informaziorako araudiaren araberako kontabilitate printzipio eta irizpideei jarraiki erregistraturik dago. 7.4 ONDARE GARBIA (8. Eranskinean lan paperen erreferentzia zenbakia 25100) Arlo honetan kontabilitate subjektuak duen eragina oso garrantzitsua da. Guremugikor S.L., erantzukizun mugatuko sozietatea denez, Kapital Sozietatearen Legea aplikagarria zaio. Horregatik, Ondare Garbiaren arloan burutu ditugun ikuskaritza frogak lege honek ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatzen oinarritu dira. Lehenik eta behin Ondare Garbiak 2014 ekitaldian izan dituen mugimenduekin taula bat osatu dugu, nondik norakoak aztertu ahal izateko (Ikusi mugimenduaren taula 8. Eranskinean 25100.3.1 lan paperean). Honen bidez, egiaztatu egin dugu azken urtean egondako mugimendu bakarra 2013 ekitaldiko emaitzaren aplikazioa izan dela, erreserba legal eta bestelako erreserbetara zuzendu delarik. Banaketa hau egiaztatzeko asmoz, sozietateari 2014ko ekainaren 17an burutu zen Bazkideen Batzar Orokorraren akta eskatu diogu (Ikusi akta 8. Eranskinean 25100.4 lan paperean), eta egiaztatu dugu banaketa horrela adostua izan zela. Gainera, emaitzaren banaketa behar den bezala burutu dela ziurtatzeko Kapital Sozietateen Legeak 273. artikuluan Erreserba Legalaren zenbatekoaren inguruan ezartzen duen baldintza betetzen dela ere ziurtatu dugu (Ikusi 8. Eranskinean 25100.3.2 lan papera). Bukatzeko, Kapital Sozietateen Legeak 363 eta 327 artikuluetan Ondare Garbiaren zenbatekoaren inguruan ezartzen dituen baldintzak betetzen direla egiaztatu dugu (Ikusi 8. Eranskinean 25100.3.3 lan papera). Ondare Garbiaren arloko ondorioa: 8. Eranskinean buruturiko lanean oinarrituz, Ondare Garbiaren saldoa 2014.12.31an aplikagarria den finantza informaziorako araudiaren araberako kontabilitate printzipio eta irizpideei jarraiki erregistraturik dago. 7.5 ZOR FINANTZARIOA (9. Eranskinean lan paperen erreferentzia zenbakia 24400) Pasibo finantzarioko instrumentuen arloan aplikatu beharreko ikuskaritza prozedimendu motak, hornitzaile eta ordaintzeko kontuen arloetan aplikatu beharreko ikuskaritza prozedimenduen berdinak dira funtsean. Hala ere, arlo honetan berrikusi eta hirugarrenekin baieztatu beharko den informazioa desberdina izango da pasibo finantzarioko instrumentuen izaera dela eta (Alonso eta beste batzuk, 2014, 369. orria). Guremugikor S.L.-k bi kreditu entitate desberdinekin kontratatu dituen bi mailegu aztertu ditugu (Ikusi sozietateak errazturiko zor finantzarioaren xehetasuna 9. Eranskinean 24400.3.1 lan paperean). 2014. urteko abenduaren 31an Egoera Orri Finantzarioetan bi mailegu hauek modu honetan sailkatuta daude: 400.000 euro epe luzean eta 2.416.657 euro epe laburrean, guztira Pasiboaren %17a islatzen dutelarik (Ikusi Balantze birsailkatua 3. Eranskinean). Maileguak era egokian kontabilizatuak izan direla ziurtatzeko burutu ditugun ikuskaritza prozedimenduak hurrengoak izan dira: kanpo baieztapena (NIA-ES 505 Araua) (Ikusi 9. Eranskinean 24400.3.2 lan papera) eta kreditu entitateekin sinaturiko kontratuen egiaztapena (Ikusi 9. Eranskinean 24400.3.3 lan papera). 7.6 HORNITZAILEAK (10. Eranskinean lan paperen erreferentzia zenbakia 24200) Hornitzaileen arloan, gainontzeko pasiboko arloen antzera, helburu nagusia pasibo material guztiak behar den bezala kontabilizaturik daudela ziurtatzea da. Auditoreak NIA-ES Arauetan ezarritako baieztapen guztien inguruan ebidentzia nahikoa eta egokia lortu behar duen arren, integritateak, hau da, balantzetik kanpo pasibo materialik ez aurkitzeak berebiziko garrantzia du, izan ere, urteko kontuen irudi fidelari modu esanguratsuan eragin diezaiokete eta gainera auditorearen erantzukizunaren ikuspuntutik arrisku handia suposatzen duelako (Alonso eta beste batzuk 2014, 358. orria). Hori dela eta, hornitzaileen arloan aurkitzen diren arrisku hauek murrizteko asmoz burutu dugun ikuskaritza lana hurrengoa izan da: sozietateari hornitzaileen epigrafea osatzen duten kontuen xehetasuna eskatu (Ikusi 10. Eranskinean 24200.3.1 lan papera) eta garrantzi erlatiboaren zifra irizpide harturik (CIRET=173.718 euro), sakonago aztertuko ditugun kontuak hautatu: taldeko hornitzaileak, zerbitzu emateagatiko hartzekodunak, formalizatu gabeko fakturak eta sozietateak Ogasun Publikoarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen zorrak. a. Taldeko hornitzaileen saldoa egiaztatzeko, Taldeko enpresen arteko saldoen txostenaren eta sozietateak kontabilizaturiko saldoen artean diferentziarik sortzen ez dela egiaztatu dugu (Ikusi 10. Eranskinean 24200.3.2 lan papera). b. Zerbitzu emateagatiko hartzekodunei dagokionez, hauek aurkezten duten saldoa egiaztatzeko burutu dugun ikuskaritza froga kanpo baieztapena izan da (NIA-ES 505 Araua) (Ikusi 10. Eranskinean 24200.3.3-4-5-6 lan paperak). c. Sozietateak formalizatu gabeko faktura moduan kontabilizaturiko saldoa egiaztatzeko, saldo hau osatzen duten fakturak zeintzuk diren galdegin diogu sozietateari eta ondoren fakturak eskatu eta aztertu (Ikusi fakturak 10. Eranskinean 24200.3.7 lan paperean). d. Ogasun Publikoarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen zorrei dagokienez, sozietateak kontabilizaturiko zenbatekoa egiaztatzeko, sozietateen gaineko zergaren aurreikuspena egin dugu (Ikusi 10. Eranskinean 24200.3.8 lan papera), 110 Eredua eskatu dugu (Ikusi 10. Eranskinean 24200.3.9 lan papera) eta abenduko TC eredua aztertu dugu. Horrela, baieztatu egin dugu sozietateak kontabilizaturiko zenbatekoa zuzena dela eta likidazioa ondo egin dela. Hornitzaileen arloaren ondorioa: 10. Eranskinean buruturiko lanean oinarrituz eta sozietateak proposaturiko doikuntzak onartu dituela kontuan harturik, hornitzaileen saldoa 7.8 EROSKETAK (12. Eranskinean lan paperen erreferentzia zenbakia 26300) Sozietateari erosketen epigrafea osatzen duten kontuen xehetasuna eskatu diogu (Ikusi xehetasuna 12. Eranskinean 26300.3.1 lan paperean) eta lanaren gauzapenerako garrantzi erlatiboaren zifra (CIRET=173.718 euro) irizpide harturik, aztertuko ditugun kontuak zeintzuk izango diren hautatu ditugu: izakinen erosketak eta izakinen aldakuntzak. Izakinen erosketak egiaztatzeko, bi ikuskaritza froga burutu ditugu: erosketen ebaluaketa analitikoa (NIA-ES 520 Araua) (Ikusi 12. Eranskinean 26300.3.2 lan papera) eta erosketen zenbatekoa egiaztatzea (Ikusi 12. Eranskinean 26300.3.3 lan papera). Izakinen aldakuntza eta kontsumoari dagokionez, sozietateak kontabilizaturiko izakinen erosketekin eta izakinen zenbatekoak azken urtean izan duten mugimenduarekin bat datozen egiaztatu dugu (Ikusi 12. Eranskinean 26300.3.4 lan papera). Erosketen arloaren ondorioa: 12. Eranskinean buruturiko lanean oinarrituz, erosketen saldoa 2014.12.31an aplikagarria den finantza informaziorako araudiaren araberako kontabilitate printzipio eta irizpideei jarraiki erregistraturik dago. 7.10 USTIAPENEKO BESTELAKO GASTUAK (14. Eranskinean lan paperen erreferentzia zenbakia 26500) Arlo honen helburu nagusia, sozietateak kontabilizaturiko gastuak existitzen diren zehaztea da, hau da, gastu hauek sortu dituzten transakzioak egon direla eta sozietateari dagozkiola. Gainera, gastu hauek behar den bezala, dagokien kontabilitate ekitaldian eta dagokien zenbatekoagatik erregistratuak izan diren ere aztertu behar da; beti ere KPO-ko erregistratzeko eta balorazio arauei jarraituz (Alonso eta beste batzuk, 2014, 407. orria). 2014. urteko ekitaldi itxieran Guremugikor S.L.ren ustiapeneko bestelako gastuak salmenten %11,25a suposatu izan dute (Ikusi 3. Eranskinean Galdu Irabazien Kontu birsailkatua). 7.11 EKITALDI-ITXIERAREN ONDORENGO GERTAERAK Ekitaldi-itxieraren ondorengo gertaerak, ekitaldi-itxieraren eta urteko kontuen formulazioaren daten artean sortzen diren gertakizunak dira, bai onuragarri zein kaltegarriak izan daitezkeenak sozietatearentzat (Alonso Alarcón, 2014, 392). KPO-ko erregistratzeko eta baloratzeko 23. arauari jarraituz, ekitaldi-itxieraren ondorengo gertaerek, ekitaldi-itxieran existitzen ziren egoerak azaleratzen badituzte, kontuan hartu beharko dira urteko kontuak prestatzean, eta haien izaeraren arabera, urteko kontuetan doikuntza bat egitera, memorian informazioa ematera edo bietara behartu dezakete. Ekitaldi-itxieraren ondorengo gertaerek, ordea, ekitaldi-itxieran ez zeuden egoerak azaleratzen badituzte, ez dute doikuntzarik egitera behartuko, baina gertaera hauek garrantzitsuak badira, memorian hauei buruzko informazioa eman beharko da. Kontuen ikuskaritzari dagokionez, NIA-ES 560 Arauak auditoreoi ekitaldi-itxieraren ondorengo gertaerarik sortzekotan, gertakizun hauek urteko kontuetan behar den bezala adierazi direlaren nabaritasuna lortzera derrigortzen gaitu. Helburu hau lortzeko, burutu beharreko ikuskaritza prozedimenduek hurrengo aspektuak barneratuko dituzte: a. Zuzendaritzak ekitaldi-itxieraren ondorengo gertaerak identifikatzeko dituen prozedimenduak zeintzuk diren ezagutu. b. Zuzendaritzaren aurrean ekitaldi-itxieraren ondorengo gertaerarik sortu den aztertu. c. Sozietatearen bazkideen, zuzendaritzaren eta erantzuleen batzarretako aktak irakurri. d. Ekitaldi-itxieraren ondorengo azken bitarteko egoera orri finantzarioen irakurketa. e. NIA-ES 580 Araua jarraituz, auditoreak idatzizko adierazpenak eskatuko ditu, zeinetan doikuntza bat burutzera edo informazioa ematera behartzen duten ekitaldiitxieraren ondorengo gertaerak, aplikagarria den informazio finantzarioaren esparruaren arabera erregistratuak izan direla adierazten duten sozietatearen zuzendariek. Aipaturiko 560 NIA-ES Arauak ezarritako prozedimenduak buruturik, ez dugu Guremugikor S.L.ren 2014. urteko ekitaldiko urteko kontuetan doikuntzarik edo informazio gehigarria ematera behar dezaketen gertakizunik aurkitu. Gainera, sozietatearen zuzendariek Adierazpen Gutuna igorri digute. Bertan, urteko kontuen itxiera datatik Adierazpen Gutunaren datara arte, urteko kontuetan agertzen ez den eta beraietan eragin esanguratsua izan dezakeen gertakizunik ez dela gertatu, ezta agerian jarri ere adierazten dute. Lan honen hurrengo atalean Adierazpen Gutuna sakonago aztertuko dugu. 7.12 ADIERAZPEN GUTUNA Adierazpen gutuna, auditoreak gai edo arlo zehatz batzuekiko baieztapenak lortu edota bestelako ikuskaritza nabaritasun bat eusteko eskatzen duen dokumentua da, ikuskaturiko sozietateak eta dagokionean sozietatearen zuzendariek izenpetzen dutena. NIA-ES 580 Arauaren arabera, adierazpen gutuna ikuskaritzarako beharrezkoa den nabaritasuna den arren, ez da nabaritasun nahikoa. Hala ere, ikuskaritza prozesuan erreferentea da, izan ere, ikuskaritza txostenean eragina izan dezaketen aspektuekiko zantzuak ematen ditu eta sozietatearen zuzendari eta erantzuleen erantzukizunean eragina du. Aipatutakoari jarraiki, Guremugikor S.L.ren zuzendari eta erantzuleei Adierazpen gutuna eskatu zaie eta gorde egin dugu gainontzeko lan paperekin batera. 8. IKUSKARITZA TXOSTENA NIA-ES 700 Arauaren arabera, ikuskaritza txosten batek bi iritzi mota izan ditzake: aldatu gabekoa (edo aldekoa) edo aldatua. Auditoreak aldeko iritzia igorriko du, egoera orri finantzarioak aspektu material edo esanguratsu guztietan, informazio finantzarioaren esparru aplikagarriari jarraiki prestatuak izan direla ondorioztatzen duenean. Iritzi aldatua igorriko du, ordea, NIA-ES 705 Arauari jarraiki, lorturiko ikuskaritza nabaritasunean oinarrituz, egoera orri finantzarioak akats material edo esanguratsuak dituztela ondorioztatzen duenean edo bere iritzia igortzeko ikuskaritza nabaritasun nahikoa ez duenean. Iritzi aldatua hiru motatakoa izan daiteke:  Salbuespenduna  Aurkakoa  Ukatua Buruturiko lanean oinarrituz, Guremugikor S.Lren urteko kontuak aplikagarria den finantza informaziorako araudiaren araberako kontabilitate printzipio eta irizpidei jarraiki prestatu direla ondorioztatu dugunez, aldeko iritzia duen ikuskaritza txostena igortzea erabaki dugu. Beraz, ondoren aurkezten dugun ikuskaritza txostena prestatzeko orduan, NIA-ES 700 Araua eta honen xedapenak jarraitu ditugu. Bestalde, azpimarratu beharra dago, gure iritzia aldatzen ez duen arren, ikuskaritza txostenean enfasizko paragrafo bat gehitzea erabaki dugula. Izan ere, NIA-ES 706 Arauak ezartzen duen moduan, egoera konkretu batzuetan auditorea egoera orri finantzarioak edo ikuskaritza ulertzeko esanguratsuak izan daitezkeen paragrafoak gehitzea kontsideratu behar du. Guremugikor S.L.ren kasuan, enfasizko paragrafoaren bidez, azpimarratu nahi izan dugu sozietateak bera ere partaide den Ourmobiles Taldeko enpresekin eragiketa eta transakzio bolumen esanguratsuak burutzen dituela, eta sozietateak, aspektu honi buruz urteko kontuetako memoriako 12 oharrean informazioa eskaintzen duela. URTEKO KONTUEN IKUSKARITZA TXOSTEN INDEPENDENTEA Guremugikor S.L. sozietatearen akziodunei, Urteko Kontuei buruzko Txostena Guremugikor S.L. sozietatearen erantsitako urteko kontuak ikuskatu ditugu. Urteko kontu hauek, 2014ko abenduaren 31ko balantzeak, eta aipatutako datan bukatutako ekitaldiari dagozkion galdu-irabazien kontuak, ondare garbiaren aldaketen egoera-orriak, diru-fluxuen egoera-orriak eta memoriak osatzen dituzte. Urteko kontuei dagokionez, administratzaileen erantzukizuna Sozietatearen administratzaileen erantzukizuna da erantsitako urteko kontuak burutzea, Guremugikor S.L. sozietatearen ondarearen, egoera finantzarioaren eta emaitzen irudi fidela adieraziz. Horretarako, sozietateari Espainian indarrean dagoen informazio finantzarioaren Legeriarekin (erantsitako memoriako 2. ataleko X.oharrean aipatzen dena), eta iruzurrengatik edo errakuntzengatik hutsegite esanguratsurik ez daukaten urteko kontuak prestatzeko egokiena den barne kontrolarekin bat etorriz prestatu behar dituzte. Auditorearen erantzukizuna Gure erantzukizuna, guk egindako ikuskaritzan oinarrituta, erantsitako urteko kontuei buruzko iritzia adieraztea da. Espainian indarrean dagoen kontuen ikuskaritzarako araudiarekin bat etorriz egin dugu ikuskaritza lana. Araudi honen arabera etika-eskakizunak bete eta ikuskaritza lana planifikatu eta gauzatu behar dugu, urteko kontuek hutsegite esanguratsurik ez daukatela modu arrazoigarrian ziurtatzeko helburuarekin. Ikuskaritza batek, urteko kontuetan biltzen den informazioari eta zenbatekoei buruz ikuskaritzako ebidentzia lortzea ahalbidetzen duten prozedurak aplikatzea eskatzen du. Aukeratutako prozedurak auditorearen iritziaren araberakoak dira, iruzurrengatik edo errakuntzengatik urteko kontuetan hutsegite esanguratsurik egoteko arriskuaren balioztatzea barne. Arriskuaren balioztatzea egitean, sozietateak urteko kontuak presta ditzan garrantzitsua den barne kontrola kontuan izango du auditoreak. Era horretan, egoeren arabera egokiak diren ikuskaritza prozedurak diseinatu nahi dira, eta ez sozietatearen barne kontrolaren eraginkortasunari buruzko iritzia eman. Ikuskaritza batean, aplikatutako kontabilitate-irizpideen egokitasunaren eta zuzendaritzak egindako kontabilitate-estimazioen arrazoigarritasunaren ebaluazioak egin behar dira, baita bere osotasunean hartutako urteko kontuen aurkezpenaren ebaluazioa ere. Lortu dugun ikuskaritzako ebidentziarekin ikuskaritza iritzia emateko oinarri nahikoa eta egokia dugula uste dugu. Iritzia Gure iritziz, erantsitako urteko kontuek, arlo esanguratsu guztietan, 2014ko abenduaren 31n Guremugikor S.L. Sozietatearen ondarearen eta egoera finantzarioaren irudi fidela adierazten dute, baita data horretan bukatu den ekitaldiari dagozkion emaitzen eta diru-fluxuena ere, aplikagarria zaion informazio finantzarioaren legeriaren arabera, bereziki, bertan agertzen diren kontabilitate-printzipioekin eta -arauekin. Enfasi paragrafoa Aipagarria da urteko kontuetako memoriako 12 atala, zeinetan adierazten den sozietateak bere eragiketen zati esangurastu bat, bera ere partaide den Ourmobiles Taldeko enpresekin burutzen duela. Ondorioz, urteko kontu hauen analisia aspektu hau kontuan hartuz burutu behar da. Egoera honek ez du gure iritzia aldatzen. Legearen eta Araudiaren bestelako eskakizunei buruzko Txostena Erantsita doan 2014ko kudeaketa txostenak, sozietatearen egoera, bere negozioen bilakaera eta beste zenbait arlori buruz administratzaileen ustez egokiak diren azalpenak barneratzen ditu, eta ez dago urteko kontuen barne. Aipatutako kudeaketa txostenak barneratzen duen kontabilitate informazioa, 2014 ekitaldiko urteko kontuetakoarekin bat datorrela egiaztatu dugu. Gure lana auditore bezala, kudeaketa txostenaren azterketaren egiaztapenera mugatzen da, paragrafo honetan aipatutako eremuarekin egingo dena, eta ez du sozietatearen kontabilitate erregistroetatik lortutakoarekiko ezberdina den informazioaren berrikuspenik barneratzen. Kepa Fernandez de Antona Garmendia B. AKTIBO KORRONTEA 18.474.140 8.667.509 I. Saltzeko mantendutako aktibo ez-korronteak - II. Izakinak 4.542.035 2.894.142 1. Merkataritzazkoak 4.542.035 2.893.725 6. Hornitzaileei emandako aurrerakinak - 417 III. Zordun komertzialak eta kobratzeko bestelako kontuak 9.735.888 5.257.710 1. Bezeroak, salmentengatik eta zerbitzu-emateengatik 7.972.902 4.847.299 2. Bezeroak, taldeko enpresak eta elkartuak 7.931 721 6. Administrazio Publikoekiko bestelako hartzekoak 1.755.055 409.690 IV. Taldeko enpresetako eta elkartuetako epe luzeko inbertsioak - V. Epe laburreko finantza-inbertsioak - VI. Epe laburreko periodifikatzeak 19.156 5.756 VII. Eskudirua eta bestelako aktibo likido baliokideak 4.177.061 509.901 1. Diruzaintza 4.177.061 509.901 1 Ekitaldiko zerga aurreko emaitza 2 Emaitzaren doikuntzak b) Narriaduragatik egindako balio-zuzenketak 22.466 - g) Sarrera finantzarioak h) Gastu finantzarioak k) Bestelako sarrerak eta gastuak 974.480 218.245 b) Zordunak eta kobratzeko bestelako kontuak (5.162.867) (5.639.367) d) Hartzekodunak eta ordaintzeko bestelako kontuak 5.672.079 7.494.195 e) Bestelako aktibo finantzarioak - (3.127) e) Bestelako aktibo finantzarioak 633 - 9 Ondare-tresnen kobrantzak eta ordainketak 200.000 11 Dibidendu-ordainketak eta bestelako ondare-tresnen ordainsariak - - 1.5) Memoria 2014. urteari dagokion Memoriaren edukia honako hau da: 1. Enpresaren jarduera 2. Urteko kontuak aurkezteko oinarriak 3. Emaitzen aplikazioa 4. Erregistratzeko eta baloratzeko arauak 5. Ibilgetu materiala, ukiezina eta ondasun higiezinetako inbertsioak 6. Aktibo finantzarioak 7. Pasibo finantzarioak 8. Fondo Propioak 9. Egoera fiskala 10. Sarrerak eta gastuak 11. Diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak 12. Loturadun alderdiekiko eragiketak 13. Bestelako informazioa 2014ko abenduaren 15a Guremugikor S.L. Sozietatea Ibaizabal Bidea, 115 Zamudioko Parke Teknologikoa 48170 Zamudio Jaun agurgarriak: Ikuskaritzaren helburua eta eremua Zuen eskaera izan da guk 5 urteko epean Guremugikor S.L. sozietatearen urteko kontuak ikuskatzea, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018 ekitaldietako abenduaren 31an bukatutako ekitaldietako balantzea, galdu-irabazien egoera, ondare garbiaren aldaketen egoera, diru-fluxuen egoera eta memoria biltzen dituztenak. Gutun honen bidez atseginez baieztatzen dizuegu ikuskaritzako enkargua onartzen dugula eta bere edukia ulertzen dugula. Gure ikuskaritza urteko kontuei buruzko iritzi tekniko bat adierazteko helburuarekin egingo dugu. Ekitaldi bakoitzeko ikuskaritza bukatzean, gure ikuskaritza txostena igorriko dugu, honek aztertutako urteko kontuei buruzko gure iritzi teknikoa barneratuko duelarik. Auditorearen erantzukizunak NIA-ES 210 Arauak ezarritako xedapenak jorratuz prestatua. Zuzendaritzaren erantzukizunak eta aplikagarria den informazio finantzarioaren esparruaren identifikazioa NIA-ES 210 Arauak ezarritako xedapenak jorratuz prestatua. Txostenak NIA-ES 210 Arauak ezarritako xedapenak jorratuz prestatua. Bestelako informazio esanguratsua Ordainsariak eta Fakturazioa Urteko kontuen ikuskaritza zerbitzuengatik gure ordainsariak, lana egitean erabilitako denboraren eta gure auditoretza elkarte edo kontuen auditore bezala aplikatzen diren orduen tarifen araberakoak dira. 2014ko abenduaren 31an itxitako ekitaldiko kontuei dagozkienak, 10.000 eurokoak dira. Zenbateko honi gehituko zaizkio zuen kontura egindako gastuak eta dagokion BEZa. Estimazio hau egiteko ondorengo premisatan oinarritu gara: • Erakundeak bere urteko kontuak emango dizkigu, Administratzaileek behar bezala egindakoak indarrean dagoen merkataritza legeriak ezartzen duen epearen barruan. • Erakundeak zenbait lan prestatzeko bere laguntza osoa emango digu, hala nola, kontuen analisian, saldoen diferentzien kontziliazioetan, egiaztagirien eta erregistroen bilaketetan, eta abar. Lan hauek eta aukeratzen ditugun egiaztatzeen eskaera gutunak gure esku jarriko dira elkarren artean adostutako epean. Gure lana egitean, hitzarmen hau egin den baldintzetan aldaketarik nabarituko bagenu, hala nola, fusioak, absortzioak, helburu sozialean aldaketak, negozio bolumenaren edo ondarearen zenbatekoan aldaketak, kontabilizazio irizpideetan aldaketak, eskatu zaizkizuen zehaztasunetan errakuntzak, kontabilitate sisteman aldaketak edo bestelako antzeko batzuk, jakinaraziko genizueke, suertatutako aldaketen ondorioz egin beharreko ordu kopuruan oinarrituz estimatutako ordainsariak aldatzera eraman gaituzten arrazoiak azalduz. Estimazio honek balioa izango du hitzarmen hau egiteko oinarri izan diren baldintzak aldatzen ez diren bitartean. Ondoren, Kapital Sozietateen Legearen 270.2 artikuluak jasotzen duen kontuen aldaketari buruzko ebidentzia gehigarririk jasoko bagenu, gure txostena aldatuko genuke dagokien ordainsarien fakturazio gehigarria eginez. Ondorengo ekitaldi bakoitzerako gure ordainsariak urtero aldatuko dira, oinarri bezala 2014 ekitaldirako zehaztutako zenbatekoa hartuz, gure auditoretzako orduko ordainsarien arabera Kontsumoaren Prezioaren Indizeak zerbitzuen sektorean (alokairurik gabe) duen portzentajearen baliokidetasuna oinarri bezala hartuz. Aipatutako ordainsarien kobrua ondorengo egutegia jarraituz egingo da: • Zenbatekoaren %20a, lanak hastean. • %50a, landa-lana bukatzean. • Gainerako %30, dagozkien txostenak ematean. Lanaren egutegia eta emateko epea Ikuskaritzaren plangintzari eta egiteari buruzko gure planen jakinean jartzen zaituztegu. Lanaren garapena ondorengo egutegiaren proposamenaren araberakoa izango litzateke: Hilabeteak Burutuko diren lanen deskripzioa Abendua/Urtarrila Ikuskaritzaren Plangintza: - Erakundearen eta sektorearen berezitasunen ezagupena. - Ebaluaketa analitikoa. - Barne kontrolaren ulermena. - Garrantzi erlatiboa. - Ikuskaritza arriskuaren balorazioa. Urtarrila/Otsaila Arlo bakoitzeko lana burutzea. Martxoa Txostenen inguruko eztabaida Txostena igortzea eta erakundeari ematea, txostenak kontuen ikuskaritza kontratatzen den helburua bete ahal izateko eran egingo da, muga Batzar Orokorrak urteko kontuak onartzeko deialdiaren data izango delarik, data hau Kapital Sozietateen Legeak ezartzen du. Aipatutakoaren eraginik gabe, lana egitean txostenaren igorpen datan eragina izan dezaketen egoerak nabaritzen baditugu eta hauek guk (auditoreengatik) sortuak ez badira, egoera hau emango zaizuen idatzi batean zehaztuko da, bertan egoerak eta ikuskaritza txostenaren igorpenean izan ditzaketen eraginak adieraziz. Enkarguaren terminoetan aldaketak NIA-ES 210 Arauak ezarritako xedapenak jorratuz prestatua. Auditoreen izendatzea Gogoratzen dizuegu, Kapital Sozietateen Legearen arabera, erakundearen Batzar Orokorrak kontuen auditorea izendatu behar duela urtean zehar eta ikuskatu behar den ekitaldia bukatu baino lehen, hau da, 2014ko abenduaren 31a baino lehen epe zehatz baterako, ezin izango delarik ikuskatu behar den lehen ekitaldia hasten den datatik hiru urte baino epe laburragokoa eta bederatzi baino luzeagokoa, Batzar Orokorrarengatik (Biltzarrak) berriro aukeratua izan ahal dena hiru urteko gehiengo epeetan behin lehen epea bukatuta. Arren eskatzen dizuegu gutun honi atxikitako kopia sinatzea eta itzultzea, urteko kontu hauen gure ikuskaritzari buruzko akordioak ezagutzen eta onartzen dituzuela adierazteko, dagozkigun erantzukizunak barne. Gure esker ona adierazi nahi dizuegu aipatutako zerbitzu profesionalerako gu hartu gaituzuelako kontuan. Adeitasunez, Auditorea: Guremugikor S.L.ko Zuzendari Orokorra: Hierarkia klasikoa. 4. Sozietatearen gobernuaren erantzuleen parte hartzea: -Zer nolako batzordeak daude? Zein da haien konposaketa? Independenteak al dira? Haien betebeharrak aurrera eramateko esperientzia nahikoa dute? Zeintzuk dira haien erantzukizunak? Zein da burutzen dituzten bileren periodikotasuna?  Ez dago batzorderik. Baina taldetik kontrol erregularra burutzen da. 5. Autoritate eta erantzukizunen esleipena: -Ikuskapen prozesuan garrantzia izan dezaketen autoritate edo berrikusketa mailarik existitzen da? Sozietatearen tamaina eta honek burutzen dituen jarduera motak kontuan hartuta egokiak dira? -Antolakuntzan postu, betebehar eta erantzukizunen definizio argi bat al dago? Nola definitzen dira? Nork definitzen ditu? Formakuntza/esperientzia altua bilatu. 7. Lehiakortasunarekin konpromesua: -Enplegatuen hautapenean, hautagaiek bete beharreko konpetentzia minimo batzuk ezartzen dira? -Zer ekintza edo neurri burutzen ditu sozietateak identifikaturiko arriskuak murrizteko? 1. Emaitzen berrikusketa: -Zer konparaketa tresna ezartzen du sozietateak emaitza errealak eta aurrekontuak konparatzeko?  Aurten ez du aurrekonturik kalkulatu. 2. Funtzioen segregazioa: -Zer nolako kontrol neurriak ezartzen ditu sozietateak bermatu ahal izateko edonork ezin duela transakzio bat, onartu, kontabilizatu, ordaindu/kobratu, eta aktiboak babestu? -Funtzioen segregazioa bermatzen duen beharren eredu bat du? Departamentu bakoitzean funtzioen segregazio argia eta enplegatu bat baino gehiago dago. 3. Berrikusketa: -Berrikusketak konpetentzia eta gaitasun nahikoa duen pertsona batek egiten du? Bai, Asier Urquijok. 4. Kontrol fisikoak: -Zer nolako tresnak ditu sozietateak informatika sistemaren erregistroak aktiboen ebidentzia fisikoarekin konparatzeko? -Berdinkatzeak edota inbentario fisikoak burutzeko erantzukizuna duten pertsonak eta datuak prozesatzen dituzten pertsonak desberdinak dira? 1. Kontabilitate funtzioaren berrikusketa eta kontrola: -Kontrolek behar den moduan funtzionatzen dutela baieztatzen duen departamentu edo pertsonarik existitzen da? Bai, Asier Urquijo. 2. Barne bilerak eta komunikazioa zuzendaritzari kontrolen efikaziari buruz informatzeko: -Zuzendaritzak edota gobernu organoek barne indikatzaileen betekizuna ebaluatu egiten dute? -Zer nolako jarraipen ekintzak burutzen dituzte zuzendaritzak edota gobernu organoek barne edo kanpo ikuskaritzan jatorria duten barne kontrolaren inguruko komunikazioekin? c. Biltegiko erregistro zehatzak merkantzietara sarbiderik ez duten pertsonek erabiltzen al dituzte? a. Izakin moten ardura izango duten pertsonak izendatuta al daude?  b. Lapurretek eragin dezaketen galeren aurka ongi babestuta al daude izakinak, hau da, baimendutako pertsonak baino sar ez daitezkeen biltegi edo lokal itxietan al daude biltegiratuta?  c. Biltegiko arduradunek albaranean dauden zenbatekoak biltegira sartutako benetako kopuruekin alderatzen al ditu? Bestalde, biltegitik ateratzen den materiala onartutako dokumentuekin bakarrik ateratzen al dute edo irteerako albaranekin?  e. Hornitzaileen biltegian edo biltegi publikoetan kontsignazioan dauden izakinak, urte fiskala amaitzean fisikoki kontatzen al dira? Urte fiskala amaitzean ziurtatzen al dira, kontaketa fisikoa egin ez bada? urtean zehar kontaketa fisikoak egiten al dira? Urtean zehar ziurtatzen al dira?  f. Kontaketa fisikoak honako puntu hauek izan behar ditu kontuan: -Idatzizko jarraibide egokiak. -Gainbegiraketa egokia. -Partida jakin batzuen (inbentario zaharkituak, hondakinak, merkantzia kontsignazioan, konpondu beharreko merkantzia...) azalpen argiak. -Kontaketa eta deskribapenak ziurtatzea, erregistro iraunkorrak daudenean edo erregistro iraunkorreko ezberdintasuna handia denean.  Kontaketak ez dira oso zorrotzak. g. Kontsignazioan dauden merkantziek behar bezala identifikatuta egon behar dute, inbentario fisikoan ez sartzeko. Stock zaharkituen edo kaltetuen identifikazioa esperientzia duten langileek egin behar dute. Arreta izan behar dute partida hauek identifikatzeko garaian, inbentarioko balorazio faltsuak saihesteko. Beraz, komeni da: -Kontatzaileek kontaketa-orri edo etiketa guztietan sinadura edo inizialak jartzea. -Ekoizpen- mozketa, igorpen, jasotze, planten artean dabiltzan partiden... egokiera izatea. -Diferentzia esanguratsuak ikertzea. -Inbentarioan izandako ezberdintasunengatik erregistroen doikuntzak egitea (biltegikoa ez den arduradunak onartu ondoren). Ez da aplikagarria. c. Kostu estandarrak erabiltzen badira, aldiro berrikusi eta, beharrezko kasuetan, aldaketak egiten al dira? a. Inbentario mota gehienentzat inbentario iraunkorreko sistema erabiltzen bada, balioa erregistratu eta liburu nagusiko kontuekin bat etorrarazten al da?  c. Stock mota bakoitza baloratzeko erabilitako metodoak egokiak al dira egoera bakoitzerako?  a. Berrikusi eta eguneratu izakinak kontrolatzeko erabiltzen diren barne-kontrol eta kontabilitate-prozedurak. a. Inbentario fisikoa egin aurretik, erakundeak prozesu horretarako dituen jarraibideak irakurri, ea erabatekoa den begiratu eta honako aipamen hauek egiten diren aztertu: -Inbentario hasieraren data eta ordua. -Txartelen kontrola. -Kontaketa fisikoa egiteko ardura banatzea. -Materialen deskribapena eta kantitateak erregistratzeko modua. -Lehen kontaketa eta bigarren kontaketaren artean izandako aldeak, eta horiek egiaztatzeko eta argitzeko arauak. -Erakundearenak ez diren materialak bereiztea. Inbentario fisikoa egin behar den datan, plantan eta biltegietan ibilaldi bat egin eta honako hauek ikusi: -Materialak fisikoki ongi antolatuta dauden. -Lan-taldeek ongi egiaztatzen duten eta zehatz kontatzen duten. -Egoki gainbegiratzen den. -Planta, dibisio eta biltegien artean materialen mugimendurik dagoen. -Izakinak, jasotakoak eta igorritakoak, egoki bereizten diren. b. Izakinak kontatu, ondoren behar bezala baloratutako zerrendekin egiaztatzeko. Begiratu kontatutako kopuruak inbentarioko txarteletan dauden zenbatekoekin bat datozen. Kontaketa bakoitzaren inguruko informazioa jaso, eta honako informazio hauek adierazi: -Txartelaren zenbakia. -Kontatutako partidaren kodea. -Kontatutako partidaren deskribapena. -Kokapen fisikoa. -Kontatutako unitateak. -Unitateen zenbatekoa, kontaketa-txartelaren arabera. -Ezberdintasunen azalpena. -Kontatutako partiden egoera fisikoa. 23400.3.2 KF c. Kontaketa-eremua aldez aurretik erabaki behar da. Lehengaien, bideango produktuen eta produktu bukatuen partidak sailkatu egin behar dira. Bideango produktuen kasuan ahalik eta gehien zehaztu behar da bere akabera-maila. d. Inbentarioa guztiz bukatuta dagoenean, planta eta biltegi guztietan ibilaldia egingo da, produktu guztiek beren inbentarioko txartela dutela egiaztatzeko. f. Hirugarrenen eskuetan dauden izakinen zerrenda eskuratuko da, beraien ziurtapena idatziz eskatzeko edo inbentario fisikoa egiteko. g. Azken irteera- eta sarrera-agiriak eskuratu inbentario fisikoa egin aurretik eta ondoren, kontabilitate-erregistroekin egiaztatzeko. a. Eskuratu izakinen laburpenaren zerrenda edo orrien kopia. Bertan kopuruak, banakako prezioak, guztizko balioa eta beharrezko diren deskribapen guztiak aipatuko dira, produktuak identifikatzeko. 23400.3.2 KF b. Egin eragiketa aritmetikoen proba, hautaketa-probak oinarri harturik. c. Alderatu inbentario fisikoan jasotako zenbatekoak izakinen zerrendarekin. 23400.3.2 KF d. Alderatu inbentario fisikoan jasotako txartel batzuk izakinen zerrendarekin, eta konparatu izakin- zerrendako beste talde bat inbentario fisikoko txartelekin. Horrela txartel guztiak izakinekin harremanetan egoki daudela egiaztatuko da. g. Zehaztu lehengai, bideango produktu eta produktu bukatuak egoki sailkatu direla. h. Alderatu izakin bakoitzaren zenbateko totala liburu nagusikoarekin, eta jakin eginiko doikuntzak garai egokian eta zenbateko egokiaz erregistratu diren. i. Inbentarioko txartelen zenbakizko kontrolen egiaztapena egin. Horrela zehaztu egingo da guztiak izakinen zerrendan barne sartu direla eta erregistroan bikoizketarik ez dagoela. b. Aukeratu lehengaien zerrendatik partida garrantzitsuenak, erakundeak ezarririko prozeduraren arabera, horien balorazioa egiaztatzeko. Izakinen zerrendako datuak: -Partidaren kodea . -Deskribapena. -Unitate kopurua. -Banakako prezioa. -Zenbatekoa . Azken fakturetatik lortu beharreko datuak: -Fakturaren zenbakia. -Fakturaren data. -Hornitzailea. -Unitate kopurua. -Banakako prezioa. -Zenbatekoa . -Izakinen zerrendaren arabera, banakako prezioaren eta azken fakturetan agertzen denaren arteko diferentzia. -Guztizko diferentzia (inbentarioko unitate-zenbatekoa lehen aipaturiko diferentziarekin biderkatuz). c. Egin lortutako diferentzien laburpena, erakundeak ezarririko prozeduraren arabera, bere balorazioa egiaztatzeko. 23400.3.4 KF d. Sailkatu produktu bukatuak garrantzi handienaren arabera, eta lortu bakoitzaren kostuen orriak. Alderatu orri bakoitzean jasotako datu guztiak lan-paperetakoekin eta burutu honako egiaztapen hauek: -Zehaztu kostu-orrietan ageri diren lehengaien kostuak lehengaien balorazio-probetan erabilitako berak direla. -Aztertu fisikoki fabrikazio-orrietan dauden materialak benetakoak direla. -Aztertu produkzioan orduak benetan erabili direla, ingeniaritza-ikerketekin alderatuz eta ikerketa fisikoa eginez. -Aztertu eskulanaren kostua, nominetan egindako proben emaitzekin alderatuz. Bertan ordu bakoitzeko balioa kalkulatuta egongo da. -Kalkulua egin zeharkako gastuen benetakotasuna aztertzeko; baita beste fabrikazio-kostuekin ere, izakinen balioan barne baitaude. e. Aztertu bideango produktuen balorazioa, partida garrantzitsuenak aukeratuz, eta xehetasun-proba egin honako hauek barne hartuz: -Lehengaien prezioa (frogatu prezioen egiaztapen-proban lortutako emaitzarekin bat datorrela). -Eskulana eta fabrikazio gastuak (frogatu produktua zegoen produkzio fasearen arabera banatu direla). -Egiaztatu fisikoki azaldutako kopuruak inbentario fisikoen zerrendan ageritakoekin bat datozela. f. Lortu lehengai, bideango produktu eta produktu bukatuen zenbatekoak ordezkatzen dituzten agiriak. Horrela beren kostu-balioak fabrikazio-balio garbia ez duela gainditzen egiaztatuko da. Kalkulu hau burututakoan, etorkizuneko erosketan izango lukeen eskurapenprezioa kostuekin alderatuko da (lehengaien kasuan). Produktu bukatuen kasuan kontratatutako prezioa alderatuko da kostuekin, zuzeneko kostuak gutxituz. Lortutako balioa kostu-prezioa baino baxuagoa balitz, izakinetan fabrikazio-arazoren bat egongo litzateke. g. Eztabaidatu eta baloratu erakundeak erabilitako prozedurak eta horiek betetzea, mugimendu geldoko produktuen balorazioan, produktu zaharkituetan, gehiegizko stocketan... izandako arazoak ezagutzeko. Diseinatu partida garrantzitsuenen eredu bat, eta ikertu izakinetan ze haztutako kopuruak benetakoak diren, betiere hurrengo ekitaldirako aurreikusita dauden erabilera eta salmentak kontuan hartuz. h. Inbentario fisikoan aipatutako produktu zaharkituak eta zenbait arazo zituzten produktuak horrela definituak ditu enpresak. Aztertu izakinen fitxen bidez partida garrantzitsuenek ikuskatutako ekitaldian izandako mugimenduak. a. Egiaztatu eragiketen banaketa inbentario fisikoa egin den datan lortutako informazioarekin, proba hauek burutuz: -Egiaztatu inbentario fisikoa egin aurretik jasotako partidak inbentario fisikoan eta inbentarioko txarteletan barne hartu diren eta kontabilitatean erregistratu diren. -Sailkatu inbentario fisikoa egin ondoren jasotako partidak, eta ikusi produktuak biltegian sartu diren eta inbentarioa egin ondorengo datan kontabilitatean erregistratu diren. b. Egiaztatu inbentario fisikoa egin den datan lortutako informazioarekin igorpen-eragiketak gelditu egin direla, proba hauek burutuz: -Ikusi inbentario fisikoa egin aurreko datan eginiko igorpenak salmenta bezala erregistraturik dauden eta produktuak izakinetatik at dauden. -Jaso inbentario fisikoa egin ondoren eginiko igorpenei buruzko informazioa eta ikusi ongi kontabilizatuta dauden. c. Aztertu sarreren eta irteeren albaranen zenbakizko jarraipena, izakinen mugimenduen bereizketa egiteko. 23400.3.6 KF d. Barne mugimenduen bereizketa: egiaztatu inbentario fisikoa egin aurretik eta ondoren izandako barne-mugimenduak (dibisio, biltegi, fabrika.... artean) ongi kontabilizatu direla. e. Aukeratu inbentario fisikoa egin aurreko eta ondorengo salmenta garrantzitsuenen fakturak, eta begiratu ea egoki kontabilizatu diren. a. Prestatu aukeratutako partiden guztizko zenbatekoa erakutsiko duen laburpen estatistikoa, ondorengo proba hauetako bakoitzerako. Hauek dira frogak: -Kontaketa fisikoak. -Eragiketa aritmetikoak. -Balorazioak. -Zaharkitzeak. -Zehaztu lehengai, bideango produktu eta produktu bukatuen talde bakoitzean estalitako ehunekoa. Ondorioztatu eginiko lanaren estaltzea. b. Azaldu izakinen gainean hipoteka, berme edo antzekorik dagoen. Lan hau beste eremuekin erlazionatu, esaterako: ordaintzeko kontuekin, bankuen baieztapenekin eta zuzendaritza ekonomiko-finantzarioen iruzkinekin. d. Azaldu azken aldian izakinetan izandako zenbatekoen aldaketak. e. Filialen artean edo harreman estua duten konpainien artean izakinak eskuz aldatzen direnean, ikuskariak kontuan hartu behar ditu eskuz aldatzearen balioa zehazteko erabilitako oinarriak. Izan ere, eragiketa garrantzi handikoa bada, banaketaren bat egin beharko litzateke. Egoera finantzario bateratuak aurkezten badira, aipatutako eskualdaketetan izandako irabaziak kendu egin beharko lirateke. f. Idatzi eginiko lana laburbiltzen duen memoranduma, ikuskatze-prozeduraren emaitzak egokiak diren adieraziz. Izakinen saldoak eta egoera finantzarioen notazioen banakatzeak ere adierazi, aipatutako ikuskapen-helburuak bete dituen ala ez ondorioztatzeko. g. Lanaren arduradunaren eta beste eremuen berrikuspena. h. Egiaztapen-puntu guztiak ixtea. Izakinen xehetasunean egiaztatu dezakegunez, izakinen bilakaerak lotura zuzena du negozioaren bilakaerarekin. Sozietatea sortu zenetik 2013. urtearen erdialdean, bere jarduera bolumena haziz joan da etenik gabe, eta honi aurre egiteko sozietateak bere izakin kopurua handitu egin du. Era honetan, izakinek azken urtean izan duten hazkundea %109koa izan da. Salgaien kopurua hazi egin den arren, bidean aurkitzen diren salgaiak murriztu egin dira %44an 2013. urtearekiko. Izan ere, 2013. urte bukaeran sozietateak haziz zihoan mugikor eskaerari aurre egiteko, izakin bolumen handia erosi zuen, eta ondorioz, 2013.12.31an erosi zituen salgai hauetako asko bidean aurkitzen ziren. 2014. urtean ordea, sozietateak mugikor eskariaren aurreikuspen hobea egin du eta salgaien erosketa ere erregularragoa izan da urtean zehar. Hori dela eta, izakin kopuru txikiagoa aurkitzen da bideango salgai gisa 2014.12.31an. 23400.3.2) Izakinen inbentario fisikoa. NIA-ES 501 Arauaren instrukzioak jarraituz, 2015.01.02an inbentario fisiko bat burutu dugu, sozietateak 2014.12.31an izakin moduan kontabilizaturik zuen zenbatekoa egiaztatzeko, 2015.01.01ean ez baitzen mugimendurik egon biltegian. Horretarako, sozietateak 2014.12.31an biltegian izakin moduan aurkitzen diren produktuen zerrenda bat erraztu digu, ondoren guk buruturiko kontaketa fisikoarekin konparatzeko. Konparaketa hau egin aurretik, sozietatearen biltegian aurkitzen diren izakinei buruzko informazioa aurkeztuko dugu. Sozietateak bi izakin edo produktu mota ditu: mugikorrak eta mugikorrentzako osagarriak. Mugikorren artean, hiru mugikor mota bereiz ditzakegu: oztadarra, eguzkia eta lainoa. Mugikor mota bakoitzeko sozietateak lau kolore desberdin eskaintzen ditu: zuria, beltza, arrosa eta urdina. Bestalde, mugikorren osagarrien artean hurrengo osagarriak aurki ditzakegu: karkasak, zorroak eta babesgarriak. Mugikorren kasuan bezala, sozietateak osagarri bakoitzeko lau kolore desberdin eskaintzen ditu: zuria, beltza, arrosa eta urdina. Gure kontaketa fisikoaren eta sozietatearen zerrendaren arteko konparaketa burutuko dugu: Mugikorrak Osagarriak Mugikor eta osagarrien inbentario fisikoaren eta sozietateak errazturiko zerrendaren artean ez denez diferentziarik sortzen, buruturiko inbentario fisikoaren alde ondorioztatzen dugu. 23400.3.3) Batezbesteko errotazio ekitaldiaren kalkulua. Froga honen bidez, sozietatearen jarduera mota eta bilakaera kontuan harturik, sozietatearen batezbesteko errotazio ekitaldia arrazoizkoa den egiaztatu nahi dugu. Hortaz, 2014.12.31an salgai moduan kontabilizaturik dagoen zenbatekoarentzako batezbesteko errotazio ekitaldia kalkulatuko dugu ondoren: 2014 ekitaldian izakinen batezbesteko errotazio ekitaldia 43 egunekoa izan da. Sozietatearen jarduera mugikorren eta mugikorren osagarrien salerosketa dela eta azken urtean izan duen eskari bolumen handia kontuan harturik, arrazoizkoa iruditzen zaigu errotazio ekitaldi laburra izatea. Izan ere, oso denbora gutxi igarotzen da izakinak biltegian sartzen direnetik hauek banatzen direnera arte. 23400.3.4) Balorazio froga. Hornitzaileengandik jasotako fakturetan oinarrituz, ekitaldi amaieran izakinek duten balioa egiaztatzea. Izakinen hasierako balioespena, KPO-ko erregistratzeko eta baloratzeko arauen arabera, hauen kostua izango da, eskuratze prezioan gure sozietatearen kasuan. Eskuratze prezioaren barnean sartuko da saltzaileak fakturatutako zenbatekoa, egindako deskontuak eta prezio beherapenak eta antzekoak kenduta eta zorren nominalari erantsitako interesak ere kenduta, eta, bestalde, ondasunak saltzeko moduan kokatuta egon arte egiten diren gastuak gehituta. Ondorengo balioespena, ordea, izakinen balio bihurgarri garbia izango da, hau eskuratze prezioa baino txikiagoa denean, behar diren balio zuzenketak eginez eta gastu moduan kontabilizatuz galdu irabazien kontuan. Froga honen helburua bikoitza da. Alde batetik, salgaiek 2014.12.31an aurkezten duten saldoa egiaztatu nahi dugu. Horretarako hornitzaileen fakturetan agertzen den prezioa abiapuntu gisa hartuko dugu, hau baita salgaien kostua. Beste aldetik, sozietateak 2014.12.31an kontabilizatu duen balio narriadura itzulgarria egiaztatuko dugu. Azken hau egiaztatzeko, salgaien salmenta prezioa kostuaren azpitik aurkitzen den konprobatuko dugu, salgaien salmenta fakturek dakartzaten prezioetan oinarrituz. • Salgaien kontabilizazioa kostuan ondo egin den egiaztatu. -Eguzkia Osagarriak: -Zorroak -Babesgarriak 3.987.787 -34.923  Hornitzaileen fakturekin egiaztatua.  OK 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin Osagarriak Guztira Sozietateak 2014.12.31an kontabilizaturik zuen izakinen balio narriadura gehiegizkoa da, beraz, hurrengo doikuntza proposatuko dugu: 2-PKI ZOR Balorazio frogarekin bukatzeko, azpimarratu beharra dago ez dagoela zaharkitutako, akastun edota mugimedu moteleko izakinik. 23400.3.5) Bidean aurkitzen diren izakinen egiaztapena albaranen bidez. Bidean aurkitzen diren izakinak, sozietateak ekitaldi itxieraren aurretik erosi baina oraindik bere instalazioetara heldu ez diren izakinak dira. Bidean aurkitzen diren izakinak sozietatearen Egoera Orri Finantzarioetan gehitu behar diren jakiteko, sozietateak zein INCOTERM erabiltzen duen jakin beharra dago. INCOTERM direlakoak ontziratze baldintzak dira, Nazioarteko Merkataritza Ganberak (ICC) Parisen publikatu zituenak nazioarteko salmenta transakzioetan erabiltzeko helbururarekin. Baldintza edo termino hauetako bat aukeratuz, transakzioa burutuko duten bi aldeek, baldintza asko aurretiaz ezartzen dituzte, eta hauen artean aurkitzen da noiz eskualdatzen den izakinen jabetza beste aldeari (FIMA, 2014-2015). Sozietateak “Free on board” (FOB) terminoa erabiltzen du. Honen arabera, izakin edo produktuen jabetza, ontziratzen direnean eskualdatzen da. Sozietateak beraz, 2014.12.31an bideango izakin moduan bezala kontabilizatu dituen salgaien artean, zenbateko handiena aurkezten duten salgaiak hautatu ditugu, hauen faktura eta albaranekin kontabilizazioa egokia izan den egiaztatzeko. Izakina Zenbatekoa Kostua Guztira Sarrera albaranaren data Faktura data Mugikorrak:  OK 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin Bideango izakin gehienak sozietateak parte hartzen duen enpresa taldeko matrizeari (Ourmobiles S.A.) egindako erosketei dagozkie eta sozietateak modu egokian kontabilizatu ditu. Izan ere, aztertu ditugun fakturak 2014koak dira eta faktura hauei dagozkien izakinak 2014 ekitaldi bukaeraren aurretik ontziratuak izan ziren Txinan, haien jabetza sozietateari eskualdatuz. 23400.3.6) Erosketa eta salmenta eragiketen etena. Sozietatearen biltegian izandako sarreren kontrola burutu dugu, sozietateak 2014 ekitaldiko sarreren sailkapena ondo burutu duela egiaztatzeko. Horretarako, 2014 ekitaldiko azken sarrera albaranak eta 2015 ekitaldiko lehen sarrera albaranak egiaztatu ditugu. Era honetan, izakinen sarrera dagokion ekitaldian burutu den egiaztatu dugu, bai izakin hauen altak sozietatearen erregistroetan noiz gertatu diren egiaztatuz, bai dagokien pasiboaren erregistroarekin baja noiz gertatu den egiaztatuz. Hornitzailea Faktura data Faktura zenbatekoa (BEZ gabe) Kontab. data Kontabilizatutako zenbatekoa Ekitaldi egokia Sozietatearen biltegian izandako irteeren kontrola burutu dugu, sozietateak 2014 ekitaldiko irteeren sailkapena ondo burutu duela egiaztatzeko. Horretarako, 2014 ekitaldiko azken irteera albaranak eta 2015 ekitaldiko lehen irteera albaranak egiaztatu ditugu. Era honetan, izakinen irteera dagokien ekitaldian burutu den egiaztatu dugu, bai izakin hauen bajak sozietatearen erregistroetan noiz gertatu diren egiaztatuz, bai dagokien aktiboaren erregistroarekin alta noiz gertatu den egiaztatuz. Faktura data Faktura zenbatekoa (BEZ gabe) Kontab. data Kontabilizatutako zenbatekoa Ekitaldi egokia 1) Aurtengo eta iazko urteen konparaketa, ohikoak ez diren erlazioak aurkitzeko. 23300.3.1 2) Sozietateari bezero bakoitzak duen saldoa zein den azaltzen duen erregistroa eskatu, bezeroek Egoera Orri Finantzarioetan daukaten saldoarekin konparatzeko. 23300.3.2 3) Kanpo baieztapenak. Garrantzi erlatiboaren arabera, saldo adierazgarrienak hautatu, bere zuzeneko eta idatzizko egiaztapena egiteko. 23300.3.3 4) Bezeroen erantzunen kontrola. 23300.3.4 5) Zirkularizatutako bezeroek erantzun ezean, prozedimendu alternatiboak burutu. 23300.3.5 6) Taldeko bezeroekin sozietateak dituen saldoen xehetasuna eskatu eta aztertu, ondoren taldeko enpresen arteko saldoen txostenaren informazioarekin egiaztatzeko. 23300.3.6 7) Eragiketen etena. 23300.3.7 8) Saldoen antzinatasunaren analisia, dagokion kaudimengabezien hornidura estimatzeko. 23300.3.8 9) Ogasun Publikoarekin sozietateak dituen kredituak likidazioen ereduen bidez egiaztatu. 23300.3.9 Iturria: Alonso eta beste batzuk, 2014, 273-297 orriak IKUSKARITZA FROGAK 23300.3.1) Aurtengo eta iazko urteen konparaketa, ohikoak ez diren erlazioak aurkitzeko. Ez dugu froga sustantibo hau burutuko. Izan ere, gogoratu beharra dugu 2013. urtea ez dela konparagarria 2014. urtearekin, sozietatea 2013. urteko uztailean sortu zelako eta konparaketa ez litzatekelako adierazgarria izango. 23300.3.2) Sozietateari bezero bakoitzak duen saldoa zein den azaltzen duen erregistroa eskatu, bezeroek Egoera Orri Finantzarioetan daukaten saldoarekin konparatzeko. Sozietateak eman digun bezeroen erregistroa honako hau da: Kontua Bezeroa Zor Hartzeko Sozietateak erraztu digun bezeroen erregistroaren zenbatekoa eta Egoera Orri Finantzarioek 2014.12.31an aurkezten duten zenbatekoa berdina da. Hala ere, sozietateak emandako erregistro honen zuzentasuna egiaztatzeko asmoz, hurrengo pausuak emango ditugu:  Egiaztatu egingo dugu ez dagoela saldo hartzekoduna duen bezerorik: bezero bat aurkitu dugu. 43000010137 BRIGHTSTAR 20:20 ESPAÑA S.A.U. (105.713) Saldo hartzekodun hau izakinen itzulketa bati dagokio, hau da, 2014.12.31an sozietateak abonu faktura bat zeukan ordaintzeko. Doikuntza tartea (IICI=23.162 euro) baino zenbateko handiagoa duenez, saldo honen birsailkapena proposatu dugu: 7-PKI: ZOR The Phone House Spain S.L.-k ez zuen zirkularizazioa erantzun. 23300.3.5) Zirkularizatutako bezeroek erantzun ezean, prozedimendu alternatiboak burutu. The Phone House Spain S.L.-k ez zuen zirkularizazioa erantzun. Hortaz, bezero honen saldoa egiaztatzeko prozedimendu alternatibo hauek burutu genituen: alde batetik, sozietateari bezero honen saldoa osatzen duten fakturen xehetasuna eskatu , eta bestetik, dagoeneko 2015. urtean kobratu diren fakturen banku laburpenak.  Dagoeneko kobratu diren fakturen banku laburpenen egiaztapena. Ikusi banku laburpenak: 23300.6, 23300.7 eta 23300.8 Banku laburpen hauen bidez, hiru fakturen kobrantza egiaztatu dugu, konkretuki 689/14, 858/14 eta 680/14 zenbakia duten fakturak. Banku laburpenetan dagoen informazioa fakturen informazioarekin konparatu dugu eta ondo kontabilizatuta dagoela egiaztatu. 971/14 fakturaren existentzia, ordea, ezin izan dugu egiaztatu, ez baitago horren fakturarik eta sozietateak ez du kobrantzaren banku laburpenik. Beraz, faktura honen zenbatekoak doikuntzen tartea gainditzen duenez (IICI=23.162 euro), hurrengo doikuntza proposatu dugu: 8-PKI: ZOR 23300.3.6) Taldeko bezeroekin sozietateak dituen saldoen xehetasuna eskatu eta aztertu, ondoren taldeko enpresen arteko saldoen txostenaren informazioarekin egiaztatzeko. Sozietateari taldeko bezeroekin duen saldoaren xehetasun guztiak eskatu dizkiogu, ondoren taldeko enpresen arteko saldoen txostenarekin alderatu eta taldeko bezeroekin zuen saldoa baieztatzeko asmoz. Hurrengo taulan bi dokumentu hauetatik lortu dugun informazioa eta honen analisia aurkezten dugu: Ikus dezakegunez, taldeko bezeroekin sozietateak duen saldo guztia baieztaturik geratzen da taldeko enpresen arteko saldoen txostenarekin. 23300.3.7) Eragiketen etena. Froga hau izakinen arloan burutu dugu (Ikusi 5. Eranskinean 23400.3.6 lan papera). 23300.3.8) Saldoen antzinatasunaren analisia, dagokion kaudimengabezien hornidura estimatzeko. Sozietateak 2014.12.31an ez du bezeroen kaudimengabeziagatiko balio narriadurarik kontabilizatu. Izan ere, ustiapeneko bestelako gastuen arloan ikusiko dugunez, sozietateak 2013ko urriaren 1ean bezeroen kaudimengabeziei aurre egiteko aseguru bat kontratatzea erabaki zuen. Era honetan, Guremugikor S.L.ren bezeroa izan ahal izateko, bezeroa kaudimengabezien aurkako aseguru honen barruan sartzea derrigorrezkoa da. Hori dela eta, sozietateak ez du kaudimengabezien ondoriozko arriskurik, bezero guztiak aseguru honen barruan sartuta daudelako. Ikusi aseguruaren ordainagiria 14. Eranskinean 26500.7 lan paperean. 23300.3.9) Ogasun Publikoarekin sozietateak dituen kredituak likidazioen ereduen bidez egiaztatu. Hurrengo taulan sozietateak Ogasun Publikoarekin dituen kredituak ikusten dira, BEZaren aitorpenaren ondorio dira: Kontu zb. Deskripzioa Zenbatekoa Sozietateari BEZaren abenduko likidazioaren 303 eredua eskatu diogu zenbateko hau eta likidazioa ondo burutu dela egiaztatzeko. Ikusi 303 eredua 23300.11 lan paperean. 303 ereduan ikus dezakegunez, sozietateak hilabetero aurkezten du BEZaren aitorpena. Izan ere, hilabetero aitorpena itzultzera ateratzen zaio sozietateari, Azaroaren 9ko 1994/7 Balio Erantsiaren Gaineko Zergari buruzko Foru-Arauaren arabera egiten dituen esportazioak salbuetsita daudelako baina jasandako BEZa kengarria izaten jarraitzen duelako. Gainera, zenbateko hau 2015ean kobratu dela egiaztatu egin dugu banku laburpenen bidez. Helbide honetara zuen erantzuna bidali dezazuen gordekin frankeatu bat bidaltzen dizuegu. Saldoarekin ados ez egotekotan, zuen saldoa osatzen duten fakturen xehetasuna erraztea gustatuko litzaiguke, faktura hauen zenbaki eta jaulkipen data zehaztuz, diferentzien jatorria aurkitu ahal izateko. Honekin batera, 2014 ekitaldian gure sozietatearekin izandako eragiketa guztien bolumenari buruz (BEZ barne) informatzea eskertuko genizueke. Azken hau gutunaren oinean adieraz dezakezue baita ere. Gutun hau ez dela ordaintzeko eskaera bat ohartu nahi genuke eta zuen adostasunak ez du saldo hau adierazitako dataren ondoren likidatu izanaren probabilitatea alboratzen. Aurretiaz zuen laguntza eskertzen dizuegu. Adeitasunez, Sinadura: 1) Sozietateak dituen kontu korronte guztientzako banku zirkularizazioa kreditu erakundearen baieztapena lortzeko. 23100.3.1 2) Kontu korronte bakoitzaren banku berdinkatzeen analisia. 23100.3.2 3) Kreditu erakundeen baieztapenen bidez, sinadura baimenduen xehetasuna sozietateak emandako xehetasunarekin konparatuko dugu. 23100.3.3 4) Sozietateak emandako abal kontratuen analisia. 23100.3.4 Iturria: Alonso eta beste batzuk, 2014, 299-327 orriak 23100.3.2) Banku berdinkatzeen analisia. Banku zirkularizazioaren kontrolean ikusi dugunez, sozietateak 2014.12.31n kontabilizaturik duen zenbatekoaren eta kreditu erakundeek emandako informazioaren artean zenbait diferentzia aurkitu ditugu. Kreditu erakundeei banku gordekinak eskatu dizkiegu, ekitaldi amaieran eman diren azken banku mugimenduak zeintzuk diren ikusi eta diferentzia hauek zergatik sortu diren aztertzeko. 23100.3.3) Sozietatearen bankuak zirkularizatuko ditugu eta sinadura baimenduen xehetasuna sozietateak emandako xehetasunarekin konparatuko dugu. Bankuen erantzunen arabera, kreditu erakunde bakoitzean ondorengo pertsonak agertzen dira banku eragiketak egiteko gaitasun edo baimenarekin: BANKUA ERREFERENTZIA BAIMENDUA ONDORIOA ASIER URQUIJO MAIDER ODRIOZOLA  OK, sozietatearentzat lanean jarraitzen dute guztiek. Ikus dezakegunez, bankuen erantzunetan datozen abal guztiak erregistratuak izan dira sozietatearen abalen erregistroan. Jaun agurgarriak: Atsegin handia ematen digu 2014ko Abenduaren azken egunean gure erregistroek aipaturiko bezeroarekin ondorengo egoera zutela adieraztea: BAIMENDURIKO SINADURAK Ageri, aurrezki, epe edo kreditu kontu guztien edo zenbaiten erabilgarri izateko baimenduriko sinadurak hurrengoak ziren: JOSEBA IRAZABAL ASIER URQUIJO MAIDER ODRIOZOLA Besterik gabe, adeitasunez agurtzen zaituzte: Eskatzailea: Enpresaren izena: Guremugikor S.L. Hartzekodun eta ageriko operazioak: Ageriko kontuak Kontu zenbakia Saldoa Dibisa 0045-6512-34-0956725619 500.000 EUR Ondoren zehazten dizuegun informazioa 2014.12.31n: Hurrengo aspekturen bateri dagokion erantzuna negatiboa balitz, mesedez zuzenean adieraz dezazuela eskertuko genizueke. a) Gure izenean irekita dauden kontu guztien saldoak, zein kontu mota den azalduz. b) a) atalean aipaturiko saldoen erabileran egon daitekeen edozein mugei buruzko informazioa, honen izaera edo jatorria azalduz. c) a) ataleko kontuetan barneratu ez diren zehazturiko datan sorturiko interesak. d) Zehazturiko datan amaitzen den ekitaldian saldatu egin diren kontuak, kontu hauen zenbakia eta itxiera data adieraziz. e) Indarrean dauden agerikoei, maileguei eta emandako kredituei buruzko xehetasuna, hauen baldintzak azalduz: eragin diezaieketen bermeak, emandako mugak, zenbateko erabilgarria, epemugak, dokumentatzeko modua, eta burtsa edo kanbio Agenteren batek esku hartu duen, sortzen dituzten interes tasak eta komisioak eta kobrantzen modalidadeak. Zehazturiko datan sorturiko interes eta komisioak eta zuengatik kargatzeko pendiente daudenak, eta zehazturiko data horren aurretik kobratu diren interesak. f) Zehazturiko datan: -Deskontatuak izan diren eta amaitzeko zorian dauden letra guztiak. -Amaituak baina ez ordainduak eta kontuan kargatzeko zorian dauden letra guztiak. -Kobrantza kudeaketarako bidaliak izan direnak eta zuen esku dauden letra guztiak. -Zuen esku dagoen deskonturako bidaliak izan diren letra guztiak. g) Eman den deskontuaren muga osoa. h) Gure izenean eta zuen esku zeuden erregistratu duzuen edozein baloreri buruzko xehetasuna eta hauen nondik norakoak. i) Abalei, kreditu dokumentarioei eta guk zuen alde edo zuek gure alde emandako edozein motatako bermeei buruzko xehetasuna. j) Atzerriko monetaren salerosketarako etorkizuneko kontratuen ondorioz sor daitekeen edozein konpromesu. k) Zuekin izandako operazioei buruzko beste edozein informazio, aurreko atalekin lotura dutenak edo osatu gabeko transakzioekin. l) Zuen erregistroetan txeke, letra, endosu, edo bestelako dokumentuetan ahaldun gisa agertzen diren pertsonak. 1) Ondare Garbia osatzen duen partida bakoitzaren mugimenduen laburpen taula osatu. 25100.3.1 2) Mugimenduek legeria betetzen dutela egiaztatu. 25100.3.2 3) Ondare Garbiaren zenbatekoaren inguruan indarrean dagoen arautegi espezifikoa betetzen dela ziurtatu. 25100.3.3 Iturria: Alonso eta beste batzuk, 2014, 329-355 orriak A. Kapitala Sozietatea 2013ko uztailaren 20an sortu zen. Urte bereko irailaren 8an kapital zabalkuntza bat burutu zuen, 200.000 euroko zenbatekoagatik, 20.000 partaidetza jaulkiz 10 euroko balio nominalean. Partaidetza guztiak harpidetuak eta ordainduak izan ziren. Beraz, 2014.12.31an Kapitala 10 euroko balio nominala duten 20.000 partaidetzaz osatuta dago. Partaidetza hauen jabetzari dagokionez, sozietatea sortu zenetik gaur egunera arte ez da aldaketarik egon. Hau da, partaidetza hauen %75a enpresaren Taldearen esku daude, eta gainontzeko %25a Etorkizun S.L. enpresaren esku. Bestalde, Kapital Sozietateen Legeak Kapital Sozialaren inguruan zenbait baldintza ezartzen ditu sozietatea eratzeko unean, ondoren zehazten ditugunak: - Erantzukizun Mugatuko sozietateetan kapital soziala behintzat 3.000 eurokoa izan behar da, eta derrigorturik geratzen dira minimo legaletik beherako kapitalak. - Erantzukizun Mugatuko sozietateen kasuan, derrigorrezkoa da partizipazio guztien balio nominalaren ordainketa. Sozietateak baldintza guztiak betetzen dituela baieztatzen dugu. B. Erreserba Legala eta Bestelako Erreserbak 2014. urtean Erreserba Legala 40.000 eurotan eta Bestelako Erreserbak 367.895 eurotan hazi ziren. Honen arrazoia, 2013 ekitaldiko emaitzaren banaketa izan zen. Emaitzaren banaketa hau egokia dela egiaztatzeko, 2014ko Ekainaren 17an burutu zen Bazkideen Batzar Orokorraren akta eskatu diogu sozietateari. Ikusi akta 25100.4 lan paperean. Bazkideen Batzar Orokorrak onarturiko aktaren arabera, emaitzaren banaketa honela adostu zen: 40.000 euro erreserba legaletara. - 367.895 euro bestelako erreserbetara. Beraz, aktak frogatu egiten du erreserba legal eta bestelako erreserben mugimendua. Hala ere, emaitzaren banaketa behar den bezala burutu dela ziurtatzeko, Kapital Sozietateen Legearen 273. artikuluak zehazten dituen 3 baldintzak betetzen direla konprobatuko dugu. Guremugikor S.L.ren kasuan, Erreserba Legalaren zenbatekoari dagokion baldintza soilik eragiten dio, ez baitu Ondare Garbia Kapital Sozialaren zenbatekoa baino txikiagoa bihurtzen duten aurreko ekitaldietatik datozen galerarik ezta Merkataritza Fondorik. Erreserba Legalaren zenbatekoari erreferentzia egiten dion baldintzari dagokionez, ekitaldiko emaitzaren %10a zuzendu beharko da Erreserba Legaletara, azken hau behintzat Kapital Sozialaren %20a izan arte. Sozietatearen kasuan, 2013. urte bukaeran kapital soziala 200.000 eurokoa zen. Hortaz, Erreserba Legala behintzat 200.000 euroren %20a izan beharko litzateteke, hau da, 40.000 euro. 2013. urteko emaitzaren banaketan, 40.000 euro zuzendu ziren Erreserba Legaletara, hots, Kapital Sozialaren %20a. Beraz, Kapital Sozietateen Legeko 273. artikuluak ezarritako baldintzak bete zirela baiezta dezakegu. C. Ekitaldiko emaitza Bai 2013 zein 2014 ekitaldiko emaitzak Galdu Irabazien Kontuan dakarren Ekitaldiko Emaitzaren berdinak dira. 1) Zor finantzarioen epigrafe bakoitza osatzen duten kontzeptuen xehetasuna lortu, hau da, zer zerbitzu finantzario kontratatu den eta norekin. 24400.3.1 2) Sozietateak dituen pasibo finantzario guztientzako banku zirkularizazioa, kreditu erakundeen baieztapena lortzeko. 24400.3.2 3) Zor finantzarioa epe labur eta luzean ondo klasifikatu den baieztatzea kontratuen bidez. 24400.3.3 4) Kreditu erakundeen baieztapenen bidez, sinadura baimenduen xehetasuna sozietateak emandako xehetasunarekin konparatuko dugu. 24400.3.4 5) Sozietateak entregaturiko abal kontratuen analisia. 24400.3.5 Iturria: Alonso eta beste batzuk, 2014, 357-390 orriak IKUSKARITZA FROGAK 24400.3.1) Zor finantzarioen epigrafe bakoitza osatzen duten kontzeptuen xehetasuna lortu, hau da, zer zerbitzu finantzario kontratatu den eta norekin. Hurrengo taulan, sozietateak kreditu entitateekin dituen epe luzeko eta laburreko zorren kontzeptuak aurkezten ditugu: 24400.3.2) Sozietateak dituen pasibo finantzario guztientzako banku zirkularizazioa, kreditu erakundeen baieztapena lortzeko. Banku zirkularizazioaren kontrola aurkezten dugu 2014.12.31n. Kontrol honetan, soilik finantza zerbitzuei buruzko informazioa gaineratu dugu, sozietateak kreditu entitate hauekin dituen kontu korronteak Diruzaintzaren arloan aztertu zirelako (Ikusi 7. Eranskinean 23100.3.1 lan papera). A. BBVA Sozietateak ez dauka finantza zerbitzurik kontrataturik kreditu entitate honekin. 24400.3.3) Zor finantzarioa epe labur eta luzean ondo klasifikatu den baieztatzea kontratuen bidez. Sozietateari Laboral Kutxa eta Sabadell kreditu entitateekin sinaturiko finantzaketa kontratuak eskatu dizkiogu, zor finantzarioaren zenbatekoa eta klasifikazioa epe labur eta luzean zuzena izan den egiaztatzeko. Ikusi Laboral Kutxarekin sinaturiko akordioa: 24400.4 lan paperean. Ikusi Sabadell-ekin sinaturiko akordioa: 24400.5 lan paperean. B. LABORAL KUTXA Zenbatekoa: akordioaren arabera, kreditu entitateak 2.000.000 euroko mailegua entregatu zion. OK beraz, 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin, 2.000.000 euroko zenbatekoa. - Iraupena: maileguaren iraupena 6 hilabetekoa da. OK beraz, 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin, iraupena 6 hilabetekoa da, urte bat baino laburragoa eta hortaz, epe laburrean klasifikatu behar da. C. SABADELL Zenbatekoa: akordioaren arabera, maileguaren muga 1.000.000 eurokoa da, baina sozietateak 815.657 euro erabili ditu. OK beraz, 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin, 815.657 euroko zenbatekoa. - Iraupena: akordioan hurrengo mugaegunak daude ezarrita: 416.657 euro 2015eko urriaren 10ean eta gainontzeko 400.000 euroak 2016ko urriaren 16an. OK beraz, 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin, 416.657 euro epe laburrean klasifikatu behar dira eta 400.000 euro epe luzean. 1) Hartzekodun komertzialen epigrafea osatzen duten kontuen xehetasuna lortu, aurreko urtearekin konparatu eta aurtengo Pasiboarekin koadratzeko. 24200.3.1 2) Taldeko hornitzaileekin sozietateak dituen saldoen xehetasuna eskatu eta aztertu, ondoren taldeko enpresen arteko saldoen txostenaren informazioarekin egiaztatzeko. 24200.3.2 3) Zerbitzu emateagatik hartzekodunen xehetasuna eskatu, sozietatearen kontabilitatearekin koadratu eta xehetasunaren fidagarritasuna baieztatzeko. 24200.3.3 4) Kanpo baieztapenak. Garrantzi erlatiboaren arabera, hartzekodunen artean saldo adierazgarrienak hautatu, bere zuzeneko eta idatzizko egiaztapena lortzeko. 24200.3.4 5) Hartzekodunen erantzunen kontrola. 24200.3.5 6) Zirkularizatutako hartzekodunek erantzun ezean, prozedimendu alternatiboak burutu. 24200.3.6 7) Jaso edo formalizatu gabeko fakturen xehetasuna eskatu, hartzekodun komertzialen epigrafea osatzen duten kontuen xehetasunarekin koadratzeko. Ondoren, dagoeneko jaso dituen fakturak eskatuko dizkiogu. 24200.3.7 8) Sozietateen gaineko zergaren estimazioa. 24200.3.8 9) Ogasun Publikoarekin eta Gizarte Segurantzarekin zorrak likidazioen ereduen bidez egiaztatu. 24200.3.9 Iturria: Alonso eta beste batzuk, 2014, 357-390 orriak 24200.3.2) Taldeko hornitzaileekin sozietateak dituen saldoen xehetasuna eskatu eta aztertu, ondoren taldeko enpresen arteko saldoen txostenaren informazioarekin egiaztatzeko. Sozietateari taldeko hornitzaileekin duen saldoa osatzen duten sozietateen eta bakoitzaren saldoen xehetasuna eskatu diogu. Honekin batera, taldeko enpresen arteko saldoen txostena eskatu diogu, taldeko hornitzaileekin zuen saldoa baieztatzeko asmoz. Hurrengo taulan bi dokumentu hauetatik lortu dugun informazioa eta honen analisia aurkezten dugu: Ikus dezakegunez, taldeko hornitzaileekin sozietateak duen saldo guztia baieztaturik geratzen da. 24200.3.3) Zerbitzu emateagatik hartzekodunen xehetasuna eskatu, sozietatearen kontabilitatearekin koadratu eta xehetasunaren fidagarritasuna baieztatzeko. Sozietateak erraztu digun hartzekodunen xehetasuna honako hau da: Kontu zb. Hartzekoduna Zor Hartzeko Ikus dezakegunez, zenbateko hauek eta Egoera Orri Finantzarioek 2014.12.31an aurkezten duten zenbatekoak berdinak dira. Hala ere, sozietateak emandako erregistro honen fidagarritasuna egiaztatzeko asmoz, hurrengo pausuak emango ditugu: -Egiaztatu egingo dugu ez dagoela saldo zorduna duen hartzekodunik: ez dago. -Egiaztatu ez dagoela saldorik Administrazio Publikoekin: ez dago. -Egiaztatu saldo arrarorik ez egotea: ez dago. -Egiaztatu taldeko enpresekin saldorik ez dagoela: ez dago. Behin sozietateak errazturiko hartzekodunen erregistroaren fidagarritasuna ziurtatuta, zirkularizatuko diren hartzekodunak hautatuko ditugu. 24200.3.4) Kanpo baieztapenak. Garrantzi erlatiboaren arabera, hartzekodunen artean saldo adierazgarrienak hautatu, bere zuzeneko eta idatzizko egiaztapena lortzeko. Zirkularizatuko diren hartzekodunak hautatzeko, lanaren gauzapenerako garrantzi erlatiboaren zifra kontuan hartuko dugu (CIRET=173.718). Beraz, 173.718 euro baino saldo handiagoa aurkezten duten hartzekodunak zirkularizatuko ditugu: A. CHANNEL LAST MILE CONSULTING S.L. Sozietatearen saldoa eta hartzekodunaren erantzunaren artean 3.268 euroko diferentzia sortzen da. Kasu honetan, sozietatearen saldoa azpibaloratuta dago. Hala ere, diferentzia hau doikuntza tartearen azpitik aurkitzen denez (IICI=23.162 euro) ez dugu doikuntzarik proposatuko. 24200.3.6) Zirkularizatutako hartzekodunek erantzun ezean, prozedimendu alternatiboak burutu. Hartzekodun guztiek egindako zirkularizazioari erantzun diotenez, ez dugu prozedimendu alternartiborik burutuko. Hartzekoduna 1. Bidalketa Jasota Erref. Saldoa/Soz. Saldoa/Hart. Diferentzia 24200.3.7) Jaso edo formalizatu gabeko fakturen xehetasuna eskatu, hartzekodun komertzialen epigrafea osatzen duten kontuen xehetasunarekin koadratzeko. Ondoren, dagoeneko jaso dituen fakturak eskatuko dizkiogu. Sozietateak erraztu digun xehetasuna honakoa da: Kontu zb. Hartzekoduna Faktura zb. Zenbatekoa Taulako zenbatekoak egiaztatzeko asmoz, dagoeneko jaso dituen fakturak eskatu dizkiogu eta egiaztatu egin dugu sozietateak jasotako zerbitzuen sortzapena 2014 ekitaldiari dagokiola. Ikusi fakturak: 24200.7 lan paperean. Sozietateak ez du Publicidad Servicios integrales C.A. sozietatearen faktura jaso oraindik. Hori dela eta, zuzenean hartzekodun honekin kontaktuan jarri gara telefono bidez faktura honen existentzia baiezta dezan. Honen erantzuna, ordea, ezezkoa izan da, hau da, faktura hori ez dela existitzen. Faktura honen zenbatekoa doikuntza tartearen gainetik aurkitzen denez, hurrengo doikuntza proposatuko dugu: 11-PKI: ZOR -Aurreko OZ18 negatiboak - -Atxikipenak eta konturako ordainketak -2 Ez materiala =Kuota diferentziala 419.625 1) Diferentzi iraunkorrak: zerga aurreko kontabilitate-emaitzaren eta oinarri zergagarriaren artean sortutakoak dira, ondorengo ekitaldietan eraginik ez dutenak (Finantza Ekonomia I Saila, 2012-2013). Kasu honetan sozietateari jarri dioten 3.850 euroko isun baten ondorio izan da. 2) Diferentzia iragankorrak: Oinarri Zergagarri eta Zerga Aurreko Emaitza artean sortutakoak dira, noiz egozteko irizpide desberdinetan jatorria dutenak eta hurrengo ekitaldietan konpentsatuko direnak (Finantza Ekonomia I Saila, 20122013). 2013 ekitaldian sozietateak 268.583 euroko hornidura bat kontabilizatu zuen saldutako produktuen itzulketei aurre egiteko. Hornidura hau 2013 ekitaldian ez zenez kengarria (11/2013 Foru Araua, Sozietateen Gaineko Zergari buruzkoa), sozietateak doikuntza positibo bat egin zuen sozietateen gaineko zergaren likidazioan eta diferentzia kengarriengatik aktibo bat kontabilizatu. 2014 ekitaldian ordea, sozietateak sozietateen gaineko zergaren likidazioan doikuntza negatibo bat egin du eta diferentzia kengarriengatik aktiboaren itzulketa kontabilizatu. 3) Kenkariak: Sozietateak 2014 ekitaldian enplegua sortzeagatik eta ibilgetu berrietan inbertitzeagataik jaso duen 56.606 euroko abantaila fiskala da (11/2013 Foru Araua, Sozietateen Gaineko Zergari buruzkoa ; Finantza Ekonomia I Saila, 2012-2013). Estimazio hau kontuan harturik eta ondo burutu dela ikusita, sozietateak egin beharreko idazpenak ondorengoak dira: ZOR +/-Denborazko diferentziak -268.583 -Aurreko OZ19 negatiboak - -Atxikipenak eta konturako ordainketak -2 24200.3.9) Ogasun Publikoarekin eta Gizarte Segurantzarekin zorrak likidazioen ereduen bidez egiaztatu. Sozietateak errazturiko xehetasunean ikus dezakegunez, bi kontzeptugatik ditu sozietateak zorrak Ogasun Publikoarekin: PFEZren atxikipenengatik eta komisionisten atxikipenengatik. 1) Ogasun Publikoa, PFEZgatik hartzekodun. Sozietateari PFEZaren 3. hiruhilabeteko likidazioaren 110 eredua eskatu diogu zenbateko hau eta likidazioa ondo burutu dela egiaztatzeko. Ikusi 110 eredua 24200.9 lan paperean. 2) Ogasun Publikoa, zerbitzu profesionalen atxikipenengatik hartzekodun Sozietateari PFEZaren 3. hiruhilabeteko likidazioaren 110 eredua eskatu diogu zenbateko hau eta likidazioa ondo burutu dela egiaztatzeko. Ikusi 110 eredua 24200.9 lan paperean. Sozietateak Gizarte Segurantzaren organismoekin abenduko hilabeteagatik hurrengo zorrak ditu: Kontu zb. Deskripzioa Saldoa 476000 Gizarte Segurantzako organismoak, hartzekodun (35.901)  OK, 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin Aukera hau adeitasunez agurtzeko aprobetxatzen dugu. MOLDTRANS S.L. Zuekin mantentzen dugun erlazio komertzialen ondorioz, guregan eragina izan dezakeen beste edozein pasibo, kontingentzia, negozio prozesuan dagoen kontratu edo itxi gabeko eragiketei buruz gure auditorea informatzea ere eskertuko genizueke Zuen laguntza aurretiaz eskertuz, adeitasunez agurtzen zaituzte, Sinadura: 1) Salmenten epigrafea osatzen duten kontuen xehetasuna lortu. 26100.3.1 2) Salmenten ebaluaketa analitikoa. 26100.3.2 3) Bezero esanguratsuenen salmenta bolumena bezeroek zirkularizazioari emandako erantzunaren berdina dela egiaztatu. Era berean fakturak aztertu ondo kontabilizatu direla ziurtatzeko. 26100.3.3 4) Taldeko bezeroekin sozietateak burutu dituen salmenten xehetasuna eskatu eta aztertu, ondoren taldeko enpresen arteko saldoen txostenaren informazioarekin egiaztatzeko. 26100.3.4 5) Salmentetan aplikaturiko rappel-a arrazoizkoa izan den konprobatu eta sozietateak bezeroekin dituen akordioekin egiaztatu. 26100.3.5 6) Eragiketen etena. 26100.3.6 Iturria: Alonso eta beste batzuk 2014, 431-445 orriak  OK 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin.  OK 2013. urteko Egoera Orri Finantzarioekin. 26100.3.2) Salmenten ebaluaketa analitikoa. Ebaluaketa analitikoa, salmentek azken urtean izan duten aldakuntzaren azterketan oinarrituko da, aldakuntza honen jatorri eta arrazoiak zeintzuk izan diren adieraziz. Ikus dezakegunez, salmentek azken urtean izan duten aldakuntza oso esanguratsua izan da, %608an hazi bait dira 2013. urteko salmentekiko. Sozietateari aldakuntza honen arrazoiak azaltzea eskatu diogu eta hiru arrazoi nagusi eman dizkigu: - Sozietatea 2013. urtearen erdialdean sortu zen, hortaz, 2013. urteko salmentak soilik 6 hilabeteri dagozkie. 2014. urteko salmentak, ordea, ekitaldi oso bati dagozkie. - Azken urte honetan sozietatea ezagutzera ematen ari da merkatuan eta bere irudia hobetuz doa, bere fakturazio bolumena handituz. - Urtean zehar sozietatearen aktibitateak urterokotasuna erakusten du, eta aktibitate mailarik altuena urte bukaeran izan dute, gabonetako kanpainaren etorrerarekin. 2013. urtean, berriz, ezin izan zuten gabonetako kanpaina bezalako urtaroa aprobetxatu, lehenengo urtea zelako eta oraindik ez zeukatelako merkatuari buruzko behar adina ezagupenik. 26100.3.4) Taldeko bezeroekin sozietateak burutu dituen salmenten xehetasuna eskatu eta aztertu, ondoren taldeko enpresen arteko saldoen txostenaren informazioarekin egiaztatzeko. Sozietateari taldeko enpresekin burutu dituen salmenten xehetasuna eskatu diogu, taldeko enpresa bakoitzari buruturiko salmentaren zenbatekoa identifikatu eta enpresen arteko saldoen txostenarekin konparatzeko. Sozietateak erraztu digun xehetasunaren eta enpresen arteko saldoen txostenaren artean diferentziarik sortzen ez denez, taldeko sozietateei buruturiko salmenten zenbateko osoa egiaztaturik geratzen da. 26100.3.5) Salmentetan aplikaturiko rappel-a arrazoizkoa izan den konprobatu eta sozietateak bezeroekin dituen akordioekin egiaztatu. Aurten sozietateak salmentetan aplikatu duen rappel-a aurreko urtean aplikatu zuen rappel-arekin konparatu dugu, aurtengo rappel-a arrazoizkoa den ondorioztatzeko: 2014.12.31 2013.12.31 Rappel-a 1.383.522 179.443 Salmentak (taldeko enpresei egindako salmentak barne) 47.552.574 6.714.573 Rappel % 2,91% 2,67% Ikus dezakegunez, bai 2014 zein 2013. urteetan sozietateak aplikatu zuen rappel-a %3 ingurukoa izan da, azken urtean aplikaturiko portzentajea pixka bat hazi den arren. Nahiz eta bilakaera hau arrazoizkoa iruditzen zaigun, salmentetan aplikaturiko rappel-a egiaztatzeko asmoz, sozietateari eskatu diogu zehazteko zein izan den bezero bakoitzari aplikatu zaion rappel-a, ondoren, bezeroekin sinatu dituzten akordioekin egiaztatzeko. Konkretuki, bezero garrantzitsuenekin dituzten akordioak eskatu dizkiogu, hau da, Eroski, The Phone House eta FNAC. Hiru bezero hauentzako sozietateak erraztu digun rappel-aren kalkulua egiaztatuko dugu akordioen bidez: Ekintza komertzialak Ekintza komertzialak Ekintza komertzialak 1) Erosketen epigrafea osatzen duten kontuen xehetasuna lortu. 26300.3.1 2) Erosketen ebaluaketa analitikoa. 26300.3.2 3) Taldeko hornitzaileekin sozietateak burutu dituen erosketen xehetasuna eskatu eta aztertu, ondoren taldeko enpresen arteko saldoen txostenaren informazioarekin egiaztatzeko. 26300.3.3 4) Izakinen mugimendua aztertu. 26300.3.4 5) Eragiketen etena. 26300.3.5 Iturria: Alonso eta beste batzuk, 2014, 408-418 orriak  OK 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin  OK 2013. urteko Egoera Orri Finantzarioekin 26300.3.2) Erosketen ebaluaketa analitikoa. Erosketek azken urtean izan duten aldakuntzan oinarrituko da, aldakuntza honen jatorri eta arrazoiak zeintzuk izan diren adieraziz. Ikus dezakegunez, erosketek azken urtean izan duten aldakuntza oso esanguratsua izan da, %389an hazi bait dira 2013. urteko erosketekiko. Erosketen bilakaerak lotura estua du salmentekin. Salmenten memoan ikusi dugunez, azken urtean salmentak %608an hazi dira aurreko urtearekiko, eta hurrengo aspektuak azpimarratu ditugu bilakaera honen arrazoi gisa: sozietatea 2013. urtearean erdialdean sortzea eta azken urtean sozietatea eta bere produktuek merkatuan izan duten harrera ona. Beraz, arrazoizkoa iruditzen zaigu, sozietateak haziz joan den eskaerari aurre egiteko erosketa gehiago burutzea azken ekitaldi honetan. 26300.3.3) Taldeko hornitzaileekin sozietateak burutu dituen erosketen xehetasuna eskatu eta aztertu, ondoren taldeko enpresen arteko saldoen txostenaren informazioarekin egiaztatzeko. Sozietateari taldeko enpresekin burutu dituen erosketen xehetasuna eskatu diogu, taldeko enpresa bakotzari buruturiko erosketen zenbatekoa identifikatu eta enpresen arteko saldoen txostenarekin konparatzeko. Ikus dezakegunez, sozietateak erosketen %100a taldeko enpresekin burutzen du. Sozietateak erraztu digun xehetasunaren eta enpresen arteko saldoen txostenaren artean diferentziarik sortzen ez denez, erosketen zenbateko osoa egiaztaturik geratzen da eta ez dugu lan gehiago egingo erosketen inguruan. 26300.3.4) Izakinen mugimendua aztertu. Froga honen bidez izakinen mugimendua sozietateak kontabilizaturiko izakinen aldakuntza eta erosketen zenbatekoarekin bat datorren egiaztatu nahi dugu. Hau da, alde batetik, frogatu nahi dugu 2014 ekitaldi hasieran sozietateak zituen hasierako izakinetatik abiatuz, sozietateak erregistraturiko izakinen aldakuntza gehiturik ea 2014 ekitaldi bukaerako izakinen zenbatekora heltzen garen (HI+Izakinen Aldakuntza=BI). Beste aldetik, frogatu nahi dugu ea hasierako izakinei erosketak gehituz eta bukaerako izakinak kenduz, sozietateak erregistraturiko kontsumo edo hornikuntzara heltzen garen (HI+Erosketak-BI=Kontsumoa). Hasierako Izakinak 2014.01.01 I 2.894.142  Izakinen aldakuntza soz.arab. II 1.647.893  OK 2013. urteko Egoera Orri Finantzarioekin.  OK 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin.  OK 2013. urteko Egoera Orri Finantzarioekin.  OK 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin. 1) Aurreko ekitaldiko pertsonal gastuekin konparaketa, aurreko urtearekin sorturiko diferentzia nagusiak aztertzeko. 26400.3.1 2) Pertsonal gastuak osatzen dituzten gastuen xehetasuna lortu Galdu Irabazi Kontuaren epigrafearekin koadratzeko. 26400.3.2 3) Sozietatean aplikatzen den hitzarmen kolektiboarekin langileen lan baldintzak zeintzuk diren ezagutu. 26400.3.3 4) Gizarte Segurantzaren TC ereduekin sozietateak emandako batezbesteko plantilla eta plantilla totalaren datuak egiaztatu, ondoren Memorian emandako informazioa egokia den baieztatzeko. 26400.3.4 5) Hitzarmen kolektiboaren baldintzen arabera, aurreko ekitaldiko soldata eta ordainsari gastuak aurtengo ekitaldira estrapolatu. Diferentzia esanguratsuak sortzekotan, mailaz mailakako nomina froga burutu zehaztasun handiagoa lortzeko. 26400.3.5 6) Enpresaren kargura doan Gizarte Segurantzaren atxikipena egiaztatu aurreko urtearekiko estrapolazio bat burutuz. Diferentzia esanguratsuak sortzekotan Gizarte Segurantzaren TC-en bidez egiaztatu gastu honen zenbatekoa. 26400.3.6 Iturria: Alonso eta beste batzuk, 2014, 418-430 orriak IKUSKARITZA FROGAK 26400.3.1) Aurreko ekitaldiko pertsonal gastuekin konparaketa, aurreko urtearekin sorturiko diferentzia nagusiak aztertzeko. Pertsonal gastuak %357an hazi dira. Bilakaera honen arrazoi nagusiak bi dira. Alde batetik, gogoratu beharra dugu sozietatea 2013. urtearen uztailean sortu zela eta ondorioz soilik sei hilabeteko soldata gastuak sortu zirela. Beste aldetik, azken urtean sozietatearentzat lan egiten duten langile kopurua asko hazi da, konkretuki azken urtean 8 langile izatetik 53 langile izatera pasatu da. 26400.3.2) Pertsonal gastuak osatzen dituzten gastuen xehetasuna lortu Galdu Irabazi Kontuaren epigrafearekin koadratzeko. Aldakuntza 26400.3.3) Sozietatean aplikatzen den hitzarmen kolektiboarekin langileen lan baldintzak zeintzuk diren ezagutu. Sozietatearen kasuan, 2007ko abenduaren 11n sinatutako Bizkaiko Burdinaren merkataritza sektoreari aplikagarria zaion hitzarmen kolektiboa da aplikagarria, hitzarmen kolektibo honen 1.4 artikuluan zehazten den moduan. Honen arabera, 2014 ekitaldian ez zen soldata igoerarik izan. 26400.3.4) Gizarte Segurantzaren TC ereduekin sozietateak emandako batezbesteko plantilla eta plantilla totalaren datuak egiaztatu, ondoren Memorian emandako informazioa egokia den baieztatzeko. Ondorengo taulan TC-en arabera hilabete bakoitzean sozietatearentzat lanean zeuden langile kopurua aurkezten dugu: HILABETEA LANGILE KOPURUA ERREFERENTZIA TC Martxoa 20 26400.4 Abuztua 40 26400.4  OK 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin 26400.3.5) Hitzarmen kolektiboaren baldintzen arabera, aurreko ekitaldiko soldata eta ordainsari gastuak aurtengo ekitaldira estrapolatu. Diferentzia esanguratsuak sortzekotan, mailaz mailakako nomina froga burutu zehaztasun handiagoa lortzeko. Aurreko ekitaldiko pertsonal gastuak aurtengo ekitaldira estrapolatuko ditugu. Horretarako, hitzarmen kolektiboaren baldintzen arabera azken urtean sortutako soldaten eta sozietatearentzat lan egiten duten langile kopuruaren hazkundea kontuan hartuko dugu: Deskripzioa  OK 2013. urteko Egoera Orri Finantzarioekin.  OK Gizarte Segurantzako TC-ekin.  OK hitzarmen kolektiboaren baldintzekin.  OK 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin. Ikus dezakegunez, gure aurreikuspena eta 2014. urteko soldaten arteko diferentzia, doikuntza tartea (IICI=23.162 euro) baino altuagoa da. Ondorioz mailaz mailakako nomina froga burutuko dugu. Mailaz mailakako nomina froga burutzeko hurrengo pausuak jarraituko ditugu: - Lehendabizi sozietateari 2014 ekitaldiko hilabete bakoitzeko soldata eta lansarien gastua eskatu diogu, xehetasun hau Galdu Irabazien Kontuan agertzen den gastuarekin lotzeko. HILABETEA SOLDATA OINARRIA Martxoa 64.985 Abuztua 55.523  OK 214. urteko Egoera Orri Finantzarioekin - Bukatzeko, sozietateari Apirileko langile baten nomina eskatu diogu nomina honen kontabilizazioa zuzena izan dela egiaztatzeko. Konkretuki 4. langilearen nomina eskatu dugu. Hurrengo taulan langilearen nomina osatzen duten kontzeptu desberdinak bereiziko ditugu eta hauek ondo kontabilizatu eta kalkulaturik dauden egiaztatu. Gainera, hitzarmen kolektiboarekin bat datorren ere egiaztatuko dugu, hau da, langile honen ordainsaria bere kategoriarekin bat datorren. Ikusi langilearen nomina: 26400.5 lan paperean. Soldata Oinarria Dif. 169,05 169,05 - 55,75 55,75 - 3,59 3,59 - 26400.3.6) Enpresaren kargura doan Gizarte Segurantzaren atxikipena egiaztatu aurreko urtearekiko estrapolazio bat burutuz. Kalkulu baten bitartez, 2013. urteko soldata eta lansariengan enpresaren kargurako Gizarte Segurantzaren atxikipenak suposatu zuen portzentajea zehaztuko dugu, 2014. urteko soldata eta lansariengain portzentaje horrek suposatuko lukeen zenbatekoa kalkulatu eta aurtengo enpresaren kargurako Gizarte Segurantzaren atxikipenarekin konparatzeko. Era honetan, aurten enpresaren kargurako Gizarte Segurantzaren atxikipena arrazoizkoa den ikusi nahi dugu.  OK 2013. urteko Egoera Orri Finantzarioekin. Orain, kalkulatu berri dugun 2013. urteko enpresaren kargurako Gizarte Segurantzaren portzentajearekin, 2014. urtean portzentaje honen arabera enpresaren kargurako izan beharko litzatekeen Gizarte Segurantzaren atxikipena kalkulatuko dugu. KONTZEPTUA 2014. urteko Soldata eta Lansariak I 704.455  OK 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin. Ikus dezakegunez, buruturiko estrapolazioaren eta aurtengo enpresaren kargurako Gizarte Segurantzaren atxikipenaren artean sortzen den diferentzia, doikuntza tartearen gainetik aurkitzen da (IICI=23.162 euro). Horregatik, enpresaren kargurako Gizarte Segurantza egiaztatzeko, hilabete bakoitzeko TC ereduen bidez baieztatu dugu sozietateak kontabilizaturikoa hauekin bat datorrela. Adibide moduan urtarrileko TC ereduarekin burutu dugun lana aurkeztuko dugu ondoren: Iturria: Norberak egina Gizarte Segurantzaren 2014 urteko oinarri eta kotizazio tasak kontuan harturik (Erregimen Orokorra). 2014. urteko hilabete bakoitzeko Gizarte Segurantzaren TC-ak ikusi eta artxibatu egin ditugu. Langile kopurua hilabete bakoitzeko TC-en arabera honakoa izan da: HILABETEA LANGILE KOPURUA Urtarrila 12 Otsaila 18 Martxoa 20 Apirila 25 Maiatza 28 Ekaina 35 Uztaila 37 Abuztua 40 Iraila 43 Urria 46 Azaroa 49 Abendua 53 Komisioak 1) Gastu epigrafe bakoitza osatzen duten kontuen xehetasuna lortu aurreko urtearekin konparatu eta aurtengo Galdu Irabazien Kontuarekin koadratzeko. 26500.3.1 2) Lanaren gauzapenerako garrantzi erlatiboaren zifra (CIRET) gainditzen duten kontuak aztertzeko “vouching” burutu, hau da, partida jakin baten zenbatekoa justifikatzen duten agiriak lortu. 26500.3.2 Iturria: Alonso eta beste batzuk, 2014, 408-418 orriak IKUSKARITZA FROGAK 26500.3.1) Gastu epigrafe bakoitza osatzen duten kontuen xehetasuna lortu aurreko urtearekin konparatu eta aurtengo Galdu Irabazien Kontuarekin koadratzeko. Hurrengo taulan Ustiapeneko Bestelako Gastuetan sartzen diren kontzeptu guztiak aurkezten ditugu. Gainera, lanaren gauzapenerako garrantzi erlatiboaren zifraren arabera (CIRET=173.718 euro), sakonago aztertuko ditugun gastuak hautatu ditugu, zifraren gainetik dauden gastuak. Hala ere, beraien jatorri edo izaeragatik arrisku maila altua suposatzen duten gastuak ere aztertuko ditugu, nahiz eta lanaren gauzapenerako garrantzi erlatiboaren zifraren azpitik aurkitu. Kontu zb. Deskripzioa 2014.12.31 26500.3.2) Lanaren gauzapenerako garrantzi erlatiboaren zifra (CIRET) gainditzen duten kontuak aztertzeko “vouching” burutu, hau da, partida jakin baten zenbatekoa justifikatzen duten agiriak lortu. A. Errentamendu eta kanonak Gastu hau sozietatea kokaturik dagoen instalazioei dagokio. Sozietateari errentamendu honen kontratua eskatu diogu kontratuaren arabera hilabete bakoitzean ordaintzen duen kuota zein den egiaztatzeko. Ikusi kontratua 26500.4 lan paperean. Kontratua 2014. urteko urtarrilaren 1an gauzatu zen. Honen arabera, hilabete bakoitzeko errentamendua 81.095 eurokoa da. 2014 ekitaldi osoko gastua kalkulatzeko hilabete bakoitzeko gastua 12 hilabetera estrapolatu dugu: Hilabete bakoitzeko errentamendua kontrat. arab. I 81.095  Urte osoko errentamendua ikusk. arab. II=Ix12 973.138  Kontratuarekin egiaztatuta.  OK 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin. Ikus dezakegunez, errentamendu kontratuaren bitartez 2014. urteko errentamendu gastua bere osotasunean egiaztatuta geratzen da. B. Profesional independenteen zerbitzuak Honen barruan hiru motatako gastuak bereiz ditzakegu: komisionistak, ikuskaritzako gastuak eta administrazio zerbitzuengatik gastuak. Gastu bakoitzaren zenbatekoa ondorengoa izan da: Kontu zb. Deskripzioa Zenbatekoa B.1 Komisionistak Kontu honetan sozietateak komisionistei ordainduriko zenbatekoak kontabilizatzen ditu. Gastu hau egiaztatzeko asmoz, sozietateari komisionisten zerrenda eskatu diogu bakoitzari dagokion urte osoko komisioekin batera. Komisionisten gastua ondo kontabilizaturik dagoen egiaztatzeko, gastu handiena suposatu duten lau komisionisten hilabete bakoitzeko fakturak eskatu ditugu. Konkretuki, Marian Goñi, Ane Urrutikoetxea, Asier Irusta eta Ixone Aranzabal komisionisten fakturak eskatu ditugu. Ikusi komisionisten fakturak 26500.5 lan paperean. Ondoren fakturetan agertzen den zenbatekoa sozietateak emandako agiriarekin konparatu dugu, komisionista hauen gastua ondo kontabilizaturik dagoen egiaztatzeko: Komisionista Urteko Zenbatekoa Soz.arab. Urteko Zenbatekoa fakturen arab. B.2 Ikuskaritza gastuak OK, bat datoz Agindu gutunean ezarritako ordainsari eta fakturazioarekin (Ikusi Agindu gutuna 2. Eranskinean). B.3 Administrazio zerbitzuak Kontu honetan sozietateak Laguna Zerbitzuak izeneko enpresa batek prestaturiko zerbitzuengatik gastuak kontabilizatzen ditu. Zerbitzu hauen barruan aurki ditzakegu esate baterako, finantza zuzendaritza, zuzendaritza orokorra, kudeaketarako laguntza eta abar. Kontu honek 2014.12.31an aurkezten duen zenbatekoa egiaztatzeko asmoz martxoko faktura eskatu diogu sozietateari, faktura honen zenbatekoa urte osora estrapolatzeko. Izan ere, gastu honen zenbatekoa hilabete guztietan berdina da. Ikusi Martxoko faktura: 26500.6 lan paperean. Estrapolazioa burutu aurretik, martxoko faktura modu egokian kontabilizatu den egiaztatuko dugu. Horretarako, aspektu hauetan jarriko dugu gure arreta: kontabilizatutako zenbatekoa fakturaren berdina den, BEZa gastutik bereizi den, 12 Zenbatekoa ikusk.arab. II=Ix12 496.774 Zenbatekoa soz.arab. III 496.774 Diferentzia IV=III-II - Gure kalkuluaren eta kontu honen zenbatekoaren artean ez dagoenez diferentziarik, sozietateak kontabilizaturiko administrazio gastuengatiko zenbatekoa egokia dela ondoriotzatzen dugu. C. Aseguru Primak Sozietateak 2013. urtearen urriaren 1ean, kaudimen-gabeziei aurre egiteko aseguru bat kontratatzea erabaki zuen hurrengo bi urteetarako. Kontu hau ondo kontabilizatu dela egiaztatzeko, sozietateari aseguru poliza eta ordainagiria eskatu diogu. Polizaren baldintzen arabera, 2013. urteko urriaren 1etik aurrera, urtero 285.682 euro ordaindu behar dira aurretiaz, 2015. urteko urriaren 1era arte. Ikusi aseguruaren ordainagiria 26500.7 lan paperean. 2014. urtean aseguru primaren inguruan sortu diren mugimenduen egoera ondorengo grafikoan laburbiltzen dugu: (572) Bankuak 285.682 D. Publizitatea, propaganda eta harreman publikoak Hiru motatako gastuak bereiz ditzakegu: marketing gastuak, orokorrean burutzen diren publizitate gastuak eta bezeroekin dituzten publizitate akordioengatik gastuak. Gastu bakoitzaren zenbatekoa ondorengoa izan da: Kontu zb. Deskripzioa Zenbatekoa Publizitatea, propaganda eta harreman publikoak 2.428.403   OK 2014. urteko Egoera Orri Finantzarioekin. D.1. Marketing gastuak Sozietateak urtean zehar publizitate ekintza desberdinak burutzen ditu. Ekintza hauen artean hurrengoak bereiz ditzakegu: iragarkiak egunkarietan (Berrian eta Deian), komunikabide digitaletan, mugikorrei buruzko aldizkari teknikoetan, zozketak bezeroen artean, eta abar. Sozietateari marketing zerbitzu hauek eskaintzen dizkioten hornitzaileen artean garrantzitsuena Asua S.L. da. Sozietatearen esanetan, hornitzaile honek 384.358 euroko fakturazio bolumena izan du 2014 ekitaldian, gastu guztiaren %75a. Gainontzeko gastua, 128.120 euro, hau da, gastuaren %25a, sozietateak izandako gastu puntualak izan dira. Hornitzaileen arloan zirkularizazioa burutzean ez dugu hornitzaile hau zirkularizatu honek 2014.12.31an sozietatearekin zuen saldoa esanguratsua ez zelako. Hornitzaile honek sozietatearen arabera 2014 ekitaldian sozietateari fakturaturiko zenbatekoa, ordea, oso esanguratsua denez, zirkularizatzea erabaki dugu, 2014 ekitaldian izandako fakturazio bolumena baiezta dezan. Ikusi hornitzailearen erantzuna 26500.8 lan paperean. Hornitzailea Fakturazio bol.soz.arab. Fakturazio bol. erantz.arab. Dif. Asua S.L. 384.358 384.358 - Hornitzailearen erantzunaren bidez, sozietateak kontabilizaturiko hornitzaile honen gastua baieztatzea lortu dugu. Hala ere, aurretik esan dugunez, kontu honen gastuaren gainontzeko %25a, ekintza puntualengatik sozietatea izandako gastuak dira. Gastu hauen artean laginketa aleatorio bat burutzea erabaki dugu, fakturak hautatu eta ondoren aztertzeko asmoz. Ikusi fakturak 26500.9.1-2 lan paperetan. Faktura hauek ondo kontabilizatu diren frogatzeko, honako aspektu hauetan jarriko dugu gure arreta: kontabilizatutako zenbatekoa fakturaren berdina den, BEZa gastutik bereizi den, gastuaren sortzapena egokia den, hau da, 2014 ekitaldiari dagokion gastua den, eta gastuaren izaera, hots, marketing gastu bat den. Hornitzailea Faktura zb. Faktura data Zenbatekoa soz.arab. Zenbatekoa BEZ Sortzapena Izaera Endika Barandika Bi faktura hauek ondo kontabilizatuak izan direla egiaztatu dugu. Faktura hauekin eta hornitzaile nagusiak fakturaturiko gastuarekin batera, gastu guztiaren %75 eta %3a egiaztatzea lortu dugu, hau da, %78a. D.2 Guremugikor publizitate gastuak Kontu honetan publizitate orokorrari dagozkion gastuak kontabilizatzen dira, facebook bezalako sare sozialetan buruturiko publizitate ekintzengatiko gastuak adibidez. Sozietatearen arabera, gastu honen osaera hurrengoa izan da: 257.139 euro gastuaren %34a, Infoweb hornitzaileari dagokio, 451.963 euro gastuaren %60a, Ourmobiles S.A sozietateak parte hartzen duen taldeko matrizeari dagokio, eta gainontzeko gastua 44.169 euro gastuaren %6a, gastu puntualak izan dira. • Infoweb Hornitzaile honek hilero publizitate zerbitzuak eskaintzen dizkio sozietateari. Faktura hauen zenbatekoa emandako zerbitzuen araberakoa da, hau da, aldakorra. Hornitzaile honen gastua egiaztatzeko asmoz, fakturen artean laginketa aleatorio bat burutu dugu eta Infoweb-ek otsailean igorritako 16.250 euroko faktura hautatu dugu. Ikusi hautatutako faktura 26500.10 lan paperean. Faktura hau ondo kontabilizatu den frogatzeko, honako aspektu hauetan jarriko dugu gure arreta: kontabilizatutako zenbatekoa fakturaren berdina den, BEZa gastutik bereizi den, gastuaren sortzapena egokia den, hau da, 2014 ekitaldiari dagokion gastua den, eta gastuaren izaera, hots, marketing gastu bat den. Hornitzailea Faktura zb. Faktura data Zenbatekoa soz.arab. Zenbatekoa BEZ Sortzapena Izaera Infoweb B07 2014.02.02 16.250     Otsaileko fakturaz gain, gogoratu beharra dugu hornitzaileen arloan formalizatu gabeko fakturak berrikustean, hornitzaile honen urriko (17.521 euro), azaroko (28.306 euro) eta abenduko (23.636 euro) fakturak eskatu eta aztertu ditugula, eta hauen kontabilizazioa egokia izan dela ondorioztatu dugu. Ikusi 10. Eranskinean 24200.3.7 lan papera. Era honetan, hornitzaile honen gastu guztitik (257.139 euro), %33a aztertzea lortu dugu. • Ourmobiles S.A. Taldeko matrizeak zenbait zerbitzu eskaintzen dizkio sozietateri, hauen artean publizitate zerbitzuak. Matrizeak suposaturiko gastuaren zenbatekoa egiaztatzeko asmoz, sozietateari taldeko enpresen arteko saldoen txostena eskatu diogu, sozietateak kontabilizaturiko gastuaren eta txostenaren artean diferentziak sortzen diren aztertzeko. Ikusi taldeko sozietateen arteko saldoen txostena 6. Eranskineko 23300.10 lan paperean. Hornitzailea Gastua soz.arab. Gastua txostenaren arab. Dif. Ourmobles S.A. 451.963 451.963 - Taldeko sozietateen arteko saldoen txostenaren eta sozietateak kontabilizaturiko gastuaren zenbatekoaren artean diferentziarik sortzen ez denez, taldeko matrizeak suposaturiko gastua ondo kontabilizatua izan dela ondorioztatzen dugu. Beraz, “Guremugikor publizitate gastuen” %71,22a azterturik, hau da, Infoweb hornitzailearen gastuen %33a eta Ourmobiles S.A. taldeko matrizearen %100a, gastu hau era egokian kontabilizatua izan dela egiaztatu dugu. Hiru bezero nagusiei aplikatzen zaien rappel-arekin kontuaren %68,9a egiaztatu dugu. Gainontzeko saldoa tamaina txikiko bezeroek osatzen dute. %68,9ko estaldura nahikoa dela ondorioztatzen dugu kontu hau ondo kontabilizatua izan dela egiaztatzeko. E. Eragiketa-komertzialeko galerak, narriadurak eta hornidura-aldakuntzak. 2013 ekitaldian sozietateak 265.833 euroko hornidura bat kontabilizatu zuen saldutako produktuen itzulketei aurre egiteko. 2014 ekitaldian, ordea, hornidura hau itzuli egin du. Izan ere, sozietatearen erosketa bolumena asko hazi denez, ekitaldi honetan itzulketa hauei aurre egiteko hornitzaileekin akordio batera heldu da. Akordio honen arabera, hornitzaileek sozietateak egindako erosketa bakoitzeko, erositako produktuen %2a oparitu egiten diote. Era honetan, bezeroek produktuak itzultzekotan, sozietateak hornitzaileek oparituriko produktuak ematen dizkie. Komisionista honen 2014. urteko hilabete bakoitzeko fakturak berrikusi eta artxibatu ditugu. Hilabete bakoitzeko fakturen zenbatekoa honako hau izan da: KOPURUA KONTZEPTUA PREZIOA ZENBATEKOA 2014.urteko urtarrileko komisioak Zamudio, 2014ko irailaren 9a Endika agurgarria, Gutun honen bidez, helarazi nahi dizugu 1.378.537 zenbakidun txeke nominatiboa, Endika Barandika Ugarteren alde eta 300 euroko zenbatekoa duena, Instagramen antolaturiko GUREMUGIKOR S.L.ren zozketan irabazlea izateagatik. Zenbatekoa era honetan banatuta dago: Sariaren zenbatekoa: 363€ Sariaren atxikipena %21: 63€ Ordainduriko sariaren zenbatekoa: 300€ Besterik gabe, une hau aprobetxatzen dugu agurtzeko. Zenbatekoa Ekintza promozionalak - 417 III. Zordun komertzialak eta kobratzeko bestelako kontuak 9.735.888 16.128.454 8.149.064 I. Saltzeko mantendutako aktibo ez-korronteekin lotutako pasiboak - 2.416.657 336.286 V. Hartzekodun komertzialak eta ordaintzeko bestelako kontuak 13.713.057 (55.866) - c) Beste enpresa batzuek egindako lanak (34.853) 5.107 10.349 a) Sarrera osagarriak eta kudeaketa arrunteko beste batzuk 5.107 (1.600) - c) Eragiketa-komertzialeko galerak, narriadurak eta hornidura-aldakuntzak 265.833
addi-874f4e9315c0
https://addi.ehu.es/handle/10810/16782
addi
cc-by-nc 4.0
2016-01-20
science
Ortiz de Pinedo, Aitor
eu
Humanismoaren ideia gerraostean: Gernika aldizkariaren inguruan(1945-53)
LABURPENA: Espainiako Gerra Zibilaren eta II. Mundu Gerrarren ostean Gerra Hotza heldu zen. Testuinguru larri horretan humanismoan ikusi zuten hainbatek zibilizazio-krisiari irtenbidea topatzeko bidea. Gernika aldizkariak (1945-53) bere burua humanistatzat zeukan. Bertako idazleek gai horren inguruan zer adierazi zuten jasotzen saiatu gara, euskarazko zein erdarazko artikuluetan agertzen diren iritziak sailkatuz. Lan honen helburua Arakatu nahi izan dugu Espainiako Gerra Zibilaren (1936-39) ondotik euskal aldizkariren batean garai hartako humanismoaren kontzeptua. Gernika (1944-53) hautatzeko arrazoia da agerkari horrek bokazio humanista esplizitua agertzea, izan ere, revue humaniste de culture populaire azpititulua aukeratu zuen. Orduko urte haiek, susmoaren filosofia deiturikoa Euskal Herrian zabaldu aurrekotzat dauzkagu, eta ideia haren gaurkotasuna haztatu nahi izan dugu birgogoratze ariketa honen bitartez. Eta Jakin aldizkaria ere erabili dugu bigarren mailako iturri gisa, batez ere Jakin aldizkariak gerraoste hurbileko erretrospektibak egin izan dituelako. Kontuan izan behar da Gernika sekularizazioa izeneko debaklea Euskal Herrira heldu aurrekoa dugula. Nahi izan dugu atera oraindik tradizioa lehiatuki kolokan jartzen ez duen Euskal Herri horren instantanea bat; horretarako zenbait alderdiren deskribapenak eman ditugu. Gernika aldizkariko euskarazko testu gehienak edo denak sarean daude Ibinagabeitia Proiektuaren webgunean denon irakurgarri. Erdarazko batzuk ere bai, baina aldizkariaren edizio faksimile ia osoa Ediciones Vascasek egin zuen 1979an, nahiz eta 1945eko zenbakia ez zuen argitaletxeak txertatu bildumako hiru liburukien barnean. Lan honetan Gernikan jorratu ziren zenbait gai esanguratsuren berri emango dugu. Esan behar da aldizkarian gaztelaniazko, frantsesezko eta euskarazko kolaborazioak daudela, eta hiru hizkuntzetan idatzitakoak izan ditugula kontuan. Lan honetan argibide oharrak orrialde bakoitzaren oinean emango ditugu, eta bibliografia oharrak amaieran. Emaitzak Ikusi ahal izan dugu aldizkariaren lerro ideologikoa humanismo kristauak markatzen duela, bereziki pertsonalismoa delakoaren bidetik doana. Badira ahots diferenteak kronologikoki pertsonalismoa baino lehenagokoak: adibidez ahots euskaldunetan molde zaharreko bertsolari herrikoiak, tradizionaletan tradizionalak; eta badira beste batzuk harago doazenak, Asiako erlijioen bila abiatuak (F. Krutwig (Getxo, 1921-78) edo demokrazia gainditu nahi dutenak (J. Mirande (Paris, 1925-72)). Erredaktoreek inspirazio demokratikoa dute, oro har, eta euskaltzalea. 2. SARRERA OROKORRA Irakur dezagun aldizkariaren azken egunetan Pelay Orozcok esan zuena berataz J. R. Zabalaren lumatik: a Yolandari bezainbat eskerrak eman beharrean nago EHUko irakasleei: Jon Kortazarri lanaren jarraipena egiteagatik, eta Gasteizeko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko doktorego programakoei euren ohar osasungarriengatik. Akatsak, hala ere, nireak dira. aniztasuna eta unibertsaltasuna proiektu batean batzea lortu zituela azpimarratu behar dugu, gainerako aldizkariek azaldu ere egin ez zituzten helburuak. Horren arabera, esan ahal dugu esperientzia hori ez dela oraindik behar den adina ikertu eta estudiatu1. 3. Gernika (1945-53) 3. 1. Sarrera Aldizkari honek, hitzez hitz, humanismo herrikoiaren defendatzailetzat du bere burua, hala aldarrikatzen baitute erredakziokoek agerkariaren azpi-izenburuen eta oharren bitartez. Bi kontzeptu horiek zehaztu nahian ibili gara. Nolakoa zen ideia honen bitartez gauzatzen zen gizartearen ikuspegia? Nolako ondorio pedagogikoak zituen ideia honek zer bultzatzen zuen ikusita, besteak beste? Nolako trataera ematen zitzaion euskaltzaletasunari, erlijioari eta beste zenbait arlori (garapen ekonomikoari, folkloreari, politikari...)? Eta duen gaurkotasuna? Ateratako ondorioen artean, humanismo katoliko samar baten aurrean gaudelakoa dugu, Elizaren irakaspenetatik ez oso urrun. Tradizio baten defendatzailea da, eta euskal pertsonaia historiko aipagarrien artean galbahetze bat egiten du. Gorazarre egiten die bertoko Berpizkundeko humanistei eta Argien Mendeko ilustratuei ez gutxitan. Bestetik, euskal munduaren inarrosaldi bat agertzen zaigu, bai edukien artean, bai hizkuntzaren formari dagokionez. Lehenik, gai batzuk lehenengoz agertzen zaizkigu euskaraz eta kristautasunaren barrutitik kanpo (sexuaren aldetik, erlijioaren aldetik...), eta, bigarrenik, lapurtera klasikoaren proposamena mamitzen da. Hizkuntza homologatu baten beharra sentitzen dute, berrikuntzetara zabalik, baina garbizalekeriaren zurruntasunean erori gabe. 3. 2. Testuingurua Ingurune historikoa: Europa eta mundua Garai hartako giroan hobeto koka dezagun aldizkaria hona hemen orduko zenbait gertakari: ─ Iparraldean 1945ean argitaratu zuten lehen zenbaki soltea Espainiako Gerra Zibiletik erbesteratu euskotarrek, Gernika izenburua jarrita Gerra Zibilaren testuinguruan Kondor Legioak buruturiko bonbardaketaren oroitzapenetan (1937). Lehen zenbakiari hiru urteko etena jarraitu zitzaion, 1948an Donibane Lohitzunen zenbaki berriek argia ikusi zuten arte. 1953an itxiko zuten betirako aldizkaria. ─II. Mundu Gerra: 1939-1945. Ikus dezakegunez gerraoste bikoitza zen ordukoa aldizkariko parte-hartzaileentzat, eta, ildo horretatik, berradiskidetze beharrizana inoiz baino nabarmenago begitantzen zitzaien. Gerra Hotzaren garaian mehatxu nuklearrak gizartea beldurtzen zuen; hortik humanismoaren orduko eta ezinbesteko praktikotasun historikoa. — 1940an literaturaren arloan, A. Camus-ek Arrotza argitaratu zuen. — 1943an J. P. Sartre-k, L´être et le néant — 1948an Giza-Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala — 1948an Israeleko estatua jaio zen. — 1949an Simone de Beauvoir-ek Le deuxième sexe — 1949an Mao-Tse-Tungek Txinako Errepublika Herrikoia sortu zuen. — 1949an E. Mounier-ek Le personnalisme argitaratu zuen. — 1949an teknologia arloan: erreakzioko lehen bidaiaridun hegazkina. — 1950an Koreako Gerra. — 1950ean Pio XIIak, Humani generis entziklika — 1952an S. Beckett-ek, Godoten zain — 1953an J. Stalin hil zen. — 1953an SESBk (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak) H bonba ekoiztu zuen. — 1954an AEBek H bonba — 1955ean H. Marcuse-k Erosa eta zibilizazioa argitaratu zuen. Ingurune historikoa: Espainia Kontuan izan behar da aldizkari honetarako idazlanak, sarri, Hegoaldetik erbesteratuen eskutik zetozela, bai Europatik, bai Ameriketatik; baziren, hala ere, Iparraldeko idazleak: E. Salaberri, P. Lafitte, J. Mirande... Aldizkari poetiko kataluniarrek herriaren jendarte jantzi eta landua elikatzeko eta salbatzeko zeregina bete zuten, orduko hizkuntzaren eta kulturaren mugen barnean. Adierazgarria iruditu zaigu S. Espriu idazlearen kasua, bere baitan bertako polemika bat hezurmamitzen zuena. Alegia, errealistak idealisten kontra bezainbat, marxistak liberalen kontra eta epikoak lirikoen kontra jartzen zituen polemika; hitz batean esateko, poesia iraultzaren armatzat zeukatenak batetik, eta, bestetik, arima biki eta aukeratuen (happy few) kontsumorako poesia-zaleak. S. Espriuren poesia, politikoa zein konpromisozkoa izan zitekeen eta, aldi berean, ihes egitekoa, izpirituzkoa edo atzerakoia. Hori zen orduko kinka. Atzerrian erbesteratuek ere euren jarduna jarraitu zuten. Gerraosteko Espainian kultura kataluniarraren gezurrezko irudia dago; ikuspegi folklorikoa, erlikiaren balioa ematen diona, ez datorrena bat indar betean dagoen literatura horren nortasun zalantzarik gabekoarekin. Ariel izeneko aldizkariak, iragan patetikoa estali nahi, eta tradizio iraunkor baten inguruan aukera komun bat gauzatzeari ekin zion; Modernismoaren inguruan Katalunia modernoak izandako batasuna berreskuratu nahi zuen. Etorkizun bateratzailearen inguruan borondateak metatu nahi zituen. Aldizkari horrek berak Valentzian egiten ari ziren literatur folkloriko-falleroa kritikatzen zuen, destainaz. Harako idazle kataluniar haiek, iheslariarena egin gabe, gozotasun iturri zen humanismo existentzialera jo zuten4. Kataluniako zenbait joera antzeman ditugu gure, Arielen garaikidea zen Gernika aldizkariaren kasuan ere; adibidez, tradizio nazionalaren aldarrikapena egitea, humanismora jotzea eta, aldi berean, intimismora jotzeko zaletasun nabaria –F. Krutwigen zundaketa erlijiosoak, kasu-. Euskal Herria: Hona sasoi hartako giroa azaltzen duen Jakin aldizkariko aipua garai hartako euskal egoeraz: Gerraondo politikoaren mugarriak (1937-1953) Ia berrogei urteko gerraondo luzeak (1937-1975), epealdi oso ezberdinak izan zituen bai politikan eta bai kulturgintzan. Xehetasun gehiegitan galdu gabe 1956-1960. urteetan ezar dezakegu mugarri bat: belaunaldi berria orduantxe plazaratzen da, gerra ozta-ozta bizi izan duena. Euskal abertzaletasunaren bihurgune historiko batean gaudela pentsa liteke, beraz. Lehenengo gerraondoa (1937-1946), gerrak erbesteratu zituenentzat itxaropen-aldia da. Armaz bentzutuak izan dira, eta galtzaileak direna ondotxo dakite atzerriratu behar izan dutenek. Baina hondamendiari gain hartuz garaipen handiago baten itxaropena darraikio: BIGARREN Mundu Gerra amaitzera doa eta abertzaleak, behingoz bederen, irabazleekin batera garaitzaile bezala agertzen dira. Euskadiren askapen-kanpaiak, ustez, berehala joko du ordua, eta Eusko Jaurlaritzak sekula baino itzal handiagoa duenez, abertzale eta euskaldunon artean ez ezik, baita Espainian eta nazioartean ere, laster eskuratuko den botereaz jabetzeko Baionako Akordioa lortuko da denen artean: PNV-EAJ, ANV-EAE, Mendigoizaleak, PSOE, PC, Partidu Republicano Federal, Izquierda Republicana (1945-martxoa-17). Akordio horren argitan gidatuko dira abertzaleen ahalegin politikoak. III. Reich-a erori da (1945-ekaina-9) eta nazioarteko oreka berri bat sortu nahi da, faxismoa itoz eta harremanak molde berrietan emanez: UNO jaiotzen da San Francisco-n (1945). Bakealdiak, garaileen ideal demokratikoak ekarriko ditu, diotenez 1946eko abenduaren 13an, Erregimen frankista isolatzea erabakitzen da UNO-n: Madrileko enbaxadak hutsik gelditzen dira. Nazioarteko harremanak eten zaizkio frankismoari. Eusko Jaurlaritza eta abertzaleak, itxuraz laster datorkeen aldakuntzaren zain-zain daude. Errepublika garaiko instituzio politikoetatik itzalik handikoena Eusko Jaurlaritza da, gainera, 1945-47etan. Badirudi, inoiz ez bezala, orduantxe asmatu dutela euskal politikoek etorkizuna ongi antolatzen: ... la realidad ha demostrado que el camino seguido ha sido el más eficaz, hasta ser hoy el problema de España un asunto internacional que necesita solución (Eusko Jaurlaritza, Baiona 1946-VIII-26). Zinez, etorkizuna baikorki begira litekeela ematen du. Baina abertzaleen eskuetan ez, baizik besterenetan zeuden baldintza gehiegi aurkitzen da planteamolde politiko hartan. Baldintza haietatik bi, behintzat, nabarmenak dira: alde batetik, xede haiek lortzeko, aliatuen arteko harremanak eta batasuna funtsezkoak dira, eta, bestetik, ikusi egin beharko da Francori zein maliobragarritasuna geratzen zaion. Egia da, 1945ean Francok ez duela nazioartean erosotasun handirik, baina —aliatuen artean zer gertatuko ere— ari da ahal duentxoa egiten: aurpegia garbitu nahiz, «Fuero de los Españoles» delakoa ematen du (1945) eta diktadura ere «aldatu» egiten da «Ley de Sucesion» (1947) haren bidez, erregimena teorikoki monarkia bilakatzen delarik. Eta, bat-batean, «Gerra Hotza» erortzen da Europa eta munduaren gain: mundua bi taldetan banatzen da. Aliatuen arteko itxurazko batasun irmoa oso ahula ageri da. Komunismoa/antikomunismoa bikotearen inguruan ardaztuko dira nazioarteko harreman politikoak: alderdi kristaudemokrata batek gidaturiko Eusko Jaurlaritza, sare horretan hartua aurkitzen da. Geroz eta estuagoa da abertzaleentzat nazioarteko politikaren probalekua. Eta, hain zuzen, nazioarteko koiuntura hari lotuta ikusi ohi ziren ordurarteko itxaropen politikoak! Oraindik ere, barneko Erresistentziak oso bortitz dihardu ekinean (1947, 1951 eta 1953ko grebak) baina gertakari larriak dira nazioartean bata bestearen gain datozenak: Koreako Gerra (1950); UNOren aholkuz, enbaxadariak Madrilera berriz itzultzea (1950); Eusko Jaurlaritzari Frantziako Gobernuak kendu egiten dio bere etxea (1951); Estatu Espainola UNESCOn onartua da (1952) Vatikanoarekin Konkordatua izenpetzen da (1953) eta USArekin Laguntza-Tratatua (1953), Miterrandek itxi egiten du Mugerreko Euskadi Irratia (1954). Hiruzpalau urteren buruan uretara joan dira itxaropen-arrazoirik bizienak: 1955ean, Espainia frankista UNOn sartu zen. Nabarmena da, beraz, estrategia politiko berri baten beharra, abertzaletasunari segida eman eta ekintza bulartsu bat sustatu nahi bada. Ondorengo urteak, ba, bereziki gogoeta politiko eta kultural batera zuzenduak izango dira (1954-1960), bai PNV-EAJren barnean, bai politikara berehala iritsiko den belaunaldikoen artean: Xabier Landaburuk eta Federiko Krutwigek toki berezia izango dute gogoeta horretan. Aldakuntza hori dena gertatzen den garai berean mokoz moko segitzen dute, noski, frankismoak eta Eusko Erresistentziak; baina martiri politikoak gorabehera (1953) Erregimenak berean irauten du, inoiz baino tenteago eta lagun demokrata gehiagorekin. Ekintza politikoa moteldu egiten da; Eusko Gobernuaren itzal morala handia da, baina noraezean ez ote dabilen galdetzen du belaunaldi berriko zenbaitek. Eta ez da falta abertzaletasunaren santutegian bertan horrelako galderaren bat: gogora Monzonen Kontseilari-dimisioa (1953). (Ik. Euskal Batzar Orokorra, 186-193 or.). Jelkideetatik at, jaioko ez jaioko dabil «heterodoxia » politikoa: ekintza politiko eta kultural biziago baten egarri den mugimendu gaztea5. humanismo, iz. 1. FIL. Gizakia eta giza balioak gainontzekoen gainetik jartzen dituen jarrera filosofikoa. 2. Literatura klasikoak eta antzinako testu grekolatindarrak birbaloratu eta aztertzea, espiritu kritiko eta pertsonala bultzatzea, eta erlijioaren alorretik nolabait aldenduz ikuspegi laikoagoa hartzea ezaugarri duen mugimendu intelektuala, bereziki Errenazimentuan, XVI. m. an batez ere Europan barrena hedatu zena8. Gizakiak bere baitako garapena ezinbestekoa du, agi denez. Bestetik, langileen zapalkuntza gaitzesten du, miseriaren kontra mintzatzen da, gizarteko kalamidadeen kontra bezainbat, eta duintasunaren alde, eta ongi komuna lortzeko lankidetzaren eta bakezaletasunaren alded. Tomismoa Filosofia hau izan da hogeigarren mendeko lehen erdian gidaria Elizan, eta aurreko XIX. mendean ere bai. Ikusi besterik ez dago entzikliketan nolako gora eman dioten Elizaren Doktore Unibertsala den Akinoko Tomas Deunari aldian aldiko Aita Santuek12. Eta testuinguru honetan ulertu behar da katolizismoaren humanismoa. II. Mundu Gerraren ostean, tomistek hiru lantegi izan zituzten bereziki: zientziaren filosofia egokia garatzea, gizakiari buruzko aurkikuntza fenomenologikoak eta psikiatrikoak kontuan hartzea, eta existentzialismoaren eta naturalismoaren ontologiak ebaluatzeae. Eta badirudi ahalegin horrek berriz interesa bereganatzeko besteko meritua ekarri diola neoeskolastikari, urtetan baztertuta egon eta gero. Sekularismoak, ordea, burukominik aski ematen zien garai hartan Elizako buru argituei. Mugimendu hori zabalduko zen Europan lehenago, eta Euskal Herrian 1960 aurretxoan; sekularismoak naturaz gaindikoa jomugatik kentzeko deliberoa du. Erdi Aroan erlijiodun pertsonek mundua mesprezatzeko joera nabarmena zuten, aldi berean geroko bizitzaz eta Jainkoaz gogoeta eginez. Berpizkundetik aurrera humanismoa loratu, eta kulturazko lorpenak balioesten hasi ziren, mundu honetan gauzatzeko onartzen zitzaien gaitasuna aitortuz. Aro Moderno osoan aitzinatu da sekularismoa, sarri erlijioaren eta kristautasunaren kontra. Ildo horretatik, XX. mendeko bigarren erdian zenbait teologok Kristautasun sekularizatua aldarrikatu dute; horien iritziz kristau balioak munduan bertan bultzatu behar dira, Jesusen mezua egunerokotasuneko bizitza urbanoan aurki baitaitekef. Eudaimonia Aristotelesen kezka zen zein ote zen bizimodu ona edo eudaimonia; Tomas Deunak jarraipena eman zion interes horri bertuteen bidetik, in medio virtus. Zein da Ongia, ordea? Hedonistek plazera jarriko dute nagusi; pragmatistek asebetetzea edo satisfazioa, hazkundea, edo egokitzapena; kantiarrek borondate ona izatea; humanistek, garapen harmoniaduna; kristauek, Jainkoaren maitasunag. Iturriak: Frantziako humanismoa; Gerra Zibilaren aurretik, Gasteizeko Apaizgaitegian eta bertako Idearium aldizkariaren inguruan, bazegoen Frantziako humanismo frantsesa (Esprit eta Ordre Nouveau aldizkarien eta J. Maritainen irakaspenak) jarraitzen zuen ikasketa zirkulu bat. 1943an, hari beretik, Gernikako dramak eragindako zirrarari ekimen humanista bat lotu nahi izan zitzaion14 gero Gernika aldizkarian hezurmamituko zena. aldizkariaren garaiko zenbait eruditu garaikidek ez bezalaj. Gizakiarenganako eta aberriarekiko isuri jasoa zuten, jauregi inguruko erosotasunak bezainbeste baztertzen zituztela irrika eta gurariak. Ongiaren atzetik abiaturik, erramu boneta baztertu zuten15. Miguel Astiz Dorreak “El humanismo en los caballeritos de Azkoitia” artikuluan taldearen helburuak zehazten ditu: zientzietarako, letra ederretarako eta arterako zaletasuna bultzatzea; ohiturak arteztea; alfer egotea, ezjakintasuna eta berorien ondoren kaltegarriak aienatzea, eta hiru probintzien elkartasuna areagotzea. Gure XVIII. mendeko aitzindariak, XVI.ekoak bezainbeste ziren humanistak, izpirituari munduaren nagusigoa egokitzen ziotenak, eta gizakia sorkari guztien gainetik jartzen zutenak16. XIX. mendean Iparragirre kantaria erreibindikatzen dute17. Euskal historiaren esparru horretan Angeles Sorazu jarri nahi du L. Villasantek Euskal Herriko maila goitiarreko jendakien artean. Haren lanak aipatzen ditu, gaztelaniazkoak denak; deitoratu egiten du jende ekimentsuak euskaraz jardun ez izana. Hala ere, emakume honen euskaltzaletasuna azpimarratu egiten du. Idazle aipatuak Adierazgarria direlakoan, jaso egin ditugu Gernika aldizkarietan zehar aipatzen izan diren bateko zein besteko idazleen erreferentziak. Erredaktoreek egindako aukeraketek irizpide ageriko batzueijarraitzen zaizkie. Hainbat esparrutatik aukeratutako autoreek agertzen dute gardentasunez aldizkariak zuen izaera unibertsalista; hona hemen idazleok: a) Berpizkundekoak D´ Huarte Donibanekoa, eragin handiko idazlea, medikua eta pedagogoa. Vitoriako Frantzisko Anaiak alderdi moralak duen lehentasuna defenditu zuen jainkozko zuzenbidearen aldekoa zen gobernuaren aurrez aurre18. Martin Azpilkueta. Luis Vives. Beste batzuk: López, Covarrubias, Soto, Suárez, Juan López de Palacios; Rabelais, Montaigne, Erasmo. Saint-Cyran: erreformatzaile jansenista honen seriostasuna eta zorroztasuna, hasiera batean osasungarriak ziratekeen; euskaldunek izan ohi dituztenen bikiak dira, horrelakorik aurki baititzakegu mendialdeko elizbarrutietako apezen artean19. W. Shakespearek eta M. de Montaignek tradizio erromatar eta kristauari izpiritu berria erantsi zioten. Bi horiek Berpizkundeko humanismoa hezurmamitu zuten: eztabaida librea, antzinako izpiritua, egiaren xerkatze zintzo eta aitzakiarik gabea; halaber, endekatutako sentimendu erlijiosoaren kontrako berrikuntza eta karra. Montaignek erakutsiko du finezia, argitasuna, neurria, inteligentzia sarkorra honnête hommek delakoaren baitan; Shakespearek erakutsiko zizkigun askatasunaren aldeko grina, giza-duintasuna, hiritartasun-sena eta lagun hurkoarenganako errespetua20. Salesko Frantzisko. Irakurlea konturatu dadin nahi dute autore klasikoak ez direla bertan behera uztekoak; aitzitik, ulertu egiten dira gaizki ulertutako erudizio hutsalaren gainetik berreskuratuz antzinako kulturaren balio iraunkorrak. Gazteriak antzinateko kultura unibertsalari begiratzen dio, ez jakite gogo hutsagatik, baizik eta betierekotasun-irizpide batekin, aurrerakuntza oro humanismoan oinarria duelako ziurtasunarekin, alegia, jabetuta ulerkuntza-, tolerantzia- eta eskuzabaltasun-irizpideen garrantziaz21. b) Gernikan aipaturiko beste zenbait idazle eta sortzaile c) Bergson: pertsonalismoa Filosofo hau dago Gernikako pentsaeraren jatorrian, berarengandik edango baitute, bai E. Mounierrek, bai gaztetan eta tomismora itzuli aitzin, J. Maritainek berak ere. Existentzialismoak eta fenomenologiak H. Bergsonen itzala ezabatu dute bizitzaren filosofia interpretatzean. H. Bergsonen moralaz arituko gara, oroz gain. Teknologiari egin zizkion kritikak aldizkariko idazleek egin zituztenen antzekoak dira: nuevo misticismo que propulsado por la fuerza de la intuición y de la técnica se traduzca en un “amor universal y activo” 28. d) Jacques Maritain (1882-1973) neoeskolastizismoa29 Neotomismoa edo neoeskolastizismoa izeneko korronteak Erdi Aroko filosofia bat eguneratu eta uztartu nahi du XX. mendeko pentsaera garaikidearekin. Ulertu nahi ditu gizakiaren esentzia, arau moralen arrazoizkotasuna, e.a. Fedeak, euren ustez, salbatu egiten du, eta filosofia du morroi –ancilla theologiae─. Neoeskolastikoek aurre egin zieten Ilustrazioko arrazionalismoari, immanentismo idealistari eta materialismo positibistari. Borrokatu zituzten laizizatzea eta sekularizatzea, liberalismoaren kontra jarrita. Sekularizazio hori, euskal mundura, XX. mendeko erdialdean-edo iritsiko zen. Neoeskolastizismoak erantzun egin nahi zion Elizak jasaten zuen autoritate galerari, eta, berdenboran, salatu nahi zuen sakratua dena baztertzea. Mugimendu honen pizgarri bi entziklika ditugu: Aeternis Patris (1879) eta Pascendi (1907). Lehenak, orduko laikoen dinamismo zientifikoari, kulturalari, industrialari eta inperialistari erantzun nahi izan zion. Pascendi entziklikak modernismoa gaitzetsi zuen; modernismoa izeneko eskola filosofiko kristauak integratu nahi izan zituen nolabait, pentsamenduaren ildo berriak teologia berri batean, baina Erromak arbuiatu egin zuen. Oraindik orain, Joan Paulo II.a Aita Santuak aldarrikatu du filosofia tomista honen baliozkotasuna, nahiz eta malgutasun eta irekidura gehiagorekin aldarrikatu ere. Aita Santuen ekimen hauek, Frantzian, bi jarraitzaile gailen izan zituen, biak Gernika aldizkarikoengandik gertu: J. Maritain eta É. Gilson. Jacques Maritaini gagozkiolarik, aipa dezagun maisu izan zuen H. Bergson. Emaitzarik umoenak epistemologian lortu zituen; errealitatea ezagutzeko era asko dagoela uste du: zientzia, filosofia, arte edo mistikaren bideetatikoakn. Ontologia aristoteliko-tomista hartu zuen oinarritzat. Eustazpi horrekin hainbat arlo jorratu zituen: hezkuntza, estetika, politika... Hezkuntzari buruz Hezkuntza bidegurutzean (1943) argitaratu zuen. Heziketak pertsona formatzeko, osotzeko, eta askeagoa egiteko balio du. Heziketak egikaritzen du betegintzarre pertsonala eta soziala, eta, gaitzen pertsona bizimodu demokratikorako. Tresna humanistak eta zientifikoak darabiltza horretarako, besteak beste, hezitzailearen ekintza morala hezigaiarekiko lankidetzan. Heztea medikuntzaren antzekoa da: ars cooperativa naturae, berez dagoen bizitasunari garapena erraztu behar baitzaio. Gehiegizko haizukortasun edo permisibitatea arbuiatu egiten du, zeren hezitzailearen dinamismoa, agintaritza morala eta gidaritza positiboak nahitaezkoak baitira. Heziketaren emaitza da gizaki zoriontsua: zapalkuntzarik ez duena sumatzen; bere buruarekiko begirunea jaso, eta gizaelkartean kokatuagatik egiazaletasuna eta ongirako joera ase ditzakeena. Politika arloan Estatua eta Eliza bereizi nahi ditu. Baina humanismo integral batek egituratu behar du gizartea. Herriak du subiranotasuna, Jainkoak emana. Humanismo integral batek egituratu behar du osotasun guztia. Estatua helburu sozialak lortzeko bitartekoa da. Demokraziak morala izan behar du. Izan ere, justizian datza benetako indarra, II. Mundu Gerrak argi utzi duena; agintekeriaren aurrez aurre, botere guztiek kontuak eman behar dituztelakouste du J. Maritainek. Balio moralak denok juzgatzeko gai dira. J. Thalamas, aldizkariko kolaboratzailearen hitzetan: [J. Maritainek] Tomas Santuaren filosofiatik pentsamendu bizia egin zuen, filosofia garaikidearekin adostu daitekeena30. Gaur egun, J. Maritainenaren antzeko tomismoa bitxia suertatzen da, zenbaiten aburuz31. e) Mounier: pertsonalismoa Gernika aldizkariaren ingurukoek maiz aipatzen dituzte pertsonalismoa izeneko korronteko gidariak, eta horiengandik edaten dute. Korronte horretako literaturagileak ere gogoko dituzte. Bereziki bi autore dituzte gogoko filosofoetan: J. Maritain, lehenago aipatua, eta Emmanuel Mounier (1905-1950). Idazleetan, G. Bernanos. E. Mounier, pertsonalismoaren lemazain frantziarra izan zen. H. Bergsonen ikaslea izan zen; humanismo kristaua defendatu zuen. Kristautasuna eta sozialismoa uztartzen saiatu zen berekoikeria burgesarekiko uzkur. E. Mounierren Manifeste au service du personnalisme aipatzen dute Gernikan. Erredakziokoek idazki hau bide-erakusletzat daukate, eta aldizkariaren etorkizuneko bermetzat32. Pertsonalismoaren zenbait zertzelada dakartzagu hona. Hiru bide dira pertsona osotzekoak: meditazioa norbere deia edo bokazioa bilatzeko konpromisoa, alegia, neure haragiztatzea onartzen duen ekintzari zor diodan atxikimendua. nork bere buruaren ukapena: nork bere burua berari eta bizitzari opatzea besteen baitan. E. Mounier moralismoaren kontra agertu zen; indibidualismoaren kontra ere bai. Ikus dezagun: izpiritualismoa eta moralismoa arbuiagarriak dira gizakiaren morrontza biologikoa eta ekonomikoa ahazten dituztelako. Materialismoak, bestalde, ahaztu egiten ditu baldintza izpiritualak. Indibidualismoaren kontra ere badu zeresanik; zehazki dihardu besteenganako mesfidantza, kalkulua eta aldarrikapena duen banako horren kontra, izan ere, norabiderik eta neurririk gabeko askatasuna duen gizaki jainkotu, abstraktu eta naturarekiko harremanik gabekoa baita. Elkartasuna on-gosearen kariaz baino ez du bilatzen. Pertsonalismoaren aurkakoa da hori guztia. Inguruko pertsonek ez dute gizakia mugatzen, aldiz, izaten eta garatzen laguntzen diote. Gizakia, izan, bakarrik da besteengana abiatzen den heinean; besteen bitartez dazagu bere burua, soilik besteengan aurkitzen du bere burua. Sakonean, izateak maitatzea dakar berarekin. Zerrenda ditzagun E. Mounierrek pentsaera garaikideari eginiko kritikak. Lehenik, kapitalismoaren kontrakoak; sistema horrek gizakiaren aurretik dirua jartzen du, edukitzea lehenesten du, eta izatea atzentzen. Ondasunen oinarria lotuta dago gizakiaren kontzeptu batekin. Kapitalismoa jabego pribatuaren kontrakoa da: soldatapekoari etekina ukatzen dio. Aurreztailea kaltetu egiten du aldizkako espekulazioen porrotekin. Bigarrenik, marxismoa ere kritikatzen du: marxismoak materia lehenesten du, kapitalismoak bezala; era berean, kapitalismo zaharrari Estatuaren kapitalismoaren ordaina bilatzen zaio, ez besterik; marxismoa, gizaki kolektiboa dela-eta baikorra da, eta banakoaz ezkor; hori ezin du onartu pertsonalismoak; marxismoak erregimen totalitarioak sortu ditu historikoki, eta inperialismo kapitalista ordeztu nahi du sozialistarekin. Marxismoak askapen zantzu eztabaidaezinak daramatza berarekin, baina, tamalez, transzendentzia ahaztu, eta gizakiaren barneko eremua higatzen du. Eta, hirugarren: zuzenbidean ardazturiko gizartea ere kritikatzen du. Zergatik? Ilustratuen gizarte iusnaturalistaren hitzarmena, ez da pertsonen artekoa, berekoikerien artekoa baizik. E. Mounierren jomuga zen lortzea elkarhartze/jaunartzean oinarritutako gizarte izari teologikozko ideia mistikoan nolabaiteko euskarria hartuko lukeena. Horrela, emakumeen eskubidearen alde jokatuko du, arrazismoaren eta xenofobiaren kontra. Bultzatzen ditu estatuarengandiko beregainak liratekeen eskolak; ontzat ematen ditu eskualde autonomoak ere. Proletarizazioaren kontra dago. Jarri nahi du ekonomia artean anarkikoa gizakiaren alde. Beharrezko dakusa sindikalgintza, eta jartzen du lana kapitalaren aurretik. Duintasuna hobesten du paternalismoaren ondoan. Anarkistak eta liberalak ez bezala, ez da baikorra banakoarekiko eta ezkorra boterearekiko. Kristautasunari buruzkoan orain. Gaurko kristautasunak gizartearekiko etendura darakus: zientziak, teknikak eta saldo langileek dakarte hori. Haatik, sinesmen kristauak beharrezkoa izaten jarraitzen du, osterantzean, behar ez diren gauzak jainkotu ohi dira-eta: liderrak, gorputza, kolektibitatea, alderdia... 33 Beste autore batzuek ere egin diote kasu pertsonaren garrantziari: G. Marcelek, J. P. Sartrek, J. Maritainek... E. Mounierrek, bere aldetik, gauzen filosofia kritikatzen du: badira gizakia objektutzat daukatenak, unibertso fisikoko besteak bezalakoa. Arrazionalismoa eta positibismoa kritikatzen ditu; ez, haatik, existentzialismoek egiten duten bezala, eurak ere akastunak izan, eta hala solipsismoan nola ezkortasunean erortzen baitira ezinbestean. Pertsonalismoa kristaua izan daiteke (E. Mounierren kasuan), edo ez. Edonola ere, ekintzarako deia du bere baitan, Gernika aldizkarian maiz jasotzen denez. G. Bernanos Arlo literarioan Georges Bernanos sonatua aipatzen dute kutunentzat Gernika aldizkarikoek. Esan behar da, literatoa eta jarraitzaileek antifrankista gisa agertzen direla, katolikoak izanagatik; eta hori, bestelako nazioarteko katoliko askok ez gaitzetsi arren Espainiako Errepublikaren kontra altxatutakoen erregimena. Esaldi famatuenetakoa hau du G. Bernanosek: tout est grâce (“dena da grazia”). Ch. Peguy Aldizkarikoen autore frantses hautatua da, garai hartan itzal handikoa. 3.4.2. Aldizkariko adierazpen zuzenak bere idearioaz 3.4.2.1. Balioak Goiburu hau zuten: eman da zabal zazu R. Picaveak gazteria hezteko beharra aipatzen du, eta hori humanismo kristauaren bidetik egin nahi du; Euskal Herriko altxor kulturala zabaltzen lagundu nahi du, historiaren ingurukoa, politikoa, letretakoa, gizarte-zientzietakoa eta abarretakoa: Bakean bizitzeko Krutwigek egia eta tolerantziaren bidea proposatzen du, eta horiek lirateke Gernikako arbolaren fruituak: Bainan azterr ditzagun' Arbola Sainduaren frutuak. Egia ta tolerantza. Egia ta tolerantza' khidego baten bi zathiak dira. Eztago bata bertzearen gabe. Humanismuaren fruktuetan' tolerantza dago, beraz egia ere bai. Tolerantza' bertzeen aburuen, sinhisteen eta usteen jasatea ta onestea da' gure aurkhakoak direnean, beharr bada' honelakoak bait tira. Eztago egia duenaren, zuzen dagoenaren intolerantz saindurik. Elhe hoik' fanatismuaren mintzoa dira. Egia dezaguenaren intolerantza' contraditio in adiecto da. Termin hauek bethi batera doaz. Elkharrekin bethi bizi izaten dira Tolerantza alhorra da'ta Egia horr hazten den arnaria. Bere lurraren gabe erraz zimeltzen da. Aldizkari liberala Erredakzioaren asmoetan, aldizkaria, liberala, eklektikoa zen, datorrena datorrela, baina arnas kirasturik ez zuen nahi. Horrelako adjektiboa jarri baitzion Justo Garatek J. Mirandek zenbait idazkirio. Eskuzabaltasun horrek ekarriko zuen aldizkaria ixtea, Pariseko zuberotarraren lan zenbaiten ondorioz jasotako mehatxuak zirela medio, besteak beste. Miranderen idazkiek sorturiko ika-mikak gogoan, Ibinagabeitiak askatasunaren alde idazten du honela: Sail ortan zabaltasunik eta zailutasunik aundiena ere erakutsi dizkigu, gure artean ain ditugun adimen zabaltasun eta zailutasuna. Ez noski aburubakarpean guztiak menperatuz, baizik eta bakoitzari bere buru eta gogoetaen askatasun edatuena emanik. Eta askatasun onek, buru-tximur aunitz mindu edo eskandalizatu omen ditu. Zer uste dute gogo-aketxok, beren bulkoak direla aintzat artzekoak soilik?... Ez, enetxoak: zuen doktrina miragarri oriek, naiz eta miragarrienak izan, ez dira ikut-eziñak. Lurbira ontan ez dago ikut-eziñik; giza-burmuinak landara egotzi teori garaienak ere, azta, eztabaikatu eta iñarrostekoak dira. Beraz... ez zaiteztela, buru-ertsiok, Gernikak egin digun lan ederraz eskandalizatu. Zuen buru neurriaren ariora ari izan balitz, aspaldi iro ta ustelduko zen, zuen argontziak itzala baizik ez baitario 40. Humanismoa eta kristautasuna François Mauriac aipatzen dute Europa humanistaren eta kristauaren aldeko idazle aitzindari moduan. Kristautasuna humanista da gizakiaren duintasuna goratzen duen heinean; izan ere, gizakia, Jainkoaren idurikoa denez, sorkarietan forma gorena duena da. Kristautasuna ez da kultura jakin baten ezaugarria, baizik eta kulturartekoa; bestalde, gizakia ez dago determinismoak mugatua, eta makinismoarengandik askatasuna lortzeko ez dago besterik. Izan ere ─diote─, garai hartako munduaren akatsik larrienetarikoa da batera etortzea teknologiaren aurrerakada bikaina izpirituaren aurrerakuntza moteltzearekin41. Bi humanismoren artean aukeratu behar da: teozentrikoaren eta ateoaren artean. Lehena borondate oneko edozeinen irismenean dago; bigarrenean, pertsona ez da esanguratsua, eta bai, aldiz, aginduak jaso besterik egiten ez duen jendolde bateko atala. Bertuterako isuria sortu behar zaie herrikideei eta benetako jakituriarenganako maitasuna, ez bakarrik hitzez, etsenpluz ere bai. Egiteko latza da, baina erraz lortzekoa dena heroikoki jokatzen jarraituz, etsi gabe, aberria maitatuz, denen loria eta gizakia maitatuz42. Industrialismoari eta progresoari eginiko kritika Edozein larregikeria garesti ordaintzen da. Nemesis mendekatzaileak zuzentarzuna berr-ezarrten du, eta geuri orain ethorri zaiku 43. Artikulu berean eta kontrastean, haserre edo etsaituta dauden pertsonen arteko elkar ezagutzaren alde egiten du F. Krutwigek, bakerako bidean onuragarri dena; badihardu gehiegizko abertzaletasunaren aurka ere, eta baita ondorio kaltegarria duten guduen kontra ere. Teknikak gizakien aurrerakuntza moralerako baliagarriak izan daitezen, erlijioak esku hartu behar du bakearen eta gizatiartasunaren idealekin bat egiten duen heinean. Helburu hori lortzeko ezinbestekoa da gaurko gizakiak ikuspuntua aldatzea; itzuli egin behar zaio sinesmenari bere izate morala eta izpirituala zientzia eta erlijioa adostezintzat jo gabe. Hona Krutwigen adierazpenak: Okherrdura ta gezurraren bidea' intolerantza da. Gezurra bethi bildurr bai ta. Egiak eztazugu fanatismurik, ez politikan, ez eta érleginoan ere, nehoren bildurr estelakotz. Beure bekhokia aizetan darama. Gizon intolerant bat dazagugunean' bere iritzia' aizuna ta gezurrezkoa dela' bethi aurretik jakin dezakegu. Intolerantza zimarrkhutsuen iskiloa bethi izan da. Jakintzan, Philosophian eztago magisteraren hitz faltagabekoa; politikan are gutiago. Philosophiaren systematak aldatzen dira. Nola hauietan egiazkoa den bakharra? Uhaitza iraunkorra izana gatik' ozkak irakankorrak dira, gizonen formulazino iraulkorrak. Haur hunela da magisterak hunela erran bai tzuen dionari erran iezozu: Zure magistera' ez-al-zan zu bezenbertzeko gizon bat? Zure magistera ba-al-zegoen gezurraz arantz? Zergatik alegia philosophuak' ex cathedra mintzatzen ohi dira? Heuren egiatan sinhisten ezpai tute. Zergatik politikariek ez cathedra hitz egin nahi deraukute? Zergatik jakintzalari batzuek ere ex cathedra mintzo izan nahi lukete? Zergatik' heuren aburuz kontrako oldozkaiak danzuzkitenean phariseuek bezala' jaunzkiak ethen nahi ditukete? Politikan, erleginoan, philosophian eztago jaunzkien ethenterik. Ezkaitezin phariseurik izan ¡ Zuk horrela uste duzu, bertzeak hala; nundik othe dakizu zure ustea' zuzena denik? Erakhuts ezazu. Haur baino lehen' zure ta bere uste guztiek eskubide berdina dadukate. Zein jainkoak estalgetu derautzu zororri' aburu faltagabeko hori? Fedea ta egia eztira suz ta iskiloez hedatzen. Odolaz hedatzen den alegia egia' gezurra da. Expetxez, urkhamendiez, goitzarrenez ta intolerantzaz zaintzen den sinhiste, fede, errejime nahiz erleginoa' gezurrezkoa da. Edonun tolerantzak beharr du egon, egia legoen. Aspaldian' Sinan, Indian eta Persian erlegino-azkatarzuna ta sinhisteen azkatarzuna nahi zituen hierrkhe bat ezagutu nuen' baina bere herriarentzat, bere sinhisteentzat egia duenaren intolerantz saindua pheredikatzen zuen. Ah! gezurrezko propheta hori! Egia' jarraibide pheredikatzen. Zutzat nahi eztuzuna'eziezozu egin nehori! Bertzeen herrietan ikhusi nahi zendukeiena' zure herrian, zure etxean iben, egin, araz, erein zazu! Bertzela populuak unhilaren legea izeneztatzen zuen zuzenbakokeria nahi duzu; eretz batetan zabal, bertze eretzean mehe. Bertzeek eman diezatzutela nahi duzuna: emezu! erein zazu! Eztago ereinteke' ezein uzta 44. Arren, zergatik eztitugu bertzeen gurariak hulerrtu nahirik? Jakintzaguztidunak othe gara? Nundik dathorrku ezpairik gabeko jakiduria hori? Ez othe dagoku errare humanum est? Edozein gizonek faltak dagizki. Haur da Arrazoinaren natura. Abereak huts ezin-eginezkoak dira. Gizonok huts egiten dugu, guztiok, batzuk bertzeak baino errorez-arantzago ezpai kara. Edozein gizon ilhumpetan datza, lanhopetan dabil. Gugan bilhatu beharr dugun eta ezin lekora diroguen egia, zein arautara harr-arazi? Egiaren bilha doazanai lagun gakidizkete, bainan laguntzea ezta araztea. Egarri denak urak bilhatzen du, bainan guk ezin diezakeogu eman nahi eztuen ura. Nundik lethorrkegu eskubide haur? Gure ura, gutzako edari ona izan-arren, nola nahi ta ez bertzeai edanaraztea haizu lekidikegu? Gizonak differentak dira, jarraiki genkizkidion bidea' gure naturaren araura egin bidea zan. Itua berdina izana gatik' bideak eztira berdinak. Gure Norberagan dagoen' ez lekhunerik, ez betarik eztazaguen barna ixilean' hedagoak eta bethitarzunak neurririk eztadukate, guztia' higikunaz' bilhakatzeaz' aldatzeaz ta izateaz arantz bai tago. Helduaz geroz' atzean geratzen dena' Nâyâ da, eztago, eztatza, ezta. Han bilhatu beharr dugu Egia. Hara gure lera zuzendu beharr dugu, egia lizen, argia ligun, bakhea luen. Ezagut ezazu Bata, ezagut ezazu Arima (Tam ezaikam jânathâtmânam) dio Mundak Upanixadak, ezin-hilezkotarzunaren zubia (amrtasyaisa setuh) delakotz. Ezagut zure burua, zure Norbera! Haur naikhoa da. Bethi bertzeen nokhuak eta nothak ezagutu, ikhusi, jakin nahi ditugu, ez-al-ditugu nokhurik, thonarik? Ez othe dago gu gan Bata lohitzen duen thona? Ez othe dago gu gan Egia itzalpetzen duen behaztoporik; jaio izatea' pekaturik handiena denezkero, gu-gan notharik handiena daramagun ber, nola ephaika giniroke tipikeria baizen eztena? Gezurraren propheta hoik! Zeintzuk dira zuen missinoaren itu ta bideak? Gizonaren sentimenduak gogorrtzen dituzue. Progressaren gezurrezko jainko hoien ezpainetan Satan eta Molokh mintzo dira. Mundu modernuko jainkoaizunak, jainko-estatua, jainko-progressa' maitarzunaren, tolerantzaren etsaiak dira. Munduko Legea goibetu, irauli nahi dute. Molokhek bezala' zerbitzarien odola nahi dute, errubakoen odolaz baizik askiesten eztira, eztazugute tolerantzik, eztazagute humanismurik Der Wille zur Macht pheredikatu zuen Nietzschek eta bere ikasleek gudua kategetu dute. Zorigaiztoko hyper gizonek' urrikaririk gabe mundua artheztu nahi ukhan dute. Edozein nahikunte zatarretan bezala' orzirantz jaurkiti burhoa' lurraren gainera gizoner erori zitzaien. Eta geroz munduak Erruki! erruki gutaz! deihadarr egin du. Ahantz othe zedin hitz haur? 45. Herrikoitasuna Bizitza kontenplatiboaren eta aktiboaren arteko harremanez ere ari zaizkigu Gernikan. Kontuan har dezagun egiten zaigun gogoeta hau: adimenak aurrean baditu bi aukera: begikotasun edo sinpatia irekia batetik, eta abstrakzio sistematikoa bestetik. Begikoa izanik, gizakiak gizarteko inguruarekin bat egiten du. Abstrakzioen bitartez, ordea, balio gutxiko hauek baino ez ditugu jasotzen: edozein eskolatako aurreiritziak, norbanakoaren interesak, eta, maizenik, aitortuezineko arrangura eta joerak. Herritar xumea modu abstraktuan pentsatu eta jardun beharrean, figura eta gertakarien bidez aritzen da. Kontenplaziorako ahalmenak ez ditu endekatu; sinboloa sartzen da bere bizitzan; intuizioei esker antzematen du munduaren benetako zentzuap. Populismoaren harira, eta bidenabar, birgogoratu dezagun historian atzera eginez, pentsaera honen bizitasuna Frantziako gortean, Iraultza aurreko egun haietan. Maria Antonietaren garaian jende xehearen idealizazioa ez zen ohiz kanpokoa. Gurean baserriarekin egin denaren antzekoa dugu: Burgesiari kritika egiten zitzaion, lanaren ondoan dirua lehenesten zuelako eta norbanakoa elkartearen ondoan; aldaketa etorri zen geroztik, eta lana kapitalaren aurretik jarri zuten, elkartea norbanakoaren ameskeria eta apeten aurretik. Pertsona xede bihurtu beharko zela zioten orduan, bitartekoa izateari utziz. Mendebaldeko Europan humanismo herrikoiak izpiritualismo hazkorraren itxura hartuko zuen, Jainkoaren seme izatearen kontzientziaz jabetu eta gero. Langile-klaseek hainbestean mudatuko zuten kontzientzia erlijioarekiko, non sozialismoak berak aukera izango zuen auzi horrekiko bere jarrera orokorra berraztertzeko eta aldatzeko. Izan ere, garai batean sinestunak kristautasunetik urrundu ziren, Elizak berak aldarrikatzen zituen ebanjelioko aginduak begiratu ez zituelako. Ildo horretatik, sistema abstraktuek ez digute balioko; pentsamolde garaikidea urrun dago, bai Platonen bai Aristotelesen abstrakzioetatik; zientziarentzat datu enpirikoa da baliagarri, erlijioarentzat, ostera, errealitate morala. Erlijioaren etorkizuna izango da gizakiak egin gogo duen bizitzaren esperientziaren araberakoa, Jainkoarekiko lotura mistikoaren araberakoa, eta lagun hurkoarekin lotzen duen zentzu moralaren araberakoa. Gregarismo bakarzaleari dagokionez, langileak banakako interesen kontra daude, elkartearen eta gizakiaren hobekuntza estimatzen dituztelako. Eliteek heziketa jasoa eman behar diote herri xeheari, masifikazioan jausi ez dadin, eta estatua Leviathana bilakatu ez dadin48. Abertzaletasuna Erredakzioaren idazki batean kontrajarri egiten zaio darwinismo sozialari humanismo unibertsala, elementu moralen eta gizatiarren aldeko apustua eginez; eta, aukera bi zituzten parean: arrazan oinarritutako euskalduntasuna ala euskalduntasun gizatiarra eta unibertsala49. Edo bestela esanda, orduko konturik larriena zen aberriaren zerbitzua uztartzea gizadiarekiko maitasunarekin eta zerbitzuarekin50. Etsaia maitatzea F. Krutwig bakearen alde ari zaigu eta gudu-zaletasun ororen aurka, Tao delakoaren autoritea erabilita. Ildo horretatik, nazinokeriaren kontra ere badihardu; itsukeria hori tarteko eta asasinatzearen bidez, gizaki zantarrak aberriaren ohore bihurtzen dira52. Dirua galgarri... eta gainerakoak E. Salaberriren arabera, dirua bilakatuko da botere-gosearen iskilu gorena. Horren ondotik gozamen-gosea etorriko da. Burgesiak azken endekatze maila lortuko du, eta ondoren ondokoa eta bere burua suntsituko du. Amerikarrak Europara humanismo irakaspen bila letozke, eta gu eurenera ekonomiajakintza bila gindoazke. Bide okerra, bata bestearengandik bereiz ezin baitaitezke jakintza hauek. Ondasun banaketari dagokionez, denoi ziurtatu behar zaigu gutxieneko independentzia materiala, barneko bizitzaren nahitaezko eustazpi izango dena. Kristauen utzikeriak utzi egin du bertan behera munduko ezedukien ardura. Eta hori oinarrizkoa zen. E. Salaberriren aburuz, munduak beharrezkoago ditu sainduak, ezen ez jakitunak. Zientzia azkarregi garatu da. Euskal kristauak munduaren patu materialaren eta izpirituzkoaren erantzule sentitu behar du bere burua. Poeta berrizaleak Nemesio Etxanizek erdal kanta modernoak euskaratzen ditu sasoi hartan moralitatearen galbahetik pasatu ondoren. Abesti horiek pikareskotzat jotzen ditu Gernika aldizkarian iruzkingile batek, eta, halaber, moralitatearen zinezko eragozgarri 53. Euzkaldunak: "Olentzaro", etxe maitasuna eta pake-zaletasuna guregan sortzeko gure aurrekoak egin deia izan da. Olentzero Eguberria'ren opari zaigu, anaitasun deia, sendiaren bilgarri ta Aberria'ri alkarrenganako maitasuna dakarkiona. Jaungoikoa'k nahi beza, bere eresiaren oihartzuna gorrotoaren amai ta anai arteko berextasunak lautuko dituna izan dedilla. Gazte alai auen eztarrietatik sortzen diran oiu biziak aztuazi bitza beinbetiko gure arteko asarreak, Eukadi'ko sendi guzietara alaitasuna eta pakearen oiartzun eztia zabalduz57. 3. 5. Eskolaren gainean zer dioten Gernikan 1) Grekoen ideala; paideiaz58 Arimaren zainketa da benetako paideia Platonek Protagorasen aipatzen du hau: arima arriskuan dago. Sokratesek Jainkoa zerbitzatzeko lanbidean, heziketa arimen zaintza balitz bezala burutzen du. Sokratikoek arimaren zaintza dute helburu nagusitzat. Sokratesen esanetan, arimaren zainketa datza balioaren ezagutzan (phronesis) eta egiaren ezagutzan (aletheia). Programa honen arabera, hierarkikoki goiko mailan leudeke arimako ongiak; bigarren: gorputzekoak eta, hirugarren: ongi materialak, alegia, boterea eta ondasunak. Arestiko eskala hori, herrikoia den beste eskala Bakiko honekin talka egitekotan dago: osasuna, lehenik; edertasuna bigarren; hirugarrena: tatxarik gabeko ondasuna, eta, laugarren gaztaro sasoiko lagunekin gozatzea. Erretorika eta filosofia Isokratesek badaki: erretorika gaizki erabil daiteke, gehiegikeriaz, edozein beste arte bezala; kulturak ez du gizakia aldatuko, muin morala aurretiaz badelako ustea baitauka. Kritikatu egiten ditu logosa beheratzen dutenak, landu gabeko jendeari men egin, eta heziketa-lana horrela baliozkoagotzat agertzen dutenak (sofistek diru-truke irakasten dutenean). 2) Aldizkaritikoak Hona hemen 1943ko aldarrikapena aldizkariaren xedeez. R. Picaveak fundatzaileak berak aitortu zuen bezala, mugimendua Jacques Maritainen pentsamenduari lotuta antolatu zen, mugimendu kristau eta gizazale baten komunikabidea izateko asmoarekin: R. Tagore aipatzen da; Nobel Sari indiarrarentzat eskola tenplua ere bada. Irakaspenak ezin burutu du heziketa izpiritualik gabe. Zientziak kontzientzia behar du. Ahalmen arrazionalaren eta sentimenduen arteko batasuna Jainkoa baitan egin liteke soilik, bizitzaren eta batasunaren bermea baita. Euskaldunen izpirituzko tradizioa teozentrismo gizatiarrean oinarritzen da: jainkozkoaren agerraldia da, gure gizaki moduko deiaren eta ordenu sozial baketsuaren eta orekatuaren iturri60. Helduen heziketaren alde egiten da, bizitza osoan zehar luzatu beharko bailitzateke, eta zahartzaroa, amets hori medio, bizitzen hastea bezalakoxea litzateke61. Gainera edonorentzakoa izango litzateke, eta zinez handituko lirateke moldatzeko, sortzeko eta ekiteko gure ahalmenak. E. Salaberriren ustez eta hezkuntzari begira, euskaraz hitz egitea da hizkuntzaren ekarriak aberastua izatea, alegia, da beraren mugak eta oztopoak sentitu eta hortik pentsaera argia erauztea. Sarri herria kexa liteke, esanez buruzagiei bera gutxiagotu egiten dutela, eta ez duela eskuratu bere betegintzarrea62. Benetako abertzaletasuna ez datza goratzean gure gauza guztiak daudendaudenean, baizik eta onartzean dauden-daudenean, eta sendo saiatzean behar luketen gradoan jarri arte63. Hezitzailea eta Komisarioa E. Salaberrik artikulu sail bat opa die estatuaren eta hezkuntzaren arteko harremanei64. Hezitzailea, yogia da; berak aldarrikatzen duen egia askatzailearen sinestuna da. Norbanakoa bere taldetik hastandu, eta hurreratzen zaio inteligentzia akuilatzeko elkar hartzean. Komisarioa bizi da hezitzailearen bizkar; pedagogoak idealismo goitiarrean itsatsi du bere gogoa, eta bere bizitza opatu dio goiburuari apaizarenaren gisako eraspenaz. Komisarioa pozik, pedagogoak bi-bion partezko jorana eta gogo bizia baitu; baina berarentzako gordetzen estatuaren ditu ordezkariak etekinak – bai baitaude eskola pribatu maiz erlijiosoak Salaberrirenak bezalakoak─. Tai gabeko egonarria eskatzen zaio pedagogoari, eta irakaskuntzako lanpostuak nekez betetzen dira. Kultura herrikoiaz ari dela, E. Salaberrik dio gainontzeko giza-kulturaren formei lotutakoa behar duela. Euskal apaiza zorionekoa da euskaraz eman behar dituenean hitzak, zaharkituak zein sotilegiak diren ezberdintasunak ezin eman dituenean, herriaren gogoak hastio dituen sistemak ezin itzuli dituenean. Betebeharra alimalekoa da, ezin baita inor hezi, norberak eztabaidaezina den gailentasuna izan gabe. Handitasuna dago entzulearen kezka barrenekoenak eta ilunenak ematean berezko euskal hizkuntza konkretua baliatuz, eta, hurrengo, Frantziako idatzizko kultura abstraktura salto egitean euskal ahozko kultura konkretuaren bitartez. Kultura arrazionalera iritsi kultura afektiboaren bitartez, ez batari ez besteari uko egiteke. Estatua kritikatzen du, herriaren iritzia bideratzeko eskola erabiltzen duelako. Erlijioa beharrezkoa da, eta ez ordez ezarri den agintari-taldearen gurtza. Izan ere, gogora dezagun, Frantzian, garai hartako auzi bizia zen ea erlijiosoek eskola emateko eskubiderik zutenetzq. Salaberriren ustez, heztea balioak komunikatzea zen. Heziketaz ari garen honetan, bestelako bi puntu ekarriko ditugu hona: 1) Eleaniztasuna edo polilinguismoa gaia hartuta, Parisetik hizkuntza anitz jakitearen abantailaz dihardu J. M. (Jon Mirande ziur aski) siglekin sinatzen duenak: 2) Larramendi´tar Iñakik, bere “Erlas-txoriak” idazlanean66, hartutako mesedeak eskertu beharra dakar. Agi denez, habian haziak izanik, alde egiten duten txorien irudian, seme-alabek ere gurasoekiko izan beharreko esker ona ahazten dute; gizaki artean, ordea, sustatu beharrekoa da hori. Humanismoa eta hezkuntza Humanismoren gaurkotasunaz ari garela, zenbaiten ustezr, XX. mendean zailtasunak izan dira lotzeko hezkuntza humanistikoa eta hezkuntza teknikoa (informatika, teknika berriak, komunikabideak...). Propaganda eta hezkuntza Beste alde batetik, bada beste eragozgarririk; hezkuntza non bukatzen den, eta propaganda non hasten den eztabaidagarria den kontua da. Humanismoak egiaren ikerketa kritikoa bultzatzen badu ere, aurkezten duena zalantzarik gabeko egia izan daiteke sinestunaren begietan. Hezitzailea, hala ere, saiatuko da ikasleari gaiaren alderdi anitzak azaltzen, eta, erraztaile gisa prestatuko du ikaslea bere kasako iturrien bilaketa independenterakos. 3. 6. Euskaltzaletasuna Gernika aldizkarian Euskaldunen bizimodu ez beti eredugarriagatiko kezka ere bada zenbait orrialdetan. Herriarena gozoagoarazteko ardura sumatzen da, kasu, Orixerenean; aizkora-apustuak direla eta, kirolarientzat gehiegizko saioek duten arriskuaz gaztigatzen du. Inola ere ez lukete izan behar osasunarentzat kaltegarri; horretarako jardunaldien luzera murriztu beharra dago. Ez bakarrik N. Ormaetxeak; gogoratu besterik ez dago, gaurko egunean, ohiturak xuabetze aldera A. Lertxundi idazleak ere, Hamaseigarrenean, aidanez eleberrian egin zuen apustuzalekeria krudelaren salaketa. Hor, apustugilea, hesteak airean –hitzez hitz─ hil egiten da proba basatiaren ondorioz (gizon batek bestearen sabel gainera jauzi eginez tabernako barratik behera hainbat aldiz). 3.6.1. Idilioaren bukaera Antzinekotasuna eta idilioa Antzinakotasuna darie, bai euskaldunei, bai euskal instituzioei, foruei. Hori defenditzeko lagun du Yvonne Verduzan-ek Humboldt, eta kontrako Aita Mariana espainiarra67. Euskal Herri idilikoa irudikatzen du, natura gozatsuki deskribatuz. Behin eta berriro agertzen da irudi hori, baita Pierre Espilengan ere, frantsesezko idazlea bera68. Auñamendi Entziklopediaren arabera, P. Espil Hasparrenen jaiotakoa da, eta bukolikoa da, arnas bergiliarrekoa. Berez oso originala, kritikaren arabera; F. Jammesen eragina omen du. Ezin ahaztu A. Ibinagabeitiak Virgilio osoa itzuli zuela Alberto Onaindiarekin batera, garaitsu hartan. Erkiaga aldizkari honetako idazleak ere, badu horrelakorik. Kontuan izan, idazle lekeitiarra Bilbon bizi zela, eta bankaria zela lanbidez. Bere hitzetan (1950ko olerkia): Europa'ko erri zarrena, Euskalerria da. Gure baserrietan baño sendi zuzenagorik, txukunagorik, nunbait arkitu al liteke? Ez degu uste. Baserria da pakezko etxea; ez biotz ederraren ordez, diruak apaintzen duen jauregia. Baserriko jaunak —lurraren laguna, gerria makurtuta atxurrakin lanean bere kopeteko izerdiz lurra gizentzen dakina—, otorduetan, sendiarekin maira eserita. Aita'ren egitean, ez al du Alguztidun'ak nola bizi bear degun erakustera bialdu zigunaren antz aundia? Gaur, uri aundietako dotore jantzitako jakintsuak dirala esaten digutenak; asmo okerrak gezurrez apain estaltzen ongi dakiten itzjario ustelak, geiegikeriz urrutiegi dijoaz. Baserriko jaunen ezpañetatik ez dezute entzungo gezurrik. Gure baserrietako amonak bezin gozo gozo, nun abesten zaio seaskan aurrari? Atxurrakin lanean, segalari edo aizkolari, astegunetan, pelotari edo dantzari trebe, jaietan; bertsolari, abeslari, euskera beti ezpañetan; nun mutil ederragorik? Baserritik igesi errira dijoan mutilla, urtez betetzen danean ez da izango baserriko aitona bezin maitegarri. Mutil ori, arlote bat, batzuetan; soñez dotore jantzitako a'tzerritar edenez kutsututako bat bestetan; euskaldun lore ederra, aberri arentzat, galdua izango da geienetan. Eta errira joanda, euskera uzten duen neska, ene... ! ene... ! nungorako bidean ipintzen da! Nolanaiko zine ta gauerdiko dantzak, etxekoandre obea egingo al dute? Euskera galtzen dan etxeetan, gure oitura ederrak aztu egiten dira. Gure mintzaera ederra apaintzen eta zaintzen biotzez, lan egin bear degu. Euskalerria ospetsu, euskerak egin zun. Euskadi'ko baserrietako bizitzaren arnasa, itzali gabe, lurretik zerura, euskeraz, beti ederra izango da, ta gure erri guzietan, apaiz eta alkate, euskera'ren lagun nai genituzke 70. Baserriaren goraipamena egiten du Basarri kolaboratzaileak jarri zuen bertso-sorta batean, besteak beste gure hizkuntzaren gordailua delako; gainera, baserria da ohituren ispilua, arrazaren mendu gordin Jaunari otoitzez dagoena hirietako nahaspilatik urruti; gizaki aipagarrien sorlekua da eta hizkuntzaren sustraia, abizen eta herrien izenetan ageri denez: Arbolaren sinboloa Gernikako hiria aitzakiatzat hartuta, behin eta berriz, egiten da hango “arbola santuaren” aipamena. Euskal foru-erakundeen sinboloa da, tradizio demokratikoaren erakusgarria, eta sasoia latza eta garratza izanagatik, haritzaren ezkurra salbagarria zaie eta betierekoa. Biziki gogara eta iruzkin ugarirekin jasotzen da aldizkariaren orrialdeetan, “The oak of Guernica” William Wordsworth-en poema, non instituzio tradizionalen idealizazioa egiten den. Euskararen etorkizuna Euskararen lekua dago erlijioaren eretzean, ohituren sehaskan, etxean. Amets eroak –fisika eta kimika euskaraz ematea bezalako handinahikeriak─ baztertu behar dira. Pertsekuzioa eta jazarpena egonda ere, gure esku dago euskararen sendabidea, etxebarnean atxikizt. t “Euskararen gaitz eta eritasunak”. Gernika 1949: Aiton batek illobak bezala, gure semeak euskaltasunean azi lezazke; ta gure sinismen, oitura, jolas, dantza ta euskal gogoaren zaindári bikaiña izan diteke. Onek euskeraz Fisika, Kimika ta Matematikak irakastea baño geiago balio du. Gai oiek eta beste goi jakituria erderari utzita ere euskerari gelditzen zaio bazter polita: etxebarrengoa, erri artekoa, Errelijioaren magal gozoa. Amaren sinboloa Euskara ama delako sinboloa agertzen da “Ondarribi´tar bat”-en lumatik: ama poztuko litzateke, gu, semeak, zintzoak bagina, eta hizkuntza, dantzak eta ohitura zaharrak begiratuko bagenitu72. Euskaldunentzat, beti aurrera Izan dedilla euskera, Beste izkuntzak ikasi arren Guria ez utzi galtzera Dantza txukun ta, kanta zarrakin Egin zazute gauz bera, Emen bai dago ¿nun emen diña? Oitura garbiz aukera. Gure oiturak aintzat artzeko Biotz otza dezutenak, Arretaz artu, pentzatu ondo Anai on baten esanak, Maitasun goxoz, asmo txar gabe Dijoaz nere itz danak... Gu seme zintzo baldin bagera ¡Ai! Zer poza gure amak 76. Euskaldunen harrotasuna Dominique Dufauk euskaltasunaren itxura berezia, eta, aditu batean, exotikoa azaltzen digu. Euskaldun makilaz ari dela, bertoko herritarra barregarri utzi duten arrotzen kontrako erremintatzat du. Euskaldunaren harrotasuna honoko elementu hauek irudikatzen dute: errebotea, kapelua, dantzak, kantak, euskara jakintsuen ikergaia izatea, agintariek prezatzen duten delako makhila, eta horietaz gain, museo etnografikoan aurki daitezkeenak: oihalak, bacherak, orhoipenak, janariak, saltegiak, dirutegiak... Estimazioa baitzuten orduan, eta euskalduna bere buruarekin pozik egoteko modukoa zen/da. D. Dufauk argi utzi nahi du euskaldunen etxea denei irekia dela, baina, nagusia, euskalduna bera dela. Antropologia: L´essentiel Jean Arramendyren arabera, etorkizunerantz goazela euskal arimak Antzinekoaren eta oinarrizkoaren zentzua zaintzen laguntzen digu77. Elebitasunaz Izpiritu nazionalista eta folklorea XIX. mendetik aurrera nazio europarrak egituratzen zihoazen, eta elkarrengandik bereizteko zantzuak herri-ekarrien abaroan gorpuztu ohi ziren, besteak beste, benetako zein asmatutako poesiaren, elezahar, ohitura eta dantzen itzalpean. Ordea, eta itxura guztien arabera, herriak maiz bizi izaten dira auzotasuneko harreman estuetan, nahiz eta originaltasun-irrika erromantikoak bestela ikusi nahi zituen gauzak. Uste denik eta kantarik edo dantzarik zaharrenak ez dira lekuan lekukoak, bai aldiz sarri sortu berriak, eta ez gutitan aldameneko errietan jaioak 82. Artearen alorrean, elementu folklorikoak nolabaiteko nartzisismoa asetzeko erabili ziren, eta, horrek herriei bizkortzen eragotzi zien. Gehiegizko buru-estimua dela eta, euskaldunek beren burua autokonplazentziaz ikusten dute, eta, fenomeno hau, kanpokoei bitxi samarra iruditzen zaie. Ondikozko fase hau agorra da, eta harantzago joan nahi dutenek esperientzia berrietan murgildu nahi dute askatasunez, nahiz ez izan beti arrakastatsuak. Zenbait ultramontanok, agintekeriazko jarrera batetik, bilakaera hau eragotzi nahi dute, aurrerazaleei, trabak ipinita. Errusiarrak dira mundu osoari fruitu iraunkorrak eskaini dizkiotenak herriaren musika-altxorra arrakastaz birsortu dutenen artean. Badira, halaber, folklorea birsortzeko ekimen honetan, saihestu beharreko ereduak, hala nola bilbainadas izenekoak, zinez arbuiagarria den kanta mota. Eraikitzeko asmoz eginiko kritika osasungarria izan daiteke gaizki ulertutako jarrera harroa duten euskaldunentzat. Aszetek esana da Jainkoa Jainkoa beragatik utzi behar dela bazterrean; horretara, folkloretik zerbait urrunduz, adierazpen hau gehiago goraldu dezagun. Mistifikazioa Euskararen etorkiarekin egiten den mistifikazioa salatu egiten du Orixek bere zenbait artikulutan aldizkari honetan. Euskararen antzinakotasunak, esoterismoan barrena ibilaldiak egitera bultzatzen du Camille Pitollet83. Adibide gisa, ikus dezagun nolako etekina ateratzen dion ameca (hamaika) hitzari: hitz hori Biblian agertzen da, eta liburu bereko beste zenbait zenbakirekin lotzen du; Apokalipsian, Piztia, 666 zenbakiarekin parekatzen da. Ekuazio hauekin: 6∙11=66, 66+6=666, eta horrela ameca hitz hori Apokalipsiko piztiari dagokio, aldez edo moldez. Altxor ezkutu hori kontuan hartuta, idazle hori beldur da ez ote den hizkuntza galduko bere etorkiaren misterioa eta gordailua zulatu eta argitu aurretik. Izpiritu demokratikoa J. Mirandek euskaldun zintzoaren bertsio demokratikoa arbuiatu egiten du: Laburzki erran: handizki, aberats eta iakintsunak hasi ziren lehenik euskararen ahanzten eta baztertzen. Orain, iarraibide okher hortaz, herria berdin hasi da. Anhitz herritako aphezek ere, utzi dute euskara, nahiz eta eliztarrik gehienak iakin eta mintza. Monjatoek aintzina utzi zuten... Guzti hoik, goikoak alegia, berriz ere euskararen alde baldin hasiko ba lira —Kataluñan ehun urthe ta gehiago hasi ziren bezala— gure hizkuntza salbatua lizateke oraindino. Horixe dugu bide bakhar, Krutwig jaunak adiarazi duenez berriki, lehen bertze batzuek errana: "Euskara kultur hizkuntza bihur dezagun; aitzitik, laster hilen da". Euskalduna, Azaolak erran berri duen bezala, ezta aphala, herabe eta harro baizen. Eta harrokeria hortan, euskara ¡baserritarren eta arrantzale behartsu eta eziakinen mintzo noharroin hori! zabartu eta baztarturik, bertze hizkuntzaz hari da. Eta huna, orain, ez arbasoena, geure buruon bekhatu ahalkegarria baizik. Orain, nire ustez eztira euskaraz komunzki mintzatzen, erdara ongi eztakitenak baizik. Baserritarrak berak erdaraz ari dira. Naparroan, Bizkaian eta Gipuzkoan bertan, hiri nagusittoetan euskara hil hurran da. Hirixkaetan ere herio minak io du. Gure artean arrantzaleak bait ditugu iende eziakinena, hauk dira oraindano euskaraz mintzatzen direnak. “Sauver la face” Frantsesezko esamolde horren bitartez, J. Mirandek kritikatu egiten du aldizkariaren lerro editoriala, batez ere euskararen trataerari dagokionean. Duten jokabide hori aurpegi garbiketa hutsa dela dio paristarrak; bestelako kalifikatiborik ez baitu merezi lantzean behin argitaratzea olerki arrunt batzuk zein atsotxo edo amandre (bonnes femmes) batzuen kontutxoak86. F. Krutwigek, euskaldunon hanka sartze endemiko bat aipatzen digu, alegia, interes unibertsaleko gairik ez dugula jorratu euskara kutsatu gabe gordetzeko asmotan; kataluniarrek bide zuzen horri aspaldi ekin zioten. Euskara kultura-bideetan Gerrako parentesiaren ondoren eta 50-60 hamarkada honetan hasi ziren berriz ahotsak aldarrikatzen euskara kultura-tresna bihurtzeko zegoen premia. F. Krutwigek eta L. Villasantek ekin zioten prozesu horri, lapurtera klasikoaren bitartez; aipagarria da orduko batzuek zuten beldurra, ez ote zen gure hizkuntza hau völapuk edo esperantu bihurtuko, ots, giro eta arimagabeko izkera utsal 87. Euskara jasotzea neologismo bidez Orixek euskara noranahikotze bidean neologismoen beharra azpimarratzen du. Aranatarren gehiegikerien ondoko giroan ere euskarak aipatu bide horretatik jo behar duelako arrazoia ematen du; hizkuntza landuak horrelakoen premian daudela-eta, honela idazten du: Asaldatu egiten da, hizkuntza apailatzea debekatzen zaigulako, ipuinak, izkirimiriak, eta berriketak idaztea baino aizu ez balitzaigu legez, goragoko eginkizunetara jo ezinik, gainerako herriek egin ez bezala89: Zilegitasuna dugu geuk ere neologismoak sortzeko, are gehiago, berebizikoa da euskarak horretarako duen erraztasuna eta aberastasuna. Eta jatorrizko hizkuntzako idazkian bilatu behar da, sarritan, itzulpenetan batzuetan sumatzen den eskasia,. Aitzitik, euskararen gramatika aberatsa da, eta esamoldeetarako duen balizko erraztasuna goraipatzen du91: Ibinagabeitia´tar Andimak, lexikoaz den bezainbatean, maiz gaitzetsitako garbizaletasunaren alde egiten du, erdaratiko gehiegizko maileguen kontra arituz92. Hizkuntzaren helmena R. Lafon, Euskaltzaindian sartzeko hitzaldian euskara jasoa behar dela nabarmentzen du J. Vendyes hizkuntzalariaren hitzak autura ekarririk: hizkuntza baten irispidea, dituen hiztunen heziketaren araberakoa dau. Eta, ildo beretik: hizkuntza bilakaera eta bilakaera horren gizarte-baldintzen artean harreman estua dago. Gizartea garatzeak berarekin darama hizkuntza norabide jakin batean: Euskara jasoa, bere esanetan, tradizio landuan dago. Tradizio hori, ezagutarazi eta garaira egokitu beharra dago: Galdegin dezagun eun bat Euskelduni, nolanai artuta, Dechepare, Axular edo Bilintx'en izenak zer iratzartzen dioten gogoetan. Bildur det geienen gogoak lokartuak egongo dirala. Alaz ere, Euskeldunak, ikastegietan orain diranak edo luzaroan izan diranak, ezagutzen ez badituzte Euskeldun idazle aundiak eta aen obra ederrak, zailki sinisten dute, edo ez dute sinisten, euskeraz gai aundi eta gorarik esan ditekela. Orduan geldi-geldi lerratzen zaiote adimendura gogoeta au: zergatik, zertako euskera erabili? Dembora eta lana galdu! Izkuntza alako apala eta beartsua zertako aurrei irakatsi?Bañan irakurtu badituzte euskerazko obra eder batzuek, adituko dute euskeraren ezagutzea gogoaren aberasgarria izan ditekela. Ondikotz, obra eder onen ardiestea ez da orain erreza. Geienak ez dira berriz argitaratuak. Gañera, euskera zarrez egiñak diranak zallak dira irakurtzeko. Oraingo irakurlentzat apaindu bear dira. Artarako bear da lan asko, bai'ta ere diru asko. Ez du ahazten, inola ere, diruaren beharra euskal lanak argitara daitezen93. Aipagarria da bere Euskaltzaindirako sarrera hitzaldiko beste ohar bat: euskaldunontzat, R. Lafonek, bakartasun harroa ez dauka gomendagarritzat: Jakintsuak billatu eta erakutsi bear dute, alde batetik zertan Euskeldunak beste errialdeko gizonak ez bezelakoak diran, alde bestetik zertzaz lotuak diran beste gizamotekin eta gizartekin. Badira lokarri asko Euskeldunen eta gizamota edo gizarte askoren artean; gizamota eta gizarte oetatik batak urbil daude, besteak urrun, bai lur zabalean bai mendeen iraupenean. Euskeldunak ez dezatela uste izan, beren aspaldiko ospe andiaren begiratzeko, egon bear dutela "dans un splendide isolement", bakartasun arro batean. Euskeldunen eta beste gizonen artean diran lokarriak, bai lodiak bai meak, bai aspaldikoak bai berriak, ikusten ditugunean, obeki ulertzen degu Euskeldunak zertan zerbait bakarrak egiaz diran. Jakintsuak osoki berezitzen balituzte Euskeldunen gaiak, Euskeldunen gizabidea, aspaldiko edo oraingo beste gizabidetatik, gezur esango lukete; gañera, irakurtzen edo entzuten dituztenen gogoak itsutuko litukete eta biotzak nastuko. Gai arruntak ez direnak ere euskaraz A. Ibinagabeitia erlijio-formazioko euskaltzaleak, J. Mirande olerkari ikonoklastari bisita egiten dio Pariseko deserrian. Badute zerbait elkarrekin lotzen dituena: Philosophiari buruz ere nerak oro iaulki ditut, neuk entelegatu ta pentsatu bezala. Antxen irauli ditut nere atsegin eta etsipenak ere. Etsipenak ugarriago gure bizitzaldi au etsipenez oretua esan bai diteke. Ezkorregi irudiko zaizkie nere olerkiak geinar. Ezin ditezke bestera izan ere baikortasunak ene biotzean oraindik ezpaitu io. Iñoiz ots-egiten ba du nere barne-bortan, ori ere nere olerkietan gatzatuko dut. Ene barne egia izan ditezen alegindu naiz. Ori bederik iritxi dut, zenbait eskandalizatuko ba dira ere. (…) Gure olerkariak —Bernard Dechapare ez beste guztiak— maltzurregi ibili dira beren barneko naikariak estali eta itotzen ere. Ez dute gizonki beren amets eta ustekizunak azaltzeko kopetik izan, eta orregatik zenbaiten lanak utsal eta azal xamar ageri zaizkit. Egi-indar ori —ez derabilt emen EGI philosophi sentsuz—, bearrezko genduen, eta alderdi ortatik zure lana goragarriena duzu. (...) Galdea da: euskal giza-landurik nai ote dutenentz. Nik izkuntza eli bat ikasi ditut, hizkuntzazale naiz eta; baina ez batetan ez bertzetan ez dut gure euskeraz bezalako literatur-ezik arkitu eta zure biotz-zolan ori egia dala badakizu zuk ere beste izkuntzetako literaturak ikertu bai dituzu. Nik uste dut lapurtarklasikoaren aldeko igikun au dela izan euskera kultur-bidean iarteko azken urte auetan egin dan saiaketa andiena 94. Ez da bakarrik hizkuntza kontua, gizakiaren bestelako ikuspegia agertzen da. Maltzurkeria salatzen da, gizakia ez baita xaloa eta zintzoa humanista klasikozaleek nahi duten bezala, ostera, baditu bere irritsak eta nahikariak, poetak ostendu beharrean agertu behar dituenak, J. Miranderen aburuz. Poesia eta hitz laua Hizkeraren ulergarritasunaz ari dela, Orixek, zailtasunaren araberako neurriak jartzen dizkie bertsolariei: Bertsolari ta koplakariek erriko bestak alaitu ditzatela; bai; baiñan geiago estutu bear zaie neurria, ene ustean, puntu, oin eta azken itzak ongi konta ditzatela eskaturik. Bestela, erreztasun soberaz zabarkerian erori bait dira. Orretarako da bertsolari gudua. Hitz lauz aritzeko ere, hizkuntzaren gehiegizko zurruntasuna baztertu, eta herriari iritsi ahal zaion hizkera mota proposatzen du: Bizia ez da ordea Poesi bakarrik. Biziera gauza arrunta, lazoa da. Batzuetan irritsua; geienetan garratza. Prosaikoa diote erderaz. Izan ere gure artu-emanetan, elkarren artean mintzatzeko zerbait adierazteko itz neurtuz ez ezik itz lauz, izketa arruntaz egin oi degu. Beraz egunero uste gabe prosaz ari gera Mr. Jourdain bezela. Nola esan diteke prosa euskeraz? Axular eta Etxeberri'k "itz-lazo, itzlaño" erabili zuten. Onelako liburuak bear ditugu itzneurtuetan baño gehiago irakurleari erakutsi ta atsegin emateko. (...) Liburutxoari ipiñi dion itzaurrea ere burutsua da ta bertan ematen dizkigun arau eta zuzen —bideetan zer ikasi ba-dago. Onoko onu oiek: "ez dezagun erria gogait eragin irakurgai ulerkaitzez". "Erriari euskal jakintza erakutsirik goitu dezagun euskera". Urrezko itzak. Agian norbaitek ordea akatz au arkituko dio: itz garbi geiegi ta geitxo orraztua ez ote dagon batzuetan; zailtto edo... bestetan 95. Literatura: alegia bat “Musde Pitzi” alegia ematen digu Lecumberrik, eta bukaeran irakaspena agertzen zaigu. Balakugileen kontrakoa da. Fabulako katua eta emakumea bakarrik elkarrekin bizi ziren eta, azkenean... Alegien generoari buruz, alegiaren jantziaz egiten den alegoria morala dela ikusten dugu. Gizakiaren munduaren gaineko hausnarketa eta meditazioa dugu. Balioeste moral hau pragmatikoa da, eta alegigintzaren kritikari baztuen idurikoz ez biziki goitiarra. Hori dela eta, zenbaitek ez dute oso egoki ikusten alegia erabilera pedagogikorako. Alegien balio pedagogikoa legoke konturatzean adimena eta azkar izatea ateratzen direla gailen gatazkaren aurrean. Islatzen duten gizartea, gogorra da, errukigabea97. Genero herrikoia den aldetik, euskal tradizioan behin baino gehiagotan erabili da (Artxuk, Oxobik, M. Zabalak, A. Mogelek, Goietxek...). “Musde Pitzi” honetan ematen den irakaspena ere, nolabait mesfidantzaz jokatu beharraz-eta, ez dirudi oso humanista, aldizkariko tonu orokorrari ez dagokion heinean bederen. Laffiteren derrotismoa Orixek euskararen gorabidea du gogoan aurpegiratzen dionean P. Lafitteri euskararekiko jokabide diglosikoa: Gure herriaren kultura zuzentzen duten motak' euskaldun bilhakatubeharrean' erdaldundu ziran. Burutik zetorren jarraibide gaitzak'populuaren arimari nora-joatea ta nori-behatze khendu zerauzkion. Euskalherriaren mota influentzadunek' jarraibide ona eman eta bethi edozein themaz euskaraz mintzatu beharr zuten, bainan honezaz kontra' errdaraz baizik hitz egiten etzuten. Euskaraz eduki beharr zukean egokera garaia etzedukan. Buruak bere hizkuntza vernakula gutietsi zuen, herriak jarraibideari begiratu zeraukon eta berdina egin zezan. (...) Bainan Euskalherrian' Europako nazionalismuaren iratzarrtzeaz' kabylkeria jaio bide zan, eta XIX mendean' ordudano batarzuna eduki zuen euskara bere uniformidatea galdu zuen, eta edonork bere buruarentzat literatur hizkalki bat eratu beharr zuela dirudi. Honela batzuek' edozein hizkalkiz ta hizkalkittoz izkiriatu beharr zela uste zuten. Honelako ezjakintzaz euskara aphala ahuldu zuten eta ahultzen dute ta ahultzenago. Guztiok bainan ba dakigu linguistarentzat hizkaldietan bizirik dagozen tipikuntzak interesse handia dadukatela. Bainan izkuntzak gizartean eduki beharr duten prestijea kulturdunek erabilten duten hizkuntzaren bidez egiten dela Philologiak derraku; hartakotz kulturdunentzako hizkuntza egin ezpa dezagu ezin dezakegu gure hizkuntzaren prestijea handiago. Orobatu hizkuntza eduki beharr dugu. Bide beretik, zera aipatzen da: Ezen, gure zaiñetako odol beroa eskeintzea, burutaldi batean iltzea errezago da, alajinkoa, egunero ordu baten nekea euskerari emanez bizitzea baiño 101. Zakarren kontra, ikasien alde Dominique Dufauk euskararen erradiografia egiten du. Maileguei dagokienez, aipagarria deritzo hizkuntzak hitz berriak bere kasa taxutzeko duen joera emankorrari. Hona hemen Soziolinguistikaren arloko bere diagnostikoa: denok atseginki, goraki, eta amultsuki mintzatu behar dugu; jende ikasiek landu egin behar dute. Aldiz, badira zenbait zakar euskarari trufa egiten diotenak; euren iritziz, euskaldunek ez baitute berbeta maite, ez beratan idazterik, ez irakurtzerik; eta, gainera, hitzak ebakitzean silabak jaten dituzte, pipatzen ariko balira bezalav. Herrikoitasun hertsirik ez Orixek ikusten du neologismoak sortu beharra euskara noranahiko egiteko. Neurriz erabili beharrekoak izanda ere, ez da beldurrik izan behar bide horretan, gainerako hizkuntzek ere horrela jokatu baitute. Herrikoitasuna ez da modu hertsian ulertu behar. Irakurle landuari eman behar zaizkio bere neurriko irakurgaiak kopla eta ipuinez aparte, horrelako euskaldunak gutxi izanda ere102: Euskaltzaletasunaren defentsa J. Mirandek hobeagotzat dauka euskaltzaletasunaren defentsan Hegoaldean Gerra Zibilean hartutako armen bidea Iparraldekoa baino, izan ere, Auñamenditik harago eginkizun horretarako kantak eta dantzak baino ez zituzten erabiltzen ohi103. Herriarekin Justo Garate herriarekin lerratzen da gogotik zientifikoak zeharo ez diren arazoetan. Izan ere, irakak berarekin garia baitu. Urreak eta diamanteak balioa daukate ganga gorabehera. Bada zuhurtzia duen gizaki analfabetoa ere. F. Schillerrek ba omen dio: herriak ondo daki zertan datzan bere ongizatea, eta horretan ezin da atzipetu hain errazki104. Konplexua Paul Legarraldek euskaldunek beren konplexuaren kontra borrokatu beharraz dihardu; izan ere, harro egon behar dute arrazaz, Frantziako beste edozein bezain estimagarria baita. Bestalde, hizkuntza dute latinaren eta germanikoaren aurrekoa; edonongoak bezain baliagarriak dituzte historia, gizarte erakundeak, tradizioak eta aberastasun folklorikoak. Oinarrizkoa deritzo hemengoak horiek ezagutzeari, edozein lanbidekoa izanik ere gerora: dela humanista unibertsal, dela idazle, herri-lanari, gendarma... edo dena delako105. Orixek ikusten du galtzailearen konplexu hori toponimiaren alorrean nabarmen; euskara denez Euskal Herriko hizkuntzarik zaharrena, leku izenei euskal erroak bilatzen saia gaitezen eta ez setaz berriagoak diren hizkuntzetakoak, izan lezaketen prestigioa gorabehera. Argudio zientifikoetan oinarrituz (F. de Saussure-ren irizpideak), Aturri ibaiaren izenari jatorri euskalduna bilatzen saiatzen da106. Crétinisation Marc Legassek salatzen du folkloreko sentimendu onen bitartez herria kretinizatzea edo lelotzea107: (...) Ez du soinurik, ez du jauzirik Nihor pitz-arazi Ez du elherik, ez du kanturik Haitzik lorarazi. Egin intziri, egin irrintzin Haitza dadin bizi. Egin lan, egin oihu, egin othoitz gurekin Lurra dadin Jainkoz busti Egin dei, egin indar, egin auhen gurekin Haitza dadin lorez bezti. Eta orai, eta gero eta bethi Sor diten sor haitz-ostoak Eta orai eta gero eta bethi Haz ditzan haz haitz-erthoak Negu-gabeko, nausi-gabeko, neurri-gabeko Amodioaren Amodioak. “Gaupe hotz huntan” poeman otoitzaren bitartez Goikoaren errukia bilatzen da. Jainko pertsonala da ( gauden behakoz behako ). Jainkoaren begitarteak argi egin diezaiola eskatzen du113. E. Erkiaga Egunerokotasunean murgilduta dagoen gizakiaren Jaunaren goseaz edo otoitzaren beharraz ari da: Aurtxo orrek eztu nai seaska politik, Beartsu izan nai du sortze-egunetik. Nai du garratztasuna bizitzan astetik, Gu, berekiñ zeruan ikusteagatik. Aurtxo maitagarria jetxiya zerutik, Ni-taz kupitu zaite zanden ikullutik Ni, or zure ondoan, ez egonagatik, Ziñez agurtzen zaitut nagoan lekutik 115. Izpiritu demokratiko ahularen kritika egiten du. Neurri handi batean F. Nietzscheren kristautasunaren kritika da. Hau da, Kristautasunak gizakia endekatu egiten du, oinarrizko erabateko gerra sortzeko ahalmena kunplitu da, eta, aldi berean, ezagutza fisikoen eta jakituria moralaren arteko desoreka larriki hazi da; askoren ustez, bonba atomikoak ondoren izugarriak ekar litzake, hain da gizaki modernoa mitomanoa, irrazionala eta azalean soilik humanizatua 128. Grinak Zientziak sortutako egoera berrian, arrazoitzen dute agerkariko kolaboratzaileek, gizaki guztiek bi bidetara partitu beharra zuten: ala ezabatu erraietan gorroto, harrokeria eta erasokortasun oro, ala gizateria sutean kiskali animalien gisako grina txar horien eraginpean. Mundu-gerraren ostean, eta mehatxu nuklearraren kariaz, alerta gorriko egoeran zegoen gizateria, eta hondamendia saihesteko ahaleginak egin behar izan ziren. Fausto eta Prometeo Bikini Uharteetako leherketa saio nuklearrak egin zituzten AEBek 1950eko Gerra Hotzaren hamarkada hartan; horien karietara P. Teilhard de Chardin josulagunak esan zuen Lurraren Izpirituari men egin behar zaiola: baztertu Prometeoren eta Faustoren izpiritua, autonomia eta bakartasun izpiritu itsu eta bortitza dena, eta, hobetsi zerbitzu, elkartasun, bake, batasun eta anaitasun izpiritua. Orduko filosofo jesuita hori hartzen dute aintzakotzat Gernika aldizkari humanistakoek. Oinarrizko erantzukizuna Erredakzioak Europan izandako ekimen baten berri ematen du ohartxo batean. Deigarria da Gernikaren gainerako tonuaren aldean. Honela dio: gizakiari oinarrizko erantzukizunagatik dagozkio humanismoa eta kultura etikoa, naturaz gaindiko inolako boteretan oinarritu gabe eta modu demokratikoan, edozein lotura erlijiosok edo politikok baldintzatu gabe. Laikotasuna gardentasunez aldarrikatzen da, eta ez da hori Gernikaren tonu orokorra, bai ordea zabal zebilen humanismo konfesionalarena. Azpilkuetako Martin Berpizkundeko teologoaren irakaspen moralak Interesatuegiak diren ikasleek esan ohi dute: jakin eta ikasi egin nahi dut Elizan karguren bat lortzeko, eta handik aurrera Jainkoari zerbitzatzeko. Irrika noragabeko horiek gogoan egiten dituzte hautuak, agian, Jainkoaren deseina bestelakoa izaki129. Diruaz Azpilkuetako Martin Berpizkundean eta beste. Gizon nafar argi honek bere ilobari dirurik utzi ez, eta beraren eskabidearen ondotik zera erantzuten dio, lan egin dezala bere arbasoek bezala que con mucho velar y haciendo lo que os aconsejo aumentaron esa hacienda [familiar] 130. “Gutxikin poztu zaitia” da Larramendi´tar Iñakik proposatzen duena. Aszetismoaren bidea aldezten da (bonum arduum delakoa, tomisten131 hizkeraz): Oi bizi-eguerdi au! Bigarren gaztaroa! Oi uda-baratza! Ezin egonezko zoriona zutik, zelatan eta zai! Adixkideen nago zai, gau ta egun gertu, adixkide berrien! Zatozte! Ba da ordu! Ba da ordu! Abesti au amaitua da, —irrikiaren orru otsana aoan il zait: azti batek du egin, mugoneko adixkideak, eguerdiko adixkideak —ez ¡ez galda nor dan— eguerditan zan, bat bitu bai da... Orain ospa dezagun, garaipen batuaz ziru, yaien yaia: Zarathustra adixkidea yin da, arrotzen arrotza! Orain parrez dago lurra, itzalkin beltza urratu da, argi-ilunpeen ezkontza etorri da... “Eriotzaren sagarra” deitutakoan, Buztintza´tar Errosek darwinismoa sozialaren kritika egiten du. Hau da, indarrez batak besteari ondasunak kentzearen kontra dago, sagar bat sinbolotzat hartuta. Heriotza da horren ondorena 135. 3.7.3. Gizartearen ikuspegia 3.7.3.1. Turismoa Hondamendia Aldizkariko erredakzioak uste du ez dela turismoa bideratu behar herrialdearen gune ezkutuenetara, tradizioa, folklorea eta hizkuntza bere horretan mantendu diren lekuetara. Horrela eginez gero, nahiz eta borondaterik onenarekin egin, euskal itsas-ertzean gertatutako kalteak berriz sortuko lirateke barnealdean ere, eta Euskal Herri osora zabaldu136. Moda Turismoak inbaditu egin zuen. Euskaldunek bi modu diferentetan jokatu zuten horren eragin erakargarriaren aurrean: batetik, kostaldea, zerrenda heteroklitoa eta mundukoia bihurtu zen; barnealdea, bestetik, bertara hurbiltzeko zailagoa eta landa-girokoagoa, lotuago jarraitu zitzaion antzinako izpirituari. Bikoizketa honek are erakargarriagoa bihurtu zuen Euskal Herria, ondikotz. Zeintzuk dira turismoak ekarritako kalteak? Hona Dominique Dufauren hitzetan: Dituen seme argituenak gogoetan daude. Menderen urrunetik Arbasoetarik eta Arbasoez heldu izan zauzkun mintzai, sinheste, gogo, kantu, dantza, khondaire, hitz batez ohitza guziak, espantagarrizko aberastasun horiek ez othe ditu nahasdurak, maltzurki beretu-ta, emeki, bainon seguki, urrunarazten Eskualdunaren bihotzetik, kasatzen Eskualdun etche eta herrietarik? Eskual-Herriko alde bat bat bortizki kolpatua izatu da, kolpatua dago. Bertzean, atzak sartzen ari dire, karreatzen dituzte usai eta ager-modu berri, arin, zoro batzuk irringarriki zonbeit Eskualdunek beretzen dituztenak 137. Indibidualismoaren fruitua da aurrerakuntza, eta originaltasunak tradizioa ahaztea dakar: Aldaketak egonkortu ahala nortasuna galtzeko arriskua ikusten du “Euskaldun gazte bat”-ek: Lehengotik, bainan ez lehengotu Lehengotik ba: dantza, josteta, kantu eta olako nahi ditugu. Zerendako? Hoberik ez baitugu oraikotan kausitzen. Heien bazterrerat uztea, eskualdungoaren ukatzea bailitake. Gure ithurren agortzerat uztea, auzokoetarat edaterat joaiteko, gure buruaren harrikatzea bailitake. Beraz, zer baita on lehengotik, hura ateraik, edo berriz har. Bainan, ez lehengotu. Balinbada orai hoberik... Lehengoa ordain oraikotik. Otoa hobe zaldi karrosa baino. Eletrika hobe, petrola baino. Guazen beraz ototik eta eletrikatik, zaldi karrosa eta petrola utzi-eta. Lehengotik bai, bainan agertzen bada hoberik, utzi lehengoa eta lot oraikoari. Beraz, tradizioari eutsi nahi zaio ahal den neurrian 140. Ekonomia/utilitarismo Rafael Larunbek malenkoniaz egiten du gogoeta mundua doan martxaz herriko kanpai zaharrez ari delarik: kanpaiak desagertu dira, eta, ordez, sirenak eta kornetak ailegatu. Tramankulu berriek lan-orduak seinalatzen dituzte zorrozki, eta laneko eta aisialdiko orduak banatzen poesiarik gabe. Mundua merke zurrean dabil edertasuna baztertu, eta utilitarismoari jarraiki. Ekonomiaren zientzia da gizateriaren erregina, eta munduko edertasuna ostentzen ari da141. Garai hartakoa da J. Ortega y Gassetek deskribatutako “masen errebolta” delakoa, kultura modernoaren gainbeheraren eta endekapenaren arduraduna. Oraingo honetan turismoa eta aurrerakuntza dira errudun. Bai ezker politikoak, bai eskuinak salatzen dute “arimagabeko” munduaren ikuskera zientifikoa: salatzen dituzte positibismoa eta kapitalismoa ere. Izpiritua altxatu nahi dute mekanizismoaren eta natur-zientzia deterministen aurka142. J. Ortega y Gasset Espainian oraindik orain eragin handikoa, eskandaluzko begiradaz ikusten baitzuen nola masek eliteenganako esker txarrean irauten zuten, nahiz eta beraiengandik onurak jaso143. Alderdi izpirituala, J. Thalamas eta K. Santamaria J. Thalamasek zientziaren gurtza salatzen du, jakintza hau ordenu moralaz ez baita arduratzen alderdi izpirituala datu neurgarri hutsa bihurtzeko baino. Hori egiten omen zen, artean, Sorbonan. H. Bergsonek Collège de Franceko bakartasunean besterik erakusten zuen: tasun izpiritualak, materia hutsera lerraezineko errealitate positiboak direla, eta tasun izpiritual hauek bizitzari egokitzen dioten jomuga ez dela matematikaren alorrekoa. x Oharra: euskara-erdara nahasteak jatorrizko web orrialdekoan du jatorria. Folklorea eta aurrerakuntza “Euskaldun bat” folkloreari atxikitzearen alde dago, baina aurrerakuntza baztertu gabe. Kanpoko ohiturek ezer hoberik ez dakarten bitartean, ez dira hartzekoak145. Pierre Espilek dakusa orduko garaiko mundua ankerki ardazgabeturik (desaxé); hondamendira zuzen doala ematen du makinen eta aurkikuntza zientifikoen erritmo zorabiagarrian; euskal populuak, alta, badu munduari falta zaion sen erlijiosoa honela baitio: Sainduen etsenpluak gure aurrean dagoen izarra bezalakoa izan behar du, nor bere buruaren bilatze hutsarekin pozik gera ez gaitezen146. Berton Europa “So egile” ezizeneko idazleak (Etienne Salaberrik) Europaren hurbiltasuna somatzen du, II. Mundu Gerra bukatuta: Tresnarik gabe behar zintuen egun erdi bat heltzeko zure herritik Baionara't, egun bat baino gehiago heltzeko Pauera't, aste bat ez aski sartzeko Parisen. Lehenago Baionan baino lasterrago izanen zira orain Parisen. Pauen baino zalhuago New-Yorken; Pariseko joan jinaren artean, eginen duzu aise ta aise munduaren itzulia. Iduri du mundua bildu eta laburtu dela, urean emaiten den athorra kotoinezkoa biltzen eta eskatzen den bezala. Bertzelakotzen ari da mundua 147. 3.7.3.3. Atzerriko bizitza Basarri bertsolari zarauztarra Landetan egon zen erbesteraturik pinuak mozten; hango bizimodua bidegabea iruditzen zaio: hizkuntza arrotza, mesederik inori ezin eskatu, zuzengabeko soldata, ezin protestatu, abegi txarra (bertakoei lana kentzen omen zieten-eta atzerriratu euskaldunek), den-dena desberdin: jantzi, ohitura eta janari, eta gainera adiskiderik ez. Labur esanda Euskal Herrian baino hobeto inon ez148. Oroitmina Mexikotik Anaiarteko gerraren ostean erbesteratuen kopurua eta garrantzia nabarmendu egin zen. Batek baino gehiagok egin zuen hanka ez bakarrik Frantziara, Ameriketara ere; aldizkari honetako idazle bat baino gehiago han biziko da; euretariko bat Julene Azpeitia dugu. “México visto por una vasca”149 artikuluan marrazten digu exiliatuaren burubideen nondik norakoak. Euskal Herriari buruz oroi-minez ari zaigu; gogoan ditu amaren altzoan ikasitako mintzo gozoa, sorlekuko lekuak, lorategia, kanposantua... Indiarrei buruz ari dela, errukior agertzen da, espainiarren menpe ikusten dituelako. Horren ifrentzua da euskaldunek Mexikoko historia hurbilean izandako eragin onuragarria; gogoan ditu indiarren egoera hobetzen saiatutako Juan de Zumarraga eta... 150 Berriz ere, euskal tradizio baten aldarrikapena ikusten dugu, eta, zehazkiago, gizatasunezko tradizioa. “Balendiñe” ere erbestetik kexu da, ez baitago askatasunik Euskal Herrian. Lorez lore dabilen mitxeletaren irudian irudikatzen du askatasuna 152. Integristen artean sarritan ibili naiz. Gizon gaiztoak egiazki. Gorrotoa ta arrokeria, besterik ez bere gogo beltzan. Dana berentzako, deusik ez bestientzako, ez bakarrik ludian, baita zeruan ere... Gorrototik borrokara ta gudara xuxen xuxen joatia, au izan da integristen naia ta lana. Zerbait ikusi ta ikasi dugu bide estu ta illun ortan joan diran urte abetan. Euskalerriacos. Euskalerriacos zirelakoen euskaltzaletasuna kantu ossianikoetatiky bizi zen, areago, kantu horien musikak lagunduta herri gisa gozotasunean hiltzera etsita zeuden. Gogora dezagun mugimendu erregenerazionista hori bigarren karlistadako hondamendia eta gero sortu zela euskaltasunari formulazio berria emateko. Oraingo oztopoa, aldiz, nartzisismoarena da; hau da, herri moduan geure burua onartu, bai, baina orientabiderako izan litekeen kritika ezin da saihestu eta entzungorrarena egin. Espainiak bere garaian, Cid delakoa atzendu behar izan zuen ber, bada garaia geuk ere ahantz dezagun geure burua jainkoek hautatutakotzat hartzearena, eta dagozkigun eginkizunei lot gakizkienz. Abertzaletasuna Nolako abertzaletasuna, ordea? Abertzaletasun liberala, txaubinismo itsu eta nazioartekotasun abstraktuari itzuri eginez: Humanismo bakezale eta unibertsalista aldarrikatzen du Yholdi-k Gernikan, J. Maritaini jarraiki. Elkarlanaren beharraz ari dela, humanismoaren aurrerabidea posible ikusten du, ez berdintasunaren sostengupean, baizik eta analogiaren hegalpean. Ekintzaren aurrebaldintza da giza-duintasuna, eta lagun-hurkoaren legea onartzea160. Askatasuna eta elkartea J. Iturralderen baitan “Euskalerriaco”-ek ez dute dena eskas iraganeko Euskal Herriaren euren oroi-min hutsala gorabehera, zenbaiten ustez. J. Iturralde y Suitek (1840-1909) ez zuen askatasun hitza bere horretan aipatzen, eta bai askatasun kristaua aipatzen, ordea. Askatasuna ongi komunaren esparruan ulertu ezik, arrisku handia dago arinkerian eta arduragabekerian erortzeko. Hau izan zen, antza, XIX.eko erromantikoen akatsa. Askatasun kristaua esamoldea zehazki aipatzean, J. Iturraldek kontu handia zuen, ongi soziala gogoan, begiratu beharreko betebeharrak ez baztertzearren (fuerismoa); aldi berean aintzat hartu nahi zituen pertsonak dituen eskubide indibidualak, kaltetu baitzitekeen horiek gabe pertsonaren osotasuna. J. Iturraldek, bestalde, orduko Espainian federalismoaren inguruko zegoen eztabaida hartan foruzaletasuna hobesten zuen, izan ere, ez zuen gizakiak Jainkoaren sorkari gisa zuen izate izpirituala baztertzen, eta hori gabe ezin eman sendotasunik antolaketa instituzionalari. Gogoratu dezagun Espainiako lehen Errepublika 1873an izan zela bi hilabeteko iraupenaz, eta F. Pi i Margall (1824-1901) federalista izan zuela lehendakari. Bakea gudaren aurka Gudaren salaketa dago Abenderri-ren “Biotzkadak” idazkian. Bakea eta zoriona goraipatzen dira161. Noblezia Azpimarratzen dute zenbait autorek sorbururik ezagutzen ez zaion eta datatzen ez duen euskaldunaren noblezia, besteak beste, Legarraldek. Kultura frantsesa xurgatzea kritikagarria da, euskal ondarea bazter uzten delako 162. Ohiturak Dominique Dufauk ederresten ditu Euskal Herriko ohiturak, eta uste du datozen berriei buru egin behar zaiela: Dituen seme argituenak gogoetan daude. Menderen urrunetik Arbasoetarik eta Arbasoez heldu izan zauzkun mintzai, sinheste, gogo, kantu, dantza, khondaire, hitz batez ohitza guziak, espantagarrizko aberastasun horiek ez othe ditu nahasdurak, maltsurik beretu-ta, emeki, bainon seguki, urrunarazten Eskualdunaren bihotzetik, kasatzen Eskualdun etche eta herrietarik? Eskual-Herriko alde bat bat bortizki kolpatua izatu da, kolpatua dago. Bertzean, atzak sartzen ari dire, karreatzen dituzte usai eta ager-modu berri, arin, zoro batzuk irringarriki zonbeit Eskualdunek beretzen dituztenak. Galtzen ari othe da Eskual-Herria? Uzthen ditu bada galtzera bere ohidura eta ohitza zaharrak?163 Makhilaren sinboloa Euskaldun makila sinboloa da, arestian azaldu dugunez. Makilaren bitartez euskaldunak euskara defendatzen du. Lamiek emandako amuleto magikoa ere bada. Bidenabar, Ganich zurginaren istorioa kontatzen zaigu, zabar samarra baitzen, geroztik makilagile jarrita langile fin bilakatu baitzen164. Arrotz bihozgabeak kanpora bidaltzeko ahalmena aitortzen zaio makilari. Tradizioa Tradizio onuragarriak ez dira iraganeko gauzak errepikatze soilak, baizik eta erak eta moduak berrasmatzea, tradizio zaharretan pentsu eta emozio berriak txertatuz165. 3.7.3.6. Familia Emakumea Sexua Basarri kexu da, hondartzan emakumeak oihal gutxirekin ikusten dituelako, tentaldia baitakarkio kristauari; gogorarazi nahi die hogei urte barru ez direla aiñ arro izango zahartzaroa datorkienean. Zerbait garela uste dugu eta hutsaren hurrengoa besterik ez gara; ez dago harrotzeko arrazoirik166. D. Dufauren “Amatxo” eta G. Marcel Bizimodu tradizionalaren jarraipena kolokan dago. Dominique Dufauk goraipatu egiten du tradizioa familia baten eboluzioa aintzat hartuta. “Amacho” artikuluan familia baten bilakaera tradizional eredugarria ematen digu; Amatxori seme bat apaiz aterako zaio, beste bi Ameriketara joango, laugarrena izango da bertsolaria eta pilotaria batera; alabek, etxalde onetara ezkonduta gauzatuko dituzte amaren sehaskako irakatsiak handiki. Etxe horretan heziketa euskalduna izana da, erran nahi baita, ezagutu dituzte ohiko kantuak, dantzak, otoitzak eta kondairak. Lanerako zaletasuna bezainbat goraipatzen die adinekoekiko errespetua. Eredu hori belaunaldiz belaunaldi biziberritzen da; etxeko jauna guztien buru; etxeko andrea seinen etorkizunaren arduradun arrakastatsua. Hala ere, guzti honen gainetik badabil itzal bat: Garai hartako Frantziaz iritzia eman zuen Gabriel Marcel existentzialista kristauarenera jo dezagun. Beraren ustez D. Dufauk aipatzen duen fenomenoa Bretainian ere gertatzen ari zen. Lotura estua dago bizitzaren erritmoa azkartzea eta gizateria barnetik pobreagoaren artean idatzi zuen. Meditatzeko beharra aipatzen du, hau da, ekonomoa izan beharra gero eman ahal izateko, eta baita bat-batekotasuna baztertzeko komenientzia ere ikuspegi zabala eduki ahal izateko. Endekatuta dagoenak ez du aurreikusten, eta egoismo zarpailaren instanteko eskakizunen menpe dago ezinbestean. Sainduak etorkizunaz ez du ardurarik, bizitzaren betierekotasunaren iturritik edanda kapitala osotu baitu, baina hori besterik da. Izpirituko liberaltasuna erne egonez indarrak metatuz jardun duenaren esku dago soilik. Horra bizitza garaikidearen tragikotasuna. Emaztea Aldizkariko idazleek eskaintzen digute emakumearen iruditzat ama gisa tradizioz duen hori, hor eta hemen. Hurrengoko aipuan herri bateko apez batek sermoian andrearen soslaia dakarkigu, Euskaltzaleen Biltzarrekoek egin zuten ospakizun baten kariaz: Mintzazaile argituak [apez gazte batek], Euskual-Herriko ohitzen edertasuna, baliostasuna, bai ere esku-aldeen aberestasunak (…), orhoitarazi diozkate Euskualdunaren egin bide premiatsuenak, hertchienak. Errepikatu diote, bereziki, zertako eta nola behar den ohidurer amultsuki jarraiki, zertako behar “Ama eta aurtxoa” idazlanean, Larramendi´tar Iñakik seaskako haurraren eta amaren arteko harremana azaltzen digu; hor ez da gizonaren parte hartzerik169. Ezkontzaz “Amacho” idazlanean Dominique Dufauk, ohi duen legez, Ipar Euskal Herriko estanpa bat ematen digu horietan agertzen diren osagai guztiekin. Ezagun dugun bezala amona baten irudia da, estereotipokoa. Familia guztia da molde berean emana, bai semeak bai alabak. Ezkontzako gorabehera guztiak etnografia deskribapen batean eman litezkeen bezala ematen zaizkigu. Ez dago pitzadurarik, inolakorik (emigratzeko beharra badute ere bi semek, pozik horregatik, arrangurarik ez). Mundua ondo egina dago, eta zein bere lekuan, lehengoari jarraiki. Gorago ikusi dugun bezala, badirudi testuinguru horren errebindikazioa mehatxatua dagoen bizigiro batena dela, alegia, turismoari ateak zabaldu beharrean dagoen biziera egongaitzaren irudikera idealizatua eta fixoa170. Sukaldaritzaz eta beste Victor Ruiz Añibarro “Errea” erbesteratutako umoregileak agertuko digu bere araberako euskal emakumearen irudia. Ez dakigu txantxetan ari den ala..., ez dugu horrelakorik uste, baina. Emakumea da euskaldunok dugun altxorrik preziatuenetakoa. Berari esker doaz ondo gizonen eginkizunak: baserri-lanak, negozioak, itsasketak... eta andrea da familiaren aurrerabidea bermatzen duena, gizartearena bezainbat. Hori gutxi balitz, emakumearen zuhurtziak aldentzen du gizona desleial izatetik. Eta, hirugarren, etxekoandrearen sukaldaritzak ere ondorio moralak izan ditzake, baldin eta jatekoa ondo prestatuta badago, eta homilia on baten besteko ondorioak zalantzarik gabe. Jateko lantegi honetaz diharduela: Aolkua entzun arren, errekatxo an doa, aldatz, muna, zelai barren; alai, azkar, poz ta barrez, eriotzan ondoan. ¡Azkenean, galdu yakun itxas zabal kolkoan! ONDORENA Gaztedia, onan dabil errekatxon antzean, atsegiña txastau nayez, griña txarrak bultz egiñaz, ondamendi batean 171. “Urrezko erdigunea” izeneko topikoa birsortzen duela iruditzen zaigu, hau da, Aristotelesek erabili zuen aurea mediocritas leloarena. Dirudienez orduko gazteak muturrera eginda zeuden eta desbideratuta, mendeetan zehar gertatzen izan den bezala. Aita Familia oso garai hartakoa da, horrela hitz egiterik balego: aita kanpoan lanean, ama umearekin, eta familia guztia opa egiten zaio Ama Birjinari: 4. ONDORIOA Munduko eta Espainiako anaiarteko gerren ostean, humanismoa irtenbide edo proposamen erakargarri gisa agertu zen berradiskidetzearen bila ari zirenen artean. Gerra Hotzak horrelako konpromisoak eska zitzakeen. Gizakiari garrantzia emango zitzaion, eta aukerak sendotu nahi ziren lora zedin, gainditurik ekonomiak, erlijio zurruntasunak, kontsumo gehiegikeriak zein gerrak jar zitzaketen oztopoak. Euskal Herriko panoraman, aurrerakuntzari baiezkoa eman, bai, baina ñabardurak egin zitzaizkion. Interesgarriak dira Gernika aldizkarian hainbat gairi buruz egiten diren iruzkinak: turismoaz, hizkuntzaz, erlijioaz, musikaz, erlijioaz... Gaur egun ere, horrelako planteamenduek badukete esatekorik, eta ikusten dugu orduan emandako urratsek bizi garen gizartean erabaki asko hezurmamitu dituztela, Gernikak besarkatu zuen pertsonalismoaren hurbilekoak izan baitira euskal mandatari zenbait, hasi J. A. Agirre Lehendakaria, eta jarraitu 1975eko demokrazian erresponsabilitate karguak izan dituzten beste zenbait (K. Santamaria, M. K. Garmendia…). Baina hori beste upel bateko sagardoa da.
addi-e7ac6a357009
https://addi.ehu.es/handle/10810/17434
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2013
science
Fernández Guerra, Vanesa; Gabantxo Uriagereka, Miren
eu
Lurraldeak eta Mugaldeak. Esperientzia dokumental garaikideak
13 Santos Zunzunegui Hitzaurrea Esaldia Coco Chaneli egotzi ohi bazaio ere, Jean Cocteauk adierazi zuen, laburbiltzeko zuen gaitasun ohiko harekin: «moda ez da modaz pasatzen dena baizik». Harira dator adierazpen hori gogoratzea, zeren eta, nahiz eta honezkero olatuaren atzeraldian gaudekeen, bizi izan ditugu garai batzuk non «dokumentala» (jar dezagun hitza kakotx artean, badaezpada) modan egon baita. Moda horrek berdin eragin zien ustez lurralde ezezagun bat aurkitu berri zuen zinegile multzoari zein kriti ka begilabur bati , zeinak estropezu egin berri baitzuen gure artean izan diren zine-historietan bazter batean egoten zen zerbaitekin. Bat-batean, «dokumentala» (kakotxez beti ere, oraingoz), fi kzioa egitea —fi nantza-arrazoiak zirela medio— lortu ezinezko zerbait bezala ageri zenean baino bisitatzen ez zen bazterra izateti k, edo zinegileen ogibidean sos eskas batzuk eskuratzeko bitarteko izateti k, autore eta ikertzaileen desira-objektu ilun bihurtu zen joan den mendeko azken hamarraldietan. Horren arrazoiak, ziur asko, zerikusia izan zuen, besteak beste, errealitatera hurbiltzeko aukera berriak agertzearekin, zeinak «teknologia berriak» deitu izan direnek ekarri baiti tuzte, eta zine-teknologia oraintsu arte astun eta konplexuaren oinarri ziren tramankulu eta gailuen tamaina txikitzeak. Unibertso digitalera pasatzeak, itxuraz, aukera ematen zion ikusle bakoitzari egile bihurtzeko; komeni da gogoratzea, hala ere, zein eszepti zismo onuragarriz agurtzen zuen Jean-Luc Godardek 14 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak pertsonaia berri horren agerpena, hots, «hitz-asmatzaile» batzuek (Camilo José Celaren moduan-edo) «prosumer» deitu izan duten horrena (euskaraz, prosumitzaile izan liteke, profesional edo produktore gisa diharduen kontsumitzailea adierazteko), noiz eta, esaten ziotenean ezen gaur egun, teknologia berriei esker, mundu guzti a dela gai fi lmak egiteko eta hartara behin beti ko desegiten dela egilearen eta kontsumitzailearen arteko bereizketa gorrotatu eta eliti sta, erantzuten baitzuen, labur bai labur, «egin ditzatela». Baina, horrez gainera, ondare ikoniko unibertsal guzti a —bereizketarik egin gabe ez irudiak produzitzeko tekniken artean ez irudiok sortu diren une historikoen artean— ordenagailuko bit bihurtu izanak bidea ireki du munduan izan diren irudi guzti ak harrapatzeko, manipulatzeko eta berrerabiltzeko. Aukera zabala du You Tubeko edozein bisitarik, hasi txisterik ziztrineneti k eta Godarden Histoire(s) du cinéma eta gisa horretako lanetaraino; halaxe ohartu ahal izango da zer-nolakoa eta zer tamainatakoa den azken arlo horretan ireki den Pandoraren kutxa hori. Katu guzti ak nabarrak diren lurralde horretan, ekiteko aukerak ugaritu egiten dira, era eta tamaina askotako keinuak hedatzen, eta brikolajea da nagusi esti lo-irudi gisa. Brikolatzaile guzti ek, ordea, ez dute, noski, ez talentu bera, ez asmatzeko eta beren nahierara darabiltzaten materialak manipulatzeko gaitasun bera. Baina hori beste kontu bat da, erabat. Bide batez, komeni da ez ahaztea You Tube unibertsoak hiru alderdiz behinik behin jabetzeko aukera eman digula, gaur egungo ikus-entzunezkoen paisaia eratzen duten hiru alderdiz (ikus-entzunezko paisaia esamolde hori, hala ere, motz ari da geratzen solas arruntean irudi deitu ohi diogun horren egungo egoera deskribatzeko). Lehenik eta behin, sorkuntza-unitate gisa ezarri du zati a; zati a, hots, osotasun bateti k erauzitako zerbait; osotasun horretaz, maiz, ez dakigu zer tamaina edo zer jatorri duen, eta ez da ziurra ezta badenik ere. Bestalde, gero eta toleranteago bihurtu gaitu irudiaren kalitate txarraren aurrean, halako moldez non «ikusizko kalitatea» irizpidea (André Bazinen hitzetan, zine-irudia errealitatearen asintota bihurtzen zuen huraxe) dagoeneko ez baita garrantzitsua lan bat epaitzeko, eta are etekina atera baitakioke hura auzitan jartzeari, zenbait arti stak, hala nola David Lynchek eta berriz ere Jean-Luc Godardek, erakutsi digutenez. Azkenik, erakutsi du ezen bat eta zero zenbakien segida bihurtu den irudia ezin malguagoa dela eta, ustez batuezinak ziren irudiak eta soinuak behin eta berriz nahasteko jokoaz harago, badela formalizazio-aukeren unibertso mugagabe bat sagu-kolpe baten menean. Orain dokumentalaren mundura itzultzen bagara (dagoeneko galdu ditu kakotxak), da esateko artxipelago mugagabe bat dela, uharte heterogeneo bezain askotarikoz osatua, batzuk oraindik ere esploratu gabe samarrak. Hasi telebista publikoko bigarren katean animaliez eman ohi diren dokumentalek eskaintzen duten «zero gradu»ti k (hain zuzen ere, horiexek dira nik ezagutzen ditudan dokumental performati bo bistakoenak) eta formularik sofi sti katuenetaraino, non abangoardiarekiko jolasek edo fikzioarekiko igurtziek objektu zehazkaitzak sortzen baiti tuzte, bada eremu bat hain zabala eta hain askotarikoa non batek 15 Hitzaurrea Santos Zunzunegui galdetzen baiti o bere buruari ea izendapen klasikoak oraindik ere esaten ote digun ezer zuhurrik itxuraz estaltzen duen espazio komunari buruz. Horregati k, izendapen hoberik ezean «dokumental» (berriz ere kakotx artean) deitzea erabaki dugun hori zer ote den burutapenetan jarduteak baino zuhurragoa dirudi oso-osorik murgiltzeak itsaso horretan, eta arakatzeak ea badiren lan bereziak eta egile jakin batzuk, nola edo hala zirrara egingo digutenak guri, orain eta hemengo ikusleoi. Izan ere, komeni da aintzat hartzea ezen, gaur egun kriti kak (zine-kriti kak) zentzurik badu, «sentsibilitatearen mapa zabaltzeko eta are gehiago korapilatzeko» gai delako duela zentzua, George Steinerrek zioen bezala. Horregati k, oso zentzu zehatza du irakurleak une honetan esku artean duen liburua osatzen duten orrialdeetan datorrenak: zinegile talde bat hautatzea, elkarrekin eta fi lmei adi egoteko prest dauden zenbait kriti karirekin solasean jartzea (kriti kari bat, azken batean, artelan batekin sintonizatzeko gai den norbait da, besterik ez), ez ikusmira zirriborroz betetzeko helburuz, baizik eta zoko-moko batzuetan argi egiten laguntzeko. Badirudi badela adostasunik honetan, hots, azken urteotan espainiar dokumentalak ezohiko bizitasuna erakutsi duela; hortaz, zer hoberik ostertzari begira jartzea baino, formarik berezienak eta gutxien bezatuak bilatzeko eta atzemateko. Izan ere, eta oraingo hitzok badira Coco Chanelenak, «moda modati k pasatzen da; esti loa ez, ordea». Bestela esanda, kontua da zehaztea nola zine-formak eratzen eta berreratzen diren zinegile bakoitzaren lan bakoitzean, esti lo berezi, identi fi kagarri eta berriak sortzeko. Hori ez da eragozpen, hala ere, kasu askotan berritasun hori iraganeko zerbait birziklatuta eraikitzeko. Ondo gauza jakina da tradizio ez dena plagio dela, edo oso osasuntsu dagoela norbaitek «autore-pasti che» deitu izan duena. Beraz, muga lausoak eta aldakorrak dituen lurralde baten kartografi a eraikitzeko lana da hau. Gaitasun berezia behar da sentsibilitate berri bat ernetzen ari delako zantzuak hautemateko, eta sentsibilitate horrek har ditzakeen formak (pluralean) esplikatzen lagundu nahi luke lan honek. Forma horiek, era batera edo bestera, lanaren eta irudimenaren arteko elkarrizketa amaigabearen emaitza dira. Elkarrizketa hori, Anne-Marie Miévilleren hitzetan, gai da errealitate deitzea adostu dugun horren errepresentazio beti eta beti zorrotzagoa sortzeko. Santos Zunzunegui 18 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate saileko irakasleak (UPV/EHU). HAUtaldea irakasle talde multi diziplinarreko kide dira (UPV/EHU), bai eta EHU 11/26 ikerkuntza-proiektuko kide ere. Miren Gabantxo Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Ikus-entzunezko Komunikazioko Doktore eta Kazetaritzako lizentziaduna da. Irakasle-lanean, ikus-entzunezko hizkuntzaren eta fi lmen analisiaren inguruko irakasgaiak ematen ditu 2001. urteti k. Telebistaren munduan ibili zen laurogeita hamarreko urteetan, eta EITBrako programen gidoigile eta editore izan da hamar urtean. Gaur egun, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Azpiegituretako Dekanordea da. Jordi Grau gidoigile eta zinegile katalana du bere ikergai nagusia, zeinaren zinegintza (1957-1994), zentsuraren aldia, trantsizio demokrati koa eta demokrazia zeharkatu ondoren, katalogatzeko baitago oraindik Espainiako Zinearen Historian. Vanesa Fernández Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Ikus-entzunezko komunikazioko lizentziaduna da; han egin zuen «Escritura Audiovisual y Documental. Estrategias narrati vas y procesos de producción» graduondokoa ere. 2004ti k ari da irakasle-lanetan, ikus-entzunezko teknologiarekin, ikus-entzunezko sorkuntzarako teknikekin, errealizazioarekin eta produkzioarekin zerikusia duten gaiak irakatsiz. Gainera, eskolak ematen ditu Multi media Komunikazioko Master Profesionalean (UPV/EHU-EITB). Urteotan, irakasle-lanarekin batera, errealizazio- eta edizio-lanak ere egin ditu, batez ere EITBn eta TVEn. Miren Gabantxo eta Vanesa Fernández 19 Miren Gabantxo Vanesa Fernández Zenbait solasaldi amaitu gaberi buruzko oharrak… – Baina, baina… zer arraio da hau? – Barkatu, hau fi lm bat da. Bat. Arte-kontuetan, lehen-lehenik maitatzen irakatsi behar da Testu honen lehen helburua da liburu honen zergati koa argitzen saiatzea, baina, ezer baino lehen, ezinbestekoa deritzogu atzera begira jarri eta eremu akademikoko zenbait pa(i)saiaz ohartzeari. Zenbait solasaldi amaitu gaberi buruzko oharrak… izendatu dugun idazlan hau Unibertsitatean hasi ginenez gerozti k izan ohi ditugun eztabaidetati k sortu da; hein batean gu biok ez baikatoz bat arte garaikidea (ez bakarrik zinea) gure geletara eta ikus-entzunezkoaren inguruan ditugun jardueretara hurbiltzeak duen garrantziari buruz. Xaloegi akaso, bat gatoz ideia honetan: unibertsitateari dagokiola berri denarekin uztartzeko gizarte-betebeharra, horrek gaur egungoa bezalako testuinguruan berekin dituen arrisku guzti ak onartuz; izan ere, gaur egun ikasketa-planek mugatzen dute bide akademikoa. Beti aldeztu izan dugu unibertsitate-prestakuntzak ez duela izan behar aparteko esparru teoriko bat, ikus-entzunezkoen arloan diren errealitate askotarikoetati k bereizirik dabilena. Testuinguru horretan, diogu sorkuntza garaikideko arloetara hurbildu beharra dagoela, arlo horiek pentsamendua hezurmamitzen den formatzat harturik. Alegia, gogoeta egitera hurbildu beharra dagoela pentsamendu-irudiak —pentsatzen duen forma bat, Jean-Luc Godardek esan bezala— sorkuntza garaikidean dituen irakurketez. 20 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Mahai gainean, bi auzi. Aipaturiko beharra, hots, gaur egungo ikus-entzunezkoa ikasgelara ekartzeko eta, bistan da, ikergai akademiko bihurtzeko beharra. Eta horrekin loturik, pasio eta senti pen hori, bizitza akademikoan hain beharrezkoa (baina ia existi tzen ere ez dena), (bir)pentsatzea. Eta gogoetagai hartzea nola transmiti tzen den ezagutza unibertsitatean. Eta nola transferitzen zaizkien gure pasioak eta senti beratasuna gure ikasleei. Oso gogoan ditugu George Steinerren eta Cécile Ladjaliren arteko gutunetako zenbait zati (Elogio de la transmisión, 2005), irakaslearen eginkizunaz: «(…) Ez dago amore ematerik norberaren pasioetan. Aurkezten saiatuko naizen gauzak dira gehien gustatzen zaizkidanak. Ez dut ikusten haiek justi fi katzen hasteko beharrik (…). Ikasle batek sumatzen badu irakaslea pixka bat erotuta dagoela, irakasgai duen horrek bizi duela, lehen urrats bat da hori. Beharbada, ez da ados egongo; beharbada, trufa egingo dio; baina entzungo du, eta horra hor une miragarri hori, non hasiera ematen baitzaio pasio batekiko elkarrizketari. Inoiz ez da justi fi kazio bila hasi behar». Steinerrek berresten du ezen literatura-kriti ka orok maite-zor bateti k sortu behar duela. Zehazkiago, irakurri dugunean eraldatu gaituen lan harekiko maite-zorreti k; zeina guk ere besteei hurbildu nahi baiti egu, haiek ere goza dezaten. Ikasleei buruz dugun ideia, hain zuzen ere, Steinerrek duen horixe da, baina ikus-entzunezkoari aplikaturik: sortzearen emozioa hautematea eta esperimentatzea. Beharra, pasioa… eta hirugarren kontu bat: erabakitasun halako bat. Neguko arratsalde batez, lerro hauek idazten ari garen biok izenik gogoratu nahi ez dugun pieza bat ikusten ari ginelarik…, akademiko gazte eta etorkizun handiko batek hartan harrapatu eta harri eta zur bota zuen, zer gauza arraroak maite zituzten irakasle arraro haiek. Eta une hartantxe, errebeldia halako batek bultzaturik, indarrak bildu eta bertati k ekin genion unibertsitate-hedakuntzako ikastaro bana martxan jartzeari, 2010. urtean eta 2011.ean, eta halaxe iritsi gara 2012 honetan esku artean dugun liburu talde-lanean egin honetara. Beharra, pasioa eta erabakitasuna. Bi. Mugaldeak eta mugak auzitan Onar dezagun hinki-hankarik gabe, amai ditzagun iragan ez hain urruneko zenbait eztabaida, zine jakin bati buruzko eti keta eta sailkapenez: zine ez-fi kziozkoa, zine errealari buruzkoa, neodokumentala, postdokumentala…, hitz hoberik ez eta, onar dezagun makrogenero baten aurrean gaudela, hots, DO-KU-MEN-TA-LAren aurrean. DOKUMENTALA. Dokumentala. Pa(i)saia forma-anitza espainiar dokumentalaren hau, mugaldeen lurralde irudimenezko batek zedarritua —beharrik mugaldeak gero eta lausoagoak diren— eta zeinaren grabitate-erdigunea esperimentazioaren eremurantz ari baita lerratzen ezari-ezarian. Eta zingira horietan, non zinea esperientzia esteti ko subjekti boaren birsorkuntzatzat hartzen baita, hor daude artelan erakargarrienak; gure ustez, nabarmendu egiten dira, eta merezi dute aintzat hartuak eta ikuspegi akademikoz aztertuak izatea. Hor aurkitzen ditugun zinegileek biziesperientzia gisa hartzen dute beren lana, ikuslearekin solasean aritzeko eta zubiak eraikitzeko bizi-esperientzia gisa, Vivian Shobackek esan zuenez. 21 Zenbait solasaldi amaitu gaberi buruzko oharrak… M. Gabantxo eta V. Fernández Lurraldeak eta mugaldeak: esperientzia dokumental garaikideak honek Eugenio Trías fi losofoaren proposamen ontologikoa du oinarri: muga eta gizakia, gizakia mugako izaki. Haren aburuz, subjektuak mugaldeko arrazoi bat bizi du, eta muga horretati k harago misterioa dago. Gizakia, beraz, zenbait konti nentek osatutako mapa batean bizi da; konti nenteok fi sikoak, moralak, eti koak, esteti koak eta historikoak dira, eta gertaera-segida baten esperientziatzat har daitezke. Azken buruan, «Zer da gizakia?», galdetzen du Eugenio Tríasek, eta garen hori argitzeko saioan, ebazten du munduaren mugak garela eta, geure emozio eta pasio eta hizkuntza-erabileren arabera, zentzuz eta esanahiz janzten dugula bizi dugun bizitzako mundua. Koordenatu horiexetan dabiltza, hain zuzen ere, zinegile horien lanak. Eta mugaren eta mugaldearen ardatz horietan pausatuta, haiek eta gu orekariarena egiten ari gara. Mugaren eta mugaldearen koordenatuak. Hiru. Esku artean dugunaren bide kartografi atu gabeak Esku artean dugunaren bide kartografi atu gabeetan, eguneroko gauzak daude, bizi-uneak, etxeko bizitzaren ikuspegi poeti koa, zergati k bizi ditugun espazioak bizi ditugun bezala, nolako harremanak ditugun geure gorputzarekin eta beste gorputzekin; alegia, nolakoak garen gizakiok, zergati k pentsatzen dugun pentsatzen eta senti tzen duguna. Esku artean dugunaren bide kartografi atu gabeetan, begia dago denari begira, dena usaintzen eta dena alderik alde hartzen, zentzu-efektu bat baino gehiagoren bila irrikaz. Zergati k bizitza zori, egonean egon, noiz esku hartu, zergati k maitasuna, zergati k maitasunik eza. Maite izan dudan guzti ak osatzen zintuen. Eta dena dago bestek sortutako irudietan; irudiok, so egiten diegun orduko, geure gogoaren parte bihurtzen dira, eta han, eremuz kanpo, beste hots eta beste kolore batzuk eransten zaizkie. Esku artean dugunaren bide kartografi atu gabeetan, zerbaitek eskaneatzen digu garuna, neuronek hautematen dute zeuk ere sumatu zenituela irudiok, nahiz eta inoiz pentsatu ez enigma bat ezkutatzen zutenik eta norbaitek noizbait hura argitzeko arrastoan jarriko zintuenik. Eta han da, nola ez, bestek hautaturiko irudiokin jolas egiteko eta zentzua aurkitzeko plazera. Ikusle jakin-nahiak aurkitu nahi dira, bestearen proposamenean sartzeko prest daudenak, bestearena bere hartan onartuta. Kontalariarena, batez ere poetarena. Hori ere hor baita, argi eta garbi zehaztuta. Bada, hala ere, gauzak genero jakin bateti k abiatu gabe kontatzen dituenik. Beraz, generoa al da gaur egungo zine dokumentalaren lurralde kartografi atu gabe hori? Zerbait erakusteko, aurrez zerbait ikusi behar da. Eta zerbait ikusteko, aurrez hari begiratu beharra dago. Norbaitek luze begiratu die gauzei bizi ondoren, eta fi lmatu egiten du hori. Zinea, bizi izandako esperientzia gisa, esperimentu-osagai bat erantsirik. Barne-bidaia eta kanpo-bidaia, munduaren agerkundearen eta norberaren estasiaren artean. Pieza dokumentalak bidaia dira berez eta beren hartan. Bidaia emaitza da, azkenean dugun pieza. Baina denbora hartu beharra dago begiratzeko. 22 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Hautespen kontzientea al da? Ernesto Sábato intelektual argenti narrak esan zuenez (Antes del fi n, 1998), bere bidaia pertsonalaz: «Eta azkena hurbil dudanean, ibilbide luze baten zati ak berrikusiz, esan dezaket bizitzan estropezu eginez hezi diren gizon mota horretakoa naizela. Beraz, exegetaren batek nire «fi losofi a» aipatzen duenean, durduzatu egiten naiz, nola ez ba; izan ere, fi losofo batekin dudan zerikusia gerrillari batek eta karrerako jeneral batek elkarrekin dutenaren parekoa da. Edo hobeto, beharbada, geografo batek eta menturazale esploratzaile batek dutena: senak esaten dio menturazaleari bilatzeko altxorra Malaysiako oihanaren bihotzean, nahiz eta ez izan haren berri zehatzik, ezta altxorrik badelako ziurtasunik ere. Ibilbide zailean, leku zoragarriak ikusi izan ditut, baina aurre egin behar izan diet, halaber, izaki gaizto makurrei eta oztopo ia gaindiezinei ere, eta behin eta berriz erori izan naiz. Altxorra aurkitzen ez nuelako etsita, sinetsirik ez nintzela gai hainbeste neke eta gabeziaren artean aurkitzeko, behin eta berriz galdu izan dut fedea. Benetan ari naiz diodanean ez ditudala ezagutzen beste eskualde batzuk, beste errealitate batzuez dudan ezjakintasuna neurtezina dela; ordea, esan dezaket kartsuki jardun dudala bila ibilitako bidean». Jakinean edo oharkabean, dokumentalaren bide kartografi atu gabeetako zinegileak kartsuki dabiltza bila. Izan ere, zine industrialaren produkzioak ezarritakoari men egin behar ez diotenez, libreago senti tzen dira kontatzeko. Eta ezein araudiri men egin behar ez diotenez, hurkoa ikustean beren burua ulertzen dute. Hurkoaren bitartez, hurkoa behatzearen bitartez, paisaiari begira egotearen bitartez, iruditan gogoeta egitera iristen da norbera, prozesurantz, saiorantz zubiak eraikitzen saiatzera. Literatura anglosaxoian, oso gauza arrunta da saiakera pertsonala (egilearen gogoeta politi koak edo esku hartzeak, protagonista ez izan arren). Literatura espainiarrean, ordea, zerbait berria da autobiografi aren eta saiakeraren arteko gogoeta subjekti boa. Eta jarduera bideografi koetako saiakera-tradizioa indartzen ari da XXI. mendean, eta esan liteke kontatzeko beste eraz elikatzen dela; besteak beste, Buñuel eta Val del Omarren zineaz, Patinorenaz eta, geroago, Jordá eta Portabellarenaz. Izan ere, sorkuntzaren printzipioa ez da hutsunea, kaosa baizik (Mary W. Shelleyk, 1818an Frankestein eleberria idatzi eta zientzia-fi kzioaren literatura-generoaren aitzindari bihurtu zenak, esan zuenez), eta horti k dator mugaldean kokatzeko zaletasun hori, hau da, errealitatean bizi ala irudimenean —hots, kaosean— bizi. Esku artean dugunaren bide kartografi atu gabeetan, inguratzen gaituen mundua esploratzeko (esploratzen saiatzeko) moduak aurkitzen ditugu, eta, batez ere, mugalde misteriotsu eta ohiz kanpoko hori geure burua ulertzearren (ulertzen saiatzearren) esploratzeko moduak. Bide kartografi atu gabeetan. Lau. Sarean idatzi Lurraldeak eta mugaldeak: esperientzia dokumental garaikideak liburua 2010ean eta 2011n koordinatu genituen unibertsitate-hedakuntzako bi ikastarotati k sortu da. Territorios y fronteras: experiencias documentales contemporáneas (I) Bilbao Arte eta Kulturak (BAK, UPV/EHU) antolatutako uda-ikastaro gisa 23 Zenbait solasaldi amaitu gaberi buruzko oharrak… M. Gabantxo eta V. Fernández eratu zen, 2010eko ekainaren 28ti k 30era, Bilbon, eta Patxi Azpillaga Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendariaren babesa zuela. Apustua ez zen hutsaren hurrengoa: akademiko batek edo kriti kari batek zine-zuzendari baten obra aurkezteaz eta zuzendari hori bere sorkuntza-prozesuaz jarduteaz gainera, xedea zen zuzendariak akademikoekin elkarrizketan lotzea, zuzendariak zuzendariekin, akademikoak akademikoekin, eta batzuk eta besteak saioetara joandako ikusleekin. Saioen osagarri, hartarako pentsatutako fi lmak eman eta zenbait mahai-inguru egin ziren, espazio batean non bat egiten baitzuten gorputz jakin batzuek eta denbora jakin batek. Urtebete pasatu zen, gauza nahasi asko gertatu ziren, batzuk onak eta beste batzuk txarrak, gure solasaldiek amaitu gabe segitzen zuten beti , baina hasitako bideari lotzeko bulkadak indartsu zirauen, eta 2011n Territorios y fronteras: experiencias documentales contemporáneas (II) antolatu zen. Oraingoan, Gabriel Villotak heldu zion ikastaroari, Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BIZBAK, UPV/EHU) uda-ikastaroetako arduradunak, eta hura ere Bilbon egin zen, 2011ko irailaren 21ean eta 22an. Garai eta leku hartan, bi gauza gertatu ziren, gonbidatuen hitzaldietan eragina izan zutenak. Ikastaroa hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago, albiste batek egin zuen eztanda: Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia, desagertzera zihoan. Zinemaldiaren arte-zuzendaria, Josetxo Cerdán, eta programatzailea, Gonzalo de Pedro, biak ere txostengile gure ikastaroan, zuzenean ari ziren bizitzen, sakelakoaren bitartez, albistearen bilakaera. Geure begiz ikusi genuen, ikastarora etorritako zuzendariekin eta beste pertsonekin batera, zinemaldi esanguratsu hura hondatzeko saioa, zergati k eta politi kari batzuek gastutzat daukatelako kultura, eta ez inbertsiotzat. Tristura halako bat zabaldu zen gure artean, jakinik denok zein hauskorrak diren kultura-produktu jakin batzuek —zine dokumentalak, besteak beste— dituzten zirkuituak. Sare sozialetan, ordu gutxiren barruan bost mila lagunek baino gehiagok eman zioten babesa zinemaldiari, eta azkenean lortu zuen irautea, bi urtez behingo lehiaketa gisa. Ikastaroan izandako tentsio sor hura ezabatuz joan zen, eta gainera, asteburu hartan bertan, jakin genuen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Isaki Lacuestak irabazi zuela Urrezko Maskor preziatua, Los pasos dobles fi lmari esker. Sare sozialen indarrak berretsi zigun badela berariazko interes bat zine dokumental horren aldera, eta bermatu eta sendotu egin zuen azken urteotan zenbait topaketa, erakustaldi, zinemaldi eta ekarpen teoriko gutxi-asko formalen bitartez egindako lana, denak ere bat egiten zutenak dokumental espainiarrean sarea ehotzeko unibertso horretan, Josetxo Cerdánek esan ohi duenez. Mahai gainean argitalpen kolekti bo bat jartzeko ideiari buruz, ez genuen zalantzaizpirik izan: argitalpen bat kaleratzea, non era guzti z libre batez gogoeta egingo baitzen zinegile batek egiten duen zine mota batez edo zinegile batek sortu eta beste batzuek interpretatzen dutenaz (interpretatzen saiatzen direnaz). Ez da ohikoa zine-zuzendariek beren fi lmei, bizi-esperientziei, pasioei, grinei eta abarri buruz idaztea, eta horregatik iruditzen zitzaigun interesgarria elkarrizketa horretan lotzea zinegileak, irakasleak eta kriti kariak. 24 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Alde horretatik, gogoan dugu lagunarteko elkarrizketa bat Buenos Airesko kongresu batean, 2010ean, non Paranaguák, zine dokumental lati noamerikarreko aditu batek, azpimarratu baitzigun zein den herrialde bateko zinearen historiaren atzean dagoen dinamika. Haren arabera, akademikoek legiti matzen dute katalogazio edo taxonomia hori, fi lm horiek egin ziren uneko zine-kriti kako aldizkarietan oinarrituta; izan ere, katalogazio hori bat etorri ohi da beren zaletasunekin eta gaztetako ideologia politi koarekin. Eta, hala, azpimarratzen zuen garrantzizkoa oraina dokumentatzea dela, itxaron gabe etorkizunean zinearen historiografi an hutsuneak izan daitezen eta horti k katalogazio okerrei bide eman dakien. Beraz, Lurraldeak eta mugaldeak: esperientzia dokumental garaikideak honen asmoa da zine espainiarraren historiografi an ia ageri ere ez diren egile eta lanak bildu eta leku bat ematea, eta iparrorratz izatea zine dokumentalaren labirintoan sartzeko prest daudenentzat, labirinto hori promes kitzikagarriz betea baita, baina baita ziurgabetasun handiz ere. Azken batean, idazten duten (elkarri idazten dioten) zuzendari, irakasle eta kriti karientzat. Ez da ahaztu behar idaztea hitzen bidez maitatzea dela (testu, irudi, soinu, keinuen edo isiltasun hain beharrezkoaren bidez). Zinegile batek egiten duen zine motaz (bir)pentsatzea, edo beste zinegileak sortzen eta beste batzuek interpretatzen dutenaz (interpretatzen saiatzen direnaz). Bost. Kita ditzagun, aipamenen bitartez, batzuekin eta besteekin ditugun zorrak Orain, honelakoetan egin behar den zerbait egingo dugu: gure esker ona adieraziko diegu liburu honetan parte hartu duten guztiei. Bidezkoa da eskerrak ematea era batera edo bestera orrialdeok argitara irits zitezen parte hartu duten guzti en merezimenduagati k eta lanagati k; haien lankidetzarik eta bultzadarik gabe, ezinezko gertatuko zitzaigun hori. Lehenik, eta modu berezi batez, Patxi Azpillaga aipatuko dugu, Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate Hedapeneko zuzendaria, babesa eta konfi antza eman zigulako, eta Bilbao Arte eta Kultura (BAK UPV/EHU 2010) lehen uda-ikastaroaren aldeko apustua egin zuelako; 2011n, Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BIZBAK UPV/EHU 2011) ikastaroaren bidez eman genion segida, Gabriel Villota eta haren lantaldea lankide genituela. Zor asko egin eta pilatu ditugu argitalpen hau egin aurreti k eta koordinatu ahala. Ezin gure esker ona azaldu gabe utzi argitalpenean parte hartu duten zinezuzendari, irakasle eta kritikari guztiei: Eulàlia Iglesias, Isaki Lacuesta, Víctor Iriarte, J.M. Català, León Siminiani, Lluís Escartí n, Jorge Oter, Germán Rodríguez, Josetxo Cerdán, Gonzalo de Pedro, Los Hijos kolekti boa, WeareQQ kolekti boa, Rivet ikuskaritza-bulegoa, Andrés Duque eta Virginia García del Pino. Orekariak denak ere, gu biok bezala, oreka zailean ari baikara geure unibertsitate-esparru bihurri honetan, zenbait egilek eta lanek beren lekua izan dezaten esparru akademikoan. Eskerrak zuen pazientziagati k, zuen mezu elektronikoengati k, telefonohizketaldiengati k eta, batez ere, zuen konpainia onagati k. 26 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Deustuko Unibertsitateko Soziologiako lizentziaduna eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna. Gaur egun, Eloy de la Iglesia zinegile euskal herritarrari buruzko doktoretza-tesia egiten ari da. Germán Rodríguez 27 Germán Rodríguez Zenbait auzi gaur egungo zinearen inguruan Territorios y fronteras: experiencias documentales contemporáneas (I) izenburuko uda-ikastaroan proiektatu ziren fi lmak zinegile-labealdi berri batek eginak dira: gaur egungo zine espainiarraren panoramaren parametro esteti ko batzuk zehazten dituzten zinegile batzuek, hain zuzen ere. Nagusi dabilen zine moduaren parez pare, beste zine hori fi kzioaren eta dokumental klasikoaren arteko zirrikituetan bizi da, zirrikituok arakatzen eta joko-eremu bihurtzen ditu, are barruti k zartatzeraino iristen da. Horti k datoz, hain zuzen ere, gaur egungo gure zinearen lanik kitzikagarri eta sortzaileenetako batzuk. Esan daiteke bertako faktore jakin batzuek behar ziren sinergiak eragin dituztela generoak berregiteko eta dokumentala konplexurik gabeko askatasun esteti korako objektu ezin egokiago bihurtzeko. Besteak beste, honako faktore hauek nabarmendu daitezke: zenbait unibertsitatek izan duten eginkizun ezinbestekoa, batez ere Katalunian; zinemaldi espezializatuak agertu izana; onkeriarik gabeko kriti ka berria sortu izana; eta, nola ez, errealizadore askoren talentua. Baina, ezbairik gabe, eredu honek askoz hedadura zabalagoa du. Nahikoa da era horretako edozein zinemalditara hurbiltzea ulertzeko sorkuntza-ildo hori ahal handiko lokarria dela, hainbat naziotako zinematografi en arteko lotura nagusia. Alegia, aurrean dugun jarduera zinematografi koa, ikuspuntu horretati k bederen, ezin uler liteke bere tamaina osoan ez bada kontuan hartzen mundu osoko saski-naskia. Horti k abiatuta, galdetu behar genuke ea baduen bereizgarririk gauzak egiteko modu horrek, edo, zehatzago esanda, sakondu beharko genuke Santos Zunzuneguik, 31 Zenbait auzi gaur egungo zinearen inguruan Germán Rodríguez tzen zaigu nola ezaugarrion bitartez pasabide bat eratzen den nahas-mahas bateti k ordena ulergarri bat ezartzen den arte. Ideia horretan sakontzeko, ezin aukerakoagoa da Conceptos clave del mundo moderno seriea, zeina oraingoz pasarte bakan batzuek osatzen baitute. Egitura formal zehatz batek ezaugarritzen ditu fi lmok, zuzendariak bere buruari ezartzen dizkion arau jakin batzuei men egitearen ondorioz. Film txiki horietako bakoitzaren xedea da gure garaiko kontzeptu garrantzitsuenen gakoak argitan uztea: La ofi cina (1998); El permiso (2001); Digital (2003) eta El tránsito (2009). Irudiak, itxuraz ausazkoak eta hutsak, off eko ahots batek esanahi axaleko bat erantsi ahala ordenatzen dira. Zine hori naturaren eta kulturaren arteko bitartekari geratzen da. Bestela esanda: zine horrek bere funtzio miti koa betetzen du. Lluís Escartí n outsidertzat har liteke. Batez ere bere apustu esteti koagati k, aurrez aipatutakoena baino askoz errotikoagoa baita. Haren zinea are eskarmentu handiko ikusleek ere a priori onar dezaketenaren mugetan dabil. Josetxo Cerdánek, zinegile horretaz Pausa aldizkari digital dagoeneko desagertuan idatzitako artikulu aitzindari batean, zioen zentzu handiz ezen haren filmak «amildegiaren ertzean» daudela beti . Escartí n hona ekarri badut, eta gainera aurrez aipatu ditudan zuzendariekin lotzen badut, ekarri dut haren ausardia esteti koari esker izaera unibertsala duen egitura bat ageri delako, haren fi lmen exoti smo axalekoaz harago doana. Akabatze zikin horrek, «trikimailuak, baliabideak eta elementu diskurtsibo eta narrati boak desikasiz»6 lortutakoa, hauxe adierazten du, hain zuzen ere: egilea hasierako zine-hizkuntzaren bila ari dela etengabe; Lumière anaiak baino lehenagoko zine-hizkuntzaren bila, kontzienteki arbuiatuz kultura-erlati bismoa, eta batez ere Mendebaldeko kanon aristotelikoa. Hizkuntza miti ko baten bila. 6 Josetxo Cerdán, «El desaprendizaje de Lluís Escartín». Artikulua honako URL honetan aurkitu daiteke: http://revistapausa.blogspot.es/. 32 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna. Gaur egun doktoretza-tesia egiten ari da. Zenbait testu argitaratu ditu L’Atalante edo BLOGS&DOCS aldizkarietan, bai eta Zinebi dokumentalen eta fi lm laburren nazioarteko zinemaldirako ere. Horrez gainera, Pausa aldizkaria koeditatu eta bertan idatzi zuen. Jorge Oter 34 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak naiak—, beste irudi guzti ak ibilbide jakin baten barruan doaz, eta ibilbide hori modeloen gorputz biluzietan zehar egiten da. Irudi luke —etenik gabeko senti pena da— fi lmak ez diola uko egin nahi ezein ibilbide posibleri: irudiek edozein norabide har lezakete; hainbat noranzkotan gurutzatzen eta aztertzen dituzte gorputzak, haiek ferekatzen ikusten ditugun eskuei oihartzun eginez bezala. Enkoadreak hain dira itxiak non erreferentziak galtzen baiti ra; ibilbidea, zuri-beltzaren laguntzaz, aktoreen larruazalaren gaineti k egiten da —Microscopíasi dagokionez (2003)—, batzuetan hura larruazala dela jakin ezin daitekeelarik. Azken planoan egiten den itzulerak zirkulua osatuz ixten du obra; ustekabeko itzulera gerta daiteke, baina, baldin eta Teoría de los cuerposen sumatu den nondik norakoa aurrerabide alderantzikatua bada, bi adinek bat egiten duten azken plano horrek espirala irekitzen du, bidaiari berrekiten dio, azkeneti k (gaztaroti k) hasierara (zahartzarora). Itxura guzti en kontra, Víctor Iriarteren El mar (2010) fi lma igerilekuez ari da… edo, besteak beste, igerilekuez ere bai. Hiru irudi mota biltzen dira han; lehena Iriartek Gasteizko igerilekuetan hartarakoxe hartutako irudiek osatzen dute. Besteti k, fi lmetati k hartutako irudiak ditugu, batez ere Hollywoodeko klasikoetati k, gaiaren irizpidearen arabera: ura, bainua, itsasoa, igerilekua —alegia, Iriarte programatzen arituko litzateke bere saio pertsonal hori, eta harentzat kontu hori ez da batere berria; adibidez, Víctorrek R. W. Fassbinderrek Der zoom: Das Bild in den Augen näherte (2009) fi lmean dituen zoomak lotu zituen—. Horren bidez, egilea atzera begira jartzen da, zine-erreferenteei, baina fi lmaren begiradarik indartsuena barrurako begirada izango da, barne-begirada: gaia dela eta, Iriartek bere buruari egiten dio so; bere buru haurrari. Uda eta bainua haurtzaroari eta nerabezaroari dagozkie hein batean, eta gerora berriro hartzen badira, oroimina sartzen bide da tartean, garai hartan egiten genuen hari erreferentzia eginez. Iriartek tarteko ti tulu gisa sartzen ditu bere oroitzapenak (hirugarren irudi mota), edota, haurtzarora itzuli delako seinalerik argiena, amaren soinuzko lekukotza ekar dezake (hari dago eskainia bideoa), ama igerilekuko eta itsasoko pasadizoei buruz ari dela. Kontrastea gertatzen da egungo irudien —igerilekua hutsik, neguan edo gauez— eta oroitzapen betearen —fi lmetakoak, haiek ere oroitzapenak nolabait, une gogoangarriak dira beti — artean. Eta iraganbidea senti pen fi siko, zentzumenezko baten bidez egiten da maiz, eta horrek zerikusia du Iriarteren nouvelle vague tonuarekin. Elías León Siminianiren Pene (otra historia de amor) (2007) fi lmak haren beste fi lm batzuen ereduari jarraitzen dio —Vecinos (2005), Los orígenes del marketi ng (pieza pluma sobre asuntos pesados) (2010) edo Conceptos clave del mundo moderno serieko fi lmeenari—: esti lo dinamikoa, collagearena, zeharkakoa, autorrefl exiboa. Haren beste fi lm batzuk bezala, Pene ere bizkor doa: hori da Siminianiren erakargarritasun bat, erritmoa, planoen muntaketaren eta soinuen bidez lortua (oinarrizkoa du over iruzkina erabiltzea). Mozketa da Siminianiren tresnarik preziatuena; plano horiek puzzle bateko piezak ahokatzen diren bezala itsasten ditu, baina pieza horiek benetan beregain izan daitezke: zentzu jakin eta zehatz batzuk dituzte, egileak gure begien aurrean ematen dizkienak; Siminianik irudiak sortzen ditu, beste batzuek hitzak sortzen dituzten bezala. Orduan ulertzen ditugu Siminianiren irudiak; unitate sendo bihurturik, pantailan inoiz ikusten ez ditugun elementuei buruzkoak izan daitezke —eta halaxe da Penen, hain zuzen ere—, geroago 35 Zinea hurbiletik: Escartín, Iriarte, Lacuesta eta Siminiani Jorge Oter (erritmoa sortuz) dagoeneko emana diegun esanahiaren eske berragertzen diren elementuei buruzkoak. Irudi izatera jolasten diren irudiak dira beti . Hein handi batean, hori guzti a hain abiadura handian gertatu eta hala ere ulertzen bada, Siminianik ikuslearen aurrean eta harekin batera, trikimailu bat balitz bezala, egiten duelako ulertzen da. Lluís Escartí nek Polinesian grabatu zuen Tabú Maná (2009). Filmaren sekuentziarik indartsueneko irudiek lehiaketa batean parte hartzen duten dantzari batzuen aldakak baizik ez dituzte enkoadratzen (beste guztia at utzirik), perkusioaren soinuaren arabera mugitzen direlarik. Behin eta berrizko sekuentzia da, sekuentzia estrukturalista. Baina, aldi berean, sekuentzia emozionala da. Emozioena konstante bat da Escartí nen lanetan, errepikatu egiten baitu bestearekin aurrez aurre jartzeko une hori (lekuaren exoti kotasunak berak bermatzen du aurrez aurrekoa: Mexikoko oihana El camino de las abejasen (1999), tuaregen basamortua Amanar Tamasheqen (2010), edo Ozeano Bareko uharteak), eta gizati artasuna bilatzeko erabiltzen da. Horregatik dago berotasuna haren filmetan, horregatik dago denbora bat eta entzute bat. Horren adierazgarri da Tabú Manáko over ahotsa, gauza batere ez berria haren lanetan (Texas sunrisen (2002) nabarmentzen da gehien), eta harekin batera bi pertsonaren arteko egoera inti moa agertzen da berriro (ahotsok Lluísi zuzentzen zaizkio esplizituki; horren adierazpenik beteena Amorreko (2011) elkarrizketakoa dateke), non nabariak baiti ra desberdintasunak eta ezaugarri komunak. Berrikusirik, lau fi lmen artean beren arteko zerikusiaren beste arrazoi bat suma daiteke: denek begiratzen dute hurbiletik. Zeinek bere erara, ukipen jakin bat proposatzen dute erakutsi nahi duten horrekin —edo iradoki nahi duten horrekin; bistakoa da hori, esate baterako, El maren kasuan—. Iriarteren fi lma hurbila da bertati k bertara ari delako, inti motasunaren tarte hurbilean, errealizadorearen barne-unibertsoan. Iriartek bidaia pertsonala egiten du, bizitzak eta zineak emandako oroitzapen batzuekiko nahitasunak markatua (zineak emandakoa bizitzak emandakoa da, dena den): Iriarte emozionalki dago hurbil. Teoría de los cuerposen materialtasun muturrekoak, berriz, hurbilpen fisikoa proposatzen du, optikoa, fi lmari interesatzen zaion horren aldera. Begiratzen zaion horretara hurbiltzeko keinua da, beharbada ez gehiago ikusteko asmoz, baizik eta hurbilagoti k ikusteko, hain justu ere; hurbilagoti k zer ikusten den ikusteko eta, hartara, jakiteko ea han baden ezer desberdinik (nolabait, Godardek Scénario de Sauve qui peut (la vie) (1979) obran erralenti az dioen gauza bera adierazteko: «kamera geldiagotu, ikusteko; baina ikusteko ea ikustekorik baden»). Siminianik, besterik gabe, produkzioprozesura hurbiltzen gaitu, guk ikusi ahala «egiten» ari den fi lmera igotzeko gonbidatzen gaitu: Siminianik partaide bihurtzen gaituelako hurbiltzen gaitu (nahiz eta jakin hark beti gordeko duela sekreturen bat). Eta Escartí n, berriz, aurrean duenari bitartekorik gabe (ezinbestekoa den gutxieneko hori izan ezik) begiratzen diolako dago hurbil, hurbildu eta zabal begiratzen duelako. Lluís hurbil dago, bera hurbila delako, hain zuzen ere. Baina motz geratuko ginateke kontuan hartuko ez bagenu hurbiltasun horrek urrunago joatea proposa diezagukeela, eta horren adierazle argia dira Lacuestaren irudiak: larruazal horretan seinaleei erreparatzea, seinaleok sorrarazi dituzten uneetara daramaten seinaleei. 41 Eulàlia Iglesias Bariazioak gorputz baten inguruan: identitatea eta absentzia Isaki Lacuestaren zinean 2009ko azaroan, Cahiers du Cinéma España aldizkariak —orain Caimán - Cuadernos de Cine du izena— azala Isaki Lacuestari eskaintzea erabaki zuen, hirugarren fi lm luzea —Los condenados— estreinatzen zuela-eta, baina baita Lugares que no existen (Google Earth 1.0) erakusketarengati k ere, beste zenbait egitasmorekin batera. Zuzendariaren izenaren azpian, «XXI. mendeko zinegile bat» ageri zen argitalpenean. Defi nizio horrek, tautologiko hutsa bere horretan eta, horrexegati k hain zuzen, txantxak eragiten dituena oraindik ere zinegile eta zinezaleen artean, asmo oso zehatz bat zuen: azpimarratzea ezen, beste zuzendari batzuekin ez bezala —haien fi lmografi a ez litzateke batere aldatuko XXI. mendearen lehen hamarraldiko data izan ordez, demagun, joan den mendeko berrogeita hamarreko urteetan egina balitz—, Cravan vs. Cravan (2002) fi lmaren egilearen obra bere garaiko jokamoldeekin bat zetorrela, baina hori egoerara moldatze hutsa izan gabe. 2000. urteti k, Isaki Lacuesta (Girona, 1975) osatzen ari den corpus zinematogra- fi koa naturaltasun osoz pasatzen da genero, formatu eta euskarri batzuetati k besteetara: haren fi lmografi an fi kziozko eta ez-fi kziozko fi lmak dituzu, hibridazioak, museoetarako bideoinstalazioak, fi lm laburrak, telebistarako produkzioak, lan esperimentalak, ikus-entzunezko epistolak eta DVDetako gehigarri gisa 43 Bariazioak gorputz baten inguruan Eulàlia Iglesias prozesuari jarraitzen dio; Los condenadosen (2009), agerian jartzen ditu borroka armatuaren kontraesanak, militante batzuen hilotz miti fi katu eta armairu batean ezkutatuen bitartez; La noche que no acaban (2010), gogoratzen du zer-nolako asti ndua eragin zuen Ava Gardnerrek Costa Bravan, garai hartan leku hura Hollywoodekin lotzen ziren ezaugarri ekonomiko, sozial eta moralen anti podetan zegoelarik. Eta Los pasos doblesen (2011), Cravan edo Camarónen jiteko beste arti sta baten atzeti k dabil: François Augiéras, Josetxo Cerdánen arabera Lacuestaren pertsonaia guzti en ezaugarri den «primiti bismo»aren adibiderik guzti zkoena; primitibismo hori definitzeko abiapuntua ingurunearekiko harreman primario, trauskil, landu gabe bat litzateke, basatasunaren jatorri balizko batera itzultze bat. Cravan vs. Cravan Sitgesko Zinemaldian estreinatu zenean, nahasmena sortu zuen hara bildutako kazetarien artean, eta batek baino gehiagok esan zuen dokumental faltsu bat zela. Eta oraindik ere aurkitu daiteke hori dioen kriti karik. Nahasmena ez zaio soilik egotzi behar Arthur Cravan poeta boxeolaria benetan existi tu zela ez jakiteari. Lacuestak pertsonaia misteriotsu eta liluragarri horrengana hurbiltzeko hautatu zituen formak ez ziren biopic dokumentaletan ohiko direnak: sekuentzia batzuetan, fi lmak batere arazorik gabe jotzen du, beste baliabide batzuen artean, gertaerak dramati zatzera. Haren beste fi lm batzuek egiten duten bezala, Cravan vs. Cravanek ere mitoaren kontzeptuari ekiten dio, ez hainbeste bereizteko ea historia ala legenda inprimatu behar den, The Man Who Shot Liberty Balanceko (John Ford, 1962) kazetariak esango lukeenez, baizik eta pertsonaiak utzitako ondarea marrazteko. Oinatz horiek dira pertsonaia iheskorrok existi tu direlako froga ziur bakarrak. Izan ere, inoiz ezin izan da ziurtatu Arthur Cravanen heriotza, itsasoan desagertu baitzen batere arrastorik utzi gabe. Hala, bada, Cravan mamu bihurtzen da, izaki ukiezin eta gorpuzgabe bat. Gorputzik gabe ez dago hil zela frogatzerik; eta azken batean, ezta bizi izan zela ere. Arthur Cravan hautatzea lehen fi lm luzearen objektu-mamutzat ere modu bat da agerian uzteko norberak artea eta bizitza ulertzeko era jakin batekin dituen loturak. Lacuestak ez du hautatzen zinegile bat, baizik eta arti sta bakan, ohi ez bezalako bat, XX. mendeko abangoardiekin lotua. Hain zuzen ere, abangoardistek egin zioten harrerarik beroena zineari, arte moderno, garaikidea zen aldeti k, zer eta diziplina zaharretarako bide berriak arakatzeko bide ematen ziena. Abangoardistek egin zuten apustu zinea antzerkiarekiko, argazkiarekiko eta literaturarekiko loturetati k askatzeko eta bere berezko hizkuntza eta gramati ka zituen artea bihurtzeko. Abangoardistak izan ziren lehenak zinea arte plasti - koekin hibridatzen eta ez-fi kzioarekin lan egiten, noraino eta zinearen ustezko izaera ontologiko horri, hots, argazki-erregistroari, itzuri egiten ausartzeraino. Zinearen historiografi a klasikoetan, beti gorde ohi da atal bat abangoardia historiko horiek aztertzeko. Gehienetan, ordea, abangoardia zinematografikoak ia jarraipenik izan ez duen gertaera historiko bat balira bezala geratzen dira, zine-hizkuntzaren arte-joeren eta are industria-joeren bilakaeran izan den salbuespen bat balira bezala. Mugimendu haiekin lotzen den edozein joera garaikide, hasi bideoklipeti k eta publizitateraino, bideoarteti k fi lm labur esperi- 45 Bariazioak gorputz baten inguruan Eulàlia Iglesias bat gogoratzen du, dagoeneko desagertua zuzentasun politi koak hala aginduta, zeinak dantzan jarri baitzuen hainbat urtez Gironako probintziako eskola-umeen irudimena. Museo hura eta herri hura ezagunak dira, halaber, gorputz baten presentziari —eta orain, absentziari— esker: boskimano disekatu baten gorputza. Alegia, Isaki Lacuestaren fi lmografi ak berriro jartzen gaitu borondate jakin baten arrastoan: zinea artetzat du berak, eta ez du merezi apriorismo esteti ko edo industrialek zinearen gaitasunak eta ahalbideak bortxaz mugatzea. Ikus-entzunezkoek gaur egun eskaintzen diguten ikusmiraren arabera, badira baldintza batzuk ariketa multi disziplinario horretarako bide ematen dutenak, onerako edo txarrerako. Bateti k, zine espainiarraren industria artezten duten arauek —uler bedi zine espainiarra bere adierarik insti tuzionalenean— oraindik ere ez dute aukera askorik ematen fi lm luzeak ekoizteko, parametro oso jakin batzuetan sartzen ez badira: fi kzioak, fi kzio hitzaren adierarik klasikoenean, edota kazetaritzarekin estu lotutako dokumentalak. Besteti k, azken urteotan eragile berriak agertu dira ikus-entzunezko produkzioan, banaketan eta emanaldietan; eragileok berdintzen saiatzen dira, edota nola edo hala betetzen behinik behin, insti tuzio ofi zialak dituen zuloak. Ezinbesteko elementuak dira, hasi museoetati k eta zinemaldi zenbaitetaraino, baina jokoz kanpo geratzen hasita daude egungo krisi ekonomikoaren kudeaketa txarragati k. Lacuestaren lanak, bestalde, agerian jartzen du zine independentearen eta zine komertzialaren arteko dikotomiaren ustela. Nahiz eta itxuraz irtenbide komertzial eskasak dituen zinegintza batean jardun, Lacuestaren lan asko enkarguz eginak dira, insti tuzioen, kultur, arte- eta zientzia-erakundeen eta are telebistaren enkarguz. Eta hura beti agertu da bere fi lm luzeek beti ko zine-aretoetan leku bat izan dezaten eskubidearen alde, eta ez bakarrik pantaila alternatiboetan. Lacuesta urrun dago, bere modura, dokumentalgintzan ari diren garaikideen erati k ere, hau da, «heterodoxo» edo «generoetati k at» eti keten pean sartzen direnengandik; halakoek industriatik guztiz at eusten diete beren produkzio erei, dela do it yourself ildoan militante direlako, dela beste erremediorik ez dutelako, dela —gehienetan— bi arrazoiongati k. Horretan ere, Isaki Lacuesta heterodoxoa da heterodoxoen artean. 47 Isaki Lacuesta Maitasun ikusezinak. Behin-behineko oharrak León Siminianiren eta Víctor Iriarteren zineaz Xarma Aspaldi ez dela, Víctor Iriarterekin jardun nuen hizketan zineaz (autoa gidatzen zihoan hura, eta, soslaiz dagoen guzti etan bezala, ezin hobeto solasean). Gogoan dut kexu zela fi lm gutxi zirelako kantak bezalakoak: alegia, azalmintzean ditugun senti menduez hitz egiteko gai zirenak, lelo bat bezain gogoangarriak, ezagunak, itsaskorrak ere bai, zergatik ez, baina, batez ere, egileen benetako bizitza emozionalaren berri ematen zutenak, hots, 2010aren inguruan hogeita hamar urteti k gora bete ditugunon belaunaldiarena. Victorri eta bioi, kontuak ateratzen hasita —zenbat fi lm gazte eta espainiar gogoratzen genituen abesti ak bezalakoak—, oso gutxi zetozkigun gogora. Kontua da ateratzen zitzaigun lehen izena Elías Siminiani zela beti . Gero etorri ziren Jonás Truebaren fi kzioa (Todas las canciones hablan de mí) eta Ion de Sosaren True Love fi lm ornitorrinkoa. Baina, bidegabeko ahanzturan eta kronologietan erortzeko arriskua badugu ere, guk beti pentsatu izan dugu Siminiani izan dela gure belaunaldian maitasunaren gaia benetan jorratu duen lehen zinegilea. Iriarte eta Siminianiren fi lmek badute ezaugarri ezohiko bat, xarmagarriak dira; aldarrikatzekoa genuke, akaso, xarma kontzeptu kriti koa. Baliteke zehazgabea iruditzea, baina egia da haren lanak oso gogoko egiten zaizkiela ikusleei. Eta baliteke egunen batean (noizbait, denbora gehiago eta tarte zabalagoa izaten dugu- 48 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak nean) galdetzeko egokiera izatea zein forma zehatzek, zein ahots-infl exiok, zein fi lmazio-teknikak edo muntaketa-eragiketak eragiten duten, are inoiz aurrez aurre ikusi ez dituzten ikusleen artean ere, ziurtasun hori, hots, fi lmok egileen oso antz handia dutelakoa, eta hala batzuk zein besteak egiati ak direlakoa. Zalantza metodikoa Film gehienak hain daude ziur beren buruaz —edo hala baleude bezala jokatzen dute, behinik behin—, non, huts egiten dutenean, bi aldiz egiten baitute huts. Mapa (2012), aldaketa-prozesuan den pertsonaia baten egunkari lehen pertsonan kontatua, joan-etorriko bidaia senti mentala Madril eta India artean, guzti z kontrakoa da: zalantza-dantza etengabean dabilen fi lm bat. Zalantza —kontzientzia hipergaratu bati dagokion zalantza— bere estilo bihurtu duen norbaitenak dira erritmo- eta tonu-aldaketak, hauskortasun hunkigarria. Metodo kartesiarraren defi nizioak honela dio: «Zalantza metodikoa erabiltzean, auzitan jartzen da zentzumenen balioa, baina baita arrazoimen dedukti boarena ere. Mundu fisikoak, inoren eta norberaren gorputzek, ez dute gaindituko zalantza metodikoa». Hiztegiko sarrera hori irakurrita, nola ez pentsatu Siminianiren zinearen bertute nagusia deskribatzen duela. Izan ere, hark (bere buruaren aztertzaile paranoiko kriti ko bikaina izaki) sekuentzia bakoitzaren aurkia eta ifrentzua erakusten dizkigu, fi lmatu zuena eta fi lmatu nahi izan zuena, bizi izan zuena eta bizi nahi izan zuena, eta, laburbilduz, nola muntaketa tarte ezin gaindituzko horiek konpontzen eta leuntzen saia daitekeen. Siminiani ulertzeko gako bat da haren muntatzeko era ez dela collagearen artearen irudira egina (askotariko materialak gainazal lauetan elkarren alboan ipintzea), baizik eta bolumenak garatzeko asmoa duela —eskulturak bezala, edo, hobeto esanda, arkitekturak bezala—: Mapan, ez da ez irudi ez soinu aldebakarrik; zinegileak irudi-soinuok inguratzeko gonbita egiten digu, haien ertzak behatzeko, egoera bakoitzak izan ditzakeen aldaera guzti ak sumatzen has gaitezen. Azken batean, Siminianiri gehien interesatzen zaiona ez da esanahi berri bat sortzea, collagearekin lotu ohi dugun erakoa, baizik eta arakatzea nola zentzua etengabe eraikitzen eta itxuraldatzen den, eta neurtzea noraino egokitzen zaion gertaeren errealitateari edo noraino den eraikuntza sinboliko geure nahien arabera itxuragabetu bat. Mapan, protagonistaren bizi-ibilbidea haren forma zinematografi koena da aldi berean. Eleberri eta zine klasikoen «iniziazio-bidaia»ren premisetati k abiatuta, Siminianik muntaketa digitalaren aukeretara egokitzen ditu. Hala, «berrabiaratzebidaia» bat eskaintzen digu, berez, hala nola berrabiarazi ohi ditugun ordenagailuak, zerbait gaizki dabilela iruditzen zaigunean. Maparen ezaugarririk bereziena zera da, sekuentzia bakoitzaren aurrean jarri eta aldi berean zenbait une desberdinetati k ikusiko bagenu bezala ikusteko aukera ematen digula. Hala, uler dezakegu zer senti tzen eta pentsatzen zuen protagonistak ibaian bainatzen den neskatoa filmatzen zuen bitartean, edo mutiko jolasti batekin bidezidor batean gurutzatzen denean; eta, aldi berean, ezagutu 49 Maitasun ikusezinak Isaki Lacuesta dezakegu plano horiei buruz gerora —dena esanahiz aldatu eta gero— egin zuen gogoeta. Errodajearen eta muntaketaren bi denborak etengabe gainjartzen dira. Zoom eta Límitesen gertatzen zen bezala —bi lan ospetsu horien bidez garatu zuen Siminianik bere esti lo paranoikoaren onena—, ezinezkoa litzateke ikuslearentzat egitura hori guzti a berehala eta berez ulertzea baldin eta pertsonaia sendo bat eraikiko ez balitz: protagonista senti mental hori, Siminianiren sosia gisa aurkezten zaiguna, zeinak gonbidatzen baikaitu pentsatzera nola izan gintezkeen garena baino hobeak. Uler dezazuen Siminianik eraikitzen dituen pertsonaiak noraino diren errealistak eta eraikuntza dramati koak aldi berean, aski izango da kontatzea ezen Límiteseko protagonistarekin kalean gurutzatu nintzen lehen (eta azken) aldian ez nintzela ausartu ezer esatera, baina Scarlett O’Hara berberarekin topatu izan banintz bezala izan zela hura, Sol plazati k gertu eta eguneroko jantzian. Siminiani ez da izan soilik desamodioa fi lmatu duen lehena gure belaunaldikoen artean. Horrez gainera, lehena izan da aurkitzen zinea hobea izan zitekeela baldin eta huts egiteko beldurra erakusten bazigun, ezkutatu ordez. Magia-trikimailuak Invisiblek (2012) Víctor Iriartek aurrez egindako lan guzti en bertuteak argitan jartzeko gaitasuna du, atzera begirako modu batean jarri ere. Batez ere, zeren eta, hain hauts gutxi harrotu dutenez, Iriartek azken hamar urteotan egin dituen fi lm ugariek ere Invisible izan baitzezaketen izenburua. Hura ezagututa, ziur nago ez zukeela gaizki hartuko historian lehen zinegilea izatea zeinaren fi lm guzti ek denek izenburu bera duten; George Foremanen pare jarriko litzateke hala: George jarri zien izena bost semeei, berak azaldu izan du zergati k: «Muhammed Alik buruan hainbeste kolpe eman eta gero, pentsatu nuen hobe zela oroimena gehiegi ez zamatzea». Baina kontua da Víctorren beste fi lmak ez direla Invisible, baizik eta Wrócic-Volver (2006), Decir adiós (2007) eta Cinco películas breves (2007), hirurak ere 16 mm denboragabe batean eginak; bideoak, berriz, E-j-e-r-c-i-c-i-o-n-ú-m-e-r-o-d-o-s (2007), Tentati va (2006), El mar (2010), eta gainera bideoarteko piezak dituela, zuzeneko ikuskizunetarako eginak, hala nola El otro lado-Arrazen miztura (2004) eta Microscopio (2003), edo Punto de Vista Zine Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdirako sakelakoaz errodatutako fi lm labur bat, Apuntes para una película de espías (2008). Azken pieza horri esker, Iriartek berretsi egin zuen askok susmatzen genuena, hots, Enrique Vila-Matasen pertsonaia bat izateko jaioa zela; Vila-Matasek Dietario volublen kontatu baitzuen errodaje arraro hura. Pieza guzti en artean, beharbada ikusezinena (eta hori bada zerbait esatea) Zortzibederatzi: Lisabö (2009) izango da, bi urtean errodatutako dokumental bat, S8an, Lisabö rock-bandari buruz. Film hori —kanta batena baino gehiago, binilodisko baten antza du: binilo-disko bat zirtaka elektrizitate estati koagati k— behin baino ez zen eman, baina musikariek soinu-pistak birnahastea erabaki zuten eta, eginkizun hori amaigabe luzatzen ari denez, ikusleek zain egotea beste erreme- 50 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak diorik ez dute, ea Zortzi-bederatzi: Lisabö noiz itzultzen den ikusgai diren gauzen mundura. Aitortu behar dut ezen, fi lmografi a hau idaztean eta ikusiz Iriartek zenbat pieza egin dituen hain urte gutxian, ni neu ere, nahiz eta haren lana hurbileti k jarraitu, harrituta geratu naizela. Gainera, zerrenda dagoeneko luze horri beste hainbat miniatura (Iriartek minotauro deitzen die) gehitu behar zaizkio, dozenaka; harritzeko maiztasunez eseki ohi ditu Vimeon duen kontuan, cajaconcosasdentro izeneko ideia-laborategi bat. Minotauro horiek poesia dira, egunkari pertsonal, performance, saiakera kritiko eta magia-trikimailu, eta oso zinegile berezia bihurtzen dute Iriarte, zeinaren benetako kezkek nik ezagutzen dudan beste ezein errealizadore espainiar aurrez egon gabeko lekuetara eramaten baitute. Brossak Portabellarekin egindako lanak, beharbada? Ez, haiek ez baitzuten inoiz izan asti rik maitasunerako. Aurrekoek ez bezala (eta horretan bai duela beste generogabetu espainiar garaikide batzuen antza: ez da kasualitatea Madrilgo erbestean azkenik Los Hijosekin batera bizitzen jarri izana pisu batean), badirudi Iriartek orri-barreneko oharren egile izateko bokazioa duela, hala nola berak gehien maite dituen idazle ezkutukoek. Eta kriti kari edo saiakeragile profesionalen bat lerro hauek irakurtzen ari balitz, bertati k animatzen dut honi buruz idatz dezan: zergati k diren hain bereziak eta xarmagarriak Iriartek 2012ko urtarrilean egin dituen zenbait pieza, Fjuego, Tatuaje eta Acapulco. Nolabait, Iriarteren lanak hark Apuntes para una película de espíasen erakusten dituen tresna horiek bezalakoak dira, erabili eta bost segundora autosuntsitzen direnak. Carpeauxen eskulturek haren margolan bikain ederren oroitzapena lausotu omen zuten, eta Iriarteren kasuan ere antzeko zerbait gertatzen da, ageri dituen nortasun publiko anitzek (idazlea, kazetaria, performerra, musikari eta dantzarien lankidea, Raya Marti nen argazki-zuzendaria eta muntatzailea, kanten hitzen egilea, telekinesia-aditua eta, orain, baita komikien argumenti sta ere). Horri zer bitxi eta erabakigarri bat gehitu behar zaio: Iriartek nahiago du bere indarrak lan berriak egiten erabili, aurrez egindako lanak mugitzen eta haiei etekina ateratzen baino. Haren lanak zirriborroak balira bezala daude eginda, obra nagusi baterako apunteak balira bezala, bere obra nagusi hori bost axola bazaio ere eta inoiz egingo ez badu ere. Hala, inori jakinarazi gabe ipini ohi ditu bideoak Vimeon, haien berri emateko inolako ahaleginik egin gabe; Internetek, lanak publikatzeko ez ezik, lanak ehorzteko ere balioko balu bezala. Izan ere, ez alferrik, Iriarte Walserren mikrograma dezifraezinen eta Perecen enumerazio ezinezkoen ezagutzaile handia da. Horregati k, ez naiz harritzen Googlen Iriarteren bila hasi eta agertzen den lehen argazkia polizia-fi txa bateti k ateratakoa iruditzea: haren antz handirik ez duen norbait aurrez aurre, erlijio-sekta bat edo hirurogeita hamarreko urteetako taldexka anarko-xelebre bat sortzear legokeena. Argazkia ikusita, laster susmatu nuen Iriarte (beti misteriotsu, Liniersen komikietako gizon beltzez jantzia bezala) kamufl atu egin zela orduan ere, oraingoan Bigarren Mundu Gerrako espioi baten mozorropean. Teoria hori egiaztatzeko, aski izan nuen argazki hura Juan Pujol 51 Maitasun ikusezinak Isaki Lacuesta espioi bikoitz mitikoaren argazki bakanetako batekin konparatzea; Pujolek, «Garbo» ezinenaz ezagunagoa, naziak eta aliatuak engainatu zituen. Egizue lo lasai: argazki horietako gizonekin kalean gurutzatuko bazinete, inoiz ez zenituzkete ezagutuko. Benetan ez dira halakoak. FuSonanbulismoa Invisible maitasunaren erretratu bat da, pantaila beltz batek pautatua. Baina, Malevitxek ondo zekienez, ez dago ezer pantaila beltz baten desberdinagorik, beste pantaila beltz bat baino. Hala, Iriarteren iluntasunak ez du inolako antzik Guy Debordenarekin, zeina probokatzailea, intelektuala eta kriti koa baitzen; bai, ordea, Branca da neveko Monteirorenarekin, hain amultsua bera. Pantaila iluntzen denean Invisiblen, soinu-harmonietan kontzentra gaitezen gertatzen da hori, eta kontu handiagoz prestatzeko hurrengo irudiaren etorrera. Iriartek beti fi lmatzen du gogokoen duena, gehien nahi duena eta gehien desiratzen duena. Haren zinean ez da erresumin-izpirik; bai, aldiz, jolasa eta ospakuntza, eta bai, haren tonurik larrienetan, dolu-nota lotsakor batzuen dardara, iraungitako edertasunagati k. Invisiblen, erretratatua Maite Arroitajauregi txelojotzailea da; Mursego izenez ezagutzen dute musika onaren zaleek. Ikusleok hark bigarren diskoa —Bi— grabatu zueneko eszena zati katu batzuk ikusten ditugu; musika artisau-lan gisa filmatzeko moduagatik, Godarden Hélas pour moi gogoraz liezagukete, eta, batez ere, Jeanne Balibarren erretratu desira fi sikoz betea, Pedro Costaren Ne change rienen. Baina iradoki dugu lehenago Iriarteren zinean garrantzia duena ez direla antzak (ez ditzagun lanik gabe utzi halako berri laburren idazleak), baizik eta berezitasunak. Invisibleren lehen bereizgarria sortzen den giro bitxia da, Maiteren irudien izaera errealista (plano fi nkoak, tripodez fi lmatuak) fantasiazko zinearen tonura aldatzen denean. Invisiblen aurkikuntza formal handi bat dago, eta uste dut Iriartek harekin garatu duela behin beti ko bere ahotsa: literatura-testuak (pantailaren erdian bi pertsonaiaren arteko elkarrizketa laburrak gainidazten dira) eta off eko ahots bat, Iriarterena berarena, konbinatzen dira. Tarteka, sirenak, xuxurlak, urruneko hotsak: ez datoz bat pantailan ikusten dugun ezerekin. Bistan denez, baliabide horietako bakar bat ere ez da berria, berez (Genet, Duras, Isou), baina osagai horiek guzti ek batera jarrita, ohiz kanpokoa gertatzen da azkenean nola diharduten elkarrekin. Egunerokoena da ezezagunena. Gainidatzitako testuetako batek iragartzen digu: «Maite-fi lm bat da». Pixkanaka, ulertuz joango gara ezen, berez, desamodio baten kronika bat ari zaizkigula kontatzen zuzenean: erretratugilearen eta erretratatuaren parti tzea. Ahotsak eta testuak iradokitzen dute Maite banpiroen fi lm baterako soinu-banda ari dela grabatzen bere txeloaz; fi lm hori ez dugu inoiz ikusiko, jakina, salbu eta onartzen badugu Invisibleren beraren baitan gordetzen dela. Eta zinea galdutakoari dei egiteko medium gisa desesperatuki erabiltze horretan, atzera bueltarik ez duena geldiarazi nahi horretan, hortxe ageri ditu letagin zorrotzak Invisibleren banpiro-kontakizunak. 52 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Iriartek Garrelengandik ikasi zuen erretratua (genero hain funtsez zinematogra- fi ko hori, auskalo zein arrazoirengati k westernak edo musikalak adinako arreta inoiz jaso izan ez duena) errealista eta misteriotsua izan zitekeela aldi berean. Haren fi lmik onenetako batzuek (Cinco películas eta Retrato de JJ Bakedano) frogatzen zuten ezen, kamerari begira dauden pertsonei aurreti k hartutako erretratu mutuen bidez, Iriarte gai dela adierazteko nola dabiltzan desira eta adiskidantza kameraren atze-aurreen artean, bateti k bestera. Bai eta iradokitzeko ere presentzia fi siko orok izozmendi sekretu bat ezkutatzen duela. Pantaila beltzen artean, Iriartek erakusten dizkigun pusketa hautsiak gai dira senti pen fi siko gogoangarriak oroitarazteko (kilkerrak, egunsenti ak Sandokkan hotelean, espazioak eta biografi ak berreraikitzen dituzten hotsak, Rutt mannen Weekenden bezala): sinestesiak, metonimiak, iraganik gabeko emakumeak, pantera-gizonak, eta Maiteren lepoko zain puztuak, kantuan ari dela. Neorrealismoa eta magia. Filmak aurrera egin ahala, banan-banan entzuten ditugu Maite zenbait tresnaz baliatuta hurrenez hurren grabatuz doan soinu-pistak: hunkigarriak dira batzuk, erromanti koak; komikoak beste batzuk, karikaturazkoak; oro har, ematen du disko desberdinetakoak direla. Azkenean baino ez dugu ulertuko, pista guzti en nahastura entzutean, gai beraren parte zirela denak; ulertuko dugu soinu ustez elkarren kontrakoak, banan-banan entzunda ezin jabetu baikinen multzoak duen batasunaz, konposizio bakar eta hunkigarri batean biltzeko asmatuak zirela. Invisible berdin konposatutako fi lma da. Esate baterako, erakusten digunean noraino diren anti naturalak musikariek hartu beharreko jarrera fi sikoak, eta ikustean Maiteren eskuek atzaparrak diruditela txeloaren gainean, fi lma musikako proletarioez eta zinegilearen senti mendu barnekoenez mintzo zaigu batera. Invisible beldurrik gabe egindako fi lma da, heltzen dizu eta ondoren tarte bat urruntzea eskatzen du berriz ere heldu aurreti k, hala nola maitasun amaigabe, itxaropenez, etenez eta bentrilokiaz egindako horiek. Iriartek fi lm sonanbulua egin du. Funanbulua. Eta horrek aski behar luke herrialde honetan jarraitu beharreko zinegileen mapan koka dezagun: gutxienez, harik eta berak iskintxo egin eta aztarnarik utzi gabe desagertzea erabakitzen duen arte. 57 Víctor Iriarte Barruan gauzak dituen kutxak aurkezten du… 1. 2005. urteko apirilaren 6an, koaderno-blog bati ekin nion Interneten; Caja con cosas dentro zuen izena, eta han ideia hau jarri nuen prakti kan: zineaz idaztea ere zinea egitea da. Koaderno hura honela hasten zen: Zero orrialdea. Gogoko dut trenez bidaia luzeak egitea eta atzerrian zinera joatea. 2. Internet izan aurreti k, baziren zapata-kaxak. Nik gauzak gordetzen nituen zapatakaxa hutsetan. Zapata-kaxa bat betetzen nuenean, armairu batean sartu eta beste bat betetzen hasten nintzen. Kaxa haietan gordetzen nituen gauzak. Adibidez: zine-sarrerak, behin oparitu zidaten gaztaina ihar bat, harizko eskumuturrekoa, bi postal, neuk idatzi eta inoiz bidali ez nuen gutun bat, poker-sorta osatu gabe bat, bi erloju hautsi, iparrorratz bat, etxean sofa aldatzen genueneko oihalki batzuk, hiru argazki non zuhaitz batera igota ageri bainaiz, bobina errebelatu gabe bat, jatetxe bateko bi faktura, laban bat heldulekuan aingura bat marraztuta zuena, hiru seilu sortaldeko, 1983. urteko liburutegi-karnet bat, azal marroizko koadernotxo bat non egunkari bat idazten hasi bainintzen (egunkariak egun bakar bat iraun zuen), egunkariti k ebakitako bi argazki non bi neska igerilari ageri baiti ra uretara salto egitear, oskolezko paper-laban beltza non Recuerdo de Filipinas jartzen baitu, zilarrezko metxero bat. Adibidez. 58 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak 3. Ohar-koaderno baten antza izango duten filmak egitea. Kaxen antza izango duten fi lmak egitea. 4. Zineaz idaztea zinea egitea bada, beharbada trenei buruz idazteak lokomotor-gidari bihurtzea du berekin. Trenen eta irudi higikarien arteko lotura. Bi fotograma jarri bata bestearen ondoan: ezkerrean, Lumière anaien bista bat, hiriko tren-geltokian; eskuinean, Buster Keaton trenbidean ibiltari. 5. 2005. urteko uztailaren 6an hauxe idatzi nuen: Trenez bidaia luze bat egin nuen azken aldian, Stutt garteti k abiatu nintzen, Estrasburgon geldialdia egin, eta gero Frantzia zeharkatu nuen gauez eta neguan, Parisera iritsi arte. Egun bat igaro nuen hiri hartan, eta biharamun goizean trena hartu nuen berriro. Ordu asko eman ondoren lozorroan, irakurtzen, oharrak idazten eta bagoiko leihoti k begira, azkenik Irungo mugara iritsi nintzen. Bidaia hunkigarri eta hotz hartati k, ohar bat gorde dut koadernoan, W. G. Sebalden Vérti go liburuaren 197. orrialdeti k hartua: Harrapatuta nindukan presioa ez zen arindu harik eta trena Heildelbergeko trengeltokian barrena ibiltzen hasi zen arte, non nasetan zen jendea hain baitzen ugaria ezen berehala bururatu baitzitzaidan desagertzear edo jadanik desagertuta zegoen hiri bateti k ihesi zihoazela. 6. Norbera trenean balihoa bezala egitea fi lmak. Errodatzea. 7. Norbera iheslari bat balitz bezala egitea fi lmak. 8. Filmak besteen fi lmez baliatuz egitea. Adibidez. 2007ko urriaren 11n, hauxe idatzi nuen: Milos Formanen Konkurs (1963) film dokumentalaren lehen kapitulua Kolin hiriaren irudi batzuekin hasten da: kanpoaldeko parke bat; motor-lasterketa bat, non zenbait gaztek parte hartzen baitute; gazte horiek haize-instrumentuak jotzen dituzte auzoko udal bandan. Ez dakit harraldi horiek igande batez errodatu ziren, baina izan liteke udaberriko txekiar igande bat. Motorzaleek prestaketak egiten dituzte, irteerara hurbiltzen dira eta martxan jartzen dituzte motorrak. Bien bitartean, parkean, gazte batzuek elkar agurtzen dute, beste batzuk hizketan ari dira, eta beste batzuk lasterketa noiz hasiko zain daude. Filmak motorzaleen eta begira dagoen jendearen irudiak tartekatzen ditu. Eta hor aurkitu nuen argazkiko neska, hiru segundo ozta-ozta iraun zuen plano batean. 59 Barruan gauzak dituen kutxak aurkezten du… Víctor Iriarte Bat, bi, hiru, ja. Eta ez da berriro agertuko fi lm osoan. Argazkiko neska beltzarana da eta begi argiak ditu, arti lezko jertsea du aldean, eta motorzaleak dauden lekura begira dago. Begiratu, irribarre egin, alde batera so jarri, gero behera, berriz ere gazteak dauden lekura, eta berriro irribarre. Eta kontraplanoan, muti l ilehori bat, jertse pikoduna eta lepo handiko alkandora jantzita, aurrera begira kontzentraturik, harik eta burua biratu arte; jendeari beha geratu, norbaiti keinu xume bat egin, eta irri txikia egiten du. Bi plano horiek muntaketa eta errepikapen bidez loop amaigabe batean batuta: huraxe izan bide zen nire lehen saioa beste batzuen fi lmez baliatuz fi lm bat egiteko. Film txiki bat beste fi lm baten barruan. Maite-fi lm txekiar bat. 9. Filmografi a desordenatua 1. Ez naiz inoiz zinera joaten seriekoa: Película de amor checa, 2007, Milos Formanen Konkurs (1963) fi lmaren zati ekin. 10. Franz Kafk aren egunkarien zati bat aldatzen dut hona. Hirugarren koadernoa, 1911ko urria: Gaur eskailerak ikusteak hunkitzen nau. Goizean goiz, eta ondoren zenbait aldiz, gozatu egin dut leihotik begira, nola eskaileraren harrizko karelaren hiruki formako zati a, Txekiar Zubiaren eskuinean, kaiko zabalguneraino jaisten den. 11. Eskaileren fi lmak egitea. Leihoen fi lmak egitea. Ispiluen fi lmak egitea. 12. Filmografi a desordenatua 2. El otro lado, 2004, Mini DV, kolorezkoa, 45 minutu. Behin fi lm bat errodatu nuen ispilu-fabrika batean. Kristal gardena gainazal erre- fl ektante bihurtzeko prozesua erregistratu nuen, eta irudi haiek fi lm, testu eta aitak oparitutako postal-bilduma batekin nahastu nituen. Orduan kaxa batean idatzitako oharren zati bat kopiatzen dut: Batek makinen automati smo erritmikoa grabatzen duenean, ezin hobeto ulertzen ditu Picabia, Duchamp eta are Marinetti bera ere. Engranajeek, gurpilek, torlojuek eta xafl ek osatzen duten marrazkia erabat hipnoti koa da. Beharginak, ordea, oso lasai aurkitu nituen. Nik pentsatzen nuen egun osoz nor bere buruaren aurrean lan egiteak bazukeela zerbait metafi sikoti k. Baina fabrikako tabernan ispiluen lan-txandakoekin pasatu nuen aldian, ez nuen aurkitu ezer normaleti k kanpo. Athleti cez mintzo ziren, telebista-programez eta bizkarreko arazo bat zuela-eta baja hartuta zegoen lankide batez. Baina arrastorik ez nortasunari edo izateari buruzko zalantzenik. Hori bai, denak zeuden bizarra ondo eginda, aurkitu nituenen artean inork ez zuen bizarrik. 60 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak 13. Filmak egin diren lekuetara bidaiatzea. 2007ko urriaren 19an, hauxe idazten dut: Banoa. Hementxe abiatzen naiz afrikar bidaia batera. Helmuga Rabateko Cervantes Insti tutua da, non datorren astean zine-ziklo bat hasiko baita, zeinean nire lanetako bat emango baitute. Hara bidean, Marraketx, Essauira eta Al Jadida bisitatuko ditugu. Eta gure planean gorriz markatuta daude Orson Wellesek 1951n Othello errodatu zueneko lekuak. Desdemona, Shakespeare, Brabancio, lo egiteko zakuak, nire pasaportea Uruguaiko sartu-irtenen zigiluekin, Carson McCullersen liburu bat, Ander pilotu buru, Francis kopilotu, eta ni kamera-gizon erdierrusiar bat. 14. Filmak egin diren lekuetara bidaiatzea eta fi lmak egitea. Adibidez. 2007ko irailean idatzitako bi zati kopiatzen ditut: (...) Gehien harritu ninduena izan zen konturatzea ezen, neure bizitzako hainbeste uda pasatutako leku hartati k oso gertu, zine espainiarraren fi lm miti ko bat errodatu zela. Amak kontatua zidan inoiz inguru haietan fi lm bat egin zutela, baina ez zekien oso ondo zer. Berak nahiago zuen gogoratu nola Carlos Menemek (Argenti nako lehendakaria 1989 eta 1999 artean) beraren lagun Juanitarekin egin zuen dantzan Santo Domingo de la Calzadako ermitan, artean presidente aukeratu gabe bisitan etorri zenean Espainiara, La Rioja argenti nar probintziako gobernadore zela. Unibertsitateko lehen urteak arte, ezin izan nituen zehaztu nire udetako paisaietan egindako fi lm haren izenburua eta zuzendaria. Eta orain ohartzen naiz zazpi urte nituela Víctor Ericek El Sur (1983) errodatu zuenean Ezkaraiko kaleetan. Herrian oraindik ere gogoan dituzte errodaje-egunak. Gizon batek kontatzen dit Florinda Chicok aitaren egiten zuela Víctor Ericek «¡Acción!» agintzen zuen bakoitzean. Etxeari izena aldatu diote, eta orain Villa Carmen deritzo. Kaioa han dago oraindik ere, goi-goian, iparra, hegoa, ekialdea eta mendebaldea seinalatzen. 15. Filmografi a desordenatua 3. Ez naiz inoiz zinera joaten seriekoa. Casti llos y trompetas, 2007, Mini DV, koloretan eta zuri-beltzean, Orson Wellesen Othelloren zati batzuekin. El Norte, 2007, Mini DV, koloretan. Víctor Ericeren El Suren zati ekin. 16. Barruan gauzak dituzten beste kaxa batzuen oharrak hartzea. Oraingoan, Alain Fournier idazle frantsesaren Meaulnes handia (1913) eleberriti k hartutako zati bat: Alferrik miatu nituen ez daki zenbat apalategi eta armairu, trastelekuetan mota guzti etako kutxa zahar ugari ireki, batzuk oso aspaldiko gutun-sortez eta Galais 61 Barruan gauzak dituen kutxak aurkezten du… Víctor Iriarte familiaren argazki horituez beteak, beste batzuk lore arti fi zialez, lumaz, jada modan ez zeuden ile-apaingarriz eta txoriz goraino. Kutxa haiei ezin zehaztuzko zimel usaina zerien, lurrin itzali bat, bat-batean oroitzapenak, penak pizten zituena nigan egun osorako, bilaketa lanak uztera behartuz. 17. Filmak egitea, argazki-albumak balira bezala. Filmak egitea, jateko argazki-albumak balira bezala: eta Andrés Duque datorkit gogora, Andrés Duque kromoen album bat jaten bere fi lm batean. Film kanibalak egitea. Banpiroen fi lmak egitea. Ispiluetan islatzen ez diren fi lmak egitea. 18. Kamerari begirako fi lmak egitea. 2005eko ekainean hau idazten dut Rosselliniren Roma citt á aperta (1945) fi lmari buruz: Nire sekuentziarik gogokoena da. Tranbia kameraren aurreti k pasatzen da, eta leihoan pausatuta dauden neskek irribarre egiten diote objekti boari. Beste bidaiariek ere Rosselliniri begiratzen diote, eta bagoiaren atzealdean zintzilik doan haurrak agur egiten du esku ezkerraz, eta zerbait oihukatzen du. Haur hori eta neska horiek imajinatzen ditut, etxean kontatzen nola, Via Nomentanati k tranbian zihoazela, alkandora zuriko gizon batek eta haren ekipoak beren kamerez fi lmatu dituzten. Pertsona horiek ikusiko ote zituzten inoiz beren buruak Erromako zine-aretoetako pantailetan? 19. Filmografi a desordenatua 4. Erretratuak, kamerari begiratzea. Cinco películas breves, 2008, 16mm, koloretan. Der zoom, 2009, Mini DV, koloretan eta zuri-beltzean, R. W. Fassbinderren fi lmetako zati ekin. Albert Serra zinegilearen erretratua. Hamaika, 2009, S-8mm, zuri-beltzean. Jose Julian Bakedano zinegilearen erretratua. Errodajeko oharren zati bat kopiatzen dut: – Zer egingo dut? – Ezer ez, gelditu hor eta nik plano batzuk hartuko ditut. Erre, nahi baduzu. Errodatzen amaitu nuenean, esan nion Jose Juliani galdera bat egin nahi niola. Nire asmoa solasean jardutea zen zenbait filmetan asko gustatu zitzaizkion irudiei buruz, gero elkarrizketan lotzeko oroitzapen haiek eta nik inpresionatu berri nuen erretratua. Halaxe iritsi ginen Orson Wellesen The Immortal Story (1968) fi lmera. Roger Coggiok jokatutako marinelaz hitz egin zidan Jose Julianek, eta buruz esan zuen historia hartako azken elkarrizketa (…). 62 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak 20. Filmak ahalik eta urrunen egitea. Uruguain, adibidez. Eta Charles Baudelairek bidaiaz egindako gogoeta bat kopiatzen dut, nire kaxetako batean jasoa: Uste dut ni, ez nagoen lekuan, beti egongo nintzatekeela ondo, eta aldaketaren ideia hori da neure arimarekin etengabe eztabaidatzen ditudanetako bat. 21. 2003an iritsi nintzen Montevideora, udazkenean. Wrócic (Volver) nire lehen fi lm luze uruguaiarraren errodaje-koadernoti k, 2006ko irailean idatzitako testu batean: Gidoiaren lehen bertsioak zioen protagonista bizikletatik erori zela neskatoa zelarik, eta orban bat zuela ezkerreko belaunean. Kontatzen nuen, halaber, zauria minbera izaten zuela euria egin behar zuen bakoitzean. Neskaren pertsonaiarentzako casti ngeko probetako bat izan zen aktoreei galdetzea ea orbanen bat zuten gorputzean. Egun hartan erorketaz eta zauri-jostez betetako kontakizunen bildumak bazuen Frankenstein doktoreari egindako omenaldi baten antza. 22. Filmografi a desordenatua 5. Bi fi kzioak. Wrócic (Volver), 2006, 35mm, zuri-beltzean. Decir adiós, 2007, 35mm, koloretan. 2007ko apirilaren 22an, nire ohar-koadernoan: Muntaketa-aretoa mikroskopioz eta teleskopioz betetako gela bat bezalakoa da. Filma fi lmatuta dago dagoeneko. 23. Telefonozko elkarrizketak balira bezala egin fi lmak: interferentziekin, ilunean, ohe gainean etzanda, beste aldean gertatzen dena imajinatuz. Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialditi k deitu didate, Iruñeti k. Sakelako telefono batez fi lm bat egiteko gonbita egin didate. Enrique Vila-Matasi deitu diot. Gonbita egin diot, ea Bartzelonako kaleetan norbait atzetik duen pertsonaia bihurtu nahi duen. Emakume batek esaten dionean idazleari norbait atzeti k duela, haren erantzuna: – Ez kezkatu, baimena eman diot. Baimena norbaiten atzeti k ibiltzeko eta haren bizkarra eta ibiliak fi lmatzeko. 24. Filmografi a desordenatua 6. Apuntes para una película de espías, 2008, MPG4, koloretan. Film hau ere erretratuen sailean sar liteke. Idazle arraro baten erretratu arraroa. 25. Espioien fi lmak egitea. Limoi-zukuz idaztearen jolas hura bezalako fi lmak egitea. 63 Barruan gauzak dituen kutxak aurkezten du… Víctor Iriarte Filmak baimenik gabe egitea. Filmak misio sekretuak balira bezala egitea. Filmak plan bat duzulako itxurak eginez egitea. Filmei banku bati erasoko balitzaio bezala erasotzea. 26. Kontatzea ezen oinez ibiltzen ikasi zenuen unea kontatzen den bezala ikasi zenuela zinea egiten. Igerilekuetan. Egunez egun. Goizean goiz jaikiz. Ohol batez. Gain-maukak jantzita. Txakur erara. Croll erara. Ahate erara. Urpean amerikar itzulia egiten jakitea. Distantzia luzeko fi lmak egiten jakitea. Ez itotzea. 27. Beste gonbit bat. Filmografi a desordenatua 7. El mar, 2010, Mini DV, koloretan eta zuri-beltzean, igerilekuen sekuentziak dituzten fi lm askoren zati ekin. Gasteizko Zinemastea/Krea Zinemaldiak egunkari bat egiteko gonbita egin zidan, hiri hartan astebeteko egonaldia egin bitartean. Nik pozarren onartu nuen eskaintza, eta hiriko igerileku guzti etan igeri egitea pentsatu nuen. Igeri egitea eta ura grabatzea. Igeri egitea eta neure burua grabatzea. Nire fi lmek kontakizunen gero eta antz handiagoa zuten. Zerbait kontatu ahal izatea: «Behin, hiri bateko igerileku guzti etan egin nuen igeri». 28. Nire fi lm guzti ak berdin hasten dira: cajaconcosasdentro PRESENTA 29. Behin, Gasteizko Arti um Museoan egin nuen lo hilabetez. Lan bat prestatzen ari nintzen Artelekun (Donosti an), eta Urumea ibaiak gainezka egin eta hango instalazio guzti ak ito zituen. Orduan, hilabetez eta salbuespen gisa, Gasteizko Arti um Museora aldatu nintzen, proiektua amaitu eta abenduan aurkeztu ahal izateko. Hilabetez, museoko areto batean lo egin nuen, Donosti ako uretati k ihesi. Gogoan dut orain Isaki Lacuestak Arthur Cravanen ahotsean jartzen duen esaldi hau: Poeta izateko lehen baldintza igeri egiten jakitea da. Esaldia atzekoz aurrera jartzen dut, ea zer gertatzen den ikusteko. Eta zera gertatzen da, munduko igerileku guzti ak arte-errezitaldi bihurtzen direla. Igeri egiten jakiteko lehen baldintza poeta izatea da. 30. Filmak pantailarik gabe, proiekziorik gabe, zuzenean, jendeari hitz eginez eta fi lmak kontatuz egitea. Niri ez kontatu pelikularik. Niri fi lmak kontatu. 65 Barruan gauzak dituen kutxak aurkezten du… Víctor Iriarte 34. Filmografi a desordenatua 9. Montevideo proiektuaren sorkuntza-prozesuaren inguruan egindako zenbait bideoz osatuta dago Visiones. Artelekun (Donosti an), Arti um Museoan (Gasteizen) eta Madrilen egindako grabazioak dira, 2011ko azken egunen eta 2012ko otsailaren artean. Piezen izenburuak: Caminar atrás Caballo-Coco Volcán Teletransferirse Deja-visité Fjuego Tatuaje Acapulco 35. Utzi fi lmak egiteari eta rock&roll egitea. 36. Edo fi lm elektrikoak egitea. Punto de Vista Zine Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren 2012ko edizioan, OFF sailean irudiak-erritmoak/zinegileak-musikariak lankidetza baterako gonbitaren ondoti k, Mursegorekin (Maite Arroitajauregi) igo nintzen agertokira, eta 45 minutuan jardun nuen abesten. Handik aste batzuetara, Isaki Lacuestak, hura ere OFFeko musika-agertokian jarduna baitzen, hauxe idatzi zidan email batean: Osti ral gauean, Santi agon, neska bat hurbildu zitzaidan taberna batean, eta ez zidan esan nire fi lmen bat ikusi zuela, baizik eta beste hau: – Orain hurrengoan Iruñean izan nintzen eta kantatzen entzun nizun. 37. Filmografi a desordenatua 10. Zortzi-Bederatzi: Lisabö (2009), S-8mm, zuri-beltzean. Hilabete askoan, Lisabö musika-taldearekin ibili nintzen haien bira batean, eta S-8mm-ko kamerekin fi lmatu nituen bidaia, proba-saioak, zuzenekoak eta aldageletakoak. Nolabait, kamera nuen musika-tresna: kartutxoak bizkor jartzen saiatzen nintzen, ilunean fokatzen, agertoki-azpian arin mugitzen, esposizio mota kalkulatzen… Filmak soinudun bertsio bat eta bertsio mutu bat ditu; bigarrena behin ikusi ahal izan zen, New Yorkeko Anthology Film Archive-n, Garbiñe Ortega eta Gonzalo de Pedrok programatuta. Isakik galdetzen didanean noiz ikusi ahal izango dugun berriro fi lm hori, nik beti erantzuten diot: «Atzera begirakoan. Atzera begirakoan». 38. Film ikusezinak egitea. Proiektatzea. 71 Josep M. Català Txundituentzako gida. León Siminianiren zine ezinezkoa Gezurra da besteen maitasunaren duin garela. Pascal Ikusizko esteti karen arloan originaltasunez lan egiten duen autore bakoitzak bere lurralde baten aurrean jartzen gaitu, eta, beraz, behar bezala kartografi atu behar diren paisaien aurrez aurre. Azpimarratu nahi dut ezen baieztapen horren bidez metaforaz harago joan nahi dudala, eta, literaltasun-karga handiz, lurralde eta paisaia benetakoez ari naizela, hau da, errealitatea agertzeko era berriez, zeinek errealitatearen agertoki berriak ematen baiti tuzte. Hori irudiekin ari garelako da horrela, irudiek beti jotzen baitute literaltasunera, baita metaforikoak edo alegorikoak direnean ere. Gogoratu dezagun metaforak nahita egindako keinu bati erantzuten diola gehienetan, ekintza sortzailea dela; alegoria, aldiz, ez da beti pentsamendu-ekintza baten, adierazi-nahi baten ondorio, eta oharkabeko emaitza izan daiteke. Baina, bi kasuotan, irudia literalki adierazi ohi da oinarrian, erakusten duena badela baieztatzen du, bai irudi metaforikoa denean, bai alegorikoa edo sinbolikoa denean. Beti ikusten dugu metaforak, alegoriak edo sinboloak taxututako errealitate bat, kasua kasu. Gailu erretoriko horiek erreal dena aldatzeko darabiltzaten mekanismoak desberdinak dira; ondorioz, paisaia desberdinetara eramaten gaituzte eta desberdin aztertu behar dira. Mekanismoon artean, alegoria dateke gutxien 72 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak ezagutzen duguna, aipatu dudan gaitasun hori dela-eta, hots, automatikoki gertatzekoa, errepresentazioaren lanaren beraren ondorio gisa, eta horrek oharkabean geratzea dakarkio gehienetan. Irudiak alegorikoak dira beti ; besteak beste, haien ikusgaitasuna bikoiztu egiten delako ezinbestean bektore literalaren eta figuratiboaren eraginez, horrek beti irudiak bi maila horietan behatzera behartzen baikaitu: bata bestearen korrelatu gisa. Horregatik da ezinezkoa errealismo hertsia. Panofskyk irudien analisi ikonografi koaren metodoa garatu zuenean, zenbait mailatan banatu zuen, zeinen bitartez forma esteti ko hutsaren eta formalki adierazitako edukiaren esparruak bereizi nahi baitzituen. Baina sektore misteriotsu samar bat geratu zen kanpoan; ikonologiko deitu zion hark, eta honetaz arduratzen da: kultura-sintomen edo, oro har, sinboloen historiaz (ohartzeaz nola, baldintza historiko desberdinetan, giza gogamenaren joera funtsezko batzuk gai eta kontzeptu jakin batzuen bidez adierazi ziren)1. Aurrerago, Roland Barthesek, antzeko sistema bat erabili zuenean Balzacen kontakizun baten azterketa estrukturalean2, errealismoa deskribatzen duten kodeen sistemaren azkenerako utzi zuen kode sinbolikoa; hark mekanismo psikoanalitikoekin lotu zuen, baina, funtsean, Panofskyk jorratutako substratu beraz ari zen. Umberto Ecok ere antzeko sistema bat erabili zuen Milton Caniff en komiki bat aztertzeari ekin zionean3, eta hark ere azkenerako utzi zuen ideologiko deitu zion hondar bat, zeinak erakusten baitzuen bazela esanahi-maila bat beste kodetzeek kontrolatzen ez zutena. Batera edo bestera, autore horiek guzti ek diote badela hondo bikoitz bat irudietan, substratu bat ustez beregain funtzionatzen duena eta gizarteimaginarioarekin zuzenean lotuta dagoena. Hor ditu sustraiak aipatu dudan gailu alegorikoak, eta horti k datoz mugatu nahi ditudan paisaia sintomati koak. Alegoria beti da presente irudietan, esan dudanez, baina bereizi beharra daukagu aukeran dituen mekanismo erretorikoak. Kontuan hartu behar dugu, halaber, ezen, hizpide dudan alegoria mota berezi honek gehienetan sintoma gisa funtzionatu arren, hala eta guzti z ere, edozein alegoria motatan bezala, irudien egileek espresuki erabil dezaketela. Efektuak, ordea, desberdinak izango dira kasu batean eta bestean. Prozedura alegoriko klasikoa ideiak gauza bihurtzean datza, hau da, irudi bihurtzean, baina erlazioak ikusizko arlotik bertatik ezartzen direnean, aurkitzen dugun emaitza ere ikusizkoa da, baina goragoko maila batean kokatua, irudi literal edo errealistari gainjarria. Ez gara ari alegoriaren alderantzikatze modernoaz, zeina aipatu baitzuen Benjaminek ere; hori gauzak ideia bihurtzean datza, publizitatean gertatzen den bezala; ez, mekanismo pixka bat konplexuago batez ari gara. Ikusizko alegoriak eskatzen du irudiak izaera sinbolikoa duten formazio mental bihurtzea, formazio mental irudikatutakoa berreratzen dutenak. Halaxe 1 Erwin Panofsky, Estudios sobre iconología, Alianza, Madril, 1992, 25. or. 2 Roland Barthes, S/Z, Oeuvres complètes III, Éditions du Seuil, Paris, 2002. 3 Umberto Eco, Apocalípticos e integrados ante la cultura de masas, Lumen, Bartzelona, 1968. 73 Txundituentzako gida Josep M. Català beha daiteke ikusizko irudikapen bat lurralde edo paisaia gisa, irudikapen hori osatzen duten irudi literalen sinbolizazioti k datorren bilbe sinbolikoak osatutako lurralde edo paisaia gisa. Irudiak berez ez dira aldatzen, baina desberdin interpretatzen ditugu eta, beraz, formazio eta erlazio desberdinak agertzen zaizkigu haietan. Fenomeno horren lehen korolarioa da, lehen esan dudanez, errealismoa ezinezkoa dela, hots, errealitatea ezin dela birproduzitu mimeti koki erabateko gardentasunez; horregatik egin zion ongi etorria modernitateak argazkiari, ustez-eta konponduko zuela arazotzat zeukatena. Bigarren ondorioa da ezen, irudia nahikari horretati k urruntzen denean, hala nola arte abstraktuan edo sinbolikoan bertan, mekanismoa alderantzikatu egiten dela eta irudi irreal horiei alegoria errealista bat dariela, abstrakzioaren edo sinboloaren ordain bat, fi gurazio errealistati k irakurri beharrekoa. Nolanahi ere, irudien bikoizte bat dugu hemen, hots, hermeneuti ka estereoskopiko dei genezakeen zerbait, baldin eta jotzen badugu fenomenoa ez dela irudien ezaugarri bat soilik, gizarte-imaginarioarekin duten loturan, baizik eta analisirako bide bat ere adierazten duela. Irudi-sortzaileak, errealitateaz baliatzen denean, sinbolikoki prozesatzen du eta, beraz, fi gurati boki besterik den zerbait bihurtzen du. Antzaldatze hori funtsezkoa da errepresentazio-prozesu guzti etan, eta hartaz ahazteak esan nahi du errepresentazioaren ikusmolde mekanizistan erortzea, hots, errepresentazioaren irudimen-faktorea ahaztea. Irudien sinbolizazio-prozesua imajinarioti k iragazita gertatzen da, imajinarioti k pasatu behar baitu ikusizko eraikuntza orok errealitateti k irudirako bidean, edo iruditi k errealitaterakoan, hau da, objektu-forma errealeti k objektu-forma esteti kora aldatzean, bai sortzaileak eta bai ikusleak prozesatzen duenean. Forma bat hautatzea bera forma hori «irudikatzea» da; erreproduzitzea, berriro irudikatzea: irudikatze-prozesu bikoitz hori gizarte-imajinarioarekin lotuta dago (objektu-formak gizarte-imajinarioan duen balioarekin eta egoerarekin), eta norbanakoaren imajinarioarekin (zeina gizarte-imajinarioaren pertsonalizazioa baita). Beraz, errepresentazio edo erreprodukzioak imajinario horien balio sinbolikoak dakartza berekin, formalki adierazita, eta erreprodukzio hutsaren «gaineti k» gauzatzen ditu: erreprodukzioari, sinbolizazio hori dela medio, paisaia sinbolikoak darizkio, zeinei alegorikoki egiten baiti e erreferentzia oinarrizko fi gurazioak, eta paisaiok ere ikuslearen begirada iragazten dute hark oinarrizko erreprodukzioa begiesten duenean. Alegoria horiek, berez irudimenezkoak badira ere, benetan gauzatzera irits daitezke. Barrokoan, zeinarekin hainbeste lotura baiti tugu gaur egun, antzeko zerbait gertatzen zen: prozesu alegoriko, sinboliko eta enblemati koak alderdi alegoriko bikoitza zuen: hermeneuti koa eta fi gurati boa. Gaur bezala orduan ere, mundua irekita zegoen interpretazio alegorikora, eta, horrekin batera, alegoria formalak eratzen ziren. Imajinarioaren bitartez egiten zen eta egiten da alderdi baten eta bestearen arteko lotura, nahiz eta orain esan dezakegun bi funtzioak bakar batean bil daitezkeela eta era guzti etako irudiei darizkiela alderdi alegorikoak, ez bakarrik espresuki alegoriko direnei. Horrez gainera, irudi batzuetan 74 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak efektu alegorikoa, inertziaz edo egileak hala nahita, hain da indartsua non irudiari paisaia alegoriko bat gainjartzen baitzaio. Azken kasu horretan, Giuliana Bruno autore iparramerikarrak espazio epistemiko deritzenak4 sortzen dira; Peter Sloterdijk-ek ere jorratu du eremu hori esferaren irudi sinbolikoari buruz egin dituen azterketetan5. Maitasun tragikoaren eta maitasun melodramatikoaren alegoriak León Siminianiren obra, ondoren azalduko dudanez, ezin egokiagoa da aztertzeko nola funtzionatzen duen orain arte deskribatzen jardun dudan ikusizko erretorika horrek. Har dezagun, adibidez, Límites, primera persona (2009) izenburuko fi lm laburra. 77 Txundituentzako gida Josep M. Català erresumaren mapa) edo egile jakinik gabeko Carte du Royaume de Coquett erie (Koketeriaren herrialdearen mapa), aurrekoaren garaikideak biak. Charles Sorelen testu batzuek, XVII. mendearen erdi aldera argitaratuak, frogatzen dute Madeleine de Scudéry-ren maparen mugaketak ondo samar egokitzen zirela mende hartako gizarte-insti tuzioen parametro kontzeptualekin; idatzi horietan ageri denez, zenbait maiteminduk oso serio hartzen zuten mapek kartografi atzen zituzten lurraldeak zeharkatzea; izan ere, Brunok dioenez, «Sorelek lehen pertsonan egiten duen kontaketak agerian jartzen du Samurtasunaren Erresuma handi horretako oztopoei eta betebehar topografi koei zien beldurra»7. Alegoriaren irakidura dugu hor; alegoriak, lurralde erreal bihurturik, biztanleen bizitza gidatzen eta baldintzatzen du, John Bunyan-ek 1678-1684an idatzitako The Pilgrim’s Progress (Erromesaren aurrerabidea) kontakizun ezagunean gertatzen den bezala: pertsonaiek aurkitzen dituzten oztopoak, sinbolikoak ez ezik, sinbolo eta alegorien formalizazioaren ondorio dira. Horrelako mapetan, hizpide dudan alegoria esplizitua da: lurraldean bertan, esanahi bat inskribatzen da, eta modu agerian eraldatzen du; lur-eremuaren gorabeherak paisaia emozional edo moralaren gorabehera bihurtzen dira. Zoom eta Límites, primera personan ere, alegoria agerikoa da, baina kamerak lurralde geografikoa eta dramatikoa azaltzeko modu bereziarekin dago lotuta. Bi kasuetan, alegoria ez dario irakurketa irudimenezko jakin bati ; aitziti k, errealitatearen errepresentazioaren gainean egindako proiekzio irudimenezkoaren ondorioz sortzen da, eta faktore horrek errealitatea aldatzen du. Siminianiren beste lanetan, nola ageri da alegoria? Errepresentazioa modu jakin batean begiesten denean —hots, alegoria gisa irakurtzen denean— jasaten duen toles gisa; kasu jakin batzuetan, hala ere, egileak eszenaratzearen bitartez ere sortzen ditu alegoria formalak, ikusiko dugunez. Oro har, lurralde estetiko eta emozional jakin baten mapa bat proposatzen du, kartografi a mental eta sozial bati dagokiona. Irudimenezko eraketa horri, mapa emozionalen tankeran, Txundimen-herriaren mapa dei geniezaioke. Postmodernitateak gailu hermeneuti ko bihurtu ditu fi gura erretoriko edo adierazgarriak, modu manieristan erabiltzearen poderioz, hau da, irudimenezko munduen gorputz bihurtuta: dagoeneko, fi gura horiek ezin dira hartu ikusteko edo adierazteko era hustzat, baizik eta aurrea hartzen diete hautemateari eta interpretazioari, eta beren ikuspegi emozional edo ideologikoa inskribatzen dute lurraldean. Paisaia moralak dira, beren forman esanahia eta, beraz, baita interpretazio-bidea bera ere inskribaturik daramaten paisaia moralak. Horregati k, formazio horien analisi hermeneuti koak bereziki zorrotza izan behar du iruzkin erredundante hutsa izango ez bada. Erretorika postmodernoak bi aldetati k aldatu du bere polaritatea. Dagoeneko, pertsuasioa ez du xede bakar; horrez gainera, bateti k igorlearen egoera emozional 7 Jeffrey N. Peters, Mapping discord: allegorical cartography in early modern French writing, Rosemont Publishing & Printing Corp, Danvers, Massachusetts, 2004. 123. or. 79 Txundituentzako gida Josep M. Català Jainko ezkutua Steinerrek, tragediaren azkenaz hitz egiten digularik, Racineren garaian kokatzen du, hau da, tragediaren birmoldaketa neoklasikoan, zeina, bestalde, Barrokoaren hil-korrokekin nahasten baita. Haren arabera, genero antzinako hori une horretati k aurrera hasten da gainbehera, XVII. mendearen hondarrean, Corneille eta Racinerekin9. Baina ez da baztertu behar forma horren gainbehera luzean artean ere haren alderdi interesgarriak agertzeko aukera. Tragediaren gainbeheraren ondoti k —eta hor datza, ene ustez, duen erakarmena—, drama burgesa etorri zen, eta hark, berriz, behera egin zuen melodrama dramaturgia hegemoniko bihurtu ahala. Tragedia une jakin batean forma sinboliko —hau da, kulturaren ardatzetako bat— bihurtu bazen, orain melodramari dagokio betekizun hori. Gaur egungo melodramak, besteak beste, formen emozionalizazioa eta emozioen formalizazioa ekarri du. Siminianiren obra, oro har, melodramaren lurraldean barrena dabil —melodramaren adiera guztietan—, baina, horrekin batera, haren elementu batzuk posizio bitxi batean daude kokatuta lurralde horretan; posizio horrek tragedia klasikoaren azkenaldiarekin —Racineren lanetan ageri den bezala— lotzen ditu elementu horiek. Siminianiren fi kziozko fi lm laburrek —Dos más (2001), Archipiélago (2003), Ludoterapia (2007) eta El premio (2010)— eramaten gaituzte modurik zuzenenean Racineren dramaturgiara, zergati k eta haietan, Racineren obran bezala, oso tentsio ezaugarri bat ageri delako espazioaren eta emozioen artean. Starobinskik Racineren antzerkiaz egindako oharrak Siminianiren labur horien dramaturgiari ezar dakizkioke, ñabardurak ñabardura. Autore frantses horrek dioenez, hauxe gertatzen da Racineren lanetan: «Espazio berezi bat ezartzen da, ez eszenan, baizik eta diskurtsoaren atzean; barrualde bat, ikusmenari esker eta ikusmenarentzat baino ez dena, dei egin dioten hitz-egiturez harago»10. Starobinskik hitzen atzealdean hautematen duena, Siminianiren kasuan irudien aurrean dago; izan ere, irudien diskurtsoak sortzen ditu formazio birtualak, hau da, teorialari frantsesak ostertz-lerrotzat zeukana, hizkuntzatik abiatu eta hizkuntza husten duena. Harentzat, hala ere, horrek esan nahi du aldi berean «hitzaren garaitza; izan ere, izaera eman dio itxuraz kanpoan uzten duenari: isiltasun bat, espazio bat eta giza presentziak isiltasunaren eta espazioaren bitartez harremanetan jartzen dituzten indar-lerro errealak»11. Siminianiri dagokionez, honetan datza ñabardura —eta ñabardura garrantzitsua da—: espazioa eta indar-lerroak hizkuntzari gainjartzen zaizkiola eta hizkuntza determinatzen dutela: hizkuntza isil bat dira. Racinek XVII. mendean idatzi zuen bere antzerkia, neoklasikotzat jotzen dena, hau da, Barrokoa indar betean zegoenean. Inola ere ezin dakioke ez ikusi egin haren obran bi esti lo hain kontrajarri horien artean bide den tentsioari. Errepresentazio bidetzat tragedia hautatzeak agerian jartzen du Racineren borondate 9 Georges Steiner, La muerte de la tragedia, Siruela, Madrid, 2011. 10 Jean Starobinski, L’oeil vivant, Gallimard, Paris, 1961, 78. or. 11 Starobinski, op. cit. 79. or. 80 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak neoklasikoa, baina borondate hori ezin zitekeen ager giroarekin talka egin gabe, giro bat non artean ere estilo barrokoaren konplexutasunak oso indarrean baitzeuden. Lucien Goldmanek hiru autoretara mugatzen du ikuspegi tragikoa: Kant, Pascal eta Racine12. Zail egiten da Kant eta Pascal pentsalari neoklasikotzat hartzea, nahiz eta norbanakoaren askatasunaz egiten duten teorizazioa Errenazimentuan hasitako ikuspegi klasikora itzultze humanistarekin lotzen den. Baina bada zerbait desberdinik haiengan, norbanako kontzeptuaren eraketa osatzen duen ildo tradizionaletik bereizten dituena, eta zerbait horrek zerikusia du Barrokoaren birusarekin, zeinak, forma klasikoan sartzen delarik, hura desorekatzen duten tentsioak eragiten baiti tu. Beharbada, irakurleak galdetuko du zergati k itzultzen garen etengabe XVII. mendera. Erantzuna da berez eramaten gaituela horretara Siminianiren lan origilanaren azterketak; analogia hori behaketati k sortzen da, behaketati k eta behaketaren emaitza azaltzeko nahiti k. Baina ez da doako konparazio hutsa, egile horren fi lmek, beren askotarikoan, tentsio bera erakusten baiti gute, mende hartako autore tragikoek forma klasikoen eta barrokoen artean senti tzen zuten tentsio bera. Kontrajartze emankor hori postmodernismoaren fase helduaren ezaugarri bat da, postmodernismoa fase suntsitzaile huts, neoabangoardista gainditu ondoren errealismo berri baten oinarriak jartzen hasten denean, hau da, martxan jartzen denean modernotasuna berriz pentsatzea, ordura arte iragarri besterik ez baitzen egiten hori. Lukácsek dio tragedia sortzen dela Jainkoa agertokiti k desagertu eta ikusle huts bihurtzen denean, Jainko ezkutu bihurtzen denean, Pascalen obrak ulertu nahi duena: «Jainko ezkutua, Pascalentzat, Jainko presente eta absentea da, eta ez batzuetan presente eta besteetan absentea; beti presente eta beti absentea»13. Jainkoaren eta norbanakoen arteko bereizketa bitxi hori Giordano Brunok «niaren eta kanpoko munduaren artean kontzienteki sortzen zuen distantzia»ren korrelatua da, Aby Warburgen hitzetan14; Warburgek giza zibilizazioaren ekintza funtsezkotzat du distantzia hori sortzea, leku bat sortzen baitu pentsamenduarentzat15. Leku hori oraindik ez da zientziarena, zientziak edukiz hustu eta subjektua eta objektua zorrotz banatzeari ekingo baitio, lehena ezabatuz bigarrenaren mesedetan; pentsa daitezkeen erlazioen lekua da oraindik. Pentsamendu-leku bat da, hain zuzen ere pentsa daitekeelako, hau da, izan badelako eta ez delako esanahirik gabeko hutsune bat. Leku hori, Giordano Brunok XVI.mendearen hondarrean zedarritua, ikuspegi tragikoak mati zatuko du, zeinak kontuan baitu bertan dela Jainko absentearen begirada. Berriro ikusten dugu hemen ikuspegi neoklasikoaren eta barrokoaren arteko tentsioa: bateti k, Brunok askatutako espazio mugagabe bat; besteti k, Jainkoaren itzalaren presentzia bertan, begirada 12 Lucien Goldmann, Le dieu caché, Gallimard, Paris, 1959, 32. or. 13 Goldmann, op. cit., 46. or. 14 Warburg, Maurizio Ghelardik aipatua in «Aby Warburg, Miroirs de faille, à Rome avec Giordano Bruno et Édouard Manet», 1928-29, Les presses du reel, atelier l’ecarquillé, 2011, 15. or. 15 Ibidem. 81 Txundituentzako gida Josep M. Català absentearen bitartez. Espazio barrokoa da espazio bat jainko absente baten begirada zitalaren aurrean aztoratuta dabilena. XVII. mendea aldi barroko peto-petoa da eta, Siminianiren obraz ezer orokorrik esatekotan, esan dezakegu Barrokoaren espirituaren baliokide dela, baina Barrokoak espiritu neoklasikoaren hertsapenei aurre egiten dien unekoa. Barroko izenondoak aurreiritzi batzuk sortzen ditu oraindik ere: jotzen da zerbait barrokoa zerbait korapilatsua, gehiegizkoa eta alferrikakoa dela, baina berdin pentsa genezake konplexutasuna errepresentatzeko modu bat eskaintzen digun esti lo bat dela. Ikuspegi horretati k, barroko dena ez da alferrikakoa, eta ezin da izan korapilatsua edo gehiegizkoa ere, zeren, konplexutasun bati egokitzen bazaio, beharrezkotzat jo behar baita. Zerbait beharrezkoa bada, bere funtzioari zehatzmehatz egokitzen bazaio, esango dugu minimalista dela. Zer gertatzen da forma jakin baten funtzioa zerbait barrokoa adieraztea denean? Beraz, izan al liteke minimalismo barrokorik edo barroko minimalistarik? Izan daiteke, bai, forma ondo egokitzen zaienean berez gehiegizkoa, melodramati koa den baina bestela ezin izan daitekeen fenomenologia baten adierazpen-beharrei. Siminianiren obra, beraz, barroko-minimalista da. Mies van der Roheren gutxiago gehiago da esaldi ospetsu eta maiztutik, minimalismo tipikoaren ezaugarria, gehiagoaren gutxiagora edo gutxienera pasatzen gara, hau da konplexutasunaren esti lizaziora. Itxurazko kanpo-minimalismoa dugu hori, maximalismo barneko baterako sarrera bat. Hain zuzen ere, Jean Racineren munduan bezalaxe. Racineren antzerki-lanen ezaugarri da konbinatzea: bateti k, eszenaratzean mugimendurik eza, eta, besteti k, enuntziazio poeti koaren mugimendu emozional eta sintakti ko asalduzkoa. Steinerrek dioenez, «Racinerena tentsio kalkulatuzko artea da (…) altzairuzko malguki baten indar eutsia (…) indar bizia, irekiera konplexuen bitartez bideratua (…) Racine ia beti da gai ekintza tragikoaren diseinua forma klasikoaren eskakizunetara doitzeko»16. Siminianiren fi kziozko fi lm laburretan adierazten diren pasioak triangelu esplizitu batek arti kulatzen ditu beti (3. irudia). Ematen du pertsonaiak libreki ari direla, baina berez preso daude hirukiak eratzen duen irudi alegoriko horretan; hirukia hautematen dugunean, berreratu egiten da fi lmaren paisaia bisuala; melodramaren elementu guzti ak desberdin lotzen dira une horretati k aurrera, izaera sinbolikoa hartzen dute: ateak, balkoiak, mahaiak, kaleak, taxiak, paisaia bera, eta abar, dena bihurtzen da elkarrizketarako faktore edo komunikaziorako oztopo, hain zuzen ere ordena erreal ezarri batekoa izateari utzi diolako eta goragoko maila bateko egituraketa baten sinbolo bihurtu delako. Barthesek dramaturgo frantsesaz ari dela dioenez, «soluzio tragikoaren erradikalismoa jatorrizko arazoaren sinpletasuneti k dator: ez dago nahikoa leku birentzat. Gatazka tragikoa espazio-krisia da»17. Siminianiren kasuan, ez da biren 16 Steiner, op. cit., 76. or. 17 Roland Barthes, On Racine (itzulpen ingelesa; jatorrizko frantsesa: Sur Racine, 1963), Performing Arts Journal Publications, New York, 1983, 26. or. Ludoterapia, Siminiani, 2007 arazoa, baizik eta hirurena, oinarrian. Badirudi birentzat nahikoa leku dagoela, baina hori ezinezko bihurtzen da hirugarren bat agertzen den uneti k aurrera. El premion —hori du azken fi lm laburra—, pertsonaia gizonezkoak, Manuelek, darabilen etxe-kamera da liskarra dakarren hirugarren hori. Pertsonaia gizonezkoak eskuetan duen kamerak tarte bat ezartzen du haren bikotekide Pilarrekin kontakizunaren lehen partean; Límites eta Zoomeko pertsonaiek ezartzen duten tartearen antzekoa, baina bi fi lm horietan tresnari darion formalizazio alegorikora iritsi gabe. El premion, kameraren akzioa errealistagoa da, baina funtzio bera du. Límites eta Zoomen, egitura lineala da eta pertsonaia bat bestearen eta besteak duen ikuspegi teknikoaren mende dago, egoera horri buelta emateko 83 Txundituentzako gida Josep M. Català aukerarik gabe; El premion, berriz, eszenarioa zenbait aldiz aldatzen da eta kamerak (edo kamerek, telebistako irudiak garratzitsuak baiti ra kontakizunean) leku desberdinak hartzen ditu elementuak arti kulatzearen bitartez eratzen den egitura alegorikoan. Pertsonaiak eta kamera elkarrekin lotzen dituen hirukia beste kontakizunak egituratzen dituena baino konplexuagoa da: etengabe ari da higitzen, ez bakarrik ikus daitezkeen aldeetati k. Espazioaren arazoa zaildu egiten da fi lm labur horietan, alegoria formala kamera aldi berean presente eta absente baten ikuskizun gisa ageri delako, Pascalen Jainko ezkutua bezala. Límites eta Zoomen, kamerak eta pertsonaia kontalariak kokapen bera dute (bi ikuspegiek bat egiten dute, eta ondorioak Jainko parte-hartzaile batek berak sortutako izakiengan bere presentzia senti arazten duenean diren bezalakoak dira); fi kziozko laburren kasuan, berriz, jainko-kamera atzendu egin da bere diktadore-jarrerati k, baina haren begiradak presente dirau kontakizunaren unibertsoaren gainean. Espazio bat gogoetarako Conceptos clave del mundo moderno seriea osatzen duten film-saiotxoen bitartez, Siminianik amerikar ametsaren imajinarioa jarri nahi du ikusgai. La ofi cina (1998), El permiso (2001), Digital (2003) eta El tránsito (2009) dira orain arte garatutakoak, eta horietan bistakoa da mekanismo alegorikoa; izan ere, autoreak gaur egungo munduko elementu ezaugarrien sorta bat berreratzeari ekiten dio, zertarako eta, haiek arti kulatzen dituzten ikus-entzunezko formazioen bitartez, paisaia berri bat osa dezaten; paisaia berri bat, bide emango diguna desberdin ikusteko eta, ikuspegi berriaren bitartez, haien benetako izatea ulertzeko. Baina eragiketa horren izaera barrokoa ondoen erakusten duen faktorea ohiko paisaia errealistati k erauzitako elementu horiek duten forma enblemati - koan datza. Barrokoko antzinako enblemetan bezala, planoak ideia bihurtzen dira hemen ere; baina ez dira aurrez ezarritako ideiak, kontzeptuen katalogo bateti k ateratako ideiak, baizik eta berriaren berriz ikuslearen begien aurrean dizdiz egiten duten ideiak. Aro barrokoko enblematikan aski zen zegokion kultura-kodea ezagutzea irudiei komeni zen esanahia emateko; orain, berriz, alderantzikatu egiten da eragiketa, zeren eta, autoreak gauzak —errealitatea— ideia bihurtzearekin batera, bere oneti k ateratzen baiti tu, kode posible guzti ak hausten eta, beraz, txundimena sorrarazten. Leku zehazgabe bateti k, ez-leku bateti k datorren begirada baten irudikapena da; begirada horrek paisaia fantasti ko bihurtzen du errealitate ezaguna. Vecinos (2005) fi kziozko laburrean, maneiu hori argi ageri da, pertsonaien ordez haiek historiak planteatzen duen egoeran —auzoko bizikideen bilera bat— erabili ohi dituzten objektuak baititugu, eta, beraz, azpian gorderik zegoen paisaia alegorikoa azaleratzen da: gorputzak ezabaturik, elkarrekin lotzen zituzten indar-lerroak geratzen dira bistan, objektuen arteko tentsioetara doiturik, objektuotan proiektatzen baita enfrentamenduen indar emozionala. Alegoria ez dago objektuek subjektuak ordezkatze horretan, baizik eta, subjektuak han ez direnez, haiek lotzen dituzten egitura emozionalak ikusgai gera- 84 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak tzean, orain objektuen bitartez gauzatuta. Egia esan, labur hori errealitatearen eta fi kzioaren artean erdibidean dagoen serie batekoa da: Salto (2006), Extraterrestres (2006) eta Penerekin (2007) batera, Vecinosek proposamen multzo bat osatzen du, dokumental faltsuaren —mock-documentaryaren— eta filmsaioaren artean dabiltzanak. Lan horietan ageri dira argien munduari beste nonbaiteti k begiratzearen ondorioak. Beste nonbaiteti ko begirada, jainko aldi berean absente eta presentearen begirada, munduaren hutsa aldi berean irekitzen eta ixten duen begirada, gailu alegoriko bihurturik ageri da berriro Siminianiren lehen fi lm luzean (oraindik ere posprodukzio-fasean lerro hauek idazten ari naizelarik). Los orígenes del marketi ng (2011) du izenburua. Film horretan, egilearen irudia bitan banatzen da: deus ex machina gizonezko bat, bateti k, eta, besteti k, haren ahotsak ematen dizkion argibideen arabera fi lma osatuz doan emakume bat. Kontakizunak Indiara egindako bidaia erreal bat du oinarri, egileak maitasun-porrot batek eragindako ondoeza ematzeko egina. Berriro agertzen da bikote-lotura bat desegitearen gaia, egilearen gogokoenetako bat, izaera alegorikokoa bera ere, nahiz eta, hau bezalako kasu batzuetan, sustraiak autobiografi koak izan. Bikote bat zenbait arrazoi dela medio banatzea errepikatu egiten da fi kziozko laburretan, eta fi lmsaioetan edo dokumental faltsuetan gertatzen den begirada-zati ketaren korrelatua da. Edota, bikotea osatzen duen korapilo emozionala hautsi eta gero, mundua ezin da berdin ikusi; edota faktore ustekabekoren batek mundua bere oneti k atera, eta horrek korapilo emozionalaren haustura dakar. Los orígenes del marketi ng (2011) fi lmaren egilea, fi kziozkoa eta erreala, Indiara joan da bidaian, bizitza berrosatzeko ahalegin etsian, eta itzuleran esperientzia kontatzen duen fi lma amaitu nahi du. Beraz, aurre egiten die, elipti koki, bere oinaze emozionalei, haren pertsonaietan ere ti pikoa den keinu batez: bistan da bidaiak berez ez duela ezer konpondu; izan ere, orain ekingo dio gertaerak berrosatzeari, itzuli eta gero, orain eman nahi die forma emozioei, lortutako irudien bidez. Gure begien aurrean egiten du hori, eta zailtasunak bistakoak zaizkio egileari, haietatik bazkatzen baita batez ere kontakizuna. Hartara, bidaiaren irudi dokumentalak egile etsiaren egoera emozionalen enblema bihurtzen dira, zati katutako bizitza konpontzen saiatzen baita. Baina hori ez du zuzenean egiten, baizik eta egile emakumezko ikusezin bati ematen dizkion aginduen bitartez. Bat bestearen atzean, tarteak jartzen dira hala hariaren gune funtsezkoarekin: maitasun-arazoa. Umorea eta ironia beti daude presente Siminianiren lanetan, baina azkenean, mugiarazten dituzten gailu konplexuei dariena txundimen-senti mendu bat da. Film honetan, Siminianiren dramaturgiaren baliabide guzti ak jartzen dira lanean, eta Barrokokoarekin duen zerikusia argitzen da: subjektuaren eta kosmosaren arteko distantzia; begirada «jainkozko» bat agertzea (diegesiti k kanpokoa eta barrukoa aldi berean) egilearen absentzia edo urruntzea esplizitu egiten, baina aldi berean hutsune hori kontrol-tresna bihurtzen duena; errealitateko elementuak irudi enblematiko bihurtzea, jatorrizkoak ez bezalako paisaiak osatzen 85 Txundituentzako gida Josep M. Català dituztenak; arrazoiaren eta emozioaren arteko tentsioa, zeinak pertsonaien arteko lotura espazialak edo eszenaren osagaiak berreratzen baiti tu. Horren guztiaren buruan bulkada alegorikoa dago, errealitateari botatako begirada deszentratuti k sortzen den txundimenaren alegoria bat. Zeharka begira Siminianiren lanen aurrean, errealitatearen eta fi kzioaren arteko harremanez —harreman konplexuez— baino gehiago, bi unibertso paraleloren arteko harremanez hitz egin behar da; bata bestearen ispilu dira bi unibertsook. Beste nonbaiteti ko begirada hori ez da lineala, beti ez baitago erabakitzerik nork nori edo zerk zeri begiratzen dion, eta berak sorrarazten du txundimena, eta txundimenak, berriz, bide ematen dio paisaia alegorikoari. Alegia, mundua ohikoa ez den leku bateti k ikusita ageri da, eta horri urruntze bat dario, txundimen-egoera bat, baina txundimen hori ez da mugatzen ikuslearen gaineko efektu izatera; harengana iritsi aurreti k, fi lmera itzultzen da eta fi lmeko mundua berreratzen du: zehar-begiradak mundu txundituti ak sortzen ditu. Egoera horixe planteatzen du Siminianiren fi lm laburretako batek. Ludoterapiak, hain zuzen ere: bi bikote etxebizitza banatan bizi dira, bata bestearen parean, kalearen bi aldeetan, eta elkar imitatzen dute. Edo, hobeto esanda, bikote batek bestea imitatzea erabakitzen du eta bi munduen bateratzea eragiten du azkenean. Kontakizuna ere simetrikoki egituratuta dago, halako moldez non, errealitatearen parte bat eratzen duten koordenatuak ezarri ditugunean —modu zentzugabean ezarri ere—, bestea erakusten baitzaigu, haren kontrakoa. Bi erdiak atezuan geratzen dira, oreka halamoduzkoan, eta , azkenean, oreka hori desegin eta bi munduetako bakoitzari eusten zioten zutoinak desegiten dira. Montesquieuk, Gutun pertsiarrak lanean (Lett res persanes, 1721), Pertsiati k etorritako bi bidaiariren pertsonaiak sortu zituen, fi losofo bat eta haren laguntzailea, Parisera bisitan etorriak XVIII. mendearen hasieran; gutun batzuetan, kontatzen dute zer-nolako aurkikuntzak egiten dituzten bidaia horretan Mendebaldeko kulturaz. Idazle frantziarrak, hartara, gailu bat du, zeinari esker bere garaiko errealitatea erakuts baitezake kanpoti k: hasieran, irakurleak pertsiarren begirada xaloaz barre egiteko aukera du, baina laster eteten da hori, aurkitzen duenean barrea bere buruari begira sortzen dela. Mugimendu emozional horrek txundimena senti arazten dio, ustekabeko ezaugarriak aurkitzen dituenean ustez ezin hobeto bereganatua zuen errealitatean. Bestearen begiradak jartzen du argitan benetako errealitatea, itxuren azpian; hark azaleratzen du paisaia berri bat, desegiten den eraketaren hondakinen gainean. Jean Rouch-ek, Peti t à Peti t (1971) fi lmean, antzeko ariketa bat egin zuen, alderantzizko etnologiarena, berak aurrez eginak zituen dokumentalei —Moi, un noir (1958) eta Jaguar (1967)— kontrajartzen zitzaiena. Rouch-ek bere dokumentaletan gizarte afrikarraz agertu zuen begiradak behatzaile interesatuaren ohiko forma zuen gutxi gorabehera, baina, gerora, begirada hark ezkutatzen zuen tranpa aurkitu zuen: kanpoan uzten zuen bestearen begirada; eta Petit à Petiten dekonstrukzio-ariketa bat egin zuen, cinéma véritéaz zuen ikusmoldearen oinarrizko parametroen 89 León Siminiani Kontraesanaren poetika baterantz? Ez da ariketa erosoa neure sorkuntza-ibilbideari begira jartzea. Nahiz eta eginahalak egin kausak eta ondorioak aurkitzeko, zer kezkak eraman ninduten beste kezka batzuetara, hizkuntza bat bilakaeran aurkitzeko, hala ere, beti dut zelatan kontraesanaren, inkoherentziaren itzala, edukia eta forma zein bere aldeti k dabiltzalako susmoa, neure nahiaz harago. Eta hori, noski, ez da erosoa, zuzen-zuzen baitoa barruak agintzen didan lehen gauzaren kontra, hau da, lehen gaztaroan zinea egin nahi nuela jakin nuenean suz grabaturik geratu zitzaidan lehen aginduaren kontra: autore bihurtzea, munduaz dudan ikuspegi koherentea zinearen bitartez komunikatzea. Pentsatzen jarrita, uste dut «autore» terminoa bereizi zuenean, Nouvelle Vagueak amets bat landatu zuela nigan, bai, baina baita trauma bat ere. Ni beti izan naiz oso eskemazalea, estrukturalista. Susmoa dut orain desikastea tokatzen zaidala… Egia esan, aspalditi k dut horrelako zerbaiten susmoa, nahiz eta urteetan beste aldera begiratu dudan. Adibidez, beti liluratu izan naute Cassavetesek eta hasierako Rossellinik. Horixe zen gehien miresten nuen zinea, horixe egin nahi nuen: zine zuzena, porotsua, errealitateari itsatsia, ia erretorikarik gabea… baina niri ateratzen zitzaidana guzti z kontrakoa zen: urruna, landua, oso mentala. Barne-errebeldia handiz, eta gaur egun oraindik ere senti tu ohi dut hori tarteka, onartuz joan nintzen norberak ez dituela fi lmak hautatzen, fi lmek hautatzen 90 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak dutela norbera: norberak ez du nahi duen zinea egiten, ahal duena baizik. Eta hori ez diot etsipenez, amore ematea balitz bezala; aurkikuntza gisa baizik, onartuz: «Norberaren fi lm-irrika» aurkitzea eta onartzea, nahiaz eta hautespenaz harago dagoen zerbait, norberaren izaera bezala, estiloez eta modez harago. Niretzat, zuzendari-lana irrika hori bilatzea eta irtenbide bat ematea da. «Irrika» horren bilaketa etengabeko prozesua da; izan ere, denok aldatzen gara pertsona gisa, nahi eta nahi ez, eta geure baitan daramagun zinea ere aldatu egiten da. Gehitu behar dut ezen, lerro hauetan agerian geratuko denez, bilaketa hori badaezpadako bidea dela, zalantzaz josia, segurtasun faltaz, kontraesanez, non ziurtasunek ez baitute luze irauten. Hala ere, onerako edo txarrerako, bide hori aukeratu dut nik; lau alderdiren inguruan dabilkeen bide bat: 1. Fikzioarekiko lotura Ni fi kzioti k nator. Fikzioari esker harrapatu ninduen zineak, eta Columbia Universityko zine-eskolan ikasi nuen, narrazio iparramerikar klasikoaren eskola kanonikoetako batean. Columbian gogoko zuten esatea story zela haien filosofia; alegia, zinea historiak kontatzeko bitartekotzat zeukaten. Eta horren mende jartzen zen guzti a: gidoia, aktoreen zuzendaritza eta eszenaratzea. Prestakuntzaren ondoren, urteak eman nituen fi kzioan lanean, zenbait formatutan. Beraz, bidezko deritzot bertati k argitzeari ezen ni ez naizela inola ere dokumentaletan aditua, hori bada ere hemen bildu gaituen gaia. Gertatzen da, ordea, ezen, zuzentzen hasi nintzeneti k, ohartu nintzela fi kzioarekin dudan lotura uste nuena baino dezentez konplexuagoa dela. Ikusle gisa, zine klasikoak liluratzen ninduen, eta, oro har, eszenaratzeen zineak; zuzendari gisa, ordea, zerbait ez zebilen behar bezala. Niretzat, fi kzioak esan nahi zuen egitura ikusezina izatea eta zine-tresna guzti ak funtzio narrati boaren mende jartzea. Bada zerbait historiak kontatze honetan, egiten nuen neure artean, zineari bere ahal osoa garatzea galarazten diona hizkuntza gisa, senti pen, forma eta ideien eroale gisa… Gainera, kontatzen ari nintzeneti k pixka bat bereizteko beharra senti tzen nuen. Enkoadrearen ideia, zuhaitzak baino gehiago basoa ikustekoa, oso garrantzitsua zen niretzat. Brecht-en urruntze kontzeptuak, niri Columbian irakatsi zidatenaren guzti z beste muturrean egonik ere, bazuen zerbait bide ematea eskatzen zidana. Beharbada horrexegati k izan dut gogoko txikitati k zineko azken ilaretan esertzea. Hala, bada, hasten nintzen historia bat egiten, fi kziozko labur bat, eta erosoago nengoen pertsonaiez eta haien ingurukoez pentsatuz eta iruzkinduz, kontalari ikusezinarena eginez baino gehiago; erosoago, haiek historiaz jabetu eta nahierara eraman zezaten utziz. Jakina, niretzat akatsa zen joera hori, ikasitako dogmati k desbideratzea. Nire baitan zerbait oldartzen zen fi kzio dramati koaren urrezko arauaren kontra: show, don´t tell (erakutsi, ez esan). 91 Kontraesanaren poetika baterantz? León Siminiani Beraz, erresumin halako bat hasi zitzaidan fi kzio klasikoaren kontra, bateti k miretsi egiten bainuen, eta besteti k irentzaile senti tzen. Ondorioz, nire fi kzioek gero eta gutxiago zuten fi kzioti k: han desagertu ziren aktoreak, MRIaren («modo de representación insti tucional» delakoaren) araberako planifi kazioa, eszenaratzea… off eko ahotsa sartu zen pixkanaka, muntaketa ikusezin izateari utzi eta intelektual bihurtu zen, ideiena, proposamenena, edo dena delakoa… Ni ez naiz aditua dokumentaletan, eta ez dagokit niri esatea ea Zoom (2007) edo Vecinos (2007) piezak fi kzioaren ala ez-fi kzioaren barruan sartzen diren. Gauza bat dut argi: gaur egun, oraindik ere badut bokazio narrati bo nabarmen bat, fi kzioarekin zerikusia duena. Bokazio narrati bo esatean, esan nahi dut ikuslearen interesari eutsi nahia, ikuslearen eta fi lmaren arteko zilbor-hestea hautsi ez dadin zaintzea, oso hauskorra iruditu baitzait beti hari hori. Nik kontalaritzat dut neure burua, eta halaxe jarduten dut. Egiten dudana atezuan jartzen saiatzen naiz, nola eta eszenaratze baten bilaketa ezinezkoaren bidez: bistan da Zoomen, esate baterako, ez dagoela aktorerik, ezta espazioaren gaineko interbentziorik ere kameraren edo argiaren bitartez. Testuaren eta irudiaren arteko loturak baizik ez du arti kulatzen aurrean dugun zine hau. Alde horretati k, eszenaratzeaz pentsatzea ameskeria iruditzen zait: ezinezko bilaketa. Billy Wilderrek bere oroitzapenetan kontatzen duenez, sekuentzia batean trabatzen zenean hauxe galdetzen omen zuen: «Nola egingo luke hau Lubitschek?». Gustatu zitzaidan formula hori, eta neuretzat hartu nuen. Hala, ez-fi kzioan sartzen hasi nintzenean, galdetzen nuen: «Nola egingo nuke hau fi kzioa balitz?». Eragiketa horren ondorioz, piezak fikzioaren arrastoz-edo hasi ziren betetzen, halaxe imajinatzen ditut behintzat nik. Fikzioa desagertutako narrazio modu bat balitz bezala, eta zinea halakoa zen garaiko arrastoak, fosilak, inskripzioak geratu izan balira bezala… Pieza gehiago egin ahala, fi kzioaren tresna, fosil gehiago joan ziren agertuz. Adibidez, zaletzen hasi nintzen historia baten alboko gauzekin lan egitera, prestakuntza-tresna hutsak izan ohi diren elementuekin. Penen (2007), pertsonaien aurrekariak bihurtzen dira proposamenaren eduki: nolabait, hitzaurreak zertzen du obra. Vecinosen (2005), atrezzoak pertsonaiak ordezkatzen ditu, literalki ordezkatu ere, eta horti k psikologia-miaketa halamoduzko bat sortzen da, aulki talde baten inguruan egina. Hutsean egindako kamera-mugimenduak han ez dauden aurpegien atzetik, ikusten ez diren ekintzak, narrazioaren laguntzaile izateti k protagonista izatera pasatzen diren objektuak, jolasaren nozioa, fi lm-jostailuarena…, niretzat horiek denak fi kzioaren arrastoak dira, eta horien bidez saiatzen naiz tenkatzen nire lan ez-fi kziozkoa… 2. Kontrola Conceptos Clave del Mundo Moderno serieko Intro piezan adierazitako arrazoiez harago, uste dut proiektu horren zentzu sakona kontrol irudipena dela. Esparru zinematografi ko bat eraiki nahi nuen, txikia izanik ere neuk kontrolatuko nuena; esparru egitura aldeti k ordenatu, logiko eta ukaezin bat. 1998an seriea abian 92 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak jarri nuenean, New Yorken bizi nintzen, eta liluratuta nindukan Mies van der Roheren Seagram eraikinak. Nik orduan ez nekien Seagram building hura nazioarteko esti loaren adierazgarririk behinena zenik, hiri modernoaren paisaia marraztu zuen eskolakoa; ez nuen Mies van der Rohe sortzailearen «gutxiago gehiago da» esaldiaren berri1; ez nuen ezagutzen arkitekto hark minimalismo estrukturalarekin eta objekti botasunarekin zuen konpromisoa arkitektura modernoaren arazoari erantzuteko; ez nekien eraikin hura etxe-orratz modernoaren kanona izan zenik urte askoan. Nekien bakarra, bizitzak eta zineak abailduta nengoela; banekien ez nekiela nondik jo, eta senti tu beharra nuela nonbaiteti k has nintekeela mundua kontrolatzen, neure mundua. Eta horixe senti arazten zidan Seagram building hark: kontrola… Eraikin hura subkontzienteko lekuren batean kokatu zitzaidan, eta leku hartati k sortu bide zen La ofi cina eta, ondorioz, Conceptos Clave del Mundo Moderno serie mikrodokumentala… sorkuntzagune urratu gabea, esparru bat non ni neu izan bainintekeen egiten nuen zinean: neure esparrua, kontrolatua eta objekti boa. Horti k dator seriean enkoadre formala hain zorrotza izatea, horti k neure buruari ezarritako hainbeste arau, tonu itxuraz objekti boa, egitura beste edozein arrazoiren gaineti k, moti boen errepikapena… Kredo formal bat asmatu nuen, eta uko egin nion sorkuntza-askatasunari kontrola neuk nuela senti tzearen truke. Eta hala, konturatu gabe, zine-saiakeraren lurraldean barrenduz joan nintzen; ti ra, ez gaitezen kriskiti nka hasi: zine-mikrosaiakeraren lurraldean… Bestetik, ariketa hark bazuen autoengainutik ere. Nik oso ondo nekien ez nintzela ari kea asmatzen; banekien zinearen tradizio oso bat zegoela norabide hartan. Baina abantaila bat nuen: ez nuen ezagutzen. Hainbeste urte pasatu nituen fi kziozko zine klasikoan arreta jarrita, non niretzat ez-fi kziozko zine hura —zeinak, besteak beste, inpunitate osoz erabiltzen baitzuen «off eko ahots» beti susmagarria— lurralde urratu gabea baitzen. Alegia, babes nintekeen «basati on» bat banintz bezala, has nintekeen zinea sen hutsez egiten, besteek egindako lanak azpira nintzan utzi gabe: neuk kontrola nezakeen… Fikziozko zinearen tradizioa ezagutzen nuen, bai, ezagutzen nuenez… Egia esan, egundoko zama zen niretzat: nik «filmotekaren pisua» deitzen diot. Orson Wellesek kontatzen du ezen, antzerkiti k zinerako pausoa eman zuenean, haren eragin nagusiak John Ford, John Ford eta John Ford izan zirela. Paul Thomas Andersonek kontatzen du ezen, Boogie Nights egin aurreti k, buruz ikasi zituela Goodfellaseko kamera-mugimendu guztiak. Bada, niri ez zitzaidan halakorik gertatzen miresten nuen zinearekin; inspirazio-iturri izan ordez, zama ezin astunagoa bihurtua zitzaidan, neure buruari ezarritako betebeharrez betea: ez nuen aurkitzen hura guzti a neure egiteko modurik; ezin nuen begiratu neure begiez, bururatzen zitzaidan guztia ezdeusa eta irrigarria zen nire maisu miretsien argitan. Egia esan, kontrolatu, kontrolatu…, ezer gutxi kontrolatzen nuen… 1 Azken orduko eskubide-arazoek kendu didate hemen irudi bat sartzeko aukera, horixe baitzen nire asmoa. Beraz, imajina dezagun… bertikaltasuna eta angelu zuzena beren onenean, egitura eduki. 94 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Nik uste dut ezen, nahiz eta onartzen ausartu ez, horti k zihoala nire bilaketa, nire berezitasuna aurkitzeko bideti k… baina zinera etorrita, hots, neure arlora, nondik hasi? Beharrik, aipatu dudan eragina mugatzeko politi karen hasierako hertsikeria hura lasaitua zen apur bat, eta garai hartan aurkitu nituen bi zuzendari, zeinek izugarri zabaldu baitzizkidaten zine mota horren ahalbideez nituen usteak: Ross McElwee eta David Perlov. Aurrera egiten ari nintzen, nonbait, zeren, batbatean, maisuak, astun gertatu ordez, hegoak ematen hasi baitzitzaizkidan… Zinegile horien bi alderdik egin zidaten zirrara berezia; azken urteotan niretzat baitezpadako izan diren bi alderdik: norberaren hizkuntzaren bilaketa eta funtzio autobiografi koa, hau da, norberaren bizitza zine-material gisa erabiltzea. 3. Norberaren hizkuntza Barru-barruraino hunkitzen nau Perlovek egiten duen printzipio-adierazpenak, bere bizitzako 10 urte hartzen dituzten egunkarien hasieran; hunkitzen nau, errito moduko bat delako bere buruari deitze hori, bere errealitaterik hurbilena —lekuak, pertsonak, zinea— berraurkitzeko deia. Berriro hasi, munduari begi berriz begiratu, eta norberaren hizkuntzaz kontatu. Hizkuntzaren kontua oso garrantzitsua izan da beti niretzat. Beharbada fi lologia ikasi nuelako, uste dut zinea hizkuntza bat dela beste ezeren gaineti k; zeinu multzo bat, gramati ka baten arabera konbinaturik, zentzu jakin bat adierazteko bidea ematen duena. Ondorioz, uste dut zinegile gisa dudan erantzukizun nagusietako bat, hain zuzen ere, gramati ka hori behatzea dela, ez mespretxatzea zinearen hizkuntza-alderdia. Nire lan ez-fi kziozkoan, hizkuntza hori, beste ezer baino lehen, irudiaren eta soinuaren konbinazio bat da —hitzak testua osatzen, gehienetan—. Konbinazio horrek zentzu berriak sortu behar ditu, ez hitzak ez irudiak aurrez eta berez zituzten zentzuak. Alkimia bat gertatzen da, hartara, eta horren emaitza zinematografi koa. Alkimia hori lortzea ez da ariketa erraza. Jakina, edozein konbinaziok ez du balio. Erraza da desorekan erortzea, hau da, irudiak testua funsgabe bihurtzea edo, alderantziz, testuak irudia itotzea. Edo, besterik gabe, alkimia hori ez gertatzea, eta adierazpen literario edo zienti - fi ko baten aurrean gaudelako senti pena sorraraztea, ez adierazpen zinematografi ko baten aurrean. Edo, are okerrago, adierazpen lau baten aurrean: hitz-andana bat zenbait irudiz apaindua, hala nola gertatu ohi den albistegietan edo informatzeko presaren eraginpean sortutako erreportaje gehienetan. Lehenago esan dut: fi kzio klasikoti k natorrenez, joera dut susmopean jartzeko off eko ahotsaren ahalbideak. Dena den, irudipena dut dokumentalaren ortodoxiak ere ez duela maite-maitea off eko ahotsa, hainbat eta hainbat aldiz narrazio esplikatzaile azalpenezkoaren aribide astunak zamatua. Alegia, nondik-nahi hartuta ere, off eko ahotsak oso elementu irristakorra dirudiela, nitroglizerina 95 Kontraesanaren poetika baterantz? León Siminiani fi lmiko halako bat. Zine-eskoletan gauza arrunta da off eko ahotsa anatematzat hartzea, bigarren mailako baliabidetzat, zerbait kontatu behar eta irudien bidez egiterik ez dagoenerako. Aitortu behar dut ezen, nahiz eta aspaldi utzi eskola, neure baitan daramadala aurreiritzi astun hori. Horrek, besteti k, areagotu egiten dit irudiaren eta testuaren artean tentsio bat sortzeko beharra, aurrean dudana zinetzat hartuko badut. Niretzat, testuaren eta irudiaren arteko loturak inoiz ez du egon behar oreka osoan. Testu batek azpikoz gora jar dezake irudi bat, atezuan; osatu egin dezake, poeti zatu, ironizatu, irrigarri utzi, bortxatu, eta abar. Egin dezake, eta egin behar du. Lotura asko dira aukeran, baldin eta ahal den neurrian apaingarri eta/edo azalpen izateti k urruntzen badira: irudi batek testua apaintzen badu, edo testuak irudia esplikatzen, ez gabiltza ondo. Batzuetan, iruditi k abiatzen naiz testura iristeko. Esate baterako, Zoom (2007) edo Límites 1ª persona (2009) piezak material landugabe eta formagabe bateti k abiatzen dira. Halakoetan, irudien aurrean esertzen naiz, behin eta berriz ikusten ditut, irudiek beren baitan daramaten senti pen, eduki, historia bati dei eginez bezala. Harri-mokor baten aurrean jartzen den eskultorea bezala, konbentziturik estatua han barruan dagoela, berak hura argitara atera besterik ez duela egin behar. Baina, jakina, hori sorkuntzarako trikimailu bat besterik ez da: azkenean aurkitzen dudan hori ez dago irudietan, neuregan baizik. Proiekzioak dira, irudi jakin batzuek niretzat dituzten asoziazioak, dela grabatu zireneko leku-unearekin, dela neure imajinarioarekin. Baina zuzeneko jarduerak, hartaz zuzenean idazteak, ez dit funtzionatzen. Trikimailu hori behar dut. Eta bidean, testua atezuan jartzea lortu, bezatzea, irudiarekin bat egin arte: irakurketaren kadentzia, hitz-kopurua, irudiaren denborara egokitzea; testua irudiaren tolesetan, irudiaren xehetasun barnekoenetan, partaide bihurtzea. Beste batzuetan, testua-irudia lotura alderantziz gertatzen da: testuti k abiatzen naiz irudira iristeko. Hala jarduten dut Conceptos Clave del Mundo Modernon. Kasu horretan, eginkizuna desberdina denez, desberdina da metodoa ere. Testu lerroarte hirukoitzez mekanografi atuaren aurrean esertzen naiz. Testuak proposatzen duen ideia berri bakoitzeko, aproposak izan daitezkeen zenbait irudi idazten ditut, eta ondoren kalera irteten naiz irudion bila. Batzuetan, irudiok argi ditut, kokalekua zehaztuta; beste batzuetan, ordea, ez… Esate baterako, «variantes de la estatua de la libertad» idazten dut nire errodaje-koadernoan. Zenbait egun ematen ditut Manhatt anen gora eta behera, baina ez dut aurkitzen eranskailuak edo metalezko iruditxoak besterik souvenir-dendetan. Baina egun batean, amore ematekotan nagoela, askatasunaren estatuaren kopia bat aurkitzen dut, ia lau metrokoa, atoi batean lotuta, arratsaren kontra, mendebaldeko 62 kalearen mutur batean: badut irudia. Eta orduan gogoko dut pentsatzea dei egin diodala errealitateari kalerik kale ibilita, nirekin bat egin dezan sorkuntza-prozesuan. Kontua zera da, testuaren ideia bakoitzeko gutxienez hiru irudi izatea aukeran muntaketara iritsi orduko, irudiak hautatzeko prozesu bat sortzeko moduan, 96 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak harik eta muntaketan geratuko direnak fi nkatu arte. Hautapen-prozesu horrek fi ndu egiten dit nahitaez behaketa-gaitasuna, fi ndu egiten du nire pazientzia kalera ateratzen naizenean irudi bila, eta, batez ere, lekua egiten die zoriari, jolasari eta misterioari prozesuan, eta horrek susmo desatsegin bat saihesten laguntzen dit: fi lm-exekutatzailearena, ikus-entzunezko puzzleen muntatzailearena egiten ari naizela. Aurrekoa baino adierazgarriagoa den irudi bat aurkitzea, horrexek baino ez du balio; testuarekiko lotura tenkatuagoa, elektrikoagoa eragiten duen irudi bat. Halako moldez non, azkenean, muntaketan erabilitako irudiek beren edukia sublimatzen baitute, identi fi katzen duten errealitate objekti boa baino harago iristen dira. Hala, nahiz eta muntaketan McDonaldsen logoa ageri, neska bat Pilates egiten Central Parken edo esekigailu bat bulego batean, irudi horiek, testuarekin harremanetan sartzean, hori baino gehiago denotatzen dute. Epigramak eraikitzen saiatzen naiz, testu sinple batek eta irudi domesti ko batek bat egitean sortzen diren epigramak. Testuak moldatzea, irudiak jeztea, epigramak imajinatzea… egia esan, edozein eragiketak, denik eta txoroena iruditu arren, balio du irudimena lanean jartzeko, prozesuaren azkenean pieza horren hizkuntza bizirik dagoela senti tzeko. Nahiz eta off eko ahotsa erabili, hura ere izan daiteke zinea. 4. Autobiografi ko dena: lehen pertsona Niri beti interesatu izan zait genero biografi koa; bereziki, autobiografi koa. Irakurrita neuzkan eskumenean izandako zuzendari ospetsuen autobiografi a guzti ak: Renoir edo Kurosawa, Hawks zein Truff aut. Irakurketa haietan, sekretuki, nirekin zerikusia zuten zerak bilatzen nituen, batez ere nire ahuleziak baleko bihurtuko zituzten ahuleziak. Gogoan dut, esate baterako, irakurri nuela nola Hawksek, gauero, estudioti k etxera itzultzean, zuhaitz beti beraren ondoan geldiarazten zuen autoa eta nola jaitsi, botaka egin eta aurrera jarraitzen zuen. Nonbait, hura zen hark antsietatea kontrolatzeko zuen metodoa. Nik lasaitasun halako bat aurkitzen nuen gizatasun-kolpe haietan. Pentsatzen nuen: «Haiei hori gertatzen bazitzaien, hain galduta ere ez nago». Jakina, hainbeste ahulezia ere ez nituen aurkitzen heldulekutzat baliatzeko, genero biografi koa hagiografi koa baita berez; alegia, mitoa sortzera jotzen du, ahuleziak haizatzera baino gehiago. Pentsatzen dut biografietarako jaiera hori faktore garrantzitsua izan zela «filmotekaren zama» haziz joan zedin. Columbian egin nituen azken urteetan, Vojtech Jasny izeneko zuzendari agurgarri bat etorri zen mintegi bat ematera. Txekiar Uhin Berriko guraso intelektualetako bat zen; besteak beste, uhin hartakoa zen Milos Forman ere, Columbiako zine-eskolaren sortzailea. Bere lantegian, Jasnyk egunero grabatu beharra aldarrikatzen zuen, norberaren erruti nak grabatzea. Eta aldarrikatzen zuena, egin egiten zuen. Ia laurogei urte zituela, sarri ikusten genuen bere kameratxoaz campusean grabatzen. Filmatzeko era hain jarraitu eta hain bertati k bertarako hark, hain erraza izanik, hain ordenarik eta kontrolik gabea, inprobisazio hutsa, sakon erasan zidan: erabat arbuiatu nuen. Ni sinetsita nengoen fi lmatzea zerbait errituala zela, prestaketa, ahalegina, jendea, arrandia eskatzen zuela; baina 97 Kontraesanaren poetika baterantz? León Siminiani norberaren bizitza, egunez egunekoa, fi lm-eduki bihurtzea…, zertan ari zen jaun hura?... hura tabua zen niretzat. Baina tabu guzti ekin bezala, erakarmen indartsua ere bazen tartean: zerbaitek kanpora nahi zuen… beharbada, horrexegati k, Espainiara itzuli eta laster, bidaiatzen eta bidaiak zabal grabatzen hasi nintzen. Niretzat jardunbide berria zen hura, gorrotoa izan nion beti helburu jakin bat izan gabe grabatzeari, batez ere neure egoeren, bidaien eta abarren argazkiak egiteari… Hala ere, bat-batean, sen hutsez hasi nintzen grabatzen norabait joan eta arreta hartzen zidaten gauzak. Aldi bat eman nuen hala grabatzen, pentsatu gabe hark forma jakin bat har zezakeela. Nik grabatutako unearekin lotzen nituen irudi haiek; nola senti tzen nintzen, norekin nengoen. Baina hari forma ematen hasteak atzera eragiten zidan erabat, hozkia eragiten zidan… zer harroputz klase ari nintzen bihurtzen, zer narzisismo motatan ari nintzen erortzen, neure bizitza inorentzat interesgarria izan zitekeelako ideiari bueltaka? Orduan, McElwee aurkitu nuen, fi lm autobiografi koak egindako zuzendari bat, zeina, cinéma verité mugimenduaz ari zela, honelakoak esana baitzen: «zinegile haiek kredo baten mende zeuden; kredo hark azpimarratzen zuen ezen, beren fi lmagaiei esparru guzti z inti mora jarraituta ere, ikusezin eta isilik egon behar zutela (…) baina nik senti tzen nuen verité ikuspegiz errodatzeak, nahiz eta norberaren bizitza izan, arazo erantsi bat zuela. Errealitatea hain urruneti k fi lmatzeak, zuzendariak grabatzen ari zenaz zer pentsatzen zuen jakin gabe, norberaren esperientziak objekti batzea zekarrela; eta horrek, berez, interpretazio subjekti bo bat eskatzen zuela modu ezin nabarmenagoan. Niretzat, egon behar zuen moduren bat non kameraren presentzia objekti batuak bat egin baitzezakeen hura zeraman zinegilearen ikuspegi subjekti boarekin. “Autobiografi a”ren auto hura ikusgai bihurtu behar zen. Bere ezkutalekuti k irten behar zuen»3. Gainera, aurkitu nuen McElweek berak nireak bezalako errezeloak zituela. Adibidez, fi lm-egunkariaz ari dela, honela dio: «…sinetsita nago jende asko dagoela senti tzen duena esti lo hori auzitan jar daitekeela, eta ez duela merezi horretan denbora galtzea. Baina egunkariaren generoan ere lortzen da puntu bat non argi ikusten baita hark funtzionatzen duen ala ez. Orekaria soka gainean dabilenean bezalakoa da hori: erortzen bazara, nartzisismoaren, auto-indulgentziaren eta solipsismoaren itsaso zabalean erortzen zara. Horiek dira arriskuak…».4 Markerrek, berriz, honelakoak esaten zituen: «Daukadan guztia erabiltzen dut. Jendeak maiz kontrakoa esaten badu ere, lehen pertsona erabiltzea apaltasun-adierazle izan liteke: eskaintzeko dudan guzti a neure burua da»5. 3 Efrén Cuevas & Alberto N. García (ed.), Landscapes of the Self: The Cinema of Ross McElwee / Paisajes del yo. El cine de Ross McElwee, Ediciones Internacionales Universitarias, Madril, 2007, 245-249. or. 4 Efrén Cuevas & Alberto N. García, op. cit., 295. or. 5 María Luisa Ortega & Antonio Weinrichter (ed.) «Marker per Marker», elkarrizketa, in Mystére Marker. Pasajes en la obra de Chris Marker, T&B editores, Madril, 2006. 231. or.). 98 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Kontua da ezen lekukotza horiek, lekukotza horien egileen lanek eta saiatzeko neure behar aitorrezinak bultzaturik, lehen pertsonako zinean barrenduz joan nintzela, lehenik ipuin baten fi kzio-jantzietan babesturik (Zoom, 2007), eta gero ezkutatze-mekanismoa erakutsiz (Límites 1ª persona, 2009). Oraintxe bertan, neure lehen fi lm luzea egiten ari naiz; Mapa du izenburua, eta urrats batzuk egin nahi nituzke bide horretan aurrera. Nik ulertzen dudanez, lehen pertsonako zineak baimenarekin du zerikusia, nork bere buruari baimena ematearekin: – norberaren edukia baimentzearekin, hau da, norberaren bizitza filmerako material gisa erabiltzeko baimenarekin. – nork bere hizkuntza eta lan-metodoak baimentzearekin. – nork zinearekin harremanetan sartzeko bere era baimentzearekin. Nonbait, ez nintzen lasai gelditu «baimen» kontzeptuari Conceptos Clave…ko kapitulu bat eskainita. Esango nuke atzeti k dabilkidala. Hitzaldi honen hasieran nork bere fi lm-irrika bilatzeaz jardun dut. Niretzat, bilaketa hori borroka gisa planteatzen da ia, norberak zineak izan behar duenaz edo ez duenaz, lan-metodoez, film bat denaz edo ez denaz, bizitzak izan behar duenaz edo ez duenaz dituen aginduen kontra6. Adibidez, nik urteak pasatu banituen ez-fikziozko zinea murrizten hutsarte emankor bat niretzat gordetzeko, uste dut zinegile gisa dudan lanaren parte bat neurri hori neure buruari onartzea zela, eta kasurik ez egitea barne-ahots bati , zeinak etengabe esaten baitzidan horiek txorakeriak zirela, edo ea nora nindoan ni zine-mikrosaiakerak eginez, Farocki, Godard, Pasolini, Van der Keuken, Chris Marker edo dena delakoa ezagutu gabe… Marker aipatu dudanez, 1996ko elkarrizketa batean, hark berak kontatzen du bere muntaketa-metodo berezia, esaten ari naizenaren antzeko zerbaiten adierazgarri. «Bideoan lan egiten dudaneti k, Zen izendatzen dudan muntaketa aukeratu dut; izenda liteke online ere, hau da, lineala fi lmaren hasierati k azkeneraino, damurako eta barne-ausikietarako eskubiderik gabe, atzera itzuli gabe. Metodo horrek badu errusiar erruletaren antz halako bat, oso kitzikagarria: muntaketa birtualean ez bezala, non bizkor munta baitezakezu, pentsatuz beti izango duzula egiten ari zarena zuzentzeko asti rik, hemen ez da bigarren aukerarik. Ez dago esan beharrik ideia horrek muntatzaile izena merezi duten guzti ak asaldatuko dituela, eta konorterik gabe utziko dituela FEMISeko irakasleak. Gainera, horrela denbora irabazi eta aurrekontua aurrezten dugu. Muntaturiko minutu bat minutu oso bat da, irudia, hitza, musika eta efektuak (zineko tradizio izugarri 6 Alain Bergalak biribilago adierazten du ideia hori: «idazketa autobiografi koa, maiz, oso aintzat hartzeko moduko laguntza psikikotzat ernetzen da nor bere izaeran —eta, beraz, munduarekin duen harreman moduan— mehatxatzen duen zerbaiten kontrako borrokan». Alain Bergala, «Si “yo” me fuera contado», in Gregorio Martín Gutiérrez, Cineastas frente al espejo, T&B editores, Madril, 2008. 104 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak (Orrialdea zuri utzi nahi izan du egileak) 105 Esatekorik ez Lluís Escartín (Orrialdea zuri utzi nahi izan du egileak) 109 Gonzalo de Pedro Seme-alabarik gabeko seme-alabak: tiroa kontzertuaren erdian* 1. Sarrera: eztabaidari buruz (jipoien ordua) Ez gaitezen engaina: dagoeneko artea ez zaio inori interesatzen. Edo ia inori ez. Ez, behintzat, behar adina pasioz, abangoardisten garaiko borroka eta istilu haiek, manifestu eta kontramanifestu haiek eragiteko. Testu su-piztaileak, ia hiltzaileak, maiz aurreko, kontrako edo ondorengo abangoardia suntsitzea besterik proposatzen ez zutenak. Etsai mami amorratuak, hitzaldi sutuak eta kemen sortzaile eta kanibala. Baina badirudi ezen «edozerk balio du»k, edozer asimilatzeak, eta merkatuak edozer gauza joera eta negoziogai bihurtzeko duen gaitasunak fi n eman diotela pasioari, are eztabaidari; zer esanik ez, borrokei. Horregati k, Punto de Vista Zine Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren 2010eko edizioan Los materiales aurkeztu zenean, Los Hijos kolekti boaren lehen fi lm luzea, sortu zituen istiluek balio izan zuten gure herrialdeko kulturaren eta zinearen ur geldi ustel samarrak irabiatzeko. Edo zinefi loen eta dokumentalzaleen sail murritzekoen artean, behinik behin. Ikusle haserretu batzuek aretoti k alde egin zuten, kriti kari haserretu batzuek aretoti k alde egin zuten, testu su-piztaileak blogetan, eztabaidak tabernetan. Ez zen izan egunsenti ko duelurik, zinegile mozkorren arteko borrokarik eta manifesturik. Orain irakurrita, ordea, zinemaldi hartako lehen kronikek manifestu mindulin herabeen antza dute; fi lmak eragiten dien gorrotoa ezkutatzen ozta-ozta lortzen duten testuak dira. Gaitzerizko sutu eta grinatsua, fi lmak sakon-sakonean zauritu izan balitu bezala (aurrerago itzuliko gara horretara), eta horren kontra, zenbait ahots, proposame- 110 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak naren ausardia adimentsuaren alde. Epaimahaiak Jean Vigo saria ematea erabakitzeak ez zuen baretu giroa, baina gutxienez zalantza ekarri zuen: eta zerbait benetan garrantzitsuren aurrean bageunde? Denok dakigu fi lmak ondoren egindako bideak —arrakastatsua eta luzea, oso kriti ka onak jasoz, eta mundu osoko museo eta zinemaldietan proiektatu zelarik— ez duela besterik gabe on bihurtzen; izan ere, urtero ikusi ohi ditugu fi lm huts eginen edo txarren, are iraingarrien adibideak, nola bihurtzen diren denboraldiko hype, eta nola desagertzen diren ondoren, inoiz izan ez balira bezala. Baina tradizionalki urrun egon ohi diren hainbat esparruk —hala nola fi losofi a, arte garaikidea, bideoartea edo dokumentala— Los materialesi buruz erakutsitako interesak haren konplexutasunaren arrastoan jartzen gaitu, gutxienez: fi lm ona izan edo ez (ona da, baina geroago jardungo dugu horretaz), lan espainiar garaikide gutxik izan dute Los materialesek adinako gaitasuna eztanda egiteko, jendea sutzeko gai den halako hedatze-indarra, eta, aldi berean, begirada eta gogoeta hain askotarikoak biltzeko. Belén Gopeguik liburutxo bat argitaratu zuen orain urte batzuk, politi ka artean (zehatzago, literaturan) agertzearen egokitasunaz. Han, gogoeta egiten zuen liburuari izenburutzat jarritako esaldiaz, zeinak berez kriti katu egin nahi baitzituen zerbaiten alde modu esplizituan jartzen diren arte-lanak, esanez «ti roa kontzertuaren erdian» dela politika liburu batean sartzea. Gopeguik buelta ematen zion irudi hain ozen, hain ikoniko hari, eta bere egiten zuen, arteak bere garaiari erantzuteko duen premiaren aldarrikapen bihurtuz. Film esplizituki politi koa izan gabe (ez behintzat hitzaren zentzurik kontserbadore eta mugatuenean, politi kotzat alderdien arteko iskanbila egunerokoak jotzen dituen horretan), gogoko dut Los materialesen agerpena horrela ikustea, tiroa kontzertuaren erdian bezala. Eztanda bat. Jipoien ordua. 2. Zauri zinefi loa Los Hijosen lanaren kontrako erreakzio sutsuak, bereziki lehen fi lm luzearen kontrakoak, ezin dira bestela ulertu, ez bada film baten proposamenaren garaipen gisa; fi lm horrek, besteak beste, auzitan jarri nahi du ikusleek zinearekin duten eta zinefi lia deritzon harremana ulertzeko modu patologiko hori. Tradizio zinematografi koari buruz posizio batere ez adeitsua harturik, Los materiales solasean lotzen da Espainian modu akriti koan onartu zen tradizio zinematografiko oso batekin, zeina fede-dogma bihurtuta baitzegoen. Lehen aldiz, norbaitek belaunikatu beharrik gabe ekiten dio historia zinematografi koarekiko solasari, eta solaskidea sakon ezagutzeti k baino ez datorren ironiaz eta distantziaz. Víctor Ericeren, José Luis Guerínen eta Pompeu Fabra Unibertsitateti k eta bertako sorkuntza-dokumentalaren masterreti k sortutako korronte zinematogra- fi ko guzti aren aitatasun ikus-entzunezkoaren dogma bere egiten zuten proposamen kriti ko eta zinematografi koen aurrean, ia pentsatzen ere jarri gabe ea horiek ziren kanpoan saltzen zuten zine garaikidea, Los materiales tarte bat urruntzen da eta desmuntatu egiten du zine xaloki behatzaile eta errealismo klasikoan sustraitu baten aparatua, zine bat lotuagoa modernotasun zinemato- 112 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak sakontzen du, eta badirudi Los materiales izenburua bera fi lm bat eraikitzeko erabiltzen diren materialez ari dela, baina baita zinegileek fi lmatzen dituzten materialez ere, zeinak, izen horren bidez gauza bihurturik, aura magiko oroz gabeturik geratzen baiti ra. Zinegileek berek kontatu dute zer xede zuten, hots, fi lm bat egitea ohiko dokumental batean inoiz sartuko ez ziren materialak erabilita, eta horretarako errodaje konbentzional bateko erruti na guzti ak bete zituztela: kontua ez zen deskarte faltsu batzuk hautatu zirelakoa egitea, baizik eta prozesu klasikoa osorik burutzea, eta, hartara, biluzte- eta arazte- prozesu osoa goiti k behera egitea. Beste fi lm batzuek landa-bizimodu idealizatuaren alderako lilura eszenaratzen duten bezala, Los materialesek asperkizuna lantzen du, ikuslea diskurtsoa eraikitzean partaide egitea, eta ideia honetan sakontzen du: paisaia paisaia bat besterik ez da, ez errealitate naturaz gaindiko baterako ate magiko bat. Hala ere, fi lmak, lehen proiekzioetan zenbaitek egotzi zioten zinismoti k oso urrun, auzitan jarri baino ez du egiten dokumental garaikideak errealitatearen aurrean hartzen duen distantzia, errealitatearen aurrean hartzen duen posizioa, eta dokumentalgileek ahazteko joera duten zerbait agertzen du esplizituki: errealitate oro beste dela, arrotza, eta, azken buruan, esplikaezina. Filmaren azken partea, herritarren kantei buruzkoa izanik, gizati artu egiten da eta, hartara, ideia hau azpimarratzen du: paisaia fi lmatzea aspergarria da, egileek berek aitortzen dute hori filmean, baina bertan bizi diren pertsonak interesgarri izan daitezke, nahiz eta guk ezagutu ez, eta nahiz eta onartu ezin izango ditugula inoiz ulertu, are gutxiago egiazki erretratatu irudi batean. Zintzotasun horrek, aparatu zinematografi koak dituen mugen aitortza esplizitu horrek, modernotasunaren zordun den beste zine horrek ez kokatzen jakin ez kokatu nahi izan duen leku batean kokatzen du fi lma: garaikidetasunik erroti koenean, zeinak bai baitaki ezen dokumentala postmodernotasunaren kontu bat dela aspaldidanik. Los Hijosen hurrengo lana, Circo (2011) fi lm luzea, Los materialesen errodajeegun batean sortu zen, zinegileek inguru haietan zebilen zirku txiki bat aurkitu eta zuzeneko fi lm bat egitea erabaki zutenean, egun bakar batean grabatuz, grabatutakoa ez zuzentzeko ez osatzeko aukerarik gabe. Los Hijosen lanari buruz dagoen literatura urrian, topiko bihurtu da dagoeneko esatea ezen Los materiales baino fi lm luze konbentzionalagoa dela Circo. Eta, hein batean, baliteke egia izatea (hau ez da hori ukatzeko unea, baina aipa genezake nahasmendua Los Hijosen lanaren hari gidari gisa, Elena Orozek seinalatu duenez2); dena den, hemen beste honek du interesa: ikusteak nola zinegileen kolekti boak uneanunean behar dituen forma zinematografi koak miatzen dituen: nolabait, saiakerazine benetakoak egiten duen bezala, Los Hijosek fi lm bakoitzak eskatzen duen forma bilatzen du, esti lo bat ezarri gabe. Los Hijosen prakti ka zinematografi koak, ikus-entzunezko mash-up bat ia, non aipamenak ez baiti ra erlikiak, baizik eta idazkera berri baterako oinak, abiapuntutzat du ez-narratibotasuna, eta ez helmugatzat, eta umorea, nahasmendua, berrikuntza eta ironia, berriz, miatu beharreko bidetzat. 2 Ibidem. 117 Los Hijos kolektiboa Hiru bider bi Sei begi, sei belarri eta sei esku. Gorputzeko atalak edo organoak arte-sorkuntzarekin lotzen dituzten metonimiak askotarikoak dira, eta esan daiteke katalogo gutxi-asko kodetu bateti k aukeratu ditzakegula. Adibidez, zinea erraiez, garunaz edo bihotzaz egin daiteke. Esanez gero gorputz-atal batek beste batek baino zeresan handiagoa izan duela sorkuntza-prozesuan, eragin bat adierazten da azken emaitzan zein hartzaileengandiko harreran. Los Hijos kolekti boan, inoiz ez gara ziur egon metonimiaren erabilera jakin horren benetako balioaz. Hala ere, zail da horrek eskaintzen duen tentazioan ez erortzea. Gu ez ginen desberdinak izango horretan. Hala gertatu denean, pertzepzioarekin, zentzumenekin zuzenean lotutako gorputz-ataletara jo dugu oharkabean. Kasualitate hutsa ala ez, kolekti bo bat izateak ematen digun pertzepzio-gaitasun handitua, ikuspuntu bakoitza bider hiru handitzen baita, orain arte jarraitu dugun lan-metodo baten bizkarrezurra izan liteke. Los materialesen errodajean (2009), inplizituki, onartu genuen ez zela izango lan-banaketarik, hots, ikus-entzunezko produkzio ohikoaren egituran —baita zine dokumentalarenean ere— izaten den bezalakorik. Ez zen izango kameraoperadore bat, soinu-teknikari bat edo zuzendari bat. Hirurok arduratuko ginen eginkizun horietaz. Ingurune bat, espazio bat, jende bat eta ahots batzuk aurkitzea —azken batean, horixe izan baitzen Riañoko eskualdean izan genuen esperientzia— norberaren baitako prozesua izan zen, kolekti boko kideongan senti pen eta gogoeta desberdinak pizten zituena. Gutariko bakoitza espazio horretako elementu desberdinek erakar zezaketen. Hiru ikuspuntuek aberastu egiten zuten 118 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak errealitate gero eta konplexuago bat hautematea. Zergati k uko egin trinkotasun horri hautematea dislokatuz, hau da, bat begiratzera mugatuz, beste bat entzutera eta hirugarrena aurreko biek aurrez egindakoa analizatzera eta ordenatzera? Naturalagoa zirudien hirurotako bakoitzak senez erakartzen gintuena erregistratu ahal izateak. Bi kamera eta kanoi-mikrofono bat izanik, gutariko bat andre batzuk kantatzen ari ziren herri-kanta jasotzeaz arduratu zitekeen, eta, bitartean, beste bat plazara hurbildu zitekeen, non diskoteka mugikor bat jarri baitzuten, eta hirugarrenak, berriz, herritarrekin solasean jardun zezakeen herriko tabernan. Batek bere egitekoa bukatzen zuenean, edo, besterik gabe, nekatzen zenean, kamerak eta mikrofonoa eskuz aldatzen ziren, eta baita, jakina, begiz eta belarriz ere. Horren emaitza hurbilpen holistatzat har liteke, irudi eta soinuetan gauzatutako ikuspuntuak eta inpresioak batzuk besteen ondoan eta gainean jartzeko aukera irekitzat. Honaino, Los materialesen errodajean erabili genuen lan-modua deskribatu dugu. Muntaketak, ordea, bestelako estrategia bat eskatzen zuen. Zentzu komunak esaten zigun hirurok edizio-aretoan batera egoteak mugatu egingo zuela gutariko bakoitzaren ausardia, eta zaildu egingo zuela erabakiak hartzea. Beraz, inguruabar berrietara aldatu eta egokitu beharra zegoen errodajean aurkitua genuen sistema hura. Azken batean, rol guzti ak hirurok egin bagenituen, halaxe izan behar zuen aurrerantzean ere. Material gordin potentzialki interesgarriena hautatu ondoren, honela jokatu genuen: gutariko batek lehen muntaketa bat egiten zuen, proiektuan erabilitako lehen ideien arabera. Lehen bertsio hura, fi ndu gabea, denok berrikusten genuen, eta saiatzen ginen aurkitzen zerk funtzionatzen zuen, zerk ez, eta soluzioak edo lan-ildoak proposatzen genituen. Bilera haren ondoren, beste kide batek bigarren bertsio bat editatzen zuen, lehena erreferentziatzat hartuta; adostutako proposamenak sartu, eta beste esperimentu batzuk saiatzen zituen. Beste bilera bat egin ondoren, kolekti boko hirugarren kideak hirugarren bertsioa editatzen zuen, bigarrenari egindako zuzenketak eta iruzkinak oinarritzat hartuta. Hirugarren bertsio hori, berriz, lehen muntaketa egin zuenaren eskuetara iristen zen. Errepikatu egiten zen prozesua, desti lazioa balitz bezala, harik eta, zenbait asteren buruan, behin beti ko bertsioa aurkitu arte. Metodo horrek abantaila handi bat zuen, bertsio bat proposatzen zuenak ez baitzuen berriro hartan jarduten zenbait aste iragan arte, eta, gainera, jasotzen zuen materiala nabarmen eraldatuta eta hobetuta iristen zitzaion. Hala, bi efektu sortzen ziren. Lehenik, urruntze halako bat, norberaren materiala inorena balitz bezala editatzea planteatzeko bidea ematen zuena. Bigarrenik, eta aurrekoaren ondorioz, ezabatu egiten zen plano jakin batzuen aldera senti tu ohi den eraspen ia senti mentala; izan ere, lehen unean ezinbestekotzat jotzen dira halako asko, baina gero, filma bere osoan ikusita, alferrikako gertatzen. Arial ala Helvetica? Muntaketan idaztea Bi mutur aipatu ditugu, esatean edizio-prozedura horrek bi muturretara jo zezakeela. Bateti k, proiektu jakin hori egitera bultzatu gintuzten ideiak, edo hobeto esan, ideien markoa. Besteti k, esperimentazioari —adierarik zienti fi koenean: saiakera eta errorea— lan-prozesuan bertan emandako tartea. 119 Hiru bider bi Los Hijos kolektiboa Bi puntuok argitzeko, azkenean Los materiales izango zenaren sorburura jo beharra dago. 2008an, El sol en el sol del membrillo fi lm laburra egin genuen, iruzkin kriti ko eta umoretsu halako bat, nabarmendu nahi zuena ezen naturaren —errealitatearen— errepresentazio ustez begirunezkoena, azken batean, arti - fi zio hutsa izan daitekeela. Ideia hori ikusgai —entzungai— jartzeko lehen baliabidea muntaketan bertan agertu zen, ustekabean. Pieza hartarako grabatu genituen harraldi luzeen audioa geure elkarrizketa, iruzkin eta kexuez josita zegoen; nahi gabe, noski. Alegia, bat-bateko esaldiak ziren, eta, paradoxikoki, eta audioaren postprodukzioan eskurik sartu ezean, auzitan jartzen zuten, boikoteatu, hitzokin lotutako irudia (ikus 1. irudia). Baina bazen zerbait are interesgarriagoa. Ahots haiek pertsonaia batzuen —zinegileen beren— izaera seinalatzen zuten; pertsonaiok, ordea, ez ziren inoiz agertzen. Bigarren baliabidea izan zen telebistaren testuinguruan «harraldi faltsu» deitu ohi direnen antzeko zerbait sartzea, hau da, baldarkeria- edo zalantza-uneak, gehienetan kendu egin ohi direnak, bistan jartzen baitute antolamendu zinematografi koa (ikus 2. irudia). 120 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Soluzioa produkzioa ohiko dokumental bat egiten ari bagina bezala planteatzea izan zen, hau da, agendak osatuz, informazioa bilduz, herriko kideak elkarrizketatuz, plano lagungarriak grabatuz, eta abar; hori bai, beti ere atea irekita utziz, zertarako eta muntaketa-aretoan aurreko paragrafoan aipatu ditugun dema formalei aurre egiteko (edo ez). Eta erronka horri muntaketaren lehen bertsioti k egin zitzaion aurre. Lehen bertsio horretan, baztertu egin zen zinegileen ahotsez baliatzea, eta azpidatziak txertatzea erabaki zen. Alegia, irudiaren gainean testu batzuk ageri dira, audio-bandan inoiz entzuten ez diren elkarrizketei dagozkienak. Hasieran, testu horiek material gordinean erregistraturiko baina jatorrizko iruditik kendutako elkarrizketa errealei zegozkien, edota errodajean gertatu ziren baina grabatu ere egin ez ziren elkarrizketei, hau da, benetako elkarrizketen oroitzapenei. Testu iheskor eta loturagabe haiek formatu idatzira eramateak aldatu egiten zituen izaeraz. Intonaziorik edo ahots-ti nbrerik gabe, zer aurpegitan jarri eduki gabe, testu solte haiek neutro bihurtzen ziren ia, oso malgu. Malgutasun hori areagotu egin zen, laster ohartu baikinen elkarrizketa transkribatuok beste testu batzuen bidez osa, ñabartu eta eralda zitezkeela, geuk muntaketa-aretoan asmatutako testuen bidez; hau da, ekuazioan fi kziozko gidoiaren —eta are fi kziozko generoaren— prozedurak sartuz. 3. irudia 4. irudia AZPIDATZIA: AZPIDATZIA: – Han goian ere sua dago. – Orain herriaren gainean gaude. Gure bigarren fi lm laburrean, Ya viene, aguanta, riégueme, mátame (2009), azpidatziak erabili genituen arren, orduan ez genuen ikusi zer-nolako aukerak ematen zizkigun elementu hori erabiltzeak. Lehenik, filma protagonizatzen duten hiru zinegileen —pertsonaien— izaerak marrazteko bidea ematen zigun; horrek haiekin identi fi katzera edo arbuiatzera eraman zezakeen ikuslea. Bigarrenik, helduleku batzuk ematen zituen irudiak interpretatzerakoan, hein batean anbiguoak baitziren. Interpretazio hori ez zen arriskurik gabea; izan ere, adibide askotxotan, fede-kontua zen erabakitzea ea azpidatziek egia kontatzen zuten ala gezurretan ari ziren. 3. irudian puntu zuri bat ageri da eskuinaldean, eta azpidatziak sute gisa interpretatzeko bidea ematen du. 4. irudiak Riañoko herria ustez urtegiko zein puntutan dagoen urperatuta esaten den unea ematen du. Hirugarrenik, irudiak nahierara erabiltzeko bide horrek aukera-sorta izugarri handia irekitzen zigun. Ia-ia edozein historia konta zitekeen, eta ikuslea bide guzti z ustekabekoetati k eraman. Alde horretati k, muntaketa-esperimentu izen- 121 Hiru bider bi Los Hijos kolektiboa datu ditugun horietako askok zerikusia zuten gehienbat asmo dokumentalez grabatutako materiala fi kziozko kontakizun bihurtzeko aukerarekin. Hala, gaujazarpenaren sekuentzia, Los materialesen azken zati an, izan daiteke adibiderik argiena. Han, azpidatziek eta azpidatzien erritmoak irudiak beldurrezko edo suspensezko zine gisa interpretatzeko bidea ematen dute. Kateak jarrita zirkulatzearen abantailak Kontakizunak edo hariak eraikitzeko askatasun hori bi ahoko ezpata bihurtu zen. Jostailu berria eskuetan, oso erraza zen galtzea proiektuaren hasierako planteamenduetati k gero eta urrunago zeuden digresioetan. Aurkikuntza bultzagarri izandakoa kartzela ari zen bihurtzen pixkanaka, baina ez hormaz eta burdin-hesiz inguratutako kartzela, baizik eta gune mugagabe eta zabal bat, dozenaka bide zituena aukeran, baina helmuga lausokoak. Hain zuzen ere, muntaketa-aldiaren zailtasunik handiena izan zen ez begietatik galtzea non geunden adierazten ziguten koordenatuak, oso baitzen erraza norabidez nahastea. Berriz ere, paradoxa bat: zenbat eta askatasun handiagoa, zailagoa mugitzea; zenbat eta bide gehiago, paralisi handiagoa. Beharbada, frustrazioa izango zen; erabaki bat hartzean beste aukera asko baztertu beharrak beti berekin duen frustrazioa. Nolanahi ere, senti pen arraro horren zer-nolakoa hauteman ahal izan genuen. Noiz? Ia jolasa zen ariketa gisa, gure bigarren fi lm luzea —Circo— izango zenaren materialarekin jardutea erabaki genuenean. Sei bat orduko material gordina, egun bakar batean grabatua, Riañon egindako errodajearen azkenetan. Funtsean, familia frantses baten zirkutxoaren eguneroko lana dokumentatzea zen kontua. Eta muntaketa-prozesuan, ideia sinple hari heldu genion. Los materiales editatzeak hainbeste aukera, haustura eta ihes bazituen berekin, hemen, aldiz, babes hartzen genuen zenbait alderditan, hala nola gertaeratxo bakoitza ordena kronologikoz editatzen, edo kameraren aurrean ageri zen zeregin fi siko bakoitza xeheki eta zorrotz erakusten. Alegia, desbideratu gabe behaketa-dokumentalean gutxi-asko ohikoak diren tekniketati k. Bitxia bada ere, alderdi, nolabait esan, konbentzionalago batera itzultze horrek —beste noizbait beharbada baztertu egingo genukeen halakorik egitea— oxigenatzeko balio izan zigun, Los materiales muntatzeak eragindako akiduraren ondoren. Testuinguru horretan, orain, halako zinearen ustezko konbentzioek ez ziruditen argizulo itxiak, baizik eta leihate zabalak, nondik argia bete-betean sartzen baitzen. Azken batean, esperientzia horrek ikuspegi egokia aurkitzeko balio izan zuen; ikuspegi berria, Los materiales editatu bitartean sortu ziren zenbait aurkikuntza behar bezala balioesteko eta, bide batez, gure lanaren oinarritzat dauzkagun konstante batzuk ulertzeko; besteak beste, auzitan jartzea ustez bistakoa dirudiena eta paradoxak onartzea. Arti kulu honen bidez, espero dugu laburtuta geratuko zirela kolekti bo gisa egiten dugun lanaren eta Los materialesen sorreraren beraren zenbait alderdi. Bestalde, uste dugu balio duela, halaber, galdetzeko nola sortu ziren ideiak eta formak eta, aukerarik sortzen bada, metonimia eraginkor batez baliatu eta zinegintzan darabiltzagun gorputz-atalak hautatzeko. Direnak direla, hiruz biderkatu behar dira. 125 Víctor Iriarte WeareQQ. Oharrak eta paisaiak. Usue Arrietarekin solasean Iruñeko Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian gertatu zen. Zinemaldiko kideak eta gonbidatuak bazkaltzeko biltzen ziren jatetxean, Gonzalo de Pedrok, zinemaldiko programazio-arduradunak, nik «nor dira horiek?» galdetuta, erantzun zidan haiek Usue Arrieta eta Vicente Vázquez zirela, WeareQQ kolekti bokoak, eta urte hartan dokumentu-proposamen bat aurkeztu zutela X-Films sailean. Lan haien aurkezpenean izan nintzen, eta Usuek eta Vicentek esan zuten goiti beherei eta aeromodelismoko hegazkinei buruzko fi lm bat egin nahi zutela. Haien proiektuak irabazi zuen, eta zinemaldiko hurrengo egunetan hainbat aldiz egin genuen topo, zineetan eta Iruñeko tabernetan berandu arte dantzan. Urtebete lehenago, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) udako ikastaroetan, norbaitek haien fi lm baten kopia bat utzi zidan, Canedorena. Ikusi ondoren, haien lan gehiago ezagutzeko gogoz geratu nintzen, fi lma landa eta paisaien nahasketa bitxi arraro eta oso iradokitzailea iruditu baitzitzaidan. 2010eko ekainean, Artelekuko Mapa kolekti boti k antolatzen dugun Zine Arraroko Jardunaldietan, gonbidatu batek, Oliver Laxek, bere lan bat proiektatu zuen, París #1 (2007), non Usue eta Vicente ageri baitziren. Eta Oliverrek esan zuen bere fi lm berrian bazela pertsonaia emakumezko bat, basamortuan zehar kamioi handiak gidatzen zituena. Rol hura Usuek jokatuko zuen, esan zigun 126 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Oliverrek. D-Generación, Experiencias subterráneas de la no fi cción española katalogoaren lehen argitalpenean, Josetxo Cerdánek eta Antonio Weinrichterrek egina, WeareQQ kolektiboaren hiru minutuko lan bat aipatzen zen, 2005 urtekoa, Sin tí tulo izenburua zuena. Ondorengoa lan horretan hasten da, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaro baten bigarren jardunaldietan Usuerekin izandako solasaren transkripzioa da; jardunaldiok 2011ko irailean izan ziren, Bilbon, Experiencias documentales contemporáneas (II) izenburupean. – D-Generaciones katalogoko lan honekin agertu zarete dokumental berria deritzon arloan. Baina nondik sortu zen kolekti boa, zertan ari zineten orduan? Izan ere, zuek Arte Ederren arloti k zatozte, ez zineti k, ezta? – Vicentek eta nik 2003an ezagutu genuen elkar, eta kolekti boa maitasuneti k sortu zen. Horti k aurrera, arte-arloan hasi ginen lanak egiten, Arte Ederrak ikasten ari ginela ezagutu baikenuen elkar. Nik mugikortasunerako beka bat nuen Cuencako Fakultatean, eta Vicente entzule zegoen han. Interes komunak genituela ohartu ginen, eta elkarrekin lan egiten hasi, batez ere interbentzioak leku publikoetan, eta hiriko arteari buruzko deialdi batzuetan parte hartuz. Hala, bideo formatura iritsi ginen; hasieran erregistratzeko modu bat zena, kontatzeko modu bat bihurtu zen gero, pentsatu beharreko egitura bat. – Pentsatzen dut Sin tí tulo (2005) fi lma baino lehen, hasierako urteetan, izango zirela bideo-lan, esan dezagun, ikusezinak, fakultate-garaikoak, heziketa-lanak, guzti z kanpo ikus-entzunezko jardunaldien testuinguruti k. Zer historiaurre du WeareQQ kolekti boak? Nola eta zertan hasi zineten? – Bada lan bat, Flipper moon, fi kziozko laburra, biok elkar ezagutu ondoren egin genuen lehen gauza. Vicentek bost urte lehenago Galizian hasitako labur bat amaitzea zen kontua. Baziren Vicentek grabaturiko irudi batzuk, non bera eta lagun batzuk feria batean ageri baitziren, atrakzioetan zebiltzala, eta Bilbon amaitu genuen, portuan. Hark Cassavetesek bezalako zerbait egin nahi zuen, eta nik Fassbinderrek bezalako zerbait, eta erdibideko moduko zerbait atera zen azkenean. Hi-8n grabatuta dago, orain dela gutxi berreskuratu dugu pieza, eta berridatzi egin dugu Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroan egingo den erakustaldi baterako. Ez dugu erakusten, denbora luzez eduki dugu gordeta, pribatutasunaren esparruan. – Eta hasierako lanok, 2003 eta 2004 urteetakoak, prozesutzat dauzkazue, zuen fi lmografi aren parte dira, edo nola ikusten dituzue orain? – Gu oso modu autonomoan hasi ginen lanean, eta pentsatzen dut horrek baduela zerikusirik Cuencak eragindako markarekin. Gustatzen zitzaigun, eta plazer hutsez jarduten genuen horrela. Oraindik ere jarduten dugu, baina ez gara hain gazteak, eta gaur egun beste premia batzuk ditugu. Lehen lan horiek esperimentuak ziren, beste jende batzuekin eginak, Cuencako jendearekin gehienetan; esate baterako, Cowboy vasco edo Pagar el plato, biak ere ekintzak. Pagar el platon, platerak 127 WeareQQ. Oharrak eta paisaiak Víctor Iriarte jaurtitzeko makina bat alokatu genuen, plater-tiroketarakoa, eta Valentziako hirian hainbat lekutan jarri genuen. Beraz, ikus-entzunezko piezak dira, gertaerak erregistratzen dituzte, baina uste dut ez dutela berezko izaerarik ikus-entzunezko gisa. Horregati k daude hobeto gordeta. – Sin tí tulo da, beraz, zuen aurkezpen ofi ziala. Eta hurrengo lanetan errepikatuko diren lerro batzuk markatzen ditu; esate baterako, ikus-entzunezko apunteen ideia, paisaia, landa, periferia, edo zeuen presentzia fi sikoa, dela irudian, dela soinuan. – Filmak zenbait elkarrizketa jasotzen ditu, pertsona talde baten artekoak; kasu honetan, nire familia; Galesen daude oporretan, eta paisaia behatzen dute. Bazkalondoan gertatu ohi diren elkarrizketa horietakoak, leihoti k begira jartzen zarenean, edo aire zabalean, inguru natural batean. Solas horietako batzuk aukeratu genituen, esanguratsuak iruditzen zitzaizkigulako: adibidez, nola paisaia batek zineaz hitz egitera eraman zaitzakeen, nola lot daitezkeen naturako irudi bat eta ikus-entzunezko irudi bat. Soinua zuzenean hartutakoa da. Eta azpidatzita dago, ez estrategia gisa, baizik eta elkarrizketa bateratzeko bide gisa, hiru hizkuntzatan gertatzen baita: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Asko erabili dugu paisaia, eta interesatzen zaigu gai hori, bai. Kasu honetan, leku natural bitartekotuak dira: aisiarako gune bihurtutako paisaiak; esate baterako, futbol-zelai bat landaren erdian. Hibridazio hori, bateti k paisaia termino ontologiko gisa, eta besteti k paisaia horri ematen zaizkion erabilerak, nola bihurtzen diren giza jarduerarako leku baliagarri, ildo bat da gure lanean. Edo paisaia baten neurriaren ideia: mugarik ez duenari mugak jarri eta neurri batera ekarri, hala nola futbol-zelai baten neurrira. – Esan duzu Sin tí tulok familia-material bat duela abiapuntu, familiaren oporretako irudi batzuk. Beharbada, xehetasun horrek balioko digu ezagutzeko kolekti bo gisa duzuen lan egiteko modua. Izan ere, ez da beharrezkoa biok beti egotea errodajearen lekuan, kontua ez da funtzioak banatzea errodajean, beste zerbait baizik. – Lana, errodatzeko modua, etxekoa da. Ni Galesera joan nintzen oporretan gurasoekin, bideo-kamera bat eraman eta gauza asko grabatu nituen. Gero, itzulitakoan, Vicenteren etxean ikusi nuen material hori, interesgarriak iruditzen zitzaizkigun gauzak agertzen ziren, eta lan bat muntatu genuen. Esan genezake denok ditugun familia-errepresentazioen magmati k sortu zela. Izan zitekeen argazkialbum bat, edo beste edozer. – Lan hori D-Generaciónen katalogoan agertzeak ikus-entzunezkoen mapan kokatu zintuzten, eta pentsatzen dut une horretati k aurrera gauzak aldatu egingo zirela pixka bat. Nolakoa izan zen «iriste» hori? Zer da beste errealizadore batzuen «belaunaldi» berekoak izatea? – Garai hartan Valentzian bizi ginen. Josetxo Cerdán gurekin harremanetan jarri zen, eta postaz bidali genion lana. Horretan geratu zen guzti a. Baina Bartzelo- 128 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak nara bizitzera joan ginenean, aldaketa gertatu zen. Xcèntric-era joaten hasi ginen, jendea ezagutzen, eta harremanetan sartu ginen zenbait testuingururekin, non gehiago hitz egiten baitzen zineaz arteaz baino. Orduan hasi ginen topo egiten ikus-entzunezkoen beste alderdi horrekin guzti arekin. – Etapa katalanari buruz aurrera jarraitu aurreti k, ondo legoke zerbait kontatzea «Valentziako bideokluba» izenda genezakeen une horretaz. Izan ere, batzuetan batek galdetzen dio bere buruari nolakoa ote den ikus-entzunezkoetan dabiltzanen jatorri zinefi loa, eta beharbada atal honek zantzuren bat erakuts lezake horri buruz. Zeren zuek artearen eremuan zenbiltzaten, hiri-interbentzioaren eremuan, baina oso hurbil zeundeten zine-kontuetati k ere. – Hiri-interbentzioarena oraindik ere egiten dugu, ez dugu baztertu, ikusentzunezkoak ordezkatuta. Ez nuke hitz egin nahi etapa burutuez, ez baita horrela. Orain ere lan asko egiten dugu artearen eremuan. Ikus-entzunezkoen eremuan bezainbeste edo gehiago. Proiektu bera desberdin irakurtzen bada bi testuinguru desberdinetan, horrek ez du esan nahi batak bestea ezerezten duenik. Eta Valentziakoa, bai, zera egiten genuen, pelikula asko alokatu. Bazen bideoklub bat, oso ondo zegoena; hango morroia Txinara joaten zen materiala erostera, eta gainera bazuen jende talde bat, fi lmak azpidazten zizkiona. Eta fi lm azpidatzi bat alokatzen zenuen, modu nolabait ezkutu samarrean. Eta bi urtez zine asko ikusi genuen, ikusi eta ikusi, beti gustatu baitzaigu bioi, izugarri, asko gozatzen dugu. Filmak eta arrozadiak ikusteko modu bakarti samarra zen, ermitauen antzera. Guretzat, bideoklub hura oso garrantzitsua izan zen, zine asko ezagutzeko bidea eman baitzigun, zinea egiteko modu asko. – Zuen filmografiaren kronologian aurrera eginez, Oficios preventivosera (2005) iristen gara, non zenbait pertsona erretratatzen baiti tuzue beren laninguruneetan. Bada suteen begirale bat, Gurutze Gorriko osasun-postu bat hondartzan, eta segurtasun-goardia bat. Eta kontua ez da bakarrik gorputz bat eta ahots bat erregistratzea, pertsonaia inguratzen duten gauzak eta ingurua bera ere hartzen ditu erretratuak. Paisaiak. Garai horretan, oraindik iritsi gabeak zineten Bartzelonara, baina erretratuak hedatu egiten dira geografi an: Valentziako Erkidegoa, Burgos eta Galizia. Eta kredituetan dio Injuveren laguntza bat jaso zenutela. Kontaiguzu nondik sortu eta nola garatu zen proiektua. – Hiru fi lm dira, lehena 2005ekoa eta beste biak 2006koak. Lehena geuk ekoitzi genuen. Injuven aurkeztu genuen fi lma, eta eman ziguten dirutzari esker beste bi ekoitzi genituen. Funtsean, proiektua bizitzati k oso gertu dagoen zerbaiteti k sortzen da: Vicentek hondartzan lan egiten zuen, eta denbora asko ematen genuen ingurune hartan. Eta halako lanbideak ikusten genituenean, nolabait ispilutzat hartzen genuen, arti sta gisa genuen jardunbidea ulertzen lagunduko zigun ispilutzat. Begiespenean oinarritutako jardunbidea, «ikusten duzuna, akuilu» delako ideian oinarritua; eta oso produkti bitate zalantzazkoa duena. 129 WeareQQ. Oharrak eta paisaiak Víctor Iriarte Alde horretati k begiratuta, bazen analogia bat halako lan moten eta gurearen artean. Lehenik, hondartzakoa egin genuen, hurbilen genuena zelako. Gero, arkitektura batean gertatzen zen bat egin genuen (unibertsitateko segurtasun-zaindariarena), eta ingurune natural batean gertatzen zen beste bat (basozaina eta basoa). Lanaren metodologia hauxe izan zen: lehenik, erretratatuekin proiektuaz hitz egitea, eta ondoren kamera haiei uztea ikusteko ea zer errepresentazio-mota eraikitzen zuten beren prakti kaz. – Segurtasun-zaintzailearen erretratuaz jardungo dut orain, hiruretan ageri diren ezaugarri batzuez hitz egiteko: kontaketa zati katua, elipsiak, irudia eta soinua elkarri ez egokitzea, zuen presentzia off ean, berriz ere landa/herrikoitasunaren alderako interesa, txikiaren alderako, intrahistoria jakin baten alderako… Baina, hasteko, koka dezagun lehenik erretratu horren produkzioa: serieko hirugarrena da, eta Burgosera joan zineten. Nondik sortu zen lanaren eta pertsonaiaren alderako jakin-mina, eta zergati k grabatu zen grabatu zen lekuan? – Aresti an esan dudanez, arkitektura baten barruan gertatuko zen lan baten bila genbiltzan. Lagun baten lagun batek lagun bat ezagutzen zuen, zine-ikastaro bat egindakoa guk azkenean erretratatu genuen muti l horrekin; halaxe joan ginen Burgosera. Astebetez egon ginen berarekin, Víctor zuen izena. Oso zinezalea zen, eta txoratzen zegoen gure proposamenarekin. Pintura ere gogoko zuen, oso gogoko du Hooper, margolan bat deskribatzen du fi lmean. Oso erraza izan zen. Funtsean, gu haren kamera-laguntzaileak izan ginen. – Bada segurtasun-zaintzaileak esaten duen esaldi bat, zinearen barruko zineaz edo apuntearen ideiaz hitz egiteko balio diguna. Sin tí tulon, pertsonaiek oso gaineti k, ezarian bezala hitz egiten zuten zineaz, eta hemen ere gauza bera, zineaz egunerokoti k hitz egiten da, teoriak garatu beharrik gabe. Eta uste dut horixe gertatzen dela zuen lanaren alderdi formalean ere: zati ti k eraikitzen dela, apunteti k, gainarkitekturaren beharrik gabe. Honela dio esaldi batek: «Niri fi lmak, zera, zuzendaria ekintzan oso sartuta badago edo dena berak nahi duenaren inguruan dabilela antz ematen bazaio, niri hori ez… Niri gustatzen zaizkit han jartzen direnak eta gauzak gertatu egiten dira, etorri datoz, baina ti poa beti hor egon gabe…». – Garai hartan, asko interesatzen zitzaigun diskurtsoaren aurreko fase hori, zezelkatzea. Bada Sin tí tulon eta bada Ofi cios preventi vosen. Hitzarentzako tarte bat da, baina diskurtsoak oraindik ez du boterea hartu bertan. Pentsaera solteak dira, lotuz doazenak; guretzat interesgarriak ziren. Egin dugun edizioan hautatu egin dira pasarte horiek. Zine-hizkuntzaren erabileran den zorroztasunari dagokionez, gu neofi toak ginen, oraindik ere hala gara. Ez zitzaigun askorik inporta ikus-entzunezkoen zuzentasuna. Mini DV batez grabatuta dago, zuzeneko soinuz, ahotsa irteten bada, ondo, entzuten ez bada, ez da entzuten, ez genuen inolako aurreiritzirik. Zezel- 130 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak katzearen ideiarekin genbiltzan. Gure interesa eta gure prozesua beste nonbait zeuden. Bilaketa beste bat zen, gizati arragoa, zerbait koadroan al zegoen edo fokatuta al zegoen baino harago zihoana. Bada Foucaulten liburu bat, El órden del discurso, non honelako zerbait esaten baitu hasieran, «Gustatuko litzaidake ez hitzaldi hau hastea, baizik eta beste norbaiten ondoti k hartzea hitza, eta diskurtsoa eraikita egotea jadanik eta ni bertan sartzea». Ez genuen antolatu nahi hasiera eta bukaera zuen zerbait, baizik eta fi lma zezelka has zedila, non bat-batean sartzen eta bat-batean irteten baitzara. Kasu honetan, gainera, lana hiruren artekoa zen. Grabazioa Víctorren esku zegoen, txoratzen baitzegoen. Guk, parte horretan, haren aginduei jarraitu genien nolabait, berak erabat ezagutzen baitzuen espazioa, eta non eta nola grabatu proposatzen baitzigun. Eta muntaketaren arloan sartzen gara gu. Hor ere ez dugu metodo argi bat. Ofi cios preventi vosen, buruz buru lan egiten genuen. Esate baterako, ni hasten nintzen muntatzen, gero Vicentek gauzak aldatzen zituen… Prozesua oso dialekti koa zen: aurkikuntzak bion artean argitzen dira, akatsak ere hauteman eta izendatu egiten dira. Halaxe joan zen eraikiz fi lma. – Zuen lanetan aurrera egin ahala, bada ikus-entzunezko zuzentasunaren ideia onartze bat, ideia horri erantzute bat. El enemigon (2008) eta gero Canedon (2009) ikusten da hori, hor alderdi formala oso zainduta baitago. Garbiketa egin balitz bezala, nola egin gauzak «modu fi nean». Bezatu egiten da alderdi «gordina», eta beste leku batzuetara iristen da, hizkuntza orain bai ikusentzunezkoti k. – Bai, lehenik basati agoa zara, gero zibilizatu egiten zara pixka bat, hori horrela da. Kontrol gehiago izan ahala eta gehiago jakin ahala, kode hori zutaz jabetzen da, halaber. Zu hartaz jabetzen zara, eta hura zutaz jabetzen da. Denborarekin, gero eta kontrol handiagoa eta kontzientzia handiagoa izatea lortu dugu. Eta kontziente zaren unean, dena mahai gainean dago, eta errodatzeko orduan ikusten duzu. Orain, ez muntaketan, baizik eta gauzak grabatzen hasi aurreti k ere ikusten duzu. Uste dut ikaskuntza-prozesu natural samar batekin duela horrek zerikusia, ez dut uste esti listi koa denik. – El enemigo 2008ko lan bat da, berrogei minutu irauten du eta erabat urruntzen da orain arte hizpide izan ditugun lekuetati k: Espazio naturalen ordez, etxebarnea dugu, aktoreak eta pertsonaiak ditugu, eta diskurtso/gidoi/egitura landu bat. Filma Jean-Luc Godarden La Chinoise (1967) fi lmaren remake bat da. Hartara, esan liteke naturak bide ematen diola politi kari. Nola sortzen da halako proiektu bat, ordura arte egiten ari zineteneti k hain desberdina? Zer interes zenituzten orduan? – Proiektu hori 2008an hasi genuen, erakusketa batean parte hartzeko gonbita bati erantzuteko. Erakusketa hartan, arti sta talde bat bildu zuten, Injuve irabazitakoak denak, eta bi asteko kanpamendu halako bat proposatu zuten, Malagan, non denak bizi baikinen elkarrekin erakusketa prestatzeko. Kanpamendua gu 131 WeareQQ. Oharrak eta paisaiak Víctor Iriarte Bartzelonara bizitzera joatearekin batera gertatu zen, eta guretzat une hark diskurtso oso indartsu bat sartzea esan nahi du, bateti k, eta, lehen esan bezala, beste arti sta batzuekin eta beste hizkuntza batzuekin harremanetan jartzea, besteti k. Bi aste haien emaitza iraultza izan zen bere hartan; talde-erakusketa bat egin behar zen, eta hura, denok han lo, jan eta lan egiten genuenez, asko kargatuz joan zen; asko, gero. Proiektuaren tutoreek ideia bat sortu eta bultzatu zuten: erakusketa hark dena aldatuko zuela. «Arte-giro guzti a aldatuko da erakusketa honen bidez» edo antzeko zerbait. Eta guk, erakusketa hartarako pieza bat sortu behar izan genuenean, sortutako giro haren aurreko erreakzio gisa, El enemigo egin genuen. Pelikulak planteatzen du nola ekar dezakegun gaurkora La Chinoise. Nola egin litekeen kultura-iraultza bat, nola egin litekeen pelikula bat iraultzaren ideiaren inguruan antolatu nahi duten arti sta batzuei buruz, baina XXI. mendean. Kanpamendu hartati k burua bero-bero genuela irten ondoren, Bartzelonara itzuli ginen, bildu genituen gure lagunak lau egunez geure etxean, eta eskatu genien antolatzeko hitzaldi batzuk une hartan egiten ari ziren lanari buruz, baina alter ego gakoan. Eta errodaje hartati k sortu zen El enemigo, pieza luzeagoa, bai, etxebarnean errodatua eta non gu ere txertatuz joan baikinen espazio publikoan egiten genuen interbentzio asko. Guretzat, une katarti koa izan zen nolabait hura, eta isolamendu halako baten azkena markatu zuen, eta etapa berri bati eman zion hasiera. – El enemigo bere buruaz oso kontziente den fi lm bat da; hasieran, esate baterako, kartel hau du: «Film bat egite-prozesuan». Esan duzuneti k asko dago, Arte Ederren garaiti k, eta oso godardarra da aldi berean, testuak pantailan, artxiboko materiala, youtube, pop, kitsch… Oso librea ere bai, hau da, egitura hausten du eta erreferentziak eta kulturak nahasten ditu. Eta oso lotuta dago zuek Bartzelonara iritsi zineten unearekin; zeuen lagunak erretratatzea artegiroan eta abar. Hori al da ustez Bartzelonan egin behar zenuten filma? Besteak baino fi lm katalogagarriago bat? – Film hark oso ondo funtzionatu zuen. Interes handiagoa zegoen, kulturaeremu askoz landuago baten barruan zegoen, Bartzelonan. Eta formen barruan dago, besteak baino gehiago. Bestalde, une hartan hasi ginen galdetzen ikusentzunezkoen inguruko gauza askotaz: zer alde dagoen erregistro dokumental baten eta fi kziozko erregistro baten artean, nola eraikitzen diren erregistroak, nolako eragina duten gertaera historikoez ari diren fi kziozko produkzioek, zer den gaur egun gertaera historiko bat, zein den gure funtzioa arti sta gisa… Beno, demaseko betekada izan genuen. Bartzelonara iritsi, eta bete-bete egin ginen. Beraz, gauza horiez galdezka hasten den lan bat da, eta sofi sti katu egiten da. Askoz metodologikoagoa da: plano fi nkoak denak berdinak, honela editatuko dira, eta abar. Badu aldez aurreti ko egitura bat. Gero, kontuan hartu behar da fi lm hori erakusketa baterako egin zela. Helburua ez zen fi lm gisa banatzea, baina gero zineetan eman izan da, eta guk, Bartzelonan bigarren erakusketa egin zenean, zine batean proiektatzea erabaki genuen. 132 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak – Nabaria da artearen (arte ederren) eta zinearen arteko hibridazio hori. Puntu komunak eta aldeak. – Guretzat oso garrantzitsua da espazioan aurkezteko unea. Zine-testuinguru batean ez bezala, han aretoa ilun baitago eta beti baita gauza bera gutxi gorabehera, aurkezpen bat egiten duzunean erakusketa-gune batean, baldintza asko izaten dira. Hori izaten da egiaren unea. Materiala antolatu behar duzu, eta testuinguruaren mende zaude hein handi batean. Ez da gauza bera Euskal Herriko Unibertsitateko eraikin bat edo Bartzelonako XVIII. mendeko kapera bat, edo Madrileko Kultura Ministerioko sotoak, hantxe egin bainuen lehen erakusketa. Gure lana ez da arlo jakin batekoa, hainbat arlotara hedatzen da: prozesuetan fi lmak erregistratzen dira, baina badira beste material batzuk ere, baita Sin tí tulon eta Ofi ciosen ere. Ikus-entzunezkoen eremuan, gure fi lmak ikusten dira, baina lan-prozesuak oso zabalak dira eta ez dira amaitzen kanal bakarreko proiekzio batean. Eta batzuetan nahasketa hori guzti a nabariagoa da lanetan. – Hala iristen gara Canedora, 2009. Esaten ari ginenez, badirudi zuen ibilbidea araztasun formalerantz doala; alegia, bidean era bateko basati -izaerari utzi eta beste era bateko basati -izaera bat hartu bazenute bezala. Nolabait, badirudi behaketa lan ez-fi kziozko bat ikusiko dugula. Baina ez, fi lmak ihes egiten du, eta hor dago beti ere zezelkatzea: paisaia, landa, zati ak, familia, hor daude, baina aldi berean umorea eta arroztasuna erantsi behar zaizkie, arraroa dena folkloriko denarekin nahasian. Misterio pixka bat. Eta hori ere basati a da. – Film bat egin nahi genuen Vicenteren familiarekin, azaltzeko zertan ari ginen, zer lanbide genuen, ez baitzegoen oso argi guk zer egiten genuen. Urtebete geroago fi lma herriko jende guzti aren aurrean eman genuenean, sekulakoa izan zen. «Ez dakit zer egiten dugun, baina hauxe da», esan genien. Oso argi geratu zen dena, ezin hobeto ulertu gintuzten. Diru pixka bat genuen produkziorako, inoiz izandakoa baino gehiago, eta lagun bat kontratatu ahal izan genuen, Alex, soinua egin ziezagun; Virginiak bere kamera utzi zigun, gurea baino hobea baitzen. Historia bat asmatu genuen, bere gidoi eta guzti , Vicenteren familia industria- eta zerbitzu-sare guzti arekin harremanetan jartzeko, haiek bizi ziren herrian gertatzen zen produkzio-zineti ka osoarekin. Filmean ageri diren enpresa guzti ak etxe inguruan dauden enpresak dira. Eta gauza bera pertsonaiak ere. Mundu guzti ak parte hartu zuen materia haren eraldaketan. Zuhaitzaren eraldaketan parte hartzearekin batera (zuhaitza liburu bihurtzea), fi lma produzitzen parte hartzen zuten. – Alde horretati k, fi lmak zerikusi handia du zuen arte-lan ez bakarrik ikusentzunezkoarekin; izan ere, funtsean ekintza bat erakusten duzue irudietan: nola bihurtu zuhaitz bat liburu. Eta nola lur ematen zaion liburu bati , nola liburua zuhaitzaren lekura itzultzen den. Beraz, bada zerbait oso sinbolikoa eta zirkularra ere ikusten dugun horretan guzti an. – Produkzio-prozesuak eta materia eraldatzeko prozesuak zerikusia dute familiairudiak produzitzeko prozesuarekin, familia errepresentatzeko prozesuarekin. 133 WeareQQ. Oharrak eta paisaiak Víctor Iriarte Argazki bat atera eta gero argitaratutako liburu bihurtzen da, irudi bat desagertuz doa inprentan eta gero zuhaitza zegoen leku berean lurperatzen da… Bada begirada antropologiko halako bat, guk kulturaz eta erritoaz eta erresistentziaz dugun ideiari egiten zaiona. Eta berriz ere analogia hori diren produkzio-prozesuen eta guk egiten ditugunen artean. Ispilu-begirada hori gu egiten ari garen ikus-entzunezko produkzioaren eta horti k eratortzen den ekintzaren artean. – Eta egitura hain argi hori noizbait hizpide izan duzuen zerbaitekin lotzen da, ikus-entzunezkoari ekiteko duzuen moduaz aritu zaretenean: eskulturaren eremuti k, eraikuntzati k. Filmak egitea, honako hauek ordenatzeko bide: materialak, bizitzak, jendeak, espazioak eta denbora. – Gure prestakuntza eskulturaren bideti koa baita. Ez ditugu objektuzko eskulturak egiten, baina guri espazio-denbora interesatzen zaigu. Hori da gure lehengaia. Alde horretati k, erabiltzen ditugun oinarrizko nozioak horti k datoz. Eta baliagarri samarrak dira ikus-entzunezkorako. Beharbada, ez dira erabilgarriak izango forma dramati ko gisa, narrati botasun klasikoko forma gisa, ez genero gisa ere, baina eraikitzeko balio digute. Eraikitzen jarraitzeko. 135 weareQQ / Rivet CA NE DO CA *Zer bakoitza/nor bakoitza Film bat, berez, fabrika txiki bat izan liteke; izan ere, beste gauza bat ekoizten du —fi lm-irudia—, eta lan-banaketa argia eskatzen. Canedon, ordea, erabat integraturik daude lana/manufaktura eta haren fi lm-irudia. Zineti k kanpo geratzen den alderdiaren lehentasun eta berezitasunak dira fi lmaren lehengai gordina: Rallypilotu dena rally-pilotu da, inprentan liburuak azaleztatzen dituenak liburuak azaleztatzen ditu Canedon ere. Aktore horietako ezeini ez zaio ezer eskatzen aktore gisa, historia bat antzezteko xedez. Gertakizun emozional eta pertsonal baten produkzioaren aurrean gaude, artearen eta bizitzaren arteko elkarketaren enuntziatu gisa, ikuspegi subjekti bo bateti k bizitza erreala pantailara eramateko inolako asmorik gabe. Errealitatearen eraikuntzaren aurrean ere bagaude, prozesuen, jardunbideen eta egiteko moduen bitartez. Canedon ez da behatzailerik eta behaturik. Kamera gertaera bat denboran nola integratzen den erregistratzen duen mekanismo bat da; hori egitean, familia batean gertatzen diren harreman afekti boak deskribatzen dira, herri jakin bateko produkzio-moduak, eta obra bera nola egiten den. Beraz, Canedo ez da eguneroko bizitzari buruzko dokumental bat, gizakiak beren ingurunean, egin ohi dutena eginez behatzen dituena. Bakoitza bere bizitzako rolik onenean ari da, eta denen artean fi lma justi fi katzen dute. Batera, produkziomuntaia bat eratzen dute: zuhaitza ebakitzen duen zerra, argazki-zuzendaria, 136 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak enborra eta zelulosa-fabrikako kea edo 124 Abarth autoa. Canedo urrun dabil kostunbrismoti k edo dokumental hutseti k; alegia, ti poak nabarmentzeti k eta eszenaratzeti k, edo loturarik eginarazi gabe behatzeti k eta lankidetza «ati pikoak» iradokitzeti k. Gauzek eta pertsonek bat egiten dute Canedo koproduzitzeko; izena biei dagokie, herriari eta fi lmari. Egia esan, paisaia naturalaren edo giza paisaiaren behaketa zinemati koa ezinezko bihurtzen da: fi guraren eta hondoaren arteko bereizketa klasikoa falta da, eta ez dago ez abstrakziorik ez subjekti botasun argirik. Hala, Canedok nabariago uzten du unez une bizitzaren arloan gertatzen dena: ekintzak eta enuntziatuak kateatzeen bidez eratzen dira, zuzentzen ari den norbaiten azken borondatearen bitartez baino gehiago. Oraintxe bertan, esate baterako, horrelako zerbait ari da gertatzen: testu hau hainbat gauzari esker ari da idazten: kafeinan busti tako elkarrizketa batzuen konbinazioa; Afrikaren bihotzean dautzan material gordinak, teklatu zikinduaren azpian ari direla; gure zaletasun teorikoak; Canedok sortu zuen «esti loa» eta atxikitasuna. (F)aktore guzti ek —aita, zuhaitza, musika, zinta, kamera, klima, errealizadoreak, edizioa, aldartea— sortutako asoziazioek erabakitzen dute zer den Canedo. Asoziazio horietan egoera demokrati ko bati eustea gertaerei buruzko epaia saihestea da. Zinedokumentuak desinteresatua izan nahi duen lekuan, bistan geratzen da Canedon pertsona eta gauzen multzoaren alderako joera. Canedoren errealitatea giza harremanetati k (familia) zein bestelako harremanetati k (liburua, makinak, natura, zineti ka, grabitatea, folklorea, berti kaltasuna eta horizontaltasuna —zuhaitza erortzen—, erritmoa —tresna eta kantarien musika, baina baita makina eta ezpaten musikaltasuna ere—, energia) eraikitzen da. Nolabait, ikus-entzunezkoan balio duen enuntziatu bat lortzeko, badu zeresanik, hizkuntza aldeti k, zentzua heterogeneotasuneti k sortzeak ere, eta, beraz, horrek badu alderdi immaterial garrantzitsu bat. Hortxe erakusten dituzte Canedon beren egitura-antzak eta beren asoziazio beti denborazkoak erritualek, alderdi fi sikoak, naturaren alderdiak, alderdi kultural edo historikoak eta alderdi gizati arrak. Eta hortxe egiten die galde obra honek zenbait kategoriari: kultura, natura, familia edo tradizioa; iraganbidean diren formazio gisa onartzen ditu, kolekti bo gisa, ez bertan bizitzen jartzeko marko, egitura edo eskeleto gisa. Ne *Hitzik ez Baliteke Canedok txera hori sortzea ikuslearengan, edo harreman horiek lankideen artean, hain zuzen ere hitzezko hizkuntza oso mugatuta erabiltzen delako. Hasieran, argazkilariak aginduak ematen ditu, eta azkenean, agertoki baten gainean beste musikari batzuekin batera, kantatu egiten du. Eta ez da beste hitzik hasierati k amaieraraino. Hizkuntza itxuraz erritualizatu bat ageri zaigu, hala mekanismo industrializatuen aldeti k (zelulosa, paper-prentsa, zerrategia) nola kultura-elementuen aldeti k (prozesioa, hileta eta dantzaldia). Komunikagarritasunaren esparru batean gaude, komunikazio-esparru batean baino gehiago: gauzak ulertu egiten dira, eta elkar ulertzen dute. Ez da hitzen beharrik ekintza 137 CA NE DO weareQQ / Rivet garatu dadin. Hainbat hizkuntza ez-hitzezko daude; besteak beste, edizioaren edo prozesioaren erritmoa, keinuak eta mozketak; denek gainditzen dute funtzio instrumental hutsa. Hizkuntza prakti ko mekanikoaren eta elementu erritual eta kolekti boen konbinazioa zuhaitzaren irudian mamitzen da: zuhaitzak leku sinboliko gisa funtzionatzen du, etxea eta familia esan nahi du (hala nola mitoetan, elezaharretan eta abarretan), baina, aldi berean, datu material erreala da, papera ematen du, lana ematen die traktore-gidariari, inprentakoari, eta abarri. Canedon, badira elementu itxuraz sinboliko direnak baina beti gauza jakin batzuetan sustraituta daudenak. Irudi horiek (prozesioa, dantzaldia, borroka-arteak, hileta) izaera zineti koa dute Canedon, hala nola baitute zura zelulosa bihurtzeak, traktoreak edo argazkia off setean inprimatzeak, eta adierazten dute alegoria oro proiekzio bat dela, tradizio batera hurbiltzeko balio duena (antzerkiaren, fi kziozko zinearen tradiziora) baina baita aldea nabarmentzeko ere. Orobat, lanaren eta aisiaren arteko anti nomia desmiti fi katu egiten da, eta biak ageri dira elkarrekin lotuta; haustura edo aurkaritza baino gehiago, segida bat dago bateti k bestera. Beharbada, Canedok funtzionatzen du familian gaudelako; ulertu egiten da, besterik gabe, baina beharbada ikus daiteke edozein produkzioerkidego oso balitz bezala, zalantzan jarriz, hartara, jasotako zenbait nozio, hala nola alienazioa edo bizitzaren eta lanaren arteko bereizketa. Do *Hori guztia, alferrik Produkzio-ziklo ia zentzugabe bat ikusten dugu: zuhaitz bat mozten dute, eta gero ehortzi egiten dute modu prozesatuan. Produkzio-prozesuaren eta azken produktuaren artean dagoen tartea (espazioa eta denbora) gauzatzen da. Edozein objektu, kontsumigarri zein ez, hainbat gauza, erlazio, emozio, teknologia eta abarren muntaiaren emaitza da; horixe erakusten digu alderdi narrati - boak (argazki-albumaren ehorzketa landua). Bi erreferentzia sortzen dira: beste zentzugabekeria erritualizatu bat, sardinaren ehorzketa garizuma amaitzean, eta Francis Alÿsen lema, «ahaleginik handiena, emaitzarik txikiena lortzeko». Alÿsen kasuan, erdi-ikus daiteke indar fi sikoa eta subjektuaren borondatearen ondoriozko iraupena azpimarratzen dituela; Canedon, berriz, ikusten dugu nola zuhaitz bat familiaren argazkien album bihurtzen den, zeinaren izena Canedo baita halaber. Ibilbide hori desmaterializazioaz eta gauza irudi bihurtzeaz ari da literalki (bere baitako errealitate izateti k errealitate erreferentzial izatera), eta hala alderdi autorrefl exibo batean sartzen gara, zeina ikusentzunezko produkzioaren izaeraz ari baita. Bestela esanda, aurrez aurre jartzen gaitu, literalki, argazkia hartzearekin (hau da, argazkia une batean sortzen duen muntaiarekin) eta argazki inprimatuarekin (paper zuriaren gainean ageri diren ti nta beltzezko puntuekin), eta ondoren seriatzearekin eta liburu-formatuan ordenatzearekin. Albuma, argazki-produktu eta fi lma sortzen duen asoziazio-kate beraren emaitza den aldeti k, fi lmaren beraren leku bihurtzen da. 138 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Baina bideoa ez da amaitzen albuma egin ondoren; izan ere, berriz ere etxera eraman eta lur ematen diote familia-ospakizun batean. Hiletak eta hiletaren ospakizunak Canedoren alderik bihurrienera garamatzate; alegia, albumari heltzeko ezinaren aurrean jartzen gaituzte. Keinu horrek ezereztu egiten du objektuaren komunikazio errepresentati bo eta baliagarria; ezabatu egiten du produktu materiala, ikus-entzunezko kontakizunak ordezten du hura. Inprimatutako argazkiaren xedea, orduan, ez da funtzio errepresentati boa betetzea, eta mugagabe atzeratzen da argazkiaren eta harreraren arteko lotura indexikala. Horri zentzugabekeriaren nozio soti l bat gehitu behar zaio (bateria-jotzailea agertzea zenbait aldiz ustekabean errepide-bazterrean, erritmo anti dokumentala), eta bat konturatzen da ezen beharbada arteaz ari garela: alegia, gauza ustez ez-prakti ko / ez-operati bo / ez-erabilgarri / alferrikakoak produzitzeaz. Alegia, errepresentazio uniforme edo neurgarriaren (1=1) ebaluzio-rati oari ez dagozkion gauzez. Hori, hein batean, Canedo «produktua» muntaiaren osagai bakoitzaren lana balioestearen edo konparti mendutan zati tzearen mende ez egoteari zor zaio. Aitziti k, berezko erresistentzia bat dago berehala erosotzearen kontra, eta hori, onerako edo txarrerako, artelanean ere nabarmendu ohi da. Hortaz, Canedon, folkloreerritual jakin batzuei egiten zaien erreferentziak baino gehiago, beste zerbaitek dirudi zentzugabea; zentzugabea dirudienak ekonomizatzeko zailtasun horrekin du zerikusia, bitartekoen eta helburuaren artean erlazio egoki eta balioesgarri bat lortzeko zailtasunarekin. Horregati k, muntaia jakin baten emaitza errealak ez du hainbesteko garrantzirik: komunikagarritasuna (ikus gorago) prozesuan datza, ez azken helburuan. Canedoren kasuan, bere jarduerak jartzen du indarrean. Film gisa, narrati boa baina ez-dramati koa da; edo zero mailako drama bat, jarduera den aldeti k (δράμα,), generotan kodetzearen aurreko egoera batean. Trepeta gisa, esan baino gehiago, egin egiten du. Gailu gisa, performati boa da diskurtsiboa baino gehiago. Obra gisa, eraikuntza-lana da antzerki-lana baino gehiago. 144 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak baiti tu argudio gutxi-asko arrazionalen gaineti k, eta azkenean gustu-kontuetara jotzen baitu. Hain zuzen ere, gogoan dut D-Generación programaren aurkezpen bat, Andrésen eta Isaki Lacuestaren fi lmekin, Pragan, Cervantes Insti tutuaren ekimenez, non aretoan ziren ikusleen bi heren baino gehiagok alde egin baitzuten proiekzioak amaitu baino lehen, ziur asko haserre lan haiek egin zituzten errealizadoreekin eta lanok programatu zituen komisarioarekin. Ondorengo eztabaidan, iraun zutenetako batek galdetu zidan nola senti tzen nintzen programatzaile gisa, hainbeste jendek aretoti k alde egin eta gero. Nire erantzunak, halakoetan egin ohi denez, «baloiak kanpora botatzeko» balio izan zuen bakarrik. Uste dut zinearen askotarikoaz hitz egin nuela, ikusleak hezteko premiaz (ez bakarrik zine dokumentalerako eta esperimentalerako; edozein zine motatarako, baita Disneyrena ikusteko ere: oraindik jaiotzeko dago fi lm horiek eragin dezaketen plazera bere kode geneti koan eramango duen haurra), eta abar, eta abar… Baina nire jardun ondo ikasi baina gutxi-asko erruti nazkoarekin aurrera egin ahala, konturatu nintzen ez nintzela zintzo jokatzen ari, eta hitz egin ahala hizpidea aldatu nuen: fi lm haiek programatu banituen, ez nituen programatu uste nuelako ikusleak hezi beharra zegoela; ez nuen inolako interesik ikusle haiekin aitati ar jokatzeko; nor bere zine-gustuez eta programez arduratu dadila. Film haiekin benetan gozatzen nuelako antolatu nituen programa haiek, ikuslearen plazera deritzon hori senti tzen nuelako, eta programok eratzean pertsona jakin batzuengana iristea beste xederik ez nuen; munduko edozein bazterretan izanik ere, ikusle gisa zuten heziketa zutela, fi lm haiek sortu ohi zuten pilpira (arrebato hitzaren ordaina erabili behar nuke hemen, baina utz ditzagun aipamenak eta adituentzako keinuak alde batera, oraingoz bederen) senti tuko zuten ikusleak. Beraz, niretzat, fi lm haiek programatzea ez zen komunikazio-ekintza bat baizik. Ez militantzia-ekintza bat, ez inor hezteko nahia; mezu bat jaurti tzea bezalakoa zen, norbaitek jaso eta bere egingo ote zuen itxaropenez, komunikazio-kate halako zerbait sortuz (edo horretan parte hartuz, zehatzago hitz eginez). Beharrik, azken urteotan askok parte hartu dute kate hori egiten. Eta jende askok ez ezik, askotariko jendeak: bai esteti kan edo zinearen historian ikasketa sakonak egindako jendea, bai unibertsitatean hasi berri diren eta «Hitchcock» behar bezala idazten ez dakiten ikasleak —eta ziur asko britainiar zuzendari horren hiru ti tulu ozta-ozta eman dezaketenak—. Bistan denez, asko horiek gutxiengoa dira oraindik, baina gutxiengo intersti ziala, Román Gubernek esango lukeenez: planetako hainbat bazterretan sakabanaturik egon arren, gai dena, hala ere, gaur egungo teknologia digitalei esker, erkidego bateko kide senti tzeko. Komunikazio-keinuak, Interneten aroa baino lehen hasia munduko leku sakabanatu askotan, merezi izan du. Pragako Cervantes Insti tutuaren egoitzan aurkitu nuen arrazoibide hari jarraituz, gauza batek geratu behar luke argi hemendik aurrera: Andrés Duque edo Virginia García del Pinoren fi lm bat programatzen dudanean, edo fi lm horietaz 145 Landa-oharrak… Josetxo Cerdán idazten dudanean —eta horretarako behin eta berriz ikusten ditut—, kontua ez da inor hezi nahi izatea, ez ikusleekin aitati ar jokatzea. Ikusleekiko paternalismoa, nire ikuspegiz, erauzi beharreko gaitz nagusietako bat da zine-kriti kan eta diskurtso akademikoetan, bai argitalpen erregularretan, izan kioskokoak, izan birtualak, bai unibertsitateetako geletan. Film horiek programatzen ditudanean edo horietaz idazten dudanean, senti beratasun-kontu batengati k egiten dut hori: besterik gabe, filmok ikustean gozatu egiten dudalako, plazer formala sortzen didatelako, eta galderak sorrarazten dizkidatelako interesatzen zaizkidan gauzez. Eta hori askoz zailagoa da idatziz justi fi katzen, ezen ez ikusleak hezteko premia, hor batek beti ikusten baitu bere burua plan zabalago baten partaide: heziketa zinefi lo edo zinematografi koa. Senti beratasunak behar luke izan nire argudioen haria testu hau osatuko duten hurrengo paragrafoetan, baina, aurrera jarraitu baino lehen, esan behar nuke ezen, tarteka, itzal bat dabilela hegan gustuaren auzi itxuraz xalo horren inguruan. Itzal hori Virginia García del Pino eta Andrés Duquerekin ditudan harreman pertsonaletan zertzen da. Virginia García del Pino eta Andrés Duque beren lanak ezagutu aurreti k ezagutu nituen (bigarrenaren kasuan, gaur egun haren lehen fi lmtzat jotzen dena —Iván Z, baina baditu lehenago egindako lanak— egin baino lehen ezagutu nuen), eta beharbada horrek, berriro diot, pisuren bat izango zuen bien lanei egin diedan harreran. Batzuetan pentsatzen dut horrek mugatu egiten duela haien lanen aurrean dudan gaitasun kriti koa; are gehiago, haietaz dudan iritzia eteten duela; baina, aldi berean, eta fi lm horiekin gozatzen duten guzti ek partekatzen duten komunikazio-sare hori hazi ahala, gero eta hobeto ohartzen naiz ezen, biekin ditudan harremanez harago, komunikazio-gaitasuna haien lanetan dagoela, eta gai dela Mexiko, Japonia edo Herbeheretako ikusleekin ere enpati zatzeko. Beraz, nire kasua oso berezia da eta, noski, Distritalen arduradunek ez dute ezagutzen Virginia García del Pino El jurado programatzen dutenean, ez eta Rott erdamekoek ere Andrés Duque Color perro que huye hautatzen dutenean. Eta horixe ari da gertatzen azken hilabeteotan: bi horien eta beste zuzendari bidaide batzuen lanaren nazioartekotze-prozesu oraingoz geldiezin bat dugu aurrean (bidaide hitzaren ordez, belaunaldikide esan genezake, hitz horrek gehiegi murriztuko ez balitu muga kronologikoak). Nazioartekotzea, diot, haien lanak gure mugetatik kanpo ikusten diren aldetik, munduan ospea duten foroetan; izan ere, formaren aldeti k, hala Virginia García del Pinoren nola Andrés Duqueren lanak transnazionalak dira ezbairik gabe. Ezbairik gabe, zuzendari horien lanen presentzia handitzeko prozesu horretan, eta lanon tasunez harago, garrantzi handikoa da kriti karien lana, bai eta akademikoena (argitalpen hau ere sartuko litzateke legiti mazio-ahalegin akademiko horretan) eta errealizadoreena berena ere, beren lana aurkezten dutenean, zeren eta lan horrek legiti matzen baitu, azken batean, haien presentzia munduko foroetan; eta haien presentziak, hain zuzen ere, beste batzuen absentzia esan nahi du. 146 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Alegia, bada kanon bat (baita Espainiako dokumental esperimental garaikidearena ere), baina, kanon fi nkoa izan gabe, negoziazio etengabean ari da han eta hemen, eta, kanon horren formalizazioan, pisu handiagoa edo txikiagoa duten pertsonaiek parte hartzen dute. Nik uste dut prozesu horretan parte hartzen ari garen guzti ok garela horren jakitun; besterik da gogoko al zaigun ala ez hori jendaurrean onartzea, edo, hobeto esanda, gure interesei komeni zaien ala ez hori egitea edo ez egitea. Nire esperientziaren arabera, kanonaren negoziazioan parte hartzen duten norbanako eta lekuen sare hori oso-oso garrantzitsua da, fi lmen ezaugarri formalak adina (egia esan, ez dut uste interes-sare hori fi lmen kontu formalei kasurik egin gabe eratzen denik; elkar elikatzen dute etengabe). Nik neuk, ohartu nintzeneti k neu ere joko horretan sartuta nengoela, onartu nuen, lehenik, hori hala zela aitortzeko beharra, ahal nuen guzti etan eta jendaurrean; eta, bigarrenik, horrek berekin zekartzan ondorio profesional eta eti koei erantzutea. Ezin dut ulertu kritikariek edo akademikoek prozesu horretan guzti an ezjakintasun-itxurak egitea edo asepsia-usteko bati eustea. Era berean, gogaitu egiten nau artista edo zinegile batzuek botere-joko horretan parte hartzen ez dutelako plantak egiteak, haien mugimenduek ondo asko frogatzen baitute argi baino argiago ezagutzen dituztela jokoaren arauak. Horietako bat neure bidean topatzen dudanean, pentsamendu bera etorri ohi zait beti : zein aspergarriak diren arti stak. Nik, lehenik eta behin, ikusle gisa gozatzen dudalako maite dut (hots, film amateur bat naiz) Andrés Duque eta Virginia García del Pinoren zinea. Baina baita iruditzen zaidalako ere biek jakin izan dutela non dauden mapa horretan, eta inoiz ez dutelako jokatu nahi izan beste rol bat. Horrek bide ematen dit haien lanen aurrean naturaltasun handiz jartzeko. Bistan da: borrokatu dira, ezagutzen ditudaneti k, beren lanak ezagunagoak izan daitezen, baina beti jakin izan dute oso ondo nondik abiatzen ziren. Inoiz ez dute antolatu, ez dute indartu nahi izan, beren ahalbide errealez harago bultzatuko zituen gailurik, ez dute sortu nahi izan beren lanei buruzko irakurketaeredurik. Neu naiz lekuko, halaxe bizi izan baiti tut: haien lanek heltze-prozesu luzeak daramatzate berekin, irakurketa eta teoria askorekin batera, baina inoiz ez dut ikusi prozesuok errentagarri bihurtzeko jokorik, beren lanak aurkeztean edo eztabaidatzean. Aitzitik, esango nuke: haien lanetan (eta jendaurreko aurkezpenetan), alderdi intelektualago edo teorikoago hori eraisteko saio etengabea aurkitzen dugu, zertarako eta beste zerbait azaleratu dadin, beste zerbait ez hain hotza, ez hain zerebral eta kalkulatua. Irudi luke beren ingurune hurbilenean gertatzen denaren kontrako noranzkoan ari direla, non intelektualizazioaren gehiegiak, bateti k, eta aurkezpena akasgabe akabatzeko kezkak, besteti k, ito egiten baiti tuzte lanak berak. Gaur egun, uste dut sortzaileak hiperkontziente diren une batean bizi garela, hala zine-munduan nola artearenean. Horregati k, oraingoa bezalako une batean, non arti stak beren 147 Landa-oharrak… Josetxo Cerdán buruen eledun bihurtu baiti ra (dela akademiari begira, dela zinemaldiei/programatzaileei, dela museo eta galeristei), Andrés Duqueren eta Virginia García del Pinoren jarrera —begiz galdu gabe, noski, zein oreka-jokotan dabiltzan— aldarrikagarria da, duen esanahiagati k. Ez batak ez besteak espekulatzen dute beren fi lmen estreinaldiekin, ez dituztelako hartzen negoziotzat eta ezagutza publiko gehiago irabazteko estrategiatzat. Jakina, nahi dute ezagutzaren edo dirubideren bat ekar diezaieten, baina hori ere ez da haien bizitzako lehen xedea; aitziti k, esan liteke: kontuok ez dute oso leku nabarmena haien lehentasunen ordenan. Horregati k, ez da harritzekoa Ensayo fi nal para Utopía Punto de Vista Nazioarteko Mintegian ikusi izana lehen aldiz Espainian, programako ustekabeko fi lm gisa, eta hurrengo emanaldia Xcèntricen gertatzea, zinemaldi batean aurkeztu aurretik, Las Palmaskoan. Virginia García del Pinok, berriz, Punto de Vistako X Films proiektuan parte hartzera gonbidatu zutenean estreinatu zuen Espacio simétrico, talde-saio batean; saio hartan aurkeztu zituzten beren lanak Fernando Francok eta Chus Domínguezek ere. Gaur egun zine- eta arte-jardueretan (baita alternati boenetan ere) nagusi diren protokolo jakin batzuetati k urruntzean, Virginia García del Pinok eta Andrés Duquek askatasunguneak sortzen dituzte, testuinguru batean non denak baiti - rudi gero eta arautuagoa. Horrexegati k, beharbada, bietako batek proiektu berri bat amaitzen duenean eta ikusteko aukera dudanean, badakit ezen, gehiago edo gutxiago gustatu, zintzotasun osoz hitz egingo dudala hartaz haiekin. Ez ditut martxan jarri beharko nire estrategia diskurtsibo guzti ak pentsatzen dudana (edo pentsatzen dudanarekin antzen bat duena) gaitzerizkorik sortu gabe esan ahal izateko. Lanen bat aurkeztu didaten guzti etan, ez banau guzti z bete, biekin jardun ahal izan dut horretaz. Halaxe gertatu zitzaidan Ensayo final para Utopía eta El juradoren lehen bertsioak (work in progress) ikusi nituenean. Lan horien azken bertsioak, ordea, iruditzen zait bien fi lmografi ako lanik beteenen artean daudela. Orain arte egin duen azken fi lmean, El jurado, Virginia García del Pinok ordubete luzez behatzen ditu lau epaimahaikide zinpekoren aurpegiak hilketa-auzi batean. Kamerak, pazientziaz, keinu argigarriren bat aurkitzea espero du, baina keinuak arruntak dira, zehaztasunik gabeak…, hermeti koak, kamerarentzat; hala nola baita, ziur asko, egia haientzat. Film osoa (62 minutu irauten du) grabatzeko erabili den zoom digitalaren ezegonkortasunak areagotu egiten du iheskortasun-senti pen hori, epaiketaren beraren hauskortasunaren senti pen hori. Zenbat eta hurbilago kamera, nahasiagoak dira irudiak, gutxiago ikusten da… Zenbat eta froga eta lekukotza gehiago epaiketan, lausoagoa da egia. Andrés Duquek, berriz, ispilu-joko liluragarria sortzen du Ensayo general para Utopían, bere subjekti botasuna beste loturarik ez duela (sekulakoa, bestalde) aita galdu izanaren eta berriki Mozanbikera egindako bidaia baten artean. Biak dira —eta zaila da hau esatea testu hau 148 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak idazteko unean— bi errealizadoreen helduaroko lanak, eta etorkizunean gogoratuak izango dira, ezbairik gabe. Arti starena eta zinegilearena eginez dabiltzan beste arti sta eta zinegile batzuen jarrerak eta konpromisoak ahaztuta egongo direnean. Ikusi beharko da norantz jotzen duen etorkizunean gaur egun Virginia García del Pinok eta Andrés Duquek lortu duten sorkuntza-heldutasunak, baina, ezbairik gabe, bi errealizadoreon bidean izan dira zenbait lan, arrazoi batengati k edo bestearengatik biribil gertatu ez direnak. Horixe litzateke Landscapes in a Trucken kasua (oraindik ere zalantza egiten dut ea fi lm hori iritsi den azken bertsiora, hainbestetan muntatu eta birmuntatu du Andrés Duquek lehen emanaldien ondoren), edo Virginia García del Pinoren Espacio simétricorena. Lehenak baliteke inoiz ez aurkitu izana muntaketa-mahaian behar zuen oreka, material oso iradokitzailea izan arren ez baitzitzaion ordena egokia aurkitu; bigarrena, berriz, errealizadorearen fi lmik zirraragarrienetako bat, ariketa barrokoegia bihurtzen da une batzuetan. Nolanahi ere, eta nahiz eta uste izan biak huts egindako lanak direla, uste dut, halaber, asmatzen dutela une batzuetan, eta merezi izan duela ikustea. Lehenaren kasuan, sortzailearen senti beratasunaren adibide dira, esate baterako, piszifaktoriako sekuentzia, elasti koan Espainiako bandera duen ijitoa (Valeriano Lópezen Me duele el chochoti k ateratakoa dirudi; beste sortzaile bat, hori ere, urrun dabilena gaur egun artean eta zinean ohiko diren eszenaratzeetati k), edo labarrean begira dauden bi emakumeen sekuentzia. Irudi horiek begiratzeko era bat erakusten dute, bai eta irudiok edizioan lantzeko era bat ere. Espacio simétricori dagokionez, elkarrizketa simetrikoak planteatzen ditu lanak, izenburuak aditzera ematen duenez; zuzendariak oso komunikazio mugatua duen bi pertsonaiarekiko elkarrizketak: lehena bere ama-hizkuntzan baino mintzo ez den japoniar bat da, eta bigarrena minbiziak jotako gaixo terminal bat. Izenburuan aipatzen den simetria heriotzaren aurreko ulertu ezinak ematen digu, baina planteamendu hori izanik ere (zuzendariaren fi lmografi ako gogorrenetako bat), Virginia García del Pino gai da protagonistekin komunikazio-bideak aurkitzeko (bi kasuetan, umore-senaren bidez). Bitxia da bati testu bat eskatzea gaur egun errespetu handiena dien errealizadore espainiarren arteko biri buruz, eta azkenean akastuntzat jotzen dituen haien fi lmez hitz eginez amaitzea. Bistan da ezin izango nukeela halako ariketarik egin beste zinegile askorekin, baina kasu honetan iruditzen zait esanguratsua dela hori, bidaia batean idatzitako testu labur honetan zehar aletu nahi izan dudan guzti aren argitan. Bien bitartean, gero eta nekatuago ikusten dut neure burua zine-programak eratzeko zereginak berekin dituen betebehar batzuen aurrean; egoekin deman jardun beharra dagoelako (ez gaizki ulertu: pluralez ari naizelarik, arti sten eta kriti karien egoez ari naiz, noski, baina baita neure egoaz ere; programatzaileok ere garatuegia dugu, ezbairik gabe). Beharrik, inoiz ez dut halako tentsiorik bizi izan Andrés Duquerekin edo Virginia García del Pinorekin jardun behar izan 149 Landa-oharrak… Josetxo Cerdán dudanean: haien lanei buruzko iritziak beti izan daitezke zintzoak eta irekiak, eta inoiz ez dago zuritzen ibili beharrik programazio-kontuetan hartutako erabakiren bat. Eta hori eskertzekoa da, are gehiago hau iraupen luzeko lasterketa bihurtu delarik, non haiek, beste batzuekin batera, jarraitu beharreko bidea ari baitira markatzen zine espainiar jakin bat gure mugetatik kanpo ezaguna izaten has dadin. * Kapitulu hau CSO2010/15798 (TRANSXCINE) Ikerkuntza Proiektuari esker idatzi ahal izan da; Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntzarako Ministerioak fi nantzatu du. 151 Andrés Duque Nor izan zen Rodolfo II.a, ameslari eta iruzurgileen patroia, zeinaren gortean bizi izan naizela iruditzen baitzait? – Zine-gidoi bat da. – Zuk ez duzu gidoirik idazten. Gorroto diezu gidoiei… – Bai, baina historia horrek misteriozko estalki batean biltzen zaitu. Zeren Praga urrunegi baitut. Zeren zinearen sorrerari buruzko historia bat baita. Zeren, azken batean, Jan Svankmajerren zinea gustatzen baitzait, koko-landare baten azpian jaioa banaiz ere. – Zuk ezagutzen dituzun gauzez baino ez duzu hitz egiten. – Nik zuei zine-gidoi bat proposatzeak ez du esan nahi fi lm hori egingo dudanik. Hain justu ere, uko egiten diot hori egiteari. – Orain bai, konbentzitu nauzu, aurrera. – Rodolfo II.a Habsburgoko enperadoreaz ari da, Maximiliano II.a eta Maria Austriako eta Portugalgoaren semeaz, zeina Pragako gazteluan bizi izan baitzen 1583 eta 1612 artean; alkimiazalea zen, hamaika urte zituela ezagutu zuen zientzia hori, Madrilgo gortean, non bere osaba Felipe II.a erregearen ondoan hezi baitzuten. – Eta zergati k egin nahi duzu fi lm historiko bat? – Jostailu mekanikoen zalea zelako, eta bereziki gaur zinearen aurrekaritzat joko liratekeenen zalea; esate baterako, linterna magikoa. 152 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak – Zu ez zara inoiz izan han. – Bi aldiz bisitatu dut hiria, eta amets egin dut han bizi nintzela, baina hori da gutxien axola didana. Hara, Thunova kaleti k igotzen bazara gaztelura doazen eskaileretarantz, eta Kirí Karásekek Ganímedes eleberrian deskribatzen duen bezala: «Pragaren historia ezagutzen duen edonor gogoratuko da nahi gabe Rodolfo II.aren erregealdi malenkoniatsuaz; astrologiaren, magiaren eta alkimiaren itzal astunen azpian ehortzita bizi izan zen». Enperadoreak gaixotasun arraro bat zuen, ziur asko aitaren aldeko familiati k zetorkiona, denak baitzeuden erotuta; tronuratu eta gero, Pragako egoitzara aldatu zen, tronuan jarri eta zazpi urtera. – Eta zer du horrek interesgarriti k? – Pragako hiria alkimisten eldarnioz beteta zegoen; horoskopoak egiten ziren han, han asmatu zituzten biziaren hedabea eta fi losofoen harria, han bizi izan ziren Tycho Brahe eta Kepler, han zegoen urrezko kalezuloa, Arcimboldoren animalien eta landareen fi sonomiak ikus zitezkeen, Loew errabinoak Golem izeneko gizoniloa sortu zuen Ghett oko kale ilunetan, eta han egon zen enperadorearen Kunstkammer ere. – Kunstkammer? – Bai, deskribatzen ari naizen guztiak osatzen zuen Rodolforen Praga hura eratzen zuen imajinario kaleidoskopikoa. Elezaharrak dio Fausto ere han bizi izan zela. Giordano Bruno Pragan egon zen sutara kondenatua izan baino urte batzuk lehenago. Kultura eta hizkuntza askoren eraginak bihurtu zuten hiri magiko eta kosmopolita. Enperadoreak elizati k eta familiati k babesteko leku bat bilatu zuen Pragan. Eta, hala, gazteluan ezkutatu zen. Ezkutuko zientzietako adituekin baino ez zen biltzen. Jendearen beldur izaten hasi zen, eta gauez baino ez zen agertzen, bakarrik beti . Ez zuen inorekin hitz egiten, inork ez zion ikusi irribarrerik. Beltzez jantzita ibiltzen zen beti , eta malenkonia sakonean murgildu zen. Era guzti etako gauzak, margolanak, eskulturak, liburuak, zetak eta harribitxiak bildumatzeko zaletasunagati k izan ez balitz, baliteke haren bizitza itzal batek irentsi izana. Suminak aldarterik beltzenak eragiten zizkion, eta alferrik izan ziren ukenduak, lasaigarriak, tartariar gatzaren ti nduak, ibai-karramarroaren begiak eta orein-adar haustu guzti ak. Jasangaitz zitzaion dena, hasi Aita Santuaren aginduetati k eta katuen uluetaraino. – Eta zer zen Kunstkammer delakoa? – Bildumatzen zituen gauzak Kunstkammer hartan gordetzen zituen. Berak uste zuen gauza askotaz inguratuz gero urrun edukiko zuela heriotza. Hil aurreko azken urteetan, gazteluko areto eta geletan barrena ibiltzen zen, gauerdian, kandela baten argitan. Iblbidearen amaieran zegoen Kunstkammerra, eta polikipoliki argitzen zuen bilduma bitxi hura osatzen zuen gauza bakoitza. Erritual liluragarria, keinu aurre-zinematografi kotzat hartu behar litzatekeena. – Bai, noski… – Barre egiten didazu? 153 Nor izan zen Rodolfo II.a…? Andrés Duque – Ez, segi. – Enperadoreak gauza sakratu eta profanoak bildumatzen zituen; pieza exoti - koak zituzten artelanak, Indiati k edo Ekialde Urruneti k ekarriak. Objektu handiak eta miniaturatxoak; kutxa eta bitrinetan gordetzen zituen. Joris Hoefnagel-en margolan bat gogoan baduzu, irudikatuko duzu nolakoa zen objektu miragarrien areto hura: pila bat lore, fruta, tximeleta, Eurasiako ur-arratoi, apo, barraskilo, otarrain, eta intsektu-espezie asko arrosa zuri baten inguruan. Horrelako zerbait. Urregile onenak zituen zerbitzupean, eta sugegorriak bezalako hortz urrezkoak egiten zizkioten disekatutako marrazoen barailetan. Arraroa edo bitxia zen edozeri esleitzen zion talisman baten boterea, edo aitzakiatzat erabiltzen zuen analogietarako. – Eta non daude altxorrok? Bisita daitezke? – Ez. Rodolfo errege-karguti k kendu eta hil ondorengo urteetan, ostu egin zituzten. Baina lortu dut informazioa altxor horietako batzuei buruz. Rodolfo II.a bere alkimista gogokoenen eraginpean jarri zen. Ez zen merke-zurrean ibiltzen bere bildumarako gauzak erosi eta egiterakoan, eta Altxortegiko diru-kutxak izugarri hustu ziren. Garai haietan, Habsburgotarren helburua erresuma batzea zen, hirutan banatuta baitzegoen: mendebaldea, Habsburgotarren kontrolpean, erregea haietakoa baitzen; erdialdea, turkiarren kontrolpean; eta ekialdea, hungariarren Printzerri transilvaniar bihurturik. Saio hark zenbait gatazka ekarri zituen, Hamabost Urteko Gerra tartean, eta horrek enperadorearen eromena areagotu baizik ez zuen egin, eta gazteluko hormen artean gordeago jarraitu zuen. Hori dela-eta, bilduma handituz joan zen, eta gero eta ezentrikoago bihurtuz. – Eta zer gertatu zen ondoren? – 1608an, familia-kontseilu batek, erregearen arrazoimena bere oneti k erabat at zegoela ikusirik, behartu egin zuen Hungaria, Austria eta Moravia haren anaia Mati as Habsburgokoaren eskuetan uztera. 1611n alde egin zuen gazteluti k, eta handik hilabete batzuetara hil zen. – Zein erakargarria! Bidaliko al didazu gidoia? – Bai, hemen daukat… buruan. Hara: Kunstkammer Gela ilun batean, esku bat ikusten dugu argiontzi bat daukala, eta honako gauza hauek argituz doala: Muskerren igeltsuzko moldeak, Animalien erreprodukzio zilarrezkoak, Dortoka-oskolak, Nakarrak, Kokoak, Kolorezko estatuatxo argizariz eginak, Buzti n egiptoarrezko irudiak, 154 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Beira eta altzairuzko ispilu dotoreak, Betaurrekoak, Koralak Indiako kutxa luma deigarriz beteak, Indiako edukiontzi lastozko eta zurezkoak, Margolan japoniarrak, Indiako intxaurrak eta beste gauza exoti ko batzuk Belak zabalik dituzten karrakak, Igeltsuz egindako emakume-soin larruazal kolorekoak, Anbarrak, boliak eta jaspeak, Bohemiako eskualdeko paisaia marraztuak dituzten taulak, Zilarrezko mahaitxo bat, gainean txanpon batzuk dituela, Agatazko maskorrak, Topazio eta kristalak, Zilarrezko irudi bat ebanoz egindako aldare zilarrezkoan, Kristalezko kopa bat zilarrezko tapa duena, Moskuko delegazio batek Rodolfo II.ari emandako pitxer topaziozkoa, «Izar-harri»zko pitxer bat, Bohemiako kristalezko pitxer agatazkoa, urrezko eskutokiarekin, Lehoi formako eta errubizko inkrustazioak dituzten topazio handiak, Urrezko baxera bat, Buzti nezko pitxerrak (belus gorritan bilduak), Itsasontzi bat koralezko irudiak dituena, Harri-kristalezko hilkutxa bat, Perla-ostraz egindako hilkutxa bat, Zilarrezko laut bat, Lapis-lazuli xafl ak Errinozero-adarrak, Ehizarako boli-adarrak, Urrezko inkrustazio deigarriak dituzten labanak, Portzelanak, Zeta-puskak, Neurgailuak, Veneziar kristalezko apaingarriak, Zaldientzako uhaleriak, ezproiak, ahokoak eta zurezko zelak, Dobloiak eta turkiarrek utzitako beste harrapakin batzuk, Ehiza-sariak, Zaldien muturrekoak eta lepokoak, Ostroka-arrautza bat kopa baten gainean, Sableak, dagak, mosketeak, puntzoiak, ezpata-bastoiak eta mortero-piezak, Automatak eta erloju musikadunak, Erlojuak, erlojuak eta erlojuak, Dortokatxo bat erloju-mekanismo bat daukana, Historiaurreko harriak, Bi burudun animalien fetuak, 155 Nor izan zen Rodolfo II.a…? Andrés Duque Urruneko erkidegoetati k ekarritako amuletu eta besokoak, Nekazari batek mozkorraldi batean irentsitako labana, zeina handik bederatzi hilabetera atera baitzioten, Presoentzako aulki burdinazko bat, Erloju musikadun bat, ehizako eszena batez apaindutako tapa urre-kolorea duena, non oreinak ageri baiti ra saltoka eta hiltzeko unean, eta ostroka disekatuak, Pozoiontziak, Mandragora-sustrai txirikordatuak, budu gisako gizonilo formakoak. 159 Virginia García del Pino Inoiz erabili ez ditudan oharrak Liburu honen asmoa Territorios y fronteras: experiencias documentales contemporáneas (II) uda-ikastarorako idatzi genituen testuak biltzea zenez, eta nik ez nuenez ezer idatzi, zera pentsatu dut, azken urteotan neure fi lmez hitz egitera gonbidatu izan nautenean idatzi ditudan oharrez baliatzea; ez baiti tut inoiz erabili. Gaika sailkatu ditut; beraz, ez daude ordena kronologikoaren arabera paratuta; irakurleak barkatuko al dizkit kontraesanak, halakorik balitz. Zergatik egiten ditudan fi lmak Arte Ederrak ikasi nituen, mundua ikuspegi ez hain minberaz ulertzen saiatzeko. Ez nuen halakorik lortu, eta galdezka hasi nintzen nire bideoen bitartez. Askotan, ezagunak ditudan gauzetan arreta jartzeko modu bat dira, harik eta guzti z ezezagun iruditzen zaizkidan arte. Txikitan hitz bat bizkor-bizkor errepikatzen zenuenean bezala, esanahia galtzen zuen arte. Gauzak ez erakusteak ere laguntzen du gauzen erretratu bat egiten, egin daitekeen erretratu bakarra, nire ustez, interesatzen zaidan munduaz. Saiatzen naiz neure buruari esplikatzen nola eta zergati k egiten ditudan neure bideoak, eta konturatzen naiz askoz argiago dudala zer ez zaidan interesatzen grabatzea, zer interesatzen zaidan baino. Eta interesatzen ez zaidana errealitatea da; alegia, errealitatea komunikabideen bitartez munduaz sortu diguten irudi gisa. 160 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Uste dut errazagoa dela errealitate hori dokumentaleti k ez erakustea, fi kzioti k baino. Ia nire dokumental guzti ak ari dira errealitate hori deseraikitzeaz. Nire iritziz, dokumental-eskolek egin behar ez liratekeen bideoetan oinarritu behar lukete, ikasleak mundua erakuts dezaten adoretu ordez. Bideo-kamera bat erostera bultzatu ninduena: denok dugun gaitasuna bestearen aurrean aritzeko. Horti k aurrera, inguratzen nauen mundua ulertzen saiatzeko erabili dut kamera, neure fi lmen bidez jendearen gogoko izateko baino gehiago. Lan bat zintzoa denean, antzematen zaio, eta niretzat hori nahikoa da baliozkoa izan dadin. Gehiago ikasi dut telebistati k, nahiz eta ezin dudan jasan, zineti k baino. Gure bizitzako unerik zoriontsuenez galdezka hasiz gero, harrituko gaitu aurkitzeak zer gutxi duten ikustekorik diruarekin. Nik uste dut gizakia oraindik ere posible dela gaur egun; bestela, ziur asko ez nuke ezer egingo. Nik neure gauzak baino ez ditut ulertzen, apaltasun osoz eta ahal den neurrian. Munduko beste guzti az ezer gutxi ulertzen dut. Ez dut uste bizitza berezirik dudanik, zinegile berezia egiten nauenik, baina ezin da hitz egin gauzez kanpoti k, fi lm bakoitzean bada zerbait egilearen historia pertsonaleti k. Eta ez dagoenean, fi lma txarra izan ohi da. Zer egiten dudan Oso garapen sinpleak egiten saiatzen naiz, eta alderdi paradoxikoa duten gai lurtarrak jorratzen ditut ia beti , inkonformismorik sakonenaren eta itxaropen pixka batez bizitzen jarraitzeko premiaren artean dabiltzanak. Nire fi lmak ez dira egia baten edo aurrez dakidan zerbaiten azalpena. Begien bistako gauzak dira, bata bestearen atzeti k aurkeztuta bizitzan hautatzeko dugun gaitasuna auzitan jartzen dutenak, eta geure buruaren alderdi batzuk argitan jartzen dizkigutenak, ezkutuan eduki nahiago ditugun alderdiak. Nire bideoetan, erakutsi ez, auzitan jartzen da mundua; ezagutzen ez ditudan pertsonak erabiltzen ditut, baina ez dut erakutsi nahi zer gertatzen zaien edo nola esplikatzen duten bizitza, baizik eta iritzia eman dezaten niri interesatzen zaizkidan arazoez. Ez dugu ikusten begiratzen duguna, baizik eta begiratzen dugula uste duguna; ni aurreiritzi horietaz biluzten saiatzen naiz. Zinea bizitza bezala ulertzen dut, ziurtasun gutxi dago, eta senti pen asko. Ez dakit, nik ateratzen zaizkidan bezala egiten ditut fi lmak, dakidan bezala, eta, batez ere, ahal dudan bezala. Oso planteamendu sinpleak erabiltzen ditut, arti fi ziorik gabe, ikuslea ez despistatzeko eta kontatzen ari naizen horretan zentra dadin, kontatzen diodana ezer ziurrik ez izan arren, eta ikuslea ispilu gisa erabiltzen dudan arren nik neure buruari egiten dizkiodan galderak berari itzultzeko; azken buruan, beti nabil 161 Inoiz erabili ez ditudan oharrak Virginia García del Pino egiaren baten bila, aurkitzeko beldur naizen egiaren bat, egia munstrokeria baita beti . Ez dago bidaiatu beharrik gauzak ikasteko, niretzat garrantzitsuagoa da nork bere burua arakatzea, eta berriro galdetzea norberak ustez ikasi dituen gauzei buruz. Ez zait gertatzen erraza, ziur asko metodo eskizofreniko samarra da, eta horregati k ateratzen bide da arroztasun halako bat nire kamerati k. Niri ez zait interesatzen ironia, uste dut egungo egoeran ez gaudela ironiko izateko, baizik eta ahalik eta erneen egoteko. Giza portaeraz hitz egiten saiatzen naiz, gaiak kezkatzen gaituzten gaiak direlako aukeratzen ditut, hala iruditzen zait behintzat, eta gaiotan oinarritzen dugulako gure jokabidea. Zineak badu zerbait niri interesatzen zaidana eta bila nabilena, eta da neure filmetan planotik planora dagoen pitzadura bat, arrakalatxo halako batzuk, nondik ihes egiten baitute fi lmaren beraren mundu paraleloek, edo kontatzen ari zaidan historiaren paralelo diren munduek. Ezin dira hitzetan jarri, beharbada, baina niri liluragarri iruditzen zaizkidan zalantza edo emozioen arrastoak uzten dituzte. Film guzti ek ez dute hori lortzen, baina lortzen dutenean bitarteko zoragarria iruditzen zait. Nola egiten dudan Niretzat zailena gaia aurkitzea da; izan ere, gaiak aurkitu behar nau ni. Gehienetan, hurbil dudan zerbait da, mundu guzti ak bezala bizi dudana, baina arrazoiren batengati k halako batean galdera-andana bat sortzen dizkidana. Eta jakinminez sartzen naiz gai horretan, eta lehen ez bezala, oso modu desberdinean hasten naiz ikusten gai hori. Ikusteko modu desberdin horregati k grabatzen dut desberdin, nik uste; azken batean, gaiak harritzen banau, fi lmak ere harritzen nau. Eta azkenean uste dut horixe dela kontua, ikusleari espero ez duena ematea, zeren eta zuk zeuk ere ez baitzenuen espero. Grabatzeko orduan, muga edo arau batzuk jartzen dizkiot neure buruari, hainbeste askatasun ez izateko eta bila nabilen horren arrastoa ez galtzeko. Filma amaitu eta gero, saiatzen naiz hurrengoa desberdina izan dadin. Zerbait berria ikasteko egiten dut hori, xede zailago bat izateko eta ez aspertzeko; gainera, miretsi egiten ditut esti lo bat ez duten zinegileak, zaila da Kurosawa esti loaz hitz egitea, hark desberdin ekiten zion fi lm bakoitzari. Mi hermana y yon, ordura arte formalismoz edo eti kagati k inoiz egiten ez nituen gauzak egiten saiatu nintzen, zoomak, kamera eskuan hartzea, edo jendea ezkutuan grabatzea. Elkarrizketa bat egiten dudanean, jakin nahi dudana besterik ez dut galdetzen, uste dut elkarrizketatua konturatzen dela interes bat dagoela eta interes hori asetzen saiatzen dela. 162 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak Modu neurekoian dut besteaganako interesa, neure burua hobeto ezagutzeko, neu hobea izateko. Denborarekin, konturatu naiz ezen zenbat eta bistakoagoa izan galdera orduan eta harrigarriagoa dela erantzuna. Adibidez, neskame eta andereei buruzko fi lmean, galdetu nien enplegatuei ea nahi luketen neskame bat izan etxean, pentsatuz bai edo ez erantzungo zidatela eta beren arrazoiak emango zituztela, baina harrigarria izan zen haietako bik erantzutea bazutela norbait etxean, berek han egiten zuten lan bera egiten zuena. Uste dut ezen, zenbat eta gutxiago ezagutu elkarrizketatua eta zenbat eta deserosoago senti arazi, hobea dela erantzuna. Elkarrizketa hasi baino lehen, esaten diet ez erantzuteko ez badute erantzun nahi, eta nahiago badute gezurra esan, gezurra esateko. Askotan, interesgarriagoa da gezurra, ezkutatzen ari diren horretaz hitz egiten didalako. Gorroto dut jendeak galdetzen didanean, eta zer iritzi dute zure pertsonaiek fi lmaz? Ikusi al dute? Niri ez zait axola zer iritzi duten nire pertsonaiek fi lmaz, nik errespetuz tratatzen ditut fi lmean, eta hor amaitzen da haiekin dudan konpromisoa. Gogoko dut kontraesanak aurkitzea grabatzen ari naizen gaietan, nahiz eta gidoiaren kontra joan; sartu egiten ditut. Kontuz ibili behar da teknologiarekin, oso erraza baita haren mende geratzea eta zure lanean hura nagusitzea. Konturatzen naiz gero eta gutxiago grabatzen dudala; Espacio simétrico egiteko, zinta bakar bat erabili nuen. Egiten dudan hurrengoa hainbeste pentsatu gabe egingo dut. Galdera honako hau da: egiten duzun hori errentagarria da? Errentagarri bihur daiteke? Bada, badirudi baietz, gaur egun dena truka daitekeela, eta, beraz, errentagarri izan daitekeela. Baina hortxe hasten da arazoa, zaila da ekoiztetxeetati k aparte lan egitea, horti k bizi daitekeela ikusten duzunean. Eta horrekin ez dut esan nahi egingo dituzun fi lmak txarragoak izango direnik, baina, niretzat, beti galduko dute zerbait. Hori nire kontraesan bat da, baina bakoitzak modu desberdin batean biziko du ziur asko. Nire hasieraz Nire lehen fi lmak Mexikon egin nituen, beka batekin egon bainintzen han 2001 eta 2004 urteen artean, diapositi ba-proiektore batez eta soinua erreproduzitzen zuen radiocasett e batez egiten nituen. Zergati k? Bideo-kamerarik ez nuelako, eta gainera ez nekielako erabiltzen, eta kontua da niri gustatu egiten zitzaidala hala egitea. Betetzen nuen ohea milaka diapositi baz, eta batzuk besteekin lotzen nituen, eta aldi berean egun hartan kalean grabatutako audioa entzunez nindoan. Dirurik ez nuenez, ezin nituen sinkronizatu irudiak eta soinua, eta, hala, 80 diapositi bako karreteari buelta osoa emandakoan, fi lma aldatu egiten zen nik kontro- 163 Inoiz erabili ez ditudan oharrak Virginia García del Pino latu ezin nuen moduan. Lan egiteko modu hark irakatsi zidan esplikatzen historiak non irudiek ez baitzuten balio soinuari laguntzeko bakarrik, baizik eta irakurketa berriak sortzen baitzituzten, esanahiak erantsiz kointzidentzia bakoitzari. Gehien gustatzen zitzaidana, lan hartan, zen lanean nuen erabateko askatasuna, ez nengoen ezeren mende. Nahi nituen diapositi ba guzti ak egiten nituen kamera automati ko batez, argia neurtu beharrik gabe eta fokatu beharrik gabe, irudi-eskubiderik eskatu beharrik gabe eta askorik pentsatu gabe. Film haien audioa egiteko, irteten nintzen kalera eta galderak egiten nizkion jendeari, galdera berak denei; aukeratzen nituen gehien gustatzen zitzaizkidan erantzunak eta, hautatu eta ordenatu ondoren, neure esaldiez burutzen nuen gidoia. Gero, kalera itzuli grabagailuarekin eta edonori eskatzen nion nire esaldiak irakurtzeko, eta harrituta geratzen nintzen, jendeak aktore profesionalak balira bezala esaten baitzituen esaldiak. Lo que tú dices que soyri buruz Lo que tú dices que soyren ideia irrati -programa bateti k dator, entzule batek deitu zuen esateko ehorzlea zela eta gogoko zuela lanbide hura, baina neskatan saiatzen zen bakoitzean, lanbidea aipatu orduko, neskak hanka egiten zuela. Interesatu zitzaidan hark dramati k eta komediati k zuen nahasteak. Elkarrizketaz osatutako dokumentala boladan ez zegoenez, erabaki nuen elkarrizketaz soilik osatuta egin nahi nuela. Desafi oa zen nola egin dokumental bat elkarrizketa hutsez osatua, ordura artekoak ez bezalakoa izango zena. Fikzioa balitz bezala planteatu nituen elkarrizketak; jendeak elkarrizketa haien egiazkotasunaz zalantza egin zezan nahi nuen. Dokumentala hasi nuenean, galdetzen nion neure buruari nola parte hartzen duen lanak gure identi tatea eratzen, baina amaitu eta gero, interesgarriena ez zait iruditzen fi lmak langile haietaz egiten duen erretratua, baizik eta haiek gizarteaz egiten dutena. Beti entzun izan dut ezen arrakasta baduzu merezi duzulako dela, baina berriki irakurri nion fi losofo bati ezen bizitzan oso gauza gutxi aukeratzen ditugula, bizitzak garamatzala; horrek, zama astun bat kentzeaz gainera, erakutsi zidan horretaz hitz egin nahi nuela dokumentalean. 14 urterekin erabaki behar baduzu meategian lan egin ala hiltegian, ez dirudi bizitzan arrakastara iristeko proportzio handirik duzunik. Mi hermana y yori buruz Mi hermana y yoren ideia esperimentu bat egiteko asmoti k sortu zen: gertaera zinematografi ko hutsa izan zedila, idazketati k pasatu gabe, fi lma eginez eta ikuslearentzat ikusiz baizik esplikatu ezin den zerbait izan zedila. Eta uste dut hori fi lmean dagoela, ezin duzu esplikatu, ikusi egin behar da. Horrelako zerbait egiteko, hitzez azaldu ezin daitezkeen gaiak jorra nitzakeen, senti mendu huts direnak, eta horregati k erabaki nuen oinazeari buruzko fi lm bat 164 LURRALDEAK ETA MUGALDEAK Esperientzia Dokumental Garaikideak egitea. Oinaze-esperientziak ezin dira transmiti tu hitzez, eta horregati k saiatu nintzen hori fi lm batez egiten. Neure bizi osoan egin nuen lehen arte-interbentzioa eskultura bat izan zen, zuhaitz batean egindako habia bat zen, giza eskalan. Liburu bat irakurri nuen, nola egiten zuten habia txoriek, eta haien metodoa jarraitu nuen, kanaberak eta abarrak jarriz joan nintzen zuhaitz batean, eta neure gorputzarekin zanpatzen. Aquí empieza tu futuro zuen izenburua, eta ikastetxe bateko jolaslekuan zegoen. Eskultura hura Mi hermana y yo bezalakoa da, uste dut sufritzen duena babesteko saioa dela, aterpe ematekoa. Mi hermana y yo nire fi lmik ausartena da, nire bideoak gehienetan zuzenak badira eta ez badute bigarren irakurketarako biderik ematen, Mi hermana y yo, pentsa daitekeenaz bestera, are gehiago da horrelakoa. Dokumental horretan, naizen bezala erretratatzen dut neure burua, ez naiz ezkutatzen umorearen atzean, ez dut zirrikiturik uzten bigarren interpretazioetarako. Pertsona ahul, ezkor gisa erretratatzen dut neure burua. Nire alderdirik txarrena dago bideo horretan, eta hori zail da onartzen, lotsa handia ematen dit jendaurrean ematen duten bakoitzean, baina jakin beharra nuen ea konekta daitekeen jendearekin alderdi emozionala soilik erabiliz, arrazoia edo umorea erabili gabe, horiekin erraza baita konektatzea. Nietzsche erreferente bat da nire lanetan, erabili izan ditut haren beste liburu batzuk; kontua da Mi hermana y yon adierazten duela nola arrebaz maiteminduta zegoen, eta alde horretati k liburua irakurtzea interesatzen zitzaidan, constelaciones familiaresen audioan ere badirelako neba-arrebak, ama-semeak, bikote-harremana dutela diruditenak, senide-harremana baino gehiago. Familian ezkutatu ohi den alde iluna erakutsi nahi nuen, horretaz ez da hitz egiten ez jendaurrean ez pribatuan, eta zaila da alde horri ihes egitea. Beraz, bi nerabe bilatu nituen aktore-lana egiteko, bizitza errealean benetan neba-arrebak zirenak; errodajean haien arteko konplizitatea behar nuen, zalantza sorrarazteko, nolabait bikotea balira bezala ari zitezela elkarrekin. Filmean, playback bat egiten dute helduen ahotsekin, eta ahots horietan badira esaldi batzuk ziur asko haiek helduak izango direnean erabiliko dituztenak. Espacio Simétricori buruz Espacio simétrico elkar-ulertze historia bat da, Martera joan nahi duen astronauta baten eta emakume gaixo baten artekoa. Emakumeak gertu du azkena, halabeharrez, eta bestearekin konparatzen da, hiltzeko posibilitatearekin nahita jolasean ari den batekin. Lehen aldiz, beraren patu berberera baina kontrako noranzkoan doan norbait ezagutzen du. Film hori egiteko ideia espazioarekin zerikusia zuen fi lm bat egiteko deialditi k sortu zen. Proiektua idazteko, Marterako bidaia hartu nuen gunetzat, eta, asko ikertu eta zientzialari adituekin hitz egin ondoren, konturatu nintzen zerk erakartzen ninduen gai horretati k: teknologiaz, ikerkuntzaz edo zientziaz harago, giza alderdiak; zer pertsona klase da gai hain abentura arriskutsuari ekiteko? 165 Inoiz erabili ez ditudan oharrak Virginia García del Pino Heriotzari diogun beldurrari buruzko liburuak irakurriz, arriskuak gugan duen erakarmenaz, naturaren mugez, eta abar, otu zitzaidan astronauta baten beldurrak eta azkenetan den gaixo batenak konparatzea. Ezagutzen nuen azkenetan den gaixo baten atsekabea, eta pentsatu nuen ezen, arrisku handi batean jartzeko prest dagoen norbaiten pentsaera ulertu ahal izanez gero, astronauta batek hiltzeko posibilitatearen aurrean duen adorea eta muga-mugako egoeretan duen buru-kontrol handia ulertuz gero, lagungarri izan zitekeela hori azkenetan den gaixoarentzat, gaixoa bere heriotzarekin aurrez aurre jartzeko, nola eta kontsolatu nahi lukeen inorengandik ikas ez lezakeen moduan. Gai horretaz nirekin hitz egin nahi zukeen astronautaren baten bila luzaroan ibili eta gero, eta oso fi nantziazio urria izanik, ulertu nuen astronauta bat ezin dela izan pertsona melankolikoa, ezin dituela erakutsi bere emozioak; hori egiten badu, bere misioa galtzeko arriskua du; beraz, ez nuen beste erremediorik izan, fi kzionatu egin behar izan nuen. Oraingoan, fi lma super 8 mm-tan egitea hartu nuen desafi otzat, eta hartara ahalik eta gutxien grabatzea; 3 minutuko 3 bobina baino ezin nituen erabili. Interesgarria iruditzen zitzaidan ideia zentzugabe bat, zine-formatuan elkarrizketak egitea, gustatzen zitzaidan jakitea 3 minutuan egin behar nituela, eta gaizki irteten bazen ez zela fi lmik izango. Halako ergelkeriak hartzen ditut nik asmotzat, eta horiek ematen diete zer desberdin bat nire fi lmei, onerako edo txarrerako.
addi-dc4fe86fe28f
https://addi.ehu.es/handle/10810/17492
addi
cc-by 4.0
2015-12-15
science
Ezeiza Ramos, Ainhoa
eu
Komunikaziorako gaitasunaren ebaluazioa ingurune birtualetan goi-mailako irakaskuntzan
... Eta orduan, Alizia Kansasen esnatu zen... Eta ulertu zuen bizitza ez zegoela ametsetan, ezta harlausa horiko bideetan ere, bizitzan zehar topatzen ditugun adiskide eta lagunekin egiten dugun horretan baizik. ESKER ONEZ... Lan honen bide luzean zehar lagundu didazuen guztioi. Mila esker, bihotzez, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako Lehen Hezkuntza Graduko ikasleoi, zuen lana ikerketa honetan erabiltzeko baimena emateagatik eta egunero horrenbeste irakasten didazuelako. Eskerrik asko iKideren sortzaile Floren, Angel eta Mikeli, unibertsitatera iritsi nintzenean eskainitako ongietorriagatik eta zuen jakintza guztiengatik. Mila esker Nerea eta Josebari, lan honi zuen diziplinetatik emandako ikuspegiengatik eta lan osoan zehar laguntzeko erakutsi duzuen borondatearengatik. IXA Taldeari, Olatzi eta bereziki Montse Maritxalarri, elkarrekin lan egiteko egindako ahalegin guztiagatik. Eli, Carmen, Dani eta Conchiri, noraezean nenbilelarik, jarraitzeko bideak zabaltzeagatik. Mila esker, Mertxe, behin eta berriz laguntzeagatik, bai kontu teknikoetan eta bai bide osoan zehar eskainitako adiskidetasunean. Esker anitz UNILCO-espacio nómada eta Ilusionista Sozialen Kolektiboari, begiak zabaltzen lagundu didazuelako. Eta, zalantzarik gabe, nire eskerrik maiteena Xabi eta Javiri. Egunero ikasten dut biokin eta biongandik, ez dut irudikatzen bizipoz handiagorik zuek maitatzea eta zuen maitasuna sentitzea baino. Etxean bezala, inon ere ez. SARRERA 0. AURKEZPENA: IKERKETAREN PROZESU PERTSONALA Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKTak) goi-hezkuntzan integratzeak aukera berriak zabaldu ditu ikaskuntza prozesuak ebaluatzeari eta kudeatzeari begira. Tresna hauek askotariko informazioa jasotzen dute arintasunez: galdetegi eta inkesten bidez hartutakoak, sarbide datuak, klik-kopuruak... ikasleen mugimendu digitalen datu kuantitatibo ugari, eta horrez gain, ikasleek askotariko ekoizpenak garatzen dituzte formatu elektronikoan, horietako batzuk harreman birtualetan soilik sortzen direnak. Plataforma digitalak erabiliz, informazio hori guztia modu bateratu eta egituratuan analizatzeko aukerak sortzen dira, hala, ikasleen ebaluazioa sistematizatzeko bide berriak zabaldu dira. Ideia hori izan zen dokumentu honetan jaso den ikerlana piztu zuena. Ikaskuntza plataforma digitalek irakaskuntza eta ikerkuntzarako izan zezaketen balioaren gaineko jakin-minak eraginda abiatu nintzen ikerketa prozesu luze honetan. Lan honen lehen fasea 2008an amaitu nuen, Ikasketa Aurreratuen Diplomarako garatutako proiektuaren defentsan; ikerlan honetan, ebaluazio psikodidaktikoa ingurune birtualetan zertan izan zitekeen aztertu genuen, bereziki nola ebaluatu foro birtualetako komunikazioa ikaskuntza konbinatuko testuinguruetan (blended learning). Ikaskuntza plataformak komunikazio gaitasunaren garapen eta ebaluazioarekin lotzeak nire bi lan-ibilbide nagusiak elkarlotzeko aukera eskaini zidan: alde batetik, hizkuntzen ikaskuntzan 20 urtetan metatu nuen esperientzia eta bestetik, unibertsitatean 2004an hasi nintzenean egiten ari nintzen lana IKTak ikaskuntza unibertsitarioan integratze aldera. 2008an hasi nintzen proiektu hau zirriborratzen, eta ordutik hona hamaika gertakari eta bizipen suertatu zaizkit, batzuk paraleloan eta beste batzuk proiektuaren norantza seinalatzen joan direnak. Hasiera batean, ideia zen Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat fakultatetako lehen mailako ikasleen komunikazio gaitasuna ebaluatzea, testuak bilduz eta autoebaluazio eta autopertzepzio inkestak eginez. Alabaina, 2009an nire 16 lankideekin batera irakasgai berri bat diseinatzeko eta gauzatzeko enkargua jaso nuen: Komunikazio Gaitasunaren Garapena Euskara eta Gaztelania Lehen Hezkuntzan I, Lehen Hezkuntza Graduko lehen mailako irakasgai elebiduna. Niri gaztelaniako atala ematea egokitu zitzaidan. Irakasgai honek aukera eskaintzen zidan ikerketa osatuagoa proposatzeko: ikasleen lanak urrutitik, ikasleak eta ikas-prozesuak ezagutu gabe analizatu ordez, zuzenzuzenean lan didaktikoa iker nezakeen, eta horrela, ikas-prozesuak xeheago eta sakonago ulertu, analizatu eta interpretatu. Horregatik, hasierako proiektua berregin eta hiru urteko ikerlan bat diseinatu genuen hiru proposamen didaktiko alderatzeko, zeinetan ebaluazioa ikas-tresna eta ikerketa-tresna izango zen aldi berean. Helburua ez da izan irakasgai bat analizatzea, baizik eta komunikazio gaitasun akademiko idatziaren ikas-prozesuak arakatzea eta ingurune birtualek prozesu horietan duten erabilgarritasuna sakonago ezagutzea, bai ikas-ingurune gisa, bai komunikazio-gune gisa eta bai ikerketatresna gisa. Datu-kopuru handia biltzen duen ikas-plataforma birtual bat erabiltzen ari ginelarik (Moodle), ikerketaren dimentsio etikoaren garrantziaz ohartzen hasi nintzen. Datubaseen ustiaketa estatistikoa eta testuak hizkuntz ingenieritzaren laguntzaz analizatzea ikasleak objektu gisa ikustea eragiten ari zen, ikasleen ekoizpenak eta ibilbideak parametrizatuz eta programa informatikoen bidez aztertuz, pertsona bere komunikazioekintzatik bananduta geratzen da, bere testuingurutik, bere asmoetatik... ikaslea despertsonalizatzen ari ginen. Hori dela eta, hainbat ebaluazio-tresna pilotatu ondoren, baita euskarazko testuak analizatzeko programa informatiko baten aurre-diseinua eginda ere, bide hau bertan behera uztea erabaki nuen, gero eta kontraesan etiko handiagoak eragiten ari baitzizkidan. Garai hartan, aldi berean, Creanova europar proiektuan lanean hasi nintzen (20082011), berrikuntzara bideratutako gaitasun sortzailearen garapena ikertzeko proiektua. Proiektu honen koordinazio orokorra hartu behar izan nuen, bizitzaren gora-beherak, eta uste baino dedikazio handiagoa eskaini behar izan nion. Proiektu hau oso argigarria izan zen niretzat, ikas-prozesuak ikertzeko dauden mugak hobeto ulertzen lagundu baitzidan. 17 Ikerketa proiektu konplexu eta lehiakorretan ere, kasu azterketetan aditu diren nazioarteko ikertzaileek osatutako proiektuetan, ikerketaren galderak planteatzea, lanhipotesiak garatzea, praktikak sailkatzea, ebidentziak bildu, analizatu eta interpretatzea zeregin korapilotsuak dira, neketsuak, eta ikerketari mugak jarri behar zaizkionez, ikasprozesuen sinplifikatzaileak dira, gertatzen ari dena definitutako kategorien baitan soilik aztertzen baita, aberastasun handia kanpoan utzita. Bai datuen analisien ikuspegi etikoak eta bai Creanova proiektuan ikasitakoak ikerketaren prozesu teoriko eta tekniko guztien gaineko hausnarketa orokorra egitera eraman ninduen. Azken prozesu hau beste ikerketa-proiektu batekin elkartu zen: Ikaskidetza proiektua (2013-2014). Proiektu honetan, neu nintzen koordinatzaile eta ikertzaile nagusia, eta ikaskuntza informala eta sare komunikazioa izan genuen aztergai. Proiektu honetan, diseinu didaktikoen mugak ulertu genituen, ikaskuntza formala eta informala konektatzen hasi ginenean, haustura puntuen bila. Proiektu honen konklusioek erakutsi ziguten formala informalerantz hurbiltzen denean, informala formaldu egiten dela eta ondorioz, aurrez programatutakora mugaturik geratzen dela. Ikusi genuen nola ari ginen espazio eta denborak lurralde eta ordutegi bihurtzen, edukiak harreman-formen gainetik ezartzen, eta horrek oztopatu egiten zuen jakintzen eraikitze kolektiboa. Susmatzen ari ginen zer edo zer “gaizki zebilela” eta 2014ko maiatzean egin genuen Partaidetza, Autogestio eta Jabe-Gabetze Mintegian Javier Encina eta Juan José Calderón ikerketako kanpo-aholkulariek lagundu ziguten ulertzen zein mugatua den disenu eta programazio didaktikoa. Ibilbide profesionalean izan ditudan jakin-min eta kezka hauek eta beste batzuk lan hau blaitzen joan dira eta eragina izan dute prozesuan zehar hartutako erabakietan. Dokumentu honetan aurkezten den kasu azterketa da tesi-proiektua eratzen duena, eta 20 urteko irakaskuntza-ibilbidean esperimentatutakoa eta ikasitakoa biltzen du, berrikusketa bibliografiko zabalean oinarritzen da eta 2010etik 2013ra bitartean gauzatutako ikerketa jasotzen du. Lan osoaren interpretazioa, amaierako hausnarketa eta dagoeneko abian den ikerketa-lerro berria, ikerketaren emaitzak gainerako bizipenekin topatzean sortutako elkarlotze dialektikoaren fruitu dira: ikerketak ikaskuntza-lorpen garrantzitsuak erakutsi ditu, baina aldi berean, zenbait mugarekin talka egin dugunez, 18 hemendik aurrera ikertu nahi dugu nola eraldatu ikas-prozesuak diseinu aprioristikoak baztertuz eta giza-harremanen horizontalizazioaren bitartez, bai ikasgelan eta bai haratago. Amaierako hausnarketak, hortaz, 2013an kasu azterketa amaitu zenetik orain arte sortu den ezagutza ere jaso du bere baitan, ikaskuntza informalaren, sare ikaskuntzaren, partaidetzaren eta hezkuntzaren jabe-gabetzearen inguruan. Espero dut nire bizitzako zortzi urte konplexu hauetan zehar gauzatu dudan ikerketa, interpretazio eta hausnarketa lan honen bitartez ekarpen baliagarria egin izana ikasprozesuen inguruan. 19 1. IKERKETAREN IKUSPEGI OROKORRA 1.1 Laburpena Ondoren datorren lan honetan, ingurune birtual akademikoen hurbilpen esploratorio bat egin da komunikazio gaitasunaren garapen eta ebaluazioari lotutako eskuhartze didaktikoen bitartez. Horretarako, unibertsitateko lehen mailako ikasleen idatzizko ekoizpenen behaketa eta analisia hartu da oinarri, bereziki ingurune birtualen dimentsio erreferentzialak eta sozialak aztertzeari begira. Hala, komunikazio gaitasunaren garapenak dituen inplikazio didaktikoak ikuspegi sozio-konstruktibistatik berrikusi dira, berdinen arteko ebaluazio eta erregulazioari arreta bereziz erreparatuz ikas-emaitzak hobetzeko estrategia didaktiko gisa. Aztertutako kasuan, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako Lehen Hezkuntza Graduko 417 ikaslek hartu du parte eta 2,907 idatzizko testu analizatu dira orotara. Ikasle hauek denak lehen mailako ikasleak izan dira, hiru ikasturte akademikotan banatutako sei taldetan (2010/11, 2011/12 eta 2012/13), eta lortutako amaierako kalifikazioak bi inkestatako emaitzekin kontrastatu dira: ikasturte hasieran egin den autopertzepzio-inkesta, zeinetan ikasleek euren mailaren autoebaluazioa egin dute komunikazio gaitasun akademikoaren inguruan, eta amaieran egin den talde-lanari lotutako inkesta. Horrez gain, prozesuan zuzenean parte hartu ez duten 150 ikasleren azken kalifikazioekin alderatu dira emaitzak. Ikerlan honetan erabili den informazio guztia hiru urte horiek igarota prozesatu da, eta horrela, komunikazio gaitasunaren garapenaren inguruko informazioa alderatu ahal izan da. Ikerketa hau ingurune elebidunean gauzatu denez (euskara-gaztelania), bi hizkuntzetako gaitasun komunikatiboaren garapenaren arteko alderaketa egin ahal izan da zenbait arlotan. Analizatutako testuen artean, banaka zein taldeka idatzitako testuak analizatu dira, bai testu erreferentzialak eta bai testu sozial birtualak, eta talde bakoitzean egindako eskuhartze didaktikoaren arabera alderatu dira. Garatutako proposamen didaktikoak kasu honetan aldagai independiente gisa erabili dira, eta zeregin komunikatiboak, aldiz, 20 informazioa biltzeko tresnatzat hartu dira, proposamen didaktiko bakoitzaren emaitzak ikertzeko, mendeko aldagai gisa, ikerketa-prozesuan deskribatu den eran. Datu kuantitatibo adierazkorrenak hautatu dira eta estatistikoki ustiatu dira, testuen analisi kualitatiboen lagungarri gisa. Horrela, prozesu didaktikoa modu konparatiboan ikertu ahal izan da. Ikerketa honetan bildutako emaitzek argi erakusten dute lehen mailako ikasleek, lehen lauhilekoaren amaieran, testu akademiko konplexuak denbora mugatuan laburtzeko gaitasuna badutela, baita testuarteko testuak sortzeko ere, unibertsitateko testuen ezaugarri testualak errespetatuz (erreferentzia bibliografikoak, aipuak, hainbat iturritatik jasotako informazioaren berregitea...), testuak zehaztasunez mugatzen direnean eta alderdi formalak esplizituki lantzen direnean; nolanahi ere, zailtasunak dituzte unibertsitate-inguruneko ezaugarri diskurtsiboak ulertzeko, batez ere testuartekotasunari eta erreferentzia bibliografikoei dagokienez. Ulermen muga horiek gainditzen laguntzearren, ikerketa honetan proposatu da elkarren arteko tutoretza eta taldeen arteko ebaluazioa aztertzea eskuhartze didaktikoaren parte gisa, eta hain zuzen ere proposamen hori 2011/12 eta 2012/13 ikasturteetan gauzatu da soilik, hartara ikasturte hauetako emaitzak 2010/11 ikasturtekoekin alderagarriak izateko. Emaitzen erakutsi dutenaren arabera, elkarren arteko tutoretza zereginak txertatuak izan dituzten taldeek hobekuntza nabarmena izan dute euren ekoizpen testuartekoetan, eta hobekuntza hori bai analisi kuantitatiboan eta bai testuen analisi kualitatiboan aurkitu da. Hobekuntza hori taldeen arteko tutoretzaren zereginari lepora lekioke, baina gerta liteke, halaber, taldeen arteko elkarlanak, lanaren elkarren arteko erregulazioak eta prozesuan zehar taldeen artean momentuak partekatzeak ere eragin positiboa eduki izana, ikasgelako giroa destentsionatzen laguntzeagatik eta ezagutzak elkarren artean trukatzeko bideak zabaldu direlako. Bestalde, plataforma birtualean sortu den komunikazio sozial birtuala ikertu da, ebaluaziorako irizpiderik, orientabiderik edo mugarik ezartzen ez direnean ikasleek erabiltzen dituzten forma diskurtsiboak aztertu ahal izateko. Eremu honetan ikerlan honetan ezarritako helburua izan da ea ingurune birtuala testuinguru sozial berezitutzat 21 har daitekeen aztertzea, eta irizpiderik finkatu gabeko komunikazioa komunikazio informaletik hurbilago egongo ote zen ala ikasleek ingurune hori ere espazio akademikotzat joko ote zuten. Aldi berean, jakin nahi izan da ikasleek testuinguru sozial birtual hauetan erakusten duten komunikazio gaitasunaren maila norainokoa den, lanketa didaktiko berezitua komenigarria ote den argitzeari begira. Komunikazio sozialaren emaitzen analisiek argitasunez erakusten dute ikasleek giro sozialera egokitzeko forma dinamikoak erabili dituztela eta gainera, erreferentzia marko europarraren arabera izan beharko luketen baino maila nabarmen jasoagoa erakutsi dutela. Berez, harrigarria izan da zein argi ezartzen duten eta erregulatzen duten komunikazio birtuala, erregistro egokiena elkarren artean finkatuz. Finkatutako erregistro hori bi hizkuntzetan parekoa da, eta hizkuntz forma eta esapide baliokideak erabili dituzte euskaraz eta gaztelaniaz. Hala, aurrez aurreko ikasle guztiek ingurune birtuala testuinguru akademikotzat jo dute, eta hortaz, hizkuntz erregistro neutroa erabili dute, elementu emozionalen erabilera oso baxua izan delarik; erdi-bertaratzeko taldeak, ordea, foro birtualak berdinen arteko sozializazio-eremu gisa hartu dituzte eta etengabe erabili dituzte emozioa adierazteko elementuak. Kasu honetan ere, bat datoz analisi kuantitatiboak eta kualitatiboak. Ohar orokor gisa, komeni da azpimarratzea ikerketa prozesu didaktiko errealean gertatu denez, emaitzak bestelako faktoreek eraginda gertatu ahal izan direla, hala nola kontrolatu gabeko beste eragile batzuek, aldagai arrotzek edo zoriak berak. Hori dela eta, ikerketa enpirikorako hurbilpena egin bada ere, azterlan interpretatiboa da, analisi kuantitatiboak eta kualitatiboak kontrastatzen dituena idatzizko komunikazio gaitasun akademikoaren garapenean inplikaturik dauden prozesuak sakonago ulertzeko helburuz, alegia, ikerketa honetan helburua ez da izan ikasleen gaitasun-maila zehaztea, berez asmoa izan da gaitasunaren garapenari laguntzeko hainbat modu arakatzea, ikasprozesuak dimentsioanitzak eta konplexuak direla kontuan hartuta. 22 Azkenik, esan behar da etikari lotutako kezkak sortzen joan direla ikerketa prozesu osoan zehar, azken hausnarketa orokorraren ildoa marraztu dutenak. Printzipio etiko horien gaineko kontzientzia ikerketa honetako emaitza garrantzitsutzat jo behar da, proiektu honetako ikaskuntza funtsezko bat izan baita; hain zuzen ere, ikuspegi horrek ikertzeko lan-lerro berri bat sorrarazi du, bai irakaskuntzan eta bai ikerkuntzan, ikasleekiko konpromiso etikoa abiaburu: ezagutza zientifikoa eta jakintza herrikoiak elkarlotzeko moduen lanketa, eraikitze kolektiboan oinarrituta. 23 1.2 Ikerlanaren egitura Ikerketaren ikuspegi orokorra eskaintzen duen sarrera moduko atal honen ostean, tesiaren gune nagusia aurkezten da eta dokumentua ixteko, konklusioak, ikerketaren inplikazioak eta ikerketa honetatik sortu den lan-lerroa argitzen dira laburki. Dokumentuaren gune nagusia bi ataletan banatu da: ikerlana teorikoki kokatzeko erabili den kontzeptualizazioa, eta analizatu den kasuaren azterketa. 1. ATALA: KONTZEPTUALIZAZIOA: Lan hau Didaktikaren eremukoa denez, marko kontzeptuala hiru dimentsio nagusitan oinarritu da:  ZER: Eskuhartze didaktikoaren bitartez irakatsi nahi dena, ikas-prozesuaren helburua, kasu honetan komunikazio gaitasuna. Gaitasunaren kontzeptua berrikusi da eta komunikazio gaitasunaren definizioa egin da goi-hezkuntzako ezaugarriak kontuan hartuta, ingurune birtualetako testu-era berriek gaitasunaren garapenari egin diezazkiokeen ekarpenak ere barnean harturik.  NOLA: Irakats-metodologiaren oinarri teorikoak eta komunikazio gaitasunerako printzipio didaktikoak argitu dira. Atal honetan, hautatu den posizionamendu teorikoa zehazten da, baita IKTek prozesuan bete duten lekua gaur egun dauden joeren artean.  ZERTARAKO: Zein diren eskuhartze didaktikoaren xedeak, ebaluazioaren eta emaitzen neurketen ikuspegiaren bitartez erakutsi dira. Ebaluazioaren kontzeptualizazioan, ulertu da ebaluazioa ikas-prozesuaren barneko jarduera soziala izan daitekeela, eta autoerregulazio eta elkarren arteko erregulazio prozesuak lagungarriak izan daitezkeela gaitasunaren garapenean. Hiru atal horiek izan dira marko kontzeptualean garatu direnak eta ikertu diren ikaszereginen diseinua egiteko erabili diren oinarriak. 2. ATALA: KASU AZTERKETA: Ikerketa prozesuaren atalean, lehenik ikertu den kasua eta bere testuingurua xehetu dira, ikerketako galderak, aldagaiak eta hipotesiak, 24 eta ikertzeko erabili diren tresnak. Ondoren, analisirako erabili diren modu desberdinetatik erauzi diren emaitza zehatzak azaldu dira banan-banan. Ikerketa-prozesuari lotuta, kasu azterketa interpretatibo partehartzailea izanda ere, berez hiru ikasturteetan zehar garatu da eta bost talde esperimentalek hartu dute parte. Analisia lekutua eta interpretatiboa izan denez, alderaketarako eta kontrolerako hainbat mekanismo ezarri dira emaitzak konplexutzeko, irakasle-ikertzailearen ikuspegian soilik ez oinarritzeko. Hori dela eta, beste hiru talderen emaitzak erabili dira kontrasterako edo kontrolerako, eta erabili diren zenbait zeregin beste irakasle batzuek kalifikatu dituzte, ikasle horiekin lanean aritu direnak beste jakintza-eremu batzuetan. Ikerketaren emaitzen atalean, datu kuantitatiboen prozesamendu estatistikoaren emaitzak zehaztasunez eskaini dira, baita jasotako testuen analisi kualitatiboaren zenbait lagin ere, esanguratsutzat jo direnak. Analisien emaitza hauek hipotesiei loturik eman dira, hipotesi bakoitzaren ebidentzia gisa. Esan gabe doa dokumentuan zehaztasunez jaso diren emaitzak egindako askotariko analisien hautaketa zorrotz batetik datozela eta zintzotasunez jokatu dela, hipotesiei argien erantzuten dioten emaitzak jasoz. Ahalegin handia egin da emaitzak hipotesiei eta hauek ikerketa galderei lotzeko zubiak eraikitzeko, operatibizatzeak xehetzea eskatzen duenez, xehetasunetatik abstrakziorako bideak ahalik eta argienak izan daitezen; eta aldi berean, emaitzak hala eskainita, bestelako interpretazioak egiteko erabil daitezke, lan hau kritikatu ahal izateko edota beste ikerketa batzuk egiteari begira. Atal honen amaiera gisa, emaitzak ikerketa galderetan biltzeko interpretazioa gehitu da. KONKLUSIOAK, INPLIKAZIOAK ETA ONDORENGO IKER-LERROAK: Azkenik, emaitzen eztabaida proposatu da eta hainbat ondorio proposatu dira konklusio gisa, iker-lerro berri bat zabaltzea eragin duena ikerketaren berrikusketa kritikoan oinarriturik eta aurkitu diren mugak gainditu nahian, bereziki ikerketaren prozesuan zehar topatutako muga etikoak; hasi berria den lan-lerro honen lehen hurbilpena ere erantsi da laburki. 25 Lan honetan zehar, jatorri teoriko anitzeko iturri bibliografikoak erabili dira, prozesu didaktikoen inguruko ikerketa denez, ezinbestekotzat jo baita hainbat ikuspegi nolabait jasotzea: goi-hezkuntzako gaitasun kontzeptuaren ingurukoa, hizkuntzalaritza aplikatuaren eremukoa, ingurune birtualetako didaktikaren ikuspegi psikodidaktikoa, eta ebaluazioaren alderdi psikologikoak eta soziologikoak biltzen dituzten ikerlanen ikuspegia. Horrez gain, ikerketan zehar tresna teknologikoekin egindako lana ere jaso nahi izan da, zenbait alderdi bereziki teknikoak izanik, laburki baino aipatu ez badira ere. Dokumentu honen irakurketa arinagoa izan dadin, erreferentzia bibliografikoak sintetikoki aipatu dira testuan zehar eta espresuki saihestu da autoreen aipu literalak txertatzea, testuaren jarraikortasunaren eta hizkuntza-homogeneotasunaren mesedetan. 26 1.3 Ikerketaren helburuak, justifikazioa eta garrantzia Ikerketa honen helburua galdera nagusi honen erantzunean arakatzea izan da: Nola eragiten du ebaluazioaren ikuspegitik sortutako eskuhartze didaktiko batek goihezkuntzako ikasleen komunikazio gaitasunaren garapenean? Zehazki, hainbat ikaszereginen efektua analizatu nahi izan da idatzizko komunikazio gaitasun akademikoaren garapenean, marko didaktiko komun batean. Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako (UPV/EHU) Lehen Hezkuntza graduko lehen mailako ikasleekin egin da lan, ikerketa partehartzaile interpretatibo estrukturalaren metodologian oinarritu den kasu baten azterketaren bitartez. Horretarako, lehenik goi-hezkuntzako gaitasunen kontzeptua berrikusi da, eta horretarako, Europar Batasunak paraleloki bultzatu dituen markoak hartu dira erreferentzia gisa: bai bizitza osoan zeharreko gaitasun-gakoen Europako Erreferentzia Markoa (Commission of the European Communities, 2005), bai Europako Gaitasunen Markoa (EQF), Liburu Zurietan definituriko gaitasunak mailakatzeko eta xehatzeko erabili direnak. Egindako lan hau Europako Unibertsitate Eremua zehaztera dator eta Europar Parlamentuak 2008ko apirilaren 23an estatu kideei gomendio egin die euren irakaskuntza-esparrua azken bi dokumentu hauetara egokitzeko. Unibertsitateari dagokionez, ziklo laburreko eta lehen zikloko ikasketak egiten dituzten ikasleek, EQF markoan proposatutako zortzi mailetatik 5-6 mailan deskribatzen diren gaitasunak, jakintzak eta trebetasunak erakutsi behar dituzte, gomendio horien arabera (Comunidades Europeas, 2009). EQFk finkatutako hiru blokeetatik, gaitasun pertsonal eta profesionalak hartu dira foku gisa, izan ere, gaitasuna ez da ulertu trebetasun huts gisa, komunikazioaren garapena ikasleen bizi-garapenaren parte gisa baizik. EQF markoak deskribatutako gaitasun-mailak izan dira ikerketa honetako irizpideak eta parametroak finkatzeko erabili direnak, eta batez ere erreferentzia nagusi izan dira ikasleen aurrerabidea sustatzeko bide didaktikoak proposatzeko. 27 Halaber, komunikazio gaitasuna gakotzat hartu da paradigma teknologikoa eragiten ari den eraldaketa sozial eta profesionalean (Castells, 2001), eta espero da goihezkuntzan ikasleak ingurune konplexuetan komunikatzen treba daitezen, hizkera akademikoan zein profesionalean, aurrez aurreko inguruneetan zein ingurune birtualetan, diskurtsoen, erregistroen eta gizarte-berezitasunen aniztasuna aintzat hartuta. Ingurune aldakor eta dinamikoak izanik, lan honetan proposatu da ikasleen autonomiaren garapena, autoerregulazioa eta elkarren arteko erregulazioa komunikazio gaitasunaren sustatzaile izan daitezkeela, eta hortaz, ebaluazio era hauek aztertu, garatu eta kontrastatu dira garatu diren eskuhartze didaktikoetan. Ikerketarako, ildo teoriko jakin bat hautatu ordez, teoria, lan-ildo eta diziplina desberdinen arteko konexioa bilatu da berariaz, ulertzen baita didaktikan egiten den ikerketa oro nahitaez transdiziplinarra izan behar duela (zer eta zertarako irakatsi nahi den argitu behar dira, didaktikak nola galderari erantzuteko). Esan daiteke ikerketa honek segitzen duen korronte nagusia konstruktibismoa eta elkarreragin soziodiskurtsiboa dela; nolanahi ere, ikerketak dituen hiru atal nagusietan (komunikazio gaitasuna, ingurune birtualetako didaktika eta ebaluazioaren didaktika) egin diren ikerketa eta hausnarketen aurrean irekia izan da ikuspegia, lan-ildo desberdinetatik jaso baitaitezke ideia eta proposamen baliagarriak. Hortaz, ikerketa honek ez du bilatu teoria jakin baten balioespena, aitzitik, interpretazio marko didaktiko integratzailea bilatu nahi izan da, eta horretarako, diziplinartean egiten da lan, psikologia, didaktika, hizkuntzalaritza aplikatu eta hizkuntzaren ingenieritzaren artean. Psikodidaktika arloko ikerketa da nagusiki, eta ikas-prozesuak behatzea, aztertzea eta interpretatzea bilatu da, komunikazio gaitasun akademikoaren garapenaren inguruko ezagutza sortzeko eta ikas-plataformen erabileraren inguruan sakontzeko, eta espero da ikerketako aurkikuntzak baliagarriak izatea beste unibertsitate esparru batzuetan ere. Lanaren abiapuntua ikertzailearen aurretiko irakats-esperientzia izan da, askotariko ikerketen emaitzekin batera, eta alderdi teoriko adierazgarriak berrikusi dira ikerketa finkatzeko. 28 Horrez gain, ebaluazioaren berrikusketa egin da, bai garapen didaktikoan integratua izateko eta bai ikerketa-baliabide gisa erabiltzeko. Komunikazio gaitasunaren ebaluazioa, hortaz, ikerketa-ekintza prozesu honen gako da, hiru helburu betetzen baititu: (1) Ebaluazioa eskuhartze didaktikoaren parte prozesual gisa, batez ere elkarren arteko ebaluazioak komunikazio gaitasunaren garapenean duen balioa aztertzeko. (2) Ebaluazioa ikasle bakoitzaren emaitzak biltzeko eta alderatzeko. (3) Ebaluazioa ikerketa xedez: datu-bilketarako baliabide multzoa erabili da, diseinuak komunikazio gaitasunaren garapenean izandako inpaktua balioesteko. Komunikazio gaitasuna hautatu izanak eta bereziki, euskara hizkuntzari lotutako analisi zehatzagoak, euskal komunitate unibertsitarioari ekarpenak egiteko konpromisoa adierazten du, ikerketa honetatik erauz daitezkeen ondorioak edo lantresna berriak euskal komunitatearentzat baliagarriak izango direlakoan. Beste ekarpen garrantzitsu bat izan da euskara eta gaztelania hizkuntzen komunikazio gaitasuna aldi berean eta modu integratuan aztertu ahal izatea, gaitasunak elebitasunean duen garapenaren eragina hobeto ulertzen laguntzeari begira. Azkenik, txosten hau lehenik euskaraz eta ondoren gaztelaniaz ekoiztu izanak ikerketa prozesu osoaren izaera elebiduna islatu nahi izan du. 29 1.4 Ikerketaren aurrekariak eta problematika Ikerketa honetako galderak bi lan-lerroren inguruko esperientzia eta ikerketetatik eratorriak dira: alde batetik, hizkuntzen ikaskuntza eta komunikazio gaitasunaren garapenean izandako esperientzia profesionala, eta bestetik, e-ikaskuntzari lotutako ikerketa eta irakats esperientzia. 1991an hasi nintzen hizkuntzen irakaskuntzan eta etenik gabe aritu naiz komunikazio gaitasunaren garapenari lotutako irakats-lanean orain arte; urte horietan guztietan, askotariko proposamen didaktikoak garatzeaz gain, ebaluazioaren inguruan analisi eta esperimentazio zehatzetan sakondu dut lanibilbidearen garai desberdinetan eta helburu desberdinekin. 2005etik aurrera, lan-lerro hau ingurune birtualetako irakaskuntzarekin nahasten joan da, eta hartara, ingurune hauek komunikazio gaitasunaren garapenerako duten balioa esperimentatzeko abagunea sortu da. Zehatzago esanda, Doktorego Tesi hau 2004tik 2007ra bitartean egindako hainbat ikerketa eta esperimentazioren oinarrian eraiki da. Garai hartako ikaspenek, kezkek eta jakin-minek lagundu dute ikerketa honen problematika eta ikerketaren hasierako diseinua finkatzen. Ordudanik gaur egun arte paraleloan gauzatu diren beste lan batzuek, aldiz, prozesua osatu eta aberastu dute. Aurrekarien eta lan paralelo horien aniztasunak nolabait erakusten dute ikerketa honen ikuspegi transdiziplinarraren izaera. Honako erreferentzia hauek izan dira ikerketa honen iturrian eta bidean eragina izan duten ikerlanak:  Euskal Herriko Unibertsitatean 2004an Moodle ikaskuntza-plataforma instalatu zenean egindako lan esperimental eta konparatiboak (Ezeiza, 2006a; Ezeiza, Fernández Marzo, Garmendia & Pérez, 2006a, 2006b), eportfolioekin egindako ikerketa esperimentalekin batera (Ezeiza, 2006b), online tutoretza integratuz (Ezeiza, 2007a).  Lehen garai horretatik aurrera, bi bide garatu dira paraleloan: ingurune birtualen diseinu eta ebaluazioaren inguruko ikerketak, VirEval ikerketataldean, eta komunikazio gaitasunaren garapenerako ingurune birtualen diseinua, COVCELL eta PREST proiektuetan. 31 gaitasuna azpigaitasunetan xehetzen da, baita gaitasun hauek jakintzaesparruaren arabera kategorizatu ere, lehentasunak azaleratzeko eta alderatzeko (Ezeiza, 2008; Ezeiza, J.A. et al., 2010).  Azken urteotan, e-ikaskuntza birtualaren alderdi berriak aztertzearren, metodologia eta tresna berriak inplementatu dira, besteak beste Facebook eta bestelako sare sozial hedatuen erabilera hizkuntzen ikaskuntzan (Ezeiza, 2007b, 2009a, 2009b), ikaskuntza ingurune pertsonalen inguruko hausnarketa (Personal Learning Environment [PLE]) Nazioarteko I PLE Biltzarrean aurkeztutakoak (Ezeiza & Goñi, 2010; Calderón & Ezeiza, 2010), konektibismoaren inguruko proposamenak eta hausnarketak (Ezeiza, 2011) eta online ikastaro masibo irekien (Massive Open Online Courses [MOOC]) iritsiera oldarraren inguruko analisia (Calderón, Ezeiza & Jimeno, 2013). Ikerketa hauek esploratorioak izan direla esan behar da, gaia sakontzeko asmotan egindakoak, eta bide berriak zabaldu dituzte ikaskuntza formalaren eta informalaren arteko zubiak eraikitzeari begira. Ikertzeko erabilitako metodologiari dagokionez, lehenik kontuan izan da zein hutsune nabarmendu diren ingurune birtualetan gauzatzen den komunikazio gaitasuna ebaluatzeko azken urteotako ikerketetan. Horietako asko, galdetegiei lotutakoak izan dira, emaitza automatikoa diseinatzea teknologiaren ikuspegitik erraza delako eta masiboki aplika daitekeelako, behin diseinua eginda (Crushing, 2002). Ikerketaren ikuspegi distributibo honek (Ibañez, 1989) askotariko kritikak jaso ditu, batez ere zeharkako metodo bat delako zeinetan soilik erantzun zuzena hautatu behar den, eta hori oso urruti dago komunikazioak duen konplexutasunetik, komunikazio errealak gaitasun kognitiboak, sozialak, kulturalak, psikologikoak eta linguistikoak eskatzen baititu testu koherenteak eta egokiak eraiki ahal izateko. Ingurune birtualetako komunikazio gaitasuna ebaluatzeko beste ikerketa-ildo bat da foro birtualetan gauzatzen den komunikazioa nola ebaluatu aztertzea. Eremu honi lotuta egin diren ikerketa nagusietan, oro har ikasleen elkarreragina aztertu da, hori baita ingurune hauetan behatu (eta neurtu) daitekeen komunikazio gaitasun diferentzial 33 Horrek guztiak motibatu du ikerketa honen ikuspegi metodologikoa: alde batetik, testu erreferentzialak jasotzea, sakonagoak, luzeagoak eta hausnarketarako aukera handiagoa ematen dutenak; beste aldetik, komunikazio sozialeko testuak beren osotasunean aztertzea alderaketaren bitartez, eta horretarako testuak kategorizatu dira baina ikuspegi holistikotik ere aztertu dira. Biak aztertuz, komunikazioaren nolakotasuna sakonkiago aztertu ahal izan da. Horrez gain, ekoitzitako testuen analisia ikasleek egindako zereginetan jaso dituzten kalifikazioekin kontrastatu da, baita bi inkestaren emaitzekin ere: bata, komunikazio gaitasun akademikoaren autopertzepzioaren ingurukoa eta bestea, talde-lanaren autoebaluazioari buruzkoa. 34 1.5 Ikerketaren lerro teoriko nagusiak Ikerketaren interpretazio markoa eraikitzeko, hiru arlo teoriko bildu nahi izan dira: komunikazio gaitasuna garatzeko ingurune sozio-didaktikoak duen eragina, ingurune birtualen marko psikodidaktikoaren ekarpena eta ebaluazio sozio-eraikitzailearen integrazioa planteamendu didaktikoan. Komunikazio gaitasunaren garapenari lotuta, lehenik gaitasunaren kontzeptua bera berrikusi eta komunikazio gaitasunaren kontzeptuarekin alderatu da, Rickheit eta bestek komunikazio gaitasunaz egin duten berrikusketaren laguntzaz (Rickheit, Strohner & Vorwerg, 2008), besteak beste. Bronkcart-en lana izan da ingurune sozio-diskurtsiboa zehazteko oinarri nagusia (Bronkcart, 1985; 2004, 2007; Bronkcart, Bain, Schneuwly, Davaud & Pasquier, 1985,) eta Cummins-ek 1980an proposatutako pertsonarteko komunikaziorako oinarrizko trebetasunak (BICS) eta gaitasun kognitibo/akademikoak (CALP) bereizketarekin kontrastatu da (Cummins, 1980, 1983). Ikas-testuingurua elebiduna izanik, Cook-en gaitasun aniztasunaren kontzeptua (multicompetence) hartu da kontuan komunikazio gaitasunaren kontzeptua interpretatzeko (Cook, 2008). Komunikazio gaitasunaren garapena goi-hezkuntzaren testuinguruan kokatuta dagoenez, hizkuntza-baliabideen irakaskuntza eta idatz-tekniken errepikapenaren ikuspegi hedatuaren ordez, Carlino-k (2005) eta Desinato-k (2008) ikasleek unibertsitatean egokitasunez komunikatzeko zailtasunen inguruan erakutsitako ikuspegia hartu da oinarri gisa, eta unibertsitatea komunitate sozio-komunikatibo gisa ulertu da, bere konplexutasunean, ikasleek diskurtsoan erakusten duten zatikatzetasuna eskuhartze didaktikoaren bitartez gainditzen laguntzeko. Zeregin komunikatiboak definitzeko, Bereiter eta Scardamalia-ren jakintza esatea (knowledge telling) eta jakintza eraldatzea (knowledge transforming) bereizketa aztertu da, baita autore berek ahalegin kognitiboaz egindako proposamena (Bereiter & Scardamalia, 1987). Zereginak eskuhartze didaktikoan erabiltzeko, Nunan-en printzipioak kontuan hartu dira (Nunan, 1989). Zeregin horiek konstruktu gisa ere erabili direnez, definizio didaktikoa zehaztasun handiz xehetu da, eta horretarako, 35 Cushing-en baldintzak (2002) eta Knoch-en taxonomia (2009) hartu dira oinarri gisa, zereginak identifikatzeko eta ebaluazioan duten lekua zehazteko. Ingurune birtualen erabileran proposatu izan diren ereduetatik, gaitasunetan oinarritutako e-ikaskuntza eredua hautatu da, ikuspegi sozio-eraikitzailean oinarritzen baita (Onrubia, Colomina & Engel; Coll, Mauri & Onrubia, 2008). Garrison eta Anderson-en formazio-ekologia aztertu da (Garrison & Anderson, 2005), ingurune birtualetako agerpen-motak zehazteko (agerpen kognitiboa, agerpen soziala eta irakatsagerpena). Foro birtualen analisirako, nagusiki Henri-k (1992) eta Rafaeli eta Sudweeks-ek (1997) egindako ikerketa aitzindariak erabili dira erreferentzia gisa. Ebaluazioaren interpretazioa finkatzeko, Biggs-en lana berrikusi da (Biggs, 1995, 1999, 2005), unibertsitateko ebaluazioaren azterketa eta kritika sakona planteatu baitu. Ebaluazioaren ikuspegi sozio-eraikitzailea hartu da marko nagusi gisa, autoerregulazioaren eta elkarren arteko ebaluazioa ikas-gunean kokatuta (Wertsch, 1987; Perrenoud, 1991; Jorba & Casellas, 1997; Jorba, 2000; Jorba & Sanmartí, 2000, 2008). Autore hauek elkarren arteko erregulazioa jakintza eraikitzeko eta garapen kognitiborako giltza dela azpimarratzen dute. Ikasleen arteko feedback-aren garrantziaz, elkarren arteko tutoretzaz eta ikaskuntza partaideaz (participative learning) egindako ikerlanak hartu dira kontuan planteamendu didaktiko orokorra egiteko (Chi, 1996; Topping, 1996, 2005; Lepschy, 2008). Komunikazio gaitasunari lotutako ikerketak ere berrikusi dira, bereziki kontzientzia linguistikoaren eta hausnarketa metalinguistikoaren kontzeptuak aztertu diuztenak (Schmidt, 1993; Butterfield & Metcalfe, 2006; Manchón, 2011), eta hizkuntza kontzientzia kritikoaz (critical language awareness) Fairclough-ek (1992) eta Cots eta bestek (2007) proposatutako kontzeptualizazioa integratu da feedback motak didaktikoki definitzeko. Ebaluazioa ikertzeko, ebaluazio formatibo eta dinamikoaren dimentsio psiko-soziala azpimarratu nahi izan da (Gilly, 1986; Kozulin, 1998) eta ondorioz, aurre-ondorengo alderaketak baino gehiago (pre-test/post-test erakoak), aztertu da noiz, zein 36 baldintzapetan lortu den ikasleen gaitasunean aldaketa estrukturalak gertatzea, behaketaren eta emaitzen alderaketaren bitartez. Azkenik, ebaluaziorako IKT tresnen inguruan egin den berrikusketan, gizaki ebaluatzaileen eta ordenagailu ebaluatzaileen artean egin diren ikerketak aztertu dira (Li, 2000; Chapelle eta Douglas, 2006; Knoch, 2009), eta euskararen kasuan testuak analizatzeko Euskal Herriko Unibertsitateko IXA ikerketa-taldeak sortutako tresnen ahalmenean sakondu da (Aldabe et al., 2005, 2008). Azevedo-k (2005, 2007) tresna metakognitiboez egindako ezaugarritzea hartu da erreferentziatzat, baita tankera honetako tresnei egindako kritikak ere, gehienbat Culioli-ren kritikak (Culioli, 1987, 1995) eta azken urteotan hainbat profesionalek sortutako mugimenduarenak ere, ingenieritza-makinek kalifikatzearen aurka, Professionals Against Machine Scoring Of Student Essays In High-Stakes Assessment izenekoa (Human Readers, 2013). Hori dena dela eta, ikerketa honek elementu nagusi hauek ditu:  Ikas-taldeak komunikazio gaitasunean duen maila finkatzeko tresnak eta gaitasuna garatzeko gako didaktikoen azterketa.  Ingurune birtual formalaren testuingurua eta bere ekarpena leku sozial eta leku didaktiko gisa.  Berdinen arteko ebaluazioaren eta elkarren arteko erregulazioaren problematika. 37 1.6 Ikerketaren metodologia eta kasu azterketa Ikerketa honetan, komunikazio gaitasun akademikoaren garapenean eta ebaluazioan gako diren ikas-prozesuen azterketa arakatzailea egin nahi izan denez, ikuspegi estrukturala hautatu da, Ibañez-ek (1989) proposatutako sailkapenaren arabera, ikerketa interpretatibo partehartzailea hautatu baita kasuaren azterketarako. Sei ikasle-talderen idatzizko ekoizpenaren analisi kualitatiboan oinarritzen da, denak graduko lehen mailakoak, eta analisi hau hainbat zereginetan eskuratu dituzten kalifikazioen analisi kuantitatiboarekin eta bi inkestarekin kontrastatu da. Informazio kualitatiboa lehenetsi bada ere, aztertu nahi diren fenomenoen interpretazio aberatsagoa egiteko eta jasotako emaitzak indartu edo erlatibizatzeari begira, informazio kuantitatiboaren analisi estatistikoa gehitu da. Kasua osatzen duen lagina ez probabilistikoa izan da, komenientziazko lagina, alegia, irakasle-ikertzaileari egokitu zaizkion taldeek osatu baitute: guztira sei talde esperimental, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako lehen mailakoak, Lehen Hezkuntza gradukoak (2010/11, 2011/12 eta 2012/13 ikasturteak). Talde hauetan 417 ikaslek hartu dute parte eta 103 lan-talde eratu dituzte (dokumentu honetan “talde” hitza erabili da ikasgela osoari erreferentzia egiteko eta “lan-talde”, aldiz, zenbait zeregin egiteko eratu dituzten talde txiki edo ekipoak izendatzeko). Ikertzailea eta talde esperimentaletako irakaslea pertsona bera izateak aukera ematen du kasuan teilakaturik dauden testuinguruko prozesuak hobeto ezagutzeko eta ikerketaren objektuetatik haratago jotzeko. Arrisku nabarmena du, ordea: interpretazioak eta konklusioak partzialak eta mugatuak izatea. Hori dela eta, zenbait neurri kualitatibo eta kuantitatibo hartu dira ikerketaren kontrolerako. Alde batetik, talde esperimentaletako azken kalifikazioak kontroleko bi taldetan aritu diren 150 ikasleren emaitzekin; bi talde hauek ikertutakoen oso antzeko ezaugarriak dituzte. Horrez gain, ingurune birtualeko komunikazioaren azterketa zehatzean, emaitzak erdi-bertaratze formatuan lan egin duen beste talde baten emaitzekin alderatu 38 dira. Hala, guztira 567 ikasleren emaitzak erabili dira, 399 emakumezko eta 168 gizonezko, hiru ikasturteetan maila horretan matrikulatutako kopuru osoaren %91.28. Bestetik, analizatu diren testuarteko idatzizko ekoizpenak lauhileko horretan ikasle berekin lan egiten duten beste irakasleekin batera kalifikatu dira epaimahai bidez, eta hortaz, ikertzaileak egindako testuen analisi kualitatiboa kalifikazio horrekin kontrastatu ahal izan da. Ekoizpen hori ikas-prozesuaren amaierako zeregina da eta ebaluazioan beste irakasle batzuek ere parte hartu izana lagungarria da ikerketa honetan kontroltresna gisa. Hiru tresna erabili dira informazioa biltzeko ikerketa prozesuan zehar: 1. Ikerketan parte hartu duten ikasleen pertzepzioak biltzeko inkestak; inkesta bat ikasturtearen hasieran aplikatu da komunikazio gaitasun akademikoaz duten autopertzepzioa jasotzeko, eta bestea ikertutako ikas-prozesuaren amaieran, lan-taldean izan duten partaidetza eta asebetetzea baloratzeko. 2. Ikas-ingurunearen egitura, antolaketa eta ekintzen hurrenkera; arreta berezia eskaini zaio ingurune birtualari, ikaskuntza eta ikerketa bateragarri egiteko ingurune egoki gisa. 3. Ikas-prozesuan zehar ekoitzitako idatzizko testuen analisi kuantitatibokualitatiboa, ikasleek graduko lehen urtean duten hasiera-maila finkatzeko. Horretarako, komunikazio testuinguru nagusia unibertsitate testuingurua izan da eta testuinguru berezitua, berriz, ingurune birtuala. Ikerketa hiru ikasturtetan garatu da eta ikasturte bakoitzean ikasle desberdinek hartu dute parte (urte bakoitzean lehen mailan matrikulatutako ikasleen artean). Ikasturte bakoitzean aldaketa zehatzak egin dira ikertutako zereginetan, aldaketa horien eragina behatzeko asmotan; hala ere, testuinguru naturalean ikertu denez, behatutako aldeak bestelako arrazoiek eragindakoak izatea gerta liteke eta hori beti hartu behar da ikerketako emaitzen interpretazioaren erlatibotasunean. Ikerketa arakatzailea denez, ez da baliozkotasuna bilatu, fenomenorako hurbilpena baizik. Nolanahi ere, lan hau 39 partziala da errealitate sozialak ez direlako errepikagarriak, hortaz, ikerketa interpretatiboa eta hausnarketazkoa da. Kontuan izan den beste alderdi bat ikerketaren ikuspegi etikoa izan da. Bilatu da ikasprozesuak era “ez inbasiboan” behatzea, hau da, ikas-prozesuaren etengabeko kontrolaren etika planteatu da ikerketaren metodologiaren presiopean egoteagatik, eta halaber, zalantzak sortu ditu ikas-plataformak jasotzen dituen datu pertsonalen erabilerak. Ikasleen elkarreragin birtual soziala erregistratzeko ahalmen teknologikoak galdera berriak sorrarazi ditu datu hauen erabileraren inguruan, bai irakaskuntzarako eta bai ikerketa helburuz. Beste alderdi etiko bat da testuak ikasleengandik bereizita analizatzea izan da, ekoizpen komunikatiboen despertsonalizazioa eragiten baitu, baita ikaslearen objektizazioa ere. Prozesuan zehar sortu diren dilema etikoak txosten honetan zehar jaso dira eta bereziki dokumentuaren azken atalean, proiektu honen konklusioetan. Ikerketaren xedea, dimentsioak, galderak, hipotesiak eta aldagaiak testuinguru honetan finkatu dira eta muga horiek guztiak hartu dira kontuan, ikerketaren diseinuan, informazioa prozesatzean eta emaitzak interpretatzean. Ikuspegi didaktikoa Komunikazio gaitasunaren kontzeptualizazioa Komunikazio gaitasun akademikorako zeregin gakoak eta goi-hezkuntzako gaitasun-mailen deskribapena Printzipio didaktiko orokorrak eta ingurune birtualetako eredu didaktikoak Eskuhartze didaktikoaren testuinguruaren diseinua eta ingurune birtualarena. Tresna teknologiko gakoen hautaketa. Ebaluazioaren didaktika: Autoerregulazioa eta elkarren arteko erregulazioa Ebaluazioak prozesuan duen lekua finkatzea Elkarren arteko erregulazioa errazteko zeregin bat diseinatzea METODOA ERABAKI 41 1.7.2 Taula Ikerketa prozesua II: Metodoa,emaitzak eta konklusioak. METODOA Bitarteko galderak Populazioa Prozedura Partaideak (komenientziazko lagina) Informazioa biltzeko tresnak Informazioa prozesatzeko eta analizatzeko tresnak Aldagaiak eta hipotesiak TE Talde Esperimentalak: 4 talde baliokide 378 partaide EBT ErdiBertaratzeko Taldea*: 39 partaide Zereginak: (1.a) (1.b) (2.a) (2.b) (3.a) (3.b) (3.c) (4.0) (4.a) (4.b) Testuen analisi kuantitatiboa eta kualitatiboa eta zereginen kalifikazioak IKERKETAREN MARKO TEORIKOA 1. KOMUNIKAZIO GAITASUNAREN KONTZEPTUALIZAZIOA Ikerketaren marko teorikoa argitzeko, lehenik goi-hezkuntzan erabiltzen den gaitasunaren kontzeptua berrikusi da eta nola erlazionatzen den komunikazio gaitasunaren kontzeptualizazioarekin, izan ere, jatorri desberdina dute: gaitasunaren kontzeptua lanbidearen jarduera-erei lotuta garatu da eta komunikazio gaitasunarena, aldiz, hizkuntzalaritza aplikatuaren eremuko berrikusketetatik dator, zehazki bigarren hizkuntzen irakaskuntzarako didaktika eremutik. Berrikusketa honen ondorio da goi-hezkuntzarako proposatu den komunikazio gaitasunaren kontzeptua, bi helburu nagusi betetzen dituela kontuan harturik: alde batetik, unibertsitatearen eremua testuinguru soziodiskurtsibo gisa unibertsitateko komunikazioa barneratzea ko, komunikazio zientifikoaren garapenerantz jotzen duena; eta bestetik, eremu profesional zehatzetan komunikatzeko behar diren trebetasunak garatzeari begira (kasu honetan, Irakaskuntzaren jakintza eremua). Ikerketa hau goi-hezkuntzako komunikazio gaitasun akademiko-zientifikoan kokatzen da, eta komunikazio gaitasunaren kontzeptualizazioan goi-hezkuntzako ingurune sozio-diskurtsiboaren azterketari lehentasuna ematea erabaki da. Ingurune birtualen ezaugarri sozio-komunikatiboak ere berrikusi dira leku soziokomunikatibo gisa, ikas-ingurune izateaz gain. 44 1.1 Gaitasunaren definizioa eta kontzeptuaren jatorria. Gaitasunen erreferentziamarkoak goi-hezkuntzan. Gaitasunaren kontzeptua definitzeko era bakar eta homogeneorik ez dagoenez, kontzeptuari egin zaizkion kritikak interpretatzeko, argi izan behar da gaitasunen zein definizio edo erabileratan oinarritzen diren kritika horiek. Horregatik zehaztu nahi izan da, hasteko, gaitasunak ikerketa honetan nola ulertzen diren. Lehenik, euskarazko hitzaren hautaketaz argitu behar da 'gaitasun' hitza 'capacity', 'ability' ingelesez eta 'capacidad' edo 'aptitud'-en euskal ordaina adierazteko ere erabili ohi bada ere, ikerketa honetan 'competency' hitzari erreferentzia egiteko erabiltzen dela. Hori da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren dokumentu ofizialetan hautatu den terminoa, baita ikerketarako hartu den irakasgaiaren izena ere (Komunikazio Gaitasunaren Garapena Lehen Hezkuntzan I), nahiz eta erabaki honek hainbat eztabaida eragin duen. Hortaz, 'gaitasun' hitza proiektu honetan 'konpetentzia' hitzaren baliokidetzat hartu behar da. Gaitasunaren kontzeptuak, 'competency' adiera horretan, enpresa munduan du jatorria, eta ondorioz, nagusi dira bibliografian erakundeetako gaitasun bidezko kudeaketari lotutako erreferentziak. Hala, gaitasunaren lehen definizioak lan-ekintzari lotutakoak izan dira. McClelland (1973) hartzen da gaitasunaren kontzeptua proposatu zuen lehenetariko autoretzat. Bere xedea zen pertsonala hautatzeko probak kritikatzea eta langilearen gaitasun kognitiboak ebaluatzen saiatu ordez, langileek euren jakintzak ekintzan jartzeko era ebaluatu behar zela, bere motibazioarekin eta beste alderdi emozionalekin batera. Lan hau abiapuntu, Boyatzis (1982) izan da gaitasunaren kontzeptua garatu duten lehen autoreetarikoa. Bere ekarpen nagusia langilearen gaitasunen zehaztapenetan bi elementu hauek integratzea izan da: gaitasunak behagarriak direla eta gaitasunak desberdin gauzatzen direla jardunaren testuinguruaren arabera. Ikuspegi honek bultzatu du gaitasunak langileen kudeaketa sistemen gako bihurtzea eta ondorioz, gaitasunen kudeaketa sistemak ezartzea hedatu da enpresetan. Lanpostu bakoitza egoki betetzeko 45 langileak behar dituen gaitasunak definitu dira eta langilearen hautaketa-sistemetan hautagaiek gaitasun horietan duten maila ebaluatzen da. Ikuspegi honek, ordea, gaitasunaren ikuspegi zatikatua eragin du: gaitasun konplexuak azpi-gaitasunetan zatitu dira neurgarriak eta behagarriak izateko, eta laneremuko formazioa ere, zatigarriak diren gaitasunen formazio-jarduera atomizatuetara mugatu da. Hala, mikrogaitasunen zerrendak egin dira, nork bere neurriko ikaskuntza eskaintzeko, eta mikrogaitasun jakin bat erakutsi ez duen langileari “pilula formatiboa” eskaini zaio gaitasunaren alderdi zehatz hori asetzeko. Ikuspegi zatikatu eta konduktista horri aurre egin nahian, Le Boterf-ek gaitasunen kontzeptuaren berrikusketa sustatu du. Bere definizioaren arabera (Le Boterf, 1991), gaitasunak jakintzen, tekniken eta trebetasunen multzoa da, lan-egoera zehatz baten testuinguruan aplikagarriak eta erabilgarriak. Sailkapen hau (jakintzak, teknikak eta trebetasunak) ordutik oso erabilia izan da gaitasunak zehazteko. Bereziki azpimarratu du gaitasunak jakintzen konbinaketak direla eta ez jakintza-zerrendak. Gaitasunen logika, Le Boterf-en esanetan, ez da "egiten jakin" hutsa, "jokatzen jakin" baizik, norberaren baliabideak, jakintzak, trebetasunak, gaitasunak eta baliabide sareak hautatzea, mugitzea eta konbinatzea. Gaitasunak eraikitzeko, profesionalak bi ekipamendu erabiltzen ditu: “beregan duen ekipamendua” (jakintzak, egiten jakitea, nolakotasuna...) eta “esperientzien ekipamendua” (bitartekoak, harreman-sarea, informazio-sarea...). Norbere baliabideekin sortutako gaitasunek egoera zehatzetara egokitzen diren jarduera eta portaera profesionaletan hartzen dute forma (Le Boterf, 2000). Hala, gaitasunen garapena ez dago enpresaren erabakien mende, enpresa eta langilearen arteko jarrera partekatua baita (Levi-Leboyer, 1997). Ildo horretatik, Pereda eta Berrocal-ek (1999) gaitasunaren bost osagai deskribatu dituzte, Le Boterf-ek proposatutako jakintzak garatzeko: jakin, egiten jakin, egoten jakin, egin nahia eta egin ahal izatea, azken hau zuzenean enpresa-antolakuntzarekin erlazionatuta eta gainerakoak langilearen trebetasunei, motibazioari, baliabideei, trebetasunei, jarrerari eta ahaleginari lotuak. Azpimarratu nahi izan da dena ez dagoela 46 pertsonaren gaitasunaren mende, erakundeak ere erantzukizuna duela gaitasunaren hedapenean, baina aldi berean, ulertzen da langileak bere gaitasun guztiak erakundearen zerbitzura jarri behar dituela eta horren araberakoa izango dela erakundearen arrakasta (eta ondorioz, langileak liratekeela enpresaren porrotaren errudunak ere, gertatuko balitz). Gaitasun profesionalen definizioen artean ikaskuntzatik gertu kokatzen direnak ere badira. Ezaguna da Lanaren Nazioarteko Erakundeak 1997an argitaratutako dokumentuan Ducci-k egindako lanerako gaitasunen definizioa: lan produktiborako erabilgarriak diren ikaskuntza esanguratsuen eraikuntza soziala, laneko benetako egoeran, formazioaren bitartez jasotzen direnak, baina baita (eta batez ere) laneko egoera zehatzetako esperientziaren bitartez ere (Ducci, 1997; Rodríguez Moreno, 2006). Hala, nabarmena da “eraikitze soziala”-ren kontzeptuaren garrantzia gaitasunaren garapenean, bai lan-testuinguruetan, bai ikaskuntza-testuinguruetan. Ildo berean, Nonaka eta Takeuchi-k 1995ean SECI eredua proposatu dute, bibliografia profesionalean oso zabaldua dena. Autore hauek aldarrikatzen dute elkarreragina eta jakintzaren eraikitzea lotuta dagoen prozesua dela, ‘jakintzaren kiribila’ deituriko prozesua. Eredu honen arabera, jakintza arrazionala da baina baita emoziozkoa ere, eta elkarreraginaren ondorioz sortzen da. Ezagutza sortzeko sozializatzea eta kanporatzea ezinbesteko dira, elkartrukearen bidez kontzientea eta inkontzientea bateratu eta barneratzeko. Alderdi soziala azpimarratzeak “ikasten duen erakundea” kontzeptura eraman du gaitasunen fokua, eta horrela, ulertzen da gaitasunak elkarren artean eraikitzen direla eta sozialki lekutuak direla. 47 Sintesi gisa, eremu profesionaletik datorren gaitasunen kontzeptuak produktibitatea hobetzeko eta lanpostuari lotutako neurriko formazio proposamenak garatzeko orientazioa hartu du; testuinguruaren garrantzia jasotzen du, bai lanpostuaren ezaugarriek markatutako testuingurua eta bai testuinguru sozial berezia, eta onartzen du jarrerek eta motibazioak aintzat hartu behar direla. Suposatzen da langileek euren gaitasun eta trebetasun profesional eta pertsonal guztiak lan-erakundearen helburuen zerbitzura jarri behar dituztela eta gaitasun kolektiboak gero eta pisu handiagoa du gaitasunen kudeaketa sistemetan, gaitasun indibidualen gainetik (Le Boterf, 2000). Konpetentzia-logika horri segiz, banakoak erlazionatzeko, sozializatzeko, elkarrengandik ikasteko, parte hartzeko gaitasunak azpimarratzen dira, gaitasun tekniko, metodologiko edo prozedimentalen gainetik (Tejada & Navío, 2005). Lan-munduan jaio den gaitasunen kudeaketaren kontzeptua ikas-testuinguruetara aplikatzeak kritika zorrotzak eragin ditu. Kritika horien berrikusketa egin du Blanco-k, eta gaitasunak goi-hezkuntzan aplikatzeak dituen arrisku nagusi hauek azpimarratu ditu (Blanco Blanco, 2008):  Gaitasunak lan-merkatuaren beharretara egokitzeak praktikotasuna ematen dio teoriari eta unibertsitatean ikasten denari, baina merkatura makurtzea arriskutsua da. "Behar diren" gaitasunak lantzen dira eta ez "izan beharko luketenak" (edo etorkizunean izango direnak). Gainera, lanbidea/industria/enpresa bada gaitasunak definitzeko erreferentzia, erakunde edo izate handien irizpideak nagusitzeko arriskua dago. 1.1.1 Irudia. Nonaka eta Takeuchi-ren SECI eredua eta Jakintzaren Kiribila (1995, GFA/MIK, 2006tik hartua). 48  Gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza sistemak ikuspegi instrumentala du eta garrantzia kentzen dio unibertsitateko formazioaren helmuga izan beharko luketen bestelako ezaugarriei: sormena, garapen intelektuala, ikuspegi transformatzaile-emanzipatzailea, kritika... merkatuaren printzipio eta interesen mende.  Gaitasunen artikulazioak formazioaren sinplifikazioa eta burokratizazioa ekar dezake. Kritika horien aurrean, garrantzi handia du definitzen diren gaitasunak zentzu irekian interpretatzeak, ez modu espezifikoan, eta egoera praktiko zehatzen ebazpenerako trebetasunetik haratago joz, garapen kognitiboa hedatzeko, elkarreragiteko, pertsonarteko harreman osasuntsuak eta aberatsak sustatzeko, ikasten ikasteko eta gizarte-erantzukizuna sustatzeko ikuspegitik lantzea funtsezkoa da, alegia, gaitasuna zerbait dinamiko, aldakor, holistiko eta formatibo gisa ulertzea, elkarren artean erregulatzen dena. Zentzu horretan, Carnagham eta Boritz-ek 2003an egindako berrikusketan sei dimentsio identifikatu dituzte gaitasunen definizio-ereduetan: 1.1.2 Irudia. Gaitasunak definitzeko dimentsio bereiztaileak (Carnagham eta Boritz, 2003, p. 10, itz.). 49 Egindako berrikusketaren harira, ikerlan honetan gaitasunak definitzen eta xehetzen diren arren, asmoa ez da izan inolaz ere gaitasunen ikuspegi atomikoa proiektatzea, ezta komunikazio gaitasuna ebaluatzeko irizpide eta adierazleen zerrenda luzeak sortzea, aplikatzen ezinezkoak direnak (Carnagham & Boritz, 2003); aitzitik, ahalegina izan da gaitasunaren alderdi behagarri batzuk azaleratzea eta lanketa didaktiko desberdinen inpaktua neurtzeko adierazle batzuk seinalatzea. Horregatik, analisi xeheak egin dira, bai, baina ikerketa helburuz, ikerketa-ebidentzien bila, ez ikaskuntza prozesuetan bide hori segitzeko asmotan. Ikerketa prozesuaren fase esperimentalean egindako ebaluazio guztiak gaitasunaren ikuspegi holistiko eta integratzailean oinarritu dira eta ebidentziak multzokatuta interpretatu dira. Ikertuko diren gaitasunen garapen eta ebaluazioaren markoa hautatzeko, Dreyfus-en lanetan eta Dreyfus-en ereduaren jarraitzaileen artean sakondu da (Dreyfus & Dreyfus, 1996); eredu horren arabera, gizakiak hainbat etapa igaro behar ditu, trebezia jakin batean gaitasunak lortu aurretik: hasiberria (novice), hasiberri aurreratua (advanced beginner), gai (competence), trebea (proficient) eta aditua (expert), hain zuzen ere hizkuntza-mailak akreditatzeko proba askotan erabiltzen den sailkapena eta unibertsitatean ere, osasun-zientzietan ohikoa den sailkapena (Gasteizko Erizaintza Unibertsitate Eskola, 2004). Mailakatzeko eredu hau garapenekoa da, lekuko errendimenduan eta esperientzia bidezko ikaskuntzan oinarritua. Eredu honek erakusten duen eran, esperientzia bidezko ikaskuntzak ikasle konprometituaren jarrera eskatzen du, jakintzak edo trebetasunak aurrez zehazturiko inguruabarrean aplikatzen aditu den ikaslearenaren ordez. Ikasleak ikuspegi irekia izan behar du eta egoera berrietara erantzuteko gaitasuna, praktika denboran zehar hobetzeko. Praktika horrela garatzen duen ikasleak egoerak bere osotasunean integratzen ikasten du. Gaitasunak fokuratzeko eredu hori da ikerketa honen oinarri diren bi markoetan erabili den bera: Europako Kualifikazio Markoa (EQF) eta Europako Goi-Hezkuntza Esparruko gaitasunena, Tuning proiektuan oinarritutakoa. Bi eredu hauek izan dira zorrozki berrikusi direnak ikerketa honetako gaitasunen progresioa finkatzeko (kontuan izan behar da ikerketa honen fase esperimentala diseinatu zenean artean ez zela garatu Goi-Hezkuntzako Kualifikazioen 50 Marko Espainiarra (MECES), 2011ko ekainaren 15ean argitaratu zena Estatuko Aldizkari Ofizialean, 1027/2011 Errege Dekretua). Europako Kualifikazio Markoa (hemendik aurrera EQF siglez adieraziko dena) (Commission of the European Communities, 2005) berez metamarko bat da, estatuek eta sektoreek euren erreferentzia-markoak formulatzeko sortutako metamarkoa. Bere helburu nagusia kualifikazioen transferentzia, gardentasuna eta aintzatespena bada ere, ikerketa honi begira bereziki interesgarria da bere bigarren helburuagatik: kualifikazio jakin baten ibilbide nagusiak argitzea, progresioa zein izan daitekeen formulatzea, norainoko transferentzia egin daitekeen eta zeren arabera erabakitzen den kualifikazioa aintzatestea. Marko horretan, gaitasuna lau oinarritan definitzen da:  Gaitasun kognitiboa: teoria eta kontzeptuak erabiltzea, eta baita jakintza tazito informala ere, esperientziaren bidez bereganatutakoa.  Gaitasun funtzionala (trebetasunak edo "jakin nola"), lan-esparru, ikaskuntzaesparru edo gizarte-jarduera jakin batean aritzean zer egiteko gai den pertsona.  Gaitasun pertsonala: egoera jakin batean aurrera egin dezan nork bere burua gidatzeko duen gaitasuna.  Gaitasun etikoa: balio pertsonalak eta profesionalak izateari lotutakoa. Gaitasunak ikaskuntza emaitzetan deskribatzeko, hiru multzotan bildu dira: 1) Ezagutzak (gaitasun kognitiboa) 2) Trebetasunak (gaitasun funtzionala) 3) Gaitasun Pertsonal eta Profesionalak (gaitasun pertsonala eta etikoa); azken hauek lau azpimultzotan sailkatu dira: i) autonomia eta ardura ii) ikasteko gaitasuna 51 iii) gaitasun komunikatibo eta soziala iv) gaitasun profesional eta bokaziozkoa. EQFren proposamenean, gaitasunean aurrera egiteko gako den irizpidea nork bere burua gidatzeko duen gaitasuna da (self-direction), konplexutasunari, aurreikus ezinari aurre egiteko bere jakintzak, trebetasunak eta jokabideak konbinatzeko duen trebeziamaila. Esan daiteke EQFren proposamenean 'auto-gidatzea' ikerketa honetan erabilitako 'autoerregulatze' kontzeptuaren parekoa dela, baliokide izan gabe ere (gaitasun-mailen eta deskriptoreen taula osoa euskaratuta 5. eranskinean ikus daiteke, jatorrizko dokumentua aztertzeko ikus. Commision of the European Communities, 2005, pp. 1820. Euskarazko bertsioa 5. Eranskinean dago eskuragarri). EQF ikaskuntzaren antolaketa orokorrerako makromarko bat izanik ere, ulertzen da unibertsitateko gaitasunak marko honen barruan kokatzen direla, gaitasunetarako deskribatutako zortzi mailetatik graduatu diren ikasleek gaitasunaren 4-5 maila lortu beharko bailukete dimentsio guztietan. Eredu hau Tuning Proiektuarekin kontrastatu da (González & Wagenaar, 2003), Europako 100 unibertsitatetan baino gehiagotan garatutako proiektua; proiektu honek eragin handia izan du ECTS kredituen ezarpenean eta Liburu Zurien garapenean. Tuning Proiektuaren tarteko emaitza gisa, hiru gaitasun-bloke mugatu ziren (gaitasun instrumentalak, pertsonarteko gaitasunak eta gaitasun sistemikoak) ondorengo analisi eta eztabaidetarako zortzi gaitasunetan zehazturik proposatu zirenak: 1. Analisi eta sintesirako gaitasuna 2. Jakintza praktikan aplikatzea 3. Ikasketa-arloko oinarrizko jakintza orokorra 4. Informazioa kudeatzeko gaitasuna 5. Pertsonarteko trebetasunak 52 6. Autonomiaz lan egiteko gaitasuna 7. Oinarrizko ordenagailu-trebetasunak 8. Ikerketarako gaitasunak Egindako azterketan, aipatzen da analisi eta sintesirako gaitasuna garrantzi handikotzat hartzen dela ikerketan parte hartutako kolektibo guztientzat eta galdeketa egindako herrialde guztietan. Gaitasun honetan honako eragiketak daude: irakurketa; kontzeptuak definitzen, deskribatzen eta kategorizatzen ikastea; interpretazioak egitea eta ikuspegi kritikoa lantzea irizpide autonomoak izateko; lehendik ikertutakotik konklusio berriak ateratzea; eta antzeko beste gaitasun eta trebetasun batzuk, komunikazio gaitasunarekin harreman estua dutenak. Gaitasun horrekin oso lotuta dago, halaber, informazioa kudeatzeko gaitasuna: lehen eta bigarren mailako informazio iturriak bereiztea, liburutegia erabiltzen jakitea, interneten informazioa aurkitzen jakitea, eta erants daiteke, aurkitutako informazioa biltzeko eta sailkatzeko lantresnak eta estrategiak ezagutzea, informazioa kategorizatzea eta multzokatzea. Lan autonomoa egiteko gaitasunari dagokionez, Tuning proiektuak aipatzen du ikasleen heldutasun-mailaren araberakoa dela unibertsitateetan egiten den definizioa; beharbada, heldutasun-mailaz gain kontuan izan behar da zein irakats-tradizio den nagusi unibertsitatean sartu aurretik. Nolanahi ere, ikasle batzuek laguntza eta gidatzea beharko dute autonomia garatzeko eta beste batzuek gaitasun handiagoa izango dute ikasketen hasieran. Joera, behintzat, honantz joatea izango litzateke: bertaratzearen kontrola murriztea (edo bertaratzea derrigorrezkoa ez izatea), lanak emateko epeak malguak izatea edo ikasleek beraiek finkatzea, elkarren arteko ebaluazioa eta autoerregulazioa hedatzea, eta ikasleek euren zereginak (proiektuak) proposatzeko edo diseinatzeko aukera izatea. Espero da sistema honen bitartez ikasleen autonomia progresiboki garatzea eta ikasketekiko konpromisoa areagotzea (Villa & Poblete, 2008). Azkenik, pertsonarteko trebetasunei buruz esan daiteke edozein eremu zientifiko edo profesionaletan funtsezkoak badira ere, proiektu honetan ez direla oso aintzakotzat hartzen, soilik erlazionatzen dira honako jarreren garapenarekin: “entzutea”, hitzezko 53 zein ez-hitzezko komunikazioa, eztabaidak gidatzea eta berauetan parte hartzea, askotariko aurrekariak dituzten pertsonekin "era zibilizatuan" moldatzea, elkarrizketak egitea, edo ikaskuntza-irakaskuntza ingurune interaktiboak sortzea. Bai EQFri eta bai Tuning proiektuari antzerako kritika egin dakieke arlo honekiko: jakintzaren garapena eta pertsonarteko gaitasunak argi bereiztuta azaltzea. Jakintzaren garapena eta pertsonarteko komunikazioa hala agertuta, jakintza elkarren arteko eraikuntza delako ideia saihesten da, eta areago, pertsonarteko gaitasunak eta hizkuntza trebetasunak bereizteak, Tuning proiektuan egiten den bezala, hizkuntzaren beraren kontzepzioari eragiten dio, "hizkuntza trebetasuna" idatzizko txostenak, artikuluak eta bestelako testu akademikoak eta ahozko aurkezpenak edo defentsak direla ulertuta, pertsonarteko gaitasunak elkarreragina, elkarrizketa, debatea, eztabaida eta halako hizkuntza-eragiketetara mugatuta. Unibertsitatean gaitasun sozialak osagarritzat edo ikasleek euren kasa garatzekoak direla ulertu ohi bada ere, lan honetan azaleratu nahi da garrantzi handikoak direla eginkizun akademikoenetan. Komunikazioaren alderdi soziala, sozializatze hutsetik haratago, jakintzaren eraikitzearen parte da, eta ondorioz, komunikazio gaitasun soziala garatzeak ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko ahalmena du. Komunikazio gaitasuna goi-hezkuntzan garatu nahi bada, gaitasun akademiko-profesionala eta gaitasun soziokomunikatiboa hartu behar dira kontuan eta espresuki landu. Ondorioz, komunikazio gaitasunak definitzeari begira, EQFren proposamena oinarritzat hartu da, baita Tuning Proiektutik eratorritako Liburu Zurien analisia ere, hainbat moldaketa eginda. Alde batetik, komunikazio gaitasuna jakintzaren eta trebetasunen garapenarekin erlazionatu da, eta bestetik, banakoaren ikuspegia gainditu eta alderdi soziala integratu da, taldeko ikaskuntza-emaitzak ere islatu ahal izateko. Ildo horretatik, EQF markoan 'autonomia eta ardura' eta 'ikasteko gaitasuna' bereizirik azaltzeko beharrik ez da ikusten, ikasteko gaitasuna autonomiaren alderdi nagusietako bat delako (3.1 puntuan argitzen den eran). 55 1.2 Komunikazio gaitasunaren berrikusketa eta definizioa Goi-mailako irakaskuntzan erabiltzen den gaitasunaren kontzeptu orokorrak eta komunikazio gaitasunarenak jatorri desberdina dute; komunikazio gaitasuna ez da gaitasun orokorretik eratorri den azpikontzeptu bat, hizkuntzalaritzaren ibilbidean garatu den kontzeptua baizik. Komunikazio gaitasuna gaur egun ezagutzen den eran, Chomsky-ren hizkuntzaren kontzepzioaren mugak azpimarratu eta osatzeko jaio zela esan daiteke. Chomsky-k gramatika sortzaile-transformatzailearen teorian (1965) hizkuntza-gaitasuna hizkuntzaren alderdi formalekin lotu zuen (arauak, konbinaketak, hizkuntza sistema bera) eta jakintza horretan oinarritzen zuen gaitasunen analisia. Hizkuntzaren erabilera “ez-perfektua”, alegia, performantzian egiten diren akatsak eta erroreak, ez zegozkion hizkuntzalaritza-teoriari eta ondorioz, ez ziren bere ikergune. Chomsky-ren “gaitasuna/performantzia” ereduak ordura arteko konduktismoa eta positibismoa gainditzen lagundu zuen; alabaina, kritikak jaso zituen. Horien artean, Campbell eta Walles (1970) eta Hymes (1972) izan ziren ikuspegi sozio-kulturalaren eta egokitasunaren garrantzia nabarmendu zutenak, eta horrek eragin zuen hizkuntzaren “erabilera okerraren” edo “erabilera inperfektuaren” kontzeptua berrikustea, komunikazio gaitasunaren ikuspegi zabalagoa lantzeko, alderdi pragmatikoak, psikologikoak, soziologikoak eta kulturalak kontuan izango zituena. Komunikazio gaitasunaren kontzeptua, hortaz, 70. hamarkadan hasi zen gauzatzen, batez ere Hymes-en ekarpenekin (1966, 1967, 1972). Kontzeptu honen bitartez azpimarratu nahi zuen hizkuntzak ikastean fokua ez dela gramatikan eta zuzentasunean jarri behar, erabileran baizik. Kontzeptu hau zehaztera etorri ziren Canale eta Swain (1980) eta Canale (1983), eta hizkuntza-gaitasuna komunikazio gaitasunaren atal bat baino ez dela aldarrikatu zuten, bestelako gaitasunak ere beharrezkoak baitira komunikazioa eraginkorra izateko, areago, hizkuntza-gaitasuna garatua izan gabe ere, posible da komunikazio eraginkorra, hizkuntzaz bestelako gaitasunen laguntzaz (gaitasun diskurtsiboa, pragmatikoa, estrategikoa, soziokulturala...). Autore gehiagok egin zuten komunikazio gaitasunaren eta erabileraren aldeko proposamena garai hartan (adb., Morrow, 1979; Munby, 1978; Van Ek, 1975; Widdowson, 1978). 56 Ildo teoriko-praktiko honekin batera, aipatu beharra dago ingenieritza linguistikoaren bilakaeraren hasiera, bereziki McClelland eta Rumelhart-en lanen bitartez (McClelland, 1981; Rumelhart eta McClelland, 1986). Prozesamendu paraleloaren eta ikaskuntzaren inguruko ikerketa taldea eratu zuten, PDP izenekoa (Parallel Distributed Processing), konexionismoaren teoria garatzeko. Ildo honek indar handia izan du komunikazio gaitasunaren inguruko ikerketetan, eta horren eraginez, komunikazio gaitasunaren eredu ugari dira informazio prozesamendu ereduetan oinarritu direnak. Horrek hainbat ondorio izan ditu, eta horietariko bat da bestelako ereduen garapena oztopatzea (Culioli, 1995). Eredu konputazionalen garapen teorikoak oraindik ere jarraitzen du hizkuntzalaritza aplikatuko ikerketa kopuru handi bat markatzen. Testuinguru honetan, komunikazio gaitasunaren kontzeptua bereziki bigarren hizkuntzen ikaskuntzaren eremuan sustatu dela esan daiteke, eremu honetan zuzenzuzenean eta ikuspegi praktikotik bizi baita komunikazioaren ikuspegi zabalago baten beharra, hizkuntz gaitasuna eta komunikazio gaitasuna baliokide sinplifikatzailetzat jo gabe. Savignon-ek (1983) planteatu moduan, komunikazio gaitasuna kontzeptu dinamikoa da, esanahiaren negoziazioaren, erregistro hautaketaren eta egoera komunikatibo zehatzerako interpretazioaren araberakoa, alegia, hizkuntza era komunikatiboki konpetentean erabiltzen duen hiztunak badaki hautaketa egokiak egiten erregistroan eta estiloan komunikazioa gauzatzen ari den egoera jakinean, baita hizkuntza arauak hausten ere, hala erabakitzen duenean. Bronckart-ek (1985) ere aldarrikatzen du hizkuntza, beste ezeren gainetik, gizajarduera bat dela eta, aldi berean, jardueraren isla eta tresna nagusia. Testuinguruak ezartzen ditu komunikazio-ekintzaren dimentsioak eta testuinguru hori bi eratakoa izan daiteke: testuinguru fisikoa eta testuinguru sozio-subjektiboa. Irudikatutako munduen gaineko jakintza pertsonala, hitzezko ekintzaren erreferente gisa aktibatzen da, eta gizarte-arauen, norberaren irudiaren eta oro har ingurune/denbora fisikoak baldintzatzen duen hitzezko ekintzaren testuingurua izango da testuinguru sozio-subjektiboa. Rickheit eta bestek komunikazio gaitasunaz egin duten berrikusketan (Rickheit, Strohner & Vorwerg, 2008), bai ikerketari begira eta bai zentzu praktikoan hiru osagai 57 bereizi behar direla planteatu dute: komunikazio trebetasunak (funtzionalak, pertsonalak, sozialak...), eraginkortasuna (lorpenei eta lorpen horietara iristeko erabilitako baliabideei lotua) eta egokitasuna (egoeraren ezaugarri fisiko, sozial eta subjektiboei lotua). Onartzen dute, hala ere, osagai hauek definitzen zailak direla ikerketa sistematikoak garatzeari begira, izan ere, elkarren artean loturik daude osagaiok, testuinguraren interpretazioaren araberakoak dira eta helburu pragmatikoetatik haratago jotzea eskatzen dute, inplikatuta dauden pertsonen identitate pertsonal eta soziala ere elkarloturik dagoelako. Hori dela eta, komunikazio gaitasunaren garapen eta ebaluaziorako proposamenak, ikerketakoak zein irakaskuntzakoak izan, testuinguruan kokatu behar dira eta komunikazio partaideen motibazioak, beharrak eta gaitasunak aintzakotzat hartu behar ditu. Horrez gain, aintzat izan behar dira zein liratekeen hiztun trebe edo adituek testuinguru horretan hartuko lituzketen erabakiak eta horren arabera interpretatu nola ebaluatu hiztun hasiberri edo ez adituen ekintza komunikatiboak (Omaggio, 1993). Ikerketa zehatz honen kasuan, bi alderdi dira gako komunikazio gaitasunaren testuinguruan: alde batetik, testuingurua elebiduna da eta bertan parte hartu duten hiztunen hizkuntza nagusia xede-hizkuntza bietako bat da baina desberdina ikaslearen arabera; eta bestetik, ikerketa hau unibertsitate-esparruan gauzatu da, zehazki Lehen Hezkuntza Graduan. Elebitasuna (bai ikasleen hizkuntza nagusian eta bai ikasgelako xede-hizkuntzan) eta testuinguru soziodiskurtsibo zehatza bere konplexutasun osoz aztertu behar da komunikazio gaitasuna eta bere garapen eta ebaluazioa zehaztu ahal izateko. Elebitasunari dagokionez, Cummins-ek hizkuntzen elkarmendetasunaz formulatutako hipotesia aztertuz gero (1983, 1991), uler daiteke hizkuntzek hizkuntza akademiko edo kognitiboari lotutako ezaugarri batzuk komunak dituztela eta horrek kontaktuko hizkuntzen garapen komuna erraztu dezakeela (Cummins eta Swain, 1986); hau da, hizkuntza baten bidez ikasitakoa beste hizkuntza batera transferi daitekeela pentsa daiteke, bi hizkuntzen erabilera ziurtatzen bada. Ikuspegi honek suposatzen du “hizkuntzak erabiltze hutsaren poderioz sendotzen direla eta transferentziak ere 58 erabileraren mende daudela” (Sagasta & Etxeberria, 2006, p. 63). Transferentzia horiek errazteko, Schneuwly eta Bain-ek (1998) iradoki dute hurrenkera didaktikoak baldintza hauek bete behar dituela: proiektu bati egin behar dio erreferentzia, abiapuntuak genero testual zehatz bat behar du izan, helburu zehatzei erantzun behar die, testua eraikitzen duena ikaslea bera da eta jardueren arteko hurrenkerak graduala izan behar du. Kroll-ek (1990) bestalde, azpimarratu du ezin dela ontzat eman hizkuntz trebetasunak lehen hizkuntzatik bigarrenera berez pasako direla, oso litekeena baita hizkuntza batean eta bestean estrategia desberdinak erabiltzea antzeko testuak eraikitzeko. Hala ere, prozesuen gaineko hausnarketa, autoerregulazioa eta elkarren arteko erregulazioa lagungarriak izan daitezke hizkuntza batean menderatzen diren prozesuak beste hizkuntzara pasatzeko. Hala, estrategiak ez dira ulertu behar “testuen ekoizpenerako eman beharreko pausuak” balira bezala, diskurtsoen esentzia ulertu behar da unean uneko estrategia egokienak hautatzeko (Emig, 1971). Hizkuntzen arteko transferentzien ikuspegitik haratago doaz gaitasun anitzaren ildoko ikerketa-lerroek (multicompetence perspective) (Cook, 2008; House, 2008; Kobayashi & Rinnert, 2012; Manchón, 2012). Autore hauen arabera, hiztun elebidun edo eleanitzen hizkuntza gaitasuna ezin da elebakarren gaitasunekin alderatu, eta horregatik, ebaluaziosistema propioak eraiki behar dira, natibo elebakarren gaitasunaren ebaluaziorako desberdinak. Hiztun elebidunek jakintza-sistema hibridoa eraikitzen dute, H1 eta H2 modu kualitatiboki desberdinean konbinatzen duena eta jatorrizko hizkuntzatik (H1) haratago doana (Kobayashi & Rinnert, 2012). Cook-en esanetan (2008), bigarren hizkuntza ikasten denean, gerta liteke hiztunak segitzea lehen hizkuntzaren estilo berean pentsatzen, oso errotuta dutelako beren ama-hizkuntzaren pentsamendu-sistema. Baina beharbada, hizkuntza batetik bestera jauzi egiten dute (switching), edo interkognizioa garatzen dute, ez du zertan izan aukera bakar bat. Hori dela eta, hiztun natiboak” edo “H2 ikasleak” terminoak erabili ordez, “kulturarteko hiztunak” edo “gaitasun anitzeko hizkuntza erabiltzaileak” (“multicompetent language users”, House, 2008, p. 19) terminoen erabilera hobesten dute autore hauek, ulertuta hizkuntza sistemek ez dutela elkarren artean “transferitzen”, gainjarri egiten baitira (Cook, 2008). 59 Ikuspegi hau bat dator idazmena garatzeko beste zenbait ikerketarekin, zeinek planteatzen duten pertsona eleanitzen gaitasunaren konplexutasuna ulertzeko hurbilpen holistikoa ezinbestekoa dela (De Angelis & Jessner, 2012) eta ahal den neurrian, bi hizkuntzetako ekoizpenak eta ekoizpen sistemak hartu behar direla kontuan (Kobayashi & Rinnert, 2012): jakintzen bilduma (gaiaren inguruko jakintza, H1/H2an idaztearen gaineko jakintza eta diziplinaren inguruko jakintza), eta testuinguru soziala. Bi alderdi hauek idazlearen erabakiak baldintzatzen ditu, bi irizpide nagusitan oinarriturik: banakoaren faktoreak eta egoeraren faktoreak (irakurleak, testuingurua, generoa, zeregin-mota...). Ikuspegi eleaniztun hau erreferentzia funtsezkotzat hartuta, eta gaitasunei lotutako bibliografia orokorra eta hizkuntzalaritzaren eremuan garatutako gaitasunaren ikuspegia aztertuta, ikerketa honetan honela interpretatzen da komunikazio gaitasuna: Komunikazio gaitasuna sozialki ainguratutako giza-ekintza da, hizkuntzaren erabilera estrategikoa eta kritikoa eskatzen duena, eta hiztun elebidun edo eleanitzen kasuan, hizkuntzaren hautaketan etengabeko erabaki-hartze prozesuak ere inplikatzen dituena. Komunikazio gaitasuna zehar-gaitasuna denez, goi-hezkuntzako komunikazio gaitasun akademikoak arloko jakintzaren gaineko gaitasunak inplikatzen ditu, baita gaitasun funtzionalak ere, eta ez soilik hizkuntz gaitasunak edo pertsonarteko gaitasunak. Horregatik, komunikazio gaitasun akademikoaren zehaztapenak nahitaez jaso behar ditu testuinguru sozio-diskurtsiboaren ezaugarriak, bai unibertsitatearen testuinguru komunikatiboa eta bai zehatzago hezkuntzaren jakintza-eremuaren komunikazio akademikoaren ezaugarri berezituak ere. Unibertsitateak hainbat kode komunikatibo ditu baina, aldi berean, ezin da “testuinguru unibertsala” dela interpretatu, alde handia baitago unibertsitate batetik bestera komunikatzeko moduetan (esaterako erregistro formalagoa edo informalagoa hautatzean), baita jakintza-esparruaren arabera. Hori dela eta, ondoren argitzen da zein den ikerketa honen testuinguru sozio-diskurtsiboa eta gaitasunen markoa. 60 1.3 Komunikazio gaitasunaren ezaugarri sozio-diskurtsiboak goi-hezkuntzan: gaitasun erreferentziala eta gaitasun soziala Komunikazio gaitasun akademikoa goi-hezkuntzan eta bereziki unibertsitatean, normalean testu jarrai monokudeatuarekin erlazionatzen da, alegia, pertsona bakar batek ekoizten dituen testuekin: laburpenak, ikerketa-oroitidazkiak, lan akademikoak, norabide bakarreko ahozko aurkezpenak eta antzekoak. Gainera, testu hauek ikerketaargitalpenetan oinarritu ohi dira eta gutxi dira ikasleek euren ahotsaz edo esperientzien laguntzaz eraikitzen dituzten testuak; hizkuntzen irakaskuntzako saioetan, aldiz, testu pertsonalak dira nagusi, eta ondorioz, jauzi nabarmen bat dago hizkuntzaren garapenerako saioen eta unibertsitateko ekoizpenaren artean eta horrek eragiten du hainbat ikaslek prestakuntza edo laguntza falta izatea idazketa akademikoan (Horowitz, 1986). Bestalde, gutxi dira unibertsitatearen testuinguruan komunikazio gaitasun sozialaz egindako ikerketak. Arlo horretan, aipatzekoa da Bakx-ek (2001) eta Bakx, Van Der Sanden, Sijtsma, Croon eta Vermetten-ek (2006) egindako luzetarako ikerketa Gizarte Langintza graduko ikasleekin ikasketetan zehar. Ikasleak behatu eta galdetegietako emaitzak aztertu ondoren, ikusi dute adostasunerako joera murriztuz doala autonomia garatzen doan neurrian, modu jarraikorrean lehen ikasturtean. Lehen ikasturtean zehar aldaketa garrantzitsuak gertatzen dira ikasleen nortasunean, komunikazio gaitasunaren autopertzepzioan, ikasteari buruzko kontzepzioetan eta ebaluazioen kalifikazioetan; enpatian izan ezik (hau altua da ikasketen hasieratik). Sozio-komunikazioa espresuki lantzean, egokiago epaitzen dituzte euren gaitasunak eta azkarrago hobetzen dituzte ikerketa honen arabera. Oro har, zenbat eta kontrol handiagoa izan ikasleak bere komunikazio estrategien gainean, hainbat erantzukizun handiagoa izan ahalko du bere komunikazio hipotesiak formulatzeko eta ebaluatzeko (Barnes, 1994). Areago, zenbat eta aukera gehiago izan ikasleak bere arrazonamendua irakasle eta ikaskideei azaltzeko, ahoz zein idatziz, hainbat aukera gehiago izango ditu sozial eta pertsonalki eraikitzeko munduaren eta bere buruaren gaineko azalpenak. Horrela izango du aukera sozialki antolatutako ondare 61 kulturalean sartu eta parte hartzeko (Jorba, 2000). Hala, komunikazio gaitasuna garatzeko eta ebaluatzeko edozein proposamenetan, norantza bakarreko ekoizpen monokudeatuekin batera, ekoizpen sozial polikudeatuak hartu behar dira kontuan, bai ikasleen garapen pertsonal, sozial eta kulturalaren parte gisa eta baita ezagutza modu kritikoan eraikitzeko ere. Hori dela eta, ikerketa honetako komunikazio gaitasun akademikoaren nondik norakoak erabakitzeko, proiektu honen aurrekarietako bat izan den PREST I+G+B proiektuko emaitzak hartu dira oinarri gisa (Ezeiza, J.A. et al., 2010). PREST proiektuan, komunikazio gaitasun akademiko-profesionala modu integralean analizatu da, iturri profesionaletako eta akademikoetako emaitzak biltzen baititu, jakintzaarloaren arabera sailkaturik; titulazioetako liburu zuriak ustiatu dira eta horrela, komunikazio gaitasuna azpigaitasunetan xehetzen da, baita gaitasun hauek jakintzaesparruaren arabera kategorizatu ere, lehentasunak azaleratzeko eta alderatzeko. Ikerketa honen ondorioetako bat izan da komunikazio gaitasuna dela “garrantzitsuena” bezala baloratua izan dena irakaskuntza eta hezkuntza esparruetan (9.6ko puntuazioa jaso du 10 punturen gainean), eta gaitasun hauek seinalatu dira lehentasunezkotzat:  Dokumentazio-lanerako gaitasunak: iturri bibliografikoak bilatzea, dokumentazioa hautatzea eta bereiztea, ideiak biltzea, ideiak partekatzea, egoki erreferentziatzea. Informazio eta material gehigarrien bilaketarekin lotutako gaitasuna, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Gai izatea sintesiak eta laburpenak egiteko eta ezagutza zientifikoaren berri izatea proposamenak egoki kokatzeko.  Eginkizun akademikoarekin lotutako gaitasunak: unibertsitate esparruari lotutako zereginak betetzea, hala nola, entzute aktiboa, eztabaida, ahozko azalpena, kasu praktikoen ebazpena. Argudio sendoak erabiltzea. Hizkuntzaren egiturez, funtzioez eta egokitasunaz hausnartzea, kontzientzia linguistikoa eta hausnarketa metalinguistikoa sustatuz eta elkarren arteko tutoretza eta laguntzaren bidez. 62  Zabalkundearekin eta hezkuntzarekin lotutako gaitasunak: ahozko zein idatzizko diskurtso dibulgatiboa, egindako ikerketen edo esplorazioen komunikazio sintetiko argia. Ahozko zein idatzizko komunikazioan trebea izatea, arlo zientifikoko adierazpideak erabiliz.  Pertsona arteko komunikazioarekin eta talde-lanarekin lotutako gaitasunak: elkarrekintza, elkarren arteko tutoretza, elkarlana, talde-lanaren inguruko hausnarketa, talde-lanarekin lotutako dokumentazioa (bileren aktak, hitzarmenak, arauketa). Elkarren arteko harremanak teknologiaren bitartekaritzaz garatzea. Ikaskideekin harreman orekatua izatea kritika eraikitzailearen laguntzaz, eta elkarrengandik ikasiz harreman hobeak eraikitzen, ezadostasuna ikuspegi positibotik landuz. Gaitasunak beti lekutuak direla ulertuta, emaitza hauek komunitate diskurtsiboaren ideiaren laguntzaz sakondu dira, leku sozialaren kontzeptuaren bitartez, Bronckartek eta bere taldeak egindako ikerketetan oinarriturik (Bronckart et al., 1985; Bronckart, 2004; Plazaola & Alonso Fourcade, 2007). Euren ikuspegi sozio-diskurtsiboaren arabera, gaitasun erreferentzialak eta gaitasun sozialak estuki daude komunikazio gaitasunaren garapenari lotuak, ezagutzak identitate komunikatiboaren garapenarekin elkartzen dutelarik. Ikerketa hauek Habermas-en komunikazio ekintza (Habermas, 1987) eta Saussure-ren “hizkuntza komunitatea eta onarpen kolektiboa” hizkuntzaren kontzeptualizazioa ditu oinarri (Saussure, 1916), elkarreragin sozio-diskurtsiboaren tesi nagusia agertzeko: ekintza, giza-organismoak hizkuntzak baldintzatzen dituen gizartejardueren propietateak bereganatzearen emaitza da. Alegia, jakintza sozialak eta kolektiboak ekintza komunikatiboaren emaitza dira, elkarrekin modu dinamikoan finkatzen direnak eta aldatzen. Jakintza hauen adierazpenak eta adierazpideak historikoki konfiguratuak daude eta giza-jarduera erregulatu eta kontrolatzen dute, neurri handian (Bronckart, 2004). Hiru munduren adierazpena da jakintza hauek kodetzen dutena: mundu objektiboa (mundu fisikoa), mundu soziala (balioak, legeak, sinboloak) eta mundu subjektiboa (gizakiaren gaineko igurikimenak). Testuinguru fisikoak (leku/denbora jakin batean kokatutako produktu eta azpiproduktuak dituena) eta leku sozio-subjektiboak (gizarte- 63 leku batean kokatzen dena) ez dute eragin zuzena hizkuntza ekoizpenean baina bai hartu beharreko erabakietan (Alonso Fourcade & Bronckart, 2007). Hori da hasierako baldintzekiko sentsibilitatea deritzona (Nicolis & Prigogine, 1994) eta hizkuntzen didaktikan inplikazio askoko ikuspegia da; izan ere, ezin dira diskurtso eredu finkoak eskaini edo eskatu, eta proposatutako testuinguruaren araberako sentiberatasun komunikatiboa garatzea izango da helburu, teoria honi segiz. Ideia horri lotuta, ainguraketa diskurtsiboaren kontzeptua integratzen du eredu honek, Culioli-ren lanetatik hartuta (Culioli, 1995), besteak beste. Bereizketa egiten da leku/denbora jakin batean ainguratu behar diren testuen eta ainguraketa hori behar ez duten testuen artean. Testuinguru fisikoa eta sozio-subjektiboa eta ainguraketa dira komunikazio eredua eraikitzeko Bronckart-ek hautatutako dimentsioak. Hartara, testutipologien zerrenda luze bat egin ordez, komunikazioaren parametroak bi ardatzetan antolatzen ditu: erreferente balioak eta gizarte-elkarreragineko balioak (Alonso Foucarde & Bronckart, 2007). Horrez gain, segida isotopikoen kontzeptua landu dute Greimas-en ideian oinarriturik (Greimas, 1966) testu-antolatzaileek testu tipologiarekin duten harremana “distantzia luzean” aztertuz, alegia, testuaren antolaketa hierarkikoa egitura finkoekin edo hizkuntza-elementu jakinen erabilerarekin erlazionatu ordez, hizkuntza testuetan diskurtso jakinak eratzeko konbinazio bereziak eta zabalagoak osatzen dituztela adierazi nahirik. Ikuspegi honetan oinarriturik askotariko ikerketak egin badira ere, Bronckart-ek berak (2007) hiru baldintza edo eskakizun definitu ditu elkarreraginaren teorian oinarritutako diskurtsoak analizatzeko:  Jarduera diskurtsiboaren testuinguruaren dimentsioek bere osotasunean dituzten propietateak analizatzea.  Diskurtsoak goitik behera analizatzea, bere ezaugarri global edo antropologikoetatik abiatuta, diskurtsoaren barne-egituraketa aztertu aurretik.  Jarduera diskurtsiboa ez hartzea aurrez definitutako hizkuntza sistema baten zehaztapen gisa, baizik eta bilakatzen eta aldatzen den sistema bat dela ulertuta. 64 Gaitasun erreferentziala eta gaitasun soziala, hartara, ez dira kontraste gisa planteatzen. Ulertzen da ikasleek ekoizten dituzten testuetan elkarreragina era askotara islatzen dela (testua prestatzean, zereginean zehar modu kolaboratiboan, ikasgelako elkarreraginean, eta abar). Hala ere, ekoitzitako testu batzuek gizarte-ainguraketa sendoagoa dute, leku eta une jakinean kokatzen dira, eta beste batzuk independienteagoak dira egoera zehatzetik. Bronckart eta bere eskolak balioen artean egindako bereizketa (erreferente balioak eta gizarte-elkarreragineko balioak) Cummins-ek (1980) egindako bereizketatik hurbil kokatzen da: pertsonarteko komunikaziorako oinarrizko trebetasunak (BICS) eta gaitasun kognitibo/akademikoak (CALP). Cummins-ek berak argitu bezala (1983), bereizketa hau ez da modu dikotomikoan aztertu behar, continuum modura baizik, bide batez Bereiter eta Scardamalia-k (1982) ahalegin kognitiboaz egindako ekarpena integratuz, 1.3.1 irudian adierazi moduan: Esan daiteke, oro har, Cummins-en ereduak eta Bronckart eta bere eskolak proposatutakoak bat datozela ainguraketa diskurtsiboaren eta testuinguruaren dimentsioaren kontzeptuan; hala ere, Bronckart-ek testuinguru fisikoa eta testuinguru sozio-subjektiboa bereizten ditu, eta Cummins-entzat, ostera, diskurtsoan solaskideek parte hartzea edo ez hartzea da gako testuinguruaren zehaztapenean, Bereiter eta 1.3.1 Irudia. Testuinguruaren laguntzaren heina eta inplikazio kognitiboaren maila komunikazio jardueretan. (Cummins 1983, p.119, itz.). 65 Scardamalia-ren ildotik (1982, 1987). Azken batean, Cummins-en asmoa da elebidunek eskolaratzean izan ditzaketen abantailak eta zailtasunak aztertzea, ikuspegi soziohezitzailetik, eta Bronckart-ek eta bere eskolak testuak eta diskurtsoak analizatzea dute xede, testuak aztertuz komunikazioaren ezagutzan eta ikaskuntza-prozesuetan sakontzeko. Nolanahi ere, ikerketa honi begira, diskurtsoak ardatz hauek erabiliz sailkatzea erabaki da: Hortaz, komunikazio gaitasuna kontzeptu dinamiko gisa definitzen da, testuinguruaren araberakoa, negoziatzen dena eta aldakorra. Gizarte-testuinguruaren araberako ezaugarriak ditu eta hiztunak testuinguru sozio-komunikatiboa kontziente edo inkontzienteki analizatzen du bere partehartzea hautatzeko. Hala, komunikazio gaitasuna espazio eta denbora jakin batean ainguratuta badago ere, hiztunaren erabakia da zein jarrera edo portaera izango duen testuinguru horretan, testuinguruaren eskakizunen eta erabaki sozio-diskurtsiboen arteko tentsio dinamikoan. 1.3.2 Irudia. Diskurtso-tipologien ardatzak (Bronckart-en eta Cummins-en proposamenetatik egokitua). 66 Eredu horretatik, ideia nagusi hauek erauzi dira ikerketa honetako hizkuntza-analisiari begira:  Komunikazio gaitasun akademikoan bi testu-jarduera tipologia hauek bereiztea: funtzio erreferentzial autonomoa duten testuak eta gizarte-elkarreragin argia duten testuak.  Ainguraketa diskurtsiboa parametro gisa kontuan hartzea testu erreferentzialetan. Ikas-testuinguruetan parametro honek esanahi berezia hartzen du, batez ere testu akademikoak eta zientifikoak bereizteko.  Leku Soziala konstruktu gisa definitzea, zehazki leku birtualak deskribatu eta parametrizatzea, berezko leku sozialak eratzen ote dituzten aztertzeko.  Segida isotopikoak edo urruneko mendetasuna duten elementuak behatzea, testua hierarkikoki eratzen duten makroegitura kognitibo gisa, kohesioaren kontzeptua zabaltzeko. Hauxe litzateke EQF markoko gaitasunen, PREST proiektuan ezarritakoen eta gaitasun erreferentzial eta sozialen arteko erlazioa, ikerketa honetarako gako diren zereginak erabakitze aldera: 67 1.3.1 Taula Goi-Hezkuntzarako komunikazio gaitasunak Europako Kualifikazio Markoan (EQF) sailkatutako gaitasunekin erlazionaturik. GAITASUNA (EQF) KOMUNIKAZIO GAITASUN ERREFERENTZIALA KOMUNIKAZIO GAITASUN SOZIALA Gaitasun kognitiboa Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea, analizatzea, sintetizatea eta eraikitzea, informazio-iturriak kritikoki hautatuz. Komunitate diskurtsiboaz jabetzea, bertara egokitzeko edota kontzienteki urruntzeko / aldatzeko. Ulertutakoaren gaineko ideiak trukatzea Taldean eztabaidatzea eta lantzen diren kontzeptu eta teoriak hausnartzea Testuen analisi partekatua egitea. Gaitasun funtzionala Informazioa bilatzea, hautatzea, iragaztea eta manipulatzea. Ideiak egituratzea, garatzea eta jostea Ekoizten diren testuetan hizkuntzaren alderdi formalari erreparatzea eta kritikoki ebaluatzea. Informazio-iturri zientifiko eta profesionalak erreferentziatzea. Ahoz zein idatziz eztabaidatzean, argumentu zientifikoak erabiltzea. Kideekin askotariko ideiak eta testuak negoziatzea, akordiora iristeko edota ideia berriak sortzeko. Kideekin batera, testuen alderdi formala aztertu eta kontrastatzea. Hizkuntz kalitateaz eztabaidatzea. Gaitasun pertsonal eta profesionalak Autonomia eta ardura Ikasteko gaitasuna Aurrerabideari buruzko proposamenak eta iradokizunak egitea. Nork bere buruaren ikasbidearen ebaluazioa ahoz zein idatziz adieraztea. Egiten dituen lan akademikoak birpasatzea eta egindako aurrerapenak ahoz zein idatziz adieraztea. Taldean proiektuak kudeatzea, horretarako tresna egokiak erabiliz: taldearen kudeaketarako testuak (hitzarmenak, aktak...), eztabaidak, talde-lana sustatzeko ahozko zein idatzizko teknikak... Taldean feedback zuzentzailea eta iradokitzailea eskaintzea, bai taldekideei, bai beste taldeei. Gaitasun komunikatibo eta soziala Ideiak asertiboki komunikatzea testuinguru sozialaren ezaugarriei eta asmo komunikatiboari egoki erantzunez, ahoz zein idatziz. Rol sozialaren arabera komunikatzea, kontzientzia linguistiko kritikoa erakutsiz. Gaitasun profesional eta bokaziozkoa Arazoak konpontzeko informazio-iturri zientifiko eta profesionalak erabiltzea. Egoerak taldean analizatzea, arazoak konpontzeko proposamenak eztabaidatzeko. Proiektu berriak proposatzea eta arazoetarako irtenbide berriak iradokitzea, pentsamendu kritikoaren eta taldeko sormen-prozesuen ondorioz. 68 1.4 Idatzizko komunikazio gaitasun akademikoa garatzeko zereginak Proiektu honetarako gako izan diren zereginak hautatzeko, komunikazio gaitasun erreferentziala eta soziala analizatu da eta unibertsitateko testuinguru berezian interpretatu da, eta horrekin batera, unibertsitateko zereginen inguruan egin diren hainbat ikerketa berrikusi dira (Horowitz, 1986; Taylor, 1989; Omaggio, 1993; Moore & Morton, 1999; Marinkovich & Benítez, 2000; Bakx, 2001; Bakx et al., 2006; Ezeiza, J.A. et al., 2010). Analisi honen ondorioz proposatutako zereginetatik, bi funtzio betetzen zituztenak hautatu dira: ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan integra daitezkeenak eta gainera ikerketari begira informazioa bildu, analizatu eta ebaluatzeko aukera zabaltzen dutenak. Atal honetan deskribatzen diren zereginak, hortaz, aldi berean dira ikaskuntzarako tresna eta ikerketa-konstruktu. Jarduera komunikatiboa idatziz jasotzen duten zereginak izatea erabaki da, bai jarduera erreferentzialak eta bai jarduera sozialak, bereziki ingurune birtualetan garatzeko modukoak, ingurune birtuala bera ere ikertu ahal izateko ingurune sozio-komunikatibo, ikas-irakats ingurune eta ikerketaekintza ingurune gisa. Ohar terminologiko gisa, ikerketa honetan “zeregin” hitza erabiltzea hautatu da “ataza” hitzaren ordez. Ingelesez task hitza erabiltzen da bi kasuetan: tasks based language learning, zeinetan task hitzak metodologiari egiten dion erreferentzia, eta task design, oro har edozein eginkizuni erreferentzia egiteko; euskaraz, aldiz, tradizio hedatuagoa dago ataza hitza metodologiari erreferentzia egiteko eta zeregina, edozein ikas-eginkizun izendatzeko. Askotariko zereginak egin behar izaten dituzte ikasleek testuinguru unibertsitarioan, eta horregatik ez da erraza zehaztea komunikazio gaitasunaren zein ezaugarri edo alderdi diren ikasketetan zehar beharko dituztenak, gehienbat irakasleek eskatzen dituzten zereginen helburuak alderatzen zailak direlako ikerketaren ikuspegitik. Nuñez eta bestek (Nuñez, 2004; Núñez & Espejo, 2005; Nuñez, Muñoz & Mihovilovic, 2006) unibertsitateko zereginen inguruan egindako ikerketetan, hiru elementu aurkitu dituzte kritikoak direnak komunikazio-egoeren eraketan: trebetasun kognitibo jakin bat aktibatzea edo garatzea (deskribatu, argumentatu, kritikatu, eta abar), zenbait 69 konbentzio diskurtsibo erabiltzeko trebetasuna, eta gai zehatz bati buruz duten jakintzamaila erakustea. Hala ere, ikasleak ez du jakiten zein diren bere irakurle/entzule idealaren helburuak, formazioan egonik testuinguru komunikatibo espezializatuan kokatzeko zailtasunak dituelako. Moore eta Morton-ek (1999) Horowitz-en lanean oinarrituz egindako ikerketan, berriz, Australiako bi unibertsitatetako 79 irakasleren idatzizko zeregin moten laginak aztertuta, ekoitzitako diskurtsoak aztertzeko lau kategoria definitu dituzte: diskurtsoaren generoa, eskatzen den informazio-iturria, funtzio erretorikoa, eta gaia edo mintzagaia. Egindako analisiaren emaitza gisa, honako sailkapena proposatu dute:  Generoa: saiakera, testu bakarraren sintesia eta balioespena (review), hainbat testuren sintesia eta balioespena (literature review), ikerketa enpirikoaren txostena, kasu-azterketaren txostena, ikerketa ez-enpirikoen txostena (monografia), ikerketa-proiektu proposamena, testu bakarraren edo askotarikoen laburpena (summary), ariketa, erantzun laburra.  Informazio-iturria: aurre-ezagutzak; lehen mailako balibideak (zereginean ematen direnak edo ikasleak bilatu beharrekoak); bigarren mailako baliabideak (interpretatzea eskatzen dutenak), lehen eta bigarren mailakoak; eta zehaztu gabeak (Taylor-rek 1989an argitaratutako sailkapenetik egokitua).  Funtzio erretorikoa: alderaketa, deskribapena, azalpena, ebaluazioa, aurreikuspena, laburpena (kategoria epistemikoak).  Gaia: fenomenoei lotuak (“mundu erreala”rekin lotutakoak: prozesuak, gertaerak, ekintzak, praktikak...) eta metafenomenalak (ideia abstraktuak, teoriak, metodoak, legeak...). Eremu akademiko-zientifikoko diskurtsoen konplexutasun eta aniztasun honetan, ekoizpen teorikoak eta praktikoak, formalagoak edo informalagoak eta funtsean nahiko idiosinkratikoak dituztenak beren baitan (Teufel & Moens, 2000), puntu komun batzuk seinala daitezke diskurtso zientifikoa izendatzen dena zentzu zabalean identifikatzeko, eta hori izan ohi da ikasleek unibertsitatearen testuinguruan garatu beharreko 70 komunikazio dimentsioak. Marinkovich eta Benítez-ek (2000) egindako berrikusketaren arabera, hauek dira ekoizpen zientifikoen ezaugarri diskurtsiboak:  Ia erabateko unibokotasun semantikoa  Irakurle/entzuleekiko interes baxua, neutraltasun nabarmena hartzen duelarik  Bere erabilgarritasuna, zehaztasuna, funtzio praktikoa eta eraginkortasuna;  Argumentazioaren garapen berezia, frogatzeko egitura testuala pertsuasiboa baino gehiago  Esanguratzeko baliabide minimoak erabiltzea  Jakintza espezialduaren transmisioa Gaitasunaren zehaztapenean aztertutakoaren ondorio gisa, lau zeregin-mota hautatu dira testuen ulermena eta ekoizpena erlazionatzen dituztenak eta unibertsitateko eremu akademiko-zientifikoan gauzatzen den komunikazio gaitasuna ikertzen lagundu dezaketenak: (1) Dokumentuen bilaketa eta erreferentzia bibliografikoak (2) Testu akademikoen laburpena (3) Talde-komunikazio birtuala (4) Testuarteko testuen ekoizpena Zeregin bakoitzak balio independentea badu ere, ikertu nahi izan da nolako elkarreragina duten eta batez ere, zein modutan hobe daitekeen testuarteko testuen ekoizpena (4), idatz-jarduera konplexuena goi-hezkuntzan, beste hiru jardueren planteamendu didaktikoaren arabera. Esan daiteke (1), (2) eta (3) zeregin prozesualak direla diseinu didaktikoari begira eta (4) jardueraren amaierako produktuari laguntzeko diseinatu direla. Lau zeregin hauek ikerketa helburuz lantzeari begira, Cushing-ek 2002an egindako berrikusketa hartu da kontuan, zeinetan hainbat autoreren lanak 73 artekoa, irakaslearena, kanpoko eragileena), ebaluazioaren inpaktuaren arabera (orientatiboa, jarraitua, sumatiboa).  Irakats-jardunari lotutako jarraipideen arabera: enuntziatuaren formulazioa, denbora, luzera, zeregina aukeratzeko ahalmena (derrigorrezkoa, hautazkoa, boluntarioa), transkripzio-era (eskuz, ahoz, testu-prozesatzaile bidez, zuzenean ingurune birtualean idatziz...). Ondoren argitzen dira ikerketarako erabilitako zeregin bakoitzaren ezaugarriak eta kontzeptualizazioa. 1.4.1 Dokumentuen bilaketa eta erreferentzia bibliografikoak Bilaketak egiteak inplikazio ugari ditu, besteak beste aurkitu nahi diren dokumentuak identifikatu behar dira, kasu honetan hezkuntza arloko ikerketa artikuluak eta artikulu teorikoak, eta artikulu hauek dibulgazio helburua duten artikuluetatik bereizten jakin behar da. Horrez gain, bilaketa-terminoak ezagutu behar dira, hitz gakoak, bilaketa sakonak egin ahal izateko. Bilaketarako sistemak, datu-baseak eta aurkitutako baliabideak biltzeko tresnak ezagutu behar dira, unibertsitate eta ikerketa esparrukoak. Azkenik, aurkitzen diren baliabideak bestelako testuetan erreferentziatu behar dira, erreferentzia-arau egokiak erabiliz. Dokumentazio lanerako gaitasunak azpigaitasun hauek inplikatzen ditu:  Testu zientifikoetako ezaugarriak eta konbentzioak ezagutzea.  Terminologia berezituaren elementu nagusiak identifikatzea eta erabiltzea.  Internet kritikoki erabiltzea komunikazio-tresna eta informazio-iturri gisa.  Iturri bibliografikoak erabiltzeko trebetasuna. 74 Informazioa bilatzeari lotuta, gaur egun Google-ren erabilera nagusitu dela esan daiteke, eta berez, ‘googleatu’ aditza ere erabiltzen da bilaketei buruz mintzatzeko. Bilaketak erraztearen ondorio nagusia da normalean Google-k eskaintzen dituen lehen emaitzak erabiltzen direla soilik (Monereo & Fuentes, 2008), emaitzen fidagarritasuna, baliagarritasuna, egunerokotasuna edo prestigioa kontuan izan gabe. Autore hauek egindako literaturaren berrikusketan, bost elementu-gako identifikatu dituzte, prozesu kognitibo eta metakognitiboak aztertzen dituzten ereduetan:  Bilaketa (searching) eta esplorazio (browsing) estrategien arteko bereizketa. Bilaketa dokumentuak aurkitzeko prozesua da eta esplorazioa, berriz, dokumentuaren barruan bilatzea.  Aldagai psikologikoen garrantzia (bilaketarako beharra, motibazioa, autoeraginkortasun pertzepzioa...). Zenbaitetan, gehiegizko baikortasunak bilaketan eragin dezake, edo frustrazioa gainditu behar da lehen emaitzetan ez geratzeko.  Bilaketa-jarrerak, pasibotasunetik aktibo eta intentzionalerako continuum gisa.  Bilaketa-jardueraren erregulatzea eta autoerregulatzea, planifikazioa eta ebaluazioa kontuan hartuta.  Bilaketak jarduera estrategiko gisa ulertzea, prozesu konplexua izanik. Bost elementu horiek, bilaketen inguruko ikerketak orientatzeaz gain, bilaketaeragiketen konplexutasuna ulertzen laguntzen dute. Sanz de Acedo-k (2010), bestalde, informazio-iturrien fidagarritasuna ikertzea pentsamendu kritikoaren garapenaren barruan txertatu du, aurkitzen den informazioa ebaluatzeko gaitasuna eskatzen baitu. Horrek bilaketa-jardueraren ikuspegi estrategikoaz haratagoko proposamenak eragiten ditu, prozesu metakognitiboekin estuago lotuz; esaterako, bilaketa-tresnen erabileraren praktika hutsaren ordez, bilatzaileen ingenieritza-sistemen eta algoritmoen inguruko informazioa izatea interesgarria da, tresna hauen manipulazioak, pertsonalizaziosistemak (tayloring) edo web posizionamendu estrategiak (SEO) kontuan izan ditzaten egiten dituzten bilaketetan, gutxienez ohartarazpen gisa. 75 Hitz gakoen hautaketari buruz, bestalde, Douglas-ek (2005) testuen ulermen eta ekoizpenean lexiko berezituaren jabekuntzak duen garrantzia azpimarratu du, lexiko hau formala baita, diziplinari lotua, eta testu bakoitzean, bada hitz-multzo bat, teknikoa, testuaren mamia trinkotzen duena. Hitz-gako horien gainean arreta jartzeak jabekuntza horretan lagundu dezake. Testuinguru honetan, segida isotopikoen kontzeptua jasotzen da (Greimas, 1966), zeinetan lema batzuk errepikatuko diren ardatz semantiko beraren inguruan (Douglas, 2005). Terminologia berezituaren jabekuntzak, halaber, bilaketa eraginkorragoak egiteko gaitasuna garatzen lagun dezake bilaketarako hitz-gako zehatzagoen hautaketaren bitartez, eta aldi berean, hitz gakoei erreparatzeak terminologiaren balioaren kontzientzia areagotzen lagun dezake. Ikerketa honen kasuan, bilaketarako gaitasun eta estrategiak informazio-iturrien erabilera kritikoarekin lotu dira dokumentazio-lanerako gaitasunaren atal berezi gisa, eta bi ikuspegitatik lantzea proposatu da:  Ikaskideekin partekatuz bilaketak egiteko erak: aurre-ezagutzak aktibatu, ideia berriak proban jarri, bilaketa-sistemak eta tresnak trukatu, taldean informazioaren fidagarritasuna kritikoki ebaluatu, proposamenak egin eta elkarren arteko feedback iradokitzailea sustatu. Zeregin hau sozializatzeak gaitasun sozialari eragiteaz gain, IKTen erabileran ohikoena den ikaskuntzamota baliatzen da, berdinen arteko ikaskuntza informala, alegia.  Bilaketak duen alderdi semantikoa espresuki landuz. Normalean ez da kontuan izaten bilatzeko ikasleek duten zailtasunik handiena (lehen mailako ikasleek batez ere) hitz gakoak ez ezagutzea da, jakintza-arloa oraindik ezezaguna zaielako. Hitz-gako orokorretatik (adib., “familia eta hezkuntza”) zehatzetaranzko bidea egin behar da, irakasleen laguntzaz, iturri zientifiko eta profesionaletara iritsi ahal izateko. Informazioa bilatzearekin batera (searching), aurkitutako informazioa aztertu (browsing), ulertu, iragazi eta interpretatu behar da, aurkitutakoa balioetsi eta erabiltzeko, eta testuak arintasunez bereizteko, testu zientifiko, teoriko eta dibulgatiboen makroegitura identifikatzen trebatu behar dira ikasleak. Testu teorikoen egituraketa 76 askotarikoa izan bada ere (kasuan kasuko kategorizazioaren arabera), bereizketa gako dira terminologia zehatzaren erabilera eta erreferentzia bibliografiko zehatzak eta ugariak izatea; ezaugarri horiek atzematea, ulertzea eta interpretatzea ez da berehalako jarduera bat, ezta erraza ere, eta esplizitatuz gero, azkarrago garatzen da informazioiturri egokiak aurkitzeko prozesua. Desberdina da testu zientifiko-enpirikoak ulertzeko prozesua. Testu hauen kasuan, egituraketa egonkorragoa izaten da (Swales, 1990) eta bilaketa-prozesuetan formari begira errazago atzematen dira; hala ere, testu hauen interpretazio kritikoa zaila da, izan ere, informazioa neutroa balitz bezala aurkeztu ohi da eta ondorioz, joera handia dago halako testuetako konklusioak zuzenean ontzat emateko, ikerketa-era, posizionamendu teoriko zehatza edo proposamenaren inpaktua aintzakotzat hartu gabe; halako testuetan azalpen gehigarri gutxi egoten da, zuzenean ikerketaren haria hartzen da eta ondorioz, jakintza-esparruan integraturik ez dauden irakurleek zailtasunak izan ditzakete ideia nagusiak interpretatzeko. Gainera, testu zientifiko-enpirikoak ia soilik unibertsitate testuinguruan erabiltzen dira eta normalean ikasleek honelako testuekin aldez aurretik inolako harremanik ez dutenez, egitura identifikatzea eta testuko informazio adierazgarria atzematea zaila gertatzea aurreikus daiteke. Kontuan izan behar da, halaber, zehazki hezkuntzaren jakintza-eremuan testu hauen egitura ez dela horren egonkorra ere eta ez direla testu teorikoak bezainbeste erabiltzen, horregatik, ulermen eta ekoizpen prozesu akademiko-unibertsitarioak nagusiki halako testuetara bideratzeak ez lieke egoki erantzungo jakintza-eremu honen ikas-beharrei. Azkenik, erreferentziatze bibliografikoari lotuta, pentsatu ohi da konbentzio formal hutsa dela eta ondorioz, nahikoa dela forma horren inguruko azalpenak ematea (esaterako, APA arauen ezaugarriak). Erreferentzia bibliografikoen testu integrazioaz egindako ikerketen artean gutxi dira gradu mailako ikasleekin egindakoak (adibidez: Latour, 1987; Laca, 2001; Schembri, 2009; Soto, 2009; Sánchez, 2013). Ikerketa hauek erakusten dute desberdina dela erreferentzien erabilera diskurtsiboa testu zientifikoen ekoizleen eta graduko ikasleen artean, eta Soto-k (2009) proposatu bezala, erreferentzia bibliografikoak ez dira soilik konbentzio formal testualak, idazleak bere ikerketaeremuaz dituen suposizioen azpimultzoaren jakintza-indizea baizik. Ikertzaile honek 77 egindako Ekonomiaren eta Natur Zientzien bigarren mailako ikasleek ekoitzitako testuazterketaren arabera, gutxi edo oso gutxi dira unibertsitateko lanetan erabiltzen diren erreferentziak. Erreferentzia-motak bereizteko, Teufel eta Moens-ek (2000) egindako sailkapena erabili du: orokorrean ezagunak diren lanak (adibidez, prestigio ezaguneko autoreen aipamen orokorra), ikertzaileek egindako lan zehatzena, eta testuko autorearenak berarenak (bere ikuspegia edo iritzia ematean) (Teufel & Moens, 2000:9). Sailkapen honetan oinarrituta, gainera, Soto-k aurkitu du erreferentziak ez direla batere anitzak. Schembri-k (2009) ikasleen aipuez egindako azterketa kualitatiboan, idazle adituen eta ez adituen arteko bereziketa egin du, eta azpimarratu du ikasle ez adituek aipuak erabiltzen dituztela eremuko ezagutzak aditzera emateko, eta adituek, berriz, bere emaitzak berriak direla azpimarratzeko erabiltzen dituzte aipuak. Gradu ondorengo ikasleek eta tesia idazten ari diren ikasleek joera nabarmenagoa dute aldizkariak aipatzeko, jatorrizko testuetako informazioa euren testuetan integratzeko eta beren ahots testuala gainjartzeko. Ideia hauek aurrerabide didaktikorako zantzuak ematen dituzte eta beharrezkotzat jotzen diren gaitasunen nolakotasunari begirako interpretazio konplexuagoetara zabaltzen dute. Halaber, erakusten dute idatz-tekniken erakuste hutsa ez dela, beharbada, nahikoa, aipuak eta erreferentzia testualak integratzeak testuinguru soziodiskurtsiboa eta diziplina eremua ezagutzea eskatzen baitu eta konbentzio testualetara murriztuz, arriskua dago ikaslearen ahotsa desagerrarazteko eta erreferentziak mekanikoki erreproduzitzeko edo imitatzeko, kritikoki interpretatu gabe eta pentsamenduan sakondu gabe. 78 1.4.2 Testu akademikoen laburpena Laburpenak egiteak eragiten duen testuen berreraikitzea jakintza-eremuko oinarrizko terminologia barneratzeko eta diskurtso diziplinarrera intuitiboki hurbiltzeko jarduera baliagarria da, iturri bakarra erabiltzen denez, bestelako lan akademikoek baino zama kognitibo arinagoa duelako, eta horrela, testuinguru komunikatibo espezializatura murgiltzen hasten dira ikasleak modu esploratorioan. Hori dela eta, ikerketa honetan laburpenak zeregin prozesual gisa erabili dira nagusiki, komunikazio gaitasun akademikoa garatzeko ikas-tresna gisa. Nolanahi ere, ezin da laburpena prozesu automatikotzat edo inkontzientetzat hartu (Jorba, 2000). Laburpen jardueraren definizioa egiteko, Van Dijk-en (1989) eta Chou Hare-ren (1992) erreferentziak hartu dira oinarri. Van Dijk-ek laburtzeko oroimenean egiturabalio handiagoa duten proposizioak hautatu behar direla dio, egitura balio horiek makroproposizioak direlako; zenbaitetan, laburpenak testuaren makroegituraren adierazpen testuala ordezkatzen du. Chou Hare-k, bere aldetik, ideia garrantzitsuak hautatu eta trinkotzeko prozesu errekurtsiboa dela adierazi du, ezabatzeko gaitasuna eskatzen duena (hautatu), orokortu (trinkotu) eta eraiki; prozesu horretan, pertsonaren ezaugarrien garrantzia azpimarratu du (aurre-ezagutzak, zereginaren ulermena...), baita zereginaren ezaugarriena ere (laburpenaren helburua, testua eskuratzeko erraztasunak...). Horregatik guztiagatik, laburpena trebetasun kognitibolinguistikoen artean sailkatu da (Jorba, 2000) funtzio erretorikoa izateaz gain (Moore & Morton, 1999), eta horrela, laburpenaren alderdi testual propioak (makroproposizioak identifikatzeko gaitasuna eta ezaugarri berezituak dituen testu bat ekoiztea) laburpena egiten duen pertsonaren lan kognitiboarekin lotzen da. Laburpen egokiak idazteko, ez dago prozedura finkorik. Ulermenarekin gertatzen den bezala, laburpenak idaztea ez da prozesu lineal bat eta pertsonaren, zereginaren, jatorrizko testuaren eta helburu komunikatiboaren araberakoa izango da. Adibidez, Otañi-k (2005) testuinguru zientifikoetan ohikoak diren laburpen edo abstract-en egitura aztertu du, eta ezaugarri erretoriko-testual finkoak dituen testu-era da, lau segmentu testual dituena: “Sarrera / Metodologia / Emaitzak / Ebaluazioa”. Asko dira, 79 ordea, ezaugarri horiek ez dituzten hezkuntza eremuko testuak, eta hortaz, egitura hori duten laburpenak sistematikoki lantzeak kalte egin diezaieke ikasleei, askotariko makroegitura duten laburpenak egin behar dituztelako. Hala, egitura estandar baten lanketari behin eta berriz ekiteak mekanika okerrak ezartzea eragin dezake, oro har erabiliko dituzten testu akademiko-zientifikoen konplexutasunari aurre egiteko balioko ez liekeenak, eta gainera, ikasleak posizio pasiboagoa hartzera eramaten dituenez (mekanizatze horretan), zailtasunak izan ditzakete ondoren jarduera konplexuagoei erantzuteko. Bereiter eta Scardamalia-ren ereduari segiz (1987), idazteko bi prozesu nagusi bereiz daitezke: jakintza esatea (knowledge telling) eta jakintza eraldatzea (knowledge transforming). Zenbait autorek negatibotzat interpretatu dute “jakintza esate” hori, idazteko modu eskasagoa, prozesu kognitibo sinplea balitz bezala. Adibidez, Ruiz Flores-ek (2009) literaltasunarekiko mendetasunaren kontzeptua proposatu du eta mendetasun honek esan nahi du ikasleek ekoizten dituzten testuetan ulermena simulatzen dela baina ez dela irakurritakoa sakonki ulertu. Laburpenaren beste arrisku bat Desinato-k (2008) identifikatutako zatikatzetasuna da (fragmentariedad). Autore honek unibertsitatean egiten diren laburpen zereginak berrikusi ditu eta jasotako emaitzek erakusten dute ikasleek askotariko erroreak egiten dituztela, eta errore horiek gehienbat erakusten dute ikasleek jatorrizko testuko zenbait zati zuzenean berreskuratzen dituztela, informazioa kognitiboki prozesatu gabe, eta horrek zailtasunak eragiten dizkiela jatorrizko testuaren laburpen autonomoak ekoizteko. García Negroni eta Hall-ek (2010) antzeko erroreak atzeman dituzte eta proposatu dute lan-lerro bat zabaltzea irakur-idazketa linguistiko-diskurtsiboaren inguruan. Hala ere, “kopiaitsatsi” izenez ezagutzen den estrategia zabaldu hau egokia izan daiteke prozesu didaktikoan integratzen bada eta ez bada estrategia bakar gisa fosilizatzen. Ikerketa honen kasuan, graduko lehen mailako ikasleekin ari garela kontuan hartuta, proposatu nahi da literaltasunarekiko mendetasuna ikaskuntzaestrategia egokia izan daitekeela ikaslea jakintza-esparru berrian lehen pausoak ematen 80 ari denean, guztiz ezezagun zaion komunitate diskurtsibo batean testuak ulertzeak eta ekoizteak ahalegin kognitibo handia eskatzen duelako eta hartara, literaltasuna duten lanak idazteak sarbidea ematen dielako idatz-prozesuen karga kognitiboa jaitsita, komunitate diskurtsibo horretan sortutako testu-input nahikoak izan arte. 81 1.4.3 Talde-komunikazio birtuala Elkarreraginean oinarritutako testuak analizatzea konplexua da eta gainera, elkarreragin horren alderdi batzuk pribatuak dira edota ez dira behagarriak edo ikergarriak arrazoi etikoak direla eta. Ikerketa honetan, soilik bilatu da hurbilpen bat egitea jakiteko nola interpretatzen duten ikasleek ingurune birtuala ingurune akademiko gisa eta ingurune sozial gisa, foro birtualetan izan dituzten elkarreraginak aztertuz eta emaitzak talde-lanaren inkestarekin gurutzatuz. Ingurune birtualean gauzatzen den komunikazioak aukera eskaintzen du taldearen zenbait alderdi sozial behatzeko eta horrela, pertsonarteko gaitasunak eta talde-lanari lotutakoak ebaluatzeko bide bat zabaltzen da. Ikerketaren marko sozio-konstruktibistari segiz, jakintzaren eraikuntzan elkarreragina gako da, era desberdinetara: imitazioa, trukea, kontrastea, elkarlana, gatazka soziokognitiboa eta eztabaida. Eraiketak eta eraisketak besteren eraginez gertatzen dira, eta kontuan hartuta goi-hezkuntzaren helburua ikasleak eratutako jakintza jakintza zientifikorantz hurbiltzea dela, elkarreragina funtsezkoa da aurreiritziak eta norbere jakintzak aktibatu eta moldatu edo eraldatzeko (Jorba, 2000). Komunikazio gaitasunaren alderdi sozio-kognitiboak baldintzatuko du, hortaz, noraino den eraikitzailea elkarreragina. Taldean lan eginez elkarreragin aberats eta eraikitzaileen garapena sustatu daiteke, baina konplexua da zeregin transakzionaletatik esanahien negoziaziora eta jakintzaren eraiketara pasatzea. Taldean lan egitean, gizarte-harremanekin lotutako gaitasunak erabili behar dira, eta bestetik, ikas-prozesuko eskakizunak bete behar dira. Taldeko kideen artean lan-dinamika egokiak ezartzea ez da teknika-multzo baten erabileran oinarritzen, harreman profesional/akademikoak, emozionalak eta sozialak bateratu egin behar baitira, taldea osatzen duten kideen nortasun eta egoeraren berezitasunak kontuan hartuta eta egoera bakoitzean aktibatu behar dira, gaitasun pertsonalen batuketa huts izan gabe, talde gisa erantzuteko. Maddux-ek 1988an proposatutako bereizketan argitu bezala, ez da gauza bera talde-lana egitea eta lan-taldea osatzea: 82  Talde lanean ari diren partaideak (group) elkarrekin daude hala egokitu zaielako, eta zereginera orientatuta dago, eskatutakoa betetzera. Ondorioz, irudimena eta sormena ez da asko garatzen eta onespena garrantzitsuagoa izan ohi da berrikuntza edo bikaintasuna baino. Horrez gain, gatazkak kudeatzea zaila izaten da, zereginera orientatuta egonik gizaki desberdintasunari ez zaiolako erreparatzen eta hortaz, gatazka negatibotzat jotzen da eta kontsentsurako joera handia dago.  Lan-taldea (team) elkarrekin dago ulertzen duelako elkarrekin lan hobea egin daitekeela banaka baino. Lan-taldeak ulertzen du interdependentzia beharrezkoa dela eta konfiantza giroan, norbanakoak aukera du bere talentua garatzeko taldearen helmugen mesedetan. Galderak egitea naturala da eta komunikazioa zintzoa da. Ondorioz, gatazkak taldean lan egitearen parte naturaltzat jotzen da eta taldekideak prest daude gatazka horiek kudeatzeko, ideia berriak sortzeko aukera gisa. Hala, irudimena eta sormena garatzeko giro egokia hedatzen da. Lan-taldea da eraginkortasun handiena erakusten duena sozioeraikuntzan, eztabaidatzeko, akordioetara iristeko eta disentsoak onartzeko giro egokia eskaintzen duelako, baina taldea eratzeak denbora eskatzen du, partaideek aldez aurretik elkar ezagutzen ez badute batez ere, edo aldez aurretik harremana izan eta tentsioak ondo konpondu ez badituzte. Goi-hezkuntzan, ordea, denbora-mugak direla eta, ikasleak zereginean kontzentra daitezen sustatzen da, taldea kohesionatzen lagundu gabe, eta ondorioz, arriskua da taldeak lana zatitzea eta lan kooperatiborantz jotzea (esaterako, puzzle erako antolaketetarantz), lan osoa indibidualki egindako lan zatien batuketa bihurturik. Talde dinamiken alderdi hauek kontuan hartu behar dira, bai prozesuan zehar, bai talde-lanaren edota lan-taldearen ebaluazioan. Ikerketa honi begira, talde-komunikazioaren alderdi hauek hartu dira soilik (Ezeiza, J.A. et al., 2010):  Elkarrekintza, elkarren arteko erregulazioa, elkarlana, talde-lanaren inguruko hausnarketa. 83  Talde-lanarekin lotutako dokumentazioa: bileren aktak, hitzarmenak, arauketa...  IKTen bitartekaritzaz komunikatzea, eztabaidatzea eta koordinatzea.  Ikaskideekin harreman orekatua izatea kritika eraikitzailearen laguntzaz, eta elkarrengandik ikasiz harreman hobeak eraikitzen, ezadostasuna ikuspegi positibotik landuz. Hainbat foro birtual erabili dira elkarreragin horiek behatzeko eta analizatzeko, baita ingurune birtualean eskuragarri dauden bestelako feedback tresnak ere. Garatu diren eztabaidak Bautista eta bestek (2006) proposatutako sailkapenaren arabera definitu dira, foro bakoitzaren erabilera eta funtzioen antolaketa erabakitzeko. Tresna honen laguntzaz, ingurune birtualean gauzatzen den komunikazio sozialak nolabaiteko esanguratasuna izan ote duen analizatu da eta alderaketak egin dira ikasleek testuinguruaren araberako hizkuntz baliabideak, diskurtsoa eta erregistroa hautatzeko duten gaitasuna aztertzeari begira. 84 1.4.4 Testuarteko testuen ekoizpena Hainbat iturri bibliografiko erabiliz testu akademiko luzea eraikitzea jarduera komunikatibo eta kognitibo konplexua da, ideien elaborazio teorikoen prozesua eskatzen duena komunikazio bihurtu aurretik. Brailovsky-ren esanetan (2008), paisaje bat eraiki behar da, estetika zehatz bat duena eta narratiba bereziaren pean. Berez lan konplexua bada, are konplexuagoa da kontuan hartuta ikasleak oraindik lur arrotzetan dabiltzala. Ikasketetako lehen mailan, testuak manipulatzetik jakintza eraldatzerako prozesuaren lehen urratsak ematen dituzte eta, hortaz, naturala da testuetan hutsuneak izatea, euren ahotsa islatzen ez asmatzea edo modalizatzaileak hautatzeko zailtasunak izatea. Egoera honetan, ideien eta forma diskurtsiboen arteko elkarreragin problematikoa sortzen da eta problema horiek konpontzeko elkarreraginaren emaitza da jakintzaren eraldatzea, Bereiter eta Scardamalia-ren ereduaren arabera (1987). Zailtasun horiei gehitu behar zaie ikasleek ekoizten dituzten testuarteko testuetan ez dela bilatzen soilik ikasleek jatorri desberdineko testuak manipulatzea eta testu berri bat eraikitzea euren hausnarketan oinarriturik; gainera, zer ikasi duten erakutsi behar dute lan horren bitartez, eta ondorioz, gatazka sor daiteke testuaren helburu komunikatiboaren eta helburu didaktikoaren artean (Camps & Castelló, 2013). Testuarteko testu akademiko-zientifikoen ekoizpenean, ulermen eta ekoizpen prozesuak etengabeko elkarreraginean daude eta espero da irakurtzen diren testuak kritikoki interpretatuak, manipulatuak, sintetizatuak eta argumentatuak egotea. Idatzizkoaren ulermenaren eta idatzizko ekoizpenaren artean harreman kognitibo estuak daudela erakutsi zuen Stotsky-k 1983an argitaratu ikerketan (Carson-ek 1990ean aipatua), besteak beste, korrelazioak daudela irakurtzeko trebetasunen eta irakurleen ekoizpenen konplexutasun sintaktikoaren artean. Erlazio hauek Jakobs eta Perrin-ek (2008) aztertu berri dituzte, eta beren esanetan, irakurketa idazketarik gabe gerta badaiteke ere, oso arraroa da idazketa irakurketarik gabe garatzea. Bi irakurketa-prozesu bereizi dituzte ikuspegi honetatik: 85 a. Ekoizpenera orientatutako irakurketa, produktu bat garatzeko lagungarria dena b. Iturrietara orientatutako irakurketa, beste autore batzuen testuetan erreferentziatutako testuak ulertzeari begirakoa. Bigarren irakurketa-mota testuartekotasunarekin erlazionaturik dago eta ez da idazketa ikerketetan oso kontuan izan. Iturrietara orientatutako irakurketa zereginaren definizioak baldintzatzen du eta autore honen analisiaren arabera, lau parametro dira gako:  Iturrien irakurketa non kokatzen den idazketa prozesuan (lehenago, bitartean, edukia formulatu ondoren...).  Iturrien irakurketa nola konbinatzen den testuaren ekoizpenaren beste jarduerekin (kopiatzea edo aipua txertatzea, esaterako).  Zein testu hartzen diren iturri gisa eta zein edukitan fokalizatzen den arreta.  Norainoko sakontasuna edo kritikotasuna erabili den (irakurtzea ebaluatzeko, testua eraikitzeko...) Konplexutasun hau kontuan hartuta, ikerketa honi begira testuarteko testuaren idatzizko ekoizpena mendeko aldagai edo amaierako produktu gisa interpretatu da, eta saiatu da ulertzen zein prozesu didaktikok duten ikasleei laguntzeko ahalmena zeregin konplexu hau eraginkortasunez gauzatzen. Halaber, zeregin hau taldean egiteko erabakia hartu da sozializazioak elkarlaguntzarako prozesuak ezartzen laguntzeko, prozesuan zehar erabiltzen ari diren estrategiak partekatzeko eta lana elkarren artean erregulatzeko. Beraz, testuarteko testuaren ekoizpena taldeka garatzen duten zeregina da, eta honako ezaugarriak betetzen ditu:  Gai orokorra irakasleek definitzen badute ere, mintzagaia ikasleek zehaztu behar dute. Ondorioz, jakintza-arloan dituzten interesen inguruan eztabaidatzea sustatzen da, lanari ekin aurretik. Gaia hautatzeak eta, batez ere, mintzagai zehatza erabakitzeak denbora eskatzen du eta jakintza-arlorako hurbilketarako 86 hastapenak dira. Fase honetan, lehen bilaketa eta laburpen zeregina betetzen dute, zeregin esploratorio gisa.  Testuak testuinguru teorikoa izan behar du, iturri bibliografikoetan oinarritutakoa. Iturri horien artean, gaiari lotutako ikerketa artikuluak egon behar dira eta ahal den guztietan, jatorri fidagarriko datuak erabili behar dira. Dokumentatze-lan honetan, bigarren laburpen zeregina betetzen dute, lehen zeregin esploratorioan ikasitakoa aplikatuz eraginkortasun handiagoz aritzeko, bai bilaketan eta bai laburpenean. Iturri bibliografikoak egoki biltzeko eskatzen zaie, APA arauei segiz.  Testuak ikerlan xume bat jasotzea gomendatzen zaie, lan teoriko hutsa izan ordez, testuinguru teorikoaren definizioan ulertutako kontzeptuak modu praktikoan aplika ditzaten, esaterako: hautatutako mintzagaian sakontzeko pertsona adierazgarriei elkarrizketak egin eta analizatu; galdetegi bat prestatu, aplikatu eta emaitzak aztertu; testu-liburuak edo bestelako ikas-materialak aztertu. Bi helburu bete nahi dira proposamen honekin: alde batetik, teoriaren interpretazio praktikoa egitea (eta hortaz, irakurri eta idatzi dutenaren ulermenmaila erakustea) eta bestetik, jakintza-arloko ikerketa mundura hurbiltzea.  Testuari formatu egokia eman behar diote, bai diskurtsoaren makroegiturari begira (koherentzia, kohesio elementuak, testuaren atalak), bai erreferentzia bibliografikoen zerrendan, bai formatu elektronikoaren aldetik (testuprozesadorearen erabileran). Formatuaren alderdiak unibertsitateko komunitate diskurtsiboaren zorroztasunaren garrantzia azpimarratzeko erabiltzen dira. Horrela, testuarteko testuak taldeka sortzeko zereginaren konplexutasuna ulertuta, komunikazio akademiko erreferentzialaren garapena sustatzen da komunikazio akademiko soziala euskarri gisa hartuta. 87 2. KOMUNIKAZIO GAITASUN AKADEMIKOAREN DIDAKTIKA INGURUNE BIRTUALETAN GOI-MAILAKO IRAKASKUNTZAN 1.4 atalean deskribatutako zereginak ez dira modu isolatuan egin, aitzitik, eredu didaktiko zehatz baten testuinguruan gauzatu dira, aurrez aurreko irakaskuntza irakaskuntza birtualarekin konbinatu duena. Ikerketa honetan ingurune birtualean gertatu den horretan fokalizatu bada ere, komenigarria da lehenik zehaztea zein posizionamendu hartu den komunikazio gaitasunaren garapenerako irakats-prozesuak erabakitzeko. Diseinu orokorrean, kontuan izan da berez 1978ko bi argitalpenetan azpimarratutakoa: bai Abraham-ek (1978) eta bai Claxton eta Ralston-ek (1978) estilo kognitiboen inguruan egindako ikerketen ondorioetan argitu zuten hizkuntzak ikasteko pertsonen arteko desberdintasunak oso handiak direla eta ikasle bakoitzak bere kategoria kontzeptual propioak eratzen dituela bere estilo berezian: ikasle batzuek kategoria zehatzak eraikitzeko joera dute eta beste batzuek, berriz, zabalak, anbiguotasunerako tolerantzia handiagoa edo txikiagoa dute, taldean edo bakarka ikastea nahiago dute... Horrekin batera, ikasleak H1/H2 desberdinetatik abiatzen direnez, gaitasun aniztasunaren kontzeptua ere kontuan izan behar da. Desberdintasun horiek guztiek erakusten dute planteatzen den edozein eskuhartze didaktikok ikuspegi irekia eta zabala izan behar duela, ikasteko estilo kognitibo desberdinei une batean edo bestean garatzeko aukera emateko. Testuinguru horretan, argi dago idazketa akademikoan trebatzeko tekniketan oinarritutako irakaskuntza oso mugatzailea litzatekeela, eredu sekuentzialetan oinarritzen baitira (“lehenik zirriborroa egin, gero garatu idatzizko testua eta azkenik, birpasatu testua” erakoak), baina ikerketek erakutsi digute idazle onek ez dutela halako hurrenkerarik segitzen. 1971n kritikatu zuen Emig-ek halako hurrenkera didaktikoen erabilera (“Much of the teaching composition in American high schools is essentially a neurotic activity”, Emig, 1971, p. 99), eta oraindik orain halakoak aplikatzen segitzen da. Komunikazio akademikoak jarduera kognitibo sakonak eskatzen ditu, hala nola gogoratzea, analizatzea, aplikatzea, sintetizatzea, ebaluatzea, kontzeptu konplexuak ulertzea edota ideia berriak sortzea; prozesu horietan mesedegarri izan daitezke elkarlana eta elkarren arteko tutoretza (Morris et al., 2010). 88 Idatzizko komunikazio gaitasunaren didaktikari lotuta, orain arte egin den berrikusketa lanik handienetako bat Hillocks-ek 1986an argitaratutakoa da. Autore honek idatzizkoaren ikaskuntzaren inguruko 2,000 artikulu inguru aztertu ditu, bai jatorrizko hiztunek eta bai bigarren hizkuntzaren ikasleek idatziak. Berak erauzitako ondorioetako batzuk hautatu ditu Omaggio-k (1993) bere analisian: 1. Gramatika modu isolatuan irakasteak ez du efektu positiborik jatorrizko hiztunen idazlanen kalitatean (segur aski normalean esaldi mailan lantzen delako). 2. Esaldi-konbinaketen praktikak efektu positiboak ditu, baina efektu horiek desagertzen dira praktikak iraunkorrak ez badira. Segur aski, praktika hauek konfiantza eta idazkuntzaren alderdi positiboak azpimarratzen dituelako izango da. 3. Idazlan onen ereduak erabiltzeari lotutako ikerketek ez dituzte emaitza argiak eman. Zenbaitetan positiboa da eta beste zenbaitetan ez du eraginik izan. Gerta liteke eraginkorra izateko testuen elementu zehatzetan fokalizatu behar izatea eta ez soilik testuak eman eta irakurri. 4. Berdinen arteko ebaluaziorako irizpideak edo checklist modukoak eskaintzea nabarmen positiboa da, bai banaka erabiltzea eta bai berdinen artean. Errepasorako ez ezik, irizpideak eskainiz eta erabiltzen irakatsiz testu berri hobeak sortzeko da baliagarria. 5. Idazte libreko praktikak kasu gehienetan ez dira eraginkorrak, izatekotan ideiak biltzeko edo sortzeko. 6. Irakaslearen iruzkinak: ikerketa gehienek erakusten dute irakasleen iruzkinek ez dutela inolako eraginik idatzizkoaren kalitatean, nahiz eta feedback positiboak eragin handiagoa duen negatiboak baino. L2aren kasuan hau ez dago hain argi. Azken puntu honi dagokionez, irakaslearen feedbackari loturik, badirudi emaitza onenak irakasleen, parekoen eta norberaren ebaluazioaren konbinaketak eman dituela. Gai honen inguruan egindako ikerketak partzialak badira ere (normalean oso ikasle-kopuru txikiekin, ikerketa-metodologia 89 arazoak dituztenak, eta abar), adibidez, Cohen-ek (1987) gomendatzen du irakasleek prozesuan jartzea arreta eta ikasleei irakastea irakasleen feedback hori erabiltzen euren lanak hobetzeko. Bestalde, ikasleei rol aktiboak esleitzea edo elkarlan egoeran kokatzea ez da nahikoa izaten elkarlan prozesuak aktibatzeko. Ikasleek ez dute jakiten zer esan nahi duen ezarritako rolak edo ez dute konfiantzarik sentitzen rol hori sakonki betetzeko (Morris et al., 2010), esaterako elkarren arteko ebaluazioaren kasuan. Horregatik, eskaintzen zaizkien zereginak eta elkarlanerako aktibatu behar dituzten prozesuak testuinguru didaktiko integratzaile koherentean txertatu behar dira, zeregin eta rolen zerrendatzehutsetik haratago. Aipatutako guztia kontuan hartuta, testuinguru didaktiko orokor gisa, lan-giro irekia sustatzeko hautua egin da, askotariko lankidetza eta partaidetza errazteko asmotan, banakako lana taldeko lanarekin konbinatuz eta taldeen arteko lankidetza ere bultzatu duena, eta partaidetza hori ahalik eta jariakorrena izateko, konfiantza giroa zabaltzeko ahalegina egin da. Hala ere, ahozko komunikazioa aurrez aurreko saioetan etengabea izan bada ere, diseinu didaktikoan nagusiki idatzizko gaitasunaren garapena bilatu da ingurune birtualeko zereginen bitartez, eta horregatik esan behar da orokorrean diseinu didaktikoak idazmenaren garapena eta ebaluazioa sustatu duela. Ikasleen arteko elkarreraginetan, erabaki komunikatiboak hartzearen garrantzia eta ideien trukea azpimarratu da, ezagutzak horizontalki eta elkarrekin eraikitzeko joateko helburuz. Zehatzago, ikerketa hau ingurune birtualaren diseinu didaktikoan zentratu da, ez aurrez aurreko ingurunea baino garrantzitsuagoa dela interpretatzeagatik, baizik eta bereziki ingurune birtualen potentzialitatean sakondu nahi delako aurrez aurrekoaren osagarri gisa komunikazio gaitasuna garatzeko eta ebaluatzeko, idatzizko gaitasuna batez ere. Interes argi bat dago hautaketa horren atzean: ingurune birtuala arakatzea komunikaziorako testuinguru zehatz gisa, ainguratze diskurtsiboari eragin diezaiokeena; eta, aldi berean, ikerketa-ekintza ingurune gisa, ikaskuntza prozesuei lagunduko liekeena ikerketa prozesuan zehar, informazioa bildu eta prozesatzeko tresnak erabiliz “denbora errealean”, prozesuaren berrikusketa azkarrak egiteko. 90 Marko kontzeptualaren bigarren atal honetan, e-ikaskuntza ereduak eta ikasekosistema birtualen zehaztapenak argitzen dira, alderdi hauetan hartutako posizionamendua argitzeko; hirugarren atalean, berriz, prozesu osoan zehar hartu den ebaluazioaren ikuspegi didaktikoa zehaztu da. Bi alderdi hauek atal desberdinetan kokatu dira ikerketa eta iturri bibliografiko berezituak dituztelako, baina nolanahi ere, ulertu behar da diseinu didaktiko orokorrean bi ikuspegiak fusionaturik daudela ikerketa honetan. 91 2.1 Gaitasunen garapenari begirako e-ikaskuntza ereduaren hautaketa: Gaur egungo ereduen berrikusketa kritikoa Ordenagailuetan oinarritutako ikaskuntzak tradizio luzea du hizkuntzen arloan. Chapelle eta Douglas-ek (2006) adibide gisa azpimarratzen dute IBM Model 805 Test Scoring Machine tresna 1935ean hasi zela erabiltzen, eta ordurako ordenagailuak gizakiok baino hamar aldiz azkarrago puntuatzen zituela galdetegiak; horrek erakusten du nahiko nabarmena zela konputaziorako tresnak hizkuntzen irakaskuntzari aplikatzeko zegoen jakin-mina. Berez, gaur egun ere jarraitzen da printzipio konduktistetan oinarritzen diren ebaluaziorako eta kalifikaziorako tresna informatikoak garatzen (Fulchen, 2000), horren adierazle dugu hizkuntzen ikaskuntzan dagoen bibliografia zabala galdetegien fidagarritasunaren eta balideziaren inguruan (2.3 atalean tresna hauen hainbat adibide eta kritika aipatu dira). Lehen plataforma birtualen garapenak ikuspegi mugatu, errepikakor eta automatizatu hori gainditzeko bide bat zabaldu zuten, orduan CALL (Computer Assisted Language Learning) izenez ezagutu ziren pertsona-makina sistemen ikuspegi mugatua gainditzeko (Bax, 2003) eta “irakaskuntza birtuala”, “campus birtuala” eta aurrerago “ikaskuntza birtuala” deitutako ikuspegi didaktiko aberatsagoak garatzeko (Garrison, 1985; García Areitio, 1999). Esan daiteke plataforma birtualak izendapen horrekin 90 hamarkadan hasi zirela garatzen. Ikaskuntza plataforma birtualak 90. hamarkadan gehienbat edukiak eskegi eta antolatzeko sistemak ziren (CMSak, Content Management Systems), osagarri gisa foro birtual xumeren bat edo mezularitza-sistemaren bat zutelarik, eta tutoreak zuen ikasgelan gertatzen zen ororen kontrola: edukiak hautatu, epeak ezarri eta ibilbideak ezarri. 2000. urtetik aurrera hasi dira hedatzen LMS izeneko sistemak (Learning Management Systems, Ikaskuntza Kudeatzeko Sistemak), zeinetan ikasleak partzialki duen edukiak, zereginak, ideiak eta hausnarketak partekatzeko aukera, beti irakaslearen agindupean. CMSen aldean, LMS sistemek elkarreraginerako aukera gehiago eskaintzen dute, jarduera mota gehiago eta lanerako rol eta maila hierarkiko gehiago. Garai horretan ere, 2.0 zerbitzuak eta “web soziala” garatzen hasi ziren, informazioaren eta 92 ezagutzaren truke horizontala erraztu dutenak; hortik aurrera, internet ez da izango edukiak irakurtzeko soilik, ez da beharrezkoa izango webguneak teknologikoki diseinatzen jakitea eta erabiltzaileen esku geratu da edukiak sortu eta banatzea. Software garapen handiko garai honetan, Sfard-ek (1998) bi metafora planteatu ditu e-ikaskuntza ereduen garapena nolabait markatu dutenak: jabekuntzaren metafora eta partehartzearen metafora. Jabekuntzaren metaforaren arabera, ikertu behar da nola egiten den banakakoa ezagutzaren jabe eta ezagutza hori nola biltegiratzen duen; partehartzearen metaforaren arabera, aldiz, ikertu behar dena da nola parte hartzen den progresiboki praktika-komunitateetan. CSCL lan-lerroak egindako ikerketak (Computer Supported Collaborative Learning CSCL) lehen metafora horretan zentratu dira, taldelanaren kudeaketa errazteko enpresa-soluzio teknologikoak aurkitu nahian (Onrubia et al., 2008). Ingenieritza informatikoko ereduak garatzeko kezka horrek markatu du eredu pedagogikoen garapenaren agenda eta etengabe orientatu eta berrorientatu dute arreta teknologiarantz, pedagogia teknologien mende utzita. Partaidetzaren metaforari segitu dioten lan-lerroek, aldiz, elkarreragin birtuala, foro birtualen erabilera eta kudeaketa, ezagutza eraikitzeko eren analisia eta azken urteotan, ezagutza sare sozialen bidez konektatzeko moduak dituzte ikergai. Ildo horretatik, Lipponen-ek (2002) hirugarren metafora proposatu du: jakintzaren sorkuntzaren metafora, alegia, ikertu behar da elkarlanak nola eragiten edo errazten duen jakintzaren objektu berriak sortzea. Sare ikaskuntzaren inguruan gaur egun dauden proposamenen orientazioa eta balioa analizatzeari begira, tresna teknologikoetatik haratago jo behar da. Egia da tresna teknologikoak direla testuinguru erreal bat eraikitzen dutenak (birtualitatean) ikaskuntza-prozesuak sustatzen edo murrizten dituztenak; baina ikaskuntza testuinguru teknologiko horretan gauzatzeak ez du esan nahi ikerketen ardatz izan behar duenik. Hau da, ikasgela unibertsitario batean, edo kafetegian, edo liburutegian lan egitean ikaskuntza batzuk katalizatu eta beste batzuk mugatzen badira ere, horrek ez du esan nahi ikerketa nagusiak liburutegiaren arkitekturan edo ikasgelaren dekorazioan zentratu behar dutenik, eta halaber, ez du automatikoki suposatzen kafetegian ikaskuntza 93 informala ematen dela eta ikasgelan ikaskuntza formala, inguruneek ez baitute modu automatikoan ikaskuntza bata edo bestea eragiten. Ondorengo taulak (2.1.1) ikaskuntza ereduen eta ingurune birtualen arteko erlazioa jaso da, azken urteotan izan diren askotariko debate, proposamen, ikerketa eta esperientzien laburbilketa gisa. Bi bloke nagusi egin dira: ikaskuntza formalari lotutako ereduak (edukietan edo gaitasunetan oinarritzen direnak) eta ikaskuntza informalari lotutakoak (garapen pertsonalean fokalizatzen dutenak edo elkarreragin soziala nagusi dutenak). Sintesi hau orain arteko e-ikaskuntza modu eta tresnen berrikusketa kritikoa da, gaur egungo e-ikaskuntza eredu nagusiak identifikatu eta ikerketa honetan hautatu den posizionamendua argitzearren. Goi-hezkuntzako irakaskuntza tradizioa. Urruneko irakaskuntza. Erabilera estatikoa, goitik beherakoa. E-ikaskuntza plataformak. Erabilera dinamikoa, goitik beherakoa eta elkarren artekoa. Edukiak ekoizteko: blogak, wikiak. Edukiak banatzeko: RSS jarioak, mikroblogak. Edukiak biltzeko: markatzaile sozialak, edukiak partekatzeko guneak. Sare sozialak. Edukiak ekoizteko: blogak, wikiak, dokumentu partekatuak. Lehentasunak: Edukien garapena eta balioespena: ikaskuntzaobjektuak, edukiak sortzeko eta antolatzeko tresnak. Ikaskuntza egokitua (adaptative learning). Tresna automatikoak. Ebaluazioa artikulatzeko tresnak. Elkarreraginaren garapena eta balioespena: mikroklima eratzea, talde-dinamika. Pertsonaren gaitasun digitalaren garapena. Ikaskuntza kolaboratzailea. Konexioak ezartzea. Elkarlanerako proiektu banatuak sortu edota parte hartzea. Egungo joerak: Online ikastaro masiboak (MOOC) Problemetan eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (PBL). E-portfolioa. Ikasteko ingurune pertsonalak (PLE) Edupunk, edupop. Berdinen arteko unibertsitatea (P2P). Ebaluazioa: Egiaztatzailea. Irakasle edo tutorearen esku. Autoerregulazioa. Egiaztatzailea Irakasle edo tutorearen esku. Elkarren arteko erregulazioa. Sareko onarpena (bisitak, iruzkinak...). Gaitasunak egiaztatzeko prozedurak (badgeak, aitorpen akademikoak). Elkarren arteko erregulazioa. Oharra: Edukietan oinarritutako ikaskuntza eta Gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza eremu formalari dagozkio; Garapen pertsonalerako ikaskuntza eta Elkarlanean oinarritutako ikaskuntza, aldiz, eremu informalean kokatzen dira. 95 E-ikaskuntza ereduak bereizteko ikaskuntza formala/informala irizpidearen hautaketa jatorriz Europar Batasunaren proposamenean oinarritzen da, zeinen adierazpenetan “estrategikoki garrantzitsutzat” jo duen ikaskuntza mota guztien aitortza eta erakunde formalek bizitza osoan zehar gauzatzen diren ikaskuntzak akreditatzeko duten betebeharra (London Communiqué, 2007). Beste aldetik, online eskaintzek bizitza osoan zeharreko unibertsitateko ikaskuntza (ULLL) bideratzeko eta egiaztatzeko aukerak zabaltzen dituzte, eskaintza anitzagoa, malguagoa eta adin-tarte zabalagoetara iritsiko dena (BeFlex ULLL proiektuaren ondorioak, Davies, 2007). Conner-rek (2004) grafikoki honela proposatu du ikaskuntza formala eta informala ulertzea: Azken urteotan izandako eztabaidetan eredu formalak eta informalak kontrajartzeko joera badago ere, elkarren artean konektaturik egotea da desiragarriena, ikasteko era ideal bakarra dagoela gainditu beharreko ikuspegia baita; alabaina, hainbat zailtasun azpimarratu dira eredu hauek elkar elikatzeko, honakoak besteak beste:  Ingurune birtual berrietako bibliografian, gehiegizko enfasia eskaintzen zaio alderdi teknologikoari. Esaterako, PLE Ikaskuntza Ingurune Pertsonalen kontzeptua (Personal Learning Environment) kontzeptu teknologikoa da eta informazio arkitekturari lotzen zaio, elkarreragingarritasun teknologikoari edo nahasterako teknologiari (mashup technology). Teknologiak duen pisuak suposatzen du ikasleak denbora eta ahalegina eskaini behar diola tresnak erabiltzen trebatzeari eta oro har, orain arte egindako esperientziek agerian utzi dute tresna ugari aldi berean erabili behar izateak zaildu egiten duela ikasleek egiten dituzten PLE saiakeretan jarraikortasuna eta atxikimendua izatea (Downes, 2004; Wilson, 2005; Wild, Môdritscher & Sigurdarson, 2008; Schaffert & Hilzensauer, 2008; Taraghi, Ebner, Till & Mühlburger, 2009).  Testuinguru birtual informalen eredua berria da eta oraindik teorizazioa eta ebidentzia falta da. Garapen pertsonalerako eredu informala, esaterako, hasieran web 2.0ari lotutako ikaskuntzen saiakerak PLE ikuspegian eratu dira, 2.4.2 Irudia. E-ikaskuntza ereduen formaltasun-mailaren grafikoa (Ezeiza, 2012. itz.). 97 komunitate zientifikoan 2010eko uztailean egin zen lehen PLE biltzarrean (I PLE Conference, Cornellá, Bartzelona), eta biltzar horretan ere agerian geratu zen teknologiaren garapenak eta ingenieritza soluzioek pisu handia dutela ikuspegi honen garapen zientifikoan. Elkarlanean oinarritutako ikaskuntzak, aldiz, ibilbide teoriko laburragoa du; 2005ean egindako konektibismoaren formulazioa hasiera batean ikaskuntza honen gainean teorizatzeko abiapuntua izango zela bazirudien ere, MOOC (Massive Open Online Courses) izeneko ikastaro masiboetara bideratu da, hain zuzen ere azken bost urteotako eikaskuntza ikerketen baliabide eta argitalpenak kontzentratzen ari den ikuspegia. Gutxiago dira berdinen arteko ikaskuntzaren gainean (peer-to-peer, p2p ikaskuntza) egindako ikerketak eta teorizazioak, MOOCen sorreratik aurrera.  Sare sozialetan askotariko etengabeko informazio-jarioa dabil, eta La Garanderie-k erabilitako terminoetan (1989, Evano-k 2006an aipatua), ikasleen arreta eskuratzea edo bere “adimen orbitan” sartzea oso zaila da. Estimulu ugari eta askotariko ingurunean lehiatu behar da eta oro har, azaleko estimuluek azkarrago erakartzen dute arreta hausnarketa eta ahalegina eskatzen duten goihezkuntzako proposamenek baino. Jakin-mina erakartzeko, gaiaren gaineko interesa eta proposatzen duenarenganako konfiantza behar da (Evano, 2006), eta horrek esan nahi du elkar ezagutza sustatu beharko litzatekeela harremanen horizontalizazioaren bitartez (adibidez, irakasle-ikasle rolak malgutuz, sare sozialen elkarreraginera gehiago hurbilduz).  Konfiantzaz gain, testuinguru birtual informaletako ikaskuntzan autoerregulazioa eta elkarren arteko erregulazioa gako dira ikaskuntza garatzeko, baina aldi berean, erregulazio hori eraikitzailea izatea zaila dela ikusi da (Chatterjee & Mirza, 2012). Sare informaletan badira elkarren artean erregulatzeko sistemak (karma, datsegit botoia, bisita-kopurua, iruzkinak, bertxiotzeak...); hala ere, erregulazio-sistema hauek arau propioak dituzte eta oso mugatuak dira ikaskuntza konplexuez ari garelarik eta ondorioz, zaila da horrelako erregulazio-bideek ikaskuntza gidatzeko eta autokudeatzeko balioa izatea. 98  Bilaketa-motoreen algoritmoek ere, norberaren ikaskuntza espazioa kontzentratzeko joera dute, hedatzeko baino gehiago. Erabiltzaile bakoitzaren tamainako emaitzak ematea dute helburu (tailored search) eta horretarako, aurretik egindako bilaketak, geolokalizazioa, harreman-sarea eta antzeko datuak erabiltzen ditu eta ondorioz, errazagoa da lehenago bilatu dena aurkitzea, gai berrietara zabaltzea baino. Ondorioz, ikaskuntza pertsonal informalak homogeneo egitea eragiten dute (Calderón & Ezeiza, 2010).  IKTen erabilera asko zabaldu bada ere, sakelako telefono adimendunen hedapenari esker batik bat, nabarmena da beren erabilera goi-hezkuntzari lotzen zaizkion gaitasunetatik urrun kokatzen dela eta hortaz, arraila digitala murrizten ari bada ere, goi-hezkuntzako testuinguru formaletan garatzen den ikaskuntzaren eta informalki sare sozial birtualetan garatzen den ikaskuntzaren arteko arraila oso handia dela esan daiteke. Izan ere, ez dirudi erraza denik sare sozialetako testuinguru informaletan konplexutasuna, hausnarketa eta interpretazio kritikoa goi-hezkuntzaren mailan mamitzea. Eztabaida hauetatik erauzten da bai garapen pertsonalerako ikaskuntza eta bai elkarlanean oinarritutako ikaskuntza eredu informalak sozio-kognitiboki konplexuak direla. Egin diren hainbat ikerketatan ikusi da eredu horietan arrakasta izateko, ikasleak sozialki ondo erlazionaturik egon behar duela, konexio ugari izan behar ditu eta batez ere anitzak, ulermen-maila sakona eta kritikoa garatu behar du eta bai teknologikoki eta bai ikas-kulturan autonomia eta autogidatze gaitasun handia behar du (Galimberti & Riva, 2001; Torres, 2001; Mayer, 2004; Evano, 2006; Atwell, 2007; Schaffert & Hilzensauer, 2008; Taraghi et al., 2009; Piscitelli, 2009; Piscitelli, Adaime & Binder, 2010; Calderón & Ezeiza, 2010; Ezeiza & Malagon, 2011). Ikerketa hau eredu formaletik abiatzen denez, gaitasunetan oinarritutako e-ikaskuntza eredua hautatu da diseinu didaktikoa egiteko. Gaitasunak garatzea helburu duen eikaskuntza eredu hau 90. hamarkadaren amaieran hasi zen garatzen, ordura arte nagusi zen edukietan oinarritutako e-ikaskuntzak ikaskuntza sustatzeko zailtasunak zituela eta. Alde batetik, online ikastaroen uzte-tasa altua murriztea bilatu nahi zen, eta horretarako ikasleen arteko lotura afektiboa indartzeko bideak bilatu nahi ziren (elkarren artean 99 motibatzeko eta ikas-prozesuan laguntzeko); beste aldetik, IKTek eta e-ikaskuntza plataformek izandako aurrerapauso teknologikoek komunikazioa eta pertsonarteko harremanak erraztu egin zituzten, batez ere foro birtualen integrazioari esker. Eredu honek komunikazioan egiten duen enfasia beste arrazoi bat izan da eredu honen alde egiteko, ikaskuntza informala formaletik erlazionatzen duelako komunikazio gaitasunaren garapenean. Diskurtso akademikoaren alderdi ilokutiboak, kritikoak edo digresiboak sustatzen ditu, informazioa pilatzean oinarritutako praktika pasiboen ordez (Redder, 2008). Goi-hezkuntzaren helburua jakintza garatzea dela ulertuta, garapen hori sare eta komunitate sendo eta korapilatuen bidez lortzen dela proposatzen da (Brown & Duguid, 1996), eta eraikitze prozesu horretan, honakoak dira oinarrizko dimentsioak (Jonassen, 2000): manipulatzea, artikulatzea, hausnartzea, testuinguratzea eta kooperatzea. Hartara, gaitasunetan oinarritutako e-ikaskuntza ereduan proposatzen da ikuspegi konduktista-kognitibistatik urrundu eta ingurune birtualen hurbilpen sozio-kognitibora jotzea, ondorioz, produktuetatik prozesuetara, banakotik taldera, laborategitik lanlekura, hasiberritik aditura, analisitik diseinura eta erabiltzailean zentratutako diseinutik erabiltzailea inplikatzera pasatzen da e-ikaskuntza (Kaptelinin, 2002, Coll & Monereo-k 2008an aipatua). Eredu sozio-eraikitzaile formalaren ikuspegi honetatik, diseinu teknopedagogikoa ez da itxia, e-ikaskuntza tradizionalean gertatzen den bezala; diseinua erreferente gisa erabiltzen da formazio-prozesua garatzeko, baina partaideek ikastaroaren testuinguruan gertatzen diren ikaskuntza eta elkarreragin esperientziak berdefinitzen eta berregiten dituzte, faktore askoren arabera baina batez ere barnedinamikaren arabera (Coll et al., 2008). Horrela espero da informazioaren zaharkitzearen arriskua eta azaleko harreman dispertsoen sustapena galaraztea (Adell, 1997) eta elkarreragin birtualetan pentsatzea, analizatzea, hausnartzea (Epper, 2004) eta ezagutzaren eraikitze negoziatua sustatzea (Galimberti & Riva, 2001). Horrela sustatzen den komunikazioaren bitartez, komunikazio formala informalarekin konbinatzen denez, motibazioa eragitea espero da komunitate diskurtsibo eta soziokultural berezia elkarrekin eraikitzearen bitartez (Ayuste, Flecha, López Palma & 101 2.2 Ingurune birtuala “leku sozial” gisa: Talde dinamikak eta foro birtualen erabilera Garrison eta Anderson-en hitzetan (2005), kalitateko e-ikaskuntzaren helburua da aniztasuna eta kohesioa “formazio-ekologian” biltzea, ekologia dinamikoa eta intelektualki estimulagarria. Ekologia hori irekia eta aldi berean kohesionatua izatea bilatu behar da, ikerketa-komunitateen antzerakoa, banakakoak ideiak partekatu eta eztabaida dezakeen gune asinkronoa. Beren ustez, autonomia eta elkarlana ez dira aurkariak, osagarriak baizik, eta esanahia komunitatean partekatu behar da eta negoziatu. Ikaskuntza komunitateek independentzia kognitiboa eta elkarmendetasun soziala sustatzen dute, eta hiru agerpen-era dituzte (Garrison & Anderson, 2005):  Agerpen kognitiboa: ikasleek etengabeko hausnarketaren bidez esanahiak eraikitzea, hezkuntza-helburuekin lotutako agerpena.  Agerpen soziala: nork bere burua sozial eta emozionalki proiektatzea birtualitatean.  Irakats-agerpena: prozesu kognitibo eta sozialak diseinatu, erraztu eta orientatzeaz arduratzen den pertsona, emaitza esanguratsuak lortzeko. Agerpen kognitiboa, Bronckart-en hizkuntzaren funtzio erreferentzialarekin erlaziona daiteke eta agerpen soziala, leku sozialaren kontzeptuarekin. Hartara, e-ikaskuntza eredu hau ikerketa honetako komunikazio-testuinguruarekin erlazionatzen da, eta autonomia eta elkarmendetasuna ikaskuntzaren erregulazioaz azaldutakoarekin. Garrison eta Anderson-en proposamen kontzeptual honen aurrean, ordea, formazioekologiaren eta ikas-komunitatearen ordez, ingurune birtual zehatz bati buruz aritzeko, mikroekosistema edo mikroklimaz aritzeak egokiagoa dirudi, irakasleak gidatutako prozesuetarako. Ekologia sortzeko edo gutxienez ikas-komunitate bat, ikasgela edo ikas-taldea baino haratago jo beharko litzateke. Horregatik, Garrison eta Anderson-en proposamena Woolfolk-ek ikasgelaren mikroklimaz proposatutako ezaugarriekin (Woolfolk, 1996): 102  Dimentsio anitzeko gunea da, zeinetan pertsonak, jarduerak, helburuak, denbora-mugak, partekatzeko baliabideak ugari dauden. Bertan gauzatzen diren portaerek eta ekintzek partaideengan eragina dute, positiboa edo negatiboa.  Ekitaldiak aldi berean gertatzen direnez, prozesua errazteaz gain, irakaslefuntzioa betetzen duenak klaseko disrupzioei arreta jarri behar die, ikasleen partehartzeari, denboraren kalkuluari eta galdera eta zalantzen erantzunei.  Bertan, ikasle artean eta irakasle eta ikasleen artean berehalako komunikaziotruke masiboa gertatzen da.  Espazio horretan, aurreikusi ez diren ekitaldiak gerta daitezke, plangintza zorrotza eginda ere; arazo teknologikoak egon daitezke, edo ikasleak eztabaidan hastea.  Zehazki, espazio publikoa denez, ikasle eta irakasleen portaerak berehala izan daitezke epaituak.  Azkenik, ikas-taldea bere historia sortzen doa, ikasleen eta irakasleen jardueren arabera. Historia horrek, gainera, giro berezia eragin dezake. Ezaugarri hauek, berdin ematen dira aurrez aurreko ikasgelan eta birtualean, baina desberdin eta inpaktu desberdina dute. Adibidez, aurrez aurreko ikasgelan esan-egin gehienak desagertu egiten dira, lurrundu, baina ikasgela birtualean erregistratuta geratzen dira eta iraunkorragoak dira, eta ondorioz, arreta handiagoa jarri behar zaie estiloari, estilistikari, erregistroari... Elkarreragin erritmoa ere motelagoa da ingurune birtualetan, erreakzioak atzeratu egin daitezkeelako (komunikazio asinkronoa) eta horrek ere inplikazioak ditu komunikazio erabakietan, partehartze estrategietan eta elkarrizketak kudeatzeko formetan. Bestalde, baliabide estralinguistikoen eskasia dela eta, idatzizko komunikazioa da nagusi. Horrek idatziaren interpretazio kognitibo eta sozio-emozionalak zabaltzea eskatzen du, taldeko dinamika propioak eratzea eragin baitezake ikasle arteko 103 imitazioan, erabakiak hartzeko modu berezituetan, arriskuak hartzeko moduan, komunikazioaren aniztasunean... historia eta mikroklima zehatz bat eratzen doana modu dinamikoan, eta ingurune birtualeko giroa aurrez aurrekoaren desberdina izan daiteke ikasle-talde bera izanik ere. Mikroklima birtualak sortzeko arazo nagusia ikas-plataformen muga teknikoekin lotuta dago. Badirudi ikas-plataformak ez daudela diseinatuta partaideek talde gisa jardun dezaten. Ez dago aurreikusita sistemak ikaslea talde jakin bateko kide gisa identifikatzea eta ondorioz, nahastu egiten dira bere banakako eta taldekide gisako ekarpenak. Alegia, ikasle batek egiten dituen ekarpenak (fitxategi bat igo, foro batean iruzkin bat gehitu...) sistemaren administrazioaren aldetik banakako ekarpen gisa interpretatuko da, ez taldean sortutako ekoizpen bat bezala. Horrez gain, lan-taldeak ez du aukerarik bere espazioa pertsonalizatzeko, bere dokumentuak antolatzeko, taldeak elkarren artean eragiteko, egutegi partekatuak sortzeko, zereginak kudeatzeko fluxudiagramak sortzeko, eta abar. Gaur egungo ingurune birtualetan komunikazio mikroklima zehatza eratzeko tresna birtual garrantzitsuena foro birtuala da, komunikazio asinkronoak ingurune birtualetako partaideei aukera ematen baitie hausnartzeko, dokumentatzeko eta beren komunikazioaren gainean erabakiak hartzeko, bai lan-taldearen barruan eta bai ikastalde nagusiko partaideen artean. Foroek, gainera, abantaila handi bat dute komunikazioaren gaineko ikerketari begira: elkarreragina idatziz jasotzen denez, errazagoa da elkarreraginaren eta komunikazio-eren analisi xehetua egitea. Hori dela eta, azken urteotan ugari dira foroetako komunikazioa aztertzeko eta ebaluatzeko egindako ikerketak (Levin, Kim & Riel, 1990; Henri, 1992; Rafaeli & Sudweeks, 1997; Hara, Bonk & Angeli, 1998; Domínguez & Alonso, 2004; Gálvez, 2004; Gros & Adrián, 2004; García Cabrero, Mabel, Márquez, Bustos & Miranda, 2005; Prada, González Rodero & García-Valcárcel, 2005; Tagua de Pepa, 2006; Romañá, 2007; Feliz & Ricoy, 2008; Cabero & Llorente, 2009; Ezeiza & Palacios, 2009; Pepe & Armenti, 2009; Maurí et al., 2011, Tirado, Aguaded & Hernando, 2012). Ikerketa hauetan, hainbat proposamen egin dira diskurtsoaren analisiaren aldetik, 104 sozializazioaren aldetik, edo bi ikuspegiak gurutzatuz. Lehenengo ikerketetan alderdi kuantitatiboei lehentasuna eman bazitzaien ere, Levin eta bestek (1990), adibidez, mezuen edukia analizatu zuten ikasle-irakasle elkarreragina aztertzeko. Ildo horretatik egindako ikerketen artean, Henri-rena (1992) erreferente izan da ondoren egindako askotarako, lehenengo aldiz foroetako mezuak bost dimentsioren arabera analizatu zituelako:  Dimentsio partehartzea: ikasleak zenbat aldiz hartu duen parte.  Elkarreraginaren dimentsioa: ikasleen ekarpenen arteko erreferentziak eta aipuak.  Dimentsio kognitiboa: ekarpenaren informazio-prozesatze maila eta mota.  Dimentsio metakognitiboa: jardueran ikasleek erakusten duten gaitasun metakognitiboa.  Dimentsio soziala: zereginarekin zuzenean zerikusirik ez duten ikasleek partehartzeak. Ondoren, Rafaeli-k (1988) eta Rafaeli eta Sudweeks-ek (1997) eredu honi ekarpen interesgarria egin zioten elkarreraginaren ikuspegitik, hiru multzotan sailkatuz:  D: Komunikazio deklaratiboa (norabide bakarrekoa): informazioa edo iritzia norabide bakarrean aurkezten da.  R: Komunikazio Erreaktiboa (bi norabidetakoa): batak besteari erantzuten dio.  I: Komunikazio Interaktiboa (osoa): hurrenkera bateko mezuak aurreko mezua kontuan izateaz gain, aurreko mezuak nola gauzatu diren hartzen du kontuan. Hala, interaktibotasunak gizarte-errealitate bat eratzen du. Gunawardena eta bestek (1997), bestalde, analisirako beste eredu bat aurkeztu zuten, 105 ondorengo ikerketetan eragina izan zuena: ezagutzaren eraikitze soziala izatea elkarreraginaren ardatz, mezuak elkarren arteko ikaskuntza mailaren arabera sailkatuz. Lan-lerro honetan, Pérez i Garcías-ek (2002) aldagai hauek hartu ditu erreferentzia gisa Henri, Rafaeli eta Sudweeks eta Gunawardena eta bere taldearen proposamenak integratuz: 1) Testuinguru sozio-teknikoaren analisia: egoera zehatz batean gertatutako elkarreragineko emaitzak oinarritzeko elementuak eskaintzen ditu. 2) Partehartzeen maila eta dinamikaren analisia: partehartzeen bolumenaren inguruko datu kuantitatiboak eskaintzen ditu, baita nork, norekiko, zein asmorekin eta prozesuaren zein unetan hartzen duen parte ere. 3) Elkarreragin ereduen analisia: audientzia (partaide jakin bati ala talde osoari zuzentzen zaion), elkarreragin-mota (deklaratiboa, erreaktiboa edo interaktiboa), elkarreragin-maila (independientea, inplizitua edo esplizitua) eta eraikitzeprozesua (partekatu eta alderatu, disonantzia aztertu, negoziatu, sintetizatu/aplikatu). Foroetako analisi kuantitatiboari dagokionez, aipagarria da Lordelo eta bestek (2004) egindako lana, zeinetan datuetan oinarritutako teoria erabiltzen duten (Grounded Theory) ebaluazio eta autentikazio adierazleak sailkatzeko diseinuan, foroetako partehartzea bi adierazle-multzoren arabera bilduta: alderdi formalak/informalak eta objektibotasuna/subjektibotasuna. Ikerketa eta analisi modu horiek guztiak erreferente izan ziren ikerketa honen aurrekari izan den lanean (Ezeiza & Palacios, 2009), zeinetan e-ikaskuntza plataformak biltzen dituen datu kuantitatiboak estatistikoki analizatu eta foroetako mezuen analisi kualitatiboen emaitzekin alderatu ziren. Ikerketa hartan, foroetako mezuak hainbat adierazleren arabera kategorizatu ziren: hizkuntz formak, erregistroa, elkarreraginmotak, ezagutza eraikitzeko moduak eta mezu bakoitzean erakutsitako maila gaitasun komunikatibo eta sozialean. Prozesu honetan zehaz balidatutako baloespen-matrizea ikerketa honetan ere erabili da (ikus. 5. eranskina). 106 Orduan egindako ikerketaren ondorioetako bat izan da foroetako partehartzeak ez direla modu isolatuan interpretatu behar, plataforma birtualean garatutako foro guztien arteko datuak eta testuinguruaren ezaugarri zehatzak gurutzatuz baizik (ikasmikroklima, alegia). Izan ere, ikasleek lehen partehartzeetan sozializazioari eta presentzia erakusteari garrantzi handiagoa ematen diote edukiaren garapenari berari baino, baina hurrengo foroetan, eztabaida teknikoagoa edo zientifikoagoa garatu dutenean, gaitasun handiagoa eta sakonagoa erakusten dute. Horrez gain, ikusi da partaidetza handiak ez duela komunikazio gaitasun altua edo progresiboki altuagoa erakusten, feedbacka eskaintzen ez bada (Ezeiza & Palacios, 2009). Irakats-agerpenari dagokionez, badirudi hauek direla adierazle nagusiak: adostasun/ezadostasun guneak identifikatzea, adostasuna sustatzea, animatzea, ikasleen hitzak indartzea edo onestea, ikasteko giro ona sustatzea, partaideen iritziak erauztea informazio prozesamendua errazteko, eztabaida sustatzea eta prozesuaren eraginkortasuna ebaluatzea. Ezaugarri hauek zenbait ikaslerengan ere identifikatzen dira zenbaitetan, talde-lanean ikas-prozesuen lidergoa hartzen dutenean. Ikerketa hauek guztiek erakusten dute foroetako mezuak portaera behagarri gisa kontzeptualiza daitezkeela eta ikertzeko ikuspegi eta era desberdinak konbinatzeak ikasmikroklima birtualetan gertatzen dena modu integratuagoan interpretatzen laguntzen duela. Mezuak eta eztabaida-hariak irizpide desberdinen arabera parametriza daitezke eta horrela, hobeto ezagutu zein diren ikaskuntzarako elkarreragin esanguratsuenak eta baliagarrienak. Hala ere, kontuan izan behar da elkarreragin horiek sozialki lekutuak direla eta ondorioz, interpretazio-erroreak egiteko arriskua dagoela ikaslearen banako gaitasunaren inguruan, talde-dinamikaren arabera komunikatzen baita (ez bere gaitasunmaila erakusteko xedez, bestelako lan akademikoetan gertatzen den moduan). 107 2.3 IKTen ekarpen berezitua ebaluazioari eta ikerketari: Arriskuak eta mugak. Ikerketa hau motibatu duen jakin-min nagusietako bat izan da nolako laguntza eman dezaketen tresna teknologikoek komunikazio gaitasuna ebaluatzeko eta baita ikerketa prozesuak errazteko ere. Foro birtualetan jasotako mezuen analisiak galdera gehiago sorrarazi zituen: Ikasleei komunikazio gaitasunaren garapenean laguntzeko tresna teknologikoak sor litezke testuen berrikusketa autonomoa eta elkarren artean erregulatua sustatzeko? Posible litzateke ikas-plataforman metatzen den informazioa nolabait automatizatzea ikas-prozesuak denbora errealean ikertzeko? Aspaldi jo zen interesgarritzat tresna teknologikoak erabiltzea ebaluazioa errazteko, zereginak erraz errepikatzeko, ikasleei berehalako feedbacka eskaintzeko, proba estatistikoki fidagarriak eraikitzeko, edukiak emaitzen arabera hautatzeko eta ikaslearen motibazioari eta interesari eusteko (Charman, 1999). Hala ere, ezaugarri hauek soilik betetzen dira gaitasuna zehar-metodoen bitartez era automatizatuan ebaluatzen direnean (Alderson, 1991, 2005; Arbeláez, Álvarez Correa & Uribe, 2008; Chapelle & Douglas, 2006) eta horregatik ikerketa ugari egin dira galdetegiak sortu eta balidatzeko moduen inguruan. Knoch-ek (2009) idatzizkoa ebaluatzeko zehar-metodoen berrikusketa egin ondoren, bi kritika nagusi egin ditu: alde batetik, idazmenaren ebaluazioa hizkuntza elementu zehatzen trataera isolatura mugatzen direla psikometrizistak, hala nola, gramatika, erroreak, ortografia edo puntuazio-markak (Grabe & Kaplan, 1996; Cumming, 1997), eta ondorioz, zeregin kognitiboki konplexua item diskretuetan formulatzea oso neurri partziala dela. Beste aldetik, azpimarratu du test hauetan, fidagarritasuna garrantzitsuagoa dela baliozkotasuna baino, eta ez dago garbi neurtu nahi dutena benetan neurtzen ote duten. Hainbat autorek ebaluatzeko zehar-metodoak erabiltzeko moduen berrikusketa egin dute metodo hauek zeregin zehatzen testuinguruan integratzeari begira (Kenyon, 1992; McNamara, 1996; Skehan, 1998, 2001). Ebaluazio metodo zuzenak, aldiz, ikasleen lanen laginen ebaluazioan oinarritzen dira. Horrela ebaluatzea garestiagoa da baina benetakoagoa (Atienza, 1999; Hughes, 1989) 108 eta gaur egungo tresna teknologikoek zehar-metodoetarako bezainbesteko garapena ez badute ere, azken urteotan tresna sofistikatuagoak garatzen ari dira. Ebaluazio metodo zuzenak ordenagailuz aplikatzearen inguruko lehen ikerketa sakonak Alderson-enak direla esan daiteke, 80 hamarkadako hizkuntz laborategietako esperientzietan oinarrituta; abantaila hauek definitu zituen ordenagailu bidezko ebaluazioaren inguruan (Alderson, 1990):  Ordenagailuak denbora neur dezake, bai ikasleak zeregin bat egiteko behar duena, bai zeregin baten atal jakin bat betetzeko behar duena. Denbora neurtu, kontrolatu eta gorde dezake.  Ordenagailuak ikaslearen ibilbidea gorde dezake.  Ordenagailuak informazioa modu askotan aurkez dezake.  Ordenagailuak askotariko informaziorako sarbide azkarra eta erraza eskain dezake.  Ordenagailuak bestelako ekipamendurako loturak egin ditzake eta ondorioz, input eta aurkezpen-mota desberdinak ahalbidetu.  Ordenagailuak ikasleak ebaluazio estrategia propioak izatea susta dezake. Informazioa modu desberdinetan eskain dezake eta ikasleari adieraz diezaioke bere iritziak garrantzitsuak direla.  Ordenagailuak hizkuntz arauak erabil ditzake: a) Oinarrizko mailan, ikaslearen testuetan ortografia birpasa dezake. b) Sofistikazio-gradu desberdineko analizatzaileak erabil daitezke ikaslearen testuetako errore sintaktikoak atzemateko, baita galdetegi “komunikatiboak” eskaintzeko ere. Analisi honen bitartez, galdetegiak diseinatu eta kalifikatzetik idatzizko testuen prozesamenduaren bidera pasatzeko aukerak azpimarratu nahi izan zituen Alderson-ek. Berez, idazlanen ebaluazio automatikoaren lehen urratsak 60. hamarkadan egin baziren 109 ere, lehen sistemak 90. hamarkadakoak dira (Page, 1966; Page & Petersen, 1995). Lehen sistema hauek azaleko informazioan oinarritzen ziren (hitz-kopurua, puntuaziomarkak...) eta kritika gogorrak jaso zituzten horregatik, analisi horiek ez baitzuten edukia kontuan izaten, baina lan-ildo berria zabaldu zuten, hain zuzen ere azken urteotan indarberritu dena: adimen artifizialean eta hizkuntz ingenieritzan oinarritzea idatzizko testuen autozuzenketa eta autoberrikusketarako tresnen garapenerako ildoa. Arrazoi ekonomikoak daude tartean (ebaluatzaileen kostua eta behar duten denbora, batez ere) baina baita eraginkortasun-arrazoiak ere: ebaluagailuak garatuta, nork bere kasa ebaluatu ahalko du bere hizkuntza-maila, nahi duenean nahi duen lekuan, eta gainera, ebaluatzaileen isuria saihestuko litzateke (halo-efektua, kontraste-efektua...). Idatzizko testuak ebaluatzeko tresnen inguruan Williams-ek (2001), Shaw-k (2004) eta Knoch-ek (2009) egindako berrikusketan, bost sistema azpimarratu dituzte: Exrater (Corbel, 1995), Project Essay Grader (Page, 1994), Intelligent Essay Assessor (Landauer, Laham & Foltz, 2003), Text Categorisation Technique Model (Larkey, 1998) eta E-rater (Education Testing Service – ETS, 2007; Burstein, Kukich, Wolff, Lu & Chodorow, 1998; Monaghan & Bridgeman, 2005). Zenbaitek informazio sintetikoa informazio semantikoarekin konbinatzen dute, beste zenbaitek jasotzen dituzten emaitzak testu-corpus zehatzekin alderatzen dituzte, edo sistema estatistikoak hitzhurrenkerekin alderatzen dituzte... Sistema hauetatik sofistikatuena e-rater sistema izan da: Lenguaia Naturalaren Prozesamendua (NLP) modu desberdinetara konbinatzen du bere datu-basean dituen adibideen arabera, ezaugarri bereziak alderatzen ditu eta testuak analizatzen ditu gramatika elementuak, diskurtso-markatzaileak eta hiztegi-edukiak etiketatzeko. Ehun ezaugarri inguru aplikatzen ditu automatikoki eta konputarizaturiko algoritmoak erabiltzen dira ezaugarri horiek testuetan alderatzeko. Stepwise erregresio lineala erabiltzen du gero, kalifikatzeko ereduak optimizatzeko. Edukia pisua ezarritako bektoreen bidez erauzten da. Gizakiekiko adostasuna emaitzetan %87 eta 94 bitartekoa da (Monaghan & Bridgeman, 2005). Sistema hau da ETSk (The Educational Testing Service), TOEFL erakundeak bultzatuta, Criterion programa eratzeko hartutako oinarria, munduko hainbat lekutan ingeleseko idatzizko komunikazio gaitasuna ebaluatu 111 bilaketa aurreratuak sortu ahal izateko. Proiektu hauetan, unibertsitateko eskuliburuetako testuak, artikulu akademiko-zientifikoak, testu profesionalak eta unibertsitateko ikasleek idatzitako testuak bildu dira, jakintza-esparruaren eta testu-eraren arabera etiketaturik, askotariko korrelazioak aztertzeko: estiloan, esapideetan, diskurtso-markatzaileetan, eta abar (Ezeiza, J., 2010, 2011). Hala, esaterako, ikusi da Zientzia Juridikoetan eta Gizarte Zientzietan testu-markatzaileak maizago erabiltzen direla Zientzia Esperimental eta Teknologikoetan baino, alde handiz (Zabala et al., 2008). Halako aurkikuntzen arabera, komunikazio gaitasun akademikoaren garapenerako proposamen didaktikoak ezin direla berdinak izan unibertsitateko titulazio guztietan.  Beste aldetik, IXA ikerketa-talde kontsolidatuak 1988tik hona askotariko proiektu eta produktuak garatu ditu hizkuntzen tratamenduaren arloan: Xuxen zuzentzaile ortografikoa, EDBL Euskararen DatuBase Lexikala, Eulia Testuak etiketatzeko ingurunea, Opentrad itzultzaile automatikoa, Euskal WordNet sare lexikala, ZT Zientzia eta Teknologiako corpusa... Produktu hauek hizkuntzaren prozesamendu automatizatuan oinarritzen dira (analisi morfologiko, sintaktiko eta morfosintaktikoan, lexikografian, semantikan eta hitzen adieren desanbiguazioan, desbideratze linguistikoen atzematean, datu base lexikal eta hizkuntz corpusen ustiaketan). Azpimarragarria da euskara ikasten laguntzeko sistemen garapena, hala nola Idazkide eta Idazlagun tresnak (Aldabe et al., 2008) eta IRAKAZI sistema (Aldabe et al., 2005), ikasle bakoitzaren informazioa gordetzen dute ariketa pertsonalizatuak eskaintzeko helburuz eta hainbat tresna dituzte integraturik lagungarri gisa (hiztegiak, aditz-kontsultarako tresnak, corpusak, lema zehatzen erabilera...). Ikerketa honetan, bi lerroak aztertu dira ikuspegi didaktikotik duten balioa ezagutzeko, eta modu zehatzean IRAKAZI tresna arakatu da, bestelako hizkuntz ingenieritza tresnekin konbinatuta aukera berriak aztertzeko. Sistema honek testuetako desbideratze linguistikoak atzematen ditu eta desbideratze horretatik eratortzen den hizkuntzaren alderdia indartzeko ariketak proposatzen ditu (adibidez, analizatutako testuan hainbat deklinabide-errore atzematen baditu, deklinabidea lantzeko ariketak 112 eskaintzen ditu), eta dentsitate lexiko eta gramatikalaren inguruko txostenak eskaintzen ditu, bai testuz testu eta bai ikasle bakoitzak igotako testu guztien analisi metatua dutenak. Tresna horretatik abiatuta eta Garaterm proiektuetan (Ezeiza, J., 2010) egindako analisien laguntzaz, tresna bat prototipatzeko ahalegina egin da ikerketa honetan Ixa Taldearekin lankidetzan, ikasleen autoerregulazioari eta elkarren arteko erregulazioari laguntzeko: IXA-EVAMTEX sistema. Sistema hau prototipatzeko, hainbat proba egin dira ikasleen testuak prozesatzeko tresna informatiko horrekin ikerketa honen barruan; hauek dira prototipoa diseinatzeko hautatu diren adierazleak, testuak automatikoki etiketatzeko eta analizatzeko:  Aditzaren denbora, numeroa, modua, pertsona eta aspektua, ikasleak testuan idatzi duenarekiko distantzia eta inplikazio maila ebaluatzeko.  Lemen maiztasuna eta aniztasuna, lemen zerrenda eta nominalizatzaileak dituzten lemak, jakiteko zenbateraino hurbiltzen den testua corpus akademiko berezitura eta nolako adierazpen aberastasuna duen.  Modalizatzaile-motak, maiztasunak eta kopuruak, Agirre Berezibarren sailkapenari segiz (1991), ikasleak duen ñabarduretarako trebetasuna, adierazitako edukiaren heldutasun maila edo edukia adierazteko erabilitako enfasia/zalantza/segurtasuna ebaluatzeko.  Erabilitako lokailuak eta kohesio-egiturak, testuak testu-tipologia zehatzetara duen hurbiltasuna aztertzeko: azalpenezkoa, kausazkoa, argumentatiboa...  Erreferentzien markatzaileak: urteak, mendeak, autoreen aipamenak testuan zehar eta erreferentziatzeko erabilitako modalizatzaileak (arabera, ustez, iritziz...). Prototipo horretarako hurbilpenak erakusten du posible dela ikasleei euskaraz idazten laguntzeko tresna teknologikoak garatzea gaur egun dauden baliabideekin eta tresna hauek baliagarriak izan daitezke testuen lehen berrikusketa egiteko (zuzentasuna, aberastasuna, zehaztasuna...); hala ere, tresna hauek luze-zabal erabiltzeak arazo larriak 113 eragin ditzake, ikasleari ulertarazten baitzaio testuen hizkuntz egitura garrantzitsuagoa dela edukia bera baino, fokua forman eta azaleko ezaugarrietan jartzen denez. Oro har, testuen prozesamendurako ikuspegi honek guztiak kritika ugari jaso ditu. Horietako bat Cuolioli-k 1987an egindakoa da: ordenagailuak komunikazio gaitasuna prozesatzeko edota ebaluatzeko erabiltzeak ikerketa teorikoaren garapena oztopatu duela urte luzez, hizkuntzalaritzarekin elkarreraginean ikertzen den informazioa prozesatzeko modu xume baten ordez, hizkuntzalaritza hizkuntza-prozesu konplexuak sinplifikatzearen alde lanean aritu da itzulpengintza automatikoa eta adimen artifiziala ahalbidetzeko (Culioli 1987, Culioli-k berrikusia eta 1995an berrargitaratua). Testuen ulermena eta ekoizpena hizkuntz ingenieritzaren parametroen arabera interpretatu nahi izanak input-output informazio fluxuan oinarritutako eredu sekuentzialen hedapena eragin du, eredu murriztaileak eta gizakiaren komunikazio adierazpenetik urruntzen direnak, giza-komunikazioa inperfektua, askotarikoa, konplexua, osagabea eta aberatsa baita. Testuen analisi automatikorako ereduen hedapenak ebaluazio/kalifikazio kostuak murriztearren eta hizkuntz ingenieritzan egin diren azken aurrerapausoek (datumeatzaritza, tresna algoritmiko eta heuristikoen konbinaketa sendoak, hizkuntzaren prozesamendu automatikoan emandako aurrerapausoak...) hainbat kezka eragin dituzte. Ebaluatzeko teknika hauek erasokoitzat jo dituzte aditu askok eta horren adibide, mugimendu bat sortu da makinen bidezko ebaluazioaren kontrakoa: Professionals Against Machine Scoring Of Student Essays In High-Stakes Assessment (Human Readers, 2013); mugimendu honetako kideek literatura zientifikoan tresna hauen erabilerak dituen alborapen-erroreak eta kalteak biltzen ari dira, azpimarratzeko idatzizko testuak kalifikatzeko makinak ez direla fidagarriak eta ez direla erabili behar ikasleak hautatzeko edo baztertzeko prozeduretan, ezta akreditaziorako probetan ere. E-ikaskuntza plataformetan ebaluazioa eta kalifikazioa errazteko sortzen ari diren beste zenbait tresna ere kritika zorrotzak jasotzen ari dira. Tresna hauek plataforma birtualek metatzen dituzten datu kopuru handiak prozesatzen dituzte, eta beren oinarria da tutore adimendunak “ikaskidetzat” jo daitezkeela (learning companion) (Chou, Chan 114 & Lin, 2002) eta ikaskuntza egokitu daitekeela (adaptative learning) ikas-datuen analisiaren bitartez. Arazoa, berriz ere, ikaskuntzaren deshumanizazioa da, klik kopuruetara, asmatze-tasetara, ibilbide digitaletara, algoritmo eta estatistiketara murrizturik eta ikasle-makina harremana ikasleen arteko elkarlanaren baliokide hartuta. Kritika hauek eragin dute ikerketa honetako tresnen garapenerako atala bertan behera uztea. Plataforman metatzen diren datuak estatistikoki ustiatzeko aldez aurretik egindako saiakerak (Ezeiza & Palacios, 2009) eta IXA-EVAMTEX sistema garatzeko lan-ildoa baztertu egin da eta horren ordez, ebaluazio-emaitza jakin batzuk hautatu dira analisi estatistikorako, analisi kualitatiboa osatzeko eta hainbat ikerketa-emaitza kontrastatzeko. Halaber, ikasleen testuak modu partzialki automatizatuan etiketatu ordez, hautaketa eta kategorizazioa eskuz egitea erabaki da, hartara informazio esanguratsuagoa erauzten da, gizaki-erroreen arriskuak arrisku (halo efektua, kontraste efektua...). Plataformek informazio baliotsua eskaintzen dute ikas-prozesuak sakonkiago ezagutzeko eta ikertzeko, baina tentuz hautatu eta prozesatu behar da informazio hori, izan ere, aukera teknologikoek zabaltzen dituzten ateek eragin dezakete tresnak jendearen gainetik jartzea, jendeari lagundu beharrean. Ikerketa honetan, tresna hauek tresna metakognitibo gisa interpretatu dira (Azevedo, 2005), beti ikaskuntza-egoera zehatzean testuinguratu dira eta ikasleen alderdi kognitiboak ezezik, alderdi metakognitiboak, motibaziozkoak, jarrerazkoak... aintzat hartuta, eta horrela, testuinguru teknologikoa ikas-prozesuen beharretara moldatu da (eta ez alderantziz), ikas-prozesuak sustatzeko edota prozesuen euskarri gisa. Horregatik, honelako tresnak bilatu dira (Azevedo, 2007): (a) Ikasleei zeregin kognitiboetan laguntza ematen dietenak, maila kognitibo baxuko zereginak betetzen laguntzen dietenak ikasleak eskakizun handiko zereginetan kontzentra daitezen. (b) Ikasleei aukera ematen dietenak bestela egin ezingo lituzketen jarduerak egiteko (edo bestela une horretan bertan egin ezingo lituzketenak). 115 (c) Ikasleei aukera ematen dietenak hipotesiak sortu eta testatzeko, arazoen ebazpenaren testuinguruan. Azkenik, beharrezkoa da azpimarratzea e-ikaskuntza plataformek idatzizko adierazpen asinkronoa gehiegi sustatzen dutela Beharbada enfasi hau elkarreraginak kontrolatzeko interesak eragindakoa da, edo ikastaroetan gertatzen denaren ikerketa errazten duelako (elkarreraginaren erritmoak motelduta), edo e-ikaskuntza ikuspegi indibidualetik planteatzen jarraitzen delako; kontua da foro birtualek jarraitzen dutela izaten elkarreraginaren gune nagusi, eta ikaslearen hausnarketa bultzatzen badute ere, ez dira horren lagungarriak jakintza eraikitzeko, elkarreragina eta partaidetza hazi ahala elkarrizketa-hariei segitzea zaildu egiten baita, zenbait ikasle parte hartzera desmotibatzeraino (hainbeste mezuren artean “galduta” sentitzen direlarik). Laburpen orokor gisa, e-ikaskuntza ereduen eta ikaskuntza eta ikerkuntzarako tresna teknologikoen erabileraren berrikusketa kritiko honen ondorio gisa, esan daiteke aurrerapen teknologikoek bide berriak zabaldu dituztela, eta bide horien artean badira kontrola eta prozesuen sinplifikazioa eragiten dutenak eta badira, halaber, ikaskuntza eta ikerkuntza prozesuetan lagungarriak izan daitezkeenak, testuinguratze berriak sortzen dituztelako, lan errepikakorrak arintzen dituztelako eta ikasteko aukera berriak sortzen dituztelako. Tresnen erabilera etikoa funtsezkoa da trikimailu teknologikoetan eta prozesu mekanizistetan eror ez gaitezen. 118 gaitasunekin eta metodologia ikuspegi orokorrarekin lerrokatuta dagoen ebaluazioa bilatu da, prozesu osoari lagunduko diona eta informazio baliotsua jasoko duena, bai irakasleentzat eta bai ikasleentzat. Gaitasun konplexuak izanik, Monjan eta Gassner-ren ereduan (1979, Carnagham & Boritz, 2003n aipatua) identifikatutako lau osagaiak hartu dira erreferentzia gisa: (1) Ikasleak izan behar duen gaitasuna (2) Gaitasun hori duela erakusteko ikasleak egin behar dituen jardueretakoren baten adibidea (3) Gaitasuna erakusteko ikasleak egin beharreko prozesuaren deskribapena (4) Gaitasuna lortu duela erakusteko bete beharreko baldintzak Elementu horiek lagungarriak dira ebaluazioaren ikuspegi pedagogikoa finkatzeko, Pérez Pueyo eta bestek egindako goi-hezkuntzako ebaluazio formatiboaren berrikusketan adierazi bezala (Pérez Pueyo, Julián Clemente & López Pastor, 2009):  Ebaluazioa prozesu sistematikoa da, ez inprobisatua  Ebaluazio orok jasotako informazioaren irizpen edo balioespena eskatzen du eta ondorioz, alderaketa-irizpideak izatea.  Ebaluazio prozesua erabakiak hartzeari begira egiten da, hau da, helburu batera iristeko bitarteko bat da.  Ebaluazioaren xedeak kontu handiz analizatu behar dira ebaluatzeari ekin aurretik.  Ebaluazioaren xede nagusia ikaste-prozesua gidatzea eta laguntzea da.  Horretarako, alderdi esanguratsu guztien ebaluazio ulergarria behar da, ez da nahikoa noizean behin konprobatzea eskatutako lana egiten ari direla.  Tentuz ibili behar da ebaluazio prozedura bakar baten nagusitasunaren aurrean, ezin baititu ebaluagarriak diren alderdi guztiak bete. 119  Benetako ebaluazioa idiosinkratikoa da, pertsona eta ikastetxe bakoitzaren berezitasunetarako egokia.  Ebaluatzaileek euren eraginpeko pertsonen aurrean erantzun egin behar dute, eta horregatik, maiz izan behar dute elkarreragin informala. Beste zenbait autorek, hala nola Rhodes eta Tallantire-k (2003), planteatu dute ebaluazio-ereduak lehentasunak zehaztu behar dituela, funtsezkoa eta desiragarria bereizteko, ikaslearen aurrerabidea irudikatzeko, gaitasunen transferentzia eta konexioa errazteko, zereginek ebaluazio-irizpideekin duten lotura argitzeko, eta adibideak eskaini behar dituela garatu beharreko trebetasunak praktikan jartzeko. Bai Pérez Pueyo eta besteren ekarpenak, bai Rhodes eta Tallantire-renak eta antzerakoak, gako izan dira ikerketa honen ardatz izan diren gaitasunaren konstruktuak definitzeko. Jardueran oinarritutako ebaluazioa deiturikoa (performance based assessment) hartu da ebaluazio estrategia nagusi gisa, gaitasunen alderdi zehatzak praktikan jartzea planteatzen dutenak (Perkin, 1999; Rodríguez, 2000), eta jarduerak zeregin komunikatibo zehatzetan multzokatu dira, zeregin horiek ikas-prozesuen lagungarri izateaz gain, informazioa jasotzeko tresnak izan daitezen. Ebaluazioa bera ikertzeari begira, ebaluazio formatibo eta dinamikoaren dimentsio psiko-soziala azpimarratu da (Gilly, 1986; Kozulin, 1998), eta ondorioz, aurreondorengo neurketetan (pre-test/post-test) oinarritu ordez, aztertu da noiz eta zein baldintzapetan lortu dituzten ikasleek egiturazko aldaketak euren gaitasunaren jabekuntzan. Ebaluazio dinamikoaren ikuspegiak proposatzen du ikaslearen etorkizuneko gaitasuna ez dela uneko gaitasunaren jarraipen hutsa, eta hartara, etengabe galdetu behar da ikasleak zer dakien baina baita zer-nolako ahalmena duen ikasteko eta aurrera egiteko, eta horrek esan nahi du ebaluazioa ez dela prediktiboa, ikasprozesuaren orientazioa ulertzeko tresnetako bat baizik. Aurre-ondorengo neurketak alboratzeko beste arazo garrantzitsu bat da funtzio batzuk ikasiak izaten direla neurgarriak edo ikusteko modukoak izan baino lehen, eta gertatzen da gaitasun-maila jakin bat ez aitortzea ezin delako egiaztatu garatuta dagoela, edo zereginen egite hutsak ez dituelako azaleratzen, komunikatiboak, testuinguratuak edo argiak izanda ere (Van der Veer & Valsimer, 1991). Adibide gisa, ikasle batzuek nahiago dute ondo dakitena 120 soilik agertu eta beste batzuk gehiago arriskatzen dira, eta ondorioz, gaitasun-maila teoriko berarekin oso erakustaldi desberdinak egiten dira. Horrek ez du esan nahi erabiltzen diren tresnak eta egiten den analisia ez direnik baliagarriak ebaluazioa alderagarria izateko, baina ikerketaren posizionamenduan, esan nahi da ez dela bilatzen ikasleen maila zein den ezartzea edo ezartzeko ebaluaziotresnak bilatzea, ebaluazioari argia emateko bideak, prozedurak eta teknologiak aztertzea baizik. Horregatik, teknologia prozesua behatzeko tresna gisa erabiltzen da, bai analizatzeko eta bai prozesuan zehar nola hobetu landu ahal izateko, eta ez horrenbeste gaitasuna neurtzeko. Ebaluazioa aldagai independiente gisa aztertzea planteatzen da, ebaluazio formatibo eta dinamikoaren dimentsio psiko-soziala azpimarratuz (Gilly, 1986). 121 3.1 Autoerregulazioa eta autonomiaren garapena goi-mailako irakaskuntzan Autoerregulazioa autonomiaren garapenean gako bada ere, autoerregulatze konstruktoaren kontzeptualizazio teorikoak oraindik sendotasuna falta du. Autoerregulatzea metakognizioarekin estuki lotuta badago ere, ez dago garbi metakognizioaren atal bat den (adibidez, Brown & DeLoache, 1978; Kluwe, 1987), edo metakognizioaren gainetik dagoen kontzeptua den (adb., Winne, 1996; Zimmerman, 1995). Nolanahi ere, azken ikerketetan, zereginei lotutako prozesuen erregulazioaz gain, motibazioari lotutako prozesuak eta prozesu sozio-emozionalak ere autoerregulatzearen parte direla ikusi da (Veenman, Van Hout-Wolters & Afflerbach, 2006). Ikasleak portaera autoerregulatzeko duen trebetasuna bere etorkizuneko emaitza akademikoen osagai inportantea da (Zimmerman & Martinez-Pons, 1990). Torre-k (2008) hainbat autore erreferentziatuz dioenaren arabera, autoerregulatzeko gaitasuna garatu duten pertsonek probabilitate altuagoak dituzte unibertsitatea amaitu ondoren euren kasa ikasteko, lan-egoera berrietara egokitzeko eta bizitzan zehar hobetzeko eta moldatzeko. Oro har, autoerregulatzea banakoaren ikuspegitik landu izan da, eta ikasketetan eta ikasketen ondoren banakoak izango duen arrakastarekin erlazionatu da. Autoerregulazioaz egin diren garapen didaktikoek oro har gutxietsi egin dute taldearen lekua prozesuan. Taldea banakoari laguntzeko elkarreragin gisa hartzen da, gehienez ere. Ikaskideak eredu gisa aipatzen ditu baina ez da aurreikusten elkarren arteko erregulazioa prozesu natural, baliotsu eta beharrezko gisa. Irakaslea da feedbackemaile nagusia eta estrategia egokiak planteatu eta balioesten dituena. Ez da eraikitze sozio-konstruktiboa hartzen kontuan eta ez da aurreikusten Wertsch-ek (1978) proposatutako heteroerregulaziotik autoerregulaziorako igarobidea, hain zuzen ere, goihezkuntzan garrantzi handiena duen erregulazioa. Perrenoud-ek (1991), aldiz, jakintza auto-sozioeraikitzen dela agertu du, eta prozesu horietako baliabide garrantzitsuenak autoantolaketa eta elkarregin soziala dira. Izan ere, hainbat testuingurutan ikusi da autoebaluazioaren, elkarren arteko ebaluazioaren eta ikaslea irakaslearekin batera ebaluatzearen eraginkortasuna (Jorba & Sanmartí, 2000; 122 Zapata-Ros, 2013). Eraginkortasun horretan, gakoa da ikasleei helburuak komunikatzea eta ebaluazio irizpideak bere egiten laguntzea. Prozesu hauen lanketa didaktikoaren helburu nagusia ikasleari ikasten irakastea da, ahalik eta autonomia handienean ikas dezan. Autoerregulazioa zaila izaten da ikaslearentzat banakakoaren ikuspegitik planteatzen bada, autobehaketa eta autoezagutza zaila baita; aldiz, taldearen testuinguruan, jakintza banaturik dagoelarik, elkarren artean erregulatzeko aukera sortzen da (Chan, 2012). Talde-testuinguruan proposatzen da, hain zuzen ere, ikaskuntzen etengabeko erregulazioaren kontzeptua (Perrenoud, 1991; Jorba & Casellas, 1997; Jorba & Sanmarti, 2008). Perrenoud-ek (1991) adierazi bezala, ikaskuntzaprozesuetan erregulazioa lehenetsi nahi bada, estrategia didaktikoak irakaslearen beharrik ez duten bi mekanismotan oinarritu behar dira: autoerregulazioa eta ikasgelako elkarreragina. Unibertsitatearen testuinguru zehatzaren kasuan, kontuan izan behar da lehen mailako ikasleak komunitate sozial berri batean sartzen direla, eskakizun bereziak dituena (Carlino, 2005); honek suposatzen du, sozio-konstruktibismoaren ikuspegitik, komunitate horren berezitasunak kultura horretako kideekin elkarreraginean barneratzen direla, eraikitze eta berreraikitze prozesuen bitartez. Wertsch-ek (1978) adierazi bezala, jarduera batean autoerregulatzeko gai izateko, lehenik jarduera horretan trebeak direnen elkarren arteko erregulazioa behar da, eta horretarako jabetu behar da zein den testuingurua (ikerketa honen kasuan unibertsitatea eta zehazki hezkuntzaren jakintzaesparrua), progresiboki bertako kulturan integratzeko. Helburua da ikasleek euren ikaskuntza sistema pertsonala eraikitzea eta progresiboki hobetzea, eta berdinen arteko elkarreraginak errazago egiten du ikasten ari dena hitzez adieraztea, esplizitu egitea eta kideekin kontrastatzea (Jorba & Sanmartí, 2000). Allal-ek (1988) hiru modu proposatu ditu erregulazio formatiboaren integrazio didaktikoan: erregulazio puntuala edo atzerako erregulazioa (zailtasunak gainditzeko edo hutsuneak betetzeko indargarriak programatzeari begirakoa), erregulatze proaktiboa (gaitasunak kontsolidatzeko jarduerak aurreikustekoa) eta elkarreragineko erregulatzea (ikaskuntza-sisteman integraturikoa). Ordenagailuak lagundutako ikaskuntza kolaboratiboen ikerketen testuinguruan (CSCL, Computer Supported Collaborative 123 Learning), aldiz, horrela bereizten dira erregulazio-motak: autoerregulazioa, elkarren arteko erregulazioa eta erregulazio partekatua (shared regulation) (Winne, Hadwin & Perry, 2012). Erregulazio partekatuak ikastaldea bere osotasunean hartzen du erreferentzia gisa autoerregulazioa garatzeko. Erregulazio formatiboaren hainbat ikuspegi aztertuta eta EQF markoak identitate akademikoaren garapena eta autoerregulazioa goi-hezkuntzan garatzeko ezarritako mailekin bateratuz, ondorengo taula proposatu da ikasleen mailaketa finkatzeari begira: 124 3.1.1 Taula Autonomia eta autoerregulaziorako gaitasun-mailak eta identitate akademiko-profesionalaren garapena (EQF markotik egokitua). Gait. maila Autonomia eta autoerregulazioa Identitate akademiko-profesionalaren garapena 1 Autoerregulaziorako gaitasuna du norbaiten gidaritzapean bada. Eskatutako zereginak betetzen ditu. 2 Autoerregulaziorako beharraz ohartzen da eta ekimena erakusten du agindutako zereginak betetzeko. Eskatutako zereginak betetzen ditu emandako informazioa erabiliz. 3 Egoera egonkorretan ardurak hartzen ditu zereginak betetzeko eta ikasteko. Eskatutako zereginak betetzeko informazioiturriak erabiltzen ditu eta testuinguru soziala kontuan hartzen du. Zereginen mugak gainditzen ditu lan osatuagoa betetzeko. 4 Egoera egonkorretan, autoerregulatzen da eta elkarren arteko erregulaziorako joera erakusten du. Besteren lanak gainbegiratzen ditu eta iradokizunak egiten eta onartzen ditu. Eskatutako zereginak betetzeko adituen informazio-iturriak integratzen ditu eta testuinguru sozialera egokitzen ditu. Horretarako, bere lanbide edo testuinguru akademikoaren ezaugarriak identifikatzen ditu. 5 Bere ikas-prozesua proiektatzen du autoerregulatzeko, eta proiektu konplexuak sormenez kudeatzen ditu. Elkarren arteko erregulazioan, besteri lagundu eta bere emaitzak berrikusten ditu. Bere rol akademiko-profesionala formulatzen du eta bere posizionamendua erakusten du epaiak emateko, jakintza soziala eta etiko adierazgarria erakutsiz. Zeregin abstraktu eta zehatzak gauzatzen ditu, besteren aginduz edo ekimen propioz. 6 Bere prozesuak autoerregulatzen ditu eta taldelana erregulatzen du, testuinguru konplexuetan ere. Proiektuen kudeaketan sormena eta ekimena erakusten du kudeaketan eta taldekideen erregulazioan. Bere rol akademiko-profesionalaren gaineko hausnarketa kritikoa egiten du eta bere posizionamendua erakusten du epaiak emateko testuinguru konplexuetan, jakintza soziala eta etiko adierazgarria erakutsiz. Zeregin abstraktu eta zehatzak gauzatzen ditu, besteren aginduz edo ekimen propioz, alderdi sozial eta etiko adierazgarriak kontuan hartuz. 7 Talde-lanean lidergoa erakusten du egoerak konplexuak direnean ere, taldekideen lana berrikusten du eta bere prozesuak autoerregulatzen ditu autonomia handiz. Lidergoa eta berrikuntza erakusten du ezezagunak diren laneko zein ikasteko testuinguruetan, zeregin konplexuak eta aurreikusezinak gauzatzeko, bai besteren eskariz bai ekimen propioz. Talde-lanean besteren ikuspegiak onartzen ditu eta jokabide estrategikoa erakusten du taldearen jarduera hobetzeko. 8 Autonomia eta autoerregulazio handia eta iraunkorra erakusten du eta taldearen lidergoa eraman dezake, taldekideen lana erregulatzen laguntzeko ardura hartuz. Lidergo, berrikuntza eta autonomia nabarmena erakusten du lanean eta ikasketa testuinguru berrietan eta arazoak ebaztea eskatzen dutenean, askotariko faktoreak elkarreraginean daudenean. Bere identitate akademiko-profesionalaren gaineko ikuspegi kritikoa du eta bere zereginen inguruan hausnartu eta eztabaidatzen du bere kideekin eta beste diziplina-eremu batzuetako eragileekin. 125 Maila hauen laguntzaz, autoerregulazioaren eta elkarren arteko erregulazioaren garapen progresio posible bat irudikatzen da, komunikazio gaitasun sozialari eta identitate akademiko-profesionalari lotua; hala, autonomiaren ikuspegi dinamikoa, kritikoa, hausnarketazkoa eta partekatua proposatzen da. Unibertsitateko graduan zehar ikasleek lehen bost maila eskuratu beharko lituzketela kontuan hartuta, maila horien zehaztapena ikerketa honetako erreferente izan da talde-lanari eta elkarren arteko tutoretza-proiektuari lotutako zereginen emaitzak kategorizatzeko erabili dira. 126 3.2 Komunikazio gaitasunaren autoerregulazioa, kontzientzia linguistikoa eta hausnarketa metalinguistikoa Atal honetan, elkargune bat bilatu da goi-hezkuntzako erregulazio ikuspegiaren eta hizkuntzen ikaskuntzan erabiltzen den ikuspegiaren artean, komunikazio gaitasun akademikoaren erregulazioaren kontzeptua zehazte aldera. Hizkuntzen ikaskuntzaren esparruan, erregulazioa bi kontzeptu nagusitan jasotzen da: kontzientzia linguistikoa eta hausnarketa metalinguistikoa. Kontzientzia linguistikoa hizkuntza-formek eta komunikazioak duten loturaren gaineko kontzientzia da, alegia, hizkuntzaren alderdi formalak eta oinarri linguistikoak aintzakotzat izateko gaitasuna, abstrakzio maila jasoagoan edo xumeagoan (Cots, Armengol, Arnó, Irún & Llurda, 2007). Hausnarketa metalinguistikoa, aldiz, hitzezkoaren erabilerari estuki lotuta dago, bai eguneroko bizitzan, bai ikas-irakats egoeretan, komunikazioa errazteko edota gizahizkuntzaren ezagutza berriak jabetzeko xedez (Cots & Nussbaum, 2002), eta hizkuntzaren, komunikazioaren edo ikaskuntzaren hitzezko adierazpen horren kontziente izatea da. Kontzientzia linguistikoaz Schmidt-ek (1983) ondorioztatu bezala, hizkuntzaren alderdi formalen gaineko kontzientzia beharrezkoa da hizkuntza gaitasun jasoa bereganatzeko. Bere azterketen arabera, lau dira kontzientzia linguistikoa garatzeko faktore nagusiak (Schmidt, 1993): Intentzionalitatea, arreta, konturatzea eta ulermena. James eta Garrentt-en arabera (1992), kontzientzia linguistikoak bost eremu ditu kontuan hartu beharrekoak: eremu afektiboa, soziala, “botereari” lotutakoa, kognitiboa eta performantziari lotutakoa. Hausnarketa metalinguistikoak, aldiz, hiru xede nagusi ditu:  Ikaslea kontziente izatea hizkuntza-forma desberdinek komunikazio erabilera desberdinak dituztela, hizkuntzaren ahalmenaz jabetzeko.  Bere hizkuntza-erabilera eta bere ingurukoena analizatu ahal izatea, euren hautaketak erabakitzeko (zein hizkuntza, nola eta zergatik erabili). 127  Bere ekoizpena epaitu ahal izatea, bai idatzia, bai ahozkoa, euren maila garatu eta heltzeko. Kontzeptu hauetan enfasia jartzearen arriskurik handiena da gramatikaren lanketaren ikuspegi tradizionala berreskuratzeko erabiltzea, kontzientzia hizkuntzaren ezagutza kontzeptualari lotuz, baina berez, kontzientzia linguistikoa eta hausnarketa metalinguistikoa hizkuntza esplizituki landu gabe garatu behar da, hizkuntza beti komunikazioaren testuinguru zehatzean garatuz, testuinguru hori baita hizkuntz erabakiak hartzeko analizatu behar dena. Kontzientzia linguistikoaren kontzeptua autoerregulazioaren eta elkarren arteko erregulazioaren kontzeptura hurbiltzeko, irakaslearen eta ikaskideen feedbackaren garrantzia aztertzen duen bibliografia berrikusi da. Butterfield eta Metcalfe-k (2006) ikertutakoaren arabera, egindako hizkuntz akats baten aurrean ikasleak erantzun zuzenaren berehalako feedbacka baldin badu eta hori berarentzat ezustekoa edo harrigarria bada, arreta handiagoa jartzen dio eta ondorioz, hobeto gogoratzen du aurrerantzean. Zailagoa da testualtasunaren inguruko berehalako feedbacka jasotzea (erregistroa, egokitasuna, antolaketa...), faktore gehiago sartzen delako tartean: testuingurua, idatz-esparru edo testu generoak duen tradizioa (eta tradizioa hausteko erak), ideien jarioa, lexikoaren hautaketa, komunikazioan parte hartzen ari diren pertsonen arteko ezagutza... Hain zuzen ere, feedbacka emateko moduen inguruan garatutako esperientzietan identifikatutako zailtasun nagusietako bat da askotan feedbacka zuzentasun normatiboari lotuta egoten dela. Manchón-ek (2011) komunikazio gaitasunean bi feedback mota bereiztu behar direla adierazi du: eskuratze feedbacka (feedback for acquisition) eta zuzentasunerako feedbacka (feedback for accuracy). Bi feedback mota hauek helburu desberdinak dituzte eta zuzentasunerako feedbackari gehiegizko arreta jartzen zaio eskuratzeari begirako feedbackaren kaltetan; gainera, ez dago argi feedbacka eraginkorra denik, ikasle desberdinek erantzun desberdina izan baitezakete feedback mota desberdinen aurrean. Nolanahi ere, badirudi bi feedback-moten konbinazioak erakusten dituela emaitzarik onenak (Fathman & Whalley, 1990), nahiz 128 eta ematen duen formaren gaineko feedbackak epe laburragoan erakusten dituela, beti ikasle bakoitzaren estilo kognitiboaren arabera, eta baita feedbacka ematen duen pertsonaren arabera ere, bere estiloa, jarrera eta orokorrean, elkarreraginen forma eta historia (Rieker, 1991). Chi-k (1996) tutore-tutorizatu arteko harremanen inguruan egindako ikerketan erakutsi bezala, emaitzarik onenak lortzen dira feedback emailearen eta jasotzailearen arteko harremana iraunkorra edo egonkorra denean, eta harreman horretan ikasleen aurreiritzi okerrak eta gaizkiulertuak jorratzen direnean eta ikaskuntza elkarren artean eraikitzen denean, aldamiajea errazten da. Ildo horretan, hiru motako feedbacka bereiz daiteke edukiari begira (Chi, 1996): zuzentzeko feedbacka, azalpen didaktikoak, eta feedback iradokitzailea  Zuzentzeko feedbacka tutoretza-sistema adimendunek arrakasta izan dezaketen feedback mota da, eredu ideal batekin jokatzen delako (hizkuntzaren erabileraren kasuan, gramatikaren eredu normatiboarekin).  Azalpen didaktikoen eragina ez dago hain argi autore honek aztertutako ikerketetan; batez ere azalpen horiek luzeak direnean da zaila beren eragina balioestea.  Feedback iradokitzailea, aldiz, ikaskuntza eraikitzeko feedback eraginkorrena dela dirudi, erantzunak eman ordez edo alderdi negatiboak azpimarratu ordez (“gaizki dagoena”), aurrerabideak iradoki egiten direlako (“nola hobetu”) eta ondorioz, elkarrizketa sortzen da edo hausnarketa-prozesua bultzatzen du Feedback iradokitzailea feedback zuzentzailea baino konplexuagoa da ezinbestez eta zailagoa da tutoreentzat, ez baitute izango galderen erantzunerako txantiloirik edo erreferente finkorik, baina feedback-mota hau da tutore-tutorizatu arteko dialektika sustatuko duena, eta hartara, bi rolak betetzen dituzten ikasleek etekina ateratzen diote prozesuari. Horretarako, tutore-rola esleitua duen ikasleak ebaluazio-sistemaren ulermena landu behar du eta besteren ekoizpenetan behatzeko gaitasuna garatu, alderdi sendoak eta ahulak identifikatu ahal izateko, baina gainera, dialektika horretan 129 komunikatzeko trebetasuna garatu behar du, tutorizatuarekin batera ikaskuntza eraikitzeko. Era berean, komeni da argitzea feedback iradokitzaile horrek komunikazio prozesuaren erantzun subjektiboa sustatzen duela. Alde batetik, soilik har daiteke feedback-tzat arau zehatz batzuk eta adierazleak finkatu badira eta prozesu kontrolatu eta egituratua bada, elkarreraginean eraginkorrago egiten dena (Lepschy, 2008). Baina bestetik, partaideen gertutasuna eta egunero ekarpenak eta ideiak trukatu ahal izatea da feedbacka eraginkorragoa egiten duten ezaugarriak. Horregatik, irizpideak aurrez finkatuak eta konpartituak egonik ere, ontzat eman behar da erantzun subjektiboa dela eta ez analisi zehatza, adibidez aldi baten ondoren egindako zereginen gainean egiten den ebaluazio zehatza. Feedbacka, hortaz, Lepschy-ren berrikusketaren arabera, taldearen prozesuaren barruan integratu behar da eta irakasleak kontrolatu edo gain-begiratu egin behar du. Horrez gain, kontuan izan behar da feedbacka ez dela eguneroko bizitzako egoera naturaletan gauzatzen eta gerta liteke hainbat ikaslek erresistentzia erakustea edo erasotuak sentitzea pareen feedbackaren aurrean; horregatik, ikas-prozesuaren osagai gisa definituta eta behin baino gehiagotan erabiltzen bada irakaslearen kontrolpean, integratuagoa eta eraginkorragoa izango da (Lepschy, 2008). Elkarren arteko erregulazioaren ikuspegi honek, zuzenketa linguistikotik haratago eraikitze sozial partekaturantz jotzen duenak, kontzientzia linguistikoaren ikuspegia zabaldu du, hizkuntza kontzientzia kritikoa (critical language awareness) deiturikoa garatzen hasteko. Kontua ez da, ildo honetan, ikasleria aldez aurretik finkatutako diskurtso batera egokitzen trebatzea, arauetara ahalik eta gehien hurbilduz, baizik eta jabearaztea hizkuntza elkarren artean eraikitzen den zerbait dinamikoa dela, eta ondorioz, komunitate bateko partaide guztiek dutela hizkuntza eta diskurtsoak eraikitzeko, eraldatzeko, interpretatzeko edo diskurtso konbentzionalak apurtzeko eskubidea eta erantzukizuna. Testuinguru honetan, hizkuntzaren alderdi normatiboak eta estandarizatuak ezagutzeak aukerak zabaltzen ditu kritikoki erabiltzeko, kontzientzia linguistikoan hiru alderdi integratuz: kontzientzia soziala, aniztasunaren kontzientzia eta 130 aldaketa-aukeren kontzientzia (Fairclough, 1992; Cots et al., 2007). Hori guztia kontuan hartuta, goi-hezkuntzako komunikazio gaitasunaren garapenari begira, testuek orokorrean dituzten ezaugarriak ulertzeaz gain, unibertsitatearen komunikazio-esparruaren berezitasunak kontuan izan behar dituzte ikasleek:  Kontzientzia soziala: unibertsitatea ikasteko leku bat baino gehiago dela ulertzea. Ikaskuntza eta ikerkuntza komunitate berezitua da, komunikatzeko era berezituak dituena. Unibertsitatearen barruan komunitate-talde, esparru eta sailak daude eta talde/esparru/sail bakoitzak komunikatzeko era berezituak garatu ditu, diziplinako ohiturei segiz.  Aniztasunaren kontzientzia kritikoa: unibertsitatea testuinguru formaltzat jotzen bada ere, erregistroa oso aldakorra da. Irakasle-ikasle harremanak ere, ez dira mota bakarrekoak eta irakaslea botere-egoeran badago ere, informaltasunerako tarteak eta aukerak daude, irakaslearen arabera batik bat baina baita ikaslearen arabera ere. Horrez gain, euskararen kasuan batik bat, euskalkiak eta adierazpide lokalak erabiltzeko aukera ugari daude. Ikasle askorentzat, unibertsitatea da lehen aukera euskalki desberdinetako hiztunekin harremanak izateko, jatorri ezberdineko ikasleak elkartzen baitira ikasgeletan, lehen aukera hizkuntz aniztasunaren kontzientzia izateko eta desberdintasuna ulertzeko eta errespetatzeko. Halaber, lehen aldiz kontrastatzen dute euren hizkera eta euskalkia beste jatorri batzuetako pertsonekin eta hala, adierazpidea moldatu beharko dute lehen aldiz ulertuak izateko eta komunikazioa errazteko; aldi berean, besterenak ulertzeko eta onartzeko sentsibilitatea garatzen dute.  Aldaketa aukeren kontzientzia: hizkuntzaren erabilera dinamikoa eta aldakorra da, hortaz, egoera linguistikora egokitzea ez da aukera bakarra; berritzaile izateko aukera ere badago, edo elementu berritzaileak txertatzeko, norbere ezaugarri diren komunikatzeko erak aldarrikatzeko, eta abar. Horren adibidea da unibertsitateak formaltasun-mailan izan duen bilakaera, euskalkiaren onarpena testuinguru batzuetan (adibidez, foro birtualetan) edo 131 gizarte-zientzietan tradizioak ezartzen duena baino testuak argiagoak eta zehatzagoak ekoizteko dagoen joera. Horrek esan nahi du hizkuntzaren erabilera kontzientea egiteko hiru kontzeptu bereganatu behar direla: forma/funtzio erlazioa, zuzentasuna/egokitasuna eta gizarteindarrak/hizkuntza. Erabakiak hiru ardatz hauek kontuan izanda hartzen trebatzea da komunikazio gaitasunaren kontzientzia izatea. Pentsa daiteke elkarren arteko erregulazioak kontzientzia hartze horretan lagun dezakeela, hizkuntzaren ezagutza baino gehiago, komunikazioaren ikuspegi sozio-kulturala lantzen delako. Halaber, elkarren arteko erregulazioak identitate akademiko-profesionala garatzen lagun dezake Locher-ren arabera (2008), Mendoza-Denton-en (2002) lana abiapuntu. Locher-rek bereziki ikertu du adeitsu izatea identitatearen eta harremanen garapenean, eta bere ustez, gazteen hizkeraren garapenerako funtsezkoa da testuinguru akademikoetako elkarreragina, hizkuntzaren erabilera konbentzionalagoa eskatzen duena, jakintzaren transmisioari lotuta. Komunikazio akademiko-zientifikoa gizaheldutasun prozesuei eta elkarreragin sozial informalari lotutako gaitasunen ikuspegitik lantzeak, eta ez eguneroko hizkeratik urrun dagoen gaitasun berezi eta finko gisa, beharbada erraztu egingo luke diskurtso akademiko-zientifikoa eraikitzea, modelaje bidez eta berdinen arteko elkarreraginean. 132 3.3 Erregulazio soziala: Elkarren arteko feedbacka eta bere didaktika Elkarren arteko ikaskuntza hainbat ikaskuntza-tradiziotatik badatorkigu ere, era asko dago interpretatzeko eta garatzeko. Hasiera batean, uste izan da elkarren arteko ikaskuntza ideia konplexuak parekoek ulertzeko moduan azaltzea dela, gehiago dakienak gutxiago dakienari laguntzeko helburuz, baina ikerketek eta esperientzia praktikoek hori baino gehiago izan daitekeela erakutsi dute. Definizio zabalagoan, elkarren arteko ikaskuntza gizarte-talde antzeratsuko pertsonen artean gauzatzen dena da, irakasle profesionalak ez direnen artean, elkarri lagunduz ikasteko eta irakatsiz ikasteko asmoz (Topping, 1996). Lan-lerro hau berdinen arteko ikaskuntzaren ikuspegitik garatu da (peer-assisted learning), sozio-konstruktibismoaren testuinguru teorikoan kokatzen dena. Berdinen arteko ikaskuntzak ikaskuntza partekatu eta kolaboratiboen dimentsio kolektiboa eta asimetrikoa azpimarratzen du (Menéndez Varela & Gregori, 2010). Ikerketen arabera, zenbait taldetako kide izatea iragarle esanguratsua da batezbesteko kalifikazioetan, bai uneko kalifikazioetan eta bai etorkizunekoetan (Wentzel & Caldwell, 1997). Lorpen altuko taldeetan, banakakoaren lorpenak hobetzen dira (Estell, Cairns, Farmer & Cairns, 2002); eta alderantziz, lorpen baxuko taldeetako kideek joera dute motibazioa galtzeko, eta taldeko zereginei ez diete horrenbeste erreparatzen (Eccles, Wigfield & Schiefele, 1998). Horrez gain, lorpen baxuko ikasleek nabarmen hobetzen dituzte euren kalifikazioak urtebete geroago, lorpen jasoko taldekideen artean baldin badabiltza (Epstein, 1983). Hala, nahiz eta tankera honetako ikerketa asko ez den egin (Jones, Estell & Alexander, 2008), emaitzek erakusten dute taldekideek eragin esanguratsua dutela norberaren motibazioan eta ikaskuntza emaitzetan. Jones eta bestek (2008) egindako ikerketaren arabera, erregulazioari lotuta ikasleek dituzten eztabaidak gako dira talde-lanaren garapenean, eta eztabaida horiek maizago gertatzen dira (baita ikasgelatik kanpo ere) ikaskuntza autoerregulatzeko joera handiagoa duten banako ikasleek osatutako taldeetan. Esan daiteke, orduan, autoerregulatzeko gaitasunak automatikoki elkarren arteko erregulaziorako gaitasuna areagotzen ez badu ere, erregulatzeko kontzientzia izatea erraz dezakeela. Alderantziz 133 ere izan daiteke: elkarren arteko testuinguruetan erregulazioaren garrantzia ulertzen duten ikasleek autoerregulatzeko joera handitzea. Elkarren arteko ebaluazioak eskatzen duen elkarlanaren ulermena ez da, baina, berehalakoa eta ardatz desberdinak jorratu behar dira. Talde txikitan lan egiteak ikaskuntza areagotzea espero bada ere, ez da hala izaten ikasleak elkarrekin jartze hutsez. Ikasleek jakin behar dute nola erregulatu euren ikaskuntza eta elkarlana eta zertan laguntzen dien (Barron, 2003; Chan, 2001; Kreijns, Kirschner & Jochems, 2003). Ikasleak bere ikaskuntza autoerregulatzen jakinda ere, gerta liteke ez jakitea nola erregulatu taldeko lana. Didaktikaren ikuspegitik, elkarrena arteko erregulazioa bi modutan planteatu ohi da: mentoretza, maila edo esperientzia jasoagoko ikasle batek maila baxuagoko ikasle bati aholkularitza emateko ardura hartzen duenean, eta berdinen arteko tutoretza, erantzukizuna edo laguntza bi norantzetan ematen denean. Mentoretzan normalean ikasle-mentoreak ikasle mentorizatuari laguntzen dio hezkuntza erakundera egokitzen eta bere bizitza pertsonalean orientazioa ematen dio. Ikasle-mentorearen zereginak Eliza-k (1999) honakoetan laburtu ditu: harremanean enfasia egitea, informazioan enfasia egitea, gidaritza eta bidea erraztea, kontrastatzea (erabakiak hartzean beste ikuspegi batzuk azpimarratu edo erronkak bota), partekatzea eta ikuspegi kritikoa sustatzea. Cohen-ek (1995) ere, ikasleen ikuspegi kritikoa azpimarratzen du mentoretzan, ikaslearen ahalmen pertsonala eta bokaziozkoa garatzen laguntzeko. Mentoretza ikasle hasiberriak ikasketetan eta euren bizitza pertsonalean gidatzeko helburua du eta hainbat unibertsitatetako plan instituzionaletan definitzen da. Ikerketa honetan ez da mentoretza lantzen, tutoretza baizik, baina azpimarragarria da ikaslearen pentsamendu kritikoa garatzeko eta bere proposamenak kontrastatzeko berdinen arteko lanak duen garrantzia. Berdinen arteko tutoretzaren ezaugarri nagusia rolen banaketa da (ikasle tutorea eta ikasle tutorizatua) eta helburu kurrikularretarako orientazioa du. Tutoretza hau talde barneko autoebaluazio prozesuen desberdina da, kasu honetan ez baita rol banaketarik 134 egiten, soilik egokierak proposatzen dira talde-lana berrikusteko. Elkarren arteko tutoretzan, aldiz, rolak banatzen dira eta argi espero dute ikasleek tutore-rola hartu duten ikasleengandik feedback zuzentzailea eta iradokitzailea jasotzea; horretarako, ikasleak talde-lanaren erregulazioan trebatu behar dira eta feedbackaren kultura garatu behar da (González, Silva & Marín, 2009) feedback hori esanguratsua, motibatzailea eta bultzatzailea izateko (Slavin, 1995). Topping-ek (1996) egindako berrikusketan azaltzen duen bezala, ikasleak irakaslearen rolean kokatzean ikaskuntza areagotzen da, materialak arreta bereziz lantzen dira, sakonago, eta parte-hartzean oinarritutako ikaskuntza aktiboa indartzen du (participative learning). Bai tutorizatuak eta bai tutoreak etekina ateratzen diote jarduerari (Knight & Steinbach, 2011) eta bereziki esanguratsua da goi mailako gaitasunak garatzeko, nahiz eta, autore hauen arabera, tutoretza-mota hau kudeatzea konplexuagoa izan online testuinguruetan aurrez aurrekoetan baino. Ebaluazio modu honek bereziki alderdi hauetan du eragin positiboa:  Ikasleek ebaluazio-irizpideak manipulatzen eta aplikatzen dituztenez, zehaztasun handiagoz ulertzen dute garatzea espero diren gaitasunen nolakotasuna.  Ikasleek elkarren artean ebaluatuz, ikas-prozesuen hobekuntzak edo mugak komunikatzeko forma desberdinak konbinatzen dira eta eztabaidatzeko aukera gehiago eskaintzen dira.  Elkarren arteko ebaluazioa, horretara bideratzen bada, elkarlanerako giroa sustatzeko modua izan daiteke, elkarren arteko konfiantza, komunikazioa eta elkar-entzute aktiboa bultza baitezake.  Autonomia eta elkarmendetasun horizontala susta dezake, ikas-prozesuak norbanako isolatuan ardaztu ordez, taldean eta ingurune sozialetan oinarritzeko joeraren alde eginez. Oro har, ikasleek aktiboki parte hartzen duten edozein ebaluazio da komunikatibodialogikoa, printzipio hauetan oinarritzen dena (López Pastor, 2008; Buscá et al., 2010): 135 egokitasuna, adierazgarritasuna, sinesgarritasuna, integrazioa, jarraikortasuna, bideragarritasuna, etika (bai informazioaren trataeran eta bai kalifikazioaren boterearen erabileran) eta emantzipazioa, erantzukizuna bere azken ondorioetara eramatea bilatzen duena. Printzipio hauen bitartez adierazi nahi da ikasleek ebaluazioan duten partaidetzak diseinu kurrikularrarekin koherentea izan behar duela, baina, era berean, ikaslearen ikaskuntzaren eta autonomiaren garapenaren alde egin behar duela eta bai ikasleen eta bai irakasleen lan-karga hartu behar duela kontuan. Erregulazio horrek, testuinguru sozial jakinean elkarreraginean gauzatzen delarik, komunikazio gaitasunarekin zerikusi estua du, bai gaitasun erreferentzialarekin eta bai gaitasun sozialarekin. Ebidentziak daude elkarrekin lan egiteak ikasleei laguntzen diela idatzizko ekoizpenetan hizkuntza baliabideak ugaritzen (Wigglesworth & Storch, 2012). Donato eta McCormick-ek (1994) adierazi bezala, hizkuntzetan bi eratako bitartekaritza dago: artefaktuen bitartekaritza (testuliburuak, ordenagailuak...) eta bitartekaritza soziala, eta bigarren honetan sartzen dira elkarreraginerako aukerak, diskurtsoen ereduak, erabaki estrategikoak eta beste pertsona batzuen laguntza, hala nola irakasleena eta ikasleena. Horregatik, elkarren arteko erregulazioa balio akademiko hutsetik haratago doa eta ikasleen identitatea eraikitzen laguntzen du, identitate kontzeptua Bucholtz eta Hall-ek 2005ean definitutako zentzuan: “norberaren eta besteren posizionamendu soziala” (2005, p. 586 [itz.], Locher-rek 2008an aipatua). Ebaluazio era honen inguruan orain arte egin den ikerketa lanik handiena Piech eta bestek osatu berri dute, 2013an, 63,000 ebaluazio baino gehiago ikertu baitituzte ebaluazio intuitibo probabilistikoetan alderakargak konpentsatzeko eta oro har sistema hobetzeko asmotan. Lau baldintza nagusi identifikatu dituzte elkarren arteko ebaluazioa egokia izateko: (1) Ebaluazioa oso fidagarria eta zehatza izatea (2) Ikasleen lan-karga orekatua eta mugatua izatea (3) Taldearen tamainari egokitzeko bezain eskalagarria izatea (4) Askotariko testuinguruetara aplikagarria izatea 136 Zentzu horretan, Topping-ek (1996, 2005) berdinen arteko tutoretzaz egindako ikerketak eta berrikusketak lagungarriak izan daitezke diseinu didaktikoan integratzeko, tutoretza sakonagoa eta motibagarriagoa izan dadin lan-zama handia izan gabe. Autore honen proposamena da berdinen arteko edozein ikas-tipologiatan hamar dimentsio hauek identifikatu behar direla:  Curriculum edukia: lantzen diren jakintzak edo trebetasunak.  Harremanen konstelazioa: tutore bat tutorizatu talde bakoitzeko, bikoteka...  Ikasketa-urtea: tutoreak eta tutorizatuak urte berekoak izan daitezke edo ikasketa-urte desberdinekoak (ikasketa-mailak).  Trebetasuna: tutoreak curriculumeko atal jakin batean trebetasun handiagoa du edo pareak trebetasun beretsua du baina elkarrekin lan egiten dute sakonago ulertzeko eta zailtasunak partekatzeko.  Rolaren jarraipena: tutore-tutorizatuaren rolak aldatzen diren ala denboran egonkorrak diren. Aldaketa bereziki da garrantzitsua trebetasun peraren tutorizatzean, garrantzitsua da tutorizatuak tutore rola hartzea auto-estimuari begira.  Lekua: non gertatzen den tutoretza-prozesua.  Denbora: elkarren arteko tutoretza eskoletako denboraren barruan planifikatu daiteke, klasetik kanpo edo bietara.  Tutorizatuaren ezaugarriak: taldeko edonork jasotzen du tutoretza edo ikasle jakin batzuek soilik (zailtasunak dituztenak, adibidez).  Tutorearen ezaugarriak: tutoreak “ikaslerik onenak” dira edo trebetasun jakin bat dutenak, boluntarioak, eta abar.  Helburuak: proiektuak erronka intelektuala, lorpen akademikoak, lorpen emozionalak edo sozialak, auto-irudiaren onespena... edo horien arteko konbinaketa izan daiteke. 137 Didaktikaren ikuspegitik, proposatutako hamar dimentsio horiez gain, beste hauek ere kontuan izatekoak direla proposatu nahi da ikerketa honetan, ikasleen elkarren arteko ebaluazioari begira:  Ebaluazioaren inpaktua: loteslea, orientatzekoa, amaierakoa. Irizpide hau funtsezkoa da, normalean ikasleen ebaluazio-proposamena loteslea izateak eragin negatiboa izaten baitu ikasleen zintzotasunean, ikaskideak kaltetuko dituzten beldur, edo orientatzailea bada, ikasleek ebaluatzeko zeregina arreta handirik gabe egitea eragin baitezake, “ezer gutxirako” balio duelakoan. Horregatik, alderdi hau argitasunez definitu behar da prozesuaren gardentasuna bermatzeko.  Taldekatze-mota: talde nagusiko kideen artekoa, beste talde bateko kideena, taldeen artekoa, talde barruko ebaluazioa. Normalean, talde barruko ebaluazioa naturaltasunez gauzatzen da, informalki, irakasleak sustatuta edo sustatu gabe, taldeko lanaren hobekuntzarako prozesuan. Ez da hain ohikoa taldeen arteko ebaluazioa, normalean ikasleak euren zereginean kontzentratzen baitira eta ez aldamenekoetan; alabaina, taldeen arteko ebaluazioak norberaren lanaren hobekuntza kataliza dezake. Talde nagusiko kideen arteko ebaluazioan, aldiz, ikasle zehatz batzuek baino ez dute parte hartzen, talde handietan behintzat, eta talde-dinamikaren araberakoa izango da ebaluazio-mota honen arrakasta.  Ebaluazio-tresnen araberakoa: ebaluazio holistikoa, errubrika edo irizpide zehatzetan oinarritutakoa, galdetegi edo inkestetan oinarritutakoa. Ebaluaziotresna zehatzen erabilerak ebaluazio-prozesuen ulermen sakonagoa sustatzen du, baina gerta liteke irizpideak aplikatu nahi izateak ikuspegi orokorra galaraztea edo ebaluazioaren emaitza ez izatea esanguratsua zereginak hobetzeari begira.  Irekitasunaren araberakoa: publikoa (ikasgela osoaren aurrean), partzialki publikoa (irakasle-ikasleen artekoa edo ikasle-ikasle arteko partzialki publikoa), pribatua (ikasle-ikasle artekoa). Publikotasun-maila zehaztu behar da ikasleek argi izan dezaten, datuak babesteko duten eskubidea kontuan 138 hartuta eta, aldi berean, elkarrengandik ikasteko informazio hori oso baliotsua izan daitekeela ulertuta. Zenbaitetan, elkarren arteko ebaluazio anonimoek ebaluazio horien zintzotasuna susta dezakete, baina publikoak izateak gardentasuna eta elkarkidetza-giroa indartuko dute. Dimentsio hauek definitu behar dira, hortaz, elkarren arteko tutoretza sustatu nahi duen edozein programatan. Definizio honek, gainera, ikerketaren alderakortasuna erraztu dezake eta emaitzak interpretatzen lagundu. Tutoretza-egintzen zehaztasunean laguntzen dute dimentsiook eta zailtasunak gainditzeko bideak operatibizatzeko aukera ematen dute. 139 IKERKETAREN GARAPENA: KASU AZTERKETA 1. KASUAREN DESKRIBAPENA Ondoren, aztertutako kasuaren ezaugarriak modu sintetikoan aurkeztuko dira, ikerketa bera, lortutako emaitzak eta egindako interpretazioa ulertzeko gakotzat hartu den informazioa argituz. Komeni da, hala ere, zehaztasun metodologiko orokor bat egitea: Kasua ikerketa enpiriko-esperimentalaren hainbat elementu erabiliz analizatu bada ere, kasu azterketa interpretatiboa da, prozesu metodologiko esperimentaletan zenbait ebidentzia bilatu dituena kasua interpretatzen laguntzeko. Ikaskuntzairakaskuntza testuinguru naturaletan gauzatu da eta ikertzailea halaber irakaslea izan da, baina ezin da esan metodologia ikerketa-ekintza partehartzailea denik, analisiak irakaskuntza prozesu osoaren amaieran egin direnez, ikerketaren aurkikuntzak ondorengo taldeen mesederako izan direlako. Ikerketaren xedea izan da komunikazio gaitasunaren garapenerako hainbat forma didaktikoren ezagutzan sakontzea, ebaluazioan fokalizatutako eskuhartzeen bitartez. Populazio osoa UPV/EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako Lehen Hezkuntza Graduko ikasleria izanik, kasua bost taldek osatu dute (‘talde’ terminoa ‘ikasgelako talde osoa’ adierazteko erabili da), hiru ikasturtetan banaturik. Kasu bakartzat hartu da testuinguru didaktikoa parekoa izan delako kasu guztietan eta aztertutako idatzizko ekoizpenak denak bildurik aztertu direlako, irakaskuntzaren prozesu osoa amaitu denean. Ikertutako zereginetan moldaketa zehatzak egin dira ikasturte bakoitzean, moldaketa horien eragina aztertzeko helburuz. Hortaz, kasua parte hartu duten bost taldeen alderaketan artikulatu da. Zenbait emaitza beste bi taldetan lortutako emaitzekin alderatu dira, kontrol taldetzat jo daitezkeenak; horrez gain, erdi-bertaratze sisteman aritu den talde txikiago baten zenbait emaitza hartu dira kontuan, bereziki ingurune birtualeko komunikazio sozialari lotuta.. 140 Ikasle partehartzaileek ekoitzi dituzten idatzizko testuak bi ikuspegitatik aztertu dira: alde batetik, ikasleen gaitasunaren garapenari lotutako informazioa lortzeko, eta bestetik, testuen ezaugarri diskurtsiboak analizatzeko espero zitezkeen ezaugarriekiko. Taldeak matrikulazioaren arabera antolatu dira eta abizenaren arabera bereizi dira. Talde parekoenak hartu dira erreferentzia nagusi gisa: 201011 (1), 201011 (2), 201112 (1), 201112 (KT), 201213 (1) eta 201213 (KT). Talde hauek denak goizeko txandan aritzen dira eta antzeko ezaugarri demografikoko ikasleek osatzen dituzte, ikasleak abizenaren arabera taldekatzen baitira, antzeko kopuruko bi talde osatzeko. 201112 (2) taldea, bestalde, aurrez aurrekoa izan da, arratsaldeko txandan, eta lanean dabiltzan ikasleak egon badaude ere, gainerako talde esperimentalen ezaugarrietatik hurbil daude: ikasle gazteak eta ikastera dedikatuak. Hala ere, arratsaldeko talde gisa eratzeko, goizerako eskaria egin zuten hainbat ikaslek nahitaez pasa behar izan zuten 142 talde honetara, batxilergoko nota baxuagoko ikasleek, hain zuzen ere; horrez gain, ikasle-kopuru osoa txikiagoa zenez (50 ikasle), taldea ez da bi azpitaldetan banatu eta ikasleak beti elkarrekin aritu dira klaseetan. Hori dela eta, aurrez aurreko talde arrunt gisa funtzionatu du didaktikoki baina taldearen ezaugarriak direla eta, ez da gainerako taldeen guztiz baliokide eta hori kontuan izan behar da emaitzen alderaketan. 201011 (EBT) taldea erdi-bertaratzekoa izan da, 39 ikaslekoa; talde honek hainbat ezaugarri berezi ditu eta kontrasterako erabili da, kontrol-taldea izan gabe ere, eskuhartzean parte hartu baitu. Matrikula partzialeko talde bakarra izan da orain arteko Lehen Hezkuntza Graduko esperientzian. Matrikula partzialeko ikasleekin esperientzia pilotu bat egin da, ADOSTU programa deiturikoa, Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako Errektoreordetzak sustatua, erdi-bertaratze formatuan. Horregatik, talde hau txikiagoa da, aurrez aurreko ordu gutxiago izan ditu (astean zortzi eskola-ordu inguru, lauhileko irakasgai guztiak baturik) eta ikasle-tipologia desberdina da oro har: lanean dabiltzan edota familia-ardura dituzten ikasleak. Talde honetan jasotako datuak ez dira guztiz alderagarriak gainerako taldeekin, baina interesgarria da ingurune birtualaren diseinuaren balioesteari begira. Talde honek irakasgai-atal honetan aurrez aurreko ordubeteko hiru saio baino ez du jaso eta gainerako lana ingurune birtualean kudeatu da. Esperientzia pilotu honek segida izan ez duenez, ezin izan dira talde honetan jasotako datuak antzeko beste talde batekin alderatu ikerketaren alderdi didaktikoetan. Hizkuntzari lotuta, talde hauetan batera daude euskara edo gaztelania lehen edo bigarren hizkuntza duten ikasleak. Hori dela eta, hasierako inkesta bat pasatzea erabaki da, bi hizkuntzen arteko desorekak zein diren argitzeko, eta bi hizkuntzen garapena sustatzeko jarduerak diseinatu dira, baita hizkuntzen arteko transferentziak errazteko jarduerak ere. Talde esperimentalak dira irakasle-ikertzaileak parte hartutakoak dira, gaztelaniako atalean, eta talde horietan aplikatu dira ikerketaren aldagaiak. Kontrol taldeetan beste irakasle batek hartu du parte gaztelaniako atalean. Euskarazko ataleko irakaslea egonkorra izan da hiru ikasturteetan, bai talde esperimentaletan eta bai kontrol taldeetan. 143 1.2 Ikuspegi didaktikoa: Irakaskuntza testuinguruaren ezaugarriak eta printzipio didaktikoak Ikerketa honetarako informazioa biltzeko erabili diren zereginen testuingurua hobeto ulertzeari begira, ondoren datu batzuk eskaintzen dira zereginen garapenerako erabili den irakasgaiari buruz, non kokatzen den irakasgaia graduarekiko eta mailarekiko, eta hautatutako ikuspegi didaktikoaren zenbait xehetasun (irakasgaiaren programa osoa 1. Eranskinean ikus daiteke). 1.2.1 Taula Irakasgaiaren laburpen fitxa Irakasgaiaren izen osoa “Komunikazio gaitasunaren garapena I Lehen Hezkuntzan: euskara eta gaztelania” Graduan duen kokapena Lehen Hezkuntza Graduko lehen mailako lehen lauhileko irakasgaia, enborrezko irakasgaia. Titulazioko lehen moduluari dagokio, ‘Irakasle funtzioa’ izenekoa. Kredituak 6 kreditu ECTS guztira (3 kreditu euskaraz, 3 kreditu gaztelaniaz) Hizkuntz ikuspegia Diseinu didaktikoak bi hizkuntzen trataera bateratua bilatu du, elkarren arteko transferentziak errazteari begira.. Garatu beharreko gaitasunak Testuinguru akademikoan agertzen diren testuak aztertu, prozesatu eta sortzea Taldeko jardueretan parte hartzea, elkarlana eta bakarkako lanaren bidez Hizkuntza-gaitasuna areagotzea bi hizkuntza ofizialetan Irakasgaia bi atal parekotan dago banatuta: Euskeraren atala eta gaztelaniaren atala. Atal bakoitza xede hizkuntzari erreferentzia egiten dio eta baita komunikazio hizkuntzari ere. Hala ere, programa bakarra da irakasgai osorako eta bi hizkuntzak batera lantzeko ikuspegitik garatu da; horretarako, irakasgaiko irakasleak elkarlanean aritu dira programa koordinatzeko. Ikerketa hau berez gaztelaniako atalean gauzatu da, euskarazko ekoizpenak ere egin badira ere. Irakasgaia funtsean zeharkakoa da graduaren lehen moduluan, ez du apenas 144 berezko edukirik eta komunikazio gaitasunaren garapenerako elkarlanean lantzen da gainerako irakasgaietako edukiak ulertzen, garatzen eta ikasten laguntzeko. Horrez gain, moduluko lan bat garatzen da, lauhilekoko irakasgai guztien partaidetza duena. Zeharkako lan koordinatu honetan egiten den idatzizko ekoizpena arretaz analizatu da ikerketa honetan, ‘taldeko testuarteko testua’ izeneko zereginaren bidez (4.a kodea). Moduluko lan honen ikasle gida 2. Eranskinean dago ikusgai. Ikertu diren zereginen printzipio didaktiko orokorrak ikuspegi sozio-komunikatibo eraikitzailean oinarritu dira. Gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza izan da ardatz bai aurrez aurreko saioetan eta bai ingurune birtualean gauzatu direnetan. Hala, irakasgaiaren gaztelania atala izan da ikerketaren irakats-atalaren marko didaktikoa eta kasu azterketa didaktikoki eratu duena. Talde-dinamikan oinarritzen den antolaketa finkatu da, komunikazio akademikoa garatzeko testuinguru naturala horixe dela ulertuta. Taldeei kudeaketan laguntzeko talde-lanaren nolakotasunak, abantailak eta arriskuak jorratu dira eskoletan: partehartzea, denboraren kudeaketa, informazioaren trukea, lanaren artikulazioa, tresna informatiko baliagarriak... Ikas-prozesu induktiboak eta elkarreraginekoak sustatzen dira, ikasleen partaidetzan oinarritutakoak. Oro har, ikasleen eta lan-taldeen autonomia progresiboki garatzeko bitartekoak jarri dira. Irakasleak progresiboki kontrola eman die ikasleei, ikasleen aurrerapenak gainbegiratuz; horretarako, besteak beste, hainbat ekoizpen joan da hautatzen prozesuan zehar, lan-taldean eta irakaslearen laguntzaz berrikusteko eta lanen autoberrikusketa sustatzeko. Azalpen teorikoak praktikari lotuak izan dira eta oro har ez da lan-saio magistralik izan. Baliabide dokumental gutxi eskaini zaie ikasleei euskarri gisa, gaitasunaren garapenaren helburu garrantzitsu bat delako ikasleek informazioa bilatu, bereizi, iragazi eta hautatzeko gaitasuna izatea. Horren ordez, ikasleek hautatutako informazioaren gaineko feedback-era desberdinak landu dira. 145 Ikasleek hasieratik egiten dute lan lan-taldetan eta hala kokatzen dira ikasgelan eskoletako ordu gehienetan. Lehen egunean, elkar ezagutzeko dinamikak erabiltzen dira taldeak egituratzen laguntzeko eta saio horretatik aurrera, behin-behineko lan-talde batzuk eratzen dituzte eta lau asteren buruan, lan-taldeak kontsolidatzen dira lan akademikoa egiteko. Estas son las actividades que se desarrollan en las sesiones presenciales entre las que se han seleccionado las tareas investigadas: Hauek dira aurrez aurreko saioetan egiten diren jarduerak, tartean ikertutako zereginak:  Taldearen kudeaketarako baliabideak azaldu eta trukatu: egutegia, dokumentuak partekatzeko erak, aktak, taldearen kudeaketarako akordiodokumentua, taldeetako gatazkak prebenitzeko eta kudeatzeko erak, taldeen funtzionamendurako aholkuak eta ideiak.  Bibliografia bilaketak orientatu eta sakondu: bilatzaileak eta datu-baseak ezagutu, hitz gakoen egokitasuna aztertu, dokumentuak aurkitu, eskuratu eta biltzeko erak.  Erreferentzia bibliografikoak nola egin aztertu eta egokitu, APA arauei segiz. Jatorri desberdineko dokumentuetako informazioa bateratzeko eta erreferentziatzeko erak landu.  Artikulu zientifikoak eta dibulgatiboak bereizi. Ikerketa artikuluak interpretatu eta ñabardurak atzeman.  Taldeka egiten ari diren lanetako informazioa beste taldeekin trukatu, ahoz.  Ahozko aurkezpenen praktikak egin eta praktika hauen bidez, ahozko aurkezpena ebaluatzeko irizpideak ulertu eta maneiatu. Ahozko praktika hauetan elementu paralinguistikoak eta estralinguistikoak sartzen dira: keinuak, gorputzaren jarrera, ahotsaren doinua, erritmoa, arnasketa... 146 Irakasleak jarduera hauetan orientatzaile zeregina betetzen du gehienbat, alegia, irakaslearen azalpen orokorrak mugatuak dira eta talde bakoitzaren orientazioa eta segimendua egitea da bere zeregin nagusia, baita taldeen arteko dinamikak antolatzea ere. Saio bakoitzaren hasieran, saioaren helburuak zehazten ditu irakasleak, irakasgai arteko lanaren egutegia eta taldeen aurrerapena kontuan hartuta, eta saioaren amaieran, betetako helburuak edo izandako zalantzak berrikusten ditu. Diseinua irekia da, taldeen erritmoaren eta beharren araberakoa, baina aldi berean zehatza, eskatzen zaien lanaren eskakizunak ahalik eta kalitate onenean bete ditzaten. 147 1.3 Ingurune birtualaren diseinu esperimentala Ikerketaren koherentziari eta egonkortasunari eusteko, aldaketa zehatzak eta kontrolatuak baino ez dira egin ingurune birtualean hiru ikasturteetan barrena. Gunearen itxura estetikoari eutsi zaio, nabigazio-eran aldaketarik egin gabe, emaitzetan jasotako aldaketak (edo aldaketa ezak) diseinuarekin zerikusirik izan ez dezaten. Ingurune birtualeko diseinuak aurrez aurreko diseinuarekin lotura estua du, baina ezin da esan aurrez aurrekoaren euskarri hutsa denik. Izan ere, material lagungarriez gain, jarduera birtualak zabaldu dira elkarren arteko trukea errazteko eta komunikazio birtuala sustatzeko komunikazio gaitasun akademikoaren garapenaren parte gisa. Ikerketa honetan komunikazio birtualeko erak analizatu nahi izan direnez, ezaugarri berezituak ote dituen aztertzeko eta leku sozialtzat hartu ote daitekeen jakiteko, jarduera zehatzak diseinatu dira testuinguru komunikatibo desberdinak eratzeko. Hala, alde batetik klasean erabili diren material eta baliabideak argitaratu dira, ondoren berrikusteko edo berriz ikusteko nahi izanez gero, eta beste material gehigarri batzuk eskaini dira, lan-talde bakoitzak hautatu duen ikergaiaren arabera. Bestetik, zabaldu diren jarduera batzuek funtzio betetzen dituzte aldi berean: komunikazio gaitasunaren garapenaren alderdi zehatz bat lantzea, eta ikerketa honetarako informazioa biltzeko tresnak izatea. Ondoren zehazten dira ikas-plataforman zabaldu diren jarduera gakoak (Moodle plataforman erabiltzen den terminologia hizki etzanez jarri da, nahasgarri ez gertatzeko; esaterako, zeregin hitzak Moodle-ren tresnari egiten dio erreferentzia eta ikasle bakoitzak irakaslearekin modu pribatuan partekatzen duen lan bat da, ikerketa honetan, berriz, zeregin hitza erabiltzen da analizatutako jarduera guztiak izendatzeko). Plataforman inkestak sortu dira hausnarketa metalinguistikoa eta metakognitiboa sustatzeko, lanak biltzeko zereginak sortu dira (normalean zirriborrak biltzeko, webgunean argitaratu aurretik berrikusteko), glosategiak komunikazio erreferentziala jasotzeko, baita ikaskideek feedbacka eransteko ere, eta helburu komunikatiboaren arabera definitu diren foroak. 148 Hauek dira ingurune birtualean inplementatu diren baliabide eta jarduera guztiak, ikasleen arteko elkarreragina posible egiten dutenen eta ez dutenen artean multzokaturik: 1.3.1 Taula Ingurune birtualean inplementatu diren baliabideak, elkarreraginaren arabera multzokaturik. ELKARRERAGINIK GABEAK Irakasgaiaren dokumentazio orokorra: programa, gidak, saioz saio egin denaren sintesia eta landutako alderdiak, lanak aurkezteko egutegia eta abar. Irakasgaian zehar erabiltzen diren bideoak eta aurkezpenak. Komunikazio gaitasunaren inguruko hasierako inkesta eta talde-lanaren inguruko amaierako inkesta ELKARRERAGINA DUTENAK Foroak: talde-lana kudeatzeko, ideiak trukatzeko, elkarri feedbacka emateko, eztabaida irekietarako eta erabakiak hartzera bideratutako eztabaidetarako. Glosategia: egindako bilaketak ikaskideekin modu sintetikoan partekatzeko eta ikaskideen arteko feedbacka lantzeko. Zereginak: testuak ikasle-irakasle harreman pribatuan trukatzeko eta kalifikazioak kudeatzeko. Ingurune birtuala gaitasunen garapenean oinarritutako e-ikaskuntza ereduan oinarritzen da. Elkarrekintza birtualean oinarritutako e-ikaskuntza da, elkarren arteko eragina bilatzen duena eta talde-lana antolatzeko eta batez ere taldeen arteko kontaktua errazteko erabiltzen dena. Ondoren, zereginak ikuspegi didaktikotik zehaztuko dira soilik; zereginen ikerketa-zehaztapena, parametroak eta definizioak 3.1 atalean argitu dira. Zeregin hauek marko teorikoan erreferentziatu den bibliografiaren berrikusketaren ondoren zehaztu dira, komunikazio gaitasun akademiko eta sozialaren garapena behatzeko eta ebaluatzeko gako direlakoan. Irakasle-ikertzaileak garatu dituenak ezezik, ikas-emaitzak kontrastatzeko baliagarriak izan daitezkeen bestelakoak ere gehitu dira. Zereginak ez zaizkie ikasleei modu isolatuan aurkeztu, lauhilekoan zehar gauzatu dituzten jarduera akademiko guztien parte dira. 149 Ingurune birtualean egin behar izan dituzten zereginak ondoren datoz zehatzago, eskatzen duten taldekatze-motaren arabera bilduta: 1.3.2 Taula Ingurune birtualeko zereginen zerrenda, taldekatze eraren arabera. BANAKAKO ZEREGINAK LAN-TALDEAN EGITEKO ZEREGINAK (a) Komunikazio gaitasun akademikoaren autoebaluaziorako hasierako inkesta. (b) Hezkuntzari edota komunikazioari lotutako testu orokorra ekoiztea. (c) Bi ikerketa-artikulu bilatu, laburtu eta erreferentziatu, plataformako glosategian. (d) Talde-lanaren ebaluaziorako amaierako inkesta. (e) Ikerketa-artikulu bat gaztelaniaz laburtzea denbora mugatuan (azterketa-proba). (a) Taldea eratu eta ezarritako arauak argitaratu foroan. (b) Talde-lanaren kudeaketaren berri eman foroan: bilera, aktak eta dokumentuak. (c) Eztabaida foroan parte hartu diziplinarteko laneko ondorioen berri emanez. (d) Irakasgai arteko lanaren idatzizko txostena eta ahozko aurkezpena. (e) Tutoretza Proiektua: taldeen arteko feedbacka Ikasleek eurek erabaki dute zein unetan egin jarduerak, inkesten kasuan izan ezik: hasierako inkesta ikasturteko lehen bi asteen barruan egin behar izan dute eta amaierako inkesta, berriz, irakasgaiaren azken astean. Zeregin bakoitza zehaztasunez deskribatu da: jarduera egoki betetzeko jarraipideak, zereginaren helburuak eta garatu nahi diren gaitasunak, eta ebaluazio irizpideak. Foroen kasuan, hizkuntzaren hautaketari lotutako mugak argitu dira (zein hizkuntzatan jardun) eta kalifikatuak izango diren ala ez, hartara, komunikatzeko hautatu dituzten erak foroaren definizioaren arabera erabaki ahal izan dituzte. Nolanahi ere, 1. Eranskinean azaltzen dira zereginen zehaztasun didaktiko batzuk eta orientazio gisako epeak. Ingurune birtuala irakasgaiaren hasieran aurkeztu da eta ohikoa da aurrez aurreko saioetan bertatik erreferentzia batzuk hartzea denon artean lantzeko, edo eskoletako tarteak hartzea zeregin zehatzen bat egiteko. Horrela, ikasleek ingurune birtualean mugitzeko erak ikusteaz gain, jarduera birtualak naturaltasun handiagoz txertatzen dira irakats-jardueretan. Tankera honetako tresnak erabiltzen ohituak ez dauden ikasleen zalantzak ere argitzen dira aurrez aurreko saioetan, bertan lan egiteko moduetan 150 trebatzeko eta zenbait ikasleren kasuan, beldurra kentzeko edo euren eguneroko jardueren artean arazorik gabe txertatzeko. 151 2. IKERKETAREN GALDERAK, ALDAGAIAK ETA HIPOTESIAK 2.1 Ikerketaren galderak Ikerketa honetan, hiru galderari erantzun nahi izan zaie nagusiki: a) Zein dira idatzizko komunikazio gaitasun akademikoaren garapenerako gako didaktikoak? b) Ingurune birtualetako zein zeregin eta antolaketa didaktiko dira esanguratsuak komunikazio gaitasunaren garapena garatzeko eta ebaluatzeko? c) Nolako ekarpena egin dezake elkarren arteko ebaluazioak komunikazio gaitasunaren garapenean? Galdera orokor hauek operatibizatzeari begira, ikerketa-galdera hauek hautatu dira: (1) Zein da Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleen hasiera-mailaren pertzepzioa komunikazio gaitasun akademikoan, unibertsitatean hasi berria denean? Zein alde dago pertzepzio horretan euskaraz eta gaztelaniaz duten gaitasunean? Ba al dago erlaziorik (korrelaziorik) pertzepzioen eta jasotako emaitzen artean? (2) Komunikazio gaitasun akademikoaren garapenean, zein dira zailtasun-gune nagusiak? Zein proposamen didaktikok eta zein ikas-tresnak susta dezakete idatzizko komunikazio gaitasun akademikoaren garapena unibertsitatearen testuinguruan? Zein zeregin dira eraginkorrenak? (3) Ingurune birtuala leku sozial berezitutzat har daiteke ala ikasleek aurrez aurreko ikasgelaren jarraipen gisa interpretatzen dute? Nola garatzen da komunikazio gaitasun soziala bereziki ingurune birtualetan? Ingurune birtualak ikas-prozesuak behatzeko erabil daitezke eta ikas-inguru naturalen ikerketa errazteko? (4) Zein neurritan edo formatan laguntzen du elkarren arteko ebaluazioak komunikazio gaitasun akademikoaren eta talde-lanaren garapenean? Elkarren 152 arteko erregulazioak eragin positiboa du ikasleek talde-lanarekiko duten jarreran? Eta, lortutako emaitzen ikuspegi globala izateko, zein alde dago azken kalifikazioetan talde esperimentalen artean eta kontrol taldeekiko alderaketan? Galdera horietariko bakoitza analisi kuantitatibo edota kualitatibo zehatzekin erlazionatu da, eta horrela, eskaini diren erantzunak lehenik emaitza espezifiko gisa aurkeztu dira eta ondoren, erantzun integratuagoa garatu da, emaitza guztien ikuspegi interpretatiboa ematearren. 153 2.2 Aldagaiak Abiapuntu izan diren hipotesiak finkatzeko, lehenik galderak analizatzeko aldagai enpirikoak definitu dira. Ikerketa honetan, aldagaiak proposatu dira zeregin didaktikoen efektua behatzeko hurbilpen gisa, eta halaber, testu ekoizpen desberdinen arteko alderaketak egiteko. Hortaz, aldagaiak analizatutako zereginen arabera kodetu dira eta dagokien alor komunikatiboarekin erlazionatu dira: 2.2.1 Taula Aldagaiak identifikatzeko kodeak, analizatutako zereginen arabera eta komunikazio arloaren arabera. KODEA ZEREGINA KOMUNIKAZIO ARLOA (1.a) Bilaketa eta laburpen fitxa: Bilaketari lotutako atalak (1) Dokumentuen bilaketa eta erreferentzia bibliografikoak (1.b) Taldeko testuarteko testuaren erreferentzia bibliografikoak (4.0) Testuarteko testu laburra (2010/11 eta 2012/13 ikasturteetako taldeetan) (4) Testuarteko testuen ekoizpena (4.a) Taldeko testuarteko testua (4.b) Euskara ataleko azterketa (hizkuntzalaritza aplikatuko testu propio baten ekoizpena, irakasgaian zehar jorratutako iturrietan oinarrituta) 156 izateko, talde esperimentaletako azken emaitzak kontrol taldeetan lortutakoekin alderatzea. Ikerketa honen analisi nagusiak, bere ekarpen nagusia izan direnak, ikasleek prozesu osoan zehar ekoitzi dituzten testuen analisiari dagozkio. Testu hauek tresna desberdinak erabiliz analizatu dira, testu motaren arabera; tresna horiek guztiak 3. atalean xehetu dira. 2.2.4 Taula Kualitatiboki analizatu diren testu-laginen kopurua, aldagaiaren arabera kodeturik. KODEA TESTU MOTA TESTU KOP. (2.a) (2.b) Bilaketa eta laburpen fitxak 555 (3.a) (3.b) Foro birtualetako partaidetza mezuak 1,723 (3.c) Bilaketa eta laburpen fitxetan idatzitako iruzkinak 216 (4.a) Taldeko testuarteko txosten akademikoak (22- 25 or..) 96 (5.a) Komunikazio akademikoaren gaitasun mailaren autopertzepziorako inkestaren erantzun irekia. 317 Analizatutako testuak guztira 2,907 Analisi aniztasun honen bitartez, edozein ikas-irakats prozesutan sortzen den aniztasuna jasotzen saiatu da. Hala ere, aldagaiak finkatu, eurak analizatzeko eta kontrolatzeko moduak definitu eta ikerketa galderak operatibizatzen direnean oro har, irakaskuntza prozesuan zehar gertatutako guztia sinplifikatzen da; horregatik, funtsezkoa da emaitzak interpretazio-marko konplexuago batean ulertzea, irakasleaikertzailearen pertzepzio subjektiboak ere barnean izango dituena. Kasua interpretatzeko integratu diren pertzepzio subjektibo horiek ikuspegi enpirikotik aldentzen dira baina ezinbestekotzat jotzen dira kasuaren azterketa osatzeko. 157 Nolanahi ere, kontrolerako zenbait neurri ezarri da, lortutako emaitzen eta emaitza horien interpretazio subjektiboaren arteko orekaren bila, beste hainbat irakaslek ikertutako zeregin batzuen ebaluazioan parte hartu dutela baliatuta: a) Euskara ataleko emaitzak: Emaitza horiek, ikasturte guztietako talde guztietan aritu den irakasleak ezarri dituenez, kontrasterako datuei egonkortasuna eman die. b) Kontrol Taldeak: Ikertzaileak esku hartu ez dueneko taldeetako ikasleen azken emaitzak erabili dira: 201112 (KT) eta 201213 (KT). ikasturtean, ikasleen azken kalifikazioa alderatzeko. Talde hauetan, 2010/2011 ikasturtean erabakitako programa berari eutsi zaio, aldagai independienteetan urtez urte proposatutako aldaketak egin gabe. c) Taldeko testuarteko testuak (4.a) eta esleitu zaien kalifikazioa (lan honen ikasle gida 2. Eranskinean dago ikusgai): Testu hauen ekoizpena zeharkako proiektu bat da lauhilekoan parte hartzen duten irakasgai guztien artean garatzen dena (Ezeiza, Karrera et al., 2011). Lan honen idatzizko txostenak zehaztasunez analizatu dira ikerketa honetan, eta kalifikazioan hainbat irakaslek hartu duenez parte, aukera ona eskaintzen du ikerketaren emaitza horiek kontrolatzeko. Lan honek komunikazio gaitasun akademiko erreferentzialarekin lotura estua duenez eta hainbat irakasleren artean kalifikatzen denez, kontrasterako datu esanguratsua da.Zeregin honek irakasgaiaren azken kalifikazioaren %40 hartzen du: %20 prozesuari dagokio eta irakasgai bakoitzean erabakitzen da, %20 lauhilekoko irakasle guztien artean bikoteka eratzen den epaimahaiak ezartzen du, honela banaturik: ▪ %10 idatzizko ekoizpenari esleitzen zaio, lan monografiko bat ikerketa txosten erakoa, 22-25 orrialdekoa (Arial 11), erreferentzia bibliografiko egokiak eskatzen dituena, APA arauei segiz. ▪ %10 ahozko defentsan ezartzen da, 20 minutuko ahozko aurkezpena ikasgelako taldearen eta epaimahaiaren aurrean. 158 d) Komunikazio gaitasun akademikoaren autopertzepzio inkestan (5.a) jasotako emaitzak, taldeen artean hasieratik alde esanguratsuak dauden aztertzeko. Inkesta hau ikasturtearen hasieran pasatzen denez, jakin nahi da ea ikasleen hasiera-mailarekiko pertzepzioa parekoa den talde guztietan. 159 2.2 Hipotesiak Hasierako hipotesiak ikerketa galderen operatibizatze-mailarik zehatzena da eta estuki daude galderei loturik, nahiz eta erabili den terminologia egindako analisiei egiten dien erreferentzia, ahalik eta zehaztasun handienez. Hauxe da bitarteko galderen eta hasierako hipotesien arteko erlazioa, emaitzen analisirako erabili den oinarriarekin batera: Idatzizko komunikazio gaitasun erreferentzialari eta bere garapenari lotutako hipotesiak: Ikasleek graduaren hasieran duten komunikazio gaitasun akademikoaren pertzepzioa aztertu da eta pertzepzio horrek ebaluatu diren zereginen emaitzekin duen lotura. Item bat erantsi da jakiteko ikasleek duten pertzepzioa desberdina den hizkuntzaren arabera (euskara eta gaztelania). Horrez gain, analizatu da zein mailatan kokatzen duten ikasleek euren burua gaitasunaren ebaluaziorako parametroekiko, autopertzepzioaren erantzunak komunikazio erreferentzialeko zereginetan eskuratutako emaitzekin alderatzeko. 1. bitarteko galdera: Zein da Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleen hasiera-mailaren pertzepzioa komunikazio gaitasun akademikoan, unibertsitatean hasi berria denean? Zein alde dago pertzepzio horretan euskaraz eta gaztelaniaz duten gaitasunean? Ba al dago erlaziorik (korrelaziorik) pertzepzioen eta jasotako emaitzen artean? 1. HIPOTESIA: Ikasleek komunikazio gaitasun akademiko erreferentzial parekoa antzeman dute euskaraz eta gaztelaniaz, autoebaluatu direnean. Analisirako oinarria: ESLP82 inkestan (5.a) erantsitako galdera irekiaren analisi kualitatiboaren emaitzak. 1.1 Hipotesia: Ikasleek komunikazio gaitasun akademikoaren pertzepzioa ez dute erlazionatzen duten ama-hizkuntza edo familia hizkuntzarekin. 160 1.2 Hipotesia: Ikasleek komunikazio gaitasunaren pertzepzioan ez dute bereizketa esanguratsurik egiten euskara eta gaztelaniaren artean. 1.3 Hipotesia: Ikasleen H1/H1 identifikazioak ez du erlazio esanguratsurik egindako zereginen emaitzekin. 2. HIPOTESIA: Ikasleek euren komunikazio gaitasun akademikoarekiko duten pertzepzioak korrelazioa du zereginetan jasotako emaitzekin.. Analisirako oinarria: ESLP82 inkestako (5.a) galdera itxien emaitzen korrelazioa ikasleen kalifikazioekiko. 2.1 Hipotesia: ESLP82 inkestan (5.a) emandako erantzunen arteko korrelazioa inkestaren kategorizazioari lotuta dago. 2.2 Hipotesia: Komunikazio gaitasunean ikasleek duten autopertzepzioak korrelazioa du zereginetan jasotako kalifikazioekin. 2. bitarteko galdera: Komunikazio gaitasun akademikoaren garapenean, zein dira zailtasun-gune nagusiak? Zein proposamen didaktikok eta zein ikas-tresnak susta dezakete idatzizko komunikazio gaitasun akademikoaren garapena unibertsitatearen testuinguruan? Zein zeregin dira eraginkorrenak? 3. HIPOTESIA: Lehen Hezkuntza Graduko ikasleak lehen lauhilekoaren amaieran gai dira testu akademiko-zientifikoak denbora mugatuan laburtzeko jatorrizko testuaren ideia nagusia bilduz, ideien interpretazio mugatua egiten badute ere. Analisirako oinarria: Gaztelania azterketan (2.b) izandako emaitzaren alderaketa, talde esperimentalen artean. Bilaketa eta laburpen fitxetako laburpen atalaren (2.a) eta gaztelania azterketaren (2.b) emaitzen arteko alderaketa. 161 3.1 Hipotesia: Ez dago alde esanguratsurik taldeen artean testuen laburpenerako gaitasunean. Ikasle guztiek maila berean erakusten dute gaitasuna. 3.2 Hipotesia: Dokumentazio eta erreferentzien fitxek azken emaitzekin korrelazio esanguratsua dute talde guztietan. 4. HIPOTESIA: Ikasleek lehen mailako lehen lauhilabetearen amaieran hainbat testutatik jasotako ideiak erabiliz txosten akademiko koherentea idatz dezakete taldean, txostena nagusiki deklaratiboa bada (deskribapena eta azalpena nagusi dituena). Analisirako oinarria: Taldeko testuarteko testuaren idatzizko txostenaren (4.a) emaitzak, orokorrak eta ikasturtez ikasturte. Txostenen analisi kualitatiboa, erreferentzia eta iturrien kalitatea aztertzeko. 4.1 Hipotesia: Ikasleek lehen lauhilabetearen amaieran osatzen duten testuarteko txostenean ez dago alde esanguratsurik taldeen artean. 4.2 Hipotesia: Ikasleek beren jakintza-esparruko testu teorikoak, ikerketetakoak eta profesionalak identifikatzen eta erreferentziatzen dituzte txosten akademikoak egiteko, zenbaitetan testu dibulgatiboak eta ikerketakoak bereizteko zailtasunak badituzte ere. Ingurune birtualetan gauzatzen den komunikazio gaitasun sozialari lotutako hipotesiak: Foro birtualetako elkarreraginen maiztasunak eta elkarreragiteko moduak aztertu dira, ikasleek hartu dituzten erabaki komunikatiboak analizatzeko, erregistroan, adierazkortasunean eta beste komunikazio alderdi batzuen inguruan. Planteatu da komunikatzeko erabili diren erak desberdinak ote diren taldez talde ala kasu guztietan berdintsua den, eta ingurune birtuala leku sozial gisa identifikatu ote duten. Komunikazio maila ere aztertu da, EQF markoan oinarriturik. 3. bitarteko galdera: Ingurune birtuala leku sozial berezitutzat har daiteke ala ikasleek aurrez aurreko ikasgelaren jarraipen gisa interpretatzen dute? Nola garatzen da 162 komunikazio gaitasun soziala bereziki ingurune birtualetan? Ingurune birtualak ikasprozesuak behatzeko erabil daitezke eta ikas-inguru naturalen ikerketa errazteko? 5. HIPOTESIA: Ikasleek, ingurune birtualean sozialki komunikatzen direnean, rol akademiko-profesionala hartzen dute, hizkera informaletik bereizten dena. Analisirako oinarria: (3.a) eta (3.b) foroetan izandako Partaidetza Indizea eta Elkarrizketa Indizea. Komunikazio tipologien analisia (komunikazio erreferentziala eta komunikazio soziala), foroetako mezuak identifikatuz eta kategorizatuz. Mezuetan agertzen diren elementu emozionalak identifikatzea, hizkera informalaren ezaugarri adierazgarri gisa. 5.1 Hipotesia: Ikasleak lehen mailakoak izanik, Elkarrizketa Indize baxua erakusten dute, komunikazio sozial baxuaren adierazle. 5.2 Hipotesia: Komunikazio gaitasunean erakutsitako mailaren batezbestekoa 1 eta 2 artean kokatzen da, gaitasun komunikatibo profesionalaren hastapenetan daudelarik. 5.3 Hipotesia: Foro birtualetako komunikazioan, rol akademiko-profesionala harturik, hizkera estandarra da nagusi eta elementu emozionalak urriak dira. 5.4 Hipotesia: Ez dago alde esanguratsurik hizkuntza erregistroan euskaraz zein gaztelaniaz izan. Elkarren arteko erregulazioari lotutako hipotesiak: Hipotesi hauen bitartez, taldelanaren eragina eta zehatzago, lan-taldeen arteko feedbackaren proposamen didaktikoaren inpaktua aztertu da kuantitatiboki eta kualitatiboki (Tutoretza Proiektua). Feedback testuak ikuspegi komunikatibotik analizatu dira, nagusitu den feedback mota zein izan den aztertzeko, baita feedback hori emateko ikasleek hautatu dituzten hizkuntz tresnak ere, euren ikaskideak tutorizatzeko. 163 4. bitarteko galdera: Zein neurritan edo formatan laguntzen du elkarren arteko ebaluazioak komunikazio gaitasun akademikoaren eta talde-lanaren garapenean? Elkarren arteko erregulazioak eragin positiboa du ikasleek talde-lanarekiko duten jarreran? Eta, lortutako emaitzen ikuspegi globala izateko, zein alde dago azken kalifikazioetan talde esperimentalen artean eta kontrol taldeekiko alderaketan? 6. HIPOTESIA: Elkarren arteko erregulazioak eragina du ikasleek talde-lanaz egindako balorazioan. Analisirako oinarria: Talde-lanaren inguruko inkestaren (5.b) emaitzen alderaketa, orokorra eta taldeen artekoa. Lan-taldeak Bilaketa eta laburpen fitxan (1.a, 2.a) eskainitako feedbackaren analisi kualitatiboa. 6.1 Hipotesia: Lan-taldeek euren lana kudeatu ahal izan dute taldeko testuarteko txosten akademikoa egokitasunez garatzeko. 6.2 Hipotesia: Ikasleak ohartzen dira beste talde bati feedbacka eskaintzeak bere lanaren autoebaluazioan eragina duela (kontzientzia linguistikoa eta hausnarketa metalinguistikoa). 6.3 Hipotesia: Ikasleak gai dira, jarduera praktikoen laguntzaz, ikaskideen bilaketak eta egindako erreferentzia bibliografikoak ebaluatzeko. 7. HIPOTESIA: Elkarren arteko erregulazioak komunikazio gaitasun akademikoaren emaitzetan eragina du. Analisirako oinarria: Tutoretza Proiektuan (3.c) parte hartu dutenen eta ez dutenen azken emaitzen arteko alderaketa, kontrol taldeen emaitzak barne, ikuspegi globala izateko. Talde-lanaren inkestan (5.b) egindako Tutoretza Proiektuaren balorazioa. 7.1 Hipotesia: Ez dago korrelaziorik Tutoretza Proiektuaz ikasleek duten 164 iritziaren eta Taldeko testuarteko testuaren (4.a) zeregineko emaitzen artean. 7.2 Hipotesia: Ez dago alde esanguratsurik talde esperimental bakoitzean jasotako azken emaitzen artean, ezta talde esperimentalen eta kontrol taldeen artean. 165 3. INFORMAZIOA BILTZEKO, PROZESATZEKO ETA ANALIZATZEKO TRESNAK Atal honetan, datuak eta testuak biltzeko, prozesatzeko eta ebaluatzeko erabili diren tresnak laburki zehaztu dira. Inkestak osorik, erabili diren moduan, 3. Eranskinean gehitu dira, eta datuak, testuak eta emaitzak biltzeko erabili diren zereginak 4. Eranskinean datoz xeheturik. Erabilitako tresnak bi eratakoak dira: irakaskuntza-testuinguru naturalean erabili direnak, eta irakaskuntza eskuhartzearen ostean ikerketa helburuz erabilitakoak. Lehenengo kasuan, tresnak diseinatzean, hezkuntza testuinguruan integratzea lehentasunezkoa izan da, ikasleek ulertzeko eta erabiltzeko modukoak. Bigarren kasuan, aldiz, ikerketarako prestatu eta garatu diren tresnak berrikusketa teorikoaren emaitza dira eta jarduerak prozesatu eta analizatzeko aplikatu dira. Bi kasuetan, tresna sintetikoak izatea bilatu da, irakaskuntza eta ikerkuntza testuinguru desberdinetan aplikatzeko modukoak. Erabilitako inkestak aldi berean izan dira autoebaluazio tresnak eta ikerketarako tresnak, eta item bakoitza ebaluazio parametroekin erlazionatu da, atal honetako 3.2 puntuan zehazten den eran. Informazioaren analisia argitzeari begira, bi multzotan bildu dira ikertu diren zereginak: komunikazio gaitasun erreferentzialari lotutako zereginak eta komunikazio gaitasun sozialaren ingurukoak. 166 3.1 Informazioa biltzeko zereginak 3.1.1 Komunikazio gaitasun erreferentzial eta sozialari lotutako zereginak Informazioa irakaskuntza prozesuan zehar jaso da, bereziki zeregin komunikatiboen bitartez. Ekoitzi diren testuak beste ikerketa batzuetako emaitzekin alderagarriak izateko, zeregin bakoitza Cushing-ek (2002) proposatutako irizpideen arabera deskribatu da, zenbait moldaketa eginez, Tutoretza Proiektua izan ezik, kasu horretan Topping-en dimentsioak (1996, 2005) erabili baitira, egokiturik. Ondoren, hiru zereginen fitxak eskaintzen dira erreferentzia gisa: komunikazio erreferentzialeko zeregin bat, komunikazio sozialeko zeregin bat eta Tutoretza Proiektuari lotutako fitxa. Zereginen fitxa xehe guztiak 4. Eranskinean daude bildurik. 3.1.1.1 Taula Komunikazio erreferentzialeko zeregin baten ezaugarri testualak: (4.a) Taldeko testuarteko testua. Jardueraren testuingurua Konbinatua (aurrez aurrekoa, birtuala eta ikasleek erabakitako testuingurua). Gai diziplinarra da, hezkuntza esparrukoa, eta lehen mailako lehen lauhileko bost irakasgaietan garatzen da.. Ikaslearen rola Lana garatzeko, ikasleek gaia fokalizatu behar dute eta eskuhartze jakin bat erabaki (inkesta bat prestatu eta aplikatu, proposamen didaktiko bat egin, plan bat proposatu...), ikertzaile-hezitzaile rola bereganaturik. Inputa Zereginari ekin aurretik ikasleek taldean lan esploratorioak egin dituzte iturri bibliografikoen bila. Irakasgai bakoitzean input espezifikoa jasotzen dute eta Komunikazio Gaitasunaren Garapena irakasgaian egituraketa orokorra, hizkuntzaren erabilera, zuzentasuna, koherentzia, kohesioa eta testualtasunari lotutako azalpenak jasotzen dituzte. Aipatutako zeregin hauek ere input funtzioa bete dute: (1.a), (2.a), (3.b) eta (3.c). Jarduera-mota Lau (edo hiru) ikasleren artean sortutako taldeetan bildurik, lauhilabetean zehar 25 orrialdeko ikerketa-erako txosten erreferentziala eta testuartekoa idazten dute a, ikerketa-txostenen egiturara hurbiltzen dena (ikerketa zentzu malguan interpretatuta). Gai bat hartuta, gaia fokalizatu, bibliografia arakatu, gaiari lotutako proposamen bat egin behar dute lan-taldean (inkesta, esku-hartze proposamena, analisia, proposamen didaktikoa...) eta jasotako emaitzak eta 167 ondorioak argitzen dituzte. Lan honen bidez, lauhileko bost irakasgaietako hainbat eduki eta gaitasun integratzea espero da. Hizkuntza Euskara Publikotasuna Pribatua da, soilik irakasleekin partekatzen da. Ahozko defentsa egiten da ikaskideen aurrean, lanaren ondorio nagusiak partekatzeko. Diskurtso tipologia Comunicación de tipo predominantemente cognitivo Testu erreferentziala da, akademikoa, poligestionatua. Deskribapena eta azalpena dira nagusi, parafrasiekin batera. Ebaluazio-era Errubrikan oinarritutako ebaluazioa. Lehen lauhilabeteko bost irakasgaietan parte hartzen duten irakasleek ebaluatzaile bikoteak egiten dituzte. Idatzizko txostena, bost irakasgaien kalifikazioaren %10 da eta bikoteak erabakitzen duen kalifikazioa irakasle-taldeak ontzat ematen du. Irakats-jardunari lotutako jarraipideak Zeregin honek gida zehatz bat du gaitasunak, helburuak, lanaren egitura, ebaluazio irizpideak eta ematekoen epeak zehazten dituena (2. Eranskina). Ikasleek nahi beste denbora erabil dezakete zeregina betetzeko eta nahi duten unean egin dezakete, eta ikasturte hasieran zehaztutako amaiera data zehatz batean eman behar dute lana. Prozesuan zehar, ikasleek hainbat irakasleren aholkuak eta gidaritza jasotzen dute eta gida berezi bat dute oinarrizko informazioa duena (ikus. 3. eranskina). Horrez gain, amaiera epearen erdialdera, ikasleek lanaren fokalizazioa eta oinarrizko egitura eman behar diote koordinatzaileari, irakasleen eskura jar dezan, ikasleen aurrerabidea orientatzeko. Plataforman, material lagungarria dute eta (3.a), (3.b) eta (3.c) foroak erabiltzen dituzte prozesua kudeatzeko. Lana testu-prozesadorean idazten dute; amaierako bertsioa pdf formatuan igotzen dute plataformako talde-forora eta inprimatutako kopia bat ematen diote irakasle-koordinatzaileari. 168 3.1.1.2 Taula Komunikazio sozialeko zeregin baten ezaugarri testualak: (3.b) Lan-taldea kudeatzeko foroa. Jardueraren testuingurua Birtuala. Gai diziplinarra. Taldeko testuarteko testuaren (4.a) jarduera prozesualaren kudeaketarako foroa da: materialak eta dokumentazioa trukatu, denbora kudeatu, talde-lanaren ebidentziak bildu (bileretako konklusioak eta aktak, argazkiak...). Ikaslearen rola Unibertsitate ikaslea. Inputa Taldean garatzen ari diren lana da inputa eta gehienetan, eskolaz kanpoko aurrez aurreko lan-bilerak eta dokumentuen trukea islatzen du. Jarduera-mota Ikasleek foro birtuala erabiltzen dute talde-lanean egiten dituzten aurrerapenen berri emateko, laburki, egokien ikusten duten maiztasunez. Foroan idazten denak lantaldeko kideei baliagarri zaie dokumentazio nagusiaren erregistro eguneratua izateko, eta irakasleak lan-taldearen erritmoa berrikus dezake, orientatzeko eta taldeari bere zailtasunetan laguntzeko. Hizkuntza Zehazten ez bada ere, oro har euskara da, talde gehienetan kudeaketa hizkuntza horretan egiten dutelako. Publikotasuna Soilik taldekideek eta irakasleak irakur ditzakete foro honetako mezuak. Diskurtso tipologia Gizarte-eragineko testu poligestionatua da, taldeka edo bikoteka idazteko gehienetan. Testu formalak, narratiboak gehienbat (bileretako aktak), eta instrukziozkoak edo atxikitako dokumentuak aurkezteko testu protokolarioak (“honekin batera bidaltzen dugu...”) dira nagusi. Espero da testu gehienak funtzionalak izatea edo transakziozkoak. Ebaluazio-era Foro hau taldeen funtzionamendu ona ziurtatzeko erabiltzen denez, irakasleak segimendua egiten du eta soilik esku hartzen du arazoak atzematen baditu. Ikerketahelburuz aztertu dira mezuak soilik, komunikazioaren tipologia eta mezuen hizkuntz alderdiak analizatzeko. Irakats-jardunari lotutako jarraipideak Ikasleek nahi beste denbora erabil dezakete zeregina betetzeko eta nahi duten unean egin dezakete. Jarraipideak plataforman idatziz ematen zaizkie. Jarduera derrigorrezkoa da. Zuzenean plataforman idazten dute, Moodle plataformako Foroa izeneko jardueran. 169 3.1.1.3 Taula Elkarren arteko erregulaziorako jarduera-multzoaren dimentsioak: (3.c:) Tutoretza Proiektua. Curriculum edukia Komunikazio gaitasun akademikoaren garapenean, jarduera hauek ikerketa testuen laburpenarekin, erreferentzia bibliografikoekin eta ahozko aurkezpenekin erlazionatzen dira. Harremanen konstelazioa Tutore-taldeak eta tutorizatu-taldeak. Banakoen ekoizpena talde-lanaren parte gisa ulertzen da eta jasotako feedbacka lan-taldeari eskaintzen zaion feedback modura interpretatzen da. Lan-taldeak ez dira simetrikoak, lan-talde bakoitzak beste lantalde bat du tutorizatzeko, baina talde tutorizatua ez da talde beraren tutore. Ikasketa-urtea Bai ikasle tutoreak, bai ikasle tutorizatuak ikasturte berekoak dira, gela berekoak hain zuzen ere. Trebetasunak Bai ikasle tutoreek, bai ikasle tutorizatuek trebetasun beretsua dute baina elkarrekin lan egiten dute zeregina sakonago ulertzeko eta zailtasunak partekatzeko. Rolaren jarraipena Tutore-tutorizatuaren rolak irakasgaian zehar egonkorrak dira, tutore-rola indartzeko. Irakasleak bi rolen segimendua egiten du, euren eginkizunetan laguntzeko eta jasotako feedbacka euren ikaskuntzan integratzea errazteko. Lekua La tutorización se informa a través del entorno virtual y se desarrolla principalmente en este entorno. Los equipos tutores se relacionan con los equipos tutorizados en momentos presenciales puntuales, para conocer la situación del equipo y sus avances. Ingurune birtualean informatzen da tutoretzaz eta gehienbat ingurune birtualean gauzatzen da. Talde tutoreak aurrez aurreko une zehatzetan egiten du lan talde tutorizatuarekin, lan-taldearen egoera eta aurrerapenak ezagutzeko. Denbora Elkarren arteko tutoretza irakasgaiaren denboraren barruan planifikatzen da eta aurrez aurre eta eskolaz kanpoko lan-orduen barruan integratzen da. Tutorizatutako lantaldeen ezaugarriak Lan-taldeetako kide guztiek jasotzen dute tutoretza Tutoreen lan-taldeen ezaugarriak Lan-talde guztiak dira tutore Helburuak Irakasgaiko zereginen helburuak sakonki ulertzea, ikaskideen errore eta ondo egiteetatik ikastea, zereginen nolakotasunaren kontzientzia hartzea, ebaluazio- 170 irizpideak interpretatzen trebatzea, beste taldeetan gertatzen ari denaren berri izatea (fokua zabaltzea). Jasotako ebaluazioaren inpaktua Tutorizatuentzat orientaziozko ebaluazioa da, ez die lan-talde tutorizatuaren kalifikazioei eragiten. Irakasleak tutore-taldearen lana kalifikatzen du. Taldekatze-mota Talde-lanerako eratu diren talde berak dira tutore-tutorizatu taldeak osatzen dutenak. Taldeen arteko tutoretza da, talde barruko elkarren arteko ikaskuntza informalki gauzatzen dela ulertzen da eta ez da rol espezifikorik zehazten. Erabilitako ebaluaziotresnak Feedbacka argitasunez zehaztutako ebaluazio irizpideetan oinarritzen da. Tutoretza prozesuaren irekitasuna Publikoa (ikasgela osoaren aurrean), gainerako ikaskideek ere emandako feedbacka ikusi ahal izateko. Horrez gain, irakasleak emandako hainbat feedback lantzen ditu eskoletan, tutoretza-lana orientatzeko edo gidatzeko. 172  Euskal Herriko Unibertsitateko Eragin Programan erabiltzen den inkesta, metodologia aktiboko formazio programan inplikaturik dauden ikasleen iritzia jasotzen duena (Hezkuntza Laguntzarako Zerbitzua HELAZ/SAE, argitaratu gabea). Inkesta honen helburua da ikuspegi orokor bat jasotzea ikasleek talde-lanaz egiten duten balorazioaren inguruan, eta horretarako, 29 item hautatu dira. Hiru item itxi gehitu dira inkestaren amaieran 2011/12 eta 2012/13 ikasturteetan, Tutoretza Proiektuaz duten asebetetze-maila ezagutzeko. Eskala desberdinak erabili dira item itxietan, tarteko puntuazioak onartzen dituzten Likert elementuak (1-5) ikasleek aldeko edo kontrako posizio argi bat hautatzeko eskatzen duten itemekin (1-4) konbinatzeko. Kaxa item bat erabili da, ikasleek 7 aukeraren artean hautatzeko (hiru galdera gehigarrietako bat). Bi item gehitu dira proposamen didaktikoa errepikatuko ote luketen jakiteko, Bai/Ez/Berdin dit erantzunaukeren artean hautatzeko. Ondorengo taulan laburbiltzen dira bi inkesten ezaugarriak. 3.1.2.1 Taula (5.a) eta (5.b) inkesten oinarrizko ezaugarriak. Kodea (5.a) (5.b) Izendapena ESLP82 Questionnaire Autoevaluación del trabajo en equipo Item kopurua guztira 36 29 (+3) Item itxien kopurua 35 23 (+3) Prozesuaren unea Hasierakoa Amaierakoa Item itxien eskalak 5 mailako Likert elementuak (1-5) 4 elementuko eskalen 17 item 5 mailako Likert elementuen 6 item Erantzun dikotomizatuko 2 item (bai/ez/berdin dit) Kaxako item 1, erantzuteko 7 elementuren artean hautatzeko 173 3.2 Informazioa prozesatzeko tresnak Zeregin komunikatiboen bitartez jaso den informazioa prozesatzeko, ebaluazio irizpideak, errubrikak eta parametroak erabili dira, zeregin-motaren arabera. Ondoren. laburki aurkezten dira ebaluazio forma horiek, kodetzeko erabili den zenbakizko erreferentziarekin batera, analisi kuantitatiboari begira. Horrez gain, zereginen eta analisirako kategorien arteko erlazioa argitu da. Ebaluaziorako eta puntuaziorako tresna hauek ikerketaren egiturari segiz multzokatu dira, hiru sekziotan: Komunikazio gaitasun erreferentziala ebaluatzeko tresnak; komunikazio gaitasun soziala ebaluatzeko tresnak; eta autonomia eta elkarren arteko ebaluazioa baloratzeko tresnak. 3.2.1 Komunikazio gaitasun erreferentziala ebaluatzeko tresnak Komunikazio gaitasun erreferentzialarekin erlazionatutako zereginak kategorizatzeko, tankera honetako zereginak ebaluatzeko erabili ohi diren irizpideak eta parametroak hautatu dira, marko teorikoan aurkeztutako berrikusketa bibliografikoaren ostean. Tresna hauek erabil dira:  (1.a), (1.b), (2.0), (2.a), (2.b), (4.0.1), (4.0.2) eta (4.a) zereginak kategoritzatzeko parametroak.  (5.a) inkesta kategorizatzeko parametroak, zereginetako parametroekin erlazionatzeko eta hartara, inkestako emaitzak zereginetakoekin alderagarriak izateko. Honako taula honetan, testuak analizatzeko erabili diren irizpide eta parametro guztiak bildu dira, modu sintetikoan. 174 3.2.1.1 Taula Komunikazio gaitasun erreferentziala ebaluazioa eta kategorizazioa: Erabilitako parametroen laburpena. Komunik arloa Zeregina Ebaluazio irizpideak (1) Dokumentu en bilaketa eta erref. biblogr.. (1.a) Bilaketa eta laburpen fitxa: Bilaketari lotutako atalak Bilaketa-prozesua: bilaketa zehatzak egiten ditu, datu-baseak erabiliz, bilatzaile berezituen bitartez (Google Scholar, adibidez), bilaketaren emaitzen artean bereiziz. Erabilitako estrategia eraginkorra izan da bere helbururako. Gako hitzak: gaia fokalizatzeko eta gaian sakontzeko erabilitako hitzak esanguratsuak dira gaiarekiko; askotariko emaitzak ematen dituzten hitzak saihestu eta hitz gakoak hautatu ditu, hezkuntza esparruari dagozkionak. Dokumentuaren erreferentzia: aurkitutako dokumentua APA arauei segiz erreferentziatu du. (1.b) Taldeko testuarteko testuko erref. bibliogr. Erreferentzia bibliografikoak: ikerketa-artikulu akademikoen erreferentziak ditu lanak. Ikerketa-artikuluak ez diren gainerako erreferentzia gehienak fidagarriak dira (autorea identifikatzen da, informazioaren jatorriaren berri ematen du, lan teorikoak dira...). Erreferentziaren egitura formala: APA arauen ezaugarri nagusiak betetzen dira amaierako erreferentzia bibliografikoen zerrendan. Erreferentziak testuan zehar: amaieran jaso diren autoreen erreferentziak egoki daude testuan txertaturik. (2) Testu akademikoen laburpena (2.0) Testu akademiko orokorraren laburpena (2011/12 ikasturtea) Laburpenak argitasunez eta laburki azaldu du artikuluaren edukia Artikuluaren tesia edo azpian datzan ideia nagusia islatzen du Laburpena testu autonomoa da (ez da eskema edo ideia zerrenda bat) Testua jatorrizko artikulua irakurri ez duen irakurleak uler dezake Testua zuzen idatzita dago (2.a) Bilaketa eta laburpen fitxa: Laburpenaren atala Laburpena jatorrizkoarekiko autonomoa da Laburpenak jatorrizko testuaren ideia nagusiak jaso ditu Laburpena baliagarria da erauzitako edukiak beste dokumentu batean berrerabiltzeko Testu zuzena da, koherentea eta argia Jakintza-esparruan eskatzen den estilo akademikoa du (2.b) Gaztelania ataleko azterketa Jatorrizko testuko tesia edo ideia nagusia jasotzen asmatu du. Testua ondo antolatua dago eta testu independiente gisa funtzionatzen du, jatorrizkotik autonomoa dena (jatorrizko testua irakuri gabe ulertzen da). Ideiak modu josian eskaini ditu, jatorrizko testutik hitzez hitz hartu gabe. Erregistro egokian adierazi du, adierazpide akademikotik gehiegi aldendu gabe. Testua zuzena da, akats sistematiko edo larririk gabea. Zuzentasun-maila ona ez izatea arrazoi nahikoa da azterketa-proba ez gainditzeko. *Azterketak %15eko balioa baino ez du baina ezinbestekoa da azterketa gainditzea irakasgaia gainditzeko. **Azterketa ez gainditzeko arrazoi nahikoa izan daiteke hizkuntz erroreak izatea (ortografikoak, morfologikoak...). Errore solteak soilik dira onargarriak azterketa gainditzeko. (4) Testuarteko testuen ekoizpena (4.0.1) Testuarteko testu akademiko laburra (2010/11) Testuak argitasunez eta laburki azaltzen du hautatutako gaia Artikulua unibertsitateko ikasleei zuzendua dago. Irakurleria kontuan hartu da ideiak hautatzean eta erregistroan. Testuak azpititularrak ditu irakurketa gidatzeko Irudiren bat du irakurketa errazteko. Irudiak erabiltzeko eskubidea egiaztatu da (Creative Commons lizentzia edo antzekoak) Iturriak egoki aipatu dira 175 Komunik arloa Zeregina Ebaluazio irizpideak (4.0.2) Testuarteko testua: Elkarlan proiektuei ekarpena (2012/13) *Zeregin honetako ebaluazio irizpideak hautatutako proiektuaren araberakoa izan da. Hizkuntza zuzentasuna derrigorrezkoa da eta oso baloratua da sormena, ekarpen originala izatea eta askotariko baliabideak erabili izana. Ebaluatzeko irizpide garrantzitsuena da jatorrizko proiektuarekiko egokitzapena, blogean argitaratzeko ezinbesteko baldintza. (4.a) Taldeko testuarteko testua EDUKIA (%60) Koherentzia: Ideiek progresio logikoari segitzen diote. Ideiak integraturik daude testuaren osotasunean, jauzi handiegirik gabe eta estilo-jauzi handirik gabe. Batasuna antzematen da. Hari argia badu: Aurkibidean, idazkeran,... Aztergaia ondo testuinguratuta dago. Irakurlea ez da erraz galtzen. Antolatua dago. Diziplinartekotasuna: Aztergaia enfokatu eta garatzean, diziplina ezberdinen ikuspuntutik aztertzeko ahalegina antzematen da. Irakasgai guztietatik nolabaiteko ekarpena egiten da. Dokumentazioa: Informazio iturri aberasgarriak eta askotarikoak erabili dira. Artikulu zientifikoak, bestelako idazki akademikoak, datu estatistikoak, behaketak eta elkarrizketak... Hausnarketa: Informazioa aukeratu, jorratu, aztertu, antolatu eta idatziz aurkeztean ikasle ekipoak (egileek) jokamolde kritiko aktiboa erakusten dute. Taldeak egindako ekarpena ongi justifikatuta dago, argumentazio sendoa erabili dute. Planteamendua: Eskolako errealitatera gaurkotasunez hurbiltzen gaitu. Gure testuinguru hurbila ulertzeko bidea ematen digu. Nolabaiteko aplikagarritasuna badu, edo praktikan egiten denaren berri ematen du lanak. Ekarpen originala egiten du. Aztergaiaren planteamendu originala du, edo bestela ikuspegi, kontzeptu, datu... berriak eskaintzen ditu. Irakurleak zerbait berria aurkitzen du idazkian. FORMA (%40) Ideien antolaketa: Ideiak paragrafotan banatzen dituzte eta ideia nagusiak argi adierazita daude. Kohesioa: Erreferentziarako mekanismoak (izenordainak, erakusleak, adberbioak...) eta testu-zatien arteko erlazio logikoak (kausa-ondorioa, ordena, aurkaritza...) adierazten dituzten lokailuak eta testu-antolatzaileak ondo erabilita daude. Ideia batetik bestera leunki pasatzen da. Terminologia: Kontzeptu eta terminologia espezializatua erabili da eta lan akademikoei dagokien erregistroa erabili da oro har. Hiztegiaren erabilera zaindu dute, euskarazko oinarrizko terminologia erabili dute. Formatua: Egituraketaren alderdi formalak errespetatu dituzte: Aurkibidea, orrien zenbakitzea, azpi-izenburuak... Erreferentziak: Erabili dituzten iturriak egoki daude aipaturik, bai testuan eta bai amaieran, erreferentzia bibliografikoen atalean, APA arauei segiz. Zuzentasuna: Hizkuntzaren alderdi formalak errespetatu dituzte. Egindako akatsak ez dira sistematikoak eta ez dira larriak. Sintaxia, puntuaziomarkak, deklinabidea, mugagabe/mugatua eta halako elementu linguistikoak ondo erabili dituzte, noizbehinka akatsak egonik ere. *Oh.: Lan honetan, 17 puntutik beherako kalifikazioak baxuak direla esan daiteke eta horregatik, honela definitu da eskala ikerketari begira: 0 - 14,9: Gutxi 15 - 16,9: Nahikoa 17 - 18,9: Oso ongi 19 - 20: Bikain 176 Komunikazio akademikoaren gaitasun mailaren autopertzepziorako ESLP82 inkesta ere kategorizatua izan da, zereginekin lotutako gaitasun espezifikoak erlazionatzeko. 36 item itxiak zortzi kategoriatan bildu dira, EQF markoko (5. Eranskina) gaitasun funtzional gisa identifikatutako gaitasunak Knoch-en taxonomiaren zortzi kategoriekin gurutzatu ondoren (Knoch, 2009), honela moldatuta: A) Edukia: Informazioa bilatzea, hautatzea, iragaztea eta sintetizatzea. B) Kohesioa: Ideiak garatzea eta jostea. C) Koherentzia: Ideiak antolatzea, egituratzea eta planifikatzea. D) Ideiak testuingurura egokituak garatzea, erregistro egokian, hiztegia testuinguruaren arabera hautatuz. E) Gaitasun profesionala: informazioa manipulatzea, aurrejakintzekin eta esperientziekin kontrastatzea eta kritikoki berreraikitzea. F) Jarioa: azkartasunez, ezarritako baldintzei erantzunez eta testua editatuz idaztea. G) Zuzentasuna: Ekoizten diren testuetan hizkuntzaren alderdi formalari erreparatzea eta autoerregulatzea. H) Informazio-iturri zientifiko eta profesionalak erreferentziatzea. Honela erlazionatzen dira inkestako itemak proposatutako kategoriekin: 179 3.2.1.3 Taula Komunikazio gaitasun akademiko erreferentzialari lotutako zereginen eta ebaluatzeko irizpideen arteko erlazioa, kategorizaturik. Kategoria (1) Dokumentuen bilaketa eta erreferentzia bibliografikoak (2) Testu akademikoen laburpena (4) Testuarteko testuen ekoizpena (5.a) Inkestako item zkiak. A) Edukia: Informazioa bilatzea, hautatzea, iragaztea eta sintetizatzea Bilaketa-prozesu zehatza egitea. Gako hitz zehatzak erabiltzea. Dokumentazioa 9, 23, 24, 27, 28 B) Kohesioa: Ideiak garatzea eta jostea Parafrasia eta zeharestiloa erabiltzea erreferentziak txertatzeko, nahiz eta modalizatzaileekin beti asmatu ez. Ideiak modu josian eskaini ditu, jatorrizko testutik hitzez hitz hartu gabe. Kohesioa 2, 3, 4, 13, 25 C) Koherentzia: Ideiak antolatzea, egituratzea eta planifikatzea Erregistro egokian adierazi du, adierazpide akademikotik gehiegi aldendu gabe. Enfokea Terminologia 1, 5, 6, 10, 14 E) Gaitasun profesionala: informazioa manipulatzea, aurrejakintzekin eta esperientziekin kontrastatzea eta kritikoki berreraikitzea. Erreferentziak modu orekatuan txertatzea testuan zehar, informazioaren jatorria argitzeko. Baliagarria da edukiak beste dokumentu batean berrerabiltzeko. Jatorrizko testuko tesia edo ideia nagusia jasotzen asmatu du. Diziplinartekotasuna Hausnarketa 12, 15, 19, 34, 36 F) Jarioa: azkartasunez, ezarritako baldintzei erantzunez eta testua editatuz idaztea Denbora mugatuan egin beharreko proba, azkartasunez aritzea eskatzen duena. Formatua Zuzentasuna 7, 26, 32, 33 G) Zuzentasuna: Ekoizten diren testuetan hizkuntzaren alderdi formalari erreparatzea eta autoerregulatzea Testua zuzena da, akats sistematiko edo larririk gabea. Zuzentasuna 8, 31, 35 H) Informazio-iturri zientifiko eta profesionalak erreferentziatzea Dokumentuaren erreferentzia egitea APA arauei segiz 180 3.2.2 Komunikazio gaitasun soziala ebaluatzeko tresnak Komunikazio gaitasun akademiko soziala ebaluatzen denean, kontuan hartu behar da komunikazio soziala ez dela amaierako produktu gisa adieraz daitekeen gaitasuna, etengabeko prozesu dinamikoa eta anitza baizik. Horrez gain, komunikazio sozialean, solaskideen arabera erregulatzen da sakontasun maila, estiloa eta erregistroa, eta ondorioz, ikasleen partehartzeek ez dute zertan islatu ikasle horien gaitasun-maila gorena. Muga horretatik abiatuta, bi bide erabili dira gaitasun multzo hau ebaluatzeko: irakasgaiaren testuinguruan ikasleen lana ebaluatu eta kalifikatzeko erabilitakoa, eta ikerketa-helburuz mezuak aztertzeko egindako analisia. Irakasgaiko kalifikazioari begira, ikasle bakoitzak egindako partehartze guztiei eta egindako ibilbide komunikatiboari begiratu zaie, eta kalifikazioa gaitasun komunikatibo eta sozialaren ebaluazio-matrizean oinarritu da (Ezeiza & Palacios, 2009), soilik lehen bost mailak erabiliz (3.2.2.1 Taula). Suposatzen da graduko lehen mailako ikasleak izanik, gaitasunaren 1-3 mailan egongo direla eta hori hartu da kontuan irakasgaiko kalifikazioari begira, baina 5 maila hartu dira ebaluaziorako, mezuak ikerketa helburuz kategorizatzeko. Alderdi hauek hartu dira erreferentzia gisa: Ikasle bakoitzak erakutsi duen gaitasun gorena, idatzitako mezu kopurua, testuinguru komunikatiboarekiko egokitasuna, eta mezuetan erakutsitako autonomia (irakasleak proposatutakotik haratagoko partaidetza). Ebaluazio objektiboa izatea bilatu ordez, ikasle bakoitzaren komunikazio soziala modu holistikoan kalifikatzeko saiakera egin da horrela. 181 3.2.2.1 Taula Gaitasun komunikatibo eta soziala ebaluatzeko balioespen-matrizea, lehen 5 mailak (Ezeiza & Palacios, 2009, moldatua). Gaitasun maila Ikaskuntza-emaitzak (EQF) Komunikazio tipologia Komunikazio mota 1 Idatzizko komunikazioko erantzun xumea. Norberaren rol soziala erakusten du. Erantzun laburra, foroan bere presentzia erakusteko soilik Deklaratiboa 2 Idatzizko komunikazioko erantzun xume baina xehetua. Bere rola egoera sozial desberdinetara egokitzen du. Kontua azaltzen du irakaslearen (edota ikaskideen) partehartzeari erantzunez Deklaratiboa 3 Idatzizko komunikazio xehetua ekoizten du (eta horrela erantzuten du). Bere portaeraren eta ulermenaren ardura onartzen du Besteei euren iritzia galdetzen die. Hariko beste partehartzeren bati/batzuei erreferentzia egiten die Erreaktiboa 4 Idatzizko komunikazio xehetua ekoizten du (eta horrela erantzuten du) egoera ezezagunetan. Bere autoezagutza erabiltzen du bere portaera aldatzeko Diskurtso egituratua. Informazioa argitasunez aurkezten du Erreaktiboa 5 Ideiak ondo egituratuak eta koherente aurkezten dizkie kideei, ikuskatzaileei eta irakasleei, informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa erabiliz. Munduaren ulermen barneratua adierazten du, besteenganako atxikipena islatzen duelarik. Eduki onargarria, iritzigarria. Hariko gaiari egiten dio erreferentzia, kanpoko erreferentziak erabiltzen ditu edo aurreko hari bati egiten dio erreferentzia. Interaktiboa Foroetako mezuak ikerketa helburuz analizatzeko, ikaslez ikasleko azterketa egin ordez, ikasleen partehartzeak ikasgela birtualeko mikroekosistema komunikatiboan sakontzeko xedez parametrizatu dira. Horretarako, adierazle kuantitatiboak eta kualitatiboak konbinatu dira mezuak kategorizatzeko. Hala, analisi kuantitatiborako bi indize erabili dira: Partaidetza Indizea eta Elkarrizketa Indizea (‘talde’ hitzak ikasgela osoari dagokio): Partaidetza-indizea = [Ikasleen mezu kopurua] / [Taldeko ikasle-kopurua] Elkarrizketa Indizea = [Taldearen mezu kopuru osoa] / [Foro guztietako hari kopurua] 182 Formula hauek laguntzen dute talde bakoitzaren komunikazio birtual mailaren ikuspegi globala biltzen, eta horrela, taldeen arteko alderaketa orokorrak egin. Ikerketa honetan mezuetan erakutsitako komunikazio-mota bereziki aztertu nahi izan denez, hiru markatzaile kategoriko gehitu dira, komunikazio era kualtitatiboki analizatzeko:  Komunikazioaren posizioa: Foroetako mezuen joera argiago jakiteko, bereizketa egin da mezu akademikoen eta sozialen artean, alegia, mezu bat foroan argitaratzeak ez du esan nahi sozializatzeko nahia duenik asmo komunikatibo gisa, eta halaber, gerta liteke asmo erreferentzial hutsez argitaratutako mezu bati erantzun soziala ematea (adibidez, eskerrak emateko). Hori dela eta, mezuak posizio horren arabera etiketatu dira: ◦ Erreferentziala (E) , asmo komunikatiboa informatzea, azaltzea edo baliabide bat igotzea denean ◦ Soziala (S) elkarrizketa, erantzuna ematea edo eztabaida denean mezuaren asmo komunikatiboa.  Harreman-mota: Zehaztasun handiagoa bilatu da mezuen komunikazio-eraren inguruan. Esate baterako, mezu erreferentzial bat azalpenezkoa izan daiteke edo transakzionala, eta mezu sozial bat negoziatzeko asmoz idatz daiteke edo argibide bat emateko. Harreman-mota EQF bereizketan oinarritu da eta hauek izan dira kategoriak: ◦ Azalpen edo adierazpen kognitiboa (K) ◦ Negozioazio edo argumentazio edo nolabaiteko komunikazio funtzionala (F) ◦ Kudeaketa edo gaitasun profesionalari lotutako komunikazio transakzionala (T)  Hizkuntza: Mezua idazteko hautatutako hizkuntza. Irakasgaia elebiduna izaki, ikertutako atala bereziki gaztelaniazkoa bada ere, ikasleek aukera izan dute bi hizkuntzak erabiltzeko, horregatik interesgarria ikusi da mezua zein hizkuntzatan idatzia izan den bereiztea, euskaraz (E) ala gaztelaniaz (C). Estekak soilik argitaratu direnean, ez da etiketarik erabili. 183 Azkenik, mezuetatik emozioen adierazpena, hizkuntzaren aldaera lokalari lotutako idazkera edo adierazkortasunerako esapideak eta baliabideak erauzi dira, mezuen hurbiltasun emozionala aztertzeko eta hizkuntz erregistroa baloratzeko. Komunikazio gaitasun soziala analizatzeko zereginak eta gaitasunak honela erlazionatu dira ikerketari begira: 3.2.2.2 Taula Europako Kualifikazio Markoan (EQF) sailkatutako gaitasunak, goi-hezkuntzarako komunikazio gaitasun sozialarekin eta ingurune birtualeko gune sozialekin erlazionaturik. Gaitasuna (EQF) Komunikazio gaitasun soziala Ingurune sozial birtuala Gaitasun kognitiboa Ulertutakoaren gaineko ideiak trukatzea (3.b) Talde foroa Taldean eztabaidatzea eta lantzen diren kontzeptu eta teoriak hausnartzea (3.a) Eztabaida foroa Testuen analisi partekatua egitea (3.b) Talde foroa Gaitasun funtzionala Ahoz zein idatziz eztabaidatzean, argumentu zientifikoak erabiltzea. (3.a) Eztabaida foroa Kideekin askotariko ideiak eta testuak negoziatzea, akordiora iristeko edota ideia berriak sortzeko. (3.b) Talde foroa Kideekin batera, testuen alderdi formala aztertu eta kontrastatzea. Hizkuntz kalitateaz eztabaidatzea. (3.c.1) Irakasle foroa Gait. pertsonal eta profesionala Autonomia eta ardura Ikasteko gaitasuna Taldean proiektuak kudeatzea, horretarako tresna egokiak erabiliz: taldearen kudeaketarako testuak (hitzarmenak, aktak...), eztabaidak, talde-lana sustatzeko ahozko zein idatzizko teknikak... (3.b) Talde foroa Taldean feedback zuzentzailea eta iradokitzailea eskaintzea, bai taldekideei, bai beste taldeei. (3.c.1) Irakasle foroa (3.c.2) Glosategiko iruzkinak Gaitasun komunikat. eta soziala Rol sozialaren arabera komunikatzea, kontzientzia linguistiko kritikoa erakutsiz. (3.a) Eztabaida foroa (3.c.1) Irakasle foroa Gaitasun profesional eta bokaziozkoa Egoerak taldean analizatzea, arazoak konpontzeko proposamenak eztabaidatzeko. (3.b) Talde foroa Proiektu berriak proposatzea eta arazoetarako irtenbide berriak iradokitzea, pentsamendu kritikoaren eta taldeko sormen-prozesuen ondorioz. (3.b) Talde foroa 184 3.2.3 Autonomia eta elkarren arteko ebaluazioa baloratzeko tresnak Tutoretza Proiektuko (3.c) jardueren analisi kualitatiboa egiteko, Autonomia, Ardura eta Ikasteko Gaitasunaren Balioespen-Matrizea erabili da, lehen lau mailatan, EQFren erreferentzia-mailak beste autore batzuen harira egokiturik (Commission of the European Communities, 2005; James & Garrentt, 1992; Topping, 1996; Chi, 1996; Butterfield & Metcalfe, 2006; Salinas, Pérez & Benito, 2008; Rúa, 2009; Manchón, 2011): 3.2.3.1 Taula Autonomia, Ardura eta Ikasteko Gaitasunaren Balioespen-Matrizea, 1-4 mailak. Gait. maila Autonomia eta autoerregulazioa Identitate akademikoprofesionalaren garapena Feedback mota 1 Autoerregulaziorako gaitasuna du norbaiten gidaritzapean bada. Eskatutako zereginak betetzen ditu. Jasotako feedbacka erabili du zereginak hobetzeko. 2 Autoerregulaziorako beharraz ohartzen da eta ekimena erakusten du agindutako zereginak betetzeko. Eskatutako zereginak betetzen ditu emandako informazioa erabiliz. Zereginen bitartez lortu nahi diren helburuak ulertzen ditu. Eskatutako zereginak hobetzeko saiakerak egin ditu. Feedback zuzentzailea ematen du. 3 Egoera egonkorretan ardurak hartzen ditu zereginak betetzeko eta ikasteko. Eskatutako zereginak betetzeko informazio-iturriak erabiltzen ditu eta testuinguru soziala kontuan hartzen du. Zereginen mugak gainditzen ditu lan osatuagoa betetzeko. Egoera berrietan aurretik erabilitako kontzeptuak aplikatzeko ardura hartzen du. Feedback zuzentzaileaz gain, feedback iradokitzailea proposatzen du. 4 Egoera egonkorretan, autoerregulatzen da eta elkarren arteko erregulaziorako joera erakusten du. Besteren lanak gainbegiratzen ditu eta iradokizunak egiten eta onartzen ditu. Eskatutako zereginak betetzeko adituen informazio-iturriak integratzen ditu eta testuinguru sozialera egokitzen ditu. Horretarako, bere lanbide edo testuinguru akademikoaren ezaugarriak identifikatzen ditu. Proposatutako zereginak zalantzan jartzen ditu eta eztabaidatuko, ikaskuntzaren ikuspegitik. Zeregin alternatiboak proposatzen ditu. Eskakizunak analizatzen ditu. Ikasteko ideiak talde osoarekin partekatzen ditu. Feedback iradokitzailea eta eskuhartzekoa eskaintzen die ikaskideei. 185 (3.c) zereginaren kategorizazioa amaierako inkestarekin (5.b) osatu da (inkesta osoa 3.2 Eranskinean ikus daiteke), eta horrela geratu da analisi estatistikoari begira: 3.2.3.2 Taula Talde-lana Autoebaluatzeko Inkestako item kopurua kategorien arabera. Kategoria Item itxi kopurua Item ireki kopurua Balorazio orokorra 4 4 Landutako edukien balioa irakasgaiekiko 4 0 Komunikazio gaitasunaren garapena 1 0 Autonomia eta partaidetzaren gaineko pertzepzioa 3 0 Izandako partehartzea eta lidergoa 2 1 Jarrera eta asebetetzea 3 0 Denboraren kudeaketa 3 0 Arazoen ebazpena eta konfiantza 3 1 186 4. PROZEDURA Ikerketa irakaskuntza testuingu naturalean egin den informazio bilketan oinarritu denez, datuak eta testuak hiru ikasturtetan zehar joan dira sortzen, irakasgaiaren 15 asteetan zehar. Talde esperimental guztietan, irakasgaiaren hasieran Komunikazio akademikoaren gaitasun mailaren autopertzepzio inkesta (5.a) bete dute, eta irakasgaiaren amaieran (15. astean), berriz, Talde-lana autoebaluatzeko inkesta (5.b). Zeregin prozesualak 15 asteetan zehar garatu dituzte, eta 2011/12 eta 2012/13 ikasturteen kasuan, Tutoretza Proiektua (3.c) 6. astean hasi da (kronograma zehatzagoa eskaini da 1. Eranskinean). Talde guztiek (esperimentalak eta kontrolekoak) azterketa data ofizialean egin dute, neguko oporraldiaren ostean. Guztira, informazioa biltzeko prozesua ikasturte bakoitzean zehar 15 aste jarraituetan egin da (hiru alditan), ikasleek graduan ematen duten lehen 15 asteetan, hain zuzen ere. Datuen eta testuen analisia hiru ikasturteen buruan hasi da. Irakasgaiko programa sakonago ezagutzeko, 1. Eranskina azter daiteke, bertan zehaztu baitira irakasgaiaren ezaugarri kurrikularrak. Datuak jasotzeko, ingurune birtualeko tresnak erabili dira, zehazki Moodle plataformakoak. Horretarako, datuak erauzi eta eraldatzeko erabilitako prozedurak eta tresnak analizatu dira. Plataforma honek datu ugari biltzen du baina zenbaitetan, datu horiek ikerketa helburuz erabiltzeko, prozedura konplexuak aplikatu behar dira. Atal honetan, informazioa plataformatik erauzteko erabilitako prozedurak deskribatu dira, ikerketaren parte gisa. Ikerketa proiektu honetan ez dira aztertu datu-basearen ustiaketa orokorra egiteko prozedurak, big data edo learning analytics deituriko analisiak egiteko prozedurak, alegia. Halako analisi estatistikoak ikas-plataformen administrari eta kudeatzaileei dagozkie eta bertatik ateratzen diren emaitzak ikas-plataformaren analisi orokorra egiteko dira baliagarriak eta ez horrenbeste ikas-talde bakoitzean hartu beharreko didaktika-erabakiak hartzeko. 187 Irakaslearen ikuspegitik, ikasleen jarduera-txostenetako informazioa jaso daiteke (kudeaketa blokean Txostenak aukeran sakatuz), eta horrela jakin daiteke erabiltzaile bakoitzaren klik bakoitza non izan den, baita zein ordutan sartu den eta zein IPtatik. Hala ere, baztertu da ikasleen jarduera-txostenetako informazioa prozesatzea, jasotzen den informazioa partziala delako; izan ere, ikasleak bere ikaskideen bitartez ere jasotzen du plataformako informazioa, esaterako, bi ikasle ordenagailu berean eta profil bakarra erabiliaz lan egiten duenean, edo foroetako mezuak posta elektronikoaren bitartez jasotzen dituenean. Horrez gain, datu hauek komunikazio gaitasunaren garapen eta ebaluazioaz informazio gutxi ematen dute. Baina bide honi ez heltzeko arrazoi nagusia pribatutasunari lotutako ikuspegi etikoa izan da. Plataformak eskaintzen dituen aukeretatik, azterketa egin ostean, lanak deskargatzeko aukera konbentzional eta xumeez aparte, azkenean datu-basetik honako jardueren taulak erauztea erabaki da: 1. Inkesten emaitzak (feedback modulua) 2. Kalifikazioen taulak 3. Foroetako eta glosategiko testuak 4. Glosategiko iruzkinak Feedback inkestak eta kalifikazioen taulak ikastaroetako irakasle roletik erraz deskargatzen dira. Feedback moduluak “Analisia” aukera eskaintzen du inkestako erantzunak kalkulu-orri batean deskargatzeko. Kalifikazioak ere, kalkulu-orri batean deskarga daitezke, ikastaroko kudeaketaren aukerak erabiliz. Soilik kontuan hartu behar da ikaslearen identifikazioa ez duela berdin egiten bi tauletan: Feedback inkesten taulan ikaslearen izen osoa hartzen du sistemak eta kalifikazioen taulan, berriz, izena eta abizenak bi zutabetan bereizita ematen ditu. Hori ez da, berez, arazo, bi tauletan erabiltzaile-kodearen zutabea gehituta baitator eta ondorioz, erabiltzaile-kode hori erabiltzen da datuak ordenatu eta bateratzeko, kalkulu-orrian. Foroetako eta glosategiko testuak deskargatzea, ordea, lan korapilotsuagoa da. 188 Irakasle roletik, testuak honela erauz daitezke:  Glosategiak XML formatuan esportatzeko aukera ematen du eta hartara, testuak jarraian aztertzeko aukera ematen du, fitxaz fitxa joan beharrik izan gabe. Arazoa da ez duela fitxaren autorea identifikatzen eta ondorioz, testuen analisia ezin da ikaslearen gainerako emaitzekin zuzenean lotu.  Foroetako testuak mezuz mezu hartu behar dira irakaslearen roletik, eztabaida-ildo bakoitzean banan-banan klikatuz. Beste aukera bat da ikasle bakoitzaren profilean sartzea, ikaslez ikasle, ikasle bakoitzak idatzi dituen mezu guztiak jarraian irakurri eta ebaluatzeko; alabaina, horrela mezuak elkarrizketaren testuingurutik kanpo ikusten dira eta horrek zaildu egiten du mezuen interpretazioa.  Glosategiko iruzkinak erauztea are korapilotsuagoa da, glosategiko fitxa 4.1 Irudia. Moodle-ren glosategiko fitxak, XML formatuan esportaturik. 189 bakoitzean sartu eta bertako iruzkin ikonoan klik egin beste aukerarik ez dago, eta ondorioz, hainbat klik egin behar da iruzkin bakoitza aztertzeko. Prozedura hauek zaildu egiten dute foro eta glosategietako testuen analisia eta ebaluazioa. Hori dela eta, ikerketa honetan foroetako eta glosategiko testuak PHPMyAdmin plugin gehigarriaren bitartez erauzi dira, administrari rola erabiliz. Plugin honen bidez, plataformako datu-basera sar daiteke zuzenean eta informazioa kalkulu-orrietan erauzi, MySQL datu-baseari kontsultak eginez. Horretarako, ikerketako ikastaro guztietako segurtasun-kopiak berariaz instalatutako Moodle plataforma batean berrezarri behar izan dira. MySQL datu-basetik erauzitako taulak ondoren osatu eta gurutzatu behar dira, taula batzuek ez baitute biltzen azterketarako ezinbestekoa den informazioa. Foroen kasuan, bereizirik agertzen da harien taula (mdl_forum_discussions) eta mezuena (mdl_forum_posts), eta harien taulan ikastaroaren identifikazioa azaltzen bada ere, mezuen taulan hariaren kodea bai baina ez da jasotzen ikastaroarena. Glosategiko iruzkinen kasuan, datu-baseak ez ditu ikastaro jakin batera asoziaturik eskaintzen eta 4.2 Irudia. Moodle-ren MySQLko glosategiko iruzkinen taula, PHPMyAdmin plugina erabiliz. 190 ikasleen identifikazio zenbakiaren bitartez osatu da informazioa. Horrez gain, testuak honela erauzirik HTML hizkuntzaren etiketak gordetzen dituztenez, garbiketa egin behar izan da testuak argitasunez kategorizatu ahal izateko eta erosotasunez lan egin ahal izateko. Hortaz, testuak analizatzeko eta datu kuantitatiboak estatistikoki analizatzeari begira prestatzeko, hauxe egin behar izan da: (1) Taula guztiak deskargatu, plataformako irakasle roletik eta zuzenean datubasean kontsultak eginez. (2) Taula guztiak berrikusi eta falta diren datuak osatu, datu guztiak gurutzatu eta taula bakar batean bateratzeko. (3) Foro, glosategi eta iruzkinetako testuen HTML kodea garbitu (4) Testu desberdinen kategorizazio eta kuantifikatzearen emaitza izan diren datu kuantitatibo berriak erantsi taulan. Testu-taulekin lan egiteak abantaila garrantzitsu bat eskaintzen du: errazagoa da kategorizazioaren inpartzialtasuna edo neutraltasuna bermatzea. Datuak ikasleen izendeiturez identifikaturik agertzen direnez, erauzi diren taulak berkodetu dira, ikasleak identifikazio-kode berezi baten bitartez identifikatzeko. Ikasleen hiru ikasturteetako testuak denak batera analizatu dira, zein ikasturte edo taldetakoak ziren jakin gabe, 4.3 Irudia. Glosategiko iruzkinen kalkulu orria, Moodle-ren MySQLtik erauzi bezala. 191 kategorizazioaren baliokidetza bermatzeko. Ondoren berriz dezifratu dira identifikaziokodeak (ikaslea eta taldea). Adibide gisa, mdl_forum_posts taulako foroetako mezuak irizpide hauen arabera identifikatu eta kategorizatu dira: 4.1 Taula Foroetako mezuak identifikatu eta kategorizatzeko irizpideen bilduma. Zutabe zkia. Foroetako mezuak identifikatu eta kategorizatzeko irizpideak 87 Mezuaren identifikazio kodea 88 Mezuaren aurreko mezuaren identifikazio kodea (haririk balego) 89 Eztabaida hariaren identifikazio kodea 90 Foroaren identifikazio kodea 91 Taldearen identifikazio kodea 92 Ikaslearen identifikazio kodea 93 Data eta ordua 94 Fitxategi erantsi kopurua 95 Mezuaren izenburua 96 Mezuaren testua 97 Komunikazioaren posizioa (E/S) 98 Harreman-mota (K/F/T) 99 Komunikazio-maila (1-5) 100 Hizkuntza (eu/es) 101 Elementu emozionalak Prozesu tekniko honen ostean, informazioa analizatzeari ekin zaio kasu bakoitzerako tresna erabiliz. Horrela, aldagai kuantitatibo, ordinal edo nominal bihur zitezkeen datu eta kodetze guztiak egin dira eta taula orokorrean gehitu dira, estatistikoki ustiatzeko: inkestetako erantzunak, zeregin bakoitzean lortutako kalifikazioak, foroetako partehartzeetan erakutsitako komunikazio maila, ikasleek eskainitako feedbackaren maila eta tipologia. Taula SPSS pakete estatistikora esportatu da eta emaitzen ikuspegi orokor konparatiboa izateko egokitzat jo diren analisiak egin dira. 193 5. IKERKETAREN EMAITZAK 5.1 Analisiak eta emaitzak Ikerketaren analisirako, emaitzak hipotesi eta azpi-hipotesiei loturik aztertu dira, ikerketako galderei erantzuteko informazioa biltzeko eta kontrastatzeko. Hipotesi multzo bakoitzean, lehenik analisi estatistikoaren emaitzak aurkeztu dira hurbilpen orokor gisa eta ondoren, analisi kualitatiboko emaitzak eskaini dira. Idatzizko komunikazio gaitasun akademikoari dagokionez, lehenik eta behin aztertu da zein diren ikasleen pertzepzioak euren mailarekiko eta zein hizkuntz hobespen dituzten (euskara/gaztelania) eginkizun komunikatiboen tipologiaren arabera. Pertzepzio hauen bidez aztertu nahi izan da nola autoebaluatzen duten ikasleek euren hasiera-maila unibertsitatean, zein diren euren indargune eta ahulezien autoebaluazioa eta ea autoebaluazio horretan taldeen artean alde esanguratsuak dauden. Lehen analisi horretatik abiatuta, bi gaitasun-multzo aztertu dira: komunikazio gaitasun erreferentziala eta gaitasun soziala. Irakasgaian zehar ekoitzitako testuen analisi kuantitatibo-kualitatiboa egin da horretarako. Testuen analisi kualitatiboan, arretaz aztertu dira komunikazio elementu gakoak gaitasun horietan eta adibideak txertatu dira, gaitasun hauen erakusle edo lagin gisa. Komunikazioan taldeen artean egon diren aldeak aztertu dira halaber, irakasgaiaren diseinuak eta testuinguru sozioakademikoak izan duen eraginaren analisira hurbiltzeko. Eskuhartze didaktikoen eragin orokorra baloratzeko, aldagaien arteko korrelazioak aztertu dira. Elkarren arteko erregulazioaren azterketarako, analisi estatistiko xeheagoa egin da eta emaitzak ikasleen pertzepzioekin eta ekoizpenen analisi kualitatiboarekin osatu dira, taldez taldeko aldeen joera aztertzeko. Hipotesiak banaka analizatu dira eta emaitza zehatzen bitartez eman zaie erantzuna. Ondoren, hipotesi bakoitzaren emaitzak modu sintetikoan eskaintzen dira, eta hasierako interpretazioa 5.2 atalean, hipotesiak ikerketako galderekin lotzeko. 196 1.1 Hipotesia: Ikasleek komunikazio gaitasun akademikoaren pertzepzioa ez dute erlazionatzen duten ama-hizkuntza edo familia hizkuntzarekin. Ikasle guztien %15ek soilik egin diote erreferentzia ama-hizkuntza edo familia hizkuntzari. Horietatik %63.0k adierazi du euskara dela euren ama-hizkuntza, %34.3k gaztelania eta %2.8k biak. Datu hauen arabera, esan daiteke oso ikasle gutxik erlazionatzen dutela beren gaitasuna ama-hizkuntza edo familia hizkuntzarekin. Ama-hizkuntzaren edo familia hizkuntzaren aipamena egin dutenen ehunekoa oso baxua izan denez, ez da erabili datu hau ondorengo analisietarako. 1.2 Hipotesia: Ikasleek komunikazio gaitasunaren pertzepzioan ez dute bereizketa esanguratsurik egiten euskara eta gaztelaniaren artean. Datuek erakusten dutenaren arabera, kategorizatutako kasu erdiak baino gehiagok adierazi dute komunikazio gaitasun jasoagoa duela euskaraz gaztelaniaz edo bi hizkuntzetan baino. Orokorrean, gaitasun jasoago hori bai gaitasun orokorrean, bai gaitasun linguistikoan eta bai gaitasun akademikoan gertatzen da. Hizkuntzaren araberako gaitasunen arteko aldeak taula honetan datoz bildurik: 5.1.1 Taula Ikasleen komunikazio gaitasunaren pertzepzioa, hizkuntzaren arabera. 197 Nabarmen handiagoa da euskaraz komunikazio gaitasun jasoagoa dutela diotenak; hala ere, alde hori murrizten da gaitasun espezifikoetan. Badirudi hizkuntzaren alderdi linguistikoetan gaztelaniaz espero baino konfiantza txikiagoa dutela eta joera dago bi hizkuntzen maila paretsua dutela adierazteko. Joera hori argiagoa da gaitasun akademikoan, bi hizkuntzen arteko oreka handiagoa dela ematen baitu. Gaitasun linguistikoa gaitasun akademikoarekiko duen erlazioa estatistikoki analizatuta, bi hizkuntzen arteko oreka horrek ez dirudi adierazgarria denik, estuki lotuta baitago ikasleen hizkuntza jakin baterako joera eta hizkuntza gaitasunean eta gaitasun akademikoan duten pertzepzioa (Pearson-en Khi-karratuko proben arabera, esanguratsua da aldagaien arteko erlazioa, .000ko esangura asintotikoz kasu guztietan). Hortaz, bereizketarik egiten ez duten hipotesia ezeztatzen da, ikasleek hizkuntzen artean bereizketak egiten dituztelako eta gaitasun maila desberdina dutela antzematen dutelako. 5.1.1 Irudia. Hizkuntza komunikazio hobearen pertzepzioa hizkuntzaren arabera. Gaitasun akademikoa (Y) gaitasun linguistikoarekiko (X). 198 1.3 Hipotesia: Ikasleen H1/H1 identifikazioak ez du erlazio esanguratsurik irakasgaiko emaitzekin. Azkenik, ikasleen gaitasun orokorrari eta hizkuntzari lotutako erantzunak irakasgaiko kalifikazioekin alderatu dira, hizkuntza bakoitzeko duten pertzepzioak azken emaitzekin erlazio esanguratsurik ba ote duen argitzeari begira. Egindako proba estatistikoek erakutsi dute ez duela efektu esanguratsurik. ANOVA proban Levene-ren estatistikoan .816ko esangura izan du azken emaitzarekiko, .313koa euskarako azterketarekin eta .383ko esangura gaztelaniako azterketarekin. Ondorioz, esan daiteke ez dagoela alde esanguratsurik azken emaitzetan ikasleen hasierako hizkuntzaren araberako pertzepzioarekiko. 199 2. HIPOTESIA: Ikasleek euren komunikazio gaitasun akademikoarekiko duten pertzepzioak korrelazioa du irakasgaian jasotako emaitzekin. Hipotesi hau aztertzeko, ESLP82 inkestako (5.a) galdera itxien emaitzen analisia egin da, bai taldeen arabera, bai amaierako emaitzekiko. Inkestako galderen arteko loturak ere aztertu dira, ezarri diren kategorien arabera itemen arteko korrelazioak aztertzeko. Egindako korrelazio partzialaren proban, emaitzak bi mailatan iragazi dira, Spearman-en koefizientearen arabera: lehenik, .400 baino altuagoko korrelazioa duten item pareak aztertu dira, eta ondoren, .500etik gorako emaitzak hartu dira soilik. Spearman-en koefizientean .400etik gorako emaitza eman duten item pareen artean (50 pare guztira), ikusi da orokorrean kategoria berdineko eta desberdineko item bikoteek dutela korrelazio-maila horretatik gorako erlazioa, baina bereziki azpimarra daitezke A eta H kategoriako itemetako korrelazio emaitzak, hain zuzen ere ikerketa honetan garrantzi handia duten bi kategoria: 5.1.2 Irudia. Ber-eskalatutako distantziako konglomeratuen konbinazioaren erlazioaren dendograma: ESLP82 moldaturiko inkestako (5.a) itemen arteko erlazioa. 205 Esan daiteke 2.1 hipotesia baieztatzen dela eta proposatutako kategorizazioa jasotako erantzunekin lerrokatuta dagoela. Horrez gain, zenbait kategoriaren arteko erlazioek informazio esanguratsua eman dute ikerketari begira, bereziki informazio-iturriei lotutako emaitzak, autoerregulazioari dagozkionak eta testuen eratzearekin zerikusia dutenak, bai eskemen erabileran, bai ideien antolaketan, bai estilo akademikoan eta bai testu-prozesadorearen erabileran duten pertzepzioan. 2.2 Hipotesia: Komunikazio gaitasunean ikasleek duten autopertzepzioak korrelazioa du zereginetan jasotako kalifikazioekin. Hipotesi hau analizatzeko, Taldeko testuarteko testuan (4.a) jasotako kalifikazioak eta irakasgaian kalifikatutako zereginen batura bildu dira, 1-4 eskalan (Gutxi/Nahikoa/Oso Ongi/Bikain), inkestako emaitzekin alderatzeko. Korrelazioen azterketan, Pearson-en Khi-karratuko proban oro har item bakoitzaren eta kalifikazioen artean oso korrelazio baxuak daudela ikusi da. Azken kalifikazioen kasuan, negatiboki korrelazionatzen dute itemen %58.33etan eta korrelazioaren balioak −.107 eta .79 tartean daude denak. (4.a) emaitzen kasuan, bi balio dira soilik negatibo 36tik eta korrelazioak −.39 eta .201 arteko tartean daude. Bestalde, aldebiko esangura-maila .05 baino baxuagoa da soilik bi itemetan azken kalifikazioen kasuan, biak erreferentzia bibliografikoei lotuak (H3 “Puedo citar apropiadamente dentro del texto siguiendo las normas APA” eta H4 “Puedo escribir la parte de referencias bibliográficas siguiendo las normas APA”). Item gehiago dira (4.a) kalifikazioekin erlazio esanguratsua dutenak, honakoak hain zuzen ere (N=340): Ikus daitekeen bezala, komunikazio gaitasun akademikoaren hasierako inkestan antzeko emaitzak jaso dira talde guztietan. Kasu bereziena 201112 (2) taldearena da, konfiantza handiena erakutsi baitute bertako ikasleek euren gaitasunean, baina aldiz, emaitza baxuenak izan dituzte (4.a) emaitzan eta ia baxuenak irakasgaiaren kalifikazioetan. 2012/13 ikasturteko talde esperimentalaren kasuan, berriz, antzerako batezbestekoa erakutsi du hasierako inkestan baina nabarmen jasoagoa izan dute irakasgaiaren azken emaitza eta kalifikazio altuena (4.a) emaitzetan. Hortaz, 2.2 hipotesia ezeztatu da, ikasleen hasierako pertzepzioa parekoa baita eta ez, ostera, jasotako emaitzak. Emaitza kuantitatibo hauek sakonkiago analizatu dira analisi kualitatiboen bitartez, ondoren argituko diren hipotesien analisien bitartez. 208 2. hipotesiari dagokionez, egindako alderaketek erakusten dute ikasleek antzeratsuko auto-pertzepzioa dutela euren gaitasunarekiko ikasturte eta talde guztietan eta ez dagoela alde esanguratsurik inkestan erakutsitako gaitasunaren eta irakasgaian jaso dituzten kalifikazioen artean. 209 3. HIPOTESIA: Lehen Hezkuntza Graduko ikasleak lehen lauhilekoaren amaieran gai dira testu akademiko-zientifikoak denbora mugatuan laburtzeko jatorrizko testuaren ideia nagusia bilduz, ideien interpretazio mugatua egiten badute ere. Hipotesi hau aztertzeko, Bilaketa eta laburpen fitxetako laburpen atalaren (2.a) eta Gaztelania azterketaren (2.b) emaitzen arteko alderaketa egin da, ikasturtez ikasturte. Bi zereginak laburpenak arin egiteari lotuta daude, izan ere, askotariko iturri akademikozientifikoko informazioa biltzeko prozesuetan, garrantzitsua da eraginkortasunez eta azkartasunez manipulatzea testuak, gutxienez lehen bilaketen fasean. 3.1 Hipotesia: Ez dago alde esanguratsurik taldeen artean testuen laburpenerako gaitasunean. Ikasle guztiek maila berean erakusten dute gaitasuna. Lehenik eta behin, aipatu behar da kalifikazioek ez dutela banaketa normala betetzen. Normaltasunaren probetan, bai Kolmogorov-Smirnov probetan (Lilliefors esanguraren zuzenketa aplikatuta) eta bai Shapiro-Wilk probetan hipotesi nulua betetzen da kalifikazioen kasu guztietan, bai talde guztiak batera analizatuta eta bai taldeka bereizita (esangura maila kasu guztietan .05etik beherakoa da). Hortaz, normaltasunaren hipotesia baztertzen da. Hori dela eta, proba ez parametrikoetan oinarritu da analisi estatistikoa. Lagin independienteetarako Kruskal-Wallis probako emaitzen arabera, ikastaroko kalifikazioak ez dira berdin banatzen talde guztietan (.000ko esanguraz baztertu da banaketa parekoaren hipotesi nulua). Emaitza bera ematen du medianen arteko alderaketak (.000ko esanguraz). Emaitza orokorrari begira, esan daiteke harreman estatistikoki esanguratsua dagoela ikasleen taldearen eta bi jarduera hauen artean (2.a eta 2.b), Pearson-en Khi karratuko proban .000ko aldebiko esangura asintotikoaz. 210 Glosategiko zereginak (N=359 ikasle) gaztelaniako azterketarekin (N=374 ikasle) duen harremanari lotuta, bien medianak parekoak dira (lagin independienteetarako medianen proban, .141eko esanguraz berdintasunaren hipotesi nuluari eusten zaio). Kruskal-Wallis proban eta Jonckheere-Terpstra probetan ere hipotesi nuluari eusteko emaitzak jaso dira (.126ko esangura Kruskal-Wallis probaren kasuan eta .500ekoa Jonckheere-Terpstra probaren kasuan). Glosategiko kalifikazioen eta gaztelaniako azterketaren emaitzen arteko korrelazioari dagokionez, Pearson-en Khi-karratuko probaren arabera, esan daiteke aldagaiak erlazionatuta daudela, nahiz eta aldebiko esangura asintotikoa .05etik zertxobait goragokoa izan (.056). Grafikoan argiago ikusten da bi aldagai hauen arteko erlazioa: 5.1.3 Irudia. Dokumentazio bilaketa eta laburpen fitxako emaitzen (X) eta Gaztelaniako azterketako kalifikazioaren (Y) arteko erlazioaren adierazpen grafikoa. 211 Gaztelaniako azterketaren emaitzen analisi deskriptiboan ikusi da 201011 (2) taldea izan ezik, antzeko batezbestekoa dutela talde guztiek, baina medianak argiago erakusten ditu taldeen arteko aldeak, 201011 (1) eta 201213 (1) taldeak baitira mediana jasoena dutenak. Kasu guztietan da asimetria negatiboa, nabarmenagoa 201213 (1) taldean: 5.1.7 Taula Gaztelania azterketako emaitzak, guztira eta taldez talde (1-4 eskala). Estatistikoak 201011 (1) 201011 (2) 201112 (1) 201112 (2) 201213 (1) N Baliagarriak 89 84 82 50 69 Galduak 2 1 1 0 0 Batezbestekoa 3.21 1.94 3.21 3.14 3.42 Mediana 4.00 2.00 3.00 3.00 4.00 Desbideratze tipikoa .994 .391 .733 .857 .881 Asimetria −.658 −.559 −.347 −.684 −1.609 Asimetriaren errore tipikoa .255 .263 .266 .337 .289 Kalifikazio altuei arreta jarrita, glosategiko zereginean ikasleen %44.8k jaso du Bikain kalifikazioa eta (2.b) gaztelaniako azterketan, berriz, ikasleen %39k. Bi proba hauetako kalifikazioa dikotomizaturik, hiru ikasturteetako ikasleen %97.2k gainditu du glosategiko zeregina eta %94.9k gaztelaniako azterketa. Esan daiteke ikasleek gaitasun minimoa dutela testu espezializatuak egoki laburtzeko, lehen mailako lehen lauhilekoan. Bestalde, nota altuena ateratako kasuak aztertuta. Bi datu-multzo hauek taldez talde xehetuta, bi talde dira espero zitekeen emaitzatik behera daudenak azterketako ez gai emaitzaren kasuan: 201011 (2) eta 201213 (1) taldeetan. Datu hauek kontrastatu behar dira Bikain kalifikazioa jaso duten ikasleen kopuruekin, izan ere, 201011 (2) taldea talde bakarra da Bikain kalifikaziorik ez duena eta aldiz, 201213 (1) taldean ikasle gehiagok lortu du Bikain emaitza gainerako kalifikazioen batura baino (%60.87k du Bikain kalifikazioa gaztelania azterketan). Nolanahi ere, taldea eta bi zeregin hauetako emaitzak esanguratsuki daude erlazionaturik (Khi-karratu eta Kruskal-Wallis probetan, .000ko esanahiz bi zereginetan). 212 Datuak ikusita, esan daiteke 3.1 hipotesia ez dela betetzen, taldeen arteko alde esanguratsuak baitaude. Desberdintasun hauek eskuhartze didaktikoan egindako moldaketek eragindakoak izan litezke, batez ere emaitza onenen kopurua handitu baita. 3.2 Hipotesia: Dokumentazio eta erreferentzien fitxak azken emaitzarekin korrelazio esanguratsua du talde guztietan. Hipotesi honen bitartez jakin nahi da (2.a) zeregina, zeregin prozesual gisa, ikasleak jasotzen duen emaitzaren arabera aurreikus daitekeen zein izango den bere amaierako emaitza, hau da, (2.a) zeregineko emaitzak azken emaitzaren prediktiboak diren. Horretarako, erregresio linealaren proba egin da eta determinazio koefizientea kalkulatu da. ANOVA probaren arabera, .000ko esanguraz esan daiteke erregresio lineala badela (2.a) zereginaren eta irakasgaiko amaierako emaitzen artean, baina R karratu zuzendua .046koa denez, harreman hori ahula dela ematen du. Dispertsio grafikoari begira, berriz, argiago azaltzen da (2.a) zereginaren banaketa azken emaitzan: 213 5.1.4 Irudia. Dokumentazio eta erreferentzien fitxen emaitzak eta azken emaitza: Erregresio linealaren grafikoa. Ikusten den bezala, irakasgaia gainditu ez duten ikasleen kasua kontuan hartzen ez bada, erregresio lineala ematen da. Gainditu ez dutenen kasuaren berezitasuna da zeregin prozesualak gaindituta ere, amaierako azterketa gainditu ezean, automatikoki 4ko kalifikazioa jasotzen dutela, eta ondorioz, emaitzak ez du islatzen zehaztasunez ikasleak irakasgaian zehar betetako eginkizunetan jaso duen kalifikazioa. Azken emaitzarekin alderatu ordez, testuarteko lanaren emaitzarekin kontrastatzen bada, argiago azaltzen da, bai erregresio lineala aztertzean (R = .216, .000ko esanguraz) eta bai Pearson-en korrelazioan (.222koa, .000ko aldibiko esanguraz). Hortaz, esan daiteke bilaketa, laburpena eta erreferentzia bibliografikoa egitea eskatzen duen zeregin prozesualak, harreman esanguratsua duela azken emaitzekin eta testuarteko lanean jasotako kalifikazioekin, nahiz eta harreman estatistiko hori ez izan oso sendoa. 215 4. HIPOTESIA: Ikasleek lehen lauhilabetearen amaieran hainbat testutatik jasotako ideiak erabiliz txosten akademiko koherentea idatz dezakete taldean, txostena nagusiki deklaratiboa bada (deskribapena eta azalpena nagusi dituena). Arlo hau aztertzeko, Taldeko testuarteko testuaren idatzizko txostenaren (4.a) emaitzak analizatu dira, orokorrak eta ikasturtez ikasturte (N=376). Analisi hau testu guztien analisi kualitatiboaren bitartez zabaldu eta xehetu da, batez ere erreferentzia eta iturrien kalitatea aztertzeko. 216 Talde guztiek gainditu dute zeregin honetako puntuazio minimoa; datu hori kontuan hartuta, esan daiteke ikasle guztiek dutela testuarteko txosten bat idazteko gaitasuna, taldean gauzatzen bada. Emaitza baxuen eta altuen proportzioa ezagutzeko, ikasle guztiek gutxienez 5 puntu lortu dituztela jakinda, aztertu da zenbat lan dauden 6 puntu edo gutxiago eskuratu dituztenak eta zenbat diren 9 puntu edo gehiago jasotakoak, taldez talde: 5.1.9 Taula Taldeko testuarteko testuaren zereginean ikasleek ateratako emaitzak: Minimoen eta maximoen proportzioak talde esperimental bakoitzean. Kalifikazioa (10 puntutik) Guztira 201011 (1) 201011 (2) 201112 (1) 201112 (2) 201213 (1) 6 edo gutxiago 11.2 0 9.4 20.5 27.1 5.8 9 edo gehiago 24.8 37.4 9.4 18 16.6 40.6 4.2 Hipotesia: Ikasleek beren jakintza-esparruko testu teorikoak, ikerketetakoak eta profesionalak identifikatzen eta erreferentziatzen dituzte txosten akademikoak egiteko, zenbaitetan testu dibulgatiboak eta ikerketakoak bereizteko zailtasunak badituzte ere. Hipotesi honi begira, Taldeko testuarteko testuen (4.a) erreferentzia bibliografikoen analisi kualitatiboa egin da eta emaitzak talde esperimental hauen artean kontrastatu dira: 201011 (1), 201112 (1) eta 201213 (1), baliokideenak diren taldeak, hain zuzen. 217 Talde hauetan idatzi diren 60 txostenak aztertu dira. Hiru kategoria egin dira erreferentziak ebaluatzeko: (a). Testu barruko aipuen erabilera (b). Amaierako erreferentzia bibliografikoen zerrenda eta APA arauekiko doikuntza (c). Egindako iturri-hautaketaren kalitatea (testu zientifiko edo teorikoen eta dibulgatiboen arteko proportzioa) Kategoria bakoitza eskalatu da, datu kualitatiboak kuantitatiboki aztertu ahal izateko. Txostenetatik jasotako ebaluazioari balio numerikoa ezarri zaio, erreferentzia bibliografikoek erakutsitako ezaugarrien arabera (puntuazio hau ez da kontuan izan lanak kalifikatzeko, soilik ikerketari begira erabili da), eta estatistikoki tratatu dira datuak, analisi kualitatiboa osatzeko. Ondoren, kategoria bakoitzeko hainbat adibide eskaintzen dira, kategoriaren esangura argitzeko eta kasuistika zein izan den hobeto ulertzeko: (a) Testu barruko erreferentzia eta aipuen erabilera: Tabla 5.1.10 Ekoizpen testualaren barruko erreferentzia eta aipuen erabileraren kategorizazioa eta ikasleen ekoizpenetatik erauzitako zenbait adibide argigarri. Ekoizpen testualean txertatutako erreferentzia eta aipu motak Ikasleen lanetatik erauzitako adibide adierazgarriaks (1) Autore(ar)en izena testuan zuzenean txertatuta, urterik zehaztu gabe (aipu desegokia) Ondorengo bideo motz honetan, Carlos Wernicke, haurren psikiatrak ere, hezkuntza bi instituzioen bateraketa bat dela azalduko digu. Soziologo batzuek, adibidez A. Gidens-ek, sozializatzeko instrumentuekin parekatzen dituzte komunikabideak. María José Díaz Aguado eta ISEI.IVEI-en datuetan oinarrituz, [...] Baldwin eta Baumrind beren ikerketekin, gurasoen desberdintasun nagusienak lau dimentsioetan banatu zituzten [...] (2) Bestelako aipu desegokiak (kategoria sistematiko batean sailkatu ezin diren kasuak), baina autorearen eta urtearen erreferentzia dutenak Honekin batera dator Greziako filosofoak(Aristoteles, 2008) zioena : “Es tan injusto tratar igualmente a los desiguales como tratar por desigual a los iguales” “[...]” Luque-1995 [...] beharrezko deritzogu artikulu zientifiko honetako ikerketa aztertzea: “La agresividad y su relación con el rendimiento escolar” (Alonso, J. eta Navazo, M.A., 2002). (3) Testuaren amaieran, autorea eta urtea parentesi artean jarrita [...], batez ere beraien beharra izango dugulako edukiko ditugun hutsuneak betetzeko (Molina, 2012). “[...]” (Dan Olweus, 2005). Esanak esan, denon artean konpontzeko lana da eta bakoitzak ematen edo eskaintzen duen laguntza oso baliogarria da. (Maher, 1990). [...] (Ceballos eta Rodrigo, 1998; Mounts, Steinberg eta Dornsbuch, 1991). (4) Autorea esaldian txertaturik, zehar-estiloko modalizatzaile bat erabilita eta urtea deklinabidearen ondoren txertatuta Solé-k (1996) dioen bezala, gaur egun, bi alderdi hauek bere aldetik egiten dute aurrera bakoitzaren zeregin hezitzailearekin. Colom irakaslearen ikuspegi sistematikoak [...] (Castillejo eta Colom, 1987). MacCord-en azterketaren arabera, … Goldstein eta Keller-ek (1991) diotenez, … 220 5.1.5 Irudia. Testu barruko aipuen ebaluazioa, ikasturtearen arabera. (b) Amaierako erreferentzia bibliografikoen zerrenda eta APA arauekiko doikuntza Lau maila nagusi aztertu dira kategoria honen barruan: (1) Amaierako erreferentzien zerrenda ez dator bat testuko erreferentziekin. APA arauak ez dira egoki erabili (2) Amaierako erreferentzien zerrenda bat dator testuko erreferentziekin, gorabeheraren bat izanik ere (bi edo hiru autore gehiago edo gutxiago). APA arauak ez dira egoki erabili. (3) Amaierako erreferentzien zerrenda bat dator testuko erreferentziekin, gorabeheraren bat izanik ere (bi edo hiru autore gehiago edo gutxiago). APA arauak ez dira guztiz egoki erabili. 221 (4) Amaierako erreferentzien zerrenda bat dator testuko erreferentziekin, gorabeheraren bat izanik ere (bi edo hiru autore gehiago edo gutxiago). APA arauak egoki erabili dira (gorabeheraren batekin). Lan akademikoen atal hau ez da dirudien bezain mekanikoa, ikasleen lanprozedurekin lotuta baitago. Unibertsitatetik kanpo egin dituzten lanetan iturri bibliografikoak bildu behar izaten ez dituztenez, estrategiak garatu behar dituzte dokumentazio prozesuan zehar iturriak bildu eta jasotzeko. Lana taldean garatzen dutenez, dokumentazioaren kudeaketa partekatuak koordinazio gehigarria eskatzen du. Zailtasun hori baieztatzen da egindako analisi kualitatiboan, lan guztien %18k baino ez baitituzte testuan zehar aipatutako autoreen zerrenda egoki edo ia egoki idatzi erreferentzia bibliografikoen atalean, APA arauei segiz, eta lanen %16.67 dira erreferentzia zerrenda desegokia erabili dutenak (gaitasunaren 1. maila). Atal honetan, bereziki (1) mailako lanak ahalik eta gutxien izatea espero da, baina baita (2) mailakoak ere, eta joera (3) eta (4) mailetarantz izatea. Kasu honetan ere, alde esanguratsuak daude ikasturtez ikasturte (.000ko esanguraz Kruskal-Wallis-en lagin independenteetarako proban). Antzerako erroreak egin badituzte ere, hoberanzko joera ikusten da, batez ere (1) eta (2) kasuen murrizpena, grafikoan erakusten den bezala: 225 5.1.6 Irudia. Erreferentzia bibliografikoen hautaketaren ebaluazioa, ikasturtez ikasturte. Egindako analisi kuantitatibo-kualitatibotik erauz daiteke 4.2 hipotesia betetzen dela kasu gehienetan, eta hipotesiaren betetze-maila altuagoa dela bigarren eta hirugarren ikasturtean; hortaz, eskuhartze didaktikoarekin lotuta egin daiteke. 4. hipotesiari dagokionez, 4.1 eta 4.2 puntuetan egindako azterketa kontuan hartuta, baieztatzen da ikasleak gai direla beren jakintza-esparruko testu teorikoak, ikerketetakoak eta profesionalak identifikatu eta erreferentziatzeko. Horrez gain, aztertu da gaitasun hori esanguratsuki hobea dela ikerketa honetako bigarren eta hirugarren ikasturteetan. Ikusten da autoreen aipuak testuan txertatzea eta erreferentzia bibliografikoak egoki idaztea konplexua dela lehen mailako ikasleentzat eta horregatik, ikas-prozesuan espresuki landu behar dela ikusten da emaitzetan, ikaskuntza eraginkorragoa izateko. 226 5. HIPOTESIA: Ikasleek, ingurune birtualean sozialki komunikatzen direnean, rol akademiko-profesionala hartzen dute, hizkera informaletik bereizten dena. Hipotesi hau aztertzeko, (3.a) eta (3.b) foroetan izandako Partaidetza Indizea eta Elkarrizketa Indizea (mezuak/hariak) kalkulatu dira. Foro guztietako mezuak kategorizatu dira, komunikazio motak bereizteko (komunikazio erreferentziala eta komunikazio soziala) eta ikasleek komunikazio gaitasun sozialean erakutsitako maila ere finkatu da. Mezuetan agertzen diren elementu emozionalak ere identifikatu dira, hizkera informalaren ezaugarri adierazgarri gisa, adierazpide sozialerako erabili dituzten forma linguistikoak erregistratzeko. 5.1 Hipotesia: Ikasleak lehen mailakoak izanik, Elkarrizketa Indize baxua erakusten dute, komunikazio sozial baxuaren adierazle. Foroetako elkarreragina kuantitatiboki analizatzeko, taldez taldeko mezuak bildu dira, ikaslez ikasle partaidetzan aldeak badaude ere, ikuspegi orokorra izateko Partaidetza Indizea eta Elkarrizketa Indizea kalkulatu dira, talde bakoitzean dagoen jarduera sozialerako lehen hurbilpen gisa. Guztira 1,553 mezu idatzi dituzte ikasleek foroetan, hiru ikasturteetan. Jarduera sozialean irakasleak duen presentzia aztertzeko, taula irakaslearen mezuekin osatu da: 178 95.70 170 92.90 534 93.03 223 92.53 139 89.68 354 82.33 PI 1.96 2 18.41 2.69 2.78 5.13 EI 1.41 2.24 5.67 1.34 1.34 1.03 %aktibo 54.94 85.88 84.61 71.08 70.00 94.20 Irakaslea (N=1) 8 4.30 13 7.10 39 6.97 18 7.47 16 10.32 76 17.67 Guztira 186 100 183 100 574 100 241 100 155 100 430 100 Oharra: PI = Partaidetza Indizea, ikasle-kopuruaren eta mezu-kopuruaren arteko erlazioa (mezuak/ikasleak) EI = Elkarrizketa Indizea, mezu-kopuruaren eta mezu-harien arteko erlazioa (mezuak/hariak) Ikasle aktiboen %= Ikasgune birtualean inoiz sartutako ikasleen kopuruaren eta mezuren bat idatzitako ikasleen arteko proportzioa Talde guztien artean, 2010/11 ikasturteko erdi-bertaratzeko taldea nabarmentzen da 201011 (EBT) oso aktiboa izan delako foroetan. Aurrez aurreko talde arruntetan ez bezala, foroak elkarren artean komunikatzeko erabili dituzte, zereginak betetzeko erabiltzeaz gain. Partaidetza Indizea nabarmen altuagoa da, baita Elkarrizketa Indizea ere, foroa sozializaziorako erabili den adierazle. Irakaslearen partaidetza beste taldeen aldean baxua izan da, ez baita %7ra iritsi. Talde hori alde batera utzita, bertaratze arrunteko taldeak aztertuta, ikusten da Partaidetza Indizea urtez urte handitu dela. Igoera hori bereziki nabarmena izan da 2012/13 ikasturteko talde esperimentalean, zeinetan bikoiztu ere egin den indize hori. Mezu kopuruaren interpretazioan, argitu behar da badirela mezu batzuk taldearen izenean daudenak, alegia, ikasle baten profiletik idatziak eta talde gisa sinatuak; mezu hauek analisi kuantitatiboan ez dira desberdintzen. Nolanahi ere, foroetan aktibo izan diren ikasleen ehunekoa altua da, %70,00etik gorakoa izan delarik, 201011 (1) taldean izan ezik. 228 Elkarrizketa Indizeak, aldiz, erakusten du oro har ez dela komunikazioa harildu, mezu gehienak solteak izan baitira. Printzipioz, honek bi interpretazio nagusi ditu: komunikazioa bereziki erreferentziala edo funtzionala dela (dokumentu bat bidaltzea, informazioa ematea...); edo ikasleek ez dutela segitzen foroaren egituraketa eta “Mezua idatzi” aukeratzen dutela “Mezuari erantzun” aukeraren ordez, ikasleek ez dutelako foroetan komunikatzeko kulturarik (mezuen hariltzearen garrantzia, aurreko mezuei erreferentzia egitea...). Analisi kualitatiboan ezaugarri komunikatiboei begira mezu erreferentzialak eta sozialak bereiztuta, talde arruntetako mezuen artean %52.19 dira soilik erreferentzialak, alegia, ezin da esan komunikazio erreferentziala nabarmen nagusi denik. Hala ere, kontraste gisa, 201011 (EBT) erdi-bertaratzeko taldean mezuen %1.34 da soilik erreferentziala. Kualitatiboki mezu sozial gisa kategorizatu dira elkarrizketa elementuak dituztenak, mezu bati erantzunez idatzitakoak edo taldekideekin harremanetan jartzeko erabilitakoak. Nolanahi ere, .000ko aldebiko esangura asintotikoz esan daiteke korrelazioa dagoela taldearen eta mezu erreferentzial/sozial proportzioaren artean, bai talde guztiak aztertuta eta bai salbuespen-kasu den 201011 (EBT) taldea analisitik baztertuta ere. Mezu hauek foroetan harildurik ez egoteak foroetan komunikatzeko kultura falta baino gehiago, erakusten du aurrez aurreko komunikazioaren osagarri direla foroetako mezuak eta ondorioz, ez da elkarrizketa osorik islatzen, aurrez aurre hitz egindakoaren ondorioa edo laburpena baizik. Nolanahi ere, alderdi hauek zehaztasun handiagoz aztertu dira 5.2 eta 5.3 hipotesietan. Irakaslearen partaidetza, bestalde, proportzionalki igotzen da ikasleen partaidetza igotzen denean, hau da, jarduera sozial handiagoa bada, irakaslearen presentzia handitzen da; kasu berezi bakarra, honetan ere, 201011 (EBT) erdi-bertaratzeko taldearena da, non irakaslearen presentzia proportzioan txikia den, elkarren artean komunikatzeko erabili baitituzte foroak. Datu hauen arabera, aurrez aurreko saio ugari dituzten taldeek zereginak betetzeko eta betetze-maila komunikatzeko erabili dituzte funtsean eta horregatik, zenbat eta partaidetza handiagoa izan, irakasleak ere presentzia 229 handiagotzen du, zereginetako azalpenak, oharrak eta abar bidaltzeko. Datuen analisian, hortaz, esan daiteke alde esanguratsuak daudela taldez talde. 201011 (EBT) erdi-bertaratzeko taldea nabarmen aktiboagoa izan da foroetan, adierazle kuantitatibo guztietan ikasle aktiboen ehunekoan izan ezik, hau da, aktibo dauden ikasleak oso aktiboak dira, nahiz eta ikasleen %15.39k ez duen parte hartu inoiz foroetan (kasu honetan kontuan hartu behar da taldearen populazio osoa ere nabarmen baxuagoa dela beste taldeenetan baino). Aurrez aurreko talde arruntetan, berriz, 201213 (1) talde esperimentala izan da aktiboena Partaidetza Indizean eta ikasle aktiboen ehunekoetan, baina ez Elkarrizketa Indizean. Aldiz, 201011 (2) talde esperimentalean, Elkarrizketa Indize jasoagoa izan dute, nahiz eta Partaidetza Indizea baxuagoa izan. Ondoriozta daiteke taldekatzeak eragina izan duela foroen erabileran, eta oro har foroetako partaidetza ez dela elkarrizketan edo elkarreraginean oinarritu, 201011 (EBT) taldean izan ezik. 5.1 hipotesia soilik partzialki betetzen da, agertze soziala baxua eta harildu gabea erakusteak ez duelako argitasunez erakusten ikasleen gaitasun baxua, erdi-bertaratzeko kasuaren salbuespenak erakusten duen eran. Analisi kuantitatiboak erakusten du aurrez aurreko taldeetan foro birtualek ez dutela dimentsio soziala modu adierazgarrian jasotzen. 5.2 Hipotesia: Komunikazio gaitasunean erakutsitako mailaren batezbestekoa 1 eta 2 artean kokatzen da, gaitasun komunikatibo profesionalaren hastapenetan daudelarik. Hipotesi hau aztertzeko, hainbat adierazle analizatu dira: komunikazio erreferentzial eta sozialaren maiztasunaren arteko alderaketa, 1-2 gaitasun-maila tarteko mezukopurua (ikus. Ikerketa ataleko 3.2.2.1 taula) eta komunikazio tipologiaren maiztasuna. Ikasleak lehen mailakoak izanik, espero da gaitasunaren lehen urratsetan mugitzea oro har, nahiz eta mezu zehatz batzuetan gaitasun-maila jasoagoa erakutsi. 231 eta rol honetan irakaslearekiko komunikazioa nagusitzen bada ere, bestelako elkarreraginak ere gertatu dira. 5.1.7 Irudia. Foroetako mezuen maila, komunikazio-tipologiaren arabera (erdi-bertaratze taldea izan ezik). Mezuak kualitatiboki aztertuta, ikusten da mezuak gehienbat deklaratiboak direla, sozializaziorako elementu gutxi dituztenak, komunikazioa soziala denean ere. Talde esperimental arruntetan, orokorrean irakasleari begira idazten dute ikasleek, komunikazioa xumea da eta diskurtso-markatzaile gutxi dituztenak, komunikazio erreferentzialeko mezuetan izan ezik. Mezu gutxik erakusten dute autokudeaketa eta lanarekiko ardura, baina, hala ere, lehen mailako ikasleak izanik, espero baino maila altuagoa eman dute, talde arruntetako mezuen %39.19 izan baitira 3tik 5eko puntuazioa jaso dutenak, eta erdi-bertaratze taldearen kasuan %82.38ra iristen da tarte horretako ehunekoa: 232 5.1.15 Taula Komunikazio sozialeko gaitasun maila bakoitzeko mezuen ehunekoa. Erakutsitako komunik. maila Talde Esperimental (TE) guztietako mezuen % Erdi-Bertaratze Taldearen (EBT) mezuen % Gaitasun maila bakoitzeko mezu guztien % 1 28.11 .19 18.71 2 32.39 17.43 27.35 3 18.68 53.26 30.32 4 13.13 21.84 16.06 5 7.68 7.28 7.55 Taldeen mailaren banaketa taldearekin korrelazionaturik egonda ere (.000ko esanguraz), 4.2 hipotesiari begira baiezta daiteke graduko lehen mailako ikasleen mezuak gaitasun komunikatibo eta sozialean 2-3 tartean kokatzen direla aurrez aurreko taldeetan eta 3-4 tartean erdi-bertaratzekoan. 5.3 Hipotesia: Foro birtualetako komunikazioan, rol akademiko-profesionala harturik, hizkera estandarra da nagusi eta elementu emozionalak urriak dira. Foroetako mezuetatik emozioa adierazteko egiturak, esapideak eta hitzak erauzi dira, emozioen maiztasuna eta tipologia aztertzeko. Emaitzak deigarriak izan dira: oso gutxi dira elementu emozionalak dituzten foroetako mezuak talde arruntetan. Gutxi izatea espero zen, baina emozioak adierazteko edozein elementu erauzita ere (esaterako, emotikono bat, edo 'kaixo' erako agurra), talde arruntetako mezuen %21.11k soilik dute adierazkortasunerako elementuren bat. 5.1.8 Irudia. Emozio-elementuak dituzten eta ez dituzten mezuen kopuruen zenbaketa, talde esperimental arruntetan banaturik. Elementu emozionalak dituzten mezuen taldez taldeko banaketan, ehuneko baxuena 201112 (1) taldearena da, mezuen %12.11k baitu elementu emozionalen bat, eta aldiz, 201011 (2) taldean mezuen %34.12k du elementuren bat. Gainerako talde esperimental arruntetan bezala irakasleari zuzendutako mezuak nagusi badira ere, 201011 (2) taldean elkarreragin handiagoa izan dute, komunikazio tipologian, mailan eta emozioen erabileran bildutako adierazleek erakutsi bezala. Talde arruntetan, gehien errepikatu diren elementu emozionalak agurrak eta eskertzak izan dira, eta ondoren animoak eta zoriontzeko mezuak. Zenbait mezutan, bestelako balorazioak edo sentipenak ere agertu dira, eta barkamen eskaerak. Gaztelaniazko 113 mezutan eta euskarazko 104 mezutan aurkitu dira emoziozko elementuak, gaztelaniazko mezuen %20.73tan eta euskarazkoen %21.53etan; esan daiteke ez dagoela alde esanguratsurik hizkuntzaren hautaketaren eta elementu emozionalen maiztasunaren artean. 237 Elkarri laguntza eman eta eskatzeko giroa hedatzekoak Eskerrikasko erantzuteagatik. Egun on denoi! [...] lagunduko bazenidate eskertuko nizuekete. Eskerrik asko, Mila esker! Argi dut nola bilatu ditzakedan argazkiak. Astelehenerarte Arratsalde on! [...] aipatu behar ditugu?? milesker Kaixo denei, biharko klasea aularioan izango da, ezta? Ea behar ez den tokira joango naizen...kar,kar... Mila esker. Aupa! / eta artxiboaren eranztuna.....beste norbaitentzako!!! ze hori bai ez dakidala! Eskerrik asko! Saussure oso ondo dago esplikatua hemen! Duda berdina daukat nik... Erotzen ari nintzen! kontuan izango dut, mila esker Kaixo guztioi, hemen nabil berriro murga ematen. [...] norbaitek edo norbaitzuk zuon lana guztion artean partekatu nahiko bazenute, mila eta mila esker aldez aurretik. Ez dakit ondo esplikatu dudan duda! Ea ba norbaitek badakien! Frustrazio uneak partekatzekoak Aupa! beldurrik gabe interneten e? mekauen! (betiere testuinguru akademikoan eta erregistro formalean) Ez gara ondo ari. [...]. Denok gaude lanpetuta eta batzuek talde-lanari tiraka ari diren bitartean beste lan batzuk aurreratzen arituko dira besteak! Ez zait bidezkoa iruditzen. Kaixo, ez ez dut hori zuk esandakoagatik jarri benetan, ni ere gaixki sentitu naizelako ezin izan dudalako gehiego egin baizik. Eta nahiko galdua ikusi naiz lanean eta ni naiz gaixki sentitzen naizena... horregatik saiatu naiz gaur editore lanarena egiten. "badakit zuek lan eta esfortzu handia egin duzuela eta ni ez naiz hori atzera botatzeko inor". esanldi hau onera zijoan, benetan ez zijoala txarrea. Gauzak emendik ez dira ondo ulertzen :S Gabon! Bi ordu daramatzat lana igo nahian! […] moodlek ez dit uzten lana igotzen! Zer egin dezaket? [...] ... zer egin dezaket Ay! Ze larritasuna!! Animo eh! Atzo pixkat estresatu in nitzan! Barkau transmititutako urduritasuna... ay ene! Nik garrantzia emango nioke sarrerari eta baita ondorioei ere! Zer jarri genezake ondorioetan?? Nun dago wiki madarikatu hori? Nola igo behar da? Teknologia nardagarria... Ostia! Kostau jat! Barkatu, baina ez naiz bape ondo moldatzen teknologia berrixekin, harreman txarra daukou! Bueno, hemen nao. Hizkuntzaren erabilera sortzailea oro har Horixe, pufffffffffffffffff Eskerrik asko! Kaixo!!! [...] esan zuen bai!! ANIMOOOOOOOOOOOO!!! Puffffffffffffff!!! LAN BIKAINA EGIN DUZUE EKIPO!! XORIONAK!! Outx! eta orain hau aurkitu dut euskaraz. Kaixo X, eta taldekide misteriotsuak jejejej, Honekin ez dut konpromiso desegokirik sortu nahi e!! jeje Untsaizen!! Ene zeapotoa: ariosss...ariossss... Beno, hitzegingo dugu!! Ondo Pasaaaaaaaaaaaaaa!!!!! Aio Ta besteik pe, zubia ondo pasa ta GORA ERREALA!! baina 5 bat hitz besterik kentzea lortu dut (algo es algo jejeje) Kaixo! Ni ere B taldekoa naiz!!!!!!!!!!!!!!! 238 5.3 hipotesiari begira, ondoriozta daiteke sozializazioa aurrez aurre garatzen duten ikasleen argi dutela ingurune birtualean komunikazio akademiko-profesionala dela egokiena eta ondorioz, emozioaren adierazpen mugatua eta zaindua dute. Horrek testuinguru komunikatiboaren kontzientzia erakusten du. Hipotesi hau erdi-bertaratze taldearen komunikazioarekin indartu da, kasu honetan aurrez aurreko sozializazioa oso mugatua izanik, foroak lan-gune gisa interpretatu dituzte eta partaideen arteko harreman akademiko pertsonalak lantzeko erabili dituzte, dimentsio soziala lehenetsiz akademiko formalaren aurrean. Komunikazio moduen elkarren arteko erregulazioaren garrantziarantz ere jotzen du. 5.4 Hipotesia: Ez dago alde esanguratsurik hizkuntza erregistroan euskaraz zein gaztelaniaz izan. Hipotesi hau modu esploratorioan aztertu da, gaztelania eta euskara hizkuntz egituraren aldetik oso desberdinak direnez, testuen analisi morfosintaktikoek ez dutelako emaitza alderagarririk emango. Analisirako, hizkuntza bakoitzeko mezukopurua aztertu da, mezuen banaketa foroetan eta mezuen estiloa. Azterketa honetan, alde batera utzi dira 201011 (EBT) taldeko mezuak, ia guztiz euskaraz izan direnez, ezin baita hizkuntzen arteko alderaketarik egin. Gainerako taldeetan, gaztelaniaz 545 mezu idatzi dira eta 483 mezu euskaraz. 5.1.9 irudian erakusten den eran banaturik. Khi-karratuko proben arabera, .000ko esangura asintotikoz baiezta daiteke hizkuntzaren banaketa taldearekin dagoela korrelazionaturik eta hortaz, banaketa ez dela homogeneoa. 5.1.9 Irudia. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako mezuen zenbaketa, taldez talde. Foroko hariak eta hautatutako hizkuntza aztertuta, ikasleek hariaren hasierako hizkuntza mantentzeko joera dute, baina hizkuntzaren hautaketak zerikusi argiagoa du zeregin motarekin edo ikaskideek foro horretan aurretik beste hari batzuetan erabilitako hizkuntzarekin. Hala ere, ezin da baieztatu foroek “hizkuntz paisaia” eratzen dutenik, zenbaitetan erabaki pertsonalek eragin baitute hizkuntza batetik bestera pasatzea. Analisi kualitatiboak erakutsi duen beste berezitasun bat izan da euskara eta gaztelaniako testu formalen arteko parekotza, antzeratsua baita mezuen erregistroa hizkuntza batean zein bestean. Erregistroa formala bilatu dute bi hizkuntzetan eta errespetuz eta distantziaz komunikatu dira, gehienbat taldekideei zuzendutako mezuetan. Adibide batzuk jaso dira ondorengo taulan, bi hizkuntzen arteko parekotasunak antzemateko. 241 5. hipotesia osorik aztertuta, emaitzek erakusten dute aurrez aurreko eskolak dituzten ikasleek ingurune birtuala testuinguru komunikatibo akademiko-profesional gisa interpretatzen dutela eta hizkera zaindua eta oro har neutroa hautatzen dutela komunikazioan, espero baino formalagoa. Komunikazioaren dimentsio sozioemozionala aurrez aurreko harremanen bidez garatzen dutenez, rol akademikoprofesionala nagusitzen da, hastapen mailan bada ere, eta komunikazioa irakaslearenganatz zuzentzeko joera dute (aurrez aurreko irakats-ingurunean gertatzen den moduan). Aurrez aurreko taldeak soilik aztertzeak ikasleen komunikazio gaitasun sozial birtualaren interpretazio mugatura eramateko arriskua dago; emaitzak erdi-bertaratzeko taldearekin kontrastatzeak aukera zabaltzen du interpretatzeko ikasleek erakutsitako maila eta estiloa ez dagokiola horrenbeste ikasleen gaitasunari, komunikazio beharrei baizik, eta testuingurua desberdina denean (erdi-bertaratzekoa esaterako), euren gaitasuna maila jasoagoetaratz hedatzen dute, komunikazio birtualeko behar berrietara erantzuteko. Baiezta daiteke ikasleek ingurune birtuala testuinguru komunikatibo akademiko gisa identifikatzen dutela eta testuinguru horretara egokitzeko gaitasuna dutela. 242 6. HIPOTESIA: Elkarren arteko erregulazioak eragina du ikasleek talde-lanaz egindako balorazioan. Elkarren arteko erregulazioa dimentsio, gune eta baliabide ugariren konbinaketa bada ere, diseinu didaktikoan integratu den Tutoretza Proiektua (3.c) elkarren arteko erregulazio zereginaren inpaktua espresuki aztertu nahi izan da. Horretarako, hainbat datu gurutzatu dira: Tutoretza Proiektuaren inguruko balorazioa Talde-lana autoebaluatzeko inkestan, jasotako emaitzak eta kalifikazioak Tutoretza Proiektua egin dutenen eta ez dutenen artean; eta Tutoretza Proiektuan (3.c) ikasleek eskainitako feedbackaren analisi kualitatiboa. 6.1 Hipotesia: Lan-taldeek euren lana kudeatu ahal izan dute taldeko testuarteko txosten akademikoa egokitasunez garatzeko. Hipotesi hau aztertzeko, Talde-lanaren inguruko inkestaren emaitzak analizatu dira, orokorrak eta taldez taldekoak, eta emaitza horiek Taldeko testuarteko testuen (4.a) analisietan lortutako emaitzekin kontrastatu dira. Talde-lanaren eraginkortasunaren banakako balorazioa eskatzen duen inkestan, 311 ikasleren erantzuna jaso da (%74.58). Lehenik, galdera itxien analisi kuantitatiboa egin da, eta ondoren, galdera irekien analisi kualitatiboaren laguntzaz zehaztasun handiagoz interpretatu dira emaitzak (Talde-lana autoebaluatzeko inkestaren xehetasunak 3.1.2 atalean ikus daitezke, eta inkesta osorik 3.2 Eranskinean). Itemez item egindako proban, emaitzak normaltasunera hurbiltzen direla ontzat ematen da. Analisi faktoriala Varimax metodoan oinarriturik egin da eta zazpi osagai hautatu dira bariantzaren %50etik gora interpretatzeko balio dutelako. Zazpi osagai hauek honela izendatu dira adierazten duten faktorearen arabera: (1) Talde-lanaren balorazioa, oro har. (2) Talde-lana irakasgaiekin eta ikasketekin duen erlazioa. 243 (3) Ikasleek jasotako orientazioa, irakaslearena eta ikaskideena. (4) Ikasleak taldearekin duen harremana. (5) Denboraren kudeaketa. (6) Komunikazioaren garapena. (7) Taldean lan egiten jarraitzea. Esan behar da (6) eta (7) osagaiak analisi faktorialak osagai berean agertu dituela, baina beste itemak edukiari begira oso erlazionaturik badaude ere, bi hauek kualitatiboki desberdinak dira; horrez gain, komunikazioari lotutako itemak korrelazio negatiboa agertu du osagai horretan eta hortaz, azterketa bereizia egitea erabaki da. Osagai hauek aldagai bihurtuta egindako erregresio linealeko ereduaren F proban, lan testuartekoaren idatzizko txostenaren (4.a) emaitzak osagai hauekin multzo gisa aztertuta korrelazionatzen duela esan daiteke (independenteak direlako hipotesia baztertu da .000ko esanguraz). Bestalde, Kruskal-Wallis proban taldeen arteko aldeak aztertuta, berriz, honako itemak dira talde guztietan banaketa parekoa ez dutenak, item guztiak banan-banan aztertuta (a) eta bateratutako dimentsioak aldagai gisa aztertuta (b): 244 5.1.19 Taula Talde-lanean gauzatutako txostenaren ikaskuntza-balioaren analisia, Talde-lana autoebaluatzeko inkestaren bidez jasoa. (a) Hipotesi nulua bertan behera uzten da: erantzunaren banaketa ez da parekoa talde guztietan (b) Hipotesi nulua bertan behera uzten da: erantzunaren banaketa ez da parekoa talde guztietan Eduki teorikoak ulertzeko baliagarria izan da Nork bere kasa ikertzea sustatu du Lan modularrak irakasgaien ikuspegi integratua izaten laguntzen du Irakasgaien eta proposatutako gaien gaineko interesa pizten lagundu du Talde-lana irakasgaiekin eta ikasketekin duen erlazioa Irakasleen orientazioak ikaslearen beharrak asetu ditu Ikasteko autonomiaren garapenean eragina izan du Ikasleek jasotako orientazioa, irakaslearena eta ikaskideena Bilera-kopurua Denboraren kudeaketa Komunikazio gaitasuna garatzen lagundu du Komunikazio gaitasuna garatzen lagundu du Lagin independienteetarako batezbestekoen alderaketarako T probaren arabera, honakoak dira taulako aldagaietatik desberdintasun estatistiko esanguratsuak dituzten itemak (.05eko esanguraz):  201011 (1) eta (2) taldeen arteko alderaketan, alde esanguratsua dago irakasleen orientazioan, hain zuzen ere (2) taldean altuagoa da batezbestekoa. Gainerako itemetan ez dago alde esanguratsurik.  201112 (1) eta (2) taldeen arteko alderaketan, analizatutako item guztietan daude alde esanguratsuak denboraren kudeaketarekin lotutakoetan izan ezik. Aldeak dauden kasu guztietan, 201112 (2) taldeak batezbesteko jasoagoa du (1) taldeak baino.  201011 (1) eta 201112 (1) taldeen arteko alderaketan, berriz, hiru itemetan da esanguratsua batezbestekoen arteko aldea:, 201011 (1) taldean altuagoak dira 245 komunikazio gaitasunari dagokion itemean erakutsitako ikas-maila eta eduki teorikoen ulermena; 201112 (1) taldeko ikasleen erantzunen arabera, aldiz, bilera-kopuru gehiago egin dituzte 201011 (1) taldekideek baino.  201011 (1) eta 201213 (1) taldeen arteko alderaketan, komunikazio gaitasuna garatzeari lotutako itemean batezbestekoa altuagoa da 201011 (1) taldean; eta irakasgaien eta proposatutako gaien gaineko interesari lotuta (altuagoa 201213 (1) taldean).  Azkenik, 201112 (1) eta 201213 (1) taldeen arteko alderaketan, azkenik, soilik denboraren kudeaketari lotutako itemetan dago alde esanguratsua batezbestekoetan, 201112 (1) taldean altuagoa delarik. Estatistika deskriptiboan oinarrituta, esanguratsuak izan daitezkeen bestelako datuak bildu dira, ikerketa galderaren erantzunaz informazio xeheagoa biltzeko. Horretarako, galderen erantzunen orientazioaren gaineko datuak bilatu dira inkestako galdera esanguratsuenetan. Esperientziaren balorazio orokorrari dagokionez, 1etik 5erako eskalan, honela banatu dira erantzunak ehunekotan, talde guztien baturan (N=311 ikasle): 1. Ez nau batere asebete: %1.60 2. Gutxi asebete nau: %4.50 3. Halamoduz asebete nau: %13.50 4. Nahikoa asebete nau: %57.56 5. Oso asebete nau: %22.83 5etik beherako erantzunak oso gutxi izan direla esan daiteke, eta era berean, ikusten da 4 eta 5eko emaitzak nabarmen direla jasoak. Hortaz, esan daiteke talde guztietan positiboki baloratzen dutela taldean egindako lana. 246 Bestalde, talde-lana beste lauhileko batean errepikatuko luketen galderari erantzunez, taldez taldeko erantzuna %60 eta 75 artean kokatzen dela aldeko erantzuna, non 201213 (1) taldea izan den esperientzia errepikatzearen aldeko erantzun gutxien duena (%60.34) eta 201112 (1) taldea gehien dituena (%72.06). Khi-karratuko proben arabera, ez dago alde esanguratsurik taldeen artean item honen erantzunean; antzeko ehunekoa azaldu da talde guztietan, Tutoretza Proiektua egin duten eta ez duten taldeen artean. 1etik 4erako eskalako itemetan, baxuen puntuatu dena irakasleen orientazioari dagokiona izan da (“Irakasleek prozesuan zehar eskainitako orientazioak zure beharrak ase ditu?”), lagin osoaren %18.7k erantzun baitu “laguntza gutxi” jaso duela irakasleengandik; kasu honetan, %40.1ek dio “laguntza nahikoa” jaso duela. Denboraren kudeaketan ere asebetetze maila baxuenetakoa agertu dute, %12,4 ez baitago asebeteegi (“poco satisfactorio”); kasu honetan, hala ere, altua da “nahikoa asebete” erantzun dutenen ehunekoa, %50.6, eta “oso asebete” daudenak (%16.9). Ikasleen autonomiari lotutako beste item batean ere beste galderekiko baxu puntuatu dute. “Ikasteko autonomia garatzen lagundu dizu” itemean, “gutxiago lagundu dit” %2.6k baino erantzun ez badu ere, “berdin lagundu dit” %38.6k erantzun du, ehuneko altua dirudiena kontuan hartuta talde-lanean autonomoa izateak duen garrantzia. Dena dela, “gehiago lagundu dit” eta “askoz gehiago lagundu dit” aukerak hautatu dituzte erdiek baino gehiagok (%58.8k) eta bereziki altua da (beste itemen aldean) “askoz gehiago lagundu dit” aukera (%12.4k hautatu dute). Ikaskuntzan jarrera partehartzailea sustatu duela uste du %80.5ek, oso ehuneko altua, areago kontuan hartuta item horretan ez duela inork hautatu aukera negatiboena (“gutxiago lagundu dit”). Aitzitik, puntuazio altuena izan duten itemak nork bere buruaren balorazioari lotutakoak izan dira. “Zure jarrera taldean...” itemean, inork ez du erantzun baxuena hautatu (“Eskasa”) eta gehienek “egokia, zailtasunak gainditzen lagundu dut” aukeratu dute (%82.0k). Halere, soilik %9k kalifikatu dute euren jarrera “bikain” gisa. Oro har, ikasleak pozik sentitzen dira taldeak egin duen lanaz (%51.3 nahiko eta %34.8 oso asebeterik), baita taldeari egin dioten banako ekarpenaz ere (%58.4 nahiko eta %26.6 oso asebeterik). Oso positibo baloratzen duten beste alderdi bat komunikazio 247 gaitasunaren garapenari lotutakoa da, jasotako inkesta guztietatik bi ikaslek soilik adierazi baitute “gutxi” lagundu diela eta aldiz, %79k dio “gehiago” edo “askoz gehiago” lagundu diela ahozko zein idatzizko komunikazio gaitasuna garatzen. Bestalde, talde-lanak irakasgaiekiko izan duen eraginaren balorazio ona egin dute, alderdi teorikoak praktikarekin erlazionatzen lagundu baitie oro har. “Gehiago” edo “askoz gehiago” lagundu diela ikasleen %68 eta 77,2 tarteko erantzunak bildu dituzte eremu honi lotutako bi itemetan. Alabaina, Taldeko testuarteko testuaren (4.a) helburu nagusia irakasgaien ikuspegi integratuagoa izatea bada ere, 1etik 5eko eskalako itemean %51.7 erdian kokatu da, %25.8k “nahikoa” lagundu diola” erantzun du eta soilik %1.5ek dio “asko” lagundu diola. Baxuagoa izan da “irakasgaiekiko interesa areagotzea” itemean jasotako erantzunak: soilik %.7k dio oso asebetetzekoa iruditu zaiola motibazioaren alderditik, eta %29.2k erantzun dute euren motibazioa ez duela batere piztu edo oso gutxi sustatu duela. Oro har, esan daiteke taldez taldeko banaketan aldeak ez direla handiak izan. Horrek adierazten du ikasleek talde-lanean duten asebetetzea ez dagoela zuzenean loturik jasotako emaitzekin. Esaterako, 201213 (1) taldeko azken emaitzak nabarmen hobeak izan dira besteekiko (ikus. 7.2 hipotesiaren emaitzak), eta aldiz, inkestan ez da nabarmentzen bereziki asebeterik daudenik beste taldeen aldean; alderantziz, 201112 (2) taldeko emaitzak besteekiko baxuak izan dira, 201011 (2) taldearen emaitzen antzerakoak, baina asebetetze-maila jasoa erakutsi dute eta batez ere, oso erantzun gutxi eman dituzte eskalako 1 edo 2 balioetan. Erantzunak xeheturik, komunikazio gaitasunari dagokionez, 2010/11 ikasturteko taldeetan erantzun positiboagoak eman dituzte talde-lanak gaitasun honen garapenean izandako eraginaz gainerako taldeek baino, nahiz eta emaitzetan ez den gaitasun honen garapenean alde hori islatzen. Aldiz, baxuen puntuatu duen taldea 201213 (1) taldea izan da, hain zuzen ere komunikazio gaitasuneko azken emaitzetan nabarmen jasoagoak izan diren euren emaitzak. Zentzu horretan, esan daiteke talde hau kritikoagoa dela bere gaitasunarekiko. Nolanahi ere, aldea txikia da. 248 Taldean egindako lana eta kideen arteko konfiantza (5 eta 9 itemak) dira taldeen artean alde txikiena erakutsi dutenak. Asebetetzean (5) 201112 (1) taldea da emaitzakopuru txikiena duena eskalaren 3-4 tartean (%79.4) eta 201011 (1) taldean, berriz, %91.7k erantzun du asebetea edo oso asebetea sentitzen dela, ehuneko bereziki altua. Konfiantzari dagokionez (9), talde guztietan daude eskalako 4-5 erantzunak %70etik gora, eta altuena 201112 (2) taldeari dagokio, %80tik gorako erantzunak izan baititu tarte horretan (%83.0) eta taldeko inork ez du erantzun eskalako 1-2 tartean, elkarrenganako oso konfiantza-maila altua adierazten duten datuak, zalantzarik gabe. Arazoak ebazteko izan duten asebetetzeari dagokionez, azpimarragarria da talde guztietan erantzunen %75etik gora biltzen direla eskalaren 4-5 puntuazioetan, hortaz, arazoak arazo, pertzepzio positiboa dute. Nabarmentzekoa da 201112 (1) taldean eta 201213 (1) taldean ikasleen %80tik gora direla tarte altuenean erantzun dutenak, eta 201112 (2) taldearen kasuan, tarte horretan emaitza gutxien jaso badira ere (%77.3) kontuan hartzekoa da ikasle bakar batek ere ez duela hautatu item honetan eskalako 1-2 tartea. Urtez urteko tartea txikia bada ere, esan daiteke arazoak ebazteko eran asebetetze jasoagoa izan dutela talde esperimentaletan kontrol-taldeetan baino. Azkenik, ikerketa-atal honetan garrantzi handia duten bi itemetan, autonomia eta partehartzeari dagozkionetan (2 eta 3), alegia, nabarmen jasoagoak dira emaitzak Tutoretza Proiektua egin duten taldeetan bestelakoetan baino. Autonomiaren garapenean, 201011 (2) taldean %44.9k soilik puntuatu dute 1etik 4erako eskalako 3-4 erantzunetan eta %54.1ek 201011 (1) taldean. Tutoretza Proiektua egin duten taldeetan, berriz, emaitzak %58tik gorakoak dira kasu guztietan eta 201112 (2) taldearen kasuan, %81.8k erantzun du 3-4 tarte horretan. Alde txikiagoan, baina baita ere gorago talde hauetan, talde-lanean izandako partaidetzarekiko asebetetzean, %79tik gora erantzun dute 3-4 eskalan. Galdera irekiei dagokienez, baieztatzen da galdera itxietan azaldutako ideiak eta kezkak. Taldeen funtzionamenduan hauek dira izan diren zailtasun errepikatuenak: 249 • Gaia fokalizatzea eta lanean jartzea kosta egin zaie, ikasleek ez dutelako aldez aurretik elkar ezagutzen eta eskatutako gaiaren nolakotasuna ez dutelako berehalakoan ulertzen. • Talde batzuetan tentsioak izan dituzte taldekideren batek ez duelako bere lana betetzen. • Informazioa bilatzea eta hautatzea konplexua egin zaie. • Denbora kudeatzeko zailtasunak izan dituzte, nahiz eta epeak bete dituzten. Alderdi positibo gisa, taldean gustura lan egitea izan da ideia errepikatuena, taldekideak ezagutzea eta egindako lanaren gaineko harrotasuna. Galdera irekiak baloratzeko Autonomia, autoerregulazioa eta feedbacka ebaluatzeko baliespen-matrizea erabili da (3.2.3.1 Taula), eta bildutako emaitzen arabera, gaitasunaren lehen eta bigarren mailan kokatzen dira ikasleak eta ikasle gutxi dira gaitasunaren hirugarren mailara iritsi direla baieztatzeko adierazpenak egin dituztenak. Adierazpen horretan, lidergoa da autoerregulazioan eta elkarren arteko erregulazioan informazio argiena ematen duen informazioa. Eratu diren 98 taldeen %63.27etan identifikatu da lider rola hartu duen pertsona (lau taldetan bi lider identifikatu dira). Lidertzat identifikatu diren pertsonen %78.13 emakumezkoak dira (50 ikasle emakumezko eta 14 ikasle gizonezko); populazioan emakumezkoak %70.6 direla kontuan hartuta, esan daiteke proportzioan jasoagoa dela lidergotza hartzen duten emakumeen kopurua. Oro har, lidergoaren inguruan, joera dago lider identifikagarriak dituzten taldeen emaitzak baxuagoak izateko, baina joera hori ez da estatistikoki esanguratsua izan. 6.1 hipotesiaren emaitza gisa, esan daiteke lehen mailako ikasleak gai direla taldelana kudeatzeko testuarteko txosten akademiko bat egoki garatzeko. Orokorrean, zailtasunak dituzte lan-taldean denbora kudeatzeko eta orientazioan irakasleen laguntza behar dute, baina gai dira talde-lana erregulatzeko eta asebetetze-maila jasoa erakutsi dute talde-lanaren gainean. 250 Emaitzak parekoak dira talde esperimental guztietan, eta soilik alderen bat dago Tutoretza Proiektua egin duten taldeen kasuan autonomia eta partaidetzaren garapenarekin lotuta. Badirudi talde hauetan jasoagoa dela alderdi horien inguruko asebetetzea, alde hori txikia bada ere. Horrez gain, inkestako emaitzek ez dute lotura argirik amaieran lortutako kalifikazioekin, eta horrek esan nahi dezake talde-lanaren inguruko asebetetzea erlazionatuago dagoela lan-taldeko kideen artean sortzen diren harreman gizatiarrekin, lanaren eraginkortasunarekin baino. 6.2 Hipotesia: Ikasleak ohartzen dira beste talde bati feedbacka eskaintzeak bere lanaren autoebaluazioan eragina duela (kontzientzia linguistikoa eta hausnarketa metalingustikoa). Hipotesi hau aztertzeko, talde-lanaren autoebaluaziorako inkestako (5.b) Tutoretza Proiektuari buruzko hiru itemetako baten analisia egin da. Hona analisia itemez item: (a) “Balora ezazu ondorengo baieztapena 1etik 5era: Beste talde batek zure lana tutorizatzeak zure talde-lana hobetzen lagundu dizu” Item honen analisian, esan daiteke talde esperimentalen eta Tutoretza Proiektuaren balioaren pertzepzioaren artean ez dagoela korrelaziorik; nahiz eta baxua izan aldebiko esangura asintotikoa (Pearson-en Khi-karratuko probetan .090ekoa) 8gl-ko errore tartea baitago. Badirudi ikasleek elkarren arteko erregulaziorako zeregin honi atxikitzen dioten balioak ez duela erlaziorik irakasgaian jasotako emaitzekin. Taldeen arteko berdintasunak eta aldeak ikusteko, erantzunen grafika lagungarria izan daiteke: 5.1.10 Irudia. Tutoretza Proiektuak talde-lana hobetzean izan duen inpaktuaren pertzepzioaren grafikoa. Datuen proportzioak analizatzeko, kontuan hartu behar da Tutoretza Proiektuan parte hartu duten ikasleak guztira 202 izan direla. Jasotako erantzunak taldeen populazioaren %78 eta %88 bitartekoak dira, guztira 165 erantzun. Azpimarragarria da Tutoretza Proiektuaren balioa zein izan den argi ez duten ikasleen kopurua, batez ere 201112 (1) taldean (ia ikasleen erdiak ez du argi baliagarria izan zaion), baina oro har baxua edo oso baxua da baliagarria izan ez zaielako irudipena dutenak, 201112 (2) taldeko %6,8koa da altuena eta, aitzitik, 201213 (1) taldean ez da ikaslerik egon erantzun duenik ez diola ezertarako balio izan. 5.1.11 Irudia. Tutoretza Proiektuaren balioaren pertzepzioa: Talde guztien erantzunen batura. 254 Jasotako erantzunek erakusten dute ikasleek baliagarritzat hartzen dutela ikaskideengandik feedbacka jasotzea, bai beste ikuspuntu bat izateko eta bai hobekuntzak egiteari begira; erantzun horietan dira ehuneko altuenak talde guztietan (%30etik gora kasu guztietan). Datu azpimarragarria da guztira 7 ikaslek soilik iritzi diotela baliogabea ikaskideen feedbacka jasotzeari eta irakasleen feedbackak soilik balio duela, eta 201213 (1) taldearen kasuan, inork ez duela aukera hori hautatu. Beste kontu bat da ikaskideengandik jaso duten feedback espezifikoa baliagarria izatea, eta kasu horretan %15.02k diote ez dutela apenas feedbackik jaso eta %20.56k ez duela feedback esanguratsurik jaso; horrek argitzen ditu aurreko itemean jasotako balio baxuetako batzuk. Interesgarria da ikasleek Tutoretza Proiektuaz duten pertzepzioa zereginen betetzemailarekin alderatzea. Izan ere, Tutoretza Proiektua egin duten taldeetan, altuagoa izan da Dokumentazio eta erreferentzia fitxen (1a, 2a) zereginean izan dute betetze-maila, ikaskideen feedbacka jasotzeak zereginarekiko atxikipen handiagoa eragin izan balu bezala: 5.1.22 Taula Dokumentazio eta erreferentzia fitxen kopurua ikasleko, taldearen arabera. Ikasturtea Taldea Ikasle kopurua Fitxa kopurua Ikasleko fitxen kopuruaren batezbestekoa 2010/2011 201011 (1) 91 86 .945 201011 (2) 85 79 .93 201011 (EBT) 39 30 .77 2011/2012 201112 (1) 83 141 1.70 201112 (2) 50 93 1.86 2012/2013 201213 (1) 69 126 1.83 Ikus daiteke Tutoretza Proiektua egin den taldeetan, ikasle bakoitzak betetako fitxen batezbestekoa espero zitezkeen bi fitxetara hurbiltzen dela; Proiektuan parte hartu ez duten taldeetan, ordea, ikasleek fitxa bakarra egitea nahikotzat jo dute, fitxa hori egiteak talde-lanean eta amaierako kalifikazioan laguntzen badie ere. 255 Azken itemean, ikasleei galdetu zaie ea hurrengo lauhilabete edo ikasturteetan elkarren arteko tutoretzan jarraitzeko prest egongo liratekeen. Baiezko erantzunak nagusitu dira talde guztietan, taulan eta grafikoan ikus daitekeen bezala, nahiz eta “berdin dit” aukerak ere erantzun asko jaso dituen: 5.1.23 Taula “Erabakitzeko aukerarik izango bazenu, jarraipena emango zenioke elkarren arteko tutoretzari datozen lauhileko/ikasturteetan?” itemaren erantzun kopuruak. Taldea Bai Berdin dit Ez Guztira 201112 (1) 29 24 15 68 201112 (2) 28 12 4 44 201213 (1) 21 20 14 55 Total 78 56 33 167 Emandako erantzunak azken kalifikazioekin alderatuta, ez dago korrelazio esanguratsurik erantzunetan taldeen artean, eta datu zehatzak ikusita, esan daiteke ez dagoela loturarik ikasleek gainerako zereginetan jaso dituzten kalifikazioen eta inkestan eman duten erantzunen artean, izan ere, 2012/13 ikasturteko emaitzak nabarmen hobeak izanik ere, gainerako taldeetan baino ikasle gehiago daude esperientzia ez errepikatzearen alde. Inkestako hiru item hauen erantzunak taldez talde eta osora aztertuta, esan daiteke, ikasleak Tutoretza Proiektuaren balioaz ez direla guztiz kontziente, oro har aldeko erantzunak eman badituzte ere. 6.3 Hipotesia: Ikasleak gai dira, jarduera praktikoen laguntzaz, ikaskideen bilaketak eta egindako erreferentzia bibliografikoak ebaluatzeko. Ikasleek ikaskideei emandako laguntza aztertzeko, (1.a, 2.a) zereginean ikasleek tutorizatu duten taldekideen fitxetan egindako iruzkinak kualitatiboki analizatu dira. 187 iruzkin bildu dira (3.c) Tutoretza Proiektua (3.c) garatu duten hiru talde esperimentalen artean. 256 5.1.24 Taula Tutoretza Proiektuko (3.c) feedback iruzkinen laginaren xehetasunak. Taldea Lan-talde kopurua Iruzkin kopurua Iruzkin kopurua lan-taldeko 201112 (1) 21 71 3.38 201112 (2) 13 46 3.54 201213 (1) 17 70 4.12 Taulan jasotako feedbacka kategorizatzeko, Autonomia, autoerregulazioa eta feedbacka ebaluatzeko baliespen-matrizeko feedback-moten inguruko zutabea hartu da erreferentziatzat (3.2.3.1 Taula), eta lau maila egin dira, zereginaren nolakotasuna kontuan hartuta: (1) Feedback zuzentzaile linguistikoa: (2) Feedback zuzentzaile linguistikoa eta erreferentziena (3) Feedback zuzentzaile eta iradokitzaile xumea (4) Feedback zuzentzaile eta iradokitzaile konplexua Emaitzen analisi kuantitatiboa aztertuta, taldeen artean desberdintasunik ez dagoelako hipotesia baztertu behar da Anova probaren arabera, .000ko esanguraz, eta Kendallen Tau-b proban ere, baieztatzen da korrelazioak daudela taldearen eta emaitzen artean, .001eko aldibiko esangura asintotikoz. Taldeen arteko alde hori zertan datzan aztertzeko, batezbestekoen arteko alderaketa egin da T-testaren bidez, eta lagin osoaren batezbestekoa 2.89koa eta desbideratze tipikoa .863koa dela kontuan hartuta, esan daiteke 2012/13 ikasturteko talde esperimentalaren batezbestekoa nabarmen altuagoa dela: 3.26ko batezbestekoa, .811eko desbideratze tipikoa. 2011/12 ikasturteko bi taldeen batezbestekoak lagin osoaren batezbestekotik behera kokatzen dira. Emaitza guztien zenbaketen grafikoan argi ikusten dira taldeen arteko aldeak feedback-mailan: 5.1.12 Irudia. Feedback-iruzkinetan erakutsitako maila, taldez talde. Emaitzen erakusten duten bezala, oso gutxi izan dira feedback zuzentzaile linguistiko hutsa eman duten ikasleak, 7 iruzkin soilik (%3.72). Feedback horretan, hizkuntz zuzenketa zehatza, orokorra eta zenbait kasutan, feedback okerra jaso da. 2 mailako feedbackean, erreferentzia bibliografikoari lotutako xehetasunak tarteratu dira hizkuntzaren erabileraren zuzenketa-proposamenekin batera. Iruzkinen %31.91 izan da maila honetakoa, eta bi multzotan bildu dira: feedback positiboa eta feedback negatiboa eskaintzen duten iruzkinak. Feedback positiboan, erroreak aipatu dituzte baina orokorrean alderdi positiboak indartu dituzte. Feedback negatiboan, aldiz, erroreak bereziki azpimarratu dira, alderdi onak onartuta ere. 3 eta 4 mailako feedbackean, erroreez ohartarazteaz gain, iradokizunak egin dizkiote tutorizatutako ikasleari bere lanean hoberantz egin dezan. Oso deigarria da feedback iradokitzailea barne duten iruzkinak %64.37 izan direla, espero baino altuagoa kontuan hartuta feedback mota hau dela normalean maiztasun txikienez agertzen dena eta 258 inpaktu handiena duena ikaskuntzan. Bi maila bereizi dira: nolabaiteko aipamen iradokitzailea duten iruzkinak (%35.64) eta feedback xehetua jaso dutenak (%28.73). Ondoren eskaintzen dira feedback mota bakoitzaren adibideak, erreferentzia gisa (jaso bezala eskaintzen dira ondoren, osorik, autoreen izena ezabaturik): 5.1.25 Taula Tutoreen lan-taldeek tutorizatutako ikasleei emandako feedback iruzkinen adibideak: Maila eta kasuistika. Maila eta kasuistika Adibidea 1. Maila: (a) Feedback zuzentzaile linguistiko zehatza Ortografiako akats batzuk egin dituzu, adibidez: trantzizio(trantsizio),guidatu(gidatu), harte(arte).Beste aldetik, erdarakada batzuk aurkitu ditugu, hala nola, inkapaz(ez dira gai izan), segitzeko(jarraitzeko). Honetaz aparte, hainbat hitzen erabilpen okerra ikusi dugu, baliatzen(oinarritzen), da(dira), hoberena(hobeagoa), nahiko(nahiago) eta librea(libre). Azkenik, puntuazioren inguruan zertxobait dugu komentatzeko. Koma eta puntu batzuen beharra ikusi dugu testuaren zati batzuetan, esaldiak luzeegiak dira kasu batzuetan. Animo. [...] TALDEA. 1. Maila: (b) Feedback zuzentzaile linguistiko globala Ondo dagoela iruditu zaigu,ez dugu aparteko akatsik aurkitu. 1. Maila: (c) Feedback zuzentzaile linguistiko okerra Kulturen arteko gatazkak egunero gure artean aurki ditzakegu. Uste dut ditzazkegu dela. Desberdina hitza uste dut ezberdina idazten dela. 2. Maila: (a) Feedback positibo zuzentzailea, linguistikoa eta erreferentzia bibliografikoen ingurukoa Hasteko, esan genezake, bilaketa prozesua ondo adierazi duela, artikulua aurkitzen den web-aren link eta guzti. Egia esan, akats ortografiko dezente aurkitu ditugu (hezteak edo sozietatea, esaterako) eta esaldi batzuetan kohesio falta sumatu dugu. Horrez gain, artikulua nahiko ongi laburtu eta esplikatzen du eta nahiko ongi harrapatzen du artikuluaren muina. Oso lan ona egin du: erreferentzia zuzen idatzi du, baita informazioa iturria ere; hitz gakoak ere ipini ditu testuarekin guztiz erlazionatuta baitoaz; laburpena zuzena eta zehatza da, ideia nagusiak biltzen ditu eta ortografia aldetik ez dago akatsik. 2. Maila: (b) Feedback negatibo zuzentzailea, linguistikoa eta erreferentzia bibliografikoen ingurukoa Dokumentuaren erreferentzia APA moduan ezarri beharko litzateke eta laburpenari dagokionez, lehen pertsona ez da egokia. Idatzia egokia da baina gure ustez, artikulua ez da zientifikoa. Izan ere, artikulu dibuilgatiboa da. Ebaluatzen duen taldea: [...]. Akats ortografiko eta sintaktiko desberdinak antzeman ditugu, horietako batzuk larriak. Adibidez, “Pertsonai honek kultur sailean dago” idatzi du, “pertsonai hau”; idatzi beharko lukeen tokian. Beste esaldi akastun bat: “Legorretako Ugaro eskolan Errusiako ikasle bat etorri da” eta modu egokian “eskolara” izango litzateke. Beste akats batzuen artean, ideiak oso zatikatuta daudela ikusi dugu, kohesio maila bajua dutelarik. Testuak esperientziak kontatzen dituela esaten du, baina bat besterik ez du azaltzen laburpenean, 259 gainontzekoak boluntarioen izenak eta karguak adierazten duelarik. Dena den, testua osotasunean hartuta ez dago gaizki eta informazio nahikoa ematen du. 3. Maila: Feedback zuzentzailea eta iradokitzaile xumea Bilaketa bikaina zorionak!!!!!!!!!!!!!!! Testu zientifikoa dela baieztatzen dugu. Ongi idatzita dagoela baieztatzen dugu. Hala ere hitz gakoak orokorregiak dira gure uste apalean. [...] taldea. Aupa [...]!! neri tokatu zait zure laburpena zuzentzea. Orokorrean testua ondo dago, hitz egokiak erabili dituzu eta oso ondo ulertzen da egin duzun laburpena. Ikusi dezakegu ere, informazioa atera duzun iturria fidagarria dela, eta bilatzeko egin dituzun pausoak ondo daude adierazita. Aurkitu dudan akats bakarra ortografikoa izan da, lehenengo esaldian hizkuntza jarri beharrean hizkuntz jarri duzu, besterik ez. Astelehenarte [ ] laburpena zati askotan banatu duzula esango nuke, horretaz gain, lokailu falta nabaritu dut: “bestalde”, “hortaz”... Orokorrean gaia zein den ulertzen da. Bestalde, puntuazio aldetik egokia dela uste dut. Erreferentzia eta bilatze prozesua ondo dago. 4. Maila: Feedback zuzentzaile eta iradokitzaile konplexua Lehenengo esan behar dut oso ondo idatzita dagoela zure laburpena, ikusten da euskera maila aberatsa daukazula eta dakizula textu baten mamia ateratzea.. . Artikulo zientifikoa aurkitzeko ez duzu asko bilatu, googelen zure gaiaren izenburua jartzen aurkitu duzu, baina ez da ezer gertatzen lehenengo aldia delako eta ulergarria da oraindik pixkat galduta egotea informazioa bilatzean(denak horrela gaude). Sorte ona izan duzu, nire ustez aurkitu duzun artikulua webgune fidagarri batean dago eta han agertzen den informazioa oso ondo dago baina oso generala izan daiteke.. . Bukatzeko, esan behar dut, ez arduratzeko seguru nago denbora gutxian hobeto egingo duzula informazio bilaketa. :-) Artikuluaren erreferentzia: (Garcia Santos, R. (2011). La violencia escolar, “Educainnova magazine”; nº13, 40-44.) horrela egingo nuke. Hau da, urtea, autorearen izena aipatu eta gero ipiniz. Laburpena: Laburpenaren ideia ulertzen da eta lotura zuzena du. Hala ere, laburpena ikusita, ez diot bukaera ikusten testuari (Erasotzaileek, ordea, beste perfil bat izan ohi dute: kalifikazio kaskarrak lortzen dituzte, protagonismoa bilatzen dute, izaera problematikoa dute, normalean familian arazoak izaten dituzte…) bestelako bukaera bat emango nioke. Hortaz gain, adibide gehiegi daudela pentsatzen dut eta parentesiak ordea, ez nituzke laburpen bat egiteko erabiliko; informazio gehiegi ematen baitute. Bestela, lokailuak, puntuazioa, ortografia...aldetik zuzen idatzita ikusten dut. * Betiere, nire kasua izango balitz egingo nukeena aholkatzen dizut; ni ez bainaiz laburpenak egiten jaioa! Beraz, hau hobetzeko kritika bezala hartu eta animo! 260 Laburbilduz, esan daiteke 6.3 hipotesia bete dela. Tutore lan-taldeek egin dituzten feedback iruzkinen ia kasu guztietan (%96.18) feedback zuzentzailetik haratago doaz eta informazio eta hobekuntzarako iradokizun konplexuagoak eskaini dizkiete tutorizatutako ikasleei. Nahiz eta zenbait iruzkinetan erroreren bat egon edo feedback mezuren batek informazio okerra izan, iruzkin gehienetan ikasleek informazio baliotsua eskaini diete ikaskideei egin duten lana hobetzeko, eta iruzkin batzuek, gainera, 4. Maila erakutsi dutenak kasu (%28,73), xehetasun handiz izan dira gai ikasleak ikaskideen lanak ebaluatzeko (testualtasuna, estiloa, dokumentazioa...). 261 7. HIPOTESIA: Elkarren arteko erregulazioak komunikazio gaitasun akademikoaren emaitzetan eragina du. Azkenik, Tutoretza Proiektuaz ikasleek eman dituzten iritziak analizatu dira eta amaiera gisa, Tutoretza Proiektuan parte hartu duten eta ez duten taldeen azken kalifikazioak alderatu dira, Kontrol Taldeak barne, emaitzen ikuspegi zabalagoa eskaintzeari begira. 7.1 Hipotesia: Ez dago korrelaziorik Tutoretza Proiektuaz (3.c) ikasleek duten iritziaren eta Taldeko testuarteko testuaren (4.a) zeregineko emaitzen artean. Bi zeregin hauen arteko korrelazioa, talde guztiak batera aztertuta, −.041ekoa da, Spearman-en Rho probaren arabera, .603ko aldebiko esanguraz; hau da, esan daiteke ez dagoela erlazio estatistiko esanguratsurik ikasleek (3.c) zereginaz duten iritziaren eta (4.a) zereginean jasotako emaitzaren artean. Ondorengo kaxa diagraman ikus daiteke bi alderdien arteko erlazioa: 5.1.13 Irudia. Tutoretza Proiektuaren balioaren gaineko iritziaren erlazioa Taldeko testuarteko testuko zereginean jasotako kalifikazioekin. Orokorrean, ez dirudi argi geratzen denik tutorizatzearen efektua emaitza akademikoekin, izan ere, ikasleek ez dute antzematen zein mesede eskaintzen dion, nahiz eta datuak positiboagoak diren negatiboak baino. 7.2 Hipotesia: Ez dago alde esanguratsurik talde esperimental bakoitzean jasotako azken emaitzen artean, ezta talde esperimentalen eta kontrol taldeen artean. Aplikatu diren zeregin diferentzien eta bereziki Tutoretza Proiektuaren inpaktua emaitza akademikoetan, emaitzak alderatu dira, lehenik barnean, talde esperimentalen artean, eta gero talde guztiekin, kontrol taldeko azken emaitzak ere kontuan hartuz. Talde esperimentalen artean egindako alderaketak, bai Dokumentazio eta erreferentzia fitxen emaitzetan (1.a, 2.a), bai Gaztelaniako azterketan (2.b), bai Taldeko 263 testuarteko lanean (4.a) eta bai oro har irakasgaiaren azken emaitzetan, kasu guztietan estatistikoki esangurasua da taldeen arteko aldea (Kruskal-Wallis proban, .000ko esanguraz). Tutoretza Proiektua alde batera utzita ikasturtez ikasturte aldatu den zeregin bakarrari dagokionez, berriz, 2010/11 ikasturteko testuarteko testu akademiko laburrak (4.0) espero baino emaitza baxuagoak eman zituen. Alde batetik, emaitzek ez dute korrelaziorik ez azterketetako emaitzekin (2.a, 4.b) eta ez kidetasun handiko testuarteko lanarekin (4.a). 2011/12 (1) eta (2), bestalde, testu akademiko orokor baten laburpena (2.0) eskatu zen horren ordez. Hala ere, zeregin honek ere korrelaziorik ez du erakutsi erlazionatutako gainerako zeregin eta emaitzekin, eta ez da adierazgarria izan komunikazio gaitasunaren garapenean, ez ebaluazioan. 2012/13 ikasturtean, aldiz, testuarteko testu profesionala (4.0) ekoiztea proposatu da, oraingoan eremu profesionalera orientatuta. Zeregin hori esanguratsuagoa izan dela esan daiteke, (2.a), (4.a) eta (4.b) zereginekin korrelazio esanguratsua erakutsi baitu (.000ko aldebiko esangura asintotikoz). Ekoitzitako lanek balio komunikatibo handia izan dute eta jasotako 67 zereginetatik 61 izan dira kualitatiboki esanguratsuak eta argitaratzeko onartuak. Ikasturtez ikasturte egonkorrak izan diren zereginen arteko aldea, berriz, ez da oso nabarmena izan taldeen artean. Emaitzen analisian jasotako datu adierazgarrienak urtez urteko azken kalifikazioetan dautza. Irakasgaia gainditzen ez dutenen kopurua egonkorra izan da urtez urte, baina nabarmena da goi-kalifikazioetan egindako hobekuntza, bai urte batetik bestera, bai kontrol taldeekiko. 2010/11 ikasturteetan, talde esperimentaletako batean gainditu gabekoen kopurua nabarmen altua izan zen; 2011/12 ikasturtean, orekatuago daude emaitzak bai talde esperimentalean eta bai kontrol taldean, nahiz eta kontrol-taldean emaitza on gutxiago dauden. Joera hori baieztatzen da 2012/13 ikasturtean, izan ere, talde esperimentalean 264 kalifikazioak jasoagoak dira kontrol taldearekiko eta “Bikain” kalifikaziodun ikasleen kopurua nabarmen altua da beste talde esperimentalen eta kontrol taldeen aldean. 5.1.26 Taula Talde esperimentalen eta kontrol taldeen azken ikas-emaitzak. Kalifikazioak 201011 (1) 201011 (2) 201011 (EBT) 201112 (1) 201112 (2) 201213 (1) 201011 (KT) 201213 (KT) Gutxi 15.7 34.9 13.8 13.3 28.0 17,4 14.9 19.2 Nahikoa 9.0 7.2 3.4 4.8 6.0 2,9 66.2 24.7 Oso ongi 70.8 57.8 69.0 59.0 56.0 39,1 17.6 56.2 Bikain 4.5 0 13.8 22.9 10.0 40,6 1.4 0 Datuek erakusten dute hobekuntza egindako zereginekin lotuta egon daitekeela, eta bereziki Tutoretza Proiektuarekin. Bildutako informazio guztia kontuan hartuta, esan daiteke elkarren arteko erregulazioak positiboki eragin duela komunikazio gaitasunaren garapeneko emaitzekin, eta ikertutako zereginetan emaitzarik onenak izan dituen taldea feedback esanguratsuena eta konplexuena eskaini duena izan da. Hortik inferi daiteke nolabaiteko harremana dagoela elkarren arteko erregulazio esanguratsuaren eta emaitza akademikoen artean. Hala ere, emaitzek erakutsi dute ikasleek ez dutela argi ikusten erlazio horren balioa, eta horregatik esan daiteke ez dela nahikoa garatu elkarren arteko tutoretza horren balioaren kontzientzia, edo beharbada, taldeen arteko aldeak ikerketa honetan aurkitu ez den beste faktore batek edo batzuek eragin dituztela. Ondoren, egindako analisi guztien interpretazio globalagoa eta integratzaileagoa eskaini da, ikerketako galdera nagusiak erantzute aldera. 265 5.2 Emaitzen interpretazioa ikerketa galderen ildora 5.2.1 Komunikazio gaitasunaren garapenari lotutako galderak Ikerketa kasuko ikasleek euren komunikazio gaitasunaz duten pertzepzioak ikerketaren abiapuntua finkatzen lagundu du. Alde batetik, komunikazio gaitasunaren dimentsio subjektiboa (Carnagham & Boritz, 2003) aztertu nahi izan da, ikerketan zehar analizatu diren alderdi behagarrien (testuen) erreferente subjektibo gisa; beste aldetik, pertzepzio hori autoebaluatzeko eskainitako inkesta ikas-tresna ere izan da, ikasleen gaitasunaren gaineko kontzientzia pizteko, Nonaka eta Takeuchi-ren (1995) SECI ereduari segiz, inkontzienteki duten maila kanporatu eta norbanakoaren ikuspegia kolektibizatzen hasten dira inkestaren bitartez. Hartara, ikas-prozesuaren lehen pausotik eskaintzen zaie ikasleei irakasgaian kokatzeko ebaluazio-tresna bat (Biggs, 2005), kasu honetan zehar-metodoen bidez euren ideia eta pertzepzioen balorazioa egiteko. Argitu behar da inkesta komunikazio gaitasun erreferentziala baloratzeko erabili dela, zehazki diskurtso-tipologien ardatzetan (Bronckart, 2004) pertsona bakar batek kudeatutako komunikazio akademiko-zientifikoaren gaineko inkesta izan da, eta ez da gaitasun sozialaren aurre-ebaluaziorik egin. Gehienbat dokumentazio-lanerako eta eginkizun akademikoarekin lotutako gaitasun erreferentzialak erabili dira inkestan, eta gaitasun hauetan ikasleek dituzten trebetasunak, eraginkortasuna eta egokitasuna (Rickheit et al., 2008), hiru alderdiak aztertu dira. 266 (1) Zein da Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleen hasiera-mailaren pertzepzioa komunikazio gaitasun akademikoan, unibertsitatean hasi berria denean? Zein alde dago pertzepzio horretan euskaraz eta gaztelaniaz duten gaitasunean? Ba al dago erlaziorik (korrelaziorik) pertzepzioen eta jasotako emaitzen artean? Lehen galderari erantzunez, inkestaren emaitzek erakutsi dute ikasleek honako trebetasunak eta zailtasunak dituztela, euren ustez:  Informazioa bilatu, hautatu, iragazi eta sintetizatzean ikasleek duten autopertzepzioa eta informazio-iturri zientifiko eta profesionalak erreferentziatzean dutena korrelazionatuta daude, nahiz eta erreferentziatzean erakusten duten batezbesteko baxuena inkesta osoan. Hau da, ikasleen autoebaluazioaren arabera informazioa bilatzeko trebetasunak badituzte baina zailtasunak dituzte informazio-iturri horiek testuan txertatu eta erreferentziatzeko.  Informazio-iturriei dagokienez, ikasleek konfiantza handiagoa dute bilaketak interneten egitean liburutegian baino, eta gainera, interneten bilaketak egiteko duten gaitasuna inkesta osoko altuenetakoa izan da.  Idatzizko ekoizpen akademikoetan, konfiantza erakutsi dute bereziki testu-zati akademikoen ekoizpenean (estilo akademikoko paragrafoak idaztean) baina zalantza handiagoak dituzte testu osoa estilo horretan egiteko duten gaitasunean (estilo akademikoko testuak). Eskemen erabileran duten konfiantzak ez du estilo akademikoan idaztean duten gaitasunaren pertzepzioarekin korrelazionatzen.  Ikasleek testuak egoki editatzeko testu-prozesadoreak erabiltzeko zailtasunak izatea espero daiteke, batezbestekotik beherako puntuazioa eman baitiote euren gaitasunari.  Duten gaitasun linguistikoan konfiantza altua dute baina ez horrenbeste autozuzenketarako gaitasunean. Oro har, ikasleek autopertzepzio hobea dute autoerregulazio testualerako (antolaketa, garapena, edukien birpasa...) linguistikorako baino (ortografikoa, morfologikoa...). 267 Ikasleen hasierako pertzepzio hauek parekoak dira talde guztietan eta ez du korrelaziorik amaierako emaitzekin. Horrek adieraz dezake irakasgaiko emaitzetan taldez talde dauden aldeak aldagai independienteek eragindakoak izan direla (eskuhartze didaktikoa, alegia). Taldeen arteko aldeak aldagai independienteen efektuaren ondorio direla interpretatzea koherentea da ikasleek euren indargune eta ahulezien inguruan egindako balorazioarekin, izan ere, ikertutako eskuhartze didaktikoetan modu diferentzialean landu dira autoebaluazioan identifikatu dituzten ahuleziarik nabarmenenak. Hizkuntza nagusiari dagokionez, %15ek soilik erlazionatu du beren gaitasun maila ama-hizkuntza edo familia hizkuntzarekin; ikasle gehienek ez dute familia hizkuntzaren aipamenik egin. Ikasleen %53.7k uste du euskaraz hobeto komunikatzen direla gaztelaniaz baino, %12.1ek gaitasun parekoa duela dio eta %34.2k konfiantza handiagoa du gaztelaniaz komunikatzen direnean, oro har. Gaitasun akademikoan alde horiek orekatzen dira, gaztelaniaz eta euskaraz gaitasun parekoa dutela adierazten duten ikasleen ehunekoa altuena baita (%39.0). Gaitasun linguistikoan, aldiz, euskaraz trebeago sentitzen diren ikasleek altuago puntuatzen baitute euren gaitasun linguistikoa (%44.5ek dio maila linguistiko hobea dutela) gaztelaniazkoek baino (%19.7k soilik). Emaitza hauen interpretazioan, Cummins eta Swain-i segiz (1986), hizkuntza akademikoa edo kognitiboa komuna da eta hizkuntza erabiltzearen poderioz sendotzen dira, erabileraren araberako transferentziak egiten direlarik (Sagasta & Etxeberria, 2006). Hala ere, emaitzak hurbilago daude Cook-ek proposatutako gaitasun aniztasunaren kontzeptuarekin (multicompetence) (Cook, 2008), zeinen arabera jauziak egon daitezkeen hizkuntzen artean eta ezin den argi esan zein den lehentasunezko hizkuntza. Ildo berean, House-ren (2008) kulturarteko hiztunen kontzeptuarekin ere bat datoz emaitzak, hiztun eleanitzentzat ez baita horren garrantzitsua zein den H1 edo zein H2, hizkuntz sistemak gainjartzen baitira. Hizkuntza jakin bateranzko joerak ez du adierazten gaitasun akademiko edo linguistiko hobea dutelako pertzepzioa dutenik, zaila baitzaie zenbait kasutan euren hizkuntz hobespenak identifikatzea. 268 Hizkuntzen arteko transferigarritasunaren kontzeptuak baino hobeto azaltzen ditu emaitzak gainjartzen diren sistemen kontzeptuak. Transferigarritasunak inplikatuko luke lehenik H1etan lortuko lituzketela gaitasunak eta ondoren H2n (edo alderantziz, testuinguru komunikatiboaren arabera), eta ikuspegi horretatik, irakasgaian lortutako emaitzetan hizkuntz hobespenek eragina izan beharko lukete, alegia, euskara nahiago dutenek emaitza hobeak izan beharko zituzten euskaraz eta gaztelania nahiago dutenek, gaztelania, irakasgaia elebiduna izanik eta bi hizkuntzak paraleloan landuta, lehentasunezko hizkuntza sendotu eta bigarrenera trasnferituko litzatekeelako gaitasuna. Emaitzek, ordea, ez dute hori erakusten, ez baitago alde esanguratsurik hizkuntza hobespen baten zein bestearen emaitzetan. 269 (2) Komunikazio gaitasun akademikoaren garapenean, zein dira zailtasun-gune nagusiak? Zein proposamen didaktikok eta zein ikas-tresnak susta dezakete idatzizko komunikazio gaitasun akademikoaren garapena unibertsitatearen testuinguruan? Zein zeregin dira eraginkorrenak? Ikerketa honetan, unibertsitatea ingurune sozio-komunikatibo gisa hartu da (Carlino, 2005; Desinato, 2008) eta horregatik, gaitasunaren funtzio erreferentziala eta funtzio soziala, biak aztertu dira, nahiz eta tresna desberdinak erabili diren gaitasun mota bakoitza ikertzeko. Bronckart eta bere eskolari segiz (Bronckart et al., 1985; Plazaola & Alonso Fourcade, 2007), komunikazio gaitasunaren bi dimentsio nagusiak landu dira: gaitasun erreferentzial autonomoa (espazio eta denbora autonomia duena) eta gizarteelkarreragineko komunikazioa (espazio eta denbora finkokoa). Idatzizko komunikazio erreferentzialean, bigarren hezkuntzatik goi-hezkuntzara jauzi bat gertatzen da dokumentazioan eta iturrien erreferentziatzean. Unibertsitateko idatzizko testuak ekoizteko testuen ulermena ezinbestekoa da (Jakobs & Perrin, 2008), testuarteko lan testualak baitira ekoizten diren testu gehientsuenak, zeinetan ikaslearen ahotsak leku txikia duen, normalean jakintza-arloko adituen ahotsarekin batera azaltzen delarik, iturrietara orientatutako testuen ekoizpena baita. Testuak bilatu, hautatu, manipulatu, artikulatu, testuinguratu eta bereganatzea jarduera kognitibo konplexuak dira eta onargarria da jakintza-esparru zehatz batera iritsi berriak diren ikasleek zailtasunak izatea prozesu hauek guztiak garatzeko, testuarteko lanak idazteko eskatzen zaienean. Zeregin prozesualak eta azalpen magistralak oinarri dituen eskuhartze didaktikoa ez dirudi eraginkorrena dokumentazio eta erreferentzia lanak egiteko gaitasunaren garapenean. 201011 (1) eta (2) talde esperimentalen datuek erakutsi dute horrela lan eginez, amaierako txosten akademiko testuartekoetan errore larriak daudela dokumentazioan eta erreferentzia bibliografikoetan, eta orokorrean kalifikazio baxuagoak jaso dituzte amaierako zereginetan. Zailtasun horien artean, testu dibulgatiboak eta zientifikoak bereiztea, kontsultatutako dokumentuak testuan 270 txertatzea, autoreak testuan erreferentziatzea eta amaierako erreferentzia bibliografikoak egoki idaztea izan dira garrantzitsuenak. Erreferentzia bibliografikoetan izandako zailtasunak bat datoz Soto-ren ikerlanarekin (Soto, 2009), erreferentziak ez baitira konbentzio formal hutsak; testuak bilatu, hautatu, hautaketa anitza egin eta formalki egoki idazteko jakintza-eremuaren gaineko suposizioak egin behar dira eta horretarako, ezinbestekoa da jakintza-eremuaren ezagutza minimoa izatea. Erreferentzia horiek testuan egoki txertatzeko, aldiz, dokumentazioaren ulermen maila ona behar da eta testuak eraikitzean jatorrizko testuetako informazioa ikasleen ahotsarekin tarteratu behar da (Schembri, 2009); horregatik, ikasleek lehen mailan oraindik ahots propioa garatu ez dutenez, testuarteko lanak zatikaturik ageri dira, erreferentzien eta ikasleen ahotsaren arteko jauzi nabarmenekin. Gainera, kasu honetan testuarteko lan testuala taldean egin behar dutenez, ahots propioa polifonikoa da eta horrek are zailago egiten du testu kohesionatua eraikitzea. Hala ere, taldean lan egitea positiboa da ikaskuntzaren eraikuntzan eta dokumentazio lanean ideiak kontrastatzeko eta eztabaidatzeko eta motibazioa pizteko eta prozesuan zehar mantentzeko. Ikerketa honek erakutsi du Tutoretza Proiektua txertatzeak zailtasun horiek gainditzen lagundu duela. Arlo honi lotuta jaso diren datu guztiek baieztatu dute zeregin hori egin duten taldeetan hobekuntza esanguratsua izan dela, bai analisi kuantitatiboetan eta bai ekoitzitako testuen analisi kualitatiboetan, nabarmen murriztu baitira aipu eta erreferentzia bibliografikoekin lotutako erroreak. Dokumentuen bilaketari dagokionez, Monereo eta Fuentes-ek (2008) adierazitako gehiegizko baikortasuna eta frustrazioa sumatzen da lehen bilaketetan. Ikasleek uste dute trebeak direla interneten bilaketak egiten, baina ez dute kontuan hartzen testu akademiko-zientifikoen bilaketak ez duela testu dibulgatiboen bilaketa-prozesu bera eskatzen eta ondorioz, kosta egiten zaie arreta eskaintzea bilaketak egiteko bide akademikoagoei (Google Scholar erabiltzea, liburutegiko bilatzaileak, aldizkariak, datubase espezializatuak...). 271 Hori dela eta, laburpenak egiteko zeregin prozesuala lagungarria dela ikusi da ikerketa honetan. Ikasleak gai dira testuen laburpenak idazteko graduko lehen mailako lehen lauhilabetean, eta gaitasun horrek aukera eskaintzen die jakintza-esparruko lexikoa eta adierazpidea barneratzen hasteko. Horregatik, laburpenak egiteak zatikatzetasuna (Desinato, 2008; García Negroni & Hall, 2010) edo literaltasunarekiko mendetasuna (Ruiz Flores, 2009) areagotzen duela defendatzen bada ere, ikerketa honek erakusten du ikas-estrategia baliagarria dela jakintza-esparru berri bateko diskurtsoari atxikitzen hasteko, betiere zeregin prozesual gisa planteatzen bada, testuarteko testuak eraikitzeko bide gisa. Izan ere, zenbat eta sakonago landu laburpenen idazketa eta feedbacka, hainbat kalitate hobeko testuarteko testuak eraiki dituzte aztertutako kasuan. Bereiter eta Scardamalia-ren (1987) kontzeptualizazioari segiz, jakintza eraldatzea eragiketa kognitiboki konplexua izanik, lehenik “jakintza esaten” trebatzea lagungarria da jakintza eraikitzen hasteko. Beraz, laburpenek jakintza-arloa esploratzen laguntzen dute eta prozesu kognitibo konplexuak aktibatzea eskatzen dutenez (Jorba, 2000), garapen kognitiborako eta ulermenaren garapenerako baliagarriak dira, kopiaitsatsi teknika hutsetara mugatzen ez badira. Sintesi gisa, zeregin prozesual erreferentzialei dagokienez, testuarteko testuen ekoizpenaren garapenean modurik xume, azkar eta eraginkorrenean laguntzen duen zeregina ingurune birtualean inplementatu den Bilaketa eta laburpen fitxa izan dela dirudi. Zeregin hau lan-zama arinekoa da eta lehen aldian modu arakatzailean egin daiteke eta horrela ikaskideen eta irakaslearen feedbacka azkar jaso (eta hartara, ebaluazio irizpideak ulertu eta partekatu); eta bigarren aldiz egin daiteke, lehen aldiko ikaskuntzak aplikatzeko eta bilaketa zehatzagoak egiteko, lan akademiko konplexuagoak egin baino lehen. Zeregin hau fitxa formatuan ingurune birtualean partekatuz, aukera zabaltzen du elkarren arteko erregulazioa errazteko eta lan-talden arteko erreferentzia bibliografikoak trukatzeko. Zeregin honek testuarteko testuen ekoizpenaren zama kognitiboa arindu dezake eta lan-taldeak abiatzea eta lanari ekitea sustatzen du. 272 5.2.2 Ingurune birtualak ikas eta ikerketa prozesuetan erabiltzeari lotutako galderak Foro birtualek talde bakoitzean komunikazio eremu propioa eratzeko aukera eskaintzen dute. Ikasleak dira prozesuan zehar komunikazio dinamika eratzen dutenak, komunikatzeko moduetan hartzen dituzten erabakien bitartez, irakasleak aukera hori zabaltzen duenean, komunikazioa gidatzen saiatu ordez. Lehen dinamikak ezartzen direnetik aurrera, ikasleak laguntza eman dezake debateak konplexuagoak eta sakonagoak izan daitezen, bain eskuhartze horietan saiatu behar du arreta-fokua ez bereganatzen, ikasleak eratzen ari diren dinamika hori ez apurtzeko eta ikasleen partehartzeak irakaslearen rola duen pertsonari ez bideratzeko; izan ere, horrek eragin dezake rol akademiko-profesionaletik aldendu eta ikasle-irakasle komunikazio erreaktibora berriz ekartzea komunikazioa. Aurrez aurreko ikasgelan gertatzen den eran, komeni da protagonismoa irakaslearengandik ikasleen arteko erlaziora biratzea, dinamika komunikatiboen autogestioa nagusitu dadin. Hala, ikasleak izango dira arriskuak hartzea erabakiko dutenak, edo kideak imitatzea, edo tesuinguru komunikatibo situazionalera egokituko den (Garrison & Anderson, 2005). Hori lagungarria izan liteke konfiantza faltak eragiten duen adostasunerako joera murrizten joateko(Bakx et al., 2006). Horren ondorioa da ez dela komenigarria “korrika” ibiltzea eta ikasleak komunikazio modu zehatzetara joan daitezen presionatzea, aitzitik, denbora eman behar zaie euren dinamika propioak era ditzaten eta elkarren arteko konfiantza giroa sor dadin, elkarrizketetan disentsu aberasgarria posible egiteko. 273 (3) Ingurune birtuala leku sozial berezitutzat har daiteke ala ikasleek aurrez aurreko ikasgelaren jarraipen gisa interpretatzen dute? Nola garatzen da komunikazio gaitasun soziala bereziki ingurune birtualetan? Ingurune birtualak ikas-prozesuak behatzeko erabil daitezke eta ikas-inguru naturalen ikerketa errazteko? Foro birtualetako elkarrizketa eta harien analisia egin da eta Henri-ren (1992) dimentsioen berrikusketa eginez, emaitzek erakusten dute dimentsio partehartzailean, ikasle gehienak aktiboak direla baina maiztasun txikiz. Elkarreraginaren dimentsioa ere oso mugatua da: Elkarrizketa Indizea oso baxua da eta elkarren arteko erreferentziak oso puntualak dira. Dimentsio kognitiboan, oro har agerpena da nagusi, informazioa eskaintzea edo azaltzea, eta tankera honetako mezuak izan dira gutxien idatzi direnak. Eraikitze kognitiboa ez da agerikoa mezuetan. Dimentsio soziala ere oso mugatua da, zereginekin zuzenean zerikusirik ez duten ikasleek partehartzeak puntualak baitira. Komunikazioa deklaratiboa edo erreaktiboa da gehienbat (Rafaeli eta Sudweeks, 1997), komunikazio transakzionala da ugariena, arlo profesionalerantz hurbiltzen dena, baina mezu transakzional gehienak irakasleari zuzenduak dira. Hala ere, kontuan izan behar da talde horietan erakutsitako maila oso partziala dela, komunikazio sozialaren parterik handiena aurrez aurreko elkarreraginean gauzatzen baita, eta hortaz, ikasleen komunikazio gaitasun soziala soilik foroetan duten partaidetzan oinarrituz ebaluatzeak interpretatze okerretara eraman gaitzake. Alde batetik, talde guztiek ezaugarri komunak badituzte ere, foroetako komunikazioen ezaugarri zehatzak (komunikazio tipologia eta hizkuntzaren hautaketa) taldearen araberakoak izan dira, hau da, ikasgela bakoitzean desberdinak dira, eredu sozio-komunikatiboa parekoa izan bada ere. Talde bakoitzak bere estiloa eratu du komunikazioa hariltzean eta partaidetzan, ez dago korrelaziorik mezuen tipologiaren eta azken emaitzen artean eta taldeen funtzionamendua estatistikoki ere elkarren independiente da. Honek erakusten du komunikazioa ez dela irakasleari eta zereginei lotutako zerbait; leku sozio-subjektibo gisa interpretatzen da eta horren arabera hartzen dira komunikazio erabakiak. Talde bakoitzak bere dinamika propioa du eta bere 274 hizkuntz paisaia eratzen du. Beste aldetik, emaitza hauek erdi-bertaratze taldearekin kontrastatuta, ikusi da foroetako funtzionamendua nabarmen desberdina izan dela: mezu gehienak erreaktiboak edo interaktiboak izan dira eta oro har, ardura eta autonomia erakutsi dute ikasleek, elkarmendetasun positibo nabarmenekoak. Ikasle hauen mezuen %82.38 izan dira EQFren 3. mailakoak edo goragokoak eta mezu sozialak izan dira nagusi mezu erreferentzialekiko (mezuen %1.34 baino ez dira erreferentzialak izan). Talde bakoitzak dinamika komunikatibo propioa eratu badu eta erdi-bertaratze taldeak irakaslearen presentziarik ia batere gabe komunikazio maila altua erakutsi badu (komunikazio beharrak bultzatuta), pentsa liteke ez dela egokia ikasle bakoitzaren komunikazio gaitasun soziala ebaluatzea segun eta zein partehartze izan duen taldean, ez baitu erakutsi behar etengabe bere mailarik jasoena (zeregin erreferentzialetan gertatzen den moduan). Komunikazio sozialean elkarren arteko eragina garrantzitsuagoa da eta hori giza-taldearen nolakotasunaren eta garapenaren araberakoa izango da, ez horrenbeste norbanakoaren mailaren araberakoa. Taldeak sentitzen dituen komunikatzeko beharrak, testuinguruaren eraginak, gertatutako gatazkak eta dinamikoki garatzen doan konfiantza giroa erabakigarriagoa da ikasle bakoitzaren gaitasun indibiduala baino. Beraz, komunikazio gaitasun sozialari dagokionez, konprobatu ahal izan da ikasleek ez dutela espero zitekeen adinako zailtasunik izan ingurune birtualean diskurtso komunitario bat eratzeko. Ikasleen elkarreragina esanguratsua, azkarra eta elebiduna izan da. Ingurune birtuala testuinguru sozial akademiko gisa identifikatu dute eta testuinguru horrekiko egokia den erregistroa hautatu dute. Erakutsi duten maila hobegarria izan da, izan ere, argumentazioa azalekoa izan da eta komunikazio transakzionala nagusiki irakasleari zuzendu diote. Hala ere, EQF markoaren arabera lehen mailako ikasleek erakutsi beharko luketen mailatik gorako gaitasuna erakutsi dute. Horregatik, funtsezkoa da komunikazio gaitasun sozialaren ebaluazioa dinamikoa izatea eta ez aldez aurretik finkatutako irizpide edo errubriketan oinarritua. 275 Ingurune birtualetan ikertzeari lotuta, berriz, komeni da argitzea ohiko ikasgelen tankeran, espazio publikoak direla, Woolfolk-en adieran (1996). Hori dela eta, ikasprozesu batzuk behagarriak dira eta gainera, komunikazio prozesuak ere arretaz azter daitezke, erregistratuta geratzen direlako. Abantaila nabarmen bat dute ingurune birtualek ikas-prozesuei begira: ekoizten diren testuak, bitarteko produktuak eta amaierakoak, talde osoarekin partekatzen dira modu antolatuan. Partekatze horri esker, irakasleak aztertzeaz gain, gainerako ikaskideek ere eskuratzen dituzte, bai lanak eta bai irakasleak ematen dien feedbacka. Horrela, beste ikaskide batzuen lanak erreferente izan daitezke ikas-prozesuan eta, bide batez, ikaskideek feedback horretan parte har dezakete. Sortzen den arazo bat da ingurune birtualean, taldeak handiak direnean, kasu honetan bezala, ekoizpen bolumen handia partekatzen dela eta ondorioz, gainezka senti daitezke ikasleak eta ondorioz, arreta galdu. Irakasleak arreta hori bideratzen lagun dezake, ekoizpen zehatzetan fokalizatuz edota behaketa elkarren artean banatuz. Material guztia eskuragarri dagoenez, nahi duten ikasleek fokalizazio horretatik haratago jo dezakete eta besteren lanak behatu, hartara, ikasleek ikaskide guztien lanak dituzte behagarri eta ez soilik eraiki dituzten harreman pertsonalen araberako lanak. Gainera, komunikazio birtualaren kasuan, ikerketa honek erakutsi du ingurune birtualek aukera eskaintzen dutela testuinguru komunikatiboa identifikatzeko eta komunikazio prozesuak aztertzeko, bai ikuspegi linguistikotik eta bai eraikitze komunikatiboaren ikuspegitik. Testuak erauzi eta askotariko ikerketak egin daitezke, aurrez aurreko elkarrizketa eta eztabaidetan ez bezala. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da komunikazio hori partziala dela eta talde arruntetan, aurrez aurreko komunikazioaren osagarri baino ez dela eta ondorioz, foro birtualetan aztertzen den komunikazioa ebaluatzean, partzialtasun hori baloratu behar da, batez ere ebaluazio horrek kalifikazioan eragina badu. Ingurune birtualak ikerketa helburuz erabiltzearen arazo nagusia ikuspegi etikoa da. Horrenbeste informazio izatea eskuragarri (testuak, elkarreragin sozialari lotutako informazioa, lan-taldeen gatazken erregistroa, lan-taldeen aktak, bisita eta partehartze 276 kopuruak, erabilitako hizkuntz egiturak...) erantzukizun handia suposatzen du. Pribatutasunarekin eta datuen gordailuarekin erlazionatutako kontuez gain, ikaslearen objektizazioaren arriskua dago eta bere datuak ikerketa distributiboak edo estrukturalak egiteko (Ibañez, 1989) erabiltzeko arriskua, ikertzaileak egin dituen aurkikuntzak ikasle partehartzaileekin eztabaidatu edota partekatu gabe. Arrisku horri gehitu behar zaio irakaslea eta ikertzailea pertsona bera bada, bere botere kohertzitiboa erabil dezakeela elkarreragin sozialeko elkarrizketak foro birtualean argitaratzeko, eta hori intimitaterako eskubidearen aldetik etikoki ez da zilegi. Zerbait behagarria edo ikergarria izateak ez du esan nahi hori behatzea edo ikertzea etikoa denik. 277 5.2.3 Elkarren arteko erregulazioari eta komunikazio gaitasun akademikoaren garapenari lotutako galderak Ebaluazioaren ikuspegi sozio-eraikitzailearen arabera, elkarren arteko ebaluazioa ezinbestekoa da ikas-prozesuan jakintza eraikitzeko eta garapen kognitiborako (Wertsch, 1987; Perrenoud, 1991; Jorba et al., 1997, 2000, 2008). Berdin planteatzen da e-ikaskuntzaren eredu sozio-eraikitzailean, partaidetza egituran berdinen arteko ikaskuntza aldarrikatzean. Prozesuen gaineko hausnarketa, autoerregulazioa eta elkarren arteko erregulazioa lagungarriak dira ikas-prozesuen aurrerabidean, baita, espresuki, hizkuntzen arteko transferentzian (Kroll, 1990) eta komunikazio gaitasun sozialaren garapenean ere, testuen alderdi formala kideekin batera aztertu eta kontrastatuz, hizkuntzaren kalitateaz eztabaidatuz eta abar. Areago, Omaggio-k egindako ikerketen berrikusketaren arabera (1993), idatzizko kalitatean irakaslearen iruzkinek ez dute inolako eraginik ikasleen lanen hobekuntzan; irakasleen, parekoen eta norberaren ebaluazioaren konbinaketak ematen ditu emaitza onenak; berdinen arteko ebaluaziorako irizpideak eskaintzea nabarmen positiboa da, bai banaka eta bai berdinen artean erabiltzeko, errepasorako ez ezik, irizpideak eskainiz eta erabiltzen irakatsiz testu berri hobeak sortzeko ere baliagarria da. Ideia hori abiapuntu, elkarren arteko ebaluazioa sustatzeko zeregin didaktikoak ikertu nahi izan dira. 278 (4) Zein neurritan edo formatan laguntzen du elkarren arteko ebaluazioak komunikazio gaitasun akademikoaren eta talde-lanaren garapenean? Elkarren arteko erregulazioak eragin positiboa du ikasleek talde-lanarekiko duten jarreran? Eta, lortutako emaitzen ikuspegi globala izateko, zein alde dago azken kalifikazioetan talde esperimentalen artean eta kontrol taldeekiko alderaketan? Elkarren arteko ebaluazioa tutore rolak esleituz egiten denean, emaitza zehatzak lortzen dira talde-lanaren garapenari lotuta. Tutoretza Proiektuaren inpaktua aztertzeko, emandako feedbacka kualitatiboki aztertu da, talde-lanari lotutako amaierako inkestan jasotako emaitzak estatistikoki analizatu dira eta irakasgaiko kalifikazioekin kontrastatu dira jasotako datuak. Emandako feedbackaren analisi kualitatiboak erakutsi du oso gutxi izan direla feedback zuzentzaile linguistiko hutsa jaso dutenak, iruzkin guztien %3.72 soilik. Datu hau oso deigarria da, normalean feedbacka zuzentasunari eta desbideratze edo errore linguistikoei lotutakoa izaten baita (Chi, 1996; Manchón, 2011). Idatzitako iruzkinen %64.37 izan dira iradokitzaileak edo zuzentzaileak eta iradokitzaileak, hain zuzen ere feedback-era konplexuena. Feedback iradokitzailea zailagoa da ez dagoelako txantiloirik edo eredu idealik (Chi, 1996) eta aholku, orientazio edo adibiderik eskainita ere, prozesu subjektiboak dira eta holistikoak, gertukoak eta talde-prozesuaren barrukoak (Lepschy, 2008). Bat dator, ostera, Komunikazio akademikoaren gaitasun mailaren autopertzepzio inkestan jasotako emaitzekin, zeinetan ikasleek adierazi duten gaitasun orokor edo testual handiagoa dutela zehazki linguistikoa baino. Elkarren arteko erregulazioan, bilaketa eta erreferentzia jardueretan jasotakoa izan da eragin argiena izan duena, testuarteko lan testualean emaitza hobeak jaso dituzte eta testu hauen analisi kualitatiboak erakutsi du erreferentzietan eta dokumentazio-lanetan izandako erroreak asko murriztu direla. Emaitza hauek baieztatu dute Monereo eta Fuentes-ek (2008) bilaketa-jardueren erregulatzeaz, autoerregulatzeaz eta ebaluazioaz diotena, jarduera hauetan arreta jartzen laguntzen duelako seguru asko. 279 Bestalde, elkarren arteko erregulazioak lagundu du zeregin prozesualaren betetzemailan. Nolabait, talde tutoreek talde tutorizatutako ikaskideak nolabait “presionatu” dituzte zeregina garaiz eta egoki bete ditzaten; presio horrek berak hobekuntzaren parte bat justifikatzen du, bilaketak egiteko gehiegizko konfiantzaren aurrean (eta ondorioz, zeregin prozesuala egiteko motibazio faltaren aurrean), talde tutoreak eragin duelako zeregina betetzea eta horrela, hutsuneak atzeman ahal izan dituzte, bestela oharkabean pasako zitzaizkienak. Tutoretza Proiektuak ikasleen arreta bideratzen laguntzen du, bai talde tutorizatuko kideena eta bai tutoreena. Feedbacka emateko alderdiak finkatu direnean, ikasleak ez dira mugatu check-list edo ebaluazio-irizpide multzo bat aplikatu eta horren gaineko feedbacka ematera eta oro har feedback iradokitzailea emateko gai dira, irizpide multzo horren kontrastea ikuspegi orokorrago baten barruan emanez eta talde-lanaren aurrerabidean laguntzeko iruzkinekin. Iruzkin horietan txertatzen dituzten elementu subjektiboak talde tutorizatuaren motibazioaren aldekoak izan dira eta gutxi izan dira ebaluazioa negatiboan proposatu duten ikasleak. Ebaluazioa partekatu denez, gainera, ebaluazio-irizpide horien ulermena areagotu da, “ondo egitea” zer den eztabaidatu delako eta beste taldeetako adibideak ikusi ahal izan dituztelako. Bestela, ikasgelan taldeak eratzen diren unetik aurrera, taldeak euren lanetan kontzentratzen dira eta ez diote gainerako taldeetako lanari erreparatzen, eta elkarren arteko ebaluazioak aukera eskaintzen du prozesuko une jakinetan elkarren berri izateko eta beste taldeen lana aztertzeko. Hala ere, ikasleek ez dute oso argi zein izan den elkarren arteko erregulazio horren eragin positiboa, emaitzetan hobekuntza nabarmena lortu bada ere. Ikerketa honek iradoki dute elkarren arteko erregulazioak ikas-prozesuaren hobekuntza eragiten duela, bai orokorrean eta bai bereziki komunikazio gaitasunaren garapenean, kontzientzia linguistiko kritikoa eta hausnarketa metalinguistikoa sustatzeko. Alabaina, ikerketek erakusten dute ikasleek ez dutela konfiantzarik elkarren arteko ebaluazioan (Morris et al., 2010), baita, kasu honetan bezala, ebaluazio mota hau diseinu didaktikoan ebaluazio prozesu osoarekin modu koherentean txertatzen denean. Ikasle asko ez dira jabetu Tutoretza Proiektuak izandako balioaz eta %40k dio ez dakiela tutoretzak lagundu dien 280 ala ez, soilik ikasleen %36.9k uste du proiektu honek dezente edo asko balio izan diela. Erantzun hauek ez dute korrelaziorik irakasgaian lortutako emaitzekin, hau da, emaitza onak lortzea ez dute erlazionatu elkarren arteko tutoretza jasotzearekin. Badirudi asebetetze maila baxuagoa izateko arrazoietako bat denboraren kudeaketa izan daitekeela, taldeek elkarren artean tutorizatzea denbora galtze gisa interpretatu izana, alegia. Lanari denbora gehiago eskaini dioten lan-taldeek asebetetze baxuagoa erakutsi duten euren ikaskuntzarekiko. Emaitzek erakusten dute, halaber, elkarren arteko tutoretza planifikatzeak hobekuntza nabarmena dakarrela, baina ez horrenbeste, antza denez, taldeen dinamikan. Hori dela eta, ezin da esan talde-lanarekiko duten jarreran eragin positiboa izan duenik; agian tutoretzaren balioa esplizitatu eta eztabaidatu behar da ikasleekin batera. Ikasleek gehien baloratu dutena izan da beste ikuspegi batzuk jasotzea, ez soilik irakaslearena, eta lanean hobekuntza txikiak egiten lagundu izana, eta beharbada hori izan da bere balio garrantzitsuena: taldeen arteko ezagutza eta konfiantza garatzen laguntzea. Talde barruko elkarren arteko erregulazioak, aldiz, oso balorazio positiboa jaso du. Ikasleak asebeteta sentitzen dira taldeari egindako ekarpenez eta taldean izandako partehartzeaz, eta nahiago dute, zailtasunak zailtasun, taldean lan egiten segitu. Komunikazio gaitasunaren garapenari dagokionez, talde guztietan uste dute taldelanean garatutako zereginek lagundu dietela gaitasun honen garapenean, ia %80k uste baitu asko lagundu dietela. Salinas eta bestek (2008) egindako proposamenari segiz, ebaluazio eraginkorrena partehartzea sustatzen duena da, estrategia negoziatuak sustatzen dituena, formatiboa eta jarraitua, hausnarketa bultzatzen duena eta ikastestuinguruan lekutua. Ikerketa honen kasuan, ebaluazioa diseinuan integratuta dago eta ez da mugatzen zereginak amaitzen diren unera, egin beharreko zeregin bat baita ebaluazioa bera, gainerako zereginetan zehar. Zentzu horretan, analizatu den informazio guztiak erakusten du, ondorio gisa, elkarren arteko erregulazioak lagundu egiten duela ekoizpenen kalitatea areagotzen eta zereginen betetze-maila sustatzen. Gainera, elkarren arteko lankidetza eta laguntza dinamikak eratzen laguntzen du eta horrek ikasleen errendimenduan eragina izan 281 dezake, feedback aberatsagoa eta motibagarriagoa lortzen baitu irakasleak soilik emango liokeena baino. Elkarren arteko erregulazio prozesu osoak ebaluazio irizpideak eztabaidatzea, negoziatzea eta partekatzea eragiten du. Hala ere, ikerketa honetan proposatutako ebaluazioak ez bide du eragin handirik izan gaitasun linguistikoan defizitak dituzten ikasleen artean, kasu honetan ez baitira emaitzak hobetu. Honetan eragina izan dezake oso gutxi izan direla feedback zuzentzailea izan duten iruzkinak; hala ere, berrikusi behar da nola lagundu halako defizita duten ikasleei, elkarren arteko erregulazioak ez duelako ematen modurik egokiena arazo horiek konpontzeko. Azkenik, egindako proposamen didaktikoan autonomiaren garapenaren pertzepzioa ez da espero bezainbeste hobetu. Asebetetze baxuena agertu duten itemak alderdi hauekin daude lotuta: irakasleen laguntza ez dela izan horren asebetegarria eta denboraren kudeaketan zailtasunak izan dituztela. Bestalde, zenbait ikasleren ustez, talde-lanak ez die horrenbeste lagundu euren autonomiaren garapenean eta, aldi berean, oso asebeteta sentitzen dira taldeari egindako euren ekarpenekin eta talde-lanarekiko duten asebetetze pertsonalarekin. Baliteke ikasleek autonomiaren garapena banakako lanaren garapenarekin erlazionatzea eta talde-lana autonomiaren garapenaren kontrako antolaketa gisa ulertzea eta ez elkarmendetasun positibo gisa; nolanahi ere, autonomiaren garapena goi-hezkuntzan funtsezkoa denez, proposatutako eskuhartze didaktikoa berrikusi beharko da gaitasun honen hobekuntza bermatzeko. 1 IKERKETAREN INPLIKAZIO TEORIKO-PRAKTIKOAK Ikerketa honen xedea izan da komunikazio gaitasun akademikoaren didaktikan sakontzea unibertsitatearen testuinguruan, ebaluazioa ardatz hartuta eta ingurune birtualak ikerketa errazten duten komunikazio espazio gisa erabilita. Emaitzak arakatzaileak dira eta mugatuak, sozialki lekutuak baitaude, baina lagungarriak izan daitezke ikas-prozesuetan sakontzeko eta proposamen didaktikoen zailtasunak eta mugak hobeto ulertzeko. Emaitzen transferigarritasunean, beti izan behar da aintzakotzat irakasteko testuinguru bakoitza bakarra dela eta berdinezina, eta ondorioz, unibertsalizaezina. Hala ere, ikerketaren sendotasuna bermatzeko, kasu bakar baten analisia egin ordez, hainbat kasuz osatutako azterketa izan da, antzerako testuinguru sozio-didaktikoa baina hainbat ezaugarri bereiztaile izan dutenak. Hartara, alderaketak egin ahal izan dira, dimentsio desberdinen inpaktua eta eskuhartze didaktikoan egindako aldaketen eragina aztertuz. Goi-hezkuntzaren esparruan, komunikazio gaitasun akademikoaren ikuspegi zabala hartu da abiapuntu, komunikazio gaitasun erreferentziala ezezik, gaitasun soziala ere aztertuta, eta gaitasun sozialak ingurune birtualean dituen berezitasunak aztertu dira, komunikazio birtualean idatzi diren testuak kualitatiboki analizatuta. Emaitzen oinarri gisa, askotariko ezaugarriak izan dituzten testu akademikoak aztertu dira eta analisi horietako emaitzak jasotako informazio kuantitatibo adierazgarriarekin gurutzatu dira. Hauek dira kasu azterketa honetan ateratako ondorio orokor nagusiak: 284  Ikerketan parte hartu duten ikasleen kasuan, gaitasun aniztasunaren (multicompetence) kontzeptutik abiatu behar da komunikazio gaitasunaren garapenaren diseinu didaktikoa zehazteko. Ikasle elebidunak dira baina ez da egokia H1/H2 bereizketa erabiltzea, ezin baita esan hizkuntza batetik bestera transferentziak egiten dituztela, baizik eta modu desberdinetara garatzen dutela kognitiboki hizkuntza bakoitza, zenbaitetan batera, zenbaitetan bereizirik, pertsonaren arabera.  Komunikazio gaitasunaren garapenean, ingurune birtualak leku sozial gisa funtzionatzen du eta hala identifikatzen dute ikasleek. Gune birtualean komunikazio soziala testuinguru akademikora egokitzen dute eta gai dira erregistroa hautatzeko eta bereizteko, espresuki inolako lanketa didaktikorik egin gabe eta EQF markoaren arabera dagokien mailatik gora (2-3. mailan).  Unibertsitateko testuak ekoizteko, dokumentazio-lanean zailtasunak dituzte, besteak beste gehiegizko konfiantza dutelako bilaketa-trebetasunetan eta kognitiboki oso konplexua delako dokumentazio iturriak norbere ahotsarekin batera tarteratzea ekoizten dituzten testuarteko lanetan. Ikas-prozesu horretan, unibertsitatea testuinguru sozio-diskurtsibo berezitua dela ulertzea beharrezkoa da ikasleentzat, ordura arte lanak egiteko erabili dituzten estrategiak beharbada egokiak ez direla ohartzeko.  Dokumentazio-lanean dituzten zailtasunak arintzeko, baliagarria izan da taldeen arteko tutoretzaren eskuhartze didaktikoa. Horrekin batera, taldean lan egitea laguntza garrantzitsua da elkarren artean erregulatzeko eta goi-hezkuntzako diskurtsoaren lehen urratsak berdinen arteko testuinguru sozialean garatzeko. Taldeen arteko tutoretzak espero baino emaitza hobeak eman ditu, ikaskideek euren artean eskainitako feedbacka gehienbat iradokitzailea izan delako, ebaluazio-irizpideen berrikusketatik haratago jota, EQF markoaren arabera dagokien mailatik gorakoa (3. mailaren inguruan). Elkarren arteko erregulazioa integraturik izan duen eskuhartze didaktikoa izan da eraginkorrena komunikazio gaitasun akademikoaren garapenean. 285  Ingurune birtualetan lan egiteak aukera eskaintzen du datuak eta testuak bildu eta alderatzeko, ikerketa helburuz. Komunikazio erreferentzialeko testuak erraz partekatzen dira eta ingurune sozial berezitua eskaintzen dute, gaitasun soziala behatzeko aukera ezinhobea. Hala ere, ikas-plataformak ez daude horretarako diseinaturik eta ikas-prozesuak aztertzeko interesgarriak izan daitezkeen datubaseko taula batzuk erauztea ezinezkoa da irakasle roletik; horrez gain, administrazio roletik erauzten diren taula batzuk asko eraldatu behar dira datuak gurutzatzeko. Horrez gain, zalantza etikoak eragiten ditu plataforma birtualak biltzen duen informazioa erabiltzea, ikasleen pribatutasunaren eta intimitate eskubidearen aldetik. Ondoren, erauzi diren konklusioak modu interpretatibo eta hausnarketazkoan azalduko dira, proiekzio teoriko-praktikoen modura uler daitezkeenak. 286 1.1 Inplikazio teoriko-praktikoak I: Komunikazio gaitasunaren ikuspegi sozioeraikitzailearen inplikazio didaktikoak Komunikazio gaitasun akademiko-soziala definitzeko, EQF markoa erabili da erreferentzia gisa gaitasunen dimentsioak, ebaluazio-irizpideak eta parametroak identifikatu, zereginak zehaztu eta ebaluazioa erabakitzeko. Marko hori lan-tresna gisa erabili da eta bertatik eratorritako taulak garatu dira, Liburu Zurietako dimentsioak eta marko kontzeptualetik eratorritako bestelako ondorioak ikas-testuingurura eramateko eta ebaluazio-matrizeak eraikitzeko (ikus. 5. eranskina). Taula horien garapena lagungarria izan da komunikazio gaitasuna xehetzeko, hausnartzeko eta ikuspegi teorikoetatik eratorritako ideiak elkarren artean modu bisualean konbinatzeko. Hala ere, gaitasunen ikuspegi honi hainbat kritika egin behar zaizkio. Gaitasunak honela bideratuta, alderdi ez behagarriak ez dira baloratzen eta suposatzen da gaitasunaren garapenak ibilbide edo hurrenkera finko bat duela, hurrenkera hau modu irekian proposatu bada ere. Gaitasunak, horrela, estandarizatu egiten dira eta ondorioz, gaitasunaren garapenean garrantzitsuak diren bestelako alderdiak oharkabean pasatzen dira edo azpibalioesten dira. Gaitasunen tresna estandarizatzaileak izateko arrisku handia dute. Gaitasunen ikuspegi horren aurrean, ikerketa honetan bi konklusiotara iritsi gara:  Alde batetik, komunikazio gaitasunean gaitasun aniztasunaren edo kulturarteko hiztunen kontzeptua onartuta, ikasleen autopertzepzioek eta emaitzek erakutsitako bidetik, komunikazio gaitasunaren garapena testuinguru elebidun edo eleanitzetan kognitiboki oso anitza dela, hiztun elebidun eta eleanitzek oso prozesu kognitibo desberdinak dituztelako. Horrek esan nahi du komunikazio gaitasunaren garapenean ibilbide estandarra aplikatuta, zaildu egingo dela ikasle batzuen gaitasunaren garapena, hizkuntz-sistemak gain-jarrita izateko moduaren arabera edo hizkuntza batetik bestera transferitzeko moduen arabera. Orokorrean argi badago gaitasunaren garapena ez dela lineala, are nabarmenagoa da testuinguru elebidun edo eleanitzetan, zeinetan ikasleen abiapuntua desberdina 287 den baina baita hizkuntzak garatzeko eta ainguratzeko moduak ere.  Beste aldetik, ikasleek elkarren arteko feedbackean erakutsi bezala, eraginkorragoa da ebaluazio-irizpideak eta gaitasunaren hurrenkera soilik era orientatzailean erabiltzea zehazki segitu ordez. Irizpide horiek hainbat zantzu edo bide eskain dezakete gaitasunaren garapenean, baina zuzenean aplikatzeak ez dirudi ikasleei askorik laguntzen dienik. Gaitasunaren alderdi subjektiboa, holistikoa, intuitiboa, lekutua eta ikasleen ezagutzan oinarrituta defendatu behar da, ikasle guztiei irizpide berak aplikatu ordez. Sistemaren “objektibitasunaren” bilaketa ebaluazio dinamikoaren kontzeptuaren kontrakoa da, ikasle bakoitzaren araberako ebaluazioa planteatu behar da, ikaslearen aurrerabideari begira eta ez ikaskideekin alderatzeko, egiaztatzeko asmotan. Bestela, desorekak, nahasteak eta orientazio okerrak sustatzeko arriskua dago. Ebaluazioaren kontzeptualizazio estandarrak ez ditu elementu subjektiboak onartzen eta horiek dira, hain zuzen ere, feedback esanguratsurako beharrezkoa dena, feedback hori eraginkorra izateko. Estandarizazioaren arriskuaren kasu argi bat da EQFk eta Liburu Zuriek komunikazio gaitasunaz egindako definizioa bera, bereizirik ageri baita jakintzen garapena eta gaitasun pertsonal eta sozialen garapena. Areago, komunikazio gaitasunaren alderdi pertsonalak eta sozialak ez dira askorik balioesten eta bigarren mailakotzat edo osagarritzat hartzen dira. Gaitasuna horrela kontzeptualizatuta, zereginen definizioa, garapena eta ebaluazioa banaketa horren arabera egiten da eta ondorioz, ikasleek ikerketa honetan maila sendoa dutela erakutsi duten gaitasun soziala ezkutuan geratzen da, ez baita balioesten. Nolabait, estandarizazioak hausturak eta zatikatzeak eragiten ditu eta horrek banaketa eragin dezake ikasleen ekoizpen akademikoen eta ikaslearen beraren pentsamendu eta ahotsaren artean. Alabaina, komunikazio gaitasunaren ikuspegi sozio-diskurtsiboaren arabera, komunikazioa giza-jarduera da, dinamikoa, historikoki eta kulturalki konfiguratua, eta jakintza sozialak eta kolektiboak elkarreraginean garatzen dira, komunikazioaren bitartez erregulatua eta kontrolatua, Bronckart-ek (2004) eta bere eskolak defendatu bezala. Le Boterf-ek berak (2000) kritikatu du gaitasunen ikuspegi indibiduala, 288 gaitasunak kolektiboak direla azpimarratuz (“ikasten duen erakundea”), lekutuak, testuinguruaren araberakoak eta sozialki konfiguratuak. Tresna estandarizatuek laguntza eskaintzen dute gaitasunaren dimentsioak ulertzeko, baina tresna hauek ez dira modu isolatuan aplikatu behar, ikas-testuinguruaren, eskatutako zereginaren eta sortutako testuinguru komunikatiboaren araberakoa izango baita ikasleen gaitasunaren adierazpena. Gaitasunak horrela ulertzearen ondorio nagusia da ez dagoela hurrenkera didaktiko zehatzik diskurtsoak eraikitzeko, ezta diskurtsoak eraikitzen ikasteko ere. Idatz-teknikek eta hurrenkera didaktiko finkoek gaitasunaren garapena mugatzen dute eta ikaslea jarraipideak betetzera mugatzea sustatzen du, ikaslearen rol pasibo edo hartzailea bultzatuz. Hurrenkera didaktikoen ikuspegiak ikasleen autonomiaren garapena murrizteaz gain, kontzientzia linguistiko kritikoaren garapena oztopatzen du. Ikuspegi didaktikotik proposatzen diren zereginetan, dimentsio komunikatiboen aniztasuna ziurtatu behar da, Cushing-ek (2002) ikerketa-helburuz proposatutako dimentsioak, esaterako. Hala, zereginak hurrenkera formatuan proposatu ordez, testuinguru komunikatiboa, diskurtso era(k), irakats eskakizunak, ebaluazio erak eta, ikerketa honetan proposatu bezala, zereginaren publikotasuna definiturik, zereginaren garapena eta ebaluazioa modu irekian planteatu behar da, ikasle bakoitza (edo ikasletalde bakoitza) bere ikas-estilo, estilo komunikatibo, garapen sozio-kognitibo eta trebetasunen arabera gara dezan. Unibertsitateko komunikazio gaitasunaren garapenari begira zehazki, ikerketa honetan ikusi da ikasleei eskatzen zaizkien ekoizpen akademikoak egoki gauzatzeko egin beharreko eragiketa nagusiak sekuentziatuta eskatuz gero, eraginkortasun baxuko testuak ekoizten dituztela. Lehenik informazioa bilatu, iragazi eta bildu, gero testuak ulertu, manipulatu eta ekoitzi eta amaieran testuak trukatu eta elkarren artean eraikitzeko hurrenkera ez da oso eraginkorra. Izan ere, informazioa bilatu eta iragazteko lehenik lan esploratorioa egin behar da, ulertu eta sozialki partekatu, lehen hausnarketak egiteko, eta hiru eragiketa nagusi horiek behin eta berriz gertatzen badira, bitartean feedback zuzentzailea eta iradokitzailea partekatuz, emaitzak nabarmen hobeak dira eta 289 ekoizten diren testuak egokiagoak dira. Ikas-prozesu horretan, komunikazio birtualak gaitasun akademiko-sozialaren garapena sustatzen du, idatzizko komunikazio soziala izanik, ikasleek aukera dutelako rol akademiko-profesional sozialera hurbiltzeko eta ikaskideen partehartzeak irakurtzeko eta imitatzeko. Lagungarria da, halaber, hainbat zeregin prozesual proposatzea, ekoizpen akademiko testuartekoek duten zama kognitiboa arintzeko eta arreta bideratzen laguntzeko. Zeregin prozesual horien artean, azpimarragarria da bilaketak egin eta iturriak erreferentziatzeko zereginaren balioa, ikerketak erakutsi baitu ikasleek gehiegizko konfiantza duela euren bilaketa eta erreferentzia trebetasunetan eta ondorioz, oinarrizko erroreak egiteko arriskua dute; bitarteko zereginak planteatuta, aukera sortzen da elkarren artean berrikusteko eta prozesuan zehar dokumentazio-lana hobetzeko. Azkenik, ikusi da unibertsitateko idatzizko ekoizpenek etengabe eskatzen dutela dokumentazioa irakurtzea eta ulertzea. Horren ondorioz, idatzizko praktika hartzaileak sustatzen dira (Redder, 2008), ikaslearen ahotsa dokumentazio lanaren azpian ezkutaturik geratzen baita. Ekoizpen zientifikoen ezaugarri testualak (Marinkovich & Benitez, 2000) ia unibokoak dira, eztabaidarako tarte txikia uzten dute estilo neutralean idatzita daudelako eta ideiak esanguratzeko baliabide minimoak erabiltzen direlako. Ekoizpen hauek aukera gutxi uzten dute digresiorako, diskurtso propioa eratzeko (diskurtso akademikoaren errepikapen hutsa izango ez dena), eta oro har informazio mendetasuna eragiten du. Ikasleen autonomia, pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatuko bada, diskurtso akademiko-zientifikoaren azterketa egin behar da eta planteatu behar da zer ikasten duten ikasleek unibertsitateko prozesuan eta ea ikasten duten komunikazio hori koherentea den garatu behar dituzten gaitasunekin (aktibo izatea, autonomoa, ekintzailea, kolaboratiboa, sortzailea...). 290 1.2 Inplikazio teoriko-praktikoak II: Komunikazio gaitasunaren ebaluaziorako ingurune birtualek eskaintzen dituzten aukerak eta tresnak Ingurune birtualetan lan egiteak testuinguru sozio-teknikoa baino gehiago, testuinguru sozio-diskurtsiboa eskaintzen duela ikusi da ikerketa honetan. Leku didaktikoa izateaz gain, leku sozial gisa interpretatzen da eta horren arabera moldatzen dute ikasleek diskurtsoa, ikas-plataforman komunikatzen direnean. Leku sozialaren identifikazioa egiteko, ez da beharrezkoa partaidetza egitura konplexua eratzea, euren kasa ohartzen baitira zein estilotan komunikatu behar duten, eta horrek erakusten du ikerketan parte hartu duten ikasleek kontzientzia linguistikoa garatua dutela goihezkuntzan hasten direnean. Ingurune birtualak dimentsio komunikatibo propioak ditu, erreferentzialak eta sozialak, eta ikasleak horretaz ohartzen dira; hau berez aurkikuntza garrantzitsua izan da, ingurune birtualak komunikazio gaitasun soziala garatzeko duen balio berezia argitzen duelako eta, aldi berean, ikasleen gaitasun komunikatiboa erakusteko aukera eskaini duelako. Ikas-plataforman sortzen den elkarreragin ereduak, baina, banakoranzko joera du, ikaskuntzaren ikuspegi indibidualistaranzkoa, eta ondorioz, diseinu sozio-tekniko bereziak egin behar dira plataformek berez ez dutelako talde-lanaren egituraketa errazten. Moodle plataformaren kasuan, elkarlanerako zereginak errazak dira sortzen (foroak, wikiak, glosategiak, datu-baseak...) baina ez du laguntzen lan-taldearen konfiguratzea irudikatzen eta ez da erraza elkarlanean eraikitako jakintzaren analisia egitea. Ikas-plataformen elkarreraginerako tresna nagusia foro birtuala izanik, bi arazo nagusi sortzen dira jakintza elkarreraginean eta kolektiboki eraikitzeko:  Ikasleak taldeka antolatuta badaude eta foroa horrela konfiguratzen bada, gehienez ere taldeek elkar ikusi ahalko dute baina talde bateko kide batek ezin izango du iruzkin bat idatzi beste talde bateko eztabaidan. Hala, talde txikien eztabaidetatik kanpo geratzen dira gainerako taldeak. Ikerketa honen kasuan, taldeen arteko tutoretza posible egiteko, talde tutorizatuko eta talde tutoreko ikasleak talde berean sartu behar izan dira, eta orduan ikasleentzat nahasgarria izan da foroaren zein taldetan ari ziren identifikatzea. 291  Foroetako eztabaidak, atxikitako dokumentuak eta elkarrizketak berrikusteko, hariz hari jo behar da, eta elkarreragin handiko taldeetan desmotibagarria izaten da eztabaida-hariei segitzea, lan-zama handiegia delako. Foro aktiboetan atxikitako dokumentuak, esaterako, arian-arian erauzi ezean, mezu artean galtzeko arriskua dago. Foroetako testuak berrikustea eta sortutako testuekin testu berriak sortzea teknikoki konplexua da, mezuak bilatu, kopiatu eta itsatsi egin behar delako eta horretarako, klik ugari egin behar izaten dira. Moodle plataforma, beraz, ez dago prestatuta ikas-ekoizpenen etengabeko ebaluazioa egiteko, eta zaila da hainbat datu erauzi eta gurutzatzea; alabaina, ikas-plataforma honen datu-basearen egiturak posible egiten du datu eta testu horiek irakaslearen edota ikasleen esku jartzea. Hori dela eta, lan-lerro gisa proposatzen da ikas-plataforma honen hobekuntza gisa, informazioa erauzteko bide teknologikoak zabaltzea irakasle roletik edota ikasle roletik, plataformaren segurtasun-arazorik sortuko ez dutenak. Ikerketan landutako beste lerro bat ebaluazio-tresnei lotutakoa izan da: e-errubrikak eta e-ebaluagailuak. Produktuak ebaluatzeko errubrika elektronikoei dagokienez, gaitasunen ebaluazioaz egindako kritika bera aipatu behar da, gaitasunen ikuspegi estandarizatuaren arriskua, alegia. Teknikoki, hainbat sistema eratzen ari da gradu edo titulazio osoko gaitasunak definitu eta ikas-plataforman integratzeko, irakasle desberdinen ebaluazioa sistema berean biltzeko eta hala, ikaslearen gaitasunen garapena erregistratu eta balioesteko. Honek ebaluazioaren estandarizazioaren arriskua are handiagotzen du, gaitasunen balioespena testuingurutik ateratzen delako eta ebaluazioa objektiboa balitz bezala proiektatzen delako. Sistema hauek gaitasunen ikuspegi mekanikoa eta zatikatua indartzen dute; e-errubrikak ikaskuntza-prozesuetan oso baliagarriak izan daitezke ikas-prozesuen hipotesi gisa edo orientazioa eskaintzeko, baina ez jakintzak modu automatikoan ofizialki egiaztatzeko. Ikerketa honetan abiatu den beste arakatze eta esperimentatze lan-lerro bat eebaluagailuen garapena izan da. Horretarako, Euskal Herriko Unibertsitateko IXA ikerketa-taldearekin lan egin da, hizkuntzaren ingenieritzan aditua. Hainbat tresnaren berrikusketa egin eta tresna berezi baten prototipatua egin ostean, erabaki da lerro hori 292 alde batera uztea, garapen teknologiko luzea falta delako eta horretarako, baliabide ekonomikoak eta giza-baliabideak falta izan direlako, baina baita bestelako kritikak kontuan hartu direlako ere. Izan ere, gaur egun interes bizia dago ikasleen ekoizpenak hizkuntz analizatzaile bidez ebaluatu eta kalifikatzeko, bereziki MOOC (Masive Open Online Courses) ikastaroetako akreditazio masiboak ahalbidetzeko, ikas-plataformak biltzen dituen bestelako datuekin gurutzatuz, eta ondorioz, ebaluazioen estandarizazioa eskala handiagoetara eraman nahi da. Cuolioli-ren kritika (1987, 1995) ekarri nahi da hona gogora, hizkuntzalaritza aplikatuan lehenago ere gertatu delako hizkuntz prozesu konplexuak sinplifikatu izana hizkuntz ingenieritzaren mesedetan, eta hortik jaio ziren hizkuntza informazioa prozesatzeko eredu lineal eta zirkularren bitartez azaltzeko metafora sinplifikatzaileak. Hizkuntz ingenieritzan oinarritutako analisiek, sofistikatuak izanik ere, ez dute inoiz Idatzizko komunikazioaren konplexutasuna jasoko, eta horregatik, garrantzitsua da argi definitzea zein den e-ebaluagailuaren balio erlatiboa ikas-prozesuan. Ikas-plataformetan jasotzen diren datu masiboek (learning analytics) eta testuen etiketatze eta kategorizazio automatikoek isolaturik ez dute zentzurik, testuinguru sozio-komunikatibo-kulturala aztertu behar da beti eta ebaluazio subjektiboa eta holistikoa bermatu behar da, tresna informatikoak erabilita ere. Azkenik, ikusi da, berrikusketa orokorrean, sarean informalki ikasteko erabiltzen ari diren moduek IKTak ikas-prozesuetan erabiltzeko proposamen berriak eskain ditzaketela, ingurune birtualetako komunikazioa arinduko dutenak. Sarean oinarritutako ingurune birtualetan, giza-harremanen horizontaltasuna gako da ezagutzak sortu eta eraikitzeko. Nolanahi ere, 2013 eta 2014 urteetan zehar lan-ildo honen inguruan garatutako Ikaskidetza Proiektuan (I+G+B proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Europako Giza Funtsek diruz lagundutako proiektua) ondorioztatu da aurrez aurreko harreman horizontalak lehenetsi behar direla harreman birtualekiko (Ezeiza, 2014). Aldez aurretik finkatutako curriculumik gabe lan egiteak, eguneroko espazio eta denboretan, errazago egiten du sortzen diren harreman sozialen autoerregulazio eta elkarren arteko erregulazio naturala, eta horrek ikaskuntzaren eraikitze sortzaileagoak eta konplexuagoak eragiteko aukerak areagotzen ditu. 293 1.3 Inplikazio teoriko-praktikoak III: Ebaluazioa eta elkarren arteko erregulazioaren balioa Gaitasunen ebaluaziorako ez dago eredu bakar bat; ebaluazioa ikas-testuinguruaren araberakoa da eta testuinguru osoa hartu behar da kontuan ebaluazio egokia, bidezkoa, integratua eta baliagarria izateko. Ebaluazioaren ikuspegi honek talka egiten du ebaluazioaren eskakizun instituzionalarekin, gaitasunen ebaluazio objektiboa, esplizitua, gardena, fidagarria, zehatza eta ikasle guztientzat berdina izatea eskatzen delako, justizia-sistema moduko bat eratu nahian. Gaitasunak egiaztatu nahi izatearen eta akreditazioen presioaren eraginez, ebaluazioaren balio formatiboak balioa galdu du eta ebaluazio-irizpideak, parametroak eta tresnak garatzeak hartu du lehentasuna. Ebaluazio-irizpideen gaineko ikerketek, ostera, bestelako errealitatea erakusten dute: ebaluazio-irizpide eta sistema gehientsuenak intuizioan oinarritutakoak dira (Knoch, 2009) eta gutxi dira teoriaren analisietatik edo proba enpirikoetatik eratorriak; hauen baliagarritasuna eta erabilera zalantzan jartzen da, gainera, ebaluazio deskribatzaileen eta kategorien fidagarritasunaren bila, balio praktiko erreala ez duten zerrendak eta gaitasunak atomizatzen dituzten ebaluazio-sistemak proposatzen dituztelako. Irizpideak aurrez finkatuak, ikasleekin partekatuak eta negoziatuak egonik ere, ontzat eman behar da erantzun subjektiboa dela, eta ez analisi zehatza, ebaluazio esanguratsuena eskaintzen duena, ikaslearen testuinguru soziala, kulturala eta afektiboa kontuan hartuta. Ikuspegi hau indartu egiten da ebaluazio dinamikoaren kontzeptuan, helburua ez baita jakitea ikasleak zer dakien baizik eta zer ikasteko gai den, eta ondorioz, etorkizuneko proiekzioa ezin da egin a priori definitutako eskala, deskribatzaile eta ibilbideen arabera, ikaslearen ezaugarri pertsonal, kultural, sozial eta afektiboek baldintzatzen dutelako zein den bere aurrerabidearen hurrengo urratsa, eta hori ezin da aurreikusi edo programatu. Ebaluazioaren ikuspegi sozio-eraikitzailearen arabera, autoerregulazioa eta elkarren arteko erregulazioa ikasgunean kokatu behar dira. Jorba-k planteatu bezala (2000), zenbat eta aukera gehiago izan ikasleek beren komunikazio hipotesiak beste pertsona batzuekin kontrastatzeko, aukera gehiago izango dute beren mundu pertsonala eta 294 soziala garatzeko. Ikas-testuingurua kontraste horiek egiteko egokia bada, konfiantzazko giroa badago, irakasleak laguntza eskaintzen badu elkarren arteko kontraste horiek ahalbidetzeko, probableagoa izango da ikasleek elkarren artean ikastea. Zentzu honetan da garrantzitsua eskuhartze didaktikoa, ikasleek elkarlanean eta berdinen artean ikasteko aukerak eskaintzeko. Horregatik, elkarren arteko ebaluazioa ez da ulertu behar ikaskuntzaren eraginkortasuna sustatzeko baliabide didaktiko gisa, ikaskuntza soziala eta partehartzailea sustatzeko ikuspegi didaktiko gisa baizik, zeinetan talde dinamikan ebaluazioa ikas-prozesuaren parte den. Berdinen arteko harremanek jakintza eraikitzeko eta berreraikitzeko testuingurua eratzen dute, norberaren portaerak besteekiko erregulatzeko, besteekin kooperatzeko eta gatazkak modu eraikitzailean konpontzeko testuinguru sozio-eraikitzailearen funtsa direla esan daiteke. Autonomiak elkarmendetasunaren nozioa du bere baitan (Kohonen, 1992), eta autoerregulazioa errazagoa da taldearen testuinguruan, jakintza banaturik dagoelarik (Chan, 2012). Lipponen eta bestek (2002) CSCL ikerketetan proposatutako hirugarren metaforari segiz, jakintzaren sorkuntzaren metafora, alegia, ikertu behar da nola sortu jakintzaren objektu berriak elkarlanaren bitartez, aurrez aurre zein tresna teknologikoen laguntzaz. Esanahiak ingurune sozio-kulturalean eratzeko, pertsonen elkarreragin aktiboa aldarrikatzen dute Ayuste eta bestek (1999), eta horretarako, berdintasunezko harremanak garatu behar dira, botere erlaziorik gabeak. Horrek esan nahi du irakasleak bere boterearen uztea egin behar duela, ikasleekin batera berdintasunean lan egiteko eta, horrela, esanahien eraikitze dialektikoa errazteko. Ikerketa honetan proposamen horretara gehien hurbildutako taldeak, erdi-bertaratzeko taldeak, alegia, argi erakutsi du harremanak horizontalizatzean, komunikazio soziala nagusitzen dela, erregistro informaleko elementu linguistiko ugari dituena; harreman horretan, elkarri laguntza ematea eta zaintza afektiboa gako izan dira, eta ez horrenbeste jakintzaren eraikitzea edo komunikazioaren edukiak. Talde honetan garatutako komunikazio birtuala gainerako taldeekin alderatzen denean, bi partaidetza-kultura ageri dira: “egin beharrekoak betetzeko” jakintzaren 295 kultura hartzailea talde arrunten kasuan, eta harremanen zaintza eta kontzientzia soziala nagusi den kultura partehartzailea, irakasleen presentzia txikiena izan duen erdibertaratze taldearen kasuan. Talde honetan ere, zereginak betetzea izan da ardatza, baina norabide anitzeko komunikazioak aukera eman die erakundeak definitutako errealitatearen aurrean kritiko izateko eta zailtasunei aurre egitean kolektiboki eragiteko. Gainerako taldeetan berriz, eraginkortasun handiz aritu dira zereginen betetzean eta elkarren arteko tutoretza, irakasle-ikasle rolak definituta izan dituena, planifikatua eta kurrikularra, nabarmen lagungarria izan da zereginen betetze horren kalitatean. Bi ikuspegi horien arteko tentsioan, ikuspegi hartzailea da nagusi unibertsitatean. Jakintza unibokoa da eta erakunde honen ardura da jakintza horren transmisioa. Ikuspegi komunikatibotik ikusita, kontzientzia linguistikoa eta hausnarketa metalinguistikoa diskurtso unibertsitarioaz jabetzera bideratuta dago, eta ikasleak bere diskurtsoa egokitzen ikasi behar du, komunitate unibertsitarioan integratzeko. Ikuspegi partehartzaile dialektikoaren ikuspegitik, aldiz, kontua ez litzateke diskurtso unibertsitarioa ontzat ematea, baizik eta modu kritikoan eraikitzeko joatea, eguneroko bizitzako jakintzak eta jakintza herrikoiak, ikasle bakoitzak dakartzan askotariko jakintza horiek, diskurtso zientifiko instituzionalean barneratuz modu sortzaile, partekatu eta korregulatuan, non ikaslearen ahotsak aukera izango duen ezagutza akademikoekin elkarreragiteko. Ikerketa honek, hain zuzen ere, ikuspegi honi segitu dio. Ikerketaren dimentsio estrukturalistari eutsiz, ikaskuntza prozesuen puntu komunak bilatu dira, ikasleen testuak eta emaitzak analizatu eta diseinu didaktiko desberdinen eragina aztertu. Unibertsitatean egoki komunikatzeko bide didaktikoak arakatu dira, bereziki ingurune birtualen laguntzaz, eta ikerketa honen emaitzek erakutsi dute elkarren arteko laguntzak inpaktu esanguratsua duela ikas-emaitzetan eta kalifikazioetan. Emaitza horietara iristeko, bibliografia berrikusketa sakona eta zabala egin da, gaitasunak egoki definitzeko, gaitasun horiek garatzeko zereginak identifikatzeko eta prozesu osoa eraginkortasunez ebaluatzeko. Prozesu honen amaieran, unibertsitateko testu erreferentzialak eta sozialak ekoizteko gako didaktikoak identifikatu ahal izan dira, bai kontzeptualki eta bai praktikan. 296 Ikerketa honen ondorengo lan-lerro gisa, berriz, elkarren arteko erregulazioaren ikuspegi hartzailetik partaidetza eta komunikazioaren ikuspegi kritikoaren garapenera jo nahi da (ikuspegi aktibo-kritikoa), unibertsitateko diskurtsoaren berrikusketa kritikoa egiteko. Ikerketaren dimentsio dialektikoetan oinarrituz, ikerketa metodologia partehartzaileak erabiliko dira jakintzaren eraikitze kolektiboan sakontzeko. Bide honetan, ulertzen da komunikazio prozesu oro dela bitartekaritza sozial multzo bat, eta bitartekaritza sozial horiek desiratuak direnean eta ez inposatuak, jakintzaren eraikitze kolektiborako aukerak zabaltzen dira (Encina & Ávila, 2010). Prozesu horretan, komunikazio kontzientzia kritikoa garatu nahi da (Fairclough, 1992), komunikazioaren kontzientzia soziala, aniztasunaren kontzientzia kritikoa eta, batez ere, aldaketa aukeren kontzientzia. Diskurtso zientifikoa zalantzarik gabe onartzeko diseinu didaktikotik, jakintzaren beraren nolakotasuna eta eraikitzeko bideak kritikoki aztertzeko proposamenak jarriko dira abian, berdinen arteko ikaskuntza eta jakintzaren eraikitzea sustatuz eta irakaslearen rolaren jabe-gabetzea (Encina & Ávila, 2014) bilatuz. 297 2. IKERKETAREN MUGA ETIKOAK Ikerketaren konklusio nagusi gisa, esan daiteke kasu azterketa arrakastatsua izan dela eskuhartze didaktikoen ahalmenak eta mugak erakutsi dituelako, eta muga horiek aurkitzeak aukera zabaldu du lan-lerro berri bat abiatzeko. Muga horien artean, ikertzailearen ikaskuntza nagusietako bat muga etikoen ulerkuntza izan denez, konklusio hauekin batera aurkeztu nahi izan dira, lan-lerro berriaren abiapuntu gisa. Etikaren kontzeptua berrikusketa honetan Edgar Morín-en ikuspegian (2001) oinarritu da: konplexuaren ulermena eta giza-harremanen humanizazioa errazten duen ulermen desinteresatua da etika, ikuspegi honetan. Ikerketa honetan aurkitutako muga etikoak argitu dira ondoren, etorkizunean posizionamendu konprometituagoa hartzen lagunduko duten dilema modura. 1. Dilema: Datuen ustiaketa estatistikoa eta hizkuntza ingenieritza. Lehen dilema, ikerketa honetan agerikoena, ikas-plataforma birtualak metatzen dituen datuen erabilerak eragindakoa da. Datu-basearen ustiaketa estatistikoak ikasleen pribatutasun eta intimitate eskubideen zenbait lege-muga lausotara garamatza. Horrez gain, testuak hizkuntza ingenieritzan oinarrituta analizatzeak, ikerketa honetan arakatu den beste bide bat, komunikazioaren ikuspegi bat suposatzen du zeinetan ekoitzitako testua testuaren ekoizlearengandik urrun ikertzen den, hizkuntz elementuen eta egitura diskurtsiboen analisian oinarrituta. Ikuspegi hori hain zuzen ere komunikazioaren alderdi sozialaren kontra kokatzen da, ez baitu gizakiaren jardueraren nolakotasuna jasotzen, ezta komunikazioaren leku sozialararen garrantzia ere. Azkenik, tresna informatikoak ebaluazio helburuz erabiltzeak, hala nola errubrikak, testuen analizatzaile estatistikoak eta testuen hizkuntz prozesadore informatikoak, ikaslea objektu gisa ikustea sustatzen du, tresna hauen bitartez ikaslea parametro eta 298 programen bidez ebaluatua izan litekeelako. Tresna hauek, oso sofistikatuak eta konplexuak izanik ere, ezin dituzte pertsona bakoitzaren berezitasunak atzeman, eta ezin dituzte pertsona horiek duten testuinguru sozialarekiko sentsibilitatea jaso. Komunikazioa ekoizpen linguistikora mugatzea pertsonen konplexutasuna ulertzeari uko egitea litzateke. Ikerketa honen hasieran pentsatzen genuen ikertzeko modu horiek ez zirela inbasiboak ikasleengandik urrun kokatzen zirelako, baina alderantziz gertatzen da: oso inbasiboak dira modu ikustezinean edo ia ikustezinean erabiltzen direlako, ikasleak ikas-plataforman argitaratzera behartuta dauden testuak, datuak eta informazioa ikerketaren mesederako erabiliz. 2. Dilema: Helburu aprioristikoak. Ikas-ibilbideak, programak eta ebaluazio irizpideak a priori ezartzeak ikaskuntzaren garapena aldez aurretik finkatzen du, baina berez, ezinezkoa da ikaskuntza estandarizatzea pertsona bakoitzaren garapena dimentsioanizkoitza delako. Estandarizazio horrek bi arazo nagusi eragiten ditu: Alde batetik, kasu azterketak erakutsi du eskuhartze didaktikoak argi hobetzen duela hainbat ikaskuntzaren eraginkortasuna, baina horrek eragin dezake ikasleek soilik imitatzea edo errepikatzea ekoitzi behar duten hori. Ikasleei testu erreferentzialak ekoizteko gidak, pautak, orientazioak eta pausuak irakatsiz, perfekziorantz jotzen da, baina perfekzio hori ezarritako mugen eta estandarizazioaren ondorio izan liteke, eta ez ezagutzak elkarrekin eraiki direlako. Gerta liteke lan egiteko modu honek idatz-tekniken ikaskuntza azalekoa eragitea, unibertsitateko ikasketetan zehar balio eskasa izango duena, eta hori zen, hain zuzen ere, saihestu nahi zen ikuspegia, idatz-tekniken irakaskuntzan oinarritutako ereduaren mugak oso agerikoak baitira. 299 Beste aldetik, ekoizpen sozialetarako ebaluazio irizpideak finkatu ez direnean, ikasleek aukera izan dute komunikatzeko formak erabakitzeko eta elkarren artean erregulatzeko, eta horrek berdinen arteko ikaskuntza sustatu du. Egoera horretatik sortutako komunikazio modu desberdin horiek erakusten dute irakasleak ezin duela ikasleen komunikazio sozial birtualeko maila aldez aurretik finkatutako irizpideetan oinarrituta ebaluatu, komunikatzeko moduak, maiztasunak, erregistroa, funtzio komunikatiboa eta elementu linguistiko zehatzak komunikazio dinamiken araberakoak direlako. Ondorioz, sozialki lekutuak direnez, ezin dira aurreikusi eta a priori finkatutako irizpideak aplikatuz, ikasleen aukera komunikatiboak mugatzeko arriskua dago eta benetan duten gaitasuna gutxietsita geratuko litzateke. Ikasleek kolektiboki eraiki dezaten espero bada, euren sormena garatzea, dituzten ikaskuntzetan sakontzea, elkarlanean aritzea eta hezkuntza modu berriak proposa ditzaten nahi bada, ebaluazio-irizpide aprioristikoak deuseztatu egin behar dira eta beste modu batera lan egin. Ikasleentzat/ikasleengatik lan egitetik ikasleengandik/ikasleekin lan egitera pasaz gero, 2014an hasi dugun bidea, hain zuzen ere, argi ikusten da aurrez finkatutako helburuak ikasleen behar eta nahietatik urrun egoten direla eta sormena mugatzen dutela. Gertatu behar duena eta ikasi behar dena irakasleak diseinatzen badu, ikasteko aukerak galtzen aritzeko arrisku handia dago, soilik irakasleak ez dituelako irudikatu ez duelako uzten gerta daitezen. Baina gainera, irakaslearen irudimena inposatzen badugu (diseinu didaktikoen bitartez), suposatzen ari gara ikasleek ez dutela hitzik erabakiak hartzen direnean, ezin dela ikasleen irizpideetan konfiantzarik izan eta etengabe gidatua izan behar duela. Gainera, elkarren arteko tutoretzak ikasleak irakasle rolean kokatu ditu eta hortaz, irakasleak aldez aurretik finkatu dituen irizpide horiek nahitaez onartu eta barneratu behar ditu, ikaskideengan aplikatu ahal izateko. Ikasleek irakaslearen egiteko modua imitatu behar dute zereginak zalantzan jarri gabe; horrela, harreman bertikalak sustatzen dira, elkarren beharra eta autonomia indartu beharrean. Beste bide batzuk zabaldu behar dira harremanen horizontalizatzea bilatuko dutenak, ikasleak irakasleak antolatu beharrean, ikasleen arteko topaketa, elkarlana eta elkarkidetza errazteko. Ikusi da konfiantza gako dela elkarren arteko erregulazio prozesuetan, eta konfiantza hori 300 sustatzeko, irakasleak ere parte hartu behar du ikasgelan konfiantza kolektiboa eraikitzen joan dadin. Horrela, errazagoa izango da ikasleek sormenez ekitea eta euren jakintzak, zalantzak eta hausnarketak ikaskideekin partekatzea, jakintza berriak etengabe sortzeko. 3. Dilema: Arrakasta emaitzetan ezartzea ikasleen ikasteko erritmoaren gainetik. Erabilitako diseinuek erakutsi dute badirela moduak kalitatezko testuak azkarrago ekoizteko, testu akademikoak azkarrago irakurtzeko, eta abar. Emaitza akademiko onak lortzeko presa horrek ikasleak presionatzen ditu teknikak ikasterantz eta ez ulermen kritikorantz. Ulermenaren sakontasuna motelagoa da eta pertsona bakoitzak erritmo desberdina du. Eraginkortasunaren izenean, arrisku handia dago azaleko ikaskuntzak sustatzeko: ematen du ikasten ari direla ikas-emaitzak kalitate handiagokoak direlako, gerta liteke, ordea, imitazio bat baino ez izatea, sakontasunik gabea. Ikasleek egiten dute ulertu dutena dela egin behar dena, irakaslearen jarraipideei kasu eginez, baina horrek ez du esan nahi autonomia garatu denik, eta berez, ikasleak horrela gidatzeak zaildu egiten du autonomiaren garapena, ikasi egiten dutelako irakaslearen jarraipideei segiz kalifikazio onak eskuratuko dituztela. Presak esan nahi du testuen egiturak eta akademikoki espero diren alderdi formalak hartzea ulertu gabe, eta horrek ikasten ari denaren gaineko kritika falta sustatzen du, kasu honetan, ekoizpen akademiko-zientifikoa bereganatzen dute testuinguru unibertsitarioa oraindik ezagutu gabe eta ondorioz, kritikoak izateko gaitasuna garatzen dutenerako, komunikatzeko modu hori finkatuta dutenez, zaila da bestelako ereduak proposatzea edo gauzatzea. Kalitatezko testuen ekoizpena lehenetsi denez, denbora gutxi eskaini zaio esperimentazioari, hausnarketa metalinguistikoari eta unibertsitate inguruko ezaugarri soziokulturalaren ulermen kritikoari. Garatutako eskuhartze didaktikoaren bitartez garatutako ikaskuntzaren benetako inpaktuaren gaineko zalantzez gain, dilema etikoa ikaslearengan ezarritako presioarekin 301 estuki lotuta dago. Gehiegizko erritmoa, ez horrenbeste lan-zama handiagoa edo arinagoa izateagatik baizik eta gauzak azkar egin nahi izateagatik, ikaslea objektu gisa tratatzeko beste modu bat da, ez baitu hitzik erritmo horien ezarpenean. Lan egiteko modu hauek gizarte eredu zehatz bati dagozkio, gizarte bat presa lehenesten duena gizakion erritmo naturalak errespetatu gabe, eta horren ondorioak aski ezagunak dira (fast food, indibidualismoa, kontsumismoa, estresa, asebetetze falta...). Alderantziz, emaitzei ez bazaie horrenbeste erreparatzen, ikaskuntzak konplexutasunari eta egokierari sentsible izanik garatzeko aukera zabaltzen da. Ez bada presaka ibili behar, ideia berriak sar daitezke, espero ez denari ateak zabaldu, sortzen doazen beharrei erantzun eta, orokorrean, ikas-prozesuak aberastu. 4. Dilema: Errepikapen errepikakorra, ikerketaren sistematizazioa eta sendotasuna bermatzearren. Errepikapen errepikakorrak esan nahi du gertatzen dena gertatzen delarik ere, ikerketaren egoerak errepikatu egin behar direla sistematizazioaren onerako: taldeen baliokidetza bilatu behar da, inkesta berak erabili, zeregin berak egin, prozedura beretsuak bete... Ikertzeko modu honek eragiten du talde bakoitzak duen testuinguru, egoera eta dinamika desberdintasunei ez erreparatzea, nolabait ezikusiarena egitea, sistematizazioaren mesedetan, eta horrek esan nahi du ikaskuntzen eraikitze prozesuak sinplifikatu egin behar direla ikerketaren konparagarritasuna bermatzeko. Errepikapen honi gehitzen bazaio ikerketaren helburuak a priori definitu direla, ikasleek kultura zientifikoarekiko duten jarrera kontuan izan gabe edo komunikazio akademiko-zientifikoarekiko posizio kritikoa izateko duten eskubidea alboratuz, errepikapen sistematiko hori ikertzailearen interesek bultzatutakoa izatea eragiten du, ikasleen egoera edo interesen gainetik bertikalki ezartzen direnak. 302 Edgar Morin-ek (2001) adierazi bezala, berriaren sorrera ezin da aurreikusi, bestela ez litzateke berria izango. Ikerketaren helburuak a priori ezartzen direnean, ikertzeko modu horrek berak ezartzen eta mugatzen du aurkituko dena, eta ondorioz, pobretu egiten ditu bai ikerketa eta bai sortutako ikaskuntzak. Edo, beharbada, pobretu baino gehiago, arriskua dago ikerketak seinalatutako kontuei soilik erreparatzea, eta ez izatea aintzakotzat funtsezkoak izan daitezkeen beste kontu batzuk, gutxietsita geratzen direnak. Horrek eragiten du ikerketaren bitartez hasieratik erabaki den hori soilik ikastea. Ikertzeko metodologia partehartzaileagoekin, dialektikoagoekin lan eginez, ez litzateke posible izango ez sistematizazioa, ez emaitzak estatistikoki tratatzea, ez lan enpirizista bat egitea, baina ikerketa prozesuak aukera zabalduko luke ikas-prozesuetan zehar ikertzen dena prozesu horietan bertan integratzea, eta hartara, ikerketan parte hartzen duten ikasleentzat ere mesedegarria litzateke ikerketa. Horrela, ezagutza zientifikoa beste jakintza batzuekin modu horizontalagoan eraikiko litzateke, konplexutasunean eta osagabetasunaren printzipioari segiz. Ikertzeko modu horrek konpromiso etiko handiagoa du eta posible egiten du ikerketako partehartzaileak ikerketa objektu izatetik subjektu izatera pasatzea: ikertzaileak informazioa bereganatu eta metahizkuntza berezi batean bilduta itzuli ordez, parte hartzen duten pertsonek aukera dute euren ekarpenaz konturatzeko. Horrela, ikerketako partaideek ikerketa bereganatzen dute eta autoestimu pertsonal eta kolektibo handiagoa eragiten du. 303 3. IKERKETAREN GAUR EGUNGO LAN-ILDOA Bai ikerketaren emaitzek eta bai planteatutako dilema etikoek ikerketa-ekintza ikuspegi berri bat zabaltzen lagundu dute. Helburuak edo ebaluazio irizpideak a priori ezin ezartzeak ez du esan nahi ezin denik ezer egin, edo dena izatea baliagarria, edo ezer ere ez; ez da indeterminismoa proposatu, baizik eta ziurgabetasunean eta osagabetasunean lan egitea. Ikuspegi hori 2014/15 ikasturtean abiatu da eta Ilusionista Sozialen Kolektiboarekin eta UNILCO-espacio nómada (Universidad Libre para la Construcción Colectiva) lantaldearekin elkarlanean. Kolektibo hau 1995ean hasi zen ingurune komunitarioetan lanean jendearekin eta jendearengandik lan eginez. Ildo honetatik, lan-talde bat sortu da partaidetza eta jakintzen eraikitzea goi-hezkuntzarekin, eskolarekin eta hezkuntza komunitarioarekin erlazionatzeko moduak lantzeko. Lan egiteko modu honetatik abiatuta, fokua ez dago ez emaitzetan, ez perfekzionamenduan, ez garatu beharreko edukietan, harreman-moduetan baizik. Horrela, ikasleak objektu gisa erabiltzetik (ikasleentzat/engatik lan egitea) jakintzak kolektiboki eraikitzen dituen subjektu kolektiboa izatera pasatzen dira. Horrek suposatzen du irakasle rola eraldatu egiten dela prozesuan laguntzeko eta ikasleei laguntzeko sinpletik konplexura eta konplexutik xumera pasatzeko, irakaslearen jabegabetzea deitu den prozesu batean (Encina & Ávila, 2014). Ebaluazioa prozesuaren parte gisa ulertzen da eta partekatua da eta talde bakoitzaren dinamikaren araberakoa. Hala, irakasle-ikasle rolak desegiten joaten dira prozesuan zehar, lidergo situazionalaren alde, erlazio-modu aberatsak sustatuz, prozesuan parte hartzen duten pertsonen banakako ezaugarriak balioetsiz. Horrek denak elkarren arteko laguntza eta eraikitze kolektiboa errazten du. Se parte de los principios propuestos por el ilusionismo social (Encina & Ávila, 2010; Encina et al., 2011), egiteko modu bat da (ez metodologia bat) dimentsio dialektikoan oinarritzen dena, abiapuntutzat metodologia partehartzaileak dituena eta lana kultura herrikoiei begira garatzen duena. Eguneroko bizitzako espazio eta denboretan gertatzen 304 diren bitartekotza sozial desiragarrien sorkuntza eta dinamizazioa ditu ardatz nagusi; horretarako, jendearekin eta jendearengandik abiatuta egiten da lan, posible denaren segurtasunetik mugituz eta ezinezkoaren itxaroperera joz, eguneroko bizitzaren autogestioaren bitartez, pentsatu/sentitu/ekin ezberdindu ezin direlarik. Hauek dira, laburki, ilusionismo sozialaren printzipioak (“printzipio” hitza hastapen hitzarekin lotuta ulertu behar da testuinguru honetan, prozesua abiatzeko formak baitira) (Encina & Ávila, 2010):  Hasierako negoziazioa, helburu aprioristikorik finkatu gabe.  Objektutik subjektura, jendearekin eta jendearengandik lan eginez.  Banakako subjektutik subjektu kolektibora, eraikitze kolektiboa sustatuz.  Konplexutasunarekin/etik lan eginez, pentsatu/sentitu/ekin elkarrekin azaltzen dira harreman dialektikoan.  Aniztasunera eta konpondu beharreko arazoetara egokituko diren tresnak eta teknikak erabiliz, metodologiarik gabe.  Kultura herrikoiak baliabide sortzaile gisa eta inspirazio gisa hartuta.  Norabide anitzeko komunikazio ereduetan oinarrituz.  Ezin da helburuez a priori hitz egin, prozesuan zehar definitzen eta berdefinitzen dira. Gaur egun garatzen ari garen lan-lerro hau komunikazioaren kontzeptua eraldatzeko proposamen bat da, ikaskuntza partehartzailean oinarritzen dena, eta lan egiteko modu honen inpaktua ezagutzen ez badugu ere, helburuak ez direlako a priori finkatzen, dimentsio etikoak garrantzi handia hartzen du prozesu osoan zehar. 2014/15 ikasturtean abiatutako esperientzian, ikusten hasi da emaitzak aberatsagoak direla, komunikazioa benetakoagoa delako eta eraikitzen dena etengabe oinarritzen delako elkarren arteko beharrean eta autonomian, norbanakoen eta taldeen ezagutzak konplexutuz eta bitartekaritza sozial desiragarriak sustatuz. 305 Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU) garatzen ari den proiektu berri honetan, lehen, hirugarren eta laugarren mailako ikasleen jakintzen arteko truke horizontala bultzatzen ari da, eta prozesuan zehar Eskolako jende gehiago ari da inplikatzen, esaterako beste ikasturte edo espezialitate batzuetako ikasleak, administrazio zerbitzuetako pertsonala, garbiketako langileak eta hezkuntza arautuko familiak eta irakasleak. Komunikazioa partaidetzarako modutzat hartuta, zenbat eta aberatsagoa izan partaidatza, komunikazioaren garapen handiagoa lortzen dela ulertzen da ikuspegi honetan, komunikazio dimentsioaniztuna eta hurbila garatzen delako. Proiektu honen barruan, ikasleak artikulu konplexuen itzulpenetan ari dira lanean, ulermen sakona eskatzen dutenak; ikus-entzunezko ekoizpena eskatzen duten materialak sortzen ari dira; topaketa informalak proposatzen ari dira, klasetik kanpo elkartzeko eta interesatzen zaizkien gaien inguruan askatasunez eztabaidatzeko. Jarduera hauek ikasgelako lana ikasgelatik kanpo beste pertsona batzuekin ikasten jarraitzeko desioarekin konektatzen dira, eta topaketarako gune bat sortzen ari dira, 2015eko apirilean mintegi gisa eratu dena, Ilusionista Sozialen Mintegia deitu dena. Horrez gain, ikasleak berdintasun horretan parte hartu dute Lesakan (Nafaroan) antolatu diren JabeGabetzearen Nazioarteko I Jardunaldietan. Ezin ditugu ezagutu une honetan gertatzen ari diren gauza guztien inplikazioak, hezkuntza esparrutik gizarterantz ari direlako gertatzen, ezagutza zientifikoak jakintza herrikoiekin elkarlotuz. Badakiguna da testuinguru unibertsitarioan kokatzeko modu berri bat dela, diskurtso propioak eratzeko lagungarriak direnak, diskurtso konplexuagoak eta aldez aurretik finkatu gabeak. eman ta zabal zazu Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila Komunikazio Gaitasunaren Garapena. Euskara eta Gaztelania. Lehen Hezkuntzan I. Helburuak - Hizkuntzalaritza formalaren eta ikuspegi pragmatikoaren hizkuntzalaritzaren oinarrizko kontzeptuak bereganatzea. - Esparru akademikoko testuak ulertzea eta ekoiztea. Konpetentziak - Testuinguru akademikoan agertzen diren testuak aztertu, prozesatu eta sortzea. - Taldeko jardueretan parte hartzea, elkarlana eta bakarkako lanaren bidez. - Hizkuntza-gaitasuna areagotzea bi hizkuntza ofizialetan. Gaiak Euskara I.- Testuak eta diskurtsoak aztertzeko eta sortzeko oinarrizko kontzeptuak. Konpetentzia arloa Konpetentziak - Komunikazio gaitasunaren erreferentzia markoa. - Hizkuntzalaritza formalaren eta ikuspegi pragmatikoaren hizkuntzalaritzaren printzipioak identifikatzea. 344 II.- Ahozko eta idatzizko testuak sortzea eta ulertzea testuinguru akademikoetan. Konpetentzia arloa Konpetentziak - Testu idatziak: ulermena eta ekoizpena (I). - Informazio- multzo konplexuak ordenatzeko eta antolatzeko trebetasuna. - Testu akademikoen analisi, sintesi eta ekoizpenerako oinarrizko estrategiak menperatzea. - Testu akademikoetako ezaugarriak eta konbentzioak ezagutzea. - Testu akademiko idatziak ekoizteko trebetasuna. - Ahozko testuak: ulermena eta ekoizpena (I). - Ahozko testu akademikoak komunikatzeko trebetasuna. 345 Metodologia - Aurrez aurre (gelan) bete beharreko orduak: 60 - Aurrez aurrekoak ez direnak (gelaz kanpo egin beharrekoak): 90 - Eskola magistralak ikasgaiaren oinarrizko kontzeptuak azaltzeko. - Taldeko eta banakako jarduerak ahozko eta idatzizko testu akademikoak ulertzeko eta ekoizteko. - Metodologia aktiboa izango da eta ikasleen partaidetza eskatuko du Ebaluazioa 1. Lan praktikoak: %70 2. Azterketa: %30 - Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da bi hizkuntzetan egingo diren lan praktikoak eta azterketa gainditzea. - Beharrezkoa da, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, Europako Erreferentzia Markoko C1 mailaren gaitasuna edukitzea. - Lan praktikoek bi zati nagusi izango dituzte: - Moduluko proiektu komuna (DILAN): %40 - Irakasgaian zehar ekoitziko diren gainerako testu idatzi eta ahozkoak: %30 (gaztelaniaz %20, euskaraz %10). - Lan praktikoak irakasgaian zehar egingo dira eta portfolio batean jasoko ditu ikasleak, irakasleek edozein unetan ikuskatu ahal izateko. - Irakasleek argi zehaztuko dituzte kalifikaziorako bereziki garrantzitsuak izango diren zereginak, bai eta eurak auto-erregulatzeko irizpide nagusiak ere. Moduluan parte hartzen duten irakasgaiak: Irakasle Funtzioa Garapenaren Psikologia Eskola Adinean Hezkuntzaren Teoria eta Historia Komunikazio Gaitasunaren Garapena Lehen Hezkuntzan I Hezkuntzaren Soziologia – Sociology of Education Sarrera Graduko titulazioetan ezinbestekotzat jotzen da irakasgai guztien artean gaitasun batzuk garatzea. Irakasgai bakoitzak bere gaitasun zehatzak ditu baina horiez gain, zehar-gaitasunak ere badaude, irakasgai guztietan landu behar direnak. Hauen artean garrantzi itzela dute taldean lan egiten jakiteak eta ahozko aurkezpenak egiteak. Hori dela eta, Lehen Graduko lehen lauhilabete honetan, Irakasle Funtzioa moduluko bost irakasgaien artean proiektu bat garatu behar duzue taldean: • Irakasle Funtzioa • Hezkuntzaren Teoria eta Historia • Garapenaren Psikologia Eskola Adinean • Hezkuntzaren Soziologia • Komunikazio Gaitasunaren Garapena LH I Proiektu honek bost irakasgaietako jakintzak integratzea eskatzen du idatzizko txosten batean bildurik. Amaieran, ahoz aurkeztuko duzue proiektua, epaimahai baten eta ikaskideen aurrean. Lan honek irakasgai bakoitzaren kalifikazioaren %40ko balioa du; %20 irakasgai bakoitzak finkatzen du eta lanaren prozesuari dagokio (irakasgaiaren lan praktikoaren barruan), eta %20 egokitutako epaimahaiak amaierako produktuari ezartzen dio (txostena eta ahozko defentsa). Epaimahaia, lauhileko horretan parte hartu duten irakasleek osatuko dute, bikoteka. Lanaren defentsa abenduaren hasieran izango da. Irakasgai bakoitzean 2,4 kreditu ECTS1 eskainiko zaizkio proiektuari: Aurrez aurreko eskolak EZ aurrez aurrekoak GUZTIRA Hezkuntzaren Soziologia / Sociology of Education 24 36 60 Hezkuntzaren Teoria eta Historia 24 36 60 Irakaskuntza Funtzioa 24 36 60 Komunikazio gaitasunaren garapena HH/LH 24 36 60 Garapenaren Psikologia eskola adinean 24 36 60 1 ECTS Kreditu bakoitzeko 10 ordu aurrez aurrekoak eta 15 ez aurrez aurrekoak dira. 353 Gaitasunak Unibertsitatean Irakaskuntza aldaketa nabarmenak egiten hasi dira azken urte hauetan. Europako titulazioen bateratzearekin hasi zena, jada irakaskuntza-praktikaren aldaketa metodologikoa eskatu du. Ondorioz, irakaskuntza metodoen paradigma aldaketa bizitzen ari garela esan daiteke eta irakaskuntzaren arreta ikaslearen ikaskuntza-prozesuan kokatu beharra bada, titulazioari dagozkion gaitasunak zehaztu ondoren, gaitasun hauek garatzeko ikasleek egin beharreko jarduerak eta bizi beharreko esperientziak diseinatu beharra dago. Ondoko taulan ikus daitezke Irakasle Zeregina modulu honi dagozkion gaitasunak, beren definizioa batetik eta gaitasun horiek modu eraginkorrean garatzeko zehaztutako deskriptoreak bestetik: LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUKO GAITASUNAK DESKRIPTOREAK G004. Dibertsitate-testuinguruetan ikaskuntza-eremuak diseinatzea eta arautzea, herritarren heziketa-balioa osatzen duten generoen berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideen errespetua landuz. DIBERTSITATEA ETA BALIOAK G005. Ikasgela barruan eta ikasgelatik kanpo bizikidetza sustatzea, diziplinaarazoak konpontzea eta gatazkak bake-giroan konpontzen laguntzea. Ikasleen artean ahalegina, iraunkortasuna eta diziplina pertsonala sustatzea eta balioestea. GATAZKEN KONPONBIDEA G006. Lehen hezkuntzako eskolen antolamendua eta horren funtzionamenduak eskatzen dituen ekintzen dibertsitatea ezagutzea. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza eta orientazioaren funtzioak betetzea, ikasleek dituzten hezkuntza-premia bereziak kontuan izanik. Bizitzan zehar irakaskuntza-lanak hobetzen eta zientzia, pedagogia eta gizarte arloan gertatzen diren aldaketetara egokitzen joan behar duela onartzea. ORIENTAZIOA ETA TUTORETZA G007. Hezkuntza-komunitateko eta gizarte-inguruneko sektore desberdinekin lankidetzan aritzea. Irakaskuntza-lanaren hezkuntza-dimentsioa onartzea eta herritartasun aktibo baterako hezkuntza demokratikoa sustatzea. HEZKUNTZAREN DIMENTSIOA: HEZKUNTZAKOMUNITATEA G013. Euskara eta gaztelania eta, gutxienez, atzerriko beste hizkuntza bat menderatzea, hizkuntza egoki eta zuzen sortzeko eta ulertzeko gaitasuna erakutsiz bere lanbidea hizkuntza anitzeko hezkuntza-testuinguruan gauzatu ahal izateko, baina betiere, hizkuntzen nahiz kulturen dibertsitatea errespetatzeko jokabideak garatuz. KOMUNIKAZIOGAITASUNAK TAULA 2. Lehen Hezkuntzako graduko gaitasunetatik Irakasle Funtzioari dagozkionak eta beren deskriptoreak Moduluko lan honen ebaluazioa, gaitasunen taula honetan oinarritzen da. 354 Taldearen egitura Ikasleek taldekideen izenak eman behar dituzte eta talde horiek egonkorrak izango dira. Hala ere, hilabeteko epea dago arazoren bat sortuz gero ebaluazio mota hau uzteko. Taldearen ezaugarriak honako hauek dira:  Taldekideen kopurua 3/4koa izango da.  Taldeak ikasleek beraiek osatuko dituzte eta identifikatuko duen izena izango du.  Gida honen aurkezpenean, talde-fitxak banatuko dira. Fitxa horiek beteta, Ainhoa Ezeizaren postontzian utzi behar dira, 2013ko irailaren 28rako. Epe hau betetzea ezinbestekoa da proiektuan parte hartzeko.  Taldeak osatu eta fitxa emateak klaseetara etorri eta taldeko lanetan parte hartzeko konpromisoa adierazten du. Konpromiso horri erantzutea ezinbestekoa da taldean jarraitzeko.  Behin taldeak osatuta, irakasleen artean tutore bat izendatuko da, taldearen aurrerapenean laguntzeko.  Derrigorrezkoa da astero egindako aurrerapenak idatziz egoki jasotzea: eskolaz kanpo izandako bileren data eta denbora, bertaratuak, ikasle bakoitzak aste horretan taldeari egindako ekarpenen sintesia eta emandako aurrerapausoak. Horretarako, tutoreak fitxa bat eskainiko dizue urriaren hasieran. Ebaluazioa Bi ebaluazio mota egongo dira: Klasera etortzeko aukera dutenek moduluko proiektua egingo dute. Asistentzia kontrolatuko da eta gutxienez aurrez aurreko eskola orduen %75etara etorri behar da. Irakasgai bakoitzak 4 puntu eskaintzen dizkio diziplinarteko lanari. 4 puntu horietatik 2 puntu amaierako produktuari dagozkio eta epaimahaiak erabakitzen ditu eta beste 2 puntuak, irakasgaiko arduradunak finkatzen ditu, irakasgaiaren kreditu praktikoen barruan, lan modularreko prozesua ebaluatzeko. Ostera, etortzerik izango ez dutenek proiektuari dagokion kalifikazioa gaitasunak erakusteko proba egin beharko dute irakasgai bakoitzean. Irakasgai bakoitzean finkatzen da nola ebaluatuko diren gaitasun horiek. Amaierako produktua ebaluatzeko, zehar-gaitasunak hartu dira gehienbat. Hona hemen ahozko aurkezpena eta idatzizko txostena ebaluatzeko erabiliko diren irizpideak, adierazleak eta adierazle bakoitzaren kalifikazioaren banaketa, ehunekotan: TAULA 3: Ahozko aurkezpena ebaluatzeko irizpideak eta adierazleak TAULA 4: Idatzizko txostena ebaluatzeko irizpideak eta adierazleak Ikasle taldeek gai hauen artean aukeratu behar dute:  BIZIKIDETZA  FAMILIA ETA ESKOLA  GENEROA ETA HEZKIDETZA  KULTURARTEKOTASUNA  DESBERDINTASUN SOZIOEKONOMIKOA ETA HEZKUNTZA Gai hauek EZ DIRA IZENBURUAK, soilik gai orokorrak. Lantalde bakoitzak jorratu nahi duen gaia hautatu ondoren, zehazki landuko duen gaiaren izenburua zehaztu eta lan baten diseinu zehatza proposatu behar du (ikus. 5.2 puntua), tutorearekin adostuko duena. Gidoia Lana ez da soilik informazio-bilduma bat; dokumentatutako lan koherentea izango da, zeinetan atal guztiek osotasuna duen txostena osatuko duten. Hautatutako gaiaren inguruan, talde bakoitzak hipotesi nagusi bat edo ikerketa galdera bat formulatuko du, eta galdera horri erantzuteko, dokumentazio zientifiko-profesionala bilatu eta praktikara hurbiltzeko proposamena egingo da. Txostenak unibertsitateko komunikazioaren ezaugarri oinarrizkoak bete behar ditu: zehaztasuna, dokumentazioa, iturrien erreferentzia eta hiztegi teknikoaren erabilera. Idatzizko txostenak atal hauek izango ditu: 1. Lanaren identifikazioa: a. Izenburua (eta azpi-izenburua, baldin badauka) b. Taldearen izena eta ikasgelaren kodea (31GA1, 31GA2, 32GA1 edo 32GA2) c. Taldekideen izen-deiturak, ofizialki agertzen diren eran d. Data 358 2. Aurkibide zenbakitua. 3. Sarrera: Egindako lanaren aurkezpen orokorra 4. Testuinguru kontzeptuala: Gaiari buruz egindako azterketa teorikoaren sintesia, egindako lan praktikoa teorikoki kokatzeko, erabilitako iturriak egoki erreferentziatuz. 5. Egindako praktikaren edota analisiaren deskribapena edo zehaztapena: atal hau lanaren araberakoa denez, taldeak proposatuko du izenburua, baita azpi-atalak ere, beharrezko balira. Tutoreak onespena eman behar dio lanaren eskemaren proposamenari. 6. Ondorioak: Lanaren testuinguru kontzeptuala eta egindako praktika osotasunean berrikusi ondoren, taldeak atera dituen ondorioak. 7. Erreferentzia bibliografikoak: Txostenean zehar eta bereziki testuinguru kontzeptualaren atalean testuan aipatu diren autoreen zerrenda eta erreferentzia. Erreferentzia bibliografikoen atalean soilik jar daitezke testuan aipatu diren autoreak; beste iturri batzuk erabili badituzue lana osatzeko baina testuan aipatu ez badituzue, erabili “8. Bestelako iturriak” atala. Erreferentzia bibliografikoek APA arauei segituko diete. 8. Bestelako iturriak: Gaia kokatzeko edo osatzeko erabili diren bestelako iturriak hemen erreferentzia daitezke (filmak, liburuak, ipuinak…). Atal hau ez da derrigorrezkoa. 9. Eranskinak: Lana egiteko erabilitako baliabideak edo materialak: inkestak, elkarrizketen transkripzioak… Atal hau ez da derrigorrezkoa. EZAUGARRI OROKORRAK: • Gehienez 25 orrialdeko lana izan behar du eta kopuru honetara hurbildu behar du. Eranskinak ez dira 25 orrialde horien barruan zenbatuko. • Letra Arial 11 izango da, lerroarteko xumez. Paragrafo arteko banaketa aukerakoa da, baina egonkorra izan behar du testu osoan zehar. • Lan akademikoen ezaugarriak izan behar ditu: antolaketa, formatua eta erreferentzia bibliografiko egokiak (APA Arauei segiz). 368 (1) Dokumentuen bilaketa eta erreferentzia bibliografikoak: (1.a) Bilaketa eta laburpen fitxa: Bilaketari lotutako osagaiak Jardueraren testuingurua Birtuala. Gai diziplinarra. Irakasgai arteko lan testuartekoaren jarduera prozesuala da, lan horren testuinguruan bilaketa bibliografikoaren fasean egitekoa. Ikaslearen rola Hezkuntza diziplinako ikertzailea. Rol erreala da, garatu behar duen lanean rol hori bere gain hartu behar baitu. Inputa Zereginari ekin aurretik ikasleek taldean lan esploratorioak egin dituzte iturri bibliografikoen bila. Aurrez aurreko saio batean, bilaketa bibliografikoak egiteko estrategiak azaldu dira. Jarduera-mota Ingurune birtualeko glosategiko fitxa batean, informazio hauxe argitaratu behar du ikasleak: hautatutako artikuluaren izenburua, artikulua aurkitzeko egindako prozesua laburki (bi edo hiru esalditan), erabili dituen hitz gakoak eta artikuluaren erreferentzia APA arauei segiz. Hizkuntza Gaztelania. Hautatutako artikuluaren hizkuntza edozein izan daiteke. Publikotasuna Publikoa da plataformaren barruan, hau da, partzialki publikoa da eta ikaskideekin partekatua. Diskurtso tipologia Testu erreferentziala da, akademikoa, monogestionatua. Sintesia da eragiketa nagusia. Ebaluazio-era Irizpideetan oinarritutako ebaluazioa, irakasleak irizpide horien gainean ikasleak erakutsitako performantzia ebaluatzen du eta zuzenketak iradoki. Ikasleak aukera du jarduera errepikatzeko fitxa berri batean, bere kalifikazioa hobetzeko. Irakats-jardunari lotutako jarraipideak Ikasleek nahi beste denbora erabil dezakete zeregina betetzeko eta nahi duten unean egin dezakete, irakasgaiaren lehen zortzi asteetan zehar; gomendatzen zaie bigarren eta laugarren asteetan egitea, irakasgai arteko testuarteko lanerako baliagarria izan dakien. Jarraipideak plataforman idatziz ematen zaizkie. Jarduera derrigorrezkoa da. Zuzenean plataforman idazten dute, Moodle plataformako Glosategia izeneko jardueran. 369 (1.b) Taldeko testuarteko testuko erreferentzia bibliografikoak Jardueraren testuingurua Konbinatua (aurrez aurrekoa, birtuala eta ikasleek erabakitakoa). Gai diziplinarra. Irakasgai arteko lan testuartekoaren testuinguruan erabilitako erreferentziak. Ikaslearen rola Hezkuntza diziplinako ikertzailea. Rol erreala da, garatu behar duen lanean rol hori bere gain hartu behar baitu. Inputa Zereginari ekin aurretik ikasleek taldean lan esploratorioak egin dituzte iturri bibliografikoen bila. Aurrez aurreko saio batean, bilaketa bibliografikoak egiteko estrategiak azaldu dira eta (1.a) jardueraren gaineko feedbacka jaso dute. Jarduera-mota Irakasgai arteko lan testuartekoaren behin betiko idazketan, erabili dituzten iturri bibliografikoak testuan zehar txertatu behar dituzte eta amaieran zerrendatu, “Erreferentzia bibliografikoak” atalean, APA arauei segiz. Hizkuntza Euskara. Publikotasuna Pribatua da, soilik irakasleekin partekatzen da. Diskurtso tipologia Testu erreferentziala da, akademikoa, poligestionatua. Zehar-estiloa, parafrasia eta formatuari erreparatzea dira eragiketa nagusiak. Ebaluazio-era Irizpideetan oinarritutako ebaluazioa. Amaierako jarduera denez, lanaren azken ebaluazioa ikerketa helburuz egin da soilik, ikasleek alderdi espezifiko honetan erakutsi duten trebetasuna aztertzeari begira. Irakats-jardunari lotutako jarraipideak Ikasleek nahi beste denbora erabil dezakete zeregina betetzeko eta nahi duten unean egin dezakete. Prozesuan zehar, ikasleen hainbat lanetatik hartutako adibideak landu dira aurrez aurreko eskoletan eta zalantzak argitu dira. Plataforman, material lagungarria dute, baita Ohiko Galderak izeneko web orri bat, ikasleen galderekin elikatzen dena. Jarduera derrigorrezkoa da eta lauhileko bost irakasgaietako kalifikazioan du eragina. Erreferentziak lan osoaren parte integrala dira eta testuprozesadorean idazten dute; amaierako bertsioa pdf formatuan igotzen dute plataformako talde-forora eta inprimatutako kopia bat ematen diote irakasle- koordinatzaileari. 370 (2) Testu akademikoen laburpena: (2.0) Testu akademiko orokorraren laburpena (2011/12 ikasturtean soilik) Jardueraren testuingurua Birtuala. Gai orokorra, hezkuntzari lotutakoa: Talde-lanari buruzko artikulu baten laburpena idaztea, talde-lanari lotutako hasierako aurrez aurreko jarduerak egin ondoren. Ikaslearen rola Unibertsitateko ikaslea. Inputa Talde-lanari buruz hainbat artikulu dibulgatibo eskaini zaizkie, bat hautatzeko. Jarduera-mota Hautatutako artikuluaren laburpena idatzi, 180-250 hitz artean. Hizkuntza Euskara. Publikotasuna Pribatua, ikasle-irakasle artekoa. Diskurtso tipologia Testu erreferentziala da, dibulgatiboa, monogestionatua. Deskribapena, azalpena eta sintesia dira testuaren eragiketa nagusiak. Ebaluazio-era Irizpideetan oinarritutako ebaluazioa, irakasleak irizpide horien gainean ebaluazio kualitatiboa eskaintzen dio ikasleari eta testu zirriborroan iruzkinak eta zuzenketak iradoki. Irakaslea da ebaluazioaren arduradun bakarra. Irakats-jardunari lotutako jarraipideak Ikasleek nahi beste denbora erabil dezakete zeregina betetzeko eta nahi duten unean egin dezakete, ikasturtearen lehen sei asteetan zehar; gomendatzen zaie lehen bi asteetan egitea lehen bertsioa, aurre-ebaluazioa lehenbailehen egin ahal izateko. Derrigorrezko jarduera da ikastaroan. Zuzenean plataforman idatzi behar dute, Moodle plataformako Online zeregina izeneko tresnaren bidez. 371 (2.a) Bilaketa eta laburpen fitxa: laburpenaren atala Jardueraren testuingurua Birtuala. Gai diziplinarra. Irakasgai arteko lan testuartekoaren jarduera prozesuala da, lan horren testuinguruan bilaketa bibliografikoaren fasean egitekoa. Ikaslearen rola Hezkuntza diziplinako ikertzailea. Rol erreala da, garatu behar duen lanean rol hori bere gain hartu behar baitu. Inputa Ikasleek eurek hautatzen dute laburtzeko artikulua, (1.a) bilaketa-jardueraren emaitza gisa. Jarduera-mota Ingurune birtualeko glosategiko fitxa batean, bilaketaren ondorioz hautatutako artikuluaren laburpena idatzi 250 hitzetan gehienez (1.a) jarduerako fitxa berean. Hizkuntza Gaztelania. Hautatutako artikuluaren hizkuntza edozein izan daiteke. Publikotasuna Publikoa da plataformaren barruan, hau da, partzialki publikoa da eta ikaskideekin partekatua. Diskurtso tipologia Testu erreferentziala da, akademikoa, monogestionatua. Sintesia da eragiketa nagusia. Ebaluazio-era Irizpideetan oinarritutako ebaluazioa, irakasleak irizpide horien gainean ikasleak erakutsitako performantzia ebaluatzen du eta zuzenketak iradoki. Ikasleak aukera du jarduera errepikatzeko fitxa berri batean, bere kalifikazioa hobetzeko. Irakats-jardunari lotutako jarraipideak Ez zaie aparteko azalpenik eman laburpena nola idatzi argitzeko. Ikasleek nahi beste denbora erabil dezakete zeregina betetzeko eta nahi duten unean egin dezakete, irakasgaiaren lehen zortzi asteetan zehar; gomendatzen zaie bigarren eta laugarren asteetan egitea, irakasgai arteko testuarteko lanerako baliagarria izan dakien. Jarraipideak plataforman idatziz ematen zaizkie. Jarduera derrigorrezkoa da. Zuzenean plataforman idazten dute, Moodle plataformako Glosategia izeneko jardueran. 372 (2.b) Gaztelania ataleko azterketa Jardueraren testuingurua Aurrez aurrekoa. Gai diziplinarra. Idatzizko azterketen ohiko ingurunean egiten da. Ikaslearen rola Unibertsitateko ikaslea. Inputa 8 eta 12 orrialde bitarteko artikulu edo kapitulu diziplinarra. Jarduera-mota Emandako artikuluaren laburpena idatzi 250 hitzetan gehienez, paperean. Hizkuntza Gaztelania. Publikotasuna Pribatua. Diskurtso tipologia Testu erreferentziala da, akademikoa, monogestionatua. Sintesia da eragiketa nagusia. Ebaluazio-era Irizpideetan oinarritutako ebaluazioa. Jarduera hau gainditzea derrigorrezkoa da irakasgaia gainditzeko. Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntzaren alderdi formalak betetzea (zuzentasuna, kohesioa eta koherentzia). Irakats-jardunari lotutako jarraipideak Ikasleek gehienez 80 minutu dituzte artikulua irakurri eta laburpena idazteko. Denbora mugatua da espero delako testu diziplinarrak arin irakurtzeko trebetasuna garatu dutela lehen lauhilabetean zehar. Gomendatzen da artikuluaren irakurketa diagonal azkarra egiteko lehenik, testuaren mezu nagusia jasotzeko, eta laburpena idazteko jatorrizko testuari ez begiratzeko, testu zatikatua edo literalegia ez egiteko. Laburpenak testu autonomo gisa funtzionatu behar du bai edukiz eta bai formaz. 373 (3) Talde-komunikazio birtuala (3.a) Eztabaida foroak Jardueraren testuingurua Birtuala. Gai diziplinarra. Irakasgai arteko lan testuartekoaren jarduera prozesuala da, lan horren testuinguruan taldeen arteko trukea garatzeko erabiltzen dena. Ikaslearen rola Hezkuntza diziplinako ikertzailea, rol profesionala. Inputa Taldean garatzen ari diren lana, eta horretarako jasotzen ari diren askotariko informazioa. Jarduera-mota Irakasgai arteko lan testuartekoaren prozesuan zehar eta bereziki amaiera aldera, lan horretan aurkitu dituzten ideia interesgarrienak gainerako taldekideekin partekatzen dituzte, eztabaidarako eta beste taldeetan aurkitu dituzten ideiekin kontrastatzeko. Hizkuntza Euskara eta gaztelania, gutxienez sarrera bat hizkuntza bakoitzean. Publikotasuna Publikoa da plataformaren barruan, hau da, partzialki publikoa da eta ikaskideekin partekatua. Diskurtso tipologia Gizarte-eragineko testu poligestionatua da, taldeka idazten dutena. Ebaluazio-era Foroetako partehartzea bere osotasunean ebaluatzen du irakasleak, irakasgaian zehar egindako partehartzen guztiak aztertuta, erakutsitako sozializazio eta komunikazio maila kontuan harturik. Kalifikatzeko, Komunikazio Gaitasun Soziala Ebaluatzeko Panela (2.1.2.1 taula, ikus 5.2 eranskina) erabiltzen du irakasleak mailakatzeko erreferentzia gisa. Irakats-jardunari lotutako jarraipideak Ikasleek nahi beste denbora erabil dezakete zeregina betetzeko eta nahi duten unean egin dezakete. Jarraipideak plataforman idatziz ematen zaizkie. Jarduera derrigorrezkoa da. Zuzenean plataforman idazten dute, Moodle plataformako Foroa izeneko jardueran. Jardueraren testuingurua Birtuala. Gai diziplinarra. Taldeko testuarteko testuaren (4.a) jarduera prozesualaren kudeaketarako foroa da: materialak eta dokumentazioa trukatu, denbora kudeatu, talde-lanaren ebidentziak bildu (bileretako konklusioak eta aktak, argazkiak...). Ikaslearen rola Unibertsitate ikaslea. Inputa Taldean garatzen ari diren lana da inputa eta gehienetan, eskolaz kanpoko aurrez aurreko lan-bilerak eta dokumentuen trukea islatzen du. Jarduera-mota Ikasleek foro birtuala erabiltzen dute talde-lanean egiten dituzten aurrerapenen berri emateko, laburki, egokien ikusten duten maiztasunez. Foroan idazten denak lantaldeko kideei baliagarri zaie dokumentazio nagusiaren erregistro eguneratua izateko, eta irakasleak lan-taldearen erritmoa berrikus dezake, orientatzeko eta taldeari bere zailtasunetan laguntzeko. Hizkuntza Zehazten ez bada ere, oro har euskara da, talde gehienetan kudeaketa hizkuntza horretan egiten dutelako. Publikotasuna Soilik taldekideek eta irakasleak irakur ditzakete foro honetako mezuak. Diskurtso tipologia Gizarte-eragineko testu poligestionatua da, taldeka edo bikoteka idazteko gehienetan. Testu formalak, narratiboak gehienbat (bileretako aktak), eta instrukziozkoak edo atxikitako dokumentuak aurkezteko testu protokolarioak (“honekin batera bidaltzen dugu...”) dira nagusi. Espero da testu gehienak funtzionalak izatea edo transakziozkoak. Ebaluazio-era Foro hau taldeen funtzionamendu ona ziurtatzeko erabiltzen denez, irakasleak segimendua egiten du eta soilik esku hartzen du arazoak atzematen baditu. Ikerketahelburuz aztertu dira mezuak soilik, komunikazioaren tipologia eta mezuen hizkuntz alderdiak analizatzeko. Irakats-jardunari lotutako jarraipideak Ikasleek nahi beste denbora erabil dezakete zeregina betetzeko eta nahi duten unean egin dezakete. Jarraipideak plataforman idatziz ematen zaizkie. Jarduera derrigorrezkoa da. Zuzenean plataforman idazten dute, Moodle plataformako Foroa izeneko jardueran. Curriculum edukia Komunikazio gaitasun akademikoaren garapenean, jarduera hauek ikerketa testuen laburpenarekin, erreferentzia bibliografikoekin eta ahozko aurkezpenekin erlazionatzen dira. Harremanen konstelazioa Tutore-taldeak eta tutorizatu-taldeak. Banakoen ekoizpena talde-lanaren parte gisa ulertzen da eta jasotako feedbacka lan-taldeari eskaintzen zaion feedback modura interpretatzen da. Lan-taldeak ez dira simetrikoak, lan-talde bakoitzak beste lantalde bat du tutorizatzeko, baina talde tutorizatua ez da talde beraren tutore. Ikasketa-urtea Bai ikasle tutoreak, bai ikasle tutorizatuak ikasturte berekoak dira, gela berekoak hain zuzen ere. Trebetasunak Bai ikasle tutoreek, bai ikasle tutorizatuek trebetasun beretsua dute baina elkarrekin lan egiten dute zeregina sakonago ulertzeko eta zailtasunak partekatzeko. Rolaren jarraipena Tutore-tutorizatuaren rolak irakasgaian zehar egonkorrak dira, tutore-rola indartzeko. Irakasleak bi rolen segimendua egiten du, euren eginkizunetan laguntzeko eta jasotako feedbacka euren ikaskuntzan integratzea errazteko. Lekua La tutorización se informa a través del entorno virtual y se desarrolla principalmente en este entorno. Los equipos tutores se relacionan con los equipos tutorizados en momentos presenciales puntuales, para conocer la situación del equipo y sus avances. Ingurune birtualean informatzen da tutoretzaz eta gehienbat ingurune birtualean gauzatzen da. Talde tutoreak aurrez aurreko une zehatzetan egiten du lan talde tutorizatuarekin, lan-taldearen egoera eta aurrerapenak ezagutzeko. Denbora Elkarren arteko tutoretza irakasgaiaren denboraren barruan planifikatzen da eta aurrez aurre eta eskolaz kanpoko lan-orduen barruan integratzen da. Tutorizatutako lantaldeen ezaugarriak Lan-taldeetako kide guztiek jasotzen dute tutoretza Tutoreen lan-taldeen ezaugarriak Lan-talde guztiak dira tutore Helburuak Irakasgaiko zereginen helburuak sakonki ulertzea, ikaskideen errore eta ondo egiteetatik ikastea, zereginen nolakotasunaren kontzientzia hartzea, ebaluazio- 376 irizpideak interpretatzen trebatzea, beste taldeetan gertatzen ari denaren berri izatea (fokua zabaltzea). Jasotako ebaluazioaren inpaktua Tutorizatuentzat orientaziozko ebaluazioa da, ez die lan-talde tutorizatuaren kalifikazioei eragiten. Irakasleak tutore-taldearen lana kalifikatzen du. Taldekatze-mota Talde-lanerako eratu diren talde berak dira tutore-tutorizatu taldeak osatzen dutenak. Taldeen arteko tutoretza da, talde barruko elkarren arteko ikaskuntza informalki gauzatzen dela ulertzen da eta ez da rol espezifikorik zehazten. Erabilitako ebaluaziotresnak Feedbacka argitasunez zehaztutako ebaluazio irizpideetan oinarritzen da. Tutoretza prozesuaren irekitasuna Publikoa (ikasgela osoaren aurrean), gainerako ikaskideek ere emandako feedbacka ikusi ahal izateko. Horrez gain, irakasleak emandako hainbat feedback lantzen ditu eskoletan, tutoretza-lana orientatzeko edo gidatzeko. 377 (4) Testuarteko testuen ekoizpena (4.0) Testuarteko testu laburra (2010/11 eta 2012/13 ikasturteetan) (4.0.1) 2010/11 ikasturtean: Jardueraren testuingurua Birtuala. Gai orokorra, hezkuntzari lotutakoa. “Komunikazioa Unibertsitatean” gai orokorreko azpigai bat hautatu behar dute, irakasgaian zehar lantzen diren alderdien inguruko artikulu bat sortzeko. Ikaslearen rola Unibertsitateko ikasle rola. Ikaskideei zuzendutako artikulua sortu behar dute. Inputa Interneten informazioa bilatu behar dute testua dokumentatzeko. Irakasgaian landutako gaiak ere input gisa har ditzakete. Jarduera-mota Testu laburra idatzi, 500 hitzekoa gehienez, hautatutako azpigaiaren inguruan. Hizkuntza Euskara eta gaztelania. Nahi duten hizkuntzan egin dezakete lehen bertsioa eta irakaslearen berrikusketaren ondoren, beste hizkuntzara itzuli. Publikotasuna Testuaren lehen zirriborroa pribatua da (ikasle-irakasle artekoa). Irakaslearen feedbackaren ondoren, ikasleak itzultzen du eta irakaslearen oniritzia badu, blog publiko batean argitaratzen du irakasleak. Diskurtso tipologia Testu erreferentziala da, dibulgatiboa, monogestionatua. Deskribapena, azalpena edota instrukzioa-aholkua dira testuaren eragiketa nagusiak. Ebaluazio-era Irizpideetan oinarritutako ebaluazioa, irakasleak irizpide horien gainean ebaluazio kualitatiboa eskaintzen dio ikasleari eta testu zirriborroan iruzkinak eta zuzenketak iradoki. Ebaluazio prozesua honakoa da: lehenik, hizkuntzetako batean idatzitako bertsioa igotzen du ikasleak; irakasleak berrikusten du, ebaluatu, feedbacka eman eta onartu edo berridazketa eskatzen du. Ondoren, irakasleak lehen zirriborroa onartzen duenean, behin betiko bertsioa eta beste hizkuntzan itzulpena igotzen du ikasleak, maketazio eta formatua landuz (irudiak, azpimarrak, tituluak...). Irakats-jardunari lotutako jarraipideak Ikasleek nahi beste denbora erabil dezakete zeregina betetzeko eta nahi duten unean egin dezakete, ikasturtearen lehen sei asteetan zehar. Zuzenean plataforman idatzi behar dute, Moodle plataformako Online zeregina izeneko tresnaren bidez. Irakasleak lehen bertsioa ontzat ematen duenean, behin betiko bertsioa eta itzulitako bertsioa igotzen dute, biak batera, testu-prozesatzailea erabiliz prestatutako testuan. Irakaslea da blogean argitaratzeko erabakia eta ardura hartzen duena. 378 (4.0.2) 2012/13 ikasturtean: Jardueraren testuingurua Birtuala. Gai profesionala, hezkuntzari lotutakoa. Elkarlaneko sare-proiektu profesional bati ekarpen bat egin behar dute, eskainitako hezkuntza-proiektuetatik bat hautatuta. Ekoizten duten testua jatorrizko benetako proiektuan integratzeko modukoa izango da, hau da, hautatutako elkarlan proiektuak eskaintzen dio ikasleari komunikazio testuinguru erreala. Ikaslearen rola Hezitzaile rola, rol profesionala, alegia. Inputa Hainbat sare-proiektutako estekak eskaintzen zaizkie, testuinguru errealeko adibideak ikusteko errefentzia gisa. Inputa, hortaz, hautatutako proiektuaren webgunea da. Horrez gain, proiektuen blogean bigarren mailako ikasleen lanak ere argitaratu direnez, lan horiek ere erabil ditzakete erreferentzia gisa. Jarduera-mota Testu bat sortu, elkarlaneko sare-proiektuaren eskakizunetara egokitzen dena: idatzizko testu bat, bideo bat edo hipertestu bat. Hizkuntza Gaztelania. Publikotasuna Testuaren lehen zirriborroa ingurune birtualeko foroan partekatzen da, publikoki ikaskideen artean. Irakaslearen onarpenaren ondoren, irakasleak berak argitaratzen du ikasgelako blogean eta jatorrizko proiektuko koordinatzaileei bidaltzen die, hala baderitzote jatorrizko webgunean ere argitaratua izan dadin. Diskurtso tipologia Testua monogestionatua edo poligestionatua izan daiteke. erreferentziala da, dibulgatiboa, monogestionatua. Deskribapena edota azalpena dira testuaren eragiketa nagusiak. Ebaluazio-era Ebaluazio irizpideak ez dira parekoak kasu guztietarako. Proiektuak ebaluatzeko, jatorrizko proiektuekiko egokitasuna aztertzen da. Ikasleek aukera dute irakaslearen feedbackaren ondoren, lanean hobekuntzak egiteko. Egindako lana argitaratzeko bezainbateko kalitatea bada, puntu bat lortzen du ikasleak. Kalitatean, kontuan hartzen da ikasleak egindako lanak bere irudi profesionalean izango duen inpaktua, eta inpaktu positiboa izateko adinako kalitatea ez badu, ez da argitaratuko, nahiz eta zeregina gainditutzat eman. Irakats-jardunari lotutako jarraipideak Ikasleek nahi beste denbora erabil dezakete zeregina betetzeko eta nahi duten unean egin dezakete, ikasturte osoan zehar. Orokorrean, irakasgaiaren amaiera aldera egitea gomendatzen da, presio baxuko garaian. Lanak (edo lanen estekak) dagokion forora igotzen dituzte. Ontzat ematen diren lanak proiektuen blogean argitaratzen dira. 379 (4.a) Taldeko testuarteko testua Jardueraren testuingurua Konbinatua (aurrez aurrekoa, birtuala eta ikasleek erabakitako testuingurua). Gai diziplinarra da, hezkuntza esparrukoa, eta lehen mailako lehen lauhileko bost irakasgaietan garatzen da.. Ikaslearen rola Lana garatzeko, ikasleek gaia fokalizatu behar dute eta eskuhartze jakin bat erabaki (inkesta bat prestatu eta aplikatu, proposamen didaktiko bat egin, plan bat proposatu...), ikertzaile-hezitzaile rola bereganaturik. Inputa Zereginari ekin aurretik ikasleek taldean lan esploratorioak egin dituzte iturri bibliografikoen bila. Irakasgai bakoitzean input espezifikoa jasotzen dute eta Komunikazio Gaitasunaren Garapena irakasgaian egituraketa orokorra, hizkuntzaren erabilera, zuzentasuna, koherentzia, kohesioa eta testualtasunari lotutako azalpenak jasotzen dituzte. Aipatutako zeregin hauek ere input funtzioa bete dute: (1.a), (2.a), (3.b) eta (3.c). Jarduera-mota Lau (edo hiru) ikasleren artean sortutako taldeetan bildurik, lauhilabetean zehar 25 orrialdeko ikerketa-erako txosten erreferentziala eta testuartekoa idazten dute a, ikerketa-txostenen egiturara hurbiltzen dena (ikerketa zentzu malguan interpretatuta). Gai bat hartuta, gaia fokalizatu, bibliografia arakatu, gaiari lotutako proposamen bat egin behar dute lan-taldean (inkesta, esku-hartze proposamena, analisia, proposamen didaktikoa...) eta jasotako emaitzak eta ondorioak argitzen dituzte. Lan honen bidez, lauhileko bost irakasgaietako hainbat eduki eta gaitasun integratzea espero da. Hizkuntza Euskara Publikotasuna Pribatua da, soilik irakasleekin partekatzen da. Ahozko defentsa egiten da ikaskideen aurrean, lanaren ondorio nagusiak partekatzeko. Diskurtso tipologia Comunicación de tipo predominantemente cognitivo Testu erreferentziala da, akademikoa, poligestionatua. Deskribapena eta azalpena dira nagusi, parafrasiekin batera. Ebaluazio-era Errubrikan oinarritutako ebaluazioa. Lehen lauhilabeteko bost irakasgaietan parte hartzen duten irakasleek ebaluatzaile bikoteak egiten dituzte. Idatzizko txostena, bost irakasgaien kalifikazioaren %10 da eta bikoteak erabakitzen duen kalifikazioa irakasle-taldeak ontzat ematen du. 380 Irakats-jardunari lotutako jarraipideak Zeregin honek gida zehatz bat du gaitasunak, helburuak, lanaren egitura, ebaluazio irizpideak eta ematekoen epeak zehazten dituena (2. Eranskina). Ikasleek nahi beste denbora erabil dezakete zeregina betetzeko eta nahi duten unean egin dezakete, eta ikasturte hasieran zehaztutako amaiera data zehatz batean eman behar dute lana. Prozesuan zehar, ikasleek hainbat irakasleren aholkuak eta gidaritza jasotzen dute eta gida berezi bat dute oinarrizko informazioa duena (ikus. 3. eranskina). Horrez gain, amaiera epearen erdialdera, ikasleek lanaren fokalizazioa eta oinarrizko egitura eman behar diote koordinatzaileari, irakasleen eskura jar dezan, ikasleen aurrerabidea orientatzeko. Plataforman, material lagungarria dute eta (3.a), (3.b) eta (3.c) foroak erabiltzen dituzte prozesua kudeatzeko. Lana testu-prozesadorean idazten dute; amaierako bertsioa pdf formatuan igotzen dute plataformako talde-forora eta inprimatutako kopia bat ematen diote irakasle-koordinatzaileari. Jardueraren testuingurua Aurrez aurrekoa. Gai diziplinarra. Idatzizko azterketen ohiko ingurunean egiten da. Ikaslearen rola Unibertsitate ikaslea. Inputa Irakasgaian hizkuntzalaritza aplikatuaren historiaren inguruan jasotako materiala eta eskolak (irakasgaiaren lehenengo gaia). Jarduera-mota Egokitutako hizkuntzalaritza autorearen ekarpena azaldu idatziz 1000 hitz inguruan, paperean. Hizkuntza Euskara. Publikotasuna Pribatua. Diskurtso tipologia Testu erreferentziala da, akademikoa, monogestionatua. Azalpena da eragiketa nagusia. Ebaluazio-era Irizpideetan oinarritutako ebaluazioa. Jarduera hau gainditzea derrigorrezkoa da irakasgaia gainditzeko. Horretarako, edukien egokitasunaz gain, ezinbestekoa da hizkuntzaren alderdi formalak betetzea (zuzentasuna, kohesioa eta koherentzia). Proba hau ikerketa honetako ikertzailea ez den irakasle batek kalifikatzen du, talde guztietan irakasle berak. Irakats-jardunari lotutako jarraipideak Ikasleek gehienez 40 minutu dituzte testua idazteko. Denbora mugatua da edukiak lauhilabetean zehar landu direnez, testua eraiki behar dutelako soilik. Testuak autonomoa izan behar du, ez da onartzen ideiak zerrendatzea edo eskematikoki aurkeztea. 5. ERANSKINA GAITASUNEN TAULA OSOA (EQF MARKOA) ETA BERE EGOKITZAPENA GAITASUN KOMUNIKATIBO ETA SOZIALA BALIOESTEKO MATRIZEAN. 5.1 Eranskina Europar Markoko erreferentziazko zortzi mailak Titulazio eta Egiaztatze Profesionaletarako, ikaskuntza emaitzen arabera definiturik (Commission of the European Communities, 2005, pp.18-20, itz.) Maila Ezagutzak Trebetasunak Gaitasun pertsonal eta profesionalak 1) Autonomia eta ardura 2) Ikasteko gaitasuna 3) Gaitasun komunikatiboa eta soziala 4) Gaitasun profesional eta bokaziozkoa 1 Oinarrizko ezagutza orokorrak ditu. Oinarrizko trebetasunak eta gaitasunak erabiltzen ditu zeregin sinpleak egiteko. Lana edo ikasketa betetzen du gainbegiratze zuzenaren pean eta eraginkortasun pertsonala frogatzen du testuinguru xume eta egonkorretan. Ikasteko orientazioa onartzen du. Idatzizko komunikazioko erantzun xumea. Norberaren rol soziala erakusten du. Arazoak konpontzeko prozeduren gainean arreta erakusten du. 2 Esparru zehatz bateko oinarrizko ezagutza orokorrak ditu eta ulertzen ditu. Ezagutzen ulermena gertaera eta ideia nagusietara mugatzen da. Oinarrizko trebetasunak eta gaitasunak erabiltzen ditu zereginak egiteko, ekintzak errutinak eta estrategiak definitzen dituzten arauak dituenean. Metodo, tresna eta material oinarrizkoak hautatu eta aplikatzen ditu. Ardura mugatua hartzen du lanean edo ikasketetan hobetzeko testuinguru xume eta egonkorretan, talde ezagun eta homogeneoetan. Ikasteko orientazioa eskatzen du. Idatzizko komunikazioko erantzun xume baina xehetua. Bere rola egoera sozial desberdinetara egokitzen du. Arazoak konpontzen ditu emandako informazioa erabiliz 3 Esparru bateko ezagutzak aplikatzen ditu, prozesuak, teknikak, materialak, tresnak, lan-taldea, terminologia eta Bere esparruko hainbat trebetasun espezializatu erabiltzen ditu zereginak betetzeko eta gai da metodo, Zereginak betetzeko ardura hartzen du eta independentzia erakusten du bere rolean lanean edo Ikasteko ardura hartzen du. Idatzizko komunikazio xehetua ekoizten du (eta horrela erantzuten du) Bere portaeraren eta Arazoak konpontzen ditu ondo ezagunak diren informazioiturriak erabiliz eta 384 zenbait ideia teoriko barne. gailu eta materialen hautaketa eta egokitzapena interpretatzeko zeregin horiek betetzeko. Betetako zereginen ikuspegi desberdinak ebaluatzen ditu. ikasketetan, testuinguruak oro har egonkorrak baina aldaketa-faktoreak izanik ere. ulermenaren ardura onartzen du zenbait alderdi sozial kontuan hartuz. 4 Bere espezializazio eremuko askotariko ezagutza praktikoak eta teorikoak aplikatzen ditu. Egoera laboral edo akademiko batetik eratorritako zereginak betetzeko ikuspegi estrategikoak garatzen ditu, ezagutza espezifikoak eta informazio iturri espezializatuak erabiliz. Erabilitako ikuspegi estrategikoaren arabera ebaluatzen ditu emaitzak. Bere rola kudeatzen du gainbegiratzea duenean, lanean edo ikasketatestuinguruetan, testuinguru hauek orokorrean aurreikusteko modukoak izanik ere, faktore batzuek aldaketa eragiten dutenean eta elkarren artean erlazionaturik daudenean. Iradokizunak egiten ditu emaitzak hobetze aldera. Besteren lana gainbegiratzen du eta besteren ikaste-prozesuetan zenbait ardura hartzen du. Ikasketetan autozuzendaritza erakusten du (selfdirection). Idatzizko komunikazio xehetua ekoizten du (eta horrela erantzuten du) egoera ezezagunetan. Bere autoezagutza erabiltzen du bere portaera aldatzeko Arazoak konpontzen ditu adituen informazioiturriak integratuz eta alderdi sozialak eta etikoak kontuan hartuz. 5 Askotariko ezagutza teoriko eta praktikoak aplikatzen ditu, orokorrean bere espezializazio eremukoak, eta bere ezagutzak dituen mugen kontziente da. Erantzun estrategikoak eta sortzaileak garatzen ditu problema zehatzak, abstraktuak eta ondo definituak ebazteko. Bere ezagutza teorikoak eta praktikoak problema berriak ebazteko transferi ditzakeela erakusten du. Proiektuak modu independentean kudeatzen ditu, proiektu hauetan askotariko faktoreak tartean dituzten arazoak konpontzen eskatzen dutenean, erabakiok aurreikusi ezineko eragina izan dezaketenean ere. Sormena erakusten du proiektuen kudeaketan. Beste pertsona batzuen lana kudeatzen du eta bere eta besteen emaitzak Bere ikasketak autoebaluatzen ditu eta aurrera begira dituen beharrak identifikatzen ditu. Ideiak ondo egituratuak eta koherente aurkezten dizkie kideei, ikuskatzaileei eta irakasleei, informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa erabiliz. Munduaren ulermen barneratua adierazten du, besteenganako atxikipena islatzen duelarik. Arazo abstraktu eta zehatzentzako erantzunak formulatzen ditu. Esperientzia erakusten du elkarreragin operazionalean bere esparruan. Epaiak ematen ditu jakintza soziala eta etiko adierazgarria kontuan hartuz. 385 berrikusten ditu. Beste batzuk trebatzen ditu eta lan-taldea garatzen laguntzen du. 6 Bere espezializazio eremuko askotariko ezagutza praktikoak eta teorikoak aplikatzen ditu. Ezagutza horietariko batzuk aurreratuak dira eta teoria eta printzipioen analisi kritikorako gaitasuna eskatzen dute. Eremu espezifiko eta konplexu bateko metodoak eta tresnak menderatzen dituela erakusten du, eta berrikuntzak sartzen ditu erabiltzen diren metodoetan. Administrazio-diseinua, baliabideak eta taldeak kudeatzeko erantzukizuna erakusten du, aurreikusi ezin diren laneko zein ikasketetako testuinguruetan eta arazo konplexuak ebatzi behar ditu elkarreraginean dauden faktore asko daudenean. Sormena erakusten du proiektuen kudeaketan eta ekimena erakusten du prozesuen kudeaketan, taldea garatzeko beste batzuk trebatzea ere eskatzen duenean. Tinkoa da bere burua ebaluatzen eta ikasbeharrak identifikatzen. Ideiak, arazoak eta irtenbideak komunikatzen dizkie espezialistei eta ezespezialistei teknika desberdinen bitartez, besteak beste, informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa erabiliz. Munduaren ulermen barneratua adierazten du eta elkartasuna erakusten du besteengan. Informazio adierazgarria bildu eta interpretatzen du, arazoak konpontzeko. Esperientzia erakusten du elkarreragin operazionalean testuinguru konplexuetan. Epaiak ematen ditu laneko zein ikaskuntzako testuinguruetan, jakintza soziala eta etiko adierazgarria kontuan hartuz. 7 Bere espezializazio eremuko oso ezagutza praktiko eta teoriko zehatzak aplikatzen ditu, besteak beste espezializazioaren ezagutza aurreratu batzuk. Ezagutza horiek balio dute ideia originalak garatzeko eta aplikatzeko. Analisirako gaitasuna erakusten du bere espezializazio eremuan eta eremuen arteko erlazioetan. Problemak diagnostikatzen ditu, eremu berrietako edo elkarreragineko ezagutzak integratuz eta osatu gabeko informazioan edo informazio partzialetan oinarritzen diren epaiak emanez. Trebetasun berriak garatzen ditu, sortzen ari diren ezagutza eta tresnekin lotutakoak. Lidergoa eta berrikuntza erakusten du ezezagunak diren laneko zein ikasteko testuinguruetan, konplexuak eta aurreikusiezinak direnean eta askotariko faktoreak elkarreraginean daudenean. Taldeen jarduera estrategikoak berrikusten ditu. Autonomia erakusten du ikaskuntzaren norantzan eta ikaskuntza prozesuen gaineko ulermen maila jasoa du. Arazoak ebazten ditu jakintza-iturri konplexuak integratuz, iturri hauek osagabeak izanik ere, testuinguru berri eta ezezagunetan. Esperientzia erakusten du elkarreragin operazionalean aldaketaren kudeaketan, testuinguru konplexuetan. Lanean edo ikasketetan sortzen diren kontu sozial, zientifiko eta Lidergoa eta berrikuntza erakusten du ezezagunak diren laneko zein ikasteko testuinguruetan, konplexuak eta aurreikusiezinak direnean eta askotariko faktoreak elkarreraginean daudenean. Taldeen jarduera estrategikoak berrikusten ditu. 386 etikoei erantzuna ematen die. 8 Ezagutza espezifikoak aplikatzen ditu ideia berri eta konplexu aurreratuenen analisi kritikoa, ebaluazioa eta sintesia egiteko, bere espezializazio eremuan. Dauden ezagutzak edo praktika profesionalak zabaltzen edo berdefinitzen ditu, edo beste espezializazio eremu batzuekin erlazionatzen ditu. Proiektuak ikertu, sortu, diseinatu, inplementatu eta egokitu egiten ditu ezagutza eta soluzio berrietara eramaten dutenak. Lidergo, berrikuntza eta autonomia nabarmena erakusten du lanean eta ikasketa testuinguru berrietan eta arazoak ebaztea eskatzen dutenean, askotariko faktoreak elkarreraginean daudenean. Ideia edo prozesu berriei modu iraunkorrean ekiteko gaitasuna erakusten du, baita ikaskuntza prozesuen gaineko ulermen maila jasoa ere. Ideia berri eta konplexuak kritikoki analizatzen, ebaluatzen eta sintetizatzen ditu eta prozesu horien ondorioz, erabaki estrategikoak hartzen ditu. Esperientzia erakusten du erabakiak hartzeko estrategietan, elkarreragin operazionaletan testuinguru konplexuetan. Bere ekintzen bidez, aurrerapen sozial eta etikoak sustatzen ditu. Lidergo, berrikuntza eta autonomia nabarmena erakusten du lanean eta ikasketa testuinguru berrietan eta arazoak ebaztea eskatzen dutenean, askotariko faktoreak elkarreraginean daudenean. 387 5.1 Eranskina Gaitasun Komunikatiboa eta Soziala Balioesteko Matrizea (Ezeiza &Palacios, 2009). Gaitasun maila Ikaskuntza-emaitzak Komunikazio tipologia Komunikazio mota Elementu linguistiko eta paralinguistikoak E-moderazio fasea 1 Idatzizko komunikazioko erantzun xumea. Norberaren rol soziala erakusten du. Erantzun laburra, foroan bere presentzia erakusteko soilik D 1. perts. sing. Informazio edo iritzi hutsa 30-70 hitz ggb. 1 2 Idatzizko komunikazioko erantzun xume baina xehetua. Bere rola egoera sozial desberdinetara egokitzen du. Kontua azaltzen du irakaslearen partehartzeari erantzunez D 1. pers. sing 70-150 hitz ggb. Diskurtso markatzaileren bat 1 3 Idatzizko komunikazio xehetua ekoizten du (eta horrela erantzuten du). Bere portaeraren eta ulermenaren ardura onartzen du Besteei euren iritzia galdetzen die. Hariko beste partehartzeren bati/batzuei erreferentzia egiten die R 1. pers. sing 50-150 hitz ggb. Diskurtso markatzaile batzuk (esanguratsuak) Zehar-estiloko markatzaileak 2 4 Idatzizko komunikazio xehetua ekoizten du (eta horrela erantzuten du) egoera ezezagunetan. Bere autoezagutza erabiltzen du bere portaera aldatzeko Diskurtso egituratua. Informazioa argitasunez aurkezten du R Aditz inpertsonalak eta 3. perts. sing/plur 100-200 hitz Diskurtso markatzaileen eta tresna kooperatiboen erabilera intentsiboa 3 5 Ideiak ondo egituratuak eta koherente aurkezten dizkie kideei, ikuskatzaileei eta irakasleei, informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa erabiliz. Munduaren ulermen barneratua adierazten du, besteenganako atxikipena islatzen duelarik. Eduki onargarria, iritzigarria. Hariko gaiari egiten dio erreferentzia, kanpoko erreferentziak erabiltzen ditu edo aurreko hari bati egiten dio erreferentzia. I 1. pp. erabilera hedatuagoa. Emotikonoak, harridura markak eta galderaikurrak 150-250 hitz 3 388 6 Ideiak, arazoak eta irtenbideak komunikatzen dizkie espezialistei eta ezespezialistei teknika desberdinen bitartez, besteak beste, informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa erabiliz. Munduaren ulermen barneratua adierazten du eta elkartasuna erakusten du besteengan. Foroko hari bat aurkezten du eta bere kideak animatzen ditu parte hartzera. Sintetizatzen du elkarrizketa gidatzeko. I Hari bat hasten du Eranskinak eta informazio osagarria gehitzen du. 1. eta 2. pp. Emotikonoak, harridura-markak eta galderaikurrak 100-300 hitz 4 7 Proiektu, metodo eta apunteen emaitzak komunikatzen dizkie espezialistei eta ez espezialistei teknika egokiak erabiliz. Gizarte-arauak eta harremanak ikertu eta islatzen ditu eta moldatzeko edo aldatzeko jarduten du. Mezua kideen partehartzeetan oinarriturik eraikitzen ditu material teknikoekin konbinatuz. I Hari bat hasten du. Eranskinak eta informazio osagarria gehitzen du. Diskurtso-markatzaileen erabilera intentsiboa. 250-350 hitz. 4 8 Jakinduriaz komunikatzen du, kideekin diskurtso kritikoa garatuz espezisten komunitate batean. Gizarte-arauak eta harremanak ikertu eta islatzen ditu eta ekintzak lideratzen ditu alda daitezen. Bere kasa e-moderatzen ditu hariak Dibulgatzailea. Kideei feedback pertsonalizatua. Haria lideratzen du. I Haria hasten du. Eranskinak eta informazio gehigarria erabiltzen du. Maiz hartzen du parte. Partaidetza-neurri desberdinak. Adostasun esamoldeak txanda hartu edo uzteko. 1pp eta 2ps. Animo esapideak. Umorea. 200-350 hitz. 5 Taula interpretatzeko gakoak Gaitasun-maila eta ikaskuntza emaitzak Komunikazioa eta gaitasun soziala, 1. mailatik 8. erako progresioa (iii) (Commission of the European Communities (2005) E-moderazioaren faseak (Salmon, 2000) 1: Sarrera eta motibazioa 2: On-line sozializazioa 3: Informazio-trukea 4: Jakintza eraikitzea 5: Garapena
addi-61b1943f1909
https://addi.ehu.es/handle/10810/17495
addi
cc-by 4.0
2015-12-14
science
Aizpurua Olaizola, Oier
eu
Development of analytical methods for the exploitation of bioactive compounds
Mila esker. Mila esker bihotzez 4 urte hauetan zehar horrenbeste buruhauste sortu dizkidazuenei. Lehenik eta behin mila esker zuri krisia, gaur egungo errealitatearen gordintasuna Idokiren adibidearekin erakustearren, eta gauzatutako lana aurrera eramateko aurrekontua mugatzearren. Zugatik izan ez balitz ez nukeen ikasiko ikerketa lan bat gauzatzeak duen kostu erreala zein den, eta hori aurrera begira ezinbestekoa dela iruditzen zait. Mila esker zuri ere burokrazia, farmazietan gorputzarentzat askoz kaltegarriagoak diren botiken kiloak eta kiloak saltzen diren bitartean miligramo bateko "droga arriskutsuen" estandarrak erosteko horrenbeste zailtasun ipintzeagatik (eskumiñak bide batez oporretan nengoela aduanetatik deika eta deika aritu zitzaizkidan langileei). Zuri esker etxean askotan aditutako "las cosas del palacio van despacio" esaldiari askoz zentzu gehiago hartzen diot orain. Mila esker nola ez fibromialgia duten gaixoengan kannabisa erabiltzeak duen eragina aztertzeko ikerketa talde, erakunde eta enpresa ezberdinen artean garatzen aritu ginen proiektua ezereztea lortu zuten politikari, epaile eta arduradunei ere. Lehen zalantzarik baldin banuen orain argi gelditu zait gai sozialak tabu politiko bihurtzeko duzuen gaitasuna, unibertsoa eta gizakiaren inozokeria bezala mugagabea dela. Nola ez, mila esker zuri ere Manolo, zientziarik garrantzitsuena pazientzia dela erakustearren. Guztiak eskertzea ez da erraza, beraz norbait ahaztu badut mila esker hari ere eta mesedez barka nazala. Eta barkatuko nauzue zuek ere, baina apur bat egolatra izan nahi nuke. Azken batean nire tesia da, eta nork sortu dizkit nire buruak baino buruhauste gehiago? Mila esker beraz Oier! Hanka sartutako aldi bakoitzagatik mila esker, guztia ondo egin ezkero ez nukeen ikasitakoaren erdirik ikasiko eta. Izan ere tesia ikasketa prozesu bat bezala ikusten dut nik. Niretzat tesia ez da sukaldari aditu baten errezetak eta esanak hitzez hitz jarraituz platera zoragarriak prestatzea; hainbat aldiz zikindu, hatzak moztu, pikantearekin pasa, gatza botatzeaz ahaztu eta janaria erre ostean zure kabuz platera zoragarri eta berritzaileak prestatzeko gaitasuna lortzea baizik. Eta horretarako ere behar da sukaldari adituen laguntza, asko gainera. Lerro hauek erabili nahi nituzke beraz nire bi chef-ak eskertzeko, kasu honetan inongo ironiarik gabe. Eskerrik asko Aresatz eta Pati, gauzak nire kabuz egiteko eta hanka sartzeko askatasuna eman, baina aldi berean behar izan zaituztedan guztietan hor egotearren. Zalantzan dauden guztiei esango diet zuen sukaldetik pasatzeko, ez zaie damutuko eta. Eskerrik asko bihotzez. Eskerrik asko baita gure culinary center-eko Mitxelin izarra izan den Nestorri. Eskerrik asko benetan emandako laguntzarengatik eta sukalde berrietarako ateak zabaltzeagatik. Muchas gracias también a l@s compañer@s de Foodomics por haberme hecho sentir como en casa y por darme la oportunidad de aprender tanto en tan poco tiempo. And of course, many thanks to AiFame GmbH people, specially to you Umut, for believing in me and for giving me such an opportunity. Eskerrak bihotzez Renovatioko kideei ere eurekin sukaldatzeko aukera eskeini izanagatik. Eta nola ez, eskerrik asko 4 urte hauetan zehar sukaldea banatu dugun gainontzeko chef eta chef ikasle guztiei eta bakoitzari. Eskerrik asko beti laguntzeko prest egoteaz gain gatza eta piperra eguneroko ogi bihurtu eta momenturik okerrenak azukrez goxatzearren. Amantal eta txano zuriaren atzean pertsona bat ezkutatzen du baina sukaldariak. Eta ez da sukaldean ondo arituko bertatik kanpora gustura ez badago. Zorionez ez da nire kasua. Hargatik, besarkada bero bana eman nahi nieke urte hauetan zehar munduko hiriburuko bizitzan bidelagun izan ditudan pisu-kide, bertso-kide, pala-kide, zine-kide, parranda-kide eta mota guztietako kide zoragarriei. Besarkada bero bana baita Motxiandarrei, koadrilakoei (bereziki txinatarren lana egiten eta magia egiten jarri ditudanei) eta une onak zein txarrak elkarbanatu ditudan gainerako tarta pusketei ere. Eta nola ez, besarkada bero bat baita sukaldean ezagutu eta azken urte hauetan etxe osoan zehar usain goxo-goxoa zabaltzen ari den nire brownie-ari ere. Azkenik, eskerrak bihotz bihotzez eta besarkada bero bana, kafearen, ardoaren, azukrearen eta mahai gainean aurkitutako guztiaren soberakinekin nahasteak prestatzen nituenetik sukaldari bihurtzerainoko prozesuan ondoan izan zaituztedan etxekoei eta etxekotzat ditudanei. Esker hitzak ez dira aski zuen kasuan, beraz sukaldari txapela kentzen dut zuen aurrean. Sarrera 7 Abiaduraren aroan bizi gara. Gauzak hamar urtean aurreko 50 urteetan baino gehiago aldatzen diren aroan. Mundua abiadura zorabiagarri batean biraka dabilenez eta bertatik ezin jaitsi garenez, geu ere erritmo horretan lasterka bizi behar garen aroan. Geure itzalak aurreratuko gaituen beldur garen eta infiniturantz zuzentzen den etengabeko estres egoera batean bizi garen aroan. Egunari orduak falta zaizkiolako McDonalds-ean korrika eta presaka hanburgesa bat jaten dugun bakoitzean psikologo adituren batek gaixotasun berriren bat diagnostikatzen duen aro eroan. Dena den, pixkanaka ohartzen hasi gara aurrerapenak ez duela zertan izan penak aurreratzea, gelditu, arnas hartu eta oinarrirantz urrats bat ematea ere aurrera egiteko modua izan daitekeela batzuetan. Ohartzen hasi gara bizitza osasuntsu eta zoriontsu bat izateko giltza ez digula lurretik 1400 argi urtera aurkitutako Kepler-452b planetak emango, betidanik gure aurrean izan dugunak baizik: ama naturak. XXI. mende ero honetan ere berak eskain diezazkigukeela osasun onean egoteko oinarrizko elikagaiak eta baita gaixotzen garenean sendatzeko eta minak baretzeko konposatu miragarriak ere. “Jaten duguna gara”. Hala esan zuen Hipokrates-ek duela ia bi milurteko eta erdi. Esan bakarrik ez gainera, bere printzipioei jarraiki 107 urte luzez bizi izan zen Antzinako Greziako medikua. Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen Hipokrates-ek arrazoi ez zuenik; aitzitik, esaldiari jarraipena eman zaio “jaten duguna gara eta izango gara” bihurtzeraino. Izan ere, jaioko den haurraren osasuna amaren haurdunaldiko elikaduraren menpe egoteaz gain [1], eboluzioa dietarekin hertsiki lotua dagoela baieztatua baitago [2]. Nahiz eta honen jakitun izan, mendebaldar herrialdeetan bizi-erritmoa azkartzeak aldaketak ekarri ditu elikadura-ohituretan eta ondorioz kontsumitzen diren elikagaietan. Hala, industrialki prozesatutako elikagaiak eta janari azkarra eta janari zaborra deiturikoak eguneroko ogi bilakatu dira gure artean; baita hauek duten nutrizio-balioaren galera konpentsatzeko gehigarrien beharra ere ordea. Haatik, elikagai funtzionalen (EF) kontzeptua ez da atzo gaueko kontua. 80ko hamarkadan hasi ziren erabiltzen Japonian eta "erabilera dietetiko jakinetarako elikagaiak" (food for specified health uses, FOSHU) izendapenaren barruan biltzen dira. EF hauen helburua bizi-esperantza handitzearen ondorioz sortutako gastu medikuak murriztea zen hasiera batean [3]. Hamarkada bat beranduago Estatu Batuetara iritsi ziren, bereizgarri batekin ordea, EF gisa izendatu ahal izateko elikagaiak era batean edo bestean “eraldatua” izan behar zuen [4]. Baldintza hau ez da beharrezkoa Europar Batasunean, non elikagai batek EF izateko gutxienez organismoaren funtzio baterako positiboa izan behar duen [5], funtzio fisiologikoa zehatz definituz eta egiaztatuz [6]. Gaur egun, gauza jakina da elikadura egoki batek hazkuntza, garapen eta osasun egoki bat izaten laguntzen duela, baina baita elikagai batzuk gehiegizko edo gutxiegizko kopuruan hartzea gaixotasun ezberdinen iturri izan daitekeela ere. Kontuak hala, gaur egunean kontsumitzaileek ez dituzte elikagaiak bizirauteko beharrezkoa den zerbait bezala ikusten, mirarizko sendagai bailira legez baizik. Hori dela eta, behar berriei, eta batez ere, negozio-bide berriei erantzuteko, elikagai osasuntsuagoen horniketa oso bat produzitu da azken urteotan: kaltzioarekin, gantz azido asegabeekin, bitaminekin eta abarrekin aberastutako esneak, jogurtak, margarinak eta zerealak; mineralekin, bitaminekin, polifenolekin eta abarrekin aberastutako freskagarriak; azido folikoarekin eta soja proteinarekin aberastutako barra energetikoak, etab. Are gehiago, gutxienez funtzio fisiologikoren batean eragin onuragarria duten janarietatik eratorritako konposatu bioaktibo asko pilula edo tableta moduan ere saltzen dira hainbat farmazia eta parafarmaziatan. Konposatu hauek nutrazeutiko izena hartzen dute eta denbora luze batean zehar hartuz gaixotasun ezberdin asko izatea saihestu dezakete. Esan bezala, EF ezberdin ugari aurki genitzake merkatuan. Multzo bat probiotiko, prebiotiko eta sinbiotikoena da. Probiotikoek mikroorganismo biziak daramatzate, laktobaziloak eta bifidobakteriak kasu. Hauek immunitatea indartu, mikroflora kolonikoa orekatzen lagundu, hesteetan zeharreko mugikortasuna hobetu, proliferazio zelularra bizkortu eta hainbat produktu hartzitu onuragarri garatzen dituzte [7]. Konposatu prebiotiko bat aldiz, probiotiko baten substratu trofikoa da. Gizakiak txegos ezin ditzakeen eta elikagaien parte diren osagaiak dira. Bakterio baten edo gehiagoren hazkuntza edo aktibitatea bizkortzen dutenez hartzailearentzat onuragarriak dira. Hala, hainbat gaixotasunen aurkako eragin positiboa aurkitu zaie, esate baterako idorreria [8], osteoporosia (kaltzioaren bioeskuragarritasuna handitzearen ondorioz) [9], gaixotasun kardiobaskularrak (erresistentzia intsulinikoa hobetzen dutelako) [10], minbizia [9], etab. Prebiotiko ezagunenak inulina erako fruktanoak dira. Azkenik, sinbiotikoak, probiotiko eta prebiotiko baten elkartzetik sortzen diren konposatuak dira, adibidez, bifidobakteriekin hartzitutako zuntzetan aberatsak diren esnekiak. Elkartze honek sinergia-efektuak dakartzala uste da [9]. EFen beste multzo bat zuntzekin aberastutako elikagaiena da. Giza entzimek digeritzen ez dituzten eta bakterio kolonikoek partzialki hartzitzen dituzten landare jatorriko substantziak dira, gehienbat karbohidratoak. Hainbat produktu industrial aberasten dira zuntzekin, esaterako ogiak, edariak, hotz-egosiak, gibel-orea edo hestebeteak. Bi zuntz mota ezberdintzen dira, disolbaezinak batetik eta disolbagarriak bestetik. Zuntz disolbaezinak zelulosa, hemizelulosa eta ligninaz osatuak daude batik bat eta hainbat eragin funtzional egozten zaizkie; horien artean murtxikatzeko behar handiagoa (irenste konpultsiboari eta obesitateari aurre egiteko baliagarria) [11] eta ezaugarri antioxidatzaile eta hipokolesterolemikoak [12]. Zuntz disolbagarriak aldiz, pektinez, gomez, muzilagoz eta hemizelulosa batzuez osatuak daude gehienbat. Ura harrapatzeko eta gel likatsuak osatzeko duten gaitasuna dela eta heste-aringarriak dira. Bestalde, metabolismo lipidikoari dagokionez kolesterol eta janaldien osteko intsulina mailak jaisten dituztela uste da [12, 13]. Gantz azido asegabeek osatzen dute beste multzo bat. Gantz-azido asegabeen barruan bi talde ezberdin aurki daitezke, batetik poliasegabeak eta bestetik monoasegabeak. Gantz-azido poliasegabeek (polyunsaturated fatty acids, PUFA) eragin antiinflamatorioak eta antiarritmogenikoak [14] izateaz gain arrisku kardiobaskularrak gutxitzen dituzte [15] eta kolesterol-maila jaisteko gai dira [16]. Hori dela eta, azken urteotan elikagaien industriak gantz-azido asetuak poliasegabeengatik ordezkatu ditu hainbat produktutan; opiletan, esnekietan, hestebeteetan eta arrautzetan kasu (oiloen pentsuan arrain urdinen olioa gehituz). Gantz-azido monoasegabeak (monounsaturated fatty acids, MUFA) ere, gaitz kardiobaskularrak nozitzeko arriskua gutxitzeko eta kolesterol maila jaisteko gai dira [17]. Lipoproteina hauek “kolesterol ona” bezala ezagutzen dira, arterietatik kolesterola hartu eta gibelera eramateko gai baitira, bertan iraizketa gauzatzeko. Fitoesterolak leguminosen hazietan erruz aurkitzen diren esteroide motako molekulak dira eta kolesterolaren xurgatzea eragozten dute [18]. Ezagunena β-sitosterola da, herrialde anglosaxoietan eta Europa iparraldean gehigarri dietetiko bezala arras erabilia. Sarrera 9 EF-en beste multzo bat bitaminen eta mineralen multzoa da. Bitaminak ezinbestekoak dira hainbat erreakzio metaboliko aurrera eramateko; gainera, gehienak giza gorputzak ezin sintetiza ditzakeenez, gure eguneroko dietaren parte izan behar dira nahitaez. Egungo dietan ez dira behar adina hartzen ordea, hori dela eta geroz eta beharrezkoagoak bihurtzen ari dira bitaminen gehigarriak. Euren artean aurkitzen dira erretinola (A bitamina; hortz osasuntsuen, hezur-ehun eta ehun bigunen, mukimintzen eta larruazalaren eraketan eta mantenuan laguntzen duena), erriboflabina (B2 bitamina, arnasketa zelularra eta gantz-azidoen sintesia burutzeko ezinbestekoa), azido folikoa (B9 bitamina, zelula berrien ekoizpenean eta mantenuan beharrezkoa), etab. [19]. Mineralak, bitaminen gisa, nahitaezkoak dira gorputzaren funtzionamendu egoki baterako. Elementu inorganikoak dira mineralak; haatik, organismoan entzimekin, hormonekin, proteinekin eta aminoazidoekin elkartuta azaldu ohi dira batik bat. Euren eskasiak eragin kaltegarriak ditu funtzio fisiologikoetan, burdinarenak anemia sor dezake esaterako, kromoarenak arteriosklerosia eta bihotzeko gaitzak eta kaltzioarenak osteoporosia [19]. Azkenik, euren gaitasun antioxidatzailea dela eta ezagunak diren polifenolen multzoa aurkitzen da [20]. Gaitasun antioxidatzaile honi esker konposatu hauek erradikal askeak neutralizatzen dituzte elektroi bat emanez eta euren burua arrisku gutxiagoko erradikal bihurtuz. Ondorioz, albo-erreakzioak gelditzen dituzte [21]. Halaber, Fe(II) gisako trantsizio metalen kelatzaile izanik, Fenton erreakzioa oztopatzearen ondorioz guztiz erreaktiboak diren hidroxilo erradikalek eragindako oxidazioak ere saihesten dituzte [22]. Bestalde, antioxidatzaile-kide legez ere jardun dezakete, bitaminen birsorkuntza bultzatuz [23]. Horregatik guztiagatik, hainbat funtzio fisiologiko garrantzitsu egozten zaizkie polifenolei; hala nola aktibitate antimikrobiala [24], antibirala [25], antimutagenikoa [26] eta antikartzinogenoa [27]. Hortaz gain, nootropiko bezala zerrendatuak daude polifenolak, garuneko hainbat funtzio hobetzen baitituzte; ezagutza, oroimena, adimena, motibazioa eta arreta kasu [28]. Dena den, ohartu behar gara nutrazeutikoek ez dituztela botikak ordezkatzen. Nutrazeutikoak gaixotasunak saihesteko erabili daitezke; hots, prebentzioan oinarritzen dira. Zoritxarrez, batzuetan ezinezkoa da gaixotasunak ekiditea eta kasu horretan nahitaezkoak dira botikak, gaixotasuna sendatu edo tratatzeko balio baitute. Nutrazeutikoen kasuan, konposatu aktiboen erabilgarritasunaz gain, garrantzia handia ematen zaio produktu hauen iturriari. Hala, erosleak askoz nahiago du konposatu hauek landare, janari-hondakin edo algetatik ateratakoak izatea kimikoki sintetizatuak izatea baino. Botiken kasuan ere antzeko joera bat ari da nabarmentzen azken urteotan. Gauza jakina da antzina landare medizinalak medikuntzaren zutabe nagusia zirela, baina izatez oraindik ere garrantzia izugarria izaten jarraitzen dute. Horren adibide da egun oraindik Estatu Batuetako 150 botika aginduenen artean erdiek baino gehiagok landaretatik eratorritako konposaturen bat dutela, edo munduko biztanleriaren % 80ak batik bat landareetan eta hauen erauzkinetan oinarritzen duela bere osasunaren zaintza [29]. Hortaz gain, badira baita landare batzuk arrazoi ezberdinak tarteko egun medikuntzaren munduan erabilera hain hedatua ez dutenak baina etorkizun hurbil batean ziurrenik garrantzia handia izango dutenak; euren artean ezagunena eta garrantzitsuena Cannabis sativa L. Sarrera 10 Cannabis sativa L. munduan gehien kontsumitzen den legez kontrako droga da, baina baita landare medizinal oso garrantzitsu bat ere. Kannabisaren erabilera medizinala 5000 urte baino gehiago luzatzen da atzera, Huang Ti enperadoreak Nei Ching medikuntza liburuan kannabisa osagai gisa zuten errezetak sartu zituen garaira hain zuzen ere [30]. Garai haietan kannabisa malariaren, idorreriaren edo hilekoaren arazoen aurka erabiltzen zen. Beranduago, bere erabilera munduan zehar barreiatu zen eta jakina da duela mende askotatik Asian, Ekialde Ertainean, Afrikan, Hego Amerikan zein Europan erabili izan dela. Antzinako Egiptoko momietan ere kannabisa sendagai moduan erabiltzen zenaren pistak aurkitu dira [31]. Are gehiago, badakigu erlijio askok harreman berezia zutela landare honekin, bere ezaugarri energetikoak medio Shiva jainkoaren janari gustukoena zen esaterako. Hala, XIX. mendeko Europan medikuen aginduz erabiltzen zen kannabisa eta hilekoaren arazoei, asmari, eztulari, loezinari, migrainei zein eztarriko infekzioei aurre egiteko, erditze-prozesuan laguntzeko eta opioa hartzeari uzteko farmazietan salgai jarri zituzten landarea bera eta landaretik eratorritako azalerako kremak edo tintura alkoholikoak [32] (1. irudia). 1. irudia: XIX. mendean Europako farmazietan aurki zitezkeen kannabisaren eratorri ezberdinak. Nahiz eta milaka urtetan erabilia izan, azken hamarkadetako presio soziopolitikoa dela eta kannabisaren erabilera medizinala jaisten joan da. Era berean, kannabisaren inguruko ikerkuntza oztopatua izan da eta ondorioz gaixotasun bakoitzarentzako ikerketa klinikoen eta epidemiologikoen gabezia handia da. Honen ondorioz, eta landarearen konplexutasuna tarteko, kannabisaren ezaugarri farmakologikoak ez dira agian beste landare medizinal batzuenak bezain ondo ezagutzen. Bestalde, pertsona ugarik merkatu beltzera jo behar izan dute euren burua medikatzeko eta hori dela eta inongo kalitate kontrolik pasa gabeko landareak kontsumitu dituzte; kasu askotan albo-efektuak dakartzaten dosi handiegiak hartuz eta beste batzuetan eraginik ez duten dosiak hartuz gainera. Horren jakitun, eta duela bizpahiru hamarkada egindako ikerketa zientifiko urrien emaitza esperantzatsuak tarteko, azken urteotan mundu osoko hainbat talde helburu terapeutikoetarako Sarrera 11 kannabisaren legalizazioa eskatzen ari dira. Babes honi esker geroz eta ugariagoak diren ikerketa zientifikoek kannabisa hainbat gaixotasun tratatzeko egokia eta kasu batzuetan gaur egun errezetatzen diren botikak baino eraginkorragoa eta albo-efektu gutxiago dituena dela egiaztatu dute. Honek, legalizazioaren ikuspuntuari indar gehiago eman dio eta hala ikerkuntzek eta gizartearen alde baten bultzada sozialak elkar hartuz atzera-martxarik ez duen bide bat hasi dute urteotan. Izan ere, kannabisa botika segurua da, albo-efektu gutxi sortzen dituena, gaindosiaren erruz hiltzeko arriskurik ez duena eta gaur egungo botika gehienak baino menpekotasun gutxiago sortzen duena [33-34]. Gainera helburu terapeutikoetarako behar den dosia txikia izaten da eta botika biriketatik hartu behar den kasuetarako lurrungailuak daude erretzeak sortzen dituen konposatu toxikoak ekiditeko [35]. Kontuak hala, ez da harritzekoa azken urteotan kannabisak gizartean izan duen oihartzuna. Izan ere, aski jakinak dira jadanik kannabisak dituen hainbat ezaugarri eta erabilera; esate baterako anorexia, minbizien fase aurreratu edo hies kasuetan lagungarri den gosea pizteko baliagarria dela [36-38]; minbiziak sendatzeko erabiltzen den kimioterapia errazago jasateko efektu antiemetikoa duela [39-41]; minbiziek, hiesak eta fibromialgia edo erreuma-artritisaren gisako gaixotasunek eragindako min neuropatiko kronikoari aurre egin diezaiokeela [42-44] eta esklerosi anizkoitza tratatzeko erabili daitekeela [45-47] besteak beste. Hala, Kannabinoideak Medikuntzan Nazioarteko Elkarteak (International Association for Cannabinoid in Medicine, IACM), horrela egiaztatzen duten hainbat eta hainbat ikerketa zientifikotan oinarrituz, kannabisa 8 talde patologiko ezberdinetan lehendabiziko terapia aukera dela baieztatzen du; hots, gaur egun medikuek agintzen duten sendagaia bezain eraginkorra ala eraginkorragoa dela. Talde hauek eta dituzten aplikazioak 1. taulan azaltzen dira. 1. taula IACM-k kannabisa lehendabiziko terapia aukera dela baieztatzen duen talde patologikoen, eta hauei dagozkien sintomen eta aplikazioen zerrenda. Taldea Sintomak/Gaixotasunak Aplikazioak 1 Goragale eta okadak Minbiziak 2 Goserik eza Anorexia, hiesa... 3 Muskuluen paralisia Esklerosi anizkoitza... 4 Gaixotasun neurologikoak Parkinsona... 5 Min kronikoak Artrosia, traumatismoak, fibromialgia... 6 Begiko trastornoak Glaukoma 7 Gaixotasun autoimmuneak Ultzeradun kolitisa, Crohn, artritis erreumatoidea... 8 Bestelakoak Insomnioa, antsietatea, depresioa... Bestalde, oraindik guztiz frogatuak egon ez arren, geroz eta ikerketa zientifiko gehiagok babesten dute kannabisa beste gaixotasun askotarako irtenbide garrantzitsua izan daitekeela; hala nola hainbat minbizia sendatzeko [48-51], epilepsia tratatzeko [52-53] eta Alzheimerrari [54-55], Hungtintonen gaixotasunari [56-57], diabetes kasuei [58-59] zein Touretten sindromeari [60-61] aurre egiteko. Sarrera 12 1 Polifenolak eta gantz azidoak gaixotasunen prebentzio gisa 1.1 Polifenolak Landareen erreinuan zabalduenetarikoa dagoen taldea da polifenolena. 2000. urterako 8000 egitura baino gehiago ezagutzen ziren, euren artean 4000 flabonoide inguru identifikatuak izan zirelarik [62]; kopuru hauek etengabe hazten darraie gainera. Egitura kimikoaren arabera modu honetan sailkatzen dira polifenolak [63]:  Flabonoideak o Isoflabonak, neoflabonoideak eta txalkonak o Flabonak, flabonolak, flabanonak eta flabanonolak o Flabanolak eta proantozianidinak o Antozianidinak  Ez-flabonoideak o Azido fenolikoak o Amida polifenolikoak o Bestelako polifenolak Flabonoideen oinarrizko egitura C6-C3-C6 da, non bi C6 unitateak (A eta B eraztuna) izaera fenolikokoak diren. Hidroxilazio eta kromano eraztun (C eraztuna) ezberdinak medio, aurrez aipatutako azpitaldeak bereizten dira. Salbuespena txalkonen kasua da, nahiz eta C eraztun heteroziklikorik ez izan flabonoideen familiakotzat hartzen baitira. Flabonoideen lehen azpitaldea isoflabona, neoflabonoide eta txalkonena da (ikus 2. irudia). Flabonoideak lekadunen familiako landareetan aurkitzen dira batik bat. Hargatik, soja bezalako elikagai bat kultura askotan dietaren oinarri dela kontuan hartuz, isoflabonek gizakiaren osasunean eragin garrantzitsua dutela esan daiteke. Neoflobonoideek aldiz, nahiz eta eguneroko elikaduraren parte ez izan, garrantzia handia izan dute aspaldidanik, sendabelar askotan agertzen diren konposatuak baitira. Hori dela eta 2001. urterako 130 neoflabonoide ezberdin identifikatu ziren, euren artean ezagunena dalbergina [64] delarik. Txalkonak berriz, sagarra bezalako fruituetan eta garagardoan (lupuluetan) aurkitzen dira [65, 66]. Sarrera 13 2. irudia: Flabonoideen oinarrizko egitura orokorra eta hainbat azpitalderen egitura Hurrengo azpimultzoa flabona, flabonola, flabanona eta flabanonolena da, landareen erreinuan ohikoena eta nonahi aurki daitekeena. Flabonoide mota bakoitzaren adibiderik esanguratsuenak 3. irudian ikus daitezke. Polifenol flabanoideen beste azpitalde bat flabanolek eta proantozianidinek osatzen dutena da. Flabanolei edo flaban-3-olei katekinak deitu ohi zaie eskuarki. Gainontzeko flabonoideek ez bezala, C2 eta C3 karbonoen artean lotura bikoitzik ez dutenez eta C3 karbonoan hidroxilatuta daudenez, bi zentro kiral dituzte (C2 eta C3) eta ondorioz lau diastereoisomero ezberdin. Katekina trans konfigurazioa duen isomeroa da eta epikatekina cis konfigurazioa duena. Bi hauetako bakoitzak beste bi estereoisomero ditu (+)-katekina, (−)-katekina, (+)-epikatekina eta (−)-epikatekina, azken biak landare jakietan gehien agertzen direnak direlarik (ikus 4. irudia). Flabanolak hainbat fruituetan aurkitzen dira, hala nola mahatsen azaletan, sagarretan eta ahabietan. Bestalde, katekina, epikatekina eta euren deribatuak (galokatekinak esaterako), te hostoetan eta kakao hazietan ugarienak diren flabonoideak dira [67, 68]. Horrez gain, katekinak eta epikatekinak oligomeroak eta polimeroak osa ditzakete, proantozianidina edo tanino kondentsatu deritzenak. Sarrera 14 3. irudia: Flabonen, flabonolen, flabanonen eta flabanonolen egituren hainbat adibide Polifenol flabonoideen azken azpimultzoa antozianidinena da (ikus 5. irudia). Landareen petalo gorri, urdin eta moreen pigmentuetan, fruitu eta barazkietan eta arroz beltzaren gisako hazi berezi batzuetan aurkitzen dira antozianidinak. Forma glikosidikoan aurkitzen dira batik bat eta kasu horietan antozianinak deritze. Antozianinen kolorea pH-aren araberakoa da, gorria baldintza azidoetan eta urdina basikoetan. Dena dela, hidroxilazio-mailak, eraztun aromatikoen metilazioak eta glikosilazio-mailak ere eragiten dute kolorean. Sarrera 15 4. irudia: Flabanolen eta prozianidinen egituren hainbat adibide 5. irudia: Antozianidinen egituren hainbat adibide Bestalde, polifenol ez flabonoideak ditugu, euren artean azido fenolikoak, amida polifenolikoak eta bestelako polifenolak ditugularik. Azido fenolikoak (ikus 6. irudia) fruitu eta barazkien aleetan eta hazietan kausitzen dira eta bi talde orokorretan banatzen dira, azido bentzoikoa eta bere deribatuak, batetik, eta, azido zinamikoa eta bere deribatuak, bestetik. Sarrera 17 8. irudia: Bestelako polifenolen egituren bi adibide Konposatu funtzional hauek gizakiaren elikaduran duten garrantzia dela bide, elikagaien industria osagai funtzional berriak topatu beharrean aurkitu da, ahal bada jatorri naturalekoak gainera. Iturri garrantzitsu bat hondakin agroindustrialena da hain zuzen ere. Zehazki polifenolei dagokienez, ardoaren produkzioko mahats hondakinak arras erabilgarriak izan daitezke, euren polifenol kontzentrazioa handia baita [71]. Polifenol kopuru totalari eta polifenol bakoitzaren kopuruari dagokionez, ardo mota ezberdinen artean zein ardo bateko hazien eta azalen artean ezberdintasun nabariak aurkitu dira gainera [71, 72]. 61 milioi tonako laborantzarekin, mahatsa laranjaren ostean munduan zehar zabalduen dagoen uzta da [73]. Bestalde, egun oraindik mahats hondakinen ehuneko txiki bat bakarrik aprobetxatzen da. Patsaren ustiatze-aukera bat bioerregaiak edo bioenergia lortzeko erabiltzea izan daiteke [74]. Beste hautu bat patsa ongarri edo animalientzako pentsu gisa erabiltzea da, polifenolen kontzentrazio altuaren ondorioz hondakinen aurretratamendu bat beharrezkoa da ordea. Kontuak hala, beste edozein erabilera eman aitzin polifenolen erauzketa burutzea hautabide zinez egokia izan daiteke [75]. 1.2 Gantz azido asegabeak Gantz azidoak kate hidrokarbonatu luzeko molekulak dira eta molekularen mutur batean buru polar bat daukate, azido karboxilikoa. Kate hidrokarbonatuek karbono kopuru ezberdina izan dezakete eta karbono hauen arteko loturak bakunak edo bikoitzak izan daitezke. Lotura bikoitzik ez dutenak gantz azido ase moduan izendatzen dira eta lotura bikoitz bat edo gehiago dituztenak gantz azido asegabe moduan. Arestian aipatu gisa, bi talde ezberdintzen dira gantz azido asegabeen barruan, poliasegabeak edo PUFA-k, lotura bikoitz bat baino gehiago dutenak, eta monoasegabeak edo MUFA-k, lotura bikoitz bakarra dutenak. Sarrera 18 Bestalde, gure artean aski ezagunak bihurtu dira jadanik omega 3 edo omega 6 gisako izendapenak. Izen hauek gantz azidoetako lotura bikoitzek kate hidrokarbonatutan duten kokapena adierazten dute. Talde karboxiloarekiko gertuen dagoen karbonoa alfa karbonoa bezala ezagutzen da, hurrengoa beta karbonoa bezala, eta azkenengoa aldiz omega karbonoa bezala, greziar alfabetoko azken letra delako hain zuzen ere. Omega 3-k azken karbonotik zenbatzen hasita lotura bikoitza 3. karbonoan dagoela esan nahi du, omega 6-k aldiz 6. karbonoan (9. irudia). 9. irudia: Gantz azido asegabeen egituren adibide ezberdinak Nahiz eta orain arte gantz azido asegabeez orokorrean hitz egin dugun, azpimultzo bakoitzak eta are gehiago konposatu bakoitzak eragin jakin bat du gure osasunean. Omega 3 eta omega 6 taldeko konposatuek esaterako interes handia piztu dute azken urteotan. Izan ere, gorputzak endokannabinoideak eta kannabinoide hartzaileak sintetiza ditzan beharrezkoak direla ikusi baita [76-77]. Hala, dietan hartutako omega 3 eta omega 6 kopuruaren arabera, eta bien arteko ratioaren arabera, gorputzeko endokannabinode sistema ezberdina izango da. Aurrerago azalduko den bezala, endokannabinoide sistemak gorputzeko hainbat funtzio fisiologikotan hartzen du parte, ondorioz, dietan hartutako omega (omega 3/omega 6) ratioak gaixotasun askoren prebentzioan eta kasu batzuetan sendatzean eragin zuzena duela esan genezake [78]. Azido dokosahexaenoikoa (docosahexaenoic acid, DHA) eta bere gisako ω-3 PUFA-k itsasalgetan eta fitoplanktonean aurkitzen dira batik bat, eta ondorioz baita arrain olioan ere [79]. Konposatu honek esaterako bere aktibitate antiarritmogenikoa dela eta bihotzekoa izateko arriskuak gutxitu ditzake [14]. Bestalde, edoskitze-esnean agertzen den konposatu bat da eta haurraren garunaren eta ikusmen funtzioen garapen egokian eragin handia duela uste da. Kontzentrazio hau ez da oso altua ordea eta ondorioz, komisio ugari edoskitzaroan emakumeek dietan gehigarri bezala har dezaten aholkatzen hasi dira, bereziki ama beganoen eta begetarianoen kasuan, euren dietaren DHA iturria ezereza eta oso urria baita hurrenez hurren [79-80]. Sarrera 19 Azido linoleikoa da omega 6 taldeko PUFA ezagunena eta fruitu eta landare-olioetan aurkitzen da gehienbat. Gizakiarentzat funtsezkoa den gantz azido bat da azido linoleikoa, gorputzak berak ezin du sintetizatu janarien beste konposatuetatik eta ondorioz dietan zuzenean hartu beharra dago. Azido linoleikoan urria den dieta batek, hazteko eta zauriak sendatzeko gaitasunak okertzen dituela ikusi da arratoietan [81-82]. Hortaz gain dentsitate handiko lipoproteinen kopurua igoarazteko gai da [16]. Lipoproteina hauek “kolesterol ona” bezala ezagutzen dira, arterietatik kolesterola hartu eta gibelera eramateko gai baitira, bertan iraizketa gauzatzeko. Bestalde, azalaren gainean emandakoan hanturaren eta aknearen aurkako efektuak aurkezteaz gain, azala ez lehortzea ere lortzen duenez, gero eta erabilera hedatuagoa hartzen ari da estetika produktuetan [83-84]. Omega 7 taldeko gantz azido ezagunenetako bat azido palmitoleikoa da. Konposatu hau gizakiaren gantz askoko ehunetako glizeridoetan oso ohikoa da, batez ere gibelean. Diabetesari aurre egiteko balio du, intsulinarekiko sentikortasuna handitzen baitu [85]. MUFA-k, azido linoleikoaren gisa, fruitu eta landare olioetan aurkitzen dira. MUFA ezagunena omega 9 taldeko azido oleikoa da eta bere eragin nagusia kolesterol maila jaistea da [17]. Alderantzizko efektua dute hain justu ere gantz azido aseek, kopuru handian hartzen badira kolesterol maila igo eta ondorioz gaixotasun kardiobaskularrak izateko aukerak handitzen baitituzte [86]. Gantz azido aseen artean efekturik handiena azido laurikoak eta azido miristikoak dute eta efekturik ahulena aldiz azido estearikoak [86] (10. irudia). 10. irudia: Gantz azido aseen egituren adibide ezberdinak Arestian aipatu gisa, gantz azido asegabeen iturri garrantzitsuenetarikoak landare eta fruituen haziak izaten dira. Euren artean mahatsen haziak ez dira salbuespena, bertan aurkitzen den gantz azido poliasegabeen kontzentrazioa benetan altua baita, batez ere azido linoleikoarena [87]. Honenbestez, ardo produkzioko hondakinak gantz azido asegabeen iturri garrantzitsua izan daitezke. Sarrera 20 1.3 Erauzketa eta analisia Fruituetatik eta hazietatik polifenolak eta gantz azidoak erauzteko gehien erabili izan diren teknikak solido-likido erauzketa (solid-liquid extraction, SLE) eta likido-likido erauzketa (liquid-liquid extraction, LLE) dira; sistema klasiko hauek disolbatzaile kopuru handiak erabiltzeaz gain erauzketadenbora luzeak behar dituzte eta horrek, gastu handiaz aparte, konposatuak degradatzeko arriskua dakar. Hori dela eta, beste hainbat teknika modernok sistema klasikoak ordezkatu dituzte, hala nola ultrasoinuen (ultrasounds US) eta ultrasoinu fokatuen (focused ultrasound extraction, FUSE) bidezkoek, mikrouhinen (microwave-assisted extraction MAE) bidezkoak, jariakin gainkritikoen (supercritical fluid extraction, SFE) bidezkoak, e.a. [75, 88]. US-a jakien industrian hedatuki erabiltzen den erauzketa teknika bat da, landareetatik eta animalietatik hainbat konposatu bioaktibo denbora laburrean eta errendimendu handiarekin erauzteko baliagarria [89]. Gainera, azken urteotan garatutako FUSE teknika sistema klasikoa baino eraginkorragoa dela ikusi da, errendimenduak are gehiago hobetuz [90]. Ultrasoinu fokatuaren bidezko erauzketak kabitazioz funtzionatzen du. Intentsitate handiko ultrasoinuak likidoan zehar hedatzean presio altuko eta baxuko zikloak sortzen dira. Presio baxuko ziklo hauetan ultrasoinuek burbuila txikiak sortzen dituzte likidoan hutsuneak eratuz. Burbuilek energia gehiago xurgatu ezin duten tamainara iristean bortizki inplosionatzen dute presio altuko ziklo batean zehar, tenperatura, presio eta abiadura izugarriko likido turrustak sortuz. Ondorioz, solidoaren gainazalean erosio mekanikoa eragiten da, partikulak apurtuz eta hala erauzlearekin kontaktuan dagoen gainazala handituz. Metodo honek duen abantaila esanguratsuena erauzketa tenperatura hotzetan eginda ere eraginkorragoa dela da, konposatu hegazkorrenak ez galtzeaz gain burbuilen inplosioa bortitzagoa izatea lortzen baita horrela. Hori dela eta goi sukaldaritzan etorkizun bikaina duen teknika da ultrasoinuena, beste hainbat abantailen artean janaria berotu gabe sukaldatzea ahalbidetzen baitu [91]. Mikrouhinak janariaren berotzeko erabili izan dira eskuarki. Berrikitan MAE lurretik, sedimentuetatik, hazietatik eta janari matrizeetatik konposatu organikoak erauzteko garatua izan da ordea. Ildo horretatik, MAE jakietatik polifenolak eta gantz azidoak erauzteko sistema klasikoak baino askoz ere eraginkorragoa dela frogatu da [92]. Mikrouhinak espektro elektromagnetikoan irrati uhinen eta izpi infragorrien artean aurkitzen diren uhin elektromagnetiko ez-ionizagarriak dira. Mikrouhinek ez dute konbekzioz funtzionatzen ohiko beroketak bezala, eroankortasun ionikoz eta dipoloen errotazioz baizik. Ondorioz, berotze-energia ingurunean galtzen ez denez erauzketa denborak asko murrizten dira teknika klasikoekin alderatuz. Bestalde, teknika selektiboa da mikrouhinena, berotze-maila matrizearen eta disolbatzailearen izaera kimikoen araberakoa baita; hots, geroz eta konstante dielektriko handiagoa orduan eta absortzio eraginkorragoa [93]. Sistema honek duen abantailetako bat erauzketak argiaren absentzian egiten direla da, konposatu fenoliko batzuk argiarekiko oso sentikorrak baitira, biologikoki aktiboa den resberatrolaren trans isomeroa esaterako [94]. Sarrera 21 SFE teknika jariakin gainkritikoen ezaugarrietan oinarritzen da. Gas bat edo likido bat presiopean eta tenperatura altuetan jartzen denean bere puntu kritikora heldu eta egoera gainkritikora pasa daiteke. Gainera, puntu kritikoko presioa eta tenperatura konposatu bakoitzaren ezaugarri jakinak dira. Egoera gainkritikoan dauden jariakinek gasen eta likidoen hainbat ezaugarri ezberdin hartzen dituzte. Likidoen antzeko dentsitatea dute eta hargatik disolbatzaile onak dira; bestalde, gasen likatasuna eta mugikortasuna aurkezten dutenez eta gainazal tentsioa deuseztatzen denez disolbatzailearen garraiatzaile izaera hobetzen da eta material solidoaren poroetara hobeto heltzean erauzketak azkarrago burutzen dira [95]. Hainbat disolbatzaile erabili daitezke erauzketa gainkritikoaren gauzatzeko; dena den, ohikoena karbono dioxidoa erabiltzea da, inertea, erlatiboki ez kutsakorra, merkea, eskuragarria (hainbat industriatan albo-produktua da), segurua eta, 11. irudian ikus dezakegun bezala, parametro kritiko egokiak dituena baita. 11. irudia: CO2-aren fase diagrama CO2 ez da oso disolbatzaile polarra ordea, eta ondorioz pisu molekular handiko konposatuak eta konposatu polarrak erauzteko ez da hain egokia. Hori dela eta beste disolbatzaile polarrago baten kopuru txikiak gehitzen zaizkio eskuarki; hala, disolbatzaile gainkritikoaren ezaugarriak aldatu gabe, konposatu hauen disolbagarritasuna hobetuz. Helburu honetarako etanola erabiltzen da gehienetan, merkea, ez kutsakorra eta jakien industrian erabilgarria baita [96]. Disolbatzaile honekin jokatu ahal izateak aukera aparta eskaintzen dio SFE-ri, modu horretan polartasun ezberdineko konposatuak elkarrengandik bereizita erauztea lortu baitaiteke, lehenik apolarrak, CO2 soilik erabiliz, eta ostean, polarrak, albo-disolbatzailea gehituz [97-98]. SFE, teknologia “berdea” izateaz gain beste hainbat abantaila ditu; erauzkin puruagoak lortzea, disolbatzaile-hondakinak murriztea edo deuseztatzea, etapa bakarreko prozesua izatea, disolbatzaile kopuru txikiak erabiltzen direnez bukaeran erauzkina kontzentratu beharrik ez izatea, eta, tenperatura altuak erabiltzen ez direnez degradazio termikoen arriskua gutxitzea esaterako. Bestalde, mikrouhinen Sarrera 23 Gantz azidoak HPLC bidez ere neurtu daitezkeen arren [105] ohikoena gas kromatografia erabiltzea izan ohi da. Gantz azidoak neurri handi batean triglizerido moduan aurkitzen dira ordea. Beraz, lehenik beharrezkoa da glizerido loturak hautsi eta gantz azidoak aske uztea. Horretarako saponifikazioerreakzio bat gauzatzen da ingurune alkalino gogor baten bidez. Behin gantz azido askeak ditugunean beste urrats bat eman beharra dago, deribatizazioa. Gas kromatografian konposatuak neurtu ahal izateko hegazkorrak izan behar dute, gantz azidoak ez dira ordea. Ondorioz, hegazkorrak diren beste konposatu batzuetara deribatizatzen dira, kasu gehienetan esterifikazio erreakzio baten bidez [106]. Sarrera 27 Legislazioari dagokionez kannabisa bi multzo nagusitan sailkatzen da: droga motakoak eta zuntz motakoak (kalamua). Bien arteko ezberdintasuna THC konposatuaren kontzentrazioan oinarritzen da. Droga motako kannabisetan THC-ren kontzentrazioa altua izaten da, zuntz motakoetan ordea ez da % 0.20.3 baino altuagoa izaten. Zuntz motakoak ehungintzarako edo haziak kontsumitzeko hazi ohi dira eskuarki; dena den, legislazioan arautua ez dagoen CBD-ren balio altu xamarrak izan ohi dituzte [111]. Kimikoki modu ezberdin batean sailkatzen dira. Sailkapena egiteko THC/CBD erlazioa hartzen da kontuan. Hala, erlazio hau >> 1.0 duten landareak I. taldekoak dira. Talde honetan kalean aurkitzen diren droga motako ia landare guztiak aurkitzen dira. II. taldeko landareek THC/CBD erlazioa 0.5-2 artekoa izaten dute. Landare hauek helburu medizinala dute batik bat, CBD THC-ren efektu psikotropikoa modulatzeko gai baita [112]. III. taldea THC/CBD erlazioa ˂˂ 1.0 dutenek osatzen dute. Talde honetan aurkitzen dira legislazioak zuntz motakoak bezala sailkatzen dituenak, baina baita 2014. urtean sortu eta erabilera medizinaletarako hedatzen ari diren CBD oso altuko eta THC % 1 baino baxuagoa duten droga motako landareak ere [113]. Hain ezagunak ez diren beste bi talde ere badaude, IV. taldean kannabinoide nagusia CBG duten zuntz motako landareak aurkitzen dira eta V. taldean aldiz ia kannabinoiderik ez duten zuntz motako landareak. Kaleko kulturan jarraitzen den sailkapena beste bat da, sailkapen morfologikoa hain zuzen ere. Hala, gaur egun aurkitzen diren barietateak sativa modukoak, batez ere sativa modukoak, hibridoak, batez ere indica modukoak ala guztiz indica modukoak izan daitezke bi hauen arteko nahastearen ehunekoaren arabera. Orain arte, azpiespezie bakoitzari justu elkarren aurkakoa den efektu jakin bat egotzi izan zaie gainera; sativa-k THC/CBD ratio altuekin lotu izan direnez estimulatzaileak eta bizigarriak direla uste izan da eta indica-k aldiz ratio baxuagoekin lotu izan direnez erlaxagarriak. Hala, teorikoki azpiespezie bakoitzari aplikazio jakinak aurkitzeko modua egongo litzateke. Dena den, nahiz eta morfologikoki ezberdinak izan, oraindik eztabaida dago ia kimikoki eta, ondorioz, efektu aldetik ezberdintasun agerikorik duten ala ez [114]. Izan ere, hamaika gurutzaketen ondorioz bi azpiespezieak banatzen dituen lerroa gero eta ilunagoa da, eta nahiz eta bakoitzaren ezaugarri diren terpeno jakin batzuk aurkitu diren, kimikoki elkarrengandik bereiztea zaila da [114-115]. Kannabisa sendagai gisa erabiltzen dutenek, medikuen komunitatearen babes falta dela eta kaleko kulturako aholkuak jarraitu ohi dituzte euren burua tratatzeko. Kannabisa oso landare konplexua da ordea. Ondorioz, landare jakin batek izan ditzakeen efektuak jakin ahal izateko beharrezkoa da ahalik eta konposatu aktibo gehienen identifikazio zehatza egitea eta horien farmakologia hobeto ulertzea. Izan ere, lehen aipatu dugunaren arabera aktibitate ezberdina aurkezten duten ehunetik gora kannabinoide aurkitzen dira kannabisean. Bestalde, CBD THC-ren efektu psikotropikoa modulatzeko gai den gisa, gainerako kannabinoideek ere elkarren artean efektu sinergikoak aurkezten dituzte. Azkenik, terpenoek ere aktibitate ezberdinak dituzte eta hauek ere kannabinoideekin sinergian joka dezakete [116]. THC da kannabiseko eragile psikoaktibo nagusia eta hanturaren eta minaren aurkako efektuak izateaz gain, gosea pizteko gaitasuna eta kimioterapiaren eraginak hobeto jasateko efektu antiemetikoa ditu eta dosi txikietan garuna defizit kognitiboetatik babesteko gai da [117-118]. Dena den, THC-ren eguneroko kontsumo handiak defizit kognitiboak eragin ditzake oraindik garuna garatze-prozesuan duten Sarrera 28 gazteetan [119-120]. Bestalde, helduetan eguneroko kontsumoak eragin ditzakeen efektu neurokognitiboak funts gehiegirik gabeak dira oraindik [119]. Aipatu bezala, THC ez da efektuak dituen kannabinoide bakarra ordea. CBD-k esaterako THC-ren efektu psikoaktiboa modulatzeaz gain psikoasiaren, epilepsiaren, antsietatearen, minbiziaren, aknearen eta diabetesaren aurkako efektuak aurkezten ditu eta beldurra kontrolatzen eta tabakoa erretzeari uzten laguntzen du [112, 121-125]. Bere aldetik, CBG-k bakterioen eta proliferazioaren aurkako efektuak ditu eta baita hezurrak indartzekoa ere; CBN-k aldiz efektu lasaigarriak ditu, eta, THC-rekin eta CBD-rekin sinergian jokatzen du insomnioaren aurka; THCV-k bestalde gizentasunaren eta epilepsiaren aurkako efektuak ditu [112, 122]. Lehenago aipatu bezala, kannabinoideez gain terpenoek ere, landareari lurrina emateaz gain, aktibitate ezberdinak aurkezten dituzte eta kannabinoideekin sinergian joka dezakete gainera. Hala, nahiz eta bi landarek kannabinoideen kontzentrazio bera eduki, terpeno ezberdinak baldin badituzte efektu ezberdina sortuko dute. α-Pinenoak esaterako, bronkioak dilatatzeko eta hanturaren aurka egiteko gaitasuna izateaz gain, THC-k iraupen laburreko oroimenean eragiten dituen gabeziak ahultzen ditu eta CBG-ren eragin antiseptikoa eta CBD-k akneari aurre egiteko duen gaitasuna handitzen ditu [126-130]. Limonenoak antsietatearen aurkako efektuak ditu eta CBD-rekin sinergian joka dezake lan horretan, baita kantzerraren aurka egiterako orduan ere [131-132]. Bestalde, aknearen aurka egiteko gaitasun oso handia du eta kasu honetan ere CBD-rekin eta pinenoarekin sinergian joka dezake [133]. Linaloolak ere antsietatearen aurkako efektuak ditu baina baita efektu lasaigarria eta konpultsioei aurre egitekoa ere [134]. Ondorioz esan daiteke CBD-rekin batera epilepsia tratatzeko egokia izan daitekeela. β-kariofilenoa aldiz hanturaren aurkako agente biziki indartsua da eta CBD-rekin batera sinergian joka dezake tabakoa edo kokaina gisako adikzioei aurre egiteko [135-137]. Agerikoa da beraz kannabisaren konplexutasuna, eta ezinezkoa dela eragindako efektuak konposatu bati edo biri soilik egoztea. Ildo horretatik, nahiz eta oraindik sinergia guzti hauek hobeto ulertzeko hainbat ikerketa egin beharko diren, badirudi etorkizunean kannabisetik etorriko diren botikak, aurrez estandarizatutako eta konposatu jakinen kontzentrazio jakin bat duten landareak, edo, terpeno zein kannabinoide konposatu puru bat baino gehiagoren nahasteak, izango direla. Sarrera 29 hala beste edozein konposatu lotzea eta, ondorioz, erantzun bat sortzea saihestuz. Alderantzizko-agonista bat hartzaile jakin bati lotzean aldiz, endokannabinoide agonista batek sortzen duen erantzunaren alderantzizko erantzuna sorrarazten du. Kasu honetan, beharrezkoa da hartzaileak aktibitate konstitutiboa izatea; hau da, hartzailea inongo estekatzailerekin lotu gabe maila jakin bateko erantzun biologikoa sortzeko gauza izatea. 15.irudia. Kannabinoide eta endokannabinoide ezberdinek hartzaileekiko izan ditzaketen izaera ezberdinak islatzen dituen irudikapena. Kannabinoide hartzaileei dagokionez bi dira gehien aztertu izan direnak, CB1 eta CB2. Biak G proteinei loturiko hartzaileen superfamiliakoak dira [141] eta glikosilazio guneak dituen zelula, kanpoko N-terminal domeinu batez, G proteina konplexuari loturiko C-terminal domeinu batez eta zelula kanpoko eta barneko euskarriei txandaka loturiko 7 transmintz segmentu hidrofoboz osatuak daude [142-143]. CB1 eta CB2 hartzaileen proteinen sekuentziak % 44ean berdinak dira [144], eta transmintzeko inguruak soilik hartzen badira kontuan aldiz, bien arteko aminoazidoen berdintasuna % 68ra iristen da [145]. Halaber, nahiz eta gehien aztertu diren kannabinoide hartzaileak CB1, CB2 eta TRPV1 izan, hauen bidez azaldu ezineko farmakologiak hartzaile ezberdin gehiago egon daitezkeela pentsatzera eraman zituen ikertzaileak. Hala, azken urteetan funtzio ezberdinen erantzule diren hainbat hartzaile berri aurkitu dira: GPR18, GPR55, GPR119, etab. [155-157]. Arestian aipatu bezala, kannabisean aktibitate ezberdina duten ehunetik gora kannabinoide aktibo ageri dira eta gainera sinergian joka dezakete. Sinergia hori hein handi batean hartzaile ezberdinekin zer modutan jokatzen dutenaren araberakoa da. Hala, THC esaterako agonista partziala da CB1-arekiko eta CB2-arekiko, lehenengoarekiko sentikortasun handiagoa du ordea [158-160]. Bestalde, CB1-arekin eta CB2-arekin zerikusirik ez duten eta ondorioz beste kannabinoide hartzaileekin erlazionatuta dauden, hainbat efektu ere aurkitu zaizkio Δ9-THC-ri, esaterako noradrenalina bidezko melatonina hormonaren biosintesian eta epidermiseko keratinozitoen proliferazioan eragina [161-162]. CBD aldiz, maila mikromolar batean CB1-arekiko eta CB2-arekiko afinitate txikiko agonista izan arren [163-164], maila nanomolar batean CB1-en alderantzizko-agonista dela ikusi da eta CB2-ren kasuan ere berdin joka dezakeela uste da [165]. Hortik dator THC-ren efektu psikotropikoak modulatzeko gaitasuna hain zuzen ere. Elkarrekintza horiez gain, CBD-k ez-ohiko hartzaileen bidez ere hainbat efektu sortzen dituela uste da, tartean zelula mikroglialen migrazioa modulatzea [166]. THCV ere kontzentrazio altuetan CB1 hartzailearen agonista izan arren kontzentrazio baxuetan CB1-aren zein CB2-aren antagonista dela ikusi da [167]. CBN hartzaile biekiko agonista da, Δ9-THC-rekin alderatu ezkero CB1-ekiko modu ahulean eta CB2-rekiko modu sentikorragoan [168]. CBG aldiz CB1 hartzailearekiko antagonista da modu ahulean eta CB2-rekin ere lotzen da baina bere jokaera ez da oso argia [169]. Bestalde, βkariofileno terpenoak ere kannabinoidea balitz gisan jokatzen du eta CB2 hartzaileak aktibatzeko gai da [170]. Kannabisean konposatu aktibo asko eta euren arteko sinergiak izateaz gain, hauek hartzeko moduak ere eragin handia izan dezake sortuko dituzten efektuetan. Hala, saiakera klinikoetan gehien aztertu izan diren administrazio moduak birika-bidezkoak eta ahotik hartzekoak izan dira. Kannabisa zigarro modura errez edo lurrunketa bidez hartzen denean birikek osagai aktiboak zuzenean xurgatzen dituzte, kearen edo lurrunaren gainerako konposatuekin batera. Modu honetan, gai aktiboak odolean sartu eta ehunetan zehar banatzea izugarri azkar ematen den prozesua da, benabarnetiko administrazioaren Sarrera 31 antzeko zinetika agertzen duelarik. Hain da azkarra garraioa non THC eta honek gorputzean osatzen dituen metabolito nagusien odoleko kontzentrazio altuena zigarroa amaitu aurretik erdiesten den [171]. Lehenago aipatu dugun bezala, landareetan kannabinoideak forma azidoan ageri dira batik bat, aktibitate gehien aurkezten dutenak konposatu neutroak dira ordea. Hori dela eta, administrazio modu bakoitzean erabiltzen den berotze mailaren arabera dekarboxilazio gehiago edo gutxiago emango da, eta honek hartzailearengan eragingo dituen efektuetan eragin zuzena izango du. Bestalde, administrazio-modu bakoitzean landarea ezberdin gordetzen eta erabiltzen denez, kannabinoide batzuk degradatu egin daitezke prozesuan zehar, baita terpeno batzuk lurrundu ere. Ondorioz, nahiz eta landare-material berdina erabili, administrazio mota bakoitzaren arabera, efektu eta iraupen ezberdinak ikusi ahal izango dira [108]. Kannabinoideen hartzea ahotik zertzen denean lortzen diren THC-ren maila plasmatikoak birikabidezko administrazio moduekin eskuratzen direnak baino baxuagoak izaten dira. Izatez, urin gastrikoaren azidotasunarekiko duen sentikortasunaren ondorioz eta gibeleko eta hesteetako metabolismoa eta euren arteko zirkulazioa dela bide bere bioeskuragarritasuna txikiagoa baita [172]. Honenbestez, kannabisaren produkturen bat ahotik hartzen denean arnasketa bidez lortutakoaren pareko eragin fisiologikoa jadesteko behar den konposatu aktiboen kopurua handiagoa da. Kannabisa ahotik hartzeko erabiltzen den modu ezagun bat infusio moduan hartzea da. Erabilera hau arras zabaldua dago landarea sendagai gisa kontsumitzen dutenen artean. Herbehereetan esaterako, 2003an helburu medizinaletarako marihuana legeztatu ostean gauzaturiko galdeketa batean ia lautik hiruk landarea era honetan hartzen zutela ikusi zen [173]. Jamaikan bestalde, ez-erretzaileen artean oso ohikoa da marihuana infusioa hartzea, baita adinekoen zein haurren artean ere. Izan ere, infusioari hainbat gaitasun terapeutiko egozten zaizkio eta hargatik bertan ohikoa da sukarraren, hotzeriaren edo estresaren aurkako sendagai gisa erabiltzea [174]. Dena den, uraren irakite-puntua ez da nahikoa eta ondorioz dekarboxilazioa ez da guztiz ematen. Horrela izanik, gorputzeratzen diren kannabinoideak forma azidoan daude batez ere [175]. Bestalde, teknika honen eraginkortasuna kanabinoideen disolbagarritasun baxuak baldintzatzen du (THC 1-2 µg/mL % 0.9 den NaCl disoluzioan) [176]. Hori dela eta, konposatu aktiboen disolbagarritasuna handitzeko gantzak dituen beste osagairen bat gehitzen zaio teari eskuarki, esne-gaina kasu. Edonola ere, duela gutxi THCA-k ezaugarri immunomodulatzaileak dituela ikusi zen [177], beraz infusioaren efektuetan eragin zuzena izan dezakeela aurresan daitekeen zerbait da. Bestalde, beste hainbat kannabinoide azido ere aurkitzen dira infusioan, CBGA eta THVA kasu. Nahiz eta euren aktibitate biologikoak oraindik ez diren aztertuak izan, euren presentziak infusioa THC-aren garraiatzaile soil izateaz gain, kannabisa administratzeko modu berezi bat izatera darama. Bestalde, aisiarako droga bezala hedatuen dagoen birika-bidezko administrazio modua tabakoarekin nahastuta erretzea da. Bertan, nahiz eta mekanismoa oraindik ezezaguna izan, ikusia dago tabakoaren presentzian THC gehiago askatzen dela kannabis purua erretzearekin alderatu ezkero [178]. Dena den, erretzean, kanabinoideak arnasteaz gain erreketan sortzen diren albo-produktu pirolitikoak ere arnasten direnez, osasuna are gehiago kaltetzen da, hori dela eta mugatua dago erabilera hau gaixoen tratamenduetarako. Sarrera 32 Ildo honetatik sortu zen kannabisa lurrunketa bidez hartzearen aukera. Hala, landarea konposatu aktiboak lurruntzeko beharrezkoa den tenperaturara berotzen da, baina erreketa tenperaturatik behera beti ere. Modu honetan, birika bidezko administrazioaren abantailak mantentzen dira aldi berean konposatu pirolitiko kaltegarriak sortzea saihestuz. Azken urteotan eginiko ikerketek lurrunketa segurua izateaz gain kannabisa zein kannabinoide puruak administratzeko modu eraginkorra dela egiaztatu dute, lortzen den THC-aren bioeskuragarritasuna erreketan lortzen denaren antzekoa baita [35, 179-180]. 2.2 Kannabinoideen eta terpenoen analisia Kannabinoideen analisia gauzatzeko teknika arruntenak gas kromatografia eta likido kromatografia dira. Gas kromatografian, kannabinoide nagusiak neurtzeko GC-MS eta GC-FID erabili ohi dira eskuarki. Bestalde, dimentsio bateko GC banaketa konposatu guztiak banatzeko aski ez denean GC x GC moduan ezagutzen den bi dimentsiotako gas kromatografia erabili daiteke. Hala, hegaldidenbora bidezko masa espektrometro bati akoplatutako gas kromatografia bikoitza GC x GC-TOF-MS kannabisaren eta heroinaren lagin ezberdinen profil kimikoak zehazteko erabilia izan da esaterako [181]. GC-ak badu muga bat ordea, kannabinoide azidoak neurtu ahal izateko deribatizazio-prozesu bat burutzea ezinbestekoa da, kromatografoan injekzio-portuan dekarboxilatu egiten dira eta bestela. Deribatizatzeko erabiltzen diren konposatu ohikoena bis(trimetilsilil)trifluoroazetamida (BSTFA) izan ohi da [182]. Ondorioz, konposatu azidoak neurtu nahi direnean, deribatizazio-urrats hau saihesteko HPLC teknikak erabili ohi dira. Hala, HPLC-DAD eta HPLC-MS/MS erabili ohi dira eskuarki [183-184]. Azken honetan analisi selektiboagoak lortzeaz gain detektatutako konposatuen egituraren berri izan dezakegu, baita gainezartzen diren analisi-gailurretako konposatuak ezberdindu ere [185]. Izan ere, bi konposatuk erretentzio-denbora berdina izan arren, masa ezberdina izan baitezakete edo masa bera izanda ere modu ezberdinean hautsi eta ioi ezberdinak eman baititzakete. Ohiko teknika hauez gain beste metodo batzuk ere ikertu izan dira kannabinoideak neurtzeko. Kromatografia kapilarra kannabinoide garrantzitsuenak analizatzeko gai dela ikusi da esaterako [186]. Arrakasta mugatuarekin baina jariakin superkritikoen kromatografiak ere balio duela ikusi da, GC-ak eta LC-ak baino analisi denbora laburragoekin gainera [187]. Beste hainbat kasutan teknika ezinstrumentalak erabiltzea aski izan daiteke ordea. Kanabinoideen profil kualitatibo bat erdiesteko edo kannabisaren konposatuen presentzia baieztatzeko geruza meheko kromatografia (TLC) eta erreakzio kolorimetrikoak erabili daitezke esaterako [188]. Bestalde, sentikortasun baxua izan arren, analisi selektiboak eta MS bati akoplaturiko kromatografiekin alderatuz analisi oso azkarrak, errepikakorrak eta ez-suntsitzaileak gauzatzeko balio duen tresna apropos bat erresonantzia magnetiko nuklearrezko espektroskopia (Nuclear Magnetive Resonance, NMR) da. Teknika honek hartzen duen metabolitoen tarte dinamikoa handiagoa da gainera eta laginen prestaketa errazagoa eta azkarragoa [189-190]. Kannabinoideak gorputzeratzean metabolizatu egiten dira neurri handi batean. Kannabinoideen eta metabolitoen gorputzeko kontzentrazioak landarean aurkitzen direnak baino askoz baxuagoak izan ohi dira eta ondorioz beharrezkoa da HPLC-MS/MS edo GC-EI-MS bezalako teknika sentikorrak erabiltzea konposatu hauek neurtzeko [182, 185]. Gainera, kannabinoideek zein hauetatik osatutako metabolitoek, glukuronido loturak osatu ohi dituzte. Glukuronido lotura hauek ezberdinak izan daitezke, eter eta ester Sarrera 33 modukoak hain zuzen ere [182]. Kannabinoideen eta metabolitoen kontzentrazio totala jakiteko beharrezkoa da, beraz, analisiaren aurretik lotura glukuronido hauek haustea. Hidrolisi basikoa zein hidrolisi entzimatikoa erabili ohi dira eskuarki horretarako [182, 191]. Terpenoei dagokienez, konposatu hegazkorrak izanik, gas kromatografia bidez neurtu ohi dira normalean. Landare bakoitzak bere usain berezia dauka eta usain hori terpeno guztien baturak osatzen du. Hala, landareak dituen terpeno guztiak neurtuko bagenitu bere lurrinaren hatz marka deiturikoa lortuko genuke. Kannabinoideen kontzentrazioa landare bakoitzaren genetikaren adierazle den bezala, terpenoen kontzentrazioak landarea hazi den inguruaren araberakoak dira neurri batean. Hala, posible da terpenoen hatz markaren bidez landarea zer lurraldetan hazia izan den jakitea [192]. GC-MS eta GC-FID bidez lortutako datuen tratamendu kimiometrikoa da landarea ezaugarritzen duten lurrinak eraginkortasunez interpretatzeko lagungarriena den teknika [114, 193]. Ohiko lurrinaren laginketan buru-guneko erauzketa dinamikoa, lurrun-destilazioa, aldibereko destilazio bidezko erauzketa eta purga eta tranpa ere erabiltzen dira datuak lortzeko [193]. Sarrera 34 3 Konposatu aktiboen mikrokapsularatzea Konposatu aktiboek, gaixotasunen prebentziorako gehigarri bezala erabiltzen direnek, zein sendagai bezala erabiltzen direnek, arazo ezberdinak aurkezten dituzte euren aktibitatea gorputzean eraginkor bihurtzerako garaian. Alde batetik, polifenolen kasuan gertatzen den bezala, konposatuak inguruneko baldintza ezberdinekiko ezegonkorrak dira eta ondorioz bizitza baliagarri oso laburra dute [194]. Neurri txikiagoan, baina antzekoa gertatzen da gantz azido asegabeekin ere, euren lotura bikoitzak oxidatzen joaten baitira denborarekin eta beraz aktibitatea galtzen [195]. Ondorioz, konposatu puruak edo erauzkin aberatsak lortzen direnetik kontsumitzailearengana iritsi eta honek hartu arte konposatuen eraginkortasuna izugarri txikitzeko arriskua egoten da. Beste muga garrantzitsu bat konposatu hauek ahotik hartzen ditugunean aurkezten duten bioeskuragarritasun baxua da. Polifenolak esaterako gehienetan ez dira oso bioeskuragarriak, uretan disolbagarritasun baxua baitute eta jariakin biologikoetan dagoen baldintza alkalinoetan ezegonkorrak baitira gainera [196]. Kannabinoideen kasuan ere antzera gertatzen da, arestian aipatu bezala urin gastrikoaren azidotasunarekiko duen sentikortasunaren ondorioz, eta, gibeleko eta hesteetako metabolismoa eta euren arteko zirkulazioa dela bide, bioeskuragarritasuna birika bidez hartzen denean baino dezente txikiagoa baita [172]. Bestalde, gantz azidoen kasuan bezala konposatu asko olio moduan aurki daitezke, edo kannabioideen kasuan gertatzen den moduan konposatu bat uretan disolbagarria ez denean oliotan disolbatu ohi da ahotik hartzeko prestakin bat erdietsi ahal izateko. Olio moduan dagoen botika bat hartzerakoan kopurua kontrolatzea askoz zailagoa da ordea. Sendagaia tableta solido moduan dagoenean konposatu aktibotik zenbat miligramo hartzen diren zehatza izaten da, olioaren 3 tantatxo hartzen direnean, esaterako, ez. Azkenik, hirugarren muga garrantzitsu bat hartzen den dosiak eragiten duen efektuaren abiaduraren kontrol falta izan ohi da. Prebentziorako erabili zein sendagai gisa erabili, kasu batzuetan hartzen den konposatu aktiboaren efektua berehalakoa eta iraupen laburrekoa izatea komeni da, beste batzuetan ordea efektu lausoago bat denbora luzean zehar mantentzea komenigarriagoa da. Bestalde, kasu askotan konposatu aktiboa organo edo ehun jakin batzuetara iristea izaten da helburua. Konposatuak besterik gabe ahotik hartzerakoan ez dago ordea efektuen abiadura eta eragina egingo duten lekua kontrolatzerik [194]. Zorionez, bada oztopo guzti hauei aurre egiteko bide bat: mikrokapsularatzea. Mikrokapsulek 1 µm eta 2000 µm arteko diametroa izan ohi dute eskuarki eta bi mota ezberdinetakoak daude, nukleodunak eta nukleo gabeak. Nukleodunek geruza babesle baten erdian konposatu aktiboak gordetzen dituen eta material ezberdinez eginda dagoen nukleo bat izan ohi dute; nukleo gabeek aldiz ez dituzte bi geruza izaten eta konposatu aktiboak mikrokapsula osoan zehar banatzen dira. Hainbat material ezberdin erabili daitezke konposatu aktiboak kapsularatzeko. Gehienetan polimero inerteak eta karboxilo- eta amino-deribatuen gisa pH-arekiko sentikorrak diren materialak Sarrera 35 erabiltzen dira, etil zelulosa, polibinil alkohola, gelatina, ziklodextrinak eta sodio alginatoa esaterako [197]. Hauetatik erabilienetako bat sodio alginatoa da hain zuzen ere (ikus 16. irudia). Material hau alga marroietatik lortzen da eta kaltzio katioiekin erreakzionatu dezaketen talde karboxiliko glukuroniko eta mannuroniko ugari ditu. Hala, konposatu aktiboak babesteko gai den gel egonkorrak osatzeko gai da [198]. Hori dela eta, agente gisa alginatoa erabiltzen denean kaltzio klorurorekin elkartu ohi da mikrokapsulak osatzeko. Kapsulen egonkortasuna are gehiago hobetzeko aukera gehigarri bat bada gainera alginatoa erabiltzen denean, kitosana hain zuzen ere [199]. Kitosana karramarroen exoeskeletoetatik erdiesten da eta elektroi emaile gisa diharduten –OH eta –NH2 talde ugari ditu. Ondorioz, alginatoak eta kitosanak bateragarritasun bikaina dute, aurkako kargak dituztenez elkarrekin erreakzionatu baitezakete [200]. 16. irudia: Mikrokapsularatzean sarri erabiltzen diren sodio alginatoaren eta kitosanaren irudikapenak Mikrokapsulen ezaugarri fisiko-kimikoak hautatutako kapsulatze-agentearen araberakoak izango dira batik bat. Ondorioz, hau hautatzerako orduan hainbat gauza hartu behar dira kontuan. Lehenik eta behin kasu bakoitzeko kapsulatzearen helburuak betetzea, esaterako konposatuak erraz degradatzen badira hori saihestea edo konposatuak gorputzean zer abiaduratan askatuko diren kontrolatzea. Bestalde, mikrokapsula nukleodunen kasuan nukleoaren materialarekin kimikoki bateragarria izan behar du, eta nukleo gabekoen kasuan aldiz konposatu aktiboekin bateragarria. Azkenik, kasuan kasu, beharrezkoak diren ezaugarri fisiko jakin batzuk izatea; hala nola, malgutasuna, gogortasuna, iragazgaiztasuna, ezaugarri optiko jakinak edota egonkortasuna [201]. Hainbat teknika ezberdin aurkitzen dira konposatu aktiboak kapsularatzeko. Teknika guzti hauek 4 multzo nagusitan bana daitezke: kimikoak, fisiko-kimikoak, elektrostatikoak eta mekanikoak. Teknika Teknika fisiko-kimikoen artean garrantzitsuena koazerbazio bidezkoa da. Bi koazerbazio-mota daude, sinplea eta konplexua deiturikoak. Lehenengoan koloide nahaste bati konposatu oso hidrofilo bat gehitzen zaio eta horrela bi fase osatzen dira. Bigarrengoak berriz pH-aren arabera funtzionatzen du. Sistemaren izaera azidoaren edo basikoaren aldaketan oinarritzen da mikrokapsularatzea [204-205]. Teknika elektrostatiko erabiliena aerosolarena da. Bertan, kapsulatze-agentea eta kapsulatu beharreko konposatuak bi aerosoleko sistemaren bidez elkartzen dira. Horretarako, kapsulatze agenteak aerosolean likidoa izan behar du kapsularatu nahi dena inguratu ahal izateko eta bi aerosolek aurkako karga izan behar dute. Aurkako kargadun ioiak osatzen dira modu honetan eta hauek tantatxo likidoetan jalkitzen dira atomizatzen diren bitartean [206-207]. VNM-n aldiz, nukleo gabeko mikrokapsulak osatzeko kapsulatu nahi diren konposatuak agente kapsulatzailearekin nahastu eta nahastearen fluxu laminar bat zulo txiki batetik pasarazten da, aplikaturiko bibrazioari esker tanta nimiñoak osatuz. Tentsio bat ezartzean tanta horiek dispertsatu egiten dira eta gogortze-disoluziora erortzean mikrokapsulak osatzen dira [210] (17. irudia). Hala, osatzen diren kapsulen ezaugarriak, erabilitako zurrustaren tamainaren, agente kapsulatzailearen eta kapsulatu nahi diren konposatuen nahastearen fluxu laminarra osatzeko ezarririko presioaren, fluxua banakako tanta nimiñoetan bihurtzen duen bibrazioaren maiztasunaren, eta, tantatxo hauek banatzeko aplikaturiko tentsioaren, araberakoak izango dira [211]. Sarrera 38 Laburbilduz, mikrokapsularatzea azken urte hauetan industria farmazeutikoan indar handia hartzen ari den bidea dela esan daiteke. Izan ere, hainbat eta hainbat aplikazio ezberdinetarako erabili daiteke:  Konposatu aktiboa denbora luzean zehar astiro askatzen doan dosi formak egiteko [212].  Konposatu aktiboa gorputzeko leku jakin batean askatzea lortzeko; esaterako, hesteetan askatzea sabelean beharrean [213].  Konposatu mingotsen zaporea estaltzeko [214].  Olio gisako konposatuak errazago erabili daitekeen tableta solido formara pasatzeko [215].  Neurri handi batean konposatuak hezetasunetik, argitik, oxigenotik edo berotik babesteko [216].  Elkarrekin bateragarriak ez diren bi konposatu elkartzeko. Bakoitza bere aldetik kapsularatzen da horretarako eta ostean elkartu. Aspirina eta klorfeniramina maleatoa elkartzeko erabili izan da teknika hau esaterako [217].  Konposatu aktiboen hegazkortasuna txikitzeko eta hala ez lurruntzeko [217].  Substantzia toxikoak modu seguruago batean maneiatzeko [218].  Konposatuen izaera higroskopikoa txikitzeko [219].  Urdaila narritatzen duten konposatu aktiboen albo-efektuak murrizteko [219]. Helburuak 55 Azken bi hamarkadetan emandako bizi-erritmoaren aldaketak guztiz aldatu ditu mendebaldar herrialdeen elikadura ohiturak, janari azkarra eta janari zaborra deiturikoak eguneroko ogi bihurtuz. Honen ondorioz, eta dietak osasunean duen eragin zuzenaren inguruko kontzientziazio zabalago bat dela tarteko, gaur egungo elikadurak dituen hutsuneak betetzeko nutrazeutiko gehigarrien beharra agerian geratu da. Kontsumitzaileek nahiago izaten dute gainera konposatu hauek iturri naturaletatik ateratakoak izatea kimikoki sintetizatuak izatea baino. Iturri natural garrantzitsuenetarikoak hondakin agroindustrialak dira. Euren artean interes berezia hartzen dute ardo produkzioko hondakinek, sortzen den mundu mailako bolumena izugarria izateaz gain, duten polifenolen eta gantz azido asegabeen kontzentrazioa benetan altua baita. Hori kontuan hartuz, tesi honetako bi helburu nagusietako bat ardo hondakinen balioa handitzeko bertatik polifenolak eta gantz azidoak erauztea eta erauzkin hauek ondoren gehigarri bezala erabili ahal izateko prestatzea izan da. Helburu nagusi hau bete ahal izateko bi azpi-helburu zehaztu dira: Tesi honetako bigarren helburu nagusia, gaixotasunen tratamenduan oinarritzen da hauen prebentzioan beharrean. Nutrazeutikoekin gertatzen den gisan, garai batean izandako indarra berreskuratzen hasi dira landare medizinalak. Euren artean adibiderik esanguratsuena kannabisa da. Kannabisa, edo kasuan kasu bere konposaturen bat ala euren nahasteren bat, esklerosi anizkoitzean, glaukoman eta beste hainbat gaixotasunetan gaur egun medikuak agintzen duen droga bezain eraginkorra ala eraginkorragoa dela baieztatuta dago jada. Bestalde, hainbat minbizien aurka, epilepsiaren aurka eta beste hainbat gaixotasunen aurka ere eraginkorra izan daitekeela uste da. Oraindik bidearen zati handi bat egiteke dago ordea. Ildo horretatik, bide hori gauzatzen lagunduko duten hiru azpi-helburu zehaztu dira tesi honetan: Mahatsak txerritzen 93 Laburpena Lan honetan ardo hondakinetatik konposatu bioaktiboak erauzteko bi urratseko jariakin gainkritiko bidezko erauzketa (SFE Supercritical Fluid Extraction) optimizatu da, eta ondorioz, lehen urratsean gantz azidoak soilik eta bigarren urratsean polifenolak soilik erauztea lortu da. Polifenolek egonkortasun baxua dute ordea. Hori dela eta, zurrusta-bibrazio bidezko mikrokapsularatzea (VNM Vibration Nozzle Microencapsulation) erabili da 150 eta 300 µm-ko zurrustekin kaltzio-alginatozko eta kaltzio-alginatokitosanezko tamaina ezberdinetako polifenolen mikrokapsulak eratzeko. Prozesu honetan eragina duten aldagaiak optimizatu, kapsulak sortu eta haien egonkortasuna aztertu da 6 hilabetetan zehar hainbat kontserbazio baldintzatan (4 °C-tara ilunpean eta giro tenperaturan ilunpean eta argipean). Kapsulatutako polifenolen egonkortasuna baldintza guztietan kapsulatu gabeena baino askoz ere handiagoa dela ikusi da. Hitz-gakoak: Ardo hondakinak, Jariakin gainkritiko bidezko erauzketa, mikrokapsularatzea, gantz azidoak, polifenolak. Bukatu zen bi gauza batera emakumeek soilik egin zitzaketen garaia. Gaur egun tximistaren abiaduran bizi gara gehientsuonok, ia geure itzalak aurreratuko gaituen beldurrez, eta noski, gorputzari aireaz gain zerbait eman behar diogula zeharo ahaztuta. Ondorioz, janari lasterrak eta industrialki prozesatutako elikagaiak gure eguneroko ogi bilakatu dira, baita horiek duten balio nutrizionalaren galera konpentsatzeko gehigarrien beharra ere. Gehigarri horien artean gantz azido asegabeak eta polifenolak aipatu nahi ditugu [1]. Polifenolek gaitasun antioxidatzaile handia dute, horri esker erradikal askeak neutralizatzeko gai dira arrisku txikiagoko konposatuak emanez [2-4]. Gaitasun hori dela eta hainbat aplikazio ezberdinetarako egokiak dira konposatu hauek; hala nola hanturak tratatzeko [5], minbiziaren gisako endekapenezko gaixotasunetarako [6-7] edo kosmetikan zahartzearen aurkako tratamenduetarako [8-9]. Bestalde, nootropiko bezala zerrendatuak daude, garunean oroimena, arreta eta motibazioa gisako funtzioak bultzatzen laguntzen baitute [10]. Gantz azidoak 3 taldetan sailkatzen dira: poliasegabeak (PUFA), monoasegabeak (MUFA) eta asetuak (SAFA). Azido linoleikoaren gisako PUFAk oso garrantzitsuak dira gaixotasun kardiobaskularren prebentzioan [11-12]; azido oleikoaren gisako MUFAk aldiz oinarrizkoak dira odoleko triazilglizerol eta kolesterol mailak jaisteko eta ondorioz minbizien prebentziorako [13-14]. Azido estearikoa eta palmitikoaren gisako SAFAk alderantzizko efektuaren erantzule dira ordea, odoleko kolesterol maila igotzen baitute eskuarki [15]. Konposatu bioaktiboak erauzterako eta jakiak prozesatzeko orduan aukerarik egokienetako bat da jariakin gainkritikoen bidezko erauzketa. SFE jariakin gainkritikoen ezaugarrietan oinarritzen da. Gas bat presio eta tenperatura kritikotik haratago jartzen denean egoera gainkritikoa batera pasa daiteke, hala likidoen eta gasen arteko ezaugarriak hartzen ditu. Likidoen antzeko dentsitatea dute eta hargatik disolbatzaile onak dira; bestalde, gasen likatasuna eta mugikortasuna dutenez, material solidoaren poroetara hobeto heltzen dira eta erauzketak azkarrago lortzen dira. Erauzketak egiteko hainbat disolbatzaile erabili daitezke; dena den, ohikoena karbono dioxidoa erabiltzea da, hainbat abantaila esanguratsu aurkezten baititu [17-19]. Batetik inertea eta ingurumenarentzat garbia izateaz gain erauzketa tenperatura eta presio baxuetan gauzatzea ahalbidetzen duenez baldintza gogorrekiko sentikorrak diren konposatuen degradatzea sahiesten du. Bestetik, lortzen diren erauzkinak purutasun altukoak dira eta ondorioz elikagaien industrian arazo gabe erabili daitezke. Erauzketa eskala industrialean egiteko arazorik ez dago gainera. Hortaz gain, nahiz eta CO2 disolbatzaile apolarra izan, etanola edo metanolaren gisako albo-disolbatzaile polar bat gehitu dakioke, eta modu horretan polartasun ezberdineko konposatuak Mahatsak txerritzen 95 elkarrengandik bereizita erauztea lortu, lehenik apolarrak CO2 soilik erabiliz eta ostean polarrak albodisolbatzailea gehituz [20-21]. Zoritxarrez, polifenolak erraz degradatu daitezke argiaren, tenperaturaren, oxigenoaren eta aktibitate entzimatikoen ondorioz [22]. Bestalde, sarritan ez dira oso bioeskuragarriak uretan disolbagarritasun baxua baitute eta jariakin biologikoetan dagoen baldintza alkalinoetan ezegonkorrak baitira gainera [23]. Ildo honetatik dator konposatu hauek kapsulatu beharra, modu horretan konposatuen egonkortasuna eta bioeskuragarritasuna egiazki hobetzea lortzen baita [23-24]. Mikrokapsulatzeko teknika ugari daude. Horien artean aurkitzen da zurrusta-bibrazio bidezko mikrokapsularatzea, teknika erraza, eskala industrialean erabilgarria eta konposatu hidrofilikoentzat egokia baita [25]. Teknika horretan kapsulatu nahi diren konposatuak agente kapsulatzailearekin nahastu eta nahastearen fluxu laminar bat zulo txiki batetik pasarazten da, aplikaturiko bibrazioari esker tanta nimiñoak osatuz. Boltaje bat ezartzean tanta horiek dispertsatu egiten dira eta gogortze disoluziora erortzean mikrokapsulak osatzen dira (1. irudia). 1. irudia: erabilitako kapsulatze sistemaren azalpen eskematikoa (Buchi B-390). Kapsulatzaile agente ohikoena alginatoa da. Alginatoa alga marroietatik lortzen da eta kaltzio katioiekin erreakzionatu dezaketen talde karboxiliko ugari ditu, eta modu horretan konposatu aktiboak babesteko gai den gel egonkorrak osatzen ditu [26]. Hori dela eta, agente gisa alginatoa erabiltzen denean gogortze disoluzioa kaltzio klorurozko disoluzioa izan ohi da. Kapsulen egonkortasuna are gehiago hobetzeko aukera gehigarri bat alginatoarekin batera kitosan bezalako agente egonkortzaile bat erabiltzea da [27]. Kitosana karramarroen exoeskeletoetatik erdiesten da eta elektroi emaile gisa diharduten –OH eta –NH2 talde ugari ditu. Ondorioz, alginatoak eta kitosanak bateragarritasun bikaina dute, aurkako kargak dituztenez elkarrekin erreakzionatu baitezakete [28]. Lan honetan ardo hondakinetatik gantz azidoak eta polifenolak bakoitza bere aldetik erauzi ahal izateko SFE bidezko metodoa optimizatu da. Bestalde, polifenolen egonkortasuna hobetzeko VNM bidezko mikrokapsularatzea ere optimizatu da. Osatutako mikrokapsulen egonkortasuna aztertu da 6 hilabetetan zehar kontserbazio baldintza ezberdinetara. 2 Jariakin gainkritiko bidezko erauzketa 2.1 Gantz azidoen eta polifenolen erauzketaren optimizazioa Gantz azidoak apolarrak dira, polifenolak ordea polarrak. Ezberdintasun horretan oinarritzen da diseinatutako erauzketa metodoa konposatu bakoitza bere aldetik erauzteko. Lehenik, CO2 soilik erabiliz ardo hondakinetatik gantz azidoak erauztea lortu nahi da, eta ostean albo-disolbatzaile gisa metanola gehituz polifenolak erauztea. Ahalik eta konposatu gehien erauzteko beharrezkoa da ordea bi urrats hauek bata bestearen atzetik egin aurretik bakoitza bere aldetik optimizatzea. Horretarako, lehendabizi tenperatura, CO2 fluxua, presioa eta erauzketa denboraren eragina aztertu dira urrats bakoitzean, eta polifenolen kasuan baita gehitutako albo-disolbatzailearen ehunekoa ere. Optimizazioak diseinu konposatu zentrala (CCD Central Composite Design) erabiliz gauzatu dira, 4 aldagai eta 27 esperimentuko matrize banaren bidez erauzketa maximoa deneko gainazal erantzunak erdietsiz hain zuzen ere. Polifenolen kasuan erauzketa denbora diseinutik kanpo utzi da eta optimizazioaren ostean aztertu da erauzketa jarraien bidez. Gainazal erantzunak lortzeko emaitza gisa masa-espektrometriari akoplaturiko gas-kromatografia (GC-MS) bidez lortutako gantz azidoen kontzentrazioak erabili dira gantz azidoen kasuan eta polifenolen kasuan aldiz Folin-Ciocalteu [29] metodoaren bidez lortutako polifenolen kontzentrazio totala. Aztertutako tarteak eta erdietsitako balio optimoak 1. taulan daude erakusgai. 1. taula SFE erauzketako 2 urratsetan aztertutako tarteak eta erdietsitako balio optimoak. Aldagaiak Aztertutako tartea Gantz azidoak Balio optimoak Mahatsak txerritzen 97 Gantz azidoen erauzketan estatistikoki eragina duten aldagaiak CO2 fluxua eta presioa direla ikusi da. Hala, horiek balio altuetan finkatu dira eta denbora eta tenperatura aldiz balio baxuetan, ez baitute eraginik. Polifenolen kasuan eragina dutenak CO2 fluxua eta erabilitako albo-disolbatzailearen portzentaia izan dira. Ondorioz, horiek balio altuetan finkatu dira eta eraginik ez duten aldagaiak, kasu honetan tenperatura eta presioa balio baxuetan. Erauzketa jarraietan 5 minutuko erauzketak aski direla ikusi da. 2.2. Bi urratseko erauzketaren balidazioa Behin urrats bakoitza bere aldetik optimizatu ostean, bata bestearen atzetik aplikatu dira ardo hondakinetatik lehenik gantz azidoak eta ostean polifenolak erauzi ahal izateko. Ardo hondakinetan gehien agertzen diren 4 konposatu nagusiak kuantifikatu dira talde bakoitzean, gantz azidoen kasuan GCMS bidez eta polifenolen kasuan fragmentazio bikoitzeko masa-espektometriari akoplaturiko eraginkortasun handiko likido kromatografia bidez (LC-MS/MS). Lorturiko emaitzak 2. irudian laburbiltzen dira. 2. irudia: Gantz azidoen eta polifenolen kontzentrazioak lehen urratsean (CO2 soilik), lehenengoaren jarraian bigarren urratsa gauzatzean (CO2 + metanola) eta urrats bakoitza bere aldetik egitean (alde batetik CO2 soilik eta beste aldetik CO2 + metanola soilik), dagokien desbiderapen estandarrekin (n=3). 2. irudian ikus daiteken bezala, bi urratsak jarraian egitearen edo bakoitza bere aldetik egitearen artean ez dago ezberdintasunik. Hala, lehen urratsean CO2 soilik erabiliz inongo polifenolik erauzi gabe gantz azido ia denak erauztea lortu da, eta ostean, metanola gehituta polifenol guztiak erauztea bigarren urratsean. 1. irudian ikusgai dagoen zurrusta-bibrazio bidezko mikrokapsularatzearen bidez kapsulak eratzerako orduan 4 aldagai nagusi daude eragina izan dezaketenak: agente kapsulatzailearen eta kapsulatu nahi diren konposatuen nahastearen fluxu laminarra osatzeko ezarririko presioa, fluxua banakako tanta nimiñoetan bihurtzen duen bibrazioaren maiztasuna, tantatxo hauek banatzeko aplikaturiko boltajea, eta gogortze disoluziora dagoen distantzia. Bestalde, sisteman jarritako zurrustaren arabera hainbat tamainako mikrokapsulak osatu daitezke, zurrusta bakoitzarentzat aldagaien balio optimoak ezberdinak izango dira ordea. Lan honetan 150 eta 300 µm-ko zurrustak erabili dira mikrokapsulak osatzeko, ostean emango zaien aplikazioaren arabera tamaina bateko edo besteko mikrokapsulak izatea komeni baita. Zurrusta bakoitzarekin lan egiteko baldintza egokienak aurkitzeko 27 esperimentuko matrize bana erabili da aurreko kasuan bezala. Gainazal erantzunak lortzeko 3 erantzun hartu dira kontuan: ondo eratutako kapsula biribilen ehunekoa, gaizki eratutako kapsula ez biribilen ehunekoa eta elkarri itsatsiriko kapsulen ehunekoa. Hala, ondo eratutako kapsulen kopurua maximoa izatea eta gaizki eratutakoena minimoa izatea bilatu da. Diseinuan aztertutako tarteak eta erdietsitako balio optimoak 2. taulan daude erakusgai. Baldintza optimoekin erdietsitako mikrokapsula hezeen batazbesteko tamaina 278 ± 8 µm-koa izan da 150 µm-ko zurrusta erabiliz, 300 µm-ko zurrustaren kasuan aldiz 600 ± 90 µm-koa (3. irudia) 2. taula 150 eta 300 μm-ko zurrustekin kapsula optimoak osatzeko aztertutako aldagaien tarteak eta balio optimoak Aldagaiak Aztertutako tartea 150 μm Balio optimoak Mahatsak txerritzen 99 3.2 Mikrokapsulen egonkonkortasun azterketa Baldintza optimoekin erdietsitako mikrokapsulak liofilizazio bidez lehortu eta haien egonkortasuna aztertu da zenbait baldintzetan (4 °C-tara ilunpean eta giro tenperaturan ilunpean eta argipean) 6 hilabetetan zehar. Horretarako ardo hondakinetako polifenol nagusiak diren katekinaren eta epikatekinaren kontzentrazioa jarraitu da kapsuletan eta emaitzei zentzua eman ahal izateko kapsulatu gabeko erauzkin berdinaren degradazioa ere jarraitu da. Baldintza ezberdinetan kapsulek jasandako kontzentrazioen bilakaera 4. irudian dago erakusgai. 3. taulan aldiz mikrokapsulen eta kapsulatu gabeko erauzkinaren bizitza erdiak azaltzen dira; hots, kontzentrazioak hasierakoaren erdira jaisteko kasu bakoitzean behar diren denborak. 4. irudian ikus daitekeenez, katekinak eta epikatekinak antzerako degradazio abiadura mantentzen dute kasu guztietan, txikiena tenperatura baxuetan delarik. Kitosana gehigarri gisa erabiltzeak degradazioa apur bat mantsotzen duela ikusi da, 150 µm-ko zurrustarekin % 3-7 artean eta 300 µmkoarekin % 1-16 artean hain justu. Bestalde, nahiz eta 4 °C-tara joera hau ez ikusi, orokorrean mikrokapsula txikienak azkarrago degradatzen direla ikusi da, ziurrenik inguruarekin kontaktuan duten gainazalaren azalera handiagoa dutelako. 4. irudia: Katekina eta epikatekinaren egonkortasuna haserako kontzentrazioarekiko 150 eta 300 µm-ko zurrustekin osatutako mikrokapsuletan kitosanaren (kit.) presentzian edo absentzian hurrengo baldintzetan: 4 °C-tara hozkailuan ilunpean eta giro tenperaturan (g.t.) ilunpean eta argipean (n=3). Desbiderapenak % 10-etik beherakoak izan dira kasu guztietan. 3. taulan argi ikus daitekeen bezala, orokorrean eta laburbilduz esan daiteke kapsulatu gabeko erauzkina kapsulatutakoa baino askoz ere azkarrago degradatzen dela baldintza guztietan. Giro tenperaturan gordetzen direnean 5-33 aldiz azkarrago degradatzen da kapsulatu gabeko erauzkina, hozkailuan gordetzen direnean aldiz 1.2-2.1 aldiz azkarrago. 3. taula Kapsulatu gabeko erauzkineko eta erauzkin berdinarekin sortutako mikrokapsula ezberdinetako katekinaren eta epikatekinaren bizitza erdiak aplikaturiko baldintza ezberdinetan. zit.: zitosan; g.t.: giro tenperatura. 4 Ondorioak Ardo hondakinetatik gantz azido asegabeak eta polifenolak bereizita erauzteko SFE metodoa garatu da. Garatutako metodoak, azkarra (10 min) izateaz gain, tenperatura baxuetan (35 °C) gauzatzen denez konposatu aktiboak degradatzea ekiditen du. Bestalde, polifenolak erraz degradatu daitekeenez, hauek kapsulatzeko metodo bat garatu da VNM bidez. Janari munduko aplikazio ezberdinetarako egokiak izan daitezken tamaina ezberdineko alginato mikrokapsulak garatu dira eta sortutako mikrokapsulek izugarri hobetu dute polifenolen egonkortasuna. Kitosana gehigarri gisa erabiltzea aztertu da eta egonkortasuna are gehiago hobetzen duela ikusi. izatea. Arrazoia izango du azkenean hondakinak txerrikeria bat direla dionak, kasu honetan ere, txerrian bezala, dena aprobetxatu baitaiteke. Egileek esker ona adierazi nahi diete IDOKI SCF S.L. enpresari jariakin gainkritiko bidezko erauzketa sistema erabiltzen uzteagatik, Ostatu eta Mokoroaga ardotegiei ikerketarako beharrezko materiala eskaintzeagatik eta Eusko Jaurlaritzari SAIOTEK (SAI12/136) proiektuagatik. O. Aizpuruak esker onak adierazi nahi dizkio Eusko Jaurlaritzari baita bere aurre-doktoradutzako bekarengatik. Kannabisa: ageriko altxor ezkutua 163 Laburpena Etorkizun hurbilean kannabisa sendagai bezala erabili ahal izateko 3 urrats eman dira lan honetan. Alde batetik, landareen kannabinoideen hatz-marka garatzeko metodo bat garatu da fragmentazio bikoitzeko masa-espektometriari akoplaturiko eraginkortasun handiko likido kromatografia bidez (HPLC-MS/MS High Performance Liquid chromatography-tandem mass spectrometry). Bestalde, gernuan eta plasman kannabinoideak eta euren metabolitoak kuantifikatzeko metodo bat garatu da. Horretarako, lehenik analitoek gorputzean osatzen dituzten glukuronido loturak hausteko hidrolisi mota ezberdinak aztertu dira eta hidrolisi entzimatiko-alkalino bikoitzak ehuneko ehunean hausten dituela ikusi da. Ostean, fase solidozko erauzketan (SPE Solid Phase Extraction) eta HPLC-MS/MS bidezko analisian oinarritzen den metodoa garatu eta balioztatu da. Azkenik, kemotipo ezberdineko landareen hazkuntzan zeharreko kannabinoideen eta terpenoen garapena aztertu da. Bertan, konposatu garrantzitsuenen kontzentrazio maximoak noiz agertzen diren ikusteaz gain landare-mota bakoitzaren ezaugarri diren terpenoak zeintzuk diren aurkitu da. Hitz-gakoak: Kannabisa, hatz-marka, gernu- eta odol-analisia, hazkuntza, kannabinoideak eta terpenoak. Kannabisa: ageriko altxor ezkutua 164 1 Sarrera Lur azpiko altxorrak ondo ezkutatuta eta mila tranpaz eta amarruz babestuta daudela erakutsi izan digu Hollywood-ek, egon bada ordea lur azpitik bere kabuz irteten den altxorrik ere. Ederki zekiten hori gure arbasoek. Antzinako Txinan duela 6000 urte baino gehiago kalamua sokak, jantziak eta itsasontziak egiteko erabiltzeaz gain, kannabis psikoaktiboa anestesiko moduan eta ekitaldi erlijiosoetan inspirazio-iturri gisa erabiltzen zuten. Ekialde ertainaren inguruetan ere bazuten landarearen berririk, asirioek sendagai, bizigarri eta ekitaldi erlijiosoetarako erabiltzen zuten, greziarrek eta erromatarrek hanturaren aurka, Arabian minari, sukarrari eta epilepsiari aurre egiteko eta Indian aldiz beldurrak eta kezkak uxatzeko; hots, ansiolitiko gisa [1-2]. Zerbait bazekiten jakin antzinako gizakiek; izan ere, erabilera guzti horiek eta gehiago zientifikoki egiaztatuak daude gaur egun. Hala, jakinak dira kannabisak dituen hainbat ezaugarri eta erabilera; esate baterako anorexia, minbizien fase aurreratu edo HIES kasuetan lagungarri den gosea pizteko baliagarria dela [3-5]; minbiziak sendatzeko erabiltzen den kimioterapia errazago jasateko efektu antiemetikoa duela [6-8]; minbiziek, HIESak eta fibromialgia edo erreuma-artritisaren gisako gaixotasunek eragindako min neuropatiko kronikoari aurre egin diezaiokela [9-11] eta esklerosi anizkoitza tratatzeko erabili daitekeela [12-14]. Bestalde, oraindik guztiz frogatuak egon ez arren, geroz eta ikerketa zientifiko gehiagok babesten dute kannabisa beste gaixotasun askotarako irtenbide garrantzitsua izan daitekeela; hala nola hainbat minbizia sendatzeko [15-18], epilepsia tratatzeko [19-20] eta Alzheimerrari [21-22], Hungtintonen gaixotasunari [23-24], diabetes kasuei [25-26] zein Touretten sindromeari [27-28] aurre egiteko. Gizakietan eginiko ikerketa bakanen bat kenduta [19, 27-28], maila zelularrera eta animaliekin eginiko probetara mugatzen dira ordea ikerketa gehienak. Dena den, ikerketa bakan hauetan eta maila zelularrean eta animaliekin egindako probetan lortutako emaitza itxaropentsuek ikerketa kliniko gehiagoren beharra mahai gainean jarri dute. Landare miragarri honek hainbeste gaixotasunerako balio izateak badu bere azalpen zientifikoa: sistema endokannabinoidea. Sistema hau zenbait lipido neuromodulatzailek eta euren hartzaileek osatzen dute eta gorputzeko hainbat prozesu fisiologikoetan hartzen du parte; hala nola gosean, min sentsazioan, umorean eta memorian. Lipido hauek endokannabinoide gisa ezagutzen dira eta euren hartzaileekiko selektiboak dira; hots, giltza batek sarraila batekin duen funtzio bera betetzen dute hartzaileekin. Kontua da, kannabisean aurkitzen diren kanabinoide ezberdinek ere hartzaile hauekin lotzeko gaitasuna dutela, modu honetan prozesu fisiologiko guzti horietan eraginez [29-30]. Milaka kannabis barietate ezagutzen dira gaur egun, eta kopurua handituz doa egunetik egunera, efektu ezberdinak lortu nahian barietate ezberdinak elkarren artean gurutzatzen baitira berriak sortzeko. Dena den, ia barietate guzti hauek kannabisaren bi azpiespezie nagusien gurutzaketetatik datoz; hots, sativa-tik eta indica-tik. Hala, gaur egun aurkitzen diren barietateak sativa modukoak, batez ere sativa modukoak, hibridoak, batez ere indica modukoak ala guztiz indica modukoak izan daitezke hauen arteko nahastearen ehunekoaren arabera. Orain arte kaleko kulturan, azpiespezie bakoitzari justu elkarren aurkakoa den efektu jakin bat egotzi izan zaie gainera; sativa-k THCA/CBDA ratio altuekin lotu izan direnez estimulatzaileak eta bizigarriak direla uste izan da eta indica-k aldiz ratio baxuagoekin lotu izan direnez erlaxagarriak. Hala, teorikoki azpiespezie bakoitzari aplikazio jakinak aurkitzeko modua egongo litzateke. Dena den, nahiz eta morfologikoki ezberdinak izan, oraindik eztabaida dago ia kimikoki eta, ondorioz, efektu aldetik ezberdintasun agerikorik duten ala ez [37]. Bestalde, barietate jakin bat leku ezberdinetatik eskuratu ezkero euren konposatuen kontzentrazioetan aldaketa handi xamarra egoten dela jakina da [37]. Kontuak hala, landare jakinak aplikazio jakinekin lotu nahi badira beharrezkoa da batetik landare estandarizatuak izatea eta bestetik konposatuen kontzentrazioen araberako sailkapen berri bat finkatzea. Laburbilduz, kannabisak bere baitan zein bere osagaia puruek edo hauen nahasteek, medikuntzaren alor ezberdinetan etorkizun handia izan dezaketela esan genezake. Dena den, bide handia dago egiteko oraindik. Aipatu bezala, saiakera kliniko gehiagoren beharra agerikoa da. Bestalde, gaixotasun bakoitzerako landarearen eragin onuragarriak ahalik eta handienak izateko landare ezberdinen profilak zehaztuta izatea, konposatu ezberdinen aktibitateak eta euren arteko sinergiak hobeto ulertzea, eta hauek sistema endokannabinoidearekin duten elkarrekintzak zehazki nola funtzionatzen duen jakitea beharrezkoa da. Bestetik, saiakera klinikoetan lagungarria da kontzentrazio/efektu erlazioak aztertzea; neurri batean kannabinoideak metabolizatu eta glukuronido loturak eratzen dituzte ordea gorputzean. Beraz, lan honetan gernuan eta plasman aurkitzen diren kannabinoideen eta euren metabolitoen kontzentrazio totala neurtu ahal izateko metodo analitiko bat garatu da. Horretarako glukuronido lotura ezberdinak hausteko hidrolisi entzimatiko-alkalino bikoitza erabili da eta konposatuak SPE bidez erauzi ostean analisia HPLCMS/MS bidez gauzatu da. Azkenik, saiakera klinikoetan erabiltzeko beharrezkoa da kannabinoide zein terpeno puruak edo hauen kontzentrazio ratio jakinak dituzten landareak eskala handian ekoiztea. Bide horretan, CBDA % Kannabis landareen kannabinoideen hatz-marka eratu ahal izateko beharrezkoa da ahalik eta kannabinoide gehien identifikatu eta kuantifikatzea. Lan honetan 6 kannabinoide nagusi kuantifikatzeko eta beste 7 identifikatu eta kualitatiboki aztertzeko metodo analitikoa garatu da. Bestalde, metodoa baliagarria dela frogatu da 30 landare ezberdin aztertuz. Ildo honetan lehenik eta behin kannabinoideak erauzteko aurrez optimizatutako jariakin gainkritikoen bidezko erauzketa (SFE) erabili da, kannabinoide guztiak erauzteaz gain lortzen diren erauzkinak purutasun altukoak baitira [39]. Bestalde, erauzkin hau aztertu ahal izateko sentikortasun handiko analisi metodo bat garatu da HPLC-MS/MS bidez. Horretarako, alde batetik konposatuen banaketa ziurtatzeko zutabe, disolbatzaile eta gradiente egokia aurkitzeaz gain, MS-eko kuadrupoloetara iritsi aurretik ekipoak dituen aldagai nagusiak optimizatu dira (kapilarreko boltajea, eluzioa lurruntzeko tenperatura, nitrogeno garraiatzailearen fluxua eta tenperatura eta langarreztagailuaren presioa). Bestalde, MS-eko kuadrupoloetan analito bakoitzean gertatzen diren masa-fragmentazio nagusiak identifikatu eta hauen erantzuna ahalik eta handiena izan dadin bakoitzaren fragmentazio-potentzialak eta kolisio-energiak optimizatu dira baita. Modu honetan, 0.02 eta 0.2 ng/mL arteko detekzio mugak erdietsi dira kuantifikatu diren 6 kannabinoideentzat. Datuen tratamenduari dagokionez, osagai nagusien analisia (PCA) erabili da datu guztiak bildu eta landareen hatz-marka osatu ahal izateko. Modu honetan, kannabis landare ezberdinak aplikazio terapeutiko ezberdinekin lotzeko baliagarria izan daitekeen kanabinoideen kontzentrazioen araberako banaketa metodo bat garatu da. Metodo honen erabilgarritasunaren adierazgarri, 1. irudian ikus daiteke nola barnean eta kanpoan hazitako landareak elkarrengandik guztiz ezberdindu daitezkeen Behin hidrolisiak gauzatuta konposatuak SPE bidez erauzi eta aurrez optimizatutako HPLCMS/MS bidezko metodo baten bidez analizatu dira. Erdietsitako emaitzak 2. irudian daude ikusgai. Bertan ikus daitekeenez hidrolisi alkalinoa ester lotura guztiak hausteko gai da baina ez du gaitasunik eter loturarik hausteko. β-glukuronidasa aldiz eter lotura guztiak hausteko gai da, baita hein batean ester loturak hausteko ere nahiz eta ez ehuneko ehunean. Ondorioz, hidrolisi entzimatiko-alkalino bikoitza hautatu da laginen aurretratamendu gisa, lotura glukuronido guztien % 100 haustea ziurtatzen baitu. 2. irudia: THCCOOH-glukuronidoarekin eta THC-glukuronidoarekin dopatutako gernu eta plasma laginetan glukuronido loturak hausteko aztertutako aurretratamendu ezberdinen eraginkortasuna. Erabilitako aurretratamenduak: hidrolisirik ez, hidrolisi alkalinoa, hidrolisi entzimatikoa eta hidrolisi entzimatiko-alkalino bikoitza. Behin hidrolisi metodoa zehaztuta garatutako teknika gernuan eta plasman balioztatu da. Horretarako THC, 11-OH-THC, THC-COOH, CBD, CBG, THCV eta CBN estandarren kontzentrazio ezagunekin dopatutako lagin zuriei analisi prozesu osoa aplikatu zaie: hidrolisi bikoitza, SPE bidezko erauzketa eta HPLC-MS/MS bidezko analisia. Erdietsitako zehaztasuna % 84 eta % 115 artekoa izan da eta egun barneko eta egunen arteko balioen desbiderapena % 12 baino txikiagoa kasu guztietan. Metodoaren detekzio mugak 1 ng/mL-tik beherakoak izan dira analito guztientzat eta balioztatutako metodoa kannabis erabiltzaileen gernu- eta plasma-laginak aztertzeko erabili da behar bezalak emaitzak erdietsiz. Lehenago esan bezala, lan honetan kannabinoide eta terpeno nagusien garapena aztertu da 7 kannabis barietate ezberdinen hazkuntza-prozesu osoan zehar. 3 barietate THCA altukoak izan dira (I. kemotipoa), 3 CBDA altukoak (III. kemotipoa) eta 1 bien kontzentrazio antzekokoa (II. kemotipoa). Horretarako, ama-landare bakoitzaren 50 klon landatu dira eta barnean hazi dira hiru fase ezberdinetan. Lehen fasean klonak 25 x 25 mm-ko kubotxoetan eduki dira 18 orduko argi-zikloetan sustraiak hazi arte. Orduan 2 L-ko ontzietara pasa eta landareen hazkuntza gauzatu da (bigarren fasea), 18 orduko argizikloetan baita. Azken fasean, landareak 10 L-ko ontzietara pasa eta 12 orduko argi-zikloa ezarriz loratzea eragin da. Astero landare bakoitzetik 3 klon moztu eta analizatu dira (kannabinoideak HPLC-DAD bidez eta terpenoak GC-FID bidez). 3. irudian aztertutako bi kannabinoide nagusienak diren THCA-k eta CBDA-k, eta analizatutako monoterpeno eta seskiterpeno guztien baturek, kemotipo ezberdinetako landareen hazkuntzan zehar izandako garapena islatzen da. Bertatik ondorio ezberdinak atera daitezke. Alde batetik, THCA/CBDA erlazioak definitzen duen landarearen kemotipoa haseratik agerikoa eta hazkuntzan zehar egonkorra dela. Bestalde, hostoetako kannabinoideen eta terpenoen kontzentrazioa modu garbian jaisten dela landarearen hazkuntza-fasean zehar eta, ostean, loratze-fasean berriz igo egiten dela, seskiterpenoen salbuespenarekin, hauen kontzentrazioak are gehiago jaisten jarraitzen baitu. Beste ondorio garrantzitsu bat loreetako THCA eta CBDA kontzentrazio maximoak landarearen kemotipoaren arabera aldatu egiten direla da. Hala, I. kemotipoko landareetan maximoa loratze-faseko 9. astean (165. eguna) aurkitzen da, II. eta III. kemotipoetako landareetan aldiz kontzentrazioak gora egiten jarraitzen du ikerketaren bukaera-arte. Monoterpenoen kasuan ere antzerako joera ikusten da, ez ordea seskiterpenoetan, non joerak ez diren hain nabariak. 3. irudia: Landareen hazkuntza prozesuan zeharreko THCA eta CBDA kannabinoide nagusien eta monoterpeno eta seskiterpeno totalen batezbesteko kontzentrazioak ikertutako 3 kemotipo ezberdinetan, hostoetan eta loreetan. ("S.H." sustraien hazkuntza-faseari dagokio, "H.F." landarearen hazkuntza-faseari eta "L.H." loratze-faseari). Kannabisa: ageriko altxor ezkutua 171 4. irudia: Landareen loratze-faseko azken 3 asteetako loreetako terpenoen edukiaren arabera, osagai nagusien analisi bidez erdietsitako pisu eta aldagaien irudikapen bikoitza (PC1 vs PC2). (1: I kemotipoko landareei dagokie; 2: II kemotipoko landareei eta 3: III kemotipoko landareei; A, B eta C ostera kemotipo bakoitzeko landare ezberdinak dira). 5 Ondorioak Kannabisa medikuntzaren munduan etorkizun handia izango duen landare bat da zalantza izpirik gabe. Oraindik bidearen zati bat egiteke dago ordea. Ildo horretatik, bide hori gauzatzen lagunduko duten hiru urrats eman dira lan honetan. Alde batetik landare ezberdinak aplikazio ezberdinekin lotzeko lagungarria izan daitekeen landareen kannabinoideen hatz-marka garatzeko metodo bat garatu da. Bestalde, etorkizun hurbilean aurrera eramango diren saiakera klinikoetan kontzentrazio/efektu erlazioak aztertu ahal izateko gernuan eta plasman kannabinoideak eta euren metabolitoak kuantifikatzeko metodo sentikor bat garatu da. Azkenik, saiakera klinikoetarako beharrezkoak diren konposizio jakineko landareen erauzkin aberatsak eta konposatu puruak kopuru handian lortzeko lagungarria izan daitekeen ikerketa bat gauzatu da. Bertan, kannabis landarearen 3 kemotipo ezberdinen hazkuntza-prozesuetan zehar kannabinoide eta terpenoen kontzentrazio maximoak noiz aurkitzen diren ezartzeaz gain, kemotipo bakoitzaren ezaugarri diren terpenoak zeintzuk diren ikusi da. Azken hau kannabinoideen eta terpenoen arteko sinergiak aztertzea helburu duten ikerketetarako lagungarria izan daiteke. Esker onak Egileek esker ona adierazi nahi diete Idoki SCF S.L. enpresari jariakin gainkritiko bidezko erauzketa sistema erabiltzen uzteagatik, Aifame GmbH enpresari landareen hazkuntzaren ikerketarako beharrezko material eta baliabide guztiak eskaintzeagatik, Renovatio fundazioari eta Sevillako Kannabisa: ageriko altxor ezkutua 172 biomedikuntza institutuari kannabis erabiltzaileen gernu- eta plasma-laginak emateagatik eta Eusko Jaurlaritzari talde kontsolidatuko laguntzagatik (IT-742-13) eta O. Aizpurua-Olaizolaren aurredoktoradutzako bekarengatik. Ondorioak 179 Alde batetik ardo hondakinetatik gantz azido asegabeak eta polifenolak bereizita erauzteko SFE metodoa garatu da, gero hauek dietan aurkitzen diren hutsuneak betetzeko gehigarri gisa erabiltzeko. Garatutako metodoak, azkarra izateaz gain, tenperatura baxuetan gauzatzen denez, konposatu aktiboak degradatzea ekiditen du. Hortaz gain, polifenolak erraz degradatu daitekeenez [1], hauek kapsulatzeko metodo bat garatu da VNM bidez. Jakien industriako aplikazio ezberdinetarako egokiak izan daitezkeen bi tamainatako alginato mikrokapsulen eraketa optimizatu da eta sortutako mikrokapsulek polifenolen egonkortasuna izugarri hobetu dutela ikusi da. Kitosana alginatoaren gehigarri gisa erabiltzea ere aztertu da eta egonkortasuna are gehiago hobetzen dela ikusi da, giro tenperaturan degradazio-abiadura 33 aldiz txikiagoa izatera iritsiz. Modu honetan, ardo hondakinetatik bi produktu interesgarri lortu dira, batetik gantz azido asegabeetan oso aberatsa den erauzkina eta, bestetik, egonkortasun handiko polifenol mikrokapsulak. Hala, gaur egun ustiapen mugatua duten ardo hondakinen balioa handitzeko urrats garrantzitsu bat eman dela esan daiteke. Beste alde batetik, kannabisa gaixotasun ezberdinetarako erabilgarria izan daitekeela kontuan hartuz, landare hau sendagai gisa erabiltzeko bidean, lagungarri izan daitezkeen hiru lan gauzatu dira tesi honetan. Lehenengoan landare-mota ezberdinak efektu terapeutiko ezberdinekin lotzeko lagungarria izan daitekeen tresna bat garatu da, landareen kannabinoideen hatz-marka garatzeko HPLC-MS/MS bidezko metodoa hain zuzen ere. Bigarrengoan gernuan eta plasman kannabinoideak eta euren metabolitoak kuantifikatzeko metodo sentikor bat garatu da, hala urte batzuen buruan gauzatuko diren saiakera klinikoetan kontzentrazio/efektu erlazioak ikertu ahal izateko. Kuantifikazio hau fidagarria eta ikerketa ezberdinen artean alderagarria izan dadin, beharrezkoa da lehenik glukuronido-lotura guztiak haustea ordea, eta hidrolisi entzimatiko-alkalino bikoitza erabiliz bi matrizeotan hori ziurtatzen dela ikusi da. Azkenik, saiakera klinikoetarako beharrezkoak izango diren konposizio jakineko landareen erauzkin aberatsak eta konposatu puruak lortzeko prozesua optimizatzeko ikerketa bat gauzatu da. Bertan, kannabis landarearen hiru kemotipo ezberdinen hazkuntza-prozesuetan zehar kannabinoideen eta terpenoenen kontzentrazio maximoak noiz aurkitzen diren ezarri dira. Hala, II. eta III. kemotipoko landareek, kannabinoideen eta monoterpenoen kontzentrazio maximora iristeko I. kemotipokoek baino denbora gehiago behar dutela ikusi da. Bestalde, kemotipo bakoitzaren ezaugarri diren terpenoak zeintzuk diren aurkitu da, hau kannabinoideen eta terpenoen arteko sinergiak aztertu nahi dituzten ikerketetarako lagungarria izan daitekeelarik. Dena den, mota honetako ikerketa gehienetan gertatzen den bezala, ate bat ixterakoan etorkizunerako helburu eta desafio berriak agerian utzi dituzten ate berriak zabaldu dira lan honetan ere. Besteak beste, hurrengoak aipa genitzake:  Ardo-hondakinen balioa handitzeko gantz azido asegabeen eta polifenolen erauzketa optimizatu da, optimizazio hau laborategi-mailan eman da ordea. Benetan ardo hondakinen balioa handitu ahal izateko beharrezkoa litzateke laborategi-mailatik eskala industrialera pasatzeko prozesua garatzea. Ondorioak 180  Polifenolak erraz degradatzen direnez hauek mikrokapsularatu eta degradatze-prozesu hau izugarri mantsotzea lortu da. Dena den, erraz degradatzeaz gain konposatu hauek bioeskuragarritasun baxua izan ohi dute, gorputzeko jariakin biologikoetako baldintza alkalinoetan ezegonkorrak baitira [2]. Beraz, garatutako mikrokapsulak gehigarri bezala erabili ahal izan aurretik ia arazo hau gainditzeko gai diren aztertzea ezinbestekoa litzateke.  Kannabis landare ezberdinak efektu terapeutiko ezberdinekin lotu ahal izateko kannabinoideen hatzmarka garatu da lan honetan. Dena den, gaur egun jakin badakigu terpenoek ere kannabinoideekin sinergian joka dezaketela [3]. Ondorioz, komenigarria litzateke hatz-marka osatzeko terpenoak ere kontuan hartzea eta ahal den neurrian kannabinoideen espektroa ere zabaltzea (CBDA, CBC, CBDV...).  Gernuan eta plasman kannabinoide nagusiak eta THC-ren metabolito nagusiak neurtzeko metodoa garatu da lan honetan. Dena den, gaur arte ikerketa gehienak THC-n oinarritu badira ere, azken urteotan kannabinoide ez-psikoaktiboek (CBD, CBG, CBC...) interes berezia piztu dute, hainbat gaixotasun tratatzeko gaitasuna aurkezteaz gain sendagai gisa erabiltzeko psikoaktibitaterik eza lagungarri baita [4]. Nahiz eta merkatuan eskuragarri ez egon, konposatu hauek ere euren metabolito jakinak sortzen dituzte gorputzean ordea [5]. Beraz, interesgarria litzateke metabolito hauek isolatu/sintetizatu eta kuantifikatzeko metodo analitikoak garatzea.  Azken lanean hiru kemotipo ezberdinetako landareen hazkuntza-prozesuan zehar kannabinoideek eta terpenoek duten garapena aztertu da. Bertan erabili diren III. kemotipoko landareak droga-motakoak izan dira. Lurralde askotan, Espainian kasu, legeak landareek izan dezaketen THC kopuru maximoa % 0.2-an ezartzen du ordea. Ondorioz, zuntz-motako landareak erabili behar dituzte CBD lortzeko. Landare hauek ere III. kemotipokoak dira, baina aztertu direnetatik oso ezberdinak. Beraz, interesgarria litzateke ikerketa zuntz-motako landare hauetara zabaltzea, eta baita CBG konposatu nagusi duten IV. kemotipokoetara ere.  Kannabisa hartzeko modurik ohikoena birika-bidezkoa da. Kasu honetan efektua oso azkar gertatzen da, baina bere iraupena laburra izan ohi da [6]. Gaixotasun askotarako egokiagoa da ordea denbora luzeko efektua lortzea. Kasu horietan kannabisa ahotik hartzea eraginkorragoa izan daiteke, nahiz eta efektua berehalakoa ez izan iraunkorragoa izan ohi baita [6]. Polifenolen kasuan gertatzen den bezala, kannabisa ahotik hartzen denean konposatu askoren bioeskuragarritasuna baxua izaten da ordea [7]. Bioeskuragarritasun hau hobetzeko, eta bide batez efektuaren iraupena kontrolatu ahal izateko, aukera egokia izan daiteke mikrokapsularatzea.  Tesi honetan kannabisaren inguruan gauzatu diren lan guztiek landarea bera edo landaretik eratorritako konposatuak izan dituzte ardatz. Konposatu hauek hainbat gaixotasunetarako erabilgarriak izatearen arrazoia sistema endokannabinoidea da ordea. Azken urteetako ikerketa gehienak noranzko honetan ari dira zuzentzen hain zuzen ere. Helburua gaixotasun ezberdinetan Ondorioak 181 sistema honek nola jokatzen duen ulertzea da, hala etorkizuneko botikak diseinatu ahal izateko. Beraz, eman beharreko hurrengo urrats bezala defini genezake gorputzeko jariakin eta organo ezberdinetan endokannabinoideak kuantifikatzeko analisi metodo sentikorren garapena. Ondoren aurkezten den material gehigarria 8. eta 9. atalei dagokie. Bertan, I., II. eta III. kemotipoko cannabis sativa L. landare ezberdinen hazkuntza-prozesu osoan zehar 8 kannabinoide nagusien eta 28 terpeno nagusien kontzentrazioek izandako bilakaerak adierazten dira. Konposatu bakoitzarentzat taula bat osatu da horretarako. ("t" hazkuntza-denborari dagokio eta egunetan adierazten da; "1" I kemotipoko landareei dagokie, "2" II kemotipoko landareei eta "3" III kemotipoko landareei; "A", "B" eta "C" kemotipo bakoitzaren barruan aztertu diren landare ezberdinak dira; "R.G" amalandareen klonetan sustraiak hazteko faseari dagokio, "V.P" landarearen hazkuntza-faseari dagokio eta "F.P" loratze faseari; "˂LOQ" kontzentrazioa kuantifikazio mugatik beherakoa den kasuetan adierazten da).
addi-2558fed8c563
https://addi.ehu.es/handle/10810/17497
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-12-01
science
Lindemann, David
eu
Hiztegigintza elebiduna: Euskara-Alemana
UPV/EHU Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saila Doktore Tesia Hiztegigintza Elebiduna: Euskara­Alemana Euskarazko Bertsioa David Lindemann alemanezko bertsioarekin batera 2015eko urrian aurkeztua (cc) 2015 DAVID LINDEMANN (cc by-nc-nd 4.0) Izenburua: Hiztegigintza Elebiduna: Euskara-Alemana Egilea: David Lindemann Zuzendaria: Miren Azkarate Villar, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saila Doktorego Programa: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua 2015eko urrian euskaraz eta, aldi berean, alemanez aurkeztua Doktore tesi hau Eusko Jaurlaritzaren BFI-2011 beka programaren laguntzaz egin da 0 Sarrera 0 Sarrera Euskarazko hizkuntza-baliabideak gero eta gehiago eta anitzagoak dira azken hamarkadotan. Hiztegigintza elebakarrean nahiz Hizkuntza Azterketa eta Prozesamenduaren arloko tresnerian, aurrerapauso garrantzitsuak gauzatu ahal izan dira normalizazio batera eta europar hizkuntza handiagoetako artearen egoerara. Euskararekiko hiztegigintza elebidunari dagokionez, antzeko baieztapen bat egin daiteke: aspalditik eta ohikoak ditugun gaztelania eta frantsesarekiko hiztegiez gain, ingelesarekiko zenbait hiztegi garrantzitsu ditugu orain, paperezko argitalpen zein hiztegi elektroniko gisa, eta, egun arte, bestelako zenbait hizkuntza bikote ere landu izan dira maila profesional batean, errusiera, esaterako. Bestalde, hainbat eta hainbat hizkuntza bikotetarako, ez dugu behar eta irizpide profesionalei erantzungo liekeen argitalpenik: zenbaitetarako, poltsikoko paperezko hiztegia edota glosario arrunta eta laburra besterik ez dugu eskuragarri, eta beste asko erabat landu gabe izan dira egun arte. Egoera hori gainditzeko ekimenak urriak dira oraindik. Hiztegigintza Elebidunean prestakuntza zientifikoa eta dagozkion hizkuntzetako prestakuntza dituzten euskal hizkuntzalarien kopurua murriztua izatea eta argitaletxe komertzial batek horrelako hiztegien salmentatik espero beharko lukeen errentagarritasuna ez lortzea izan daitezke arrazoietako batzuk. Bi arrazoi horiekin lotuta, hirugarren batek ere garrantzia du, zalantzarik gabe: gaztelania edo frantsesa zubi-hizkuntza gisa erabiltzeko ohitura, alegia; hau da: euskarazko edo kanpo-erdara bateko hitz baten ordaina bilatzean, barne-erdararekiko hiztegi elebidun bat erabiltzea. Alemanaren kasuan, esaterako, puntako baliabideak ditugunez gaztelaniatik edo gaztelaniara itzultzeko, hizkuntza-ikasle euskalduna alemana ikastean, itzultzaile euskalduna alemanetik itzultzean, eta baliabide egokirik ezean beste edozein hiztegierabiltzaile ere, zubi-erdara batera jotzeko premiaren aurrean aurkitzen da. Hizkuntza-irakaskuntzan, dilema ezaguna dugu hori; kanpo-erdarak barne-erdara batetik (eta ez euskaratik bertatik) irakasteko eta ikasteko ohiturarekin apurtuz eta irtenbideak eskainiz euskararen normalizaziorako bidean beste urrats bat emateko asmoa dago horrekin lotuta. Alemana euskaratik ikasteko lehenengo testuliburua, adibidez, 1 0 Sarrera 2007an argitaratu zen (Reuter & Wolff 2007). Hurrengo urteetan, alemana euskaldunei irakasteari buruzko zenbait ikerlan burutu ziren (Braun 2010; Reuter 2010; Wolff 2010). Horietan ematen diren zenbakien arabera, urtero euskara L1 duten 1330 bat ikaslek hasten dituzte aleman-ikasketak bigarren hezkuntzako esparruan, eta beste 1.000 batek unibertsitateetan eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan. Ikasleentzako hiztegi elebidunerako balizko erabiltzaile kopurua, beraz, aintzat hartzekoa da. Beste kanpo-erdara batzuen ikasle kopuruak txikiagoak badira ere, hizkuntza-pedagogia eta hizkuntza-eskubideekin lotutako irizpideak berberak dira. Euskara-alemana bikoteari begira, egun ez dugu beste hainbat konbinaziotako hiztegien mailarekin konpara daitekeen lanik, ez tamainaren, ez kalitatearen aldetik, nahiz eta hizkuntza bikote horren lanketak hiztegigintzan bi mendeko historia izan. XIX. mendean, hiru lan zenbatzen ditugu, eta XX. mendeko hasieratik gaur arte, beste horrenbeste. Lan honen lehenengo atalean, gaur arte euskara eta alemanaren artean buruturiko hiztegigintza-lanak ikusiko ditugu. Euskara eta alemanaren arteko sei lan horiek aztertuko ditugu metodo deskriptiboez baliatuta, eta lan berriagoei begira, baita hiztegigintza-kritika baten ikuspegitik, lanak euren garaiko testuinguruan jarriz. Hemen ezin izango dugu azterketa osorik eskaini, baina lan horien edukia gaurko erabiltzaile zein aurretik landutako hiztegietako datu-bildumak erabili nahi dituen hiztegilearentzat noraino izan daitekeen interesgarria galdetuko dugu, lan horietako bat ere formatu elektronikoan eskuragarri ez izan gorabehera.1 Horietako bati, C.A.F. Mahnen eskuizkribu argitaratu gabeari (MAH1840), arreta berezia eskainiko diogu: haren edukien jatorria zehazteko saiakera bat egingo dugu, baita eduki horiek formatu digital batean editatzeko proposamena egin ere, edizioa euskararen Hiztegigintza Historikoan baliotsua izan daitekeelakoan. Lan honen bigarren atalean, metalexikografiaren zenbait oinarrizko kontzeptu ikusiko ditugu, erabiltzailearen ikuspegiari lehentasuna emanez: gaurko hiztegigintza elebidunak, lanabes elektronikoez baliatzen den eta argitalpen elektronikoak egiten dituen horrek, zer eskaintzen digun ikusiko dugu. 1 Charpentierren hiztegia (CHA2002 [1823]) B. Hurchek, eskuizkribua editatu duenak, eskuragarri jarri dit testu-fitxategi gisa. Alabaina, hiztegi hau beste arraozi batzuengatik horrelako erabilpen baterako ez da egokia, XIX. mendeko Behe-Nafarroko formak ditu-eta, kasu askotan gaurko Euskara Batutik urrun gelditzen direnak. 2 0 Sarrera Aro digitalaren aurreko hiztegi elebidunean garrantzia zuten arazo filologikoek, noski, eta ez dute gaurkotasunik galdu, ondorengo gogoetak erakusten digun bezala: hiztegi elebidunak hizkuntza bikote bakoitzari egokiturik garatu behar dira, bikoteko kideen berezitasunak behar bezala kontuan hartu eta bigarren hizkuntza batean modu egoki batean islatu ahal izateko. Hirugarren zubi-hizkuntza batetik abiatzeko beharrak, hiztegi-erabiltzaile euskaldunari, esan bezala, ezaguna zaion oztopo horrek bide luzeagoa eta deserosoagoa ibili behar izatea esan nahi du, eta, gainera, kasu askotan ez du emaitza zuzenera eramaten. Aipa dezagun adibide esanguratsu bat. Demagun alemanezko testu batean heißblütig adjektiboa aurkitzen dugula; odolbero da horren euskarazko ordain bat, hitz-elkartea zatitzean ikus daitekeenez, eta ez bakarrik semantikoki, hitz-eraketari begira ere oso antzekoa baita (ikus 0.1 taula). Odolbero­heißblütig bikotearen zentzu metaforikoa, hitzaren bi zatien batuketa hutsa (odol beroa) baino gehiago da, irudi bat ematen du, eta hori itzulpenean gordetzea interesatu beharko zaio itzultzaileari. DE EU2 ES3 heiß (oso) bero caliente, caluroso, adusto, ávido, tórrido Blut odol sangre heißblütig odolbero fogoso, vehemente, ardiente 0.1 Taula: 'heiß', 'Blut', 'heißblütig' eta itzulpen­ordainak Orain, gaztelaniazko hiztegietara joz, nekez helduko ginen emaitza horretara. Euskaraz eta alemanez oso modu antzekoan erabiltzen den hitz-elkarte horren gaztelerazko kalkoa, hots, de/con sangre caliente, odol beroko animaliak odol hotzekoetatik bereizteko bakarrik erabiltzen da (alemanez Warmblütler, euskaraz odol beroko [animalia]). Hiztegiak heißblütig terminoaren ordain gisa ematen dituen gaztelaniazko proposamenek (fogoso, vehemente, ardiente) sei adjektibotara bideratzen gaituzte, ES-EU hiztegian begiratuta, eta ES-DE hiztegian, berriz, 7 adjektibotara, horien artean heißblütig dagoelarik. Gure alemanezko testua gaztelaniaren bidez 2 EAH2007 hiztegiaren araberako ordainak (s.v.) 3 LEO hiztegiaren araberako ordainak (s.v.) 3 0 Sarrera euskaratuz gero, euskarazko ordainik egokiena bidean galtzeko arrisku handia dago, beraz, eta kontrako norabidean, ere bai. ES EU fogoso, vehemente, ardiente suhar, kartsu, gogotsu, susper, jorantsu, sutsu4 ES DE fogoso, vehemente, ardiente feurig, hitzig, heftig, sehnlich, vehement, ungestüm, heißblütig5 EU ES odolbero impulsivo, calenturiento6 0.2 Taula: Zubi­hizkuntzatik eta buelta Beste kasu batzuetan, aldiz, hiru hizkuntzotako metaforak antz handia dute, modu berdinean lexikalizatuta daude, eta itzultzaileari ez zaio zail gertatuko ordainak ezartzea, hala nola astakeria – burrada – Eselei, edo goiko gure adibidearen kontrako zuzena: gaztelaniazko a sangre fría eta euskarazko odol hotzean, biak kaltblütig lexemaren ordain egokiak dira. Erabiltzaileak espero dezake haren hiztegiak horrelako erlazioak argitzea. Homonimiak eta polisemiak hiztegi-erabiltzaileari sortzen dizkion arazoak eta gaizkiulertzeak – gogora ditzagun El Corte Inglés etxeko ”gizonezko jantziak bigarren landarean“ edo alemana ikasle batek aurten aurkeztu zidan “am Wochenende fahre ich in mein Volk”7 bezalakoak – korapilatsuak izan daitezke bi hizkuntzen artean, eta zubihizkuntza erabiltzeko beharra izanez gero, areagotzen direla onar dezakegu. Homonimia eta polisemia modu egoki batean islatzea hiztegigilearen arazo nagusietako bat da, eta hiztegigintza elebidunean modu berezi batean, iturri-hizkuntzako polisemia beste hizkuntza batean islatzeko bi era baitira: batetik, iturri-hizkuntzaren egituraren araberakoa, hizkuntza horretako hiztegi elebakar batean aurkituko genukeen adiera4 ADO1996: s.v. fogoso, vehemente, ardiente 5 LEO: s.v. fogoso, vehemente, ardiente 6 ADO1996: s.v. 7 Gaztelaniazko pueblo izenak, euskarazko herri izenak bezala, alemanez Volk izenaz itzul daiteke, populus/people adierazten badu; pueblo/herri (village) itzultzeko, aldiz, Dorf da egokia. Ikaslea ez zen ohartu sareko hiztegiak eman zion ordainen zerrendatik ezin izango zuela edozein hautatu, ez zen ohartu jatorrizko polisemia alemanez modu simetrikoan ematen ote den egiaztatu beharko zuela, gaztelaniaz zein euskaraz, hots, bere L1 hizkuntzetan, izen horrek bi adierok elkarrekin dutelako, beharbada. 4 0 Sarrera sailkapena mantenduz, eta, bigarrenik, helburu-hizkuntzako itzulpen-ordainen araberakoa, itzulpen-ordain bera duten adierak batuz. Iturri-hizkuntzako adiera bat helburu hizkuntzan zatitzeko beharra ere ager daiteke, gaztelaniazko planta eta pueblo adibideetan ikusi dugun bezala. Horri buruz hitz egingo dugu, eta homografiaren, homonimiaren eta polisemiaren arazoa adibide hartuko dugu lan honetan zehar zenbait aldiz, hiztegi ezberdinen proposamenak aztertzean. Doktore-tesi honentzako ikerketan, hizkuntzalari konputazional batzuen laguntza eskatu eta jaso egin dugu, eta testuan zehar, hala badagokio, aipatuko ditugu. Hiztegigintza konputazionalaren ezaugarria diziplinartekotasuna da: alde batetik, Hizkuntzalaritza arloko ezagutzak, eta, bestetik, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduaren (HAP, edo NLP, ingelesez) alorreko gaitasunak eskuratu behar du hiztegigintza konputazional batean jardun nahi duenak. Bi mundu horietan ikerlariak, literatura eta metodo berezituak ditugu, eta bi munduak uztartzeko ahaleginean aurkitzen dira HAP alorrera hurbildu nahi duten hiztegigileak, eta alderantziz.8 Lanerreportaia gisa ulertzen dugun tesi honen bitartez, diziplinak uztartzea erraztuko duen ekarpena egin nahi dugu. Filologiatik datorren hiztegigintza klasiko batean aritu den irakurleari, tesi honetako bigarren eta hirugarren ataletan aurkezten ditugun gogoetak ezagunak izango zaizkio, beharbada; informatikaren arloko azalpenak, ordea, aberasgarriak. HAP alorrean jantzita dagoenari, berriz, arazo eta azalpen filologikoak interesatuko zaizkio, batez ere. Lanaren hirugarren eta laugarren ataletan, hiztegigintza aplikatura igaro, eta hiztegi elektroniko berri baten ezaugarri eta eduki batzuk zehazten saiatuko gara. Hiztegi berriak zein funtzio bete beharko lituzkeen galdetuko dugu ezer baino lehen: Alemana ikasten duen euskaldunarentzako tresna lagungarria garatzeko asmoa dugu. Funtzio horretarako bete beharko liratekeen irizpideak eta horietan oinarritutako urrats praktikoak aurkeztuko ditugu. Hirugarren atala hiztegi berriaren egiturari eskaintzen diogu, eta laugarrena, berriz, alemana-euskarazko itzulpen-ordain bikoteak definitzeko metodoei, bereziki. Bi atal horietan, metodo automatikoak edo automatiza litezkeenak zein eskuzko lanak izango ditugu hizpide. 8 A. Kilgarriff († 2015) eta M. Rundellek urtero antolatutako Lexicom jardunaldiak bi munduak uztartzeko ahaleginaren adibide bikaina dira, bertan bi diziplinako ikerlariak bilduta, elkarren ezagutzatik ikasten baitute. 2013. urtean horrelako workshop batean parte hartzeko aukera izan nuen. 5 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak 1.1 Sarrera Erdi Aroko bidaiariek eta latinaren eta herri-hizkuntzen arteko itzultzaileek egindako hitz-zerrendak eta glosarioak hiztegigintzaren hastapentzat har daitezke. Aztergai dugun euskara-alemana konbinazioan, 1500. urteko Arnold von Harff bidaiariaren hitzzerrenda dugu, zenbait euskal hitzen alemanezko ordainak ematen dituena (Mitxelena (1964) bilduman editatua; zerrendari buruz Meyer-Lübke (1900)). Tankera horretako hitz-zerrendek komunikatzeko premiari eta helburu didaktikoei erantzuten zieten, kasu gehienetan garaiko herri-hizkuntza baten hitzei latinezko ordainak emanez, latina nazioarteko kultura-hizkuntza baitzen mendebaldeko Europan. Schlaeferrek proposatutako alemanezko hiztegigintzaren periodizazioaren arabera (2009: 128hh), XV. eta XVI. mendeetako Dictionaria Germanicolatina deritzen lanek lehenengo garai horri bukaera eman zioten. Hortik aurrerako hiztegiak haien funtzioaren arabera diseinatzen ziren sistematikoki, latinaren eta alemanaren arteko itzulpengintzalanabes gisa balio izateko, adibidez. Hiztegigintzari buruzko gogoeta sistematikoa, gaur lexikologia deitzen duguna, garai horretan hasten da garatzen. Alemana, erromantzeak eta euskara bezalako Europako ”herri-hizkuntzak“ garrantzia irabazi, eta latinarekin batera, ”kultura-hizkuntza“ izaera partekatzen hasiak ziren. Hizkuntza horien gramatika idatziak eta latinetik edota latinera itzultzeko tresna profesionalagoak sortu ziren leku guztietan (Malkiel 2003: 59) Euskara kultura-hizkuntza bihurtzeko bidean aurrerapen handia izan zen Larramendiren Hiztegi Hirukoitza (1745). Herri-hizkuntzak kultura-hizkuntza gisa erabiltzen – eta latinaren lekua pixkanaka hartzen – hastearekin bat, Europan zehar hiztegi elebakarrak sortzeko beharra sortu zen. Alemanerako, Grimm anaiek 1837an garatzen hasi ziren Deutsches Wörterbuch (Grimm & Grimm 2001 [1854-61]) dugu lan garrantzizkoena. Lan horrek garai berri bati hasiera eman zion hiztegigintzan, eta herri xehearen hizkuntza zenak kultura-hizkuntza estatusa lortzeko pausotzat har daiteke, hiztegigintzaren bitartez ”helburu nazionalak eta kultural-patriotikoak lortzeko“ pausotzat, alegia (Schlaefer 2009: 130). 7 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak Alemana bera aztertzen eta bizkortzen zuen hiztegigintza elebakarrez gainera, alemanezko hizkuntzalaritzatik abiaturiko hiztegigintza elebidunak edo eleanitzak ere XIX. mendearen hasieran garapen-urrats handiak egin zituen. Horren haritik, alemanaren eta gaztelaniaren arteko hiztegigintzan XIX. mendeko lehenengo hamarkadetan argitalpen garrantzitsuak izan ziren (ik. Corvo Sánchez 2008). Thiabaut, Motin eta Sachs ziren frantsesaren eta alemanaren arteko aurrekaririk gabeko XIX. mendeko lan handiak egin zituztenak (ik. Rettig 1991), eta ingelesa-alemana konbinazioan, Ludwigek 1717an jadanik argitaratu zuen lehendabiziko hiztegia (ik. Hartmann 1989), Baileyk, Klausingek & Arnoldek 1770eko hamarkadan eta gero Wagner eta Hilpert (ik. Pätzold 1991) autoreen lanek jarraituta. Baina Europako hizkuntza nagusiez gainerako hizkuntza marjinal edo ”exotikoak“ ere, interesgune bihurtu ziren. Haenschek (1991: 2917) aipatzen dituen XIX. mendeko hiztegi eleanitzen artean, alemana-errusiera [1802] eta alemana-greziera modernoa [1837] aurkitzen dira. Alemanaren eta portugesaren arteko lehenengo hiztegia 1811koa da (Welker 2003: 6), eta alemanaren eta hungarieraren arteko lehena, 1856koa (Fejér 1995). 1.2 XIX. mendeko lanak Jarraian, XIX. mendeko hiru alemanezko lan aztertuko ditugu, eta bereziki, horietan ditugun euskarazko datu lexikoak.9 Aurretik agertu ziren hitz zerrendatxoetatik abiatuta, Wilhelm von Humboldt izan zen lehendabiziko ekarpen aipagarria egin zuena haren Mithridateserako zuzenketak eta eransketak (1817, itzulp. Gárate (Humboldt 1933a)) lanean aurkitzen dugun alemanez glosaturiko euskal hiztegiarekin, euskara-alemanezko hiztegigintza elebidunari hasierapuntu nabarmena emanez. Bigarrenik, Humboldten lanari jarraipena eman nahian, C.A.F. Mahnek hiztegigintzaegitasmo askoz hedatuago bat proposatu zion bere buruari. Haren aurrekari famatuak jadanik erabilitako eta haren ondarean utzitako lanabesez aparte, garaiko beste hainbat iturri ugariz baliatu zen 1840an dataturiko eskuizkribua osatzeko. Mahnek euskal 9 XIX. mendeko lan horiei buruzko gure ikerketaren lehenengo emaitza batzuk Lindemann (2011; 2012) artikuluetan aurkeztu ditugu; tesi honetako 1. atala oinarri horretatik abiatzen den garapen bat da. 8 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak hiztegirik argitaratu ez arren, berak utzitako eskuzko materialak aintzat hartuko ditugu garaiko hiztegigintzaren lekuko gisa. Aztertuko dugun hirugarren lana Johann von Charpentier-i dagokio. 1820an dataturiko haren eskuizkribuan aurkitzen diren datuak Charpentierrek berak bildu zituen, bost urtez Pirinioetan lan geologikoak burutu bitartean. Eskuizkribua Hurchek & Kerejetak 2002an egindako edizioan dugu eskuragarri. Humboldten eta Mahnen euskarazko ekoizpen lexikografikoen funtzioa jakin-min filologikoa asetzea zen, neurri handi batean. Europako unibertsitateetan nagusi zen joerarekin bat, hizkuntza guztien katalogorako eta azterketa tipologikorako ekarpen gisa ulertzen dute Humboldtek (Rousseau 2001: 2417) eta Mahnek haien lana; baina lan horiek ez ziren erabilpen praktikorik gabe gelditu: Humboldtek argitaratutako lan nagusiari esker, Charpentier natura-zientzialariak Euskal Herrian bertan burutu zuen ikerketak alemanezko literaturarekin prestatzeko aukera izan zuen. Horrela, ongi jantzita ekin ahal izan zion bere proiektu filologikoari. Charpentierren jarduera lexikografikoa beste mota batekoa da, hark datuak bere aurrekarien lanetatik bildu beharrean, Baigorrin bildu baitzituen, herriz herri eta hiztunez hiztun. Bilketa horiek bere garaian ez ziren argitaratu, baina lanabes garrantzitsu ditu geroko euskal dialektologia diakronikoak. 1.2.1 Humboldt 1817 1.2.1.1 Humboldt alemanezko euskalaritzan aurrendaria Johann Christoph Adelung (1732-1806), Saxoniako gortearen aholkularia eta liburuzaina zen. Mithridates edo hizkuntzen azterketa orokorra eta Aita Gurea ia bostehun hizkuntzatan hizkuntza­adibide gisa lan erraldoia Adelungen heriotza baino lehen bukaturik ez zegoenez, Johann Severin Vater (1771-1826) teologoa eta hizkuntzalaria izan zen Mithridates 1806tik aurrera editatu eta argitaratu zuena, Adelungen Cantabrisch oder Baskisch artikulua (Adelung 1809) eta bost euskarazko Aita Gurea barne. Mithridatesen 1809ko bigarren bolumena argitaratzeko orduan, Vaterrek jadanik bazuen Adelungek utzitako euskarari buruzko artikulua hobetzeko asmoa; baina ondorengo edizio batean ekin nahi izan zion hura hobetzeari. Larramendiren lanak ezagutzen zituen berak; baina, ororen gainetik, Humboldten 9 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak euskararen gaineko jarduera aprobetxatu nahi zuen (Urquijo, Humboldt (1933b) lanaren hitzaurrean. 13. or.), eta haren 1817ko Mithridateserako zuzenketa eta eransketak monografia da eskaera haren erantzuna, Mithridates lanaz arduratu zen argitaletxe berak argitaratu zuena. 1809ko Mithridatesek alemanaz glosatutako hitz solteak ditu testuan, eta Humboldtek bere lanean erakutsiko zuenez, akatsez josita daude, eta ez dira azterketa lexikografiko baterako aintzat hartzeko multzora iristen. Wilhelm von Humboldt (1767-1835) bere garaiko hizkuntzalaririk gailena dugu. Lan honetarako, hark euskararen gainean egindako jarduera interesatzen zaigu, eta, bereziki, hiztegigintzari dagokiona. Gramatikaren arloan, euskarari dagozkion zenbait ekarpen garrantzitsu harenak dira, hainbatetan aztertu izan direnak (Gómez 1996; Gómez 2006; Hurch 2003a; Hurch 2003b; Perlick 1992; Vollmann 2000). Antropologian kokatuko genituzkeen testu batzuk ere utzi dizkigu (horietatik osatuena Humboldt 1909). Euskal hizkuntzari eta nazioari buruzko haren ikerketak bilduko zituen idazlan luze bat argitaratu gabe geratu zen (egitasmoaz ik. Humboldt 1812; Mahn 1857a: IX), eta hiztegigintzari dagokionez, 1817ko lanean duguna baino luzeagorik ez zuen argitara eraman. Goiz piztu zitzaion Humboldti euskararen gaineko interesa. 1799an, 32 urte zituela, ditugu lehenengo aipamen idatziak, Goethe eta Schiller idazleenganako gutunharremanetan aurkitzen direnak. Hona hemen, adibide gisa, 1799an idatzitako pasartea: ”Puntu txikia baina bitxia da Baskonia: berezko hizkuntza primitiboa gordetzen duen Europako herrialde bakarra da, hizkuntza berri oro baino zaharragoa dena, eta beste hizkuntzekin inolako analogia hurbilik ez duena.“ (apud Gárate 1933: 8, itzulp. DL). 1.2.1.2 Humboldten hiztegigintza Alexander, Wilhelmen anaia, Madrilen zegoela aprobetxatuz, urte horretan iberiar penintsulan zehar bidaiatu zuen, eta handik Alemaniara itzuli baino lehen, euskararen gainean azterketa sakonagoak hastea erabaki zuen: ”Parisera itzulita, 1800. urteko udan, euskara aztertzen aritu nintzen berriz ere, etenaldi baten ondoren. Beharrezko lanabesez hornitu nintzen: hiztegi inprimatuaz [Larramendi], eta eskuz idatzitako eta Pariseko Liburutegi Nazionaleko bildumetan aurkitzen den beste batez [Pouvreau], eta bertako askorekin hasi nintzen harremanetan [Astarloarekin, besteak beste].“ (Humboldt 1933c: 215, itzulp. DL) 10 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak Aztergai dugun 1817ko lanean, Humboldtek haren jarduera lexikografikoak bete beharreko duen hutsunea eta haren metodoa azaltzen ditu: ”Larramendiren hiztegia espainol-euskarazkoa da soilik. Hurrenkera horrek hizkuntzalariari laguntza gutxi eskaintzen diolako, nire lehendabiziko ardura zera izan zen: Larramendiren hiztegitik abiatuta beste bat egitea, euskaraespainolezkoa, lehenengoaren erregistro gisa. Hiztegi hori, ondoren, bestelako iturriekin osatu nuen, eta euskarari buruzko nire lanean beti erabiltzen dut.“ (Humboldt 1817: 61, itzulp. DL) Haren lanabes pertsonalez gain, Humboldtek berak argitara eraman zuen lan lexikografiko bakarra Zuzenketa eta eransketak lana dugu (1817: 15–34). Ikus ditzagun adibide batzuk (1.1 lagina): Euskal hitzak letra etzanean datoz; hori da bereizketa tipografiko bakarra, paratestuak zein alemanezko ordainek eta azalpenek letra arrunta konpartitzen baitute. Hiztegiaren 600 bat sarrerak alfabetoaren arabera antolatuak dira, erroka: Utsa (adjektiboa), utsunea, utsitu, ustu eta utsa (izena, ”hutsegite“) ”huts“ erroa konpartitzen duten hitzak sarrera berean datoz. Erro baten inguruan kokatuko ildo semantikoa osorik agerrarazi eta bidenabar euskal hitz-eraketari eta etimologiari buruz zerbait adierazteko asmotan, ondorengo adibideen tankerakoak ematen dira: Iracurri sarreran ematen den informazioa, aditzaren esanahi historiko estuagoa (’[laborea] ”fisikoki“ aletu, garautu‘ eta geroko esanahi hedatuak, ’hautatu, irakurri‘, 11 1.1 Lagina: HUM1817:33 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak irakurleari, eta sarrerari erantsitako oin-ohar batean laia izenaren gaineko ohar etimologikoak gehitu: ”Laya, lurra lantzeko tresna, sardeak bezala bi adar duena, lurra hedatzeko. Layatu, tresna horrekin lan egin. Lan hori elkarren ondoan dauden langileek batera egiten dute. Hortik datoz espainolezko esapideak: Son de la misma laya, klase berekoak dira, esto es de otra laya, hau beste jite batekoa da. Espainolera iragan den hitzaren azalpenek, espainolezko hiztegietan agertzen direnek, metafora deskribatzen dute, eta [etimologia] horren bidez azaldu behar da.“ (HUM1817: 26h, itzulp. DL]) Hiztegi hau Humboldtek bere buruarentzat prestatu zituen lanabes lexikografikoen zati txikia baino ez da. Humboldtek berak idazten duenez (1933c: 215), LAR1745 hiztegiko kopia bat aurkitu zuen, eta, horretaz gain, 1800. urteko udan, Parisen Pouvreauren eskuizkributik datuak kopiatzeari ekin zion. Hortik kopiatutako datubildumak gaur Krakoviako liburutegian gorderik daude, Aizpitarteren euskaragaztelainazko hiztegitik16 eta euskaraz-frantsesezko lan anonimo batetik kopiatutakoarekin batera. Kerejetaren zenbakien arabera (1997: 4), Larramendirengandik 6.000 bat sarrera kopiatu zituen, baina kopia horiek Humboldten ondasunetatik desagertu ziren, beste zenbait dokumentu bezala (Kerejeta 1997; Hurch 2006). Bestalde, C.A.F. Mahnek eskuizkribu gisan eskuragarri zituen Humboldten lanabes lexikografikoak, eta ondorengo urteetan erabili zituen haren asmoa aurrera eramateko, euskara-alemanezko hiztegia, alegia. Iturri gehiagoren datu lexikografikoak biltzen jardun zuela ikusiko dugu. 1.2.2 Mahn (ms.) 1.2.2.1 C.A.F. Mahn euskalaria Carl August Friedrich Mahn (1801-1887) hizkuntzalaria eta hizkuntza irakaslea zen Berlinen. Frantsesa, ingelesa, italiera, latina eta grekoa ikasteko metodoen egilea da. Ikerkuntzari dagokionez, etimologia izan zen hark landutako gai nagusia. Besteak beste, 1864ko ingelesezko Webster‘s hiztegian (Webster et al. 1864) bildu dira hark proposatuko hainbat etimologia. Euskararen gainean zenbait jardueratan ibili zen, Humboldt baino belaunaldi-erdi geroago, eta hiru argitalpenetan eman zituen haren ikerketen emaitzak (Mahn 1857a; Mahn 1857b; Mahn 1863). Mahn bera euskaldun 16 1782 inguruan sortua, Hurch (2002a) lanean editatu eta aztertua. 14 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak aktiboa zenaren ebidentziarik ez dago, baina euskararen oinarriak ondo ezagutzen zituen.17 Alemanezko hizkuntzalaritzan, hamarkada horietako euskalari bakarra zen. Humboldten hastapenei jarraitzea izan zen Mahnen asmoa. Bere kaxa, Berlingo bere bulegotik, eskuragarri zituen material guztiak bildu zituen, eta haren aurretik beste hainbatek bezala, euskararen gramatika eta hiztegia garatzea proposatu zion bere buruari, kasu honetan, alemanez. "C.A.F. Mahn salbuespentzat har dezakegu, hark euskarazko hiztegia egiteko asmoa erakutsi baitzuen. Horrez gain, "Denkmäler der Baskischen Sprache" liburuan (Berlin 1857a) eta haren erromantzeari buruzko ikerketa etimologikoetan (1863), ekarpen aipagarriak egin zituen euskararen azterketarako. Bestela, Humboldten ikerketen ondorengo mende-erdian, Alemanian inor gutxi aritu zen hizkuntza hori ikertzen." (Pott 1876, itzulp. DL) Denkmaeler der baskischen Sprache (1857a) haren lanaren lehenengo zazpi orrialdeak Vinsonek frantsesera itzuli zituen18 (Mahn 1922) eta Mahnen euskalaritzari buruzko iruzkinaz osatu (Vinson 1922). Denkmaeler lanaren lehenengo hamar orrialdeetan, euskaldunen historia, euskalaritzaren garaiko egoera eta euskarazko testu zahar eskuragarrien berri ematen du. Jarraian, Humboldten Ankündigung einer Schrift [”idazlan baten iragarpena“] (lehenik argit.: Humboldt (1812), gaztelaniaz Garate (1933) bilduman) ematen du hitzez hitz, haren ustez ordura arte testu horri behar bezalako arreta eskaini ez zitzaiolako. Testu horretan, Humboldtek euskalaritzan egin nahi izan zituen pausoak deskribatzen ditu, gero bukatu gabe geratu ziren Euskal Herriari eta euskarari buruzko monografiaren edukiak izango zirenak, alegia. Mahnek bukatu gabeko egitasmo horren jarraipen gisa ulertzen du bere ekarpena. XX. orrialdetik aurrera, euskararen kokapen tipologikoari buruzko gogoetak ematen dira, alemanaren hizkuntzalaritzako lanak aipatuz (Steinthal 1850, bereziki), eta, ondoren, izen- eta aditzmorfologiaren deskribapena. Sintaxiari eta fonetikari ere kapitulu labur bana eskaintzen die. Euskal erroa arreta bereziaz aztertzen du: hainbat erro mono- eta bisilabikoren adibideak ematen ditu, alemanerako itzulpenarekin batera. Hitz-eraketari dagokionez, faktitiboaren ­ra­ morfema hautatzen du adibide, eta Astarloaren (1805) lanean agertzen diren azalpenak ematen ditu laburbilduta. 17 Coseriu-ren arabera, Mahn Steinthal-en ”euskara-irakaslea“ zen (Coseriu 2002: 30). 18 Vinsonek 1922an RIEV-en argitaratutako itzulpenak ”a suivre“ oharrarekin amaitzen du, baina jarraipenik ez du izan. 15 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak Egun arte horren itzulpenik eskuragarri ez dagoenez, hemen Denkmaeler lanaren gramatika ataleko izenburuak euskaraz ematen ditugu, Mahnek ezarritako paragrafozenbakien arabera (Mahn 1857a: XXIII–LVI): 1. Forma semantikoaren eta forma fonetikoaren harremana 2. Eransletasuna eta flexioa: konparaketa tipologikoak 3. Erroa, izenaren eta aditzaren deribazioa 4. Izenaren eta izenordainaren ”flexio eranslea“ 5. Aditz-flexioa 6. Fonetika 7. Azentua 8. Erro mono- eta polisilabikoa, konparaketa tipologikoak 9. Hitz-eraketa, deribazioa 10. Atzizkiak 11. Hitz-elkarteak 12. Sinonimo-kutxaren aberastasuna 13. Genero gramatikalaren eza izenean 14. Genero gramatikalaren eza adjektiboan 15. Singularra eta plurala izenean 16. Dualaren eza 17. Konparatiboa eta superlatiboa 18. Artikulu mugatua ”-a“ eta ”bat“ zenbatzailea artikulu gisa 19. Izenordain erlatiboak 20. Hitz-hurrenkera 21. Euskarazko etimologiak erromantzeetan 22. Konparaketa tipologikoa euskara-sanskritoa 23. Aditza II: zenbait aditz sintetiko (”era zaharra“) eta aditz perifrastikoa (”berriagoa“) Zenbaki arabiarrak daramatzaten 80 orrialdeak euskarazko testuen edizioari dagozkio. Mahnek hainbat iturritatik biltzen ditu, ”Testamentu Berria, Rochellon, Pierre Hautin 1571“ eta ”The Bonaparte Polyglott, London 1857“ erreferentzia bibliografikoak daramatzatenak, besteak beste. Latinezko eta grekozko testu klasiko batzuen itzulpenak 16 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak Humboldtek hiztegigintzaren arloan egin zituen urratsak aurkitzen ditugu bertan. Antza denez, eskuizkribuaren 461. orrialdetan zehar, Mahnek19 Humboldtek 1801. urtean Parisen egindako apunteak kopiatu zituen: Pouvreauren eta Larramendiren hiztegietatik hartutakoa, aldatutako hurrenkeran, euskaratik abiatutako hiztegia sortzeko asmoari erantzunez. Aurreko kapituluan aipatu dugun bezala, Larramendiren lana kopiatu izanaren eta erabiltzen zituen bestelako lanabesen berri dugu, Humboldtek berak zenbait aldiz aipatzen dituelako; baina haren ondarean hiztegigintza-jarduera horren emaitzarik ez da agertu, eta galdutzat ematen zuten ikertzaileek (Hurch 2006: 6; Kerejeta 1997). Alabaina, badirudi Humboldten lanabes galduen parte bat eskuetan daukagun Mahnen lanaren funtsa dela, hain zuzen ere. Goian aipatutako gaztelaniazko izenburupean, Humboldten hitz-zerrenda agertzen da, beste hainbat iturritako hitzekin osatuta. Badirudi Mahnek Humboldtek berak idatzitako hitz-zerrenda baten gainean lan egiten zuela, hots, Humboldten idazkuna hartu eta bestelako iturrietako hitzak tartekatu zituela. Eskuizkribua osorik Mahnek idatzi izanaren ebidentziatzat ondorengoa hartzen dugu: alde batetik, eskuizkribu guztian zehar, grafia berbera dela ematen du. Bestetik, hitz-zerrendan aurkitzen dugun lerroarteneurri handiak eta alfabetoaren hizki bakoitzak amaitu ondoren utzitako tarte zuriek pentsarazten digute egileak Humboldten zerrenda hasiera batetik oinarri gisa ulertu, eta, bigarren pauso batean, bestelako iturrietako hitzekin osatu zuela. Hona hemen (1.5 lagina) zentzu horretan esanguratsua den zati baten faksimilea. Iturriaren aipamenik ez duten gaztelaniaz glosaturiko Arrantzitu eta Arraparia sarreren artean, Arrapa, arrapatu sarrera agertzen da txertaturik, alemaneko ordainarekin, latinezko etimologiarekin eta iturriaren aipamenarekin batera: ”Adel. Mithr. 13“, hau da, Adelung (1809: 13). Mithridates lanean, arrapa, arrapatu sarrera era 19 Kerejetak (1997) eta Hurchek (kom. perts.) Mahnen egiletasuna zalantzan jartzen dute. Eskuetan daukagun eskuizkribuaren egile(ak) zehazteko, beharrezkoa izango litzateke ikerketa grafologikoak egitea. 18 1.5 Lagina: MAH1840:55 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak Eskuetan daukagun eskuizkribuak zirriborro baten ezaugarriak ditu oro har. Zuriz geratutako tarteak, behin eta berriz antolatutako sarrerak eta urratu asko eta asko aurkitzen ditugu. Argi dago Mahnek garaiko euskalaritzako literatura ondo ezagutu eta sakonki aztertu zuela. Eskuizkribuaren kopurua ikusita, 461 orrialdeetan antolatutako milaka sarrera, Mahnek hiztegigintza-proiektu handia prestatzen zuela ematen du, haren aurrekarien edukiak bilduz ordura arteko lanak kopuruz gaindituko zituzkeena. 1.2.2.3 Eskuizkribua editatzeko prolegomena Eskuizkribua era digitalean editatzeko lanetan abiatzeko proposamena aurkezten dugu. Azken urteotan Digital Humanities izenpean zabaldu den diziplinan, garai batean eskuizkribu edo inprimatutako testu gisa aurkeztu ziren dokumentuak anotazio semantikoak dituen formatu elektronikoetan editatzen dihardute. Horretarako, TEI xml formatua erabiltzen da batik bat, edizio digitalak gauzatu eta mundu akademikoan trukatze aldera, editorea bera ez den beste edozeinek ulertu eta lanabes gisa hartu ahal izateko, egun arte garatu den proposamen egokiena eta hedatuena baita (Pierazzo 2011: 473). TEI P5 formatua (ikus TEI Consortium 2015) testu arrunta xml elementu eta argumentu gisa islatu eta elementu horiek hierarkia batean elkarrekin erlazionatzeko modu zehatza da. 23 1.9 Lagina: Eys 1867:8;2 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak Jarraian, MAH1840 eskuizkribuaren lagin bat ikusiko dugu TEI P5 xml formatuan islaturik (1.1 irudia), Euskara Batuko hodei lemari dagozkion eskuizkribuaren sarrerak dituena: hodea eta hodeia (eskuizkribuaren H letrari dagokion 275. orrialdekoak), eta odeia, edoya, hodei, orz, horz, odei, hedoi eta edoi (O letrari dagokion 373. orrialdekoak, ikus 1.10 lagina). Elementuen eta argumentuen izenak TEI P5 estandarreko ingelesezko laburdurak dira. Eskuizkribuko sarrerak Euskara Batuko lema banarekin lotzea proposatzen dugu, 1.1 irudian islatzen dugun legez: aipatutako forma guztiak hodei <superEntry> batean baturik datoz. Horrela, eskuizkribuko datuetan Euskara Batuko lemaren araberako bilaketak egiteko gauza izango ginateke, baita eskuizkribu horren edukiak euskarazko beste hainbat baliabide lexikoren edukiekin lotzeko ere. Jokabide hori hiztegi­corpus (corpus lexikográfico28) izenpean ezagutzen dugun hiztegien sarea eraikitzeko metodoa dugu, hain zuzen ere: gaurko estandarra den super­lema baten azpian hiztegi ezberdinetako sarrera-buruak (eta horien azpian, sarrera horien edukiak) batzea. Ikusten denez, bi sarrera mota ezberdintzea erabaki dugu proposamen honetarako: ezkerrean datozen sarrera arruntak, ustez lehenengo idatzaldi bati dagozkionak (entry type=”main”), eta ustez geroago gehitu direnak (entry type=”supplemental”). Sarrera motarekin batera, horren kokapena orrialdean adieraztea erabaki dugu (ezk/ezk­erd/esk­ 28 Vigoko unibertsitatean landu duten galegozko hiztegi-corpusa, esaterako, honako helbide honetan eskuragarri dago, eta galegozko hainbat hiztegiren edukiak ikus daitezke bilaketa bakarra eginez: http://sli.uvigo.es/DdD/. Alemanari dagokionez, Triereko Unibertsitatean garatzen duten Wörterbuchnetz ataria (“hiztegien sarea”) antzeko ekimena dugu, garai ezberdinetako hainbat hiztegiren edukiak lotzen eta bilaketa-emaitza bateratuak eskaintzen dituena: http://woerterbuchnetz.de/. 24 1.10 Lagina: MAH1840:373 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak erd/esk). Horrela, eskuizkribuan aurkitzen ditugun sarrerak motaren edota kokapenaren arabera sailka daitezke, beste zenbait lemategirekin konparatu ahal izateko, ezkerreko zutabeko sarrera “arrunt” horiek LAR1745 hiztegiko euskarazko lemategiarekin konparatzeko, adibidez. Bestetik, erreferentzia bibliografikoen araberako zerrendak erauzi ahalko ditugu banan-banan –Wilhelm van Eys autoreari lotzen zaizkionak, esaterako–, erreferentziok <bibl> elementu bati esleitzen dizkiogueta. Proposamen honekin digitalizatzeko hastapen bat besterik ez dugu eskaintzen, datuak era digitalean islatzeko aukerak eztabaidatu, eta, ondoren, edizio-lanari ekin ahal izateko. Bestetik, eskuizkribuko lagin batean aurkitzen diren euskarazko formak transkribatzeko saioa egin dugu. 372. orrialdetik 378. orrialdera, hauek dira O hizkiari dagozkion lehenengo zazpi orrialdeetan aurkitzen diren euskarazko formak zerrendatu ditugu, eskuizkribuan bildutako formen aberastasuna irudikatzeko. Formak dituen 7.1 taula eranskinetan aurkitzen da. 25 1.1 Irudia: Mahn eskuizkribuaren "hodei" lemari dagozkion sarrerak, TEI xml formatuan 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak bakarrean, eta inoiz esaldi batean. Alemanezko izenak forma artikuludunean ematen dira, bidenabar generoa adieraziz; euskarazko izenak, berriz, absolutibozko forma mugatuan agertzen dira beti. Aditz-izena ematen da euskal aditzari dagokion lema gisa, iparraldeko ohiturari jarraituz, eta infinitiboan alemanezkoa. Zenbait kasutan, frantsesezko ordaina ere datorkigu (Blattern = veróle, der folgende Tag = le lendemain). Ordain hutsaz aparte, sarrera batzuetan erabilerari buruzko oharrak aurkitzen ditugu (maistria ”maizago erabilia“ çurguina baino). Charpentierrek haren gogoetak gehitzen ditu zenbait hitzen ”etimologiaren“ (hitz-eraketaren) gainean (çurubia < çura + bidea; eta, ”beharbada“, çubia < çura + bidea). Euskarazko hitzen grafian ere, haren garaiko iparraldeko usadioa islaturik dago, Charpentierrek gaurko z txistukaria ç idazten baitu. Gaurko x, ch gisa (Churia, 160) eta gaurko tx, ch gisa idazten ditu (Jatxa, 167). Gaurko ki/ke qui/que eran agertzen dira, eta gaurko ka/ko/ku, berriz, ca/co/cu. Hasperenaz hasten diren 130 bat sarrera zenbatzen ditugu. Hitz barruko hasperen dezente idazten ditu Charpentierrek, adibidez: Chinhauria, 160; Chehea, 160; Çuhurcia, 161. 1.3 1968 geroztik argitaratutako lanak Ehun urte baino gehiagoko tartea igaro eta-gero, 1968an, Arantzazuko bileraren urtean, XX. mendeko lehenengo argitalpena agertzen da euskara-alemanezko hiztegigintza elebidunean. Martin Löpelmannen lana, bitxikeriatzat eta astakeriatzat jo daitekeen arren, ez dugu gure ikusbidetik baztertuko, bi bolumeneko lan erraldoia baita, eta euskara eta alemanaren artean dabilenari liburutegian agertuko baitzaio. Mende horretan bigarrengoa Kühnelen lana dugu. 1999. urtean, aurrekoek eskura ez zeuzkaten lanabesez baliatu zen autore alemana. Lan hori bi norabideei dagozkien atalak dakartzana da: 75 orrialdeko euskara-alemanezko atalak, 19 orrialdeko euskarazko gramatikari buruzko gehigarriak eta 113 orrialdeko aleman-euskarazko atalak osatzen dute hiztegia, lehendabiziko aldiz alemanetik itzultzeari lehentasuna emanez. 1.3.1 Löpelmann 1968 1.3.1.1 Martin Löpelmann III. Reich­en Franz Martin Wilhelm Löpelmann (Berlin, 1891-1981) irakaslea, NSDAP alderdiaren kidea eta hezkuntza-politikaria zen. NSDAP 1933an boterera iritsi baino lehen, 29 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak ”Euskararen tasuna Europako hizkuntza eransle bakar gisa zuzenki kokatzea, bere historia argitzea, eta, horren bitartez, hizkuntza bitxi horren gaineko misterioa. Aldi berean, uste nuen hutsune hori itxiz hizkuntzalaritzaren beste adar batzuei mesede bat egin niezaiekeela“ (LÖP1968: VII [itzulp. DL]) Tovar autorearen (1959) lanetik abiaturik, Löpelmannek euskararen hizkuntza hamitikoekiko ahaidetasunean sinesten du (ibid.: VIII), eta euskal hitzak, maileguak ez direnak eta euskararen berezko ”aitzin-substratuari“ (Urbaskische Grundschicht) dagozkionak, jatorri hamitikoak eta ”Afrikatik ekarritakoak“ direla (ibid.:XV). Euskara eta iberikoaren arteko ahaidetasunik, ordea, ez du ikusten (ibid.:XI); hainbat alemanezko autorek, Humboldtek barne, bai, ordea. Lafonen (1951) eta Bouda-ren (1948; 1949) lanak aipatzen ditu Löpelmannek, baina autore haiek aldarrikatutako euskararen eta hizkuntza kaukasikoen arteko ahaidetasun teoriak haren ustez ”porrot egin du erabat“ (ibid.:XIX). Bergerrek proposatzen duen euskararen eta burušaskiaren arteko ahaidetasuna ere ”ez da konbentzigarria“ (ibid.:XX). Ondorengo orrialdeetan, Löpelmannek euskal fonologiari eta gramatikari buruzko oharrak ematen ditu. Fonologiari dagokionez, gaurko euskaran agertzen diren fonemen berri ematen du, eta atala Mitxelenaren (1961) lana aintzat hartu edota aipatu gabe bukatu33; beraz, 1968an eskuragarri zuen literatura klasikoa ez du kontuan hartzen. Gramatikaren atalean, pasarte batzuk aipagarriak dira, euskarazko hiztegi ororen erabiltzaileari lagungarri gerta dakizkiokeenak: ”Hiztegian ematen diren hitz-kategorien adierazleak, hots, substantiboa, aditza, adjektiboa, adizlaguna, etab., ezin dira Europako hizkuntza flexiboen edo hizkuntza semitikoen hiztegietan bezala ulertu, hitz-eraketaren lehengaia modu ezberdin batean erabiltzen baita. Adierazle horiek erabiltzeko aukerak besterik ez dituzte adierazten. Euskara hizkuntza eranslea denez, hemen hitza [Wort] edo erroa [Wortstamm] (termino hori inguru honetan erabiltzea zilegi baldin bada) era batean zein bestean erabil daiteke, eta, beraz, perpausean substantibo, adjektibo, aditz edo adizlagun baten funtzioa izan dezake. Atzizkiek eta perpausaren esanahiak erabakitzen dute hitza zein kategoriakotzat har daitekeen.“ (ibid.: XXIV, [itzulp. DL]) Baina ikus dezagun orain Löpelmannen lan lexikografikoaren lagin bat (1.13). Lagin honetan ikusten denez, hiztegia erroka antolatua da. Bertan, adibidez, lagun sarrera-burupean, hitz beraz gainera, lagun­ hasten diren hitz-elkarteak agertzen dira. 33 XXIX. orrialdean, Löpelmannek zera aldarrikatzen du: ”Hitzen aldaera historikoak ezin dira euskaran bertan eratu“. Mitxelenak (1961) kontrakoa erakutsi zuen, Löpelmannek haren lanari ekin baino dezente lehenago. 31 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak Bereizketa tipografiko hirukoitza dugu: sarrera-buru diren euskarazko lexemak, hizkien arteko espazio handia utziz, eta azpisarrerak direnak, berriz, azpimarratuta. Alemanezko glosak letra arruntean datoz, eta etimologiaren atalak, aldiz, ”§“ ikurra darama aurretik. Löpelmannek aitortzen duenez (LÖP1968:VII), Pierre Lhanderen hiztegiaren (LHA1926) 1938ko bigarren edizioa zen haren iturri nagusia. Ikus dezagun lagina bera Lhanderen lanean (1.14): 33 1.14 Lagina: Lhande 1926:642h 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak Bistakoa denez, Löpelmannen metodoa ondorengoa da: Lhanderen hiztegitik sarrera oro hartu, eta frantsesezko ordainak alemaneratzea. Hitzaren erabilera argitzen duten Lhanden esapideak eta adibideak, ordea, ez ditu aintzat hartzen, ezta bertan maiz emandako informazio dialektala ere. Horren partez, sarrera-gorputzaren amaieran, haren berezko etimologia-proposamenak gehitzen ditu Löpelmannek, inolako iturri-aipamenik gabe. Trasken, Peillenen eta besteen iruzkinek gaitzesten duten etimologiari buruzko ahoberokeriak baztertuta ere, Löpelmannen lan honen balioa murriztuta gelditzen da gaur egungo ikuspegitik. Lan hau denez errokako antolakuntzaren euskara-alemana bikoteko adibide bakarra, alemaneik abiatzen den euskaldun berriak honen bitartez erro bakoitzaren inguruko hitz-eraketaren aberastasuna ikus dezake. Hel­ sarrera, adibidez, zentzu horretan adierazkor gertatzen da (ikus 1.15 lagina). 34 1.15 Lagina: LÖP1968: s.v. 'hel' 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak Dena den, Löpelmannek ez du EU-DE bikoteko hiztegigintza lanik egin, oro har frantsesezko bitartekora jotzen baitu, Berlingo haren idazmahaitik euskarazko datuak alemaneratu eta haren gogoetak erantsi ahal izateko. Lhanderen frantsesezko datuak itzultzeko zer iturri eta metodo lexikografikoez baliatzen den, ilunpetan uzten du autore honek. 1.3.2 Kühnel 1999 Helmut Kühnelek Alemaniar Errepublika Demokratikoak (ARD, 1949-90) iraun zuen bitartean zenbait hiztegi eta gramatika didaktiko argitaratu zituen, eta, horien artean, Siriako arabiarraren haren alemanezko ”hizkuntza-gidaliburua“ lau argitalpenetan. DEFR hiztegia ere egin zuen 1984an Leipzigeko Enzyklopädie argitaletxerako, geroago faux amis-en hiztegi batek osatua. ARD-ko hizkuntzalaritzan zientzialari estimatua izan zen Kühnel, eta jorratzen zituen gaiak ondo ezagutzen zituela esaten dute (Gerd Wotjak, Leipzig, kom. perts.). Euskarari buruzko haren argitalpen bakarra 1999eko Wörterbuch des Baskischen da (Kühnel 1999, KÜH1999), erretirodun bihurturik hasi zuena, tamalez aipagarria litzatekeen kalitatekoa ez dena. Hitzaurrean aitortzen duenez (KÜH1999:VII), Bi Mila hiztegiko (ADO1984) 1991ko argitalpenean oinarritzen du Kühnelek bere lana, eta, horrez gain, zenbait euskal egunkaritan eta bestelako hiztegitan. 5.000 sarrera ditu EU-DE atalak, eta 8.500 bat, berriz, DE-EU norabideari dagozkionak. Hel­ erroarekin hasten diren hitzei dagozkien sarrerak ditugu faksimile zati honetan (1.16 lagina), eta hiztegi honen irismen murriztua bistan dago berehala: Ordain bakar edo bikoitzeko sarrera sinpleek XIX. mendeko lanak gogorarazten dizkigute. hel(du) 35 1.16 Lagina: KÜH1999: s.v. 'heldu' 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak Hiztegi hau Euskal Herrian erabiltzen denaren ebidentziarik ez dugu. Bertako liburutegietan ere ez da aurkitzen. Hiztegiaren edukia murriztua dela-eta, formatu handiko eta estalki gogorreko argitalpen gisa baino, poltsiko neurrian argitaratzea komenigarriagoa izango litzatekeen, hiztegia bidaian eta antzeko egoeretan erabili ahal izateko. 1.3.3 2007ko Euskara­Alemana Hiztegia Euskaltzaindiak 90eko hamarkadan zehar burututako araugintzak (ik. Alberdi & Ugarteburu 1999) kontuan hartu zuen lehenengo euskara-alemana bikoteko hiztegi elebiduna 2007an Elkar argitaletxeak editatu zuen lana da (Martínez Rubio 2007, EAH2007), eta, orobat, hizkuntza bikote horretako euskal autore baten lehenengo lana ere bada. Hiztegiaren azalean adierazten denez, 32.400 sarreraz gehi 4.600 ”adibidez eta esapide argigarriz“ osatuta dago; zenbaki horiek alemana-euskara eta euskara-alemana norabideko atal bien edukiari dagozkio. Hiztegiak betetzen duen funtzioa orokorra da. Horrela dio hitzaurreak: ”Hiztegi honek baliabide izan nahi luke alemana eguneroko bizitzan erabili behar duten euskaldunentzat, bai itzultzaile bai mota guztietako ikasleentzat ere, hein berean aleman hiztunari zuzentzen zaiolarik.“ (EAH2007: IX) Lan horrek bere funtzioa betetzen du neurri handi batean. Poltsikoko hiztegiak erabili ohi diren egoeretarako, hau da, bidaietarako, irakurketarako eta solasaldi informaletarako, euskararen eta alemanaren artean dabilenak laguntzaile baliotsua irabazi du argitalpen horrekin. Egun, euskararen eta alemanaren arteko tresna erabilgarri bakarra dela esan daiteke, gaztelania edo beste zubi-hizkuntza batera jo nahi ezean. Hiztegigintzak, beste hainbat konbinaziotan, poltsikoko neurria baino lan askoz sofistikatuagoak eskaintzen ditu, noski, eta ez bakarrik argitalpenaren loditasunari dagokionez. EAH2007 hiztegiaren adibide batzuk ikusiko ditugu orain, eta erabiltzaileak hiztegi elebidun garatuago batetik zer espero dezakeen galdetuko dugu. 39 1.19 Lagina: EAH2007: s.v. 'fahren' 1.20 Lagina: EAH2007: s.v. 'Fahrer(in)' 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak 1.19 eta 1.20 laginetan hiztegi horretako bi sarrera ikusten ditugu. Aditzaren kasuan, aditz laguntzailearen hautapena adierazten da euskal hiztegigintzan ohikoa den eran, hau da, [ist] (eusk. ’da‘) edo [hat] (eusk. ’du‘) aditz laguntzaile singularreko hirugarren pertsonari dagokion forma ikur gisa jarriz. Izena bada, genero gramatikalaren m/f/n ikurrak eta genitiboa eta pluraleko formak eratzeko morfemak agertzen dira, deklinazioparadigmaren adierazle gisa. Ondoren, alemanezko ordaina, gehienetan bakarra, eta ordainetik grafikoki hiruki batez bereizita, adibide bat edo batzuk datoz maiz. Fahren mugimendu-aditzaren kasu honetan, erabilera iragangaitzerako bi ordain ematen dira, eta erabilera iragankorrerako bat. Lehengo ordainari parentesi arteko ohar bat gehitu zaio: (ibilgailuz) joan, alemanerazko ’fahren‘ aditzak ibilgailu bidezko mugimendua denotatzen baitu, gurpil gainean kasu gehienetan. Adibide labur batean, lema testuinguru ohikoenetako batean agertzen da: etxera doa orain. Autoz, taxiz, autobusez edo bizikletaz doa, fahren egiten bada; oinez ibiltzeko ekintza izendatzeko baino ez du gehen aditza hautatzen hiztun alemanak. Adibidea, beraz, ez dugu guztiz egokitzat hartzen, itzulpenak ez baitu mugimenduaren modua argitzen. Ibili aditzaren adierak bereizteko erabiltzen den marratxo bertikal bikoitzaren ondoren ematen den bigarren ordaina, 'fahren' aditzaren itzulpen egokia da ibilgailua bera dena mugitzen denean, eta ez ibilgailuz joaten den pertsona. Euskaraz, ibilgailuak ibili egiten dira, ondo ala txarto edo bizkor, eta alemanez, ’fahren‘, adibideko ezezko kasuan eta beste edozein kasutan. Itzulpena, beraz, egokia litzateke. Hirugarrenik, aditzaren erabilera iragankorraren euskarazko itzulpena ematen da: gidatu. Oraingoan, parentesi artean emandako alemanerazko sinonimo batek ulertarazten digu norbaitek ibilarazten duena berriz ere gurpildun ibilgailu bat dela: ’lenken’, gidatu. Polisemia desanbiguatzen duten azalpenak, hortaz, batzuetan alemanez, batzuetan euskaraz ematen dira. Fahren aditza lenken aditzaren sinonimoa den testuinguruetan 'gidatu' aditzaz itzultzen dela ulertu behar du erabiltzaileak. Ibilgailuak edo ibilgailuz mugitzen diren zamak agertzen dira testuinguru horietan, fahren predikatuaren akusatibozko osagai gisa. Argibide hori, aditz iragangaitzaren adierekin erkatu behar du erabiltzaileak edo haren alemanari buruzko ezagutzarekin? 40 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak 2.4 atalean, hiztegiak baso lemaren homografia eta homonimia islatzeko ematen duen proposamenaren lagina ematen dugu (7.41 lagina). Bertan ikusten denez, ontzia denotatzen duen baso izenaren homonimoa ez da jasotzen, OEH (s.v.) hiztegiaren arabera euskaraz XVII. mendetik aurrera erabilera dokumentatua duen mailegu hori. Alemanez-euskarazko atalean begiraturik, ez da 'baso' ordainik aurkitzen Glas, Becher, Trinkglas eta Trinkbecher sarreretan, ondorengo ordainak baizik: 'edontzi', 'edalontzi' eta 'godalet' (ik. 1.5 taula). Erromantzezko baso mailegua, beraz, ez da hiztegi honetan agertzen (ZEH2005 lanean, esaterako, 'edontzi' eta 'edalontzi' orainekin batera gaztelaniazko vaso sarreran agertzen delarik). Bestalde, 'godalet' ordaina agertzen zaigu hemen, SHLH1994 hiztegiaren arabera Zuberoan erabiltzen den hitza, ZEH2005 lanean ez, ETC corpusean, aldiz, bai agertzen dena. EAH2007 hiztegian godalet hizta euskalkimarkarik gabe agertzen da, eta gure intuizioaren arabera harritzekoa izango litzateke Euskal Herrian bidaiatzen duen batek, poltsikoko hiztegi “orokor” hau eskuan, edozein euskal hiritan edo Hego Euskal Herriko edozein herritan “godalet bat ur” eskatuko balu. Goian esan bezala, poltsikoko paperezko hiztegi horrek, oro har, bere funtzioa betetzen du. Zenbait alderdi kritiko aipatu ditugu, horien artean batzuk argitalpenformatu horretan konpontzeko zailak, baina, bestalde, formatu txikian ere hobeto egin daitezkeenak, lemategiaren osaketa, mikroegiturako koherentzia eta hainbat itzulpenordainen hautapena kasu. 1.4 Ondorioak Atal honetan esandakotik zenbait ondorio biltzeko, hasieran egin dugun galderara itzuliko gara: Noraino balia gaitezke aipatutako lanez, alemana ikasten duten euskaldunentzako hiztegi elektronikoa garatzeko? 2000. urtean baino lehen argitaratuak diren lan guztiek arazo bat dute elkarrekin, edukiak bere horretan eta osorik hiztegi berri baten zirriborro gisa erabiltzea zailtzen duena: Gaurko Euskara Batua hemen ez oraindik ez da islatzen. Lan horietako lemategiak gaurko estandarrari ez dagozkion formak dituzte. Horretaz gain, arazo teknikoen aurrean aurkituko ginateke: Hiztegi horiek ez ditugu formatu digital batean eskuragarri, hau da, testu- edo taula-fitxategi gisa. Orain arte, CHA2002 da salbuespen bakarra, taula-egitura duen testu-fitxategi gisa baitaukagu. Alabaina, aipatu berri dugun 46 1 Hurbilketa Diakronikoa: Aurrekariak lehenengo arrazoia dela-eta haren edukiak ez dira hiztegi berri batean onartzeko egokiak, XIX. mendeko forma dialektalak baititu, eta, horrez gain, ez baitu lematizatzeko gaurko (garai batean, Hegoaldeko) usadioa islatzen. Bestalde, lan horien azterketa Hiztegigintza Historikoaren baitan zentzuduna da, zalantzarik gabe. Aztertutako lanen tamainari begira, XX. mendeko bi lanak interesgarriak izango lirateke hiztegi berriarentzat egokitzeko, XIX. mendekoak, aldiz, ez, euskaraalemanezko ordainen bikote gutxiegi dutelako horien ustiapena interesgarria izateko. LÖP1968 lana ere ez da horrelako egitasmo bati begira aintzat hartzekoa, bertako alemanezko ordainak frantsesetik itzuliak baitira. Hemen ebaluazio kualitatiborik burutu ez arren, zubi-hizkuntza baten bitartez sortutako hiztegia izanik, eta zubi-hiztegia 1926. urtekoa izateagatik arrazoi nahikoa dugula datu hauek ez ustiatzeko erabakia hartzeko. Gainera, datu horiek ustiatzeak edukien digitalizazioa eta parsing lanak burutu beharra genuke, egitasmo neketsua kasu horretan. Honaino aztertutako lanetan aurkitu dugun ideiaren bat, aldiz, aipagarria dela iruditzen zaigu, horien artean KÜH1999 laneko gramatikari dagokion atala, mota guztietako euskal atzizkiak batzen eta ordainez osatzen dituen taulak barne, baita hitzelkarketaren bitartez sorturiko euskarazko hitzen itzulpen simetriko-literalak, hitzaren esanahia haren zatietatik azaltzen, eta, aldi berean, euskarazko hitz-altxorrez argibide esanguratsuak ematen eta euskara ikasleari zentzumena zorrozten diotenak. Goian aipatutako adibide bat txiste bat egiteko ere balio du: CHA2002 lanaren arabera, zubi hitza zur eta bide osagaiak ditu, alemanez literalki 'Holzweg'. Orain, alemanezko Holzweg esapide zahar batean agertzen da: Sich auf dem Holzweg befinden, 'bide okerra hartu'. Hitzak itzultzeko asmoz zubi-hizkuntza batera jotzen duenak, beraz... Aztertu dugun lan berriena, EAH2007, alegia, aipatu ditugun gabezi guztiak gorabehera, itzulpen-ordainen bikoteak erauzteko aintzat hartzeko moduko oinarria izan ahalko litzateke, hiztegi berriarentzako zirriborroa izan litekeena. Tamalez, lan horren bertsio irekirik ez dago, eta haren moldapena egile-eskubideak dituen argitaletxearen baitan baino ezin izango da gauzatu. 47 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun dictionary gisa (Tarp)) berehala egokitzea, erabiltzaile hark ikusi behar duen guztia erakutsiz, eta hori baino ez. 2.1.1 Zenbait oinarrizko kontzeptu Hiztegigintza elebiduna57 izenburupean burututako lan aplikatuei buruzko gogoeta teorikoek erakusten digute hiztegiak hizkuntza bikote bakoitzarentzat bereziki diseinatu behar direla, hizkuntza bakoitzak berezko arazoak baititu haren ezaugarri lexikoak eta gramatikalak azaltzerakoan, eta berezko ezaugarri horiek bigarren hizkuntza baten ikuspegitik azaldu behar baitira. 3. atalean itzuliko gara horretara, alemana-euskara gure bikoteari buruzko gure proposamenaz ari garenean. Horrez gain, ez da berdina hiztegi elebidunak hiztunari testu arrotz batean agertzen zaiona haren ama-hizkuntzan adierazten laguntzea edo ama-hizkuntzakoak ez diren adierazpenak egiten laguntzea. Hiztegi bakoitzaren funtzio komunikatiboak betetzeko ezaugarri zehatzak ezartzeko laguntza eskaintzen du hiztegigintzari buruzko zientziak, hau da, metalexikografiak. Hiztegi baten egitura deskribatzeko, hiru atal bereiz ditzakegu: mikroegitura, makroegitura, eta marko­egitura (batzuetan, mega­egitura). Kontzeptu horiek metalexikografiaren tradiziotik datoz (lehenik Rey-Debove 1971; Haensch 1982; ikus Wiegand & Hausmann 2003), eta, egun, nazioartean estandar bihurtutako terminoak direla esan daiteke (ikus, esaterako, Atkins & Rundell 2008: 160).58 Ikus dezagun ondorengo 2.1 taulan atal bakoitzari zer dagokion. Marko-egitura (Frame structure) Hiztegiaren hitzaurrea, hitz-atzea, aipamenak, erabileraargibideak, edukien zerrendak, aurkibideak Makroegitura (Macrostructure) Sarrera-buru diren lema-ikurrak eta horien antolaera Mikroegitura (Microstructure) Hiztegi-sarreren edukiak eta horien antolaera. Lemareni buruzko argibide fonetikoak, morfologikoak, sintaktikoak eta semantikoak 2.1 Taula: Hiztegiaren egitura deskribatzeko kontzeptuak Engelberg eta Lemnitzer autoreak (2004: 143f) zuzen daude, hiztegigintza elektronikoan marko-egitura, makroegitura eta mikroegituraren arteko mugak desagertuz 57 ES lexicografía bilingüe, EN bilingual/interlingual lexicography, DE bilinguale/interlinguale/zweisprachige Lexikographie 58 Euskaraz ere erabiltzen direla terminook; ikus, esaterako, Hirigoyen (2002) edo https://eu. 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun doazelako oharra egiten badute, erabiltzailearen ikuspegitik, behintzat, besteak beste, makroegitura ez baitu zertan hiztegi elektronikoetan hiztegiaren edukietara heltzeko edo sarreraz sarrera igarotzeko bide bakarra izan behar, makroegiturako elementuak inoiz mikroegituraren baitan agertzen baitira,59 eta mikroegitura bera, printzipioz, erabiltzailearen aginduz alda daitekeelako. Makroegitura eta mikroegiturari buruzko hurrengo kapituluetan, zenbait gogoeta teoriko aurkeztuko ditugu, eta bertan erabiliko ditugu kontzeptuok zentzu klasikoan, ez baitugu erabiltzailearen ikuspegia erabiltzen, hiztegiaren egitura deskribatu baizik. Eremu praktikoan, 3. eta 4. ataletan itzuliko gara jarraian eskainiko ditugun alderdietara. 2.1.1.1 Makroegitura: hiztegiaren antolamendua Makroegituran material lexikoaren antolamendua islatzen da, hiztegia erabiltzeko orduan hiztegiaren edukietara sarbide ematen duen egitura, hiztegi-sarretara bidaltzen duena hurrenkera alfabetikoan datozen lema-ikurren bitartez, esaterako. Tesi honetan ikusten ditugun ia hiztegigintza-lan guztiak hiztegi semasiologikoak dira, lema-ikurraren arabera alfabetikoki ordenatutakoak. Badira beste zenbait antolamendu posible (Haensch 1982: 452): alfabetoaren arabera, baina alderantziz, hitz-familien arabera, edo sistema kontzeptualak oinarritzat hartuz. Antolamendu onomasiologikoa, kontzeptuaren araberakoa, tesauroetan eta WordNet datu-baseetan (ikus 4.1.3.4 atala) ikusten dugu. Komunikazio-egoeraren araberako antolamendu bat, berriz, hiztegi didaktiko batzuetan agertzen zaigu, “hizkuntza-gidaliburuetan”, euskara alemanez aurkezten duen Beaumont & Lazkano (2002) lana kasu. Hurrenkera alfabetikoaz, UZEIk garatutako hitz-bukaeren hiztegia (UZEI2006) aipa daiteke, hitzaren amaierako hizkia aintzat hartzen duena, eta, bertsolaritzan, adibidez, aplikazio praktikoa izan dezakeena. Hitz-familiaren araberako ordena irizpide nagusitzat duen hiztegirik ere badago: Wortfamilienwörterbuch der deutschen Gegenwartssprache (AUG2009) hiztegian, erroak dira sarrera-buruak, eta inguruko hitz-familia, hots, aurrizkien eta atzizkien bitartez eratutako hitzak sarreraren gorputzean agertzen dira, lexemen hurrenkera alfabetikoa apurtuz horrela. 59 EuDeLex hiztegiko “lemma-browser” horretarako adibidea da: Bilatutako hitzaren aurreko eta ondorengo lemategi-sarrerak ematen dira bilaketa-emaitzaren barnean, saguz hauta daitezkeen lasterbide gisa (ikus 3.5 atala). 52 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun 2.1 laginean, -helf­/­hilf­ erroa konpartitzen duten mota guztietako lexemak biltzen dira. Hiztegian, taulan agertzen den familia-kideei azpisarrera bana dagokie, ondorengo taula honetan ikus daitekeen bezala. Aditzak, izenak, aditzak eta adizlagunak zein bi tankerako nominalizazioak60 agertzen dira. Lexema bat baino gehiagoko hitz-elkarteak, ordea, ez dira agertzen (Hilfeleistung, Nothilfe, Hilfsmaßnahme, Helfershelfer hitzelkarteak, adibidez). Haensch-ek hurrenkera alfabetikoari buruzko arazo batzuk deskribatzen ditu (1982: 454–456). Gaztelaniaren ñ eta ll eta ch hizki osotzat hartu ohi dira, gaztelaniazko hiztegigintzaren ohiturari erantzunez eta mendebaldeko beste hizkuntzetako ohituraren kontra61. Hiztegigintza elebidunean, irizpideen ezberdintasunak koherentzia-arazoak sortzen ditu. Halaber, alemanezko hiztegigintzan, alemanezko hizki bereziak, hots, ä, ö, 60 (das) Helfen – laguntze(a); (die) Hilfe ­ laguntza 61 María Molinerrek zuzendutako hiztegiak (DUE2007) Europako ohiturari jarraitzen dio, ch eta ll hurrenkera alfabetikoan txertatuz. Ñ hizkiak, berriz, bere lekua izaten jarraitzen du, N eta O artean. Bestalde, informatikaren munduan gaztelaniazko hiru berezitasun horiek ez dira kontuan hartzen, eta ingelesa oinarri duen edozein tresnak ch eta ll prozesatzean bi hizki ikusten ditu bat beharrean; bestetik, ñ berdin n irakurtzen ditu. 53 2.1 Lagina: AUG2009:578 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun ü eta ß, tratatzeko ohitura bi daude. Hiztegigintzan, hizki horiek ondorengo eskeman islatzen den bezala tratatu ohi dira, nazioarteko (ingelesezko) ohiturarekin bat etorriz. Telefonozko eta bestelako aurkibideetan, berriz, beste ohitura bati jarraitzen zaio. DIN 5007:1991 arauak hurrenkera alfabetikoak arautzen ditu, eta honako bi tratamendu deskribatzen dira bertan, ikus 2.2 taula: Hizki berezia ä ö ü ß62 Hiztegian a o u ss Telefonoaurkibidean ae oe ue ss 2.2 Taula: DIN 5007:1991, alemanerazko hizki bereziak Arazoak sortzen dituen euskarazko hizki bakarra ñ da, nazioarteko alfabetoan agertzen ez delako. Izan ere, ingelesezko alfabetoan oinarritutako aplikazio informatikoek, Google-k besteak beste, ñ eta n berdin irakurtzen dituzte. Gaur nagusi diren euskal hiztegi guztietan, hizki osotzat hartzen da ñ, eta n eta o artean txertatzen da. Sarrera-buru gisa hiztegian agertuko diren lemak hautatzea, zeregin problematikoa da zenbait zentzutan. Haensch autoreak (ibid.: 462h) zerrendatzen dituen arazoen artean, hiru dira nagusiak: 1. Homonimia: kategoria gramatikal berdineko bi lema homografo 2. Homografia: kategoria gramatikal ezberdineko lema homografoak 3. Polisemia: adiera bat baino gehiago duen lema Badira hominimia eta homografia makroegituran desanbiguatzen dituzten hiztegiak, entitate homonimo edo homografo bat baino gehiago sarrera-buru gisa antolatuz, eta auzi horiek mikroegituran ere agertzen dira, hau da, sarrera-buru baten azpian hiztegisarrera berean erabakitzen dituztenak, baita bi kasuentzako irizpide ezberdinak dituztenak ere. Homonimiari dagokionez, alemanezko hiztegigintzan Kempcke autoreak deskribatzen duen irizpidea da nagusi: lema izateko bi hautesle homografoetan ezberdintasun morfosintaktikoak baditugu, homonimotzat hartuko ditugu; ezaugarri morfosintaktiko berdinekoak badira, aldiz, lema bera izango dira hiztegi-lemategian 62 ß: historikoki, sz (cf. DWB [1854-60] hiztegian erabilitako grafiak) 54 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun (Kempcke 2001: 67), morfosintaxia ezberdineko homografoak erlazio semantikorik izango ez baitute, alde batetik, eta hiztegiaren erabiltzaileak, hizkuntza-ikasleak batik bat, ezaugarri morfosintaktikoak lema batekin batera ikus eta ikas ditzan, bestetik. Sarrera bana merezi duten homonimoak izango dira, beraz, die Kiefer (izena, f.) eta der Kiefer (izena, m.) bezalako bikoteak, baita Ausdruck (izena, m., ausdrücken, “adierazi” aditzetik deribatua), eta Ausdruck (izena, m., ausdrucken, “inprimatu” aditzetik deribatua)63 ere. Euskaraz, irizpide hori ezin da besterik gabe aplikatu: baso (eremua) eta baso (ontzia) hiztegi gehienetan homonimotzat hartu eta sarrera bitan ematen dira, nahiz eta ezaugarri morfosintaktikoetan ezberdintasunik ez azaldu. Kasu honetan, jatorria, etimologia ezberdina izatea da irizpidea. Homonimia eta homografiaren gainean euskarazko hainbat hiztegik zer jokabideri jarraitzen dioten era sistematikoago batean 2.4 atalean aztertuko dugu. Lemategia Homografoak EuDeLex deutsch (Buchstabe A) case sensitive % 0,5 EusWN % 5,3 EDBL % 6,9 2.3 Taula: Kategoria gramatikal ezberdineko entitate bati baino gehiagori dagozkion lemak Izan ere, homografia euskaraz askoz garrantzi handiagoko fenomenoa da alemanerazko hiztegian baino, eta horra hor arazo horiei lan honetan hainbesterako arreta eskaintzeko arrazoi bat. Erabiltzailearen ikuspegitik esan daiteke, arazo horiei hurbiltzeko euskarazko hiztegietan aurkitzen ditugun jokabide ezberdinak dira-eta, zalantzak sortzen direla erabiltzailearengan, eta zeregin neketsua izan daiteke bilatutako argibideak hiztegian aurkitzea. 2.3 taulan, euskaraz eta alemanezko lemategietako homografoen eta homonimoen kopuruak ematen ditugu. Alemanezko datuak EuDeLex hiztegitik (A hizkia) hartutakoak dira, eta izenen hasierako hizki larriak eta gainerakoen hasierako hizki xeheak (Abseits IZE eta abseits ADB bezalako bikoteak) grafia ezberdintzat (heterografotzat) hartu ditugu, alemanerako hiztegietan gertatu ohi den 63 Azken homonimo bikote hau adibide izango dugu EuDeLex hiztegiko izen-sarrerari buruzko 3.3.3 atalean. 55 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun bezala. Euskararentzako datuak EDBL eta EusWN64 datu-base lexikaletako datuen gainean kalkulatu ditugu. Zenbakiek kategoria gramatikal ezberdineko homografoak baino ez dute aintzat hartzen, baso eta baso zein Ausdruck eta Ausdruck bezalako bikoteak, beraz, hemen ez ditugu kontuan hartzen. 2.1.1.2 Mikroegitura: Sarreren barruko antolamendua Hiztegian agertuko diren lemak hautatuz, multzo ireki batetik sarrera-burua diren lemaikurren multzo itxi bat finkatzen da, hiztegi semasiologiko baten makroegitura izango dena. Lema-ikurrei buruzko argibideak, berriz, hiztegi-sarreretan ematen dira. Sarrerak motz-motzak izan daitezke, glosario itxurakoak, elebidunen kasuan lema bakarrari ordain bakarra emanez, inolako argibiderik gehitu gabe, edota kopuru handikoak, sarrera-buruarekin erlazionaturiko azpi-sarrerekin eta tankera ezberdineko argibideekin Lemma beschreiben (ikus Haensch 1982: 462hh; Atkins & Rundell 2008: 246–257; Svensén 2009: 344–367). Lan honetan zehar, eta euskarazko hainbat hiztegiren sarrerak elkarren aldamenean aurkezten dituen 2.4 atalean (irudiak 7.2 eranskinean), bereziki, adibide franko ikusiko dugu. 3.3 atalean, berriz, EuDeLex hiztegi egitasmoarentzat mikroegitura eratzeko proposamenak egingo ditugu. Bertan, hiztegi elebidunen mikroegiturari dagozkion arazo eta eztabaida nagusi batzuk azalduko ditugu. Ondoren ere hizpide izango dugun gai bat aurreratu nahi dugu hemen, argibide mota ezberdinetan hiztegiz hiztegi ematen zaizkion garrantzia mikroegiturako elementuen 64 EusWN datu-basean, izenak, aditzak, adjektiboak eta adberbioak baino ez dira jasotzen. Arte eta arte bezalako bikoteak, beraz, datu horietan ez dira agertzen, EDBL-eko datuetan, aldiz, bai. 56 2.2 Lagina: CEDO: s.v. 'bake' 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun hierarkian nola islatzen denaren adibide esanguratsua: Aditzaren inguruko argibideen hierarkia hiztegi-sarreran. Hiztegi askotan, aditzari dagokion sarrera semantikaren arabera ordenaturik dago, hau da, adieren arabera, eta ez aditzak entitate sintaktiko gisa dituen ezaugarrien arabera. (Hainbat kasutan, ezaugarri sintaktikoak ez dira aipatu ere egiten.) Horrelako ordena sintaktikoa ingelesezko hiztegigintzaren usadioarekin bat dator, baita TEI estandarrarekin ere: TEI araudiari jarraituz, sintaxiaren inguruko argibideak grammar group (<gramGrp>) izeneko elementuan ematen dira, adieraren (<sense>) elementuaren barruan kokaturik. Inprimatze-ikuspegian, 2.2 lagineko bezalako ordena da horren emaitza: Aditzaren trantsitibo eta intrantsitibo ezaugarriak adiera bakoitzaren barruan agertzen dira. Ordena horri jarraiki, askotan ondorengo irizpidea ere erabiltzen da: Trantsitibotasunaren argibiderik ematen ez bada, erabilera trantsitiboari zein intrantsitiboari dagozkio argibide semantikoak (ZEH2005 hiztegia kasu). 57 2.3 Lagina: Duden online: s.v. 'backen' 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun Beste kasu batzuetan, ezaugarri sintaktikorik ez da aipatzen, 2.3 lagineko Duden sareko hiztegiko adibidean, esaterako.65 Hemen, erabiltzaileak asmatu behar du erabilera intrantsitiboa ote dagoen, hiztegiak ematen dituen adibideetatik ere ezin baitu ondorioztatu. Hainbat hiztegik, aldiz, alderantzizko irizpideari jarraitzen diote, hots, orden sintaktikoari. Horren arabera, “trantsitibo” eta “intrantsitibo” bezalako ezaugarri sintaktikoaren araberako entitate sintaktikoen azpian txertatzen dituzte polisemiaren sailkapenak. Horrelako hierarkia baterako, alemanezko hiztegigintzan adibide ugari dago, aleman-gaztelaniazko PONS hiztegia, esaterako (2.4 lagina). Badira hierarkia ezberdinak, beraz. Alemana ikasten ari denaren ikuspegitik zentzuduntzat jotzen dugu aditzaren gaineko argibide sintaktikoak esplizituki ematea, baita semantikaren gaineko hierarkia-mailan ere. 3.3.4 atalean itzuliko gara eztabaida horretara, aleman-euskarazko hiztegi elebidun berria egituratzeko proposamenaz ari garenean. Atal honi amaiera emateko, alemanarekiko hiztegigintza elebiduneko klasiko batetik ekarriko dugu adibide bat: SLGR1932 hiztegian fahren lema-ikurrari dagokion sarrera (2.5 lagina). Adibide horrek erakusten digu, alde batetik, zein argibide ugari eta zehatz eman daitezkeen semantikaren inguruan, kolokazioak, esapideak eta bestelako adibideak barne (eta honekin konparatu beharko lirateke gaurko hiztegi elebidunak, ikus 2.2 atala), 65 DGW2011. Duden argitaletxeko sareko hiztegiaren edukiak DGW2011 hiztegiarekin (edota argitaletxeko beste batekin) beti bat ote datozen, ez dago argi. Duden etxeko sareko eskaintza: http://www.duden.de. 58 2.4 Lagina: PONS DE­ES: s.v. 'backen' 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun sailkapena, gainera, are urrunago doa hemen, aditz intrantsitiboaren semantika balentziaren arabera sailkaturik dator-eta (ikus 'I. 2. +Präposition', 'I. 3. in adverbiellen Verbindungen [“adberbiozko egituretan”]'). 2.1.2 Iturburu irekiko hiztegigintza Alemana bezalako baliabide askoko eta dentsitate handiko hizkuntza66 batean, baliabide lexiko ugari ditugu eskuragarri, liburu gisa nahiz formatu elektronikoan. Hiztegigileek ezin konta ahala hiztegi editatu dituzte, eta alemanezko lemen gaineko argibide fonetikoak, morfologikoak, sintaktikoak eta semantikoak behin eta berriro batu eta editatu izan dira, edo aurreko argitalpen batetik eguneratu. Hala ere, aurrekari aipagarririk ez duen eta datu-base lexiko handiak dauzkan argitaletxe baten baitan sortzen ez den hiztegi-egitasmo berri batek aintzat hartzeko moduko iturburu irekiko (open source) datu multzoak eskuragarri ditu, hau da, datubase edo zerrenda oso gisa67 eta erabilpena debekatzen ez duen lizentzia batekin eskura daitezkeen datu lexikalak. Datu horiek, era berean, egitasmo berriaren abiapuntua izan daitezke. Oro har, aurretik existitzen diren datu-base lexikaletatik erauzitako datuak bi eratan erabil daitezke egitasmo berri baten abiapuntu edo osagai gisa: (1) Datu lexikalak datu-base berrira inportatuz, ondoren eskuz zuzendu eta egokitzeko (Semi­Automatic Dictionary Drafting, ikus 4.1 atala); (2) Hiztegi elektroniko baten erabiltzaile-interfazean, erabiltzaileak bilaketa gauzatzen duen momentuan (on the fly), datu lexikalak kanpoko iturrietatik erauziz eta emaitza-orrian txertatuz (ikus gure adibidea 3.5 atalean). Alemanaren kasuan, ondorengo iturburu irekiko baliabide hauek daude nagusiki: Openthesaurus68 datu-basea, eta erabiltzaileen komunitateak sortu eta mantenduriko Wiktionary-ren69 alemanezko bertsioa. Baliabide horiek hazten jarraituko dute etengabe, eta profesional izatera iritsiko dira, beharbada (Meyer & Gurevych 2010; Meyer & 66 Dentsitatea corpus-hizkuntzalaritzan erabiltzen den kontzeptua da, eta sarean hizkuntza batean eskuragarri dagoen testuaren kopurua denotatzen du. Alemana high density language dela esan daiteke; euskara, aldiz, medium density. 4.1.1 atalean gehiago irakur daiteke kontzeptuaz. 67 Hainbat baliabide lexikoren edukiak eskuragarri ditugu sareko erabiltzaile-interfazearen bitartez, datubase oso gisa, aldiz, ez. Erabiltzaile-interfazeek banan-banako bilaketak eginez gero baino ez badute ematen datuak, horiek osorik deskargatzea saihesteko, hain zuzen ere, eta, horrenbestez, ez diegu iturburu irekikoak deituko. 68 https://www.openthesaurus.de/. 69 http://de. 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun Gurevych 2012). Alemanezko gainerako hiztegiak, aldiz, ezin dira euren osotasunean eskuratu eta erabili, ohiko copyright lizentzia baitute. Duden, Klett (PONS izenpean) eta Langenscheidt etxeetako hiztegiak, esaterako, dagokion argitaletxetik kanpo lan egiten duen hiztegigileak beste erabiltzaile ororen era berean erabiltzeko aukera besterik ez du, hau da, banan-banako bilaketek ematen dizkioten datuak ikustea, hiztegi berria editatu bitartean aldamenean izateko. Horietako beste hiztegiren baten lemategi osoa, esaterako, ezin du fitxategi batean eskuratu, eta are gutxiago mikroegiturako edukiak. Horrelakorik lortzeko, beharrezkoak izango lirateke diruz ordaindutako hitzarmenak, errentagarritasun ekonomiko gutxiko edo irabazteko asmorik gabeko hiztegigintza akademiko batekin bateragarriak ez direnak. Erabiltzeko lizentziari dagokionez, kasu berezia da GermaNet datu-basea, alemanezko WordNet ezin baitaiteke osorik eskuratu eta erabili, baliabidea garatzen duen Tübingen-eko unibertsitatearekin lizentzia-hitzarmena egin ezean. Erabilpena diruz ordaindu behar ez bada ere, hitzarmenaren bitartez zehaztutako helburura mugatu behar du lizentzia eskuratu nahi duenak. Bestetik, IDS erakundeak garatzen dituen eta Creative Commons lizentziapean eskura daitezkeen corpusetan oinarritutako DeReWo maiztasun-lemategiak (ikus 3.2.1 atala) abiapuntu egokia dira, gure ustez, alemanezko hiztegi-lemategia hutsetik eraikitzeko lanetan. Euskararen kasuan, euskara baliabide eta hiztun gutxiagoko hizkuntza izan arren, lizentzia libre eta iturburu irekiko baliabide lexiko aipagarriak ditugu: 1. HB2010 hiztegiaren eduki guztiak biltzen dituen xml fitxategia70 2. EusWN datu-base lexikala71 Halaber, testuinguru akademikoan garatutako hainbat baliabide dugu, garatzaileekin akordio egokia eginez gero euren osotasunean erabil ditzakegunak.72 70 Euskaltzaindiaren atarian eskuragarri dago: http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/hiztegibatua/ 71 EHUko IXA taldeko atarian eskuragarria: http://ixa2.si.ehu.eus/mcr/ 72 Gure ikerketa-lanetan datu-base oso gisa erabili ahal izan ditugun euskarazko baliabideen zerrenda 3.2.2.4 atalean. 61 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun 2.2 Alemanarekiko hiztegi elebidun elektronikoak dict.cc eta leo.org dira egun gehien erabiltzen diren Europako hizkuntza nagusien eta alemanaren arteko online edo sareko hiztegiak.73 Municheko Unibertsitateko informatika-fakultatean garatzen hasi zen eta egun LEO GmbH enpresak kudeatzen duen LEO eta Paul Hemelsberger egileak Vienan garatu duen dict.cc hiztegiek erabiltzaileari zer eskaintzen dioten ikusiko dugu. 2.6 laginean ikusten denez, LEO hiztegiak Kiefer eskaerari ordainen zerrenda hutsa emanez erantzuten dio, jakintza-arloaren markarekin batera. Kiefer izenaz eta polisemiaz ez du argibiderik ematen. Makroegiturari eta mikroegiturari dagokienez, LEO hiztegiak, beraz, glosario baten antza handiagoa du, hiztegi batena baino. Bestalde, erabiltzaileak lemaren ondoko ikurretan klik egiten duenean, artxibategi fonetiko digitaleko grabaketa entzun dezake, eta flexio-taula bat ikusi. dict.cc hiztegian, antzeko irudia topatzen dugu (2.7 lagina) glosario itxura duen ordain-zerrendari dagokionean, jakintza-arloaren markaz gain hiperonimoak (Kiefer>Knochen) eta arlo semantikoa (de animal) eta dialektoa (sur) markaturik badatoz ere. Bestalde, kasu honetan alemanezko hiztegi elebakar baten edukiak gehitzen zaizkio bilaketa-emaitzari. Kiefer izenerako, hiru homonimo ezberdintzen dira gaztelaniazko itzulpenik gabe datorren atal horretan, openthesaurus zerbitzutik (ikus aurreko 2.1.2 atala) hartutako sinonimoekin batera. Halaber, nabaritzen da ez dela polisemia ezberdintzen, “noun 2” eta “noun 3” bi lema homonimo beharrean lema beraren bi adieratzat jo beharko bailirateke, Kiefer=mandíbula eta Kiefer=pino flexiomorfologia ezberdineko lema homonimoak izan bitartean. 73 http://dict.cc, Alexa zerbitzuak argitaratzen duen alemanezko webgune erabilienen zerrendako 41. posizioan dago, eta http://leo.org, aldiz, 64. posizioan (Datuak: Alexa, 2015eko ekaina). 62 2.6 Lagina: LEO DE­ES online­hiztegia: s.v. 'Kiefer' 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun PONS argitaletxearen beraren Bildwörterbuch (’irudi-hiztegia‘, ikus 2.9 lagina) dira modu horretan zuzenean eskura daitezkeen edukiak. Esan gabe doa hiztegi elebidunek betetzen dituzten funtzioak horrelako loturen bitartez aniztu egiten direla. 2.9 lagineko argibideek, adibidez, alemana ikasten ari denari laguntzen diote, eta edozeini ere bai, dagokion hitza testuinguru batean ezagutu nahi badu (hemen, txakur baten eskeletoa hartu da anatomia arloko terminoak irudikatzeko). Argibide aurreratuagoak ikusi nahi dituen erabiltzaileak, berriz, DWDS atariko eskaintzetara joko du, hala nola DWDS atariak (2.10 lagina) erabiltzaileari lexemaren WDG hiztegitik hartutako definizio entziklopedikoa, sinonimoak, hiper- eta hiponimoak eta corpusetako adibideak eta agerkideak eskaintzen ditu. Beraz, sareko beste ataletarako loturen bitartez beharrean, DWDS interfazeak hainbat iturriren emaitzak batu eta batera ematen ditu. Zentzu horretan, aitzindaria da alemanezko hiztegigintzan eta zenbait autoreren arabera, hauxe da datorkigun joera hiztegigintza elektronikoan: hiztegigintza klasikoaren ekoizpena formatu elektronikora moldatu eta corpus-hizkuntzalaritzak, fonetika-artxibo digitalak eta bestelako iturriek eskaintzen dutenarekin batera ematea (ikus, besteak beste, Sanmarco 2008; Torres del Rey 2009). 64 2.9 Lagina: PONS Bildwörterbuch online: s.v. 'Kiefer' 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun 2.3 Euskarazko hiztegi elektronikoak Euskarazko baliabide lexikoak ere aro digitalera igarotzen ari dira. Egun, erabiltzaileak hainbat hiztegiren artean hauta dezake, sarean kontsultatzeko. EHUko Euskara Institutua, Elhuyar, UZEI eta Adorez taldea arduratzen dira, besteak beste, hiztegigintza elektronikoaz, eta haiek sortutako hiztegi elektronikoek erabilera hedatua dutela esan daiteke. UZEIko ETM eta Ibon Sarasola garatzen ari diren EEH salbu, lan horiek guztiak euren paperezko bertsioaren moldapen elektronikoak dira, hots, papera euskarri duen argitalpen bati material beraren argitalpen elektronikoak jarraitzen dio kasu horietan. ETM eta EEH, berriz, zuzenean formatu elektronikoan sortu dira. Jarraian, erabiltzailearen aldetik garrantzizkoak diren euskarazko hiztegi elektronikoen ezaugarri batzuk ikusiko ditugu (2.4 taula). Ondorengo parametroak interesatzen zaizkigu hemen: • Lema bat bere horretan soilik bila daiteke, edota hitz-hasieraren arabera ere bai? • Hiztegiaren eduki osoan bilatzeko aukerarik al dago? 65 2.10 Lagina: DWDS: s.v. 'Kiefer' 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun • Hitzen forma ez kanonikoak bilaketa-eremuan sartuz gero, dagokion lemara bidaltzen al du? • Hiztegia bere osotasunean behera kargatzerik al dago? • Hiztegi-sarrera baten lotura zuzena eta iraunkorra (permalink) gorde daiteke (lasterbide-marka gisa, adibidez)? • Erabiltzaileari hiztegi-sarrera bat iruzkintzeko aukera ematen al zaio? lema bere horretan bilatu hitz­ hasiera bilatu forma ez kanoni­ koaz lema bilatu testu osoan bilatu download (doan) permalink iruzkinak egiteko aukera Elhuyar hiztegiak (EEG2013 etab.) bai bai ez bai ez ez bai ETM bai ez ez ez ez ez ez MORR1998 bai ez ez ez ez ez ez HB2010 bai bai ez ez bai bai ez OEH bai ez ez ez bai bai ez SHLH1994 bai bai ez ez ez ez ez ZEH2005 bai bai ez bai ez bai ez ADO2013 bai bai ez ez ez bai ez EEH bai bai ez ez ez bai ez 2.4 Taula: Sareko euskarazko hiztegien zenbait ezaugarri Wiktionary familiako euskarazko hiztegia78 egun arte ez da iritsi kontuan hartzeko moduko tamaina eta kalitate batera. Hiztegi hori da erabiltzaileak egiten dituen ekarpenak zuzenean jasotzeko aukera ematen duen euskarazko baliabide bakarra. Euskarazko Wiktionary hiztegiari buruzko estatistikak argi uzten duenez, oso ekarpen gutxi jasotzen dira oraindik oso erabiltzaile-komunitate txiki baten aldetik: egunean batez beste bi artikulu berri sortzen dira.79 Egun, 48.000 bat artikulu sortuak dira, baina gehienak euskaraz bestelako hizkuntzetako lemei dagozkie; Wiktionary hiztegiko euskarazko sarrera-buru orri-izenburu gehienak zenbaki kardinalak eta ordinalak dira. 78 https://eu.wiktionary.org/. 79 http://stats.wikimedia.org/wiktionary/EN/TablesWikipediaEU.htm helbidean estatistikak eskuragarri daude (2015eko uztailean kontsultatu ditugu). 66 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun Gure ustez, baliabide horrek abiatzeko esku-hartze masiboa beharko luke, erabilgarri izateko, eta, hortik aurrera, erabiltzailearentzat interesgarri bihurtzeko. Euskarazko Wikipedia entziklopediak ere horrelako laguntza jaso zuen abiatzeko: “2010ean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak erabaki zuen Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiarekin euskal wikipedia aberastea, Jaurlaritzarenak baitira hiztegi horien jabetza eskubideak. Lehiaketa publikora atera zuen lan hori 2011. urtean, eta uztailean argitaratu zen Elhuyar Fundazioak irabazi zuela eduki horrekin euskal wikipediako 11.000 artikulu sortu edo osatzeko kontratua. [...] Halaxe, zenbait wikilarirekin batera Elhuyar Fundazioak egindako lanari esker, 11.015 sarrera landu ziren, helburua baino 15 sarrera gehiago. Sarrera horietatik, % 80 (8.785 sarrera) berriak ziren, hau da, lehendik euskal wikipedian ez zeudenak, eta % 20 (2.230 sarrera) lehendik wikipedia honetan sarrera ziren.” (Iturria: eu.wikipedia.org80) Euskararekiko hiztegigintza elebiduna hainbat konbinaziotan garatuta dago. euskaragaztelania eta euskara-frantsesa dira, jakina, argitalpen gehien izan dituzten konbinazioak, Euskal Herriko bertako hizkuntzen elkarbizitzaren ondorioz. Egun, euskaldun gehien-gehienak elebidunak dira, bigarren hizkuntza dagokion estatuko ofiziala izanik, hau da. frantsesa iparraldean eta gaztelania hegoaldean. Hiztegigileen hizkuntza-gaitasunarengatik, eta bestalde, gaztelaniaren edo frantsesaren eta euskararen artean hizkuntza-ikasketak eta itzulpenak burutzeko beharrarengatik hizkuntza bikote horietako hiztegigintza askoz garatuagoa da beste konbinazioetakoa baino. 80 https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskarazko_Wikipedia (2015eko uztailean kontsultaturik). 67 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun Hiztegia Lema kopuruak OEH 130.740 sarrera eta azpi-sarrera MORR1998 67.000 sarrera (hitzaurrearen arabera) ADO2009 61.974 sarrera (homografoak desanbiguaturik) EEG2013 60.671 lema (homografoak baturik) EusWN81 49.896 unitate lexiko (homografoak baturik) SEH1996 38.512 sarrera eta azpi-sarrera (homogr. disanbig.) HB2010 36.399 lema (homografoak baturik) AUWH1992 34.000 sarrera (hitzaurrearen arabera) EEF2012 20.000 sarrera eta azpisarrera82 EER1997 (210 orrialde) EAH2007 16.000 sarrera83 EUNL1996 11.000 (hitzaurrearen arabera) 2.5 Taula: Zenbait hiztegi elebidun eta elebakarren euskarazko lemategiak Euskarazko hiztegien konparaketa kuantitatiboa egiteko, hiztegietan jasotako euskarazko lemategiak alderatuko ditugu (ikus 2.5 taula). Makroegiturako datuok erakusten digutenez, euskara-ingelesa bikoterako eskuragarri ditugun baliabideak kopuruz euskara-gaztelaniazkoen mailan daude. Frantsesa, errusiera, alemana eta nederlandera, aldiz, zerrendaren amaieran aurkitzen ditugu, hurrenkera horretan. Bestetik, badira euskararen eta beste zenbait hizkuntzen arteko hiztegi elebidun txiki batzuk.84 2.4 Euskarazko hainbat hiztegiren egituraren konparaketa Atal honetan, euskarazko hiztegietan aurkitzen ditugun mikroegituren gaineko konparaketa aurkeztuko dugu. Konparaketa burutzeko hautatu ditugun adibideak heldu eta baso lema-ikurrei dagozkien sarrerak dira, lema horiek arazo bereziak baitakartzate: heldu lema aditz, adjektibo eta izen gisa agertzen zaigu, eta baso, berriz, izen zein 81 EusWN ez da hiztegia, datu-base lexikoa baizik. Ingelesezko WordNet datu-basera loturak ditu (ikus 4.1.3.4 atala). 82 Azaleko testuaren arabera, hiztegi honek 36.667 sarrera eta 5.367 azpisarrera ditu. 83 Azaleko testuaren arabera, hiztegi honek 32.400 sarrera ditu EU-DE eta DE-EU ataletan. 84 http://www.hiztegia.net atarian, hiztegi txiki horien berri eman, eta horietarako lotura eskaintzen da. Egun (2015eko udan) horietako lotura gehienak, aurreko urteetan funtzionatzen zutenak, apurturik daude (arrazoia ez dago argi). 68 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun adjektibo gisa. Horrez gain, baso lema-ikurra etimologia ezberdineko bi izen homonimori dagokio. Ikus dezagun, beraz, hiztegigileek homografiaren eta homonimiaren aurrean zer jokabide proposatzen duten. Ikusiko dugunez, hiztegi batzuetan eta makroegituraren eremuan kategoria gramatikalaren desanbiguazioa eskaintzen dute, lema-ikur homografo berdina behin baino gehiagotan sarrera-buru gisa erabiliz, eta beste batzuetan, berriz, mikroegituraren eremuan, hots, lema-ikur beraren azpian, hiztegi-sarrera berean. Gainera, heldu aditzaren aditz laguntzailearen hautaketari eta polisemiari buruzko argibideak non eta nola ematen diren interesatuko zaigu, bereziki. Aditz horren polisemia zenbat adieratan desanbiguatzen den galdetu dugu konparaketa kuantitatiboa egiteko, eta, bestetik, aditz laguntzailearen hautapena nola islatzen den: argibide sintaktikoa polisemiaren sailkapenean txertatuz, ala alderantziz, aditz laguntzailearen arabera polisemiaren sailkapen bana eskainiz, horiexek baitira aurkitzen ditugun bi jokabideak.85 Hiztegietan aurkitzen ditugun argibide semantikoei berei ez diegu erreparatuko (ez dugu galdetuko, adibidez, IKAS1976 hiztegian hapax gisa agertzen zaigun sazonar gaztelaniazko aditza euskarazko heldu aditzaren ordain egokia den edo izan zen ala ez), bai, ordea, esan bezala, jasotako adieren kopuruei. Atal honi dagozkion hiztegi-lagin guztiak 7.2 eranskinean ematen ditugu, denak batera ikusi eta atal honetan irudi-zama gehiegi saihesteko. Bertan ematen dugun bildumari beste balio erantsi bat eman nahi izan diogu, eta, horregatik, gaur ustez gutxi erabiltzen diren hiztegi zaharragoen datuak ere jaso ditugu: hiztegi-sarrera bera ahalik eta euskarazko hiztegi gehienetan nola ematen den erakutsi nahi izan dugu, irakurleak ikus dezan hiztegigintza-corpus edo corpus lexikografikoa deitzen zaion baliabide batek zer ekarpen egin diezagukeen.86 Interes orokor baten arabera lema baten eta horren islapen lexikografikoaren bilakaera hiztegietan zehar ikusteko, baita kapitulu honetan egiten ditugunak bezalako galdera zehatzak erantzuteko ere, baliabide baliotsua iruditzen zaigu. Hemen aintzat hartzen ditugun hiztegiak ez dira inondik ere euskarazko 85 Hirugarren antolaera bat posible litzateke, eta hori da alemanezko hiztegi askotan agertzen zaiguna (ikus 2.1.1.2 atala): aditza entitate sintaktiko iragankor edo iragangaitz gisa aurkeztu ondoren, entitate bakoitzak azaltzen duen polisemia ematea. MORR1998 hiztegiko egitura hirugarren aukera horretatik hurbilen dagoena dela esan daiteke. Mikroegiturako elementuen hierarkiari buruz, 3.3 eta 3.4 ataletan gehiago. 86 Corpus lexikografikoaz, ikus 28 oin-oharra. 69 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun Aipatu ditugun irizpideen gainean, ondorengo baieztapenak egin ditzakegu 2.6 eta 2.7 tauletan laburbilduta datozen 7.2 ataleko datuak ikusi ondoren: (1) Zenbait hiztegitan, baso izenaren homonimia polisemia izango balitz bezala jokatzen da, hau da, homonimo biren adierak batera erakusten dira, homonimia aipatu gabe. Horren adibiderik modernoenak AUWH1992 hiztegia eta Adorez taldeko lanak (ADO1996 arte) dira. Homonimia desanbiguatzen duen lehena LHA1926 da. (2) Baso izenaren bi homonimoren adierak hiztegi guztietan aipatzen dira, EAH2007 lanean salbu (hor, 'edalontzi' sinonimo duen homonimoa ez da jasotzen). Bestetik, 'hodi' sinonimotzat (hobetsia) duen medikuntzako terminoa hirugarren izen-homonimo gisa jasotzen da zenbait hiztegitan (MORR1998, LUR2000, HB2010), besteetan 'edalontzi' sinonimoa duenarekin batera agertzen delarik. (3) Heldu lema-ikurrari dagozkion entitate guztiak espresuki jasotzen dituen lan bakarra MORR1998 da (horri buruz ikus (4), baita 3.4 ataleko (4) puntua ere). (4) Hainbat hiztegik aditzari dagozkion polisemia aditz laguntzailearen hautaketaren arabera antolatzen dute, hots, aditz laguntzailearen hautaketaren azpiko maila hierarkiko batean. Sarasolaren hiztegietan, horrez aparte, aditz laguntzailearen paradigma jakin bat hautatzen duten entitateetan banatzen da espresuki (A, B, C, D letrak, eta azpian, polisemiaren zenbakiak, SHLH1994, SEH1996, SEIH1999 eta SEH2007 lanetan, baita Sarasolaren parte hartzeaz garatu diren LUR2000 eta HB2010 lanetan ere). Ezberdin jokatzen du Morrisek (MORR1998): lan horretan, dio paradigmari jarraitzen dioten adizkia du atal batean dator, ustez, trantsitibotasun sinplea (eta ez ditrantsitibotasuna) markatzeko. du ikurra duen atalaren barruan, Morrisek [dio] marka batez adierazten du osagaia datibozkoa dela, eta ez absolutibozkoa, egitura trantsitibo erregular batean bezala. Beste hiztegi guztietan, ordena semantikoa dugu, eta aditz laguntzailearen hautapenari buruzko argibideak, ematen direnean, adiera bakoitzaren atalaren barruan agertzen dira. Laburbiltzeko, euskarazko hiztegigintzan homografia, homonimia eta polisemia islatzeko jokabide anitz aurkitzen direla esan daiteke, eta ez dagoela, hortaz, estandarrik 72 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun arte argitaratu ziren hiztegi gehien-gehienen datuak OEH1988 lanean bildurik daudela,87 euskara batuari egokitutako makroegitura batean. Horrela, heldu lema-ikurraren azpian, hau da, heldu sarreran, lema horri dagokion hainbat forma dialektal eta historiko bildurik daude (ikus 7.46 lagina), hots, OEH-ko egileek hiztegi historikoen sarrerak euskara batuko super­lema baten azpian kokatu dituzte, eta horixe da hiztegigintacorpusaren oinarrizko antolaera. Hortaz, hiztegigintza-corpusa osatzeko, 1981. urtera arteko datuak OEH-ko edukietatik abiatuz bil daitezke. Horretarako, OEH-ko sarreretatik hiztegi historikoetatik jasotako aipuak parsing-aren bitartez erauzi eta xml bezalako egitura batean jaso beharko lirateke. Bestalde, OEH-ko makroegitura hiztegigintza-corpusaren superlemategitzat har daiteke. Hurrengo pauso batean, OEH-n agerpenik ez duten hainbat hiztegitako datuez aberastuko litzateke super-lema bakoitzari dagokion sarrera. 2.5 L2­Ikasleentzako hiztegigintza elebiduna EuDeLex hiztegiaren egitura hizkuntza-ikasleen beharren araberakoa izatea nahi baitugu, erabiltzaile-talde horrentzako hiztegigintza elektroniko batean bereziki kontuan hartu beharrekoaz arituko gara atal honetan, deskribatutako funtzio komunikatiboari erantzun diezaioketen makro- eta mikroegituraren eremuko irizpideak proposatuz. Gure asmorako aintzat hartu beharreko bigarren erabiltzaile-talde bat alemanetik euskarara itzultzen duten itzultzaileak dira, eta talde horren premiei begira ere, zenbait gogoeta eskainiko ditugu. 2.5.1 DaF ikasleentzako hiztegigintza elebidunerako desiderata edo irizpideak Erabiltzaileak hiztegi elektronikoetatik zer espero dezakeen, hots, hiztegi elektronikoek zer funtzio bete lezaketen hainbat hausnarketaren galdegaia izan da (ikus, besteak beste, Kemmer 2010; Tarp 2012). Hizkuntza-ikasleentzat diseinaturiko hiztegiek zer ezaugarri izan beharko luketen ere arestian egindako ikerketen gaia da (Fuertes Olivera 2010; Fuertes-Olivera & Bergenholtz 2011 bildumako ekarpenak). Gure arloari dagokionez, DaF ikasleentzako hiztegigintza elebidunari dagokionez, alegia, argitalpen berezitu bakarra dugu egun (Meliss 2013). 87 OEH-ko erreferentzia atalean aipatzen den lanik berriena MUG1981 hiztegia da. 76 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun Aipatutako argitalpenetan aipatzen diren desiderata abiapuntu izanik, jarraian hiztegi elebidunak DaF ikasleen beharrei egokitzeko zenbait irizpide aurkeztuko ditugu. Horietako batzuk hiztegigintza elebidunari dagozkio oro har; beste batzuk, berriz, alemana ikasten dutenen beharrei, bereziki. 2.5.1.1 Makroegitura eta marko­egitura Hiztegiaren makroegiturari eta marko-egiturari begira, ondorengo irizpideak aipatuko ditugu: • Hiztegi elebidun batek hiztegiaren edukia eta erabilpenerako argibideak aurkezten dituen hitzaurrea eduki beharko luke, bi hizkuntzetan. Hiztegi elektronikoen erabiltzaile-interfazeek bi hizkuntzak meta-hizkuntza gisa hautatzeko aukera eman beharko lukete, hots, lema-ikurraz, horren sinonimoez eta itzulpen-ordainez gainerako edukiak bi hizkuntzetan ikusi ahal izateko aukera. • Hitzen forma kanonikoak, hiztegietan ohikoa den legez sarrera-buru gisa agertzen diren lemak agertu ez ezik, lema horien forma flexionatuak bilatzeko aukera ere eman beharko lukete erabiltzaile-interfazeek, suposatu behar baitugu hizkuntza-ikasle batek ez duela jakingo forma flexionatu bati dagokion lema zein den. Erabiltzaileak forma ez-kanoniko bat bilaketa-eremuan sartzen badu, interfazeak forma horren analisi morfologikoa eta dagokion lemara bidaltzen duen lasterbidea eskaini ditzake. • Hitz bakarreko lema-ikurrez gain, hitz anitzeko unitateak ere aurkitzeko aukera eman beharko litzateke erabiltzaile-interfazearen bitartez, hala nola hitz anitzeko unitate lexikoak (lan egin), lokuzioak eta esapideak. 2.5.1.2 Mikroegitura Hiztegi-sarrera elebidunak lemaren adierak desanbiguatzeko eta adiera bakoitza itzulpen-ordain egokiekin lotzeko argibideak eman behar ditu, jakina. Hizkuntzaikasleentzako hiztegiez ari bagara, hizkuntza arrotzaren lemari dagozkion morfologiaren, sintaxiaren eta pragmatikaren gainean bestelako hainbat argibide izatea egokia iruditzen zaigu. DaF ikasleentzako hiztegi batean, ondorengoak lirateke: 77 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun zehazten laguntzea. Tarp & Bergenholtz autoreek ondorengo galdera hauek egiten dituzte, hiztegiaren funtzioak zehazten laguntzeko (2005a: 15–16): • Zein ama hizkuntzaz (L1) jabetu da erabiltzailea? • Bere L1ean, zenbaterainoko hizkuntza-gaitasuna du erabiltzaileak, ahoz eta idatziz? • Erabiltzaileak, zenbateraino menperatzen du hizkuntza arrotza (L2)? • Zer nolako gaitasun entziklopedikoa eta kulturala du? • Jakintza-arlo berezian, zer ezagutza du erabiltzaileak? • Jakintza-arlo berezian, zer ezagutza du erabiltzaileak haren ama-hizkuntzan? • Jakintza-arlo berezian, zer ezagutza du erabiltzaileak hizkuntza arrotzean? Erabiltzaile bakoitzak berezko beharrak ditu. Hiztegi berri bat sortzekotan, balizko erabilerak aztertu eta ordenatzea komeni da. Erabiltzaile eta hiztegi moten konbinaketa guztiak ondorengo taulan islatzen dira, eta zer funtziotarako zer hiztegi mota den egokiena adierazi. Erabiltzaileen premiei erantzutea da hiztegigintzaren beharra, bananbanako hiztegi-proiektuen edota funtzio anitzak betetzeko gaitasuna duten hiztegien bidez. Tarpen sailkapena (1995: 44; 2008: 50) gure kasura egokiturik, 2.8 taulan adierazitako erabilerak aipa daitezke. Markatutako eremuek erabilera mota, egoera komunikatibo eta hiztegi motaren konbinazio egokia adierazten dute. Hiztegiak eskainitako laguntzaz, erabiltzaileak testua ekoiztu edo hartu eta ulertu nahi du, haren ama-hizkuntzan (L1) zein bestelako hizkuntzetan, horiek ama-hizkuntza ez direnean (L2). Erabiltzaileak L2 horietan duen mailaren arabera, hizkuntza horren hiztegi elebakarrera joko du, edo, bestela, L1>L2 hiztegi elebidun batera batez ere. Bestalde, erabiltzaileak haren L1 hizkuntzan ekoizteko, behar dituen argibideetako batzuk L1 hiztegi elebakarrean eta haren L1etik abiatzen den hiztegi elebidunean aurkitzea esperoko du. Bereizkuntza garrantzitsu bat, alemanera irakasten izan genuen esperientziarekin bat datorrena, L2 hizkuntzako ikasketetan, kasu honetan, alemanaren ikasketetan hasi berriak direnen eta eskarmentu gehiagoko ikasleen artekoa da. Ikasle hasi berriak ez dakite alemanerako hiztegi elebakarrak erabiltzen, ezta alemana ikasten dutenentzat eginak badira ere. Orain, geure esperientziaren araberako ondorengo xehetasuna erantsi nahi diogu Tarpek egindako sailkapenari: Irakasleak ikasleentzako hiztegi elebakarrak 79 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun erabiltzea ikasle guztiei, baina, bereziki, maila ertainekoei gomendatu gorabehera, ikasleak behar dituzten argibideak hiztegi elebidunetan aurkitzen saiatzen dira. Elebakarra EU Elebiduna EU>DE Elebakarra DE Elebiduna DE>EU Euskara L1 hiztuna Ekoizpena L1 X X Ulermena L1 X X Ekoizpena L2 (L2 ikaslea)) X Ekoizpena L2 (L2 trebea)) X X X Ulermena L2 X X Itzulpena L1>L2 X Itzulpena L2>L1 X Alemana L1 hiztuna Ekoizpena L1 X X Ulermena L1 X X Ekoizpena L2 (L2 ikaslea) X Ekoizpena L2 (L2 trebea) X X X Ulermena L2 X X Itzulpena L1>L2 X Itzulpena L2>L1 X 2.8 Taula: Funtzioak eta hiztegiak EU­DE konbinazioan Hiztegien erabilpenaren inguruko ikerketaren emaitza batzuek Domínguez autoreak (2015) eskaintzen du gai honi begira. Haren azterketari jarraiki, hiztegi elebidunak dira hizkuntza-ikasleen artean ezagunenak direnak. Hizkuntza ikasleek itzulpen-ordainak definitzeko ariketan maizago Google Translate bezalako sareko eskaintzetara jotzen dutelako ebidentzia jaso du autore honek, hots, itzulpen automatikorako algoritmo estatistikoetan oinarritutako zerbitzuetara, hiztegietara baino. Hemen, ikasleei eskura duten baliabideei buruzko argibideak ematea da irtenbide bakarra: Ikasleek jakin behar dute polisemia desanbiguatzea bezalako zailtasunetan laguntza eskaintzen dioten hiztegiak egon badaudela, itzulpen automatikorako tresnek baino emaitza zehatzagoak 80 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun ematen dizkieten hiztegiak eskuragarri dituztela. Alemana irakasten batu dugun esperientziaren arabera, 2.2 atalean ikusi dugun LEO hiztegia bezalakoak ezagutzen dituzte, lema baten adierak bereizteko argibideak emateko orduan ere ezer gutxi eskaintzen dutenak, itzulpen-ordainen zerrenda hutsa baino ez baitute ematen. Horrelako hiztegien eta itzulpen automatikorako tresnen arteko aldea ez da handia, eta ikasleak ez dira ezberdintasunaz ohartzen. Gainera, Google Translate erabili nahiz LEO hiztegian edozein ordain (normalean, zerrendaren buruan datorkiena) hautatu izanagatik, akats berdinak errepikatzen dira alemanezko lema-adierei begira. Hortaz, Marello (2014) autorearekin bat gatoz, hiztegien erabilerak hizkuntza-irakaskuntzan berezko tokia merezi duela ondorioztatzen badugu. Erabiltzaileak haren hiztegiari eskatzen dizkion argibideak ondorengoak izan daitezke: ortografia, irregulartasuna, argumentu-egituraren gauzatzea edo balentzia, kolokazioak, agerkideak, esapideak, jakintza-arloari buruzko azalpenak edo azalpen entziklopediko motzak, sinonimoak, antonimoak, hiperonimoak eta hiponimoak, eta, last but not least, itzulpen-ordainak. Ikasleek zer argibide-mota zer maiztasunekin hiztegian bilatzen duten aztertzen du Domínguezek (op. cit.), eta haren arabera, itzulpen-ordainak dira maizen bilatzen dituztenak, baina bestelako argibideetara alde txikia dago. Itzultzaileen beharrei begira, itzulpengintzarako hiztegia nola definitzeko proposamena egiten du Tarpek: ”Un diccionario de traducción es una herramienta cuya función es cubrir las necesidades de información que tengan los traductores en relación con el proceso de traducción. [...] Para trasladar la definición provisional de diccionario de traducción a un producto lexicográfico concreto hace falta determinar cuáles son las respectivas necesidades de información, lo que solamente puede hacerse sobre la base de un análisis lexicográfico tanto del proceso de traducción como de las características de los traductores.“ (Tarp 2007: 231h) Tarpek itzulpengintza-hiztegia sortzean aintzat hartzeko proposatzen dituen irizpideetan oinarrituta (2007: 236hh), ondorengo zerrendan ematen ditugu gure kasuan ere aintzakotzat hartzekoak izango diren irizpide batzuk: • Hiztegiaren metahizkuntza eta hiztegian eman behar diren azalpen fonetikoak, morfologikoak, sintaktikoak eta semantikoak erabiltzaileen L1aren araberakoak izango dira. 81 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun • Itzulpengintzan eskarmentua izatera iritsi baino lehen, itzultzaileak eduki lexikografiko hutsez gainerako argibideak behar izaten ditu, hiztegia erabiltzeko argibideak kasu. • Itzulpengintzan jarduten duten askok itzuli behar duten L2 hizkuntzan ulermen arazoak izaten dituzte, L2 horren ezagutza ertaina baita. Hortaz, L2 buruzko argibide gehiago behar dituzte. Horrez gain, itzultzaile espezializatu gisa (jakintza-arlo zehatz batean) lan egiten duten askok ondo menperatzen dute euren jakintza-arloaren terminologia L1 zein L2 hizkuntzan, baina L2ri buruzko argibide orokorrak behar dituzte. Itzultzaile espezializatu batzuek jakintza-arlo jakin batean lan egin, eta arlo horretan L1ean zein L2an ezagutza-maila handi batera heltzen diren bitartean, beste batzuek jakintza-arloz aldatzen dira, arlo zehatz batean sakondu gabe, eta eskakizun gehiago izango dituzte hiztegi espezializatuari dagokionez. • Hainbat jakintza-arlok, hala nola kimikak, antzeko terminologia dute mundu guztian, maileguetan oinarritutakoa. Beste zenbait, aldiz, herrialdez herrialde aldatzen dira: zuzenbidean edo nekazaritzan erabiltzen den hiztegian, adibidez, tokian tokiko berezitasunak aurkitzen ditugu. Horregatik, jakintza-arlo batzuetan, itzultzailearen argibide-premia desberdina izan daiteke beste batzuen aldean. Hiztegia jakintza-arlo batean espezializatuta baldin badago, arloa haren tokiko testuinguruan azaltzen duten eranskinak gehitu ohi dira, zuzenbidehiztegietan, esaterako. 2.6 Ondorioak Atal honetako ondorio gisa, eta hemen eskaini dugunetik abia litezkeen lanetarako proposamenak laburbiltzeko, hiru puntu aipatu nahi dugu jarraian. Lehenik, euskara eta alemanarekiko hiztegi elebidunak izan ditugu aztergai atal honetan. Alemanarekiko eskaintza elektronikoak ondorengo helburuarekin ikusi ditugu batez ere: Egun gehien erabiltzen diren sareko hiztegiak funtzio komunikatibo zehatz bati erantzuten dion eskaintza egoki batetik urrun daude. Gure kasurako, hots, alemana ikasten dutenentzako aleman-euskarazko hiztegi elebidun baterako aintzat hartzeko 82 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun irizpide sorta garatu dugu, mota horretako hiztegi-erabiltzaileak hiztegi elebidun batera jotzeko orduan duen beharrak aztertuz. Bigarrenik, baso eta heldu lema-ikurrak adibide hartu ditugu euskarazko hainbat hiztegietan aurkitutako hiztegi-sarrerak elkarren ondoan jarri eta azaleko konparaketa bat egiteko, makroegitura eta mikroegiturako alderdi batzuk aintzat harturik, alegia, homografiaren, homonimiaren eta polisemiaren islapen lexikografikoa. Lema-ikur berei dagozkien edukiak hainbat hiztegitik ekarri eta elkarren ondoko erakusketa antolatzea ekimen berria da, guk dakigunez, euskararako. Aldi berean, erakusketa horrek euskararen corpus lexikografikoa (edo hiztegigintza-corpusa) izan litekeenaren aurrerapen bat izan nahi du. Horrelako corpusa sortzeko metodoaren inguruko proposamena egin dugu. Hirugarrenik, hiztegiaren erabilera izan dugu hizpide. Ikerketa-arlo horretan euskarazko eremuan, oraindik, ez dugu lan handirik, ikerketan jarduteko arrazoiak izan arren, atal honetan zenbait susmoen gainean egin ditugun oharretatik ondoriozta dezakegun bezala. Susmo horien artean, zubi-hizkuntzetako hiztegiak erabiltzea aipa daiteke, baita existitzen diren eskaintza lexikografikoen ezagutza-maila ere, eta eskaintza horietatik egokia izan daitekeena hautatu eta erabiltzeko ikasleen gaitasuna. Horren inguruan, azterketa sistematikoak komenigarriak izango lirateke. EuDeLex egitasmoaz gogoan dugun erabiltzaile motari begira, ondorengoak izan daitezkeen ikerketaren bitartez argitzeko galderak, eta horrelako ikerketa EHUko Letren Fakultatean egin liteke, esaterako, ikastetxe hartan euskara (eta gaztelania) L1 duten zein gaztelania L1 bakar gisa duten ikasleak aurki baitaitezke, ingelesa, alemana eta beste hainbat hizkuntza ikasten ari direnak: (1) Ikasten ari diren L2 hizkuntzan, zer maila dute ikasleek? (2) Zenbat (eta zein) L1/L2 hizkuntzatan dagoeneko eskuratu dituzte gaitasunak? (3) Zein hiztegi elebidun eskuragarriak dituzte L1-L2 konbinazioan? (4) (3) puntuko hiztegietatik, zeintzuk ezagutzen dituzte? (5) Zeintzuk dira gaztelania L1 duten ikasleek erabiltzen dituzten hiztegi eta bestelako baliabideak? (6) Zeintzuk dira euskara L1 duten ikasleek erabiltzen dituzten hiztegi eta bestelako baliabideak? 83 2 Hiztegigintza Elebiduna gaur egun (7) Euskara L1 duten ikasleek zubi-hizkuntzako hiztegia erabiltzen badute: Zer da arrazoiak? (a) Ohitura (b) Hizkuntzaren didaktika zubi-hizkuntzan oinarritua izatea (c) Euskara eta dagokion hizkuntza lotzen dituen hiztegirik ez dago edo ez dute ezagutzen (d) Euskara eta dagokion hizkuntza lotzen dituen hiztegiak ez dira zubihizkuntzakoaren mailara iristen, makroegitura zein mikroegiturari begira Galdera bakoitzerako bildutako datuen korrelazioa ere interesgarria izango litzateke, adibidez, (3)-tik (7)-ko galderen bariazioa (1) eta (2) ataletako neurketaren arabera aldetzen ote duten. Hiztegiaren erabilaren gaineko ikerketak argitzeko lagun lezakeena, jakina, beste hainbat arloetarako hedadura du; hala nola, hiztegi elebidunen mikroegituraren inguruko galdeketetara, hau da, adibidez, ikasleek zer argibide mota bilatzen duten, argibideak nola aurkeztea nahiago duten eta zein aurkezpen mota hoberen laguntzen duen emaitza zuzenera heltzen, eta abar. Maila teoriko zein metodikoan, hiztegien erabileraren ikerketak baliabide askotxo bildu ditu egun arte (Nesi 2002; Nesi 2013; Müller-Spitzer 2014). 84 3 EuDeLex hiztegiaren egitura 3 EuDeLex hiztegiaren egitura 3.1 Sarrera EuDeLex izenpean, alemana-euskarazko hiztegi elebidun elektronikoa garatzea da gure asmoa. Hiztegia alemana ikasten duten euskaldunei zuzentzen diegu batez ere. Izan ere, alde batetik, balizko erabiltzaileen artean ustez talde handiena osatzen dute, eta bestetik, egun arte, baliabide egokirik eskuragarri ez dutenez, zubi-hizkuntza batera jotzera behartuta daude, hau da, alemanari erdararen baten bitartez heltzea. 2.5 atalean bigarren hizkuntza bat ikasten ari direnei zuzendutako hiztegigintzaz jardun dugu, baita alemanari bereziki dagozkion irizpide batzuen gainean ere. Jarraian, EuDeLex hiztegiarentzat proposatzen ditugun makroegitura (3.2 atala) eta mikroegitura (3.3) aurkeztuko ditugu, hiztegigintza elebidunaren gaineko eztabaida elikatzeko asmoz. Alemana-euskara hizkuntza bikotearen eta guk ezarritako funtzio komunikatiboen araberako gure hiztegi-proposamenaren egokitasuna dugu galdegaia; baina, horrez aparte, proposamenok beste hizkuntza bikote batzuetan ere aplikatzeko aukerarik dagoen aztertzea ere interesatzen zaigu. Azken galdera horri hurbiltzeko, beste bikote horietan lan egin nahi dutenekin hitz egiteko oinarri bat eskaini nahi dugu tesi honen bitartez. 2013ko apiriletik, EuDeLex hiztegiaren lehenengo bertsio bat kontsulta daiteke sarean.88 Sareko erabiltzaile-interfazearen egitura 3.5 atalean deskribatuko dugu. Eranskinetako 7.4.2 atalean, berriz, egun arte EuDeLex hiztegian eskuz landuta ditugun edukiak aurkezten ditugu, 3.2.1 atalean zehazten dugun alemanezko lemategiaren % 10 ingururi dagozkionak, alegia. Izan ere, alemana-euskara ataleko makro- eta mikroegitura proposatu ondoren, alemanezko lemategiaren % 10 hori eskuz lantzeari ekin genion, 4.1 atalean aurkeztuko ditugun metodoen ebaluazioan gold standard hiztegi gisa erabili ahal izateko datu sorta eskura izateko. Egitasmo hau hutsetik abiatzen den hiztegia denez, gure helburu garrantzitsuenetako bat eskuzko editatze-lanak murriztea da. Horregatik, neurtu nahi izan dugu zer punturaino hel gaitezkeen hiztegi elebiduneko edukiak metodo konputazionalen bitartez osatzen. 88 http://www.ehu.eus/eudelex 85 3 EuDeLex hiztegiaren egitura 3. eta 4. ataletan emango duguna, beraz, hiztegigintza lan-erreportaia gisa ulertzen dugu, alemanezko literaturan lexikographische Werkstattberichte direlako ekarpenetan egin ohi den legez. Eztabaidarako balio izan dezala. 3.2 Makroegitura: Maiztasunean oinarritutako lemategia Hiztegigintzak gaur egun corpusetara jotzen du hiztegiko sarrera berrien bila; baina, nola erabaki termino batek hiztegian agertzeko nahikoa garrantzia duen? Hizkuntzaren Analisiaren eta Prozesamenduaren (HAP) alorrean garatutako teknikei esker, sarrera izateko hautagaien informazio estatistikoa biltzeko gai gara. Informazio horrek hautagai baten erabileraren gaineko informazioa eskaintzen digu, eta hautagai hori hiztegian sartzeko ebidentziak azaleratzen lagundu. Ebidentzia horien artean erabiliena hitzen erabileraren maiztasuna da. Maiztasuna bi zentzutan da garrantzitsua hiztegigintzan: (1) lemaren erabilera-maiztasuna, corpus-baliabideen bitartez neur daitekeena, eta lema horren hiztegi-sarreraren ikustaldi kopurua (look­up frequency) erlazionatuta daude neurri handi batean (De Schryver et al. 2010; Wolfer et al. 2014); (2) maiztasun-datuak hiztegi-sarreran bertan erabiltzaileari eman ahal zaizkio. Besteak beste, hizkuntza-ikaslearen beharrei begira, aspalditik oso zentzuduntzat jotzen da maiztasunari buruzko argibideak ematea hiztegian; ingelesa ikasten duenak, esaterako, 1990eko hamarkadatik aurrera maiztasun-datuak aurkitzen ditu ikasleentzako hiztegietan (Kilgarriff 1997). Atal honetan aurkezten dugun ikerketan, alemanezko eta euskarazko maiztasunlemategi bana garatzea izan da gure asmoa, alemanez existitzen diren DeReWo lema maiztasun-zerrendak abiapuntu eta eredu harturik.89 Azalduko dugunez, DeReWo­ 40.000 (IDS 2009) maiztasun-zerrenda izango da EuDeLex hiztegiaren alemanezko lemategia eraikitzeko lehengaia. EuDeLex hiztegian erabiltzeko euskarazko maiztasunlemategia, aldiz, geuk garatu dugu, DeReWo zerrendaren egitura eredu izanik. 89 Euskarazko maiztasun lemategiaren inguruko ikerketa hau Iñaki San Vicenterekin batera burutu dut; 3.2 atal hau Lindemann & San Vicente (2015a) argitalpenean lehendabizi aurkeztu genuenaren garapena da. 86 3 EuDeLex hiztegiaren egitura EuDeLex hiztegiaren lehen edizio baten abiapuntu izango den oinarrizko lemategia garatzeaz aparte, ondorengo asmo orokorragoari jarraitu diogu: lemategi batean sartzeko hautagaiak aukeratzeko irizpideak aztertu eta lantzea, metodologia bat proposatuz. Horretarako, corpusetatik erauzitako lemen maiztasun-zerrendak baliatuko ditugu, eta horietatik erauzitako ebidentzien egokitasuna aztertuko dugu. Horrez gain, eskura izan ditugu euskarazko zenbait hiztegi eta baliabide lexikalen lemategiak, eta corpusetatik lortutako lemategiak horiekin ere alderatuko ditugu. Halaber, garrantzitsua da aipatzea gure eszenatokia ez dela dagoeneko existitzen den hiztegi bat sarrera berriekin aberastea, hutsetik landu beharreko hiztegi bat osatzea baizik, euskara ikasten lagunduko duen oinarrizko hiztegi bat, hain zuzen ere. Jarraian, atal honen antolaketa labur azalduko dugu. Hasteko, hurrengo atalak euskarazko nahiz alemanezko maiztasun-lemategien gaineko lanen deskribapen laburra aurkezten du. 3.2.2 atalean lan honetan erabili diren baliabideak eta metodologia aurkezten dira, eta 3.2.3 emaitzen atalak burututako esperimentuak eta emaitza gisa lortutako lemategiak aurkezten ditu. Amaitzeko, 3.2.4 atalak egindako lanaren gaineko hausnarketa eta ondorioak nabarmentzen ditu. 3.2.1 Alemanezko maiztasun­lemategia Mannheim-go Institut für Deutsche Sprache erakundeak DeReKo corpusetan oinarritutako maiztasun-zerrendak argitaratzen ditu DeReWo izenburupean, hiztegigintzari lehengaia eskaintzeko asmoz, batik bat. DeReKo corpusek (ikus Kupietz et al. 2010) 1980tik aurrerako literaturaren, zientziaren eta kazetaritzaren arloetako testuak biltzen dituzte, besteak beste. 2014. urtean, 24 bilioi testu-hitzetara heldu ziren DeReKo corpusak. Corpusetatik erauzitako maiztasun-datu gordinek hiztegigintzan lema-hautesle bilduma gisa balio izateko, hainbat egokitzapen beharrezkoak dira, automatikoak nahiz erdi-automatikoak eta eskuzkoak, metodo automatikoen bitartez sortutako zerrendetako sarrera guztiak ez baitira egokiak. Corpusetan agertzen diren formei lema edo lem­pos (lema, kategoria gramatikala) bikote bana esleitu ahal izateko, hau da, formen maiztasun-datuetatik lemen maiztasun-datuetara heldu ahal izateko, corpusa lematizatu eta etiketatze morfosintaktikoarekin osatu behar da, etiketatatzaile linguistiko batez 87 3 EuDeLex hiztegiaren egitura baliaturik. Bestetik, sarrera izateko hautagai bat lantzeko orduan, gutxieneko maiztasun bat eskatu ohi zaio, lexikografo batek hitz baten esanahia zehazteko beharko lukeen agerpen kopuru minimoa, hain zuzen ere (Sinclair 2005). Kopuru hori unigramentzat 20 agerpenetan finkatzen bada ere (Sinclair, op. cit.), hainbat faktoreren eraginpean dago, hala nola lema-ikur horri dagozkion homografoen kategoria gramatikalak eta adierak. DeReWo-ren kasuan (IDS 2009), metodo orokor hau erabiltzen da datuak balioztatzeko: (i) lehenagotik existitzen diren hiztegien lemategiekiko ebakidurak egokitzat hartzea, eta (ii), gainontzekoak, hau da, hiztegi lemategietan agertzen ez direnak, metodo erdi-automatikoen bitartez (taldeka) eta eskuz (banan-banan) aztertu eta ontzat eman ala baztertzea. DeReWo zerrendako sarrerak alemanezko oinarrizko hiztegi batekin konparatu ditugu, Zertifikat Deutsch als Fremdsprache90 agiria lortzeko azterketa ofizialetan erabiltzen denarekin, alegia, ondorengo emaitzarekin: oinarrizko hiztegi horren sarrera guztiak91 DeReWo­40.000 zerrendan agertzen dira. Hiztegi-lemategi gehiago eskuragarri izanez gero, horrelako konparaketekin jarrai daiteke, oinarrizko hiztegi-lemategia aberasteko. Horrela, euskararen kasuan ere egitea proposatzen dugu (ikus 3.2.3.3.1 atala). DeReWo-40.000 maiztasun-zerrenda lematizatua (IDS 2009) EuDeLex hiztegiaren alemanezko lemategia zehazteko lehengaia izan da. Horren lehenengo % 10a (A hizkia) eskuz editatu ondoren, zerrendako lemen % 95a bere horretan aurkitu dugu hiztegiaren lemategian, eta eskuz moldatutakoek eta gehitutakoek gainontzeko % 5a baino ez dute osatzen. Zenbaki horiek adierazten dute zerrenda hori zenbateraino den egokia hiztegi baten sarrera-multzoa zehazteko lanean, ia inolako eskulanik ez baitu behar. 3.1 taulan DeReWo zerrendako % 5 horren banaketaren berri ematen dugu. 90 Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, alemanezko B1 mailari dagokio. 91 Erabilitako Zertifikat Deutsch als Fremdsprache hitz-zerrendak 3.448 sarrera ditu. B1 mailari dagokion zenbait hitz-zerrenda eskuragarri daude sarean eta paperezko hainbat argitalpenetan, guk horietan osatuena erabili dugu: http://goo.gl/2aAQU7. 88 3 EuDeLex hiztegiaren egitura formatu digitalean jarri ondoren, 90.379 forma ezberdinez osatutako zerrendaren lematizatze eta POS-etiketatze lanak ere eskuz egin zituzten. Orduko Euskaltzaindiaren 2.000 lemako zerrenda ofizialaz kanpoko lemak maizenik agertzen zen aldaeraren arabera lematizatu zituzten. Corpus osoko 19 agerraldi behe-mugatzat harturik, 3.000 bat lementzat maiztasun-datuak kalkulatu zituzten ordenagailuz, corpus osoari zein testu motaren arabera sailkatutako hamar azpicorpusi dagokionez. Ikerketa honetarako, 19 aldiz gutxienez agertzen diren 2.945 lemako zerrenda erabili dugu.94 2. Etxebarria, J.M. & Mujika, J.A. (1987). Euskararen oinarrizko hiztegia: maiztasun eta prestasun azterketa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia (EM1987). Ikerketa horretarako, 228.680 testu-hitzeko ahozko euskararen corpusa sortu zuten, lagunarteko elkarrizketen eta irratsaioen 130 ahots-grabaziotatik abiaturik. Lexema beraren aldaera dialektalen bateratzeak eta lematizazioak eskuz egin zituzten. Maiztasun-zerrendak 3.154 sarrera ditu, lexema guztien agerpena gutxienez bi lekukoren adierazpenetan frogaturik. Maiztasuna eta euskalkia erlazionatzeko asmoz, bizkaieraren eta gipuzkeraren eremuak bereizi egin zituzten, agerpenak eremuka sailkatuz. Bestalde, 12 domeinutako hiztegi espezializatuak ere ematen dira, lekukotasunen agerpenen informazioa barne. Hiztegi horiek ez daude oinarrizko hiztegi orokorrean barneratuta; baina hiztegi orokorraren estalduraren datu zehatzik ez da ematen, ez baita multzoen alderaketa sistematikorik egiten. Ikerketa honetarako, datu horiek ez ditugu kontuan hartu, formatu digitalean ez baitira eskuragarriak. 3. UZEI (2004). Maiztasun Hiztegia. Donostia: UZEI (UZEI2004). 5 milioi hitz inguru dituen XX. mendeko euskararen corpus estatistikoan (Urkia 2002) oinarritutako hiztegia da. Maiztasun-datuak kalkulatzeko hitz multzoak 3.704.135 testu-hitz ditu, izen propioak, aditz laguntzaileak eta atzizkiak, besteak beste, kendu ostean. 97.931 sarrera ditu maiztasun-zerrendak. Sarrera bakoitzak bi informazio eskaintzen ditu: lema eta aldaera. Lemak (hiztegisarrerak) euskara batukoak dira. Lema bakoitzaren azpian, horren formen erabilera ikusteko aukera ematen du, euskalkiaren eta generoaren edo testu 94 SMH1982 argitalpeneko datuak EHU-ko Euskara Institutuan prestatu dizkigute formatu digitalean. 91 3 EuDeLex hiztegiaren egitura motaren arabera. Gainera, lau garai bereizi dituzte: 1900-1939, 1940-1968, 1969-1990 eta 1991-1999. Banaketa hori baliatuta, garai, euskalki edo genero zehatz bateko datuak eskura daitezke. Datuotatik abiatuz, kopuru absolutuak eta erlatiboak eskaintzen ditu hiztegiak. Lan honetarako, euskalki, genero eta denboraren arabera sailkatutako datuak batu ditugu euskara batuko lemaren azpian. 3.2.2.2 Euskarazko corpusetatik erauzitako maiztasun­zerrendak Gure ikerketarako, egun euskarazko corpus handienak diren ondorengo corpusetatik erauzitako datuak eskuragarriak izan ditugu: 1. Egungo Testuen Corpusa (ETC) (Sarasola et al. 2013). 2013ko argitaraldian, corpus horrek 204,9 milioi testu-hitz izan zituen. Euskal kazetaritzaren, literaturaren, zientziaren eta telebistaren arloetan eskuz hautatutako iturriek eta euskal Wikipedia-ren edukiek osatzen dute. Lan honetarako, ETCtik erauzitako maiztasun-zerrenda erabili dugu, corpus horretan 10 agerpen edo gehiago dituen lemek osatutakoa.95 2. Elhuyar Web­corpusa (Elh124) (Leturia 2012). 2012an osatua, 124.625.420 testu-hitz ditu. Interneten dauden mota eta arlo guztietako testuak biltzen ditu. Corpusa biltzeko, metodologia guztiz automatikoa erabili da. Hasierako termino multzo batetik abiatuta, termino horien konbinazioez osatutako kontsultak bidaltzen dira interneteko bilatzaileetara. Kontsulta horiek emandako emaitzen dokumentuak biltzen dira. 3. Elhuyar Web­corpusa (Elh200) (Leturia 2014). Igor Leturiak haren tesian automatikoki bildutako corpusa. 200 milioi testu-hitz ditu. Corpusa crawling metodologia erabiliz osatu da: hasierako web-dokumentu batzuetatik abiatzen da, dokumentu horietan dauden estekei jarraitzeko. Topatutako esteka berri guztiak gorde egiten dira, horiek ere prozesatuak izan daitezen.96 ETC corpusa modu kontrolatuan eraiki da; esan dezakegu euskara batuaren ereduzko erabilera islatzen duten testuez osatuta dagoela, iturri zehatzak baliatuz. Elh124 eta 95 ETC maiztasun-zerrenda EHU-ko Euskara Institutuan prestatu eta ikerketarako eskuragarri jarri digute. 96 Elhuyar Web-corpusetatik erauzitako zerrenden prestaketa I. San Vicenteren ardura izan da. 92 3 EuDeLex hiztegiaren egitura Elh200 corpusak, aldiz, modu “oportunista” batean bildu dira, genero edo idazkera kontrolatu gabe, eta, ondorioz, ereduzko estandarretik kanpo dauden testuak ere onartu dira. Hala ere, Leturiak (2012) corpus horiek lexikografiaren alorrean duten egokitasuna neurtzen du, XX. mendeko corpusarekin (Euskaltzaindia 2002) eta Lexikoaren Behatokiko corpusekin (Euskaltzaindia 2009) alderatuz. Haren esperimentuek erakusten dute web-corpus horiek ereduzko corpusetan agertzen ez diren lexema berri asko dituztela, eta, ondorioz, egokiak direla hiztegigintza lanetan erabiltzeko. Corpusetatik erauzitako maiztasun-zerrenda horiez gain, esan bezala, beste bi baliabide izan ditugu eskura formatu digitalean: batetik, SMH1982, euskaraz sortutako lehen maiztasun-hiztegia, eta, bestetik, UZEI2004. 3.2.2.3 Maiztasun­lemategien prozesamendua Maiztasun-lemategi bat osatzeko corpus batetik abiatuz gero, testu-formaz osatutako lehengai gordin hori prozesatu egin behar da, bertatik lemak eta lema horiei dagozkien maiztasun-datuak erauzi ahal izateko, 2. atalean azaldu dugun moduan. Horretarako, lehen pausoa etiketatze linguistikoa burutzea da. ETC corpusaren kasuan, lema-maiztasun zerrenda bat izan dugu eskuragarri, lemari dagokion maiztasun-informazioarekin. Elh124 eta Elh200 corpusen kasuan, etiketatze linguistikoa guk burutu dugu Eustagger (Aduriz et al. 1996) etiketatzaile linguistikoa erabiliz. Corpus horietatik eratorritako maiztasun-lemategiek lemari eta kategoria gramatikal nagusiari (izena, aditza,...) eta azpikategoriari buruzko informazioa dute (izen arrunta, izen berezia,...), maiztasunak 3 fintasun-maila horiekin eskuragarri ditugularik. Bestalde, web-corpus handietatik eratorritako lema-maiztasun zerrendak ezin dira bere horretan onartu, “zaratatsuak” baitira, hots, lema-hautagai okerrak dituzte tartean. Horien atzean zenbait arazo nabarmentzen dira, esaterako: beste hizkuntzetako hitzak, euskarazko lema homografoa dutenak (adib. el, OEH hiztegian agertzen dena, ik. 3.2.3.3.1 atala) nahiz euskarazko homograforik ez dutenak (adib. con). Etiketatze linguistiko automatikoaren akatsak ere baditugu horien artean, hala nola lematizazio desegokiak (adib. ona ­on­) eta kategoria gramatikal okerren esleipena (adib. basiliko, *ADJ -IZE-). 93 3 EuDeLex hiztegiaren egitura Arazo horiei aurre egiteko, zenbait teknika aztertu ditugu: a) EusTagger tresnak corpusean zehar etiketa gramatikal ezberdin asko erabili baditu lema bat etiketatzeko, lema baztertzea (adib. ona); b) Lema bat baztertzea corpusean oso maiztasun altua badu, baina OEH hiztegian adibiderik ez (adib. de) OEHko sarrerek daramaten adibide kopurua erabileraren adierazgarri gisa erabili izan baita (Sarasola et al. 2008); c) Aurreko puntuari jarraiki, lema bat baztertzea bi corpusen arteko rfreq (ikus (1) ekuazioa) balioen arteko aldea oso handia denean. Lemategiak alderatzeko orduan, izandako beste arazoetako bat da erabilgarri ditugun maiztasun-lemategiak ez direla zuzenean konparagarriak elkarren artean. Batetik, iturburuko corpusen tamainak oso ezberdinak dira, eta, bestetik, lemategi bakoitzak ematen duen maiztasun-informazioak fintasun-maila ezberdinak ditu, lehen azaldu bezala. Konparaketak gauzatu ahal izateko, lemategi guztien “estandarizazioa” burutu dugu. Lemategien mugak kontuan izanik, estandarizazio horretan hurrengo neurriak hartu ditugu: a) Lemategiak hitz bakarreko unitate lexikoetara (unigramak) mugatu ditugu; b) Lemaren maiztasuna hartu dugu oinarritzat, homografoak eta kategoria gramatikalen zein aldaeren araberako maiztasunak lema beraren azpian batu ditugularik; c) Maiztasun absolutua ez da corpusen artean konparagarria. Izan ere, ez du esanahi bera lema batek 30 agerpen izatea 2 milioi testu-hitzeko corpus batean edo 20 milioi tokeneko batean. Maiztasunak konparatu ahal izateko, lemaren corpuseko agerpen-ehunekoa erabili dugu. Ehuneko hori maiztasun erlatiboan oinarrituta dago, eta (1) formularen bidez kalkulatu dugu: (1) non fi i lemaren maiztasun absolutua den corpusean, eta N corpusaren testu-hitz kopurua. 94 3 EuDeLex hiztegiaren egitura 3.2.2.4 Hiztegi­lemategiak Erreferentzia gisa erabilitako maiztasun-lemategien (SMH1982, UZEI2004) oinarrian zeuden corpusak tamaina oso ezberdinekoak ziren, erabili ditugun corpus-baliabideekin alderatuta. Azterketa sakonagoa osatzeko helburuarekin, maiztasun-zerrenda lematizatuak eskuz landutako baliabiderik garrantzitsuenetako batzuekin ere alderatuko ditugu, horiek “gold standard” edo erreferentziatzat hartuta: 1. Hiztegi Batu-ko lemategiarekin (HB2010). 35.640 sarrera ditu (kopurua homografoak batuta). 2. Orotariko Euskal Hiztegi-ko lemategiarekin (OEH). 89.296 sarrera eta 36.676 azpisarrera ditu (kopurua homografoak batuta). 3. Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia­ren lehenengo argitalpenarekin (SEH1996). 37.433 sarrera eta azpisarrera ditu (kopurua homografoak batuta).97 4. Elhuyar Euskara­Gaztelania hiztegiko euskarazko lemategiarekin (EEG2013). 64.459 lema ditu (kopurua homografoak baturik). 5. Euskararen Datu Base Lexikala datu-bildumarekin (EDBL) (Aldezabal et al. 2001, besteak beste). EDBL hizkuntzaren prozesamenduko zenbait tresnetarako datu-iturri izateko garatu zen, etiketatzaile sintaktikoak, lematizatzaileak, analisi morfologikoa burutzekoak eta zuzentzaile ortografiko automatikoak barne. EDBLen forma kanonikoak (lemak) zein forma flexionatuak eta atzizkiak eta bestelako mendeko morfemak agertzen dira. EDBLko 84.355 formetatik, 64.737 lemak dira (aurrerantzean, EDBL lemak). 6. EuskalWordNet sareko item lexikoekin (EusWN). 26.886 item lexiko ditu (kopurua homografoak baturik). WordNet-eko ingelesezko sarrerekin lotuta dauden EusWN-eko unitate lexikoak ez dira nahitaez euskarazko lemak, ingelesezko lexemen ordainak baitira. Esaterako, ingelesezko izenen ordain gisa, ­t(z)e aditz-izenak edo ­tasun atzizkia dutenak agertzen dira maiz. Horietako izenki asko erreferentziatzat hartu ditugun beste lemategietan (ingelesetik itzuliak ez direnetan) ere agertzen dira, beste hainbat, aldiz, EusWN-ean baino ez dira agertzen, eta kasu horietan, bitxia dirudi ingelesetik egindako itzulpena, 97 SEH1994 lanaren edukiak xml bihurtu dituzte Arriola et al. autoreek (2003). Haiengandik eskuratu dugu lemategia eta beste zenbait datu, esperimentuak burutzeko. 95 3 EuDeLex hiztegiaren egitura kategoria gramatikala mantentzearren, ondorengoetan, adibidez: connivance, se­ cret approval, tacit consent: 'ados jartze', spraying, crop­dusting: 'aerosolez bustitze'. Datuak bateratzeko, sarrera-buruen grafia egokitu dugu: hitzen arteko marrak eta tarteak “_” bihurtu ditugu, “lan-bulego” eta “lan bulego” bezalakoak batzeko; bestelako marrak kendu; eta hizki larri guztiak xehe bihurtu. Atal honetan aipatu ditugun sei iturrietatik, bi maiztasun-hiztegietatik (UZEI2004 eta SMH1982) eta corpusetako maiztasun-zerrendez (ETC, Elh200) osaturiko datu-base bateratuko bi milioiko sarreretatik gertu dago. Sarrera-buru bakoitzaren azpian, datu-iturrietan horrekin homografo diren sarrera-buruak eta horiekin lotutako datuak bildu ditugu xml egitura berean (ikus 3.1 irudia). 96 3.1 Irudia: 'alegia' lema­ikurra datu­base bateratuan 3 EuDeLex hiztegiaren egitura 3.2.3 Euskarazko maiztasun­lemategia: emaitzak 3.2.3.1 Maiztasun­zerrenden arteko antzekotasuna Zer punturaino ezberdinak dira corpusen arteko lemategiak? Eta zein da elkarri egin diezaioketen ekarpena? Rank balioen konparaketa sistematikoki egiteko, bi bide erabili ditugu. Batetik, maiztasun-zerrenden arteko rank balioak alderatu ditugu, bi corpusen arteko bilduraren n hitz ohikoenak konparatuz, Spearman Ranking korrelazioaren neurriaren bitartez (Kilgarriff 2001). Spearman neurriak bi rankingen arteko aldea neurtzen du, elementuek sailkapen batean eta bestean dituzten posizioak alderatuz, (2) formulak adierazten duen moduan: (2) non xi eta yi i elementuak 1. eta 2. sailkapenetan dituen posizioak diren, hurrenez hurren. 3.3 taulak n=500 balioetarako emaitza erakusten du. Corpusak argitalpen-dataren arabera daude antolatuta. Ikus daitekeenez, Elh124 eta Elh200ren arteko antzekotasuna oso altua da, Elh200ek 80 milioi testu-hitz gehiago izanagatik. Biak internetetik era masiboan bilduak izateak eta etiketatze-prozesu bera jarraitu izanak azaldu lezake hein batean antzekotasun hori. Halaber, aipatzekoa da corpusek denboran hurbilen dituzten beste corpusekin erakusten dutela antzekotasunik handiena. Horrela, SMH1982 corpusak UZEI2004 corpusarekin du antzekotasunik handiena, corpus berriagoekin antzekotasun hori nabarmen jaisten delarik. 97 3 EuDeLex hiztegiaren egitura Atal honetan emandako emaitzek erakusten dute Elh124 eta Elh200 corpusek antzekotasun handia dutela lemei dagokienez. Ondorioz, eta sinpletasunaren alde eginez, lan honen gainerako ataletan Elh200 corpusarekin lortutako emaitzak aurkeztuko ditugu soilik. Corpus horren alde egin dugu, aberaste-indizeari dagokionez lema gehiagori buruzko informazioa eskaini dezakeelako Elh124 corpusak baino (% 28,26). Tamaina aldetik ere, ETCren parekoa da Elh200. 3.2.3.2 Hiztegi­lemategiak corpusetan Hiztegietan sarrera duten lema multzoak corpusetatik erauzitakoarekin erkatzeko, ebakidurak eta multzo disjuntuak kalkulatu ditugu unigramentzat. Denera, 140.837 dira hiztegietako sarrera-buru edo lemak, eta horietatik 77.969 corpusetan agertzen dira. Ondorengo 3.2 irudian, multzoen banaketa agertzen da sei lemategietan. Espero genuen bezala, OEHko lemategia da corpusetan aurkitzen ez diren sarrera kopururik handiena duena, gaurko erabileratik kanpoko lexemak eta grafiak ditu eta. EDBL_lema da corpusetatik erauzitako zerrendekiko ebakidurarik handiena duena. Multzo disjuntua (EDBL_lema [61.803] \ (ETC ∪ Elh200)) neurri handi batean izen (eta leku-izen) bereziz osaturik dago (10.505etik 4.703 sarrera dira izen bereziak). 100 3.2 Irudia: Hiztegi­lemategiak corpusetan 3 EuDeLex hiztegiaren egitura 3.2.3.3 Oinarrizko hiztegi­lemategia 3.2.3.3.1 Hitz bakarreko unitateak Hizkuntza-ikasleen beharrei egokitzen zaien hiztegi elebiduna osatzeko, lemategia bera maiztasunean oinarritzeko, eta, aldi berean, maiztasun-datuak hiztegian bertan eskuragarri jartzeko asmoz, oinarrizko lemategia proposatzen dugu, aurreko atalean deskribatutako datuetatik eta metodoetatik abiatuz. ETC edo Elh200 corpusetako batean eta eskuz editaturiko hiztegietako batean agertzen diren unigramak iragazi ditugu, lehenengo pauso batean. 77.969 sarrera dituzten corpusen eta hiztegien arteko intersekzio horren konposaketari erreparatu diogu, bestelako iragazkiak aplikatuz. EDBL datu-baseko lemei dagokienez, ondorengo kopuruak ditugu: 51.157 sarreretatik, 50.829k aditz, izen, adjektibo edo adberbio marka dute. Azken horietatik, 30.266 dira 20 agerpenetatik gora dituztenak. Lema horiek, EDBLko etiketen arabera sailka daitezke, bi fintasun-mailatan: (1) kategoriaren arabera (IZE izena, ADI aditza, ADB adberbioa, ADJ adjektiboa, etab.); (2) azpi-kategoriaren arabera (IZB izen berezi, LIB leku-izen berezi, etab.) Gure asmoarekin lotuta, berebiziko abantaila dugu ondorengoa: EDBLko etiketa sintaktikoen gainean hiztegi-sarreraren oinarrizko egitura eraiki daiteke, entitate sintaktikoak, alegia. Hiztegi-zirriborroan, lema-ikur baten azpian lema homografoak entitate sintaktiko gisa antolatuko lirateke, adib.: bat 1. DET DZH, 2. IZE ZKI; heldu 1. ADI SIN, 2. ADJ ARR, 3. IZE ARR. Gainera, horrela zehaztutako entitate sintaktiko bakoitzarentzat maiztasun-datuak kalkula daitezke (zenbat agerpen ditu alegia lemak lokailu gisa, izen arrunt gisa, leku-izen gisa edota bestela? Ikus 3.6 taula; maiztasundatuak 3.1 irudian ageri direnak dira), EDBL bera erabiltzen duen EusTagger tresnaren bitartez etiketatuta dagoen Elh200 lemategian, adibidez, oinarriturik, taulako adibidean egin dugun bezala.98 98 Eskuragarri ditugun beste datu-iturrietan, lemaren kategoria hutsaz bestelako etiketarik ez dugu. 101 3 EuDeLex hiztegiaren egitura eguneratzeko, aberasteko eta balizko okerrak atzemateko ekarpena izango da hiztegigintza-lanen etekin erantsia, eta hori lexikoari zein lema-ikur bakoitzari dagozkion entitate sintaktikoei begira. Gainontzekoen zerrendan, hau da, corpusetako eta EDBL ez diren beste hiztegietako 24.324 sarreretan, 4.398 lemek dituzte 20 agerpenetatik gora. Horrenbestez, hautagai gehiago ditugu. Horiek hautagai ezegokietatik bereizi eta EDBLren moduko etiketa sintaktikoez osatzeko (beste hiztegietako kategoria-etiketak eskuragarri dauden heinean, modu erdi-automatiko batean), agertokiaren arabera sailkatuko ditugu. EDBLtik kanpo geratzen den multzoko lemetako bat ez da beste hiztegi guztietan agertzen. 3.7 taulan, multzoaren banaketa dugu. ⋂ ((ETC Elh200) \ EDBL_lema) [26.671]] ∪ Elh200 freq>=20 [3.985] HB2010 4.405 1.735 OEH 19.987 2.864 SEH1996 5.079 993 EEG2013 3.854 1.645 EusWN 1.422 464 3.7 Taula: EDBLtik kanpoko corpusetako lemen banaketa Hiztegi berria eraikitzeko gure proposamenari jarraituz, hautagaiak entitate sintaktiko posibleen etiketekin osatuko ditugu lehenengo. Aitzitik, irizpide gehiago beharko dira multzo horretakoak hautagai egoki ala ezegoki izendatzeko: EDBL lema ez direnen zerrendak sarrera ezegoki franko ditu (“zarata”), 4.000 bat, alegia, baita ohikoenen artean ere. Lema multzoa agertokiaren araberako azpi-multzo bakoitzari egokitutako irizpideak garatu beharko dira. 7.3 eranskinean, hiztegi bakoitzean agertzen diren talde honetako lemen zerrendak ematen ditugu Elh200 eta ETC corpusetan dituzten maiztasun-datuen arabera ordenaturik, baita sei iturrietakoak batzen dituen zerrenda orokorra ere. Zerrenda guztien lehenengo 60 lerroak ematen ditugu, batutako kopuruak (agerpena ETC edo Elh200 corpusean) 3.7 taulakoan adierazitakoak izanik. Ikusten denez, zerrenda bakoitzak bere berezitasunak azaltzen ditu: EusWN lemategian, esaterako, zenbaki erromatarrak ageri dira. SEH1996 hiztegian, -arazi, 103 3 EuDeLex hiztegiaren egitura -garri eta -ki morfemen bitartez eratorritako forma ugari agertzen da (kopuru zehatzak 3.8 taulan). Aipatutako atzizkiez eratorritako formak EDBL lemen zerrendan ez dira agertzen, EDBLaren arabera posibleak diren formen artean (hau da, Xuxen zuzentzaileak (Agirre et al. 1992) onartzen dituen formen artean) baizik, datu-base horretan eratorpenak egiteko arauak aintzat hartzen dira eta. Guztira 993 -arazi aditza 152 % 15,31 ­garren zenbaki ordinala 24 % 2,42 -ki 20 % 2,01 3.8 Taula: SEH1996: EDBL datu­basean ez, baina corpusetan bai agertzen diren lema kopuru batzuk Adibide horrek irudikatzen duen bezala, taldekako erabakiak hartu ahalko dira zerrendak lema-hautesle bila aztertzean. Adibideko forma eratorriak 20tik gorako agerpeneko maiztasunekoak izatea hiztegi-lemategi batean onartzearen aldeko argudioa litzateke, eratorpenaren jatorria den beste lema baterako erreferentzia ezartzeko besterik ez bada ere. Taldeka egin daitezkeen erabakiak hartuta, gainerako lemak banaka aztertzera igaroko ginateke. Beste arazo orokor bi aipatuko ditugu jarraian: gaztelaniazko lemaren batekin homografoak diren euskarazko lema urriago batzuk, eta lematizatze automatikoaren okerren eraginez agertzen direnak. Hautesle-zerrenda orokorraren (7.2 taula) maiztasunaren araberako lehenengo hiru postuetan, OEHko lemak ditugu: ‘duela’, ‘el’, ‘ona’. ‘Duela’, ‘izan’ aditzaren azpi-lema gisa jasota dago OEHn. ‘El’, Añibarroren Voces Vascongadas eta Azkuen hiztegikoa dugu, ‘erreal’ txanponaren goitizen laburra, eta kasu gehien-gehienetan, nekez izango da corpusetan agertzen zaigun ‘el’, gaztelaniazko artikulua eta izenordainaz beste ezer. Azkenik, gaztelaniazko ‘Doña’ hitzaren aldaera zaharra da ‘ona’ hori, eta lematizatzaile automatikoak akatsez ‘on+DET’ identifikatu ez eta ‘on’ lemarekin batu ez izanaren emaitza izango da. Tankera horretako parekatze okerrak saihesteko, bestelako metodologia batera jo beharko genuke, hitzaren testuingurua kontuan hartzea, esaterako. Esku artean ditugun datuei begira, aipa dezagun EDBLko datuetan oinarria duen etiketatzaile automatikoak OEHn adierazitako kategoria gramatikalarekin bat ez datozen etiketa morfosintaktikoak esleitu 104 3 EuDeLex hiztegiaren egitura dizkiela aipatutako lemei. Parekatze okerra, beraz, metadata morfosintaktikoan islatzen da, eta, horrela, parekatze okerrak atzemateko bidea genuke, corpusean etiketa morfosintaktiko ugari dituzten lemak baztertuz. Lema egokia aurkitu ezinik, analisi morfologikoan huts egin duelako (duela, ona) edo ez zuelako lema ezagun batekin lotzerik (el), “asmatu” egin ditu etiketak: a) duela adjektiboa-izenondoa b) ona adberbioa-aditzondo arrunta; adjektiboa-izenondoa; leku-izen berezia; izen berezia; izen arrunta c) el izen arrunta; interjekzioa Corpusetan presentzia duen gaztelaniazko materialaren eraginez okertutako emaitzak (el bezalakoak) iragazteko beste metodo bat gaztelaniazko corpusetako maiztasundatuak aintzat hartzea izango litzateke. EuDeLex hiztegi berriarentzako oinarrizko lemategia garatzeko gure proposamena laburbiltzeko, honakoa esan dezakegu: DeReWo zerrendak garatzeko teknika eredutzat harturik, eskuz editatutako lemategi batekiko ebakidura kalkulatu dugu, eta, horretaz gain, EDBLko datuen gainean makroegituraren lehenengo bertsio bat eraikiko dugu. Bestetik, EDBLko datuek mikroegituraren oinarrizko antolaera eraikitzeko bidea ematen dute. Hiztegia edukiez osatzeko lanetan, lemategia eskuz editatzen aurreratu ahala, metodo horren egokitasuna (lema-zerrenda bera eta etiketa sintaktikoak) neurtuko dugu, EDBL bera hobetzeko ekarpena egiteko asmoz. Bigarren pauso batean, beraz, EDBL ez diren beste hiztegietako hautagaiak xedatuko ditugu, 7.3 eranskineko zerrendetan agertzen direnak. Eta hirugarrenik, aztertutako hiztegietan agerpenik ez duten lemak hartuko genituzke kontuan. Bigarren pausoan lemategian onartzeko hautesleak zehazteak EDBL bera aberasteko proposamenak egiteko ere balioko du. Corpusetatik erauzitako maiztasun zerrendetako ia milioi bat formak aztertu ditugun hiztegietan ez dira lema-ikur gisa agertzen. Horietatik, asko eta asko “zarata” dira, hala nola lematizatze okerrak (forma flexionatuak, atzizkidunak edo grafia ez-estandarrak, bere horretan lematizatu gabe), hizkuntza arrotzetako formak, zenbaki erromatarrak, eta abar. Multzo erraldoi horren barnean, hainbat neologismo, jatorri arrotzetatik euskarara ekarritakoak, maiztasun handiko grafia ez-estandarrak edo/eta aintzat hartzekoak diren bestelakoak “ezkutatzen” dira. Maiztasunean oinarritutako garbiketak aplikatu ditugu, 105 3 EuDeLex hiztegiaren egitura corpusetan maiztasun oso ezberdinak zituzten hitzak baztertuz, atalase ezberdinen arabera. Tamalez, guk diseinatutako neurriak ez ditu hautagai okerrak lema egokietatik bereizten. Multzo honetan hautagai egokiak antzemateko, maiztasuna aztertzeaz gain, metodologia garatzea eta eskuz banaka aztertzea izango dira bide egokiak, hautagai interesgarriak urriak baitira. 3.2.3.3.2 Bigramak Orain arte, hitz bakarreko unitateei (unigramei) bakarrik erreparatu diegu lan honetan. Hala ere, Elh124 eta Elh200 corpusetatik, unigramez gain, n-gramak (hitz anitzeko unitateak, hitz anitzeko lema izateko hautagaiak direnak) erauzteko gai gara (300.000 bat dira maiztasun-zerrendetan). Hiztegi-lemategietan ere 25 mila baino n-grama gehiago baditugunez, bi taldeetako datuen ebakidurako bigramak ere ordenatu ditugu maiztasunaren arabera. Etiketatzaile automatikoaren laguntzaz bigramak osagaien kategoriaren arabera sailkatu ondoren (izen + aditz –behar izan, kale egin– eta izen + izen –lan bulego– motakoak, batik bat), kategoria taldeen eta maiztasunaren arabera oinarrizko hiztegi-lemategi batean sarrera eman diezaiekegu. 3.2.4 Euskarazko maiztasun­lemategia: ondorioak eta gerorako erronkak Egun eskuragarri ditugun euskarazko corpusetan oinarritutako maiztasun-zerrenda lematizatua sortu dugu. Orobat, zerrenda horren edukia zenbait hiztegi-lemategirekin konparatu dugu, aurretik argitaratutako bi maiztasun-hiztegi barne. Corpusen eta hiztegilemategien intersekzioak, hots, erabilera corpusetan egiaztatua duten hiztegietako lemak, EuDeLex bezalako hiztegi elebidun baten euskarazko oinarrizko lemategi gisa erabil daitezke; horrez gain, horietako lema bakoitzaren maiztasun-datuak hiztegi-artikuluetara txertatu ahal izango dira, hiru fintasun-mailatan. Erabili ditugun hiztegi-lemategiei dagokienez, hasiera batean hizkuntzaren prozesamendu automatikorako garatu zen EDBL datu-basearen balioa azpimarratu dugu, hiztegi berri baten makroegiturarako zein mikroegiturarako oinarrizko horniketa eskaintzen baitu. Bestalde, EDBL datu-baseko datuak hiztegigintzan abiapuntutzat hartu eta beste iturriekin osatzeko erabakiak ahalbidetuko du HAP alorreko hainbat tresnek erabiltzen duten datu-base hori bera eguneratu eta aberastea. 106 3 EuDeLex hiztegiaren egitura Aztertutako hiztegietan agerpenik ez duten maiztasun handiko corpusetako lemak euskarazko lemategi baten baitan sartzeko hautagaitzat jo ditzakegu hasiera batean. Hala ere, gure esperimentuek erakutsi dute maiztasuna ez dela nahikoa multzo horretako hautagai “onak” eskuratzeko. Etorkizuneko lanen artean dugu neurri estatistiko konplexuagoak eta “zarata” modu egokian karakterizatu eta baztertuko duten bestelako teknikak ikertzea. Une honetan, eskuzko lana ezinbestekotzat jotzen dugu. Edozein modutan, puntu hori ez da kritikoa, lexikografoak garbiketa hori gauza dezakeelako hiztegia landu bitartean. Bestalde, corpusetan agertzen ez diren hiztegietako lemak zaharkitua edo gutxi erabilia oharrarekin markatzekoak ditugu. Garai ezberdinetako corpusen azterketak ohar horiek zehazten lagun dezake. Zentzu horretan, Lexikoaren Behatokiaren (Euskaltzaindia 2009) moduko ekimenak oso baliagarriak izango dira. Azkenik, euskarazko hiztegigintza-corpusa litzateke lan honetan aurkeztutako metodoek ahalbidetzen duten aplikazioetako bat. Hori gauzatzeko, euskarazko hiztegien lemategiak bateratu beharko lirateke, lan honetarako egin dugun moduan, bigarren pauso batean hiztegigintza-corpusean jasoko ditugun hiztegien mikroegituretako edukiak lema horien azpian biltzeko. Bigarren pauso hori gauzatu baino lehen, hau da, atal honetan aurkeztutako lanetarako sortu dugun ereduaz baliaturik, makro-egiturako mailako corpus lexikografikoa genuke. Printzipioz, 2.4 atalean proposatu dugun datu-ereduaren berdina da hemen erabili duguna: 3.2.2.4 atalean esan bezala, super­lema baten (3.1 irudian: <homograph> deituriko elementuaren) azpian hiztegi (eta bestelako lema-bilduma) bakoitzeko agerpenak jaso ditugu, kasu honetan, super­lema horrekiko homografiaren arabera, eta lemaz gainerako oso datu gutxirekin batera (kategoria gramatikala, maiztasuna). 3.3 Mikroegitura Etorkizun hurbil batean eskuz landutako hiztegia eskuragarri jartzeko asmoa gauzatu nahi dugu, hiztegigintza-lanak egiteko giza baliabide murriztuak izan arren. Horregatik, erabaki pragmatikoak hartu eta hiztegigintza-lanen hurrenkeran lehentasunak finkatu behar ditugu. EuDeLex hiztegi honen lehenengo argitaraldiaren funtzioa honela definitzen dugu: euskara lehenengo hizkuntza duten ikasleentzat zein euskarara itzultzen 107 3 EuDeLex hiztegiaren egitura duten itzultzaileentzat alemanezko hitzen adierak desanbiguatzeko argibide lagungarriak ematea. Hortaz, EuDeLex hiztegiaren lehenengo argitaraldi honetan, alemana euskara atalean ematen ditugun euskarazko ordainak gainerako argibideekin osatuko ditugu, baldin eta hitzaren adiera desanbiguatzeko lagungarriak iruditzen bazaizkigu, hala nola domeinu sintaktikoari buruzko argibideak eta sinonimoak. Halaber, erabilera-argibideak txertatzeko saiakerak egin ditugu alemanezko hainbat lemaren kasuan, 3.1 irudian ikusten denez. Alfabeto osoa estaltzen duen lehengo bertsioa argitaratu ondoren, hiztegi-sarrera guztiak honelako argibideekin osatzea proposatzen dugu. Adieraren domeinuaren zehaztapena, berriz, lehenengo argitaraldiko lemategi osoarentzat egiteko asmoa dugu, domeinu bakoitzarekin lotutako glosarioak eskaini ahal izateko, EuDeLex hiztegiaren eratorpen gisa. Domeinu-glosario horiek erabiltzailego bati eskaini, eta, bestetik, alemanezko beste domeinu-hiztegiekin aldera daitezke, hutsuneak, “termino-adierak” eta lemategian sartzeko hautesleak finkatu ahal izateko. Aipatu berri ditugun argibide motekin lotutako irizpideak garatuko ditugu hurrengo hiru ataletan. Ondoren, alemanezko izenari, aditzari nahiz adjektiboari eta adberbioari dagozkion hiztegi-sarreren diseinua proposatzen dugu. Lehenik, izenari buruzko atalean, hizkuntzaz hizkuntzako lexikalizatze asimetrikoa nabarmentzen dugu hiztegigintza elebidunean kontuan hartu beharreko arazo gisa, eta WordNet familiako datu-baseetan aurkitzen dugun erlazio horien isla aurkeztuko dugu labur. Bigarrenik, aditzaren kasuan, 108 3.1 Lagina: EuDeLex: s.v. 'abdecken', 'Absatz', 'Abstufung' 3 EuDeLex hiztegiaren egitura propietate sintaktikoen araberako antolaera proposatuko dugu. Eta, azkenik, alemanezko eta euskarazko adjektiboen eta adberbioen asimetria morfosintaktikoari buruzko deskribapenak oinarri izanik, kategoria gramatikal horri begira, gure hizkuntza bikoterako egokia den hiztegi-sarrera baten osagaiak proposatuko ditugu. EuDeLex hiztegi elektronikoa da, 3.1 laginean ikusten dugun azaleko itxuraren azpian xml egitura duena (ikus 3.4 eta 3.8 irudiak). Hiztegia osatzen duen datu multzoa xml bezalako markup language batean izateak hainbat abantaila dakar. Jarraian, xml hizkuntzaren erabilpena hiztegigintzan izango dugu hizpide, eta EuDeLex hiztegirako gure proposamena aurkeztuko dugu. 3.3.1 Hiztegiaren xml egitura Hainbat paperezko hiztegi-baliabide elektroniko bihurtzeko, hau da, euskarri elektronikoan paperezko hiztegiaren edukietan bilaketak egin eta bilaketa-emaitzak erabiltzaileari erakusteko, oso oinarrizko egitura bat erabili ohi da, xml dokumentu gisa 3.5 irudian irudikatzen duguna. Adibidean, hiztegi-sarrera <entry> izeneko elementuaren barruan batzen da, eta horren baitan, lema-ikurra duen <headword> eta hiztegi-sarreraren edukia duen <body> elementuak datoz. Paperezko hiztegiaren zatiketa, beraz, bi mailatan burutu da hemen: sarreren artean, eta sarreraren barruan, 109 3.4 Irudia: EuDeLex xml, 'Abstufung' 3 EuDeLex hiztegiaren egitura lema-ikurraren eta gainerako edukien artean. Egitura horrek bi motatako bilaketak ahalbidetzen ditu: lema-ikurraren araberakoa, eta sarreren eduki osoak aintzat hartzen dituena. Hainbat eta hainbat paperezko hiztegi digitalizatu horrela antolaturik daude, sarean erabilgarriak ditugun HLEH1994 eta ZEH2005 euskarazko hiztegien argitalpenak kasu. Zenbait kasutan, paperezko hiztegia zena, rtf (edo ms word doc) motako dokumentu hutsa zen hori, xml egitura aberats batera igaroarazi dute, parsing deitzen den prozesuaren bitartez. Oro har, paperezko hiztegia inprimatzeko balio zuen rtf testuko representational markup deituriko formatua (letra lodia, etzana, letra-tipo ezberdinak, etab.) xml markup eraikitzeko erabiltzen da, baita espresio erregularretan oinarritutako algoritmoak ere. Sarasolaren SEH1996 hiztegia TEI xml formatudun hiztegi elektroniko bihurtu dute Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldean (xehetasunak Arriola et al. 2003 lanean), hiztegi-sarrerako elementu guztiei xml elementu bana esleituz. Honezkero, SEH1996 lana xml formatuan dugu, eta elementu bakoitzaren araberako bilaketak gauza ditzakegu bertako datuetan. Horren balioa adibide sinple batez irudikatzeko, hona hemen SEH1996 hiztegian adierazten diren lema bakoitzaren lehenengo agerpen dokumentatuaren datetan oinarritutako grafikoa (3.6 irudia). Datu horietatik, denbora-tarte jakin bati dagokion lemategia erauz daiteke arazorik gabe, eta, halaber, xml egiturako beste edozein elementuren araberako iragazketak burutu daitezke. Printzipioz, xml egitura aberats batek funtzio anitzeko datu-base lexikalak eratzeko balio du (Multifunctional lexical databases, Pajzs (2009) lanean, edo Mutterlexikon, Gouws (2006) lanean), eta, xml egitura konplexu beretik, funtzio komunikatibo zehatz bati erantzuten dion hiztegia erauz daiteke (funtzio komunikatiboei buruz, ikus 2.5.2 atala). Hiztegiaren edukiak ikusteko moldea aldatzeko, mikroegiturako elementuak haren aginduz ikustarazi edo ezkutatzeko aukera badu sareko hiztegiaren erabiltzaileak, datuen antolaeraren konplexutasunak horrelakorik ahalbidetuz gero. 110 3.5 Irudia: Oinarrizko xml hiztegi sarrera 3 EuDeLex hiztegiaren egitura Hiztegi berria hutsetik sortzean, lehenengo momentutik xml egitura aberatsa izatea komenigarria da, hiztegien edukiak editatu osteko parsing lanak egin behar ez izateko, eta aipatu ditugun abantaila guztiak baliatzeko. Gaur eskuragarri ditugun Dictionary Writing Systems (DWS) deituriko tresna informatikoek xml egitura aberatsagoarekin lan egitea ahalbidetzen digute, guk lanean erabiltzen dugun TshwaneLex sistema kasu (Joffe & De Schryver 2004; Joffe et al. 2003). Aplikazio informatiko horrek eskaintzen dizkigun abantailen artean, honako hauek aipatuko ditugu, gure lanean onuragarriak baitira: (1) Sarreren arteko erreferentzia-lasterbideak eskuz eta automatikoki txerta daitezke; (2) xml elementuen argumentu-balioak eskuz, erdi-automatikoki (taldeka, CSV taulak inportatzearen bitartez), eta aurretik zehazturiko zerrenda batetik hautatuz edita daitezke (kategoria gramatikala adierazten duen balioa, esaterako, aurretik ezarritako zerrendatik hautatzen dugu); (3) Argumentu baten eskuz editaturiko balioak zerrenda itxi bihur daitezke, horrela balioei buruzko estatistikak ikusi edo balio bakoitza beste hizkuntza batera itzultzeko aukera izanik (ikus adibidea 3.3.2.5 atalean); (4) Aplikazioaren interfazeak hiztegigileari xml ikuspegia eta CSS bitartez xedaturiko inprimaketa-proba erakusten dizkio aldi berean (ikus 3.7 irudia). 111 3.6 Irudia: SEH1996 lemei lotutako datetan oinarritutako grafikoa (Azkarate & Lindemann (2015) lanetik hartua) 3 EuDeLex hiztegiaren egitura 7.4.2 eranskinean ematen dugun lagina TLex aplikazioak sorturiko rtf testua da, xml markup ez, baina elementu eta atributu bakoitzarentzat aplikazio barruan zehazturiko markup errepresentazionala (hizkien tamaina, kolorea, etab.) bai gordetzen duena. rtf horren itxura (4) puntuan aipatutakoarekin bat dator. Lagin horri dagokion xml fitxategitik, hainbat datu estatistiko erauzi ditugu. 7.4.1 eranskinean, ondorengo datu-bildumak aurkitzen dira: (1) Elementuen eta atributuen kopuruak (7.8 taula). 5.165 sarrerako hiztegi-lagina aurkezten dugu 7.4.2 eranskinean. Lagin hori, beraz, 4.1 atalean deskribatutako metodo erdi-automatikoak ebaluatzeko erabili dugun lagina (alemanezko A hizkia) baino handiagoa da. (2) 7.8 taulan, elementu jakin batekin lotutako zenbait atributuren balio bakoitzaren kopuruak ere ematen dira, hala nola lemaren iturria, lemaren jatorrizko hizkuntza, erreferentziak eta flexio-morfologiari buruzko oharrak dituen atributuarenak, baita entitate sintaktikoei dagozkien POS-markak (kategoria 112 3.7 Irudia: TshwaneLex (TLex) aplikazioaren interfazea 3 EuDeLex hiztegiaren egitura bat datorren lema-ikurra lemategian egonez gero, sinonimoa erreferentzia-lasterbide automatikoa da, hau da, sinonimoaren gainean klik eginez, erabiltzaileak homografoari dagokion EuDeLex hiztegiko sarrera ikusten du. Sinonimoak sarrera polisemiko batera bidaltzen duen hainbat kasutan, eskuz egokitu ditugu lasterbide horiek dagokion adierara. Egokitze hori, orain arte landu dugun lemategiko sarreretarako egin burutu ahal izan dugu, horien polisemia ere landua baitugu. Horrelako lasterbideak 7.4.2 ataleko laginaren 426 kasuetan agertzen dira. Izan ere, arlo hau ere metodo automatikoen bitartez landu liteke, iturburu irekiko eta lizentzia libreko alemanezko tesauroak eta, lizentzia egokia eskuratuz gero, GermaNet datu-basea sinonimoak erauzteko iturri gisa balia baitaiteke, sinonimoak hiztegian txertatzeko. Homografian oinarritutako metodo automatikoak, lema homografoak eta polisemia desanbiguatzen ez dituena, aparteko arazorik gabe emango lituzke sinonimoak eskuratzeko aukera (bereizketa horiek egiten dituen WordNet-metodoari buruz, ikus 4.2.2 atala). Sinonimoak era masiboan EuDeLex hiztegian txertatzeko gure lehentasunen artean ez baitago, behin-behinean openthesaurus.de eta canoo.net atarietako eskaintzetara bidaltzen du EuDeLex-eko erabiltzaile-interfazeak sinonimoak ikusteko (ikus 3.5). Erreferentzia horiek homografian oinarritzen dira., 3.3.2.4 Domeinua edo jakintza­arloa Adierak desanbiguatzeko domeinu semantikoaren edo jakintza-arloaren gainean ematen ditugun argibideak aurretik finkaturiko zerrenda itxi batetik hautatzen ditugu. Zerrenda finkatzeko, SEH2007 lanean erabiltzen denean oinarritu gara. Eranskineko 7.9 taulan, jakintza-arloaren markei dagokien datu-bilduma estatistikoa ematen dugu. Argibide mota hori jakintza-arloren bateko hizkuntza bereziko terminotzat har dezakegun guztietan, marka ezartzen saiatu gara. Horrela, jakintza-arloaren araberakako bilaketak burutu edo glosarioak erauz daitezke hiztegiaren datu-base orokorretik. 3.3.2.5 Zehaztapen semantikoak Eremu honetan, adiera desanbiguatzeko argibide osagarriak (ikus Alberdi et al. 2008: 1558) eskaintzen ditugu (parentesi artean, letra beltz etzanean), jakintza-arloari dagokion markaren antzeko modu batean arlo semantikoa zehazten dutenak. Kasu honetan, argibidea testu librea da, kasuz kasu erabakitakoa. Horretarako, adieraren 115 3 EuDeLex hiztegiaren egitura hiperonimoa erabili dugu, edo, aditzen kasuan, argumentu-egitura osatzen duen subjektu edo objekturen bat, aditzaren esanahia eta erabilpena zehazteko, 3.2 laginean ikusten den bezala (ikus 3.1 lagineko 'Absatz' adibidea ere). 3.3.2.6 Polisemia: Adieren zerrenda zenbakitua Alemanezko lema-entitate sintaktikoak islatu ondoren, entitatearen adierak ematen ditugu zerrenda zenbakitu batean. Adieren ordena, printzipioz, maiztasunaren araberakoa izatea nahi dugu. Gaur egun eskuragarri ditugun corpusetan oinarritutako metodoek lema baten adieren maiztasunari buruzko informaziorik tamalez ematen ez baitigute, ez dugu irizpide horri jarraitzeko metodo fidagarririk, eta corpusetako KWIC zerrendei begiratuz adieren maiztasun-hurrenkera asmatu baino, geure intuizioari jarraitzen diogu adieren sailkapena burutzeko. Hori dela eta, EuDeLex hiztegiko lehenengo bertsio honetan, azken batean adieren hurrenkera ausazkoa dela aitortu behar dugu. Aurrerago, corpus-hizkuntzalaritzak auzi korapilatsu horretarako erantzunak eskaintzen dituenean (horri buruzko gehiago 4.2.1 atalean) eta adieren desanbiguazioa aintzat hartzen duten maiztasun-zerrendak eskuratzen ditugunean, sailkapena oinarri sendo eta uniboko batean eraiki ahal izango dugu.102 102 Badira beste hurrenkera posible batzuk (ikus Lew 2013: 291–294), eta hurrenkera kronologikoa edo historikoa da horien artean maizen erabiltzen dena, maiztasunaren araberakoarekin batera. Adierei hurrenkera kronologikoa txertatzeko, alemanezko lemategia beharko genuke, adieren desanbiguazioa eta adiera bakoitzerako lehen agerpen dokumentatuaren data dakarrena. 116 beißen DeReWo 4706 Flexion: beißt, biss, gebissen - irregularra I ad. tran. +haben ‣ 1 -i hozka egin; -i haginka egin; -i kosk egin; -i ausiki egin 2 (intsektuak) -i heldu; ziztatu II ad. intran. +haben ‣ 1 hozka egin; haginka egin; kosk egin; ausiki egin III ad. inper. ‣ 1 azkurea sortu IV ad. + 'sich' ‣ 1 (koloreak) elkarrekin ondo ez joan; gozakaiztu 3.2 Lagina: EuDeLex: s.v. 'beißen' 3 EuDeLex hiztegiaren egitura 3.3.2.7 Itzulpen­ordainak eta baliokidetasuna indartzeko osagaiak Adiera bakoitzerako, euskarazko ordainak ematen ditugu kolore berdean (ordainen definizioaz, ikus 4 atala). Aurrerago esan bezala, EuDeLex hiztegiaren lehenengo bertsio hau euskara L1 duen erabiltzailearen beharrei begira diseinatu dugu, eta, horregatik, ez dugu itzulpen-ordaina argibide sintaktikoekin ez semantikoekin osatzen, erabiltzaileak gure hiztegitik sinonimorik egokiena aukeratzeko eta esaldi batean txertatzeko argibiderik espero ez duelakoan. Ondorengo 3.3 lagineko hirugarren adieran ikusi bezala, salbuespen bat egiten dugu argumentu-egitura gauzatzeari (balentziari) dagokionez: alemanezko akusatibozko osagaia euskaraz datibozkoa denean, “­i” kasu markatzailea eransten diogu ordainari. Adibide honetan, gure ustez, argiago geratzen zaio erabiltzaileari alemanezko aditzak joskera trantsitibo baterako balio duela, edo bestela esanda, “abschlagen” ez dela datibozko osagairik behar ez duen “ezezkoa eman” esapidearen itzulpen onargarria. Bestetik, ordainaren aurrean edo atzean baliokidetasuna indartzeko osagaiak ematen ditugu berde ilunxkoago batez eta parentesi artean. Argibide horiek beharrezkotzat jotzen ditugu alemanezko adiera guztiz ulergarria izateko, eta itzulpen osoa eskaintzeko. Osagai horiek ez ditugu ordainaren beraren eremuan sartzen, aurretik edota atzetik kokatzen ditugun OsagLex izendatu ditugun argumentuetan baizik (ikus 3.8 irudia), ondorengo arrazoiengatik: • Osagaia ez da nahitaez euskarazko testuinguruan eman behar, hau da, erabiltzaileak ekoitzi behar duen euskarazko esaldian. • Itzulpen-ordaina daraman xml argumentuaren balioa euskarazko lema baterako erreferentzia-lasterbidearekin osatu nahi dugu (hiztegiaren EU>DE norabidean zein euskarazko beste hiztegietan bilatu ahal izateko). 117 abschlagen DeReWo 10553 - irregularra, bereizgarria. ad. tran. +haben ‣ 1 (kolpeen bidez) moztu 2 KIROLA (baloia) sakea atera 3 (eskaera, mesedea) ukatu; -i uko egin; -i ezezkoa eman 3.3 Lagina: EuDeLex: s.v. 'abschlagen' 3 EuDeLex hiztegiaren egitura Preposiziozko aurrizkia duten alemanezko aditzen kasuan, baliokidetasuna indartzeko osagaiak garrantzia du askotan, aurrizkiaren bitartez hiponimoa sortzen denean, 3.9 taulako adibidean gertatzen den bezala. Erabateko baliokidetasuna islatzen duen euskarazko ordainik ez badago, jokabide horretaz baliatu gara (adibidean parentesi artean adierazten duguna da baliokidetasuna indartzeko osagaia). Alemanerazko aditza Euskarazko ordaina brennen 1. erre; 2. piztuta egon; argi egin anbrennen piztu, erre (-tzen hasi, „anfangen zu brennen“) abbrennen (erabat, „vollständig“) erre, kiskali 3.9 Taula: Alemanezko 'brennen' aditza eta preposiziozko aurrizkia duten hiponimoak 3.3.2.8 Erabilera­adibideak EuDeLex hiztegiko alemanezko lemategiaren lehenengo % 10a landu bitartean, erabilera-adibideak hautatzeko zenbait saiakera egin ditugu (ikus 3.1 eta 4.4 laginak). Asmatutako adibiderik ez dugu jarri nahi izan, corpusetan oinarritutakoak baizik. Horretarako dauzkagun baliabideak, corpusak nahiz corpusekin lan egiteko tresna elektronikoak, izan baditugu. Baina ikusi dugunez, egun dugun corpus paraleloa gehiago garatzeko premian gaude, lemategi guztia itzulitako adibide egokiez hornitu ahal izateko (4.3 atalean argudiatuko dugun bezala). Bestalde, corpus paraleloetatik erauzitako datuak modu automatiko batean emateko aukera dugu, hau da, erabiltzaileak hiztegi elektronikoan bilaketa bat burutzen duenean, bilaketari dagokion lema duten konkordantzia paraleloak erakustea. Horrekin lotutako arazo nagusiak bi dira. Alde 119 3.8 Irudia: EuDeLex xml: s.v. 'abschlagen' 3 EuDeLex hiztegiaren egitura b) Alemanezko testu bat ulertzeko edo alemanetik itzultzeko ahaleginean, DaF ikasle aurreratuagoen eta itzultzaileen ohiko jokamoldea da aditzaren esanahiari hurbildu baino lehen aditza entitate sintaktiko gisa identifikatzea, hau da, subjekturik duen, akusatibozko objekturik duen, datibozko objekturik duen galderei erantzun eta gero, adiera, esanahia eta itzulpen-ordaina zehaztea. c) Alemanezko testua ekoizteko orduan, kasu askotan, aditzaren semantika baino, horren propietate sintaktikoak dira ikasleari zalantzak eta argibideak jasotzeko beharra sortzen diotenak: aditz hau trantsitibo gisa erabil dezaket? Zer aditz laguntzaile erabiltzen du aditz honek perpaus intrantsitibo batean? Ordena sintaktikoaren kritika ondorengo zalantzan oinarritzen da: hiztegiaren erabiltzailea gai ote da trantsitibotasuna bezalako gramatika-terminoak ulertzeko? Zalantza horrek badu pisua, eta euskaratik alemana ikasten duten kasuan badira hainbat arrazoi gaitasun hori zalantzan ez jartzeko, euskaraz tasun hori oinarrizko gramatikaeskolan lantzen baita. Ildo horretatik, ondorengo izendapen alternatiboa hauta daiteke, PONSDAF hiztegian gertatzen den bezala: “Mit Objekt” (“objektuarekin”), ”Ohne Objekt“ (objekturik gabe), ”Mit Sich“ (”'sich' izenordainarekin“).104 Alemana ikasteko prozesuan arazo larria izaten da aditz laguntzailearen erabilerarekin lotutakoa. Horretan laguntzeko asmoz, alemanezko aditzak iragan burutuan darabilen aditz laguntzailea ematen dugu, entitate sintaktikoa zehazten duen ikurrarekin batera. Horri dagokiola, zera aipatu behar da: oro har, egitura trantsitibo batean haben (“*edun”) laguntzailea erabiltzen da; intrantsitiboetan, berriz, sein (“izan”). Baina, euskaraz gertatzen den bezala, badira salbuespenezko kasu franko (3.6 lagineko adibidea kasu), non aditz laguntzailearen erabilerari buruzko oinarrizko arau horrek balio ez duen. Horregatik, bi argibideak ematen ditugu espresuki: aditza entitate 104 “Objektua” hemen akusatibozko objektua da, eta ez datibozkoa. Horrek gaizki-ulertzeak ekar ditzake. “Trantsitibo” terminoa egokiagoa iruditzen zaigu, euskaraz ikasi duenak tasun hori ergatibozko egiturak lantzen dituenean bereganatu du eta. 122 3.6 Lagina: EuDeLex: s.v. 'abstimmen' 3 EuDeLex hiztegiaren egitura sintaktiko trantsitibo, intrantsitibo, erreflexibo edo inpertsonal gisa, alde batetik, eta, bestetik, aditzak entitate bakoitzaren kasuan zer aditz laguntzaile105 darabilen. 3.3.4.2 Balentzia edo argumentu­egituraren gauzatzearen inguruko argibideak Aditzaren106 argumentu-egituraren gauzatzea edo balentzia modu egoki batean islatzeko asmoz, balentzia­formulak (Valenzformeln, (Wolski & Cyffka 2011: 12)) baliatzen ditugu (ikus 3.6 lagina), EuDeLex hiztegiaren lehenengo bertsio honetan, euskara L1 eta alemana L2 dituen erabiltzailearen beharrei begira, baina alemanezko atalean baino ez, hau da, euskarazko ordainei balentziari buruzko argibideak gehitu gabe. Hurrengo bertsio baterako euskarazko datuak ere balentzia-formulez aberastuko bagenitu, 3.7 laginaren bezalako irudia ikusiko genuke. Balentziari buruzko argibideek bi abantaila ekartzen dizkiote hiztegiaren erabiltzaileri: 1. Testua ekoizteko ahaleginean, kasu-marken edo preposizioen bitartez argumentuak modu egoki batean elkarrekin josten lagunduko dioten argibideak jasotzen ditu erabiltzaileak; 2. Testua ulertzeko ahaleginean, balentzia-formulek alemanezko adiera egokia hautatzen lagun liezaiokete erabiltzaileari, aurrean dituen preposizioak edo kasumarkak hiztegi-sarreran ikusten dituenekin bat baldin badatoz. Balentzia-formulen bitartez aditzaren propietate sintaktikoei buruzko argibideak ere ematen ditugu, nahitaezko erabilera ditrantsiboa markatzeko, batik bat (“jmdm. etw.”, norbaiti zerbait). Datibozko sich izenordaina duten egitura erreflexiboak ez ditugu “mit SICH” entitate sintaktiko propio gisa islatzen, akusatibozko sich duten egiturak egiten 105 Haben edo sein aditz laguntzaile bietatik edozein entitate sintaktiko bererako erabiltzea gramatikaltzat hartzen da zenbait kasutan, kontu dialektala bada ere (ich habe gestanden / ich bin gestanden). Horrelako kasuetan, aditz laguntzaile biak hauta daitezkeela adierazten dugu sarreran. 106 Aditzei dagozkien sarreretan ez ezik, adjektibo eta izenei dagozkien hainbatetan ere, gehitu ditugu balentziari buruzko argibideak, baina azken bi kategoriei begira ez modu sistematiko batean, hurrengo bertsio bat landu arte. Nahiz eta adjektiboen eta izenen balentziari buruzko argibideak hiztegietan arreta bera merezi duten, alemanezko hiztegigintzan oro har gutxiago aurkitu izan dira egun arte (Castell 2015). 123 bedanken DeReWo 5233 - -ge galtzen du ad. + 'sich' +haben ‣ 1 [bei jdm. für etw.] [nbi. zbtengatik] eskerrak eman 3.7 Lagina: EuDeLex: s.v. 'bedanken' (aberastua) 3 EuDeLex hiztegiaren egitura dugun bezala, “sich (Dat.) etw.” ('norbere buruari zerbait') oharrarekin osatutako aditz trantsitibo gisa baizik (ikus 3.8 lagina). 3.3.5 Alemanezko adjektiboa eta adberbioa hiztegi­sarreran Adjektiboen eta adberbioen kasuan, alemanez eta euskaraz ditugun simetria eta asimetria morfosintaktikoak kontuan hartu beharra ikusten dugu. 3.9 lagineko adibideek erakusten duten bezala, alemanezko adjektiboek morfologia edo/eta lexiko ezberdineko euskarazko ordainak eskatzen dituzte, atributu ala adberbio gisa erabiltzen diren arabera. Atributu gisa erabilitako adjektiboak determinatzaile sintagma baten osagaiak dira bi hizkuntzotan, eta flexionatu behar dira. Adberbioak, aldiz, ez dira flexionatzen, eta adberbio sintagmaren osagaiak ditugu. Euskaraz, kategoria batetik bestera, sintagma mota batetik bestera igaroarazteko, atzizki jakin batzuk erabiltzen dira (batik bat, -ki, -to, eta -ka adjektiboak adberbio bihurtzeko, eta -ko adberbio bat determinatzailesintagma batean erabili ahal izateko). Antzeko arau batzuek alemanezko hainbat lexematan balio dute (ikus alleinADB vs. alleinigADJ). Alemanezko adjektiboen euskarazko ordainak postposizio sintagma gisa ere ager daitezke (jendetasunIZE-ezPOSTP, ”anständig“). Hainbat kasutan, bi hizkuntzetako lexemak kategoria batean baino ez dira agertzen, hots: ezin dira atzizkien bitartez moldatu, beste kategorian balio ahal izateko. Auzi horri dagokionez ez alemanez ez euskaraz arau orokorrik ez dagoenik, hizkuntza-ikasleek esperoko dute hiztegiak zalantza horiek argitzea, hau da, zalantzak sortzen dizkion lexema eta adberbio edo adjektibo gisa erabil daitekeen.107 107 3.9 lagineko anständig adibidean ikusten denez, euskarazko zintzo eta zintzoki ordainak ematen ditugu, EuDeLex hiztegiaren hasierako funtzioa betetzeaz gain, euskaraz zalantzak dituenaren beharrei begira. Izan ere, adjektiboen erabilera adberbio gisa -ki atzizkia eskatzen duen ala ez euskaraz ikasten dutenen betiko zalantza izaten da, eta -ki atzizkiaren gehiegizko erabilpena euskaldun berrien ezaugarritzat har daiteke. Zalantza horiek argitzeko, bi forma posibleak ematea proposatzen dugu, hala badagokio. 124 ausleihen DeReWo 7354 - irregularra, bereizgarria. ad. tran. +haben ‣ 1 [jmdm. etw.] maileguz utzi; mailegatu 2 [(sich (Dat.)) etw.] maileguz hartu; mailegatu 3.8 Lagina: EuDeLex: s.v. 'ausleihen' 3 EuDeLex hiztegiaren egitura 3.3.6 Gainontzeko kategoria gramatikalak EuDeLex hiztegiaren lehenengo bertsio honetarako, funtzio-hitzak ez ditugu modu sistematiko batean landu, saiakera batzuk egin arren. Izan ere, preposizioak eta lokailuak zailtasun bereziak ekartzen dizkigute gure hizkuntza bikoteko hiztegi elebidun batean, ZEH2005 hiztegian gaztelaniazko de preposizioari dagokion sarrerak, esaterako, erakusten digunez: 19 adiera atal ditu sarrerak. Horixe dugu, beraz, lehenengo arrazoi praktikoa kasu konplexu horiek hasiera batean baztertzeko, eta alemanezko lemategia lantzen aurrera egiteko, preposizio eta lokailuen zama izan gabe. Bigarrenik, kategoria horietako lexemaren kopurua murriztua baita, taldeka lantzea proposatzen dugu, ikerketa berezia burutzearekin batera. Ikerketa horrek euskarazko beste hiztegi elebidunetako jokabideak aztertzean oinarrituko da, ondoren ikusteko zer nolako moldapenak komenigarritzat hartzen ditugun gure euskara-alemana bikoterako. Hirugarrenik, ondorengoa aipatu nahi dugu: alemana ikasten duenak hizkuntza ikasteko testuliburuetan zein gramatika didaktikoetan badu argibide franko hitz horien erabilpen egokiari hurbiltzeko, eta argitzeke dugu ikasleriak hiztegi batera joko lukeen horien gainekoak lantzeko, edo nahiago duen gramatika didaktiko batera jotzea.108 3.4 Euskara­alemanezko sarreren egitura Aurreko kapituluetan alemanezko lemetatik euskarazko itzulpen-ordainetara bidaltzen duen hiztegiaz aritu ondoren, orain euskaratik alemanera itzultzen duen EuDeLex hiztegiaren atalaren egitura osatzeko proposamen batzuk egingo ditugu. Makroegituraz jardun dugu jada 3.2.3.3 atalean, eta maiztasun-datuen araberako oinarrizko lemategia proposatu dugu. Mikroegiturari dagokionez, ondorengo irizpide sorta abiatzeko proposamen gisa aurkezten dugu, euskarazko lemategirako hiztegi-sarrerak edukiez betetzen hasi baino lehen eztabaidan finkatzeko. Alemanezko sarreren egiturari buruz esandakoa kontuan izanik eta sarrera horien % 10 inguru eskuz landu ondorengo esperimentu konputazionalek izandako esperientziatik (ikus beheragoko 4.1.4 atala) egiten dugu proposamena. 108 Aipatu beharra dago egun ez dugula euskaraz eta euskarazko ikuspuntu batetik idatzitako alemanaren gramatikarik. Sarreran esan bezala, alemana ikasteko euskarazko lehenengo testuliburua (DBH) Wolff & Reuter (2007) dugu, egun arte bakarra dena. Gerorako erronka dugu hutsune horiek betetzea. 126 3 EuDeLex hiztegiaren egitura (1) Hiztegi elebidunen xml egiturak eredu (scheme edo DTD) berekoak, edo, gutxienez, bateragarriak izatea komeni da, hiztegiaren norabide baten edukiak beste norabideko datuak erabiliz zirriborratu ahal izateko, alde batetik, eta, bestetik, hirugarren hizkuntza batekiko hiztegi berri baten lehenengo zirriborroa makro- eta mikroegiturako datuetan oinarritzeko. xml dokumentu bateko datuak transformazioaren bitartez berrantola litezke, baina arau berari jarraitzeak lanak errazten ditu. Bateragarritasuna argitalpen elektronikoari begira ere irizpide garrantzitsua dugu, euskararako hiztegi elebidun gehiago eraiki eta erabiltzaile- interfaze berdinaren bitartez argitaratu nahi baditugu. (2) Badira arrazoi onak hizkuntza-ikasleentzako alemanezko hiztegigintzan ohikoa den entitate sintaktikoa, xml egituran lema dakarren elementua gurasotzat eta adierak seme-alabatzat dituen tarteko elementu hori (ikus 3.4 edo 3.8 irudian <SE> elementua) defendatzeko euskarazko hiztegigintzan gaur arte nagusia den hurrenkera semantikoaren aurrean. Gainera, euskarazko lemategirako zirriborra daiteke, EDBL datu-baseko etiketak erabiliz, 3.2.3.3.1 atalean azaldu dugun bezala (ikus adibidea 3.3 irudian), eta horrela zirriborratutako lemategia eskuz lantzea eta aberastea EDBL datu-basea bera aberasteko ekarpena izan daiteke. (3) Homonimia, hau da, kategoria gramatikal beraren barneko homografia (adib. euskaraz baso eta baso, ikus 2.4) filologian ez ezik, eremu konputazionalean ere arazoa da. EDBL bezalako datu-baseetan homonimia ez da aintzat hartzen, corpusetatik erauzitako konkordantzian zein maiztasun-zerrendetan homonimo horien datuak nahasturik datoz, lema-ikurrean oinarritzen den edozein aplikaziok, hiztegietako edukietan-bilatzekoak nahiz hiztegi sorta baten edukiak batzen dituen datu-base bateratuak, baso (IZE) eta baso (IZE) berdin ulertzen dituelako. Alemanezko lemategia eskuz lantzean, homonimia 3.3.3 atalean azaldu bezala ebatzi dugu, hau da: Ausdruck1 eta Ausdruck2 bi sarrera-buru homonimo ezartzea, euskarazko hiztegi modernoagoetan ere egiten den moduan (ikus 2.4 atala, eta, adibide gisa, SEH2007 hiztegiko 7.49 lagina). Lema-ikurrean oinarritzen diren gure esperimentuetan (ikus 4.1.4 atala), homonimo horiek eskuz batu behar izan ditugu, eta, gero, zirriborro-datuak hiztegian erabiltzeko orduan, berriz desanbiguatu. Arrazoi horien guztien aurrean, hiztegiaren xml 127 3 EuDeLex hiztegiaren egitura kapitulua): (a) aditz trantsitiboa, (b) aditz intrantsitiboa, (c) aditz erreflexiboa, akusatibozko sich izenordainarekin erabiltzen dena, eta (d) aditz inpertsonala. Entitatearen izaera markatzen duen ikurraren ondoan, argibide bana gehitu dugu aditz laguntzailearen erabileraz (ikus 3.2 eta 3.3 laginak), entitate sintaktikoaren mota eta aditz laguntzailearen erabilera oro har ez baitatoz bat, nahiz eta kasu gehienetan honako oinarrizko arau honek balio duen: egitura trantsitiboetan eta erreflexiboetan, hau da, akusatibozko osagaia posiblea denean, haben laguntzailea erabiltzen da, eta intrantsitiboetan (akusatibozko osagairik posible ez denean), berriz, sein laguntzailea. Esan dugunez, entitateen azpikategorizazioaren eta aditz laguntzailearen erabilerari buruzko argibideak eskaintzea erabiltzaileari lagungarri gertatzen zaiolakoan gaude, hura hizkuntzaikaslea denean, batez ere. Alemanez ez ezik, euskaraz ere egitura sintaktikoaren eta aditz laguntzailearen artean ez dago erabateko simetria, eta hizkuntzaikasleak oinarrizko arau gisa ezagutzen duena (ergatibozkoetan, *edun, eta gainontzekoetan, aldiz, izan laguntzailea) hautsi egiten da hainbat eta hainbat kasutan. Euskara ikasten duenak auzi hori hiztegiaren argibideetatik argitzea espero dezakeenez, aldagai biak mikroegituran islatzea proposatzen dugu. Euskarazko hiztegiek aditzari dagokion sarrera-mikroegitura sintaxiaren arabera antolatzen dutenean (2.4 atalean ikusiko dugunez, Sarasolaren eta Morrisen hiztegietan besterik ez da horrelako ordenik aurkitzen), aditz laguntzailearen erabileraren arabera sailkatzen dituzte aditzaren adierak (ikus, esaterako, heldu adibidea SEH2007 hiztegian, 7.52 lagina, edo MORR1998 lanean, 7.40 lagina). 3.11 lagineko heldu adibidean, ordea, entitate sintaktikoak xedatu ditugu, eta bakoitzarentzat aditz laguntzailearen erabilera zehazten duen ikurra gehitu. Hemen, bi entitate trantsitibo ezarri ditugu: (a) dio laguntzailea erabiltzen duena, eta (b), du laguntzailea erabiltzen duena. (a) bezalako irregulartasunak esplizituki islatzeko aukera ematen digu mikroegitura horrek, irakin adibidean ere ikus daitekeen moduan. Morrisen proposamena guretik hurbilena litzateke, dio motako laguntzailea erabiltzen duen egitura du atal batean ematen du eta. Gure ustez, erabiltzailearentzat argiago geratzen da Morrisen du [dio] atala aditz trantsitiboa +dio izendatzea, eta horixe da proposatzen duguna. 129 3 EuDeLex hiztegiaren egitura (5) Adizkiak diren entitate sintaktikoen 3.11 lagineko bezalako sailkapeneko lehenengo hierarkia maila (hemen zenbaki erromatarrez markaturik datorrena), EDBL datu-baseko kategorizazioari egokitu diogu, non lema-ikurraren azpian aditza izenetatik, adjektiboetatik eta adberbioetatik bereizten den. Horretaz gain, sailkapeneko maila horretan aditzaren izaera perifrastikoa markatzeko aukera dugu, hau da, aditz sintetikotik bereizteko aukera. Tasun hori euskara ikasten dutenentzako argibide lagungarria da, eta perifrastikotasuna ala sintetikotasuna esplizituki markatzeak, horrekin lotutako ezberdintasun semantikoak ere islatzeko bide ematen du, hala badagokio.109 Edozein kasutan, hau da, 3.11 lagineko irakin adibideko bezalakoetan ere, argibide semantikoei dagokienez erredundantzia sortu arren, argibide morfosintaktikoak txertatzeko aukera ematen du jokabide honek, esaterako, adibidean egin bezala, hirugarren pertsona baino ez dela argumentu gisa agertzen adieraztea, edo aditz sintetikoak dituen formak biltzen dituen taula baterako erreferentzia ematea. (6) Adjektiboari eta adberbioari dagokienez, alemanerako 3.3.5 kapituluan egin ditugun proposamenak euskaraz zentzudunak dira neurri berean: adjektiboa adberbio gisa bere horretan (-ki morfema erantsi gabe) erabiltzen den edo ez esplizituki adierazteko, 3.13 lagineko bezalako egitura proposatzen dugu. Proposatutako egitura hizkuntza-ikaslea den erabiltzailearentzat lagungarriak izateaz gain, horrela xehaturiko entitate sintaktikoek HAP alorreko aplikazioetan ere erabilgarriak izan daitezkeela uste dugu: lema batek zer entitate sintaktiko gisa ager daitekeen erabakitzeko, eta informazio horretaz baliaturik corpus-datuak prozesatzeko, 109 Gogora dezagun EAH2007 hiztegiak (1.21 lagina), niri doakidanez bezalako egiturak joan sarreraren baitan nola azaltzen dituen. Aditz jokatuak duen adiera hori (alemanez, joan aditz perifrastikoak ez bezala, 'zustehen', 'zukommen', 'angehen' ordainak dituena) tasun morfosintaktioarekin esplizituki lotzea euskara ikasleari lagungarri gertatzen zaio, gure ustez. 130 sakon I izlag. ‣ 1 tief II adlag.. ‣ 1 = sakonki tief 3.13 Lagina: EuDeLex: 'sakon' sarrera (lehenengo proposamena) 3 EuDeLex hiztegiaren egitura adibidez, posible diren entitateak esplizituki markatu behar ditugu, kapitulu honetako laginetan egin dugun legez. Halaber, aditz laguntzailearen erabilera entitate sintaktikoarekin batera adierazteak polisemia desanbiguatzen laguntzen dio hiztegierabiltzaileari nahiz HAP alorreko aplikazioek erabiltzen duten erabakitzeko prozesuan. Horrela, heldu aditza datibozko komunztadura duen dio motako laguntzailearekin eta ergatibozko zein datibozko osagaiekin batera agertzen bada, 3.11 lagineko heldu (I B) entitatea edo ditrantsitibotasunera hedatutako (I C) entitatea izan behar du.110 Ergatibozko komunztadura-markarik gabeko da edo zaio laguntzailearekin batera agertzen bada, aldiz, (I A) entitatearen aurrean,111 edo, zaio motako laguntzailea izanik, (I D) entitatearen aurrean gaudelako ebidentzia dugu. Lehenengo erabaki hori hartuta, heldu aditzak dituen adieretatik (EEG2013 hiztegian, adibidez, 13 atal dira, ikus 7.60 lagina), gutxi batzuk besterik ez dira geratzen, eta desanbiguatze semantikoa errazagoa izango da. 3.5 Erabiltzaile­interfazearen egitura 2013ko maiatzetik, EuDeLex hiztegiaren erabiltzaile-interfazea sarean dago112. Erabiltzaile-interfazea (ikus 3.9 irudia) php-script bakar batean oinarritzen da.113 Hasiera-orriaren goiko aldean, erabiltzaileak alemanezko lema edo forma flexionatu bat sartzeko aukera du, bilaketak burutzeko. Eremu horretan sartzen duen laugarren hizkitik aurrera, errutina batek sartutako hizkiak EuDeLex hiztegiko lemategiarekin konparatzen ditu, erabiltzaileari lema osoak proposatzeko. Eremuaren aurrean, sakatzeko botoi bi aurkitzen dira, hiztegiaren meta-hizkuntza aukeratzeko balio dutenak. Aukeraketa horren arabera, interfazeak ondorengo argibideak ematen ditu hautatutako hizkuntzan: 110 Balentzia-formulak (alemanerako, ikus 3.3.4.2 atala) emanez gero, (I B) atalean, “-tik heldu” (“norbaiti besotik heldu”) bezalako egiturak posible direla adieraziko genuke, eta horrela euskarazko testua deskodetzean zein entitate sintaktikoa izan zehaztu, eta, halaber, testua sortzeko orduan laguntza eman. 111 da: datibozko osagairik gabe; zaio: [jasale] rol semantikoa dakarren argumentuari dagokion datibozko osagaiarekin. 112 http://www.ehu.eu 3 EuDeLex hiztegiaren egitura a) Sintaxiari, pragmatikari eta jakintza-arloari dagozkion EuDeLex hiztegiko argibideak b) Orriaren ataleko izenburuak c) Emaitza-orrian zehar ematen diren argibideak 132 3.9 Irudia: EuDeLex erabiltzaile­interfazea eta glosak 3 EuDeLex hiztegiaren egitura Bilaketa-emaitzak ematen dituen markoa hiru zutabetan banaturik dago: (1) EuDeLex hiztegiko sarrera, edo, homonimoen kasuan114, sarrerak eta alemanezko Wikipedia eta Wiktionary iturrietako emaitzak. Iturri horietako datuak berehala erauzten dira115, eta, bertan zerbait aurkituz gero, erabiltzaileari erakusten zaizkio: dagokion lema-ikurrarekin bat datozen orri-izenburuak eta orri horietan aurkitutako euskarazko itzulpenak. Wikipedia-ren kasuan, euskarazko itzulpenak euskarazko Wikipedia-n dagokion orrira bidaltzen duen lasterbidea ematen da. (2) EuDeLex lemma browser: dagokion lemaren inguruko hamarna lema ematen dira hemen, aurreko eta ondorengo hamarrak, hain zuzen ere. Horien gainean klikatuz gero, erabiltzailea dagokion sarrera heltzen da. (3) Alemanezko lemari buruzko argibide morfologikoak berehala erauzten dira alemanezko Wiktionary-tik, eta, zerbait aurkituz gero, taula formatuan erakusten zaizkio erabiltzaileari. Taula horren azpian, erabiltzaileak egindako galdeketahitza erabiliz automatikoki sortutako lasterbideak daude, alemanezko beste zenbait hiztegi elebakarrera eta elebidunera heltzeko balio dutenak.116 Erabiltzaileak forma kanonikoa beharrean lema-ikurra ez den forma flexionatu baten bitartez bilaketa gauzatzen duen kasuan, hala ere Wikimedia-ko zerbitzarira eskaera bat bidaltzen da, dagokion forma aurkituz gero haren analisi morfologikoa eta forma 114 Hizki larriak eta xeheak ez dira ezberdintzen. Emaitza-orriak lema homografo bat baino gehiago baldin badakar, hirugarren zutabean lema-ikurrean klik eginez lema bakar bat aukeratzeko esaten zaio erabiltzaileari, argibide morfologikoak ikus ditzan. 115 Wikipedia eta Wiktionary zerbitzarietako APIetara orri-izenburu edo redirect-orri homograforik dagoen ikusteko galdera bidaltzen da, homografiarik eta desanbiguatzeko errutinarik gabe. 116 Ez da frogatzen lasterbideek beste hiztegi-atari horietako eduki batera bidaltzen duten ala ez. 133 3.10 Irudia: 'Häusern' formaren analisi morfologikoa EuDeLex hiztegian 3 EuDeLex hiztegiaren egitura kanonikoa itzultzen duena. Datu horiek erabiltzaileari ematen zaizkio, 3.10 irudiko adibidean ikusten den bezala. Datu-base lokalean burutzen diren bilaketek eta Wikimedia-ko zerbitzarietan gauzatzen direnek, beraz, elkarren beharrik gabe funtzionatzen dute. Horregatik, erabiltzaileak emaitzak izango ditu, nahiz eta EuDeLex hiztegiko datuetan sarrerarik ez aurkitu.117. Wikipedia eta Wiktionary iturrietako datu oro bilaketa gauzatzen den momentuan erauzten direnez, baliabide horien azken bertsioko datuak hartuko ditu beti. Egun, Wiktionary-k badu orri bat alemanezko lemategi-erdi baterako (DeReWo, ikus 3.2.1 atala), eta aditzen, izenen eta adjektiboen kasuan, orri horretan aurkitzen diren morfologiari buruzko argibideak erauz eta erakuts ditzakegu. (1) zutabean EuDeLex hiztegiko sarrera bakarra agertuz gero, erabiltzaileari hiztegisarrera iruzkintzeko aukera ematen zaio. Horretarako, dialogo bat zabaltzen da, dagokion oharraren gainean klikatuz gero. EuDeLex DE-EU hiztegi honetako euskarazko itzulpen-ordainak EuDeLex-eko EUDE atalera bidaltzen duten lasterbideak dira, eta dagokion lema-ikurra euskarazko lemategian baldin badago, itzulpen-ordain hori galdeketa-hitza da. EU-DE atala landu arte, euskarazko beste hainbat hiztegi-ataletara bidaltzen duten lasterbideak eskaintzen zaizkio erabiltzaileari. Bestetik, itzulitako erabilera-adibideak bilaketa egiten den momentuan automatikoki txertatzeko lehenengo saiakerak egin ditugu. Datu-base lokal batean instalaturiko corpus paralelorik ezean, Glosbe atariko APIren bitartez (ikus beheragoko 4.4.1 atala) eskaintzen diren datuetara jotzen dugu saiakera horretarako. Iturri horretatik erauzten ditugu bilaketa-hitz den ikurra duten esaldiak, itzulpenarekin batera. 117 Hortaz, erabiltzaileak interfaze hau erabil dezake alfabeto osorako bilaketak egiteko, oraindik EuDeLex hiztegiko edukiak alfabeto osorako lantzeko aukera izan ez badugu ere. 134 3 EuDeLex hiztegiaren egitura Argitaratze-prozesuan erabiltzen ditugun tresna eta scriptak ondorengoak dira (ikus 3.11 irudia): a) EuDeLex hiztegiko datuak TshwaneLex Dictionary Writing System aplikaziotik xml fitxategi batera esportatzen dira. b) Perl script batek xml fitxategiaren edukiak MySQL taula batean sartzen ditu, gero datu-base gisa zerbitzarian instalatzeko. c) Goian deskribatutako erabiltzaile- interfazea php script bakarrean oinarritzen da. Script horrek bilaketak gauzatzen ditu, EuDeLex MySQL datu-base lokaletik nahiz Wikimedia-ko zerbitzarietatik, eta emaitzak erakutsi. d) Beste php script bat EU-DE atalaren atzean dago. Egungo bertsioan, script horrek euskarazko hainbat hiztegi-ataritara bidali, eta galdeketa-hitza duten lasterbideak eskaintzen ditu. 3.6 Ondorioak Atal honetan hiztegigintza-egitasmo berria aurkeztu dugu, hots, EuDeLex hiztegi elebidun elektronikoa, hizkuntza-ikasleei zuzentzen dieguna. Baina, aldi berean, asmo orokorrago bati jarraitzen diogu egitasmo honekin: landu gabe dauden hizkuntza bikoteentzat hiztegi elebidun berriak sortzeko ideiak ematea, hain zuzen ere. EuDeLex egitasmoak, euskararekiko hiztegi elebidun askorekin gertatzen den legez, ez du egunera edo egoki litekeen aurrekaririk. Hala ere, baliabide lagungarriak ditugu hiztegia sortu eta editatzean: alde batetik, datu-base lexikografiko nahiz corpus elebakarrak, eta, bestetik, sortu berri diren itzulpen-corpus paraleloak. Hirugarren atal 135 3.11 irudia: Argitaratze prozesuan erabilitako tresna eta scriptak 3 EuDeLex hiztegiaren egitura honetan, hiztegiaren lemategiak osatzeko eta mikroegitura ezartzeko gure proposamenak aurkeztu ditugu; hurrengo atalean, ordainen bikoteak zehazteko eman ditugun ikerketaurratsak azalduko ditugu. Ikusiko dugunez, corpusetan oinarritutako metodoetan eta bestelako metodo automatiko eta erdi-automatikoen laguntzaz balia gaitezke. Hala ere, hiztegigilearen eskuzko lana ezinbesteko baliabidea izan da, eta izaten jarraitzen duela argi geratuko da. 136 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa Atal honetan, euskara-alemanezko itzulpen-ordainen bikoteak ezartzeko metodoak aurkezten ditugu. 4.1 atalean, glosario elebidunak metodo automatiko eta erdiautomatiko batzuen bitartez sortzeko metodo sorta eta horren ebaluazioa izango dugu hizpide, eta 4.2 atalean, berriz, 7.4.2 ataleko lagina editatzeko lanetan eskuz burutu ditugun lanak deskribatzen ditugu, hala nola polisemiaren desanbiguazioa eta alemanezko adierei euskarazko ordaina esleitzeko lanak. Hor ere metodo erdiautomatikoetara hurbiltzeko ikerketa-pausoak eginak ditugu, eta dagokion kapituluetan horien berri emango dugu. 4.1 Glosario elebidunen zirriborratze automatikoa Kapitulu honetan, hiztegi elebiduneko datuak zirriborratzeko metodo sorta bat, haren aplikazioa alemanera-euskara bikotean eta lortutako emaitzen ebaluazioa aurkezten ditugu.118 Metodo ezberdin guzti haien helburua glosario elebidunak modu automatiko batean sortzea da, datu-iturriak kasu batzuetan aurretik existitzen ziren datu-base lexikalak, eta besteetan testu-corpusak izanik. Sortutako glosarioak hiru mailatan ebaluatu ditugu: (1) Ebaluazio kuantitatiboa: Glosario bakoitzeko alemanezko lemen eta gold standard lemategi gisa erabili dugun DeReWo-40.000 corpusetan oinarritutako maiztasun-zerrenda lematizatuaren (IDS 2009) intersekzioa kalkulatu dugu, glosarioak eskaintzen duen lema-estaldura neurtzeko; (2) Ebaluazio kuantitatiboa: alemanezko lemen euskarazko ordainen kopurua neurtu dugu; (3) Ebaluazio kualitatiboa: Glosario-sarrera edo ordain bikoteen egokitasuna neurtu dugu, EuDeLex hiztegiko 3406 sarreren edukia (alemanezko A hizkiari 118 Atal honetan aurkeztutakoak Lindemann et al. (2014) ingelesez Euralex kongresuan aurkeztutako ekarpena du oinarri. Lan horretan deskribatutako ikerketa eta artikuluaren erredakzioa Iker Manterola, Rogelio Nazar, Xabier Saralegi eta Iñaki San Vicente hizkuntzalaritza konputazionalekin batera burutu nuen. Talde-lanaren koordinazioa, zenbait lan konputazional (4.1.3.3 eta 4.1.3.4) eta ebaluazioa (4.1.4) niri dagozkit, 4.1.3.1 eta 4.1.3.2 kapituluetan aurkeztutako lan konputazionalak, berriz, egilekideei zor dizkiet. 137 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa dagokiona)119 gold standard edo erreferentziatzat harturik. Egokitasuna bi zentzutan neurtu dugu: (a) ordainen hurbiltasun semantikoa, eta (b) kategoria gramatikalaren egokitasuna. Ikerketa honen helburua, EuDeLex hiztegia osatzeko zirriborro-datuak lortzeaz gain, dentsitate ertaineko beste hizkuntza bikoteetan lan egiten duten hiztegigileei argibideak eta proposamenak egitea da. 4.1.1 Dentsitatea Varga et al. hizkuntzalari konputazionalek (2005) dentsitatearen (density) kontzeptua proposatzen dute, hizkuntza batean modu digitalean gordetako materialaren eskuragarritasuna izen batez deskribatzeko. Kasu gehienetan, hizkuntza bateko hiztunen kopurua eta hizkuntzak sarean duen tamaina (web size) dentsitatearen adierazle fidagarriak dira; horrez gain, hizkuntza-baliabide elektronikoen eskuragarritasuna ere aintzat hartzeko adierazlea da. Varga et al. autoreei (op. cit.) jarraiki, dentsitatearen arabera, hiru hizkuntza-talde identifikatuko genituzke: (1) Dentsitate altuko hizkuntzak (high­density languages): ehun milioi hiztun baino gehiago dituzten 12 bat hizkuntza; (2) Dentsitate baxuko hizkuntzak (low­density languages): 5000 hizkuntza txiki baino gehiago, miloi erdi baino hiztun gutxiago dituztenak; (3) Dentsitate ertaineko hizkuntzak (medium­density languages): 500 bat hizkuntza, (1) eta (2) puntuen artean kokatzen direnak. Euskara (3) taldeko hizkuntza da. Ondorengo 4.1 taulan dentsitatearen adierazle batzuk erkatzen ditugu, alemanari (dentsitate altuko hizkuntza bati) eta euskarari begira. 119 3.2 atalean azaltzen den bezala, EuDeLex hiztegiko lemategia DeReWo­40.000 zerrendan oinarritzen da. 138 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa Alemana Euskara Hiztun 98 milioi 0,8 milioi Corpus handiena (testu-hitz kopurua) 5,4 mila milioi 0,12 mila milioi Wikipedia artikulu 4,5 milioi 0,37 milioi Sareko edukia % 5,7 < % 0,1 ELRA produktuak 444 6 4.1 Taula: Dentsitatearen zenbait adierazle, alemanari eta euskarari begira Testuinguru elebidun batean hiztegi-zirriborro datuak arrakastaz zer metodoren bitartez lor daitezkeen iragarri ahal izateko, hizkuntza bikoteko kide txikiagoaren dentsitatea izango da erabakigarria. Euskara-alemanari, beraz, dentsitate ertaineko hizkuntza bikote deituko diogu. Glosario elebidunak sortzeko metodo konputazional estatistikoetan oinarritzen diren metodoek (ikus 4.1.3.1) dentsitate altuagoko hizkuntza bikote batean emaitza fidagarriak emango lituzkete, eta gure kasuan askoz ere arrakasta txikiagoa izango dutelako susmoa dugu, Vargas et al. autoreen lanetik abiatuta. Horrekin lotuta, badugu beste galdera ireki bat: arrakasta txikiago horrek gure bikoterako eskuragarri ditugun corpus paraleloen eta konparagarrien murriztasun kuantitatibo eta kualitatiboarekin zerikusia izateaz gain, erabiliko ditugun hizkuntza-prozesamendurako tresnekin eurekin zerikusia ote duen, horiek dentsitate handiko hizkuntzetarako eginak baitira, eta hizkuntza horietan emaitza egokiak lortzeko balio baitute. Euskararen kasuan, gainera, ez dugu Europar Batasuneko erakundeetan sorturiko corpus paralelorik, dentsitate ertaineko beste hainbat hizkuntza ez bezala, euskara ez baita Europako hizkuntza ofiziala.120 Bestalde, filmen eta telesaioen azpitituluetatik eta software-lokalizazioetatik sortutako euskara-alemanezko corpus paraleloak kontuan hartzeko neurri batera irits litezke etorkizun hurbil batean, OPUS izeneko corpus egitasmoaren egileek iragartzen duten bezala (Tiedemann 2012). Aurretiko argudioekin jarraituz, halaber, giza hiztegigileek mantenduriko datu-base lexikalez baliatzen diren metodoez lorturiko emaitzek ere dentsitatearekin lotutako 120 Steinberger et al. autoreek (2006), esaterako, dentsitate ertaineko hizkuntzetako corpus paraleloak eraiki dituzte, Europar Batasuneko erakundeen itzulpen zerbitzuek sortutako testuak erabiliz. 139 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa joerak izango dituzte: Wikipedia eta Wiktionary baliabideak boluntario multzo batek eginak dira, eta alemanez aritzen diren boluntarioak askoz ere gehiago dira euskaraz jarduten dutenak baino.121 Bestalde, testuinguru akademiko batean sortutako WordNet bezalako datu-base lexikalak beste hizkuntzetako horien kideen parekoak izan daitezke, neurria zein kalitateari dagokienez, hizkuntzen dentsitatearen arteko aldea gorabehera. 4.1.2 Corpus paralelo eskuragarriak Euskararekin osatutako lehenengo mailako bikoteetan, EU-ES, EU-FR eta EU-EN konbinazioetan, alegia, corpus paraleloak eraikitzeko ahaleginak baditugu: Elhuyar Fundazioaren web-corpusen atalean euskara-gaztelaniazko corpus paraleloa dago ikusgai.122 Corpusa automatikoki osatu da, eduki elebiduna duten domeinuak sarean bilatuz, eta domeinu horietatik elkarren itzulpena diren esaldiak erauziz. 18.753.613 testu-hitz ditu (7.891.104 euskaraz eta 10.862.509 gaztelaniaz). 659.630 segmentu elebidun ditu. Egungo euskara-gaztelaniako corpus paralelo handiena da, eta edonork erabil dezake bilaketak egiteko interfazea. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuak 2002. urte ingurutik argitaratzen dituen ikasliburuen itzulpenez osatua da EHUskaratuak corpus paraleloa. Giza zientzia, gizarte-zientzia, ingeniaritza eta teknologia, osasun-zientzia eta zientzia zehatz eta materiaren zientzia arloetan ingelesetik, frantsesetik eta gaztelaniatik burututako itzulpenak biltzen ditu; corpus paralelo eleanitza da, beraz. Sareko interfaze bat erabilgarri dago UPV/EHUko webgunean.123 Corpusa Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiak garatu du, eta itzulpen berriak gehituko zaizkio etorkizunean. Atal honetan ikusiko dugunez, dentsitate ertaineko EU-DE gure bikotean ere kalitatezko corpus paraleloak sortzeko ahaleginak egin berri dira. Bigarren maila horretako beste bikote guztietan, berriz, egiteke geratzen zaizkigu oraindik, guk dakigunez. EU-DE bikotea, hortaz, aitzindaritzat jo dezakegu corpusgintzan. EHUko Letren Fakultatean kokatutako TRALIMA/ITZULIK ikerketa-taldean, alemanezko literatura-lanak zein euskarazko itzulpenak biltzen dituen corpus paraleloa 121 Alemanezko Wiktionary atarian, esaterako, 78.634 erabiltzaile-kontuak dira, haietatik azken hilabetean 199k ekarpenak egin izanik; euskarazko Wiktionary-k, aldiz, 1.982 erabiltzaile-kontu ditu, haietatik 11k azken hilabetean datu-basean arituta (2013.09.05eko estatistikak). 122 Ikus http://webcorpusak.elhuyar.org/cgi-bin/kontsulta2.py. 123 Ikus http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/. 140 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa sortu du Uribarri, Sanz eta Zubillaga hirukoteak (Sanz et al. 2015). Corpusak itzulpen zuzenak eta zeharkakoak biltzen ditu. Alemanetik zuzenean euskaratu diren testuak alemanezko jatorrizkoan zein euskarazko bertsioan jasota daude; zeharka burutu diren itzulpenak, aldiz, jatorrizkoan, gaztelaniazko “zubi-bertsioan” eta euskarazkoan. Azken kasu hori, beraz, corpus hirueleduna da. Corpusa osatzen duten testuetatik, alemanezko 81 testu literario eta euskarazko itzulpen zuzenak eskuragarri izan ditugu, paragrafotan edo esalditan lerrokaturik, hiztegigintza-arloko gure esperimentuetan erabiltzeko. Euskarazko testuen lematizatzea EusTagger tresnaren bidez gauzatu dugu124. SketchEngine (Kilgarriff et al. 2004) tresnaren bitartez, alemanezko testuen lematizatzea (TreeTagger, (Schmid 1995)) burutu, eta, testu paralelo guztiak aplikazioan kargaturik, bilaketak egin eta konkordantzia paraleloak sortzen ditugu. Horrela sortutako corpus paraleloak bi miliona testu-hitz inguru ditu euskaraz eta alemanez. DeReWo-40.000 maiztasun-zerrendako 19.294 sarrera aurkitzen dira alemanezko corpus literario horretan (%48). Bestetik, Bibliaren alemanezko eta euskarazko bertsio bana erabili dugu corpus paraleloa sortzeko.125 Bibliatik corpus paraleloak sortzea nahiko ariketa erraza da, bertset-kodeen bitartez lerroka baitaiteke. Bibliaren itzulpena hainbat eta hainbat hizkuntzatan, eta, horrez gain, hizkuntza bakoitzean maiz bertsio batean baino gehiagotan eskuragarri izatea oinarri egokia da era askotako konparaketak egiteko (Resnik et al. 1999; Lardilleux et al. 2010; Nida & Taber 2003). Corpusak 700.000 bat testu-hitz ditu hizkuntza batean. Aurrerago ere aipatuko dugun bezala, euskaraz-alemanezko corpus paraleloen garapenean aurrera jarraitzea zeregin zentzuduntzat jotzen dugu. Testu paralelo gehiago aurkitu eta erabiltzeaz gain, gaurko literatura corpus paraleloaren baitan aurkitzen diren testuen lerrotzea, Sanz et al. egileek eskuz burutu dutena, hobetu ahalko litzateke. Esaldi mailako sentence alignment prozesurako, badira tresna automatikoak. Alabaina, tresna horrek emaitza egokiak emateko, dagokion hizkuntza-bikoteko glosario elebiduna behar dute, zein segmentu zeinen baliokidea den erabakitzeko. Noizbait, esaldi bat esaldi bat baino gehiagoren baliokidea dela erabaki behar dute (one­to­many­alignment), 124 EHUko IXA taldeko Gorka Labakari zor dizkiogu euskarazko lematizatze- eta etiketatze-lanak. 125 Elhuyar Fundazioko Xabier Saralegiri dagokio lan hori, ikus Lindemann et al. (2014). 141 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa itzultzaileak hala jokatu duenean. Alfabeto osoa estaltzen duen glosario handirik momentu honetan ez dago eskuragarri (eta EuDeLex hiztegia osorik landu arte egongo ez delakoan gaude). Bestalde, corpus paralelo batek glosario elebiduna sortzeko datu baliotsuak ditu, atal honetan azaltzen dugun bezala. Hemen, beraz, corpus hizkuntzalaritzak eta hiztegigintzak elkar nola elikatzen dutenaren adibide esanguratsu baten aurrean gaude. 4.1.3 Metodoak Lindemann et al. (2014) lanean lehenik aurkeztu genituen glosario elebidunak zirriborratzeko metodo sorta eratu dugu, eta emaitzen ebaluazioa egin.126 Batetik, corpus paraleloetako datuak prozesatzen dituen bi tresna konputazional baliatu dugu (4.1.3.1 atala), eta, bestetik, hiru baliabide lexiko ustiatu ditugu, EU-DE itzulpen bikoteak erauzteko 4.1.3.3 eta 4.1.3.4 atalak). 4.1.3.2 atalean aurkeztutako pibotatze-metodoa bien bitartekoa da, aurretik existitzen ziren baliabide lexikoetan zein corpus datuetan oinarritzen baita. Jarraian, erabilitako tresna eta baliabideak, burututako esperimentuak eta emaitzen ebaluazioa aurkeztuko ditugu. 4.1.3.1 Corpus paraleloen ustiaketa: hitzaren eremuko lerrotzea Hizkuntzalaritza konputazionalean, corpus paraleloak prozesatzeko tradizioa luzea dela esan daiteke, Gale & Church (1991), Brown et al. (1991), McEnery & Oaks (1995) lanetatik abiatuta, besteak beste (ikus Véronis 2000 erreferentzia gehiagorako). Metodo eta tresna ezberdinak proposatu izan dira testu paraleloak lerrokatzeko127 eta korrespondentzia lexikalak erauzteko bertatik. Gure ikerketa honetan, Giza++ (Och & Ney 2000) eta Bifid (Nazar 2012) lerrokatze-tresnak erabili ditugu. Euskara, alemana ez bezala, dentsitate ertaineko hizkuntza izateak, Resnik autoreak (1999) proposatzen duen jokabideari jarraituz, itzulita dauden webguneen edukiak era automatiko batean erauztea zailtzen du. Sarean metodo automatikoez euskaraalemanezko testu paraleloak aurkitzen saiatzeari ez ekitea erabaki dugu, beraz. Gure esperimentuetan alemana-euskarazko bi corpus paralelo erabili ditugu, neurri 126 Manterola, Nazar, San Vicente eta Saralegi autoreek 4.1.3.1 eta 4.1.3.2 ataletan aurkeztuko ditugun lan konputazionalak burutu dituzte; gainerako metodoen garapena eta aplikazioa zein emaitza guztien ebaluazioa guri dagozkigu. Lanaren koordinazioa eta aurkezpena taldearen ardura izan da. 127 Testu bateko eta horren itzulpeneko segmentuak paragrafo edo esaldi barruan elkarrekin lotzeari lerrokatzea deituko diogu (paragraph edo sentence alignment). 142 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa ezberdinetakoak:alemana-euskarazko corpus literarioa (Sanz et al. 2015), alde batetik, eta euskarazko eta alemanezko Bibliaren itzulpen bana lerrokatuz sortu duguna, bestetik (xehetasunetarako ikus 4.1.2 atala). Goian aipaturiko tresnak (Giza++ eta Bifid) erabili ditugu bi hizkuntzetako hitzak lerrokatzeko (word alignment), hots: euskara-alemanezko ordain-hautesleak erauzteko. Ondorengo 4.2 taulan, corpusetako edukiei eta tresna haiek hautatutako balizko ordainbikoteei dagozkien kopuruak ikus daitezke. segmentu lerrokatuen kopurua euskarazko testu­hitzen kopurua alemanezko testu­hitzen kopurua GIZA++ (p(b|g)<0.1 hautesleak) Bifid hautesleak Literatura corpusa 146.457 1.948.504 2.203.307 266.678 4.838 Biblia corpusa 30.440 639.581 810.671 49.443 2.926 4.2 Taula: DE­EU corpus paraleloak Giza++ tresnaren konfigurazio lehenetsia erabili dugu.128 Alemanezko corpusa Treetagger (Schmid 1995) tresnaz lematizatu eta etiketatu dugu, eta, euskarazkoa, berriz, Eustagger (Ezeiza et al. 1998) tresnaren bitartez. Ondoren, iturri-corpuseko lema bakoitza lema berez eta haren kategoria gramatikala adierazten duen etiketaz osaturiko kate batekin ordezkatu dugu (etxe > etxe_IZE). Puntuazio-ikur oro ezabatu dugu, eta, emaitza desegokiak saihesteko asmoz, baita kategoria gramatikala kritikoa duten hitzak ere. Zehazki, ondorengo kategoria-markak dituzten alemanezko hitzak ezabatu ditugu: APPR (preposizioa), APPRART (artikulua+preposizioa), ART (artikulua), KOKOM (konparazio-partikula), KOUS (lokailua) eta PRELS (izenordain erlatiboa). Izan ere, horiek euskaraz morfema gisa agertuko zaizkigu, eta, beraz, lematizazioan galdu. VAFIN (aditz laguntzailea, forma flexionatua) eta VAINF (aditz laguntzailea, infinitiboa) ere ezabatu ditugu, baita euskarazko corpusetik ADL esteka duten aditz laguntzaileak, hots, haien baliokideak ere, azken horien maiztasun handiak emaitza desegokiak sortzen dituelako. Giza++ tresnak lerrokatzeak dituzten bi fitxategi ematen ditu, itzultzeko norabiderako bana. Bikote bakoitzaren alboan, probabilitatea dator. Glosario-zirriborroetarako, 0,1 128 IBM model 1, HMM-based model, IBM model 3 eta IBM model 4 algoritmoak. 143 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa baino gehiagoko p(b|g) probabilitatea duten bikoteak hautatu ditugu corpus paralelo bietatik. Emaitza desegokiak gutxitzeko, horrez gain, 150 euskarazko lema maizenak129 ezabatu ditugu. Glosarioen bi bertsioak ebaluatu ditugu: (a) Giza++ tresnak emandako bikoteak euskarazko 150 maizenak iragazi ondoren; (b) (a) zerrendatik, kategoria gramatikal berekoak baino ez ditugu iragazi, ondorengo 4.3 taulan adierazi bezala. Alemanezko adjektibo gisa lematizatzen den adberbiozkoak euskarazko itzulpenean maiz adberbio gisa datoz-eta (ikus 3.3.5 atala), adberbio nahiz adjektibo batekin parekatzea ontzat hartu dugu iragazketa honetan. TreeTagger esteka EusTagger esteka NN (izena) IZE (izena) VV (aditza) ADI (aditza) ADV (adberbioa) ADB (adberbioa) AD (adjektiboa) ADB (adberbioa) AD (adjektiboa) ADJ (adjektiboa) 4.3 Taula: POS­estekak TreeTagger (Alemanera) eta EusTagger Erabili dugun beste lerrokatzailea, Bifid (Nazar 2012), Giza++ bezala estatistika hutsean oinarritzen den tresna da, hizkuntzari buruzko bestelako baliabiderik, datu-base lexikorik edo glosariorik, esaterako, erabili gabe. Tresna hau corpus konparagarrietatik, hau da, edukiaren aldetik elkarrengandik hurbilak diren bi hizkuntzatako testuak dituzten corpusetatik abiatzeko diseinatu duten arren, esaldi-mailako lerrokatzetik abiarazi dugu Bifid tresna, corpuseko edukiei iragazkirik aplikatu edo bestelako aurreprozesatzerik gabe. Glosarioak erauzteko tresna horren algoritmoak, agerkidetasunaz gain, hitzaren hizki kopurua eta antzekotasun grafikoa hartzen ditu aintzat. Giza++ tresnak baino probabilitate-atalase altuagoak erabiltzen ditu, eta, ondorioz, egokitasun (precision) altuko emaitzak dakartza, emaitzen kopuruaren (recall) kalterako. 129 ETC corpusetik UPV-EHUko Euskara Institutuan erauzi duten maiztasun-zerrendaren goiko postuetan zeuden 150ak erabili dugu. 144 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa hizkuntzako pivot words) zenbatzen ditu. Zenbat eta pibot-hitz gehiago aurkitu, orduan eta ebidentzia gehiago dago ordainen bikotearen egokitasunerako. b) Distributional Similarity (Fung 1995; Rapp 1999): ordain bikoteetako bi kideek antzeko testuingurua baldin badute, bikotea egokia izango dela onartzean datza metodoa, Saralegi, San Vicente & Gurrutxaga (2008) lanean zehatz deskribatzen dena. Testuinguru bakoitzeko hitzak itzuli behar ditu algoritmoak, frogatutako kalitatea duten ordain bikoteez osatutako zerrendarik ezean; horretarako, momentuz, pibotatzearen bitartez lortutako glosario bera baino ez dugu. Hona hemen kalitatezko hiztegigintzak eta hizkuntzaren prozesamendurako tresna konputazionalak elkar elikatzearen beste adibide bat. Esperimentuak ondorengo bi corpusetako datuen gainean burutu ditugu: a) Egunkarietako edukiez osatutako corpus konparagarria, Die Zeit (29 milioi testuhitz) eta Berria (36 milioi testu-hitz) egunkariak erabiliz eratutakoa, artikuluen gaiei eta argitaratze-datei erreparatu gabe; b) Alemanezko eta euskarazko Wikipedia. Wikipedia lehenago erabili izan da corpus konparagarri gisa (cf. Paramita et al. 2012; Tomás et al. 2008). Kasu honetan, alemanezko eta euskarazko bertsioa interlanguage link baten bitartez lotuta dauden 61.484 artikuluak batu ditugu corpusa eraikitzeko. Corpus honen konparagarritasuna altua izan arren (artikulu bakoitzak beste hizkuntzan berezko kidea du), artikuluen tamaina ezberdina da oso, konparagarritasunaren kalterako: alemanezko corpusa 72,5 milioi testu-hitz dituen bitartean, euskarazkoak 18 milioi baino ez ditu. Alemanezko artikuluek, beraz, testu gehiago dute oro har. 4.1.3.3 Wiktionary eta Wikipedia Alemanezko Wiktionary eta Wikipedia baliabideetatik, DeReWo lemategiko sarrerekin homografoak diren orrialde-izenburuak eta orrialde horien eduki osoa erauzi ditugu, bietako APIetara eskaerak bidaliz. Dagokion orrialdeak beste orrialde batera birbidaltzen badu (redirect-page), orrialde horren izenburua eta edukia erauzten ditugu. Birbidaltzeloturek sinonimo batera (Abtreibung>Schwangerschaftsabbruch), edo, aditzen kasuan, izen batera bidaltzen dute (schwimmen, 'igeri egin'>Schwimmen, 'igeriketa'). Bigarren pauso batean, erauzitako orrialdeen edukietatik, euskarazko lotura interlingualak 146 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa (interlanguage-links) erauzi ditugu Wikipedia-ren kasuan, eta, halaber, euskarazko itzulpen-ordainak Wiktionary-ko orrialdeetatik. Prozesatze horiek guk egindako perl script biren bitartez gauzatu ditugu. 4.1.3.4 WordNet sare semantikoak Esperimentu honetan, alemanezko GermaNet sareko (8.0 bertsioa, ikus Hamp & Feldweg 1997) eta euskarazko EusWN sareko (3.0 bertsioa, ikus Pociello 2007) unitate lexikoak lotu ditugu ingelesezko Princeton WordNet sarea (3.0 bertsioa, ikus Fellbaum 1998) pibot gisa erabiliz. Alde batetik, alemanezko unitate lexikoak GermaNet baliabidearen parte den Interlingual Index Records zerrendaren bitartez ingelesezko WordNet-eko synset-ei132 lotuta daude, eta, bestetik, ingelesezko synset-ek euskarazkoekiko loturak dakartza. Hiru sareetako datuak xml fitxategi berera kopiatuz, 4.2 irudiko adibidea bezalako datu multzo eleaniztunak sortu ditugu. Synset bakoitzari dagozkion euskarazko eta alemanezko unitate lexikoak elkarrekin lotuz, 18.309 EU-DE itzulpen-ordain bikote erauzi ditugu. 4.1.4 Ebaluazioa Goian aurkeztutako metodoen bitartez lortutako glosario elebidunak erdi-automatikoki eta eskuz ebaluatu ditugu, metodo bakoitzaz zein metodo guztien konbinaketaz zer punturaino hel gaitezkeen neurtzeko, glosarioetatik hiztegi-zirriborroak lortzeko asmoa 132 Synset: kontzeptu bati dagokion sinonimoen multzoa. Synset bakoitza kontzeptu horrekin bat datozen lema-adierez (word senses) osatuta dago. Horrenbestez, lema bat synset batean baino gehiagotan ager daiteke, baina lema horren adiera (sense) bakoitza synset bakar bati dagokion unitate lexikoa da. Ingelesezko eta euskarazko WordNet sareetan, lemaren adiera bakoitzak zenbaki bat dakar lemaikurrari erantsita. Alemanezkoa, berriz, beste modu batean antolatuta dago; esan bezala, horren unitate lexikoak ingelesezko synset-ekin lotuta daude Interlingual Index zerrendaren bitartez. 147 4.2 Irudia: Hiru WordNet saretako datu bateratuak 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa buruan genuela betiere. Lortutako datuen kalitate kuantitatiboa (recall) eta kualitatiboa (precision) ondoren deskribatu bezala neurtu ditugu: a) Glosarioetako alemanezko sarreren eta DeReWo maiztasun-zerrendaren elkarrekiko estaldura (recall). Alfabeto osoa hartu dugu kontuan neurketa honetarako. Aurretik bagenekien glosarioek EuDeLex bezalako hiztegi batean agertzekoak ez diren sarrera franko izango zituztela, hala nola Wikipedia-ko datu-basean sarrera duten hainbat eta hainbat arlotako termino, toponimo eta bestelako izen berezi. b) Glosarioetako itzulpen-ordain bikoteen egokitasuna (precision), guk aurretik eskuz landutako EuDeLex hiztegiko edukien ebaluazioa burutzeko erreferentzia edo gold standard gisa hartuz. 3.2 atalean esan bezala DeReWo zerrendan oinarritzen den eta harekin oso neurri handi batean bat datorren EuDeLex lemategiaren alemanezko A letra (3.406 lema, proposatutako lemategiaren hamarren bat baino gutxixeago) eta bertako sarreretako itzulpen-ordainak erabili ditugu A letraz hasten diren eta aurretik zehazturiko hiztegi-lemategian agertzen diren alemanezko glosario-sarrerak eta horien euskarazko bikoteak ebaluatzeko. Neurketa hori eskuz eta banan-banan burutu dugu guztiz, konparaketa grafiko automatikoetara jo gabe. Egokitasuna neurtzeko, bi aldagai hartu ditugu aintzat: 1. Egokitasun lexikala, hau da, alemanezko glosario-sarrera eta euskarazko kidea hiztegi batean itzulpen-ordain egokiak izan daitezkeen. Lau balio ezarri dugu aldagai honentzat: OK (bere horretan egokia da), NEAR (semantikoki hurbilak dira, baina bikoteak ez du balio bere horretan hiztegian itzulpenordain bikote gisa), PART (glosarioko sarrera bat kidearekin osatutako hitz anitzeko unitate lexikoaren itzulpen egokia bada), eta FALSE (bikotea ez da egokia). Bigarren balioa, NEAR, ordaina egokia litzatekeen itzulpenordainaren hiponimo, hiperonimo, meronimo, holonimo edo sinonimo partzialtzat, hots, semantikoki oso hurbiltzat jo baldin badugu, bikoteari esleitu diogu. Semantikoki hurbila den ordain hori hiztegigintza-lanetan aurrean izateak lagungarria izango da, hiztegian erabili baino lehen egokitzapena behar badu ere. Hirugarren balioa, PART, sprechen-*hitz (hitz egin) edo Bushaltestelle-*autobus (autobus­geltoki) bezalako bikoteetan 148 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa markatu dugu. Hitzak lerrokatzeko tresnek hitz bat hitz batekin lotu dute beti, sprechen­hitz egin bezalako itzulpen-ordain bikoteen kasuan hitzmailako one­to­many alignment egokia izango balitz ere. Argi dago, NEAR balioa daramaten bikoteen kasuan bezalaxe, PART bikoteek hiztegigintzalanetan balioa dutela, egokitzapena beharrezkoa dela kontuan izanda. 2. Aurrean dugun euskarazko ordainaren kategoria gramatikala eta alemanezkoaren kategoria gramatikala (part of speech, POS) bat baldin badatoz, OK balioa esleitu dugu bigarren aldagai horretan, eta ez badatoz bat, aldiz, FALSE. Corpus-datuetan oinarritutako metodoen emaitzetan POS desegokiak aurkitzea espero genuen, esaldi osoak itzultzean itzultzaileek maiz kategoria ezberdinetako ordainak erabiltzen baitituzte, hiztegigintzan ez bezala, ez baitute kategoria mantentzeko premiarik, helburu-hizkuntzako naturaltasuna baizik (auzi horri buruz 4.4 atalean gehiago esango dugu). Bestalde, Wikipedia-ko datuetan oinarritzen den metodoak ere POS desegokiko emaitzak ekarriko ligukeela pentsatzen genuen, 4.1.3.3 atalean azaldu dugun bezala, Wikipedia-ko aditzei dagozkien orrialdeek familia lexiko bereko izenera birbidali ohi baitute. Ebaluazio guztia TLex aplikazioaren barruan egin dugu. A hizkiz hasten diren alemanezko glosario-sarrerak eta horien euskarazko bikote guztiak EuDeLex datuetan txertatu ditugu, sarrera bakoitza dagokion lemaren azpian. Jokabide horrek bi abantaila ekarri dizkigu: alde batetik, horrela ondo-ondoan izan ditugu EuDeLex hiztegiko eskuz landutako edukiak eta glosario-sarrerak, eta, bestetik, aprobetxatu dugu TLex aplikazioak ematen digun aukera aldagaien balioak markatzeko, xml elementu gisa txertatu dugun euskarazko glosario-sarrera bakoitzaren barruan bi atributu sortuz, alegia. Atributu horiek arestian azaldu ditugun balioak edukitzeko aukera ezarri dugu xml egiturari dagokion eskeman: OK, NEAR ala FALSE egokitasun lexikalaren kasuan, eta OK ala FALSE kategoria gramatikalaren egokitasunaren kasuan. 4.3 irudiak TLex aplikazioaren interfazeko argazkia dakar, ebaluazioa burutzeko aldagaiei balioak esleitzeko botoiak ageri direlarik. 149 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa erauzitakoek, aldiz, zenbaki absolutuetan ordain egoki gutxiago izanda ere, horien egokitasun-tasa handiagoa da WordNet-eko glosarioena baino. HAP alorreko tresnetan oinarritutako metodoen bitartez lortutako glosarioak bi talde osatzen dituzte, Giza++ tresnak emandako glosarioek eta Pibolex hiztegikoek ordain egoki gehiago, baina, aldi berean, egokitasun baxuagoa izan dute Bifid tresnak erauzitako datuek baino. Egokitasunaren tasari begira, aldiz, kontrako banaketa ikusten dugu: lehenengo taldeko glosarioetako ordainen egokitasuna bi herenera ez da iristen, Bifid glosarioko egokitasuna ia erabatekoa izan bitartean, bai egokitasun lexikalari, eta bai kategoria gramatikalaren egokitasunari begira ere. Giza++ tresnak sortutako glosarioek, eta, neurri txikiago batean, Pibolex hiztegikoek, emaitza desegokien, “zaratatsuen”, ehuneko handiak dituzte. 4.8 taulan eskuzko ebaluazioan batutako datu guztiak batera ikusten ditugu. Alfabeto osoari dagozkion datuak, letra etzanean aurkezten ditugunak, A letran oinarrituriko datuetan abiatutako estimazioak dira. 153 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa 4.1.6 Glosario elebidunak zirriborratzea: Ondorioak Hemen glosarioak zirriborratzeko aurkeztutako metodo guztiak konbinatuz, DeReWo zerrendaren % 80 bat estaltzen duten glosarioak lortu ditugu. Bestetik, itzulpen-ordain egoki bat edo gehiago duten alemanezko lemak lemategiaren % 61era heltzen dira, ordain egokiak baino ez dituzten lemak lemategiaren heren bat izanik (% 32,97). Glosario-zirriborroak hiztegian erabiltzeko, itzulpen-ordain egokiak desegokietatik bereizi behar ditugu, ordainen egokitasuna hiztegigintzan lehenengo irizpidea izan behar baita, glosario-sarreren kopuruaren aurretik. Taldea Baliabideak Glosario­zirriborroak: ordain egoki bat edo gehiago dituzten alemanezko lemak (1) ia erabateko doitasuna Wiktionary, Wikipedia, Bifid (Literatura corpusa) % 40,6 (2) doitasun altua (ordain desegoki gutxi) Bifid (Biblia), WordNet % 20 (3) doitasun baxua (ordain desegoki asko) Giza, Pibolex % 18,7 4.9 Taula: Metodoen sailkapena, ebaluazio kualitatiboaren arabera Lortutako ordain bikoteei EuDeLex hiztegiko datu-basean sarrera emango diegu, aipatu dugun irizpidearen arabera glosarioak hiru taldetan banatu ondoren, 4.9 taulan adierazten dugun bezala. Alfabeto osoan zehar ia datu desegokirik ez aurkitzea espero dugunez, (1) taldeko datuak zuzenean sartuko ditugu datu-basean, ondoren eskuz editatzeko; (2) taldeko datuak, berriz, eskuz errebisatuko ditugu datu-basean sartu baino lehen; eta (3) taldeko datuak, azkenik, tartean datu desegoki franko dituzten glosarioen taldekoak, ez ditugu datu-basean sartuko. Esperimentu gehiago burutuz, word alignment tresnek erabiltzen duten algoritmoen konfigurazioa aldatu eta atalase egokienak zehaztuko ditugu, zarataren eta isiltasunaren arteko erdibide emankorrena erdiesteko asmoz, hau da, ahalik eta glosario-sarrera kopuru, eta, aldi berean, ahalik eta egokitasun handiena lortzeko asmoz. Giza++ tresnari dagokionez, maizen agertzen diren 150 lemaikurrak emaitzetatik kentzea eta kategoria gramatikalen estekak lema-ikurrarekin kateatzea norabide horretarako bi urrats izan dira, eta kentzekoak diren euskarazko 155 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa lema-ikurren zerrendari ebaluazioan behin eta berriz FALSE balioa esleitu diogunez, aberastea hurrengo urratsa izan daiteke. Eskuzko lana nabarmen erraztuko duen datu multzoa lortu dugu. Horrez gain, honako bi baieztapen hauek azpimarratu nahi ditugu: proposatutako metodo sorta, printzipioz, edozein hizkuntza bikoterako balio du, eta beste hainbat konbinaziotan errepika daiteke, bai hiztegi-zirriborro gisa balia daitezkeen glosario elebidunak lortzeko, bai eta hizkuntza bikote ezberdinen arteko erkaketak egiteko ere. Ikerketa honetan jakin dugunez, DeReWo zerrendaren bi heren Wikipedia edota Wiktionary baliabideetako orrialde-izenbururen batekin bat dator. Ebaluazio kualitatiboan neurtu ditugun egokitasun-maila altuak baliabide horietatik erauzitako glosarioak hiztegigintza-lanetan erabiltzeko argudio ona da, eta datuen lizentzia libreari esker, besterik gabe erabil daitezke. Beste glosarioetako datuak eskuz editatu beharko ditugun bitartean, Wikipedia eta Wiktionary-ko datuak hiztegiaren datu-basean sartzeaz aparte, hiztegi elektronikoko bilaketa-emaitzak erakusten dituen orrialdean zuzenean txerta daitezke, beheragoko 4.4.1 atalean azaltzen dugun bezala. Horrela, azken bertsioko edukiak islatuko genituzke betiere. Euskarazko itzulpen-ordainak daramaten Wikipedia eta Wiktionary-ko orrialdeen kopurua haziko dela espero daiteke, crowdsourcing batean oinarritzen diren entziklopedia eta hiztegi horietan dabiltzan euskarazko editoreen kopurua haztearekin batera. Hemen aurkeztu bezalako neurketen bitartez, editoreen komunitateen hazkuntzari jarraipena egin dakioke. Euskarazko WordNet sarea, EusWN, alegia, UPV-EHUko IXA taldeko ikerlariek garatutako baliabidea da, eta lizentzia eta data-iturri irekiko baliabide lexikorik handiena eta fidagarriena da egun. Horren synset-ak ingelesezko Princeton WordNet sarearen bitartez GermaNet sareko item lexikoekin lotzea izan da itzulpen-ordain egokien kopururik handiena eman digun metodoa. Pibolex hiztegiak azaldu dituen emaitzak guk ebaluatu dugun hizkuntza bikotean beste zenbait hizkuntzetan bezalakoxeak dira, baliabide horren garatzailearen arabera (Manterola, San Vicente & Saralegi, kom. perts.). Esperimentuetan erabilitako corpusei dagokionez, egunkarietakoak Wikipedia-ko edukiak dituenak baino emaitza zertxobait hobeak eman dizkigute. Beraz, uste dugu Wikipedia-ko corpus konparagarriak, nahiz 156 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa eta testuen gaiei begira guztiz konparagarria izan, bi hizkuntzetan dituen testu kopuruaren ezberdintasunaren erruz etekin gutxiago eman digula. Word alignment tresna biren bitartez corpus paralelo ezberdin bietatik lortutako emaitzek erakusten digute, espero genuen bezala, itzulpen-ordain bikoteen kopurua corpus paraleloaren tamainarekin erlazionatuta dagoela, eta baieztapen berak bikoteen egokitasunerako balio duela. Euskara-alemanezko corpus paraleloen garapenean aurrerapausoak egitea komenigarritzat jotzen dugu, beraz. Euskara-alemana dentsitate ertaineko eta corpus eta baliabide gutxiagoko hizkuntza bikotea izan arren, aurkeztu ditugun esperimentuen bitartez lortutako glosarioen tamaina aintzat hartzekoa dela erakutsi dugu, eta, zalantzarik gabe, hiztegigintza-lanetan giza baliabideak aurrezten lagunduko dute glosario horiek. Hala ere, esan gabe doa giza hiztegigileen eskuzko lana ezinbestekoa izaten jarraituko duela hizkuntza bikote honetarako kalitatezko hiztegiak ekoizteko orduan. 4.1.7 Glosario elebidunak zirriborratzea: Gerorako erronkak Ikerketa-ildo honetan jarraitzeko zenbait proposamen aipatuko ditugu jarraian. Corpus paraleloen garapena aurrera eramatea oso zentzuduntzat jotzen dugu, esan bezala, word alignment tresnak elikatu ahal izateko, alde batetik, eta bestetik, 4.3 atalean hizpide izango ditugun eskuzko hiztegigintza-lanetan laguntzeko. Hirugarrenik, corpus paraleloko datuek hiztegi elektronikoaren bilaketa-emaitzak osatzeko balio dute (4.4.1 atalean ikusiko dugunez). Corpus konparagarrien ustiaketari dagokionez, aplikatu ditugun metodoen errendimendua hobetzea izango litzateke helburua. Horretarako balio lezaketen urratsen artean, corpus-datuen etiketatzea fintzea, hitzen arabera lerrokatzean saihestu beharreko hitzen zerrendak osatzea eta algoritmoen konfigurazioa egokitzea aipa daitezke. Bestalde, hemen aurkeztu dugun metodo sorta beste hainbat hizkuntza bikoteetan aplikatuko bagenu, emaitzak konparatu ahalko genituzke, ondorengo galdera hauen erantzunetara hurbiltzeko: zer eragin du hizkuntza baten izaera morfosintaktikoak, eta zer eragin corpus paraleloaren tamainak, zer haren osaerak? Momentu honetan erdietsi ez ditugun helburuen artean, hitz anitzeko unitate lexikoak aintzat hartzea eta glosario elebidunek lemen polisemia noraino estaltzen duten neurtzea daude. Azken arazo horren gainean jardungo dugu jarraian. 157 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa 4.2 Bi arazo pisutsu: Polisemia eta Lexikalizatze Asimetrikoa Metodo erdi-automatikoen bitartez lortu ahal izan ditugun ordain-bikoteetan aurreko kapituluan aipatu ditugun kopuruek argi utzi dute metodo horiek eskuzko hiztegigintzalanak modu eraginkor batean murrizten lagun dezaketela. Bestalde, eskuzko lanaren esparrua handia da oraindik, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduaren alorreko tresnek eta corpus-hizkuntzalaritzak urrats handiak egiteke baitituzte zenbait auzitan. Bi arazo nagusi ikusiko ditugu jarraian, metodo automatikoei buruzko 4.1 atalean konponbiderik gabe geratu direnak, eta, ustez, kalitatezko hiztegiak ekoizteko oro har giza hiztegigilearen ardura izaten jarraitzen dutenak: hizkuntza bateko lexemetan aurkitzen dugun polisemiaren edo adiera-aniztasunaren desanbiguazioa, alde batetik, eta kontzeptuen lexikalizatze asimetrikoa hizkuntzetan zehar, bestetik. 7.4.2 eranskinean aurkezten dugun hiztegian, adieren sailkapena eskuz burutu dugu. Hala ere, orain arte garatu diren baliabide elektronikoak oso lagungarriak izan daitezke aipatutako arazoei begira ere. WordNet sare semantikoak jorratuko ditugu, hizkuntza gehienetan lizentzia irekien arabera argitaratu den baliabide horrek polisemia eta hizkuntzen arteko asimetriak islatzeko proposamenak ekartzen baititu, baita corpus paraleloen ustiapenean oinarritzen den polisemia desanbiguatzeko metodo bat ere. 4.2.1 Arazoaren deskribapena Tesi honen gaia hiztegigintza elebiduna baita, hizkuntza batean ageri den polisemia ez da interesatzen zaigun arazo bakarra; hizkuntzen arteko muga gainditzean, polisemia nola lexikalizatzen den deskriba daiteke polisemiaren lexikalizatze simetriko ala asimetriko gisa.133 Alemanez-euskarazko hiztegian adierak bereizteko, alemanaren eta euskararen arteko lexikalizatze asimetrikoa kontuan izaten saiatzen gara, hala badagokio. Baina, oro har, nola islatu behar dira polisemia asimetrikoak hiztegian? Alde batetik aurkitzen ditugu lema bereko polisemiaren sailkapen ezberdinak, 2.4 ataleko adibideetan ikusi dugun bezala, eta, bestetik, polisemiaren sailkapenak hiztegi elebidun batean adiera bakar baterako edo adiera bat baino gehiagorako ordain bereko egokitasuna aintzat hartu beharko luke. Izan ere, hiztegi elebiduna egitea ez datza 133 Asymmetric lexicalization kontzeptua Hartmann (2007: 33) lanetik hartu dugu. 158 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa bihurturikoa. Ikus ditzagun datu horiek denak batera, 4.11 taulan. WordNet sare semantikoetara itzuli baino lehen, polisemia aintzat hartzen duen hiztegi elebidunak zirriborratzeko metodoak automatizatzeko aukerei begirada bat eskaini nahi diegu. 4.2.2 Polisemiaren desanbiguatzea: Metodo erdi-automatikoak Lexema baten adierak corpusetako datuez eta metodo automatikoez baliaturik desanbiguatzeko jokabideak, Kilgarriff eta Rychlý corpus-hizkuntzalarien hitzetan “the great problem of Word Sense Disambiguation” (2010), gai handia da corpus hizkuntzalaritzan, eta arazo horren konponbidea izatea, “remains a dream”, ametsa izaten jarraitzen du (ibid.). Autore horien arabera, emaitza onenak eman dituen corpusetan oinarritutako metodoak kolokazioak (hitzaren agerkideak, alegia,) hartzen ditu aintzat, eta metodoa adiera bakoitza testuinguru jakin batzuetan agertzen delako susmoan oinarritzen da, hots, collocation clustering deitzen dutena. Autoreok norabide horretaranzko aurrera-pausoak iragartzen dituzte, hizkuntza bateko polisemia automatikoki desanbiguatzeko ahalmen baterantz, alegia. Printzipioz automatiza daitekeen beste metodo bat corpus paraleloetan oinarritzen da (Lefever 2012). Hizkuntza bereko kolokazioen klusterrak beharrean, lema batek beste hainbat hizkuntzetan dituen itzulpen-ordainak dira lemaren agerpenak adiera-taldeetan antolatzen laguntzen duen lehengaia. Itzulpen-ordainak zehazteko, hau da, esaldimailako lerrokatze batetik hitz-mailako lerrokatze batera heltzeko, estatistikan oinarritzen diren word alignment tresnak erabiltzen dira, corpus paraleloekin egin ditugun esperimentuei buruzko 4.1.3.1 atalean deskribatu dugun bezala. Lefever autorearen emaitzen lagin bat dugu 4.12 taulan. Ingelesezko pot izenaren adierak beste hizkuntzetan dituen ordainen arabera taldekatu ditu bertan; izen horrek adieraren arabera hizkuntza desberdinetan dituen itzulpen-ordainen distribuzioak tresna automatiko bati ebidentzia eskaini diezaiokeela argi geratzen da. Tamaina eta kalitateari begira egokiak diren corpus paraleloak eskuragarriak diren heinean, Lefeverrek aurkeztutako metodoak adierak sailkatzeko eskuzko lanak modu nabarmen batean sustatzeko bide ematen du. Halaber, WordNet sareetako datuek polisemia desanbiguatzeko eskuzko lanak erraz diezazkigute, aurreko ataleko amaieran iragarri bezala. 4.11 (WordNet) eta 4.12 (Lefever) tauletako bezalako datu-sorta 163 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa eleaniztunak lemategi oso baterako erauz litezke automatikoki, ondoren hiztegizirriborroa sortzeko asmoari erantzunez prozesatzeko, eta hori da, hain zuzen ere, Kilgarriff eta Richlý autoreek Semi­Automatic Dictionary­Drafting (SADD) deitzen dutena, hiztegigintza elebiduneko beharretarako erabilia. 4.1 atalean aurkeztu dugun glosarioen zirriborratzeak itzulpen-ordainen bikoteak ematen dizkigu, bikoteen kideren bat polisemikoa den ala ez kontuan hartu gabe. Adierak, beraz, metodo erdi-automatikoen bitartez taldekatzetik (klusterrak definitzetik) urrunago doa, eta etorkizun hurbileko helburu dugu metodo horiek euskara-alemana gure bikoteari aplikatzea. Glosarioak zirriborratzean egin dugun bezalaxe, horretarako ere metodo automatikoak lemategiaren % 10 batean ebaluatuko genituzke, metodo bakoitzak ekartzen dizkigun emaitzen doitasunaren arabera lemategi osoan nola aplikatu erabakitzeko: doitasuna % 100-eik gertu baldin badago, metodoak ematen dizkigun datuak gure datu-base lexikalera kopiatuko genituzke, ondoren eskuz errebisatzeko; doitasuna zalantzazkoa baldin bada (emaitza “zaratatsuak” baldin baditugu), aldiz, eskuzko errebisioa datu-basean sartu aurretik egingo da; eta, azkenik, doitasuna ez bada bi herenera-edo iristen, hiztegigileak hiztegia eskuz editatzeko orduan ondoan izateko datu-bilduma gisa baino ez ligukete balio emaitza horiek. 4.1 ataleko emaitzak ikusita, esan gabe doa word alignment batean oinarritutako metodoen emaitzak erabilitako corpus paraleloaren tamainaren eta kalitatearen araberakoak izango direla. Lefever autoreak (ibid.) erabiltzen duen corpus paralelo eleaniztuna erraldoia da euskara-alemana bikoterako dugun baliabide birekin konparatuta, sei hizkuntzatan zehar lerrokatutako 884.603 esaldi baititu (Lefever 2012: 33), eta guk egun eskuragarri dugun DE-EU corpus handienak, literatura-corpusak, berriz, 146.457. Hortaz, gure bikoterako corpus paraleloa garatzeko beste arrazoi pisutsu bat gehi diezaiokegu 4.1.6 atalean aipatu dugunari, word alignment bitartez eraikitako glosario-zirriborroen kalitatea corpus paraleloaren tamainarekin erlazionatuta dagola deritzon baieztapenari, alegia. Horrez gain, aipatu behar dugu Lefeverrek sei hizkuntzatako corpus paraleloa baliatzen duenez, iturri-hizkuntzako hitz baten adiera sortari bost itzulpen-ordain distribuzio jar diezazkiokeela aldamenean, eta, horrela, hizkuntzetan zehar dagoen asimetriak ematen dion ebidentzia areagotu. Euskararekiko corpus paralelo eleaniztunak garapen bidean daude, Euskal Herriko Unibertsitateko 164 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa 165 4.12 Taula: Adieren eta itzulpen­ordainen klusterrak ingelesezko 'pot' izenarentzat (Levefer 2012: 87­tik hartua) 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa Euskararako, EusWN baliabidean oinarrituriko hiztegi-zirriborroak sor daitezke arazorik gabe, baliabide hori, esan bezala, lizentzia librearekin eskuragarria baita. 4.16 taulan ingelesezko, euskarazko, eta, beste adibide bat ematearren, katalanezko WordNet sareetatik hartutako datuak ikusten ditugu.139 Hemen ikusten den bezala, euskarazko adar izena euskarazko WordNet-eko sei synset-etan agertzen da, hots, oinarri horretan izenaren sei adiera bereizi beharko lirateke, horietako bakoitza ingelesezko synset baterako lotura izanik. Ingelesezko sinonomo talde hori kodetzen duen zenbakiaren bitartez beste hainbat hizkuntzatako itzulpen-ordainetara irits gaitezke, hemen katalanerako egin bezala, ordain horiek hizkuntzari dagokion WordNet sareko zenbaki bereko synset-ean agertuz gero, behintzat: Adibidean, laugarren eta bostgarren adieretarako, katalanezko ordainik ez da aurkitu. Horrelako datu-bildumak erauzita adieren sailkapen bat eskaintzen duen euskarazko hiztegi-zirriborroa dugula argi geratzen da. WordNet familiako datu-baseetan aurkitzen diren hizkuntzetan zeharkako loturak, polisemia, sinonimotasuna, hiperonimotasuna eta hiponimotasuna adierazten dituztenak, oinarri izan dira EuroWordNet (Vossen 1998; Vossen 2004) eta MCR (Atserias et al. 2004; Gonzalez-Agirre et al. 2012) eta BabelNet (Navigli & Ponzetto 2010)140 bezalako datu-base eleaniztunak sortzeko (ikusi egun existitzen diren WordNet sareen zerrenda bat 4.17 taulan, lizentzia motaren arabera ordenaturik). Aipatutako ekimenetan erabilitako WordNet datu-baseak guztiz lizentzia librekoak baitira, horietan oinarritutako hiztegi-zirriborroak arazorik gabe sor daitezke ordenagailu lokal batean. Alemanezko GermaNet kasua, berriz, ezberdina da, horren edukiak erabiltzeko lizentzia egokia eskuratu behar delako.141 Aipatutako baliabide horren bertsio osoa izanez gero, datuak beste WordNet batzuetako edukiekin lotzeko bestelako arazorik ez litzateke egongo, GermaNet-eko unitate lexikoak Interlingual Index izeneko aurkibidearen bitartez ingelesezko synset-erako loturak baitituzte (ikus 4.1.3.4 atala). 139 Datuak hainbat WordNet sare batzen dituen MCR 3.0 bildumatik (Gonzalez­Agirre et al. 2012) hartuak dira. 140 http://babelnet.org/. Datu-bilduma horrek WordNet-familiakoak baino askoz ere datu gehiago ditu. Alabaina, euskarari eta euskarazko lemetara bidaltzen dituen erreferentzia interlingualei dagokienez, EusWN, Wikipedia eta Omega­Wiki baliabideetatik erauzitako datuak baino ez ditu egun. 141 Ikerketa helburuetarako (esperimentuak egiteko) lizentzia akademikoa eskuratu dugu. Hiztegi oso bat eraikitzeko erabilpena, aldiz, horrekin ez dago baimenduta. 168 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa Hiztegia zirriborratzeko metodo horren aurrean, jakina, ondorengo kritika egin liteke: Berez, ingelesezko hiztegi baten aurrean gaude, ingelesezko lexemei dagozkien kontzeptuak ditueta. Horri begira espero dezakegu hobekuntzak ekarriko dituen lanketak, corpusetako edukiekin eta bestelako lemategiekiko konparaketak ere aintzat hartzen dituenak (ikus 3.2.3.3 atala), hutsune kontzeptual horiek zehazteko balioko duela. Lehendabiziko froga batek ondorengo emaitza ekarri du: Lau kategoria nagusietako maiztasun handieneko lema, EusWN datu basean ez, baina HB2010 eta EDBL lemategietan, aldiz, bai agertzen dena, euskal adjektiboa da. Aurrean ditugun datuetan oinarriturik berehala egin daitekeen 3.2.3.2 atalean aurkeztu ditugunak bezalako konparaketa bat burutu dugu, ondorengo emaitzarekin: EusWN sareko 19.523 grafia ezberdineko unitate lexikoak ditu (eta 4.16 taula bezalako datu-sortak eskura daitezke horietako bakoitzerako). Unitate lexiko horiek lema-ikurtzat hartu eta beste lemategi batzuekin alderaturik, horietatik 18.216 bi corpus handienetako batean agertzen direla badakigu, eta, ondorioz, lema-ikurraren gaineko maiztasun-datuak ditugu. EusWN-eko 13.281 lema-ikur EDBL datu-basean agertzen dira. Ikur horiek EDBL datu-basean dituen entitate sintaktikoak (kategoria gramatikalak) konpara daiteke EusWN jasota dauden kategoria-etiketekin, horrela bi iturriotako datuetan oinarritutako zirriborroa lorturik. 3.6 taulan aipatu dugun alegia lema-ikurra bezalako kasu batean, emaitza baliotsuak ekartzen digu konparaketak: alegia izen arrunta EusWN datu-basean agertzen da, maiztasun handiko beste bi entitateak, aldiz, ez. Datuak entitate 170 4.17 Taula: WordNet sareak munduan zehar (Bond & Paik (2012:66) lanetik hartua) 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa sintaktikoko mailan konparatzea zeregin erraza da, WordNet-eko synset guztiek kategoria gramatikala adierazten duen etiketa baitute. Arazoa genuke, berriz, EusWN eta EDBL datu-baseen datuak konparatuz homonimiaren inguruko datuak lortu nahiko bagenitu, baso (IZE) eta baso (IZE) bezalako homonimiaren aurrean homonimoei hiztegi-sarrera bana esleitzeko irizpidea defendatuz bero, bederen. EusWN zein EDBL datu-baseetan, homonimia eta polisemiarekin berdin jokatzen da, bestela esanda, kategoria bereko homografoak lema beretzat hartzen dira. Horregatik, euskarazko hiztegi-lemategia eraikitzeko orduan irizpide berari jarraitzeko proposatu dugu 3.4 atalean, homonimoak lema-ikur berdinaren azpian batzekoak liratekeen bi entitate sintaktiko gisa bereizita bada ere. Entitate homonimoen bereizkuntza eta WordNet-eko ordainak entitate egokiari esleitzeko lana eskuzkoa izan beharko litzateke; EDBL datu basea darabilen EusTagger tresnaz etiketaturiko corpusetik lortutako maiztasun-datuak, berriz, ezin izango lirateke zentzu honetan desanbiguatu. 4.3 Eskuzko lana Aurreko ataletan proposatu ditugun metodo automatikoak eta erdi-automatikoak ez ditugu 7.4.2 eranskinean ikus daitekeen EuDeLex hiztegia editatzeko lanetan erabili, ondoren azalduko ditugun arrazoiengatik. Lehenik eta behin, metodo (erdi-)automatikoak ebaluatzeko gold standard gisa erabil daitekeen oinarria sortu nahi izan dugu. Horregatik, alemanezko lemategiaren ia % 10erarako hiztegi-sarrera elebidunak edukiez osatu ditugu eskuz (alemanezko A hizkiko 3406 DeReWo zerrendako lemak). Helburu hori lortu dugu, 4.1 atalean aurkeztu dugun glosario elebidunen zirriborratzeari eta horren ebaluazioari dagokionez. Adiera-aniztasuna eta lexikalizatze asimetrikoa islatzen dituen hiztegi bat metodo erdi-automatikoen bitartez sortzeko abiatzeko proposamena besterik ezin izan dugu egin oraindik. Aipatu bezala, abiatzeko proposamenak bi baldintza betetzea eskatzen du: GermaNet sareko lizentzia egokia alde batetik, eta euskara-alemanezko corpus paraleloen garapenean jarraitzea, bestetik. Adibide batez aurkezten dugu atal honetan alemanezko lemaren polisemia islatzeko eta euskarazko itzulpen-ordainekin osatzeko EuDeLex hiztegiko lanetan erabili dugun 171 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa Aipatutako kasuetan ezarritako itzulpen-ordainak behin-behinekoak dira, eta dokumentaturiko euskarazko ordain egokia zehaztuz gero, ordeztu beharrekoak. Azalpen entziklopedikoak itzulpen-ordaina ordezten duen kasuetan ere, ordain egokirik ote dagoen galdetzen jarraituko dugu. Kasu horietako marka unibokoak ezarri baititugu (izartxoa itzulpen-ordainaren eremuan, definizioaren presentzia), erraz iragaz ditzakegu ebazterik gabe gelditu zaizkigun kasuak, zerrenda gisa emateko, adibidez. Kasu zailak lantzeko, baita EuDeLex hiztegiko beste edozein sarreraren edukia zuzentzeko edo aberasteko ere, erabiltzailearen ekarpenak jasotzea146 baliabide baliotsua izango zaigu. 4.4 Corpus paraleloen ustiaketa Hiztegi elebidunak eraikitzeko lanak corpus paralelo edota konparagarrien ustiapenean oinarritzea joera berritzailea eta emankorra dugu hiztegigintzan. Aurreko kapituluan 146 Erabiltzailearen iruzkinak jasotzeko mekanismo baten hastapena egin dugu (ikus 3.5 atala). 177 Babyklappe DeReWo 39839 iz. f. ‣ 1 ‣ jaioberriak anonimoki zaintzan hartzen dituen erakundeak jarritako atetxoa BAföG DeReWo 29965 iz. (Laburtzapena) n. ‣ 1 HEZKUNTZA ‣ unibertsitate ikasketak burutzeko mailegu publikoa Bahncard DeReWo 23437 iz. f. ‣ 1 ‣ Trenbide sareko deskontu-txartela Bankleitzahl DeReWo 24526 iz. f. ‣ 1 FINANTZAK ‣ finantza-erakundea identifikatzeko zenbakia Bannmeile DeReWo 35506 iz. f. ‣ 1 *barrendegi babestu ‣ elkarretaratzeko eta ekimen publiko egiteko debekua duen gunea Berufspendler DeReWo 28516 iz. bizidun m. ‣ 1 LAN HARREMANAK ‣ lanera egunero trenez, autobusez edo autoz bidaiatzen duena 4.6 Lagina: EuDeLex, azalpen entziklopedikoa duten zenbait sarrera 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa erdia baino ez du estaltzen (19.294 lemek osatzen dute bien intersekzioa), eta, bestalde, lema batzuen konkordantziek sarrera eta itzulpen-ordain gehiegi dituzte hiztegi-sarrera batean agertzeko. Autoreak aipatzen duen bitarteko konponbidea hartzen dugu aintzat: corpus paraleloek eskaintzen dizkigun datuak, KWIC edo konkordantzia paraleloak, alegia, EuDeLex hiztegiko sarrerei erantsi nahi dizkiegu osagai gisa, nahi duenak itzulitako erabilera-adibideak ikus ditzan. Corpus paraleloetatik erauzitako konkordantziak hiztegi elebidunetako sarreretan islatzeko aukera 1990eko hamarkadaren hasieratik aipatu izan den arren (lehenengo aipamenak Atkins 1996: 523; Dickens & Salkie 1996: 556), gauzatu izanaren zenbait adibide baino ez ditugu egun arte. Alde batetik, gorago esan bezala, corpusak hitzen adiera nagusiak dauzka, hiztegi-sarrera editorial batean maiztasun gutxiagoko adieren artean “ezkutaturik” gera litezkeenak. Bestetik, hitz baten adiera helburu-hizkuntzan islatzeko, itzultzaileek maiztasun gutxiko ordainak hautatzen dituzte maiz, hiztegisarrera editorial batean agertzen ez direnak. Wolfgang Teuberten hitzak hona ekartzearren: “The translator's design space is much larger than the language-neutral conceptual ontology (or the traditional bilingual dictionary) would leave us to believe.” (Teubert 2002: 203) Hitz bat hitz batez emateko aukerari erreparatzeaz gain, egitura sintaktikoa ere moldatu, laburbildu, garatu edo helburu-hizkuntzan egokia gertatzen den esapide batekin itzul dezake itzultzaileak, esaldia (eta ez hitza) modu egoki batean islatzeko haren ardura betetze aldera. Esaldia da itzultzailea kezkatzen duen entitateak, eta hainbatetan, paragrafo osoa da aintzat hartzen duena, ez hitza. Giza itzultzaileak baino beste ezerk sortu ezin dituen moldapen horiek dira kalitatezko itzulpenez osaturiko corpus paralelo batek eskaini ditzakeen altxorrak. 179 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa Hiztegi-sarrera editorial batean, lemaren izaerak entitate sintaktiko gisa, hau da, horren kategoria gramatikalak, mantendu ohi dira hizkuntza batetik bestera, helburuhizkuntzan posible den heinean, bederen.148 Errealitatean erabiltzen den hizkera islatzeko, beraz, hiztegi-sarrera elebidunarekin batera, egiazko adibideen ondoan benetako itzulpenak ematea lagungarria da, eta corpusetako konkordantzia paraleloak horretarako baliatzeko jokabide egokia izan daitezke. Zalantzarik gabe, corpus paraleloaren edukien osaera eta kalitatea aldagai garrantzitsuak dira; orain arteko gure esperientziaren arabera, liburuen itzulpenak dira helburu horretarako emankorrenak direnak. 4.4.1 Konkordantzia paraleloak hiztegi elektronikoetan: artearen egoera Itzulpen-corpusetatik erauzitako datuak hiztegi-erabiltzaileari zuzenean erakustea, eta horrela, erabiltzailearen galdeketa benetako erabilera-adibideez eta horien itzulpenez erantzutea, joera berria dugu hiztegigintza elebidun elektronikoan. Bide berriak jorratzen dituzten bi hiztegi-atari aipatuko ditugu ondorengo ataletan. Linguee izeneko egitasmoa 2007an sortu zen, eta 2009tik aurrera, erabiltzaile-interfazea erabilgarri dago edonorentzat.149 2015ean, 25 hizkuntzatako datuak jaso, eta horien arteko oinarrizko hiztegi-sarrera elebidunak eta itzulpen-adibideak eskaintzen ditu. Itzulitako esaldien datu-baseak interneten aurkitutako testu paraleloak ditu. 148 Batzuetan, helburu-hizkuntzan posible dena azken mugetaraino jorratzen da, kategoria gramatikala mantentzearren. Horrela, 3.2.2.4 atalean esan bezala, Euskal WordNet datu-base lexikaleko unitate lexikoak ingelesezko hainbat izenetako ordainak eratorritako formak dira. Horietako hainbat ez dira euskarazko hiztegi-lemategi batean eratorritako forma horretan aipatzen. 149 Ikus http://www.linguee.com. 181 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa Ikus dezagun 4.7 lagineko adibidea, gaztelaniazko “falda” lema polisemikoaren ingelesezko itzulpenak dituena. Ikusten dugunez, galdeketaren erantzunak biltzen dituen orri honen goiko partean, hiztegi-sarrera elebiduna dator, eta gaztelaniazko hitzaren ezaugarri morfosintaktikoak eta hiru adieretarako ingelesezko ordain bana ematen ditu. 182 4.7 Lagina: Linguee EN­ES: s.v. 'falda' 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa Horrez gain, hitza entzuteko aukera ematen duten botoiak, eta “falda” ordainez osatutako ingelesezko hitz anitzeko unitate lexikoak ematen dira “adibide” gisa. Azpian, ingelesezko zein gaztelerazko Wikipediek ematen dituzten definizio laburrak ikus daitezke, dagokion gezian klikatuz. Horraino, beraz, oso eskaintza oinarrizkoa da ikusten duguna. Hortik behera, itzulitako adibide-esaldiak datoz, eta irudi honetan, horien parte txiki bat baino ez dugu islatu. Ikusten denez, gaztelaniazko hitza zein ingelesezko ordaina nabarmentzen dira, bilatutako hitza eta ordainak testuinguruetan zehar bizkorrago ikusteko. Honelako esaldi-bildumaren balioa bistakoa da: hiztegi-erabiltzaileak haren kasuari hurbiltzen zaion testuingurua bilatuko du, edota kasuz kasu nola itzuli den ikusi. Jakin nahi duena, beharbada oso galdera berezitua izan liteke, termino gisako erabilera bat, esaterako, hala nola ibilgailu-motorreko pistón de falda corta ingelesez “short skirt piston” ote den, eta datu-base terminologiko egokirik ezean, hemen bai erantzun bat aurkitzen du, kasualitatea dei badiezaiokegu ere. Gaztelania-ingelesa konbinazioan kasu horretarako banku terminologikoak egon badaude150; baliabide gutxiagoko hizkuntza bikote baterako, aldiz, corpus paraleloak baliatzen dituen tresna bat edukitzea bereziki lagungarria dela iruditzen zaigu. Linguee gunean bertan ematen diren ikustaldi handiko sarrera-zerrenden arabera (ikus 4.5 irudia), ondorengoa bezalako kasuak dira oso maiz baliabide honen bitartez argitzen saiatzen direnak: hizkuntza batek berezko dituen hitz anitzeko esapideak, gaztelaniazko en cuanto a kasu. Ikus ditzagun horren itzulpenak 4.8 laginean: 150 Egun, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak batzen dituen IATE datu-base terminologikoa puntako baliabidea dugu; ikus http://iate.europa.eu. 183 4.5 Irudia: Linguee ES: ikustaldi­maiztasun zerrenda 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa Ikusten dugunez eta espero genuenez, en cuanto a esapidearen ingelesezko ordainak ezberdinak dira testuinguruaren arabera. Ordain bakar bat ere ez da errepikatzen. Kasu batzuetan, ohiko hiztegi-sarrera batean aipa litzatekeen ordain zuzenik ez dago, bigarren adibidean duguna kasu: genitibozko egitura baten bitartez itzultzen da gaztelaniazko esapidea. Aipatzekoa da ere gaztelaniazko laugarren adibideko en cuanto egiturak, grafiaren hurbiltasuna gorabehera, ez duela zerikusi semantikorik bilatutako en cuanto a esapidearekin; horra hor atari honetan erabilitako metodoaren muga bat. Erabiltzailearentzako onura, berriz, agerian dago: ohiko hiztegi-sarrera batean agertuko ez litzaizkion itzulpenak, testuinguru bana iturri duten itzulpenak datozkio hemen. Bestalde, maizen gauzatzen diren bilaketa horiek ikusita, ondorengo susmoa datorkigu: hitz anitzeko unitate ugari dira zerrendetan, erabiltzaileek hitz anitzeko unitate horiek testuingurudun itzulpenak ematen ez dituzten beste hiztegi batzuetan aurkitzea espero ez dutelako ote da hori? Hiztegien erabileraren gaineko ikerketagaldera irekia dugu hemen. Linguee atariko garatzaileek haien metodoen berri ematen ez badute ere, bistan da corpusaren adibide-esaldi guztien artean kontsulta bat erantzuteko egokienak hautatzeko logaritmoak ere erabiltzen direla, oso esaldi motzik edo luzerik ez baitago, ezta oso testuinguru edo hitz bitxirik daukan esaldirik ere. Adibide “onak” hautatzeko logaritmo 184 4.8 Lagina: Linguee ES­EN: s.v. 'en cuanto a' 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa automatikoak garatu izan dira, eta zenbait kasutan horiek erabiltzeko arautegiak publikoak dira, Kilgarriff (2008) adibide. Glosbe hiztegi-ataria151 euskarazko esaldiak eta hiru erdara nagusien gainerako hainbat hizkuntzetako itzulpenak eskaintzen dituen baliabide bakarra da egun, guk dakigunez. Izan ere, hizkuntza bikote askorentzako itzulpenak ditu atari horretako datubaseak. Ehun bat hizkuntzatan ditu loturak, euskaratik edo euskarara, eta arlo jakin batzuetarako baliabide baliotsutzat jo dezakegu dagoeneko, informatikarekin zerikusia dutenak, alegia. Izan ere, software-lokalizazioetako edukietan oinarritzen dira Glosbe datu-baseak dituen euskarazko laginak batez ere. Horri begira, Glosbe atariko garatzaileek mota guztietako testu paraleloak aurkitu eta datu-basean sartzeko asmoa azaltzen dute; euskara-alemana bikoteari dagokionez egun ditugun mugak ezagunak dira (ikus 4.1.1). DE-EU bikoterako ere datuak eskaintzen eta API baten bitartez doan ematen dituenez, iturri horretara jo dugu, EuDeLex hiztegiko erabiltzaile-interfazerako DE-EU corpusak ustiatzen dituen eta konkordantzia paraleloak bistarazten dituen aplikazioa garatu bitartean: egun, Glosbe datu-baseko edukiak aurkitzen ditugu EuDeLex hiztegiko bilaketa-emaitzen azpian. 4.4.1.1 Corpus paraleloak hiztegigintzan: zenbait ondorio Itzulpen-corpusak hiztegigintzan baliatzea, bai hiztegigilearentzat eta bai hiztegi erabiltzailearentzat ere aberasgarria da, zalantzarik gabe. Corpusak tamainaren eta osaeraren arabera eskaini ditzakeen adibideek eta itzulpenek hiztegi elebidun arruntetan aurkitutako edukiak aberasten dituzte. Corpusen garaiaren aurretik egiten zen legez, adibide-esaldiak eskuz hautatzea eta dagokion hiztegi-sarreran txertatzea lan erraldoia izaten zen. Gaur, corpus-konkordantziek errazten diote hiztegigileari eduki egokienak hautatzeko lana. Ibon Sarasolaren Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) corpus elebakar batetik eskuz hautatutako erabilera-adibideak baliatzearen etsenplu bikaina da. Adibiderik egokienak eskuz aukeratzeko lana gauzatzeko baliabiderik ez dagoenean edo ahalik eta adibide gehiago emateko asmoz, erabiltzaileak bilaketa egiten duen momentuan sorturiko corpus-konkordantziak erants dakizkioke hiztegi-sarrera estatiko 151 Ikus http://eu.glosbe.com/eu/. 185 4 Aleman­euskarazko ordainen definizioa bati, goian aipatutako DWDS atarian gertatzen den legez. Corpus paraleloetatik automatikoki erauzitako itzulpen-adibideak hiztegi elektroniko baten sarreretan zuzenean txertatzea joera berria da; eskuz landu gabeko hizkuntza bikote askotan, corpus paraleloetan oinarriturik automatikoki sortutako hiztegiak dira baliabide eskuragarri bakarrak. Dena den, kalitatezko corpus-hiztegigintza batean eskuzko lanaren premia ezin dugu ahaztu, metodo automatikoen bitartez sortutako emaitza desegokiak iragazteko eta hutsuneak atzeman eta betetzeko orduan, batik bat. 186 5 Ondorioak 5 Ondorioak Tesi honetan, azkenengo bost urteotan burutu ditugun ikerketa-lanak aurkeztu ditugu. Euskarazko eta alemanezko hiztegigintza elebiduna izan da jorratutako ildo guztiek elkarrekin duten gaia. Hiztegi berria sortzea zen asmoa, euskara-alemanezko hiztegi elektronikoa, hain zuzen ere. Asmoa gauzatzeko bidean, Hiztegigintza Historikoan, Metalexikografian, Hizkuntzalaritza Konputazionalean eta Hiztegigintza Aplikatuan kokatuko genituzkeen lanak egin ditugu. Lau arlo horietako bakoitzeko ikerketa-ildoak jorratu ditugu, euskarazko testuinguruan berrikuntzatzat jo ditzakegunak. Bakoitzean urrats batzuk egin ditugu, eta bideari nola jarraitzeko proposamenak gehitu. Tesi hau hiztegigintza lan-erreportaia gisa ulertzen dut, urrats horiek dokumentatu eta aurrera daraman eztabaidetarako aurkeztu nahi dituena. Lehenik, gaiari ikuspuntu diakroniko batetik hurbildu gara. Alemana-euskara konbinazioan gaur arte ditugun lanak aztertu ditugu, horien artean XIX. mendeko hiru lan. Lan haien lehendabiziko azterketa bat, tesi honetarako sakondu eta osatu duguna, Lindemann (2011) artikuluan aurki daiteke. Humboldt (1817) lanaren parte den 600 bat sarrera dituen euskara-alemanezko hiztegia da sortu zen garaian argitalpena izan zuen bakarra. Beste biak, Mahn (1840) eta Charpentier (1823b) lanak dira. Bigarrenik aipatutako eskuizkribua inprimatutako edizio gisa dugu egun, edukien azterketa sakonarekin batera. C. A. F. Mahnen datu-bilduma lexikografikoari, berriz, iturri askotatik ekarritako euskarazko formen multzo erraldoi horri, arreta zor zaio oraindik, euskararen Hiztegigintza Historikorako egin dezakeen ekarpena neurtu ahal izateko. Eskuizkribu horren gaineko zalantzak ugariak dira, gainera. Eskuizkribuaren laginak aztertu ondoren, zenbait aurkikuntza eta ebidentzia berri aurkeztu ahal izan ditugu, datuen iturriei eta eskuizkribuaren datazioari dagokienez. Eskuizkribuaren balizko edizio bati begira, lehenengo ohar batzuk gehitu ditugu eskuizkribuko datu lexikoez eta horien iturriak jasoko lituzkeen edizio digital baten egituraz, xml dokumentu batean. XIX. mendeko alemanezko euskalaritzaz geroztik, beste hiru lan ditugu euskaraalemanezko hiztegigintza elebidunean, 1968ko, 1999ko eta 2007ko argitaratuak, hain 187 5 Ondorioak zuzen ere. Hiru lan horiek deskribatu ditugu, eta lan horiek aleman-euskarazko hiztegi berri baten garapenerako zer ekarpen egiteko duten galdetu. Tesiaren bigarren atalean, euskararekiko eta alemanarekiko hiztegigintza elektronikoan dugun artearen egoera aztertu dugu, aro elektronikoaren aurreko zenbait lan ere kontuan hartuz. Hainbat paperezko zein formatu elektronikoan datozen hiztegitako laginak ikusi eta elkarrekin konparatu ditugu. Gaurko hiztegi elektronikoak edukiaren aldetik hiztegigintza elebiduneko klasikoen mailara iristen ote diren izan da horien inguruan egin ditugun galderetako bat. Hiztegi elektronikoen egiturari eta formatu digitalak egin dezakeen ekarpenari buruzko oharrak egin ondoren, funtzio zehatz bati erantzuten dioten hiztegien ingurukoak aztertu ditugu, alemana bigarren hizkuntza gisa ikasten duenarentzako hiztegi baten ezaugarriak, alegia. Euskarazko hiztegi elebidunen atalean, galego eta portugeserako existitzen den hiztegigintzacorpusen ereduari jarraitzen dion egitasmoaren inguruko hausnarketa egin dugu. Bigarren ataleko irizpideetatik abiatuz, proposamen zehatz batera igaro gara hirugarren atalean: alemana eta euskara lotzen dituen EuDeLex hiztegi elektroniko elebiduna delako egitasmo berria egituratzeari ekin diogu. Maiztasunean oinarritutako lemategiak proposatzen ditugu EuDeLex hiztegiaren lehenengo argitalpen batean lehengai gisa erabiltzeko. Alemanaren kasuan, corpusetan oinarritutako maiztasunlemategia eskuragarri dago, DeReWo-40.000 zerrenda, alegia. Lemategi hori garatzeko metodologia hartu dugu oinarritzat euskarazko oinarrizko lemategia eraikitzeko. Horretarako, euskarazko hainbat corpusetako, hiztegitako eta bestelako baliabide lexikaletako datuak erabili ditugu. Ikerketa urrats horiek I. San Vicenterekiko elkarlanaren fruitua dira, eta Lindemann & San Vicente (2015a; 2015b) artikuluetan jasota daude lehendabizikoz; tesi honetarako, emaitzak osatu ditugu datu gehiago aintzat hartuz eta horien azterketa sakonduz. DE-EU norabideko hiztegi-sarreretako elementuen antolaera proposatu dugu jarraian, alemanezko lau kategoria gramatikal nagusientzat. EU-DE norabideko sarreren egituraz ere zenbait gogoeta gehitu ditugu, horien artean, EDBL datu-baseko edukietan euskarazko lema bakoitzari dagozkion entitate sintaktikoak zirriborratzeko proposamena. Laugarrenik, EuDeLex hiztegia alemana-euskarazko itzulpen-ordainez osatzeko egun arte egin ditugun urratsak izan ditugu hizpide, baita helburu horretarantz proposatzen 188 5 Ondorioak ditugun etorkizuneko urratsak ere. Alemanezko A hizkirako, hau da, proposatutako lemategiaren % 10erako (3.400 bat lema) hiztegi-sarrerak editatu ditugu, alemanezko lemaren gaineko argibideak, lemaren polisemia desanbiguatzea eta euskarazko ordainak barne. Alemanezko maiztasun-zerrendako 40.000 lementzat euskarazko ordainak lortzeko metodo sorta ezarri dugu hizkuntzalaritza konputazionaleko lankideekin elkarlanean, eta aurretik eskuz landutako datuak baliatu ditugu metodo erdiautomatikoen eta automatikoen bitartez sorturiko euskaraz-alemanezko glosario elebidunen egokitasuna ebaluatzeko. Glosario elebidunak sortzeko metodo sorta eta horien ebaluazioa Lindemann et al. (2014) lanean aurkeztu ditugu lehenik. Hiztegigintza konputazionaleko metodook eskuzko lana neurri nabarmen batean murrizten laguntzen dutela argi geratu da. Bestalde, ez dago zalantzarik hiztegigintzan eskuzko lana ere berebiziko baliabidea izaten jarraitzen duela, automatikoki sortutako zirriborro-datuak egiaztatu eta osatzeko, baita datu horiek EuDeLex hiztegiko sarreretan jasotzeko ere. Batik bat, polisemia eta lexikalizatze asimetrikoa dira orain arte erabili ditugun metodo automatikoek aintzat hartzen ez dituen arazoak. Egoera hori gainditzea etorkizu hurbileko erronka dugu, eta haranzko bide metodologiko bat aipatu dugu. Ondorengo baieztapenak burutu ditugun ikerketa guztietan egiaztatu dira, baita tesi honen testuan zehar ere: Lehenik, xml bezalako egitura erabiltzen duten hiztegigintzarako software-aplikazioak hiztegia egituratu eta editatzean erabiltzea zentzuduna dela ondorioztatu dugu, horrelako egiturak eskaintzen dituen abantailez baliatzeko. Bigarrenik, hiztegigintza elebidunak, alde batetik, eta corpus hizkuntzalaritza eta hizkuntzalaritza konputazionalak, bestetik, elkar elikatzen dutelako ebidentzia aurkitu dugu behin eta berriz. Hizkuntza bikote baten inguruan alde batean zenbat eta gehiago garatu, orduan eta aberatsago bihurtzen da beste aldea ere. EuDeLex hiztegi elebidunaren eta aleman-euskarazko corpus paraleloen garapena ditugu gogoan batez ere, elkarren baldintza baitira: Hiztegiak corpus paraleloetako datu aberats eta modu egoki batean prozesatuak behar ditu, eta corpus paraleloek kalitatezko hiztegia behar dute, esaldi- eta hitz-mailan lerrotzeak burutzeko tresna automatikoek erabil dezaketena. Hasieran aipatu dugun asmoari begira, aleman-euskarazko hiztegi elebiduna garatzeari, zenbait urrats teoretiko zein praktikoak egin ditugu. Tesi honen bitartez 189 5 Ondorioak proposamen emankorrak egin ditugula espero dugu, aleman-euskara hizkuntza bikoteko hiztegi osoa lantzeari begira, baita euskarazko hiztegigintza elebidunean orain arte arreta gutxi izan duten konbinazioetako egitasmo berriei begira ere. Hiztegigintza lanerreportaia dugu tesi hau, euskarazko testuinguruan oraindik ohiko bihurtu ez den formatua, eta horren bitartez interesa dutenentzat ekarpen baliagarria egin izana espero dugu. 190
addi-4b1a70e198fc
https://addi.ehu.es/handle/10810/17497
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2015-12-01
science
Lindemann, David
eu
Hiztegigintza elebiduna: Euskara-Alemana
2015-12-02 Hiztegigintza elebiduna: Euskara-Alemana Egitasmoak eta funtzioak (1) 1. Egitasmoa: Hiztegi elebidun elektroniko bat Hiztegiaren funtzioa: Alemana ikasten diharduten euskaldunentzako hiztegi elebiduna Balizko erabiltzaileak: EU-L1 DaF-ikasleak Bigarren Hezkuntzan: 1332/ikasturte EOI/Unibertsitatean: 1025/ikasturte DE-EU itzultzaileak ➔ Reuter & Wolff 2007 2015-12-02 Hiztegigintza elebiduna: Euskara-Alemana Egitasmoak eta funtzioak (2) 2. Egitasmoa: Tesia Tesiaren funtzioa: „Werkstattbericht“, lan-erreportaia... (a) eztabaida metalexikografikorako (b) antzeko arazoak lantzen dituzten hiztegigileak (izango) direnentzako ideiak eta argibideak proposatzeko 2015-12-02 Hiztegigintza elebiduna: Euskara-Alemana “Hiztegigintza Elebiduna: EU-DE” tesiaren egitura I. Hurbilketa diakronikoa XIX. mendea Humboldt 1817 Mahn (ms.) Charpentier 2002 [1820] XX. mendetik egun arte Löpelmann 1968 Kühnel 1999 Euskara-Alemana Hiztegia (Martínez Rubio 2007) II. Hiztegigintza elebiduna gaur egun Oinarrizko zenbait ohar Alemanezko hiztegi elebidun elektronikoak Euskarazko hiztegi elebidun elektronikoak Euskarazko hainbat hiztegiren konparaketa Hizkuntza ikasleentzako hiztegigintza elebiduna DaF ikasleentzako hiztegien inguruko irizpideak Hiztegien funtzioak eta hiztegien erabilera Eranskinak Mahn 1840 (ms.): Lagin baten transkribaketa Hiztegi laginak (EU) Maizasun zerrendak (EU) EuDeLex hiztegia Estatistikak Eskuz landutako edukiak IV. DE-EU itzulpen-ordainen definizioa Glosario elebidunen zirriborratze automatikoa Metodoak, ebaluazioa, emaitzak Polisemia eta lexikalizatze asimetrikoa Arazoa, metodo semi-automatikoak Eskuzko lana Adibide-perpausa elebidunak III. EuDeLex hiztegiaren egitura Makroegitura: Maiztasunean oinarritutako lemategia DE: DeReWo-40.000 abiapuntu EU: “Euskarazko DeReWo bat” Mikroegitura Hiztegi artikuluak: XML Hiztegi artikuluak: argibide motak DE-EU artikuluen egitura: proposamena EU-DE artikuluen egitura: proposamena Erabiltzaile-interfazearen egitura 2015-12-02 Hiztegigintza elebiduna: Euskara-Alemana Hitzaldi honen egitura I. Hurbilketa diakronikoa XIX. mendea Humboldt 1817 Mahn (ms.) Charpentier 2002 [1820] XX. mendetik egun arte Löpelmann 1968 Kühnel 1999 Euskara-Alemana Hiztegia (Martínez Rubio 2007) II. Hiztegigintza elebiduna gaur egun Oinarrizko zenbait ohar Alemanezko hiztegi elebidun elektronikoak Euskarazko hiztegi elebidun elektronikoak Euskarazko hainbat hiztegiren konparaketa Hizkuntza ikasleentzako hiztegigintza elebiduna DaF ikasleentzako hiztegien inguruko irizpideak Hiztegien funtzioak eta hiztegien erabilera III. EuDeLex hiztegiaren egitura eta edukien zirriborratze (semi-)automatikoa Makroegitura: Maiztasunean oinarritutako lemategia DE: DeReWo-40.000 (IDS) abiapuntu EU: “euskarazko DeReWo” bat Mikroegitura XML DE-EU hiztegi-artikuluen egitura DE-EU hiztegi-artikuluen egitura Glosario elebidunen zirriborratze (semi-)automatikoa Metodoak, ebaluazioa, emaitzak EU: Entitate sintaktikoen eta adieren zirroborratzea, HAP alorreko baliabideak ustiaturik Abiatzeko proposamenak Corpus paraleloetatik erauzitako erabilera-adibideak Erabiltzaile-interfazea, 1.0 bertsioa 2015-12-02 Hiztegigintza elebiduna: Euskara-Alemana DE eta EU hiztegigintzari buruzko zenbait ohar Hiztegi elektroniko elebidunak DE gehien erabilitako hiztegi elektronikoak ez dira paperezko klasikoen mailara iristen Hiztegi elektroniko elebidunak EU (Salbuespen bat salbuespen) paperezko hiztegien moldapen elektronikoak dira guztiak Hiztegiak EU Makroegitura eta mikroegitura ezberdinak Hiztegien erabilerari buruzko ikerketarik oraindik ez 2015-12-02 Hiztegigintza elebiduna: Euskara-Alemana Bi proposamen Euskararen Hiztegigintza Corpusa Ereduak: Corpus Lexicográfico do Português Corpus lexicográfico da lingua galega “Dicionario de Dicionarios” Metodoa: OEH parsing lanak Lematizazioa 1977arteko hiztegiak Hiztegi berriagoak: Parsing lanak Hiztegien erabilerari buruzko zenbait ikerketa-galdera, EU-DE konbinazioa adibide 1. Ikasten ari diren L2 hizkuntzan, zer maila dute ikasleek? 2. Zenbat (eta zein) L1/L2 hizkuntzatan dagoeneko eskuratu dituzte gaitasunak? 3. Zein hiztegi elebidun eskuragarriak dituzte L1-L2 konbinazioan? 4. (3) puntuko hiztegietatik, zeintzuk ezagutzen dituzte? 5. Zeintzuk dira gaztelania L1 duten ikasleek erabiltzen dituzten hiztegi eta bestelako baliabideak? 6. Zeintzuk dira euskara L1 duten ikasleek erabiltzen dituzten hiztegi eta bestelako baliabideak? 7. Euskara L1 duten ikasleek zubihizkuntzako hiztegia erabiltzen badute: Zeintzuk dira arrazoiak? 2015-12-02 Hiztegigintza elebiduna: Euskara-Alemana Ebaluazioaren emaitza guztiak 2015-12-02 Hiztegigintza elebiduna: Euskara-Alemana Argitaratze prozesua: TshwaneLex Dictionary Writing System aplikazioak hiztegiaren edukiak XML fitxategi batera esportatzen ditu Guk egindako perl-script batek XML datuak MySQL taula batean jasotzen ditu. Taula Unibertsitateko zerbitzarian instalatzen da. Erabiltze interfazea DE-EU norabidean phpscript bakarrean oinarritzen da. php horrek EuDeLex MySQL datu basean eta WikimediaAPI-interfazeen bitartez galdeketak egiten ditu, erabiltzailearen eskaerari erantzunez. Datu haiek html formatuan ematen ditu. EU>DE norabiderako beste php bat sortu dugu. Oraingo bertsioan, hemen euskarazko bestelako hiztegi-atarietara lasterbideak baino ez du eskaintzen. 2015-12-02 Hiztegigintza elebiduna: Euskara-Alemana Egindakoa eta proposatutakoa: Laburpena EuDeLex Hiztegia Lemategiak DE, EU Mikroegiturak 5.100 bat hiztegi-artikulu eskuz landuak Zirriborroak Ordain-bikoteak Euskaraz: Entitate Sintaktikoak, Adierak Erabiltzaile-interfazea Proposamenak EuDeLex eskuz landu ahala EDBL eta EusWN aberastea Bestelakoak Mahnen eskuizkribua Euskararen Corpus Lexikografikoa Hiztegien erabilerari buruzko ikerketa Hiztegi elebidun berriak zirriborratzea: Euskara eta WordNet duten hizkuntzak
addi-56e1442d0350
https://addi.ehu.es/handle/10810/17522
addi
cc-by-nc 4.0
2016-01-14
science
Amezaga Etxebarria, Asier
eu
Harritik herrira. Gabriel Arestiren paperak euskal kultura eta gizartean, 1954-2014
3 LABURPENA Gabriel Aresti Segurola (1933-1975) euskal literaturako idazle nagusietako bat dela inork gutxik ipiniko luke dudatan gaur egun, bere obra eta posizio-hartzeek astindu eta iskanbila ederrak sortu bazituzten ere. Hainbat kale eta erakundek izena zor diote Arestiri eta urtero, gutxienez, omenaldi publiko pare bat eskaintzen zaizkio. Ikerketa honek Arestik gaurko euskal kultura eta gizartean jokatzen duen papera ulertu nahi du, horretarako bere bizitza eta obra zelan egokitzen diren aztertuko ditut, interpretazio aniztasunari arreta berezia jarriz, aniztasuna baita, hain zuzen ere, moldagarritasunaren berri eman dezakeena. Zentzu horretan, ikerketa honek galdera hauek erantzun nahi ditu: Zenbateraino eta zeren bitartez osatzen du frankismo garaiko euskal literatura eta kulturaren gaineko narratiben bitartekaritza? Zerk bihurtu du Aresti euskal kulturaren ordezkari, adibidez, bere koroatzean, Espainiako Erregearen aipamenaren duin izateko? Zelan mantentzen dute hainbat eragilek bizirik bere obra? Obraren bizirik mantentze horretan, zer alde dago batzuen eta besteen interpretazioen artean? Literatura eta kulturaren soziologiak tresna egokiak eskaintzen dituzte Aresti euskal kultura legitimoan txertatzeko igarotako prozesua aztertzeko. Baina ahalbidetzen dituen interpretazio anitzei erreparatzeko, komunikazioaren soziologiak bere egin dituen zenbait kontzeptu ezinbestekoak suertatuko zaizkit, komunikazioa bitartekaritza, performatibitate eta artikulazio-prozesu gisa ulertzen duen neurrian. Azken batean, produkzio kulturalaren harrera ulertzeko ikerketa kulturalen aportazioekin elikatu da neurri handi batean. Arestiren gaineko omenaldiak eta aktualizazioak izango dira harreraren polora gerturatuko didatenak, hauek hizketaekintza gisa aztertuko ditut, idazlearen adierazleen errepikak eta erreplikak dialogismoaren bitartez analizatuz. Objektu anitza da ikerketa honetan aztertzen dudana, interpretazio-aukera zabalen eskaintza aztergai dudan neurrian. Horrek interpretazioen interpretazioa egiteko tresna teorikoen aniztasunera eraman nau. Lau gizarte-topologia edo soziala irudikatu eta ulertzeko modutan bereiztu dut ikerketa-objektua. 4 Lehen topologian, Arestiren obra esparruaren kontzeptuaren bidez kokatuko dut, 1959tik 1979era. Euskal literaturak euskal kultura esparruaren baitako norgehiagoken baitan funtzionatzen zuen neurrian ez zuen autonomiarik. Zentzu horretan, Arestiren obra euskal kulturaren norgehiagoka zabalagoen baitan ulertu beharra dago. Aresti esparru horren transformazioan aktibo nagusienetakoa izan zen, bilakaera hori gauzatu zuen belaunaldiaren posizio-hartze eta disposizio estetikoekin bat eginez. Hala ere, bere posizio-hartzeek poeta madarikatua bihurtuko zuten zentzu bikoitzean, berak bere buruari ezartzen zion arau gisa (poeta outsider), baina baita esparruko bestelako eragileek bere heterodoxia juzkatzeko esleitzen zioten papera zen neurrian. Hala ere, errekonozimendu zabala jasoko zuen, bereziki hura hil eta euskal literatura esparru propio bat sortzen joan zen neurrian, bere posizio-hartze polemikoak azertu bihurtuz. Bigarren topologian, poetaren memoria zertu eta moldatzen dituzten tokien bitartez aztertu dut, interpretazio-gune sinbolikoen bitartez. Orokorrena modernitatea bera da, hausturaren belaunaldiari euskara eta euskal literatura modernizatzea esleitzen zaizkio, horrek dakartzan nazio-eredu eta desharagitze-prozesuekiko kritikekin. Euskara ere gune gisa aztertu dut, Aresti egungo ereduaren aldekoa izan zelako, euskara klaro baten aldeko apustua egin eta h-aren inguruko ika-mikan murgildu zen neurrian. Baina horretaz gain, bestelako mundu batean ere parte hartu zuen, La Concordia tertuliaren inguruan ezaugarritu zena. Bertan, espainiar esparruetan jokatzen zuten antifrankisten mahaikide izan zen. Horretaz gain, beste bi gune ageri dira, Arestiren poesian garrantzia handia izango dutenak, Arantzazu, Zerua, eta Bilbo, Infernua. Interpretazio-gune horiek, Arestiren presentzia bermatzeaz gain, forma ematen diete Arestiren biografiari zein bere obren gainean egiten diren interpretazio nagusiei. Hirugarren topologian, Arestiren omenaldietan honek jokatzen duen objektu-izaera aztertuko dut, hainbat instituzioei izena eman eta, omenaldietan, eragile ezberdinei topagunea osatuz. Totemaren antzera, gurtu beharreko objektua izan ohi da, horretarako dagokion liturgia jarraituz: batzuk bere testua probokatuko dute, honen izaera inaugurala indartuz; besteek testua inbokatuko dute, honen gaurkotasuna aldarrikatuz. Horretaz gain, branding-erabilerak ere izango ditu, hainbat instituzioen izendatzaile eta, batez ere, Bilboko Udalak –Miguel de Unamuno, Blas de Otero eta Ángela Figuerarekin batera— eskaintzen dizkion Saria eta Egun Instituzionaletan. 5 Laugarren topologian, poemen aktualizazioak edukiko ditut aztergai, hau da, hauen adierazleen errepikak, hizketa-ekintzetan osatzen diren transformazioei erreparatuz. Adierazle horiek ritorneloak osatzen dituzte, haragitutako afektuak katalizatzen dituzten neurrian. Honela, Nire aitaren etxea poema ezagunaren ritorneloak topikan eragingo luke, gorputzak lurraldearekin osatzen duen harreman ezberdinak katalizatzen dituen neurrian. Hainbat poemetan eta poema-liburuen izenburutan ageri den harriak, ostera, fonika mobilizatuko lukete, herriarekiko duen ahoskera eta entzuera gertutasuna dela eta. Bukatzeko, Egun da Santi Mamina poeman, hainbatetan musikatua izan den neurrian, melodikak egingo luke bitartekaritza. Bukatzeko, ikerketa honek egin ditzakeen ekarpenei erreparatuko diet. Euskal kulturari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan zertutako autonomia markoan, Arestiren belaunaldiak euskara erdigunean kokatzea lortu bazuen, egun horrek dituen inplikazioei erreparatuko diet. Horretaz gain, ikerketa osoan zehar agertu den bilakaeraren kontakizun historikoa egingo dut, euskal gizartearen bilakaerak Arestiren aktualizazio eta omenaldiekin duten harremanari erreparatuz. Bukatzeko, gogoeta soziologikoa plazaratuko dut, ezinbesteko papera jokatzen duten baina azaltzeko irudikapenen logikatik aldendu behar izan diren afektuei buruz. 21 Testu honi azken ukituak ematen ibili naizen bitartean, Oskorri taldeak bere ibilbide luzeari agur esan dio, Bilboko Arriaga Antzokian azken kontzertua eskainiz. Furra, furra abestiak liluratu egiten ninduen, kotxean gindoazela, gurasoei etengabe eskatzen omen nien kantua ipintzeko, hizketan ikasi berriaren ahoskera traketsean. Horrekin batera, Gora eta gora beti, Guretzat edo Bizkaiko aberatsak bezalako kantuen bitartez orain aztergai dudan poetari hurbilduko nintzaion, kantuen atzean poetarik zegoenik pentsatu aurretik. Ikerketa honek Arestirekin ezartzen ditugun harremanak aztertu nahi ditu, gure kotxeko kasetean sartuz, elkarren bitartekari nola egiten duen eta bitartekaritza horretan nola guretu egiten dugun. Gabriel Aresti erdigunean kokatzen badut ere, berak eskaintzen dituen konexioak dira aztertuko ditudanak. Noski, horretarako bere idatzietatik igaro beharko naiz, beste arloetan zertu egiten den igarobide gisa. Azken batean, Aresti ez zen soilik hildako idazle bat, euskaltegi baten eta kale mordoren izendatzailea ere bada, e-postan aktibatu nituen Interneteko abisuetan luzez izendatzailea gaineratzen zaio idazleari –izen bereko kaleko edo euskaltegiko berriak, hain zuzen ere-. Oskorriren agurrarekin batera, Aresti komikiko pertsonaia ere bihurtu da, Adur Larrearen eskutik, agortua egotetik urrun, bitartekaritza berriei bidea ematen die etengabe. Ikerlanari Harritik herrira. Gabriel Arestiren paperak euskal kultura eta gizartean, 19542014 izenburua eman diot, idazlea hainbat arlotan zelan txertatzen den ulertu nahi duelako. Agerian denez, kronologikoki, bere lehen idatzietatik abiatzen banaiz ere, bere heriotzetik hiru hamarkadaren ondoren gertatutakoaren berri ere eman nahi dut. Azken batean, publikoak bere bizitza eta obraren bitartekaritza egiteko moduak ulertu nahi ditudalako. Ikerketa-objektuaren definizioa ikerketa beraren emaitza izan da, testualitatearen nagusitasunaren eta ikertzailearen bozeramailetzaren gaineko gogoetaren ondorio. Horri aurre egiteko aukeratu dudan estrategia hartzaileek eta publikoak Arestiren obra eta bizitzarekin egiten duten horri erreparatzea izan da. Ohizko arauak jarraituz, marko analitikotik abiatuko naiz gaia epistemologikoki, teorikoki eta metodologikoki kokatzeko. Bertan, objektuaren aniztasuna azpimarratuko dut, aniztasun horretatik uler litekeelako hurrengo kapituluetan jorratuko ditudan gaiak. Kapitulu horiek gizarte-topologia edo soziala irudikatu eta ulertzeko modu ezberdinekin datoz bat. 22 Lehen kapituluan, Arestik bizi eta eragin izan zuen testuinguruan kokatuko dut, esparruaren teoriarekin bat datorren topologia erregionalaren bitartez, bere lehen idatzietako testuingurutik abiatuko naiz 1953an, bere heriotza eta, Gernikako Estatutuaren garapenarekin batera, euskal literatura esparru baten garapeneraino, 1979an datatu dut hori. 1953tik 1979ra doan aldian transformazio ugari eman ziren euskal kultura esparruan, aldaketa sozioekonomiko eta politikoekin batera. Gerraosteko isiltasunetik abiatuta, euskal kultura lantzeari ekin ziotenen artean dago Aresti, horretarako gerraurreko garaiarekin jarraikortasuna ziurtatzen zuten belaunaldiarekin hainbat haustura suertatu behar izan ziren, testuingurura molda zitekeen euskara erdigunean jarriz. Poesian, Arestiren Harri eta herri (1964) izango zen belaunaldi berriaren garaikur nagusietako bat, nagusituko ziren disposizio estetikoetan eragin eta partekatu zituen Arestik. Hala ere, poeta madarikatuaren papera jokatu zuen, belaunaldi zaharreriko zein berriarekiko ika-miketan parte hartuz. Euskal kulturako ardi beltza izatea egokitu bazitzaion ere, euskal literatura esparru autonomo bat garatu ahala euskal kultura eta literaturako igaro beharreko puntu bihurtuko zen Aresti. Bigarren kapituluan, Arestiren heriotzaren ostean, hura eta bere obra mantendu eta forma ematen dieten interpretazio-gune sinbolikoak aztertuko ditut. Intepretazio-gune sinbolikoak iraganeko gertaerak zertzen dituzten guneak dira, aktore ezberdinen parte hartzeaz osatuta, interpretazioetarako aukera ezberdinak zabaltzen dituzte. Modernitatearen interpretazio-gunetik abiatuko naiz, horixe izan baitzen hausturaren belaunaldiak hizpide zuen asmoa, euskara eta euskal literatura berritu baten aldeko saioa. Honek noski, beste aspektu batzuk utziko zituen bazterrean, euskal kultura gizonen aginpean suertatutako desharagitze prozesu batekin batera garatuko zen, eskriturizazioaren nagusitasunaren bitartez. Euskara da, hain zuzen ere, beste interpretazio-gunea, egungo euskara ereduarekin bat datoz Arestiren idatziak, eredu honen alde egin zuelako. Gainerako guneak espazio konkretuekin bat datoz. La Concordiako tertulia, Arestiren euskalgintzaren beste aldea da, Espainiako esparruetan ari ziren idazle eta artistekin harremanetan jartzen duena, euskara formari nolabaiteko edukia eskaintzen diona. Gizonaren aldeko apustuan, Arestik euskal literaturan txertatu zuen Bilboz –Bilbaoz— arituko naiz. Bilbok hainbat gune eta omenaldi eskaini izan dizkio Arestiri, trukean. Berak deskribatutako infernu gris horretatik aldendu bada 23 ere, hiribilduaren kartografia eguneratua egiteko aukerak eskaintzen ditu oraindik. Arantzazuko Zerua izango zen hain zuzen ere Bilbori kontrajarriko zitzaion gunea. Euskal kulturaren gordailua egingo zuten fraide frantziskotarrek Andre Maria agertu omen zen lekuan eta euskal kulturako erakusleihoa garatuko zen, eraberritze polemikoan. Bertan izango ziren ere euskararen batasunaren inguruko h-aren inguruko eztabaida sutsuak. Hirugarren kapituluan, Aresti zirkulazioan den objektu baten gisa ulertuko dut, instituzioen izendatzaile edota omenaldien duina den aldetik. Aurreko interpretazioguneetan parte hartzen duten aktoreek eskaintzen dituzten eguneratzeez gain, objektu gisa dihardu Arestik, totem eta brandari gerturatzen zaizkion formen bitartez. Erlijioaren soziologiatik abiatuta, literatura esparruaren jardueretatik haratago koka liteke poetaren kontsakrazioa. Urtero omenaldiak jasoko ditu, urteurren berezietan jasotzen dituen ezohizko omenaldiez gain. Batzuk Arestiren testua probokatuko dute, hitz eginaraziko diote, honen izaera inaugurala indartuz eta interpretaziorako itxiera bat eskainiz. Besteek testua inbokatu egingo dute, hura errepikatuz material eta sinbolikoki eguneratu egingo dute. Euskaltegia, Institutua, kalea eta Kultura Elkartearen izendatzaile ere bihurtuko zen Aresti, Bilbotik Internetera barreiatzen diren agerpenak ziurtatuz. Bilboko Udalak Sariak eta bere omenezko Egun Instituzionalak ere eskainiko ditu, Blas de Otero, Miguel de Unamuno eta Ángela Figuerarekin batera, Guggenheim Museoaren hiri-brandingean ikasitako trebetasunak idazle hauetara desplazatuko dira. Laugarren kapituluan, poemen aktualizazio gisa izendatu dudana aztertuko dut, reenactment lako kontzeptuaren faltan, zenbait poemek hizketa-ekintza zehatzetan jasaten duten eguneraketa eta materializazio prozesuei erreferentzia egiteko. Bere poemarik ezagunenetik abiatuko naiz, Nire aitaren etxea. Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo gobernuak zein Euzko Alderdi Jeltzaleak aitaren etxea biztanleak hiritar gisa interpelatzeko erabiliko zuten. Hala ere, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrenaren inguruan antolatutako jarduerek agerian jarriko duten moduan, nazionalismoko joera ideologiko ezberdinak janzteko erabili izan den poema dugu, bitartean, Euskal Rock Erradikalak kalea kontrajarriko dio aitaren etxearen ordena sozioekonomiko, politiko, kultural eta sinbolikoari. Euskaldunon Egunkariaren itxierak ere aitaren etxea tropoa eztabaiden erdigunean kokatuko zuen berriro, euskal kultura 24 esparruak politikoarekiko izan beharko lukeen harremanaren harira. Bukatzeko, poemarekiko zenbait gerturapen ironikok bere funtzionamenduaren gaineko gakoak zein tropoaren eragina gainditzeko aukerak eskaintzen ditu. Ondoren, Arestiren poesian maiz ageri den eta herriarekiko duen gertutasun fonetikoagatik bere poesia liburuei izenburua ematen dion harriaren aktualizazioak aztertuko ditut. Aresti harriari loturik ageri da, Atxagarekiko kontrastean, azken honi harea esleitzeraino. Harriak dituen inplikazio semiotiko zein fonetikoek desplazamendu berrietarako tartea zabaltzen dute: euskal hiria eta euskal irria aztertuko ditut. Kapituluari bukaera emateko, Egun da Santi Mamina poema musikatura joko dut. Santa Agedaren omenezko kantu herrikoi bihurtua, hainbat doinuren bariazioak jasan ditu. Eskaintzen dituen berreinterpretazio-aukera horien adibide gisa, 2011ko Bilboko Aste Nagusiko pregoia izango dut hizpide. Bukatzeko, ondorio batzuk plazaratuko ditut aurretik agertutako elementu amankomun batzuren harira. Batetik, euskal kulturak lehenengo kapituluan aztertutako transformazioak bere egin ditu eta orduan ezarri ziren hainbat postulatu nagusitu egin dira. Horrek euskararen transformazio eraberrituak bahitu egiten ditu, arlo diferenteetan. Bestetik, hartzaileek Arestirekin osatzen dituzten harremanen historia bat osatzen saiatuko naiz. Euskal gizartean suertatutako bilakaerarekin batera, bere obraren interpretazioak eta poetaren gaineko erabilpenak aldatu egiten dira. Bukatzeko, eguneraketa horiek guztiak posible egiten duten afektuei buruz arituko naiz. Afektu izena eman diodan horrek zailtasunak ditu irudikapenen logika hutsetik ulertzeko, nolabait, irudikapenen hondarra eta, aldi berean, irudikapenen bitartekaritza ahalbidetzen duen elementu paradoxikoa da eta. Lan hau garatzeko ezinbestekoa suertatu zait Espainiako Hezkuntza Ministerioak eman zidan FPU beka. Pribilegioa izan da, bekarik eskuratu barik geratu direnak gogoan izanda. Horren aurretik ere, honaino heldu ahal izateko hezkuntza-ibilbide oso batetik igaro izan naiz, unibertsitate sistema aldaketarekin batera etorri diren murrizketek honelako saiakerak are pribilegiatuagoak bihurtzeko mehatxua dira. 27 Ikerlan honek Gabriel Arestik eta bere obrak egun jokatzen duten paperak aztertu nahi ditu, kapitulu honetan gai hau analitikoki aurkeztuko dut. Gaiaren abiapuntua azaldu ondoren, ikerketa-objektuaren definizioa posible egiten duen marko epistemologikoa azalduko dut, jarraian marko teorikoa eta erabili ditudan metodologia eta teknikak azaldu ahal izateko. Ikerketa-objektuak izaera anitza du, Arestiren bizitza eta obra ikuspegi ezberdinetatik osatzen den fenomeno gisa hartzen baitut. Zentzu horretan, kokatutako jakintzak objektu oro ikertzeko ikertzaileak dituzten baldintzapen, aukera eta pribilegio multzoak eta hauen inplikazio politikoak azpimarratu ohi ditu, horregatik objektuaren izaera partziala eta honetara gerturatzeko proposamen transdisziplinarra egiten du. Teoria eta teknikak, objektura gerturatzeko protesiak dira, objektua norabide batean edo bestean bideratzen dutenak. Aniztasun horren berri eman ahal izateko, protesi anitzak ere erabiliko ditut. Ildo horretatik, lau helburu espezifikoen ikerketarako beste horrenbeste topologia proposatuko ditut. Lau topologia horiek bereizita ageri badira ere, lauren arteko lotura osatzen du kokatutako jakintzaren paradigma epistemologikoak. Lehen topologian, balizko euskal literatura esparru baten identifikazioa eta analisia egiteko kontzeptu nagusiak azalduko ditut, euskal literatura eta nazionalismoaren gaineko ikerketetatik abiatuta eta esparru kontzeptuak errealitate honetan aplikagarri egiteko zailtasunak ikusita, euskal kulturaren produkzio eta erreprodukzio guneak kontzeptua proposatuko dut. Bigarren topologian, Arestiren obra eta bizitza toki jakin batzuen memoriarekin duten lotura aztertzeko kronotopo kontzeptura joko da. Hirugarren topologian, Aresti aktore eta erakundeen praktiketan osatzen den objektu gisa definituta, aktore-sarearen teoriak zein zenbait ekarpen klasikok egin ditzakeen aportazioak azalduko dira. Laugarren topologian, aktualizazio kontzeptua proposatuko da, mimesi, errepika eta re-enactment kontzeptuetatik abiatuta, analisirako oso erabilgarria suertatu zaidan ritornelo kontzeptuarekin batera. Arestiren poemen aktualizazioak izango dira, hain zuzen ere, topologia honetan aztertzeko proposatuko direnak. Topologietako bakoitzak hurrengo kapituluetan aurkezten diren emaitzekin bat egiten dute. 28 Topologia horietatik abiatuta, ikerketak edukiko duen norabide metodologikoa azalduko da, analisi soziohermeneutikoak zein laborategiaren etnografiak eskaintzen dituzten aukerak eta mugak arakatu ostean, bi mailatan banatuko dira teknikak. Batetik, lehen topologiarekin bat datorren espazio sozialaren analisirako egokiak diren teknika kuantitatiboak. Bestetik, gainerako topologiak aztertzeko erabiliko diren behaketa parte-hartzailea eta, honakoa egiteko ezintasuna ordezteko, dokumentazioa. 0.1. ABIAPUNTUA Ikerketa honek eskaini nahi dituen aportazioetatik abiatuta, gainerako epigrafeetan jorratuko den gaia kokatu nahi dut hemen. Izenburuan ageri diren bi hitzen zergatiak eta zertarakoak azaldu nahi ditut: Aresti eta aktualizazioa. Aurrena, Arestiren gaineko ikerketaren pertinentzia jorratu nahi dut. Jarraian, soziologiak jorratutako lan-ildo eta proposamenetan txertatuko dut Arestiren gaineko ikerketa hau, Arestiren bizitza eta obraren harreraren gaineko ikerketa bihurtuz. Bukatzeko, ikerketa honek dituen helburuak azalduko ditut, jarraian jorratuko dudan kokatutako jakintzaren markoan, lau kontrobertsia-maila edo topologietan bereiztuko dira, hurrengo kapituluetan garatuko ditudan emaitzetara heltzeko kontzeptu teoriko ezberdinak proposatuz. 0.1.1. ZERGATIK ARESTI Gabriel Aresti Segurola (1933-1975) era entziklopedikoan definitu beharko banu, euskal idazle, poeta, euskaltzale eta euskaltzaina izan zela esatearekin hasi beharko nuke, euskal poesiaren berritzaile eta euskara batuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zela. Poesia sinbolista eta sozialaren aroetan bereiztu ohi da bere obra. Lehen aroari Maldan behera (1959) dagokio, saritua izan bazen ere, ez zuen arrakasta handirik eskuratu, baina egun euskara batuaz “avant la lettre” (Ibon Sarasola in Eguzkitza et al. 2000, 136) idatzitako obra gisa epaitua izan da. Bigarren aroan, Harri eta herri (1964) obrak harrera beroa eduki zuen, garai hartako hausturaren sinbolo poetiko bihurtzeraino. 29 1950 eta 1960 hamarkadetan diskurtso nazionalistaren eta euskal kulturaren eraberritze prozesuak era bateratuan eman ziren (Tejerina Montaña 1992, 126–127). Euskal literatura nazionalismo zaharraren erretolika eta iruditeriaren mende egon bazen, idazle berrien belaunaldiak menpekotasun horrekin hautsi egingo zuten literatura arloan, poesian Arestiri egokitu zitzaion hausturaren gidaritza (Sarasola 1971, 84–87). Arestiren obrak gaien, hizkuntzaren zein edukien eraberritzea ekarriko zuen, belaunaldi politiko berriaren bertsio literarioa haragituz (Gurrutxaga 1985, 258). Maldan behera euskara batuaz euskararen batasunaren aurretik idazteaz gain, honen sustatzaile nagusietako bat izan zen Euskaltzaindian, h-ren iskanbila agerian utziko zuen 1968ko Arantzazuko batzarra egiteko proposamena egin zuen, besteak beste. Honela, Sabino Arana XIX. mende bukaeran eta Lauaxeta gerraurrean izan ziren bezala, Juaristik gerra osteko euskal nazionalismoaren mito sortzaile nagusitzat dauka (J. Juaristi 1997, 17–18). Harri eta herriren mito-berrikuntza literatura arloan urte bete arinago argitaratu ziren Quosque tandem…! obrak arlo estetikoan eta Vasconiak arlo politikoan egiten duten mito-berrikuntzaren era analogoan ulertu daiteke. Hala ere, Aresti eta haren inguruan aritutako asko “espainolista” gisa irainduak izango ziren. La Concordiako tertulian “beste mundu” batekin zuen harreman estua, Euskadiko Alderdi Komunistako kide ziren hainbat idazle eta artistekin. Gabriel Arestiren bizitza eta obra honela laburbildu daiteke, haren gainean apur bat irakurri eta gero. Baina Arestirekiko hurbilketa hain konbentzionalak ez diren atarietatik ere iragan litezke. Etxean gurasoen biniloen artean Oskorriren bilduma ia osoa zegoen, horien artean bi idazleen omenez argitaratuak, Gabriel Arestiren eta Bernat Etxepareren omenez hain zuzen ere. Txiki-txikitatik etxetik Algortako San Nikolas eliza inguruko bidean, Euzko Gaztedik sinatutako murala zegoen Algortako batzokian, “Nire aitaren etxea defendatuko dut” leloak hitza ipintzen zion fusilarekin etxetik alde egiten zuen aitari, seme eta amak agurtzen zuten bitartean. DBHko Euskara jakintzagaiko artikulu bat azaltzea esleitu zitzaidanean, Aresti “hausturaren poeta” gisa ageri zen. Garai horietan Harri eta herri erosiko nuen irakurtzeko, ez dakit ondo zergatik, euskal poesian kanon bat zelako ziurrenik. Bertan, kantatzen genituen 30 hainbat abestiren bertsio idatzia topatuko nuen: ez zegoen sarbide literario pururako itzulbiderik, ez zegoen Egun da Santi Mamina kantu-poemaren poteoetako ohizko doinurik gabeko prosodia egiteko modurik. Ikerketa hau hasi nuenetik, hainbat agerraldi publikoetan, beste hainbat atari osatu dira: 19. Korrika, Harri eta herriren 50. urteurrenaren ondotik antolatutako hamaika jarduera, Espainiako Felipe VI. Erregearen Koroatzeko aipamena, bere omenezko kultura elkarte berriaren sorrera, Oskorrik bere omenez eskaini zuen azken-aurreko bira, e.a. Hainbat eragile eta erakundek konformatzen dute Arestiren gaineko irudia, arduratzen dira pertsona gehiagoren eskura sarbidea erraztuko dieten atari berriak prestatzen. Ikerketa honetan atari horiek igaro nahi ditut, bere poesiaz edo adituek egin dituzten ikerketetatik haratago, iraganeko idazle bati eskaintzen zaizkion meritu eta norabideak. Are gehiago, Arestiren atari horiek zabaltzen diren neurrian, euskal kultura eta nazioa osatu ziren garaiarekiko denborazko sarbidea ere atzeman liteke. Susmoa daukat garai horrek hainbat arlotan duen izaera fundazionalak ezinbestez garamatzala garai hartako terminoetan eztabaidatzera: nazio eta gizarte afera, euskararen normalizazioa eta honen aldeko borroka, euskal kultura eta literatura zer den zehazteko ika-mikak… Iragan hurbil horrekin harremanetan jartzen gaituzten bitartekariak argitzeko aukera zabaldu nahi dut ikerketa honekin. 0.1.2. SOZIOLOGIA, HARRERA ETA KOMUNIKAZIOA Bourdieu eta Passeronek, eskola-sistema aztertzeko kultura legitimoa kontzeptua erabiltzen dute ikasleek barneratu beharko lituzketen edukietan dominazio sistemaren eskuhartzea azaltzeko (Bourdieu eta Passeron 1996, 63–65). Egun Gabriel Arestik euskal kultura eta gizartean jokatzen duen papera aztertzeko lehenengo erreferentzia nagusia literaturaren soziologia izan daiteke, kultura legitimoaren erreferente bihurtu den aldetik. Aurrerago, Bourdieuk berak esparruen teoriaren baitan, literatura esparrua garatuko zuen (Bourdieu 1995), bertan literatura kontsakrazioa esparruaren baitako dinamika eta posizioetatik ulertzeko aukera ematen zuen. Marko honetatik 32 Arreta bertan ipiniz gero ikerketa hau gehiago gerturatuko liteke komunikazioaren soziologiara. Elena Casadok soziologian komunikazioa ulertzeko bi tradizio bereizten bazituen, komunikazioa “komunitate kultural baten errekreazio erritual gisa” hartzen duen tradiziorekin bat egingo nuke, komunikazioa informazioaren transmisio huts ulertzen duenarekin baino. Horretaz gain, komunikazioaz barra-barra ari den gizarte baten ohizko eredua gainditzeko proposamenak egin ditu: komunikazioa elkartruke gisa hartzen duen joeraren ordez itzulpena, irudikapenaren ordez performatibitatea eta antropozentrismoren ordez artefaktualismoa. Komunikazioa elkartruke gisa ulertzeko joera nagusiaren kontra, komunikazio orok itzulpen prozesu bat behar duela azpimarratzen du, testuinguru, formatu edota interes jakinen bitartez garatzen delako komunikazio-itzulpena. Irudikapenaren –representación– ordez, performatibitatea proposatzen du, Austin eta Butlerren lanak oinarri hizkuntzak gauzak ordeztu baino gauzak eraikitzeko gaitasuna ere duelako eta, beraz, irudikatu-ordeztu baino hizkuntza irudikatzen duen hori egiteko gaitasuna duelako. Komunikazioa gizakien arteko harreman gisa ulertzeko joeraren aurrean –antropozentrismoa, hain zuzen ere– Donna Harawayk landutako artefaktualismoa proposatuko du, komunikazio orok elementu anitzen –gizatiarrak zein ez gizatiarrak– arteko interkonexioan oinarritzen delako, hauen arteko interkonexioa kontingentea delarik (Casado Aparicio 2007). Gabriel Arestiren eta bere obraren adierazleak komunikazio-egoeran erabiltzen diren zeinu ideologiko gisa hartuko ditut, Voloshinoven lana abiapuntu (Voloshinov 1992). Komunikazio orok duen izaera gatazkatsutik abiatuta, zeinu ideologikoa zirkulazioan den hori da, gatazkan ageri den neurrian, ezin du adierabakarrekoa izan, klase dominanteak hura egonkortzeko egiten dituen saiakeren gainetik –hiztegiak dira horren adibide argiena– bestelako erabilerek ziurtatzen dutelako bere zirkulazioa. Zeinu ideologikoak izaera polifonikoa du, beti ematen delako hizketagai eta esanguraren arteko dialektikan. Hizketagaia “enuntziatu oso baten zentzua” bada, hizketa ekintzan bertan ematen dena, esangurak “enuntziatuaren errepiketako bakoitzean harekiko errepikakorra eta identikoak diren aspektuak dira” (Voloshinov 1992, 138–139). Ikuspegi honen bertutea hizketa-ekintza oro (hizketagaia) bakarra eta errepikaezina dela azpimarratzean datza, hizketa-ekintza hauek konplexu foniko edo 33 ikonikoen erreplika eta elkarrizketetan errepikatu ahala komunikazio prozesua ahalbidetzen duten elementu amankomunak osatuz (esangura). Beraz, Gabriel Aresti eta bere obra etengabe itzultzen da erabiltzen den bakoitzean. Komunikazioa honela ulertuz gero, zilegi dirudi galdetzea prozesu horietan suertatzen diren modulazioengatik, hartzailea instantzia produktibo gisa hartuko dut, Aresti eta bere obra komunikatzen duten bitartekariei erreparatuz. Era berean, bitartekaritza lan hori egiten duten instituzio zein eragileek betetzen dituzten funtzioak ere aztertuko ditut, komunikatzea komunitatea sortzea ere delako. 0.1.3. IKERKETAREN HELBURUAK Hartzaileen izaera produktibotik eta produkzio horretan parte hartzen duten bitartekarien eraginetik abiatuta, ikerketa-proiektu honek Gabriel Arestiren eta bere obraren adierazleen agerpen publikoak aztertuko ditu. Agerpen publiko hauek, batetik, testuaren eguneraketa bat osatzen dute hizlari edo egile batek irakurketa bat proposatzen duen neurrian. Bestetik, gizarte-maila ezberdinetan –irakurle zein ez irakurleen artean– testuaren gaineko interpretazioak zabaltzeko gaitasuna dute. Beraz, honek Gabriel Arestiren interpretazio eta erabilera zabalduenak aztertzeko aukera emango du. Zentzu horretan, adierazleek zeinuen izaera material eta errepikakorrari esker korpusa osatzeko aukera ematen badute, adierazle horiek unean-uneko testuinguruan adierazten dutena aztertuko dut. Hala ere, adierazleak sortu eta zirkulazioan hasi ziren unea ere aztertuko dut, abiapuntu gisa, literaturaren soziologian oinarrituta. Beraz, honela formula daiteke ikerketaren helburu nagusia: Gabriel Arestiren obra bere produkzio-testuinguruan kokatu eta honen eragina eta errekonozimenduaren azterketatik abiatuta (1), egun bere obrak gizarte-maila ezberdinetan duen harrera ezagutzea, idazlearen gaineko memoria (2) eta bere presentzia publikoa bermatzen duten aktoreen praktikei (3) zein bere obraren berrinterpretazioei erreparatuz (4). 34 Honako helburu hauetako zenbakiek ikerketa osatzen duten eta teorikoki bereiztu ditudan lau topologiekin bat egiten duten helburu espezifikoak osatzen dituzte: H1: Frankismo garaiko balizko euskal literatura esparruaren egitura eta eboluzioan Gabriel Arestiren posizio-hartze eta posizioaren baldintzak eta eragina ezagutzea. H2: Arestiren obra eta bizitzaren memoriarako bitartekari nagusiak identifikatu eta hauek osatzen dituzten konfigurazioak deskribatzea. H3: Aktore nagusiek Arestirekin, objektu gisa, egiten dituzten gizarte-erabilerak aztertzea, bere presentzia publikoaren euskarri diren neurrian. H4: Arestiren poemak aktualizatzen dituzten hizketa ekintzak aztertzea. 0.2. KOKATUTAKO JAKINTZA: EPISTEMOLOGIA Ikerketa burutu ahala hainbat jakintza-eremu eta korronteren superposizioan murgiltzen joan naiz. Aresti zenbait kontrobertsien inguruan kokatu ahal izan dut, baina horretarako paradigma ezberdinetatik eratorritako teoriak erabili behar izan ditut. Paradigmen arteko tentsio horrek ikerketa-objektuaren izaera anitza islatzen du, objektuak paradigmei ihes egin nahiko balie bezala. Annemarie Mol eta John Lawk objektuen izaera iheskorra gizarte-topologien bitartez azaldu dute (Mol, Annemarie y Law, John 1994). Anemiaren gaineko zientzia eta teknologiaren gizarte-ikerketetatik abiatuta, hiru topologia ezberdinek jaurtikitzen dituzten objektuaren izaera menderakaitza azpimarratzen dute. Lehen topologia erregioarena, ohizkoena litzateke, objektuak mugen arabera multzokatzen ditu. Zer esanik ez dago honakoa topologia egokia dela Aresti esparruen dinamikaren baitan kokatzeko, Bourdieuren teoria jarraituz (ikus 0.3. Lehen topologia: Euskal literatura esparrua, 36-41. orr.). Bigarren topologia sarearena da, honetan distantzia elementuen arteko harremanaren bitartez eta diferentzia harreman-ezberdintasunen bitartez aztertu litezke. Erreplika (ikus 0.4. Bigarren topologia: Tokien memoriak, 41-45. orr.) zein aktore-sarea (ikus 0.5. 35 Hirugarren topologia: Objektua, 45-47. orr.) izan litezke topologia honetara gehien gerturatzen diren kontzeptuak. Baina horren ohizkoa ez den beste topologia bat ere bada, fluxuarena hain zuzen ere. Hirugarren topologia hau muga zein harremanen diferentziak azaltzeko gaitasunik ez dutenean suertatu daiteke erabilgarria, ez du kanpoalde eta barrualde argirik, gauzak nahastuta ageri dira, mutazio prozesu batean baleude bezala. Aurrerago azalduko ditudan poemen aktualizazioak azaltzeko topologia hau izango da ezinbestekoa (ikus 0.6. Laugarren topologia: Aktualizazioa, 47-53. orr.), aurrekoetako zenbait elementu mantentzen badira ere. Kontrobertsia-maila ezberdinetako objektuaz ari naiz ezagutza kokatuaren epistemologiatik abiatuko naizelako. Teoria feministek zientziei egindako kritiken ildotik, epistemologia honek disziplinen arteko bereizketak naturaltzat hartzen dituen objektuen izaera pasiboa dudatan jartzen du. Deskubrimenduaren paradigmaren kontra elkarrizketaren paradigma proposatzen du, munduak ez baitu berez hitz egiten. Horregatik ikerketa-objektua aktore semiotiko-material baten gisan hartzea proposatzen du: “Erabiltzeko zaila den termino honek [aktore semiotiko-materiala] ezagutza-objektuaren izaera soslaiatu nahi du: bere izaera aktiboa, produkzio gorpuztuaren aparailuaren esangura-sortzailearen atala, objektu horien presentzia inoiz aintzakotzat eman barik edo, gauza bera dena, koiuntura historiko jakin batean ezagutza objektibo gisa har daitekeena bere determinazio azken eta bakarra aintzakotzat eman barik. (…) Beren [objektuen] mugak mapagintza praktiketan irudikatuak dira; “objektuek” ez dute bere horretan aldez aurretik existitzen. Objektuak muga-proiektuak dira. Baina mugak bere baitatik desplazatzen dira; mugak amarruak dira. Mugek probisionalki eusten 36 dieten zera horiek sortzaile jarraitzen dute izaten, esangura eta gorputzen produktore.” (Haraway 1988, 595)1 Hurrengo atalean, bada, produkzio gorpuztuaren aparailuetako batzuk azalduko ditut, ikerketa-objektuarekiko harremana erraztuko duten protesiak dira azken batean jarraian deskribatuko ditudan tresna teoriko eta metodologikoak. Noski, protesi horiek nik jantziko ditudan neurrian saiatuko naiz baliabide erretoliko objektibistek aniztasuna lausotu ez diezadaten. Horretan gal ez nadin, lehen pertsonako singularraren idazketa-protesia erabiliko dut erruz, ikerketa honek ez duelako agortzen jorratzen duen objektu partziala. Azken batean nire baldintza eta pribilegioetatik eta hauek eskaintzen dituzten muga eta aukeretatik ari bainaiz idazten. Ohar hau egin ostean, ikerketa hau egituratzen duten lau topologien oinarri teorikoak azalduko ditut. Topologietako bakoitza lehen aipatutako helburu espezifikoari dagokio, hauek gogorarazten ditut tituluaren ondoko epigrafean. 0.3. LEHEN TOPOLOGIA: EUSKAL LITERATURA ESPARRUA Frankismo garaiko balizko euskal literatura esparruaren egitura eta eboluzioan Gabriel Arestiren posizio-hartzea eta posizioaren baldintzak eta eragina ezagutzea. 37 Gai honi heldu aurretik, euskal kultura, literatura eta nazioaren gaineko ikerketek jorratzen dituzten zenbait ildotik abiatuko naiz, neurri handi batean atal honetan jorratuko dudan analisi horietan oinarritu delako. Behin gaia kokatuta, esparruaren teoriak eskaintzen dituen aukera eta mugak haztatuko ditut, balizko euskal literatura frankismo garaian kokatzeko. Ondoren, euskal kulturaren produkzio eta erreprodukzio guneak kontzeptua proposatuko dut, euskal kultura eta literatura esparruak dituzten berezitasunei eusteko bilbe bat eskaini nahian. 0.3.1. AURREKARIAK: EUSKAL KULTURA, LITERATURA ETA NAZIOA Ikerlana atal bakar honetan agortu ez bada aztertuko dudan garaiaren gaineko beste ikerlan askok elikatu dutelako izan da. Hasteko, Arestiren gaineko ikerlan monografiko ugari eduki ditut abiapuntu, biografikoak (Zelaieta 1976; Kintana 1998), literaturaazterketak (Arkotxa 1993; Aldekoa 1998; Aldekoa 2013) zein biak uztartzen dituztenak (Kortazar 2003a). Horretaz gain, frankismo garaiko literatura-testuingurua ulertzeko ezinbestekoak suertatu zaizkit euskal literaturaren gainean idatzitako historiak (Aldekoa 2008; Urquizu Sarasua et al. 2000; J. Juaristi 1987b; Kortazar 2003b). Aresti eta testuinguru orokor horren arteko harremana aztertzeko literaturaren soziologiaz baliatuko naiz eta, zentzu horretan, historia hori literaturaren soziologiatik aztertu dituzten lanak (Torrealdai 1977; Sarasola 1971) ezinbesteko erreferentzia izango dira. Ikerketa hauek guztiek euskal literatura euskaraz idatzitako literaturarik abiatuta ulertzen dute (Lasagabaster Madinabeitia 1983, 38–39), zentzu horretan, aztertuko dudan garaiaren zordun dira. Euskarazko literaturaren berpizteak egoera politikoaren bilakaerarekin duen harremanaren jakitun, euskal nazionalismoaren bilakaerari begira ibili behar izan dute argitalpenen nondik norakoak ulertu ahal izateko. Euskal nazionalismoaren gaineko ikerketek ere bat egiten dute frankismo garaian euskal nazionalismoan suertatu zen eraberritze prozesuan, Euskadi Ta Askatasuna erakunde armatuaren sorrera eta bilakaera izango litzateke eraberritze horren lekuko, Euzko Alderdi Jeltzalearen nagusitasunaren kontra (Gurrutxaga 1985; Pérez-Agote 2008). Zentzu horretan, euskal literaturak nazionalismoaren sorkuntzan (Elorza 1978; J. 38 Juaristi 1987a) zein berpiztean (Aulestia 1981; Olaziregi Alustiza 2009) edukitako eragina ere luze jorratu da, gizarte irudikapenak sortzeko duen gaitasunagatik. Literaturaren era analogoan, arte plastikoen esparruan Ana María Guaschen ikerketa soziologikoak (Guasch 1985) euskal artea nazionalismoa eta sozialismoaren arteko ikamikaren agerpen gisa aztertzen du. Luxio Ugartek ere Chillida edo Oteizaren gaineko ikerketa monografikoetan hauen obrak euskal nazioa berpizteko saiakera gisa ulertzen ditu (Ugarte 1996). 0.3.2. ESPARRUEN TEORIA Ikerketa abiatzeko ezinbestekoa zait aurrena Arestiren obra dagokion testuinguruan kokatzea, dialogismoa izango bada gainerako atalen ardatzetako bat, lehenengo erreplikak Arestiren obran txertatu beharko nituzke. Horretarako kodifikazio literariotik kanpo geratzen diren hainbat bitartekari kokatu beharko ditut aurrena. Soziologiaren literatura azpidisziplina emankorra da obra jakin bat gizarteko beste arloekin duen bitartekaritza aztertzerakoan. Bere aurrekariak marxismotik abiatutako teorietan koka litezke, zeinak produkziomoduaren eta produkzio-harremanen baitako posizioaren bitartekaritza aztertu duten (Hauser 1998; Lukács 2010), betiere edukiak erarik biluzienean islatzen dituzten literaturaren aldeko joera normatibo argiaz. Durkheimen lanaren espezializazioaren ildoari jarraituz ostera, literatura arlo propioa egiten duten gizarte egitateak ikertu dira (Escarpit 1971), literatura instituzioen sorrera eta garapena alegia. Honakoak teoria emankorrak izan dira euskal literaturaren bilakaera aztertzerakoan. Lehenaren ildoa jarraituz, Ibon Sarasolak euskal literaturaren bilakaera aztertu zuen belaunaldi zahar atzerakoi eta elizkoia belaunaldi berri aurrerakoi eta akonfesionalari kontrajarriz (Sarasola 1971). Bigarrenaren ildoari jarraituz, ordea, Joan Mari Torrealdaik literatura eta euskara instituzioen eragina nabarmendu zuen euskarazko literaturaren garapenean (Torrealdai 1977). Pierre Bourdieuk bere gizarte-teoria literatura eta arte arloetara zabaldu zuenetik, beste zenbait tresna kontzeptual erabilgarri garatu dira, aurreko teorien muga batzuk 39 gaindituz, maila ezberdinetan ematen diren fenomenoak harremanetan jartzeko aukera ematen dute. Maila orokorretik hasita, esparrua (le champ) bertan parte hartzen dutenen “posizioen arteko harreman objektiboen espazioa da”, dinamika horri zein beste esparruekiko (ekonomikoa, politikoa, erlijiosoa, e.a.) dinamikari esker autonomia eskura lezake, lege propioak dituen esparru gisa arituz. Bourdieuk esparru politiko eta ekonomikoarekiko esparru autonomo baten agerpena aztertu bazuen XIX. mendean l’art pour l’art leloaren inguruan osatua (Bourdieu 1995), Giséle Sapirok Pétainen Frantziako literatura esparrua aztertuko zuen bestelako erantzuna emanez, littérature engagée alegia (Sapiro 2003; Sapiro 2011). Dinamika horietatik abiatuta, esparruaren baitan ematen diren posizio hartze diferenteak aztertu litezke, errekonozimendua edota bestelako propietateak eskuratzeko borroka baten gisan. Errekonozimendua kapital sinbolikoan objektibaturik ageri zaigu. Talde eta korronteek bultzatzen dituzten dinamikak idazleen posizio eta ibilbide sozialak osatzen dituzten afinitateen ondorio lirateke, habitusari hain zuzen ere. Habitusak gizabanako multzo batek partekatzen dituen praktika, disposizio –estetikoak, kasu honetan– eta pertzepzio-moduen afinitateari (egitura egituratzailea) izaera bateratu bat eman diezaioke, azken batean, gizabanakoen esparruetako posizio eta ibilbideen gorpuztea delako (egitura egituratua) (Bourdieu 2006b, 170–171). Zentzu horretan, esparrua idazleen estilora eta posizio-hartzeetara itzul daiteke. Honela, Gabriel Arestiren obra, esparruko beste obrekiko posizio hartze baten gisan uler daiteke, bere posizioaren zein disposizioaren ondorio. Hala ere, teoria honek kritikak jaso ditu, besteak beste, esparruaren mugak irudikatzen dituen autonomia definitzeko zailtasunak direla eta, Bourdieuk oinarrian dituen Durkheimen gizarte-espezializazioa eta Weberren jarduera-esferetara bueltatzeko proposatuz (Lahire 2002). Teoria honen erabilgarritasuna kolokan jartzen duen beste aspektu bat estatu agentzia eta eskenatokirik –merkatu ekonomiko eta linguistiko amankomuna– gabeko testuinguru baten aurrean gaudela da. Are gehiago, literaturaren suspertzea estatu-nazioaren sorkuntzari loturik ageri da, estatuak hizkuntza nazionala zabaltzeko saiakerekin (Lasagabaster Madinabeitia 1983, 42–43). Hala ere, Anton Figueroak (2010) literatura galegoa azaltzeko erabilgarri egin du. Are 41 frankismoan zehar gerraostean isilpean mantendu zen kode nazionalistaren berpiztea ikertu du, posible egin duen komunikazio-egitura baten sorkuntza eta sostenguari erreparatuz (Gurrutxaga 1985). Euskal nazionalismoaren kodea, besteak beste, euskara izango du oinarri eta haatik berebiziko garrantzia izango dute honen erreprodukzio zein produkzioan euskararen berpiztean eragina izan zuten hainbat instituziok: ikastolen mugimendua, Euskaltzaindia, argitaletxeak, e.a.; Torrealdairen lana da honen lekuko (1977). Nazionalismoari gizarte-onargarritasuna ematen dioten egiturek zein kodearen erreprodukzioa bermatzen duten komunikazio egitura horiek izango lirateke euskal kultura esparruaren eskenatoki eta eragile nagusiak. Ikerketa honetan, bada, euskal kulturaren produkzio eta erreprodukzio guneak izendatuko ditut, azken batean euskal kulturaren izaera diferentziala sortu eta mantentzen dituzten instituzioak direlako. Hauen artean sare bat osatzen dute, hainbat eragilek gune ezberdinetan parte hartu edota guneen artean era askotariko harremanak eratuz. Guneak ere badira, parte hartzaileek bertan elkartu eta, maiz autoritateen kontra, hauek babesten dituzten neurrian. Horretarako, gune horien eta euskal nazionalismoaren arteko harremana jorratu duten beste ikerketetara ere joko dut, besteak beste: bereziki erakunde erlijiosoek (Iztueta 1981; Pérez-Agote 1986b; Itçaina 2007), jaiek (Homobono Martínez 2009; 2012) eta, noski, euskararen aldeko mugimenduek jokatutako papera (Tejerina Montaña 1992) aztertu duten horietara. 0.4. BIGARREN TOPOLOGIA: TOKIEN MEMORIAK Arestiren obra eta bizitzaren memoriarako bitartekari nagusiak identifikatu eta hauek osatzen dituzten konfigurazioak deskribatzea. Behin Aresti dagokion esparruan kokatuta, bera eta bere obraren irudia publiko zabalari zelan proiektatzen zaion azaltzen saiatuko naiz. Horretarako, euskal kultura 42 eta literatura esparruetako zenbait kidek egiten duten bitartekari lanetara joko dut. Azken batean, arlo ezberdinetako adituek eskola edota euskaltegietako kurrikulumean sartzeko narratibak eraiki ahalko dituzte, dagokien disziplinen arauei jarraituz. Horrek kultura legitimitatearen partaidetza ziurtatuko luke (Bourdieu eta Passeron 1996, 63–65). Beraz, Arestiren kultura-zilegitasunaz gain haren gaineko memoria osatzeko bitartekariak ere sortuko dira. Topologia hau garatzeko abiapuntu izango dudan hipotesia Arestiren gaineko memoria bestelako tokien memorian txertatzen dela da. Publikoaren eta haren gaineko memoriaren bitartekariak bilatzeko, Aristotelesek erretolikaren gainean egindako azterketa da abiapuntua. Publikoaren zein Arestiren obra eta bizitzaren arteko intersekzioa topoi (tokiak) izan litezke. Entzuleei arrazoiketa jakin bat helarazteko hizlariak bi aldeetan partekatzen diren tokietara joko du, Barthesek honela azaltzen du Aristotelesek metafora honen alde egin zuen hautua: Ororen gainetik, zergatik tokia? Gauzetaz gogoratzeko nahikoa delako dauden tokia gogoratzea, dio Aristotelesek (tokia, beraz, ideien asoziazio baten elementua da, baldintzapen batena, trebakuntza batena, mnemonika batena); tokiak, beraz, ez dira argudioak berak, baizik eta hauek ordenatu egiten diren konpartimentuak. (Barthes 2009c, 178)2 Metafora espazialari jarraituz, topikaren dimentsioetako bat hizlariak jorratzen duen gaia paseatuko luke, zentzu horretan “formen sare bat da, diskurtso pertsuasibo bihurtu nahi den gaiari ezartzen zaion ibilbide ia zibernetikoa” (Barthes 2009c, 179), beraz topika gai ezberdinen bidegurutzea litzateke, konexio batzuk erraztu egiten dituena, beste batzuen kaltean. 44 Beraz, kronotopo kontzeptuak arlo ezberdinetara gerturatzen gaituela aurrera daiteke. Batetik, memoria-ildo jakin batzuk aktibatu edo katalizatu egiten dituen sarea da. Bestetik, aktoreak sare horretan kokatzen ditu, haien eskumenak konfiguratzen ditu. Ikerketa hauek guztiek Bajtinek literatura generoen historia bat osatzeko proposatu zuen kronotopo kontzeptua dute abiapuntu. Kronotopoak “literaturak era artistikoan bere egiten dituen denborazko eta espaziozko harremanen konexio esentzialei” erreferentzia egiten dieten eduki eta formak dira (Bajtin 1989, 237). Kronotopoak literatura generoei zein bere aldaera eta obra partikularrak hartuko lituzke bere gain, hau da, Voloshinovek (1992) zein Bajtinek (2004, 371–394) berak garatutako dialogismoa oinarri (García-Selgas 2007, 128), historian zehar eman diren hainbat obren ezaugarri amankomunak (kronotopo orokorrak: topaketa, bidea, gaztelua e.a.) zein obra jakin batenak (kronotopo zehatzak: Stendhal eta Balzacen harrera-gela, Dostoievskiren ataria, e.a.) deskriba litzake. Egiten duen analisiak nobelak –zentzu oso zabalean– hartzen baditu ere, bestelako mundu kronotopikoekin harremanetan leudeke –egilearen mundua, interpretearena–, baita literaturaz haratago doazen eta gizarte- eta komunikazio-egitura jakin batzuei loturik dauden bestelako kronotopoekin ere: bere abiapuntua topaketaren kronotopoa bada, zientzian kontaktua, erlijioan agerpena eta bizitza zibil eta estatalean topaketa publiko antolatuak honen analogoak lirateke. Azken batean, kronotopoak hainbat elementuren espazio-denborazko harreman zehatza osatuko luke eta horiek nobelaren garapena bideratuko lukete. Adibidez, Antzinako Greziako nobelan jainkoek gizakiei ipintzen dizkieten probetan –kosmogonia– heroiek beren buruekiko identitatea mantendu beharko dute –gizakiaren irudia, esaterako, oztopoen gainetik maitasuna probatzeko–. Antzerkiak osatzen zuen harreman publiko-pribatu zein eskenatokiaren izaerak –komunikazio-baldintzak– ere denbora eta espazio abstraktuetan –itsasoa orokorrean, zehaztu gabeko herrialdeak, e.a.– kokatzen ditu pertsonaiak. Ondorioz, topaketaren kronotopoa da nagusi, heroiak topatu-banandu, bilatu-aurkitu, elkar antzeman-mozorrotu egiten direlako, azken batean topatu ala ez topatzeak definitzen duelako nobelaren garapena: banaketa, ezkontza, ihes egitea, galtzea, e.a. 45 Zentzu horretan, Arestiren memoria osatzen duten kronotopo zehatzetara bideratuko dut topologia honen azterketa, kronotopo horiek interpretazio-guneak lirateke, honen gaineko interpretazioetarako katalizatzaile gisa diharduten neurrian. Kontzeptu honetatik abiatuta, interpretazio-gune (kronotopo) horiek identifikatuko ditut, errepikatu egiten diren guneak hain zuzen ere, bestelako nodoekin osatzen dituzten harremanei erreparatuz, beste nodo horiek bere gain hartzeko gaitasuna dutenak hain zuzen ere. Ondoren, interpretazio-gune horiek sostengatzen dituzten aktoreak identifikatu beharko ditut, lotura horiek osatzen dituztenak. Gune-aktore sare hori irudikatu ondoren, kronotopoek osatzen dituzten konfigurazio-aukerak deskribatu ahalko ditut. 0.5. HIRUGARREN TOPOLOGIA: OBJEKTUA Aktore nagusiek Arestirekin, objektu gisa, egiten dituzten gizarte-erabilerak aztertzea, bere presentzia publikoaren euskarri diren neurrian. Kronotopoen bitartez, Arestiren gaineko memoria bat osatuta, oraingoan bere objektu izaera aztertuko nuke. Euskal idazlea, pertsona, objektu gisa hartu badut, bere izaera subjektiboa, aktiboa nolabait parentesi artean ipintzen dudalako da, bestelako eragileek harekin egiten duten hori identifikatu ahal izateko. Hasteko, zientzia eta teknologiaren objektuen era analogoan azter dezaket, aktore-sarearen teoria jarraituz. Batetik, bestelako objektuetan gauzatzen den objektua litzateke: batik bat, iraunkor izateko asmoa duten inskripzioetan (liburu, plaka, kartelak, irudi, e.a.), baina baita une batez hainbat lagunek osatzen dituzten erritoetan ere (omenaldiak, hitzaldiak, e.a.). Bestetik, objektu horien arteko kontsistentzia osatzen dituzten harreman semiotikoen bitartez gauzatuko da. Hortik datorkio objektuari bere semiotiko-material izaera (ikus 0.2. Kokatutako jakintza: Epistemologia, 34-36. orr.). Aktore-sarearen teoriaren erronka, zientzialarien diskurtsoak edo instituzioak ikertu beharrean, zientzialarien praktiken kutxa beltza zabaltzea da. Horretarako, ikertzen ari 46 diren objektuak aktore gizatiar eta ez gizatiarrek osatzen duten sareari erreparatzen dio. Honela, erreferentzia –Aresti eta bere idatziak– ez da hitzei gehitzen zaion zeozer, etengabe eransten zaizkion hitzek funtziona dezaten ezin du salto bakar batek oztopatua izan (Latour 2001, 137). Kate horretako arrastoei jarraitzeko aktoreek objektuekin egiten dutena jarraitu beharko litzateke. Objektua osatzen duen aktoresarea azaltzeko, eragileen artean sortzen diren kontrobertsiei erreparatu beharko nieke, kontrobertsiak baitira kutxa beltza une batez zabaltzeko aukerak (Latour 1992, 23–35; Latour 2008, 42). Bide batez, aktore-sareen bila ibili ahala, kultura produkziogunea ez da polo bakar batean kokatuko –Aresti edo nolabaiteko elite intelektuala– elkarrekintza horietan guztietan parte hartzen dutenen asoziazioan baizik. Adierazleaz gain, Aresti zirkulazioan den nolabaiteko objektua da, azken batean hainbat idatzi utzi zuen pertsona izan zen eta. Arestik beste objektuekiko jarraikortasuna eduki dezan, hauetan artikulatua egon behar du (Latour 2001, 172), horregatik hauek konektatu eta sostengatu egiten dituen aktore-sareari erreparatuko diot: instituzioak (euskaltegia, Bilboko Udala, Euskaltzaindia), adituak, idazleak, aktore ez gizatiarrak (inskripzioak), e.a. Hauen arteko asoziazioan, Aresti igaro beharreko puntu –Obligatory Passage Point (Callon 1986)– bihurtzen den neurrian bermatuko litzateke honen presentzia zenbait arlo artikulatzeko duen gaitasunagatik, euskal kultura eta literatura arloetan bereziki. Honi esker, objektu aktiboa ere bihur liteke, igaro beharreko puntu gisa ezartzen den neurrian, aktore-sarea bere inguruan osatu eta objektuarekiko harremana botereharremanetara itzultzeko aukera ematen du, erreferenteek –idatziek, batik batosatzen dituzten problematizazio-moduen ondorioz. Horretaz gain, euskal kultura eta literaturari hertsiki loturik dagoen objektu honek gizartean hedatzen dituen efektuetan geratzea ere komeni da. Zentzu horretan, badira praktika eta sinesmenek objektu jakin batzuei nolabaiteko boterea zelan esleitzen dioten aztertzen duten teoria klasikoagoak ere. Durkheimek (2008) erlijio elementalen totemaren izaera sakratuan topatu zuen gizarte-erregulaziorako bideak zein gizartekategorien oinarriak, totemak gizartea ordezteko gaitasuna duten objektuak diren neurrian. Ez dirudi bide okerra denik idazle eta artisten kontsakrazioaz esparru 47 ezberdinetan zein gizarte mailan eskuratzen duten aitorpenari erreferentzia egiteko erabiltzen den neurrian. Garai berean, Marxek kapitalaren funtzionamendua aztertzerakoan, aberastasunaren produkzioaren izaera kolektiboa agerian jarrita, merkantziak lanaren produktua janzteko duen gaitasun mistikoa azaltzen du (Marx 2008, 87–113). Objektua merkantzia gisa funtzionatzen duela esan daiteke ez soilik liburuak merkatuan saltzen direlako, Arestik euskal kultura eta literaturako brand gisa funtzionatzen duelako. Idazle eta artisten gaineko objektu izaeraren gaineko ikerketen gabezian, hiru kontzeptu teoriko hauetatik abiatuta eta haien arteko tentsioan, Arestiren objektu izaera azaltzen saiatuko naiz. 0.6. LAUGARREN TOPOLOGIA: AKTUALIZAZIOA Arestiren poemak aktualizatzen dituzten hizketa ekintzak aztertzea. Oroz gain, Arestik poeta gisa jardun zuen, halakotzat zuen bere burua eta Maldan behera zein Harri eta herri hartuta, bere poesiaren berritasuna azpimarratzen da egun. Bere poesia mailua zela ere esan zuen eta hura hil eta hilabetera argitaratutako elkarrizketa batek honako titularra zekarren: “Poesia masen hezkuntzarako hedabidea da” (Haranburu-Altuna eta Aresti 1975),4 horretarako liburuez gain bere bertso-molde eta ekintzek erraztasunak ipini zituen euskal kanta berriak bere poemak musikatu zitzan. Gauzak honela, jorratu zituen generoen artean, bere poesia aukeratu dut jasan dituen berrinterpretazio, apropiazio edo eguneraketak aztertzeko. 0.6.1. IRAKURKETA PROZESUA: MIMESIA Irakurketa ezberdinek edonolako diferentziarik sortzeko gaitasuna badute, testuren baten identitatea eta subjektuen arteko diferentzia ematen delako da. Ikuspegi 48 fenomenologikoak testuaren eta subjektuaren arteko dialektika azpimarratu du, irakurketa prozesua eman dadin ezinbestekoa baita irakurleak testuarekin korrelazioak osatzea (Iser 1987). Linguistika estrukturala eta honako konstatazio hau oinarri, testuak berak bestelako sistema semiologikoekin osatzen duen harremana aztertuz, honen baitan dauden barne harilketa aztertu liteke, Barthesek Balzacen Sarrazine nobela laburrarekin egin zuen bezalaxe (Barthes 2001). Neurri handi batean, hauxe da Aurelia Arkotxak Arestiren Maldan beheraren iruditeriarekin egin duena (Arkotxa 1993). Semiologiak tresna analitiko erabilgarriak baditu ere, beste inon ipiniko dut arreta, harreratik gertuago dagoen poloan hain zuzen ere, poema horiek interpretatu, apropiatu edo haragitu egiten diren unean. Hau da, semiologoak testuan irakurlearen fenomenologia tentuz eta era arrazoituagoan erreproduzitzen badu ere (Barthes 2009b, 273–274), testuaren identitatea berrezartzea du emaitzatzat, subjektuaren diferentzia semiologoaren bozeramailetzan disolbatuz. Kontrara ere, Lacanen ildo psikoanalitikotik, testuaren aurrean subjektuak bere oinarrizko abiapuntua (Edipo konplexua, e.a.) errepikatu baino ez luke egingo (Morley 2005, 154), subjektua litzateke beraz diferentzia hutsaren sortzailea. Bi joera hauen erdibidean kokatuta ere, subjektua zein testua irristatu egiten zaigu eskuetatik: Liburu baten mugak ez dira sekula garbiak eta modu zorrotz batean marraztuak: izenburuaren gainetik, lehen lerroez eta puntu eta amaieraz gainetik, bere barne konfigurazioaz eta autonomia ematen dion formaren gainetik harrapatua dago beste liburu, testu eta esaerekiko erreferentzia-sistema batean: sare bateko korapilo bat da. (Foucault 2003, 52) Identitate-diferentzia harreman hori problematizatzeko kontzeptu egokia da Aristotelesen Poetika jarraituz Paul Ricoeurrek proposatutako mimesia. Testukonfigurazioak “esparru praktikoaren prefigurazioaren eta obraren harreraren araberako birfigurazioan bitartekaritza egiten du” (Ricoeur 1987, 1:119). Zentzu horretan, irakurketaren bitartez mimesiaren zirkulu hirukoitza ematen da: “kontatu 49 izan nahi den gure [irakurlearen] bizitza-munduaren prefigurazioa; testuaren konfigurazioa kontatua den ekintzan; eta gure existentziaren birfigurazioa testu narratiboa ekintzara bueltatzen den neurrian” (Kearney 2001, 133). Narrazioaren innobazioa korapiloaren asmakuntza bada –ardatz sintagmatikoa–, metaforarena “pertinentzia semantiko berriaren sorkuntza da ez dagokion esleipenaren bitartez” (Ricoeur 1987, 1:3; Ricoeur 1980) –ardatz paradigmatikoa–. Narrazio zein metaforan funtzionatzen duen mimesiak agerian jartzen duena zera da: poemak edo narrazioak imitatu egiten du, baina imitazioak berak osatzen du imitatzen duen hori. Mimesia harreraren eta testuaren bidegurutzean ematen den prozesua da, bi dimentsioak bereiztezinak diren unea, jatorrizkoa eta imitazioa –simulakroa, kopiadisolbatu egiten ditu. Abiapuntu honetatik zilegi dirudi Arestiren poetika irakurleek egiten dituzten interpretazio, apropiazioetatik ulertzea. Noski, interpretazio hauek irakurketa prozesu berbera aktibatzen dute –birfigurazio berriek konfigurazio berriak osatuko dituzte– eta, beraz arestian aipatutako arazo eta tresna berberekin aurre egin beharrean kokatuko nau, baina arreta beste inon jarrita. 0.6.2. AKTUALIZAZIOAK Apropiazio edo interpretazio prozesu hauek aztertzeko egin dudan apustu analitikoa, poemen aktualizazioak aztertzea izan da. Aktualizazioarekin tradizio anglosaxoian aztertu izan den reenactment kontzeptuari erreferentzia egin nahi diot. Erabilera zabalduena errekreazioa bada, Judith Butlerren ildotik, apropiazio edo birsignifikatze prozesuen ildotik ere uler liteke. Katie Kingek jakintzen aktualizazio saretuak aztertu ditu (Networked reenactments), Estatu Batuetako gerra zibilaren, dokumental eta telesailek zein Interneten osatutako aktualizazioak (reenactment) aztertzeko, arlo transdisziplinar eta posthumanista berria inauguratzeko asmoz: reenactment studies (King 2012, 273). Aktualizazioek “afektu eta zentzazio ezberdinek ulertze-modu interesatu ezberdinetan pizten dituzte adituen epai multzoa elkarrekin hartuz” (King 2012, 14). Horregatik ageri dira saretuak, sarrera-atari ezberdinak dituzten aktualizazioak diren neurrian. 50 Aktualizazio hitza erabiltzen dut hizketa-ekintzei izaera unitarioa ematea ahalbidetzen didalako, espazio-denbora zein analisi –eta beraz, zentzu-unitate gisa–. Hizketa-ekintza hauek Arestiren obra egin egiten dute (enact). Horregatik bi zentzu dituen hitza da: eguneratzea, obra eraberritu egiten delako, denbora-espaziozko testuinguru batera doitzen den neurrian eta, actual erro anglosaxoira jota, era materialean gauzatzen delako, hizlariak haragitzen duelako hizketa ekintza edo euskarri materialak inskripzioa. Testu baten errepikarako baliabiderik ohizkoena erreprodukzio industriala den moduan, aktualizazio-ekintza orok izaera materiala du. Hizketa ekintza gorputzaren bitartekaritzaren bitartez egiten den neurrian gorputzak beti gaindituko du (excess) hitza bera eta, horregatik, etengabe birregokitu daiteke testuinguru berrira. Horrek eskaintzen dizkio birsignifikatzeko aukerak (Butler 1997, 155-156). Gorpuztu gabeko komunikazioak soilik sines dezakeen isladaren (erreflexua) paradigmari aurre egin nahian, Voloshinovek (1992, 49) zein Bourdieuk (Bourdieu 1997b, 58-60) zeinuen izaera errefraktarioa azpimarratu dute, izaera objektiboa lituzketen existentziabaldintzak zein esparruaren bitartez. Errefrakzioa ere bada kanal orok komunikazioarekin egiten duena, soinu zein argi uhinek aldaerak jasoko dituzte puntu batetik bestera igarotzeko. Honakoa fisika edo biologiaren erreinuei badagokie ere, honelako zaraten izaera produktiboa azpimarratu nahi dut. Apur bat haratago, Donna Harawayk difrakzioaren eredua proposatzen du bere artefaktualismo semiotikomaterialaren norabide berean. Argi-uhinen eredua ere abiapuntu, “difrakzioak ez du «berberaren» desplazamendu bat sortzen, isladak edo errefrakzioak egiten duen moduan”, interferentzia bera aztertzen du, zarata, diferentziaren efektuak bilatuz (Haraway 1999, 126). Hizketa-ekintza errefraktarioa edo difraktarioa bada komunikazio haragitua delako, zelan atzeman daiteke jatorrizko testuaren eta testu aktualizatuaren arteko harremanik? Zein da diferentzia eta zein da errepika? Deleuzek aztertu bezala, errepika diferentzia sortzen delako ematen da. Errepika batek beti janzten du erabat harrapatu, izendatu ezin den kontzeptu bat. Identitate nominalaz haratago –errepikapenaz aritu ahal izateko konplexu fonikoen edo hitzen identitateaz haratago–, ezin liteke errepika 51 abstraitu edo bereizi osatzen den errepikatik. Errepika jantzi egiten den maskara moduko bat litzateke, baina aldi berean errepika da jantzi arazten duena. Traumaren sintoma errepika bada, errepika bera delako erreprimitu arazten duena, errepikatzen delako ahaztu egiten da, beraz erreprimitu, eta ez aldrebes (Deleuze 1968). Difrakzioaren eredua jarraituz, diferentzia sortzen duen hori aitzindari iluna (précurseur sombre) litzateke, bi serie bereizten dituen hori, bata bestearekiko diferente eta, beraz, errepika osatuz (Zizek 2006, 101–102). Agian horregatik aktualizazioak ez du itxitura argirik, fluxuen topologian kokatu badut, bere hasiera eta amaiera, jatorrizkoa zein kopiaren arteko mugak ezartzea zaila suertatzen delako izan da. Deleuze eta Guattarik garatutako mesetetako batera joko dut, aktualizazio ezberdinak harremanetan ipin ditzakeen meseta hori ritorneloa da (Deleuze eta Guattari 2002, 317–357). Liburuaren ostean idatzitako artikulu batean, Guattarik (Guattari 1996) ritorneloa afektuak katalizatzen dituen dikurtsoaren sekuentzia errepikakor gisa definitzen du. Afektuak, gizabanakoen aurretik eta intersubjetibitatearen azpitik, “inorena ez diren intentsitate libre” gisa ulertuta (Zizek 2006, 53), ritorneloak hauek pizten dituzten sekuentziak lirateke. Irudia 1. Ritorneloak eta afektu existentzialak 52 Hjelmsleven eskemari jarraituz5, ritorneloa enuntziazioaren eta espresioaren formaren arteko bitartekaria litzateke. Era analogoan, denotazioak [f(den)] edukiaren formara eta erreferentziara bidaltzen bagaitu, edo diagramak [f(diag)] espresioaren formara eta erreferentziara; ritorneloa enuntziazioa espresioaren forman txertatzen duen proposamen kontzeptuala da. Afektuak lirateke ritorneloaren lehengaia, enuntziazioaren materia desterritorializatu gisa, aktualizazioan bueltatuko lirateke territorializatuak. Jatorriz, musikatik datoren terminoa bada ere, forma ritmikoak, segmentu prosodikoak, enblemak, sinadurak ere izan litezke. Txorien kantutik abiatuta, ritorneloa “lurralde bat markatzen duten espresioaren materia multzoa da, lurralde-motiboetan eta lurralde-paisaietan garatu egiten dena” (Deleuze eta Guattari 2002, 326–329). Konponente anitzek osatzen badute ere, konsistentzia lortzen duten neurrian dira ritorneloak. Behin konsistentzia eskuratuta, autonomia ere eskura lezake –beste paisaia batean konsistentziaz funtziona lezake– agentziaritza berrietarako zabalik dagoelako. Ikerketa honetara itzulita, poemek afektuak katalizatzen dituzte, barne-konsistentzia bati esker afektu horiek bertso nagusi batzuetara birbideratu litezke eta afektu horiek mobilizatzeko aukera dute bertso horiek aipatze hutsarekin, bertso zein poemak autonomo diren neurrian, errepikatu ahal izango dira paisaia berrietan jarririk. 53 Ritorneloa –gogora dezagun: sekuentzia errepikakor hori– aktualizazio ezberdinetan errepikatzen den hori da, aldi berean, era errepikaezinean osatuz. 0.7. METODOLOGIA ETA TEKNIKAK Ikerketaren kontzeptu teoriko nagusiak azalduta, bestelako protesi metodologiko eta teknikoetara joko dut oraingoan. Oro har, analisi soziohermeneutikoa testu eta gizarte baldintza eta bitartekariak aztertzeko tresna erabilgarria bada ere, aktore-sarearen teoriak proposatzen duen asosiazioen soziologiak elikatu behar du ikerketaren norabide metodologikoa. Teknikei dagokionez, lehen topologiako esparruaren dinamika argitalpenen espazio sozialaren bitartez irudikatuko dut, analisi kuantitatiboan oinarrituta baina betiere kualitatiboki hainbat iturri eta ikerlanetara joz. Gainerako topologietarako, omenaldi eta aktualizazioen analisirako, etnografiak iradokitako behaketa partehartzailea izango da teknika-eredurik egokiena, baina zenbait kasutan dokumentazio-lanaren bitartez berreraiki beharko da. 0.7.1. NORABIDE METODOLOGIKOA Jakintza kokatua abiapuntu edukita, eta batik bat testuen gainean diharduten teoria eta helburuak azaldu ostean, argi dago ikerlan honek biraketa linguistikoaren ildotik eratorritako gizarte-zientziak edukiko dituela abiapuntu. Dagoeneko, ez dirudi ikuspegi metodologiko honen zilegitasuna lar azaldu behar denik. Soziologiaren kasuan, analisi soziohermeneutikoaren ekarpena azpimarratzekoa da, tradizio hermeneutikoa eta soziologiaren aniztasun teorikoa ezkontzen jakin izan dituelako: testua analisi-unitate gorena badu ere, hizketa-ekintzak gurutzatzen dituen botere harreman sozialak ere aintzat hartzen ditu (Alonso 2013). Ikuspegi honen ekarpen nagusia, beraz, aztertuko ditudan hizketa-ekintza horietan bilbe-sozial zabalagoak daudela etengabe gogoraraztea izango da. Gainera, teknika kuantitabo zein kualitatiboen arteko 54 integraziorako zenbait ildo ere zabaldu ditu –Bourdieuren espazio soziala izan liteke teknika kuantitatiboen bitartez analisi kualitatiboa egiteko adibide paradigmatikoa. Analisi soziohermeneutikoaren praktikak pribilegiatu dituen irudikapenetan topologia erregionala izan da nagusi, laginketa zein analisian ezker-eskuin gora-behera harremanak, testuak gizarte-egituretan txertatu nahian. Lehenengo topologian salbu, gainerakoetan bestelako irudikapenetera joko dut, azken batean testuek bestelako testuekin osatzen dituzten erreplikak aztertuko ditut eta. Zentzu horretan, Latourrek proposatzen duen eta sarea analisi-dispositibo nagusi duen asoziazioen soziologiatik gertuago ibiliko naiz, erregioaren analisi-dispositiboa nagusi duen soziohermeneutikaren gizartearen soziologiatik baino (Latour 2008, 24–29). Erregioetan oinarritutako laginketa baino, laborategi-bizitzaren soziologiak objektuen arrastoa jarraitzen du. Zentzu horretan, kontrobertsiak jarraituz ikertuko du. Objektu anitz batetik abiatzen naizen neurrian, ezingo dut aurrez landuko dudan korpusa ezarri, aztertzen ditudan kasuek emango baitidate hurrengo kasuen arrastoa. Gainera, ikerketa-objektua komunikazio prozesutik bereiziezina den neurrian, testuen komunikazio-baldintza materialei ere erreparatu beharko diet, neurri handi batean hizketa-ekintzak bere materialtasunari zor baitio bere iraunkortasuna edo errefrakziorako zein difrakziorako baldintzak. Hala ere, une eta gune jakin bateko egoerak bata bestetik espazialki zein denboralki bananduak ageriko zaizkidan neurrian, ezinbestekoa izango zait analisi soziohermeneutikoaren zenbait jarraibideetara jotzea. Azken batean, hizketa-ekintza bakanetan gizarte-bilbe zabalagoak topatzeko gaitasuna duelako. 0.7.2. ARGITALPENEN ESPAZIO SOZIALA Lehen azaldu bezala, esparruen topologia erregionala da, honen barne egitura irudikatzeko espazio soziala erabili da, eguneroko existentziako espazio praktikoa irudikatzeko hain zuzen ere (Bourdieu 2006b, 169–172). Bourdieuk berak erabili izan du Korrespondentzien Analisi Anizkoitzaren teknika estatistikoa irudikapen hori egiteko 55 (Saint-Martin eta Bourdieu 1976; Bourdieu 1999; 2006b; 2008a), bere teoriarekin oso harreman estua osatuz (Baranger 2004, 59–88). Teknika honek6 aldagai nominalen arabera sailkatutako kasuen arteko harremana ardatz euclidearretan laburbiltzen du – gehienetan azaltzeko gaitasun handiena duten bi edo hiru ardatzetan. Aldagaien balioen korrespondentziaren bitartez, aldagaiak zein kasuak hurbiltasun-urruntasun harremanetan kokatzen dira, esparruen barne egitura eta espazioa makurtzen duten bestelako esparruen eragin latentea azaltzeko aukera emanez. Iraganeko garaia izanda, datuak lehen mailako iturrietatik osatzeko ezintasuna dela eta, bigarren mailako iturrietara jo dut euskal argitalpenen espazio soziala aztertzeko. Garaiko euskal argitalpenen espazio soziala irudikatuko dut, argitalpenen datu base batetik abiatuta. Noski, euskal argitalpenak zer diren espaurren norgehiagokaren baitan kokatzen dira. Euskal literaturaren mugak definitzerakoan, aztertuko dudan garaian, euskaraz idatzitako literatura gisa ulertzeko joera nagusitu egiten da. Oraindik ere, honakoa gai polemikoa bada, euskal kulturako esparruaren baitan funtzionatzen jarraitzen zuen garaian are eragin nabarmenagoa du. Beraz, euskal kultura definitzeko erdarazko saiakerek –Quosque tandem besteak beste– zein euskal literatura erdaldun baten alde egiten duten obrak nola edo hala unibertsoan txertatu beharko nituzke, euskal literaturaren definizioaren gaineko norgehiagokan zuzenean parte hartzen dutelako. Euskal euskarazko idatzi gisa definitu ezin bada ere, euskal kultura definitzeko zailtasunak eta ikerlanaren asmoa euskal literatura esparrua aztertzea dela kontutan hartuta, euskarazko idatzietara makurtuta definituko dut euskal kultura: euskarazko aldizkarietan iruzkinak jasotzen dituzten zein euskarazko liburuak ere argitaratzen dituzten argitaletxeen erdarazko argitalpenak ere gehituko dizkiot euskarazko argitalpenei. Gauzak honela, unibertso osoaren datu basea osatu dut: Euskarazko literatura aldizkarietako artikulu (1) eta euskarazko liburuak (2) zein esparru berberean kokatu litezkeen argitaletxeek argitaratutako erdarazko 56 liburuak, euskarazko liburuak ere argitaratzen dituztelako –hogei behintzat— (3) zein euskarazko aldizkarietan hiru iruzkin baino gehiago jaso dituztelako (4). Datu base hori osatzeko ezinbestekoa suertatu zait beste ikerlari eta erakundeek, euskal literaturaren egitatea performatiboki osatzeko hain zuzen ere, osatu dituzten eta Interneten eskuragarri dauden datu base hauek (1 eta 2): - (1) Literatura aldizkarietan argitaratutako artikuluak. Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta Susa argitaletxeak eta Gorka Arrese, Monika Bengoetxea, Mikel Elorza, Joxan Elosegi, Patxi Gaztelumendi, Juanjo Iribar, Koldo Izagirre eta Josu Landak osatutako Ibinagabeitia proiektuaren webgunea7. Bertan honako aldizkari hauetara jo dut: Gernika (1945-1953), Egan (1948-1979), Euzko-Gogoa (1950-1959), Olerti (1959-), Igela (1962-1963), Ustela (1975-1976), Pott (1978-1979) - (2) Euskaraz argitaratutako libururak. Jakin aldizkariaren webgunean 8 Joan Mari Torrealdaik osatutako XX. mendeko euskarazko liburuen katalogoa. Horretaz gain, gainerako baldintzak betetzen dituzten liburuak (3 eta 4) bildu ahal izateko, honako iturri hauetara jo dut: - Argitaratutako liburuen iruzkinak. Lehen aipatutako literatura aldizkariez gain, Jakin aldizkariak zein Anaitasuna eta Zeruko Argiak argitaratutakoak. Lehenengo biak Interneten eskuragai9, hirugarrenean paperezko aldizkarira jo dudan bitartean. 7 Iturria: http://andima.armiarma.eus/ 8 Iturria: http://www.jakin.eus/liburu-behatokia. Sarasolarekin batera, Torrealdai izan zen euskal literaturaren soziologia egiten aitzindaria, Euskal idazleak gaur liburuarekin (1977), hura egiteko liburuen datu basea egin zuen aurrena, euskal idazleei egindako inkestarekin batera. Horretaz gain, urtero argitaratzen du Jakin aldizkarian euskaraz argitaratutako liburuen txostena. 9 Iturriak: http://www.jakin.eus/aldizkaria eta Anaitasuna Euskaltzaindiaren webgunean, http://www.euskaltzaindia.eus/ - Beste hizkuntzetan (gaztelaniaz eta frantsesez) argitaratutako baina esparru berberean kokatzen diren liburuak. Vital Kutxak diruz lagundutako Sancho el Sabio Fundazioak osatu duen Euskal Kulturaren Dokumentazio Zentroko katalogoan 10, euskaraz gutxienez hogei liburu argitaratu dituzten (3) edo euskarazko aldizkarietan behintzat hiru aipamen jaso dituzten (4) argitaletxeetako liburuak. Iturri hauetatik abiatuta, elkarrekin harremanetan dauden baina analisi-unitate ezberdinetan oinarrituta dauden datu base ezberdinak osatu ahal izan ditut: Literatura aldizkarien datu basea. Ibinagabeitia Proiektuan erabilitako aldagai gehienak mantendu baditut ere (aldizkaria, zenbakia, hizkuntza, egilea, urtea), generoak multzo zabalagoetan sailkatu ditut (artikulua, kritika, poesia, narrazioa eta bestelakoak). Aldizkariak lehen aipatutakoak dira (1). Kritiken datu basea. Literatura zein kultura aldizkarietan (Jakin) eta astekarietan agertutako iruzkinez osatuta, iruzkinaren egilea zein liburu iruzkinduaren informazioa txertatu ditut, liburuen datu basetik abiatuta. - Liburuen datu basea. Euskarazko (2) zein erdarazko (3 eta 4) liburuez osatua. Hauxe izan da Korrespondentzien Analisi Anizkoitza egiteko erabili dudan datu basea. Bertan, analisirako honako aldagai hauek erabili ditut: • Urtea; argitaletxea; egilea; liburuaren hizkuntza • Generoa, analisirako erabilgarria suertatzeko sortu ditudan kategorietatik abiatuta: antzerkia eta pastorala, bertsolaritza eta bertsopaperak, Euskal Herriko gaiak, eleberria, erlijioa eta teologia, 58 euskal filologia, euskal literatura eta klasikoak, euskera eskuliburu eta hiztegiak, ipuin eta narrazioak, poesia eta bestelakoak.11 • Astekarietan (Zeruko Argia eta Anaitasuna) jaso duen iruzkin kopurua: iruzkinik ez, iruzkin bakarra edo iruzkin bat baino gehiago. - Egileen datu basea. Izen eta abizenak euskal zein erdal grafiaz topatu ditudanez eta askok ezizen bat edo ugari erabiltzen zituztenez, egileak identifikatu ahal izateko datu basea osatu behar izan dut. Horretarako oso erabilgarria suertatu zaizkit Juan San Martinek osatutako euskal idazleen katalogoa (San Martín 1968) zein Eusko Ikaskuntzak Interneten eskuragai dituen Auñamendi Entziklopedia zein beren funts propioak.12 Analisi deskriptibo eta Korrespondentzien Analisi Anizkoitzaz gain, kritiken sare analisia (Requena Santos 2003) ere erabiliko dut, idazleek euren artean osatzen dituzten harremanak adierazle horren bitartez irudikatu ahal izateko. Erabilitako teknikek kasuak kategorien arteko harremanaren arabera irudikatzen badituzte ere, ezinbestekoa dute harreman horiek kualitatiboki azaltzea. Horretarako 11 Genero kategoriak eraikitzerakoan hiru irizpide nagusi jarraitu ditut: 1) irizpide etnikoa, espazio soziala eraiki ahal izateko propietateek kideen pertzepzio-moduekin bat egin behar dute, kategoriek ezin dute beren zentzu komunetik lar aldendu, horregatik ohizko generosailkapenak eduki ditut abiapuntu; 2) irizpide teorikoa, ikerketan plazaratzen diren hipotesien adierazle gisa funtzionatu behar dute, azalpen holistiko bat ahalbidetu dezaten; 3) irizpide numerikoa, analisi estadistikoa emankorra izateko –taula gurutzatuak edota Korrespondentzien Analisi Anizkoitza egin ahal izateko– ezinbestekoa da kategorien arteko banaketarik ahalik eta homogeneona lortzea, oso kasu gutxiko kategoriak saihestuz. 12 Iturria: http://www.euskomedia.org/ 59 ezinbestekoa izango zait, arestian aipatutako ikerketekin (ikus 0.3. Lehen topologia: Euskal literatura esparrua, 36-41. orr.) zein bestelako lehen mailako iturriekin (literatura aldizkari edo astekarietako artikuluak, bileretako aktak, literatura lanak, e.a.) etengabe kontrastatzea, esparruen dinamiken azalpenari begira. 0.7.3. OMENALDI ETA AKTUALIZAZIOEN ANALISIRAKO TEKNIKAK Gainerako topologietarako informazioa bildu eta sortzeko bestelako teknikak erabili beharko ditut, adierazle jakin batzuen erreplikak aztertuko ditudan neurrian. Batik bat, behaketa partehartzailea eta bigarren mailako dokumentuen analisia izango dira teknika nagusiak. Adierazleen errepliken artean, omenaldiek tarte berezia edukiko dute, publiko zabal samar bati Arestiren balio sozialaren errekonozimendua eskaintzen zaion erritoa den neurrian. Honek tradizio antropologikora zuzendu beharko ninduke eta, horren baitan, ohizkoena duen teknikara: etnografiara hain zuzen ere. Aktore-sarearen teoriak diseinu teorikoan pisu handia izanda, Latour eta Woolgarren laborategiaren etnografia jarraitu nezakeen eredu metodologiko gisa (Bruno Latour eta Woolgar 1995), adierazleen agerpenerako prozesu osoa jarraituz. Baina planteamendu honetatik apur bat aldendu beharra dago ikerketa-objektuaren izaerara doitzeko. Alde batetik, hemen ez da laborategi batean agerrarazi den hormonarik ikertuko, aktore-sare dispertsoek idazle bat agerrarazten dituzten uneak baizik, publikoki egiten den perfomance batean. Omenaldi edota aktualizazioek ez dute talde sozial baten bizitza osoa bere gain hartzen, ordu pare batez egiten dira. Horregatik, behaketa partehartzailea da egingo dudan hori (O. Guasch 2002, 50). Talde sozial baten eguneroko bizitzan murgildu baino, murgilduta nagoen bizitza sozialetik noizbehinka joko dut landa-lan puntualak egitera. Parte hartzailea izango da behaketa, jarduera publikoetara entzule gisa hurbilduko naizelako, eragileek parte hartzera luzatzen duten gonbita aprobetxatuz. Jardueretako zentzu eta praktikak ulertu nahi ditudan neurrian (A. A. García eta Casado 2008) eta ez 60 horrenbeste jarduera hauek dituzten arau inplizituak, praktika etnometodologikoak baztertuta (Garfinkel 2006), parte hartzaile-entzuleei dagozkien arauak errespetatuko ditut. Entzule gisa izango naiz interpelatua (Althusser 2003), horrek entzule-ikerlari gisa era gatazkatsuan ditudan zentzazioen oharrak ere hartzera behartuko nau, azken batean, interpelazio-prozesu horren baitan ematen baitira aktualizazioak berak. Beste aldetik, jarduera batzuetan ez dut behaketa parte hartzailea egiteko aukerarik edukiko. Aktualizazioak era diakronikoan aztertu nahi baditut, batak hurrengoarekin osatzen duen harremana argitze aldera, ezinbestekoa zait ikerketa honi hasiera eman aurretik gertatu diren jarduerak ere aztertzea. Beste horrenbeste gertatuko zait aurretiaz Arestiren omenaldi gisa agertu ez baina bere poemaren baten aktualizazioa egiten duten jarduerekin. Batzuk susmoz edo ezustez bertan harrapatu banaute ere, gehienetan ez dut bertaratzeko aukerarik izan. Horregatik, ezinbestekoa izan dut bestelako iturrietara jotzea, posible izan zaidan neurrian, bertako praktika eta zentzuak berreraikitzeko asmoz. Beraz, maiz erabiliko ditut egunkariak, bideoak, testigantzak, grabazioak, e.a. Berreraiketa horretarako, zenbait informatzaileei elkarrizketak egin diet, aktualizazioen berri edo hauen gaineko datu edo iturriak ezagutzeko aukera eman badit ere, ez dut haien diskurtsorik aztertu, orainalditik egiten diren iraganeko interpretazioek aztertu nahi nituen aktualizazioetatik aldentzen didatelako. 63 Kapitulu honetan, Arestiren obra eta posizio hartzeak euskal literaturaren egituraketa prozesu zabalago batean kokatuko ditut. Horretarako, euskal kulturaren produkzio eta erreprodukzio gune gisa izendatu ditudan erakundeetatik abiatuko naiz, hauen bitartez egoera politikoa, kultura eta literaturaren arteko harremana azaldu ahal izateko. Hortik abiatuta euskal kultura esparruaren baitan euskal literaturak duen bilakaera aztertuko dut hiru alditan –1953-1963, 1964-1973 eta 1974-1979–, Arestiren obrari arreta berezia eskainiz. 1.1. EUSKAL KULTURAREN PRODUKZIO ETA ERREPRODUKZIO GUNEAK Euskal literatura termino irristakorra da oso. Maiz honen gaineko eztabaidak piztu eta berpiztu egiten dira, euskal horrek euskarazkoa, Euskadikoa-Euskal Herrikoa edota estilo jakin bati ote dagokion definitzeko. Mugarria batean zein bestean jarrita ere, ezin liteke aztertzen dudan garaian euskal literaturak esparru autonomo bat osatzen zuenik esan. Eztabaida nagusia euskal adierazleak adierazten duenaren gainekoa da eta horrek, noski, euskal literatura darama harekin herrestan. Nazionalismoaren sorreran, euzkoa arraza eta erlijioari loturik ageri bazen, garai honetan apurka-apurka bestelako elementuei erreparatuko zaie, euskara elementu zentrala bihurtu arte (Tejerina Montaña 1992, 109). Euskal kultura eta harekin euskal literatura definitzearen inguruko lehia horren lekuko dira euskal argitalpenak (ikus 0.7.2. Argitalpenen espazio soziala, 54-59. orr.). Analisirako erabili dudan datu basean euskal kultura esparruko euskarazko publikazioen eragina nabarmena da, azken batean gaztelaniazko publikazioak argitaletxe elebidunak eta euskarazko aldizkarietan oihartzuna eduki duten horiekin osatu direlako. Euskal kultura esparruaren transformazioen berri emateko beste nonbaitera begiratu beharra dago. Euskal nazionalismoaren ikerketa ugarik gizarte egituran suertatutako aldaketetara eta hauek erdi-mailako instituzioetan edukitako eraginera jo dute frankismo garaian euskal nazionalismoaren kodearen erreprodukzioa ulertzeko (Gurrutxaga 1985; Pérez-Agote 2008). Kode hori, neurri handi batean, euskal kulturaren izaera diferentzialari lotuta dago, bere sinbolo eta zeinuei hain zuzen ere. 64 Ikerketa horietan oinarrituta, euskal kulturaren produkzio eta erreprodukzio guneei erreparatuko diet, hau da, euskal kultura propio, autonomo, diferente baten transmisioan ari diren erakundeei. Garai honi ekin aurretik, gerra aurreko euskal kulturaren egoera soslaiatzea komeni da. Sabino Aranaren formulazioen ondotik, euskal nazionalismoak hazkunde ikaragarria izan zuen XX. mende hasieran zehar, hainbat instituzioen inguruan ehundutako “mikrogizarte” bat osatu zuen –ELA-STV sindikatua, Emakumeen Batza, Euskaltzaleak, e.a.–. Honekin batera euskara elementu zentral gisa balorizatua izaten hasiko zen, bereziki Jose Ariztimuño Aitzol idazle, apaiz eta ekintzailearen aldetik (Tejerina Montaña 1992, 110–111). Prozesu horretan euskal literaturak paper zentrala jokatuko zuen, poeta nazionalen egitekoa ekintzaile nazionalistarenarekin nahastuz (Apalategi Idirin 2000, 62–63). Gerra zibilak, ordea, prozesu hori geldiarazi zuen. Aurreko urteetan nazionalismoaren inguruan sortutako erakundeak debekatu ziren, eragile nagusiak espetxeratuak–Koldo Mitxelena—, erbesteratuak –Orixe– edo erailak –Aitzol, Lauaxeta– izan ziren bitartean. Espazio publikoan garaituen kodearen –sinboloak zein hizkuntza– transmisioa debekatu egin zen (Gurrutxaga 1985, 393) eta espazio pribatuan eten: deuseztatutako erakundeez haratago, familien baitan ematen zen debekuaren barneraketa zein 50. hamarkadako industrializazioak ekarritako immigrazioaren ondorioz (Tejerina Montaña 1992, 112–114). Gerra zibilak publikazioen beherakadan izan zuen eragina agerikoa da, esan bezala, oinarri zuten produkzio eta erreprodukzio gune horiek txikituak izan zirelako. Hala ere, 40. hamarkadatik gorakada etengabea izango zuten euskarazko publikazioek, 1962an 30. hamarkadako urterik oparoena gainditu arte: 1940 eta 1952 artean 252 liburu atera baziren, 1953 eta 1963 artean liburu kopurua bikoiztu egingo zen (485), 1964 eta 1973 artean berriro ere bikoiztuko (1.042) eta 1974 eta 1979 artean erdia gehituko zitzaion (1.692). Balio bereziki adierazgarriak dira epealdiak gero eta laburragoak direla kontutan hartuta (ikus Taula 3. Liburuak genero eta argitalpen epearen arabera, 373. orr.). Zentzu horretan, Gurrutxagak hiru fasetan banatzen du frankismo garaiko garaituen kodearen egoera: gerraosteko isiltasunak (1) gerra egin ez zuen belaunaldi berri bati irekiko zion bidea, euskara elementu zentraltzat hartuko zuen mugimendu 65 kultural eta politikoarekin batera (2), 70. hamarkadan zehar espazio publikoa hartuko zuena (3) (Gurrutxaga 1985, 133). Euskal kultura esparruari dagokionez, gorakada hori euskal kulturaren produkzio eta erreprodukzio guneen zabalketari zor zaio neurri handi batean. Erreprodukzio gune horiek euskal kulturaren adierazpenerako erakundeak dira, horiek izango baitira euskal kultura esparruan suertatuko transformazioen katalizatzaile nagusiak. Generoen eboluzioa, kasu, erreprodukzio gune horien eskaerarekin lotuta ageri da. Hasieran, euskarari bidea ireki zion gune nagusia Eliza bazen –elizgizonen interesaren zein erlijiosoek zuten babesari esker– liturgiari zuzendutako liburuek pisu handia edukiko zuten. Ondoren, baina, erlijio-liburuen joera beheranzkorra euskal kulturaren sekularizazioaren erakusgarri da: 1940 eta 1952 artean liburuen %39,7a teologia eta hagiografia zein meza, liturgia, otoitza eta musika erlijiosoari buruzkoa bazen, argitalpen hauek behera egingo zuten 1974 eta 1979 urteetan liburuen %4,8a izan arte. Euskarazko hezkuntza sistema bat zabaldu ahala beharrezko korpusa ere handitu egin zen. 1963ra arte natura zientzietako liburu bakarra argitaratu den bitartean, 1974 eta 1979 artean liburuen %7,2a izango zen honi buruzkoa. Haur eta gazte literaturak ere joera berbera eduki zuen, lehen aldiko liburuen %2,4tik %14,8a izatera pasa zen azken aldian. Beste horrenbeste gertatu zen euskara eskuliburu eta hiztegiekin, %2,8tik %9,9ra pasatuz. Publikazioen goraldiek ere behartuta, folklorearekin bereziki lotuta zeuden euskal kanta, musika eta dantza liburuek ere behera jo zuten. Hemen hiru epealditan banatu baditut ere, pausoz pausoko aldaketa da suertatutakoa. Euskarak euskal kulturan zuen zentraltasuna indartu ahala, kultura idatzian bizi ziren erakundeen beharrei erantzuteko honen eskriturizazioari garrantzia handiagoa emango zitzaion. Balizko euskal literatura esparruak ere bere erakunde propioak beharko zituen autonomia eskuratzeko, eta pauso handiak emango ziren norabide horretan: argitaletxeak, sariak, aldizkariak, idazleen elkartea, e.a. Hala ere, euskal literatura esparru autonomoa ez zen estatu-erakundeak sortu arte emango, 1978ko Espainiako Konstituzioarekin eta 1979ko Gernikako Estatutuarekin batera. Bitartean, Ipar Euskal Herrian baldintza demokratikoak ematen baziren ere, euskal kulturak ez zuen Euskal Autonomi Erkidegoan eskuratutako errekonozimendu instituzionalik, ezta horren alde egin zezakeen mugimendua aktibatzeko industrializazio eta hirigintza prozesurik eman. 66 Jarraian azpiesparru horren egitura eta bilakaera aztertuko ditut. Horretarako, publikazioei erreparatuko diet. Hauen egitura ulertzeko argitalpenen korrespondientzien analisi anizkoitza erabiliko dut batik bat (Greenacre 2008; Joaristi Olariaga and Lizasoain Hernández 1999), genero, hizkuntza eta aldizkari eta astekarietako aipamen kopurua abiapuntu hartuta. Teknika estatistiko honek aldagai kategorikoen arteko harremana dimentsio batzuetara murrizten du. Bete behar dituen baldintza estatistikoez gain, azalpen estrukturalerako tresna izan behar du, neurri horretan publikazioen espazio soziala irudikatzeko baliagarria suertatuko zait. Euskal kultura esparruaren analisi honen asmo nagusia Gabriel Arestiren obra historikoki kokatzea da. Bere obraren gaineko literatura ikerketa monografiko ugari egin badira ere (Arkotxa 1993; Aldekoa 1998; Kortazar 2003a), hurrengo kapituluetan jorratuko ditudan aspektuen testuingurua ezagutzeko tresna kontzeptual eraginkorra da Bourdieuren esparrua, literatura eta arte arloan bereziki. Frantzian sortutako kontzeptua izanik, Frantziako literaturan bereziki erabili bada ere (Bourdieu eta Ferguson 1988; Boschetti 1988; Bourdieu 1995; Sapiro 2003), aldaera batzuekin estaturik gabeko errealitatean ere agertu du eraginkortasuna (Figueroa 2010). Ur Apalategi (2000) eta Ibon Egañak (2013) euskal literatura esparruaz baliatu dira Bernardo Atxaga eta euskal kritikagintza aztertzeko, baina aztertu duten garaia euskal literatura autonomo baten garaia da, hemen jorratuko dudanaren ondorengo aldiari dagokiona. Kapitulu honen asmoa, zentzu horretan, Aresti esparruan kokatzea da. Esparruaren egitura eta transformazioek zein bertan duen posizioak Arestiren posibleen unibertsoaren berri emango digu: bere idatzi eta epaiak besteekiko posizio-hartze gisa ulertuko ditut; azken batean esparruan ematen diren norgehiagokak esparruaren arauak definitzeko norgehiagokak direlako. Honi esker, Arestiren errekonozimendurako baldintzak ulertu ahal izango dira, bere lanak euskal kultura esparruaren definizioan izandako eraginak zein euskal literatura esparru autonomo baten aldeko saiakerek igaro beharreko puntu (Callon 1986) gisa agertuko dute ezagutza arlo horietan. - 1964-1973. Arestiren Harriaren zikloarekin bat egiten du: Harri eta herri liburuarekin errekonozimendua zabala eskuratuko zuen, Euskal Harria eta Harrizko herri hau obrekin batera. Honetan ematen dira ETAren lehen atentatuak, batasun prozesua, alfabetatze-kanpainak, gau eskolak eta ikastolen mugimendua. - 1974-1979. Aresti gaixotu eta gutxira hil egingo zen. Euskararen ofizializazio prozesua martxan jarri eta lehen abangoardia literariarioak sortzen dira –Oh! Euzkadi eta Pott banda. 1.2. 1953-1963: LEHEN HASTAPENAK Euskal kultura gerra zibileko bando galtzaileak landu bazuen, gerraostean erreprodukzio eta produkzio gune berrien sorrera beharko da aurreko lanari berriro ere ekiteko. Euskaltzaindiak egoitza bere horretan mantendu ahal izan zuen, Pedro Sainz Rodriguez Ministroak konfiskatuta zegoelako ustea zabaldu zuelako, falangistek eta erreketek eraso ez zezaten. Hala ere, Euskaltzaindiak bere jarduera geldiarazia zuen, Azkue zen Bilbon zegoen euskaltzain bakarra. Apurka-apurka kide berriak sartu ziren eta lanari ekin zioten, tentuz, 1954an estatutuak berritu, lehen literatura sariketa, 68 kongresu eta jaialdiak antolatu eta Euskera aldizkariaren zenbaki bat ateratzeko baimena eskuratu zituzten (Torrealdai eta Murua Uria 2009, 58–65). Liburuek hazkunde ahul baina iraunkorra izan zuten urte hauetan (ikus Grafikoa 10. Liburuak hizkuntzaren eta argitalpen urtearen arabera, 1930-1978, 371. orr.), hala ere Orixeren Euskaldunak (Itxaropena, 1950) eta Salbatore Mitxelena Iñurritzaren Arantzazu. Euskal sinesmenen poema (Editorial Franciscana de Aránzazu , 1949) agertu ziren, zentsuraren oztopoei aurre egin ostean. Gauzak honela, Euskal kultura komunitate baten sorkuntzarako ezinbestekoa suertatu ziren literatura aldizkariak sustatu ziren. Erbestetik, 1945ean Gernika aldizkaria sortu zen Donibane Lohizunen –gero Buenos Airesera aldatuko zuen egoitza–. 1953an azken zenbakia argitaratu bazuen ere, 1948ean Donostiatik bertatik Egan eta 1950ean Guatemalatik Euzko-Gogoa argitaratzen hasi ziren. 1953an bi aldizkariak euskara hutsez argitaratzeari ekin zioten. Gerra zibileko geldialdiaren ostean, 1954an kaputxinoek Zeruko Argia aldizkaria argitaratzeari ekin zioten berriz ere. 1953an Anaitasuna sortu zuen Imanol Berriatuak, frantziskotarren babespean. Biak prentsa katoliko gisa ekin bazioten ere, ildoa aldatuz joango ziren ohizko prentsa astekaria bihurtu arte. Hazi guzti horiek aldi honetan hasiko dira ernatzen. 1.2.1. FORMA ETA EDUKIA Gainerako aldietan gertatuko den bezala, euskal adierazlearen inguruan kokatuko litzateke argitalpenen kultura esparruaren ardatz nagusia, 1953-1963 aldirako analisian. Lehen dimentsio honek bariantzaren %33,2a azaltzen du, hizkuntza eta generoa islatzeko duen gaitasunagatik batik bat. Hizkuntzari dagokionez, euskarazko eta erdarazko argitalpenak bi muturretan kokatuko lituzke. Generoak hizkuntzarekin duen lotura agerian jartzen da: Euskal Herriko gaiak erdarazko argitalpenen muturrean leudeke, euskal filologia eta bestelako generoek jarraituta. Batik bat euskaraz landutako generoak, ostera, ipuin eta narrazioak, bertsolaritza eta bertsopaperak eta poesia dira. Beste genero batzuk erdibideko posizioak islatzen dituzte. Hizkuntza eta generoaren arteko harreman estuak lehen dimentsio honetan euskal kultura esparruaren egitura duala islatzen du. Literatura esparruaren gaineko 69 bestelako ikerketek (Bourdieu 1995, 175–192; Sapiro 2003) agerian utzitako “produkzio murriztuaren” eta “produkzio handiaren” arteko bereizketaren analogoa ematen da. Bi etiketa hauek, ordea, hobeto doitzen dira irakurlego zabala eta merkatuaren santzioa duten esparruei. Gainera, honi diktaduraren zentsurak argitalpenei ipintzen zizkion oztopoak gehitzen bazaizkio, argi dago liburuak asko aldentzen direla ohizko merkatu egoera libre batetik. Argitaletxe gehienek harpidetzen bidez funtzionatzen zuten, “produzkio murriztuaren” egoerarekin bat datorren joera da argitalpen guztiena –euskarazko zein erdarazkoena—hau da, elkarri irakurtzen dioten komunitate batena ia. Kontsumo-pautak harpidetzaren inguruan antolatzen dira eta ez “produkzio handian” ohizkoa den liburu-produktuen merkatu-salmentan. Nolabaiteko mezenazgo kolektibo bati esker finantzatzen dira publikazioak, beraz, ez da logika artistiko eta logika ekonomikoaren arteko oposizio argirik ematen. Grafikoa 1. 1953-1963, publikazioen korrespondentzien analisi anizkoitza, kategorien puntuazioak Hala ere, euskarazko irakurlego potentziala oso eskasa da gaztelaniazkoarekin alderatuta. Berez, euskal hiztun gutxi badaude, are irakurle alfabetatu gutxiago. Gainera, euskal irakurlegoak gaztelaniazko testuak irakurri ditzakeen bitartean, erdal 70 irakurlegoak ezin du kontrakoa egin. Honetan datza euskal kultura esparruaren dualitatea. Oraindik urrun dago euskara idatzi baten batasuna eta euskaraz idaztea formaren gaineko lana dakar, idatzitakoaren edukiaren gainekoa baino. Batetik, euskal kulturaren edukiak lantzen dituzten argitalpenak daude, gaztelaniaz, publiko zabalgoxeari zuzenduta; bestetik euskal kulturaren formen gainekoa, hau da, euskara beraren, komunikazio-kodearen gaineko lana. Mezenazgo kolektiboa nagusi den testuinguru batetan, argitalpenaren inbertsioaren errentagarritasunaren bitartekaritzaren ordez, idazketaren inbertsioaren errentagarritasuna da nagusi: euskal edukiei buruz idazteko historia, kultura, folklorea, eta abarren gaineko apustua egiten da modu segurugoan; euskaraz idaztearen aukera egiterakoan, ostera, inbertsio arriskatua egiten da, komunikatzeko tresna bera da apustu. Zentzu honetan, idazketainbertsioa epe luze eta laburraren artean bana liteke (Bourdieu 1995, 213–218), forma eta edukiarekin bat etorriz. Aldizkarietako kritikei erreparatuz gero, gaztelaniazko eduki-ikerketen berehalako balioari euskarazko forma-lanketaren bitartekari-balioa kontrajartzen zaio. Euskarazko testuak euskarari egiten dioten ekarri gisa juzkatzen dira, egin egiten ari zen prozesu bati begira. Apustua bera euskaraz idaztea da, horregatik kritika akritikoak dira nagusi, egilea zoriondu eta euskaraz hau ala bestea idatz litekeelako berri onak ematera edo aberastasun lexiko edo gramatikoa azpimarratzera mugatuz Ardatz honen konformazioan, astekarietako aipamenek eragin eskasa badute ere, esanguratsua da aipamen bakarra edukitzeak euskarazko argitalpenen espazioarekin bat egitea, aipamen batek baino gehiagok aipamenik ez dutenen balioekin bat eginik. Hau da, euskarazko liburuek iruzkina ziurtatuta badute ere, gaztelaniazkoek soilik pizten dituzte iruzkin bat baino gehiago behar duten eztabaidak. Honen adibide da Jorge Oteizaren Quosque tandem, Zeruko Argian eztabaida luzea suertatu baitzen liburuaren gainean. Generoen korrespondentzian topa daitekeen joera hau, zenbait erakunde eta autoreen posizio-hartzeetara itzultzen da. Lehen aldizkari elebiduna bazen ere, Antonio Arrue, Aingeru Irigarai eta Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (Real Sociedad Bascongada de Amigos del País) eranskin gisa ageri zen Eganek euskara hutsez argitaratzeari ekin zion 1953an. 1950ean Jokin Zaitegik Guatemalan sortutako Euzko-Gogoa aldizkariak hasieran pare bat artikulu gaztelaniaz 71 argitaratu bazituen ere, gutxira erabat elebakarra bihurtuko zen. Aldizkarien euskaraz idazteko autoinposizio hau egileetara ere bihurtuko zen. Beste idazle batzuk, ostera, kanpoan geratuko ziren, oiartzun handia eskuratuko zuten Blas de Otero, Luis de Castresana zein Gabriel Celayak Gernikan eta Eganen lehen idatziak argitaratu bazituzten ere, beste inora jo beharko zuten. Aldi honetako euskarazko idazle nagusiek euskaraz idatziko dute batik bat, bereziki literatura generoak lantzen dituzten kasuetan. 1.2.2. EUSKARAZKO PRODUKZIO ETA ERREPRODUKZIO GUNEEN BILA Lehen ardatza forma eta edukien arteko bereizketaren arabera osatzen bada, bigarrenean errekonozimendua izango du oinarri. Bigarren honek bariantzaren %26,9a azalduko luke, generoaren eragin nagusiaz gain, argitalpen zenbakiarekin du harremana, aldizkarietako aipamen kopuruarekin batera. Generoari dagokionez, eleberria kokatzen da mutur batean, euskal literatura eta klasikoak eta euskera eskuliburu eta hiztegiek jarraituta, berrargitaratutako eta astekarietan aipamen bat baino gehiago jaso duten obrekin bat egiteko joera dute honakoek. Beste muturrean, ordea, poesia, antzerkia eta pastoral eta bertsolaritza eta bertsopaperak daude: ahozkotasunari lotuago dauden generoak dira honakoak, irakurketa indibidualari baino. Bereizketa honek, hasierako urteetako egoera laburbiltzen du: euskararen ikasbidea lan indibidualari lotuta ageri da, produkzio eta erreprodukzio gune kolektiboak sorreraren lehen hastapenetan. Oraingoan, kapital sinbolikoarekin bat egiten duen ardatza da honakoa. Kapital sinbolikoa esparru honetan zein honen azpiesparruetan pilatzen den errekonozimendu-harremanak dira, objetibatzeko modu asko badaude ere –sariak, omenaldiak, salmentak, e.a.– aldizkarietan jasotako aipamen kopuruaren eta berrargitalpenen arabera neur litezke. Berrargitalpen zein aipamenek errekonozimenduarekin bat egiten dute, aldizkarietako irakurleek irakurri beharko lituzketen obrak eta argitaletxeko harpidedunek irakurtzeko berrargitaratzen dizkietenak islatzen dituztelako. Aldi berean, honek orduko balorazio-irizpideen berri ematen digu, euskaraz idatzitako edo euskara bera gaitzat duten argitalpenei dagokionez. Batetik, plazan zertzen diren ahozko generoen aurrean, era indibidualean kontsumitzen diren generoak hobetsi egiten dira. Euskara plazaz kanpo dago. Bestetik, 72 euskarazko oinarrizko korpusera jotzen da: Euskal literaturari buruzko lanak, euskarazko klasikoak eta euskaraz ikasteko materiala batik bat. Genero literarioei dagokionez, are argiago da joera hori: mutur bitan kokatuko dira poesia eta eleberria: lehena hizkuntzaren gaineko inflexioa bada, bigarrenak hizkuntza istorioaren zerbitzuan ipintzen du. Gainera, berrargitalpenaren eta astekarietan zita bat baino gehiago jasotzearen arteko harremanari erreparatuta, obra berrien santzio eskasa suma liteke. Tradizio idatzia bereganatzeko garaia da, ondare bakana gerra aurrekoa dute, are gehiago, euskaraz ikastekoa. Hala ere, garai honetan euskararen produkzio eta erreprodukzio gune berriak hasiko dira, eta honetan Euskaltzaindiak bere lanari ekin izana azpimarratzekoa da. 1956ko irailean Euskaltzaleen Biltzarra antolatu zuen, puntu ezberdinetan lanean zebiltzan euskaltzaleek elkar ezagutzea erraztuz (Torrealdai eta Murua Uria 2009, 58–65). 1958an Bizkaiko Bertsolarien Txapelketa antolatuko zuen, 1960an Euskal Herrikoa (J. R. García 2000, 443–444). Haren egoitzan, hain zuzen ere, entseatzen zuen Txinparta antzerki taldeak (Zubikarai et al. 1999, 104). Bitartean, Arantzazun Jakin aldizkaria sortu zen 1956an, euskararen kulturbidea jorratzeaz gain –hau da, euskara teologia eta filosofia gaiak jorratzeko tresna eraginkorra izan dadin—talde antolatu bat sortuko da haren inguruan Arantzazun bertan. Euskararen eskriturizazioak berak erronkak planteatzen zituen. Auspoak 1961an ekin zion bertso eta bertsolaritzari buruzko liburuak argitaratzeari. Antonio Zavala eta Balentin Zamora apaizek “euskera errezez idatzitako liburuen premia” ikusi zuten eta 1961ean Auspoa argitaletxea sortu. Oso esanguratsua da haien saiakera nagusia herrieuskaraz idatzitako liburuak argitaratzea izatea, apurka-apurka herri-euskara hori bertsolaritzara mugatu zen. Haien prosa-lanen harrera eskasaz gain, baserrietako alfabetatu gabeko euskaldunengana jotzen zutenean euskara zuzenik ez zekitela erantzuten zieten: Zergatik, bada, utsune ori? Alde batetik, erri jendea artara jartzen erreza etzalako. Parregarri geldituko zirala uste zuten. Leen esan dedanez, oker-iritzi bat bazuan buruko muiñetaraiño sartua. Obeto esateko, jende eskolatuak sartu erazia. (Zavala 2000, 119–120) 73 Honek balorizatutako euskara idatziaren eta herri-euskararen aldea zenbaterainokoa zen islatzen du. Bigarren ardatzean irudikatu dudan literatura idatzi eta ahozko literaturaren arteko banaketa agerian geratzen da, joera honek herri-hizkuntza euskalkien aldaeren gaineko tratatu eta bertsolaritzaren sinonimo bihurtu izana azaltzen du. Euskal gaietara dedikatu ziren batez ere Ekin eta Auñamendi argitaletxeak, gaztelaniaz batik bat. Lehena 1941an sortu zuten Isaac Mendizabal eta Andrés María de Irujok, Buenos Airesen. Bigarrena Estornés-Lasa anaiek Donostian, 1958an –1962ra arte Itxaropenaren bitartez argitaratu behar izan zuten, baimen falta zela eta–. Bi ardatz hauen arabera irudikatutako espazio sozial honek korrespondentzia du apurka-apurka sortuz eta zabalduz doazen argitalepenekin. Analizatutako obra hauek argitaratu zituzten argitaletxearen arabera kokatzen baditugu, Itxaropena argitaletxearen nagusitasuna agerian dago, kapital sinboliko nagusiko euskarazko obren espazioa betetzen duelarik. Zarautzen bertan berrargitaratu zituen Axularren XV. mendeko Gero (1954), Mogelen XIX. mendeko Peru Abarka (1956) Txomin Agirreren XX. mende hasierako Kresala (1954), edota Etxaideren Joanak joan (1955) eleberri garaikidea. Itxaropena argitaletxeak lan luzea egina zuen 1932tik eta Patxi Unzurrunzaga editoreari esker frankismo garaian publikatzen jarraitu zuen hamaika trikimailu erabiliz –lizentzia-data faltsuak, besteak beste–, besteetan elizgizon edota autoritate politikoengana joko zuten oztopoei itzuri egin nahian. Frankismoak kutsu nazionalistako adierazpenak debekatzen bazituen ere, garaileen botereak bere zirrikituak zituen jokaera kapritxosoetarako. Honela lortu zuten Orixeren Euskaldunak (1950) oso-osorik argitaratzea, Jose Arteche gerran garaileen alde aritutako euskaltzaleak Prentsa eta Propagandako Zuzendariarekin egindako bitartekaritzari esker. Beste liburu batzuk atal osoak ezabatzera behartuak izan ziren –Arantzazu, 1949– edo argitalpenak luzatu edo bertan behera utzi behar izan ziren (Unzurrunzaga 1999, 9–20). Auñamendik ere bere trikimailuak erabili zituen, autozentsuraren bitarez edota liburuak Madrilera bidaliz, Gipuzkoako Delegazio egoskorra saiestuz (Estornés Zubizarreta, d. g.). 74 Horretaz gain, aurreko urteetatik ordena erlijiosoen babespean argitaratzen zituzten jesuitek Mensajero eta frantzizkotarrek Editorial Franciscana de Aránzazu (EFA), azken hauek Jakin aldizkari berriaren inguruan bildutakoenei argitalpenak erraztuko zizkieten baimena eskuratzeko arazoak eduki zituzten urte horietan (Guerra 2003) Hauetaz gain, Euskaltzaindiak argitalpen gutxi batzuk egin zituen euskaraz, besteak beste, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) eleberri berritzailea. Grafikoa 2. 1953-1963, argitaletxeen espazio soziala 1.2.3. EUSKARAREN KULTURBIDEA Liburuei erreparatzea ez da aski orduko kultura esparruaren gaineko irakurketa bat egiteko. Obren harreran eragin zuzena zuten aldizkarietako kritikei erreparatuko diet horretarako. Koldo Mitxelena eta Manuel Lekuona euskaltzainak ziren kritika gehien Egan aldizkaritik idazten zituztenak. Biak ziren euskaltzainak eta filologian adituak, baina hala ere biek Euskaltzaindiako joera bereiziak ordezten zituzten: Mitxelenak euskal literaturaz idatzi zuen erruz –Villasanterekin batera garaiko lehen Euskal literaturaren historiak–, Lekuona ahozko literaturan aditua zen bitartean. Arestik euskal literatura tradizioa deskribatzeko erabili zituen kategoriak mailegatuz (Aresti 75 1986k), Mitxelenaren kulternismoari Lekuonaren populismoa kontrajarri dakioke. Lehenak euskara kultura unibertsalaren komunikazio-tresna gisa erabili nahi bazuen, eta horregatik literaturaren genero komunikatibo goren eta modernoenean arituko zen zorrotzen, eleberrian hain zuzen ere (Egaña Etxeberria 2013, 200–201). Bigarrenak, ordea, herri-euskaran bilatuko zituen sustraiak, euskal kulturaren jatorrizko adierazpidean. Horretan, noski, balizko euskal jatorrizko nekazal inguruneari lotutako komunikazioa hobetsiko zen, euskaldun-fededun iruditeriarekin bat. Oposizio hau euskara ereduaren gaineko posizio-hartzeetara itzuliko zen. Honetan populismoak joera garbizalearen alde egin zuen, euskarak berezkoa zuen unibertso kulturala ulertzeko tresnak zituen eta unibertso kultural arrotzen eragina erauzi beharra zuen. Kontrara, kulternistek garbizaleek mordoilo gisa batailatu zuten euskararen alde egingo zuten, unibertso modernoa barneratzeko euskarak hitzak mailegatu behar zituelako gainerako hizkuntzetatik. Hala ere, bi joerek kale egin zuten herri-hizkeraren eskriturizazioari begira, honela uler daiteke Auspoak aurrez aurre eduki zuen arazoa: bertsolaritza izango zen herri-hizkeraren adierazpide bakarra –Lekuonak bereziki bultzatu eta landu zuena–. Euskara idatzian ezindu sentitzen bazen ere, bertsolaria ziur ibil zitekeen bertsotan genero-literario propio bat haragitzen zuelako. Honela, Gipuzkoako lehen txapelketan, 1959an, bertsolariak epaimahaiak eskatu zieten bederatzi puntukoa kantatzeari uko egin zioten, nolabait literatura generoen forma lanketaren estetitazioari uko egiten zieten, bertsolaritza-generoaren ohizko joera ezarriz: “Batetik bertsolaria dago, bere helburu nagusia, esan bezala, entzuleen artean emozioren bat sortzea da. Bestetik, lehiaketaren antolatzaileak, ikasiak eta ilustreak, hauek, dirudienez, bertsolaritik berarentzako bigarren mailakoa den zeozer atera nahi diote: testu landu, zail eta, ahal bada, bikaina. (…/…) Bertsolarismoan bere esentziari ez dagokion zeozer bilatu nahia etengabekoa izan da bertsolaritzaren historia hurbilean.”(J. R. García 2000, 444)14 76 Mitxelenaren eragina handituz joango zen euskal literatura esparruan, berak plazaratutako Historia de la literatura vasca (1960) izango zen “euskal literaturako lehen historia oso eta sistematikoa” eta 1958tik Salamancako Unibertsitateko Larramendi katedratik, euskal kulturako unibertsitate-frakzio berrien aitzindari eta sustatzailea izango zen (Egaña Etxeberria 2013, 202–203). Mitxelenak belaunaldi berriari bidea irekiko zion eta euskara idatziaren erdigunean kokatuta ezarriko zen euskara batua, euskara idatzian soilik atzeman litekeen h-ak erabiliko zituena. Manuel Lekuonak, ostera, ahozko euskaran ezer gutxi aporta zezakeen h-ren kontra oldartuko zen. Noski, urrun gaude euskal kritikagintza autonomo eta profesional batetik, beraz kritiko gehienak idazle ere badira. Agian, honetan ere Lekuona, Mitxelena eta Villasante ziren salbuespen, idazle gisa ari zirenean kritiko edo ikerlari gisa ere ari zirelako euskal literaturaren gainean. Eleberria kapital sinboliko gehien pilatzen zuen generoa izanda, Txillardegi izango zen iruzkin gehien jasoko zituena, Leturiaren egunkari ezkutuak (1957, Euskaltzaindia) eta Peru Leartza’ko (Itxaropena, 1960) liburuek bazterrak astinduko zituzten. Batetik, Leturiarena lehen eleberri modernotzat hartua izan da, auzi existentizalak tartekatzen zituelako, nolabait Mendebaldeko literaturarekin homologa zitekeen obra idazteagatik (Aldekoa 2008, 252; Olaziregi Alustiza 1999, 523) edota ordura arteko eleberri kostunbristen artean, lehen pertsonaien nobela izateagatik (Sarasola 1971, 87–89). Bestetik, bigarren liburua euskaraz idatzitako liburu batek iruzkin negatiboak jaso zituen lehena izan zen –hurrengoa, noski, Harri eta herri izango zen– euskarazko obrekiko testuinguru oso konplaziente batean, eta nondik eta bizirik zirauen gerra aurreko euskal poeta kanonikoaren aldetik: Orixek kritika zorrotza idatzi zion Jakin aldizkarian, haren “filosofia ustelarekin” liburuak gazteei eragin ziezaiekeen kaltea salatzen zuen. Objekzio filosofiko-moralak filologikoei gehitzen zitzaien kritika hartan (Ormaetxea 1960). 77 Euskal literatura esparruaren autonomia-ereduen gaineko ika-mikan kokatu behar da obra hau, Orixeren Euskaldunak (Itxaropena, 1950) liburuaren antipodetan. Azken hau euskaldunen nekazal-komunitatearen idealtasunaren elegia bazen, zeinetan moral garbitasuna euskara garbitasunarekin bat egiten zuen (Azurmendi 1976), Leturiarena mordoiloa zen guztiz: atzerriko filosofiek eta hiri-bizitzak kutsatutako edukia, euskara mordoiloaren forman. Hasieran aipatu dudan forma eta edukiaren arteko banaketan sakondu egiten zuen obra da, Arestik euskal literatura zaharraren gaineko kategoriak erabiliz: Orixeren joera populistak morala eta euskara elkarrekin nahi zituen bitartean, Txillardegiren joera kulternistak atzerriko edukiak –“unibertsalak”– ekarri nahi zituen euskararen formara. Gerraondotik abiatu berri zen euskal literatura esparruaren autonomiaren afera agertu egin zen aurrenekoz. Kritikak alde batera utzita eta bi ardatzetako grafikora bueltatuz, autore nagusiak espazio sozialean koka litezke. Okupatu zituzten posizioak haien obrak genero, hizkuntza, aldizkarietako aipamen eta argitalpen zenbakiaren araberakoak dira. Hala ere, ohar bat egin beharra dago: autoreak batazbesteko posizioan ageri dira, zentzu horretan, asko eta era askotako liburuak publikatzen zituztenek posizio zentralagoa edukitzeko joera edukiko dute. Lehen aurreratu bezala, bereziki baloratuak ziren obra klasikoak, aipatutako Mogel, Txomin Agirre eta Axularren joera goranzkorra da horren lekuko. Horretaz gain, lehen aipatutako Txillardegiren eleberriak eta Amabost egun Urgain’en (1955, EFA) eleberri poliziakoa zeuden euskal kultura esparruko produkzio murriztuaren baitako errekonozimendu gehienarekin, formaren eskualdearen baitan alegia. Edukiaren eskualdeari dagokionez, ostera, Jorge Oteiza eskultorea dago puntu gorenean Auñamendik argitaratutako Quosque tandem…! Ensayo de interpretacion del alma vasca (1963). Bereziki esanguratsua da obra eta pertsonaia hau euskal kulturako definizioaren gaineko norgehiagokan. Bertan, euskal estiloan topatuko zituen euskal kulturaren sustraiak, basati alaiaren bertsio berritu bat eskaintzen zuen: euskaldunek beren osotasun estetikoa eskuratu zuten paleolitoan, baina kultura latinoak ahaztuarazi egingo zien. Euskal estilo hori topatuko zuen bere eskulturen forman eta proiektu artistikoa amaitutzat emanda, oraingoan euskal kulturaren edukia zen lantzen zuena. Oteizaren meritua, joera 78 populista eta kulternisten arteko sintesia bilatzean datza, baina horretarako euskal estiloaren metafisikan murgildu zen. Zentzu horretan, ez da harritzekoa ahozko literatura generoarengana jotzea. Topologia honi jarraituz gero, mugimendu diagonala egiten du, Auspoa argitaletxeak argitaratu ohi zituen bertsolaritzan topatzen du lurpean gordetako kromlecha bezalaxe, euskal arima zaharraren erakusgarria: Baina koherentzaia ematen bazaigu denborazko, entzumenezko trataera subjektiboaren bidez, orduan artelan bat da euskal tradizioaren barruan (artista ez dago jada artearen barruan, bere ondorio artistikoa lortu du eta orain bere estiloa da bizitzatik egiten duela): hauxe de bertsolariaren gaia, argitasuna, koherentzia, bere poesia ez baitator bertsotik, gehiago dator kantutik eta ez da kantu ere, kantu izpiritual da, barneko ahotsa, barneko denbora, buruko denbora. Gure bertsolaria bere herri eta kultur isolamenduan, gure barneko kultur egiaren agerpen garbien eta koherenteena da. (Oteiza 2007, 545–546) Grafikoa 3. 1953-1963, autoreen posizioak espazio sozialean 79 132). Pio Baroja eta Unamunoren tradizioa aldarrikatuko zuen euskal estilo bati begira: idazkera eta pentsakera dira euskal estetika definitzen dutenak, eta ez horrenbeste hizkuntza bera. Ugarteren ustez, Oteizak mito estetikoa fundatu egiten du liburu honen bitartez (Ugarte 1996, 176). Lehia horren lekuko da urte berean Muxikak Zeruko Argian argitaratu zuen artikulua, bertan Unamuno, Xabier Zubiri eta Baroja euskal idazle ote ziren erantzuten saiatzen zen (Muxika 1963). Haiek euskal kulturaren zenbait aspektu adierazi izana ez zuen dudatan jartzen, identitatea, ideologia eta pentsamenduari dagokionez, baina hizkuntza arrotz batean, erdaraz, egin zuten. Euskal kulturaren adierazpen osoa izateko euskaraz adierazi behar zela gaineratuko zuen: euskarak kulturaren espresabide izan behar zuen, kulturabidea, hain zuzen ere. Kontrako joeran kokatzen zituen Orixe, Lauaxeta eta Lizardi, euskararen kulturabidean saiatu izan baziren ere, unibertsalaren adierazpena falta izan zitzaien haien literatura lanei. Konformatzen ari zen euskal literatura azpiesparruaren barru eta kanpoaldeek bi mugarri hauen inguruan definituz joango dira: kulturbidea eta erdara. Erdara, euskaraz idatzita ez dagoen hura kanporatzerakoan –Unamuno, Baroja eta Zubiri–, eta kulturbidea unibertsala adierazteko beharragatik Lauaxeta, Orixe eta Lizardi kanporatzen dituenean. Honakoa, hurrengo urteetan ezarriz joango zen joera dugu, Aitzolek euskararen balio indartze aldera, aranismoa berrinterpretatu egin bazuen ere, euskarak komunitate-loturarako tresna izaten jarraitzen zuen, praktika estetitiko eta zientifiko unibertsalerako tresna baino: Hizkuntza baten helburu nagusia ez da zientziaren goi-enuntziatuak zabaltzea, ezta sorkuntza artistikoaren filigrana estetikoak ezagutzera ematea ere. Hizkuntza baten oinarri-oinarrizko helburua herri baten lotune eta adierazpenerako balio izatea da, kolektibitate etniko batena hain zuzen ere.15 (Jose Ariztimuño «Aitzol» in Tejerina Montaña 1992, 110) 80 Garai honetako saiakera lanik inportanteenak ere gai bera jorratzen zuen. Salbatore Mitxelena Iñurritzak Unamuno ta Abendats (1960, Darracq) saioan Unamunoren pentsamenduaren analisia egiten zuen, euskal kulturaren egoeraren gaineko paralelismo eta harremanak ezarriz. Unamunok euskal edota espainiar kulturan osatzen zuen ondarearen gainean, euskal literaturaren zereginak perfilatzen zituen: Unamunoren orokortzeko joerari, euskal arimaren garapenari trabak ipintzen zizkion euskarazko idazketa arbuiatzen zuen, euskaltzaleen singulartasunerako joera kontrajarriko zion, zeinak literatura unibertsalarekin homologa litezkeen obren idazketa arbuiatzen zuten. Bitartean, indartuz joango zen eragile berria agertu egiten da: ETA. Aranismoarekin egingo zuen apurketan, euskararen izaera definitzailean indartu egingo zuen –Txillardegi zegoen fundatzaileen artean–. Norabide horretan joan zen euskal kulturaren edukien mito fundatzaile berria, Quosque tandemen urte berean Federico Krutwigek Fernando Sarrailh de Ihartza ezizenez argitaratu zuen Vasconia (1963), aukeratutako laginak analisi estatistikoan alboratzera eraman banau ere (ikus 0.7.2. Argitalpenen espazio soziala, 54-59. orr), bere oihartzunagatik aipatu beharrekoa, nazioa fundatu eta nazioan funditu egiten baitzen egilea (J. Juaristi 1997, 291). 1.2.4. ARESTIREN LEHEN IDATZIAK Arestik aldi honen hasieran egin zuen bat Bilboko gune euskaltzale nagusiarekin, Labaien eta Irigoienen bitartez Euskaltzaindiako egoitzara joaten hasi zen 1953an. Urte hartantxe joan ziren hirurak Orixe maisuaren bila, Hegoameriketako erbestetik bueltan zetorrela (Zelaieta 1976, 16). Lau urte beranduago euskaltzain urgazle izendatuko zuten. Garai horretan ere argitaratu zituen bere lehen poemak (Aresti 1954a; 1954b) Euzko-Gogoa aldizkarian. Bertan egingo zuten topo aurrenekoz hiri ezberdinetan isolatuta zeuden idazle gazteak, hauexek izan ziren hausturaren belaunaldiaren lehen hastapenak (J. Juaristi 1987b, 108–109). Hala ere, ez zuten Zaitegi eta Orixerekin 81 batera luze iraungo, handik gutxira Egan izango zen belaunaldi horren adierazpide nagusia. Gabriel Aresti 1933an jaio zen Bilboko Barroeta Aldamar kalean, bere burua “euskaldun galdutzat” zuen bere gurasoen belaunaldian, Bilboratzearekin batera, euskara transmisioa galdu baitzen. Bilboko Merkataritza Eskolan merkataritza-peritu ikasketak egin zituen. 1956an Compañia Vasco Africanan hasi zen lanean, zamen kontrolatzaile gisa. Bitartean, euskara ikasteari ekin zion bere kabuz (Zelaieta 1976, 6–14). Aurrerantzean, enpleguz aldatuko zuen etengabe, euskara landu eta idazteko tarterik handiena atera nahiean. Aita frankista bazuen ere, hasieran Euzko Gaztediren inguruan ibili zen, baina gutxira suertatuko zen haustura, nazionalismo burgesari uko egingo zion. Honetan bere eragina izan omen zuen zortzi euskal abizenik ez zuen Meli Esteban leondar jatorriko emakumearekin maitemindu izana (Kortazar 2003a, 42-44). Eganen argitaratuko zituen Arestik bere Bizkaitarrak (Aresti 1959a; 1959b; 1960c) eta hantxe bertan emango zuen aurreko belaunaldiaren sinesmenen erlijioso eta ideologikoen hausturaren berri (J. Juaristi 1987b, 116–117), bertsolarien erritma herrikoietik abiatuta. Gero garatuko zuen ahots poetikoaren elementu nagusiak ageri dira poema honetan: gizarte kritika, bereziki euskal kultura eta nazionalismoarena; krisi erlijiosoa, erretolika erlijiosoarekin batera, Jainko urrunari erreferentzia eginez; esperientzia pertsonala nahastu egiten duen “ni” poetikoa; “otso bakartiaren” izaera; mendi eta baserrietako paisaia idilikoa (Kortazar 2003a, 56–58). Hala ere, oso bestelakoa izango zen Euskaltzaindiaren Loramendi Saria jaso zuen Maldan behera (1960e). Ez da kasuala lehen euskal literatura esparruan euskara ereduak bitan banatzeko erabilitako kategoria horiek –kulternista (sic) eta populistaArestik beranduago erabili izana (1986k). Lehen Arestik erabili zituen kategorietara jo badut, euskara batuaren konformazioan izango zuen domeinuak gaur egunetik garaia aztertzeko bere ikuspegia erabilgarria delako izan da. Habitusaren bitartez uler daitekeen domeinua da honakoa (Bourdieu 2006b, 170–171). Egitura egituratzaile gisa, literatura tradizioaren pertzepzioa antolatzen du habitusak eta, honekin batera, Arestiren idazketa-praktika orientatu egiten du. Egitura egituratu gisa, esparruan okupatzen zuen posizioari zor zaio, besteekin batera, suspertzen ari zen belaunaldia, gero dominantea izango zena. Harri eta herri osatu aurretik ildo kulternista zein 82 populista esploratuko zituen, bi ildoak gainditzeko prestatuz. Kortazarrek honela deskribatzen ditu bere lehen poemak: Izaera esperimentaleko poemak dira, formari zein hizkuntza ereduari dagokionez, herri-lirika edo lirika kultuaren artean aukeratzeko aparteko dudarekin kulunkan. Honela, adibidez, Eliot eta J. P. Sartreri egindako erreferentziak kultuak dira, baita titulu eta irudikapen sinbolikoak ere, baina bere lehen poemen tonu-erreferentziek Kopla zaharra deitutakoari erreferentzia egiten diote. (Kortazar 2003a, 54)16 Ildo populistari ekingo zion Bizkaitarrak osatzeko orduan. Oteizaren tesietatik oso gertu, Arestik bertsolarien artean topatuko zuen euskal literatura tradiziorik sendoena, Basarri bertsolariarekin Zeruko Argian eduki zuen eztabaidan: Artikulu labur honetan gauza bakar bat esan dezaioket Basarriri, bertsolariak ere poetak direla, poeta baserritarrak, (nire lagun on batek dio bertsolariak direla egiazko poeta sozial bakarrak) eskolarik gabeko poetak, baina nire iritzian euskaldun poetarik hoberenak, olerkari guztiak baino hobeak. (Aresti 1963) Bi espazio sinbolikoetatik idazten zutela onartzen zioten elkarri, Arestik Nire oficinatik epigrafea erabiltzen zuen bitartean Basarrik Nire bordatxotik epigrafea erabiltzen zuen. Honetan, Basarrik agertzen zuen bi espazioen artean ematen zen paradoxa: Bi “premio irabazitako poeta bat”, bertsolariak bezelako poetarik eztagola esaten, eta inoiz poeta izan eztan eta izango eztan bertsolari apal bat, euskal poetak beren tokian jarri asmoz. (Eizmenditar 1963) 85 Otxarkoagan (1962b)18. Sarasolak idazkeraren berritasuna azpimarratzen du, garaiko narratiba zahartzaleen aldean (Ibon Sarasola in Aresti 1986l, 165-166). Poesiari eusten zion bitartean, antzerkigile ibili zen ere, baina bere obra gehienak hurrengo epealdian argitaratu zituenez, bertan aztertuko ditut. Ipuin gehienen eskenatokiak auzo eta herri ezberdinen arteko kontrastean osatzen dira, bertan agertzen dira aurrenekoz langile auzoetako miseriak: Arnotegi, Zorrotzaurre, Otxarkoaga, Santurtzi, e.a. Eskaintzen duten berritasun nagusia, auzo horietan barneratu egiten diren pertsonaiak ageri direla, aurreko euskarazko ipuin eta eleberriak baserri giroetara –Txomin Agirre– edo iraganera –Martin Ugalde, Jon Etxaide– jo zuten bitartean, (Sarasola 1971, 74-78) joera honekin apurtu zuten Txillardegi, Mirande eta Saizarbitoriak (Egunero hasten delako) ere atzerrira jo zuten hiri-giroa euskaraz islatu ahal izateko, erdal hirietan euskararen arroztasunak ematen zion sinesgarritasun faltari aurre egiteko (J. Juaristi 1987b, 113–116). Hala ere, narrazioetan gizonezko burgesaren ikuspegia da nagusi, gainera korapiloan beste funtziorik ez badu ere, literaturazale eta euskaltzalea da. Jainkoa jaio da Otxarkoagan Oihenarten aipuak erabiliko ditu bere burua zuritzeko. Euskal literatura ideologiaz –zentzu marxistan– josita dagoela, alegia. Ikuspegi eta tonuan Harri eta herrin erdituko zuen bidea asma liteke. Horretaz gain, euskal literaturari buruzko hainbat artikulu eta hitzaldi eman zituen, lehen aipatutako bertsolaritzaren gaineko eztabaidaz gain, Barrutiaren Gabonetako ikuskizun zaharraz (1959d) zein antzerki gaurkotu baten beharraz (1962c), euskarazko (1960f) zein gaztelaniazko (1960d) poesiaren gainean. Literatura eguneratu baten beharra ikusita, genero ezberdinetan jokatuko zuen Arestik. Bestela ere esan liteke: apustuak egin zituen genero ezberdinetan, bere euskara ezagutzari zein edukien berritasunari errentagarritasuna aterako ziolakoan: 18 Hauek argitaratu aurretik narrazio labur batzuk ere idatzi omen zituen: Prélude a la musique de la dance, Haserre-dantza, Urkatuaren oinetara: ez ziren argitaratu, lehen garaikoak dirudite (1986l, 41–49). Aipatutakoetaz gain, Mundu-munduan nobela laburra argitratu zuen beranduago (1965). 86 Ipui hura, nik eskribitzen ditudan gauza guztiak bezalaxen, etzen gauza haundia, baina euskeraz zein gauza apurra eta gehienetan baliogabekoa eskribitzen den ikusirik, eztut uste lotsatu beharrik daukadanik. (Aresti 1960f, 150) Zuloak betetze beharrak ere euskalgintzan aktiboki lan egitera eraman zuen, Euskaltzaindian besteak beste. Honetan ez da salbuespen, idazle zaharrak euskaltzain ziren –Orixe, Irigarai, Labaien, Lekuona, Basarri– eta berriak hamarkada honetan egingo ziren euskaltzain –Mirande, Txllardegi, San Martin, Krutwig, Aresti bera–. Zentzu horretan, euskalgintza eta euskal literatura hertsiki lotuta zeuden. Horregatik diot euskal literatura euskal kultura esparruaren azpiesparru gisa ari dela, idazleak euskal kulturako instituzio gorenetan ari direlako idazketaren oinarri den hizkuntzan lanean. Beraz, Aresti euskal kulturaren hutsuneak betetzen ziharduen literatura-arloan, beraz euskal kulturako ekintzailea da literatura-ekintzailea baino. Eta hala ere, poetatzat dauka bere burua: honela atzematen du behintzat Maldan beherak Lizardi saria jaso zuenetik, Basarrirekin edukitako eztabaidan edota Poesia eta euskal poesia hitzaldian, “poeta naiz” adierazten duenetik (Aresti 1960f). Poeta identitatetik abiatuko zuen bere euskalgintza. Honetan euskal pizkundeko poeta nazionalen irudiaren jarraikortasuna atzeman daiteke: poesiatik abiatzen zuen kultura eraberritze-prozesua. Hitzaldi horretan “mandatua” izango zen bere poesiaren posizio-hartzeak artikulatuko dituen hitza, mandatua dakarren poesia izango zen benetako poesia. Batetik, “forma” eta “funtsaren” arteko oposizioa dugu, atal honetan aztertutako forma eta edukiaren ardatzaren analogoa da. Lekuona da formaren adibide, berak idatzitako poemek duten “musikalitate” handiagatik. Otsalarrek –Juan San Martinek, ordea, funtsa menperatuko zukeen, “zerumuga zabalekoa” baitzen berak idatzitakoa. Arestiren poetikara itzulita, forma bertsolariek utzitako ondarera bueltatuz landu liteke –Lekuona, ahozko literaturan aditu– baina funtseko gaiak jorratuz, hau da, “gizonen egia” kantatuz –Juan San Martin, berrikuntzaren belaunaldiaren kideko–, poetak “forma” eta “funtsa” ezkondu behar ditu. 87 … euskal herrietako bertsolaririk habilena izanen da, giza-legez beterik euskal jakituriaz horniturik, inungo bertsoak botako ditu, eta hala ere gerta liteke poeta eztena. Zergatik? Mandaturik eztakarraleko, barnean poematikarikan eztaramalako. Hori da hitza: Mandatua. Nundik eta norako mandatua. (1960f, 151) Funts eta formaren arteko ezkontza horretan, tresna egokia litzateke euskara, Unamunok zioenaren kontra 19 . Orain artean ez bada egokia izan, euskaldunek erabiltzen jakin ez dutelako izan da, euskara-forma funts eskaseko egiak botatzeko erabili izan direlako –eta honetan, berriro ere, zenbait bertsolari izan dira salbuespen–. Are gehiago, Arestiren mandatuaren hizpidea da euskara: Euskera nire pentsamentuen bidetzat hautatu baldin eta badut, horregatikan izan da, erreztasun haundiagoa ematen didalako, nire mandatu apurra adierazteko. (Aresti 1960f, 166) Bestetik, “mandatuak” uko egin beharko lioke mundu honetako ordainsariei, poeta outsiderra da mandatua dakarrena eta ez poeta laureatusa, bere poesiak ez duelako jendearen gustuko izan nahi, poeta higuindua izango da bere burua saltzen ez duelako: Pertsegitua izanen da, harmaz ezpada, orduan gezurrez edo bortxaz, edo lausenguz, baina mundo honetatik aparte egonen da, zerren kantatzen dien gizonak eztadukaten entzuteko belarririk, eztadukaten, konprenitzeko bururik, eta entzun eta konpreni dezaketen eguna datorrean, orduan ezta premiarik (Aresti 1960f, 162) Zeri jarraitzen dio baina Arestik, euskal kulturaren mandatuari ala euskal literaturaren mandatuari? Euskal kulturan egon behar duen iraultzaren berri ematen digu, baina bere poeta-gorputzaren bitartekaritzaz. Gizonen egiarekin bat datozen edukiak (funtsa) erabili beharko ditu euskara (forma) goldatzeko. Euskaraz jokatuko duela dio, poesiatik egingo du apustua mandatu hori betetzeko. Oteizaren euskal estiloak bizitza sozialeko esparru ezberdinak 88 subsumitzen bazituen –erlijioa, artea, politika, e.a. Arestik egian bilatuko zuen poesiaren funtsa, mandatua, horrek abiatuko zuen euskal kultura esparruaz haratago, oso maiz, bertan ezarritako definizioen kontra. 1.3. 1964-1973: HAUSTURAK Aldi honetan aurrekoan abiatutako transformazioa indartu egingo zen. Kategorien arteko korrespondentzian zenbait aldaketa ematen badira ere, nahikoa mantentzen da ardatzen egitura aurrekoaren era analogoan aztertzeko, baina ardatzen baitan ematen diren zenbait aldagaien desplazamenduek joera batzuk adierazten dituzte. Lehen dimentsioak bariantzaren 30%a azaltzen du, oraingoan ere hizkuntza eta generoa islatzeko gaitasuna du batik bat. Genero kategorietan suertatutako posizio-aldaketek forma eta edukiaren arteko oposizioa agerikoago bihurtzen dute, Euskal Herriko gaiak eta poesia bi muturretan kokatuz. Genero ezberdinek ardatz honetako segidan zuten posizioaren arabera multzoka litezke forma eta edukiaren arteko oposizioa jarraituz. Euskal Herriko gaiak eta euskal filologia –epelago– euskal kulturaren edukia definitzera zetozen, aurreko aldian bezala. Erdibidean forma historia baten menera ipintzeko trebezia erakusten duten generoak –eleberria, ipuin eta narrazioak–, erlijioa gaitzat duten liburuak. Poesiatik gertu samar, ostera, hizkuntza-forma bera eduki gisa duten generoak –euskara eskuliburu eta hiztegiak, euskal literatura eta klasikoak– eta plaza edo taulan zertzen diren genero literarioak –antzerkia, bertsolaritza– ageri dira. Kontrako muturrean, Jakobsonen komunikazio-funtzioen klasifikazioan faktore dominantea mezuaren forma bera duena, poesia bera. Euskal mugimendu antifrankistaren hegemonia eskuratuz zihoan ETAk hizkuntzaren zentraltasuna erabiliko zuen nazionalismo tradizionala birformulatzeko (Tejerina Montaña 1992, 121), baina euskal kultura euskararekin berdintzen zen arlorik bazegoen, hura literatura zen. Euskal literatura azpiesparrua gero eta tinkoago definituago dago forma lanketa horren lanabesa euskara izanik. Lehen aipatutako euskaraz idazteko autoexigentziari, euskal literaturaren definizioaren zaindari ibiliko dira idazleak. Juan San Martinek, kasu, honela definitzen zituen Unamuno, Zunzunegi, 89 Maeztu, Baroja eta erdaraz idatzi zuten eta euskal kulturako ondaretzat hartzen ziren horiek: Haiek vascoak ziran (V ta Ogaz) izen trixte ta eskasa benetan, euskaldun izen oso ta ohoregarria eduki ahal zezaketenentzat. Kanpoan zuten burua ta biotza ta etxera zetorkiguzanean negar faun eta herrimiñezkoa ixuri, geure herstasunagatik. (Kintana 1967) Aurreko aldian azaldutako eztabaida errepikatzen zen, ondare berbera abiapuntu hartuta. Anjel Lertxundik Barojaren euskaltasunaren gaineko eztabaida berriro ipiniko zuen mahai gainean (Lertxundi, 1972). Baiezkoan zeudenak, Oteizaren euskal estilotik abiatzen ziren, euskal kulturako edukien eskualdean kokatzen ziren –Arteche, Pelay Orozco, Aizarna, Pilar de Cuadra–. Ezezkoan zeudenak, ostera, hizkuntza zela euskal kulturaren ardatza, euskaraz idazteko autoexigentzia zorrotz betetzen zuten horiek, euskal kulturaren formen eskualdean kokatzen ziren –Txillardegi (Larresoro), Kintana, Jakineko kideak–. Lertxundik ez zuen inoren alde jokatzen baina literaturari zegokion eztabaidan Oteizaren tesiak defendatzeko zailtasunak onartzen zituen: Ni ados nago Oteizarekin Barojak euskal estiloa duela frogatzeko erabiltzen dituen argumentuekin. Bainan Oteizak bere intuizioa ez du literaturan bertan finkatu, artearen gainontzeko mailetan baizik. Eta gainontzeko maila hauek ez dute hizkuntza baten beharrik. (Lertxundi, 1972) Garai honetan argia da euskal kultura esparruko bi eskualdeen eta euskaltasunaren arteko posizio-hartzeen korrespondentzia. Baina hala ere esparru berberean ari ziren oraindik biak, eta horren lekuko izan zen 1965ko azaroko Durangoko Euskal Disko eta Liburu Azokaren lehen edizioa –aurreko edizio bat 1935an egin zen–, bertan orduan euskal kultura esparruaren indarrean zerraien definizioa egonkortu egiten zuen: Euskal Herriari buruzko (edukia) zein euskarazko disko eta liburuak (forma) multzoek osatzen zuten Durangoko Azokako unibertso posiblea. Azoka euskal kulturaren erakusleihoa izan zen, Azokarekin batera Bizkaiko Bertsolarien Txapelketa eta Ez dok amairuren emanaldia egon ziren; euskal kulturaren 90 erreprodukzio eta produkzio guneak zabalduz eta plazaratuz zihoazelaren zeinale. Horretaz gain, liburuak erosteko aukera ere bazen. Liburuetaz jabetzea euskal kultura esparruan kapital sinbolikoa pilatzeko saiakera egiteko bidea ere bada, kontsumitzaileen jokabidea islatzen du. Zeruko Argiak Azokari eskaini zion erreportaian galdeketa txikia egin zuten bertan gehien saldu ziren liburu zerrenda bat osatzeko (Aranburu 1965, 9), kontsumitzaileen apustuak agertzen dituzten hamahiru liburu aipatzen zituzten. Haietatik, zazpi euskal historia, lurralde edo ohiturei, edukiei, buruzko erdarazko liburuak ziren. Euskaraz irakurri ezin edo nahi ez dutenen apustua da euskal kulturarekiko atxekimendua edukien aldetik agertzeko. Euskarazko bi kantutegiek (Eguberri abestiak, Cancionero vasco) eta txistua jotzeko partiturek (Concierto de txistu) antzeko apostua adierazten dute. Literatura liburuei dagokionez, Txomin Agirreren Ondarrak eta Lauaxetaren liburuak –ez zen izenbururik ageri– izan omen ziren bakarrak: formen eskualdeko apustu ortodoxoa (Bourdieu 2006b, 230) baina ziurra: klasikoak. Horretaz gain, 1965’ko Bertsolarien Txapelketa ere ageri zen. Harpidedunen mundu txikitik haratago –eta mundu txikia zen oraindik Durangoko Azoka–, euskal literaturako joera berrien berririk ez. Bigarren dimentsioak ere antzeko irakurketa eskaintzen du, inertziaren %26,3a azalduz. Oraingoan aipamen kopuruaren azalpen-gaitasuna indartu egiten da, berrargitalpenen kaltean, honek antzeko joera badu ere ez du horren era argian kapital sinbolikoa azalduko. Aldizkarietako aipamen kopuruak zein generoek ardatz honi oso lotuta jarraitzen dute. Kapital sinbolikoaren ardatza astekarien aipamen kopuruan eta generoan oinarrituko litzateke batik bat. Oraingoan, kanonetik aldenduta, kapital sinbolikoa argitalpen berrien gainean egituratzen da. Aldizkari berriak agertu izanak berebiziko eragina dauka kapital sinbolikoaren inguruan egituratutako esparrua marrazterakoan. Oraingoan puntu gorenean dauden generoak eleberria, euskal literatura eta klasikoak eta poesia dira, beste muturrean erlijioa eta teologia, euskera eskuliburu eta hiztegiak eta ipuin eta narrazioak daudelarik. Horrek diferentzia argia markatzen du aurreko kapital sinbolikoaren ardatzarekin: generorik literarioenak dira puntu gorenean kokatzen direnak, literatura esparru autonomo baten antzera. Argitaletxeei dagokionez, La Gran Enciclopedia eta Lur dira nobedade nagusiak. Bilboko La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxeak euskal gaien ezagutza-arlo ezberdinak jorratzeaz gain haurrei zuzendutako ipuinak eta zenbait euskal klasiko aterako zituen. 91 Bitartean, Itxaropenak okupatzen zuen espazio bertsua okupatuko zuen Lur argitaletxe berriaren sorrera nabarmena da oso. Argitaletxea sortu aurretik, Arestik bere kabuz argitaratu zituen bere obrak Kriseluren izenpean –besteak beste, bere Euskal Harria (1967), Meaberen Fabulak (1968) eta Harri eta herriren berrargitalpena (1969)–. Kriselu proiektu editorial zabalago batean sartuko zen, bilduma gisa, 1969an Arestik Sarasola, Kintana, Saizarbitoria, Vilar eta Urretabizkaia gazteekin batera Lur argitaletxea sortu zuenean (Torrealdai 1977, 84; Arkotxa 1993, 44). Grafikoa 4. 1964-1973, espazio sozialeko kategoriak aktiboen puntuazioak 92 Idazle berriei dagokionez, Xabier Letek argitaratutako liburu bakarrak, Egunetikegunera orduen gurpillean (Hegosa/Cinsa, 1968) alegia, produkzio murriztuko posizio nagusietan kokatuko zuen. Gainerako idazleen posizioak epeldu egiten dira liburu gehiago argitaratu izanagatik. Hauxe da Sarasolaren kasua, zeinak Poemagintza (Lur, 1969) poesia liburu argitaratu zuen euskal literaturari buruzko beste liburuekin batera, Gerraondoko euskal poesiaren antologia. 1945-1964 (Lur, 1973) liburuaz gain, azpimarratzekoa da Euskal literaturaren historia (Lur, 1971). Bertan belaunaldi berriaren literaturaren soziologian oinarrituta, euskal literaturaren eraberritze performatiboa gauzatu zuen. Inoiz baino argiago kontsakratuko zuen idazle gazteen harrobia. Bi talde sozialetan banatuko ditu idazleak: belaunaldi zahar, elizoki, errural, kontserbakor eta euskaldunzaharrari belaunaldi berri, laiko, urbano, aurrerakoi eta euskaldunberria kontrajarriko zion. Belaunaldi berri horretan, Saizarbitoria eta Aresti kokatuko zituen hausturaren idazle gisa, nobela eta poesian. Arestiren kasuan, Maldan behera kontsakratuko zuen bereiziki. Bertan, baliozko euskal literatura 50. hamarkada bukaeran kokatuko zuen eta belaunaldi zaharraren meritua gerra aurreko literatura mantentzera mugatuz. Esanguratsua da, oso, liburu hau iruzkindu zutenak belaunaldi berriko Juan San Martinen eta Luis Haranburu Altuna izatea, Joxe Azurmendiren hiru aleetan banandutako iruzkin luzearekin batera. Erdigunean errekonozimendu zabalarekin, Saizarbitoria eta Peillen daude. Lehenak, Egunero hasten delako (Lur, 1969, 1972) eleberria idatzi zuen, Leturiaren egunkari ezkutuarekin batera oraindik eztabaidatzen da bietatik zein den lehen euskal nobela modernoa (Sarasola 1971, 116-117). Bigarrenak nobela poliziakoak publikatuko zituen: Gauaz ibiltzen dana (Itxaropena, 1967), Itzal gorria (Itxaropena, 1972) eta Gatu beltza (Gero, 1973). Une hartan ez zuen iruzkinik apenas jaso izan Gabriel Arestik prestatutako Miranderen Haur besoetakoa (Lur, 1970) liburuak. Arestik berak egin zuen liburuaren iruzkinean orduko euskal literatura esparruaren autonomiaren alde egiten zuen: Gaurko hau literatur-kritika bat izateko da. Beraz, literaturarekin eta liburuarekin berarekin zer-ikusirik ez duen gauzarik, ez dut hemen ukituko. Alde batera utziko ditut, beraz, idazlearen pertsona bera eta Jon Mirande bera eztabaidagarria suertatzen bazen bere joera ideologikoengatik –euskal nazionalismoaren kontra, eta nazismoarekiko hurbil ibili izana leporatzen zitzaion–, honako nobela hau ez zen euskal kultura garbi baten aldekoen gustuko izango, Lolitaren antzeko pederastia jorratzen zuelako. Hasieran jarritako ohar honek Arestiren aldarrikapena zekarren: ez juzkatu liburua bere balio moralagatik, balio estetikoagatik baizik. Txillardegi horren nabarmen agertzen ez bada ere, bere publikazioen oparotasuna zela eta, beren liburuek 12 iruzkin eduki zituzten urte hauetan. Elsa Schelen (Lur, 1969) nobela argitaratzeaz gain euskal saiakeran mugarri inportanteak izan ziren Huntaz eta hartaz (Gozitiri, 1965) eta Hizkuntza eta pentsakera (Gero, 1972) liburuak ere idatzi zituen. 94 Autoreen posizioak ikusita, argi dago belaunaldi berriak gero eta errekonozimendu zabalagoa eskuratzen zuela, belaunaldi-hausturaren kontzientzia zabaldu ahala. Haustura hori 1968ko Arantzazuko biltzarrean eszenifikatu zen, euskara batuaren eta h-ren aferaren inguruan (ikus 2.2.3. Hatxe, 138-146. orr.). Honela, belaunaldi berria zaharrarekiko gero eta aldenduago ageri zen. 1.3.1. LUR TALDEAREN EMERGENTZIA Lur argitaletxe bat baino gehixeago dela esan badut, bere kideek besteekiko bereizten duten disposizio eta posizio-hartzeak partekatzen zutelako da –gutxienez, hori ematen zuen aditzera kanpotik osatutako definizioek, talde bat osatzen zutela, alegia–. Autoreen arteko publikazioen kritika-sarea osatuz, talde horren harremanak irudika litezke, autoreek osatzen zituzten afinitate-sareen arabera multzoka litezke. Horretarako, multzoak kolore ezberdinetan irudikatu ditut, bitartekaritza-balio handiena duten autoreen izenak identifikatuz (nodoaren gainean, ezkerretara). Iruzkin kopuruari erreparatuta hiru ziren kritiko nagusiak, hirurak euskaltzainak (ikus Taula 26. 1964-1973, aldizkarien kritika-sareko autore nagusiak, 387. orr.). Batetik, Juan San Martinek hainbat aldizkaritan idatzi zituen kritikak (Anaitasuna, Egan, Jakin, Zeruko Argia). Multzo berean ageri ziren, urdinez tintatuta, Anaitasunaren inguruan zebiltzan Gereño, Lete, Kintana eta Aresti eta Jakinen Joxe Azurmendi. Bestetik, Nikolas Alzola Bitañok Eganen inguruan, belaunaldi zaharreko literatur-generoei bereziki lotuta ageri zen. Bukatzeko, Egan eta Zeruko Argian kritikak idazten zituen Koldo Mitxelena, berdez irudikatuta, bereziki eleberriak iruzkintzen zituen. Gainerako nodoekiko duten hurbiltasuna neurtzen duen bitartekaritza balioei erreparatuz gero (Requena Santos 2003, 485-486), San Martinen multzoaren ingurukoen eragina da nabarmentzekoa: San Martinen ostean, Gereño eta Kintana dira balio handienak dituztenak. Bitartekaritza balioek bestelako sare-multzoekiko hurbiltasuna adierazten badute, honako talde honen inguruan daudenak dira joera ezberdinetako autoreak iruzkintzen dituztenak. Eta horretan Arestiren eta Sarasolaren gaineko iruzkinak dira gainerakoekiko gehien bereizten dutenak. Honetan Lurren talde izaera argia da, batzuk beren liburuak iruzkintzen ez dituzten bitartean, Arestik salatuko zuen moduan. 96 Honetan eraginik edukiko zuen José María Castelletek performatiboki sortutako kategoria berri horrek, poeta sozialaren identitatea haragitzeko aukera zabalduz. Castelletek “paper erabakiorra jokatuko du poesia hau «jaurtikitzen» aurrena eta definitzen ondoren” (Blanco Aguinaga, Rodríguez Puértolas, eta Zavala 1979, III:181), bertan kokatuko ziren Blas de Otero eta Gabriel Celaya, besteak beste. Oraingoan ere, Arestik bere egiten zuen literatura espazioa bere itzulpenen bitartez antzeman liteke. Otero, Celaya, Figuera eta Basaldua itzuli zituen Erderazko lau poeta, bi gipuzkoar eta beste bi bizkaitar (Figuera Aymerich et al. 1960) Eganen, handik bi urtera Oteroren Majoria haundiarekin bildumako zenbait poema ere argitaratu zituen bertan (de Otero 1962), eta 1966an Blas de Oterok Kubatik bueltan Arestik bere etxean ostatu eman zionean (Zelaieta 1976, 135), elkarrizketa egin zion Zeruko Argian (de Otero 1966). Euskal kulturaren produkzio eta erreprodkzio guneetan parte hartzeaz gain, Arestik La Concordiako tertuliakideekin harreman estua zuen urte horietan, Otero, Vidal de Nicolás, Ibarrola eta abarrekin elkartuz, bertan elikatzen zituen poesia sozialarekin bat egiten zuten disposizio estetikoak (ikus 2.3. La Concordia, 150-161. orr.). Espainiako literatura eta politika esparruetako posizio goranzkorrekin harreman estua zuen honen bitartez, Bilbon bertan. Literatura esparruan, produkzio murriztuko posizio dominanteetan zegoen poesia sozialarekin. “Etengabeko iraultzaren” (Bourdieu 1997b, 68-70) eskemari jarraituz, posizio dominante hori gainbeheran zegoen eta poesia soziala agortze bidean zegoenean ekin zion Arestik ildo honi. Esparru politikoan, Espainian frankismoaren kontrako borrokan eta etortzeke zegoen iraultzaren buruzagitza hartuko bide zuen Alderdi Komunistarekin20. Lau idazleen lehen itzulpen horretan zein Oteroren elkarrizketan euskal adierazlearen izaera dualaren gaineko afera atzeman liteke. Izenburuan poeta bizkaitar eta gipuzkoarrak dira, baina erdarazkoak, Arestik gertu baina urrun bizi ditu. Oterori egin zion elkarrizketan bere euskal izaerari buruzko hainbat galdera zuzentzen zizkion eta honek euskalduntasuna haurtzaro eta poesiaren oinarrian kokatzen zuen bitartean, honela bukatzen zuen Arestik elkarrizketa: 20 Kontrako bidea ere egin zuen, Euskadiko Alderdi Komunistak, Ibarrolaren bitartez, Arestiren iritziak biltzen zituen euskal kulturaren gaineko posizioa erabakitzerakoan. 97 Zigarroa amatatzen dut. Kearen artean munduan dagoen poetarik haundiena dakusat. Hala eta guztiz ere, ez diot inbidiarik edukitzen. Nik behintzat etxe bat daukat, trumoiak ez badit behera botatzen, alegia! Lur bati nago itsatsirik, itsasoak irunzten ez badit, alegia! (Gabriel Aresti in de Otero 1966) Arestik, azken batean, euskal kultura esparruan jokatzen jarraitzen zuen eta euskararen zentraltasunari uko egin barik, Espainiako literatura esparruetako zenbait disposizio euskal kultura esparrura itzultzen ditu. Otero eta Celayaren poesiarekin dituen antzekotasunak azpimarratu dira maiz (Giménez Pericàs et al. 1999). Harri eta herriko poema ezagunetakoa da Zorrotzako portuan aldarrika, bertan amaiera ematen zion poeta beti paratuko dela gizonaren alde aldarrikatuz, hori izango zen bere mandatua, Oterok esandakoa ederto doitzen da mandatu horri: Berriro ere gizona da interesatzen zaidana, baina ez gizona norbanako isolatu baten gisan, baizik eta egoera historiko jakin batean txertatutako kolektibitate baten kide gisa. (Blas de Otero in Castellet 1960, 85)21 Espainiar poesia sozialaren disposizio estetikoak, formari dagokionez, Arestiren “euskara klaroan” itzultzen dira. Poeta sinbolistak ez bezala, poeta sozialak hitzaren komunikazio-funtziora bueltatu behar du, berehala benetako esanahia transmititzeko, burgesiarentzako produkzioa baztertuz, herri xeheari zuzendutako produkzioa egiteko asmoz (Castellet 1960, 35). Arestik Maldan beheran abiatu zuen ildo kulternista alde batera utziko zuen, ildo populistari berriro ekiteko. Honetan, bertsolaritzaren formak erabiliko zituen, euskara garbizaletasunetik aldenduz. Harri eta herrik zenbait kritika zorrotz jasoko zituen, baina esparrua transformatzen ari zen eta belaunaldi berriak bere egin zuen, “gazteen poeta” izendatuz (Santamaria 1967). Belaunaldi berriaren konfigurazioan izan zuen eragina Sarasolak liburuaren harreraren gainean idatzitakoari erreparatuz atzeman daiteke: 98 Orduezkero “idazle txar baten liburu debekatua” da euskaldun askorentzat. Euskaldun gazte askok ez dute ordea hola pentsatzen: Donostiako Biblioteka Probintzialera joaten naiz estudiatzera. Harri eta Herri da han estudiatzen duten unibertsitarioek ateratzen duten euskalliburu bakarra (euskal-liburuak, euskerazko liburuak dira). Ba dira univertsitarioak euskal-literaturan liburu hau bakarrik ezagutzen dutenak. Euskera jakin gabe liburu hau erosi duten unibertsitarioak ere ezagutzen ditut. Norbaitek euskal-literaturataz zerbait galdetzen badit, Harri eta Herri lagatzen diot. Orain arte arrituta gelditu dira danak, ez baizuten usten euskal-literatura mailla ortara iritxi zanik. (Sarasola 1966) Euskal irakurlegoaren transformazioak ere liburuaren harrera erraztu zuen. Desarrollismo garai hartan, langile jatorriko ikasleak unibertsitatean ikasteko aukerak apur bat zabaldu ziren, gazteak lehen apaiztegietan euskal kultura eta politikaren berri bazuten, oraingoan unibertsitatean ematen hasten dira kontaktu horiek. Euskararen inguruan suspertu egin zen kontzientzia nazionala zabaldu ahala, gazteen euskararekiko interesa zabalduko zen. Sarasolak dioen bezala, erdaldunek ere Harri eta herri zeramaten besapean. Honetan ere eraginik edukiko zuen Harri eta herri gaztelaniazko itzulpenarekin publikatu izana. Zentzu horretan, Arestik liburu elebiduna publikatu izana modu ezberdinetan uler daiteke. Publiko zabalenari heldu nahian eta euskaldunen gutxiengoaren jakitun, irakurlego erdalduna erakar zezakeen euskal literaturari uko egin gabe, euskaraz idazteari utzi gabe alegia. Gainera, euskarazko bertsioa gaztelaniazkoaren parez pare ipinita, euskara ikasten hasteko edota erdibididean zeudenei ikasten laguntzeko aukera ere eskaintzen zuen. Honek ere La Concordiako tertulia lagunei bere idatziak irakurtzeko aukera ematen zion, azken batean euren erreferentzia talde gisa egiten baitzuten Espainiar literatura eta arte esparruetan. Bukatzeko, itzulpenak ere, Sarasolak inori entzun ziona ahalbidetzen zuen, euskarazko poema horiek gaztelaniazkoek bestelako balioa eduki zezaketela, alegia. Beraz, ez da harritzekoa euskalgintza mundutxotik kanpo, Aresti ezagun samar egitea. Beste era batera esanda, Arestik obra elebidunaren bitartez egiten dio aurre euskal kultura esparruan zegoen anbibalentziari. Batetik, berak bat egiten zuen euskal 99 literatura euskaraz idatzia egon behar zuelako ustearekin, Artecheren El abrazo de los muertos liburuaren kritikan agerian uzten zuen hura ez zuela euskal literaturatzat hartzen (Aresti 1970c). Are gehiago, euskal kulturaren funtsa euskaran zela zioen eta euskararik gabe ez zegoela Euskal Herririk22. Bestetik, baina, apenas euskaldunik zuen Euskal Herriaren arazoa planteatu zuen Baiña zergatik eta zertarako euskaldun Azurmendik piztutako eztabaida luzearen gainean (Azurmendi 1967). Euskal Herri euskaldun baten alde eta gizonaren alde ekitearen kontraesan islatzen zuen bertan: Behin gizonaren alde paratu nintzen. Orain, askok, ideia ederren izenean, lur honetan, ez daduzkate kontuan gizonaren interesak. (Aresti 1967c) KRISELU ANTZERKI-TALDEA Aurreko epealdian ekin zion Arestik antzerkia idazteari. Logikoa dirudi herri xeheari zuzendu nahi zion mandatu apurrerako tresna egokia antzerkia izatea, masa hedabide handien faltan. Ipuinen eredu tematikoa jarraituz –antzerkietako batzuk ipuin bihurtuko ziren– 1961an Toribio Altzaga Saria irabazi zuen Mugaldeko herrian eginikako tobera lanagatik (1961c), eta hurrengo urtean zuen Etxe aberatseko seme galdua eta Maria Madalenaren seme santua (1962a) obrarekin batera eskuratu zuen famak obrak idazteko enkarguak jasotzera eraman zuten. Arantzazuko pasioaren eguneraketa Aste Santuan antzezteko eskatu zioten eta berak …eta gure heriotzeko orduan obra prestatu zuen (1964a). Bertan, Afrikako misiolari katolikoek pairatu zuten pasioa, deskolonizazio egoerako gerra eta sarraskien testuinguruan. Antza, ez zioten antzezteko egoki iritzi eta saioa bertan behera geratu zen. Donostiako Jarrai antzerki 100 taldeak, ostera, enkargu egin zionean Beste mundukoak eta zoro bat (1973c) 1964an antzeztu zuten (Zubikarai et al. 1999, 114). Arestiren poesiako posizio-hartze homologoak hartuz, Arestik abangoardia eta teatro herrikoia nahastu nahi zituen. Horretarako, Kriselu taldearen sortuko zuen beste lagunekin batera, 1966an: … bere luma gazte-talde haien beharretara jarri zuen. Euskal eszenarioetan teatroa eraberritu nai zuten gazteen beharretara eta ahalmenetera egokitu zen. Teatro berri bat behar zen eta Aresti hura eskaintzen ahalegindu zen. (Saizarbitoria 1973, 9) Taldeak Ugo Betti, Bertold Brech eta Richard Salvaten obrak taularatu zituen –lehenengo biak Arestik berak itzulita (Aresti 1986i, II:231–286)–. Hala ere, ez zuen luze iraun, handik bi urtera ETA V. Asanbladaren banaketarekin taldea ere bitan bananduko zen taldea, eta 1968an deklaratutako salbuespen egoerak obrak taularatzea izugarri zaildu zuenean, Arestik taldea berregiteko egin zituen saiakerak zapuztu ziren (Zelaieta 2000, 32). Kriseluko taldekide izan zen Saizarbitoriak arrazoi hauei abangoardia eta herrikoitasuna uztartzeko zailtasunak ere gehitzen dizkio (Saizarbitoria 1973, 11). Edozelan ere, aukera gutxi egon zen berak idatzitakoak taularatzeko, Jarrai taldeak antzeztutakoaz gain, Lartaun taldeak Oiartzunen Justizia txistulari 1965ean eta Hernanin Mugaldeko herrian eginikako tobera 1971ean. EUSKAL KANTA BERRIKO LETRISTA Antzerkigintzak ez zion bere mandatua zabaltzeko aukera handirik eman, beraz. Baina garai berean, euskal kanta berriaren etiketapean produkzio eta erreprodukzio gune berriak zabaldu ziren musikagintzan, euskal kultura esparruaren produkzio handiko azpiesparruan euskarazko edukiak –letrak, alegia– zabalduko zituen. Antolatutako kantaldietan euskal kultura zabaldu egiten zen, maiz autoritateei desafio irekiak eginez (Amezaga Albizu 1995, 220–221). Arestik harrietan idatzitako poema ugari kantariek kantatuak izatera pasa ziren, kantu zahar eta berriaren aurrean Arestiren eduki eta formen arteko oreka egokiak ziruditen. Aurrena Mikel Laboak Harri eta herriko kutsu herrikoieko Apur dezagun katea eta Egun da Santi Mamina poemak bere bigarren diskoan musikatu zituen (Laboa 1966) –azken kantu honen aktualizazioei atal bat 101 eskaini diot: 4.3. Egun da Santi Mamina, 306-314. orr.– Xabier Letek Euskal Harria liburuko Euskalerri nerea (Lete 1968) –Aresti aipatu barik, aurrena (Zelaieta 1976, 164)– eta liburu bereko Urrilaren 28 egun (Lete 1969) kantatu zituen, Lourdes Iriondok, berriz, jatorriz gaztelaniaz idatzi zuen Nereari (L. Iriondo 1969). Pako Aristik honela deskribatzen du Ez Dok Amairuren giroa: “Hortik aurrera jaialdiz beteta agertzen dira urteak Ez Dok Amairuentzat. Madrid, Zaragoza edo Barcelonako unibertsitateetako ikasle euskaldunek jaialdiak antolatzen dituzte. Ez Dok Amairu joaten da, Jorge Oteiza eta Gabriel Arestik hitzaldiak ematen dituzte, 68ko reboluzioa hurbil dago.”(Aristi 1985, 35) Rafael Castro musikariarekin ere elkarlanean ibili zen Aresti Iruñeako Coral de Cámararekin interpretatuko Nora idatziz (Agirreazkuenaga et al. 2000, 108). 1971ean Natxo de Felipe ezagutuko zuen, Oskorri talde sortu berriari hamaika kantu prestatu zizkion. Handik aurrera, Oskorrirekin ibiliko zen Aresti, Baionan kontzertua eta hitzaldia eskaini zituzten elkarrekin (Aresti 1986e). Hil ostean ere, Imanol Larzabal (Imanol 1976; 1977; 1982; Imanol eta Klabelin Komik 1981) eta Urkok (Urko 1976; 1977b; 1977a) bere poemak musikatzen jarraituko zuten. 60 eta 70. hamarkadetan, Joxean Artze edo Telesforo Monzónekin batera, Aresti euskal musikako letrista nagusia. EUSKALDUN HETERODOXOA Harri eta herriren ildoari jarraituz, 1966an Euskal Harriak Lizardi Saria irabaziko zuen, jasotako diruarekin liburua argitaratuko zuen, bere kabuz (Zelaieta 1976, 106), Agustin Ibarrolaren grabatuak txertatuz. Honakoa ere liburu elebiduna izan zen, baina oraingoan lau zatietatik bat, Ibarrolari eskainitako hirugarrena –Tercera parte: poesía para Agustín Ibarrola–, gaztelaniaz idatzi zuen jatorriz eta ondoren euskaratu. Edo behintzat hori zen aditzera ematen zuena gaztelaniazko bertsioa eskuineko orrian agertzen zenean, euskarazkoa ezkerrean kokatuz, Harri eta herrin eta Euskal Harriko gainerako zatiekiko aldrebes. Hala ere, euskarazko bertsioak ordura artean erabili zuenarekiko berria zen ortografiarekin argitaratu zuen: c tz-ren ordez eta x ts-ren ordez. Arantzazuko Biltzarraren atarian, Arestik ortografia eredu baten faltan, euskararen gaineko 102 ikerketek markatzen zioten norabideari jarraituko ziela azaldu zuen epilogo gisa argitaratutako oharrean: Nire eskiribuzko lanetan arrazoirik gabeko anarkia izugarri bat ikusten dutenei esan behar diet, nire idazteko molde eta tendentziak aldez aurretik pentsatutako programa bati obeditzen diotela, nire ezagumentuak handitzen ziren araura aldakorra urrats espaziatuetan burura eramaten dudana, eta Altube maisuaren azken fin bateko irakatskintzekin nire «Don Kixoteren bizitzea» buka dezadanean osatuko dudana. Orduan erabakiko dut, Azkueren eta Altuberen eskola nagusian, euskeraren ortografia behin-eta-betikoa, gure ortolojia kultural baten ezagugarri berezia eta zehatza. (Aresti 1967a, 171) Bere ikerketen ildoekin bat zetorren ortografia erabiltzeaz gain, askok probokazio gisa ulertu zuten ortografia ildo berria. Ildo horretatik behintzat zihoan Karlos Santamariari bidalitako gutunean eman zion azalpenean, bere ortografiaren arbitrarietatearekin irizpide bateratuaren gabeziari erantzunez (Zelaieta 1976, 139). Euskara bateratu baten faltan, honelako posizio-hartzeak euskal kultura esparruan jokatzen du, literatura azpiesparruaren irizpideak aldarrikatuz: Politikoek euskera «garbi» bat nahiago dute, nahiz eta horrela pobretzen den, bainan eskritoreak euskara aberats bat behar du, naiz eta horrela «zikintzen» den. (Aresti 1967a, 171) Hala ere bere ardura nagusia oso bestelakoa zela gaineratzen zuen, hala ziotzan Santamariari aipatutako gutunean: … nire liburua, eta argitara atera ez dezadan eman didaten gerra. Euskal editoreen interes zikina eta kobardetasuna; legeak ematen dituen “erreztasunak” (Ministerioak ez argitaratzea akonsejatu dit –gaur egunean senzurarik ez omen dago, baina lapitz gorriak ez dira abolitu–); liburua ateratzeko lukurrero modernoekin kontraditu ditudan zorrak (ez hain interes handikoa, baina tira!). Eta zer gertatuko zait baldin eta nire liburutik lapitz gorriaz markatutako 25 poemak kenduta ere, aterako dudanean, Ministerioak sekuestratzen badit? Nola pagatuko dut 103 Kajarekin hartu dudan zorra? Hori da inportantea niretzat, Santamaria jauna, eta ez Hak harmatu duen iskanbilla edo C-ak harmatuko duena. (Gabriel Aresti in Zelaieta 1976, 139) Indarrean jarri zen 1966ko prensa legearekin, aurrez ezarritako zentsuraren ordez, erantzukizun penal eta zibila ezarri zen. Hala ere, Arestik kontsulta boluntarioa egin zion Informazio eta Turismo Ministerioari, jatorrizko bertsioa argitaratu ote zitekeen jakiteko. Bertan, 120 poemetatik 82k ezezko gomendio jaso zuten. Zentsoreek separatismoa eta komunismoa goraipatzea eta blasfemia leporatzen zioten. Azkenean, 60 poemako liburua argitaratu zuen, poema batzuetako aipamenak aldatu edo ezabatuz (Txillardegi, “Aicol martiria”, “ETA”ren ordez “Bilbao-Athletic”) (Torrealdai 1986b). Euskal Harrian argitaratu ez zituen horiek, ostera, Harrizko Herri Hau (Aresti 1970a) liburuaren lehen parte ia osoa osatuko zuten, bertan Euskal Harrian argitaratu barik geratu ziren 31 poema agertu ziren. Oraingoan ez zuen kontsulta boluntariorik egin eta zuzen-zuzenean argitaratzeagatik kriminalki prozesatua izan zen Aresti (Torrealdai 1986a). Honen ondorioz Euskadiko Alderdi Komunistak paskina atera zuen Egia bat esateagatik poema Ibarrolaren irudi batekin batera, zentsura egoera salatuz (Zelaieta 1976, 118). Aleak bahitzeko arrazoiak topatu bazituzten ere, Ordena Publikoko Tribunalak artxibatzeko agindu zuen, liburuaren bahiketak publikazioak baino oiartzun handiagoa emango ziolakoan (Torrealdai 1986a). Hau ez zen izan autoritateekin eduki zuen arazo bakarra, aurretik ere polizia etxera joan zitzaion Lur argitaletxeak argitaratu zuen Elsa Scheelenen egileaz, Txillardegiz alegia, galdezka (Zelaieta 1976, 176). Hala ere, liburua publikatzeagatik denuntzia ipiniko zuen Ministerio berak José María de Iparraguirre Saria eman zion Harri eta Herri liburuari 1969an. Ordainsaria Kriselu argitaletxera zuzendu zuen, bertan berak euskaratutako da Portelaren Nekazariaren dotrina (da Portela 1969) eta Meaberen 14 alegia (Meabe Bilbao 1969) zein Harri eta herriren berrargitalpenera (Zelaieta 1976, 160). Bere lagun komunistek zein euskaltzale askok ez zuten ontzat hartu Aresti gobernu frankistak antolatutako sariketa batera aurkeztu izana, Arestik, baina, estatuak euskarari egiten zion errekonozimendu txikia aprobetxatu beharra iritzi omen zion (Dionisio Blanco in Giménez Pericàs et al. 1999, 82; Kortazar 2003a, 72). 104 Garai honetarako Aresti figura polemikoa da. Euskaral kultura eta euskararen batasunaren gaineko posizio-hartze eta hauetarako erabilitako moduek sektore batzuek persona non grata izendatzera eraman zuten. Polemiketan parte hartzeko hedabide nagusia euskarazko aldizkariak izango ziren. Hasieran, 1964tik 1967ra Zeruko Argian, Hierro egunkari falangistan –gaztelaniaz noski–, Euskadiko Alderdi Komunistako Arragoa zein Txistularin aldizkarietan puntualki parte hartuz. Ondoren, 1970tik 1973ra Anaitasunan idatziko zuen. Lau teatro arestiar liburuaren kontrazalean honako inskripzio hau ageri zen: Gabriel Arestik itxiak zituen Zeruko Argia, eta nola ez, Agureko ateak, orain Anaitasunakoak ere itxi bide zaizkio. Beraz, hitza debekatua du euskal aldizkarian (Aresti 1973c, kontrazala) Honen gaineko kexuen ondorioz, Arestik gutuna bidali zion Anaitasunako zuzendaritzari, bertan ateak ixte hori azalduz: artikulu batzuk ez zizkioten publikatu eta beste batzuetan ortografia eta morfologia aldaketak eginez (Aresti 1973d). Lurreko lagunek ere inprentatik bere Nekazarien dotrinari orri bat erauzi ziotenean, haserre galanta hartuko zuen. Aldizkari edo editoreren batek erantzukizun legal edo sozialak sahiesteko orriren bat edo esaldiren bat aldatu edo ezabatzen zionean, berak salatu egingo zuen. Honela manten zitekeen bere hitza garbi, egia esateko zina bete ahalko zuen: “inoiz, / inola, / inun / eznaiz / isilduko” (Aresti 1964b, 68). Poeta madarikatuaren rola jokatzen zuen eta, aukera zuen horietan, lau haizetara zabaltzen zituen pairatutako arbuioak. Poeta outsiderra, gainerakoen arbuioak errekonozimenduen ekonomian inbertitzeko jokatzen zuelako, arbuio horiek bere egien izaera transgresorea demostratzen zutelako. Mundu honetako frakasoa berresten zuen, Cuarta vez Nerea ante el futuro (Aresti 1967a, 148-150) poemari erreferentzia eginez: Haranburu-Altunak nahi badu, beste egun batetan esplikatuko diot nola sortu zen «Harri eta Herri» (bere parte handia eduki zuen San Martinek haren publikazioan), zein bakartate handitan izan zen kontzebitua, nola argitaratu zen kasualitate bategatik nola izan nintzen gonbatitua (Zeruko Argia aldizkariaren orri-aldeetatik, «bufoi», «ero» eta «blasfemo» deitu ninduten), eta nola azkenean «Harri eta Herri»ren kausaz ogibiderik gabe gelditu nintzen (Lurdesek kantatzen duen «Hire ahizpei esaien, 105 ttikia, zergatik etxean ez dagoen ogirik» hori hartako frutu eta ondorio da). (Aresti 1971) Euskara batuaren alde jokatu zuen belaunaldiak euskal nazionalismoko sektore askoren arbuioa eta boikota jasan bazuen, Aresti izango zen diana nagusia, Enbor eta Agur (J. Juaristi 1997, 358) zein ELA-STVko Lan Deya aldizkarietan (Zelaieta 1976, 153). Euskal nazionalismo berriak ere aldarrikatzen zituen zenbait proposamen ipiniko zituen dudatan, lehen aipatutako artikuluan: Hemen [Bilbao, Barakaldo, Etxebarri] euskaldun batzuk bizi gara; gure haurrentzat euskal eskolak behar ditugu (…). Baina kale arte honetan dauden erdaldunentzat euskal eskolak zabaltzea, eta bertara erdaldun umeak bortxatu eta behartzea, hori faszismoa da. (Aresti 1967b) Honela, Bilbon hitzaldi bat eman behar zuenean, fueraka egingo zioten harrera batzuk (Gereño 1968). Hala ere, irainak bihurtzeko gaitasuna zuen, poeta outsiderra higuindua izango zela aurreratu izan zuen 1960ko hitzaldi hartan, poesia hori gorpuztean engaiatuz (Aresti 1960f). Arestik Hiztegi ttipia argitaratu zuenean (Aresti 1973b) honen gaineko iruzkinik ez argitaratzea erabaki omen zuten aldizkariek. Arrazoia honakoa omen zen: Españolista omen naiz, eta hori bekatu da Euskal-Herrian. Hala baitabiltza Euskal-Herriko asto guztiak arrantzaka: Aresti, puta-seme, españolista, marikoia, marxista, faltsoa! (Baina gero ene poesia firmatzeko ez dadukate batere disimulorik.) (…/…) Etiketa polita jarri didate! Digute! Honela, euskaldun irakurleengandik separatu nahi gaituzte. Intsulto-gisa erabiltzen baitute hitza, baina alegia, beti ezkutuan, beti belarrira, hitz hori horrela erabiltzea bizi garen lejislaziotik kanpoan baitago; hoiek, bere mintzaeran, ni hitzak, españolista eta marxista, sinónimo bezala erabiltzen dituzte, eta zertarako eta nola (batez ere nola) esplikatu españolistentzat españolistak ez direla marxista, eta marxistentzat españolistak ez direla marxista? Batez ere, nola hori esplikatu legetik kanpora erori gabe? (Aresti 1973a, 210) 106 Ipar Euskal Herritik, Jokin Apalategi eta Paulo Iztuetak Begiarmen ezizenarekin Sei idazle plazara liburua aterako zuten bi tomotan (EFA, 1974), bertan Mitxelena, Aresti, Larresoro (Txillardegi) aurrena eta Gotzon Garate, Joxe Azurmendi eta Gurutz Ansolaren kritika ideologikoa egingo zuten ondoren. Euren asmoa literatura kritikatik aldendu egiten zela onartu egiten bazuten ere, idazleak aukeratu eta haien gainean kritika ideologikoa eginez, euskal esparru politikoaren errefrakziotik abiatutako literatura kritika egiten zuten funtsean: Aresti, poeta den aldetik, aparteko tratamendu bat merezi du, beste molde batez egina segurki ere. Guk, ordea, haren pentsamoldea nolakoa den aztertu nahi dugularik, poesietatik baino gehiago haren artikuluetatik aterako ditugu gure oraingo kritikabideak. (Begiarmen (Paulo Iztueta eta Jokin Apalategi) 1974, 1:112) Kritika erasokorra zen –Mitxelena eta Txillardegiren kasuetan ez bezala— perfilatzen ari zen eta ETAren gidaritzapean gauzatuko zen balizko proiektu nazionaletik kanpo kokatzen zuten bertan. Joera honek frankismoaren gainbeheran euskal literatura esparruan emango den tentsio berria aurreratzen du, esparru politiko berritik euskal kultura esparrua kolonizatzeko saiakerak. 1970an alaba jaioberria eta aita galdu ondoren gainbehera etorriko zitzaion. Laudorioei uko egiten zien poeta, mundu honetako sufrikarioa onartzen zuen ofizioa muturreraino eraman izan balu bezala, 1972an bere anaiak eduki zuen gaixotasun psikologikoak jota ote zegoen susmoak hartu zituen. 1973ko bukaeran gibel gaixotasunak jota baja hartu zuen lanean eta Ean erosi berri zuten etxean hartu zuen erretiroa. 1975eko ekainaren 5ean, ebakuntza baten ostean, hil egingo zen. 1.4. BELAUNALDIEN ETHOS EUSKALDUNA Hausturaren belaunaldiak zenbait disposizio estetiko partekatzen zituen, euskararen ikasbidearekin harremanetan, euskal kultura eta literaturaren gaineko posiziohartzeetan itzuliko direnak. Horrekin harremanetan, euskal kulturan ematen den genero-espezializazioa ere jorratuko dut atal honetan. 1.4.1. HAUSTURAREN BELAUNALDIA Ikerketa askok Burgosko prozesuaren inguruan kokatu dute euskal nazionalismoaren agerpen publikoaren fasea (Gurrutxaga 1985, 133–148), ordura arte isilpean eman izan diren ekintzek kaleak hartzen dituzte. Euskalgintzan ere suspertze itzela eman da. 1970-71 ikasturtean 11.885 ikasle dago ikastoletan, handik hiru urtera ikasle kopurua bikoiztu egingo zen. Helduen alfabetatzen eta euskalduntzerako gau eskolak ere zabalduz doaz. Arlo politiko, erlijioso zein linguistikoan zahar eta gazteen arteko aldea gero eta nabarmenagoa suertatzen da egoeraren gainean aritzerakoan. Euskal kultura esparruko pertzepzio-oinarrian belaunaldi berriaren etorrera zabaldu egiten da. Arlo politikoan ETA erakundearen hegemoniaren inguruan sortutako belaunaldi berri hori, euskara arloan h-ren eztabaida eta erabileraren agertuko zen. Gizarte esparruko elementu guzti horiek zeharkatuta, Sarasolaren Euskal literaturaren historia (Sarasola 1971) liburuak bi idazle belaunaldi ipiniko zituen aurrez aurre. Batetik, belaunaldi zaharra, klerikala, baserritarra eta euskaldunzaharra. Bestetik, belaunaldi gaztea, laikoa, kaletarra eta euskaldunberria. Aurrez aurre zeudekeen bi belaunaldiek partekatzen zuten pertzepzio-moduarekin bat zetorren Sarasolarena, nahiz eta bere irakurketa belaunaldi berriaren lubakitik egina izan, horren lekukotasuna beste hainbat arlotan erraz topa liteke. Hala ere, Sarasolaren ikerketa zientifikoak, pertzepzio-modu nagusiekin bat etortzeaz gain, indar performatiboa zeukan, Mitxelena eta Villasanteren 1960ko Historia de la literatura vasca-ren ostean, “hausturaren belaunaldiaren” (J. Juaristi 1987b, 105) literatura sistematikoki aztertu zen aurrenekoz –goiztiarregiak ziren liburuak Aresti, Txillardegi, Saizarbitoria eta enparauak aztertzeko, Villasantek eranskinean ematen du haien berri bigarren argitalpenean (Villasante Cortabitarte 1979). Euskal kultura esparruan euskarak hartu zuen zentralitatea argia zen garai honetarako. Euskal nazioa eta kultura euskaran oinarritzen zen heinean, esparruko kapital sinbolikoa euskara gaitasunera itzul zitekeen. Honen lekuko, ETAk Euskal Herriko 108 etorkinei euskal naziotasunerako sarbidea erraztuko zien euskararen ikasketaren bitartez (Jáuregui Bereciartu 1985, 135, 163). Euskara izango da ondarearen giltza, bereizgarria eta lurralde eta historia oso bat ehuntzen duena (Gatti 2007, 49). Alfabetatzea eta euskalduntze programak eta ikastolen mugimendua euskal proiektu nazionalaren ezinbesteko tresna gisa ageri dira. Produkzio eta erreprodukzio gune hauek ikasleak erreklutatzeko zuten gaitasuna euskara ikasteak agintzen zuen errentagarritasun sinbolikoari zor zitzaien. Euskararen gaineko illusio berria zabaldu ahala, belaunaldi berriei beste pertzepziomodu bat gainjartzen zaie, euskararen inkorporazio-modu diferentei dagozkiena: euskaldunzaharra eta euskaldunberria. Euskarazko merkatu linguistikoa objetibatze bidean zegoen unean, euskara egoera praktikoan atzeman liteke batik bat, habitusean hain zuzen ere (Bourdieu 2008b, 20). Belaunaldien pertzepzio-kategorien nagusitasuna euskararen inkoporazio eta pertzepzio modu diferenteetan dituen oinarriei erreparatuko diet jarraian, 50. eta 60. hamarkadetan hezitako idazleen hizkuntzahabitusari hain zuzen ere. Zabalago begiratuta ere, euskal kulturaren hiru inkorporazio modu atzeman litezke hiru habitus-kategoriatan: eruditua, erlijiosoa eta autodidakta. Forma eta edukiaren arabera banatutako euskal kulturaren esparruan, erudituei zegokien euskal kulturaren edukiak zedarritzea. Zientziek berebiziko garrantzia eduki dute historikoki euskarari lotutako nortasuna eraikitzerakoan (Gatti 2007, 53–58). Beren euskal kulturako posizioa kapital kulturalari zor zaio batik bat, gizarte-esparruko propietate espezie diferenteetan objektibatua: Salamancako Unibertsitateko Katedra Mitxelenaren kasuan, Sao Paoloko Bienaleko saria Oteizaren kasuan edo Real Sociedad Española de Antropología, Etnografía y Prehistoriako kidetza Barandiaranen kasuan. Beren inbertsioak euskal kulturan jokatzen zituzten neurrian, Espainiako gizarteesparruaren kapital-akumulaziorako zailtasunak zituzten, baina aldi berean prebenda horiek ukatzen ziren neurrian, balizko euskal gizarte-esparru propio bateko dominazioa ziurta zezaketen. Euskal kultura esparruan jokatzeko edukietara bideratutako kapital kulturala behar bestekoa den neurrian, euskararen inkorporazioa ez da ezinbestekoa suertatzen. Oteizaren kasuan bereziki argia da honakoa. Behin bere proiektu artistikoa bukatuta (“concluido”), ez zuen euskaraz ikasi beharrik. Ez da kasuala Oteizak euskal habitusaren 109 bestelako elementuak balorizatu izana, euskal estiloa hain zuzen ere: txapela ezker eskuarekin atontzearen moduko gorputz-hexisei erreparatuko zien (Oteiza 2003, 69). Horrek, noski, ez du euskal etimologizaletasunik oztopatzen, eta Oteizak “hutsa” hitzaren inguruan egindako saiakerak dira horren adibide (Oteiza 2007, 140–144). Mitxelenak, ordea, euskal filologia eta literaturaren ikerketan inbertituko zuen bere kapital kulturala. Honi esker, belaunaldi berrien gidari eta euskara batuaren bultzatzaile izango zen (J. Juaristi 1987b, 108) Forma landu zuten idazleen artean, ostera, euskararen inkorporazio modu diferenteak dira habitus diferentzialak osatzen zituztenak, habitus erlijioso eta autodidakta izendatu ditut. Euskal kultura esparruan jokatzen zuten habitus diferenteen gaineko propietateak bat datoz aipatutako pertzepzio-moduekin, zaharra eta berriaren hitz ahaideek definituko dute bata zein bestea. Gizarte egituran zuten posizioak eta belaunaldien arteko bitartekaritzak bat egiten dute, pertzepzio modu hauek euskararen inkorporazio moduaren arabera definitzerakoan. Lehenak produkzio eta erreprodukzio-gune erlijiosoetan barneratu badu euskara, bigarrenak lan indibidualaren bitartez egin du. Gerra zibilaren aurreko susperraldian, euskal kulturaren produkzio eta erreprodukzio guneek euskararen ikasbiderako edota ofizio –kazetaritza edo euskalgintza– laikoak eskaintzen bazituzten ere, 20. eta 30. hamarkadetan jaiotako idazleen artean, autodidaktizismoa edo erlijiotasuna zuten euskararen inkorporazio-modu nagusia. Erlijosoen kasuan, euskararen inkorporazioa ethos erlijioso baten barneraketarekin batera ematen da. Industrializazio eta hirigintza prozesuak baserri-giroak ere baztertu zituen, bertan jaiotakoek maila-igoera ziurta litzaketen ikasketetarako sarbide oso mugatua edukita, apaiztegia edo monastegia zuten ikasketerako aukerarik egokiena – maiz gaztelera behar bezala ikasteko bidea ere bai—. Elizako zenbait sektorek euskal nazionalismoarekiko eduki zuten gertutasuna Elizaren erakundeek zuten autoritate frankistekiko babesarekin konbinatuta, ez da harritzekoa gerraosteko euskalgintzaren lehen hastapenak apaiztegi eta monastegietan eman izana. Gune hauek [apaiztegi eta klaustroek] osatzen dute hizkuntza kultua baten iraupenerako gune bakarrak, frankismoaren aldi handi batean 110 zehar, berrogeita hamargarren hamarkadan eta hirurogeigarren hamarkadako zati handi batean. (Pérez-Agote 1986a, 123)23 Jaime Kerexeta Arantzibia apaiza, Nikolas Alzola Bitaño lasalletarra edota Bitoriano Gandiaga, Felix Bilbao edo Joxe Azurmendi frantziskotarrek talde honetan koka litezke. Lirudikeenaren kontra, belaunaldi berriko idazle hauetako askok euskaldun-fededun imaginarioaren hausturaren alde egingo zuten, bereziki Arantzazuko frantziskotarrek. Bertan Jakin aldizkaria sortuko zuten teologiaz eta filosofiaz euskaraz jarduteko. Euskararen kulturbidea hobekien ordeztuko zuen taldea zen onakoa. Haietako askok ordena erlijiosoa utzi eta bizitza laikoari ekingo zioten –Azurmendi eta Bilbao–. Autodidaktak hiri-jatorriko kaletarrak ditugu, arbasoen hirirako migrazioarekin batera euskararen transmisioan haustura jasan dutenak. Donostian Txillardegi, Parisen Peillen eta Mirande, Bilbon Irigoien eta Aresti. Euskaldunberriak ziren, euskararen ikasbidea niaren teknologian oinarritutako (Foucault 2000) disziplinan trebatuak. Liburutegietako arratoiak dira. Gabriel Aresti eta Txillardegi dira ordezkari nagusiak. Arestiren kasuan maiz aipatzen dira ikasbide indibidualaren zorrozkeria, zelan Lekuonaren Erderismos edo Axularren Gero kopiatzen eman zuen gaztaroa. Autodidaktizismoaz gain hainbat aukera-afinitatek ezaugarritzen zituzten: EuzkoGogoan hasi ziren idazten eta horri esker ezagutu zuten elkar eta euskalgintzaren proiektua perfilatzeari ekin zioten, kontrol ideologiko eta filologikoaren ondorioz, handik gutxira Eganera joko zuten. Gero Euskaltzaindian arituko ziren lanean euskara batuaren alde (J. Juaristi 1987b, 108–109). Jon Juaristik honela deskribatzen du belaunaldia: Belaunaldi-talde gisa, eta nahiz eta euren artean diferentzia inportanteak egon, euskal literaturan ordura arte ohiz kanpokoak ziren eta pertsonalitate kolektiboa ematen zien ezaugarri multzo bat zuten. Haien artean gehien-gehienak euskaldun berriak dira, hau da, euskaraz, 112 nagusi gisa ezarria. Zentzu horretan, belaunaldi aldaketa izango da berria eta zaharraren arteko diferentzia ulertzeko katalizatzaile nagusia. Belaunaldi-faktoreak esparru horretan gertatutako transformazioak jantzi egiten ditu, baina ez ditu hauek azaltzen. Zilegi dirudi galdetzea zer nolako aldaketak gertatu ziren euskal kulturaren esparruan eta zernolako agenteak produzitu eta kokatu dituen. Beste modu batera esanda, belaunaldi-faktoreak euskararen alde talde sozial berriek euskal idazle egiteko saiakera azaldu beharko luke eta horretarako euskal kultura esparruan suertatutako aldaketei erreparatu beharko genioke. Honen ondorioz, soilik sor daiteke pertzepziomodu berria: egin beharrekoaren preskripzioa izango da, baina batez ere egin behar ez denaren preskripzioa. Bi modu nagusi daude, beraz, idazletzarako sarbidean eta sarbide honek idazketa eredu diferenteak baldintzatuko ditu, niaren teknologia ezberdinen adierazpide. Idazketa erlijiosoak hirugarren pertsona erabiliko du erruz, hagiografia edo poesia epikoa izango dira nagusi (Orixeren Euskaldunak), Bestearen begirada ezartzen da, Jainkoarena izan, izan gizartearen ikuspegi ziklikoa (Azurmendi 1976, 37–47). Txillardegi eta Arestiren kasuetan, ordea barne ahots baten bitartez adierazten da ingurua, euskaraz idazteko “autoinposatutako beharrizanari” erantzunez. Barne ahotsa da, kaletarrei buruzko eta kaletarrentzako literatura egin nahi den heinean, kanpomundu ez euskaldunarekin talka egin behar dutelako. Txillardegik egunkariaren dispositiboaz baliatuko da horretarako, bere esperientziak lehen pertsonan idazten duen pertsonaia eraikiz (J. Juaristi 1987b, 115). Arestik, ordea, ni poetikoa edukiko du abiapuntu eta Bilbo erdaldunak bera zelan astintzen duen azalduko du. Aldi berean idazketa modu hau euskararen ikasbidearekin oso lotuta dago, idazleak euskararekiko eduki duen harreman zorrotzaren ondorio. Idazleok euskararekin sekretuzko harremana dutela esan daiteke ia, Leturiaren egunkari ezkutua edo Arestiren ni poetikoa, inguruak kodetzeko modu propioa dute. Hurrengo urteetan, euskarazko korpusa eta erakundeak (ikastolak, euskaltegiak, e.a.) sustatu ahala, euskararen ikasbidea aldatuz joan ahala, autodidakta kaletarren eredua inposatuz. 113 1.4.2. EUSKALGINTZAKO GENERO-ESPEZIALIZAZIOA Euskara batuaren proiektua erlijioso-frantziskotarren eta autodidakten proiektuei loturik ageri da. Frantziskotarrek Mendebaldeko goi-kultura eztabaidak zekartzaten bitartean, autodidaktek Mendebaldeko literaturaren homologoa zen literaturan arituko ziren, eruditu batzuek diziplina zientifiko anitzez baliatuko ziren euskararen ezagutzan sakondu edota honen norabide berria legitimatzeko. Honek markatuko zuen euskara batuaren norabidea. Baina bada garapen berantiarragoa izan zuen beste eragile bat: ikastolen mugimendua. Orain arte gizonezkoez aritu banaiz, egile-estatusa izan zuten horiek gizonezkoak izan zirelako izan da, Lourdes Iriondo eta Arantxa Urretabizkaia izan ziren 70. hamarkadan agertu ziren lehen salbuespenak. Euskalgintzan nolabaiteko genero-espezializazio bat eman zen 60. hamarkadan zehar, gizonezkoek idazteari ekiten zioten bitartean, emakumeek ikastolan andereño ziharzuten. Ez da kasuala Iriondo andereño gisa aritu eta Urretabizkaia saiatu izana. Lourdes Iriondoren lehen idatziak Urnietako ikastolako haurrekin taularatu zituen antzerki obren argitalpenak –Martin Arotza, Jaun Deabrua (Gero, 1973), Buruntza azpian, Dena hankaz gorako (Gero, 1975) zein haur-literatura izan ziren Asto baten malura, Hego-haizearen ipuinak (Gero, 1973)–. Aldi berean, Ez dok amairun eta, bereziki, Xabier Leterekin egindako musikak egin zuen ezagun, Arestik “Euskal Herriaren nobia” deitzen omen zion (J. M. Iriondo 2006, 15). Arantxa Urretabizkaiak, ostera, Donostiako Egiako ikastolan andereño lana bilatu zuenean, “españolista” izanagatik ez zuten kontratatu (Urretabizkaia 2012). Hala ere, Lur argitaletxean aritu zen Frantz Fanon itzultzen (Lur, 1970), eta hura izan zen Zergatik panpox? (1979) nobelarekin errekonozimendu zabala jaso zuen lehen emakumea. Euskalgintzan aritu ziren emakumeen ikusgaitasun eskasa, andereñoaren idealizazioarekin konbinatzen da. Idazle gizonezkoek hausturarako beta zuten bitartean, andereño idealizatuari ikastolen ugazaben diziplina zorrotza jarraitzea zegokien. Honen adibiderik ezagunena Adela Ibabek pairatutakoa izan zen, Arestik letra eta Oskorrik musika ipini ziolako (Oskorri 1979). Arrasateko ikastolako 114 sortzaileetako bat izanda ere, beste lankideekin batera kaleratu ondoren, abortu klandestino batean hil egingo zen (Arana 2012). Ikastoletan ere euskal kultura esparruan ematen ari ziren tirabira berberak ematen ari ziren, belaunaldi zahar eta berriaren artean. Adela abestiak ikastoletako andereño berria omentzen zuen (Fernandez 1994, 271–275). Ikastoletan suertatutako gatazka horiek bat datoz bere instituzionalizatzearen hastapenekin. Gernikako Estatutuaren garapenarekin batera, euskal eskola sistema publiko batekin instituzionalizatzen da euskarazko hezkuntza publikoa. 60. hamarkadan emandako pausoak euskara merkatu linguistiko baterako bidean kokatu zuten eta euskararen ikasbidea autodidaktizismo edo erlijiotasunean oinarritzeari utziko zion. Gainera, estatu-aparatu berriek euskaldunak beharko zituzten funtzio publikorako. 60. hamarkadan sortuz doazen euskal hedabideez gain, funtzio publiko autonomikoari lotutako ofizioak garatuko dituzte oraindik idazle profesional izateko aukerarik ez duten idazleek –EITB, Hezkuntza, e.a.–. Honela, frankismo garaian euskal kultura esparruan kapital sinbolikoa pilatzeko balio bazuen euskaraz jakiteak, autonomia garaian hizkuntza kapital gisa balioko du gizarte mugikortasunerako bidezidorrak topatzeko. 1.5. 1974-1979: AUTONOMIA ETA LITERATURA ESPARRU AUTONOMOA Frankismoaren bukaerak eta trantsizioaren hasierak markatzen dute garai hau. Korrespondentzien grafikoan aldaketa batzuk suertatzen dira eta aurreko joerak indartu egiten direla badirudi ere, erabili ditudan aldagaiak zehazki isla ezin zezaketen aldaketa kualitatiboa suertatu da. Hala ere, oraindik erabilgarri suerta daiteke grafikoa, joera berri horien norabidea adierazteko. Lehen dimentsioa euskal kultura esparruaren forma eta edukien arteko eskualdetan bereizten jarrai daiteke, inertziaren %31,4 azalduz. Baina oraingoan, Euskal Herriko gaiak gainerako gaietatik aldendutako kokatzen dira, era argiagoan. Kontutan hartu behar da, genero hau dela guztien artean publikazio gehien zituena (ikus Taula 21. 115 1974-1979, ereduaren laburpena, 382. orr.), honetan bere eragina du trantsizioaren atarian zenbait gairi buruz argitaratzeko erraztasunak zabaldu izana, baita, noski, esparru politikoan irekitako aukerek gai politikoak jorratzeko piztu zuen interesa ere. Beste muturrean, ordena honetan, bertsolaritza eta bertsopaperak, antzerki eta pastorala, euskara eskuliburuak eta hiztegiak, eleberria eta poesia daude. Beraz oraingoan euskal literatura ez da guztiz lerrokatzen formaren eskualdearekin. Bigarren dimentsioan, generoaz gain, literatura aldizkarietako zein astekarietako aipamen kopuruaren eragina indartu egiten da. Lehengo joera mantentzen bada ere, literatura aldizkarietan aipamen bat edo gehiago eta astekarietan aipamen bat baino gehiago edukitzea garestiagoa dela esan daiteke: puntu hauek ez dute lehen bezala euskal literatura eskualdearekin bete-betean bat egiten. Euskal literatura eta klasikoak, eleberria, poesia eta bertsolaritza eta bertsopaperak kapital sinboliko gehien pilatzen dituzten generoak badira ere, haien arteko obra jakin batzuk dira benetan kapital sinbolikoa pilatzen dutenak. Hau da, ez dira genero jakin batzuen kritika sistematikoak egiten, lehen bezala, baizik eta genero jakin batzuetako obra batzuena. Beraz, kapital sinbolikoaren ardatza lerro diagonal baten bidez irudikatu daiteke: bi ardatzekin du harreman positiboa, lehen eta bigarren ardatzeko balioetan gora egin ahala kapital sinbolikoak gora egingo luke. Kapital sinbolikoa euskarazko sorkuntzara makurtu egin da, hau da, euskal kultura esparruko egitura duala desegite bidean dago eta errekonozimenduen merkatu sinbolikoa euskal literaturaren interesak ditu oinarri. Gauzak horrela, grafikoak euskararen gainean definitutako euskal literatura autonomo baterako joera argia islatzen du. Ikastolen mugimenduak aurrera jarraitzen zuen bitartean, euskal hezkuntza sistema bati bultzada ematen ari zitzaion. Udako Euskal Unibertsitatearen lehen topaketa ere 1973an izan zen, euskarazko unibertsitate bat sortzeko asmoarekin, euskarazko publikazio zientifikoek ere goraldia edukiko zuten urte hauetan. 1979an Gernikako Estatutua indarrean jartzearekin batera euskal eskola zein unibertsitate ofizialak sortzen hasiko ziren. Zentzu horretan, hezkuntza sistema berriak bermatuko zuen argitaletxeen errentagarritasuna (J. Landa 1988, 68), honek ahalbidetuko zuen euskarazko publikazioen produkzio handi bat egotea. Baina transformazio honek eskaintzen zuen aukera berriekin batera, mezenazgo kolektiboaren komunitatetik merkatuaren gizartera pasako zen. Ordura arte egon ziren argitaletxe txiki gehienak, egitura finantziero ahulekin, 1977erako desagertuz joan ziren. Haien ordez argitaletxe profezionalizatu eta handiagoak sortuko ziren: Elkar, Erein, e.a. (J. Landa 1988, 65-69). 1.5.1. BERRARGITALPEN ETA OMENALDI GARAIA Arestik ez zuen horrenbeste aldaketa ekarriko zuen trantsizioaren hasierarik biziko, gaixo ibili ostean, 1975eko ekainean hilko zen Basurtuko ospitalean, diktadorea baino bost hilabete arinago. Nekrologika ugari eskaini zitzaizkion Arestiri, ateak itxita omen zituen aldizkarietan. Bertan, gehienek Arestiren izaera polemikoa azpimarratzen zuten (Lete 1975; Amatiño 1975; Kintana 1975; Uxola 1975). Xabier Letek agur hunkigarria idatzi zion Zeruko Argian, haserraldi eta istiluek lausotutako adiskidetasunaren berri emanez. Esparru politikoaren transformazioen eragina nabarmentzen zuen ika-miken atzean: 117 Baina guzti hoien gainetik, gure herriaren egoeraren une kritiko bat zegoen, eta une kritiko horrek, ideia, jarrera, aukera, iritzi eta erabakien polarizatzera bultza ginduen. Problema latz batzuek krisis egin zuten (denok azken urte hauetan ikusi dugunez), eta krisisari erantzun beharrak bakoitza bere postura batzutan ahalik eta sendoen afirmatzera eraman zuen. (Lete 1975) Bere azken borondatea jarraituz, lagun eta senideek elizatik pasa barik lurperatu zuten bere gorpua (Zelaieta 1976, 273–274). Hurrengo kapituluetan aztertuko dudan bezala, Aresti eta bere obrak errekonozimendu zabala jasoko zuen urteak aurrera egin ahala. 1976an bertan, bere Poemak argitaratuko zituen bi tomotan Kriselu argitaletxeak Angel Zelaieta lagunaren biografiarekin batera (Zelaieta 1976), Luis Haranburuk ere Poema guztiak liburua aterako zuen 1976 eta 1979an Azken harria argitaratu gabeko poema liburua aterako zuen, harriaren zikloko hiru liburuekin batera. Urte berean, Espainiako Cátedra argitaletxeak ere espainiar literaturaren baitako kontsakrazioa ziurtatu zion Javier Atienzak25 prestatutako Maldan behera eta Harri eta herri liburu bakarrean atereaz. Urte horietan ere, autore askoren parte hartzea eduki zuen Agiriak: euskal poetak eta artistika G. Aresti-ren omenez (Aresti 1978) argitaratu zuten. Arestiren zenbait ipuin (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1978; 1981; Erein, 1985) eta poemen (Luis Haranburu, 1983) berrargitalpenak egin ziren bitartean, 1986an Susa argitaletxeak, Bilboko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, Karmelo Landak orain artean egin den Arestiren obra-bilduma osatuena argitaratu zuen (Aresti 1986b; 1986c; 1986d; 1986g; 1986h; 1986j; 1986l; 1986n). 25 Liburu elebiduna izan zen eta kritika zorrotzak jasoko zituen edizio honek, Harri eta herri Arestik berak eta Maldan behera Jon Juaristik itzuli bazuen ere, Javier Atienza itzultzaile gisa ageri zelako. Gainera, Mitxelenak liburu honen aurkezpenean Atienzaren hitzaurreko zenbait oker zuzendu zituen (Zubikarai et al. 1999, 124–126). 118 1.5.2. LEHEN ABANGOARDIAK: HAUSTURA BIKOITZA ETA AITAREN HERIOTZA Argitaletxe txikien krisiarekin batera, aurreko urteetatik euskarazko liburuek goraldi ikaragarria izan zuten, bitartean Olerti desagertu zen 1969an eta patu berbera jarraituko zuen Eganek 1978an. Baina honekin batera, euskal literatura esparruaren lehen abangoardiako aldizkariak aterako ziren, 1974an Ustela, 1977an Pott eta 1978an Oh! Euzkadi. Abangoardia berriek haustura bikoitza egin beharko zuten, batetik, ofizializatzen ari zen euskal kultura esparruarekiko eta, bestetik, erakundetzen ari zen euskal esparru poltikoarekiko. Aurretik ere saiakera bat izan zen 1962tik 1963 Igela. Euskaldun heterodoxoen errebista bultzatu zuten Jon Mirandek eta Txomin Peilhenek, baina ez zuen luze iraun. Enbata Iparraldeko aldizkari abertzaleak Igelarekin ika-mika izan bazuen, azken honek autonomia literario aldarrikatzen zuen bitartean (Mirande eta Peillen 1962), Oh! Euzkadik bere proiektuaren berri ematean, herri-finantziazioaren bidea aukeratu zuen Egin egunkariarekiko desmarkatzen zen ironiaz: Oh Euzkadi ez da herriaren aldizkaria eta ez dugu uste inoiz ere izango denik. Gauzak diren bezala azaltzea hobe, zertarako engainatu. Gure lana ez dugu herriari kredito personalak eskatzera bultzatzeko bezain inportantea ikusten. Eta ez da moralismo pudoroso kontua bakarrik, ez ditugula geuron buruak horrelako montaje bat egiteko nahiko jantziak ikusten. (Oh! Euzkadi 1979) Proiektuari ekin ziotenek beren interes propioak jarraituko zituztela agerian uzten zuten, ez ziren beraz herriaren zerbitzura ipiniko –euskal prentsaren edo politika esparruko deklarazioetatik aldenduz–. Are gehiago, Arestik euskal kulturako hutsuneak betetzeko apostua egin bazuen, Pott bandak bere lehen alean, euskal kultura esparruko hutsuneak betetzeari uko egiten zion: … editoriale bat ez da beti sortzen plangintza kulturalaren hutsuneak betetzearren. Ez gaude horri begira. Begira gaude begira goiko kamino berrira, esan nahi baita, ez gaudela inori serbitzeko geure buruak argitzeko baino. Mekaben Pott. (Pott banda 1978) 119 Manu Ertzilla, Jon Juaristi, Joxemari Iturralde eta euskal literaturan posizio gorenetan kokatuko ziren Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxaga izan ziren partaide nagusiak. Joseba Sarrionandiak beranduago esango zuen moduan, “kontrakultura” egiteko jaio zen Pott, “euskal kultura ofizial” baten etorrerarekiko hain zuzen ere (Kortazar 2003c, 112). Hala ere, Bernardo Atxaga handik gutxira bihurtuko zen, 1990ko Espainiako Literatur Sari Nazionalarekin, euskal idazle “ofizial”: Sinbolikoki bederen, esango genuke Garaikoetxeak eta Espainiako erregeak poeta euskaldunei –Aresti eta Orixeegindako erreferentziekin hasi zela prozesu politiko hori. Literatur sari ofizialekin segitu duen prozesu horrek, Atxagaren sariaz urrats bat gehiago du. Urrats garrantzitsua da, gaur egun literatur idazle ofizialik badugu Euskal Herrian Atxaga baita hori. (Gabilondo 2006, 63) Joseba Gabilondok Garaikoetxea eta Espainiako Erregeak Aresti eta Orixeri erreferentzia egiten hasi zienean kokatzen du euskal kulturaren ofizializazio horren abiapuntua (Gabilondo 2006, 63). Abangoardian kokatuko ziren idazleak, poetak alegia, Arestiren poesia soziala gainditu beharko zuten. Honen harira, Jon Juaristik genero eta estiloen arteko harremana azpimarratu du: eleberrian Txillardegiren existentzialismoa nagusi zen bitartean, poesian Arestiren poesia soziala zen nagusi –Mikel Lasaren, Joxeanton Artze, Iratzeder, Lekuona eta Gandiaga26 salbu–. Honela, Arestiren poesia soziala gainditzeko lehen saiakera Ibon Sarasolaren Poemagintzan (Lur, 1969) izango zen. Honela alderatzen zuen Gabriel Celaya eta Arestirekiko: … bata eta bestearen arteko diferentzia nagusia Sarasolaren poemen asmoa ez zela Espainia lantzea ezta Euskadi eraikitzea ere, baizik eta, argi eta garbi, poemak eraikitzea soilik. Poesiaren kontzepzio instrumentalaren aurrean (Celayaren «poesia-etorkizunez-kargatutakoarma» eta «poesia-tresna» edo Arestiren «poesia-mailua») Sarasolak 120 poesiaren kontzepzioa jarduera autonomo gisa aurkezten zuen, poemak deritzaten artefakto-motak helburu. (J. Juaristi 1987b, 128)27 Sarasola Arestirekin aritu bazen Lurren, Pott banda Arestiren “hegalpean” sortuko zen eta, aurreko belaunaldiak ez bezala, ez ziren euskararen militante ezta militante politiko izango literatura militanteak baizik. Atxagak Etiopiarekin (Hauzoa, 1978) Aresti gaindituko zuen, Gabilondoren aburuz (Gabilondo 2006, 67–83). Orain arte aztertutako urteetan, esparru politiko eta literarioaren arteko “lotura sakratua” mantentzen bazen ere –afera nazionalaren eta linguistikoaren artekoaren bitartez–, Atxagaren belaunaldiak autonomia bilatuko zuen esparru politikoaren frakzio dominanteekiko (Apalategi Idirin 2000, 65–77). Torrealdaik 1976an idazleei bidali zien inkestan, ETA-V Asanblada zen idazleen erreferente politiko nagusia –Kriselu antzerkitaldean haustura eragin omen zuena, alegia–. Aise uler daiteke honakoa, euskal kulturako esparruan autodidakten belaunaldi berriak erlijiosoen belaunaldi zaharrarekiko haustura, esparru politikoan ETAk EAJrekiko suposatutako hausturaren analogoa izan zen neurrian. Inkesta berean, “idazle handienak” zeintzuk ote ziren galdetzen zien idazleei. Lehenengo laurak euskara batuaren alde arlo ezberdinetan aritu ziren belaunaldi berriko ordezkariak ziren. Aurrena, belaunaldi berria zenaren eleberriaren eta mugimendu politikoaren erreferente nagusia zen Txillardegi ageri zen. Ondoren, Koldo Mitxelena hizkuntzalaria eta filosofia eta saiakera landu zituen Joxe Azurmendi ageri zen. Aresti laugarren postuan ageri zen, zazpigarrena zen Gandiagarekin batera, hamar idazle nagusien artean poeta gisa ezagunak ziren bakarrak (Torrealdai 1977, 110–111). Literatura esparru autonomoetan ohizkoa den “etengabeko iraultzaren” aldarrikapena bere eginez, abangoardia berriek nagusitu eta kanonizatu zen belaunaldi berri 121 zahartuarekin hautsi beharko zuten haiek utzitako euskal kultura eta politika esparruekiko heteronomiari aurre egiteko. Ikonoklastak izango ziren hauekiko, baina Arestirekin harreman anbibalentea izango zuten. Batetik, poeta kanonikoa zen eta, beraz, gainditu beharrekoa. Baina bestetik, poeta outsiderra, malgizona, madarikatua izan zen egiak esateagatik belaunaldi zahar eta berrien arbuioa jaso eta poeta gazteen alde egingo zuena. Hogei urte beranduago, Torrealdaik berriro egingo zuen inkesta eta, orduan, belaunaldi berri-berriko idazleak nagusituko ziren, ordena honetan: Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Joseba Sarrionandia, Joan Mari Irigoien, Koldo Izagirre (Torrealdai 1997, 475). Eta berriro ere ekingo diote abangoardia berriek “etengabeko iraultzari”. Bitartean, Arestiren erreferentzialtasuna zabaldu baino ez da egiten; hauxe da hurrengo kapituluetan aztertuko dudana. 125 Aurreko kapituluan Arestiren obra zein jarduerak euskal kultura esparruaren baitan suertatutako transformazioen argitara aztertu ditut, oraingoan bestelako testuinguruan murgilduko naiz. Aresti 1975an hil eta gaur egunera arte 40 urte igaro dira eta horiekin batera Arestiren gaineko narratibak osatzeko bitartekariak osatu. Egun poetari esleitzen zaion posizioa zein edukiak ulertzeko bitartekari horiei erreparatuko diet, interpretazio-gune sinbolikoak izendatu ditudanak. Teresa del Vallek (2000) genero-memoriak aztertu dituenean Bajtinen kronotopo kontzeptura jo du, toki jakin batzuek memoriak katalizatzeko duten gaitasunagatik (ikus 0.4. Bigarren topologia: Tokien memoriak, 41-45. orr.). Kapitulu honetan, Arestiren obra eta bizitzaren memoriarako bitartekariak aztertuko ditut. Iragan eta orainaldiko zubian hainbat nodo elkartzen dituzten interpretazio-guneak identifikatu dira. Lehen literatura jorratu badut, oraingoan beste leku horiek aztertuko ditut, hauek Arestiren gaineko narratiba baten eskaera eta honen konfigurazioan eragin nabarmena dute eta. Abiapuntu gisa, aurreko kapituluan oso presente egon den marko orokor batetik abiatuko naiz: modernitatea. Modernitatea da hausturaren belaunaldiak euskal literaturaren norabidearen estandartea, eta haiei esleitzen zaie euskal literatura modernitatean sartu izana. Euskaldun berri, euskaltzale eta euskaltzain ezaugarriei loturik agertzeko joera eta haren gaineko omenaldi, analisi zein eztabaidetan euskararen egoera eta batasunak duen tartea ikusita, euskarari dedikatuko diot atal bat. Mundu euskaltzale horri Arestik bizi izan zuen bestelako gunea kontrajarri ohi zaio, bere poesiaren izaera soziala eta kezka soziopolitikoak islatuko lituzkeena: La Concordia kafetegiko tertulia. Bertako kideak maiz agertu izan dira bizi izan zuen erdal mundu horren berri ematen. Hauetaz gain, beste bi interpretazio-gune ipini daitezke aurrez aurre: Arantzazu eta Bilbo. Arantzazuko Santutegia garaiko euskal kulturan toki pribilegiatua izan zen euskaltzaleentzat, baita Arestirentzat ere. Zerutik hurbil, Maldan behera idazteko erretiro egokia izan zen Arestirentzat eta bertan egingo zen 1968an euskara batasunaren biltzarra jaso zuen. Kontrako irudia ageri zaigu Bilbori dagokionez, Bilbo infernua da, eta hala ere Arestiren poetikaren eskenatoki nagusia. 126 Arestiren obra zein haren gaineko irakurketak interpretazio-gune hauen bitartez jarri nahi ditut harremanetan, azken batean, hauek baitira, Arestik utzitako idatziekin batera, gaur egunetik iraganerako igarobidea ahalbidetzen duten bitartekari nagusiak. 2.1. MARKO KRITIKOA: MODERNITATEA Aurreko atalean deskribatutako transformazioen katalizatzaile nagusia eta jarraian aztertuko ditudan interpretazio-gune sinboliko hauekiko transbersala den aspektu batetik abiatuko naiz: modernitatea. Euskal kultura esparruko berritzaileek nazionalismoa, euskara edota euskal literatura modernizatzearen izenean egin zituzten apustuak. Modernitatea hausturaren belaunaldiaren pertzepzio-oinarrian kokatutako ezaugarria izan zen, produkziorako zein baloraziorako iparrorratza. Are gehiago, euskal kultura zein egituratzen ari zen euskal literatura esparruetan definizio dominanteak ezartzeko gaitasuna izan zuten neurrian, euskal literatura historietan ere modernitatea nagusitu egin den kategoria da, garaiari buruz aritzerakoan. Hortik, belaunaldiei ematen zaion garrantzia, aurrerabidearekin bat egiten duen bilakaeran. Espazioari dagokionez, Mendebaldeko filosofia, artea eta kulturako joerekin homologa litezkeen produktuak egin nahi zituzten. Zehatzago, Mendebaldeko eduki horiek esparruan esparruko joera dominanteak ziren, bereziki garai hartako Frantziako kultura dominazioarekin bat eginik. Lehen obra modernoek jasotako txaloak zentzu horretan uler litezke. Txillardegik existentzialismo erabiltzen badu makulu, bai nobelistikan bai filosofian, Arestik poeta sinbolista eta modernistak erabiliko zituen aurrena eta Espainiako poeta sozialak ondoren. Denborari dagokionez, aurrekoarekin apurketa batean oinarritzen da berritzaileen modernitatea: Lauaxeta-Lizardi-Orixe hirukoaren literatura, euskaldun-fededun binomioa, euskara garbizalea eta karlismoarekiko eredu modernoa izan nahi zuen nazionalismo aranista. “Etengabeko iraultza” esparru artistikoaren funtzionamenduarekiko inmanentea den deiadarra da, alderantzikatutako ekonomia bati esker, abangoardia berriei tartea etengabe zabaltzen diena (Bourdieu 1995, 355–359). Zentzu horretan, ez da harritzekoa Kintanak Comteren eredu positiboarekin bat datorren literatura bilakaera bat atzematea esparruaren transformazioan –liburuen genero-eboluzioan konstata litekeena: gai erlijiosoak jorratzen dituen hasierako egoera 127 teologikoak egoera metafisikoari ireki bide zion tokia, literatura fikzioaren lanketaren bitartez, azkenean egoera positiboari bidea zabaltzeko, zientziaren eta jakintzaren gaineko lanak ugalduz. Bilakaera hau, euskal kulturaren produkzio eta erreprodukzio guneen bilakaeraren zertu egiten da, gune horiek sasi-estatu baten egitura bat hartuko dute. Oso modernoa honakoa ere. 2.1.1. HEZUR-HARAGIRIK GABEKO GIZONA Literatura edo kultura modernitate honek ere bere hondarrak sortu ditu. Gabilondok ildo horretatik aztertu ditu “nazioaren hondarrak”, egungo literaturaren eginbeharra, bazterrean geratutako hondar horiek birziklatzea da eta (Sáenz de Viguera Erkiaga 2008, 84–85). Transformazio horretako efektu nagusietako bat eskriturizazioaren pribilegioa izan da. Ahoskotasun haragitu baten kontra, euskara idatzi eta desharagitu baten alde egin da eta modan zen existentzialismo izan liteke horren arrasto argiena. Eskriturizazioarekin batera indartzen den errekonozimendu-ekonomia berrian, emakume-andereñoek hartu beharko zuten hezkuntzaren taktikaren ardura, idazle-gizonezkoei hizkuntzalanketaren ardura estrategiko zegokien bitartean. Estrategia, Arestik fitxa-bildumetan biltzen zituen terminoak (Saizarbitoria 1973, 12), euskararen gudu-eremuaren ikuspegia ematen ziotelako. Taktika, andereñoen gorputzez gorputzeko hezkuntzapraktika zelako (de Certeau 2001). Egungo aho bateko errekonozimenduaren zirrikitu nagusia Arestiren poetikari kritika feministak ireki diona da. Egungo euskal kultura ondarean osatzen duen zentralitatearen jakitun, Itxaro Bordak (Arkotxa, Borda, eta Alberdi 2014) batetik eta Iratxe Retolazak eta Danele Sarriugartek (Retolaza eta Sarriugarte 2014; 2015) bestetik Arestiren omenezko hitzaldiak erabili dituzte bere poetikaren genero-ikuskera salatzeko. Itxaro Bordak, Harrizko herriaren gorputza hitzaldian, oraindik ere hunkitzen jarraitzeko gaitasun handia duten poemak hartu eta ustez femeninoak diren ezaugarriak borrokaren alde sakrifikatzeko beharra sumatzen du bertan. Honela Nire aitaren etxea poema interpretatzen zuen: Gorputza bistan dena, aberria da. Gorputza aberriaren sinboloa da. Eta ene iritzitan, egia da idatzi dela euskal kultura produkziotik, edo aurkezpenetik gorputza desagertua dela erabat. Gorputzik gabeko 128 literatur produkzio bat badugu, pixka bat fantomeak edo espektroak, balira bezala pertsonak. Ez dut… orokorki erran nahi dut. Gorputzak ez dira bizi. Ez dute… Sufritzen dute asko baina ez dute gozatzen, kasik bat ere. (Itxaro Borda in Arkotxa, Borda, eta Alberdi 2014) 2.1.2. NAZIONALISMOAREN ADIERAZPIDE Beste zirrikitua, Arestiren ustezko nazionalismoa litzateke. ETAren nazionalismo modernoaren adierazpide gisa hartzen dira Arestiren poemak. Zentzu horretan, esanguratsua da oso frankismo garaiko euskal nazionalismo eta terrorismoaren gaineko ikerketetan Aresti nonahi agertzea. Zentzu horretan, Gregorio Moránek Los españoles que dejaron de serlo (Morán 1982) liburuan Euskadiko egoera politikoa ulertzeko saiakeran, Arestiren poemen erreferentziaz josiko zuen, epigrafeetako bakoitzean Harri eta herriko poemetako lerro batzuk txertatuz. Jon Juaristik ere zuzenean jorratu zuen Aresti nazionalismoaren melankoliaren erreprodukzioan jokatu zuen papera (J. Juaristi 1997): Erbestepean, asaba zaarren baratza eremu latz bilakatuko zen. Topiko hauek landu zituztenak –Sabino Arana Goiri, José María Aguirre (Lizardi) eta Gabriel Aresti, hurrenez hurren– erretolika nazionalistaren sortzaile nagusiak dira. Beste batzuk ere badaude, noski, baina hauek hirurak aipatzearekin aski da. (J. Juaristi 1997, 18)28 Topiko horien artean, aitaren etxea dago. Zentzu horretan, Nire aitaren etxea poema analisi dispositibo gisa erabili dute askok, euskal nazionalismoaren topikako hainbat elementu elkarlotzen dituelako –arbasoak, ondarea, sakrifizioa, biolentzia, e.a. (Zulaika 1988, 107–127; Azurmendi 2000, 129–131; Martínez Gorriarán 1993, 114–117)–. Are gehiago, egungo gizarte mugimenduek aitaren etxea topika gainditzeko beharra 129 aztertu dute zenbait ikerketak. Euskal kulturak hartu zuen forma zurrunaren adibide gisa, okupazio mugimenduaren forma malguen aurrean, “Aitaren etxean festa bat egingo dugu” leloa kontrajarriko zioten (Carbajo Padilla eta Koochaki Etxebarria 2007). Norabide berean, 80. hamarkadako punkaren inguruan sortutako euskal kultura erradikalak aitaren etxeari kontra egin beharra gaineratu izan da (Sáenz de Viguera Erkiaga 2008). Poema nonahi egonik, azken kapituluan honen aktualizazioak aztertu ditut (ikus 4.1. Nire aitaren etxea, 231-290. orr.). 2.2. EUSKARA Aurreko kapituluan euskal kulturaren esparruaren transformazioak aztertu baditut Arestiren posizio eta posizio-hartzeak ulertzeko, euskal kultura eta erreprodukzioguneei erreparatuz, oraingoan prozesu horren produktu izan den euskara aztertuko dut. Gainerako interpretazio-guneak ez bezala, honakoak ez dio espazio fisiko bati erreferentzia egiten, baina espazioak bezala erabilerari zor dio bere forma eta balio sinbolikoa. 2.2.1. ARESTI, EUSKALDUNBERRI Aurreko kapituluan euskal kultura esparruan suertatutako transformazioak hausturaren belaunaldiaren etorrerarekin lotu dut, zahar eta berriaren pertzepzio moduaren ezarpenak habitusaren egituraketan izan zuen eragina. Bertan, autodidaktak euskal kultura esparruaren posizio-eskualde eta disposizio-multzo bat laburbiltzeko gaitasuna bazuen (ikus 1.4. Belaunaldien ethos euskalduna, 106-114. orr.), oraingoan autodidaktari lotutako propietate nagusietako batetan sakonduko dut: euskaldun berria. Literatura esparruan, euskaldun berriaren irudia inork haragitzen badu, horiek Aresti eta Txillardegi dira. Kintanak bereziki azpimarratzen du honakoa. Erakutsi zuela euskara ikas zitekeela eta ondoren euskal idazle izan da, haren euskaldunberritasuna sinbolo bat zela gaineratuz (Kintana 1984, 28). Euskaldun berri kategoria eta kategoria honi lotutako praktikak berriak ez baziren ere, Txillardegi eta Aresti bezalako euskaldun berrien idazle estatusa nobedade nabarmena 130 izan zen. Leturariaren egunkari ezkutua (1957) eta Harri eta herri (1964) argitaratu zituztenean, euskaldun berri izanagatik liburuen euskararekiko konplazientzia kutsuaz, kritika leunduak ageri ziren, beti ere idazleoi euskarara etorri izanaren berri ona azpimarratuz. Honela abiatzen zuen Leturiako egunkari ezkutuari kritika Nemesio Etxanizek: Ona emen euskaltzaleok pozik ar genezaken idaztia. Dakarrena dakarrelako ta datorrenagandik datorrelako. Alper asko dugu euskeraz ikasten asten diranen artean. Asi… ta bertan utzi. Areago oraindik asteko kemenik ere ez dutenen artean. Gaurko idazti onen egileak ez du orrelakorik. Euskeraz ikasten asi, ta zazpi urterako onelako liburua ematen duan gizona, ez da baztarrerako egiña. Euskaldun berri degu, beraz, egilea. (Etxaniz 1957) Harreman pedagogikoa da honakoa, irakasle euskaldun zaharrak ikasle euskaldun berriaren hanka sartzeak ikaste prozesu batean kokatuko balitu eta bide horretan jarraitzeko laudatuko balu bezala. Antzeko joera suma liteke Harri eta herriri egile ezezagun batek egin zuen iruzkinean: Ori da neretzat Aresti’ren idazkera: euskera arlotean tarteka oso gauza jakingarriak eta biziak esaten dizkigu. Lan aundia egin du euskera ikasten eta artaz jabetu dan giñoan jabetzen. Baiña oraindik igarri zaio euskeldun berri dana. Esaera ta donairua sarri erdalduna du, naiz ta euskeraz aritu. (Ezezaguna 1964) Azken batean, euskaldun petoa litzateke euskaldun berria denik igartzen ez zaiona. Zentzu honetan, euskaldun berria euskara guztiz bereganatu ez duena –jabetu– eta beraz euskaldun betea ez dena litzateke. Esparruko kontrako posiziotik egindako balorazioa ere bada honakoa. Edukien (“gauza jakingarri eta biziak”) eta formaren (“euskara arlotean”) arteko balio-aldeari ñabardura txikia baino ez zion Arestik egin beharko, “euskara arlotearen” ordez “euskara klaroaren” aldeko apustua eginez, aurrerago aztertuko dudan bezala. Iruzkinez haratago, zenbait pasadizok Arestiren euskaldunberritasuna indartuko dute. Bere anaiak gogora dakar La Concordian tertuliakideren batek adarra jo omen ziola euskara asmatu batean hitz eginez, berak euskara ikasten ari zela eta astiro hitz 131 egiteko eskatzen zion bitartean (Juan María Aresti in Giménez Pericàs et al. 1999, 77). Hitzaldi batean ere, bere euskara ezagutza faltari ere barre egin omen zioten. Une horiek bizitza osora luzatzen duenik badago. Natxo de Felipek zuen “azentu abominablea” euskara guztiz bereganatzeko zuen belarri txarrari leporatzen zion (de Felipe 1984), Joseba Zulaikak ezagutu zuenean –bere bizitzako azken urteetaneuskaraz hitz egiteko erraztasun gutxi zuela eta etengabe pasatzen zirela erderara dio (Zulaika 2006, 20). Gaineratu nahi dudana zera da: laudorio guzti hauen gainetik euskaldun berriari disimulatzen zaila zaion erdaldun zantzua topatu ohi zaiola. Eta honek Arestirentzako balio zuen eta, oraindik ere, balio du, nahiz eta Aresti eta Txillardegiren gaineko narratibetan euskaldunberritasunari zentzu positiboa emateko saiakerak nagusi diren. Azken batean, euskaldunberria bi komunitateen igarobidean dagoen pertsonai gisa kokatzen delako (Gatti 2007, 85). Igarobide autodidaktan ageri da Axularren Gero edo Altuberen Erderismos eskuz kopiatzen irudikatzen duten bakoitzean (Ibon Sarasola in Agirreazkuenaga et al. 2000, 133; Urrutia et al. 2013). Eta hortik euskararen instituzio gorena izan den horretako kide izatera, Euskaltzaindiara. Aresti, euskaldunberri, euskaltzale eta euskaltzain adjektiboen ondotik agertuko da, behin eta berriro. Lehenak izateari erreferentzia egiten badio, bigarrenak borondateari eta hirugarrenak estatusari. Euskaldun berriaren eredu arrakastatsuarekin bat eginik, Zuazok euskara batuari dedikatutako liburuko eskaintza Aresti eta Txillardegiri zuzenduko zien: Gabriel Aresti eta Txillardegiri: / erdaldun jaio, / erdaldun hazi, / euskara ikasi, / euskaraz idatzi, / eta… / euskara batua eraiki. (Zuazo 2005, eskaintza) Arestiren ondorengo belaunaldietatik hasita, gaurko belaundietaraino, elementu sinbolikoa izango da euskaldun berrien artean garatuko diren hainbat jardueretarako, betiere bere euskalduntasuna beste propietate batzuei lotuta dagoen neurrian. Maskarada taldeak Oskorrirekin batera Harrizko Aresti hau antzerkia taularatu zuenean, Mikel Martinezek hala azaltzen zuen Arestiri omenaldia egin izana: Ba, begira, guretzat pertsonaia oso erakargarria da Gabriel Aresti. Gu bezala... bilbotarra eta euskaldun berria, antzerkigilea (poeta gisa ezagunago bada ere gehien bat), eta antzerki teorizatzailea gainera; eta bestalde, berak esan eta izkiriaturikoak ez ziren edonolakoak Euskal 132 Herriarentzako, gauza zeharo berritzaileak bait ziren. Eta zer esanik ez poesia eta antzerkigintzan! (Martinez 1986) Aurrerago luze aztertuko dudan bezala (2.5. Bilbao, 176-193. orr.), Bilboko Gabriel Aresti Euskaltegiak bere izena Arestiri zor dio. Euskaldunberriaren izaera arrakastatsuaz gain, beste ezaugarri batzuk bere egin zutelako euskaltegiko sortzaileek: Bilbotarra, izan zen gure ikasle gehienak bezalaxe. Euskaldunberria izan zen gure ikasle guztiak bezalaxe. Eta, joder, nolabait esan, justizia sozial bateko… aldeko gizona izan zen, ba gu garen bezala. Euskaltegi honetan horrelako printzipioak, berdintasuna, elkartasuna, justizia, aurrerazaletasun hori, ideologia konkreturik eduki gabe, baina printzipio horien alde… (Xabier Monasteriori egindako elkarrizketa, 2012) Frankismo garaiko Bilboko euskaldun berria, Aresti euskaltzale desinteresatu gisa ere ageri da, euskarak jasaten duen errepresio eta garatzeko gune faltagatik. Nolabaiteko plus bat onartzen zaie garai hartan euskararen alde egiten zuten euskaltzaleei: Bilbon sortu izatea, halaber, sinbolo ederra da, bestalde, Euskal Herriaren deseuskalduntzegune haundienetako bat, bertakoek nahi izanez gero, berreuskalduntze-bidean nola aurrelaria bihur daitekeen erakusteko, hau da, kaletarrek euskara galdu bazuten lehen, orain kaletarrek berek berpiztu eta indartuko dutela. (Kintana 1984, 28) Hala ere, euskaldun berria parametro berrietan definitu duenik badago. Andolin Eguzkitzak esan omen zuen euskal idazle guztiak euskaldun berriak zirela eta horren harira, Juaristik Arestiren euskaldunberritasunari dimentsio ezberdina ematen dio: Literatura hizkuntzaren aurrean, denok gara euskaldun berriak edo erdaldun berriak, berdin da. Leizarraga edo Axular euskaldun berriak ziren, bakoitzak bere literatur hizkuntza sortu ahal izan zutelako. Baina Bernat Etxepare edo Pedro Inazio Barrutia euskaldun zaharrak izan ziren beti, mintzatuz edo izkiratu. Ez zuten literatura bat kreatu, mintzatzen ziren bezalaxe izkiratzen zuten. (J. Juaristi, Landa, eta Alberdi 2014) 133 Hau da, euskara berritu zuten Leizarraga eta Axularren parean kokatuko luke Aresti. Euskara emana den hizkuntza baten gisan ulertu ordez, euskara etengabe sortu eta birsortu egiten den hizkuntza litzateke. Zentzu horretan, euskaldun berria kategoriaren egokitasuna ez letorke horrenbeste idazlearen biografiaren zein puntutan euskaldundu izan den argitzearekin, baizik eta euskara berarekin duen harremanetik. Hau da, ez du inporta Leizarraga, Axular edo Arestik noiz-zelan bereganatu zuten euskara, baizik eta zelako harremana eduki zuten harekin idazkeran bertan: euskara arroztu egin zuten, beren garaiari eta erabilerei egokitzeko. Zentzu honetan, Aresti euskaldun-berritzailea litzateke euskaldun-berria baino, jarraian aztertuko dudan bezalaxe. 2.2.2. EUSKARA EREDUA: MORDOILOA ETA GARBIA Euskara ereduaren gaineko eztabaiden lehen arrastoa Mugaldeko herrian eginikako tobera (Aresti 1961c) Bizkaiko Aurrezki Kutxak antolatutako Toribio Alzaga antzerki saria ematen ziotenean topatu dut. Kasua Joxe Azurmendik ekartzen du Arestik Andoni Arozenari bidali behar zion gutun baten harira. Testuingurua ulertzeko, euskara garbia eta mordoiloaren arteko eztabaida ekartzen du gogora Azurmendik (1991). 1962an aldizkari batean topatzen duen artikulu anonimoak kexua adierazten du Arestik saria jaso izanagatik, ¿Dinero vizcaíno para eso? izenburupean. Egileak bi argudio nagusi ipintzen ditu mahai gainean obraren sariketa salatzeko. Batetik, Bizkaiko Aurrezki Kutxak emandako saria izanda, bizkaieraz ez idatzi izana. Bestetik, Arestiren euskara ereduaz da kexu, era ironikoan. Aditzera eman nahi duena zera da: euskarazko idazketatik urrundu eta erabat arrozten duela. Horretarako pasarte baten transkribapenaz baliatuko da (Arestiren euskarazko zita letra etzanean): Obrako pasarte bat transkribatuko dugu –antzeko askoren artean, gure irakurleek bere literatura euzkerikoaren edertasunaz goza dezaten: Atabalaria.- Erreboluzioa ta libertatea, biba! biba! Lehen hordia.- Fuera, Fuera! Atabalaria.- Gatiberioa eta miseria, fuera, fuera! Beste hordia.- Biba, biba! 134 Halako “gauza” idatzi, argitaratu eta saritzeak ez du izenik, baina ohartarazi behar duguna, herri euzkeldunak jakin beza, bere egileak eta epaimahaikideak Euskaltzaindiako kide direla eta beren ildoari ekiten diotela, era honetan euskal hizkuntza “araztuz” eta “edertuz”. (Azurmendi 1991, 137–138)29 Salaketa barbarismoak erabiltzen dituen euskara eredura zuzentzen da, hau da, gaztelaniazko hitz homofonoak erabiltzeko joerara. Euskara nahasia, berezkoak ez dituen hitzak hartzen dituena, euskara mordoilo gisa definitua izango zen, bereziki bere aurkarien partetik: euskara garbiaren aldekoen partetik. Azurmendik zioen bezala, Euskaltzaindiak hartutako euskara eredua zen eztabaidan zegoena. Horretarako Arruzak, Ikaslek eta Orixek bere balizko azken artikuluaren gaineko irakurketa egiten du, Arestik Hierro egunkarian emandako erantzunarekin batera. Testuinguru horretan azaltzen du zelan aurreko urtean Lizardi poesia sarian Orixe izan zen saritua eta ez bera, horren ondorioz, bere Zuzenbide debekatua “Lizardi Saria irabazi etzuen poema” epigrafepean eman zuela argitara Eganen. Jarraian gogor tematuko omen zen poesiarik argitaratzen ez zuen Jakin aldizkariak Azken poema bertan agertzea onartu arte. Eta hala izan zen, eskela gisan argitaratua: “Kantsazioaren aitzakiarekin / nire gradotik / dimisioa / presentatzen dudalarik, / beste enplego / nekagarriago bat / onartzen dut” (Aresti 1961a) Aresti euskaraz idazteari uztear egon zen une hartan, “Kantsanzioaren aitzakiarekin” beste Unamuno bat sor zitekeelako susmoa, euskaltzale izan ziren eta izateari utzi zioten zerrenda luzean beste bat gehiago. Hala ere, euskaraz idazteari eutsi zion, 135 ereduaren gaineko eztabaidan parte hartuz. Hurrengo bi epigrafeetan aztertuko dut honakoa. EUSKARA KLAROA Arestiren euskara ereduari buruz aritzerakoan maiz kondentsatu egiten da bere biografia propioan euskararen bilakaera bera. Hasierako Aresti aranista izango zen euskara ereduz zein ideologiaz (J. Juaristi 1999, 97–101; Eguzkitza et al. 2000, 150), baina bi ezaugarriak baztertuko zituen. Zentzu horretan, eredu aranistarekiko bilakaera azaltzeko ohiz erabiltzen den pasadizo batek hasierako euskara ereduaren gaineko bilakaera agerian jarri eta bere euskara ereduaren aldeko apustuaren dimentsioa eta zioa indartu egiten ditu. Euskaltzale Bazkunaren metodoa jarraituz ikasi omen zuen euskaraz eta, nolabait, ikasi zuen euskara horri bizkarra emateko erabakia Deban arraultza frijitu parea eskatzeko “arraultza elia gaimelduta” edo, beste bertsioen arabera, patata tortila eskatzeko “lursagarreko arraultzopil bat” eskatu eta tabernariak alemanez ez zekitela erantzun omen zionean hartu zuen (Kintana 1985, 543; 1998, 4; Monasterio 2013; Ibon Sarasola in Eguzkitza et al. 2000, 133). Bilakaera hori –Aresti garbi eta Aresti mordoiloaren artekoa–, euskara ereduaren arauak inposatzeko borroka zabalago batean gertatutakoak laburbiltzen ditu. Euskara mordoiloaren eta garbiaren arteko ika-mikan Txillardegi izan zen eragile nagusia, 1958an egindako Euskaltzaleen Biltzarrean parte hartu zutenekin batera –Mitxelena, Villasante, San Martin, Altube eta Aresti bera–, mordoilozaleen azpijokoa izan zen garbizaleen aburuz. Joera garbizaleak, berriz, Orixe zuten maisu (Azurmendi 2007, 8185). Orixek garbizaletasuna haragitzen zuela esan daiteke, autodidaktari kontrajartzen zitzaion habitus erlijiosoa haragitzen zuen bezalaxe (ikus 1.4. Belaunaldien ethos euskalduna, 106-114. orr.). 1959ko apirilaren 2an, Euskaltzaindiak “agiria euskal itzei buruz” atera zuen, joera mordoiloei nolabaiteko sostengua eskainiz (Azurmendi 2007, 95). Bertan, hitzaren jatorri etimologikoaren gainetik, erabileran errotua dauden hitzen erabileraren alde egiten zuen (Torrealdai eta Murua Uria 2009, 65). Euskara eredu bien arteko eztabaida sutsua izan zen, Arestiren Toberaren inguruko eztabaida lekuko. Neurri handi batean, hori beste esparruetan suertatu ziren ika-mikei zor zaie. Azken batean, euskara garbia joera tradizional, erlijioso edo, hitz batean 136 esanda, aranistarekin bat etorriko zirateken, euskara mordoilozaleek joera moderno, laiko eta aurrerakoiago bat zuketen bitartean (Azurmendi 2007, 101–102). Euskarak izan beharko lukeenaren gaineko eztabaidak sustrai sakonagoak zituen, gizarte ereduaren gaineko eztabaida azaleratzen zuen. Jakin aldizkariaren aukerari dagokionean, Azurmendik dioen bezala “filosofo” edo “jakinzale” zein “psikologia” edo “arimiztia” hitza erabiltzeak inplikazioak ditu euskarak gizartearekin eta, oro har, euskaraz emandako eztabaidek beste hizkuntzatan emandako eztabaidekiko homologazioarekin. Norabide berean doa euskara mordoiloa bere egiteko duen era berezia. Harri eta herrin agertuko da Euskara klaroa (Aresti 2008, 90–91) poema, bertan hizkuntza esan nahi den hura azaltzen duen tresna gisa ageri zaigu. Aurrerago, Euskal Harrian berriro ere arituko da Hibai ugaria poeman euskararen gainean aritzeko: “Herri isilaren aho biribila, / Hibai ugaria, / zeineko ura / soineko hura / da, / gure gogoak / janzten zuen / hizkuntza eskuarra /egiak esateko / euskera / klaroa, /asmaketatik eta eldarnioetatik / minzaera / garbitua, / pucu ilun batetik / datorrena, / orain ixas zabal batera / lasterrean / doana. (…)” (Aresti 1986d, 143–144) Oraingoan, euskara klaroa egiak hobekien janzten dituen tresna gisa ageri zaigu, hau da, kode asmaketarik behar ez duenez gero, egia biluziagoak botako duen hori hain. Klaroa argia delako, klaroa gardena delako, uraren modukoa. Egungo irakurketatik, “euskara klaroa” hitz-elkarketak erdarakadaren traza hartzen du, Toberako biba eta fuerek bezalatsu. Batetik, garbizaletasuna salatzen du era honetan, euskara klaroaren aldarrikapenak parametro horiei itzuri egiten dietelako –“euskara arlote” gisa kalifikatu zutenei–. Bestetik, garbi eta mordoiloaz bestelako kategoria bat bere egiten du: klaroa. Mordoiloak konnotazio negatiboak ditu, garbiarekiko oposizioan sortu den neurrian. Sarasolaren hiztegiak bi adiera nagusi jasotzen ditu: 1. “Nahaspila”. 2. “Beste hizkuntzetako hitz eta joskerez nahasia; garbia ez dena, nahasia.” (Sarasola 2014). Lehenak berez badu, hizkuntzaren komunikazio gaitasunari dagokionez, zentzu negatiboa. Bigarrena garbiaren parametroetatik era negatiboan definitutakoa da. “Klaroak” alde egiten du aldez aurretik sortutako kategorietatik eta komunikazio gaitasuna ipintzen du hizkuntza-ereduaren kalifikazioaren erdigunean. Horretarako, “argia” hitza erabili ordez, gazteleran homofonoa den hitza erabiltzen du. Zentzu 137 horretan, hitz aukeraketak berak salatutako garbizaleen joeraren kontra jotzen du: Txillardegik garbizaleei “erdera de signo menos” egitea egozten bazien (Azurmendi 2007, 83), Arestik “erdera de signo más” egingo zukeen bere poetikan komunikatu nahi zuen horren zerbitzura ipini behar bazuen. AXULAR, LEIZARRAGA, PERNANDO AMEZKETARRA, BONAPARTE Toberaren sariketaren kontrako aldarriak, baina, ez ziren izaera mordoilora mugatzen. Esan bezala, Bizkaiko Aurrezki Kutxak bizkaieraz idatzita ez zegoen testu bat saritu izana ere salatzen zen. Aresti euskara batu baten alde aritu zen horietakoa izan zen eta euskara batu horretarako ereduan euskalki eta literatura tradizioen inguruko eztabaida ere izan zen. Eztabaida hori, neurri handi batean, jarraitu beharko ereduaren gainean izan zen: Aresti eta enparauentzat euskara batua osatzeke zegoen, eta nonbait bilatu behar zen euskara batuaren lehengaia. Euskalki guztiak ikasi eta batzuk –bizkaiera, gipuzkera, nafar-lapurtera– menderatzera heldu ostean (Kintana 2000, 64), Axular eta Leizarraga sakon bereganatuko zituen (Onaindia 1984; Arkotxa 2000), Krutwigek zabaldutako bideari ekingo zion: Krutwigek maila teorikoegian aldarrikatua, bi idazle gazteagok, Gabriel Arestik poesian eta Txillardegik prosan, plazaratuko zuten. (Kintana 2000, 65) Bartzelonan emandako hitzaldian (Aresti 1986k), euskal literatura hastapenen irakurketa egingo zuen, honako egile-zutabe hauek erdigunean kokatuz: Axular, Leizarraga, Pernando Amezketarra eta Louis-Lucien Bonaparte. Arestiren aburuz, egileetako bakoitzak literatura bat sortu zuen, Juaristik Arestiri buruz esan zuen zentzu berean. Bernat Etxeparek aurre-literatura egiten bazuen, Leizarraga izango zen bere Bibliaren itzulpenarekin aurrenekoz kultura unibertsal bat euskaraz transmititzen saiatuko zena (“culternista”), ildo protestantean, oztopo ez diren bitartean, euskarazko forma jatorrenei eutsiz (“purismo”). Oihenartek salbu, inork ez omen zion Leizarragaren ildoari eutsiko. Etorriko zen literatura-ildo nagusia, Axular eta Sarako Eskolatik Sabino Aranaren garbizaletasuneraino egingo luke aurrera, Joane Etxeberri kate-begi izanda. Axularrek anti-Leizarraga bat egingo zukeen, joera “kulternistari” joera “populista” kontrajarriz. Bertsolaritzak –bertsopaper eta kantutegiek barne– Pernando Amezketarraren eskutik “literatura berri” bat eskainiko 138 zukeen. Tartean, Louis-Lucien Bonapartek egindako euskalkien gaineko lanak euskarari izaera bateratu eta sistematiko bat izan zuen ondorio –euskal grafia batasuna, besteak beste–. Norabide honetan doa Juaristi bi garai bereiztuz: poesia dialektala egiten duen hori –Bizkaitarrak; Etxepare eta Barrutiaren pareko– euskal literatura eredu bat emana egonik, parametro horien baitan sortzen zuenean; eta gramatika bat garatzen zuen hori –Axular eta Leizarragaren pareko– euskal literatura baten aldeko eredu propioa garatzen zuen garaia (Jon Juaristi in J. Juaristi, Landa, eta Alberdi 2014). 2.2.3. HATXE Liskar hauek guztiak oraindik polemika handiagoz azalduko dira Arantzazuko Biltzarraren erabakien ostean. Euskara idatzian h grafiaren erabileraren inguruan eztabaida sutsuak gertatuko dira. H-ren lubakiaren alde batean ala bestean kokatuko dira euskaltzaleak, aurretik zetozen ezberdintasunak azaleratuz. Hatxe-kontrakoek, Arantzazuko bidea eta bertako adostasunak indarrean jartzea konspirazio baten moduan irakurriko dituzte. Hala ere, hatxezaleek gertakizunen kontaketari dagokionean, ñabardura kontuetan baino ez dira ezberdinduko. Biek ala biek mugarri nagusiak Baionan 1963an eta Ermuan eta Arantzazun 1968an kokatuko dituzte. Konspirazio traza, neurri handi batean, egun hatxezaleen euskalgintzan narrazio naturalizatua ezartzeko eduki duten indarrari zor zaio. Baiona, 1963. Euskal Idazkaritzaren baitan, Hizkuntza Saila sortu zen, euskara idatziaren batasuna bultzatzeko. Talde horren baitako aniztasuna azpimarratu ohi da: bai batzartutakoen jatorrizko lurraldeei (Torrealdai eta Murua Uria 2009, 73) eta parte hartzen zuten erakunde eta eragileei dagokionez: “EAJ, ETA, Enbata eta Eliza” (Zuazo 2005, 154). Aniztasun hori azpimarratzea hatxe-kontrakoei emandako erantzun gisa uler daiteke, Lekuonak Baionako biltzarrean “erbesteratu etakideak, gehienbat EAJtik banatutakoak” zeudela azpimarratuko baitzuen, guztiak marxista eta etakideak ez baziren ere, Sabino Aranaren kontrakoak zirela azpimarratuko zuen (Latiegi eta Oñatibia 1983, 21). Honela deskribatuko zituen bertan hartutako erabakiak Latiegik: Bilera hartatik atera zena Euskalki berri bat izan zen: arrotza, mordoiloa, atzerrikoa, laborategi-produktua, hitz frantses eta gaztelauen 139 nahaspila, ahaztutako arkaismoz eta hautsez estalitako liburu lapurtar zaharren orrialdeetatik erauzitako latinismo bihurrituez josia, zeinak antzinako eliz-unibertsitateen hizkuntza eskolastikoek eraginpean zeuden. (Manuel Lekuona in Latiegi eta Oñatibia 1983, 22)30 Baionan bultzatutako euskara ereduari 60. hamarkadan Toberaren sariketa zorrotz kritikatu zutenen ezaugarri berdintsuak egozten zaizkio. Batetik, izaera mordoiloa hala itzuli dut “bárbaro” hitza, nolabait propioari arrotza edo artifiziala izanagatik kontrajartzen zaizkion adjektiboak erabiliz–. Bestetik, arkaismo eta latinismoak Sarako Eskolari edota, bereziki, Leizarragari erreferentzia egiten die. Arestik, euskaraz kultura unibertsalaren hastapen galdua kokatzen zuen horri hain zuzen ere, zeinetan euskarazko hitz jatorren erabilpena, kulturaren transmisiorako maileguen (latinismoak, hain zuzen ere) erabilpenaren arteko oreka topatzen zuen. Ermua, 1968. Arantzazuko bilera baino egun batzuk arinago, Gerediaga Elkarteak deitutako euskal idazleen jardunaldiak egin ziren. Latiegiren iritziz, bilera hartatik Euskaltzaindiari h-a noiz erabiltzeko galdera luzatu zitzaion, trikimailuz, Arantzazuko Biltzarren agendan eragiteko asmoz (Latiegi eta Oñatibia 1983, 27). Euskaltzaindiaren historia-liburu “ofizialean”, Torrealdai eta Muruak, ostera, idazleen bilera erraztea Euskaltzaindia beraren ekimena izan zela diote, beren iritziak Arantzazuko Biltzarraren aurretik haztatzeko asmoz. Arantzazu, 1968. Arestiren egitasmotzat hartzen da Euskaltzaindiako Urrezko Eztaien ospakizunaren erdigunean euskararen batasuna kokatzea (Kintana 1985, 544). Hala zioen Arestik berak: Urtarrileko batzarra Bilbaon hospatu zen. Nire denbora apurretik ordu pare bat ohosturik, bertara azaldu nintzen. Eta gure Akademiaren urrezko eztaiak hospatzeko asmoak aipatu zirenean, jaiak eta jaiak ekarri ziren ahotara. Orduan hasarratu nintzen: “Gureak guztiak dira 140 jaiegunak. Eta astegunak noizko dira? Lanean haritzeko orduak ez al du oraindik gure atea jo?” (…) Eta literatur-euskara bat egon dadin, aipatu nuen premia. Katalanen eredua ekarri nuen aiputara, Pompeu Fabraren lan miragarria. Hizkuntza batek ezin dukeela bizitza normal bat eraman, erregela eta lege zehatz hestu batzuei ez badago loturik. Eta Euskaltzaindiak niri jaramon egitea beste erremediorik ez du eduki.” (Gabriel Aresti in Zuazo 2005, 157) Koldo Mitxelenak euskara idatziaren ortografia batasunaren ardura hartu zuen h-a zenbait kasutan erabiltzeko zehaztuz. Eta horren inguruan sortu zen iskanbila. Batzaragirira joz gero, h-ren aldeko eta kontrako argudioak ikus litezke, Batasunari batzuk agurka eta beste batzuk aurka izenburupean. Honela, hatxezaleek Ipar Euskal Herrian ahoskatu egiten den foneman oinarritzen dira batik bat, Hego Euskal Herrian fonema mutua ageri den horietan. Etxaidek ondo laburbilduko zuen h-aren aldeko hautua: Iparraldeko gure anaiek ez dezakete baztertu oguzten duten letra bat, hori egitea euren mintzaira arimari zati bat erauztea bailitzake eta, bestalde, guri «h» horrek ez digu batere kalterik egiten, baitipat gogoan edukita eskola españoletan hazi geran euskaldun guziok «h» mututzat daukagula. (Euskaltzaindia 1968, 227) Bestetik, hatxe-kontrakoek idazteko eta irakurtzeko ezarritako zailtasunak aipatzen zituzten, beste hizkuntzetako joerak h mutuak desagertaraztekoa dela agertuz. Justo Mari Mokoroaren hizketaldiak ondo islatzen du h-aren kontrako argudio eta, bide batez, erreferentzia literarioak ere zenbateraino aldenduta zeuden orduko hatxezaleen eta egungo kanonarekiko: Azken urteotan argitaratu diran zenbait liburu gozo («Ezkontza-bidean», «Arrate-ko Amaren altzotik» Aita Lino Akesolo-ren Salmoak eta abar) zenbat lagunek irakurriko zitun gure errietan H-zaleen elorriz eta sastrakaz josita argitaratuko balira. (Euskaltzaindia 1968, 224) Ñabardurak badaude ere –hitz homofonoei, bokal elkarketei… dagokionez– gero eta nabarmenagoa da h-a dela lubaki nagusia. H-ren auziarekiko era analogoan, eztabaida euskararen batasunaren aldeko eta kontrako ateraldiekin nahastuta ageri da. 141 Honela, Jakin aldizkariak 1959tik bertatik egin zuen Euskaltzaindiak hitzen jatorriaren gaineko deklarazioaren alde, bertan hartutako erabakiak aldizkariko arau gisa erabiliz. Honela, urte horretan bertan, joera garbizalearen buru izan zen Orixeren autoritatea alde batera utzi eta Euskaltzaindia onartuko dute arauemaile (Torrealdai 1979). Jakinek ildo horri jarraitu zion, Arantzazuko Biltzarraren ostean. Olerti aldizkaria, aldiz, ildo horren kontra aritu zen, hala eskatzen zion Nemesio Etxanizek Santi Onaindiari zuzendutako gutun batean –eta azken honek bete: Oraintxe dezu aukera polita aldizkaria biziarazteko. H-ren kontuak gai asko emango dio jendeari ezpai bizia sortzeko.(…) Aiek beren Jakin aldizkarian eskuak jarein dituzte nai dutena esateko. Guk h-ren kontra gogor jokatzeko, or daukagu Olerti. (…) Guztiok Jakin-en erronkari erantzun bear diogu, ta Euskaltzaindiaren aolku orri ez entzun egin. (…) Ia, ba, atzartzen dituzun erdi-lotan dauden h-ren kontrako guztiak. Gazteok beren asmoak aurrera eraman nai dituzte, azkenean urtero letra bat sartu nai digute. Orregatik garrantzi aundia du oiei bidea isteak. (…) Agur, bat, ta presta azkar gure erasoa gazte zazpikien aurka. (Nemesio Etxaniz in Zuazo 2005, 158) Arantzazuko ildoaren ahultasuna ikusita, 1970an Euskal Idazleen Elkartea berriro ere bilduko zen Baionan eta Eibarren batasunaren inguruko hainbat erabaki hartzeko asmoz, Arantzazuko erabakiak nolabait berretsiz. Erabaki horiek Arestik eta Kintanak, “Luis Mitxelenaren promesaren pean” eta Euskal Idazleen Elkartearen izenean, Batasunaren Kutxan argitaratu zituzten. Liburua tresna zen batetik, idazleek eskura dituzten baliabideen kutxa. Baina bestetik, sinatzaileek izenpetzen duten zina ere bazen. Sarreraren ostean, Baionako zina eta mezua ageri dira, bertan Elkarteko kideek hartutako erabakiak ematen dira argitara. Argitarapenetik 1971ko urte bukaerara bertan bildutako arauei men egiteko konpromiso hartzen zuten, bestelako moldeak erabiliz gero, “kutxaren giltzariei” adieraziz. Idatzi horiek Mitxelenari helaraziko zitzaizkiokeen, zin egindakoek bere erabakiei men eginez. Euskaltzaindiari haien arteko batasuna ontzat hartu zezan eskatuz, honako zin honekin izenpetu zutene: “Hemen hartutako erabakiak beteko ditugula zin egiten dugu, gure ohoreagatik” (Kintana eta Aresti 1970, 10-15). 142 Latiegi eta Oñatibiaren iritziz, ostera, zin egite hori Arantzazuko erabakien zehaztasun faltari zor zitzaion, bertan Euskaltzaindiaren arauei jaramonik egin gabe euren bide propioa jorratuko zuketen. Hauen iritziz, hura “Gurutzaketa «batuistikoaren» «egun santua» izan zen, beren «Uztailaren Hemezortzia», Eibarreko juramentu «charlotiarreko» egun sonatua” (Latiegi eta Oñatibia 1983, 27) izan zen. Interpretazio guztien gainetik, argi dagoena Arantzazuko erabakien bat-batekotasuna da, Euskaltzaindiak ateratzen duen oharrean bertan dago hori. Are gehiago, Manuel Lekuona euskaltzainburuaren sarrera hitzaldiari erreparatuz gero, Arantzazuko Biltzarraren erabakien izaera mugatua agerian geratzen da. Honela adierazten du Biltzarraren erabakien aplikazio-eremua: … idatzietan, ez izketan (itz, orain arte bezela, bakoitzak bere eran); idazleen artean, ez errian (erriak orain arte bezela); eta idazleak berak beren idazti errikoietan, ez goi-idaztietan (ez olerkietan, eta Nobelistikan, adibidez; ortan idazleak azke gelditzen dirala. bakoitzak bere erara). Itz bitan: batasuna bi gauza oietan: a) adlizkarietan («Zeruko Argian», «Anaitasunean», «Yakin’en», «Jaunaren deian», «Laiaketan» etab. etab.) eta b) Ikastoletan, Ikastoletako Liburuetan eta jolasketetan etab. etab.; d) Liturgiaren zenbait zatitan… (Manuel Lekuona in Euskaltzaindia 1968, 139–140) Ortografiaren gaineko erabakiak hurrengo urteetan berretsiz joango ziren, euskara batuaren zertzearekin batera. Manuel Lekuona agertuko zen prozesu horren kontra eta 1970an Euskaltzainburutza utziko zuen (Torrealdai eta Murua Uria 2009, 74) edo, bere hitzetan, botako zuten bertatik (Latiegi eta Oñatibia 1983, 38). Bere ordez, Luis Villasante izendatuko zuten Euskaltzainburu, euskara batuaren aldeko fraide frantziskotarra. Orixek garbizaletasuna bezala, Manuel Lekuonak ederto haragitzen du hatxekontrakoen taldea. Euskaldun zaharren perfilarekin bat letorke: gerra aurretik euskaltzale ibilia, ahozko literaturan aditua, apaiza. Zuazok (2005, 168) h-ren lubakia euskaltzaleen praktiken arabera banatzen du: hatxe-kontrakoek ahozko literatura zuten aztergai nagusia eta euskararen erabilera herri edo eskualdeen baitara mugatua zuten; hatxezaleek aldiz, idazle, kazetari, irakasle eta testugileak 143 ziren batik bat, haientzat euskarak lurraldeen arteko komunikazioa ahalbidetu behar zuen lanabesa zen. Hurrengo urteetan, euskara batua ezarri ahala, h-a kokatuko zen miran, gatazka osoaren sinbolo gisa. Labaienek, gerra aurreko antzerki idazle nagusiak, h-a “aurreko berrogeita hamar urteetan egindako lana zokoratzeko” asmoarekin sartu zela zioen: Kristautasunarekiko gorrotoak, ez bidezko sozialismo baten kontzientziak, bultzatzen ditu beren obsesio teoriko-iraultzailean, IRAULTZA! gure herriaren balioen altxor moral eta espiritualaren ukapenari. (…/…) Beren bildumetan argitaratuz doazen liburu eta liburuxkak irakurtzea baino ez dago, beren egunkari eta aldizkarien artikuluak, ia denak zantarkeriez eta fraseologia marxistoidez beteak. Hori bai, batasunak geruzapean eta hatxeetan oparo.” (Antonio Maria Labaien in Zuazo 2005, 163)31 Josu Arenaza jeltzaleak Tus hijos y el batua. El mito del batua argitaratuko zuen (Arenaza Lekerikabeaskoa 1974), liburuaren azalak agerian uzten du bere h-rekiko jarrera: zerutik erortzen den h letrak baserri bat –aitaren etxea?– mehatxatzen duen tximistaren traza hartzen du. Bere ustez, h politikoa da erabat, “mailua eta igitaiaren, gurutze gamatuaren edo, aldi berean, bien pareko” (85). H-ren alde, antzeko argumentua eman da, baina kontrako joera ideologikotik. Honela, Haranburu Altunak bere Euskal Literatura 72 liburuan, ordura arteko euskara aransimoak kutsatua zegoela esango zuen eta eten iraultzaile bat suertatu zela euskararen baitan: Urte hauetan, 1960-64, gertatu den mugimenduan, berriz, forma eta gaiaren aldetik izan da. Hizkuntzarekiko eten formalista horren sinboloa h dugu. Iraultza guztiak du bere sinbologia eta, historikoki bederen, h 144 agertzen zaiku sinbolo plastiko bezala.(Luis Haranburu Altuna in Zuazo 2005, 161) Are gehiago, h-ren eta euskara batuaren atzean ETA zegoelako tesia agertu zuten Latiegi eta Oñatibiarentzat, enkriptazio-modu gisa ulertzen dute: Agian, irakurle, ikurrintzat h-a zergati artu zuten jakin naiko duzu. Ba…, h-ari eleneraz ETA esaten zaiolako. ETArrak baitziran, ain zuzen, ‘el batua’ren sortzaille aiek danak! (Zuazo 2005, 163–165) Honek guztiak duen konspirazio kutsua esparruetan suertatutako transformazioen harira uler daiteke, hauek eragindako frustrazio eta ulertzeko zailtasunetan. Honela, Arantzazuko Biltzarrean, h-aren erabilerak Justo Mokoroa batek liburu erlijioso edota moral eskuliburuen irakurketa zaildu egiten zuela adierazten zuen bitartean, ez zen konturatu belaunaldi berriek, h-rekin edo gabe, ez zituztela testuok ulertzen edo, hobe, ez zutela testuok ulertzeko beharrik, interesik (Azurmendi 1976, 92). Amaia Lasak oso etiketa erabilgarriak erabiltzen ditu orduko “idazlego ofiziala” “sortzen ari zen idazlegoarekiko” bereiziz. Lehenengoek Literatura unibertsalean kanon zirenak erdeinatzen zituzten bitartean –Zaitegik Baudelaire eta Erkiagak Sartre, besteak beste–, bigarrenentzako hauek ziren euren literaturaren iturri (Lasa, Laka, eta Alberdi 2013), Erkiagaren Salmoak baino. Euskal literaturaren definizioa aldatu da erabat, Txillardegi eta Arestiren ondoren sortutako euskal idazleek nazioarteko literaturarekin homologatua den literatura bat egin nahi dute, esparru politikoarekiko independente. Euskal hitzaren forman idazteak ez dituztela euskal eduki zaharretan geratzera kondenatzen, alegia. Azken batean, h-a edukirik gabeko forma bat da, fonemarik gabeko grafia. Gainera, euskal kultura esparruak jeltzaleen monopolioa izateari utzi bazion, oraingoan posizio dominanteak esparru politikoan ezker nazionalistan kokatzen dira, ETA-V. Asanbladaren inguruan batik bat (ikus 1.3. 1964-1973: Hausturak, 88-106. orr.). Beraz, ez da harritzekoa eskutik helduta joan ziren prozesu horiek denak h-ren kriptogramaren inguruan agertaraztea. Euskara batuaren izaera hipostasi egoeran geratuko da, zenbait jeltzaleren artean. Honela, EAJk apurka-apurka eta autonomia erakundeen bitartez Euskaltzaindia eta 145 euskara batuaren zilegitasuna onartu ahala, Alderdiaren izatearen kontrako elementu gisa ulertuko zuten Euskaltzaindiaren h-z jositako arautegia: «Nik nire seme-alabak bueltan ekarri ditzakeen Alderdi bat nahi dut», oihu egiten zuen politikari jeltzale ezagun batek. Eta hala pentsatzen zuten beste nazionalista askok, guraso nazionalistek sufritzen duten angustia ohizkoa delako Alderdian beren seme-alabak ETAra edo ETAren pareko talde politikoetara joan direlako. Ez gaitu harritu behar guraso hauek beren seme-alabak berreskuratu nahia, baina ez dira konturatzen Alderdiaren maila beren seme-alabenera jaistean, Alderdia desitxuratu eta desnaturalizatu egiten dutela eta Sabino Arana Goirik sortu nahi izan zuen Alderdiaz oso bestelakoa den bat bilakatzen dutela. (Latiegi eta Oñatibia 1983, 46–47)32 Horra zenbateraino sektore batzuek euskara batuaren afera kutsatze politikoarekin elkarlotzen zuten. EAJren haustura planteamendu hauekiko Josu Arenaza eta bestelako aranisten kanporatzean zertuko da 1981an (Unzueta 1981). Honela, Euskerazaintza erakundea sortuko zuten Euskaltzaindiaren elkarte alternatibo gisa. Euskaltzaindia Real Academia de la Lenguari, Euskerazaintzaren euskeraren erri akademia kontrajarriko zaio, Euskararen liburu zuriari Liburu gorria, e.a. 2011ko elkarrizketa batean Arantxa Urretabizkaiari h-aren inguruan gertatutakoaren gainean galdetu zitzaion, zenbait arrazoi soziolinguistikoekin hasi eta gero –lapurtera klasikoa eredu eta Iparraldeko hizkera– berehala zuzendu zuen bere burua: Ez, gaizki esaten ari naiz, zergatikan nik ez nuen… Nik, hor markatzen zuten bidea nire taldean Ibon Sarasolak eta Arestik eta nik ez neukan iritzi propiorik, niri ondo iruditzen zitzaidan haiek esaten zutena eta 146 ulertzen nuen euskerak ez zeukala irtenbiderik batasun bat lortzen ez bazen. Baina irizpide filologikorik edo linguistikorik nik ez neukan, orain ere apenas daukadan. Baina badakit hori lortu izan ez bagenu, ba, euskara galdua zela. (Urretabizkaia 2011) Hau da, h-ren gaineko irizpide filologikoa talde modura gutxi batzuek definitzen bazuten ere, horren atzean belaunaldi zahar eta berrien arteko talka zegoela ere azaltzen zuen. Batasunari bidea zabaldu ziotenak, h-ren aldekoak zirela, eta bide hau itxi nahi ziotenak h-ren kontrakoak. 2.2.4. EUSKARAREN HASPERENA: MEKTUB! Sarrionandiak “mektub!” esaera dakar gogora bere Moroak gara behelaino artean liburuaren bukaeran. Bertan, amazigen gaineko gogoeta egiten du edo, hobeto esanda, amazigen kodifikazio inperialaren gainean, moro haiek ez omen direla guztiz arrotz euskaldunontzako. Bukaeran, “idatzita dago” –“mektub!”– lagun amazig batek diotzon esaera izango du abiapuntu. Horrekin euskara eta euskal literatura izango ditu hizpide, Aresti eta bere garaikideak gogora ekarriz. Idatzita dago, baina “zein hizkuntzan?” galdetuko dio bere lagunari. Euskaraz balego, h-rekin idatzita egongo litzateke: Eta hatxea, gehien defenditzen genuen letra, metafora bihurtu zen, ahoskatzen ez zelako. Hala ere, gure belaunaldiak poesia balitz bezala egin zuen borroka «h» letraren alde. Eta poesiaren antzekoa zen guretzat, Paul Celanek poesia definitzen zuen modukoa: arnasak hizkuntzan uzten duen marka. Alfabetoko beste letra guziak baino inportanteago bihurtu zen, horrexegatik, ia ez zelako. Erraza da konprenitzen. Euskal herririk ere ez zen, eta horregatik zen ezinbestekoa. Ez zegoelako etxe bat nonbaiten egon daitekeen moduan, baizik eta basamortuan eraiki beharreko zerbait bezala, Etiopian. Ez zen genuen etxe bat defenditzeko borroka izan, baizik ez genuena egitekoa. (Sarrionandia 2010, 526) Hizkuntza asmatu behar zen horretan, etxea asmatu behar zen horretan abangoardia derrigorrezko praktika zela esango du. Literaturak beharrezko egitekoa zuen bere lengoaia literarioa asmatzea. Erakunde publikoekin eta globalizazioarekin bere tartea 147 topatu zuen asmakizun horrek galdu du bere izaera abangoardista. H-rekin idatzi zuten idatzita zegoen hura. Baina lagun amazigak ohartu nahi zuena zera zen, idatzita zegoela, zentzu metaforikoan. Honela ulertuko da ere Arestiren euskara. Egungo irakurketa gehienei erreparatuz gero, Arestik idatzita zegoena azaleratuko zukeen: euskara batuan idatzi zuen batua existitu aurretik. Maldan behera batuaren aitzindari gisa kokatzen da, 1959an jada, edo bere prosa egungo euskaldun batek irakurtzeko duen erraztasuna (Sarasola 1986), euskara batua avant la lettre (Ibon Sarasola in Eguzkitza et al. 2000, 136). Nik ere hala sentitzen dut garaiko aldizkarietako artikulu edo liburuak irakurtzerakoan egin behar dudan esfortzu handia ikusita. Idazkeraren aldetik, testu arrotz horietan ahozko irakurketa imajinatu behar dut euskara idatziaren kodifikazioa berregin ahal izateko. Lexiko aldetik, hitz arrotz asko ageri zaizkit, XVI. mendeko Axularren Gero bezainbeste ia. Aresti edo Txillardegi bat irakurtzea, ostera, askoz errazagoa suertatzen zait eta horregatik, neurri handi batean, askoz atsegingarriago. Euskal eskolakumeook kode horretan ikasi dugu euskaraz idatzi eta irakurtzen, aztertutako transformazio hauetako erakundeetan hezi garen neurrian. 1967tik aurrera, irakurketa zailduko ligukeen grafia propioa erabiltzen duenean ere, Arestik batuaren alde egiten zuela ulertu ohi da. Hil ostean argitaratu zituen hainbat testuetan33, h-a erabiltzeaz gain c-ak erabiliko ditu tz-k erabiliko genukeen tokian eta x- k ts-en ordez. Gehienek Euskaltzaindiak batasunaren lana indartzeko protesta gisa ulertu dute, “zuek arauetan ados jartzen ez zareten bitartean, nik nire modura idatziko dut” esanez bezala. Guztiz bateraezina ez den ikuspegi batetik, Ibon Sarasolak Aresti Leizarragaren azterketaren ondorio dela dio, bere grafia –esan bezala, joera kulternista eta, aldi berean, purista zuen horrena, “euskararik intellectualena” zela argudiatuta“bere ibilbidean atzera pauso argi eta garbia” eginez (Eguzkitza et al. 2000, 136) Bada, zer-nolako lurraldea da euskara? Zer-nolako kronotopoa? Kintanak Sarrionandia “poeta gaztearekin” erlazionatuko zuen 1984ko Durangoko Azokan. Honek aberria hautatzen dela zioen bitartean, Arestik hizkuntza hautatu zuela, euskaltzale adjektiboaren ondorio dela Arestiren euskaldunberritasuna (Kintana 1984). 33 Euskal Harria, TS Elioten itzulpenak, Azken harria… 149 Hitzaldi hartan, hizkuntza da faktore determinagarria, aizkolariak, aurreskua, txapela, pilota, RHa eta abizenak faktore akzidentalak diren bitartean. Horregatik dio Vasconia –Euskal Herria–, eta ez “hitz kutun, baina honi dagokionez erdeinagarria”: Euzkadi. Zentzu horretan, lehen aipatutako Arestik Arotzenari idazten zion gutunean, abertzaletasun mordoilozalera itzultzen zuen abertzaletasun garbizalea, adio gisa idatzita: Zuen euskeran: Gora Euzkadi azkatuta. / Nerean, eta nere herriarenean: Biba Euskalerria libre. / Arantzazu, 1963/III/17an / Garesti (Gabriel Aresti in Azurmendi 1991, 135) Oihu jeltzalea aldatu egiten du hitzetako bakoitzean, honela Euzkadi hitz debekatu eta adiera politiko jakinekoa Euskalerria hitz onartu eta, nolabait, naturalizatuarekin aldatzen du. 1973an zentsoreek onartzen duten hitza dugu: Gora Euzkadik “Viva Vasconia y fuera España” gisa itzultzen bada, Gora Euskalerria “Viva Vasconia y Viva España” gisa itzultzen dutelako (Torrealdai 1998, 178). Arestik karlisten mordoilozaletasunaren bideari jarraitzen dio, iragan baten bila. Urkok Arestiren Gazi: geza: gozo poema ezagun egingo zuen bere singlean (Urko 1976; Aresti 1967, 50-55), bertako estrofa batzurekin Guk euskaraz zuk zergatik ez kantua osatu zuen. Bertan euskara “putzu sakon eta iluna” euskara “itxaso urdin eta zabala” bilakaeraren berria kontatzen du. Uraren esparru semantikoaz baliatuko da maiz euskaraz aritzeko, dabilen horri buruz hitz egiteko. Zentzu horretan, Euskal Harrian ere argitaratu zen lehen aipatu dudan Hibai ugaria poema. Bertan, “egiak esateko / euskara / klaroa”, “hizkuntza eskuarraren” alde eginez, betirako labratua gera daiteke euskal harria: Amuarraiak, / aho biribila, / eztarri frutukorra, / korronte bizia, / zuengana egiten dut / pausoa, / Axularren ohorean / betirako / labraturik / gera dadin / euskal /harria. (Aresti 1986, 144-145) Harria erreferentzia abstraktua bada, iraganetik orainaldira iraun dezakeena, ura bezala edan, gastatu egin daitekeen horri esker hartzen du bere forma, “betirako labraturik gera dadin”. “Dabilen harriari goroldiorik ez” dio esaera zaharrak. 150 Apustuan garaile agertzen zaigu Aresti beste idazle eta euskaltzaleekin batera. Esparruen transformaziotik ere uler liteke haien garaipena. H-a ez da horren azaleko, bilakaeran literatura idatziak ahozko literaturaren gainean duen nagusitasunari erreparatzen badiogu. Honela, euskara kronotopoa erabilera berriei (“korronte bizia”) prest dagoen tradizio (“harria”) gisa ageri zaigu. Halere, segun eta zelako tradizioaren alde egin eta zelako erabilera berriei zor zaion halako euskara ereduaren alde egingo da. Batetik, Batasunaren Kutxan agertutako hitzarmenak agerian jartzen du hizkuntzaren kontsentsuzko izaera (Barthes 2009a, 29–30), idazleek joko arauak adostu eta hauek betetzeko zin egiten dute. Bestetik, izaera gatazkatsua ere ageri da, h zeinu ideologiko nagusi gisa ageri den neurrian. H-a zeinu-funtzio baten gisan ageri da (2009a, 55), eduki beharko lukeen funtzio linguistikoaz haratago euskara kronotopoa bi posizio nagusitan erdibitzen duen neurrian. Poesia bezala, hizkuntzan uzten duen arnasa da, hizkuntzaren espresioaren substantzia gisa (2009a, 53), hizkuntzak gizarte borroken bitartez arnastu egiten du. Eta aldi berean, kriptograma bat da, ETA hizkuntzan sartzeko trikimailu edo idazleen posizioa aditzera ematen duen marka hutsa. H-a marka hutsa den bezalaxe, Aresti eta enparauek euskara hustu egiten dute, Oteizak harriekin egiten duen bezalaxe. Honela, euskara adierazle hutsaren era analogoan azter liteke (Montero 2012), edukiak baztertu egiten dira, hustu, forma gaineratuz, eduki ezberdinentzako tartea zabalduz. 151 Tertuliarako gune ezberdinak egon baziren ere, azkenean La Concordian ezarri ziren kideak, larunbatero 19:00etatik aurrera elkartzeko. Izaera “erdi artistiko eta literario, eta erdi politikoak” (Laso Prieto 2004) zuten tertuliek. Orduan poeta, idazle eta pintore zebiltzan lagunak elkartzen zituen, frankismoaren kontrako borrokan engaiatuta edo, behintzat, frankismoaren kontrako joera ideologiko irekia zutenak. Bertan izandakoek La Concordiaz aritu izan direnean zenbait pasadizo kontatzen dituzte bertako bilakaerarekin batera: nortzuk etorri eta joan ziren, zer erakunde sortu zuten edo zer-nolako erakusketa, liburu edo proiektutan parte hartu zuten. Batzuk ohizko tertuliakide ziren, besteak noizbehinka edo behin agertzen zirelarik –azken hauen kasuan, tertuliaren garrantzia indartzeko, zenbait ezagunen izenak ekartzeko eman ohi da haien berri, pasadizo direlako–. Baina tertulian etenak eragin dituen gertakariak badaude, hauek batez ere atxiloketak izango dira. 1958an José María Laso tertuliakidea atxilotuko zuten (PCE), 1959an Gabi del Moral, EGIko kidea. Eta 1962an, meatzarien grebaren ondorioz, Asturias, Bizkaia eta Gipuzkoan ez-ohizko egoera deklaratuta, Agustin Ibarrola, Vidal de Nicolás, Giménez Pericàs eta María Dapena tertuliakideak hartu zituzten preso beste hainbat lagunekin batera, PCEren kontra egindako sarekada batean. 70. hamarkadan zehar, apurka-apurka La Concordiako kideak beste gune eta proiektu zahar eta berrietan barreiatuko dira: Asociación Artística Vizcaina, El Sitio, Sociedad Poético Literaria Aralar –gero Euskal Herriko Poetak eta Zurgai aldizkaria sortuko zuten hauek–. Arestiz aritzerakoan La Concordiak pisu handia hartu izanak, neurri handi batean, honek pilatuko zuen kapital sinbolikoari zor zaio, bere bolumenari eta bere izaerari: hainbat esparru eta azpiesparru hartzen ditu. Honakoari erreparatzeko, 80. hamarkada inguruan kideek okupatuko luketen posizioa espazio sozialean proiektatu dut. Bere kide sonatuenak kapital sinbolikoaren arabera hierarkizatuta eta kapital sozial horri zor zaion esparruaren arabera bereiztuta (ardatz horizontala).34 Zenduak parentesi artean kokatu ditut, azken urteetan edukitako posizioaren arabera kokatuz, esparru ezberdinetan aritu diren horiek gezien bitartez adierazi dut. 34 Maiz agertu diren zenbait kide ez dira grafikoan sartu, aipatutako esparruetan kokatzeko zailtasunak direla eta. Askok esparru ezberdinetan hartzen dute parte, kasu horietan, kapital sinboliko gehien pilatzen duten esparruan sailkatu ditut. Arte plastikoen esparruan, beraz, Ibarrola eta AAVko gainerako kideetaz gain, Bilboko Arte Ederretako Patronatuko buruzagiak eta arte eta literatur kritikoak daude. Literatura esparruan ere, sonako poeta eta zenbait idazle eta kazetariez gain, hizkuntzalaritza eta literatura arloan diharduten unibertsitate irakasleak daude. Esparru politikoari dagokionez, erakundeetako kargu gutxi daude. Hala ere, esanguratsua da, kultura politikari dagokionez, Gregorio San Juan Bilboko Udaleko zinegotzi eta Kultura batzordekidea egotea. Horretaz gain, Espainiako ezkerreko militante entzutetsuak daude (Laso eta Serna), eta ezin ahaztu liteke abertzaletasunean esangura berezia eduki zuten bi militante: Gabi del Moral eta Txabi 154 Tertuliakideen ezaugarriak kontutan hartuta, gainera, elkarrizketa hori kode artistiko, literario edota politikoetan gauzatzen zirela uler daiteke. Ortiz Alfauk dioen moduan, bertan tertulia “erdi literario eta artistikoa, erdi politikoa” zen (Ángel Ortiz Alfau in Agirreazkuenaga et al. 2000, 91). Beraz, botere politikoekiko babesgune ere bazen, Brigada Político-Socialarekiko. Tertuliaren izaera otzan hori kanpoko mehatxu nagusi gisa aritzen den errepresioak eteten du, kideak kanpoan egindako jarduerengatik atxilotzen dituzten bakoitzean. Zentzu horretan, baten batekiko itxitura badu La Concordiak, Erregimenarekiko duena da. Arestiren gaineko narratibei dagokionez, La Concordiaren baitako aniztasuna gailentzen da honi buruz aritzen diren bakoitzean. “Euskal munduaren” kideak gainerako kideekiko bereizten dira: Aresti bera, Gabriel Moral eta Alfonso Irigoien batik bat. La Concordian aritzen ziren kodeaz gain euren kode propioa zuten partekatzen zituzten beste gune batzuetatik eratorria. Alfonso Irigoienek honela kontatzen du bi munduen arteko harremana, La Concordiaren baitan: Hango uretan kolore guztietako arrainak egiten genduen igeri eta guzaz kanpora beste guztiak erdalzaleak ziren, baina hala ere errespeto handiz entzuten ziguten eztabaida bat edo beste sortzen zenean, zeren bertsolarien saioak geure lepoan genituenez gero eta haietara entzuleak milaka eta hamar milaka biltzen zirenez gero euskal mugimenduaren sendotasuna miraz beterik ikusten baitzuten, eta ezin dudarik egin daiteke batek baino gehiagok euskal munduaz zuen eritzia bigundu egin zuela, aldatu ez bazuen ere. (Alfontso Irigoien in Zubikarai et al. 1999, 108) Zentzu honetan, aipatutakoak salbu, tertuliakideek jokatzen duten esparrua espainola da, estatu mailakoa, euskal esparruetan ez dituzte bitartekari egokirik topatzen (ikus 1.2. 1953-1963: Lehen hastapenak, 67-88. Orr.). Egan aldizkariaren hasieran Celayak zein Oterok beren ibilbide literarioa bertan idazten hasi bazuten ere, 1947 eta 1950 urteen artean (Rubio 2004), euskara hutsezko aldizkari izatera pasa zenean, euskarazko aldizkarietan edukitako agerraldiak Arestiren bitartez gauzatzen dira, bereziki ale batean Figuera, Otero, Celaya eta Basalduaren poemak itzultzen dituenean (Figuera Aymerich et al. 1960). Batik bat, Oteroren poemak itzuliko ditu 1960 eta 1961 urteetan, baina Literatura Unibertsalaren baitan, Baudelaire bat itzultzen duen 155 bezalatsu. Espaineraz idazteko aukera egiten duten neurrian, espainiar esparru literarioaren baitan jokatzen dute eta. Aukeran arrakasta eskasa izan zuen apustua egin zezaketen: aurreko kapituluan aipatutako Los Barroeta (1967) bezala, gaztelaniaz euskal nobelak idazteko apustua (ikus Forma eta edukia, 68-71. orr.). Gaztelaniazko forma hartuta, edukiaren probintzialtasunaren aukera egin ordez, edukiaren unibertsaltasunaren aukera egin zuten neurrian, ez zegoen esparru probintzialen errekonozimenduen zilegitasunaren aldeko norgehiagokarako paradarik. Esparru politikoari dagokionez, Erregimenak klandestinitatera behartutako indar politikoetan aritzen ziren horiek estatu mailako indarren baitan arituko ziren, PCE batik bat, aipatutako Moral EGIko kidea edo Etxebarrieta etakidea ez bezala. Esparru politiko propioaren norgehiagokari muzin eginda, PCEren baitan euskal nortasunaren errekonozimendua bilatzea baino ez dago. Eta horretan ere Ibarrolak Arestiren aholkularitza bilatu zuen, “beste mundu” horren berri zukeen neurrian (Agustín Ibarrola in Giménez Pericàs et al. 1999, 100). Gauzak horrela, euskal esparru ezberdinen instituzionalizazioa ahalbidetu zuen autonomia egoerarekin batera, ez da harritzekoa espainiar esparruetan nahi besteko errekonozimiendua lortu ez zuten horiek euren porrota bitartekari berri honen sorreran kokatzea, euskal nazionalismo izaera baztertzailean, alegia. La Concordiako hainbat kide erreklutatu zituen El Sitioko Presidenteak hala zioen Gregorio San Juanen omenez prestatutako liburuan: Gure Soziedadea Bilboko Hiribilduan hain erro sakonak dituen pentsamendu liberal eta espainolistaren adierazpen bezala jaio zen. Eta Gregorio San Juanen obra gure lurraldean ezarri nahi izan den kultureskema baztertzaile, manikeo, dogmatikoki aintzakotzat emandakoaren kontrako borroka da. Kultura zabal baten defentsa da, bazterketarik eta diskriminaziorik gabekoa, zeinetan imaginazio-saiakera guztiek tokia duten. (Adolfo Careaga in San Juan 1990, 9)35 156 Joera hori bereziki nabaria izango da Miguel Ángel Blancoren erailketaren ondoren sortutako ETAren kontrako gizarte-mugimenduan. Vidal de Nicolás eta Agustín Ibarrola tertuliakideak Ermuako Foroaren sortzaile izango dira, terrorismoaren kontrako borroka frankismoaren kontrakoaren analogoa eginez. ETAz gain, nazionalismoaren konplizitatea ere salatuko zuten; euskal nazionalismoari frankismoko probintzialtasun analagoa egotziko zioten. 1986an Arestiren omenez Bilboko Udalak antolatutako jardunaldietan, tertuliakideetako asko bildu zituzten Aresti, el artista mahainguruan (Giménez Pericàs et al. 1999). Bertan, aste horretan bertan Gregorio San Juan tertuliakide ohiak idatzitako iritzi-artikuluaz aritu ziren besteak beste. Artikuluan aitaren etxearen mitoa salatu egiten zuen, Arestiren izaera ezkertiarra –tertuliakideekin partekatzen zuen ezaugarri politiko nagusia– ez zetorrelako bat aitaren etxearen poemarekin, horretarako Garaikoetxea Lehendakari eskuindarraren erabilpenari egiten dio erreferentzia besteak beste (San Juan 1986) (ikus 4.1.1. Estatutuko Ideologia Aparailuak, 231-238. orr.). Mahaikideak kexu ziren San Juanek Arestiren gainean egin zuen irakurketagatik, Juan Maria Aresti bere anaiak familia eta lagunek artikulu horren gainean helarazitako arbuioa aipatzen du, Arestiren poema baten bitartez erantzunez. Eztabaida horretan, San Juanen irakurketaren kontra kokatzen dira mahaikideak, nolabait tertuliakide honen irakurketa haienarekin bat ez zetorrelako. Zentzu horretan, Sabina de la Cruzek La Concordiarekin bat letorkeen aitaren etxearen gaineko interpretazioa egiten du: Poema bat, hau da, hizkuntza poetiko bat hitzez hitz, adiera bakarrean, interpretatzea guztiz absurdoa da; soilik harreman metaforikoaren azterketaren bitartez egin daiteke, zeinak beti arautzearekiko, eguneroko hitz egitearekiko, desbiderapena behar duen. Zentzu honetan, berak “aitaren etxea” defendatzen duela dioenean berea den horren defentsarako gaitasuna aldarrikatzen du, bere hitzaren defentsa, bere izate intimo eta askeenaren irudikapen gisa, baina baita bere lurraldeko gizonekin anaitzen duen horiena 159 Eta maiz, bere kontraesanak purrustadaka gainditzen zituen (de Nicolás Moreno 1984)39 Kontraesan horiek euskal munduan erabat murgilduta ez zegoelako bizi zuelako interpretatuko dute maiz: Euskaldun gisa ez da ahaztu behar euskaldunberria zela eta berak bananduta sentitzen zuela bere burua hizkuntza jaiotzatik zuten horiekiko. Nik uste, gatazka hau bere poesian egon dago, zaharrekiko zenbait kexa eta urruntzeetan, “nire euskal bertsoa ulertzeko modu berria” onartzen ez dutenen artean. (Sabina de la Cruz in Giménez Pericàs et al. 1999, 74) Irudia 2. Hagamos puentes, María Dapena, d.g. 160 La Concordiako babes otzana bilatu eta purrustada, eztabaida eta mugimendua dakarren pertsonaia izateaz gain, beste gune horrekiko bitartekari ere bada. María Dapena pintore eta poetak 1964an idatzitako poema bat eskaintzen dio (Dapena 1984), Aresti zubiarekin alderatuz. Hogei urte beranduago Zurgain argitaratuko zuen, euskarazko klaseak emateko, bere partaidetza politikoak baztertzen zuten unean, bere etxera joateagatik eskerrak ohar txiki batean eskaini ostean. “Euskaltzaindiatik / Kale Nagusira / bere izena galdu zuen zubitik igarotzen”. Aresti Bilbon kokatzeko orduan poemaren zenbait elemetuk duten artikulazio gaitasuna azpimarratuko ditu. Zubia, batetik. Hasieran, Euskaltzaindia eta Kale Nagusia (Gran Vía) bereizten duen zubian esandakoak dakartza gogora, “bere izena galdu zuen zubitik igarotzen”, Areatzako Zubia (Puente del Arenal): altxamenduaren ondotik Garaipenaren Zubi gisa batailatua izan zen (Puente de la Victoria) eta Mola Jeneralaren bustoa zuen zaindari. Bukaeran, baina, zubiak bere izana (harrizko) eta izena (harezko, Areatzako Zubia, alegia) berreskuratzen ditu: Herriek / beren ibaien abentura lasterka / ezarritako ekarpen berriari eutsi zioten / Euskaltzandia barik / Kale Nagusi / barik / Gabriel / Zubiek / beren harri eta hare izenei eutsi zieten. (Dapena 1984)40 Zubiak izango dira Dapenak atxilo suertatu aurretik, Ángela Figueraren poematik ekarriko dituen irudiak. “Zubiak egin ditzagun…” obran, Figueraren poemako atalak tartekatuko ditu grabatuan (de Haro García 2010, 237–239). Grabatuan bi gizon multzo elkarri bizkar emanda ageri dira harriak jasotzen dituztela. Harrien pisuek atzeraka badaramatza ere, elkarren kontrako zamek orekan mantentzen dituzte. Eta honela, elkarri bizkar emanda baina elkarren bizkar-zamari esker arku-formako zubien oinarrizko arau arkitektonikoak betez bezala egitura bat osatzen dute: zubia osatzen dute zubia eraikia ahala –harriak zamatuz—elkarri bizkar ematen diotenean. , 161 2.4. ARANTZAZU Maila ezberdinen arteko elkarrekintzaren ondorio dira Arantzazuren inguruan taxutu diren narratibak: urtero egiten diren erromesaldiak, paisaia bio-arkitektoniko jakin bat, mendeetan iraun duen erakundea eskura dituen baliabide guztiekin, ematen diren mezak, fraide frantziskotarren eguneroko lana, bertara egiten diren bisitaldi turistikoak edo menditxangoak, eta abar luze bat. Hasteko, literatura genero ezberdinetan taxututako narratibei jo daiteke, horretarako honako iturrietara jo dut: - Aránzazu. Historia, paisaje, tradición (P. de Anasagasti 1975). Fraide frantziskotar honen irakurketa, neurri handi batean, kongregazioaren ikuspegitik egiten den hurbilketarekin bat egingo luke. - Arantzazu: Tradizioa eta abangoardia (Kortadi Olano 1993). Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berton bildumaren baitan argitaratua, lurraldearen “kultura- eta paisaia-ondarea” ezagutzera emateko asmoarekin, hau da, Gipuzkoako marka indartzeko asmoarekin. 2.4.1. ARANTZAZUKO ANDRE MARIA Narratiba hauetan Arantzazuko Andre Maria da aktore nagusia, edo hobeto esanda, berak aktore-sare oso baten agentzia hartzen du bere gain, agente ezberdinek parte ziurtatzen baitute honen agentziaritza (ikus 0.5. Hirugarren topologia: Objektua, 45-47 orr.). Rodrigo Baltzategi artzainari agertu omen zitzaion 1469, Esteban de Garibayren kronikari jarraituz, elorri batean. Andre Mariak eskatu zuen, nonbait, bertan Santutegia eraiki ziezaioten. Andre Mariaren agerraldiak eta bere mirariek osatzen dute betiereko munduaren eta mundu-munduaren arteko bitartekaritza. Zentzu horretan, Andre Maria Arantzazun haragitzen da eta bertan Santutegia eraiki eta handitu ahala, bertara erromes joan 162 ahala, Andre Mariak mirariak eskaintzen dizkie inguratzen dutenei. Hala diotzo beso artean daraman Jesus haurrak artzainari: Euskal-fedeak, euskal-Elizak / aundiagoa bear du. / Ermitagintza gurenagoaz / gurea izango zera zu. / Ama-Semeon guruzbidean / nekelagun nai zaitugu. /Elizagintza gorengo ori / nere GORPUZGINTZA dezu (Mitxelena 1949, 108) Kosmologia kristau katolikoaren baitan, topaketaren kronotopoa bi esparrutan zertzen da, gizakiaren irudiarekin bat (Bajtin 1989) (ikus 0.4. Bigarren topologia: Tokien memoriak, 41-45. orr). Batetik, topaketa espaziala da. Andre Mariak baseliza eskatzen duen tokia mendian dago, goian, zerutik hurbil. Agerpenak bere azpiko elorria loratu egiten du, udaberria heldu, eta ardien bazka ugaritu egiten da –eliz-herriaren metafora–. Totem baten gisa, agertu zen lekua eta bere harrizko irudia gurtu eta sakralizatzen dira. Bestetik, gorputz-topaketa da. Erromesaldiek, bere ohorez eraikitako eraikinek, zein diru ordainek araztu litzake gizakiak bekatu mundutarrez. Gizakia mundu honen eta beste munduaren arteko bitartekaria da, haragi eta izpiritu, Mari-Gaizto eta Arantzazuko Andre Maria. Agerraldiaz gain, mirarien bitartez haragitzen da Andre Mariak mundu-munduarekin dituen topaketak. Honakoak aipatzen ditu Anasagastik: Era esplika ezinean galarazitako naufragioak, bat-batean otzandutako enbata bortitzak, bizitzara bueltatutako gorpuak, zati jakin batzuk errespetatzen dituzten suteak, gorputz-adar galduen berpizteak, gaixotasun hilgarrien ihesaldi lasterrak, deabrutze ikaragarrien saihesteak. Pietate kristauaren historiako kapitulu ikusgarrienak apainduz, mirari sorta liluragarrienak gertatu ziren Arantzazun, betiere bere egunerokotasuna eta Andre Mariaren nahia azpimarratzeko, mendi iragangaitz honetan gurtze berezia egin zekion. (P. de Anasagasti 1975, 38)41 163 Mirarien bitartez aktore-sare oso batek Andra Mariren eskuhartzearen testigantza osatzen badu, Arantzazu adierazlearen eta lekuaren inguruan bere izena eta agentzia historian zehar iraunaraziko duten ekintzak gauzatuko dira. Euskal jende askok “Arantzazu” izena emango zieten euren alabei. Hara jo zuten erromesek Andre Mariaren graziaren bila, erromesaldiak errazteko baselizaren inguruan hainbat azpiegitura osatu ziren: mirariek erromesak deitu zituen, haiekin batera frantziskotar fraideak, horrek konbentua, azpiegiturak –errepidea, hostatua, e.a. Egun Andre Mari agertu zen leku horri esker mendizaleek Aizkorrira igotzeko azpiegitura aproposa ere badute (P. de Anasagasti 1975, 80–93). Aktore-sare batek osotu zuen Andre Mariaren agerpena –Haren berri eman zuen artzaina, Haren izenean baseliza altxatu zutenak, erromesak, e.a.–: aktore-sare konplexu horri Arantzazuko Andre Maria deitu zaio eta, aldi berean, aktore berriak erreklutatu eta saretu ditu: erromes gehiago, mendizaleak, haren izena hartu dutenak, 36 zentimetro eskaseko haren irudia, irudi horren erreprodukzioak, e.a. Santutegia historia kristalizatu bat da. Arantzazuko Andre Mariaren altzoan baketu omen ziren Oinaz eta Ganboatarrak, haren aurrean belauniko eta arma barik egoteko aginduz. 2.4.2. GORDAILU Santutegiaren inguruan anaia frantziskotarrek pilatutako baliabideei eta zenbait baldinza politikori esker, Arantzazu euskal kulturaren gordailu ere izan zen frankismo garaian. KULTURGINTZA Proiektuan lanean aritu ahala, Arantzazu behin eta berriro agertu zait. Gerra zibilaren osteko basamortuan, euskaraz idatzitako lehen liburuetako bat izan zen Arantzazu. Euskal-sinismarenen poema (Mitxelena 1949), Editorial Franciscana de Aránzazu (EFA) argitalpengintzaren aterpe izan zenaren bitartez. Jakin aldizkaria bertan sortu zuten 164 fraide frantzizkotarrek teologia eta filosofia lanean hasi, laikotuz doaz, kulturgintzaren lehen hastapenak jorratzeko (ikus Euskararen kulturbidea, 74-80. orr). Itçainak azpimarratzen duen moduan, euskal kulturaren objektibazioan paper garrantzitsua jokatzen du Arantzazuko Santutegiak (Itçaina 2007, 199–202). Gerra zibilaren aurretik, Gasteizko Mintegiak luze landu zituen euskararen inguruko gaiak, neurri handi batean 60. hamarkadako loraldiaren aurrekari izanik. Fraide kaputxinoek zein jesuitek ere, euskal gaiak landu zituzten esparru ezberdinetan. Arantzazun, ordea, berantiarragoa da euskal kulturaren gaineko interesa, eta horregatik, autoritate frankistak ez ziren fraide frantziskotarren gainean egon. Horrek errepresiotik aldenduko zituen Arantzazuko frantziskotarrak. Baldintza horietan, Vaticanok Pablo Lete euskaltzalea izendatu zuen Ministro probintzial, euskalgintza erraztu eta sustatzeko lan nabarmena egingo zuen honek. Egoera honi, Andre Mariren agerpenaren inguruan ernatutako azpiegiturak gehitzen zaizkio. Batetik, Euskal Herri osoa hartzen zuen gurtze-gune nagusi gisa, nolabaiteko batasun sinbolikoa xedatuz, frantziskotarren sare trasnazionalean txertatua. Bestetik, mendeetan zehar gordetako artxiboa zegoen eta haren gainean lanean aritzeko prest zeuden “fraide-intelektualak”. Hala ere, erlijioaren babespean aritu baziren ere euskal kultura eta nortasuna lantzen, ez ziren zentsuratik at bizi: Jakin aldizkariak hamaika arazo eduki zituen ateratzeko eta Arantzazu poemaren hirugarren zati osoa zentsuratua izan zen (Torrealdai 2003, 598). Aurreko kapituluan aztertu bezala, Jakin aldizkariaren eta Editorial Franciscana de Aránzazu argitaletxearen inguruan euskal kulturgintzaren erdigunea kokatuko zen. Euskal kultura berriarekin zuten harreman estuari esker, frantziskotarrak izango ziren euskara ereduaren aferetan erlijiosoen artean joera berriekin bat egingo zuten apurrenetakoak (J. Juaristi 1997, 373–374). Eguneroko kulturgintzaz gain, erromesaldiek gero eta izaera politiko argiagoa edukiko zuten, erlijiotasuna nazionaltasunarekin nahastuz. 60. hamarkadan egindako erromesaldietan, EGIk zein ETAk propaganda ekintzak egin ohi zituzten, honela erromesek aktibismo eta errepresio politikoaren berri zuten, aldi berean (Zulaika 1988, 255). Arantzazuko Ama Birjina euskal nazionalismoaren ikur bilakatuz joango zen, erlijiotasun lokala nazional-katolizismoari kontrajartzeko zuen gaitasunagatik: 165 Corpus Christi kaletarren izaera militar-erlijiosoko prozesioei Arantzazurako martxa luzeen pelegrinazioa kontrajartzen zaizkio. Bi interpretazio erlijioso, azken batean, bi interpretazio sozial eta sakonki politikoen eraginez. (Itçaina 2007, 202–203)42 50. eta 60. hamarkadan kide gorakada handia jasoko zuen Santutegiak, 70. hamarkadatik aurrera behera joko du (Itçaina 2007, 200–203) gaurko 34 anaietara heldu arte (Anaiarte frantziskotarra 2014), euskal gizartearen sekularizazioaren ondorioz. ARESTI ARANTZAZUN Euskalgintza eta abertzaletasunak sentimentalki lotuko luke Aresti Arantzazurekin, Azurmendi eta Agirrebaltzategiren iritziz (Azurmendi 1991, 132–133; Agirrebaltzategi 2013, 93). 1963an Andoni Arotzena jeltzaleari Arantzazutik zuzendu zion gutunetik abiatuta, bertan euskara hutsa entzuteak txunditu omen zuen eta, bertan, bere abertzaletasuna adierazten zuen neurrian. Agirrebaltzategik 1956ean datatzen du Arantzazuko fraideekin edukitako harremanaren hasiera, Bitoriano Gandiaga ezagutu zuen, 1960tik aurrera bertakoekin harremanak estutuz, Joseba Intxausti, Kepa Enbeita eta “bereziki” Joxe Azurmendirekin. Arantzazuko Teologiako ikasleak izan ziren, hain zuzen ere, Mugaldeko herrian eginikako Tobera 1962ko gabonetan bertan antzeztuko zutenak. …eta gure heriotzeko orduan antzezlana ere bertan antzezteko osatu omen zuen, Jose Goitia fraidearen eskaerari jarraituz, 1964ko Aste Santuan taularatzeko (Agirrebaltzategi 2013, 90-93), azkenean antzezpena bertan behera geratu zen (Jerardo Elorza in Zubikarai et al. 1999, 114). Maldan behera bertan idatzi zuen, agerpen bat izan balu bezala, bertan islatzen zuen infernurako erorketa, joera aranistarekin apurtuz (J. Juaristi 1999, 87-101). Harrizko herri hau liburuaren jatorrizko eskuizkribua ere bertan gordea zuten fraideek 2013an Meli Esteban bere alargunak bildu zuen arte (Erostarbe 2013). 166 OINAZ ETA GANBOA, 1968 Arantzazuko baldintza geografiko, material eta politiko egokiak eta balio sinbolikoa kontutan hartuta, ez da harritzekoa Euskaltzaindiak hainbat biltzar bertan egin izana. Gainera, biltzarrek euskararentzako akuilu eta euskara batuaren ezarpenerako mugarri gisa aztertzen dira egun. Honek Arantzazuren balio kulturala indartu baino ez du egiten. 1956an Euskaltzaleen biltzarra ospatu zen bertan, “Euskaltzaindiaren itzalpean”. Urtemugarria, beste gertaera batzuekin batera, biltzar horrek euskaltzaleen arteko lehen topaketa bat izan zen neurrian (Torrealdai 1979, 77). Horretaz gain, euskara batuaren aldeko lehen hastapenak ezarri ziren, lexikoaren aldetik, joera neologisten zilegitasuna dudatan jarriz (Torrealdai eta Murua Uria 2009, 65). Arantzazuko Andre Mariaren mirariak aipatuko ziren lehen sermoian, euskararen pizkundean lagun zezan. Nolabait Arantzazu “Euskalerriaren” eta euskararen babesle aurkezten du Alustiza aitak: Euskera atzeraka dijoakigu… Ta euskerarekin batera gure fedea ta erligio santua ere bai. (…) Euskal-erria da, oraindik ilunpetan dagoan erria, bizi-nai larrian dabillen erri maitea… Baño emen, aldare nagusigañetan egunsentia bezelatsu jaiki zaigu Ama Birjiña. Ta poza ta itxaropena ta bizitza berri bat eskeintzen digu guzioi… “Ekin ta yarrai” dezagun ba, Amaren babesean”(Alustiza 1956) Hurrengo hitzordua 1963ko biltzarra izango zen, Aresti euskaltzain urgazle izendatu berriak bertan parte hartu zuen. Hilabete batzuk arinago Baionako Euskal Idazkaritzaren zein Ermuako Idazleen Elkarteak batasunaren alde hartutako erabakiak gorpuztuz joan ziren. Bost urteren buruan, bertan ospatu zituzten Euskaltzaindiaren urrezko eztaiak. Borroka hatxistikoaren bi bandoetan zeozertan ados badaude, 1968ko Biltzarraren mugarri izaeran da. Literatur batasuna bultzatzeko asmoz, h-ren erabileraren gaineko eztabaida sutsuaren eskenatoki nagusia izan zen (ikus Hatxe 138146. orr.). Euskaltzaindiak bildu dituen dokumentu guztien artean ez da biltzarrari hasiera ematen dion sermoirik, ezta ohizkoak zituzten otoitzik ere. Hala ere, Manuel Lekuona apaiz eta euskaltzainburuak biltzarrei hasiera emateko hitzetan, berriro ere babesa 167 eskatuko zion Arantzazuko Andre Mariari. Biltzarreko eginkizunen berri eman ostean, zeinetan euskararen batasuna oso arlo literario eta praktiko zehatzetan indarrean jarriko dela adierazten duen, honakoa eskatu zien bertako lagunei, Andra Maria gogora ekarriz: Bukatu baño leen, beste zer bat, eskabide bat guztioi. Oñati’n gaude: oñeztar eta ganboarren lur jatorrean… Ez gatzazkiela, gure arbaso makur aien urratsai jarrai iñolaz ere. Ez gatozela Arantzazu’ra, batzuek oñeztar eta besteak ganboar, bakoitzak bere ezpata eskuan, bere iritzikoen aurka gudatzeko prest. Dezagula bake, dezagula batasun –biotzezko batasun—gure BATASUNARI BURUZKO eztabaidak asterakoan. Eta bake ortan jarrai dezagula, eztabaidak dirauten arte guztian. Eta berdin gero ta gero ere. Arantzazu izan dedilla orain ere, leen noizpait bezela –orain bosteun urte bezela– pakezko lokarri guztionatzat Euskeraren alde. (Manuel Lekuona in Euskaltzaindia 1968, 141) Bertako erabakiek sortu zituzten istiluak ikusita, ez dirudi Andre Mari bakerik ipini zuenik. Hala ere, esanguratsua da oso Andre Mariaren figurak zenbaterainoko lotura duen Euskal Herriko bando nagusien baketzean, oineztar eta ganboarrak bere altzoan armarik gabe biltzeko gaitasunean, zeruko gauzak munduko iskanbilen gainetik baitaude. Arestik berak Oskorrik taxututako doinuen gainean Oinaz eta Ganboa kantua egingo zuen (Natxo de Felipe in Oskorri et al. 2013), bere omenez ateratako diskoko kantuetako bat izango zen (Oskorri 1975). Oinaz eta Ganboa leinuen arteko borrokaren arrazoiaz azaldu ostean honako ondorio honetara helduko zen: Bostehun urtean egon / gara justizi-eske / baina sua eta ura / ezin nahas ditezke, /irakin edo amata / ez dago ezer beste, / inork ez dezala esan: / “adiskide zaitezte”. (Oskorri 1975) Karmelo Landak Oinaz eta Ganboa kokatzen ditu “garai berri baterako kapital sinboliko” berri baten baitan (Karmelo Landa in J. Juaristi, Landa, eta Alberdi 2014). Egia da Oinaz eta Ganboaren arteko borroka erreferentzia historiko gisa ageri direla bai Arantzazuko Andre Mariaren agerpen eta mirariei dagokionez, bai eta Euskararen 168 batasunaren gaineko eztabaidetan lurperatu beharreko iskanbila potentzial gisa ere. Baina Lekuonak bostehun urte lehenago kokatzen duen gertakaria, azken bostehun urteetan kokatzen zuen Arestik. Eta garaiko metaforaren erabilgarritasuna agerian jartzen zen Oinaz eta Ganboa abestiaren gaurkotasuna azpimarratzen zenenan, Gernikan Arestiren omenez 2013an errezitaldi musikatuan egin zen bezalaxe (Gotzon Barandiaran in Barandiaran et al. 2013). Zentzu honetan, Oskorri-Arestiren kantua metaforaren gaurkotasunean oinarritzen da. Etengabeko itzuleran eman izan den gerra da, Oinaz eta Ganboa lehen kapitulu izan duena, gizarte kapitalistaren lehen hastapenetatik alegia. Zentzu horretan, Juaristiren iritziz, “klase borrokaren metafora gardena izan nahi du”, baina leinuen borrokarekin eta sua eta uraren izaera kontrakoan nahastuta eta “gerra bukaezinaz” ari den neurrian, arrazen arteko borrokaren metafora gisa interpretatuko zen, ezinbestez (J. Juaristi 1999, 61–62). Jakin badakigu, Aresti h-ren aldeko defendatzaileen artean zegoela. Bi aldeetatik elkarri asmo jakin bat egozten bazaie kontrakoei, marxismoa eta antiaranismoa batzuk, aranismo eta kontserbadurismoa besteek, oinaztar eta ganboarren metafora egokia dirudi, Euskal Herriaren baitan suertatutako gerra adierazteko. Landak “kapital sinboliko berria” ezartzen duela dioenean eta Lekuonak bere eraginkortasun sinbolikoa demostratu egiten duenean gaur eguneko gaia dela aldarrikatuz, abertzaletasunaren baitan egondako klase-banaketa gogora dakarte: EAJ eta ETA, edota burgesia eta langileena. Interpretazio murritza izan liteke honakoa eta Juaristik beste irakurketa bat proposatzen du, baina Arantzazuko Lekuonaren hitzekin lotzen badugu, jarraikortasuna agerikoa da. 1972ko uztailaren 28 eta 29an beste hastapen azpimarragarri bat emango zen Arantzazun bertan, Aresti batzordekide zen aldetik ere, bertan egon zen aditz laguntzaile batua ezartzeko (Euskaltzaindia 1973, 10-11). Arantzazu euskara batasunaren sinbolo argia da, mugarri nagusiak bertan agertu ziren neurrian. 2.4.3. NONDIK DATOR HARRIA? Pablo Leteren zuzendaritzapean, hain zuzen ere, Santutegiaren zaharberritze bati ekingo zitzaion berriro. Horretarako, 1950 urtean lehiaketa aurkeztu zen Basilika berria 169 eraikitzeko. Francisco Sáinz de Oiza eta Luis Laorga arkitektuek irabazi zuten. Proiektuak honako asmoa bide zuen: Proiektuak bere gain hartzen du, osotasunaren zati integral gisa, Arantzazuko markoa, bertako begetazioaren pintzeladarekin eta harkaitz latzen eta amildegi txundigarrien argi-itzalen disposizio miresgarriarekin. Basilika berriak euskal herriaren irmotasun eta apaltasuna jantziko ditu. Saloi erromantikoek arnasten dituzten lerro femenino eta akademikorik ez, beraz. Irmoa izango da, eta guztiz malkartsua; kanpandorrea tatxetekin apainduko da harriak puntan, elorriaren ikur. (…) Eraikuntza mendi batean egiteak, lehengai baliotsu eta apaingarriak baztertzera eraman gaitu, marmol eta brontzea arrotzak zaizkiolako. Lauzazko materialen erabileraren bitartez lortuko da, harria, karea, egurra, burdin forjatua… (Sáinz de Oiza in P. de Anasagasti 1975, 93)43 Proiektuaren parte ziren –eta beraz, eraikinaren parte– hainbat artistek osatuko zituzten artelanak: Pascual de Lara, Jorge de Oteiza, Eduardo Chillida, Fray Javier Mª de Eulate fraidea eta Nestor Basterretxeak (P. de Anasagasti 1975, 95; Kortadi Olano 1993, 41). Beste esparruetan pilatu den kapital sinbolikoa proiektu honetara bideratu zen neurrian, sona zabaleko euskal artistak batzen dituen neurrian, euskal arte-hizkera batean Santutegiarekin eta paisaia naturalarekin elkarrizketan, euskal arte propio baten alde jokatzen zen. 170 Artelanek hautsak harrotu zituzten, debeku eta eztabaida artean, Jorge Oteiza “pertsonaia” –“polemista, asaldatzaile politikoa, profeta kulturala”– karakterizatu egin zen (Echeverria Plazaola 2008, 128). Artisten joerek Elizaren arte joerekin bat ez zetozela argudiatuta, obrak geldiarazteko agindu zuten eliz-autoritateek. Zaharberritzearen inguruan suertatutako gertaerek aspektu berrituak emango dizkiote Arantzazuri. Santutegiaren atariko eskulturak dira guneko obrarik enblematikoak eta, ia ezinbestean, norgehiagoka horren nondik norakoak gogorarazten dituzte. Oteizaren obran zentratuta, Arantzazuko kronotopoaren hiru ezaugarrirekin hertsiki lotuta ageri da: paisaia, Euskal Herrrian Santutegiak eduki duen zentraltasuna eta frantziskotarren erlijiotasuna. Batetik, apostoluek inguruko kareharriak hartu dituen forma analogoa dute, harri zulatu eta pitzatuak (Echeverria Plazaola 2008, 130). Bestetik, euskal kulturaren adierazpide abangoardista izan nahi du, euskal artista ezberdinen adierazpide den neurrian. Eliz-autoritateak batasun artistiko frankistaren alde egiten zuen (Kortadi Olano 1993, 42). Beraz, norgehiagoka euskal kultur esparru propio baten alde, espainiar esparru politikoaren eskuhartzearen kontrako talka gisa interpreta liteke: Aurkeztutako bozetoek euskal herriaren erlijiosotasun tradizionalarekin bat ez zetozela argudiatu zen, konprometitutako artearen kontra agertuz, baina, funtsean, hau aitzakia baino ez zen, benetako eztabaida “espainiar arte nazionalaren” baitan estilo bateratu baten ezarpenean zetzan, ideologia frankistatik bultzatua eta eliz-guneetatik sostengatua, zeinak naziotasun historikoei estilo propioen existentzia ukatzen baitzitzaien. (Ugarte 1996, 141)44 Horretaz gain, erlijiotasunarekin ere badu loturarik. Oteizaren iritziz Lete Anaiak “gure herri, gure lur eta zerurako amestutako igogailu handia” da Arantzazu (Jorge Oteiza in 171 Echeverria Plazaola 2008, 128) eta horrekin bat letozke bere atariko diseinua. Horregatik, frisoak eta pietateak espazio sakratuarekiko sarbidea izan nahi dute, lur eta zeruaren arteko bitartekaritza. Aitzakia baino, Elizaren debekua joera abangoardistak profanatzen dituelako gertatuko litzateke. Edozelan ere, esangura artistikoez gain, autoreak berak obraren defentsan eta obraren gaineko diskutsoaren bitartez funtzio ideologikoz beteko zuen (Ugarte 1996, 155). Agirrebaltzategiren iritziz, dudarik ez dago, Arestik Oteizaren Quosque tandem baino arinago ezagutu zituela errepide bazterrean pilatutako harriak. Atzo ezagutu nuen Joxe Arregiri dedikaturiko poema dakar gogora, Arantzazuko harri guztiek liluratzen omen baitzituen Aresti: Harri eta Herri liburuaren azken arrazoiak, Oteizaren liburuan beste, Arantzazuko apostolu-harrietan daudela esan daiteke... eta Arantzazu harrizkoan (Agirrebaltzategi 2013, 91) Anjel Lertxundik testu hori hartuko du abiapuntu bere hizketaldian tarte berezia eskaini zion honi Harri eta herriren 50. urteurrena ospatzen dituzten jardunaldietan, paperari begiratuko dio, honako epigrafe hau irakurriz: “Oteiza bidean irten zitzaionekoa”, gaiari ekin aurretik (Uribe, Lertxundi, eta Alberdi 2014). Quosque tandem argitaratu zen urtean saritua izan zela Harri eta herri –1962an, nahiz eta bi urte beranduago argitaratua Oteizari atal oso bat eskainiz, Profeta bati alegia–. Biei Arantzazu inguruko mendietako karezko harriak –ohizkoak Arantzazu inguruan eta euskal mendietan– liluratzen badituzte ere, Oteizaren eta Arestiren harrien arteko diferentzia azpimarratu egiten du (ikus Aresti harriztatua, 296-297. orr.). Bukatzeko “elukubrazio txiki bat” plazaratzen du Oteiza eta Arestiren harrien gainean. Oteizak bilatzen duen hutsa, azken batean bere tresnaren falta dela, euskaraz hitz egiten ez duenez, “hainbeste kalte” egin duen “nik euskaraz eskulpitzen dut” ateraldia dakar gogora. Arestik Profeta bati, Jurgi Oteizari alegia, dedikatzen dion poema luzearen harira, honakoa zioen Lertxundik: Oteizak listoentzat eskulpitzen omen zuen. Arestik tontoentzat idazten. Hor da berriro, modu askotara irakurri daitekeen esaldi bat. “Oteizak listoentzat eskulpitzen zuen, gaztelaniazko mailuarekin, euskaraz mintzo omen diren eskulturak eginez. Arestik berriz badakigu zer 173 Arantzazuk ere lirikarako tartea zabaltzen duen leku imaginarioa ere bada, Mitxelenaren Arantzuz gain, Gandiagaren Elorri (1962) ingurugiro horretan inspiratzen da. HARRI ETA ELORRI Gabrielen lekua ikuskizunean (Urrutia et al. 2013), Arestiren lekuetako bat dugu Arantzazu. Alain Urrutiak prestatutako proiekzioan, Santutegiaren dorreen horma arantzatsuak ageri dira lehen planoan. Andoni Egañak hamarreko handian jartzen du bertsoa irudiari begira. Arreta eskatzen dio irudiari aurrena, ondoren honakoa botatzeko: “Txoriak nola sugeari hala / begiratzen zaio horri / elorria hain harri delarik / ta harria hain elorri / elorria hain harri delarik / ta harria hain elorri” Arantzazuko irudiak sortzen duen arretaz aritzeko, Atxagaren Sugeak txoriari begiratzen dionean (1984) ipuinean bezala, sugeari begiratzeak itsu, hipnotizatuta uzten duen txoriaz alegia. Antizipatu duen erritman (“jatorri”, “etorri”, “horri”), oinera eramaten du Arantzazuren liluramendua. Aliterazioaren (fonetika) zein konparazioaren (sintaxia) bitartez elorria eta harria berdindu egiten ditu. Aliterazioa, partzialki dago antizipatua errimetan, baina borobildu egiten du, fonema-talde ezberdinen bitartez: rri, eloRRIa hain haRRI delarik; ia, elorrIA hAIn hArrI delArIk. Arantzazuren kodetze poetikoa da elorria Bitoriano Gandiaga frantziskotarraren Elorrin, Arestiren belaunaldian Arantzazuko “poeta enblematikoena” zen Gandiaga (Agirrebaltzategi 2013, 94) eta Arestiren harriarekin nolabaiteko baliokidetasuna duen figura da. Elorriak poeta bera, gizakia, Arantzazu, kosmosa zein Santutegi berriaren izaera arantzatsua har ditzake bertso ezberdinetan (Otaegi 1995). Hala ere, bi poetiken arteko aldea nabarmenduko zuen Felipe Juaristik, Arestik Bilbotik idazten zuelako ezezkor eta Gandiagak Arantzazutik baikor, kutsatu gabeko paradisutik: “Aresti, mailuz jota, harriari kantan hasi zen. Gandiagarena, ordea, ez da harrizkoa, lurrezkoa, buztinezkoa, baizik.” (F. Juaristi 2000) Aurretik ere paralelismo ugari nabarmendu dira, Maldan behera eta Elorriren artean: biak jotzen dira sinbolistatzat eta oihartzun uste baino eskasagoa eduki zuten, bi poetak nolabaiteko etsipenean kokatuz, eta biek jo zuten handik aurrera poesia 174 sozialera (Agirrebaltzategi 2013, 95–96). Arestiren hiletan, Gandiagak elizkizunik ez egiteko defuntuaren nahiarekiko begirunea adierazten bazuen ere, bere fedez, nahi zuen Jainkoak Aresti bere grazian har zezan (Agirrebaltzategi 2013, 97–98). Arantzazuko seme gisa ageri zaigu Gandiaga, Aresti Bilboko seme ageri den bitartean. Bi guneetatik elkarri bideratzen dizkiote begiradak. Honela, bere omenez Gandiagak idatzitako poema batean Aresti suarekin identifikatzen zuen, bere izaera “errauslea, sortzailea, bihurria eta martzala”, aitaren etxeko gauza zaharrak erre eta “argi beroak” sortu, etxea zutik iraunarazteko (Sarriugarte Irigoien 2001, 287). Agirrebaltzategiren arabera, Gandiagarentzat Aresti sua bazen, Arestirentzat lurra zatekeen Gandiaga. Antzinako kosmologiako lau elementuetatik (sua, haizea, ura, lurra) bi horiek bereiziko lukete bata bestearekiko edo, hobeto esanda, horien bitartez ikusiko luke batak bestea. Bilbotik Arantzazurako bidaia litzateke suarena, arimaren goranzko ibilbidea. Arantzazutik Bilborakoa, ordea, lurrarena, munduan beheranzko ibilbidea. EUSKAL PARNASOA Egañaren bertso berberak Arantzazuren berezitasunekin egiten du aurrera. Proiektatzen ari den irudiak bere horretan dirauen bitartean, dorre arantzatsuak dakartza berriro ere: Ai! Arantzazu zenbat gauza den / inortxok ba ote daki / arte gunea, fede lekua/ basilika bat izaki / askatasun da ta debeku da / zalantza ta erabaki / sentimenduen kartzela eta / euskararentzat lubaki (Urrutia et al. 2013) Salbatore Mitxelenaren poemako estrofarik ezagunena da oraingoan erreferentzia nagusia, Arantzazu(k) den edo duen guztia azpimarratzen duen hori hain zuzen ere: Zuk zer dezu, Arantzazu, / ames-kabi, otoitz-leku / Euskal-erria osoosorik / kantari dijoakizu. (Mitxelena 1949, Agur, Jesusen Ama...) Bertso hauek aurreko ataletan aztertutako esangura horiek guztiak kondentsatzen ditu nolabait, gatazka kokatzen du erdigunean antitesiaren bitartez. Gainera, “otoitz-leku” zenak bere horretan dirau (“fede lekua”), baina oraingoan “ames-kabi” zenak “arte gunea” hartu du, Santutegiaren zaharberritzeari esker hain zuzen ere. Izaera artistiko horri, euskararen aldeko apustua ere gehituko zaio. Honela, beste saio batean 175 Arantzazuk euskal parnaso baten itxura hartuko du, Oteiza eta Basterretxea gogora ekarri ostean, honako bertso hauekin bukatuko baitu: … azken urtetan Laboa ere / hortxe dago barrenean / politagoa baita lanbroak / izkutatzen duenean / politagoa baita lanbroak /izkutatzen duenean (Urrutia et al. 2013) Parnasoa azken batean, bertan gordetzen duelako ere Mikel Laboa kantari zendua, berak bazterrak maite zituelako “lanbroak izkutatzen dizkidanean” (Laboa 1974, Gure bazterrak). 2.4.5. ZERU ETA INFERNU Nabaria da Arestiren poetika kaletarrean erreferente kontrajarri batekin elikatzen dela. Arantzazu Paradisu gisa ageri da. Bertan, euskara da entzuten duen bakarra. Tentazioa dauka, Bilbotik alde egin eta Gorbeiara igotzeko, bertan “organizatzeko euskararen salbazioa”. Bilboren beste aldea da Arantzazu. Batetik, Arantzazuk pilatu duen iruditeria guztiari esker. Bestetik, bertan topatuko ditu euskara batuaren alde egiteko aliantza nagusiak. Hala ere, Bilbo industrialaren esangurak ekartzen ditu gogora. Bilbotik idazten du beti: “Hemen Bilbo” (1964b, 24). Arantzazuren sakralitatea mantendu egiten da, bestelako esparruetan indartu ahala: euskal kultur eta naziotasunean hain zuzen ere, esangura ezberdinetako apostuluak lekuko. Beste bi bilbotarrekin partekatzen du Arestik Arantzazurekiko liluramendua: Oteiza, Otero eta Aresti, Bilbotik etorritako hiru ateoak, Arantzazuko zeruan hartzen zuten aterpe haien hiritik ihesi. (Zulaika 2014, 101) Erabateko laikotzea jasan ez zuten hauentzako Arantzazu irudi zerutarretik aldendu ezinik daude. Oteizak Pablo Letek nahi zuen proiektu hori, “lur eta zeruaren arteko igogailua”, nolabait gauzatu egiten da. Jorratu ditudan garaiko historiako kapitulu nagusiak, Arantzazuko Biltzarra, Euskaltzaleen Bazkuna, Jakin aldizkaria, Arantzazu poema hura dute eskenatoki nagusi. Honela, Arestik Arantzazu Bilboko infernuari 176 kontrajartzen zaion zeru gisa irudikatzen du. Joxe Azurmendiri eskainitako poeman honela kokatuko du fraide frantziskotarra: Joxepe, /nire laguna, / hurrun dago, / han goian, / zerutik hurbil, / eta ni berriz / hemen behean, / osin ilun honetan, / Bilbo deritzan / infernu honetan... / Hura han goian, / Arantzatzu deritzan /gailur haretan, /paradisu haretan... (1964, 68) Leteren “igogailua” Arestiren “zeruko atea” ere bada, nonahi ikusten ditu harriak bertan: “Harria, / edonundikan / harria.” (Aresti 2008, 86) Literatur esparruaren analisiarekin bat, Arantzazu eta Bilbo esparruko espazio sozial-sinbolikoak ere badira. Arantzazu, beste munduaren gune pribilegiatua da. Bilbo, berriz, mundu-munduarena. Nabaria da Arestik kalonje eta apaizei zien arbuioa. Arbuio hau, ez zen, inolaz ere, fraide frantziskotarretara luzatzen. Lehen esan bezala, euskal kultura esparruko posizio hartzeetan, Arantzazuko fraideak izango ziren erlijiosoen artean salbuespen. 2.5. BILBAO Euskaraz “Bilbao” esatean Arestiren oiartzuna dator, hala idazten eta esaten baitzion berak. Arantzazuri kontrajarritako infernua izateaz gain, luze idatzi zuen Bilbori buruz. Bilboko euskalgintzaren ikono bihurtzeraino egin dute bere hainbat erakundek. Arestiren Bilbo lausotuz joan den neurrian, gogoratu izan du Bilbok Aresti. 2.5.1. HIRIAREN KODIFIKAZIO LITERARIOA Arestiren poesiaren izaera urbanoak Bilboko hiria eta Bilbo Handiko eskualdean ditu bere oinarriak. Badira Bilbori buruz idatzi duten beste hainbat idazle, baina Bilbori buruz oparo idatzi duen idazlerik badago, hura Gabriel Aresti da. Bilbao ezinbesteko erreferentzia da Arestiren apustuetan. Batetik, “ni” poetikotik abiatzen den poetak Bilbo zuen jaioleku eta bizileku eta, beraz, “ni” horren ingurune nagusi. Bestetik, poesia urbanoa euskal literaturan hiri-errealitatea islatzeko nahitik abiatuta, Euskal Herritik apenas irten zen egileak bizileku zuen Euskal Herriko hiri nagusiari buruz idatziko zuen. Gainera, gizonaren alde paratu nahi zuen neurrian, bilbotarrei erreparatuko zien, hiria 177 zen gatazka eta esplotazio kapitalistaren eskenatoki, hiriaren konformazioak gizonaren kontra egiten ez zuen horietan. BORROKA EREMUA Euskaltzaindiaren inguruan zebilen lagunei esker, apurka-apurka euskarazko espazioak zabalduz joan ziren Bilbon bertan. Horien artean Karmele Errotaetxek bultzatu zuen Euskal jakintza astea Bilboko Santiago Apostolu eskolan, garaiko euskal kultura esparruko punta-puntako kideen hitzaldiak antolatuz: Joxemiel Barandiaran, Juan San Martin, Luis Mitxelena, Jorge Oteizaren ordez etorri zen Juan Angel Etxebarria eta Gabriel Aresti bera. Jarduerek oso harrera ona eduki zuten, aretoa betetzeraino (Gereño 1968). Horrek asko poztuko zituen bertaratu zituen euskaltzaleak, baina Arestiren txanda heldu zenean, goi harmailetatik fueraka aritu omen zitzaizkion, Karmele Rotaetxek haren hitzaldia aurkeztu orduko. Kintana gertaera horren berri ematen zuen Zeruko Argian, bertan jardunaldiek komunistek antolatzen zutenik ukatzen zuen –halako zurrumurrua zabaldu omen zen. Gereñok kronika berezia eskaintzen zion Kintanak aurreratutako gertakizunari, orri berean, Santiago Apostol’eko bigarren eskandalua azpititulatuz, leku berean gertatutako ye-ye jaialdiak sortu zuen eskandalua gogoan ekarriz (Gereño 1968). Bertan berriemailearen tonu erdi disimulatua agertzen badu ere, giro hartako asmo, itxaropen eta aldarteak ulertzeko aukera ematen du. Aurreko eguneko jarduerak eduki zuen harrera ikusita, Santiago Apostoleko fraileei areto handiagoa eskatu omen zitzaien Arestik hitzaldia bertan emateko. Iskanbila Rotaetxek Aresti euskaraz aurkezteari ekin zionean eman zen. Horrek, zalapartarien jokabidea gaitzestera eraman zuen Gereño: euskaraz ari zen bati erdaraz eten eta hitzaldiak solasaldirako eztabaida uzteko ohitura errespetatu ez izana. Baña, nortzuk ziran zaratalari orreik? Urtekeran, kalean, luzaroan egon ziran jende pilloak orreri buruz itz egiten. Batzuk, euskeraren aurkariak zirala esaten eben. Beste batzuk, Aresti’ren kontrarioak zirala. Nire ustez azken oneik izan ba ziran, ez eben zuzen jokatu. Alde batetik, euskeraz itz egiten egoanari, erderaz ixildu arazi eutsoen. Bestetik, kolokioan eukien oportunidadea Aresti estututeko, eta Aresti’k kolokioa zabaldu ebanean, ez eben aboa zabaldu. (Gereño 1968) 178 Jarraian, aurretik zabaldutako zurrumurrua ukatzera aurreratzen da: Euskal Astea komunistek antolatu zutela, alegia, “ta orren proba da zelako pilloan etorri dan jendea itzaldietara, jende euskalduna”. Bukatzeko, “fuera” esaten dutenen aurrean, Gereñok berak “Ekin eta Jarrai” diotenen alde egingo zuela esanez. Arantzazuko Biltzarraren atarian gaude, Arestiren hitzaldiaren edukiak bi borroka guneetan hartutako posizioaren zantzuak zituen: euskararen alde egiteko, euskal burgesiaren kontra egin beharra zegoela (K. Landa 2014, 106-108). Gereñoren kronikak defendatzen duen ideia norabide horretan doa: euskararen edo Arestiren kontrako izan, ez ziotela euskarari mesederik egiten. Nolabait, Aresti eta enparauek martxan jarritako batasuna zela bide bakarra. Horregatik ekarriko zuen Euskaltzaindiaren leloa. ALBIA Barroeta Aldamar kalean jaio zen Aresti eta hala gogorarazten du bertan 1999an bere ohorez ipinitako plaka batek. Barroeta Aldamar kalean gora, aldapa txikia igo eta gero Abandoko Albiako Lorategietara ematen du, aldapan behera Buenos Aires kalearekin bat egiten du, Udaletxeko zubiarekin. Inguru horretantxe jaio ziren Sabino Arana eta Txabi Etxebarrieta ere: … (ai, Albia, Albia, dohakabe guztion kabia, bertan jaio ginen Sabino eta Txabi, eta ni ere guztirik dohakabeena) (Aresti 1986e, 116) Txabi Etxebarrieta zein Sabino Arana euskal nazionalismoa zahar eta berriaren ikono nagusiak dira –Agirre Lehendakaria eta Argalaren pareko. Aranaren garaiko Abandoko elizatea Bilbo liberalak anexionatu zuen eta bertan sortu zen euskal nazionalismoaren aita. Albiako Lorategian Antonio Truebaren estatua zaharrari Sabino Aranaren estatua berria gehitu zaio. Erakunde finantzari nagusien egoitzek dituen Kale Nagusiarekiko paralelo daude Albiako Lorategiak. Aranaren eskulturaren atzean Justizia Jauregia dago eta aldeetako batean Sabin Etxea, Euzko Alderdi Jeltzalearen egoitza nagusia, aranatarren etxe eraitsiaren hondarren gainean eraikia. Juaristik nazionalismoaren “melankolia oso metro gutxitan laburbiltzen” zela dio (J. Juaristi 1997, 351). Eta luze jorratzen du Arestiren aitaren etxea melankolia horren sintoma gisa. 1960ko abenduan Aranaren sortetxea eraitsi eta harri puskak itsasadarrera botatzeko agindua eman zuten, euskal nazionalismoaren sinbolo eta 179 arrastoa desagerrarazteko asmoz. Une horrek bilakaeraren hasiera kondentsatzen du Juaristiren iritziz: Sabin Etxearen suntsiketak ni eta beste asko, ETAn bukatuko zuen ibilbide sentimental laburraren abiapuntuan kokatu gintuen (J. Juaristi 1997, 349) Etxeak eta Sabin Etxeak nazionalismoaren iruditerian duen presentziaz gain, Arestik atsekabe hura sentitu eta sentiaraziko zuen poema idatziko zuen, hil ostean argitaratuko zen Desagravio ante las ruinas de Sabin Etxea (Aresti 1986n, 136-146). Nire aitaren etxea defendatuko dut zentsura pasa zezakeen honen bertsioa izango litzateke (J. Juaristi 1997, 346-349). Irigoienek bestelako irakurketa proposatzen du Arestiren aitaren etxea bere Etxanoko aitaren jaiotetxearekin harremanetan jartzen duenean (Irigoien 1984), baserri giroan hezi eta euskaraz egiten zuen aitaren etxearekin alegia. Honetan ere, melankolia litzateke nagusi: galdu den objektu baten errekreazio etengabea. Juaristik, gainera, bereziki lotzen du nerabezaroko esperientziekin Unamuno, Txillardegi, Trueba edo Arana beraren melankolia (J. Juaristi 1997, 68, 318–320). Gertaeraren indar sinbolikoa baliatuko zuen Anasagasti politikari jeltzaleak ere 1985an euskal nazionalismoaren 90. urteak ospatzen zituzten jardueretan (I. Anasagasti 1985). Frankismoan bizitako jazarpenaren errautsetatik nazionalismoa sendo altxatu zela kontatuko zuen, horretarako bi figura nagusi baliatuz: Sabin Etxearen eraisketa bera eta hitzaldiari bukaera emango zion Arestiren poema. Bilbo hura, Abando izandakoaren arrastoa ere bada, nazionalismoaren sorlekua. Aktualiza litekeen harria da etxea. Zentzu horretan, Aranaren alde batzuk salbatu nahi ditu Arestik –Arestik Sabino Aranaren idatziak aukeratu eta atonduta argitaratzeko asmoa omen zuen (J. Juaristi 1997, 361–362)–. Hala zioen abiapuntu izan dudan hitzaldian: Sabinoren ondoan haren gaizkia bizi izan da, haren razialismoa, euskararen kontzepzio faltsoa, haren teokratizismoa. Baina haren ongia enterraturik dago. Zeren beste Sabino bat dago, guri, populu zeheari ezkutatu eta ebatsi zaiguna, Viktor Txabarriri monumenturik ukatu ziona (zeren Somorrostroko mina-zuloetan hainbeste proletario tisikotu 180 zuenak ez baitzuen oroitzarririk merezi, hala erran zuen), «Vizcaya» itsas-ontziaren pabeloirik onartu nahi ukan ez zuena (zeren koloniak konkistatzeko itsas-ontziak ez baitziren ontzi prestuak, hala erran zuen), Euzkadiko proletariatua eta hirugarren munduko lumpen-proletariatua hala defenditu zuena. Hori da gure Sabino, bihotzean eta zainetan odol gorria eduki zuen Sabino Arana berri eta ez-ezaguna, guk euskaldunen ezagutzara ekarri nahi duguna. (Aresti 1986e, 116) Aranaren etxearen hondarretatik mugimendu antifrankista berriro loratuko zen Bilbon. Landak Arestik gertakari politiko gertu eta urrunekin zuen lotura eta engaiamendua aztertu du. Zentzu horretan, Zuzenbide debekatua Gabriel Moral eta berarekin atxilotutakoei eskaini zion. Moral Euzko Gaztediko kidea lagun mina zuen Gabrielek eta 1959an atxilotu zuten Bilbon bertan “ekitaldi propagandistiko ingenuo bat” egin izanagatik, tratu txarren eta gartzeleratzearen ondorioz Moralek berak kontatu zion Landari Arestik hartutako “disgustua” (Karmelo Landa in J. Juaristi, Landa, eta Alberdi 2014). Gabriel Moralen atxiloketaren harira, Juaristik gaztelaniaz idatzitako beste bi poema ekarriko zituen, Arestiren jeltzaleekiko apurketa azaltzeko. Lamento por la prisión de Gabriel Moral Zabala (Aresti 1986n, 111–113) eta Poetak daude (Aresti 1986n, 72–78). Bertan, Moral aberriaren alde sakrifizioa eskaintzen duen heroi gisa kokatzen zuen. Euzko Gaztediko gainerako klase-ertaineko kideak ez bezala, maketo eta baserritar pobre baten semea zen, Arestik bere zapata zatarrei egiten zien erreferentzia bere kamaradek barre egiten zietelako. Gainera Moralen lagunak agudo atera baziren espetxetik, fidantzak ordainduta, bera eta bere arrebak zigor osoa bete beharko zuten. Arestik orduan egin zuen “nazionalismo sozialaren” aldeko hautua –“nazionalismo burgesaren” arrazismo eta klase-ertainkeriaren kontra (J. Juaristi 1999, 83-84)–. 1963ko martxoaren 23an, Guardia Zibilak hiru lagun hil zituen Mirafloreseko Bilboko sarbideko auto-kontrol batean, Benito del Valle, Madariaga eta Manu Agirre etakideak zirelako ustean. Zuzenbide debekatua bukatzear bazegoen ere, omenaldia egin zien Janjan motzaren erak sailean (Karmelo Landa in J. Juaristi, Landa, eta Alberdi 2014). Arestik berak umetatik faxisten aginpean geratu zen Bilbo hura du gogoan eta hortik azaltzen zuen bere hautua. Gerra aurreko gosetean, anaiarekin baserri batean erositako patata-zakua errekisatu omen zieten goardia zibilek. 181 Etsera negarrez etorririk, honela galdatu genion geure amari, polizia haren etsaiak zein ziren. Amak euskaldunak eta marxistak zirela erran zigun eta guk ebatsi zitzaigun patata-zaku hargatik hau zin egin genuen: [handik aurrera eta hil arte euskaldun marxistak izanen ginela]. (Aresti 1986e, 109–110) Haurtzaroan bertan kokatzen duen joera ideologiko hori, La Concordia eta Euskaltzaindia bezalako guneetan elkartzera eramango zuen. Aipatu bezala bertan izango zituen ezker antifrankistako eta euskalgintzako bidailagunak. Arestiren obran Bilbo gatazka-gune bikoitz gisa agertzen da: kapitalismoaren garapenarekin bat datozen klase borroka eta deseuskalduntze prozesuei dagozkienak (Cadarso 2001, 89). GIZONAREN ALDE Arestik Bilboko bidegabekeria toki zehatz batzuetan kokatuko zuen. Langile eta burgesen arteko banaketaren lekuko, Bilboko espazio urbanoaren konformazioa: Niri asko gustacen zait Enekuritik Archandara joatean, mendiaren bizkar-ezurretik paseadan, nire oinetan Bilbaoko lau balherak ikusiaz, han hurrutian Ibaizabal eta Nerbion bat egiten direna, gero Abandoko Ibarra, eta azkenean, ezkerretara Barakaldo eta eskubitara Gecho. Horregatik gustacen zait Bilbao, gauzak argi eta garbi ikusten dira, ezer disimulatu gabe, bai, probretasuna ezkerretara eta aberaxtasuna eskubitara. (Aresti 1986a, 67) Klase borroka era argian agertzen zuen Bilbo Handiaren ezkerralde-eskuinalde hirikonformazioak. Baina, Arestik batik bat Bilbo inguruko auzo altuei erreparatuko zien bere poetikan, Bilbo hiriaren desberdintasunen adierazle. Desarrollismo desorekatuaren ondorio, Bilboko garapen industrialak etorkin andana erakarri zituen, botxo inguruko mendietako txabolismoa zen horren lekuko –Artxanda, Oilargan, Uretamendi–. Arestik horren testigantza jaso zuen hainbat ipuin, antzerki eta poemetan. Horien artean, Souvenir d’Espagne pour Mesdemoiselles Solanje et Helena Gereziaga da poemarik famatuena(Aresti 1964b, 24), bertan Artederretako Museoko ikuspegi bikoitza eskaintzen du: burgesiak sostengatu eta zaindu zuen artea eta Artxanda aldeko etxolena, ijitoena. 50. hamarkada bukaeran txabolismoa problema sozial gisa 182 plazaratu zen 45, Udalak agindu zituen estatistikek 40.000 lagun kontatu zituzten txaboletan bizitzen 1959ean. Txabolak Bilbo erdigunetik zeuden ikusgai, poemak agertzen zuen moduan. 1960-61 urte bitartean Otxarkoagan etxebizitzak eraiki zituzten txaboletako bizilagunak bertara bizitzera behartzeko. Adreiluaren burbuila ziztatu den garai hauetan, hain gogoratua den proletarioak baino propietarioak nahiago zituen Ministro bilbotarrak, Jose Luis Arresek, aginduko zuen eraikuntza. Franco bera etorriko zen etxebizitza berriak inauguratzera. Hurrengo urtean argitaratu zuen Arestik Jainkoa jaio da Otxarkoagan ipuina (Aresti 1962b). Bertan, Damaso Aurtenetxe Neguriko tokologoa erditze batera deitzen dute. Erditzean ama hil egiten bada ere, umea salbatu egiten da. Medikua ohartu da erditzen ari den ama bere alaba dela, aspaldi eduki baitzuen amorante: Bi mundu diferentetan bizi izan ziren, medikuntzako estudioak amaitu berri zegoen zaldun gazte aberatsa, eta Andaluziako kortijo batean jaiorikako, batere eskolarik gabeko neskame zerbitzukoa. (1962b, 212) Bertan, segurantzako medikuak ematen dio etxeko egoeraren berri, ama ala haurra salbatu beharrean daudela: Infernuan bertan gaudela. Hemen ezta Jaunaren sobera parabola aditu. Neskatxaren ama, neskatxa bera bezala, senarrik gabe dago, ezta inoiz esposatu. Orain hamar urte edo, ijito batekin juntatu zen, eta etxola bat zedukaten Ollarganen. Etxolak suntsitu zituztenean, bizi-leku hau eman zieten, baina han baino hijiene eta osasunbide guttiagorekin bizi dira, edo hiltzen dira, hemen. Ahuntzak beti basora. Dutxan perrezila landatu dute, eta eskaratzean zerri bat gizentzen dute. Gezurra dirudi, baina hala da. (1962b, 218) 183 Bukaeran, tokologoa Neguriko etxera bueltatu egiten da, bertan bere emazteari ume hura adoptatu egiten duela kontatuz. Mundu-munduan (Aresti 1965) da Arestik argitaratu zuen nobela bakarra, berak adierazten zuen bezala, Oilarganeko etxola batean (1986m) antzerki obraren egokitzapena zen. Bertan, klase kontrastea Alde Zaharreko taberna baten jabeen eta bertako morroien artean agertzen da. Oraingoan ere, jabeak tabernako morroia, Tereza, hartzen du amorante. Terezaren haurdinaldia emazteari ostendu nahi dio, ugazabak beste morroiarekin ezkontzera behartu egiten du, Ollarganeko etxola batean elkarrekin bizi zitezen. Diru trukean, nahi zuenean edukiko zuen amorantearekin oheratzeko aukera. Hona hemen Tereza eta Josepe Zufia jabearen arteko elkarrizketa: - Begira, nik etxe bi manten ditzaket. Batean nire emazte zuhur eta aberatsa gordeko dut, eta bestean nire amorante maitatu eta ederra - Gero enganatzen ez nauzula diostazu, eta bi bihotz eduki nahi dituzu. Argi batek nola bi gela argituko ditu? Gizon batek nola bi aberri edukiko ditu? Bihotz batek nola bi familia sostengatuko ditu. (1965, 223) - Etxe batean nire ondasunak defendituko ditut, eta bestean nire amodioa. Harri eta herriko Nire aitaren etxea poema idazten ari zen garai berberean idatzi zuen testua eta, agian horrek, zilegi egin lezake poema horren eta eleberriko etxearen arteko harremanei erreparatzea. Ageriko anafora dago Josepe Zufia jauntxo ankerraren ahotsaren eta aitaren etxea defendatuko duen ahots poetikoaren artean. Anafora ez da hemen agortuko, Josepe Zufiaren aitak honela esplikatuko dio apaizari, berari gertatu zitzaion antzeko gertaera azalduz: Begira nire etxeari, nolako zimentarri gogorrak dituen. Ez du, ez, aire gaizto batek lurrera botako. (…) Nire maitaleari senar bat aurkituko nion, eta nire etxeak, gure familiak, zutik eta uniturik iraun zuen azkenean. (1965, 235) 184 Arestik gorroto dituen euskal burges arketipikoak dira Zufia aita-semeak (Arkotxa 1987, 67), baina Arestik ez du erreparorik bere poema famatuena bilakatuko dena haien azpijokoaren zuriketarako errepikatzen. Aitaren etxearen defentsako sakrifizioa hain mundu-mundukoak diren ondasun materialak eta sexua bermatzeko besteen sakrifizioa bihurtu dira. Bi belaunaldik behintzat jokabide berbera eduki dute, aitaren etxea zutik iraunarazteko. Horretarako, amorante pobreak ezkondu zituzten, euren maitale izaten jarrai zezaten. Jainkoa jaio da Otxarkoagan ipuinean zein eleberri labur honetan, Josepe Zufia jauntxoak zein Damaso Aurtenetxe medikuak Oihenarten esaerari egiten diote erreferentzia zuzena (1962b, 215; 1965, 224): “Ohaidea eder-ariaz, / Ezkontidea zuhur-ariaz”(Haritschelhar 1994, 290). Biak dira euskaltzale eta irakurle amorratuak, erabiltzen dituzten erreferentziak kontutan hartuta (Axular, Dostoievski…). Josepe Zufiak ez du erreparorik bere euskal literaturaren ezagutzaz Tereza morroiari ezjakintasuna leporatzeko: Zuk ez duzu inoiz batere euskal libururik irakurri. Bat dago, oso liburu zaharra, zuberotar batek baturikako ditxo-bilduma bat: Bertan irakur liteke, emaztea zuhurra izan behar dela, eta amorantea ederra. (77-78) Arestik ezagun zituen abertzale bilbotarren irudiarekin bat etor daiteke. Eta Arestik berak bidegurutze berean egon omen zenean, kontrako bidea aukeratu zuen, familia abertzale eta aberats bateko andrearekin ezkontzekotan egon zenean, Melirekin maiteminduko zen (Kortazar 2003a, 44). Agian horixe da bere aitaren etxea ondra lezakeena, horregatik dedikatu egiten dio Euskal Harria liburua: …zuri / meli / espainiako andrea / nire aitaren etxearen habea / eskeincen dizut / nire poesia / eta / nire persona (Aresti 1967a, 27) Edozelan ere, aurrerago aztertuko dudan aitaren etxearen izaera polifonikoa aurreratu egiten du, Oihenarten esaera patriarkalean ondare berean egongo den topika izan liteke, esplotazioa zuritzeko. Jakina da, Arestik ez zuela aitaren etxerik jaso herentzian, euskararen haria mantentzen zuen Amorebietako aitaren etxea galdua zuen, eta hamaika etxetan bizi izan zen, Bilbon bertan (Zelaieta 1976; Kortazar 2003a). 185 Zentzu horretan, etxeak eta etxolak daude. Josepe Zufiaren etxeak “zimentarri gogorrak” dituen bitartean, bere ohaidea eta senarra Arnotegiko etxola batean bizi dira: Eskumako gelaren teilatua teilazkoa da, eta ezkerrekoarena uralita zaharrezkoa. Teilatu flako hauk aizeak eraman ez ditzan, harri haundiak daude gainean. (1965, 254) Tereza eta Hernando Etxebizitza Ministerioak eraikitzen ari zituen etxeen zain zeuden: … eta bizi-leku on-xamarra emanen digute Otxarkoagan. Hilabete barren, hango etxe guztiak akabatuko dituzte, eta hemendik despatxatuko gaituzte. Geroxeago beste hauzoalde bat hasiko dute Txurdinagan, Bilbaon batere etxeolarik gera ez dadin. (1965, 254) Jainkoa jaio da Otxarkoagan ipuineko etxera joatekoak izango ziren ziurrenik, bestelako destinoa gertatu izan ez balitz. Arestiren poetikan Artxanda, Ollargan, Otxarkoaga lako izenak Bilboko bidegabekeriak salatzeko izen gisa ageri dira, jauntxo abertzaleen etxeen ordez, etxoletan bizi diren horiena –eta berdin da, Ministerioak eraikitako etxea edo haiek eraikitako etxola izan–. Hala ere, Artxanda, Arnotegi, Otxarkoaga eta gainerakoak Bilbo erdialdetik ikusten ditu –ipuin eta eleberri honetan ez bezala, azken batean Bilbo duelako protagonista–. Bertako bizilagunak paisaiaren parte dira, baina ez dira agente gisa agertuko. Ipuin eta eleberrian, bertara gerturatu egiten bada ere, jauntxoak dira subjektu, erabakiak hartu behar dutenak, bertako lunpena eta, bereziki, emakumeak indarge ageri dira hauen aurrean: Gizonentzako zerua bete ala hutsa dateke; baina guk ikusi ditugun andreentzat, zerua gizona da, honek die beren biziari balioa ematen (nahiz ez ematen): nola senti dezakete, beraz, existentziaren zoramena? (Arkotxa 1987, 76) 50. hamarkada bukaerako eta 60. hamarkada hasierako Bilboko problema sozial honen testigantza jaso zituzten poema, eleberri, antzerki eta ipuin hauei, antza, ez zaie omenaldietan txertatzeko bezainbesteko balio atzeman. Souvenir d’Espagne pour 186 Mesdemoiselles Solanje et Helena Gereziaga (Aresti 1964b, 24) izango da, agian, problematika hau zeharka jasotzen duen poema sonatu bakarra. Aresti soziala Zorrotzako portuan aldarrika gogoratu ohi da batik bat. Zentzu horretan, euskal-erdal proletariatu klasikoaren irudikapena hobetsi egin da, lunpenproletariatuaren kaltean. Arrazoi asko egon litezke hori azaltzeko. Arestik begi-bistan zuen arazoa zen, etxetik ikusten omen zuen “odoloste frijitua eta tomate freskoa afalcen” zituen bitartean (Aresti 1970a, 77), baina Otxarkoagan eta Txurdinagan gero eraikitako etxebizitza berriek Bilboko erdigunetik aldendu egin zuten arazoa. Zorrotzan ere ez dago ez Gillen ez Antonik alemandar barkua atrakatzen duen bitartean, eta hala ere poema gogoratua da. Bilboko irudi industriala da gaineratu egin dena, proletariatu klasikoarena, 80. hamarkadako Euskaldunako bataila gogoan. Eta baliteke Arestik arrazoia izatea, eta egungo euskal idazleei Josepe Zufia edo Damaso Aurtenetxe bezain arrotz suertatzea inguru hura. Zentzu horretan, Ibon Egañak Bilbo eskenatoki dituzten nobelak aztertuta, Otxarkoaga eta San Francisco auzoek bestearen gisa ageri direla gaineratu du, Alde Zaharrarekiko, hizkuntza zein ezagutzari dagokionez (Egaña Etxeberria 2006). INFERNUA, EREMUA Gauzak honela, Bilbo infernu gisa ageri da. Maldan beheran infernurako erorketa ageri zen hirian barneratu ahala: “maldan behera doa aguro / nire gorputz biluzia” (Aresti 1960e, 190). Etxolak zein Otxarkoagako etxe berriak ifernuaren paisai bihurtzen dira, “deabruaren paradisua dirudi”, “infernuan gaude”, esango zuen Aurtenetxe doktorearen laguntzaileak (Aresti 1962b). Nobelak ere Mundu-munduan zuen izena, Zeruko kontuetatik alde eginda, mundu honetan gertatzen denaren berri ematen duelako. Bertan apaizak komikoak dira, afera horien gainean zeruko doktrinak ezer gutxi egin dezakeelako. Arantzazuren kontrapuntu sinbolikoa da Bilbo, mendiz inguratutako harana. Egun da Santi Maminan euskara salbu ikusi arte bizarrik ez mozteko zina egin bazuen, aurrerago Bilbon geratu beharraz arituko zen, bataren zein bestearen arteko kontraesanean. Euskara galdua duen Bilboz ari dela honela bukatuko zuen Bilbaoko kaleak poeman (Aresti 1967a, 105): 188 legitimoaren ezarpenean. Kasu honetan, Bilboko euskal idazlearen aldeko hautuak esangura bereziak ditu institutuko taldeak hezi nahi duten norabideari buruz. KALEA 1980an, Bigarren Errepublikaren osteko lehen udal hauteskundeen ondotik ateratako udal batzak Bilboko zenbait kale izenei aldatzeari ekin zion. Jarraitu beharreko prozeduraren gaineko eztabaidaz gain, irizpideak jorratu zituen udal-batzorde iraunkorrak urte hartako ekainaren 4ean Batzorde estatistikoak osatutako proposamenaren gainean. Ordezkari guztiak zenbait kale izen aldatzeko beharrean bat bazetozen ere, beste zenbaitek eztabaida piztu zuten. Ibañez PSE-PSOEko zinegotzi eta proposamena egin zuen Batzordeko kideak, honako irizpideak azpimarratu zituen aldaketa egiterakoan (Ayuntamiento de Bilbao 1980, 106–107): - Aldaketa mugatua egitea, izen aldaketa egiteko behar diren baliabideak kontutan hartuta, baina betiere “erregimen demokratikoarekin eta Bilboko Udal demokratikoarekin era argian bat ez datozen” izenak aldatuz - “Espainiako Estatuko nazionalitate eta herrialde izenak” mantentzea Honela, gerra zibileko gertaera, bando nazionaleko politikari eta pertsonaien izenak aldatzeko proposamena egin zen. Izen berriak aukeratzekoan EAJko Calzadak honako irizpide hau gaineratzen zuen: Euskadiko historian oso eragin negatiboa izan zuten pertsonaien izenak ere egon direla Bilboko kale-izendegian, 36aren aurretik ere eta 36an bertan Bilbo kanpotarren izen gehien zuen euskal hiria zela. Garaia da Bilbok bere nortasuna berreskura dezan, bere semeak kaleetan eduki ditzan, bere seme ospetsuen izenak, bere toponimiako izenak, horregatik, esan den bezala, izen hurbil eta Bilboko bizitzari dagoeneko oso lotuak daudenekiko inolako erdeinu barik. (1980, 207)46 189 Zenbait kalek jatorrizko izena hartuko zuten berriro, Bilboko bi aldeak elkartzen dituzten zubiek Erribera, Mesedeetako, Areatzako eta Deustoko zubiak izenak berreskuratu zituzten, Coronel Ortiz de Zárate, General San Jurjo, Puente de la Victoria eta del Generalísimo Franco izenen kaltetan. Hala ere, aldatzeko proposatu ziren 29 izenetatik, erdia baino gehiago pertsonaien izenak ziren. Haietatik, Pau Casals salbu, denak ziren Euskal Herrian jaioak, 8 Bilbon bertan eta 5 Bizkaiko beste herrietan. Izen gehienek euskal idazleei egiten zieten erreferentzia. Horien artean, Gabriel Aresti eta Blas de Otero dira Bilbon sortu ziren bakarrak, eta azken hau gaztelania hutsean idazten zuen bakarra. Egungo Unamuno plazak ez zuen izen hori 1984ra arte eskuratuko, 1934an egungo Simón Bolivar plazak bere izena eramango bazuen ere, bando nazionalaren alde egiteagatik bi urte beranduago kenduko zioten izena kaleari, Hiribilduko Seme Kutun tituluarekin batera (Gonzalez Olivier 2005). Bestelako kultur esparruetan aritutakoen izena ere eman zitzaien zenbait kaleei (Echenagusia pintorea, de la Sota arkitektoa eta Iruarrizaga, Arrieta eta Gayarre euskal musikariak), baita euskal kultura esparruko pertsona ezagunei ere: Aranzadi, Kanpion eta Mitxelena. Politika esparruan hiru izen esanguratsu ere eman zitzaien kaleei. Sabino Arana, Bilbon euskal nazionalismoa eta EAJren aitak, José Antonio Primo de Rivera Falangeren aitaren ordez, emango zion izena Etorbideari. Ernesto Ercorecak, Bilboko lehen alkate errepublikanoak Primo de Rivera Jenerala, falangeren aitaren aita, Plaza ohiari emango zion, Udaletxearen atzeko aldeari alegia. Eta Zumalacárregik, 1835an Bilboren setioa zuzendu eta bertan heriotzera eramango zuen bala jaso zuen jeneral karlistak, Lorenzo Hurtado de Saracho alkate frankistaren etorbideari. Udal demokratikoak frankismoaren arrastoak ezabatu nahi zituen kale izendegian, jatorrizko kaleak berreskuratuz eta diktaduraren arbuioa edota debekua jasoko zituzten izenak berreskuratuko ziratekeen. Aukeraketa hori, noski, ez da huts-hutsean egiten, bitartekaritza ideologikoa hainbat mailatan hazta daiteke. Agerikoena, ohizko irakurketa politikoa litzateke: Ernesto Ercorecak eta Sabino Aranak Miguel eta Jose Antonio Primo de Rivera kale izenak 190 ordezten dituztenean zenbait afiliazio eta tradizio politikoren errekonozimendua azpimarratu egiten da. Aldi berean, izen batzuen balizko afiliazio frankistak deslotzen dira, zentzu honetan Zumalacárregiren kasua bereziki esanguratsua da. Gainerako izen aldaketek ere agerian jartzen dute errekonozimendu politikoaren ertzak: euskalduntasuna edota bilbotartasuna, batik bat. Bilbo eta izenen arteko bitartekaritza ideologikoa. Bilborekiko semetasuna arrakasta sozialarekin nahastu egiten da, “izen bat egin” zuten horiexek izango ziren kaleari izena emango ziotenak. Jaiotzeko edo adopziozko izan, Bilbok seme batzuk ditu maiteago beste batzuk baino, errekonozimendu hierarkia baten ondorio da. Eta, noski, “seme” diot Calzada zinegotziak “hijo” zioenean guztiak gizonezkoak zirelako. Oraindik ere, Bilboko 880 kaleetatik dozena baino ez dagozkie hezur-haragizko emakumeei (Alvárez 2013). Bilbo eta bilbotarren arteko bitartekaritza ideologikoa. Bistatik galdu ezin litekeena errekonozimenduaren eraginkortasuna bide publikoen izendaketak bilbotarrekin ezartzen duen harremana da. Izen horiek Bilboko bide publikoak identifikatzeko plaketan eta kartografian zertuko dira, hauetatik abiatuta etengabe ugaltzeko. Izen propioak pertsonaren identitatea denbora eta espazio sozialetan zehar konstante mantentzen duen “izendatzaile zurruna” badira (Pierre Bourdieu 1997), bide publikoen izenek Bilboko txokoei izaera diskretua –espazio zedarritua– eta iraupena –izena aldatu arte, behintzat– ziurtatuko dizkiete praktika administratiboetan zein egoiliar, oinezko eta gidarien igaroaldietan. Noski, hiriaren konformazio biopolitikoaren zutabe nagusienetakoa zirkulazioa izanik (Foucault 2006, 379-410) konformazio urbanoa sarearen irudikapen egokia izan daiteke: bideek osatzen duten konexio batzuk indartu egiten dira besteen aurrean, ibiltarien erabileraren arabera. 1980an izenez aldatutako bide publikoei erreparatuz gero, zubiak salbu, batez ere periferian kokatzen direla ikus daiteke, diktadurapean eraiki edota birmoldatutako auzoei dagokielako batik bat, izendapen berriak jazotzeko aukera gehiago izan zutenak hain zuzen ere (Erandioko Altzaga, Deustuko San Inazio, Otxarkoaga eta Txurdinaga). Gabriel Aresti Hiribideak (gorriz), Txurdinaga erdialdetik zeharkatzen duen bide nagusiaren izena hartu zuen, Txomin Garat Etorbidetik Europa Parkera –Arestiren izen hartu zuen institututik gertu. 191 Grafikoa 9. 1980/06/04an izenez aldatutako Bilboko kaleak 192 eraila, Santi Brouard, omendu zen, bere alargunak eta alabek eraman zuten lekukoaren bitartez, Egin egunkariko azalak islatzen zuen moduan (Egin 1985). Teresa del Vallek kasu hauek beste edizioetan suertatuko omenaldi txikiekin batera aztertzen ditu: Korrikaren igaroaldia fisikoki adierazten duten bestelako seinalizaziomoduak, euskal hizkuntza eta kulturarekiko nolabaiteko lotura duten pertsona horien errekonozimendua adierazten dute. Oroimen eta errekonozimendu horiek duten aktualizatzeko erak dagoeneko «korrikaren tradizio» gisa ezagutzen den horretan txertatu egiten dira. (del Valle 1988, 162)47 Egineko artikulu hartan Arestiri buruzko mahai-inguruan parte hartu zuen Kintanaren hitzak ekartzen ziren gogora. Bertan, Aresti bilbotarra eta Aresti euskalduna uztartu egiten zituen, garai horretan euskaldun berria izateko gaitasunak borondatez gainditu behar zirela esanez. 2015ean Bilbon bukatu zen Korrikako 19. edizioa, Urepelen hasita. Berria egunkariak, Unai Iturriaga bertsolariari luzatu zion asteko albiste baten gainean kamiseta irudikatzeko gonbita (Berria 2015b). Iturriagak Aresti eta Xalbador bertsolaria ipini zituen elkarrekin, Reservoir dogsen pertsonaien gisan jantziak, pistolen ordez lekukoak eskuan dituztela. Korrikak urtero Euskal Herriko geografia irudikatzen bazuen bere ibilbidean, 2015ean Bilbo eta Urepele lotzerakoan herrixka eta hiri handiaren euskaldun izaera azpimarratzen zen. Iturriagak izaera hori bi pertsonaia enblematikoen bitartez adieraziko zuen, hainbat aspektutan kontrako ezaugarriak ordezten zuten neurrian. Urepeleko bertsolaria, artzaina, euskaldun zaharra eta ahozkotasunean oinarrituta poesiarekin batetik; Bilboko poeta, kontularia, euskaldun berria eta idazketan oinarritutako poesia oinarri, bestetik. Hauekin batera “maite zaituztet oraindik” leloa, Xalbadorrek Euskal Herriko finalean txistu egin ziotenean bota zuen 193 bertsoaren oina (J. R. García 2000). Xalbadorren hitz gogoangarriak Arestik ere bere egin zitzakeen, jasotako txistu eta irainen gainetik, Bilbok euskararen aldeko ospakizun berriaren aurrean. Irudia 3. Korrika 19.erako Berriak ateratako kamisetaren irudia Iturria: (Berria 2015b) 2.5.3. BILBOKO KARTOGRAFIA EGUNERATUA Gabrielen lekua ikuskizunean (Urrutia et al. 2013), Rafa Ruedak Zorrotzako portuan poemaren bertsio musikatu berria jo eta gero, Andoni Egaña ariko zen honen gainean bertsotan. Egañak bertsolariaren barne-pentsamenduak eszenifikatu egiten ditu, xuxurlatu egiten ditu: poema horri kantatu beharrak dituen zailtasunak, gainera hori eguneratu beharra, Anton eta Gillen beste pertsonaia batzurekin ordeztu beharraz – egun, Zorrotzako portuan barkurik ez—, kajera bat datorkio burura, eta hortik osatuko du bertsoaren oina osatzen du (“kutxazain lana galdu zuen ta, nola ordaindu Kutxari?”) jarraian bertsoari ekiteko. 195 Gero berriz burdinak itsutu zuen hiri honen zilar-zale arima, burdinak zilarra egiten zuelako. Oi, merkatarien alkimia. Burdina: zenbaki atomikoa, 26; pisu atomikoa, 55,80. Mendeleieven taulan. Gaur titanioak itsutzen du hiri honen burdinazko arima, titanioak burdinarena egiten duelako, eta burdinak zilarra egin izaten zuelako, eta behin zilarrak itsutu zuen hiri honen aspaldiko merkatari arimak ezin duelako itsu egon barik bizi. Titanioa: zenbaki atomikoa, 22. Pisu atomikoa, 47,90. Mendeleieven taulan. Oi, zenbakiz zenbaki gero eta zenbaki baxuagokoak eta pisuz pisu gero eta pisu arinagokoak diren metalek itsutzen duten hiri mutante honen arima. Bitartean, Mendeleieven taulan ez daudenek itsutzen naute ni. Hiri mutante honen arima itsutuak ez ote ditu ikusten haragi zaurituak zenbaki atomikoa, 0; pisu atomikoa, 0; Mendeleieven taulan ez dira topatzen– gorputz zatituak –zenbaki atomikoa, 0; pisu atomikoa, 0; Mendeleieven taulan ez dira ageri– arima minduak –zenbaki atomikoa, 0; pisu atomikoa, 0; Mendeleieven taulan ez dira azaltzen. Denboraz, zilarra ilundu egiten da, eta ugertu burdina. Oraindino ez dakigu titanioa ilundu egingo denentz, edo ugertu ere bai akaso. Mendeleieven taula hobeto ezagutzen dutenek jakin behar dute. Ziur. (Nabarro 2010) Oraingoan ere hiru aroak ageri dira, hiru metalen ezaugarrien bitartez. Zilarra, burdina eta titanioa, hiriaren arima itsutu dituzten metalak dira; beren propietate zientifikoen bitartez objektibizatuak, gero eta arinagoak. Ameriketako konkistan zilarra gurtzen zen bezalatsu, industrializazio garaian burdina eta, egun, titanioa, Guggenheim Museoaren lehengaia. Baina alde batean geratzen dira Mendeleieven taulan ageri ez diren eta zenbaki eta pisu atomikoa 0 duten hondarrak. “Haragi zaurituak”, “gorputz zaitutak” eta “arima minduak”. Guggenheimeko eraikinak burdinazko Bilbotik titaniozko Bilborako igarobidea markatzen du. Arestik burdin aroa salatuko bazuen, Omar Nabarrok esentzian oinarri 196 berdinak topatuko ditu merkatari arima duen hiri batean. Joseba Zulaikak, ostera, bere belaunaldiaren kronika publikatzerakoan Guggenheim eta itsasadarraren artean zegoen Louise Borgeoisen Maman –Ama– eskultura ipini zuen azalean. Armiarma formako eskultura horren artean eta bere belaunaldiaren aitaren etxearen arteko aldea nabarmendu nahi zuen: «Nire gorputza nire eskultura da». Bourgeoisek Maman (Ama) izenarekin batailatu zuen bere armiarma. Eskulturan sartzea bere gorputzean sartzea da, munstroen gizon hiltzaileen ehulean sartzea. Arestitik, Bilbo maskulinoaren tradiziotik, ezaguna da «Nire aitaren etxea defendatuko dut» poema, Chillidak Gernikan bere eskultura erraldoiean erreproduzitzen duen izenburua, Gure aitaren etxea. Bilbao (femeninoa) Bourgeoisen armiarmari itxaron behar izan zion amaren etxe bat eduki zezan: bere gorputz/etxean hiria ehun eta babesten duen Ama, etxea da baina etxearekiko harreman ez natural eta gatazkatsuan ari dena. (Zulaika 2014, 210)48 Beraz, Guggenheimekin batera deuseztatuko zen Arestiren aitaren etxea, ondare patrilinealari armiarmaren babesa, ehuntzea, kontrajarriko balitzaio bezala. Aitak utzitako etxeari, unean-unean ehundu egiten den etxearen kontra. Sakrifizioa eskaintzen zaion etxeari –gogoan izan behar da poetak ondasun eta gorputz atal guztiak ematen dituela etxearen defentsan, babesa eskaintzen duen gorputza–. Zulaikak bere belaunaldiaren hondamendiak kontatzen ditu liburuan, eta baliteke amaren etxea izan litekeen armiarma hori aukeratuta, aitaren etxea exorzizatu nahi izatea. Bilboko interpretazio-gunetik haratago, euskal nazionalismo eta kulturan sustraitua dagoen poema honi atal bat eskainiko diot aurrerago. 198 Gune hauetan guztietan bere zantzuak utzi ditu. Agerikoena, Bilboko kale, euskaltegi edo institutu batek Gabriel Aresti inskripzioa eramatean bere izenaren errepika bermatzen dutela. Aldi berean, horrek izendatzailea narratiba konkretu batean kokatuko du. Aresti honako interpretazio-gunei lotuta ageri da, obraren produkzioa eta honen harreraren artean koka daiteke analitikoki hauetan ematen diren fenomenoak. Objektiba litezkeen guneak dira guztiak, baina baita sinbolikoki txertatuak eta narratibak aktibatzen dituztenak edo, hobe esanda, narratiba bat eskatzen dituztenak. Horregatik Bajtinek espazio-denborazko konfigurazioak era artistikoan zelan asimilatzen aztertzeko erabili zuen kontzeptura jo dut, kronotopora hain zuzen ere. Bi metaforen bitartez uler liteke interpretazio-guneen izaera kronotopikoa: lentea eta sarea. Lente baten gisan, Aresti-adierazlea interpretazio-gune hauek zeharkatu eta adierazlea errefrektatu egiten du (Voloshinov 1992, 49-50; Bourdieu 1997b, 61), uhin artezak beste inora bideratuko balira bezala. Honela, intepretazio-gune diferenteak elkarrekin gurutzatuko bagenitu, errefrakzio anitzak jasango zuketen. Euskara eta La Concordia guneak zeharkatuta, Arestiren zubi izaera ager dakiguke, euskalgintzan Espainiako esparru artistiko dominanteekiko eta tertuliakideekiko euskaralgintzaren oiartzunen berriemaile gisa. Euskara eta Arantzazu zeharkatuta, 1968ko Arantzazuko Biltzarrean edukitako protagonismoa. Euskara eta Bilbo zeharkatuta, euskararen aldeko militantea ageri zaigu, bizi zuen hiriak sortzen zizkion kontraesan guztiekin batera. Arantzazu eta Bilbo zeharkatuta, mundu-munduan bizi beharrean dagoenaren etsipena amesten zuen “zerurako igogailuarekiko”. Sare baten gisan, Aresti pertsonaia korapilatzen dute, konexio indartsu eta ahulagoen bitartez: klabe berriak eman ditzaketen bestelako pertsonaiak, testuen arteko loturak sendotzeko, baina betiere ibilbide jakin batetik abiatuta. Orokorrean, aztertutako interpretazio-guneetako bakoitzak norabide jakin batean kokatuko du Aresti pertsonaiaren gaineko narratiba. Aldez aurretik emana baina ez guztiz agertua den zelai-joko baten baitan. Maila ezberdinetan, gauzatzen da honakoa, gune hauek dira interpretazioak sortu eta sendotzeko lehengaia: - Epistemologia. Aspektu ezberdinak argitu litzakeen objektua da bere obra, kronotopoetan edukitako posizioaren arabera. Zentzu horretan, bere efektuetan nabarmena izan daitekeen objektu epistemikoa da, bere mugak era Aktoreen konformazioa. Ondorioz, beste aktoreekiko harremanetan ere kokatzen da, laburrean esanda, aldekoak, kontrakoak eta lekukoak izango ditu posizioetako bakoitzean. Aktore hauek izango dira gero guneei buruzko testigantza eman ahalko dutenak. 204 Aresti Euskaltegiak, bere jaiotze-dataren inguruan antolatzen ditu. Gabriel Arestiren eguna urriaren 14ean ospatu ohi da, asteburuan den urte horietan hurrengo astelehenera aldatzen delarik, horregatik bere egunarekin batera egiten diren Bilbaopoesia edo Poesia egunak aste horretan zehar garatuko dira. Hau da, egutegi gregorianoa erreferentzia hartuta, urte bete zehatzeko igaroaldiaren arabera egiten dira omenaldiak. Literatura-ospakizunetan, ostera, 10 urteko oinarria hartuta honen multiploak hartzen dira erreferentziatzat. Honela, Durangoko Azokan bere jaiotzaren 50. urteurrenean egin zen (1983). Bilbo Zaharra Forumak Harri eta herrik 50 urte (1964) jardunaldiak antolatu zituen 2013-2014 ikastaroan, jaiotze-urtearen 80. urteurrenarekin ere bat eginik (1933). Unean-uneko ospakizunetan, ostera, bi periodizazioak nahastuta ageri dira zenbait kasutan. Beraz, ospakizunaren urtea 10 urteko multiploaren araberakoa da, ospakizunaren urtea jaiotze edo heriotze-egunarekin bat egiten duen bitartean. Mintza Barullok bere heriotz-egunetik 10 urte betetzen ziren egunean hasi zuen omenaldia, hurrengo egunean Korrika Bilbotik igarotzearekin bat egin zuten, lekukoa bere alargunak eramanda. Bilboko Udalak bere jaiotze-egunaren inguruan antolatu zuen Gabriel Arestiren Mundua hurrengo urtetik aurrera antolatuko ziren Poesia egunen aurrekari, Maldan beherak 50 urte betetzen zituen urtean. Zenbat Gara eta Gabriel Aresti Kultura Elkarte sortu berriak Harako Gabriel Aresti Hartaz egitaraua, bere jaiotze egunaren inguruan antolatu zuen, 80 urte beteko zituzkeen urtean eta Gabriel Aresti Euskaltegiak 35 urte bete zituenean. Badira egun jakin batera mugatzen ez diren omenaldiak, urte edo ikasturtean zehar jarduerak antolatzen dituzten omenaldi puntualak, jirak hain zuzen ere. Gabrielen lekuak ikuskizunak jaiotzaren 80. urteurrenarekin bat egiten du, eta urte berean Oskorrik abiatuko zuen Gabriel Aresti bizsitan (sic) jirari taldearen 40. urteurrena gehitzen zitzaion. Maskaradak eta Oskorrik elkarlanean Harrizko Aresti hau eta Kaio Luma Zikina antzezlanek, ostera, ez dute urteurren hauekin bat egiten, 1986 eta 2001ean antzeztuak izan ziren. Urteen aukeraketak, berriz hiru mugarri nagusi irudikatzen dute: jaiotza, obra eta heriotza, bizitzaren hasiera eta bukaera dira ospatzen direnak –gizakion ekintza administratibo nagusiak direnak–, tartean obrak agertzen diren bitartean. Santutegi 205 katolikoan egun guztiei santuren baten heriotza-martirioari dagokion bezala, efemeride zibilak era analogoan jasotzen ditu arlo diferenteetako pertsonaia beneragarrien jaiotze eta heriotze-egunak gertakizun historikoen egunekin batera. Aurreko atalean jorratutako kronotopoetako gertakizun nagusiak kontutan hartuta, efemerideaz gain, Arestiren biografiak hagiografiaren egitura analogoa har lezake, hagiografiako pausu nagusiekin konparatuta (Sáenz Herrero 2008, 833–834). Lehen pausoa da bere biografiarekin analogiarik ez duen bakarra: Jaiotzaren aurretik, ez ohizko bisio edo gertakizunek izaki berezi baten etorreraren berri ematen dute. Hurrengoak, ostera, bete-betean dira kontatutakoen analogoak. Haurtzaro eta gaztaroa, santuak santutasunerako aurretiko joera du. Arestik bere dohain poetikoa azaltzen du, bere ikaskideei maitasun poemak idazten laguntzen die. Gainera, etxean ikasi ez duen euskara bere kabuz ikasteari ekiten dio, 12 urterekin (Zelaieta 1976, 13–16). Erderismos eta Gero eskuz kopiatzen emango ditu ordu luzeak liburutegian. Perfekzio-bidea, santutasun nahiak perfekzionatze-prozesu batera darama santua. Euskarari dagokionez, “arraultza frijitu parea” eskatu nahian “arraultza elia gaimelduta” eskatzerakoan komunikazio-zailtasunez jabetuta, purismoaren kontra eta batasunaren alde egingo du, euskararen gaineko ikerketa sakonak eginez. Mendebaldeko literatura garaikidearekin bat datorren literatura egingo du, Maldan behera eta Harri eta herrin euskal literaturan bi haustura eginez –batzuk bata ala besteek bestea azpimarratuko dute–. Poeta prestuaren hautua egingo du, poeta doilorraren kontra; horrek poeta madarikatu bihurtzen badu ere. Aldi berean, euskal literaturak zituen hutsune guztiak betetzen saiatuko zen, bere poltsiko eta osasunaren kaltetan. Euskararen arloan, Euskaltzaindian sartzen da, Krutwig eta Irigoienen joerei jarraituz. Literatura arloan, La Concordiako tertuliakide dabil, Blas de Oterorekin batera. Pasioa, heriotza sufrikarioaren eskala goranzko baten ostean etorriko da. Bere egiekiko fidel, bere iritzi politikoak zein euskararen alde egindako lanak, zenbait sektoreren bazterketa ekarriko diote: irainak eta boikota sufrituko ditu. 1973tik aurrera gaixo egongo zen, 1975ean 41 urterekin hil arte. 206 Heriotzaren ostean, gorpu santua ehorzten da, orduan post morten mirariak egingo ditu. Hil zenerako merezi zuen errekonozimendurik jaso ez bazuen ere, apurka-apurka arlo ezberdinetan egindako ekarpenak baloratzen dira gaur egun, euskara batuan eta euskal literaturan berritzaile nagusietako bat izan zela dudatan ez dago. Arlo hau ikerketa honi ez badagokio ere, efemerideak zein biografiak santutegi eta hagiografiarekin duen antzekotasuna azpimarratu nahi dut, erlijio zibileko elementu gisa aritzeko prestuak dira eta. 3.2. EUSKAL KULTURAKO TOTEM Erlijio katolikoaren ildoa agortuta, azken batean bizitza sozialaren errefrakzio sinbolikoa den bizitza erlijiosoko forma elementalekin dituen kidetasunak aztertuko ditut. Durkheimek erlijio totemikoan identifikatu zituen forma elemental hauek. Oraingoan, baina, ez gaude klanetan oinarritutako elkartasun mekaniko baten aurrean, beraz, zenbait ezaugarri ez datoz guztiz bat totemaren deskribapen klasikoarekin. Totema gizarte kapitalistan zirkulazio eta kontsakrazio gatazkatsuan ari den elementu gisa aztertuko dut. “Gauza sakratuen prototipoa” (Durkheim 2008, 197) bada, sakralizazioak erritoen eta irudikapenen errepikari zor dio bere eraginkortasuna: Agertokiaren zentroan kokatuta, adierazgarria bihurtzen da. Bertan bizi diren esperimentuak finkatu egiten dira, hura baita adieraz daitekeen objektu konkretu bakarra. Asanblada barreiatu ostean ere gogorarazi egiten ditu, bizirik dirauelako, kultu-tresnetan grabatua, arroka, ezkutu eta abarretan. Hari esker, orduan sentitutako emozioak iraunkor bihurtzen dira eta etengabe berpiztu egiten dira. Berak zuzenean inspiratuko balitu bezala. Gainera, emozio haien erreferentzia-puntua bihurtzea baino gauza naturalagorik ez dago, taldean partekatuak diren neurrian, soilik partekatua den objektu bati eslei dakizkielako [emozioak]. Eta enblema totemikoa da baldintza hori bete dezakeen bakarra. (Durkheim 2008, 350)49 207 Era honetan, erraz uler daiteke harreman sozialak naturaz gaindiko harreman bihurtzeko duen alkimia (Bourdieu 2006a, 36), baina errepika horietan erlijio produktore eta kontsumitzaileen arteko asimetria kontutan hartuz gero totemaren izaera anitza atzeman liteke. Izaera sakralari, zeinu ideologikoaren izaera gainjartzen zaio, totema agertu egiten den errepika bakoitzean elementu berrituak ageri dira, beti gizarte-gatazkaren errefrakazioan ematen baita (Voloshinov 1992). Beraz, Durkheimen definizioarekiko dialogismoa eta aniztasunaren ildotik aldendu beharra dago totemaren izaera eguneratu honi erreparatzeko. Ez du klan bat izendatzen, baina euskal kulturaren arbola genealogikoan arbaso da askorentzako. Freuden definiziora gerturatzen da zentzu horretan, totemak fratriaren aita hila den aldetik (Freud 1999). Euskal idazle askok eskuhartze zuzena esleitzen diote Arestiri beren idazle-bilakaera eta sostenguan. Berarekin harreman estuena aldarrikatu duten egungo idazle ezagunenak dira horren adibide: Atxaga, Urretabizkaia eta Saizarbitoria. Bernardo Atxagak 70. hamarkada hasieran Arestik Zelaietaren bitartez bidali zion gutunari berebiziko garrantzia ematen dio bera idazle egiterakoan: “Beharbada ni gaur hemen egotearen oinarria” (Atxaga 2000, 45). Gutunean, Aresti Atxagaren Borobila eta puntua argitaratzeko eskaini zen eta idazteko zenbait gomendio eman zizkion. Arantxa Urretabizkaia zein Ramon Saizarbitoriak Lur argitaletxean kokatzen dute haien ibilbide literarioaren abiapuntua, bertan elkarlanean aritu ziren Arestirekin: …hasieratik berehala banandu ziren paperak. Maisu urruna Gabriel Aresti zen, eta maisu hurbila Ibon Sarasola. Hark esaten zigun nola egin behar genuen, eta gainerakoak ahalegintzen ginen hark esandakoa betetzen. (Urretabizkaia 2012) 208 1969an sartu zen Lurren eta Arantzazuko Batzarraren ondorengo h-aren ika-mikak “espainolista” etiketa ipini omen zien bertako kideei. Saizarbitoriak honelako hitzaurrea eskaintzen zion Lau teatro arestiar obrari: Aresti gure zaindari bihurtu zen eta guk, nola ez, eskertu egin genion. Zenbaitek, agian, gehiegi usteko du. Are gehiago, zenbait panfletotan atera izan gara munstroaren akolito bezala. Baina naturala zen, eta eskertu egin behar zitzaion, zeren geure hogei urterekin bear baikenuen sentitu “Jesukristoren edadea” zuen batek kontuan hartzen gindula.(Saizarbitoria 1973, 6) Baina h-a ez zen lubaki bakarra izango, Arestik h-aren alde egin zuen Txillardegi eta Krutwigek beste, baina hura geratu zen “espainolista” etiketarekin, ETAren baitan bertan joera marxistei aurre egiteko joera ezarri zenean, 70. hamarkada hasieran. Ordura arte zenbait sektoretan Aresti eta enparauek fama txarrik eduki ez bazuten ere, orduan arerio berriak gehituko zitzaizkien aurrekoei. Hala dio behintzat, Natxo de Felipek Oskorri taldearen sorreran ere Arestirekin edukitako hartu-emanean kokatuz (Aristi 1985, 52; de Felipe eta Astiz 2013). Joseba Tapiaren Real politik diskoan Arestiren Biba Durango kantuarekin batera –poemaren jatorrizko izenburua Apur dezagun katea zen (Aresti 1964b, 48-52)—Gabriel Arestiren biografia laburra ageri zen, Oskorri eta Arestiren arteko harremana oso letra gutxitan ageri den neurrian esanguratsua da oso: Natxo de Felipek, hemeretzi urte zituela, kantu batzuk entzunarazi zizkion. Hainbeste gustatu zitzaizkion Arestiri bere poemak kantuan non letrak egiten hasi baitzen… eta Oskorri sortu zen. Horregatik ere madarikatu zuten, borrokatu zen, gaixotu zuten. Baina liburuetan ikasia zuen hizkuntza karrikara jaitsi eta euskararen mapan kokatu zigun Bilbo. Asko zor dio kantagintzak Arestiri, Arestik berak Natxori zor dion beste bai. Trikitilarioi ere kendu zizkigun kopla batzuk… Eskaini, alegia. (Tapia, Miner, eta Aranburu 2006) Saizarbitoria, Urretabizkaia, Sarasola eta Kintana bezalaxe, Arestiren inguruan sortu izanak espainolistaren madarikazioa ere luzatu zien. 50 Ez dok amairuko kide askok Aresti musikatu zuten, honela azaltzen zuen Mikel Laboak orduan fama txarrik ez zuela gaineratuz: “Gero hasi ziren prolemak. Beste gauza batzuen artean gogoratzen dut Natxok Arestiren letra bat kantatzen zuela, euskaldunen razismoaren kontra, Agoteen gaia hartuta, orduan iskanbila sortu zen, españolista fama hartu zuten. Aresti amorru izugarrizkoa zeukan PNVrentzako, eta nik uste dut sartu zela gai batzuetan, berak ez zuen menperatzen politika eta istilu horietan hartu zen.” (Mikel Laboa in Aristi 1985) 210 kontaktu estuan omen zeudenei ere espainolista etiketa ezarri zitzaien. Leinuko arbasoaren papera betetzen du hain zuzen ere, eta haren inguruan lagun eta etsaien arteko marra bat marraztu daiteke. Aitatasun hori, baina, posizio-hartze baten moduan irakurtzen da. Garai hauetan, batzuentzako musikari edo idazle ibilbidean laguntzen duen totema den bitartean, besteek espainolistek sorgindutako magia beltzaren eraginpean kokatuko zituzten. Baina egoera hau ez zen luzatuko, heriotzaren ondoren, euskal kultura eta literaturan jokatutako paperari errekonozimendua zabalduz joango zen. Horretarako ezinbesteko baldintza da euskal kulturaren instituzionalizazioa, Gernikako Autonomiako Estatutuak ahalbidetu zituen estatu-tresneria osoa, zein euskal literatura esparru gero eta autonomoagoan eskuratuko duen hausturaren poetaren irudia. Kintanak honela deskribatzen zuen bilakaera hori 1983 urtean bertan: Hildakoak gero goratu egiten direla eta bereziki Arestiren kasuan: Hau, berez, gehienetan egia izaten bada ere, ba dirudi G. Arestiren kasuan inon baino argiago bete izan dela, eta oso idazle gutxi egongo da Euskal Herriko letren historian, hil ondoren, hain denbora laburrean hainbeste fama, txalo eta onartze orokorrik izan duenik. (Kintana 1984, 27) Gauzak honela, Espainiako Sari Nazionala ere irabazi zuen Kirmen Uribek bere egin du Arestiren oinordekotza, nahiz eta harreman zuzenik eduki ez duen belaunaldiko kide izan. Bitartean heldu eskutik poesia liburu ezagunean (Uribe 2001), Zuzenbide debekatuko (1961) karta-jokoari erreferentzia zuzena egiten dio: Duchamp eta Aresti kokatzen ditu elkarrekin xake-jokoan. Arestik bere arbasoak kokatzen bazituen kartajokoan Kirmen Uribek Aresti du bere arbasoetako bat. Sari Nazionala irabazita, Bilboko Aste Nagusira pregoilari deitu zutenean ere Aresti eta Otero edukiko zituen gogoan, idazle bilbotar ziren aldetik (Uribe 2011). Eta Euskaltzaindiak berari egokitu zion euskal olerki antologian, Arestiren poemak aukeratu eta iruzkintzea (Uribe 2010). Gehiago ere esango nuke: Arestiren herri udatiarra zen Eako poesia egunetan Arestiri buruzko hitzaldi edo errezitaldiren bat behintzat egiten dute urtero. Abangoardia kutsua duen ospakizuna da. Produkzio murriztuari dagokion pareen arteko harremana bereziki agerikoa da, publiko eta liturgiagileen arteko harremana elkartrukatzen dute: bertaratzen diren gehientsuenek hitzaldi, errezitaldi edo dagokion jardueran parte 211 hartu ohi dute uneren batean edo bestean. Bertan, Arestiren aktualizazio diferenteetan parte hartze zuzena eduki zuten idazle mordoa topatu nuen. Gune estrategikoa, bertatik egingo dira aita hiltzeko saiakera nagusiak. 2014an Arestiren genero ikuspegia salatuko zuten Iratxe Retolazak eta Danele Sarriugartek (Retolaza eta Sarriugarte 2014); jarduera horietan ohizkoa den Itxaro Bordak ere 2013an ildo beretik kuestionatuko zuen bere poesigintzaren irudi sakrifizial, burges eta misoginoa (Arkotxa, Borda, eta Alberdi 2014). Hil beharreko aita da, baina arbaso komuna delako, oso bereziki poesiagintzan. Zentzu honetan, totem bat hartzeak ez du familiaren soziologiarekin zerikusirik, baina bai literaturaren soziologiarekin. Totema gauza sakratuen prototipoa bada ere, oraingo totem honek zenbait elementu sakral dituela gaineratu beharra dago. Kontsakrazioa hitzak berak sakratuan sustraitzen du errekonozimendua. Hala ere, sakralizazioak debekua behar du inposatzeko (Durkheim 2008, 210), totema erabiltzeko debekuak baino totemak betebeharrak arautzen dituela esango nuke: hori izan daiteke sakralizazio-mailaren neurria. Erritoei erreparatu dakioke betebehar horiek zehazteko, horretarako omenaldiak dira aukera paregabea. Errito hauek totema maneiatu egiten dute norabide ezberdinetan: ofizianteen probokazioa eta inbokazioa dira bitartekaritzaz totema agerraraztea ahalbidetzen dutenak. Probokazioa adituek, testuari esanarazi egingo diotelako, iruzkinaren logika diskurtsiboarekin bat oraindik testuan esan ez den hori baina testuan bertan dena errebelatuko dute (Foucault 2004, 25–26). Honela iruzkinen iturri amaigabe gisa ageri zaigu testua, diskurtso inaugurala balitz bezala, errepika berrituaren beharra duena. Inbokazioa bestelako liturgiagileen kasuan, testua haragituko dutelako. Totema omentzeko, testuak esaten duena baina esan barik dagoena esatea baino, testuari haragitze berria ematea litzateke. Modu asko dago totema inbokatzeko. Arestiren poema bere ahotsez grabatuta entzun liteke, grabagailuaren zintaren marruskaduraren soinu periodiko eta harmonikoan, psikofonia baten antza ematen dio erritoari. Efektiboa oso, Mikel Martinezek Hernanin emandako hitzaldia antzeztu eta poemak tartekatzen diren horietan Arestiren ahots grabatua entzuten denean (Martinez eta Telleria 2012). Noski, besteetan errezitatzearekin nahikoa da. Bilboko Areatzan karpa ipini zuten Harri eta herri osoaren irakurketarako, bertan Bilboko gizarte-sektore ezberdinetako ordezkariek gorputza eta ahotsa jarri zioten liburuari (Bilbo Zaharra Euskaltegia eta Euskaltzaindia 2014). Errezitaldia musikarekin lagun daiteke ala 212 kantaldi bihurtu. Edozelan ere, totemarekin lotzen duen zilborrestea testuaren haragitzea da. Honetan ere mantendu egiten da testuaren izaera sakrala, jatorrizkoa inbokatu beharra dago, errepikaren bitartez egin daitekeen eguneratze propio batean. Inbokatu egiten dutenen artean, testuaren errepikapenerako joera hain da nabarmena zeinetan obra berri bat eraiki nahi den horietan testuekin collage bat osatu egiten den. Hauxe izan da, hain zuzen ere, Maskarada antzerki taldeak (Panera Mendieta 2001; Panera Mendieta 1986) zein Gabrielen Lekuak ikuskizunean egin zuena (Urrutia et al. 2013). Harrizko Aresti hau zein Kaioluma zikina –lerro batzuk kenduta—osorik dago Arestiren testuetan oinarritua: hitzaldi, ipuin, antzerki, artikulu eta poemen atalez osatzen dute obra osoa. Gabrielen Lekuak ikuskizunean genero ezberdinak taularatzen dituzte: Rafa Ruedak poemak musikatzen dituen bitartean, Guillanek testuak deklamatu egiten ditu; horrek ipintzen ditu aportazio berrien baldintzak: Lurren istorioa eta Andoni Egañaren bertsoak. Aresti lako poeta sozial izan nahiean, Lurren antzerki-lana da antzeztu egiten dutena. Bi maila bereiztuak ageri dira beraz, batetik testu errezitatu edo kantatua, imitazioa bestetik. Betebeharra, diot, zorra kitatu edo garbitu beharra dagoelako. Bere heriotza kapitaliza daitekeen sakrifizio bihurtu da, kapital hori bizidunek fideikomisoan aldarrikatzen duten neurrian zertuko den harremana da (Sánchez Ferlosio 2007, 308–309). Sakrifizioa lehen aipatutako santifikazioaren ildotik doa eta Arestiren oinordekoei egokitu zaie zorra dagokion pertsona eta erakundeari eskatzea. Xabier Kintanak honela eskertzen zion Gerediaga Elkarteari 1983ko Durangoko Azokan irekiera hitzaldia hari dedikatu izana: Eta honetan, alde batetik, ezin ukatuzko zor kolektiboa garbitzen ari garela agertzen da: literatur zorra, alde batetik, bere lanak argitaratzean, bere denborako herrikideak baino aurreratuagorik zebilelako, askok ulertzen ez genuelako, beraren lanari euskara txarrean egindako poema zoroak eta eritziz. Bestetik, gainera, nortasun korapilatsu, aberats eta agerrera nahiz burrukalaria zuen euskaldun heterodoxo batenganako gizarte-zorra ere bai, bera, askotan, gehiegitan, beraren ideologia gaizki –eta inoiz apropos– ulertuaren kausaz, publikoki iraindu egin genuelako, espainolista etiketarekin. (Kintana 1984, 27) 213 Zor kolektiboa da Kintanak aipatzen duena, gizarte osoak Arestirekiko dukeena delako. Gizarte osoak haren literatura lanei zor diena. Honek, ezinbestean, literatura gizartearen ondarea delako, eta ondare horren baitan aurrera egin izana berari zor zaiolako. Hau dena uler liteke omenaldia totemari eskaintzen zaion ordain gisa ulertzen den neurrian. Omenaldia eskaini behar zaio baina omenaldia ez da sekula behar bestekoa izango, Arestik berak ez zuelako omenaldirik nahi: Harenganako kontzientzia txarra garbitu beharrak, berarekin hain ondo ez ginela portatu pentsatzeak, beraz, obligatzen gaitu, nolabait, bizi zenean ukatu genizkionak orain, hil eta gero, opatzera. Eta berau bere Herriagatik hainbeste lan egin eta bere herrikoen kritika gaizto eta desegokiengatik hainbat sufritu behar izan zuen persona honen kasuan, gutxienik, penagarria bada ere, pozgarri bezain kontsolagarria ere bada, azkenean, geure okerra aitortzen diogula ikustea, orain luzatzen zaion eskua eta eskaintzen dizkiogun besarkadak jadanik pertsonalki ezin hartu dituen arren. (Kintana 1984, 28) 1985ean Txomin Barullo konpartsako Mintza Barullo taldea izan zen beste lagunekin omenaldia antolatzen aitzindari51. Bere omenez haritza landatu zuten Bilboko Casilda Iturrizar parkean, horrekin batera harri batean Irrintzi gorri batekin (Aresti 1964b, 62) poema idatzia ipiniz. Garai hartarako, Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak ez omen zekien Aresti nor ote zen eta ez zioten omenaldiari sostengurik eman. Handik gutxira Udalak harria tokiz aldatu zuen eta 2005ean haritza erauzi, bertan obrak egindakoan. 2008an Bilboko Alkatearekin batera, estaldura instituzional osoz, haritza eta harria birlandatu zituzten. Urtebete beranduago antolatu zion Udalak omenaldia, berandu ibili izana leporatuko zioten askok Udalari. Honela ematen zuen jardunaldien berri Egin egunkariko kultura kronikak: Iaz Arestiren heriotzaren hamargarren mendehurrena ospatzen zela eta Bilboko Udalari ahaztu (edo) egin zitzaion oroitgarria aurtengo udazkenerako utzi du. Aste honetan bertan hitzaldi ugari prestatu dira, joan den urtean Mintza 214 Barulloren memoria onari ahantzi ez zitzaion antolakuntza haren pareko zeozer muntatzeko asmoz, zeinak Bilboko Banketxeko aretoetan emango ziren. (…) Dena den, bestelako ekintzarik mereziago zuen euskal poetak, batez ere eztakit-zein kale eta frontoitan bere izeneko plaka distiratsu batzuk paratzea baino! (Egin 1986) Ahaztu izana leporatzen bazaio Udalari, omenaldia egin egin behar zutela da aintzakotzat hartzen dena. Oraingoan ere, zorra da kitatu beharrekoa. Eta 2008ko omenaldi hartan Azkuna Alkatea zeremonia-maisu ibili bazen ere hari ere, antzeko jarrera leporatuko zion lehenago Julen Gabiriak. Farolillo de Papel Saria eman ziotenean, parean zuen Iñaki Azkuna Bilboko Alkateari “eztenkadatxoa” zelan bota zion azaltzen du Gabiriak bere blogean (2005). Gabriel Arestiri errespetu handiagoa eduki behar ziola aurpegiratu zion. Azkunaren txanda heldu zenean honela erantzun omen zion gaztelaniaz, haserre: … nik kasu bera egiten diot Unamuno, Otero eta Arestiri, ezagutzen ez nuen Galdakaoko gazte horrek esandakoaren kontrara (Gabiria 2005)52 Unamuno, Otero eta Aresti –azken urteotan, Ángela Figuerak hiru gizonezkoen parean jartzekoa dela dirudi– dira Bilboko literatura panteoiko jaun eta jabe. Esparru politikoaren arauen galbahetik pasata zera da Alkateak erantzuten diona: “Bilboko ondarea zaintzen dut nik eta horregatik Aresti beste zaintzen ditut Otero eta Unamuno”. Bilboko hiri brandingarekin harremanetan dago honakoa, gero azalduko dudan bezala. Behar beste omentzea zuzena ez bada, gehiegi omentzea profanazio gisa uler daiteke, ez dagokionak apropiatu egiten duelako. Askok erabilera interesatua egozten diete ordezkariei, esparru politikotik totema bata ala bestearen alde kokatzea: … haren memoriaren gainean alderdikeriak eta interes tribalak altxatzen dira (Giménez Pericàs et al. 1999, 67)53 215 Hala ere, totemak Bilboko zenbait tokitan bere azaleratzeak ditu. Mintza Barullok kokatutako harri eta haritzari Esperantza kaleko eta jaio zen etxeko plakak gehi dakizkieke. Zorrotzan ere, Zorrotzako portuan aldarrika poema kokatu zuen Udalak, Zorrotzako Auzo Elkartearen eskaerari erantzunez. Txakurren txizek profanatu ohi dute totema, horregatik eskatu zuen Auzo Elkarteak tokiz aldatzeko (Zorrotz Morrotz 2012). Eako moilan ere oroitarria dago bere omenez, bertan poesia egunetako zenbait jardueren eskenatoki bihurtua. Irudia 4. Arestiren omenezko oroitarriak, Bilboko Zorrotzan eta Kasilda Iturrizar parkean Iturriak: (Gara 2008; Zorrotz Morrotz 2012) 3.3. UNAMUNO, OTERO ETA ARESTI BILBOKO HIRI-BRANDINGEAN Zenbait liturgia zikliko eskatzen duen totemaz gain, Gabriel Aresti marka-irudia ere bada. Izena bera 1978tik institutu bati eta 1982tik euskaltegi bati lotuta ageri da. Omenaldia ere bada izen hori ematea, baina izendaketa ez da inolaz ere horretan agortzen. Gabriel Aresti identifikatzaileak gainerako identifikatuekiko dituen bereizgarri guztiak artikulatzen ditu, hau da, institutu eta euskaltegietako elementuetako bakoitza batu egiten ditu: ikasleak, egoitzak, materiala, dokumentuak, 216 e.a. Baina branding honek ere hondakinak zuzentzen ditu identifikatzailearengana: Gabriel Arestiren errepika bermatzen du identifikatuaren ekintzetako bakoitzean. Batetik, errekonozimendua ziurtatu egiten du: identifikatu eta identifikatzailearen elkarrekintza ziurtatzen den esparruetako bakoitzean Gabriel Arestik institutu edo euskaltegi bati izena emateko baduela behar besteko meritu. Bestetik, identifikatuak aise lotu liteke Gabriel Arestiren adieraziekiko. Hauxe da Euskaltegiak urtero egiten duena, Gabriel Arestiri dedikatutako astea antolatzen du. Euskara ikasketa formala euskararen erabilpenarekin lotzearen aldeko pedagogia darabilen Euskaltegiak aste honetako jardueretan aukera ederra edukiko du horretarako. Publikoari zabalik badaude ere, kantaldi, hitzaldi eta txango kulturaletara ikasleak dira batik bat doazenak. Bilboko Udalaren egoera, ostera, bestelakoa da. Aresti ez da identifikatzaile nagusia, izatekotan hura Bilbo da. Hala ere, Bilboko Udalak zorra kitatzeko betebehar hori bertute bihurtzen jakin du edo, hobeto esanda, identifikatzailea erabili izanak apurkaapurka bere branding programan birziklatzeko aukera eman dio. Udalak 1986an antolatu zuen totemari omenaldi atzeratua, eta urte hartantxe sei urte arinago martxan jarritako Bilbao Hiria Ipuin Sariak Gabriel Aresti gisa birbatailatu zituzten. Aurreko urtean, itxiko zuten Euskalduna ontziola enblematikoa, Espainia Europar Elkarte Ekonomikoan sar zedin bete beharreko baldintzetako bat omen. Bitartean, industria birmoldaketaren hau eta bestea eguneroko gosaria zenean, Bilbon Arte Garaikidea bere baitan hartuko zuen Kuboan pentsatzen ari ziren, proiektua orduko alkatearekin hondoratua, Guggenheim Museoaren proiektuari ekingo zioten (Zulaika 1997, 30–31). Sariketek idazleari literatura esparruan jokatzeko zenbait baliabide dakarkiete irabazleei, liburuaren argitalpena eta diru-laguntza batik bat. Horretaz gain, esparru literarioaren arauekin bat datorren neurrian –eta bereziki, merkatuaz bestelako irizpideak aldarrikatzen diren neurrian–, errekonozimendu tresna egokia izango da, kapital sinbolikoaren objektibazioa arrakastatsuago agertuko da. Gabriel Aresti Saria bihurtu baino lehen, Bilbao Hiria Sariak hasiera ezin hobea eduki zuen, esparru politikoarekiko eta euskal kultura esparruarekiko autonomia aldarrikatzen, gaztelaniazko saria Epitafio del desalmado Alcestes Pelayo ipuinari eman eta mila ale argitaratu ostean, Bilboko Udalak erretzea agindu zuenean, “hitz zikin” eta “takoak” 54 Sarrionandiak Euskadi Saria 2011n jaso zuenean gertatu zen bezalatsu: horrek arrazoi barik utzi zituen Utikan Euskadi Sarietako bultzatzaileak (Zaldua 2012, 51–52). Iturria: (Zarranz eta Vázquez 2012) Bideoa Gabriel Aresti Sarian ipintzen du arreta, parte hartze zabala dela eta, Gabriel Aresti inoiz baino biziago dagoela azpimarratuz. Honela zioen off ahotsak, ekitaldiko plano ezberdinak: 150.000 orrialde inprimatu, 2.723.000 hitz, zeinak, batuta, letren munduak Gabriel Aresti euskal idazlearen memoriaren omenaldiari zentzua ematen diote. Eta historien forman datoz, 1.500 guztira. Bere izena daraman ipuin lehiaketa hogeita bederatzigarren ediziora heldu da, nazioarteko parte hartze oso altuarekin. Bilboko Alkateak, Iñaki Azkunak, zeremonia maisu ziharduen, Ibone Bengoetxea Kultura Zinegotziarekin batera. (Zarranz eta Vázquez 2012)55 Harreman zuzena egiten da aurkeztutako lanen, sariaren arrakastaren eta Gabriel Arestiren omenaldiaren artean. Nolabait, orrialde eta hitz horiek guztiak “letren munduak” Arestiri eskaintzen dioten dohaina da, orrialde eta hitzen potlacht batean. 219 Protokoloak ondo mugatutako erritoan, Bilboko alkatea erdian dago, Alkateordea eta Kultura zinegotziaren artean. Haien parean, dantzari batek aurreskua dantzatzen die autoritateei, ezkerrean Bilboko Txistularien Udal Bandaren melodia jarraituz. Eskuinean, sarituak dauzkate zain, beren lekutik Alkate, Alkateorde eta Zinegotziarengana gerturatuko ziren hauen hizketaldiaren ostean, banan bana, hauek agurtu eta Saria jasotzera. Atzean Gabriel Arestiren irudia eta izen idatzia, Sariaren deialdiaren irudi eta izena ere honakoa. Bideoan ekitaldiak aurrera egiten du off ahotsarekin batera, Ibone Bengoetxea Kultura zinegotziari elkarrizketa laburra eskainiz. Bitartean, ez da aurreskurik entzuten, Russian Red taldearen They don’t believe abesti txatxua, arina, entzun daiteke atzean hizketaldien pistak bukatzean, isiltasuna ordeztuz. Txatxua, arina diot, nolabait Soziedade sekzioei dagokion musika delako, bihotzeko prentsako aurkezpenena. Soziedade hori Bilboko Udaletxeko Saloi Arabiarrean egiten da, Udalak harrera ofizialetarako maiz erabiltzen duen gelan. XIX. mendeko Gortearen irudi eguneratua izan daiteke, Soziedadearena, idazleen mezenazgoa Gortean erabakitzen zenekoa (Bourdieu 1995, 83). Eta, neurri handi batean, horixe bera da, Udalak bere sariarekin idazleen lana bultzatu egiten duelako. Lehen Azkuna Alkatearen esanak ekarri baditut, Arestiri Unamuno eta Oterori beste arreta eskaintzen ziola alegia, oraingoan Bilboko Udalak hiru idazleek osatzen duten harremana argitzeko egoeran gaude: hiru izenok Bilboko literatura panteoi bat osatzen dute. Hirurek trataera instituzional parekidea eskuratu dute urteak aurrera egin ahala. 1999an Miguel de Unamuno Saio Sariak ere antolatu ziren eta 2007an Blas de Otero Poesia Sariak jarri ziren martxan, izen bereko fundazioarekin elkarlanean. Egun, Guggenheim Museoa da Bilboko brandingaren irudi zentrala, turismo eta artelanen nazioarteko zirkulazioan saretutako gunea, Unamuno, Otero eta Aresti hirukoa txanponaren beste aldean ageri dira, Bilbok berezkoa lituzkeen ezaugarri historiko-lokalak. Guggenheim laugarren une-gune gisa ageri da. Gainera, 2000tik aurrera hiru idazleei “egun instituzional” bana eskaintzen zaizkie, 2007ko etenaldiekin, beren jaiotze egunean alegia (Bilboko Udala 2001, 115; 2002, 132; 2003, 137; 2004, 164; 2005, 116; 2006, 123; 2007, 116; 2010, 65; 2011, 99; 2012, 108; 2013, 56). 2009tik aurrera hiru idazleei Ángela Figuera gehituko zaio, oraindik Saririk opa ez bazaio ere, hiru gizonen patua edukitzeko joera argia du. Paralelismoaren adibide, 221 Souvenir dendetan ageri ez badira ere, Bidebarrieta Kulturguneak azken urteotan antolatzen dituen jardueren difusioa egiteko postalaren formatua aukeratu du. Postalak liburutegi, auzo etxe, antzoki eta bestelako egoitzetan topa litezke –Sarien deialdiarekin batera, adibidez—horretarako prestatutako apaletan, erosoak dira hartu eta poltsiko zabal batean gordetzeko. Postala izanik, zenbait elkarteri postaz bidaltzen zaie. Honakoa Bilboko kultura elkarte bati heldutako postala da. Irudia 7. Gabriel Arestiren Egunaren berri ematen duen postalaren bi aldeak, 2014 Postalak Bidebarrieta Kulturgunearen zigilu nagusia dira antolatzen dituzten jarduera mordoaren berri emateko. Honetan bezala, alde batetik, jardueraren berri ematen du irudi eta guzti, ifrentzuan jarduera edo jardueren ordutegia eta parte hartzaileak azaltzen diren bitartean, bidaltzaileak zuzendu nahi duen idatzia ageri ohi den tokian. Eskuinean ere tarte zuria uzten du, antolatzaileen logoen gainean. Espazio zuria, edonori zuzentzen zaion gutuna delako. Postaz bidatzen den kasu horietan, ostera, hartzailearen datuak agertuko dira dagokion frankeo-zigiluarekin batera. Turistek Guggenheimenen postalak erosiko dituzten bitartean, Bilboko Udalak hiritarrei honelako postalak zuzentzen dizkie. 222 2002ko Arte eta Kulturaren III. Topaketetan hiru poetak omendu zituzten hainbat eragilek. Bilboko Kultura zinegotziak jardunaldiko edukiekin argitaratu zen liburuan hiru idazleek Bilborekin izan zuten lotura adierazten zuen, honako galdera honetatik abiatuta: “Bilbo bera al da Unamunok, Oterok eta Arestik bizi zutena? Bilbo bera al da euren irudimenean osatu zuten eta euren lanetan islatu zutena? Zalantza barik, ez.” (Sabas Olabarria 2003, 8). Unamunorena Bilbo “burges txikia eta merkatariena” litzateke, “azken karlistada osteko Bilbo liberala”. Oterorena aldiz, burgesia handiko Bilbo, Europari zabalik dagoena. Eredu horren gainbehera ere hartzen du, 29ko krisia eta gerra zibilarekin, historia bere gain hartu nahian dabilen “hirugarren eta migrazioetako proletario” industrialari tarte berria zabalduko ziona. Arestirenak Oteroren ildoari jarraituko lioke, baina bide berriak zabalduz: Arestirentzat, Bilbo infernu degradatua da azkenean eta salbazioa ezin da bere baliabideetatik etorri, bere bazterretatik baizik, ohitura batzuen funtsetik eta kapitalismo eroak eta boterearen konplizeen den emigrazioak estalitako herri baten funtsetik. Euskal Herria, hortaz, harrizko herria da eta bere gainean ezarri behar da etorkizuneko fedea, gizarte-klasearen ikuspuntu hutsak baino harago doana eta arrazazko eta bertoko elementu bat sartzen duena. Bilbo bere bazterretan sortu den eta hiri bere jatorrizko sustraietara itzuliko duen iraultza horrek estaliko du. (Sabas Olabarria 2003, 9) Hiru garai eta hiru guneen loraldirako: karlisten oldarraldiak gainditu dituen Bilbo liberal burges txikia, Zazpi Kaleetakoa; Abandoko elizatea bere Zabalgune bihurtu eta akumulazio finantzaria eta industrializazioei ekingo diona, Bilbo kapitalista eta proletarioa; eta Bilbo periferikoa, auzo altu baina baxuena, garapen horren azpian geratu diren txabola zein baserriena, infernua. 3.4. ZINIKOEN MASKARADA Maskarada taldeak Arestiren ika-mikak taularatu zituen –Euskaltzaindia, La Concordian besteak beste—eta publikoko txapel erraldoidun abertzale batek gogor iraintzen du “marxista”, “espainolista”. Jarraian, Arestiren pertsonaiak Nire izena errezitatuko zuen, poemaren bukaeran desagertu egiten da atriletik. Publikoak txalotu egiten du obra 223 amaitu delakoan eta, segituan, aurreskua jotzen duten bitartean, sudur luzedun politikaria taularatzen da. Eskerrak gaztelaniaz zein euskaraz eman ostean, Arestiren omenezko diskurtsoa ematen du gaztelaniaz, atriletik. Diskurtsoaren interpretazioan zein testuan EAJko Alkate edo Zinegotziaren parodia atzeman liteke. Aurreko atalean aipatutako Bilboko Udalak egindako omenaldien parodia egokia dirudi, erabiltzen diren klitxeen kateatzearen bitartez, ezer gutxi esan esaten dela ematen da aditzera: “apal baina hunkigarria”, “gure euskal poeta handiari”, “merezi duen, internazionala izateraino, oihartzuna eduki dezan”… Poetarekin duen harreman estua Gabriel Aresti kalean bizi izanarekin lotzen du. Horrek publikoaren barrea eragiten du, publikoaren eta obraren arteko konplizitatearen ondorio. Ezagutza asimetria dago politikariaren eta publikoaren artean, azken honek Nire izena poema entzun berria du, politikariak bizargile hordiak esango lukeena errepikatu egiten du. “Bilbaino” eta “vasco” hitzen errepikapenak ere, klitxe gisa ageri dira, publikoaren konplizitatea barrez agertzen delarik, omenaldiaren eta omenduaren arteko lotura azpimarratu nahian: “Benetako ohorea da niretzako, bilbotar gisa eta euskaldun [vasco] gisa” da politikariaren abiapuntua, jarraian Aresti “gure euskal poeta handia” gisa kalifikatzeko, jarraian “eta bilbotarra” gaineratuz. Hurrengo urtean omenaldi handiago bat egitea proposatuko dutela eta, “jai handiari” “euskal” (vasco) hitza gehituko zion. Ohizko liturgia ere aipatu egiten du, gehiago ez luzatzeko aitzakian: ohorezko aurreskua eta “euskal” sukaldariak prestatuako luntxa. Jarraian Nire aitaren etxea poema aurkeztuko zuen. Eta honetan ere, ohizko aipamenak ageri dira, euskal literaturako maisulana dela, 63 hizkuntzatara itzulia izan dela, e.a.57 Politikaria poemaren errezitaldia bukatutakoan, Aresti berriro agertuko zaio alde batetik, Hernanin emandako hitzaldia (Aresti 1986f) inbokatuz: 224 Bai, nire aitaren etxea defendituko dut, baina batez ere abertzale diruzaleengandik, produkzio bideak sozializa daitezen debekatzen duten sozialistengandik eta herrien autodeterminazioa ukatzen duten demokratengandik. Politikariak, bigarren planora desplazatuta, kortinen atzeko aldera begira zer gertatu ote den galdetuz bezala alde egingo du. Jarraian, Bartzelonako hitzaldian abertzaletasunari egiten zion kritika azaldu egiten du. Honela bukatzen du hitzaldia, ondoren Beira fina poemaren atal batzuk irakurri eta Oskorrik Kaio luma zikina kantarekin emango zion bukaera funtzioari: Madarikatua izan dadila nire irudia, nire egia, euskal harria ezkutatzeko baino ez badu balio. Aresti euskal harriaren garapenerako mezulari huts gisa ageri da, zentzu horretan gainerakoa akzidentala da, “nire izena” madarikatua izatea baino ez zaio falta. Antzerki obraren bukaera honek Arestiren omenaldiak bultzatzen dituzten eragileen zinismoa salatzen du, ideologia dominantearen esaldi tipikoak barregarri bihurtzen dituelako (Zizek 1992, 57), pikaro eta bufoien nobela bezala, masakaradun politikariak konbentzionaltasuna desenmaskaratzeko gonbita luzatzen du (Bajtin 1989, 310–318). Beraz, lehen desenmaskaratzea, publiko aurrean hizketan ari den liturgiagilearena da, barregarri suertatzen dena, Arestiren hitzen eta publikoaren arteko konplizitateari esker. Baina bada bigarren desenmaskaratze bat, Arestiren hitzek berek adierazten dutena. Obra guztian zehar, La Concordia edo Euskaltzaindiako bidailagunak zein Arestiren obretako pertsonaiak maskaratuta ageri dira, politikariaren antzera antzeztu egiten duten antzerkilariak dira, zinikoak. Aresti bera da maskara barik ageri dena edo –hobeto esanda– ohizko pastazko betaurrekoek osatzen zuten maskararekin, 225 aktorearen aurpegi biluzian ageri zaigu. Bigarren desenmaskaratzea Aresti erritualizatuak ezkutatzen duen egia da, euskal harriaren adierazpide diren bere hitzak. Irudia 8. Harrizko Aresti hau, Euskaltzaindiako bilerak taularatzen, 1986 Iturria: (Panera Mendieta 1986, argazkiak) 3.5. ONDORIOAK Arestik bere burua profetatzat zuen, honela bere jarraitzaileak heresiarkak ziren euskal kultura dominatzen zuen Eliza baten aldean. Poeta madarikatuaren irudia ere bere egiten zuen, Malgizon Arestiar gisa sinatzera heldu zen azken urteetan. Sekta erlijio bihurtzen den bezalatsu, euskal kulturaren instituzionalizazioak santifikatu egin du, berak egindako apustuetako bakoitza berretsiz. Arestik bere presentzia heriotzaren ostean luzatu egin du totem bihurtu ahala. Aldi berean, Bilbo industrialaren gainbeheran, Bilboko Udalak Unamuno, Otero eta Arestin 226 topatu ditu Guggenheim Museoaren konpentsanzio sinbolikoa. Totem ala brand izan, bi elementuek anbibalentziaz jokatzen dute, hori baita aniztasunaren kudeaketarako ezinbestekoa. Ulermen bikoitzaren efektuari esker (Bourdieu 2006a, 58) Aresti adierazleak adierazi ezberdinak har ditzake bere gain zirkulatu ahala, Aresti “izendatzaile zurrunak” egiten du hori posible: elementu ezberdinak izen horren inguruan artikulatzen ditu. Honela objektua baino gehiago den objektua izenda lezake Arestik (Zizek 1992, 137). Liturgiagile batzuk idatzita zegoen baina agertu ez den horren gainean iruzkinak egiten dituzten bitartean, besteek bere testuen collageak osatuko dituzte. Marka gisa, identifikatzailearen zirkulazioa ziurtatzen da. Honela, euskal kultura legitimoaren ondare gisa ageri da, errekonozimendua merezi duena. Errekonozimendua (reconnaissance) barreiatu ahala adituen posizioa indartuz doa, eta haiengana jo behar da Arestiren gaineko ezagutzak (connaissance) irakurketak berritu ditzan. Totemetik abiatu naiz branding izaera jorratzeko ondoren, baina bi kontzpetuen artean bada Arestiren zirkulazioa bermatzen duen hirugarren aspektu bat, bi elementuak lotzen dituena. Batetik, brandinga merkantziaren dialektika analogoaren bitartez azter daiteke. Aresti irakurtzekoa litzateke (erabilera-balioa), baina aldi berean zirkulazioan jarri beharreko izena da, kalea, eguna eta saria merezi ditu bere omenez, bere trukebaliogatik. Honen gaineko lehen ondorioa, Bourdieuk aztertutako ondasun sinbolikoen ildotik uler daiteke: Aresti irakurtzeak ondasun sinbolikoen merkatuan baliodun ondasun bihur daiteke (Bourdieu 1997a), irakurri duen horren gorputzean. Honela, zita aproposa ekarri ahalko du uneren batean –berak ez zuela Bilbon kale batek bere izenik eduki zezan– edota bestelako disposizioei esker bere poesian esan barik baina esan zuen horren gainean hitzaldi bat eman. Eta honakoa ez da gehiegi aldentzen Arestiren totem izaeratik, errito jakin baten bitartez maneia daitekeen totema izaki (irakurketa, azkterketa, batik bat) profanazioa errito horren jarraipen okerrari legokioke irakurketa okerra, bortxatua edo irakurri gabekoa dela esan daiteke–, autoritate sazerdotala dudatan jar dezakeena edota heresia berriak sor ditzakeena. Baina bada beste ondorio zabalago bat, eta bere ondorioak mundu euskaltzale edo literaturzaletik oso haratago kokatzen dituena, Marxen merkantziaren fetitxismoaren erdigunean dena, hain zuzen ere (Marx 2008, 87–113). Aresti omentzeko behar besteko balioa duela gaineratzen den neurrian, Arestik ezkutuko edukiren baten promesa barreiatzen du etengabe, mozorroa kendu beharra duen sintoma baten gisan. 227 Honela deskribatzen ditu Zizekek Marxek merkantziaren gainean eta Freudek ametsen gainean deskubritutako sintomen parekotasuna: Bi kasuetan formaren atzean ezkutatzen omen den “edukiaren” gaineko berez fetitxista den lilura saihestu nahi da: analisiaren bitartez argitu behar den “sekretua” ez da formak ezkutatzen duen edukia (merkantzien forma, ametsen forma), forma honen “sekretua” baizik. (Zizek 1992, 35)58 Honetan ere, totemak merkantziaren era analogoan funtzionatuko luke. Durkheimek gurtze totemikoen atzean bizitza sozialaren kristalizazioak zeudela ziurtatzen bazuen, totemak gizartearen izaera arrotza, objektiboa, islatzen du, gizakiak kontrolpean ez dituzten indarren menpean zeudela alegia (Durkheim 2008, 629–631). Sekretuzko harremana ematen da totemaren eta irudikatzen duen horren artean. Analogoa litzateke, Aresti gurtuaren eta gurtzearen atzean eta aurretik dagoenaren artean: bada Arestiren zeozer hainbat eragilek omenaldiak antolatzera eraman duena. Honela, Maskaradak liturgiagile-politikariei interes makurrak, zinizmoa, egozten dienean ere, horren atzetik Arestiren egien erabilera-balioari erreparatu beharra azpimarratuko dute, forma maskaratuen gainetik edukiaren balioa hain zuzen ere. Omenaldia, azken batean, erritual publikoa da. Omenaldiko ikus-entzunezkoa sinestera behartua dago, erritualaren makina sinbolikoaren bitartez, omenaldian parte hartzen duelako (Zizek 1992, 73). 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 231 Kapitulu honetan Arestiren poemen zenbait aktualizazio aztertuko ditut. Horretarako, hiru formazio poetikoek edukitako aktualizazioen inguruan aritko naiz, Arestiren poetikatik errepika gehien eduki duten horiek direlako eta hiru izaera ezberdineko formazioak osatzen dituztelako. Aurrena, Nire aitaren etxea defendituko dut poema ezagunenaren ondotik egindakoa, aitaren etxea topikaren inguruan eraiki eta erreproduzitutakoa. Jarraian, harriaren erabilpen poetikoaren ondorik egina, herriarekin duen gertutasunaren inguruan, fonikaren inguruan. Bukatzeko, Egun da Santi Mamina poema musikatuaren ondotik, melodikaren inguruan, hain zuzen ere. 4.1. NIRE AITAREN ETXEA Lehen poema hau, Arestiren autoretzari lotuta daudenen artean behintzat, poemarik ezagunena dugu. Euskal poesiarik itzulienaren sona du, Oroz Arizcurenek prestatutako 500 itzulpenetako liburuari esker (Aresti 1987). Gainera, 60. hamarkadaren ondoko euskal nazionalismoaren poema paradigmatikotzat jo izan da, nazionalismoaren ikerketa-arloan (Morán 1982; Zulaika 1988; J. Juaristi 1997; J. Juaristi 1999). Poematik aitaren etxea lokuzioa geratu da, maiz errepikatua izateko. Jarraian zenbait kasu hartuko ditut, haien arteko harremanean aktualizazioen nolabaiteko eboluzio baten berri edo, hobeto esanda, sortuz joan diren aktualizazio aukeren berri emanez. 4.1.1. ESTATUTUKO IDEOLOGIA APARAILUAK Aurreko kapituluan aztertu bezala, Gernikako Estatutuaren garapenak Arestiren totembrand izaera ulertzeko hainbat gako ematen bazituen, fenomeno analogoa gertatuko zen Nire aitaren etxea poemarekin. Lehen Eusko Jaurlaritzako gobernuak eta honen girari ibiliko zen Euzko Alderdi Jeltzaleak hainbat gertaerei erantzuteko poemara joko zuen, hegemonia poema honen inguruan osatzera helduz (Sáenz de Viguera Erkiaga 2008, 77). Horretarako ezinbestekoa izango zen Estatutuak osatutako sasi-estatu sare osoa, aparailu hauetatik abiatuko naiz aitaren etxearen interpelazio-gaitasunaz aritzeko. EUZKO GAZTEDI, 1981 LOAPAren tramitazioaren aurrean, lehen Euzko Jaurlaritzak, Karlos Garaikoetxea buru, manifestazioa deitu zuen beste indar politikoekin batera “Estatutua bai, baina osorik” 232 leloa aldarrikatzeko, Bilbon. Deia egunkariak martxari jarraipena eman zion, hainbat argazki eskainiz (Deia 1981). Manifestazioaren aurreko aldetik egindako argazki batean, ume bat ageri da Arestiren poema gogora dakarren kartel batekin. Errepidearen erdialdetik gabardinadun gizonezkoek aurrera egiten dute. Orri berean ageri den ezkerreko argazkiari begiratuz gero, erakundeetako ordezkariak direla jakin daiteke, Lehendakari irribarretsuarekin, beste gizonezkoek inguratuta eta euskal tipografian egindako kartelarekin: “Legelitzarkideak”. Harekin hizketan, erbestean Lehendakari izan zen eta Lendakari zar gisa ezagutzen zen José María Leizaola. Bi lehendakari-belaunaldiak beraz. Gabardina eta gorbatek autoritateak identifikatzen dituzte, gainerako manifestariek bestelako kolore-tonuak agertzen dituzten bitartean. Irudia 9. LOAPAren kontrako manifestazioa, Bilbo, 1981/10/26 Iturria: (Deia 1981) Errepideko argazkian, gizonezko bat argazkilariari begira dago, ezkerrean. Une batez geratu da, argazkilariari begira, atzera joko du ziurrenik, manifestazio buruari tartea zabaltzeko. Txapela buruan eta txamarra beltza soinean –kaikua?–, baserritarra edo euzkotarrez jantzitako gizona izan daiteke. Argazkilariaren ikuspegiaz hurbilago, haur 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 233 irribarretsuak bi eskuekin kartel bati eusten dio, argazkiko gris ñabardurei zuri-beltzeko kontraste perfilatua eskainiz: “LOAPA’ren aurka. Gure aitaren etxea defendituko dogu”, Euzko Gaztedik (EG) sinatuta. Pentsa liteke, autoritateek bezala, gizonak eta haurrak bularrean daramaten pegatinek bat egiten dutela manifestazioaren leloarekin: “Estatutua bai, baina osorik!”. Autoritateen ostean, martxan sartuko da gizona eta honen ondoren haurra. Haurraren kartelak martxaren zioa errepikatu egiten du. Letrak handituz doaz lerroak agortzen diren neurrian, ikuspegiaren ondorioz. Horregatik, “etxea” hitza da azpimarratuen ageri dena. Autoritateek, militanteek eta aitaren etxearen semeek bat egiten dute martxan. Aitaren etxeak belaunaldiak eta kategoria sozialak batu egiten du, etxea gauzatuz. GARAIKOETXEA, 1983 1983ko abuztuaren 26an ur-uholdeak egon ziren Kantauriko kostaldean, euskal kostaldean hainbat hildako, zauritu eta kaltetu eragin zituen hondamendia izan zen. Irailaren 13an Garaikoetxea Lehendakariak adierazpen bat egin zuen hondamendiaren aurrean bere gobernuak aterako zituen neurrien berri emanez. Adierazpenean aitaren etxea zutik mantentzeko deia luzatzen zuen. “Euskal hiritarrak!” formula erabiltzen du adierazpenari hasiera emateko, hartzaileak interpelatu egiten ditu. Subjektuak hiritartu egiten ditu, adierazpenaren edukiarekiko duten harremana ezarriz eta, honekin batera, euskal hiritartasunaren genealogia oso bat martxan jarriz. Lehen euskal adierazlearen definizioaren inguruan aritu banaiz, frankismoan zehar euskal kultura esparruak definizio honetan izan zuen eragin dominantea aztertuz (ikus 1.2.1. Forma eta edukia, 68-71. orr), oraingoan definizio dominantea esparru politiko-administratibotik osatzen dela gaineratu behar dut. Estatutua lau urte eskasetan egon zen indarrean, baina indarrean egon izanagatik, bere efektuak hainbat eremutara zabaldu ahal izan zituen –beraz, honako interpelazio hau aurreko beste interpelazioen kateetako bat da—. Indarrean jarri berria zen testuak honela definitzen zuen euskaldunen izaera: Estatuto honetaz balia ahal izateko, ondoko hauek izango dute euskaldunen kondizio politikoa: Estatuko lege orokorren arauera, Komunitate Autonomoaren lurraldeko edozein udaletan egoitza administratiboa duten guztiak. (Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua 1979, 7.1 artikulua) 234 Udaltartasunean oinarritutako hiritartasuna dugu beraz, Errolda dispositiboaren bitartez erregulatua. Hiritartasunarekin irudi zabalagoari ere egiten zaio erreferentzia, hiritarrek gizartearekin eta estatuarekin duten harremana, hain zuzen ere. Estatutuaren aurretik eta baldintza gisa ari diren 1978ko Konstituzioa eta kapitalismoaren produkzio baldintzak alde batera utziko balira, Estatutuak eta hura posible egiten duen artikulatu osoak bat egingo luke Althusserren ideologiaren hiru tesiekin (Althusser 2003): - “Ideologia gizabanakoek bere existentziarako baldintza errealekin duten harremanaren gaineko “irudikapena” da”, arau-artikulatu osoa gizabanakoen existentzia-baldintzek Administrazioarekin duten harremanaren irudikapena da –eta, beraz, osasun eta hezkuntza sistema batekin, eta eskubide multzo batekin. - “Ideologiak existenzia materiala du”, eta hala da artikulatua praktikan egiten dituzten zein Garaikoetxearen mezua hedatu egiten duten erreprodukzio-forma guztiei esker. - “Ideologiak gizabanakoak interpelatzen ditu, subjektu gisa”, kasu honetan, Lehendakaria da interpelatzen dituena, azken batean, Lehendakariak artikulatu oso hori haragitzen du eta. Adierazpena instantzia horretan existitzen diren euskal hiritarrei zuzendua dago, baina aldi berean Garaikoetxeak subjektu hori aktualizatu egiten du honen edukiari esker. Hasteko, sufritzen ari den subjektua du abiapuntu, hiru biktima talde bereiztuz: “Betirako joan diren lagun maiteen huts itzela sentitzen duzuenok, - “elkarbizitza urteetan zehar ernatutako maitasunez egindako etxea galdu duzuenok, 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 235 - “zuen bizibidea galdu izanagatik babesik gabe, angustitatua sentitzen zaretenok” (Garaikoetxea 1983)59 Hurkoaren bizitzaren, etxearen edo bizibidearen galera jasan duten horiek ditu gogoan, zuzenean kaltetutako hiritarrak. Baina hiritar hauei bestelakoak gehituko dizkio, hiritar enpatikoena. Atsekabeari dimentsio kolektiboa ematen dio, kaltetuak izan diren horiek hiritarren bihotz-buruetan kokatuz. Ofizialak soldaduei deitzen dien moduan, honela deitzen die hiritarrei, ezin du inork sufrimendu hori baztertu: Baina gure sentimentua gehien sufritu duzuenekin badago, bereziki lagun maiteak galdu duzuen horiekin, gure buruan erabat argi geratu behar da inork ezin diola hondamendi honen efektuei itzuri egin. (…) Inor ezin daiteke sentitu tragedia honetatik deslotuta! (Garaikoetxea 1983)60. Hondamendi naturalak, beraz, hiritarrak batuko lituzke. Hiritarrek naturaren mehatxuari aurre egiten dieten komunitatea osatzen dute. Zentzu horretan, hainbat erakunde eta pertsonen lan eredugarria eskertuko du. Hondamendiaren kontrako gerran, ejerzito baten moduko irudia soslaiatzen du: “orduz ordu, beharrezkoa zen postu horietan agertu zareten bolondresen zutabe amaigabe eta anonimoa” (Garaikoetxea 1983). Heroi eredugarriak adibide gisa hartuta, gainerako hiritarren betebeharrak azpimarratuko zituen: Tragediak gure herri osoari eragin dio; haren efektuak guztiei helduko zaizkie, eta lur hau beren etxetzat eta herri hau bere bizitzakomunitatetzat duten horien betebehar solidarioa hauxe da: herrialdea aurrera ateratzeko esfortzu goren, inteligente eta eskuzabala oraintxe 236 bertan bere gain hartzea. Eta erantzukizun kolektibo honek, izan ere, gutako bakoitzaren konpromiso indibiduala exijitzen du, dagokigun lanpostutik hasita. Dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko prest ez dagoena ezin liteke herri honen seme sentitu. (Garaikoetxea 1983)61 Diskurtso nazionalistak beren edukiaren arabera bereizteko joera dago: batetik, nazionalismo etnikoak lurrean lituzke bere sustraiak, familia erreferente nagusi hartuta; bestetik, nazionalismo zibikoak, elkarbizitzaren elementuetan ipiniko luke arreta (Serrano Pascual 1998). Azken honekin bat letozke euskal hiritartasunean “lur hau bere etxetzat” eta “herri hau bere bizitza-komunitatetzat”dutenekin. Hiritarrak bi diskurtsoen inguruan interpelatuak izan litezke eta aginduekin bat ez datozen horiek ezingo dute “herri honen seme” (“hijo”)) izan. Jarraian, gertaeraren unea historiaren bidegurutzean kokatuko du. Ziur da hiritarrek “herri indartsu” gisa erantzungo dutela, aurreko egoera berrezarri eta hobetzeko asmoz: berrikuntza teknologikoak sartzeko aukera zabaltzen du industriabirmoldaketak. Hiritarrak dira, beraz, iragan jasoaren eta eraikitzeke dagoen etorkizunaren arteko bitartekariak. Azken batean, ur-uholdeen ondorioei aurre egiteko neurriak legitimatzeko diskurtsoa da, neurri horiek dira indar performatibo eztabaidaezina dutenak. Hala ere, haratago doa, bere adierazpenari erantzungo diotelakoan: Are gehiago: Hondamendi izugarri honek erraztu duen gizahurbilketak gure herrian elkarbizitzaren oinarri berriak 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 237 berrezartzeko benetako oinarria izan ahal eta behar duela ziur nago. (Garaikoetxea 1983)62 Hondamendi naturalaren aurrean kontsentsu sentimendua indartzen bada (Revet 2012, 162), aurreko antagonismoak desagertarazteko aukera aurrera daiteke. Uruholdeek Euskadi mehatxatzen zuten horretan, “konfrontazioaren alde batean zein bestean” zeuden horiek bat egin zuten ondorioei aurre egiterakoan. Une batez Besteuholdearen erasoladiak Beste-terrorista edo Beste-okupazio indarrak desaktibatzeko gaitasuna eduki zuen. Hiritarrei gizatasun biluzia geratuko zitzaiekeen, eta honen gainean saiatuko zen Lehendakaria hiritar berritua interpelatzen: hiritar enpatikoa, erantzulea eta historikoa: Gure herriak, gaur inoiz baino gehiago, gure energia guztiak herriaren berreraikuntzan kontzentratzeko elkarbizitza barea behar du. Inork ez du zertan uste sendo zilegirik baztertu, ezta berau argitasun eta irmotasun demokratikoaz defendatzeko ezintasuna pairatu. Baina gaur, inoiz baino gehiago, berriz diot, gure gizartean edonolako konfrontazio biolentoak alboratu behar ditugu, besteak beste, gure zeregina, euskaldun guztien ahalegin bateratuetatik abiatuta, nahikoa latza delako berez. (Garaikoetxea 1983)63 Konfrontazio historikoei aurre egin diezaiokeen hiritarra da, gizaki izatera buelta daitekeena, enpatikoa, urak suntsitutakoaren gainetik etorkizunera proiekta litekeena. “Lur honetan bizitza sustraitua sentitzen dugunok” adierazpenak energiak biltzen 238 bazituen –nazionalismo etnikoa– “elkarbizitza” ipiniko du helburu –nazionalismo zibikoa– biolentzia alde batera uzteko deia eginez. Denak inguratuko ditu aitaren etxearen inguruan: Aitaren etxea zutik mantenduko dugu. Inork ezin du zeregin hau saboteatu. Eta inork egingo balu, inork biolentzia eta suntsiketaren bidea aukeratuko balu, jakin dezala, haren berreraikuntzan, era eredugarrian entregatu den herri honen gehiengoa aurrez aurre edukiko duela. Nik zeregin honen gaineko fedea helarazi nahi dizuet. Beste behin, aurrera aterako gara, eta herri zahar honek betikoa izaten jarraitzen duela erakutsiko du, borrokatzeko eta bizirauteko gai. (Garaikoetxea 1983)64 Beraz, aurretik interpelatutako heroi-hiritarrak biolentziaren aldeko hautua egiten dutenei kontrajarriko die. Kaltetuenganako atsekabea sentitzeko eta sufrimendu horri itzuri egiteko debekua agindu ondoren, elkarbizitza baketsurako deia egiten du. Uraren izaera natural eta likidoari aitaren etxearen berreraikuntzaren izaera zibilizatua eta zurruna kontrajartzen zaio. Hiritarrak batu ditu interpelazioaren bitartez, beren energiak biolentziaren kontra eta berreraikutzara bidera daitezen. Edonola ere, interpelazioak ez ditu hiritar guztiak norabide berera bideratuko. Deia egunkariko azalean agertutako berri honetan “Aitaren etxea zutik mantenduko dugu” titularra gaineratzen bazen ere, beste titular batek ETA Militarrak Polizia Nazionaleko kuartelean ipinitako bonba baten berri ematen zuen (Deia 1983, azala). RITORNELO: EDUKIA, ESPRESIOA, INTERPELAZIOA 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 239 Aitaren etxea afektuak zentzu ezberdinetan mobiliza litzakeen ritorneloa da, kasu honetan, gertaera-diskurtsoetan behar bezala bideratuta, Gernikako Estatuaren eta honek sortutako estatusaren alde bideratzen dira. Guattarik ritorneloak afektuak katalizatzen dituen diskurtsoen sekuentzia errepikakor gisa definitzen ditu. Hjemsleven eskemari jarraituz, ritorneloa enuntziazioaren eta adierazpen baten formaren bitartekaria da. (Guattari 1996). Beste era batera esanda, afektuak “enuntziazioaren materia desterritorializatuak” dira (1996, 168), zeinak ritorneloen bitartez mobilizatzen diren, hau da, territorializatuak bilakatzen dira aktualizatzen diren neurrian.65 Hasteko, “aitaren etxea” adierazleak poema baten parte dira, honen ritorneloa hain zuzen ere. Hasieratik agertuta (“Nire aitaren etxea / defendituko dut”), hainbat bertsotan errepikatzen dira, bukaeran berriro ere honen permanentzia ziurtatzeko (“baina nire aitaren etxeak / iraunen du / zutik”). Ritorneloak bere autonomia eskuratuko du, errepikari esker, poemaren afektuak aktibatzeko gaitasuna hartzen duen neurrian. Baina ritorneloa ez da bere aspektu formalera mugatzen, poema oso bati edo, zentzurik murritzenean, lokuzio bati lotuta dagoen neurrian, eduki jakin batzuk daramatza berarekin. Edukiak daramatzan lokuzio gisa, Arestiren poemak ritornelometaforarekiko koherentzia semantiko bat osatzen duen bezala –pinudia, ortua, otsoak, e.a. ritorneloaren errepikak berarekin bat datozen eduki semantikoak dakartza. Zentzu horretan, aitaren etxea espresioak eduki ezberdinetara bideratzen du: poemaren adierazleak –“aitaren etxea zutik mantenduko dugu” zein lokuzioaren esparru semantikoa aktiba ditzake. Azken hau da Garaikoetxeak egiten duena nazio etniko eta zibikoaren arteko kontraposizioa erabiltzen duenean, lokuzioaren inguruan biltzen ditu hiritarren elkarbizitzaren bizileku den aitaren etxea zein hiritarrek sustraien lurra den aitaren etxea. Estatutuaren manifestazioko irudian, haurrak daraman kartelak norabide ezberdinetan bideratzen du aitaren etxea: argazkilariari begira dagoen gizon txapelduna, Lehendakaria edo Lehendakari zaharra. Edukiak haurrak daraman kartelaren egitura diagramatikoan adierazten dira. 65 Guattarik espresioaren ritorneloaren eta edukiaren ritorneloaren arteko bereizketa egiten du, azken honi “makina abstraktu” ere deituz. Lehenengora mugatuko naiz hemen, kasuak adierazleari (espresioari) erreferentiza egiten dioten neurrian aukeratu ditudalako. Iturria: (Aresti 1967a, 21) Nolabait esateko, aitaren etxearen defentsa da gerra zibileko gudariak 89ko ETAko gudariekin lotzen duen haria. Aurrerago ateratako diskoan, Gau iluna amaitu da, euskal preso sakabanatuen gaineko kantan, gau ilunean pasa duen horrek, preso ibili den horrek, aurrera jarraitzeko zioa aitaren etxea zutik mantentzean datza: 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 241 Sakabanaketa / beraien zigorra / ez zaitu isutu / gure aitaren etxea / zutik da / azkenik askatasuna / poza eta beldurra / zer egongo da kanpoan? (Su Ta Gar 1997) Poema aitaren etxea adierazlearen kondentsatua ageri da maiz. Baina zelakoa da aitaren etxea? Ni poetikoak bere sakrifizioa eskaintzen duen horrek zelako itxura eduki lezake? Arestik Euskal Harria argitaratzerakoan, Agustin Ibarrolaren grabatuak txertatu zituen bertan. Horien artean, Aitaren exe eragocia ageri zen (Aresti 1967a, 21). Eragotzia, hesiaz besteldetik ageri den etxe multzoa delako izan daiteke. Objektua ageri da baina subjektua hurbildu ezinik dago eragotzia izan zaiolako. Irudiak eskaintzen dituen irakurketak bat letozke objektu galduarekiko melankoliarekin, Irigoien zein Juaristik egin dituzten irakurketekin (ikus Albia, 178-181. orr). Etxe eragotzia da, baina baita mendi irteera batean amestua izan litekeena ere. Jarraian aztertuko ditudan aitaren etxearen aktualizazioek kantuetan gauzatu badira ere, irudikapen mitikoak osatuko dituzte. AIAPE, 1992 Bittor Aiapek poema txertatu zuen bere lehen diskoan (Aiape 1994), berak idatzitako kantuekin eta 1992ko Arraroa noski Nafarroa Oinezeko abesti famatuarekin batera. Diskoko azalak aitaren etxearen gaineko irudiaren zantzu batzuk eskaintzen ditu. Bertan, Aiape ageri da egur baten gainean eserita, gitarrako akordeei begira. Bere atzean, argazkia sepian, argazkilaritzako lehen hastapenetako irudia. Baserritarrak dirudite, lanaldi baten ostean atsedenean, zelai malkartsuan eserita. Haien tonu argiek kontrastea eskaintzen dute inguruneko sepia ilunarekiko. Adinei erreparatuz, gurasoak eta bi seme izan litezke, hirurak kamerari begira, diskoari begiratzen dugunoi begira. Gizonezkoak errenkada berberean eta ama apur bat beherago. Haietako batek asto bati eusten dio, honek ere gu begiratzen gaitu. Aiapek eseritzeko erabiltzen duen enborrak eta azpian atontzen duten lazto-izpiek argazkiaren sepia kolore bera dute, ingurune berean baleude bezala. Hori bai, berak kontrastatu egiten du bere kolorezko alkandora, bakeroen eta gitarraren bitartez, Oi! estetikarekin bat etor litekeen janzkera garaikidea soinean. Aiape aurreko eta erdialdeko aldean dago, zuhaitz genealogiko bat irudikatuko balitz, semeren baten semea izango litzateke, hurrengo belaunaldiko katebegia. Esan daiteke 242 zuhaitz genealogikoan eserita dagoela eta, beraz, irudiak bere arbasoekin lotzen duela. Baserritarrak dira arbasoak, edo zehatzago esanda, laborariak, ez batitute propietatedun jauntxo itxurarik. Arbasoak guri begira daude, argazkiaren une hilezkorrari begira, etorkizunari, ondorengoei, Aiaperi aurrena, eta guri ondoren. Aiapek ordea bere gitarrari begiratzen dio, akordeekin asmatu nahiean. Atzean dituen arbasoen zurrumurrua Oi! musikan eta kolorez interpretatzen dituela esan daiteke. Zentzu horretan, iragan eta etorkizunaren arteko mugarria da Aiape, bi dimentsioetako sepia eta mundu biziaren artekoa. Iturria: (Berria 2015a, «Bittor Aiape») Baxuaren burrunbak ematen dio hasiera Nire aitaren etxea kantuari, bateria eta gitarra elektrikoa gehitu egingo zaizkio melodia zikliko bat osatuz. Une horretan, Aiaperen ahots nerabeak Arestiren poema kantatuko du, poemaren gorabeherek entonazio eta bolumen aldaketak eragiten ditu. Aitaren etxea zutik iraunen duela errepikatu ostean, “Euskal Herri guztia zutik! zutik!” gehituko dio, aitaren etxea eta Euskal Herria berdinduz. 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 243 Aitaren etxea belaunaldien arteko bitartekaria da. Batetik, arbaso laborariak ageri dira, ez da etxerik ageri, baina bai astoa, lana eta zamaren adierazle, espazioa eta atsedena partekatzen dituzte. Edonola ere, aitaren etxea etxerik gabeko etxea da. Belaunalditopaketa ez da ondarearen bitartez gauzatzen, topaketa biologikoa da. Eta hortik etor daiteke enborraren izaera anbibalente: eserlekua da eta zuhaitzaren atala. Arbasoak Aiaperi xuxurlatu egiten diote eta hark guri “zutik” ipintzeko agindu, borrokarako deia. Jakina, hau ez da diskoko abesti bakarra, baina gainerakoek era analogoan interpreta litezke. Aitaren etxea mendiarekiko era analogoan ageri da beste bi kantetan. Mendia kantan, aro biologiko eta geologikoaren arteko aldea adierazten du. Mendiak mendez mende dirauen bitartean, aliterazioa osatuz, eraikitako etxeak zibilizazioari tartea zabaltzen dio mendia apurka-apurka kimatuz, azkenean dena desagertuko da, baina harezko mendia da iraungo duena. Poeman bezala, mendia da zutik iraunen duena, gizakien etxeen gainetik. Progresuak kantan berriro agertuko da mendia, oraingoan gorputza urdindu eta odol-tantek bizitza ote duten galdetzen dion entitate gisa. Eternitatean proiektatuta, ezer ezaz ohartzen da bukaeran, mendiak itzultzen dion irudia ezer eza da eta. Nerabezaroarekin lot daitezkeen ardura existentzialak ageri dira kantu hauetan zein besteetan. Denboraren ikuspegitik, mendia da entitate iraunkorra, gainerako hutsal bihur lezakeena. Era berean izaera iraunkorra subjektuari dagokion tenporalitatean ere eman daiteke, tenporalitate objektiboan eman ezinezkoa bihurtzen den bitartean. Tenporalitate subjektiboa haurrarena da, hari baitagozkio ametsa, imaginazioa eta etorkizuna: ezer ezaren hiru arrakalak. Espazioari dagokionez, Niaren mugak beti dira kanpotik ezarriak –kartzela, heriotza, lana– eta hauen aurrean, Nia zabaltzeko deia luzatzen du: ihes egin, manifestazioa egin, zutik jarri… Gainerako kantuen argitara, aitaren etxea belaunaldiz belaunaldi dirauen entitate iragankorra da, mendiaren antzera. Aitaren presentzia faktikoa da, fisikoa, umeari etorkizuna eta imaginazioa dagokion bitartean: arbasoen eta indeterminazio zabalaren arteko katebegia. Aitaren etxea zuhaitza da etxea baino, belaunaldiak irudikatzen ditu bere adarren bitartez. Honen iraupena ezinbestekoa dela esan daiteke, baina hala ere egurra mantentzeko deia luzatzen du poema musikatuan, egurra zutik dagoen zuhaitza bezala (“Euskal Herria zutik!”) eta egurra borroka delako, ukazioen kontra. 244 GABI DE LA MAZA, 2002 Gabi de la Maza Youtubeko ohizko erabiltzailea da, euskarazko kanta ugari hartu eta hauekin bideoak osatu eta eskegi ohi ditu, txori kantaria abatar gisa erabiliz. Karaoke formatuan muntatzen ditu bideoak, musikarekin batera igarotzen diren letrak txertatuz. Bere asmo nagusia horixe bada ere, bideoa baliatzen du bertan irudiak txertatzeko, maiz taldeek produzitutako bideoklipak ipiniz, baina besteetan berak osatzen ditu bideoak irudi ezberdinen bitartez. Hauxe da Eñaut Elorrietak kantatuko Nire aitaren etxearen kasua (Gabi de la Maza 2013), kantua garatu ahala irudiak txertatzen ditu. Sekuentzia honi esker kantuaren irudikapena aztertu liteke. Hasieran, Gabriel Arestiren irudia ageri da, bere jaiotze eta heriotza urte zein izenarekin batera. Arestiren irudi nahiko zabaldua, kamerari begira, ezker eskuko ahurrak kokotsari eusten diolarik. Izenburuan kantuaren autoretza agertzen bada, poemaren autoretza bideoaren hasieran adierazten da. Irudia 12. Gabi de la Mazaren Nire aitaren etxea bideoko framea, 2013 Iturria: (Gabi de la Maza 2013) Kantuarekin batera, Euskal Herriko mapa berdea ageri da ezker-goialdean, atzekalde beltzaren gainean. Atzekalde beltzari baserri baten irudia gaineratzen zaio, apurkaapurka, mapak zeruaren tankera hartzen du. Behin eta berriro errepikatuko den irudia 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 245 da, bukaeran bestelako irudiekin bat eginez. Eredu tradizionalarekin bat datorren baserria da, teilatua era asimetrikoan banatua dago, aspaldiko balizko funtzionalitatea errespetatuz, egungo tentazio estetikoen kontra. Hormen kolore homogeneotasunak, ostera, zaharberritutako baserria dela adierazten du. Ezker hegalarekiko gertuago dagoen ikuspegitik, ezker-teilak hartzen du argazkiaren luzera gehiena, erdiraino ia. Honela, teilatuaren erpina irudiaren erdialdean badago ere, baserriaren ezkerraldeak ezkerralde osoa hartzen du, honen eskuinaldeak herena soilik hartzen duen bitartean. Eskuinaldeak tartea uzten dio kareharrizko mendi malkartsuari, mendi-tontor eta baserriaren atzealdean dauden arbolak baserriaren erpinaren maila berean ageri dira. Behetik eta angeluhandian ateratako argazkia da, horregatik baserriaren hormak ezkerrekoa bereziki– teilatura makurtuta daude, diagonalean. Lurretik datorren argazkia da, baserriaren aurreko zelaia agerraraziz. Zelai gainean, baserriaren aurrean, antzinako goldea –hau ere zaharberritua– eta zuhaitz mehar baina luzea: zeruaren herena hartzen du zuhaitzak, ezkerrean. Are ezkerrerago, palmeraren pareko zuhaitz baten hostoak ere atzeman litezke –indianoen arrastoa ote?–. Hiru elementuk zulatzen dute zerua: atzekoz aurrera, mendi tontorra, zuhaitzaren adaburua eta teilatuaren erpina. Hiru tenporalitaterekin bat datoz. Zerua, eternitatea kosmologia kristauan eta jainkoetako bat –Jainkoa bera ez denean– balizko euskal kosmologia jentilean, Ortzi66. Mendiak eoietako aldaketetan osatuak diren bitartean, zuhaitzek mendeak iraun dezakete. Elementu hauen artean, baserria da gizakiak egina, familiaren bizileku eta produkziogune izan daiteke, besteak beste. Mendia, zuhaitza eta baserria, tenporalitate ezberdinek bat egiten dute irudi batean, beren tontorrak eternitatera zuzenduz. Beste muturrean, behean, ikuspegitik gertu, lur belartsuak lerro zuzena irudikatzen du. Hiru elementuak, goldearekin batera, honen gainean daude, zerurantz zuzenduak. Baserriaren estetitazioa, golde eta zelai ebaki eta guzti, ez zaio garaikidetasun zantzurik atzeman. Funtzio-zeinua da (Barthes 2009a, 54–55), funtzio 66 “Niri zinez interesatzen zaidana zera da, alegia seinalatzea (…) ezen urtzi zeru-sabai dela, Jainkoaren proiekzio transzendente eta erlijiosoarekin eta seguruena huts hitza (zeru soila bezala, zeru-sabai eta sagaratu bezala) euskaraz huts, hutsa delako, honek une berean adierazten duelarik hutsik dagoena eta soila ere, sagaratu bezala, erlijioso bezala?), harrespilaren nire argipen estetikoan hala da noski, esparru sagaratu huts eta soil.” (Oteiza 2007, 537–538) 246 jakin bat betetzen zuen eraikin eta tresneriak funtzio simbolikoa betetzera mugatzen diren neurrian. Sekuentzian zehar, poemaren bertsoak aurrera egin ahala, irudi ezberdinei tartea zabaltzen zaie. Peirceren zeinuen sailkapenari jarraituz (2006), ikonoak dira nagusi, bertsoen adierazleekin lotutako irudiak diren neurrian. Ikonikoak dira otsoen adierazlearekin batera otsoak ageri direnean, edo ortuekin ortuak, haziendekin diruzorro hutsa, gorputz atalak kentzeari besorik gabeko gorputz-enborra, e.a. Baina zenbait aspektu sinboliko agertzen dituzte aldi berean. Justiziari erreferentzia eginda, ostera Entzutegi Nazionala ageri da, kotxe artean, hedabideetan ohizko irudia akusatuak deklaratzera kotxez zein oinez sartzen direnean. Armak direnean, ETA edo bestelako talde armaturen bati armak kentzen dizkiotenean hedabideetan, oraingoan ere, azaldu egiten den irudia: mahai batean, dagozkien zenbakiekin sailkatuta. Tartean, bestelako sinboloak ere txertatzen dira: kartel urdinean, poema prosa moduan ageri da kakotxa artean, honen gainean “Jo eta ke” leloa eta ikurrin, lauburu eta arrano beltz banarekin. MITOLOGIA BISUALAK Orain arte elementu ugari aztertu ditut, baina haietako bi gainerakoak harilkatzeko erabili ditut, pisu hierarkiko handiagoa emanez: Aiaperen diskoko azala eta Youtubeko baserriaren irudia. Biek aitaren etxearen mitoa osatzen dute. Diskoko azalean atzealde sepia eta Aiape gitarradunaren irudiaren arteko harremana iragana eta etorkizuna, arbaso eta ondorengoak, elkarlotzen dituen katebegia osatzen du. Youtubeko bideoan, baserria da iraunkorra den hori, aitaren etxea adierazlea agertzen den bakoitzean gainerako irudiei gaineratu egiten dena. Diskoko azalean denbora atzeko alde eta lehen planoaren artean espazializatzen diren bitartean, bideoan kantuarekin batera serializatu egiten dira irudiak. Biak dira mitoaren norabidean bideratzen diren sistema semiologikoak: Aiaperen diskoko azala konposizioaren bitartez eta bideoa aitaren etxea adierazlearen errepikan baserriaren agerpenaren bitartez. Baserria euskaltasunaren forma gisa erabili izan du Barthesek berak (2005, 216–219), bi adierazpideren arteko diferentzia azaltzeko: batetik, baserria “produktu etnikoa” da, euskal paisaian naturaltasunez topa litekeen neurrian; bestetik, baserriaren mitoa dago, baten batek Pariseko Gambetta edo Jean Jeaurès kaleetan topatzen dituenean, oinezkoa zuzenean interpelatzen duen zeinu bilakatzen da. Youtubeko baserria, bere 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 247 aura galdu barik, masa-kontsumoko kateetan erreproduzitu daitekeen etnomerkantzia da (Comaroff eta Comaroff 2011, 45). Aiapek ere, nolabait, etnomerkantziaren markoari esker osatzen du bere diskoko collage, bere abestiak laborari-arbasoen adierazpidea izango lirateke. Hala ere, Youtubeko muntaia alde batera utzi eta Eñaut Elorrietaren diskora joz gero (2013), printzipioz, bestelako irudia bueltatuko luke. Hasteko, diskoaren azalak berak bestelako irudia eskaintzen du. Ez da baserri zaharrik ageri, suntsitutako eraikinaren arrastoak ageri dira, leiho apurtuak inguratzen dituen eta apenas eusten den horma bat. Ez dirudi aitaren etxearen irudi zurrun eta iraunkorrarekin bat datorrenik. Horma gainean, ostera, argazkiak egin edo bideoak grabatzeko fokuak ageri dira, piztuta, irudiaren ikuspegiari zuzenduta, argazkilaria argiztatu nahiko balute bezala. 248 poemetan ere agertu bezala, erbesteko heriotza baino, lazgarriena deserritua izan den jatorrizko herriak bere horretan dirauela da, norbanakoaren huskeria aditzera emanez: Haizeak gure errautsak eramanen ditu, beste hizkuntzaz / mintzo diren ezpainetaraino. / Gure aitaren etxeak zutik iraunen du / gu gabe. (Sarrionandia 1999, 146; Elorrieta 2013) Arestiren poemaren bukaeran atzeman daitekeena agerian uzten du, azken batean Nia desagertu egiten bada ere aitaren etxeak zutik iraunen duela. Gauzak honela, zer zentzu dauka Niak eskaintzen duen sakrifizio horrek guztiak? Edo, Sarrionandiaren kasuan, zer zentzu dauka deserritua bizi izateak? Aurreko mitoek ez bezala, disko honek aitaren etxearen arrakalak eskaintzen ditu. Batetik, aitaren etxea subjektuak argitu-interpelatu egiten dituen objektu galduaren zantzuak baino ez dira, Sabin Etxearen eraisketaren ostean bertan harri-puska bila ibilitako jeltzaleak izan litezke horren adibide (J. Juaristi 1997, 346). Bestetik, sakrifizioaren antzutasuna agerian jartzen da. Hala ere, ez dute aitaren etxearen interpelazioa deuseztatzen. Azken batean, aitaren etxearen interpelazioak ez du sakrifiziorik eskatzen zutik mantentzeko, sakrifizioa nahi duelako eskatu egiten du (Zizek 2006, 26). Althusserren ideologiaren gainean, Zizekek egin dituen zuzenketak norabide honetan doaz: interpelazioa eraginkorra izan dadin, aginduak zentzurik gabeko hondarrak, hondar traumatikoak behar ditu. Irrazionalitate orbana duen neurrian sintomatiza liteke aitaren etxea, azken batean, sintomaren atzean ezkutatzen duen arrazoiaren, kausaren presentziaren promesa sortzen duelako etengabe (Sáenz de Viguera Erkiaga 2008, 85–90). Honi esker sintomatiza liteke aitaren etxea jouissense baten gisan, hau da, zentzuak ematen duen atsegina, zentzu-atsegina (Zizek 2006, 75). Beste era batera esanda, aitaren etxea afektuak pizten dituen ritorneloa da, baina afektuak adierazleek osatzen duten zentzurik gabeko gune hari zor zaie. Aitaren etxea beti izango da eragotzia, Kafkaren Legeak bezala, bere eskuraezintasunari zor diolako eraginkortasuna. 4.1.3. PUNK DESAFIOA: AITAREN ETXETIKAN ALDE EGIN, HIL EZAZU AITA Euskal musikagintzak poema bere egin bazuen ere, 80. hamarkadako Euskal Rock Erradikalak aitaren etxearen mitoarekin apurtzeko saiakerak egin zituen. Euska Kultura 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 250 du eta ordena errepresiboaren gidari dabil. Tesi honen ildotik, Zarama eta Hertzainaken kasuak aztertuko ditut, Azagraren bineta batean geldiunea eginez. ZARAMA, 1985 Sáenz de Vigueraren ikerketari ezer gutxi gehi dakioke, aitaren etxearen inplikazioak azaltzen dituen aldetik. Hala ere, Bidea eratzen kantuan ematen den aitaren etxearen aktualizazioak beste zenbait ohar eta ondorio merezi ditu. Kantua 1985ean argitaratu zen Gaua apurtu arte Zaramaren bigarren LPan (Zarama 1985). Diskoko azalak interpretaziorako bide batzuk zabaltzen ditu. Iturria: (Zarama 1985) Hainbat irudiren konposizioa da, kotxeak, adreiluak edota eraikin okertuak ageri dira non-nahi. 60. hamarkadan Bilbo inguruan eraikitako etxebizitzak izan litezke, Otxarkoagan edo Santurtzin bertan, edota ur-uholdeek utzi zuten paisaia apokaliptikoa: tonu gris, marroi eta urdinak dira nagusi. Kaos horretan, paisaiaren 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 251 parte den aurpegia ageri da –kotxe, adreilu eta eraikinak harekin nahastu egiten da, edo hauek ikustarazteko behar besteko gardena izan daiteke. Burusoila, goiko aldea hiriaren hondarrez osatua dago zeru ekaiztsuari tartea zabalduz. Sudurra, begi bat, belarria eta ahoa eskuarekin oratzen duen mikrofonora zuzenduta dagoen aurpegi bat irudikatzen dute, kantatzen dagoela dirudi. Baina bi begik aurrera begiratzen dute, zabal-zabalik, harridura, egonezina edo beldurra adierazi nahiko balute bezala. Azalak Baconen erretrato batzuk dakartza gogora, Lucian Freuden erretratua, hezurharagizko burua irudikatzerakoan ikuspegi ezberdinen deformazioaz baliatuz. Baita Inozentzio X.aren erretratua, organorik gabeko gorputzaren irudikapena den neurrian (Deleuze 2002). Baconen koadroan gortinen atzetik ikusten ez duen gorputza ageri bada, ahotsik gabe oihuka, kasu honetan, begiak harritu egiten dira ikusi barik. Paisaiaren begiak dira, harritu egiten direnak. Ahoa, mikrofonoa eta honi eusten dion eskuak perfilatuago ageri dira, organoak dira, abesteko keinuan bideratuak. Hala ere, begiak harridura, egonezinaren adierazleak izaten jarraitzen dute, adierazi ezin denaren adierazleak. LParen barruko orrialdeek collage bat osatzen dute kantuen letrekin, argazkiekin eta Zarama agertzen den prentsako zatiekin. Prentsa-zatiek jo zuten kontzertu bateko istiluak, irabazitako txapelketak, elkarrizketak eta Basauriko kartzelean emandako kontzertuen berri ematen dute. Istiluen albistean “Txistuak poliziari jaialdi bat husten saiatzean” edo “Eibarreko Gazte Asanbladak rock jaialdi bateko istiluak salatzen ditu”67. Kontzertu-erritualari dagokion adierazpena, Roberto Moso kantariak taldearen autobiografia moduko batean istilu horiek hari-narratibo nagusi gisa erabiliko zituen. Zoritxarrekoa izango zen kontzertu batean, publikoari irainka hasi zen Moso, honek istiluei hasiera eman omen zien eta ondorioz taldeak inoiz baino baterago, soinu bakarrean, jotzera eramango zuen. Kontzertuaren magia deskribatzen du, nahiz eta Mosok berak botilakada bat jaso izan zuen (Moso 2003). Irainak eta biolentzia taldearen rock gogorra jotzeko borondatearekin nahastua ageri dira, horrek guztiak erritual katartikoa osatzen du. 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 253 Sáenz de Vigueraren analisiari jarraituz, aitaren etxe hutsa nukleo traumatikoaren errepikan bizi da, etxetik kanpora ikus daitekeena (“moskortien kantu zaharrak” eta “zakurren itzalak”) oso bestelako da kanpotik ikus daitekeenarekiko: “poemak lohi eta odolez”. Ikerketa horretan kalimotxoak “marka eta identitate garaturik gabekoa baina jenio handia” bazuen, kantu hauek adierazten dutena artikulazio saiakerei etengabe itzuri egiten dien Errealaren berri ematen dute. Erreala, zentzu lacanianoan (Zizek 2006, 123–129), diskoko azaleko organorik gabeko gorputzean adierazi nahiko litzateke, Erreala Sinbolizatua: harritzen diren begiak, ingurune apokalipitikoan nahastuta. Baina organoak egon daude kantatzeko prest dauden aho-esku- mikrofonoari dagokionez, azken batean, Zaramak kantatu egiten duelako. Bere errituala dauka, eskema masokista berrituari jarraituz, irain eta botilakadek kontzertuaren magiari isuritzen laguntzen dio. Horregatik ez dute ez poetarik ez “Mi bemolik” behar. Lohiari eta hondarrei erreferentzia asko egiten zaie –Zarama izena bera–. Hegemonikoaren hondarrak lantzen dituzte, aitaren etxetik kanpo landu gainera. Kalea da tropo nagusia, hegemonikoari kontrajartzeko gaitasuna duen neurrian. Honako ordenei kontrajartzen zaie: - Ordena sozioekonomikoa. Lan konkretuaren gune nagusia fabrika bazen, proletario zein kapitalisten konfrontazio-gune eta baldintza, gune horretatik erbesteratua izatea da kaleratua izatea. - Ordena politikoa. Kabinete edo parlamentuari kontrajartzen zaio, benetako borroka kalean da eta, bertan daude “poemak lohi eta odolez” “bidea eratzen”. - Ordena kulturala. Euskal Rock Erradikalaren perfomancea kontzertuetan garatzen da, kalean bizi den musika da, “kaleak hartu” deiadarra egiten dute. - Ordena sinbolikoa. Aitaren etxearen mitoa ordena hegemonikoaren sinbolo bihurtu bada, ikurrina eta txistua bezala, kanpoan kalea uzten du. Diskoko azlaean kalearen eta Zaramaren arteko anabasak bien arteko identifikazioa errazten zuen. Bertan ageri dira “hiri hilerriak”, kalean gertatzen dena apenas ikusten uzten duten leiho txikidun eraikinak. Aitaren etxeak dira. Etxea kaleari kontrajartzen zaio, errealitatea sinboloari eta bizirik egotea debekuari bezala. Muskaria aldizkarian, kantuari erreferentziari egiten diote “orainaldia jaso eta proiektatzen duen” ispilu baten gisan: 254 Zaraman ez dago duda metodikorako tarterik, jarrera kritiko eta hezigaitzaren egokitasunaren uste oso soilik, kaka zaharrik agerikoenaren aurrean. (Igartua 1985, 24)68 Zaramaren kantua garai-espazio jakin bateko unibertso sinbolikotik abiatuta uler daiteke. Zentzu orretan, Sáenz de Viguerak aitaren etxearen ukapena Euskal Kultura Erradikalaren abiapuntuan kokatzen du. Jakue Pascualek esan bezala, punka “ukatzen duenaren ukapena” da, “hutsari” dagokio, “ukapen ibiltaria delako” (Pascual Lizárraga 1987, 42–43), aitaren etxea nazionalismo hegemonikoaren tropo nagusia den neurrian, izaera ibiltaria, mugikorra, geldiari, mugiezinari, kontrajartzen zaio, etxe betearen fantasiari hutsa kontrajartzen zaion bezala. HOTEL EUSKADI, 1985 Mosoren liburuan69 Carlos Azagraren ilustrazio bat ageri da, Euskal Rock Erradikalaren produktu eta irudikapena da. Francisco Ibañezen 13, rue del percebe komikiaren reinterpretazioa da, horma eta komunitaterik gabeko eraikina (Véliz 2009). Aitaren etxearekin konparatzeko aukera ematen du, aurretik jorratutakoaren ildotik. Horma gardena baserriaren harrizko irudi arketipikotik aldentzen da eta, beraz hutsean oinarritutako interpelazioa sahiesten dute –ez dago ezkutatzen zaigun Besterik—. Auzoko egunerokotasunaren voyeur ikuspegia aitaren etxea defendatzeko atarian dagoenari kontrajartzen zaio. Batetik, gaztetxe bat izan daiteke, punky batzuk okupazioaren aldeko kartela kokatzen ari diren neurrian –gaztetxe baten inaugurazioaren ekintza performatiboa, Azagrak berak Ibañezen eraikina okupatu egin du beste pertsonaia batzuk sartzeko—. Aldi berean, Euskadi Hotela ere bada, kartel zaharrak agerian ipintzen duen bezala eta aldi baterako egoiliarrak dituelako. Garaiko taldeak dira egoiliarrak, La Polla Records Salve diskoan irudikatu zuten apaiz berbera lehiotik behera bota nahian, Zaramako kideak 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 256 Hala ere, eraikinetik kanpo, kalea jendez gainezka dago, beraz gaztetxea edo Hotela ez da nahikoa mugimendua irudikatzeko. Aldendu ahala, jende andanak gero eta forma lausoagoak ditu. Kalea protesta-gune eta ertzainen kontrako borroka-gunea da. Testu polifonikoa da, bunbuilo, pintada, kartel eta irudien arteko elkarrizketa. Baina ez dago gaineratzen den lelorik, polifonikoak direla eta, zenbait testuingurutan, parodiaz edo ironiaz agertzen direlako. Hertzainaken “Euskadi libre eta tropikala” –berez, “Euskadi libre eta sozialistari” erreplikan osatua– behar besteko seriotasunez hartua izan da, horrenbeste landareen artean mikroa eskuraezina bihurtzeraino eta KAS Alternatibaren aldeko aldarrikapena edari alkoholiko konbinatuen aldeko aldarrikapen bihurtuz. Ibañezen komikian bezala, ez dago komunitate-batzarretarako lekurik, ezta komunitateko presidenterik ere, komunitaterik gabeko komunitatea delako (Véliz 2009). Hotel Euskadik parlamentu eta kabineteen aitaren etxearen porrota islatzen du eta, gainera, Ibañezen komikian apenas tarterik duen kaleari tartea zabaltzen dio. Aitarik gabeko etxea da, inork agintzen ez duelako, lege bakarra lelo polifoniko eta parodikoak dira. HERTZAINAK, 1985 Hala ere, Zaramak bere eraginkortasun sinbolikoa deuseztatu nahi badu ere, aitaren etxeak zutik dirau. Bere baitan “sakil hiltzailea” dago, agian horixe da aitarekiko hurbilena den figura. Antzekoa zen Hertzainak urte berean kantatzen zuen Hil ezazu aita (Hertzainak 1985). Bertan, familia osoa hiltzen duen aita ageri da, honela kondentsatzen ditu irudi, usain eta egitekoak kantuaren bukaeran: Bolbora usaina, odola parketan / hil ezazu aita, hil ezazu bertan / ez baduzu hiltzen, hila zaude / ez baduzu hiltzen, hilko zaitu berak (Hertzainak 1985) Gabriel Villota eta Joseba Gabilondok “mano a mano” duten elkarrizketan kantu hau jorratzen dute “euskal kulturaren libido hilkorraren” eredu gisa. Sáenz de Vigueraren ohar batzuk gaineratu ditut lehen: aitaren etxea beti ikusten da kanpotik, barrutik hutsik ikusiko litzateke, hortik Arestiren poemak “eskema neolitiko-masokista” aktualizatu egiten duela. Hertzainaken aita, ordea, “aita domestikoa” da “probably 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 257 Euskalduna astillerotan borrokatu eta gero reziklatu ezin izan zena” eta, beraz, psikotiko dagoena eskenatoki neolitikotik postindustiralera era problematikoan pasa delako, modernitatetik postmodernitatera. Horregatik da “alkoholikoa eta desastre hutsa”. Hala ere, Hertzainaken inkontziente politikoa aitarenaren berdin-berdina da eta, beraz, aita hiltzeko saiakera guztiak porrotera kondenatuta daude. Aita neolitikoaren buelta nahi dute, horregatik akabatu nahi dute aita psikotikoarekin (Villota Toyos eta Gabilondo 2004). Zentzu horretan, Hertzainakeko kideak dira psikotiko daudenak, aitaren etxearen interpelazio arrakastatsutik abiatuta bizi direlako. Kantuan ametsa eta esna-aldia nahastuta ageri dira, psikosiaren sintomak gogora ekarriz: Bapatean despertadoreak jotzen du / ta ohartzen naiz dena amets bat izan dela / soilik amets bat, ez da ezer gertatu / zergatik orduan ezin dut lasaitu? / Sukaldean jarraitzen dira oihuak, / bata mozkortia, besteak galduak / eta orduan bost tiro entzuten dira / eta gero soilik ixistasuna. (Hertzainak 1985) Aita kaleratu beharra dago edo “sakil hiltzailetik” ihes egin. Hertzainakek borroka etxean duen bitartean, Zaramak kalean ematen du. Aita Hotel Euskadiko binetako lehen planoan ageri den ertzaina izan liteke, txapela buruan eta porra eskuan. Kalean ematen da aitaren etxearen ordezkariekin, Ertzaintza sortu berriarekin, borroka. Bi urte beranduago aterako zuten kantu batean Zaramak konfrontazio horren izaera atsegingarria agertzen zen. Larunbat gauean, pertsona ezberdinek eta arrazoi ezberdinengatik dituzte “bihotzak sutan” –Athleticen partidutik datoz batzuk, besteak edaten ari dira Alde Zaharrean eta bestek manifara doaz– guztiek bat egiten dute poliziaren erasoaldiaren aurrean, orduan “bihotzak inoiz baino gehiago daude sutan” (Zarama 1987). Haserre eta pozik daudelako daude sutan, libido berbera dago martxan. Azken batean, binetakoa jolasa, irabazlerik ez duena, kaleko konfrontazioarekin bat egiten duela dirudi, benetako jokoa, hil ala bizikoa, ETAri dagokion bitartean (Zulaika 1988, 169–185). Euskal kultura erradikala jolas horren inguruan bateratzen da. Aurreko atalaren bukaeran, aitaren etxea ritorneloak zentzu-atseginak (jouis-sense) aktibatzen bazituen, oraingoan kaleko nagusitasuna uka dakieken polizien kontrako konfrontazioa da atsegina (jouissance) pizten duena. 258 4.1.4. GERNIKA, 50 URTE Gernikako bonbardaketak 50 urte bete zituenean aitaren etxearen errepika ugari agertuko ziren. Chillidak bonbardaketaren biktimen oroimenez diseinatu zuen eskulturatik abiatuko naiz, jarraian euskal nazionalismoaren baitan aitaren etxearen inguruan eman zen kontrobertsia aztertzeko. Ondoren, egun haietan aitaren etxearen gainean egindako aktualizazioak aztertuko ditu, lehen aztertutako hirugarren eragile bati ere erreparatzeko –Euskal Rock Erradikalaren ondotik sortutako mugimendua, hain zuzen ere—. CHILLIDA, 1988 Jarraian aztertuko dudan bezala, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrenean diseinatuta, 1988an Chillidak Gure aitaren etxea eskultura kokatu zuen Gernikako Bakearen museoaren parkean. Eskultura hormigoiz osatua dago, bi norabidetan doan horma bat osatzen du, erdialdean 45 bat graduko erpin leunduarekin. Erpin borobildu horretan horma zulatua ageri da, horma bitan banatuz gero –bata norabide batean, bestea bestean– honetan biak batean bihurtzen direla esan daiteke. Biak bat izan litezke, behealdean elkarrekin angelu borobildua osatzen dutelako eta garroak luzatzen dizkietelako elkarri, goialdean ezker eta eskuin hormetako garroek bat egiten dute, bi arku osatuz. Beheko eta goiko arkuek alderantzizko formak dituzte ixte prozesuan baleude bezala. Ezkerraldetik garro berri bat sortzen ari da, egitura berdintsuarekin: behetik gora kiribildua eta eskuinerantz luzatzen da, beste hormarekin topatu nahian. Beste aldean, alderantzizko norabidean, goitik beherantz kiribildua eta gero eskuinerantz luzatzen da. Bi hormek bat egingo dutela dirudi, elkarren artean ehuntzen diren egitura errizomatiko baten moduan (Deleuze eta Guattari 2002, 515–516). Hala ere, bien arteko tarteak leiho bat irudikatzen du, zeinetan eskulturaren barrutik bista zeharkatu daitekeen. Ezker eta eskuin hegietan, goiko aldean, horma bien jaiotza izan daitekeen egitura dago, kiribil moduko hasiera bat, egituraren sorrera balitz bezala. Izan daiteke bertatik bi hegiak jaio izana eta elkarri ehuntzean horma kurbatu baten forma hartzea. Joera simetrikoa dauka zentzu horretan, elkar ehuntzean antzerako joerak agertuko balituzke bezala. Goialdean ere bi garroen arrastoak ageri dira, arkuen bi aldeetan. Honela, erlaitzak eskulturaren indarren agortzea islatzen du: ez da gorantz gehiago haziko: arkuak beherantz begira 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 259 daude leihoari itxitura bilatu nahian eta garroen lauki zuzenak beherantz begira daude, ez dute bi garro-amen garaiera gainditzeko joerarik agertzen. Irudia 16. Gure aitaren etxea, Eduardo Chillida, 1988 Iturria: (Chillida 2015) Hurbiletik begiratuta, garroek elkar ehundu duten hormetan lerro zuzenak ageri dira, forma bukatu eta egonkortuak lerro zuzenen patua balute bezala, beraz laukizuzenen markak igarri daitezke azala ukituz. Parkearen sarrera biak harriz egindako ibilbide batekin daude konektatuta eta biek zuzentzen dute obraren barrurantz. Harrizko ibilbidea obraren baitako panorama bihurtzen da, hormen arteko lurra harriz estaliz. Honela, eskultura barrutik ikus daiteke. Eta begiak leihoaren bestaldera zuzendu, bestelako arbolek estaltzen duten Gernikako arbolerantz. Bertara zuzendua egon behar zuen. Baina zergatik ez da arbola ikusten? Ezin zitekeen aurrerago kokatu panorama osotua egon zedin ala horrek, segurtasun arrazoiengatik, Juntetxeko hesia zabaltzen duten momentuan baino ez du ikusgai utziko? Leihoak eskaintzen digun ikuspegia estetika politiko baten baitan sartuta dago. Bere mugak ere baditu: arbola eta eraikin sakratu batekiko distantzia minimoa gorde beharra. Hormen edo hormaren artean eta atzerantz, beste obra txikiago bat dago. Eskultura ezberdina izanda ere, osotasunaren barruan eskultura diskretu gisa interpreta daiteke. Burdin gorri-ugerraz dago egina, karratu formako zutabe bat da, zutik. Goiko aldean, 260 zutabearen aldeetatik hanka biko bi egitura altxatzen dira. Bata, zutik hazten bada ere, angelu zuzen batean okertu egiten da kanporantz, une horretan bi hankek bat egiten dute arku bat osatuz. Bestea, zutik ageri da, bestearen bertsio okertu gabea osatuz. Erdialdean, beste hanka biko arku horizontala irteten zaio azken honi. Bestearen hazkuntza eredua errizomatikoa bazen, honako honena arboreszentea litzateke. Enbor nagusitik hazten da, bertatik adarrak ateratzen zaizkio eta adar batetik, beste adar bat. Arbola izan daiteke edo, hobeto esanda, etxearen tamainarekin alderatuta, kimu bat dela esan daiteke, handituko den arbola. Etxeak babesten du haizetik eta leihoak argi-izpiak pasatzen uzten dizkio hazten jarrai dezan. Beraz, arbolaren kimua barruan ere badago. Goitik begira, ez da leihorik atzematen, egitura kurbatu bat da eskultura osoa, kurba baino erpina dagoela dirudi, leihoaren gainean okertuta. Beraz, goitik ikusita etxe baten teilatuaren forma hartzen du. Zentzu horretan, barruko aldea bada ikuspegi pribilegiatuarena, obra ikusten ari dena, teilatuaren baitan dago gordeta. Honela, egitura errizomatikoan ehuntzen den joera leundua teilatuaren hegien arteko egitura zorrotza bihurtu da. Kanpotik beraz, egitura zurruneko teilatua da etxea. Aldi berean, etxea gezia ere izan daiteke, bere erpina Gernikako arbolarantz zuzentzen duena. Indizea ere bada, Gernikako arbolaren sinbologiarekin bat, subiranotasun politikoaren gunera zuzentzen duena. Bi alde ditu, baina denak datoz bat erdigune zabal batean, Gure aitaren etxea ituna ere bada. Chillidak Berlinen Alemaniako batasunean bi aldeen arteko adiskidetza islatzeko obra egin zuen, Berlin hain zuzen ere (Chillida 2002, «Berlin»). Honetan ere bi norabideetatik datozen zutabeen garroek topo egiten dute. Bi zutabeak bereizita badaude –izaera ezberdineko bi Alemaniak– antzekoak dira eta haien garroek elkar ukitzen dute erdialdean. Diferente baina antzekoen arteko adiskidetzea biak norabide desberdinetan bat egiten dute puntu perpendikularrean. Eskultura honen berezitasunean geratu barik, Gure aitaren etxearekin aldera daiteke: batetik, norabide biko aldeek bat egiten dute, adiskidetzen dira; bestetik, Gernikan egitura zurrunagoa osatu dute elkarren arteko ehuntze horretan eta bata eta bestearen arteko mugak desagertu dira –etxearen antzina—, Berlinen batasunaren hasiera baino ez denean. 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 261 Hemen ere kontraktualismo liberala isla liteke. Bien arteko ituna izan liteke etxea eta koroaren artekoa70. Baina aldi berean bi iturburu badaude ere, garroak elkar ehuntzen dira, horiek elementu amaigabeak dira, elkar ehuntze horretan egitura zurruna osatu dutenak. Errizomatikoa izaki, garroak apenas trata litezke elementu diskretu gisa, sustraien modura hedatzen dira alde batera zein bestera. Belaunaldiak izan litezke eta garroetako irtenak norbanakoak. Nolanahi ere, horma ehunduz osatua dugu etxea. Iturria: (Chillida, 2005) Etxe bukatu gabea ere bada, oraindik ere garroak mugimenduan baitaude, elkar besarkatzen. Etxea ez da etxe itxia, izaera amaigabeko hormaz osatuta, leiho bat uzten du tartean. Etxe iragazkorra da, bere izaera ez osotuari esker. 70 Koroaren eta euskal gizartearen itun gisa definitzen zituen Anasagastik foruak, gero karlistaden ondoko egoeran, gerra zibilean eta franksimoan barneratuko zen Euzko Alderdi Jeltzalearen 90 urteko iragana azaltzeko. Nire aitaren etxea defendituko dut poema errezitatuz bukatu zuen, nahiz eta poeta haien alderdikoa ez izan, bere alderdiaren historia laburbiltzen zuelako. 262 Etxeak arbolaren kimua ernatzen du bere baitan eta, aldi berean, Gernikako arbolaren ikuspegia errazten dizkiote bere leihoek barruan sartzen diren bisitariei. Gernikako Juntetxean ere Gernikako Arbolaren ezkurretatik ateratzen dira kimu berriak, batzuk opari gisa eskaintzen dira bidaia ofizialetan, haietako bat Gernikako Arbola bihurtuko da inoiz. Honela, Arbolaren inguruan familia oso bat ere badago. XIV. mendeko Aita Haritza izan zen inoiz, bere semearen egurra oraindik ere dago ikusgai –Haritz Zaharra— eta haren semeetako bat da egun landatutakoa. Ezkurrak ernatzen badituzte ere denak omen dira maskulinoak. Edozelan ere, han familia oso bat dago Haritz nagusi baten inguruan, hura ordezteko prest. Gernikako Arbola bat bakarra da baina asko dira, aldi berean. Gure aitaren etxeak ere bere burdinazko haritza du barruan gordeta. Luxio Ugarteren arabera (1996, 56–57), obra honetan etxea, herria (País) eta aitaren arteko baliokidetza sinboliko bat garatzen da. Etxeak, euskal kulturako balio gorenak, familia du bere baitan, zentzu horretan, aitaren etxearen herrialde osoa sinbolizatzeko balio du. Goitik ikusita, bisitaria zein burdinazko haritza, etxearen babesean dago. Hormek/ak teilatu bat osatzen dutelako goitik begira. Beraz, egitura itxia izan daiteke goitik begira, urrunekoarekiko babesa eskaintzen du, hormarik gabeko teilatu izanik. Bestetik, gezia ere bada eta herri-subiranotasunaren esparrura zuzendu arazten du begirada. “Gure” “nire”ren ordez erabiltzen du. Artistak sinbolo kolektibo eta bateratua eratu nahi du “familia nazionalistaren” batasuna hain zuzen (Méndez 1995, 209). GERNIKA, 1987 Chillidaren eskultura Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gernikako Udalak Gernikako bonbardaketen 50. urteurrenaren gainean antolatutako jardueren barruan kokatu zen. Ospakizunean kontrobertsia egon zen, nazionalismo tradizionalaren eta nazionalismo erradikalaren artean eta kontrobertsia hark bete-betean harrapatu zuen aipatutako eskultura. Lourdes Méndezek sakon jorratu du kontrobertsia hau eta zelan zenbait artelana honen erdigunean kokatu ziren (Méndez 1995). Batetik, nazionalismo erradikalak Gernika 1937-1987. Gernika, bakearen eta euskal herriaren eta munduko herri guztien subiranotasunaren sinboloa izenburupean hainbat jarduera antolatu zituen. Besteak beste, Picassoren Guernica ekartzeko eta 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 263 frankismoaren artxiboetara sarbidea edukitzeko eskaera egiten zuten. Horretarako, Bakearen Museoaren inguruan kateatuko ziren. Bestetik, nazionalismo tradizionalak esanguraz beteko duen obra berri bat egiteko enkargua egin zuen, herri menderakaitz baten sinbolo gisa. Horretarako, Chillidak Gure aitaren etxea egingo zuen. Bonbardaketek 50. urte betetzen dituela, konfrontazio politikoa dago honen gainean, biek komunean dute obra bien “balio artistikoarekiko indiferentzia” (1995, 205). Hala ere, Méndezen arabera, bi taldeek hirugarren artelan bat ahaztu egingo dute, Arestiren Nire aitaren etxea hain zuzen ere, zentzu eta esanahien produkzio-sare baten erdigunean dagoena alegia. Poema honen baitako bi posizio nagusi haragituko dute biek ala biek. Poemaren polisemiaren bertutez, bi posizioak erreklutatzeko gaitasuna du. Hala ere, 60. hamarkadan Arestik etxearen existentziaren eta hura defendatu behar zelako kontzientzia zabaldu bazuen ere, 1988an Chillida eta bestelakoen aburuz, etxe hori egon bazegoen eta, beraz, ez zuen lehen bezala defendatu beharrik, diktadura bukatuta, Euskal herriak (Pays basque) baduelako bere Espainiar estatuak aitortutako autonomia propioa: Nahiz eta bi obrek etxearen metafora erabili, euskal instituzio politikoei ez zaizkie 1960 eta 1970ean Arestiren poemak pizten zituen energia sinbolikoen hautaketa komeni. Aktore instituzionalek zein haien aukera politikoak besarkatzen dituzten guztiek ez dute poemaren efikazia sinbolikorik piztu nahi, haientzako «aitaren etxea» defendatzeko behar diren armak erregimen demokratiko baten barruan ez direlako diktadura frankistaren barruan erabili zitezkeen berberak. Kontrara ere, Chillidaren Gure Aitaren Etxeak interpretaziorako aukeraz betetako esparru semantiko batez hornitzen du, zeinak liturgiagile instituzionalak –eta Chillidak berak ere (…)– zentzu bakarrean orientatzen saiatuko duten: bakearena eta borroka armatuaren bukaerarena. Euskal herriaren mitoa, historia eta 264 tradizioak hartzaileei «hitz egin» nahi diete artistak bere eskulturaren inguruan ehundutako diskurtsoaren bidez. (1995, 208)71 Beraz, bi nazionalismo moduek partekatzen dute Nire aitaren etxea espazio sinboliko gisa. Zentzu honetan, batzuk berrinterpretazioa ex novo produzitzeko interesa dute, eta beraz, Chillidari eskatzen diote energia sinboliko berriak bideratzeko eskultura egin dezan. Besteek, ordea, 1960-1970. urteetako edo oraindik luzeagoko egoeraren histeresia pairatzen dutela esan daiteke eta Nire aitaren etxea zentzu literalean defendatuko lukete, gerra zibilean zehar pintatu zen Guernica koadroa ekartzea ere eskatuz. Hala ere, azken hau ez da interpretazio zaharretan agortzen, testuinguru berrira ekartzen dute artelana: gerra zibileko –eta ziur aski, Bigarren Mundu Gerrakosarraskien sinbolo zen koadroa Gernikara ekartzeko aldarrikatuta –Guernica Gernikara lelo mamitsua—, haren jabegoa duen Madrilgo gobernuarekin talka egitera darama eta hortik gerra zibileko biktima eta borreroen nazio-diferentzien inguruan lerratu eta frankismoaren jarraipenaren inguruko eztabaida piztu egiten du. Esan behar da, Guernicaren Euskal Herriratzea aldarrikatzea ez zela izan nazionalismo erradikalarena soilik, nazionalismo tradizionalak honakoa ere eskatu zuen askotan, batik bat Guggenheimenen erakutsita inbertsioa berreskuratuko zukeen amu gisa (Zulaika 1997, 257–261). Hala ere, bietan artelanaren interpretazio diferente samarrak ageri dira, hantusteak biak: nazioarteko giza eskubideen urraketa zirkuituko geraleku gisa Auschwitz, Robben Island– edo nazioarteko museoetako artelanen zirkuituko geraleku gisa –Louvre, MOMA—. 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 265 Gure aitaren etxearen gaineko norgehiagoka sinbolikoa, baina, ez da honekin agortuko. Eusko Legebiltzarrak ETAren kontra eta bakearen alde deituko zuen manifestazioan 1989ko martxoaren 18an Bakearen alde orain eta beti lelopean, Chillidak bere eskulturako bozetoetako bat lagako zuen deialdiaren logo gisa. Gogoan eduki ditzagun Chillidak berak instituzio berrietarako eta mugimendu sozialetarako egin zituen logotipo andana: Euskal Herriko Unibertsitatearena, Gestoras Pro-Amnistiena, e.a. Honakoa beste bat, bakearen alde eta ETAren kontra lerratzen dena (Ugarte 1996, 122). Ezker abertzaletik ikono honi GAL, dispertsioa eta, orokorrean, errepresioaren ikonoak kontrajarriko zitzaizkion (1995, 210). Irudia 18. Gure aitaren etxearen bozetoaren bi erabilpen Iturria: (Méndez 1995) Méndezen interpretazioren arabera, Nire aitaren etxea poema isildua izan den espazio sinbolikoa partekatua izan bada, kasu honetan etxea mehatxatzen duten otsoak sartzen dituzte markoan. Bozetoa estaltzen duen orria eta aldi berean Nire aitaren etxearen espazioa desagertzear murrizten duen mehatxua da. Manifestazioa abiatzen denean, bozetoa izango da bere atzean lagunak lerratuko dituena. Kasu honetan, bi dimentsioetako Gure aitaren etxea manifestazioan dabilenak izango dira, ordezkari instituzionalak buru, horma mugikorra eramango dute Bilboko kaleetatik. 266 Ohar hauen ostean 1987ko apirileko gertaeretara bueltatu gintezke, bonbardaketaren urteurrenaren inguruan antolatutako jarduera. Ospakizun hauei dagokionez, Batzorde Ofiziala eta Herri-Batzordea bereiztuko ditut, beste terminoen faltan hauxe delako elkarri errekonozitzeko erabiltzen dituzten kategoriak –nazionalismo tradizional eta erradikalaren bereizketa analogoa litzateke–. Espazioa eta denbora partekatzen dituzte bi batzordeen ospakizunek. Gainera, beste hainbat gertaerekin bat egingo zuten ospakizunek, bertan aitaren etxearen aktualizazioak aztertzeko aukera emanez: Korrika 5. Hendaiatik irtengo zen 12an, igandean, Bilbora heltzeko. - Aste Santu eta oporrak, 13tik 17ra, Herri-Batzordeak antolatutako kontzertuekin bat egiten dute, igandeko Aberri Egunean bukaera emanez. - Aberri eguna, apirilaren 19an. Herri-Batzordeak ere parte hartu zuen, bestelako elkarteekin batera Herri Batasunak ere bertan ospatuko zuen Aberri Eguna. Bonbardaketaren urteurrena, apirilaren 26an. Aste horretan zehar bi batzordeek hamaika jarduera antolatu zituzten –Herri-Batzordeak denak Gernikan egingo zituen, Batzorde Ofizialak Bilboko Erakustazokan ere jarduera batzuk egin zituen bitartean. AGIRREBALTZATEGI, 1987 Aktualizazioen artean, kronologikoki lehena Paulo Agirrebaltzategik Eginen idatzitako Gernikaren errima iritzi-artikulua da, bertan Korrika 5.aren igaroaldia bonbardaketaren urteurrenarekin uztartzen zuen, horretarako aitaren etxearen tropoa erabilgarria suertatuko zitzaion: 1937ko apirilaren 26 hartan erautsi zituzten goitik behera bonbez Gernikako etxeak: Euskal Herriaren hiri sakratua… Gure aitaren etxea! Ez zuten, ordea, arbola sakratua lurreratzerik izan: Euskararen eta euskal kulturaren arbola… «Eman ta zabal zazu munduan frutua». (Agirrebaltzategi 1987) Jarraian bi irudi kontrajarriko zituen: batetik, arbola, euskara, eta bestetik, aitaren etxea. Arbolaren metaforari eutsiz, nahiz eta frankismoak sustraietatik erauzten saiatu, 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 267 zutik iraun zuen arbolak, ahulduta bazen ere bizirik iraun zuen. Horri esker, arbolaren sustrai eta itzalak mantendu zuen zutik aitaren etxea: Gernika da Euskal Herriaren berreraikuntzaren sinboloa: Gure aitaren etxearena. Baina ez dago euskal etxea berreraikitzerik euskal arbola sendotu gabe. Arbolaren sustraia, berriz, euskara da. Ez dago Herria berreraikitzerik hizkuntza berreskuratu gabe. (Agirrebaltzategi 1987) Arbolari esker, beraz, mantendu zen zutik aitaren etxea. Nahiz eta arbola euskara eta euskal kultura dela adierazi, ez du guztiz argitzen aitaren etxeak zer ordezkatzen ote duen. Esanahi ezberdinekin erabiltzen du, aitaren etxea askatu beharreko x bat balitz honako balio hauek hartu ahalko lituzke: Gernikako juntetxea, arbolak bizigaia eta itzala eskaintzen dion hori, “herria”, Gernikako hiria, e.a. Beraz, euskal arbolak aitaren etxea zutik iraunarazten badu ere, ezin dugu aitaren etxea ordezka litzakeen elementu guztiak bere gain har ditzakeen beste metaforarik topatu. Beraz, “aitaren etxea” ez bada beste modu batean definitzen ez den objektu bat da aitaren etxea, hori bai, euskara edo euskal kultura arbolaren menpekoa da. Aitaren etxea ritornelo diferenteak jantzi ditzakeen aitzindari iluna litzateke, hau da, errepiketan agertu izanagatik desenmaskaratu ezin litezkeen elementu heterogeneo edota informeak (Deleuze 1968, 429–430; Zizek 2006, 101–103). Ez du den hori azaltzen, ez da biluzten, edo beste era batera esanda, ez du adierazten duen osotasun hori irudikatzeko bestelako biderik topatzen. Haren izaera ezkutua, haren jantzia, da balio sinbolikoa eskaintzen dioena: aitaren etxea da datxezkion hitzak edo bestelako hitz posible gehien mobiliza litzakeena, kualitatibo zein kuantitatiboki. Maila kualitatiboan, ezkutatzen duen jantzia den neurrian, irudikaezina den objektu ezkutuari erreferentzia egiten diolako eta, beraz, hare desiragarriagoa den objektu bati. Maila kuantitatiboan, formulazio itxiak sortzeari uko egitean, afektu anitzagoak piztu ditzakeelako. Gainera, aitaren etxea ordezten duen objektu ezkutu edo jantzia beste objektu baten menpeko bihurtzean –arbola, euskara—intriga berria sortzen du: objektu nagusia konkistatuz gero objektu menpekoa era biluzian ikustekoa. Hurrengo atalerako esanguratsua izango den formulazio bat ere agertuko du norabide horretan: Esan beharra dago argi eta garbi egun hauetan: Ez dago «aitaren etxea» defenditzerik, «amaren hizkuntza» zaindu gabe. Ez dago Gernikako hiririk, Gernikako arbolarik gabe. (Agirrebaltzategi 1987) 268 Organikoa eta inorganikoa, defentsa eta zaintza, maskulinoa eta femeninoa, aitaren etxea eta amaren hizkuntza. Honela, aitaren etxearenganako atxikimendua amaren hizkuntzarekiko bihurtu nahi du. Dimentsio pragmatiko batek mugimendu hori errazten du, hizkuntzari izaera konkretuagoa eman dakiokeen neurrian. Defentsa baino euskarari zaintza dagokio, honela aitaren etxearen antagonista –Bestea—euskararen antagonista bilakatu lezake. Baina bestelako mandatua da, defentsaren mandatuak beti eskatzen du Bestearekiko mobilizatzea, zaintzaren mandatuan Besteak lausotzeko joera nabarmenagoa mantenduko duen bitartean. ZARAKONDEGUY, 1987 Aste bete ondoren, Deia egunkarian argitaratutako zutabean, Gernikatik Gernikara sekzioan Aitaren etxea izenburuarekin sinatuko zuen Zarakondeguyk euskaraz, idatziaren zati handiena gaztelaniaz idatzita bazegoen ere. Apirilaren 24a zekarren gogora, honekin bukatuz –etzanean jatorriz gaztelaniaz zegoena–: Aita, zer egin duzu? Ezintasunaren aurrean negarra. Gurdiak aurrera egiten zuen ezezagunerantz. Atzean geratzen zen aitaren etxea. Orain ez du nork defendatu. Esku biluziek ez dute ezertarako balio arma intolerantearen aldean. Makina hegalariei sua intsuflatzen die heriotzaren Jainkoak. Umeak ez du ezer ulertzen. Eta amets egiten du. Nire aitaren etxea defendituko dut. ( Zarakondeguy 1987)72 Egun hartako hainbat irudi dakartza gogora. Bonbardaketan aitak ihes egiten du gurdian, etxea, aitaren etxea, atzean utzita. Umeak ez daki nora, baina badoaz, ezin diote egoerari aurre egin eta, poeman ez bezala, indargabeak dira “intolerantearen armaren aldean”, bonbardaketen aldean. Inoiz bueltatuko da aitaren etxea eta defendituko du, amesten du umeak. Testuan ez da urterik ageri, egunkari baten gisan hasten da, “Apirilak 24”. Baina bonbardaketaren urteurrena 26an izango zen, gerra zibileko gertaera berberak gogoan dituela badirudi ere. Egun horretan bertan, 1987an, hegazkinek loreak bonbardatu zituzten Gernikaren gainetik (Deia 1987a). Noski, 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 269 kontrako sinboloak dira bonbak eta loreak, gerrari dagokionez. Baina bonbardaketaren urteurrena ospatzeko modu horrek eszenifikatu egiten den aspektu traumatiko bat adierazten du. Batetik, sinbolizatzeko zailtasunak direla eta, trauma errepikan bizi da. Artikulatzeko zailtasunagatik, memoriak kale egiten du iragan eta orainaren arteko trantsizioa egiterakoan, traumaren afektuak orainera ekarriz. Bestetik, ekintza honen bitartez biktimek sufritu bide zuten sarraskia distantzia seguruan performatu egiten da. Batean zein bestean, egoera traumatikoaren kausa agertu edo eragiten da, baina bere izaera ez kaltegarria adieraziz: loreak dira ez bonbak zerutik erortzen direnak. Dataren errepika urtearen bariazioarekin gertaeraren errepika kontrolatuaren analogoa da. Egun eta aste hartan bonbardaketa, era batean zein bestean, eszenifikatu zuten jarduerak egin ziren: Gernika opera, Gernika 37-87 antzerkia eta loreen bonbardaketa dira adierazpenik argienak. Zarakondeguyren testuan memoria –fikziozkoa izan ala ezeta sentimenduak nahastuta ageri dira, traumari dagokion bezala. RIBERO, 1988 Hilabete batzuk aurrerago, komiki batek poema ekarriko zuen gogora berriro ere. Nahiz eta hurrengo urtean publikatua izan, pentsa liteke 1987ko apiril horrek bere eragina eduki zuela. Euskalduntze eta alfabetatzea errazteko sortutako Habe Komik aldizkarian agertu zen (Guereñu 2009), komikiek testua eta irudia nahasteko duten gaitasunagatik erabilgarria suertatu behar zuen ikasteko. 1988ko 31. zenbakian, Riberok Nire aitaren etxea defendituko dut (1988) poemako bertsoei binetak irudikatuko zizkien. Izenburuak lehen bertsoarekin bat egiten du eta handik aurrera, fusildun gudariak aurkeztuko dira aitaren etxea defendatuko duten subjektu gisa. Bonbardaketa bat ere tartekatzen da, “aitaren etxea defendituko dut”, emakume batek umetxoa besoetan daraman bitartean, babes bila. Babesa bonbardatua izan zen merkatu-plazako arkua izan liteke. Irudiak defentsaren eta sakrifizioaren hierarkia bat osatzen du: hegazkinak atzeko aldean ageri diren bitartean, emakumeak (ama) umea darama bere aurretik eta gudari bat hegazkinen eta emakumearen artean geratuko da. Jarraian datorrena gerra kontakizuna izan daiteke, guztiak dira fusilak daramatzaten gizonezko gudariak borrokan eroriz doazenak. Ritorneloarekin bukatuko du poemak, “baina nire aitaren etxeak / iraunen du / zutik”, eroritako gorpuetako bat. Ondoren, Gernikako Juntetxeetako irudia. Testu barik, Arbola eta Juntetxeak zutik irauten dute. 270 Jarraian eta trantsizio barik, Lauaxetaren Azken oyua poema, gerra hartako beste kapitulu baten berri emanez, zeinetan poeta, euzko gudarosteko ofiziala, fusilatua izan zen. Poema horrek bere azken unea kontatuko zuen. CHILLIDA, 1987 Hirugarren kasua lehen aztertutako Chillidaren eskultura berari dagokio, baina oraingoan eskultura osoa eraiki aurretik urteurreneko programaren baitan erakusgai egon zen maketaren inguruko jarduerei. Ohizko erritualaren bitartez, izara baten azpian zegoen maketa desestaliko zuten, hilabete batzuren ondoren kokatuko zen eskulturaren atariko. Honela mintzatu zitzaien Chillida kazetariei: Aitaren etxea izan nahi du. Munduan gure tokia den espazio hori adierazi, arbola herriarekiko. Zeozer du etxeaz eta itsasontziaz, haritzera aurrera egiten duen branka baten moduan. Absidearen ardatza, bitakora kokatuta egongo litzatekeen tokian, bake, askatasun, tolerantzia proposamena dago. (Eduardo Chillida in Garbati 1987)73 Beraz, aitaren etxea itsasontzi ere izan daiteke, arbolari zuzentzen den neurrian. Oraingoan ere, aitaren etxearen noranzkoak arbolera heltzeko bitartekari bihurtzen du, beraz honen menpeko. LERTXUNDI, 1987 Aitaren etxea errepikatzen ez badu ere, kasu honetan bere predikatua ekarri zuen Miguel Angel Lertxundi eskultoreak, urteurren bera ospatzeko eskultura Gernikako Udalari eskaini zionean. Zutik dirau etxeak (Deia 1987c) izena emango zion, poemaren bukaera profetikoaren materializazioa egiaztatuz: “baina nire aitaren etxeak / iraunen du / zutik”, iraganeko etorkizuna orainaldi bihurtzen du. Batetik, Arestiren poema iraganean kokatzearen ariketa logikoa behar du. Bestetik, aitaren etxean enfasia ipini ordez, aita desplazatu eta etxearen ekintzan bertan ipintzen du enfasia, zutik dirauela alegia. Are gehiago, subjektua perpausaren bukaeran ipintzean, ekintza bera 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 271 azpimarratu egiten du, honela predikatua da indartua ageri dena. Azken batean, bere asmoa bonbardaketaren aspektu positiboa agerian jartzea zela esango zuen, hau da, euskaldunen iraunkortasuna eta garaipena (1987c). Proposamena Udalak balora zezan aurkeztua izan zen, baina ez dirudi onartua izan zenik, ez baitut obraren bestelako erreferentziarik topatu. KORTATU, 1987 Egun horietan Kortatu taldeak Amnistiaren Aldeko Batzordeei sostengua emateko singlea aurkeztu zuen, Gernika 37-87 (Kortatu 1987). Bertan, izen bereko kantua atera zuten Herri-Batzordearen leloa bere eginez – Gernika, bakearen eta euskal herriaren eta munduko herri guztien subiranotasunaren sinboloa. Gernikako bonbardaketatik abiatuta, herrien subiranotasuna urratu duten gerra eta sarraskiei egiten die erreferentzia –Palestina, Soweto, bonba atomikoa… Jarraian ekingo zion berriro Gernikako orainaldiko egoerari: Gernika errea, bonbaketatua / haritz zaharrak zutik dirau, / nahiz eta usteltzen egon / gaur, paktu faltsuen ikusle / Gernika, gure buruan! (1987) Oraingoan ez da etxea zutik dirauena, arbola baizik. Bonbardaketatik bizirik atera zen arbola da zutik dirauena eta, hala ere, usteltze bidean dago –espektakulu politikoa ez duelako gustuko, Chillidaren eskulturako leihotik ikus daitekeena ote da, nolabait, traizionatua izan dena? AITAREN ETXEAREN IRAKURKETA SINTOMATIKOAK: PUNKIEN ITZULERA Aktualizazioak aztertu ostean, hauek inguratu zituzten gertakaerei erreferentzia egingo diet. Gernikan bi aldeen arteko gatazka argia egon zen, aitaren etxearen irakurketa sintomatikoak azaleratzen zirenean. Gatazka honetan parte hartu zuten eragile nagusiak, itxituraren bat ematearren, Gernikako Udala, Amnistiaren Aldeko Batzordeak, punkiak, Gernikako auzotarrak, Alkatea, jeltzaleak, ertzainak, e.a. dira. Gatazka horietan Batzorde Ofiziala eta Herri-Batzordea aurrez aurre kokatuko baziren ere, komenigarria da bi gatazka-gune bereiztea, biak gatazka beraren adierazpide huts gisa kokatu ordez. Nolabait izendatzearren, batetik Gernikako Juntetxean suertatukoa dugu eta bestea Gernikako kaleetan zehar emandakoa. 272 Lourdes Méndezen analisitik ondo uler daiteke Gernikako Juntetxean suertatuko gatazka. Bi gertaeretik abiatuko naiz. Batetik, urteurrenaren bezperan, HerriBatzordeak anaitasun-ekintza bat egin nahi izan zuen euskal eta alemaniar herriaren artean, Arbola Zaharraren inguruan. Baina jarduera bertan behera utzi behar izan zuten, honako irakurketa hau eginez: Eman zaigun azalpena sinbolo hori [Gernikako Arbola] erakundeek soilik erabiltzekoa dela eta atera dugun ondorioa berandu hel gintezen itxi zizkigutela ateak, nahiz eta publikoari zabalik zegoen ordutegiaren baitan izan. (Deia 1987b)74 Hurrengo egunean, urteurren egunean alegia, Amnistiaren Aldeko Batzordeak Juntetxeetara bertaratu ziren –berriro– barrutia inguratuz, amnistia aldarrikatu zuten, ordezkari instituzionalei –Lehendakaria, Ahaldun Nagusia, Alkatea eta hainbat gonbidaturi– sarbidea oztopatuz. Une horretan istiluak sortu ziren, sarbidea oztopatzen zituztenen eta EGIko kideen zein ertzainen artean. Euskal Kultura Erradikaletik aitaren etxeari egozten zitzaion bertsua egotziko zieten hauek barruti sakratuari, espazio itxia dela, espektakulu instituzionalera mugatua. Hala ere, Euskal Rock Erradikalaren atalean aztertutakoa gehiago gerturatuko litzateke Gernikako kaleetan zehar gertatutakoekin. Aberri Egunaren aurreko egunetan, Aste Santuko oporrekin batera, musika-jaialdia antolatu zuen Herri-Batzordeak Gernikan. Larunbat hartan, Deia egunkariak gizarte sekzioari honako titular honekin emango zion hasiera: “Gernika / Gazte-uholde batek istiluak sortzen ditu hiribilduan”75 (Muro eta Zabalgogeaskoa 1987), Alkatearen adierazpenak eta bi argazkiekin batera. Punki kategoria sozialarekin bat letozken gazte talde bat ageri ziren goiko argazkian, kresta, kandadu eta larruzko jakekin. Behean, kanpain dendaz jositako zelaia. Prentsaurrekoan Alkateak Herri-Batzordeari leporatzen zion gertatutakoaren erantzukizuna, gertaerak honela kalifikatuz: 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 273 … guri gustatzen zaigun moduko Ostegun Santu eta Ostiral Santuak nahi zituen Gernikako Udalak, ez genuen ‘rockik’ nahi egun hauetarako, gurekin bat ez datorrelako, eta are gutxiago, jente honek antolatu duen ezorduetan. (Muro eta Zabalgogeaskoa 1987; Egin 1987a)76 Irudia 19. Deia egunkariko gizarte ataleko zatia, 1987 Iturria: (Muro eta Zabalgogeaskoa 1987) Are gehiago, Alkateak Herri-Batzordeari “Gernikako herriaren gogoa suntsitzeko” borondatea leporatzen zion, “arlo guztietan, auzokoen gogoan, herriaren ordenean”, poliziaren esku-hartzea behartzeko asmoarekin. Lapurretak, zikinkeria, “bandalismoa” izan ziren orduan gertatutakoak. Herri-Batzordeari egozten zitzaion desira bat dator Rock Erradikalaren atalean aztertutako jolas libidoarekin (ikus 4.1.3. Punk desafioa: aitaren etxetikan alde egin, hil ezazu aita, 248-258. orr.). Herri-Batzordeak, ordea, gertatutakoak Udalaren parte hartze eskasaren zein garbiketa zerbitzuen grebaren ondorio izan zela esango zuen. Bi egun ondoren, profezia bete egingo zen eta polizia Gernikan sartuko zen, berriro ere “istiluak” (IC 1987). Honakoa 274 hedabideetan agertu zen, baina bada Gernikan zeuden auzoko zein bisitariei eragin zien beste dimentsio bat ere. Irakurketa punkagoa egitea komeni da honen berri izateko, politikak sozialarekiko duen menpekotasuna gaindituz, gertaerak era politiko hutsean kodifikatzeak bestelako afera eta gatazkak ezkutatzeko joera duelako. Kodifikazio horretan, Batzorde Ofiziala zein Herri-Batzordea eroso mugitzen ziren. Alkateak bere kezka nagusia Ostegun eta Ostiral Santuetan rock jaialdia antolatzea bazen, bereziki goizaldera arte luzatzen zen neurrian, hurrengo egunean aurreikusitako ezbeharra konfirmatuko zen, “gazte-uholdeak” ekarritako “zikinkeria”, “bandalismoa” eta “lapurretak” azaleratuko ziren. Auzotar batek antzeko kezka zuen eta Egin egunkariari Zuzendariari Gutuna helarazi zion istiluei emandako informazio trataeraz kexu, Progresismoa ala probokazioa? (Elorza 1987) izenburupean. Bertan, probokazioa Ertzaintzari leporatzen zion titularra salatzen zuen (Egin 1987c), biolentzia “punki” eta “automarginatuen” eskutik aspaldi hasi zela argudiatuz: Biolentzia ez delako soilik fisikoa den horretan ulertu behar, morala ere izan daitekeelako, eta hauxe da gustu onari eta sentsibilitateari erasotzen diona, euskaldunok herri zibilizatu gisa dugun horri, langile apalenetik hasita enplegatu administratiboraino, gazte kezkatu eta iraultzailetik jubilatu eta errentaduneraino, ekitaldi horietan orotarikoak egon ziren, eta gainerako guztiek ikusi bezala onartutako eta progresismoaren etiketa faltsua mantentzearren ezkutuan defendatutako barrabaskeri andanak, maiz, gure sentimenturik pertsonalenak gainezka eginda eta erasotuak izan ziren. (Elorza 1987)77 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 275 Garai honetako punkien inguruko gizarte-eraikuntza ulertzeko, nahikoa da Bilboko Udalak 1985an Aste Nagusian eman zien trataerari erreparatzea (Detencion Punks Bilbao Aste Nagusia 1985 2013), zeinak higiene eta osasun publikoko problema gisa tratatzen zituen. Gutuneko egile honek topika hau erreproduzitu baino ez du egiten, ez soilik punkiei dagokionez, baita jarrera punkia leporatzen dien “punkiak ez diren” horiei ere, hauek kalifikatzeko kategoria sozial egokirik topatzen ez badu ere. Honela, “punk espeziearen” zikinkeria eta ugerra salatzen ditu, baita “kalean bertan galtzak askatzeko duten ohitura sustraitua” eta halako talde bat hondartzan biluzik topatu izana ere, bera familiarekin zegoen bitartean. Aurreko atalean, Zaramaren Rock Erradikalak “kaleak hartu”, “morala subertitu” eta “zarata atera” aldarrikatzen zuela gaineratu dut eta, azken batean, hauexek dira Alkateari zein auzotar honi gogaikarriak suertatu zaizkienak. Zer da, bada, kalean txiz egitea ez bada etxean egin beharko litzatekeen hori ez dagokion lekuan egitea? Honakoa bota ziezaiekeen gutunaren egileak. Berriro ere, kalea da Euskal Rock Erradikalaren tropo nagusia. Edo, agian, lehengo Azagraren irudia ekarrita, gaztetxea da gazteen etxea –“gaztetxea, gure etxea”—, kalearen tropoarekin bat egiten duen espazioa etxe bihurtua. Gernikako auzotarrak Ramón Zallok aurreko astean argitaratu zuen kolaborazioa ere salatzen zuen, azken honek punkiak egiten zuten horri kulutura-estatutua ematen baitzion. Zallok, Gernikako auzotar gisa –LKIko buruzagi ere bazen– honela erantzuten zion gutunari: Gernika ez da berriro izango Gernika 87ren aurretik zen modukoa. Gernikako gizartea bitan banandu da: iraganeko mito eta tradizioetan ainguratutako Gernika eta kultura-forma ezberdinekin topatzeko zabalik dagoen Gernika. Batzuk inbasioaren kontra oldartzen dira, sinboloen manipulazioaren kontra, Aste Santuaren profanazioaren kontra, gure hildakoen errespeturik gabeko oroitzapenaren kontra. Autoritateek pentsaera hori islatu dute ulertezintasun, zabor eta antolaketa-ostopoa altxatuz. (…/…) Beste Gernikak ongi etorria eman dio gertaerari (…) Gernika zabalak ulertu du arbolak ez dituela gure asaben askatasunak, eskubide historikoak soilik babesten, baizik eta gure autosuntsiketa nuklearraren kontrako oihua ere babesten duela, berriari ongietorria, 276 botererik gabekoen matxinada, utopia herri eta bizitza proiektu gisa. (Zallo 1987)78 Bi Gernika horietan, auzotarren banaketa Batzordeen banaketaren analogoa litzateke. Kultura zabala eta itxia bereizten ditu, aitaren etxearena –“asaben askatasunak”, “iraganeko mito eta tradizioak”— eta kalearena. Dikotomia hau bi Batzordeek eta haien inguruan zeuden erakunde eta alderdiek indartua izan zen: batek ordena sortutako anabasari kontrajarriko zion, besteak herritarra ofizialari. Norabide berean doa Herri-Batzordeak ospakizunen gainean egindako irakurketa: Mundu guztiak ikusi eta konparatu ahal izan du Gernikako 50. urteurrena ospatzeko bi moduen arteko alde handia. Ofizialak, gortearena eta Lehendakariarena, harrera ofizialen Gernika, meza nagusia autoritateekin, opera eta etiketa, Madrileko hiri-martirien kongresu baten atariko. Herritarra oso bestelakoa izan da. Gernika eta bonbardaketaren 50. urteurrena milaka eta milaka pertsonen topagune bihurtu dugu, munduko mugimendu progresistekin loturak sendotu ditugu, herritarren batasuna indartu dugu. Horixe izan da Gernika, Euskal Herri bizi eta egungoaren sinboloa, bakearen eta subiranotasunaren aldeko manifestazioa. (Egin 1987b)79 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 277 Dikotomia honen bitartez, energia sinbolikoak lubakietako aldeetako batera mobilizatzea lortzen da. Baina oker nengoke aitaren etxearen defentsa aldeetako batekin identifikatuko banu. Eginen bereziki agertu izan dira bi Gernika hauen gaineko adierazpenak, zeinetan adierazpen errealaren eta itxurazkoaren artean bereizteko joera egon den: Bizitzak kalea menderatzen zuen, leherkorra eta desafiatzailea, barruan arbola bat itotzen zen bitartean, etiketa jantzien protokoloak estutua, enkarguko lore-zortak, ordenantzen zirkuluen koadraturak neurtutako pausuak, askatasunen sehaska kaleko haizeekiko babesgune antiereo xume bihurtua, eztandetan loratu egiten den porlanezko kalea, pozoindutako botere faltsu baten bakardadean haritza usteltzen ari den bitartean. (Abiraneta 1987)80 1987ko apiril hartan aitaren etxearen ritorneloa horren errepikakorra izan bazen, testuinguru horretan afektuak erreklutatzeko gaitasuna zuelako da, edo txanponaren beste aldetik: afektuen sintoma gisa ageri den formazio linguistikoa delako. Aitaren etxea interpelazio baten abiapuntu gisa kokatzen bagenuen, energia sinboliko horiek norabide batean ala bestean mobilizatzeak bariazio batzuk eragingo zituen. 1) Bonbardaketaren urteurrenean, aitaren etxea iragan eta orainaldiaren arteko bitartekari gisa ageri da. Bere seme-alabak bere altzoan biltzen dituen etxe gisa, subjektu gisa. 2) Bonbardaketa Korrikarekin lotuz gero, aitaren etxea amaren arbolak posible egiten duen desio objetkua litzateke. Aitaren etxeak defentsa eta sakrifizioa 278 eskatzen bazituen, amaren etxeak zaintza eskatzen du, mendeko perpausa. 3) “Iraunen du zutik” iragan mitikoaren eraginkortasuna performatu egiten du predikatuaren bitartez. 4) Aitaren etxetik aldeetikoa, kalearen inguruan kronotopia berri bat eraikitzeko asmoz. 4.1.5. AMAREN SUA Aitaren etxea bake eta estatutu bidean interpretatzeko joera bazegoen ere, testuaren literaltasunak eta jatorrian datxekion diktadura testuinguruak eredu sakrifiziala ekartzen jarraitzen du. Euskaldunon Egunkariaren itxieraren ondotik euskalgintzan eredu horri lotuta jarraitzen zuen estrategia politikoari aurre egin nahian, lokuzioari bariazioak egingo zizkien zenbaitek. AMAREN SUA VS. AITAREN ETXEA, 2003 2003ko otsailaren 20an, Auzitegi Nazionalaren aginduz, Euskaldunon Egunkaria itxi zen eta bertako hainbat arduradun atxilotu zituzten, ETArekin lotura zutelakoan. Operazio berean, Ikastolen Elkartea, Argia astekaria eta Jakin aldizkariarekin lotura zuten dokumentazioa arakatu zituzten. Euskal Herriaren sektore zabal batean eta, bereziki, euskalgintzaren inguruan zihardutenen artean, euskarari egindako eraso gisa ulertu zen operazioa. Ez da harritzekoa, kontutan hartuta Egunkariak eta Argia aldizkariak euskarazko kazetaritza esparru ahuleko produkzio eta erreprodukzio gune nagusiak zirela. Itxieraren egunean bertan, mobilizazio ugari egon ziren Euskal Herriko herrietan. Euskarekiko eraso gisa ulertu zen, diktadura garaiko aurrekariak gogora ekartzen zituena. Ez zen harritzekoa Nire aitaren etxearen eguneraketa berriro ere zirkulazioan jartzea, amorru edota, Juaristiren irakurketarekin bat, melankolia-sentimenduen erantzun gisa: aitaren etxea armaz defendatu beharra zegoen, Espainia mehatxu izaten jarraitzen zuen eta. Tarte horretan, ordea, bestelako irakurketa zabaldu zen eta Jon Sarasuak amaren sua defendatu beharraz hitz egin zuen: Martin Ugalde auzipetutako euskaltzalearen emaztearen erantzuna ikusita (Esteban 2004, 76). Hurrengo egunean, Euskaldunon Egunkariaren oinordekoa agertu zen kioskoetan ale guztiak agortuz. Joxerra Garziak zutabe hartan esandakoa publikatu zuen, egun horretan bertan, eguneko albistearen 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 279 gaineko iritzia sinatzeko (Garzia 2003a; Garzia 2003b). Poema errezitatzen hasten zen, jarraian Egunkariaren egoitzan zela “Gabriel Arestiren poema ezagunaren atal horixe buruan jira eta bira” zuela pasa omen zuen goiza. Nik ez dakit aitaren etxea jauregi izatea komeni zaigun, edo txabola xume bat aski ote dugun elkarrekin bizitzeko. Horretan Jon Sarasuarekin nago, amaren sua axola zait eta ez horrenbeste aitaren etxea. (…/…) Balizko euskal estatu independente izan liteke aitaren etxea, akaso. Edo Ibarretxek proposatzen duen etxe adosatua. Edo autonomia soileko txabolatxoa. Edozein etxek balio dit, amaren suari bizirik eusteko balio baldin badu, behintzat. Eta, bestalde, jauregirik dotoreenak ere ez dit balio bertan amaren sua pizteko modurik ez badago. Esan beharrik ere ez dago: amaren sua euskaltasuna dela eta su horren erregaia, berriz, euskara bera. (2003b Azpimarrak nireak dira) Zenbait berritasun eskaintzen ditu irakurketa honek. Batetik, aitaren etxea hainbat modutan eraiki daitekeela diosku. Izan liteke jauregia, balizko independentzia Inperialaz ari dela esango nuke, Azurmendiren irakurketa ekarriz (Azurmendi 2000, 129–131). Izan liteke etxe adosatua Ibarretxeren gobernuak proposatzen zuen estatu libre elkartua. Izan liteke txabolatxoa, estatutua alegia, norabide honetako aitaren etxearen interpretazio ugari agertu dira kapitulu honen hasieran. Oraingo honetan ez da baserrietaz ari, ezta eraikin modu batez. Euskal gizarte osoak autonomia, federalismoa ala independentzia kategorietako batekin egingo luke. Beraz, onarpen zabaleko eraikin mota ezberdinek gorde lezakete amaren sua bizirik. Ez dio hiru formuletako bat hobesten. Bestetik, Amaren suan babesteko balio diezaiokeena aukeratzen du eta hori Aitaren etxearekiko independiente da. Aitaren etxea egitura instituzionala da beraz eta amaren sua euskaltasuna, euskara batik bat. Operazioa amaren suaren kontrako erasotzat hartuko du beraz, eta Nire aitaren etxea poemarekin hasiera ematen bazion Amaren suaren bertsioarekin bukatuko du: Bi gauza jakin beharko lukete, ordea. Bata, sorbaldik gabe, bularrik gabe, Egunkaria eta Argia gabe uzten bagaituzte, arimarekin defendituko dugula amaren sua. Eta bigarrena, sua ez dela gasolinaz itzaltzen ahal. (Garzia 2003b) 280 Oraingo honetan, aitaren etxea amaren suaren alde baztertu badu ere, antzeko patua dauka: gasolinaz itzaltzen saiatu badira, inoiz baino indartsuago egongo da sua, gasolina erre artean behintzat. Handik bi egunera, Xabier Amuriza bertsolariak erantzuna eman zion egunkari berean. Honela hasi zuen artikulua: Geure aita-amen etxe defendatuko dugu. Moztuko dizkigute besoak, bularrak, kenduko dizkigute aziendak, basoak… baina geure aita-amen etxea defendatuko dugu… Kenduko dizkigute eskubideak, paperak, moztuko dizkigute giltzak, frekuentziak… baina geure aita-amen etxe defendatu egingo dugu. Kenduko dizkigute zergak, moztuko digute mihia, baina hitzarekin defendatuko dugu geure aita-amen etxea eta hitza euskara izango da eta gure aita-amen etxeak iraunen du zutik (Amuriza 2003) Garziari poema hura etorri bazitzaion gogora itxialdiaren aurrean, Amurizari “barruak eskatu” omen zion artikulua honela hasteko. Zenbait aldaketa egin zizkion poemari baina, etxea gure aita-amena bihurtu da eta Arestiri harmak, besoak, sorbalda, e.a kentzen zizkioten horretan herriari kendu ziezazkiokeenak izendatzen ditu eta, aldi berean, euskarazko hitza geratuko zaio. Aipatzen dituen gorputz-adarrak herriaren ondasun kolektiboak dira –lehenengo pertsonako pluralean gauzatzen dira ekintzak—: aitaren etxea defendatzen zuen gorputz indibiduala gorputz kolektibo bihurtuz. Zentzu horretan, itxierari dagokionez: … ez dela ETAren eta beronen inguru mugagabearen kontrako asalto bereiztua bakarrik, etxe osoaren kontrako ofentsiba antolatua baizik. (Amuriza 2003) Esaldiaren tonuan dirudi ETA etxearen egoiliarra dela eta oraingoan ETAren inguruneari erasotu nahian etxe osoa erasotu dutela. Eguneratu duen etxeak baina, inplikazio politikoak ditu beste eragileei erantzuteko. Batetik, Eusko Jaurlaritzari aitaren etxea dirua ote duen galdetuko dio. Bestetik, aitaren etxe unitario honen defentsa zelakoa izan behar duen gaineratuko du, kasu honetan Garziari erantzuna ematen dio eta aurrerago agertuko dudan moduan euskalgintzaren baitako talde baten adierazpenei: 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 281 Gure aitaren etxea era batuagoan defendatzen ez badugu zimenduak ere jango dizkigute. Euskal Herriaren ahultasuna ez da defendatzeko indarrik edo gogorik eza. Euskal Herriaren ahultasuna da askok, gehienek esango nuke, ez duela ikusten defendatzen ari garen modua egokia, burutsua denik, irabazteko bidea denik. Eta moduaren edo estrategien giltza, hemen eta munduan, sarritan zoritxarrez bada ere, zuzendaritzen eta eragileen gidaritzetan dago. (Amuriza 2003) Ondorio logikoa dirudi, aitaren etxea komunitate organiko gisa hartuta abangoardia bati aitortzea honen gidaritza eta Egunkariaren itxieraren kontra dauden horiek gidaritza hori onartzea naturaltzat hartzea. Poetaren Ni-a gizartea organiko bat bihurtuta berriro ere. Argi dago, gidaritza ez dagokiola Jaurlaritza diruzaleari, bai ordea ezker abertzaleari. Aste bete lehenago aurkeztu zen Autodeterminaziorako Bilgunea hauteskunde-plataforma, Batasunaren ilegalizazioari itzuri egiteko. Eta Amuriza agertuko zen ilegalizatua izango zen zerrenda hartan Bizkaiko ahaldunerako hautagai. Zein bestek, bada, eduki beharko luke gidaritza? Hiru urte arinago, ETAk Lizarra-Garazin alderdi eta eragile subiranistekin egindako hitzarmenaren ondotik etorri zen azken su-etena apurtu zuen, 1992 urtetik aurrera inoiz baino erailketa gehiago egin zituen ETAk. Lizarra-Garaziko nostalgiak, alderdiaren ilegalizaziorako mehatxua, ETAren gehiegikeriak eta barne-hausturak –Aralar urte hartantxe aurkeztuko zen aurrenekoz hauteskundeetara— ordura arteko markoaren apurketa eragin zuten. Mehatxua eta aukera. Ordura arteko joko arauak metamorfosi prozesu batean zeudela, poemaren energia sinbolikoek mitoa berreskuratu zezaketen. Nola frankismoaren gehiegikeriek aitaren etxearen defentsan lerratu zuen herria, Egunkariaren itxierak indar horiexek iratzar zitzakeen. Garziak eta Sarasuak, ordea, sintoma berberak somatizatuta, etxearen forma zurrun eta maskulinoari suaren leuna eta femeninoa kontrajartzen asmatu zuten. Hortik, ortodoxiaren defendatzaileek amaren sua bere pare osagarrira bueltatzeko deia egin izana: Guztiaren gainetik, Lizarrako akordio berri bat elikatzen zuen su mediatikoa eraso dute. Eta, bide batez, gainerako guztia. Aitaren etxea 282 eraso dute eta horrekin amaren sua itzali dute, egun bereiztezinak direlako hain zuzen ere. (…) Soilik aitaren etxea defendatuz, botere politiko propioa, amaren sua haizatu litezke eten gabe, euskal identitate-zeinuak. 81 (Gara, otsailak 26)” (Mario Zubiaga in Mintegi 2003, 146) Honela, amaren suak aitaren etxearen protesia beharrezkoa du. Honelako deialdien bitartez, amaren sua eta aitaren etxearen arteko eztabaida, ezker abertzalearen estrategiarekin bat datozen eta ez datozenen arteko eztabaida bihurtzen da. Ezker abertzaleko zenbait historikok berriro ere ekin zioten gaiari, euskararen defentsa subiranotasunaren defentsarekin lotu nahian: Aitaren etxea, amaren sua edota amamaren magala izanda ere, alferrik gabiltza euskara bere ‘hutsean’ defendatu nahian, bera bakarrik ez delako hizkuntza bizia izango lurralderik gabe. Eta lurraldea librea ez bada, haren jabe ez izatea bezala da, beraz subirotasuna, burujabetza dugu ezinbesteko helburu (Gara, martxoak 5). (Itziar Aizpurua eta Jokin Gorostidi in Mintegi 2003, 146) Ez naiz eztabaida politiko hutsaz ari, ziur nago biek lotura zuzena dutela orduko gertaeren somatizazioarekin. Bien eraginkortasun sinbolikoa poemaren botere txamanistikoan datza, egoera bizia poesiaren esperientziatik pasa eta gero interpretazio modu batean orienta liteke (Lévi-Strauss 1996, 223): euskalgintza edota nazio-askapenaren proiektuaren prismatik ikusten da gertaera, eternitatetik alegia, “arimarekin defendituko dugula amaren sua”, “geure aita-amen etxeak iraunen du zutik”. Hori bai, Chillidaren kasuaren antzera, interpretazio-modu hauek euskal kultura esparruaren baitan zeuden kontrobertsia baten baitan ulertu behar dira. Larunbat horretan manifestazio jendetsua egin zen Donostian, Egunkariaren itxiera salatu eta 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 283 atxilotuen askatasuna eskatzeko. Horren eta bertako oihuen harira, Joxerra Garziak beste batzuekin batera Ikaskizunak atera zituen. Jada, ez da aitaren etxerik edo amaren surik aipatzen, baina Amurizaren moduko deialdiei erantzuna ematen zitzaien. “Betiko oportunistak” ibili omen ziren gertatutakoaz bere kausara lerratu nahian. Eta haiek beren bideari ekin nahian: ETAren neurrigabekeriak estatuarenak salatzen diren beste salatzeko eskatzen zuten –eta alderantziz— (Lertxundi eta Gimenez Bech 2003). Artikulu horren sinatzaileak Anjel Lertxundi, Jorge Gimenez, Bernardo Atxaga, Juan Garzia, Joxerra Garzia, Inazio Mujika, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta izan ziren. Era honetan, amaren suaren eztabaida euskal kultura esparruan afera politikoa zabalagoen gainean zegoen eztabaida baten berri ematen digu, Amurizak betikoen gidaritza eskatu egiten duen horretan hain zuzen ere. Betikoen gidaritza eta aitaren etxearen defentsa frankismoan egin zen modu berdintsuan, euskal literatura esparruak ETA-V. Asanbladari zilegitasun 70. hamarkada eskaintzen zitzaion bezala.82 Ikaskizunak artikuluaren sinatzaile gehientsuenek –Garzia anaiek salbu— bat egin zuten arinago El Paísen Egunkariaren itxieraren kontrako artikulu bat idatziz (Zaldua eta Zubizarreta 2003), baina lehenago euren kapital intelektuala erabili zuten ETAren aurkako agertzeko (Agirre Arriaga et al. 2000), oraingo honetan beste esparruetako euskal intelektual askorekin batera sinatuz –Zubizarreta zen orduan falta zen taldekidea—. Honek talde bateratu baten forma ematen dio, euskal kultura eta politikari buruzko iritzi batzuk partekatuta, ezker abertzaleko zenbait postulaturekin bat ez etorriz. Testuinguru zabalagoan, aitaren etxea eta amaren suaren defentsa esparru-dinamiken baitan uler liteke. Euskalgintza berera ekarri nahi duen esparru politikotik, “euskera bere hutsean” defendatzeko ezintasuna aldarrikatzen dute. Euskara baldin bazen euskal kulturaren esparruaren arlo baten identitate-zeinu, euskarak lurraldea, subjektu subiranoa edo etxea behar duela esango dute eta beraz euskararen intelektualei ezker abertzalearen politikarekin bat egiteko deia luzatu. Euskalgintza kultura esparruan 82 Honakoa tesiaren beste atal batean jorratu dut. Baina haustura hori 1985an agerikoa egin zen Txillardegi eta Atxagaren artean, bi belaunaldien artean hain zuzen ere (Zaldua 2012, 82–83). 284 esparru politikotik askatu nahian dauden hauen ustetan, ostera, euskararen eraso horretan euren tesira bihurtu nahi dituzten “oportunistak” dira besteak. Euskal kultura esparruak bere independentzia eduki beharko luke, hauen iritziz. Eztabaida hartatik sortutako amaren suak bere ibilbidea jarraituko du, ia beti, euskalgintza eta politikagintzaren arteko harremanaz aritzeko. Sarasuak behin baino gehiagotan erabiliko du euskalgintzan jorratu beharreko ildoaz aritzeko, proiektu politikoaren gainetik, euskal komunitatean lan egiteko deia eginez (Sarasua 2003, 2635). Joxerra Gartziak ere beste inoiz berreskuratuko ideia bera. Taula 1. Aitaren etxea eta amaren sua Iturria: (Sarasua 2003) Esparruen arteko dinamika horretan eta metaforek dituzten berezitasunez baliatuz, amaren suaren defendatzaileek honako ideiak erabiliko dituzte aitaren etxearen kontra bereizteko. Hala ere, diferentzien gainetik, metafora honek arbasoekin lotzen du berdin-berdin: Sua da niri pasa didatena nire gurasoek, nire aurreko belaunaldiak niri sua pasa dit. Neure helburu pertsonal, politiko, sozial nagusia su hori hurrengoei baldintzetan pasatzea da. Hori da nik egin nahi dudana eta horretara nago. (Sarasua 2003, 35) Honetan ez da horren diferentea. Komeni da, Mari Luz Estebanek, eztabaida honen harira gaineratu zuen ideia bat ekartzea. Batetik gizonen arteko eztabaida izan zela batik bat aitaren etxea eta amaren suaren artekoa, eta “eme-sendotasun” baten idealizazioari erantzuten ziola. Bestetik, berak emakumezkotasunari buruz egindako lanarekin lotzen du, zeinetan emakumeei espiritualtasuna eta gizonezkoei materialtasuna egozten zaizkion. Berak jainkoa baino nahiago duelako Alardeko soldadu izan, alegia. Berez, herriren batean halako erantzuna eman omen zion emakume talde batek, “gure amaren etxearen” defentsa aldarrikatuz, etxea 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 285 emakumeei ere dagokiola azpimarratzen zuten (Esteban 2004). Lehen aztertutakoaren ildo beretik uler daiteke honakoa, euskal kulturaren izaera patriarkalak hezkuntza eta zaintza andereñoaren irudiari lotzen bazuen (ikus 1.4.2. Euskalgintzako generoespezializazioa, 113-114. orr.), oraingoan ere amari dagokio suaren zaintza, hizkuntza bera bizirik mantentzea. Euskal kulturako eztabaida horretan, etxeari dagokion eztabaida politikoan, gizonak gaineratu dira berriro ere, emakume talde batek eztabaida horretan parte hartzeko nahia pankarta xume batez adierazten zuen, Garzia eta enparauek joko poetikoetarako egunkarietan tarte luzeak zituzten bitartean. OAK TIXERTAK, 2012 Irudia 20. Amaren suaren arropa 286 sakrilegoa eraikiz. Sasiaditz sintetikoak dira horren adibide. Gerra aurreko idazleek eta gerra ondoko garbizaleek aditz sintetiko xelebreak erabiltzeko joera zuten, hauek euskararen romanizazioaren aurreko forma jatorrak zirelakoan, baina erderakadak osatzeko erabiliak dira oraingoan. Erreferentzia jostalaria izateaz gain, euskal kultura esparruaren patroi zilegiak ondo ezagutzen duen publiko baten berri ematen du. Beraz, amaren suak baditu bere freakiak. RITORNELOAREN AKTUALIZAZIOAK, GORPUTZA ABIAPUNTU Aitaren etxearen bariazioak aurkezteko Garzia zein Amurizaren azalpena hitzez hitz hartuz gero, ritorneloaren errepikak gorputz-instantzia du jatorri. Garziak Arestiren poema eduki zuen buruan itxieraren goiz osoan zehar jira-biraka, bere begiek ikusiirakurri eta bere belarriek entzuten zutenari memorizatutako erantzuna emanez bezala, abesti itsaskor baten gisan guztiz artikulatu ezin zuen erantzuna zen. Artikulatzea lortzen duenean, hasierako nukleoarekiko bariazioak egin beharko zizkion. Aitaren etxeak ez du asetzen, amaren suak baizik, esperientzia era erosoan artikulatzea ahalbidetzen dio honek –hasierako artikulazioari lotutako zenbait ondorioetara jo barik–. Sarasuak aurretik azaleratutako lokuzioa da. Antzeko prozesua suposa dakioke, sabelean hausnartzen. Noski, euskararen afera modu berrituetan aurkezteko proiektuari ere erantzungo zion: politikoaren pribilegiotik askatu behar zen behingoz euskara normalizatu ahal izateko. Honela, datorkion ritorneloa konjugatzeko gai da, baina politizazio horri itzuri eginez. Bertsolari bikainaren gisan, ritorneloaren erritman konjugatzen du adierazle berberera jo barik. Deleuzek errepikak poetikoaren bi forma bereizten ditu, errepikak zentzu ezberdinak har ditzakeen hitz baten zerbitzura ipintzen duena, batetik, eta erritmaren bitartez alboko hitzen zerbitzura ipintzen duen hori, bestetik: … hitzak, zentzu bakarrean hartuta, albokoengan erakartzeko indarra du, grabitazio miresgarria komunikatzen die, alboko hitzen batek 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 287 bestearen lekukoa hartu eta errepikapen zentrua bihurtu arte. (Deleuze 1968, 51)83 Hauxe da Sarasuak zein Garziak egiten duten eragiketa, azalpen berriak eskatzen dituen gertaerarekiko erantzun mnemikoa gaineratu ordez, aitaren etxeak inguruan grabitatzen dituen alboko hitzak hartzen dituzte, erritma bera duen baina adierazle berriaren inguruan eraiki den poema berria osatuz. Printzipioz, kontrako adierazleak hartzen dio lekukoa adierazle zaharrari. Amaren suak poemaren ritorneloaren indarra bere horretan gordetzen du, desioa beste inora bideratzen du desioaren egitura bere horretan mantenduz. Amuriza ere bertsolaria da, baina bere erantzuna, ordea, “barruak eskatzen” ziona zen. Ez daukat argi bi gorputz-operazioen artean alde handirik ote dagoen, baina hitzez hitzeko interpretazioa jarraituz zenbait ñabardura atzeman litezke. Garziari, gorputzak artikulatutako erantzun mnemikoa blokeatzen zion buruak, horregatik zuen poema jira-biraka, irten ezinik. Amurizak, ordea, erritmak aldatzen ditu ritorneloaren zerbitzuan: Arestiren poema aktualizatu beharra sortzen duen gertaeraren aurrean eman beharreko erantzuna Arestiren garaiko erantzun bera izaten jarraitzen du. Oraingoan etxea amarena ere bada eta kolektiboagoa da lehen baino (“gure aita-amen etxea”), baina etxeak jarraitzen du izaten defendatu behar den hori. 4.1.6. PREKARIETATEAREN IRONIAK Aitaren etxea ritorneloa zabaldu ahala, poemak zein aktualizazio berriek mobilizatzen dituzten energia sinbolikoak bideratzeko saiakerak ikusi ahal izan dira, aitaren etxearen tropoa ordeztu dezaketen zenbait ritornelo berriren saiakera ere –kalea, amaren sua–. Jarraian aztertuko ditudan aktualizazioak apalagoak dira, umorezkoak, baina aurrekoen zenbait aspektu argitzeko lagun dezakete. 288 MORAU TA AGOTAK, 2008 Morau ta Agotak Iparragirre eta Aresti autobide hertzean abestian, autore bien poema ezagunen kantu berrituak egiten dituzte. Iparragirrek Ara non diran bertsoan mendiak, arbasoen lurrak eta belardi gozoak nonahi ikusten zituenean, kantu honen letrak haien gabezia adierazten du: “Ez daukat etxerik / Ez arbasoen lurrik …”. Jarraian eta honen ondorioz honako Arestiren poema ekarriko zuten: Horregatik / Nire aitaren autoa defendituko dut / Sikateriaren kontra / Lukurreriaren kontra / Defenditu eginen dut nire aitaren autoa Altzairuzko baratzak / Porlanaren aberrian / Autobide hertzea / Da egun nire etxea / Ta kamioi batek hil zuen / Herenegun gure aita zena Horregatik / Nire aitaren autoa defendituko dut / Legearen kontra / Otsoen kontra / Defenditu eginen dut nire aitaren autoa. (Morau ta Agotak 2008) Poemaren irudi indartsuenak hartu eta etxea autoarekin aldatzen dute. Etxerik gabe, autoa baino ez zaio geratzen Ni-ari. Poemaren egitura eta bertso nagusiak bere horretan mantenduz, defendatuko duen hori aitaren etxearen ritorneloaren errepikan gauzatuko dela aurreratzen badu ere, etxea autoan bilakatzen da behin eta berriro. Honela, etxearen hutsa, okerra, sumatu egiten da, silaba berberekin osatutako autoa ageri den horietan. Jarraian Ara non diran bertsoan Iparragirre liluratzen dituen horien kontrakoa ageri dira “altzairuzko baratzak”, e.a.–. Ez da paisaia idilikorik ageri, aita hil zuen errepideak, eta Niari geratu zaion ondare bakarra autoa da. Zaramaren kantua ere gogora dakar, honako honetan Iparragirre eta Aresti autobide hertzean kokatzen baditu, autobidean haien poema sedentario eta idilikoen hutsala adieraziz, Zaramak “bidea eratu” beharra adieraziko zuen, aitaren etxetik ihes egiteko bidea hain zuzen ere. Kalearen ordez, oraingoan errepidea da tropo nagusia. Tonu umoretsuagoan, gizagaixoa da Ni-a, etxe higiezina auto mugikorra baino ez du, sustrairik gabeko etxean bizi da. ALGORTAKO BATZOKIA 2.0, 2008 Norabide berean, etxebizitza eskubidearen aldeko mugimendua zabaldu zen garaian, gazteen enpleguaren egoera salatzeko prekarietatea hitzetik hortzera zegoen unean, itxuraz Algortako Batzokian honako pintada hau agertu zen (del Moral 2008). 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 289 Hurbiletik ikusita pintada ordenadorez egina dagoela ikus daiteke. Horretan guda zibila gogora dakarren irudi eta euskarazko testuari gaztelaniazko pintada kontrajartzen zaizkio. Algortako batzokiak aspalditik eduki du “Nire aitaren etxea defendatuko dut” testuaren inguruan irudikatuko murala. Lehen ez zen sarreran ageri, kaleari ematen zion horma batean egindako muralean baizik. Bertan, poemarekin batera gudari bat ageri zen emazte eta haurrari agur esanez. Aurrerago mural hori kendu eta horren ordez, argazkian ikus daitekeen kartela ipiniko zuten batzokiko atarian. Antzeko irudia da zaharrarekiko: emazteak musu ematen dio gudara doan gudariari eta haurrak besotik heltzen dio etxetik joan ez dadin, ikurrina baten aurrean. Gerra zibileko une sakrifiziala agertzen du irudiak, ziurrenik gudariak bizia eman zuen gudan eta horregatik hura da eskura dagoen aitaren azken irudia. Aitaren etxea defendatzera doa, emaztea eta haurrari babesa ematen dien etxea. Hurrengo belaunaldiari zuzendutako mezua da, haurrari, baliteke haurra izatea “Nire aitaren etxea defendatuko dut” dioena, bere aitaren heriotza alferrik gal ez dadin eta bere semealabek aitaren etxean bizitzen jarrai dezaten. Irudia 21. Algortako batzokiko murala eta “pintada” 290 Baina spraiaren antzera idatzitako mezuak oso bestelako norabidean mugiarazten du poemako lehen bertsoa. Erantzun egiten dio, etxeari balio sinboliko guztiak erauziz eta etxearen materialitatera bueltatuz: “hala beharko zenuke, dituzten prezioak izanda”. Beraz, elkarrizketa horretan etxea-sinboliko etxea-material bihurtzen da. Zentzu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan botere instituzional gehien zuen alderdiko egoitza batean, etxe sinbolikoak alde batera utzi eta etxe materialak defendatzeko deia luzatzen zion. Gainera, gaztelaniaz egiten dio, euskararekiko erabat profanoa den hizkuntzan. IRONIAK BOTATAKO AITAREN ETXEA Serio hartu dute aitaren etxearen tropoa haren lepotik barre egin ahal izateko, haren literaltasunean. Ironiaren bitartez lortzen dute aitaren etxea adierazle huts bihurtzea, aurkariaren ritorneloa hartu eta honen adierazlearen hutsezko izaera agertzen duen testuingurua aldatzen dute (Martínez de Albeniz 2003, 362-363). Lehenak, etxearen ordez autoa erabiliko du, errepidearen tropoan kokatuz. Bigarrenak, poemari erantzun egingo dio balio sinboliko sakratua merkatu prezio profanoari kontrajarriz. Biak ageriko ziren etxebizitzaren burbuila zulatzen ari ziren unean, 2008an. Arestik José Luis Arrese Ministroak Otxarkoagan agindutako etxebizitzak salatuko bazituen, Ministro horren leloa –“Propietarioen herri bat nahi dugu, ez proletarioena”— kokatuko zen Espainiako etxebizitza-politikaren arazoaren erdigunean (La Sexta Columna 2012). Arestik berak poema hura tartekatuko zuen jauntxoen zinismoa salatzeko orduan (ikus Gizonaren alde, 181-186. orr.), oraingoan ironiaren bitartez aitaren etxea adierazle huts bihurtzen dute, aurretik aztertutako energia sinbolikoak bideratuko ez balitu bezala, eta horrek salatzen du bere izaera biluzia. Hau da, ritorneloak ez luke ezer jantziko adierazle-kateatze huts bat baino. Horrek bihurtzen ditu errepika hauek barregarri. 4.2. HARRIA Bere poemez osatutako hiru liburuetan harri eta herri hitzen antzekotasun fonetikoak erabili zituen Arestik izenburuak osatzeko: Harri eta herri, Euskal Harria eta Harrizko herri hau (1964b; 1967a; 1970a). Honela, ohizkoa da hiru liburuak “Arestiren harriak” zein “Harriaren ziklo” gisa izendatuak izatea. Harriaren erabilerak, herriarekiko 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 291 desplazamendu paradigmatikoa egiteaz gain, deszifratu litekeen enigma gisa jokatua izan da, literatura esparruan eta, batik bat, Arestiren poetika aztertu dituztenen artean. Hauek literatura unibertsalean zein euskal kulturaren baitan kokatzen diren hizketa-ekintzetako jatorrietatik errepikatzen den hitza dela gaineratzen dute, Arestiren poetikaren genealogiarekin batera, harriarekin esan nahi zuen horren arrastoaren bila. Horrekin batera, Arestiren liburuen berrargitalpenen azalean zeozer irudikatzeko beharraren aurrean, harriak irakurketa horiei jarraituz irudikatu dira, inprimaketa teknikak eta liburuen merkatua sofistikatu egin den neurrian. Arantzazuko santutegiarekin duten lotura gaineratu da maiz. Oteiza mitogilearen saiakera estetikoaren lehengaia edo produktua izan litezke, Harri eta herrin hari eskainitako poema luzea gogora ekarriz –“… baina hainbeste bider ikusi ditut haren harriak, / haren apostoluak, / (…) kamino gaitz horretako bazterretan / eroririk…” (1964b, 112)– baina baita Oteizak irinspiratu omen zuen Arantzazuko ingurugiro bera ere, kareharrizko euskal mendiek ere –“Harria, / edonundikan / harria” (1964b, 82)—. Harri Aroa zen, hain zuzen, Barandiaren ikerketetan atzeman zitekeen euskaldunen urrezko aroa (Anjel Lertxundi in Uribe, Lertxundi, eta Alberdi 2014). Luis Haranburuk prestatu zuen Harria bilduman, Harri eta herri Chillidaren eskultura batekin irudikatzen bazuen ere, gainerakoak irudikatzeko Harri Aroari legozkiokeen harri labratuetara jo zuen. Irudia 22. Harria bildumako azalak, Luis Haranburu, 1979-1983 292 1986an Susa argitaletxeak Arestiren obra guztiak argitaratzeko hiru artistek irudikatu zituzten Arestiren harriak. Harri eta herriren azalean Oteizak Arestiren omenez egin zuen eskultura hilarria irudikatu zuten. Euskal Harrian Agustin Ibarrolak libururako prestatutako grabatuez gain, harri-ukabil formako arbola egingo zuen azalerako. Harrizko herri haun, ostera, Eduardo Chillidak Arestiri eskaini zion hilarrira joko zuten. Edizio horretan pilatutako irudikapenen kapital sinbolikoak Arestiren poesia eskulturalan bihurtzen dute. 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 293 zaharrarekin eraikin” berria osatu nahia zegoen (Anjel Lertxundi in Uribe, Lertxundi, eta Alberdi 2014), etxearen eta harriaren arteko lotura agertuz: Ni bizi naizen exea / hain da zaharra… / Euskal mendietako / lehendabiziko harriaz / zen labratu (1967b, 38) Irudia 24. Euskal Harriaren liburuko azala, Orain, 1995 Iturria: (Aresti 1995) Hizkuntzalaritzan estrukturalismoa nagusitzen joan zen neurrian, etxea eta etxea osatzen zuten harri zaharraren arteko konexioa errazagoa zen. Hibai ugaria poeman aztertu bezala (ikus Euskara klaroa, 135-137. orr), ibai ugariak labratuko zukeen euskal harria. 1995ean Egin egunkariarekin batera oparitu zituzten Euskal Harriaren birrargitalpeneko azalek halako harrien irudiak eskaintzen dituzte (Aresti 1995). Harri borobilduak, urak leunduak baleude bezala, Hibai ugariak leunduak hain zuzen ere. Gainerako liburuetako azalekin alderatuta, hauxe da koloretsuena, harriak pluralean irudikatzen dituen bakarra. Juaristik Harri eta herri izenburuan ETAri egindako “erreferentzia kripitikoa” atzematen du. Zutik da, hain zuzen ere, ETAren aldizkaria eta Nire aitaren etxea poemako azken hitza. Izenburuan “eta” lokailuak ETA erakundeari lehen erreferentzia bat eman ziezaiokeen. Harria gogorra eta erresistentea, garaiko poesia antifrankistan ohizkoa zen metafora zen Raimon eta Celso Emilio Ferreiro aipatzen ditu— eta arma ere izan zitekeen. Honela, “sintagma osoa, slogan edo konsigna ia telegrafiko bezala uler dezakegu”: Harri eta herrin, 294 harria-erresistentzia, “eta” akronimoa, eta herria bera. Ildo horretatik, Euskal Harria euskal erresistentzia litzateke. Harrizko herri hau, Miguel Hernándezen Vascos de piedra blindadari erreferentzia eginez, herri gerraren teoria marxistek eta ETAren bilakaerak bat egiten dute izenburuekin: aurrena, harria eta herria bananduta daude, “eta” lokailuak bien arteko lotura osatzen du; jarraian, euskal erresistentzia hasten da, Euskal Harria, Txabi Etxebarrietaren heriotzarekin batera, bertan “ETA aipatzen du hutsunen bitartez, edo ausentzien bitartez” eta, bukatzeko, harriak eta herriak bat egin dute, Burgosko epaiketarekin batera. Aresti, ETAren intelektual orgainkoa ez bazen ere, sinpatia handiz ikusi zuela erakundearen sorrera eta bilakaera (Jon Juaristi in J. Juaristi, Landa, eta Alberdi 2014). Karmelo Landak (Karmelo Landa in J. Juaristi, Landa, eta Alberdi 2014) harriaren esparru semantiko berberean dauden metaforetatik interpretatzeko tartea zabaltzen du, Ondarroan (1960) emandako hitzaldia zein Euskal Harria poema abiapuntu: mailua “herri lokartu baten kontzientzia kolpatu eta iratzatzeko tresna” gisa jarduten duen bitartean, euskal burgesiak harria jan egiten duen itogina da. Honetan ere, harria kanpo erasoekiko erresistentzia gisa uler daiteke. Irudia 25. Harri eta herriren liburuaren azala, Susa, 2008 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 295 Susa argitaletxeak 2008an egin zuen berrargitalpenean (Aresti 2008), Harri eta herriri irudi bat egokitu nahiean, mailua ipiniko zuen azalean eta kontrazalean liburuko poema laburra baino ez zuten agertuko, beste publizitate-kakorik behar ez balu bezala: “Esanen dute / hau / poesia / eztela, / baina nik / esanen diet / poesia / mailu bat dela.” Koldo Izagirreren hitzaurrean Sarasolaren “mailu guztiak poesia dira, baina ez poesia guztiak mailu” bertsoa ekarriko zuen gogora, jarraian ageriko mailuaren izaera obrerista eta astintze iraultzailearen interpretazioari “euskal poesiaren autonkontzientziaren” sinbolo izaera gaineratuz (Izagirre 2008, 14–15). Harria enigmak interpretazio berrien beharra eskatzen du etengabe, Harrien zikloaren gakoa desenmaskaratzeko saiakerak harriak esan nahi duen horretara bideratzen diren neurrian, Arestiren harriaren errepikak bermatzen dituzte, hauek testu berriekiko harremanetan kokatuz: literatura unibertsala, euskal kultura eta politika edota Arestiren poetikan esparru semantiko horri dagozkion hitzekin harremanetan jarriz. Hala ere, harriaren itzulpen prozesuaren izaera murritza onartuko balute bezala, interpete hauek interpretazio berriak eransteko saiakerak egiten dituzte, aurrekoak ukatzeko saiakerarik egin barik, interpretazio ezberdinen elkarbizitza inplizituki onartuz. Nire aitaren etxea poemarekin ez bezala, ezin esan liteke interprete hauek interpretazio definitiborik topatzeko saiakerak egiten dituztenik. Irakurketa ezberdinak, bata bestearen alboan kokatzen dituzte haienak plazaratzerakoan, harriaren interpretazio azkenik ez balego bezala. Azken batean, harria-ritorneloak errepiketako bakoitzean afektuak adierazleari lotzen dizkion jantzia da, baina ezin da biluztu, ezin du bere baitan gordeko lukeen determinazio azkenik topatu. Joku fonetikoa da, aurrena, Euskal Herria hitzematen du euskal harriak, baina tartean promesa hori hautsi egiten duen a tartekatzen da e-ren tokian. Bukaeran kokatzen den ritorneloa izanik, Euskal Harria poema irakurriz gero zaratari esleitu dakiokeen gaizki-ulertua alboratzen du fonemen errepikari esker“harria”, “oinarri”, “gilzarri”, “zimentarria”— zein beste hitzen esparru semantikoari “ongi labratua”, “arbolaren itsura emandako / harria”, “eta ur-tantak / jan hau”— erreparatuz gero. 296 4.2.1. ARESTI HARRIZTATUA Arestik Maldan beheran euskal literaturako belaunaldi ezberdinak landare eta arbolen bitartez bereizten bazituen, bere burua, Aresti, Hariztian kokatuz, harria Arestirekiko haustura definitzeko baliabidea ere izan da. Honela, Atxagaren Etiopian hareak harriaren figura analogoa beteko luke, harria-herria elkarketari desertua-harea kontrajarriko litzaioke (Kortazar 1989, 71–72): harriaren izaera zurrun, astun eta trinkoari, harearen izaera iheskor, arin eta birrindua. Zentzu honetan, Arestik erabilitako metaforari zein bere poesiari esleitu dakizkiokeen ezaugarriekiko haustura metafora berrian laburbildu dute Atxagak-Kortazarrek. Hauxe izan zen Edorta Jimenezek bere omenezko txango kulturalean, Mintza Barullo elkarteak landatu zuen arbolaren eta kokatu zuen harriaren aurrean, gogoraraziko zuena: Maldan beherako arbolen ondoren zetorren Harriaren aurrean –Hariztia: “arbolaren ixura emandako / harria” (Aresti 1967a, 29)—. Zenbait pertsonalitateren omenez, parentesi artean jaiotze eta heriotze datekin hilarria gogora dakarren oroitarria ipintzeko joera ohizkoa bada, are nabarmenagoa da Arestiren kasuan, bere omenez kokatutako oroitarriak daude Ean, Zorrotzan eta Casilda Iturrizar parkean (ikus 3.2. Euskal kulturako totem, 206-215). Aresti harriztatua ageri da totem horietan. Eta hilarriak egin dizkiote bere omenez elkarren arerio izan ziren euskal eskultorerik kontsakratuenek, Chillidak eta Oteizak, beraz museoetan ere badu bere tarte harriztatua. Kortazarrek Atxagak euskal identitatearen gainbehera adierazten zuela esango zuen: “Harea dekadentzia da, erorketa, utzipenaren susmo urruna, Utopiaren paradisutik urrundutako gizonaren adierazpena da” (1989, 72). Harekin batera kokatuko zuen Sarrionandia, Arestiren harriak gorpuzten zuen izaeraren ukapen gisa. Sarrionandiak ere Harriak eta herriak gogora ekarriko zituen poema batean: Harriak ditugu baina ez dugu herririk. / Harriak ditugu / boltsilo zulatuetan, baina ez dugu inon eraikiko / betirako etxerik. / Harriak ederragoak al dira / harresian? (Sarrionandia 1999, 27) Deserrian –“ez den herrialdearen / kartografoak gara”—harriak fikzio huts dira, poltsikoetatik alde egiten duten harea. Arestik ere, Euskal Harriari Erdal Harea kontrajarri zion, Bilbo industrializatuan alde egiten duen hori adierazteko: “Euskal 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 297 harria / urrun / dago. / Edo ez / dago, / nire hacamarren artean bihurtu baitda /erdal / harea” (Aresti 1970a, 50). Haustura-erreferentzia hauetaz gain, Aresti harrian asimilatu edo berdintzeko joera ageri da. Maskarada antzerki-taldeak eta Oskorrik, omenaldia egin nahi izan zionean Harrizko Aresti hau (Panera Mendieta 1986) izenburua erabiliko zuten. Lehen aipatutako Eako poesia egunetan, Arestiren omenez urtero egiten den omenaldiarekin batera, Harrikadie Poesia egunetako berripapera atera ohi ditu Herrijeri Emon Arnasa Kultura Taldeak eta Gabriel Arestiren Etxeak, egingo dituzten jardueren berri emateko. Harrikad-ie kolorez bereiztuta, bertako euskerarekin bat herriaren izena –Ie— harrikadarekin elkartuta, euskara batuko harrikada osatzen dute, jarduerak jaurtikitako harriak balira bezala: gaztelaniazko pedrada. 2011tik elkarte berberek Zaldiarri aldizkaria ere argitaratzen dute bertaratutakoei banatzeko, honakoa ere harri hitzaz osatuta. Emandako errezitaldi edo hitzaldietako testu bat argitaratzen da zenbakietako bakoitzean. Besteak beste, Iratxe Retolaza eta Danele Sarriugarte Gabriel Arestiren imaginario poetikoa eta genero-eraikuntzen gainean emandako hitzaldiaren testua (Retolaza eta Sarriugarte 2015) eta Lucien Etxezaharragaren Poesia mailu eta fereka (Etxezaharreta 2014), zeinetan Arestiren Esanen dute zein Euskal Harriari, beste hainbeste poemekin batera, erreplikak egiten zaizkion. 4.2.2. PERUHARRI Iñaki Perurenak Harri eta herri izeneko hitzaldiak eman ditu noizbehinka (J.A.M. 2013), harrijasotzaile ohiak harriak eta herri-kirol honek Euskal Herriarekin duten harremana aztertzen du. Horretaz gain, Inazio bere semearekin batera harriari dedikatu diote Peruharri izeneko parkea Leitzako baserrian, Iñakik berak egindako eskulturekin zein aita-semeek altxatutako harriekin osatutako museoa, kirolaren historian murgiltzeko aukera emanez. Bilbovisiónen Manu a Manu programak elkarrizketa bat egin zionean, bideoa birala egin zen berehala, elkarrizketatzailearen galdera naifei Perurenak euskara, Nafarroa eta Euskal Herriaren arteko lotura azaltzen zielarik (Perurena 2010). Iñaki Martinez de Albenizek bideo horri ipini dio arreta identitatearen analisia bere erreprodukzio teknikoaren garaian aztertzeko, harriari erreparatuz. Perurenak Manu Monterori harro erantzuten dioenean, kamerak Peruharriko baserrian dagoen inskripzioa irakurtzeko Irudia 26. Peruharriko harrijasotzailearen eskultura Iturria: (Plazaola Patzuergo Turistikoa 2014) Zentzu horretan, Perurena aita-semeek mintzarazten diete harriei. Aurrerago, hamaika parodia ekarriko zituen iragarkia ere grabatuko zuen Peruharrian. Danonek Danacol kolesterolari aurre egiteko produktua promozionatzeko, Perurena ipini zuen bertsotan lur eta harriarekin dituen loturak azaltzen zituen bitartean (Lardín 2012), hasierako iragarkiaren lelo nagusiak –bere ahoetan gaztelerazko funtziona hitza hedatu aurretikbigarren deklinazio hori dakar gogora: “Harriak jasotzeko ez dut laguntzarik behar, nire 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 299 kolesterola murrizteko bai”84. Euskal idenitateari eta harri-jasotzaileari indarra eta txuletoia esleitzen zaizkio, euskal harriaren autosufizientzia eta independentzia, baina aldi berean ezinbestekoa omen du kolesterola murrizteko osatutako produktu sozioteknikora jotzea. Iragarkiak harri-tradizioekin bizi litekeela adierazten du, kapitalismo eta zientziaren abantailek bizia luzatzen laguntzen eta harriaren ibilia ziurtatzen duten bitartean. 4.2.3. HARRI, HIRI ETA IRRI Zenbat Gara eta Gabriel Aresti elkarteek Gernikan antolatutako errezitaldi musikatuan, Gotzon Barandiaranek harri eta herriren arteko hitz-jokoaren aktualizazio berria eskaintzen zuen (Barandiaran et al. 2013). Bigarren pertsonan zuzentzen zitzaion Arestiri, bere poesiako bertso eta metaforak egoera politiko eta sozial garaikidean txertatuz. Bezperan Iruñean terrorismoa leporatzen zitzaien gazte batzuen atxiloketei aurre egiteko, errepertorio berri gisa zabaldu zen herri harresia osatu zuten. Gotzon Barandiaranek herrizko harresi deituko zion horri, harrizko herriaren bokalen eta esanguren desplazamendua osatuz. Harrizkoa zen herria herrizkoa zen harri, harresi, bihurtu zuen. ETAk estrategia armatua alboratzeko hautuaren berri eman ostean eta Espainiako gobernuaren estrategiak bereari eusten ziola ikusita, errepertorio berria zabalduz joan zen atxiloketak salatu nahi zituztenen artean. Lehen aipatutako Juaristiren interpretazioari jarraituz gero, harriak (ETA) eta herriak Harrizko herri haun zein Burgosko epaiketan bat egiten bazuten, oraingoan herriak harriaren lekukoa hartuko zukeen: harriz osatu beharko litzatekeen harresia, herriz osatzera pasa zen, espainiar legalitatea onartzen ez zuen aske gunea babestuz. Aske gunean izandako milaka lagunen kamiseta laranjek adreiluz osatutako hesiaren bitartez irudikatzen zuten herria; polizia herria, harresia, bertan behera bota nahi zuen eragile gisa aurkeztuz. Egoera honetara heldu aurretik, Julio Medemek euskal gatazkaren indarkeriaren gaineko dokumentalari Euskal pilota: harria larruaren kontra izena emango zion (Medem 2003). Dokumentalaren zenbait unetan alegoria diskurtsoari gaineratzen zaio, 300 une horietan mende erdi arinago eta frankismoan zehar euskal kulturaren ikonografian eragin nabarmena eduki zuen Ama Lurrekin (Basterretxea eta Larruquert 1968) aldera daiteke. Noski, Laboaren Baga biga higa entzuten den bitartean ahari-topeka, sokatira, zesta-punta edo estropadek, euskal herria irudikatu baino, euskal gatazkaren izaera biolentoa, egoskorra ere irudikatzen dute. Pilotalekua da tropo nagusia, izenburuarekin jarraituz, euskal gatazka pilota jokoa da, baina harria frontisetik datorrenean larruaren kontra, azalaren kontra, kolpea, zauria, heriotza sortzen ditu talkak, jokoak aurrera jarraitzen duen bitartean. Medemek harria erauzi nahi duela esan daiteke, jokoa beste medioen bidezko jokora itzul dadin. Hizketa-diskurtsoari dagokionez, zeinek eta Bernardo Atxagak hasi eta bukatu egiten du dokumentala. Hasieran, euskal herria artxipielagoa dela esaten badu, amesten duen Euskal Hiriarekin ematen dio itxiera dokumentalari: Bueno, nik Euskal Hiriarekin egiten dut amets. Gainera hitz-jokoak mesede egiten dit, euskaraz hitz egiterakoan, “Euskal Herria” “euskal herri” [pueblo vasco] eta “Euskal Hiria” “euskal hiria” [la ciudad vasca] izango litzateke. Zibilizazioen edozein hiztegitan hiria hitzak oiartzun hobea du, nik uste. Hau da, hiria, printzipioz, ez da inorena eta guztiena da. Ez du jatorririk, ezin dezake inork esan: “Hiri hau nirea da, ni aurretik heldu nintzelako”. Ez, hiri hau heldu diren guztiena da eta eraiki duten eta eraikiko duten guztiena. Printzipioz, gainera, hiriak jende anitza onartzen du, hori hiri guztietan ikusi dugu. Eta nire ideala aurreneko, jatorrizko nortasuna dagoela dirudien espazio batetik, ba nortasun asko dauden batera igarotzea da. Horien artean, noski, parte naizen hori, “euskal” nortasuna deitutako hori. Hau da, nire alabekin hitz egiten dudan hizkuntzaz egiten den auzo on bat egotea nahiko nuke, bai, ezta? Euskara, idazten dudan hizkuntza hori, ezta? (Bernardo Atxaga in Medem 2003)85 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika Iturria: (Medem 2003) Aurretik agertu eta landu zuen hitza izan bazen ere (Atxaga 2007), une hark eman zion difusiorik zabalena eta, horrekin batera ere, kritikak egin zitzaizkon, Atxagak asmatutako terminoa Eusko Jaurlaritzaren azpiegitura-politikarako kontzeptu-klabea ere bilakatu delako. Esango nuke, zenbait proiekturen zilegitasunaz haratago, kontzeptu horren definizio, garapen eta materializatzeak eraginik eduki duela lurralde eta azpiegituren planifikazioan aritu den aktore-sarean. Planifikazio horretan kontrobertsia eragin duen azpiegiturarik badago, hura Abiadura Handiko Trena da, euskal Y-a –ETArekin hitz-jokorako tartea ere zabaltzeaz gain—, indarkeria-marko bertsua mobilizatu izan duena. AHTren kontrako mugimenduak izan dira Euskal Hiria kontzeptua gehien erasotu dutenak, Xabier Montoiak Euskal Hiria sutan liburuko 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 303 lehenengo ipuinean “Euskal Hiria: kapitalismoaren joko taula berria. Txikizioa gelditu. AHTrik ez” lelodun pintada zuen abiapuntu (Montoia 2007, 7). Eusko Jaurlaritzako 2009ko Aurrekontuen Memorian honela azpimarratzen zen AHTren garrantzia: … aurreikusitako jarduketek “Euskal Hiria” kontzeptua indartzen lagunduko dute, euskal lurraldearen benetako abantaila konpetitiboetan oinarritzen den etorkizuneko proiektua hain zuzen ere, garraio eta logistika azpiegiturei dagokionez, Ardatz Atlantikoan Euskadik duen kokapen estrategikotik abiatuta. (Eusko Jaurlaritza in Jurado 2009)87 Atxaga bera erabilera hauetatik desmarkatu izan du berak amestutakoa (2007), baina hala ere harriaren tropora bueltatzeko aukera ematen du, azpiegitura hauek gaitzesteko bestelako tropora jo da: zementura. Zementuaren tropoak modernitatearen –desarrollismoaren– ametsak har litzake bere gain: materal likidoa da, malgua, forma berriak osatzeko eta, aldi berean, lehortuta zurruna bilakatzen da, harri berria. Beraz, ez da harritzekoa kareharrizko zulaketek zein zelai berdeen profanazioen kontra Euskal Harriaren aldeko aldarrikapenak bueltatzea: Joseba Azkarragaren Euskal harriak (2011) liburua da desarrollismoaren kritikaren adibide. Zentzu honetan, lehen aipatutako Morau ta Agotak taldearen Iparragirre eta Aresti autobide hertzean kantuan porlanaren tropoak harriaren tokia hartzen du: aitaren etxea (Aresti) auto bilakatuta eta asaba zaharren baratzak (Iparragirre) “altzairuzko baratzak / porlanezko aberrian” (ikus 4.1.6. Prekarietatearen ironiak, 287-290. orr.). “Porlanezko aberria” “harrizko herriari” kontrajarri dakioke. Eta oraindik ere, Euskal Hiriaren harira, hirugarren tropo bat ere topatu daiteke: euskal irria. Euskal Hiria Eusko Jaurlaritzak urtero antolatzen dituen kongresuak ere badira, horietako batean Igor Ahedok Euskal Irria kontzeptua proposatu zuen, herriaren eta hiriaren arteko artikulazio gisa, Ipar Euskal Herriko departamentu propio baten aldeko mugimendutik abiatuta. 304 Azken batean, Herriari uko egin barik, Iparraldeko euskal nazionalismoa Herria eta Hiriaren arteko dialektika faltsuarekin apurtzen duen proiektu kontraktuala artikulatzeko gai izan da. Eta utopiarako bidea erakutsi dute, bai gizarte-eredu berri bati zein euskal autonomia politiko gehiagori dagokionez, estrategia biolentoari uko eginez, estrategia erradikal, disruptibo eta sortzaileen bidez zilegitasuna pilatzea lortzen duena. Horregatik, kontzeptua sortu duenaren borondatea okertzen duen Euskal Hiriaren utopiaren kontra, bai Herrian oinarritutako konponente oro ijeztu zein euskal izaera goitik behera marketing estrategietan artikulatzeko, Iparraldeko esperientzia Euskal Irri baten utopiara gehiago gerturatzen dela uste dugu, zeinetan ekintza disruptiboek sortzen duen irria behetik gorako estrategia bakar batean elkarlotzen dituzten Herria eta Hiria. (jatorriz euskarazkoak letra etzanean Ahedo Gurrutxaga 2012, 287–288)88 Irriak harriaren rr-ei eutsi egiten die, hiri eta herriaren arteko sintesian. Hala ere, elementu berria dakar, jolasa hain zuzen ere. Gotzon Barandiaranen herrizko harrian mozorroa nagusi bazen polizia nahasteko asmoz, harrizko herriaren hil ala biziko estrategiari kontrajartzen zitzaion. Hemen, era analogoan, harria irri bihurtzen da, jokoa jolas. Beraz, harriaren gaineko bariazio fonetikoek inplikazio ezberdinak dituzten hitz-joko eta jolasak ahalbidetzen dituzte, euskal nortasunaren definizioari dagokionez. Aurrena, hare-hiriaren arintasun fonetikoa harri-herriren zurruntasunari kontrajartzen zaio. 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 305 Atxagaren utopiak zama arindu nahi du, hain zuzen ere, zorutik 20 zentimetrotara ibil gaitezen. Bitartean berak proposatutako Euskal Hiria Eusko Jaurlatizak lotura sistema berri bat osatzeko erabili izan du, euskal Y delakoa, euskal erresistentzian oinarritutako ETAk –harrizko herria, biek bat eginik ageri dituen fikzio gisa– azpiegituraren kontrako erailketa eta atentatuak eginez. Y-Hiriari eta ETA-Harria kontrajartzen zaio, euskal nortasunaren lokailuaren inguruko ika-mikan. ETAren ekintza armatuaren bukaerarekin batera, bada beste oposaketa berri bat, pertinentzia berria sortarazten duena: jolasa jokoari gaineratzeko saiakerak (ikus Hertzainak, 1985, 256-258. orr.). Zentzu horretan, hitz-jokoen aurrean baino, hitz-jolasen aurrean gaudela esan daiteke. Harrizko herriak herrizko harriari tartea zabaltzen zion herri-harresiena, Gotzon Barandiaranen hitzalditxoan bezala: herri harresiko kideek ez dituzte atxiloketak saihestuko, ikuskizun bihurtuko dute, poliziari traba egin nahian mozorratzen diren bitartean. Beste horrenbeste esan daiteke Igor Ahedok proposatzen duen euskal irriari dagokionean: herria eta hiriaren nahaste inpertinentean, irri bihurtu du ordura arte serioa zena. Eta, hala ere, biek ala biek rr zurrunetan ari dira jolasean. Arestiren euskal harriak itoginaren azpian jana izateko arriskua bazuen, Axularren esaera kontrajarri dakioke Arestiri: dabilen harriari goroldiorik ez. Irudia 28. Harriaren inguruko joko eta jolas fonetikoak 4.3.1. KANTU HERRIKOI Lehen aztertu bezala, Gabriel Arestiren poesian topatu zituzten euskal kanta berriko musikariek kantuak egiteko letra egokia, koplagintza eta bertsolaritzaren tradizioen estiloa garaian pil-pilean zeuden aferei lotzeko gaitasuna zuelako. Zentzu horretan, Mikel Laboaren Urtsuako kanta diskoan (Laboa 1966) Egun da Santi Maminari doinua jarriko zion, Harri eta herrin argitaratu eta bi urtera. Mikel Laboaren kantagintzak musika herrikoia zein abangoardia nahasteko joera zuen horretan, Apur dezagun katea zein Egun da Santi Mamina kantuek herri-kantaren traza hartu zuten. Gitarrarekin lehen akordeak perfilatu eta jarraian, Mikel Laboaren ahots biluziak kantatzeari ekiten zion. Kantua errepikatu egiten den estrofa nagusiaren inguruan osatzen da, estrofak aurreko pasarteei itxiera eta pasarte berriei hasiera ematen die. Baina doinu honek poema ezagun bihurtu bazuen ere, Xabier Amurizaren aburuz (2013), Arestik beste kantu baten gainean osatu zuen poema, Bizkaian Santa Ageda kantatzeko erabiltzen den ohiko doinuan pentsatuta dago. Kantu herrikoi horretan ere, estrofa nagusi horrek pasarteen arteko ritorneloa litzateke. Zentzu horretan, koroan makilkaden soinuaz kantatzekoa da. Kantuak hamaika aldaera ditu, eta ritornelo honetatik abiatuta, bertsoak botatzeko aukera ematen du, kantariak eskean daudenean. Santa Ageda, Ageda, / geure martiri maitea / etxe honeri emon eiozu / zoriona ta bakea. (Ezezaguna in Larrinaga Zugaldi 2007, 192) Egun da Santi Mamina / benetan egun samiña. / Goiko zeruan gorde dezala / luzaro neure arima (Aresti 1964b, 76) 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 307 Abestia, noski errito jakin bati loturik ageri da. Ageda Kataniako santuari bere santutegiaren bezperan eskaintzen zaion kantua bada ere, euskal nazionalismoak 20. hamarkadatik aurrera esanguraz bete duen erritoa izan da, koruen inguruan euskal identifikatzaile etnikoak agertuz (Homobono Martínez 2012, 62). Frankismo garaian, euskal nazionalismoak kutsu erlijiosoko jaialdi hauek baliatuko ditu isilpeko komunitatea bizirik iraunarazteko. Hala ere, egun ezagunen egin duen doinua bestelakoa da, tritikitixa eta panderoarekin jo ohi dena. Letrak dioenaren gainetik, Trantsizioaren ondotik sortutako jaiereduarekin bat datorrena. Gabonetan, Santo Tomasetan, herriko jaietan, Athletic eta Errealaren arteko derbietan, edota tabernak gainezka egoteko arrazoiren bat dagoen horietan, trikiti eta panderoaren errepertorioan ohizkoa da oso. 4.3.2. BILBOKO ASTE NAGUSIKO TXUPINA 2011ko abuztuaren 20an Bilboko Aste Nagusiari hasiera ematen zion Txupineko pregoian Gabriel Aresti aipatua izan zen pregoiani. Urtero aukeratzen dira txupinera eta pregoilaria. Konpartsak ordezkatzen dituen emakumezkoa da txupinera: jaiei hasiera emateko txupina piztu, bai txupin nagusian zein goizero egiten den txupinean. Pregoilaria, nolabait, jaietako ordezkari lana egiten du, berari dagokio Aste Nagusiari hasiera ematen dion pregoia irakurtzea, Jai Batzordeak aukeratzen du urtero Bilboko pertsonaia ezagunen artean, nolabait euren lanari aitortza bat emateko. Bi ikur hauek, urtero agertzen den Marijaiarekin batera, jaietan zehar eta harekin batera joan ohi dira egunean zehar egiten diren jarduera inportanteenetan parte hartuz. Txupinaren errituala zentrala da Bilboko jaiei hasiera emateko, honek ematen dio hasiera programazioari eta lehenengokoz agerrarazten du Mariajaia publikoaren aurrean, honek ahalbidetzen baititu, hain zuzen, hurrengo hastapenak: Marijaia arduratzen da txoznen irekieraz. Eta behin Areatzara jaitsita, egunero ibiliko da alde batetik bestera, parrandan, gauerdian Arriaga plazan "lo egiteko" geratu arte. Txupinak berak urtero dauka antzeko zeremonia, 1978tik abiatutako jaiak eredu hartuta. Arriaga antzokiko balkoitik egiten da, jendea Arriaga plazan eta inguruetan pilatuz. Gainerakoa 2011ko eredua jarraituz deskriba daiteke: Bilboko Jaietako Zinegotzia, gorrentzako interpretea, konpartsen ordezkaria, txupinera eta pregoilaria 308 balkoira irteten dira zeremoniari hasiera emateko. Pregoilariak pregoia irakurri egiten du, txupinerak suziria piztu eta honen eztandarekin batera, txanpaia botilak ireki egiten dira, Marijaia balkoitik irteten da gainerako lagunak txikiagotuz, Aste Nagusiko ereserkia entzuten den bitartean. Hauxe da eferbeszentzia kolektiboko gune gorena. Erritual honen barruan, pregoilariak Marijaia sakratuaren agerpenaren eta eguneroko bizitzaren artean bitartekari lana egiten du. Horregatik ez da harritzekoa nolabaiteko sona duen pertsona bat aukeratzea, badaukalako ezagunak duen distantziahurbiltasun ezaugarri hori, aura banalizatu bat. Aldi berean, bere lanagatik ezaguna izanda, egunerokoari dagokion lana islatu egiten du eta gizarte-arrakasta lan hori izan ohi du oinarri. Kirolariak, euskaltzainak, zinegotzi ohiak, artistak, musikariak, aktoresak, sukaldariak, kazetariak, enpresariak, e.a. izan dira pregoilari. Urte horretan, Kirmen Uribe idazleari egokitu zitzaion, 2009an "Bilbao-New York-Bilbao" (Elkar, 2008) nobelagatik Espainiako Literatur Sari Nazionala jaso zuen, moda-modako euskal idazlea beraz. Berari zegokion, pregoia idatzi eta esatea. Balkoira atera bezain pronto: Iritsi da egun handia. Bueno, aurten ni aukeratu naute pregoilari, baina nik uste dut idazle guztiok izango garela pregoilariak, batez ere euskal idazleak. Horregatik, bi olerki esango dizkizuet, buruz, gogoratzen banaiz. Idatzi ditut Bilboko bi euskal idazleren… Bueno, euskal... Bilboko bi idazleren omenez, bata Gabriel Aresti eta, bestea, Blas de Otero. Bueno, badoa lehenengo olerkia: (Uribe 2011) Ohizkoa da pregoilariak bere talde korporatiboari aitortza bat eskaintzea eta, nolabait, bere burua talde horren irudiaren ordezkari hartzea. Kasu honetan idazle guztiak, eta zehatzago euskal idazleak. Egokitu zaion erronka horretan, bi idazleei egiten die omenaldia. Idazleok hiru iruditan aipatzen ditu: idazle, euskal idazle, Bilboko idazle. Irabazitako Sari Nazionalak badu hemen bere pisua eta pregoilari-idazleari arrakasta kontraesankorra haragitzea tokatu zaio. Honakoa irakurri zatekeen bere liburu sarituaren harira: Kezkatzen nau euskal kritikagintzak diskurtso kritiko propioa sortzeko duen ahuleziak, eta kanpoko instituzio eta eragile literarioek euskal liburuen gaineko diskurtsoak sortzeko duten indarrak. Badakit kulturen arteko hartu-emana ezinbestekoa dela, baina euskal literaturan 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 309 harreman hori desorekatua dela iruditzen zait, eta desoreka hori handituz doala. (Retolaza 2009) Hauxe da liburua aztertzeko hartzen duen abiapuntua eta aipatzen den desoreka euskal literatur esparruak espainiar literatur esparruarekiko duena da, euskal kulturak espainiarrarekiko duenaren metonimia. Kirmen Uribek haragitzen du kontraesan hori, unibertsal-arrotzaren eta lokal-propioaren artean, espainiar literatura eta euskal literaturaren artean, New York eta Bilbaoren artean. Denek egin behar lukete bat Bilboko panteoi literarioarekin, eta panteoi horretan topatuko ditu Blas de Otero eta Gabriel Aresti, Unamuno alde batera utziz, Bilboko Udaleko branding literarioa erreproduzituz. Bilbo: Aresti "gizonaren alde" paratuko zuten Zorrotzako portuan aldarrika poemako Gilen eta Antonek, batak birauak euskeraz, gaztelaniaz besteak, Blas de Otero eta Aresti bera. Hautua eginda, lapsus linguaeak harrapatzen du Uribe eta zuzendu egin behar du esandakoa: "Bueno, euskal...". Zuzenketa horrekin okluitzen du euskal literatur esparruko gatazka eragilea –"euskal" literaturako definizioa— Bilboko literatura panteoira zuzenean jotzeko. Agerian dago, hitz-jarioan dagoen erreferenteen joan-etorria: "idazle guztiok", "euskal idazleak", "bi olerki", "bi euskal idazle", "bueno, euskal", "Bilboko bi idazle"... Eta horren ostean dator omenaldia. Omendu baino, idazle biak interpretatu egiten ditu, beren olerki moldeak hartu eta errezitatu egiten ditu pregoia osatzeko. Egun da Santi Mamina poema-bertsoaren aktualizazioa egiten du. Herrikoi bihurtutako doinua erabiltzen du, kopla handiaren neurriarekin jarraituz eta orijinalaren leloa bere horretan mantenduz. Bertsolaritzaren arauak ere jarraitzen ditu bertsoen barneegituran, oina da efektu eta golpea, bertan topatzen dute zentzua aurreko puntuek. Puntuz puntu, jaiak eta elkarrekin parranda egiteko gonbita, bizikidetzaren giltza elkarri entzutea dela, Kukutza gaztetxearen aldeko aldarria, euskalgintzaren aitortza, erasoen kontrako aldarria Bilbon zein New Yorken eta txupinerari txupina pizteko eskaera. Bertso pare bakoitzeko, leloa kantatzen du berriro. Makila alde batera eta bestera, ezker erakuslea gora eta behera eraginez eta entonazioa etenez jendeak jarrai diezaion, plazako lagunak interpelatu egiten ditu leloa kantatu dezaten. Heterogeneoak interpretatzen ditu: pregoilari, Kirmen Uribe, Gabriel Aresti eta Blas de Otero. 310 Erritual honek lortzen duen elkarrekintzen bateratzea, elementuen arteko nolabaiteko koherentzia ulertzeko ritorneloa erabilgarria suerta dakiguke (Deleuze eta Guattari 2002, 317–358). Kolore, zarata eta usain anabasa dugu: pregoilariaren hori kolorea eta bikornio beltza, txupineraren gorria eta txapela, konpartsen kamisetak, jaietako zapi urdinak, edarien usaina (xanpainarena batik bat), Marijaiaren alkandora koloretsua, amnistiaren aldeko kartelak, okupazioaren aldekoak, ikurrinak, bandera palestinoak, Euskalteleko txanoak, serpentina zuri-gorrien goranzko jaurtiketa eta beheranzko hegaldia... Ritorneloaren bitartez, espazio-denbora bat sortzen da, jaien hasiera. Ritorneloak funtzio katalitikoa betetzen du, elkarrekintzak azeleratu eta elementuen anabasa horri masa antolatuaren izaera ematen dio. Armiarmak armiarma-saretik euliaren ritorneloa zain daukan modu berean, zain dauzka elementu guztiak xanpain botilak ireki, serpentinak jaurtiki eta jaiei hasiera emateko. Balkoitik txupina botatzen denean, kontrapuntua xanpain botilen eztanda txikiak eta xanpainak gainezka egitearekin batera, dantza Aste Nagusia ereserkiaren sinkronizatu egiten da. Errepikapenak eskaintzen duen bilakaera autonomoari esker, sinkronizazioa ematen da behean dauden lagunek, armiarmaren moduan, ritorneloan atzematen dutelako. Txupinak eta ereserkiak duten efektu berbera dute pregoiaren bertsoek, besteen simulazioa eta antizipazioa dira. Egun da Santi Mamina bilakaera autonomoa izan duen ritorneloa da, Harri eta Herritik, Mikel Laboaren Euskal kanta berrira, eta horren ostean garatu den erritmo herrikoi tankerara, eta honen zabalkundera. Baina zer oinarri dauka ahots ezberdinen bat egite horrek? Abesten duten lagunek, inoiz inon gorpuztu dute aurretik Egun da Santi Mamina, ezaguna dute behintzat leloa, poteo musikatuetan ohizko doinua delako, zeinetan taldekideek kantatu egiten duten. Kasu horietan trikitixaren doinuak pizten du ritornelloa eta abesten dutenen ahotsak anplifikatu, soinuek propio duten joera horretan, kalean zehar zabaldu egiten da ritorneloa, taberna ezberdinetara sartuz eta koadrila ezberdinek osatzen duten lurraldeak agentziatu edo lurralde horien paisaia izatera pasa daiteke. Maila ezberdinetan aktiba ditzake, koadriletako kideen ahotsak erreklutatu edo, lurraldea birragentziatze aldera, koadriletako kideak euren artean ozenago hitz egitera behartuz. Ez da harritzekoa, beraz, ezaguna duten horiek abesteko gonbite modura hartzea. Kirmen Uribek laguntzen die, zuzentzen ditu nolabait, interpelazio zuzenak eginez: 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 311 doinuaren bariazioak eta keinu zuzenak publikoari. Azken batean, bera da pregoilaria balkoian gorpuztu egiten duena. Gero suertatuko den eztandaren atariko, pregoiaren bertsoak hartzen du jai-lurralde osoa. Batetik, ritorneloak lagun berriak erreklutatzen ditu. Bozgorailutik entzuten den ahotsak bere paisaia melodikoarekin bat egiten du, plazako ahots anitzekin alegia, eta hauek guztien indarrak lurralde gero eta zabalagoa hartzen dute. Bestetik, bertsoaren egiturak berak, erritualaren parte den kontzientzia kolektiboa izaki, lagunen arreta eskatzen du. Erritmo eta bertso-neurri ezagunak, puntuetan antizipazioa errazten du. Zentzu horretan, errimen eta silaben egiturak funtzio fatikoa ahalbidetzen du nobelak egiten duen bezala (Barthes 2009c, 260): nobelako ekintzek tramarekin duten harremana bezala, ahoskatutako silaba bakoitzak hurrengoaren itxaropena eragiten du, kasu askotan gorputzak diotso lagunen bati erabiliko duen oinaren zati bat, efektu hori ematen da publikoa ritorneloaren parte delako, makinaren beste atal bat. Hala uler daiteke, bertso honetan ahots askok pregoilariak esango zuena antizipatzea: “Bizitza ez da lan hutsa / alaitu behar da gorputza / irtenbideak aztertu eta / salba dezagun Kukutza”(Uribe 2011) Koplak hiru puntu ditu, zortzi silabakoa bakoitza eta beste lerro bat hamar silabakoa, bertsolaritza kodean 8A/8A/10/8A egitura du. Ohizkoa denez, oinak egituratzen du bertsoa, hor pilatzen da ideia nagusia eta hortik abiatzen dira gainerako puntuak. "Hutsa" eta "gorputza" errima du lehenengo bi puntuetan, beraz oinak "utza"/"utsa" errima eduki beharko luke. Edukiari dagokionez, lanaz gain bizitzak alaia izan behar duela esaten du –eta honek bat egiten du pregoiak Aste Nagusian egiten duen mugarri funtzioarekin–. Hirugarren lerroan, "irtenbideak" aztertzeko deialdia egiten du, hauxe izan zen egun horietan Kukutza gaztetxearen aldeko mugimenduak egiten zuen deialdia: Udalak gaztetxea kaleratzeko agindua bete behar zuela argudiatzen zuen eta gaztetxearen aldekoek bestelako "irtenbideak" bilatu behar zirela. Udaren hasierarekin batera eztabaida hori egon zen kalean zein hedabideetan. Aste Nagusian gaztetxearen aldeko aldarriak presentzia handia edukiko zuen. Laugarren lerroa hasita, silaba batean edo bestean, ahots batzuk gehituz doaz silaba eta erritmo ezberdinetan "sal-ba-de-zagun-Ku-ku-tza". Pregoilariak, gainera, astiro ahoskatzen ditu gaztetxearen silabak, plazako lagunak harekin egitera gonbidatuz. "Utza" errima edukita eta gaztetxearen 312 aldeko aldarriak martxan jarrita, antizipazioa erraztu egiten da. Bertso honen ostean, errepikatu egiten da leloaren ritorneloa: “Egun da…”. Gorputzak alaitu egiten ditu bertsoak, eta inoiz baino gehiago dantzatu egiten da bertso honen ostean. Batetik, dantza egiteak gaztetxearen alde lerratzea inplika dezake. Baina, horretaz gain, bertsoaren egiturak duen funtzio fatikoak berak eta aldarriaren aldeko mobilizazioak, nolabaiteko katarsia sortzen du publikoarengan eta horrek eferbeszentzia kolektiboa areagotu egiten du. Errepara diezaiogun katarsiaren funtzionamenduari, Aristotelesen Poetika eta Ricoueren Mimesiaren ikuspegitik (Kearney 2001, 129–142). Mimesia berregitea (reenactment) da. Kukutzaren gainean eman diren azalpenak eta bertso-moldeak prefiguratutako bertsoa sinesgarri egiten dute. Hau da, bertsoa bera ulertzeko konpetentzia parametro horietan ematen da (euskara ulertze hutsetik aurrera) eta parametro horiei esker bertsoak zein testuinguruak osatzen dute ritorneloa. Horrela funtziona dezake testu kantatuak, konfiguratutako testuak, aurrez ezarritako bertsomoldearen eta diskurtsoaren mimesi gisa. Eta, azkenik, hura birfiguratu egiten da,mimesia oina antizipatu eta ahoskatu egiten dutenen eta dantzan egiten dutenen ekintzek osatzen dute. Mimesi honek efektu katartikoa dauka, balkoiaren eta publikoaren arteko distantzia apurtu egiten da, heroi eroriaren eta publikoaren artean apurtu egiten den bezala. Kukutzaren bertsoa hartu dut mimesiaren funtzionamendua nahiko ondo azaltzen duelako, pil-pilean zegoen gaia zelako, errimarik aberatsena erabiltzen duelako eta, horregatik ziurrenik, efektu handiena izan zuena izan zelako. Hala ere, beste edozein bertso hartu nezakeen, mimesiaren eta ritorneloaren eragina azaltzeko. Gabriel Arestiren beste aktualizazio bat izan da honakoa. Urtero ematen den errito batean inskribatua, Aste Nagusiari hasiera ematen dien mugarria. Erritoak performatibo alaia ahalbidetzen du, jaiei hasiera ematen diona, baina horretarako gorpuztutako erritoa izan behar du, testuinguru jakin batean ahots autorizatu batek esana. Autoritatea elementu ezberdinen bateratzetik datorkio –xanpain botilak, pregoilariaren eta txupineraren jantziak, jendetza, suziria, e.a.— edo, hobeto esanda, hauek guztiek duten funtzionamendu makinikotik, hortik heldu diot ritorneloari elementu ezberdinei izaera bateratua emateko gaitasuna duelako. 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 313 Bestetik, pregoilariak berak gorpuzten duen figura dago, Kirmen Uribe. Euskal literatur esparruak ematen dio autoritatea pregoilari izateko, esparruan okupatzen duen posizioa eta esparruaren historia bera gorpuzten ditu, bere instantzia nominatibo propioaz gain (“Kirmen Uribe”). Bilboko bi idazleren omenezko pregoia egiteko aukera egiten du, aurretiaz ezarritako Bilboko panteoi literariora jotzen du: Miguel de Unamuno, Blas de Otero eta Gabriel Aresti. Hortik, poeta euskalduna eta poeta erdalduna interpretatu, bere liburu ezagunaren zein elebitasunaren alde bikoiztuaz baliatuz. Irudia 29. 2011ko Aste Nagusiko txupina, Bilboko Arriaga plazan Iturria: (Bilboko Konpartsak 2015) Prefiguratutako elementu guzti hauek, gehiago sartzea lar luzatzea litzateke, ritorneloaren bitartez ematen den konfigurazioan aktibatu egiten dira eta norabide eta efektu propio bat sortu. Horrela, elementu guztien funtzionamendu makinikoak mimesien jokoan ematen den katarsia ahalbidetzen du eta, errito mailan, eferbeszentzia kolektiboa. Beste elementu askorekin nahasten da Gabriel Aresti eta haren obra, aktualizatu egiten da haiekin batera. Hauxe da mimesiaren beste maila batean ematen dena: birfigurazioa, hau da, zelan bertan egon diren lagunek zein hedabideetatik ikusi 314 dutenek pasa duten errito honetatik euren existentzia. Hor argi dago, batetik, performatibo alaia dela txupina, “0” unea markatzen du jaiei hasiera emateko, jaien eta egunerokoaren arteko mugarri. Baina, horretaz gain, erritoaren erreprodukzio hutsaz gain pasa diren elementu berriek denbora-espazio propioa sortu dute: Aste Nagusia 2011. Elementu berri horien artean dago Gabriel Aresti eta berau ere aldatu egin da, nolabait. Bere bertsoa ez zen jada bere bertso berbera musikatu eta poteo herrikoien parte denetik, oraingoan mantenduko zuen doinua –beste inork ahalbidetu zuen aktualizazioa– eta leloa –doinutik baztertu ezin den bertsoa– bere poemari esangura berri bat emateko, bertsoan orduko gaiak sartuz eta Aste Nagusiari hasiera emanez. Sare guzti horretan funtzionatzen du Arestik, konexio zaharrak indartuz eta berriak sortuz intentsitate ezberdinetan eta, aldi berean, konektatu barik geratzen diren elementuak publikoaren prefigurazioaren menera utziz, batzuk konekta eta beste batzuk konekta ez ditzan. Eta horrek ahalbidetzen ditu, berriro ere, konfigurazio berriak posible egingo dituzten birfigurazio anitzak. Eta hor has daiteke berriro jolasa. 4.4. ONDORIOAK Barthesek poesia eta mitoa aurrez aurre ipini ditu, lehenak infrasignifikaziorako joera duen bitartean, bigarrenak ultrasignifikazioa bilatzen duelako. Hau da, poesiak hitzen zeinu izaera gainditu nahiko balu bezala jokatzen du, kontzeptuen abstrakzioa eta zeinuaren arbitrarietatera zabaldu egiten da (Barthes 2005, 227–229). Kasu honetan, harri eta herriren arteko gertutasun foniko arbitrarioa kontzeptu berria sortzeko erabili daiteke, aitaren etxea iragan eta orainaldiaren arteko topika sakrifizialean kokatu, aitaren-etxe hitz-elkarketaz gaindiko kontzeptura bideratzeko, edota Egun da Santi Maminak hitzen silaba eta erritmak sakabanatu egiten dira kopla handiaren melodikarekin bat etortzeko. Hala ere, poesia mitoaren ukapena den neurrian, mitoak poesiaz jabetzeko joera du: “poesiaren erresistentziak berak mitoaren harrapakin ideala bihurtzen du: zeinuen itxurazko desordena, orden esentzial baten aurkezpen poetikoa, mitoak bere egiten du, poesia signifikatzeko balio lezakeen adierazle huts bilakatuz” (2005, 228). Eta halakoa suertatu da behintzat, aitaren etxearen eta harriaren kasuetan, abertzaletasunek bere egin izan dituzten neurrian. 4. Kapitulua. Aktualizazioak: topika, fonika eta melodika 315 Baina aztertutako hizketa-ekintza horietan afektuak deitu ditugun energia intentsitate askeak izan dira elementu aurresemiologikoak. Zentzu horretan, infrasignifikaziorako joera horrek biluztu gabeko errepikara gerturatzen dituela dirudi, iruditze horretan dihardu afektuak katalizatzen dituen ritornelo gisa, ritorneloan parte hartzen duten gorputzekin harreman diferenteak osatuz. Aitaren etxea topika da, gorputzek lurraldearekin osatzen duten harremana. Aitaren etxearen defentsan, gorputz-lurraldea lurralde nazionalarekin berdindu daiteke, mutilatu egiten den niaren bitartez, poemaren errepika errepika traumatiko bihurtzen da. Ritorneloak katalizatutako afektu horiek hiritarrak sortzeko bideratu zituen Garaikoetxeak, aitaren etxeak eta aitaren etxeak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz, Gernikako estatutuaren lurralde sasiestatalean txertatuz. Bitartean, deklinazio ezberdinak zabaldu zituen Gernikako bonbardaketaren urteurrenak, trauma historikoaren errepika gisa, energia sozialak norabide ezberdinetan bideratu nahi ziren norgehiagoka politikoan. Lotura horietatik askatu nahian, topika berriak formulatuko ziren. Zaramak aitaren etxetik alde egiteko deia luzatzen zuen, maila ezberdinetan, kalea aldarrikatuz. Euskaldunon Egunkariaren ondotik errepika traumatikoa beste nonbaitera bideratu nahian, amaren sua aldarrikatuko zuten euskaltzale batzuk. Desplazamendu paradigmatiko hauei, dezplazamendu sintagmatiko ironikoak gehitu zaizkio, etxebizitza burbuilaren eta prekarietatearen arazo sozialak aurrera egin ahala: energiak bideratu baino, ritorneloa barregarri bihurtu dute. Harriaren kasuan fonika da gaineratzen dena, gorputzek ahoskerarekin osatzen duten harremana. Arestik harri-herri gertutasuna ustiatuz, euskal harriaren deklinazio berrietarako tartea zabaldu zuen, harri-herri adituak deszifratu beharreko enigma bihurtuz. Honekin batera, joko eta jolas fonikoak aktibatuko ziren arlo ezberdinetatik euskal izaerako elementu dominanteak definitzeko norgehiagokan. Egun da Santi Maminak, ordea, melodikan jokatzen du, gorputzek erritmoarekin osatzen duten harremana. Erritmo musikala eta erritmo sozialek katalizatzen dituzte afektuak, Santa Ageda bezperatik Aste Nagusiko txupinera. Ondorioak Ondorioak 319 Ikerketa honen helburua, Arestiren produkzio-testuingurutik abiatuta, hura euskal kultura eta gizartean era ezberdinetako agerraldiak ziurtatzen dituzten bitartekariak aztertzea zen, bitartekari horiek bere obra eta figuran eragiten dituzten errefrakzioei ere erreparatuz. Bitartekaritza horien analisian gai oso ezberdinak agertu dira, horrek ikerketa-objektua begi bistatik ez galtzeko azalean geratzera behartu banau ere, badira ikerketan zehar gailendu diren kontu batzuk, lau topologia eta kapitulu banatan agertzen den lanarekiko izaera transbertsala dutenak. Horiek dira ondorio hauetan jorratu nahiko nituzkeenak. Aurrena, frankismo garaian euskal kultura esparruan gauzatu zen bilakaerak bizirik dirau instituzio ezberdinen jarduerari esker. Arestiri esleitzen zaion izaera fundazionala da horren lekuko. Testuinguru jakin baterako erabilgarri suertatu ziren zenbait postulatu mantendu egiten dira oso bestelakoa den testuinguruan, histeresi egoera bati esker. Hauen indarraren gainean eta uste horiek Aresti eta enparauek borrokatu zuten kontserbadurismoarekiko era analogoan zenbateraino diharduten galdegingo dut. Ondoren, euskal gizarteak Aresti zein bere obrarekin osatzen dituen harremanak historia hurbilean suertatutako transformazioen argitara jorratuko ditut. Arestiren heriotzetik gaur egunera doan aldia bitartekari horien gaineko narratiba osatzeko aukera ematen dit. Zenbait gertaerek poeta eta honen lana ulertzeko interpretazio berriak eskatuko dituzte, bestelako irakurketen beharra dagoen neurrian. Bukatzeko, auzio soziologikoagoa jorratuko dut, aurrera egin ahala ikerketaren hondar gisa pilatu izan zaidana, afektuen auzia hain zuzen ere. Omenaldi eta aktualizazioen analisia orrialde hauetan islatu ahala, edozein artikulazio-praktikan ezinbestekoa den elementu bati jo behar izan dut. Elementu hori izendatzeko afektu hitza erabili dut, ahalbidetzen dituen artikulazio horiei itzuri egiten dion hori kontutan hartu ahal izateko. EUSKAL KULTURAREN HISTERESIA Gabriel Arestiren idazketa-testuingurutik abiatu naiz ikerketa honetan. Euskal literaturaren definizioa euskaraz idatzitako literatura gisa gaineratuz joan bazen ere, berez ezin esan liteke euskal literatura esparruaz hitz egiteko baldintzarik ematen 320 zirenik. Ez zegoen irizpide amankomunak markatzen zituen merkatu linguistiko bateraturik, euskara bera landu eta irizpide batzuk adosten aritu behar izan ziren horretarako. Argitaletxeen merkatuak berezitasun asko zituen, mezenazgo kolektibo bati esker funtzionatuz. Azken batean, euskal literaturak euskal kulturaren azpiesparru gisa ziharduen, esparru honetako dinamika euskaltasuna definitzeko saiakeren bitartez gauzatzen zen. Disziplina anitzek –eskultura, antropologia, historiografia, besteak beste— parte hartzen zuten definizio horren inguruko norgehiagokan, baina euskal literatura izango zen dominantea, diferentziazio-faktore nagusi gisa inposatzen den elementuari, euskarari alegia, forma emateko zuen gaitasunagatik. Euskal literaturaren autonomia faltaren adierazgarri, bereziki hasieran, euskal literaturaren balorazioirizpide nagusiak publikazioen forma edota edukiak euskal kulturari egiten zion ekarpenaren arabera neurtzen ziren: forma, euskara bera lantzen dutelako; edukia, euskal folklorea, bizimodua, e.a. islatzen zituztelako. Apurka-apurka, forma izango da gaineratuko dena, euskara, euskal kulturaren elementu definitzaile gisa, instituzio askoren bultzada eta sorrerari esker, hizkuntzaren sustapena bultzatuko zuten euskal kulturaren produkzio eta erreprodukzio guneei alegia. Arestik instituzio horietako askotan parte hartuko zuen –Euskaltzaindia, Lur argitaletxea, Kriselu antzerki-taldea, e.a.– euskarazko literatura tradizioaren joera kulternista eta populista gisa izendatu zituenak gainditzen saiatuz. Bere belaunaldiko beste hainbat idazlek bezala, euskara (forma) lantzeko aukera egin zuen, “gizonen egiaren” berri emanez (edukia). Bere posizio-hartzeen batasun-printzipioa bi dimentsioren bitartez gauzatzen zen, berak “mandatu” gisa kalifikatu zuena: euskal literatura tradizioaren birfundazioa eta “gizonaren aldeko” egien transmisioa. Hortik abiatuta narrazioa, antzerkia, artikulua, literatura kritika eta, noski, poesia bezalako genero ezberdinetan parte hartzera eramango zuten posizio-hartzeak uler litezke. Posizio-hartze horiek, aurrena, belaunaldi zahar eta berriaren arteko hausturan kokatu behar dira. Belaunaldien arteko ika-mika euskarazko ortografian h-a sartzeko eztabaidan zertuko zen. H letrak, euskaldun gehienentzako fonemarik gabeko letra, edukirik gabeko forma den neurrian, ondo baino hobeto islatzen du belaunaldi zaharraren eta berriaren arteko haustura. Norgehiagoka eduki unibertsalak bere egin zitzakeen formaren alde egiten duen belaunaldi berriaren eta berezko hizkuntza berezko edukiekin uztartu nahi zituen belaunaldi zaharraren artean ematen zen. Era analogoan, h-a, edukirik gabeko forma, belaunaldi berriaren estandarte bihurtuko zen, Ondorioak 321 belaunaldi zaharrarentzako hizkuntzaren okerbidea zen bitartean. Zentzu honetan, Arestik parte hartzen zuen belaunaldi berriak euskal kulturaren balizko eduki esentzialetatik deslotu nahi zuen euskara, eta beren idazketarekin huste-prozesu bat egiten bukatzen zuen hizkuntza berriari forma emate aldera, birrapropiazio berrietara, artikulazio-praktika berrietara, zabalik dagoen adierazle hutsaren alde («significante vacío», Montero 2012) egiten zuten, betiere hauek euskaraz izatearen baldintzapean. Euskal literaturak euskal kulturarekiko zuen heteronomia egoera euskaltzaleidazlearen, euskararen militantearen, emergentzian adierazten zen: euskara ikastearen trantzetik igaro eta honen batasunaren lehen hastapenen zama bere gain hartu zuen hura. “Hausturaren belaunaldi” gisa talde-batasuna eman zaie idazle hauei, beren habitus autodidaktaren disposizioei balioa ematen jakin izan zuten, aurrekoen habitus erlijiosoaren aurrean, literatoak bestelako euskaltzaleei nagusitzea ahalbidetu zuen eskriturizazioaren pribilegioaren bitartez. Hala ere, belaunaldi honen disposizioak fraide-anaiarte edo apaiztegietako ni-aren teknologien era analogoan gidatzen jarraitzen zuten. Gizonek soilik parte hartzen zuten –Lourdes Iriondoren salbuespen esanguratsua eta Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox? 1979ko eleberria kenduta– hausturaren idazleen estoizismoa bere literaturaren izaera desharagituan adierazten da. Euskararen sustapenaren gorputzez gorputzekoa andereñoen eskuetan geratzen zen, emakume idealizatu bezain ikustezinen esku. Itxaro Bordak Arestiren poesiako gorputzak sufritzaileak direla salatu du, atseginerako tarterik apenas dutenak. Baliteke azken urteetako bilakaerak Arestiren poetikarako irakurketa irrigarri eta gozagarrietarako tartea zabaltzea. Egun da Santi Mamina abestiak martirologio kristauari hertsiki lotutako letrak baditu ere, bere erritmoetan jaia zartatzen du: Santa Agedako bezperaren ospakizunetik erauzitako kantuak ospakizun laikoen gehiegikeriei bidea zabaltzen die. Euskal Harri, Herri zein Hiriaren seriotasunari, Igor Ahedok sintesi bitxia kontrajartzen dio: Euskal Irria. Azken aldiko, aitaren etxearen apropiazio ironikoek, euskal irria askatzeaz gain, identitate prekarietatearen testuinguruan irudimenezko babesleku gisa diharduten tropoak birpentsatzeko aukera ematen dute. Azken batean, identitate prekarietatea nostalgiaren forma hartzen duen euskal kulturaren produkzio eta erreprodukzio guneetan gauzatutako borroken histeresiari esker mantentzen da. Histeresi hau euskararen izaera sakralera itzultzen da, erabilera 322 profanoagoei oztopo eginez. Hezkuntza-erakundeei hertsiki lotutako hizkuntza dugu, zeinak zuzenkeriara gidatzen du honen erabilera, liratekeen hiztunei segurtasun linguistiko ezara eramatea lortzen ez duen horietan. Ez dago merkatu linguistiko bateraturik asmatzeko beharrik, egon dagoelako, beraz ez da ezinbestekoa euskaldun guztiek euskalkiak menderatu eta hausturaren belaunaldiak irentsi behar izan zuen literatura tradizio osoa irentsi beharrik. Merkatu lingustiko orok kapital linguistikoaren banaketa asimetrikoa dakar –betiere eredu nagusi batekiko—, baina asimetria honek ez luke zertan hiztuenen segurtasun lingustiko eza sortu. Hauek, noski, euskaldun orok menderatzen duen bestelako hizkuntza dominante batean babesten bukatuko dute, segurtasun ezaren aurrean, lurralde profanoan erosoa mugitzeko aukera ematen duena: gaztelania edo frantsesa. Hori bai, euskararen aurkako ageriko erasoa ematen den kasu apur horietan, komunitate euskaltzaleak bere burua antzeman dezakeela dirudi. Zeran nago pentsatzen, Gaizka Garitanok, Eibar Kirol Elkarteko entrenatzaileak, prentsaurrekoa euskaraz hasteagatik kazetariek errieta egin ziotenean, eman zen batbateko erantzun irmoan. Euskal Autonomia Erkidegoan euskaltasunaren definizio administratiboa ezarri bada ere eta definizio honekin bat egiten duten biztanle gutxienak euskaldun badira ere, euskara euskal gizarte osoak duen altxor gisa mantentzen da, azken lotura soziala izango balitz bezala. Gure esku dagok Euskal Herriko estadioetan egindako ekitaldia ere datorkit burura, bertan ezin izan zuten hain arestiarra den “euskara da euskaldun egiten gaituena” mantra errepikatzea saihestu, nahiz eta ekitaldiaren helburua erabakitzeko eskubidearen aldeko sostengua lortzea izan; euskaldunen zein komunitate abertzale-euskaltzaleaz haratagoko lazo soziala bilatzeko saiakera, hain zuzen ere. Euskara euskaltasunaren eduki bihurtu da, horregatik, baliteke gailendu egin diren Aresti eta enparauen letrak traizionatzeko garaia heldu dela, berriro ere haien musikaren tonua berreskuratzeko. Testuinguru honetan, Aresti igaro beharreko puntu bihurtu da berak egindako apostu asko instituzioek bere egin duten neurrian. Gainera, hausturaren ondorengo belaunaldiarentzako pertsonaia karismatikoa izan zen, haren inguruan Saizarbitoria, Sarasola eta Urretabizkaia bezalako idazle entzutetsuak inguratuz. Saizarbitoria edo Txillardegiri nobelagintzan esleitzen zaien izaera modernizatzailea, Arestiri esleitzen zaio poesigintzan. Beraz, euskal poesiarako gerturatzeak Arestiren gainditzearen terminoetan neurtzera pasa dira, Ibon Sarasolarekin, aurrena, eta Bernardo Atxagarekin, ondoren, gertatzen den moduan. Harri eta herriren (1964) izaera Ondorioak 323 herrikoiaren aurrean, belaunaldi aurrerakoi eta euskaltzalearen sinbolo bihurtua eta modatik pasata zegoen poesia sozialaren adierazgarria, batzuk Maldan behera (Aresti 1960e) poema sinbolistari hautsa kendu ahal izango diote, obra “zaila” izanda oiartzun eskasa izan zuen horri, euskara batua existitu aurretik batuan idatzitako lehen obratzat hartuz. HARTZAILEEN ETA AKTUALIZAZIOEN HISTORIA BAT Arestiren omenaldi eta haren poemen aktualizazioak hizketa-ekintza unitario gisa, diferentzia sortarazten duten errepika gisa hartzeaz gain, hizketa-ekintza hauen arteko zenbait jarraikortasun eta haustura identifika litezke, bilakaera sozioekonomiko eta politiko zabalagoekin harremanetan aztertzen diren neurrian. Hiru mugarri nagusiren inguruan eraikiko dut irakurketa sinkroniko hau: 1985, 1997 eta 2011. Lehena, Arestiren heriotzaren ondoren euskararen sustapenerako eta euskal literatura esparru propio baten azaleratzea ahalbidetzen duten hainbat tresnaren garapenarekin bat eginda, Aresti euskal kulturako igaro beharreko puntu bihurtzen da. Aldi berean, idazle gurtua izatera pasatzen da. Hain zuzen ere, Arestiren literaturaren adierazgarri den Bilbo industrialaren gainbeherarekin bat egiten du prozesu honek, 1985ean Euskaldunako ontziolaren itxieran kokatu daiteke prozesu horren mugarria. Garai honetan, euskal nazionalismoaren bi familia nagusien hegemonia eskuratzeko norgehiagokan, Nire aitaren etxea poemak norgehiagoka horretan nagusitzeko adierazle higikor («significante flotante», Laclau eta Mouffe 1987, 230–234) gisa arituko da, artikulazio-saiakera diferenteen aurrean. Diktaduraren bukaera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gernikako Estatutuaren garapenarekin batera, Garaikoetxea Lehendakariak interpelazio berriari ekin zion, zeinetan euskal hiritartasun berria aitaren etxeko egoiliar izatetik definitzen den Estatutuarekin bat eginez– baina euskal nazioa osatuko lukeen “herri zaharraren” erreferentzia bistatik galdu barik, aitaren etxea. Aitaren etxea Estatutu berriarekin nahasten da, aberriaren egikaritzea den aldetik. 1983ko uholdeetan, Bestehondamendiaren aurrean osatzen den balizko kontsentsuaren aurrean, bere gorbernuaren ildo nagusien berri ematen zuen: aitaren etxearen berreraikuntza eta baketzea. Baina tropo poetiko honek norgehiagokan ari diren bi nazionalismo formen 324 ringetako bat ere izango da. Norgehiagoka horren agerraldirik nabariena Gernikako 50. urteurrenean emango zen, ospakizuna egiteko bi eredu kontrajarriko zituzten Herri Batzordeak eta Batzorde Ofizialak, bi narratiba kontrajarriz, baina Arestiren poema berbera errepikatuz. Estatutuaren mito berria edo borroka antifrankistaren mito zaharra, tropoa bi familiek artikulatzeko saiakerak egiten dioten adierazle higikorra bihurtu da, hegemoniaren gaineko borroka zabalago batean. Gernikan, ostera, desindustrializazioaren hondarretatik eratorritako beste joera berri batek ere parte hartu zuen. Herri Batzordeak antolatutako jardueren artean, euskal kanta berri zaharraren eta Euskal Rock Erradikal berriaren kontzertuak ere zeuden. Aitaren etxea artikulatzeko norgehiagokari tropo berria gehitzen zitzaion, kalea, Zaramak ondo baino hobeto adieraziko zuen eredu hori, “aitaren etxetikan ihes egiteko” dei egiten duenean (Sáenz de Viguera Erkiaga 2008). Ordena sozioekonomikoan, lantegietako borroka kalera desplazatu egiten da, bertara bota dituzten gazte kopuru esanguratsuaren bitartez. Ordena politikoan, kalea sortu berri diren erakunde politikoei kontrajartzen zaie. Ordena kulturalean, kaleak hartu egiten dira, kontzertuen erritualetan batik bat. Eta ordena sinbolikoan, bi familiek eztabaidatzen duten mitoari uko egiten diote, aitaren etxetik alde eginez eta kaleko errealitatera zabalduz. Urte horiexetan ere instituzio berrituek, Bilboko Udalak bereziki, omendutako pertsonaia bihurtzen dute Aresti. Arestiren heriotzaren 10. urteurrena ospatzea “ahaztu” izanagatik gaitzespena jaso eta urtebete ondoren, 1986an, Bilboko Udalak jardunaldi batzuk eskaintzen dizkio eta Bilboko Hiribilduko Ipuin Sariak Gabriel Aresti Sari gisa birbataiatzen ditu, poetaren ohorez, Susa argitaletxeak bere obra guztiak eta Maskarada eta Oskorri taldeek antzerki-omenaldia eskaintzen dioten une berean. Hain zuzen ere, Arestiren Bilbo eredu ekonomikoaren bilakaerarekin batera gainbeheran dagoen unean bertan ematen da, Euskaldunako gudu galdua eta Guggenheim ikur hartuko zuen Bilboren plangintzaren atarian. Literaturan kontsakratua, Aresti euskal kulturako totem bihurtzen hasi da. Bigarren mugarria 1997 urtearen inguruan koka daiteke, urte horretako bi gertaerek Arestiren bizitza eta obrarako interpretazio-markoetan eragin nabarmena dute eta. Batetik, Guggenheim Bilbao Museoaren ateak zabaltzen dira, hiribildu berriaren bandera-ontzia, hiri-brandingaren praktikak hiru literato nagusien omenaldietara Ondorioak 325 lerratzen diren bitartean –Aresti, Otero eta Unamuno– haien omenezko egun instituzional bana osatuz. Guggenheim efektuarekin arrakastatsu suertatu den branding-paradigmaren nagusitasunak, arkitekturazko Bilboz haratago, Bilbo literario bat ere proiektatuko du. Bestetik, Miguel Ángel Blanco zinegotziaren erailketarekin batera, ETAren kontrako mobilizazio-zikloa abiatu egiten da, bere ekintzen gizarte-deslegitimazioa eta bere “ingurunea” delakoaren kontrako neurri legal, judizial eta polizialen intentsifikazioarekin batera. Arestiren adierazle poetikoen hainbat desplazamendu ematen dira, hauek euskal identitatea eta borrokarekiko dituzten inplikazioak gainditu nahian, lan honetan aztertu ditudanak harria eta aitaren etxea izan dira. Estrategia zaharraren aldeko apustua mantenduko duten horiek, jatorrizko adierazleak berrezarri nahi zituzten neurrian, hauek interpretazio-marko zaharrarekin duten ainguraketa indartu egingo dute. 2003ko Euskaldunon Egunkariaren ezusteko itxierak aitaren etxearen errepikak agertarazi zituen, Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren antzera. Oraingoan, baina, Jon Sarasua eta Joxerra Garziak beste inora bideratu nahi izan zuten, amaren sua formulazioaren bitartez, euskararen defentsaren eta Euskal Herriarentzako marko propioaren arteko lotura gainditu nahiean. Bi adierazleen arteko norgehiagoka euskal kultura eta politikaren harremanaren zein ETAren eta ezker abertzalearen gizartelegitimazioaren inguruko tira-birara eratorriko zen. Urte hartantxe estrenatuko zen Euskal pilota: harria larruaren kontra dokumentala, Euskal Herriko indarkeri eskenatokia gainditzeko ahaleginetan. Harria, herriarekin duen gertutasun fonetikoagatik Arestiren hiru poesia-liburuei izenburua ematen zien adierazlea, gainditu nahi duen proposamena pazaratzen zuen Bernardo Atxagak dokumentalean. Pott banda lehen euskarazko literatura abangoardiaren kide, Atxagari esleitzen zaio, frankismoaren bukaeran, Arestiren paradigma identitarioa gainditu nahia: euskal identitatearen adierazlea zen Arestiren harriaren ordez, harea kontrajartzen dio itzaltzen ari zen identitate zurrunari aurre egiteko, edukitzaileari esker batuta mantentzen den edukia da harea. Kontsakratu eta nazioarteratutako Atxagak ematen dio hasiera eta itxiera dokumentalari, amesten duen Euskal Herria proiektatzen du, Euskal Herriari hain zuzen ere kontrajartzen zaion Euskal Hiria, biziko balitz “gainetik kenduko dugun zamari esker” igarriko litzatekeen hori. Honela, 326 Atxagaren harea eta hiriaren eta Arestiren harria eta herriaren arteko jarraikortasun fonetiko eta semiotikoa atzeman daiteke, Euskal Hiria eta Euskal harriaren arteko oposizio berria sortuz. Termino honek, baina, kontrako erantzunak jasoko zituen Euskal Herri-harriarekiko atxikiak, bereziki Ardatz Atlantikoaren konformazioan Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzarako Euskal Yaren eraikuntzarako kontzeptu klabea bihurtu zen neurrian. Euskal Hiriaren hezurmamitze horrek, baina, mugimendu ekologistaren mobilizazioak eta ETAren ekintzak izango zituen aurrez aurre. Hirugarrenaren mugarria 2011n koka daiteke, ETAk bere ekintza armatua behin-betiko uzteko erabakia jakinarazi zuenetik alegia, baina bestelako bilakaerekin duen harremana –krisi ekonomiko eta instituzionalean ari naiz pentsatzen— zein edukiko dituen ondorioak oraindik ikusteke daude. Adierazle poetikoak ironiazko eta jai apropiazioetara zabaltzen dira, Harri eta herriren 50. urtemugarekin biderkatzen diren omenaldiekin batera. Euskal kulturako pertsonaia eztabaidaezina zena, eztabaidatua izaten hasten da, hain zuzen ere, posizio feministetatik, euskal kulturak oraindik bere horretan mantentzen dituen izaera patriarkal eta desharagituari zuzenduta. Orain arte nagusitu egin diren interpretazioen seriotasuna arrakaltzen dituzten aktualizazio irrigarriagoak agertu dira azken urteotan. Eusko Jaurlaritzaren proiektu desarrollistarako Euskal Hiriaren apropiazioaren kontra, Igor Ahedok Euskal Irria proposatzen zuen, hiria eta herriaren erdibideko bariazio fonetiko gisa, identitatea era gozagarri eta irrigarriagoan bizitzeko gonbidapena luzatzen du, Arestiren harri zein AHTren modernitate desarrollistako tropoa den hormigoi astun eta zurruna desaktibatuz. Era analogoan, aitaren etxearekiko hurbilpen ironikoak ageri dira, etxebizitzaren arazoa edota prekarietataren izaera nomada mahai gainean jartzeko. IRUDIKAPENETATIK AFEKTUETARA Azken kapituluan afektuak jorratu ditut ritornelo poetikoek –topiko, foniko eta melodikoak– beren errepiketan askatzen duten horretaz aritzeko. Freudek pultsioak bi eratan azaleratu zitezkeela zioen, afektu edo irudikapen gisa (Laplanche eta Pontalis 1996, 12–13). Ritorneloa bien bitartean dagoela esan daiteke, irudikapenak zein afektuak piztu ditzake, batean zein bestean. Hortik Barthesek poesian infrasignifikaziorako joera topatu izana, izaera horrek, aldi berean, mitoak ezartzen Ondorioak 327 duen gainsignifikazioaren ohizko harrapakin izatea (2005, 227–229), ritorneloa beste adierazi baterako adierazle bihur liteke, kontzeptu mitiko baten forma. Aitaren etxearen aktualizazio ezberdinetan ikus daitekeen joera dela dudarik ez dago, interpelazio berrietarako adierazle bihurtzen den neurrian, Garaikoetxea Lehendakariak egiten duen bezala. Era berean uler liteke ere ezker abertzaleak iraganeko borrokaren modu bertsuan mantendu nahiean adierazlea egonkortzeko saiakerak egiten dituenean. Ahaidetasun-lotura duten irudikapenak badira ere, biak dira adierazleak mito diferenteetan finkatzeko saiakerak, baina afektu bertsuak mobilizatuz. Horregatik, hain zuzen ere, aldi berean eta azpitik, (gizarte) irudikapenaren egonkortze mitikoari kontrajartzen zaion beste polo bat atzeman daiteke: eferbeszentzia (kolektiboa) askatzen duen erritoa. Honela ritorneloak, aztikeria, sorginkeria gisa jokatu lezake, erritoa aktibatu eta gidatuz. Agian, erarik argienean Egun da Santi Maminaren kasuan ikus liteke, estrofa nagusiak estrofen segida aurreratu eta ahots eta dantza berriak erreklutatu egiten ditu. Jarduera ekonomikoaren egunerokotasunarekin hautsi egiten duten jaialdiek bezala, jai-erritmoek taldearen ospakizuna sinkronizatzea lortzen dute, barreiaturik zeuden energia sozialak erritual eferbeszentean elkartuz (Durkheim 2008, 242–243). Baina eneregia sozial horiek egunez egun askatzen dira, era ahulagoan bada ere, Durkheimek “botere moral” gisa izendatzen duen horren forma hartuta. Gizabanakoekiko kanpokotasun gisa ageri da, eta hortik datorkio irudikapen (erlijioso) sinbolikoaren beharra. Energia hauek bideratu eta aitaren etxearen poemaren bitartez adierazten duten bi gertaeretan argia da joera hori: Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrenean eta Euskaldunaren Egunkariaren itxieran. Bi fenomenoek amankomunean izan dezaketen hori gertaeraren aurrean egiten duten poemaren errepika da, afektu eta irudikapenen arteko sintesian ematen den formarik gabeko elementuen kanporatze gisa. Honela, poemak partzialki asebetetzen du kanporatzeko beharra, afektuak katalizatuz, baina aldi berean irudikaezina den soberakina utziz. Irudikapen (erlijioso) sinbolikotik eskuragai geratzen den soberakin horrek, zeinak “osagarria, luxuzkoa eta funtsezkoa ez den lanaz arduratzen den” (Durkheim 2008, 577), sortzen du artelana. Baina artelanak, poemak, ere ez du afektu horiek guztiz asetzerik lortzen, “estetika nazional osoak ezin du[elako] inspiratzen dituen ekintzetan egon” (Durkheim 2006, 532). 328 Horregatik, poemaren dekonstrukzioa egiteko saiakerak ez dira nahikoak poemak katalizatzen dituzten afektuak desaktibatzeko. Poemaren baitan ematen diren desplazamenduak dira, hain zuzen ere, indargabetzeko gaitasun handiena dutenak, afektu horiek beste inora zuzentzen dituzten neurrian. Amaren sua bezalako desplazamentu paradigmatikoak, egitura sintagmatikoa bere horretan mantenduz, edota konplizitate irribarretsua piztu dezaketen poemaren erabilera ironikoen desplazamendu sintagmatikoak dira horren adibide. Aktualizazio hauek afektuak katalizatuko dituen poemaren errepika agintzen badute ere, beste inora bideratzeko gaitasuna dute. Semiologiak zein soziologiak irudikapenen, mitoen, arloan mugitzeko joera argia izan du, poemaren aspektu energetikoenen kaltean. Poema elementuetan zatitu ohi ditu, antzekotasun eta baliokidetasunak bilatzeko. Arestiren poemak eta Arestik berak euskal kultura eta gizartean hartu duen nagusitasuna ulertzeko ildo honen garrantzia ezinbestekoa da, testura jo beharra dago testuinguru zabalagoetan honen harrera eta zirkulazioa aztertu ahal izateko. Horregatik, euskal kulturaren esparruaren topologiatik abiatu dut ikerketa, autoreak eta bere obrak dinamika estruktural zabalagoan betetzen duen papera ulertu ahal izateko. Hortik abiatuta, hurrengo hastapena sare-topologia izan da, hau da, arlo ezberdinetan Arestiren presentzia ziurtatu eta honi forma eman diezaioketen tokien memoria edo kronotopoen zein totem eta brandaren arteko tartean koka daitekeen objektu izaera aztertzeko. Baina bestelako dimentsio bati ere erreparatu nahi izan diot, fluxuzko topologiatik gertuago, hizketa-ekintzen berri ematen saiatuz, testu-dispositiboaz haratago. Testualitatearen nagusitasunarekin hautsi nahiak fluxuzkoagoa den eremuan kokatu nau. Hizketa-ekintzetan hitz baten eta bestearen, fonema baten eta bestearen arteko mugak lausoagoak dira, eta testuingurua –testu/ingurua– lurrindu egiten da. Zalantzarik gabe, Arestiren poemen errepika ziurtatzen duten elementuek bitartekaritu ditzaketen afektuetara ere bideratzen dute, eta honakoa argitzeko ezinbestekoa izan dut praxi poetikora jotzea. Afektuek gorputzetan dihardute, horregatik azpimarratu dut ritorneloen izaera topiko, foniko eta melodikoa, ritorneloak gorputzekin osatzen dituzten harreman espezifikoei erreferentzia egiten diolako: aitaren etxearen lurraldea norbere gorputzarekin bat egiten duelako, harri eta herriaren –zein hiri eta harearen—ahoskera eta entzuerarekin edo Egun da Santi Maminaren musika-erritmoekin. Ritorneloaren errepika gorputzheziketa bati esker gauzatu egiten da, espazioan egoteko, ahoskatu zein dantzatzeko Ondorioak 329 ikasten den modu bertsuan. Azaleratzerakoan, iraganeko denbora eta espazio barrieiatuekin bitartekaritza ezartzen du, afektu diferenteen lotesle gisa arituz. Testuak afektuak azaleratzen ditu zentzu bikoitzean, zita eta prosodian loratzen ditu, baina hizlariekiko kanpokoa den beste dimentsio bat ere adierazten du: Durkheimek hizpide zituen energia sozialak. Izan ere, omenaldien erritualak zein marka bihurtzeko prozedurak energia horiek objekturantz zuzentzeko saiakerak dira. Arestik hartzen duen marka edo totem formek ez dagoen objektu gisa kokatzen dute. Objektuaz haratagoko interesa duen objektua iragartzen dute, sozialarekiko analogoa den kanpokotasuna. Totemaren kasuan, omenaldiaren erritoan maila ezberdinetan eferbeszenteak diren afektuak mugiarazten dira, Aresti kezka sozial, kultural, identitario edota exitentzialei erantzuna eman dakioken objektu gisa plazaratuz, adibidez. Honela, aditu-liturgiagileek probokatu egiten dute, testuari izaera inaugurala ematen diote, itxitura interpretatiboa eskaintzen dioten bitartean. Beste liturgiagileek, ostera, testua inbokatzen duten bitartean, errepikaren bitartez honen gaurkotasuna aldarrikatzen dute. Markaren kasuan, era analogoan, merkantziak agintzen duten hori agintzen du, bere kabuz balioa sor dezakeen ezkutuko propietatea. Honela, euskaltegi, institutu edo literatura sariei izena eman diezaiokeen autore baten obrari berezkoa duen balio bat eslei dakioke. Bilboko marketingean, ez du Bilbo Guggenheimak bezainbat salduko, baina literato euskaltzaleak gorderik dituen harrobi bat agertarazten du, bertan eta bertakoari buruz idaztea merezi duen hiribildua. Noski honek ere testuen birrargitalpenak ziurtatuko ditu. Biak ala biak Aresti agendan kokatzen duten prozedurak dira. Bukatzeko, Durkheim eta Marx elkarrekin lotzen duten elementu batera jo nahiko nuke: totemak zein merkantziak energia zein lan sozialak ezkutatu eta, aldi berean, promestu egiten dituzten formak dira. Azken batean, totem, marka edo poema baten inguruko gizarte-sinkronizazioak parte hartzen duten kideen arteko sintonia bat adierazten dute, baina sintonia hori afektu distonikoen bitartekaritza egiten duten neurrian ematen da. Afektuek Lacanek subjektu zatitua (sujet barré) identifikatzen zuen desio egiturara bideratu gaitzakete, kulturan parte hartzen duen orok ezinbestez pairatu beharrekoa duen zeinuaren arbitrariotasunetik eratorria. Edo animali sozialak berezkoa duen kanpokotasunerako joerara ere bidera gaitzake. Edozelan ere, irudikapenek afektuen ordezkaritzarako duten joeraz haratago, ordezkaritza horrek eduki ezin dezakeen elkarren bitartekari izateko bulkada dago. 371 ESTATISTIKO ETA GRAFIKO DESKRIPTIBOAK Grafikoa 10. Liburuak hizkuntzaren eta argitalpen urtearen arabera, 1930-1978 Grafikoa 11. Literatura aldizkarietako artikuluak hizkuntza eta argitalpen urtearen arabera Taula 2. Liburuak argitaletxe eta epearen arabera Taula 3. Liburuak genero eta argitalpen epearen arabera Taula 4. Liburuak genero eta argitalpen epearen arabera 374 Taula 5. 1953-1963, liburuak hizkuntza eta argitaletxearen arabera Taula 6. 1964-1973, liburuak hizkuntza eta argitaletxearen arabera Taula 8. 1945-1952, literatura aldizkarietako artikuluak genero eta aldizkariaren arabera 377 Taula 12. 1974-1979, literatura aldizkarietako artikuluak genero eta aldizkariaren arabera
addi-8a0ccfb79aa0
https://addi.ehu.es/handle/10810/17543
addi
cc-by 4.0
2015-12-10
science
Martin Zapirain, Itxaso
eu
Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten: Hutsune bihurtutako emakumeak garaiko gizartearen eta moralaren ispilu
Isiltasuna(k) psikiatrikoan: Komunikazioa “gehiegizkoa” denean 79 83 Behaketa parte-hartzailea: egunerokoa 104 Eromenaren isiltasuna(k) eta idazketa Etnografia eta subertsioa idazketa antropologiko feministatik 119 123 Lengoaia, arrazoia eta isiltasuna(k), emozioak Isiltasun aktiboa, lengoaia alternatiboa eta hutsuneen agentzia 169 Artxiboa eta antropologoa, antropologoa eta artxiboa 184 194 Papera 197 Ulertzeko zailtasunak 199 Eskutitzak 201 Inplikazioa 202 Idatzien eragina Eroetxeak eta psikiatria 1940ko hamarkadan Hego Euskal Herrian: emakumeen erotzeko “berezko” joera 317 323 Sintomak, diagnostikoak eta tratamenduak Isiltasunen antzera eskerrak ere mila eratakoak izan daitezke, horregatik… Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten 1 Isiltasun batetik hasi zen dena, baina, doktore-tesi hau Eusko Jaurlaritzak Doktoretza-aurreko Programaren barruan emandako beka (2012-2015) baten laguntzarekin egin dut. 2 Izena asmatua da; doktore-tesi honetan erabilitako izen propio guztiak (bildutako hitzak esan dituztenen baimenarekin publiko egindakoak ez badira) asmatuak dira protagonisten intimitatea babestearren. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Horiek izan ziren Vera “aurkitu” nuenean sentitu nituen lehenengo galderak, minak eta lasaitasunak. Konturatu nintzen, hutsune handi batek baldintzatzen zuen nire bizitza. Psikologo bat bisitatzera eraman ninduen krisi handi bat izan zen Verarekin topo egitera eraman ninduena. Hark egin zidan lehen galdera izan zen horretarako bidea ireki zuena: “Baduzu aurrekaririk familian?”. Baduzu aurrekaririk familian… Baduzu aurrekaririk familian… Oihartzun bat bihurtu zen nire buruan. Etengabe errepikatzen zen. Baduzu aurrekaririk familian… Baduzu aurrekaririk familian… Ez zait inoiz ahaztuko psikologoak galdera hura egin zidan gela, aulkia, mahaia, eta galdera egiterakoan koadernotik altxatu ere egin ez zuen begirada. Eta jakina, nire beldurra, nire dardara eta izerdiz betetako nire eskuak. Hori da eskuartean duzun ikerketa lan honen abiapuntua. Vera, berrogeita hamaika urtez egon zen psikiatriko batean sartuta eta senideen artean harresi bat eraiki genuen nire birramona zenaren inguruan. Denok genekien non egon zen, baina inork ez zuen ezer galdetzen. Zertarako jakin gehiago horrek ustez antolatuta eta eraikita zeuden gure bizitzetan eraginik izango bazuen? Zertarako arakatu senide bakoitzaren irudia alda zezakeen zerbaiten inguruan? Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Nahi gabe, nahita, egin zitekeenik ere jakin gabe, isiltasuna elikatzen ari ginen. Baina zertaz elikatzen dira isiltasunak? Esaten dugunaz. Hori dela eta, Verari buruz isiltzen zena baino gehiago, esaten zena aztertzen hasi nintzen; ez dut uste kontzientea izan zenik, une hartan horri buruzko ikerketa lan bat egingo nuenik ere ez bainuen susmatzen. Konturatu nintzen ezkutatzen dena jakiteko beste modu bat esaten denari atentzioa jartzea dela. Isiltzen ari garen horretara zuzenean jotzea ia ezinezkoa izaten da, behintzat hala zen kasu hartan, beraz, esaten ziren gauza apurrekin gainontzekoa eraikitzea erabaki nuen. Gertuagotik ezagutu zuten senideei egindako galderen erantzunetan erreparatuz gero, esaldiak motzak ziren, kontraesankorrak eta zalantzaz beteak. Agerian uzten zuten behin eta berriz Veraren inguruan eraikitako isiltasunezko harresia. Birramonaren berri izateko galderak egiten hasteak, isiltasunezko harresian lehen zartadura ireki zuen. Gehiago jakin nahiak… Eta, harresi batek zartadurak dituenean, nor ez da gerturatu eta zulotik begiratzen jarri? Kasu honetan kuriositatea beldurrez mozorrotuta zegoen, edota beldurra kuriositatez. Gerturatu, harresiaren zartaduratik begiratu eta beste aldetik begian makilaren bat sartuko ote zidaten ere pentsatzen nuen. Kalte egingo al dit beste aldean dagoenaren berri jakiteak? Verari gertatutakoa bezalako gauzak genetikoki baldintzagarriak baziren, hainbat senideoi gertatuko zitzaiguna (gertatu zitzaiena) ikustera ausartuko ote nintzen? Batzuetan baietz uste nuen, bestetan ezetz. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eta horrela iragan ziren egun batzuk, hilabete batzuk, bigarren zartadura irekiko zuen leherketa gertatu zen arte. 2012. urtean Ni, Vera3 nobela kaleratu nuen. Birramonaren hutsuneak birbiloba batengan nolako eragina izan dezakeen kontatzen nuen bertan, nire krisia eta erotzeko patuari beldurra. Nobela kaleratzeak senideen artean jakin-nahia piztu eta galderak egiten hastea ekarri zuen. Esan daiteke Verak beste zentzu bat hartu zuela gure bizitzetan, harresiaren beste aldeko munduak iluntasun apur bat galdu zuen. Eta harresiari hirugarren zartadura bat gehituko nioke: doktore-tesi hau. Ikerketaren bideak eta ikerlari bezala aritzeak eraman nau ikustera Veraren inguruan eraikitako isiltasuna pertsona batzuen erabakiaren emaitza izan dela; batzuen inposaketaren eta besteen beldurren nahasketa. Baina, batez ere, isiltasuna, errespetua adierazteko modu bat izan da, gertatutakoaren berri zuen eta inoiz galderarik egin ez zitzaion pertsonarekiko errespetua: Veraren senarra. Baina, harresia hausteko zailtasunak handiak ziren, ez bakarrik urtetan eraikitako eta enkistatutako isiltasuna hausten gogorra zelako, baizik eta isiltasunak eta haiek eragiten zizkidatenak adierazteko oztopoak aurkitzen nituelako. Eta hain zuzen ere, hori bihurtu da ikerketa lan honen beste puntu garrantzitsua: Nola idatzi isiltasunari/isiltasunei buruz? Nola osatu haiek agerian uzteko bidea? Nik neuk bizitako krisian konturatu nintzen hainbat gauza adierazteko, hitz bihurtzeko zailtasun handiak nituela, inpotentzia izugarria zen. Bizi eta sentitzen nuena hitzez ezin azaltzeak, gainera, nire kezka areagotzen zuen; nik sentitzen nituen haiek “normaltasunetik” at zeudela esan nahi zuen. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Beldurra izugarria zen. Psikologoaren aurrean aurkitzen nuen nire burua, negarrez, baina gertatzen zitzaidana azaldu ezinik. Ez zitzaidan iruditzen erabili nitzakeen hitzak, nik nekizkienak, geratzen ari zitzaidan horretara gerturatzen zirenik. Kontraesankorra dirudi, baina idazteak asko laguntzen zidan, ordenagailuz edo eskuz idazten nituen sentitzen nituenak, hori zen barruak askatzeko erabiltzen nuen metodoa. Ahal nuen moduan egiten nuen, azken finean, paperaren edota pantailaren eta nire arteko intimitatea zen eta horrek lasaitu egiten ninduen pixka bat. Era horretan, kanpoko epaiak ekidin nitzakeen, askotan nire epai propioa izaten bazen ere guztietan zorrotzena. Nobela idazteko eta ondoren ikerketa hau egiteko, une haietan idatzitakoak errekuperatu nituen, eta ohartu nintzen momentu haietan erabiltzen nuen idazketak bazituela ezaugarri berezi batzuk; ez ninduen esaldi luze eta landuak egitera eramaten, oka egitea bezala zen: errepikapenak, hitz asmatuak, hitz etenak, amaierarik gabeak eta hutsunez betetako orrialdeak. Eta guztiaren gainetik… kontraesanak. Horrela sentitzen naiz. Ez, ez naiz horrela sentitzen. Hau nahi dut. Ez, ez dut nahi. Zerbait azaltzeko modua aurkitzen ez nuenean, espazio zuri bat utzi eta beste gauza bati heltzen nion. Une haietan, pentsamenduak azkar etortzen zitzaizkidan, bata bestearen atzetik eta haien gaineko gogoetarik egiteko denborarik gabe. Irakurlea gertatutakotik eta ikertutakotik gertuago sentiaraziko duelakoan, ikerketa lan honetan, erreferentzia hori mantendu nahi izan dut. Aurrerago azalduko dudan moduan, “buruko gaixotzat” jotako pertsonekin maiz gertatzen den Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten zerbait da, gertatzen ari zaiena hitzez azaldu nahi ez izatea edo ezin izatea (arrazoiak ezberdinak eta kontraesankorrak dira eta hurrengo ataletan landuko ditut). Baina, zentzurik eza edo zentzuduntasuna kulturalki eta moralki definitutako zerbait da, eta beraz, hitz egiteko modu batzuk zentzuduntzat eta beste batzuk zentzugabetzat hartzeak ere kulturatik eta moraletik du asko, edo dena. Hiru ardatz nagusi aukeratu ditut ikerketa lan hau egiteko: isiltasuna(k), eromena eta azpimemoria. Horien gainean eta horiek gidaritzat hartuta eraiki dut datozen orrialdeetan azaldu nahi izan dudan guztia. Orain bidelagun eta gidari direnak… …beldur, …gogo, …nahi, …desio, …gorroto… izan dira denbora luzean. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Esaten ez dena, aipatzen ez dena, eta beraz, hutsune bihurtzen dena, hori esan nahi dut isiltasunei/isiltasunari buruz hitz egiten dudanean. Pluralean eta singularrean erabiltzen dut isiltasun asko daudelako, era askotakoak, batzuk hitzik gabekoak, batzuk behartuak, besteak aukeratuak… Ez nituzke denak bakar bat bezala planteatu nahi; baina, era berean, denek dute “hitzik eza” ezaugarritzat. Jabetzen naiz batzuetan kontzeptu bat zabalik uztea zehaztasun ezarekin lotzen dela, eta egia da ikerketa lanarekin hasi nintzenean singularrean planteatzen nuela, baina landa lanarekin, elkarrizketekin edota artxiboko analisiarekin aritu ondoren, pluralean ere jartzea jo dut egokien, mila isiltasun ezberdin aurkitu ditudalako, intentzio ezberdinak zituztenak, jatorri ezberdinak, forma ezberdinak, helburu ezberdinak… Ikerketa honetan, isiltasun ezberdinek duten presentzia eta sortzen dituzten sentsazioek eta emozioek pisu handia hartu dute. Ahalegin handia egin dut egoera ezberdinetan aurkitu ditudan Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten isiltasunak eurak transmititzen, momentu batzuetan isiltasunak identifikatzea ere zaila egiten zitzaidan arren. Gaur egun existitzen dena hitz egiten duelako da, edota berari buruz hitz egiten delako; hitzak sortzen, sorrarazten edo eragiten ez dituena ez da existitzen. Paul B. Preciado-k La muerte de la clínica (2013) hitzaldian esan zuen bezala, gaur egun garrantzitsuena “ekoizle semiotiko” izatea da: “50 eta 60ko hamarkadetatik aurrera martxan jarri ziren ekoizpen ereduek, ekoizpen kognitiboaren ereduek, komunikazio sozialarekin dute zerikusia, elkartrukearekin, hartu-eman komunikatiboaren bitartez lortzen den etekinaren eta kapitalaren ekoizpenarekin”4. Beraz, hitzik sortzen ez duena, ez da. Isilik dagoena hutsik dagoela kontsideratuko da. Baina, isiltasuna hutsik dagoen zerbait bezala, ez da existitzen: “Espazio hutsa ez da existitzen. Gizakiaren begiak begiratzen duen bitartean, beti egongo da zer edo zer ikusteko. «Hutsik» dagoen zerbait begiratzen dugunean, horregatik ez diogu begiratzeari uzten, horregatik ez diogu zerbait ikusteari uzten […] geure itxaropenen mamuak besterik ez izan arren. Osotasuna antzemateko, mugatzen duen hutsunearen zentzu zorrotza mantendu behar da; eta kontrakoa, hutsunea antzemateko, munduaren beste gune batzuk betetzat jaso behar dira” (Sontag, 1997:23). Azken finean, isiltasuna(k) ikerketa lan honetan komunikatzeko era bezala landu d(it)ut, elementu dialogiko bezala, etengabe ikerlariaren eta isiltasun(ar)en artean egon den hartu-emana azpimarratuz; isiltasunak/isiltasunek eman egin dit/didate eta nik jaso, eta nik eman egin diot/diet eta hark/eurek jaso. Baina, era berean ezin dut ukatu isiltasunak/isiltasunek sortu dida(te)n min batean dagoela honen guztiaren jatorria. Eta ezin dut ukatu ezta ere isiltasun horrek/horiek hausteak edo behintzat hura/horiek errepresentatzeak hobeto sentiarazi nauela. Planteamendua honakoa da: isiltasun(et)az hitz egiteko edo isiltasunak errepresentatzeko bide anitz daude. Askotan isildua den edo isiltzen d(it)ugun hori(ek) ohiko hizkuntzatik haustea zaila da eta horregatik, isiltasuna(k) agerian uzteko beste bide batzuk ikertu nahi izan ditut, nik neuk izan dudan isiltasun handi(ar)en esperientzia abiapuntutzat eta eredutzat hartuta. 4 Doktore-tesi honetan aipatuta dauden ziten itzulpenak (euskaraz ez zeudenak) nik egin ditut. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Hori horrela, zergatik ez ikusi isiltasuna(k) ahalduntzeko5 bide bezala? Isiltasun(are)n interpretazio bakarra sinplifikazio handiegia da, eta beraz, arriskutsua. Lehen gerturatzean ohartu nintzen isiltasunak/isiltasunek esanahi ezberdinak zituztela, baita kasu, pertsona edo gertakari berari dago(z)kionean ere. Isiltasuna(k) erabiltzerakoan, boterea ikusi dut, hitza dutenek isilduen gainetik ezartzen dutena aurreikusten nuen nik, baina, isiltasuna(k) ahalduntzea ere ekar dezake, eta hori ere aurkitu dut. Isiltasuna(k) logosaren kontrola dutenek proposatzen duten hitz horietatik ihes egiteko modu bat izan daite(z)ke, maskulinotasun hegemonikoaren ezaugarriak dituen lengoaiatik urruntzeko era bat. Isiltasuna(k) ekintza bezala ikusia(k) izan daite(z)ke. Isiltasune(ta)tik aritzeko gaitasuna errekonozitzen saiatu naiz, isiltasun hori(ek) garrasi edo hitz bihurtu baino, isiltasun hori(ek) errespetatzen eta bere horretan mantentzen saiatu naiz. Kontutan hartu, hari/haiei buruz egiten dudan interpretazioa edo egiten ditudan interpretazioak batzuk direla, baina beste aukera asko daudela. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Verak psikiatrikoan hainbeste urte eman zituela jakinda, psikologoak aurrekariak aipatu eta aurretik eta ondoren sentitzen nuen ezinegona zela eta, nire barruei etengabe errepikatzen nien zerbait zen eromenarena. Ikerketa lan honetan, eromena terminoa errekuperatu nahi izan dut. Mendebaldeko medikuntzasistema hegemonikoak “buruko gaixotasuna” erabiltzen du gaur egun; baina lan honetan zehar “buruko gaixotasuna” elkarrizketatuek espresuki edota testuetan literalki aurkitu dudanean bakarrik erabili nahi izan dut. “Buruko gaixotasun” terminoak, diagnostikoak atenporalak eta unibertsalak balira bezala aurkezten dituela iruditzen zait, “naturalki” emanak balira bezala, gizakia horrekin jaio eta medikuaren edota gizartearen lana horiek identifikatzea balitz bezala. Termino horrekin, ez da “deskubritze” hori kulturalki eta sozialki baldintzatuta dagoela adierazten. Kontrako aldean kokatu dezakegu eromena terminoa; zientifikotasunik gabekotzat jotzen da gehienetan, hori dela eta medikuntzatik (zientzia bezala hartzen den horretatik) baztertu egin da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena irain bat bezala ere ikusi izan da maiz, zientziak “buruko gaixotasun” erabilita errespetu eta babes handiagoa ematen dielakoan diagnostikoa egiten zaien pertsonei. Baina, “buruko gaixotasun” bat diagnostikatuta duten pertsonek berdin berdin bizi dute horrek dakarren estigma gure gizartean: “Eromena buruko-gaixotasun bezala izendatzea, sailkapen bat da, diagnostiko bat eta etiologia bat; bere barne hartzen du, baita ere, balorazio negatibo bat eta baita ukazioa edota gizarte-errukia ere” (Lagarde, 2011:686). Honela azaltzen du ideia hau, Almudena Calvo Radio Nikosiako6 erredaktoreetako batek elkarrizketa batean: “Ero hitza gustatzen zaigu dramatismo eta negatibotasun guztia kentzen diogulako, ulertzen dut terminoa nahiko gogorra izan daitekeela gaian oso oso oso sartuta ez dauden pertsonentzat, ero hitzak baduelako mespretxuzko tono bat, baina guk naturalizatu egiten dugu”7. Judith Butlerrek Cuerpos que importan: sobre los límites materiales y discursivos del “sexo” (2002) liburuan queer terminoaren inguruan proposatzen duenarekin alderatu dezakegu eromena hitzaren erabilera. Queer hitza bazterketarako erabili zen hasiera batean, ondoren termino hori errekuperatu eta debekuak edo degradazioak esanahia bera irauli dezake; termino horretatik bertatik abiatzen den baieztapen politikoa bihurtu eta baieztapen hori deuseztatzeko aurretik eman zitzaion esanahitik garatzen delarik (Butler, 2002:325): “ ´Queer´ hitzak oposizio kolektiboarentzako tokia izan behar badu, hainbat gogoeta historiko eta etorkizunerako perspektibak egiteko abiapuntua, orainaldia dena izaten jarraitu beharko du: inoiz guztiz jabetua izan ez den terminoa, baizik beti aurreko erabilpen horretatik errekuperatua, okertua eta desbideratua [queer] izan dena eta premiazkoak eta hedagarriak diren helburu politikoetara zuzendua” (Ibidem:320). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Era honetan, eromena terminoak erresistenzia aktiboaren eta subertsioaren ideia mahai gainean jartzen ditu; berrirakurketa bat egiteko aukera daukagu, esanahi sozial eta politikoa izan dezakeelarik. Beraz, eromena erabiltzeak baditu abantailak, malguagoa da, aldakorra denboran eta espazioan, une batean gauza batzuk barneratuko ditu eta beste batean beste batzuk. Termino batekin talde bat definitu nahi izaten dugu askotan, baina ikerketa honetan eromena ahalik eta era irekienean aurkezten saiatu nahiko nuke. Eskuartean duzun lan honetan hori ezinbestekoa da eta terminoa afiliazio modu bat bezala proposatzen dut, Butlerrek queer-ekin egiten duen bezala: “Beharrezkoa da ´queer´ terminoa afiliazio modu bat bezala ikustea, baina kontutan hartu behar da baita ere kategoria bat dela zeinek ezingo dituen errepresentatu asmo dituen guztiak bere osotasunean deskribatu” (Butler, 2002:323). Aukera zein litzateke? Gauza finko eta itxi bat bezala aurkeztu baino, terminoak etengabe irekia eta berrirakurria izateko aukera zabalik uztea. Sarrera honetan argi utzi nahi dudan beste gauza bat zera da, nire nahia ez da eromenaren zergatian sartzea. Erabaki horren arrazoia Dolores Juliano-ren hitzak erabiliz azalduko dut: “Arazo teoriko garrantzitsua ez da zergatik hainbat pertsonek ezarritako era hori ez den beste era batera aritzen diren, baizik nola eraiki eta mantentzen diren arau horiek, zein funtzio sozial betetzen duten eta zein zigor sistema inplementatzen duten euren inguruan” (2006:12). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Memoria ofizialaren parte ez den memoria horretaz ari naiz azpimemoriaz hitz egiten dudanean. Proposamena ez da azpimemoria memoria izatera iristen ez diren horiek osatzen dutela, izan ere, memoriara pasako bagenitu, hau da, memoria ofizialera pasatuak izatea lortuko bagenu, euren oinarri eta bereizgarri diren elementu asko galduko genituzke. Azpimemorian egoteak baditu bere abantailak, ez da kulturalki eta moralki definitutako logikaren barnean sartu beharreko zerbait eta beraz, kontraesanak azaltzeko aukera gehiago emango digu; adibidez, ez ditugu maskulinotasun hegemonikoaren ezaugarritzat jotzen den logos horren arauak derrigorrez jarraitu beharko eta beraz, “logika propio” bat sortzeko aukera ematen digu. Azpimemoriaz ari naizenean ez naiz memoriak baino garrantzia gutxiago duen zerbaiti buruz ari; memoria ofizialetik aparte mantendua eta urtetan isildua eta hutsune bihurtua izan den zerbaiti buruz baizik. Honek guztiak ez du esan nahi azpimemoriak memoriak baino atentzio gutxiago merezi duenik, kontrakoa, garrantzitsua litzateke azpimemoriaren parte denak azpimemoriaren parte izaten jarraitzea eta memoriak bezainbesteko garrantzia izatea, etengabe azpimarratuz, bide batez, azpimemorian egoteko arrazoia zein den. Azpimemoriak ihes egiten die memoria ofizialak eskatzen dituen arauei, ez du memoriaren parte izan nahi. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten 8 Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Ikerketa Feministak eta Generokoak Masterraren barruan eta Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasunerako Zuzendaritzaren diru-laguntza batekin egindako Master amaierako lana da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Bi lagunekin joan nintzen Vera jaio zen baserria ikustera, banekien baserria ez zutela bota, eta inguru hura ikusteko gogoa nuen. Baserria ez dago herrian bertan eta ez neukan oso garbi zein zen hartu beharreko errepidea, hori zela eta, herrira sartu eta taberna batean galdetzea erabaki genuen. Tabernariak esan zidan bazekiela non zegoen baserria, baina bere arrebak azalduko zigula hobeto bidea, bertan bizitako gizon batekin baitzegoen ezkondua. Arreba iritsi zen berehala eta hara zergatik joan nahi nuen galdetu zidan. Nik esan nion birramona bertakoa nuela eta baserria ikusi nahi nuela eta bide batez, bere senarrari Verari buruz galdetzeko aukerarik izango ote nuen galdetu nion. Emakumeak esan zidan saiatuko zela (taberna ondoko etxe batean bizi ziren) eta berehala esango zidala zer edo zer. Hamar minutu besterik ez ziren igaro eta emakumea guregana itzuli zen, bakarrik. Papertxo bat zekarren eskuartean eta esan zidan bere senarrak ez zuela horri buruz hitz egin nahi, baina senarraren ahizpa batzuen (Veraren ilobaren) telefono zenbakiak eman zizkidan. Arkatzez idatzita oroitzen ditut izen abizenak eta telefono zenbakiak, koaderno txiki batetik kendutako paper batean. Emakume haren senarraren aita eta Vera anai-arrebak ziren, Veraren iloba zen beraz. Eskerrak eman genizkion emakumeari, papertxoa hartu eta autorantz abiatu ginen. Izen ezberdinak zeuden idatzita eta batek eman zidan atentzioa, Veraren izen bera zuen emakume batena zen eta zalantzarik egin gabe, hari deitzea erabaki nuen. Arratsalde hartan bertan, eta baserria ikustera beste egun batean itzuliko nintzela erabakiz, Veraren iloba baten9 etxean amaitu nuen kafea hartzen eta birramonaren inguruko istorioak entzuten. Ikerketa lan honetan erabilitako metodologia kualitatiboa izan da. Horren barruan kokatu daitezke behaketa parte-hartzailea, sakoneko elkarrizketa egituratu gabeak eta artxiboko analisia. Lanaren atal bakoitzean eta lantzen dudan gaiaren arabera sailkatu eta garatu ditut teknika horiek jarraituta jaso ditudan emaitzak: sakoneko elkarrizketak familia ezberdinetan aurkitutako emakume eroen inguruko isiltasuna(k) lantzeko erabili dut (Isiltasunak nonahi atalaren lehen zatian); behaketa parte-hartzailea psikiatrikoko isiltasunaz ari naizenean aipatzen dut (Isiltasunak nonahi atalaren bigarren zatian) eta artxiboko analisia, berriz, 1937tik 1950era bitartean eroetxean ingresatutako 8 emakume ezberdinen istorioak kontatzen ditudan zatian (Frankismo garaiko isiltasune(t)an arakatuz: eroetxeetan sartutako emakumeen istorioak). Dena den, esango nuke teknika guztiek izan dutela elkarreragina; denek ere, ikuspegi zabalago 9 Luisa Etxeberria, Isiltasuna(k) familietan atalean berarekin izandako elkarrizketaren zatiak irakur daitezke. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten bat izaten lagundu didate eta ez nintzateke iritsi naizen lan-egiturara iritsiko teknika ezberdinek emandako emaitzengatik ez balitz. Behaketa parte-hartzailea Gipuzkoako psikiatriko batean egin da, hilabeteak eman nituen (2013ko azaroaren 5etik, 2014ko uztailaren 17ra) han behaketa lana egiten eta ondoren, literatura tailer bat osatu genuen bertan ingresatutako hainbat pertsonek eta nik neuk. Behaketa parte-hartzailea egin ahal izatea, beraz, egoerak berak ekarritako zerbait izan zen. Psikiatrikoan sartu nintzenean asko ziren egiten ari nintzenaren berri jakin nahi zutenak eta aurretik arduradunekin hitzartu nuen galdetzen zidatenei egia esan behar niela. Egiten ari nintzena azaldu beharrak galdetzen zidanarekin elkarrizketa bat izatera bultzatzen ninduen; bestalde, hainbat ekintzetan ere haiekin parte hartzeko proposamena luzatu zidaten. Bertan eman nituen egunen kontakizuna eguneroko batean idatzi nuen eta pasarte batzuk psikiatrikoko isiltasunaren adibide bezala erabili ditut. Behaketa parte-hartzailearen barruan sartzen dudan beste gauza bat literatura tailerrarena da: 2013ko abendutik 2014ko uztailera bitartean, astean behin eta ordu eta erdiz. Zortzi bat lagunek parte hartzen genuen, kopurua egunaren arabera aldatzen zen, ez baitzen derrigorrezko aktibitate bat eurentzat eta nahi zutenek10 eta nahi zutenean etorri zitezkeen. Tailerrean testuak irakurtzen eta idazten genituen. Batzuetan gai libreak ziren eta beste batzuetan eurek edo nik proposatutakoak. Literatura tailerra egiteko ideia isiltasunari/isiltasunei buruz idazteko zailtasunari irtenbide bat bilatzeko lanean ari nintzenean egitea erabaki nuen. Sakoneko elkarrizketak senideren bat psikiatrikoan urtetan sartuta eduki duten pertsonei egin dizkiet, elkarrizketak ez dira egituratuak izan baina hospitaleratzeak eurengan zer nolako eragina izan duen jakitera bideratu ditut galderak. Elkarrizketatuetako gehienak zaila egiten zitzaien gai bati buruz aritu behar ziren hizketan eta elkarrizketa bakoitzak bere bidea hartu zezan uzten saiatzen nintzen, gehiegi behartu gabe. Sakoneko elkarrizketak egin dizkiet baita ere psikiatriko ezberdinetan lanean egon diren psikiatra eta erizainei (denak ere erretiratuak 1940ko hamarkadara ahalik eta gehien gerturatzearren, frankismo garaian aritu dira instituzio hauetan lanean). Elkarrizketatuak aurkitzeko moduari dagokionez esan elkarrizketetako asko Ni, Vera eleberria irakurri eta nirekin kontaktuan jarri diren pertsonei egindakoak izan direla. Liburuak, nire esperientziari buruz publikoki hitz egiteak, beste batzuk zer kontatua bazutela esatera bultzatu dituela esango nuke; hori horrela, ikerketa honetarako elkarrizketa egiteko baimena eskatu nien. Batzuek onartu egin zuten, beste batzuek gogorregitzat jotzen zuten euren Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten esperientzia eta ez zuten horri buruz hitz egin nahi izan. Hainbat elkarrizketa bertan behera utzi behar izan ditut hitzartu baino pare bat egun lehenago, elkarrizketatuak hala eskatuta; eta beste elkarrizketa baten aipamenik ez dut egingo, elkarrizketa egin nion pertsonak hala eskatuta. Denera, hamaika elkarrizketa egin ditut. Zazpi, emakumezko-senideren bat ingresatuta eduki duten pertsonak dira (bost emakumezko11 eta bi gizonezko, 40 eta 90 urte bitartekoak), gainontzeko lau elkarrizketa bi psikiatra (gizonezkoak) eta bi erizaini (emakumezkoak) egin dizkiet, denak 60 urtetik gorakoak. Artxiboaren analisia metodologiaren barruan erabili dudan beste teknika bat izan da. Behaketa parte-hartzailea egin dudan psikiatrikoko artxiboan egon naiz (2012ko azarotik 2013ko apirila bitartean) eta 1937. urtetik 1950. urtera psikiatriko hartan bertan ingresatuta egon ziren 458 pertsonen mediku-txostenak irakurri ditut. Txosten horien barruan psikiatrek idatzitako oharrak, erizainek eta mojek idatzitako ingresatuari buruzko egunerokoak, ingresatutako pertsonek egindako idatziak (eskutitzak eta testuak) eta baita ingresatutakoei senideek edota gertukoek idatzitako eskutitzak aurkitu ditut. Artxiboan lortutako informazioak garrantzia handia izan du eta ikerketa lan honen bigarren atal nagusia informazio horretan oinarrituta dago. Aipatu nahiko nuke baita ere, artxiboko esperientziak berak garrantzia handia hartu duela eta teknika honen inguruan nuen aurreiritzia (erabat instrumentala) aldarazi egin didala. Metodologiaren inguruan aipatu nahiko nukeen beste puntu bat, ikerketa hasterakoan ikusten ez nuen zerbait da. Lanarekin aurrera egin ahala garrantzia handia ematera eraman nau proposamen teoriko-metodologiko bat egitea erabaki dudalarik. Laburbilduz, planteatzen dena zera da: ikerketaren idazketa ere metodologiaren parte da, idazketa ez da ikertu dudana islatzeko tresna hutsa izan. Idazketa, amaitu gabeko ikerketa baten parte izan da edo hobeto esanda idazketa ere ikerketa izan da. Idazketarekin esperimentatzeak, eta landan 11 Elkarrizketa egin ondoren ez erabiltzeko eskatu zidan emakume hauetako batek eta hala egingo dut. Dena den, esan nahiko nuke beste elkarrizketatuek esandako horretatik oso gertu dagoela berak kontatutako guztia eta, beraz, indartu besterik ez luke egingo familia barruko isiltasunari/isiltasunei dagokion atalean azalduko dudana. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten … dudana islatzea ikerketarekin jarraitzeko modu bat izan da, ez ikerketaren emaitzak jakitera emateko baliabide soila. Ikerketa lan honek etnografiaren idazketa ere botere harremanek zeharkatzen dutela ohartzera eraman nau. Hori horrela, idazketaren ariketa egiten ari garenean gogoeta egitea garrantzitsua dela deritzot, hau da, gauzak nola azaldu eta nola justifikatu “behar” diren eta nola azaldu “behar” diren horretatik ateratzeko saiakera txiki bat egiten saiatu. Gainera, uste dut Antropologiak hori egin ahal izateko aukera bikaina ematen duela, beste hainbat diziplinetan horrelako zerbait onartua izateak zailtasun handiak ekarriko bailituzke. Betiere justifikazio teorikoetan aritzeko joera daukagu, ia-ia inposatutako zerbait dela sentitzen dugu, baina, benetan horrela da? Edota guk geuk barneratuta daukagun zerbait da eta gauza bera egiten jarraitzen dugu? Nik neuk ere nire lanaren idazketa justifikatzeko atal bat osatu dut ikerketa lan honetan, aukeratutako moduaren inguruko azalpenak eta erabakiak arrazoitzen saiatuz. Esaterako, dagoeneko nahikoa onartua dagoen autorearen erreflexibitatea oraindik ere justifikatzeko zitak eta zitak erabiltzen ditugu, akademiaren objektibotasun horretatik kanpo egon arren gure lanak duen balioa aldarrikatu eta arrazoitzearren. Gure jarrera etengabe teorizatzeak arrazionaltasunezko gogoeta egitea behartzen gaitu, eta gure metodologia arrazoiz justifikatzen dugu, hortik kanpo egon daitezkeen aldagaiak jokoz kanpo utziz. Aldagai horiek guztiak idazketan bertan kontuan hartu nahi izan ditut eta batez ere, bertan islatu. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Helburuak eta Hipotesiak Doktore-tesi honetan gai ezberdinak jorratzen dira eta helburuek ere arlo ezberdinak ukitzen dituzte. Nagusienak antropologikoak eta ikerketa feministaren eremukoak dira, baina historikoak, literatura arlokoak eta psikiatriarenak ere badira tarteko. Dena den, helburu guztiak ikuspuntu antropologikotik eta genero ikuspegi batetik landuak izan dira, bai helburu historikoak, literarioak edota psikiatriaren arlokoak badira ere. Aipatu beharra daukat, ikerketaren hasieran helburuak gutxiago zirela eta etnografian sartu ahala helburuak gehitu ditudala (baztertuen komunikatzeko moduari eta idazketari dagozkionak). Helburuen zabaltzea lagungarria izan zait ikerketan bertan eta doktore-tesiak hartu duen forma dela eta lehen tokian jartzea erabaki dut, datozen orrialdeetan datorrenarekin lotura egin ahal izatea errazagoa suertatzen delako. Lau helburu nagusi zehaztu nahiko nituzke • Isilarazten direnek erabiltzen duten komunikatzeko era aztertu:  Hitzaren eta arrazionaltasunaren arteko kultur-lotura frogatu.  Arrazionaltasuna eta maskulinotasun hegemonikoaren arteko lotura ikusi.  Hitzaren subertsioa tresna feminista izan daitekeela proposatu.  Zer bihurtzen dugun hutsune ikusi.  Aipatzen ez dugunak nola baldintzatzen gaituen aztertu. • Baztertuta daudenek testuinguruari, izan mikroa (familia bat, esaterako) edo izan makroa (gizarte bat, adibidez), buruzko informaziorik ematen ote duten aztertu. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten • 1940ko hamarkadan Hego Euskal Herrian psikiatrikoetan sartu zituzten emakumezkoen kasuak, psikiatriaren azterketa feministaren teorian kokatzea eta kasu horiek oinarritzat hartuta testuingurua osatzea.  Erlijio katolikoak gizartean zuen eragina aztertu eta emakumeari buruz zuen iritzia ikusi.  Zientziak emakumearen eta eromenaren artean egin zuen lotura azaldu.  Emakumeak psikiatrikoetan sartzeak euren erresistentzia jarrera batekin zerikusirik ba ote duen ikertu. Helburuetan oinarritutako hipotesiak dira jarraian azalduko ditudanak, helburu bakoitzetik hipotesi bat atera dudalarik. • Isiltasunetara kondenatuak direnek edo isiltasunak aukeratzen dituztenek hitza ez den beste komunikatzeko modu bat erabiltzen dute.  Erotzat jotakoek (arrazoi eza bezala ulertuta) hitza erabiltzeko zailtasunak izango dituzte, hitza arrazionaltasunarekin lotzen delako.  Arrazionaltasuna eta maskulinotasun hegemonikoaren arteko loturak, hitzaren erabilpena gizonezkoei uzten die, feminitatea arrazoi ezarekin eta beraz isiltasunarekin lotuz.  Hizkuntzaren subertsioa tresna feminista erabilgarria izan daiteke.  Hutsune bihurtzen ditugunak markatzen den eredu sozialetik at daudenak dira eta, kasu askotan, horiekin identifikatzeak beldurtu egiten gaituelako isilarazten ditugu.  Aipatzen ez dugunak gure mugimendu guztiak baldintzatzen ditu, etengabe ari gara hori ekidin nahian eta horrek begirada etengabe hor jartzea dakar. • Bazterrean daudenen inguruko informazioa eskasa izaten da eta informazio murritz horrek garaian garaiko gizarteari eta moralari buruzko informazio garrantzitsua ematen digu. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten  Baztertzen diren kasuak moralki eta sozialki markatzen den “normaltasunetik” at dauden jarrerak dituzte.  Baztertzen direnen diskurtsoak testuinguruarekin lotura estua dute eta testuinguruaren berri ematen digute, beste ikuspuntu batetik bada ere. • 1940ko hamarkadan Hego Euskal Herrian psikiatrikoetan sartu zituzten emakumezkoen kasuek psikiatriaren eta oro har gizartearen printzipio patriarkalen berri emango digute:  Frankismo garaiko zutabeetako bat erlijio katolikoa izan zen eta honek emakumeari buruz zuen ikuspegia atzerakoia eta gizarte patriarkalean oinarritutakoa izan zen: ama eta emazte.  Zientziak feminitatearen eta maskulinotasunaren arteko banaketa babestu zuen eta femeninotasuna emozioekin lotu zen, eromenerako joera handiagoa zuela “zientifikoki” defendatuz.  Emakumeak psikiatrikoetan sartzeak euren erresistentzia jarrera erakusten zuen (kontzientea edo inkontzientea): psikiatrikoetan amaitzen zuten emakumeek “zegokien” rola alde batera uzten zuten. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Lanaren egitura Ikerketa lan honen egitura hasieran aipatutako hiru ardatzek, isiltasunek, eromenak eta azpimemoriak gidatzen dute eta bi atal nagusitan banatu ditut. Lehen atalean, Isiltasuna(k) eta eromena: esaten ez denak ere egiten gaitu, bi zati nagusi ditu: alde batetik, isiltasunez betetako gai baten inguruan ari naizela erakusteko isiltasunak aurkitu ditudan bi inguruak (familia eta psikiatrikoa) lantzen ditut. Eta beste alde batetik, isiltasun horiek errepresentatzeko egin dudan bidea eta hartu ditudan oinarriak azaltzen ditut; zati honetan “obra-etnografiko totala” deitu diodan proposamen teoriko-metodologikoa egiten dut. Bigarren zatian, Frankismo garaiko isiltasune(t)an arakatuz: eroetxeetan sartutako emakumeen istorioak, artxiboko analisiaren kokapen bat egiten dut lehenik eta behin. Ondoren, artxiboaren analisiaren ondoren aukeratu ditudan zortzi emakume “eroen” istorioetan murgiltzen naiz. Amaitzeko, emakume horien istorioak oinarritzat hartuz testuingurua osatu eta euren jarreren erresistentzien inguruko gogoeta egiten dut; erresistentzia toki askotan aurkitu daitekeelako: “Emakumeek borroka egin zuten zeinu politiko eta soziala zuten erresistentzia ikusgarriagoen bitartez, baina baita eguneroko errebeldien eta bizirauteko estrategien erresistentziak erabiliz” (Nash, 2013: XII). Lanaren egituraz ari naizela, bibliografia osatzeko erabili dudan modua ere azaldu nahiko nuke. Bibliografian, testuan bertan aipatutako autoreen lanez gain, aipatu ez baina irakurri ditudanak ere barneratzea erabaki dut. Ikerketa honetan aipatzen ez denak duen indarra kontutan hartuta, aipamenik ez egin arren, irakurritako guztiek izan duten eragina utzi nahi dut agerian. Idazketari buruz luze eta zabal hitz egin dezaket, eta hala egingo dut lehen atalaren bigarren zatian. Dena dela, aurreratu nahiko nuke isiltasuna(k) hutsune zurien bitartez islatu nahi izan d(it)udala eta eromenera (ustezko “arrazoi ezera”) esaldi laburren, errepikapenen eta etenduren bitartez gerturatu nahi izan du. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Kontraesanak eta interpretazio anitzak Gogoan dut Parisera ikerketa lan honi zegokion nazioarteko egonaldia egitera iritsi eta bertan izan dudan Anne Lovell12 tutorearekin egin nuen lehen bilera. “Zure lana kontraesanez beteta dago” esan zidan eta “hori esplizituki esan behar duzu, zure indargune bihurtu”. Egia da, ikerketa lan hau kontraesanez beteta dagoela, ziurrenik ondorio batzuk ateratzeko nahiak eramana nau hori ikustera. Ondorioak idazterakoan, beti aurkitu dut nire landa lanean ezagutu dudan norbait ondorio horretan sartzen zaila izango litzatekeena. Ondorioak ikerketa egiten duenaren interpretazio eta azalpen dira, berak ikusten duen bide baten helmuga eta Lovell-ek hori esan arte, niretzat arazo ziren kontraesanek buruhauste handiak ematen zizkidaten. Baina, kontraesan horiek lan honen indar-gune bihurtzeko aholkua eman zidanean, beste era batera sentitu nituen lan honen emaitza eta helburua, eta azkenean, ikerketa honen ezaugarri bilakatu dira neurri handi batean. Hori dela eta, kontraesanak sarrerako honetan aipatzea erabaki dut, irakurketan ere kontuan hartuak izan daitezen eta ohiko ondorio garbietara iristea espero duenari aurretik horrelakoak aurkitzea zaila izango zaiola iragarri asmoz. Gai guztiek dituzte kontraesanak, ados, baina isiltasunari/isiltasunei eta eromenari buruzko ikerketa lan batean ezin da beste modu batera izan, bi kontzeptuak ere irekiak eta zabalak baitira oso, antropologiatik gerturatuz gero bederen. Budisten arabera, kontraesanak errealitaterako 84.000 mila ateak edo sarrerak dira. Isiltasuna(k) interpretatzerakoan, esaterako, mila aukera daude eta horietako asko kontraesankorrak dira gainera. Eromena bera kontraesankorra da, ezarri nahi den dena beste era batera ikusten duena jotzen dugu erotzat, “normaltasunetik” ateratzen dena. Baina, era berean, “normaltasunetik” ateratze horrek ez du esan nahi zure bizitzako arlo guztietan egiten duzunik, beraz, kontraesanak aurkituko ditugu “normaltasun” horretatik ateratzen den pertsona horretan ere. Isiltasuna(k) hitz bihurtzeko nahia dago batzuetan. Eta gero hitzak isiltasun bihurtzekoa. Ahotsa izan nahi duenak ahotsa galdu nahi du askotan. Hutsuneak eta isiltasunak beteta daude, eskutitzak erdi hutsik eta eskutitzak guztiz beteta. Gainontzekoek nahi dutena egingo ez duela aldarrikatzen duenetik, agintzen diotena gustuz egitera iristen dena. Eta interesgarriena, kontraesan horiek guztiek uzten duten interpretaziorako zelaia zabala da. 12 Paris-Descartes unibertsitateko irakasle emeritua da, osasunaren antropologiaren eta zientziaren antropologiaren bidegurutzean kokatzen du bere burua. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Kontraesanen presentzia ezegonkortasunaren froga da […] aurresan daiteke sistema ez dela dagoen bezala geldituko, zerbait gertatuko da” (Thuren, 1993:86). Kontraesanak, oztopo izatetik mugimenduaren eta aldaketaren oinarrizko elementu bezala aurkezteak ikuspegi estatiko bat eskaintzetik urrun kokatzen lagun gaitzake. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten 13 “Arrosak behar zituen. Toki oso argia utzi zuten bere barruan. Bota mahai garbi batetik objektu bat eta honek utzitako marka garbiarengatik inguruan hautsa zegoela ikusten da. Arrosek hautsik eta barruan ametsik ez zuen toki bat utzi zuten”. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Zer eta nola idazten dute isilduek? Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Isiltasun hark beldur bat islatzen zuen. Isiltasun hura beldur bat zen. Urtetan isilpean mantendutako zerbaiti buruz hitz egiteko ikara. Inoiz hitzik jarri ez zitzaion zerbaiti hitzak jartzeko ezintasuna. Hitzek ez zuten sentitzen nuena islatzeko behar adina indarrik, behar adina zehaztasunik. Urteen poderioz gogortu zen isiltasuna ukitu nezakeen baina ezin nuen hari buruz hitz egin. Isiltasuna zen, azken finean. Hari buruz hitz egitea isiltasun egiten zuen ezaugarri nagusia haustea zen. Beldurra diagnostiko bat egingo ote zidan. Nire patua “buruko gaixotasun” bat izango ote zen. Eta isilik geratu nintzen. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Gezurra zen, eta agian antzemango zuen, neure isiltasun urduriak izugarri komunikatzen zuelako. Isiltasun hura beteta zegoen. Mila gauzez, unez, sentsazioz betea. Baina, ezetz esan nion. Ez zen lehenengo aldia. Gertuko senideek nola nengoen ikusi zutenean, nire isiltasunaren atzean zegoen emakumea ekarri zidaten gogora. Baina inork ez zuen hari buruzko azalpenik ematen, adibide bezala jartzen zuten eta ni neu ere ez nintzen gehiago galdetzera ausartzen, nire etorkizuna beregan ikusteko beldurra nuen. Haren bizitza nolakoa, nire patua halakoa, pentsatzen nuen. Haren bizitza nolakoa. Nire patua halakoa. Haren bizitza nolakoa. Nire patua halakoa. Oihartzun bat zen nire buruan. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Egunak, asteak, hilabeteak igaro ziren nire isiltasunaren atzean zegoen emakumeari buruz galdetzeko indarrak batu nituenerako. Ezin dut bere erantzuna hitzez hitz erreproduzitu, baina badakit esan zidala urte asko eman zituela psikiatrikoan eta berak beti ezagutu zuela han, ez zidan zehaztasun gehiago eman. Gogoan dut gutxi gorabehera hauxe galdetu niola: − Nola ikusten zenuen zuk? Eroa zegoela iruditzen zitzaizun? Ez zekiela zer esan, hori erantzun zidan. Antzeman nuen nire galderak izutu egin zuela. Bere buruari zertan ari ote nintzen galdetu ziola uste dut. Isilik begiratu nion. Bere erantzuna ez zen nahikoa niretzat, gehiago jakin nahi nuen. Behar nuen. Eta orduan jarraitu zuen esanez berak ondo ikusten zuela, urtean bitan joaten ginela bisitan eta elkarrekin bazkaltzen genuela eta ea ni ez nintzen berarekin oroitzen. Eta, bai, ni oroitzen nintzen, oparitzen zizkidan kolonia pote urdinez, adibidez, baina ez bere jarrera zein zen gogoratzeko haina; nik bost urte nituen Vera zendu zenean. − Ez zenuen inoiz galdetu zer gertatu zitzaion? Zergatik zegoen han? Noiz sartu zuten? Ezetz esan zidan, ez zuela inoiz galdetu. Ezin nuen sinetsi; aita ez zen horrelakoa. Arrazoiren bat egon behar da honen guztiaren atzean aitak galdera hori inoiz ez egiteko, pentsatu nuen. Eta, nondik eta nola hasteko ideia txikiena ere izan gabe, arrazoiaren bila hasi behar nuela erabaki nuen. Bidea egiten hasterako, beste hainbat aste igaro behar izan ziren berriro ere. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Birramonaren irudia ikerketa baino lehen agertu zen, eta aitarekin izandako elkarrizketa hura ikerketa hasi eta hainbat urte lehenago gertatutakoa izan zen. Krisi batek familian eraiki genuen isiltasuna hautsi zuen, “krisiak potentzialki beharrezkoak bezala ikusten ditut, antzinako galderak berrikusteko aukera dira, baita arazo berriak ordu arte baztertu edota ukatu diren beste perspektiba batzuetatik ikusteko ere. Krisiek bizitzeko eta errealitate soziala pentsatzeko modu zehatz batzuen ahitzeaz gain, dakiguna ezagutza bezala eta jakintza instituzionalizatua zalantzan jarri dezaketen egoeren emergentzia ekar dezakete; baita hauen eraldaketa eta “eguneroko bizitzan” eta bizitza akademiko eta profesionalean duten instituzionalizazioarekiko kritika, hau da, instituzionalizatuarekiko etengabeko itzulera” (Menéndez, 1991:23). Hau da kasu horietako bat. Krisi batek eragin zuen, familian instituzionalizatuta zegoen egoera bat, birramona inguratzen zuen isiltasuna – eta horrek senideongan eragiten zituen jokaerak berrikusi eta indarrean zegoen eredua zalantzan jartzeko aukera baten aurrean egotea. Hala eta guztiz ere, berrikusketa ez zen erraza: “isiltasunari buruz hitz egiteak dakarren deserosotasuna, hari buruz hitz egiterakoan itxuraz daukagun helduleku ezan dago” (Marco, 2001:63). Eta honi Augusta Molinari-k esaten duena gehitu diezaiokegu: “Iraganaren memoria errekuperatzeak orainaren errealitatearekin liskar bat sortzen du, zeinak ahanzturaren mekanismoa aktibatu besterik ez duen egiten” (2005:391). Nik uste dut kasu honetan, ahanztura baino gehiago, ez ahaztea zela/dela helburua, denek etengabe presente edukitzea. Birramonaren ingurukoak berreskuratzeak – edo behintzat horiei buruzko berrikuspen bat egiteak – orainean bizi genuen errealitatearekin egiten zuen topo aurrez aurre, talka egiten zuten bi errealitateek, eta honek isiltzen ari zen horretara iristeko oztopoen mekanismo guztiak martxan eta ekiteko prest jartzen zituen. Borroka etengabea izan da, batez ere hasieran isiltasunezko harresiari lehen zirrikitua irekitzekorakoan. Existentziaren mugetan hizkuntzak huts egiten digu askotan (Le Breton, 2001:76), isiltasuna gailentzen da, baina horrek ez du esan nahi existentziaren mugetan zer kontaturik ez dagoenik, baizik eta, eraiki dugun lengoaia – arrazoiaren ordezkari eta ikur dena – ez dela bertan gertatzen dena edo gertatu zena transmititzeko gai, edo behintzat ezin ditugula existentziaren mugetan nagusi diren “arrazoirik gabeko” esperientziak onartuta dagoen lengoaia erabiliz kontatu. Baina, isiltzeak askotan isiltzen dugun horri indar gehiago ematea dakar: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Baina behartutako isiltasuna su bihurtzen da, esateko desioa eta inpotentziatik aldentzeko nahia bezain sutsua, komunikazioaren esperientzia berrezartzeko. Esateko eta isiltzeko ezina, botere bera duten bi beharren arteko zalantza krudela, lasaitzea ezinezkoa den tentsioak sortzen duen mina” (Ibidem:76). Le Breton-ek isiltasunari buruz idatzitako El silencio (2001) liburuan isiltasun ezberdinei buruzko errepasoa egiten du. Ikerketa honetan aipatzen d(ir)en isiltasuna(k) ezkutatu nahi den zerbaitekin dago/daude lotuta, eta atal honetan isiltasun hori(ek) hartuko d(it)ut hizpide. Honenbestez, sekretu batek familia batean izan dezakeen eragina aztertuko dut; baina baita – eta psikiatrikoan egin dudan behaketa parte-hartzailea ardatz bezala hartuta – eromenaren inguruan dagoen isiltasuna ere. Honekin guztiarekin ez dut esan nahi isiltasunak beharrezkoak ez direnik, isiltasunak hitzak bezain beharrezkoak dira, batzuk eta besteak osagarriak dira. Baina, ez ditut dikotomia baten bi parte bezala aurkeztuko. Honela, Gilles Deleuze-k Le pli - Leibniz et le baroque (1988) liburuan materiari buruz egiten duen deskribapen batekin alderatu daiteke isiltasunen eta hitzen artean planteatzen dudan harremana: “Materiak, hutsunerik gabeko egitura porotsua, hanpatua edo leizetsua du, beti dago leize bat beste batean: gorputz bakoitzak, oso txikia izan arren, mundu bat dauka, igarobide irregularrak ditu, geroz eta finagoa den jario batek inguratuta eta zeharkatuta, unibertsoaren osotasuna «fluxu eta uhin ezberdinak dauden materiazko urmaelaren» antzekoa zen” (1989:13). Lengoaiaren eta isiltasunaren arteko harremana ere, era horretan uler daiteke, ez dago bata bestea ez dagoenean, baizik eta biak dira “materia” beraren parte garrantzitsu eta osagarri. Hainbat egoeren aurrean hitzak falta zaizkigula sentitzen dugu, hainbat egoera deskribatzeko nahikoa hitz ez balego bezala, eta isiltasune(ta)ra – hitzik ezara – jotzen dugu. Mingarriak diren hainbat egoeretan gertatzen den zerbait bezala identifikatu dezakegu: “Gorputzaren iluntasunean ezkutatuta, mina mugitzen den eremua gizabanakoaren intimitatea da. Eta badago esan ezin den zerbait lengoaia blokeatu eta hitzaren erraztasuna hankaz gora jartzen duena: garraztasunak, banaketak, heriotzak, ez dituzte adieraziak izateko intentsitate nahikoa duten hitzak aurkitzen” (Le Breton, 2001:167). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Jakina, ezin dugu ahaztu mingarria den hori (hitzik gabe uzten gaituen egoera) eta baita erabiltzen d(it)ugun isiltasuna(k), kulturalki baldintzatuta dagoela/daudela. Azken finean, minaren ataria ezberdina da batean eta bestean. Hori dela eta, isiltasun(ar)en inguruko azterketa bat egiterakoan ezin dugu alderdi kulturala kontutan hartu gabe utzi; baina baita lengoaia bera ere. Kultura eta lengoaia batzuk irekiagoak eta toleranteagoak dira isiltasun(ar)ekiko, hau da, isiltasuna(k) ez d(ir)a beti ezkutatu nahi denarekin, sekretuarekin eta horrek guztiak sortzen duen ezinegonarekin lotzen. Beraz, lasaitasuna adierazteko ere balio dezake(te) isiltasunak/isiltasunek. Marco-k, esaterako, isiltasuna(k) ulertzeko, erabiltzeko eta kudeatzeko kultura ezberdinen arteko interpretazioa egiterakoan, mendebaldeko kulturen eta ekialdeko kulturen arteko banaketa egiten du. Mendebaldeari dagokionez, mundu grekoan hitzak hartu zuen garrantzia azpimarratzen du, eta batez ere, isiltasunak/isiltasunek eta idatzizko hitzak/hitzek hartu zuten balio kontrajarria azpimarratzen du (Marco, 2001:11). Isiltasuna(k) ikusteko modu honek izan duen ondorioetako bat, isiltasun(ar)en inguruko ikerketak baztertzea edota garrantzirik gabekotzat jotzea izan da; esan dena izan da aztergai esan ez dena baino gehiago. Zentzu horretan, artea izan da batez ere isiltasun(ar)en mundu(et)an sartu dena, akademiak eta ikerketa lanen zientifikotasuna justifikatzeko beharrak, berriz, logos-ari garrantzia handiagoa ematera bultzatu gaitu. Hori dela eta, mendebaldeko kulturaren barruan egiten diren ikerketetan, isiltasuna(k) ikertu eta errepresentatzeko zailtasun ugarirekin egiten dugu topo. XX. mendeko abangoardia artistikoek, oro har, krisi bat bizi izan dute lengoaiari dagokionez eta neurri handi batean isiltasune(ta)ra jotzea erabaki dute, batez ere poesiak jarri duelarik esperientzia hori praktikan (Marco, 2001:5). Hau guztia kontutan hartuta, Emily Martin-ek egiten duen galdera batekin amaitu nahiko nuke lehen atalaren sarrera hau: “Zeintzuk dira binarioak kontrolik ez duen leku kultural eta sozialak bisitatzeko beharra planteatzen duten praktika etnografikoen ondorioak?” (2008:125). Esan bezala, ikerketan honetan ez ditugu isiltasuna(k) eta hitza(k) sistema binario eta dikotomiko baten barruan ulertu nahi eta beraz, Martin-ek aipatzen dituen ondorioak ere lan honetan bertan ikusi ahal izango dira. Are gehiago “arrazionaltasunaren” eta “irrazionaltasunaren” arten mugitzen bagara: “´Irrazionalak´ bezala etiketatuak izan diren pertsonek ´arrazionalki´ jokatzen duten egoerek azaleratu egiten dute arrazional-irrazional kategorizazioaren arbitrariotasuna eta baita bien arteko banaketaren argitasuna ere” (Ibidem:136). Interpretaziorako zailtasun gehiago egon litezke binariotasun horretatik kanpo kokatzen bagara, eta aterako ditugun ondorioak irekiagoak izango dira. Erantzun posibleak gehiago izango dira Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten eta horrek gure ikerketa zientifikotasunak eskatzen duen sailkapenetik eta “egia borobiletik” urrun egotera eraman dezake. Azken finean, isiltasunak/isiltasunek gure entzumena aktibatu egiten dute, alertan jartzen gaituzte: “Isiltasuna, honen ezaugarria hain da apartekoa zeinak efektu paradoxiko bat sortzen duen: gure entzumena zorrozten du, badirudi gure belarrien boterea handitzen duela, animali ehiztari batenak gogorarazteraino findu” (Gutiérrez, 2011:49). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Nancy Rose Hunt-ek, Walter Benjamin (1892-1940) aipatzen du zera esanez: “Bihurritutako soinuak entzuteak, esan ezin den eta isiltasunean dagoen horretan atentzioa jartzen duen ´gertutasun teknika bat´ […] mantentzea dakar” (2008:236). Hitz hauek jarraituz, eta eskuartean dugun ikerketa gaiari aplikatuz, hitzak ez diren beste hainbat “soinu” entzun beharrean aurkituko dugu geure burua esan ezin den edota isiltasune(t)an dagoen/dauden horri/horiei gerturatu nahi izanez gero, bederen. Hori horrela, isildu direnak “entzuteko” aukera izango dugu, edo behintzat euren existentziaren kontzientzia hartzeko aukera. Beatriz Celaya-k frankismo garaiko hainbat testu aztertu ondoren ateratzen duen ondorioa da: “Esaten denarekin batera, gure iritziz, garrantzia bera du testuetan esaten ez denak, isiltasunek. Isiltasunak ideologiaren presentziaren salatari adierazgarrienak dira, izan ere, ezarritako irizpideen arabera eginiko edukien aurretiazko hautaketa bati lotuta daude”14 (Celaya, 2012:359). Isiltasuna ez da bat, isiltasunak asko dira, arrazoi anitzek eragindakoak edota helburu oso ezberdinak lortu nahi dituztenak. Eta isiltasunengana gerturatuz gero anitzak direla konturatuko gara, isiltasunez inguratuta gaude. “Gure eguneroko bizitzan isiltasunak duen nonahikotasuna espero genezakeena baino haratago doa” (Marco, 2001:80). Eta isiltasuna(k) interpretatzerakoan arazo batekin egingo dugu topo, isiltasun(ar)en ezaugarrietako bat hitzik eza da, eta askotan hitzik eza hitzekin azaltzea ezinezkoa da, hitzik eza hitzik eza delako, eta askotan hitzik ezak Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten hori bera esan nahi du, egiten ari garena – isilik mantentzea – azaltzeko hitzik ez dagoelako jotzen dugula isiltasunera. Isiltasunari/isiltasunei buruz – hitzik ezari buruz – idatzi duten autore askok interpretazio ezberdinak eman dizkiote/dizkiete isiltasunari/isiltasunei berari/eurei, eta interpretazio horiek erabat kontrajarriak dira askotan, kultura eta gizartearen arabera erabat aldatzen direnak ia beti. Ikerketa lan honetan aipatzen d(ir)en isiltasunak/isiltasunek mila esanahi izan ditzake(te), baina aukera guztiak irekita mantentzeko tentazioari eutsi eta hainbat interpretazioetara mugatzen ausartuko naiz. Isiltasun handi bat(zu)ekin egin nuen topo. Isiltasun hura/haiek ez z(ir)en hutsune bat, ez zegoen/zeuden hutsik. Kontrakoa. Berarekin/Haiekin topo egitean kristalezko masa bat zeharkatzen saiatzen ariko banintz bezala sentitzen nuen. Gure familia, isiltasun handi bat(zu)en inguruan zegoen egituratuta hein handi batean. Isiltasun hori(ek) emakume bat ezkutatzeko eraiki, sortu eta erabiltzen genituen – eta d(it)ugu oraindik ere –, garaiko gizarteak eta moralak gaitzesgarritzat jotzen zuen jarrera izan zuen emakume bat ezkutatzeko, alegia. Ez nuena uste da ikerketa lanaren beste fase batean ere isiltasun(ar)ekin egingo nuenik topo; behaketa parte-hartzailea egin nuen psikiatrikoan aurkitutako isiltasunaz/isiltasunez ari naiz. Hara iritsi nintzen lehen egunean, bertako isiltasunak piztu zuen bereziki nire atentzioa. Konturatu nintzen nire imaginarioan ez zela inondik inora horrelakorik Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten sartzen; garrasiak, oihuak eta etengabeko bakarrizketak espero nituen, baina isiltasun izugarri bat(zu)ekin egin nuen topo. Hori izan zen, isiltasuna(k) ikerketa lan honen ardatz bihurtzeko arrazoi nagusia, isiltasun bat(zu)etik abiatu eta beste isiltasun bat(zu)ekin topo egitea. Gainera, biek bazuten zerbait komunean: eromena. Hauxe gogoeta egin ondoren atera nuen hipotesia: lengoaia eta hitza(k) dira gure gizartean “arrazoia” adierazteko bide nagusi – “sendabidetzat” jotzen diren terapiak ere hitzezkoak dira gehienetan – beraz, “arrazoi ezara” kondenatua den pertsona, isiltasune(ta)ra kondenatua ere bada. Datozen lerroetan bi eremuetako isiltasuna(k) sakonago azalduko ditut. Lehen eremuan aurkitu n(it)uena(k) elkarrizketa sakon eta egituratu-gabeen teknikarekin aztertuko ditut; eta bigarren eremuan aurkitu n(it)uenak lantzeko, psikiatrikoan egindako behaketa parte-hartzailea eta hura egiten ari nintzen bitartean idatzitako egunerokoa hartuko ditut oinarritzat. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Sumendi baten irudiarekin islatu daiteke gure familian Verarekin gertatutakoa. Psikologo batek eman zidan sumendiaren adibidea. Ordutik, ez dut zerbait ezkutatzen denean edo ezkutatu nahi denean gertatzen dena azaltzeko irudi hoberik aurkitu. Psikologoak honela zioen gutxi gorabehera: zerbait estaltzen dugunean sumendi baten indarra hartzen/ematen du/diogu, lurpean dago ezkutatzen dugun horren indarra, ezkutuan, ez dugu ikusten, baina lehertu ez dadin, gainean esertzen gara eta horrek gure mugimendu guztiak baldintzatzen ditu. Verarekin gure familian gertatzen zena sumendi batekin alderatu daiteke. Leherketak denok sentiaraziko gintuen deseroso, dena hankaz gora jarri zezakeen eta bakoitzak norberaren burua familia horretan birkokatu beharko zukeen. Atal honetan azalduko dudan moduan, Veraren kasuan gertatzen zena beste hainbat kasutan ere ikusi ahal izan dut. Isiltasunaren bitartez mantentzen da sumendia “lasai” – lehertu gabe –, baina horrek bakoitzaren mugimendu libreak mugatu edo deuseztatu egiten ditu. Aipatuko ditudan kasuetan paradoxikoa den gauza bat gertatzen da. Senideak batuta egotea eskatzen duen estrategia baten parte dira, hau da, nahikoa da bat sumendiaren tontorretik altxatzea, urtetan funtzionamenduan egon den sistema bertan behera geratzeko. Baina, “isiltasuna, esanezinaren metafora da, baina baita giza bakardadearena ere. Ez dago ezer isiltasunak bezainbeste isolatzen duenik” (Marco, 2001:75). Senide guztiak dira isiltasun(ar)en Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten parte, baina isiltasunak/isiltasunek berak/eurek senideen arteko elkarrizketak eta elkarlana mugatu egiten ditu(zte). Zuk zer dakizu? Zer pentsatzen duzu? Nola bizi duzu? Audre Lorde-k bere esperientzian oinarrituta emandako hitzaldi batean honela dio: “Garai hartan esperimentatu nituen gauzek asko lagundu didate isiltasuna, lengoaian eta ekintzan transformatzearen inguruan sentitzen dudana ulertzen […] Nire burua bakarrik traizionatu nuen isiltasun txiki haietan, egunen batean hitz egingo nuela pentsatuz, edo besteek hitz egin zezaten itxoinda” (1984). Badago momentu bat, deserosoa egiten bada ere, leherketa bat egon daitekeena: “Jasanezina den egoerak eztanda egitea […] gertatutakoa isilean mantentzeko sistema familiar edo instituzionalak ezarri duen akordioa hankaz gora jartzen ausartzea da” (González, 2007:26). Zaila da isiltasunean mantentzen den hori azaleratzeko mugimendurik edo ekintzarik egitea. Neurri handi batean, sekretua sekretu bezala mantendu da ezkutatzen duena jakitea kaltegarria izan daitekeela ulertaraziz. Mehatxu bat bezala da: hau ezagutuko bazenu, zeure bizitzak txarrera egingo luke. Taussig-en hitzak dira: “Isilarazteak ez du memoria gizabanakoaren gotorlekuaren barruan gordeta mantentzeko bakarrik balio, baita bizirik daudenen inguruan dabiltzan arimen botere magikoaren antolaketa kolektiboa ekiditeko ere” (Taussig, 1995:45). Familietan sortzen diren dinamikak oso arriskutsuak izan daitezke: “Senideek ikasi beharko dute baita ere bata bestearengandik defendatzen: etxeko espazioa akordio- eta aliantza-hitzarmen eta traizioez beteta dago. Indar eremu bat da, non bizirik jarraitzeko estrategia anitz zabaltzen diren. Ezaugarri bakoitza, batzuk eta besteak elkartzen dituen kapital sinboliko eta balioen parte da. Baina familia eta etxea botere totalaren espazio dira. Hor barruan denetik gerta daiteke Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten eta obedientzia, konplizitate eta isiltasunerako mekanismo konpultsiboek funtzionatu egiten dute” (Lagarde, 2011:745). Senide bat erotzat kontsideratu izanak hurrengo belaunaldiak ere hori bizitzera eraman ditzake, erotzearen beldurrarekin bizitzera. Hori sekretu bihurtzeak eta aipatu gabeko zerbait bezala kudeatu behar izateak areagotu egiten du bakoitzak horri buruz duen imaginario propioa eta bere imaginario hori bakardadean bizitzeak indarra besterik ez dio ematen sekretu bihurtu zutenei. Hain zuzen, sekretuaren atzean ezkutatzen den beste elementu bat boterearena da. Sekretua botere ekintza bat izan daiteke, sekretu horren bazterretan aurkitzen diren pertsonen gaineko boterea, hain zuzen, eta sekretua eraiki duten pertsonek botere hori mantentzeko aukera bakarra sekretuak bere horretan jarraitzea da. Le Breton-en arabera, botere oro elikatzen da sekretuzko espazio batetatik (2001:53). Bide beretik doa José L. Ramírez González: “Isiltasuna botererako tresna bezala erabiltzea beldurraren eta konfiantza ezaren adierazlea da” (1992:30). Sekretuaren beraren botereak eragina izan dezan ezkutatuta mantendu beharko da, baina sekretua hor dagoela jakiteko moduan egin behar da ageriko; sekretua isildu egin beharko da, baina oihukatua izateko aukera ere gorde beharko du. Horrek ematen die boterea sekretuari, eta tabuari16, esaten ez denari. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Ezin” dugu hitz egin: tabuak eta memoria-ondokoa Aipatzen ez den horri buruz ari naiz tabu hitza erabiltzen dudanean. Belaunaldi batean, arrazoi batengatik edo beste batengatik tabu bihurtu denak eragina izango du hurrengo belaunaldietan, eta ziurrenik ezin aipatuzkoa den horri buruz hitz egiteko ere arazoak izango dituzte. Belaunaldien arteko eragina aztertzeko memoria-ondokoa kontzeptua proposatzen du Marianne Hirsch-ek. Eta, azkenik, formalki existitzen ez den zerbaiten atzetik ibiltzea, mamuaren arkeologia17 egiten aritzea bezala izenda daiteke. Jatorriz, tabu hitza Polinesiako hizkuntzetatik hartutakoa da: “Noaren antonimoa da (profanoa, arrunta, denontzat iristen erraza), eginbehar bat izendatzen du, beto bat” (García Martínez, 2005:144). Aipatzen ez den zerbait da, eta askotan ez dakigu “betoa duen” hori eginez gero zer gertatuko litzatekeen, imaginario bat eraikitzen dugu eta horren arabera irudikatuko dugu betoa hausteak ekarriko lituzkeen ondorioak. Tabu hitza askotan beste garai batekin edota urruneko gizataldeekin lotzen dugu, baina, tabuek rol erabakigarria betetzen du gure bizitzako arlo guztietan (Holden, 2001:4) eta oso presente dauden zerbait dira. Tabuen inguruan aritzeak bi arazorekin topo egitera eraman nau. Alde batetik, zerbait ez aipatzeak existitzen dela ere zalantzan jar dezakeela eta, beraz, taburik dagoenik identifikatzea ere zaila egin daitekeela. Eta beste arazoetako bat da “izendatu gabekoen” munduan murgiltzeak hitzak erabiltzeko zailtasunak jar diezazkigukeela. Hau da, zerbait isilpean eduki izanak hitzekin azaltzeko dugun gaitasunetik kanpo utzi du neurri handi batean, edota ez ditugu horri buruz hitz egiteko hitzak ere sortu. Jordi Costa-k tabuari buruz egiten duen analisian umoristak aipatzen ditu: “Politikoki zuzena ez den umoristaren betebeharra izenda ezin daitekeena izendatzean datza, tabua suntsitzean… ordaindu beharreko prezioa isiltasun bat sortzea bada ere… barrearekin bateraezina dena” (2005:22). Costaren arabera, izenda ezin daitekeena da tabua eta beraz, umoristak hitzak jarriko dizkio eta era horretan izendatzea lortuko du. Zenbat aldiz ez dugu jakin nola azaldu sentitzen edo bizitzen ari garena? Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eta… hitzik ez dagoenean ezinegonak jan gaitzake. Gertatzen ari zaiguna aipatzeko ezintasunak, “normaltzat” jotzen den “logika” eta “arrazoitik” kanpo sentitzera eramaten gaitu eta atera dezakegun ondorioa honakoa da: gertatzen ari zaidana ez da ona. Tabu bat hautsi nahi izateak tabu horren kontzientzia edukitzea eskatzen du. Bestalde, tabu bat ekintza eta mugimendua mugatzen duen zerbait izanik – hausteko, ezkutatzen duen horri buruz hitz egin behar dugu – ekintza bat egin –; baina hitz egiteko hitzak behar ditugu eta izendatu ezin daitekeen horrentzat hitzik ez egotea gerta liteke kasu askotan. Beste bide bat hartu beharko dugu, beste era batera heldu beharko gara horra eta beste era batera helarazi beharko dugu. Mary Douglas izan da antropologian tabuari buruz ikerketa egiten erreferentzia handietako bat, Purity and Danger: An Analysis of Concepts of Pollution and Taboo (1966). Douglas-en arabera, tabuek lagundu egiten digute gure esperientzia sailkatzen eta ordenatzen (Holden, 2001:14), eta “hainbat balio moral oinarritzen dira, eta hainbat arau sozial definitzen dira, kutsatze arriskutsuaren sinismenei esker” (Douglas, 1973:16). “Honek esan nahi du kutsatzeko arriskua batez ere beldur morala dela, desbideratze moralaren beldurra” (Holden, 2001:14). Beraz, tabuaren funtzioetako bat kontrol soziala edota morala izango litzateke. Tabuak lortzen du, oro har, kontzientzia pribatuak eta moralaren kode publikoak bat egitea, Douglas-en hitzetan gainera, bi alderdi horiek etengabe eragiten ari dira bata bestearengan. Erotzat jotako emakumeen eremura mugatuz, gizartearentzat “kaltegarriak” ziren eta diren jarrera batzuk dituzten pertsonak bezala ikusteak, kasu askotan – eta familia askotan – tabu bihurtu ditu, eta esaten den horretatik kanpo mantendu ditu. Horretarako arrazoia – edo arrazoietako bat behintzat – eduki dezaketen edo zezaketen eragin kutsakorra ekiditea da. Baina, ez hori bakarrik, aurrerago ikusiko dugun moduan – Veraren kasuan, esaterako – emakume horien bizitzaren inguruan erabakiak hartu zituztenak edo dituztenak babesteko tresna bat ere bada gertatutakoa tabu bihurtzea. Baina, tabuak beldurra eta gaitzespenaz gain, erakarpena ere sortzen du: “Freud-ek eta Bataille-k sinisten zuten tabu bihurtutako objektuak desira eta gaitzespena, biak deitzen zituela”18 (Holden:2001:20). Derrigorrezko ditu tabuak bi elementu horiek; interes edota desio sortzaile izan gabe “debekuak” ez luke zentzurik eta, era berean, gaitzespena beharrezkoa da “debekuak” bere horretan jarraitu dezan. Honenbestez, zer edo zer ezkutatzen duela edota “debekatuta” dagoela – ekintza bat edo horri buruz hitz egitea izan liteke – dakigunean bakarrik existitu daiteke tabua. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Bestalde, tabuak ez dira gizatalde handi baten parte izan behar derrigor, eremu txikiagoetan ere – baita geuk geure buruarekin osatzen dugun horretan – tabuak existitzen dira, “esan ezin daitekeen” edo “egin ezin daitekeen” horri buruz hitz egiten ari bagara behintzat. Hori dela eta, izendatu dut tabu bezala Vera eta Veraren istorioa, baita erotzat jotako beste emakume batzuena ere. Le Breton-en (2011) terminologia erabiliz, sekretu bezala ere izendatu genitzake, baina batean eta bestean errepikatzen den zerbait izanik, tabu bezala izendatzea hobetsi dut. Gainera, egoera askotarako hitzik ez aurkitzeak, hizkuntzak berak sortu ez dituelako askotan, sekretuarekin baino gehiago tabuarekin du lotura. Jakina, kontuan izan behar da tabu terminoaren barruan sartzeak ez duela esan nahi familia batean eta bestean isiltasun hori(ek) arrazoi berberek eragin dituztenik; baina, elkar elikatu daitezke, adibidez, gizarteak mugatzen digun zerbait moralki “txartzat” ikusiko dugu eta familiaren barruan ezarriko diren arauetan ere tabu horrekin jokatuko dugu. Baina, kontrako eragina ere izan dezake baldin eta desioak borroka irabazten badu, eta zerbaitekiko deseroso sentitzeak hori gehiago aztertzera eraman gaitzake; horrek tabua deuseztatzeko aukerak areagotzen ditu. “Subjektuak ez dio bere bizitza txarrarekin berari ez dagokion zor bat ordaintzeari uzten, baina karanbola batek belaunaldi ezberdinak zeharkatzen ditu bete betean eman arte. Mamuak existentzia patu bihurtzen du, iraganeko gertakari batek baldintzatuta, inoiz formulatua izan ez den arren, dena hankaz gora jartzeko botere osoa mantentzen du” (Le Breton, 2001:87). Belaunaldiak eta mamuak…. Mamuak eta belaunaldiak… Paris-en egonaldia egiten ari nintzela izan zen. Bertako irakasleak, Anne Lovell-ek EHESS (L´École des Hautes Études en Sciences Sociales) egiten ari zen seminarioen berri eman zidan eta zerrenda luze bat nuen eskuartean. Izenburuak banan bana irakurri nituen eta atentzioa deitu zidan batekin egin nuen topo: Memoria-ondokoa eta mamuaren arkeologia. Soko Phay-Vakalis irakaslearen seminarioa zen eta nire ikerketan horrelako zerbait egiten ari nintzela sentitu nuen, Phay-Vakalis-en hitzak ezin hobeak ziren egiten ari nintzena deskribatzeko: mamuaren Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten arkeologia. Seminariora joateko aukera izan nuen. Phay-Vakalis-ek bere istorio propioan oinarrituta planteatu zituen bi kontzeptu horiek. Bera Camboya-n jaioa da eta bere gertuko senide batzuk genozidioan desagertu ziren. Phay-Vakalis-ek bere semeari senide haiei buruz hitz egin nahi zion eta “ezin azaldu” batekin egin zuen topo. Senideei buruz gehiago jakin nahi zuela erabaki eta inoiz existitu izan ez balira bezala izateak mamu batzuen atzetik ibiltzea zela sentitu zuen. Aurretik ere esan dut Vera mamu bat bezala ikusten nuela nik, gure bizitzetan etengabe zegoen presente, baina era berean inork ez zuen hari buruzko aipamenik egiten, eta okerragoa zena, geneukan informazioarekin ezinezkoa zen haren irudirik osatzea. Hori dela eta, Phay-Vakalis-ek aipatzen duen mamuaren arkeologia ezin aproposagoa deritzot horrelako kasuetan. Seminarioan aipatu ziren erreferentzia gehienak Bigarren Mundu Gerrako holokaustoaren ondoren egindako lanen ingurukoak ziren. Horri loturiko kasu gehienetan, hirugarren belaunaldia izan da gertatutakoari buruz hitz egin duena, gertatutakoari hitzak jartzera iritsi dena: “Horrorearen lekukotza emateko borondatea mututasunarekin lotuta joaten da, existentzia suntsitu duen munstrokeria eta hitzen gaitasun adierazkorra gainditu duen egoerari buruz hitz egiteko lengoaiak duen ezintasunagatik” (Le Breton, 2001:76). Gertakari gogor bat zuzenean bizi izan duen belaunaldia, maiz, isilik geratzen da, ez du horri buruz hitz egin nahi edota ez dauka hitzik; eta hurrengo belaunaldiak dira horri buruz hitz egitea erabakiko dutenak eta hori egiteko gai izango direnak. Garrantzia handia ematen diote memoria eta memoria-ondokoari buruz idatzi duten autoreek familien belaunaldiei: “Aleida Assmann-entzat19, familia memoriaren transmisiorako toki pribilegiatua da. “Memoria taldea”, bere eskemaren arabera, hurrengo belaunaldiei familian egiten den haragiztatutako20 esperientziaren transferentzian oinarritzen da: belaunaldi-artekoa da. Memoria nazionala/politikoa eta kulturala/artxibokoa, berriz, ez dira belaunaldi-artekoak baizik eta belaunaldiak zeharkatzen dituztenak21; azken hauek ez daude haragiztatutako praktikek gidatuta baizik eta sistema sinbolikoek bakarrik” (Hirsch, 2008:110). Beraz, funtsezkoa izango da belaunaldiz belaunaldi transmititzen den memoria, esperientzian oinarrituta egongo delako, ez sistema sinbolikoan bakarrik (biek ala biek euren artean Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten harremana izango duten arren). Jan Assmann-en arabera, dio Hirsch-ek, haragiztatutako memoria hau hiru edo lau belaunaldietan zehar transmititzen da, laurogei eta ehun urte artean (2008:110). Eva Hoffman-ek After Such Knowledge: Memory, History, and the Legacy of the Holocaust (2005) liburuan dioena jarraituz, familia edo gertuko taldeek osatzen duten espazioaren barruan, bizirik atera direnak, ez dituzte euren memoriak bakarrik adierazten baizik baita emozioen kaosean dauden emozioak ere (2005:9). Beraz, garrantzia handia emango diote memoria-ondokoa lantzen ari direnek familiaren barruan, belaunaldi artean, transmititzen den horri eta atentzio berezia jarri beharko litzaiokeela aldarrikatzen dute. Estatu espainiarraren kasuan, Maria Cinta Ramblado-k bereizgarritasun bat ikusten du frankismoaren iraupenari dagokionez: “Ekoizpen askotan hirugarren belaunaldia ikusten dugu lehenengoaren traumari erantzuten. Bigarren belaunaldia, frankismo garaian hezia, ez da indibiduo sozial bezala duen garapenean ondorio argiak dituen iragan horri aurre egiteko prest ikusten” (2013:163-164). Erotzat jotako emakumeen eremura etorriz, Molinari-k Italiako eroetxe batean ingresatutako emakumezkoen eskutitzen inguruko ikerketa egin ondoren, familian jartzen du pisu handi bat: “Zentrala dirudi, testu guztietan, familiak «jazarpen toki» bezala duen rola, hor gertatzen baitira ingresatutako emakumeen kontrako era guztietako bortxa ekintzak” (2005:397). Beraz, argi dago ezkutatzeko edo azaleratzeko bada ere familiak rol garrantzitsua betetzen duela memoriaren osaketan; honela, familian bertan transmititzen dira ezkutatzen direnak edo azaleratzen direnak, eta horiek guztiak haragiztatutako memoriaren bitartez pasako dira batetik bestera. Horri jarraiki, memoria-ondokoaren lengoaia, “gorputzaren lengoaia” (Hirsch, 2008:109) izango da hitzarena baino gehiago, eta kasu askotan “sintomak” bezala ezagutzen ditugun horien formapean agertuko dira (Ibidem:112). Hori dela eta, gerta daiteke urrunago dauden belaunaldiak izatea gertatutakora jotzeko erabakia hartzen dutenak, gertukoek era gordinagoan bizi izan dituztelako eta isiltasun(ar)en inposaketa askoz ere zorrotzagoa izan dutelako, jakina, baita jaso ditzaketen zigorren eragina ere. Zentzu honetan, “isiltasuna babesteko modu bat izan daiteke, indarrean dagoen indarkeriaren mehatxuen aurrean, edota istorio pertsonal baten bitartez lortutako baldintza psikiko, moral sozial batzuk mantentzeko beharraren aurrean” (Aranguren, 2008:25). Onartu beharra dago, dena den, XXI. mendeko mendebaldeko gizartean, hitzik gabe transmititzen denak ez duela hitzez transmititzen denak bezainbesteko garrantzia eta, beraz, memoria-ondokoan transmititu denak gero hitzezko itzulpen bat izan beharra duela gehienetan, baldin eta errekonozimendu “ofizial” bat jaso nahi badu. Isiltasuna zigor bat ere izan daiteke, eta askotan hala da; neurri horrekin erruduntzat jotzen denaren kontra egiten da bazterketara Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten kondenatuz (Le Breton, 2001:62). Hanna Arendt-en hitzak gogoratuz: “Gizatiarra den guztiak, Arendt-en arabera, existitzeko, kontatua izan behar du. Errelatorik gabe ez dago historiarik ez memoriarik, eta ez da posible kultura transmititzea” (Pérez Arias, 2004:124). Dena den, ikerketa lan honetan, hitzezko lengoaiaz gaindi, transmititzeko beste modu batzuk ere baliagarri egiteko modu bat aurkeztu nahi denez, Arendt-ek dioena zabaldu nahiko nuke, eta kontakizuna edo errelatoa egiteko hitzak bakarrik ez, beste bide batzuk ere irekitzea interesgarria litzateke; bestela, hitz bihurtzeak berak duen karga kultural eta sozial guztia jartzen dugulako kontatu nahi dugun horretan – hitzaren arrazoiaren, logikaren eta oro har maskulinotasun eredu hegemonikoaren kargaz ari naiz. Memoria-ondokoa, Marc Augé-k azpimarratzen duen beste gauzetako bati aurre egiteko erabili daiteke. Augé-ren arabera, gertakari bera bizi izan duten bi pertsonek antzeko oroitzapena izango dute baina baita ezberdina ere (1998:22). Eta, jakina, memoria instituzional bat eraikitzen denean, hori eskatzen da, denek onartu dezatela memoria horretan idatziko dena, honela, bakoitzak duen oroitzapena hitzartutako batengatik ordezkatuko da. Baina, horri irtenbidea emateko modu bat litzateke memoria-ondokoan planteatzen dena: “Memoria komunikatiboa, memoria ez-instituzionala da; ez dago inongo ikasketa, transmisio edota interpretazio instituzioengandik babestua; ez dute espezialistek landu eta ez da deialdirik egiten edo okasio berezietan ospatzen; ez dago formalizatuta ez eta materialki sinbolizatutako modu batean egonkortuta; eguneroko interakzio eta komunikazioan bizi da eta, arrazoi horregatik, denbora mugatua dauka bakarrik” (Assmann, 2008:111). Memoria-ondokoak ez ditu gertakariak gizakien kanpoan gertatzen diren gauza objektiboak bezala ikusten. Gorpuztutako memoria bezala aurkeztua den heinean, gertakaria norberaren barruan dagoela esan genezake eta, beraz, ez dago gertakari bakarra eta gizaki asko, baizik eta gizaki haina gertakari. Memoria eraikitzerakoan, gizabanakoak transmititzen duen hori – era anitzetan transmititzen duena – kontutan hartzeak Assmann-ek memoria instituzionaltzat jotzeko ematen dituen ezaugarri horietatik kanpo kokatuko gaitu eta bestelako errelato bat egiteko aukera emango digu; zentzu horretan askeago aritu gaitezke memoria-ondokoa delakoa eraikitzen. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Atal hau amaitzeko, Augé-k Las formas del olvido (1998) liburuan egiten duen gogoeta bat ekarri nahiko nuke hona. “Argi dago gure memoriak «gainezka» egingo lukeela geure haurtzaroko irudi guztiak gorde beharko balitu, batez ere gure lehen haurtzarokoak. Baina geratzen dena da interesa duena. Eta geratzen dena […] ahanzturak eragindako higaduraren emaitza da. Ahanzturak oroitzapenak moldeatzen ditu itsasoak itsasertzak moldeatzen dituen bezala” (1998:27). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Verari22 buruz hitz egin eta isiltasunezko harresia hausteko erabakia hartu nuenean ez nintzen kontziente urteen poderioz erabat finkatuta eta gogortuta zegoen zerbait hausteak izango zuen zailtasunaz. Harrizko horma batean koilara batekin zulo bat irekitzea bezala zen, ireki asmo nituen bideak agortu egiten zitzaizkidan hasi bezain laster. Ustezko bidea, bidegurutze bihurtzen zen berehala, eta bidegurutzean bide bat hartzeko erabakia hartzen nuenean, kaminoa hasi eta berehala beste bidegurutze bat aurkitzen nuen. Gertuko senideengandik ez nuen informaziorik lortzen – batzuek ez zutelako hitz egin nahi eta beste batzuek ez zekitelako ezer. Arrazoia bat edo beste izan, emaitza bera zen: inork ez zuen 22 Veraren istorioa Frankismo garaiko isiltasune(t)an arakatuz partean azalduko dut zehatzago, hemen familian haren inguruan bizi zen isiltasunak zuen eraginaz arituko naiz gehiago. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Verari buruz hitz egiten. Pixkanaka konturatu nintzen Verari buruz ez hitz egiteak zerbait esateak bezainbesteko garrantzia zeukala, edo gehiago. Isiltzen zenak familian sekulako pisua zuen, eta isiltzeagatik soilik zuen esangura areagotu egiten zen. “Sekretuarekin batera datorren isiltasunak taldea hierarkizatzen du” (Le Breton, 2001:85) eta nire familian hori bera gertatzen zela konturatu nintzen. Informazioa boterea da, besteak beste, eta informazio horren jabe dena, informazio hori kudeatzen duena da talde hierarkizatuan goreneko mailan dagoena. Baina boterea mantentzeko gainontzekoen konplizitatea behar beharrezkoa zen, guk ere isiltasuna(k) bere horretan iraun zeza(te)n lan egiten genuen; sekretua zegoela bagenekien, eta sekretu hori ez hausteko adierazi gabeko hitzarmena egin genuen. Veraren seme-alabek ez zuten hitz egin nahi, bere alabetako batek hamabost urte eman zituen etxetik atera gabe “depresio” diagnostikoarekin eta amaren irudia etortzen zitzaion burura bere egoeraz hitz egiten zuen bakoitzean. Isiltasunak/isiltasunek bi mundu banatzen zitu(zt)en, errealitatean gertatu zena eta isiltasune(t)an oinarrituta eraiki genuena. Irudia honela deskribatu daiteke: “Batzuk eta besteak, mahai beraren inguruan batuta, errealitatetik bananduta dauden bi dimentsio ezberdinetan biziko balira bezala da eta lengoaia ezberdina erabiliko balute bezala” (Le Breton, 2001:76). Baina, era berean, horrela bizitzen ikasi genuen eta egitura hura hausteak aldaketa nabaria ekar zezakeen: “Isiltasuna erabiltzen da baita ere familia bezalako sistema itxi batean oreka mantentzeko” (Marco, 2001:147). Familiako interakzioak, neurri handi batean, informazio sistema zirkular eta itxi bat bezala funtzionatzen du; kideren batek aldaketaren bat eragiten badu, beste kideek ere antzeman egingo dute, eraikitako egiturak bakoitza “dagokion” tokian kokatu baitu. Honenbestez, sistemak bere horretan iraun dezan, denen parte hartzea eskatzen du, eta baten batek sistema horrek ezartzen dituen arauak hausten dituen jarrera bat hartuko balu, besteen jarrera ere baldintzatuko luke. Veraren kasuan, bi kontu horiek ukitzen Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten zituen zerbait gertatu zen: isiltasuna(k) hautsi egin z(ir)en – behintzat batzuk – eta bestalde, sistemaren oreka lortzeko erabiltzen ziren tresnetako batzuk azaleratzeak, egitura bera zalantzan jarri zuen. Isiltasunak/isiltasunek egoera gogor bat estaltzen zuten – bakoitzak isiltasun hori(ek) gauza ezberdinetarako erabiltzen bagenituen ere –, Le Breton-en esaldia bera praktikan jartzen ari ginen: “Existentziaren mugetan, lengoaia zalantzati dago” (2001:76). Gertaera gogorrek eragiten dute maiz mendebaldeko gizartean isiltasune(ta)ra jotzea, horren adibide: Victor Erice- k Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo egunetan bizi zen egoera islatu zuen El espíritu de la colmena (1973) filma. Isiltasuna(k) d(ir)a nagusi, Erice-k Espainiako nekazal herri batean kokatzen duen istorioan. Bertan ikusi daiteke baita ere, horrorea bizi izan duen belaunaldiak (kontzentrazio eremuak aipatzen dira askotan) hitz egiteko ezintasun izugarria duela eta belaunaldi batzuk igaro behar izaten direla hitz egiteko beharra eta gaitasuna orekatzera iristeko. Verarekin gertatu zena ezkutatzeko, bere senarrak isiltasuna erabili zuen. Seme-alabak oso txikiak ziren ama Vera desagertu zenean eta Belgikara bidali zituen aitak gerrako ume bezala. Bueltakoan ez zuten amari buruz ezer galdetu. Aitak hartutako erabakiei errespetua zietela adierazi nahi zuen horrek besteak beste. Baina isiltasun hura/horiek ez z(ir)en seme-alabengan geratu, hurrengo belaunaldian ere isiltasun hori(ek) inposatu egin z(ir)en, Veraren senarraren presentziak indar handia izaten jarraitzen zuelako (hori da aitaren hitzetatik jaso dudan inpresioa, bederen). Beraz, senarrak Vera psikiatrikoan sartzeko hartutako erabakiak eta gerora izan zuen jarrerak zerikusi handia izan zuen isiltasuna(k) errespetatzeko gainontzekook hartu genuen erabakiarekin – kontzienteki edo inkontzienteki hartutako erabakia izan bazen ere. Familiako emakumeren bat psikiatrikoan izan duten senideekin hainbat elkarrizketa egin ondoren konturatu naiz, Veraren kasua ez dela bakarra. Emakumezko bat erotzat jotzen zenean, maiz gizarteak markatzen zien rola ez betetzeagatik izaten zen – eta oraindik ere dela esango nuke –, eta horri eromenaz hitz egitea… 23 Luisaren (Veraren iloba) hitzak dira 2011. urtean egin nion elkarrizketan esandakoak. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Emakume “ero” horien inguruan eraikitako isiltasunezko harresiek ondorio batzuk dauzkate haien inguruan eta haiekin bizi direnengan; euren eraikuntzan parte hartu dutenentzat. Senide edo oso gertuko emakumezkoren bat psikiatrikoan izan dute hainbat pertsonekin elkarrizketak egin ditut. Elkarrizketak luzeak izan dira eta egituratu gabeak. Kontuan hartu behar dugu, kasu gehienetan gaiari buruz hitz egiten zuten lehen aldia zela. Horren adierazle da zazpi elkarrizketa horietatik bat ez dudala ikerketa honetan erreproduzitzerik izango; elkarrizketa egin ondoren, hilabetera gutxi gorabehera, esandakoa ez erabiltzeko eskatu zidan elkarrizketatuak. Ez zituen esandakoak inon erregistratuak geratzea nahi, isiltasuna(k) haustea gauza bat izan zen baina nonbaiten idatziak geratzea oso bestelakoa zen berarentzat. Elkarrizketen gogortasunaren eta mingarritasunaren isla, bi pertsonekin elkarrizketa egiteko eguna jarri ondoren, bezperan deitu eta ezin zutela esan zidatela. Bata, gaixo zegoen, ohean, lunbagoak jota; eta besteak esan zidan ama (hau da, kontatu behar zuen istorioaren protagonista) une txarra igarotzen ari zela eta ez zitzaiola momentu egokia iruditzen. Elkarrizketa atzeratzea eskatu zidatenean, biek ala biek oso kontzienteki azaldu zidaten urtean isilduta egon zenari buruz hitz egiteak eragin handia zuela eurengan eta bazekitela eguna gerturatu ahala atzera egiteko arriskua zegoela. Ez zen hala izan, egun batzuk beranduago batek eta hiru hilabetera besteak, deitu egin zidaten eta elkarrizketak egin genituen. Elkarrizketa egiteko zalantza nagusiak pizten zizkien arrazoia zera zen: une gogorrak gogoratzeak kalte egingo ote zien. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Pentsatu nun igual egun batzuk lehenago, ostia igual nerbioso…24 ez baina ya está erabaki det, botako det eta ya está sin más” 25 (Mikel). “Zergatik egiten zaizu mingarria horri buruz hitz egitea?26 Ze atzera egin beharko det denboran eta jun beharko det beste garai batzutara non gauzak ez diran errexak izan eta guretzako izan da problema bat txikitatik orain arte jasan behar izan deuna ta ordun ba igual da atzera buelta bat ba mingarria dana baina beste alde batetikan iruditzen zait baita ere aberasgarria izan daitekeela ni bidaia honetan barrena sartzea eta helduleku batzuk aurkitzea edo… ba nere amaren gaixotasunarekin lotuta” (Ane). “Orduan, zuk esan zenidanean… jo igual honi gauza gehiago kontatzeko ausardia eukiko det? Baina ez dakit kontatzia eukiko deten. Ta orain nentorrenean trenean pentsatuz esan det, ez dakit, ze oain ere dardarka, hotza bezala sentitzen det. Bai. Eta esaten dezu, ze kontatzeko gai izango naiz?” (Itziar). Hainbesteko tentsioa, mina, beharra, nahia… nahasten ziren egoera horietan, hainbat gauza galdetzeko eskubiderik ba ote nuen ere planteatzen niola neure buruari. Oraintxe helduko diet elkarrizketa horietan interesgarri jo ditudanak aipatzeari, baina aurretik esan, psikiatrikoan lan egiten duten lau lagunei ere elkarrizketa egin niela, batez ere, familiaren kontua barrutik nola ikusten den jakin nahi nuelako. Bi ikuspegiek talka egiten dute hainbat momentutan, batzuen eta besteen bizipenak bi mundu ezberdinetan gertatutakoak izango balira bezala. Hauek dira elkarrizketatutakoak27: 24 Hiru puntuak jartzen ditudanean, isilune bat, atseden bat egiten dutela adierazi nahi dut. 25 Elkarrizketetako zitak egin ziren hizkuntzan mantenduko ditut eta euskaraz egindakoak ahoskatu moduan, hau da, euskara batuan idatzi gabe. 26 Kurtsiba gabe daudenak nire esaldiak dira. 27 Metodologiaren atalean aipatu bezala, izen guztiak asmatuak dira. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Lehenik eta behin senideei egindako elkarrizketen zatiak jarriko ditut. Denek ere inguruko emakumezkoren bat eduki dute ingresatuta psikiatrikoan. Sei horietatik bat bizi da oraindik ere; une honetan, bere etxean dago zaintzaile batekin eta medikatuta, baina bere bizitzan zehar psikiatriko bat baino gehiago ezagutu ditu. Asmoa senideek bizi d(it)u(z)ten isiltasune(ta)ra ahalik eta gehien hurbiltzea denez, ez dut psikiatrikoan ingresatutako pertsonaren inguruko deskribapen bat egin nahi izan. Oro har, elkarrizketetan ikusten da bi gauza gertatzen direla tabu baten atzean: alde batetik zerbait ezkutatu nahi da baina, beste alde batetik, egoera gogor baten aurrean hitz egiteko ezintasunak ere sortzen d(it)u isiltasuna(k) eta azkenean tabua. Ziur asko, egoera guztietan bietatik egongo da zer edo zer, edota familiako kide batzuk batetik izango dute gehiago eta beste batzuek bestetik. Ezkutatu nahiaren adibide honako hauxe: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Senide bat psikiatrikoan sartu eta ondoren ematen diren azalpenak zalantzan jartzen dira askotan. Esplikazio ofizialak ez dira sinesgarritzat jotzen. Azalpen ezak zalantzak besterik ez zituen sortzen, baina, bai alde batean eta baita bestean ere. Hau da, psikiatrikoan dagoenak ere askotan ez du azalpenik eman nahi, bi “munduen” arteko distantzia handitu besterik egiten ez duen egoera batera iritsiz. 28 Santa Águeda Gipuzkoako psikiatriko handienetakoa da. 1898tik dago irekita. 29 Luisa, Veraren seme-alabetaz ari da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eta honetan guztian dagoen hirugarren alderdia sartu beharko genuke hemen, psikiatrikoetako arduradunena. Hauen ikuspegia erabat ezberdina dela esan daiteke. Hauen hitzetan ere, informazio gutxi dago behin pertsona bat psikiatrikoan sartu eta berarekin jarraitzen zen bidearen inguruan. Instituzioak berak azaleratzen duen zerbait da, baina, era berean, aipatzen diren arrazoiak oso bestelakoak dira. Arduradunen esanetan, familiak dira maiz sartzen dituzten senideen inguruan ezer jakin nahi ez dutenak. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Baina instituzio barruan gertatzen zenaz ere hitz gutxi batzuen eta besteen aldetik: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Esan bezala, ezkutatu nahia eta hitz egiteko ezintasuna biak batu eta hortik ateratzen den nahasketa bat da ikergai dugun tabua. Hori da datozen lerroetan jarriko ditudan elkarrizketa zatiek islatzen dutena: hitz egiteko ezintasuna eta hitz egitearen ukazioa. Hitzak falta zitzaizkiela antzematen da askotan, eta eurek ere hala adierazi zuten behin baino gehiagotan. Mikelek kontatutakoa: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Itziarrek esandakoa: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Jonek kontatutakoa: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten gaizki sentitzea. Ze da, da… eee… zulo bat bezala absorbitu egiten zaituena. O sea zenbat eta gehiago elkarrizketan aritu, eta nola, gainera izango balitzake daukazula irudipena konponduko dezula zerbait baina eske 25 urteko esperientziak erakutsi dizu ez dezula ezer, sekula ezer konpontzen. Ordun daude parametro batzuk eramateko,baino hori da orain ikasi deguna. Eramaten dizkiozu rebista batzuk, nik eramaten dizkiot rebista batzuk, pelikula batzuk ematen dizkiote. Ondo dagoenean pelikula bat ikusten dezu berarekin… anaia joaten da bere seme, biloba txikiakin ordun asko poztutzen da eta ordun konprobatu deu que la cosa funciona baino cuando la cosa no funciona… por patas. Ez dago besterik”. “Nik ez dakit zer gertatu zitzaion.[…] Nahiago det ez jakin gainera, nahiago det ez jakin. O sea esan nahi det ya irudi beltz asko dauzkazu persegitzen zaituztenak, nik ez det bat añaditu nahi. Eta e…ez […] Nik nahiko nukeena da izan e… formula txiki bat aurrera ateratzeko kontu honetan, formula txiki bat zure burua gestionatzeko eta zure denborarekin ikasten dezuna egiten ez… baina nik ez nuke nahi. Eske gainea badakit ez litzakeela egia izango. Ez litzake egia izango. Agian izango litzake baina izango litzake filtro subjektibo batetik pasata… ez, ez det entzun nahi”. “Eske ni ez naiz kapaza. A ver e… nik amarengandik urrundu, ihes egiten det. Nik momentu batean galdetzen badiot amari, ama zemuz? Zemuz sentitzen zea? Ba ni berarekin noa hondora, en el mismo pack, ez dakit distantzia hori markatzen esateko nik entzuten zaitut eta ni ez nihoa hondora. Nik ama entzuten dudanean ama bere gauzataz hizketan ni nihoa hondora. Hondora nihoa. Directamente hondora. Orduan ezin det bere gauzetaz hizketan egin. Ez da nahi… markatu nahi diodanik inkomunikazio bat ze gero oso goxuak gera gu amarekin osea gu oso oso goxuak gera amarekin… nik directamente besarkatu egiten det, ama emaiazu besarkada bat eta orduan besarkatu egiten det eta egoten gera pixkat besarkatuta baina ya berbalizatzen dituzunean gauza horiek, zoaz fum!, zoaz hondora”. “Eta zure ingurutik kanpo, familiatik kanpo, honi buruz hitz egiten zenuen? Bai, asko. Bueno asko. Lagunekin. Lagunekin eta… bueno asko… ez, ke ba, ke ba, esaten ari naiz zerbait ez dena egia. Ba hitz egiten dezu neska lagunarekin, hitz egiten dezu zure lagun minen batekin, baina ez zera ailegatzen profundidadera, o sea ni oain neurri handi batean biluzten ari naiz eta gauza askotaz, gauza hauetaz hitz egiten dezunean zure anaiarekin edo zure arrebarekin edo norbait oso gertukoarekin nolabait ere parámetro sakon batzuk ematen dituzu baina gero, ez det uste asko hitz egiten genuenik”. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Uste dezu gutxi hitz egiten dela horri buruz, tabu bat izan dela? Bai, bai, gure familian dena da… bai, bai, bai […] da tapatzea, en un momento dado. Baina beldurra daukazu hori ateratzeko eta mina hartzeko”. “Beti izan da, zulo batean geatu dan, ixkin batean geatu dan zerbait eta mingarria danez pues… ez dezu atera nahi eta esaten dezu… horregatikan esan nun bueno… seguraski ondo etorriko zait baita ere hau egitea”. Hitz egiteko zailtasuna “blokeo” bat bezala deskribatzen du Mikelek: “Egoera guzti honek…blokeatuta utzi zidalako”. Jonek esaten du: “Eske ez dakit nola deskribatu. Hori ez dakit nola deskribatu”, bere amari gertatzen zitzaiona azaldu nahian sentitzen du deskribapena egiteko ezintasuna; horren ondorio izan daiteke, amarekin komunikatzeko beste era bat sortu izana: “Nik directamente besarkatu egiten det […] baina ya berbalizatzen dituzunean gauza horiek, zoaz fum! Zoaz hondora”. Senideen artean ere gaia aipatzea zaila egiten zaie, oro har, sortutako dinamikak dira horren eragile; Ane da horren adibide esaten duenean: “Sentimenduez eta horrela ez degu asko hitz egiten ze ya relaziyua dago erabat kutsatuta gure familian, gaude kutsatuta”. Jon-ek ere zentzu horretan dio: “Gure amonarekin ez genun sekula hitz egin hortaz, hitz bat bera ere”. Familiatik kanpo hitz egitea ere ez zaie erraza egiten: “Edozeini gauza batzuk ezin dizkiozu kontatu […] Kontatzen detenian beldurra ematen dit belarra emango diyoeten” (Itziar). Mikel-ek deskribapen gogorra egiten du: “Da basura eukitzea bezala eta ez dezula nahi basura kanpoa atera” eta hori kontatzeak “lotsatuta, bildurtuta, ez dakit” sentiarazten zuen. Bere hitzetan, horri ematen dion azalpena zera da: “Rollo psikikoak pixkat gehiago tapatzen dialako”. Berari gertatutakoa jartzen du adibidetzat: hasieran amaren egoeraren berri ez zuela etxetik kanpo kontatu eta gero, amak minbizia harrapatu zuenean, ez zuen inori kontatzeko arazorik izan. Bi arrazoi ikusi daitezke hitzik ez izatearen atzean: tapatu behar den zerbait bezala jasoa izateak hitzen eremutik kanpo dagoen zerbait bezala ikustera eramaten gaitu, eta minarekin eta sentimendu gogorrekin lotuta dagoen zerbait da eta zaila da hori deskribatuko duten hitzak aurkitzea, gerturatu ere ez baitira egiten sentitu duzun edota sentitzen duzu horretara. Dena dela, eta hasieran gogorra eta zaila izan den arren, batzuek hitz egitea lasaitasun bat lortzearekin lotu dute. Anek, adibidez, dio: “Seguraski ondo etorriko zait baita ere hau egitea”. Edota Mikelek: “Urtiak ez nintzala hortaz akordatzen, horregatik nahi nun etorri honea, Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Itziar: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Bai, egon da gure familian beldurra zein izango ote zan hurrengoa baina nik uste det hori ya aldendu egin dela pixkat beldur hori. Da gehiago zeren honek ere eragina daka zaintzaileengan, honek guztiak, eta ordun batzutan oso desesperantea da. Batzutan juten zea amaren etxea eta primeran dago eta primeran pasatzen dezu, baino gaixki baldin badago eske ateratzen zera handikan ba ez dakit nola esan, erabat minduta”. “Eske bira, dira kontuk ere ez dituzunak nahi gehiago kanpora atera eta ez dezula ezer jakin nahi ze dena mingarria da. Igual dakat lan hori egin gabe. Ze por ejemplo nere lehengusuek egin dute lan hori eta egin dituzte, nola esaten da…constelaciones familiares31 eta holako kontuk, ez? Ta nik ikusten ditut poz-pozik. Eta bueno…ba igual…horixe”. “Orain nere izeba dago gaizki. Da amaren ahizpa. Oain dago super deprimituta. Beti laguntzen gaitu pila bat eta horrela eta oain dago burumakur burumakur. Eta lehengo egunen berarekin Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Mikelek gogoeta egin du orain arte bizitakoak berarengan era batera edo bestera, momentu puntualetan edo oro har izan duen eraginaren inguruan. Landu egin duela esan daiteke eta, beraz, identifikatu egiten ditu bizitako egoerek utzi dituzten arrastoak: “Gabonero gaixo jartzen naiz, ez dezu sinistuko, beti gripea dakat gabonetan eta es increíble, nik badakit horregatik dala, ze seguru nao gainea, seguru nao, badakit”. Jonek ere ondorioak edo arrastoak ikusten ditu, etxean ikusitakoak norberaren jarrera baldintzatzen duela irizten dio berak: “Batzutan ematen dizu beldurra, egunen batian klaska bat egingo al dit neri buruak? Hainbeste entzun dezunean gainera, eske esto es un proceso químico, un día de estos te viene el proceso químico y la has cagado y la hostia, eta ikusi dezunian gainera hori, ez? Ama ohetik atera ezinda o sea, puf, hori dana ikusi dezunean hori hor dago”. Jonek baldintzatzen zaituzten jarreri buruz hitz egiten du, ez zuzenki eta derrigorrez genetikoak32 direnak: “Zuk ikusi dezunean zure amak eskapo egiten duela jendearengandik eta hori txikitatik e… modu batera edo bestera zeren nik ez dakit ama noiz zegon ondo edo gaizki, zuk askotan bukatzen dezu jendearengandik ihes egiten”. Baina, Aneren familian (Anek berak gauza bera ez pentsatu arren) kontu “genetikoa” aipatzen dela uler dezakegu bere izebari entzundako hitz hauek oinarritzat hartuta: “ay, izeba baino ez dakit ze, baino animo… eta esan zian: zuk badakizu gure familian que tenemos tendencia a la depresión. Ez da guk pentsatu deula bakarrikan, da gure familin behin da berriz mahai gainean jarri den kontu bat porke amak ere bazeukan lehenagotikan lehengusu bat piromanoa zana”. Itziarrek, bere aldetik, beldurra aipatzen du, beldurra ez amari gertatu izanak berari ere etor dakiokeen zerbait bezala ikustarazten duelako, baizik bere ama hainbat egoeratan ikusi ondoren, bera ere horrela sentitzeak – egun batean triste sentitzeak, esaterako – ama non 32 Arrazoi ezberdinak eman ditu mendebaldeko medikuntza hegemonikoak “buruko gaixotasunen” jatorriari buruz. Horietako bat eta gaur egun indar handia duena geneetan transmititzen dela da. Eskizofreniaren kasuan ikus: MARTÍNEZ HERNÁEZ, Ángel (1998) ¿Has visto cómo llora un cerezo?, Universitat de Barcelona, Bartzelona. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten egon zen erakusten diolako, eta hori da bere beldurrik handiena: “Bai, nire bildurra da nire ama bezala bukatzea. Ba…baina ez nire ama hil zalako edo minbiziyakin hil zalako edo… ez. Bere gogo falta hori eukitzea, bizitzeko gogo falta hori eukitzea”. “Irudi” hauek, Jonek izendatzen dituen bezala, mehatxu bezala identifikatzen dituzte neurri handi batean: “Mehatxu bat bai. Bai. Noski. Mehatxu bat klaro. Baino ez mehatxu bezala esanda. Baino mehatxu bat zure bizitzan bai. Jakina”. Erotzat jotako hainbat emakumeren inguruan eraikitzen dira isiltasuna(k), hainbat egoera eta gertaera ezkutatzeko batzuetan, oso mingarriak diren egoerak ekiditeko bestetan: “Ezarritakoa zalantzan jartzea pribilegio maskulinoa bihurtu zen, gizon bati prestigioa edota errebelde edo iraultzaile errekonozimendua jasotzeko aukera ematen ziona (baita delitugile bezala admirazioa lortu ere), baina emakumeentzat debekatua egoten jarraitzen zuen, euren naturarekin bat otzantasuna eta konformismoa egokitzen zitzaien” (Juliano, 2006: 159). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten bezala. Orduan nola? Oso askia, eta harremanetako problema handiak zezkana, ikutzeko jendia, kontaktu fisikoa edukitzeko… baina nik uste det izan zala… ba bere gurasoekin euki zuen retxazoagatik. Edo…(isilunea)… hori da” (Mikel). “Orduan ama izan zan ba, nik entzun dudanez pertsona bat osooo, X-en, bueno triunfatu egin zuna. O sea, esan nahi det, gure familiyan dirua zegon, bidali zuten Cannes-era ikasketak egitera, frantsesa… o sea esan nahi det una triunfadora” (Jon). “Ba oso gizon autoritarioa eee emakumea nerea da, familia… ni ostiraletan ateratzen naiz lagunekin eta zu etxean geratzen zea. Eee, bueno horrela, beak asko bidaiatzen zun ere eeee oso atzerakoia. Eta gurekin ere bai. Eta ordun uste det ama estu lotu nahi izan zuela eta horrek ere amarengan eragina izan zuela. Gero ama oso modernoa, garaitik kanpokoa bai, amak atera zuen Xen lehendabiziko gidatzeko karneta, lehendabiziko emakumea, hemezortzi urtekin eta aitari erakutsi zion” (Ane). Argi dagoena da, hiru aldeek – psikiatrikoan ingresatutako emakumeek, euren senideek eta psikiatrikoetako arduradunek – ikuspegi ezberdina dutela, eta elkarrizketetan – psikiatrikoan ingresatutako emakumeeen eremua hurrengo atalean landuko dut – hori agerian geratu den beste gauza bat da batzuen ahotan. Aneren hitzak horren adibide: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Atal hau amaitzeko Itziarrek elkarrizketa egin ondoren bidali zidan testu bat jarri nahiko nuke. Elkarrizketa amaituta, gertatutakoa gogoratzeko lana eta ahalegina egin nahi izan zuen eta hauxe bidali zidana33: 33 Testua bere horretan mantendu dut, ez dut nik idatzitakoaren formatu berera aldatu nahi izan. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Nire amak iraganaz kontatzen zituen gauzak oso alaiak ez zirela dut gogoan. Familia giro atseginik ez zuen ezagutu. Baserri-giroan hazi eta hezitako gurasoek ez zioten haurtzaro zoriontsurik eskaini. Hala zioen behintzat. Bere amonari buruz hitz egiten zuen sarri. Asko eta kariño handiz. Bere aitaren ama maitasunez gogoratzen zuen. Eskuzabala izateaz gain besarkatu egiten baitzuen, besarkatzea gauza anormala balitz bezala. Gerora ere gu besarkatzeko gogoa izaten zuen tarteka, modu ez natural batean, nezesidadea sentituko balu bezala. Nik ez dakit zer sentitu behar duen maitasun gutxirekin hazi den haur batek, baina ziur nago nire amak sentitzen zuenaren oso urruneko sentsazioa ez dela izango. Bere bizitza osoa eman zuen maitasun eske. Maitasun eskalea zen. Eta berak eskatzen zuen hura eskainiko zion inor ez ote zuen ezagutu. Horixe da nire oraingo susmoa. Nola ez naiz iraganean murgilduko gauza horiek orain sentitzen baldin baditut? Ama ohean gogoratzen dut. Bere logelako ate hura itxita. Pasilloaren amaieran zegoen kristalezko ate zuri hura itxita. Hori zen seinalea. Ama bere munduan zegoen. Gu beste mundu batean. Eta zubi hori ezin pasatzeak asko sufriarazten zion amari. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Egoera normalizatzeak alde ona du. Traumatizatzeko arriskutik urruntzen ari zara, ez zaizu iruditzen zuk bizi duzun egoera anormala denik. Pixkanaka iritsi zara egoera horretara eta zure buruak normala bihurtu den egoera anormal eta beldurgarri hori barneratu egin du, bereganatu. Ez dago beste esplikaziorik. Nola ulertu bestela egoera normaltzat genuela ama gau osoan pasilloan hara eta hona ibiltzea, zigarro pakete bat bestearen atzetik errez, burumakur, isil-isilik, bere pentsamenduan, bere munduan guztiz murgilduta? Orain, urruntasunean, egoera hura aztertuz, zeharo surrealista eta kafkianoa zela deritzot. Eta gu, halako batean, ohetik jaiki eta eskolara joateko prestatzen ginen eta amari ia kasurik egin gabe alde egiten genuen, ama bera bakarrik moldatzeko gai zela sinetsita. Beldurgarria. Hau idazteak min ematen dit. Irudikatzen ari naizelako nire amak bizi izan zezakeen mundua. Beltza eta iluna. Inoiz ezingo dudalako imajinatu non zegoen une hartan nire ama. Gu han geunden, bai, bera ez. Nik ez dakit nola irten zen egoera hartatik. Bere buruaz beste egiten saiatu zen, serio, eta ez zuen lortu. Haren ondorioaz ezagutu zuen lehenengo aldiz psikiatrikoa. Guk ere bai. Han sartu aurretik ospitalean Zaintza Bereziko Unitatean eduki zuten egun batzuetan, koman egon baitzen ordu erdiz, hilzorian. Gogoan dut bisitatzera joan nintzela, ez zutela gelan sartzen uzten eta leiho batetik ikus genezakeela ama. Nik leihotik begiratu nuen eta ez nuen ama ikusi, aurrean zegoen mamu bat besterik ez. Segundo batzuk behar izan nituen, edo akaso minutu batzuk izan ziren, han aurrean, ezerezari begira zegoen hura ama zela ohartzeko. Kolpe latza jaso nuen. Baina ahaztu ere ahaztu zitzaidan. Gerora beste halako hainbeste ikusiko genituen... Hura ere pasa zen. Eta etxera itzuli zen. Hiru nerabe eta gela handiak zituen etxe hartara. Ez naiz gogoratzen egun haiek nolakoak izan ziren. Aita ere tartean zen, hark ere lagundu nahiko zuen, baina ordurako bananduta zeuden eta aitak egoera hura baliatu nahi izan zuen amarekin itzultzeko... nik ez dakit nola moldatu ginen egun haietan, edo hilabeteak izan ziren? Buruak aukeraketa egiten du. Min egiten duen oro ezabatzen duela uste dut. Eta nik egun haiek laino artean nabari ditut, tarteka izpiren batek zerbait erakusten dit, baina oro har, dena lausotuta dago. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Denbora asko ez zen pasa eta berriz ere bere buruaz beste egiten saiatu zen. Guretzat gehiegi izan zen. Une hartan pentsatu nuena ez zait ahaztu: “hil nahi badu hil dadila, mesedez, baina ezin du horrela ibili”. Hori pentsatu nuenetik heriotza iritsi zitzaion arte urte mordoxka pasatu ziren. Eta orain buruan bueltaka darabilkit berak zer pentsatzen ote zuen horretaz guztiaz. Hil nahi, hiltzen saiatu, lortu ez, berriz mundu berdina zain, begirada galdua itzuli, beldurrak airean, nora eza noiz amaituko jakin ezin, hiru seme-alaba unibertsitatean... Nola ikusi irtenbidea? Nik uste dut inoiz ez zuela irtenbiderik ikusi. Berak inork baino hobeto zekiela non zebilen, zer zeukan aurrean eta nola bizi behar zuen aurrerantzean. Triste. Halaxe bizi izan zituen berak azken urteak. Triste. Bost urte egin zituen psikiatrikoan. Ondo ezagutzen zuen hango mundua, urte batzuk lehenago egona baitzegoen, baina oraingoan Gipuzkoako psikiatriak zituen hiru ospitaleak ezagutu zituen. Larrialdikoa, Donostiako ospitale atzean dagoen eraikin beldurgarri hura; egonaldi erdikoa deitzen ziotena, Usurbilen dagoena oraindik, eta itxuraz, behintzat, halako gaixoentzat egokiena; eta Arrasatekoa, Aita Menni, egonaldi luzekoak egoten ziren han, nire amak bizitza amaitu zuen toki hartan. Eta gu, berarekin batera, galduta. Nire ama beti izan zen emakume prestua. Bere burua oso txukun izaten zuen, estheticienne zen, inork ez zuen herrian berak bezain ondo makillatzen, manikura egiten ere bazekien eta aholkuak ematen artista zen. Halaxe eramaten zuen denda, kremak salduz, Bartzelonatik ekartzen zituen pitxi zoragarri haiekin bezeroak erakarriz, aurpegia ondo zaintzeko aholku txukunaz emanez. Zoriontsua zen. Bere mundua bihurtu zen hura. Tamalez, ez zuen beste mundurik ezagutu. Etxean zituen hiru seme-alabak euren bizitza egitera ohituegiak zeuden. Lagunarte zabalik ez zuen, dendan zeukan bazkidea baitzen bere lagunik handiena eta harekin ematen zituen nahasian kidetasuna eta negozioa, nahasketa hori eten, haserretu eta bakarrik gelditu zen arte. Kolpe hura gehiegi izan zen berarentzat. Dendan gelditu zen bera, alokairuan geneukan denda hartan, bera baitzen benetako profesionala. Baina halako gorabeherak dituen pertsona batek ezin du negozio bat berak bakarrik kudeatu. Eta hor sartu nintzen ni. Nire kirolari Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten plantarekin amari laguntzen. Inoiz makillatzen ez zen alaba zaharrena amaren perfumeria elegante hartan laguntzaile. Bion artean lotura berezia sortu zen egoera hartan. Amak niri konfiantza osoa eman zidan eta nahiz eta berak ondo jakin nik moda kontuak ez nituela jarraitzen, beti animatzen ninduen, beti goraipatzen zituen nik esandakoak, nik egindakoak. Hala ere ni neu bakarrik nahikoa nintzen hura nire tokia ez zela jakiteko. Eta ez zen, noski. Bestelako lana nuelako. Garai hartan irakasle egon nintzen, eta goizez eskolak eman ondoren arratsaldez dendan egiten nituen orduak amarekin. Gustura. Soldata baten truke esango nuke, baina hori ez zen guztiz egia. Alaba bati ematen zaion sari baten antzekoa adostu genuen bion artean, ordurako gastuak asko handitu baitziren, alokairua asko igo baitziguten eta nik neure irakasle-soldatarekin nahikoa nuen. Gauzak, ordea, ez dira gertatzen norberak nahi bezala. Pixkanaka dendan bakarrik geratzen ari nintzela ohartu nintzen. Ama gaixotzen zen bakoitzean nik ireki behar izaten nuen denda, nik moldatu behar nituen moldatzeko gai ez nintzen hainbat kontu, nik egon behar nuen nire tokia ez zen leku hartan... eta niretzat askotxo zen. Amak ere ikusten zuen bere bakardade beldurgarri hura, inoiz ikusteari utzi bazion behintzat. Berak bazekien zein errepidetatik zebilen, eta biderik luzeena hartzea erabaki bazuen ere, tarteka patuari ihes egiteko aukera topatuko zuelakoan edo, bazirudien erabakia hartua zuela. Zoriontsu izan nahi zuen. Eta zoriontsu izateko beharrezkoak iruditzen zitzaizkion urrats guztiak emateko prest zegoen. Baina zoriontasuna hain da irristakorra... Berari irrist egin zion ukitu bezain laster. Ni haurdun gelditu nintzen. Nire lehentasuna beste bide batetik zihoan. Horretaz ohartu zenean nire ama... eta nire amaren psikiatra... plana aldatzen hasi zen. Zurutuza izena zuen Osakidetzako psikiatrak. Nire amak estimu berezia zion, asko laguntzen ziola esaten zuen, eta konfiantza zuen berarengan. Guretzat, etxeko hizkuntzan, “camarada Zuru” zen. Egoera anormalak normalizatzeko modurik bitxiena aurkitu baikenuen gurean: txisteak egitea, umorea erabiltzea. Eta kamarada Zuruk esan zion nire amari kontuz ibiltzeko, alaba zaharrenaren haurdunaldiak faktura itzela pasako ziola eta prestatu beharra zeukala. Nire amak ez zion sinetsi: “Baina nola izango da Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten zuk esaten duzun bezala, ni ere poz-pozik nago-eta amona izateko!”. Zurutuzak bete-betean asmatu zuen. Erditze egunera arte egon nintzen dendan amari laguntzen (topikoak lagundu zidan, horretan bakarrik). Garaia baino lehenago jaio zen nire alaba, nire alaba bixi hori, munduari egun on esateko begi bat itxita eta bestea irekita jaio zen poxpolina. Niretzat, noski, beste mundu berri bat zabaldu zen. Eta nire amarentzat ere bai. Udan jaio zen alaba, uztailean, Santio egunean. Irailerako amak erabakita zuen denda itxi egingo zuela. Eta niri kakalarria sartu zitzaidan. Barneraino. Larritasun hura nirekin eraman nuen amaren heriotza arte. Oraindik ere batzuetan kakalarri hura sumatzen dut. Ama izan ondoko hilabete haiek lausotuta ditut. Denda itxi, likidazio guztia egin, soberan zeuden produktu guztiak etxera eraman, ni telebistan hasi nintzen lanean bularreko haurra nuela, eguerdietan etxera etortzen nintzen lehertzear neuzkan titi haietatik alabari bularra ematera; gogoan dut Zarauzko zinegotzi Iruretagoiena hil zutela urtarril hartan, ama Donostiako psikiatrikotik Usurbilera eraman nuela nire lan egun batean, bazkal-ordua aprobetxatuz, alaba txikia 7 hilabeterekin ospitalean ingresatu behar izan genuela pneumonia zela-eta-... Gertaeren ordena ez dakit zehatz-mehatz baina horiek guztiak 8 hilabeteren bueltan izan zirela ziur. Eta orain pentsatzen dut nola eraman nituen horiek guztiak buruan sartuta? Dakidan eta oso ondo gogoratzen dudan gauza bakarra hauxe da: ama psikiatrikora joan zela eta ez genuela handik kanpora gehiago ezagutuko. Lau urte pasa ziren minbizia zeukala esan zioten arte, eta beste urte bete hil zen arte. Guztira bost urte. Amesgaiztozko bost urte. Orain ikusten dut amesgaiztoa behar zuela izan hark guztiak, baina garai hartan ez nuen nik hala bizi izan. Ama izan nintzen eta zoriontsu nintzen nire alabarekin. Hain zoriontsu, non beste ume bat ekarri nahi izan nuen axkar-axkar. Akaso Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten lotsagabekeria izango da, edo ezjakinaren ausardia: ama psikiatrikoan, eta ni bigarren haurraren zain. Baina garai ona izan zen hura niretzat. Ama ikustera joaten ginen. Eta amak baketsu hartzen gintuen, irribarrez ere bai tarteka. Zoro-etxe hartan zer egiten zuen ezin nuen ulertu. Bera baino zoroago nengoelako ni. Hori orain ikusten dut nik. Batzuetan ama etortzen zen gure etxera. Eta hortxe ikusten zuen berak lekurik ez zuela gurean. Haurrak ez zitzaizkion inoiz gustatu eta bilobekin ere ez zuen lotura berezirik sentitzen. Berarentzat txikiegiak ziren. Haur txikiekin zer egin ez zekiela esaten zuen berak. “San Antonio con pistolas”. Halaxe definitzen zuen bere burua haurraren kotxea eramaten zuenean. Beti txisteak egiten. Beti argi. Beti pausu bat aurrera. 59 urterekin hil zen, minbizia metastasi bihurtu eta gorputz guztia jan zionean. Hamar urte pasa dira eta oraindik negar egiten dut. Min egiten dit zenbat sufritu zuen pentsatzeak. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Isiltasuna(k) psikiatrikoan: komunikazioa “gehiegizkoa” denean Artxiboko analisia egin nuenetik ezagutzen nuen psikiatrikoa. Baina artxiboa ingresatutakoak dauden eraikinetik kanpo dago, instituzioaren aparkalekuan, eta bertara joaten nintzenean ez nuen eraikin handitik pasa behar. Ikerketa lana hasi eta berehala egin nahi izan nuen behaketa parte-hartzailea. Zaila egiten zitzaidan oso, instituzio psikiatrikoak barne hartzen dituen ikerketa lan bat egitea, inoiz (bisitan joanda bakarrik) horietako baten barruan egon gabe. Banekien ez zela erraza izango, intimitatea babesteko neurriak zorrotzak baitira, baina instituzioko arduradunek bazuten egiten ari nintzen lanaren berri, eta hilabetetan zehar artxibora egin nituen joan etorriek sortutako harremanak behaketa parte-hartzailea egiteko aukera izaten lagundu zidaten. Hasiera batean burokratikoak ziren zailtasunak, ondoren, beste era bateko zailtasun bihurtu ziren. Psikiatrikora sartzeak nire barne mamu eta beldurrak piztu zituen, eta konturatu nintzen, ikerketak bultzatuta bakarrik ez, nik neuk gainditu nahi nuen zerbaitek bultzatzen niduela erabaki hura hartzera. Gogorra izan zen lehen eguna. Gogorra oso. 34 Existentziaren mugetan, hizkuntza zalantzati dago. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Horrekin jarraitu nahi ote nuen edo, hobeto esanda, horrekin jarraitzeko gai ote nintzen zalantza egin nuen. Uztear egon nintzen, ikerketa lanak hori gabe ondo funtzionatuko zuela konbentziaraziz neure burua: “Itzulerari buruz, antzeko zirkuitulabur bat da, zentzumenen gorputza zeharkatzen duen neurrian banatutako bi garai kontaktuan jartzetik jaiotzen da, era honetan, berraurkitutakoa baino gehiago, erretenitutakoa denbora baten ebidentziara lotuz” (Augé, 1998:84). Vera deskubritzera eraman ninduen krisi hartan, erotzea zen nire beldur nagusia, neure burua psikiatriko batean itxita ikustea. Behaketa parte hartzailearekin, nire beldur handienarekin jarri nintzen kontaktuan. Ingresatutako pertsonak dauden eraikina zaharberritutako etxe handi bat da. Iritsi bezain laster antzeman nuen garai batean garrantzitsua izan zela etxe hura. Era guztietako zuhaitzez beteta dagoen lorategi handi batek inguratzen du eraikina. Behaketa parte hartzailea hasi nuen lehen egunean goiz joateko proposamena egin zidaten goizean goizetik egunak nola antolatzen zituzten ikusteko aukera izan nezan. Oroitzen naiz iritsi eta berehala zerbaitek deitu zuen nire atentzio guztia: bertan zegoen/zeuden isiltasuna(k). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Seguru aski, psikiatrikoen inguruko nire imaginarioak eragin handia izan zuen sentitu nuen harridura hartan. Garrasiak espero nituen, bakar hizketa amaigabeak. Baina kontrakoa izan zen, isiltasuna izugarria zen. Apenas ez zen hitzik entzuten, eta oso noizbehinka esaten zuen baten batek zer edo zer. Beheko soilairuan zegoen telebista gelan denak isilik zeuden, batzuk erdi lo eta besteak telebistari edo beste zerbaiti begira, baina isilpean. Molinari-ri irakurritako esaldi bat etorri zitzaidan burura: “Instituzio psikiatrikoaren naturak ez dio komunikazioari espaziorik uzten” (2005:392). Baina, nik ezin n(it)uen isiltasun hura/haiek komunikazio ezarekin lotu; guztiz kontrakoa, komunikazioa etengabea eta gainezka egiten zuen horietakoa zela sentitzen nuen. Eta orduan, behin eta berriz errepikatu dudan Le Bretonen esaldiarekin egin nuen lotura: “Existentziaren mugetan, hizkuntza zalantzati dago”. Gogoratu nintzen baita ere Josep Maria Comelles Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitateko irakaslearekin ikerketa lan honi buruz hitz egin nuen lehen aldi hartan esan zidanaz: garrasi gutxi dago, isiltasuna handia da. Comellesek horrela deskribatzen du psikiatrikoa bere artikulu batean: “Beste mende bateko eroetxe handi, ilun, isil eta gristasun iztukudun haren pareten artean irudikatzen dut nire herbesteratzea” (2005:110). Eromenaren eta isiltasun(ar)en artean dagoen harremanean sakondu nahi nuen gehiago, ikerketa lan hau bultzatu zu(t)ena(k) beste isiltasun bat(zuk) izan zirelako, eta horren atzean zegoen loturak garrantzia handia zuela pentsatzera eraman ninduelako. Hori dela eta, behaketa partehartzailea begirada horrekin egitea erabaki nuen. Psikiatrikoetan eta, oro har, eromenaren inguruan idatzi duten autore askok isiltasuna(k) izan d(it)u(z)te hizpide hein handiagoan edo txikiagoan: “Ez dago zalantzarik, bai Sigman-ek eta bai Goffman-ek agerian uzten dutela horrelako instituzioetan gizabanakoengan kontrola eragiteko helburuarekin isiltasunak betetzen duen funtzio esanguratsua” (Marco, 2001:146). Isiltasuna, kontrol sozialarekin lotzen da batzuetan, beste batzuetan, berriz, gizarteak instituzio hauetan ingresatuta dauden pertsonekiko duen interes ezarekin: “Isiltasuna orduan fosilizatutako instituzio baten sintoma bihurtzen da, errutinaren edo pertsonalaren gabezien eraginez harreman sozialak indartzeko ahaleginean huts eginez” (Le Breton, 2001:23). Honenbestez, ondorioztatu daiteke, hitza pskikiatrarekin izaten den elkarrizketa laburrera mugatzen dela ia beti. Isiltasuna(k) kontrolerako edota gizartearen interes ezaren isla izan, gehitu nahiko nuke eta Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten ikerketa honen ondorioz egin dudan lotura hauxe dela esango nuke: hitza ez da ingresatutako pertsonei dagokien zerbait, “arrazionaltasuna” eta “egia” (lengoaiaren bi ezaugarri nagusietako batzuk) ez baitira kontsideratzen euren une horretako gaitasun35. Baina, hitzik ezak ez du komunikazio eza esan nahi, eta beraz, beste era bateko komunikazioetan atentzioa jartzea erabaki nuen. Comelles-ek ere ingresatutakoen arteko harremanetan hitzik gabeko komunikazioa aipatzen du, azken finean hitza terapiaren formaltasunarekin lotzen baita, eta kontaktu fisikoa horren kontrako bezala (Comelles, 2006:265). Nekeak eta abaildurak ere lengoaia ez erabiltzera eramaten ditzake, eta minak lengoaia ezintasunera murrizten du, aukera bakarra isiltasuna izanik (Le Breton, 2001:168). Emily Martin-ek bipolartasuna diagnostikatuta zuten pertsonek osatzen zuten talde terapia batean egindako landa lanean zera aipatzen du: “Denbora asko pasa zen konturatu nintzen arte DSM36-aren terminoak erabiltzeaz gain, inork ez zituela bere egoera emozionalak euren esperientzian oinarrituta deskribatzen” (2008:125). Ingresatutako pertsonei instituzioan sartu eta euren “errekuperazioan” eskatzen zaien baldintzetako bat euren diagnostikoa onartzea eta hortaz kontziente egitea da. Eta, batzuetan, etiketa hori jarrita lasaitua hartzen dute, eta Martin-ek azaltzen duen bezala, etiketa horri buruz hitz egiteko, DSM eta bestelako gidaliburuen lengoaia bera erabiltzen dute. Gizartearen parte eta partaide izateko baldintza nagusietako bat hitza erabiltzea da: “Ahots eta soinuen gabezia zaila da jasaten […] izaki sozialak gara ahotsarekin eta ahotsaren bitartez; badirudi ahotsa dela gure lotura sozialen ardatza, baita gure subjektibotasunaren muin intimoa” (Dolar, 2006:13-14). Baina ez edolonako ahotsa, era konkretu batean erabili behar baita izaki sozialak izan nahi badugu. Argi dagoena da, hitzik gabeko komunikazioak, isiltasunak/isiltasunek kasu honetan, izaki sozial horretatik kanpo geratzeko arriskua dakar(tela). Antonin Artaud-ek berak, psikiatrikoetan hainbat urte eman ondoren idatzi zuen: “Orduan ulertuko dute zergatik ez dagoen nire burua guztiz hor; orduan ikusiko dute lengoaia guztiak lehortzen direla, buruak, mingain guztiak erabat lehortzen direla” (1961:39). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Behaketa parte-hartzailea: egunerokoa Behaketa parte hartzailea37 egiten ari nintzen bitartean osatu nuen egunerokoaren pasarte batzuk azalduko ditut jarraian. Aukeraketa, isiltasun(ar)ekin zerikusia duten pasarteen artean egin dut38. Egunerokoan idatzitakoaren erreprodukzioaren ondoren, horien gainean orain egiten dudan gogoeta azalduko dut; betiere isiltasuna edota hitzezko lengoaia ardatz bezala hartuko ditudalarik. Pasarteotan ikusi ahal izango dira ikerketa lan honetan aipatzen ditudan gai asko eta asko; esaterako, isiltasuna(k) ez d(ir)ela komunikazio eza, erotzat jotzen direnei ez zaiela hitzen bidezko komunikazioa aurreikusten eta eurek ere beste batera hurbiltzen dira, eta hitz egiten ez duenari ulertzeko gaitasuna zalantzan ere jartzen zaiola. 37 Behaketa partehartzailearen barruan sartzen dira, hasieran ia egunero joanez egin nituen bi hilabeteak (2013ko urria, azaroa eta abendua) eta ondoren literatura tailerra ematen eman nituen beste zazpiak (2013ko abendutik, 2014ko uztailera bitartean). Literatura tailerraren edukia Isiltasuna(k) errepresentatzeko moduaren bila atalean landuko dut sakonago. 38 Lehenengo egunetako oharrak zabalago azalduko ditut, psikiatrikoaren deskribapenak daudelako eta garrantzitsua iruditzen zaidalako espazioa nolakoa zen edo behintzat nik nola jaso nuen jakitea; era horretan, irakurlea gertuago sentituko delakoan. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten gorputzik gabeak ia. Orain istorio horiek guztiak gorpuztu egingo dira. Ikutu ahal izango ditut ia. Urduri eta beldurtuta nago. Aurreiritziz beteta nago. Orain konturatzen naiz, idatzitakoa berriro ere irakurtzerakoan, baina batez ere idatzitakoa egunerokotik pantailara kopiatzerakoan, ez nuela hitzik aurkitzen nola sentitzen nintzen azaltzeko. Nire barruko zurrunbilo guztia bi hitzetan laburbildu nuen eta motz, oso motz geratu nintzen. Autoa hartu eta psikiatrikorako bidean nindoala, eskuak izerdituta, bolantean irrist egiten zidaten. Dardara sentitzen nuen nire gorputzaren barruan, oso sakonean, eta gertatzen ari zitzaidan hori normala ote zen galdetzen nion neure buruari, behin eta berriz. Denborarekin, hilabete batzuk igaro ondoren eta esperientzia hura bizitzeko gai nintzela jakin ondoren bakarrik sentitzen naiz gai gertatutako hori azaltzeko. Baina, une hartan… une hartan, hitzak falta zitzaizkidan. Agian, hitz egiteko gogorik ere ez neukan. Edota ezin nuen. Ez dakit. Baina, kontua da, momentu horretan bizi izan nuela nire larruan hitzekiko ezintasuna… 2013-11-05, asteartea (atera ondoren) Goizeko zortziak eta erdi ziren psikiatrikora iritsi naizenean. Erizain laguntzaile batekin ibili naiz batera eta bestera, hark azaldu dit ordu horretan psikiatrikoan dauden egitekoak eta joanetorria. Sarrerako atea giltzaz ireki eta erizaintza gelatik eraikin nagusiaren sarrerara sartu gara. Handia dela iruditu zait, dekorazioa iluna da, antzinakoa bezala, etxe baten itxura du, ez erresidentzia batena. Erdian lanpara handi bat dago sabaitik zintzilik. Hiru pisu daude, eta erdialdea irekita dagoenez argi ikusten dira beheko pisutik gainontzeko solairu guztiak. Pisu batetik bestera geratzen den espazio hutsean sare ezberdinak daude jarrita, bat solairu Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten bakoitzean. Inork pasillotik bere burua bota ez dezan izango dela pentsatu dut. Agian nire imaginazioa da, eta ez naiz galdetzen ausartu. Inpresioa egin dit. Atzo iritsitako emakume baten gelan sartu gara. Bigarren solairuan. Bikoa da, beste emakume batekin dago, biak 60 urte ingurukoak dira. Denbora gehiago daraman emakumea ohea egiten hasi da eta berriak besoa beso-euskarri batekin darama. Erizain laguntzaileak aurkeztu egin dizkit, praktikak egitera etorri naizela esan die, denbora gehiago daramanak ez dit jaramonik egin eta berria niregana gerturatu da, bere burua aurkeztu dit, nik ere izena esan diot eta bi musu eman dizkiogu elkarri. Besoa dela eta apenas ezer ezin duela egin esan dio erizain laguntzaileari. Azken honek, ahal duena egiteko esan dio, horrek lagunduko diola hobetzen. Jantokira jeisten ari ginen bitartean, erizan laguntzaileak azaldu dit binakakoak dira gela gehienak eta gizonezkoak eta emakumezkoak ez dira nahasten logeletan, baina gainontzeko espazioetan ez daude banatuta. Goizetan bi txanda egiten dituzte gosaltzeko. Adinduagoak direnak bigarren txandan gosaltzen dute prestatzeko eta gela txukuntzeko denbora gehiago behar dutelako. Hala azaldu dit erizain laguntzaileak. Eskaileretan behera goazela gizonezko bat gerturatu zait, gero jakin dut 29 urte dituela. Izena galdetu dit, berria ote naizen edota psikologoa. Ezetz esan diot, antropologoa naizela (sartzeko jarri zidaten baldintza egia esan behar nuela zen) eta berak irribarrez erantzun dit: zer da hori? Egiten ari naizena azaldu diot hala nola. Jangelara iritsi gara. Bigarren txandakoak ari ziren gosaltzen. Bertan beste erizain laguntzaile batekin aritu naiz hizketan. Isiltasuna dagoela esan diot, eta berak esan dit lehen txandan emakume batek zalaparta gehiago sortu duela. Jende gehiago pilatzen hasi da jangelan. Konturatu naiz bertan dagoela patiora ateratzeko atea eta denak zain daudela zigarroa erretzera atera nahi dutelako. Erizain laguntzaileari eskatu diote atea irekitzeko eta honek erantzun die denek gosaltzen amaitu arte ezin duela ireki. Erizain laguntzaileak esan dit orduan gehienek erre egiten dutela eta tabako pakete bat ematen dietela gehienez egunean. Bat-batean, ilaran dagoen batek esan dit: ¿tú conoces nuestro lenguaje? Eta nik erantzun diot: creo que no. Aurretik ezagutu dudan 29 gizonezkoari begira jarri zaio eta asmatutako hizkuntza Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten batean hasi zaio hizketan. Mutil gazteak elkarrizketa jarraituko balu bezala erantzun dio.Hiru bat minutu iraun ditu elkarrizketak. Inork ez ditu moztu. […] Ondoren, hasieran hartu nauen erizain laguntzaileak psikomotrizitate klasea eman behar ziela esan dit eta eurekin joateko gonbidapena egin dit. Erizain laguntzaileak esan dit asko kostatzen zaiela klaseetan etab. parte hartzea. Klasea hasi zain nengoela, emakumezko bat jarri zait atzean, klaseari begira baina bertan parte hartzeko inolako asmorik gabe. Denak isilpean ari dira ariketak egiten, erizain laguntzailearen ahotsa bakarrik entzuten da egin behar dituzten ariketak azalduz; ozen, frontoiak egiten duen oihartzuna dela eta. Atzean jarri zaidan emakumeak galdetu dit ea berria ote naizen eta nire erantzunaren zain geratu gabe esan dit lasai egoteko, lehen egunak oso aspergarriak direla baina gero berak bikotea aurkitu duela eta oso pozik dagoela. Alde egin du. Klaseak aurrera jarraitzen zuen bitartean 29 urteko gizonezkoa gerturatu zait eta berak konposatutako abestiren bat entzun nahi ote dudan esan dit. Rap abestiak dira eta psikiatrikoaren kontra hitz egiten dutela azaldu dit. Paper batzuk atera ditu poltsikotik eta bat zabaldu du. Papera azken zentimetroraino zegoen beteta, hizki txiki-txikiekin. Hasi da idatzitako abestia rap erritmoan abesten. Psikomotrizitate klasea amaitu eta 29 urteko gizonezkoak erizain laguntzaileari esan dio agian asko hitz egin duela eta aspertu egingo ninduela. Nik ezetz esan dio. Jangelatik sartu gara berriro eraikinean eta erizain laguntzaileak bertan zeuden pertsona batzuei keinuetara jolasteko gonbidapena egin die. Deigarria egin zait, hitzik gabeko jokoa zelako. […] Erizainarekin batera logela batean sartu eta bi emakume zeuden bertan, erizainak azaltzen zidan dena, eurek ez zuten hitzik egiten eta aurkeztu zizkidanean ere “denbora gehiago daramanak ez dit jaramonik egin”. Batek ez zidan hitzik ere zuzendu; bere logelan eta, beraz, bere intimitatean sartzen ari nintzen, egoera ez zen oso erosoa, norberaren intimitatean sartzeko baimena norberak eman beharko luke. Une hartan ez nuen horrelako gogoetarik egin, eta orain, Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten berriz, konturatzen naiz intimitaterik gabeko giro batean sartu nintzela, hori da azken finean psikiatriko batean gertatzen den gauzetako bat, intimitaterik ez dagoela. Dena agerian geratu behar da nola zauden jakin dezaten, zure bizitzan nola moldatzen zaren epai dezaten. Sartu berria zen emakumeak zer edo zer esan zuen, baina denbora gehiago zeramanak isilik hartu ninduen, eta aurrerantzean ere hala izan zen. Jangelan, gosaltzen ari ziren bitartean, erizain-laguntzaile batekin ari nintzen hizketan. Plater, edalontzi eta tresnen zarata besterik ez zen entzuten, eta gure elkarrizketa jakina. Une hartan erizain-laguntzaileari nire inpresioa komentatu nion: “Isiltasuna dagoela esan diot, eta berak esan dit lehen txandan emakume batek zalaparta gehiago sortu duela”. Zalapartarekin, jakina, isiltasuna(k) hausten d(ir)a, baina, zalaparta ez da hitz egitea, edo behintzat ez dugu zalaparta eta hitz-egitea gauza bera bezala kontsideratzen. Beraz, bertan zegoena, isiltasuna edo zalaparta ziren, baina hizketarik ez. Erizain-laguntzailearekin ari nintzela…: “Bat-batean, ilaran dagoen batek esan dit: ¿tú conoces nuestro lenguaje? Eta nik erantzun diot: creo que no. Aurretik ezagutu dudan 29 gizonezkoari begira jarri zaio eta asmatutako hizkuntza batean hasi zaio hizketan. Mutil gazteak elkarrizketa jarraituko balu bezala erantzun dio. Hiru bat minutu iraun ditu elkarrizketak. Inork ez ditu moztu”. Une hura gogoratzen dut, isiltasunarekiko joera, lengoaiari eskatzen diogun “arrazionaltasuna” eta erotzat jotzen direnei suposatzen zaien “arrazoi eza” lotu nituen unea bezala. “Gure lengoaia” esan zuen gizon hark, eta horrek talde bezala identifikatzen zituen, “eroen lengoaia” esan nahi ote zuen? Nik une hartan hala ulertu nuen. Ezetz esan eta bi gizonezkoen arteko hizketaldia hasi zen, inguruan, denak mutu geunden esaten ari zirenari adi. Erabat jokoz kanpo sentitu nintzen, adarra jotzen ariko balira bezala. Euren lengoaia edo kasu honetan hizkuntza propioa asmatzeko beharra ikusten dut orain. Ustez “arrazoia gidari” funtzionatzen dutenen lengoaia eurentzat arrotza dela edo arrotz eginarazi zaiela agerian utziz. Inongo itzulpenik ez duen, eta norberarena bakarrik den, lengoaia bat erabiltzen ari ziren. Epaitua izango ez zen lengoaia; botere puntu bat emango ziena; baina era berean, erotzat jotzeko arrisku handiagoan jartzen zituena. Bi sorbazdun labana. Psikomotrizitatea eraikinaren patioan dagoen frontoi estali batean egiten dute eta batzuetan palaz jokatzeko ere erabiltzen dute frontoi hau. Erizainak eman zien egun hartan klasea eta hauxe idatzi nuen: “Denak isilpean ari dira ariketak egiten, erizainaren ahotsa bakarrik entzuten da egin behar dituzten ariketak azalduz”. Erizainak agintzen zituen mugimendu Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten guztiak errepikatzen zituzten, baina ez zen hitzik entzuten. Une honetan konturatu nintzen, psikiatrikoen inguruan nuen imaginarioak ez zuela bertan gertatzen ari zenarekin zerikusi handirik. Erizainak esan zidan kosta egiten zitzaiela ekintzetan parte hartzea, nahiago zutela “ezer egin gabe” egon. Batzuen eta besteen atzetik ibiltzen ziren, ekintzak egiteko euren txanda iritsi zela esateko, eta hala zenean, euren jarrera ez zen protesta hitzez egitearena, baizik eta eserita edo zeuden tokian geratzearena. Han egon nintzen egunak gogoratu eta esan dezaket, uste nuena baino gutxiagotan entzun nuela hitz bidezko protesta39. Psikomotrizitatea egiten ari ziren bitartean, gizonezko bat gerturatu zitzaidan: “Berak konposatutako abestiren bat entzun nahi ote dudan esan dit. Rap abestiak dira eta psikiatrikoaren kontra hitz egiten dutela azaldu dit. Paper batzuk atera ditu poltsikotik eta bat zabaldu du. Papera azken zentimetroraino zegoen beteta, hizki txiki txikiekin”. Artxiboan irakurri nituen eskutitz eta testuekin gogoratu nintzen; haietako askok orrialdearen zirrikitu guztiak aprobetxatzen zituzten. Psikiatrikoaren eta, oro har, pertsona honek bizi zuen egoeraren kontrako protesta, ustez “onartua” zegoen modu batean egiten zuen, rap abestiek izan ohi duten protesta edukiaz baliatuz eta lengoaia hautsi eta honekin jolastuz. Psikomotrizitatea amaitu eta eraikin barrualdera sartzerakoan, hitzezko lengoaiaren erabilera urriari atentzioa jartzeko nahia borobildu zuen beste zerbait gertatu zitzaidan: “Jangelatik sartu bara berriro eraikinean eta erizain laguntzaileak bertan zeuden pertsona batzuei keinuetara jolasteko gonbidapena egin die”. 2013-11-26, asteazkena Asteazkenero ordubetez irratia tokatzen zaiela esan didate. Gaur, nola egiten duten ikusi nahi izan dut. Irrati saioak grabatzen dituzte eta ondoren internet bidez entzun daitezke. Ordubeteko grabaketak dira eta “Why not” izeneko fundazio batetik40 pertsona bat dator grabaketa horiek egitera. Eraikin nagusitik kanpo egiten da, artxibo ondoan dagoen gela batean. Irratian lanean ibilia naizenez, ikusteko gogoa neukan. Irratiak badu komunitate lotura bat egiteko gaitasuna. Hitza ematea,entzuna izatea eta nahi duzuna esan ahal izatea hori da irratiak izan dezakeen indarra kasu honetan. 39 Jakina, medikazioak ere badu zerikusirik kanpotik oso pasibotzat jotzen den jarrera horretan. 40 Why Not Fundazioa 2010ean sortu zen. Euren esanetan, buruko gaixotasuna diagnostikatuta duten pertsonak “laguntzeko ari dira lanean, ez osasunaren eremuan, baizik eta aisialdian eta denbora librean” (http://www.fundacionwhynot.org). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Bost pertsona etorri dira irratiko grabazioa egitera. Lau gizonezko eta emakumezko bi. Gela batean geunden denak, baita erizain laguntzailea eta grabazioa egiten duen emakumea ere. Emakume honi azaldu diot egiten ari naizena eta denak mahai inguruan eserita geundenean nire burua aurkezteko eskatu dit. Nire izena esan dut, antropologoa naizela eta tesia egiten ari naizela. Grabazioan zehar horri buruz galdetuko didatela esan dit. Parte hartzaileen artean badago gizon bat oso isila iruditu zaidana. Isilik eta bakarrik ikusi nuen atzo ere eta egia esan harritu egin nau gaur irratian ikusteak. Grabazioa hasi da eta bakoitzak bere burua aurkeztu du. Ezizena erabili dute gehienek. Ni ere aurkeztu egin naute eta geroxeago galderak egingo dizkidatela iragarri. Grabazioaren lehen zatian futbolari buruz hitz egiten hasi dira, antza denez, denen artean erabakitzen dute zertaz hitz egin eta gehiengoak erabaki du gaur atzoko Reala eta Manchester United-en arteko partidaz hitz egitea. Batez ere gizonezkoek hartu dute hitza. Gero gogoetak egin dituzte futbolak sortzen dituen fanatismoez. Gero iritsi da galderak niri egiteko txanda. Egiten ari naizena kontatu diet eta Veraren gaiak luzerako eman du. Emakumeek matxismoaz hitz egin dute eta batek esan du iruditzen zaiola hori orain ere gertatzen dela. […] Irratiko grabazioa amaitu eta grabazio hauek egiten toki batetik bestera dabilen emakumearekin geratu naiz hizketan. Esan dit zentroren batean arazoak izan dituela eta arduradunek ez dutela nahi izan irratia egiten jarraitzea. Ingresatutakoek mikrofonoa hartu eta askotan zentroaren kontrako gauzak esaten zituzten eta arduradunek ez zuten horrelakorik nahi. […] Irratian urte asko lanean eman izanak jakin-nahi berezia piztu zidan asteazkenetan ingresatutako hainbat lagunek eta Why Not Fundaziotik zetorren pertsona batek egiten zuten ekintza honen inguruan: “Irratiak badu komunitate lotura bat egiteko gaitasuna. Hitza ematea,entzuna izatea eta nahi duzuna esan ahal izatea hori da irratiak izan dezakeen indarra”41. Hitza da irratiaren tresna nagusietako bat, eta interesa nuen jakiteko, isiltasune(t)an (hitzik eza bezala ulertuta) Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten denbora luzea ematen zuten ingresatutako pertsonek zer nolako harremana zuten irratiarekin: “Parte hartzaileen artean badago gizon bat oso isila iruditu zaidana. Isilik eta bakarrik ikusi nuen atzo ere eta egia esan harritu egin nau gaur irratian ikusteak”. Mikrofonoa hartzen zuen noizbehinka eta bere iritzia ematen zuen proposatzen ziren gaiei buruz. Oroitzen dut ez zuela batak bestea zapaltzen hitz egiterakoan eta oroitzen dut, horrek atentzioa eman zidalako. Txandak errespetatu egiten zituzten eta batzuetan mikrofonoa pasatzen zieten ordu arte gutxi hitz egin zutela iruditzen zitzaienei. Alde batetik, “babestutako” eremu batean sentitu zitezkeela pentsatzen dut, esan nahi zutena esateko erabili zezaketen eta eraikin nagusitik kanpo egiten zen ekintza bat zen, psikiatrikoaren barruan egotea ahaztarazi zezakeena. Beste alde batetik, irratiak hitza eskatzen zuen derrigor, eta beraz, bertan parte hartu nahi zutenek (borondatez egiten zuten) bazekiten zein zen irratiak erabiltzeko eskatuko zien tresna nagusia: hitza. Grabazioa hasi eta bakoitzak bere burua aurkeztu zuen, “ezizena erabili dute gehienek”. Identifikatuak izatea ekidin nahi zuten, horrek ondoren dakarren estigmaren eraginez, ziur asko. Azken finean, beste identitate baten atzean hartzen zuten hitza, hau da, hitz egiterakoan, beste norbait izango balira bezala egiten zuten, eta esaten zutena (botatzen zituzten hitzak) eurenak izango ez balira bezala senti zitzaketen. Beraz, esan daiteke, edo nik horrela interpretatzen dut, hitzen jabe beste norbait egiten zutela, ez ziren eurak botatzen zituzten hitzen jabe bezala aurkezten. Beste alde batetik, idatzi nuen: “Batez ere gizonezkoek hartu dute hitza. Gero gogoetak egin dituzte futbolak sortzen dituen fanatismoez”. Gaiak denen artean erabakitzen zituzten, proposamenak eraman eta bertan adosten zuten zeri buruz hitz egingo zuten egun hartan. Irratian egon nintzen lehen egun hartan, gizonezko gehiago zeuden emakumezkoak baino, lau gizonezko eta emakumezko bi. Gizonezkoek erraztasun handiagoarekin hartzen zuten hitza. Horrek, “arrazionaltasunetik at” egoteak bakarrik ez, generoak ere hitza hartzerakoan duen garrantzia are gehiago azpimarratzera eraman ninduen. Carmen Sáez-en hitzak dira: “Emakumea ez-aipatua edota giza emea bezala kontsideratuta den bitartean, gizonezkoa definitu egiten da, betidanik, animalia arrazional eta adimentsua bezala. Gure kultura eta zibilizazio guztia arrazoi eta adimen horren obra bezala iragartzen dira eta bere lengoaiarekin izendatzen dira. Hitza ere beraien esku dago” (1979:10). “Irratiko grabazioa amaitu eta grabazio hauek egiten toki batetik bestera dabilen emakumearekin geratu naiz hizketan. Esan dit zentroren batean arazoak izan dituela eta arduradunek ez dutela nahi izan irratia egiten jarraitzea. Ingresatutakoek mikrofonoa hartu eta askotan zentroaren kontrako gauzak esaten zituzten eta arduradunek ez zuten horrelakorik Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten nahi”. Adibide honekin argi ikusi daiteke, ez dela hitza ez den beste komunikazio mota bat hartzeko erotzat joak direnen erabakia bakarrik, behartuta ere badaudela, neurri handi batean, eta gainera, esaten dutena neurtuta dagoela. Hori dela eta, esateko beste modu batzuk bilatuko dituzte, aurretik ikusi dugun rap-arena adibidez, edota asmatutako hizkuntzarena. Edota, gehienetan gertatzen dena: isiltasuna(k). 2013-11-07, osteguna Gaur goizean lore zaintzan aritzea tokatzen zitzaien zortzi lagunekin eta lorezainarekin egon naiz. Bost gizonezko eta hiru emakumezko ziren. Lorezaintzan hasi baino lehen bakoitzak egingo duena zehazteko bilera txiki bat egiten dute eta bilera horretan azaldu die arduradunak zertan ari naizen. Ondoren, mutil gazte batek esan du oso pozik dagoela hilabete honetan bertan alta emango diotela esan diotelako. Zoriondu egin dute denek. Zerbait lortu balute bezala da, sari bat emango baliete bezala: besteek uste dute ondo zaudela zure jarrera egokia delako eta beraz hemendik atera zaitezke. Edo horrelako zerbait. Lorategia handia da, lorazainak esan didanez, 6 hektarea inguru ditu. Bakoitzak lan bat dauka gaur: adarrak jaso, hostoak bildu, landare txikiak ureztatu… Bakoitza bere lanarekin hasi da. Bata bestearengandik urrun. […] Lanean hasi direnean, bakoitza bere tokian, arduradunak galdetu dit ea nik zer egingo dudan. Ni beraiekin batera egongo naizela esan diot, batarengana eta bestearengana gerturatuko naizela. Gertuen zegoena emakumerik helduena zen, 80 urte ingurukoa. Ilea zuri zuria dauka eta luzea, garondoan bilduta. Arduradunak esan dit emakumeak ez duela apenas hitz egiten baina joateko eta saiatzeko ea zerbait esaten didan. Gerturatu naizenean, loreontzi txikiak ureztatzen ari zen. Isilik egon naiz bost minutuz edo, eta landareak ureztatzen hasi naiz ni ere. Nire izena esan eta berea galdetu diot. Loreei buruz hasi gara hizketan. Mantso egiten zituen gauzak, presarik gabe. Elkarrizketa bat izan dugu, berak egiten zuen lanari buruz hitz egin dit, hizkuntza ezberdinak zekizkiela baina dagoeneko ahaztuak dituela. Donostian idazkari lanak egiten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten zituela esportazio enpresa batean. Lorezaina gerturatu da eta hizketan ikusi gaitu. Harrituta, esan dit hori ez dela ohikoa eta psikiatrari ere ez diola hainbeste hitz egiten. Ondoren, adarrak jasotzen ari zirenengana gerturatu naiz. Emakume bat dago hemen ere, 70 urte ingurukoa. Apain jantzita, txaketa gorria darama, zapi gorria eta ile apaindegitik atera berria dirudi. Berak kontatu dit alkoholarekin arazoak dituelako dagoela zentroan. Bigarren aldia dela. Lehengo urtean ere egon zela. Baina hau azkeneko aldia dela. […] Lorezaina etorri da eta zuhaitz batzuei buruzko azalpenak eman dizkigu. Une horretan, altaren berri eman duen mutil gaztea gerturatu da eta kontatu digu nahastu egin direla eta azkenean ez diotela alta emango hilabete honetan. Denek hartu dute pena handia. Lorezaintzan bi orduz aritu ondoren barrura sartu gara eta lorezainarekin hitz egiten geratu naiz. Berak esan dit, uste duela ingresatuta daudenak gustura daudela berarekin, batez ere kanpoan egiten duelako haiekin lan, bera ez dela mugak jarri behar dizkiena. […] Isiltasunarena, apenas hitz egitearena, ez da ingresatutakoen eta arduradunen artean ikusi nuen zerbait bakarrik. Nik, bertan eman nuen denboran, ingresatutakoen artean ere hitz bidezko elkarrizketa asko ez nituen ikusi. Eraikin nagusiaren barruan daudenean, elkarren ondoan daude askotan, ez dago oso urrutira joaterik. Lorategia berriz, handia da eta bertan lan egitea tokatzen zaienean ere (askotan proposatutako eginbeharrak bultzatuta bada ere) urrun ikusi nituen bata bestearengandik: “Lorategia handia da, lorazainak esan didanez, 6 hektarea inguru ditu. Bakoitzak lan bat dauka gaur: adarrak jaso, hostoak bildu, landare txikiak ureztatu… Bakoitza bere lanarekin hasi da. Bata bestearengandik urrun”. Baziren, hitz egiteko aukera ia erabat baztertuta zuten pertsonak, psikiatrarekin elkarrizketa zeukatenean ere apenas hitzik esaten ez zutenak. Horietako bat zen lorezaintzan eman nuen lehen egun hartan aurkitu nuen lehen emakumea: “Gertuen zegoena emakumerik helduena zen, 80 urte ingurukoa. Ilea zuri zuria dauka eta luzea, atzealdean bilduta. Arduradunak esan dit emakumeak ez duela apenas hitzik egite baina joateko eta saiatzeko ea zerbait esaten didan”. Gogoan dut, hasieran isilik jarri nintzela bere ondoan, egiten ari zenari begira eta ni neu ere landareak ureztatzen hasi nintzela. Bost bat minutuz isilik egon ondoren, nire izena bota nion eta Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten berea galdetu. Orduan hasi zen elkarrizketa. Ez omen zen ohikoa, baina nik ez nuen uste ezer berezirik egin nuenik. Hala ere, poztu egin nintzen. Hitz egiteak, beste komunikatzeko modu guztien gainetik nigan duen balioaz ere konturatuz, eta nik neuk ere hori aztertu beharko nukeela pentsatuz. “Lorezaintzan bi orduz aritu ondoren barrura sartu gara eta lorezainarekin hitz egiten geratu naiz. Berak esan dit uste duela ingresatuta daudenak gustura daudela berarekin, batez ere kanpoan egiten duelako haiekin lan, bera ez dela mugak jarri behar dizkiena”. Espazioak ere badu eraginik, baita bakoitzak psikiatrikoaren barruan duen rolarekin. Eta, beraz, hitz egiteko erabakian ere elementu horiek guztiak kontuan hartu beharrekoak direla iruditzen zait: nor, norekin, non, nola, zertaz… 2013-11-08, ostirala Gaur goizean herriko kiroldegira jaitsi gara. Ingresatutako zazpi lagun, erizain laguntzaile bat eta ni. Ordu erdiko bidea dago oinez zentrotik kiroldegira. Pozik jaisten direla iruditu zait. Aurreko egunean rap-a abestu zuen gizonezkoa gerturatu zait eta konposatu berri duen abesti bati buruz hasi da hizketan. Abesten hasi da. Trenbidea pasa dugu eta herrira iritsi gara. Kiroldegian sartu eta bertan izaten duten monitoreak berria ote naizen galdetu dit. Erizain laguntzaileak esan dio lanean ari naizela, ez nagoela ingresatua. Monitoreak berehala eman dizkit azalpenak: esaten nuen nik begiak oso irekita zenituela “empastillatuta” egoteko. Denen aurrean esan du, entzungo ez balute bezala. […] Zentrora itzuli gara oinez. Euria ari du eta aterkipean sartzeko baimena eskatu dit rapa abesten duenak. Denak isilik goaz. Gimnasiora gustura joaten ote den galdetu diot nirekin batera doanari. Baietz esan dit. […] Gaur, ostirala izaki, baten batzuk baimena izango dute asteburuan ateratzeko. Isiltasuna are nabarmenagoa da, baina hustuagoa dago, ez da hain pisutsua. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Hitzik egiten ez duenari, askotan, ulertzeko gaitasuna ere zalantzan jartzen zaio. Hitzik egiten ez duenez, geuk egiten ditugunak ere ulertuko ez balitu bezala. Hori da gimnasiora joan nintzen egun hartan gertatu zen pasartearen inguruan orain egiten dudan irakurketa: “Monitoreak berehala eman dizkit azalpenak: esaten nuen nik begiak oso irekita zenituela “empastillatuta” egoteko. Denen aurrean esan du, entzungo ez balute bezala”. Kirola egin ondoren, bueltako bidea hartu dugu, pausu mantsoagoarekin oroitzen dut itzulera. Euriaren zarata entzuten dut nire aterki gorrian, une hura gogoratzen dudanean: “Zentrora itzuli gara oinez. Euria ari du eta aterkipean sartzeko baimena eskatu dit rapa abesten duen mutilak. Denak isilik goaz. Gimnasiora gustura joaten ote den galdetu diot. Baietz esan dit”. Momentu askotan, horrelako egoeretan aurkitzen nuenean nire burua. Isiltasuna(k) jasangaitza(k) egiten zitzai(zki)dan eta hitza erabiltzen nuen hura/haiek puskatzeko. Isiltasun(ar)en inguruan aztertu nahi nuen eta paradoxikoa bada ere, une askotan hura/haiek hausten nituen. Argi dago, hortaz gero egiten nintzela kontziente, ez unean bertan, eta argi dago baita ere, isiltasunak/isiltasunek nigan deserosotasuna sortzen zu(t)ela. Geroz eta jende gutxiago psikiatrikoan are eta isiltasun handiagoa egoten zen, batez ere, asteburuetan baimena zutenek etxerako bidea hartzen zutenean. “Gaur, ostirala izaki, baten batzuk baimena izango dute asteburuan ateratzeko. Isiltasuna are nabarmenagoa da, baina hustuagoa dago, ez da hain pisutsua”. Honekin uler daiteke lehen atalean hitz egiten dudan isiltasun pisutsu hori(ek). Komunikazioz betea dagoen/dauden isiltasuna(k), ez d(ir)a ezereza, ez dago/daude hutsik. Bete beteta dago/daude, gainezka egiteraino betea(k). 2013-11-11, astelehena Gaur, laborterapia deitzen dioten ekintza batean egon naiz. Arratsaldez egiten dute, eta eskulanetan aritzen dira. Zerrenda jarraituz, gaur tokatzen zaienei deitu die erizain batek. Emakume gazte bat erdi lo zegoen telebista gelan eta altxarazi duenean haserretu egin da: “ya voy” esan du oso serio. Gela berezi bat dute laborterapia egiteko prestatuta. Leiho handiak dituen gela bat da. Barruko paretak marrazkiz eta irudiz beteta daude eta apal handietan era guztietako eskulanak daude: saskiak, buztinezko eskulturak, txotxongiloak, artilez egindako gauzak… Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eseri egin dira denak, hamabi lagun denera. Bakoitza hasi da bere egitekoarekin eta konturatu naiz, emakumeek (5 daude) nahiago dutela artilea, josketa edo collage-a, marrazketa baino. Adineko emakume bat dago. Puntua egin nahi duela dio, baina erizain laguntzaileak esan dit saiatzen direla marrazketa egin dezaten, era horretan sormena lantzen dutelako. Emakumea, isilik, pintatzen hasi da, folio zuri batean marrak egiten hasi da eta gero puntuak, horrelako zerbait: Ingurura begiratu dut, marrazki asko daude eta batzuetan esaldiak ere irakur daitezke. Erizainak esan dit denboraren poderioz bakoitzak bere estilo propioa aurkitzen duela. Gure elkarrizketa da entzuten den bakarra. […] Zutabe baten ondoan nengoen zutik eta pixkatxo bat mugitu naizenean, marrazkia egiten ari den gizonezko batek geldi egoteko esan dit keinuak eginez, hitzik gabe. Niri begiratu eta marrazten jarraitzen zuen. Saiatu naiz tokian gelditzen, ni marrazten ari ote zen pentsatuz. Laborterapia amaitu denean, egin duen marrazkia begiratu dut: kotxe arrosa bat zen. Irribarrez hasi naiz. Ia ordu osoa zutik eman dut zutabearen ondoan, mugitu gabe apenas, eta auto arrosa zen marrazten ari zena. […] Telebistaren soinua besterik ez zen entzuten telebista gela ondotik igarotzerakoan. Sentsazio hori daukat. Telebista gelako aulkietan eserita egoten ziren asko eta asko, isilik, erdi lo, eta telebistatik ez zetozen hitzak apenas entzuten ziren. Hitzen bat esateak, isiltasun hura/haiek hausteak, bake bat hausten ariko banintz bezala sentiarazten ninduen. Laborterapiaren egun honetan egunerokoan idatzi nuen honek ekarri dit gogora sentsazio hura: “Emakume gazte bat erdi lo zegoen telebista gela eta altxarazi duenean haserretu egin da: “ya voy” esan du oso serio”. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Laborterapia egiteko prestatuta duten gelan irudiak eta marrazkiak ez ezik, era askotako eskulanak daude. Hitza ez den beste adierazteko modu batzuen bitartez askeago sentitzen ote diren pentsatzera eraman nau horrek: “Ingurura begiratu dut, marrazki asko daude eta batzuetan esaldiak ere irakur daitezke. Erizain laguntzaileak esan dit, denboraren poderioz bakoitzak bere estilo propioa aurkitzen duela. Gure elkarrizketa da entzuten den bakarra”. Hitzik gabeko komunikazioa, gaizki ulerturen baten atzean babesteko ere erabili daitekeela konturatu nintzen egun hartan. Hau da, ez dut hitzik erabiliko eta era horretan ez dut nahi ulertua izatea eta nire bidea egiteko aukera gehiago izan ditzaket ez baitut inolako konpromisorik hartuko: “Zutabe baten ondoan nengoen zutik eta pixkatxo bat mugitu naizenean, marrazkia egiten ari den gizonezko batek geldi egoteko esan dit keinuak eginez, hitzik gabe. Niri begiratu eta marrazten jarraitzen zuen. Saiatu naiz tokian gelditzen, ni marrazten ari ote zen pentsatu”. Kontua da, ordua amaitu ondoren, auto arrosa bat marraztu zuela, baina nik zer leporatu behar nion ordubetez zutabearen ondoan zutik egon nintzelako? Gaizki ulertu bat izan zitekeen ezta? Berak ez zuen inongo momentutan ni bertan geratzeko esan. Hitzak ez daudenean zailagoa egiten zaigun komunikatu diguten horri eustea eta horregatik hitzak ez erabiltzea izan daiteke inolako ardurarik hartu nahi edo jokoan sartu nahi ez duenarentzat aukera bat. 2013-11-12, asteartea Gaur mediku, erizain eta oro har instituzioko arduradunen bilerara joan naiz. Astean behin egiten dutela esan didate.Ingresatu berriei, joateko daudenei eta errebisioa tokatzen zaienei buruz hitz egin dute. […] Bileran zehar jakin dut ingresatutakoei helburu batzuk jartzen zaizkiela sartzen direnean. Denentzat ez dira berberak, baina badago bat denetan errepikatzen dena: “conciencia de la enfermedad”. Ingresatutakoak onartu edo errekonozitu egin behar du bere diagnostikoa, bestela, diote, ezin da inolako aurrerapausorik egin bere “egoeran”. Bilera amaitzean pentsatu dut: hain ezberdina da hemen erabiltzen den lengoaia eta ingresatutakoek erabiltzen dutena. Iritsiko lirateke noizbait elkar ulertzera? Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Inoiz ikutzera iristen ez diren bi marra paralelo bezala ikusten ditut psikiatrikoko arduradunek eta psikiatrikoan ingresatutakoek erabiltzen dituzten komunikatzeko moduak. Zalantza egiten dut helburua biek uneren batean bat egitea ote denik, ez dakit sistemak bera horretarako prestatua eta sortua izan ote den. “Bilera amaitzean pentsatu dut: hain ezberdina da hemen erabiltzen den lengoaia eta ingresatutakoek erabiltzen dutena. Iritsiko lirateke noizbait elkar ulertzera?”. Bat da komunikatzeko modu egokitzat hartua dena eta bestea berriz, pertsona irrazionaltzat kontsideratua izatera eraman zaituen “gaixotasun” bat duen pertsona batek erabiltzen duena, eta beraz, “gaixo” dagoena, “sendatu” beharrekoa, ustez osasuntsu daudenek erabiltzen duten horretara moldatu beharko dena. Gainera, eurei “gertatzen” zaiena, diagnostikoa diseinatu dutenek erabiltzen duten hitzekin deskribatu beharko dute, gaixotasunaren kontzientzia dutela demostratzeko: “Bileran zehar jakin dut, ingresatutakoei helburu batzuk jartzen zaizkiela sartzen direnean. Denentzat ez dira berberak, baina badago bat denetan errepikatzen dena: “conciencia de la enfermedad”. Ingresatutakoak onartu edo errekonozitu egin behar du bere diagnostikoa, bestela, diote, ezin da inolako aurrerapausorik egin bere “egoeran””. 2013-11-13, asteazkena. Gaur goizean irratia zeukaten. Aurreko astean baino bat gutxiago etorri dira. Emakumea ez omen da ondo sentitzen eta irratia utzi egingo duela esan die arduradunei. Ez dauka hitz egiteko gogorik eta irratia hitza da. Gaur ukituta daudela iruditu zait, inork ez du hitza hartu nahi. Isilik daude. Erizain laguntzaileak esan dit talde terapiatik datozela eta gogorra egin zaiela. Batek ezetz esan du, bera gorra dagoela eta ez dela ezertaz enteratzen. Besteek barre egin dute. Emakume batek esan du azken egunotan ez dabilela oso ondo. Tristura handia sartu zaiola eta gogorra egiten ari zaiola. Horri buruz hitz egiteko proposamena egin die irratiko arduradunak. Bakoitzak bere egoera kontatu du eta amaieran tristura handia duela esan duen emakumeak askoz ere hobeto dagoela esan du. Irratian egon ondoren askotan gertatzen zaiola hori. Aretotik ateratzean niregana hurbildu da eta esan dit gustatuko litzaiokeela negar egin ahal izatea, edo haserrea azaldu ahal izatea, edo behintzat larrua jotzea. Baina medikazioak mugatu egiten duela, ez diola barruan duena ateratzen uzten (esku bat itxita jartzen zuen sabel aldean Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Emakumea ez omen da ondo sentitzen eta irratia utzi egingo duela esan die arduradunei. Ez dauka hitz egiteko gogorik eta irratia hitza da”, gaizki daudenean, maiz esaten duten gauza bat dela antzeman dut, ez dutela hitz egin nahi, eta isilik ematen dituzte, orduak, egunak. Zailtasuna izan daiteke, gertatzen ari zaiena azaltzeko zailtasuna, edo gogo eza. Edo beldurra. Edota, hitza euren inguruko epaiarekin lotuta dagoen zerbait bezala ikusteak eragiten duen isiltzeko gogoa. “Gaur ukituta daudela iruditu zait, inork ez du hitza hartu nahi. Isilik daude. Erizain laguntzaileak esan dit talde terapiatik datozela eta gogorra egin zaiela”. Hitzak minarekin lotzen dira maiz, minaren kontzientzia hartzearekin, “batek ezetz esan du, bera gorra dagoela eta ez dela ezertaz enteratzen”. Hitzak ez entzuteak minetik babestuko balitu bezala da. Era berean, hitz egiteak min hori, kasu batzuetan behintzat, lasaitzen duela dirudi: “Bakoitzak bere egoera kontatu du eta amaieran tristura handia duela esan duen emakumeak askoz ere hobeto dagoela esan du. Irratian egon ondoren askotan gertatzen zaiola hori”. Kontutan hartu beharrekoa da, bestalde, hartzen duten medikazioak ere mugatu egiten dituela ekintzarako hitza hartzea ekintza bat bezala ulertua izan daiteke: “Aretotik ateratzean niregana hurbildu da eta esan dit gustatuko litzaiokeela negar egin ahal izatea, edo haserrea azaldu ahal izatea, edo behintzat larrua jotzea. Baina medikazioak mugatu egiten duela, ez diola barruan duena ateratzen uzten (esku bat itxita jartzen zuen sabel aldean hau esaterakoan)”. Hau da, gauzak kanporatu beharrak, hitza oka egitea bezala, talka egiten du medikazioak sortzen dien efektu edo eraginarekin. Eta era honetan ikusita, medikamenduak, mugimendua mugatu egiten du, geldiarazita dagoen mundu bat eraikiz. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten 2013-11-25, astelehena. […] Telebistaren gelan egon naiz gaur eserita. Batzuk begira ari dira, beste batzuk erdi lo…Isiltasuna da nagusi. Emakumezko bat gerturatu zait eta berria dela esan dit. Galdetu dit ia erlojua kendu behar ote duen. Nik ez nekiela esan diot. […] Gaur sentitu dut arduradunak eta ingresatuta daudenak bi mundu paralelo direla, ukitzen ez direnak. Biek ala biek oso era ezberdinean ikusten dute gertatzen ari dena. Gizarte laguntzaileak esan dit gehienek ez dutela bertan egon nahi. Bertan egon nahi dutenak kanpoan ezer ez dutelako dela. Baina eurek ezin dituztela 3 edo 6 hilabetez baino gehiago izan eta gehienekin ez dagoela egoera hobetzeko itxaropen edo aukera handirik. […] Telebista gelan beste behin ere, isiltasuna nagusi. Eta emakumezko batek galdetu zidan ea erlojua kendu behar ote zuen. Horrelako instituzio batean inon eta inoiz kokatzea bezala dela pentsatu dut esaldi hau irakurtzerakoan: “Galdetu dit ia erlojua kendu behar ote duen. Nik ez nekiela esan diot”. Mugimenduak eteten diren toki batean bezala sentitzen nintzen, edota mugimenduak azkarregiak ziren nik antzemateko. Ez dakit. 2013-11-27, asteazkena Asteazkenero bezala, gaur ere irratia eduki dute. Bost lagun etorri dira. […] Atentzioa deitzen dit nola errespetatzen dituzten euren txandak. Hemendik kanpo egindako irrati saioak etorri zaizkit burura, gauetan ohean nagoenean entzuten ditudanak gogoratu ditut bereziki, elkar zapaltzen dute maiz eta irratian isiltasuna ekidin beharreko zerbait bezala ulertzen da. Baina, hemen, ez diete elkarri presiorik egiten eta ados ez egon arren, edo batek Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten hitza hartu eta segundo batzuetako isiltasunak egin arren, gainontzekoak isiltasunean geratzen dira eta hitz egiten jarraitzeko asmoa duela antzematen badute, itxoin egiten dute, amaitu arte. […] Zaila da esatea zergatik gertatzen den hori psikiatrikoan egiten diren irratsaioetan eta ez psikiatrikotik kanpo egiten direnetan. Isiltasunarekin egunerokotasun bat edukitzeak lagunduko du agian. Isilik dagoenari, zer gertatzen zaizu? galdetzen diogu maiz. Hitzik ez esateko, zerbait baduela pentsatzen dugu, eta ziur aski ez ona. Isiltasunak /isiltasunek tentsioa ere sortzen digu(te) maiz. Beraz, hitz egin eta geure iritzia “arrazoidunena” dela erakutsi nahi dugulako izango dira horrela psikiatrikotik kanpo egiten diren tertuliak. Baina, “arrazoirik eza” diagnostikatuta, zer demostratu behar du pertsona batek? Edo hobeto esanda, zer demostratu dezake? Hitza ez da bere bidea, eta erabiltzen duen kasuetan, badaki zein hitz erabili “arrazoia berreskuratu” duela esan diezaioten. 2013-11-28, osteguna Gaur, talde terapia batera joateko aukera izan dut. Bederatzi lagun zeuden bertan, psikologo bat eta ingresatutako 8. Emakume berri bat dago, lehen aldia du talde terapian eta psikologoan bertan jarraitu beharreko arauak azaldu dizkio: lau. Bertan esandakoa ezin da lau pareta horietatik atera, ezin da beste kideekiko errespeturik gabe hitz egin, ezin da gelan dagoen ezer hautsi, eta norbaitek atera behar badu, ez delako ondo sentitzen edo komunera joan nahi duelako, atera daiteke baina egun horretan ezin da berriro ere sartu. Lau pareta horietan geratu dira nik bertan entzundakoak. … Isiltasun asko egon dira. Hitz egiterakoan hartzen duten denbora pausatua da, lasaia, presarik gabea eta diskurtsoan isilune asko daude. […] Talde terapiaren ondoren yoga egitera joan den talde batekin egon naiz. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Esaldiak osatzerakoan hartutako denborak, segundotako isiluneen erabilera egin zitzaidan deigarri: “Isiltasun asko egon dira. Hitz egiterakoan hartzen duten denbora pausatua da, lasaia, presarik gabea eta diskurtsoan isilune asko daude”. Batek hitz egin eta besteek ez zuten ezer esaten, segundo batzuetan isilik geratu arren inork ez z(it)uen isiltasuna(k) hausten hitzak hartu zuenak amaitu zuela ziurtatuta geratzen zen arte. Psikologoak ere tempo bera erabiltzen zuen, giroa bera izango balitz bezala hitz egiteko modu hori eragiten zuena; hemen, testuinguruak hitz egiteko edo ez hitz egiteko moduetan duen eragina edo zerikusia agerian geratzeko modu bat zela iruditzen zait. Argi ikus zitekeen hor, testuinguruak zer nolako papera jokatzen duen gure hitz egiteko edo isiltzeko modu(et)an. Ia ezinezkoa litzateke, esaterako, partaideak berberak izan arren, taberna batean horrelako elkarrizketa bat izatea. 2014-03-20, osteguna Konturatu naiz literatura tailerrean, emakumezkoei gehiago kostatzen zaiela hitza hartzea edota idaztea. Emakume gazte batek esan dit, medikazioa dela eta listu asko sortzen duela eta kosta egiten zaiola ozenki irakurtzea edota hitz egitea. Medikazioak ere, isiltasunera bideratzen ditu. […] Egunerokoan hartutako oharrean aurretik aipatutako gai bat, hau da, emakumeak kulturalki isiltasunera edo behintzat hitzaren jabe ez izatera bideratuak izan direla eta direla, agertzen da berriz ere: “Emakumezkoei gehiago kostatzen zaiela hitza hartzea edota idaztea”. Eta beste alde batetik, berriz ere agertzen da, ingresatutakoek edota buruko gaixotasunen bat diagnostikatutakoek hartzen dituzten tratamenduek ere hitza hartzeko zailtasunak eragiten dizkietela. Beraz, hori ere hitzarekiko duten harreman horretan kontutan hartu beharreko zerbait da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten 2014-04-02, asteazkena Arduradunetako batek eskatu dit egiten ari naizen lanaren berri emateko gainontzeko langileei. Gaur egin dut hori. Azalpenak eman ditut eta komunikatzeko moduetan eta isiltasunean jarri dut atentzioa. […] Esan dute ingresatutakoak lasaiago dauden unean hasten direla hitz egiten, eta hain zuzen, hitz egiten hasten direnean maite dutela isiltasuna gehien, hitz egiteko “gai” direlako. […] Kontraesana dirudien arren, garrantzitsua deritzot gaur arduradunek adierazitakoa. “Ingresatutakoak lasaiago dauden unean hasten direla hitz egiten”, hemen aipatu daiteke, nik neuk ere lehen egunean sentitu nuen hitzik eza. Hau da, pertsona bat egoera “zail” batean dagoenean, askotan ez du hitzik gertatzen ari zaiona azaltzeko, edo ez du azaldu nahi, hitzen bitartez azalduz gero, epaitua izateko arrisku handiagoa duelako. Eta beste alde batetik, interesgarria deritzot baita ere egin zuten beste adierazpena: “Hitz egiten hasten direnean maite dutela isiltasuna gehien, hitz egiteko “gai” direlako”. Beraz, isiltasuna hitz egiten hasten direnean estimatzen dute gehien. Azkenean, zerbaitera halabeharrez jotzen dugunean, beste aukerarik ez dugulako, ez gaude guztiz eroso, baina aukera bat egiten dugulako jotzen dugunean lasaiago sentitu gaitezke. Isiltasuna(k) aukera bat edota derrigortuta egiten den zerbait izan daite(z)ke. 2014-04-10, osteguna Gaur euretako bakoitzak aukeratutako abesti bat jarri dugu. Ondoren abestiei buruz idazteko proposamena egin diet. Emakume batek, idatzi ordez, marrazkiak egin ditu,iratxoak zirela esan dit, bata bestearen atzetik, errepikatuz. Boligrafoa paperetik altxa gabe egiten zituen, kiribildutako marra bakarra ziren. Berak esan dit ez zeukala idazteko gogorik eta marrazkiak egin nahi zituela. Denbora bat eman du horrela eta gero idazten hasi da. […] Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Hitzak bakarrik ez, beste era bateko komunikazio moduak ere kontuan hartuak izateko aukera zabaltzeko beharra azpimarratzen du pasarte honek. Emakume honek, adibidez, marrazkiak egiten zituen hitzak erabili ordez. Eta horrek pentsarazten dit, nik neuk ere literatura tailerraren bidez hitza erabiltzera bultzatzen nituela. Hitza beste era batera erabiltzeko aukera zabalik zuten baina, azken finean, hitza zen, eta zaila izaten da, aurretik egiten ditugun loturak, barneratuta ditugunak – hitza, arrazoia eta logika esaterako – apurtzea edota hortik ihes egitea. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromenaren isiltasuna(k) eta idazketa Landa lana izan da ikerketan isiltasunari/isiltasunei hainbesteko pisua ematera eraman nauena, aurretik ere garrantzia handiko zerbait zen, familiako tabuen kasuan batik bat; baina, isiltasuna(k) han eta hemen topatzeak eromenaren eta isiltasun(ar)en arteko harremanean sakontzera eraman nau. Ikuspegi horretatik lan egiteak erakutsi dit, ni neu ere krisi garaia igaro nuenean isiltasune(ta)ra behartuta sentitzen nintzela askotan, ez nekielako edo ez nuelako aurkitzen – askotan existitzen ere ez zirelako – nola nengoen azaltzeko hitzik. Lengoaiaren bitartez azaltzen dugu ingurua, horrela erakutsi digute, baina gauza askok ihes egiten diote hitzezko lengoaiari. Hizkuntza ez dago bazterrean dagoenarentzat eraikia eta horrek, baztertuak direnak beste komunikatzeko modu batzuk erabiltzera bultzatuko ditu. Radio Colifata-n42, aritzen direnek dokumental bat egin zuten eta bertan Fernando Aquino-ren hitz hauek deigarriak egin zitzaizkidan: “Une batean, ospitalean erortzen zarenean ahotsa galtzen duzu, hitz egitea kosta egiten da, haloperidol43 deitzen den medikamendu madarikatu baten eraginez. Egoera begetatiboan uzten zaituela esan daiteke baina ibili zaitezke, momia ibiltari bat zara. Eta bat-batean errekuperatzen hasi nintzen eta hitza itzultzen hasi zitzaidan” (LT22 Radio La Colifata). Arrazoi ezberdinak aipatu daitezke psikiatrikoa bezalako instituzio batean dagoen hitzezko komunikazioa urria azaltzeko. Hori dela eta, ez da kasualitatea, irratia edo idazketa, hau da, hitza erabiltzea ia ezinbestekoa den bi medioetan errekuperazioaren parte handi bat ematea. Normalean, bi horiek instituzioak berak onartutako ekintzak izan arren, instituziotik kanpo ematen direnak gehienetan. Beraz, “ahotsa galtze” horretan instituzioaren barne-arauek ere zerikusia dutela esan dezakegu. Honela deskribatzen du Martínez Hernáez-ek: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Eromenaren susmoa nahasmenari eta akatsari lotuta dator era konponezinean, botere harreman bat sortzen du zeinetan afektatuak gauza bat edo beste esan edo gauza bat edo beste egin, bere jarrera beti egongo da bere buruaren kontra. Bere eromenaren onarpenak edo ukazioak beti erantzungo dio terapeutak dituen aukerei. Izan ere, eroen katalogoan sartuz gero, zirkulua itxi egiten da edozein argumenturen aurrean” (1988:56). Gure azalpenak eta gure bizitza azkenean “logikoa eta arrazoizkoa” dela erakusteko erabiltzen dugun froga nagusiena hitzezko lengoaia da, eta batez ere, hitzezko lengoaia “zentzudunki” (arauek dioten bezala) erabiltzea. Beste era bateko erabilpenak, ezarritako gauzak hausten ditu eta Artaud-ek (1947) esaten zuen bezala, gizarteak entzun nahi ez dituen gauzak izan daitezke: “Alienatua, benetan, gizarteak entzun nahi ez duen gizakia da, eta toleraezinak diren hainbat egia esatea ekidin nahi du” (1947:3). Baina, isiltasun(ar)en – nahita edota nahigabe – atzean beste aukera bat ere aipatu nahiko nuke, eta hau Martínez Hernáez-ek esaten duen bidetik doa. Zertarako hitz egin esaten den guztia bere kontra badoa? Diagnostikoa onartzen badu, diagnostikoa onartu eta horren aurrean medikuek hartzen dituzten erabakiak jarraitu beharko dituelako, eta onartzen ez badu, ez delako bere egoeraz kontziente egiten. Beraz, zertarako hitz egin, esaten dena esanda ere beste batek hartuko baditu zure egoera eta bizitzaren inguruko erabakiak. Azken aukera honetan une batez geratu nahiko nuke. Ezberdintasun handiak antzematen baitira instituzioan ematen d(ir)en isiltasun horren/horien barruan, ingresatutakoek arduradunekin eta ingresatutakoek ingresatutako beste pertsonekin dituzten harremanetan. Bietan dago isiltasuna presente, baina behaketa partehartzailean antzeman dut ingresatutakoen artean dagoen harremanak ez duela hitzik behar une askotan, eta era horretan adierazkorragoa bihurtzen da; terapeutekin berriz, hitza da komunikatzeko modua eta beraz, askoz ere mugatuagoa dago. Esaterako, 2014ko apirilaren 3an egin genuen literatura tailerrean zera idatzi nuen: “Gaur, tailerrera beti etortzen den batek esan dit triste dagoela, uste zuela hobeto zegoela baina medikuak ezetz esan diola eta medikamendu kopurua mantendu diola eta oraindik ere bertan jarraitu beharko duela esan diola. Nik galdetu diot, ez ote dion medikuari galdetu ea zergatik ikusten duen gaizki. Berak erantzun dit ezetz, ez diola galdetu. Zertarako?” . Botere harremana argi dago, baina argi dago baita ere alde biek euren rola mantentzen dutela eta zaila dela rol horretatik ateratzea. “Pazientearen barruko potentziala, baita pazienteen artekoa ere, eremu terapeutiko bat garatu ahal izateko, kolpez mozten da. Beste pazienteekin dagoen harremana ia ´adierazkor´ hutsa bihurtzen da, eta profesionalekikoa ia ´instrumental´ hutsa. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Harreman hauek muturrera eramaterakoan, subjektibitate huts eta objektibitate huts bezala, autosuntsiketaren mehatxua bizi dute biek ere, edukirik gabeko adierazkortasunaren eta adierazkortasunik edo parte hartzerik gabeko instrumentazioaren artean ziraldoka ibiliz” (Taussig, 1995:125). Era gordinenean bizi da instituzio psikiatrikoan, gure gizartean eta kulturan bizi dugun subjektibotasunaren eta objektibotasunaren arteko dikotomia eta horrek dituen ondorioak. Juliano-k gizarte bazterketari buruz dio: “Gizarte bazterkeriaren ezaugarri nagusiena izan daiteke, hori bizi duten pertsonei ez zaiela bere kabuz ekiteko, erabakitzeko edo ebaluatzeko gaitasunik onartzen. Ez dira solaskide baliodunak kontsideratzen” (2006:29). Esango nuke, batzuk eta besteek elikatzen duten jokoaren emaitza dela hori. Philippe Sollers-ek Artaud-en hitzak biltzen ditu L´écriture et l´expérience des limites liburuan: “Nire bizitzaren sakonenean, psikoanalisitik ihes egiten dut, eta beti egingo diet ihes hitzezko antolaketa batean oinarritutako agindu edo formuletan nire kontzientzia eusteko saiakerei” (1976:103-104). Zentzu honetan, Rafael Huertas-ek instituzio psikiatrikoei buruz egiten duen definizioan elementu garrantzitsu bat bezala sartzen du lengoaia eta isiltasunarena: “Bazterketa-banaketa eremu bat bezala, pertenentzia ezaren sentimenduari identitatearen ukazioarena, konpartitu gabeko lengoaiarena, bakardadea, isiltasuna gehitzen zaizkio, azken finean, Alienazioa” (Huertas, 2014). Eta jakina, baldintza horietan ezin Juliano-k aipatzen duen baliozko solaskide izan; Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak44 (1948) pertsona bezala kontsideratua izatea “arrazoidun eta kontzientziadun” bezala kontsideratua bezala definitzen du bere lehenengo artikuluan; beraz, “arrazoia galduz” gero, ez zara definizio horren barruan sartuko eta beraz, ez zara baliozko solaskide izango. Hitzak, beraz, ez dira zure tresna bezala identifikatuak izango. Artxiboan aurkitutako eskutitzek eta testuek, eta baita idazketa bera ere “terapia” bezala aurkeztu eta erabili izanak eraman ninduten, beste arrazoi batzuen artean – psikiatrikoan ingresatutakoek adierazteko erabiltzen dituzten moduak aztertu nahi izanak, esaterako artxiboaren analisia eta behaketa parte-hartzailea egin nuen instituzioko arduradunei literatura tailerra egiteko proposamena luzatzera. Isiltasuna nagusi zen tokian eta ahotsez sortutako hitzak presentzia urria eta mugatua zuen tokian, gero nik idatziz transmititu asmo nuen ikerketari balio erantsia emango ziola iritzi nion une hartan. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “XIX. mendearen erdialdean eta XX. mendeko lehen hamarkadetan, medikuek idazketaren erabilera klinikoa agintzen hasi ziren buruko gaixoak eta jarrera «desbideratuak» zituztenak tratatzerako orduan” (Castillo eta Sierra, 2005:12-13). Baina kontutan hartu behar da, idazten zituzten gauzak medikuek edota instituzioetako arduradunek euren diagnostikoak egiteko erabiltzen zituztela, edota ingresatutako pertsonaren “garapenaren” berri izateko. Beraz, gehienetan, terapia hori ez zen “sendabidera” eramateko modua, baizik eta ahoz esaten ez zuten hori, ziur aski hori egiteko bizi zuten egoerak (medikua aurrez aurre zutela) baldintzatuta, beste era batera kontatu zezaten. Artxiboan eskutitz asko aurkitu ditut, bidali gabe irekiak zeudenak, senideei, lagunei edota medikuei eurei bidalitakoak. Eskutitz horiek ingresatutako pertsonaren berri jakiteko erabiltzen zituzten, arduradunek eurek irekitzen zituzten eta ez ziren euren jasotzailearenagana iristen. “Orokorrean, solaskide konkretu eta ezagun baina atzemanezin bat (senideak, lagunak edota batzuetan instituzioko arduradunak eurak) bilatzen eta aurkitzen ez duten eskutitzak dira, idazten dituenaren bakardadea eta itxarotea islatzen duten norakorik eta erantzunik gabeko eskutitzak” (Huertas, 2014). Aurkitu ditut baita ere ireki gabekoak, ingresatutakoak diona jakiteko interes (klinikoa bada ere) ezaren adierazgarri. Psikiatrikoaren barruan idaztera bultzatzen dituen arrazoiak ezberdinak izan daitezke45. Molinari-k, emakumeentzako psikiatriko italiar bateko artxiboan aurkitutako eskutitzen azterketa egin ondoren dio: “barruan egoteak euren pertsona identitatea ez duela suntsitu demostratzeko idazten dute” (2005:390). Eta azken finean, eurek bakarrik esan dezaketen hori, euren istorioa kontatu nahi dute. “Bizitakoaren narrazio gehienak, orokorrean, defentsazkoak, Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten errepikakorrak, monotonoak eta zirkularrak diren arren, identitatezko erreferenteetan oinarrituz berezitasun islak daude” (Wadi, 2005:446). Eta zentzu honetan, Molinari-k aipatzen duena aurkitu dut nik ere artxiboko eskutitzetan: “Normalean agertzen dena itxialdi egoeraren hutsunea eta bakardadea da: amaiezinak diruditen egunen asperkeria, senideen inguruko berririk eza, medikuekin kontaktua edukitzeko zailtasuna. Isiltasunak dominatzen duen existentziaren dimentsioa” (2005:391-392). Idazten duenak, neurri handi batean, bere “egia” azaltzeko egiten du, baita eskutitza helarazi nahi dion horren aldetik errekonozimendua lortzeko ere. Azken finean, euren itxialdiari arrazoi bat bilatzeko modu bat dela esan daiteke; eta idazteak jarrera hori indartu egiten duela iruditzen zaie: “Idaztea, ber-izendatzea da” (Rich, 1983:57). Idazten duenak, bere istorioari beste izen bat eman nahi dio, bere azalpen propioa eman, eta kanpotik ematen dioten horri aurre egin. Baina, instituzioaren aldetik jasotzen duten kontrol zorrotzak muga batzuk jartzen ditu euren idazketa egiterakoan, eta kontrol hori antzeman egiten da. Gogoan dut literatura tailerra egin genuen lehen egunetan idazketa “kostata” egiten zuten zerbait zela esan zidatela. Eta gogoan dut baita ere, bertan idatziko zutena, nahi bazuten bakarrik irakurriko zutela eta bertatik aterako ez zen zerbait izango zela esan nienean, askatasun gehiagorekin aritu zirela. Neurri handi batean, ohituta zeuden psikiatrikoaren barruan egiten zuten guztia arduradunen aldetik gainbegiratua izan zedin, eta kezka handia zeukaten bertan egin behar genuen hortatik zer atera nahi ote nuen. Erabiltzen zituzten hitz guztiak epaituak izatera ohituta zeuden eta nahi zutenean idatzitakoa txiki-txiki egin eta inori irakurri gabe botatzeko egindako aukerak lasaitu egiten zituela esaten zidaten. 2014-02-13 Gaur eurei buruz idazteko proposamena egin diet. Idazten hasi dira. Ondoren, orriari buelta emateko esan diet eta berriro ere idatzi dezatela eurei buruz baina jakinda ez duela inork irakurriko, paperak hautsi egingo dituztela. Batek esan dit berak gauza bera idatziko lukeela. Besteak isilik geratu dira. Orriari buelta eman diote eta idazten hasi dira. Amaitu dutenean galdetu diet ea berdin idazten duten jakinda inork ez duela irakurriko. Gauza bera idatziko lukeela esan duen pertsonak erantzun dit, ez zuela espero baina ez duela gauza bera idatzi. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Lengoaiak dituen arauak gizarte eta kultur eredu konkretu batetik sortuak dira, eta horiek hausteak, gizarte eta kultur eredu hori haustea, edo behintzat zalantzan jartzea ekarriko du: “Gramatikaren eta pentsamenduaren figurak, generoak, moduak edo estilo legitimoak, eta oro har, «autoritatea sortzera» eta «erabilpen onaren» adibide izatera bideratutako diskurtso guztiak, lengoaiarekiko boterea ematen diote gauzatzen dituenari eta, horren bitartez, lengoaiaren erabiltzaile sinpleekiko eta euren kapitalarekiko boterea” (Bourdieu, 2001:32). Beraz, lengoaia eraiki edota honen gaineko arauak jartzen dituenak botere harreman bat sortzen du lengoaia horren erabiltzaile huts direnekiko, eta bide batez, bere mundua ikusteko modua inposatzen ari da. Bourdieu-k, elkartruke linguistikoak botere sinbolikoaren harremanak bezala identifikatzen zituen, esatarien eta euren taldeen arteko indar harremanak etengabe eguneratzen direlarik (Ibidem:11). Beraz, isiltasune(ta)tik (hitzik eza bezala ulertuta) komunikatzea, alde batetik, isiltasun hori(ek) praktikan jarri behar duten/dituen pertsona horien gaineko boterearen adierazgarri da, baina beste alde batetik, botere horretatik kanpo komunikatzeko modua errazago zabalduko digu. Hau da, lengoaia ez den beste modu batek, neurri handi batean, lengoaiaren sortzaileek inposatzen dituzten gizarte eta kultur arau horietatik kanpo egoteko aukera emango dit. Jakina, bi sorbazdun labana da: mendebaldeko gizartean esana izateak duen garrantzia dago batetik; baina, bestetik, komunikatzeko modu ezberdinak aurkitu eta erabili behar izateak, pertsona horien gaineko jazarpena – isilduak dira, beraz, ez dira existitzen edo ez zaie existitzeko eskubiderik errekonozitzen – sustatzen duen lengoaia horretatik kanpo komunikatzera – eta beraz, jazarpen hori lengoaiaren bitartez ez erreproduzitzera – eramango ditu. Isiltasunen bitartez komunikatzeak duen arrisku handietako bat hori da, isiltasunek indar izugarria duten arren, logos-aren gizartean eta kulturan bizi gara mendebaldean eta hortik kanpo dagoen guztia ez da existitzen, edo existituko ez balitz bezala da. Existitzea nahiko bagenu, hitzezko azalpen bat eman beharko genioke, baina hor harrapatuta aurkitu gaitezke, hitzezko azalpenak egiteko eraikitako lengoaiak erreproduzitu egiten duelako isiltasunera kondenatuak izan direnen jazarpena: “Eta jakina beldurra dudala, izan ere, isiltasuna lengoaian eta ekintzan transformatzea norbera ezagutzera emateko ekintza bat da, eta hori beti dago arriskuez betea” (Lorde, 1984). Bere burua, poeta beltz eta lesbiana bezala definitzen du Lorde-k eta bizitzan zehar horren gainean mantendutako isiltasunen kontra egindako borrokari buruz aritutako hitzaldi batean esan zituen hitzok. Baina, askotan, ez dago hitzik ezkutuan dagoen hori eta zentzugabetzat jo den hori azaltzeko. Nola azaldu, ustez zentzu, logika eta arrazoitik eraikitako Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten lengoaia batekin, hortik kanpo kontsideratua dena? Nik esango nuke, indarrean dagoen logos horretatik adierazi-ezina izan daitekeela, baina komunikatzeko moduak badaudela. Hori bai, mezua iristeko zailtasun gehiago daude entzuleak ere prestatuta eta irekita egon behar dutelako beste modu horiek jasotzeko. “Hutsaz jakiteko zeharkakoa den bide batetik bakarrik iritsi gaitezke, ikusgarria den errealitatean uzten dituen sintomen bitartez eta betiere jakintzarako mekanismoetan sartzen dituen tentsioak kontutan hartuz […] eta beti egiten dute: gerturatzen bagara, bete egiten ditugu eta ihes egiten dute berriro ere. Nola pentsatu? “ (Gatti, 2006:32). Hitzik gabe komunikatu behar izateak, baina, ateak ireki ditzake. Ateak, komunikatzeko beste era bati… Ateak sormenari… Ateak eraikita dagoen horretatik at aritzeari… Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Etnografoa da testuaren eraikuntzarako narratib are gehiago akademikoki baloratuko den zerbait denean ez dugu eraikuntza narratib inguruko planteamendurik egiten, zuzenean akademikoki onartua dagoen forma erabiltzen dugu, gure ikerketaren “zientifikotasuna” frogatzeko modu bat ge narratiba guztiak dira eraikuntza… a eta estetika aukeratzen duena. Gehienetan, eta are gehiago akademikoki baloratuko den zerbait denean ez dugu eraikuntza narratiboaren planteamendurik egiten, zuzenean akademikoki onartua dagoen forma erabiltzen dugu, hiago izango balitz bezala. Baina Narratiba guztiak dira… liburuan ematen dion men ere, bateratze osoa dagoen uneak dira beretzat, sujektua beretik at dago, dago eta une horretan horren parte sentitzen da (González Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Narratiba guztiak dira… baina guztiek ez dute errekonozimendu bera arlo guztietan. Esaterako, arlo akademikoan onartua izango denak ez du literatura deitzen diogun horretan balio bera izango eta alderantziz; garaian garaiko akademiaren oinarriak izango dira etnografiaren idazketa eta forma markatuko dutenak. Atzera begirakoa eginez, eraikuntza etnografikoaren lehen urteetan, eboluzionismoaren garaian, eraikuntza narratiboak landa lanetik at zeuden; euren hipotesiei buruz hitz egiten zuten eta ez zegoen oinarri enpirikorik, datu asko batzen zituzten etnografiak ziren baina metodologia zehatzik ez izateak sinesgarritasuna galarazten zien, horren adibide da, James George Frazer-en The Golden Bough (1890). Aldaketa bat egon zen difusionista ingelesen eta iparramerikako partikularisten aldetik eta landa lana euren ikerketen erdigune bihurtzen hasi ziren, Franz Boas esaterako. Informatzaileekin egingo dute lan eta horiek izango dira behar dituzten datuak emango dizkietenak. XX. mendearen bigarren hamarkadan, beste aldaketa bat egon zen, Bronislaw Malinowski-k (1884-1942) garrantzia handia eman zion behaketa partehartzaileari, eta maila handi batean informatzaileak alde batera utzi zituen eta antropologoak denbora luzea emango zuen ikertu nahi zuen komunitatearekin; Malinowski-k Trobiand Irletan egin zuen ikerketa, besteak beste, Los argonautas del Pacífico occidental (1922) idatziz. Funtzionalisten etnografia oso sinkronikoa da, ez dago diakroniarik, eta “errealismo etnografikotzat” jotzen dena da nagusi. Orainaldi etnografikoan daude idatzita lanak, zehaztasun handiko monografiak dira eta antropologiaren eredu klasikoetako bat osatzen dute. George E. Marcus eta Dick Chusman-en arabera, etnografia errealistaren sorrera bi gertakari historikoei lotuta dago: antropologia diziplina akademiko bezala sortu zenekoa eta landa lana etnografia egiteko beharrezko eskakizuntzat jo zenekoa (Marcus eta Cushman, 1982:29). Diziplina akademikoan sartzerakoan eredu batzuk gailentzen dira, baina eredu horietatik ateratzeak ez du esan nahi akademikoki baliagarria ez den zerbait egiten ari garenik; batez ere “objektibotasun zientifikoa” justifikatzeko aukeratutako eredua, milaka ereduren artean aukeratutako proposamen bat denean. Judith Okely-k esaten duenari jarraiki, beharrezkoa litzateke etnografia objektibotasun zientifiko baten nozio faltsura sakrifikatu baino, esperientzia personal bat bezala ikusteko errekonozimendu handiagoa egotea (1975:171). Landa lana esperientzia pertsonala da, eta hori horrela ikusten ez duen gutxi dago gaur egun, baina irudika dezagun baita ere esperientzia pertsonal bezala idazketa etnografikoa: “Azalera neutralak ez dira existitzen, ez eta diskurtso neutralak, gai neutralak edota forma neutralak ere” (Sontag, 1997:22), beraz, ustezko “objektibotasun” horren bila aritzea hutsala litzateke, eta idazketa akademikoaren “objektibotasun hutsal” hori bestelako testuak eraikiz utzi daiteke agerian, besteak beste. Mari Luz Estebanek, Donna Haraway (1995) aipatuz dio “analisi oro dago nonbaitetik egina, Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten 47 Testu etnografikoaz ari naizenean, “testu” hitza zentzu zabalean erabiltzen dut, ez idatzizkoa bakarrik. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten literarioaren arteko mugak zalantzan jartzen ziren bietan ere. Antropologia dialogistikoa bezala ezagutzen da hau, antropologoaren eta informatzaileen arteko elkarrizketa azaltzeko arte literarioa izango litzatekeelarik. Ondoren, XX. mendearen azken urteetan antropologia esperimentalak beste adierazpen batzuk izan ditu, horietako bat etnografia erreflexiboa izanik. Antropologoak paper garrantzitsua hartzen du ikerketan, etnografia dialogistikoan baino agerikoagoa, eta hain zuzen, etnografia honen ezaugarri nagusiak idazketa literarioa eta antropologoaren protagonismoa dira. Ibilbide historikoa lagin bezala hartuta, etnografiaren idazketaren eta artearen arteko elkartrukeez hitz egin nahiko nuke orain. Izan ere, antropologiak artearekin izan duen enkontrutik lortu du islatu eta kontatu asmo zituen gauzen ordena era eraginkorragoan zalantzan jartzea: “Norberarena desnaturalizatu eta erlatibizatzen duen bestearekiko enkontruaren bitartez lortzen da indarrean dagoen ordena dislokatu eta ezegonkortzea […] Ohiko ukatze horrek ekarri zuen surrealisten eta antropologoen artean testu-narratibaren inguruko praktika esperimentalak sortzea, formatu eta muga tradizionalak haustera bideratuak zeudenak, eguneroko lengoaia dislokatzeko helburuarekin” (Orrego eta Serje, 2012:16-17). Joseba Zulaika antropologoak dio surrealismoari ez zaiola interpretazio sistematiko eta gozatua interesatzen, “baizik objektuen, istorioen eta transgresio parodikoen muntaia probokatzailea” (2000:232-233). Autore hauek esaten dutena doktorego tesi honen ikerketa gaian aplikatuz, esango nuke, idazketa akademiko-zientifikoetatik urrunago dauden testuak direla isildutako gertaera, egoera, pertsona, etabarren aurrean gehien erreakzionatu dutenak. Kasu honetan, erotzat jotako emakumeei buruz aritzeko, planteamendu ezin aproposagoa litzateke etnografiaren eraikuntza narratibo eta estetikoa “eredu akademikotik kanpo egotea”. Paul Stoller-ek, Michel Foucault aipatuz esaten duen bezala, “Foucault-ek (1966) frogatu zuen moduan, diskurtso guztiak onargarritasun estandarrek moldeatzen dituzte” (1984:100-101). Diskurtso bakoitzak lengoaia bat proposatzen du eta lengoaia horrek diskurtso hori indartuko du; era berean, lengoaia diskurtsoa baino malguagoa da eta, beraz, lengoaia aldatzeak diskurtsoan eragina izan dezake: “Bere burua idazle zientifikotzat bakarrik joz gero, etnografoak, bere diskurtsoaren ekintzaren bitartez, ezarrita dagoen oro aldatzeko aukera ukatzen dio bere buruari” (Pratt, 1991:62). Sormena ikerketa antropologikoen parte ere badela agerian uztea garrantzitsua da: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten 115 “80ko hamarkadan, antropologia zientziatik urrundu zuen berrikusketa beharrezkoa izan zen ez bakarrik bere norabide propioagatik baizik eta baita ´besteak izendatuak zirenen exijentzia esplizituengatik, nahastu egin zuen baita ere, literaturarekiko (eta artearekiko) zuen gerturatzea, natura eta sormenaren helmena” (González Abrisketa, 2011:50). Gauzak honela, testua, ustez amaierakoa iruditzen zaigun lana, etnografiaren parte bezala ek, Claude Lévi-Strauss (1908-2009) antropologoaren lanari buruz esaten z du nahi irakurleak bere testuaren bitartez ikustea, baizik eta bere testuan bertan begiratzea” (Geertz, 1989:39). Testua ez da gardena, ez da errealitatea ikusteko ematen zaigun tresna neutro eta eraginik gabea; kontrakoa, testuak “beste mundu” horiekiko ate bat irekiko digu eta begiratzeko modu bat proposatuko digu: “Etnografiak, hiper-idazketa izan behar du, testu praktika: genero eta diziplina arteko etengabeko hartu-emana” (Clifford, 1991:60). Era berean, kontuan hartu behar dugu, irakurleak, etnografian islatzen den “beste mundu” hori ez dela antropologoak islatu duen intentzio berarekin jasoko (norberaren bizipen eta esperientziaren eragina tarteko), baina, Paul Rabinow-ek esaten duena jarraituz: erretorikaren kontzientzia, testu antropologikoen ekoizpenaren dialektikan, informazio hobea eman diezaguke besteari buruz. Imaginazio eta aberastasun handiagoko txostena” (Rabinow, ek, adibidez, L´Afrique fantôme (1934) eguneroko moduan idatzita dagoen etnografian bere ametsak kontatzen ditu: “subjektibotasuna gorenera eramanda bakarrik lortzen da objektibotasuna ukitzea” (Leiris, 2007:341). Subjektibotasun eta objek dikotomia haustea besterik ez du lortzen Leirisek azaltzen duen asmo horrekin, eta bi kontzeptu hitz egiteak merezi ote duen zalantzan jartzera eramaten gaitu. ek, Marjorie Shostak (1945-1996) antropologoaren lana aipatzen du: etnografia, eta zera dio: “Shostak-ek, jakina, bere transkripzioaren inguruan gogoeta sakona egin du, batek ezin badu ere argi eta garbi jakin non dagoen lekukotasuna eta non idazlearen dibagazioak, erraz ulertzen den istorio baten eraikuntzaren” (Clifford, 1991:163) aurrean gaude. Hauxe, Shostak-en etnografiaren zati bat (1981:25): “80ko hamarkadan, antropologia zientziatik urrundu zuen berrikusketa beharrezkoa besteak´ bezala zia esplizituengatik, nahastu egin zuen baita ere, literaturarekiko (eta artearekiko) zuen gerturatzea, natura eta sormenaren helmena” Gauzak honela, testua, ustez amaierakoa iruditzen zaigun lana, etnografiaren parte bezala ikus ren lanari buruz esaten z du nahi irakurleak bere testuaren bitartez ikustea, baizik eta bere testuan bertan tea ikusteko ematen zaigun ; kontrakoa, testuak “beste mundu” horiekiko ate bat irekiko idazketa izan behar du, emana” (Clifford, 1991:60). Era berean, kontuan hartu behar dugu, irakurleak, etnografian islatzen den “beste mundu” hori ez dela antropologoak islatu duen intentzio berarekin jasoko (norberaren bizipen eta a jarraituz: “Estiloaren eta erretorikaren kontzientzia, testu antropologikoen ekoizpenaren dialektikan, informazio hobea eman diezaguke besteari buruz. Imaginazio eta aberastasun handiagoko txostena” (Rabinow, (1934) eguneroko moduan idatzita dagoen etnografian bere ametsak kontatzen ditu: “subjektibotasuna gorenera eramanda bakarrik lortzen da objektibotasuna ukitzea” (Leiris, 2007:341). Subjektibotasun eta objektibotasun dikotomia haustea besterik ez du lortzen Leirisek azaltzen duen asmo horrekin, eta bi kontzeptu du: Nisa, the life and ek, jakina, bere transkripzioaren inguruan gogoeta sakona egin du, batek ezin badu ere argi eta garbi jakin non dagoen zen den istorio baten eraikuntzaren” en etnografiaren zati bat (1981:25): Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Esandakoa behin eta berriz zalantzan jarriz, Shostak-ek bere presentzia eta eragina oso agerian uzten ditu etnografiaren zati txiki honetan. Shostak-ek bere egoeraren berri ematen du, antropologoa hor dago eta ikusi dezakegu; ez ditu “emaitzak” edo erantzunak bakarrik ematen, horietara iristeko egiten dituen galderak ere etnografian bertan ageri dira, bere gogoetaren ibilbidea(k) jarraitzen d(it)ugu. Etnografiaren narratiban eta estetikan ustez garbi, garden eta objektibotzat jotzen den bidea ez hartzeak, ohiko emaitza akademikoek eskatzen duten orokortasunetik urrundu egiten gaituela pentsatzen dugu. Baina, “esperientzia partikularraren eta ebaluaketa hotz eta objektiboaren arteko kontraesana, biografikoa eta zientifikoaren artekoa, etnografoak bere burua autore gisa ikusten badu bakarrik gainditu daiteke. Ez da gauzen errealitatea kontatzen duen lekuko neutroa, baizik eta, bere esperientziatik, errealitate horien interpretazio bat eraikitzen duen norbait” (Díaz Viana, 1991:15). Ikerketa lan honetarako aukeratu ditudan istorioek nirekin dute zerikusia, nik aukeratu ditut, horrek ez du esan nahi beste batek ez lituzkeenik istorio berberak aukeratuko, baina ez du esan nahi ezta ere horiek berak aukeratuko lituzkeenik. Nik istorio bat kontatzeko hainbat pasarteri eman diet garrantzia, horrek ez du esan nahi beste batek ez liekeenik garrantzia bera emango, baina ez du esan nahi ezta ere garrantzirik emango liekeenik. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Etnografiaren idazketan Stephen A. Tyler-ek (1991) logotipo eta logografia berriak asmatzea proposatzen du, “gramatikak etengabe jartzen dizkigun arteak ekidin ahal izateko” (1991:193) irtenbide bat izan daitekeela esanez. Horrek testu etnografikoen narratiba eta estetika akademikotik urruntzea ekarriko luke. Itzulpen antropologikoa ez da esaldien borrokaz ari den arazo bat bakarrik, ezta ikasgai bat ere, baizik eta “beste bizitza mota bat bizitzen ikastea eta beste lengoaia mota bat hitz egitea”48 (Asad, 1991:216). Ikerketa lan honen gaian berkokatuz, eromena, isiltasuna(k) eta azpimemoria lantzeak, etnografiaren narratiba eta estetikan beste bide batzuk jorratzeko aukera ezin hobea ematen du. Nola hitz egin, hitz egiten ez den horri buruz? Aipatu dut lehenago ere, normalean narratiba alternatiboak izan direla isilduari, baztertuari… lekua eman diotenak. Eta zentzu honetan, zinean muntaia alternatiboek ikusezina agerian uzteko erakutsi duten indarrarekin alderatu nahiko nuke datozen orrietan planteatuko dudana. Antropologian, ikus-entzunezko testua idatzia baino berriagoa izaki, eta askotan “zientifikotasunetik” at jo izan denez, beste bide batzuk jorratzeko askatasun handiago izan duela esan daiteke. Ikus-entzunezkoen muntaia eta idazketaren narratiba alderatu daitezkeen bi elementu dira eta muntaiari buruz idatzi da, “teoria sozialari muntaiak eman dion ekarpen nagusietako bat analisiak eta antianalisiak sortzeko gaitasuna da ikusezinari espazioa mantentzen diolarik […] Muntaiaren elementuen justaposizioan ikusi dezakegu irekitzen den hutsunea edo zartadura, zeinetatik ikusezina azaleratzen den” (Willerslev & Suhr, 2013:2). Ikusezina azaleratzea da doktorego tesi honen asmoa eta zartadura horiek, hutsune horiek agerian uztea: “Hutsuneak eta pasarteak erregistratuak geratzen badira muntaian, honek erraztu egin dezake irakurketa-idazketa ireki bat, zeinek ez duen jakintza guztiak aldarrikatzen ez eta ez du Bestea heltzen saiatzen” (Salamon, 2013:147). Blokeatuta sentitu gaitezke maiz testu etnografikoa sortzen ari garenean, are gehiago, kasu honetan bezala hutsuneaz eta isiltasunaz/isiltasunez hitz egitea denean lanaren helburua eta 48 Kurtsiba berea da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten asmoa. Zer egin, pentsatzen dugu momentu horietan, eskuartean dudan edo proposatzen zaidan lengoaiak, idazkerak, narratibak eta aurkezpenak ez didanean nahi dudana nahi dudan moduan azaltzen uzten? Ba ote dago hitzik hori azaltzeko? Egon beharko litzateke? Lengoaia bat eraikitzeak azaldu nahi den hori aldatuko luke? Martin antropologoak bere etnografia batean horrela kontatzen du esaten ari naizen horrekin alderatu genezakeen sentsazioa: “Frustratuta sentitzen nintzen lengoaiak blokeatu egiten ninduelako eta nik idatzi nahi nuena babesten zuelako” (2008:128). Martin-ek dioen bezala, badirudi momentu batzuetan lengoaia bera dela esan nahi duzun horretatik urrundu egiten zaituena, ezarritako ordena errespetatzera eta, neurri handi batean aldarrikatzera, eramaten zaituena. Baina, lengoaiarekin “jolastuz” beste bide batzuk hausnartu eta esperimentatu daitezke, eta bide batez ezarritakoa zalantzan jarri. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Etnografia eta subertsioa idazketa antropologiko feministatik Era asko daude gizarteak emakumeei gordeta dien rola subertitzeko, horietako bat hitza hartzea da, izan ahozkoa edota izan idatzizkoa. Hitza hartzerakoan, hitza erabiltzerakoan, emakumeak mendebaldeko gizarteak urteetan gorde dien rola hausten ari dira. Erlijio kristau-katolikoaren eraginak rol hau indartu du emakumeen papera isilik egotearekin lotuz, gizonezkoengandik bereizteko ezaugarri bezala kontsideratu du. Ortodoxia katolikoaren zurruntasunaren barruan, “maskulinotasun printzipioari, zeinari buruz konnotazio positiboak dituela esaten da, boterea dagokio eta bere ezaugarri nagusia hitza da; eta printzipio femeninoari, zeinari buruz konnotazio negatiboak dituela esaten da, mendean egotea eta isiltasuna. Emakumearen isiltasuna gizarte patriarkal kristauan, bere ahots eta bozka eza izango da, eta beraz, gizarte ordezkaritza eza” (Marco, 2001:59). Feminitatea, emozioei eta naturari lotuta, mutua izango da, ez dauka hitzik. Eta maskulinitatea da, arrazoiari, ekintzari eta beraz, hitzari lotuta, dena esateaz eta definitzeaz arduratuko dena. Femeninotasunaren faktikotasun mutua da kontrakotzat jotzen den horren aldetik, maskulinitatearen aldetik, iritsiko zaion esanahiaren zain egongo dena (Sáenz Herrero, 49 “Gu – zuk eta nik, berak (femeninoa) eta berak (maskulinoa), guk eta haiek – ez gatoz bat hitzen edukian, esaldien eraikuntza eta ekintzan baina batez ere, sentitzen dut, hizketaren aukeraketa eta nahasketan, balioetan, tonuetan, erritmoan, mozketetan eta geldialdietan”. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten 2011:102). Besteak beste, isiltasunera, hitza ez hartzera edota erabiltzera, izan dira kondenatuak emakumeak: “Garrantzitsua da aipatzea emakume batek idazteko ohitura zuenean laudorioen arrazoi izan zitekeela […] Edota, trastorno psikiatrikoren baten frogatzat ere izan zitekeen50. Maitaleren bati bidalitako poesia sutsua, papera erabiliz egindako protesta errepikakorrak edota beharrezkotzat jotzen ez ziren fantasia eta ilusioez betetako idatzi zatiren bat, emakume bat – dagoeneko ahultzat jotzen zen – bere normaltasun parametroetatik kanpo zegoela ziurtatzeko beste froga bat izan zitezkeen” (Gutiérrez eta Lamas in Alanis, Gutiérrez Miranda eta Tapia, 2013:1379). Kontutan hartuta idazketa akademiko-zientifikoa objektibotasunaren eta arrazionaltasunaren ikur dela, maskulinotasun hegemonikoaren eredua transmititzera joko du. Beraz, idazketa mota hori subertitzea tresna feminista bat izan daiteke. Da. Gainera, bi eratako subertsioa da: isildua izan den edo den zerbaiti buruz hitz eginez edo idatziz, alde batetik; eta planteatzen den egitura hautsiz, bestetik. Rabinow-ek, Marilyn Strathern antropologoari buruz esaten du, feminismoa eta honek dituen birtualtasunak antropologia den zientzia aurreratuari aplikatu nahi dizkiola, eta Strathern-entzat horretarako erretorika dialogiko berri bat behar da, elkarrizketa oinarrizko ekintzatzat hartuko duena (Rabinow, 1991:348). Zentzu honetan, Zulaikak zera proposatzen du: “Segurtasunik gabeko idazkera parodikoak zulatzen ditu binarismo esenzializatuak erreproduzitzen dituen diskurtsoa” (Zulaika, 2000:242). Trinh Minh-ha etnografo, feminista eta artista esperimentalarentzat idazketaren bitartez kontrakotzat jotzen diren binarismo horiek euren arteko diferentziak galdu eta elkar-trukagarri bihurtu daitezke (1989:48). Eta, jakina, esentzializatu binarismo horien artean daude: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Hélène Cixous-entzat idazkeran dago preseski aldaketarako aukera, pentsamendu subertsiboaren jauzi-ohol izan daitekeen espazioa, gizarte eta kultur egituren aldaketarako mugimenduaren aintzindaria (1976:379). Beraz, “beste lengoaia” bat erabiltzearekin soilik, diskurtsoa subertitzeko aukera izango dugu. Hitza hartzea dagoeneko bada transgresioa; batik bat baztertuak edo ukatuak izan direnentzat, erotzat jotakoentzat, emakumeentzat eta, are gehiago, erotzat jotako emakumeentzat. Antropologoak, lengoaia, ekintza bezala hartu behar du eta ez komunikatzeko bide bezala bakarrik. Ezarritako diskurtsoaren eraikuntzan ere jarri beharko du atentzioa eta diskurtso hori aldatu, irauli edo behintzat aztoratu nahi badu, diskurtso hori sortuta dagoen eran ere eragina izan beharko du. Zentzu honetan, Y no fueron marujas51 (2011) liburuan, Lourdes Bassols-ek, autoreetako batek, bere burua justifikatu egiten du erabiltzen duen lengoaia dela eta (ez baitu ez objektibo ez unibertsaltzat jotzen): “Landuko dudan materiala pentsamenduak eta sentimenduak dira eta horretatik ezin da, argi dago, unibertsaltasun nahiak dituen analisi objektibo bat atera, baizik bakarrik, eta lortzea nahikoa litzateke, esperientzia txiki batzuen azalpena, gris koloreko ñabardura asko dituen paletak pintatutakoak, lainoak itxiak eta elkartzen diren horietakoak dituen egun horietan bezala, euria hasi baino lehen, erliebeari eta ingeradari argi horren efektuaren magiari ihes egitea zaila den potentzia ematen diete” (2011:18). Zentzu honetan, Donna Haraway-ren hitzak ekar daitezke. Ikerketa feministaz ari denean: “Jendearen bizitzen gaineko pretentsioez ari naiz, gorputz batetik dugun bisioaz, beti ere gorputz konplexu, kontraesankor, egituratzaile eta egituratu batetik, goitik, inondik, sinpletasunetik datorren bisio baten kontra” (1995:335). Honekin guztiarekin ez dut esan nahi emakumeek idazteko era konkretu bat dutenik, ezta idazteko era hori gizonezkoek duten idazkeratik ezberdina denik, baizik eta bizitzea tokatu zaien testuinguruak, gizarteak eta kulturak, norberaren esperientziak… erabat baldintzatzen dutela batak eta besteek duten hitz egiteko, idazteko eta isiltzeko era52. Gainera, zehaztu nahiko nuke 51Gizarteak markatutako rola betetzen ez zuten edota duten emakumezkoek idatzitako istorioak batzen dituen lana. 52 Idazketaren inguruan aipatu ditudan autore gehienak diferentziaren feministak dira, hori dela eta, azpimarratu nahiko nuke gizonen artean eta emakumeen artean ere ezberdintasunak egon daitezkeela Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten subertsioko aukera ez dela bakarra, hau da, ordena iraultzeko aukera duen idazketak ez dituela ezaugarri itxi batzuk jarraitu behar, irekita egotea da bere ezaugarri eta balio erantsi handienetako bat. Bide berriak eraikitzea. Hitz berriak. Aukera berriak. Edo zaharrak. Baina berriak. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Lengoaia, arrazoia eta isiltasuna(k), emozioak Idazketa subertsiboaren bilaketa bidean, zer nolako ezaugarriak izan edo helarazi nahi dituen zehaztea da lehenengo gauza. Horretarako, idazketa horren oinarrian dagoen ideia batean sakonduko dut lehendabizi. Nire abiapuntua hauxe da: Hitzezko lengoaia, Arrazoiaren zutoihal, jabe eta transmisore kontsideratzen da, beraz, norbaitek “arrazoia galtzen badu” – eta hori da erotzat jotzen diren pertsonez esaten dena – “hitza galduko” du baita ere. Amanda Baggs, 1980. urtean Kalifornian jaio zen aktibista bat da. “Funtzionaltasun baxuko autismoa”54 diagnostikatu zioten Baggs-i eta ordutik bere bizitzaren erdia instituzio ezberdinetan itxita eman du, minusbaliotasun-industria deitzen dion horretan. 2007. urtean Baggs-ek In My Language55 izeneko bideo bat jarri zuen sarean. Bideoak bi zati dituela dio Baggs-ek berak, “lehenengoa nire berezko lengoaian dago” (2007). Zati horretan Baggs ageri da inguruan duenarekin interakzioan: atearekin, urarekin, eta gelan dauden beste hainbat elementurekin. Bideoaren bigarren zatian bere “hitzak” entzun ditzakegu, berak ordenagailuan idazten duena makina batek irakurtzen du “nire lengoaia ez da jendeak interpretatuko dituen hitzak edota sinbolo bisualak diseinatzea. Nire inguruaren alderdi guztiekin elkarrizketa etengabea da. Nire inguruaren parte guztiekiko fisikoki erreakzionatzea” (Ibidem, 2007). Baggs-ek aldarrikatzen du berea “beste lengoaia” bat dela baina horrek ez duela esan nahi baliagarraia ez denik: “Naturalki pentsatzeko eta gauzei erantzuteko dudan modua kontzeptu estandarrekiko edo bistaratzearekiko hain ezberdin ikusi eta sentitzen da, ze hainbat pertsonek ez dute pentsamendua denik ere uste, baina pentsatzeko modu bat da bere horretan. Ni bezalako pertsonen pentsatzeko modua zuen lengoaia ikasten dugunean bakarrik hartzen da serioski, ez du axola nola pentsatu edo elkar 54 Larriagotzat jotzen diren sintomak dituztenak dira funtzionaltasun baxukoak bezala izendatzen direnak: ezin dute hitz egin, esaterako. 55 <https://www.youtube.com/watch?v=JnylM1hI2jc> Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten eragin dugun aurretik. Entzun dezakezuenez nire inguruan dagoenarekin abestu dezaket. Zuen lengoaian, makinan zerbait idazten dudanean bakarrik uste duzue komunikatzen ari naizela” (Ibidem, 2007). “Bideo horrek erreakzio nahasia eragin zuen Amerikako Estatu Batuetako ´minusbaliotasunaren´ industrian. Mediku talde batek esango du Amanda Baggs-ek ezin izan duela bideoa egin, inoiz autista batek ezingo lukeela Amanda Baggs esaten ari dena esan” (Preciado, 2013). Bide honetatik, Martin-ek Experiencia interior y trabajo de campo etnográfico (2008) artikuluan, “buruko gaixotasun” baten diagnostikoa egin ondoren bere esperientziaz propioaz hitz egiten du eta zuzenean hizkuntza eta arrazionaltasunaren arteko lotura egiten du, eta hainbat unetan horrek idazketa blokeatzera eraman duela dio (2088:121). Honek guztiak beste ondorio bat dakar, eta zera da, erotzat jotzen direnek esaten duten guztia bere “gaixotasunaren” ondorio bezala ikusia izango dela eta, beraz, ez dela kontutan hartua izango: “Berdin dago bere etxeaz esaten duena berretsi eta sinisten du gaixotasuna dela esaten diogu eta ezetz erantzuten du esaten ari dena egia dela”56. Azpimarratu behar da gainera, lengoaia erabiltzeko modu bat gailenduko dela eta modu hori erabiltzea izango da “arrazoidunak” garela demostratzeko bidea. Baina zer gertatzen da gizartearen erdia isiltasune(ta)ra kondenatua bada ez delako gizaki arrazoidun bezala kontsideratua izaten? Aristoteles-ek berak, Poetika-n, esaten zuen “isiltasuna emakumearen loria da” eta, beraz, Antzinaroan zabaldutako zerbait da, eta ondoren liturgiasistema kristauak finkatu egin zuen, hitza, eta beraz boterea, gizonezkoari emanez, eta emakumezkoari57 isiltasuna egokituz (Marco, 2001:58-59). Baina, ez da bakoitzari ezaugarri edo elementu bat ezarriko zaiola bakarrik, elementu horietako bakoitzari balio bat emango zaio eta balio positiboa hitz(ar)entzat izango da eta negatiboa berriz, isiltasun(ar)entzat eta honekin batera ulertzen den menpekotasunarentzat. Beraz, alde positiboan gizonezkoa izango dugu 56 1948ko azaroaren 10ean ingresatutako emakume baten egunerokoan mojek idatzitako oharra. 57 Kurtsiban jarri ditut biak ere singularrean erabili ditudalako, kristautasunaren ideología jarraituz. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten hitzarekin eta alde negatiboan, berriz, emakumea isiltasunarekin58. Mendebaldeko gizartean eta kulturan hitz egiteak eta logos-ak duten garrantzia kontutan hartuta, emakumezkook jokoz kanpo geratzen gara horretan. Boudieu eta Le Breton-en hitzetan ikusi dezakegu hitzezko lengoaiak duen garrantzia: “Lengoaiak naturalki komunitate oso bat sortzen du zeinetan […] euren kontserbazioan parte hartzen duten espontaneoki” (Bourdieu, 2001:17). “Isiltasunaren etendurak bakarrik ematen dizkio sujetuari bere bizitzeko gogoak neutralizatzen dituzten indarren kontra, jakinaren gainean, egiteko tresnak” (Le Breton, 2001:87). 58 Bakoitzari egokitutako rolaren eta horren ondorioei buruz gehiago azalduko dut Frankismo garaiko isiltasune(t)an arakatuz: eroetxeetan sartutako emakumeen istorioak atalean. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Tim Ingold-ek honela deskribatzen du etnografiaren helburua: “Gu ez garen beste pertsona batzuen bizitzak deskribatzea da, behaketa xehe eta lehen eskuko esperientzia luzearekin findutako zehaztasun eta sentsibilitatearekin egindakoa” (Ingold, 2008:69). Ingold-en ideia hau jarraituz ondorioztatu dezakegu etnografiaren indargune handienetako bat deskribapena dela; baina deskribapena egiteko erabiltzen dugun lengoaiak urrundu egin gaitzake etnografiaren protagonista diren “beste mundu” horietatik. Hori dela eta, deskribapena eraikitzerakoan kontutan hartu daitezkeen elementu guztiak birplanteatzera edo behintzat agerian uztea da jarraian egin asmo dudan proposamen teoriko-metodologikoaren asmoa eta helburua. Richard Wagner (1813-1883) konpositorearen “arte-lan totala” (Gesamtkunstwerk, alemanieraz) kontzeptuan oinarrituko naiz eta, hain zuzen ere, kontzeptu horretatik eratorri dut “obraetnografiko totala”. Wagner-ek “arte-lan totala” adierazpena erabiltzen zuen musika, antzerkia eta arte bisualak barneratzen zituzten obrei buruz hitz egiteko. Wagner-entzat opera bat konposatzerakoan garrantzia bera eman behar zitzaien obrak izan zitzakeen alderdi guztiei: musikari, ahotsari, argiztapenari, soinu efektuei edota eserlekuen kokapenari esaterako. Konpositoreak pentsatzen zuen elementu horien guztien bitartez ikuslea (agian beste hitzen bat erabili beharko genuke, Wagner-ek berak zentzumen guztiak kontuan hartzen zituelako) obran gehiago edo gutxiago sartzea lortzen zuela. 59 “Idazteko liburu erraza izatea espero nuen. Emakume baten bizitzaren historia eramango zuena zergatik ekarriko zituen horrek idazteko arazoak? Liburu motza izatea espero nuen baita ere. Emakume baten bizitza istorioa – zergatik eskatuko du horrek liburu luze bat?” Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Antropologoek egiten ditugun ikerketak elementu anitzez daude osatuta eta lan honetan horiek guztiak kontutan hartzea izan da asmo eta gidetako bat: “Irakurleei gauza etnografikoen zaporea emango dien literatura etnografikoa sortzea” (Stoller, 1984:11) Uste dut, era horretan, hartzailea gure etnografiara gehiago gerturatu daitekeela eta antropologoak bere perspektiba propiotik ikusi duen hori dastatzeko aukera gehiago ematen dizkiogula. Isiltasuna(k) eta eromena barru barrutik sentitzeko aukera eman nahi zaio etnografia honetan irakurleari eta horretarako testuaren eraikuntzan erabiltzen dugun eredu narratiboa eta eraikuntza estetikoa kontuan hartzen dira. Esan beharra daukat, ikerketa objektuek eurek (eromenak, isiltasunak/isiltasunek, azpimemoriak) eragin handia izan dutela proposamen honen bidean. Eurei buruz idazteko zailtasunak eta idazten nuenak eurengandik urruntzen ninduela sentitzea erabakigarriak izan dira “beste” alternatiba bat hartzera eraman nauen bidean sartzeko. Eraikuntza “berri” hau egiteko elementu guztiak kontuan hartu eta kohesionatu nahi izan didut. Eta horretarako etnografiatutakoak izan ditut gidari: etnografiatutakoek erabiltzen dituzten komunikatzeko moduek, esaterako, pista asko eman dizkidate eraikuntza narratiboa eta estetikoa egiterakoan. Honenbestez, isiltasunaz/isiltasunez aritzean hitzak ez diren beste elementu batzuk aurkitzea ezinbestekoa izan zait, eta eromenaz aritzerakoan psikiatrikoan topatu ditudan komunikatzeko modu ezberdinak aplikatu ditut. Prosamen honekin ikerketa lan batean dauden hiru puntu asko gerturatzea lortu dudala esango nuke: etnografiatua, antropologoa eta hartzailea. González Abrisketak aipatzen duen bezala, “metodo antropologikoa, ´hor egotea´ oso sortzailea da berez, posizio ezin hobean kokatzen gaitu, gauzak gertatzen diren tokian. Murgiltzeko premisa hutsak ulermenera iristeko beharrezkoa den izaera enpatikoa garatzera behartzen gaitu, ezkutuan mantentzen diren harreman horiek lokalizatzeko” (2011:53). Nire iritziz, beharrezkoa da intentsitate eta enpatia hori antropologoak idazten duen testuan ere agerian egotea. Laurel Richardson-ek ikerketa soziologikoetan asko esperimentatu du idazketa eta errepresentazio modu ezberdinekin. Ezkondu gabeko ama bati, “Louisa Mary-ri” egindako 36 orrialdeko elkarrizketa bat, 3 orrialdeko poema bihurtu zuen. Bere hitzetan, nahasketa egin zuen ustez zientifikoak diren elementuen – elkarrizketatuaren hitzak, dikzioa eta tonua – eta ustez elementu poetikoak – metrika, erritmoa, etenak, imajinagintza – direnen artean. Zera dio Richardson-ek: “Emaitza bezala, eta eztabaidatu daiteke, poesia, bizitako esperientzetatik gertuago dago eta aukera gehiago ditu irakurleengan eta entzuleengan eragina izateko. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Poesia bisuala eta ahozkoa da, esan daiteke eta irakur daiteke. Errepresentazio poetikoa, prosa konbentzionala ez bezala, irekita dago irakurketa anitz eta irekietara; irakurleak lan interpretatibo egiazkoak egitera bultzatzen ditu. Soziopoetikak, irakurle ez profesionalak teoria sozialera gerturatzen ditu, eta soziologoak euren praktiken balio-osagarriekin alderatze kritiko bat egitera” (Richardson, 1991:177). Richardson-ek dio, “isolamendua, alienazioa eta askatasuna, kitzikapena esperimentatu ditut. Esaten ari direna erregistratu nahi dut; beraiengan egin nahi dut landa lana. Eurak zientzia bihurtu” (1992:136). Hauxe Richardson-ek elkarrizketa batetik egindako poemen adibide bat: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Ikerketa lan hau egiterakoan, askotan sentitu dut erabili “beharreko” narratibak eta estetikak mugak jartzen zizkidala. Hasiera edo bukaera, kontua da, isiltasun batetik abiatzeak eta beste hainbat isiltasunekin topo egiteak, isiltasun(ar)en eta gero eromenaren “mundu” horiek komunikatu ahal izateko beste aukera batzuen espektro zabal baten aurrean aurkitu dudala neure burua. Datozen lerroetan “beste komunikatzeko modu” horri tokia eman behar niola erabaki nuen unea deskribatuko dut60: 2013-11-05, asteartea […] Jangelara iritsi gara. Bigarren txandakoak ari ziren gosaltzen. Bertan beste erizain laguntzaile batekin aritu naiz hizketan. Isiltasuna dagoela esan diot, eta berak esan dit lehen txandan emakume batek zalaparta gehiago sortu duela. Jende gehiago pilatzen hasi da jangelan. Konturatu naiz bertan dagoela patiora ateratzeko atea eta denak zain daudela zigarroa erretzera atera nahi dutelako. Erizain laguntzaileari eskatu diote atea irekitzeko eta honek erantzun die denek gosaltzen amaitu arte ezin duela ireki. Erizain laguntzaileak esan dit orduan gehienek erre egiten dutela eta tabako pakete bat ematen dietela gehienez egunean. Bat-batean, ilaran dagoen batek esan dit: ¿tú conoces nuestro lenguaje? Eta nik erantzun diot: creo que no. Aurretik ezagutu dudan 29 gizonezkoari begira jarri zaio eta asmatutako hizkuntza batean hasi zaio hizketan. Mutil gazteak elkarrizketa jarraituko balu bezala erantzun dio.Hiru bat minutu iraun ditu elkarrizketak. Inork ez ditu moztu. Deskribatu berri dudan une hartan, ni sentitu nintzen baztertuta, ezagutzen ez nuen eta ezagutzerik ez nuen lengoaia batetik at. Ezagutzen duzu gure lengoaia? - Uste dut ezetz. 60 Behaketa parte-hartzailea egiten nuen lehen eguna zen eta egunerokoan idatzi nuenaren zati bat da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Jakina ez nuela euren lengoaia ezagutzen. Edozein momentutan aldatu zitekeen, malgua zen, eta une ezberdinetara egokitu zitekeen, ulertzea nahi ez zutenentzako ulertezina izan zedin. Landa lana egiten dugunean, protagonista direnek era batera erabiltzen badute lengoaia, gero lengoaia hori gure etnografiaren narratibatik kanpo uzteak, ikerketa landatik eta etnografiatuetatik urruntzea dakar: “Nire kezka, ikertutako objektutik hau aurkezteko modura pasa zen, izan ere, hor da gizarte teoria eta kultur-praktika gurutzatzen diren tokia, eta hor sortzen da objektua “libratzeko” aukera ñimiñoa, lotuta daukaten kontzeptuak gainditu eta bizitzan bertan eragina izateko aukera ematen da” (Taussig, 1995:19). Trinh Minh-ha-ren hitzak dira: “Idaztea, nolabait, besteen lengoaia entzutea da eta besteen begiekin irakurtzea. Zenbat eta belarri gehiagorekin entzuteko gai izan, gehiago ikusiko dut esanahien aniztasuna eta gutxiago utziko dut neure buruari mezu bakarraren ilusioan” (1989:30). Eromena… Ezin nuen lengoaia akademiko hutsa erabili. Azken finean, mendebaldeko medikuntza hegemonikoak “buruko gaixotasunak” sailkatzeko eta haiei buruz hitz egiteko erabiltzen duen lengoaia berbera proposatzen du ohiko idazketa akademikoak, eta deserosoa da oso – beste mila ezaugarri jarri ditzaket – lehenengoari kritika bere jarraibide eta esateko-era berberetatik egitea: “Historiako ahaztuei, zapalduei eta baztertutakoei ahotsa ematearen hitzontzikeria guztia gora behera, mingarriki agerikoa da ahots hauek proiektatzen diren pantaila aurretik finkatuta dagoela, eta pantaila horretan dela, ez ahotsetan, erresistentzia handiena aurkitzen den tokia, beraz, goitik behera edo behetik gora ikerktzeko agindua baino zerbait gehiago behar da” (Taussig, 1995:74). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Urtetan nire beldur bezala agertu denari ezin nion “arrazoia” jotzen den horretatik eutsi. Beste zerbaitetaz ariko banintz bezala sentitzen nintzen. “Esateko modua esatearen gakoa da”62 (1989:78) zioen Geertz-ek. Erabiltzen dugun lengoaia mota mezuaren parte ere bada eta beraz, ikerketaren norabidea era batera egiteak edo beste batera egiteak duen garrantzia bere neurrian ulertu behar da. Errepresentatzeko modu berak, ikerketa bat edo beste bat ulertzeko moduak, pantaila finkoak, diskurtso berberetara eraman gaitzakete. Zentzu honetan hitz egiten dute David Carrol-ek eta Jaques Derridak. Carrol-ek dio, hitzekin margotzea lengoiaren ezaugarri kritikoen metaforak egitea dela, eta era horretan, norabide eza, anbiguotasuna, iradokitzea eta ziurtasun eza agerian geratzen direla (1989:33). Eta Derrida-ren ustez, eromenari buruz hitz egiteko lengoaia historikoa alde batera utzi beharko genuke, izan ere, hori da: “Eromenaren erbesteratzea ekarri duena, berarengandik askatu isiltasunaren arkeologia bat idazteko, eta hori bi era erabiliz bakarrik egiten saiatu daiteke: edo isiltasun batzuekin isilduz […] edo eroa bere erbesteratze bidean jarraituz” (Derrida, 1989:54). Hurrengo orrialdeetan, eromenera, isiltasune(ta)ra eta azpimemoriara gerturatzeko aukeratu ditudan elementuak (testu etnografikoaren eraikuntzan oinarri hartu ditudanak) azalduko ditut: Ni, Vera nobela, artxiboan aurkitutako testuak eta literatura tailerrean idatzitakoak hurrenez hurren. 61 Kurtsiba berea da. 62 Kurtsiba berea da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Nik neuk krisi garai bat bizi izan nuen, neurri handi batean ikerketa lan hau egitera bultzatu ninduena (askotan baita urrundu ere), eta garai hartan asko idazten nuen. Egunero, ordenagailu aurrean aurkitzen nuen nire burua, teklak astinduz, baina gero ez nituen idatzitakoak irakurtzen, behar bat asetzeko besterik ez nuen egiten. Teklak eraginez hitzak osatzen nituen eta esaldi “borobilak” egin “behar” izateak blokeatu egiten ninduen. Garai hartako idatzi gutxi ditut gordeta, gehienak ezabatu egiten nituen. Baina 2012. urtean kaleratu nuen Ni, Vera nobela idazteko baliagarriak izan zitzaizkidan oso. Beldurrez beteta dagoen pertsona batek idatzi dezakeen modu batera gerturatzen ninduen idazketa mota hark. Jarraian eleberriaren 12. eta 13. orrialdeak. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Esaldi motzak, errepikapenak, kontraesanak, letra ezberdinak eta zurian geratzen diren zati zabalak. Amaitu gabeko esaldiak edota erantzunik gabeko galderak. Sentitzen nuen idazketa mota horrek krisian dagoen pertsona batek bizi duenera oso ondo gerturatzen ninduela. Hain zuzen ere, lengoaia malgutzat hartuta harekin ezinegona, urduritasuna, beldurra, nahia, eta hitza duten eta hitzik ez duten beste emozio anitz transmititzea zen nire asmoa. Zerbait esan nahi eta ez nekien nola egin. Hiztegia motz geratzen zitzaidan. Mutu nengoen. … Sentitzen nuena ezin azaltzeak beldurra areagotzen zuen, ustez lasaitasuna ematen digun “normaltasun” psikiko horretatik at nengoela pentsatzera eramaten ninduen. Kausa eta ondorio soka luzea osatzen saiatzen nintzen gertatzen ari zitzaidanari arrazoi bat bilatu nahian. Baina ezinezkoa zitzaidan. Eta ezinezkoagoa zen ikasita nituen hitzak erabiltzen banituen. Horregatik iruditzen zitzaidan lengoaia muga handi bat zela eta “normaltasunean” gaudenean bakarrik dela baliagarri. Kausa eta ondorio soka luzea osatzeko lengoaiak ere ezaugarri konkretu batzuk izan behar ditu, baina maiz ez gara ohartzen proposatzen digutena lengoaia osatzeko aukera bat besterik ez dela, garaian garaiko eta tokian tokiko “normaltasunaren” izenean ezarritakoa. Honenbestez, nobelan egindako ariketa narratiboa ikerketa lan honetan ezinbestekoa izan da. Stoller-en hitzetan idazleek denbora eskaini behar izaten diote euren ahotsa aurkitzeari, kontatu nahi dutena kontatzeko modua aurkitzeari; eta antropologoek ere gauza bera egin beharko genukeela proposatzen du (Stoller, 1989:54). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Artxiboko testuak Lehenago esan bezala, artxiboaren analisian eman nituen hilabeteetan 458 pertsonen txostenak irakurri nituen. Txosten horietan era ezberdinetako materiala aurkitu nuen eta hori zehatzago “Frankismo garaiko isiltasun(et)an arakatuz: eroetxeetan sartutako emakumeen istorioak” atalean azalduko dut. Atal honetan, eta testu etnografikoaren idazketarako baliagarri izan zaizkidanak azaltzen ari naizelarik, 1937. urtetik 1950. urtera ingresatutako hainbat emakumeren testuak eta eurek “esandakoak”63 izango ditut hizpide. Deigarria da oso, medikuek, erizainek eta mojek idazten dituzten testuen eta ingresatutakoek idazten dituzten testuen artean dagoen desberdintasuna lengoaiaren erabilerari dagokionez. Medikuek, aurrez finkatutako sailkapenak dituzten orriak betetzen dituzte, gehienetan lumaz edo bestela idazteko makinaz. Erizainek eta mojek ingresatutakoen egunerokoak idazten dituzte, egunean zehar egin dituzten eta “esan” dituztenekin, hauek lumaz idatzita daude gehienak, baita boligrafoz ere. Hiru kasu hauetan erabiltzen den lengoaia akademiko-zientifikoa bezala definituko nuke. Erizain edo mojek ingresatutakoen ahotan jarritakoak (beti ere kakotx artean) dira lengoaia horretatik aldentzen direnak. Ingresatutakoen eskutitzetan eta testuetan, berriz, beste era bateko lengoaia aurkitu dut, beste idazkera bat, askotan arkatzez idatzitakoak dira, baita orrialde oso ezberdinetan ere (marradunak, marrarik gabeak, txikiak, handiak, finak, lodiak…). Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasun handi bat zera da, gizonezkoek eskutitzak ez diren testuak idazten dituztela gehiago eta emakumezkoen idatzien artean, berriz, gehiengoa senideei (kasu batzuetan lagunei) zuzendutako eskutitzak dira. Emakumeen hitzak, beraz, giro pribatuan geratzen ziren (emakume izateari gainera, psikiatriko batean ingresatuta egotea gehitu behar zaio) eta gizonezkoek, berriz, giro publikora jotzeko aukera eta joera gehiago zeukaten (kontuan hartuta betiere psikiatriko batean zeuden gizonezkoek ere bazituztela publikoki aritzeko euren mugak). 63 Kakotx artean jarri dut “esan”, izan ere, ingresatutakoen ahotan jarritako esaldiak direlako baina zaila izango zelako zehatz mehatz esan zutena gogoratu eta idaztea. Beraz, pentsa daiteke gerora gogoratzen zutena idazten zutela, baina gerturatze bat bezala hartu dut. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Emakumeek idatzitako testuen artean bi aipatu nahiko nituzke. Lehenengoa, 1950. urtean idatzitako 26 urteko emakumezko batena da. Horitutako orrialde bat da, hezetasunak eragindako puntuz beteta eta testua arkatzez dago idatzita. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten perdona la insulina? Porque no me hace falta. Porque me quiero ir de aqui”64. Insulina eta elektroshock-a jartzen zizkioten emakume honi eta galderak egiten ditu jarritako tratamenduari eta diagnostikoari buruz. Hori da idatzi batzuen eta besteen artean (mediku, erizain eta mojenak batetik eta ingresatutakoenak bestetik) dagoen beste desberdintasun bat: ingresatutakoen testu eta eskutitzetan galdera anitz daude. Hurrengo irudian ikus dezakegu, 1949. urtean ingresatutako beste emakume batek, hemendik aurrera Tomasa65 bezala izendatuko dudana, amari idatzitako eskutitza. Arkatzez idatzi zuen Tomasak ere eta orrialde guztia bete zuen, ez dago apenas espazio zuririk. Lerroek ere, elkar ikutzen dute. Askotan etenik gabeko esaldiak dira eta puntua edo kakotxa jarri ordez marratxo bat jartzen du. Eskutitz honetatik jasotzen dudan sentsazioa da oso arin eta erraz idazten ari den norbaiten jarioa dela. Esaldi batzuk banatu egiten ditu baina beste batzuk ez eta datorkion moduan idazten ari denaren inpresioa ematen dit. 64 Hemendik aurrera, artxiboan aurkitutako idatziak zeuden bezala, literalki kopiatuko ditut. Irudietan izen propioren bat azalduz gero ere ezabatu egin dut. 65 Izena asmatua da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Aurrerago ezagutuko dugu Carole66 ere, 1949. urtean ingresatutako emakumezkoa. Carole Europako beste herrialde batekoa zen eta artxiboan aurkitu ditudan eskutitz gehienak ingelesez idatzita daude. Carolek, Tomasaren antzera orrialdearen eskuin-ezkerrean eta goian-behean ez du inolako margen zuririk uzten; are gehiago, bere eskutitz gehienak psikiatrikoaren izena, helbidea eta telefonoa dituzten orri “ofizialetan” idatzita daude67. Carolek horien gainean marra bat egiten du: clínica de reposo 66 Izena asmatua da. 67 Aurrerago aipatuko dut zehatzago, baina badira paper faltaz kexu direnak edota familiari papera bidaltzeko eskatzen dietenak, beraz, paperak horrela betetzearen atzean azalpen hori ere egon liteke. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Horrelako marra egiten dio baita ere telefono zenbakiari, bere horretan uzten du herriaren izena. Beste eskutitz batzuetan, esaldiak idazten ditu informazio horren berri ematen duten idatzien gainean. Carolek hitz batzuk azpimarratu egiten ditu bere eskutitzetan. Pentsa daiteke indarra eman asmo dien hitzak direla azpimarratzen dituenak, adibidez: “I ask you to let me free”. Gregoria, 1944. urtean eta 1947. urtean ingresatutako emakumezkoa zen. Ihes egiteko saiakera egin zuen baina ez zuen lortu. Bere idatziak tolestutako orrialdeetan daude, horizontalean eta gero gainetik bertikalean. Orrialdeek tolesdura egiten duten tokian ere idazten du. Lehen begiradan ez nintzen jartzen zuena ulertzeko gai izan, gainera luma beltzez idatzita dagoela dirudi, eta zati batzuetan tinta zabaldu egin da. Gertutik tentuz begiratu ondoren konturatu nintzen, orri marradun bat izaki, lehenengo marra horiek jarraitu zituela eta gero gainetik beste zentzuan idatzi zuela. Eskutitz bat baino gehiago daude horrela idatzita, ez da bakarra. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Ez dago tarterik, ez dago margenik, tarteka esaldiren bat irakurri daiteke: “La misma naturaleza que me dice cosas miedosas de el sanatorio”. Baina, gerta liteke irakurleak berak jarraitzen duen ustezko lerro bat izatea, askotan lerroak ere ez daudelako linea jarrai batean. Beste testu batzuk, ingresatutakoen egunerokoa idazteko mojek eta erizainek erabiltzen zituzten orrialde “ofizialetan” daude idatzita. 1948. urtean ingresatutako emakume batek arkatzez eta letra handiz idazten duena esaterako. Bere izena jartzen du ingresatutakoaren izenarentzako gordeta dagoen atalean ere eta data ere zehaztu egiten du “Fecha” dioen hutsunean: “8-81948”. Hori bai, ez ditu paperean marra bidez “ezartzen” diren mugak errespetatzen, hau da, data jartzerakoan, adibidez, data jartzeko tartea mugatzen duen marra gainditu egiten du eta ondoren, idazten duen letra marren arteko tartea baino handiagoa da, batzuetan gorago eta bestetan beherago dagoena. * Eskutitzean ezabatutakoak izen propioak eta psikiatrikoko datuak dira. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Testu honetan ikusi dezakegu mojek eta erizainek orrialde hauek betetzeko erabiltzen duten modua eta emakume honek erabiltzen duena zeharo ezberdinak direla. Mojen eta erizainen idatzietan, orriak berak dituen marren barruan idazten dute, marrak dira idaztera doazena mugatuko dutenak eta nola egituratu “aginduko” dietenak. Kasu honetan, berriz, idazketa marra horiek inolako mugarik jarriko ez balute bezala egiten dute. Lengoaiari dagokionez, ez da etenik egiten, dena jarraian dago idatzita, agurraren ondoren jarraian hasten da idazten, ez du “eskutitz egitura” jarraitzen. Baina baita aurrerago ere, dena esaldi bakar bat dela esan daiteke. Esan bezala, idazteko moduak, idazteko erabiltzen duten materialak eta idazten duten tokiak atentzioa merezi dute. Azken honi buruz, idazteko erabiltzen zuten tokiari buruz gehitu nahiko nuke, emakume bat baino gehiago daudela − eta ez dut gizonezkoetan horrelako adibiderik aurkitu moja eta erizainen egunerokoetan − paretetan eta maindireetan idazten dutenak. Idazketarena mugatutako ekintza bat izan zitekeen, aurretik esan bezala, emakumearentzat subertsioa zen hitza hartzea eta horregatik horretarako aukera mugatuagoak izango zituztela pentsa daiteke. Horrek eraman zitzakeen paretetan eta maindireetan idaztera; edota euren ahotsa entzun zezaten aldarrikapena izan zitekeen; egunerokoetan ez da zehazten zer zen idazten zutena, baina egiteko erak soilik esanahi handia du. Badago kontutan hartzeko beste elementu bat idazteko moduei, idazteko materialei eta idazten duten tokiei dagokienez. Badira eskutitzak idazteko material falta dutela adierazten dutenak. Agian orrialdea hainbeste probestu behar horrek idazkera ere baldintzatzen zien: Idatzitako testuez gain, esan bezala, mojek eta erizainek osatutako egunerokoetan jasotakoak ere interesgarriak dira ingresatutako emakumeek zuten komunikatzeko modua ikusi ahal izateko. 68 1943. urtean ingresatutako 26 urteko emakume batek senideei zuzendutako eskutitza batetik hartutako idatziak dira, amaierako antibiografietan Luisa bezala agertzen dena. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eguneroko hauetan idazten zituztenak, ondoren, medikuek irakurtzen zituztela pentsa daiteke, oharrak (regular, bien, muy bien) daudelako idatzita gorriz eta urdinez69. Moja eta erizainek, kakotx artean jartzen zituzten ingresatutakoak esaten zituen gauzak; ziur aski deigarriak egiten zitzaizkien esaldiak idatziko zituzten. Azpimarragarria da mojek esaldi hauek idazterakoan hiru puntuak (…) oso maiz erabiltzen zituztela, ingresatutakoak hartzen zuen tartea izan zitekeen edota esaldi bakoitzetik ideia bat hartzen zutela, edota ahaztutako zati bat dagoela tartean. Aurrerago ikusiko dugun Teresaren70 kasuan hauxe idatzi zuten 1944ean ingresatu eta hurrengo egunean: Gramatika “zuzenean” amaitu gabeko esaldiak direla esango genuke. Batetik bestera lotura egiten duten hitzak falta dira, baina era berean, ingresatutako pertsonak esaten zuena ulergarria da oso eta agian horrela esanda indar gehiago daukala dirudi. Hurrengo ohar hau ere era horretan ikusi dezakegu: Beste kasu batzuetan galderak eta erantzunak denak batera datoz jario berean: 69 Medikuak ez zeuden etengabe ingresatutakoekin, mojak eta erizainak ziren bertan ordu gehien ematen zituztenak, beraz, medikuek, ingresatutakoek egiten zutena jakiteko erabiltzen zituzten moja eta erizainek osatzen zituzten egunerokoak. 70 Izena asmatua da. 71 1944ko apirilaren 23ko oharra. 72 Hauek, erizain eta mojen oharren arabera, 1947. urtean ingresatutako 63 urteko emakumezko batek esandakoak dira. Emakume honek Durangoko bonbardaketan bi alaba galdu zituen eta semea fusilatu egin zuten, denak 1937. urtean. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Bakarrizketa bat, pentsa zezakeenaren eta egin nahi zuenaren artean zegoen borroka agerian uzten zuen hitz egiteko modua. Bide honetatik ikusten ditut baita ere Carole-en hitzak: Badirudi mojek eta erizainek ez zutela elkarrizketa jarraitzen eta ingresatutakoek esaten zutena bakarrizketa moduan islatzen zuten. Badira ustez momentuko testuinguruarekin zerikusirik ez duten azken hau bezalako hizketaldiak ere. Testuinguruarekin zerikusirik ez dutenak diot medikuek “alucinaciones óptico-auditivas” bezala definitzen zituelako euren txostenean. Une horretan, emakumeak, amaitu gabeko esaldiak erabiltzen zituen, etenda zeudenak eta ustez edo entzulearentzako testuingururik gabe 73 Bi ohar hauek 1949ko ekainaren 14ean idatzitakoak dira, 21 urteko emakumea da hizketan ari dena. 74 1949ko uztailaren 28-29an idatzitako oharra da, 46 urteko emakumezko batek esandakoa. 75 1944ko abuztuaren 14ko oharra, 30 urteko emakume baten ahotan jarritako hitzak. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten ulertezinak egiten zaizkigunak. Baina, era berean, emakume hau bere sentimenduen eta bere iritziz gertatu zenaren berri ematen ari zen. Ingresatutako emakumeek erabiltzen zituzten hitzen egokitasuna ere ikusi daiteke, maiz daudelako moja eta erizainen oharretan hutsune zuriak. Beraz, subertsioa ere hitz egiterakoan erabiltzen dituzten hitzekin lotu genezake, biraoak, beraiei ez zegokien hitzak (emakumeei gizarteak are gehiago debekatzen zien hauen erabilera) erabiltzea aldarrikapen bat zen, beste hitz egiteko modu bat praktikan jarriz. Errepikapenak eta gainontzekoentzat loturarik ez zuten esaldiak daude idatzita 1940. urtean ingresatu zuten 24 urteko emakumezko baten egunerokoan: Batzuetan, egoeraz uste baino kontzienteago zirela eta lengoaiaren erabilera egiten zutela ondorioztatu daitekeen esaldiak irakur daitezke: 76 1944ko azaroaren 4ko oharra, moja eta erizainek 33 urteko emakume baten ahotan jartzen dutena. 77 1940ko apirilaren 12ko oharra. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Hizkuntza ere muga bat izan zitekeen. Hizkuntzaren arabera gertatzen zitzaiena ulertzeko gai izango zirela esaten duenik ere badago: Asmatutako hizkuntza ere erabiltzen du, adibidez, 1944. urtean ingresatu zuten 38 urteko emakume honek, medikuak familiak esandakoak kontutan hartuta hauxe idazten du sarreratxostenean: 78 1944ko irailaren 26ko oharra. 79 1949ko ekaineko oharra. 80 1945eko urriaren 23an idatzitako oharra. 81 1945eko apirilaren 16ko oharra. 82 1944ko irailaren 26ko oharra. 83 1944eko irailaren 4ko oharra. 84 1944ko irailaren 5eko oharra. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Lengoaiak berak, “ulergarri” izateko jartzen dituen mugak, nabariagoak egiten dira ustez “ulergarritzat”, “arrazoizkotzat” eta “logikotzat” jotzen ez dugun egoera batean aurkitzen garenean. Egoera horietan lengoaia erabiltzerakoan ohiko egituretatik ihes egiten saiatzen gara, ez dira nahikoa nahi duguna azaltzeko, baldintzatu egiten gaitu eta, beraz, hortik ihes egin nahian beste bide batzuk hartzen saiatzen gara. 85 1946-1947 urteetan idatzitako oharra, data zehatzik gabea, 24 urteko emakume batek esandakoa. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Metodologiaren atalean azaldu bezala, doktorego tesi honetan egindako behaketa partehartzaileak bi zati izan ditu. Alde batetik, psikiatrikoko behaketa parte-hartzailea eta bestetik, bertan ingresatutako hainbat pertsonekin antolatutako literatura tailerra. Ikerketa lan honetan idazketak hartutako garrantziak eraman ninduen tailer hau egiteko proposamena luzatzera. Psikiatriko barruko gela batean egiten genuen tailerra, kristalezko leiho handi batek jangelara ematen zuen eta bertatik pasatzen ziren atarira atera nahi zutenak. Ia gela guztia hartzen zuen mahai bat zegoen aulkiz inguratuta, eta eskulanak egiteko eta medikuen goizetako bilera egiteko erabiltzen zen gela hura; psikiatrikoko ekintzez arduratzen zen pertsonaren lantokia ere bazen. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Bertan gertatzen ziren edo gertatzen ez zirenekin egunerokoa idazten hasi nintzen; hasieran, deigarria egiten zitzaidanak zein bide hartzen zuen jakite aldera. Eta konturatu naiz hasieran atentziorik jartzen ez nionak garrantzia handia hartu duela gero. 2013-12-12, osteguna Lehen eguna. Psikiatrikoko eraikinaren barruan dagoen gela batean izan da tailerra. Zazpi pertsona etorri dira. Psikiatrikoko arduradunek eta, batez ere, euren terapiaz arduratzen direnek aukeratu dituzte etorri daitezkeenak. Aukera ez zaie denei zabaldu. Tailerra nolakoa izango den azaldu diet. Isilik entzun dituzte azalpen guztiak. Euren proposamenak gustura entzungo nituzkeela esan diet eta txandaka hitz egin dute. Nik esan diet, ez daudela ezer egitera behartuta eta nik proposatutakoa, hori dela, proposamena besterik ez. Baten batek ez badu hitz egin, irakurri, idatzi edota idatzitakoa irakurri nahi, ez dagoela behartuta. “El principito” irakurtzeko proposamena egin diet eta kopia batzuk eraman ditut; gustura hartu dutela iruditu zait. Konturatu naiz batzuetan tailerra ordez klasea esaten dudala eta neure burua behartzen dut tailerra dela esatera, nik ez dudalako irakasle rol-a hartu nahi, denen arteko elkarlana izatea nahiko nuke. Baina zaila izango dela konturatu naiz, eurak nik zer esan zain daude, nik zer egin agindu zain, eta era berean, ni neu naiz jarrera hori hartzen duena. Zaila egiten zait dinamika horretatik ateratzea. 2013-12-26, osteguna Eraikinean sartu eta berehala antzeman dut zerbait berezia. Giro berezia, agian. Gabon garaia, pentsatu dut. Emakume bat garrasika eta kolpeka ari zen mahai baten kontra. Konturatzen naiz lehen nire atentzioa deitu eta deseroso sentiarazten ninduenak orain ez didala sentsazio bera eragiten. Aurrera jarraitu dut, nor den ere begiratu gabe. Zaila egiten zait jarrera bat edo beste hartzea. Begiratzen ez badut, kontuan hartuko ez banu bezala da eta agian horren bila dabil, norbaiten atentzioa deitu nahian. Baina begiratzen badut “normala” ez den zerbait egiten ari delako begiratzen dudala iruditzen zait. Honek erakusten dit nire jarrera guztiak neurtzen ditudala, aurreiritziz beteta nagoela. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Tailerra ondo joan dela uste dut. Idazten hasi gara. Deigarria egin zait, hasiera batean, bertan sartu nintzen lehen egunean, apenas hitzik egiten ez zuen neska batek izan duen aldaketa. Lasai hitz egin du, irribarrez. Beste lagun bat ere sartu da hasi eta ordu erdira. Filosofoa dela esan didate. Ordubete egon da baina gero ezer esan gabe alde egin du. 2014-01-09, osteguna Gaur jende gehiago agertu da. Beste hiru lagun. Batek ez du hitzik esan eta lurrera begira pasa du tailer osoa. Ez nekien zer egin, galdetu edo ez. konturatzen naiz askotan aurreiritziekin jokatzen dudala. Tailerrera geroz eta gehiago etortzen dira eta horrek poztu egiten nau. Batzuk hasi dira tailerretik kanpo ere idazten. “El Principito” irakurtzen jarraitu dugu eta gero autoreari buruz hitz egin dugu. Konturatu dira eurek aurreko astean idatzitakoa horretan euren bizitzatik asko dagoela. 2014-02-05, osteguna Gaur eskutitz bat idazteko proposamena egin diet. Edonori idatzi ziezaioketen, fikziozko pertsona ere izan zitekeen, baina gehienek euren inguruko bat aukeratu dute. Konturatu naiz euretako bat negarrez hasi dela eta nahi bazuen uzteko esan diot. Hor utziko zuela esan dit, baina azkenean jarraitu egin du. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Idazten hasi eta berehala batek galdetu dit: “Bakardadeari buruz idatzi behar dugu ezta?”. Nik esan diot, isiltasuna zela proposamena baina nahi duena egin dezakeela. Atentzioa eman dit, isiltasuna eta bakardadearen artean egin duen lotura hori. Askok esan dute isiltasuna gustuko dutela. Gehienek aitortu dute psikiatrikoan sartu aurretik ez zutela isiltasuna gustuko. 2014-05-22, osteguna Aurreko astean ez genuen tailerrik izan Londresen kongresu batean nengoelako. Londrestik gozokiak ekartzeko eskatu zidaten eta nik bonboiak ekarri dizkiet. Mahai gainean jarri ditut eta segituan hartu dituzte. “Gerorako” esan didate eta patrikan sartu dituzte. Batek esan du “¿no serán de licor?” eta kezkatu egin naiz. Dena kontrolatzen diete han eta beraz agian horrek eraginik izan dezakeela pentsatu dut. Bueltak eman dizkiot arratsalde osoan, nik bat jan dut eta likorea zuela iruditu zait. Bi berri etorri dira gaur, 20 urte ingurukoak biak. Batek gramatika esplikatzea nahi zuen. Besteak isilik pasa du tailer guztia. Lehenengoak irakurri egin nahi zuela esan dit, eta ozenki hasi da baina berehala joan zaio ahotsa, dardarka zituen eskuak. Gelditu egin da eta inork ez diogu ezer esan, beste batek jarraitu du. Pentsatu dut bakoitzari berean uztea dela hemen hartzen den ohitura. Eta konturatu naiz emakumezkoei gehiago kostatzen zaiela ozenki irakurtzea. Hitza hartzea, oro har. 2014-05-29, osteguna Taldea aldatzen ari da, pixkanaka batzuk badoaz eta berriak datoz. Gaur bi mutil gazte etorri dira. Gehienak 30 urtetik beherakoak dira orain eta 8tik 2 dira emakumezkoak. Zergatik ez dituzte emakume gehiago ekartzen? Hori galdetzen diot neure buruari, izan ere, psikiatrikoko arduradunek erabakitzen dute nori proposatu tailerrera etortzeko aukera eta nori ez. Agian neurri berean proposatzen diete baina emakumezkoek ezezkoa esaten dute. Baina, kontua da, tailerrean emakume gutxiago daudela; ez zaizkielako aproposak iruditzen edota eurek ez dutelako euren burua han ikusten. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten 2014-06-05, osteguna Erloju bat dago paretatik zintzilik eta tik-tak-a nahiko ozen entzuten da. Gazteetako batek asko entzuten dela esan du, erlojuari begiratu diogu denek eta konturatu gara ez dabilela ondo, segundoen orratza “harrapatuta” gelditzen da 2 zenbakira iristean eta gero seigarrenera jaisten da azkar batean. Baina erlojua ez dago atzeratuta ez aurreratuta, dagokion ordua ematen du. Irribarre egin dugu eta erlojuaren kontua esan duen lagunak esan du, erlojuaren erdialdean (propagandazko erloju bat da) idatzita dagoen medikamendua dela berari gauetan ematen diotena eta erdi lo uzten duena, denbora geldituta egongo balitz bezala sentiarazten duela. Irakurketa ezberdinak egin genituen, baina azkenean idazketa gehiago nahi zutela esan zidaten. Hasieran, gehiago kostatzen zitzaiena izan arren, gero praktikan jarri nahi izan zuten alderdia izan zen. Egunerokotik hartutako pasarteetan ikusi daiteke, esaterako, 2014. urteko otsailaren 27an, isiltasunean bi minutuz egon ondoren, isiltasunari buruz idazteko proposamena egin niela. Hauxe izan zen tailer hartan idatzi zutena86: 86 Euren idatzietako batzuk erreproduzitzeko baimena eskatu nien eta batzuek eman egin zidaten. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Testuak irakurri ondoren, isiltasunari buruz idatzi zuten egun hartan gertatutako pasartea ekarri nahiko nuke berriro hona. Isiltasunari buruz idatzi baino lehen isilik eman genituen bi minutu. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten azpimarratzea gustatuko litzaidakeen gauza bat: “hay veces en las que hay que es mejor estar callado”. Derrigortutako zerbait bezala ulertu daiteke lehenengo osatzen duen esaldian “hay que” horrekin, eta gero “es mejor” idazten du. Hobe zergatik? Bien arteko lotura eginda, “ondorioak jaso nahi ez badituzu” izan zen bururatu zitzaidan lehenengo gauza. Baina argi eta garbi, hasieratik esan bezala, nik egindako irakurketa batetik ateratako zerbait da. Laburbilduz, testuetan oro har isiltasunaren alderdi eta ikuspegi ezberdinak ematen dituzte eta horrek eman zidan isiltasuna, isiltasuna(k) bihurtzeko bidea. Beste tailer batean, orri zuri bat hartu genuen eta idatzi baino lehen esan nien nahi zuten bezala erabili zezaketela orria. Zein aukera egiten zuten jakin nahi nuen, izan ere, ni ere planteatzen ari nintzen orrialdea beste era batera erabiltzeko aukera. Hauxe izan zen batzuek egin zutena: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Batez ere bazterretara jo zuten. Inork ez zuen erdigunea hitzez bete. Bestalde, aipatu nahiko nuke, gutxitan idazten genituen jarraitasuna zuten istorioak, nahiago izaten zuten hiruzpalau esaldi idatzi eta beste gai batera pasatzea. Adibidez, abestiak proposatzen genituen, bertan entzun eta gero haiei buruz idazten zuten. Hitz bat, esaldi bat idazten zuten gehienera jota. Hitzik ez zitzaiela ateratzen esaten zuten behin eta berriz, edota egun horretan ez zutela idazteko gogorik. Partaideetako batek marrazkiak egiten zituen hitzak ateratzen ez zitzaizkionean, erraztasun handia zuen: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Azken idatzi hau egin zuen emakumeak iratxoak egiten zituen, bata bestearen atzetik, mugimendu errepikakorra jarraitzen zuen boligrafoarekin, marra kiribildu bat zen paperetik altxa gabe iratxo forma ematen ziona. Honela, literatura tailerrean agertutako aukera hauek guztiak ere erreferentzia gisa hartu ditut ikerketa lan honen testu eraikuntzan. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Isiltasun aktiboa, lengoaia alternatiboa eta hutsuneen agentzia88 Hona helduta, aurreko atalean planteatu dudan eta ikerketa lan honen ardatz nagusietako bat den proposamen teoriko-metodologikoa doktorego tesian nola aplikatu dudan, hau da, zein eraikuntza narratibo eta estetiko aukeratu dudan azalduko dut. John Van Maanen-ek etnografiei buruz dio, harreman estua dagoela itxuraren eta egiantzaren artean (1988:XI). Ados nago testu bat sinesgarria izan dadin, edukiaz gain, itxura bat ere ezarrita dagoela; esan bezala, beste eredu batzuk fikziora eta, beraz, literaturara gerturatzen gaituzte. Lanaren egituraz gain (eskerrak, indizea, sarrera, ikerketaren edukia eta ondorioak), sinesgarri egingo duen forma bat edo estetika zehatz bat ere “adostuta” dago: orrialdeak bertikalean daude, goitik behera idatziko da testua eta lerro paraleloetan, hutsunerik gabe apenas; orrialde guztiek izango dute itxura berbera, inguruko margenak goikoak, behekoak, eskuinekoak eta ezkerrekoak zurian utziko ditugu eta erdialdea hitzek osatzen duten lerro paraleloez beteko dugu. Isiltasuna(k), eromena, azpimemoria… landa lanean aurkitu dudana, nik neuk izandako krisia, hau da, ikerketa lanean zehar aurrez aurre aurkitu ditudan elementuek beste idazketa batera eramaten ninduten etengabe. Beste idazketa bat aurkitu nahi nuen, hala eskatzen zidan egiten ari nintzenak. Idazketa bat zeinarekin eroso sentituko nintzen. Egitura, narratiba eta estetikari buruz gogoeta sakonagoa egin behar izan dut, nire bidea aurkitu, beste hainbatek egin dutena ikusi, nire proposamena osatu eta amaitzeko, azaldu. Idazketaren aukera anitzak direla eta, Cixous-en testuak aipatzen dira askotan bere idazkera testu akademikotik haratago baitoa. Kontraesan asko daude, hitz asko jarraian batzuetan bata bestearen atzetik, kontrakzioak egiten ditu, hitz-jokoak, hitz asmatuak erabiltzen ditu. Susan Sellers-ek dio oso zaila dela Cixous-en testuen itzulpena egitea (Sellers, 1994:3); batzuetan ez 88 Serry Beth Ortner-ek (2006) planteatzen duen zentzuan erabiltzen dut ikerketa lan honetan agentzia kontzeptua. Sujetuek testuinguruarekin elkar-eragiteko, boterea negoziatzeko eta baita egoerak aldatzeko ere duten gaitasuna. Ortner-en arabera, gakoa intentzionaltasuna da (kontzientzia maila handia edo txikia izan), horren bitartez aktore sozialek euren proiektuen (helburu, desio, behar, sinismen eta kulturalki eraikitako ezagutzak) erdiespena bilatzen dute. Ortner-ek ez ditu, dena den, muga errealak ahazten eta ekintza aukera eta baldintza zehatz batzuen barruan ematen direla zehazten du. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten ditu bukaerako puntuak jartzen, lerro batetik bestera pasatzen da koma batekin edo ezertxo ere jarri gabe eta hitz bakar bateko esaldiak osatzen ditu maiz. Egoera bakoitzak, gai bakoitzak, momentu bakoitzak, sentsazio bakoitzak… … testua era batera edo bestera osatzera eraman zaitzake eta lengoaia eta egitura zerbait malgua bezala ikusteak bide hori egiten lagunduko digu. Narratiba etnografikoaren garrantzia kontutan hartuta, eta une honetan nik aukeratu dudanari buruz hitz egin eta hura azaldu aldera, bi izan dira eraikuntza horretan gida bezala aukeratu ditudan elementuak. Alde batetik isiltasuna(k) eta beste alde batetik lengoaia bera. Isiltasuna(k) presente dago/daude gizarteak berak isilarazi eta baztertzen dituen pertsonengan, ikerketa lan honen protagonistak kasu. Eta lengoaiarekin, “buruko gaixo” bezala tratatuak eta diagnostikatuak izan diren eta diren pertsonek erabiltzen duten ahozko edo idatzizko hitza(k) esan nahi dut. Psikiatrikoko artxiboan aurkitu ditudan eskutitzetan eta psikiatrikoan bertan egindako literatura tailerrean aurkitutako komunikazio moduak hartu ditut oinarritzat, eta horrek eraman nau, lengoaia zientifiko-logiko eta arrazionalistatik at dagoen batera, edo behintzat biak konbinatzera. Izan ere, badira doktorego tesi honetan teorikoagoak diren zatiak eta horietan lengoaia akademiko-zientifikoa erabili dut, nik neuk erabat barneratuta baitaukat hainbat gai ukitzen ditudanean lengoaia mota hori erabiliko dudala eta erosoago sentitu naiz; baina beste hainbat gauza, lanaren abiapuntua eta landa lana esaterako, ezin nituen nahi bezala azaldu idazketa mota horrekin, beste bide bat hartu dut. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Honenbestez, joan gaitezen elementuz elementu. Isiltasunari/isiltasunei dagokionez, nola transmititu isiltasuna(k) testuaren eraikuntzaren bitartez? Aukerak anitzak dira, eta nirea esaldi motzak, errepikapenak, onomatopeiak eta elipsiak erabiltzea izan da. Esango nuke era horretan pentsamendu, emozio eta sentsazio etenak eta zeharo ezberdinak transmititzea lortzen dudala. Errekurtso hauek erabilita, erotzat jotako pertsonek eta kasu honetan emakumeek gizartearentzat osatzen duten isiltasuna, hutsunea, absentzia transmititzen da eta era berean, hitza ez den beste bide batez komunikatzeko duten joera irudikatuta geratzen da. Esaten denak esaten ez denak Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten bezainbesteko garrantzia duela transmititzea da helburua; haikuen89 antzera, esaten ez den hori lehen mailara ekartzeko modu bat da. Onomatopeien erabilerak, bestetik, egoera eta sentsazioetara esaldi luze eta korapilatsuek baino gehiago eta zuzenago gerturatzen gaituztela irizten diot. Aukeratu dudan eta aipatu berri dudan idazketa motak testu etnografikoaren eraikuntzan beste elementu bat sartzeko aukera ematen dit: hutsunea edo espazio zuria. Esaldi motzak egiterakoan eta lerro batetik bestera hitz bakar batekin igarotzerakoan, orrialdean espazio zuriak presentzia handia hartzen du. Asko izan dira isiltasuna orrialdearen zuriarekin identifikatu duten autoreak. Honela, Laurence Sterne (1713-1768) idazleak Tristam Shandy90 liburuan espazio zuria erabiltzen du hainbat gai jorratzeari uko egiteko eta irakurlea espazio hori betetzera gonbidatzeko (Marco, 2001:129). Antonin Artaud-ek hori bera lortu nahi zuen, alde bisualak ere transmititu egiten zuela agerian utziz. “Artaud-ek bere poesiaren bitartez zabaltzen ari zela sentitzen zuen absentzia liburuaren beraren itxura bisualarekin zegoen estuki lotuta, orri zuriak erabiliz” (Barber, 1993:26-27). John Cage konpositore, filosofo eta artistak Silence: lectures and writings (1961) liburuan isiltasunak zurian utzitako hutsuneen bitartez idatzi91 zituen. Azken finean, testuak zuria(k) behar d(it)u ahozko hitzak isiltasuna(k) behar d(it)uen bezala. 89 Haikuak japoniar poesiak duen formetako bat dira, isiltasunari espazio handia uzten zaio, honen bitartez eta honek berak transmititzen baitu gehien. 90 Bederatzi bolumenetan argitaratu zen, lehen biak 1759. urtean. 91 Idatzi jarri dut Cage-n ustez isiltasun absolutua ez delako existitzen eta zerbait zurian uzteak ere komunikatzen duelako. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Hau kontuan hartuta, isiltasun(ar)en eta batez ere hutsuneen errepresentazioa egiteko zuriuneak jo ditut aukera onena bezala. Gainera, “obra-etnografiko-totalaren” proposamenaren barruan kokatu daitekeen erabaki bat da, orrialdearen erabilpen horrek testu etnografikoaren estetikari ere garrantzia ematera eramaten baikaitu. Dena den, zuriuneak direla-eta aurkitu dudan kontraesan bat azaldu nahiko nuke. Artxiboaren analisian irakurritako testu asko (ingresatutakoenak) orrialdean apenas zuriunerik gabe idatzita zeuden. Orrien betetze maila hain zen handia, batzuetan horizontalean idatzita zeudela eta gero gainetik bertikalean. Honen adibidea jarri dut aurretik, Artxiboko testuak atalean: 1944 eta 1947 urteetan ingresatu zuten Gregoriaren eskutitzak, hain zuzen. Gregoriak erabiltzen duen idazteko modu horrek ireki zidan orrialdearen erabilera ere hautaz egiten den zerbait bezala ikusteko bidea. Eta bide hori hartuz gero, orrialdea bete-bete egitea bezala egin dezaket hutsik utzi, azken finean, biak ala biak lirateke orria mihise bat bezala erabiltzeko nahia edo beharra92. Sontag-ek, André Breton (1896-1966) idazle eta teoriko surrealistaren obra aipatzen du esanez: “isiltasunaren, hutsunearen eta murrizketaren nozioak, begiratzeko, entzuteko, etab. formula 92 Kontuan hartu behar da lehen esan bezala ingresatutako hainbat pertsona paper faltaz kexu zirela eta beraz,horrek ere bultzatu zitzakeen orrialdeak oso osorik probestera. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten berriak zirriborratzen ditu” (1997:26). Hain zuzen, Breton-ek artistak bete beharreko espazio zuria beste era batera erabiltzeko proposamena egin zuen: «bazter betea». Espazio artistikoaren kanpoaldean aritu eta barrualdea zurian uztea proposatu zion artistari. «Bazter betearen» ideia egokitu eta neure egin nahi izan dut tarteka beteta egon “beharko” liratekeen orrialdearen espazioak zurian utziz. Hori erabiliz adierazi nahi dudana zera da: bazterrak hutsik daudela iruditu arren, bazterrak beteta daudela – eta horretarako ez dira hitzez bete behar, euren ezaugarri nagusia (inposatutako edota aukeratutako hitzik ez) galduko luketeelako – eta gainera erdigunea (hau da, hitzez azaltzen duguna) egituratu eta baldintzatu egiten dutela – bazterreko zuriune horiek orrialdearen erdigunean presentzia handia hartuko dute. Bazterren eta erdialdearen, bata eta bestearen, arteko mugak hautsi eta bata eta bestearen arteko elkarreragina agerian utzi nahi dut orrialdearen erabilera honekin. Obra baten lengoaiaren egitura, aurkezpena eta forma kulturalki eta sozialki baldintzatuta daude. Beraz, “ez arrazionaltzat” diagnostikatzen diren pertsonekin lan egitea testu etnografikoaren eraikuntzarekin esperimentatzeko aukera tentagarria da. Foucault-en arabera, eromena esaten ez den zerbait da, «obraren absentzia» izango balitz bezala da (in Derrida, 1989:63). Baina, «obraren absentzia» baino gehiago nik esango nuke, esperimentazioa dela, subertsioa. Beste adibide bat Mikel Laboa (1934-2008) kantautorea da. Laboak, neuropsikiatra bezala egin zuen lan ia 20 urtez. Bere “Lekeitioak”, abesti esperimentalak izan ziren, soinu onomatopeikoz, oihuz eta alarauez beteak. Egiten zuenari buruz galdetzen ziotenean, Laboak erantzuten zuen psikiatrian lan egiteak beste mundu bat existitzen zela erakutsi ziola. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Zuriuneek eta orrialdearen erabilera beste era batera egiteak, ikerketa lan honetan berebiziko garrantzia duten kontraesanak azaltzen lagundu dit. Esan nahi da, kontraesanak bisualki adierazteak, indar gehiago ematen diela, eta ezkutatzen saiatu ordez, euren presentzia azpimarratzen duela. Batez ere, esaldi motzekin erabili dut idazteko modu hori, hainbat lerro ezkerraldean daude kokatuta, besteak eskuinaldean. Azken batean, aukeratu dudan errepresentazioa, isiltasun(ar)ren aktibotasuna, lengoaia alternatiboak eta hutsuneen agentzia idazkeran bertan transmititzeko ahalegin baten emaitza izan da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Ikerketa lan honen bigarren zati honetan hutsune bezala identifikatu ditudan 8 emakume eroen istorioak izango dira protagonista. Hutsune direla diot emakume hauen inguruan sortu z(ir)en isiltasunagatik/isiltasunengatik eta memoria ofizialetik kanpo daudelako. Zortziak 1937 eta 1950 urte bitartean ingresatu zituzten Gipuzkoako hainbat psikiatrikotan. Atal honetan, hutsuneak uste baino beteagoak daudela eta testuinguruaren eraikuntzan ezinbestekoak direla frogatzea da nire asmoa. Hau egin ahal izateko artxiboaren analisia izan dut oinarri. Ustez historiagileen eremu izan den artxiboa, geroz eta gehiago erabiltzen ari da psikiatriarekin zerikusia duten ikerketetan, CSIC-eko Zientziaren Historia departamenduko Huertas-ek dio kasu klinikoekin lan egiteak baduela abantaila bat: “Argi dago, historia klinikoak, lantzen ari 93 Ez gehiago, ez dut gehiago onartuko; berriro atsekabetu ez; isilik egon berriro ez; Nire istorioa entzun beharko dute; eta ez dira ausartuko horrek erotu egin nauela esatera; Eta noski erotu egin nauela; Azken finean, nire istorioa patologizatu egin dute; Ez gehiago, ez gehiago; nire garrasiak gaur oso indartsuak izango dira; Nire suzko malkoak; ezingo duzu denroa luzeagoan nire iragana ezabatu; gaur nire bizitzaren jabe egingo naiz; bi esku hauekin; Denbora-lehergailua naiz; eta tik-tak egiten hasi naiz. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten garen garaia bat edo beste izan, ikerketa mediko-historikoetarako lehen mailako iturria direla” (2001a:8). Aipatu behar da, dena den, psikiatrikoetako artxiboak azken hamarkadetan ireki direla ikertzaileentzat, eta ez denak. Beraz, orain arteko psikiatriaren historiak psikiatrek eurek idatzi zutena izan du oinarritzat. Hirugarren zati hau, hiru zatitan banatu dut. Lehen zatian, artxiboaren analisiaren esperientziak nigan izan duen garrantzia eta ikuspegi aldaketa aztertzen du artxiboa bera ikuspuntu antropologiko batetik begiratu nahi izan dudalarik. Bigarren zatian, artxiboan aurkitutako emakumezkoen txostenak erabiliz euren antibiografiak94 osatu ditut. Eta azkenik, hirugarren zatian, 8 emakume hauen istorioetatik abiatuz testuinguru historikoaren birplanteamendu bat egin dut eta horretarako, istorio horietan guztietan esaten dena eta esaten ez dena hartu ditut kontuan. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Arxtiboaren analisian lau hilabete eman nituen, 2012. urteko azaroan hasi eta 2013. urteko otsaila bitartean. Lauzpabost ordu ematen nituen egunean artxiboko mediku- txostenak irakurtzen. 1937. urtetik 1950. urtera bitartean95 psikiatriko hartan ingresatutako 458 pertsonen txostenak irakurri nituen: horietatik 232 gizonezkoenak ziren eta 226 emakumezkoenak. Orohar, txostenen barruan aurkitu zitezkeen: - Medikuaren – psikiatraren – oharrak (eredu itxia zuten orrialdeetan). - Instituziokoak ez ziren beste psikiatra batzuen txostenak. - Mojek edota erizainek ingresatutako bakoitzari buruz osatutako egunerokoak. - Ingresatutakoak idatzitako eskutitzak eta testuak. - Ingresatutakoen senideek psikiatrikoko arduradunei edota ingresatuei idatzitako eskutitzak. Ahoz aho kontatukoak, istorioak bezala jasotzen ditugu, esperientzien kontakizun subjektibo bezala, memoriaren eraikuntzan baliagarri izan daitezkeenak baina akademian zientzia egiteko askotan baliagarritzat jotzen ez ditugunak. Orain arte, ikerketa lan honetan eraiki dudan Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten unibertsoa ahoz aho kontatutako – edo hobeto esanda ez kontatutako – istorioetan oinarritu dut. Bai, ikerketa lan honek badu historikotik, baina beti ere perspektiba antropologiko batetik. Horregatik, artxiboko lanari ere horrela begiratu nahiko nioke. Artxiboan aurkitutakoa lantzeaz gain, eta horretan sakonki sartu aurretik, artxiboan bizi izan nuen esperientziaz arituko naiz. Izan ere, esperientzia horrek artxiboaren agentzia bizitzera eraman nau. Artxiboa, dokumentu idatzia, ahozkotasunaren gainetik jarri izan da, eta nik neuk ere esango nuke ikerketa lan honetan artxibora sartzeko baimena lortzea nire helburu edo indarguneetako bat bezala ikusten nuela. “Hori gabe ez daukat ezer”… pentsatzen nuen hasieran. Elkarrizketak, ahozko istorioak, ez ziren nahikoa, edo ez nituen nahikoa bezala kontsideratzen. Idatzita zegoena ikusi nahi nuen, kontatzen zutena frogatu nahian bezala. Laura Benadibak esaten duen moduan objektibotasunaren izenean, “ahozko transmisioa ahaztua eta gutxietsia izan da historiagile profesionalen aldetik, XIX. mendean “historia zientifikoa” kontsideratzen zenaren oinarriak ezarri zituztelarik. Garai hartan hasi zen Historiaren profesionalizazioa eta, disziplina bezala eraikitzerakoan, historiagileek idatzizko dokumentua erdigunean duen metodoa bereganatzen dute” (2007:17). Archivo hitzaren etimologiari dagokionez, grekeraz “eraikin publikoa” eta “erregistroak gordetzen diren tokia” esan nahi du: “Arkhe-tik hasita, hasiera, lehen tokia, gobernua ere esan nahi du […] ondorioztatu dezakegu artxiboak, hasieratik, boterea sostengatzen duela” (Taylor, 2003:19). Eta horra hor kontraesan handi bat: memoria ofizialetik kanpo dauden emakumeen istorioak memoria ofiziala osatzen dutenak bezain garrantzitsuak direla frogatu nahi nuen (besteak beste) eta horretarako memoria ofizialak erabiltzen duen metodoa ezinbestekoa zela iruditzen zitzaidan. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Azken urteotan, geroz eta gehiago dira ahozko kontakizunak ikerketetan balioagarriak direla diotenak. Historia egiteko ahozko istorioak erabiltzea ikerketa askoren ondoren ondo – oso ondo – justifikatu eta frogatu nahi izan da eta ikertzaile askok ateratako ondorioa da ahoz aho kontatutako lekukotasunek, garaiko paper ofizialek bezainbesteko garrantzia dutela. Miren Llona-k dio: “Memoriak historiaren aurrean izan duen suspertzea, subjektibotasunak, orainak eta interpretazioak, iraganaren, objektibotasunaren eta egiaren gainetik lortu duten nagusitasunaren adierazgarria da” (2012:3). Honen aurrean nire galderak dira: Benetako banaketa egiten al dugu herraminta metodologiko subjektiboak eta objektiboak daudela esaten dugunean? Gure indar guztia subjektiboak diren herramintak objektiboak bezain baliagarriak direla frogatzean jarri dugu, baina existitzen al dira objektiboak diren herramintak? Nik ezetz esango nuke. Antropologian, oro har, ez dago subjektibotasunarekin arazorik, baina metodologia batzuk besteak baino subjektiboagoak direla aipatzen dute antropologo askok gaur egun ere. Adibidez, Sebastiá Trias-ek, James L. Peacock-en hitza jasotzen du, esanez, landalana egiten duen antropologiak ikertzailearen eta komunitatearen arteko “konpromezu iraunkorra” eskatzen duela, eta artxibo-antropologia, berriz, antropologoaren eta ikergai dituen objektuen arteko “urruntasunean” oinarritzen dela (Trias, 2005:76). Nik artxiboan egindako lanean, urruntasuna baino gehiago gertutasuna sentitu dudala esango nuke. Egia da, ikertzen ari zarena beste momentu batean gertatu zela, eta agian Peacock-ek horri egiten dio erreferentzia, baina artxibo lanak asko du gertutasunetik. Claude Lèvi-Strauss-ek zioen “artxiboak ´gertatutakoaren´ izaki haragitua direla96” (1997:352). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Artxibo historikoak XIX. mendean sortu ziren eta euren helburua gordailu dokumental zaharrak ordenatuz eta sailkatuz, historiari funtsezko oinarri bat ematea zen (Mercant, 2005:80). Baina, zentzu horretan, artxiboak, “esan daitekeenearen legea dira” (Foucault, 2002:219). “Artxibo historikoek denboran kokatzen laguntzen digute; atzerabegirako kontzientzia historikoaren gogoeta eta alderaketa egiteko aukera ematen digute. Baina, jakin behar dugu, era berean, artxiboak selektiboak direla klase, arraza eta generoari dagokionez” (Assmann, 2008:106). Artxibo batean aurkitzen ditugun dokumentuei, subjektibotasunera eramango gaituzten hiru alderdi – edo gehiago, baina nik hiru azpimarratuko ditut – ikusi ahal diezazkiekegu: alde batetik, idatzi zituenarena, bestetik ikertzailearena eta hirugarrenik (aurrerago azalduko dudana) dokumentuak berak duen agentzia: “Artxiboaren analisiak alde pribilegiatua edukitzea dakar: guregandik gertu dagoena, baina gure egunerokotik ezberdina dena, gure oraina inguratzen duen denboraren orla da, gure orainaren gainean dagoena eta bere alteritatean kokatzen duena; guregandik at, mugatzen gaituena da. Artxiboaren deskribapenak bere aukerak (eta bere aukeren nagusitasunak) zabaltzen ditu gureak izateari utzi dioten diskurtso horietatik abiatuta; bere existentziaren ataria dagoeneko esan ezin dugun horretatik banatzen gaituen mozketan dago, gure praktika diskurtsibotik at erortzen den horretan; gure lengoaiaren kanpoaldearekin hasten da; bere tokia gure praktika diskurtsibo propioen marjina da” (Foucault, 2002:222). Azken finean, artxiboan gorde behar dena zer den norbaitek – bere testuinguruak eraginda erabaki du; medikuen txostenetan idazten zena dokumentu horiek idazten zituenak – bere testuinguruak eraginda – erabakitzen zuen; artxiboko lana egiten duen ikerlariak – bere testuinguruak eraginda –txosten konkretu batzuk aukeratu ditu; eta horrela jarraitu genezake, doktorego tesi honetan eragina duten alderdi guztiak aipatuz. Alexandre Surrallés-ek J.J Gibsonen (1979) hitzak gogoraraziz dio “objektu eta sustantzien iraunkortasun erlatiboa duen baina gertaerek dinamizatzen duten inguru batean, gauzak ez dira era pasiboan antzematen, baizik eta antzematen dituen subjektuari eskaintzen dioten garrantziaren arabera” (Surrallés, 2005:3). Subjektibotasunaren eta objektibotasunaren artean eraikitako dikotomia bertan behera geratzen da era honetan, Gibson-en teoriaren arabera sentsazioaren eta intelektoaren arteko dualtasun kartesianoa baztertzen da; ezagutza, zuzeneko pertzepzioaren bitartez lortzen den Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten sentsazioaren kontinuitatean dago, eta zentzua, beraz, afektibotasunean errotuta dago (Ibidem:4). Honek guztiak bidea irekitzen dit artxiboaren agentziaz hitz egiteko. Ikerketa lan honetan artxiboa espazio konkretu bat eta dokumentu mordoa baino gehiago izan da. Artxiboak bere bizitza propioa izan duela esango nuke, bere bizitza propioa eta ikertzaileak berak emandakoa, bien arteko elkarreragina. Nik nire esperientziaren araberako interpretazio bat egin dut, baina artxiboak ere muga batzuk eta baldintza batzuk jarri dizkit: “dokumentuak ez du historia bat bakarrik kontatzen, baizik eta historia bat dauka, eta baldintza hori ere aztertua izan beharko litzateke” (Mercant, 2005:81). Ez dugu dokumentuek esaten dutenarekin bakarrik lan egiten, eurak ere badira eurekin izaten ari garen harreman horren partaide eta sortzaile. Honenbestez, irristakorrak diren mugak onartzera iritsi gaitezke: “Historiagileek euren ikerketa eta galderak artxiboen hedadura eta mugetara egokitu behar dituzte, literatura idazleek hutsuneak betetzeko askatasuna daukate” (Assmann, 2008:106). Hain zuzen, artxibo-analisia egiten ari nintzela konturatu nintzen ez nuela haren gaineko erabateko kontrolik; ez zen nik nahi nuena lortzeko objektu edo bitarteko hutsa. Toki hark eta dokumentu haiek bazuten nigan eraginik, agentzia bat zuten, bere araua propioak jartzen zituzten eurek ere: “Mundu materialak gizakiengan eragina duenaren nozioa materiaren agentzia97 bezala deskribatu da” (Jones, 2004:330). Eta zentzu horretan Lambros Malafourisek egiten duen gonbidapena jarraitu nahi izan dut: “Pausu bat urrunago joan gure fokua oraingo honetan esplizituki kognizioak eta materialtasunak bat egin, elkar katalizatu eta eraikitzen duten eremuan jarriz” (2004:53). Gonbidapenari helduz, artxiboan, kognizioak eta materialtasunak bat egiten zuten eta ez du batek bestea gainditzen – kognizioak materialtasuna –, baizik elkar eragiten dute eta elkar eragite horretan elkar eraikitzen dira. Dokumentu haiek esku artean edukitzeak sortzen zidan sentsazioa... Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten … paper zaharraren usaina… … izkinak higatuta zituena... … eskuzko idazketa, batzuetan ulertezina… … lumaz, boligrafoz, urdinez, beltzez… … kartoi txikietan zeuden elektroshock-en taulak… … urdinez, gorriz eta beltzez beteak… … puntutxoak eta gurutzetxoak… … hasieran ulertezin egiten zitzaizkidanak… … eskutitzak… …ingresatutakoek idatzitakoak… … euren senideenak… … medikuen artean bidalitakoak… Tim Ingoldek dio “materialen mundu batean ezer ez dagoela inoiz amaituta: “Dena izan daiteke zerbait, baina zerbait izaten beti dago beste zerbaitetan bihurtzeko bidean” (2012:435). Eta zentzu horretan, materialen propietateak ezaugarritzat baino gehiago mugimenduan dauden istoriotzat hartzeko proposamena luzatzen du. Artxiboa ez da amaitutako zerbait, eta bertan irakurritako eta eskuartean edukitako dokumentuak – horiak, hezeak, usain gazi-gozodunak – ez dira amaitutako zerbait, ihesak dituzte, filtrazioak, bukatutako zerbait baino gehiago istorioak dira, etengabe mugimenduan dauden istorioak. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Artxibo eta antropologoa, antropologoa eta artxiboa Egun haietaz oroitzen naizenean isiltasuna, hotza eta isolamendua sentitzen ditut. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Gogoan dut artxibora sartzeko baimena eman zidaten eguna, ez nuen arazo handirik izan. Aurretik beste instituzio batean jaso nuen ezezkoa zela eta, zailagoa izango zela pentsatu nuen. Baina kasualitatez edota kausalitatez, artxiboan interesa zuen psikiatra batekin egin nuen topo. Gogoan dut ez nekiela egin nahi nuena nola azaldu. Batzuetan pentsatzen nuen egitera nindoanak mugak jarriko zizkidala eta agian ni neu nintzen helburu zehatza ez nekiena. Gogoan ditut hasieran eman nituen azalpenak, oso zabalak eta zehaztapenik gabeak izan ziren. Urrun kokatzen nuen gaia, gaur egun egiten ari direnari buruzko hausnarketa edo ikerketarik ez nuela egin nahi azpimarratuz. Banekien, ondo jakin ere, horrek arazoak eta zailtasunak ekar ziezazkidakeela. Gogoan dut psikiatrikoko arduradun nagusiak bere bulegora deitu eta dokumentu batzuk sinatzeko eskatu zidala. Egitera nindoanaren inguruan mugak zeintzuk ziren zehazten zen dokumentuetan, eta bertan agertzen ziren pertsonen intimitatea babesteko konpromisoa hartu behar nuen. Gogoan dut neure buruari galdetzen niola ea eskubiderik ote nuen beste pertsona batzuen bizitza intimoan sartzeko. Ikerketa baten izenean… nire doktore-tesia lortzeko asmoz… edota nire burua lasaitzeko… baina zein eskubide nuen nik haien bizitzen pasarterik gogorrenetan muturra sartzeko? Akaso nonbaitetik askatuko nituela pentsatzen nuen? Gogoan dut kontraesanak eta kontzientzia nituela etengabe ate joka. Etengabe. Artxibora sartzeko baimena lortu eta bertan eman nituen egun haietan guztietan. Baita oraindik ere. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Gogoan dut lehen egunean bertara sartu eta ikusi nuenarekin izan nuen sentsazioa. Erizain batek lagundu zidan artxibora. Txosten zaharrenak hartu nituen, Veraren garaian bertan ingresatutakoen istorioak ikusi eta aztertu ahal izateko, testuinguruari buruzko datuak lortzeko. Psikiatriko hau, 1937an ireki zuten eta, beraz, txosten zaharrenak garai hartakoak ziren. 1937. urtetik 1950. urtera bitarteko txostenak irakurtzeko erabakia hartu nuen. 458. 458 txosten. * Duela urtebete baino gehiago ez naizela artxiboan sartu eta irudi hau buruan geratu zaidan irudian oinarrituta egin nahi izan dut, beraz, ziurrenik errealitatea ezberdina izango da. Egunak eman nituen artxiboan sartuta, bakarrik eta isilpean. Eraikin nagusitik kanpo dagoen edifizio txikiago batean dago. Bi gela ditu. Irudian 1 eta 2 bezala izendatu ditudanak. 1 gelara sartzeko – handiagoa eta garrantzitsuena txosten guztiak gordeta dauden armairuak bertan baitaude –, 2 gelatik pasa beharra dago. Hau da, 1 gelak ez du leihorik ez eta kalera ematen duen aterik. Izan ere, 1 gelak segurtasun neurri batzuk bete behar ditu txostenak seguru eta ez Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten hondatzeko baldintza egokietan egon daitezen. Beraz, kaletik 2 gelara sartzen zara. Gela txikiagoa da 2 gela, mahai bat, aulki bat, apalak, bergoailua eta erratza gogoratzen ditut bertan. Marrazkia egiten ari nintzela konturatu naiz, aulkian eskubialdean ikusten den paretari begira esertzen nintzenez ez dudala nire atzean geratzen zen ezkerreko paretan zegoena gogoratzen. 2 gelan eman nituen orduak, egunak eta hilabeteak. Hiru hilabete. Hara iristen nintzenean, erizain batek atea irekitzen zidan, 2 gelan sartzen ginen eta ondoren 1 gelako atea irekitzen zidan. Nik irakurri nahi nituen txostenak zeuden armairua ireki eta mordo bat hartzen genituen hasieran asko eta gero gutxiago, egin ahala konturatu bainintzen txosten askori orduak eskeini behar izaten nizkiela. Txostenak 2 gelako mahai gainean jarri eta erizainak alde egiten zuen. Hasieran irekita uzten zuen 1 gelako atea, gehiago behar banituen nik neuk hartu nitzan, baina bi asteren ondoren txostenak hartu eta 1 gelako atea ixten hasi zen. Esan bezala, psikiatrikora iritsi, autoa utzi eta erizain bati deitu behar izaten nion artxiboko atea ireki ziezadan. Erizainak alde egiten zuenean, hantxe gelditzen nintzen, bakarrik, gela txiki hartan eta berogailua martxan (neguan egin nuen artxiboko lana). Berogailua gorria eta beltza zen, aire beroa botatzen duten horietakoa, zaratatsua oso. Lehen txostenak berokia eta bufanda soinean irakurtzen nituen, gela berotu arte itxoin behar izaten nuen haiek gainetik kentzeko. Istorio haiek… zarata txiki bat nahikoa izaten zen aulkitik mugiarazten ninduen susto bat sentitzeko. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Baziren luzeak ziren txostenak, oso luzeak; orduak ematen nituen pertsona haien istorioarekin. Gehienetan barruraino sartuz. Eguneko lana amaitutzat ematen nuenean, bertan zegoen telefonotik erizainari deitu behar izaten nion agertu arte itxoin, txostenak eman, hark gorde, eta autoa hartzen nuen, irakurritakoak zeharo ikututa. Istorio haiek nire buruan bueltaka nituela. 98 Artxiboan jasotako idatziak literalki kopiatu ikerketa lan guztian zehar. 99 Moja baten idatziak 1940ko martxoaren 9koak. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Askotan istorio haietatik urruntzea kosta egiten zitzaidan, eta badira, urtebete baino gehiago pasa arren, nire gorputzean grabatuta geratu diren pertsonak. Zergatik ziren istorio batzuk garrantzitsuagoak besteak baino? Zergatik aukeratzen nituen zita batzuk eta ez besteak? Zergatik kopiatzen nuen txosten bat eta ez beste bat? Argi dago ikerketa egin aurretik ditugun aurreiritziek, ikerketa egitera bultzatu gaituen ideiak eta helburuak eragin handia dutela egiten dugun aukeraketan. Bilatzen ari garena aurkitzen dugu askotan. Ikusi nahi duguna ikusi. Txosten berberak bi pertsona ezberdinek irakurrita ere, bakoitzak berea aterako du, berea jasoko du, eta jakina berea aurkituko du. Kontziente naiz, artxiboan utzi dudanak, hemen jasoko ez dudanak, nire koadernoan apuntatu gabe gelditu denak 100 1944-02-06ko oharra, 26 urteko emakumezkoa, bere nagusiaren baimenarekin ingresatua. 101 1944-12-21eko oharra, 42 urteko emakumezkoa. 102 1945-04-21eko oharra, 55 urteko emakumezkoa. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten hemen jasotakoak bezainbesteko garrantzia eduki dezake. Begiradan dago sekretua. Begiratzen duen horrek sentitzen, ikusten, ulertzen, asmatzen, idazten… duen horretan guztian eta baita artxiboak ematen dionean. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Batzuetan hauskorra eta bestetan sendoa, horixka, hezetasun puntutxo ilunekin gehienak, izkinak higatuta. Kartoizko karpeta marroi baten barruan, historio zenbakia eta izen-abizenak, askotan diagnostikoarekin batera. Karpeta ireki eta besteak baino lodiagoa zen paper bikoitz batean (medikuak betetzen zuena): familiako aurrekariak… Familiak emandako datuak… 104 Historia zenbakia eta izena ez dira benetakoak, diagnostikoa bai, 1944. urtea, 42 urteko emakumezkoa. 105 Zeinu hori idazten zen zendu egin zela adierazteko. 106 Ernst Kertschmer (1888-1964) psikiatra eta neurologo alemaniarrak egindako tipologia morfopsicologikoaren tipoetako bat da lepsomatikoa (grekeraz: leptos (argala) eta soma (gorputza). Kertschmerren arabera pertsona lepsomatikoak argalak dira, muskulo gutxikoak, gantz panikulu murritza dutenak, eskuak hezurtxuak eta finak, perimetro toraziko gutxi, sorbalda estuak eta txikiak. Euren izaera, Kretschmerren ustez hoztasunaren eta sentsibilitatearen artean mugitzen da eta izaera eskizoidearekin lotzen zuen, horrelako tipologiako pertsonek psikosi eskizofrenikoak izateko joera zutela zehaztuz. (http://www.psychiatry.es/t/ta-tj-seccionesglosario-94/420-tipologa-de-kretschmer.html) [Kontsulta data: 2015-01-16]. 107 Elisa Goikoetxea Altuna (aurreko emakumezko berberari buruz medikuak idatzi duena). Zita literalki erreproduzituta dago. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Ingresatua izatera doanak emandakoak… Medikuaren datuak… 108 Ez nuen idatzitakoa ulertu. 109 Elisa Goikoetxea Altuna (aurreko emakumezko berberari buruz familiak esan duena). Zita literalki erreproduzituta dago. 110 Elisa Goikoetxea Altunak berari buruz esaten duena medikuaren arabera. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten 111 Elisa Goikoetxea Altuna (aurreko emakumezko berberari buruz medikuak esaten duena). Zita literalki erreproduzituta dago. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Ulertzeko zailtasunak Askotan minutuak ematen nituen esaldi bat ulertu nahian. Gehiena eskuz idatzita zegoen, arraroa zen makinaz idatzitako dokumentuak aurkitzea. Kaligrafia mota batzuk ulertzea, hitz batzuk deszifratzea bezala zen. Adibidez: Batez ere mojak eta erizainak ziren bertan ingresatutakoen egunerokoak idazten zituztenak. Ia egunero idazten zuten oharren bat, ingresatutakoak goizetik gauera egiten eta esaten zuena kontatuz. Egunerokoek zuzenketak ere izaten zituzten, medikuenak ziurrenik, “muy bien”, “bien”, “regular” eta horrelako notatxoak irakurri daitezke mojek eta erizainek idatzitakoaren ondoan, normalean gorriz eta batzuetan urdinez. Badira kasuak non zuzenketek dioten egunerokoaren oharrak objektiboak izan behar zutela eta ez zutela idazten zuenaren iritzirik islatu behar. Mojek eta erizainek komatxo artean erreproduzitzen zituzten ingresatutakoek esandakoak. Hasiera batean, ingresatutako pertsonen hitza entzuten ariko banintz bezala zen niretzat. 112 1949-04-20an medikuak idatzitakoa familiak emandako datuak oinarritzat hartuta, parentesi artean dagoena ulertzea ezinezkoa egin zitzaidan. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Baina mojek ingresatutako pertsonak esandakoa hitzez hitz gogoratzea ia ezinezkoa da, beraz, hitz horiek ere beste filtro batetik pasata bezala hartuko nituela erabaki nuen. Behintzat zuhurtziaz hartuko nituela. Denborarekin, eta txosten asko irakurri ondoren, kaligrafia bakoitza bereiztera iritsi nintzen, baita bakoitzaren idazkera ere. Txostenen edukia gogorra zen, eta gainera hitz bakoitza deszifratzen denbora eman behar banuen, irakurtzen ari nintzena are gehiago iltzatzen zitzaidan barruan. Testu ulerterrazak iristen zirenean, lasaitua hartzen nuen. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eskutitzak Bazegoen modu bat ingresatutako pertsonen ahotsa entzuteko, hainbat txostenetan jasotako eskutitzak. Askotan, euren txostenetan geratzen ziren eskutitz haiek, hartzailearengana iritsi gabe. Eskutitz gehienak irekita zeuden, medikuek edota psikiatrikoko arduradunek irekitzen zituzten (zabaldutako gutunazalen barruan mantentzen dira batzuk oraindik ere) eta eskutitza eurek irakurtzen zuten. Bazeuden ireki gabeko eskutitzak ere, baina bere horretan mantendu nituen artxibora sartu aurretik sinatu nuen konpromisoan artxiboan aldaketarik ez nuela egingo ziurtatu bainuen. Eskutitzen artean bi eratakoak ezberdintzen ziren, ingresatutakoek idatzitakoak eta ingresatutakoei idatzitakoak. Ingresatutakoek idazten zituztenak txostenetan mantentzen direnez, ondorioztatu daiteke kasu askotan ez zirela bidaliak izan; ingresatutakoei bidalitakoekin zer gertatzen zen ez dakit. Txostenetan sartuta egoteak interpretazio ezberdinak izan ditzake, irakurtzen utzi eta gero txostenean jasotzen zituztela, edota instituzioko arduradunek ireki irakurri eta ez zietela ingresatutakoei haien berri ematen. Dena den, badago kasuren bat egunerokoan familiaren eskutitza irakurri duela aipatzen dena, beraz, imaginatzen dut kasu eta egoera ezberdinak gertatuko zirela. Ohar honetan argi ikusten da, amak Mari 17 urteko alabari idatzitako eskutitza arduradunek ere irakurri zutela. Telefono bidezko elkarrizketak ere jarraitzen zituzten, hainbat aldiz elkarrizketa horietan esandakoa aipatzen zutelako oharretan. Eskutitzekin gertatzen zena instituzioak berak kudeatzen zuen. Hauxe bidali gabeko eskutitz baten zati bat: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eskutitzak, azken finean, ingresatutakoen ahotsak entzuteko modu bat izan dira. Eta maiz pentsatu dut, bidaliak izan balira ezin izango genukeela ahots haien berri jaso. Baina, era berean, gogorra egiten da pentsatzea ustez bidali den zerbait ez zela inoiz iritsi bidali zuenak bidali nahi zuen tokira edo hartzailearengana. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Inplikazioa Batzuetan egun bat behar izaten nuen txosten bat osorik irakurtzeko. Istorio haietan tentsioa egoten zen maiz; beldurra, mina, zorigaitza, ezintasuna… eta emozio eta sentimendu nahasketa horrek artxibotik ezinegonarekin, buruko minarekin, urduritasunarekin, tentsioarekin eta tristurarekin ateratzerarazi ninduen behin baino gehiagotan. Badira istorio eta esaldi brillanteak, irribarrea atera eta barre egitera eraman nindutenak, baina berehala egoeraz kontziente egitera behartzen nuen nire burua eta horrek nengoen tokira ekartzen ninduen berriro ere. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Nolako eragina izango zuen ingresatutakoentzat idatzitakoak? Ez jartzen zutenak, baizik eta norbait beraiei buruz idazten ikusteak? Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Honela, istorio inbididualak izango dira kontestuaren berri emango digutenak. Inbutuaren punta estuenetik abiatzeak bere abantailak ditu; besteak beste, argiago geratuko zaigu testuingurua kasu konkretuz osatuta dagoela. Indibiduoa ez da kontestuan disolbatuta geratuko eta horrek orokortasunean galtzea ekidingo du eta jakina, indibiduo bakoitzaren agentzia ere azaleratuko da. Gainera, aztertu ditudan kasuen testuingurua, gizarte konkretu bat izateaz gain, giro konkretu bat ere bada: psikiatrikoena edo eroetxeena. Horri buruz infomazio gutxi eta mugatua dagoenez, ikerketa hau kasu partikularretatik abiatzea lagungarria izan da oso. Ikergai honi buruzko datu eskasia arrazoi ezberdinek eragindakoa da: alde batetik, emakumezkoak dira protagonista eta emazkumezkoak ez dira inondik inora gizartearen adibide, adierazle eta eredu Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten bezala erabiliak izan116; beste alde batetik, emakumezko hauek erotzat jo eta eroetxean sartu zituzten eta eroei eta eroetxeei – gizarteko bazterretako bat – buruzko informazio oso gutxi dago. Dena den, azaldu nahiko nuke abantaila hauetaz guztietaz ikerketa egiteko beste modurik ez eta bide hori egiten hasia nengoenean konturatu nintzela. Nolabait behartuta hartutako bidea izan da. Ikerketa lan honen zati honek Gipuzkoan kokatuta dagoen psikiatriko bateko117 artxiboan egindako analisia du oinarri. Erotzat jotako emakumeen – hutsune bihurtutako emakumeen – mediku-txostenak irakurri eta aztertu ditut, eta horiek dira eurak isiltasune(ta)tik ateratzeko eta hutsuneak beteta daudela adierazteko erabiliko dudan materiala. Itxura batera mugatua den informazioa da, baina haiei buruz daukagun bakarra izanik hortik abiatuta egin beharko dugu lan. Historia klinikoek oso argi utziko digute, testuinguru historiko batean idatzitakoak izan direla. Gainera, zientifikotasun barruan sartu nahiak eta atenporala eta unibertsala den zerbait idazten ari zirela pentsatzeak, nabarmenago uzten ditu garaiko eta tokiko jendartearen moralaren eta kulturaren ezaugarriak. Hutsune bezala identifikatu ditudan emakumeak azpimemoriaren parte bezala ulertu ditut eta horrek memoriari buruzko gogoeta egitera eraman nau. Zer kontsideratzen dugu memoria eta zer ez? Zerk osatzen du talde, kolektibo, herrialde edota oro har munduaren memoria eta zerk ez? Eraikitzen dugun memoria sozial edo publiko horren harira, memoria eta azpimemoria kontzeptuak planteatu ditut. Bi termino hauek aipatzen ditudanean, memoria “ofizialaz” – memoria – eta “ez ofizialaz” – azpimemoria – ari naiz. Hau da, iraganaren errelatoa sortzen denean, errelato horretan agertzen dena memoria ofiziala litzateke, ikasten, zabaltzen eta irakur daitekeen hori. Azpimemoria, berriz, ez dira ahaztutako gauzak, baizik eta memoria “ofizialaren” parte izateko baldintzak betetzen ez dituztenak. Azpimemoria behetik egindako historia baten oinarria dela esan daiteke: 116 Erotzat jotzen zituzten emakumezkoek jasan zuten isiltasuna izugarria izan zen eta gizonezkoena baino konplexuagoa: “Euren hitza isiltzen zen baina baita euren emozioa ere; sintomak euren gorputzak gorputz bezala, “naturalki” ulertezinak, isolatu eta kontrolatuz ezartzen ziren. Baliteke, emakumezkoen eromenaren isiltasuna, eguneroko bizitzan emakumezkoek sufritzen duten bazterketaren continuum-a besterik ez izatea” (Ospina, 2006:313). 117 Veraren istorioa beste artxibo bati dagokio baina bere istorioa irakurtzeko aukera izan nuen. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Behetik egindako historia118 baten ikuspuntua ohiko historia positibistarekin aurrez aurre jartzen da. Azken honek ikerketa objektu bezala urte-liburu ofizialetan ageri direnak pribilegiatu ditu, besteak berriz, falta direnen esperientzia ikusgarri egin nahi du” (Hernández Holgado, 2003:23). Azpimemoriarekin azpimarratu nahi dena zera da: memoria eraikitzerakoan erabiltzen ditugun parametroek kode kultural eta sozial batzuk jarraitzen dituztela eta kode horien arabera eraikiko dugula “iraganaren”119 historia edo “memoria”. Beraz, memoria “ofizialaren” parte izango dira unean uneko eta tokian tokiko – horregatik diot orainaldiarekin lotura gehiago duela errelatoak iraganarekin baino – kode kultural eta sozialak betetzen dituztenak; eta, beraz, azpimemoriaren parte izango dira kode horiek betetzen ez dituztenak. Uste dut, garrantzitsua dela azpimemoriaren parte diren hainbat pertsona azaleratzea, ikusgarri egitea, baina ez dut uste memoria “ofizialaren” parte egitea denik irtenbidea, memoria ofiziala izateko aipatu kodeak bete behar direlako eta kode horiek betetzea azpimemorian dauden horiek hartutako jarreraren edo bizipenen kontra joatea litzatekeelako. Artxiboa izan da urtetan memoria “ofiziala” eraikitzeko erabili den tresnetako bat. Artxiboan “gorde” den hori, memoria “ofiziala” osatzeko onartua izan da ezbairik gabe, zalantzarik gabe eta zuzenean120. Atal honetan, memoria “ofiziala” eraikitzeko erabili den tresna garrantzitsuenetako bat erabiliko dut, artxiboa, baina nire asmoa ez da tresna hori azpimemoria memoria “ofizial” bihurtzeko baliatzea. Hain zuzen ere, artxiboa Le Breton-ek planteatzen duen era honetan erabiliko dut: “Garrasia eta ezkutuko sufrimendua adierazi ahal izateak, memoria lasaiago baten existentziara irekitzen gaitu, ahanztura pentsaezina izanda ere. Talde edo hitztokietaz hitz egiteak isiltasuna existentzian zein puntutaraino errotuta dagoen errekonozitzea dakar. Hitza ematea zentzua ematea bezala da” (2001:189). Genero perspektibatik begiratuta, azpimemoria horretan mantentzeak kode kultural eta sozial hegemonikoetatik kanpo egoteko aukera ematen digu, eta beraz, tresna feminista aproposa da: 118 Kurtsiba berea da. 119 Iragana komatxo artean jarri dut, memoriarekin iragana eraiki baino gehiago oraina eraikitzen ari garelako, orainarekin zerikusi handiagoa dauka askotan memoriak, orainaren arabera eta orainera egokituta egindako errelatoa delako. 120 Dena den, psikiatrikoko artxiboak urte luzez egon dira ikerlarientzat itxita, eta beraz, artxiboak ere ezin da esan Historia egiteko denak erabili direnik. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Talde dominanteen ereduak gainditzeko ezintasuna dela eta, estalita geratu diren eredu horien bilaketarekin lotuta teoria antropologiko feministak duen kezka jasotzen dut, baita talde mutuek eredu alternatiboak transmititzeko duten zailtasuna ere” (Del Valle, 1999:9). Isiltasuna eta estalitako transkripzioa salaketa zorrotzak dira (Llona, 2012). Eta isildu direnak azaleratuz errealitate anitz ezagutzeko aukera dugu. Ahozko iturriak erabiliz egin dute historialari feminista askok lan eta metodo hori aldarrikatu dute ahotsik-gabekoen esperientziak azaleratzeko: “Ahozko iturriek eskainitako dokumentazio berriari esker iraganaren narratiba berriak eraiki dira, gertakarien beste bertsio batzuk helarazi dira eta ikerketa eremu berriak ireki dira, eguneroko bizitza, sexualitatea eta identitateen eraikuntza esaterako” (Llona, 2012). Kontua ez da nire ustez ahozko iturriak memoria ofizialaren parte egitea baizik eta hauek ere baliagarriak direla eta beste errealitate batzuk ikustarazten dizkigutela erakustea: “Erakutsi dute euren gaitasun espezifikoa identitatearen autoerrepresentazioen eta dinamika politiko orokorren arteko loturak argira ateratzeko eta, bereziki, emakumeen historiari dagokionez, subjektibitatearen, instantzia kolektiboen eta generoaren artean” (Di Febo, 2006:154). Gainera frogatu da azpimemoria sartzen garenean Historiak – letra larriz eta hatxez – aldaketak jasaten dituela: “eskenatoki historikoan emakumeen esperientzia eta protagonismoa azaltzen zen neurrian, agerian jartzen zen menperatze patriarkalaren aurrean emakumeek egiten zuten erresistentzia eta baita gizarteari forma emateko zeukaten botere sortzailearen errekonozimenduaren beharra” (Lagunas, 1996:29). Erresistentziak azaleratzeko modu bat ere izan daiteke, beraz, azpimemoria horretara jotzea. Erresistentziek duten garrantzia dela-eta, amaieran atal bat eskainiko diot. Ikerketa honetan, emakumeak eta eroak, bi alderdik egingo dute – nagusiki, ez bakarrik ikerketaren protagonista direnak azpimemoriaren parte izatea. Hori horrela, esaten ez denari erreparatzeak, berebiziko garrantzia dauka, isiltasuna(k) abiapuntutzat eta erreferentzia nagusitzat dituen ikerketa planteatuta ezin ahaztu baitaiteke artxiboa ere isiltasunez betetako zerbait dela: idatzita dagoenak bezainbesteko garrantzia dauka idatzita ez dagoenak. Azpimemoria isilduta mantendu den hori bada, existentzia eza bezala planteatzen badut, hutsune horien kontziente (edo behintzat begitankor) egon beharko dugu ikerketan zehar. Azpimemorian kasu konkretuen bitartez sartu naiz ikerketa honetan. Asmoa da kasu partikularrak oinarritzat hartuz emakumezkoek XX. mendearen lehen erdian Hego Euskal Herrian bizi zuten egoera ezagutzea. Horretarako, emakumezkoek psikiatriko eta eromenarekin Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten bizi zuten lotura aztertuko dut. Atal honetan, 8 emakumeren kasuak aztertuko ditut; Esteban-ek antropologiarako teknika bezala gorputz ibilbideak proposatzen ditu: “(Scheper-Hughes eta Lock jarraituz, 1987) subjektibitatearen eta gizabanakoaren azterketan sakontzea, gizarte zientzientzat eta baita antropologiarentzat ere erronka bat izan da, izan ere, salbuespenak kenduta, taldean jarri dute beti enfasia, kulturalean, gizabanakoan baino gehiago; gorputz sozial eta politikoan indibidualean baino gehiago” (2008:140). Baina zer gertatzen da indibiduora iristeko arazoak aurkitzen baditugu? Izan ere, hori da ikerketa honen berezitasunetako bat, ezin dugula aztertu nahi ditugun emakume horietara jo zenduta daude – eta gainera, gizartean eta familietan tabu bat, isilpean mantendu den gai bat izan dira askotan. Orohar, kasu konkretuetara gerturatzeko erabiltzen den teknika biografia edo bizitza istorioena da. Honela Juan José Pujadas Muñoz-ek El método biográfico: El uso de las historias de vida en Ciencias Sociales (1992) liburuan, biografiaren interesa ni punturen arteko konbergentzian jarri du: “1 bere bizitzaren ibilbidearen, esperientzien eta bere ikuspegi partikularraren barruan gizabanakoak ematen duen ikuspuntu subjektiboa, eta 2 sujetua bizi den komunitatearen baloreen, arau sozialen eta garai konkretu baten isla izango den bizitzaren irudikapena” (1992:44). Biografia oinarritzat hartu duten ikerketa lan askotan – gizarte zientzietan eta, beraz, baita antropologian ere – gizabanakoa objektu bezala erabilia izan da eta era horretan: “Batez ere, gizarte zientzien ikuspegi «komunitario» honen azpian dagoen helburua, gizakia objektu bilakatzearen kontra borrokatzea da, «isiltasuna hausteko» ahotsa itzultzea da” (Ibidem:44). Biografiaren teknika Rufus Anderson-ek (1796-1880) – Ameriketako Estatu Batuetako gobernuaren atzerriko misioen ministro izan zenak – erabili zuen lehen aldiz ikerketa lan batean 1825. urtean. Andersonek, Catharine Brown emakumezko cherokee-aren memoriak idatzi zituen eta teknika hau, kristau bihurtu zen Brown-en akulturazioaren berri emateko erabili zuen. Hain zuzen, emakumezko izateari buruz planteatzen den arazoari dagokionez, L.L Langness-ek (1977) biografiaren aldeko planteamendua egingo du: “Beste bitarteko batzuekin iristea oso zaila den kulturaren emic dimentsioak erakusteko errekurtsoa da, adibidez, hainbat gizarte prozesuren ikuspegi femeninoa”121 (in Pujadas, 1992:23). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Biografiak, ezagutzen ditugun moduan, pertsona bakar bati buruz izaten dira eta pertsona horren inguruko informazio ahalik eta ugariena eta zehatzena biltzen saiatzen dira. Pertsona bakarrari buruz aritzearen “desabantaila”, pertsona horri buruzko datu ugari batuz eta kontatuz orekatzen dela dirudi. Ikerketa lan honetan, berriz, ezinezkoa da era horretako biografia bat eraikitzea. Datu gutxi lortu daitezke protagonista diren emakumezkoei buruz eta, beraz, oso zaila litzateke biografia bere zentzu hertsian aplikatzea. Gainera, arazo bikoitzarekin egiten dugu topo: emakumezkoak eta erotzat joak izatea. Emakumezkoen istorioak Langness-ek dioen bezala biografiak eginez jaso daitezke, eta psikiatriaren eremuari dagokionez ere Lisa Appignasnesi psikiatriaren ikerketa feminista egin duen autoreak bide beretik jotzea eskatzen du. Bere ikerketen ardatza kasu konkretuak dira horietatik abiatuta egiten du psikiatriaren eta eromenaren azterketa feminista: “Kasuek argia ematen dute. Horiek laguntzen digute momentu historiko konkretu baten kulturaren, praktika psikiatrikoaren eta gaixotasunen bidegurutze eta elkarrekintzak ateratzen” (2008:9). Biografiak egitearen abantailak ikusita, biografia klasikoa eraikitzeko arazoari galdera batekin egingo diot aurre: Zerbaiti buruz ez hitz egiteak ez al du uste baino gehiago esan nahi isiltzen denari buruz, isilarazia denari buruz? Honi erantzuteko Ignasi Terradas-en Eliza Kendall: Reflexiones sobre una antibiografia (1992) liburua aipatuko dut. Terradas-ek oso bestelako ideiak proposatzen ditu datu eskasiari buruz eta bere esanetan esanguratsua da oso pertsona bati buruzko datu gutxi batzuk besterik ez izatea. Horri aurre egiteko Terradasek antibiografiaren teknika jarri zuen praktikan Eliza Kendall-en (1825-1844) kasuarekin. Kendall-i buruzko informaziorik apenas izan gabe Kendall bere ikerketaren erdigune bilakatzen du Terradas-ek. Kendall-ek Ingalaterrako industrializazioaren eta kapitalismoaren garai gogorrak bizi izan zituen eta 19 urte zituela bere burua ibaira bota zuen bertan zenduz. Mendebaldeko zibilizazioaren idatzizko historian dagoen Kendall-i buruzko informazio bakarra, Henderson-ek eta Chaloner-ek Engels-en La condición de la clase obrera en Inglaterra liburuari egindako edizioan agertzen den oin-ohar bat da. Engels-ek anonimoki aipatu zuen bere edizioan (1845) Eliza Kendallen kasua eta Henderson-ek eta Chaloner-ek egin zuten edizioan (1968) izenabizenak jarri zizkioetan emakumezkoari. Baina, izen-abizenak jarri arren, bi historiagileek ez zioten Kendall-i gizabanako maila eman, gizarteari buruz hitz egin zuten eta Kendall indarrean Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten zegoen sistemaren ondorio bezala122. Horren aurrean Terradas-ek gizabanakoa aurretik jarri eta ordena hori antibiografiaren bitartez iraultzea proposatzen du. Baina, antibiografiaren proposamenean, gizabanakoari garrantzia emateaz gain, badago beste elementu bat eta ikerketa lan honetarako funtsezkoa izan da: pertsona bati buruzko datu gutxirekin osatzen den zerbait da. Hain zuzen, hau da Terradas-entzat antibiografia bat egiteko arrazoietako bat: “Benetako bizitza123 konkretu bat ezagutzeko, arrazoi biografiko konbentzionala gainditu behar da. Ez da nahikoa biografia alternatibo batekin orekatzen saiatzea. Konbentzio nagusiak ikusten uzten ez diguna ikusteko, arrazoia eta ilusio biografikoa nagusi ez diren ikuspuntura jo behar dugu” (1992:13). Beraz, Terradas-ek hutsuneari edota ukazio biografikoari deitzen dio antibiografia. Bere esanetan, hutsune edo ukazio horien bitartez jakingo dugu, haiek adieraziko digute, zibilizazio konkretu batek zer nolako tratua eman dien edota ematen dien ukatuak izan diren edo diren pertsonei. Batez ere bazterkeria jasaten duten pertsonekin gertatuko da hau, gizartearen bazterretan daudenei buruzko informazioa baita normalean urriena: emakumezkoena, pobreena, etorkinena, eroena, eta abar luze bat. Beraz, antibiografia ikusgarritasun gutxien duten bizitzei buruz gehiago jakiteko erabiliko du: “Ibilbidea alderantzizko norabidean egiten badugu, konturatu gaitezke zibilizazio batek zenbat egin behar izan duen pertsona baten bazterketa maila hori lortzeko […] Bizitza sozialaren bazterren boterea da” (Ibidem:13). Ikerketa lan honetan aztertzen ari garen kasuek primeran islatzen dute euren inguruan sortu zen – den – hutsunea eta dagoen informazio eza. Antibiografiak, pertsona horren bizitzaren aurka egiten ari denari edo egin denari buruz hitz egingo digu. Zentzu honetan, kultura antibiografikoan pertsona goraipatu egiten da baina baita alboratu ere, biak egiten dira neurri berean; pertsona hartuko da kontuan, baina, era berean, pertsona kontuan hartu ez izanari emango zaio garrantzia. Ez da pertsona horri buruzko datu bilaketa proposatzen, baizik datu ezak ematen duena. Gainera, antibiografiaren bitartez gizarte konkretu batean bazterrean dagoenaren beharra agerian geratzen da, eta ikusiko dugu nola bazterrean dagoen hori oinarritzat hartuz osatuko diren muga barruetan daudenen ezaugarriak: 122 Makrotik mikrorako bidea egingo dute Henderson-ek eta Chaloner-ek. 123 Kurtsiba berea da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Honela, baztertutako hainbat pertsonak eta marjinalki erabilitako beste hainbatek, zibilizazio baten muturreko oinarrien giltzarria daukate: osatzen duten pertsonak lagunduz edota kaltetuz noraino iritsi daitezkeen ezagutzeko. Pertsona bat, gizarte baten garai eta toki konkretu batean tratatua izan daitekeen124 era, gainontzeko guztientzat gordetako era da” (Terradas, 1992:41). Bazterrean dagoena beharrezkoa da, ez bakarrik bizi den gizarte horren mekanismoek bere horretan jarraitu dezaten, baita gizartea osatzen duten gainontzeko indibiduoentzat ere, bazterrean dagoen horrek adibide bezala funtzionatuko baitu: ez baduzu esandakoa egiten, hor eta horrela amaituko duzu. Horregatik, baztertutako gizabanakoak kode kultural garrantzitsuen gordetzaile ere badira. Hau horrela ikusten badugu, hutsuneari merezi duen garrantzia eman beharko diogu; hutsunea egoteak – informazio eza adibidez – ez du ezereza esan nahi. Hutsune baten inguruan eraikitzen dira sistema asko, eta erdian hutsunea egonda, eraikuntza guztia horren araberakoa izango da. Kendall-i buruzko informazioa lortzeko batez ere egunkarietara jo zuen Terradas-ek eta jaso zituenak ez dira Kendall-en beraren hitzak baizik eta ingurukoek berari buruz esandakoak edota susmatutakoak. Jarraian egingo ditudan antibiografien kasuan elementu ezberdinak daudela esango nuke. Lehen antibiografiaren kasuan eta neure familiako kasua izaki, artxiboko txostenak ikusteko aukeraz gain, elkarrizketak ere egin ditut eta beraz, informazioa bi era ezberdinetara jaso dut. Beste antibiografien kasuan, artxiboko txostenen erreferentzia hartu dut, eta kasu honetan, badira eurek euren eskuz idatzitako eskutitzak, beraz, neurri batean euren “ahotsa” jaso ahal izan dudala esan dezaket. 124 Kurtsiba berea da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Ikerketa lan honen abiapuntua, Vera, nire birramona izan da. Vera, 1935. urtetik 1986. urtera Gipuzkoako psikiatriko batean egon zen ingresatuta eta artxiboaren analisia egiterakoan atal honetan azalduko ditudan kasuen aukeraketa garai hori kontuan hartuta egin nahi izan dut, testuingurua eraikitzearren. Gipuzkoako beste psikiatriko bateko artxiboan lehen mediku txostenetara jo behar izan dut, izan ere, 1937. urtekoak dira lehenak. Ondorioz, aukeratutako epea Espainiako Gerra Zibila eta gerraondoko hamaika urteak izan dira (1935-1950). Denera 458 txosten irakurri ditut, 226 emakumezkoenak izan dira eta 232 gizonezkoenak. Ikerketa objektua dela-eta emakumezkoen txostenetan jarri dut atentzio berezia. Horietatik 8 aukeratu ditut: Vera, Teresa, Rosa, Carole, Josefa, Gregoria, Tomasa eta Luisa125. Datozen orrialdeetan 8 emakumeei buruzko antibiografiak osatuko ditut. Aukeraketa nola egin dudan justifikatzea zaila egiten zait. Nire atentzioa bereziki deitu duten kasuak izan direla esango nuke. Vera nuen erreferentziatzat eta agian horrek baldintzatu egin nau, edota nik neuk bizitakoak. Bizpahiru esaldi bakarrik zeuden txosten batzuetan, eta kasu horietan beste inora jotzeko aukerarik gabe (ez hemeroteka, ez familia126) txosten horiek baztertu egin nituen. Aztertutako txosten gehienek eredu bat jarraitzen dute – baina ez denek. Gehienak kartoizko karpeta baten barruan sartuta daude, bertan ingresatutakoaren izen abizenak, mediku-historiaren zenbakia eta data dute jarrita. Batzuetan, ingresoak errepikatzen zirenean data ezberdinak daude ingresoaldiek iraun dutena zehaztuz. Karpetaren barruan dokumentu ezberdinak aurkitu daitezke: - Medikuak, ingresatuta geratuko denaren inguruan betetzen duen fitxa (folio bikoitza). Eredu finko bat da eta denera 114 galdera dauzkate, kasu gehienetan ez daude denak 125 Izen guztiak asmatuak dira. 126 Artxibora sartzeko baimena lortu ahal izateko jarri zidaten baldintzetako bat izan zen nik ezin nituela bertan zeuden datu pertsonalak erabili ingresatutakoarekin edota bere inguruko norbaitekin harremanetan jartzeko. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Deigarria da adibidez harreman sexualen atala gizonezkoen txostenetan betetzen zutela bereziki; emakumezkoengan hiru aldiz bakarrik ikusi ditut beteta eta hiruetan ere ingresoak zerikusi zuzena zuen bizitza sexualarekin127. - Elektroshocka edota koma insulinikoa jartzen zietenean fitxa batzuk betetzen zituzten. 127 Carole da horietako bat eta aurrerago egingo dut hari buruzko antibiografia. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten - Ingresatutako pertsonaren eguneroko bat, erizainek edota monjek idatzia. Egunean zehar egin dituen gauzak eta esan dituenak aipatzen dira. - Eskutitzak: medikuen artean ingresatutakoari buruz idatzitakoak, senideenak edota ingresatutako pertsonarenak. - Ingresatutako pertsonen idatziak128. 128 Erresistentziaren atalean zehaztuko dut gehiago, baina aurreratu nahiko nuke aurkitu ditudan emakumeen idatzietan oso ondo idazten zutela antzeman daiteke. Hori euren klase sozialaren adierazgarri zen neurri handi batean, izan ere, garai hartan ikasketak izateko aukera klase sozial altukoek zeukaten. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Hainbat aldiz errepikatutako galdera hark, hasieran nire buruari bakarrik egiten nionak, ez zuen inoiz erantzun zehatzik izaten. Urteak eman zituen Verak psikiatrikoan, baina inork ez zekien zergatik. Bere istorioa – letra txikiz eta hatxerik gabe – osatzeko hainbat tokitara jo behar izan nuen. Hasi nintzen gertuko senideetatik, urrunagoak zirenetara jo nuen gero eta ingresatuta egon zen psikiatrikoko txostena irakurtzen amaitu nuen. 92 urtez bizi izan zen emakume bati buruz hamar orrialde baino gehiago idaztea zaila egiten denean, hutsune bati buruz aritzea da. Desagerrarazi nahi izan den norbaiti buruz hitz egitea. Txiki bihurtu nahi izan den zerbaiti buruz. 129 Verarena ez da artxiboko analisian aurkitutako kasua. Vera ikerketa lan honen abiapuntua izan zen. Ez zen aztertu dudan artxiboari dagokion psikiatrikoan egon, baina uste dut hemen egon beharreko istorioa dela eta gainera, bere mediku-txostenak ikusteko aukera ere izan nuen; beraz, antibiografia egiteko baliagarri zaidan informazioa badut. Aipatu, Verari buruz, mediku-txostenez gain, elkarrizketak ere egin ditudala, beste istorioetan ezinezkoa izan dena. Beraz, antibiografia hau, mediku-txostenetan eta elkarrizketetan oinarrituta dago. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Aurkitu ditudan dokumentu eta egin ditudan elkarrizketekin osaturiko istorioa da jarraian datorrena. Nafarroako Lesaka herrian jaio zen Vera 1893. urteko abuztuaren zortzian. Baserrian bizi zen gurasoekin eta neba-arrebekin; ez dago garbi zenbat neba-arreba ziren denera baina hamahiru bat izan zitezkeela esan zidan Veraren iloba batek. Vera zen alabetan zaharrena eta bera izango zen gurasoen ardura hartuko zuena. Hogeita bederatzi urte zituela, gizonezko batekin ezkondu zen. Karabineroa zen gizonezko hura, Vera baino zazpi urte gazteagoa eta Lesakara Nafarroako beste herri batetik iritsitakoa. Lesakan ezagutu zuten elkar. Vera haurdun geratu zen eta zortzi hilabeteko zegoela ia ezkutuan ezkondu ziren Beran. Senideak ez ziren izan ezkontzako lekuko, ezkontza dokumentuetan ageri diren abizenek ez baitute ezkontideenekin antzekotasunik. Verak baserria utzi zuen eta Berara joan ziren bitzitzera. Hamar urteko epean bost seme-alaba izan zituzten, hiru neska eta bi mutil. Bi zaharrenak mutikoak ziren eta hiru gazteenak neskak. Vera, etxeko lanetan aritzen zen eta bere ilobak esan zidanez senideen artean esaten zen zerbait zen: Seme zaharrenak hamabi urte eta alaba txikienak bi zituztela, Vera haurdun geratu zen berriro. Une hartan, 1935. urtea zen, Pasai Donibanen bizi ziren, karabineroen kuartelean. Abortu bat probokatu zioten eta, Veraren hitzetan, horren ondorioz eraman zuten eroetxera: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten 42 urte zituen Verak psikiatrikora sartu zutenean. Luisa Etxeberriak, bere ilobak, kontatu zidan oraindik gogoan zuela Veraren amari alaba gaizki zegoela esatera joan zitzaizkion eguna: Luisa Etxeberriaren hitzetan, gonatik helduta bere burua leihotik behera botatzea ekidin zuen Veraren amak. Gertakari honen ondoren kokatu beharko genuke Veraren psikiatrikoko itxialdia. 1935. urtea amaitzear zen. Espainiako Gerra Zibila hasi zen berehala eta Veraren senarra gerrara joan zen132, seme-alabak bakarrik geratu zirenez, Veraren amak Bartzelonara eraman zituen itsasontzia hartu eta, zaharrena ez beste guztiak, gerrako ume gisa Belgikara bidaliak izan zirelarik (2 urte egon ziren bertan). Veraren psikiatrikoko egonaldiaren lehen urteetan ez zegoen familiaren eta Veraren arteko kontakturik. Senarraren eskutitz bat dago mediku txostenean, Vera psikiatrikoan sartu eta sei urtera idatzitakoa: 131 Hemendik aurrera, psikiatrikoko txostenen erreprodukzioa egiten dudanean azpiko marrak ulertzerik izan ez dudan hitzak ordezkatzeko erabiliko dut. Horrez gain, zita guztiak literalki kopiatuko ditut, hizkuntzan eta ortografian inolako aldaketarik egin gabe. 132 Honen inguruan bertsio ezberdinak daude, senide batzuk diote Errepublikako karabineroa izaki atxilotu egin zutela eta behartu egin zutela Frankoren alde borrokatzera, beste batzuk diote atxilotuta egon zela. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eskutitz horretan jartzen duen helbidearen arabera, 1941. urtean Veraren senarrak karabinero postuan jarraitzen zuen – urte horretan Frankoren erregimenaren alde. Verari, eroetxera sartu zutenean egin zioten diagnostikoa malenkoliaren inboluzioa134 izan zen. 1935. urteko – sartu eta berehala izango zela pentsa liteke, bertan zeudenen artxiboa egiteko argazkia ateratzen zietelako – data duen argazkia batean eserita ageri da Vera, egurrezko aulki ilun batean dago, paretaren kontra; eskuak belaunen gainean, bata eta bestea gurutzaturik, beroki ilun eta luze bat soinean eta ilea garondoan lotuta; kameraren objektiboari zuzenduriko begirada, bekainak eta ezpainak beherantz. 133 Hemendik aurrera, X jartzen dudanean, intimitatea babestearren daturen bat ekidin nahi izan dudalako da. 134 Garai hartan asko erabiltzen zen inboluzioaren kontzeptua diagnostiko psikiatrikoetan. Inboluzioarekin esan nahi zuten gizabanakoak eboluzioan atzera pausuak ematen zituela eta gizakiaren eboluzioaren lehen faseetara jotzen zuela, ia animaliaren jarrerak hartuz. Gaur egun, depresioa deituko genioke malenkoniari eta ez litzateke inboluzio kontzeptua erabiliko. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten *Vera ingresatu zuten urtean (1935) eta 38 urteren ondoren (1973) psikiatrikoan ateratako argazkietan. Ingresatu zuten egunetik aurrera idatzitako oharrak ez dira asko, honako hauek horietako batzuk: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Deigarria da oso, 1956. urtetik 1961. urtera ez dagoela inolako oharrik. Bost urtez ez zen inolako baloraziorik egin edota galduta daude? Psikiatrikoetako artxiboetan lan egin duten Huertas bezalako historiagileek diote ohikoa dela hori, askotan urtetan ezer idatzi gabe zeudela eta idazten zutenean bi lerro besterik ez zituztela idazten135. Baina, deigarriena da, urte horretan, 1961ean Veraren aldartea erabat aldatzen dela. Une horretan, 68 urte zituen eta 32 zeramatzan ingresatuta. 1961. urteko irailaren 19ko oharra irakurtzen badugu “oso pozik” dagoela dio. “Ahizpak gustu eta eraginkortasunez laguntzen dituela” eta “asko hitz egiten” duela. Aurrerago dio “ez du etxera joan nahi”. “Hemen utziko dugu, zeren … bere … ikusita … gatazka bat izango luke … arrazoiagatik”. Zer gertatu zen? Zer dela eta horrelako aldaketa? 1969. urtetik aurrera Vera egunero joaten zen psikiatriko ondoan zegoen apaizaren etxera apaizaren gela txukuntzera eta ohea egitera. Hori jarri zioten zeregin bezala berarekin laguntasun handia zuen apaizaren ahizpak, Karmen Goikoetxeak, kontatu zidanaren arabera: 135 Honek ez dauka zerikusirik nik aztertu dudan artxiboan ikusi dudanarekin, hemen egunerokoak ziren notak eta luzeak eta mojek eta erizainek idazten zituzten. Ur sakonagoetan sartu gabe, ez delako une honetan aztertzen ari naizena, baina ziur asko psikiatrikoa publikoa edota pribatua izateak, edota gaixoak pribatuak edota publikoak izateak zerikusirik izango zuen horretan. 136 Karmen Goikoetxeari elkarrizketa 2011-02-20an egin nion. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Karmen Goikoetxeak berak esan zidanez, lan horretaz gain, giltzen sekzioan egiten zuen lan Verak, izan ere, psikiatriko inguruko enpresek eskulanean parte hartzen zuten ingresatutakoek, horrek euren egoerari onura egiten ziela esaten baitzuten medikuek. Senarra 1983. urtean zendu zen eta garai hartan nire amonarekin (Veraren hirugarren alabarekin) bizi zen. Veraren bilobetako batek kontatutakoa da, bere senarraren heriotzaren berri ematera joan zirenean, albistearen berri bazuela (goizero begiratzen137 baitzuen egunkaria) eta zera erantzun ziela: “Nik dagoeneko barkatu diot”. 1985. urtean bere egoerari buruzko laburpen bat egin zuten psikiatrikoko arduradunek: Vera bihotzeko arazoak izaten hasi zen 1986. urtean eta ospitalera eraman behar izan zuten, han eman zituen bere azken egunak. Amonari entzundakoa da, egun batean hanketan krema ematen ari zitzaiola eta hankak politak zituela esan ziola. Hauxe Veraren erantzuna: “Bai, inork ukitzen ez dizkidalako da”138. Gure aitak (Veraren bilobak) kontatzen duenaren arabera, psikiatrikoan sartu zutenetik behin bakarrik ikusi zuten elkar senarrak eta Verak. 1975. urtea zen gutxi gora behera eta Verak psikiatrikotik ateratzeko baimena zuen. Donostian agertu zen bere alabaren (gure amonaren) etxean eta bere senarra bertan bizi zen. Une horretan ez zegoen etxean baina 137 Begiratzen diot, gehienek uste dutelako ez zekiela irakurtzen. 138 Karmen Goikoetxearen arabera Verak beti esaten zuen alarguna zela: “Ez, ez, senarrataz hitz egiten ez diogu inoiz entzun” (Goikoetxea, 2011). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten senarra iritsi zenean Vera ohean zegoen dagoeneko. Gure aitak kontatzen du, amonak ia ahapeka eta errespetu handiz esan ziola aitari: “Está madre”. Senarra, logelan sartu zen eta agur bat besterik ez zioten esan elkarri. Gure aitak ez du beste ezer gogoratzen. Inork ez daki nola, baina Verak bazuen kanpoan gertatzen zenaren berri. Bazekien bere alabarik txikiena eta semerik zaharrena tuberkulosiak jota hil zirela 18 eta 8 urte zituztenean. Vera non zegoen jakin gabe urte asko eman zituen familiak. Senarrak bakarrik zuen horren berri. Etxeberriatarrek bazekiten ez zegoela ondo, baina ez zekiten zehazki nora eraman zuten ez eta bizirik ote zegoen. Luisa Etxeberriak esan zidan (aurreko atalean ere aipatu dut) euren amak beti esaten ziela sekretuan mantendu beharreko zerbait zela, “gauza itsusia” zelako senideren bat eroetxean edukitzea. Esan daiteke sekretua gordetzeko hitzarmen inplizitua zegoela familian. Hutsune bat sortzeko asmoa. Vera, bera izatekoa. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Teresa, 19 urteko emakume bilbotarra. Zortzi hilabetez egon zen ingresatuta artxiboko analisia egin dudan Gipuzkoako psikiatrikoan139, 1944ko apirilaren 22tik 1944ko abenduaren 18ra bitartean. Beraz, emakume honen bizitzaren 8 hilabetetako erreferentzia izango dugu, besterik ez. Emakume honen kartoi koloreko karpetaren barruan dauden dokumentuak ikusita, ez dago inolako paper ofizialik, hau da, ingresatzen zutenari buruz idazteko erabiltzen zituzten plantilla fijo horietakorik. Bertara sartzeko baimena bakarrik dago paper ofizial batean sinatuta. Gainontzeko dokumentu guztiak eskuz idatzita daude. Baimena 36 urte dituen Teresaren ahizpak sinatu zuen140. Kontutan hartu behar dugu, bi emakumeek adin aldetik desberdintasun handia zutela. Ahizpak Teresak baino 17 urte gehiago zituen. Horrek pentsarazten digu Teresaren gurasoak ez zirela gazteak. Baimenaren paperean irakurri daiteke, Teresa emakume ezkongabea dela eta Bilbon bizi zela. Garai hartan, Bilbo inguruan bazegoen psikiatrikorik, baina ohiko praktika omen zen lurralde batean bizi eta beste batean egitea itxialdia. Batez ere, inguruak egoeraren berri jakin ez zezan, gertatzen ari zena ezkutatzeko modu bat zen. Teresaren kasuan, hiru eratako idatziak daude. Alde batetik, medikuek eta erizainek141 idatzitakoak, bere tratamenduari, jarrerari eta garapenari buruz. Beste alde batetik, berak idatzitako eskutitzak (familiari, medikuari eta erizain bati). Eta azkenik, familiak Teresari idatzitakoak. Eskutitz hauek guztiak mediku-txostenaren barruan egoteak, eskutitzekin egin zutenaren inguruan zalantza sortzen du. 139 Nik lan egin dudan psikiatrikoak eraikin bat baino gehiago zituen 1935etik 1950 urte bitartean (nik aztertu ditudan urteak). Teresaren txostenak dio eraikin horietako batean egon zela, txikiagoa zen batean. Bertako giroa ere ezberdina zen, hemen ez zegoen mojarik, hiru erizain zeuden (denak emakumezkoak), 1952. urtean ingresatu zuten azken pertsona eraikin honetan. 140 Kontuan hartzekoa da baimena nork sinatzen duen. Emakumezkoen kasuetan, gehienetan gizonezkoak baitziren sinatzaileak: aitak, senarrak edota nagusiak. Kasu honetan Teresaren ahizpak egiten du eta horrek adierazten ditu, ziurrenik, aita ez zela psikiatrikora joan ingresatu zuten egunean. 141 Teresaren kasuan erizainak direla esaten du berak, beraz, bera egon zen unean psikiatriko honetan erizainak zeuden, mojak ere bertan aritu baziren ere. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Senideen eskutitzak irakurtzen zituzten ingresatutakoek? Nork irekitzen zituen lehenago? Teresak bi eskutiz behintzat, amak bidalitakoak biak, irakurri egin zituen, mediku txostenean eskutitza irakurri ondorengo jarrerari buruz hitz egiten baitute: Eta ingresatutakoen eskutitzak? Zer gertatzen zen? Txostenetan baldin bazeuden, bidaliak izan ez zirenaren seinale. Gainera, aurkitu ditudanak irekita zeuden, beraz, erizainek edota medikuek irakurtzen zituzten. Aurreko atalean zehaztu bezala, ingresatutakoek zentzu horretan ez zeukaten inolako intimitaterik. Teresaren mediku txostenean dauden idatziak irakurtzerakoan, atentzioa ematen duen gauzetako bat zera da: jarrera zeharo ezberdina dauka erizainek idazten duten egunerokoaren eta Teresak berak idazten dituen eskutitzen arabera. Lasaia eta otzana ageri da eskutitzetan, errebeldea eta apetatsua instituzioko arduradunen oharretan. Lehenik eta behin, berak lagun bati idatzitako eskutitz bati erreparatuko diogu. Gainera, idatzi honetatik datu asko atera daitezke psikiatrikoko bizitzari buruz: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Teresaren kasuan, deigarria da medikuak egiten duen sarrera-txostenean sexualitateari buruzko aipamena egiten duela. Deigarria dela diot, gehienetan, emakumezkoen kasuan aipatzen edota betetzen ez zen atal bat delako, gizonezkoen kasuan, berriz, bai. Baina, Teresaren txostenean, sexualitateari buruzko oharra dago, eta beraz, bere ingresoak horrekin zerikusi zuzena duela pentsa dezakegu. Zera dio: Kezka handia agertzen dute medikuek eta senideek Teresak gizonekiko azaltzen duen jarrerarengatik. Ingresoa baino hamabost egun lehenago, Figuerido medikuak (psikiatriko honetatik kanpo lan egiten duenak eta Teresa psikiatrikora bidaltzeko aholkua eman zuenak) honako hau idazten dio psikiatrikoko medikuari: 143 Badirudi esaldia amaitu gabe utzi zuela, zer egiten zuten gizonezkoek? Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Teresak emakumeekiko zuen jarrera azpimarratuta ikusi daiteke erizainen hainbat oharretan. Egun horretan bertan, erizainek hitz hauek jartzen dituzte Teresaren ahotan. Medikuaren oharretan, behin baino gehiagotan aipatzen da, esan bezala, gizonezkoekiko hotza dela eta ez duela eurekin harremanik izan nahi. Jarrera honekin lotutako beste ohar bat, 1944ko azaroaren 17an deskribatzen dena da: 144 1944-04-04an idatzitako eskutitza. Eskutitz honetan agertzen zen Teresa psikiatrikoan onartua izateko gomendioa. 145 1944-06-01ean idatzitako oharra. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Erizainek diotenaren arabera, erizain bati eskutitzak idatzi zizkion. Baina badirudi gero erizain hori “desagertu” egin zela eta Teresak berarengatik galdetuta ere, inork ez zion esaten non zegoen, gaixo zegoela besterik ez. Teresak sexu-gogoarekin bizi duen harremana etengabeko gaia da txostenetan, ez da lesbianotasunari buruzko aipamenik egiten, baina oharrak kontuan hartuta ikusi daiteke hori izan zitekeela psikiatrikoan sartzeko arrazoietako bat. Asko dira erizainek sexu-gogoari buruz idatzi zituzten pasarteak eta horien arabera badirudi batzuetan Teresak nahi horien aldarrikapena egiten zuela eta praktikan jartzen dituela; beste momentu batzuetan, berriz, erruduntasun sentimendua azaltzen du desio horiek sentitu eta praktikara eramateagatik. Honen adibide Teresak berak 1944ko maiatzaren 15ean instituzioko psikiatrari idatzitako eskutitza: Bere burua dominatzeko nahia aipatzen du Teresak. Jarrera “egokiaren” eta nahiaren arteko borroka. Medikuekin sentitzen eta pentsatzen duen guztia konpartitzeko beharra daukala dirudi, “gaixotasun” baten ondorioa balitz bezala ulertzen du batzuetan. Bekatua du hizpide: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Teresari jartzen dioten tratamendua elektroshock-a eta koma insulinikoa147 da. 1944ko apirilaren 22tik, maiatzaren 23ra (hau da, hilabete batean) 16 koma intsuliniko eragin zizkioten, bi egunetik behin. Teresak behin baino gehaigotan aipatzen du tratamenduei dien beldurra. Ez du insulinarik ez eta intsulina osteko sondarik nahi eta elektroshock-ak beldurtu egiten du: 146 Elektroshock-a jartzen zietenean fitxa batzuk betetzen zituzten, koadro txikiz betetako fitxak ziren eta koadroak gurutze txikiekin betetzen zituzten, gurutze horiek bekatuarekin lotzen ditu Teresak. 147 Intsulinaren bitartez koma hipogluzemikoak eragiten zitzuten, 1927an asmatu zuen Sakelek, psikiatriko honetan hasieratik erabili zuten teknika hau 1967. urterarte. “Goizean, pazientea bere logelan zegoela, baraurik, intsulina injektatzen zitzaion besoan edo hankan; pazientea uneoro kontrolatzen zuten, eta koma hipogluzemikoan sartzen zenean (intsulina sartu eta 2 edo 3 ordura), zunda nasogastrko bat sartzen zioten. Horren ostean, urina xurgatzen zuten birikan halakorik ez zegoela jakiteko, eta eztia edo 200 g azukreko soluzio bate maten zioten uretan edo esnetan nahastuta. […] Pazienteak ordu 1 edo 2 behar izaten zituen berriz ere guztiz kontziente egoteko. […] Batzuetan elektroshocka ere erabiltzen zuten pazientea konorterik gabe zegoenean.” (López Velasco, 2010:103). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Elektroshock-ak inolako eraginik ez duela azpimarratzen zuen Teresak: 149 Ez dut jartzen duena ulertzea lortu. 150 Marra batez “ezabatutakoak” Teresak horrela idatzi zituelako errespetatu ditut. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Teresaren hitzetatik atera dezakegun beste datu bat da hilerokoarekin zeudenean ez zietela elektroshock-ik jartzen, behintzat bi egunez, eta bi egunetara jartzen zietenean, kasu honetan behintzat eten egiten zitzaien. Agian, horregatik uzten zuten tratamendua bertan behera hilerokoaren lehen egunetan. Teresak etengabe aipatzen dituen hitzak dira: “bekatua”, “dominazioa” eta “barkamena”. Jarrera bat hartzen zuen, “desegokitzat” jotzen zena eta gero barkamena eskatzen zuen, bekaturik egin ote duen galdetzen zuen eta hurrengo batean bere burua dominatuko zuela esan. 1944ko irailaren 9an, dontzeila bati bere kezka eta kexak azaldu zizkion eta honela azaltzen dituzte erizainek Teresaren egunerokoan: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Dontzeilak kontatu zien Teresarekin hitz egindakoa? Erizainak beti zaintzan ari ziren? Teresak maiz esaten du bera ez dela katolikoa, ez duela Jainkoan sinisten, baina bekatuaren kontua etengabe errepikatzen du. Zeinen begietarako dira egiten dituen gauzak bekatu? Ez du erlijio katolikoaren ideologiarekin lotzen, baizik eta bekatua gaizki dagoen zerbait bezala, unibertsalki eta atenporalki eta ez ideologia konkretu baten arabera edo horren menpe. Teresak hasieratik agertu zuen bertan ez egoteko nahia. Honela deskribatzen dute erizainek bere ingresoaren biharamuna: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Zortzi egunetara, burdin-barrak zituen gelara pasa zuten Teresa 1944ko apirilaren 28an izan zuen krisi baten ondorioz. Hilabete eman zuen han, eta ziega batean bezala sentitzen zela esaten zuen, logela aldatzeko eskatzen zien. Erizainek Teresak “nahi dut” esaldia etengabe aipatzen zuela esaten dute: Teresak berak dio ezin dela egin batek nahi duena, baina bizitza horrelakoa dela: Adibidez, egun batean Teresak zigarroa erre nahi du eta ez diote ematen. Gizonezko baten bitartez zigarro bat lortzen du, zeren gizonezkoek erre zezaketen, eta debekatu egiten diote erretzea. Jarrera errebeldetzat jotzen dute erizainek, hauxe da esaterako 1944ko apirilaren 26an idatzi zuten oharretako bat: Instituzio honetan Teresak egiten zituen hainbat gauzaren berri ere jakin dezakegu mediku txostenean dagoen informazioaren bitartez. Polizia-nobelak irakurtzen zituen, Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten lerian ibiltzen zen, pianoa jotzen zuen, alfonbra bat egiten zuen beste emakumezkoekin batera, kroquetean, partxisean aritzen zen… baita koadernatzen ere. Familiarekin telefonoz hitz egiteko Teresak baimena eskatu behar izaten zuen: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eta agian horregatik, azaltzeko ezintasunagatik eta hitz egiteko mugengatik, 1944ko uztailean155 maindireetan idazten hasi zen. Ingresoaren amaiera aldera oharrak aldatu egiten dira, Teresaren jarrera otzana azpimarratzen da eta zerbait positiboa bezala hartu. Honelako esaldiak askotan errepikatzen dira: 1944. urteko abenduaren 18an, zortzi hilabeteren ondoren eman zioten alta Teresari. Irten aurretik etxera joateko gogoa zuela esan omen zuen, urte bereko abenduaren 10ean erizain batek ohar hau idatzi baitzuen: 155 Ez dago eguna zehaztuta. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Rosak 17 urte zituen psikiatrikoan sartu zutenean. Bilbotarra zen, Teresa bezala. Hilabete eta sei egun eman zituen ingresatuta, 1945eko ekainaren 27tik, 1945eko abuztuaren 3rarte. Bere fitxan, ezkongabea zela zehaztu zuten. Eta kasu honetan, Teresarenean ez bezala, ingresatutakoekin erabiltzen zen fitxa-eredua bete zuen psikiatrak. Lehenik eta behin, medikuak familian dituen aurrekariei buruzko atala: Datu horiekin Rosaren senideen argazki bat egin dezakegu aitarekin eta amarekin zuen harremanaren inguruko ideia bat osatuz. Gero ikusiko dugu aitarekin duen harreman hori zehatzago, Rosak berak eskutitz bat idazten diolako. Familiako aurrekarien ondoren, Rosak psikiatrikora iritsi aurretik “izandako gaixotasunen” atala dago beteta: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Ondorioztatu daiteke psikiatrak Rosaren jateko gogoen eta bere egoera psikologikoaren arteko lotura egin zuela, “pozik zegoenean” jateko arazorik ez zuela zehazten baitu. “Gaixoak emandako datuak” atalean honako hau idatzi zuen: Rosaren familiaren klase soziala altua dela esan daiteke: alabak frantsesa ikasteko Hondarribiko eskola interno batera bidaltzeko aukera zuten eta testuaren amaieran zerbitzua zutela zehazten da156: “Hacia toda clase de groserias a su familia y servicio”. Mojek Hondarribin zuten jarrera hotza eta zorrotza zela dio, eta aurretik ez bezala (Haron egon zen garaian) “edonor” bezala tratatzen zutela, beste neska bat omen zen garrantzitsuena eta Rosari ez zitzaion gustatzen neska horren atzetik ibiltzea. Beste alde batetik, jakin dezakegu, aita eta amaren neba bat (Rosaren osaba) haserre zeudela, eta baita ere Rosaren lehengusu batek berarekin bikote harremana izateko eskatu ziola. Idatzietan aurrera eginaz ohartuko gara Rosa psikiatrikoan egoteko arrazoi nagusia azken hau izan zela: lehengusuarekin zuen harreman. Zentzu honetan doaz medikuak egin zituen dituen lehen oharrak: 156 Artxiboaren analisia egin dudan psikiatrikoa, 1937-1950 bitartean, psikiatriko pribatua zen, eta aurrerago emango ditut instituzioaren inguruko datu gehiago, baina bertan ingresatzen zituzten pertsonen testuingurua eta psikiatrikoa bera antolatzeko moduan klase eta egoera ekonomikoak eragin handia zuela aurreratu nahi dut. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Argi esaten da zein asmorekin sartu zuten psikiatrikoan: “Reeducación”. Rosak lehengusuarekin zuen harremanarekin ados ez eta beste jarrera bat hartzea lortu nahi zuen familiak. Eta zalantzan jarriko nuke “gaixoaren oniritziarekin” ingresatu zutela dioen oharra, Rosaren idatziak guztiz bestelako jokabidea erakusten dute. Psikiatrak berak, 1945eko uztailaren 5ean idatzi zuen: Ohar honetan argi geratzen da Rosak ez zuela psikiatrikoan egon nahi, beraz, aurretik irakurri dugun oniritziarena, gutxienez, zalantzan jarri beharko genuke. Egun batzuk beranduago idatzi zituen eskutitzetan are garbiago geratzen da bere nahiaren kontra zihoan zerbait zela. Rosaren mediku-txostenari buruz aipagarria da ez dagoela tratamenduaren inguruko daturik; inon ez da zehazten tratamendurik jasotzen ote duen edo ez. Ikusten dena da, egin ziotena eginda, esan ziotena esanda edota gertatu zena gertatuta, Rosaren jarrera pixkanaka aldatzen joan zela. Hauxe da, sartu eta hemezortzi egunera medikuak berari buruz idatzi zuena: Hamabi egunetara psikiatrak idatzitako azken oharrak emango digu gertatzen ari zenaren inguruko argia: 157 Rosak, Teresaren mediku bera zeukan, Figuerido doktorea. Beraz, Bilboko medikua izango zenak ohitura zuen kontsultara joaten zitzaizkionak Gipuzkoako psikiatriko honetara bidaltzeko. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Honen arabera, badirudi Rosarekin zuten helburua bete zela: aitak jarritako baldintzak onartzea eta bere lehengusuarekin zuen harremanari (hasi bazen) uko egitea. Hain zuzen ere, erizainek Rosari buruz idatzi zuten: Aurretik esan dugu lehengusuarekin zuen harremana zela arazo nagusia, aitarekin ez ezik horrek amarekin ere problemak sortu zizkion. Jakin dezakegu etxekoen lagun estua den gizonezko batekin elkartu nahi zutela eta alde guztietatik zelatatua sentitzen zela: etxera atera eta berehala egiten zuenaren berri izaten zuten gurasoek. Rosak ez du uste gaixo dagoenik eta psikiatrikoan egoteagatik lotsatu egiten zen: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Noizbehinka antzerkira edo zinemara eramaten zituzten ingresatutakoak, eta ez zen Rosa antzerkira joan zen egun bakarra, 1945eko uztailaren 20ean ere inpresio handia eragin zion obra bat ikusi zuen: Rosa erlijiosoa zen, beraz. Ez dakigu zein antzerki obra ikusi zuten baina hura ikusi ondoren aitortza egin behar zuela sentitu zuen. Gurasoekiko jarrera, itxuraz behintzat, uztailaren erdialdetik aurrera aldatu zen, 1945eko uztailaren 17an: Aitari idatzitako eskutitz bat dago mediku txostenean baina data bost egun lehenagokoa da. Rosak barkamena eskatu zion aitari eta honek nahi zuena egiteko prest zegoela adierazi. Aipagarria deritzot jarraian erreproduzituko dudan eskutitzaren kopia bat egoteari; kopia bat dela jartzen du eta, beraz, aitaren eskutitza bidali egin zutela ondorioztatu dezakegu. Zergatik? Rosaren kasuan, bere “sendaketaren” froga zen eskutitz hori. Hauxe 1945ko uztailaren 11ean Rosak aitari idatzitakoa: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Zergatik egin zuen? Aitak entzun nahi zuena zelako? Psikiatrikotik ateratzeko aukera bakarra zelako? Amore eman zuelako? Galderak zilegi dira izan ere, egun bat lehenago, 1945eko uztailaren 10ean, hain zuzen, eskutitz hau idatzi zion Rosak osabari160: 160 Rosaren aitarekin haserre dagoen osaba (amaren neba) izan zitekeen, edota ustez harremana izan nahi duen lehengusuaren aita; agian pertsona bera ziren. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Rosak ez zekien psikiatrikoko arduradunek eurek idatzitako eskutitzak ireki eta irakurtzen zituztela. Ala agian bai? Osabari zuzendutako hitz hauek irakurri ondoren, zer pentsatu behar dugu aitari helarazi zion eskutitzari buruz? Osabari behin eta berriro eskatzen zion psikiatrikotik ateratzeko, bere bila joateko, daukaten “kontuan” medikuek ez zutela inolako zerikusirik. Eskutitz horretan idatzitakoak izan zezakeen eraginaren jabe zen Rosa, eskutitza hausteko eskatu baitzion osabari. Mugatuta zituen telefono deiak ere, amarekin hitz egin zuen gutxienez bi aldiz, baina ez zioten osabari deitzen uzten. Ziur aski, gurasoek jarritako mugak ziren. 1945eko abuztuaren 3an… Rosak 17 urte zituen… Psikiatrikotik atera zen… Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Gertuko senideak joan zitzaizkion bila… Gurasoekin bueltatu zen etxera… Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Carolek 46 urte zituen psikiatrikoan sartu zutenean, belgikarra zen. Bederatzi hilabete eman zituen instituzioan, 1949ko ekainaren 24tik, 1950eko martxoaren 31arte. Bere medikutxostenean, medikuen, erizainen, mojen eta tratamenduaren inguruko oharrez gain, Carolek berak idatzitako eskutitz asko daude, batzuk ingelesez. Hain zuzen, erizain eta mojak kexu ziren ingelesez aritzen zenean ez zutelako ezer ulertzen. Fitxa finkoan hiru atal daude beteta: aurretik izandako gaixotasunena, senideek emandako datuak – ez da zehazten datu horiek nork emanak ziren – eta sexu harremanena. Esan dut aurretik aipagarria dela emakumezkoen kasuan sexu-harremanen atal beteta egotea. Carolenean zera jartzen du: Aurreko gaixotasunei dagokionez, bere ezkontz bizitzari buruz idatzi zuen psikiatrak: 161 Aurkitutako idatzi guztiak literalki kopiatzen ari naiz. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Carole bi aldiz ezkondu zen. Lehenengo ezkontzan oso gaztea zela dio medikuak baina ez du adina zehazten. Hiru seme alaba zituen, Carole-k berak hitz egingo du beraiei buruz aurrerago. Psikiatraren arabera ezkontz-bizitza Carole-n jarrera eta izaeragatik okertu zen. Senideen arabera: Nolakoa zen bizitza mota hori? Zer esan nahi zuten horrekin? Jakintzat bezala ematen da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Seme-alaben tutore beste pertsona bat izendatu zuten eta senideek esaten zuten horren ondoren pertsekuzio-delirioa izaten hasi zela eta delirio horietan ama eta emazte “txarra” izatea leporatzen ziotela. Delirioaren parte ba omen zen baita ere: bere etxea desegin zutela eta bere dirua lapurtu ziotela. Pentsa dezakegu horren ondoren eta ondorioz Parisera joan zela, han poliziaren aginduz Suresnesen ingresatu zuten164 eta bertan, zehazten du medikuak, ez zioten tratamendurik jarri. Gipuzkoako psikiatriko honetan, berriz, tratamendua eduki zuen: elektroshock-ak eta intsulina bidezko komak. Carolek pozoitua izateko beldurra zuen eta ematen zioten guztiarekiko mesfidatia zen. Psikiatrak sasi-memoriatzat jotzen zituen Carolek esandakoak. Erizainek hau idatzi zuten 1949ko ekainaren 25ean: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Carole-k hemen esaten duen guztia, medikuak senideen hitzak jarraituta idatzi zuenaren antzekoa da. Gehitu dezakegun datua, klase sozial altuko giroan mugitzen zela, eta lehen semea hemezortzi urterekin izan zuela. Eta ondoren, bigarren senarrarekin, bi alaba izan zituela esaten du, eta azpimarratzen du benetako bi alaba zirela. Benetakoak? Zer esan nahi zuen horrekin? Carole-k askotan ingelesez eta frantsesez hitz egiten zuen eta, beraz, erizainek ezin zituzten une horretan esaten zituenak idatzi, ez baitzuten esaten ari zena ulertzen: 165 Konfidentzialtasuna dela eta ezin dut izen errealik jarri. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Pentsa dezakegu Carole-k bazekiela ingelesez hitz eginez gero ez zutela esaten ari zena ulertuko. 1945eko uztailaren 28/29an bere istorioa kontatzen jarraitu zuen, erizain edo baten oharretan jasota dago honako hau: Carole-k etengabe aipatzen zuen pertsona konkretu bat zegoela bera psikiatrikoan sartzeko erabakiaren atzean. Egoeraren irtebide bakarra, edo berak lortu nahi zuena lortzeko era bakarra, “men egitea” zela uste zuen, “hitz egin dezakezun eguna iritsi arte itxoin”. 166 1949-0724/25eko oharra. Urte hauetan, egunerokoa ez zen eguneroko. Hau da, egun bat baino gehiagokoa laburtzen zuten. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Beraz, psikiatrikoan zegoen bitartean, hitzik ez duen pertsona bat bezala kontsideratzen zuen bere burua. Eskubide hori gizonezko batek kendu zioen, bere senarra izan zitekeen, edota bere inguruan boterea duen gizonezkoren bat: Carole-k badaki zein jarrera hartu behar duen egoera horretatik ateratzeko, eta beraz, badaki berak duen jarrerak ez duela alabak berarekin izatera eramango, badaki bere jarrera ez dagoela ondo ikusita eta gaixotasuntzat hartua dela. Badaki. Medikuak bisita bat egiten dio eta Carolek zera esaten du: Esan bezala, Carole-n tratamendua elektroshock-a eta intsulina bidezko komak izan ziren, 1949ko abuztuaren 31an, tratamendua bertan behera utzi zuten, eta medikuaren eskutitz batean ikusiko dugu alaba batek eskatu zuela tratamendua bertan behera uztea. Ziurrenik amak kontatutakoengatik egingo zuen hori alabak, izan ere, Carolek tratamenduari beldur handia zion: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Berriro ere gizonezkoaren aipamena; Carole-k bere egoeraren arduradun egiten du behin eta berriz: Ekainaren 24ean ingresatu zutenetik, irailean dago lehen bisitaren berri. 1949ko irailaren 7tik 15era bitartean gertatu zen, ezin da eguna zehaztu egunerokoan egun horiek guztiak jartzen dituelako ohar honen aurretik: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Carole-i buruz erizainek idatzi zuten egunerokoaren azken oharretan, etengabe bakarrik hitz egiten zuela aipatzen da, hasieran ez zuten horrelakorik esaten, bere egoerak okerrera egin ote zuen? Bertan itxita egoteak eragin zion jarrera hori? “Alegiazko pertsonak” direla esaten dute erizainek, baina zergatik? Beraiekin hizketan ari zela uste zuen Carole-k? Edo deitu egiten zituen eta erizainek alegiazkoak zirela esan? Carole-i buruzko egunerokoan antzeman daiteke denborak aurrera egin ahala geroz eta behar gehiago zuela psikiatrikotik ateratzeko. 1949ko azaroaren 3an, Carolek lau hilabete baino gehiago zeramatzan ingresatuta, eta honela kontatzen du erizain batek gertatutakoa: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Abenduaren erdialdean aldaketa bat dago, erizainek idazten dituzten oharretan diote oso ondo egiten duela lo eta oharrak ere geroz eta gutxiago dira: hiru abenduan, bat otsailean eta bi martxoan. Abenduko ohar batean irakurri daiteke: Alde batetik, irakurketarekin “obsesio” bat daukala esaten da eta beste alde batetik “egunero tarte bat eskeintzen diola”, beraz, ez dakit bi ikuspegi horiek ez ote diren kontraesankorrak, edota pentsa daiteke emakumezko batek egunero irakurri nahi izateak obsesio bat bezala ikusten zela. Abenduan bertan (22/23/24/25/26), bere alabaren eskutitza jaso zuen eta hauxe aipatzen da egunerokoan horri buruz: Gabon garaia zen eta agian horregatik jaso zuen eskutitza, aurretik, esan bezala, ez dago beste eskutitzik jaso ote zuen esaten duen oharrik. Martxoan: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Hauxe egunerokoan erizainek idatzi zuten azken oharra: Horiek dira Carole-i buruz mediku-txostenean aurkitutako dokumentuetako batzuk, baina ez bakarrak. Mediku-txostenean psikiatraren bi eskutitz aurkitu ditut. Eskuz idatzita daude eta hitz batzuk ezabatuta, horrek makinaz idatzitako kopia bat bidaliko zutela pentsatzera eraman nau. Eskutitzek ez dute datarik. Carole-k berak alabei idatzitako hainbat eskutitz komentatzen ditu psikiatrak eta amaren “gaixotasunaren” adierazgarritzat erabili. Berriz ere, ingresatutakoen eskutitzat irakurtzen zituztenaren froga. 174 1950eko martxoaren 23/24/25/26/27/28/29/30eko oharra. 175 1950eko martxoaren 31eko oharra. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Psikiatraren bigarren eskutitza 1949ko abuztua baino beranduago idatzitakoa da (medikuak hilabete horren aipamena egiten du). Badirudi alabak tratamendua bertan behera uzteko eskatu zuela eta medikuak tratamenduarekin berriro ere hasteko baimena eskatzen dio: Medikuak berriro ere hasi nahi zuen tratamenduarekin, sendaketarako bide bakarra zela uste zuen. Dena den, artxiboko beste kasu batzuetan oso argi kontatzen dira ingresatutakoen “haluzinazioak”, Carolen kasuan, berriz, zaila egiten zait ikustea zer dagoen fikziotik berak Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten esaten duen horretan. Carol bera, gizonezko bati (ez du jartzen nor den) zuzendutako eskutitz batean kexu da bere intimitateak kontatzera behartzen dutelako, erlijio katolikoaren ondorio dela irizten dio eta erasotuta sentitzen da. Carolek 1949ko azaroaren 7an idatzi zuen eskutitz hau: 176 Azpiko marra jartzen dudanean, esan bezala, ulertu ez dudan zerbait da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Psikiatrak, amaren eskutitzetan fantasia ikusteko eskatzen zion Carolen alabari. Baina, fantasia non? Klase sozial altua zuen emakumea zela ikusita eta eskutitzetan jendea izen eta abizenez aipatzen zuela irakurrita, ez dirudi asmaziotik gehiegi zuenik. Ezin ditut izen-abizen errealak erabili, baina ziurtatu dudana da Carole-k bazuela harreman estua garaiko goi karguekin, Francisco Franco diktadorea eta honekin harremandutako beste hainbat pertsona esaterako. Bilaketa bat egin dut interneten eta datu horiek ziurtatu ahal izan ditut. Carolen biloba bat emakume ezaguna da oso une honetan, eta amonaz esaten duena zera: “gure familiako emakumeek bihotzean dugu idatzita askatasun hitza”. Carolen bilobak kritika asko jaso ditu prentsaren aldetik, hiru aldiz ezkondu delako pertsona boteretsuekin eta gizonezkoak “erabili” dituela esaten da, dirua oso gustuko duela eta familia alde batera utzi duela boterearen izenean. Deigarria benetan Carolek psikiatriatik jasotzen zituen kritikak orain prentsaren eremutik errepikatzen direla ikustea. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Josefak 34 urte zituen psikiatrikoan sartu zutenean, ia lau hilabete eman zituen bertan, 1949eko azaroaren 23tik, 1950eko martxoaren 7ra. Carolekin batera egon zen ingresatuta. Medikutxostenean agertzen da Josefak intsulina bidezko komen tratamendua jaso zuela, 64 denera – ehun egun pasatxo eman zituenez ingresatuta, bi egunean behin baino gehiago. Josefa ezkondua zegoen eta oso argi zehazten ez bada ere, badirudi 2 seme zituela. Artxiboko txostenean gordeta dagoen dokumentu bat aipagarria da (aipagarria beste kasu askotan ez delako horrelakorik agertzen): 1949ko irailaren 21eko data duen Kontseilu Psikiatriko Nagusiaren “Gaixo psikikoentzako ziurtagiria”. Ziurtagiri horrekin ingresatu zute ziur asko zera jartzen baitu: “Enfermedad psíquica para la que conviene observación y tratamiento”. Ziurtagiri horiek formulario izeneko atal bat zeukaten. Josefari buruzko datu hauek daude: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Pentsa daiteke, bi dokumentuak erabili zirela, Josefa, 1949ko azaroaren 23an Gipuzkoako psikiatrikoan sartzeko. Aurreko bi txosten hauetan aipatzen dena kontuan hartuta Josefak “gaixotasun” bat zuela, lehenengoak “autista sistemática” jartzen du eta bigarrenak “neurodistonia vegetativa de naturaleza constitucional”. Medikuek ez zuten inguruan bizi zuen egoerari buruzko inolako aipamenik egiten. Baina, psikiatriko honetan sartzerakoan aurretik esandakoa zalantzan jartzen da: Psikiatra honek zuzenki lotu zuen Josefari gertatzen zitzaiona bizi zuen testuinguruarekin, etxean bizi zuen egoerarekin eta zuzenago, senarrarekin. Gainera, ingresatu eta berehala bere angustia desagertu egin zela aipatzen da, etxetik ateratzeak on egin zion. Josefaren kasuan onartzen da egoerak zentzumenak ere baldintzatu ditzakeela edo behintzat hauetan eragina izan dezakeela. Dena den, Josefaren senarrak esaten duenari erreparatzea ere garrantzitsua da, Josefari zabarra, zikina eta xahutzailea izatea leporatzen zion; hau da, ustez emakumeari egokitutako femeninotasun eredutik kanpo zeuden ezaugarriak. Josefaren egoera testuinguruak eta senarraren “izaera tiranikoak” eragindakoa zela aipatu arren intsulina-komen tratamendua jarri zioten, bi egunean behin. Hala ere, etxetik alde egiteko modu bat izan zen psikiatrikoan sartua izatea (nahiago zuen hori etxean egotea baino) eta hasieratik sentitu zen eroso bertan. Erizainek edo mojek idatzitako lehen oharra da hauxe: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Tratamendu gogorra jasotzen zuen: Hala ere, psikiatrikoko egonaldia ahalik eta luzeena izatea nahi zuen, erizainek 1949ko abenduaren 5/6/7/8/9/10/11ean idatzi zuten, Senarraren bisitak erabat aldatu zuen Josefaren jarrera, “urduri” itzuli zen. Bisita hartan zerbait gertatu zela pentsa daiteke, 1949ko abenduan senarrak psikiatrikora eskutitz bat helarazi baitzuen, bertan kontatzen zuenagatik ulertu daiteke Josefari egindako bisitaren ondoren idatzia dagoela: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Psikiatrikoko oharretan ez da Josefak esandakoa zalantzan jartzen eta erizainek jarrera “egokia” zuela errepikatzen dute behin eta berriz. Senarrak Josefarekin duen jarreraren isla bezala ikusi daiteke eskutitza, “emakume mesfidatia” dela esaten du, baina eskutitz honetan jarrera mesfidatia duena senarra da; Josefak egiten duena kontrolatu nahi du eta psikiatrikoko Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten arduradunei mugak jartzeko eskatzen die (gutxi ateratzen uzteko, telefono deiak murrizteko…) Eta, eskutitzen bitartez egin zitekeen kontrolaren adierazgarri, senarrak “eskutitzak idaztera” bultzatu eta era horretan Josefak benetan pentsatzen zuen guztia, eta bere benetako izaera ikusteko aukera izango zutela esaten duela. Josefaren etxeko egoera hau izan arren, Josefa haserretu egin zen 1949ko abenduaren 18/19/20/21/22/23an etxekoen bisitarik izan ez zuelako: Badirudi Josefa bera harrituta dagoela hartu duen jarrerarekin. 1950. urteko urtarrilean Josefak bi hilabete daramatza ingresatuta eta bertan ondo dagoela esaten jarraitzen du: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Erlojuarekin gertatutakoa zer den ezin dugu jakin baina argi dago Josefarengan eragin handia izan zuela. Josefak idatzitako eskutitz bakarra aurkitu dut eta, hain zuzen, erlojuarena gertatu zenekoa da: 181 1949ko urtarrilaren 11/12/13/14/15/16/17an idatzitako oharra. 182 Esan bezala, azpiko-marra ulertu ez ditudan hitzak ordezkatzeko erabiltzen ari naiz. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Bikotearen arteko harremanaren adibide da eskutitza. Josefak gezurra esan ziola aitortzen du senarraren erreakzioaren beldur delako. Eskutitz honetan ikusten dugu lehen aldiz Josefa bere semeetaz hizketan. Deigarria da, izan ere, artxiboan irakurritako emakumezkoen txosten gehienetan emakumezko eta ama izatearen arteko lotura estuaz ohartu gaitezke. Egoeraz kontziente izanda ere, tokatutakoa aguantatu beharra, hori da Josefak ondorengo oharrean adierazi zuena, zeukana gainean hartu eta pisu horrekin aurrera, beste erremediorik ez zuela – garai hartan ez zegoen dibortziatzeko aukerarik. Josefak berak lotzen zituen sentitzen zituenak bere egoerarekin: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Josefaren egoera aldatzeko zailtasuna ingresoaren azken eguneko, 1949ko martxoaren 7a, ohar honetan ikusi dezakegu: Josefari senarra joan zitzaion bila eta elkarrekin atera zen psikiatrikotik. Bere “min” guztiak eragiten zituen egoerara bueltatu zen berriro ere. Eta zer gertatu zen ondoren? Josefaren neba edo ahizpa zenak idatzitako eskutitz batean jaso dezakegu horren berri. 1950eko maiatzaren 29an idatzita dago, Josefa psikiatrikotik atera eta bi hilabete eta erdira: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Baina, kontua ez zen hor amaitu, izan ere, bi hilabete beranduago, 1950eko utzailaren 8an, Gipuzkoako psikiatrikoko zuzendariak eskutitz bat idatzi zuen Josefaren egoeraren berri emanez. Epaitegian paper batzuk aurkeztu behar zituela-eta Caballero doktoreak Josefaren egoeraren inguruko iritziaren berri ematen zuen txosten bat idazteko eskatu zion Gipuzkoako psikiatrari. Honakoa idatzi zuen184: 183 Artxiboa dagoen Gipuzkoako psikiatrikoa. 184 Ez dago datarik zehaztuta. 185 Eskuz idatzitako eskutitza da, nik uste dut gero makinaz garbira pasako zutela eta datu horiek gehituko zituztela, artxiboko txostenean horrela hutsune horiekin dago. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Senarrak nola edo hala Josefa psikiatrikoan sartu nahi zuen, eta ez epe motzerako baizik eta luzerako. Zergatik pentsa daiteke hori? Bigarren txosten psikiatrikoa 1949ko irailekoa delako eta bertan medikuak dio urtebete lehenago egindako balorazio batean egin ziola diagnostikoa, beraz, senarrak batetik bestera eraman zuen Josefa psikiatrikoki “gaixotzat” joko zuen txostena lortzeko. Gipuzkoako psikiatrikotik atera ondoren, beste batera eramateko asmoa azaldu zuen, bizilagunen eta senideen eskuhartzeagatik ez balitz ziurrenik bertan sartuko zuten Josefa, bertako zuzendariaren, Caballero doktorearen oniritzia baitzuen senarrak. Gainera, kasu honetan bizilagunek gertatutakoa epaitegira eraman zutelako jarri ziren muga edo oztopoak, horregatik ez balitz, nahikoa izango zen medikuak eta senarrak “gaixo” zegoela esatea emakumezkoa bizitza osorako ingresatua izateko. Dibortzioa debekatuta zegoen garai batetaz ari gara. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Gregoria bi aldiz ingresatu zuten; lehenengoan 1944ko irailaren 2tik 1944ko abenduaren 22rarte egon zen ingresatuta, baina atera eta berehala 1945eko urtarrilaren 14ean berriro ingresatu zuten. Bigarren aldian 1947ko urriaren 9rarte egon zen, hau da, bi urte eta bederatzi hilabete. 1944ko abenduaren 22an atera zutenean, familiak eskatuta atera zen psikiatraren sendagiririk gabe. Gregoria Toledokoa zen baina Bilbon bizi zen. Jostuna zen. 33 urte zituen. Gregoria amarekin bizi zen eta ez zegoen ezkonduta. Aita neumoniak jota zendu zen eta mediku-txostenaren arabera izaera psikopatikoa zuen eta oso jeloskorra zen. Gregoria, Gipuzkoako psikiatriko baino lehen beste batean egon zen ingresatuta, han janariari uko egiten zion eta sonda jartzeko arazoak zeuzkatenez, psikiatriko honetara ekarri zuten. Sonda sartu ahal izateko sudurreko hezur turbinala186 kendu behar izan zioten sonda sartzeko zailtasunak ekiditeko. Gregoriaren diagnostikoa187: Gregoriari garaiko tratamendu ugari jarri zizkioten: konbultsioak eragiten zituztenak, intsulinakomak eta sukarra eragiten zutenak, besteak beste. Gregoriaren txostenarekin jakin ahal izango dugu baita ere, hamabost egunero bainatzen zirela psikiatrikoan. Badago bere txostenean gauza 186 Sudurrean dagoen hezur bat da. 187 Lehen aldiz aipatu dut diagnostikoarena aurreko lau kasuetan ez zegoelako zehaztuta. 188 Oligofrenia: grekeraz, adimen (frenia) gutxi (oligo). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten berezi bat: mediku-txostenean erizain edo mojek eta psikiatrak berak idatzi zuten egunerokoa. Salbuespena dela diot, orokorrean psikiatrek sarrera egunean egiten zutelako idatzi bat eta hortik aurrera ohar puntualak egiten zituzten. Horri esker ikusi ahal izango dugu erizain eta mojek alde batetik eta psikiatrek bestetik zuten lan egiteko modua, ingresatuarekiko tratua eta ikuspuntua ezberdinak zirela. Senideek Gregoriari buruz emandako datuetatik abiatuko naiz. Psikiatrak honela zioen: Bere ingresoaren eguna eta egoera kontatzen duen medikuaren ohar bat dago; era honetan Gregoria psikiatrikora iritsi zen momentua eta modua irudikatu ditzakegu: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Beste kasu gehienetan bezala, Gregoriaren tratamendua intsulina bidezko komak eta elektroshock-a ziren batez ere. Psikiatrak aipatzen du dosiak igotzen zizkiotela baina izerditzea besterik ez zutela lortzen. Elektroshock-a astean bitan jartzen zioten eta emaitza positibotzat jotzen zuten 1944ko urriko ohar honi jarraiki: Mediku-txostenean agertzen diren oharren arabera, Gregoriak etengabe galdetzen du bere senideengatik, batez ere bere amarengatik. Eurekin hitz egin nahi zuen telefonoz eta etxera joan nahi zuen. Hori dela eta, 1944ko azaroaren 9an ihes egiteko arriskua dagoela aipatu zuen psikiatrak: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eta, hain zuzen ere, 1944ko azaroaren 29an ihes egiteko saiakera bat egiten zuen baina psikiatrarentzat zentzurik gabeko saiakera izan zen: Gregoriak psikiatrikotik atera nahi zuen albait arinen. Medikuak uste zuen gauza asko asmatu egiten zituela senideek etxera eraman zezaten, hau da, izutu egin nahi zituela psikiatrikoan kalte egiten ziotela pentsaraziz: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Azkenean, gabonak senideekin pasa zituen Gregoriak; 1944ko abenduaren 23an medikuaren ohar batek dio familiaren erabakia izan zela, sendagiririk gabe. Hogeita hiru egun beranduago, Gregoria berriro ere ingresatu zuten psikiatrikoan – 1945eko urtarrilaren 14ean. Oraingo honetan bi urte eta bederatzi hilabete eman zituen ingresatuta. Tratamendua Sulfosin-a erabiliz egin zioten. Sulfosina agente piretogenoa zen, hau da, sukarrak eragiten zituen; “sustantzia horrek sukarra eta izerditzea eragiten zien, baina gero, paziente lasaitu eta haren antsietatea ere murriztu egiten zen” (López Velasco, 2010:102). Sulfosina injekzio bidez sartzen zioten Gregoriari: 192 1944ko abenduaren 21ean idatzitako oharra. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Gregoriaren mediku-txostenean ere irakur daiteke trementina edo agoarrasa erabiltzen zutela tratamendu bezala. Hau ere agente piretogenoa zen, José María Pigem Serra psikiatrak 1945. urtean azalpenak eman zituen tratamendu horri buruz: “Errekzio lokala sortzen da injekzioa eman den gunean, mina, beroa eta gorritasuna, eta kolekzio leukozitarioa eratzen da (zorne aseptikoa). Era berean, lehen orduetatik organismoaren errekazio orokorra hasten da tenperatura 39 gradu edo gehiagora igotzen delarik. Orokorrean gaixoa ohean etzanda geratzen da injekzioa jarri zaion gorputz-adarretako inpotentzia funtzionalarekin. 3, 4 edo 5 egunetan sukarra desagertu egiten da eta zornedun kolekzioa bir-absorbatzen joaten da” (1945:260). Horrelako egoera batean irudikatu dezakegu Gregoria. Baina… Otsailaren amaiera zen eta psikiatrak zehazten du, bigarren ingresoa gertatu zenetik Gregoriak ez zuela hilekorik izan; tratamenduak, baina, bere horretan jarraitu zuen – batzuetan elektroshock-a jarri eta hilekoa mozten zitzaiela aipatzen zuten arren. 1945eko urrian zera dio medikuak: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Gregoriak erresistentzia jartzen du alde guztietatik. Hitz egiteko eskatzen zioten eta ez zuen hitz egiten, jateko esaten zioten eta ez zuen jaten, kaka eta pisa nahi zuen tokian egiten zituen, batzuetan egin ere ez zituen egin nahi eta sonda sartzen zioten. Behin eta berriz errepikatzen zuen etxera joan nahi zuela eta laguntza eskatzen zuen garrasika amari hots eginez. 1944ko urriaren 13an: 1945eko urriaren 25ean jarrera aldaketa bat dagoela dirudi, mojek lasaiago dagoela diote, ordu arte horrelakorik ez zen agertzen: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Argi dagoena da Gregoriarentzat sufrimendu handia zela psikiatrikoan egotea, bere senideengandik, eta batez ere amarengandik, urrun egotea. Tratamenduarekin bestelako jarrera bat izatea lortu nahi zuten, baina tratamenduak tratamendu, bere ideia hori ez zen aldatzen: Gregoriaren artxiboko txostenean dauden azken oharrak, 1947ko maiatzekoak dira, eta horien arabera, egoera berberean jarraitzen zuen, aldaketarik gabe. 1947ko urriaren 9an atera zen psikiatrikotik. Ihes egiteko saiakerak egin zituen, baina azken honetan ez dago jakiterik sendagiriarekin atera ote zen, aurrekoan bezala senideek eraman zuten ala ihes egin zuen? Gregoriaren haragian orduko psikiatriak erabiltzen zituen tratamendu ezberdinak ikus ditzakegu, baita horiengandik espero zen emaitza eta gero kasu honetan behintzat “lortu” zena. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Tomasak 31 urte zituen psikiatrikoan sartu zutenean, bi hilabetez egon zen bertan, 1940ko martxoaren 9tik 1940ko maiatzaren 7ra. Ezkonduta zegoen eta egin zioten diagnostikoa hauxe izan zen: Irakurri ditudan txosten guztietatik, hau da diagnostikoa ingelesez duen bakarra. “Moral insanity” kontzeptua James Cowles Prichard (1786-1848) alienista britainiarrak asmatu zuen. Prichard-en hitzetan : “Jatorri honetako kasuetan printzio moralak edota adimenaren aktiboak era berezian perbertituta edota gaiztotuta daude; autogobernurako gaitasuna galduta dago edo oso kaltetuta, eta gizabanakoa ez da gai, ez hitz egiteko edota proposatzen zaion edozer gauzaren gainean arrazoitzeko, baizik eta bere burua bizitzaren arlo ezberdinetan txukuntasunez eta egokitasunez gidatzeko” (in Millon, Simonsen, Birket-Smith, Davis, 1998:5-6). Moral Insanity-arekin ulertu beharko genukeena zera da: Tomasaren jarreran ikusten zuten arazoa psikiatrek, gero mediku-ikuspegi batetik justifikatzera iristen ziren arren. Hau da, Tomasaren jarreran “txukuntasun eta egokitasun” eza zegoen, hori da ingresatu zuten egunean 195 Asmatutako izena da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten mojek idatzi zuten oharra. Hain zuzen ere, Tomasaren artxiboko mediku-txostenean ez dago psikiatraren oharrik, aurkitu ditudan guztiak mojek196 idatzitakoak dira. Egunerokoa eta Tomasaren eskutitz bat daude gordeta. Aztertu ditzagun banan bana. 1945eko martxoaren 9 zen eta Tomasa psikiatrikora iritsi zen, mojek honela deskribatu zuten: Ohar honen arabera, Tomasak ez zekien nora zihoan psikiatrikora eraman zutenean, bere errekzioa erresistentzia jartzea izan zen. Tomasak sufrimendu handia zuela esaten zuen eta bere buruaz beste egiteko asmoa aipatzen zuen behin eta berriz. Aipagarria da puntu horretara ez iristeko errezatu egiten zuela, eta bere burua katolikotzat zuenez, bere buruaz beste egitea bekatu bezala ikusten zuen. Mojei deigarria egiten zaie, hala idatzi zutelako diot, Tomasak bere senarrari buruz hitz egiterakoan “senar-ohia” esaten zuela. Ondoren ikusiko dugu, Tomasak beste gizonezko bat maite zuela eta bere senarrarengandik banandu nahi zuela. Bere buruari mina egiten jarraituko du ingresatu eta hurrengo egunean, 1940ko martxoaren 10ean: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Hurrengo eguneko oharrean irakurriko dugu lehen aldiz, Tomasak gero etengabe aipatuko duen izena eta ziurrenik Tomasa psikiatrikoan egoteko arrazoia: Juan. Tomasak aipatzen du Juanekin maiteminduta dagoela eta bere senarra utzi nahi duela, eta mojen oharretan irakurri daiteke behin baino gehiagotan oihuka senideak iraintzen dituela eta Juani deitzen diola laguntza eske. Diagnostikatu zioten “moral insanity” horri zehazki aipamena egingo dion esaldi bat botatzen du Tomasak 1940ko martxoaren 12an: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Tomasak esaten zuen “bere kontzientziari azterketa bat egin arren ez duela horrelako zigorra merezi duen ezer aurkitzen”, beraz, era batera “moral insanity” hori ukatzen ariko balitz bezala da, bazekien horregatik sartu zutela eta bazekien zein jarrerak eraman zuen horra, baina bere iritziz ez zen bertan egoteko pisuzko arrazoia inondik inora. Tomasak ez du ezer “txarrik” ikusten bere jarrera horretan, baina bai beste batean, amaiera aldera Tomasak jainkoa aipatzen du eta “galdu” egin duela dio, “bere kontra bekatua egin” duela. Zergatik? Bere buruaz beste egin nahi izan duelako. Baina… Ondorengo egunetan, Tomasa lasaiago dagoa, lo gutxi egiten du baina lasai dago, batez ere, Juanen eskutitzak jasotzen dituenean: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Juanentzat bakarrik zituen hitz onak” Tomasak mojen oharren arabera, eta etengabe ari zen bere izena aipatzen. Tomasak eskutitz bat idatzi zion bere senarrari gauza eskatuz, baina mojek azpimarratzen dute senarrari kide edo lagun esaten ziola beti, inoiz ez senar. Hain zuzen, Tomasaren “sendaketa” prozesua Juan ahaztu eta bere senarrarekin jarraitzearekin lotzen zuten. 1940eko martxoaren 28an bere senarraren bisita jaso zuen. Honelaxe deskribatu zuen bisita moja batek: 197 1940ko martxoaren 16ean idatzitako oharra. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eta badirudi Tomasarekin lortu nahi zutena lortu zutela: Tomasak Juani uko egiten dio behintzat denbora batez, gero kanpoan zer gertatu zen ez dakigu, baina mojek egin zuten deskribapen horretan ikusten dugu Tomasak Juanen kartak pozik jasotzetik, “salbatuta” zegoela esanez, orain “senarrari entregatzen dizkiola itxita”, jartzen zuena irakurri gabe. Tomasak amaieran esan zuen: “Konfidantza dut X doktorearengan hain azkarra eta ona denez hau errematatu dezan”. Hau da, Tomasak bazekien medikuaren “lana” amaitu gabe zegoela, zati bat egin zuela, bere senarrarekin itzultzeko erabakia “hartuarazi” zion, baina gero Juanen egoera “itxi” behar zuen eta medikuak hasitakoa medikuak berak amaitu dezan nahi du. Dena den, ez zegoen dena uste bezain argi, Tomasari buruzko azken oharrean, 1940ko apirilaren 30koan, moja batek Tomasa eta senarraren arteko eztabaida bat aipatzen du: 198 1940ko apirilaren 16an idatzitako oharra. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Hamaika urte zeramatzan Tomasak ezkonduta eta berak bere amari idatzitako eskutitz batean hala dio: Eskutitz hau ingresatu eta hurrengo egunean idatzi zuen Tomasak, beraz, bere hasierako erabakien berri eman zuen, baina, argi ikusten da zer den berak sentitzen duena eta neurri handi batean hasieratik zekien zein asmorekin sartu zuten psikiatrikoan. Gainera, aipatu behar da ez dagoela medikuaren oharrik, gerta liteke galduta egotea, baina mojen egunerokoan ere ez da Tomasari egiten zitzaion tratamenduaren berri ematen, hobeto esanda, badirudi tratamendurik ez zitzaiola egiten, eta gainera Tomasak bera da bere sufrimendua arintzeko zerbait eman ziezaioten eskatzen zuena. Tomasak 31 urte zituen hau gertatu zenean… Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Luisa bilbotarra zen eta 26 urte zituen. Fitxan jartzen duenez, ezkongabea zen eta etxeko lanetan aritzen zen. Psikiatrikoan sartzeko baimena bere anaiak sinatu zuen eta bi ingreso izan zituen. Lehenengoa 1943ko martxoaren 9tik 1943ko apirilaren 20ra, eta bigarrena, 1943ko maiatzaren 18tik 1943ko ekainaren 24ra. Luisak bi aldiz egin zuen ihes psikiatrikotik. Bi aldiz egin zuen ihes. Bi aldiz ihesi. Lehen ingresoan, apirilaren 20ean, hau da, hilabete eta hamaika egun zeramatzanean, eta bigarren ingresoan ekainaren 24ean, hilabete eta sei egun zeramatzanean. Bigarren ihesaldi honetatik aurrera ez dago Luisaren berri gehiago, behintzat 1950. urterarte. Luisari “Histeria” diagnostikoa egin zioten, “histeria” bakarrik jartzen duen mediku-txosten bakarra irakurri dut. Izan ere, garai honetan ez zen ohikoa “histeria” diagnostikoa jartzea, XX. mendearen hasieran ordu arte “histeria” bezala izendatu zena beste hainbat kontzeptu zehatzagoengatik aldatu zuten, “histeria” orokorregia iruditzen zitzaien. Luisari Bromidina bidezko tratamendua jarri zioten. Bromidia hipnotiko bat zen eta lasaigarri bezala erabiltzen zuten. Luisa, Josefa bezala, “Gaixo psikikoentzako ziurtagiri” batekin iritsi zen psikiatrikora. 1943ko martxoaren 9an egin zion ziurtagiria Bilboko mediku batek. Bertan jartzen duenaren arabera, sei urte zeramatzan Luisak “manifestazio psikiko ez-normalak” edukitzen: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Luisari buruz medikuak gehiago idatzi zuen bere ingresoan zehar. Deprimititua zegoela dio, eta Luisak berak esaten duela “hau” izango ez balu pozik egongo litzatekeela lan egiteko eta dibertitzeko gogoekin. Baina… Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Medikuaren hurrengo oharra lehen ihesaldiaren ondorengoa da, hau da, Luisa bigarren aldiz ingresatu zutenekoa. Honela deskribatzen du bere egoera: Ez da jartzen zioten tratamenduari buruz ezer esaten medikuaren oharretan, Luisarekin agertzen den borroka nagusia jatearekin lotuta dago. Berak ez zuen jan nahi eta ematen zioten guztia, askotan sonda bidez behartuta, bota egiten zuen. Psikiatrikoan jasotzen duen tratuaren kontra hitz egiten duela dio psikiatrak: 199 1943ko martxoaren 9ko oharra. 200 1943ko maiatzaren 18ko oharra. 201 1943ko ekainaren 20ko oharra. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Medikuaren azken ohar honetan, Luisaren jokabidea koinatarekin bizi duen egoerarekin lotzen da. Medikua kexu da ezin delako Luisarekin horri buruz hitz egin, ez duelako ezer kontatzen horri buruz. Carolek esaten zuena lotu daiteke honekin, hau da, beti ere bere intimitate guztiak kontatzera behartuta zeuden. Eta Luisaren jarreran ikusi daiteke berak ere ez duela hainbat gauzetaz hitz egin nahi: “hau” deitzen dio gertatzen zaionari. Luisaren mediku-txostenean medikuen eta mojen oharrak aurreko kasuetan baino gutxiago da. Mojen oharrak bigarren ingresokoak bakarrik dira, ez dago lehen ingresoan gertatutakoaren berri. Baina, kontraesankorra dirudien arren, mojek Luisari buruz osatutako egunerokoan egiten dioten jarraipena oso zorrotza dela ikusten da. Ordua ere zehazten dute: Mojek idatzitakoaren arabera, Luisak anaiarekin hitz egin nahi zuen, psikiatrikoan gaizki tratatua sentitzen zen eta gertatzen ari zitzaiona kontatu nahi zion; baina senideekin zuen arazo batek, eta badirudi anaiaren emaztearekin zela (gogoratu anaiak sinatu zuela Luisa psikiatrikoan 202 1943ko maiatzaren 18ko oharra. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten sartzeko baimena), eragin zuen bere itxialdia, beraz, imagina dezakegu zaila izango zela anaiak psikiatrikotik ateratzeko erabakia hartzea: Luisaren otordu guztiak kontrolatzen zituzten. Hemen ikusi daiteke logelara eramaten ziotela janaria eta bertan geratzen zela moja bat egiten zuena kontrolatzeko. Egoera hau zeharo aldatzen da mojen oharretan bost egunetara: 203 1943ko maiatzaren 19ko oharra. 204 1943ko maiatzaren 24ko oharra. 205 1943ko maiatzaren 30eko oharra. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Baina hurrengo egunean, sartu zuteneko egoera berbera deskribatu zuten mojek. Ezkutatzeko joera zuen Luisak, ihesaldia iragartzen ariko balitz bezala: Luisak etengabe jolasten zuen, belar artean adibidez, desagertzera. Luisak berak idatzitako hainbat eskutitz daude mediku-txostenean. Hauxe 1943ko maiatzaren 29an bere osaba-izebei eta ahizpari idatzitakoa: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Beste eskutitz bat dago baina ez dago jakiterik zein egunetan idatzi zuen, anai-arrebei zuzendutakoa da: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Luisak esaten du beste paper batean jarraitu zuela baina eskutitzaren bukaera falta da. Idatzi honetan ikusi dezakegu, paper falta zutela edo behintzat Luisak papera eta luma eskatzen zituela, arkatzaren “harria” (berak esaten duen bezala) amaitzen ari zitzaiolako. Gainera, Luisa bera konturatzen da aurretik idatzitako eskutitza ez zitzaiela iritsi, ez baitzen bidalia izan. Bestetik, jakin dezakegu, Luisak giltzaz itxitako gela batean pasatzen zituela egunak eta moja baten zaintzapean zegoenean bakarrik irekitzen ziotela leihoa janaria emateko, amaitutakoan giltzaz berriro ere itxiz. 1943ko ekainaren 24ean Luisak psikiatrikotik alde egin zuen, ezinezkoa izan zait jakitea nora eta norekin joan zen. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Kasu partikularrek dagoeneko eman dizkigute testuinguruari buruzko hainbat datu, orain, era zabalagoan kasu horiengan islatzen diren kontestuaren elementuak identifikatu ahal izango ditugu; kasuak eta testuingurua, testuingurua eta kasuak, bien artean dagoen elkarreragina eta lotura agerian utziz. Zortzi emakumeak 1935 eta 1950 urteen artean egon ziren Gipuzkoako bi psikiatrikotan ingresatuta Hego Euskal Herrian, beraz, urte horien artean Hego Euskal Herrian bizi zen testuinguru gizartekoa eta morala ulertzen lagunduko digute. Aipatu garai horretan, gertaera gogorrak izan ziren: 1936-1939 Espainiako Gerra Zibila izan zen eta ondoren Francisco Francoren (1892-1975) garaipenarekin, diktaduraren lehen hamar urteak hasi ziren. Beraz, Vera, Teresa, Rosa, Carole, Josefa, Gregoria, Tomasa eta Luisaren psikiatrikoko itxialdiak, Espainiako Gerra Zibilaren eta historiagileek Lehen Frankismoa (1939-1959) bezala izendatu duten garaien barruan kokatu daiteke. Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren aurretik Bigarren Errepublikaren garaia izan zen (1931-1936). 1931. urteko Konstituzio Errepublikarrak aldaketa asko ekarri zituen emakumeentzat: “Aurrerapen politiko batzuk egon baziren ere, legeak emakumearen menpekotasuna bermatu zuen 1931ko Bigarren Errepublikaren konstituzio demokratikoak sexuen arteko berdintasun politikoa barneratu zuen arte” (Nash eta Cifuentes, 1999:30). Arlo ezberdinetako erreformak proposatu ziren: hezkuntzan, lan munduan eta nekazaritzan besteak beste. Baina azpimarragarria izan zen oso sufragio unibertsala eta dibortzioa ere tartean zirela. Dena den, Espainiako Bigarren Errepublikak momentu ezberdinak bizi izan zituen eta 1933ko Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten hauteskundeetan eskuineko alderdiek irabazi zuten209: CEDAk (Confederación Española de Derechas Autónomas) eta Alderdi Errepublikar Radikalak (Partido Republicano Radical). Alejandro Lerroux izendatu zuten presidente eta aurreko urteetan proposatutako erreformak bertan behera utzi zituen, gainera, Eliza Katolikoarekin kontziliazio prozesuari hasiera eman zion. Emakumeei esplizituki egin zieten etxera itzultzeko deia eta mezu hori ez zitzaien alde bakar batetik iritsi: “Bai, klase politikoak, baita jerarkia elizkoiak eta aldizkari femeninoek ere, emakumea210 bere egiazko tronuan, etxean, kokatzeko helburua zabaltzen hasi ziren berriro” (Folguera Crespo, 1997:497). Beraz, emakumeak berriro ere amatasunera eta familiaren morala heztera bideratu zituzten eta gizonei eman zieten familiaren barruan botere nagusia. 1936. urtean ezkerreko errepublikarrek irabazi zituzten berriro hauteskundeak, Fronte Popularrean bateratuta zeuden eta Manuel Azaña izan zen Errepublikako presidente (19311933an bezala). Baina, 1936ko uztailean Marokon hasi zen Errepublikaren kontrako altxamendua eta Espainiako Gerra Zibila. 1936ko irailean Espainia erdia altxatuen esku zegoen eta Frankok bere burua estatuburu izendatuta Burgosen finkatu zuen bere gobernua. Gerrak hiru urte iraun zituen: 1936-1939. Gerra Zibilaren ondoren bai Espainiar estatuan baita Hego Euskal Herrian ere ezartzen den erregimenean egoera larria bizi zen: “Gerra Zibilean, tropa errebeldeen garaipenarekin, irudikatuta geratu zen programa politiko baten inposizioa zeinaren helburu nagusia erregimen autoritario eta antidemokratikoa ezartzea zen […] Berriro ere, aurretik sedimentatuta geratu ziren katolikotasun tradizionalenaren ohitura ideologikoen diskurtsoa berriro ere dominante bezala eraikiz” (Cobo eta Ortega, 2005:35). Alde anitzetatik jorratu daitekeen gaia da hau, baina nik genero ikuspuntu batetik aztertu gerturatu – nahiko nuke. Zentzu honetan, datozen ataletan emakumeei planteatzen zitzaien ereduan eta psikiatriaren garaiko printzipio eta oinarrietan sakonduko dut, ondoren bien arteko lotura bat eginez. Amaieran erresistentziei buruz hitz egingo dut antibiografiatutako zortzi emakumeen kasuetan ikusten ditudan erresistentziak azalduz. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Datozen orrialdeetan testuinguruaz eta 8 emakumeez arituko naizenez, edozein momentutan kontsultatzeko aukera ematen duen 8 emakumen laburpen txiki bat egingo dut jarraian: VERA: 1935. urtean ingresatu zuten, 42 urterekin. Senarrak tratu txarrak ematen zizkion eta probokatutako aborto bat izan zuen. Malenkoniaren inboluzioa diagnostikatu zioten. 51 urte eman zituen psikiatrikoan. TERESA: 19 urte zituen 1944. urtean ingresatu zutenean. Gizonezkoengandik ihes211 egiten zuelako zeuden senideak kezkatuta. Erizain batekiko maitasuna adierazten du. Elektrotroshoc-ari beldur handia zion. 8 hilabetez egon zen ingresatuta. ROSA: 1945. urtean ingresatu zuten eta 17 urte zituen. Lehengusuarekin maitasun harremana eduki zezakeela eta gurasoek berreziketa212 egiteko sartu zuten. Aitari eskutitz batean berak nahi zuena egingo zuela zin egiten dio amaieran. Hilabete eta sei egunetara atera zen. CAROLE: 46 urte zituen 1949an psikiatrikoan sartu zutenean, Belgikarra zen. Seme-alaben zaintza kendu zioten zainketa egoki egiten ez zuelakoan. Erlijio katolikoaz kexu da, intimitate guztiak kontatu behar izateak haserrarazten du. Garaiko buruzagiekin harremana zuen. 9 hilabete eta 7 egun eman zituen ingresatuta. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten JOSEFA: 1949an sartu zuten psikiatrikoan, 34 urte zituen. Senarrak betiko geratzeko psikiatriko bat bilatu nahi du, emazte txarra dela dio. Familiak psikiatrikora idazten du senarraren trikimailu bat dela esanez. Josefak dio lasaiago dagoela psikiatrikoan etxean baino. Hiru hilabete eta 14 egun eman zituen psikiatrikoan. GREGORIA: Bi aldiz ingresatu zuten, 1944ean eta 1945ean. Sindrome paranoide en oligofrenia213 diagnostikoa jarri zioten. Ihes egiteko saiakera egin zuen. Tratamendu asko egin zizkioten. Senideen arabera ilobarekin maitemindu zen eta bekatua aipatzen zuen behin eta berriz. Lehen ingresoan hiru hilabete eta hogei egun eman zituen eta bigarrenean bi urte eta bederatzi hilabete. TOMASA: 1940an ingresatu zuten, 31 urte zituela. Moral insanity214 diagnostikoa egin zioten. Psikiatrikora eraman zutenean ez zekien nora zihoan. Bere senarra ez zen beste gizon batekin maiteminduta zegoen eta azkenean senarra doa bere bila. Hilabete eta 28 egun eman zituen ingresatuta. LUISA: 26 urte zituelarik ingresatu zuten bi aldiz 1943. urtean. Histeria diagnostikoa egin zioten. Gerra hasi eta bi hilabetera oso triste jarri zen eta gorputzean aldaketak izan zituen. Oso kezkatuta zegoen bere arazo fisikoengatik. Egun asko eman zituen gela batean itxita. Lehen ingresoa hilabete eta hamaika egunetakoa izan zen; bigarrena hilabete eta sei egunekoa. Ihes egin zuen. 213 Gregoriaren antibiografian emango ditut diagnostikoari buruzko azalpenak. 214 Diagnostikoari buruzko azalpen gehiago bere antibiografian emango ditut. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten 1940ko hamarkadan, Francoren erregimenak eskuhartze eta eragin erabatekoa zituen Hego Euskal Herrian eta Francoren diktaduran planteatzen zen emakumearen eredua aplikagarria zen. XX. mendearen lehen erdia emakumeentzat garai paradoxikoa izan zen. Aurrerapenak gertatu ziren euren egoera juridiko eta sozialean Espainiako Bigarren Errepublikan baina baita atzerapenak ere: Gerra Zibila eta Frankismo garaian. Honela, II. Errepublika garaian indarrean jarri ziren emakumezkoei zuzendutako neurri asko bertan behera utzi zituen frankismoak: “Eskola mistoa desagerrarazi zen, emakumeei gauez lan egitea debekatu zitzaien, ezkondutako emakumeak «tailer eta fabriketatik» «liberatu» ziren” (Moraga, 2008:232). Faszismopean amatasuna eta emakumearen otzantasuna goraipatu ziren. Bi helburu zituen jaiotzak bultzatzen zituen politika horrek: alde batetik, emakumea arlo pribatura mugatzea eta, bestetik, hazkunde tasa igoz Espainiar estatua nazioartean boterea izango zuen herrialdea bihurtzea. Emakumeak otzana behar zuen izan, etxekoia, katolikoa eta zaintzailea. Frankismoak planteatzen zuen eredu hori betetzen ez zuten emakumeak eredu horretara sartzen saiatzen ziren, hori lortzeko mota guztietako indarrak eta koertzioak erabiltzera iritsiz: 215 Kurtsiban jarri dut singularrean dagoela azpimarratzeko, garai honetan zabaltzen zen emakumearen eredu bakarraz hitz egiten ari naizelako eta botere guneetatik ere hala erabiltzen zutelako. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten 1939ko apirilaren 1ean Espainiako Gerra Zibila amaitu eta Lehen Frankismoa (1939-1959) bezala ezagutzen den garaia hasi zen. Garai honetan erregimenak ezaugarri bereziak izan zituen eta ezaugarri horietako bat genero sistema berri bat ezartzeko ahalegina izan zen. Genero sistema hau Elizaren doktrinan oinarritzen zen (Altuna eta Aranburu, 2012:16). 1939tik aurrera emakumearen eredu itxi eta konkretu bat ezarriko du diktadurak “feminitatearen ´idealaren´ eraikuntza ultrakontserbadore bat, egonkortasun sozialaren zaintzaile nagusi bezala ulertuko dena” (Graham, 2010:182)216. Legeak zioen: “Baliagarria den ezkontza bakarra kanonikoa da, zibila «espainiarren kontzientzia katolikoaren kontrako irain» bat bezala kontsideratu zen (42. art); ezkondutako bikote bat hausteko era bakarra bikotekide baten heriotza zen (52. art), emakumea menpekotasun absoluto batean zegoen («senarra da ezkontza-elkartearen ondasunen administratzailea», 59. art, eta «senarra da bere emaztearen ordezkaria», 60. art) eta senarrari obedientzia zor zion («senarrak emaztea babestu behar du eta honek senarra obeditu», 57. art); 237 artikuluaren arabera emakumeak «gaintasungabeko» pertsonak bezala kontsideratzen ziren, adingabeekin edota eroekin parekatuz; eta 320 artikuluak 21 urtetan ezartzen zuen emakumeen adinnagusitasuna.” (Ruiz, 2009; in Abad, 2009: 73). Dibortzioa ez zegoen inondik inora onartuta, eta beraz, Carole eta Josefaren egoerek arazoak besterik ez zituzten sortzen: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten JOSEFA: “Ante esta situación nuestro consejo ha sido el de la separación pues creemos que la vida en común es imposible pues originaría numerosos conflictos”. Nola konpondu egoera dibortzioa legeak aurreikusten ez zuen zerbait baldin bazen? Josefak zituen arazoak senarrak eragindakoak ziren baina ia ezinezkoa izango zuen hortik ateratzea. Aukera bakarra, senarrak banaketa onartu eta bien arteko akordio baten ondorioz – ez legalki jakina – egitea zen. Eta ez zirudien senarrak horrelakorik onartzeko inolako asmorik zuenik. Gainera, aipatu behar da hainbat gauza legalki erregulatuta ez egon arren debeku bezala ikusten zirela: “Erregimenak ez zuen behar izan debekurik, ezkondutako emakumearen lan publikoa demonizatzerakoan, ´estalian´ lan egin zezaten bultzatuak izatean, etxean eta besteen etxeetan, pisu diskurtsiboa hain izan zen gogorra zein gizarteak debeku hori onartzen amaitu zuen. Kasu honetan, etxekotasunaren diskurtsoak legeak baino pisu gehiago izan zuen” (De Dios, 2013:8). Legeen beharrik gabe, diskurtsoak berak izan dezakeen indarra erakutsi zuen Francoren erregimenak. Zentzu honetan genero sistema berriaren ezarpena Eliza Katolikoaren eta Falangeren Sección Femeninaren bitartez egin zuten neurri handi batean (Altuna eta Araburu, 2012). Errepublikaren kontra altxatutakoekin, Francoren aldekoekin kolaboratu zuten Espainiako Eliza Katolikoko ordezkariek; era honetan, “Gurutzadaren irudia zabaldu zen, beste faxismo europarretatik desberdintzen zuena. Aberria, Tradizioa eta Erlijioa ejertzito altxatuaren ideiak eusten zituen zutabeak ziren eta hauetatik sortu zen “Espainia Berria” (Ibidem:25). Elizak idatzi zituen, besteak beste, emakumeek frankismoaren eskolan erabili behar zituzten eskuliburuak. Kontraesankorra zen egoera dirudi, Elizak eta erregimen faxistak berak emakumearen ezgaitasuna aldarrikatzen bazituzten ere, emakumearen papera ezinbestekotzat jotzen zuten Katolikotasunaren baloreetan oinarritutako Espainaren “birsortze nazionalean”. Emakumeak ziren balore horiek familian transmititzeko arduradunak eta, beraz, menpekoak eta ezgaiak kontsideratuak baina era berean erregimenak aurrera jarraitu zezan paper garrantzitsua ematen zioten. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Emakumeek Elizaren eremuan duten garrantzia zera da: mezu elizkoia bereziki eurengana bideratua dagoela da, era berean eta paraleloki, eurak izango dira emakume taldeen partaide direnak, elizari zegozkien edota erregimenari zegozkienak -, gainontzeko emakumeei diskurtso hori bera iristarazteko ardura izango dutenak” (Piérola, 2000:44). Era honetan, emakumea etxeko espaziora eta familia girora mugatzen zen, oso garrantzitsua zen betebeharrak hor barruan egin “behar” zituelako. Elizaren barruan Acción Católica deituriko erakundea sortu zen; erakunde honetatik emakumeak nolakoak izan behar zuen ezartzen zen, betiere, bete beharreko mandamendu katolikoak oinarritzat hartuta. Belen Altunak Euskaldun fededun (2003) liburuan azaltzen du Eliza Katolikoak Hego Euskal Herrian berebiziko protagonismoa izan zuela euskaldunen identitate-sortze prozesuan, XVIII. mendearen bigarren erditik frankismora arte gutxienez. Eliza Katolikoak esaten zuen emakumeak nolakoa izan behar zuen: umila, obedientea, apala eta gozoa. “Halaber, ahal den neurrian, beti itxita egon behar dira (etxean, komentuan, burdelean)217, haien arrisku nagusia ikustea eta ikusia izatea218 baita. Itxitura sinboliko eta fisiko horren horma hausteak ikaragarrizko kaltea eragingo luke” (Altuna, 2003:268). Hego Euskal Herrian, emakumezkoek garai honetan erlijioarekin zuten lotura estuagoaren adierazgarri, Caro Barojak 1949. urtean idatzi zuen Los Vascos lanean aipatzen du: “Emakumeak, orokorrean, gizonezkoak baino zentzu zorrotzagoa ematen dio Elizak agintzen dituen jokaera arauei, parrokiako bizitzan parte hartze aktiboagoaz esku-hartuz” (Baroja, 1995:273). 217 Hemen, eroetxea edo psikiatrikoa gehitu genezake. 218 Kurtsiba berea da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Interesgarria da, zentzu honetan, Llonak emakumeen eta erlijio katolikoaren inguruan egiten duen irakurketa – 1919-1939 urteen arteko garaiaz ari da baina azalpena baliagarria da eskuartean dugun garairako ere. Llonaren hitzetan, erlijio katolikoak emakumeei balore femeninoen aintzatespen erreala eskaini zien eta eurek fedean baieztapen pertsonal eta kolektiboa aurkitu zuten; emakumeek inplikazio handiagoa zuten ingurukoen zainketan eta horrek sufrimendutik gertuago egotera behartzen zituen: “Emakumeek zeremonial erlijiosoa mantentzeko zuten nahia ez zen bakarrik eguneroko bizitzaren eta femeninoaren aldean zaintza eta giza alderdi izpiritualak jarriko zituen banaketa sexual baten ondorioa, baizik eta baita ere, emakumeen aldetik zegoen bizipen babesgabeago baten adierazpena, heriotzak, oinaze fisikoak eta sufrimenduak sortzen zuten inpotentziak sortutakoa” (Llona, 2002:38-39). Eliza katolikoaz gain, Falangeren parte zen Sección Femenina erakundeak ere – Gobernu Frankistaren babesa eta bermea zuen erakunde horrek – eragin handia izan zuen erregimenak inposatu nahi zuen emakume eredua zabaltzen. Gizarte-klase ertaineko milaka emakume, “eremu publikotik hartuak izan ziren beste emakumeak kontrolatzeko” (Graham, 2010:187). Sección Femenina erakundeak Gizarte Zerbitzuen (SS) programa jarri zuen martxan, bertan parte hartzera “bultzatzen” zituzten – gero lana egin nahi bazuten, bederen – ezkonduta ez zeuden 17 eta 35 urte bitarteko emakumeak, sei hilabetez egin behar zuten “zerbitzu” hau eta gutxienez hiru ordaindugabeak ziren. “Emakumeek zerbitzari lana egiten zuten eskoletan, ospitaleetan, umezurztegietan, pertsona zaharren etxeetan, edota bestela pobreentzako sukaldeetan laguntzen zuten, arropa eta haur-txikientzako saskiak egiten zituzten SF-k berak zituen tailerretan, edo alfabetatze irakasleei eta SF-ren landa inguruko osasun bisitariei laguntzen zieten” (Graham 2010:187). Jakina, betekizun hauek egiten zituzten bitartean, emakumearen eredu konkretu bat izatera bultzatzen ari ziren: besteen zaintzan eta amatasunean oinarrituta zegoena, besteak beste. “Mediante leyes, normativas, modelos educativos y la Sección Femenina, el régimen franquista impulsó un arcáico arquetipo femenino recatado y sumiso, que expulsaba a las mujeres de toda actividad en el ámbito público, siendo el hogar y la familia los únicos espacios autorizados” (Nash, 2013:XII). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Azken finean, makinaria errepresiboaren eta eredu patriarkal nazionalkatolikoaren ezarpenerako gakoetako bat emakumeen rolaren berdefinizio bat egitea izan zen (Nash, 2013:XI-XII). Berdefinizioak emakume “soila, pubikoa, pairamentsua, pasiboa eta zerbitzaria, familia ugari baten ama” aurreikusten zuen (Moreno, 2013:7). TERESA: “Le molesta adaptarse al gusto de los demás”. Emakume bati “zegokion” rolak ez zuen norberaren nahia aurreikusten. Gainera, besteek ezarritako horrekin gustura sentitu behar zuen. “En esta vida nunca se consigue lo que se quiere”. Teresaren hitzetatik bi ondorio atera daitezke: bazekiela ez zuela nahi zuena lortuko, eta bazekiela berak nahi zuena ez zetorrela bat gizarteak eta moralak esaten zuenarekin. Teresaren kasuan, “hobeto” dagoela eta psikiatrikotik ateratzeko moduan dagoela justifikatzen dute, lasaiago eta otzanago dagoela esanez, esaten diotena egiten duela eta ez berak nahi duena. Ingreso amaierako ohar batean idatzi zuten: “Muy buena todo el día sumisa y obediente”. Frankismo garaiko diskurtsora iristeko badago beste modu bat: erregimenak egiten zuen propaganda. Hedabideak kontrolpean eduki zituen erregimenak hasieratik eta bertan kaleratzen Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten zen propaganda ere begirada zorrotzez jarraitzen zuten219. Propagandaren Zuzendaritza Nagusi bat sortu zuen eta 1940ko apirilaren 18ko Ordenaren arabera eta zuzendaritza horren pean geratuko dira Elizak, Unibertsitateak edota Falange alderdiak zuzenean egiten ez duten propagandaren kontrola eta zentsura (Sevillano, 1998:115). Dena den, propaganda hori aztertuta, honen bitartez zabaltzen zen emakumearen eredua kontraesankorra zela esan daiteke, alde batetik, emakumea goratu egiten zuen: “Amatasunak ematen zizkion bertute fisikoengatik eta berezkoak zituen bertute moral garbiagoengatik, gizonaren gainetik jarriaz. Baina, bestalde, emakumeen menderakuntza azpimarratzen zen, beren ustezko ezaugarri naturaletan oinarrituz” (Ibidem:33). Psikiatrikoan sartzeko arrazoien artean, emazteak emakumeari zegozkion “bertuteak” ez zituela betetzen esaten zuen senarrak. Jordi Roca i Gironak frankismo garaiko emakumearen ereduan bi erreferentzia erabili zituztela aipatzen du: “Etxekoandre burgesaren eredua eta generoaren gaineko eredu kristau-katolikoa” (Roca i Girona, 2003:48). Nola lortzen zen, neurri handi batean, emakumeak ezartzen zieten rol horretan mantentzea? Erlijio kristau-katolikoak erruduntasuna eta bekatua erabiltzen zituen bereziki: “Diskurtso ezberdinetatik eraikita, errua, sujetuaren eguneroko bizitzan txertatzen den arau edo dogma da” (Guzmán, 2007:58). Kristautasunak asko landu du erruduntasunaren kontzeptua eta baita erruduntasunarentzat ezinbestekoa diren bekatua, bertutea eta ordainketa ere (Ibidem:58). Kristau-katolikoentzat gizakiaren “berezko esentzia” bekataria da, baina frankismo garaian, bereziki emakumea lotzen zen bekatuarekin eta beraz, eurak jotzen ziren bekatuari aurre egin behar zieten sujetuak bezala (Piérola, 2000: 45). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Erruduntasuna, gizarteak eta moralak ezartzen ziena hautsi eta bekatua egiten bazuten iristen zen. Erruduntasunaren bitartez, ez zen beharrezkoa gizartearen aldetik kontrol zorrotza ezartzea, autokontrola sustatzen zen. Emakumeek euren ekintza, desio, nahi, sentimendu, emozio guztiei garaiko gizartearen eta moralaren filtroa pasatzea lortu nahi zen. Psikiatrikoan zeuden emakume gehienengan ikusi dut bekatua egin izanaren beldurra eta erruduntasunaren pisu jasangaitza: VERA: “Triste nengoelako eraman ninduten ospitalera eta hori nahita eragindako abortu baten ondorioz gertatu zitzaidan, bekatu hark gogo aldarte hau ekarri zidan”. Bekatua egin izanaren zigorra da Verarentzat psikiatrikora eraman zuen gogo aldartea edukitzea. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Emakumeen itxialdietan elementu garrantzitsua da erruduntasuna. Emakumeen eromenaren oinarri bezala, erruduntasuna emakume-erasoaren errepresio sozial eta kulturalean islatzen da […] Euren bizimoduetatik sortzen diren kontraesan handiek amorrua, mina eta erasoa eragiten dute eurengan eta ez dute adierazpenerako bide positiborik aurkitzen” (2011:760). Itxialdia jasan duten emakumeen artean, Vera, Teresa eta Rosa adibidez, bekatuarekin eta erruduntasunarekin oso lotuta dator zigorra. Eta ordaintze horren nondik norakoak apaizek erabakiko zituzten aitortzaren bitartez. Horretarako emakumeek euren bizitza guztiaren, pentsamenduen, sentimenduen, emozioen, nahien, desiren… berri eman behar zieten apaizei. Erlijio kristau-katolikoan hauek lirateke bertuteak: zuhurtzia edo ongia egitea, eta horretarako errealitatearen ezagutza objektiboa beharrezkoa da; justizia; egian bizitzeko gaitasuna; sendotasuna, ongia egiteko gaitasuna, horretara iristeko sakrifizio bat egin behar bada ere; neurritasuna, zentzuzko ordena eramatea (Guzmán, 2005:61-62). Aztertutako zortzi emakumeen Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten kasuan, bertute horietakoren bat hautsi eta bekatua egiten ari direla pentsatuko dute senarrek, senideek, medikuek, mojek edota baita eurek ere bai. Gipuzkoako psikiatrikoan 1937tik 1950era egon ziren emakumeen artean aipatzen diren bekatuak eta erruduntasunak bi eremutan banatuko nituzte: sexualitateari dagozkionak eta amatasunari dagozkionak. Lehen frankismoan ezarri zen emakumearen idealak emazte eta ama ona izatea ziren (Roca, 2003:54). Zentzu honetan, frankismoak ahalegin asko egin zituen emakumeen sexu-praktikak kontrolatzeko eta tradizionalismoan eta katolizismoan oinarritutako arauak ezarri zituen. Bigarren Errepublikak hautsi nahi izan zituen kode eta eredu moralak berrezarri ziren, eta beraz, kontuan hartu beharko genuke zer nolako eragina izan zuen horrek bi garaiak bizitzea tokatu zitzaienengan. Bigarren Errepublikaren garaian sexualitatearekin220 zerikusia zuten argitalpen asko egon ziren eta horiek guztiak desagertu egin ziren frankismoaren agerpenarekin batera (Regueillet, 2004:1029). Diktadura garaian, argudio zientifiko eta erlijiosoak erabiltzen ziren, sexualitatearen helburu bakarra ugalketa zela justifikatzeko. Baina, ideia hau batez ere emakumeen jokabide sexualarekin lotzen zen, gizonezkoen kasuan beste ikuspegi bat aplikatzen zen bitartean. “Feminitateak gizon bakar batena izatea esan nahi zuen, eta beraz, ezkondu arte birjintasuna mantentzea. Amatasunarekin eta ugaltzeko beharrarekin ere lotzen zen. Bi postulatu horiek zuzenki baldintzatzen zituzten jokabide femeninoak eta berrogeigarren hamarkadako emakumeen gainean ezartzen zen kontrol moral eta sozial zorrotza justifikatzen zuten” (Regueillet, 2004:1030). Psikiatrikoko artxiboan irakurritako txostenek agerian uzten dute nola bizi zen emakumeen sexualitatea 1940ko hamarkadan. Medikuek betetzen zituzten eta atal finkoak zituzten txostenetan, bazegoen atal bat “sexu-harremanak” izenekoa. Aipagarria da emakumeen kasuan oso gutxitan betetzen zela, eta betetzen zenean hilekoaren aipamenak egiten ziren gehienbat. Gizonezkoen kasuan, berriz, ohikoa zen atal hori betetzea, “normaltzat” jotzen zen. Emakumeentzat, berriz, sexu-gogoak patologiarekin lotzeko aukera zegoen. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Gogora dezagun eliza katolikoaren VI. Aginduak: “Ez duzu ekintza lizunik egingo” esaten duela. Beraz, emakumearen eta gizonezkoaren kasuan jarrera ezberdinak onartzen dira. Emakumeak beti egon behar zuen gizonezkoaren esanetara sexu-harremanei zegokienez, gizonezkoak erabakitzen zuen noiz, nola eta norekin. Emakumeek, berriz, ez zuten inolako eskubiderik ezer erabakitzeko eta beti egon behar ziren gizonezkoak esaten zuena betetzeko eta onartzeko prest. Honela deskribatzen zuen emakume sensuala García Figer apaizak 1945ean Sección Femeninaren Medina aldizkarian: “Emakume sensualak begiak hondoratuta ditu, masailak kolorerik gabeak, belarriak gardenak, kokotsa zorrotza, ahoa lehorra, eskuak izerdituta, malkartsua gerria, ziurtasunik gabeko pausua eta bere tristea bere izate guztia. Izpiritualki, ulermena ilundu egiten da, gogoetarako berantiarra egiten da: borondateak bere ekintzen gaineko nagusitasuna galtzen du eta olatuen esku dagoen barkutxoa bezala da: memoria sorgortzen da. Irudimena bakarrik mantentzen da aktibo, zure kalterako, irudi lizunen errepresentazioarekin, guztiz betetzen dutenak. Emakume sensualaren aldetik ez da lan seriorik espero behar, ideia seriorik, lan emankorrik, sentimendu garbirik, samurtasun abegitsurik” (García Figer, 1945; in Moraga, 2008:245). Emakumeak bere sexu-plazer propioa bilatzen eta aurkitzen zuenean, hau kaltegarritzat jotzen zen. 221 1942an eta 1952an, psikiatrikoan bi aldiz ingresatuta egon zen emakumezko batek “esaten” zuenaren inguruko oharra. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Regueillet-ek azaltzen duenez, 1940ko hamarkadan zabaldu zen sexualitateari buruzko diskurtso ofizialak ez zuen sexu-plazera bere horretan kondenatzen, “baizik eta harreman heterosexual baten helburu bakarra zenean, eta gizabanakoak masturbazioa eta homosexualitatea bezalako sexu-praktikekin eragiten zuenean” (2004:1031). Beraz, Teresaren kasuan, bi alderdi horiek ikusi daitezke, bere sexu-plazera ez zen ugalketa helburu batekin eginda, masturbazioa eta praktika lesbianoa daude, eta hori ez zen inondik inora onargarria frankismo garaian. 222 Erizainak “impureza” idazten du, beraz, pentsa daiteke Teresak horrela esan zuela eta hitz horrek erlijio katolikoaren kontzeptuekin lotura handia du. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten 1940ko hamarkadako arau moralen arabera, ezkonkide izanda bakarrik zeuden onartuta sexuharremanak, ezkon-bizitzaz kanpokoa eta ezkon-bizitza aurrekoa “sexu aberrazio eta jokabidearen perbertsioak kontsideratzen ziren” (Regueillet, 2014:1031). Teresa eta Carolen jokabideak onartezinak ziren hainbat gauza jartzen zituztelako zalantzan: “Lehenik eta behin pasibotasun sexual femeninoaren eta honek desiatu eta bere aldetik maitatu ordez, «maitatua izateko» zuen joeraren ideiari uko egitea zekarren. Beste alde batetik, onartu behar izango zen gizonezkoek sedukzioaren jokoan botere ekonomikoa eta politikoa baino zerbait gehiago eskaini beharko zutela desio zutena lortzeko; eta azkenik, ugalketari lotutako eredu heterosexuala sexualitatearen balizko formetako bat bakarrik zela onartu beharko zen” (Osborne, 2008: 46). Proposatzen zen eredua erregimen faxistena zen: hierarkikoa. Goian eliza zegoen, bere esku zegoen sexuaren inguruko jakintza eta berak ezartzen zuen zer zen praktika “normala” eta “eznormala”; ondoren diskurtso zientifikoa zegoen, bere aparatuaren bitartez elizak esaten zuena egiaztatzen zuelarik; eta azkenik justizia eta morala zeuden eta horiek ziren “ez-normalak” ziren jarrerak zigortzeaz arduratzen zirenak (Regueillet, 2004:1032). 1942. urteko maiatzaren 11ean adulterio delitua berrezarri zen223. 1944. urteko Kode Penalaren arabera, adulterio delitua egiten zuenak kartzela zigor txikia (6 eta 12 urte bitartekoa) betetzera kondenatua zen. Baina, kode horrek bi adulterio mota zehazten zituen: femeninoa eta maskulinoa. Bien artean zegoen ezberdintasuna nabaria zen. “Emakumeak fisikoki gizonezko batenak bakarrik izan zitezkeen eta sexuharremanek soilik adulteriogile egiten zituen. Baina gizonezkoek delitu hori egiten zuten soilik euren maitalea eurekin bizi zenean, hau da familiaren etxean […] edota Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten bere «amorantearekin» zuen harremana publikoki ezagutzen zenean, hori eskandalu publikotzat jo zitekeen” (Ibidem:1033). Ezkon-aurreko sexu-harremanak ere delitu ziren, baina ez delitu penala, morala baizik. VERA: Haurdun geratu zen ezkondu aurretik eta ezkutuan ezkondu behar izan zuen. Medikuek ezkon-aurreko sexu-harremanen kalteak justifikatzen zituzten osasunerako arriskutsuak zirela esanez, eta emakumezkoak jotzen zituzten euren birjintasunaren zaindari bezala, euren ondasun preziatuena zela esanez: “Gizonezkoen kasuan, berriz, ezkon-aurreko sexu-harremanak bazituzten euren gizontasun berresten ari ziren” (Regueillet, 2004:1033). Azken finean, emakumeek zentzu honetan egin zezaketen edozerren gaineko kontrol soziala eta morala askoz ere zorrotzagoa zen. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Familiaren figura, aitarena eta amarena, subjektuaren gainetik zeuden: “Ahalguztidun posizio batetik. Zor zen errespetuak norberaren borondatearen obedientziara eta menpekotasunera derrigortzen zituen. Hau horrela zen genero desberdintasunik gabe, ondorengo guztientzat zen horrela, baina nesken kasuan ondorioak zorrotzago ageri ziren, izan ere, neskek ezin zituzten mutilek askatasuna dastatzeko zituzten lizentziak gozatu” (LLona, 2002:44). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Ohorea zen frankismo garaian erreferentziatzat hartzen zen kontzeptua, gizonezkoaren ohorea, noski. Emakumeak berari ez zegokion zerbait egiten zuenean, gizonezkoaren ohorearen kalterako zela aipatzen zen eta beraz horren aurrean gizonezkoek galdutako ohore hori berreskuratzeko eskubidea zuten. Sexualitateari dagokionez, tipo penal gogorrenetako bat 1944ko Kode Penalean ezarri zena zen: uxorizidioa ohore arrazoiagatik. “Uxorizidioaren delitua gizonezkoari bere ohorearen defentsan eskeinitako pribilegio handia zen, honen arabera adulterioan harrapatutako emaztea edo oraindik etxean bizi zen hogeita hiru urte baino gutxiagoko alaba hil edo lesionatu zitzakeen” (Moraga, 2008:241). Aipatu dudan bezala, sexu-harremanak betiere ugalketara bideratuak egon behar ziren erregimen frankistaren printzipio moralen arabera. Emakumeekiko askoz ere era zorrotzagoan aplikatzen zen ideia hori, emakumearen ideala “emaztea eta ama” izatea zelarik224. Emakumeek eurek euren burua eta bizitza epaituko dute amatasunaren arabera, horretarako jaioak izan direla irakasten zaie eskolatik bertatik eta irudi hori ematen zaie batean eta bestean, etxean eta kalean. Baina erregimen frankistak lortu nahi zuen amatasunak ezaugarri konkretu batzuk zituen: erlijio katolikoak proposatzen duena. Eredu hori bete dadin, erregimen faxista bat izaki, ahalegin asko egin zituen amatasuna kontrolatzeko. Horretarako erabiliko dira erlijioa, zientzia eta legea: “Gertutik jarraitu emakumezkoaren lana, batez ere,haurtzaroan, pubertaroan, haurdunaldian eta edosketa garaian” (Echeverría, 1948:193). Emakumeentzat, “erabakita zegoen amatasuna bedeinkapen bat zela, baina betiere ezkon-bizitzaren barruan gertatzen bazen eta figura maskulino baten babesarekin. Ezkongabeko emakumeen amatasuna zorigaitza kontsideratzen zen eta, onartzen zen kasuetan ere, gizarte galiziar tradizionalean gertatzen zen bezala, amaren existentzia hipotekatzen zuen eta gizartearen begietara bere «akatsa» konpentsatzeko bizitza guztia aszetika bati eskeintzea behartuta zegoen” (Juliano, 2006:82). Zer gertatuko zen, orduan… Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Emakumeek ama izateari uko egiten bazioten? Ezin bazuten? Haurra galtzen bazuten? Nahita abortatzen bazuten? “Amatasun” ideal horretatik urrunduko zituen egoera guztiak erabat kritikatuak eta zigortuak zeuden 1940ko hamarkadan. Frankismo garaian psikiatrikoan lan egindako psikiatra bati egindako elkarrizketan hauxe esaten zuen: “Emakume bati haur bat hiltzen bazitzaion ia-ia behartuta zegoen inklusatik ume bat ateratzen” (Psikiatra 1, 2011). Amatasuna emakumearen patua zen eta bide horretan oztoporen bat bazegoen beste era batera bete beharko zuen, eta oztopoak emakumeak berak jartzen bazituen (ez zituelako izan nahi edota haurdunaldia eteten zuelako) egindako bekatua “ordaindu” beharko zuen. VERA: “Triste nengoelako eraman ninduten ospitalera eta hori nahita egindako abortu baten ondorioz gertatu zitzaidan, bekatu hark gogo-aldarte hau ekarri zidan”. Verak ordaindu beharreko zigorra tristezia zela esaten zuen, tristezia zen abortatu izanagatik jaso zuen zigorra eta ez psikiatrikoa. Eliza katolikoak abortua bekatu oso larritzat hartzen zuen225. Emakumea haurrak edukitzearekin identifikatzeak abortua bere “patu naturalaren” kontra joatea bezala ikusten da: “Nahita egina bada, abortua beti da bekatu mortala, eta gainera, eskumikatu egiten dira batzuetan bai ama, bai laguntzaile izan duena. Ezin da onartu abortuaren kasuan ez inolako justifikaziorik ez aringarririk, posibilismoak ez du zirrikitu txikienik ere aurkituko gure predikariengan […] Izan ere, bataiatu gabeko fetu bat hiltzea pertsona bat hiltzea baino askoz ere okerragoa da” (Altuna, 2003:280). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Ikuspegi erlijioso katoliko hori lege aldetik indartuta zegoen aspaldi: “Gure herrialdean abortua ia beti egon da debekatuta. Espainia, XX. mendean beste herrialde batzuetan gertatu ziren aldaketetatik urrun geratu zen, hala adierazten dute Kode Penalek (1928koak eta 1930ekoak) zeinetan abortua zigor oso gogorrekin zigortzen baitzuten” (Cifrián, Martínez eta Serrano, 1986:48). Espainiako Bigarren Errepublikan egon zen nahita eragindako abortua despenalizatua 1937. urtetik Frankok boterea hartu zuen arte. Frankismo garaiko Kode Penalek nahita eragindako abortua 6 hilabete eta 6 urte bitarteko kartzela zigorrarekin zigortzen zuten. Dena den, legea ez zen eliza katolikoa bezain gogorra izan Alfonso Ruiz Miguelen arabera: “Egia da legedia penal frankista horrek, hain katolikoa eta jaiotzen bultzatzailea eta antisorgailuen propaganda eta salmenta zigortzen zuena, inoiz ez zuela Eliza katolikoaren iritzia, abortua hilketatzat jotzen zuen, itsumustuan jarraitu, ez baitzuen abortatzeko era larriena ere, haurdun dagoenaren heriotza dakarrena, hilketaren zigorrarekin berdindu” (2002:128). Lege honen arabera abortu guztiak zigortzen ziren, nahita eragindakoak eta nahita eragindakoak ez zirenak. 1944ko Kode Penalak abortua egiten zuena eta abortua onartzen zuen emakumea zigortzen zituen; “Abortua desohore bat ezkutatzeko egiten zen kasuetan zigorra txikiagoa zen” (Moraga, 2008:242). Hemen ere, ohore eta desohore kontzeptuak izango dira ekintza hauek baldintzatuko dituztenak, eta ohore eta desohore kontzeptu horiek garaiko moralaren araberakoak izango dira. Erlijioa eta zuzenbideaz gain, zientziak ere abortuaren kalteak zientifikoki justifikatzen zituen. Medikuntzaren arabera, emakumeen gorputzari kalte egiten zion abortuak: “1930. urtean, G.G Ter Gabrelianek (Abort und seine Folgen), Moskukoak, esaten zuen aborturen bat eduki duten emakumezkoen erdia baino gehiagok arazoak dituztela une horretan bertan edo gerora; eta azken hauen artean daude neurastenia, histerismoa” (Clement, 1934:68). Kontuan hartu behar da diskurtso hau zenbateraino zegoen sartua, izan ere, Suitzan lan egiten zuen Clement medikuak 1934. urtean idatzi zuen Derechos del niño antes de nacer liburua. Marie-Aline Barrachina-k honela deskribatzen du abortuaren inguruko garaiko egoera: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “1941eko urtarrilaren 24ko Legea «jaiotza-tasaren babesari eta abortuaren kontrakotasunari buruz» ez du nahita eragindako abortua bakarrik zigortzen, baizik eta bapatekotzat jo diren abortu guztien gaineko susmoa zabaltzen du […] ikuspuntu etiko-erlijioso batetik, abortua haur-hilketarekin parekatzen den krimena da (aurreikusitako zigorrak bi kasuetan antzekak dira) moral kristauaren eta interes nazionalaren kontra doana; ikuspuntu medikutik, abortua beti da naturaren kontrakoa, nahita eragindakoa izan edo bapatekoa, izan ere kasu honetan, emakumeak bere oinarrizko ugalketa funtzioarekiko duen moldakaiztasunaren emaitza da” (2003:91). Esan bezala, emakumeak bizitzan izan behar zuen helburu nagusiena ama izatea zen, eta amatasun hori abortuaz gain beste era batzuetan ere hautsi zezakeen. Aurrera jarraitu aurretik aipamen bat, emakumeak ama izanda ere ez zuten bere seme-alabekiko guraso-aginterik: “Aitak seme-alabak adopzioan eman zitzakeen amaren oniritzirik gabe” (Moraga, 2008:236). Beraz, emakumeari “patu natural” bezala aurkezten zitzaion amatasuna eta haurren zaintza baina senarrak zuen haien inguruan erabakitzeko ahalmen guztia. Hauxe zen ama eredugarria frankismo garaian Mercedes Suárez-Valdések, Sección Femeninako dibulgatzaileetako batek 1951. urtean idatzi zuen La madre ideal liburuan dioen bezala: “Jaiotzen direnetik semeengatik loa galtzen duena, euren zainketara emana, hazi egiten ditu eta haietaz bera bakarrik arduratzen da, dena sakrifikatuz, eta gero moralki eta izpiritualki hezten ditu, gizon eta emakume zintzoak eginez, zuzenak, kristauak eta abertzaleak” (Suárez, in González Pérez, 2009:98). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Ez zen nahikoa emakumea ama izatea, erregimenak ama izateko modu bat berresten zuen eta hortik kanpo zegoen oro. CAROLE: Mediku-txostena jarraitzen badugu, berak ez zuen Suárez-Valdések aldarrikatzen zituen ama eredugarri hori izateko ezaugarriak jarraitzen: bakarrik bidaiatzen zuen, dibortziatu egin zen, etxea administratzerakoan gasturako joera zuendaiatu egiten zuen, ez zen katolikoa… Amatasunaren eredua itxia zen oso eta bide horretan mantentzeak izugarrizko autokontrola eta kanpoko kontrola exijitzen zituen. Amatasunaren atala amaitzeko, Beatriz Celaya-k (2012) esaten duena ekarri nahiko nuke hona: “Amatasunaren fenomenoa bere hiru dimentsioen bitartez errepresentatzen da: fisiko-biologikoa, sozio-kulturala eta sinbolikoa […] Lehenengoan amatasun invisibilizatu226 bat ikusten dugu: sexualitatea, haurdunaldia eta erditzea ezkutatu eta beste gertakari batzuekin mozorrotzen dira. Dimensio soziokulturala garrantzia gehien hartzen duena da erlijiotik eta medikuntzatik zuzentzat jotako formula egokia dela eta. […] Etxeari, etxeko ekonomiari, haurtzaintzari eta haurren hezkuntza moral, erlijioso eta patriotikoari buruz aurretik aipatutako ezagutzak […] Amatasunaren dimentsio sinbolikoa, ama aberriaren oximoronaren bitartez errepresentatua, gidaliburuen edukien gehiengoa hartzen du abertzaletasunarekin fusionatzen delako” (2012:354). 226 Kurtsiba berea da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eroetxeak eta psikiatria 1940ko hamarkadan Hego Euskal Herrian: emakumeen erotzeko “berezko” joera Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten … Gipuzkoako psikiatriko ezberdinetan egon ziren. Vera egon zen psikiatrikoan plaza publikoak eta pribatuak zeuden eta psikiatriko handi bat zen, Santa Ageda. Bertan emakumezkoentzako eta gizonezkoentzako eraikinak banatuta zeuden, eta haurrentzako eraikin bat ere bazegoen. Teresa, Rosa, Carole, Josefa, Gregoria, Tomasa eta Luisa psikiatriko pribatu batean zeuden, baina denak ez zeuden toki berean, bi herri ezberdinetan zeuden psikiatrikoa pertsona berberak izan arren. Teresa, Rosa eta Carole eraikin txikiago batean zeuden eta erizainek zaintzen zituzten. Josefa, Gregoria, Tomasa eta Luisa, berriz, mojek zaintzen zituzten. Ez da erraza Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo urteetako eroetxeen argazki bat egitea, ez baitago lan asko horri buruz. Dena den, argi dagoena da, eroetxeak izango direla “buruko gaixoak” egoteko psikiatrentzako tokirik egokienak. Izan ere, “buruko gaixoen” gaineko kontrol zorrotza eskatzen zuten; Echeverría psikiatrak zenbaketa eta gainbegiraketa egingo zituen kontsultategia sortzea proposatu zuen (1948:191). Frankismoan, asistentzia psikiatrikoarekiko interesa oso murritza, ezdeusa ez esatearren, izan zen. Eroetxeak oso egoera txarrean zeuden, diru faltagatik abandonatuta asko, baina baita “buruko gaixotasunak” zituztenek sortzen zuten interes ezagatik, izan ere, ez zuten gizabanako bezala, inolako eskubiderik. Frankismo garaiko legedia zibilean, 220. artikuluak honela zioen: “Eroen eta gormutuen zaintza hauei dagokie: 1. Senar-emazteari, bananduta ez badago. 2. Aitari, edota behar bada amari. 3. Semeei. 4. Aitonei. 5. Anai edo nebei” (Ruiz Franco, 2007:38). Esan bezala, zaila da argazki orokor bat ateratzea eta psikiatriko batetik bestera aldaketa handiak zeuden, horregatik, Gipuzkoako bi psikiatriko hauen argazkia egiten saiatuko naiz hauei buruz idatzi direnak oinarritzat hartuz. Vera egon zen psikiatrikoari buruzko informazioa 1948an idatzitako testu batean aurkitu dut eta besteari buruzko informazioa 2010. urtean idatzitako testu batean. VERA: “Gipuzkoako mendebaldeko mugan, Araba eta Bizkaiarekin mugakide, toki lasai batean […] Gesalibarko Santa Ageda (Arrasateko Udaletxea) ur sufretsuen Bainuetxea Eroetxe bihurtua izan zen 1989ko Ekainaren 1ean” (Echeverría, 1948:21). Bi elkarteren artean egin zuten bainuetxearen erosketa: “El Iris” deituriko elkarte anonimoa (San Juan de Diosen Orden Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Ospitalarioa) eta “La Rosa” (Jesusen Bihotzaren Ahizpa Ospitalarioen Kongregazioa). Biak ala biak elkarte erlijiosoak ziren, beraz, eroetxea erlijio kristau-katolikoaren araupean egon zen hasieratik. Erosketa egin eta bi urtera, inguruko baserri eta lurren jabe egin ziren eta pabilioien zabaltze eta eraikuntza lanak hasi ziren. 1948. urterako 6 pabilioi zeuden: Jesusen Bihotza, San José, San Benito, San Camilo, Santa Isabel eta San Rafael. Eraikinak etengabe izan ziren moldatuak jasotzen zuten jende kopurua geroz eta handiagoa zelako. Hain zuzen, 1939. urtea baino lehen228 Gipuzkoako Diputazioaren Gobernu Batzordeak eskutitza bidali zion Santa Agedako arduradunari bere kezka azalduz: “Gipuzkoako Diputazioaren Gobernu Batzordeak […] uste du eskumena duten aginpide eta osasun teknikariek izurrite sozial honen arrazoien inguruko azterketa sakona egin behar dutela” (Echeverría, 1948:17). Hazten doan kopuru horren adibide datu hauek: 1898. urtean Zaragoza eta Valladolideko eroetxeetatik 63 lagun eraman zituzten, denera 42 gizonezko eta 21 emakumezko zeuden; 1946. urterako kopuru hori igo egin zen eta 612 pertsona zeuden, 239 gizonezko eta 373 emakumezko. Ingreso kopurua igo egin zen etengabe, 1898. urtetik 1923. urtera batazbeste 24 pertsona sartzen zituzten Santa Agedan; 1924. urtetik 1946. urtera 51 pertsona. Hazkunde horrekiko kezkarik ez du azaltzen Echeverríak, bere ustez, ez zen “buruko gaixotasuna” zutenak geroz eta gehiago zirela (Gipuzkoako Diputazioak azaltzen zuen bezala) baizik eta geroz eta gehiago lortzen zela “buruko gaixotasunak” zituztenak hautematea eta kontrolatzea. Bere esanetan, “buruko gaixotasuna” zuten pertsona gehien dituzten herrialdeak ziren aurreratuenak (Amerikako Estatu Batuak, Ingalaterra eta Alemania) “Gure buruko gaixoen hazkundea arrazaren endekapena baino gehiago, higienizazio sozialaren emaitza da” (Echeverría, 1948:49). Hainbat psikiatrek, bestetik, euren klinika pribatuak irekitzen zituzten, eta hauek “sanatorio” bezala ezagutzen ziren gehienetan, baina “Nerbioetako eta buruko gaixoak, lurjoak, psikopatak, toxikomaniak, neurastenikoak eta beste era bateko neurosiak (histerismoa, fobiak, obsesioak)” (López Velasco, 2010:48) ingresatzen zituzten bertan. Jende gutxiago egoten zen psikiatriko hauetan… 228 Ezin da data zehatza jarri, 1939. urtean hartu zuelako psikiatrikoaren ardura Jesús Echeverría Urrutia psikiatrak eta aurreko zuzendariak jasotako eskutitza dela esaten du baina ez du data zehatzik aipatzen. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten TERESA, ROSA eta CAROLE, Egon ziren tokian 12-15 ohe zeuden eta hiru erizainek eta beste lau langilek egiten zuten lan. Eraikin hau 11 urtez egon zen irekita, 1941. urtetik 1952. urtera, eta urte horietan, 264 pertsona ingresatu zituzten bertan. JOSEFA, GREGORIA, TOMASA eta LUISA, egon ziren psikiatrikoa jabe berarena zen baina beste herri batean zegoen eraikinean zeuden. 1935. urtekoa da psikiatriko honi buruz dagoen lehen informazioa eta gaur egun martxan jarraitzen du. Eraikin honetan, mojek zaintzen zitzuten ingresatutakoak. Psikiatrikoari buruzko garaiko iragarki batean229 prezioen berri ere ematen da: “ “lehen klasean 30-55 pezeta dira eguneko”, “bigarren klasean 15-30 pezeta eguneko”” (López Velasco, 2010:48). Eraikuntzaren prestakuntzak ere ezberdinak ziren: “berokuntza zentrala, telefonia eta bertako automobila” (López Velasco, 2010:48) besteak beste. 30 ohe zeuden denera, 24 ohe zeuden eraikin nagusian, hamabi solairu bakoitzean, eta beste 6 mojen etxeko bigarren solairuan, mojek etxe bat zuten eraikin nagusitik aparte zegoen, bazegoen “asaldatuen etxe” deitzen zioten beste eraikin bat (López Velasco, 2010:51).12-15 moja artean egoten ziren, eta batek gaubeila egiten zuen, urtean 8 eguneko oporrak izaten zituzten-gogo jardunak egiteko, 1935. urtean erizain tituludunak kontratatzeko asmoa azaldu zuten medikuek eta mojak kontra azaldu ziren, Madrilera joan ziren azterketa bat egitera eta klaseak hartzera (Echeverría, 2010:58). “Buruko gaixotasuna” zutenak eroetxeetan sartzearen praktika egokiena zela uste zuten garaiko psikiatrek (Echeverría, 1948:188). Espainiako Gerra Zibila amaitzean ofizialki hogei mila ohe zeuden psikiatrikoetan, psikiatriko batzuk itxita zeuden hala ere. “Eroetxe asko bizigarritasun baldintza oso txarretan zeuden […] Eroetxeak laguntza publikoaren oinarrizko ardatza izaten jarraitzen zuen eta gizarte ordenerako erreferente, baina ordenaren eta ordenerako instituzio bihurtu zen. Garrantzitsuena gidaritza bakarra zen eta baita mediku, laguntzaile eta erlijiosoen aberri disziplina ere, ingresatutako gaixoa etengabe kontrolatua edukitzeko” (González Duro, 2008:326-327). 229 Badirudi 1935. urtekoa dela baina ezin da ziurtatu. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Zentzu eta arlo guztietan kontrol handiko garaia zenez, psikiatrikoetan egiten zena ere gertutik jarraitu zuen psikiatria ofizialak eta, bide batez, erregimenak. Psikiatria horretatik kanpo zeuden psikiatra asko erbestera joan ziren edota erbesteratuak izan ziren (Ángel Garma adibidez, 1902 Bilbo - 1993, Buenos Aires). 1940ko hamarkadako psikiatrikoek erlijio katolikoa izango dute gidari eta bertan erlijio katolikoaren arauak jarraituko ziren, gehienetan mojak ziren zaindariak: Verak, Gregoriak, Tomasak eta Luisak mojak izan zituzten zaindari eta Teresak, Rosak eta Carole-k erizainak. Eroetxeetan boterea erabat banatua zegoen kontrola ezartzen zutenen aldetik (psikiatrak, mojak, erizainak, etab.). Hain zuzen, botere mota hau da, Foucault-en ustez eraginkorrena, ez da ikusi daitekeen boterea eta botere hau ikusi ahal izango da isilpean bertan daudenen otzantasuna eta menpekotasuna lortzen denean (2005:34). Eroetxeak pribatuak edo publikoak izan eragin handia zuen barne funtzionamenduan. Aztertu kasuetan ikus daiteke Verari buruz apenas dagoela ezer idatzita mediku-txostenean eta gainontzeko zazpi emakumeei dagokionez, egunerokoak idatzita daude; jarraipen estuago bat egiten zitzaien, horrek dauzkan onura eta kalteekin, jakina. Gainera, sozialki ere batzuk eta besteak ez ziren berdin ikusten, “sanatorio” esaten zitzaien askotan pribatuei eta askotan ingresatutakoak “bezero” bezala tratatzen zituzten (González Duro, 1978:17). Logelak ere dira horren adibide, Veraren kasuan logelak handiak ziren eta hainbat emakumek batera egiten zuten lo. Teresa, Rosa, Carole, Josefa, Gregoria, Tomasa eta Luisaren kasuan, bakoitzak bere gela zeukan. Hala eta guztiz ere, Luisaren kasuan argi eta garbi geratzen da psikiatriko pribatuetan ere itxita edukitzen zituztela geletan: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Sintomak, diagnostikoak eta tratamenduak XIX. mendearen azken laurdenean, zientzia positibistak indarra hartu zuen230. Zientzia, egiazkotasuna eta faltsutasuna ezberdintzeko epaile bihurtu zen eta inguru liberalean legitimazio ideologikoaren iturri nagusia zen. Zientzia eta erlijioaren arteko borroka horrek, eta zientziaren nagusitasunak, hala ere, ez zuen erlijioaren indarra guztiz baztertu, bien arteko nahasketa bat gertatu zela esan daiteke, batez ere, Espainian. Foucaultek mendebaldeko gizartean psikiatriaren sorrera 1818. urtean kokatu zuen. Esan beharra dago herrialdearen arabera aldaketa asko dagoela, mendebalde osoarentzat data bat zehaztea ezinezkoa delarik, psikiatria zabaltzen lehenak frantses eta alemaniar hiztunak zituzten herrialdeak izan ziren. Esan daitekeena da, psikiatria positibismoa pentsamenduaren korronte nagusi bihurtu zenean sortu zela. Positibismoaren arabera ekintza filosofiko eta zientifiko guztiak esperientziaren bitartez egiaztatutako gertaera errealen analisiaren barruan egin behar dira, eta beraz, psikiatria “zientzia” bihurtu zen. Espainiaren kasuan, 1930. urtean kontsolidatu zen psikiatria, baina esan beharra dago 1936. urtean Espainiako Gerra Zibila lehertzeak ondorioak izan zituela, bai arlo zientifikoan eta baita asistentzian ere (Lorda & Ferrer i Balsebre, 1999:204). Nazioarteko zientziarekiko isolamendua, kontrol politikoa eta erlijiosoa ziren nagusi. “Higiene mentala” deitzen zitzaiona, moral katolikoarekin identifikatu zen. Heterodoxiaren kontrako borroka bat dago garai honetan: psikoanalisiaren, konduktismoaren eta kulturalismoaren kontra besteak beste. Subjekturik gabeko psikiatria bat zen frankismo Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten garaikoa, izan ere, Estatuaren garapenak eta eraketak lanbide guztiak baldintzatzen ditu gizarte garaikidean (Lorda eta Ferrer, 1999:202). Hain zuzen, XX. mendearen hasieran dogma katolikoaren defendatzaileek ikusi zuten autoritate berri bat sortu zela, zientzia, eta honek ideologiaren legitimizazioan eragin handia zuela (Aresti, 2001:17). Baina, hala eta guztiz ere, frankismo garaiko psikiatriak, erregimenak bezala, erlijio katolikoa izan zuen etengabe hizpide eta oinarri. Horren adibide garbia, Jesús Echeverría Urrutiak, 1939. urtean Gipuzkoako Santa Agedako psikiatrikoko zuzendari izendatu zutenak, eromenean ez erortzeko sinismen katolikoei men egiteko aholkua emanez idatzitakoa: “Bide hauek abandonatuta, gizonezko izaera galaraziko dion masak jango du eta gero suntsitu. Erlijioak bakarrik salba dezake gizon bezala eta pertsona bezala” (Echeverría, 1988:83). Zientziak indarra hartzeak aldaketak ekarri zituen eta eragina izan zuen emakumeen eta gizonezkoen, feminitatearen eta maskulinitatearen eta baita eromenaren gaineko ordurarteko interpretazioetan. Haien gainean aurretik zeuden ideiak sekularizatu egin ziren. Ideiak, funtsean ez ziren gehiegi aldatu; hau da, erlijioak emakumearen gizonezkoarekiko menpekotasuna planteatzen bazuen, zientziak horri jarraiki gauza bera egin zuen, baina azken honen kasuan menpekotasuna desberdintasun fisikoetan oinarrituz arrazoitu zuen. Espainian, Gregorio Marañon (1887-1960) mediku endokrinologoaren ideiek eragin handia izan zuten orduko gizartean (Aresti, 2001:13). Azken finean, zientziaren aldetik genero kontuetan ez zen apenas aldaketarik izan, hau da, zientziak, erlijio katolikoak ordurarte aldarrikatutakoari oinarri “zientifikoak” jarri zizkion. Horrek emakumeak etxekoandre eta ama roletan mantendu zituen. Honela justifikatzen du hori Nerea Arestik: “Oso garrantzitsua zen zientzia eta erlijioaren arteko ulergarritasun eta baita identifikazio hori, emakumezkoak fede katolikoaren mantenurako ezinbestekotzat jotzen ziren gizarteetan, hain zuzen, emakumezkoak ziren gizonezkoak baino erlijiosoagoak” (2001:25-26). Zientziak ez zituen emakumea eta gizonezkoa bata bestearen azpian kokatu, erlijio katolikoak egiten zuen bezala, zientziak parean jarri zituen bata eta bestea, baina ezberdintasun biologikoen aitzakian, bati gauza batzuk egokitu zizkion eta besteari beste batzuk; 1927. urtean Marañonek idatzi zuen: “Gizona kanpoko giroan borrokatzeko dago egina. Emakumezkoa energia aurrezteko dago, beregan kontzentratzeko, bere ingurura ez zabaltzeko: bere barruan sortu behar baita bere bizitza luzatuko duen semea, eta bere barrutik Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten aterako da gizaki berriaren lehen urteetako elikagaia. Horregatik, guretzat zalantzarik gabe emakumeak ezerren aurretik ama izan behar duela, gainontzeko guztia ahaztuz hala izan behar balu” (Marañon, 1927:83). Zientzia eta erlijioaren arteko bidegurutze hori indartzen psikiatriak ere esku hartu zuen. Antonio Vallejo Nájerarentzat231 (1889-1960) emakumearen funtzio nagusia amatasuna zen eta emakumearen izaera guztia gorputzeko atal batean zentratu zuen: uteroan. Ezin da ahaztu Huertasek dioena: “Medikuntza, Zuzenbidearekin eta Teologiarekin batera, «osasuntsu» dagoena edo «normala» dena erabakitzeko ahalmena duenez, normatibizazio sozialaren zientzia handietako bat bezala eraikitzen da, maiz, epaiketa kliniko objektiboak baino gehiago, benetako erabaki sozialak diren diagnostiko konkretu batzuk «zientifikoki» justifikatzeko prest dagoelarik” (1997:47-48). Baina, garai honetan, medikuntza ez zen inondik inora horrela aurkezten, ezta psikiatria ere, guztiz independientea zen zerbait bezala baizik. Beraz, egiten ziren diagnostikoak ez ezik, gaixotasunak ere testuingurutik erabat isolatuta zeuden zerbait bezala ikusten ziren: “Kanpoko edo inguruko egoera sozialak, ekonomikoak, politikoak, hondamendi handi bat izan arren, ezin zuen buruko gaixotasun baten agerpenean eraginik izan, aldez aurretik konstituzionaltzat jotzen zen, herentziazkoa edota gizabanakoaren burmuinean eragiten duten kanpoko faktoreek eragindakoa” (González Duro, 1978:7). 1940ko hamarkadan Espainian indarrean zegoen psikiatriak berezkotzat jotzen zituen “buruko gaixotasunak” bezala izendatuak zirenak, gizabanakoak bere geneetan zeraman zerbait bezala. Zentzu horretan, erregimenak zuen aberriaren irudia aurrera eramateko, “gaixotzat” jotzen ziren pertsonak gizartetik baztertzen zituzten, “arraza garbia” kutsatu zezaketelakoan. Ez zituzten ikerketa genetiko garrantzitsuak egin, nahikoa izan zitzaien garaiko psikiatria alemaniarrak Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten esaten zuena jarraitzea (Ibidem:34). “Arraza garbiaren” ideiak eugenesiarekin232 zuen harremana zuzena da eta psikiatrak izan ziren ideia horien bultzatzaile handienetakoak233: “Espainian arrazari buruzko ideia poliedrikoak zeuden, non, adibidez, Vallejo Nájera bezalako autorea, hogeita hamargarren hamarkadan zituen posizio idealistetatik, posizio askoz ere biologizistagoetara pasa ziren berrogeiko urteetan. Biologizismo hori berarekin batera López Iborrek edota Fernández Cabezasek defendatu zuten eta frankismo garaian «arraza espainiarraren» formula idealistagoekin edo sozialagoekin batera bizikide izan zen” (Medina, 2004:298)234. Psikiatria horrek oinarrian alemaniarra zuen, baina hura baino organizistagoa zen, hau da, “depresio reaktiboak” bezala izendatzen zirenak eta, beraz, egoera baten aurrean sortutakoak, endogenoak zirela pentsatzen zuten, pertsona horrek bazuen zerbait egoera baten aurrean ahuldadez erreakzionatzera eramaten zuena. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Buruko gaixotasunak” endogenoak bezala ulertzen zirela frogatzeko, Gipuzkoako psikiatrikoko artxiboan aurkitutako mediku-txostenetan, buruaren forma ere kontuan hartzen zela ikusten dugu, fisikoki pertsonek zituzten ezaugarriak zuzenean lotzen zituzten psikiatrikoki egiten zuten diagnostikoarekin: “Frenologiaren teoriak nortasunarekin lotzen baitzuen buruaren forma” (López Velasco, 2010:98). Hain zuzen ere, psikiatria mota honen printzipio nagusia metafisikotzat eta ia teologikotzat jotzen zuten. Psikismoa edo arima materiala ez zenez, gaixotzea ezinezkoa zela zioten eta, beraz, “buruko gaixotasunek” nahitaez izan behar zuela oinarri organiko bat. Ez zuten “gaixoak” esaten zuena sinisten, bizi duen egoera edota ingurukoek berarekiko zuten jarrera kritikatu arren, bere “gaixotasunaren” sintoma bat bezala ulertzen zuten psikiatrek. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten gehiago, sintomak isilaraztea235. Hau da, ingresatu duten persona horren jarrera, kanporantz azaltzen duena kontrolatzea eta isiltzea, baina ez da bere barruko kezkez arduratuko. Erregimen frankistaren bi printzipio nagusiak aberria eta katolikotasuna izanik, eta gizabanakoen jarrera ideia horietan oinarrituta egon behar zenez, psikiatriak ere erlijio katolikoaren eta abertzaletasunaren bultzatzaile eta sustatzaile izango ziren teoriak eta gidaliburuak zabaldu zituen. Psikiatria ofiziala erregimen faxistaren alde jarri zen bere helburu politikoetan lagunduz. González Durok honela deitzen zion eraikitzen ari zen “zientzia berriari”: psikiatria fisiologiko-antropologiko-izpiritual-teologikoa (1978:63). Frankismo garaiko psikiatria akademikoak eroa “buruko gaixo”236 bihurtu zuen, hau da, biologikoki behe-mailakoa zena, animaliaren ezaugarriak zituena eta gizaki “osasuntsu eta normalarekin” apenas senidetasunik ez zuena (Ibidem:147). “Buruko gaixotasunak” “gizakiaren funtzio nobleenak nahasten ditu: gizakia animalietatik bereizten duten horiek” (Vallejo Nágera, 1944: 30). Erregimen faxista bat izaki, 1940ko hamarkadan, ez zegoen psikiatria ofizial horretatik ezberdina zen beste psikiatria bat egiteko aukerarik: “Formazioa eta katedrak, filtro ideologiko frankistak dominatzen zituen, salbuespen txiki batzuk zeudelarik” (Marquínez, 2011:31). 1940ko hamarkadan kokatzen bagara, helburua eroak edo “buruko gaixoak” isolatzea zen, gizartea kutsatu egiten zutela pentsatzen zen eta isolatu egiten zituzten. Baina… Nola egiten zen baina sailkapen hau? Nola zehazten zen zeintzuk ziren “buruko gaixoak” eta zeintzuk ez? 235 Esango nuke gaur egungo psikiatriak ere antzera jokatzen duela. Landa-lanaren egunerokoan psikiatrikoko arduradunen bileran egon nintzenean: “Bileran zehar jakin dut, ingresatutakoei helburu batzuk jartzen zaizkiela sartzen direnean. Denentzat ez dira berberak, baina badago bat denetan errepikatzen dena: ´Conciencia de la enfermedad´. Ingresatutakoak onartu edo errekonozitu egin behar du bere diagnostikoa, bestela, diote, ezin da inolako aurrerapausurik egin bere ´egoeran´” (2013ko azaroaren 12ko oharra. 236 Psikiatrian kontzeptu hau erabiltzen zen entitate zientifikoa ematen ziolakoan. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Hori jakin ahal izateko garaiko gizartearen ezaugarrietan atentzioa jartzea beharrezkoa da, horren arabera ezarriko baita “buruko gaixoaren” eta “ez-gaixoaren” arteko muga. Ruth Benedict-en arabera, “kultura bakoitzak gaixotasunaren irudi bat egingo du, eta gaixotasun honen perfila, kultura horrek gutxietsi edo erreprimitzen dituen birtualtasun antropologikoei esker marraztuko da” (Benedict in Foucault, 1988:85). Garaiko gizarteak proposatzen dituen ezaugarrietatik kanpo dauden pertsonak bazterrean egongo dira eta kasu askotan “buruko gaixo” bezala kontsideratuak izango dira. XIX. mendetik aurrera psikiatria “zientziatzat” kontsideratua izateak aldaketak ekarri zituen “buruko gaixotasunaren” definizioan, izan ere, eromenaren eta une hartan “buruko gaixotasun” bihurtu zirenen mugak zehaztu eta sailkapen bat egin behar izan zuten. Horren adibide Emil Kraepelin237 (1856-1926) zen, “buruko gaixotasunen” sailkapena egin zuen berak. Sailkapen hau erabiltzen zen 1940ko hamarkadan Hego Euskal Herriko eta espainiar estatuko psikiatriko gehienetan (González Duro, 1978:176). 1944. urtean Vallejo Nágerak, erregimen frankistaren erreferentziazko psikiatrak, idatzi zuen Tratado de psiquiatría liburuan agertzen da Kraepelinen sailkapena238 eta Vallejo Nágerak esaten du sailkapenak hainbat puntu ahul dituela baina oro har ia autore guztiek onartzen dutela (1944:340). 237 Kraepelin psikiatra alemaniarra zen. Milaka behaketa kliniko egin zituen era deskriptibo eta sistematikoan. “Jokabidearen desorekak” aztertu zituen psikiatrikoetan ingresatutakoekin eta prozesu psikikoen sailkapena egiten saiatu zen. 1883. urtean kaleratu zuen Compendium der Psychiatrie liburuan eman zuen egindako lanaren berri. 238 “Kraepelinek bere Manual de psiquiatría clínica-ren lehen edizioak (1883 eta 1896) argitaratu zituenean, ez zen buruko gaixotasunen inguruko nosología sendo bat existitzen […] Sailkapen objektibo eta fidagarri bat ezinbestekoa zen positibismo medikoaren postulatuetan oinarritzen zen psikiatria zientifikoaren proiektua finkatzeko” (Martínez Hernáez, 2013:469). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Hau guztia genero perspektiba batetik begiratuta, beharrezkoa da azpimarratzea ez zirela pertsona batzuk eta besteak eromenerako joera berberarekin ikusten. Banaketa hori gizonezkoen eta emakumezkoen artean egiten zuten. Vallejo Nágera frankismo garaiko psikiatrak emakume eta gizonezkoentzako psikologia ezberdin bat osatu zuen, banaketa horretan emakumezkoei emozioen papera tokatzen zitzaien: “Feminidadearen ezaugarria da kitzikakortasunareako joera eta umore txarra, baita euforia eta oldarkortasunerakoa ere” (Vallejo Nágera, 1944(b):31). Emakumeak, beraz, emozioarekin lotzen ziren, baita ezegonkortasunarekin ere. Gizonekoaren kasua ezberdina zen: “Normalean arrazoiak bideratutako ekintzat egitera bultzatua dena, sexu ahularengan ohikoa da arrrazoi sentimentalengatik aritzea, baita harrokeriagatik ere, batez ere erlijioarekin eta bere harreman sozialekin zerikusia duten adierazpenetan” (Vallejo Nágera, 1944 (b):31). Beraz, gorputz emozionala eta gorputz arrazionala femeninotasunarekin lotuta lehenengoa eta maskulinotasunarekin lotuta bigarrena: “emakumeen nagusitasun sentimentala eta gizonen nagusitasun intelektuala” (Medina, 2013:71). Hainbat testu psikiatrikoetan agertzen zen misoginiak normaltasun maskulinoa, anomalia femeninoaren eraikuntzan oinarrituta zegoela erakusten zuen (Ibidem:83). Eromena arrazionaltasun ezarekin lotuta egonik, emakumeak zuen horretarako joera handiagoa, eta gainera, biologikoki justifikatzen zuten hori orduko medikuntzak ikusi dugun bezala: “Bi sexuen arteko diferentzia biologikoa «naturala» zela justifikatzen zen. Honek logikoki bi psikologien existentzia zekarren, bat femeninoa eta bestea maskulinoa” (Regueillet, 2004:1033). Zentzu honetan, “medikuntzak zientzia ordena patriarkalaren zerbitzura jarri zuen […] sexu femeninoaren berezitasun fisologikoak berezitasun mentala zekarrela zientifikoki frogatzeko lana hartu zuen” (Barrachina, 2003:69). Zentzu horretan, “izaera osasuntsu baten parametroak: independentzia, autonomia, objektibotasuna ez ziren buru osasunez ondo zegoen emakumearentzako parametroak, baizik, dependentzia, esanekotasuna eta sentimentalismoa. Beraz, emakumeak «ero» bezala jo zitezkeen, rol femeninoaren alderdiak onartu edo baztertzen bazituzten” (Ruiz Somavilla eta Jiménez Lucena, 2003:8). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Psikosi maniakodepresiboan ehuneko 83 emakumezkoei diagnostikatutakoak ziren (Consiglieri etaVillasante, 2007:132). Emakumezkoen kasuan, Santa Agedan 1918tik 1947ra ingresatutako emakumezkoen kasuan adina kontuan hartuta, kopururik handiena 35 urteko emakumezkoena da. Hain zuzen, 25 urtetik 50 urtera da emakumezkoen ingreso gehien gertatzen den adin tartea. Adin tarte bakoitzeean, gaixotasuna ezberdina da, gazteagoen artean eskizofrenia zen nagusi eta adinduagoen artean malenkoniak eta antzerakoak. Hauxe orduko psikiatriaren azalpena: “Sexuari239 dagokionez, estatistikek frogatzen dute psikosiak ohikoagoak direla femeninoan maskulinoan baino, bai emakumearen hunkiberatasun handiagoagatik, bai hilekoaren zikloek, haurdunaldiek eta haurren zaitzak eragin biologiko kaltegarria eragiten dutelako psikosiaren kontrako defentsan. Argi dago psikosi alkoholiko eta sifilitikoak ugariagoak direla gizonezkoengan; baina ziurra dirudi ohitura modernoek sexuen arteko berdinketa eragingo dutela psikosi exógeno hauei dagokionez. Eskizofernia antzeko banatzen da bi sexuen artean, baina hilekoak eta haurdunaldiak sexu femeninoaren aldeko desoreka portzentual bat eragiten dute” (Vallejo Nágera, 1944 (b): 283-284). Datu horien aurrean beste interpretazio bat egin liteke. Ez da kasualitatea, ikuspegi feministaren esanetan, eskizofrenia izatea emakume gazteen artean, XX. Mendearen lehen erdian gehien diagnostikatzen zen “buruko gaixotasuna”. Emakume hauek, gizarteak markatzen zien roletik atera nahi zuten eta euren jarrerak eskizofreniaren barruan sartzen zituzten. Teresa eta Rosa, 19 eta 17 urte dituzte eta psikiatrikoan sartzen dituzte gurasoek, baten desio lesbianoak eta bestearen lehengusuarekiko harremanak aldatzeko, Luisak 26 urte ditu eta ihes egiten du. Tratamenduetan ere ezberdintasunak zeuden emakumezkoen eta gizonezkoen artean, mutilazio ginekologikoak adibidez. Psikiatriak garai honetan zuen joera biologizista eta organizista izaki, erabiltzen zituzten tratamenduak biologikoak ziren, gorputzean eragina izan asmo zuten, eta gizon eta emakumeak biologikoki ezberdinak ikusten zituztenez, tratamendu horien desberdintasuna justifikatu egiten zuten. Moral bidez egiten zen tratamenduetan ere genero ezberdintasunak oso argiak ziren, berreziketa bat proposatzen zitzaien gizarteak markatzen zizkien rolak betetzeko: 239 Kurtsiba berea da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Kasu batzuetan, gizonezkoak zeukan psikopatia diagnostikatuta, baina ez zuenez tratamendurik onartzen, emakumezkoari egiten zitzaion bere senar-emazte bizitzan jarraitu zezan eta kasu askotan lobotomia240 ere erabili izan zen (Showalter, 1987:210). 1941. urtetik aurrera Ingalaterran egindako hamabost mila lobotomietatik gehienak emakumezkoei egin zitzaizkien. JOSEFA: Ez zioten lobotomiarik egin, baina bai tratamendua jarri eta txostenean argi esaten zen bere egoera senarraren izaerak eragindakoa zela. Ikuspegi feministatik salatu izan da tratamenduak ez direla generoarekiko neutroak, oinarri patriarkalak dituztela, kultura patriarkala eta misoginoa bultzatuz. Zentzu horretan, emakumezkoak ez zituzten gai jotzen psikoterapia egiteko, garaiko medikuen arabera, ez ziren hori jasateko gai eta gai zirenak gizonezko batzuk bakarrik ziren (González Duro, 1978:114). Gainera, Sigmund Freud-en lana, psikoanalisia, oso kritikatua izan zen Espainiako psikiatren aldetik, batez ere, neurririk gabeko sexualizazioa zuela uste zutelako (Medina, 2013: 107). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Opiazeoak eta lasaigarriak eman zizkioten, ez da zehazten zeintzuk. Aipamen bakarra dago mediku-txostenean tratamenduari buruz 1940. urte inguruan241, dagoeneko 5 urte zeramatzanean; beraz, tratamendua hasieran beste bat izan zela pentsa daiteke. TOMASA: Lasaigarriak aipatzen dira bere mediku-txostenean. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Elektroshock-a 1938. urtean asmatu zuten eta Espainian 1940ko hamarkadan hasi zen erabiltzen. Kasu askotan, “anestesia gisa ´sulfonala´ 242 edo ´azetilikoa´ ematen zitzaien eta 3 edo 4 gizonen artean eusten zioten pazienteari; batzuetan anestesiarik gabe ere egiten zizkioten elektroshockak” (López Velasco, 2010:103). 242 Kurtsiba berea da. 243 Erresistentziak azken zati honen azken atalean landuko ditut sakonago. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Batzuetan, gaixoak lasaitzeko bakarrik injektatzen zen intsulina, komara iritsi gabe. Goizean, pazientea bere logelan zegoela, baraurik, intsulina injektatzen zitzaion besoan edo hankan; pazientea uneoro kontrolatzen zuten, eta koma hipogluzemikoan sartzen zenean (intsulina sartu eta 2 edo 3 ordura), zunda nasogastriko bat sartzen zioten. Horren ostean, urina xurgatzen zuten birikan halakorik bazegoen jakiteko, eta eztia edo 200 g azukre244 soluzio batean nahastuta […] Pazienteak 1 edo 2 ordu behar izaten zituen berriz ere guztiz kontziente egoteko […] Batzuetan elektroshocka ere erabiltzen zuten pazientea konorterik gabe zegoenean. Paziente batzuk pixkanaka-pixkanaka pasatzen ziren logura izatetik komara, biana beste batzuek asko izerditzen zuten eta apnea eta konbultsioak ere izaten zituzten” (López Velasco, 2010:103). 244 Kurtsiba berea da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Sulfosin-a aipatzen da mediku-txostenean. Piretoterapia J. W. Jauregg-ek (1857-1940) asmatu zuen paludoterapian dago oinarrituta. “Sukar-igoaldiak eragiten zitzaizkien malaria injektatuta […] Eta gero, kinina bidez tratatzen zituzten, baina erabiltzeari utzi zitzaion penicilina asmatu zutenean (1940). Horren arriskutsua ez zen beste método batean, “finkapen-abzesua”245 eragiten zuen substantzia bat injektatzen zitzaien pazienteei […] produktu horiek kristalezko anpulu batzuetan etortzen ziren eta izterrean edo besoan injektatzen ziren” (López Velasco, 2001:102). Sulfosinaz gain trementina-esentzia ere erabili zuten GREGORIArekin. Trementina agoarrasa zen eta nahasketa oliotsu batekin sartzen zitzaien. Injekzioa jarri eta ordu gutxira ipurmasaila puztutzen hasten zen eta bi edo lau egunetara puntu gorenera iristen zen eta bat edo bi astez irauten zuen, temperatura 40 gradura igoz eta, horrekin batera, goserik eza, nekea, oinaze handia, etab. sortuz; honela, ingresatutako pertsona ohean mantentzen zuten (González Duro, 1978:158). Ikusi ditugun tratamenduez gain, kimikoki eragindako konbultsioak, elektronarkosia esaterako, psikokirurgia, etabar zeuden. 245 Kurtsiba berea da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Terapien barruan sar genezake laborterapia edo lanaren bitartez egindako terapia ere. Garai hartako Echeverría bezalako psikiatrek esaten zuten erotasunetik salbatzeko tratamendurik onena lanarena zela, eta erlijio katolikoarekin lotzen zuen. Bere esanetan, eroa ezin da ero izateagatik zigortu baina, era berean, ezin zaio ero dagoelako dena egiten utzi, eta Echeverríak tarteko zerbait aurkitzen du lanean (1948:118). VERAk adibidez, giltzak egiten ziren tailerrean egiten zuen lan; piskiatriko inguruko enpresek hainbat lan mekaniko egiteko psikiatrikoan ingresatuta zeudenen eskulana erabiltzen zuten: “Hain zuzen ere, gure eskualdean gertatutako industrializazioa medio, gaixoek ospitalaren inguruan kokatutako enpresentzat eskulanak egiteko aukera sortu zen” (Aristorena eta Fdz de Larrinoa, 1998:82). Psikiatrek esaten zuten lanak on egiten ziela ingresatutakoei, baina egia esan, protesta asko sortu zituen, esku lan merke edo dohakoa zirelako. 1940ko hamarkadan baino beranduago sartu ziren, esaterako, psikofarmakoak antsietate egoerak lasaitzeko, baina psikiatria ofizialean mesfidantza sortzen zuten tratamenduak ziren, izan ere, barne ezinegonak lasaitzen zituen, eta hori ez zen Espainiako psikiatriaren helburu nagusia, honen helburu nagusia, kanpo jarrera kontrolatzea zen, jokaera antisoziala hain zuzen (González Duro, 1978:159). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Emakumearen eredua eraiki eta bakartzat jotze horrekin “1940ko hamarkadako Espainiak ´emakumea orokorrean´ edota ´esperientzia tipikoa´ bezalako gauza baten axiomarik ez dela existitzen demostratzen digu” (Graham, 2010:183). Garai horretan egindako hainbat ikerketek erakusten dute emakumeek, hainbat kasuetan, ez zutela inposatzen zitzaien eredu bakar hori jarraitzen. Eredu hegemonikoarekiko subertsio motak egon bazeuden, beraz, zergatik ez ikusi eroetxeetan sartu zituzten emakumeen jarrera eta bizipenak erresistentziaren ikuspuntutik? Foucault-ek ere aukera hori ez du baztertzen: “Gaixotasuna defentsarako era bat da. Baina, zein baldintzetan sortzen da eta zein mekanismok zehazten dute defentsa hori gaixotasun bezala? Hain zuzen, gatazka egoera guztiek ez dute defentsa patologiko bat ekartzen” (1988:113). Erresitentzia, ikerketa antropologiko feministetan Julianok landu duen zentzuan ekarri nahiko nuke hona. Julianoren arabera, emakumeak ez dira inoiz ez pasiboak ez otzanak izan (1992:12): “onarpenak eta egokitzapenak ematen dira […] baina baita zalantzan jartze inplizitu eta esplizituak” (Ibidem:22). Hori dela eta Julianok azpimarratzen du aldarrikapen esplizituak ez ditugunean, jokabideak aztertu eta horietatik atera ditzakegu, jokabi horiek ezarritakoetatik urruntzen direnean batik bat (Ibidem:167). Martin-ek esaterako, mania, gizakiek aktiboki sortzen duten zerbait bezala ikusten du eta ez gizakia mendean hartzen duen egoera bat:”Ekintzak, bat-batekoak izan arren, izaera deliberatua dute neurri handi batean, zergatik ezin ditugu razionaltzat hartu?” (2008:135). Zentzu horretan hitz egiten du Allice Bullard-ek bere The truth in madness: Colonial doctors and insane women Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten in French North Africa (2001) artikuluan: “´Maniak´, ´depresioak´, etab. bezalako eromenek emakumeen proiektu eta planen berri eman diezagukete, gizartean eta euren familiaharremanetan boterea lortzeko borroken berri” (Bullard, 2001:120). Eroetxeetan giltzapetutako emakume idazleen obretan agertzen da emakumezkoen eromena babestokiarekin lotzen duen ideia. Sistema patriarkalaren ideietatik babestuta egon zitezkeen toki bezala agertzen da eroetxea hainbat kasutan, etxekolanetatik ateratzeko modu bat bezala, markatutako rolaren kontrako erresistentzia bat bezala ikusi daitekeena. Camile Claudel (18641943) eskultore frantsesaren adibidea ekarri nahiko nuke hona. Claudelek, eskulturagile bikaina zen, besteak beste: Sakountala (1888), Clotho (1893), El vals (1895) eta La edad madura (1898) egin zituen. August Rodin eskultorea ezagutu zuen eta maitaleak izan ziren. Claudel haurdun geratu zen eta Rodinek abortatu zezan eskatu zion, trukean bere emaztea utziko zuela esanez. Claudelek abortatu egin zuen baina Rodinek ez zuen esandakoa bete eta Claudelek Rodin utzi zuen. Claudel bere estudioan sartu zen eta haurren buruan zizelkatu zituen atsedenik gabe. Gehienak berehala hautsi zituen. Bere bizilagunek zioten oihuak entzuten zituztela egunero. Claudelek orduak ematen zituen estudioan katuz inguratuta. Arratsalde batean, hiru erizainek (gizonezkoak hirurak) Claudelen estudioko atea behera bota zuten eta alkandora hertsigarria jarri zioten. Bere familiak aginduta, Parisetik gertu zegoen psikiatriko batean sartu zuten. Bere amak bisita guztiak debekatu zituen eta eskutitzak idaztea debekatu. Ez zuen inoiz gehiago eskulturarik zizelkatu. Bere diagnostikoa: “Handitasun nahiak eta jazarpen mania sistematikoa”; 30 urte eman zituen psikiatrikoan, bertan hil zen eta izenik gabeko hilarri baten azpian lurperatu zuten (García, El País Digital, 2007). Claudelek psikiatrikotik idatzi zituen eskutitzak publikatu dira eta aipagarria da eskutitz horietan Claudelek erakusten duen jarrera, orduko emakumeari agintzen zitzaion jarreratik oso urrun zegoen erantzuten dituen hainbat galdera ikusita: “Zein da gizonezkoengan gustukoen duzun ezaugarria: bere emazteari men egin diezaiola; zein da emakumeengan gustukoen duzun ezaugarria: bere serrara amorraraztea; zein da miseriari buruz duzun ideia: seme-alaba askoren ama izatea” (Claudel, 2006:57). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Honela, antibiografiatutako zortzi emakumeen erresistentzia puntuak, sistema patriarkalaren kontra joateko “abileziak” (Julianok esango lukeen bezala) zeintzuk izan litezkeen proposatuko dut. Jakina, psikiatriko barruan izan zuten jarrerara mugatuko naiz, izan ere, aurretik izan zutena eta psikiatrikora eraman zituena erresistentzia bezala ulertu daiteke. VERA: Amaieran ez zuen psikiatrikotik atera nahi, bertan geratu nahi zuen, eta psikiatrikoan ezagutu zuen emakume batek (psikiatrikoko apaizaren arrebak) esan zidanaren arabera, Verak beti esan izan zuen psikiatrikoan “alarguna zela”. Bere senarra bizirik zegoen arren, berak gainetik kendu zuela esan daitek, benetan, senarra izan zen arren eroetxera eraman zuena. Senarrak tratu txarrak ematen zizkion eta dibortzioa onartuta ez zegoen garai batean, senarra “gainetik kendu” zuen Verak. Hortaz gain, Verak bekatua aipatzen zuen etengabe, abortua egiteagatik bekataritzat jotzen zuen bere burua. Hain zuzen, bekatuaren kontzeptuan ahuldadea eta desafioa biak ikusiko ditu Søren Kierkegaard-ek: “Bekatua egiten da, Jainkoaren aurrean edota Jainkoaren ideiarekin, desesperatuta, ez duzunean zu zeu izan nahi, edo zu zeu izan nahi duzunean. Honela, bekatua ahultasuna edo desafioa da goreneko mailara eramanda” (2004:105). Beraz, bekatuaren kontuan, desafioaren irakurketa ere egin dezakegu. Verari buruz esaten du medikuaren ohar batek: “Hemen ez zen beste gaixoekin erlazionatzen eta orduak ematen zituen bakardadean, ez oso abegitsua izanik berarekin elkarrizketa bat izateko”. Verak dagoeneko bost urte zeramatzen eroetxean medikuak ohar hau idatzi zuenean, eta medikuak ez du aldaketarik egin duenik esaten, beraz, pentsa dezakegu hasieratik zegoela horrela. Isiltasun hori, inorekin hitz egin nahi ez izate horrek badu bere barnean erresistentzia puntu bat Lila Abu-Lughodek dioen bezala, isiltasun aktiboa erresistentzia aktibotzat jo daiteke: Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten “Kodearen hausturak sistemaren kontra egiteko moduak bezala ulertuak izan daitezke eta sistema hori errepresentatzen duten eta sistematik onura ateratzen duten horien autoritateari desafio egiteko” (1990:47). Vera nola zegoen jakiteko psikiatrek hitza erabiltzen zuten maiz, galderak egiten zizkioten eta kasu honetan deskribitzen den bezala, irudia honakoa izan zitekeen: Vera bakarrik zegoen, psikiatra gerturatu eta galderaren bat botako zion, Verak ez zuen erantzunik eman edo eman bazuen oso hitz gutxi esan zituen. Beraz, esan liteke, psikiatrikoko autoritateari erantzuteari uko egin ziola eta horrek bere barnean bazuen, Abu-Lughod-ek plateatzen duen moduan, desafioa eta erresistentzia. TERESA: Veraren kontrakoa gertatzen dela dirudi, asko hitz egiten duela. Eta badirudi hitz egiteari uzteko eskatzen diotela, beraz, Teresaren jarrera Veraren kontrakoa izango da: “Ez dago eskubiderik… ez diote bati hitz egiten ere uzten”. Hau da, Teresaren kexa isilarazi egiten dutela izango da eta bere jarrera batean eta bestean nahi duena esatea izango da, maindireetan idaztera iritsiko delarik. Teresak emakumeekiko sexu-desira adierazten zuen behin baino gehiagotan, eta bere artxiboko txostena irakurrita, badirudi hori zela psikiatrikoan sartua izateko arrazoi nagusia. Teresak ez du bere sexu-gogoa ezkutatzen, kontrakoa, masturbatu egiten da eta erizainaren aurrean egiten du: “Gaubeila egin duen erizainari esaten dio gauez gauza ezpuruak egin dituela, ez ote duen ikusi”. Probokazio puntu bat ere badago Teresaren jarrera horretan, eta horrekin lotu daiteke erizainek behin eta berriz errepikatzen dutena: “Beti “nahi dut” eta “ez dut nahi” hitzek agintzen dituzte bere ekintzak” edota “ez du gustuko besteen nahietara moldatzea”. ROSA: Berreziketarako sartu zuen aitak psikiatrikoan. Lehengusuarekin bikote harremana hasteko aukerari buruz hitz egin zien gurasoei eta hauek ezetz esan zioten, beste batekin hasi zedin nahi zuten. Egoera horren aurrean Veraren kasuan bezala, isiltasunaren bidea hartu zuen Rosak. “Ordutik haserre dago gurasoekin: ez du beraiekin hitz egiten, bere gelan ixten zen, ez zuen jaten eta era guztietako oieskeriak egiten zizkion familiari eta zerbitzuari”. Azkenean, bere aitari eskutitza idazten dio hark nahi duena egingo duela esanez eta gertatu den guztiaren errudun Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten bakarra Rosa bera dela aitortuz. Baina egun bat lehenago, bere osabari kontrako jarrera erakusten duen eskutitz bat idazten dio: “Osaba, ulertarazi amari ez doktoreak ez inork ez duela zeresanik honetan, hau euren, zure eta nire arteko gauza da”. Beraz, pentsa liteke, aitari idatzitako eskutitza psikiatrikotik ateratzeko idatzi zuela, hau da, aitak nahi zuen jarrera hartu zuela handik ateratzeko, baina ez benetan hala penstazten zuelako, hau da, berak nahi zuena lortzeko estrategia bezala erabili zuela. Erizainek esaten dute jarrera ondo egokitzen dela eroetxera, baina osabaren kartan irakurri dezakegu: “Medikua ergela da, eta haserretzeko gaitasun handia dauka”. CAROLE: Bere jarreran erresistenziaren puntua hizkuntzan ikus dezakegu. Carolek gazteleraz gain, frantsesez eta ingeles hitz egiten zuen (gutxienez). Ingelesa erabiltzen zuen maiz erizainek esaten zuena ulertu ez zezaten eta beraz, nahi zuena esateko: “Ingelesez hitz egiten duenez ez dakit zer esaten duen”. Carole-k eskutitzak ere idazten zituen ingelesez eta, beraz, pentsa daiteke berak bazekiela esaten zuena ulertzerik ez zutela, hori dela eta askeago esan zitzakeen gauzak: “Nik ez dudanez ulertzen zer esaten duen algara handi bat botatzen du”. Gainera, kexu da, erlijio katolikoa nagusi den herrialde batean etengabe intimitate guztiak kontatu behar direlako, eta berak ez ditu kontatu nahi, bere barruan gorde nahi ditu, ez du katolikotasunak. Carole-k gauza asko botatzen ditu lurrera, “lurrera bota ditu mahaia eta gosaria”, ez duela eroetxean egon nahi adierazteko modu bat bezala erabiltzen du, bertako ordena hautsi nahi du, medikuei garrasi egiten die baita ere: “Hiltzaile eta traidore deitzen die”. Azken finean, protesta jarrera dauka Carole-k eroetxean, “bila etorriko direla dioen albistea jaso eta egunetara izaera erabat aldatzen du, oso pozik dago bere herrialdera eramango dutela pentsatuz”. JOSEFA: Oso gustura zegoen psikiatrikoan, esaten zioten guztia egiten zuen eta tratamendua gogorra izan arren, ez zuen haren kontrako inolako adierazpenik egiten. Bertan geratu nahi zuen “etxera bueltzako gogoa kendu dio”, hori esan zuen erizain batek Josefari buruz senarrarekin izan duen eztabaida baten ondoren. Josefak, eroetxean geratu nahi zuen etxean zuen egoera ezin zuelako jasan. Senarrak medikuari zera idatzi zion eskutitz batean: “Otzana eta prestua dirudi baina zuek engainatzeko egiten du”. Pentsa daiteke Josefaren erresistentzia hortik datorrela, psikiatrikoan Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten gustura eta prestua azaltzen da berriro etxera eraman ez dezaten, hau da, emazte papera ez betetzeko. Zera esaten dio senarrari eskutitz batean: “Esan nizun nire aldetik ahal dudan guztia jarriko nuela baina zure laguntzarekin izan behar du”. Ondoren, etxera bueltatu eta senarrak epe luzeago baterako psikiatriko batean sartu nahi izan zuenean, Josefak kontra egin zion eta bere ahizparen eskutitz bat jaso zuten psikiatrikoko medikuek bigarren psikiatrikoan sartzeko senarrak behar zuen eskutitza idatzi ez zezaten, edo behintzat eskutitzean bigarren ingresorik behar ez zuela azaldu zezaten. GREGORIA: Ez zuen psikiatrikoan egon nahi eta horren adibide bertara eramateko lasaigarriak jarri behar izan zizkiotela. Ez zuen jan nahi, ez eta pisa edo kaka egin nahi eta bere amarekin egon nahi zuela errepikatzen zuen behin eta berriz. Erresistentzia fisiko handia jartzen zuen Gregoriak tratamendua jaso behar duenean, eta bertan behera utzi behar izan zuten behintzat behin. Erresistentzia hitza erabiltzen zuten mojek Gregoriaren egunerokoan agertzen den ohar batean: “bere erresistentzia aktiboa zaila da gainditzen”. Ihes egiteko saiakera ere egin zuen, baina ez zuen lortu. TOMASA: Tomasa ere bere borondatearen kontra eraman zuten eroetxera, “engainatua” berak esaten duen bezala. Eta erresistentzia hitza aipatu zuen baita ere medikuak: “Erresistentzia handia jartzen du autotik jeisteko”. Behin eta berriz azaltzen zuen Tomasak ez zegoela eskubiderik bera bertan itxita egoteko, berak ez zuela bere senarrarekin egon nahi eta beste gizonezko bat maite zuela, berak ez zuela horretan ezer txarrik ikusten. Senideen kontra hitz egiten zuen, batez ere, bere amaren kontra, ez zuela ulertzen nola onartu zuen eroetxera eramatea. Bertatik atera, beste nahirik ez zuen eta bere buruari min ematera iritsi zen, “goizeko hamarrak aldera mozketa txiki batzuk egiten ditu besoan kristal batekin”. Tomasak bere buruaz beste egingo zuela errepikatzen zuen maiz, katolikoa zela zioen, eta bazekiela Jainkoaren kontrako ekintza bat zela, baina ezin zuela gehiago aguantatu. Beraz, Tomasaren erresistentzia hori izan liteke: ez zuela berak aukeratuko ez duen bizitza bat bizi nahi eta bere buruaz beste egitera iritsi zitekeela bere sinismen erlijiosoen kontra zihoan zerbait bazen ere. Hitzez ere erresistentzia jartzen du Tomasak: “Asko iraintzen gaitu eta medikuari ´ea auto batek harrapatzen zaituen hona Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten etortzerakoan´”, hau da, psikiatrikoko autoritatearen kontrako jarrera zeukan. Amaieran, senarrarekin itzultzea erabaki zuen eta senarrarekin joan zen psikiatrikotik; baina Rosaren kasuan bezala, bertatik ateratzeko era bakarra izan zitekeelako har zezakeen jarrera hori, eta behin handik ateratzea lortzen zuenean, bestelako erabaki bat hartu. LUISA: Hemen erresistentzia janarekin lotu genezake. Luisak ez du jan nahi eta psikiatrikora 39 kilo pisatzen zituela iritsi zen. Askotan jatera behartu zuten eta berak ondoren oka egiten zuen nahita. Luisak bi aldiz egin zuen ihes eroetxetik, lehenengo aldian etxera itzuli zela pentsa daiteke, berriro ere eraman zutelako psikiatrikora, baina bigarren ihesaldiaren ondoren ez dago berriro ingresatu zuten berririk (ez behintzat psikiatriko honetan): “Asaldatu egiten da, iraindu, platerak eta kristalak hautsi”, gelako atea ixten ziotelako egiten zuela zioen mojak ohar batean. “Negar eta protesta egiten du, baina beti saiatzen da bere borondatea inposatzen”. Isiltasuna ere badago Luisaren jarreran, isiltasuna erresistentzia bezala, izan ere, medikuak zioen “badirudi perturbazio psikopatiko guztien arrazoia bere koinatarekin duen bateraezintasuna dela; zaila da konplexu afektibo hauek zeintzuk diren jakitea, uko egiten baitio hauek kontatzeari”. Luisak ez zuen gertatzen zitzaionaren berri eman nahi, beste hainbat gauza kontatzen zituen, nola sentitzen zen adibidez, baina ez zituen horri buruz medikuak egiten dizkion galderak erantzun nahi. Luisaren gelako atea beti zuten giltzaz itxita, eta beti zegoen moja bat bera zaintzen gelatik ateratzen zenean, honela deskribatu zuten Luisaren ihesaldia bere egunerokoan: “Hiruak eta laurdenetan atarira jeitsi da ahizparekin246, lauak hogei gutxitan ahizpa sartu egin da zein ordu zen ikustera, segituan atera da baina dagoeneko ihes eginda zegoen”. Erresistentziaren ideia honekin oso ados ez dauden autoreak ere aurkituko ditugu. Euren esanetan, emakume hauek rolak apurtu nahi zituzten eta sistema patriarkalaren kontra borrokatu (konszienteki edo ez) baina ez zuten eromena aukeratu. Hau da, eromenaren azpian erresistenztia eta iraultza seinaleak egon daitezkeela uste dute, baina eromena bere horretan ez zen horretarako tresna euren ustez. Eromena, ohiko rolak zalantzan jartzen zituzten patologia, jarrera era pentsamendu ezberdinak ezkutatzeko estalkia zela uste dute (Ruiz Somavilla & Jiménez Lucena, 2003:15). 246 Mojaz ari da. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Baina, estalkia izan edo ez, frankismoak ezartzen zuen emakumearen rola zalantzan jarri zuten? Bata edo bestea izan abiapuntua, hau da, “buruko gaixotasuna” gizartearen ondorio edota gizarteari aurre egiteko sortzen den mekanismoa, biek ere egoera hori pairatzen ari diren pertsonen sufrimendua dakarte, baina era berean, biek ere rol hegemonikoa zalantzan jarriko dute. Jakina, askotan eromena ez zela konszienteki aukeratutako zerbait izango, baina egoera horretan biktimizazio hutsa ikusteak ere ez digu pertsonari gertatzen ari zaiona bere osotasunean ikusten uzten. “Gizabanakoaren agentzia, aldaketarako borondatea eta euren baldintzen barruan maniobrak egiteko erabilitako estrategiak, arauen lehiarekin bat egin zuten, batzuetan agerikoa zen modu batean, bestetan ezkutuago batean, eta gerra-ostean gertatu ziren praktika disidente zoli baina etengabekoen parte ziren” (Murillo, 2013:16). Psikiatrikoan egondako emakume hauei borondate eta agentziarik ematen ez badiegu, talde bezala ikustera joko dugu, batera eta zentzu berean jokatzen zuen masa uniforme bezala: kontraesanik gabekoa, erresistentziarik gabekoa, anbibalentziarik gabekoa. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten tu estu batetik hasi eta aurrera egin ahala zirkulua handituz doa… Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Horrela irudikatuko nuke ikerketa honetan egin dudan ibilbidea: isiltasun konkretu batetik hasi eta horren inguruan bueltaka… eta bueltaka… eta bueltaka… eta bueltaka… pixkanaka ikuspegia zabalduz eta aldatuz. Ikerketa honen helburu nagusia ez da izan ondorio zehatz eta konkretuetara iristea, gaiak berak baldintzatzen zuen zerbait zen seguru aski. Izan ere, kontraesanez betetako ikerketa eremu batean murgildu naizela iruditu zait. Baina, oro har, antropologiak badu bereziki horretatik: “Antropologia idaztea, ondorioen kontra idaztea da. Ondorioa ezegonkortzea da, ez aberastea; ondorio zuzenak errefusatzea eta une batez kontraesana eta ugaritasuna onartuz hori gelditzeko ahalegina egitea da” (Holm Vohnsen, 2013:143). Hain zuzen, kontraesanak lan honen indargune (eta ez kezka) bihurtzeak asko lagundu dit. Espiralean eman ditudan bueltek adierazten duten moduan, askotan iruditu zait zerbaitetan aurrera egiten nuela baina kontraesan bat aurkitu eta atzera eramaten ninduela berriz. Baina, ez nintzen berdin itzultzen. Ikerketaren amaierara iritsita, eta ondorio batzuk idaztera “behartuta” (nik neuk besteak beste), esango nuke ondorioak era askotakoak izan direla. Horietako batzuk hitzez azaltzea ezinezkoa egiten zait. Hain zuzen, mamu bihurtu genuen pertsona bati buruz hitz egiteko ezintasuna izan da honen guztiaren abiapuntua eta hutsune hori betetzeko hitzak behar nituela, hori zela arazoa, pentsatzen nuen. Baina, ikerketa hau egin ondoren, hainbat gauza azaltzeko hitzik gabe jarraitzen dut. Hitzek ez dute balio. Hitzak ez dira nahiko. Hitzak ez dira beti beharrezko. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Arazo larri batekin egin nuen topo isiltasunari/isiltasunei buruz ari nintzela eta hauek paperean islatu behar nituela konturatu nintzenean: “Ikerketaren galdera min eta sufrimendu esperientzien oroimenaren forma subjektiboen inguruan kokatzea, ikertzaileak lengoaiaren hausturari, enuntziatuaren ohiko formen etendurari, esanezina kudeatzeko saiakera alferrikakoei, horroreak duen komunikatzeko ezintasun horri guztiari, aurre egitea dakar” (Aranguren, 2008:21). Gainera, isiltasun hori(ek) hitz bihurtzen nituenean, indarra kentzen eta esanahia aldatzen niela iruditzen zitzaidan. Isiltasun(ek) kontraesan anitzekin ari nintzela erakutsi zidaten; nik era batera interpretatzen nituenean, beste hainbat interpretazio posible etortzen zitzaizkidan burura, eta beste askok ihes egiten zidaten. Isiltasunak/isiltasunek hitzengandik ihes egiten zu(t)en, hitzekin mugatzea eta eustea besterik ez nuen lortzen. Isiltasuna(k) hitz bihurtzerakoan, geldiarazi egiten ditugu eta ezaugarri nagusitzat du(t)en mugimendua kendu egiten diegu/diogu. Hori dela eta, isiltasuna(k) ikertzerakoan, horiek erabiliko dugun euskarrian islatuak izateko ahalegin bat egin dut: edukia, testu etnografikoaren narratiba eta honen aurkezpena, hirurak ere kontutan hartuz. Lengoaiaren subertsioa tresna feminista izan daiteke. Hitza, lengoaiaren erabilpen konkretu bat (are gehiago akademikoa) arrazionaltasunari lotua eta arrazionaltasuna maskulinitate hegemonikoari lotua dator, inplizituki bada ere. Lengoaia hori haustea tresna feminista bezala erabili dut. Erotzat jotako emakumeak (izan) diren isiltasuna(k) hitzez betetzeak, hau da, askotan proposatzen den bezala, eurei buruz hitz egiteak, idazteak… euren istorioak hitzez hornitzeak, isiltasun horretatik/horietatik aterako ditu, baina arrazionaltasuna eta, beraz, maskulinitate hegemonikoa aldarrikatzen duen ereduaren barruan sartzen ariko gara. Beraz, isiltasuna(k) ikerketa aurkeztuko dugun euskarrian islatuta geratzea emakume horien Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten errepresentazio bat egitea da. Orrialdea hitzez bakarrik beteko bagenu, euren existentzia hitzekin betetzera jotzen dugu, eta euren isiltasuna(k) batzuetan kontzienteki erabakiak, subertitzeko eginak edota behartuak izan zirela ahaztu dezakegu. Hutsune bat. Hitzik ezak sortua. Baina hutsik ez dagoena. Hutsuneak ere egiten gaitu. Zerbait ezkutatu nahi denean ahalegin handi bat egin behar dugu baina, geroz eta gehiago saiatu, geroz eta indar handiagoa hartzen du. Geroz eta indar handiagoa hartu, are gehiago baldintzatzen gaitu. Isiltasuna(k) hitzak bezala, kulturalki baldintzatuta daude. Emakumea, esaterako, isiltasunarekin lotu da erlijio katolikoaren doktrina jarraitu duten herrialdeetan. Eta are gehiago, erotzat jotako emakumeen kasuez ari bagara. Kasu horretan isiltasunaren indarra bikoitza eta kontraesankorra da: alde batetik, zerbait ezabatzeko ahalegina da, baina, beste alde batetik, isilduta dagoen horrek egin duena eginez gero etorriko zaigun zigorraren iragarpena da. Isiltasunak/isiltasunek eragina dute euren inguruan bizitza eraiki duten pertsonengan. Familien kasuan, senide bat ezkutuan, isiltasunean edota sekretupean mantentzeak, egitura konkretu bat sortzen du, deserosoa eta beldurrez josia ia gehienetan. Baina, hemen ere, hasieran aipatu kontraesanak aurkitu ditut. Hitz egin nahi ez duenik ere badago, eta isiltasun hori aukeratua da, hitz egiteak min gehiago ematen diolako. Jon: “Nik directamente besarkatu egiten det, ama emaiazu besarkada bat eta orduan besarkatu egiten det eta egoten gera pixkat besarkatuta, baina ja berbalizatzen dituzunean gauza hoiek, zoaz fum! Zoaz hondora”. Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Isiltasuna(k) aukeratuak izan daitezke askotan, hitz egiteak min handiagoa ematen duelako. Psikiatrikoko behaketa parte-hartzailean isiltasun handia(r)ekin egin nuen topo; baina ohartzen nintzen era berean, komunikazioa etengabekoa zela, batzuetan gainezka ere egiten zuela eta batzuetan ez nintzela jasotzeko gai ere. Gizarteak isildu nahi duenari buruz hitz egiteko askotan ez du hitzik eraiki, eta hainbat egoera, sentimendu eta emozio hitzez azaltzeko ezintasunean aurkitu gaitezke. Horrek beste bide bat hartzera eramaten gaitu eta hutsuneak eta isiltasuna(k) sortzaile ere izan daitezke. Sormenari bidea irekiz sortuko ditugun “errelatoak” bakarrak izango dira: Gogoan dut, oso ondo gainera, psikiatrikoan landa-lanarekin hasi nintzen egun hura. Beldurtuta nindoan, oso beldurtuta, atzera egitea ere pentsatu nuen, ikerketarako nahikoa nuela aitzakiatzat hartuz. Baina banekien, ikerketa baino garrantzitsuagoa zen zerbait zegoela jokoan egoera hartan; aurre egitea lortzen ez banuen, nire beldurren kontra galdu egin nuela esan nahi zuen… Orain, eromenarekin hizketalditxoa izan ondoren, arnasa hartu dezaket sakon... … sakon... … Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Ikusentzunezkoak Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten
addi-95038ab0f622
https://addi.ehu.es/handle/10810/17571
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2014-07-07
science
Laorden Muñoz, Lorena
eu
Salmonella enterica-ren andui monofasikoen karakterizazio molekularra eta epidemiologikoa
Atal honetan esker onak adierazi nahi diet lan hau posible izatea egin duten persona guztiei Hasiera batean nire zuzendariei, Javier Garaizar Candina doktorea, Mikrobiologia irakasle titularra eta Silvia Herrera León doktorea, Mikrobiologia Zentru Nazionaleko Bakteriologia Zerbitzuko Enterobakterien Ataleko arduraduna, proiektu hau egiteko aukera eta eskeinitako jakinduria eta laguntza eskertzeak. Eskertu nahi diet nire ikerketa-taldeko partaideei nigan jarritako konfidantza, euren laguntza eta sostengua urte hauetan zehar. Bereziki, Joseba Bikandi doktoreari, Mikrobiologiako irakasle titularra, eta Ilargi Martínez doktoreari, beren partehartzeagatik, niri transmititutako esperentziagatik eta egunero eskainitako laguntzagatik. Baita Aitor Rementería doktoreari, bere aholkuengatik eta gomendioengatik batez ere lan honen atal teknikoenetan. Zuek, bostak, izan zarete doktorego-tesi honen giza-oinarria eta lan-talde ezinhobea osatzen duzue elkar. Une ezberdinetan aholkuak, ekarpenak edo euskarri-emozionala eskaini duten persona guztiei eskerrak eman nahi diet. Haien artean, Zientzia eta Teknologia fakultateko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia saileko kideak, Maite, Ana, Zuriñe eta Vane, eta sail honetan ere esker beroenak Andoni Ramírez doktoreari bere laguntzagatik bai ikerketan baita une latzetan eskainitako txantxa bereziengatik. Eskerrik asko benetan eremu honetan irakatzi dizkidazun gauza guztiengatik eta gomedioak emateko inbertitutako denboragatik. Azkenik, Aurora Echeita doktoreari eskertu behar diot doktorego-tesi honen hasieratik laguntza eskaintzeaz, baita Mikrobiologia Zentru Nazionaleko Bakteriologia Zerbitzuko Enterobakterien Atalean onartzeagatik eta irakasteagatik ere. Ahaztu gabe nozki laborategiko kideak eta Legionella-ko neskak ere nozki, beti nire egonaldietan zehar hor egoteagatik, laguntzeko prest, pozgarriak eta aholkularitza eskaintzeko prest, baita nire poza partekatzeagatik "banda" bat lortzen nuen aldi bakoitzean. Bereziki Vero eta Sergiori, zuen laguntza eta adiskidetasuna betirako izango ditut nire baitan. Egonaldi hauetan badira hiru neska era berezian lagundu nindutenak, bere etxeetan onartu izanagatik benetan mila esker Sara, María Usera eta azkenik Silvia, azkenengo momentuan kriston ahalegina egin zenuen nigatik. Ikerketa hau ez litzateke arrakastatsua izango nire ikerkuntza-kideen kolaborazio baliotsurik gabe. Solas-aldietan, afarietan, egin didaten komentarioetan… zientifikoak edo ez, lagundu naute ideiak emanez, animoak, gomendioak edo une berezietan barre egin dugu elkar, denbora luzez egon baikara elkar, bai laborategian zein kongresu-bidaietan, kurtsoetan… Eskerrak Ilargi, Carolina, María, Toño, Andrea, Ceci, Irati, Tere eta Raúl (departamentuko jakituna), han zeuden ni heltzean eta geroago heldu zirenak, Sara, Maialen, Héctor, Blanca eta Ylenia. Era berean bizitza osan zehar elkarrekin izan ditudan neska zoragarrienei eskerrak eman behar dizkiet, nire kuadrilari. Esker onak beti euskarri moduan jokatzeagatik, zenbtu ezina da zuengandik jaso dudan laguntza eta hitz gozoak, ez daukat kidetasun hau eskertzeko hitz nahikorik, benetan neskak hoberenak zarete, zuen laguntzarik gabe hau ez litzateke posible izango. Nola ez Arkaitzen lagunengandik jaso ditudan animengatik, mila esker! Eta nola ez niretzat munduko persona garrantzitsuenei, nire familiari, lanetik kanpo ego narren beti zaindu eta lagundu nauzue makina aurrera eramaten, nire osaba-izebei, aiton-amonei, lehengusu-lehengusinei eta nola ez ahaztu gabe nire Unax eta Arkaitzen familia, jadanik nire baitan zaudete ere. Badira niretzat ezinbestekoak diren hiru persona eta doktorego-tesi hau beraientzat da, haiek bait dira hau aurrera egitearen eragile nagusiak, ama, Adri eta bereziki zuri, Arkaitz. Inoiz ez bakarrik usteagatik, positiboagoa izaten laguntzeagatik, naizen moduan izaten laguntzeagatik eta beti hor egoteagatik, nire alboan, eskerrik asko, maite zaituztet. Nire esker onak igortzen diet Tribunaleko jaun-anderei lan hau epaitzea onartu izanagatik. Azkenik, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari, esker onak ematen diot Ikerketzaileen prestakuntzarako beka eman izanagatik, lan hau egiteko aukera eman didalako. Salmonelosia, Salmonella generoko bakterioak eragindako janari intoxikazio ohikoenetariko bat da herrialde garatuetan eta gastroenteritis zorrotza da manifestazio nagusia. Salmonella enterica XIX mendetik ezaguna den patogeno bat da, eta gaur egun 2.500 serotipoak baino gehiago deskribatuta daude. Hala ere, guztiak ez dute garrantzi bera izan, eta lagin klinikoetan maiz isolatuak direnak izan dira kontrol eta segimendu epidemiologiko sakonagoa jaso dituztenak. Salmonella-ren birulentzia oso konplexua da eta ikaragarri aldatzen da serotipoen eta serotipo beraren barruan dauden anduien artean. Bariante monofasiko berrien agerpena azken urteen esklusiboa ez izan arren, gaur egun biologia molekularrean eskuragarri dauden erremintak erraztu dute aurrez karakterizatu gabe zeuden barianteen gehiagoren identifikazioa. Doktore-tesi honen lana oinarritu zen gure herrialdean zirkulatzaileak diren Typhimurium serotipoko 4,[5],12:i:- bariante monofasikoaren isolatuen karakterizazio molekularrean, baita azken urteetan garrantzi klinikoko beste isolamendu monofasikoena: 4,5,12:b:- eta 4,12:d:- isolatuena, bere jatorri ebolutibo posiblea identifikatzen saiatuz. Era berean eta bigarren helburu bezala ikerkuntza proiektu honetan zehar diseinatutako eta erabilitako erreminta epidemiologikoak eskaintzea bariante monofasiko berri hauen detekzioa, kontrola eta segimendua hobetzeko. Lan honetan karakterizatutako barianteen jatorria eta eboluzioa, mutazioen, hautespen-naturalaren eta isolamenduaren ondorioa dira, hain zuzen ere elementu genetiko mugikorren transposizioaz eraginda izan daitezkela. Elementu genetiko transposagarriak edo transposonak 70. hamarkadan aurkitu ziren eta IS1 izan zen identifikatutako lehenengo insertzio sekeuntzia, E. coli-n. Lehen bilduma osatzen duen klonak, Salmonella Typhimurium U302 fagotipodun andui batetik dator, pU302L plasmidoarekin eta R-ACSuGSTSxT erresistentzia anitzetako profilarekin, bertan pU302L plasmidoko IS26-ren hirugarren kopiak kromosomaren sekuentzia ezagun bat detektatzean bigarren faseko flageloaren delezioa sortuko lukeen toki horretan txertatu ondoren eta gertaera hau gutxienez hiru aldi desberdinetan gertatuko zen baina delezioaren hasiera beti puntu berean izango zen. Antzemandako homogeneotasun altua sailkatzen ditu andui hauek klon bereko kideak bezala, eta beste egile batzuek klon espainiarra bezala izendatu dute. Bigarren bilduman beste bi lerroak bereizten dira, non bildumako lehenengo hiru anduiak oso antzekoak diren Estatu Batuetan deskribatutako anduiekin eta berriz, jatorria edo andui monofasiko amerikarrekiko arbaso komuna seinalatuz, eta gure herriko gainerako anduietatik diferentziatuz. Bigarren bilduman tamaina txikiagoko delezioekin karakterizatutako gainerako anduiek, haien artean bakarrik dute komunean tetraerresistentzia-profila eta IS26 sekuentziaren txertaketaren amaiera-puntua, klon europarraren ezaugarri nagusiak seinalatuz. Hala ere PFGE-ak, MLVA-k eta delezioaren PCR-ak erakutsitako desberdintasunek, adierazten dute ez dutela denbora hurbilean jatorri komuna, baina haien artean badaude hertsikiago erlazionatuta deskribatutako beste bi lerroekin baino. Bilduma honetan hiru isolatu monofasiko detektatu dira eta formula antigenikoan bigarren faseko flageloaren gabezia seinalatzen da, baina PCRren eta sekuentziazioaren bidez egiaztatu da fljB genea oraindik mantentzen dutela hainbat IS26 sekuentziaz jarraituta, andui hauek bildumaren barianteek eboluzionatuko luketen arbasoaren antzekoak izan litezke. Salmonella enterica-ko 4,5,12:b:- anduiak lan honen hirugarren bilduman analizatuta, Salmonella Paratyphi B dT(+)-ren hirugarren lerro klonaletik datozten bariante monofasikoak dira eta antibiotikoekiko aurkako erresistentziarik gabe. Dena den, salbuespena, tartratoa metabolizatzeko gaitasuna ez duen anduia (dT-) Salmonella Paratyphi B dT(-)-tik etorriko litzateke. Delezioa isolatu gehienetan karakterizatu arren, ez dira datu nahikorik lortu delezioan inplikatutako gertaera genetikoa ezagutzeko. Isolatuen gehiengoak fljB genearen alboko 27 generen delezioa aurkezten dute. Delezioa transposasa batek eragin ahal izan zuen, baina geroago bere egituraren zati bat galdu zuen 281 bp-eko zati erabilezina utziz. PFGE-ak bariante honetako anduien arteko aniztasun handia erakusten du. Hala ere A pultsotipo barruan, anduiek homologia altua aurkeztu dute eta gainera deskribatutako delezioa aurkeztu zutenak dira. Beste lau pultsotipoen artean biltzen dira karakterizatu gabeko delezioa zuten anduiak. Ondorioztatu genuen beraz, 10 andui hauek lerro ebolutibo desberdinetakoak izan litezkeela eta ondorioz, bigarren faseko flageloaren sintesian inplikatutako generen delezioaren mota desberdinak aurkeztea. 4 2.2. Identifikazioa 22 2.8. Zeinu-klinikoak, diagnostikoa eta tratamendua 30 3.1.3. Fagotipifikazioa 3.2.4. Genoma osoaren sekuentziazioa 41 5. Aztertutako anduien aurrekariak eta erresistentzia anitzekoa 68 1.1.5. Tindaketa eta irudia lortzea (PCR) eta sekuentziazioa 78 1.4.4.4. Aurrehibridazioa 79 1.4.4.6. Errebelazioa tamaina handiko fragmentuak lortzeko 87 2.1.4. Genoma osoaren sekuentziazioa 93 3.3.3. Alderantzizko PCRa eta sekuentziazioa 94 3.4. PCR eta sekuentziazioa 100 4.1.2. Alderantzizko PCRa eta sekuentziazioa 101 4.1.3. Long-PCR eta sekuentziazioa handiko fragmentuak lortzeko (Long-PCR) 119 2.3.3. Genoma osoaren sekuentziazioa (NGS) 136 3.4.3. Alderantzizko PCRa eta sekuentziazioa 138 3.5. PCR eta sekuentziazioa 143 4.2.3. Alderantzizko PCRa eta sekuentziazioa 144 4.2.4. Long-PCR eta sekuentziazioa 15 2. Taula. NCBIko datubasean eskuragarri eta guztiz sekuentziatuta 27 3. Taula. MLVAren zenbaki-patroiak lortzeko eta interpretatzeko irizpideak, Larsson et al. (2009) lanetik egokitua. 64 5. taula. PCR bidez MLVA-ko errepikapenak detektatzeko PCR bidezko anplifikaziorako diseinatutako hasleak delezioaren inguruko geneen presentzia/absentzia mapa PCR bidez egiteko diseinatutako hasleak. 83 11. taula. Delezio mota bakoitzarentzako diseinatutako hasleak sekuentziaziorako diseinatutako hasleak. diseinatutako hasleak hibridazioan lortutako datuak islatzen dira. 113 16. taula. Emandako PFGE profila eta bakoitzean lortutako MLVA patroia zehazten da tipifikatutako 13 isolatuetan. 116 17. taula. PCRren bidez anplifikatutako geneak zehazten dira eta 122 18. taula. Aztertutako geneen anplifikazioaren emaitzak isolatu monofasikoetan eta control moduan erabilitako anduietan. 137 hartzen duten geneen kokapena. irudia, eboluzioa milioi urtetan adierazia. edo hertsien ezaugarriak eta baita ezaugarri klinikoekin duten erlazioa ere. Feasey et al.-en (2012) lanetik egokitua. 18 4. irudia. VNTR baten delezioa erakusten da. 35 5. irudia. Kokapen ezberdina eta errepikapen kopuru ezberdina duten VNTRen adibidea. 36 6. irudia. Transposon bakun (IS) eta konposatuen egitura (Tn). urteko txosten-epidemiologikotik moldatua. irudia. Hasle bikote bakoitzeko teknikan lortzen diren 5 zatiak irudikatzen dira. 10. irudia. IS26 zundaren prestakuntzan jarraitutako anplifikazio 77 11. irudia. Geneen kokapen-mapa zehazteko PCR guztiak egin ziren irudiko programa berarekin. 82 12. irudia. Fabrikatzaileak 12 Kb baino handiagoko zatien 92 16. irudia. PFGEren bidez lortutako taldekatzea. Isolatu mota eta MLVAren bidez lortutako emaitzak zehazten 106 17. irudia. Anplifikatutako zatien tamaina eta deskribapena. eta aztertutako Salmonella enterica 4,5,12:i:- 110 19.irudia. NCBI-ko Blast-ean lortutako irudietan zehazten da izan diren. 112 20. irudia. PFGE-S1 teknikaren bidez anplifikatutako plasmidoa eta erabilitako markatzailea adierazten dira 114 21. irudia. Dendograma Dice koefizientearen eta UPGMA taldekatzearen arabera eraikita. 115 22. irudia. 1. motako delezioa 122 23. irudia. 3. motako delezioa 125 24. irudia. 4. motako delezioa 127 25. irudia. 5. motako delezioa 130 26. irudia. 2. motako delezioa 133 27. irudia. Dice indizea eta UPGMA taldekatzearen bidez eraikitako 135 28. irudia. III. bildumako delezioa 29. irudia. Dice indizearen eta UPGMA taldekatzearen bidez 142 30. irudia. IV. bildumako isolatuen delezioa Salmonella-k eragindako infekzioa eta zehazki sukar tifoideoa antzinatik ezaguna da, eta askotan deskribatua izan da historian zehar (Cunha, 2004). XIX. mendetik dihardu tifus eta sukar tifoideoaren artean dagoen ideia-nahasketa, aurretik zenbait ikerlariek bi gaixotasunak bereiztu izan arren (Miller eta Pegues, 2000; Cunha, 2004). 1885ean, Theobald Smith-ek (1859-1934), Daniel E. Salmon (1850- 1914) albaitari estatubatuarraren zuzendaritzapean jardun zuenean, gaur egun Salmonella choleraesuis organismoa bezala ezagutzen dena isolatu zuen txerri baten hesteetatik. Joseph Léon Marcel Lignières (1868-1933) bakteriologo frantzesak, 1900. urtean proposatu zuen koleraren eragileak ziren bakterioen multzoa, txerri jatorrikoak, “Salmonella” bezala izendatzea Salmon-ren ohorez (Ellermeier eta Slauch 2006). Georges Widal (1862-1929) 1896an “aglutinina” kontzeptua erabili zuen Typhi serotipoko zelulak beroarekin hil ondoren serumean sortzen duten aglutinazio prozesua deskribatzeko (Widal erreakzioa). Alde batetik, Almroth Edward Wright (1861-1947) eta bestetik Richard F. J. Pfeiffer (1858-1945) eta Wilhelm Kolle (1868-1935), beroarekin hildako organismoak erabili zituzten sukar tifoideoaren kontrako txertoa diseinatzeko 1896. urtean. Gaur egun ere erabiltzen den txertoa da. Elie Metchnikov-ek (1845-1916) 1911an Koch-en postulatuak jarraitu zituen Typhi serotipoko salmonella-k sukar tifoideoaren eragilea zirela baieztatzeko. Fritz Kauffmann-ek (1899-1978), P. B. White-n (White, 1926) lanarekin jarraituz, Salmonella-ren azterketa serologikoa ezarri zuen 1940. urtetik aurrera (Ellermeier eta Slauch 2006). Salmonella-ren identifikaziorako isolaketa burutu behar da, ondoren karakterizazio biokimikoa eta azkenik serotipifikazioa. Hasiera batean Salmonella-ren isolamenduak identifikatzeko erabiltzen diren proba biokimikoak katalasa (positibo) eta oxidasa (negatibo); glukosaren eta beste karbohidratoen hartzidura (normalean gas ekoizpenarekin), sulfhidrikoaren ekoizpena, lisindeskarboxilasaren aktibitatea, Simmons zitratoan hazteko gaitasuna, indola ez ekoiztea eta urea hidrolizatzeko gaitasuna dira besteak beste. Ez dira zianuro potasikoaren presentzian hazten eta negatiboak dira Voges-Proskauer eta triptofano desaminasarekiko (Mejía, 2003). 6 Sarrera Lorena Laorden Muñoz osatuta dago (polisakaridoa) dago; II atala nukleoa da eta oligosakaridoz osatuta dago, eta; III atala A lipidoa da (Lüderitz et al., 1966). A lipidoa zati sakonenean dago eta toxikoa da. Horregaitik sarritan endotoxina bezala ezagutzen da (Perry, 1992). A lipidoak, LPSaren molekula osoa txertatzen du bakterioaren kanpo-mintzaren kanpoaldean. Gainera zenbait generotan oso kontserbatuta dago, eta nukleo oligosakaridoa da aldaera bakarra erakutsi duenak orain arte aztertutako Salmonella-ko espezie guztietan (Luk et al., 1993). Aitzitik, O polisakaridoko kateak antigenikoki oso aldakorrak dira eta errepikatutako unitateen polimerizazioaz sortzen dira, non hiru-zazpi oligosakarido ezberdin egon ahal diren (Mayer et al., 1989). O katearen aldakortasun antigeniko horrek, Salmonella-ren sailkapenaren oinarria da (Luk, 1993). Beraz, Salmonella serotipo bakoitzak O antigeno bate do beste izaten ditu, eta batzuk komunak dira Salmonella serotipo batzuekiko. Azken horrek ahalbidetzen du serotipo ezberdinak serotaldeetan sailkatzeak Talde antigeniko edo serotalde ezberdinak karakterizatzeko badira O antigeno nagusiak edo faktore nagusiak; horrela O:12 antigenoak A, B eta D serotaldeko salmonela guztietan agertzen da. Baita O Ag txikiak edo faktore sekundarioak ere daude, faktore nagusi bati lotuta daudenak. O Ag txikiek ez dute sailkapenerako baliorik, ez bait dute diskriminaziorik egiten gainera, batzuk Ag nagusi baten aldaketa kimiko baten ondorioz sortuak dira. Adibidez, O:5 Ag-a, polisakaridoan azetilazio baten bidez sortzen da, eta O:4-ren espezifizitatearen arduraduna dena, B serotaldearen bereizgarria da. Beste batzuk konbertsio fagiko baten ondorioz sortzen dira. Adibidez, Salmonella andui gehienak mugikorrark dira flagelo peritrikoen bidez. Flageloak zelularen gainazalean daude eta oso immunogenikoak dira. O antigenoaren kasuan bezala, aldaketa nabariak aurkezten dituzte zelularen gainazalean txertatuta dauden azpiunitate flagelarren domeinuak. Gainera, I, II, IIIa eta VI subespezieak bifasikoak dira eta beraz bi flagelo sintetizatzeko gai dira (batzutan hiru ere). Funtzioari dagokionez flageloak berdinak dira, baina desberdintasun 8 Sarrera Lorena Laorden Muñoz immunologikoak aurkezten dituzte, oso baliogarria delarik haien artean bereizteko. H antigenoen arteko ezberdintasun serologikoak Kauffmann- White-Le Minor sailkapenaren bigarren atala osatzen du (Guibourdenche, 2010). Gehieneko anduietan lehenengo eta bigarren faseko H antigenoak adierazi daitezke txandaka, hau da inoiz ez dira biak aldi berean adierazten. Dena den, indibidualki isolatutako kolonia freskoek fase bakarra adierazi dezakete, lehenengoa edo bigarrena. Beste fasea determinatzeko, fase aldaketa eragin daiteke. Horretarako anduia mugikortasun-agarrean inokulatzen da, non anti-H seruma dago eta serum horrek ezaguna den flagelo motarekiko algutinazioa eragingo du. Serumeko antigorputzak geldiarazi egingo dute hasierako H antigenoa espresatzen zuten zelulak eta ondorioz fase aldaketa egin dutenak eta H antigeno berria espresatzen duten zelulen mugimendua ahalbidetuz. Sarrera 9 Zelula horien ondorengoak mugitu ahal izango dira eta inokuluaren puntutik urrunduko dira. Andui horiek isolatu ahal dira eta antigeno flagelar berriaren determinazioa burutu daiteke. Hasiera batean inokulatutako anduia anti-H serumaren presentzia ez badu mugimundurik adierazten, anduia monofasikoa delako izan daiteke, eta bigarren antigeno flagelarra espresatzeko ezintasuna dela eta, inokulazioa egin den puntuan bakarrik egongo da hazkuntza, eta ez inokuluaren inguruan. Fase-aldaketa Bakterioen gainazaleko antigenoen espresioaren aldaketa, “Fasealdaketa” bezala definitzen da. Orokorrean fase-aldaketa gertaera itzulezina da eta kanpo-faktoreez eragindakoa izan daiteke. Fasealdaketa horrek etengailu itzulgarri batekin lotuta dago: antigeno bat espresatzeko unean beste antigenoaren errepresioa egiten da. Beraz, flagelo baten espresio guztia ahalbidetzen du, beste flageloaren sintesia guztiz blokeatuz (on/off). 10 Sarrera Lorena Laorden Muñoz operonaren promotorean dagoen. Norantza batean promotoreak fljB eta fljA geneen transkripzioa zuzentzen du eta fljA-ri esker, fliC genearen errepresioa eragiten da. Hala ere, hin genearen norantzak inbertsioa jasan badu, ez da fljB eta fljA geneen transkripzioa egiten eta ez dira espresatuko, ondorioz ez da bigarren faseko flagelina kodetuko, eta fljA geneak kodetutako errepresorearen ausentzian, fliC geneak zuzendutako transkripzioak egingo da lehenengo faseko flagelinaren espresioa ahalbidetuz (Herrera-León, 2004). 1. irudia. Flageloaren fase-aldaketaren mekanismoa eta parte hartzen duten geneen kokapena. Vi kapsularen presentzia aztertzen da portan egindako aglutinazioaren bidez. Analisi biokimikoen arabera andui bat Typhi edo Paratyphi C serotipoetakoa den zalantzazkoa bada, aglutinazioa egiten da Vi antiserumarekin eta baita O antiserum egokiarekin ere. Haatik, kapsularen presentziak oztopatu dezake antigorputzaren ezagupena O antigenoarekiko. O antigenoaren determinazio egokia egiteko, andui batek Vi antigenoarekiko positiboa izanda, bakterioa uretan irakiten da 15 minutuz, eta hoztu ondoren aglutinazioa egiten da. Orduan ez du aglutinaziorik egingo Vi antigenoarekin eta Typhi serotipokoa izanda, O antigenoaren aglutinazioarekiko positiboa izango da D taldekoa hain zuzen ere (Ellermeier eta Slauch 2006). Sarrera 13 Escherichia-ren arteko dibergentzia eman zen duela 120 milio urte, lehenengo ugaztunen sorrerarekin bat. Duela 25-40 milioi urte inguru, Salmonella-ren arbaso komunak 1. patogenizitate-irla eskuratu zuen (SPI1). SPI1 irlak III motako jariapen-sistema kodetzen du, heste-epitelioko inbasioan parte hartzen duena. Horrela, Salmonella odol hotzeko ornodunekin erlazionatutako zelulabarneko patogenoa bihurtu zen. 40-63 milioi urte bitartean, Salmonella-k 2. patogenizitate-irla eskuratu zuen (SPI2). Horrek, organismoari, makrofagoen barnean bizirautea ahalbidetzen dio, horrela barne ehunak kolonizatuz. Gertakizun horrek gaur egun Salmonella-n onartzen eta ezberdintzen diren bi espezieen sorrera eragin zuen. SPI2ren presentziak Salmonella enterica-ren ezaugarri bereizgarria da. Salmonella enterica-ren sei subespezieak eboluzionatzen jarraitu zuten euren nitxoetara egokitzeko (I, II, IIIa, IIIb, IV, VI). Orain dela 21-34 milioi urte, I, II, IIIb eta VI subespezieen arbasoak flageloaren azpiunitateen fase aldaketa egiteko gaitasuna eskuratu zuen fljAB operoia eskuratzearekin batera. I. subespeziearen arbasoek, odol beroko ornodunak kolonizatzeko gaitasuna lortzea aurrepauso garratzitsua izan zen espeziearentzat, eta aldiz, gertaera larria giza osasunarentzat. I.go subespeziearen anduiak eboluzio-prozesu garrantzitsua jasan dute ostalari mota asko kolonizatzeko gaitasuna lortzeko. Typhi bezalako serotipo batzuk espezifikoak dira eta bakarrik gizakia gaixotzen dute. Aldiz, Typhimurium bezalako serotipoak orotarikoak dira eta ugaztun espezie asko kolonizatzeko eta gaixotasuna sortarazteko gai dira (Ellermeier eta Slauch 2006). Salmonella generoaren filogeniaren azken aurrerapauso bezala, aipatu beharra dago 2004an Shelobodina et al.-ek plazaratutako ikerketa-lana. Isolatu berri zuten andui batentzat izen berria proposatu zuten: Salmonella subterranea. Anduia kutsatutako jalkin baten gainazaletik isolatu zuten eta 16S azpiunitatearen ADN erribosomikoaren sekuentziaren analisian Salmonella bongori-rekin eta Enterobacter cloacae-rekin zuen bateragarritasuna. 2005. urtean izena onartua izan arren, Estatu Batuetako Gaixotasunen Kontrol eta Prebentziorako Zentruko (CDC) Salmonella Erreferentzia Laborategi Nazionalak, zehaztu du espezie berri hori ez dela Salmonella espeziekoa bateragarritasun gehiago duelako Escherichia generoarekin (Grimont et al., 2007). Salmonella serotipoen formula antigenikoetan, lehenengo O antigenoa idazten da, jarraian Vi (baldin badago) eta azkenik H antigenoak (aurretik 1. fasekoa eta gero 2. fasekoa). Antigeno nagusiak bi punturen bidez banatzen dira eta banako atigenoak komen bidez. Adibidez Typhimurium serotipoaren formula antigenikoa 1,4,[5],12:i:1,2 bezala izendatua dago. Kortxeteen artean dauden antigenoak adierazten dute euren presentzia aldakorra dela. 2.5. Habitata 3 irudia. Azaltzen dira serotipo generalisten, ostalari bati egokituen edo hertsien ezaugarriak eta baita ezaugarri klinikoekin duten erlazioa ere. Feasey et al.en (2012) lanetik egokitua. Garatutako herrialdeetan arrunta ez izan arren, sukar tifoideoa garapen bidean dauden herrialdeetan maiztasun handikoa da eta bere ondorioak oso larriak edo hilkorrak dira. Kutsapen bide nagusia giza gorotzekin kutsatutako uraren bidezkoa da. Sukar tifoideoaren heriotza-tasa 10 aldiz handiagoa izan daiteke beste salmonelosiekin alderatuta. Europar Batasuneko (EB) Elikagaien Segurtasun Agintaritzak (EFSA) eta ECDC-ak urtero elikagai jatorriko agerraldiei buruz plazaratutako 2012ko txostenean, esan zuten Salmonella-ren % 9ko beherakada egon zela 2010. urtean eta sei urtez beherakada jarraia izan zela (EFSA, 2012). Txostenaren arabera, giza salmonelosiaren kasuen beherakadaren arrazoiak Salmonella-ren kontrolerako Europar Batasunaren programen arrakastaren ondorio da. Programa hoiek dira bakterioaren iraunkortasuna ukuiluetako hegaztietan eta bereziki oiloetan gutxitzeko. Salmonella-k eragindako infekzioak, normalean sukarra, beherakoa edo sabel-karranpa dakarte. 2010. urtean gizakietan 99.020 gertakizun jakinarazi ziren, 2009ko 108.618 gertakizunen ostean. Maiztasun 20 Sarrera Lorena Laorden Muñoz altuagoan topatu zen Salmonella oilasko eta indioilar haragian. 2010. urteko txostenaren arabera, EBean elikagaien bidez transmititutako 5.262 agerraldi erregistratu ziren. Agerraldi horiek 43.000 pertsonetan izan zuten eragina eta 25 heriotz eragin zituzten. Dena dela, zenbaki horiek altuagoak izan zitezkeen, kasuen informazio falta dela eta. Agerraldien eragile nagusiak izan ziren Salmonella (% 31), Norovirus (% 15) eta Campylobacter (% 9). Kutsadura iturri nagusiak izan ziren arrautzak eta arrautza jatorriko produktuak, aurrez prestatutako jakiak eta barazkiak. Barazkien garrantzia agerraldi-iturri bezala handitu egin zen aurreko urteekin konparatuta. S. Enteritidis eta S. Typhimurium serotipo arruntenak dira garatutako herrialdeetan eta nagusiki salmonelosia eragiten dute. Salmonelosia gaixotasun automugatua da, baina batzuetan heriotza ere sortarazi dezake. Animaliagordailu desberdinak existitzen dira, zeintzuek ingurunearen kutsaduran parte hartzen duten, oilaskoak, indioilarrak, txerriak, behiak eta beste etxeko animalia eta animalia basatiak barne. Maskotak, organismo honen eramaileak izan daitezke, hala nola, narraztiak, txoriak, katuak, txakurrak eta odol hotzeko beste animaliak. Nahiz eta Salmonella erraz inaktibatzen den jakiak egostean, elikagai asko kontsumitzen dira egosi gabe (frutak eta barazkiak) edo gutxi egosita (arrautzak eta haragi batzuk). Horregaitik, jakien kutsadura ekiditeko oso garratzitsua da garbitasuna elikagaiak prestatu aurretik eta ostean,. Hamar minutuz eta 70ºC-tan egositako elikagaiak zuzenean kuntsumitzeko egokiak dira, eta beranduago kuntsumitzeko, 8ºC-tik beherako hozkailuan gorde behar dira. Salmonella-k eragindako infekzioak sarriagoak dira udan neguan baino, Sarrera 21 ziurrenik eguraldia epelagoa delako eta horrek elikagaietan organismoaren hazkuntzan laguntzen du. Salmonelosiaren intzidentzia altuagoa da euri garaian klima tropikaletan eta maiatzatik urrira klima epeletan. Aurreko mendearen amaieran eta mende honen hasieran, garatutako herrialdeetan gizakietatik isolatutako Salmonella-ren maiztasunaren igoera gertatu zen. Igoera hori izan daiteke elikagaiak masiboki prozesatzeko metodo berrien ondorioa edota elikagai horiek lurralde asko eta ezberdinetara banatzeko dauden erraztasunengatik. Kontuan izan beharra dago, igoera horretan eragina izan duela gaur egun erreferentzia laborategietara isolamenduen informazio gehiago transmititzeak eta horrek kasuen maiztasuna gehitzen du. Nazioarteko datuek zehazten dute salmonelosiaren intzidentzia 14-120 kasu bitartean 100.000 pertsonako. Salmonella-ren birulentzia-mekanismoak oso konplexuak dira eta serotipo batetik bestera oso aldakorrak, baita serotipo berdineko anduien artean ere. Salmonella-ren aldakortasunak eta egokitze-gaitasunak ziurtatzen du andui egokiren bat egongo dela beti ostalaria kolonizatzeko prest aukeraren bat agertzekotan (EFSA, 2010). Edozein egoeratan birulentzia-faktoreen menpekoa da Salmonella-k duen bizirauteko gaitasuna eta ostalarien defentsa ugariak gainditzeko abilezia eta faktore horiek erregulatuko duen sistemaren presentzia. Giza salmonelosiak bi talde handitan sailka daitezke: alde batetik, gizakiarentzako serotipo hertsiak (normalean sindrome tifoideoak eragiten dituzte eta bakterioak odolean agertzen dira) eta beste aldetik, serotipo generalistak (beherakoa, gorakoa eta sukarra eragiten dituztenak). Gaixotasun honen iraupena eta nortasuna aldakorra da, ostalariaren egoera orokorraren araberakoa, eta batzutan, gaixotasun orokorrak sortarazi ditzake (Parra et al., 2002). Salmonella-ren infekzioa ura edo kutsatutako jakien kontsumoagatik gertatzen da. Kutsatutako jaki kontsumituak 105 eta 108 zelula bideragarria artean izan behar ditu heste mehearen eta lodiaren kolonizazioa ahalbidetzeko. Gaixotasunaren agerpena kontsumoaren ondoko 8-48 ordu bitartean izaten da. Salmonella-k ingumeneko ostalaritan biziraun behar du, eta ostalarien defentsak gainditu behar ditu infekzioa sortzeko. Patogenizitate-irlek inbasioa zuzenduko duten geneak dituzte. Bakterioaren atxikidura-ahalmena ezaugarri garrantzitsua da patogenizitatean, Sarrera 23 eta hori adhesina asko sortzen dituelako gertatzen da (Salyers 2002). Gainditu beharreko lehenengo muga ostalarien urdailaren azidotasuna da. pH azidodun baldintzak gainditu ondoren, bakterioak hestea kolonizatzen du, bertan ituespezifikoak topatzen ditu eta Peyer plakak inbaditzen ditu (Carter eta Collins, 1974). Lehenengo patogenizitate-irla (SPI-1) eta 3. jariapen sistema (TTSS) erabiliz, bakterioa ehun linfatikoan sar daiteke M zelulak (ehun zelula endozitikoak) eta ehun zelula ez-fagozitikoak direla bide. Salmonella da 3. motako bi jariapen sistemadun ezagutzen den espezie bakarra, bi patogenizitate irla ezberdinetan kodetuak dauden (SPI-1 eta SPI-2). Badirudi, sistema bakoitzak zeregin garrantzitsu bat betetzen duela bakterioaren patogenizitatean: SPI-1-ak kodetutakoak bakterioaren hasierako ostalari-barneko sarreran parte hartzen du eta SPI-2-k kodetutakoa, garrantzitsua da infekzioaren gainontzeko aldietan (Hueck 1998). Beherakoaren zergatiaren ikerketan, ikusi da 3. motako jariapen sistemen garrantzia Salmonella-n. Haiek beherako bat eragiteko beharrezkoak diren proteinen transferentziaren arduradunak dira, funtzio zelularra oztopatuz. Metabolismoaren eragozpen horren ondorioz, infektatutako zelulak zitokinak jariatzen dituzte zelula polimorfonuklearrak erakartzeko (PMN) eta azken horiek prostaglandinak askatzen dituzte adenilato ziklasaren gain eragiten. Ondoren AMPc-aren balioak handitzen dira, Na+ absortzioa eragozten da eta Cl- -ren jariapenaren gorakada eragiten da. Horregatik guztiagatik, zelulak ura galtzen du eta beherakoa hautematen da (Salyers 2002). 24 Sarrera Lorena Laorden Muñoz organoetara sakabanatzen dira, gibela edo barea bezalakoetara eta makrofagoen barnean bikoizketarekin jarrai dezakete eta ostalariarengan septizemia edo heriotza eragin. Makrofagoen barnean bikoizketa burutzeko beharrezkoa da SPI-2-ik kodetzen duen 2. motako jariapen sistema. Zelulen kopurua handituz doan heinean, Salmonella-k organismoaren ehun guztiak infektatu ditzake. Batzutan ostalaria hiltzen da shock septiko edo arazo multiorganiko baten ondorioz. Sukar tifoideo izenarekin ezaguna den prozesu hori Typhi serotipoarekin erlazionatzen da. 2.8. Zeinu-klinikoak, diagnostikoa eta tratamendua Normalean sukarra, sabel-mina, goragaleak, gorakoak eta beherakoak hanturazko prozesuaren seinale dira, baita leukozito polimorfonuklearrak agertzen dira gorotzen azterketan (Sánchez, 2006). Diagnostikoa egiteko sintomen azterketa klinikoa, kontsumitu berri diren elikagaiei buruzko galdetegia eta gorotzetatik abiatuta mikroorganismoaren kultiboa erabiltzen dira hurrenez hurren. Sintomen artean hotzikarak, gorakoak eta beherakoak, eta sukarra zenbait egunetan zehar somatzen dira besteak beste. Gaixotasun hau normalean desagertzen da 2 edo 3 egunetan medikuen parte-hartzerik gabe. Dena den, sendatu ondoren Salmonella-ren presentzia aste batzuez detektatzen da gaixoen gorotzetan. Paziente batzuk sendatu eta asintomatiko bihurtzen dira, 2001. urtetik Typhimurium serotipoaren LT2 anduiako genoma osoaren sekuentzia ezagutzen da (McClelland et al., 2001). National Center for Biotechnology Information (NCBI) datubasean (www.ncbi.nlm.nih.gov) 2013. urtera arte guztiz sekuentziatutako eta izendatutako 11 salmonellen genomak zeuden eskuragarri, eta gutxienez 125 sekuentziazio proiektu zeuden martxan Salmonella-ko serotipo ezberdinentzat. Hortaz, 2014. urtean Salmonella enterica-ren guztiz sekuentziatutako genomen kopurua 50 baino handiagoa zen eta hilabetez-hilabete esponentzialki hazten den kopurua da. Genoma horien eskuragarritasunak Salmonella-ren aldaera berrien ikerketa-lana zeharo errazten du. LT2 anduiaren genoma 4.857 kilobasekoa da (kb) eta 4.489 sekuentzia dauden eta asko proteina putatiboak kodetzen dutelarik. DNA-k % 53ko G+C edukia du eta gainera pSLT birulentzi plasmidoa dauka (94 kb-koa) non 108 zonalde daude proteinak ere kodetzen dituzten. pSLT plasmidoa autotransmitzailea da (Ahmer et al., 1999a) eta Salmonella enterica subespeziearen beste andui ez tifoideoen birulentzia plasmidoekin erlazionatuta dago. Doktorego-tesi honetan LT2 anduiaren genoma oinarrizkoa izan da hasle espezifikoen diseinurako, eta horiek erabili dira tipifikatutako anduien karakterizaziorako. Teknologia berriei esker eta tresna berriei esker (NGS, Next Generation Sequencing), guztiz sekuentziatutako genomak lortzea errazagoa izatea lortu da eta prezio ez oso altuarekin. Horren adierazle nabarmenena aipatutako genoma kopuruen handipen esponentziala da. Horrek mikroorganismoen ezagupen genomikoan izugarrizko informazio kopurua eskuratzea ahalbidetuko du. 3. Salmonella-ren karakterizazio epidemiologikoa Giza-osasunean Salmonella-k aurkezten duen intzidentziak azalarazten du bere detekzioaren, kontrolaren eta kasuen jarraipenaren garrantzia, eta baita osasun agintariei egin beharreko datuen-lagatzearen garrantzia. Horretarako ezinbestekoa da espeziearen barneko sailkapen egokia lortzea, tipifikazio metodoen bidez. Metodo horiek oinarritzen dira markatzaile epidemiologikoen Salmonella-k eragindako infekzioak kutsatutako elikagaiek eragindako agerraldien eragile nagusienetakoa da gaixotasun enterikoen artean. Beraz, Salmonella tipifikatu behar diren bakterio zoonotikoen artean nagusienetarikoa da. Salmonella-ren tipifikazio-metodorik erabiliena serotipifikazioa da. Gaur egun, tipifikazio metodo fenotipiko eta genotipiko ezberdinak daude. Ondoren zehazten dira lan honetan erabili direnak. 3.1. Tipifikazio metodo fenotipikoak 3.1.1. Serotipifikazioa Serotipifikazioa laborategietan ohiko diagnostiko-prozedura ez izan arren, salmonelosiaren ikerketa epidemiologikoetan beharrezko erreferentzia teknika da. Teknikaren oinarri teorikoa azaldu da aldez aurretik. O, H eta Vi antigenoen azterketan oinarritzen da. Beraz jarraian oinarri praktikoa azalduko da. Serotipifikazioak andui bakoitzean agertzen diren antigenoak detektatzen dituen teknika da. Aurrez aipatu den moduan, Salmonella anduiek pareta zelularrean O antigeno somatikoak eta H antigeno flagelarrak dituzte, eta azkenak bi taldetan banatzen dira: lehenengo fasekoak eta bigarren fasekoak. Serotipo batzuk Vi antigenoa izan ditzakete. Salmonella-ren serotipoa Sarrera 29 definitzen da adierazitako antigenoen konbinazio bereziaren arabera. Teknikaren oinarria antiserum espezifikoekin egindako bakterioaren mikroaglutinazioan datza. Orokorrean antiserum komertzialak izaten dira eta formula antigenikoa zehaztea baimentzen dute. Antigeno somatikoaren determinazioa: Bi antiserum mota daude polibalenteak eta monobalenteak. Hasteko aglutinazio erreakzioak aztertzen dira antigorputz nahasteak dituzten antiserum polibalenteekin. Ondoren, O faktore ezberdinentzat, aglutinazioa antiserum monobalenteekin egiten da eta horrek zehazten du zein antigorputza den antigeno somatiko konkretuarekiko erreakzionatzen duena. Antigeno flagelarren determinazioa: Flageloen aglutinazioa bi faseetan egiten da. Hasieran, bakterioak une horretan adierazten duen flageloarekiko aglutinazioa burutzen da (lehenengo edo bigarren fasekoa izan daiteke). Ondoren, “fase aldaketa” bultzatzen da Salmonella hazkuntza medio erdisolidoan erein ondoren. Medioan espresatu duen flageloaren aurkako antigorputzak daude. Bakarrik fase aldaketa burutu duten zelulak mugitu ahal izango dira, hau da, flagelo berria adieraztean, antigorputzak ez dute horiekin erreakzionatzen eta andui hoien mugimendua eman ahal izango da plakan zehar eta sakabanatuko dira. Beraz, hazkuntzaren muturretatik hartzen da lagina ondoren beste fasean espresatzen diren flageloaren antigenoak detektatzeko eta zehazteko. Antigeno somatikoekin gertatzen den bezala, bi antiserum mota daude polibalenteak eta monobalenteak. Salmonella serotipo berdineko anduiak bakteriofago konkretuen aurrean sortutako lisiarekiko sentikortasun edo erresistentzia ezberdina azaldu dezakete. Fagotipoa edo lisotipoa epidemiologikoki oso garrantzitsua da, zeren eta jatorri epidemikoaren eta fagotipoaren arteko erlazio estuaren adierazlea da. Orokorrean, serotipifikazioarekin gertatzen den bezala, fagotipifikazioak aurkezten duen konplexutasunagatik ez da ohiko metodologia laborategi guztietan. Horrez gain, fagoen sortak ez dauden edonoren esku, eta horregatik, bakarrik erreferentzia-laborategietan egiten da. (Threlfall et al., 1994, Low et al., 1997, Angulo F, 1997, Glynn et al., 1998). Bestalde, PFGE teknikan bakterioaren DNA guztia digeritzen da maiztasun gutxiko mozte-puntua duten errestrikzio endonukleasen bidez (McClelland et al., 1987), eta ondoren PFGE teknikan tamaina ezberdineko zatiak bereizteko pultsu elektriko konkretudun protokoloa jarraitzen da. Ondorioz, tamaina ezberdineko bandak lortzen dira eta andui bakoitzarentzat patroi edo profil zehatz bat izango dute. Lortutako banden patroiak bakterioaren identifikazioa errazten du eta ahalbidetzen du elikagaien agerraldien ikerketan, ezinbestekoa den, datubaseen arteko konparaketa. Teknika hau aplikatu daiteke genomaren gutxi gorabeherako tamaina zehazteko, genomaren polimorfismoak edo errestrikzio genomikoaren mapa zehazteko (PFGE-profila), anduien arteko hurbiltasun genetikoaren araberako harremanak ezartzeko, eta kartografiatzeko plasmidoak, geneak , loci eta irla-genomikoak PFGE profilen arabera. 1995. urtean, Barton et al., PFGE metodoaren aldaera bat argitaratu zuten S1-PFGE izenekoa. Aldaera horrek tamaina handiko plasmidoak detektatzea ahalbidetzen du. Une horretara arte plasmidoen profila lortzeko erabiltzen ziren kit komertzialen bidez nahikoa zaila zen plasmido horien detekzioa egitea. Saiakuntza honetan digestioa S1 nukleasarekin egiten da (plasmidoen linealizazioa eragiten du, baina ez du DNA kromosomikoa digeritzen). Nabarmentzekoa da PFGE-ak bi muga dituela: alde batetik teknika aurrera eramateko beharrezkoa den ekipamenduaren prezioa eta bestetik emaitzak lortu arte igaro beharreko denbora. Dena den, 1996an Gaixotasunen 4. irudia. VNTR baten delezioa erakusten da. Guztiz sekuentziatutako genomen gehipenak bakterioen errepikapen zona horiek anplifikatzeko hasle espezifikoen diseinua erraztu egin du, Salmonella kasu. Horregatik, tipifikazio metodo hau osasunerako garrantzitsuak diren ia espezie bakteriano guztietarako garatua da. Bakterio guztien genomak DNA loci-en errepikapen unitate ezberdinak dituzte. Dena den, errepikapen unitateen tamaina aldakorrak izan daitezke espezie bereko anduietan (6 bp, 9 bp, 33 bp…), eta unitate horien errepikapen kopurua ere aldakorra denez, andui 36 Sarrera Lorena Laorden Muñoz bakoitzarekiko espezifikoa izan daiteke. Beraz, VNTR mota berdinarentzako serotipo berbereko anduiak errepikapen kopuru ezberdina izan dezakete. Aldakortasun horren azterketa esperimentala loci sorta bati aplikatzen bada (VNTRei) MLVA bezala izendatzen da. Teknika, PCRaren bidez loci-en (VNTRen) anplifikazio zuzena egitean datza. 5. irudia. Kokapen ezberdina eta errepikapen kopuru ezberdina dutenVNTRen adibidea. 2003an, garai hartako MLVA sistema sofistikatuena Lindstedt et al. taldekoek garatu zuten Salmonella enterica ssp. enterica-rentzat (van Belkum, 2006). Zortzi errepikapen guneen multzoa aukeratu zuten txikiena 6 bp-koa zen eta handiena 189 bp-koa (STTR1, STTR2, STTR3, STTR4, STTR5, STTR6, STTR7 eta STTR8). Gune bakoitzeko errepikapenen kopurua 2-tik 15-era alda zitekeen. Berrikuntza gisa, PCR produktuak fluoreszentziarekin markatu zituzten elektroforesi-kapilarrean bereiztu ahal izateko, eta horrela, zati bakoitzaren tamainu konkretua ezagutu ahal izateko. 2004an teknikaren zenbait hobekuntza plazaratu zituzten Salmonella Typhimurium-entzat (Lindstedt et al., 2004), adibidez bi VNTR berriren sarrera (STTR9 eta STTR10pl) aztertutako anduiak tipifikatzeko orduan zehaztasun handiagoa lortzeko. Anplifikatutako zatien tamaina bakoitzaren alelo zenbakia zehaztu zuten emaitzak zenbaki- Polimerasaren kate-erreakzioa (PCR), 1986an Kary Banks Mullis-ek garatutako biologia molekular arloko teknika da. Asmakizun horrengatik kimikako Nobel saria irabazi zuen 1993an. Dena den iritzi kontrajarriak daude PCR-aren asmatzaile bakarra izateak zalantzan jartzen dutenak. 1971an, Kleppe et al. plazaratutako lanean, entzimen eta hasleen bidez DNA sekuentzia txiki 38 Sarrera Lorena Laorden Muñoz batzuk erreplikatzeko metodo bat deskribatu zen lehenengo aldiz. Hala ere, PCR printzipioaren aurrerapauso horrek ez zuen arreta handia jaso. PCR teknika, DNA zati zehatz baten “in vitro” anplifikazioan datza. Jarraian errepikatzen diren zikloak egiten dira: hasieran DNAren bi harizpiak banatzeko desnaturalizazioa egiten da, ondoren hasleen eta DNA moldearen arteko hibridazioa gertatzen da, eta azkenik, anplifikatutako zatien luzapena edo elongazioa ematen da. Horretarako ezinbestekoa da DNA hasle espezifikoen erabilera. Primer bezala ere ezagunak dira eta anplifikatu nahi den DNA zatiaren muturrekiko osagarriak izan behar dira. Dena den, 80ko hamarkadan teknika honen arrakastaren oinarria DNA polimerasa termoegonkor (tenperatura altuak jasateko gaitasuna) baten erabilpena izan zen. DNA harizpiak banatzeko behar diren tenperaturak 94ºC-ak baino altuagoak dira eta hasiera batean erabiltzen ziren DNA polimerasak erreplikazio ziklo bakoitzean desnaturalizatzen ziren. Horrela, 1976. urtean Thermus aquaticus bakterio termofiloaren Taq polimerasaren aurkikuntzak PCR metodoaren eragozpenak ezabatu zituen. Aurkikuntza horrek prozesuaren autamatizazioa ahalbidetu zuen eta termozikladore batean egiteko aukera bideratuz. DNA zatiaren anplifikazio prozesua aurrera eramateko DNA moldea, dNTPak, DNA polimerasa termoegonkorra, MgCl2, H2O eta hasla bat edo bi behar dira. Desnaturalizazio, hibridazio eta luzapen zikloak errepikatzen dira kopuru konkretu batez zikloetan zehar jadanik anplifikatuak izan diren zatiak molde bezala jarduten dute gainontzeko anplifikazioetarako eta aukeratutako zatiaren anplifikazio esponentziala eragiten da. Gaur egun PCR mota ugari daude horren adibidea doktorego-tesi honetan erabiliak izan diren Long-PCR eta alderantzizko PCRa dira. Entzima termoegonkor ezberdinen erabilpena (batzuk akatsen zuzenketa burutzen dutenak, besteak denbora luzeagoko zikloak…) eta entzimen konbinazioak Long-PCR-aren diseinurako ezinbestekoak dira. Bestalde, alderantzizko PCRaren bidez gene zehatz bat bakarrik ezagutuz PCRa kanpoalderantz egin daiteke gene horretatik abiatuta. Oso baliogarria da insertzio genomikoen alboetan dauden sekuentziak identifikatzeko. 3.2.4. Genoma osoaren sekuentziazioa (Hurrengo belaunaldiko sekuentziazioa, NGS) Genoma, organismo batek edo espezie jakin batek duen informazio genetiko osoa da. Genoma guztiaren sekuentzia bakarra lortzeko metodoa Genoma osoaren sekuentziazioa bezala ezagutzen da (WGS, whole genome sequencing). Hurrengo belaunaldiko sekuentziazioa barneratzen duten ikerketa lanak genomaren aldakuntzak aurkitzeko bide eraginkorrak dira (Sabat, 2013). NGS (Next Generation Sequencing) teknologia horiek “Bigarren belaunaldiko sekuentziazio teknika” bezala ere ezagunak dira, Sanger metodoaren bidez burutzen den Lehenengo belaunaldiko sekuentziaziotik bereizteko. NGSen abantail nabarmenena Sanger metodoaren bidezko sekuentziazioaren aurrean, 35-700 bp luzeerako milioika irakurketa zati edo reads lortzeko gaitasuna da esperimentu edo run bakar batean eta prezio baxuan. Genomaren nukleotidosekuentzia osoa eraikitzeko sekuentzia motzak teilakatzea beharrezkoa, de novo teilakatuz edo datubaseetan eskuragarri dauden aldez aurretik guztiz sekuentziatutako genomekin alderatuz . Azken urteetan, genoma osoaren sekuentziazioa ikerketa epidemiologikoetarako ezinbesteko tresna bilakatzen hasi da eta etorkizunean WGS teknologiak laborategi klinikoetan errutinako teknika bezala erabiliz posible izango da isolamendu bakterianoen identifikazio eta karakterizazio zehatzagoa (Sabat, 2013). Hala ere, erronka nagusia WGSan lortzen diren datu kopuru altutik informazio garrantzitsuena azkar aztertzeko zailtasuna da. Bestalde, teknologia honen bidez lortzen diren zatiak nahiko motzak izateak de novo sekuentziazioan zatiak gaizki elkartzea edo okerreko ordenean jartzea eragin dezake. Beraz, teilakatzea ondo egiteak zailtasun handia dakar. Hala ere, genomaren sekuentziazio osoan, normalean ez da genomaren % 90a baino gehiago lortzen, contig-ak teilakatzeko orduan hutsuneak edo tarteak geratzen direlako genoman zehar egoten diren errepikapenengatik. Irakurketen (reads) loturak sekuentzia luzeagoak lortzeko aukera eman arren, contig kimerikoak sortzearen arriskua dakar, bereziki elkarrekiko erlazio estua duten habitat bereko espezieen artekoak edo espezie ezberdinen artean oso kontserbatuta dauden sekuentzien artean (adibidez, transposasak, fagoak eta geneen transferentzia horizontala). Horrez gain, contig-ak lotzeko orduan aldez aurretik lortutako informazioa desitxuratu daiteke: espezie batean errepikatutako sekuentzia ugari lortzen direnean gainjarri daitezke, eta genomaren zonalde berdinekoak izango balira bezala identifikatuko dira, ondorioz emaitza okerrak eskuratuz. Irtenbide bat contig zehatz bat osatzen duten irakurketa (reads) guztien jarraipena egitea da eta lortutako informazioarekin mapa bat osatzea. Guztiz sekuentziatuta dauden genomak eskuragarri izateak izugarri errazten du identifikazio lana, bi genomen arteko konparaketak eginez. Bestalde, geneen bilatzaile desberdinen konbinazioak eta geneen arteko zonaldeen eta alboko Hasiera batean, Roche-ko 454 pirosekuentziadoreak izan zen erabiliena, sekuentzia (reads) luzeagoak ekoizten zituelako beste enpresen plataformekin alderatuta. Ondoren, bereziki metagenomaren eskala handiko proiektuak Illumina plataformaren erabilera ugaritu dute eta neurri txikiagoan SOLiD plataformarena. Nahiz eta azken bi horiek pirosekuentziazioak baino sekuentzia motzagoak ekoiztu, etekin handiagoa eskaintzen dute, eta ondorioz, emaitza fidagarriagoak prezio berdinagatik (Teeling, 2012). Gainera genoma osoen sekuentziazioaren prezioa behera doa urterik urte (Armengaud, 2013). NGS-ek genoma mikrobiano ugariren sekuentziazio azkarra ahalbidetu dute, beraz nabaria da mikrobiologiako erabilpen gehienentzat preziatuagoak izango direla aparatu azkarrak eta txikiak, giza sekuentziaziorako diseinatu izan diren edukiera handiko aparatuekin alderatuz. Halako bi plataforma Ion torrent PGM eta Illumina MiSeq, sekuentziazioaren hasierako anplifikazio prozeduretan erabiliak dira eta mikrobiologoen artean nahiko erabiliak izaten hasi dira (Didelot, 2012). NGS-ek, metagenomikaren eboluzioarekin jarraituko dute eta gerta liteke noizbait IBM edo Roche-ren DNA transistorea eremu honen iraultza berriz eragitea. 4. Insertzio-sekuentziak 1970.eko hamarkadan aurkitu ziren lehenengo insertzio-sekuentziak ikertzaile ezberdinen eskutik lehenengo behaketa (detekzioa) E. coli-ren IS-etan egin zen (Kleckner, 1977). IS-en aurkikuntza eta ezaugarrien azterketaren Sarrera 43 inguruan egin ziren ikerketa lanetan, ondorioztatu zen IS-en insertzioaren eragina hereditarioa zela eta mutazioa ez zela nukleotido pare batekoa baizik eta DNAren zati motz eta zehatz batek kromosoma bakterianoan txertatu izanaren ondorioa. Segmentu hori kromosoma bakterianotik espontaneoki banatzean, funtzio basatia berreskuratzen zen (Klug eta Cummings, 1999). Geroago, antzeko eran jokatzen zuten beste segmentu batzuk aurkitu ziren, kromosoman txertatu eta geneen funtzioetan eraginez. Zatiak nahikoa motzak ziren, gehienetan, ez ziren 2.000 bp baino handiagoak. Aurkitu zen lehehengo insertzio-sekuentzia E. coli-ren IS1 izan zen, 800 bp luzerakoa. Insertziosekuentziak kromosomaren edo bakterio Gram negatiboen plasmidoen osagai arruntak izango balira bezala aurkitzen dira. E. coli K12 anduiaren kromosomak IS1-ren 8 kopia ditu, IS2ren 5 kopia eta IS3ren beste 3 kopia. Horrez gain IS1 Salmonella Typhimurium-en eta Citrobacter freundii-n ere aurkitu zen duela 30 urte baino gehiago (Kleckner, 1977). Insertzio-sekuentziak, luzeerari dagokionez nahikoa motzak izateaz gain, nahikoa trinkoak dira. Bere mugikortasun funtzioaz gain, ez dute beste funtziorik kodetzen. Horregaitik IS-en egiturak bere mugikortasunerako ezaugarri garrantzitsu bat adierazi behar du. Mutur bakoitzean, nukleotidoen sekuentzia, ITR edo Inbertitutako Errepikapen Amaieraz osatuta. ITRak zeintzuek tamainaz aldatzen dira IS batetik bestera (18-40 bp). ITR horiek ISa DNAn txertatzeko mekanismoetan ezinbesteko osagaiak dira (Madigan et al., 2009). Insertzio-sekuentziak hoberen definitzen duen zatia transposasa da (bere kokapena kodetzen duen entzima). Normalean bat edo bi genez kodetuta dago eta IS-aren gehiengoa osatzen dute (Mahillon eta Chandler, 1998). Hortaz, insertzio-sekuentziak DNAren zati txiki bezala definitzen dira (<2.5kb), 44 Sarrera Lorena Laorden Muñoz antolaketa genetiko sinplearekin eta itu-molekularen toki anitzetan txertatzeko gaitasunarekin (Mahillon eta Chandler, 1998). Sarritan, IS-ak lehentasuna azaltzen dute DNAren zonalde zehatz batzuetan txertatzeko. Honen arabera proposatzen da IS-aren amaierako muturrak itu-sekuentzia konkretu batzuk ezagutzen dituztela kromosoman txertaketa prozesuan zehar (Klug eta Cummings, 1999). DNAren txertatze-toki edo puntu “bero” horiekiko lehentasun honek ikertzaile ezberdinek aztertu dute. Halling eta Kleckner-en lanean (1982) adibidez ondorioztatu zuten Tn10 transposonak “hotspots” zehatz batzuetan txertatzen dela lehentasunez. Gaur egun 500 IS baino gehiago deskribatu dira. ISak 73 genero desberdinetan aurkitu dira eta 159 espezie bakterianoak biltzen dira. 1998. urtean, Mahillon-ek eta Chandler-ek egindako lanean, 443 IS-k 17 familiatan sailkatu ziren 17 familiatan, hurrengo irizpideetan oinarrituz: (i) bere antolaketa genetikoaren araberako antzekotasuna; (ii) bere transposasetan zeuden antzeko marka edo marka berdinen arabera; (iii) amaiera antzekoak (IR), eta; (iv) itusekuentziaren antzekotasunaren arabera (tamaina zehatz bateko bikoizketa eraginez). Era honetan 443 insertzio-sekuentziak sailkatu ziren hurrengo familietan: IS1, IS3, IS4, IS5, IS6, IS21, IS30, IS66, IS91, IS110, IS200/IS605, IS256, IS630, IS982, IS1380, ISAs1 eta ISL3. IS1 insetzio sekuentziak, E. coli.-n deskribatu zen lehenengo aldiz, 768 bp-ko luzeera dauka batezbeste eta bere IR-en (amaiera-muturrak) luzeera aldakorra da (18-23 bp artean). IS1-aren familian 14 insertzio-sekuentzia daude sailkatuta. IS26, Mollet et al.-en lanean plazaratua izan zen 1983.an eta IS6-arekin zuen antzekotasunen arabera geroago IS6 familian sailkatu zen. IS26-aren luzera 820 bp-koa da, eta IR-ak 14 bp-koak dira. Azkenik, IS10 Salmonella Typhimurium-en deskribatu zen lehenengo aldiz eta IS4 familian barneratu zen. Luzera 1.329 bp-koa da eta IR-ak 17-22 bp bitartekoak dira. 5. Aztertutako anduien aurrekariak Typhimurium serotipoa Salmonella-ren serotipoen artean munduan zehar infekzio gehiago eragiten duennetariko bat da eta urtero milioka gizainfekzioen eta heriotzen arduraduna da. S. Typhimurium Salmonella-ren ondorioz gertatutako elikadura-intoxikazio kausa arrunta da. Bere izenak 46 Sarrera Lorena Laorden Muñoz adierazten duen bezala saguetan sukar tifoideoaren antzeko gaixotasuna eragiten du. Gizakietan S. Typhimurium-ek ez du S. Typhi-k bezalako gaixotasun erasotzailea eragiten eta normalean ez da hiltzailea. S. Typhimurium kasu gehienak kutsatutako txerri haragiaren, oilategiko hegaztien eta behi-haragiaren kontsumoarekin erlazionatuta daude. Transmisioa Sarrera 47 elikagaien prestakuntza zonaldeetan organismoa sartzen denean ematen da. Bertan elikagaietan biderkatzea baimentzen da, adibidez jakiak gordetzeko tenperatura desegokiak erabiltzean, jakiak gaizki egostean eta prestatuak izan diren eta prestatu gabeko elikagaien arteko kutsadura trukea eman denean. Organismoa kutsatutako animalien edo kutsatutako gizakien artean ere transmititu daiteke eta baita materia fekalez kutsatutako inguruneetan ere. S. Typhimurium-aren banaketa geografikoa oso zabala da mundo osoan zehar banatutako patogenoa da eta. ECDCaren txostenen arabera Salmonellarengatik emandako infekzioaren intzidentziak 2004. urtetik aurrera behera egin du etengabe. Kasuen indize altuena Txekiar errepublikan, Eslovakian, Hungrian eta Lituanian ematen da, nahiz eta azken urteetan lurralde horietan ere behera egin duen (7.irudia). Dena den, banaketa zabala izan arren eta kasu kopuruaren beherakada eman arren, Salmonella-ren ondorioz gertatutako infekzioen gehiengoa 5 urtetik beherako haurretan ematen da eta kasu gehienak abuztuan eta irailan izaten dira (ECDC 2011). Bariante monofasiko horren ezaugarrien artean nabarmentzekoa da sarritan antibiotikoekiko aurkezten zuen erresistenzia anitza: ampizilina, kloranfenikola, sulfonamida, gentamizina, estreptomizina, tetraziklina eta sulfamethoxazol-trimetoprima (R-ACSuGSTSxT). Kasuen % 55a baino gehiagoan bariante horrek U302 fagotipoa zuen. Beste aldetik, ezaugarri nagusiena bigarren faseko flageloen sintesiaren arduraduna den operonaren delezioa zen. Delezio horrek anduiak monofasikoak izatea eragiten zuen eta formula antigenikoan dagoen ausentziaren erakusle zen. 2002an gure ikerketa taldeak serotipo horretako andui batzuen karaterizazioa egin zuen DNA microarray-en bidez, eta Salmonella Typhimurium LT2 anduiaren genomarekiko (Garaizar, 2002). Emaitzei esker pSLT plasmidoaren delezioa detektatu zen eta beste 5 gene kromosomiko taldeen delezioa ere. Delezio horien artean, bigarren faseko flageloaren sintesiaren arduraduna zen zonalde genetikoa zegoen. Gainera, 50 Sarrera Lorena Laorden Muñoz PCR bidez anplifikatu ziren fljAB operonaren inguruan zeuden eskualdeak eta sekuentzia hoiek lan honen oinarria izan dira. 5.1.2. Salmonella enterica 4[5]12:i:-, tetraerresistenteak Aurreko atalean deskribatutako anduien agerpen eta zabalkuntzaren ostean Typhimurium-en beste bariante monofasiko baten hedapena hasi zen. Barianteak erresistentzia kopuru ezberdina zuen, fagotipo ezberdinena, etab. Ondoren, zenbait ikerteta taldeak andui berri horiek beste bi lerro ebolutibotan sailkatu zituzten, AEB-koa eta EB-koa hurrenez hurren (Lucarelli, Soyer, EFSA 2010). Europako Zaintza Sistemak (TESSy) plazaratutako datuen arabera, 30 herrialdetan egindako ikerketan, bakarrik 7 herrialdek bidali zituzten datuak. 2007an hirugarren lerro ebolutiboan (EB-koa) taldekatutako anduien eraginez sortutako 360 kasu salatu ziren eta 2009an 1.416 kasuetara heldu zen (EFSA, 2010). 5.2. Salmonella Paratyphi B Sukar enterikoa eta sukar tifoideoa bezala, sukar paratifoideoa ez da oso arrunta garatutako herrialdeetan. Sukar tifoideoak eta paratifoideoak gaixotasun arraroak dira EB-an (ECDC, 2011). Agertzen diren kasuen gehiengoa EB-tik kanpoko noizbehinkako inportazioen ondorioa dira eta banaketa horrek EB-eko hiritarren bidai-aukeren adierazlea da gaixotasun horiek endemikoak diren herrialdeetara. Dena den, 2000. urtean estimatu zen sukar paratifoideoaren 5.400.000 kasu egon zirela mundu osoan (Sundeep, 2008). Amerikako Estatu Batuetan 2005 eta 2006 urteen tartean Salmonella Paratyphi B-ren 49 kasu detektatu ziren, eta % 76a Java barietatekoak ziren (Sundeep, 2008). 2010an Txilen 2.728 Salmonella kasu eman ziren eta S. Paratyphi B hirugarren maiztasun postuara heldu zen Enteritidis eta Typhimurium ostean. Gizakia, S. Paratyphi B-ren ezagutzen diren gordailuetako nagusia da. Salmonella-rengatiko infekzioak eskuratzen dira batez ere gorotz-aho tansmisioaren bidez, edo infektatutako persona baten gorotzekin kutsatutako elikagaien kontsumoaren bidez. Kontuan izan behar da persona horiek asintomatikoa izan daitezkeela eta batzuetan bektore-mekanikoen bidez (euliak eta labezomorroak) eman daiteke kutsadura elikagaien gainean jartzean bakterioak bertan biderkatu baitaitezke elikagaia kutsatuz eta pertsonaz persona transmisioa ahalbidetuz. Java barietateaz infektatutako gaixoak, dT(-) bariantearekin konparatuz, ez dute hain gaixotasun larria jasaten. Beherakoan odola izan dezake eta gorakoak, sukarra eta sabeleko kalanbreak ere aer daitezke (Harris, 2009). Nahiz eta Java biotipoa birulentzia txikiagokoa izan, infekzio-inbasiboko kasuak eman dira noizbait (Denny 2007, Threlfall 2005b, Desenclos 1995). S. Paratyphi B Java biotipoa animalia-gordailua izanda, erlazionatu izan da, kasu isolatuetan, kutsatutako elikagaiekin: entsaladak, ahuntz gaztak, oilaskoak eta narrazti zein akuarioetako arrain tropikalekin (Hernandez 2012). Narraztiak Java barietatearen eramaile arruntak dira beraien hesteetan, eta normalean, ez dute gaixotasunaren seinalerik azaltzen. Bakterioak gorotzetan askatzen dituzte eta animalia dagoen lekua kutsatzen dute, ura eta baita akuarioaren gainazal guztiak. Nahiz eta narrazti askok Salmonella-ren eramaile izan, dortokak arrisku berezia dute, gure gizartean arrunta delako dortoka txikiak maskota bezala izatea umeek (Hernandez 2012). S. Paratyphi B Java biotipoak eragindako agerraldiak Australian ez dira elikadura jatorrikoak izaten. 2007. urtera arte deskribatutako agerraldiak inportatutako akuarioetarako arrain txikien ondoriozkoak izan ziren, eta 2008 eta 2009an, haurtzaindegietako arekutxatan emandako kutsapenaren ondoriozkoak (Staff 2012). 1972an AEB-an argitaratutako lan batean, deskribatu zen ordura arte dortoketan topatutako infekzioaren prebalentzia altuena: etxeko dortoken % 85a bakterio horrekin kutsatuta zeuden. AEB-n urteroko Salmonella 1,5 milioi kasuetatik, 74.000 narraztien kontaktuarekin erlazionatuta daude. Salmonelosi kasu guztien artean estimatzen da % 3-5 bitartean narraztiekin erlazioren bat dutela (Lafuente 2013). Gure herrialdean, Bizkaiko Zaintza Epidemiologikoko Unitateak, 2010eko iraila eta 2011ko urriaren artean Java barietateak eragindako 8 Munduan, prebalentzia balio baxuagoak ditu S. Schwarzengrund-ek S. Enteritidis-ek eta S. Typhimurium-ek baino. Beraz salmonelosi kasu gutxiago eragiten ditu. Dena den, azken urteetan serotipo horren intzidentzia handitu dela dirudi (Aarestrup 2007). Gaur egun zenbait herrialdeetan Salmonella-ren 20 serotipo ugarienen artean dago (Eslovakian, Zelanda Berrian, Venezuelan eta Tailandian adibidez) eta Danimarkan eta AEBn maiztasun handieneko 40 serotipoenetako bat da. 2004an AEBn, haragi iturritik isolatutako 5. serotipo ugariena izan zen (ukuiluratutako hegaztien haragiarekin erlazionatuta batez ere). Zenbait ikerketak proposatu dute gordailu arruntena ukuiluratutako Manifestazio klinikoei dagokienez, ez dira aurretik deskribatuekiko gehiegi aldentzen. Gaixo gehienak beherakoa, sukarra eta sabeleko kalanbreak izaten dituzte infekzioa gertatu eta ondorengo 12-72 orduetan. Gorotzen laginetatik egindako ereinketaren bidez egiten da infekzioaren diagnostikoa. Gaixotasuna, orokorrean, 4-7 egun bitartekoa izaten da eta persona gehieank botikarik gabe sendatzen dira (CDC, 2007). Helburuak 59 Salmonella enterica XIX. mendetik ezaguna den patogenoa da. Gaur egun, 2.500 serotipo baino gehiago deskribatuta daude baina ez dute garrantzia berdina jaso serotipo guztiek. Beraz, lagin klinikoetatik isolatutako serotipoak dira kontrola eta jarraipen epidemiologiko sendoagoa jaso dutenak. Baldintza hauetan, 1990. hamarkadan bariante monofasiko baten agerpenak eta hurrengo urteetan izandako zabalkuntzak frogatu zuen gaur egun eskuragarriak diren biologia molekularreko teknikek ahalbidetzen dutela aurretik karakterizatu gabeko bariante ugari eta berrien identifikazioa eta karakterizazioa. Doktoregotesi honen lana oinarritzen da Typhimurium serotipoko 4,[5],12:i:- bariante monofasikoaren isolatuen karakterizazio molekularrean eta azken urteetan garrantzia klinikoa duten eta estatuan zirkulatzaileak izan diren hurrengo isolatuen karakterizazioan: 4,5,12:b:- eta 4,12:d:-. Jarraitutako helburuak deskribatzen dira: 1. Helburua: Espainian detektatutako klon espainolakoak diren Typhimurium serotipotik eratorritako 4,5,12:i:- bariante monofasikoaren isolatuen azterketa: karakterizazio eta tipifikazio molekularra, fenotipo monofasikoaren oinarri molekularraren azterketa eta jatorri ebolutiboaren determinazioa. 2. Helburua: Espainian detektatutako Typhimurium serotipoko 4,[5],12:i:- bariante monofasikoaren gainerako klonen azterketa: karakterizazio eta tipifikazio molekularra, fenotipo monofasikoaren oinarri molekularraren azterketa, lerro klonalen eta bere barianteen identifikazioa, jatorri ebolutiboaren determinazioa, eta barianteen detekzio azkarra, kontrola eta jarraipena egiteko markatzaile epidemiologikoen diseinua. Ikerketa lan honen Salmonella isolatuak Mikrobiologia Zentru Nazionaleko (CNM, Majadahonda, Madrid) Salmonella-rentzako Erreferentzia Laborategi Nazionalaren (LNRS) bildumatik aukeratuak izan ziren. Isolatuak gaixoetatik, animalietatik edo elikagai jatorrizko iturrietatik herrialde osoko zenbait eskualdeetatik jasotzen diren. Jarraitzen den ohiko prozeduran serotipifikatzen dira serotipoetan, eta fagotipifikaziorako nazioartean onartuak dauden serotipoen eskemak jarraituz, fagotipoa zehazten da. Gainera, gaur egun jasotako isolatuen % 50ean antibiotipoa egiten da. Serotipifikazio, fagotipifikazio eta antimikrobianoekikon erresistentzia profilak LNRSak eskainitakoak izan ziren doktorego-tesi honen gauzatzerako. Jarraian bilduma bakoitza karakterizatzeko erabiliak izan diren metodoak azaltzen dira: Materialak eta metodoak 69 borikoa, 1 mM EDTA). Digeritutako zatiak orratzean kokatzen dira eta kontu handiz plakaren gainean jartzen dira orratza kendu gabe, zatiak lekuz ez mugitzeko. Ondoren, agarosa gehitzen da eta solidifikatzen uzten da 30 minutuz giro-tenperaturan. Universal Size Standard kontrol moduan erabiltzen den Salmonella Braenderup H9812 anduiaren agarosa zatiak 1, 8 eta 15 posizioetan kokatzen dira, azkenik orratza kentzen da. • Elektroforesia CHEF-DR III System ekipamenduan egin zen (BioRad, Hercules, CA, AEB), 2l 0,5x TBE disoluzio indargetzailean eta tenperatura 14ºC-tara egokituz, 21 orduz, 2,2-63,8 segundu bitarteko pultsoen progesio lineala aplikatuz eta 6V/cm boltaiarekin. 1.1.5 Tindaketa eta irudia lortzea • Gela, 400 ml ur destilatuarekin prestatutako 1 µg/ml etidio bromuro disoluzioan mantendu zen 25 minutuz eta mugimenduarekin. Jarraian 20 minutuko ikuzketak egin ziren ur destilatuarekin. • Irudia TIFF formatuan lortu zen Gel Doc XRS ekipamenduarekin (Bio-Rad). 1.1.6 Banda-profilen azterketa • InfoQuestTMFP (Bio-Rad) software-arekin lortutako TIFF artxiboen azterketa DICE koefizientearen eta UPGMA taldekatzearen arabera egin zen eta % 1eko tolerantzia baliodun dendograma lortu zen. Banden esleipena egiteko eta PFGE profilak eratzeko, 33,3 kb baino txikiagoko bandak ez ziren kontuan hartu analisian. Baita PulseNet MLVA analisia egiteko 2004an Salmonella Typhimurium-entzat Lindstedt et al. deskribatutako metodoa erabili zen, hasleen markatze ezberdina erabiliz (5. taula). Aipatutako metodoan 2 PCR anitz egiten dira 2 eta 3 hasle bikoteekin hurrenez hurren (8. irudia). Ondoren, alelo zenbakia kalkulatzen da Larsson et al, 2009an proposatutako nomenklaturan oinarrituz. Horrela, 5 aleloei dagozkien 5 zenbakiekin osatutako patroiarekin klasifikatu ziren isolatu monofasiko guztiak. 8. irudia. Lindstedt et al. (2003)-ko elektroforesi kapilarreko irudia. Hasle bikote bakoitzeko teknikan lortzen diren 5 zatiak irudikatzen dira. Esan beharra dago erreferentziatutako teknika Salmonella Typhimurium-ean erabiltzeko espezifikoki diseinatuta zegoela, eta ez lan honetan aztertutako bariante monofasikoentzako. Materialak eta metodoak 71 DNAren erauzketa irakite-metodoaren bidez egin zen. Horretarako, 1 µlko edukiera duten inokulazio begiztak erabiliz, eta TSA hazkuntza-medio 72 Materialak eta metodoak Lorena Laorden Muñoz solidoko hazkuntza bakterianotik lagina hartu eta 500µl miliQ ur esterilarekin esekidura bat prestatu zen. Jarraian esekidura 100ºC-tan 10 minutuz mantendu zen eta ondoren zentrifugatu zen 13.000 rpm-tan 10 minutuz. Azkenik gainjalkina -20ºC gorde zen etorkizunean erabiltzeko. 1.3.2 Polimerasaren kate-erreakzioa (PCR) eta sekuentziazioa PCR erreakzioak 25 µl amaierako bolumenerako diseinatu ziren. Erreakzio bakoitzeko hurrengoak erabili ziren: irakin metodoaren bidez erauzitako 1 µl DNA, 200 µM dNTP, 1,50 mM MgCl2, hasleen 0,4 µM eta unitate 1 Taq polimerasa (Bioline, Londres, Reino Unido) erabili ziren. Anplifikazio programa 9. irudian deskribatzen da. Bero gabeko eta errotazioa duen inkubazio-labean egiten da, ondoren zerrendatzen diren pausuak jarraituz: 82 Materialak eta metodoak Lorena Laorden Muñoz PFGE eta MLVA teknikak I. bilduman deskribatutako moduan egin ziren. 2.1. fljB genearen delezioaren ikerketa 2.1.1. Geneen kokapen-mapa DNA erauzketa irakite metodoaren bidez eta 1.4.1 puntuan zehazten den moduan egin zen. PCRak pure-TaqTM Ready-To-Go Beads (GE Healthcare AB) sistemaren bidez egin ziren STM2692-STM2775 geneen arteko 33 geneen presentzia edo absentzia frogatzeko eta ere berean isolatu bakoitzaren fljB genearen delezioaren hasiera eta amaiera muturrak zehazteko. Hasleak Primer3 programaren bidez diseinatu ziren eta Sigma-Aldrich enpresak prestatu zituen (10. taula). PCR erreakzioak 25 µl-ko amaierako bolumenean egin ziren, 5 µl DNA, 1µM hasle eta 18 µl miliQ ur esterila gehituz (Nuclease free Fermentas). Amplifikazio programa 11. irudian azaltzen da: 11. irudia. Geneen kokapen-mapa zehazteko PCR guztiak egin ziren irudiko Materialak eta metodoak 83 PCR produktuak 1.3.2.atalean azaltzen den moduan eta tresnekin aztertuak izan ziren. Diseinatutako hasleen gaitasuna frogatzeko, LT2 anduiarekin lortutako produktuen purifikazioa eta sekuentziazioa egin zen 1.3.2. atalean deskribatu den moduan. 10. taula. II. bildumako isolatuen ikerketarako espezifikoki diseinatutako hasleak. Materialak eta metodoak 85 2.1.2. Polimerasaren kate-erreakzioa tamaina handiko zatiak lortzeko (Long-PCR) 86 Materialak eta metodoak Lorena Laorden Muñoz Anplifikazio programa 12. irudian azaltzen da.: Sekuentziazio-PCR-aren programa 13. irudian azaltzen da. 13. irudia. Sekuentziazio programa. Sekuentziazio produktuen kapilaritatezko elektroforesia CNM-ko sekuentziazio-zerbitzuan egin zen. Long-PCR-ren bidez lortutako tamaina handiko produktuen sekuentziazioan hasleetatik hurbil zeuden sekuentizak soilik lortu ziren. Tamaina handiko PCR produktuak izanda (2.000-9.000 pb), kateatutako sekuentziazioa egin zen produktu osoaren nukleotido sekuentzia lortzeko. BLAST (http://www.ncbi.nlm.nih.gov/blast/Blast.cgi) programaren bidez sekuentziatutako zatiaren hasiera aztertu ondoren, sekuentziazioarekin aurrera jarraitzeko, hasle berriak diseinatzen ziren. Horrela zenbait sekuentziazio-PCR egin ziren fragmentu osoaren sekuentzia lortu arte (12. taula). 88 Materialak eta metodoak Lorena Laorden Muñoz 12. taula. Delezio mota bakoitzean lortutako zatiaren sekuentziaziorako diseinatutako hasleak. 2.1.4. Genoma osoaren sekuentziazioa (NGS) 2.ΔfljAB2 mota zuten 3 isolatuetan genoma osoaren sekuentziazioa egin zen (NGS, Next Generation Sequencing). Laginen sekuentziaziorako DNAren erauzketa TSBn hazitako zeluletatik abiatuta egin zen DNeasy Blood and Tissue kit-a erabiliz (Qiagen). DNA erauzketak ND-1000 Spectrophotometer espektrofotometroaren bidez kuantifikatu ziren (Nanodrop, Delaware, AEB). Sekuentziazioa aScidea Computational Biology Solutions, S.L. (Barcelona, España) enpresan egin zen. Sekuentziazioa Illumina MiSeq sekuentziadorean egin zen. Horretarako DNAren fragmentazioa egin zen 500 bp-ko fragmentuak lortuz eta fragmentu bakoitzaren muturren sekuentziazioa egin zen (pair-end), 251 bp luzera arteko sekuentziak lortuz. PFGEaren bidezko karakterizazioa 1.1. atalean azaldutako moduan egin zen. 13. taula. III. bilduma. Laugarren taulan zehaztutako antimikrobianoak erabili ziren baina isolatu guztiak sentikorrak zirenez ez dira datuak taula agertzen. Isolatuak Urtea Formula antigenikoa Materialak eta metodoak 91 3.1. Subespeziea determinatzeko PCRa PCR produktuen azterketa 1.3.2. atalean deskribatutako moduan eta tresnekin egin zen. Aurreko atalean deskribatutako DreemTaqTM sistemaren bidez egin zen PCR bat III. bildumako isolatuak Salmonella Paratyphi B-ren Java biotipoaren bariante monofasiko baten isolatuak ziren edo ez frogatzeko. Hasleak LNRS-k eskainitakoak izan ziren, baita kontrol moduan erabilitako 2 anduiak ere (positibo eta negatibo moduan erabilitakoak). Anplifikazio programa 15. irudian azaltzen da. Bost PCR egin ziren fljA, fljB, hin, iroB eta iroC geneen presentzia edo galera frogatzeko (10.taula). Erabilitako hasleak II. bildumako geneen kokapenmapan diseinatuak izan ziren (2.1.1. atala), beraz PCR prozedura eta datuak aztertzeko pausu berdinak jarraitu ziren. 3.3.2. Geneen kokapen-mapa Atal honetan lortutako emaitza negatiboak zirela eta, hipotesi honen frogapena beste teknika molekularren bidez ebaztea erabaki zen, jarraian deskribatuko direnak. 3.3.3. Alderantzizko PCRa eta sekuentziazioa Teknika hau erabiltzen da ezaguna den zati baten alboko zonaldearen sekuentzia lortu nahi denean eta genoma horretan sekuentzia ezagun bakarra dagoenean eta ezinezkoa denean PCR arruntaren bidezko anplifikazioa eta sekuentziazioa egitea. Prozeduraren pausuak hurrengoak dira: • Sekuentziazioa hasteko iroB genea aukeratu zen, bere presentzia ezagutzen genuelako eta aurreko ikerketetatik ezagutzen genuelako iroB eta fljB geneen arteko gertutasuna. • DNAren erauzketa. Honetarako ADN mini kit (Qiagen) erabili zen. Erauzitako DNAren kuantifikazioa ND-1000 Spectrophotometer (Nanodrop, Delaware, USA) espektrofotometroaren bidez egin zen. Gomendagarria da 30 ng/µl eta 60 ng/µl arteko DNA kontzentrazioa izatea teknika egin ahal izateko. • DNA genomikoaren digestioa mozte-puntu gutxi dituen errestrikzioentzimarekin: PstI (Fermentas) entzima aukeratu zen ez zuelako moztepunturik guk aukeratutako genean (iroB) eta 600 eta 900 zati bitartean sortarazten zituelako. Fabrikatzailearen urratsak jarraituz, PCRaren amaierako bolumena 50 µl-koa izan zen: 10 µl DNA, 2,5 µl PstI (15 U/ µl), 5 µl PstI-en disoluzio indargetzaile eta 32,5 µl UD (Fermentas). Nahastea termoblokean inkubatu zen 37ºC-tan 4 orduz. • Entzimaren inaktibazioa egin zen 65ºC-tan eta 20 minutuz. • DNAren digestioa konprobatzeko % 0,8 agarosa gelean egin zen TAE 1x-ekin, 90V-tan 50 minutuz. Gela ikusteko etidio bromuroarekin tindatu zen eta Gel Doc XRS -ean aztertu zen (Bio-Rad). iroB 98 Materialak eta metodoak Lorena Laorden Muñoz • Sekuentziazioa: 2.1.2. atalean deskribatutako metodoa erabili zen. • Kateatutako sekuentziazioa (walking-primer): 2.1.3 atalean deskribatutako metodoa erabili zen eta 14. taulan zehaztutako hasleak erabili ziren. 3.4. PCR eta sekuentziazioa Alderantzizko PCRan lortutako datuetan oinarrituz, STM2744STM2773 (iroB) geneen arteko zatia anplifikatu zen. Gene horiek Salmonella Typhimurium-ean eta S. Paratyphi B dT(+)-an deskribatzen dira (hasleak 10. taulan zehazten dira). PCRa egin zen III. bilduma osatzen duten 39 isolatuekin eta CNM-ko Salmonella Paratyphi B dT(+) Java barietatea bezala tipifikatutako 6 anduiekin ere (azken horiek kontrol negatibo moduan erabiliak izan ziren), 3.1. atalean deskribatzen den moduan. PCR-en eta hasleen eraginkortasuna frogatzeko 39 isolatuetatik 3ren produktuak sekuentziatu ziren. Azkenik, aipatutako Java barietateko 6 anduiekin beste PCR bat egin zen fljB-iroB geneen arteko zatia anplifikatzeko. Horren helburua, bi gene horiek Espainiako Java biotipoko Salmonella Paratyphi B isolatuen genoman duten gertutasuna determinatzea zen. Anplifikazioa egiteko, Fermentas-eko DreamTaqTM sistema erabili zen eta 2.1.1 ataleko anplifikazio programa eta 1.3.2. atalean azaltzen den sekuentziazioa erabili ziren. Bost PCR egin ziren fljA, fljB, hin, iroB eta iroC geneen presentzia edo absentzia aztertzeko, 3.3.1 atalean deskribatzen den moduan. 4.1. fljB genearen delezioaren ikerketa 4.1.1. Geneen kokapen-mapa Salmonella Schwanzengrund-en deskribatutako 9 generen presentzia edo galera aztertzeko DreamTaqTM sistemaren bidezko PCRak egin ziren 3.1. atalean azaldu den moduan. Geneak SesA2901-SesA2914 bitartekoak dira eta hauek aztertu ziren 2. faseko flageloaren delezioaren hasiera eta amaiera puntuak zehazteko. Hasleak Primer3 programarekin diseinatu ziren eta Sigma enpresan sintetizatu ziren (16. taula). Anplifikazio programa 2.1.1. atalean deskribatutakoa izan zen eta produktuak ikusteko eta aztertzeko 1.3.2. atalean azaldu den prozedura jarraitu zen. Materialak eta metodoak 101 4.1.2. Alderantzizko PCRa eta sekuentziazioa Prozedurak, 3.2.3. atalean jarraitutako berdinak erabili ziren. Hasleak atal berdinean aukeratutako iroBi eta iroBf izan ziren (14. taula). 4.1.3. Long-PCR eta sekuentziazioa Aurreko ataletan lortutako emaitzetan oinarrituz, 19 isolatuetatik 3 aukeratu ziren Long-PCR egiteko SesA_2902 (S2902F) eta SesA_2915 (iroBR) geneen artean. Sekuentziaziorako, alderantzizko PCRan diseinatutako hasleak erabili ziren (16. taula). Baita kateatutako sekuentziazio-prozedura berdina egin zen, kit berdina erabiliz, anplifikazio eta sekuentziazio programa berdinak erabiliz (2.1.3. eta 2.1.2. ataletan deskribatutakoak). PFGEan lortutako emaitzak 60 banda-patroi oso antzekoak erakutsi zituzten. Patroien artean ez zeuden 4 banda baino gehiagoko aldaerarik. Beraz isolatu monofasiko guztiak A profilaren barruan sailkatu ziren. Profil horretan 19 azpimota bereiztu ziren (A1-A19) (16. irudia). Profil ezberdinak 12-15 banda zituzten, kontuan izanda profil batzuk banda kopuru berdina zutela baina pisu molekular ezberdinekoak zirela. Lortutako 19 azpimotekin 0,89 balioko Simpson-en dibertsitate indizea kalkulatu zen (SID). Ezberdintasun nabarienak gelaren azpiko partean eman ziren, 190 kb-ko pisu molekularra baino txikiagoko banden artean (16. irudia). Profilen arteko antzekotasunen irudikapenerako parekotasun-dendograma bat eraiki zen Dice indizearen eta UPGMAren bidezko taldekatzearen arabera (16. irudia). 1.2. Errepikapen kopuru aldakorreko tandem-en multilocus analisia (MLVA). 16. irudia. PFGEren bidez lortutako taldekatzea. Isolatu bakoitzean isolaketa data, jatorria, formula antigenikoa, fagotipoa erresistentzia profila, delezio mota eta MLVAren bidez lortutako emaitzak zehazten dira (Laorden et al, 2010). Emaitzak 107 Kontrol moduan erabilitako 2 Salmonella Typhimurium anduietan 180 bp-ko zatia lortu zen STTR9 haslearekin eta LT2 anduian 162 bp-koa. I bilduma osatzen zuten 60 isolatuetan zatia 171 bp-koa izan zen. Larsson et al., 2009an, proposatutako izendapenaren arabera 4, 2 eta 3 alelo zenbakiak esleitu zitzaien hurrenez hurren (16. irudia, 3. taula). STTR5 eta STTR6 hasleekin tamaina ezberdineko zatiak lortu ziren isolatu guztien artean. Isolatu guztietan anplifikazioa eman zen STTR5 haslerekin, 241-271 bp arteko zatiak lortu ziren eta, 10 eta 15 aleloen arteko zenbakia erantzi zitzaien (16. irudia). STTR6 haslearekin anplifikazio portzentaia % 93koa izan zen eta 12 zati mota lortu ziren, tamainak 330 bp-tik 396 bp-ra aldatuz (16. irudia), ondorioz 11 eta 22 alelo bitartean izendatu genituen. STTR3 hasleak % 21eko anplifikazio portzentaia izan zuen isolatu monofasikoetan. Aldiz ikerketa-lanean erabilitako Salmonella ez-monofasiko guztietan 484 bp-ko zatia lortu zen. Honengatik guztiagatik, PCR bakuna egin zen STTR3 markatze gabeko haslearekin. Orduan, % 100 anplifikazioa lortu zen. Zati horien sekuentziazioak erakutsi zuen errepikapen kopuru berdina (4 errepikapen 1. VNTRan eta 10 errepikapen 2. VNTRan) isolatu monofasiko guztietan. Beraz, guztiei STTR3 haslearekiko alelo zenbaki berdina jarri zitzaien, 410 aleloa (16. irudia). Delezioaren 5’muturra aztertzeko 4512F eta 4512R hasleak erabili ziren (Alvarez et al., 2004). 60 isolatuetan 705 bp-ko zatia anplifikatu zen eta sekuentziazioaren bidez frogatu zen delezioa STM 2758 genearen 99. bp-an hasten zela (17. irudia). 17. irudia. Anplifikatutako zatien tamaina eta deskribapena. Delezioaren 3’ muturraren anplifikaziorako diseinatu ziren hasleak IS26-3F eta 2774-2R. I bilduma osatzen duten 60 isolatuen artean 52tan 1.100 bp-ko zatia lortu zen eta sekuentziazioz ikusi zen operonaren delezioak iroB genearen 640 nukleotidoan amaitzen zuela (STM2773) (18. irudia). Bi PCR-kin lortutako zatien artean 60 nukleotido sekuentzia komuna zuten, sekuentziaren erdia zen. Beraz, frogatu zen IS26 insertzio-sekuentzia (820 pb) delezioaren erdialdean zegoela (18. irudia). Delezio mota hau 1.ΔfljAB1 bezala izendatu zen. Beste aldetik, 60 isolatuetatik 5etan, 900 bp-ko zatia lortu zen eta sekuentziazioak baieztatu zuen delezioa pixkat handiagoa zela.Hain zuzen ere, delezioaren amaiera iroB genearen 872 nukleotidoan zen Emaitzak 109 (18. irudia). Aurreko motan bezala, delezioaren erdialdean IS26 insertziosekuentzia zegoen. Delezio mota hau 1.ΔfljAB2 bezala izendatu zen. Gainontzeko 3 isolatuetan ez zen anplifikaziorik lortu 3’muturrarentzako ziren bigarren hasle-bikotearekin. Beraz, 14 hasle-bikote berri diseinatu ziren iroC (STM2774) genearen ostean zeuden 14 geneen presentzia edo galera zehazteko eta horrela delezioaren amaierako muturra detektatzeko. Bi isolatuetan iroC ezik, beste geneen presentzia detektatu zen eta delezioaren 3´ muturra zehaztu ahal izan zen 2. hasle-bikotea diseinatuz. Hain zuzen ere, delezioa iroC genearen 235. nukleotidoan amaitzen zen eta delezioa 1.ΔfljAB3 bezala izendatu zen (18. irudia). Azkenik, sailkatu barik zegoen isolatuan STM2775 eta STM2815 geneen arteko delezioa baieztatu zen eta 3. hasle-bikotea diseinatu zen delezioaren bigarren zatia anplifikatzeko, IS26-tik STM2815 genearen hasiera arte. Kasu honetan delezioa emrA (STM2814) genearen 543 nukleotidoan amaitzen zen (18. irudia), 1.ΔfljAB4 bezala izendatuz. Emaitzak 111 Sekuentzien analisi informatikoa Delezioaren inguruko sekuentzien azterketan ikusi zen Salmonella Typhimurium U302-ren pU302L plasmidoak IS26 insertzio-sekuentziaren 5 kopia zituela: bi kopia 5’-3’ norantzan eta beste hirurak 3’-5’norantzan. NCBIren sekuentzien azterketarako Blast plataformaren bidez aurkitu zen pU302L plasmidoaren IS26ren 3. kopiaren ostean, 14 nukleotidotako sekuentzia osagarria zegoela Salmonella Typhimurium-ren STM2758 genearekiko. Hain zuzen ere, genearen 85 eta 99 nukleotidoen artekoa eta 60 isolatuetan aztertutako delezioaren hasiera puntua zen (19. irudia). Delezioaren hasiera 60 isolatuetan STM2758 genearen 99. nukleotidoan hasten zen eta amaiera aldakorra zen. Emaitzak 113 plasmido guztietan hibridatu zuen, bai kromosoman (PCR-z baieztatua) zein plasmidoetan (20. irudia). 20. irudia. PFGE-S1 teknikaren bidez anplifikatutako plasmidoak eta erabilitako markatzailea adierazten dira (Λ fagoaren konkatemeroak). Eskubian erabilitako isolatuak zehazten dira. PFGE datuek 13 isolatuentzako 10 profil ezberdinak azaldu zituzten (21. irudia). Profil ezberdinen artean ez zegoen 11 banda baino gutxiagoko ezta 13 baino gehiagoko isolaturik. Bandak tamaina ezberdinekoak ziren profilen artean. 21. irudia. Dendograma Dice koefizientearen eta UPGMA taldekatzearen arabera eraikita. Profilen artean 4 banda baino gehiagoko ezberdintasunak zeudenez isolatuak 3 pultsotipo ezberdinetan taldekatu ziren (A, B eta C). Bertan, 4 azpimota (A1-A4), 4 azpimota (B1-B4) eta 2 azpimotetan (C1-C2) banatu ziren hurrenez hurren (16. taula). Hamairu isolatuentzat 0,97 balioko Simpson-en dibertsitate indizea kalkulatu zen. Isolatuen % 69ak, STTR9 hasleekin, 207 bp-ko zatia zuen (7. aleloa). Gainontzekoetan tamaina handiagoko zatiak anplifikatu ziren eta bakar batean Emaitzak 117 ez zen anplifikaziorik lortu (3. eta 16. taulak). STTR5 haslearekin isolatu guztietan lortu zen 253-277 bp arteko zatiren bat anplifikatzea. Larsson et al.-en (2009) izendapena jarraituz 09-16 bitarteko aleloak erantsi zitzaizkien. STTR6 hasleekin ez zen isolatuen % 30an anplifikaziorik lortu. Gainontzeko isolatuetan tamaina ezberdineko zatiak lortu ziren eta 08-12 aleloei egokituz. STTR10-aren kasuan % 23ko anplifikazioa lortu zen eta 2 tamaina ezberdineko zatiak lortu ziren, 09 eta 11 aleloei zegokienak. STTR3 aleloari dagozkion 2 VNTRen anplifikazioan 1. VNTRaren 2 eta 3 errepikapen lortu ziren, baina 2. VNTRrako isolatu guztiek errepikapen kopuru berdina zuten, 10 (aleloak 210 eta 310 izan ziren). Kasu guztietan STTR3 haslearekin lortu zen anplifikazioa (16. taula). STM2692 eta STM2774 geneen arteko 33 geneen presentzia/galera aztertzeko PCRak egin ziren, fljB genearen delezioaren hasiera eta amaiera muturrak zehazteko (Tabla 17). PCRak bildumako 13 isolatuetan egin ziren eta kontrol moduan erabilitako S. Typhimurium LT2 anduian. 17. taula. PCRren bidez anplifikatutako geneak zehazten dira eta lortutako delezio motak hurrenez hurren. Emaitzak 119 Zatien anplifikazioak 5 delezio mota azaldu zituen (17. taula). Lehenengo motan, 2.ΔfljAB1, 4 isolatuk STM2692 eta STM2772 geneen arteko delezioa aurkeztu zuten. Bigarren motan, 2.ΔfljAB2, 3 isolatuek fljB genea mantentzen zuten eta bakarrik hin genearen delezioa topatu zen bi isolatutan. Hirugarren motan, 2.ΔfljAB3, delezioak STM2759 genetik STM2773 (iroB) generaino luzatzen zen. Laugarren mota, 2.ΔfljAB4, bakarrik isolatu batean aurkitu zen, eta delezioa STM2767 eta STM2773 (iroB) geneen bitartekoa zen. Azkenik, bostgarren mota, 2.ΔfljAB5, 2 isolatuetan aurkitu zen STM2760 eta STM2773 geneen arteko delezioa ematen zen (17. taula). 2.3.2. Polimerasaren kate-erreakzioa tamaina handiko zatiak lortzeko (LongPCR) Delezioak eragindako zonaldearen informazio gehiago lortzeko LongPCR, teknika aplikatu zen tamaina handiko zatiak lortzeko. Lortutako PCR zatiak, tamaina ezberdinekoak izan ziren delezio mota ezberdinen artean, eta 5 hasle-bilduma erabili ziren delezio bakoitzean erabiltzeko espezifikoak (10. taula). Behin 13 isolatuak karaterizatu ondoren, hasle espezifikoak diseinatu ziren LNRSren bildumatik aukeratutako 202 isolatu karaterizatzeko. Bilduma berriko isolatuek hasierako 13 isolatuen ezaugarri berdinak zituzten. Bigarren bilduma honetan 55 isolatuk aurretik aipatutako 5 delezioetatik bat erakutsi zuten beraz lan honetan sakonki aztertutako 5 delezioetan guztira 68 isolatu topatu ziren. Dena den, aztertutako 202 isolatuetatik 5 delezio horiek ez izan arren, bigarren faseko flageloaren delezioa zuten eta gutxienez IS26 sekuentziaren insertzioa zuten. 120 Emaitzak Lorena Laorden Muñoz Delezio ezberdinak mugatzen zituzten zatien anplifikazioak eta sekuentziazioak hurrengo 5 delezio-motatan bildu ziren: 1.mota: (2.ΔfljAB1) isolatu horien delezioak 77 gene hartzen zituen barne hasiera batean kokapen-mapan topatutako 79 geneen ordez. STM2693 genea ez zegoen delezionatuta (bakarrik 2 nukleotido zituen delezionatuta) eta STM2704 genea txertatutako zatiaren erdian aurkitzen zen. Tamaina handiko PCRaren bidez 8.827 bp-ko zatia lortu zen STM2692 genetik STM2773 genera eta zati honen sekuentziazioak erakutsi zuen txertatutako zatiaren tamaina 5.654 nukleotidoetako luzera zuela. Konparaketa-analisiaren bidez zati horrek antzekotasun handia zuten bi zati topatu ziren elkarren jarraian Estatu Batuetako jatorriko Salmonella Typhimurium 08-1736 anduian, zeinaren genoma osoaren sekuentzia duela gutxi argitaratua izan den (Strain et al., 2013, sarbide zbk CP006602). Sekuentziaren gehiengoa Salmonella Typhimurium andui ezberdinetan aurkitzen diren geneen sekuentziez osatuta dago eta andui horien artean LT2 erreferentzia anduia aurkitzen da, baina ez dute % 100ko berdintasuna erakusten eta sekuentziaren zati batzuk gelditu ziren identifikatu gabe. 5.654 nukleotidoetatik lehenengo 4.769 nukleotido Salmonella Typhimurium 08-1736 anduiaren SE_19925 genetik SE_19950 gene arte egokitzen zen. Deskribatutako geneak sei proteina kodetzen dituzte: bi Gifsy-2 profagoaren proteinak dira (LT2 anduian STM1053 eta STM1054 geneak bezala izendatuak, baina ez daude osorik), beste proteina bat UmuC proteinari dagokio (STM 1997) eta azken hiru proteinak Fels-2 profagoari dagozkie (bi flageloaren mihiztaduran parte hartzen dutenak-Tail fiber assembly protein- eta hirugarrena izatzaren proteina-Tail protein-). Bestalde, gelditzen diren 885 nukleotidoak 5.654-etatik, Salmonella Typhimurium 08-1735 anduian ere Emaitzak 123 2. mota: (2.ΔfljAB2) Delezio honetan Long-PCR-aren bitartez ezin izan zen anplifikaziorik lortu fljA eta iroB (STM2770-STM2773) geneen artean. Beste aldetik, PCR arruntaren bidez lortutako datuak hin (STM2772) genearen delezioa bakarrik aurkeztu zuten bi anduietan eta bere presentzia andui bakarrean (1536/08). Hala ere, Long-PCR-aren bidez STM2770 eta STM2774 geneetan kokatutako hasleen bidez fragmentu bat lortu zen eta honen sekuntziazioaz ikusi zen hin eta iroB (STM2773) geneen amaiera eta hasiera eta bien arteko zonalde ez-kodetzailean IS26 insertzio-sekuentzia agertzen zen (26. irudia). Bigarren faseko flageloaren adierazpenaren gabeziaren zergatia argitzeko, 2.ΔfljAB2 delezioa zuten 3 andui horien genoma guztiz sekuentziatzera bidali zen (1536, 1566 eta 2054 anduiak). Lan honetan diseinatutako hasleekin ikerketa zabaldu zen LNRSko bildumatik aukeratutako zenbait isolatuekin (202) eta delezio mota hau aukezten zuten 23 isolatu gehiago topatu ziren. 3.mota: (2.ΔfljAB3) Long-PCR bidez tamaina ezberdineko bi zati topatu ziren. Beraz 3. mota bi azpitaldeetan zatitu zen A eta B. Bi azpitaldeetan delezioa nukleotido berdinean amaitzen zen, baina nukleotido ezberdinean hasten zen (23. irudia). A bariantea: Delezioa STM2759 genearen 1.079 nukleotidoan hasten zen (1.679 bp luzerakoa). Jarraian IS26 sekuntziaren insertzioa topatu zen hin - iroB geneen arteko zona ez-kodetzailean amaitzen zen, zehazki hin genearen 3´muturraren 612 bp-ra eta 273 bp-ra iroB genearen 5´muturretik. B bariantea: Azpitalde honetako delezioa zuten isolatuak tamaina laburragoko delezioa zuten. STM2759 geneak ez zuen deleziorik eta jarraian 124 Emaitzak Lorena Laorden Muñoz STM2759 genearen 5´muturretik 142 bp-ra IS26 sekuentzia zegoen eta insertzio-sekuentziaren amaiera-muturra A bariantean deskribatutako nukleotido berdinean zegoen. Aurrez azaldu den moduan, isolatu gehiagorekin ikerketa zabaltzeko ezaugarri berdinak aurkezten zituzten LNRSko bildumako zenbait isolatu aukeratu ziren eta diseinatutako hasle espezifikoak erabili ziren. Horrela delezio mota hau zuten 25 isolatu topatu ziren: 24 B barianteari zegozkion zatien tamaina zuten (1.680 bp eta 550 bp), eta isolatu batek A bariantearena (220 bp eta 550 bp). Beraz guztira hirugarren motako delezioan 28 isolatu geneuzkan (2 isolatu 2.ΔfljAB3.A bariantekoak, eta 26 isolatu 2.ΔfljAB3.B bariantekoak). Emaitzak 125 Emaitzak 127 128 Emaitzak Lorena Laorden Muñoz 5. mota: 2.ΔfljAB5 delezioak insertzio kopururik altuena aurkeztu zuen. Delezioa STM2761 genearen 1.125 nukleotidoan hasten zen partzialki delezionatuta dagoen IS1 sekuentziaren insertzioagatik. Kasu honetan 2.ΔfljAB4 motarekin konparatuta, IS1 sekuentziak ez zegoen kontrako zentzuan kokatuta, beraz lehenengo insB genea agertzen zen eta jarraian insA. IS1 sekuentziaren azkenengo nukleotidoaren ostean 354 nukleotidoetako zatia agertzen zen 593 bp-ko gene batenak zeinak S. Typhimurium T000240 anduian deskribatzen dena (NCBI) transkripzioaren erregulatzaile bat kodetzen duena. Zati honen jarraian Salmonella Typhimurium-en pSRC27-H plasmidoan deskribatutako zenbait geneen sekuentziak agertzen ziren: tetA, tetR, jemC, jemB eta jemA. Ondoren IS10 insertzio-sekuentziaren zati bat agertzen zen 973 nukleotido 1.238 bp-tik. Galera hau IS26 insertzio-sekuentziaren txertaketaren ondorioa da, zeinaren amaiera aurreko delezioetan gertatzen den nukleotido berdinean dagoen hin eta iroB geneen artean. Nabarmentzekoa da tetA, tetR eta jemC geneak S. Typhimurium T000240 anduian ere agertzen direla. Ondorioz, txertatutako zatiaren luzera 7.663 bp-koa da eta 12 generen delezioaren eragilea izan da eta bigarren faseko flageloa kodetzen duen genearen delezioarena ere (25. irudia). Mota honetako isolatu gehiago lortzeko helburuarekin, LNRSko bilduman zeuden ezaugarri berdineko isolatu monofasiko gehiago aukeratu ziren eta 7 isolatutan delezio honi dagozkion zatiak topatu ziren (1. zatia 1.500 bp-koa eta 2.a 550 bp-koa), beraz guztira 9 isolatu topatu ziren delezio mota horrekin, 2.ΔfljAB5. NCBI-ko BLAST tresnaren bidez, aurkitu zen deskribatutako zonalde intergenikoan (hin-iroB) 14 nukleotidoetako sekuentzia bat zegoela pU302L plasmidoaren 3. IS26 kopiaren hasieran zeuden beste 14 Emaitzak 129 nukleotidoetako sekuentzia batekiko osagarriak zirenak (hau da 324-338 nukleotidoen artean iroB genearen hasiera baino lehenago). Emaitzak 131 2.3.3. Genoma osoaren sekuentziazioa (NGS) II. bildumako 3 isolatuen genoma osoaren sekuentziazioa egin zen, hain zuzen ere hasiera batean 2.ΔfljAB2 delezio motan sailkatu ziren anduiena. Sekuentzien analisiaren bidez hiru anduien artean aldakortasun txikia zegoela ikusi zen. Hasiera batean, 1536/08 isolatuak fljA, fljB eta hin geneak zituela erakutsi zuen, beraz andui horrek ez zuen deleziorik. Dena den, hin genearen ostean, hin-iroB bitarteko zonalde ez-kodetzailean, (iroB aurreko 344 nukleotidoan) IS26 sekuentziaren hasiera detektatu zen, aldez aurretik LongPCR bidez aurkitu zen moduan. Mozte-puntu garbia erakusten zuen eta IS26 sekuentziaren ostean 344 nukleotido horiek jarraitzen ziren. Ondoren iroB eta iroC geneak agertzen ziren, bata bestearen atzean. Ondoren, 1566/08 isolatuak fljA eta fljB geneak osorik zituen baina horien ostean hin geneak delezio partziala erakusten zuen, azkenengo 33 nukleotidoena hain zuzen ere. Delezioa IS26 sekuentzia batek eragindakoa zen, baina kasu honetan IS26 sekuentzia ez zegoen osorik, hasierako 300 nukleotidoak ez bait ziren agertzen. 60 nukleotidoetako teilakatzearekin beste IS26 insertzio-sekuentzia baten hasieraren 358 bp jarraitzen ziren, baina bigarren sekuentzia honen ostean ezin izan zen adostu zein izan litekeen jarraipena (falta zen hin genearen zatia eta beste zonalde hurbilen bat) (26. irudia). Azkenik, 2054/08 isolatuak baita fljA eta fljB geneak osorik zituen eta hin genearen erdian bi IS26 insertzio-sekuentziak agertzen ziren, 26. irudian aurkezten den moduan, hin genearen 374. nukleotidoan beste IS26 baten zati 132 Emaitzak Lorena Laorden Muñoz bat zegoen, 339 bp-koa. Honen amaiera-muturrean beste IS26 sekuentzia oso bat zegoen 3’-5’ zentzuan kokatuta. Azkenengo IS26 honen ostean hin genearen azkenengo 205 nukleotidoak zeuden eta ondoren hin-iroB zonaldean, 1536/08 isolatuan deskribatu den moduan, beste IS26 sekuentzia topatu zen (26. irudia). Emaitzak 133 26. irudia. 2. motako delezioaren eskema, Salmonella Typhimurium LT2 anduiaren genomarekin konparatuta. Guztiz sekuentziatutako 2 anduien delezioa irudikatu da. PFGE analisiak ikertutako 39 isolatuen artean 10 profil ezberdin azaldu zituen (27. irudia). Profilen artean ez zeuden 12 banda baino gutxiagokoak ezta 15 baino gehiagokoak. Dena den, profil ezberdinen artean 4 banda baino gehiagoko ezberdintasunak aurkitu zirenez isolatuak 5 pultsotipo ezberdinetan sailkatu ziren A, B, C, D eta E. A pultsotipoa 3 azpimotetan banatzen da A1 (28 isolatuekin), A2 (1 isolatu) eta A3 (1 isolatu). B pultsotipoan 3 isolatu sailkatu ziren profil berdinarekin. C pultsotipoan isolatu bakarra sailkatu zen eta D pultsotipoan 3 azpimota topatu ziren eta bakoitzean isolatu bakarrarekin (D1, D2 eta D3). Ezberdintasun gehien erakutsi zuten profilak profil nagusiarekiko E pultsotipoan batu ziren E1 eta E2 azpimotekiko, isolatu bat bakoitzean. 0,48 balioko SID kalkulatu zen. Emaitzak 135 27. irudia. Dice indizea eta UPGMA taldekatzearen bidez PFGE-ko datuentzat eraikitako dendograma. III. bildumako isolatuak Salmonella Paratyphi B-ren Java barietatekoak ziren frogatzeko, tartratoaren metabolismoarekin erlazionatutako geneekiko espezifikoak ziren hasleak erabili ziren PCR bat egiteko. Ondoren, 39 isolatuetatik 38-k positiboak izan ziren (esperotako tamainako zatiak zutelako). Beraz baieztatu zen 38 isolatu horiek Salmonella Paratyphi B Java barietateko isolatu monofasikoak zirela. 3.4. fljB genearen delezioaren ikerketa 3.4.1. fljA, fljB, hin, iroB eta iroC geneen detekziorako PCRak 5 PCR egin ziren fljA, fljB, hin, iroB eta iroC geneen presentzia edo galera aztertzeko. Isolatu guztietan lortu zen anplifikazioa iroB eta iroC geneentzako. Beste aldetik fljA, fljB eta hin geneen delezioa baieztatu zen (18. taula). 3.4.2. Geneen kokapen-mapa 138 Emaitzak Lorena Laorden Muñoz 3.4.3. Alderantzizko PCRa eta sekuentziazioa Teknika honekin erabilitako beste bi isolatuetan bakarrik ikusi zen iroB eta iroC geneak jarraian zeudela, baina ezin izan zen fljB genearen delezioaren zergatia eta beraren muturrak determinatu. Beraz, andui monofasikoetan, 28. irudian azaltzen den moduan, guztiz sekuentziatutako 28. irudia. Ikerketagai izan diren isolatu talde nagusian aurkitutako delezioaren eskema, Salmonella Paratyphi B (dT-) eta Salmonella Typhimurium LT2-rekin alderatuta. Emaitzak 141 3.5. PCR eta sekuentziazioa. Lortutako zatien artean, guztiak berdinak izanda, bakarrik 3 sekuentziatu ziren eta berriz konprobatu zen delezioa STM2745 genearen 215 bp-an hasten zela, jarraian Yersinia pseudotuberculosis-aren 183 bp-ko sekuentzia zegoen eta atzetik hin-iroB arteko zonaldearen 396 nukleotidoak (28. irudia). Amaitzeko, LNRS-ko Salmonella Paratyphi B Java-ko kontroleko 6 anduietan PCR arrunta egin zen fljB-iroB geneen arteko gertutasuna konprobatzeko. Guztietan lortu zen anplifikazio egokia erabilitako hasleekin. Horrek frogatu zuen bi gene horien arteko gertutasuna, Salmonella Typhimurium LT2 anduian deskribatzen den moduan, eta ez NCBI-n sekuentziatuta dagoen Salmonella Paratyphi B (dT-) anduian (ezin izan zen Java barietatean aztertu datubaseetan ez zeudelako genomak guztiz sekuentziatuta). PFGE analisiak 19 isolatuentzat 4 profil mota ezberdinak azaldu zituen (29. irudia). Profilak 14-16 banda bitartekoak ziren eta haien artean ez zutenez 3 banda baino gehiagoko ezberdintasunik, profil guztiak pultsotipo bakarrean taldekatu ziren (A) eta 4 azpimotatan banatuz (A1, A2, A3 eta A4), 16, 1, 1 eta 1 isolatuekin hurrenez hurren eta 0,3 balioko SID-arekin. 29. irudia. Dice indizearen eta UPGMA taldekatzearen bidez PFGE-rentzako eraikitako dendograma. IV. bildumako isolatuetan 5 PCR egin ziren fljA, fljB, hin, iroB eta iroC geneen presentzia edo galera aztertzeko. Guztietan iroB eta iroC detektatu ziren eta fljA, fljB eta hin geneen galera baieztatu zen. 4.2.2. Geneen kokapen-mapa Long-PCR bidez saiatu ginen SesA_A2904 eta SesA_A2914 geneen arteko zatia anplifikatzea, baina ezinezkoa izan zen. 144 Emaitzak Lorena Laorden Muñoz 4.2.3. Alderantzizko PCRa eta sekuentziazioa Aztergai ziren bi isolatu aukeratu ziren teknika hau egiteko, biak emaitza berdinak eman zituzten. Hirugarren bilduman erabilitako gene berdinetik hasita, iroB (SesA_A2915), 5.000-6.000 bp bitarteko zatia lortu zen. Zati honen sekuentziazioak hurrengoa eskaini zuen: lehenengo iroC (SesA_A2916), iroB (SesA_A2915) eta SesA_A2914 geneak daude eta jarraian iroB-hin (SesA_A2913) arteko zonalde intergenikoaren 396 bp-ak. Ondoren, agertu zen identifikatu gabeko zatia 153 bp-koa eta jarraian 400 bp-ko beste sekuentzia bat Enterobacter aerogenes (nº acceso CP002824) bakterioan identifikatua. Sekuentzia, karakterizatu gabeko 228 bp-ko proteina bat da bere mutur ez kodetzaileekin, 90 eta 82 bp-koak. Honen ostean, identifikatu gabeko 1.982 bp-ko sekuentzia zegoen eta jarraian beste 620 bp-ko zatia. Azken horrek Enterobacter aerogenes genoman ere agertzen zen eta 596 bp-ko IS30 insertzio-sekuentziaren azkeneko muturrari zegozkien eta 24 bp-ak zonalde ez-kodetzailearen 5´muturrari (IS30-ren luzera 998 bp) (30. irudia). 4.2.4. Long-PCR eta sekuentziazioa Alderantzizko sekuentziazioaren bidez lortutako emaitzak baieztatzeko eta delezioaren hasiera muturra identifikatzeko, SesA_A2902 eta SesA_2915 (iroB) geneen artean Long-PCRa egin zen. Emaitzek baieztatu zuten aurreko atalean deskribatutako sekuentziak, baita horien ordena. Gainera delezioaren hasiera-muturraren sekuentzia lortu zen. Kasu honetan IS30 insertzio-sekuentziaren jarraipena ikusten Emaitzak 145 zen eta beraz, IS30-a osorik zegoen (1.022 bp: IS30-ren 998 bp-ak eta 24 bp-ak zona ez-kodetzailearenak). IS30-aren hasieraren ostean Salmonella Schwanzengrund-ren SesA_A2902 genea zegoen (30. irudia). Era berean datu hauei esker ikusi zen SesA_A2903 eta SesA_A2904 IV. bildumako isolatuetan agertzeaz gain, ez zeudela kokapen horretan eta ziurrenik beste zonalde ezberdin batean egon zitezkeen. 30. irudia. IV. bildumako isolatuen delezioaren barruan aurkitutako sekuentzien kokapena azaltzen da eta Salmonella Schwarzengrund-en genomarekin aldaratzen da. Berezko mutazioak, hautespena eta isolamendua elementu gakoak dira eboluzio biologikoan (Arber, 1991). Gene bateko funtzioen garapena da DNAren berrordenamendu prozesuen eta sekuentzia nukleotidikoen alterazioen ondorioa. Azken hauek eraginda daude nukleotidoen ordezkapenez, delezio txikiez, txertaketa- eta bikoizketa- prozesuez, sarritan eraginda daudela elementu genetiko mugikorren transposizioagatik (Arber, 1990 eta 1991). Eboluzioaren funtsezko oinarri bezala, aldatzeko eta bere ingurunerako era eraginkorragoan moldatzeko gai den organismoa abantaila ebolutiboak lortuko dituena da eta bere espeziearen biziraupenari lagunduko dio. Eztabaida 151 Egiaztatu zuten bariante honek dituen erresistentziako determinanteak aurkitzen direla antibiotikoen aurkako erresistentziako plasmido desberdinetan. Lanean 200 kb-eko plasmido hibridoa detektatu zuten (pUO-St-VR3), antibiotikoen aurkako erresistentzia eskaintzen duten geneekin, dfrA12 eta aadA2 bezalakoak, trimetoprimaren aurkako erresistentziarako eta estreptomizinarako besteak beste, eta bariante monofasiko emergente honetan soilik deskribatu ziren. Ikerketan ondorioztatzen dute, multirresistentzia-profilen eta biruletziadeterminanteen lokalizazioak kromosoman edo plasmidoetan baimentzen dutela lerro ebolutibo desberdinetakoak diren anduien artean taldekatzeak egitea. Baita, lortzen diren taldekatzeek PFGE-aren bitartez egindako taldekatzeekiko erlazio estua erakusten dute. Seinalatzen dute ere, 90eko hamarkadan detektatu zela S. Typhimurium DT104 fagotipoko leinua, R-ACSuST tetrarresistentzia profilarekin eta oso hedatuta. Bost erresistentzia determinanteak (pentarresistentzia) Salmonella-ren kromosomako SGI-patogenizitate uhartearen parte ziren, 1. klaseko bi integroi duazkala (Guerra et al., 2004). Lehenengo bildumako U302 fagotipoko andui monofasikoetan ikusi denez gero, gentamizinaren eta sulfametoxazol-trimetoprima aurkako erresistentziak dituzte. Azken horrek deskribatutako eta detektatutako plasmido berrian agertzen da eta bakarrik bariante monofasikoan aurkituta. Leinu klonal honetan, erresistentzia-determinanteak plasmidoetan aurkitzen dira, 1. motako integroiak ere daramatenak. Datu honek, batetik 4,5,12:i:- bariante monofasikoaren jatorri ebolutibo posiblea Salmonella Typhimurium-en aurkitzen dela zehazten du eta bestalde baimentzen digu 1. bildumako isolatu guztien jatorri komunaren alde agertzea erresistentzietako baten galera detektatu izan arren 13 isolatuetan. Plasmidoak bakterioari gehitutako ezaugarriak ematen diote baina ez dira 152 Eztabaida Lorena Laorden Muñoz ezinbestekoak bizirik irauteko edo bakterioaren erreplikazioan zehar. Horregatik, hautatze-presioaren eraginez gal daitezke edo daukaten geneek mutazioak edo delezioak erraztasun handiagoarekin meta ditzakete. Honela, analizatutako Salmonella enterica 4,5,12:i:- eta U302 fagotipoko 60 isolatuetatik 47-k bariante honen berezko erresistentzia-profila erakusten zutela antzeman ondoren eta aipatutako 13 isolatuetatik 9-k erresistentzia bakarreko galera zutela ikusita, baimentzen digu talde honen homogeneotasunaren alde egotea eta Guerra-k planteatutako teoriaren alde agertzea, non isolatu hauen arteko jatorri hurbil eta komuna, eta lerro ebolutibo eta klonal bereko kideak bezala seinalatuz. Organismo mota desberdinak espezie baten barruan identifikazeari tipifikazioa deitzen da (Sabat et al., 2013). Espezie bereko isolatu bakteriano desberdinen artean bereizten duten tipifikazioko metodoak, funtsezko erreminta epidemiologikoak dira prebentziorako eta infekzioaren kontrolerako. Fenotipoan oinarritutako tipifikazioko metodo tradizionalak, serotipoa, biotipoa, fagotipoa edo antibiograma bezala, urte askotan zehar erabiliak izan dira. Hala ere, metodo berriagoek maila molekularrean isolatuen artean dagoen erlazioa aztertu dute, zeinek, bakterio mota eta azpimoten artean bereizteko trebetasuna hobetu duen. Nabarmentzekoa da, metodo molekular berrien garapenak erreminta berriez hornitu gaituela agerraldien zaintza eta detekziorako (Sabat et al., 2013). Tipifikazio molekularreko metodo egoki baten aukera, ebatzi nahi den kontuaren eta erabiliko den metodoaren testuinguru epidemiologikoaren mendean dago. Hoberena izango litzateke metodo bakoitzak baztertu ahal izatea hertsiki erlazionatutako anduien artean, euren transmisioa erakusteko. Horrek, garrantzi handikoa da Eztabaida 153 mikroorganismoaren hedapena ekiditeko estrategiak diseinatzeko. Hala ere, gaurko metodoetako batzuek ez dituzte, egoera guztietan, baldintza guztiak betetzen. Tipifikazioa zainketa jarraiturako ematen denean, aukeratutako metodoak urteetan zehar egonkorrak diren emaitzak eskaini behar ditu, infekzioaren kontrolerako neurri eraginkorrak ezartzeko. Gainera, nazioarteko lanetan erabiltzen den tipifikazioko metodo ona, datu-base batera erraz transferi daitezkeen emaitzak produzitu behar izango lituzke eta plataformen edo internet-web-en bitartez eskuratzen errazak ere izan ahal daitezen, eta metodoaren nomenklatura nazioartean estandarizatu behar izango litzateke (Sabat et al., 2013). 154 Eztabaida Lorena Laorden Muñoz sailkapena egiteko geleko beheko eskualdean lortutako desberdintasunetan oinarritu zen, 190 kb-eko pisu molekularreko zati txikiagoekin. 60 isolatuak A pultsotipo beraren barruan sailkatu izateak, eta isolatuen % 46,7 bi azpimota handitan elkartuta egotearekin batera, eta 10 urtetan zehar eta estatuaren eskualde ezberdinetatik isolatutako isolatuak izanda, aurkezten duten aldaketa gutxiekin batera argi eta garbi erakusten du Salmonella enterica 4,5,12:i:- U302 fagotipoko andui monofasikoen klonaltasun handia. Eztabaida 155 epidemiologikorako, Salmonella Typhimurium DT104-ren kasuan bezala (Lindstedt et al. 2003 y 2004, Torpdahl et al. 2007). Lindstedt et al.-ek argitaratutako lanean, 2004an, lortu zuten DT104 fagotipoko anduien arteko diskriminazio handiagoa PFGE-aren teknikaren bitartez baino. Nahiz eta 4,5,12:i:bariante monofasikorako deskribatutako MLVA-ko inongo protokolorik ez egon, aipatutako artikuluan lortutako konklusioetan oinarrituz eta Echeita et al.-ek lortutako (2001) emaitzetan oinarrituz, non Salmonella enterica 4,5,12:i:- eta Salmonella Typhimurium DT104 eta U302 fagotipoen arteko erlazio estua frogatzen den, egokia iruditu zitzaigun teknika hau erabiltzea ezohiko serotipoko anduien artean bereizkuntza handiagoa lortzen zen aztertzeko eta espezifikotasun handiagoa bere karakterizazioan, PFGE-aren bitartez baino. Lindstedt et al.-ek 2004an Salmonella Typhimurium-erako deskribatutako MLVA-protokoloari jarraitzea erabaki zen. Talde daniarrak deskribatutako metodoa aplikatu zen 60 isolatu monofasikoetan, eta kontrol bezala erabilitako beste serotipoetako anduietan. Emaitzek pSLT plasmidoaren absentzia konfirmatu zuten 1. bildumako isolatu guztietan, ez bait zen STTR10pl haslearekin anplifikaziorik lortu. STTR3-ko VNTR-ari buruzko datuak aztertzean, Laarson et al.-en gomendioak jarraitu ziren (2009), zeinen lanean antzeman zuten loci honetarako diseinatutako haslea elkarren artean hurbil dauden bi VNTRak anplifikatzen zituztela (Lindstedt et al.-ek 2004an deskribatu gabeko datua). Isolatu guztiek errepikapen-kopuru bera erakutsi zituzten, lehen VNTR-rako lau eta bigarren VNTR-rako hamar errepikapen. Isolatu guztiek STTR9-ren kasuan aniztasun urriaren adierazgarria den zati bera eskaini zuten. STTR5-ean, 21 isolatuetan eta 19 isolatuetan tamaina berdineko zati bat erakutsi zuten. 156 Eztabaida Lorena Laorden Muñoz Batera bilduma osoaren % 67a dira, beraz bilduma honen klonaltasunaren hipotesia indartzen duen. STTR6 loci-a aniztasun handiena erakutsi zuena da. Beraz metodoa osatzen duten bost aldagaietako, hiru berdin-berdinak dira isolatu guztietarako, aldaketak bakarrik 5 eta 6 VNTR-etan egonez. Azkenik, 32 profil lortu ziren, 0,97ko SID balioarekin. Emaitza hauek beste talde batzuek ikusitakoen antzekoak dira, zeinekin bat gatozen MLVA-ren datuak PFGE-koak baino diskriminatzaileagoak direla esatean, eta bakterioen genotipifikazioan txandakatu litezkeen (van Belkum et al. 1998, Lindstedt et al. 2003, Laarson et al. 2009, Wuyts et al. 2013, Boland et al. 2014). PFGE-ko eta MLVA-ko datuek 1. bildumako isolatuen homogeneotasuna frogatzen dute. Duela gutxi, Salmonella-ko 1.400 andui baino gehiagorekin egindako lana argitaratu da, MLVA-ren bideragarritasuna egiaztatzeko (Wuyts et al., 2013). Aipaturiko ikerketan, ikusi zuten VNTR-en erreproduzigarritasun- eta egonkortasun-saiakeran, MLVA-ren teknikan erabilitako bost VNTR-etatik STTR6-a aldakorrena zela eta errepikapen-kopuru desberdina izan zituen andui berean, zeinak denbora-tarte konkretuan zehar zenbait ereinketa-pausuak jasan zituen. Hala ere, STTR6-a ez zen izan errepikapen kopuruaren bariazioa izan zuen VNTR bakarra, saiakera honetan, STTR3-a izan ezik VNTR guztiak errepikapen kopuruaren aldkortasuna zuten andui desberdinetan. Horregatik, MLVA-k, PFGE-a edo ATB-a baino diskriminazio botere handiagoa eskaini arren, ikerketaren egileek nabarmentzen dute azpitipifikazio-metodo baten diskriminaziorako ahalmenaz gain, ebaluatutako markatzaileen egonkortasuna kontuan izan behar dela. Wuyts-ek bestalde azpimarratzen du, MLVA-ko locietako batzuk ezegonkorrak direla erakutsi zutenez, azpitipifikaziorako erabiliak diren markatzaile genetiko hauen interpretazioa kontuarekin egin behar dela eta Lortutako datuetan oinarrituz, egiazta dezakegu analizatutako Salmonella enterica 4,5,12:i:- U302 fagotipoko isolatuak beste herrialde batzuetan isolatutako taldeak baino homogeneoagoak direla (Soyer et al. 2009), bere jatorriaren hipotesia indartuz klon bakarrean. Beraz antibiogramaren (ATB-aren), PFGE-a eta MLVA bitartez burututako isolatu hauen karakterizazioa, seinalatzen du jatorri komuna andui batean edo klon batean. Honek urteen igarotzearekin eta banaketa geografiko zabalean eboluzionatu zuen bere genoman aldaketa batzuk barneratzuz, nahikoak bilduma honetako isolatuak genetikoki bereizi ahal izateko eta haiek 55 anduitan sailkatu ahal izateko. Ezaugarri nagusia erresistentzia anitzeko profila (R-ACSuGSTSxT- etako) izaten jarraitzen du, U302 fagotipoa, PFGE A pultsotipokoa, pSLT plasmidoaren galerarekin eta MLVA patroian VNTR 9 eta 3-rentzako 3 eta 410 aleloekin hurrenez hurren. 158 Eztabaida Lorena Laorden Muñoz delezioaren zonaldea PCR-aren bitartez anplifikatu zen eta geroago sekuentziatua izan zen. Aipaturiko sekuentziek lan honen oinarria izan dira. Bertan egiaztatu zenez gero delezionatutako 16 geneko zatian IS26 insertziosekuentzia agertzen zela. IS26-a bezalako insertzio-sekuentziak, DNAren segidak dira DNAtik banatzeko ahalmenarekin eta zelulen artean edo DNAko molekulen artean migratzeko ahalmenarekin. Ez diote izaera fenotipikorik ematen bakterioari eta insertzio-sekuentzien artean egitura-aldaketa asko daude, baina normalean muturretan alderantzikatutako errepikapenak izatea dute ezaugarri bereizgarri moduan. Insertzio-sekuentzia askok transposasa bat eta bere erregulazioa kodetzen duten geneak dituzte. Genomaren zati mugikorrak izatetik, delezioak, bikoizketak, inbertsioak, etab. eragin ditzakete, azken finean genomaren aldaketak, mikroorganismoen arteko geneen transferentzia horizontalerako garrantzi nabarmenekoak. IS26 insertzio-sekuentzia bakterio ugarietan aurkitzen da, baina Salmonella Typhimurium U302 fagotipoan 84,5 kb-eko plasmidoa dago pU302L izenekoa, non insertzio-sekuentzia honen bost kopia aurkitzen diren (Chen et al., 2007). Horregatik da Barton et al.-ek deskribatutako teknika burutu zela, (1995), tamaina handiko plasmidoen lorpenerako, PFGE-S1-a. Teknika burutu zen 1. bildumako 11 isolatuekin, zeintzuek fljB genetik hurbil dauden geneen delezio desberdinak aurkezteagatik aukeratu ziren. Lortutako emaitzek erakutsi zuten aztertutako 11 isolatuetan tamaina handiko plasmido bat aurkitzen zela, txikiena 125kb-etakoa eta handiena 180kb-etakoa izanez. Geroago egiaztatu zen hibridazioaren bitartez, IS26 sekuentziaren detekziorako espezifikoki egindako zunda batekin, isolatuetan detektatutako tamaina handiko plasmido guztietan, IS26 sekuentzia zegoela, transposizio erreplikatiboaren seinale izan litekeen (Turlan y Chandler IS26 insertzio-sekuentzia, 820 bp-ko luzera dauka eta bere osotasunean ordezkatu ditu U302 fagotipoko 4,5,12:i:- barianteko isolatu guztietan delezionatutako geneak. Emaitza hauek egiaztatu ziren delezioaren bi muturren anplifikazioaren bitartez. Lehen zatia delezioa hasten den STM2758 genetik igarotzen da IS26 insertzio-sekuentziaren erdira arte. Zati hau 1. bildumako isolatu monofasiko guztietan 705 bp-ekoa da, hasle hauek (4512F eta 4512R) erabilgarritasun handia izan dezakete bariante monofasiko honen detekzio azkarrerako (Álvarez et al. 2004). Bigarren zatia, tamaina handiagokoa eta aldakorra da. IS26 sekuentziaren erdialdetik hasita, delezioaren amaierara arte. Amaiera muturraren kokapena aldakorra da eta 4 aldaera lortu ziren (1.ΔfljAB1, 1.ΔfljAB2, 1.ΔfljAB3 eta 1.ΔfljAB4). Lehenengo bi motak bakarrik delezioaren tamainan desberdintzen ziren, iroB genearen delezioan 232 bp-eko desberdintasunarekin, 1.ΔfljAB1 mota (52 isolatu) eta 1.ΔfljAB2 mota (5 isolatu) bildumaren % 95a osatzen zuten. Hirugarren mota (1.ΔfljAB3) delezio handiagoa erakutsi zuen, non iroB genea guztiz delezionatuta zegoen eta iroC genea partzialki (236 pb) (2 isolatu). Hala ere, 4. motaren karakterizazioak anplifikazio gehiago behar izan zituen, delezioaren amaiera STM2814 genean Salmonella generoan, maila molekularrera doitutako mekanismo paregabea dago, bi gene flagelarren adierazpenaren txandaketa baimentzen duena, fljC eta fljB. FljB genearen adierazpenak fljC geneak kodetutako flageloaren adierazpena galarazten du. Bi antigeno flagelarrak historikoki, “faseak” bezala izendatuak izan ziren eta bi flagelo-motak aurkezten zuten anduiei bifasikoak deitu zitzaien. Aurretik plazaratutako lanetan (Burnens et al. 1996, Garaizar et al. 2002), serotipo honen jatorria azalduko luketen bi teoria formulatu dira, zeinen artean, Salmonella-ko andui monofasikoak bifasikoen arbasoa izan litezkeen edo bestalde, bifasikoen mutante bat izan litezkeen bigarren antigeno flagelarra adierazteko trebetasuna galdu dutenak. Lortutako emaitzekin egiazta dezakegu fljAB operonaren hainbat geneen delezioa IS26 sekuentziaren txertatzearen emaitza dela. Beraz, planteatutako hipotesia sostengatuz, gertaera hau andui batean gertatu zela ondorioztatzen dugu, bifasikoa, Salmonella Typhimurium U302 fagotipokoa, pU302L plasmidoarekin eta R-ACSSuT-a erresistentzia profilarekin, zeinek, IS26 162 Eztabaida Lorena Laorden Muñoz insertzio-sekuentziaren birkokapena baimenduz, eboluzionatu zuen. Aitzitik, 1.ΔfljAB1 delezioa beste 3 moten jatorria izan litekeen edo egiaztatzeko ikerketa gehiago beharrezkoak izango lirateke, lau gertaera genetikoak era independentean agertu ziren zehazteko. 2010ean, Hopkins et al.-ek, S. Typhimurium 4,[5],12:i:- andui monofasikoen isolatuen gehikuntza ikusi zuten anpizilinaren, estreptomizinaren, sulfonamidaren eta tetraziklinaren (R-ASSuT-aren) aurkako erresistentziarekin. Igoera hau bera beste herri europar batzuetan eta Espainian ere ikusi zen. Horregatik Salmonella enterica 4[5]12:i:- isolatu monofasikoekin ikerketa bat burutzea erabaki zen, 13 isolatu monofasikoen bildumarekin, LNRS-ean detektatutako ohikoenekin: 18 104b, 193, 195, 138 eta 7. Ikerketaren amaieran, handitu zuen bilduma 215 isolatuetara arte, lagin handiagoa aztertzeko eta isolatu monofasiko tetraerresistenteen populazioan detektatuako delezioaren prebalentziaren ideaia izateko diseinatutako hasle espezifikoen bitartez. Bilduma honetan hasi zen lehen aipatutako 13 isolatuekin, PFGE- teknika berak eta 1. bilduman deskribatutako MLVA-k aplikatu zitzaizkien. PFGE-ren kasuan profilen arteko desberdintasunek 4 desberdintasun-banda baino gehiago erakutsi zituzten beraz guztira 10 profil desberdin lortu ziren, 164 Eztabaida Lorena Laorden Muñoz 0,97ko SID balioa kalkulatu zen. Profilen barruan aurkitutako azpimota desberdinak elkartu ziren, 3 pulsotipos desberdinetan (A, B eta C). MLVA-ren kasuan guztira 11 patroi desberdin lortu zituzten. Oraingo honetan MLVA-k errepikapen-aldaera zabala erakutsi zuen teknika osatzen duten 5 VNTR-etan. Iisolatuen % 23tan lortu zen 10pl VNTR-eko anplifikazioa, zein pSLT plasmidoan aurkitzen dena eta 1. bilduman ez zena detektatu, bi bildumen artean eta beraz, bi barianteen artean dagoen desberdintasuna berriro nabarmenduz. Gainerako errepikapenei dagokionez, bi bildumen arteko desberdintasunak oso adierazgarriak izan ziren eta isolatuen arteko heterogeneotasun handiagoa erakutsi zuten, 1. bildumako anduiekin konparatuz. Beraz, kasu honetan MLVA-tik lortutako datuak erabilgarritasun handiagokoak izan ziren bi bildumen arteko bereizketan eta bigarren talde honen karakterizazioan. Bigarren bilduma honen karakterizazioan burututako teknikei esker, egiaztatu ahal izan dugu tetrarresistentzia-profila duten andui monofasikoek, ATB-rako, PFGE-rako eta MLVA-rako profiletan, aldakortasun handiagoa erakusten dutela. Bestalde, bigarren bilduma honetan isolatuen aukeraketa irizpidea tetrarresistentzia-profilean oinarritu zen bakarrik eta ez guztiak fagotipo bera izatean, irizpideak horiek lehenengo bilduman kontuan izan zirelarik, multirresistentzia eta U302 fagotipokoak bait ziren guztiak. Bigarren bilduma honetan, 13 isolatuetatik 11 PFGE-profil desberdin antzeman ziren eta PFGE bera erakutsi zuten isolatuen bi bikoteen artean, bakarrik bikote batek erakutsi zuen MLVA-patroi bera. Beraz egiazta dezakegu 2. bildumako lehen 13 isolatuen artean genetikoki diferentziagarriak diren 12 andui kontabilizatu ziren, gure estatuan tetrarresistenteak diren anduien FljB genearen delezioan parte hartutako gertaera genetikoen ikerketan, zona honetako presentzia/absentzia mapa bat egin zen, STM2692 geneen eta STM2775-en artean. Honela elkartu ziren 13 isolatuak 5 delezio-motetan eta mota hauen artean aldaerak ere detektatu ziren. Ondoren, delezio-mota bakoitzerako espezifikoak ziren 5 hasle-bikoteen bitartez, 5 delezio-motetatik 4ren hasiera eta amaiera muturrak zehaztu ahal izan ziren, eta era berean, delezio bakoitzean insertzio ezberdinak zeudela ikusi zen. 2009an, Soyer et al.ek argitaratutako ikerketan gure bilduman detektatu eta 2.ΔfljAB1 bezala izendatutako oso delezio antzekoa aurkezten zuten. Bi lanetan, delezioak eragiten die hin genearen aurreko 77 generi. Gure kasuan delezioaren lekuan sartutako zatia 5.654 bp-ekoa da, Soyer-ek deskribatutako 7 kb-eko fragmentuarekin konparatuz. Guk sekuentziatutako 5.654 nukleotidoetako zati hau osagarria da Estatu Batuetako Salmonella Typhimurium 08-1736 anduiaren bi sekuentziekin eta zeinen genoma oraintsu argitaratu dena. Fragmentuaren azterketa eta konparaketa erakutsi zuen hasierako zatia 08-1736 anduiarekin osagarria zena, 5 proteina kodetzen zituen Gyfsi-2 eta Fels-2 profagoei zegozkien, eta haien artean UmuC proteina zegoen, Soyer et al.-ek deskribatutakoa. Fragmentuaren bigarren partea ere 08-1736 anduiarekin bat zetorrela, DNA-inbertasa batekin erlazionatuta zegoen, buztanaren sintesiarekin lotuta zegoena (tail protein). Soyer et al.-en lanean lehenengo zatiari “STM1053-1997 eskualdea” izena ematen diote. Hala ere bi taldeen arteko desberdintasun txikiak antzematen ditugu, hasiera batean txertatutako fragmentuaren luzerari dagokionez, eta bigarren lekuan, identifikatutako 166 Eztabaida Lorena Laorden Muñoz sekuentziei dagokionez, zeren eta andui amerikarretan Soyer-ek STM2704 genearen delezio partziala seinalatzen du “STM1053-1997 eskualdearen” hasieran eta gure bilduman STM2704 genea osorik zegoen, deleziorik gabe eta beraren alboan, STM2703, STM2705 eta STM2706 geneen sekuentzia partzialak detektatu ziren. Ikerketa honetan ATB, PFGE, MLVA, PCR eta sekuentziazioaren bidez 3 anduietan sailkatutako 4 isolatuetan antzemandako desberdintasunetan oinarrituz, ondorioztatzen dugu, Espainian delezio mota honekin detektatutako anduiak Soyer-ek deskribatutako andui amerikarrekin lerro ebolutibo komuna osatu lezakete. Beraz, kasu honetan insertzio eta ondoko delezio prozesuak era berean gertatuko ziren eta urteen joan etorriarekin dibergentzia ebolutiboak pairatuko zuten detektatutako fragmentuaren berrantolamenduen eta aldaketen bidez, baina delezioaren amaiera eta hasiera mantenduz. Eztabaida 167 sekuentziazioari esker. Karakterizazio molekularrerako metodo konbentzionaletatik aldenduz, genoma osoaren sekuentziazioak (whole genome sequencing, WGS) potentziala du genoma desberdinak nukleotido bakarreko ezberdintasunarekin konparatzeko (Sabat et al., 2013). Honek beharrezko karakterizazioa baimenduko luke transmisio gertaeretan eta agerraldietan, baita lan honetan gertatu den bezala, PCR-aren bitartez lortutako datuen berrespenean, ere. PCR-aren bitartez 2.ΔfljAB2 delezio-mota hau zuten 2 isolatuetan hin genearen anplifikaziorik lortu ez izan arren, genoma osoaren sekuentziazioari esker egiaztatu zen presente zegoela, baina IS26 sekuentziaren hainbat insertzio genearen erdian aurkezteagatik partzialki delezionatuta zegoen. Bestalde, sekuentziatutako hirugarren isolatuaren kasuan (1536/08), PCR konbentzionalaren bidez ez zuen erakutsi inongo deleziorik, geroago, bere genomaren sekuentziazioan emaitza hauek egiaztatu ziren. Batetik, hin genean eman diren insertzio hauek genearen anplifikazioari PCR-aren bitartez eragin diotela egiazta dezakegu eta eragin dute ere fljB geneak kodetutako bigarren faseko flageloaren adierazpenean. Hin geneko recombinasak ez kodetzerakoan ez du fljBA operonaren sustatzailearen inbertsioa katalizatzen eta fljB eta fljA geneko kodifikazioa oztopatzen da, eta beraz fliC geneko errepresiogilea ez da kodetzen, lehen faseko flageloaren adierazpena erraztuz. Lortutako sekuentzien analisiak erakutsi zuen nahiz eta IS26-a hin-iroB zona intergenikoaren aurrean egon (iroB genetik 344 bp-etara) ere, IS26-ren kopia-kopurua desberdina zen haien artean. Horrela lehen isolatuan hau izan zen detektatutako IS26 bakarra, bigarren isolatuan detektatu ziren gutxienez bi IS26 hin genearen azken 33 nukleotidoak delezionatuz, eta hirugarrenean IS26-ren 3 kopia gutxienez antzeman ziren, haietako bi hin genearen erdian eta azkena zona intergenikoan. 168 Eztabaida Lorena Laorden Muñoz Sekuentziatutako lehen isolatuan (1536/08), fljBA operonaren gene guztiak detektatu ziren eta batek ere ez zuen aurkezten bere sekuentzian inongo aldaketarik, detektatutako mutazio bakarra IS26-aren txertatzea izan zen hiniroB zona intergenikoan. Kasu honetan, lortutako emaitzek ez dute fenotipo monofasikoaren inongo azalpenik eskaini. Antzemandako anormaltasun bakarra hin genearen ondorengo zona intergenikoan emandako txertatzea izan zen, beraz, ikerketa gehiago beharrezkoak dira ezagutzeko ea IS26-aren txertatze bakar horrek zona ez kodetzailean, benetan eragina izan dezakeen bigarren faseko flageloaren adierazpenean. Lan honetan ondorioztatzen dugu zonalde horrek transposizioaren edo txertatze desberdinen ekitaldietarako zona beroa dela. Kasu honi dagokionez, Boland et al. -ek oraintsu argitaratutako (2014) lanean, 4,[5]:i:- bezala serotipatutako 253 anduien ikerketa aurkezten da, bigarren faseko flageloaren delezioarekin. Hala ere PCR bat egin zitzaien fljB genearen delezioa egiaztatzeko eta 59 anduietan (% 23,3tako) anplifikazioa positiboa izan zen, genearen presentzia frogatuz. Aipaturiko lanean ez zuten sekuentziatu fljAB operona osatzen duten gainerako geneak, beraz ezin izan zuten gure kasuan bezala fljAB operoneko IS26-ren insertzioak detektatzea, eta insertzio hauek bigarren faseko flageloaren adierazpenaren oztopatzean eragin dutelarik. Hala ere, ikerketan ondorioztatzen dute fljB genearen presentzia animaliengandik isolatutako andui monofasikoetan (% 43tatik) pertsonengandik (% 5etatik) datorren laginetan baino handiagoa dela. Gure anduiak isolamendu klinikoetatik datozela kontuan izanez azal dezake lan honen 4 bildumen artean bakarrik 3 andui monofasiko detektatzea fljB genearen presentziarekin. Hiru isolatuen arteko desberdintasun genetikoak ikusita, zehaz dezakegu haietako bakoitza genetikoki diferentziagarria den anduiak direla eta lau desberdintasun-zati baino gehiagorekiko PFGE-etako profilak dute eta MLVA teknika osatzen duten bost markagailuetatik hiru desberdinak dute. Bigarren faseko flageloaren formula antigeniko-erreakzioan detektatutako absentzia, eta ikerketan zehar oso antzeko emaitzak lortu direla ikusita, hiru andui hauek hertsiki erlazionatuta daudela ondoriozta dezakegu eta jatorri komun hurbilagoa izan lezakete 1. eta 2. bildumetako gainerako anduiekin konparatuz. 2.ΔfljAB3 delezioarekin sailkatutako isolatuek iroB genearen aurreko 14 generen absentzia aurkezten zuten. Delezioa kasu honetan puntu berean bukatzen zen baina hasten bi zona desberdinetan zen (2.ΔfljAB3-A, 2.ΔfljAB3- B), bi kasuetan IS26-kopia bateko txertatzeak delezioa sortu zuen. Lucarelli et al. -k 2012an argitaratutako ikerketan, deskribatzen dute antzeko tamainako delezioa. Hala ere bi IS26-kopiako presentzia antzeko anduietan antzeman zuten, tetraerresistenteak eta monofasikoak. Ikerketan ondorioztatzen dute IS26-a bezalako insertzio-sekuentziek genomako leku desberdinetan txertatzea direla binaka, baina sekuentziak haien artean pixkat urrunduta. Aitzitik 2.ΔfljAB3 delezioan bakarrik IS26 bat detektatu genuen, beraz, bi sartu ziren eta bat geroago alde egin zuen, edo prozesuak lehenengo IS26 bateko txertatzea behar du, ondoren bigarren IS26 bat sartzeko, edo 2.ΔfljAB2 delezioan gertatu den bezala guztira 3 kopia txertatzea. Delezio-mota honen karakterizaziorako diseinatutako hasleen bitartez, 2. bildumako 215 isoltuetatik 28 isolatu detektatu ziren delezio honekin. Honela estatuan, 2.ΔfljAB3-B delezioa A aldaera baino ohikoagoa dela egiaztatu ahal izan genuen, 28 isolatuetatik 26tan aurkeztuz. ATB-ko, PFGE-ko, MLVA-ko eta delezio-motako emaitzak ikusita, 2.ΔfljAB4 delezio-motaren ezaugarri nagusia IS1 baten presentzia da partzialki delezionatuta dagoena, IS26 txertatzearen ondorioz. Delezio-mota hau aztertutako 215 isolatuetatik, batean antzeman zen soilik, zeinek mota honen beheranzko prebalentziaren seinale dela. Prebalentzia baxua azaltzeko planteatutako hipotesia, bi ekitaldi genetiko independente, denboran bakanduta, gerta daitezelaen beharra da. Lehenengo IS1-a sartuko litzateke, eta geroago IS26 sekuentzia txertatzean delezionatuko zuen partzialki IS1-a. Gertaera hauek oraintsu gertatu balira, bariante honek ez zuen denbora nahikorik izango hedatzeko, baina aldaketa hauek lan honetan detektatu ez diren beste aldaketekin gertatuko balira, zeintzuek desabantaila ebolutiboa ekarri zuten andui honetarako, prebalentzia baxuaren arrazoia azalduko luke. Azkenik, 2.ΔfljAB5 delezio-mota 215 isolatuetatik 12 isolatuetan detektatu zen. Mota honen ezaugarri nagusia 7.663 bp-eko zati baten insertzioa zen STM2761 eta iroB geneen artean, 3 insertzio-sekuentzia ezberdinekin, tetraziklinaren aurkako erresistentziaematen duen geneekin eta zehaztu gabeko beste proteinen sekuentziekin. Chalmers et al.-ek 2000an argitaratutako lanean, 9.147 bp-eko Tn10 transposona sekuentziatu zen eta bereizi ziren bederatzi ORF, datu-baseetako hainbat sekuentzietarako homologiarekin. Bederatzietako, hiru ezezagunak ziren eta izendatu zuten jemA, jemB, eta jemC bezala, 2.ΔfljAB5 motan agertzen direnak. Salmonella Typhimurium-en PSRC27-H plasmidoan eta Salmonella Typhimurium-en (T000240 anduiaren) andui bateko genoman deskribatutako antzeko konposizio genetikoa emanda, pentsatzen Eztabaida 171 dugu IS1 insertzio-sekuentzia bat sartuko zela T000240 anduian eta detektatu diren geneak harekin eramaten. Geroago IS10 sekuentziak, seguraski pSRC27- Ha plasmidoan aurkituta, ezagutuko zuen tetA, tetR eta jemC geneetako sekuentzia bertan txertatuz eta zehaztutako gabeko eta T000240 anduian deskribatutako proteinaren zati bat delezionatuz, eta berarekin jemB eta jemA geneak eta IS10 sekuentzia sartuz. IS26 insertzio-sekuentzia sartuko zen genomako zona bero honeta, partzialki delezionatuz IS10 sekuentzia. IS26 2.ΔfljAB3 delezioan, 2.ΔfljAB4-an eta 2.ΔfljAB5-ean hin-iroB geneen arteko eskualde intergenikoko nukleotido berean amaitu izanak, eta 2.ΔfljAB2 delezioan agertzen den zonatik hurbil egonda, gertaera genetiko hauetarako zona beroa edo genomako itu-puntua dela seinalatzen du. Azken delezio-mota hau detektatzeko hasleen bitartez, 2008 eta 2010 urteetako 12 isolatu detektatu ziren guztira, gainera txertatutako fragmentuaren berezitasunak bide, deleziomota honen hedapen klonala iradokitzen dute. Azken finean, Salmonella enterica 4,5,12:i:- U302 fagotipo eta erresistentzia anitzetako lehen lerro klonaleko existentzia planteatzeak baimentzen du, bigarren lerroa Salmonella enterica 4[5]12:i:- PNR eta RASuST-a erresistentzia profilarekin, C pultsotipoarekin eta hin genearen aurreko 77 generen delezioarekin, eta zeinen jatorria Estatu Batuetako anduiekin partekatuko luketen, eta beste lau lerro ebolutibo gehiago, bigarren bilduman bereizitako beste lau delezio-moota bakoitzagatiko lerro bana. Azken lau hauek haien artean, elkarrengandik estuago lotuta egongo lirateke hasieran deskribatutako bi lerroekin konparatuta. Aurkeztutako lanean islatzen da insertzio-sekuentziak bakterioen eboluzioan jokatzen duten paper garrantzitsua. Bereziki kasu honetan aldaketa hauek ez dute desabantaila ebolutiborik ekarri bakterio honi, munduko herri desberdineko pazienteengan isolatuak izan direlako eta kasuetako gehikuntza nabarmena detektatu delako. Hala ere, ez dago argi IS26 insertzio-sekuentziak jokatzen duten papera andui-mota hauetan, U302 fagotipoko andui monofasikoetan puntu zehatza ezagutzen dutela dirudienez gero (Laorden et al., 2010) STM2758 genean, baina 2. bilduman lortutako datuetan ikusi den bezala, ere hin-iroB geneen arteko eskualde intergenikoan beste puntu espezifiko bat ezagutzen du. Honek fljBA operonean gutxienez bi puntu beroen presentzia planteatzen du, non urteetan zehar Salmonella Typhimurium-en genomako zona zehatz honetan emandako insertzioen, delezioen eta berrantolaketa genetikoen arrazoi izan den. Bestalde antzeko ezaugarriekin anduiak detektatu dira eta Eztabaida 173 herrialde ugariko lanetan argitaratu dira, baina delezioaren arrazoia ez da zehaztu, beraz doktorego-tesi honetan deskribatutako arrazoi berengatik sor zitezkeen edo beste arrazoi batzuengatik. Horregatik guztiagatik, Salmonella-ko itu-puntu honen eta gertaera hauen maiztasunaren ikerketa interes handikoa izan liteke. Beraz, iradokitzen dugu insertzio-sekuentziak Salmonella Typhimurium-en andui monofasikoen agerpena eragin dutela, baina ez dira izan Estatu Batuetako Salmonella Typhimurium-en andui monofasikoen jatorri nagusia, azken honetan inongo IS-rik ez detektatzean. Ikerketa gehiago garrantzitsuak izango lirateke sekeuntzia-mota honen txertatze mekanismoa zehaztu ahal izateko eta IS26 sekuentziena bereziki. Bestalde eta lehen esan den bezala, mutazioek eboluzioaren erreminta gako bezala, populazio batzuengako aldaketak eragin ditzakete bariante berriak agertuz, baina bakterio berriari abantaila eza desabantaila ebolutiboa eskaintzean, ez da hedapen ezta isolatuen kopuruaren gehikuntza izugarria eman eta horregatik oraindik ez dira detektatu. Halakoa da doktorego-tesi lan honetan aztertutako beste bi bariante monofasikoren kasua, zeinetan sartzen dira bariante monofasikoko bi bilduma nahiz eta gure herrialdeko giza salmonellosiren kasuetan maiztasun txikiarekin isolatuak izan arren, bigarren faseko flageloaren delezioaren arrazoia detektatzeko eta bere jatorri ebolutibo posiblea egiaztatzea saiatuz bi bilduma hauek arreta handiagoarekin aztertzea erabaki genuen. 4,5,12:b:- formula antigenikoa zuten 39 isolatu aukeratu ziren, eskualde desberdinetatik zetozenak eta 2006–2010 urte bitartekoak. Bere erresistentziaprofila zehazteko asmoz, beste bildumetan aztertutako 12 antibiotikoen aurrean testatu ziren eta guztiak sentiberak izan ziren. Beraz, Denny et al.-ek argitaratutako datuak ezagututa, Paratyphi B(dT+)-ren bi lerro klonalei buruz, bultzatu gintuen bariante monofasiko hau erresistentziarik gabeko Paratyphi B 176 Eztabaida Lorena Laorden Muñoz (dT+)-ren hirugarren lerro klonala izan litekeela planteatu genuen hipotesi moduan. Kauffmann eta White-ren eskemaren arabera, 4,5,12:b:- formula antigenikoko anduiak, Paratyphi B serotipokoak izan litezke, baina Abonyrenak ere (4,[5],12,[27]:b:e,n,x-a edo II. subespeziearenak (1,4,[5],12,[27]:b:[e,n,x-a]). Egiaztatzea edo gure bariantearen arbasoa bezala azken serotipo hau baztertzeko, phoE genearen sekuentziaren konparaketa analisia burutu zen (McQuiston et al., 2008). Emaitzek isolatu guztiak Salmonella enterica-ren I subespeziekoak zirela egiaztatu zuten. Ondoren, Salmonella-ren tipifikaziorako erreferentzia teknika bezala, PFGE-a egin zen 3. bildumako 39 isolatuetan, Paratyphi B (dT+)-rekiko antzekotasuna analizatzeko asmoz. Nabarmentzekoa da 39 isolatutik 30ek (% 88,3) pulsotipo bera aurkeztu zutela, bilduman detektatutako 5 pultsoipoetatik kopuru altua pultsotipo batean taldekatzeak bilduma honen homogeneotasun altua frogatzen du. Pultsotipo hauen konparaketa egiaztatu zuen jatorriari buruz genuen hipotesia eta beste serotipoak alde batera utzi ahal izan genituen, jatorria Salmonella Paratyphi B dt(+)-an egongo zelaren alde jarriz. Andui monofasikoen karakterizazio hobeagoa lortzeko helburuarekin tartratoaren metabolismoarekin inplikatutako gene baten anplifikazioa lortzen saiatu ginen PCR bidez. Emaitzak genearen presentzia baieztatu zuen 38 isolatuetan. Gainera emaitza hauek Java jatorrikoak izatearen aldekoak ziren ere eta PCR-an negatiboa izan zen anduiaren arbasoa Salmonella Paratyphi B dT(-) izango zen, beraz 4. lerro ebolutibokoa izango litzateke. Datuak laburbilduz, bariante monofasiko berria 4,5,12:b:formula antigenikoa izateaz, antimikrobianoen aurkako sentikortasuna aurkezteaz, tartratoa metabolizatzeko gaitasuna izateaz, eta Salmonella enterica-ko I. subespeziekoa izateaz karakterizatzen da. Datu hauek Bariante monofasiko honen karakterizazioarekin amaitzeko, fljB genearen delezioaren arrazoia determinatu behar zen. Horregatik, PCR bidez fljA, fljB eta hin geneen galera eta iroB eta iroC-ren presentzia aztertu zen. fljB genearen delezioaren jatorria aztertzeko zailtasunak izan genituen arbaso posiblearen genomaren sekuentzia osoa eskuragarri ez izateagatik. Orduan tartratoa metabolizatzen ez duen genoma aukeratu behar izan genuen, sekuentziatutako bakarra zelako (S. Paratyphi B dT-), baina emaitza negatiboak izan ziren. Dena den, emaitza hauek nahiz eta negatiboak izan ondorioztatzen dute andui monofasiko hauen jatorria berriz ere S. Paratyphi B dT(+)-an daudela eta ez S Paratyphi B dT(-)-an. 178 Eztabaida Lorena Laorden Muñoz IS1351 eta IS200 sekuentziekin. Beraz STM2745 eta iroB (STM2773) geneen arteko delezioaren arrazoia ezin izan dugu determinatu. Andui hauetan hiniroB arteko zonaldea aurkitu izanagatik eta iroB eta iroC geneen arteko gertutasuna aztertu ondoren, baieztatu dezakegu genoma honen zonaldea ezberdina dela Salmonella Paratyphi B dT(-)-rekiko, beraz andui monofasikoen jatorria Salmonella Paratyphi B dT(+)-an egongo lirateke. Andui mota hauek duten garrantzia ikusita, beste ikerketa bat beharrezkoa izango lirateke lan honetan karakterizatu gabeko 9 anduien delezioa aztertzeko. Aurrez bariante monofasikoen karakterizazioan lortutako esperientziaren ondoren, bigarren antigeno flagelarraren delezioaren analisiak eskaintzen zituen emaitzen garrantzia ezagutzen genuen anduien jatorri ebolutiboaren ezagupena lortzeko. Horregatik PCR bitartez, fljA (SesA_2911), fljB (SesA_2912) eta hin (SesA_2913) geneen galera eta iroB (SesA_2915) eta 180 Eztabaida Lorena Laorden Muñoz iroC (SesA_2916) geneen presentzia baieztatu zen. Salmonella Schwarzengrund-ekiko bariante honen erlazioa egiaztatzeko asmoz S. Schwarzengrund-en delezioaren zonaldeko geneak anplifikatzea erabaki zen, fljB-ren aurrekoak. Emaitzek erakutsi zituzten SesA_2901, 2902, 2903, 2904 eta SesA_2914 geneen presentzia, eta SesA_2905-en eta SesA_2910-en arteko geneen absentzia. Datu hauek bariante monofasiko honen jatorriaren gaineko hipotesia indartu zuten, SesA_2901, 2902, 2903 eta 2904 bezalako geneak, Salmonella Schwarzengrund-en soilik agertzen direnez, beren detekzioak bariante berriaren eta aipatutako serotipo-aren arteko hurbiltasuna egiaztatzen zuen. Datuen arabera, delezioa SesA_2904 gene atzean has liteke eta SesA_2914 genean amaitu. Horregatik saiatu zen Long-PCR-aren bitartez, fljBA operoneko 9 geneen delezioa argituko zuen fragmentua lortzeko, aipatutako bi geneen muturrak anplifikatzen. Alferrikako saioen ondoren hala ere, ekin zitzaion iroB (SesA_2915) genetik abiatuz alderantzizko sekuentziazioko teknika erabiltzeari. Metodologia honen bitartez lortu zen 5 kbeko fragmentua delezioan txertatuta eta zeinen sekuentziazioan Enterobacter aerogenes-en deskribatutako bi zona identifikatu ziren eta beste bi zati oraindik gaur egun identifikatu gabe daudenak eta zeinen jatorria zehaztu ezin izan zena. Identifikatutako sekuentzietatik, bigarren zatian, IS30 insertzio-sekuentzia zen. Nahiz eta 5 kb-tako fragmentua delezioaren hasiera muturra ez erakutsi, amaiera muturra azaltzen zuen. Zehazki, delezioaren amaiera hin (SesA_2913) eta SesA_2914 geneen arteko zonalde intergenikoan zegoen, eta zona hau oso antzekoa da beste bildumetan deskribatutako hin- iroB artekoa. Beraz zonalde horretako 396 bp-ak zehazten dute berriz ere delezioaren amaiera puntua, insertzioetarako puntu beroa bezala seinalatuz. Delezioaren hasiera determinatzeko, beste Long-PCR bat egin zen, baian kasu honetan SesA_2902 eta SesA_2915 (iroB) geneen artekoa. Lortutako 6.000 bp-ko fragmentua azaldu zuen delezioaren hasiera SesA_2902 genearen ondoren ematen zela eta IS30 insertzio-sekuentziaz eraginda izan zela. Fragmentu honek baieztatu zuen ere SesA_2903 eta SesA_2904 geneak ez zeudela zonalde horretan eta probableena IS30 sekuentziak bi gene hoien berrantolamendua zuzentzeak beste leku batera mugituz. Azkenik, oraingo doktorego-tesian zehar, bigarren faseko flageloaren zonan ematen diren mutazio-tasa garaiak konklusio aipagarri bezala agertzen da. Gertaera honek errazten du insertzio bakar batetik hasita bariante monofasiko ugarien lorpena. Horregatik oso probablea da, urteetan zehar, bariante monofasiko ugari sortzea eta oraindik ez direnak detektatu, edo aitzitik sortu dituen mutazioak desabantaila ebolutibo handia ekar dezan bere desagertzea eraginez. Azkenik, lan honen amaira konklusio bezala, lan honetan frogatu da lehenengo bi bildumen anduien arbasoa Salmonella Typhimurium dela, baina transposizio elementu desberdinak andui horien hedapena eta banaketa eragin dute bi lerro ebolutibo bereiztuz, baina bi klon bezala sailkatu ahal direnak. Lehenengo lerroa klon espainiarrari dagokio, U302 fagotipoko anduiekin, erresistentzia anitzekoa eta A pultsotipokoa eta delezioa IS26 bakar batez eraginda. Bigarren lerro ebolutiboa andui tetraerresistenteak, C pultsotipokoak eta amerikako anduien bezalako 77 genen delezioarekin. Bestalde, 3. lerro bat proposatzen dugu 2. bildumako gainontzeko anduiak batzeko, baina fagotipo ezberdinetakoak direla kontuan izanda eta delezio mota ezberdinekoak. Dena den, ATB, PFGE eta MLVA datu oso natzekoak erakutsi dituzte eta haien artean estuago lotuta daude lehenengo bi lerro ebolutiboekin baino. Gainera 3. lerro honetako anduien delezioaren sorrera antzeko Eztabaida 183 mekanismoen bidez sortuak izan ziren eta Europan zehar detektatuak izan dira. Doktorego-tesi honetan 3. eta 4. bildumetako anduien jatorria zehaztu ahal izan da eta delezioaren mekanismoaren determinazioa egin ahal izan da anduien gehiengoan. Salmonella Paratyphi B dT(+)-tik eratorriak diren anduien kasuan A pultsotipoaren barruan sailkatutako isolatu homogeneoak bereizten dira bildumako beste 7 anduietatik. Azken hauen delezio-mekanismoa zehaztu gabe gelditu dena da eta ikerketa gehiago behar izango lirateke hurrengo lan baterako. Azkenik, Salmonella Schwarzengrund-en anduien monofasikoak bezala karakterizatutakoak 4. bildumako 27 isolatuak dira eta haien artean homologia handiagoa aurkeztu dute 1. bildumako anduien artean aurkeztutakoa baino. Beraz, azken bildumako anduiak, 4,12,27:d- formula antigenikoko andui monofasikoen klona izan daiteke. Bestalde, insertzio-sekuentziek delezioak, bikoizketak eta transposizioak ragiteko duten ahalmena aztertuta eta argitaratuta izan da aurretik, baina hala ere lan honetan ikusi da IS-ek sortutako efektuen garrantzia mikroorganismo berrien agerpenean eta nola heldu dezaketen mila nukleotidoetako delezioak eragitera eta, desabantaila ebolutiboa ez izatea pairatzen duen bakterioarentzat, doktorego-tesi honetan aurkeztu bezalako bariantetan. Bibliografian, Salmonella-ko flageloei buruzko jarrera ezberdinak daude, bere antigenoen adierazpena aldatzeko ahalmenak ostalariaren erantzun immunea saihestu ahal izateko aukera eskaintzen diotelaren aldekoak eta aurkakoak. Lan honen ondoren nire jarrera flagolen fase aldaketaren mekanismo horrek abantaila bezala kontsideratzearen aurkakoa da, ikerketa honetan aztertutako 4 barianteen arrakasta ebolutiboa ikusi ondoren. Ezin 184 Eztabaida Lorena Laorden Muñoz dutelako fase aldaketarik izan eta horrek ez die eragozpenik jarri hedatzeko, sakabanatzeko eta gizakiak erasotzeko unean. 188 Konklusioak Lorena Laorden Muñoz 7. Hala ere, delezioak eragiten duen urritasun hori ez da desabantail ebolutiboa izan mota horretako barianteentzat: erakutsi dute jatorriko txoko ekologikoetan bizinaurazteko gai direla eta batzutan bere arbaso bifasikoa ordezkatzeko gaitasuna izan dute. 8. Fenotipo monofasikoaren karakterizazio molekularrak hasle espezifikoen diseinua ahalbidetzen du eta hasle horiek markatzaile epidemiologiko ezinhobeak dira populazio monofasiko hauen detekziorako eta kontrolerako. Finantziazioa eta Argitaratutako lanak 217 Doktorego-tesi honetan aurkeztutako lana hurrengo argitalpenak izan ditu:
addi-55a735d2344f
https://addi.ehu.es/handle/10810/17602
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-14
science
Física Materia Condensada;;Materia Kondentsatuaren Fisika
eu
Teknika Experimentalak I : Fisikako laborategiko praktikak
Materia Kondentsatuaren Fisika Neurketekin loturiko erroreen kalkulua 1. Sarrera Zientziaren hazkunde eta aplikaziorako, oinarrizkoa gertatzen den prozesua dugu neurketa. Neurketarako metodo eta teknika desberdinak hedatuz eta hobetuz joan dira historian zehar, eta, halaber, neurketen fidagarritasun-mailarekiko gizakiok dugun menpekotasunak ere gora egin du. Normalean, zientziaren kasu praktikoetan neurketa bakar bat burutzea ez da nahikoa izaten, emaitza egokia saiakuntza desberdinetako neurketa desberdinen bidez kalkulatu ohi delarik. Bestalde, lortutako emaitza erabiltzerakoan, berau gure helburuak betetzeko bezain ona denentz jakin beharko dugu. Alegia, praktikan erabiliko dugun emaitza noraino den ona eta fidagarria jakin behar dugu, gero kalkuluak egiteko. Adibidez, liburuetatik har ditzakegun aluminiozko aleazio baten konstante elastikoak fidagarriak al dira hegazkinen hegoen diseinurako? 2. Neurketen erroreak adierazteko modua Edozein magnitude fisiko neurtzean, lortuko dugun balioa eta benetako balioa berberak izango direnik ezin dugu espero, ez baitago neurketa perfekturik. Neurketaren emaitza eta aipaturiko egiazko balioaren arteko hurbiltasuna nolabait adieraztea, beharrezkoa gertatzen zaigu. Hau da, neurketen zehaztasun eta fidagarritasunari buruzko oharren bat eman beharko dugu. Helburu hori, emaitzarekin batera beraren errorearen estimazioa emanez lortzen da. Edozein emaitza esperimentalek, neurketarekin loturiko errorearen estimazioa ere izan beharko du. Adibidez, lente baten distantzia fokala neurtu ondoren, emaitza honela adieraz dezakegu f = 256 ± 2 mm (1) Zein da horren esangura? Ulertu behar duguna, hauxe da: distantzia fokala 254 eta 258 mm arteko tartean kokatuta dagoela, prezeski. Egia esan, adierazpen horrek ez du esan nahi benetako balioa aipaturiko limiteen artean dagoela ziur gaudenik, baizik eta badagoela tarte horretan kokaturik egoteko hainbateko probabilitatea. Halaber, horrekin batera, (1) ekuazioak, gure saiakuntzaren bereizmenaren berri ere emango digu; hau da, ezin izango 5 Materia Kondentsatuaren Fisika Neurketekin loturiko erroreen kalkulua 9 (m) 0.02154 ± 0.09812 (n) 21.545061 ± 0.01983 (o) 9815.4 ± 962.105 (Emaitzak 26. orrian) Neurketekin loturiko erroreen estimazioa, neurketen zehaztasuna eta doitasunaren adierazlea da, eta emaitza esperimentaletatik ondorio garrantzitsuak ateratzeko lagungarri gerta dakiguke. Hori dela eta, edozein saiakuntzaren diseinuaren helburua, ahalik eta errore txikienak lortzea izango litzatekeela pentsa genezake. Hala ere, ikuspuntu hori ez da batere errealista; gure bizitza mugatua baita, eta bai esperimentatzailearen baliabideak ere. Beraz, saiakuntza planifikatu eta burutu behar dugunean, hauxe izan beharko dugu gogoan: azken emaitzaren doitasuna aproposa izatea, saiakuntzaren helburu nagusiari dagokionez. Saiakuntza gutxi batzuren kasuan, lortu nahi dugun azken magnitudea zuzenean neurtuko dugu: neurketa zuzenak izango ditugu orduan. Gehienetan, ordea, prozesua ez da hain erraza, eta lehenago, oinarrizko zenbait magnituderen balioak neurtu beharko ditugu, ondoren, lortutako emaitzak konbinatu beharko ditugularik, azken magnitudearen balioa ezagutzeko asmoz: zeharkako neurketak izango dira horiek. Oinarrizko magnitudeen neurketan gertatutako erroreek, azken emaitzari dagokion errorerako maila desberdineko ekarpenak dituzte. Azken errore horrek minimoa joko du, gure esku dauden denbora, tresna eta pazientzi baliabideak, ekarpen nagusiak dituzten erroreak beheratzeko erabiltzen baditugu. 3. Erroreen zergatikoak Zenbait erroreren agerpenaren kausa zein den, argiro ikus dezakegu. Adibidez, mikrometroak zeroko errorea izan dezake, erabat itxirik dagoenean 0.02 mm-ko irakurketa ematen badigu. Mikrometro horren bidez, metalezko hagaxka baten L luzeraren zenbait neurketa burutuko bagenitu, guk lortutako L-ren balioa ez litzateke zuzena izango, zeroko errorea (0.02 mm) kendu beharko baikenioke. Horretaz gain, neurketa-prozesuan zehar laborategiko tenperatura alda liteke eta ondorioz, hagaxkaren luzera ez litzateke finkoa izango. Kasu honetan, tenperatura finkatu egin beharko genuke, adibidez 20oC-tan, eta saiakuntza berrien bidez edo metalaren zabalkuntza-koefizientea ezagutuz, gure neurketak zuzenduko genituzke. Mota honetako erroreei, errore sistematikoak deritze. Orokorrean, errore sistematikoak konstanteak dira edo neurketa burutzeko beharrezkoa den denbora-tartean oso poliki aldatzen dira. Errore-mota honen eragina gutxitzeko asmoz, ondo kalibraturiko tresnak erabili eta neurketak egiterakoan kontu handia izan beharko dugu. Lortutako emaitza zehatza dela esango dugu, errore sistematikorik ez dueneko kasuan. Haatik, errore sistematiko guztiak desagertarazi edo zuzendu baditugu ere, zenbait aldiz errepikaturiko neurketarako lorturiko balioak, ez dira berberak izango. Balio hauen arteko diferentziak adierazten dituzten erroreak, zorizko erroreak dira. Errore hauen zergatikoak ezustekoak dira, adibidez, neurketa-baldintzen bat-bateko aldaketak, presio-, hezetasun- edo Materia Kondentsatuaren Fisika 10 Neurketekin loturiko erroreen kalkulua tenperatura-baldintzenak. Neurketa berdina zenbait aldiz errepikatuko duen esperimentatzaileak, ez du eskuarki emaitza berbera lortuko, aipatu berri ditugun zergatikoetaz gain, esperimentatzailearen beraren egoerak ere eragina baitu. Argi geratu da, beraz, zorizko erroreak ezin izango ditugula desagertarazi, baina konpentsatu egin ditzakegu, neurketakopuru handia burutuz. Emaitza baten zorizko errorea zenbat eta txikiagoa izan, hainbat eta emaitza doiagoa dela esango dugu. Argi utzi behar dugu, emaitzen errorea ezin dugula zero bihurtu, nahiz eta neurketak ardura handiz burutu eta hainbat aldiz errepikatu. Kasu idealean, errorea neurketa-tresnaren bereizmenari zor zaio. Ondorioz, edozein magnituderen egiazko balioaren ezagupena ezinezkoa da. Dena den, egiazko balioaren estimazioa baino ez dugu lortuko, estimaziorik onena izango delakoan. Berau erdiesteko prozedura eta berarekin loturiko errorea kalkulatzeko metodoa, jarraian deskribaturik aurkituko dituzue. 4. Neurketa zuzenak Demagun, magnitude bat neurketa zuzenen bidez determinatu nahi dugula. Horretarako, magnitude horren neurketa-sorta bat burutu dugu, ustekabeko erroreak zuzentzeko asmoz. Lortutako balioak x1, x2, . . . , xn badira, egiazko balioaren estimazio hoberentzat batezbesteko balioa hartu ohi da eta berau honela adierazten da: ¯x = 1 n(x1 + x2 + . . . + xn) = 1 n n X i=1 xi (7) Balio hau, magnitudearen egiazko balioa ez bada ere, zenbat eta neurketa gehiago egin, bi balio horiek (egiazkoa eta batezbestekoa) gero eta antzekoagoak izango direla argiro ikus daiteke, neurketa bakoitzarekin loturiko zorizko erroreak elkar konpentsatuz doazelako. Hala ere, praktikan, ez dago zertan neurketa-kopuru jakin bat gainditu behar. Eskuarki, 10 neurketa nahikoak dira, eta 4 edo 5 ere nahikoak izan litezke. Erabiltzen ari garen metodoaren edo tresnaren sentikortasuna, zorizko erroreen magnitudeen aldean txikia deneko kasuetan, neurketa desberdin guztiek emaitza berbera ematea gerta liteke. Kasu hauetan, batezbesteko balioa neurketa bakar baten emaitzarekin bat etorriko da. Ondorioz, neurketen errepikapenak eta batezbesteko balioaren kalkuluak ez digu ezer berririk esango. Hortaz, neurketa bakar bat burutzea nahikoa izango da. Aurrerantzean, batezbesteko balio izena, n neurketen emaitzetatik abiatuta (7) formularen bidez kalkulatutako balioari edo neurketen errepikapena beharrezkoa ez deneko kasuan, neurketa bakar batetik lortutakoari erizteko erabiliko dugu. Gauss-en errore-teorian, neurketek zorizko erroreen eragina soilik dutela suposatu ohi da, eta teoria horren arabera, n neurketen batezbesteko balio modura, lortutako emaitza esperimentalarekin loturiko errorearen estimaziorik onentzat, errore koadratikoa hartu behar da, berau, honelaxe definituta dagoelarik: ∆x = s Pn i=1 ǫ2 i n(n − 1) (8) non ǫi = ¯x − xi (9) Materia Kondentsatuaren Fisika Neurketekin loturiko erroreen kalkulua 17 adierazpenetik abiatuta, g = 2h/t2 ekuazioa erdiets daiteke eta (16) formula erabiliz, ondokora hel gaitezke: ∆g g 2 = ∆h h 2 + 4 ∆t t 2 (19) Badakigu, ∆h/h = 0.01 eta ∆t/t = 0.02 direla. Azken hau lortzeko, g azelerazioa 10 m/s2-ren ordenakoa eta t denbora, formularen arabera, 0.5 s-ren ordenakoa direla jakin behar dugu. Aipaturiko balioak (19) ekuazioan ordezkatuz, ∆g/g = 0.04 emaitzara hel gaitezke, eta g-ren ordena berriro ere gogoan izanez, ∆g = 0.4 m/s2 izango genuke. Hortaz, gure saiakuntzaren bitartez, ezin izango dugu g-ren lehen zifra hamartarra ere determinatu. Nola ondu daiteke doitasuna? Azkeneko (19) adierazpenaren arabera, egin beharko duguna, erorketa-distantzia luzeagoa aukeratzea izango da, h eta t parametroak emenda daitezen, beraiekin loturiko erroreek konstante dirauten bitartean. Hala ere, erraz froga daitekeenez, 100 m-ko erorketa-distantzia beharko genuke g-ren errorea 0.05 m/s2-ko baliora murrizteko! Ondorioa: kronometro doiagorik erabili ezean, proposaturiko metodo hau ez da batere egokia g-ren determinaziorako. 12. adibidea: Azken adibide honetan ikusiko dugunez, erroreen kalkuluak badu erabilgarritasunik natur zientziena ez den beste zenbait arlotan ere. Aztertuko duguna, unibertsitatera sartzeko hautaprobetako noten kasua da. Orohar, hautaprobetako azken notak bi zifra hamartar izaten ditu, eta dakigunez, sarritan hamartar hauek erabakigarriak gertatzen dira fakultate desberdinetara sartzeko. Estima dezagun, bada, hautaprobetako edozein notaren “errorea”, ematen diren bi zifra hamartarrak esangarriak direnentz jakiteko asmoz. Demagun, kasurako, hautaprobetako azterketan zortzi froga desberdin burutu direla. Froga bakoitza zuzenduko duen irakasleak emango dituen notek 0.5eko “bereizmena” dute. Hau da, froga bakoitzari dagokion nota zenbaki osoa edo erdiosoa izaten da. Ondorioz, irakasleak inplizituki onartu duen errorea 0.5 puntukoa da (hau errore ideala da, akatsik gabeko zuzenketa suposaturik). Frogari dagokion n nota, zortzi frogetan lortutakoen batezbestekoak emango digu, n = (n1 + n2 + ... + n8)/8; gure analisi hau errazteko asmoz, noizean behin egiten diren batezbesteko partzialak ez dira aintzakotzat hartuko eta n nota horren errorea (13) ekuazioaren bidez lor dezakegu: ∆n = r 1 64 × 8 × (0.5)2 = 0.2 Hautaprobetako N azken nota erdiesteko, honako bi nota hauen batezbestekoa egin behar da: lortu berria dugun n nota eta ertainetan ateratako m notaren batezbestekoa. Azken hau, bi hamartarrez emanda dagoela suposatuko dugu eta ondorioz, ∆m = 0.01 izango da. Hortaz, N = (n + m)/2 azken notaren errorea hauxe izango da: ∆N = 1 2 p (0.2)2 + (0.01)2 = 0.1 Ikus daitekeenez, azken errorea, frogaren ∆n erroreak finkatu du, m notaren errorearen ekarpena arbuiagarria baita. Ondorio modura hauxe esan daiteke: Materia Kondentsatuaren Fisika 18 Neurketekin loturiko erroreen kalkulua nahiz eta “neurketak” (hots, zuzenketak) akatsik gabekoak izan, hautaproben notaren bigarren zifra hamartarra ez da esangarria eta azken nota horrekin loturiko errorea 0.1en ordenakoa da, froga bakoitzaren zuzenketan 0.5eko bereizmena aintzakotzat hartu deneko kasuan. (11) eta (14) ekuazioetako eskuin aldean azaltzen diren erroreak ezin dira askatu. Kontsidera dezagun, esate baterako, 7. adibidean azaldutako (17) ekuazioa, non altuera eta erradioaren funtzioan lorturiko zilindroaren bolumenaren errore erlatiboa aurkitzen den. Inozoegiak baldin bagina, zilindroaren bolumen eta erradioa neurtu ondoren lortu dugun altueraren errore erlatiboa aurkitzeko ekuazio berbera erabil daitekeela pentsa genezake, hau da: ∆h h 2 = ∆V V 2 − 4 ∆r r 2 Ekuazio hau OKERRA da! Izan ere, behin zilindroaren erradio eta bolumena izanez gero, altuera h = V πr2 delako adierazpenaren bidez lortzen da. Hala, bada, (13) ekuazioa erabiliz zera dugu: ∆h h 2 = ∆V V 2 + 4 ∆r r 2 eta hauxe da erabili beharreko ekuazio ZUZENA (plus zeinuarekin)! Ondorioz: magnitude baten errorea ez da beste magnitude baten errorearen kalkuluetarako ekuazioetatik askatzen. 6. Erroreak eta prozedura esperimentala Demagun, lortu nahi dugun Z azken magnitudea, zuzenean neurtutako A eta B magnitudeekin mota honetako funtzioaren bidez erlazionaturik dagoela: Z = AB edo Z = A B Kasu honetan (16) ekuazioaren arabera, A edo B magnitudeekin loturiko errore erlatiboa %x bada, horrek Z delakoaren gainean sortaraziko duen errorea ere %x mailakoa izango da. Beraz, A eta B antzerako doitasunez neurtu beharko ditugu. Halaber, esandakoa zuzena da, A eta B delakoen balio erlatiboak edonolakoak izanda ere. Beste kasu honetan, ordea Z = A + B edo Z = A − B ez da gauza bera gertatuko, (13) adierazpena erabiliz ikus daitekeenez. Emaitza, A eta B magnitudeen balio erlatiboen menpe egongo da. Ikus ditzagun zenbait adibide: 13. adibidea: Demagun ondoko kasua: A = 10000 ± 1 B = 100 ± 5 Z = A + B = 10100 ± 5 Materia Kondentsatuaren Fisika Neurketekin loturiko erroreen kalkulua 19 A delakoak balio handia eta doia du. B-ri, ordea, %5 errorea dagokio, baina azken magnitudeari, Z-ri hain zuzen, dagokion errorea %0.05 da. Hortaz, komenigarri gerta dakiguke, balio handia duen magnitudea aztertzen hastea, eta luzaroan aritu, berau doitasun handiz determinatzeko asmoz, ondoren, azken magnitudean parte hartzen duten gainerako gai txikiagoak arinago neur ditzakegularik. 14. adibidea: Azter dezagun orain beste adibide hau: A = 100 ± 2 B = 96 ± 2 Z = A − B = 4 ± 3 Zuzenean neurtutako bi magnitudeekin loturiko errorea %2 da, baina Z delakoari dagokiona %75 da. Honen ondorioa hauxe da: independenteki neurtu diren eta gutxi gorabehera balio berbera duten bi magnituderen arteko kendura burutzea ez da komenigarri gertatzen. Z azken magnitudea lortzeko beste metodoren bat bilatzen saiatu beharko dugu. 15. adibidea: Azkenik, suposa dezagun ondoko kasua: Z = A/B motako magnitudea kalkulatu nahi dugu, horretarako zenbait neurketa egin ditugularik, honako emaitza hauek izanik: A = 1000 ± 20 B = 10 ± 1 Hortaz, A eta B delakoen errore erlatiboak, %2 eta %10 dira hurrenez hurren. Lehenago ikusitako formulen bitartez, Z magnitudeari dagokion errore erlatiboa %10.2 dela egiazta dezakegu. Demagun, orain, neurketa berriak aurrera eramango ditugula, A edo B magnitudeen erroreak hasieran zuten balioaren erdira jaisteko asmoz. A delakoaren neurketan arituko bagina, bere errore erlatibo berria %1 izango litzateke eta Z delakoarena, berriz, %10. Gure neurketa-denbora, ordea, B magnitudearen doitasuna handitzen erabili badugu, berarekin loturiko errore berria %5 izango da, eta Z-ren errore erlatiboa %5.4 baliora jaitsiko da. Ondorio gisa, hauxe esan dezakegu: gure indarrak, azken errorerako ekarpenik handiena duten magnitudeen zehaztapen doian bildu behar ditugu. Azkenik, aipa dezagun, saiakuntzen planifikazioa burutu behar dela, helburua hauxe izanik: azken emaitzaren errorerako ekarpenen artean, besteak baino askoz ere handiagoa den ekarpena duen magnituderik ez egotea. 7. Emaitzen analisia eta alderaketa Magnitude bat neurtu ondoren, komenigarria da magnitude horren gaineko dugun informazioarekin alderatzea. Egin beharreko zenbait praktiketan, hain zuzen ere, lortutako magnitudeen balioak eta bere balio teorikoak alderatzea eskatuko da. Alderaketa horrek ez luke inolako zentzurik izango, erroreen balioak kontuan hartuko ez bagenu: bai balio esperimentalarena, baita teorikoarena ere. Demagun, metodoren bat erabiliz malgukiaren konstante berreskuratzailearen lortutako balioa 2 N/m-koa dela. Beste metodo bat erabiliz, malguki berberaren konstantea neurtzean 3 N/m-ko balioa lortu da. Bateragarriak al dira bi Materia Kondentsatuaren Fisika 20 Neurketekin loturiko erroreen kalkulua emaitzak? Galdera horri erantzuna emateko, ezinbestekoa da bi neurketen erroreak ezagutzea. Bi kasuetan, errore absolutua 1 N/m-koa bada, hau da, neurketen emaitzak honako hauek badira: 2 ± 1 N/m eta 3 ± 1 N/m, emaitzak bateragarriak dira. Aurreko ataletan adierazitakoaren arabera, lehenengo kasuan benetako balioa [1,3] N/m tartean egoteko probabilitatea handia dela ulertu behar da. Bigarren tartea [2,4] N/m da. Beraz, bi tarteak gainezarri egin dira: benetako balioa bi tarteetan egon liteke. Aldiz, erroreak txikiagoak izanez gero, 2.0± 0.1 N/m eta 3.0± 0.1 N/m, esate baterako, tarteak bereiztuta daude, eta emaitzak ez dira bateragarriak. Orokorrean, bi eratan neurtutako magnitudearen balioak, A±∆A eta B ±∆B, bateragarriak diren jakiteko, [A−∆A, A+∆A] eta [B −∆B, B +∆B] tarteak alderatuko ditugu. Gainezartu eginez gero, onartu dezakegu bi emaitzak berdinak direla A ≃ B. Bi emaitzen parekotasuna aztertzeko asmoz, r = A/B parametroa kalkulatu ohi da. Kasu idealean bi emaitzak berdinak direnean, r = 1. Argi dago, zenbat eta okerragoak izan neurketak, r parametroa hainbat eta urrunago egongo dela bere balio idealetik. r-ren errorea kalkulatu ondoren, 1 balioa [r − ∆r, r + ∆r] tartearen barruan badago, emaitzak bateragarriak dira, baina parekotasunaren zehaztasuna r-ren errore erlatiboak adieraziko du. Aurreko adibidean, r = 2/3 = 0.667 eta ∆r = 0.667 p (1/2)2 + (1/3)2 = 0.4, beraz, r = 0.7±0.4 eta r-ren balio ideala tartean dago, bi emaitzen bateragarritasuna “egiaztatu” egin da. Baina, errore erlatiboa ∆r/r=0.6, beraz benetako balioa bi tarteetan egoteko probabilitatea txikia izango da. Bi neurketen emaitzak honako hauek direnean, 2.0 ± 0.1 N/m eta 3.0 ± 0.1 N/m, r = 0.67 ± 0.04 da, r = 1 balio ideala tartetik kanpoan geratuz. Prozedura bera erabili behar da saiakuntzan lortutako magnitudearen balioa, bere balio teoriko-arekin alderatu nahi dugunean. Normalean, balio teorikoa adierazpen fisikoak erabiliz lortuko da, beste magnitude batzuren balioak ordezkatuz. Baina, azken finean, magnitude horien balioak esperimentalak dira, beraz, balio teorikoak ere errorea izango du. Beste zenbait kasutan, erabilitako tresnaren balio nominala (kondentsadorearen kapazitatea, erresistentzia elektrikoaren balioa,. . . ) tresnagileak eman behar du. Errorea, fabrikazio-prozesuak finkatuko du. Beraz, balio teoriko guztiek ere errorea behar dute. 16. adibidea: RLC zirkuituaren erresonantziari dagokion maiztasuna honako hau da: ν0 = 1/(2π √ LC), non L erabilitako harilaren autoinduktantzia eta C kondentsadorearen kapazitatea diren. L henry-tan (H) eta C faraday-tan (F) badaude neurtuta, maiztasuna hertz-etan (Hz) adierazita dago. Zirkuitu batean erabilitako tresnen ezaugarriak L=14 mH eta C=0.51 µF dira. Osziloskopioa erabiliz, erresonantziari dagokion maiztasuna neurtzean, emaitza honako hau da: νesp 0 = 1920 ± 40 Hz. Balio esperimentala eta teorikoa ba al datoz bat? Balio teorikoa honako hau da, νteo 0 = 1 2π √ 14 × 10−3 × 0.51 × 10−6 Hz = 1883.52 Hz Balio teorikoaren errorea kalkulatzeko, inplizituki L = 14±1 mH eta C = 0.51 ± 0.01 µF- koa direla onartu behar da, beraz, ∆νteo 0 νteo 0 = s 1 4 ∆L L 2 + 1 4 ∆C C 2 = 0.037 Materia Kondentsatuaren Fisika Neurketekin loturiko erroreen kalkulua 21 eta νteo 0 = 1880 ± 70 Hz. Balio hori eta esperimentala kontuan hartuta, νteo 0 νesp 0 = 0.98 ± 0.04 beraz, neurketak baieztatu egin du, zehaztasun handiz, teoriak iragarri duena. 8. Adierazpen grafikoa Kasu praktikoetan, lortutako emaitzen adierazpen grafikoa lagungarri gerta dakiguke. Demagun, adibidez, lege fisiko baten bitartez erlazionaturik dauden bi magnitude, x eta y, neurtu ditugula sistema batean. Neurketak, sistemaren egoera desberdinetan burutu dira, x eta y direlakoek balio desberdinak hartu dituztelarik. Lehenengo eta behin, saiakuntzan zehar erdietsitako xi, yi aldagaien balioen bidez taula bat presta dezakegu. Ardatz ortogonalez osoturiko sisteman, (xi, yi) balioen bikoteei dagozkien puntuak irudikatuko ditugu, aukeratutako eskalan adierazirik. Erabiliko ditugun eskalak, ondoko faktoreen arabera hautatu beharko ditugu: aztertzen ari garen fenomenoa bera, fenomeno horren barnean azpimarratu nahi duguna, eta, azkenik, adierazpen grafikoaren neurriak sortarazi dituen mugak. Irudikaturiko puntu bakoitzak, x eta y-ri dagozkien estimaturiko erroreak adierazi beharko ditu, ahal den neurrian, erabilitako eskalak kontuan izanik. x eta y aldagaien arteko erlazio matematiko sinpleren bat badago, berori argiro azaldu beharko da puntu esperimentaletatik abiatuta lortutako adierazpen grafikoan. Puntuen jokaera orokorra kurba jarraitu modura adieraz daiteke plano koordenatuan. Kurba hau marratzeko, ondoko baldintzak gogoan izan beharko ditugu: kurbak, puntu esperimentaletatik ahalik eta hurbilen egon beharko du, baina beraren maldak ez du bat-bateko aldakuntzarik jasan behar, eta kurbak ez du zertan puntu esperimental guztiak lotu behar. Adierazpen grafikoen abantailik nagusienak hauexek dira: • Lortutako grafikora behin begiratzea nahikoa da, neurketak burutu dituguneko tartean xehetasunetaz ez ezik fenomenoaz bere osotasunean ere erraz ohartzeko. • Neurketa berrien beharrik gabe, menpeko aldagaiaren balio berriak estima ditzakegu. • Adierazpen grafikoek errore handiegia duten puntuak nabarmenduko dituzte, neurketen jokaera orokorretik gehiegi aldenduko baitira; mota horretako puntuak, berriro neurtzea beharrezkoa gertatuko da. • Puntu esperimentalek itxarotako kurba leunarekiko duten sakabanaketa, neurketen kalitatearen eta beraiekin loturiko errorearen tamainaren adierazlea da. 9. Karratu minimoen printzipioa Orain arte, neurketen emaitzen eta hauekin loturiko erroreen estimaziorik onenen kalkulurako erabil daitekeen errezetategiaren antzerako zerbait eman dugu. Azaldu zaizkigun ekuazio guztiak, hipotesi egokiak onartuz lor daitezke, hartutako erabaki bakar bat izan ezik, ondokoa hain zuzen: n aldiz neurtu den magnitudearen egiazko balioaren estimaziorik Materia Kondentsatuaren Fisika 22 Neurketekin loturiko erroreen kalkulua onentzat batezbesteko balioa hartu dugu (neurketak behin eta berriro eta fidagarritasun berberaz eginik, noski). Hautaketa hau, Karratu Minimoen Printzipioan oinarrituz justifika daiteke. Jarraian, printzipio honen azalpen laburra eta beraren aplikazioak ikusiko ditugu. Demagun, magnitude bat n aldiz neurtu dugula, magnitudearen egiazko balioa X delarik. Neurketa horietan lorturiko emaitzak x1, x2, . . . , xn badira, egiazko balioarekiko izango dituzten desbideratzeak (ezezagunak) hauexek izango dira : ǫ1 = x1 − X, ǫ2 = x2 − X, . . . , ǫn = xn − X Orain, har dezagun erroreen karratuen batura: E(X) = ǫ2 1 + ǫ2 2 + . . . + ǫ2 n X egiazko balioa ezezaguna, eta E magnitudea X delakoaren menpe izanik, Karratu Minimoen Printzipioak ondokoa adierazten du: X balioaren estimaziorik onena, E magnitudea minimizatuko duena da hain zuzen (ondorioz, dE/dX = 0 beteko da, aipaturiko baliorako). Beraz, X delakoaren baliorik “onena” ekuazio horretatik erdiets daiteke. Irizpide hau aintzakotzat hartuz, benetako balioaren estimaziorik onena n emaitzen batezbesteko balioa (ikus (7) ekuazioa) dela froga daiteke erraz. 10. Karratu minimoen bidezko doiketa. Erregresio lineala Demagun, adibidez, hagaxka baten luzera neurtu nahi dugula, tenperaturaren menpean duen aldaketa aztertzeko. Esku artean dugun kasu honetan, magnitudearen (luzera) eta “baldintza” aldakorraren (tenperatura) arteko erlazioa ezaguna da, ondoko erlazio lineala hain zuzen ere, L(T) = Lo(1 + αT) (20) non L delakoa, T tenperaturari dagokion luzera den eta Lo delakoa, T = 0 K tenperaturari dagokiona; bestalde, α delakoa, materialaren zabalkuntza linealeko koefizientea da. Lo eta α ezezagunak dira, guk determinatu nahi ditugun parametro fisikoak hain zuzen. Lortu nahi duguna α koefizientea da bereziki, aztertzen ari garen materialaren ezaugarri orokorra baita. Hagaxkaren luzera bi tenperatura desberdinetan neurtuz gero, (20) adierazpenaren gisako bi ekuazio desberdin lor ditzakegu. Ekuazio horietan bi ezezagun baino ez dira azalduko eta ondorioz Lo eta α direlakoak bakandu egin daitezke. Beraz, ezagutu nahi ditugun parametroen balioak, bi neurketa soilik burutuz erdiets daitezke. Baina azpimarra dezagun, (20) erlazioak baliozkotasun osoa duela onartzen badugu ere, aipaturiko erlazioa saiakuntza idealean soilik beteko litzatekeela, hots, errorerik gabeko saiakuntzan. Praktikan, n tenperatura desberdinetan n neurketa burutu baditugu, neurketa hauen adierazpen grafikoaren itxura alboko irudiaren antzekoa izan daiteke. Neurketa bakoitzarekin loturiko errorea dela eta, puntuen ordenatu eta abzisen arteko erlazioa, puntu guztiak globalki kontsideratu direneko kasuan soilik izango da lineala. Hortaz, lerro zuzena zehazteko bi puntu soilik hartuko bagenitu, lortutako emaitzak errore garrantzitsua izango luke, erabilitako puntu biek errorearen eragina baitute. Ondorio modura hauxe esan dezakegu: lerro zuzenaren eta beraz aurkitu nahi diren parametroen estimazio hobea lortzeko, n puntu esperimentalak aldi berean erabili beharko ditugu. Hortaz, Materia Kondentsatuaren Fisika Neurketekin loturiko erroreen kalkulua 23 erantzun beharreko galdera ondokoa dugu: n neurketak erabiliz, zein izango da lor dezakegun “egiazko” lerro zuzenaren eta ondorioz Lo eta α parametroen estimaziorik onena? y yi yi * ei xi x y=ax+b -b/a b Karratu Minimoen Printzipioaren bidez lortutako lerro zuzena Galdera horren erantzuna, Karratu Minimoen Printzipioaren eskutik datorkigu. Demagun, y magnitude fisikoa x magnitudearekin loturik dagoela y = ax + b funtzioaren bitartez (b delakoaren balio teorikoa nulua ere izan daiteke, noski). Hau da, y(x) funtzioa, ordenatu-ardatza b puntuan ebaki duen lerro zuzena izango da (ikus irudia). Printzipioaren modurik sinpleenari jarraituz, x aldagai askearen neurketari dagokion doitasuna, y magnitudeari dagokiona baino askoz ere handiagoa dela onartuko dugu. Horrela eginez, x delakoaren balioak errorerik gabe adieraz ditzakegu eta a eta b parametroen (“egiazko” zuzenaren malda eta jatorriko ordenatua, hurrenez hurren) balioak ezagutuz gero, y-ren egiazko balioa (y∗ ikurraz adieraziko duguna), honelaxe kalkulatuko da: y∗ = ax+b. Hau da, x1, x2, . . . , xn balioei, y∗ 1, y∗ 2, . . . , y∗ n balioak dagozkie, eta balio-bikote hauek guztiak egiazko lerro zuzenaren gainean kokaturik egongo dira. Beraz, y magnitudeari dagozkion neurturiko balioen desbideratzeak, ondokoak ditugu: ǫ1 = y1 − y∗ 1 = y1 − ax1 − b ǫ2 = y2 − y∗ 2 = y2 − ax2 − b ... ǫn = yn − y∗ n = yn − axn − b eta desbideratze hauen karratuen batura a eta b parametroen balio ezezagunen menpe emanik, E(a, b) = (y1 − ax1 − b)2 + (y2 − ax2 − b)2 + . . . + (yn − axn − b)2. E(a, b) funtzioa minimizatuko duten balioak lortu nahi baditugu, ondoko bi baldintza hauek aldi berean bete beharko dira: ∂E/∂a = 0 eta ∂E/∂b = 0. Bi ekuazio horietatik abiatuz, a eta b parametroen estimaziorik onenak aurkituko ditugu: a = n Pn i=1 xiyi − (Pn i=1 xi) (Pn i=1 yi) n Pn i=1 x2 i − (Pn i=1 xi)2 (21) b = Materia Kondentsatuaren Fisika Neurketekin loturiko erroreen kalkulua 25 direnentz ikusi beharko dugu. (28) eta (29) ekuazioetako kalkuluak zuzenki burutu badira, ekuazio horiek emandako a eta b parametroak erabiliz irudikatutako lerro zuzenak ondoko propietatea bete beharko du: lerro zuzenak puntu esperimentalen banaketa ebakitzean, lerroaren alde batean zein bestean uzten dituen puntuek orekaturik agertu beharko dute. Lerroaren alde batean geratutako puntu-kopurua beste aldean dagoenarekin konparatuz asimetria nabarmena azalduko balitz, kalkuluan edo grafikoratzean akatsen bat burutu dugula ziur egon gaitezke. Hala behar du, lerro zuzenarekiko urrunago dauden puntuek astapen handiagoa baitute. Bestalde, (30) eta (31) adierazpenen bitartez lortutako ∆a eta ∆b erroreak, karratu minimoen bitartez doitutako lerro zuzenaren maldan eta jatorriko ordenatuan dagoen ziurtasun ezaren adierazleak dira. Aipaturiko errore horien fidagarritasuna ere egiaztatu beharko dugu, adierazpen grafikoan puntu esperimentalek lerro zuzeneko puntu “idealekiko” duten sakabanaketa behatuz. (33) ekuazioko a eta b parametroen balio onenak ezagutu ondoren, Lo eta α direlakoak berehala determina ditzakegu, (33) eta (20) adierazpenen konparaketa zuzenak Lo = b eta α = a/b emango baitigu. Beraiekin loturiko erroreak kalkulatzeko, txosten honetako bosgarren atalean ikusitako (13) formula baino ez dugu behar, kasu honetan ondokoa dugularik: ∆Lo = ∆b eta ∆α = s∆a b 2 + a∆b b2 2 17. adibidea: Sistema baten tenperatura neurtu da, presio desberdinetarako. Emaitzak honako hauek izan dira: P(mmHg) 65 75 85 95 105 T(oC) -20 17 42 94 127 Aurreko adierazpenak erabiliz: n = 5; P T = 260; P T 2 = 27418; P P = 425; P P 2 = 37125; P PT = 25810; ⟨P 2⟩ − ⟨P⟩2 = 200; ⟨T 2⟩ − ⟨T⟩2 = 2779.6; ⟨PT⟩ − ⟨P⟩⟨T⟩ = 742 (28),(29),(30),(31) eta (32) ekuazioak aplikatuz, a = (3.7 ± 0.2) oC/mmHg eta b = (−260 ± 20) oC. Hurrengo adierazpen grafikoan puntu esperimentalak eta karratu minimoen bidez kalkulatutako lerro zuzena adierazi dira. Materia Kondentsatuaren Fisika Fisikako laborategi-praktiken arauak 1. Laborategian ezin da jan. 2. Praktikak bikoteka egingo dira. Bikoteak osatutakoan, praktiken egutegia jakinaraziko da, bikote bakoitzak -egun bakoitzean- zein praktika egin behar duen zehaztuz. 3. Egin beharreko praktikaren gidoia landu egin behar da laborategira sartu aurretik. Praktikak egiteko orduan, ikasleren batek gidoia jorratu barik duela somatuko balitz, irakasleak ez luke ikasle hori onartuko hurrengo laborategi egunetan. 4. Praktika bakoitzak Laborategira sartu aurretik egin beharreko ariketak atala dauka. Ariketa horiek laborategira sartu baino lehen egin behar dira. Ariketak egiten ez dituzten ikasleek kalifikazio negatiboa izango dute praktika horretan. Ariketak aldez aurretik denbora nahikoarekin egiten saiatu behar da, dudarik izanez gero irakasleari galdetu ahal izateko laborategira sartu baino lehen. Praktikaren egunean ez dira egin beharreko praktikari buruzko dudarik onartuko. 5. Laborategian, kalkulagailua erabiltzea gomendatzen da. 6. Praktika bukatutakoan, hasieran aurkitu den bezala gorde behar da erabilitako materiala, dispositibo elektriko guztiak itzalita. 7. Materiala ez da inoiz trukatu behar lan-taldeen edo laborategi lan-lekuen artean. Lanlekuren batean materialaren falta somatuko balitz, irakasleari eskatu behar izango litzaioke. 8. Dagokion egunean, beharrezkoa da praktikak egitera etortzea. Ez etortzeak erabat justifikaturik egon beharko du. 9. Bikotea osotzen duten ikasleetako batek ezin izango du laborategitik alde egin praktika bukatu aurretik, bikotearen lankidea bakarrik utziz. Premiazkoa izanez gero, irakasleari jakinarazi beharko litzaioke. 10. Praktikaz aparte, erroreen kalkuluari eta zirkuituei buruzko eskola teorikoak ere emango dira. Gai horien gaineko ezagutzak ebaluatu egingo dira eta irakasgaiaren azkeneko kalifikaziorako kontutan hartuko dira. 27 Materia Kondentsatuaren Fisika 28 Fisikako laborategi-praktiken arauak 11. Laborategian, txostena idazten hasi baino lehen, neurketa guztiak egin behar dira. Neurketa-sorta bat egin ondoren, komenigarria da lortutako emaitzak zentzuzkoak diren ala ez egiaztatzea, hurrengo neurketa-sorta egin baino lehen. Neurketak eta emaitza guztiak onargarriak direla egiaztatutakoan hasiko da txostena idazten. 12. Txostenak idazteko, folio-neurriko koaderno berezia erabiliko da, eta ez dira, beraz, orri solteetan idatziko. Koadernoaren azalean pegatina bat jarriko da. Pegatina horretan, bai bikotearen zenbakia baita bikotearen bi lankideen izenak ere adieraziko dira. Koadernoaren lehen bi orrialdeak zuriz utziko dira. 13. PRAKTIKEN TXOSTEN BAKOITZA SESIOAREN BUKAERAN AURKEZTUKO DA, HAU DA, PRAKTIKA BURUTZEN DENEKO SESIO BEREAN. KOADERNOAK EZIN IZANGO DIRA ETXERA ERAMAN. 14. Praktika guztiak zuzenduko dira. Zuzenketak hurrengo praktika-egunean ikusi ahal izango dira. 15. Praktiken kalifikazioek eta bi azterketetan lortutako emaitzek osotuko dute irakasgaiaren azkeneko kalifikazioa. 16. Praktikak egiten direneko orduetan, irakaslea laborategian bertan egongo da. Halaber, zalantzak izanez gero, irakaslearen bulegora jo daiteke, irakaslearen tutoria-orduetan. Materia Kondentsatuaren Fisika Praktiken txostenak egiterakoan gogoan izan beharreko oharrak 1. Praktika bakoitzaren txostenean, honako hau adieraziko da: praktika burutu deneko eguna, sesio-zenbakia eta erabilitako lan-lekuaren hizkia (A, B edo C). 2. Txostenean, burututako praktikan lortutako emaitzak eman behar dira, gidoian adierazitako urratsak segiturik. Beharrezkoa denean, emaitzei dagozkien iruzkinak ere idatziko dira. 3. Edozein magnitude fisikorako lortutako balioaz gain, bere errorearen estimazioa ere esplizituki eman beharko da beti. Ez dira onartuko inplizituki adierazitako erroreak. Gogoan izango da, erroreen atalean azaldu denez, zaila gertatzen dela, orohar, edozein magnitude fisikoren errore erlatiboa %1 baino askoz txikiagoa izatea gure laborategian. 4. Txostenean beti adierazi beharko da praktikan erabili diren eta ezaugarri aldakorrak dituzten elementuen deskribapena. Esaterako, saiakuntzan erresistentzia eta kondentsadorea erabili badira, erresistentziaren balioa (nominala edo neurtutakoa) eta kondentsadorearen kapazitatearen balioa (kondentsadorearen kanpoko aldean irakur daitekeena) aipatu beharko dira txostenean bertan, praktikan lortutako emaitzak eman aurretik. Halaber, neurketak egiteko erabili diren tresna guztien (kronometroa, kalibrea, balantza, eta abar) tresna-erroreak (tresnek bereiz ditzaketen unitaterik txikienak, alegia) ere aipatu behar izango dira. 5. Praktikaren gidoia irakurtzean edo praktika egitean ager daitezkeen arazo eta zailtasunak ere txostenean bildu behar dira. 6. Praktikaren gidoia ez da inola ere txostenean kopiatu behar eta gidoiak esplizituki eskatu ez dituen garapen teorikoak ere soberan daude. 7. Praktika gehienen bukaeran, laborategira sartu baino lehen egin beharreko lana adieraziko da. Irakasleak, praktika-sesioaren hasieran eskatuko du lan hori. 8. Erregresio lineal guztiak, laborategiko ordenadoreetan egitea komeni da. Ondoren, grafikoak inprimatu eta txostenean itsatsiko dira. Hala ere, ordenadorearen bitartez 29 Materia Kondentsatuaren Fisika 30 Praktiken txostenak egiterakoan gogoan izan beharreko oharrak egiten ez bada, beti orri milimetratuak erabiliko dira. Abzisa eta ordenatuan irudikatutako magnitudeak bertan adierazi beharko dira, baita erabilitako unitateak ere parentesi artean. Esaterako: V(V), I(A), m(kg), t(s),. . . Adierazpen grafikoen eskalak aukeratzerakoan, erabilgarria den tokia behar bezala bete behar dela kontutan izan beharko da. Eskala horiek, argi eta garbi adierazi behar dira grafikoan; horretarako ardatz bietan zatiketa periodikoak egin behar dira eta zatiketa horiei dagozkien balioak adierazten dituzten zenbakiak ere idatzi beharko dituzue. Bestalde, puntu esperimentalak lapitzez markatu behar dira argiro ikusteko moduan. Grafikoan, puntu horiek, eta hala eskatzen denean, puntuei dagokien lerro zuzena baizik ez dira azaldu behar. Lerro zuzena, gutxi gorabeherako doiketaren bitartez lortuko da zenbait kasutan eta bestela, karratu minimoen metodoari jarraituz erdietsi beharko da. Kapitulu honen bukaeran, adibide bat ikus daiteke. 9. Praktikaren gidoian, bi metodo desberdinez lortutako magnitude baten balioak (edo lortutako balioa eta balio teorikoa) alderatu egin behar dira, derrigorrez, aurreko kapituluaren 7. atalean adierazi den moduan. Adibidea: Zirkuitu elektriko batean, potentzial-aldea neurtu da, intentsitatearen funtzioan. Hona hemen emaitzak: I(mA) 0.096 0.148 0.182 0.206 0.236 0.264 0.330 0.378 V(V) 0.95 1.55 1.72 1.96 2.38 2.72 3.44 3.70 Karratuen bidez egindako doiketaren emaitzak (y = ax + b): a=10.129 kΩ ∆a=0.395 kΩ b=-0.02708 V ∆b=0.0971 V Zifra esangarriak hartuz, a = (10.1 ± 0.4) kΩ b = (0.0 ± 0.1) V Materia Kondentsatuaren Fisika Praktiken txostenak egiterakoan gogoan izan beharreko oharrak 31 Adierazpen grafikoa 4 V(V) 3 2 1 0 0 0.1 0.2 0.3 0.4 I(mA) Materia Kondentsatuaren Fisika 32 Praktiken txostenak egiterakoan gogoan izan beharreko oharrak Txostenetan maiz egindako erroreak 1. Grafiketan magnitudeak eta/edo unitateak ez zehaztu. Adierazpen grafikoetan ardatz bakoitzean irudikatu den magnitudea adierazi behar da, bere unitateekin (baldin eta unitatean baditu). 2. Emaitzak unitate gabe adierazi. Emaitza guztietan unitateak adierazi behar dira. Orokorrean nazioarteko sistema (SI) erabiliko da, kontrakoa adierazi ez bada. 3. Grafiken esakalak txarto hautatzea. Grafiken eskalak hautatuko dira irudikatuko diren datuen, erabilitako paperaren neurriaren eta grafika egiteko lekuaren arabera. Papera maximora aprobetxatuko da. 4. Erroreen (16) ekuazioa erabili, bere erabilera egokia ez denean. Funtzio baten errorea kalkulatzeko (16) ekuazioa erabili daiteke baldin eta funtzioak (15) ekuazioa betetzen badu. Beste kasu guztietarako adierazpen orokorra erabili behar da, hots, (13) ekuazioa. 5. Erroreak ez kalkulatu. Bukaerako emaitza guztien erroreak kalkulatu behar da, kontrakoa adierazi ez den bitartean. 6. Errore instrumentala hartu errore kuadratikoa hartu behar denean. Neurketa zuzenen kasuan, errore kuadratikoa eta errore instrumentala konparatu behar dira eta horietatik handiena dena hartu. Magnitude baten errore kuadratikoa lortzeko, magnitude hori behin baino gehiagotan neurtu behar da. 7. Tresna baten errore instrumentala txarto adierazi. Tresna-errorea, tresnak bereiz dezakeen unitaterik txikiena da. 8. Zifra esangarriak edo biribilketa txarto egin. Zifra esangarriak zehazteko 8. orrialdeko arauak hartu behar dira kontuan. 9. Emaitzak ez konparatu edo gaizki egin. Praktika batean magnitude bera metodo desberdinak erabiliz kalkulatzen denean, edo neurtu den magnitude bat bere balio teorikoarekin konparatzea eskatzen denean erroreen ataleko 7. atalean azaldutakoa jarraituz egin behar da. 10. Zuzenean neurtutako magnitudeen balioak eta erroreak ez idaztea. Zenbaitetan masa edo erradio bat neurtu behar da ekuazio batean erabiltzeko. Neurketa horren emaitza, bere errorea eta nola neurtu den txostenean idatzi behar da esplizituki erabili baino lehen. Materia Kondentsatuaren Fisika 34 Laborategian erabilitako oinarrizko tresneria gu. Hortaz, vernier eskalako zeroa 1/20 mm-z higitzen bada, vernier eskalako eta eskala nagusiko lehen marrak lerrokatuta azalduko dira. Era berean, 4/20 mm-z higitzen deneko kasuan, vernier eskalako laugarren marra eskala nagusiko marraren baten parean egongo da. Propietate hori dela eta, vernier kalibrearen bidez, 0.05 mm-ko doitasunaz ere neur ditzakegu milimetrotan oinarritutako eskala batez baliaturik. Tresna honen bidez luzera bat neurtu nahi izanez gero, lehenengo eta behin, vernier eskalako zeroak eskala nagusiarekiko duen kokapena begiratu beharko dugu. Posizio horren ezkerraldean hurbilen aurkitzen den eskala nagusiko marrak, esku artean dugun luzerari dagokion milimetroen kopurua emango digu. Luzerari dagokion milimetro-hamarren kopurua, eskala nagusiko marraren batekin lerrokatutako vernier eskalako marrak adieraziko digu. Aurreko irudian ikus daitekeenez, vernier-aren zeroa eskala nagusiko 8. eta 9. marren artean kokaturik dago, eta hortaz, badakigu kalibrearen besoak 8 eta 9 mm-en artean irekita daudela. Halaber, vernier eskalako 55 zenbakiari dagokion marra, eskala nagusiko marra baten parean dagoenez, neurtutako luzeraren balioa 8.55 mm-koa da, 0.05mm-ko errorea duelarik. Edozein neurketa burutu aurretik, vernier kalibreko zeroa egiaztatu beharko da eta tresna erabat itxirik dagoenean adierazten duen balioa zero ez bada, dagokion zuzenketa egin beharko da. 2. irudia: Kalibre mikrometrikoa 1.2. Kalibre mikrometrikoa. Kalibre mikrometrikoa edo mikrometroaren eskema 2. irudian adierazita dago. Tresna honen bitartez neur ditzakegun luzerak, 0.01 mm-koak bezain txikiak dira. Tresnak duen torlojuak bira bat osotutakoan, 0.50 mm-ko aurrerapena jasaten du. Danborea, bestalde, 50 graduazio-zatitan banatuta dago. Zilindro nagusian kokaturiko marren arteko distantzia 0.5 mm-koa da, milimetroak zenbaturik agertzen direlarik. Jarraian, tresna honen erabilera deskribatuko dugu. Neurtu nahi dugun pieza kalibrearen haztagailuen artean kokatu ondoren, danborearen muturrak zilindroan adierazitako eskala nagusiarekiko duen posizioa behatu beharko dugu, gainditu diren 0.50 mm-ko unitateen kopurua gogoan izan beharko dugularik. Hurrengo irakurketa, danborearen eskalan egin beharko dugu, eskala nagusiko lerro horizontala erreferentzia modura harturik. Era honetan erdietsitako balioa aurreko irakurketari gehitu beharko diogu, baturak piezaren luzera osoa emango digularik. Bigarren irudian ageri den kasuan, danborearen muturrak 13.50 mm-ko marra gainditu du eta danborearen eskalan “22” adierazita dago. Distantzia, beraz, (13.50+0.22) mm=13.72 mmkoa izango da, errorea 0.01 mm-koa izanik. Edozein neurketa burutu baino lehen, mikrometroa erabat itxi beharko dugu eta berak emandako irakurketa kontuan izan, zerorako Materia Kondentsatuaren Fisika Laborategian erabilitako oinarrizko tresneria 35 doiketa egin ahal izateko. Hau guztiz beharrezkoa dugu, mota honetako tresnek ez baitute sarritan zero adierazten itxita daudenean. 2. Osziloskopioa Osziloskopioa, seinale elektriko aldakorrak neurtu eta aztertzeko tresna dugu. Horretarako, pantaila batean, denboraren funtzioan irudikatzen da seinale elektrikoa. Orokorrean, ardatz horizontalean (X ardatzean) denbora adieraziko da, eta ardatz bertikalean seinalaren potentzial elektrikoa. Osziloskopioan, hainbat magnitude fisiko neur daitezke, magnitude hori seinale elektriko bihurtuz tresnaren baten bitartez (esate baterako, soinuaren intentsitatea edo maiztasuna neurtzeko, mikrofono batek uhin mekanikoa seinale elektriko bihurtuko du, osziloskopioan sartzeko). Hori dela eta, fisika, mekanika, medikuntza eta hainbat esparrutan erabili ohi da. Lehenengo osziloskopioak analogikoak izan ziren. Seinalea anplifikatu ondoren, pantailan irudikatzen da. Gaur egun erabilitako osziloskopio digitaletan, seinalea irudikatzeaz gain, seinale digital bihurtu eta gero, gorde egin daiteke, hobeto aztertzeko. Osziloskopio analogikoek abantailak dituzte, seinalearen aldaketak oso arinak direnean eta bat-bateko adierazpen grafikoak lortu nahi direnean. Osziloskopio digitalak, berriz, komenigarriagoak izango dira, seinalea periodikoa ez denean (zorizko tentsio-tontorrak daudenean). pantaila fluoreszentea elektroi kanoia xafla desbideratzaileak filamentu beroa e – F 3. irudia: Osziloskopioaren izpi katodikoaren hodia 2.1. Oinarri teorikoa. Osziloskopioaren elementu nagusia izpi katodikoen hodia da. Hodi honen barnean, katodo gori batek elektroiak igortzen ditu, elektroi horiek pantaila fluoreszentea jotzen dutelarik. Honen ondorioz, argi berdeska ikusi ahal izango dugu, erabiliko ditugun aparatuen kasuan. Elektroi-sortak xafla-pare bi zeharkatuko ditu (ikus 3. irudia). Xafla hauek bertikalak eta horizontalak dira, beraien gainean guk aukeratutako potentzialak aplika ditzakegularik. Horrela, elektroi-sortari nahi dugun desbideraketa eman diezaiokegu, bertikal zein horizontalki. Norabide hauek, pantailaren X eta Y ardatzei dagozkie. Osziloskopioaren erabilgarritasun nagusia, higidura bibrakor elektriko eta mekanikoak pantaila batean irudikatzeko posibilitatean datza. Higidura bibrakor desberdinak pantailaratzeko, osziloskopioaren barne-dispositibo bat, “ekorketa” deritzona, derrigorrezkoa gertatzen zaigu. Bere funtzioa, elektroi-sorta (azken finean, pantailako puntu argitsua) horizontalki ezkerretatik eskuinetara desplazatzea da. Hau lortzeko, “zerra-hortz” gisako tentsio aldakorra (ikus 4. irudia) aplikatu beharko dugu xafla bertikalen gainean, tentsio horren maiztasunaren aldakuntza gure esku dagoelarik. Horrela bada, desbideraketa bertikaleko Materia Kondentsatuaren Fisika 36 Laborategian erabilitako oinarrizko tresneria V=Vb V=Va t denbora voltaia t=nT 4. irudia: Ekorketa horizontalak sortutako zerra-hortz motako seinalea. Voltaiak Va balioa duenean, puntu argitsua pantailaren ezkerraldean dago. Potentziala handitzen den heinean puntua eskumarantza desplazatzen da eta Vb balioa hartzen duenean, eskuinaldean dago. Va potentzial lauko tarteak itxaron denborak dira, τ ekorketaren periodoa eta T kanpoko seinalearen periodoa sinkronizatzeko. Ondo aukeratu behar da irudiko t-ren balioa; ondoko adierazpena bete egin behar da: τ = nT xaflen gainean inolako tentsiorik aplikatzen ez bada (hots, osziloskopioan kanpo-seinalerik sartzen ez badugu) eta ekorketa indarrean jartzen badugu, pantailan hauxe ikusiko dugu: pantaila horizontalki ekortzen duen puntu bat, ekorketa-maiztasuna handia deneko kasuan puntu horrek zuzen bat irudituko duelarik. Bestalde, ekorketa konektatu gabe badago eta kanpo-seinalerik ez badugu, pausagunean dagoen puntu bat agertuko zaigu pantailan. 2.2. Tresnaren deskribapena. Begibistan telebistaren antzekoa da, baina pantailan lerro bertikalak eta horizontalak irudikatuta daude, neurketak egiteko. Laborategian erabiliko diren bi osziloskopio 5. eta 6. irudietan ikus daitezke. Hiru atalez osatua daude: pantaila, konektoreak eta aginteak. Pantaila. Osziloskopioaren oinarrizko zatia da. Bertan seinale elektrikoa irudikatu egiten da. Grafikoki, seinalearen egitura ikusteaz gain, neurketa kuantitatiboak ere egin daitezke. Horretarako, koadrikula erabiliko da, distantziak neurtuz. Koadrikularen neurria 1cm×1cm-koa da, baina 0.2 cm-ko distantziak ere adierazita daude. Konektoreak. Seinalearen sarrerak dira. Sarrera kopurua eta mota osziloskopioaren araberakoak dira. Gaur egungo osziloskopioek bi kanal dituzte eta horrela bi seinale beha daiteke aldi berean. Kanalek sarrera bana dute INPUT CH. 1 eta INPUT CH. 2 (ikus 5. irudiaren 8⃝ eta 20 ⃝ Materia Kondentsatuaren Fisika Laborategian erabilitako oinarrizko tresneria 39 zenbakiak) eta konektoreak BNC motakoak dira kable koaxial apantailatuentzako. Horrez gain, kanpoko sinkronizazio-seinale-rako beste konektore bat dago (EXT TRIG edo TRIG INP, 24 ⃝ zenbakia). Osziloskopio zaharrek (ikus 6. irudia) kanal bakarra dute. Kasu honetan beheko konektorea lurra da, eta goiko konektoretik seinale aktiboa sartzen da. Konektoreak banana motakoak dira. Aginteak. • Etengailua (ON/OFF): Orokorrean, botoi bakarra da. Hala ere, zenbait kasutan distiraren kontrolarekin batera doa (BRIGHTNESS, 6⃝ zenbakia). • Distira (BRIGHTNESS edo INTEN): Pantailako puntuaren distira aldatzeko da. Argiaren intentsitatea nahikoa izango da ondo ikusteko, baina argi-kororik ez da agertu behar ( 2⃝ zenbakia). • Fokua (FOCUS): Aginte honen bitartez pantailako irudia garbia izatea lortu daiteke ( 3⃝ zenbakia). • Modu sinplea, duala, batuera (MODE: CH.1/CH.2, DUAL,ADD): bi kanaleko osziloskopioetan, kanaletako bat aukera daiteke (CH.1/CH.2), biak batera (DUAL) edo bien batuera (ADD), (14 ⃝ zenbakia). • XY Modua (XY): pantailan, kanal baten seinalea beste kanalaren seinalearen funtzioan irudikatuko da. Normalean, X eta Y ardatzak, 1 eta 2 kanaletako seinaleak dira, hurrenez hurren, baina 5. irudiko osziloskopioan, alderantziz daude jarrita kanalak. Kanal bakarreko zenbait osziloskopiok ere aukera hau dute, bigarren seinalea EXT TRIG sartuz (29 ⃝ zenbakia). Osziloskopio batzuetan, X-Y moduan jartzeko botoi berezia dago, edo CH.I/CH.2/DUAL/ADD agintailuak beste posizio bat dauka horretarako. Sistema bertikaleko aginteak. Bi kanaleko osziloskopioetan, kanal bakoitzak bere aginteak izango ditu. • Desplazamendu bertikala (⇕ POSITION, Y-POS edo Y-SHIFT): norabide bertikalean desplazatu egiten du irudia, komeni zaigun posizioan kokatzeko asmoz. Oso erabilgarria suertatzen da neurketak egin nahi ditugunean (11 ⃝ eta 19 ⃝ zenbakiak). • Eskala bertikala (VOLTS/CM edo VOLTS/DIV): hainbat posizioko konmutadorea da. Posizio bakoitzean eskala-faktorea desberdina da. Eskala-faktoreak pantailako laukitxo bakoitzari dagokion potentziala adierazten du. Esate baterako, agintea 2VOLTS/DIV posizioan jarrita, pantailako irudiak 1 cm-ko altuera izanez gero, seinalearen anplitudea 2 V-ekoa da. Orokorrean, pantailako irudia ahalik eta handiena (baina pantailatik atera barik) izaten da helburua, tresna-errorea txikiagotzeko ( 7⃝ eta 22 ⃝ zenbakiak). Materia Kondentsatuaren Fisika 40 Laborategian erabilitako oinarrizko tresneria • Aginte aldakorra (VARIABLE edo VAR): Era jarraituan handitzen du irudia, nabardurak ikusteko. Neurketak egitean kalibraketa-posizioan (CAL) egon behar da ( 9⃝ eta 21 ⃝ zenbakiak). • Anplifikazioa (MAG edo Y-MAG): faktore batez (orokorrean x5 edo x10) biderkatzen du seinalea. Neurketak egitean, kontuan hartuko da. Adibidez, 1VOLTS/DIV eskalan eta x5 aukeratuta, 5 cm-ko altuerari 1 V dagokio ( 9⃝ eta 21 ⃝ zenbakiak). • Sarrerako akoplamendua (DC/AC/GND): Kanpoko seinalea sartzeko modua aldatzen du. Normalean, hiru aukera ditu: AC/GND/DC. AC posizioak korrontearen osagarri jarraitua ezabatzen du, barneko kondentsadorearen bitartez. DC posizioak, datorren moduan pasatzen uzten du. GND posizioak sistema bertikaleko seinalea deskonektatu egiten du, lurrera konektatuz (10 ⃝ eta 18 ⃝ zenbakiak). Sistema horizontaleko aginteak. • Desplazamendu horizontala (⇔ POSITION, X-POS edo X-SHIFT): norabide horizontalean desplazatu egiten du irudia, komeni zaigun posiziotan kokatzeko asmoz. Oso erabilgarria suertatzen da neurketak egin nahi ditugunean (32 ⃝ zenbakia). • Eskala horizontala edo denboraren jatorria (TIME/CM, TIME/DIV edo TIMEBASE): hainbat posizioko konmutadorea da. Posizio bakoitzean eskala-faktorea desberdina da. Eskala-faktoreak pantailako laukitxo bakoitzari dagokion denbora-tartea adierazten du. Esate baterako, agintea 5MSG/DIV posizioan jarrita, norabide horizontalean, pantailako zentimetro bakoitzari 5 s-ko denbora-tartea dagokio. Oso garrantzitsua da eskala egokia aukeratzea, neurketak zehatzak izateko (29 ⃝ zenbakia). • Aginte aldakorra (VARIABLE, VAR edo SWP): Era jarraituan handitzen du irudia, nabardurak ikusteko. Neurketak egitean kalibraketa-posizioan (CAL) egon behar du (30 ⃝ zenbakia). • Anplifikazioa (MAG edo X-MAG): faktore batez (orokorrean x5 edo x10) biderkatzen du denbora-eskala. Neurketak egitean, kontuan hartuko da. Adibidez, 1MSEG/DIV eskalan eta x5 aukeratuta, 5 cm-ko luzerari 1 ms-ko denbora-tartea dagokio (31 ⃝ zenbakia). Sinkronizazio eta desarra. • Sinkronizazioa (TRIGGERING): Pantailan, irudi egonkorrak lortzeko asmoz, sartzen ari garen seinalearen zikloak eta tresnaren ekorketak sinkronizaturik egon behar dute. Hori dela eta, ekortzea indarrean sartu edo desarratu beharko duen seinaleak, ondokoa izan beharko du: kanpo-seinalea bera, edo kanpo-seinalearekiko denbora-erlazio finkoa gordeko duen beste edozein seinale (25 ⃝ zenbakia). • Desarra maila (LEVEL edo TRIG LEVEL): Agintailu hau AUTO posizioan dagoenean, (50 Hz,1 MHz) maiztasun-tartean kokatutako edozein seinalek kontrolatuko du ekorketa, uhinaren hasiera, pantailaratu nahi dugun kanpo-seinalearen erdialdean kokatuko delarik, gutxi gorabehera. Agintailua AUTO posiziotik kanpo badago, ekorketa Materia Kondentsatuaren Fisika Laborategian erabilitako oinarrizko tresneria 41 geuk sinkroniza dezakegu, uhinaren hasiera, kasu honetan, beraren edozein puntutan aukera daitekeelarik. Orokorrean, AUTO posizioa aukeratuko da (28 ⃝ zenbakia). • Desarra iturria (SOURCE): Normalean, zenbait posizio duen kommutadorea da (CH1, CH2, LINE, EXT . . . ) desarra egingo duen seinalea aukeratzeko. Normalean CH1 edo CH2 aukeratzen dira. LINE aukera sare elektrikoaren seinalea erabiltzeko da. Bukatzeko, EXT posizioa TRIG IN konektoretik sartutako kanpoko seinalea erabiltzeko aukeratuko da (12 ⃝ zenbakia). Bestelako aginteak. • Irudi izoztua (HOLD): Osziloskopio digitalen aukera da. Irudia izoztu egiten du. Berriro sakatuz, irudia askatu egiten du berriro. Kate bakoitza independienteki izoztu daiteke. Oso erabilgarria da seinalea periodikoa ez denean. 3. Elektrizitateko praktiketan erabilitako tresneria Elektrizitateko praktiketan zenbait elementu desberdin erabiliko dira: sorgailuak, erresistentziak, kondentsadoreak, harilak, potentziometroak, etengailuak eta abar. Elementu bakoitzak bere ikurra dauka, ondoko irudietan adierazi den moduan. sorgailu sorgailu amperemetroa voltimetroa jarraitua alternoa A V - + erresistentzia kondentsadorea harila potentziometroa edo Aurreko elementuak muntaia-xaflan jarriko dira (ikus hurrengo irudia). Lerroz lotutako puntuak konektatuta daude muntaia xaflaren atzeko aldetik, beraz, puntu berbera adierazten dute zirkuitu batean. Irudiko adibidean, elementu batzuk seriean jarri dira, beste batzuk paraleloan eta beste bat gaizki jarrita dago, bi hankak puntu berberan jarrita dituelako (kortozirkuitua). Materia Kondentsatuaren Fisika Laborategian erabilitako oinarrizko tresneria 43 handiak izaten dituzte beti (zenbait MΩ-eko ordenakoak) eta neurketa egiteko paraleloan kokatu behar dira. Aztertzen ari garen zirkuituko erresistentziak, voltimetroaren barneerresistentziaren aldean txikiak badira, azken hau infinitua dela onar dezakegu, ekuazioetan errore nabarmenik sortarazi gabe. Zirkuituan, voltimetroarekiko paraleloan kokatutako erresistentzia handiak agertzen direneko kasuetan, berriz, aipaturiko barne-erresistentzia aintzakotzat hartu beharko dugu. Jarraian, multimetroaren erabilera deskribaturik aurki dezakezue, aipaturiko neurketa desberdinak burutzerakoan kontuan hartu beharreko puntuak ere agertzen direlarik. OHARRA: Laborategian, multimetro desberdinak aurkituko dira (ikus hurrengo irudia). Hurrengo deskribapena, multimetro jakin bati dagokio, baina beste multimetro guztien erabilera antzerakoa da. 1. Konexioa: 1⃝ botoiaren bidez burutzen da. Itzal ezazue multimetroa neurketak amaitutakoan! 2. Neurketa-motaren hautagailua: 2⃝ erruleta birakariaren bitartez, Voltaien (V), Erresistentzien (Ω) edo Korronte-intentsitateen (A) neurketa hauta dezakegu. 3. Voltaien neurketa: Koka ezazue 2⃝ managailua (V) posizioan. • Hauta ezazue tentsio alternoa AC edo jarraitua DC 3⃝ botoiaren bidez. • Konekta itzazue neurketa-kableak COM 4⃝ eta V 5⃝ zuloguneetan. • Multimetroa eta esku artean dugun zirkuitua paraleloan konektatu behar dira. OHARRA : Neur daitezkeen tentsioen goi-limitea 750 volt-ekoa da. 4. Korronte-intentsitateen neurketa: Koka ezazue 2⃝ erruleta A posizioan. • Hauta ezazue korronte alternoa AC edo jarraitua DC 3⃝ botoiaren bidez. • Konekta itzazue neurketa-kableak COM 4⃝ eta mA 6⃝ zuloguneetan. • Multimetroa eta esku artean dugun zirkuitua seriean konektatu behar dira. OHARRA: Neur daitezkeen korronte-intentsitateen goi-limitea 10 ampere-koa da. Ez ezazue multimetroa inola ere zuzenean konektatu sarearekin edo voltai iturri batekin, korrontea neurtu asmoz. OHAR GARRANTZITSUA: Kasu guztietan, zirkuitua konektatu eta neurketa burutu aurretik, amperemetro modura arituko den multimetroan zehar pasatuko den intentsitatearen magnitude-ordena kalkulatu beharko da. Edozein kasutan ere, zirkuituak bete behar duen baldintza hauxe da: amperemetroan zehar ezin da 0.2 A-koa baino handiagoa den intentsitatea pasatu. (Adibidez, neurtu beharreko erresistentzia 10 Ω-ekoa bada gutxi gorabehera, sorgailuaren indar elektroeragileak 2 V-ekoa baino txikiagoa izan beharko du). Amperemetroa ez da inoiz ere 10 A-ko eskalan kokatu behar. Kasu bakoitzean, amperemetroa 0.2 A-ko (200 mA) eskalan kokatuko dugu lehendabizi, eta neurtutako intentsitatearen balioa eskala txikiagoetan neurtzeko bezain baxua bada, aipaturiko eskala txikiagoak hautatu ahal izango ditugu. Materia Kondentsatuaren Fisika Laborategian erabilitako oinarrizko tresneria 51 4. Doiketa linealak egiteko programen erabilera Zenbait praktiketan, erregresio linealak egin behar dira. Horretarako, Kaleidagraph edo Mathematica programa informatikoak erabil daitezke. Hona hemen jarraitu beharreko prozedura doiketa linealak egiteko, Kaleidagraph eta Mathematica programetan. 4.1. Kaleidagraph programaren erabilera. 1. Piztu ezazue ordenadorea, eta Kaleidagraph programa ireki ondoren, taula-itxurako leihoa agertuko da (ikus ondoko irudia). Bestela, sakatu File→New. 2. Taularen A izeneko zutabean, abzisa-ardatzeko datuak sartu, eta B zutabean, A zutabeko balio bakoitzari dagokion ordenatu-ardatzeko balioa. Nahi izanez gero, zutabe berriak osatu daitezke, aurreko zutabeetan oinarrituz, funtzio bat aplikatuz. Horretarako, sakatu Windows→Formula Entry, eta sortu nahi den funtzioa. Ondoko adibidean, C zutabean (2 zenbakikoa) A zutabeko balioa gehi 2 aldiz B zutabeko balioa agertuko da, c2 = c0 + 2c1. 3. Grafiko batean sartutako puntuak adierazteko, sakatu Gallery→Linear→Scatter, ezkerre koirudian adierazi den bezala. Materia Kondentsatuaren Fisika 52 Laborategian erabilitako oinarrizko tresneria Agertuko den leihoan, X izeneko zutabean markatu A botoia, eta Y izeneko zutabean markatu B botoia, eskuineko irudian adierazitakoaren arabera. 4. Doiketa lineala egiteko, eta lerro zuzena irudikatzeko, sakatu Curvefit→General→fit1, ezkerreko irudian egin den bezala. Agertutako leihoan, markatu B botoia eta sakatu OK (ikus eskuineko irudia). 5. Pantailan, grafikoa (lerro zuzena barne), eta lortutako doiketa linealaren emaitzak agertu behar dira. Azkeneko horiek agertzen ez badira (irudiko errektangelua da agertu beharrekoa), sakatu Plot→Display Equation. 6. Doiketa linealaren emaitzak era honetan agertuko dira: y = m1 + m2 ∗ M0 (1) Materia Kondentsatuaren Fisika M1: g-ren neurketa 57 edo, beste modu batean idatziz, T = 2π s b2 + k2 gb (5) non, k = p IMZ/m, (6) C puntutik (MZ-tik) pasatzen den ardatzaren inguruko biraketa-erradioa den. 4. Tresnaren deskribapena Pendulu modura, metalezko hagaxka mehea erabiliko dugu. Distantziakideak diren zirrikituak aurki ditzakezue hagaxkan zehar, berauen arteko distantzia 1 cm-koa delarik. Erdiko zirrikitua, hagaxkaren masa-zentroan kokaturik dago. Sekzio triangeluarra duen metalezko hortz baten inguruan oszila dezake penduluak, eta hortza, hagaxkan zeharreko edozein zirrikitutan koka daiteke, presio-torloju baten bidez (ikus 56. orrialdeko irudia). 5. Eragiketa metodoa 1. Idatzi hagaxka baten inertzia-momentua MZ-tik pasatzen den ardatz perpendikularrarekiko eta kalkulatu hagaxkaren biraketa-erradioa. 2. Egin ezazue beherago adierazita dagoen taularen antzeko bat, zeinean T periodoa, masa-zentroaren eta oszilazio-puntuaren arteko b distantziaren menpe eman beharko duzuen. Era berean, kalkula itzazue bT 2 eta b2 balioak ere, aurrerago beharrezkoak izango baitira. Taula hau osotzeko, penduluak ardatz desberdinen inguruan oszilatu behar du, kasu bakoitzean, oszilazio-periodoa lortzeko, gutxienez 20 oszilazio zenbatu beharko dituzuelarik. b 20T T bT 2 b2 1 . . . . . . . . . . . . . . . 2 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . n . . . . . . . . . . . . . . . OHARRA: Praktika osoan, oszilazioak txikiak direla onartuko da (sin θ ∼ θ), (2) ekuazioa zuzena izateko. Beraz, oszilazioen angelurik handienak ez du 20o-ko balioa gainditu behar. 3. Teoriaren arabera, T periodoak, b = k baliorako minimoa izan behar du (froga ezazue (5) ekuaziotik abiatuz). 4. Irudika itzazue osotutako taulako (b, T) puntuak grafiko batean, eta grafikoan oinarrituz, kalkula ezazue minimoari dagokion b-ren balioa. T minimoari dagokion balioa zuzenki lortzeko asmoz, minimo horren inguruan (b, T) puntu-kopurua handia izatea komenigarria da. Materia Kondentsatuaren Fisika 58 M1: g-ren neurketa 5. Konpara ezazue balio hau, teorikoki lortutakoarekin. 6. Irudika ezazue grafikoki bT 2 magnitudea, b2 delakoaren funtzioan. Magnitude bi horien arteko erlazio teorikoa lineala da, hau da, bT 2 = 4π2 k2 g + 4π2 b2 g (7) Doi itzazue lortutako (b2, bT 2) puntuak adierazpen horretara, karratu minimozko prozeduraren bidez. Irudika ezazue prozedura horren bidez lorturiko lerro zuzena grafiko berean. Doiketan oinarrituz, g grabitatearen azelerazioaren eta k biraketa-erradioaren balioak lortu beharko dituzue. Halaber, estima itzazue ∆k eta ∆g direlakoen erroreak. 7. Alderatu k-ren lortutako balioak. Halaber, alderatu g-ren balio esperimentala eta Fisikako liburuetan adierazitakoa. 6. Laborategira sartu baino lehen egiteko 1. Idatzi hagaxka baten inertzia-momentua MZ-tik pasatzen den ardatz perpendikularrarekiko eta kalkulatu hagaxkaren biraketa-erradioa. 2. Egin ezazue eragiketa-metodoaren 2. atala, hots, frogatu (5) ekuazioak minimoa duela b = k denean. 3. (7) ekuaziotik abiatuta, kalkulatu k, g eta beraien erroreen adierazpenak, egin beharreko erregresio linealaren bitartez lortutako parametroen (maldaren eta ordenatua jatorriaren) funtzioan. Laborategian neurketak egin ondoren, adierazpen horiek erabiliko dira emaitza kuantitatiboak lortzeko. Materia Kondentsatuaren Fisika M2: Higidura harmoniko sinplea 61 4. Tresnaren deskribapena Erabiliko dugun tresna, bertikalki kokatutako malguki helikoidal batez osoturik dago. Malgukiaren mutur askeak euskarri bat dauka, euskarrian masa desberdinak koka daitezkeelarik (ikus goiko irudia). Aipaturiko malgukiaz gain, milimetrotan graduaturiko eskala bertikal bat ere badago. Eskala honetan malgukiak duen luzapena neurtu ahal izango dugu, malgukiaren mutur askean kokaturiko gezi horizontal baten bitartez. 5. Eragiketa metodoa 1. Malgukiaren k konstantea erdietsi beharko da, horretarako sistematikoki masa desberdinak eseki eta sortarazten dituzten luzapenak neurtu beharko direlarik. Lortutako emaitza guztiak ondoren adierazita dagoen taula batean bil ditzakezue. Mg x OHARRA: Kontuz unitateekin. Ez nahastu unitate-sistema desberdinak. Azal itzazue grafiko batean, kokaturiko masen pisuak (Mg) beraiek sortarazitako luzapenen (x) menpean. Gero, kalkula bedi erregresio linealaren bidez puntu horiei dagokien lerro zuzena. Lor itzazue lerro zuzenaren malda, k delakoa, eta bai berarekin loturiko ∆k errorea ere. 2. Eseki ezazue malgukitik masa bat eta kalkula ezazue dagokion oszilazio-periodoa (horretarako 20 oszilaziori dagokien denbora-tartea neurtu beharko da). Prozesu hori esku artean dituzuen masekin egin daitezkeen konbinazio posible guztietarako errepikatu beharko duzue. Lortutako datuez, ondoren ageri den taula osotu beharko duzue. Gero, adieraz ezazue grafikoki periodoaren karratua (T 2 delakoa) M masaren menpean. M T 20T T 2 Teoriaren arabera, emaitzak lerro zuzena izan behar du, (3) ekuazioa garatuz hauxe lor baitaiteke: T 2 = 4π2 M k + 4π2 αm k (4) 3. Karratu minimoen metodoari jarraituz eta (4) ekuazioa kontuan hartuz, kalkula ezazue malgukiaren k konstantea (eta errorea) lerro zuzenaren maldaren baliotik abiatu- Materia Kondentsatuaren Fisika 62 M2: Higidura harmoniko sinplea ta. Konpara ezazue horrela lortutako balioa aurreko atalean erdietsitakoarekin. Halaber, αm konstantearen eta ∆(αm) errorearen balioak eman beharko dituzue. 4. Alderatu 1. eta 3. ataletan lortutako k-ren balioak. 5. Oszilazioak ikuspuntu energetikotik aztertuz, malguki uniformearen α konstantearen balioa 1/3 dela ondoriozta daiteke. α-ren balio teoriko hori erabiliz, kalkula ezazue malgukiaren m masa, erregresio linealak emandako αm balio experimentaletik abiatuta. Arrazoizko balioa al da? Metodo ona al da malgukiaren masa neurtzeko? 6. Lortutako malgukiaren masa arrazoizkoa den ikusteko lor ezazue malgukiaren masaren beste balio bat, malgukia osotzen duen metalezko hariaren sekzioa zuzenean neurtuz (erabili kalibre mikrometrikoa), bere luzera estimatuz eta burdinaren dentsitatea (8.0 ± 0.2) g/cm3-koa dela gogoan izanez. 7. Konpara itzazue malgukiaren masaren balio biak: 5. eta 6. ataletan lortutakoak. 6. Laborategira sartu baino lehen egiteko 1. (4) ekuaziotik abiatuta, kalkulatu k, αm eta beraien erroreen adierazpenak, egin beharreko erregresio linealaren bitartez lortutako parametroen funtzioan. Laborategian neurketak egin ondoren, adierazpen horiek erabiliko dira emaitza kuantitatiboak lortzeko. 2. Idatzi eragiketa metodoaren 6. ataleko masaren adierazpena, ρ, R, r eta malgukiaren buelta kopuruaren funtzioan, non r, alanbrearen erradioa den, R buelta bakoitzaren erradioa eta ρ alanbrearen dentsitatea den. Onartu alanbrea r erradioko zilindroa dela. 3. Kalkulatu aurreko adierazpeneko masaren errorea, ∆R, ∆r eta ∆ρ-ren funtzioan. Materia Kondentsatuaren Fisika 64 M6: Soinuaren abiaduraren neurketa 1. Helburua Saiakuntza honetan, ingurugiroko tenperaturan soinuak airean duen abiadura neurtu nahi dugu, horretarako, zenbait luzera berezi duten hodietan gertatzen den soinu-uhinen erresonantzia izeneko fenomenoa erabiliko dugularik. 2. Oinarrizko kontzeptuak • Uhinak. Soinua • Uhin geldikorrak 3. Oinarri teorikoa Edozein uhinen v abiadura, uhinaren ν maiztasunarekin eta λ uhin-luzerarekin loturik dago ondoko ekuazioaren bitartez: v = νλ (1) Ekuazio hau erabiliko dugu, hain zuzen, praktikaren helburua betetzeko, hots, soinuaren abiadura determinatzeko, kartoizko tutu batean sortutako uhin geldikorren uhin-luzera neurtuz. Sinu-eiteko uhinak, sorgailuari konektaturiko bozgorailuak sortuko ditu. Bozgorailua, tutuaren mutur batean jarriko da (mutur irekia izango da hau). Beste muturra itxia zein irekia izan daiteke. Bi egoera besberdin horietan sortutako uhin geldikorrak aztertuko dira. 3.1. Uhin geldikorrak tutu itxian Tutuaren mutur irekian jarritako bozgorailuak maiztasun jakineko uhinak igorriko ditu. Uhin-trena islatu egingo da tutuaren mutur itxian, uhin erasotzailea eta islatuaren arteko desfasea 180o-koa izanik. Tutuaren barruan, beraz, uhin erasotzaile eta islatuen arteko gainezarmena egongo da. Tutuaren luzeraren zenbait balioetarako uhin geldikorrak sortuko dira, mutur itxian nodoa (anplitude nulua duen puntua) eta mutur irekitik gertu antinodoa (anplitude maximoko puntua) izanik (ikus 1. irudia). Egoera horretan tutuan erresonantzia dago, eta soinuaren intentsitateak emendio nabarmena pairatuko du. Esan beharra dago, muturretan dauden antinodoaren posizioa ez da erresonantzi hodiaren mutur irekiarekin bat etorriko, baizik eta, froga daitekeenez, aipaturiko puntuan baino hurrunago egongo da, d = 0.6r distantziara gutxi gorabehera, r hodiaren erradioa izanik. Beraz, erresonantzia gertatzeko, tutuaren luzerak honako balio hauetako bat hartu behar du(ikus 1. irudia), Ln = λ 4(2n − 1) − a n = 1, 2, 3, . . . (2) a parametroa dela eta, ezin da λ-ren balioa lortzea neurketa bakarra eginez, baina elkarren segidako erresonantziei dagozkien Ln eta Ln+1 luzerak neurtuz, uhin-luzera honako hau izango da, λ = 2(Ln+1 − Ln) (3) Materia Kondentsatuaren Fisika M6: Soinuaren abiaduraren neurketa 65 bozgorailua 1. Irudia: Mutur bat itxita eta bestea irekita dituen tutuan garatutako lehenengo 4 uhin geldikorrak. bozgorailua 2. Irudia: Mutur biak irekita dituen tutuan garatutako lehenengo 4 uhin geldikorrak. 3.2. Uhin geldikorrak tutu irekian Tutuaren bi muturrak irekita daudenean, bi muturren ondoan antinodo bana egongo dira (ikus 2. irudia). Tutuaren barruan erresonantzia gertatuko da luzera honako hauetako bat denean, Ln = λ 2n − a′ n = 1, 2, 3, . . . (4) Aurreko kasuan bezala, uhin-luzera lortzeko (3) ekuazioa erabiliko da. 4. Tresnaren deskribapena Laborategiko muntai esperimentalak atal batzuk ditu: Erresonantzi hodia. Egia esan bi hodi dira (ikus 3. irudia): kanpoko hori urdina eta barruko hodi zuria, azken honek erregela izanik. Tutu zurian, bozgorailuaren aldean plastikozko estalkia ipini daiteke, aurreko sekzioan azaldutako bi kasuak lortzeko: tutu itxia eta tutu irekia (ikus 4. irudia). Materia Kondentsatuaren Fisika 66 M6: Soinuaren abiaduraren neurketa 3. Irudia 4. Irudia Uhin-sorgailua, bozgorailu bati konektatuta. Neurketak egiten hasi baino lehen, botoien funtzionamendua probatzea komeni da, sortutako uhinaren maiztasuna eta intentsitatea aldatuz. Sorgailuari konektaturiko bozgorailua tutu urdinaren muturrean jarriko da. Tutuaren diametroa egokituta dago bozgorailuaren neurrikoa izateko. Tutua eta bozgorailuaren artean distantzia txiki bat utziko da, bien artean mikrofonoa jartzeko. Mikrofonoa, tutuan zehar hedatutako soinuaren maila eta intentsitatea neurtzeko tresna, ordenadore bati dago konektatuta. Mikrofonoak hiru sentikortasun-maila ditu: 5. Irudia: Mikrofonoaren sentikortasun-mailak. Ordenadorean DataStudio izeneko programa dago instalatuta. Programa horri esker, tutuaren barruan hedatutako soinuaren maila (dBC eta dBA unitateetan) eta intentsitatea (µW/m2-tan) neurtuko da. 6. irudian ordenadorearen pantaila adierazi da, DataStudio programa irekita dagoenean. ”Digits 1”, ”Graph 1”eta ”Meter 1”lehiatilatxoetan, mikrofonoak sortutako soinu-maila eta intentsitatea adieraziko dira. 6. Irudia: DataStudio programa Materia Kondentsatuaren Fisika M6: Soinuaren abiaduraren neurketa 67 5. Eragiketa metodoa 1. Ordenadorea piztu. Piztuta aurkitzen bada ordenadorea, praktikaren bukaeran ere piztuta utziko da. “M6” fitxategia zabaldu, “DataStudio” programa irekitzeko. 2. Konektatu eta piztu uhin-sorgailua. Praktika osoan, soinuaren anplitudea ahalik eta txikien izatea komeni da. 3. Tutu zuriari estalkia ipini (jarrita ez badago dagoeneko) bozgorailuaren ondoan dagoen muturrean (ikus 4. irudia). Egoera horretan, tutuaren luzera nulua da. Sorgailuan ν = 700 Hz-eko maiztasuna jarri eta ordenadoreko pantailan dagoen “Start” izeneko botoia sakatu. Ondoren, mikrofonoa tutuaren muturrean ipini (bozgorailuaren ondoan dagoen muturrean). Ordenadoreko pantailaren hiru lehiatilatxoetan, mikrofonoak detektaturiko soinu-maila eta intentsitatea adieraziko dira. Poliki-poliki tutu zuria atera, soinuaren intentsitatea ikusiz (eta entzunez) ordenadorearen pantailan. Erregelak, tutu itxiaren barneko luzera adieraziko du. Tutuaren luzeraren zenbait balioetarako, soinuaren intentsitateak emendio nabarmena pairatuko du. Luzeraren balio horietan agertuko dira uhin geldikorrak, hain zuzen ere ((2) ekuazioa.) Erresonantzia bakoitzean, kontu handiz doitu behar da maximoaren posizioa, Ln bakoitza lortzeko. Erabilitako maiztasuna dela eta, lehenengo lau erresonantziak lortu daitezke [n = 1, 2, 3, 4 kasuak, (2) ekuazioan].(2n − 1) zenbakiaren funtzioan, tutuaren erresonantzia-luzera adierazi grafiko batean eta, erregresio linealaren bitartez, tutuaren barruan hedatutako uhinaren λ uhin-luzera eta (2) ekuazioko a parametroa kalkulatu. Bi magnitude horien erroreak ere eman behar dira. 4. Aurreko atala errepikatu, honako maiztasun hauetarako ν = 500, 600, 800 Hz, baina L1 eta L2 magnitudeen balioak neurtuz, soilik. Kasu horietan, λ uhin-luzera eta errorea (3) ekuazioa erabiliz lortuko da. 5. Orain hodi irekiarekin egingo dugu lan. Tutu zuriari estalkia kendu eta tutu urdinaren barrura sartu, toperaino. Honako maiztasun hauetarako, ν = 450, 550, 650, 750 Hz, poliki-poliki tutu zuria atera eta behatutako lehenengo bi erresonantziei dagokien L luzeraren balioa lortu. Aipatutako erresonantziak ez dira lehenengo biak izango (n = 1 eta n = 2), esperimentuaren hasierako puntua L = 0 ez delako izan. Baina, behatutako bi erresonantziak elkarren segidako n-ren bi baliokoak izango dira, n eta n + 1. (3) ekuazioa erabiliz, λ uhin-luzeraren balioa kalkulatu, maiztasun bakoitzerako. Ondoren (4) ekuazioa erabiliz aurkitu n-ren balioa eta a′ parametroaren balioa. Kontuan izan a′ positiboa izan behar duela eta λ/2 baino txikiagoa. Nolakoa izan behar du (2) ekuazioko a parametroarekin konparatuta? Zergatik? Atera a′-ren batez besteko balioa eta errore kuadratikoa ondorengo atalean erabili beharko duzue eta. 6. 3 eta 5 atalen bitartean lortutako 8 maiztasunetarako lortutako λ-ren balioak adierazi grafiko batean, 1/ν magnitudearen funtzioan. Erregresio linealaren bitartez, kalkulatu soinuaren abiadura eta bere errorea. 7. Atal honetan, tutuaren luzera finkoa izango da. Hartu L = 2 m (tutu irekia). Maiztasuna, ν = 0 baliotik hasita, sorgailuak emandako baliorik handienera eramango Materia Kondentsatuaren Fisika 68 M6: Soinuaren abiaduraren neurketa da (ν = 800 Hz). Tarte horretan, erresonantziako maiztasun guztiak lortu (kontuz, erresonantzia guztien intentsitatea ez da berdina!). Grafiko batean, maiztasuna n-ren funtzioan adierazi. Laborategira sartu baino lehen egiteko atalean lortutako adierazpena erabiliz, eta erregresio lineala eginez, kalkulatu soinuaren abiadura eta ν1 oinarrizko maiztasunaren balioa. 8. Aurreko ataletan lortutako soinuaren abiaduraren balioa, testuliburuetan emandako balioarekin alderatu. 6. Laborategira sartu baino lehen egiteko 1. Eragiketa metodoaren 3. atalean (2) ekuazioa erabiliz egin beharreko erregresio linealean, erlazionatu erregresio linealaren parametroak (malda eta ordenatua jatorrian) λ eta a-rekin. Halaber kalkulatu ∆λ eta ∆a parametro horien funtzioan. 2. (3) ekuazioa erabiliz lortu uhin luzeraren errorea L-ren errorearen funtzioan. 3. (1) eta (4) ekuazioak erabiliz, tutu irekiaren νn erresonantziako maiztasunak kalkulatu, tutuaren luzera finkatuta dagoenean, L denean. 4. Aurreko ekuazioa erabiliz, erlazionatu eragiketa metodoaren 7. atalean egindako grafikoaren erregresio linealaren bidez lortutako parametroak soinuaren abiadurarekin eta lortu v-ren errorearen adierazpena (kontuan izan a′ eta L-k ere errorea dutela). 5. Testulibururen batean, soinuaren giro-tenperaturako abiadura kontsultatu. Materia Kondentsatuaren Fisika 70 M7: Inertzia momentua 1. Helburua Praktika honetan, gorputz batek ardatz baten inguruan duen inertzia-momentua lortuko dugu; horretarako, gorputzari indar-bikotea aplikatuko zaio eta honek sortarazitako azelerazio angeluarra izango da neurtuko dugun magnitudea. 2. Oinarrizko kontzeptuak • Biraketa-higidura • Inertzia-momentua. Steiner-en teorema 3. Oinarri teorikoa mg r F F m F F Edozein gorputz zurrunen inertziamomentua, biraketa-higiduraren oinarrizko ekuaziotik abiatuz lor daiteke: τ = Iα (1) non τ, aplikaturiko indar-sistemaren momentu erresultantea, I delakoa gorputzak biraketa-ardatzarekiko duen inertzia-momentua, eta α, sortarazitako azelerazio angeluarra diren. Gure saiakuntzan, gorputz zurruna, ardatz batean kokatutako diskoa izango da, eta hari bati lotuta eroriko den m masak sortaraziko du momentua. Horretarako, irudian ikus daitekeenez, aipaturiko haria, biraketaardatzaren inguruan kokatutako r erradiodun danborrean harilkatuta dago. Demagun, harilkadura zehazki horizontala eta danborraren gainazalean eginda dagoela oso-osorik. Bestalde, hariaren sekzioa arbuiatuz gero, hariaren edozein punturen azelerazioa, biraka arituko den danborraren gainazaleko puntuen azelerazio tangentzialaren berdina izango da. Hortaz, eroriko den masaren a azelerazio linealaren eta gorputz zurrunaren α azelerazio angeluarraren arteko erlazioa ondokoa da: a = αr (2) Bestalde, biraka arituko den gorputzaren gaineko τ momentua τ = Fr izango dugu, F delakoa hariaren tentsioa delarik (ikus aurreko irudia). Lehen hurbilketa modura, eroriko den masak duen azelerazioa oso txikia dela onartuko dugu eta, ondorioz, hariak jasaten duen F tentsioa, masaren mg pisuaren berdina dela kontsidera daiteke. Beraz, τ momentua τ = mgr biderkadura izango da eta (1) eta (2) ekuazioak gogoan izanik eta marruskaduraren eragina arbuiatuz, honako hau beteko da: mgr = I a r (3) Materia Kondentsatuaren Fisika M7: Inertzia momentua 71 Adierazpen horretan azelerazioarekin lotuta ageri diren magnitudeetatik batek ere denboraren menpekotasunik ez duenez, azelerazioak ere konstante iraun beharko du denboran zehar. Halaber, (3) ekuazioko m masa, danborraren r erradioa eta grabitatearen azelerazioa ere ezagut ditzakegu. Beraz, erorketa-azelerazioa neurtuz, gorputz zurrunaren I inertziamomentuaren balio hurbidua (3) adierazpenaren bidez kalkula dezakegu. Bestalde, azelerazioa konstantea bada, masak h altueratik erortzeko behar duen denbora-tartea azelerazio horrekin lotuta egongo da ondoko erlazio ezagun honen bitartez hain zuzen ere: h = at2/2. Hala ere, badakigu (3) ekuazioa erabat zuzena ez dela, eta hobatu egin daiteke, jakina. Newton-en bigarren legearen arabera, eroriko den masaren azelerazioa a bada, hariaren F tentsioak mg − F = ma ekuazioa bete beharko du eta, ondorioz, F = m(g − a) izango da. Hortaz, aurreko arrazonamendu berbera erabiliz, lortuko dugun ekuazioa hauxe izango da: m(g − a)r = I a r (4) (4) ekuazio hau (3) adierazpena baino zuzenagoa da, baina marruskadura-indarren eta txirrikaren inertzia-momentuaren eraginak ez ditu aintzakotzat hartu. Praktika honetarako erabiliko dugun dispositiboan, aipaturiko efektu horiek arbuiatzean egingo dugun errorea txikia izango da, eroriko den masa oso handia edo oso txikia ez den bitartean. Lehenengo kasuan, erorketa-denborak oso laburrak izango dira (doitasunez neurtzeko zailak, beraz) eta diskoaren biraketa azkarrak airearekiko marruskadurako efektu nabarmenak sortaraz ditzake. Masak oso txikiak direneko kasuan, higidura hain astiro gerta daiteke, non erorketan zehar uniformeak ez diren marruskadurak ager daitezkeen. Guri dagokigun kasuan, 100 eta 120 g bitarteko masa izango da egokia, aipaturiko efektuak arbuiagarritzat jo ditzagun. 4. Tresnaren deskribapena: txirrika adimentsua argi-izpia txirrikako haria itxoroskiak argi-izpia oztopatu du ordenadorera blokeatu gabeko seinalea bidali da Txirrika adimentsua Praktikan, masaren erorketa-azelerazioa neurtzeko asmoz, txirrika adimentsua erabiliko dugu. Aurreko orrialdeko irudian adierazita dago dispositiboa, eta bertan ordenadoreari eta txirrikari konektaturiko argi-langa bat izango dugu. Txirrikak itxoroskiak dauzka eta horien zeregina, argiizpia pasatzen ez uztea da. Argi-langak ordenadoreari bidaliko dion seinalea desberdina izango da argi-izpia pasatzen den ala ez arau (ikus alboko irudia). Horretan oinarrituta eta ordenadorearen barne-erlojua erabiliz, programak txirrikaren itxoroskiek argi-izpia oztopatzen duteneko elkarren segidako denbora-tarteak neur ditzake. Denboratarte horietatik abiatuz eta txirrikaren eta beraren itxoroskien datu geometrikoak ezagutuz, programak txirrikaren biraketa-higidura zehaztuko du. Modu berean, txirrikaren arrailetik doan hariaren edozein aldiunetako desplazamendua, abiadura eta azelerazioa ere kalkula ditzake programak. Diogun, azkenik, programa berberaren bitartez magnitude horien guztien denborarekiko portaera grafikora eraman daitekeela. Materia Kondentsatuaren Fisika 72 M7: Inertzia momentua 5. Eragiketa metodoa 1. Piztu ezazue ordenadorea eta sakatu ezazu M7 izeneko dokumentuaren gainean. DataStudio izeneko programa irekiko da. Programa horren bitartez, txirrikaren higidurari buruzko informazioa lortu daiteke. Lortutako datuak, irudikatu egin daitezke, doiketak egin, datuak esportatu, eta abar. . . 2. Txirrikaren higidura. Sistemaren erabileran treba zaitezten, txirrikaren marruskadura aztertzen saiatuko gara. Horretarako, diskoa, danborra, haria edo pisu-ezargailua EZ dira beharrezkoak. Txirrika martxan jartzeko, higiaraz ezazue eskuaz, bulkada txiki bat emanez. Aldi berean, goi-ezkerrean dagoen INICIO izeneko botoia sakatu. Programa puntuak batzen, eta irudikatzen hasiko da. Grafikoan, abiadura adieraziko da, denboraren funtzioan. Txirrika gelditutakoan, eten ezazue neurketa “DETENER” botoia sakatuz. Programak hainbat aukera ematen ditu datuak aztertzeko. Esate baterako, ZOOM izeneko tresna erabil daiteke eskala aldatzeko. Oso interesgarria ere izan daiteke posizioa edo azelerazioa denboraren funtzioan irudikatzea. Praktikarekin jarraitzeko, abiadura-denbora grafikora itzuli eta errepikatu aurreko prozesua beste bi aldiz, txirrikari emandako hasierako abiadura aldatuz. Alderatu lortutako grafikoak. Kasu bakoitzean, abiadura maximoa eta erabat gelditzeko eman duen denbora-tartea kalkulatu. Argi dago higidura dezeleratua dela kasu guztietan baina, azelerazioa konstantea al da? Saiatu higidura-mota zein den lortzen doiketa desberdinak (funtzio desberdinak) erabiliz. Erabil daitezkeen funtzio batzuk, AJUSTE izeneko botoia sakatutakoan zabalduko den goitibeherako menuan agertuko dira. Zein izan daiteke lortutako grafikoaren esangura fisikoa? Inprima ezazue hiru kurbak dituen abiadura-denbora grafikoa, txostenean jartzeko. 3. Orain, diskoaren inertzia-momentua lortzeko neurketari ekingo diogu, eta horretarako erabiliko dugun dispositibo mekanikoa prestatu beharko da (diskoa, danborra, haria eta pisu-ezargailua). Vernier kalibrearen bitartez neur ezazue haria harilkatuta dagoeneko danborraren diametroa. Lor ezazue erabiliko den pisu-ezargailuaren eta eskegiko zaion 100 g-ko piezaren masa (biak batera), balantzaren bidez. Egiazta ezazue torlojua ondo kokatuta dagoela (torlojuak finko egon behar du azkoinaren presioaren ondorioz; halaber, torlojua bizpahiru milimetroz baino ez da danbor barnean sartu behar). Egiazta ezazue diskoa horizontalki dagoela eta ia marruskadurarik gabe bira dezakeela. Haria danborrean harilkatzerakoan, gogoan izan behar dugu, haria gainezarrita utzi ezin dugula; hau da, danborraren gainazalean harilkatu beharko dugu oso-osorik. Bestalde, txirrika eta danborraren arteko hari-zatiak zuzen egon behar du. Diskoa eskuarekin heldu higidura ez hasteko. Neurtu erorketa-altuera zinta metrikoarekin. Ondoren, jarri ezazue 100 g-ko masa pisu-ezargailuan eta utz ezazue erortzen. Aldi berean, martxan jarri programa, aurreko atalean azaldu den moduan. Lurra jo bezain laister, neurketa eten egin beharko duzue, “DETENER” tekla sakatuz. Jarraian, erorketa-abiadura denboraren funtzioan pantailaratu beharko da, lehenago 2. atalean egin dugun moduan. Aurreko atalean lortutako grafikoak pantailatik kendu ondoren, Materia Kondentsatuaren Fisika M7: Inertzia momentua 73 grafikoa inprimatu eta sartu txostenean. Azelerazio konstanteko erorketa al da? Grafikoan, antzeman al daiteke lurra jo duen momentua? Zein da erorketa-denbora? Azken magnitude horren errorea estimatu. 4. Erorketa-azelerazioaren balio doiagoa erdiesteko asmoz, honako prozedura hau erabiliko dugu: teoriaren arabera, abiadurak emendio lineala izan beharko luke erorketan zehar (azelerazioa konstantea delako) eta ondorioz, lortutako grafikoan portaera lineal hori ageri deneko denbora-tarte ahalik eta luzeena aukeratu beharko dugu. Baina, lurra jo ondoren azelerazioa ez da lineala, eta puntuak lerro zuzenatik aldenduko dira, paintailan ikus daitekeen bezala. Puntu horiek guztiak kendu egin behar dira, doiketa lineala egin baino lehen. Azkeneko puntuak kentzeko, hautatu egin behar dira sagua erabiliz. Hautatutako puntuak hori kolorez agertuko dira pantailan. Ondoren, gorri koloreko ikoroskian sakatu. Programak ea editatu nahi ditugun datuak galdetuko du. Baiezkoa eman ondoren, hautatutako datuak desagertu egingo dira pantailatik. Geratutako datuei doitzeko, AJUSTE izeneko botoia sakatu eta funtzio egokia aukeratu. Datu hauetan oinarrituz, erorketaren azelerazioa eta berorren erroreak kalkula itzazue. Grafikoa inprimatu, eta txostenean sartu. Grafika horren arabera, zein da hasierako erorketa-abiadura? Zein da benetako hasierako erorketa-abiadura? Zergatik agertzen da desberdintasun hau? Guzti hau kontuan izanda, aurkitu erorketa-denbora eta bere errorea. 5. Aurreko atalean lortutako azelerazioa, eta 4. atalean kalkulatutako erorketa-denbora abiapuntutzat hartuz, kalkulatu erorketa-distantzia. Konparatu zuzenean neurtu duzuen altuerarekin. 6. (4) ekuazioa eta 4. eta 5. ataletan lortutako emaitzak erabiliz, kalkulatu diskoaren inertzia-momentua eta bere errorea. 7. Neur itzazue praktikan erabilitako diskoaren eta danborraren pisuak. Lortutako masen balioak eta gorputz osoaren forma geometrikoa kontuan hartuz, kalkula ezazue saiakuntzan biraka izan dugun gorputzaren inertzia-momentua eta estima ezazue beraren errorea. Konpara itzazue balio hau eta loturik duen errorea, aurreko atalean erdietsitako emaitzekin (inertzia- momentuaren balioa eta beraren errorea). Handia ala txikia al da danborraren inertzia-momentuak inertzia-momentu osoari ematen dion ekarpena? Zein da danborrak biratzen dueneko ardatza gorputz biratzailearen atala bezala kontsideratzearen ondoriozko magnitude-ordena? 6. Laborategira sartu baino lehen egiteko 1. Erorketa-distantzia h = v0t + 1 2at2 dela kontuan hartuta, kalkulatu ∆h magnitudea v0, a eta t magnitudeen erroreen funtzioan. 2. (4) ekuaziotik abiatuta, kalkulatu I inertzia-momentuaren errorea, m, r, g eta a-ren erroreen funtzioan. Materia Kondentsatuaren Fisika 76 M9: Plano inklinatua 1. Helburua Praktika honetan, malguki baten konstante elastikoa neurtuko dugu. Ondoren, elkarrekin konektaturiko bi malgukiren konstante elastikoen akoplamendua aztertuko dugu konexioaren izaeraren (serie- edo paralelo-konexioaren) arabera. Azkenik, grabitatearen azelerazioa neurtuko dugu, plano inklinatuan erortzen ari den gorputz baten higiduran oinarritutako dispositiboa erabiliz. 2. Oinarrizko kontzeptuak • Plano inklinatua • Hooke-ren legea 3. Tresneria Balantza eta kronometroa. 4. Oinarri teorikoa 4.1. Malgukiaren konstante elastikoaren determinazioa Malguki bati loturiko gorputzari dagokion higiduraren oszilazio-periodoa ondoko adierazpenak emango digu: T = 2π rm k (1) non m gorputzaren masa eta k malgukiaren konstantea diren. Hooke-ren legearen arabera, malgukiak gorputzaren gainean eragingo duen indarra, malgukiaren luzapenaren proportzionala izango da. Matematikoki, honela adieraziko dugu indarraren modulua: |F| = k|x|, non k eta |x|, malgukiaren konstante elastikoa eta malgukiaren luzapena diren, hurrenez hurren. Konstante elastiko hori neurtzeko baditugu bi metodo: lehenengoan, malgukiaren gainean modulu desberdineko indarrak aplikatzen dira eta orekaegoerara iritsi ondoren, malgukian sortarazitako luzapenak neurtu behar dira. Horrela ba, aplikaturiko indarraren modulua, sortarazitako luzapenaren funtzioan irudikatuko bagenu, lerro zuzena lortu beharko genuke eta lerro zuzen horren malda k konstantearen berdina izango litzateke. Bigarren metodoan, ordea, malgukiaren higidura aztertu behar da. Hau da, higidura horren oszilazio-periodoa neurtuz eta (1) ekuazioaz baliatuz, konstantea erdiets daiteke. Hauxe da, hain zuzen ere, praktika honetan erabiliko dugun metodoa. Lehenengo irudian ikus daiteke erabiliko den dispositiboa. 4.2. Malgukien akoplamendua Gorputz baten gainean eragingo duten bi malguki lotzen ditugunean, serie- edo paralelo-konexioa egin dezakegu (ikus 2. eta 3. irudiak). Bi malgukien elkarketa, kefektiboa konstante elastikoa izango duen malgukiaren baliokidea izango da. Bi malgukiak elkarrekin lotu dituguneko moduaren arabera, kefektiboa delakoa Materia Kondentsatuaren Fisika 78 M9: Plano inklinatua Orgatxoaren azelerazioa konstantea izango dela kontuan hartuz, distantzia, azelerazioa eta denbora lotuko dituen adierazpena d = at2/2 izango da eta azelerazioa bakanduz, a = 2d t2 (4) lortuko dugu. Arestian aipatu dugunez, a = g sin θ dugu kasu honetan. Beraz, plano inklinatuaren angelu desberdinetarako, orgatxoaren azelerazioa kasu bakoitzeko angeluaren sinuaren funtzioan irudikatuz gero, lerro zuzena lortuko dugu, bere malda, g-ren balioaren berdina izanik. 5. Eragiketa metodoa 5.1. Oszilazioak plano inklinatu batean 1. Lehenengo eta behin, neur ezazue orgatxoaren masa balantzaren bitartez (barra metalikoa gehitu gabe). 2. Bigarren irudian adierazitako muntaia eratu beharko duzue. Malgukiaren mutur bat orgatxoari lotu behar zaio eta bestea erreiaren muturrari; jaso ezazue ondoren erreiaren mutur hori. Hasieran planoari eman behar zaion inklinazio-angeluak honako baldintza hau bete behar du: malgukian sortarazitako luzapenak erreiaren luzeraren erdia baino txikiagoa izan behar du. Gomendagarria da erreiaren muturra 40 cm baino altuera handiagoan egotea. Neur ezazue aukeratutako angeluaren balioa; horretarako, erreiaren luzera neurtu behar da (triangeluaren hipotenusa, hain zuzen ere) eta baita erreiaren goiko muturrarri dagokion altuera ere (θ angeluaren aurkako katetoa). Bi datu horiek abiapuntutzat hartuz, lortu θ eta sin θ gaiak (eta euren erroreak). Aldendu ezazue orgatxoa oreka-posiziotik eta askatu ezazue hasierako abiadurarik eman gabe. Neur ezazue hiru periodo burutzeko behar duen denbora-tartea. Distantzia aukeratzean kontuan izan 3 oszilazio bete behar dituela gutxienez baina orgatxoa gorantza itzultzean malgukitik ez dela askatu behar. Errepika ezazue neurketa hori bost aldiz, gutxienez. Kalkulatu 3 oszilazio egiteko denboraren batezbestekoa (eta bere errorea), eta hortik lortu periodoa eta bere errorea. Ondoren (1) ekuazioa erabiliz. lortu k konstantearen balioa eta bere errorea. Alboko taularen antzerako bat egin lortutako emaitzak laburbiltzeko. Denbora - 3T T 1. neur. 2. neur. 3. neur. 4. neur. 5. neur. batezbest. periodoa Gogoratu taulan dauden zenbakien erroreak zehazten. Galdera: Angeluaren menpekoa al da periodoa? 5.2. Malgukiak seriean eta paraleloan 1. Aurreko atalean plano inklinatuak zuen angelua aldatu gabe, konekta iezaiozue hasierako malgukiari beste bat SERIEAN, 2. irudian adierazi den bezala. Aldendu ezazue Materia Kondentsatuaren Fisika M9: Plano inklinatua 79 orgatxoa bere oreka-posiziotik zenbait zentimetroz eta askatu ezazue hasierako abiadurarik gabe. Neur ezazue hiru periodo burutzeko behar duen denbora-tartea. Errepika ezazue neurketa hori bost aldiz. Lor ezazue periodoaren batezbestekoa. Periodoaren balioa eta orgatxoaren masa erabiliz, kalkula ezazue malguki bien elkarketari dagokion konstante efektiboa (1) ekuazioaren bitartez. 2. Konekta itzazue malguki biak PARALELOAN (ikus 3. irudia) eta errepika ezazue aurreko ataleko prozesua. 3. Aurreko ataletako datuak kontuan izanda laburbildu lortutako emaitzak ondorengo itxurako taulan: malgukiak 1. neur. 2. neur. 3. neur. 4. neur. 5. neur. batezbest. periodoa k ± ∆k bakarra seriean paraleloan Gogoratu taulan dauden zenbakien erroreak zehazten. 4. Konpara ezazue kasu bakoitzeko kefektiboa, malguki bakarrari dagokion konstantearekin. Gogoan izan itzazue oinarri teorikoko (2) eta (3) adierazpenak eta esan zein den elkarketa-mota bakoitzari dagokiona. 5.3. Azelerazioa plano aldapatsu batean 1. Orain, gorputz baten plano inklinatuan zeharreko erorketa aztertuko dugu. Ipini ezazue erreiaren goiko muturra 10 cm-ko altueran. Koka ezazue orgatxoa gorengo posizioan eta har ezazue hasierako kokapen horri dagokion posizioa. Ondoren, eraman ezazue orgatxoa punturik baxuenera eta har ezazue amaierako kokapenari dagokion posizioa. Horrela ba, erreiaren mutur batetik bestera joatean orgatxoak egingo duen distantzia lor dezakezue. Halaber, erreiak eraturiko triangeluaren hipotenusa eta katetoa neurtu beharko dituzue sin θ gaia lortzeko asmoz. Aska ezazue orgatxoa pausagunetik eta neur ezazue kronometroaren bitartez ibilbidea egiteko behar den denbora-tartea. Komenigarri gerta daiteke orgatxoa askatuko duen pertsonak berak erabiltzea kronometroa. Errepika ezazue neurketa hori lau aldiz, kronometratze-lanetan txandakatuz. Ondoren, koka ezazue erreiaren goiko muturra 1 cm beherago eta errepika itzazue aipatu ditugun neurketa guztiak. Kontuan izan orgatxoak egindako distantzia ez dela aldatuko. Prozedura hori beste bost altueratarako errepikatu beharko duzue ondoko taula osotu arte: 10 cm 9 cm 8 cm 7 cm 6 cm 5 cm 4 cm 1. neurketa 2. neurketa 3. neurketa 4. neurketa batezbestekoa Materia Kondentsatuaren Fisika 80 M9: Plano inklinatua Taulako altueren balioak gutxi gorabeherakoak dira. Balio horiekiko bizpahiru milimetroko aldea onargarria da. Txostenean jarri beharreko balioak neurtutakoak izango dira. Horrela ba, inklinazio bakoitzerako batezbesteko denbora duzue. Denbora horiek (4) ekuazioan sartuz, orgatxoaren azelerazioak lor daitezke. Bil itzazue emaitzak honako taula honetara: altuera azel. (cm/s2) sin θ Azelerazioaren eta sin θ-ren erroreak ez dira kalkulatu behar. Taulan idatzi beharreko zifra esangarri kopurua jakiteko egin estimazio bat kontuan izanda a kalkulatzeko erabili diren magnitudeen zifrak. 2. Ordenagailuaren bidez adieraz ezazue grafikoki azelerazioa sin θ gaiaren funtzioan. Karratu minimoen bidezko doiketa erabiliz, lor ezazue puntu esperimentalei hobekien egokitzen zaien lerro zuzena. Determina ezazue lerro zuzen horren malda, eta errorea. Arestian esan dugunez, a = g sin θ betetzen denez, maldaren balioak g-ren berdina izan behar du. Erantzun itzazue ondoko galderak: Kronometratzen ari den pertsonak sortaraz dezakeen errorea noiz izango da handiagoa, angelu txikien edo handien kasuan? Orgatxoaren masa bikoiztuko bagenu, nola aldatuko lirateke emaitzak? Egin ezazue proba. 6. Laborategira sartu baino lehen egiteko 1. 5.1. ataleko 2. puntuko sin θ eta θ-ren adierazpenak idatzi. Halaber idatzi euren erroreen adierazpenak. 2. Kalkulatu k malgukiaren konstantearen errorea, T eta m-ren erroreen funtzioan. Materia Kondentsatuaren Fisika 82 E1: Korronte jarraitua I. Iturrien barne-erresistentzia 1. Helburua Praktika honen helburu nagusia, korronte jarraituko zirkuituen azterketan erabiltzen diren tresna eta neurketa-metodoetan trebatzea da. Halaber, mota horretako zirkuituen zenbait ezaugarri ere ikertuko dugu. 2. Oinarrizko kontzeptuak • Korronte jarraituko zirkuituak • Galvanometroa. Voltimetroa. Amperemetroa. Potentziometroa • Intentsitatea, voltaia. Kirchoff-en legeak • Ohm-en legea • Joule efektua • Irakurri Laborategian erabilitako oinarrizko tresneria kapituluaren 3. atala 3. Oinarri teorikoa Idealak ez diren korronte jarraituko iturriak, hots, laborategian erabiliko ditugunak, indar elektroeragile (i.e.e.) batez eta honekiko seriean konektaturiko erresistentzia batez (barneerresistentzia deritzona) osoturik daudela kontsidera dezakegu. Bestalde, voltimetroa edo amperemetroaren gisako neurketa-tresnek ere, badute barne-erresistentziarik eta ondorioz, neurketak burutzen ari direneko zirkuituaren osagai modura kontsideratu beharko ditugu. Voltimetroek, orohar, barne-erresistentzia handiak dituzte, 1 MΩ-eko ordenakoak; amperemetroen barne-erresistentziak, berriz, oso txikiak izaten dira (laborategian erabiliko ditugunak 1 Ω-eko ordenakoak dira). Aipaturiko neurketa-tresnek, neurtu nahi den zirkuituaren gainean sortarazten duten perturbazioa arbuiagarritzat jo daiteke ondoko baldintza betetzen deneko kasu guztietan: voltimetroaren barne-erresistentziak infinitua eta amperemetroarenak ia nulua izan behar dute zirkuituko beste erresistentzien balioen aldean. Esan beharra dago, baldintza hori kasu gehienetan betetzen dela, baina esku artean dugun zirkuituan oso erresistentzia handiak (1 MΩ-eko ordenakoak) edo oso txikiak (1 Ω-eko ordenakoak) kokatu badira, arestian egindako suposizioa ez da onargarria izango. Mota horretako efektuak E2 praktikan aztertuko ditugu. Zirkuituetako edozein bi punturen arteko voltaia neurtzeko asmoz, aipaturiko bi puntuen artean paraleloan konektatu beharko dugu voltimetroa. Gogoan izan behar dugu, zirkuituko bi punturen artean inolako elementurik (sorgailuak, erresistentziak, kondentsadoreak edo harilak) ez badago, puntu biek potentzial elektriko berbera izango dutela. Bestalde, zirkuituko edozein puntutan zehar pasatzen ari den korrontearen intentsitatea neurtu nahi badugu, amperemetroa seriean kokatu beharko dugu puntu horretan. Materia Kondentsatuaren Fisika E1: Korronte jarraitua I. Iturrien barne-erresistentzia 83 Zirkuituetan amperemetroa ez da inoiz paraleloan konektatu behar: tresna honen barneerresistentzia hain txikia denez, amperemetroaren borneen artean ezarritako potentzialdiferentzia txiki bat nahikoa litzateke tresnan zehar oso intentsitate handia sortarazteko, amperemetroa hondatu egingo lukeelarik. Laborategian erabiliko ditugun neurketa-tresnak multimetroak deritzenak dira. Neurgailu hauek voltimetro, amperemetro nahiz ohmetro (erresistentzien neurgailua) moduan erabil ditzakegu, funtzio desberdinen aukera, tresnak berak duen konmutadorearen bitartez egin dezakegularik. Azkenik, aipa dezagun, potentziometroa izenekoa, izatez, erresistentzia aldakorra dela, bere balioa era jarraituan alda daitekeelarik. 4. Eragiketa metodoa Ondoren adierazitako neurketa eta behaketa guztiak burutu beharko dituzue. Bil itzazue lortutako emaitzak eta ondorioak orri batean, geroago praktikaren txostenean deskribatu eta azaldu beharko baitira. 4.1. Erresistentzien neurketa 1. Hauta itzazue magnitude-ordena bereko hiru erresistentzia (104 Ω-eko ordenakoak). Neur ezazue multimetroaren bitartez erresistentzia bakoitzaren balioa. Jarraian, lor ezazue hiru erresistentziek osoturiko elkarketaren erresistentzia baliokidea, lehenik seriean konektatuz eta ondoren paraleloan. Konpara itzazue erdietsitako balioak, kalkula daitezkeen balio teorikoekin, neurtutako erresistentzien balioak abiapuntutzat hartuz. 4.2. Pila 1. Bi iturri-mota desberdin aztertutuko ditugu. Lehenengoa, pila lehorra izango da. Lehenengo eta behin, pila eta voltimetroaren arteko konexio zuzena burutu eta beha ezazue iturriaren borneen arteko tentsioa. V R ri e pila lehorra + - 1. irudia: Pila lehorrarekin egin beharreko muntaia Ondoren, 220 Ω-eko erresistentzia bat voltimetroarekiko paraleloan konektatu beharko da eta beha ezazue voltimetroak neurturiko tentsioaren aldakuntza. Materia Kondentsatuaren Fisika 84 E1: Korronte jarraitua I. Iturrien barne-erresistentzia Errepika ezazue prozesua, 100 Ω-eko erresistentzia erabilirik. Osotutako zirkuitu desberdinak, voltimetroko irakurketa egin bezain laister deskonektatu beharko dituzue (voltimetroak ematen duen balioa egonkor bihurtuko da segundo gutxiren buruan). Azkenik, egin ezazue gauza bera 50 Ω-eko erresistentzia harturik. Deskriba itzazue behaturiko desberdintasunak. Azal ezazue zergatik aldatzen den neurtutako V voltaia, R erresistentzia aldatzean. Multimetroaren bitartez neurtutako R erresistentzia desberdinen balio experimentalak eta beraiei dagozkien V voltaien balioak abiapuntutzat hartuz, estima ezazue pilaren ri barne-erresistentzia eta bere ǫ indar elektroeragilea. Ohar garrantzitsua: dakigunez, erresistentzia elektrikoak egoera iraunkorrean daudela, hondatu (urtu) egin daitezke, beraien beroketa-ahalmen maximoa gaindiarazten duten korronteak erresistentzietan zehar pasatzen badira. Aipaturiko limitea erresistentziak barreia dezakeen potentzia maximoak finkatuko du. Laborategian erabiltzen diren erresistentziek, oro har, 0.25 eta 2 watt bitarteko potentzia maximoa dute. Beraz, edozein neurketa burutu baino lehen, esku artean dugun erresistentzian zehar pasatuko den intentsitatearen kalkulu hurbildua egin beharko dugu, dagokion potentziak (RI2) aipaturiko limitea gaindituko ez duela egiaztatu asmoz. Bigarren atalean proposaturiko saiakuntzan, osoturiko zirkuitua denboratarte labur batez soilik mantendu beharko dugu itxita potentzia handiegia bada. 2. Pilaren indar elektroeragilea lortzeko beste modu zuzenagoa, bere borneen arteko tentsioa neurtzea da. Horrela lortutako balioa gutxi gorabeherakoa da, eta zehatzagoa izango da pilaren barne-erresistentzia txikia denean voltimetroaren erresistentziarekin konparatuta. Neurtu pilaren i.e.e.-a eta konparatu ezazu aurreko atalean lortutakoarekin eta pilan markatutakoarekin. 4.3. Sorgailua+potentziometroa 1. Aztertu beharreko bigarren iturri-mota korronte jarraituko sorgailuaz eta potentziometroaz osoturik dago. Konekta iezaiozue sorgailuari voltimetroa zuzenean eta beha ezazue iturri horren borneen arteko tentsioa eta bere aldakuntza erregulagailuaren posizioa aldatuz. Ondoren finka ezazue erregulagailua irteera-tentsioa maximoa deneko posizioan. Konekta ezazue potentziometroa ondoko irudian adierazi den bezala (R erresistentzia gabe). Azter itzazue potentziometroaren ezaugarriak, bere borneen artean voltimetroa konektatuz eta potentziometroaren agintailua mutur batetik besteraino eramanez. Azaldu behatutako aldaketak. Materia Kondentsatuaren Fisika E1: Korronte jarraitua I. Iturrien barne-erresistentzia 85 V e iturri eraginkorra + - R 2. irudia: Sorgailuak eta potentziometroak osatutako iturri eraginkorra 2. Potentziometroaren agintailua erdi inguruko posizio batean finkatu ondoren idatzi voltimetroak markatutakoa. Hau izango da iturri eraginkorraren i.e.e-aren gutxi gorabeherako balioa. Potentziometroaren agintailua mugitu gabe, konekta iezazkiozue voltimetroari paraleloan aurreko ataleko erresistentziak (ikus irudia). Har ezazue voltimetroaren neurketa kasu bakoitzean. Deskriba eta interpreta ezazue behatutakoa. Neurtutako V-ren balioak eta erabilitako R-ak erabiliz kalkula ezazue potentziometroak eta sorgailuak osotutako iturri eraginkorraren barne-erresistentzia eta i.e.e-a. Horretarako kontuan izan iturri eraginkorra seriean jarritako i.e.e batekin (ri batekin) ordezkatu daitekeela, 2. irudia 1. irudia bezala geratuz. Konparatu lortutako emaitza aurreko atalean lortutakoarekin. Barne-erresistentzia horrek, ba al du potentziometroaren agintailuaren posizioarekiko menpekotasunik? 3. Laburbil, interpreta eta konpara itzazue ikertutako bi iturri-mota desberdinen ezaugarriak. 5. Laborategira sartu baino lehen egiteko 1. Kalkulatu 3 erresistentzia seriean jartzean erresistentzia baliokidearen balioa eta bere errorea. 2. Kalkulatu 3 erresistentzia paraleloan jartzean erresistentzia baliokidearen balioa eta bere errorea. 3. Pila lehorrarekin egin beharreko muntaian (ikus praktika honetako lehenengo irudia) erlazionatu ε eta ri magnitudeak R eta V magnitudeekin, non V voltaia R erresistentzian dagoen potentzial-aldea den. Materia Kondentsatuaren Fisika E2: Korronte jarraitua II. Bonbila baten berezko kurba 89 aztertuko ditugu. Erresistentziak neurtzeko ez da derrigorrezkoa ohmetroa erabiltzea; nahikoa da voltimetro bat eta amperemetro bat edukitzea. Horretarako, erresistentziaren borneen arteko V voltaia eta erresistentzian zeharreko I intentsitatea neurtu behar dira, ondoren, Ohm-en legea aplika dezakegularik: R = V/I. Hala ere, arestian aipatu dugunez, neurketa-tresnek eragin handia izan dezakete zirkuituaren gainean eta erroreak sortaraz ditzakete. V R A V R A 1. irudia: Muntaia laburra 2. irudia: Muntaia luzea Neurtu nahi dugun zirkuituan, neurketa-tresnak bi era desberdinetan koka ditzakegu, irudietan adierazi moduan: muntaia laburra eta muntaia luzea. Kasu bietan, neurketatresnen barne-erresistentziak aintzakotzat hartzen ez badira, errore sistematikoak agertuko zaizkigu R = V/I adierazpena erabiltzean, V eta I direlakoak voltimetroak neurtutako voltaia eta amperemetroak neurtutako intentsitatea izanik, hurrenez hurren. Hara, muntaia laburraren kasuan, amperemetroak neurtuko duen intentsitatea ez da zehazki erresistentzian zehar pasatuko dena (horixe da, hain zuzen, adierazpenean erabili beharrekoa), baizik eta, Kirchoff-en legeen arabera, voltimetroa eta erresistentzia zeharkatuko dituzten intentsitateen batura (ikus 1. irudia). Muntaia luzean, berriz, voltimetroak neurtuko duen voltaia ez da zehazki erresistentziari dagokion potentzial-erorketa (adierazpenean sartu behar duguna), amperemetroak eta erresistentziak osoturiko elkarketari dagokiona baizik (ikus 2. irudia). 4. Eragiketa metodoa 1. Arrazonamendu koalitatiboak erabiliz, esan ezazue zein den muntaiarik zehatzena neurtu nahi dugun erresistentzia oso handia edo oso txikia deneko kasuetan. 2. Iturri modura, korronte jarraituko sorgailua erabiliz, neur itzazue elkarren segidan eta proposaturiko bi muntaien bitartez ondoko hiru erresistentziak: 50 Ω, 1 kΩ eta 1 MΩ. Bi metodoen bidez erdietsitako emaitzak azaldu, interpretatu eta alderatu egin beharko dituzue. 50 Ω-eko erresistentziaren kasuan, iturriaren indar elektroeragile maximoa baino baxuagoa den balioa (5V adibidez) erabili beharko duzue ondoko oharra gogoan izanez. Indar elektroeragilea aldatzeko iturriaren erregulagailua duzue bertan. OHARRA: Zirkuitua konektatu baino lehen, ziurtatu amperemetroa seriean konektatuta dagoela. Amperemetroa intestsitate txikientzako erabili behar da. Inoiz ez da Materia Kondentsatuaren Fisika 90 E2: Korronte jarraitua II. Bonbila baten berezko kurba erabili behar amperemetroaren 10A eskalako konektorea. Erresistentzia txikiaren kasuan erabili iturriaren i.e.e baxua (5 V baino txikiagoa), zirkuitutik pasatzen den intentsitatea limitatzeko eta amperemetroaren fusiblea ez kaltetzeko. Erresistentzien beste balioentzat i.e.e maximoa erabiltzea gomendatzen da. 3. Neurketa-tresnek zirkuituen gainean sortaraz R2 R1 V1 V2 V3 ditzaketen aldakuntzak horren handiak izan daitezke, ezen aurkitu nahi genuen magnitudearen balioa aldarazi egin dezaketela. Murrizketa hori, seriean konektaturiko bi erresistentziatan barrena dagoen potentzial-erorketa (ikus irudia) voltimetro baten bitartez neurtzean ikus dezakegu. Konekta iezazkiozue iturriari 100 edo 200 Ω-eko bi erresistentzia seriean. Neur ezazue erresistentzia bakoitzean zeharreko potentzial-erorketa (V1 eta V2) eta ondoren, bien elkarketari dagokiona (V3). Oso garrantzitsua da voltimetro bera erabiltzea neurketa guztietan. Zein da neurtutako hiru magnitudeen artean bete beharreko erlazioa? Betetzen al dute burututako neurketek? Errepika itzazue neurketak, 100 kΩ-eko ordenako bi erresistentzia erabilirik. Azkenik, neurketa berberak errepikatu beharko dituzue 1 MΩ-eko ordenako erresistentziak harturik. Erresistentzia bikote bakoitzerako laburbildu lortutako emaitzak honelako taula batean: Erresistentziak V1 V2 V1 + V2 V3 Lortutako emaitzei so eginez, zein da erdiets daitekeen ondorioa? Nola azal daitezke emaitzak? 4. Ikertu nahi den hurrengo elementua bonbila txiki bat da. Neur ezazue bonbilaren erresistentzia multimetroaren bitartez. 5. Ekin diezaiogun orain bonbilaren erresistentziaren neurketari. Horretarako, konekta itzazue voltimetroa eta amperemetroa muntaia laburra edo luzea osoturik (kasu honetan muntaiarik egokiena zein den erabaki beharko duzue). Halaber, koka ezazue 100 Ω-eko erresistentzia bat bonbilarekiko seriean. Modu horretan, bonbilan gertatuko den potentzial-erorketa, voltimetroak neurtuko duena hain zuzen, ez da inoiz 1.5 edo 2 V-ekoa baino handiagoa izango (sorgailuaren agintailua edozein posiziotan kokatuta ere) eta ondorioz, ez da zirkuituko elementuak hondatzeko arriskurik egongo. Bonbila elikatzeko, korronte jarraituko sorgailua erabili behar da. Sorgailua itzalita dagoela, konekta itzazue bonbilaren borneak sorgailuaren borneetara. Koka ezazue Materia Kondentsatuaren Fisika E2: Korronte jarraitua II. Bonbila baten berezko kurba 91 iturriaren erregulagailua voltaia minimoa (1 V-ekoa gutxi gorabehera) deneko posizioan eta piztu sorgailua. Ondoren, iturriaren erregulagailuaren posizioa aldatuz, bonbilari aplikatzen zaion voltaia astiro-astiro emendatuz joan beharko duzue harizpia goritu eta argia ikusi arte. Bonbilan, argia ikusi bezain pronto, eten ezazue prozesua eta itzul ezazue voltaia jatorrizko egoerara (voltaia minimora). Inoiz ez da gainditu behar 6 V-eko voltaia. Zirkuituak ongi funtzionatzen duela konprobatu eta gero har itzazue tresnek adierazitako voltaia zein intentsitatearen balioak sarrera-voltaia emendatuz zoazten heinean, 15 V-eko voltaia maximoa lortu arte. Gutxienez, hogei voltaia desberdinetarako datuak hartu beharko dituzue. Horietariko hamar, 0 eta 500 mV balioen artekoak izan behar dira. Oharra: bonbilaren voltaia neurtu behar da, jakina (honek ez du erresistentziaren potentzial-erorketa barnehartu behar). Lortutako emaitza guztiak honelako taula batera bildu beharko dituzue: V (mV) I (mA) V/I (Ω) Zein da bonbilaren erresistentziaren balioa? Ba al dago inolako loturarik 4. atalean multimetroaren bitartez neurtutako erresistentziaren balioaren, eta V eta I-ren neurketetatik ondorioztatzen denaren artean? Multimetroak barne elikadura-iturri bat erabiltzen du erresistentzial zuzenean neurtzeko. Zer esan genezake erresistentziaren neurketarako multimetroak erabiltzen duen voltaiari buruz? 6. Lortutako (V, I) datuak abiapuntu moduan hartuz, adieraz ezazue grafikoki bonbilan zeharreko korrontea, potentzial-diferentziaren funtzioan. Ohm-en legearen arabera, I = (1/R)V izango dugu; erresistentzia konstantea deneko kasuan, hortaz, I eta V lotzen dituen grafikoak 1/R maldadun lerro zuzena izan beharko luke. Neurtutako datuen artean ba al dago erlazio linealik? Bonbilaren erresistentzia konstantea al da? Erdietsitako emaitzak ulertzeko asmoz, bonbilan zehar pasatzen den korrontearen intentsitatea emendatuz doan neurrian, harizpiaren tenperaturak gora egingo duela kontuan izan behar da. Taula eta grafikoa behatuz, esan ezazue nolakoa den bonbilaren erresistentziak tenperaturarekiko duen aldakuntza. Gora ala behera egiten du tenperaturarekin? Zein balioren artean aldatu da erresistentzia saiakuntzan zehar? Edozein dispositibotan zehar pasatzen den intentsitatearen eta aplikaturiko voltaiaren arteko erlazioari, dispositiboaren berezko kurba deritzo. Azken atalean bonbilaren berezko kurba ikertu baino ez dugu egin. 5. Laborategira sartu baino lehen egiteko 1. Egin ezazue eragiketa-metodoaren lehenengo atala. 2. Ohm-en legea erabiliz, aurkitu R-ren errorea ∆I eta ∆V -ren funtzioan. Materia Kondentsatuaren Fisika E4: Neurketa-tresnen erabilera. Kondentsadorearen deskarga 95 non Qo, t = 0 aldiunean kondentsadoreak duen hasierako karga den. Voltaiari dagokionez, azken adierazpen horretako bi atalak C magnitudeaz zatituz, (4) ekuazioaren antzekoa den beste bat lor dezakegu: V = Voet RC (5) RC biderkadurak denboraren dimentsioak ditu (hau da, dagokion unitatea segundoa izango da R eta C direlakoak, ohm eta faraday-etan ematen direnean, hurrenez hurren) eta batezbesteko bizitza edo denbora-konstantea deritzo. Beraren esangura honako hau da: t = RC denbora-tartea igarotakoan, kondentsadorearen kargak (edo voltaiak) 1/e frakzioko urripena jasan du, hots, zegokion hasierako balioaren %36.8ko urripena. Edozein zirkuituren RC biderkadura erdiesteko ondoko metodoa erabil dezakegu. Lehenik, kondentsadorearen armaduren arteko tentsioa Vo/2 baliora heltzeko (Vo hasierako balioa izanik) behar den denbora-tartea (t1/2) neurtuko dugu, eta gero, (5) ekuazioaren arabera, hauxe izango dugu: t1/2 = RC ln 2 ≃ 0.69315RC (6) (4) edo (5) ekuazioak, erorketa esponentzialaren adierazleak dira, eta antzeko emaitzak prozesu erradioaktiboak aztertzean ere ikus daitezke. Beraz, desintegrazio erradioaktiboa, kondentsadorearen deskargari dagokion era berdintsuan deskriba daiteke. 4. Eragiketa metodoa 1. Multimetroaren erabileraz trebatzeko asmoz, neur itzazue elikadura-iturriak emandako zenbait tentsio desberdin. Era berean, neur itzazue zenbait erresistentziren balioak eta alderatu kolore-kodeek adierazitako balio teorikoekin. Kasu bakoitzean erroreak kontuan izan behar dira. 2. Presta ezazue irudian adierazitako zirkuitua (ikus 3. oharra). Zirkuitua itxitakoan, kondentsadorea kargatu egingo da, voltimetroak Vo balioa azaldu arte. Orain, zirkuitua irekitzen bada, kondentsadorearen tentsioa txikituz joango da, (5) legearen arabera. Irakurri arretaz 1, 2 eta 3 oharrak 96. orrialdean. V R C e + - + - 1. irudia 3. Lor ezazue (6) adierazpenaren bitartez, zirkuitu horren RC konstantea. Neurtu t1/2 zenbait aldiz, bere errorea estimatu ahal izateko (ikus 3. oharra). Materia Kondentsatuaren Fisika 96 E4: Neurketa-tresnen erabilera. Kondentsadorearen deskarga 4. Neur ezazue deskarga-prozesuan, aldiune desberdinetarako kondentsadorearen tentsioa (hamabost edo hogei puntu hartzea nahikoa da). Puntu nahikoa lortzeko neurketak deskarga prozesua errepikatuz egin daiteke baldin eta deskarga hastean hasierako V0 beti berdina bada. Datuak hobeto hartzeko komenigarria da multimetroan “hold” tekla izatea, horrela tekla horri sakatuz neurketa “izozten” da. Halaber pertsona berberak multimetroa eta kronometroa erabiltzea komenigarria da. Emaitzak erabiliz, irudika ezazue grafikoki ln V , t denboraren funtzioan. (5) ekuazioan logaritmo nepertarrak hartzen baditugu, egindako grafikoak ondoko ekuazioa duen lerro zuzenera hurbildu beharko du: ln V = − 1 RC t + ln V0 (7) Kalkula ezazue zirkuituaren RC konstantea eta berarekin loturiko errorea, erregresio linealaren bitartez. Irudika ezazue metodo horrek emandako lerro zuzena ere grafiko berean. Azkenik, konpara ezazue emaitza, aurreko atalean lorturiko RC balioarekin. 5. Konpara ezazue aurreko atalean erdietsitako RC balioa, erabilitako erresistentzia eta kondentsadorearen balio nominalak biderkatuz lortzen den balioarekin (ikus 5. oharra). 6. Ken ezazue irudiko zirkuitutik R erresistentzia; orain, voltimetroa baino ez da konektaturik geratuko. Zirkuitua horrela dagoela, karga ezazue berriro kondentsadorea eta ondoren ireki zirkuitua, voltimetroaren bitartez kondentsadorearen deskarga behatuz. Deskriba ezazue aurreko neurketarekiko dagoen desberdintasuna eta azaldu desberdintasun hori agertzeko arrazoi fisikoa. Azkenik, (6) ekuazioa erabiliz, kasu honetako zirkuituaren RC konstantea lortu behar da. Ohar garrantzitsuak: 1. Edozein zirkuitu osatutakoan, elikadura-iturriarekin edo sarearekin konektatu aurretik, erakuts iezaiozue zirkuitua irakasleari, zuen muntaia ikus dezan. 2. Kondentsadore elektrolitikoen kasuan (kolore urdinekoak), polaritatea errespetatu egin behar da (kondentsadorearen arraila polo positiboari dagokio). POLARITATEA ALDERANTZIZ EZARRIKO BALITZ, KONDENTSADOREAK EZTANDA EGINGO LUKE. 3. Irudiko zirkuitua osotzerakoan, kondentsadorearen deskargari dagokion denbora tipikoa R eta C direlakoen balioen menpean dagoela gogoan izan behar dugu. Erresistentziaren balio txikiek oso balio laburrak emango dizkigute RC konstanterako, eta ondorioz, deskarga azkarregi gerta daiteke, neurketa ezin izango dugularik behar bezala egin. Beraz, aukeratu behar dugun erresistentziak, (6) ekuazioak ematen digun t1/2 denbora, segundo-hamarrekoen ordenakoa izateko adinakoa izan behar du. Materia Kondentsatuaren Fisika E4: Neurketa-tresnen erabilera. Kondentsadorearen deskarga 97 4. Eragiketa metodoaren 4. atalean, V -ren neurketarako erabilitako voltimetroak, gutxi gorabehera 1 s-ko erantzun-denbora duela aintzakotzat hartu behar duzue. Beraz, elkarren segidako neurketen artean, aipaturiko denbora-tartea baino handiagoa aukeratzea komenigarri gerta dakizueke. 5. Eragiketa metodoaren 3. eta 4. ataletan lorturiko RC konstantearen balioak, 5. atalean erdietsitako balio nominalarekin alderatzean ondokoa hartu behar duzue kontuan: zirkuitua osotu duguneko era dela eta, deskarga adierazteko ditugun ekuazioetan kontsideratu beharreko erresistentzia, R delakoak eta voltimetroaren barneerresistentziak osoturiko elkarketari dagokion erresistentzia baliokidea izango da. Hortaz, aipaturiko barne-erresistentzia beste multimetro baten bitartez neurtu beharko da. Bestalde, ez da harritzekoa izango RC delakoaren balio esperimentala eta nominalaren artean desadostasun handia agertzea. Honen arrazoia, hauxe duzue: kondentsadore elektrolitikoen kapazitatea 50 Hz-erako adierazita dago, eta berau, 0 Hz-eko maiztasunari (korronte jarraitua) dagokiona baino nabarmenki handiagoa da. 5. Laborategira sartu baino lehen egiteko 1. Oinarri teorikoan azaldutakoa kontuan izanda, (5) ekuaziotik abiatuz, lortu (6) ekuazioa. 2. Eragiketa metodoaren 4. atalean egindako erregresio lineala kontuan izanda erlazionatu RC eta V0 erregresio linealaren parametroekin. 3. Kalkulatu esplizituki ∆(RC), RC-ren errorea, aurreko ataleko parametroen funtzioan. 4. Kalkulatu R eta ri erresistentziak elkarketa paraleloaren erresistentzia baliokidea eta bere errorea (5. atala). Materia Kondentsatuaren Fisika 102 E8: Korronte alternoa. RLC zirkuitua y x j <0 >0 j a Vo1 Vo2 Hortaz, Vo1 eta a magnitudeak neurtuz, ϕ desfasea zuzenean kalkula daiteke. Osziloskopioan neurtzen diren magnitudeak 2a eta 2Vo1 dira, praktikoagoa eta doiagoa gertatzen baita. Osziloskopioaren x ardatzean neurtutako luzerak ez dagozkie potentzialdiferentziaren balioei, ardatz hori kalibratu gabe baitago. Hala ere, sin ϕ gaia lortzeko ez da beharrezkoa Vo1 potentzialdiferentziaren balioa ezagutzea, Vo1 eta a direlakoen arteko erlazioa baizik. Metodo hori, RLC zirkuituko iturriaren seinalearen eta zirkuituan zeharreko intentsitatearen arteko desfasea neurtzeko erabil daiteke, alde batetik, R erresistentzian izango dugun potentzial-erorketa ondokoa izango delako: VR(t) = RIo sin(ωt − ϕ) (8) eta bestetik, sorgailuak emandako seinalea hauxe izango dugulako: V (t) = Vo sin ωt (9) Froga daitekeenez, kondentsadorean gertatuko den potentzial-erorketaren anplitudea adierazpen honek emango digu: VCo = Io Cω (10) Bestalde, harilean gertatuko den potentzial-erorketaren anplitudea honako hau izango da (maiztasun handietarako harilaren barne-erresistentzia arbuiagarria da): VLo = IoLω (11) 5. Tresnaren deskribapena Zirkuitu elektriko bat osotzeko erabil daitezkeen elementu desberdinak erosoki kokatzeko, muntaia-xafla zulodun bat erabiliko da. Kasu honetan, erresistentziak, harilak, kondentsadoreak, voltimetroak eta korronte alternoko sorgailuak izango ditugu esku artean. Laborategian dauden sorgailuen bidez, seinale sinusoidalak, triangeluarrak eta koadratuak lor daitezke maiztasun eta anplitudeen tarte zabal batean. Halaber, sortarazitako tentsio alternoari, tentsio jarraituko zati bat gehi dakioke “offset” izeneko agintailuaren bidez. Praktika honetan, “offset” delakoa zero balioan finkatu behar da, irteera-tentsioak maximoa izan behar du eta seinalaren formak sinusoidala. Osziloskopioaren deskribapena eta erabilerari buruzko atala laborategi-praktiken liburuska honetako hasieran aurki dezakezue. OHAR GARRANTZITSUA: Osziloskopioan egindako neurketak zuzenak izateko, eskala bertikala eta horizontalaren agintailuak kalibrazio posizioan “CAL” egon behar dira. Hori dela eta, eskala bertikalerako Materia Kondentsatuaren Fisika 104 E8: Korronte alternoa. RLC zirkuitua (b) Iturriaren muturren arteko seinalea 1. xaflan (CH1) konektatu. Horretarako, mutur batean banana konektoreak dituen kable ardazkidea erabili (edo T itxurako BNC konektorea jarri sorgailuaren sarreran eta bi muturretan BNC konektoreak dituen kable ardazkidea erabili.) (c) Osziloskopioaren xafla bertikalean (CH2), erresistentziaren muturren arteko voltaia konektatu. Horretarako, mutur batean banana konektoreak dituen kable ardazkidea erabili. Banana itxurako konektoreak ipintzean honako hau hartuko da kontuan: osziloskopioaren lur-terminala (banana beltza) eta sorgailuaren lur-terminala (banana beltza) puntu berean egon behar dira. Muntaia zuzen egin bada, voltaia horizontala sorgailuaren seinalea izango da (oinarri teorikoaren (9) ekuazioa) eta voltaia bertikala erresistentziaren potentzial-erorketa (oinarri teorikoaren (8) adierazpena). Arestian azaldutakoaren arabera, pantailan aurreko irudiko elipsearen antzerako bat ikusiko dugu. Elipse horren eitea, Vo eta VRo anplitudeen eta ϕ desfasearen mendekoa izango da. Oinarri teorikoan azaldutako prozedurari jarraituz, ϕ desfasea aurkitu. Oharra: Hau egiteko, lehenengo elipsea norabide nertikalean zentratu behar da. V = 0 balioari dagokion osziloskopioaren pantailako ordenatuaren balioa, zirkuitua osziloskopioari deskonektatzen dioguneko kasuan pantailan ageri den lerro horizontalak finkatuko du. Hortaz, komenigarri gertatuko zaigu osziloskopioaren agintailu bertikalaren laguntzaz, lerro hori erdiratzea, pantailan bertan pintaturiko erdiko lerroaren parean utzi arte (“POSITION” izeneko agintailua erabiliz). Era honetan, pantailan pintatutako erdiko lerroa V = 0 balio modura har dezakegu.) Hala lorturiko emaitza (3) ekuazioaren araberakoarekin konparatu, R, RL, L, C eta ω direlakoen balioak erabiliz. L eta C direlakoen balio nominalak hartu (ez ahaztu erroreen kalkulua). ω lortzeko neurtu iturriaren seinalearen maiztasuna multimetroarekin. 4. C eta L direlakoetan adierazitako balioak eta (4) ekuazioa erabiliz, zirkuituaren erresonantzi maiztasuna eta errorea kalkulatu. Berorren balioa Hertz-etan adierazi. Errorea kalkulatzeko, C eta L-ren erroreak inplizituki emanda daudela joko dugu. Sortzailearen maiztasuna aldatu, eta osziloskopioan adierazitako elipsean ematen diren aldakuntzak behatu. Maiztasunaren balio jakin baterako elipsea zuzena bilakatzen da. Izan ere, kasu horretan ϕ = 0 eta (5) eta (6) ekuazioen arabera V2 = V01 V02 V1. Maiztasun hori erresonantzia-maiztasuna dugu ((3) ekuazioaren arabera). Sortzaileak adierazitako maiztasunaren balioa hartu eta lehenago kalkulaturiko balio teorikoarekin alderatu. Erresonantzi maiztasunaren neurketa zehatzagoa egiteko asmotan, elipsea zuzena bilakatzen deneko puntua aurkitu ondoren, denboren eskala konektatu (“TIME/DIV”), eta seinalearen maiztasuna neurtu (“MODE” agintailua, “CH2” posizioan). Horretarako 2. atalean erabilitako metodoari jarraituz. Oharra: Gogoan izan, sorgailuan bertan adierazitako maiztasunak EZ DIRELA maiztasun angeluarrak, Hz edo kHz unitateetan adierazitako maiztasunak baizik. Aipaturiko Materia Kondentsatuaren Fisika E8: Korronte alternoa. RLC zirkuitua 105 maiztasunen eta maiztasun angeluarren artean ezaguna den erlazioa betetzen da, hots, ω = 2πν, non ν Hz-etan neurtuta dagoen. 7. Laborategira sartu baino lehen egiteko 1. Praktika hau egiteko, OSZILOSKOPIOARI buruzko azalpenak irakurtzea ezinbestekoa da (“Laborategian erabilitako oinarrizko tresneria” kapituluaren 2. atala). 2. (3) ekuazioa abiapuntutzat hartuz, lor ezazue ϕ-ren errorea L eta C magnitudeen erroreen funtzioan (ω, R eta RL magnitudeen erroreak arbuiagarriak direla onartuz). 3. (7) ekuazioa abiapuntutzat hartuz, lor ezazue ϕ-ren errorea a eta V01 magnitudeen erroreen funtzioan. 4. (4) ekuazioa abiapuntutzat hartuz, lor ezazue ∆ω0 eta ∆ν0 erresonantziako maiztasun angeluarrari eta maiztasunari dagokion errorea, L eta C-ren erroreen funtzioan. Materia Kondentsatuaren Fisika 108 E9: Solenoideetako korronte induzitua. Transformadorea 1. Helburua Praktika honen helburu nagusia indukzio elektromagnetikoa behatzea da eta horretarako, fenomeno horren aurkikuntzarako oinarrizkoak izan ziren saiakuntza experimentalak errepikatuko ditugu. Halaber, indukzioarekin loturiko beste zenbait saiakuntza ere egingo ditugu. 2. Oinarrizko kontzeptuak • Lenz-en legea. Faraday-ren legea • Galvanometroa • Transformadorea • Irakurri Laborategian erabilitako oinarrizko tresneria kapituluaren 3.. atala 3. Tresneria Hiruzpalau iman, hiruzpalau haril, koadro higikorreko amperemetroa (analogikoa), korronte jarraituko sorgailua, 50 edo 100 Ω-eko erresistentzia bat, etengailua, korronte alternoko sorgailua eta voltimetro bat. 4. Oinarri teorikoa Demagun edozein azalera eratzen duen zirkuitua dugula, higizta bat esaterako. Ezaguna denez, azalera hori zeharkatzen duen eremu magnetikoaren fluxua denborarekiko aldatzen bada, korronte elektriko induzitua azalduko da zirkuituan zehar. Induzitutako korronte elektriko horren balioa, eremu magnetikoaren fluxua aldatzen den abiaduraren proportzionala da. Higizta bakarra izan beharrean, solenoidea osatzen duten N higizta baditugu, fluxu magnetikoa N aldiz handiagoa izango da eta ondorioz, korronte elektriko induzitua ere N aldiz handiagoa izango dugu. Induzitutako korrontearen norantza zein den jakiteko ondoko arrazonamendura jo dezakegu: edozein korronte elektrikok eremu magnetikoa sortaraziko du eta eremu magnetiko horren norantza korrontearen norantzak finkatuko du. Lehenengo irudian higiztak sortarazitako eremu magnetikoaren norantza adierazi da eta solenoideak sortarazitakoa 2. irudian ikus dezakezue. Materia Kondentsatuaren Fisika E9: Solenoideetako korronte induzitua. Transformadorea 109 I B B I 1. irudia: Higizta 2. irudia: Harila Zirkuitu batek eratutako gainazal itxia zeharkatzen duen eremu magnetikoaren (kanpotik aplikaturikoa) intentsitatea denborarekiko urrituz badoa, eremu horren urripenaren kontra egingo duen gainerako eremu magnetikoa sortaraziko du korronte induzituak. Kontrako kasuan, eremu magnetikoaren fluxua denborarekiko handituz doanekoa alegia, korronte induzituak sortarazitako eremuaren norantza aplikaturiko eremuaren norantzaren kontrakoa izango da, gehikuntzaren kontra egiteko asmoz, hain zuzen ere. Laburbilduz, hauxe esan dezakegu: korronte induzituak jatorrizko fluxu magnetikoa berreskuratzea du helburu (Lenz-en legea). Transformadorea, azaldu berri dugun indukzioa oinarri duen dispositiboa da. Transformadore arrunta, funtsean, burdinazko nukleoaren inguruan harilkaturiko eta elkarren artean isolaturiko bi harilketatan datza. Harilketa bietariko batean zehar pasatzen den korronte elektriko alternoak, fluxu alternoa sortarazten du nukleoak eratzen duen zirkuitu magnetikoan, eta fluxuak induzituriko eremu elektrikoak, indar elektroeragilea sortarazten du beste harilketan. Beraz, harilketa batetik besterako energia-transmisioa gertatzen da. Energia ematen zaion harilketari primarioa deritzo eta bestea, zeinetik energia jasotzen dugun, sekundarioa deitzen da. N1 eta N2, primario eta sekundarioaren higizta-kopuruak dira hurrenez hurren. Primarioan V1 tentsio alternoa ezartzean, sekundarioan V2 tentsio induzitua azalduko da. Indukzioaren legeen arabera, ondoko erlazioa izango dugu: V2 = N2 N1 V1 (1) Burdinazko nukleoaren helburua, esan bezala, eremu magnetikoaren eroalea izatean datza; hau da, metalak korronte elektrikoaren eroale onak diren modu berean, burdina, eremu magnetikoaren lerroen eroale ona dela esan dezakegu, erraz imanatzen baita. Horrela bada, kasu idealean, primarioa zeharkatzen duen fluxu berberak zeharkatuko du sekundarioa. Aipa dezagun, transformadorean jatorri desberdina duten energi galerak ere gertatzen direla, baina hala ere, makina elektriko hauen etekina oso handia izaten da, %90 baino handiagoa hain zuzen ere. Materia Kondentsatuaren Fisika 110 E9: Solenoideetako korronte induzitua. Transformadorea 5. Tresneriaren deskribapena B B N S 3. irudia: Iman batek sortutako eremu magnetikoa 4. irudia: Galvanometroa Erabiliko ditugun imanek mutur bat gorriz margotuta daukate. Horixe da, hain zuzen ere, iparpoloa (N); mutur zuria, beraz, hegopoloa (S) duzue. Imanak sortarazitako eremu magnetikoa 3. irudian ikus daiteke. Galvanometroa korronte elektrikoak detektatzeko eta neurtzeko erabiltzen den tresna da. Praktika honetan erabilitako galvanometroa 4. irudian ikus daiteke. Hiru eskala ditu, neurtu nahi dugun intentsitatearen balio maximoaren arabera: 50µA, 500µA edo 5mA. Galvanometroarekin neurketak egiteko, kable gorria aipatutako hiru sarreraren batean sartuko da. Kable beltza, kasu guztietan, 0 izeneko konexioan. Komeni da 5mA-eko eskalan hastea eta, behar izanez gero, hurrengora (500µA-eko eskalara) pasatu (50µA-eko eskala ez da erabili behar). Galvanometroak neurtutako intentsitatea positiboa izango da korronte elektrikoa konexio gorritik sartzen bada. Konexio beltzatik sartzen bada, galvanometroak balio negatiboa emango du. Neurketak egiten hasteko botoia sakatuta egon behar da. Bakarrik neurtuko du botoia sakatuta dagoenean. 6. Eragiketa metodoa Praktika honetako emaitza gehienak kualitatiboak dira. Gidoian agertuko diren galderen erantzunak irudi argiekin batera ematea komenigarria izango da. 1. Konekta iezaiozue galvanometroa 2000 higiztako harilari, harilkatuak 5. irudian ageri den norantza berbera izan behar duelarik (biribilkapenaren noranzkoa geziak adierazten du). (a) Hurbilaraz ezazue imanaren ipar poloa harilerantz (higidurak azkarra izan behar du). Aldi berean, beha ezazue amperemetroak korronterik detektatzen duenentz. Materia Kondentsatuaren Fisika E9: Solenoideetako korronte induzitua. Transformadorea 111 Imanak sortarazitako eremuaren norantza kontuan hartuz, egiazta ezazue indukzio elektromagnetikoaren legeak betetzen diren ala ez. A N 5. irudia: Indukzio elektromagnetikoa detektatzeko dispositiboa. A ikurrak galvanometroa adierazten du (intentsitateak neurtzeko erabiltzen delako.) Gogoan izan, imana hariletik zenbat eta hurbilago egon, gainazala zeharkatuko duten eremu-lerroen kopurua (eta ondorioz, fluxu magnetikoa ere) orduan eta handiagoa izango dela. Erdietsitako emaitzak bat al datoz indukzioaren legeekin? Oharra: Kontuan izan galvanometroak neurtutako intentsitatea positiboa izango dela korronte elektrikoa konexio gorritik sartzen bada eta negatiboa beltzetik sartzen bada. Erabil itzazue irudiak galderak erantzuteko. (b) Errepika ezazue aurreko atala, baina imana hariletik urrunduz. (c) Hurbilaraz ezazue imanaren hego poloa harilerantz. (d) Errepika ezazue aurreko atala, baina imana hariletik urrunduz. Kasu bakoitzean, imanaren eremu magnetikoaren noranzkoa adierazi. Era berean, zirkuitua zeharkatzen duen fluxu magnetikoa handitu ala txikitu egiten den adierazi denborak aurrera egin ahala. Galvanometroa erabiliz, korronte induzituaren zeinua zehaztu, eta Oinarri Teorikoa atalean esandakoarekin bat datorrela egiaztatu. Atal honetan, lau kasuetan, irudia egitea ezinbestekoa da (5. irudia bezalakoa). Argi eta garbi adierazi behar da korronte elektrikoaren noranzkoa. Irudikatutako harilkatuaren noranzkoa esperimentuan erabilitakoaren berdina izan behar du (eta ez du zertan 5. irudian ageri denaren berdina izan behar). 2. Orain, imana harilerantz lehen baino astiroago hurbilduz, azter itzazue induzitutako korrontearen gaineko desberdintasunak. Halaber, iman bakarra erabili beharrean, har ezazue iman-multzoa (multzoko iman guztiek poloak modu berean dituztela), eta egin ezazue hurbilketa iman bakarraren kasuan erabilitako abiadura bera erabiliz. Zer aldatu da? Zergatik? Materia Kondentsatuaren Fisika 112 E9: Solenoideetako korronte induzitua. Transformadorea 3. Aurreko saiakuntzak, imana erabili gabe ere egin daitezke jarraian azalduko dugun eta 6. irudian ikus daitekeen muntaiaren bitartez hain zuzen ere. Aldaketa, funtsean, imanaren ordez, korrontea pasatzen deneko harila erabiltzean datza. Konekta iezaizkiozue korronte jarraituko sorgailuari (beltza, 6V-ekoa denari) haril bat, 50 edo 100 Ω-eko erresistentzia eta etengailu bat, denak seriean. Burdina gozoko nukleoaren alde batean harilkatu behar da haril hori eta bestean, beste harila. Bigarren haril hori galvanometroari konektatu behar diozue (azken hori 5mA-eko eskalan), aurreko atalean egin den modu berean. Zirkuituan ipinitako erresistentziaren zeregina, hariletik pasatuko den korronteak harila bera gehiegi ez berotzea da. Etengailua sakatzean, lehenengo hariletik pasatzen den korronteak eremu magnetikoa sortaraziko du eta burdinazko nukleoaren eraginez, eremu horrek bigarren harila zeharkatuko du. Horrela, lehenengo harilak, aurreko ataleko imanaren zergina betetzen du. Harilak burdinazko nukleoaren inguruan harilkatzerakoan, kontu handia izan behar duzue. Alda ezazue fluxu magnetikoa, etengailua ireki eta itxiz. Deskriba eta azal ezazue behatutakoa. Lortutako emaitzak bat al datoz teoriarekin? Etengailua itxita badago, lehenengo hariletik korronte egonkorra pasatuko da. Kasu horretan, ba al dago bigarren harilean induzitutako korronterik? Egon beharko litzateke? A e 6. irudia: Transformadorearen erabilera Emaitzak ondo ulertzeko asmoz, komenigarria da 6. irudiaren moduko bi diagrama egitea, bai etengailua ixten denean baita zabaltzen denean ere, zer gertatzen den erakusteko. Kontu handiz adieraz ezazue zein diren harilkatuen norantza eta korronte elektrikoaren norantza harilketa primarioan eta sekundarioan. 4. Transformadorea. Eratu ezazue 7. irudiko zirkuitua. Elikadura-iturri modura, seinale sinusoidala emango duen korronte alternoko sorgailua erabili beharko duzue. Zirkuituari bi voltimetro konektatu, 7. irudian adierazi den bezala, bietan AC irakurketamodua hautatuz. Dakizuenez, voltimetroa posizio horretan dagoela, neurtzen ari garen voltaia sinusoidalaren balio efektiboa emango digu irakurketak. Voltimetro hauetariko batek neurturiko voltaia, V1, korronte alternoko sorgailuaren borneen arteko voltaia dugu, eta besteak beste biribilkapenaren irteerako seinalearen V2 voltaia neurtuko du. Materia Kondentsatuaren Fisika E9: Solenoideetako korronte induzitua. Transformadorea 113 (a) Haril bakoitzaren espira kopurua eta V1 eta V2 neurtuz, egiazta ezazue (1) ekuazioa betetzen den ala ez. Ekuazio hori era hurbilduan betetzen da, soilik, eta beraren baliagarritasuna sarturiko seinalearen maiztasunaren araberakoa izan daiteke. Orokorki, fluxu magnetikoaren galeren ondorioz dispositiboaren eraginkortasuna gutxiagotu egiten da, eta (1) ekuazioko N2/N1 biderkagaia, beraz, f < 1 biderkagai batez biderkatu behar da. V2 V V V1 7. irudia: Transformadorearen etekina (b) Maiztasuna 50 Hz-etan ezarri. Lehenengo eta behin, 2000 higiztako bi harilketa jarri. V2/V1 dela zatiduraz baliaturik, (1) ekuazioa zuzendu egiten duen f < 1 faktorea aurkitu. Sarrerako V1 voltaia aldatuz, f biderkagaia voltaiaren independientea dela egiaztatu. (c) Irteerako harilketaren ordez 400 higiztako beste harilketa bat ezarri, eta V2 voltaiaren aldaketa behatu. (1) ekuazioaren arabera ondokoa bete behar da, behin ekuazio hau f biderkagaiaz zuzenduz gero: N2 N1 = 1 f V2 V1 (2) f delakoaren balioa konstantea dela eta aurreko kasuan lorturikoarekin bat datorrela emanik, ekuazio horretatik lorturiko N2/N1 delako zatiduraren balioa espero zitekeena dela egiaztatu (ez ahaztu erroreen kalkulua). 7. Laborategira sartu baino lehen egiteko 1. (2) ekuaziotik abiatuta, kalkulatu f-ren errorea V1 eta V2-ren erroreen funtzioan (suposatu N1 eta N2 zehatzak direla). 2. Kalkulatu N2/N1 zatiduraren errorea, V1, V2 eta f-ren erroreen funtzioan.
addi-191c9986eec3
https://addi.ehu.es/handle/10810/17614
addi
cc-by-nc 4.0
2016-03-15
science
Aldecoa Cobos, Janire
eu
Ikasgelan arteak lantzeko eta sormena garatzeko proiektua
Leioan, 2015eko Maiatzaren 7an 36 8. Eranskina: Aukeratutako eskolaren ezaugarriak, zerbitzuak eta aukeratutako ikasgelaren hurbilketa orokorra………………………………………… 3 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. Sarrera Aukeratutako gai honetan arteen garrantzia azpimarratu nahi da, hezkuntzaren testuinguruan gaudelarik. Horretarako, jarrera ekintzaileko izaera duen Gradu Amaierako Lana egitea erabaki dut, izan ere, sormenak eskolan eduki beharko lukeen lekua aldarrikatzea daukat helburutzat, horretarako irakaskuntza eredu bat diseinatuko dudalarik. Betidanik arduratu nauen auzia izanda, gaur egungo ikasgeletan klase magistralek bereganatzen dute irakaskuntzaren antolakuntzaren ardatza, ikasleen abileziak norabide akademikoetan baino ez zuzenduz eta hauen nortasunaren garapena alde batera utziz. Hori hobetzeko, sormenaren erabilpenari zuzendutako metodologia alternatibo bat diseinatu dut, non aurretik existitzen ziren metodoetatik abiatuta, hauei arteen trataerarako antolamendu bat gehitu diedan. Era horretan, ikasleak bi fase nagusietatik igaroko dira, ezagutzarena eta sormenarena, momentu orotan talde lanean, curriculumaren arlo guztiak lantzen eta arte ezberdinekin harremanetan arituko direlarik. Gehien bat kontuan izan diren ikuspegiak prozesu hau diseinatzeko honako hiru hauek izan dira: Oinarrizko gaitasunak, Adimen Anitzen Teoria eta Proiektuen Bidezko Ikaskuntza. Aurreikus daitezkeen ondorioei begira, esan daiteke ikasleek teknika aniztasunaren bitartez prozesu dinamiko baten bidez ikasteko aukera izateaz gain, ikasitako guztia praktikan jartzeko aukera izango dutela, benetan sorkuntza originalak eratzeko tartea izango dutelarik arteekin harremanetan dauden alor ezberdinetan. Azken finean, gaur egungo hezkuntza eredu zaharkitua gure gizartearekin batera eboluzionatzeko ekimena erakusten duten proiektuak bultzatu behar ditugu etengabe. Horrela, lortu nahi dena irakaskuntza testuinguruan ematen den jokaera pasibo horrekin bukatzea eta ezagutzen menperatzeaz gain eguneroko erronkei aurre egiteko gaitasunak garatzea da. Baina hori bakarrik posiblea izango da guztiok burua irekitzen badugu eta ikasle bakoitzari sormena garatzen laguntzen dioten baliabide multzoa aldarrikatzen badugu. Soilik horrela hezten ariko garelako haien kabuz pentsatzeko gai diren pertsonen gizarte bat, non izaeraren eta espiritu kritikoaren hedapena mugarik gabe sustatuko den. 4 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. 1. Marko Teorikoa Zer da sormena? Latinetik creare: sortu, zerbait berria egin, lehendik existitzen ez zena. Badaude laurehun definizio ezberdin, baina horietan guztietan hitz gakoak dira: originaltasuna, malgutasuna, asmatzeko kapazitatea, aurkikuntza, zerbait apartekoa edo ohiz kanpokoa eta adimena. Hortaz, ez da existitzen sormenaren definizio bakarra eta benetakoa. Nondik datorkigu sormena? Badakigu sormena profesio anitzetan ematen dela, horietan elementu komunak aurkitzen ditugularik. Landau-k (1987) formulatu zuen moduan, Parnes (1962-67) eta Guildorfd (1952-67) autoreen lanetan oinarrituz, elementu horiek ondorengo antzekotasuna dute, hain zuzen ere, lehendik erlazionatu gabeko esperientzien artean erlazioak aurkitzeko gaitasuna, eskema mental berrien itxurarekin azaleratzen direnak, hala nola, esperientziak, ideiak eta prozesu berriak. Kapazitate hau edozein prozesu kreatzaileren oinarrian kokatzen da. Nortzuk daukate kapazitate hori? Paul Matussek-en (1997) arabera, kreatzaile izatea ez da espiritu handi gutxien ezaugarria, baizik eta gizaki askoren eta are gehiago indibiduo guztien nolakotasun komuna. Soilik sorkuntzaren arloa eta maila dira desberdinak bakoitzarengan alegia, sorkuntza, norberaren niaren produktu propioa baita. Norberak bere egunerokotasuneko bizitza, profesioa eta arlo pertsonala berriztatzeko duen intentsitatea nolakoa denaren arabera, eta horiek esteriltasunetik jaio berritasunera transformatzeko gaitasuna segun nolakoa den, orduan eta aberatsagoak eta osatuagoak izango dira bere bizitzako esperientziak. Zertaz osatuta dago sormena? Guildford-ek (1950) eskaini zizkigun zenbait ezaugarriren arabera, hainbat test eratu izan dira sormen maila neurtzen saiatzeko, horietako faktore garrantzitsuenak honako hauek direlarik: ideia jariotasuna, malgutasuna, originaltasuna, definizio berriak eratzeko gaitasuna eta arazoetarako sentsibilitatea. (1. Eranskina: Sormenaren ezaugarriak eta horien deskribapena. 28-29.orr) Nola pentsatzen dugu? Gure denboraren parte gehiena ematen dugu irtenbide sortzailea behar duten arazoak konpontzen. Erronka horiek gure garunari era dibergente batean pentsatzera behartzen dute, hau da, enuntziatu batetik abiatuz aldizkako aukera anitz planteatzea arazoa ahalik eta hoberen eta azkarren konpontzeko. 5 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. Hala eta guztiz ere, txikitatik moldatu nahi izan gaituzte era konbergentean pentsatzen, hots, batez ere eskolan eta maiz etxean ere, ohitu gaituzte arazoari irtenbidea emango dion erantzun bakarra aurkitzera. Pentsamendu konbergentean erantzun bakarra dago, beraz, edo asmatzen duzu eta ondo egiten duzu, ala okertzen zara eta gaizki egiten duzu. Pentsamendu dibergentean, aitzitik, infinitu erantzun daude, infinitu aukera, eta ez da asmatzean oinarritzen, baizik eta sortzean, imajinatzean eta eraikitzean. Gainera, emaitza ez da neurtzen asmakizun edo errakuntza batengatik, erantzunen originaltasunagatik baino. Ikusi dugunez, “La actividad creadora no es sólo el resultado de un determinado modo de pensar, sino también, y en mayor medida, la expresión de la personalidad” (Guildford, 1950: 33-34). Horren arabera, berezitasun emozionalek garrantzia handiagoa izango dute sormenaren trataeran intelektualek baino. Lan honetan zehar, aipatu berri ditugun sormenaren ezaugarri horiek (Ideia jariotasuna, malgutasuna, originaltasuna, etab.) ikasleengan sustatzeko bideak bilatzen saiatuko naiz; horretarako, kontuan hartuko ditudalarik sormena deskonposa daitekeen aspektu ezberdinak, horietan poliki-poliki aurreratzeko, eta horrela, konturatu gabe, ikasleek sortzen ikusteko haien burua. Zein berezitasun izango ditu izaki sortzaile batek? Matussek adituak (1997) pertsona sortzaileen zenbait ezaugarri aipatzen eta azaltzen ditu: Anbiguotasunari tolerantzia; egoera zail eta ilun batean bizi izateko kapazitatea, eta esfortzu eta lan egitea hau menperatzeko; irtenbide posible bakarra, askotan gutxien espero duzuna da, eta hori lortzeko, behar da ezezagunaren trapezioan lan egitea; irtenbideak hartzera aurreratzen denak, tentsioak aurreztuko ditu bai, baina beste irtenbide oraindik hobeei uko eginez; azken horri lotuta doa arlo ezezagun, zeharkaezin eta konplexuenganako zaletasuna; denbora luzez eutsi behar zaio armoniaren aurkako egoera multzoari, baina horretan da sormena, hain zuzen ere, distiratsuen dagoen baldintzan, oso ezagunak, zehaztuak eta ezarritakoak diren bideetatik joaten denean baino. Horregatik, hau irakurrita, lan honen beste saiakuntza bat izango da haurrei etengabeko erronka berriak aurkeztea, erronka orain arte ezezagunak noski, haien distira muturreraino eramateko. Potentzial sortzailea ez da aktibatzen, noski, besteek hasitako mugimendura 6 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. batzearen gertaeragatik. Soilik bere buruari entzuten dionak, bere abilezia propioak deskubritzen ditu eta horiei bidea erakutsi ere. Beraz, taldeko jarduerak lan honetan zehar maiz agertuko badira ere, ikasle bakoitzak bere buruaren eta adimenaren garapena eta horiekiko interakzioa garatzea saiatuko naiz etengabe. Sormen maila desberdinak daude? Galdera honi erantzuteko, Taylor (1959) autoreak osatutako sormenaren eskema bat kontuan hartuko dut (2. Eranskina: Sormenaren Eskema. 30.orr), eta horretan ematen den informazioa era argi batean ikusteko, piramide batean aurkeztuko dut grafikoki azter dezagun. Hortaz, piramide honek adierazten digu, sormen mota ezberdinak ez ezik, honen mailaketa bat dagoela, eta hori eredutzat jo genezake ikasleen garapenerako proposatu nahi den sorkuntzaren arlo horretan. Zergatik uzten diogu sortzaile izateari, gurekin jaiotzen den dohaina bada? Ba al du eskolak zerikusirik prozesu horretan? Ken Robinson, hezitzaile, idazle eta hizlari britainiarrak, sormenaren arloan ezagutzen diren adituen artean ospetsuenetarikoak, eskolei leporatzen die gehien bat sormenaren erailketa. Izan ere, badago bere obra guztietan behin eta berriro errepikatzen duen ideia bat: eskola sistemak apunteak hartzen dauden ikasle isilak saritzen ditu eta arriskatzen eta okertzen diren ikasleak, berriz, zigortu. Lehenik eta behin, lan honen ideien nondik norakoak Robinsonen planteamendu guztiekin bat datozela esan daiteke. Aurrekoari lotuta, horrek ez du esan nahi txarra dela apunteak hartzea edo isiltasuna gordetzea, baina hori ez litzateke sistema eraginkorra aldarrikatuko lukeen hezkuntza eredua izango, non etengabeko interakzioa eman beharko litzatekeen irakasle-ikasle eta ikasleen artean. Epe luzean, sistema unilateral horrek hiritar obedienteak, menderatuak eta moldatuak eratzen ditu, gutxitan disfrutatzen dutenak haien lanbideekin edo askotan bizitza xahutzen dutenak interesatzen ez zaizkien gauzak egiten. Hezkuntza errepresiboko hamabost edo hogei urteren ondoren, gazteak badaude prest hiritar gris, kaxkar, ez parte hartzaile eta amore ematen dutenetariko pertsonez beteta dagoen gizarte baten parte izateko. Hori dela eta, eskoletan sormena deuseztatzearen ondorioak guztiz suntsitzaileak lirateke bai indibiduoarentzat eta baita kolektibitatearentzat ere. 7 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. Orduan hezkuntza alienatzaile bezala ikus daiteke? Lehen, genetikari leporatzen zitzaion sormena, baina gaur egun horren kontrakoari, alegia. Masa hereditarioa garrantzia gutxiagokoa kontsideratzen da hezkuntza, ingurunea eta gizartea baino. Hasteko, gurasoak dira bizitza sortzailearen lehenengo adierazgarri erabakigarriak, horretarako ezagutu behar dira umeak berezkoak dituen ezaugarriak. Ondoren, berezko ezaugarri horien, hezkuntzaren eta sormenaren arteko interakzioa eman behar da. Horren adibide bezala jar dezakegu alegia Ken Robinsonen obretako batean azaltzen den eredu bat: Bart Conner.1 Gurasoak ohartu ziren dohain hori garrantzitsua zela berarentzat, eta, konturatzen bagara, umeak etengabe ari dira guri horrelako seinaleak bidaltzen. Baina gure hezkuntza sistemak ez ditu horrelako gaitasunak saritzen. Alde batetik lanerako erabilgarrienak diren materiak tontorrean jartzen dituelako (umeari gustatzen zaizkion gauzak deuseztatzen horiekin ez baituelako lanik lortuko); eta bestetik, abilezia akademikoak adimenarekiko daukagun ikuspegia menperatzea lortu duela unibertsitateek bere itxurara eratu dutelako sistema (arreta jarriz gero, sistema guztiak daude osatuta unibertsitaterako sarbiderako prozesu bat bezala, aukeraketekin eta markekin). Horixe da pertsona askok, liluragarri, sortzaile eta apartekoak direnak, ez direla pentsatzearen arrazoia. Gizabanakoa kontrolatutako iritzi publikoaren harrapakin eta objektu bihurtu da, propagandarena eta administrazioarena. Gizarte honi interesatzen zaio gure adimen kozientetik gure integrazio mailara, gure erosteko hobespenetatik gure aisialdi formetara. Ez da geratzen sektorerik gizabanakoaren bizitzan – ezagutza teorikoak, erlijioa, etxebizitza, aisialdia, etab. – non sistemak interes zehatzak ez dituen. Touraine-k idazten duen bezala, "hoy los centros de decisión y poder manipulan al hombre no ya solamente en su actividad profesional directa, sino en sus relaciones sociales, sus modos de consumo, la organización de su vida" (Touraine, 1969: 171). Baina gizakiak gizakiarekiko esplotazioan oinarritutako gizarteaz ari bagara, orduan hau ez al da izango “gai” eta “arrunt” bezala izendatzen ditugun, errepresioen, ezezkoen proiekzioen 1 Los Secretos de la Creatividad izeneko Eduard Punset-ekin izandako elkarrizketa batean azaltzen duenez, gizon horrek, 6-8 urte zituenean eskuekin ibili zitekeenaz ohartu zen; gurasoek lelokeriak egiteari uztea esan beharrean, gimnasio batera eraman zuten abilezia arraro hori ustiatzeko eta hamar urte geroago domina olinpiko bat lortu zuen bere herrialdea ordezkatuz, Nadia Comăneci-rekin ezkondu zen, seme bat eduki zuen eta elbarritasunak dituzten pertsonei haien gaitasunak garatzen lagundu die. Hori guztia ez litzateke posible izango amaren erabakia dohain horrekiko bestelakoa izan balitz. Linka: https://www.youtube.com/watch?v=TOHaSdZfwP4 9 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. ingurukoak- gehi bi blokeo nagusi – intelektualak eta adierazkorrak- adibidez, blokeo emozional bat suposa dezake arrisku bati aurre egiteko beldurra. Beldur horiei aurre egiteko, Adams-ek proposatzen duena da, esfortza gaitezen arrisku horien ondorioen errealismoa antzematen. Ebaluazio horiek ikusaraziko gaituztelako argi eta garbi benetako ondorioak ez direla hain ikaragarriak eta beldurgarriak, eta horrek eramango gaitu arriskatzera eta sortzaileak izatera. Horrez gain, autore honek inkontzientearen askapena proposatzen du blokeoen aurkako apurketa bezala, gure alde sortzailearekin estuki lotuta dagoelako, alegia. Blokeo horiek gizartearen eraikuntzei atxikitzen dizkiegu, gure kultura, pentsamendu sortzailea (intuizioari lotuagoa) zapaltzen duen pentsamendu logiko eta arrazonatzailean eratu baita. Kulturaren inposizioak alde batera utziko bagenitu, mundu guztia kapaza izango litzateke era sortzailean pentsatzeko, edozein motatako blokeoek galarazten ez badute pentsamendu aske hori. Azkenean, argi dago lan honetan sortzen ikasteko posibilitatearen bidetik mantenduko garela. Izan ere, ikusten ari garen moduan, sormena ez da pribilegiatu gutxi batzuen dohain berezia, baizik eta jaiotzen den gizaki bakoitzaren funtsezko baldintza. Eta jaiotzezko nolakotasun horren garapena da bizitza elikatzea eta sustatzea, gurea zein besteena, ahalbidetzen diguna. Zelako metodologia motak datoz bat sormenaren hezkuntzarako? Helburua gaur egun ez litzateke egiteko modu zuzena irakastea edo erantzunak ematea eta buruz jakitea, baizik eta aldaketarako ikastea eta ikasleengan gaitasun eta motibazio horiek piztea haien bizitza osoan zehar ikasten jarraitzea ahalbidetzeko. Izan ere, aldaketa hori gauzatu beharko litzateke Wiener-en (1981) ikuspuntutik: “Hemos modificado tan radicalmente el medio ambiente que ahora debemos modificarnos a nosotros mismos para poder existir en el nuevo medio”.2 Aldaketarako metodologiak anitzak daude, horiek erabiltzea izango litzateke benetako gakoa. Dena den, nire ustez, sormenari mesede egiten dion metodologiarik egokiena Proiektuen bidezko ikaskuntza dela esan dezakegu, eta horretan gehiago barneratzeko, Hernandez (2000) hartuko dugu erreferentziatzat. 10 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. Zabalduta dagoen epe laburreko ikaskuntzak suposatzen duen larrialdiko testuinguru honetan, ikaskuntza proiektuek ez dute metodo bat suposatzen, baizik eta pedagogia bat edota urrats segida batean oinarritutako formula didaktiko bat: gaiaren planteamendua, ikasleek dakitenari eta jakin nahi dutenari buruzko galderak, aurkibidea egin, informazio iturri desberdinak ekarri eta aurkibidearen puntuei dagokiona kopiatu, etab. Metodologia honen helburuak deskribatzen ditu autore honek: “Acercarse a la identidad de los alumnos y favorecer la construcción de la subjetividad a partir del desarrollo de una serie de competencias que les permitan comprenderse e interpretar el mundo en el que viven” (Hernández, 1999: 21-22). Dena den, komenigarria litzateke Henry (1994: 49) autoreak egindako ekarpena kontuan izatea Proiektuen Bidezko Ikaskuntzaz ari bagara (3. Eranskina: Henry-ren ikuspegia Proiektuen bidezko Ikaskuntzan. 31.orr), Hernández-en planteamendua sakontzen duelako. Azkenik, hezkuntzaren dimentsio guztiak landu ahal izateko, eta aipatutako metodologiekin batera garatu daitekeen hezkuntza sortzailerako ezinbestekoa litzatekeen teoria garrantzitsu bat “Adimen Anitzen Teoria” da, Howard Gardner-ena. Sanz de Acedo-k (2000) ederki azaltzen du nola teoria hau ez den giza ezagutzaren beste edozein planteamendu bat baino ez, baizik eta zientzia psikologiko bat, eta batez ere hezkuntza iraultzen ari den proposamena. Planteamendu horren arabera, gure burmuin potentziala anitza eta moldagarria da, denok adimen bat baino gehiago garatzen ditugu. Ondorioz, ikasleak beraien perfil intelektualari erantzuten dioten gaitasunetan prestatzeko erantzukizuna dauka eskolak. Zentzu horretan, Adimen Anitzen teoria oso tresna baliagarria izan daiteke, hau da, eredu bat kalitatezko hezkuntza sistema sortzeko saiakeran. Beste modu batera esanda, Gardner-ren lanak ondo egituratutako marko teoriko eta praktikoa eskaintzen du ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan sakoneko aldaketak egiteko. Azkenik, iruditzen zait berebiziko garrantzia duela Ausubel-en (1983) proposamena aintzat hartzea era honetako lan batean. Izan ere, autore honek Ikaskuntza Esanguratsua aldarrikatzen du gizakion berezko ikaskuntza prozesu bezala, non ikaslea jadanik asimilatuta dituen ezagutzetatik abiatzen den kontzeptu berriak barneratzeko, horien arteko loturak ezarriz. Planteamendu honen bitartez, kontzeptu berri horien ulermena zein funtzionalitatearen identifikazioa bermatzen da ikasleengan, gure helburuetako bat, alegia. 11 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. Nola ebaluatzen da sormena? Torre & Violant (2003) lanaren azken atala sormenaren ebaluazioari dago zuzenduta, beraz, horretan oinarritu naiz sormena ebaluatzeko moduak aurkitzeko. Hasteko, eskola sortzaileak ez du onartzen umearen sormenaren neurketa norabide bakarrekoa soilik izatea. Gainera, ekintza honetan, prozesuan parte hartzen duten elementu pertsonal guztien iritziak batzearen aldekoa da sormenaren ebaluazioaren paradigma hau, aurretik aipatu ditugun oinarri teorikoekin bat datorrena. Horrez gain, heteroebaluazioa ez ezik, praktikan jartzen da enfasi handiarekin autoebaluazioa, ez bakarrik umearena, baizik eta irakaslearena ere. Horregatik defendatzen du sormenaren ebaluazioa bai irakaslearen zein taldearen partaideen aldetik abiatu behar dela. (4. Eranskina: Irakaslearen eta ikasleen ebaluazioa. 32.orr) Horrez gain, ezinbestekoa ikusten dut ebaluazioaz ari garenean, Eskola Inklusiboaren eredua hartzea, ezin baitugu ikasle guztiak zein haien sormen motak era bakarrean eta “egiazkoan” ebaluatu, horregatik, kontuan hartu beharko dira, ikasleek prozesuan zehar adierazi dituzten bakoitzaren adimen motak zein sormen motak ere, azken hauek sormen artistikoa, pragmatikoa eta zientifikoa direlarik. (5. Eranskina: Sormen motak eta ebaluatzeko taula. 33.orr) Azkenik, ebaluazioaren jarraipenari dagokionez, sormena ez da emaitza bat lortzearen ondorioz ebaluatzen, baizik eta eguneroko erronkak gainditzen doazen bitartean. Hortaz, prozesuzko ebaluazioa hartuko dugu aintzat proiektu honetarako, egunean eguneko ebaluazioa eginez eta amaierako prozesu osoaren hausnarketa orokorraren ebaluazioa gehituz. 12 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. oinarriak eta aukeratzearen zergatiak. 34-45. orr). Horiekin guztiekin planteamendu berri bat diseinatuko dut, non oinarri horien nahasketari ikasgelan sustatu beharko liratekeen arteen munduko aspektuak gehituko zaizkiokeen. b) Proiekturako gehigarriak Hiru oinarri hauek ondo datozkit eratu nahi dudan metodologiarako, baina ez dira nahiko. Azken finean, aukeratu dudan gai globala “Arteen bidezko sormena” izan da, ikuspegi diziplinarteko batean. Beraz, nire proiektua aurrera eramateko faltatzen zaigun gauza bakarra, arteak gurera ekartzea litzateke, alegia. Ez, da erraza ikasleei arte mota ezberdinak aurkeztea, gehien bat ez daudelako ohituta, eskolan ez baitira ematen, horretara goaz lan honetan, hain zuzen ere. Hortaz, kontu handiarekin aukeratuko ditugu arteen munduan aurki daitezkeen zenbait aspektu haiei ahalik eta erosoen egin dakien. Lehenik eta behin, argi utziko dut ez ditugula arte mota guztiak hartuko lan hau garatzeko, gehiegi direlako eta horietako asko urrun geratuko liratekeelako ikasleengandik. Hala eta guztiz ere, haien bizipenei lotuago aurkitzen diren eta haiengandik hurbilen ikusten ditugun arteak ekarriko ditugu ikasgelara, horrela, ikasleak eroso sentituko dira eta espazio ezagun batetik abiatuko direnaren sentsazioa transmitituko diegu. Horretatik abiatuta, ezezagunaren munduan murgiltzeko aukera aurkeztuko genieke eta ikaskuntza prozesu guztia ikuspegi konstruktibista batean oinarritzen arituko ginateke. Hortaz, hurrengoak izango lirateke ikasleei hurbiltzen saiatuko ginatekeen arteak: literatura, zinema, musika eta dantza, antzerkia, pintura – eskultura – eta arkitektura, argazkigintza eta matematikaren arlo sortzailea. Hurrenez hurren, aipatutako zazpi arlo horiek gaur egungo ikasgela bateko ordutegi konbentzionala ordezkatuko lukete. c) Prozesuaren atalak Proiektu honetan zazpi fase egongo dira ikasleen erritmoari dagokionez, zeinetan irakasleak arreta berezia eskaini beharko duen, funtsezkoak baitira ikasleen garapena ziurtatzeko. Fase hauetako bakoitzari Oinarrizko Gaitasun eta Adimen mota batzuk dagozkio. (7. Eranskina) 13 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. Fasea Deskribapena 1- Harritu Haiengan interes minimo bat pizteko kapazak izan behar gara, lehenengo momentutik aurkezten diegunak ez badie erakartzen, orduan, hasieratik galduko baititugu. 2-Ulertu Harritu dien horren azalpena eman behar zaie, bestela, ez ulertzeak edota konplexutasunak ere bai interes edo arreta falta sortarazi diezaieke. 3-Txunditzea Lehen ulertzen ez zuten hori eta ezinezkoa iruditzen zitzaiena azaltzen zaienean, azti batek bere magia trukurik zailena konfesatuko balu bezala, ikasteko grina handitzen da. 4-Parte izan Prozesu hau ez da indibiduala, izan ere, komunitate batean bizi gara eta gizakiaren beharretako bat da talde baten parte sentitzea, beraz, ikaskuntza prozesuan lantzen ari den gaia taldean egiteko jardueretara bideratuko da baita ere. 5-Gonbidatu Besteekiko partekatzen den interakzio horretan, balore ezberdinak elkartrukatuko dira, konpartitzetik hasita eta laguntasunera ailegatuz, indibidualismoa eta materialismoa ahal den neurrian saihestea nahi duten ariketa motak planteatuz. 6-Komunikatu Zure usteak, beldurrak, esperientziak, nahiak, desioak, puntu ahulak, abileziak, gogoak … azaleratu. Agian besteenen berdinak dira, agian guztiz berriak dira, baina azkenean guztiak dira guztiz eraikitzaileak. Barruan duzun potentziala gutxirako balio izango zaizu gordeta uzten baduzu eta ez baduzu ateratzen. 7-Sortu Norbera izatera, sentitzera eta egitera sustatzen duten espazioak eratu behar ditugu haiek gu beraien sorkuntzekin harritzea ahalbidetzeko. 1. Taula. Prozesuaren atalak. Ikus daitekeenez, prozesu honen metodologiaren atal desberdin hauen bitartez ikasleek eguneroko arazoak konpontzeko gaitasuna sustatzeaz gain, arazo berriak sortzeko trebetasuna garatzea ere bilatu izan da. Giza testuinguru zehatz batean, balio handiko produktuak edo zerbitzuak ekoizteko gaitasuna nabarmenduz, horretarako kontuan izanik, guztiok adimen mota guztiak ditugun arren, pertsona bakoitzean adimen bat besteak baino garatuago dagoela: bakoitzaren faktore genetikoen eta kultura eta testuinguruaren arabera. d) Prozesuaren jorratzeko materiak: Lehen esan bezala, arte mota ezberdinekin lotura estua izango duten alorrak dira, izan ere, arteen garrantzia eskolan aldarrikatzeko asmoa dauka lan honek. Alor bakoitzarekin, Oinarrizko Gaitasun eta Adimen mota batzuk landuko dira, aurreko faseetan bezala. (7.Eranskina). Dena den, hasi baino lehen, bi aipamen egin nahiko nituzke. Lehenengoa, IKT-ak arte bezala hartzen ez badira ere, aurrean izango ditugula prozesu osoan zehar, baita Atzerriko Hizkuntza, Heziketa Fisikoa, Musika eta ikasgelaz kanpoko 14 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. espezialitateen alorrak ere, azken finean, derrigorrezko ikasgai guztiak ematen jarraituko dira, baina elkarrekintzazko era desberdin, osatuago eta interdiziplinarrago batean. Eta bigarrena, materia bakoitzari atxikituta, sortzeko atal bat egongo dela, non ikasleek ikasitakoarekin banaka edo taldeka zerbait berria asmatzeko aukera izango duten. Sormenari eskainitako atal hau aurrerago, lanaren garapenean “sormenaren eta ekimenaren arloa” atalean, ikusteko aukera izango dugu. Arloa Deskribapena Literatura Atal honetan ipuinak, narrazioak, ilustrazioak eta biñetak, txisteak, esaldi esanguratsuak, hizkuntza modu ezberdinak, hieroglifikoak, eta lanean gabiltzala agertzen den edozein aspektu landuko dira. Informazio iturriak arakatzeko erabiliko den atala da ere bai. Zinema Diziplina ezberdinetan murgiltzeko gutxiesten da pelikulen boterea, hori aldatzeko, zenbait ikasgaietako gaiak jorratzen dituzten filmak aukeratuko ditugu, gainera guztientzat eskuragarri uzten dugularik klaserako eta horretatik kanpo zabaltzen den blogg batean zintzilikatuko ditugularik, haiek gustukoen duten pelikula bozkatzeko eta nahi dituzten iruzkinak egin ahal izateko. Musika eta dantza Bai interpretazio bai adierazkortasunaren zentzuan, azkenean musika barruan daukaguna ateratzeko beste bide bat kontsidera dezakegu, gure proiekturako bikain datorkiguna sortzeko prozesuan gabiltzalarik. Antzerkia Norberaren adierazkortasuna mugaraino eramaten saiatuko gara diziplina honekin, gainera, sormena garatzeko ez ezik, rol eta paper ezberdinak interpretatzean eta norberarentzako hartzean, esperimentazioari utziko diogu bidea. Pintura, arkitektura eta eskultura Artearen hiru dimentsio nagusiak elkar batzea interesgarria litzateke ikaskuntza prozesuko diziplinen banatzearen kontra altxatzeko, izan ere, hiru alor horien elkartzearekin gauza liluragarriak egin zitezkeen. Azken finean, edozein eraikin kolorerik gabe, edota maisu obra bat hori erakutsia izateko leku aproposik gabe, ez litzateke berdina izango, beraz, hauen hiruren elkar batzea hartuko da kontuan alor bakar bezala. Argazkigintza Naturarekin erlazionatzeko helburua izango du, eskolako lorategietan agon daitezkeen landare, intsektu eta animaliak ez ezik, inguruko parkeetara aterako lirateke ikasleak ahalik eta argazkirik politenak ateratzeko eta amaieran bakoitzak aukeratuko luke bere gustukoena erakustaldi bat egiteko eskolan eta komunitate osoak ikusi ahal izateko. Asteko arazoa Ariketa honekin, pentsamendu dibergentea sustatu nahi da logikari aplikatuta. Astero behin, problema bat proposatuko zaie ikasleei, batzuetan konnotazio matematikoekin, beste batzuetan gehiago asmakizunei lotuta. Hauek, taldeka egonda, problema ebaztera ailegatu behar dute, noski talde bakoitzak bide ezberdinak eraiki beharko dituelarik taldekideen ideien arteko interakzioen eta loturen bidez. 2. Taula. Jorratuko diren arloak. Horrela, aipatutako jarduerak klaseko ordutegian bakoitzak bere garapenerako beharko duen denboraren atal proportzionala izatera pasatuko du; eta ikasgai 15 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. tradizionalak, curriculumean agertzen direnak (Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera; Arte Hezkuntza; Gorputz Hezkuntza; Hizkuntzak; Matematika; Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza) ez dira ordezkatuko baizik eta beste izendapen batekin landuko direla, motibagarriagoa eta ez hain zaitua eta banatua. Metodologia hau aztertuz gero, erdiko puntu bat da, nire ustez, proiektuen metodologiaren eta ikasgaien betiko antolaketaren artean. e) Proiektuaren ebaluazioa Ebaluazioaren jarraipena, bere aldetik, egunerokoa izango da. Horretarako, ume bakoitzak grafiko pertsonal bat izango du, non beheko aldean egunak agertuko diren eta ezkerraldean, berriz, zenbakiak batetik bostera. Horrela, egunero etxera joan baino lehen, ume bakoitzak egun horretan bere burua ebaluatzeko aukera izango du ondorengo 4 galderak eginez: Lan handia egin dut? Inspiratuta egon naiz? Taldeari lagundu diot? Motibatuta egon naiz? 1. Lanaren Garapena Zehaztutako metodologia honetan, gai bat emango da abiapuntutzat, horrela, ikasleek erreferente bat izan dezaten haien lana burutzeko orduan, hots, gaia abiapuntua izango da jarduera guztiei lotura emanez. Kasu honetan aukeratu dudan gaia, Espazioa izan da. Zergatik? Hasteko, nire ekintza-jarduera aurrera eramateko, interpretazio ezberdinak iradokitzen dituen gai bat behar dudalako, non hitz gakoa esanahi bakar batean geratzen ez den. Horregatik, umeei espazioa zer den galdetzerakoan, bakoitzak gauza desberdin bat erantzutea nahi nuke. Ildo beretik, sormenaz ari garela eta, marko teorikoan ikusi ahal izan dugun moduan eskola honen usurpatzaile moduan kontsidera daitekeenez, froga batzuk egin ditut praktiketan egon naizen eskolan. Izan ere, ziklo berdinean egonda, 3. eta 4. mailako ikasleei galdetu diet ea beraientzako espazioa zer den, eta nagusiagoen kasuan erantzunak oso antzekoak ziren bitartean, txikitxoei galdetuta, hainbat eta hainbat erantzun desberdin atera dira. 16 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. Zertarako? Hortaz, nire helburua izango da, ikasgelan gai bat jorratzerakoan, umeengandik abiatzea, zentzu esanguratsuenean. Hau da, kasu honetan espazioaren definizioa eman baino lehen, haiei galdetzea zer uste duten hori dela. Horrekin ekidin nahi duguna da, ikasleak guk ezarritako norabidean ez sartzea eta ez egitea ezikusiarena 20 ikaslek haien aldetik izan ditzaketen interpretazio multzoarekin. Hori dela eta, nire proiekturako, gai abstraktu (ez konkretu, askotan gauza abstraktuak nahi gabe gauza konkretutan bihurtzen baititugu) baten inguruan galdetuko diet ikasleei, eta hauen erantzunen arabera, klasea azpitaldeetan banatuko dut zenbait jarduera aurrera eramateko orduan. Horrela, ikasle bakoitzak bere interpretazioaren arabera landuko du proposatzen zaion gaia, aurre ideia eta iritzi guzti-guztiak errespetatzen direlarik inolako inposiziorik gabe. Nola? Behin gaia zein izango den finkatuta, ikasle ezberdinak aukeratu ditut eskolako tutoretza gela batean grabatzeko, non banan-banan sartu diren hurrengo galderari erantzuteko “zer da zuretzat espazioa?” Bideoetan ikus daitekeenez, lehen esan bezala, erantzunak anitzak eta guztiz desberdinak izan dira: “Nire amamaren etxea da espazio gehien duena”, “gauzak zintzilikatzeko lekua”, “grabitatea dagoen lekua”, etab. Ikasleak aukeratzeko baldintzak honako hauek izan dira: Lehenik eta behin, eskola berdineko umeak izan dira guztiak, haietako denek baimena daukatelarik holako bideoetan agertzeko. Horrez gain, Lehen Hezkuntzako 2. ziklokoak izan dira, horretan bi Practicum garatu ondoren konturatu naizelako izugarrizko aldaketa ematen dela 3. mailatik 4. era pasatzerakoan eta trantsizio horretan barneratu nahi nukeelako. Ezaugarri horien barruan egindako lagina nahiko zorizkoa izan bada ere, 2014-2015 ikasturteko 3D2 eta 4D1 ikasgeletan zentratu naiz, lehenengoan nire lehenengo praktikak garatu nituelako, eta bigarrenean, berriz, nire azkenekoak; beraz, konfiantza handiagoa daukat ume hauekin, eta haiek eroso egon daitezen aukeraketa faktore bezala ezarri dut umea ezagutzearena. 1- Sarrera Proiektua hiru hilabetekoa planteatuko da, eta nahiz eta ikasturteko edozein etapa egokia izan lan honetarako, kasu honetan Gabonetatik bueltan egitea erabaki dut. Izan ere, eskolako emanaldietarako tartea behar izango dugu, eta lehenengo oporretan 17 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. tarte hori Gabonei eskaintzen zaie ia osotasunean. Gainera, ikasleek, lehenengo ebaluazioaren ondoren prestakuntza maila handiagoa izan dezaketela uste dut kurtso hasieran baino. Beraz, aste santuko oporraldia hasi baino lehen bukatzea estimatuko da, hau da, urtarrilaren 8tik hasita, martxoaren 30erarte, gutxi gora behera eta urteko jaien kokapenaren arabera. Bilboko eskola publiko honetan aritu naizenez, Txurdinagako auzoan kokatzen dena, hauxe bihurtuko dut nire proiekturako espazioa, eskolaren ezaugarriak eranskinetan aurki daitezkeelarik. (8. Eranskina). Lehen Hezkuntzan egiteko pentsatua egoteaz gain, 2. zikloko 3. mailan eramango da proiektu hau aurrera. Izan ere, behaketa egin ondoren, sormenaren inguruko proiektua egiteko momentu aproposena iruditzen zait etapa hau; horren arrazoia izango litzateke 4. mailako ikasleek gauzen inguruko aurrezagutzak nahiko finkatuta dituztela aurreko kurtsoarekin alderatuz, beraz, lehen esan bezala, trantsizio horretan eragin nahiko nuke horrelako emaitzak ez emateko eta umeek era heterogeneoan interpretatzen eta eratzen jarraitzeko. Erabiliko den metodologia, lanaren aurreko atalean azaldutakoa izango da, baina honi gai bat gehituko zaiolarik abiapuntutzat, lehen esan bezala, espazioa izango dena. Honen aukeraketarako ikerkuntza fase bat egon da, non umeekin eginiko interakzio baten ostean, hurrengo ekintzak erabaki diren. Ikerkuntza fasea garatu ondoren, espazioaren interpretazioaren inguruan, hiru erantzun eredu nagusitu dira ikasleen artean: kanpo espazioa, leku ezberdinak eta egitura baten barruan dagoen hutsunea. Beraz, klasea hiru ikuspegi horietan banatuko dugu, bakoitzean helburu, gaitasun eta eduki multzo ezberdinak egongo direlarik eta horrela guztien aurreiritziak errespetatuko direlarik. Dena den, prozesuaren erdian ezuste bat jasoko dute ikasleek, metodologiak berdina izaten jarraituko duen bitartean, abiapuntua eta oinarria zeharo aldatuko dizkiegularik. Era horretan, orain arte ikasi dutenari beste fokatze bat eman beharko diote, guztiek gainerakoen ezagutzak behar izango dituztelarik, horiek konpartituz eta sormenaren ekimena muturrera eramatea eskatuko zaielarik, azkenean jatorri desberdinetan eratutako ideia guztiak haien artean lotuz. Hau da, taldeak nahasiko ditugu interpretazio bakar batean ez gelditzeko eta bakoitzak hiru hilabetearen erdira arte ikasi duena taldekide berriekin konpartitzeko, eta horrela, ezagutzak elkartrukatuz 18 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. aurreko metodologiaren arabera zehaztuko diren emanaldiak eta lanak iturri aniztasunarekin aurrera eraman ahal izateko. 2- Planteamendua Gaia argi geratu ostean, praktikara jo dezakegu, horretarako, klaseko lehenengo astean zehar ikasleen interpretazioak zeintzuk diren jakiteko banaka jarrita orri zuri bat banatuko diegu ondorengo galderarekin “Zer da zuretzat espazioa? Nahi duzun eran azaldu, marraztu edo gauza biak egin nahi izanez gero. Arau bakarra dago: ez kopiatu inori, zure erantzuna edozein izanda ere, ondo egongo da.” Ondoren, irakasleak, erantzunak batuko lituzke eta ikasleek ulertzen duten interpretazioaren arabera elkartu, bakoitzak espazioaren interpretazio horren inguruko zenbait eduki jorratzeko. Guztira, 20 ikasle dira, horietatik 8k kanpo espazioa interpretatu dute, 6k leku ezberdinak eta beste 6k egitura baten barruko hutsunea. Beraz, lehenengo gauza, horiek batzea izango da, ondoren, taldearentzako izen bat erabakitzea, eta azkenik, helburuak, gaitasunak, edukiak (kontzeptualak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak) eta ebaluazio irizpideak adostea, dena talde moduan erabakiko dena. (9. Eranskina: Irakaskuntza-plangintza, ezagutzaren arloan. 42-43. orr) 3- Prozesua Planteamendua behin ezarrita dagoela, goazen gai hau aurretik ezarritako metodologiarekin elkartzera. Izan ere, hiru hilabeteak bi fasetan banatuko ditugu: lehenengoa, azaldu berri dugun planteamendua jarraituz ezagutza lantzera bideratuko dena, eta bigarrena, sormenaren lantzeari zuzenduko duguna. Prozesuan, ikas portafolioetan bezala, ikasleen aurrerakuntza prozesu bat nabarmendu nahi da, horretarako, lehenik eta behin ezagutzaren arloa jorratuko dugularik, gerora ekintzaren arlora igaroko garelarik, portafolioetan ez bezala, proiektu honetan praktikari izugarrizko garrantzia emango baitzaio. a) Ezagutzaren arloa: Esan bezala, alor honetan, ikasle bakoitza gaiaren interpretazio berezi bat daukan talde batean egongo da sartuta, horretan “espezialistak” izateko ikaskuntza prozesu bat jarraitzen ari direlarik, eguneroko ikasgaietan arituz eta bere azpi gaian trebatuz. 19 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. Betiere hasierako zazpi faseak errespetatzen direlarik ikasgai horietako edozein saio aurrera eramaterakoan. Ikasgai horiek hurrengoak izango dira: ● Literatura: Arlo honetan taldeak biografia eta iturri ezberdinak bilatu beharko ditu (espazioko atlasak edo entziklopediak, interneteko orrialdeak edo bloggak, artikuluak, ipuinak, komikiak, etab.) beraiek arakatzeko eta interesatzen zaien informazioarekin geratzeko, lehenago ezarritako helburuei begira. Dena den, prozesuan zehar helburu horiek hedatu daitezke haien interesekoa den beste edozein puntu tratatuz. Adibideak: Munduko Atlasa, Espazioko Lapurrak eta Txurdinagako higiezinen agentziako katalogoa. ● Zinema: Pelikula zerrenda bat garatuko dute eta haiei buruz hitz egingo dute, etxeetan haien kabuz kideek aipatutako eta ikusi ez dituzten horiek ikusten, etab. Gerora, aukeraketa horren berri emango dute arlo honetarako eratutako klaseko bloggean “Nahaski Marrazki”.3 Azkenik, “ikasgai” hau tokatzen den hiruhilabeteko erdiko asteetan, talde bakoitzean aukeratu den pelikula bat ikusiko dugu klasean denon artean. Adibideak: Men In Black II, Las Cronicas de Narnia eta La Vuelta al Mundo en 80 días. ● Musika eta dantza: Bakoitzaren azpi gaiarekin lotutako abestiak, koreografiak eta mugimendua iradokitzen duten gauzak bilatuko dituzte, horiek ikasi eta hiru hilabeteen lehenengo asteetan zehar entseguak egingo dituzte horietako bat aukeratzeko eta ikasgai horretako orduetan, hiru hilabeteko erdian gelakideei erakusteko. Dena den, abestiaren aukeraketa egiteko baldintzarik ez da egongo, hau da, agian kantak ez du gaiarekin zerikusirik baina taldearen izena bai eta horregatik aukeratu dute, azkenean gaia aitzakia bat da ikasleen garapenaren atal guztiak osatzeko. Gainera, abesti horietako batzuk ingelesez aukeratzen badituzte, iturri gehiago izatearren, letra itzultzen duten bitartean Atzerriko Hizkuntzako edukiak 3 Interneten eskuragarri. Lehen Hezkuntzako Graduan 2. mailan IKT ikasgairako nigatik diseinatutako blogg-a da, non ikasgai bakoitzerako pelikula sorta bat gomendatzen eta batzuetan zintzilikatzen den, pelikulen arteko botaketa egitea eta baita komentarioak idaztea ahalbidetzen duena. http://nahaskimarrazki.blogspot.com.es/ 20 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. jorratzen arituko lirateke. Adibideak: Ariana Grande - Break Free,4 Huecco – Pa’ Mi Mulata5 eta The 5th Dimension – Age of Aquarius.6 ● Antzerkia: Atal hau da abstraktuenetariko bat, horregatik pixka bat zehaztera goaz. Hasteko, taldekide bakoitzak ikasi behar diren edukietako bat aukeratuko du eta izaera bat emango dio, nahi dituen ezaugarriak atxikituz. Orduan, taldekide guztien arteko interakzioa bermatzen duen egoera bat asmatu behar dute, non eduki desberdinak, izaki bizidun baten izaera zehatz bat hartuta, elkarreraginean egongo diren egoera barregarri, triste, akziozkoa … eratuz. Ariketa hau ematen duena baino konplexugoa da, izan ere, norberaren lanak zein taldeko lanak izugarrizko garrantzia hartzen dute. Adibideak: Hondartza, basamortua eta jolas parkea elkartzen dira eta triste daude mendia bezain garaiak izan nahi dutelako, orduan laborategi handi batera doaz itxuraz aldatzeko; Lurra Halley Komerekin maitemintzen da baina oso gutxitan ikusten du; eta etxe handiak etxe txikitxoarekin sartzen dira tamaina dela eta. ● Pintura, arkitektura eta eskultura: Talde bakoitzak, pintura, maketa edo eskultura bat egin beharko du, non haien gaia jorratzea izango den baldintza bakarra, nahi dituzten eta eskolan eskuragarri dauden baliabide guztiak askatasun osoz erabili ditzaketelarik. Adibideak: Eguzki - Sistemaren maketa bat, munduko zazpi gauza liluragarrien eskultura multzoa eta auzoko maparen horma irudia. ● Argazkigintza: Metodologian esan bezala, naturarekin harremanetan egoteko atala da hau. Talde bakoitzak bere gaiarekin zerikusia duen naturako alorren bat modelotzat hartuta argazki bikainenak egiten saiatu behar dira. Ondoren, ikaskideen artean politenak bozkatuz eta 1.,2., eta 3. postuak aukeratuz klaseko kortxoan horien anpliazioa inprimatzeko eta denon bistan egoteko. (Hiru saridunak talde bakoitzekoak izaten ahaleginduko gara). Adibideak: Konstelazioak edo zeruko forma arraroak, egunsenti eta iluntzeak leku desberdinetatik harrapatuak, eta intsektuak izaki erraldoi moduan edo gauza handiak txikituta ikusten diren argazkiak. ● Asteko arazoa: Talde bakoitzari bere gaiarekin lotutako enigma bat proposatuko zaio astean zehar ebazteko. Zailegia egiten bazaie pistaren bat eman 21 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. ahalko zaie, baina kontua da errazegia ez egitea haien potentziala mugara eraman dezaten. Adibideak: Zenbat tardatuko du espazio ontzi batek Neptunotik Lurrara, lehenagoz Jupiterretik pasatzen bada eta horko egun bat ematen badu bertan?; zein da munduan espazio bakarra itsasoko ura sutan dagoena? eta nola sartuko zenituzke 100 elefante metro karratu bateko espazioan? b) Sormena eta ekimenaren arloa: Azkenik, ezagutza berrien munduan trebatu diren espezialistak eratu ondoren, taldeak nahastuko ditugu. Zoriz, 20 ikasleak nahastuko ditugu beste hiru talde berri osatzeko, non aurreko hiru espezialitateetako kide kopuru antzekoa egotea saiatuko garen; aurreko prozesuan ikasitakoa elkarlanean erabiltzea izango baita arlo honetako helburuetako bat. Jada ez dute gai bakar batean zentratu behar, baizik eta azpi gai guztiak osotasunean ikusi eta horien inguruan sorkuntzak eratu. Gainera, aurretik ezarrituta zeuzkaten taldeak, ideiak eta ezagutzak deseginda ikustean berriro zerotik hasteko, erronka berri batean sartzen ari direla ikusiko dute, azken finean hori baita hezkuntzaren eta baita sormenaren baldintza nagusia, etengabeko erronkan aritzea. Horrez gain, oraingoan haiei egokituko zaie gainerakoei txunditzea metodologian aipatutako faseek indarrean dihardutelarik. Ezagutzaren arloan bezala, honetan ere, taldeen izena adostuko dute, hala eta guztiz ere, ez da egongo talde bakoitzarekiko helburu, gaitasun, eduki edo ebaluazio irizpiderik, baizik eta guztiek izango dituztela helburu, gaitasun, eduki eta ebaluazio irizpide berdinak. (10. Eranskina: Irakaskuntza-plangintza, sormenaren arloan. 44. orr). ● Literatura: Atal honen eginkizun sortzailea izango da istorio bat sortzea, eskuz, ordenagailuz, ahoz, grabazioz, marrazki bitartez … nahi duten bidea aukeratuz eta prozesua mugatu barik. ● Zinema: Ezagutzaren arlo ezberdinak pelikulen bitartez jorratzeaz gain, ikasleek pelikula bat sortu eta grabatu beharko dute, edozein bide erabiliz, kamera, mugikorra, mikrofonoak, programak, etab. Horretarako helburu bat finkatuko delarik: sentimenduren bat adieraztea, sentimendu hori edo horiek eta nahi duten moduan tratatuz. Grabaketaren luzera eta gainerako aspektuak proiektuan bertan adostuko dira ikasleekin. 22 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. ● Musika eta dantza: Barruko sentsazioak azaleratzeaz gain, ikasleek musikal bat prestatu beharko dute, proiekturako aukeratzen den gaia erreferentziatzat hartuz eta azpi gai bat asmatuz. Egindako lana, eskolako aretoa erabiliz eta kurtso amaieran, aste santuko oporrak, Gabonetakoak edota edozein festa aprobetxatuz gainerako ikasle, irakasle eta familiei erakutsiko litzateke. Bertan agertuko dira haiek asmatutako abestiak eta dantzak, horiek existitzen ziren abesti birmoldatuak izan daitezkeelarik. ● Antzerkia: Saio bateko luzapena izango duen nahi duten obra asma ditzaten izango da atal honetako eginkizuna. Horretarako, literaturara jo dezakete, ezagutzen duten istorio baten kontakizuna aurkeztu dezakete eta noski, antzezpen propio bat asmatu dezakete; eszenatokia ikasgela bera, gimnasioa edota eskolako aretoa izan daitezkeelarik. ● Pintura, arkitektura eta eskultura: Atal honetan egin beharko den lan sortzailea maketa baten eraikuntza eta lanketa izango da, hiru arte mota horiek elkarrekin erabiliz eta nahi den moduan konbinatuz, hau edozein eratakoa izan daitekeelarik (espazio bat, izakiren bat, sistema bat, etab.) ● Argazkigintza: Collage bat sortu beharko dute. Honek 6 argazki zein 600 izan ditzake, irudi bakarra sortzeko asmoa zein irudi ezberdinak konbinatzekoa. Kontua da gizartearen ezaugarri bat islatu behar dutela eta hori ikaskideen aurrean aurkeztu murala baliabide bezala aurrean daukatelarik. ● Asteko arazoa: Orain beraiei tokatzen zaie asmakizun zailak proposatzea, baina oraingoan, talde bakoitzaren burutazioa hurrengo taldeari aurkeztuko dio. Horrela, 1.taldeak 2.taldeari problema bat jarriko dio, 2.ak 3.ari eta azken honek 1.ari, ondoren, norabidea aldatuko diegularik, guztiek guztiei ahaikatzeko. Ebaluazioari begira, irakaslearen irizpideak ez ezik (taulan agertzen direnak) aipatu beharra dago egunero ikasleek metodologian aipatutako grafikoa egin beharko dutela etxera joan baino lehen. Prozesu honetan ez dut adibiderik aipatuko, izan ere, ez da irakasleak berez gidatzen duen prozesu bat, aurrekoan ez bezala. Atal honetan irakaslea laguntzaile moduan baino ez da ibiliko, beraz, honetatik sortzen diren ikasleen sorkuntza lan guztiak, 23 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. milaka eredu ezberdinetakoak izan litezkeenak, ezin litezke aurreikusi, sormena horrelakoa baita, aurreikustezina. 2. Emaitzak eta Ondorioak Proiektu berri honen emaitzak bi norabidetatik hedatzen direla esan daiteke. Alde batetik, ezagutzaren arloari dagokionez, ikasleek curriculumean azaltzen diren edukiak eta konpetentziak bereganatu dituzte, baita ezartzen diren helburuak ere, amaierako ebaluazio irizpideak ezarri direlarik eta horiek arrakastaz gaindituz. Beste aldetik, aurreko ezagutzak eta gaitasunak bereganatzeko erabili den metodologiari erreparatuz, proiektu berritzaile bat erabili da, non umeek era sortzaile batean aplikatu duten aurreko alderdian era dinamikoan barneratutako ezagutza multzoa, eguneroko erronkei aurre eginez, haien sorkuntza propioak eraikitzeko. Gaurko eskolak antzinako gizarte baten irizpideen arabera funtzionatzen jarraitzen du, eremu gehienetan. Baina gizaki berriak gara, gizarte berri bat eraiki dutenak eta hori etengabe aldatzen ari direnak. Hortaz, eskola aldaketari moldatu behar dugu, ezin baitugu ikasleak industria garaiko exijentzia batzuen azpian hezi, krisi garai honetan bestelako ezaugarri guztiz desberdinak nagusitzen direnean. Izan ere, bizitza akademiko oparoa izateak ez du esan nahi gaurko gizartean bizi baldintza hobeak edukitzea, beraz, ondorengo galdera planteatu beharko genukeela uste dut: badira ezagutzak gaur egun eskatzen ari dena? Argi dago prestakuntza maila bat beharrezkoa dela edozein eginkizunetan, hala ere, horrek ez badu bermatzen etorkizun oparo bat, beste helburu edo oinarri batzuk jazarri beharko ditugu. Testuinguru horretan agertzen zaigu berrikuntzarako, ekimenerako eta ideia berrietarako aroa. Gaur egungo gizartean baloratuko dena ez da merkatu mota guztiak ezagutzea, baizik eta horiek kontuan izanda aurrera egingo duen merkatu berri bat sortzea, horretarako gaurko egunerokoak aurkezten dizkigun erronkei aurre egiten jakin behar dugu, baina nola gaindituko ditugu erronka berri horiek eskolak ez bagaitu horretarako prestatzen? Lan honetan aurkeztutako proiektua pentsaera horretan mugitzen diren beste ekimen saiakera horietako bat baino ez da izan, milaka aukera existitzen direlarik, paradigma pasibo hori gaindituz, ikasleen jarrera ekintzailea sustatzeko. Nire ustez, oraindik bide luzea daukagu egiteko sormenak eskolan behar duen lekua hartzeko bidai horretan, hala eta guztiz ere, ez nintzen irakaskuntzan sartuko ezta horrelako lana egingo ere, pentsatuko ez banu posiblea dela aldaketa hori lortzea. Beraz, badaude pertsona taldeak, entitate taldeak eta baita hezkuntza arloko mugimendu taldeak ere, aldaketa hau gauzatzeko prest eta irekita daudenak, ni lehenengoa izanik. Horretarako ezin da inoiz faltatu gogoa, horrek garamatzalako motibaziora, hots, mundua mugiarazten duen motorra, eta zuk eragiten baduzu aldaketa bat, zure inguruko mundua alda daiteke. Izan ere, egina eman ziguten bakarra inguratzen gaituzten gauza fisikoen multzoa da, natura bera, materiala dena, eta hori ere gure nahiera erabiltzeko aukera dugu, ezarpenetatik at eta aurre ideietatik kanpo. Goaz baliabide berriak eratzera, sortu dezagun gure Hezkuntza Sistema propioa gure ezaugarrietara moldatzen dena, molda dezagun Hezkuntza bera.
addi-902f223a2581
https://addi.ehu.es/handle/10810/17614
addi
cc-by-nc 4.0
2016-03-15
science
Aldecoa Cobos, Janire
eu
Ikasgelan arteak lantzeko eta sormena garatzeko proiektua
1. Eranskina: Marko Teorikoa, 4. orrialdean Guildford-ek emandako sormenaren ezaugarriak eta horien deskribapena 1- Ideia jariotasuna: sortzaile ez denak oraintxe pentsatu duenari heltzen dio eta konforme geratzen da gehiago pentsatu behar ez duelako. Pentsatzaile sortzaileek, aldiz, etengabeko ideien fluxu bat izaten dute. Pentsamendu batek hurrengoa ekartzen du.1 Asko pentsatu duenari, irakurtzen edo entzuten duen edozein pentsamendu berri kate itxurarekin heltzen zaio, hots, idei aberastasuna. Horrez gain, pentsatzaile sortzaileak, bueltak ematen ditu bere baitan irtenbide egokiarekin eman arte. Bide horretan, ez da soilik loturen jariotasunetik lagundua izaten, baizik eta pentsamenduaren jokoa errazten duen hitz jariotasunetik ere bai. Saiatzen da ideia horiek egoera arruntean daukaten testuingurutik askatzen, estuki ezarritako pentsamendu batzuen sistematika eta logika ahaztea beste pentsamendu espontaneoago, aberatsago, analogiko eta metaforikoagoen mesedetan. 4- Definizio berriak eratzeko gaitasuna. Gizaki sortzaileek azkartasun eta erraztasun handiagoarekin hausnartzen dute, <<lotura funtzionalen>> gainetik pasatzen. 5- Arazoetarako sentsibilitatea. Sortzaileek gauzak eta lotura kausalak erraztasun handiagoarekin “arazotu” ditzakete. Ez sortzaileek baino arreta gehiago eskaintzen diete gauza ez arruntei, eta haien fantasia errealitatetik desberdintzeko eta ñabardurak egiteko sentsibilitate handiagoa daukate. Einsteinek zioen arazo berriak eta konponbide berriak aurkeztu behar direla, eta arazo zaharrak birkontsideratzea ikuspegi berri batetik, horrek guztiak sormenezko indar sortzailea behar du, eta zientziaren benetako progresioak markatzen ditu. Eta ez soilik zientzian, “el futbolista que crea juego adivina lo que va a venir, las siguientes jugadas53). Henry (1994: 49) autoreak apuntatzen duen moduan, proiektuek mesede egiten diete ikasleen konpetentziei, hurrengo aspektuekin loturikoak: 1- Norberaren identitatearen eraikuntza. 2- Kritikotasuna ezarritakoaren, inplizituaren eta forma kanonikoetan transmititutako botere ereduen interpretazioaren eta analisiaren aurrean. 3- Autobideraketa, norberaren ekimena sustatzen duena indagazio, antolakuntza eta ikerkuntza prozesuan era indibidualean garatzeko orduan. 4- Asmamena, erabilpen sortzailearen bitartez (parte hartzaileen elkarrizketatik abiatutako aldizkako bideen esplorazioa eta bilaketari dagokionez) liburuetan agertzen diren baliabide, metodo eta azalpenen aldizkatzeak aurkitzea. 5- Planteamendua eta arazo ebazpena, gertaeren diagnostikoa eta estrategia analitikoen garapena, interpretatzaileak eta ebaluatzaileak. 6- Integrazio kontzeptuala, ideien, esperientzien eta iturri eta diziplina desberdinen informazioaren sintesiari mesede egiten diona. 7- Erabaki hartzeak, ikerkuntzarako garrantzitsua dena aukeratu beharko baitu, baita proiektuan sartu beharrekoa ere hori komunikatzeko. 8- Komunikazio interpertsonala, besteen ikuspegi eta iritziei erantzun beharko baitie, eta haien arduradun bihurtu idazmenaren edo bestelako jardueren errepresentazioaren bitartez. 34 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. 6. Eranskina: Metodologia, 13. eta 14. orrialdetan Metodologia bakoitzaren oinarriak eta aukeratzearen zergatiak Hasteko, bai Adimen Anitzen teoria bai Proiektuen Bidezko Ikaskuntza, biak marko teorikoan planteamendu bezala agertu zaizkigun bitartean, Oinarrizko Gaitasunak, gure egunerokotasunean indarrean dagoen sistema bat da, Europar Batasuneko Erreferentzia Markoan (2006-09) gauzatutakoa. Sistema hau nire lanean sartzea erabaki dut, izan ere, ikasterako orduan umearen osotasuna garatzea bilatzen duela pentsatzen dut, eta, hori izanda nire asmo garrantzitsuenetariko bat, zergatik ez aprobetxatu hain hurbil daukagun metodologia bat? Honi buruzko hainbat eta hainbat definizio badaude ere, Curriculuma aintzat hartuta, honela azalduko nuke oraingoan: Gaitasuna testuinguru jakin batean, eraginkortasunez, zereginak edo atazak burutzeko zein askotariko egoerei aurre egiteko ahalmena edo trebetasuna da. Horretarako, jarrerak, abileziak eta ezagutzak, aldi berean eta elkarri loturik, baliatu behar dira. Gaitasun multzo honen helburuak hurrengoak lirateke: ikasleak pertsona giza haztea, hiritartasun aktiboa landu eta garatzea, helduarora arrakastatsu heltzea eta bizitza osoan zehar etengabe ikasten jarraitzea. Azkenik, EAEko Curriculumeko Oinarrizko Gaitasunak zeintzuk diren gogoraraziko ditut: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, Matematikarako gaitasuna, Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna, Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, Ikasten ikasteko gaitasuna, Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna, Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna, Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna Bigarrenez, H. Gardner-en Hezkuntza ulertzeko planteamendu iraultzailea hartu nahi izan dut nire metodologia propioan erreferentziatzat izateko. Mendebaldeko eta jada ia mundu mailako hezkuntza sistema gehienek ikaslearen aspektu batzuk bakarrik garatzen arduratzen diren bitartean, hots, matematika, hizkuntzak eta gizarte eta 35 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. ingurune arloetako ezagutzak, Adimen Anitzen Teoriarekin, edozein ikaslek, eta edozein izanda honen trebetasunak, lekua dauka Hezkuntzan. Beraz, ez dut nahi justifikatu gabeko arrazoiengatik ikasle liluragarriak Hezkuntzatik at gelditzea, ziur nagoelako ikasle bakoitzak hainbat talentu eskaini diezazkiokeela gure gizarteari. Baina horretarako, agian ezta haiek ere dauzkatela ez dakizkiten abilezia horiek atera beharko ditugu, horretarako ezin hobea ikusten dudalarik Gardner jaunaren planteamendua: Denok dauzkagu adimen guztiak, batzuk besteak baino garatuago egon daitezkeelarik. Bukatzeko, teoria honetan aurkitzen ditugun adimen motak gogora ekarriko ditut: Hizkuntza adimena, adimen logiko matematikoa, adimen musikala, adimen zinetikokorporala, adimen espaziala, pertsonarteko adimena, pertsona barneko adimena, adimen naturalista eta adimen emozionala. Hirugarrenez, eta erreferentzia gisa hartu ditudan oinarri metodologikoei amaiera emateko, Proiektuen Bidezko Ikaskuntza aukeratu dut nire lanarengan pisua izateko. Nire hautaketan sartzearen arrazoia ondorengoa izango litzateke: Umeen berezkotasuna errespetatzen duelako eta ezagutzaren arloak zatikaturik eman beharrean, agertzen diren heinean ikastea proposatzen duelako; horretarako libururen erabilpenik ukatzen duelarik eta ikaskuntzarako oinarri bakarra ikasleen beharrak eta interesak direlarik. Hortaz, gogoratuko ditugu zeintzuk ziren ikaskuntza eredu honen oinarrizko ezaugarriak: Egiazko esperientzia eta ikasleen interesak, prozesuaren testuinguru izatea; elkarlanean eginiko zerbaiten bidezko ikaskuntza garatzea; jarduera, elementu eragiletzat hartzea prozesu osoan barrena; eta prozesuaren perspektiba globalizatzaile eta diziplinartekoa ezartzea. a) Prozesuaren atalak: 1-Harritu: Lehenengo fase honetan adimen emozionala sartzen da, izan ere, haiengan zenbait sentimendu piztea eragin nahi dugu hasierako arreta bat ezartzeko hurrengo faseetara begira. Beste aldetik, haien kuriositatearekin elkarreraginean egon nahi badugu ere, ez da, berez, gaitasunik abian jartzen. 2- Ulertu: Bigarren fasean jada adimen intrapertsonalari eragin nahi diogu, hasieratik haien buruekin elkarreraginean egoteko eta konexio hori ez galtzeko prozesu osoan zehar, norberari galderak eginez edota prozesu osoan zehar hausnartzen ibiliz “nola ez dut hori lehenago pentsatu?”, “zaila ematen zuen baina hori nik ere egiteko kapaza naiz,” etab. Atal honetan, ikasleak Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasunean trebatzen ariko lirateke gauzen azalpenak jasotzen doazen heinean, baita Informazioa tratatzeko gaitasuna ere. 3- Txunditzea: Ikasleak txundituz, elkarreraginezko giro etengabea ematen da, non adimen emozionalak, intrapertsonalak zein interpertsonalak parte hartzen duten. Motibazio horrek ikasten Ikasteko gaitasunarekin lotura zuzena ez badu ere, horretara bultzatzen ditu ikasleak oso era eraginkorrean, azkenean norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna sustatzen delarik. 4- Parte izan: Adimen interpertsonala garatzen jarraitzen dugularik, ikasleen Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna ere lantzen arituko ginateke. Gainera, atal honetarako aintzat hartu genezake Bronferbrenner Hezkuntzaren Teoria Ekologikoa2, ikasleak haien artean lan egitean, eskolatik komunitatera ateratzean edota haien kulturarekin harremanetan egotean haien zentro erradioaren diametroa areagotzen ariko liratekeelako. 2 Gizabanakoaren inguruko erradio ezberdinak bereizten dira: MICROsistema (familia eta eskola), MESOsistema (familiaren eta eskolaren arteko erlazioa), EXOsistema (auzoa, komunitatea, telebista eta internet) eta MACROsistema (kultura, baloreak, arau sozialak, etab.) 37 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. 5- Gonbidatu: Aurreko gaitasunei eta adimen motari adimen emozionala zein pertsonaren barruko adimena gehituko genizkioke atal honi. 6- Komunikatu: Honetan ere, adimen emozionala zein pertsonen arteko adimena garatzen da, alde batetik. Beste batetik, Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna eta Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna lantzen dira atal honetan, norberak bere pentsamenduak antolatzen jakin behar dituelako zein horiek transmititzeko kapazitatea izan, baita ere. 7- Sortu: Sortzeko, adimen mota guztiak elkarlanean dabiltzala esan daiteke, hortaz, guztiei egingo diegu erreferentzia atal honetan Norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasunarekin batera. b) Prozesuaren jorratzeko gaiak: -Literatura: Arlo honetan, adimen linguistikoa garatzeaz gain, Hizkuntza eta komunikaziorako gaitasuna lantzen ariko dira ikasleak. -Zinema: Sentimenduen trataerarekin ikasleek adimen emozionala lantzen arituko dira grabatu bitartean, eta batez ere Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, bideoa eratzerako ordua heltzen denean, baita bloggean bertan aritzerakoan ere. -Musika eta dantza: Arlo honetan noski, adimen musikala lantzen ariko ginateke, baita adimen zinetiko korporala ere, are gehiago, adimen espazialaz hitz egin genezake ere. Gaitasunei dagokionez, Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna garatuko litzateke jarduera mota hauekin. -Antzerkia: Adimen intrapertsonalaz gain, zinetiko korporala edo kinestesikoa aipa genezake baita ere, haien bien artean adimen emozionala garatuko litzatekeelarik. Gaitasunei dagokienez, batez ere Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna landuko zen, jarraian, Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna, eta azkenik, Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna. -Pintura, arkitektura eta eskultura: Adimen espaziala eta logiko matematikoa lantzeaz gain, azken finean eskalekin eta proportzioekin arituko baitira ikasleak, taldean lan egitearekin batera, adimen interpertsonala garatzen ariko direla azpimarratu beharko 38 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. litzateke. Horrez gain, Matematikarako gaitasuna eta Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna aipa genitzake jarduera multzo honetan. -Argazkigintza: Adimen naturalista sustatu nahi da jarduera mota honekin, azkenean naturarekin kontaktuan egonda, hori ez ezik, Zientzia-, teknologia- eta osasunkulturarako gaitasuna landuko litzateke, kamara erabiliz, Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, eta azkenik, norberaren lana aurkezteko orduan, Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. -Asteko arazoa: Adimen logiko-maetmatikoa landuko litzateke atal honetan, baita adimen intrapertsonala zein interpertsonala era bai, bakoitzak bere buruarekin zein gainerako taldekideekin lanean aritu beharko lukeelarik. Gainera, matematikarako gaitasuna eta Ikasten ikasteko gaitasuna garatuko lirateke ikasleak taldean egonda arazoa konpontzeko bide ezberdinak eraikitzen doazelarik. 39 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. 8. Eranskina: Lanaren Garapena, 17. orrialdean Eskolaren ezaugarriak, zerbitzuak eta aukeratutako ikasgelaren hurbilketa orokorra a) Eskolaren ezaugarriak Bilboko auzo homonimo batean kokatutako hezkuntza zentroa da, izaera publikoa duena eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ereduak eskaintzen dituena, etapa bakoitzeko bi eraikin eskaintzen dituelarik eta klaseko bataz bestekoa 20 ikasle direlarik. Eredu linguistikoari dagokionez, eskolak soilik D eredua eskaintzen du, hala ere, oraindik gelditzen dira hondar klaseren bat B eredukoak (3.B,4.B eta 5.B) B izaten hasi zirenak eta jarraitzen dutenak izaten. Kultura aniztasun handia dago eskolan, izan ere, ijitoen etnia nagusitzen da, hala ere, jatorri desberdinetako umeak daude: marokoarrak, boliviarrak, ekuatortarrak, afrikarrak, etab. eta aurkitu dezakegun maila sozio-ekonomikoa, gehien bat, ertainbaxua da. Are gehiago, gurasoei liburu berriak erosteak suposatzen duen gastua dela eta, Hezkuntza Sailak martxan jarri zuen “Liburu Solidarioak” programa, zeinen bitartez, 4 urtetik behin liburu aldaketa egoten da eta horretan ikasleek ondorengoko beste ikasleei igaro behar dizkiete haien liburuak behin erabilita kurtsoan zehar. Eremu sozio-linguistikoari dagokionez, berriz, familien gehiengoa erdaldunak dira, euskararen erabilira baztertuta uzten. Nahiz eta gurasoren batek euskaraz jakin, ia inork erabiltzen du etxean umeekin. Honen froga izan ohi da ikasgela, non, ume gehienek gaztelera erabiltzen duten haien artean komunikatzeko edota batzuetan irakasleriari zuzentzeko, nahiz eta haiena D eredua izan. Eskolako hezkuntza ereduak bi oinarri nagusi ditu: “1.- BALORE ETA GAITASUNEN GARAPENEAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA. Gure eskolak hezkuntza eredua gaitasun eta baloreen garapenean oinarrituta dago. Haurra bere osotasunean hartzen du ardatz eta haren arlo guztien garapena lortu nahi du: 40 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. gogamena, gorputza, afektibitatea, norberaren identitatea eta giza-harremanen eremua. Hezkuntza ereduak curriculumaren arlo guztiak bideratzen ditu. Horrez gain, eskolak arlo berezi bat deseinatu du: Norberaren Garapeneko arloa. Horren bidez zenbait balore eta jarrera eraikitzen lagundu nahi diegu gure ikasleei eta giza-hezkuntza oso bat eskaini. Gure ikasleei prestakuntza akademiko eta kultural zehatz, eguneratu eta kalitatezko bat eskaini nahi diegu, baina hori guztia ez litzateke nahikoa izango baloreetan oinarritutako giza-hezkuntz sendo baten ardaztuta egongo ez balitz. 2.-HEZKUNTZA ELEANITZA Gure hizkuntz proiektuak euskara indartzen du gure ikasleen ikasketa hizkuntza bezala eta baita komunikazio hizkuntza bezala ere. Gure eskolako haurrak B eta D ereduetan eskolaratuta daude eta lau urterekin ingelesa ikasten hasten dira. Horrekin guztiarekin hauxe lortu nahi dugu:gure ikasleak elebidunak izan daitezen, ikasketak euskaraz gaitasunez egin ditzaten eta ingelesaren ezagupen zabala izan dezaten. Ikastetxeak esperientzia luzea du arlo honetan eta urterik urte hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerarekin zerikusia duten eta bereziki euskara indartzeko hainbat proiektu eta ekintza garatzen ditu (Jostamintza, eskola-irratia, ...)” b) Ikastetxeko azpiegiturak eta zerbitzuak Lehen esan dugun bezala, bi eraikin desberdin bereiz daitezke, Haur Hezkuntzakoa eta Lehen Hezkuntzakoa. Kasu honetan, bigarrenari buruzko datuak azalduko ditut, errekurtsoengandik hasita. Errekurtso materialei eta pertsonalei dagokionez, aniztasun handia aurki dezakegu. Lehenengoei dagokionez, nabarmentzen da psikomotrizitateko gela, frontoia, bi gimnasio, laborategia, bi liburutegi (bat lehenengo ziklorako eta bestea gainerako zikloetarako), jantokia, eskola garraioa, goizeko gela ( ordutegiz kanpoko, klaseak hasi baino ordu bat lehenago eskuragarri dagoen gela bat dago, goizegi lanera joan behar 41 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. duten gurasoek seme-alabak bertan utzi ahal izateko, zaintzen egongo den norbaitekin) eta informatikako gela bat. Gainera, 3.zikloko gela bakoitza arbela digital batekin dago hornituta, baita ikasle bakoitzeko netbook batekin (Eskola 2.0). Gainera, azpimarratzekoa da eskolak duen irrati zerbitzua, urte asko daramana indarrean “Txepetx Irratia” eta auzo osoan entzun daitekeena. Gainera, eskolaz kanpoko ekintzen zerrenda luzea dago: Musika (3 urtetik aurrera), Txiki-ritmo (3 urteko umeak soilik), Antzerkigintza (4 eta 5 urte eta 1. Eta 2. mailan), Euskal Dantza (5 urtetik aurrera), Xakea ( 1.mailatik aurrera), Bertsogintza (3.mailatik aurrera), Txistua (3.mailatik aurrera), Ingelesa Ludikoa (4 urtetik aurrera), Saskibaloia (3.mailatik aurrera), Eskubaloia (3.mailatik aurrera)-Bosteko Futbola (3.mailatik aurrera), Karatea (5 urtetik aurrera), Mendia (3.mailatik aurrera eta hilero igande bat), Multikirola (3.mailatik aurrera), Dantza Modernoa (3.mailatik aurrera) eta Patinajea (1.mailatik aurrera). c) Ikasgelaren Ezaugarriak: 3D2 ikasgelako umeak lehenengo mailatik egon dira ohituta klase magistralei, eskaini zaien jolasteko tartea oso murriztua izanik. Hori sinestea zaila da, kontuan izanda 8-9 urteko haurrak direla azken finean. Hortaz, ez dute maiz erabili talde lana inplikatzen duten metodologiarik edo irakaskuntza eredurik. Horrez gain, marrazteko ordua heldu zaienean, beti eman dizkiete marrazki eginak, gainera estereotipoz beterikoak, eta horrekin zaila litzateke haien sormena garatzea. Ezaugarri horiengatik guztiengatik erabaki dut klase hau izatea nire proiekturako objektu. Izan ere, ikasle hauentzako guztiz berria izango den metodologia bat eramango da aurrera, non haiek ikusiko duten benetako protagonistak, edukiak baino, haiek direla. Kanpo Espazioa Leku ezberdinak Dimentsioa Ikasle kopurua Zortzi ikasle guztira Sei ikasle guztira Sei ikasle guztira Erabakitako izena Sateliteak Esploratzaileak Bosgarren Dimentsioa Helburuak -Gure sistemako zeruko gorputzak ikastea eta zeruan ikusiz gero horiek identifikatzea. -Talde lanean ondo aritzea; ekimena erakustea eta lorpenak konpartitzea. -Geografiaren atal desberdinak lantzea eta aztertzea. -Geografia fisikoan eta politikoan barneratzea batik bat ibaiak, mendikateak eta hiriburuak ikasiz. -Klima eta landaredia aztertzea eta munduko leku ezberdinen arteko konparaketak egin ahal izatea. -Ikusitako ingurune aniztasuna gurearekin alderatu eta ondorioak ateratzea. -Tamaina ezberdineko objektuak neurtzeko unitateak zentzudunez aukeratzen jakitea. -Taldean aritzea eta magnitudeak edozein gaiari lotzeko gai izatea. Gaitasunak Zortzi gaitasunak landuko dira. Zortzi gaitasunak landuko dira. Zortzi gaitasunak landuko dira. Edukiak -Eguzki-sistema, Eguzki- Ilargi- eta Lurrasistema, -Mapen interpretazioa lantzea eta -Magnitudeak, unitateak eta hiru dimentsioak(K) 43 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. zeruko gorputzak, izarrak eta konstelazioak(K) -Oinarrizko astronomia eta astrologiaren hurbilketa txikia(P) -Taldean jarduten ikastea, errespetuz eta laguntasunez(J) barneratzea eta Brujularen erabileran trebatzea(P) -Geografiaren atalak ikastea eta munduko leku ezberdinetako klima eta landaredia ezagutzea(K) -Aurrekoen arteko konparazioak egiten jakitea(P) -Herrialde eta hiriburu “garrantzitsuen” izenak jakitea(K) -Talde lanean aritzen jakitea eta mapen marrazketarekiko interpretazio kritikoa egitea, mendebaldeko eredutik askatuz(J) -Edozein gauza fisiko neurtzeko baliabideak aurkitzen jakitea(P) Ebaluazio Irizpideak -Edukiak ondo barneratu dituzten. -Errespetuz aritu badira eta berezkotasuna izan duten edozein zalantza edo ekintzarekiko. -Geografiaren atal ezberdinak ezberdindu eta identifikatzeko gai izatea. -Ibaiak, mendikateak eta herrialde eta hiriburu garrantzitsuak jakitea. -Mapen interpretazioa eta Brujularen erabilera menperatzea. -Taldean jarduteko zein azterketa kritikoa garatzeko gaitasuna garatuta izatea. -Dimentsioen mundua ezagutzen dute eta magnitude ezberdinak dakizkite, baita horiek neurtzeko unitateak ere. 1. Taldea 2. Taldea 3. Taldea Ikasle Kopurua 7 ikasle guztira 7 ikasle guztira 6 ikasle guztira Erabakitako izena Dragoiaren Suhiltzaileak Kosmosaren Lagunak Pijama Hegalariak Helburuak -Zazpi arloetako eginkizunak arrakastaz betetzea eta denboraren baliabidea ondo aprobetxatzea. -Sormenaz baliatzea eginkizun originalak betetzeko. -Talde lanean aritzea, lehen baino gehiago, bakoitzak ezagutza desberdinak barneratu izan dituelako aurreko prozesuan zehar. -Prozesuan zehar disfrutatzea lan handia gustura egiten den bitartean. Gaitasunak Zortzi gaitasunak landuko dira. Edukiak -Aurreko atalean landutako eduki berdinak, horiek haratago eramanez eta prozesuan zehar ager daitezkeen eduki gehigarriak kontuan izanez. (K) -Zerotik hasita orden batean aurrera egitea, ideien tartea errespetatuz gerora horien trataerara igarotzeko eta azken emaitza baloratzeko. (P) -Tartean agertzen diren ideien ustiapen egokia. (P) -Talde lanean aritzea osotasun bakar bat balitz moduan, taldearen arrakastak norberaren arrakasta suposatuko duela ulertuz.(J) Ebaluazio Irizpideak -Ideia originalak izatea -Norbanako ekimena erakustea eta inori ez kopiatzea -Proposamen jariotasuna -Aurrera eramate arrakastatsua -Esperimentatzeko grina -Taldearen ongizatea bilatzea -Gauzak ondo egiteko eta taldearekiko erantzukizuna azaltzea -Azken emaitza baloratzea -Independentzia mailaren areagotzea nabaritzea -Prozesu beraren gozamena dastatzea
addi-8e495928d6c2
https://addi.ehu.es/handle/10810/17615
addi
cc-by 4.0
2016-03-15
science
Morcillo Matos, Saioa
eu
Bertsogintzaren erabilera didaktikoa zornotzako larrea eskolaren lehen hezkuntzako 1. Zikloaren 6-7 urteko umeen gela batean
Proiektu honen bidez, Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan bertsogintza eta koplagintza lantzea posible dela erakutsi nahian, eguneroko errutinetan eta ipuin baten sekuentzializazioan bertsoak eta koplak txertatu ditut. Horretarako, hizkuntza lantzea izan da nire helbururik nagusiena, taldea motibatuz eta bertsoekiko zaletasuna bultzatuz. Ebaluaketa egiterakoan, metodo kualitatiboan oinarritu naiz ikasleen garapenaz ohartzeko. Azkenik, emaitzak eta ondorioak plazaratu ditut. Hitz gakoak: bertsogintza, ahozkotasuna, koplak, eguneroko errutinak, sekuentzializazio didaktikoa. Aurrez aurre duzuen lan hau, Lehen Hezkuntzarako bertsogintzaren eta koplagintzaren erabilera didaktikoan datza. Zehazki, Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloaren 6-7 urteko umeengan duen eragina aztertuko da. Izan ere, Zornotzako Larrea Eskola Publikoan burutu dut practicum III-a, eta bertan, Amara Berri sistema ezarrita dagoenez, gelak kurtsoka antolatuta egon beharrean, zikloka antolatuta daude. Horretarako, bertsoak eta koplak erabiliko ditut. Lehenik eta behin, goizeko errutinetan ezarriko dira, eta bestetik, ipuin baten sekuentzializazioan, ere. Horrela, umeen hizkuntzaren garapena aztertuz. Baliabide didaktiko honek, hizkuntza era aberatsagoan lantzeko aukera eskaintzen du, ikaskuntza esanguratsua jasoz. Baliabide didaktiko hau aurrera eramateko, irakasleok ez gara bertsolari adituak izan behar, teknika aldetik, bertsogintzaren edo koplagintzaren arauak kontuan izanda, berauek ezartzearekin nahikoa da. Ni ez naiz bertsolaria, baina bai bertsozalea, betidanik goraipatu dut bertsolariek egiten duten lana. Hizkuntza eta kultura lantzeko metodologia erakargarria zaidalako aukeratu dut gai hau. Izan ere, bertsoen bidez, ikasleek inkontzienteki, era dibertigarri eta motibatzaile batean, ahozko euskara landuko dute. Gainera, niretzat jarduera didaktikoak izango direnak, ikasleentzat joko antzeko ekimenak izango dira, eta beraz, ikaskuntza dinamikoagoa bihurtuko zaie, hizkuntza beste ikuspegi batetik ere landuko delarik. Horrekin batera, ulermena ere nahitaez landuko da. Zoritxarrez, askotan, ahozkotasuna, alde batera uzten da eta ez zaio ematen benetan duen garrantzia. Beraz, nik ez dut alde batera utziko eta nire ikerketaren barnean aztertuko da. Esate baterako, Grezian, Homeroren “Iliada” eta “Odisea” olerki- bildumak ezagunak ditugu. Adituen arabera, k.a. VIII. mendean kokatzen dira, bera bizi izan zen garaian, hain zuzen. “Iliadak”, Troiako gerraren azken 51 egunetan gertatutakoa kontatzen du, “Odiseak” aldiz, Troiako gerran parte hartu zuen Ulises heroiaren abenturak kontatzen ditu. Adituen arabera, olerki hauek ahoz aho transmititzen joan ziren K.a. VI. mendean idatziak izan ziren arte. Homero ahozkotasunaren aitzindaria den bezala, Platon filosofoa, idazketaren aitzindaria da. Filosofo hau k.a. IV–V. mendeetan bizi izan zen eta poesiaren kontra egin zuen, idazketari indar handia emanez eta ahozkotasuna bigarren planoan utziz. narratibo luzea da, egile ezagunik gabekoa. Azkenik, Euskal Herriari erreferentzia eginez, “Bereterretxen khantoria” daukagu. Zubererazko balada da hau, Jean Jaurgainek idatzitakoa. Lan hauek guztiak, herriz herri kantuen bidezko transmisioari esker heldu dira gureganaino idatziak izan ziren arte. Egun, badago jendea olerki eta kanta hauek oroimenean gordetzen dituena, beraz, ahozko literatura tradizionalaren barruan sar ditzakegu. Izan ere, ahozko literatura tradizionala, noizbait norbaiten ahotik jaulkitako zerbait da kolektibitateak gorde duena. Belaunaldiz belaunaldi olerki hauek ondo transmititzea oso garrantzitsua izan zen, besteak beste, kulturak eta historiak bere zentzua ez galtzeko. Horretarako, ezinbestekoa zen errepikatzearen errepikatzeaz baliatu ziren informazio guztia memorian sartzeko. Horrela sortu zen poesia (Havelock, 1996). Alde batetik, zortziko txikia dago. Neurri honetako bertso batek, zortzi lerro ditu eta lerroak binaka doaz, beraz, lau bikote. Bikote bakoitzari puntua deitzen zaio eta puntu bakoitzeko azken hitzari oina. Puntuko lehen lerroak zazpi silaba daramatza eta bigarrenak sei. Beraz, zortzi lerro, lau puntu 7-6 silabakoak eta lau oin. Beraz, kopla txikia, zortziko txikiaren erdia da. Lau lerro, bi puntu 7-6 silabakoak eta bi oin. Bestalde, zortziko handia dago eta gauza bera da. Baina, 7-6 silabako puntuak eduki beharrean, 10-8 silabako puntuak ditu. Beraz, kopla handia, zortziko handiaren erdia da. Lau lerro, bi puntu, 10-8 silabakoak eta bi oin. Berdin gertatzen da bertsolaritza/bertsogintza eta koplaritza/koplagintza kontzeptuekin, antzekoak izan arren ezberdintasun nabarmena daukate. Izan ere, bertsolaritza eta koplaritza deitzen zaie bat-batean, momentuan botatzen diren bertso eta koplei. Bertsogintza eta koplagintza, ordea, lehenagotik bertsoak eta koplak prestatzeari deitzen zaio. Hau da, bertsoak eta koplak aurretik pentsatuta ditugunean (Amuriza, 1995). Beraz, bertsoak eta koplak ezinbestekoak dira idazketa ezagutzen ez den gizarteetan ahoz komunikatu ahal izateko. Gainera, ahozkotasunak, bere psikodinamika sortzen du. Psikodinamika, psikologia egiteko modua da, eta beraz, gizarte batek idazten ez badaki, psikologia beste era batera gauzatu egingo da. Ahozkotasunaren psikodinamikak, ezaugarri batzuk ditu eta W. J. Ongek (1987) “Oralidad y escritura” liburuan honako hauek aipatzen ditu: Memoria, hitzaren indarra, adierazpide modu jakina, gordetzailea eta tradiziozalea, esperientziatik hurbil, ez abstraktua, agonistikoa, enpatikoa eta homeostatikoa. Ezaugarri hauek guztiek, asko laguntzen dute kontakizunak oroimenean gordetzen. Baina, Zumthorrek, ahozkotasun hitza oso zabala denez, hainbat kategoriatan sailkatu zuen ahozkotasun kontzeptu hau: “Ahozkotasun primarioa: idatziarekin harremanik ez duena; ahozkotasun nahasia: idatziarekin batera ingurune soziologikoan dagoena, idatziaren eragin partziala; ahozkotasun sekundarioa: idatzia ahotsaren gainetik dagoenean; eta ahozkotasun arartekotua: gaur egun irrati, diska eta gainerako komunikabideetan ezagutzen duguna” (Zumthor, 1985). Aurreko guztia kontuan izanda, idatzizko adierazpena eta ahozko adierazpena batera bizi dira idatzizkoa sortu zenetik, eta zoritxarrez, hartatik hona, eskoletan hizkuntzak irakasteko orduan, garrantzi handiagoa ematen zaio idatzizkoari ahozkoari baino. “Jakitunen artean testuek duten agintea nabaria egiten da gauza batean: gaur arte, ahozko artea, den bezala agertzeko, ez da sortu kontzepturik, ez era zehatzean aditzera emango duenik, eta are gutxiago era dotorean, idatzizkoari heldu gabe (kontzienteki zein inkontzienteki). Eta hori horrela da, nahiz eta idatzizkoaren aurretik milaka eta milaka urtetan ahozko forma artistikoak osatu diren, bestearekiko batere loturarik gabe” (Ong, 1987). Eskoletan ahozkotasuna lantzea oso garrantzitsua da. Izan ere, ahozkotasuna lantzeak hizkuntz erabilerarekin zerikusi zuzena duten hainbat aspektu: aintzat hartzea, lantzea edo garatzea dakar ezinbestean. Hizkuntza erabileraren erabileraz ikasi eta hobetzen da. Erabiltzen ez den hizkuntza, aldiz, kamustu egiten da, eta atzerakada honek motibazioan ere eragin negatiboa du. II.2 LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOKO UMEEN HIZKUNTZAREN GARAPENA Proiektu hau, 6-7 urteko umeekin garatu nuenez, adin horietako umeek dituzten ezaugarriak aztertzeko, zenbait adituren hitzak kontuan hartu ditut. Horrela, adituek diotenaren eta proiektu honen aurrean ikasleek izandako erantzunaren arteko erlazioa ikusteko aukera izango dugu. Piageten arabera, 2-7 urte bitarteko umeek etapa aurre-operazionalean daude. Ume hauen memoria ez da nagusiena bezain fidagarria. Izan ere, istorio bat kontatzerakoan adibidez, detaile zehatzetan zentratzen dira, gainontzeko informazio guztia alde batera utzita, eta gero, erraztasunez ahaztu egiten zaie. Dena den, mundua nola ulertzen duten eta euren oroitzapenen antolaketaren arabera, ezinbesteko oinarria da umeek gauzak oroitu ahal izateko (Piaget & Inhelder, 1972). Gainera, memoriari buruzko ikerketa batean, umeak nagusitzen ziren heinean euren memoria hobetu egiten zela ikusi zuten. Are azkarrago memorizatzen zuten informazioa irudi bisualak erabiliz gero. Horrez gain, estrategiak erabiltzeak ere, memoriari lagundu egiten zion. Hala nola, errepikapenaren estrategia (Papalia eta beste, 2004). Bertsogintza eta koplagintza 6-7 urteko gelan lantzerakoan, ezaugarri hauek argi eta garbi ikusi nituen. Alde batetik, memoriari dagokionez, bai errutinekin baita ipuinaren sekuentzializazioarekin ere, ume gehienek egun batean zekizkiten koplak eta bertsoak biharamunean ahaztu egiten zitzaizkien. Gutxi batzuk ziren beti akordatzen zirenak. Eta beraz, azken hauek ziren bertsoak ahaztu egiten zitzaizkienei gogorarazten zizkietenak. Hauei esker taldea aurrera zihoan. Bestalde, estrategiei begira, ipuinaren sekuentzializaziorako irudiak erabili nituen. Horrez gain, egunero errepikatzen genituen errutinetako eta ipuinaren sekuentzializaziorako kopla eta bertso guztiak. Egia esanda, eurentzako irudiak eta eguneroko errepikapenak beharrezkoak ziren informazioa memorian mantentzeko. Ezinbestean, irudiaren eta memorian zuten informazioaren arteko erlazioa sortzeko. Gaitasun linguistikoei dagokienez, etapa aurre-operazionaleko umeak ahozko komunikazioa nahiz idatzia, hobeto ulertzen eta interpretatzen joaten dira nagusitzen diren bitartean. Baina, lan hauek burutzea, natiboak ez diren umeei zailagoa egiten zaie (Papalia eta beste, 2004). Hala eta guztiz ere, 6-7 urteko umeek 2.600 hitz inguru erabiltzen badakite eta 20.000 hitz inguru ulertzen dituzte. Gainera, hizkera, helduenen hizkeraren antzekoagoa da. Izan ere, esaldi luzeagoak eta konplexuagoak erabiltzen dituzte. Baina oraindik, jakiteko gauza asko gelditzen zaie, adibidez: ahots pasiboa, baldintzazko esaldiak, aditzak ondo jokatu, etab. (Chomsky, 1969). Egia esan, Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan, bertsogintzaren erabilera didaktikoa lantzen hasi nintzen lehenengo momentutik ikusi nuen nortzuek ikasiko zituzten koplak eta bertsoak arinago eta nortzuek astiroago. Lanaren sarreran aipatu bezala, eskola publikoan eraman nuen aurrera proiektu hau eta bertan atzerritar asko zeuden. Horietako askok, ez zuten euskara besteek bezain ondo jakin eta normala da. Izan ere, euren etxeetan eta kalean euren ama-hizkuntza erabiltzen zuten. Beraz, eskolan, euskara lantzerako orduan, euskaraz bizi zirenek baino arazo gehiago zituzten. Gainera, atzerritar batzuen gurasoek ez zuten Euskal Herriko hizkuntzan interes handirik jartzen, beraz umeek, gurasoen jarrera ikusita, are gutxiago. Hau horrela izanda, hizkuntzan hobeto zihoazenek, hau da, jada irakurtzen, idazten eta nahiko ondo berba egiten zekitenek, bertsoak eta koplak buruz kantatzeko kapaz izan zirela ohartu nintzen. Gutxi batzuek, ordea, ez zutenez hizkuntza ondo ulertzen, interes gutxi jartzen zuten, horregatik, aspertu egiten ziren. Aldi berean, hizkuntzaren hobekuntzarekin, pragmatika ere hobetu egiten da. Praktikan, komunikatzeko, hizkuntzaren erabilera da pragmatika, hau da, gauzak nola kontatu, zelan jarraitu, noiz bukatu, etab. Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko umeek, normalean esperientzia pertsonalak kontatzen dituzte, baina ipuin edo pelikula baten gertakizunak kontatzeko ere gai dira. 6-7 urteko umeen arteko diferentzia bakarra da, lehenengo mailakoek normalean, gertatzen diren gauza konkretuak deskribatzen dituztela eta bigarren mailakoak, aldiz, istorio konplexuagoak kontatzeko gai direla. Adibidez, hainbat formula erabiliz: bazen behin, hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan, etab. (Papila eta beste, 2004). Nahiz eta ipuina denek ikasi zuten, abestu ondoren, asko, ipuina kontatzeko gai ziren eta energia handiarekin, pozik, kontatzeko irrikaz zebiltzan. Atzera bueltatzen gara, eta hizkuntza ulertzeko eta idazteko arazoak zituzten ume berberak ziren ipuina kontatzen ez zekitenak. Beraz, batzuk, ipuina kontatzerako orduan formulak eta guzti erabiltzen zituzten bitartean, beste batzuk ez ziren gai gauza askorik kontatzeko, euskaraz hitz egiteko ohitura faltagatik. “Desarrollo psicológico y educación: psicología evolutiva” liburuan agertzen den bezala, egozentrismoa, etapa aurre-operazionalean umeek duten ezaugarri handienetako bat da, zortzi urtetik aurrera desagertzen joaten dena. Hau dela eta, euren ikuspuntua bakarrik onartzen dute eta ez dira gai besteen ikuspuntua onartzeko. Piageten arabera, umeek bakarrik hitz egiten dutenean edo gauzak errepikatzen dituztenean, hizkera pribatuaren edo hizkuntza egozentrikoaren seinale da eta hizkuntza sozializatuaren aurretik gertatzen da (Piaget, 1923). Vigotskyren arabera, ordea, hizkera pribatua egozentrikoa dela dio, baina hizkuntza sozializatuaren ostean datorrela dio. Bere ustez, hizkuntza sozializatuaren ostean, umeek, pentsatu eta planifikatu egiten dituzte gauzak egin baino arinago. Hizkuntza sozializatuaren aurretik izaten den hizkuntza pribatua, komunikatzeko era espezial bat izanik. Gure “ni” horrekin komunikatzea, alegia (Vigotsky, 1978). 6-7 urteko gela barruan, ezaugarri hau momentu oro ume guztietan nagusitzen zen. Bertsoetan eta kopletan adibidez, hasieran, asko, arinago kantatzen hasten ziren besteen arreta lortzeko, bakarrik kantatu nahi zuten besteen aurrean, ipuinaren irudiak eskuetan eduki nahi zituzten eurek kontrola izateko, etab. Gero, ni ondoan egotea gustuko zutela konturatu nintzen. Izan ere, eurek, babesa eta segurtasuna bilatzen zuten heldu baten ondoan jartzen ziren bakoitzean. Gainera, kantatu eta gero begiratzen zidaten nire onarpena jasotzeko. Vigotskyren ustez, umeek helduekin interakzioan egonez ikasi egiten dute eta “andamiajea” deitzen dio helduek umeei lanak egiterakoan eskaintzen dieten laguntzari. Umeari, zereginak bakarrik egiteko gai denean, “andamiaje” hori kendu egiten zaio, hots, laguntza kendu egiten zaio. Ikaskuntza mota hau, oso esanguratsua da “zona de desarrollo proximal (ZDP)” deitzen den hori gainditzeko. Hau da, umeek jada egiten dakitena eta oraindik bakarrik egiten ez dakitenaren arteko zubia da (Papalia eta beste, 2004). "[La Zona de Desarrollo Próximo] Es la distancia entre el nivel real de desarrollo determinado por la capacidad de resolver independientemente el problema y el nivel de desarrollo potencial determinado a través de la resolución de un problema bajo la guía de un ad bulto o en colaboración con otro compañero más capaz " (Vygotsky, 1978) Horregatik, oso garrantzitsua da, irakasleak, ikasle-taldea ondo ezagutzea. Besteak beste, momentu oro, laguntza egokia eskaintzeko. Kontuan izan behar dugu irakaslea dela kultura baten transmisioaren ardatza, baita hizkuntza irakastearen arduraduna ere (Dolz, 2009). Beraz, nik, Vigotskyk esandakoa martxan jarri nuen, eta behaketari esker, goizeko errutinak, egunero lantzen zituztela ohartu nintzen. Hau horrela izanda, haratago joan nintzen eta errutina horiek kopletan lantzea proposatu nien. Alde batetik, hizkuntza lantzeko, eta bestetik, gure kulturaren barne diren bertsoak eta koplak zer diren ezagutzeko. Ipuinaren sekuentzializazioan ere, berdina egin nuen. Umeek, aurretik zuten musikako ezagutza txikia kontuan izanik, musikaren inguruko ipuin didaktiko bat bertsotan kontatu nien. Pentagrama Enea, hain zuzen. Ipuin honen bidez musika notak ikasteaz gain, pentagramako kokapena ere ikasten zuten. Ikusi bezala, landutako guztiak lehendik zeuzkaten jakintzekin zerikusia dauka. Egin nuen bakarra metodologia aldatzea eta zailtasun maila pixka bat gehiago igotzea izan zen. Vigotskyk dion bezala, umeei laguntzen ibili nintzen eta bakarrik kantatzen ikasi zituztenean “andamiajea” kendu egin nien. Honek guztiak, erlazio zuzena dauka Ausubelen ikaskuntza esanguratsuarekin. Izan ere, honen ustez, umeek ikasten dituzten kontzeptu berriek, jada lehenagotik barneratuta dituzten kontzeptuekin erlazionatzen direnean gertatzen da ikasketa esanguratsua (Ausubel, 1968) Arestian esan bezala, ahozkotasunak ahoz aho transmititzeari deritzo, idazketa aurreko garaian ezinbestekoa izan zena, baina, idazketaren sorrerarekin indarra galtzen joan dena. Proiektu honen bidez, ahozkoari emango zaio orain arte idazketak hartu duen garrantzia. Gogoan izan behar dugu bata ez dagoela bestearen menpe, baizik eta biek euren osotasunean, aberasten dutela hizkuntza. “Idazketak distantziazko pentsaera silogistikoa sortzen laguntzen du idazketarik gabeko kulturek errealitateari Iotutako pentsamendua erabiltzen duten bitartean” (Rodriguez, 1993). Gainera, ahozkotasunak onura ugari ekar ditzake. Besteak beste, ahozko adierazpena hobetzea, komunikazio estrategia eraginkorrak baliaraztea, sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea etab. (Gipuzkoako Fito Rodriguezek, “Ahozkaritzaren ekoizpena hezkuntzan: Bertsolaritza, ipuingintza eta beste zenbait adibide” artikuluan (Rodriguez, 1993), On Manuel Lekuonak egindako lana goraipatzen du. Izan ere, arreta alfabetatzeari zuzenduta zegoenean, ahozkotasunari eta euskal kulturari bere lekua eman zion. Pena bat da, gaur egun hezkuntza arloan, horrela ez izatea eta irakasle askok, ahozkotasuna kalean ikasten den zerbait dela pentsatzea, bigarren maila batean utzita. Hau dela eta, ume askok adierazteko zein komunikatzeko arazoak dituzte, hau da, hitz egiteko gai diren arren, mintzatzeko ez dira gai. “Lehen-lehenik sentimenduak modu sakonean adierazteko indarra bereganatu behar du haurrak; ez du soilik hitz egiten ikasi behar, mintzatzen ere ikasi behar du. Gorputz eta arimaz zerbait esatea da mintzatzea” (Igerabide, 1993) Arazo honi aurre egiteko nahian, proiektu honetan, Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan ahozko hizkuntza lantzeko, bertsogintza eta koplagintza erabiliko da baliabide didaktiko gisa. Kontuan izan behar dugu bertsolaritza eta koplaritza landu beharrean, bertsogintza eta koplagintza landuko ditugula. Hau da, bertsoak etxean prestatutakoak izango dira eta ez bat- batean sorturikoak. Aldez, aurretik, esan beharra daukat, holako proiektu bat aurrera eramateko ez garela bertsolariak izan behar. Bertsozalea izatearekin, bertsoen ezaugarriak jakitearekin eta ikasleei motibazioa eta ikasteko gogoa transmititzearekin nahikoa da (Amuriza, 1995). Baina, ez naiz ni ahozkotasuna eskoletan lantzearen alde dagoen bakarra. Bertsogintza eskoletara eraman zuten aitzindari batzuk ere badaude eta Xabier Amuriza nabarmenetarikoa da. “Ahozko bizkaierea eskoletan” artikuluan (Amuriza, 2003), hizkuntzaren aldetik “Txilierrota” ipuina hiru eratara kontatzen du. Lehenengoan, bere etxeko hizkeran kontatzen du, gero, euskalki jasoan, eta azkenik, euskalki jasoan baina ipuina koplen bidez kontatuz. Berak, ipuinen bidez eta koplen bidez, ahozkotasuna eta euskalkiak eskoletara sartzea proposatu zuen. Honez gain, Txetxu Pardo dugu, Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle. Berak, “Bertsogintza baliabide sekuentziala argudiozko testuetan. Lehen hezkuntzako ziklorako proposamen bat” artikuluan (Pardo, 2012), Lehen Hezkuntzan bertsogintza lantzeko ariketak proposatzen ditu. Bere esanetan, ariketak burutzeko bost fase jarraitu behar dira: lehenengoz, proiektu bat eztabaidatuko da ikasleen artean gero aurrera eramateko; gero, ikasleek argudiozko testua ekoiztuko dute, irakasleak idazketa arazoak eta euren gaitasunak neurtuz; ondoren, taldetan bilduko dira besteen testuak eta bakoitzak idatzi duena begiratzeko, ulertzeko etab.; horren ostean, taldetan ikasitakoari esker eurek idatzitakoa berrikusi eta berridatziko dute; azkenik, irakasleak garapena ebaluatuko du. Hala eta guztiz ere, bertsogintza proiektu baten sartzen diren eskolek, bertsoak lantzen dituzte L.Hko 4., 5. eta 6. mailetan eta DBHko 1. eta 2. mailetan. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan, aldiz, orain arte, ez da bertsogintza landu nahiz eta Txetxu Pardok lehenengo ziklorako proposamen bat egin. (Gipuzkoako bertsozale elkartea, 2011). Ezin alde batera utzi, pasa den urtean Irakasle eskolako Ander Aldazabal, Malen Tercero eta Iraide Sanchez ikasleek Haur Hezkuntzarako bertsogintzaren erabilera didaktikoari buruz egindako proiektuak. IV. METODOLOGIA Bertsogintzaren eta koplagintzaren erabilera didaktikoa Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan aurrera eramateko metodologia kualitatiboan oinarritu naiz, eta ez kuantitatiboan. Izan ere, metodo kualitatiboa subjektiboa da eta ulermenean eta behaketa naturalean oinarritzen da. Gainera, umeen garapena kontuan hartzeaz gain, kultura eta ideologia ere kontutan hartzen da. Metodo kuantitatiboa aldiz, objektiboa da eta datuetan eta behaketa kontrolatuan oinarritzen da, hau da, ez da garapenean zentratzen baizik eta emaitzetan zentratzen da, ideologia eta kultura alde batera utziz. (Pita eta Pértegas, 2002) Beraz, Zornotzako Larrea Herri Eskola Publikoan metodologia kualitatiboan oinarritutako bertsogintza eta koplagintzaren erabilera didaktikoa abian jarri nuen, zehazki 6-7 urteko umeen gelan. Bertan, 22 ikasle dira; 10 neska eta 12 mutil. Aipatu beharra dago, eskola honetan Amara Berri sistema ezarrita dagoela eta lan egiteko metodoa txokoen bitartez antolatuta dagoela. Bertsogintzari eta koplagintzari hasiera emateko, errutinak koplen bidez lantzea eta ipuina bertsoen bidez lantzea zen nire asmoa. Horretarako, gelako errutinak zeintzuk ziren jakiteko, praktiketako hasierako egunetan behaketa lana egin nuen. Ondorioz, egunero lantzen zituzten errutinak hauek zirela ikusi nuen: asteko eguna, eguraldia, zerrenda, irratia eta eskola amaiera. Hasteko, arestian aipatutako errutina guztiak koplen bidez lantzea pentsatu nuen, asteko eguna izan ezik. Horretarako, kopla txikia (bi puntukoa eta 7-6 silabakoa) erabiltzea pentsatu nuen. Izan ere, koplak, bertsoak baino laburragoak dira, eta beraz, ikasteko errazagoak. Baina, asteko eguna zein zen kantatzeko, koplaren ordez, bertsoa (zortziko txikia: lau puntu eta 7-6 silabakoa) erabiltzea egokiagoa zela pentsatu nuen, besteak beste, informazio gehiago sartu behar nuelako bertan eta kopla batean ez zen informazio guztia sartzen. Bertsoaren eta koplen neurriak behin aukeratuta, errutina bakoitzeko doinua bilatu nuen Bertsozale Elkarteko Doinutegian. Doinu batzuek errepikapena dute, beste batzuek, ordea, ez. Kasu honetan, biak erabili genituen, errepikapena darabiltenak eta ez darabiltenak. 1.irudia. Beraz, bertso baten bidez, asteko eguna zein zen kantatzeko “Xarmangarria zera I” doinua aukeratu nuen (1.irudia). Bertso hau zortziko txikian abesteko da eta lau puntu ditu. Puntu bakoitzak 13 silaba ditu, hau da, 7-6 silabakoa da. Gainontzeko errutina guztiak, eguraldia, zerrenda, irratia eta eskola amaiera kopla txikien bidez kantatzeko prestatu nituen. Kopla hauek, bi puntu dituzte eta puntu bakoitzak 13 silaba ditu, beraz, 7-6 silabakoak dira. Eguraldia abesteko “orriak airez aire” doinua aukeratu nuen (2.irudia), zerrenda abesteko “Ai gure antzinako guraso nobleak” (3.irudia), irratiaren aurkezpena abesteko “Antton eta Maria I” (4.irudia) eta eskola amaitu dela abesteko “Maritxu nora zoaz I” (5.irudia) doinua erabiltzea pentsatu nuen. 4.irudia. 5.irudia. Doinuak aukeratuta nituenean letrak idazten hasi nintzen. Betiere, umeei egokitutako hitzak erabiliz eta euren ulermen mailara egokituz (2.eranskina). Errutinekin amaitu nuenean, ipuinaren sekuentzializazioarekin hasi nintzen. Ipuina aukeratzea ez zen batere erraza izan. Izan ere, Amara Berri sisteman, hango irakasleak esanda, ez zaio programazio jakin bati jarraitzen, programazioa txokoka egiten da. Beraz, lehenengo zikloko irakasleekin batu nintzen, eta hoberena, musika irakasleak urtero kontatzen zuen ipuina hartzea zela erabaki genuen. Alde batetik, musika ikasgaian ikasleak txokoetan antolatuta ez zeudelako eta gela guztiarekin landu ahal izango nuelako. Beste aldetik, ipuin didaktikoa zelako eta umeek, musika- noten kokapena eta izenak ikasi ahal zituztelako. Ipuina, Pentagrama Enea deitzen da eta Antton Jauregi, Urnietako Egape Ikastolako musikako irakaslea, da horren egilea. Ipuin moderno bat da eta musikaren irakurketaren hastapenak atseginago eta eraginkorrago bihurtzeko asmoz sortua izan zen 2002. urtean. Beraz, errutinetan erabilitako metodologian oinarrituz, bertsoen bidezko ipuin baten sekuentzializazioan pentsatu nuen. Bertso hauek, zortziko txikian (lau puntu eta 7-6 silabakoa) kantatzea aproposena zela pentsatu nuen. Alde batetik zailtasun-maila igotzeko asmoz, eta bestetik, informazio gehiago sartzeko aukera eskaintzen zutelako. Ondoren, doinu aproposa bilatu nuen Bertsozale Elkarteko Doinutegian: “nire senarrarekin I” (6.irudia). Doinu honek azken puntuan errepikapena duenez, umeei errazagoa egiten zaie. Doinua aukeratuta nuenean bertsoen letrak idazten hasi nintzen. Errutinekin esan dudan moduan, umeei egokitutako hitzak erabiliz eta euren ulermen mailara egokituz idatzi nituen (2.eranskina). Lehenengo, ipuinaren sarrera bertso baten idatzi nuen, eta gero, musika nota bakoitzeko bertso bana idatzi nuen. Beraz, guztira, zortzi bertso. Bertso bakoitzak bere irudia/marrazkia dauka eta ikasleak irudi horietaz baliatu beharko dira kantatu behar duten bertsoaz oroitzeko. Azkenik, ipuinaren amaieran datorren abestia errespetatzea eta ipuinaren sekuentzializazioan ere berdin kantatzea pentsatu nuen (2.eranskina). 6.irudia Hala eta guztiz ere, bertsoak hobeto ulertzeko eta erraztasun handiagorekin ikasteko aldaketa batzuk egin nituen. Esate baterako, ipuinak dituen irudi errealak ez nituen mantendu eta eurei gehiago gustatzen zitzaizkien irudiak erabili nituen motibazioa eta arreta lortzeko, pertsonaien izenak mantendu beharrean, musika-noten izen errealak erabili nituen eta azkenik, pentagraman pisuak eta tarteak daudela esan beharrean, bertsoen bidezko ipuinean denak ziren pisuak, egia esanda. V.1 PROZESUAREN AZALPENA ETA EGUNEROKO BEHAKETA Goizeko errutinen koplak eta bertsoa eta ipuinaren sekuentzializazioaren bertsoak era ezberdinetan landu nituen. Alde batetik, errutina guztiak kopla txikien bidez landu genituen, asteko eguna izan ezik, berau bertsoaren bidez landu genuelako. Bestalde, ipuina bertsoen bidez landu genuen. Horregatik, lehenengo errutinak zelan landu nituen azalduko dut, eta ostean, ipuina. V. 1.1 Errutinetarako koplen eta bertsoaren prozesua Errutina guztiak, Kopla txikien bidez, taldean, denok batera kantatzekoak ziren. Baina, asteko eguna kantatzeko, aldiz, bertso bat zenez, eta beraz, luzetxoagoa (zortziko txikia), ezberdin kantatzen zuten. Egun bakoitzean gelakide batek arduradunaren papera hartzen zuen eta arbelera hurreratzen zen bertsoaren lehenengo puntua (sarrera) kantatuz, ondoren, arduradunak bigarren puntuko lehenengo lerroa abesten zuen, galdera bat baitzen, eta bigarren lerroa talde guztiak kantatzen zuen, galderei erantzuna emanez, arduradunak izan ezik. Horrela, bertsoa bukatu arte. Prozesu honekin, otsailaren 5ean hasi nintzen 6-7 urteko umeen gelan. Lehenengo egun horretan, ikasleekin, asteko eguna eta eguraldia landu nituen goizean, eta eskola amaierako kopla arratsaldean. Bigarren eguna, lehenengo egunean ikasleek landutakoa finkatzeko erabili nuen. Hirugarren egunean, irratira joateko kopla gehitu nien eta laugarren egunean zerrenda. Horrela, apurka- apurka, eurek egunero lantzen zituzten errutinak, kopletan lantzen joan ziren. Laugarren egunetik aurrera, egunero arestian aipatutako errutina guztiak lantzen hasi nintzen eurekin. Gutxi gorabehera, hiru hilabetean ibili ginen errutinak koplen bidez, asteko egunaren kasuan bertsoaren bidez, egunero lantzen, zehazki, apirilaren 23ra arte. Hasierako asteetan, asko kostatzen zitzaien doinuak gogoratzea. Izan ere, errutina bakoitzak doinu berezia zeukan, beraz, bost doinu ezberdin ikasi behar izan zituzten. Gainera, letrak ikastea ere ez zen batere erraza izan. Hala eta guztiz ere, nik pentsatzen nuen baino arinago barneratzen joan ziren informazio guztia. Heldu zen eguna, non bertsoen letrak zekizkiten baina doinuak gogoratu behar nizkien. Azkenean, martxoaren 2an gutxi gorabehera, errutina guztiak gaindituta zituztela konturatu nintzen, bai letra aldetik baita doinuen aldetik ere. Aipatu beharra daukat, zerrenda ikastea pilo bat kostatu zitzaiela. Mutil eta neska guztiak etortzen zirenean bi kopla kantatu behar zituzten (neska guztiak etorri zirela adierazteko eta mutil guztiak etorri zirela adierazteko) eta horiek oso ondo ikasi zituzten, gainontzeko errutinak bezala. Arazoa zetorren, ikasleren bat gaixorik etxean gelditzen zenean. Demagun mutil bat falta zela. Kasu honetan, hiru kopla kantatu behar zituzten: bat, neska guztiak eskolara etorri zirela adierazteko, beste bat, zenbat mutil etorri ziren adierazteko eta azkena, falta zena gaixorik zegoela adierazteko. Baina, falta ziren nesken edo mutilen arabera, mutil edo neska gehiago edo gutxiago etortzen ziren gelara. Horregatik, Kopla hauek abesteko zailak ziren, egunero etortzen ziren nesken edo mutilen kopuruaren arabera koplen letrak moldatu behar zirelako, neurria guztiz errespetatzeko. Azkenik, goraipatu behar dut ume gehienek izan duten prestasuna eta motibazioa errutinen aurrean (3.eranskina). V.1.2 Ipuinaren sekuentzializaziorako bertsoen prozesua “Pentagrama Enea” ipuinean, zortzi pertsonaia agertzen dira eta bakoitzak gauza konkretu bat kontatzen du. Ipuinaren sekuentzializazio honetan, pertsonaia bakoitzak irudi bat izango du, beraz, zortzi irudi ezberdin egongo dira eta irudi bakoitzeko bertso bat egongo da, guztira, zortzi bertso. Amaieran, benetako ipuinak duen abestia errespetatuko da eta berdin kantatuko da azken bertsoaren ostean. Martxoaren 3an, errutinak ikasi eta ondo barneratu ondoren, ipuinaren sekuentzializazioarekin hasi nintzen. Martxoaren lehenengo astean zehar, lehenengo bi bertsoak kantatu nizkien eta aste horretan bi bertso horiek barneratzen ibili ziren ikasleak. Hurrengo astean, hurrengo biak lantzen ibili ziren. Hurrengoan, bosgarren eta seigarren bertsoa lantzen ibili ziren eta martxoaren azken astean, azken bi bertsoak landu zituzten. Azken finean, astero bi bertso irakastearen dinamika hartu nuen eta halaxe egin ere. Hala eta guztiz ere, apirilaren 23ra arte praktikatzen ibili ziren bertsoak eta koplak guztiz barneratu arte. Egia esateko, ipuina bertsotan ikastea errutinak baino gehiago kostatuko zitzaiela pentsatzen nuen, baina ez zen horrela izan. Euretariko askok bertsoen doinua arin batean ikasi zuten eta bertsoen letrak ere aitaren batean ikasi zituzten. Dena den, errutinak landu zituztenean, bertsoak eta koplak lantzen zituzten lehenengo aldia zen eta ipuina landu zutenean jada errutinen praktika zuten. Beste aldetik, bertsoak ikasteko gehienek demostratu zuten abiadura harrigarria izan zen, baita memoria ere (3.eranskina). Ikasleak irudiez baliatzen ziren kantatu behar zuten bertsoa zein zen gogoratzeko, baina heldu zen momentua non irudi barik ere kantatzen zituzten bertso guztiak. Umeen motibazioa eta ikasteko nahia itzelezkoa izan zen. Astero bi irudi berri erakusten nizkien, hau da, bi bertso berri ikasten zituzten, eta gehiago jakiteko irrikaz zebiltzan. Batzuek, astero bi irudi baino gehiago kontatzea nahi zuten. Adin honetako ikasleek pazientzia gutxi dute normalean eta astero nituen atzetik gainontzekoak noiz kontatuko nituen galdezka. Egia esan, oso arin ikasi zuten ipuina eta azken egunetan aspertu samar zebiltzan hainbeste aldiz ipuina abesteagatik. Horregatik, azken astean ipuinari lotutako beste ekintza ezberdin bat egitea pentsatu nuen. Apirilaren azken astean, 27ko astean hain zuzen, hainbat egunetan egindako lana txosten batean biltzea eta ikasleek etxera oroitzapen moduan eroatea bururatu zitzaidan. Horretarako, bertso bakoitzeko fitxa bana prestatu nuen. Fitxetan, bertsoak osatu barik agertzen ziren, batzuetan errimak falta ziren, bestetan puntuen bigarren esaldiak, etab. Lehenengo bertsoa, aldiz, eurek idatzi zuten bertso osoa. Beraz, aste horretan zehar, ikasleek ipuinaren zortzi bertsoak osatzen ibili ziren. Azken egunean, ipuinaren portada eta kontra-portada eman nizkien eta txostenak etxera eramateko grapatu genituen. Oso pozik zeuden eurek egindako lana eta ikasitakoa fisikoki eta zertarako bat zuela ikusiz (2.eranskina). VI. EMAITZAK 6-7 urteko gelan aurrera eramandako bertsogintzaren eta koplagintzaren erabilera didaktikoa ebaluatzeko, gurasoek betetako galdetegiaz, musika eta matematika irakasleek betetako galdetegiez eta nik grabatutako bideoez baliatu nintzen (1.eranskina). VI.1 GURASOEN GALDETEGIEN EMAITZAK Gurasoei dagokienez, galdetegien emaitzei begira, gehienak ez ziren bertsozaleak, baina erdia baino gehiago ohartu ziren euren seme-alabak gelan koplak eta bertsoak lantzen egon zirela. Guraso gehienek, euren seme-alabak entzun zituzten klasean landutako bertsoak eta koplak pozik abesten, nahiz eta batzuk oharretan jarri, semealaba lotsatia zela eta ezer gutxi kontatzen zuela etxean, are gutxiago abestu. Oro har, gehienek, ondo baloratu zuten bertso eta koplen erabilera didaktikoa eskolan eta beste gai batzuk koplen eta bertsoen bitartez irakastearen alde zeudela jakinarazi zuten. Hala eta guztiz ere, guraso askok betetako galdetegiek ez zidaten askorik lagundu. Izan ere, guraso asko ez ziren euskaldunak eta gainera ez zuten interes handirik jartzen. Beraz, inkesta batzuk ganora barik eginda zeuden, eta gainera, galderei begira inkoherentzia ugari ikusten zen. Hala nola, batzuk, bertsozaleak zirela jarri zuten euskara jakin barik edo euren seme-alabek ez zituztela klasean ikasitako koplak eta bertsoak etxean kantatzen, baina gero, pozik kantatzen zituztela erantzun zuten, etab. Kontuan izan behar dugu eskola publikoa zela eta bertan atzerritar asko egoten direla, beraz bai euskararekin bai erdararekin ere, ulertzeko eta komunikatzeko, arazoak zituzten. VI.2 IRAKASLEEN GALDETEGIEN EMAITZAK Irakasleei dagokienez, matematika irakasleak, bertsogintza eta koplagintza lantzen ibili ginen bitartean, taldea oso ondo ikusi zuela adierazi zuen. Izan ere, hobekuntza batzuk ikusi zituen; alde batetik, motibatuta eta energiaz beteta ikusi zuen taldea, eta bestetik, ikasleen arteko lana sendotu zela nabaritu zuen. Bakarka ikasleak ebaluatzeko orduan, aldiz, gehienek bost puntutik 4 edo 5 izan arren, seik bostetik 3 bat izan zuten. Irakasle honen ustez, gai honen inguruan oso ondo ibili zirenak, hizkuntzan ere ondo zebiltzanak ziren. Kili-kolo ibili zirenak, ordea, hizkuntzan arazok zituztenak ziren, bai ulermen aldetik eta baita irakurmenaren aldetik ere. Horregatik, batzuek, beste batzuek baino motibazio gehiago izan zuten, kantatzen zutena ulertzen zutelako, alegia. Hala eta guztiz ere, koplen eta bertsoen doinuei begira, batzuk beste batzuk baino aproposagoak iruditu zitzaizkion. Musika irakasleak ere, aurrekoaren antzera, taldea oso ondo ikusi zuen. Honen ustez, bertsogintzak eta koplagintzak, autonomia garatzen, erritmoa sakontzen, hizkuntza aberasten (hiztegia, errimak) eta motibatuta egoten lagundu zieten. Ikasleak bakarka ebaluatzeko orduan, matematika irakaslearekin konparatuta, honek, nahiko ondo ebaluatu zituen ikasle guztiak bost puntutik 4 edo 5 jarriz. Bik bakarrik izan ziren 3 bat izan zutenak. Kasu honetan, musika irakaslea, matematika irakaslearekin bat zetorren ebaluaketan. Hizkuntza aldetik, txarto zihoazen eta gainera jarrera oso txarra zuten. Ipuinaren bertsoen doinuei dagokienez, aproposak iruditu zitzaizkiola adierazi zuen. Irakasleen emaitzekin bukatzekotan, aitortu behar dut biei metodologia ona eta dinamika ezberdina iruditu zitzaien arren, jakintasun faltagatik, ez zutela euren burua bertsogintza eta koplagintza lantzen ikusten komentatu zidatela. VI.3 BIDEOETATIK ATERATAKO EMAITZAK Azkenik, nik hiru hilabetean zehar eta bideoetan ikusitakoa ebaluatuko dut. Goizeko errutinei dagokienez, doinuen garrantziaz ohartu naiz. Alde batetik, doinua zenbat eta alaiagoa izan, eurek orduan eta energia handiagorekin kantatzen zuten. Hau argi eta garbi ikus daiteke eskola amaierako koplan “Maritxu nora zoaz” doinuarekin. Bestalde, doinu batzuek zuten errepikapenekin nahastu egiten ziren, hala nola, irratia aurkezteko koplan erabilitako doinuarekin. Hala eta guztiz ere, hau ez zen doinua ez zekitelako, baizik eta batzuek arreta galtzen zutela. Asteko eguna zein zen kantatzekoa ere, batzuetan, egunaren izena pentsatu behar zuten, baita aurreko eguna eta ondorengo eguna zein zen ere. Horregatik, batzuetan, kantatzeari utzi egiten zioten une batez, zer esan behar zuten pentsatzeko. Orduan, batek behin esanda denek jarraitzen zioten. Zerrendarekin, eguraldiarekin eta etxera joateko koplarekin, ordea, ez zuten arazorik izan grabaketa egunean, baina esan behar dut, zerrenda ikastea asko kostatu zitzaiela nahiz eta grabaketan ez nabaritu (3.eranskina). Ipuinaren sekuentzializazioari dagokionez, oso ondo zekizkiten bertso guztiak, bai doinuaren aldetik eta baita letraren aldetik ere. Gainera, bertso batetik bestera pasatzeko jotzen zituzten bi txaloak, erritmoan primeran sartzen ziren. Kostatzen zitzaien gauza bakarra, eta bideoan argi eta garbi ikus daiteke, azken abestian SOL nota abestea zen. Hortaz aparte, bertsoak luzetxoak zirenez, ipuina luze samar egiten zitzaien eta hasieran altu eta ozen kantatzen zuten arren, gero eta bolumen baxuagorekin abesten amaitzen zuten. Horregatik, bolumena igotzeko keinua egiten nien noizean behin (3.eranskina). Ikasleen inplikazioa eta emaitzak ikusi ostean, bertsogintza eta koplagintza Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan lantzea posible dela esan dezaket. Beraz, orain 9 urtetik gorakoek eskoletan bertsogintza eta koplagintza lantzen duten bezala, (Gipuzkoako bertsozale elkartea, 2011), 9 urtetik beherakoek ere landu dezaketena demostratu dut. Hurrengo lanei begira, bertsogintzaren eta koplagintzaren erabilera didaktikoaren emaitza baikorra ikusirik, Haur Hezkuntzatik landu beharreko sistema dela uste dut, eta nik aukera badaukat, halaxe egingo dut. Era honetan, ikasleek, Lehen Hezkuntzara, ahozko maila hobearekin helduko lirateke. Hala eta guztiz ere, ikasketa esanguratsuagoa izateko, gauza batzuk aldatuko nituzke. Ikasle taldearen arabera (hizkuntza maila, jarrera, interesa), ipuinaren sekuentzializaziorako bertsoak erabili beharrean koplak erabiliko nituzke. Alde batetik, arinago kantatzen direlako, eta bestetik, ipuina dinamikoagoa egiten zaielako. Nire kasuan, ikasleak, errutinak kopla txikien bidez kantatzen hasi ziren, eta egoera berri horren aurrean ondo erantzun zutenez, ipuinaren sekuentzializazioa bertsoen bidez (zortziko txikia) egitea erabaki nuen. Ez zuten arazorik izan. Doinuei dagokienez, errutinetan ez nuke hainbeste doinurik erabiliko. Hobea da errutina guztiak doinu batez abestea eta hori behintzat ondo barneratzea. Azkenean, errutina bakoitzeko doinua ikastea asko kostatu zitzaien nahiz eta nire ikasleek doinu guztiak ikasi zituzten. Erronka honen aurrean, irakasle bertsozaleak, koplak eta bertsoak lantzen animatuko nituzke. Ikusi bezala, proiektu hau aurrera eramateko, ez gara bertsolariak izan behar, baina bai bertsozaleak. Izan ere, ikasleek, irakasleok lantzen duguna gogo handiz eta gustura eskaintzen dugula sentitu behar dute, eurak ere motibatuta egoteko. Gainera, bertsogintza eta koplagintza lantzeko proposamena denez, eta ez bertsolaritza eta koplaritza, bai bertsoak eta baita koplak ere, etxean prestatu ahal izango dira. Beraz, lasai askoz, eskolan landu aurretik, neurria, errimak, silabak, letrak etab. prestatzeko aukera egon badago. Bukatu aurretik, eskerrak eman nahi dizkiot lan hau egiten ahalbidetu didaten guztioi. Lehenengoz, Larrea Eskola Publikoko irakasleei, bereziki, matematika eta musika irakasleei. Izan ere, euren malgutasuna eta eskuzabaltasunagatik izan ez balitz, hau egunero gelan lantzea ezinezkoa izango zitzaidakeen. Bigarrenez, gurasoei, eta nola ez, gurasoen seme-alabei. Egia esan, euren prestasunagatik eta jarritako interesagatik izan ez balitz, proiektu hau aurrera eramatea zaila izango zatekeen. Gurasoei esker ere, eskolaz kanpo bertsoak eta koplak kantatzen jarraitzen zuten ala ez jakiteko aukera izan nuen. 1) Nola ikusi duzu taldea koplagintzan eta bertsogintzan aritu garen denboraldian? (1etik 5era borobildu egokien uste duzuna) Oso txarto (1) Txarto (2) Nahikoa (3) Ondo (4) Oso ondo (5) 2) Errutinetan erabilitako doinuak aproposak izan dira? Oso txarto (1) Txarto (2) Nahikoa (3) Ondo (4) Oso ondo (5) 3) Ipuinaren sekuentzializazioan erabilitako doinua aproposa izan da? Oso txarto (1) Txarto (2) Nahikoa (3) Ondo (4) Oso ondo (5) 4) Matematika aldetik, aurrerapenik (adibidez, silabak neurtzen edo kontatzen, ...) ikusi al duzu taldean? 5) Eta orokorrean, aurrerapenik ikusi al duzu taldean (adibidez: autonomia garatzen, hizkuntza aberasten, erritmoan sakontzen, ikasleen arteko komunikazioa handitzen,...)? 6) Motibatuta ikusi duzu taldea? 7) Motibatuta ikusi duzu zeure burua? IX.1.2 Musika irakaslearentzako galdetegia Oso txarto (1) Txarto (2) Nahikoa (3) Ondo (4) Oso ondo (5) 3) Bertsogintzaren jardunak taldeari lagundu dio hizkuntza aberasten (lexikoa, jatorrizko esaldiak ikasten, ...)? Oso txarto (1) Txarto (2) Nahikoa (3) Ondo (4) Oso ondo (5) Oso txarto (1) Txarto (2) Nahikoa (3) Ondo (4) Oso ondo (5) 5) Ipuinaren sekuentzializazioan erabilitako doinua aproposa izan da? Oso txarto (1) Txarto (2) Nahikoa (3) Ondo (4) Oso ondo (5) 6) Nola ikusi duzu zeure burua bertsoak lantzen ibili garen denbora tartean? Oso txarto (1) Txarto (2) Nahikoa (3) Ondo (4) Oso ondo (5) 7) Bertsoetako neurriak egokiak izan dira zure ustez? Oso txarto (1) Txarto (2) Nahikoa (3) Ondo (4) Oso ondo (5) 8) Motibatuta ikusi duzu taldea hurrengo ikasturtean koplak eta bertsoak zure irakasgaian kontuan izateko? Oso txarto (1) Txarto (2) Nahikoa (3) Ondo (4) Oso ondo (5) Guraso agurgarriak: Saioa Morcillo naiz, Lehen Hezkuntzako Graduaren laugarren mailako ikaslea. Aurten, Larrea eskolan burutu ditut praktikak eta zuen seme- alaben gelan sartu naiz. Hiru hilabete hauetan, bertsoak eta koplak lantzen egon gara eguneroko errutinetara moldatuz, baita ipuin baten sekuentzializazioan ere. Egindako lan honek nolako ondorioak izan dituen jakiteko, ikasleak klasean aztertzeaz gain eskolatik kanpo nolako jarrera izan duten jakin nahiko nuke. Horretarako, hurrengo galdetegi hau betetzea eskertuko nizueke. Eskerrik asko aldez aurretik. 1) Bertsozaleak zarete? BAI / EZ 2) Eskolan bertsoak eta koplak kantatzen ibili garela ohartu zarete? BAI / EZ 3) Zuen seme- alabak etxean edo kalean kantatzen ditu eskolan ikasitako koplak eta bertsoak? BAI / EZ 4) Zuen seme- alaba abesten entzutekotan, pozik abesten ikusi duzue? BAI / EZ 5) Nola baloratzen duzue bertsoen eta koplen erabilera zuen seme-alabaren gelan? (1etik 5era borobildu egokien uste duzuna) 6) Beste gai bat lantzeko orduan bertsoak eta koplak lantzea gustatuko litzaizueke? BAI / EZ 7) Zein da zuen balorazioa gelan landu dugun bertsogintzari eta koplagintzari buruz? (1etik 5era borobildu egokien uste duzuna) IX.2.1 Errutinetako koplak eta bertsoa Nesken kopurua aldatu egiten denez, bi zenbakiarekin adibidez “neskato” esan beharko genuke. Baina kasu honetan bederatzi zenbakiarekin ez da “neskato” sartzen. 7-6ko silabizazioa errespetatu behar da. Neskaren izena aldatu egiten da segun eta nor dagoen gaixorik. Mutilen kopurua aldatu egiten denez, bi zenbakiarekin adibidez “mutiko” esan beharko genuke. Baina kasu honetan bederatzi zenbakiarekin ez da “mutiko” sartzen. 7-6ko silabizazioa errespetatu behar da. Mutilaren izena aldatu egiten da segun eta nor dagoen gaixorik. Gaurko eguraldia? eguzki beroa (bis) Eguzkia egiten duenean. kaletik ibiltzeko daukagu gogoa (bis) Gaurko eguraldia lainoa/euria ta hotza (bis) Hotza eta lainoa/euria egiten duenean baina bero daukagu barruan bihotza (bis) Egunero bezala dugu irratia berriak kontatzeko dugu aitzakia (bis) Eskola amaitu zaigu goazen etxera hemen gauza guztiak batuta gainera IX.2.2 Ipuinaren sekuentzializaziorako bertsoak Bederatzi pisuko etxe handi omen ia denok batera bertan sartzen garen SOL alkatea naiz ta agintzen dut hemen etxea izango dut hirugarren baten (bis) MI izena dut eta naiz futbolaria partiduan izan dut lesio larria herrenka nabil eta daukat min handia lehenengo pisua bai dela egokia (bis) Ipuinaren amaierako kanta: IX.3.1 Errutinetarako koplen eta bertsoaren bideoa. IX.3.2 Ipuinaren sekuentzializaziorako bertsoen bideoa.
addi-c1b57143d4f9
https://addi.ehu.es/handle/10810/17620
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-15
science
Gámez Fernández, Patricia
eu
Arreta faltaren nahastea eta hiperaktibitatea duten lehen hezkuntzako umeentzako neurriak ikasgelan: erantzun egokia ematearen beharra
Arreta Faltaren Nahastea eta Hiperaktibitatea (AFNHa) gaur egun ikasgela batean aurki dezakegun nahaste ohikoenetariko bat da. Nahastea pairatzen duten umeek haien errendimendu akademikoan negatiboki eragiten duten zailtasun desberdinei aurre egin behar diete. Irakasleen ezagutza edo parte-hartze eza dela eta, ume horiei arrakasta lortzeko ez zaie beti bere esku jartzen gainontzekoei eskaintzen zaizkien aukera berdinak. Hortaz, irakasleak laguntzea eta ume horiei ikasgela baten barruan ahalik eta erantzun egokien ematea ikerketa lan honen helburua da. Horretarako, bilaketa bibliografiko baten bitartez, nahastean sakondu da eta estrategia desberdinak, metodologia egokia eta IKTen (Informazioaren eta komunikazioaren teknologien) erabilera proposatu dira. Inor atzean utzi gabe, guztientzako kalitatezko eta inklusiboa den hezkuntza defendatzen duen eta itxaropenerako bidea irekitzen saiatzen den lana da. Hasteko, lan honek interes pertsonala zein profesionala abiapuntutzat hartzen du. Izan ere, gure gizartean eta eskola-testuinguruan, batez ere, Arreta Faltaren Nahastea eta Hiperaktibitateari buruz entzutea gero eta ohikoagoa da. Hala ere, klase batean egoteko izan ditudan aukera desberdinetan, ume hauei ez zaie behar besteko arretarik eskaini eta ezjakintasunaren ondorioz, askotan ume hauen adierazpenak interes ezarekin, nagikeriarekin edo ikasteko gogo faltarekin nahasten dira. Hori dela eta, egun ikasgeletan maiz aurkitzen den nahastea izanik eta etorkizunean ume hauen tutorea izan naitekeela eta gure paperaren garrantzia kontuan hartuta, lan honen helburu nagusiak bi dira. Alde batetik, nahastea hobeto ezagutzea eta bestetik, eskola-testuingurua nahastea pairatzen duten umeen bilakaera akademikoan erabakitzailea izango denez, testuinguru horretan ahalik eta erantzun egokien ematea. Hortaz, lan honen garrantzia azpimarratzekoa da; arazoa saihestea baino, haien garapenaren hobekuntzan parte hartzea eta horretarako, egin beharreko egokitzapenak ezagutzea eta ezagutaraztea ezinbestekoa baita, modu horretan arrakasta lortzeko ume guztiei aukera berdinak emango zaizkielarik. Ildo beretik, iturri desberdinak erabiliz, ikerketa hau esparru teoriko eta bibliografiko batean kokatzen da. Bilaketa bibliografikoa ez ezik, internetek eskainitako profesionalen konferentziak eta horien eta ume hauen familien elkarrizketak ere nahastean sakontzeko, hura hobeto ulertzeko eta umeen beharrei ahalik eta hoberen erantzuteko oso baliagarriak izan dira. Hurrengo orrialdeetan nahasteari buruzko bilaketa sakona egin da; aurrekariei, nahastearen definizioari, dauden azpi-motei, horri loturiko nahasteei eta irakaslearen paperaren garrantziari buruzkoa, hain zuzen. Horren ostean, ume hauek dituzten zailtasunak gainditzeko eta eskolatik ahalik eta etekin handien ateratzeko klasean burutu ahal diren estrategiak, metodologia parte-hartzaileak eta inklusiboak eta bereziki, IKTekin (Informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin) erlazionatutako baliabide desberdinen erabilera proposatuko dira. Azkenik, ondorio garrantzitsu eta esanguratsuenak ateratzeaz gain, etorkizunera begira egindako proposamena ere aipatuko da. 1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala 1.1 Aurrekariak eta egungo egoera Arreta Faltaren Nahastea eta Hiperaktibitatearen (AFNH aurrerantzean) diagnostikoa eta tratamendua ez dira XX. mendeko amaierako berritasunak (Gratch, 2009). Azpimarratzekoa da, AFNHren ulermenean aitzindaria Erresuma Batua izan zela, geroago, ikerketak Ipar Amerikan jarraitu zirelarik. AFNHrekin erlazionatuta zeuden jarrerak lehenago ikertuak izan baziren ere, ez zen 1902. urtera arte izan George Stillek nahaste hori aztertu eta deskribatu zuenean. Still bere pazienteek arreta arazoak zituztela, gehiegi mugitzen zirela eta kontrol moral eza zutela konturatu zen (Green & Chee, 2001). Hurrengo urteetan, autore desberdinek, Stillek deskribatutako sintoma berdinekin garun-kaltea zuten umeak aurkitu zituzten. Hori dela eta, gaur egungo nahastea garunkaltearen emaitza zela ondorioztatu zen (Miranda, Jarque & Soriano, 1999). 50. eta 60. hamarkadetan ikertzaileak AFNH zuten umeek ez zutela garun-kalterik inoiz pairatu konturatu ziren eta horren ondorioz, nahasteari “garun-disfuntzio minimoa” deitu zioten. Hau da, garuna normala zela baina zeukan disfuntzio minimoak jarrera zailak sorrarazten zituela uste zuten. Geroago, Buru Nahasmenduen Diagnostiko eta Estatistika Gidaliburuan, DSM1-II. bertsioan (1968) “ume hiperaktiboaren sindromea” deskribatu zen. Aurrekariak azalduta daudelarik, nahastea zehazki zer den, honen azpimotak eta hari loturiko nahasteak hurrengo lerroetan azalduko dira. AFNHa, haurtzaroan gehien ematen den nahaste neurobiologikoa da; arreta falta, hiperaktibitatea eta oldarkortasunaren sintomen agerpena duena ezaugarri (FEAADAH3, 2002). Hala ere, ikertzaile batzuk harago joaten dira eta funtzio exekutiboetan asaldurak dituztela ziurtatzen dute, horrek haien buruak planifikatzeko, denbora kudeatzeko, ondorioak aurreratzeko, jokabidea kontrolatzeko eta haien buruei jarraibideak emateko zailtasunak sortzen dituelarik (INTEF, 2012). Zehazki, Barkley-k (2011), AFNHren ikerketan aditua dena, honela dio: Halaber, Amerikar Psikiatren Elkarteak (2002), bere Buru Nahasmenduen Diagnostiko eta Estatistika Gidaliburuan, AFNH dutenentzako diagnostikoa egiteko, umeak hurrengo sintometatik 6 edo gehiago taula bakoitzean izan beharko dituela dio (ikus 1. eta 2. taulak). Hori kontuan izanda, zein azpimotatakoa den jakingo da. ARRETA FALTAREN SINTOMAK ● Maiz, zehaztasunetan ez du arretarik jartzen edo ardura faltagatik akatsak egiten ditu eskolako, etxeko edo beste jardueretako zereginetan. ● Maiz, zailtasunak ditu arreta mantentzeko zeregin edo jolas-jardueretan. ● Maiz, esaten ari zaiona ez dagoela entzuten dirudi. ● Maiz, argibideak ez ditu jarraitzen eta eskolako zereginak edo egin beharrak lan egiteko gunean ez ditu bukatzen. ● Maiz, zereginetan eta jardueretan bere burua antolatzeko zailtasunak izaten ditu. ● Maiz, zereginetan edo jardueretan behar dituen objektuak galtzen ditu. ● Maiz, eguneroko jardueretan arduragabea da. HIPERAKTIBITATEAREN ETA OLDARKORTASUNAREN SINTOMAK ● Maiz, eskuak eta hankak gehiegi mugitzen ditu edo bere eserlekuan etengabe mugitzen da. ● Maiz, klasean bere eserlekutik edo eserita egotea espero den beste egoeretan altxatzen da. ● Maiz, egokia ez den egoeretan gehiegi korrika edo saltoka egiten du. ● Maiz, jolasteko edo jolas-jardueretan lasaitasunez parte hartzeko zailtasunak ditu. ● Maiz, motor bat izango balu bezala jokatzen du. ● Maiz, gehiegi hitz egiten du. ● Maiz, txandak errespetatzeko zailtasunak ditu. zehazten du. Hasteko, bere adineko umeekin konparatuz eta bere garapen gradua kontuan izanik, sintoma horiek era neurrigabean azaldu eta horietako batzuk umeak hamabi urte izan baino lehen agertu behar dira. Horrez gain, gutxienez umearen bi arlo desberdinetan eragina izan behar dute (eskolan eta arlo familiarrean, adibidez), horietara egokitzapena eragotziz (APA, 2002). Bestalde, kasu gehienetan nahastea eta horien sintomak ez datoz bakarrik eta AFNHa beste nahasteei lotuta azaltzen da. AFNH duten umeen gehiengoak, horri lotuta dagoen nahastea izango du; % 32k bi eta % 11k hiru edo nahaste gehigarri gehiago. Horiek gerta daitezke nahastea ez zegokion moduan denbora luzean tratatua izan denean edo berarekin erlazionatuta ez dauden beste arrazoiengatik (FEAADAH, 2002). % 40-60k (hiperaktibo-oldarkorrak) oposizio-desafiatzaile nahastearen sintomak izaten ditu, gehien gertatzen den nahastea hori izanik. Ume horien ezaugarrien artean hurrengoak aurki ditzakegu: haserretzen dira, eztabaidatzen dute, desafiatzaile jarrera hartzen dute, besteak gogaitzen dituzte eta herratsuak eta mendekariak dira (Mena, Nicolau, Salat, Tort & Romero, 2006). Aurrekoaz gain, % 25ek antsietatearen nahastea pairatzen du. Arazo hori estres handiko egoerei aurre egin behar dietenean ager daiteke (Espina & Ortego, 2005). Halaber, % 19-26k ikasketa nahastea izango du. Hau da, irakurketaren, kalkuluaren edo idatzizko adierazpenaren errendimendua, bere adina eta adimen maila kontuan izanik, espero dena baino baxuagoa izango da. Arazo hori arreta falta nagusitzen den azpimotarekin maiz erlazionatzen da (Mena et al., 2006). Ume hauen ezaugarriak, nahastearen sintomak eta eduki ditzaketen nahaste gehigarriak kontuan hartuta, irakaslearen esku-hartzeek eta klasearen kudeaketak garrantzia handia izango dute. 1.3 Irakaslearen papera eta klasearen kudeaketa AFNHa hezkuntza sistemaren errealitate bat da eta klaseetan dauden neska eta mutil askok pairatzen duten nahastea da. Hori dela eta, irakasleak lehenengo susmoak izaten dituztenak direnenez (Fernández, Tárraga & Miranda, 2007), horiek ikasle bakoitzaren ezaugarriak ezagutzea, ikertzea eta horiei buruz hausnartzea ezinbestekotzat jotzen da (Troyano, 2011). Ildo beretik, irakasleak dira umeen jarrerak egoera egituratuetan eta jolasetan ikusteko aukera dutenak. Gainera, eskolako giroan adin bereko umeekin egoten dira eta horrek horien arteko desberdintasunak ikustea ahalbidetzen du (Fernández et al., 2007). Bi aukera horiek, aldiz, gurasoek ez dauzkate eta horregatik irakasleak dira normalean arazoa detektatzen dutenak. Irakasleen eskuetan egongo da klasean giro egokia sortzea umeen jarrerak ahalik eta hoberen izateko eta dituzten ahalmenetatik ahalik eta probetxu handiena ateratzeko. Modu berean, egokituta dagoen eskolak eta hezkuntzarako egokiak diren baliabideek AFNH duten umeen zailtasunak murriztu ditzakete (Van Lier, Muthén, Van der Sar & Crijnen, 2004). Normalean, AFNH duen ikaslea bere adineko ume batentzako minimoetara ez da ailegatzen eta ikaskuntza zailtasunak izaten ditu. Horren ondorioz, estrategia edo eskuhartzeak martxan jartzen direnean, umeari eskatuko zaiona bere aukerei eta ezaugarriei egokitzea garrantzi handikoa da. Horren harira, irakasleek lortu behar dutena ez da beste leku batera begiratzea, baizik eta umearen hobekuntzan esku hartzea. Horretarako, irakaslearen ardura ere familiarekin harremanetan egotea izango da, bion arteko komunikazioa burutzen dela ziurtatzen delarik (Troyano, 2011). Ume horiek kontuan izanik, irakasleak martxan jarriko dituen estrategiek lortu nahi diren helburuak aintzat hartuko dituzte. Hasteko, erabiliko den metodologia umearen ezaugarrietara egokitzea; bestetik, desorientazioa eta motibazio eza ekiditea eta jarrera positiboak sustatzea arreta lortzeko eta kostatzen zaizkien jarrerak indartzeko. Azkenik, AFNH daukan umea ulertua, onartua eta maitatuta sentiarazten saiatu behar da (Orjales, 2005). Hori dela eta, ezinbestekoa da eskolan martxan jarri behar diren esku-hartze edo estrategia egokiak ezagutzea (Rief, 2008). Izan ere, eskolako giroa testuinguru ezin hobea da AFNH duen umearen autoerregulazioa sustatzeko (Miranda, Soriano, Presentación & Gargallo, 2000). Esku-hartze eta estrategia horiek AFNH duten umeen sintomak eta jarrera arazoak murrizteaz gain, irakasle-ikasle erlazioa hobetzen dute (Rief, 2008; Scandar, 2003). Behin esparru teorikoa eta kontzeptuala azalduta, hurrengo guztia ulertzeko lagungarria eta beharrezkoa izango dena, lana garatzeko burutu den metodologiari buruz hitz egingo da. 2. Metodologia Lan honek izaera teoriko eta bibliografikoa du. Gure gizartean eta eskoletan gero eta ohikoagoa den gaiari buruzko informazioa batzeko, aztertzeko eta ume horiei ahalik eta egokien erantzuteko bilaketa bibliografiko sakona egin da. Halaber, bilaketa hori burutu ahal izateko iturri desberdinak erabili dira. Horien artean, “Google akademikoa”, UPV/EHUko unibertsitateko eta Santurtziko liburutegia eta Arreta Faltaren Nahastea eta Hiperaktibitatearen fundazioak eta elkarteak aipa daitezke. Ildo beretik, bibliografia teoriko hori, batez ere, liburu, gida eta aldizkarietan agertutako artikuluetan oinarritzen da, denak publikatuta eta ofizialki onartuta izan direlarik. Hala ere, interneten ikusitako profesionalen konferentziak eta elkarrizketak gaiaren azterketa sakonagoa egiteko oso baliagarriak izan dira. Profesionalez gain, elkarrizketa horietan ume hauen familiek bizitzen dituzten esperientzien kontakizunek eta irakasleen partaidetza areagotzeko familiek egindako eskakizunek, lan hau bideratzeko garrantzia izan dute. Horren ondorioz, ume hauen ezaugarriak kontuan hartuta eta hauei emandako erantzuna ahalik eta hoberena izateko helburuarekin, alde batetik, esparru teorikoa prestatu egin da. Bestetik, arazoaren aurrean existitzen diren estrategiak sakonki ezagutzeko asmoz, irakasleak klasean egin ahal dituen egokitzapenei buruzko informazioa bilatu da, informazio hori praktikoagoa izaten delarik. Horrez gain, metodologia tradizionalak albo batean utziz, partaidetza sustatzen duten metodologien artean, IKTen erabilera ume hauentzat zein modutan onuragarria izan daitezkeen aztertu egin da. Laburbilduz, lan hau oinarri teoriko batean kokatzen da, ume horiek eskolan arrakasta lortu ahal izateko guztiek aukera berdinak izan behar dutela abiapuntutzat hartzen duena. 3. Lanaren garapena Arestian esan bezala, ume hauen funtzionamendua ahalik eta egokien izateko, esku hartzeko metodo desberdinak erabiltzen dituzten eta estrategiak erabiltzeko prest egongo diren irakasleak beharko dira. Hori dela eta, ume hauen zailtasunak kontuan hartuta eta haien ikaskuntza prozesuan laguntzeko asmoarekin, irakasleak martxan jarri ahal dituen estrategiez gain, metodologia parte-hartzaileen eta inklusiboen eta bereziki IKTen erabileraren beharra eta onurak atal honetan aipatuko dira. 3.1 Ikasgelan burutzeko estrategiak Lehenik eta behin, autoestimuarekin, klaseko egunerokotasunean umeari laguntza ematearekin, jarrerarekin, ikaskuntza-zailtasunekin eta ebaluaketarekin erlazionatuta dauden estrategiei buruz hitz egingo da. 3.1.1 Autoestimuaren arazoa eta hura sustatzeko estrategiak Autokontzeptua bakoitzak bere buruaz duen irudikapen mentala da, hau da, fisikoki, pertsonalki eta sozialki bere burua arlo desberdinetan (sozialean, familiarrean, laboralean edo eskola-arloan, besteak beste) nola ikusten duen. Umea bere buruaz sortzen joan den irudikapen mental hori, izan nahi duen irudikapen idealarekin konparatzean, bere autoestimua sortzen hasten dela esan daiteke. Horren harira, bi irudikapen horien arteko aldea oso handia bada, autoestimua baxua izango da; bien arteko desberdintasuna, aldiz, txikia bada, bere autoestimua altua izango da (Mena & Tort, 2001). AFNH duten umeen % 50 baino gehiagok ziurtasun eta konfiantza eza, arazo emozionalak edo autoestimua baxua du. Izan ere, nahiz eta ahaleginak egin inguratzen dituzten pertsonen aginduak betetzeko, ume horien porroten eta akatsen kantitatea altuagoa da, bere zereginei edo jarrerei buruzko informazio ezkorragoa maiz jasotzen dutelarik. Halaber, arreta edo autokontrola eskatzen duten ariketak egin behar dituzte, horiei aurre ezin eginez, eta horrek frustrazio sentsazioaren areagotzea eragiten du. Ariketa desberdinen porroten ondorioz, irakasleek umeei erantzukizunak emateari uzten diote eta umeek hori mezu negatibo moduan ulertzen dute, haien burua ezgaitzat hartuz (Mena et al., 2006). Ume horiek izaten dituzten jarreren arabera, hiru taldetan sailka daitezke. Lehenengo taldean, haien ezgaitasunak onartzen dituzten umeak aurki daitezke. Horiek eginkizun sinpleetan laguntza eskatzen dute, ahalegin handiak eskatzen dituzten ariketak saihestuz. Bigarren taldean, ezgaitasun horiek ezkutatzen saiatzen diren umeak aurkitzen dira. Irakasleari azalpen eta jarraibide asko eskatzen dizkiote akatsak ekiditeko eta ariketa behar bezala egiteko helburuarekin. Azken taldean harrokeria erakusten duten umeak daude, normalean haien buruaz irudi negatiboa daukatela ezkutatuz. Horren haritik, irakasleek talde horiek ez badituzte ezagutzen eta AFNH duen umea ez badute modu egokian tratatzen, eskolan, lagunekin, ikaskideekin edo familiarekin bere burua ez du onartuko, dituen zailtasunak gainditzeko motibazio eza erakutsiz. Beraz, umeak autoestimu baxua izango du eta nahi zuen baino errendimendu baxuagoa izatea eragin dezake (Orjales, 1998). Hala ere, estrategia desberdinak erabiliz, autoestimua hobetzea eta motibazioa areagotzea lor daiteke. Lehenengo urratsa irakasleak emango du, umea klasean izan ditzakeen zailtasunak onartuz eta ezagutuz. Behin zailtasun hauek ezagututa, umeen ahaleginak identifikatzea errazagoa izango da eta aldi berean, horiek goraipatzea ezinbestekotzat jotzen da. Horretarako, mezu positiboak erabiltzea eta bere aspektu positiboetan arreta jartzea eta horiek indartzeak izugarrizko garrantzia izaten du. Ildo beretik, berarengan eta bere ahalmenetan konfiantza berreskuratzeko erantzukizun desberdinak esleitu ahal zaizkio. Bestetik, umearen integrazio soziala ahalbidetzen duten ariketak, hala nola taldeko lanak edo jokoak, besteak beste, lagungarriak izango dira. Erabilitako hitzak ere oso garrantzitsuak izango dira; akusazioak edo umea irrigarri uztea saihestu behar da. Halaber, zerbait adieraziko denean argi utzi behar da bere jarrerarekin erlazionatuta dagoela eta ez berez umearekin (Mena et al., 2006). Hizkerarekin jarraituz, umeak animatzean ahalik eta zehatzen izatea gomendatzen da. Ez hori bakarrik, irakasleek interesa erakutsi behar dute eta umea kontatzean ari denari garrantzia ematen zaiola jakinarazi behar zaie (Green & Chee, 2001). Aurreko guztia kontuan hartuta, ikasleen autoestimua areagotzea lortu nahi bada, animatuak, baloratuak eta integratuak sentitu beharko dira, laguntza berezia jaso behar izango dute eta erantzukizunak eman beharko zaizkie. 3.1.2 Ikasgelako egunerokotasunean umeari laguntzeko estrategiak Ume hauek klaseko giro egituratuei egokitzeko, haien buruak planifikatzeko eta zereginetan arreta jartzeko zailtasunak dituztenez, klasearen antolaketan, umearen zereginetan eta planifikazioan zenbait egokitzapen egiteak umeari on egingo dio (Henderson, 2006). 3.1.2.1 Ikasgelako antolaketa fisikoa: ikaskuntzarako giro egokia Umearen kokapenari dagokionez, ariketak kontzentrazio gehiago behar izango duenean eserleku bakarra prestatzea gomendatzen da, umeak erabiliko duena beharrezkoa izango denean. Halaber, umea irakaslearen mahaiaren ondoan eseriko da eta irakasleak bere lana zeharka gainbegiratuko du (mahaietatik pasatuz, keinuak erabiliz edo umea ukituz, besteak beste). Umeak arreta galtzeko erabiltzen dituen objektuen erabilera ekiditeko, klasean leku aproposa aukeratuko da eta horiek bertan utziko ditu, eginbeharrekin amaitu ondoren hartu ahal dituenak. Horrez gain, mahai gainean erabiliko dituen materialak bakarrik izango ditu, kutxatila gordeta egongo delarik, horrekin ere jolastu ahal baitu (Malagón, 2010). Ume hauek taldeko lanak egingo dituztenean, zuhurrak eta lasaiak diren eta adi egoten diren ikaskideen ondoan esertzea onuragarria izango da (Santos & Bausela, 2007). Halaber, koterapeuta bat (irakaslearekin elkarlanean arituko den umea) AFNH duten umeen ondoan egotearen ideia aintzat har daiteke. Hau da, irakasleak ume bat aukeratuko du eta AFNH duen umeari bere zereginak egiten lagunduko dio. Kasu hauetan koterapeuta bat egoteak irakaslearentzat, umearentzat eta koterapeuta berarentzat abantailak izango ditu. Abantaila horien artean, hurrengoak dira esanguratsuenak: irakasleak klaseko jarrerak zeharka kontrolatzeko aukera gehiago izango ditu; umea gainbegiratua izango da, beharrezkoa izango denean eginbeharrekoa koterapeutak gogoraraziz eta taldean onartuagoa sentiarazten lagunduko dio; koterapeutak solidarioagoa izaten ikasiko du eta azken honek ikasitakoa hobeto barneratuko du. Gaur baitakigu ikasitako informazio hori beste pertsonari azalduz hobeto asimilatzen dela (Orjales, 1998). Argi dago laguntzaile horren zeregina irakasleak gainbegiratuko duela eta bi umeren familien baimena beharrezkoa izango dela, baita laguntza jasoko duen umearen baimena ere. Ume horrek nahi ez izatekotan, koterapeutaren papera ez da burutuko (Espina & Ortego, 2005). 3.1.2.2 Jarraibideak eta zereginak Irakasleak eginbeharrekoari buruzko jarraibideak emango dituenean, lehenengo eta behin begi-kontaktuari garrantzia emango dio, umearen arreta ziurtatuz. Bestetik, jarraibide horiek banan-banan azalduko dira, motzak eta zehatzak izanik eta umeak beteko dituenean irakasleak goraipatuko ditu (Mena et al., 2006). Ildo beretik, jarraibideak idatziak izango direnean, ume hauen arreta bereganatzeko, hitz gakoak azpimarratzeak izugarrizko garrantzia izango du (Henderson, 2006). Zereginarekin hasi baino lehen, zeri buruz lan egingo den, zer lortuko den horrekin, zenbat denbora iraungo duen, atsedena egongo den eta beharrezkoa izango den materiala azaltzea gomendatzen da (Espina & Ortego, 2005). Zereginei erreparatuz, gainontzeko umeei eskatzen zaizkienak izan daitezke. Hala ere, zereginak luzeak badira, eginkizuna zatikatuz epe laburretan egiteko umeari eskatu ahal zaio. Hau da, zeregin luze horren ariketa bakoitza bukatuko duenean irakasleari erakutsiko dio. Sistema horrekin lortzen dena hurrengoa da: agindutakoa azkar egitea, laburra baita; irakaslearengana joango den bakoitzean errefortzu positiboa jasotzea eta hurrengo ariketa egiteko prest egotea; ariketa batean hobetzeko zerbait egotekotan, hurrengoan zuzenketa hori egitea eta ez zeregin osoa eginda egongo denean eta azkenik, mugitzeko eta irakaslearen arreta jasotzeko aukera izatea (Orjales, 1998). Bestalde, zereginetan arrakasta lortzeko autojarraibideak ere lagungarriak izango dira. Autojarraibide hauen helburua aurre egin behar dieten arazoei irtenbidea aurkitzeko eta hizkuntza autogida bezala erabiltzean datza. Horiek ez dute zehazten umeak zer pentsatu behar duen, baizik eta nola egin behar duen eta horretarako, bere buruari zenbait galdera egin beharko dizkio. Kontuan hartu beharrekoa da ere ume gehienek prozesu hau modu automatikoan egiten dutela; ume hauek, ostera, entrenamendua behar dute (ikus 1. eranskina) (STILL4, 2004). 3.1.2.3 Umearen antolakuntza eta planifikazioa AFNH duten umeen zailtasunen artean denboraren kudeaketa eta ikasketaren, zereginen edo etxeko lanen antolakuntza eta planifikazioa aurkitzen dira. Horren harira, umearen lana errazteko, erregistroen erabilera etxean oso baliagarria izan daiteke (irakasleak klasean eskainitakoa eta eginda egongo denean jasoko duena) (ikus 2. eranskina) (Mena et al., 2006). Antolakuntza eta planifikazioarekin jarraituz, agendaren erabilerak ere garrantzia handia du eta, ume hauentzat batez ere, irakaslearen gainbegiratzea ezinbestekoa izango da. Horrez gain, irakasleak hura kopiatzeko egunero denbora utzi beharko die eta behar duen materiala etxera eramango duela ziurtatu behar du. Agendaren erabilera egokia azpimarratzekoa da, gurasoen eta irakasleen arteko bitarteko bat izango baita, bien arteko komunikazioa ahalbidetuko duena (STILL, 2004). Azkenik, ume hauek errutinaren beharra daukate, ezustekoei aurre egiten ez baitakite. Hori dela eta, egunero egingo dutena eta ondoren gertatuko dena jakin beharko dute. Jardueraz aldatuko denean, denbora tarte bat utziko zaie aldaketaz ohartzeko eta hurrengo ariketarekin hasteko (Green & Chee, 2001). 3.1.3 Jarrerarekin erlazionatutako estrategiak Nahastearen sintomak direla eta, AFNH duten umeek portaera desegokiak izaten dituzte. Klaseak eteteko joera dute, gehiegi mugitzen dira, haien zereginak ez dituzte bukatzen, ez dira adi egoten edo gainontzekoak gogaitzen dituzte, besteak beste. Hala ere, jarrera horiek guztiak umeak ezin ditu erraz saihestu. Egoera horiek kontrolatzeko aurrerago azalduko diren estrategiak baliagarriak izango dira (Balbuena et al., 2014). Era berean, jarrerarekin erlazionatuta dauden teknikak ezagutzen dituen irakasleak, antolakuntzarako eta kontrolerako arazo gutxiago izango ditu (Orjales, 1998). Halaber, umearekin hamar minutuko tutoretza indibidualak adostea beharrezkoa izango da. Tutoretza horietan umeari azalduko zaio berarengandik zer espero den, bere errendimendua eta jarrera hobetzeko zer keinu adostu ahal diren eta azkenik, umeak klasearen barruan bete behar dituen arau minimo eta zehatzak (Mena et al., 2006). Arauak gutxi eta argiak izan beharko dira, ikasgelaren leku ikusgai batean kokatuta egoten direlarik (Rief, 1999). Zigorrak saihestu behar diren bitartean (egoera larrietan izan ezik), egokia den jarrera erakusten ez baitute, etengabeko gainbegiraketa garrantzi handikoa izango da. Izan ere, gainbegiraketari esker, gatazkatsuak izan ahal diren egoerak (zeregina bukatu ondoren edo talde lanean aritzean, adibidez) aurreikusi ahal dira eta umearengan ziurtasuna eta autokontrola sortzen du. Gainbegiraketa modu desberdinetan burutu ahal da: umea maiz begiratuz, bere zereginarekin hasi dela ikusteko ondotik pasatuz edo bion artean adostutako keinua eginez (Mena et al., 2006). Gainbegiraketa horretan umea lanean denbora luzez aritu dela eta mugitu nahi duela nabaritzen bada, zereginen bat esleitu ahal zaio umearen mugimendua ahalbidetuz (Orjales, 1998). Egokia den jarrera izan ondoren, indartzaile positiboak erabiltzean, hala nola irribarrea, kasu zehatzen goraipamenean edo klasean abantailak edukitzean datza. “Asko gustatzen zait lasai eta entzuteko prest zaudenean” ERREFORTZU NEGATIBOA Egokia den jarrera izan ondoren eta hori zoriontzeko helburuarekin, umearentzat desatsegina den zerbait baztertzean datza. “Ahozko azterketa gainditzen baduzu, ez duzu idatzia egin behar”. “Lehenengo bi ariketak ondo egiten badituzu, ez dituzu azkenak egin behar”. “DENBORA KANPOAN” Desegokia den jarrera desagertzeko helburuarekin, umeak estimuluak jasotzen ez dituen leku batean isolatzean datza.  Umeak egokia ez den jarrera izan bezain pronto erabiliko da: osotasunean (klasetik kanpo) edo modu partzialean (klasean egokitutako lekuan).  Umeak daukan urte bakoitzeko minutu bat aplikatuko da (10 minutu baino gehiago ez da egongo).  Umeak jarrera egokia izango duela uste duenean, berriro klasera edo bere lekura itzuliko da eta irakasleak zorionduko du.  Irakasleak ezin izango du teknika hau gehiegi erabili. “Jarrera desegokiak gutxiagotzeko teknika eraginkorrena da”. Desegokia den jarrera gutxiagotzeko edo desagertzeko, jarrera horretan arreta ez jartzean datza (ez begiratu, ez hitz egin edo keinuak ez egin).  Teknika hau ez da erabiliko norbait arriskuan baldin badago, hala nola aulkian oreka mantentzen saiatzen bada edo objektuak jaurtitzen baditu. Umeak arreta deitu nahi baldin badu oihuka edo egokia ez den hizkuntzan, adibidez, ez zaio kasurik egingo. KONTRATUAK (jarrerarekin erlazionatuta daudenak) Irakasleen eta umearen artean idatziz negoziatzen eta umearen ezaugarrietara egokitzen den kontratua da.  Umearengandik espero diren jarrerak eta horiek betetzekotan egongo diren ondorio positiboak zehaztuko dira.  Sariak umearentzat garrantzitsuak izan behar dira. Lortu nahi diren jarrerak umea izaten dituen heinean, irakaslea sariak berriztatzen joango da.  Jarrerak guztiz barneratuta izango dituenean, teknika pixkanakapixkanaka alde batean utziko da. (ikus 3. eranskina) 4.taula. Umearen jarrera egokiak areagotzeko eta desegokiak aldatzeko teknikak. Balbuena et al. (2014), Mena et al. (2006), Rief (1999) eta STILL-etik (2004) moldatuta. 3.1.4 Zailtasunak ikaskuntzan eta horiek hobetzeko estrategiak AFNH daukaten ume guztiek ikasketa nahastearen irizpide diagnostikoak bete ez arren (esparru teorikoan azaldutako AFNHari loturiko nahaste espezifikoa), ume gehienek ikaskuntza-zailtasunak izango dituzte irakurketan, idazketan eta matematikan arreta falta, oldarkortasuna eta jokabide geldiezinaren ondorioz. Hori dela eta, haien errendimendua bere adina eta adimen mailarako espero dena baino baxuagoa izango da (Green & Chee, 2001). Horren harira, ume horiek arlo bakoitzean izaten dituzten arazoak eta bakoitzarekin erabili ahal diren estrategiak azalduko dira (ikus 5., 6. eta 7. taulak). IRAKURKETA Zailtasunak Estrategiak ● Hutsegiteak, ordezkatzeak eta eransketak hizkietan edo hitzetan. ● Zenbait talde kontsonantikoetan zailtasunak (tr/bl/pr/br). ● Hitzak, esaldiak edo testu txikiak irakurtzeko klasean zenbait denbora erabiliko da; adostutako kopurua ondo irakurri ondoren umea sarituz (errefortzu positibo honi esker, arreta maila handituko da eta akatsak gutxituko dira). ● Bakarka edo taldeka irakurtzeko testu motibagarriak erabili, erantzun desberdinak ahalbidetzen dutenak (marrazkiak, titulua asmatzea edo erantzun anitzak). ● Irakurketan ez galtzeko ikasleak egindako adierazleaz baliatuko dira. 5. taula. Umeen zailtasunak irakurketan eta horiek hobetzeko estrategiak (Mena et al.-etik moldatuta, 2006). hutsegiteak, errepikapenak edo aldaketak egiteko joera dute. ● Akats ortografiko gehiago egiten dituzte, arau ortografikoak gogoratzeko zailtasunak izaten baitituzte. ● Hitzak, esaldiak edo testu txikiak idazteko klasean zenbait denbora erabiliko da; adostutako kopurua ondo idatzi ondoren umea sarituz (errefortzu positibo honi esker, arreta maila handituko da eta akatsak gutxituko dira). ● Normalean arazoak izan dituzten hitzekin lan egitea eraginkorrena izaten da. ● Entzumen-memoriarekin arazoak dituztenez, ikustememoria landuko da: marrazkiak eta hitzak erlazionatuz, haientzat izango diren hiztegiak eratuz edo hitzak erabiltzen diren jokoetan jolastuz. 6.taula. Umeen zailtasunak idazketan eta horiek hobetzeko estrategiak (Mena et al.-etik moldatuta, 2006). MATEMATIKA Zailtasunak Estrategiak ● 1- Enuntziatuak ulertzeko eta buruketa horri dagokion eragiketa egokia aukeratzeko zailtasunak. ● Datuak azpimarratzeaz gain, hurrengo autojarraibideak erabiliko dituzte. ● 2- Eragiketa egokia aukeratu ondoren, ikurra jartzerakoan akatsak egiten dituzte (umeak batuketa bat egitea aukeratzen du, baina azkenean kenketaren ikurra jartzen du). ● Kontzeptu abstraktuak ulertzeko zailtasunak. ● Ikurra bakoitzari kolore bat egokituko zaio. Modu horretan, kolorea aukeratzerakoan, egingo zuten eragiketa pentsatzeko denbora tarte bat erabiliko dute. ● Materialak manipulatu beharko dituzte (bolatxoak, fitxa txikiak edo klasean daukaten objektuak, besteak beste). Marrazkiak ere oso lagungarriak izango dira. 7.taula. Umeen zailtasunak matematikan eta horiek hobetzeko estrategiak (Mena et al.-etik moldatuta, 2006). 3.1.5 Ebaluaketarako estrategiak Umearen eskola-arrakasta lortzeko asmoarekin, ebaluazio pertsonalizatua zehazteko neurri egokiak hartzea ezinbestekoa izango da (FEAADAH, 2002). Azterketa egoera bati aurre egiteko dituen gaitasunak ebaluatu beharrean, bere ahaleginei eta dakienari garrantzia eman beharko zaio. Horretarako, azterketa egin baino lehen, bitartean eta ondoren, estrategia desberdinak erabiltzea komenigarria izango da (STILL, 2004). Azterketa egin baino lehen, zehaztutako egunaren data modu egokian agendan idatzita dagoela irakasleak egiaztatuko du. Bestetik, azterketaren prestaketari dagokionez, galdera laburrak eta enuntziatu zehatzak zein zuzenak izan behar dira. Enuntziatu berean bi edo galdera gehiago egotekotan, galdera horiek banandu beharko dira, jarraibide bat baino gehiago enuntziatu berean saihestuz. Gainera, beltzez edo kolorez enuntziatuen hitz gakoak edo ariketaren zatiak nabarmentzea ume hauentzat oso lagungarria izango da (ikus 5. eranskina). Halaber, orri batean egongo den galdera kopurua murriztu behar da. Izan ere, hobe da azterketa laburrak eta sarriak egitea, azterketa luzeegiak diseinatzea baino. Umeak azterketa egingo duen bitartean, zalantzak izatekotan, irakaslearen mahaira behar beste alditan joan daiteke eta eserlekuan mugitzen edo altxatzen utzi behar zaio, batzuk azterketa osoan zehar eserita ezin baitira egon. Horrez gain, ikasle batzuk oso geldoak dira eta beste batzuek aldiz, haien oldarkortasuna dela eta, azkar erantzuten dute, erantzun okerrak emanez. Horren ondorioz, irakaslearengandik hurbil eserita egonda, azterketan zehar modu desberdinetan laguntza eskaini beharko zaie: kontzentrazioa galduz gero, umea gidatuz eta galdera guztiak ulertzen eta erantzun dituela ziurtatuz (FEAADAH, 2002). Azterketa egin ondoren, egindako ahalegina eta ikasitakoa balioetsiko da; emaitzetan baino, prozesuan arreta jarriz. Amaitzeko, nota jartzerakoan, hutsegite baten ondorioz egindako akatsetan, aurkezpenean eta akats ortografikoetan malgutasuna beharrezkoa izango da (Balbuena et al., 2014). Behin ume hauentzat eta irakasleentzat baliagarriak izango diren estrategiak azalduta, azpimarratzekoa da, aipatutako estrategia horien erabilera ez da nahikoa izango, klasean eskaintzen den hezkuntzak gaur egungo gizartearen beharrak asetzen ez baditu, eta hori da zehazki kasu batzuetan egun gertatzen dena (Marchal, 2013). Horren ondorioz, estrategia horiez gain, ume guztien garapenerako, inor atzean utzi gabe, aldaketa garrantzitsuak beharrezkoak dira. Hortaz, metodologia aldaketari buruz eta IKTen erabileraren onurei buruz hitz egingo da hurrengo lerroetan. Hori dela eta, ume horiek, azaldutako sintomengatik (arreta falta, hiperaktibitatea eta oldarkortasuna), eskolan erabiltzen den metodologia desberdina izatea behar dute. Hori horrela, ikasgelan umeen partaidetza aktiboa bilatzen duen hezkuntza eredu inklusiboa behar da (Marchal, 2013). Alde batetik, ume horien partaidetza sustatzeko eta haien ikaskuntza eraikitzeko, irakasleak bere azalpenetan laguntzaile bezala hartu ahal ditu. Izan ere, zenbat eta gehiago mugitu eta esku hartu ikasten duten bitartean, orduan eta errazago izango da haientzat arreta mantentzea eta horren ondorioz, gehiago ikasiko dute. Alabaina, irakasleak geldirik egotera behartzen baditu, arreta mantentzea gehiago kostatuko zaie (Barkley, 2007). Bestetik, jarduera dinamiko gehiago behar dituzte; jokoak edo antzerkiak, besteak beste. Horiek prestatzea ez da zaila eta ume horiek motibatzeko, haien zaletasunak aurkitzeko, haien buruak hobeto ezagutzeko edo ikasten ikasteko oso lagungarriak izango lirateke (Marchal, 2013). Ildo beretik, ume horien errendimendua oso ona izan daiteke modu egokian estimulatzen bazaie. Frogatu egin da umeen errendimendua altuagoa dela irakasleak esperimentazioari garrantzia ematen dioenean edo aurretik azaldu den moduan, umeen partaidetza sustatzen denean (Orjales, 2005). Izan ere, umeek oro har eta ume horiek zehazki, irakurtzen, ikusten, hitz egiten edo zerbait egiten dutenean, informazio gehiago buruan gordetzen dute, bakarrik entzuten dutenean baino (STILL, 2004). Hau da, klasean ume horiek izatea ez da arazo bat, baina irakasleek haien garapen desberdina dela ezagutu behar dute, onartu behar dituzte, haien beharretan arreta jarri eta beraien ezaugarrietatik onura atera (Martínez, Herrera & López, 2014). Horren harira, hauek dira ume horien ezaugarririk positiboenak eta irakasleak horien partaidetzaren bidez sustatu behar dituenak: hiperkontzentrazioa interesa daukaten arloetan, kirolerako trebetasun handia, umorea, sormena eta aurkikuntzetarako eta musikarako zorroztasuna (Guerrero, 2006). Ikasteko modu desberdinak daudela kontuan hartuta, irakasteko moduaren aldaketaren beharra dago. Horregatik, aldaketa horretan irakasleen papera oso garrantzitsua da. Horiek prestatuko dituzten eta klasean egingo diren ariketak umeen interesen araberakoak izan beharko dira, ikaskuntzarako testuinguru errealetan oinarrituz eta orain arte esan bezala, guztien partaidetza sustatuz (Pérez, Leiva, & Guerrero, 2014). Hori dela eta, AFNH duten umeekin batez ere, eredu pedagogiko tradizionala albo batean uztea eta aipatutakoa ez ezik, klaseko proiektuak ere martxan jartzea garrantzitsua izango da, irakaslea berritzailea eta sortzailea izango delarik eta klasean pasibotasuna eta monotonia saihestuz (Mena, Salgado & Tamayo, 2008). Aurreko guztia aintzat hartuz, IKTek eskaintzen duten baliabide desberdinek metodologia parte-hartzailea eta inklusiboa sustatuko dute. Hau da, hurrengo atalean azalduko diren baliabideek irakaslearen alde berritzailea garatzeaz eta monotonia saihesteaz gain, umeen partaidetzari eta esperimentazioari garrantzia emango diote, ume hauek klasean dituzten zailtasunei aurre egiteko aukera emanez. 3.2.1 AFNH duten umeentzako IKTen onurak IKTek ikaskuntzarako oztopoak gutxitzen duen hezkuntza-eremua eraikitzen laguntzen dute, partaidetza, komunikazioa eta jokorako aukera ahalbidetuz (García & López, 2012). IKTen erabilerak ikasleen motibazioa eta interesa areagotzeaz gain, elkarri eragiteko abagunea ematen du; informazioa eskuratzeko erraztasuna eta lastertasuna eta ikaskuntzarako ariketa osagarriak eskaintzen dituelarik (Cuesta, Aguiar & Marchena, 2014). IKTen artean, azken urteotan arbela digitalaren erabilera klaseetan hedatu egin da. Ume guztientzat lagungarria izan arren, AFNH duten ikasleentzat bereziki, ondorio positiboak izango ditu hurrengo arrazoiengatik: arreta mantentzea areagotuko du baliabideak eskaintzen dituen elementuak direla eta (ikus-elementuak, elementu digitalak edo ahozkoak) eta beraiek tresna martxan jarri ahal dute, independentzia, interakzioa eta haien autoestimua hobetuz. Halaber, motibazioa handitu egingo da, haien partaidetza sustatzeko erabili ahal den baliabidea baita eta kasu batzuetan haien eserlekuetatik altxatzea ahalbidetuko duena. Azkenik, arbela digitalari esker, irakasleak ikusiko dituen beharren arabera, edukiak egokitu ahal izango ditu, azalpenak lagunduko duten irudiak, soinuak edo bideoak gehituz (Romero, 2011). Aurrekoaz gain, AFNH duten umeen bereizgarriak kontuan hartuta, hiperaktibitatea gutxiagotzeko, arreta mailak areagotzeko eta horren ondorioz, haien ikaskuntza hobetzeko software desberdinak erabil daitezke. Hala ere, horiek aukeratzean hurrengo ezaugarriak kontuan hartu beharrekoak izango dira. Alde batetik, softwareak motibazioa sustatzen duten elementuak izan behar ditu: erritmo melodia sinpleak, programa gidatuko duen pertsonaia baten presentzia edo irudi erakargarriak. Bestetik, begi eta eskuen koordinazioa ahalbidetzen duten programak interesgarriak dira, hala nola margotu beharreko irudiak, umearen arreta erakartzea lortzen baitute. Izan ere, ikasteko ariketekin aritzeaz gain, ondo pasatzeko ariketak egotea ere gomendatzen da. Alabaina, aukeratutako jokoak gehiegizko animazioak edukitzea ume hauentzat ez da onuragarria izango; arreta galtzeaz gain, ariketa behar bezala egingo ez dutelako. Ume hauen autoestimua baxua dela kontuan izanik, akatsak baino, lorpenak zoriontzen dituzten programak bilatu behar dira, baita esaldi batzuen bidez ikaslea animatzen dutenak. Horrekin erlazionatuta, ariketen maila haien ezagutzekin bat etorri behar da, zailegiak edo errazegiak direnak saihestuz. Izan ere, frustrazioa edo gogaitasuna sor ditzakete. Era berean, autoebaluaketa eskaintzen dituzten programak beharrezkoak izango dira, azken ezaugarri horrek irakasleari eta ikasleari bere aurrerapenari buruzko informazioa emango diena (González & Oliver, 2002). IKTek eskaintzen dizkiguten baliabideekin amaitzeko, gero eta gehiago erabiltzen diren eta ezagunagoak diren estrategia didaktikoak WebQuest-ak dira. Ikaskuntzarako egoera dinamikoak eta malguak sortzen dituen baliabide teknologikoa da. Gainera, IKTekin erlazionatuta dagoen metodologia egokienetariko bat da hori, ume hauek bereziki, lehen esan bezala, manipulatzen eta esperimentatzen ikasten baitute, entzuten baino (Santurde, 2012). WebQuest-a, sarearen erabileran oinarritzen den eta umeentzat motibagarria izango den gai bati buruzko zeregin bat edo batzuk proposatzen dituen jarduera da. Umeek jarduera ikusi ahal izateko irakasleak sortutako web orrialdean sartu behar dute eta bertan, jardueraren helburuak, zereginak, izango dituzten baliabideak (bilatu behar duten informazioa aurkitzeko irakasleak eskainitako web orrialdeak), urratsak eta ebaluazio irizpideak aurkituko dituzte (Zubillaga & Alba, 2005). Ume hauen zailtasunak ezagututa, zereginen urratsak eta bakoitzaren zergatia zehaztea haientzat oso lagungarria izango da, zereginak urratsez urrats egiteko aukera izango dutelako, bakoitzaren iraupena oso luzea ez izanik eta umearen planifikazioa erraztuz. Halaber, irakasleak proposatuko dituen web orrialdeen oinarrizko informazioa erraz ikusten dela ziurtatu beharko du, esteka gehiegi eskaintzen ekidinez. Era berean, ume hauen onurarako batez ere, irakasleak web orriaren elementuak egokituko ditu, hala nola letraren tamaina aukeratuz, kontzeptuen garrantzia kolore desberdinez azpimarratuz edo testuaren mugimendua saihestuz (Santurde, 2012). Azkenik, aurretik aipatutako ezaugarriak betetzen dituzten hainbat software eta joko daude, baita WebQuest-ak prestatzeko web orriak ere (ikus 6. eranskina). Beraz, IKTen bidez haien partaidetza sustatzeko eta haien zailtasunak gainditzeko aukera desberdinak daudela ikusita, horrelakoak klasean noizbehinka erabiltzea ume hauentzat bereziki, oso lagungarria izango da. 4. Emaitzak eta ondorioak Lan honen helburuak gogoratuz, gero eta ohikoagoa den nahastea, AFNHa, hobeto ezagutzea eta nahastea pairatzen duten umeei ikasgelan ahalik eta erantzun egokien ematea izan dira. Horretarako, nahasteari buruzko bilaketa sakona egin da eta ume horiek dituzten zailtasunak gainditzeko eta eskolatik ahalik eta etekin handien ateratzeko klasean burutu ahal diren estrategiak, metodologia parte-hartzaileen eta inklusiboen eta bereziki, IKTekin erlazionatutako baliabide desberdinen erabilera proposatu dira. Hortaz, lan honek hasieran aipatutako helburuak bete ditu. Horren harira, umeen partaidetza sustatzen duten metodologiak eta baliabide teknologiko desberdinak klasean erabiltzea, AFNH duten umeentzat ez ezik, gainontzeko umeentzat ere oso aberasgarria, baliagarria eta lagungarria izango da. Proposatutako estrategiei dagokienez, ez dira zailak klasean burutu ahal izateko eta gainera, jarraibide edo egokitzapen horiekin eskolan arrakasta lortu ahal izateko aukerak ematen ari zaizkie. Esan beharrekoa da ere, irakasleen onerako, aurkeztutako estrategia batzuk, AFNH duten umeentzat zehazki zuzenduta egon arren, nahaste hori ez duten umeentzat ere erabilgarriak izan daitezkeela. Izan ere, Troyanok (2011) adierazten duen moduan, ume horiek maiz AFNH duten umeek izaten dituzten jokabide antzekoak erakusten dituzte. Bestalde, lan honek nahastearen sintomek ume hauen ikaskuntzan eta haien jarreretan zer nolako eragina duten ikusteko aukera ematen du. Gainera, lan honekin irakasleen horren ezagutzaren eta parte-hartzearen garrantziaz gain, ume hauen familiekin etengabeko komunikazioaren beharra ere ondorioztatzen da, umeen errendimendu akademikoaren eta jarreraren hobekuntzarako izugarrizko garrantzia daukaten faktoreak izaten direlarik. Irakaslearen paperaren garrantziarekin jarraituz, alde batetik, AFNH duten ikasleak irakastea sustagarri izan daiteke eta bestetik, nekagarria eta gatazkatsua (Joselevich, 2005). Horregatik, irakasleek aholkatze egokia eta prestasuna izan behar dute, zaila eta erronka baten moduan ikusten den lana aurrera eramateko. Etorkizunera begira, nire asmoa lan honekin ikasitakoa zein ikertutakoa ume hauen onurarako klasean martxan jartzeaz gain, eguneratuta egotea eta baliabide berriak ezagutzea izango litzateke. Hau da, ikasketa hauek lan honekin bukatu beharrean, ume hauei aukera berriak eskaintzeko prest nago. Gainera, lan hau esparru teorikora mugatzen denez, nire proposamena arakatutakoa praktikara eramatea eta unitate didaktiko bat prestatzea da. Ume hauen zailtasunak zeintzuk diren jakinda eta horren ondorioz, hurrengoak lagungarriak izango direlakoan; jarduera dinamikoetan, partaidetza aktiboan, IKTekin erlazionatutako baliabideetan eta esperimentazioan oinarritzen den unitate didaktikoa prestatuko nuke, landutako estrategiak kontuan hartzen direlarik. Amaitzeko, nahastea ezagutuz eta haien beharrei ikaskuntza egokituz, AFNH duten umeek izan ditzaketen aukerez irakasleak ohartuko dira, azken horiek aldaketaren parte izanik eta kalitatezko hezkuntza guztientzat sortuz.
addi-55d32c3e0afb
https://addi.ehu.es/handle/10810/17620
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-15
science
Gámez Fernández, Patricia
eu
Arreta faltaren nahastea eta hiperaktibitatea duten lehen hezkuntzako umeentzako neurriak ikasgelan: erantzun egokia ematearen beharra
1. urratsa: Irakasleak zeregina umearen aurrean egingo du eta aldi berean bere buruari hitz egingo dio egin beharreko urratsak, zalantzak eta aukerak esanez eta bere burua zorionduz (beheko irudiak jarraituz). 2. urratsa: Orain ikasleak zeregina burutuko du eta irakasleak jarraibideak ozen esango ditu ikasleak egiten dituen urratsak aipatuz. 3. urratsa: Ikasleak egiten dituen urratsak ozen esaten dituen bitartean, zeregina burutuko du. Irakaslearen laguntza beharrezkoa izango da, dena gogoratzea umearentzat zaila izango delako. Hala ere, irakasleak esaldia esan ondoren, umeak errepikatuko du. 4. urratsa: Azkenik, entrenamendu saio nahikoak burutuko direnean, egiten ari dena ozen esan beharrean, isilean esango du eta bere pentsamenduak gidatzeko gai izango da.  Begiratuko du.  Nirekin hitz egingo du.  Oharrak jarri ahal ditu. 4. eranskina: Buruketa matematikoak lantzeko autojarraibideak 1. GELDITZEN NAIZ: “Arkatza mahai gainean utziko dut, oraindik ez dut behar”. 2. BEGIRATZEN DUT: “Orria begiratuko dut eta agertzen dena irakurriko dut”. 3. ERABAKI BAT HARTZEN DUT: “Datuak azpimarratuko ditut eta egin behar dudana esango didan hitz gakoa bilatuko dut”. 4. JARRAITZEN DUT: “Orain erabaki dudana egingo dut: batuketa bat”. 5. BIRPASATZEN DUT: “Eragiketa astiroago berriz egingo dut, emaitza frogatuz eta honek zentzua daukan neure buruari galdetuko diot”.
addi-4a8a64b5815a
https://addi.ehu.es/handle/10810/17621
addi
cc-by 4.0
2016-03-15
science
Garagarza Cambra, Aitor
eu
Bizi toki hezkuntza eredu eraldatzailea?
1 1. Sarrera: Orain dela lau urte Gasteizen hasitako bidearen azken lana den honetan, lau urte hauetan egindako gogoeta sakonak jaso nahi izan ditut. Bide baten amaieran nagoelarik, lan honetan hezkuntzari buruz dudan ikuspegia jasotzen ahalegindu naiz. Horretarako, Bizi Toki jendarte proiektua izango dugu aztergai. Hain zuzen ere, hezkuntzaren transmisioa nola gauzatzen den gaur egungo hezkuntza eredu hegemonikoarekin alderatuz. Bizi Toki 2011tik Behauzen, Nafarro Behera, martxan dagoen proiektua dugu. Hezkuntzaren problematikatik abiarazi baziren ere, gaur egun proiektu zabalagoa suposatzen du. Lanaren egituraketari dagokionez, lehenengo atalean marko teorikoa topatuko duzue. Bertan, iturri teoriko desberdinak erabilita haurra kapitalismoaren subjektu antagoniko gisa definitzen dugu. Kapitalismoa eta eskolaren arteko loturetan sakonduz, zein bertan sortzen diren egitura, balore, ikuspegiak edota erlazionatzeko forma hegemonikoak aztertuz. Ondoren, lan honen helburuak eta horren arabera sortarazitako hipotesiak zeintzuk diren plazaratzen ditugu. Kasu honetan, Bizi Toki hezkuntza eredu postkapitalista bultzatzen ari den edo ez aztertuko dugu. Jarraian, lanaren helburuak eta hipotesiak betetzen diren edo ez aztertzeko aurrera eramango dugun metodologia duzue. Marko metodologikoan, hiru teknika desberdin erabili ditugu; elkarrizketa ez egituratuak, behaketa eta dokumentuen analisia. Teknika horien bidez lortutako informazioa lanaren garapenean jaso dugu. Hasiera batean, Bizi Toki zer den azaldu eta ondoren, informazioa hiru kategoria nagusi desberdinetan banandu dugu; alde batetik osaketa arkitektonikoa, bestetik jakintzen osaketa eta transmisioa, eta azkenik pertsonen arteko erlazioak eta erabakiak. Amaitzeko, lanaren ondorioak dituzue. Aurreko ataleko datuak marko teorikoarekin alderatuz, planteatutako hipotesiak betetzen diren edo ez, aztertu ditugu. Azken atalean, egindako ikerketa osoaren emaitzak dituzue. Hau da, lan merkatu ofizialetik kanpo edo parte izanda ere sektore desberdinek pairatzen dute kapitalismoaren zapalkuntza. Zapalkuntza hau esparru ezberdinetan adierazten da, besteak beste, lan merkatuan sartu ezinik dagoen paper gabeko etorkina, homosexualak izateagatik baztertuak diren pertsonak edota haurrak pairatzen duten zapalkuntza. Eta, zehazki, zergatik haurrak? Esku pribatuentzako aberastasuna sortzea da kapitalismoa mugiarazten duen logika nagusia. Halaber, esku hartzerik gabe eskaintza eta eskariaren bidez autorregulatzen den merkatua gutxi batzuen eskuetan jarriz. Horretarako, jendartean egitura ia gehienak kapitalaren birprodukzio eta metaketa dute helburu. Haurrak, jaiotzez, ekoizpenerako ez dira baliagarriak, nahiz eta haurren munduaren inguruan urtero izugarrizko irabazi ekonomikoak sortarazten duen negozioa egon. Mendebaldeko herri ia gehienetan haurrak jaiotzen direnetik ia nerabezarora arte, ez dira baliagarriak haien lan indarra saltzeko.1 Zuzenean ez dute etekin ekonomiko argirik sortzen. Herri baten aberastasun mailan ez dute eraginik kapitalismoaren logikaren baitan2 . Gainera, haien jaiotzen ondorioz hainbat emakume soldatapeko lan merkatutik kanpo gelditzen dira epe luze batez. Nazio Estatu bakoitzak duen lan hitzarmenaren arabera, gurasoek haur bat izateagatik dituzten eskubideak desberdinak badira ere, kapitalak behartuta onartu behar izan dituen eskubide sozialak dira. Berriki, Espainiako Enpresarien Elkarteko lehendakariak3 egindako adierazpenak edota Apple zein Facebook bezalako enpresek eramaten dituzten praktikak honen adibiderik argienak ditugu4. Hamarkadetan zehar langileek eskuratutako eskubide sozialak azken urteotan kinka larrian daude, besteak beste amatasun-baja. Estatu 1 Nazioarteko Lan Erakundeak emandako datuen arabera 2013an munduan 168 milioi haur lanean jarduten dute. 2 Gaur egun, herri baten aberastasuna neurtzeko erabiltzen den aldagai nagusia irabaz ekonomikoak dira. Bestelako, aldagaiak ez dira erabiltzen. Irizpide nagusia Barne Produktu Gordina da. 3 http://www.publico.es/politica/547945/la-presidenta-del-circulo-de-empresarios-madre-de-seis-hijos-se- opone-a-contratar-a-mujeres-en-edad-fertil 4 http://www.jornada.unam.mx/2014/10/15/sociedad/047n2soc 4 Batuak, Kanada eta Europar Batasunaren arteko Merkataritza Librerako Akordio Transatlantikoa onartuz gero egoera okertu daiteke5. Hala ere, ezin dugu ahaztu etxeko andreek egiten duten soldata gabeko lana ezinbestekoa dela kapitalaren birprodukziorako. Hauek baitira, gerora, beraien lan indarra salduz hainbat gizonen zaintza lanaz arduratzen direnak. Zaintza lan hauek, nahiz eta soldatapean edo soldatarik gabe izan, baldintza nahiko kaskarretan izaten dira (Federici et al., 2013). Halaber, haurdunaldiagatik soldatapeko lana uztera derrigortuta ikusten diren emakumeak, nahiz eta jendartearen birprodukziorako funtsezko diren zaintza lanak aurrera eraman, kapitalaren logikatik kanpo daude. Funtsean kapitalarentzako, zaintza lan horiek ez daude bideratuta merkatuaren lan indarrera, baizik eta izaki inproduktibo bati alegia. Beraz, kapitalarentzat ez da onargarria eta ezin dira denboran luzatu. Horregatik, amatasun-bajak tarte konkretu baterako besterik ez dira. Lehen aipatu dugun moduan, kapitalismoak helburu konkretu batzuk ditu eta bere jarduerak horietara bideratzen ditu. Haurrak, lan merkaturako subjektu inproduktiboak izateaz gain, bere ingurunea guztiz arrotza egiten zaie. Bere ingurunea, klase, adin eta genero konkretu baten beharretara egokituta baitago. Honen adibiderik argiena herrien eta hirien osaketa dugu. Kapitalismoa ez da soilik sistema ekonomiko huts bat, kapitalismoa lurralde antolaketa eta honetan bizitzeko eredua ere bada. Hiriek zein herriek historikoki pairatu dituzten transformazioak honen adibide ditugu, une oro kapitalaren birprodukzio eta metaketara bideratuta baitaude ( Medel, Fernández & Slachevsky, 2014 )6. Herrien zein hirien egitura arkitektonikoak, besteak beste haurrengan, guztiz arrotzak dira. Egitura hauek zuzenduta baitaude adin tarte konkretu bateko pertsonentzako: kaleen antolaketa, garraioak, errepide sarea, naturaren gehiegizko ustiaketa, etxeak, auzoen egituratze ekonomikoa eta hainbat egitura arkitektoniko. 5 http://www.pikaramagazine.com/2015/01/el-ttip-contra-las-mujeres/ 6Medel, Fernández eta Slachevsky David Harvey-ri eginiko elkarrizketatik ateratako ideia. lanaldiak 8 ordukoak izaten direnez, haien haurren ardura eta heziketa prozesuaren zati handi bat eskolaren menpe gelditzen da. Askotan lanaldia 8 orduko bada ere, ordutegia zatitua izaten da. Guraso askok etxetik kanpo 10 ordu egiten dituzte. Hortaz, gurasoak egunean zehar ezin dira haien seme-alaben zaintza lanaz arduratu. Seme alabak eskolaratzea ezinbestekoa egiten zaie lan esparrua eta familiarra aurrera eraman ahal izateko. Eskola kapitalismoaren haurtzaindegia bihurtzen da, lan esparruaren beharrei erantzuten die eta ez haurren beharrizanei. Kontutan izaten badugu ingurunearen osaketa arkitektonikoa haurrentzako guztiz arrotza dela, horrek haurren mugimendu askatasuna, ekimen propioa edo bizitza autonomoa mugatzen duela, pertsona nagusi baten konpainia ia beharrezkoa suertatzen da. Gurasoak etxetik kanpo lan egiten badute, aukera gutxi dituzte haurren “zaintzaz” arduratzeko. Horregatik, eskola ere ezinbestekoa egiten zaie. Hau, ziurtasun osoz, ez da eskolaratze goiztiarra azaltzen duen aldagai bakarra. Eskolaren gaineko irudi hegemoniko positiboa da. Jendearen imajinarioan haurren heziketa prozesuak eta eskolak bat egiten dute. Mendebaldeko jendartearen gehiengo batek, haur edo gazteen heziketa prozesua automatikoki eskolarekin lotzen dute. Eskolaren beharra ez da zalantzan jartzen hori baita gaur egun mendebaldeko jendartean heziketa prozesuaren ikuspegi hegemonikoa. Hegemonia ez ulertuta modu kuantitaboan, ikuspegi Gramsciano batetik baizik. Gure eguneroko bizitzan hainbat ideia, ohitura, hitzen esanahien lotura edo balore barneratzen ditugu. Hauek jendartean ohikoak, ohikoagoak, ez hain ohikoak edo ez ohikoak izan. Ideia, ohitura, hitzen esanahi edo balore hegemonikoak jendartean errotuta daudenak izango dira ( Gramsci, 1970 ). Beste alde batetik, eskola ez da soilik oztopoak ekiditeko egitura, alegia hamaika funtzio gehiago betetzen baititu. Hasierako urteetan, bideratuta badago kapitalismoaren haurtzaindegia izatera, zeharka hezkuntza jasotzeko, egituratzeko, transmititzeko, pentsatzeko formetan kapitalismoaren balore eta forma hegemonikoak transmititzen ditu. Izan ere, haurra subjektu inproduktiboa izatetik subjektu produktibora bilakatu behar da. Etorkizunean lan merkatuan haien lan indarra salduko duten subjektuak formatu behar dira. Horretarako eskolak kapitalismoaren oinarrizko ideiak, baloreak, egituratzeko formak edota erlazionatzekoak ere transmititzea ezinbestekoa da. Ikasgaien osaketan, zein edukiak diren baliagarriak eta zeintzuk ez “markatzen” digu eskolak. Zein irakasgai ikasi behar ditugun eta zeintzuk ez. Bertan jakintzen inflazioa edo debaluazioa gertatzen direlarik. Ikasleen arrakastan, motibazioan eta hazkuntza prozesuan eragin zuzena dauka. Hainbat haurren imajinazioa, ekimena, gaitasunak eta zaletasunak mugatzen direlarik ( Fernandez Enguita, 1995 ). Normalean edukiak bideratuta daude gerora lan merkaturako prestakuntza jasotzera. Eskolak ez dira jakintzen eta pentsamendu dibergentearen osaketarako guneak. Eskolek pertsonak lan merkatura bideratzen dituzte, ikas prozesuaren fase bakoitzean ezaugarri propioak dituelarik. Ikasleek ekoiztu behar dute eta, era horretan, ekoizpena, eskola gainditzea suposatzen du ( Doin & Guzzo, 2012 )7. Egituraketari dagokionez, eskolak egitura hierarkikoa du. Eskola estamentuetan bananduta dago. Ikasle - Irakasle dikotomia edota irakasle zuzendaritza organoen arteko diferentzia. Bertan islatzen da, nortzuk duten boterea eta nori dagokion erabakiak hartzea. Eskola jendartearen egituraketa hierarkikoaren isla ere bada. Txikitatik hierarkizazioa asimilatzeko prozesuan eskolak badu zeresana. Hierarkia, boterea eta obedientzia elkarlotuta daude. Nork ematen dituen aginduak eta nork obeditu behar ditu. Ikasleek eskolako erabakiguneetan ez dute ia ahotsik, hasierako urteetan nabarmenagoa da. Ikasleek erabaki nagusienetan ez dute parte hartzen. Modu honetan, etorkizuneko subjektu akritikoak eta parte hartzeko gaitasun gabeak osatzen dira. Pentsamendu hegemonikoa osatzen da. 7 La educación prohibida pelikula-dokumentala. Obedientzia eta parte hartze eza ez dute soilik barneratzen, jakintzaren iturria noren eskuetan dagoen ere agerian gelditzen baita. Irakaslea jakintzaren iturria da eta ikasleak jakintza hori asimilatzen du. Subjektu eta objektu dikotomia agerian gelditzen da. Ikasle-irakasle dikotomiarekin apurtzeko bideak ez dira ezartzen. Intersubjektibitatea ez da bilatzen ( Flecha, 1997). Pertsonok erlazionatzeko ohiturak, baloreak eta arauak bereganatzen ditugu. Gerora, gure bizitzako beste esparruetan, adibidez, lan munduan normaltzat jotzen ditugunak. Aipatutako dikotomien birprodukzioarekin, funtsean “buru lana eta eskulanaren zatiketa” birproduzitzen da. Besterik gabe, marko teoriko honen bidez agerian utzi nahi izan dugu kapitalismoak haurrak baztertzen dituela eta eskola kapitalismoaren birprodukzio zein metaketarako supraestruktura dela. Beraz, eskola kapitalismoaren behar arkitektonikoa izateaz gain, hainbat balore, ideia, ohitura edo arau transmititzeko egitura dugu. Bertan, haurraren gaitasunak eta garapen askea errespetatzen ez delarik. 3. Helburuak eta hipotesiak: Marko teorikoan haurra kapitalismoaren subjektu baztertu gisa eta eskola kapitalismoaren gainegituratzat definitu dugu. Bertan zenbait ezaugarri erreproduzitzen direla aipatu ditugu. Hipotesiak baieztatzeko eta ezeztatzeko, hezkuntza eredu postkapitalista eraiki nahi duen Bizi Toki proiektuak ezaugarri horiek erreproduzitzeko gai den edo ez ikertzea lan honen xedea da. Horretarako hurrengo helburu zehatzak kontutan izango ditugu: 1. Bizi Tokiren osaketa arkitektonikoa aztertu; proiektua gauzatzen den gune fisikoa, ordutegia, egutegia, eskolaren funtzioak zein barne egituraketa aztertu. 2. Jakintzaren osaketa eta transmisioa nola suertatzen den aztertu. Edukien aukeraketa, edukien antolaketa eta edukien transmisioa. Prozesu osoa, jakintzaren osaketatik transmisiora. 3. Pertsonen artean sortarazten diren erlazioak nolakoak diren aztertu. Erlazio horietan hierarkizazio harremana mantendu edota erlazio horizontalak sortzen diren. Hau da, obedientzia, boterea, aginduen iturria, erabaki guneak, belaunaldien arteko harremanak Bizi Toki jendarte proiektuaren inguruko hipotesiak hurrengoak izango ziren:  Bizi Toki jendarte proiektuak hezkuntza sistema kapitalistarekin haustura lerroak ezarri eta hezkuntza eredu post kapitalistaren zutabeak eraikitzen ari ditu.  Espazio fisikoaren osaketa arkitektonikoak zein bere funtzioek ez dute zer ikusirik eskola kapitalistarekin. Espazio fisikoaren helburuak bestelakoak dira. Gurasoentzako Bizi Toki ez da seme alaben heziketaz arduratzen den espazio bat haien lanaldiak irauten duen bitartean.  Eskola kapitalistan sortarazten diren botere harremanak, erlazionatzeko formak hausten ahalegintzen dira. Helduak zein haurrak subjektu partehartzaile aktiboak dira. Bien arteko elkarrekintzatik edukiak sortu eta transmititzen dira, subjektu-objektuaren arteko banaketa dikotomikoarekin apurtuz. 4. Marko metodologikoa: Ikerketa honen objektua Bizi Toki jendarte proiektua dugu. Bizi Toki proiektua bere osotasunean, bertako kideei zein Bizi Tokiren egituraketari erreparatu nahi diogu. Bizi Toki proiektua aztertu ahal izateko metodologia kualitatiboa erabiltzea erabaki dugu. Ezarritako helburuak ez ditugu kuantifikatu nahi, haratago joan nahi dugu zera aztertzeko, zein nolako harremanak sortarazten diren Bizi Toki jendarte proiektu kolektiboan. Beraz ez dugu soilik kapitalismoaren logikak erreproduzitzen diren edo ez aztertuko. Garrantzitsua iruditu zaigu, aztergai dugun objektua zuzenean aztertzea. Bizi Tokira hurbiltzea eta gertutik aztertzea zer nolako harremanak gauzatzen diren, proiektuaren nondik norakoak ezagutu eta honen egituraketan sakondu. Halaber, proiektu honen parte diren subjektuekin harreman zuzena edukitzea ezinbestekoa da, esanguratsuak iruditzen zaizkien gaiak azaleratzeko eta haien testigantzetatik eguneroko errealitatera hurbiltzeko. Ikerketa egiteko erabilitako teknikak hiru izan dira; behaketa, elkarrizketak eta dokumentuen analisia. Hiru teknika hauek elkar erabiltzeak hurbilpen zehatzagoa eskainiko digu. Behaketa partehartzailearen bidez elkar ekintzan sakondu dezakegu; elkarrizketaren bidez bestalde, jarrerak, esperientzia edota hausnarketa pertsonaletara heldu gaitezke; eta azkenik, dokumentuen analisia esparru teorikoari erreparatzeko baliagarria izango zaigu. Behaketa parte hartzaileak, azterketa objektura modu zuzenagoan hurbiltzeko, zentzumena eta praktikak elkartu edota aztergai diren pertsonekin elkarrekintza areagotzeko aukera eskaintzen du ( Gordo & Serrano, 2008 ). Soziologiaren munduan gertutasuna kritikatua izan bada ere, kontrakoa defendatzen dutenak badaude, hain zuzen ere, gertutasun horrek sortaraz ditzakeen eremu zein eszenatokiak aztergai dugun objektuarekiko hurbilpena errazten dutelako( Guash, 1997). Teknika honen bidez, diskurtsoaz haratago joan gaitezke. Hau da, aztergai dugun objektuak esandakoaren nondik norakoak gertutik ikertzeko. Behatzeko esandakoa praktikarekin bat datorren edo ez, diskurtsoa eta praktikaren arteko aldea handiago edo txikiago izan daitezkeelako. Diskurtsotik praktikara jotzeko. Erabilitako beste teknika kualitatiboa elkarrizketa erdi egituratua izan da. Teknika hau oso garrantzitsua da, subjektuen informazio pribatua eta pertsona horrekiko lortzen dugun enpatiaren arabera jasotako informazioa oso esanguratsua izan daitekeelako. Guztira Bizi Tokin parte hartzen duten bi pertsonen iritziak jaso dira. Bi pertsona hauek Bizi Tokiko kide aktiboak izateaz gain, haien seme-alabak proiektuaren parte ere badira. Elkarrizketa hiru atal desberdinetan egituratu dira. Betiere, lanaren helburuak eta hipotesiak baieztatzeko edo ezeztatzeko aldagaiak jarraituz, egitura beti xehetasun osoz jarraitu ez den arren. Elkarrizketa hasi aurretik elkarrizketatuei galderen nondik norakoa azaldu eta zerbait gehitzeko aukera eman zaie. Lanaren atal desberdinetan prozedura berdina jarraitzen ahalegindu gara. Ikertzaile eta ikerketa subjektuaren arteko iritziak elkar trukatuz, metodologia komunikatiboaren (Flecha, Gómez, Sánchez & Latorre, 2006) zenbait lan ildoak jorratuz. Erabilitako azken teknika dokumentu-analisia izan da. Teknika honek, dokumentuen berezitasunak objektiboki deskribatzea, antolatzea eta irudikatzea ahalbidetzen du. Aztertutako dokumentuak Bizi Tokiren web orrialdean ageri dira ( Bizi Toki, 2015). 5. Lanaren garapena: Bizi Toki jendarte proiektua Behauzen, Nafarro Beheran, 2011tik martxan dagoen egitasmoa dugu. Bertan, Ipar eta Hego Euskal Herriko hogei bat lagunek, teoria eta hezkuntzaren inguruko hausnarketak praktikara eramaten dituzte. 2011an proiektua abiarazi bazuten ere, Bizi Tokiren lehenengo hazia 2009an kokatu behar da. Urte hartan, egungo hezkuntza sistemarekin bat ez zetozen hainbat lagun bildu ziren. Hezkuntza kontzeptua era zabalagoan ulertuta, hau da, eskolan jasotako hezkuntzara mugatu gabe. Jendartean transmititzen diren baloreak edota etxekoak bere gain hartzen dituen hezkuntzaren ikuspegi orokorretik hausnarketari ekin zioten. Hezkuntzaren ikuspegi orokorra ardatz hartuta, gaur egun indarrean diren etxeko zein eskolako hezkuntza ereduak, curriculuma, hezkuntzari lotutako legeak, jendarte balore hegemonikoak... alde batera utzita, hurrengo galderen inguruan hausnartzen hasi ziren. “Haurrekin zer nolako bizimodua nahi dugu? Zer transmititu nahi diegu?”. Buruturiko hausnarketak eskola alternatiboan kokatu zituzten, eskola alternatiboa hezkuntza ereduaren alternatiba gisa alegia. Ondoren, alor desberdinetatik ( antropologikotik, historikotik, ekonomikotik, zein politikotik ) egindako gogoetek, eskola alternatiboaren kontzeptua gainditzea eta “eskolari alternatiba” kontzeptua heldu zuten. Bizi Tokiko BG18 kideak behin eta berriz zera azpimarratzen du egindako elkarrizketan, Bizi Tokiren gogoetak pasa direla eskola alternatiboaren eredutik eskolaren aurreko alternatiba eredura. Elkarrizketa osoan zehar eskola alternatiboekiko aldea nabarmendu nahi du. Hau da, Bizi Toki proiektua ez dute kokatu nahi eskola alternatiboaren ereduan. Ikertzaileak Bizi Tokiri buruz hitz egiterakoan “hezkuntza proiektu” terminoa erabiltzen du jakinda “eskolari alternatiba” kontzeptuan kokatzen direla. Hezkuntza proiektua aipatzerakoan, hezkuntza bere osotasunean hartzen du, gorago aipatu dugun moduan. Baina BG1k gaur egun ez dela hezkuntza proiektua nabarmentzen du, nahiz eta heziketak proiektuaren barnean parte handi bat okupatu. Bizi Toki jendarte proiektu moduan definitzen du: proiektu politikoa, ekonomikoa, kulturala, soziala eta, horren barnean, proiektu orokorra den ezkeroz, hezkuntza ere jorratzen da. Web orrialdean hezkuntza proiektua irudikatu arren, hurrengo hilabetetan moldaketak egingo dituzte aurkezpen teorikoan. Hor agertuko den kontzeptu nagusia ez da izango hezkuntzari lotutakoa, komunitate, kolektibo, jendarte proiektu bati lotutako kontzeptua baizik. Jendarte proiektuaz hitz egiterakoan, eguneroko bizitza bizi eta ulertzeko formaz ari dira. Kulturaren sorkuntza, transmisioa eta atxikita doazen baloreak. Gaurdanik, beste eredu ekonomiko eta sozial bat eraikiz; baita politikoa ere, norbanakoen zein taldeko erabakiak, auzi politikoak direlako. Beraz, hezkuntza gure eguneroko bizitzaren 8 Bizi Toki Guraso 1 esparru guztietan atxikita azaltzen da esparru propioak izanda ere. Belaunaldi guztiak bere baitan hartzen dituen proiektuaz ari gara, gurasoak, guraso ez diren helduak, zaharrak, gazteak eta haurrak biltzen dituen proiektuaz ari gara. Bizi Toki jendarte proiektua ez da mugatzen soilik gazte edo haurrengan, beste belaunaldiak proiektuaren subjektu aktiboak dira aldi berean. Bizi Toki jendarte proiektua balore batzuetan oinarrituta dago, balore horiek Bizi Tokiren irizpide ideologikoak dira. Balore horiek Bizi Toki zer den hobeto ulertzeko lagungarriak dira. Web orrialdean jasota dituzten aipatutako baloreak hurrengoak dira:  Euskaraz bizi  Jendarte ez kapitalista bizi  Eskolari alternatiba bizi  Kolektibotasuna bizi  Burujabetasuna bizi  Elkar laguntza eta adiskidetasuna bizi  Autosufizientzia ekonomikoa bizi  Elkarri emanez bizi  Naturarekin orekan bizi  Pentsamolde kritikoa bizi  Bizitza pasionantea bizi Egindako elkarrizketetan, behaketan, dokumentuen analisian datu gehiago jaso baditugu ere, helburuak eta hipotesiak argitzerako bidean hiru esparruetara mugatuko gara. Bizi Tokiren osaketa arkitektonikoa, jakintzaren osaketa eta transmisio eta azkenik, pertsonen artean sortarazten diren erlazioak. 5.1 Bizi Tokiren osaketa arkitektonikoa: Bizi Toki espazio kolektiboa da non jendarte proiektu oso bat aurrera eramaten den. Jendarte proiektu horretan komunitateak garrantzia handia izan arren, ezin da esan bertako kideek bizitza komunitarioa egiten dutenik; zentzu hertsian, ez baitirelako bizi gau eta egunez. Fisikoki Bizi Toki ezin definitu daiteke komunitate bezala, espazio kolektibo moduan baizik. Bertan, kideen asistentzia ez da derrigorrezkoa eta ez dago egutegian ezarrita. Parte hartzaile bakoitzak erabakitzen du zein egunean joan, zenbat egun joan nahi duen, egun pasa, lo egitera, bi egun, hiru egun, aste oso bat edo dena delakoa. Asistentzia derrigorrezkoa ez bada ere, Bizi Tokiko kideen arteko parte hartzea arautzeko beste mekanismo batzuk ezartzen dituzte. Asanbladan hilabete bakoitzeko egutegia jaso eta bakoitza Bizi Tokin noiz egongo den adierazten du. Horren arabera, gauzak antolatzen dituzte. Bertako kideek, Bizi Tokiz gain, haien eguneroko bizitza beste lokalizazio geografiko baten gauzatzen dute. Bizi Toki bilakatu daiteke denboraldi labur edo luze baterako haien bizi proiektua eramateko gunea, baina ez gune zentrala eta bakarra. Bertako kideek Euskal Herriko txoko desberdinetatik datoz. Espazioaren zentralizazioak ez dakar atxikita bertako kideek egunero, ordutegi zehatz batzuetan, ordu tarte konkretu batzuetan, derrigorrez, bertatik igaro behar izatea. Espazio horrek derrigortasuna ez dakar atxikita, aldez aurretik markatutako ordutegirik ere. Bizi Tokiko BG2ri9 eginiko elkarrizketan zera aipatzen zuen, soilik jateko eta lo egiteko orduak markatzen direla, haurren erritmoak errespetatzeko asmoz. Espazioa ez da hezkuntza jasotzeko gune huts bat, espazioak hainbat funtzio bete ahal ditu. Horregatik, espazioaren antolaketa haien eguneroko bizitza birproduzitzeko behar ditugun baliabideak eskaintzeko asmoz pentsatuta dago. Behar fisiologikoak asetzeko prestatua dago, bertako kideek egonaldi luzeak pasa ahal dituzte bertan eta ordutegia zein egutegiak ez du mugatzen haien parte hartzea. Espazioaren zentralizazioa aipatzekoa da, hau da, proiektua gune fisiko zehatz 9 Bizi Toki Guraso 2 batean aurrera eramaten da. Bizi Tokiren eraikina Behauze herrian kokatuta dago, proiektua bertan gauzatzen delarik. Eraikin horrek, arkitektonikoki espazioaren zentralitatea hartzen du. Eraikina aipatzerakoan, eraikina eta eraikinaren inguruak osatzen duten bestelako espazioaz ari naiz, ortua edo landa guneak besteak beste. Espazio fisikoaren zentralizazioa trantsizionala dela aipatzen dute behin eta berriz. Alde batetik, lokalizazioa Behauzen egoteak, partehartzaile bakoitzaren bizi eremuetan horrelako proiektu bat gauzatzeko ezintasunari erantzuten dio. Hortaz, behar gisa gune fisiko zehatz batean kokatzea pentsatu zuten, epe labur-luze batean Bizi Toki Euskal Herriko beste txoko batzuetara zabaltzea izanik haien asmoa. Beste aldetik, jendarte proiektua den heinean, herri batean hamaika espazio izan daitezke erabilgarri proiektua aurrera emateko. Herriko hamaika espazio horiek proiektuari osotasun gehiago emango liokete. Gaur egun, hori posiblea ez bada ere, epe luzerako ikuspegia hori da, alegia edozein herri proiektua gauzatzeko gune bilakatzea. BPG1ren esanetan: “bizi gara herri batean eta bueno izango dira 10 toki desberdin nun gauzatzen den proiektu hori. Izango da, baten garage tailerra, izango da espazio bat non jarduera batzuk egingo ditugun, beste baten pentxea edo landa eremua, beste praktika batzuk egingo ditugu, lokal batean ukango dugu material desberdina, brikolagea, beste leku batean izango da dantza egiteko espazioa....” ( BG1, 3.orr ). Espazioaren barne osaketari dagokionez, hainbat txoko dituzte antolatuta; brikolaje txokoa, psikomotrizitate txokoa, margotegi txokoa, ortua, liburutegi txokoa edota buztingintza txokoa. Txoko hauek ez daude bakarrik bideratuta haurren beharrak asetzera, txoko hauek Bizi Tokiko edozein partaidek erabili ahal ditu. Txoko hauek ez dute ordutegi zehatzik edo eskoletako gelen funtzionamenduaren antzik. Txokoak edozein momentuan daude erabilgarri kide guztientzako, adina edozein delarik. Pertsona bakoitzaren eguneroko bizitza gauzatzeko gaitasuna euskarri moduan ulertu behar ditugu. Adibidez, ortua pertsonen elikatzeko beharra asetzera bideratuta dago. Brikolajea, etxean egon daitekeen edozein ezbehar konpontzera bideratuta dago. Margotegia, adierazpen artistikoa lantzera bideratuta dago. Gainontzeko txokoekin hamaika adibide gehiago jarri ahal ditugu. Hortaz, txokoak unean uneko behar pertsonal eta kolektiboei erantzutera bideratuta daude. Txokoak adin eta pertsona bakoitzaren garapen maila zein ezaugarri fisikoak kontutan hartzen ditu. Normalean espazioen osaketa arkitektonikoa helduentzako prestatuta dago. Bizi Tokin aldiz, pertsona ororen garapen maila eta ezaugarri fisikoak irizpide izanda osaketa arkitektonikoa gauzatzen da, bakoitzaren beharren aniztasuna errespetatuz. 5.2 Jakintzaren osaketa eta transmisioa: Bizi Tokiko kideek hezkuntza osotasunean ulertzen duten heinean, ikasketa prozesu iraunkor moduan ulertzen dute. Bizi Tokin, edozein gunek, zereginek zein momentuk, norbanako zein taldearen ikasketa prozesua osatzen dute. Bizi Toki jendarte proiektua ez dago bakarrik hezkuntzara bideratuta; hezkuntzak proiektuaren zati garrantzitsu bat okupatzen baitu, eguneroko bizitzaren esparru eta eginkizun guztietan atxikita dagoelako, hain zuzen ere. Hortaz, edukien aukeraketa, antolaketa eta transmisioa aztertuko dugunean ikuspegi horretatik abiatuko gara. BG1ek aipatzen du eskolaren kontzeptua gainditzerakoan, hezkuntza bilakatzen baldin bada jarduera ez banandua kolektibo baten eguneroko bizitzan, kolektibo horrek jarduerak egiteko erabiltzen dituen espazio guztiak hezkuntzarekin egongo direla lotuak, nahiz eta zentzu hertsian ez egon hezkuntzara bideratuta. BG1k bai BG2k elkarrizketetan zehar hainbat adibide jartzen dituzte. Liburutegi txokoaren edo brikolaje txokoaren kasuan BG1k hurrengoa dio: “Orain bai, liburutegi txoko bat antolatu duk, liburu batzuekin eta txoko horretan hemen egin dugun bezala liburutegia duk eta hemen da espazioa, irakurtzen eta idazten ikasteko. Hau ez da hezkuntzarako espazioa, hau da espazio bat non edozein adinetako jendea liburuak hartu irakurri, idatz dezake eta abar badu horretarako tokia eta haurrek ere badute horretarako tokia (....) Ondoan dagoen brikolaje txoko bat, baina brikolaje txokoa ez da heziketarako antolatutako txokoa eta ez da haurrentzako antolatutako txokoa. Hor da hemen gauden guztiontzat antolatutako txoko bat eta helduok han brikolajea egiten dugu.”( BG1, 4.orr ) BG2k adibidez, txoko moduan antolatuta ez dagoen beste espazio bat aipatzen du, sukaldea. Berarentzako sukaldea etxeko lekurik “sakratuena” da, tailer inportanteena. Bertan hainbat kontzeptu eta eduki lantzen direlarik; “lehenengo ospitala, lehengo eskola ere bai, zer jan, zenbat jan, nola jan, murtxikatu, gero garbitu”. Hark dioen moduan, edozein “ gune fisiko, edozein adaska, gurpil, aitzur bilakatu leike tailerra be bai” ( BG2, 1.orr). Berak nabarmentzen du edozein gune bilakatzen dela hezkuntza transmisiorako espazio. Eguneroko bizitzaren edozein une edo egoera bilakatzen da ikasketa prozesua. Halaber, jendarteko supraegiturek baldintzatzen dute norbanakoen hazkuntza prozesua. Supraegiturek baldintzatuko dute zein eduki transmititzen diren eta zeintzuk ez. Zein eduki diren garrantzitsu eta zeintzuk ez. Galdetzerakoan ea zergatik aukeratzen dituzten txoko horiek, haien erantzuna izan zen - “edukiz betea dagoelako, zentzuz betea...” ( BG1, 6.orr). Baina txokoak ez daude hezkuntzara bideratuta, hezkuntza zeharka lantzen da txokoetan. Txokoek eguneroko bizitzaren birprodukziora bideratuta daude. Hau da, “ikasiz biziz, bizi ikasiz” ( BG1, 4.orr) . Edukiak transmititzerakoan, helduen papera ezinbestekoa da. Bizi Tokin aipatzen dute, haurrek zerbait interesgarria suertatzen zaienean ikasten dutela, haien egunerokotasunarekin zentzuz betea topatzen dutelako. Haurrek egunerokotasunean gurasoak ikusten badituzte baratzean bazkal orduko uzta jasotzen, interesatuko dira eta imitazioa suertatuko da ildo pedagogiko nagusi bezala. Haurrek helduak imitatu nahi izango dituzte eta helduek bide horretan, pazientziaz jokatu, haien galderei erantzun eta haientzako egokitutako euskarriak sortu beharko dituzte. Haien tamainara moldaturiko aitzurrak, bakoitzaren adinerako egokitutako liburuak eta abar luze bat. Alde batetik, imitazioa haurren ikasketa prozesuaren ardatza dugu eta bestetik, helduek euskarriak sortu beharko dituzte haurren interesei erantzuteko. Aipatzekoa da, BG1k egiten duen alderaketa Bizi Toki eta eskola baten artean edukiak transmititzerako garaian. Bizi Tokin bizi izandako kasu praktiko bat aipatzen du, Bizi Tokin edukien transmisioa nolakoa den islatuz: “Hemen gertatu zen haur batek bere aititea ospitalean ikusi zuen eta ebakuntza batekin prostatan. Galdera atera zen, -zer da prostata?.- Bale ba. Erantzuteko eman dago joko bat, hemen dugu beste liburu bat, marrazki bat... Hori lotua da gorputzeko hondakinen kanporatzeko sistemarekin, giltzurrinak, pisa, gernua, pin pin pin pin pin pin. Galdera pila bat lotuak eta bueno hori hor gelditzen da zeren interesa bazen eta ya interes galdera batzuetatik abiatuta ba zerbait aztertu dugu bai... Zoaz zu prostaten inguruko interes berezik ez duen haur bati, eskolan egiten den bezala. -Bueno gaur, prostata zer den aztertuko dugu-. Prostata zer den ze axola zaien jakitea! Ez da grabea ba hamabi urteetan prostata zer den ez baldin baki. Behar bada, hamasei urteetan sortuko da interesa ba orduan bai oso emankorra izango da ikasketa prozesua” ( BG1, 7.orr ). Behaketaren bidez elkarrizketetan jasotakoak konfirmatu ahal izan ditugu. Adibidez, euriak sortutako lokatzak kotxeak parkingetik ateratzekoan zailtasunak sortarazten zituen. Orduan, heldu batek porra, eskorga eta teila zaharrak hartu zituen kotxeei bidea irekitzeko. Jarraian, haurrak bertaratu ziren eta helduari laguntzen hasi ziren, era naturalean. Momentu horretan, adin desberdinetako haurrek hainbat kontzeptu landu zituzten. Bizi Tokin haurrek, haien buruari jarraituz, imitatuz edo haur eta helduen arteko galderen bidez ikas dezakete. Betiere, egunerokotasunarekin lotura duen testuinguru eta egoera natural batean, lehen aipatutako kasuetan islatzen den moduan alegia. Laburbilduz, edukien aukeraketa bizitzan interesgarria denarekin lotua dago. Antolaketa, gure eguneroko beharrei erantzuteko sortzen ditugun egituren araberakoa da. Azkenik edukien transmisioa, ikaskuntza autodidaktaren bidez, imitazioaren bidez edo sortutako galderei erantzunez emango da. 5.3 Pertsonen arteko erlazioak eta erabakiak: Jendarte guztietan erlazionatzeko formak sortu eta erreproduzitu egiten dira. Bizi Toki ez da salbuespen eta bertan pertsonen arteko harremanak nolakoak diren aztertzerakoan hainbat aldagai izan ditugu aztergai. Aurreko ataletan aztertukoarekin lotura estua duelarik. Hasteko, Bizi Tokiren erabakiguneak aztertzerakoan, BG1k bi erabaki gune desberdintzen ditu. Alde batetik, helduek soilik parte hartzen duten bilkurak eta bestetik, kide guztiek parte hartzen duten bilkurak: “Biltzar bat daukagu eta biltzar baten eztabaidatzen dugu. Atzo gauean izan gendun biltzarra hemen eta gauza guztiak eztabaidatzen ditugu, erabakiak hartzen. Biltzar horietan haurrak ez dira egoten, egiten ditugu gauean berante edo goizean goiz, gaiak astunak direlako haurrentzat eta gai astunak direlarik haurrak ez dira interesatzen, hasten dira jokoetan eta ez dago girorik bilkura bat egiteko. Eta gai batzuk, nik uste, helduen dagozkion gaiak dira eta ez haurrenak. Beraz, garrantzitsua iruditzen zaigu egotea espazio bat bakarrik gaueden eta haurrak ez. Gero badugu goizetan, “ingurun ingurun” deitutako jarduera bat eta hor elkartzen gara denak haurrak eta helduak eta hor egiten dugu pixkat emozionalki nola gauden eta aipatzen dugu. Gero eguneko egitaraua antolatzen dugu denon artean. Eta hor, bai gaudela adin guztietakoak, erabakiak hartzen dira...” ( BG1, 7.orr ) Talde barneko botere harremanak aztertu ez baditugu ere, Bizi Tokin erabakiak era horizontalean hartzeko esparruak eraiki dira. Gune horietan ez dago zuzendaritza organorik edo aginduak era kolegiatuan hartzen duen talderik. Bilkuretan hartzen diren erabakiak adostasunaren bidez ahalegintzen dira hartzen. Baina adostasunik egon ezean bozketa egiten dute; bertan, %75k proposamen baten alde egin behar du onartua izan dadin. Hausnarketa haien egunerokotasunarekin lotura estua duen jarduera da. Horretarako aipatu ditugun bi erabaki gune ezberdinak dituzte. Helduen biltzarrean jendartea proiektua da eztabaidagai nagusia, eta kide guztien batzarrean aldiz, norbanakoen zein taldearen nahiak edo beharrak mahai gainean jartzen dira. Bilkura hauetan zein beste espazioetan pertsonen arteko harremanetarako komunikazio ez bortitza dute irizpide. Komunikazio ez bortitzaren bidez ahalegintzen dira, pertsonen arteko komunikazio orekatuago eta ez gatazkatsua sortzen. Horrela, norbanako zein talde barnean sortzen diren mota guztietako hartu-emanak modu ulerkorragoan eta enpatikoagoan aurrera eramatea erdietsi omen daiteke. Bizi Toki belaunaldi desberdinak bere baitan hartzen dituen proiektua da, adin desberdinak elkar harremanetan jarriz. Adinaren araberako sailkapenik edo jarduerarik ez dago ia kasu gehienetan. Haur eta helduen artean sortarazten diren harremanak simetrikoak izaten saiatzen dira. BG1k honako hau aipatzen zuen, adibide moduan: bere semea futboleko pegatinekin etorri zitzaionean lehen aldiz lagun batzuen etxetik bueltan. Ondoren, pakete gehiago eskatu zizkion, nahiz eta BP1ri interesgarri ez iruditu, bion arteko negoziazioa eman zen. “Emango dizkiat 3 euro astean eta hiru euro horiekin hik kudeatuko duk zer nahi dukan erosi. Pegata horiek hori nahi dituk. Baina beste gauzak ez ditiak erosiko” ( BG1, 7.orr ). Bizi Tokin helduek ez dute zertan erantzun behar haurren nahi guztiei baina haurren eskariak eta interes guneak arretaz jasotzen dituzte. Belaunaldi bakoitzaren beharrak, eskariak eta interes guneak kontutan hartzen ahalegintzen dira. Belaunaldi guztiak bere gain hartzen ahalegintzen dira inor ez alboratuz. Horregatik, bakoitzaren ekintzak edo ahaleginak ez epaitzen saiatzen dira, epaitzeak pertsonen garapen pertsonala mugatzen duelako hain zuzen. Bizi Tokin argi daukate gaur egun mendebaldeko jendartean haurren problematika ez dela barneratzen, baina horri buelta emateko eramaten ari den bidea gogor kritikatzen dute. BG1ren ustetan, haurrengan pilo bat zentratzen ari gara eta ustezko errege-erreginetan bilakatzen ari omen dira. Berak aipaturiko adibide batean ikus daiteke Bizi Tokin harreman horiek nola suertatzen diren: “Dantza hemen egin nahi baldin badugu, bada, ematen diogulako dantzari zentzu sakon bat eta guk heldu bezala dantza praktikatzen dugu. Ez kezkatu haurretaz, ikusten baldin badituzte nagusiak dantza egiten plazerrez, interesatuko dira eta beraiek hurbilduko dira dantzari. Gero, bai, beraien adinari, beraien gaitasunei egokituko ditugu gauzak... Ez diegu eskatuko metro ta erdiko salto bat egitea zazpi urte baldin badute. Edo ez diegu eskatuko erabiltzea metroko aitzur bat erabiltzea, ez! Aitzur txiki bat, laguntza eman behar bada, eta galderak erantzun eta abar. Oro har, ari gara zentratzen komunitateen jardueren gain eta ez komunitatea haurren jardueren gain.” ( BG1, 6. orr ) Heldu bezala kolektiboki zer bizi nahi duten hausnartzen dute; arlo ekonomikoan, politikoan, sozialean, kulturalean... Hausnarketak nola eraman praktikara pentsatu eta gutxiago kezkatzen dira haurraz. Hau da, gehiago kezkatzen dira haiek zein baloreen inguruan bizi nahi duten. Izan ere, ez dituzte haurrak komunitatearen erdi gune bihurtzen. 6. Ondorioak: Lanaren azken zatian gaudelarik planteatutako helburuak eta hipotesiak argitzeko beharrean gaude. Beraz, alde batetik, ikerketa objektua izan den Bizi Toki jendarte proiektuan haurrek subjektu antagonikoak izaten jarraitzen ote duten, eta bestetik eskola kapitalistaren ezaugarriak erreproduzitzen ote dituen. Hipotesi nagusia argitzerako bidean plazaratutako azpi hipotesiak ere argituko ditugu. Lehenik eta behin, Bizi Toki jendarte proiektua bere gain belaunaldi guztiak hartzen dituen proiektua dela aipatu beharra dago. Jendarte kapitalistan ez bezala, ez dago klase, adin edo genero konkretu baten beharretara egokituta ( Federici et al., 2013 ). Ingurunea kide guztien beharren aniztasunei erantzutera bideratuta dago. Bizi Tokin haurra ezin daiteke definitu subjektu zapaldu bezala. Are gehiago, haurrak Bizi Tokin ez dira subjektu inproduktiboak. Haurrak pertsonak dira, gaitasun eta behar propioekin. Pertsonekiko ikuspegia bestelakoa da, pertsonak ez dira objektuak haien lan indarra saltzeko ahalmenarekin. Pertsonen beharra eta existentzia beste parametro batzuetan kokatzen da, alegia termino ekonomikoetatik haratago. Ikuspegi hau kontutan izatea oso garrantzitsua da Bizi Toki eta eskola kapitalistaren arteko alderaketa egiterako orduan. Alderaketa hau egiterakoan ere, Bizi Toki orain dela gutxi martxan dagoen mikro proiektua dela ulertu behar dugu nahiz eta eskola kapitalistarekin alderatu. Eskola kapitalista kuantitatiboki beste parametro batzuetan kokatzen da, baina Bizi Tokik kualitatiboki eskola kapitalista zalantzan jartzeko aukera ezin hobea eskaintzen du. Kapitalismoa une oro kapitalaren birprodukzio eta metaketara bideratuta dago ( Harvey, 2014 ), sortarazten diren egiturek haurren beharrak kontuan hartzen ez dituztelarik. Are gehiago, haurrek kontutan ez izateaz gain, ez dira hauetan parte aktiboa ( Tonnucci, 2014 ). Hirien eta herrien egiturak ez daude prestatuak haurren behar eta interesei erantzuteko, haurrak bertan askatasunez heztea ezinezkoa delarik. Egoera horretan, kapitalismoaren haurtzaindegia bihurtzen da eskola. Gurasoen lanaldiak 8 ordukoak izaten direnez, haien haurren ardura eta heziketa prozesuaren zati handi bat eskolaren menpe uzten dute. Hortaz, eskolak gurasoei haien lan indarra lan merkatuan saltzeko “aukera eskaintzen” die haien haurren zaintza lana eskolaren esku gelditzen delako. Bizi Tokin sortutako egiturek bertako kideen garapena dute helburu nagusi, ez daude inolaz ere kapitalismoaren birprodukzio eta metaketara bideratuta. Komunitatea helburu izanda, bertan parte hartzen duten kide guztiak bilakatzen dira subjektu aktiboak, haur zein heldu. Kide bakoitzaren heziketa eta garapen askea bultzatzeko euskarriak sortzen dira. Halaber, Bizi Tokik ez du zerikusirik eskolarekin. Bertan, ez dago egutegi edo ordutegi zehatzik, ezta gurasoen lanaldien premiei erantzuten dien ezer ez. Gurasoek haurrak goizean ez dituzte uzten eta arratsaldean haien bila doaz. Bizi Tokin belaunaldi desberdinak elkar bizi dira eta kide bakoitzak erabakitakoaren arabera nahi beste denbora igarotzen dute. Bizi Tokik ez du erantzuten lan merkatuaren beharrei. Kapitalismoak bere mesedetan jarduteko gainegitura propioak sortzen ditu ( Gramsci, 1970). Hezkuntzaren kasuan, eskola dugu adibiderik argiena. Espazioaren zentralizazioa eta hezkuntzaren profesionalizazioa gertatzen delarik. Bizi Tokiren jendarte proiektua espazio zehatz batean ematen bada ere, ez da hezkuntzarako egitura berezia sortu nahi dutelako. Behar trantsizionala da, partaide bakoitzaren herrietan proiektua gauzatzeko aukera ezagatik gune geografiko zehatz batean kokatzen da. Eskolaren barne egituraketarekin hausten du ere. Eskoletan ez bezala Bizi Tokiren barne egituraketa eguneroko bizitzaren beharrei erantzutera bideratuta dago. Hezkuntza ez da jasotzen era espezializatuan, ez dago eskola magistralik eta ez daude hezkuntzarako gune propiorik, hezkuntza eguneroko bizitzaren esparru guztietan atxikita azaltzen da. Hau da, “ikasiz biziz, bizi ikasiz” ( BG1, 4.orr). Txokoek pertsonen edo taldeen eguneroko bizitzan sortarazten zaizkigun beharrei erantzuteko asmoa dute. Hauek ere, behar trantsizionalak dira. Epe luzerako helburua edozein herrian espazio guztiak bihurtzea proiektua gauzatzeko gunea da. Hau da, herri baten egon daitezke espazio desberdinak, kulturalak, kiroletakoak, lan mundukoak, politikoak... hezkuntzaren transmisiorako baliagarriak izango dira. Gaur egun, gune zehatz batean gauzatzen den proiektua, etorkizunean herri baten eremu guztietara zabaltzeko aukera da Bizi Tokiko kideen asmoa. Hortaz, ez dago curriculum edo ikasi beharreko eduki zehatzik. Bizi Tokin eguneroko bizitzaren behar fisiologiko guztiak asetzeko zentzuz beteta dauden ekintzak aurrera eramaten dituzte, betiere, pertsona bakoitzaren beharrak eta nahiak errespetatuz. Eskola kapitalistak hezkuntza ikuspegiarekin hautsiz, bizitzaren egunerokotasunean hezkuntza barneratzen dute. Ez daude klase magistralik zein irakasgai konkreturik, Bizi Tokiko partaideren batek galderaren bat izanez gero, galdera horri erantzuna bilatzen ahaleginduko dira bertako kideen artean. Bertako kideek era naturalean eta imitazioaren bidez ikasten dute. Ez doaz klase konkretu batera eduki konkretu batzuk ikastera. Honetaz gain, marko teorikoan aipatu dugun moduan, kapitalismoak bere mesedetan jarduteko gainegitura propioak ditu eta jendarte honen gainegituretan botere harreman zehatz batzuk ematen dira. Botere harreman horien asimilazioan eskolak badu zeresan handia. Honen bidez, kapitalismoaren erlazio sistemaren oinarrizko ohiturak, baloreak eta arauak barneratzen ditugu ( Gramsci, 1970). Eskola kapitalistaren bidez kapitalismoaren birprodukzio eta metaketarako beharrezkoak dituen balore, ohiturak eta erlazionatzeko forma hegemonikoak transmititzen dira, etorkizuneko lan merkaturako izakiak osatuz; hierarkia, erabaki guneak, obedientzia edota jakintzaren iturri dikotomikoa, besteak beste ( Doin et al., 2012 ). Bizi Tokin erabaki nagusiak biltzarretan hartzen dituzte, Bizi Tokiko kide heldu guztiek parte hartzeko aukera dute. Biltzar honetaz gain, eguneroko plangintza zein sortarazten diren gatazka pertsonal zein kolektiboak konpontzeko kide guztien arteko asanbladak egiten dituzte. Horrela, orizontaltasuna eta kide guztien parte hartzeko aukera bermatzen dute. Ez dago zuzendaritza organorik, irakaslerik edo obedientzia printzipioetan oinarritzen den estamenturik. Heldu edo haurren artean sortaraz daitezkeen ezadostasunen aurrean berdinen arteko negoziazioa ematen da. Belaunaldi desberdinen arteko harremanak orekatuak izaten ahalegintzen dira, bakoitzaren nahiak eta beharrak errespetatuz. Kapitalismoan egitura sozio-ekonomiko, politiko, kultural, familiar edo hezkuntza arloko egituren nortasunean estamentu desberdinen arteko hierarkia eta obedientzia atxikita daude. Erabakiak nork hartzen dituen, nork jaso, nola eman, nola jaso, nola antolatu... Bizi Tokin hierarkia eta obedientzia irizpideekin apurtzen ahalegintzen dira. Jakintzen iturria ez dago irakasle baten eskuetan, nahiz eta helduen papera pilo bat nabarmendu jakintzak transmititzerako garaian. Objektu subjektu harreman dikotomikoarekin apurtzen dute (Flecha, 1997). Pertsona batek zerbait ikasi nahi duenean pertsonen arteko elkarrekintzatik osatzen dute jakintza, ikasketa dialogikoari bidea irekiz. 1. Eranskina: 1. elkarrizketa Ikertzailea- Pasatu nizun marko teorikoan egiten nuen hezkuntzaren kokapen orokor bat, alde batetik, ikusten nuelako gaur egun kapitalismoak eskola behar duela. Momentu batean haurrak izaten dira subjektu inproduktiboa eta kapitalismoak dago beti bideratu metaketa eta birprodukziora. Orduan, haurrak dira subjektu inproduktiboa haien gurasoen lanaldiaren zati bat kentzen diete, haien gurasoei kentzen diete indarra haien lan indarra saldu ahal izateko lan merkatuan. Gero, haurrak ezin dute saldu, hau da, ez dira subjektu produktiboak, termino ekonomikoetan. Kapitalismoaren logiketatik, orduan, hortik abiatuta, eskola sortzen da, kapitalismoaren “guarderia” ,behar arkitektoniko gisa eta de paso aprobetxatzeko birproduzitzeko kapitalismoaren zenbait balore, ohiturak eta erlazionatzeko formak. Gero, asimilatzen ditugu eta barneratzen ditugu txikitatik. Hortik abiatzen nintzen, iruditzen zitzaidan, planteatzen nuen lehenengo galdera zer da bizitoki? Bizi Toki Guraso 1 ( BG1 )- Lehenik azpimarratu nahi nuke, egiten duzun ikerketa ildo hori biziki interesgarri iruditzen zaidala. Azken finean eskertzen ( Geldialdia elkarrizketan ) Justu zehazte nahi nuen ze neretzat hire ikerketaren ildoa interesgarria duk eta azken finean da, gogoetatzea zer den eskola, zertarako sortu den, ze interesei erantzuteko eta nik uste dut gogoeta hori funtsezkoa dela eta hezkuntza arloan ez dela ematen. Ematen da, azken finean, nola eskolak hobetu, nola eredu alternatiboak sortu, nola haurraz hobetu, kezkatu eta abr... baina ez da ematen galdera horren inguruko eztabaidarik. Zergatik sortu zen eskola? Ze interesei erantzuteko? Egiten duzun abiapuntua oso garrantzitsua da, gu ikerketa batzuk egiten ditugu arlo horretan eta neretzak oso interesgarria da aztertzea kapitalismo industrialaren sorrerako garaia eta ikustea nola kapitala esku artean zutenek eta industria martxan ezarri dutenek beraiek dutela eskola laikoaren garapena bultzatu. Orduan, hor dagoela aipatu duzun lotura hori. Eskola azken finean alde batetik, emazteen lan indarra esplotatu ahal izateko, emazteen ardura beti, ardura kentzea eta haurrak eskolarizatzea. Beste alde, eskolarizatzea, haurrak azken finean kapitalismo industrialaren beharretara egokitzeko. Zehazteko dago, haurrak ez zirela klase produktiboa? bueno hori adibidez, lehen munduan edo.... Ikertzailea- Dinot Mendebaldeko jendarteetan. Ikuspegi occidental batetik. BG1- Gero interesgarri da ere, elizaren interesa eskolaren sorreran aztertzea. Lehenagotik datorrena eta nik uste, hori sakontzea eta argitzea, ekarpen oso interesgarri litzatekela hezkuntzaren inguruko eztabaidari. Beraz, berantetsitzaut eta horren inguruan eginen duzun lana ezagutzea. Hork nik uste oso ondo aztertu beharko lirateke eta oga historikoa, nolabait, eskura ukan ez eskolaren sorrera noiz ematen den? zergatik ematen den? nork bultzatzen duen? eta hor aztertzea lotura benetan hezkuntzaren eta kapitalismoaren interes ekonomikoen artean. Nik uste dut horrek kriston ekarpena litzateke, hori argitzea. Are gehiago, zehaztu ahal izatea Euskal Herria bezalako eremu batean nola hori sortu zuten eta lehen eskolak nola sortu diren eta nork sortu dituen, zein interesentzat. Nik oso oso argi dut eskola bat ez dela sortu herritarrengandik, herritarren beharrei erantzuteko, ez haurreena, ez helduena, eskolaren sorrera boteretik datorrela eta hori ikertu behar dugu. Zehaztu behar dugu, eta hor baldin badugu noizbait mahai gainean ezartzeko zerbait zehatza, nik uste, oso oso interesgarria izango litzatekela. Hemen, Euskal Herrian, bultzatzeko benetan eztabaida sakona eskolaren funtzioari buruz eta helburuei buruz. Ordun, txalo eta ni ere gogoetan nago. Ikertzailea- Ikusi duzu la “Educacion prohibida”? Aipatzen dute, apur bat gainetik, austriar inperiotik.... BG1-eta non topatu ditut nik informazio batzuk. Orain ez dakit nik, eskuin ezker irakurketak egiterakoan, eta hor zehazten dute pum , Inglaterran, Eskozian... Eskozian adibidez, zerbait eta kapitalismoaren sorrerarekin batera nola bultzatu zituzten eskolak.. Hori niretzat da funtsezkoa. Ongi ulertzeko eta zer den eskolaren funtzioa. Ikertzailea: Eskolaren funtzio Euskal Herrian ez dago oso ondo zehaztuta, baina eliza izango zen abangoardia zentzu horretan eta fijo haiek daukatela jasota. BG1-“Gartxot” filman pixkat ikusten da. Elizak nola eta azken finean, haurrak eskolarizatzen, heziketa erlijiosoa ematen. Hori guztia zehaztu behar dugu, zehaztu behar dugu eta lortu behar genuke, dokumentotxo bat, eskolaren sorrera orokorki Europan eta ondorioz, konkretuki Euskal Herrian noiz saiatu da. Ikertzailea- Oso kuriosoa, gainera, hor gertatzen dena,.. Heziketa betidanik egon da jendarte orotan, baina gertatzen dena hor ya da egiten dela zatiketa moduko bat, heziketan benetan balio duena, boterearentzako balio duena, eta bestea apartekoa. Hor dago ya, menperatzeko edo adrotrinazioa...Adoktrinazio erlijiosoa eta kapitalismoaren sorrerarekin, konstituzioa eta Estatua, BG1: Hiritartasuna, bozkatzera joatea, instituzioak, onartzea instituzioak....Hori neretzat da funtsezkoa. Hor kriston ekarpena, hor sakontzen baduk.... Ikertzailea: Momentuz, Gradu amaierako lana lan txikitxoa da eta bai gustatuko litzaidakela horren ostean sakontzea horretan.... BG1-Nire ustez, hork badago hutsune handiago, ez eta harremanak, orain apaitu dituguna haur heldu, euki alternatiboak, landua da goitik behera eta hain zuzen beti kokatzen gara eskola alternatiboaren ereduan barnean. Eta behar gara kokatu alternatiba eskolari. Benetan nik uste izan behar pugggg!!!.... guk oso argi dugu ez gara eskola alternatiboaz ari, ari gara alternatiba batez eskolari. Eskola kontzeptua azterketa historiko hori eginda lehenik eta gero zehaztuz zein diren eskolaren funtzioak eta ezaugarriak edo. Hau ya siuuuuu eta beste zerbaitera goaz. Ikertzailea- Niri gustatzen zait Bizitokiz hitz egiten dudanean hezkuntza proiektuaz aritzea. Ez dut aipatzen eskola termino... BG1-Hori baino haratago, ez dakit hortan sartzen garen edo baina nik lotura horrekin egingo diat. Azken finean bizitokiren gogoetan edo pasa gara eskola alternatiboaren eredutik alternatiba eskolari eta eredura. Eta alternatiba eskolari ereduaz ari garelarik, ba zera, gu gehiago hurbilduko gira, Pedro Garcia Olivo batek ba deitzen duen adibidez, “la educacion komunitaria indigena” kontzeptuetaz. Orduan, hor ere berak zentratzen du pixkat educacion, hezkuntza gaiaren gainean. Gai hori, hortan zentratu nahi duelako. Baina berak aztertzen duelarik Txiapaseko komunitate bat, berak ez hezkuntza soilik aztertzen ari. Bera ari da komunitatea bere osotasunean aztertzen ari. Bere aspektu ekonomiko, politiko, kultural, sozialetan eta horren barnean aztertzen du hezkuntza. Nik uste gaur egun bizitoki ya ez da hezkuntza proiektua, bizitoki da, gizarte proiektua, jendarte proiektua bat. Proiektu politikoa, ekonomikoa, kulturala, soziala eta horren barnean, proiektu orokorra denez, hezkuntza ere jorratzen da. Gaur egun, gure orrian, argi da, ateratzen den inpresio da hezkuntza, baina bueno sartzen bagera aurkezpenean eta abar eta abar ya ikusten dugu proiektu orokorra dela. Nik uste, ondoko hilabeteetan eta emango ditugun moldaketak aurkezpen teorikoan ildo horretatik joango dira. Hor agertuko den lehen kontzeptua ez da hezkuntzari, ez da heziketari lotutako kontzeptu bat, da komunitate bati, kolektibo bati, gizarte proiektu bati lotutako kontzeptua. Eta horren barrean ba hezkuntza eta abr abr. Ikertzailea-Beste zehar lerro batzuk zehar lerro batzuk jendarte guztietan bezala. BG1 - Gero argi da, proiektua hau sortzen dela hezkuntzaren problematikatik hara eta egi da ere, hain zuzen proiektu orokorretan, kolektiboetan, politiko-kulturaletan usu ez dela integratzen haurren problematika edo gutxi. Gure ustez, toki guztia okupatu behar du hezkuntzak eta horregatik, bizitokitik ateratzen den proiektua nahiz eta orokortasunean aterako den kontzeptu nagusia ez izan ba heziketari lotua, heziketa parte handi bat okupatzen du proiektuaren barnean. Zeren eta ikusten dugu funtsezko hitz egiten ari bagara proiektu kolektibo batetaz belaunaldi guztiak bere baitan dituen kolektiboaz ari gara. Hor bai dugula haurren hezkuntzaren ardura eta hor bai dugula gogoeta sakon sakon bat gai horri buruz. Ikertzailea- Hori izan zen pixkat abiapuntua nahiz eta gero bilakatu osotasun horretan. Neukan apuntatuta , proiektu kolektiboa, bizitza kolektiboa, eta azkenean hortik lortu duzue bizitza kolektiboa. Orduan, badago nolabaiteko haustura edo eskolaren egiturarekin? BG1- Erabat, erabat. Orain bizitza bizitza kolektiboa... Bueno guk aurkezten dugu eta egiten dugu espazio kolektibo bat nun balore jakin batzuen inguruan, hainbat jarduera baditugun. Horrek esan nahi du, horrek esan nahi bizitokiren bizitza kolektiboa ez dela ulertu behar baita ez bada komunitate bat bezala. Bizitokin ez gara komunitate bat, ez gara bizi gau eta egunez, kide guztiak toki honetan, oso urrun gaude horretatik eta hainbatek behar bada hori nahi izan dezakete baina beste hainbatek ez. Erran nahi dut ta bizitoki da gaur egun espazio kolektibo bat, eta parte hartzaile bakoitzak berak erabakitzen du etortzen den egun pasa edo eguna eta lo egitera edo bi egun, hiru egun, aste oso bat.... Beraz, bakoitzak badu bizia hemen eta badut bizi beste toki batetan. Orduan, gehiago nik uste dut, azken finean, ikusi behar da, bizitoki epe luzerako helburuetan. Hau da, gaur egun, hemen biltzen gara gutariko bakoitzak gure ohizko ingurumen sozialean ez dagoelako hainbeste jende bertan halako proiektua eraikitzeko. Baina nik gaur egun bizi naizen Behorlegin, 80 biztanle dira, txikia da... Inguruko herrietan, Garazi alden demagun, Garazi aldean, gaur egun, balitz eta halako proiektua gauzatzeko posibilitatea, han egingo genuke bizitoki proiektua. Han egingo genuke bizitoki proiektu eta pixkat aurre ikusten dugun bezala edo ez litzateke baitaezpada definiturik hemen bezala espazio bakar bat proiektuarentzat. Litzateke gehiago, bizi gara herri batean eta bueno izango dira 10 toki desberdin nun gauzatzen den proiektu hori. Izango da, baten garage tailerra, izango da espazio bat non jarduera batzuk egingo ditugun, beste baten pentxea edo landa eremua, beste praktika batzuk egingo ditugu, lokal batean ukango dugu material desberdina, brikolagea, beste leku batean izango da dantza egiteko espazioa.... Azken finean, ez du holako lokalizazio geografiko bakar bat. Azken finean, gizarte proiektu bat denez, ba gauzatzen baldin bada herri batean edo, herriko hamaika espazio izan daitezke erabilgarri holako proeiktua aurrera eraikitzeko. Eta gero ba bakoitza bere etxean bizitzen da, lo egiten du edo izan daitezke lo egiteko espazio kolektiboak ere bai eta abr abr. Ezberdin behar bada gaur egun, bizitoki dena eta epe luzerako perspektiba zein izango zitekeen. Ikertzailea- Perspektiba haustea da lekuaren zentralizazioarekin eta zabaltzea... BG1- Hori egiteko argi dago gaur pasa behar garela fase hontatik eta akaso 20 urte gehiago ere. Nork daki? Azken finean gertatuko dena da ikusten delarik beste aukera batzuk direla, beste toki batzuetan aski jenderekin han beste zerbait sortuko da. Ikertzailea- Eta aipatzen zenuen haurrek daukatela garrantzia handia. Azkenean proiektu honetan, haurrentzako proiektuak hau nola dago egituratuta? BG1- Gauza da azken finean gainditzen baldi badugu eskolaren kontzeptua eta azken finean, hezkuntza bilakatzen baldin bada jarduera ez separatua, lotua dena eta kolektibo baten eguneroko biziari. Orduan, hork behar litzateke halako argazki bat hartu edo irudikatu behar litzateke, azken finean, kolektibo batek jarduerak egiteko erabiltzen dituen espazio guztiak. Eta espazio horien artean, ez dago espaziorik espreski hezkuntzari lotutakoak. Denak dira lotuak hezkuntzari. Zeren sukaldea, da espazio bat non sukaldaritza egiten dugun nun hezkuntza arloko kontzeptu pila bat landuko dira bertan gaudelarik, belaunaldi guztiak nahastuta. Orduan, behar genuke hautsi eskema hori espazio berezi batzuk behar direla hezkuntzarako. Orain bai, liburutegi txoko bat antolatu duk, liburu batzuekin eta txoko horretan hemen egin dugun bezala liburutegia duk eta hemen da espazioa, irakurtzen eta idazten ikasteko. Hau ez da hezkuntzarako espazioa, hau da espazio bat non edozein adinetako jendea liburuak hartu irakurri, idatz dezake eta abr badu horretarako tokia eta haurrek ere badute horretarako tokia. Eta hemen, ez da haurren hezkuntza egingo, hemen egingo dira irakurketa eta idazketa jarduerak, haurrak eta helduak egongo dira. Eta haurrak eskatzen duen heinean ba horren laguntza berak ikasten eta idazten ikasteko. Nik uste, horrek balio duela ba gauza guzti guztientzat. Ondoan dagoen brikolage txoko bat, baina brikolage txokoa ez da heziketerako antolatutako txokoa eta ez da haurrentzako antolatutako txokoa. Hor da hemen gauden guztiontzat antolatutako txoko bat eta helduok han brikolagea egiten dugu. Haurrak han dauden heinean guk egiten dugularik haientzat ikasketa prozesua da. Eta galderak egongo dira, erantzunak, laguntza eta abr... Material egokitua txikientzat eta ez holako segada batzuk egiteko, txikitxoagoak, ez bi kiloko mailua, txikitxoago bat. Haurrentzat material egokitua, zahar batentzat egingo genukeen bezala, elbarritu batentzat.... Azken finean beharren aniztasunari egokitutako materiala egon behar da. Baina ez du zertan horrek hasiera baten baina helburu nagusi bezala hezkuntza izan behar. Bizitza azken finean, biziari lotua izan behar da, ikasiz biziz, bizi ikasiz, Hori guztia lotua da, ez da bereizketarik, ez da espazio zehatzik antolatua hezkuntzarako. Bizia da, antolatzen dugun gizarte bat eta haurrek tokia dute. Ikertzailea- Aipatzen dut oso gainetik, kapitalismoak eta hori Marxek aipatzen zuen kapitalismoaren irakurketan ematen dela lan indarra eta lan intelektualaren arteko banaketan, hori fabriketan. Nekazariak joaten direnean industrial gunetara landa exodoarekin, ematen dela banaketa eta gero nik uste, hori extrapolatzen da jendarte sektore guztietan. Apurketa bat egin duzue guzti horregaz eta bueltatzen zarete lehengo hezkuntza hortara. Jendarte bizitza eta jendarte bizitza horretarik berreskuratzera, zuk aipatu duzun hori. Askotan eskoletan zatiketa bat gertatzen da.... BG1- Hor ez dakit oraindik landu duzuen, baina neretzat nahi ta nahiez “ La bala y la escuela” hori landu behar duk. Ikertzailea- Ez BG1- Ez ba? hori funtsezkoa. Hori da, Pedro Garcia Oliboren liburua “ La bala y la escuela” . Hor “la educacion comunitaria indigenan” sakontzeko funtsezkoa. Atal hori oso interesgarria. Bigarren atala da hezkuntza sistema occidentalaren kritika zorrotz bat. Eta hirugarrena da “La bala y la escuela”. Hau da, nola estatuak, Mexikok, jartzen duen la bala paramilitarra eta eskola Txipiaseko komunitateak desegiteko, integratzeko kapitalismoari. Beraz, oso interesgarria da. Hor ere, eskola eta kapitalismoaren inguruko gogoeta egiteko. Eta hain zuzen, gogorki kritikatzen du EZLN gaur egun bere eskatzen diotelako estatuari eskolak Ikertzailea- Ni egon nintzen komunitate baten ere, EZLNrekin, eta eskola zeukaten, Nahiz eta gero.... BG1- Pozik eskola zeukatela erakusteaz? Ikertzailea- Nahiz eta gero eskola ez egon hain reglatuta. Eta askoz ere, askeagoa zen... BG1- Irakurri Pedro Garcia Olibo bera egon da aztertzen pilo bat eskola han eta, nik uste, liburu hori zuretzat ezinbestekoa da. Nik, pertsonalki, gogotaturikoa hezkuntzari buruz nahiko luzea da denboran eta gure gogoetak heldu ziren hainbat kontzeptuetara baina ez genuen topatu kontzeptu horiek teorizatu zituen pertsonarik. Eta hori topatu dugu Pedro Garcia Oliborekin. Da benetan lehena, hain kritika radikal eta zorrotza egiten duena. Guretzat, buruan genituen hainbat ideia honek azkenean papel gainean idatzi ditu, kontzeptualizatu eta abr... eta hainbat ideia ere. Guk ikasi ditugunak ere. Guretzat, da erreferentzia nagusi. Ikertzailea- Ivan Ilich baita... BG1- Niretzako mila aldiz hobeto Pedro Garcia Olibo. Mila aldiz. Ivan Ilich oso eskasa antzematen dut. Ikertzailea- Nik irakurri nuen aspaldin “ La sociedad descolarizada” BG1- Baina nik irakurri dut eta nahiko azaleko topatu nuen benetan Ikertzailea- Nik ikusi nuen berak aipatzen duen “Eskolari gabeko jendartea” eta sartzen da pilo bat zenbat diru gastatzen den. Esaten zuen “Hego Amerikan bideratzen da zenbat diru eskoletara eta azken finean egiten ari dutena da, eraman eskola leku batera. Eta zergatik eraman behar duzu eskola ?” Kolonialismo beste puntu bat. Kolonialismoaren beste ikuspegi bat. BG1- Europak egiten duena Afrikarekin. Hainbat ONG eskola bat sortzeko. Eskola bat gehiago!!! Komunitatearen izaera suntsituko duen tresna bat. Eskola bat ekarri baina nor gara gu eskola bat ekartzeko. Eurak dute dena guri ikasteko. Oraindik, han biziraute dutelako ohitura interesgarriak eta abr. Dena ikasteko dugu. Eta gu goaz eskola bat sortzera eta jendeari dirua eskatzera eskola bat sortzeko. Ikertzailea- Nik sentzu hori topatu nion liburuari, BG1- Nik dinot eskasa ze aipatzen zuen ezagutzen transmisioa sareen bidez eta ez dakit zer. Nik asko interesgarriago ikusten dut gogotatzea “la educacion komunitaria indigena”. Nola ematen den hezkuntza komunitate batean. Ikertzailea- Badaukat apuntatuta bidalitako emailean BG1- Hori ere interesgarria gogoetatzeko hezkuntzari buruz. Oraintxe itzuli dute liburu bat eta gazteleratu dute “ El concepto del continuom”. Ikertzailea- Uste dut, bidali zenidala. BG1- “El confecto del continuom” eta berak aztertzen du Amazoniako leinu batean eta hezkuntza nola amaietan den haurrekin. Interesgarria antropologian gehienetan helduetaz interesatzen dira eta gutxitan haurretaz. Bere begirada da hezkuntza eta komunitate aninista bat amazonian. Hor oso interesgarria da zeren azken finean ildo pedagokiko nagusia.... Eskola baten zer egiten dugu zentratzen gara haur baten gainean eta hezkuntza occindetala ordun zentratzen da pilo haurren gainean eta haurrak ari dira errege eta erreginak bilakatzen. Berain nahietara makurtzen. Etxe batzuetan haurrek dute agintzen gurasoei. Zentratzen ari gara haurrengan pila bat . Hori aztertzen badugu antropologikoki inoiz ez da holan eman. Haurra beti egon da zentratua helduen jardueraren gainean. Haurra obserbatzaile bezala komunitate bizitzen dute eta imitazioz ikasten du. Nere hori izan da eskema erabat aldatzeko. Azken finean, gogokatu behar dugu gehiago guk heldu bezala zer bizi nahi dugun kolektiboki; arlo ekonomikoan, politikoan, sozialean, kulturalan... Guk praktikara eraman behar dugu eta pixkat gutxiago kexkatu haurretaz. Gehiago kexkatu guk ze baloreen inguruan bizi nahi dugun. Hori bizi hainbat espazioetan eta zera transmisioa naturalki transmisioa. Haurrak zer egiten du, bere inguruan zentzua duen guztia ikasi nahiko. Eta gure funtzio nagusia izan behar da pazientzia eukitzea. Haurrak etengabean ari da galderak egiten, dena ikasi nahi du. Eskolak egiten duen hil jakinmina, hil!!! Zeren azken finean, haurra bideratzen du eta oso interes gutxi duten gauzak pila sarrarazi. Ez dator gure interesetatik, ez datozelako biziari lotutako gauzetatik, datozelako beste interes batzuetatik eta orduan, ildo pedagogiko nagusia da imitazioarena. Haurrak ikasten du imitaziotik. Ez du erran nahi kopiatzen duenik baina bai esan nahi du hemen jarduera bat egiten badugu baratzean haurrak ia guztiak interesatuak izango direla baratzeaz, zeren ikusten dituzte helduak egiten zerbait sentsua duena, lotua dena eguneroko biziari, janariari, eta abar...Ikusten gaituzte hor, beraiek ere jarri nahi dira lurra lantzen eta hor ikaste parada izango da mila gauza. Ikertzailea- Adibidez, hori, zergatik aukeratzen duzue ortua? Edo tailer bat? BG1- Edukiz betea dagoelako, sentsuz betea... Adibidez, brikolage txokoa egiten baldin badugu izan daiteke etxearen zati konpontzeko, izan daiteke tresna batzuk eraikitzeko. Orduan, zure behar konkretu erantzuten du. Beraz, gauzak egingo duzu txukuna interesarekin, kontzentrazioarekin egiten duzu eta haurrak hori berehala nabaritzen du. Hemen, helduak egiten ari dira zerbait merezi duena, behar bat, eta berak berehala eskatuko du nahi duela brikolagea egin. Eta hori gauza guztientzat. Dantza hemen egin nahi baldin badugu, bada, ematen diogulako dantzari sentsu sakon bat eta guk heldu bezala dantza praktikatzen dugu. Ez kezkatu haurretaz, ikusten baldin badituzte nagusiak dantza egiten plazerrez, interesatuko dira eta beraiek hurbilduko dira dantzari. Gero, bai, beraien adinari, beraien gaitasunei egokituko ditugu gauzak... Ez diegu eskatuko metro ta erdiko salto bat egitea zazpi urte baldin badute. Edo ez diegu eskatuko erabiltzea metroko aitzur bat erabiltzea, ez! Aitzur txiki bat, laguntza eman behar bada, eta galderak erantzun eta abar. Oro har, ari gara zentratzen komunitateen jardueren gain eta ez komunitatea haurren jardueren gain. Ikertzailea- eta haurra eskatzen dutenean zerbait. Eske egin nahi dut ez dakit zer...Komunitateak erantzuten du? BG1- ba ez dakit, hemen gertatu zen haur batek bere aititea ospitalean ikusi zuen eta ebakuntza batekin prostatan. Galdera atera zen, “zer da prostata?” Bale ba. Erantzuteko eman dago joko bat, hemen dugu beste liburu bat, marrazki bat... Hori lotua da gorputzeko hondakinen kanporatzeko sistemarekin, giltzurrinak, pisa, gernua, pin pin pin pin pin pin Galdera pila bat lotuak eta bueno hori hor gelditzen da zeren interesa bazen eta ya interes galdera batzuetatik abiatuta ba zerbait aztertu dugu bai... Zoaz zu prostaten inguruko interes berezik ez duen haur bati, eskola egiten den bezala. Bueno gaur, “prostata zer den aztertuko dugu”. Prostata zer den ze axola zaien jakitea! Ez da grabea ba hamabi urteetan prostata zer den ez baldin baki. Behar bada, hamasei urteetan sortuko da interesa ba orduan bai oso emankorra izango da ikasketa prozesua. Orduan, bai, bueno haurrak baldin baditu galderak eta abar... Ni orain ikusten ari naiz nire haurrak interesa duela arrantzarako. Bueno joan naiz erosi du materiala egiteko arrantza tresna egiteko; amua, plomua, kabia eta abr.. Egun hauetan arrantzarako tresnak egingo ditugu eta joango gara arrantzatzera. Bere interes gune batetik abiatzen naiz, neretzak interesgarria iruditzen zaidan ere bai, eta hori egingo dut. Orain, nire semea, atzo etorri zait futboleko pegatina batzuekin lehenaldiko aldiz, lagun batzuen etxean egon da eta horrekin itzuli da. Orain, eskatu dit nahi duela paketeak. Bueno ba bere interesa da? Nik ez dut interesgarria ikusten. Orduan egongo da negoziazio bat. Orduan, esangot nik “emango dizkiat 3 euro astean eta hiru euro horiekin hik kudeatuko duk zer nahi dukan erosi. Pegata horiek hori nahi dituk. Baina beste gauzak ez ditiak erosiko”. Orduan, ematen da negoziazioa, nik ez dut zertan erantzun behar bere nahi guztiei. Nik neurtzen dut zein puntutaraino interesgarria den neretzat eta beretzat, eta horren arabera erantzun bat ematen diot. Baina bistan dena, adi egon behar garela haurren eskaerei eta interesguneei ere. Ikertzailea- Komunitatearen erabakiak nola hartzen dira. Komunitatean bizitzeak... BG1- Biltzar bat daukagu eta biltzar baten eztabaidatzen dugu. Atzo gauean izan gendun biltzarra hemen eta gauza guztiak eztabaidatzen ditugu, erabakiak hartzen. Biltzar horietan haurrak ez dira egoten, egiten ditugu gauean berante edo goizean goiz, gaiak astunak direlako haurrentzat eta gai astunak direlarik haurrak ez dira interesatzen, hasten dira jokoetan eta ez dago girorik bilkura bat egiteko. Eta gai batzuk, nik uste, helduen dagozkion gaiak dira eta ez haurrenak. Beraz, garrantzitsua iruditzen zaigu egotea espazio bat bakarrik gaueden eta haurrak ez. Gero badugu goizeetan beste, ingurun ingurun deitutako jarduera bat eta hor elkartzen gara denak haurrak eta helduak, eta hor egiten dugu pixkat emozionalki nola gauden eta aipatzen dugu. Gero eguneko egitaraua antolatzen dugu denon artean. Eta hor, bai gaudela adin guztietakoak, erabakiak hartzen dira... Ikertzailea- Eguneroko egitaraua aipatu duzu, denon artean erabakitzen da? Alde batetik, lantzen dituzue emozioak eta gero.... BG1- Emozioak landu eta bakoitzak aipatzen nola dagoen, eta gatazkaren bat egon bada aipa daiteke. Antolatzen dugu eguneko egitaraua. Ikertzailea- Haurrak hor ere badaude? BG1- Bai. Ze interesak duen? Zer egin nahi lukeen egun horretan? Eta bueno bakoitzak zer nahi duen eta gero ba bueno denon artean tatatatata! Ikertzailea-eta bueno gero jendea batzuetan dator, ez daude finko? BG1- Oraintxe egutegia egin dugu hilabete honetarako eta hor idatzi dugu noiz nor egongo den hemen. Horren arabera, gauzak antolatzen ditugu. Ikertzailea- Egiten duzue hilabete bateko epearekin BG1- Hori hain zuzen izan da goiz honetako bilkuraren emaitza bat. Behar bat ikusi dugu egitea hilabete baterako planifikazioa. . Ikertzailea- Nik uste, nik nituen galderak holan erantzun ditugu gutxi gora behera, Beste galdera batuzk egitea izango zen absurdoa eta errepikatzea BG2- Badakizu arno stern istorioa? Ikertzailea- Zerbait entzunda daukat? BG2- Hau judutar bat zen eta Paris inguruan baztertua zeuden orfanato kezkatua. Eta orduan, hainbeste orfanato zeuden. Orduan arno stern eman zioten kargua. “Aizak hartu ezazu orfanato honetako gazteok” Hartu zituen eta kasulidadez beste orfanatoetan asko hil ziren gaixotu eta arno zen tokian dena oso osasuntsu zeuden. Badakizu nola egiten zuten? Margo gutxi gutxi zitzuten. Orduan gazte horiei esan zien. Nola egingo dugu ze margo gutxi dago. Orduan erabaki zuten hartzen zuten pintura ez garbitzea brotxa, han uztea. Ez zeukaten mahai nahiko, orduan, paretean jartzea erabaki zuten. Eta ez da norbaitentzako, bakoitzaren karpetan gordetzen da lana eta paper gehi eskaintzen zaiziki... Hor hezitzailearen papera, nik ikusten dut kamareroa bezela, “zerbait behar duzu? Beste paper bat? Pintura …..” Hezitzaile askori horrek buruko mina ematen die. Ze hezitzaileak “ Nik esango dut orain matematikan zer egin” edo “nola ez dezatela nik esaten dutena egingo” baizik nik zerbitzari hutsea beraiek zer nahi duten, ze gogo daukaten. Eta hola sendatzen ziren. Ez ziren gaixotu. Eta gero hori, ez epaitzearena Ikertzailea- Bideratu daiteke beste esparru batzuetara ez epaitzearena ezta? BG2-Ya baina gatoz, “aixe polita”, eta gatoz “ beittu ze polita”. Ze ari zara margozten? Bale ba Ikertzailea- Gatza da apurtzea BG2- Giro hau ezagutzen badute, giro honetan elkarrekin ikasten da. Okarriak kontaminatzen diren bezela, gunea ere kutxatu egiten da. Ikertzailea- Eta hor baita beste harreman mota batzuk sortzen ari dituzue? Azkenean ez da ikasle irakasle harremana? BG2- Ez, gu ere margozten dugu, eta hor sentitzen zera, ze ondo ze eroso ( geldialdia..... ) Ez epaitu eta galdetu diot zer moduz galdegin diot. Azken finean, ez epaitzea saila da. Azken finean gizartea aldatzen gatza bada, azken finean heltzen gara konklusiora gure buru aldatzen nahiko lana dugula. Molde horiek barneratu dauzkagu. Ikertzailea- Barneratuta ditugu eta kostatzen du pilo bat. Barne lan pilo bat egin behar dugu. BG2- Azken finean hainbeste gauzak ditugu ikasiak, gero, jokamolde horiek ateratzen zaizkigu gatazka bat dagoenean, guri ere, ba dirudi zortzi mila urte daramazkigula oso modu zakarrean hitz egiten. Orduan, orain bihotzen komunikatzea berria da eta. Ni komunikazio ez bortitza asko maiten deten ildo bat da. Entzun duzu komunikazio ez bortitzari buruz? Ikertzailea-Zerbait BG2- Ba esaten denez, zortzi mila urte daramazkigu txakal moduan, txakur txiki, amorratua eta orokor besteekin babesteko - “yau yau yau!!!”. Eta girafa bihotzik handiena daukan animalia da. Hogeitahiru kiloko girafa bat da. Hor goitikan ikusi ditzake animali bakoitza nola den, besteak nola dauden eta ordun, bihotzari bidezko ikaskuntzaren metafora. Gatazka bat dagoenean edo daukagunean, haserre dago jo egin du dena delako hori iceberraren punta litzake. Azpian behan denak behar berberak dauzkagu, behar berberak dauzkagu denak. Denak nahi dugu entzunda izatea, onartua, ulertua, maitatua.... Komunikazio ez bortitza oso metodologia polita iruditzen zait. Haur hauekin eta lantzeko. Hemen gertatzen dena da gu kolektiboaz, Ikertzailea- Adibidez, zuek bizitokin hausnarketerako espazio sortu dituzue? BG2- Etengabe, eske hori da, baldin bagaude engantzatuak patroi zaharretan horrek ez du uzten fluxuan egoten.. Eta horrekin etengabe aldatzen, etengabe berria, etengabe gatazka nola kudeatu... Betaurreko berri batzuk jaistea bezala da. Ikusi molde berriak. Lehen galdetu duk hausnarrerako, gauza da hausnarrerako tokia eta bestea bat Bizitoki bezalako guneetan daukagun pribilegia hau praktikan jartzeko. Nik pedagoga nau eta karreran teoria hutsean, curriculumean....gauza gutxi gehiago. Hausnarrerako bai… Nola egingo genuke eskolik gabeko mundu bat? Euskal Indigenek nola bizi gaitezke? Gu baserritik gatoz… nola? Hori hausnartu leike. Beste gauzak bat dek praktikan urteetan eta urteetan maitasunarekin eramanten badek espazio bat pribilegio bat daukagu hau bizitzeko bizitokin. Bizitzeko, hausnarrerako tokiak nik uste ya soberan dauzkagula, Ikertzailea- Teoria eta praktika. BG2- Oreka behar dik. Teoria eta praktika arten oreka behar dik. Teoria lantzeko eta gure semea alabekin egunerokoan gatazkak beti hor daude eta nola soluzionatu. Baina hemen ya taldean nola aurre egin. Ikertzailea- Eta gatazka kolektiboak suertatu direnean bilatzen dira espazioak? BG2- Hortxe duk zarma. Hortx duk zarma. Ikertzailea- Gauzatxo bat gai aldatuz, tailerrak eta holan ordutegirik ez daude? BG2- Ordutegia igual, bazkaltzekoa esan dezakegu pixkat. Beraien erritmoa mantentzeko, lotako orduak. Txokoetarako orduak ez dauzkagu. Gainontzian bakoitzak entzun behar du zer nahi dun. Hor zegok gakoa, eskoletan esaten digute orain matematika, orain ingelesa, orain salto gelak. Hemen ez, hemen hi ze nahi dek? Hori duk txungoena. Hori duk zaila, hi ze nahi dek? Haur hauek naturalki dakarte zer nahi duten. Haurreko larunbatean hondartzara joan ginen. Aurreko larunbatean eta haurrak revoluzio desberdinetan daude edade honetako haurrak. Alabak hartu eta egin zikin marra luze luze luze bat, bakar bakarrik bere sormenean, egoteko gaitasuna . Bizitokin hori ikusten da, kutxak hartzen du nahi duenean, bere abentura segi eta holan ikasten dun. Eta mirari bat dun ze ikusten da haurrak badakitela irakurtzen, idazten. Atzo saguak uxatzeko geometriako marrazki bat ekarri nuen eta barrruan izena idatzi behar zuten. Harrigarria, berak idatzi zuen, sagua, nik ez nion ezer esan baina ondokoari, ikusi zion zazpi urtekoek nola egiten zuten. Eta nik ezer esan gabe berak egin zuen . Ni ez nago orain idazten ikasiko duen edo. Oin irakurtzen.....Mirari bat, mirari bat da eta Gero helduek hor ikusten duk. Lokatzakin arazoak daude kotxea pasatzeko ba, joan da heldu bat hartu du, ekarri ditu teila zaharrak, eta jarri dizkit ordun ya, gazteak atzetik heldu dituk. Eta ya karretillan festa egin da. Bi haur besoetan daude, 6 eta zazpi urteko haurrak karretillan . Bestea porrari emanen. Transmisioa naturala da. Gauza bat da teorian baina orain ikusi dezakegu, ze sinplea den ezta? Eskolarik gabe!!! Ikertzailea- Transmisioa beste modu batean egin daiteke eta naturalak ezta? BG2- Eta guk gurasoak gara responsableak gure haurren heziketan eta ezin dugu beste inoren eskuetan jartzen. Oso potentea da, boterea guk daukagu. Badakizu emakumeak sutan zergatik erre zituzten? Lehen boterea guk gendun eta hori kentzeagatik. Eta emakume horrek bazekien etxeko bakoitzari zein sendabelarra eman, zer jaten eman, amalurretik hartzen zuen, naturalki zen.... Hori zekiten guztiei sorgina zirela esan eta sutan erre, Berri boterea gure eskuetan hartzeko responsabilidade osoa, botere osoa gure eskuetan daukagu. Ikertzailea- Ahaldundutzeko BG2- Izan a la ez izan. Nire ustez, indigenontzat aukera handi bat. Eta euskera. Euskera ere bere txokoa duk hemen. 3. Eranskina: Elkarrikzeta gidoia Galdera orokorrak: Galderekin hasi aurretik gaia aurkeztu eta eta aldaketa sartzeko aukera eskaini.  Zer da bizitoki?  Zergaitik jendarte ez kapitalista bezala definitu? Bizi Tokiren osaketa arkitektonikoa:  Zein desberdintasunak daude eskolarekiko?  Gelak daude?  Gurasoek haurrak egun pasa hor uzten dituzte? Etxetik eskolara, eskolatik etxera?  Bizi Toki osatzerakoan orduan osaketa arkitektonikoa kontutan izan zenuten?  Bizitza kolektiboa? Edukiak eta jakintzak:  Nola trasmititzen dira edukiak?  Klase magistralak daude?  Edukiak irakasgaietan bananduta daude? Disziplinetan?  Irakasle eta ikasleak daude?  Nola aukeratzen dira edukiak? Pertsonen arteko harremanak:  Nola hartzen dira erabakiak?  Egitura hierarkikorik?  Botere harremanak?  Haur eta helduen arteko harremanak nolakoak dira?  Haurrak erabakitzeko ahalmenik?  Egituraketan  Batzarretan?  Erabakiguneetan asimetria / Hierarkizazioa ?
addi-40cb6a019dd2
https://addi.ehu.es/handle/10810/17621
addi
cc-by 4.0
2016-03-15
science
Garagarza Cambra, Aitor
eu
Bizi toki hezkuntza eredu eraldatzailea?
1. Eranskina: 1. elkarrizketa Ikertzailea- Pasatu nizun marko teorikoan egiten nuen hezkuntzaren kokapen orokor bat, alde batetik, ikusten nuelako gaur egun kapitalismoak eskola behar duela. Momentu batean haurrak izaten dira subjektu inproduktiboa eta kapitalismoak dago beti bideratu metaketa eta birprodukziora. Orduan, haurrak dira subjektu inproduktiboa haien gurasoen lanaldiaren zati bat kentzen diete, haien gurasoei kentzen diete indarra haien lan indarra saldu ahal izateko lan merkatuan. Gero, haurrak ezin dute saldu, hau da, ez dira subjektu produktiboak, termino ekonomikoetan. Kapitalismoaren logiketatik, orduan, hortik abiatuta, eskola sortzen da, kapitalismoaren “guarderia” ,behar arkitektoniko gisa eta de paso aprobetxatzeko birproduzitzeko kapitalismoaren zenbait balore, ohiturak eta erlazionatzeko formak. Gero, asimilatzen ditugu eta barneratzen ditugu txikitatik. Hortik abiatzen nintzen, iruditzen zitzaidan, planteatzen nuen lehenengo galdera zer da bizitoki? Bizi Toki Guraso 1 ( BG1 )- Lehenik azpimarratu nahi nuke, egiten duzun ikerketa ildo hori biziki interesgarri iruditzen zaidala. Azken finean eskertzen ( Geldialdia elkarrizketan ) Justu zehazte nahi nuen ze neretzat hire ikerketaren ildoa interesgarria duk eta azken finean da, gogoetatzea zer den eskola, zertarako sortu den, ze interesei erantzuteko eta nik uste dut gogoeta hori funtsezkoa dela eta hezkuntza arloan ez dela ematen. Ematen da, azken finean, nola eskolak hobetu, nola eredu alternatiboak sortu, nola haurraz hobetu, kezkatu eta abr... baina ez da ematen galdera horren inguruko eztabaidarik. Zergatik sortu zen eskola? Ze interesei erantzuteko? Egiten duzun abiapuntua oso garrantzitsua da, gu ikerketa batzuk egiten ditugu arlo horretan eta neretzak oso interesgarria da aztertzea kapitalismo industrialaren sorrerako garaia eta ikustea nola kapitala esku artean zutenek eta industria martxan ezarri dutenek beraiek dutela eskola laikoaren garapena bultzatu. Orduan, hor dagoela aipatu duzun lotura hori. Eskola azken finean alde batetik, emazteen lan indarra esplotatu ahal izateko, emazteen ardura beti, ardura kentzea eta haurrak eskolarizatzea. Beste alde, eskolarizatzea, haurrak azken finean kapitalismo industrialaren beharretara egokitzeko. Zehazteko dago, haurrak ez zirela klase produktiboa? bueno hori adibidez, lehen munduan edo.... Ikertzailea- Dinot Mendebaldeko jendarteetan. Ikuspegi occidental batetik. BG1- Gero interesgarri da ere, elizaren interesa eskolaren sorreran aztertzea. Lehenagotik datorrena eta nik uste, hori sakontzea eta argitzea, ekarpen oso interesgarri litzatekela hezkuntzaren inguruko eztabaidari. Beraz, berantetsitzaut eta horren inguruan eginen duzun lana ezagutzea. Hork nik uste oso ondo aztertu beharko lirateke eta oga historikoa, nolabait, eskura ukan ez eskolaren sorrera noiz ematen den? zergatik ematen den? nork bultzatzen duen? eta hor aztertzea lotura benetan hezkuntzaren eta kapitalismoaren interes ekonomikoen artean. Nik uste dut horrek kriston ekarpena litzateke, hori argitzea. Are gehiago, zehaztu ahal izatea Euskal Herria bezalako eremu batean nola hori sortu zuten eta lehen eskolak nola sortu diren eta nork sortu dituen, zein interesentzat. Nik oso oso argi dut eskola bat ez dela sortu herritarrengandik, herritarren beharrei erantzuteko, ez haurreena, ez helduena, eskolaren sorrera boteretik datorrela eta hori ikertu behar dugu. Zehaztu behar dugu, eta hor baldin badugu noizbait mahai gainean ezartzeko zerbait zehatza, nik uste, oso oso interesgarria izango litzatekela. Hemen, Euskal Herrian, bultzatzeko benetan eztabaida sakona eskolaren funtzioari buruz eta helburuei buruz. Ordun, txalo eta ni ere gogoetan nago. Ikertzailea- Ikusi duzu la “Educacion prohibida”? Aipatzen dute, apur bat gainetik, austriar inperiotik.... BG1-eta non topatu ditut nik informazio batzuk. Orain ez dakit nik, eskuin ezker irakurketak egiterakoan, eta hor zehazten dute pum , Inglaterran, Eskozian... Eskozian adibidez, zerbait eta kapitalismoaren sorrerarekin batera nola bultzatu zituzten eskolak.. Hori niretzat da funtsezkoa. Ongi ulertzeko eta zer den eskolaren funtzioa. Ikertzailea: Eskolaren funtzio Euskal Herrian ez dago oso ondo zehaztuta, baina eliza izango zen abangoardia zentzu horretan eta fijo haiek daukatela jasota. BG1-“Gartxot” filman pixkat ikusten da. Elizak nola eta azken finean, haurrak eskolarizatzen, heziketa erlijiosoa ematen. Hori guztia zehaztu behar dugu, zehaztu behar dugu eta lortu behar genuke, dokumentotxo bat, eskolaren sorrera orokorki Europan eta ondorioz, konkretuki Euskal Herrian noiz saiatu da. Ikertzailea- Oso kuriosoa, gainera, hor gertatzen dena,.. Heziketa betidanik egon da jendarte orotan, baina gertatzen dena hor ya da egiten dela zatiketa moduko bat, heziketan benetan balio duena, boterearentzako balio duena, eta bestea apartekoa. Hor dago ya, menperatzeko edo adrotrinazioa...Adoktrinazio erlijiosoa eta kapitalismoaren sorrerarekin, konstituzioa eta Estatua, BG1: Hiritartasuna, bozkatzera joatea, instituzioak, onartzea instituzioak....Hori neretzat da funtsezkoa. Hor kriston ekarpena, hor sakontzen baduk.... Ikertzailea: Momentuz, Gradu amaierako lana lan txikitxoa da eta bai gustatuko litzaidakela horren ostean sakontzea horretan.... BG1-Nire ustez, hork badago hutsune handiago, ez eta harremanak, orain apaitu dituguna haur heldu, euki alternatiboak, landua da goitik behera eta hain zuzen beti kokatzen gara eskola alternatiboaren ereduan barnean. Eta behar gara kokatu alternatiba eskolari. Benetan nik uste izan behar pugggg!!!.... guk oso argi dugu ez gara eskola alternatiboaz ari, ari gara alternatiba batez eskolari. Eskola kontzeptua azterketa historiko hori eginda lehenik eta gero zehaztuz zein diren eskolaren funtzioak eta ezaugarriak edo. Hau ya siuuuuu eta beste zerbaitera goaz. Ikertzailea- Niri gustatzen zait Bizitokiz hitz egiten dudanean hezkuntza proiektuaz aritzea. Ez dut aipatzen eskola termino... BG1-Hori baino haratago, ez dakit hortan sartzen garen edo baina nik lotura horrekin egingo diat. Azken finean bizitokiren gogoetan edo pasa gara eskola alternatiboaren eredutik alternatiba eskolari eta eredura. Eta alternatiba eskolari ereduaz ari garelarik, ba zera, gu gehiago hurbilduko gira, Pedro Garcia Olivo batek ba deitzen duen adibidez, “la educacion komunitaria indigena” kontzeptuetaz. Orduan, hor ere berak zentratzen du pixkat educacion, hezkuntza gaiaren gainean. Gai hori, hortan zentratu nahi duelako. Baina berak aztertzen duelarik Txiapaseko komunitate bat, berak ez hezkuntza soilik aztertzen ari. Bera ari da komunitatea bere osotasunean aztertzen ari. Bere aspektu ekonomiko, politiko, kultural, sozialetan eta horren barnean aztertzen du hezkuntza. Nik uste gaur egun bizitoki ya ez da hezkuntza proiektua, bizitoki da, gizarte proiektua, jendarte proiektua bat. Proiektu politikoa, ekonomikoa, kulturala, soziala eta horren barnean, proiektu orokorra denez, hezkuntza ere jorratzen da. Gaur egun, gure orrian, argi da, ateratzen den inpresio da hezkuntza, baina bueno sartzen bagera aurkezpenean eta abar eta abar ya ikusten dugu proiektu orokorra dela. Nik uste, ondoko hilabeteetan eta emango ditugun moldaketak aurkezpen teorikoan ildo horretatik joango dira. Hor agertuko den lehen kontzeptua ez da hezkuntzari, ez da heziketari lotutako kontzeptu bat, da komunitate bati, kolektibo bati, gizarte proiektu bati lotutako kontzeptua. Eta horren barrean ba hezkuntza eta abr abr. Ikertzailea-Beste zehar lerro batzuk zehar lerro batzuk jendarte guztietan bezala. BG1 - Gero argi da, proiektua hau sortzen dela hezkuntzaren problematikatik hara eta egi da ere, hain zuzen proiektu orokorretan, kolektiboetan, politiko-kulturaletan usu ez dela integratzen haurren problematika edo gutxi. Gure ustez, toki guztia okupatu behar du hezkuntzak eta horregatik, bizitokitik ateratzen den proiektua nahiz eta orokortasunean aterako den kontzeptu nagusia ez izan ba heziketari lotua, heziketa parte handi bat okupatzen du proiektuaren barnean. Zeren eta ikusten dugu funtsezko hitz egiten ari bagara proiektu kolektibo batetaz belaunaldi guztiak bere baitan dituen kolektiboaz ari gara. Hor bai dugula haurren hezkuntzaren ardura eta hor bai dugula gogoeta sakon sakon bat gai horri buruz. Ikertzailea- Hori izan zen pixkat abiapuntua nahiz eta gero bilakatu osotasun horretan. Neukan apuntatuta , proiektu kolektiboa, bizitza kolektiboa, eta azkenean hortik lortu duzue bizitza kolektiboa. Orduan, badago nolabaiteko haustura edo eskolaren egiturarekin? BG1- Erabat, erabat. Orain bizitza bizitza kolektiboa... Bueno guk aurkezten dugu eta egiten dugu espazio kolektibo bat nun balore jakin batzuen inguruan, hainbat jarduera baditugun. Horrek esan nahi du, horrek esan nahi bizitokiren bizitza kolektiboa ez dela ulertu behar baita ez bada komunitate bat bezala. Bizitokin ez gara komunitate bat, ez gara bizi gau eta egunez, kide guztiak toki honetan, oso urrun gaude horretatik eta hainbatek behar bada hori nahi izan dezakete baina beste hainbatek ez. Erran nahi dut ta bizitoki da gaur egun espazio kolektibo bat, eta parte hartzaile bakoitzak berak erabakitzen du etortzen den egun pasa edo eguna eta lo egitera edo bi egun, hiru egun, aste oso bat.... Beraz, bakoitzak badu bizia hemen eta badut bizi beste toki batetan. Orduan, gehiago nik uste dut, azken finean, ikusi behar da, bizitoki epe luzerako helburuetan. Hau da, gaur egun, hemen biltzen gara gutariko bakoitzak gure ohizko ingurumen sozialean ez dagoelako hainbeste jende bertan halako proiektua eraikitzeko. Baina nik gaur egun bizi naizen Behorlegin, 80 biztanle dira, txikia da... Inguruko herrietan, Garazi alden demagun, Garazi aldean, gaur egun, balitz eta halako proiektua gauzatzeko posibilitatea, han egingo genuke bizitoki proiektua. Han egingo genuke bizitoki proiektu eta pixkat aurre ikusten dugun bezala edo ez litzateke baitaezpada definiturik hemen bezala espazio bakar bat proiektuarentzat. Litzateke gehiago, bizi gara herri batean eta bueno izango dira 10 toki desberdin nun gauzatzen den proiektu hori. Izango da, baten garage tailerra, izango da espazio bat non jarduera batzuk egingo ditugun, beste baten pentxea edo landa eremua, beste praktika batzuk egingo ditugu, lokal batean ukango dugu material desberdina, brikolagea, beste leku batean izango da dantza egiteko espazioa.... Azken finean, ez du holako lokalizazio geografiko bakar bat. Azken finean, gizarte proiektu bat denez, ba gauzatzen baldin bada herri batean edo, herriko hamaika espazio izan daitezke erabilgarri holako proeiktua aurrera eraikitzeko. Eta gero ba bakoitza bere etxean bizitzen da, lo egiten du edo izan daitezke lo egiteko espazio kolektiboak ere bai eta abr abr. Ezberdin behar bada gaur egun, bizitoki dena eta epe luzerako perspektiba zein izango zitekeen. Ikertzailea- Perspektiba haustea da lekuaren zentralizazioarekin eta zabaltzea... BG1- Hori egiteko argi dago gaur pasa behar garela fase hontatik eta akaso 20 urte gehiago ere. Nork daki? Azken finean gertatuko dena da ikusten delarik beste aukera batzuk direla, beste toki batzuetan aski jenderekin han beste zerbait sortuko da. Ikertzailea- Eta aipatzen zenuen haurrek daukatela garrantzia handia. Azkenean proiektu honetan, haurrentzako proiektuak hau nola dago egituratuta? BG1- Gauza da azken finean gainditzen baldi badugu eskolaren kontzeptua eta azken finean, hezkuntza bilakatzen baldin bada jarduera ez separatua, lotua dena eta kolektibo baten eguneroko biziari. Orduan, hork behar litzateke halako argazki bat hartu edo irudikatu behar litzateke, azken finean, kolektibo batek jarduerak egiteko erabiltzen dituen espazio guztiak. Eta espazio horien artean, ez dago espaziorik espreski hezkuntzari lotutakoak. Denak dira lotuak hezkuntzari. Zeren sukaldea, da espazio bat non sukaldaritza egiten dugun nun hezkuntza arloko kontzeptu pila bat landuko dira bertan gaudelarik, belaunaldi guztiak nahastuta. Orduan, behar genuke hautsi eskema hori espazio berezi batzuk behar direla hezkuntzarako. Orain bai, liburutegi txoko bat antolatu duk, liburu batzuekin eta txoko horretan hemen egin dugun bezala liburutegia duk eta hemen da espazioa, irakurtzen eta idazten ikasteko. Hau ez da hezkuntzarako espazioa, hau da espazio bat non edozein adinetako jendea liburuak hartu irakurri, idatz dezake eta abr badu horretarako tokia eta haurrek ere badute horretarako tokia. Eta hemen, ez da haurren hezkuntza egingo, hemen egingo dira irakurketa eta idazketa jarduerak, haurrak eta helduak egongo dira. Eta haurrak eskatzen duen heinean ba horren laguntza berak ikasten eta idazten ikasteko. Nik uste, horrek balio duela ba gauza guzti guztientzat. Ondoan dagoen brikolage txoko bat, baina brikolage txokoa ez da heziketerako antolatutako txokoa eta ez da haurrentzako antolatutako txokoa. Hor da hemen gauden guztiontzat antolatutako txoko bat eta helduok han brikolagea egiten dugu. Haurrak han dauden heinean guk egiten dugularik haientzat ikasketa prozesua da. Eta galderak egongo dira, erantzunak, laguntza eta abr... Material egokitua txikientzat eta ez holako segada batzuk egiteko, txikitxoagoak, ez bi kiloko mailua, txikitxoago bat. Haurrentzat material egokitua, zahar batentzat egingo genukeen bezala, elbarritu batentzat.... Azken finean beharren aniztasunari egokitutako materiala egon behar da. Baina ez du zertan horrek hasiera baten baina helburu nagusi bezala hezkuntza izan behar. Bizitza azken finean, biziari lotua izan behar da, ikasiz biziz, bizi ikasiz, Hori guztia lotua da, ez da bereizketarik, ez da espazio zehatzik antolatua hezkuntzarako. Bizia da, antolatzen dugun gizarte bat eta haurrek tokia dute. Ikertzailea- Aipatzen dut oso gainetik, kapitalismoak eta hori Marxek aipatzen zuen kapitalismoaren irakurketan ematen dela lan indarra eta lan intelektualaren arteko banaketan, hori fabriketan. Nekazariak joaten direnean industrial gunetara landa exodoarekin, ematen dela banaketa eta gero nik uste, hori extrapolatzen da jendarte sektore guztietan. Apurketa bat egin duzue guzti horregaz eta bueltatzen zarete lehengo hezkuntza hortara. Jendarte bizitza eta jendarte bizitza horretarik berreskuratzera, zuk aipatu duzun hori. Askotan eskoletan zatiketa bat gertatzen da.... BG1- Hor ez dakit oraindik landu duzuen, baina neretzat nahi ta nahiez “ La bala y la escuela” hori landu behar duk. Ikertzailea- Ez BG1- Ez ba? hori funtsezkoa. Hori da, Pedro Garcia Oliboren liburua “ La bala y la escuela” . Hor “la educacion comunitaria indigenan” sakontzeko funtsezkoa. Atal hori oso interesgarria. Bigarren atala da hezkuntza sistema occidentalaren kritika zorrotz bat. Eta hirugarrena da “La bala y la escuela”. Hau da, nola estatuak, Mexikok, jartzen duen la bala paramilitarra eta eskola Txipiaseko komunitateak desegiteko, integratzeko kapitalismoari. Beraz, oso interesgarria da. Hor ere, eskola eta kapitalismoaren inguruko gogoeta egiteko. Eta hain zuzen, gogorki kritikatzen du EZLN gaur egun bere eskatzen diotelako estatuari eskolak Ikertzailea- Ni egon nintzen komunitate baten ere, EZLNrekin, eta eskola zeukaten, Nahiz eta gero.... BG1- Pozik eskola zeukatela erakusteaz? Ikertzailea- Nahiz eta gero eskola ez egon hain reglatuta. Eta askoz ere, askeagoa zen... BG1- Irakurri Pedro Garcia Olibo bera egon da aztertzen pilo bat eskola han eta, nik uste, liburu hori zuretzat ezinbestekoa da. Nik, pertsonalki, gogotaturikoa hezkuntzari buruz nahiko luzea da denboran eta gure gogoetak heldu ziren hainbat kontzeptuetara baina ez genuen topatu kontzeptu horiek teorizatu zituen pertsonarik. Eta hori topatu dugu Pedro Garcia Oliborekin. Da benetan lehena, hain kritika radikal eta zorrotza egiten duena. Guretzat, buruan genituen hainbat ideia honek azkenean papel gainean idatzi ditu, kontzeptualizatu eta abr... eta hainbat ideia ere. Guk ikasi ditugunak ere. Guretzat, da erreferentzia nagusi. Ikertzailea- Ivan Ilich baita... BG1- Niretzako mila aldiz hobeto Pedro Garcia Olibo. Mila aldiz. Ivan Ilich oso eskasa antzematen dut. Ikertzailea- Nik irakurri nuen aspaldin “ La sociedad descolarizada” BG1- Baina nik irakurri dut eta nahiko azaleko topatu nuen benetan Ikertzailea- Nik ikusi nuen berak aipatzen duen “Eskolari gabeko jendartea” eta sartzen da pilo bat zenbat diru gastatzen den. Esaten zuen “Hego Amerikan bideratzen da zenbat diru eskoletara eta azken finean egiten ari dutena da, eraman eskola leku batera. Eta zergatik eraman behar duzu eskola ?” Kolonialismo beste puntu bat. Kolonialismoaren beste ikuspegi bat. BG1- Europak egiten duena Afrikarekin. Hainbat ONG eskola bat sortzeko. Eskola bat gehiago!!! Komunitatearen izaera suntsituko duen tresna bat. Eskola bat ekarri baina nor gara gu eskola bat ekartzeko. Eurak dute dena guri ikasteko. Oraindik, han biziraute dutelako ohitura interesgarriak eta abr. Dena ikasteko dugu. Eta gu goaz eskola bat sortzera eta jendeari dirua eskatzera eskola bat sortzeko. Ikertzailea- Nik sentzu hori topatu nion liburuari, BG1- Nik dinot eskasa ze aipatzen zuen ezagutzen transmisioa sareen bidez eta ez dakit zer. Nik asko interesgarriago ikusten dut gogotatzea “la educacion komunitaria indigena”. Nola ematen den hezkuntza komunitate batean. Ikertzailea- Badaukat apuntatuta bidalitako emailean BG1- Hori ere interesgarria gogoetatzeko hezkuntzari buruz. Oraintxe itzuli dute liburu bat eta gazteleratu dute “ El concepto del continuom”. Ikertzailea- Uste dut, bidali zenidala. BG1- “El confecto del continuom” eta berak aztertzen du Amazoniako leinu batean eta hezkuntza nola amaietan den haurrekin. Interesgarria antropologian gehienetan helduetaz interesatzen dira eta gutxitan haurretaz. Bere begirada da hezkuntza eta komunitate aninista bat amazonian. Hor oso interesgarria da zeren azken finean ildo pedagokiko nagusia.... Eskola baten zer egiten dugu zentratzen gara haur baten gainean eta hezkuntza occindetala ordun zentratzen da pilo haurren gainean eta haurrak ari dira errege eta erreginak bilakatzen. Berain nahietara makurtzen. Etxe batzuetan haurrek dute agintzen gurasoei. Zentratzen ari gara haurrengan pila bat . Hori aztertzen badugu antropologikoki inoiz ez da holan eman. Haurra beti egon da zentratua helduen jardueraren gainean. Haurra obserbatzaile bezala komunitate bizitzen dute eta imitazioz ikasten du. Nere hori izan da eskema erabat aldatzeko. Azken finean, gogokatu behar dugu gehiago guk heldu bezala zer bizi nahi dugun kolektiboki; arlo ekonomikoan, politikoan, sozialean, kulturalan... Guk praktikara eraman behar dugu eta pixkat gutxiago kexkatu haurretaz. Gehiago kexkatu guk ze baloreen inguruan bizi nahi dugun. Hori bizi hainbat espazioetan eta zera transmisioa naturalki transmisioa. Haurrak zer egiten du, bere inguruan zentzua duen guztia ikasi nahiko. Eta gure funtzio nagusia izan behar da pazientzia eukitzea. Haurrak etengabean ari da galderak egiten, dena ikasi nahi du. Eskolak egiten duen hil jakinmina, hil!!! Zeren azken finean, haurra bideratzen du eta oso interes gutxi duten gauzak pila sarrarazi. Ez dator gure interesetatik, ez datozelako biziari lotutako gauzetatik, datozelako beste interes batzuetatik eta orduan, ildo pedagogiko nagusia da imitazioarena. Haurrak ikasten du imitaziotik. Ez du erran nahi kopiatzen duenik baina bai esan nahi du hemen jarduera bat egiten badugu baratzean haurrak ia guztiak interesatuak izango direla baratzeaz, zeren ikusten dituzte helduak egiten zerbait sentsua duena, lotua dena eguneroko biziari, janariari, eta abar...Ikusten gaituzte hor, beraiek ere jarri nahi dira lurra lantzen eta hor ikaste parada izango da mila gauza. Ikertzailea- Adibidez, hori, zergatik aukeratzen duzue ortua? Edo tailer bat? BG1- Edukiz betea dagoelako, sentsuz betea... Adibidez, brikolage txokoa egiten baldin badugu izan daiteke etxearen zati konpontzeko, izan daiteke tresna batzuk eraikitzeko. Orduan, zure behar konkretu erantzuten du. Beraz, gauzak egingo duzu txukuna interesarekin, kontzentrazioarekin egiten duzu eta haurrak hori berehala nabaritzen du. Hemen, helduak egiten ari dira zerbait merezi duena, behar bat, eta berak berehala eskatuko du nahi duela brikolagea egin. Eta hori gauza guztientzat. Dantza hemen egin nahi baldin badugu, bada, ematen diogulako dantzari sentsu sakon bat eta guk heldu bezala dantza praktikatzen dugu. Ez kezkatu haurretaz, ikusten baldin badituzte nagusiak dantza egiten plazerrez, interesatuko dira eta beraiek hurbilduko dira dantzari. Gero, bai, beraien adinari, beraien gaitasunei egokituko ditugu gauzak... Ez diegu eskatuko metro ta erdiko salto bat egitea zazpi urte baldin badute. Edo ez diegu eskatuko erabiltzea metroko aitzur bat erabiltzea, ez! Aitzur txiki bat, laguntza eman behar bada, eta galderak erantzun eta abar. Oro har, ari gara zentratzen komunitateen jardueren gain eta ez komunitatea haurren jardueren gain. Ikertzailea- eta haurra eskatzen dutenean zerbait. Eske egin nahi dut ez dakit zer...Komunitateak erantzuten du? BG1- ba ez dakit, hemen gertatu zen haur batek bere aititea ospitalean ikusi zuen eta ebakuntza batekin prostatan. Galdera atera zen, “zer da prostata?” Bale ba. Erantzuteko eman dago joko bat, hemen dugu beste liburu bat, marrazki bat... Hori lotua da gorputzeko hondakinen kanporatzeko sistemarekin, giltzurrinak, pisa, gernua, pin pin pin pin pin pin Galdera pila bat lotuak eta bueno hori hor gelditzen da zeren interesa bazen eta ya interes galdera batzuetatik abiatuta ba zerbait aztertu dugu bai... Zoaz zu prostaten inguruko interes berezik ez duen haur bati, eskola egiten den bezala. Bueno gaur, “prostata zer den aztertuko dugu”. Prostata zer den ze axola zaien jakitea! Ez da grabea ba hamabi urteetan prostata zer den ez baldin baki. Behar bada, hamasei urteetan sortuko da interesa ba orduan bai oso emankorra izango da ikasketa prozesua. Orduan, bai, bueno haurrak baldin baditu galderak eta abar... Ni orain ikusten ari naiz nire haurrak interesa duela arrantzarako. Bueno joan naiz erosi du materiala egiteko arrantza tresna egiteko; amua, plomua, kabia eta abr.. Egun hauetan arrantzarako tresnak egingo ditugu eta joango gara arrantzatzera. Bere interes gune batetik abiatzen naiz, neretzak interesgarria iruditzen zaidan ere bai, eta hori egingo dut. Orain, nire semea, atzo etorri zait futboleko pegatina batzuekin lehenaldiko aldiz, lagun batzuen etxean egon da eta horrekin itzuli da. Orain, eskatu dit nahi duela paketeak. Bueno ba bere interesa da? Nik ez dut interesgarria ikusten. Orduan egongo da negoziazio bat. Orduan, esangot nik “emango dizkiat 3 euro astean eta hiru euro horiekin hik kudeatuko duk zer nahi dukan erosi. Pegata horiek hori nahi dituk. Baina beste gauzak ez ditiak erosiko”. Orduan, ematen da negoziazioa, nik ez dut zertan erantzun behar bere nahi guztiei. Nik neurtzen dut zein puntutaraino interesgarria den neretzat eta beretzat, eta horren arabera erantzun bat ematen diot. Baina bistan dena, adi egon behar garela haurren eskaerei eta interesguneei ere. Ikertzailea- Komunitatearen erabakiak nola hartzen dira. Komunitatean bizitzeak... BG1- Biltzar bat daukagu eta biltzar baten eztabaidatzen dugu. Atzo gauean izan gendun biltzarra hemen eta gauza guztiak eztabaidatzen ditugu, erabakiak hartzen. Biltzar horietan haurrak ez dira egoten, egiten ditugu gauean berante edo goizean goiz, gaiak astunak direlako haurrentzat eta gai astunak direlarik haurrak ez dira interesatzen, hasten dira jokoetan eta ez dago girorik bilkura bat egiteko. Eta gai batzuk, nik uste, helduen dagozkion gaiak dira eta ez haurrenak. Beraz, garrantzitsua iruditzen zaigu egotea espazio bat bakarrik gaueden eta haurrak ez. Gero badugu goizeetan beste, ingurun ingurun deitutako jarduera bat eta hor elkartzen gara denak haurrak eta helduak, eta hor egiten dugu pixkat emozionalki nola gauden eta aipatzen dugu. Gero eguneko egitaraua antolatzen dugu denon artean. Eta hor, bai gaudela adin guztietakoak, erabakiak hartzen dira... Ikertzailea- Eguneroko egitaraua aipatu duzu, denon artean erabakitzen da? Alde batetik, lantzen dituzue emozioak eta gero.... BG1- Emozioak landu eta bakoitzak aipatzen nola dagoen, eta gatazkaren bat egon bada aipa daiteke. Antolatzen dugu eguneko egitaraua. Ikertzailea- Haurrak hor ere badaude? BG1- Bai. Ze interesak duen? Zer egin nahi lukeen egun horretan? Eta bueno bakoitzak zer nahi duen eta gero ba bueno denon artean tatatatata! Ikertzailea-eta bueno gero jendea batzuetan dator, ez daude finko? BG1- Oraintxe egutegia egin dugu hilabete honetarako eta hor idatzi dugu noiz nor egongo den hemen. Horren arabera, gauzak antolatzen ditugu. Ikertzailea- Egiten duzue hilabete bateko epearekin BG1- Hori hain zuzen izan da goiz honetako bilkuraren emaitza bat. Behar bat ikusi dugu egitea hilabete baterako planifikazioa. . Ikertzailea- Nik uste, nik nituen galderak holan erantzun ditugu gutxi gora behera, Beste galdera batuzk egitea izango zen absurdoa eta errepikatzea BG2- Badakizu arno stern istorioa? Ikertzailea- Zerbait entzunda daukat? BG2- Hau judutar bat zen eta Paris inguruan baztertua zeuden orfanato kezkatua. Eta orduan, hainbeste orfanato zeuden. Orduan arno stern eman zioten kargua. “Aizak hartu ezazu orfanato honetako gazteok” Hartu zituen eta kasulidadez beste orfanatoetan asko hil ziren gaixotu eta arno zen tokian dena oso osasuntsu zeuden. Badakizu nola egiten zuten? Margo gutxi gutxi zitzuten. Orduan gazte horiei esan zien. Nola egingo dugu ze margo gutxi dago. Orduan erabaki zuten hartzen zuten pintura ez garbitzea brotxa, han uztea. Ez zeukaten mahai nahiko, orduan, paretean jartzea erabaki zuten. Eta ez da norbaitentzako, bakoitzaren karpetan gordetzen da lana eta paper gehi eskaintzen zaiziki... Hor hezitzailearen papera, nik ikusten dut kamareroa bezela, “zerbait behar duzu? Beste paper bat? Pintura …..” Hezitzaile askori horrek buruko mina ematen die. Ze hezitzaileak “ Nik esango dut orain matematikan zer egin” edo “nola ez dezatela nik esaten dutena egingo” baizik nik zerbitzari hutsea beraiek zer nahi duten, ze gogo daukaten. Eta hola sendatzen ziren. Ez ziren gaixotu. Eta gero hori, ez epaitzearena Ikertzailea- Bideratu daiteke beste esparru batzuetara ez epaitzearena ezta? BG2-Ya baina gatoz, “aixe polita”, eta gatoz “ beittu ze polita”. Ze ari zara margozten? Bale ba Ikertzailea- Gatza da apurtzea BG2- Giro hau ezagutzen badute, giro honetan elkarrekin ikasten da. Okarriak kontaminatzen diren bezela, gunea ere kutxatu egiten da. Ikertzailea- Eta hor baita beste harreman mota batzuk sortzen ari dituzue? Azkenean ez da ikasle irakasle harremana? BG2- Ez, gu ere margozten dugu, eta hor sentitzen zera, ze ondo ze eroso ( geldialdia..... ) Ez epaitu eta galdetu diot zer moduz galdegin diot. Azken finean, ez epaitzea saila da. Azken finean gizartea aldatzen gatza bada, azken finean heltzen gara konklusiora gure buru aldatzen nahiko lana dugula. Molde horiek barneratu dauzkagu. Ikertzailea- Barneratuta ditugu eta kostatzen du pilo bat. Barne lan pilo bat egin behar dugu. BG2- Azken finean hainbeste gauzak ditugu ikasiak, gero, jokamolde horiek ateratzen zaizkigu gatazka bat dagoenean, guri ere, ba dirudi zortzi mila urte daramazkigula oso modu zakarrean hitz egiten. Orduan, orain bihotzen komunikatzea berria da eta. Ni komunikazio ez bortitza asko maiten deten ildo bat da. Entzun duzu komunikazio ez bortitzari buruz? Ikertzailea-Zerbait BG2- Ba esaten denez, zortzi mila urte daramazkigu txakal moduan, txakur txiki, amorratua eta orokor besteekin babesteko - “yau yau yau!!!”. Eta girafa bihotzik handiena daukan animalia da. Hogeitahiru kiloko girafa bat da. Hor goitikan ikusi ditzake animali bakoitza nola den, besteak nola dauden eta ordun, bihotzari bidezko ikaskuntzaren metafora. Gatazka bat dagoenean edo daukagunean, haserre dago jo egin du dena delako hori iceberraren punta litzake. Azpian behan denak behar berberak dauzkagu, behar berberak dauzkagu denak. Denak nahi dugu entzunda izatea, onartua, ulertua, maitatua.... Komunikazio ez bortitza oso metodologia polita iruditzen zait. Haur hauekin eta lantzeko. Hemen gertatzen dena da gu kolektiboaz, Ikertzailea- Adibidez, zuek bizitokin hausnarketerako espazio sortu dituzue? BG2- Etengabe, eske hori da, baldin bagaude engantzatuak patroi zaharretan horrek ez du uzten fluxuan egoten.. Eta horrekin etengabe aldatzen, etengabe berria, etengabe gatazka nola kudeatu... Betaurreko berri batzuk jaistea bezala da. Ikusi molde berriak. Lehen galdetu duk hausnarrerako, gauza da hausnarrerako tokia eta bestea bat Bizitoki bezalako guneetan daukagun pribilegia hau praktikan jartzeko. Nik pedagoga nau eta karreran teoria hutsean, curriculumean....gauza gutxi gehiago. Hausnarrerako bai… Nola egingo genuke eskolik gabeko mundu bat? Euskal Indigenek nola bizi gaitezke? Gu baserritik gatoz… nola? Hori hausnartu leike. Beste gauzak bat dek praktikan urteetan eta urteetan maitasunarekin eramanten badek espazio bat pribilegio bat daukagu hau bizitzeko bizitokin. Bizitzeko, hausnarrerako tokiak nik uste ya soberan dauzkagula, Ikertzailea- Teoria eta praktika. BG2- Oreka behar dik. Teoria eta praktika arten oreka behar dik. Teoria lantzeko eta gure semea alabekin egunerokoan gatazkak beti hor daude eta nola soluzionatu. Baina hemen ya taldean nola aurre egin. Ikertzailea- Eta gatazka kolektiboak suertatu direnean bilatzen dira espazioak? BG2- Hortxe duk zarma. Hortx duk zarma. Ikertzailea- Gauzatxo bat gai aldatuz, tailerrak eta holan ordutegirik ez daude? BG2- Ordutegia igual, bazkaltzekoa esan dezakegu pixkat. Beraien erritmoa mantentzeko, lotako orduak. Txokoetarako orduak ez dauzkagu. Gainontzian bakoitzak entzun behar du zer nahi dun. Hor zegok gakoa, eskoletan esaten digute orain matematika, orain ingelesa, orain salto gelak. Hemen ez, hemen hi ze nahi dek? Hori duk txungoena. Hori duk zaila, hi ze nahi dek? Haur hauek naturalki dakarte zer nahi duten. Haurreko larunbatean hondartzara joan ginen. Aurreko larunbatean eta haurrak revoluzio desberdinetan daude edade honetako haurrak. Alabak hartu eta egin zikin marra luze luze luze bat, bakar bakarrik bere sormenean, egoteko gaitasuna . Bizitokin hori ikusten da, kutxak hartzen du nahi duenean, bere abentura segi eta holan ikasten dun. Eta mirari bat dun ze ikusten da haurrak badakitela irakurtzen, idazten. Atzo saguak uxatzeko geometriako marrazki bat ekarri nuen eta barrruan izena idatzi behar zuten. Harrigarria, berak idatzi zuen, sagua, nik ez nion ezer esan baina ondokoari, ikusi zion zazpi urtekoek nola egiten zuten. Eta nik ezer esan gabe berak egin zuen . Ni ez nago orain idazten ikasiko duen edo. Oin irakurtzen.....Mirari bat, mirari bat da eta Gero helduek hor ikusten duk. Lokatzakin arazoak daude kotxea pasatzeko ba, joan da heldu bat hartu du, ekarri ditu teila zaharrak, eta jarri dizkit ordun ya, gazteak atzetik heldu dituk. Eta ya karretillan festa egin da. Bi haur besoetan daude, 6 eta zazpi urteko haurrak karretillan . Bestea porrari emanen. Transmisioa naturala da. Gauza bat da teorian baina orain ikusi dezakegu, ze sinplea den ezta? Eskolarik gabe!!! Ikertzailea- Transmisioa beste modu batean egin daiteke eta naturalak ezta? BG2- Eta guk gurasoak gara responsableak gure haurren heziketan eta ezin dugu beste inoren eskuetan jartzen. Oso potentea da, boterea guk daukagu. Badakizu emakumeak sutan zergatik erre zituzten? Lehen boterea guk gendun eta hori kentzeagatik. Eta emakume horrek bazekien etxeko bakoitzari zein sendabelarra eman, zer jaten eman, amalurretik hartzen zuen, naturalki zen.... Hori zekiten guztiei sorgina zirela esan eta sutan erre, Berri boterea gure eskuetan hartzeko responsabilidade osoa, botere osoa gure eskuetan daukagu. Ikertzailea- Ahaldundutzeko BG2- Izan a la ez izan. Nire ustez, indigenontzat aukera handi bat. Eta euskera. Euskera ere bere txokoa duk hemen. 3. Eranskina: Elkarrikzeta gidoia Galdera orokorrak: Galderekin hasi aurretik gaia aurkeztu eta eta aldaketa sartzeko aukera eskaini.  Zer da bizitoki?  Zergaitik jendarte ez kapitalista bezala definitu? Bizi Tokiren osaketa arkitektonikoa:  Zein desberdintasunak daude eskolarekiko?  Gelak daude?  Gurasoek haurrak egun pasa hor uzten dituzte? Etxetik eskolara, eskolatik etxera?  Bizi Toki osatzerakoan orduan osaketa arkitektonikoa kontutan izan zenuten?  Bizitza kolektiboa? Edukiak eta jakintzak:  Nola trasmititzen dira edukiak?  Klase magistralak daude?  Edukiak irakasgaietan bananduta daude? Disziplinetan?  Irakasle eta ikasleak daude?  Nola aukeratzen dira edukiak? Pertsonen arteko harremanak:  Nola hartzen dira erabakiak?  Egitura hierarkikorik?  Botere harremanak?  Haur eta helduen arteko harremanak nolakoak dira?  Haurrak erabakitzeko ahalmenik?  Egituraketan  Batzarretan?  Erabakiguneetan asimetria / Hierarkizazioa ?
addi-b49203633795
https://addi.ehu.es/handle/10810/17639
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Beitia Llantada, Jugatx
eu
Errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak hezkuntzan lantzeko proposamena
Sarrera Balioek eta jarrerek jendartean zein eskolan betidanik garrantzia handia hartu izan dute. Baloreak hainbat esparrutan eskuratu eta ikasten dira baina eskolak zer esan handia dauka hauek barneratzerako orduan. Gaur egun, sarritan entzun ohi da aspaldiko baloreak galtzen ari direla eta lan honek, egoera honen aurrean, baloreak eskolan lantzeko proposamen bat egitea du helburu. Oinarrizko Hezkuntza arautzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko dekretu currikularrak (175/2007 Dekretua) kalitatezko hezkuntza defendatzen du. Ikasleek hori lor dezaten, gaur egungo gizartean bizitzeko ezagutza, abilezia eta balioak balioesten ditu, balioetan oinarritutako euskal gizartea eraikitzeko asmoz. Hainbat autorek nabarmentzen duten legez, aipatutako azken horiek dira, hain zuzen ere, edozein eskolak kontuan hartu behar lituzkeenak ikasleentzat onuragarria den hezkuntza bideratzeko. Balioak eta jarrerak funtsezkoak dira gizakien pertsonalitatea garatzeko zein gizartean irizpide eta iritzi propioekin aritzeko. Horregatik, hezkuntzan landu beharreko arloa da, bai esparru formalean baita testuinguru informaletan ere. Lan honek balioak eta jarrerak ardatz hartuta, alor honen esparru teorikora hurbiltzeko aukera ematen du. Lehenik eta behin, kontzeptuen definizioak eta horiek gizartean zein eskolan izandako garapena aurkeztuko dira eta behin oinarriak ezagututa, egindako proposamena azalduko da, zeinak pre-test bat eta post-test bat dituen ikasleengan emandako aldaketak ikusteko. Esku hartzea Lehen Hezkuntzako lehenengo mailara begira diseinatuta dago eta ikasleengan zenbait aldaketa eta hobekuntza eragiteko asmoarekin burutua izan da. Hezkuntza arloan, lantzeko garrantzitsuak diren balioak eta jarrera anitz daudenez, errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak aukeratu dira, ikasleen pertsonalitatea garatzeko oinarrizkoak direlakoan. Egindako jardueren deskribapenaren ostean, lortutako emaitzak plazaratuko dira eta hortik abiatuz, esku hartze honi dagozkion ondorioak aterako dira. 1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala Es imposible educar sin principios educativos y sin valores. Es imposible la existencia de una escuela de educación si no tiene unos principios si en esta escuela no se respetan unos valores que den sentido a la idea del hombre, del mundo, de la vida y del sentido de la historia… (Rubies, 1980:28; Espinosak aipatua, 2008). 1.1. Balioak eta jarrerak Real Academia Españolaren (RAE) arabera (2015), balioa jarduera jakina garatzeko gizakiak dauzkan ezaugarri positiboak dira. Baina kontzeptu horren esanahia definizio sinple batetik haratago doa. Balio hitza gizakiarekin erlazionatuta dago, haren jokabidean eragin, ideiak itxuratu zein modelatu eta pertsonaren sentimenduak baldintzatzen baititu (Llorenç, Eijo, Estany, Gómez, Guich, Mir, Ojeda, Planas eta Serrats, 1995). Ildo horretan, hainbat dira balioaren esanahiaren inguruan ikertu duten adituak. 1994. urtean, Hall, B.P. autoreak balioak gizakiaren barne mundua adierazten duten lehentasunak direla defendatu zuen (Medrano-k aipatua, 1999). Horren ostean eta definizio hura osatzeko helburuz, Hall&Tonna-k barne mundu hori kanpoko jokaeretan islatzen dela adierazi zuen, lengoaiarekin adierazten dela, alegia (Medrano, 1999). Espinosak (2008:29), bere aldetik, balioa halaxe definitu zuen: “balioak edozein unetan edozer egitea edo egiteari uztea arrazoitzen dutenak dira eta pertsonen jokaerak bideratzeko balio dute”. Hortaz, definizioa zehaztuz, balioa gizakiok gure axolagabetasunetik ateratzen gaituena da, bizitzan hautaketak egiteko irizpideak ematen dituena (Juárez, 2007). Behin balio hitza definituta, moralak direnen eta moralak ez direnen arteko eztabaida azaltzen da. Lan honetan garrantzizkoak izango direnak balio moralak dira, hots, edozein testuinguru, espazio eta denboran baliagarriak eta aldaezinak direnak (Grass, 1997). Balioek eta jarrerek erlazio zuzena daukate eta hori aztergai nagusia izanik, funtsezkoa da haien arteko harremana ezagutzea. Jarrerek, gizakien balio pertsonalak eta sozialak islatzen dituzte eta pertsonen erabakien emaitzatzat hartzen dira (Rugarcía, 1999). Hortaz, balioak dira, hain zuzen ere, jarreren jatorria eta hauei zentzua ematen dietenak. Horregatik, ezinbestekoa da edukien gainetik, ikasleak jarrera eta balioetan heztea, hauek baitira hezkuntzaren oinarri (Juárez, 2007). Halere, aipatzekoa da emozionala eta afektiboa dena integratzeko zailtasunak egon ohi direla, hori arautzen duen esparru teorikorik ez baitago zehaztuta (Miras, 1990). Baloreak ezinbestekoak dira gaur egungo jendartearen aniztasuna kudeatu ahal izateko. Gizartean, kultura, pentsamendu eta iritzi ezberdinetako pertsonak bizi dira, ezaugarri horien araberako pertsonalitateak zeharo diferenteak izanik. Hala, eskolak zer esan handia izango du ikasleak etorkizuneko bizikidetzarako prestatzerakoan. Heziketan integratu beharreko baloreak anitzak izan arren, lan honetan errespetuari, autonomiari eta bizikidetza arauei emango zaie garrantzia. Izan ere, oinarrizko balioetariko batzuk dira, ikasleek eskolan sartzen diren unetik, hots, haien garapenaren hasierako etapetatik ikasi eta bizi behar dituztelakoan. Errespetua garrantzia handiko balioa da. Eskolan mota guztietako pertsonen arteko erlazioak ematen dira, eta horiek behar bezala bideratzeko funtsezkoa da errespetua erdigunean kokatzea, ezberdintasunak kontutan hartuz, inklusioa bermatzeko. Hezkuntza formalean zein informalean, errespetua lantzeko jarduerak egitea gomendatzen da. Modu horretan, umeek garapen sozio- emozionala garatuko dute, zeina ezinbestekoa izango den gizartean behar bezala moldatzeko (Del Prette, Domeniconi, Amaro, Benitez Laurenti eta Del Prette, 2013). Gainera, interesgarria izango da garapen sozio- emozional hori arlo kognitiboarekin erlazionatzea, hala, ikaslea ikasten duenak duen garrantziaz ohartuko da (Miras, 1990). Landuko den bigarren balioa autonomia izango da. Piaget-ek 1948an nabarmendu zuenez, (Kamii, 1970) ikasleen autonomiaren garapena hezkuntzaren helburu nagusia izan beharko litzateke. Autonomoa izatea, pertsonak berak zentzu propioarekin bere erabakiak hartzea esan nahi du, nor bere burua gobernatzea, alegia. Umea hazten den heinean autonomia bereganatzen doa, gero eta pertsona autonomoagoa bilakatuz. Beraz, ezinbestekoa da eskolan hori lantzeko egoerak sortzea, esaterako, ikasleak beste pertsona batzuekin harremanetan jartzea, iritzi ezberdinak elkar banatuz, haien irizpideak sor ditzaten. Era berean, komenigarria izaten da ikasleek liskarrak konpondu edota erabakiak hartzen ikastea. Erabakiak inposatu ordez, irakasleek laguntzaile gisa jokatu beharko lukete ikasleen irizpide eta iritzi kritikoei lekua utziz. Modu horretan, ikasleak horretarako abilezia lortzen joango dira pertsona autonomoagoak bilakatuz (Kamii, 1970). Transmitituko den hirugarren eta azken balioa bizikidetza arauak izango dira, norbanakoen arteko elkarbizitzari erreferentzia egiten diotenak. Zentzu horretan, eskolaren zeregin nagusietariko bat ikasleak gizartean behar bezala moldatzeko eta pertsonekin elkarbizitza zuzena izateko prestatzea da. Hori arautzeko eta elkarbizitza baketsua bermatzeko komenigarria izango da zenbait bizikidetza arau adostea (Caballero, 2010). Hala ere, ezin da ahaztu familietan, hedabideetan eta testuinguru sozialek ere funtsezko papera betetzen dutela balioak barneratzerako orduan (Medrano, 1999). Izan ere, hezkuntza ez formala eta informalaren ingurune horiek lagungarriak izan daitezke eskolak balioen irakaskuntzarako zehazten dituen helburuak lortzeko (Martínez, Esteban eta Buxarrais, 2011). Horregatik, jarraian, balioek gizartean eta hezkuntzan izan duten garapena azalduko da, bertako nondik norako garrantzitsuenak azpimarratuz. 1.2. Balioen garapena gizartean Balioek gizartearekin erlazio zuzena dutelakoan, pertsonek jendartean bizitzeko balio sistema baten beharra daukate. Gaur egungo gizartea etengabeko aldaketan dago eta beraz, balioen sistema horrek ere bere izaera aldatu beharko luke gizarteari egokitzeko. Testuinguru honetan, balioen ikaskuntza ahalbidetzeko funtsezkoa da hiru baldintza hauek betetzea: balioen adostasun eta bateratzea, ohituren iraunkortasuna eta gainerako pertsonen eredu egokia (Parra, 2003). Badira arlo horren inguruan ikertu duten zenbait autore, teoria ezberdinak sortuz, hala nola, teoria subjektiboa eta objektiboa. Meinongek eta Ehrenfelsek (Álvarez-ek aipatua, 2001) teoria subjektiboan baieztatu zutenez, gizakia da balioa sortu eta objektuei balioa ematen diona. Hortaz, balioak gizartearen onarpenaren menpe daude; pertsonek haien sentimendu eta emozioen arabera balioak hautatzen dituzte, modu horretan, balioen mailaketa eratuz. Bestalde, Frondizik (1977), Hartmannek (1957) eta Ortega y Gassetek (1973), beste batzuen artean, teoria objektiboa defendatu zuten (Álvarez-ek aipatua, 2001). Teoria honek dioen legez, gizakiak jada existitzen den balioa aurkitzen du; balioa autonomoa eta gizakiengandik independentea da eta pertsonek bereganatu egiten dituzte. Gaur egun balioesten diren balioak zeintzuk diren jakiteko, Elzo, Megías, Navarro, Rodriguez eta Romaní autoreek (2000) horren inguruan egindako ikerketa aintzat hartu daiteke. Bertan, egoeraren azterketa egiten da eta garrantzirik handiena duten balioak identifikatzen dira. Ikerketan nabarmena da gizarteko kide gehienek familiarekin harremana duten balioak lehenesten dituztela, hura baita pertsonaren oinarrizko sentimenduak agerrarazteko esparrurik egokiena. Jarraian, tolerantzia eta elkartasuna ageri dira eta hirugarren maila baten, lehiakortasuna, materialismoa… daude. Hurrengoak, segurtasun pertsonalarekin erlazionatuta daudenak dira, askatasuna eta laguntasuna besteak beste. Azken mailan, balio erlijioso eta politikoak aipatzen dira. Aurreko guztia kontutan hartuta eta autorearekin bat natorrelakoan, familiak erantzukizun handia du balioen transmisioan. Izan ere, bertan gizartean parte hartzeko tradizionalki garrantzitsuenak izan diren balioak transmititzen dira, hala nola, tolerantzia, elkartasuna, laguntasuna, elkarbizitza, berdintasuna, konfiantza eta errespetua. Hortaz, familia funtsezko elementua dela gizakien bizitzan, bertan harreman sozial, afektibo eta ekonomikoak eratzen baitira. Modu horretan, familian hasiera ematen zaio pertsona bakoitzaren gizarteratze prozesuari, balioetan oinarritutako hezkuntza gertatzen den lehenengo eremua izanik (Álvarez, 2001). 1.3. Balioen garapena eskolan Balioak transmititzerako orduan familiaren presentzia nabarmena den moduan, hezkuntzak ere zer esan handia izango du prozesu horretan. Parrak (2003) esaten duen bezala, hezkuntza gizarteak eskatzen dituen ezagutzen, abilezien eta balioen transmisioa gertatzeko egiten den jarduera kulturala da. Honenbestez, edukiak eta trebetasunak lantzearekin batera, ezinbestekoa da hezkuntza esparruan balioen protagonismoa berreskuratzea. Ikasleek denbora asko igarotzen dute eskolan haien bizitzetako lehenengo urteetan eta testuinguru horretan hainbat balio estimatzeko aukera daukate. Esaterako, ikasleek txikitatik ikasten dute besteak errespetatzen eta norbera errespetatua sentitzen. Ildo horretan, balioetan oinarritutako hezkuntza nortasun autonomoa eta pertsonala garatzeko era egokia da (Martínez et al, 2011). María Nieves Pereirak (Juárez-ek aipatua, 2007), balioen hezkuntza garatzeko proiektu pedagogiko baten beharra ikusi zuen, hurrengo balioei garrantzia emanez: pertsonaren askatasuna, imajinazioa, pertsonen arteko erlazioa, komunikazioa eta bizitzarenganako errespetua, besteak beste. Hitz gutxitan, formazio independentea aitortzen duen eskola aldarrikatzen du, hots, eskolaz kanpoko bizitzan eskuratzen den esperientzia aintzat hartzen duena. Balioetan oinarritutako hezkuntza antolatzeko zenbait metodo sortu izan dira eta Parrak (2003) ikuspegi tradizionala eta berritzailearen arabera sailkatu zituen. Lehenengo ikuspuntuan balio objektiboak existitzen dira, pertsona orok onartzen dituenak. Horiek irakaskuntzaren bitartez transmititu daitezke eta modu horretan, ikaslearen jardueraren eta ohitze prozesuaren bitartez bereganatu daitezke. Ikuspuntu berritzailearen iritziz, ez da balio objektiborik, unibertsalik ez absoluturik existitzen; balioak bakoitzaren galdera pertsonalak dira. Ikuspegi honen bitartezko hezkuntza aurrera eramateko, metodo ezberdinak diseinatu dira eta jarraian, horietariko lauren ezaugarri garrantzitsuenak adieraziko dira (Parra, 2003). Lehenik, balioen azalpenaren metodoa aurki daiteke. Honen helburu nagusia, (Raths eta lankideak, 1967; Parra-k aipatua, 2003), ikasleei haien balioak identifikatzen, haiei garrantzia ematen, besteekin elkar banatzen eta balio horiei jarraituz jarrera egokia izaten laguntzea da. Bigarrena, garapen moralaren eredua da eta Kohlberg (1966), Piaget-en (1932) umeen garapen moralaren teoria kognitibo ebolutiboan oinarritu zen metodo hau sortzeko. Kohlberg-en teoriaren arabera, gizakiek balio jakinak izango dituzte dauden espazioan eta denboran daudela, kulturari erreparatu barik (Parra, 2003). Hirugarrenik, ikaskuntza aktiboaren eredua azaltzen da, eta honen aburuz, balioak pertsonek gizartearekin harremanetan jartzen direnean sortzen dira, gizartea balioengan eragina izanik (Parra, 2003). Ikuspegi modernoaren metodoei amaiera emateko, balioen analisia aipatzen da. Bere helburu nagusia ikasleengan pentsamendu logikoa garatzea da, horren bitartez, pertsonek balioen inguruko galdera nahiz zalantzei aurre egin ahal izateko (Fraenkel, 1973; Hunt eta Metcalf, 1998; Parra-k aipatua, 2003). Balioen hezkuntzarako erabiltzen den metodoa erabiltzen dela, ugariak dira balioetan oinarritutako hezkuntzak egiten dituen ekarpenak. Arlo horretan, Juárezek (2007) nabarmentzen duenez, balioak ardura handiko ikaskuntza dira eta hezkuntza erakundearen erantzukizuna ikasleek sinesten dituzten balioak agerian uztea da, haientzat egokiak diren jarrerak gara ditzaten. 1.3.1. Irakaslearen papera Familiek eta eskolak helburu komuna daukate, umeak era egokian heztea, alegia. Horretarako, haien arteko harremanak zuzena izan behar du. Eskola esparruan, balioen eta jarreren irakaste-irakaste prozesua behar bezala garatzeko, irakasleak funtsezko zeregina du, bi arazo bere gain hartu behar dituela. Alde batetik, hezkuntzaren eduki izango diren balio eta jarrerak aukeratzea eta bestetik, horiek transmititzeko estrategiak diseinatzea (Parra, 2003). Irakasleek, honenbestez, jarraibide eta iritzi jakinak behar dituzte eskolako gainerako maisu-maistrekin batera balio eta jarreretan oinarritutako hezkuntzaren nondik norakoak zehazteko (Martinez et al, 2011). Izan ere, edozein eskolatan lan egiten duten pertsonen artean, zentzu honetan adostasun osoa egon behar da. Horrez gain, irakasleek balio eta jarrera horiek ikasleei transmititu aurretik ikasi, bereganatu eta bizi behar dituzte, hori horrela izan ezean, ezinezkoa izango baita ezein balio irakastea eta transmititzea. Aurrean jakinarazitakoa funtsezkoa da eskolan umearen hezkuntzaz arduratzen den edozein pertsonarentzat. Irakaslea eredu nagusia da ikaslearentzat eta honen figura erabakigarria izango da ikasle bakoitzak balioak ikasi eta barneratzekoa. Ikasleek nagusien jarrerak imitatzeko joera daukatenez, irakasleak egunerokotasunean agerian utzi behar ditu transmititzen saiatzen ari diren baloreak. Gauzak horrela, hezitzailea ikasleei haien balio propioak bilatzen eta zentzuzko jarrera hartzen lagundu behar die, lehen aipatu bezala, horrela lortuko baitute ikasleek bizitzaren zentzua aurkitzen (Juárez, 2007). 2. Metodologia Balio eta jarrerei eskolan protagonismoa emateko nahian, lan honetan hezkuntza eskuhartze bat proposatu eta gauzatuko da. Interbentzioaren helburu nagusia ikasleen jarreretan nolabaiteko aldaketa edo hobekuntza eragitea da, aurretiaz azaldu den bezala, jarrera horiek pertsona bakoitzak barnean dituen balioen isla direla aintzat hartuz. Pertsonek balio eta jarrera ugari ikasten eta garatzen dute bizitzan zehar. Esku-hartze hau horietariko hirutan zentratuko da; errespetuan, autonomian eta bizikidetza arauetan. Era berean, zeharka, gizarte eta herritartasunerako gaitasuna eta norbere autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna landu dira. Batetik, gizarte eta herritartasunerako gaitasuna funtsezkoa da ikasleak bizitzan hartu behar dituen ardurak eta erabakiak aukeratzeko baita egoera jakinetan nola jokatu beharko duen jakiteko ere. Hots, honen bitartez, pertsonek elkarbizitzan bizitzen ikasiko dute. Bestetik, norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasunak ikasleen testuinguruan, egunerokotasunean gertatzen diren arazoei aurre egiteko ahalmena izatea ahalbidetzen du. Horretarako, ikasleek zenbait balio eta jarrera bereganatu beharko dituzte, hala, bakoitzak bere pertsonalitatea garatuz. Horretarako, interbentzioaren hasieran eta amaieran pre-testa eta post-testa egingo dira, hurrenez hurren eta tartean, aipatutako balioak lantzeko jarduera ezberdinak burutuko dira. Balio bakoitzeko hiru jarduera egingo dira, hiru jarduerako hiru bloke osatuz. Behin hori bukatuta eta esku-hartzeari amaiera emateko, rol-joko bat egingo da. Proposamen hau 6-7 urte bitarteko 27 umez osaturiko ikasle talde batean jarri da praktikan. Ikasleen adina eta kopurua kontuan hartuz, jarduerak ikastaldearen ezaugarrietara egokitutakoak dira. Lehenik eta behin, ikasleen balioen eta jarreren inguruko aurrezagutzak jakiteko asmoz, pre-test bat prestatu da. Jarduera, ikasleei irakurritako ipuin batean oinarrituta dago zeinak esku-hartzearekin landuko diren edukiak (errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak) era orokorrean jorratzen dituen. Ipuina irakurri ahala, itxiak diren hiru galdera egin zaizkie umeei eta haien bitartez aurrezagutzak jakinarazi dituzte. Hurrengo urratsa, proposamenaren oinarri diren hiru baloreak eduki bezala lantzea izan da. Goiko eskeman ezagutzera eman den bezala, landu den balio bakoitza hiru jardueren bitartez garatu da, guztira bederatzi jarduera osatuz. Hiru blokeek egitura bera jarraitu dute. Bloke bakoitzeko lehenengo jardueretan (1.1., 2.1. eta 3.1.), marrazkien eta jolasen bitartez, ikasleei egoera batzuk aurkeztu zaizkie eta egoera horietan zer egingo luketen galdetu zaie. Jarduera hauek gerturatze funtzioa beteko dute. Bigarren jardueretan (1.2., 2.2. eta 3.2.), umeek balioak haien bizitzako zenbait egoerekin erlazionatzea lortu nahi da. Horretarako, beste zenbait egoera azaldu zaizkie, ahoz edota marrazkien bitartez. Lantzen ari den balioa presente izanik, egoera horiei aurre egiteko era ezberdinak behatu dira. Hirugarren eta azken jardueren asmoa (1.3., 2.3. eta 3.3.), aurrekoetan ikasitakoa borobiltzea da. Horretarako, balio bakoitzeko mural bat sortu da balio horiek praktikara eramateko eta bizi ahal izateko irizpideekin, ikasgelan egin behar dena beti presente egon dadin. Aurreko jarduerak bukatu ostean, post-testa burutu da. Horrek pre-testaren berdinberdina izan behar du. Izan ere, horrela, eta bakarrik horrela, antzeman daiteke eskuhartzeak hasi zenetik bukatu den arte nolabaiteko aldaketa edo hobekuntza eragin duen. Proposamenari amaiera emateko, garrantzitsua izan da ikasleek ikasitako balioak praktikatzen jarraitzea eta besteekin harremanetan jartzean hartzen duten jarrerekin adieraztea. Alabaina, balioak osotasunean barneratzeko, horiek praktikatu eta egoera ugarietan bizi behar dira. Horretarako, ikasgelan rol-joko bat planteatu da, zeinetan batzuk errespetua egoteaz, beste batzuk ikasle guztiak autonomoa izateaz eta gainerakoak bizikidetza arauak erabiltzeaz arduratu diren. Modu horretan, ikasgelan balio horiekin erlazionatutako arazo bat egon denean, balioaren arabera, talde batek edo beste batek hartu du arazoa kudeatzearen ardura. Gainera, astean behin rolak aldatu dira, ikasle orok balio guztiak era berean lan ditzan. Pre-testa, esku-hartzea bera, post-testa eta rol-jokoa kontuan hartuz, guztira 12 jarduera dira. Saio kopuruari erreparatuz, pret-esta eta post-testa saio bakar eta independenteetan egitea gomendatzen da eta sekuentzia didaktikoko gainerako jarduerak saioetan elkartu daitezke. Hala ere, ez da komenigarria saio luzeegiak egitea ikasleek arreta mantendu dezaten. Lanaren garapenean sakonki azalduta agertuko den arren, aipatzekoa da jardueren erantzun ugari marrazkien bitartez adierazi dituztela, daukaten adina dela eta, idazteko trebetasuna urria baita. 3. Lanaren garapena Lanean zehar, balioen eta jarreren garapenari heltzen zaio, bai gizarte mailan baita eskola esparruan ere. Modu horretan, jarraian gaur egungo gizartearen ezaugarriak kontuan hartzen dituen proposamena garatuko da, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan aplikagarria izango dena. PRE-TEST: Belar eta Lore eskolan. • Helburua: errespetua, autonomia eta bizikidetza arauen garrantziaz ohartzea. • Edukiak: errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak. • Gaitasunak: gizarte eta herritartasunerako gaitasuna eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. • Jardueraren deskribapena: irakasleak ipuina irakurriko die ikasleei eta ipuinean galderak ageri direnean denbora utziko du txikiek haien fitxetan erantzun dezaten. Guztira, hiru galdera ageriko dira, hortaz, irakurketa hiru aldiz geldituko da. Bukatzean, irakasleak fitxa guztiak jasoko ditu. (1. eranskina). • Praktikan jartzea: ikasleek arazo barik ulertu dute jardueraren dinamika. Pretesta burutzean, ia ikasle gehienak Lorerekin (errespetatzen, autonomoa izaten eta bizikidetza arauak onartzen dituenarekin) identifikatu dira. 1. ERRESPETUA LANTZEKO JARDUERAK Helburuak Errespetua bizitzako egoera ezberdinetan erabiltzea. Norberak bere buruarenganako eta besteenganako errespetuaren garrantziaz ohartzea. Inklusioa Gaitasunak Gizarte eta herritartasunerako gaitasuna. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. 1. 1. JARDUERA: Lagunekin jolasean! • Jardueraren deskribapena: ikasleei hurrengo egoera irakurriko die irakasleak: Aurreko egunean ezagutu genuen bezala, Belar eta Loreri ikaragarri gustatzen zaie lagunekin jolastea. Baina Belarrek ez ditu bere ikasleen iritziak kontuan hartzen eta berak esaten duenera jolastu behar da. Lorek, berriz, bere klaseko pertsonen iritziak kontuan hartzen ditu eta zertara jolastu nahi duten galdetzen die beti. Jarraian, ikasleei hiru egoera ezberdin adierazten duten irudiak erakutsi eta hurrengo galderak egingo zaizkie: hurrengo egoeretan, zein jarrera hartuko zenuke zuk? Zergatik? Zer iruditzen zaizu garrantzitsua? Amaieran, hiru egoerak batera erakutsiko zaizkie eta irakasleak hurrengo galderak egingo dizkie ikasleei: zein berdintasun eta ezberdintasun ikusten dituzue irudien artean? Gurpilduna betirako bada? Berdin arituko zinateke biekin? (2. eranskina). • Praktikan jartzea: ikasleei erakutsi zaien lehenengo egoeran, guztiek utziko liokete pertsonaiari jolasten, hura haien laguna delako. Bigarren egoeran eztabaida sortu da, iritzi ezberdinak agertu baitira. Taldean hitz egin ostean, baietza azaldu dutenek gurpildun aulkian betirako dagoenarekin jolastuko luketela defendatu dute eta gainerako ikaskideak konbentzitu dituzte. Hirugarren egoeran, gurpildun aulkian denbora baterako dagoen pertsonaiari ez lioketela lagunduko azaldu dute. Hortaz, egoera guztiak aldi berean behatuta, bigarren egoeran laguntzeko prest egon direnak, pertsonarekiko sentimenduren bat daukatela ondoriozta daiteke, gurpildun aulkian betirako baitago. Bestalde, oso gutxi izan dira hirugarren egoerara egokitzeko prest egon direnak. 1.2. JARDUERA: Noren laguna izan nahi dut? • Jardueraren deskribapena: jarduera hau aurrera eramateko, irakasleak Belar eta Lore nolakoak diren gogoraraziko die ikasleei, eta hori kontuan hartuta, noren lagunak izatea gustatuko litzaiekeen galdetuko die: jakinda Belarri ezberdin pentsatzen duen jendearekin jolastea ez zaiola gustatzen eta Loreri bai, noren lagunak izatea gustatuko litzaizueke? Ikasle bakoitzaren erantzuna, orrialde batean jasoko da, non ikasle bakoitzak lagun gisa izan nahi duen pertsonaia itsatsi eta norberaren burua irudikatu beharko duen. Zeregin hori bukatzen dutenean, ikasleak era indibidualean irakasleari haien erantzuna erakutsi eta azaldu beharko diote, hautaketaren iritziak emanez. (3. eranskina). • Praktikan jartzea: jarduera honetan, ikasle gehienak Lore aukeratu dute lagun gisa, gauzak ondo egiten dituela argumentatuz. Halere, 27 umetatik, bi ikaslek Lore eta Belarren lagunak izatea gustatuko litzaiekeela erantzun dute guztien laguna izan behar dugulako eta Belarri jarrera ona izaten erakutsi behar diogula esanez. 1.3. JARDUERA: Zer da errespetatzea? Zer da ez errespetatzea? • Jardueraren deskribapena: ikasleei bost esaldi banatuko zaizkie. Horietariko batzuek errespetua adierazten dute, eta besteek kontrakoa. Hortaz, horren arabera sailkatu behar izango dituzte errespetatzea eta ez errespetatzea zer den ikasiz. Lehenengo, hori era indibidualean egingo dute eta behin guztiek bukatzen dutenean, erantzunak komunean jarriko dituzte eta klaserako mural bat sortuko dute, non errespetua adierazten duten esaldiak ageriko diren. (4. eranskina). • Ebaluazioa: errespetuaren inguruko jardueren blokea bukatzean, ikasleek kontzeptua barneratu duten jakiteko ebaluazioa gauzatuko da. Horretarako, ikasleak talde handian egonik, irakasleak hurrengo galderak egingo dizkie eta haien erantzunak kontuan hartuko ditu errespetuaren inguruko teoria ulertu duten jakiteko: belar eta lore nolakoak diren jakinda, nork errespetatuko ditu laguna, eta nork ez? Zer abantaila eta desabantaila ditu besteak errespetatzeak? Modu horretan, errespetuaren inguruko jarduerei amaiera emango zaie. • Praktikan jartzea: jarduera hau arazo barik burutu dute errespetuaren inguruan era indibidualean hausnartuz. Ikasle guztiek bikain dakite jarrera egokia zein den eta pertsonaiak leku egokian kokatu dituzte, salbuespen barik. Taldeko murala sortu denean ere, ez dute zalantzarik izan. Jarduera multzo honen ebaluazioa burutzean ikasleek haien irizpideak erabiliz erantzun dituzte talde handian planteaturiko galderak eta besteak errespetatzeak abantaila ugari dituela adierazi dute. Helburuak Norberak eguneroko bizitzako autonomiaz jabetzea. Autonomia adierazten duten ekintzez jabetzea. Autonomia zenbait zereginekin erlazionatzea praktikan jartzeko. Edukia Autonomia Gaitasunak Gizarte eta herritartasunerako gaitasuna. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. 2.1. JARDUERA: Nire arazoak konpontzen ditut. • Jardueraren deskribapena: irakasleak hurrengo egoera irakurriko die ikasleei: Belar lehoiak klaseko lanak bukatu ditu eta lagunekin jolasten ari da ikasgelan. Bere lagun batekin arazo bat izan du, ez dira ados jarri eta eztabaidatzen hasi dira. Eztabaidatu ostean, Belarri ez zaio pertsona horrekin hitz egitea gustatzen, beraz, irakaslearengana doa eta gertatu zaiona kontatzen dio. Lehoiak, arazoa irakasleak konpontzea nahi du. Loreri berdin berdina gertatzen zaionean, lagunekin hitz egiten du, lasaitasunez, eta arazoak elkarrekin konpontzen dituzte. Behin hori entzunda, bakoitzari norberak Belar edo Lore bezala jokatuko lukeen galdetuko zaio, eta erantzun baino lehen, erantzuna ondo pentsatzeko eta hausnartzeko eskatuko zaie. (5. eranskina). • Praktikan jartzea: jarduera honen erantzunak talde handian jaso diren arren, bakoitzak bere iritzi eta esperientzia kontatzeko denbora izan du. Gehienek irakurritako egoeraren aurrean Lore bezalako jarrera hartzen dutela jakinarazi dute eta besteek batzuetan Belar bezala egiten dutela aitortu dute. Ume batek, zehazki, lehenengo Lore bezalako jarrera hartzen duela aipatu du, eta gainerako erantzunak entzun eta egoerari hobeto erreparatu ostean Belar bezala egiten duela aitortu du. Horren inguruan talde handian hitz egitean, “egin behar denaren” eta “egin beharko genukeenaren” artean ezberdintasuna dagoelako oharpena jaso dute ikasleek. Izan ere, guztiek dakite jarrera egokia Lorerena dela baina askotan ez dute horrela jarduten. 2.2. JARDUERA: Autonomoa izan nahi dut! • Jardueraren deskribapena: ikasleei autonomiaren inguruko bi egoera erakutsiko zaizkie, egoera bakoitzean bi irudi azalduz. Irudi batek autonomia adieraziko du eta besteak, ordea, ez. Horrela, hurrengo galderak egingo zaizkie: zer agertzen da irudietan? Zer ezberdintasun ikusten duzu honako irudien artean? Zure bizitzan zein egoera gertatzen da gehiago? Ondoren, bakoitzari fitxa bana emango zaio, non egoera bakoitzean nola jokatzen duten markatu eta irudi egokia itsatsi beharko duten. Hori bukatzean, ikasle bakoitzak bere erantzuna erakutsi eta azalduko dio irakasleari horren justifikazioa emanez. (6. eranskina). • Praktikan jartzea: ariketa honetan ikasleei erakutsi zaizkien egoeren arteko desberdintasunak arazo barik bereizi dituzte eta haien eguneroko bizitzan autonomiari erreparatuz nolako jarrera hartzen duten azaldu dute, zailtasunik erakutsi gabe. 2.3. JARDUERA: Zer da autonomoa izatea? Zer da autonomoa ez izatea? • Jardueraren deskribapena: ikasleei bost esaldi banatuko zaizkie, batzuk autonomoak izatea adierazten dute, eta besteek kontrakoa. Hortaz, horren arabera sailkatu behar izango dituzte autonomoa izatea eta ez izatea zer den ikasiz. Lehenengo, hori era indibidualean egingo dute eta behin guztiek bukatzen dutenean, erantzunak komunean jarriko dituzte eta klaserako mural bat sortuko dute, non autonomia adierazten duten esaldiak ageriko diren. (7. eranskina). • Ebaluazioa: jarduera multzo honen ebaluazioa talde handian gauzatuko da. Horretarako, irakasleak galdera hauek egingo dizkie ikasleei eta haien erantzunak kontuan hartuko ditu autonomiaren inguruko teoria ulertu duten jakiteko: Belar eta Lore nolakoak diren jakinda, nor izango da autonomoa, eta nor ez? Zer abantaila eta desabantaila ditu autonomoa izateak? • Praktikan jartzea: ikasleek ez dute zailtasunik izan jarduera hau burutzeko. Banaka zein taldeak egin behar izan duten ekintzetan era egokian aritu dira eta salbuespen barik erantzun guztiak zuzenak izan dira. Ebaluazioa gauzatzean, bakoitzak bere iritzia eman du guztiek autonomiaren alde eginez. Halere, adierazgarria izan da ikasle batek eman duen erantzuna: “autonomoa izatea ona Helburuak Elkarrekin bizitzeko zenbait arau beharrezkoak direlako oharpena jasotzea. Eskolaren funtzionamendu egokirako eta elkarbizitzarako baliagarriak diren arauak identifikatzea. Arauak sortzen eta beretzen ikastea. Edukia Bizikidetza arauak Gaitasunak Gizarte eta herritartasunerako gaitasuna. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. 3.1. JARDUERA: Arauak behar ditugu. • Jardueraren deskribapena: jarduera hau aurrera eramateko, ikasleek jolas batean parte hartu beharko dute. Horretarako, espazio zabal batean banatuko dira eta kotxeak izango balira bezala jardun beharko dute. Horrela, kotxeen rola betez, ikasgelatik mugituko dira, hasierako momentuan norabide eta noranzkorik zehaztu gabe. Ikasleak mugitzen doazen heinean, behin baino gehiagotan oztopatu eta beharbada jauziko dira. Hori gertatzen denean, jolasa geldituko da eta zergatik oztopatu diren galdetuko zaie. Une horretan, ikasleek erantzuna honen antzekoa izatea espero da: “biderik finkatu ez dugulako”. Jarraian, jolasean ari diren bitartean gidatzeko beharrezkoak diren arauak taldeka zehaztuko dira eta jolasarekin jarraituko da. Hau behar den adina aldiz errepikatuko da, jolasa era egokian bideratu arte. Irakasleak jolasari amaiera ematea erabakitzen duenean, hurrengo galderak egingo dizkie ikasleei, talde handian erantzun beharko dituztenak: zer gertatu da hasierako jolasean? Eta egin ditugun aldaketekin zer gertatu da? Gure jolasa bideratzeko, zer izan da beharrezkoa? • Praktikan jartzea: Lehenik eta behin, araurik gabe aritu gara eta espero zen bezala, arazoak egon dira ondo gidatzeko. Egoera horren aurrean, jolasa hiru aldiz pausatu behar izan da. Lehenengoan ondo gidatzeko beharrezkoa zer den galdetu diedanean “bideak egitea” erantzun dute ikasleek eta hala aritu gara denbora batez. Hori ez da nahikoa izan jolasa ondo bideratzeko eta bigarren etenaldian, “semaforo bat ipintzea” proposatu dute ikasleek. Oraindik ere, jolasa ez da ondo bideratuta egon, eta hirugarren etenaldian, ikasle batzuek polizia baten beharra ikusi dute eta une horretan eztabaida sortu da ikastaldean, besteek horrekin ados ez baitzeuden. Haiek ados jartzen ez zirela ikusirik, hurrengo galdera egin diet: aurretik bi arau izanda, pertsona bat behar dugu guk zer egin behar dugun jakiteko? Ikasleak pentsatu eta guztiek ezetz erantzun dute, aurreko bi arauekin nahikoa zela argumentatuz. Beraz, azken aldiz jolasa egin eta ondo irten da. Jolasteari utzi diogunean, jolasa ondo irteteko zer izan den beharrezkoa galdetu diet, eta zalantzarik gabe, arauak ipintzea garrantzitsua izan dela erantzun dute ikasleek. Hortaz, gidatzeko arauak behar ditugun bezala, elkarrekin bizitzeko ere zenbait arau behar ditugula jakinarazi diet. 3.2. JARDUERA: Eskolan ere arauak behar ditugu! • Jardueraren deskribapena: ikasleei arau batzuk emango zaizkie eta haientzat egokiak direnak aukeratu beharko dituzte, era indibidualean lan eginez. Jarraian, lau egoera erakutsiko zaizkie eta horretariko bakoitzean parte hartzen duten pertsonaiek zein arau erabili behar dituzten identifikatu beharko dute, aurrean aukeratutakoen artean. Horren ostean, talde handian ikasleek irakaslearen laguntzarekin erantzunak komunean jarriko dituzte, bakoitzaren iritzirako eta hausnarketarako lekua utziz. (8. eranskina). • Praktikan jartzea: ikasleei jarduera honetan egin behar zutena azaldu diedanean nik ezer eskatu barik haien bizitzan gertatzen diren adibideak jarri dituzte, bizikidetza arauak haien egunerokotasunean erabiltzen dituztela erakutsiz. Modu horretan, ariketa honetan burutu beharrekoa eragozpenik gabe garatu dute era indibidualean zein taldean aritu garenean. 3.3. JARDUERA: 1.A ikasgelako arauak! • Jardueraren deskribapena: jarduera honetan, ikasleek haien ikasgelarako arau batzuk sortu beharko dituzte. Horretarako, aurreko jardueran hautatutako arauez baliatu daitezke edo beste batzuk adostu. Arau horiek, kartulina batean idatzi eta ikasgelako horman ikusgarri egongo dira. • Ebaluazioa: jarduera multzo honen ebaluaziorako, azken jarduera ondo egin duten kontuan hartuko da. Izan ere, ikasleek aurrekoetan ikasitako guztia erabili behar izango dute haien ikasgelarako arauak zehazteko. Hortaz, honek eskatzen duena egiteko ikasleak nola moldatzen diren kontuan hartuko du irakasleak. • Praktikan jartzea: ikasleek ez dute zailtasunik erakutsi ariketa hau gauzatzeko eta argi izan dute une oro muralean jarri beharreko arauak zeintzuk izan diren. POST-TEST: Belar eta Lore eskolan • Helburua: errespetua, autonomia eta bizikidetza arauen garrantziaz ohartzea. • Edukia: errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak. • Gaitasunak: gizarte eta herritartasunerako gaitasuna eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. • Jardueraren deskribapena: irakasleak ipuina irakurriko die ikasleei eta ipuinean galderak ageri direnean denbora utziko du txikiek haien fitxetan erantzun dezaten. Guztira, hiru galdera ageriko dira, hortaz, irakurketa hiru aldiz geldituko da. Bukatzean, irakasleak fitxa guztiak jasoko ditu. (1. eranskina). • Ebaluazioa: jarduera honetan lortu diren emaitzak pre-testean lortu ziren emaitzekin alderatu beharko dira eta egon diren aldaketak behatu. Horrela, aldaketen izaeraren araberako ebaluazioa egin beharko du irakasleak. • Praktikan jartzea: ikasleak ipuinarekin gogoratzen zirenez, askok erantzunak ipuina irakurtzen hasi baino lehen idatzi dituzte, eta guztiak Lore pertsonaiarekin identifikatu dira. ROL-JOKOA • Helburua: aurretik ikasitako guztia praktikan mantentzea. • Edukiak: errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak. • Gaitasunak: gizarte eta herritartasunerako gaitasuna eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. • Jardueraren deskribapena: sekuentzia didaktikoan zehar ikasitako hiru balioak eskolan praktikatu ditzaten eta horretaz kontziente izan daitezen, rol-jokoa burutuko da. Ikasitako balioak hiru direnez (errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak), ikasleak hiru taldetan banatuko dira, eta talde bakoitzak balio baten ardura izango du. Modu horretan, eskolan balioa betetzen ez denean haiek izango dira arazoa ebazten lagundu behar dutenak. Horrez gain, rolak astean behin aldatuko dira, ikasle guztiak balio guztien arduradun izateko. • Ebaluazioa: jarduera honetan ebaluazio jarraitua egongo da. Ikasleek etengabe egon beharko dute balioak betetzen direnen zain eta horrela, irakasleak zein gainerako ikasleek talde lana ondo egiten ari den ebaluatuko dute. • Praktikan jartzea: jarduera honetan parte hartzeko ideiak ikasleak motibatu dituen arren, aipatu beharrekoa da ez dutela egokitutako ardura etengabe presente izan. Hau da, sekuentzia didaktikoan landu diren kontzeptuei buruzko arazo bat planteatu denean, ikasleek irakaslearengana jo izan dute beti, lehen egiten zuten bezala. Halakoak gertatu direnean, arduradunak haien zirela gogorarazi diet, baina adinaren edo erantzukizun falta izan dela eta, ahuleziak egon dira rol-jokoan. 4. Emaitzak eta ondorioak Lan honen helburu nagusia ikasleengan errespetuari, autonomiari eta bizikidetza arauei dagokieneko hobekuntza edo aldaketa jakina probokatzea izan da. Hori lortu den eta noraino eman den jakiteko, beharrezkoa da proposatu eta praktikara eraman den sekuentzia didaktikoaren emaitzak eta ondorioak aztertzea. 4.1. Emaitzak Planteaturiko esku-hartzeak ikasleengan izan duen eraginaren berri izateko, gauzaturiko pre-test eta post-testen arteko aldeari erreparatuko zaio. Izan ere, ikasleek haien garapenean aldaketaren bat jasotzekotan, interbentzioa hasi baino lehenagoko unetik eta proposamena bukatu osteko momentura arte izan da, pre-test eta posttesta egin diren uneetan, alegia. Ildo horretan, test horien emaitzak bi grafikoetan adierazi dira, haien arteko ezberdintasunak agerian utziz. (9. eranskina). Pre-testaren eta post-testaren emaitzak 1. grafikoa: pre-testaren emaitzak Grafikoetan antzematen den legez, pre-testean txarto erantzun zuten ikasle guztiek post-testean ondo erantzun dute. Horrenbestez, erantzunen aldaketaren portzentajea %100ekoa da. Hala ere, ariketak egiterakoan, aipatzekoak diren zenbait zailtasun agertu dira. Proposaturiko jarduerei dagokienez, talde handian eztabaidak sortu direnean 6-7 urteko ikasleek ideiak irizpide kritikoz azaldu dituzte, askotan haien adinagatik eta garapenagatik espero ez ziren zenbait erantzun adieraziz. Horrek ariketak ulertu eta haien inguruan hausnartu dutelako seinalea da, era indibidualean zein taldean lan eginez. Bestalde, landutako balio eta jarrerak praktikatzen jarraitzeko proposatu den roljokoan zailtasunak egon dira. Ikasleei jokoa planteatu zitzaienean gogo handiz hartu zituzten ardurak, baina egunak igaro ahala, ez dute haien papera bete, eta ikastaldean arazoren bat azaldu denean, irakaslearengana jo izan dute, esku-hartzean parte hartu baino lehen egiten zuten legez. 4.2. Ondorioak Proposamen didaktikoa praktikara eraman ostean lorturiko emaitzen aurrean, hainbat ondorio atera daitezke, etorkizunerako baliagarriak izango direnak. Lanaren helburu nagusia ikasleen balio eta jarreretan aldaketa edo hobekuntza jakina eragitea izan da eta emaitzetan aldaketa hori islatzen da. Hortaz, proposatutako eskuhartzea horretarako baliagarria izan dela ondoriozta daiteke. Halaber, hainbat arrazoi direla medio, ezin da ziurtatu lortutako aldaketak behin betikoak izango direnik. Balioen eta jarreren kasua den bezala, ikasleen pertsonalitatean eragiten dituzten faktoreetan aldaketak eragiteko denbora luzea behar da. Lanketak jarraitasun bat izan behar du eta proposaturiko esku-hartze hau oso laburra izan da aldaketa esanguratsuak lortzeko. Gainera, interbentzioa burutzeko lagina txikia izan da. 27 umek baino ez dute parte hartu eta eskola berekoak eta antzeko testuinguruetan hezitakoak izanik, zaila da lortutako ondorioak orokortzea. Aldaketaren bat proposatzekotan, rol-jokoa nagusiagoak diren umeekin egitea proposatuko nuke. Izan ere, gainerako jardueretan edukiak barneratu dituztela erakutsi duten arren, lehenengo mailako umeak gazteegiak dira rol-jokoan hartu beharreko ardurak betetzeko. Emaitzei erreparatuz, pre-testean txarto erantzun zutenek amaierako testean ondo erantzun dutela behatzen da, eta ondorioz, aldaketa eman dela baiezta daiteke. Halere, aintzat hartu behar da ikasleek sarritan galdetzaileak entzun nahi duena erantzuten dutela, eta ez, ordea, benetan haiek sentitzen dutena. Beraz, hasierako zein amaierako erantzun ugari horren menpe egon daitezke, ikasleen benetako pentsamenduak eta sentimenduak ezkutatuz. Laburbilduz, esparru teorikoan azaldu den moduan, balioak eta jarrerak garrantzia handikoak dira bizitzako testuinguru guztietan eta hezkuntza erakundeak erantzukizun handia dauka arlo horretan. Beraz, funtsezkoa da gai horri arreta handiagoa eskaintzea ikasleen hezkuntza prozesua aurrera eramateko egunerokotasunean eta luzaroan hauek presente izanik. Izan ere, balien eta jarreren gabeziak ondorio larriak izan ditzake pertsonen garapen sozio- afektiboan.
addi-90301abd048a
https://addi.ehu.es/handle/10810/17639
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Beitia Llantada, Jugatx
eu
Errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak hezkuntzan lantzeko proposamena
Irakasleak azalpenak ematen dituenean, askotan ez diot kasurik egiten. Batek hitz egiten duenean, isiltasunean nago. Nire lagunak duen zerbait behar dudanean, zuzenean hartzen dut, berari eskatu gabe. Zerbait eskatu behar dudanean, “mesedez” eta “eskerrik asko” esaten dut. Klasera sartu eta irteten naizenean, “kaixo”, “agur” eta horrelakoak esaten ditut. 8. ERANSKINA: 3.2. jarduera: “Eskolan ere arauak behar ditugu!” b) Hurrengo irudietan, zeintzuk dira pertsonaiek erabili beharko dituzten elkarbizitzarako arauak? 1. Egoera: Ikasleak klasera sartzen dira. Zer esan behar dute? 8. ERANSKINA: 3.2. jarduera: “Eskolan ere arauak behar ditugu!” 3. Egoera: Umeak klaseak daude eta neskak zerbait esan nahi du. Zer egin behar du neskak?
addi-9551d51f72c4
https://addi.ehu.es/handle/10810/17639
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Beitia Llantada, Jugatx
eu
Errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak hezkuntzan lantzeko proposamena
2.egoera: ibiltzeko zailtasunak duen ume batek eta beste bi neskak parte hartzen dute.
addi-3f56323ccf5f
https://addi.ehu.es/handle/10810/17639
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Beitia Llantada, Jugatx
eu
Errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak hezkuntzan lantzeko proposamena
1. ERANSKINA: Pre-test eta Post-test BELAR ETA LORE ESKOLAN Belar eta Lore zazpi urteko bi animalia dira, Bilbon bizi dira eta Ikasbide ikastetxean ikasten dute, lehenengo mailan. Belar lehoi bat da eta ile marroia eta horia du. Lore tximino bat da, buztan luzea eta sabel arrosa duena. Klasean elkarrekin daude eta lagun minak dira, baina zeharo ezberdinak. Jakin nahi duzue zergatik? Goazen ikustera! Belar lehoiari asko gustatzen zaio klaseko lagunekin jolastea, baina berak esaten duenera jolastu behar da beti, bere ikaskideen iritziak eta gustuak kontuan hartu gabe. Lore tximinoak ere bere lagunekin jolastea maite du, baina ikaskideei zertara jolastu nahi duten galdetzen die beti, iritzi eta proposamen guztiak errespetatuz. 1. Eta zuk, zure lagunekin jolasten duzunean, nola egiten duzu? Belar edo Lore bezala? Gainera, Belar lehoiak bere lagunekin eztabaidatzen duenean, irakaslearengana edo nagusi batengana doa beti, gertatu zaiona kontatu eta maisu-maistrak arazoa ebazteko zain geratzen da. Lorek, ordea, lagunekin arazoren bat duenean, irakaslearengana joan baino lehen, lagunarekin konpontzen saiatzen da. Horretarako, haiekin hitz egiten du eta besteen iritziak entzuten ditu, irakaslearen beharrik gabe. 2. Eta zuk, lagunarekin eztabaidatzen duzunean, nola egiten duzu? Belar edo Lore bezala? Belar, gure lehoia, klasera sartu eta irteten da egun on, arratsalde on eta agur esan gabe. Gainera, ez du baimena eskatzen egin nahi dituen gauzetarako, nahi duen bezala jarduten du beti. Lore tximinoa norbaitekin elkartzen denean, beti agurtzen du, eta zerbait behar edo nahi duenean, baimena eskatzen du, hitz magikoak esanez: mesedez eta eskerrik asko. 3. Eta zuk, klasera sartzen zarenean eta zerbait behar duzunean, nola egiten duzu? Belar edo Lore bezala?
addi-daaf433c60f2
https://addi.ehu.es/handle/10810/17639
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Beitia Llantada, Jugatx
eu
Errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak hezkuntzan lantzeko proposamena
Zer da ez errespetatzea? b) Belar eta Lore nolakoak diren jakinda, nork errespetatuko ditu lagunak, eta nork ez? Itsatsi marrazkia, bakoitzari dagokion lekuan 4. ERANSKINA: 1.3. jarduera: “Zer da errespetatzea? Zer da ez errespetatzea?” - Lagunaren gustuak kontuan hartzen ditut. - Taldean gaudenean, nik nahi dudana egiten da. - Nire laguna ahal dudan guztian laguntzen dut. - Besteekin jolasten dudanean gauzak elkarbanatzen ditut. - Besteak molestatzen ditut lanean ari direnean. Belar eta Lore bana ikasle bakoitzarentzat.
addi-2b30fb6452be
https://addi.ehu.es/handle/10810/17639
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Beitia Llantada, Jugatx
eu
Errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak hezkuntzan lantzeko proposamena
b) Belar eta Lore nolakoak diren jakinda, nor izango da autonomoa eta nor ez? Itsatsi marrazkia, bakoitzari dagokion lekuan. Belar eta Lore bana ikasle bakoitzarentzat. - Arropa nik bakarrik janzten dut. - Etxerako lanak agendan apuntatzen ditut gauzak ez ahazteko. - Arazoak konpontzeko nagusi baten laguntza eskatzen dut beti. - Klaseko lanak egiteko, irakaslea gainean egotea behar dut. - Motxila nik bakarrik prestatzen dut.
addi-f1b52ea584a4
https://addi.ehu.es/handle/10810/17639
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Beitia Llantada, Jugatx
eu
Errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak hezkuntzan lantzeko proposamena
6. ERANSKINA: 2.2. jarduera: “Autonomoa izan nahi dut!” Nik etxerako lanak agendan apuntatzen ditut, egin behar dudana ez ahazteko. Ez ditut etxerako lanak agendan apuntatzen, irakasleari edo gurasoei galdetzen diet zer egin behar dudan. Eskolara eraman behar dudan motxila amak edo aitak prestatzen dit, nahiz eta nirea izan.
addi-6d880cad400f
https://addi.ehu.es/handle/10810/17646
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Garai Mota, Eztizen
eu
Familia eta eskola testuinguruen eragina haurren errendimendu akademikoan
4 Sarrera Egungo gizartean, familiak dira haurren itxaropenen, jarreren, pertsonalitatearen eta euren eguneroko ikaskuntzaren eraikitzailerik nagusienak. Eraikitze prozesu horretan, familiek euren seme alaben ongizate psikologikoa eta euren errendimendu akademikoa bide positibo batetik gidatzeko baldintza egokiak sortu behar dituzte. Haurrak eskolaratzean, irakasleek errendimendu akademiko eta jarrera desberdinak hautematen dituzte ikasleetan, baita euren familien inplikazio eta ikasketekiko interes mailetan ere. Horren ondorioz, familia testuinguru desberdinetatik etorritako ezaugarriek, talka egiten dute ikasgelan, familiako funtzionamendu batek edo beste batek eskolako kliman eta ikasleen errendimendu akademikoan eragiten duelarik. Egoera horren aurrean, ikasleen errendimendu akademikoa modu positibo batean estimulatzeari dagokionez, asko dira irakasleen eta familien artean sortzen diren zalantzak eta gatazkak. Eta asko dira ere errendimendu akademikoan eragiten duten faktoreak. Hala ere, horretan positiboki eragitea ahalbidetzen duten aspekturik garrantzitsuenak, irakasleen eta gurasoen esku daude. Tamalez, hauek ez dira beti konturatzen ikasleen errendimendua hobetzeko zenbat botere eta bide dituzten eta beraz, horiek martxan ipini ahal izateko, estrategia eta orientabide batzuk ematea guztiz beharrezkoa bilakatzen da. Baita lan hau egitea ere. Horregatik, ezjakintasun horri erantzunak emateko tresna da lan hau, ikasleen errendimendu akademikoa zein ongizate psikologikoa bide zuzenetik gidatzeko irakasleei eta familiei orientabide edo estrategia batzuen berri emateko helburua duena. Gainera, gai honek eskolako errealitatean benetako inpaktua duela erakutsi nahi da, irakasle batzuei egindako elkarrizketen bidez. Horrela, etorkizunari begira, eskolan eta familian errendimendu akademikoa estimulatzeko dauden oztopoei aurre egiteko baliagarriak diren programak edota baliabideak sortzeko ateak ireki nahi dira, hemen jasotako datuak, ate horiek irekitzeko giltzak kontsideratuz. 5 1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala Antza denez, familiak erlazio zuzena erakusten du ikasleen errendimendu akademikoarekin. Baina familiak errendimendu akademiko horretan jokatzen duen papera zein den jakiteko, hainbat faktore desberdin aztertzeko beharra agertzen da. 6 ikaskuntzako errendimenduan pisu handia eduki, irakaskuntza eremu ireki batean suertatzen denaren jakinaren gainean egon behar da. Eremu horretan, beste hainbat aldagai eta testuinguruk parte hartzen dute, ikasleak emozionalki ukitu ahal dituztenak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar (De Miguel, 2001). Beraz, aurrekoa kontuan izanik, ikasleen errendimendu akademikoa aztertzeko orduan, batzuetan kausen bila eskolatik at jo behar dela esan daiteke. Baina eskolatik at abiatzerakoan, egun, nahiz eta aldaketa sozial ugari bizi izan diren, familia jarraitzen du izaten gizakia afektibitatez blaitzen duen komunitate inportanteenetarikoa, eta era berean, gizakiak txikitatik eskuratzen dituen baloreen, hizkuntzen eta izaeraren ispilua. Gainera, gizarteko kide bakoitzak duen pertsonalitatearen eta gizarte beraren artean loturak ezartzen ditu, eta seme alaben pertsonalitatearen garapena sustatzen du, baita beraien pentsamendua, hizkuntza, afektuak, adaptazioa eta autokontzeptuaren formazioa ere (Martínez Otero, 1996). Horrez gain, klima familiar zein eskola klima bat edo beste bat sortzeak, badirudi gai garrantzitsu bat bilakatzen dela errendimendu positibo edo negatibo bat sortzeko orduan. Horren ondorioz, horien arteko erlazioei buruz mintzatzea garrantzitsua izan liteke. 1.2. Familiaren funtzionamendua, klima familiarra eta eskolako klima Esan bezala, familia, ikasleen hezkuntza bide zuzenetik bideratu ahal izateko berezko analisia exijitzen duen ingurunea izateaz gain, seme alaben biziraupen fisikoa eta hazkunde osasuntsua ziurtatu behar du. Horrekin batera, seme alabari bizitzan agertzen zaizkion zailtasunei aurre egiteko beharrezkoak dituen gaitasunak, konpetentziak eta afektibitatea eman behar dizkio. Konpetentzia eta gaitasun horiek, maila kognitibokoak, portaerazkoak eta afektibitatezkoak izan beharko lirateke (Menéndez et al., 2008). Beraz, esan daiteke familiak haurrari gaitasun eta konpetentzia horiek bereganatzeko oztopoak jartzen edota aukerak kentzen badizkio, bere garapen psikologikoan, errendimendu akademikoan eta era berean, eskolako elkarbizitzan eragingo duela, gaitasun eta konpetentzia horiek eskuratzeko aukera dituzten haurrekin alderatuz nabarmenezko desberdintasunak ikusi ahal izango direlarik. Izan ere, 7 González-Piendak et al. (2003) argitaratutako ikerketa baten barnean, familien funtzionamendu desberdinek seme alaben garapenean, doikuntza emozionalean zein eraginkortasun akademikoan esanguratsuki eragiten dutela baieztatzen duten ikerketa asko existitzen direla ikusi daiteke. Familiaren funtzionamendu desegoki baten ondorioz, eskolan, klima negatibo bat sortu daiteke, funtzionamendu txar horretan, ikasleek alde emozionaletik jasotako kalteak eskolako klimara garraiatu ahal dituztelarik bertako elkarbizitza baketsua oztopatuz, kasurako. Eskolan klima negatibo bat sortzearen eraginez, beraz, errendimendu akademikoan ere kalteak sortzeko arriskuak daude (Carrasco eta Trianes, 2010). Aitzitik, eskolan klima positibo batez gozatzeak paper garrantzitsu bat jokatzen du esparru akademikoan emaitza onak aurreikusteko orduan. Ikasle bat sostenguan, konfiantzan eta irakasle, ikasle zein berdinen arteko errespetuan oinarritutako giro batean onartua, eroso eta baloratua sentitzen denean, eskola klima positiboa dela esan daiteke (Moos, 1974). Aurreko guztia kontuan hartuta, argi ikusi daiteke funtzionamendu familiar batek zein beste batek, klima familiar jakin bat sortzen duela eta horrek eskolako kliman eragiten duela, irakasleen lanean, ikasgelako elkarbizitzan, errendimendu akademikoan eta ikasleen hainbat aspektu psikologikotan eta sozialetan ondorioak izanez. Are gehiago, klima familiarrak ikasleen jarreran, garapen sozial, fisiko, afektibo eta intelektualean indar handia eragiten du (Schwarth eta Polliskue, 1995; ZimmerGembeck eta Locke, 2007). Baina familiaren testuinguruak haurraren errendimendu akademikoan eta garapen psikologikoaren beste zenbait arlotan dituen eraginak ondo ulertzeko, harago joan behar da eta beraz, beste faktore batzuk aztertzearen beharra dago. Maila ekonomikoa Gutxienen taldeetan egotea Gurasoen hezkuntza maila Gurasoen osasuna -Ingurune txiroetan bizitzea. -Txirotasuna. -Etxean ikasteko materialen falta izatea. - Guraso bakarreko familiaren parte izatea. -Beltz hispanoa izatea. -Emigranteen semea izatea. - Ama ezkongabea eta gaztea izatea. -Gurasoen Hezkuntza formalaren falta. -Bigarren hezkuntzan formaziorik gabeko gurasoak izatea. -Etxean abusuak edo zabarkeria izatea. -Gurasoak banatzea edo dibortziatzea. -Gurasoek euren seme alabengan hezkuntza itxaropen pobreak izatea. -Gurasoen sostengu falta izatea. - Guraso-gaitasun pobreak izatea. -Berezitutako etxea izatea. 9 Ikusi daitekeenez, Gómez Dacalek (1992), ikasleen errendimendu akademikoan eragiten duten aldagaiak edo ezaugarriak, bi motatan bereizten ditu: familiaren ezaugarri estrukturalak eta familiaren ezaugarri dinamikoak. 1.3.1. Familiaren ezaugarri estrukturalak eta dinamikoak Familiaren ezaugarri estrukturalek, gurasoen egoerari eta sarbideko ezaugarriei egiten diete erreferentzia. Familiaren ezaugarri dinamikoen barnean, aitzitik, etxeko klima eta funtzionamendua, gurasoek seme alabei buruz dituzten pertzepzioak eta jarrerak, hezkuntzan familiak duen inplikazioa edota seme alabei buruz dituzten itxaropenak aurkitu ditzakegu (Robledo eta García, 2006). Esan behar da, segun eta ezaugarri estrukturalak nola izan, halakoak izango direla ezaugarri dinamikoak. Beraz, ezaugarri dinamikoak ezaugarri estrukturalengandik baldintzatuta daudela esan daiteke (De Miguel, 2001). Familiako ezaugarri estruktural eta dinamiko hauek, ematen den inplikazio mailan eta, beraz, ikasleen errendimendu akademikoan eragina izango dute. Adibidez, maila ekonomikoari edota kokapen sozialari arreta jarriz gero, ekonomikoki kaltetuta dauden familietako ikasleek, ikasketek planteatzen dizkieten erronkei eta zailtasunei aurre egiteko zailtasun gehiago izango dituzte, etxean ikasteko baliabideen falta izan dezaketelako, ordenagailua, kasurako (Asbury, 1974; Fernández eta Salvador, 1994). Hala ere, ikasleen errendimendu akademikoa indartzeko, familiaren ezaugarri dinamikoetan parte hartzen duten aspektuak jorratzeko beharrizana ikusten da. Nahiz eta gurasoen hezkuntza mailak edota ekonomikoak ikasleen errendimendu akademikoa hobetzen duela jakin, aldagai afektiboak eta psikologikoak beste edozein aldagai batzuen gainetik baloratu behar dira, familiarik xumeenek ere, seme alabei ikasketetan lagundu ahal dietelako. Gainera, errendimenduan eraginik handiagoak dituzten aspektuak, ez dira familien ezaugarri estrukturaletan sartzen direnak, dimentsio psikologikoarekin lotuta daudenak baizik (Adell, 2006). Horren harrira, esan behar da dimentsio psikologikoaren esparru horretan, ikasleen autokontzeptuak paper garrantzitsua jokatzen duela errendimendu akademiko on bat lortzeko orduan. González-Pienda, Núñez eta González-Pumariegak (2002) 10 esaten duten moduan, Grezian ospatutako motibazio eta arrakastako 6.tailerrean, ikerketa anitzen emaitzek autokontzeptuaren eta errendimendu akademikoaren artean dagoen lotura baieztatzeaz gain, autokontzeptua arrakasta akademikoaren eragile zuzena dela ziurtatu baitute. Beraz, familiek zein irakasleek kontuan eduki beharko luketen zerbait da. Hala ere, aspektu horiez gain, hainbat ikerlarien arabera, ikasleen autodeterminazioa, motibazioa eta inplikazioa bezalako faktoreen presentzia familiako zein eskolako kliman egotea guztiz garrantzizkoa da ikasleen arrakasta akademikoa lortzeko. 1.4. Autodeterminazioa, motibazioa eta inplikazioa, familian eta eskolan egon beharreko aspektuak 1.4.1. Autodeterminazioa Lópezek (2008) esaten duen moduan, autodeterminazioan1 oinarritutako hezkuntza praktikek ikasleen ikaskuntza prozesuan hainbat onura ekartzen dituzte. Izan ere, irakasleek autodeterminazioan nola irakatsi dezaketen jakiteko Isterria hezkuntza berezidun zentroan praktikan jarri zen formazio saio batean esperientzia hori bizitzeko izan zuten ikasleek, harkorrago, parte-hartzaileago, eta ikasketekiko autoestimu handiagoa zein motibazio handiagoa erakutsi zuten. Beraz, pentsa daiteke, neurri batean, errendimenduan ere bere eragina izan dezakeela motibazioaren eta autoestimuaren bitartez. Izan ere, ikaskuntza eta errendimendu egoki baterako, gaitasun kognitiboez gain, ikaslearen aldetik motibazioa egotea beharrezkoa da ikasteko eta lan akademikoak burutzeko (Pérez eta GonzálezPienda, 1994). Modu berean, hainbat ikerketan egiaztatu den bezala, autoestimu positibodun ikasleek inefikazia pertsonalaren sentimendua duten eta autoestimu baxua duten ikasleek baino errendimendu akademiko hobeagoa erakusten dute (DuBois et al., 1998; Caraway, Tucker, Reinke & Hall, 2003; Tavani & Losh, 2003; Wigfield & Tonks, 2002). 1 Autodeterminazioa aipatzerakoan, beste egile batzuek ezagutzen duten autonomiari egiten zaio erreferentzia. Onura horiek emateaz gain, autodeterminazioarekin ikasleek euren burua hobeto ezagutzeko aukera dute, dituzten mugak eta gaitasunak identifikatu ditzakete eta bizitzari aurre egiteko beharrezkoak dituzten elementuak eskuratzen dituzte: aukeratzeko gaitasunak; problemak ebazteko gaitasunak; lorpenak eta helmugak finkatzea; auto-erregulazio gaitasunak; autodefentsarako eta lider izateko gaitasunak; kontrolerako, efikaziarako eta emaitzen itxaropenerako pertzepzio positiboak, autokontzientzia eta auto-ezagutza. Beraz, argi ikusi daiteke autodeterminazioa ere curriculuma aberasteko elementu garrantzitsua dela (López, 2008). Arazoa da, eskolako esparruan, autodeterminazioa lantzeko ezjakintasun handia dagoela. Alde batetik, irakasleek formazioa behar dute ikaslearengan zentratutako irakaskuntza sustatzeko, aipatutako ezjakintasun horren eraginez gehiegizko kontrola ezartzen baitute beraien klaseetan eta oso klase egituratuak erabiltzen ohi dituzte2 (Brown, Appel, Corsi eta Wenig, 1993; López, 2008; Wehmeyer, Sands, Knowlton eta Kozleski, 2002). Beste alde batetik, familietan ere autodeterminazioa lantzeko ezjakintasuna dagoela esan daiteke. Izan ere, familia askok ikasleen autodeterminazioa sustatzen ez dituzten jokaerak berenganatzen dituzte, aginduez eta babesez beteriko interakzioak nagusitzen direlarik. Edo beste hitz batzuetan esanda, hezkuntza estilo permisiboegia erabiliz (López, 2008). 1.4.2. Motibazioa Aipatutako autodeterminazioaz gain, errendimendua hobetzeko, motibazioa soilik edukitzea ez da nahikoa, baina hein batean, beharrezkoa da. Izan ere, ekintza kognitiboak eta motibazioa hezkuntzako esparruan osagarriak dira, biekin batera ikaskuntza eta errendimendu akademiko on bat suertatzeko baldintza egokiak sortzen direlako (Pérez et al., 1998). 2Lópezek (2008), autodeterminazioan hezteko beharrizan hau, batez ere, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleetan zentratzen du. Baina lan honetan, ikasle eta irakasle guztiak hartuko dira kontuan, autodeterminazioak ematen dituen onurak, guztientzako eskuragarriak direla esan ahal baita. 12 Gainera, hainbat teoriek bat egiten dute, pertsonak berez motibatuak daudela beraien potentziala ikertzeko nahiaz. Hori horrela izanik, ikuspuntu humanistak ikasleak motibatzea, barnean dituzten baliabideak, autonomia, konpetentziak, autoestimua eta errealizazioa piztearekin lotzen du (Edel, 2003). 1.4.3. Inplikazioa Bukatzeko, inplikazioari buruz hitz egin behar da. Hainbat ikerketetan egiaztatu den bezala, gurasoen aldetik hezkuntzan ematen den inplikazioaren bidez, ikasleen errendimendu akademikoan eta garapen pertsonalean eragin daiteke. Hala ere, inplikazio hori, ez litzateke soilik dimentsio batera mugatu behar. Hala nola, seme alabei etxerako lanetan laguntza emanez soilik. Arrakasta lortzeko, gurasoek hezkuntzan duten inplikazioa esparru zabalago batean eman behar da: “Las escuelas exitosas son aquellas donde existe una interacción efectiva entre familia-escuelacomunidad” (Epstein eta Sheldon, 2007:1). Gurasoen eta komunitatearen arteko inplikazioa seme alaben hezkuntzan, beharrizan bat bezala adierazten da, eta horren ondorioz, gure herrialdeko eskola errealitatean kontuan hartzen hasia den zerbait da. Horien arteko interakzioek arrakasta lortzea ahalbidetzen dutenez gero (ikusi 1.Irudia), interakzio horiek errazteko baliagarriak diren programak sortzea ere egungo gizarteak duen beharrizan bat dela esan daiteke (Suárez, Regueiro, Tuero, Cerezo eta Rodrigo, 2014). 1.Irudia. Familia-eskola-komunitate interakzioa. (Brunner eta Elacqua, 2004) 13 1.4.3.1. Gurasoen inplikazioaren dimentsio desberdinak seme alaben hezkuntzan Aurretik, arrakasta lortzeko, gurasoak seme alaben hezkuntzako dimentsio desberdinetan inplikatu beharko liratekeela aipatu da. Epstein et al-ek (2002), gurasoek seme alaben hezkuntzan duten parte hartzea, sei dimentsioen baitan kokatzen dute: 1. Hezkuntza: Haurrek eta nerabeek duten garapenaren berezitasunak ulertzea eta etxean seme alabak ikasleak bezala sostengatzen dituen giro bat ezartzea. 2. Komunikazioa: Eskolako programen inguruan eta seme alaben hobekuntzaren inguruan diseinatutako modu egokien diseinua eta eramatea. 3. Boluntariotza: Ikasleen ekintzei eta eskolari laguntzeko laguntzen eta sostenguen kontratazioa zein antolakuntza. 4. Ikaskuntza etxean: Familiari ikasleak etxerako lanekin eta curriculumarekin nola lagundu ditzakeen inguruan informazioa eta ideiak eman. 5. Erabakiak hartzea: Eskoletako komiteetan ordezkari edo lider bezala jokatzeko gaitasunak eta eskolan erabakiak hartzeko gurasoen inguruko informazioa eskuratzeko gaitasunak. 6. Komunitatearekin komunikazioa: Eskolei eta bere familiei sostengatzeko komunitateko baliabideak eta zerbitzuak identifikatzea, integratzea eta ikasleen ikasteko aukerak handiagotzeko komunitatearentzako onuragarriak diren ekintzak antolatzea. Esparru teorikoari amaiera emanez, hurrengo atalarekin hasi aurretik, beharrezkoa da lan hau burutu ahal izateko eman behar izan diren pausuen eta jarraitu den metodologiaren berri ematea. Aitzitik, lanaren zentsua ulertzea, ataza zaila izango litzateke. 14 2. Metodologia Lan honek jorratzen duen gaia ikertzeko erabili den metodologia, izaera teoriko eta bibliografikoa duen lanarekin bat etorriko da. Lan teoriko hau, ikasleen errendimendu akademikoa bide positibo batetik eramateko asmoz eta honen inguruan dagoen ez jakintasunari erantzun bat bilatzeko asmoz egin da. Tamalez, asko baitira ikasgeletan ikasleen ikaskuntza-irakaskuntza prozesu on bat gertatzea oztopatzen dituzten eskola interakzioak eta senideen testuinguruak. 3. Lanaren garapena Lanaren atal honetan, ikasleen errendimendu akademikoa eta ongizate psikologikoa bide positibo batetik bideratzeko familiek eta irakasleek indartu edota esku hartu beharko lituzketen aspektuei buruz hitz egingo da. Hori lortu ahal izateko, gai honen barnean planteatu diren aspektu guztiei buruzko bilaketa bibliografiko sakon bat egin da Google akademikoa, unibertsitateko liburutegia eta web VPN-a erabiliz. Bibliografia teoriko hau, batez ere, artikulu zientifikoetan eta liburuetan oinarritzen da, eta denak ofizialki onartuak izan diren ikerketak eta publikazioak dira. Horrez gain, lanean planteatutako arazoari erantzuna bilatu ahal izateko eta oro har, informazioa osatzeko zein emaitza zabalago batzuk eskuratu ahal izateko, ikastola bateko irakasle batzuei elkarrizketa batzuk egin zaizkie lan honetan jorratzen den gaia eskolako errealitatean zuzenean talka egiten duela ikusteko aukera ematen dutelarik. Elkarrizketa horietarako, galdera batzuk planteatzea beharrezkoa izan da (ikusi 1. Eranskina). Hala ere, esan behar da, elkarrizketa horiek ez direla estatistikoki neurtu edo ikertuko. Izan ere, nahiz eta hori hasierako asmoa izan den, elkarrizketetan eskuratutako informazioarekin hainbat gai eta iritzi desberdinak ukitu direnez gero, zailtasunak egon dira estatistika kualitatiboaren bitartez interpretatzeko. Horren ordez, elkarrizketak emaitzak eta ondorioak eraikitzeko erabili dira, baita eranskinetan irakasle guztien iritziak modu idatzian jasotzeko ere (ikusi 2. Eranskina). Horrela, aurretik ikertutako 15 informazioa osatzeko datuak eskuratu dira, baita antzemandako beharrizanei egokitutako proposamen bat eraikitzeko baliagarria den informazioa ere. Elkarrizketa horiek sortzeko, irakurritako bibliografian oinarritzea beharrezkoa izan da eta batez ere, galderak sortzeko orduan kontuan izan dira lanaren zehar lantzen diren gai eztabaidagarrienak. Hau da, irakurritako bibliografiaren bidez erantzun bat emateaz aparte, irakasleen iritzien bidez osatu eta ondorioak ateratzeko aukerak ematen dituzten gaietan jarri da arreta. Lehen esan bezala, emandako lehen pausua azterketa bibliografiko bat egitea izan da, gai honekin lotura duten proposamen teoriko eta praktikoak sakonki ezagutzeko eta horietatik ateratako ondorioei esker, proposamen propioa egin ahal izateko. Proposamen hori, irakasleentzako eta familientzako formazio saio batean egongo da oinarrituta. Horren bitartez, ikasleengana, familiengana eta irakasleengana heltzeko bideak ireki nahi direlarik. 3.1. Errendimendu akademiko arrakastatsu bat lortzeko jorratu behar diren aspektuak: familiaren ezaugarri dinamikoak Lan honetako marko teorikoan aipatu den bezala, ikasleen errendimendu akademikoa indartzeko, familiaren ezaugarri dinamikoetan parte hartzen duten aspektuak jorratu behar dira (Adell, 2006). Horren ondorioz, ikasleen ongizate psikologikoa eta errendimendu akademiko egokia lortzeko, gurasoek eta irakasleek jorratu behar dituzten aspektuak, jarraian azalduko diren ikasleen dimentsio psikologikoan eragiten dituzten ezaugarriak dira. 16 Lehenik eta behin, gurasoek afektibitatea eman behar diete seme alabei, seme alaben autonomia eta hazkunde pertsonala errazteko, eta horrela, hezkuntzarekiko jarrera positiboa garatzeko (Pérez eta González-Pienda, 1994). Afektibitate horrekin batera, senideen artean komunikazioa egotea beharrezkoa da. Senideen arteko komunikazio hori, erraztasunez eta momentu orotan eman beharko litzateke, inolako trabarik ipini barik eta seme alabek esaten duten guztiari arreta jarriz. González eta Murguik (1994) komunikazio hori nolakoa izan daitekeen inguruan ideia bat egiteko, komunikazio dekalogo posible bat aurkezten dute (ikusi 3. Eranskina). Ildo beretik jarraituz, garrantzi handikoa da gurasoek seme alaben hezkuntzarekiko itxaropen errealak izan ditzatela. Hau da, seme alabei ezin zaie eman ahal dutenetik baino gehiago eskatu; hori egiteak, eskuratu ahal diren arrakasta posibleak ez lortzea suposatuko lukeelako (Adell, 2006). Horrez gain, gurasoen aldetik seme alabengan autoerregulazioa egoteak, seme alaben errendimendu akademikoa hobetzen laguntzen du. Beraz, aspektu hau jorratzeak duen inportantzia nabaria da. Autoerregulazio hori, lau jokatzeko moduen bitartez eman daiteke (González-Pienda et al., 2003): 1. Modelatua: Honi esker, seme alabek beraien gurasoek ikasteko motibazioa erakusten dutela nabaritu dezakete. Gurasoekin batera, helmugak finkatzen dituzte, horiek lortzeko estrategiak erabiltzen dituzte, gurasoek errebisatu, bideratu eta seme alaben jarrerak zuzentzen dituzte. 2. Estimulazioa: Gauzak gaizki doazenean edo zerbaitetan porrot egin denean, gurasoek iraunkortasunerako motibazioa eta estimulazioa ematen diete seme alabei. 3. Erraztea: Ikaskuntza errazteko gurasoek sostengua ematen diete seme alabei: antolatzeko moduak, materialak, estrategiak eta abar. 17 4. Errefortzua: Gurasoek seme alabak errekonpentsatzea horiek jokaera autoerregulatu bat izan dutenean. Jokatzeko modu hauek kohesio familiarraren adierazleak dira. Oro har, gurasoen aldetik honelako jokaerak jasotzen dituzten seme alabek, ikasle bezala konfiantza gehiago izaten dute eta errendimendu hobeagoa erakusten dute. Gurasoek jarrera positiboetan indarra egin behar duten heinean, klima egoki bat lortu ahal izateko inportantea da zer nolako jarrerak ekidin behar dituzten azaltzea. Hein batean, gurasoek seme alabei gehiegizko antsietatea transmititzea, seme alabek mugikorrari eta interneti gehiegizko erabilera ematea, seme alabekiko tratu txar fisikoa eta psikologikoa, tentsiodun giro familiarrak eta giro familiar autoritarioak egotea ekidin behar dute. Aurreko guztiek, ikasketekiko motibazio-eza, autokontzeptu baxua eta arazo psikiko zein eskolarrak eragiten baitituzte, errendimendu akademiko baxua gertatzen delarik (De Paul, 1988; Pérez eta González-Pienda, 1994; Sánchez-Carbonell, Fargues, Rosell, Lusar eta Oberst, 2008). Aipatutako ezaugarri horiez gain, gurasoen hezkuntza estiloari arreta jarri nahi zaio. Gurasoek hezkuntza autoritarioa ematea ekidin behar dute non seme alabak bortizki zuzenduta eta kontrolatuta izaten diren; izan ere, hezteko estilo horretan, gurasoek inposaturiko eta elkarrekin adostu gabeko arau eta eginbehar gehiegi egoten dira. Hezkuntza estilo hau alde batera utziz, seme alabak hezteko hezkuntza estilo ideala, hezkuntza demokratikoa izango litzateke. Bertan, aurretik aipatutako afektibitate dosi egokiak, seme alabekiko interesa, adostutako arauak, elkarrizketak, elkarrekiko errespetua eta autonomia ematen direlako, haurren autoestimua igotzen delarik (Álvarez, 2006). Hezkuntza estilo demokratiko hau, ikusi daitekeenez, bat dator jorratu beharko liratekeen aspektu gehienekin eta gainera, aurretik agertu ez den ezaugarri bat aipatzen du: autonomian heztea eta horrekin seme alaben autoestimua igotzea. Ezaugarri hauek, jarraian ikusiko den bezala, autodeterminazioaren barnean sartzen dira, gurasoek eta irakasleek landu beharreko beste aspektu garrantzitsu bat izan daitekeelarik. 3.1.2. Autodeterminazioan hezi: Irakasleak eta gurasoak hezkuntza agente nagusi gisa Autodeterminazioan hezteak, etengabean ikastea inposatzen duten edo seme alaben ikasketetan oso gainean egoten diren gurasoen aldetik eta ikasgelan gehiegizko kontrola inposatzen duten irakasleen aldetik jarrera aldaketa bat eskatzen du. Horretarako, beharrezkoa da azalduko diren egoerak kontuan hartzea. 3.1.2.1. Familian Familiako esparruan dagoen beharrizanaren aurrean, egile batzuek gurasoentzako hainbat gomendio eman dituzte (Davis eta Wehmeyer, 1991; Wehmeyer eta Field, 2007): 1. Gurasoek seme-alabei ematen dieten gehiegizko babesaren eta independentziaren artean oreka bat lortu behar dute. Honek, seme alabei beraien mundua ikertzeko malgutasuna uztea suposatzen du, eta egitate hau nahiko zaila izan daiteke, guraso bezala maiz guztia errebisatzeko joera izaten delako. 2. Gurasoek euren seme alabek esaten dutena edo egiten dutena, garrantzitsua dela edota beste batzuentzako garrantzitsua izan daitekeela esan behar diete seme alabei. Hau jorratzeko, euren iritziak kontutan hartzen dituzten ekintzetan parte hartzen uztea beharrezkoa da. Hala nola, familiako eztabaidetan edota erabakietan parte hartzen utziz. 4. Gurasoek euren seme alabek dituzten gauza positiboak eta negatiboak zeintzuk diren jakinarazi behar diete seme alabei, pertsona bakoitza bere gaitasunekin eta mugekin bakarra eta baliagarria dela ulertarazi behar diete. 5. Gurasoek euren seme alaben helburuetan eta mugetan jarri behar dute arreta eta ez soilik euren emaitzetan edota errendimenduan. Hau lortzeko, antolaketa eta helmugen planteamendua eskatzen dituzten ekintzak eta jarrerak erabili ditzakete. Hala nola, eginkizun zehatz bat ezarri ahal diete seme alabei eta eginkizun hori indartu edo goraipatu nahiz eta ondo egitea lortu ez duten. 6. Gurasoek, euren seme alabek testuinguru desberdinetan, beste haur batzuekin interakzio sozialak izan ditzaten ahaleginak egin behar dituzte. 7. Gurasoek euren seme alaben puntu indartsuetan sinetsi behar dute, eta era berean, itxaropen errealistak eduki behar dituzte. Hala ere, anbizio pixka bat edukitzea ere ez dator gaizki. Ikaskuntza prozesuan laguntzeko, eskolan laguntza emateaz aparte, etxean ere ikaskuntza hori estimulatu daiteke gurasoek esparru honetan paper aktibo bat mantentzen baldin badute. Horretarako, euren seme alabei esperientzia esanguratsuak eskaintzen dizkieten ekintzak eskaini ahal dizkiete, eta ez soilik frustrazioa eragiten eta zailtasun asko suposatzen dizkieten ariketak egitera behartu. Modu horretan, arrakasta sentimendua goraipatzen da lortu ezin dituzten gauzen aurrean euren burua indartzeko. 8. Gurasoek euren seme alabei euren jokaerek, lorpenek eta porrotek ondorio batzuk ekartzen dituztela ulertzeko aukerak eman behar dizkiete, eta horretarako, gauzen zergatia azaltzea beharrezkoa da. 9. Aukerak egiteko egoerak ezin dira zoriaren esku utzi. Edozein une ona da seme alabek aukeraketak egin ditzaten. Hala nola, arropa eta janaria aukeratu ditzakete. Hala ere, beharrezkoa da aukeraketa horiek esanguratsuak izatea eta batez ere, seme alabek aukeratzen dutena gurasoek errespetatzea. 10. Gurasoek seme alabei feedback positiboa eman behar diete, guztiek konpondu daitezkeen hanka sartzeak egiten dutela ohartaraziz. Honako hau, gizaki guztiek gauzak ondo eta txarto egiten dutela ulertaraztean datza. Horregatik, seme alabek ez badute ekintzaren bat arrakastaz burutzen, ez zaie porrot egin dutela sentiarazi behar, ekintza zehatz bat gaizki egin duela esan baizik. Gainera, gaizki egin denetik ikasteko aukerak daudela erakutsi behar zaie. 20 Oro har, autodeterminazioa eskolan eta familian ematea beharrezkoa da. Ikasleek euren buruari buruz hausnartzeko interakzioak eta aukerak izan behar dituzte bai irakasleekin baita gurasoekin ere. Beraz, gurasoen eta irakasleen arteko harremana beharrezkoa da, bien artean haurrei hautatzeko aukerak eman behar dizkiete, eta eskolak zein familiak sostenguko harremanak sortu behar dituzte beraien artean. Modu horretan, eskolako eta familiako klimek ikasleei euren autodeterminazioa adieraztera eta praktikara eramatera lagunduko diete (López, 2008). 3.1.2.2. Eskolan Eskolako esparruan, egokiena irakasleek ezartzen duten kontrola orekatuagoa izatea da. Horrek, ez du esan nahi arau guztiekin eta kontrol osoarekin bukatu behar denik. Autodeterminazioaren bidez hezteko, eta ikasleengan aurretik aipatutako onurak sorrarazteko, ikasgelan ikasleen esku hainbat jarduera edo ekintza utzi beharko lirateke beraien ikaskuntza prozesuaren protagonistak bilakatu daitezen, eta batez ere, ikasketekiko motibazioa eta euren autoestimua hasi daitezen. Argi utzi behar da ikasgelan hainbat ekintza eta erabaki ikasleen esku uzteak duen inportantzia, egile batzuk modu honetan hezteko ereduak proposatu dituztelarik (ikusi Alonsoren (2005) eredua 4. eranskinean). Irakasleak ikasleei esperientzia berriak izateko aukerak ematen badizkie, elkarren artean erabakiak hartuz eta planifikatuz, konfiantza gehiago egotea lortzen du, ikasleen autoestimua igotzen da eta euren ikaskuntzarekiko arduratsuak bilakatzen dira (Pérez eta González-Pienda, 1994). Autodeterminazioa alde batera utziz, eta ikasleen errendimendu akademikoan eragiten dituzten faktoreekin jarraituz, oraingo honetan, motibazioan zentratu beharra dago. 21 3.1.3. Gurasoek ikasleak motibatzeko erabili ditzaketen teknikak Guraso askori euren seme alabak ikasketetan interesatzeko eta esfortzatzeko beharrezkoak diren teknikak zeintzuk diren ezagutzea nahitaezkoa egiten zaie. Batez ere, motibazio arazoak gertatu baino lehen aldez aurretik teknika horiek praktikan jartzeko, eta motibazio arazoak direla medio errendimendu baxua ematen bada, seme alabei lagundu ahal izateko. Alonsok (2005), gurasoek esparru honetan, seme alaben motibazioan eragina izateko kontrolatu ditzaketen bost aspektu daudela esaten du: eskolaren inguruan eta ikaskuntzaren inguruan gurasoek egiten dizkieten komentarioak; etxerako lanetan laguntzeko modua; gurasoek ikasteko ematen dituzten aukerak; seme alaben ekintzei ipinitako limiteak eta gurasoen jokatzeko moduarekin seme alabei ematen zaien adibidea. Aurreko aspektuei segun eta nolako tratamendua eman, gurasoek ikasleei mezu desberdinak transmititzen dizkiete eta mezu horiek, ondorio desberdinak eragin ditzakete seme alaben itxaropenetan, euren buruarekiko konfiantzan eta beraz, motibazio mailan. Egile honek (Alonso, 2005) gurasoek seme alaben motibazioa sustatzeko kontutan hartu ditzaketen aspektu batzuk proposatzen ditu (ikusi 5. Eranskina). 22 Alabaina, jakin mina sortzearekin ez da nahikoa ikasleak ikastera bultzatzeko, ikasle guztiek ez dituztelako helmuga guztiak edo interes berdinak maila berean izaten. Horren ondorioz, irakasleek estrategia gehiago erabiltzea beharrezkoa da. Estrategia horietariko bat, irakasleek ikasleei ikasi beharrekoak duen inportantzia eta erabilgarritasuna transmititzean datza. Hori lortzeko, irakasleek egoera batzuk sorrarazi behar dituzte, non ikasleek ezagutza horiek eskuratzea edo ez eskuratzea diferentzia garrantzitsu bat suposatzen duela ikusi behar duten (ikusi 7. Eranskina). Estrategia hau praktikan ipini ostean, ikasgaiarekin esperimentuak eginez ikasten jarraitzea gomendagarria da. Horrela, ikasleei eduki jakin batzuk ikasteko arrazoi desberdinak ematen zaizkie, arrazoi batzuk batzuei motibatu ahal dietelarik eta besteei beste arrazoi batzuk. Hala ere, Alonsok (2005) haratago joan behar dela adierazten du, aurreko guztiak ez baitu ikasleen aldetik esfortzu eta errendimendu handiago bat guztiz ziurtatzen. Horretarako, ikasleak interesa galdu gabe modu erregular batean eskolako lanetan inplikatzea lortu behar da eta hori, hurrengo ezaugarriak martxan jarriz lortu daiteke. Izan ere, ikasteko esfortzua eta interesa handiagotu egiten da, baldin eta: 1. Ikaskuntza prozesuan ikasleei autonomia eta autoerregulazioa eskatzen duten ekintzetan esperientziak izaten uzten bazaie. 2. Eginbeharrek gogoratzea baino, ulertzea eta pentsatzea eskatzen badute. 3. Ebaluazioa ikasleei euren zailtasunei nola aurre egin ahal dieten erakusteko eta laguntza emateko erabiltzen bada. 4. Ikaskuntza prozesuan laguntza modu erregular batean ematen bada, beti ere laguntza hori ikaskuntza prozesura bideratuta badago eta ez soilik azkeneko emaitzara. 5. Ikasleari bere lana autoebaluatzera laguntzen baldin bazaio. 6. Ikasleei denbora eta arreta dedikatzen bazaie, inolako baldintzarik gabe onartzen zaiela adieraziz. 7. Ikaslearen autoestimua salbatzen bada hanka sartzen duen bakoitzean. 8. Lan kooperatiboa erabiltzen bada. 23 Motibazio estrategien azalpenei amaiera emanez, ikasleen errendimendu akademikoa bultzatzeko, familian eta eskolan egon beharreko azkeneko aldagai garrantzitsuari buruz hitz egin behar da. Hezkuntza dimentsio desberdinetako inplikazioa, hain zuzen. 3.1.5. Inplikazioa Familiak, komunitatearekin eta eskolarekin interakzioak izatea eta parte hartzea, erronka bat da hezkuntzaren esparrurako. Izan ere, guraso gehienak hezkuntzako dimentsio batean inplikatzen dira, kasu honetan, gomendioak ematean edota eskolako lanetan laguntzean eta ez diete inportantziarik ematen hezkuntzarekin boluntariotzaren bidez, erabakiak hartzearen bidez eta komunitatearen bidez inplikatzeari (Epstien et al., 2002; Valdés eta Urías, 2010). Egoera honi aurre egiteko, Suárez et al, (2014) proposatzen duten bezala, eskola, familia eta komunitatearen arteko inplikazioa jorratzen duen zentro bat existitzen da, haren helburua errendimendu akademikoa handitzea dena eta beraz, horri buruz jakitea garrantzitsua litzatekeena. 3.1.5.1. Center on School, family and Community Partnerships 3.1.5.1.1. Zer da Center On School, family and Community Partnerships, Baltimoreko Johns Hopkins unibertsitatearen partaidea den zentro bat da 1996. urtean sortutakoa. Zentro honen helburua, gurasoen, irakasleen eta komunitatearen arteko kooperazioa bultzatzea da. Horretarako, eskolak hobetzeko, familiak sendotzeko eta ikasleen ikaskuntza hobetzeko baliagarriak diren ezagutza eta praktika berriak munduan zehar zabaldu daitezen ikerketak, programak eta analisi politikoak egiten ditu. Horiek zabaltzeko eta ikertzeko, sare akademiko internazional batekin batera lan egiten du Estatu batuek eta 40 naziok baino gehiagok bertan parte hartzen dutelarik. Sare horretako ikerlariek, eskolako, familiako eta komunitateko aliantzarekin lotuta 24 dauden gaiak lantzen eta partekatzen dituzte konferentzien eta mahai borobilen bitartez (Epstein, 2010). 3.1.5.1.2. Proiektuak Garatzen dituzten proiektuetan, eskolen sare nazionalen ikerketak presente daude. Sare horrek, eskolaren garapen profesionalerako zerbitzua eskaintzen du, eskolen inplikazio programak hobetu ahal izateko eta bertan, hainbat proiektu gauzatzen ari dira. Horien artean, aipagarrienak, eskolako kolaborazio programak hobetzeko ikerketak, kurtsoak, liburuak eta gidak dira (Epstein, 2010). 3.1.5.1.3. Printzipioak Oro har, zentro honetan aurrera eramaten diren inplikazio programa, ikerketa eta ariketa guztiak, sei printzipioetan oinarrituta daude: Gurasoen inplikazioa, komunikazioa, boluntariotza, etxeko ikaskuntza, erabakiak hartzea eta komunitatearekin kolaborazioa (ikusi 8. Eranskina). Esan behar da, horiek guztiak jarraitzea ikasleen arrakasta akademikoa hobetzeko bideak irekitzen dituela (Epstein et al., 2002). 4. Emaitzak eta ondorioak Gai honi buruz jasotako emaitzen berri eman baino lehen, esan behar da, lan honen bidez bilatzen ziren bi helburuak bete direla. Lehenengoa, irakasle eta gurasoei haurren errendimendu akademikoa hobetu ahal izateko eta ongizate psikologikoa bermatzeko orientabide batzuk ematea, eta bigarrena, elkarrizketei esker lortu den moduan, gai honek eskola errealitatean benetako inpaktu bat duela eta beraz, garrantzizko gai bat dela erakustea. Emaitzekin hasteko, egindako elkarrizketak kontuan hartuta, hasieran aipatu den bezala, ikasleen errendimendu akademikoan eragiten duten ezaugarri dinamikoetan jarri behar da arreta. Izan ere, hauek dira ikaslearen errendimenduan bortizkien eragiten dutenak (Adell, 2006). Horietatik, familien eta irakasleen aldetik emandako autodeterminazioak, motibazioak eta inplikazioak pisu handia hartzen du ikaslearen 25 autokontzeptua, autoestimua eta ongizate psikologikoa bermatzeko orduan eta, horrela, ikasleen errendimendu akademikoa aurrerantz bultzatzeko orduan. Hainbat adituen artean (Schwarth eta Polliskue, 1995; Zimmer-Gembeck eta Lockek, 2007) ikertutakoarekin eta elkarrizketetan jasotako erantzunekin bat eginez, (ikusi 2. Eranskina) argi dago familiek ikasleen errendimendu akademikoan zuzenean eragiten dutela. Eragin hori, esan bezala, etxeko kliman ikusten da gehien bat. Klima horretan afektibitatea, komunikazioa, ikasketekiko itxaropen errealak, ikasketekiko interesa, autorregulazioa, autodeterminazioa eta hezteko estilo demokratikoa egon beharko lirateke eta tratu txarrak zein antsietate maila altuak deuseztatu beharko lirateke klima ideala sorrarazi ahal izateko. Carrasco eta Trianesek (2010), Epstein eta Sheldonek (2007), Gonzalez-Pienda et al. (2002) eta Pérez et al. (1998) ikertutakoa baieztatuz, ikasleen errendimendu akademikoak gora egin dezan, beharrezkoa da eskola klima eta familia klima egoki bat sorraraztea, gurasoak eskolarekin dimentsio bat baino gehiagotan inplikatzea eta ikasleen autokontzeptua eta motibazioa handiagotzea. Errendimendu baxu batetik egoki batera pasatzeko orduan, elkarrizketatutako irakasleen kasuan, irakasleek ikasleei zoriontzeak eta animoak emateak pisu handia izan du errendimendua hobetzeko. Era berean, gurasoek euren seme alaben errendimendua hobetu dadin irakasleekin batera batzartzea eta bidalitako lanen etengabeko jarraipena egitea beharrezkoa izan da. Horren eraginez, argi ikusi daiteke errefortzu positiboak eta gurasoen inplikazioak ikasleen errendimendua hobetzeko orduan duen inportantzia eta efikazia. Autokontzeptuaren eta errendimendu akademikoaren arteko loturari dagokionez, argi dago guztiz lotuta daudela elkarren artean eta irakasleek zein familiek bertan eragiten dutela, hori aldatzeko ahalmena dutelarik. Hala eta guztiz ere, irakasleak ez dira ohartzen familiek eta irakasleek haurra animatzeaz bakarrik ez dela autokontzeptua hobetzen. Hau da, beraien esku eta familien esku dagoen zerbait dela konturatzen dira, baita animoak ematen, itxaropen errealistak izanez eta haurrari laguntza eskainiz autokontzeptuari bultzada bat eman ahal diotela ere, baina ez dituzte loturarik ezartzen autodeterminazioaren eta autokontzeptuaren artean. Beraz, esan daiteke ez dutela autodeterminazioak autokontzeptua igotzeko duen potentzialtasuna ezagutzen. Terminoaren esanahia argi ulertzen dute baina praktikan jartzerakoan, eskas geratzen dira ikasleei autonomia emateko dauden aukeretan. Oro har, proposamenak eta ideiak 26 botatzea, erabaki batzuk hartzea, iritziak konpartitzea eta erantzukizun txiki batzuk hartzea da erabiltzen dutena autodeterminazioa lantzeko. Beraz, Lópezek (2008) esaten duen bezalaxe, autodeterminazioa lantzeko ezjakintasuna dagoela ondorioztatu eta baieztatu daiteke, irakasleek formazioa behar baitute ikaslearengan zentratutako irakaskuntza sustatzeko. Motibazioari dagokionez, errendimendua hobetzeko motibazioa edukitzea beharrezkoa da ekintza kognitiboekin batera, errendimendu akademiko on bat egon dadin baldintzak sortu ahal direlako (Pérez et al., 1998). Horretarako, estrategia egokiak ezagutu behar dira, bai familiaren aldetik baita irakasleen aldetik ere. Esan beharra dago, elkarrizketatutako irakasleek jakin mina sortzeko eta ikasiko denaren baliagarritasuna erakusteko estrategiak direla gehien erabiltzen dituztenak eta baliagarriak suertatzen zaizkienak. Esperimentuen bidez ikasten jarraitzea alabaina, at geratzen da. Baliabide edo denbora faltagatik izan daitekeela esan daiteke, askotan entzun baita esperimentuak egiteko irakasleen denbora edota eskolako baliabideak labur geratzen direla. Baina nahiz eta horretan esku hartu ezin den, irakasteko metodologian bai eragin daiteke, azken finean irakaslearen esku egon ohi delako. Kasu honetan, ez legoke gaizki elkarrizketatu den irakasle batek hizkuntza bat irakasteko erabiltzen duen metodologia aktiboa, lan honetan eman diren motibazio estrategiekin batera beste irakasgaietan sartzen ahalegintzea. Azkenik, inplikazioari dagokionez, esan behar da, familiak komunitatearekin eta eskolarekin interakzioak izatea erronka bat dela hezkuntzaren esparrurako. Izan ere, Epstein et al., (2002) eta Valdés era Uríasek (2010) diotenarekin bat eginez, guraso gehienak gomendioak ematean edota eskolako lanetan laguntzean inplikatzen dira soilik. Gurasoek beraz, ez diete inportantziarik ematen boluntariotzaren bidez, erabakiak hartzearen bidez eta komunitatearen bidez inplikatzeari. Gainera, hori gutxi balitz, elkarrizketatutako irakasleek ere, gurasoen aldetik eman behar den inplikazio maila eskolara mugatzen dute, eskolako lanetan kontrol bat ezartzean eta beraiekin batzartzean, hain zuzen. Beraz, elkarren arteko arazo bat dela esan daiteke. Hau da, gurasoek ez diote inportantziarik ematen beste dimentsioetan inplikatzeari eta irakasleak aldi berean, ez dira konturatzen gurasoak beste dimentsioetan inplikatzeak errendimendua hobetzeko boterea daukala. 27 Aurreko guztia ikusita, ikasleen errendimendu akademikoa hobetzeko dauden bideak familiei eta irakasleei zabaltzeko beharra dagoela ondorioztatu daiteke. Askotan, gurasoek eskolari delegatzen diote ikasleen ikasketetan arrakasta lortzeko funtzioa edota ez dira ohartzen familiak eta eskolak batera egin behar dutela lan. Elkarrizketetan jaso den bezalaxe, guraso askok seme alabei ez diete modu zuzenean etxerako lanak egiten, laguntzen erantzuna esaten dietelako edota horiek karga baten moduan hartzen dituztelako. Horrez gain, ez dira konturatzen beraien seme alabei ikasketekiko interesa pizteko beraien esku dauden estrategiez. Irakasleekin, gauza bera gertatzen dela esan daiteke. Kontzienteak dira ikasleen errendimenduan eragiten duten faktoreez, baina praktikan jartzeko orduan, estrategietan hutsuneak daude, oso gainetik ezagutzen baitituzte. Aurreko guztia kontutan hartuz, eta bai irakasleetan baita gurasoetan ikusi diren beharrak kontutan hartuz, ez legoke gaizki denontzako formakuntza saio bat prestatzea eta aurrera eramatea. Formakuntza saio hori ikastetxean bertan gauzatzea izango litzateke ideia, eta irakasleei zein gurasoei euren ikasleen errendimendua hobetzeko beraien esku dauden esparruez eta estrategiez hitz egingo litzaieke, horiek praktikan nola jarri ahal dituzten azalduz. Lan honetan, estrategia edota baliabide horien inguruan hurbilketa bat egin da, baina proposatzen den formakuntza saioan, horiek modu sakonago batean lantzeko baliagarriak diren estrategiak edota jarduerak aurkeztu beharko lirateke. Adibidez, eskola eta familia komunitatearekin inplikatzeko jarduera bat diseinatu. Asmoa, hori gertatu ahal izateko baliabide bat sortzea izango litzateke. Horrez gain, formakuntza saioak irakasleentzako atal berezi bat izango luke: gurasoei nola lagundu beraien seme alaben erlazioak bideratzen, guraso batzarrei probetxu osoa ateraz. Hau da, guraso batzarretan psikologiarekin zerikusia duten gaiak jorratzeko dauden aukerak aztertzea: ikasleei zer nolako autonomia eman ahal dieten proposatzea, ikasle jakin batek duen arazo konkretuaren arabera nola hezi ahal duten, jarreretan nola esku hartu, zer nolako gomendioak edo ekintzak proposatu ahal dizkieten gurasoei tratatutako arazoaren arabera; autoestimua baxua duen ikasle bat baldin bada, kasurako. 28 5. Mugak eta etorkizunerako proposamenak Esaten den bezala, mota honetako lanetan beti egon ohi dira hobetu ahal daitezkeen gauzak. Hala nola, egindako elkarrizketetan eskuratutako datuak estatistikan formakuntza izanez gero, datu horiek hobeto interpretatu ahal izango lirateke, ikerketa sakonago eta aberasgarriago bati bidea irekitzeko aukera emanez. Modu berean, elkarrizketatutako irakasleen kopurua eta aniztasuna handiagotuz gero, emaitza interesgarriagoak lortzeko aukerak egongo lirateke ere bai. Aniztasuna esaten denean, irakasle horiek Lehen Hezkuntzako ziklo desberdinetakoak izateari edota hezkuntzako beste etapa batzuetakoak izateari egiten zaio erreferentzia. Era berean, errendimendua hobetzeko dauden teknikei eta estrategiei buruzko ikerketa sakonago bat egin liteke, estrategia eta teknika gehiagoren berri emateko. Izan ere, lan honetan horietariko batzuen berri eman da, Gradu Amaierako Lan bat denez, ezinezkoa baita aurretik aipatutako guztia kontuan hartzea. Bukatzeko, esan behar da, lan honen bidez ikasleen errendimendu akademikoa hobetzeko dauden aukeretan ikertzen jarraitzeko ateak irekitzen direla, aurretik aipatutako mugak aurrera eramanez gero edota egindako proposamena martxan jarriz gero. Ikerketa sakon eta proposamen garatuago bat gizarte honetako ikastetxeetara edota familietara kongresuen, komunikabideen, ikastaroen eta abar bideen medio helaraziz, ikasleen eskola arrakasta estimulatzeko tresnak sortu daitezke, oro har, ikasleen ongizate psikologikoa eta akademikoa eman dadin, familian eta eskolan baldintza egokiago batzuk sortu daitezen. 29 6. Erreferentzia bibliografikoak
addi-4812adc0af9b
https://addi.ehu.es/handle/10810/17646
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Garai Mota, Eztizen
eu
Familia eta eskola testuinguruen eragina haurren errendimendu akademikoan
1. Eranskina: Irakasleei egiteko elkarrizketa Elkarrizketa honek barne hartzen dituen galderak sortu ahal izateko, irakurritako bibliografian oinarritzea beharrezkoa izan da, lanean zehar jorratzen den gaiaren inguruko informazioa, iritziak edota datuak jaso ahal izateko. Modu berean, galderetan islatzen diren ideiak eraikitzeko erabili den bibliografia ofizialki onartuta eta publikatuta dauden artikuluetatik eta liburuetatik eskuratu da, unibertsitateko liburutegian eta interneteko datu baseetan bilatu delarik. 1- Uste al duzu familiek ikasleen errendimendu akademikoan eragina dutela? Horrela izatekotan, nola edo zeren bitartez uste duzu eragiten dutela? 2- Zure ikasgelan denboraldi batean errendimendu baxua izan duen eta denbora tarte batean hoberantz egin duen ikaslerik izan al duzu? Zeintzuk uste dituzu izan direla hobekuntza horren arrazoiak? 3- Uste duzu erlazioren bat dagoela ikasle batek duen autokontzeptuaren eta haren errendimenduaren artean? 6- Irakasteko edo ikasteko orduan, zein mailataraino uzten diezu ikasleei autonomia erabiltzen? (Adibidez, proposamenak beraiei botatzen utzi, taldean lan egiteko taldekideak beraiei aukeratzen utzi…) Zer lortzen dugu honekin? 7- Nola motibatzen dituzu zure ikasleak zerbait irakastera zoazenean? 8- Zein mailataraino uste duzu inplikatu beharko litzatekeela familia hezkuntzarekin ikasleen errendimendua hobetzeko: etxerako lanetan laguntzen bakarrik, eskolarekin parte hartzen edo harago oraindik? ELKARRIZKETA: LEHENENGO TUTOREA LH 1 1- Uste al duzu familiek ikasleen errendimendu akademikoan eragina dutela? Horrela izatekotan, nola edo zeren bitartez uste duzu eragiten dutela? Zalantza barik, gurasoak dira errendimenduan gehien eragin dezaketenak umeari. Eskolari delegatu zaio gehiegi errendimendu hori hobetzeko eginkizuna, baina guztiz oinarrizko diren aita eta amaren pertzepzioak, ezkorrak edo kontrakoak direnetan adibidez, nekez zuzentzen ditu eskolak. Seme-alaben ikasketak profesionalen esku uzten dituzte etxekoek, eta ez dira beti jabetzen zein gauza delikatu eta garrantzizkoa delegatzen ari diren. Eskola eta familiaren arteko elkarlana asmo ona den arren, kasu askotan gurasoen bigarren mailako inplikazio horrek problemak sortzen ditu. Adibidez, etxerako lanak karga baten moduan hartzen dituzte edota oparien bidez motibatzen dituzte seme alabak. Guraso batzuk ez dute txipa aldatzen gurasoa izateak ekartzen dituen errespontsabilitate eta ondorio guztiak beraien gain hartzeko. Etxekoen harremanetan osasuna edo oreka izatean errendimenduan nabarmen eragiten du. Ikasleak bere buruarekiko konfiantza eta estimua garatu behar ditu. Sentimenak adierazten jakitea etxetik eragiten den kontua da, berdinen arteko harremanetan aurreratzeko ezinbestekoa. Bestalde, bada umearen hazkundea beldurrez eta arriskuz beterik ikusten duen hainbat guraso. Beharbada beren ikasketa garaian ere ez zen behar beste arrakasta lortu. Gurasoek bere garaian izandako hutsuneak ez ote dira berragertzen? Aita eta amaren artekoak zer sendotasun duen ere, euren rolak eta jarrerak guztiz erabakigarri gerta daitezke umearen etorkizun akademikoan. Egunero ikusten dut edozein pitxikeria izugarrizko problematzat hartzen dutenena, frustrazio txikiena ere bizi ezin dutenena. Arlo pertsonal horretan eskolak ahaleginak egin arren etxetiko “heziketa” da klabea: sentipenak, adorea, poza, osasuna, ilusioak... mundura ekar zintuztenen esku dira gehien bat. 35 2- Zure ikasgelan denboraldi batean errendimendu baxua izan duen eta denbora tarte batean hoberantz egin duen ikaslerik izan al duzu? Zeintzuk uste dituzu izan direla hobekuntza horren arrazoiak? Bada errendimendua hobetu duenik. Normalean, fonemen ikasketan adibidez, ezinean edo itota ikusten dugun umearen aurrean, etxekoekin harremanetan jarri eta ezkortasuna edo burumakur dagoen ikaslearen autoestimua edo norbere gaitasunenganako konfiantza altxatzetik abiatu behar da. Esfortzua emankorragoa bihurtzen da, gainditu beharrekoari arnas apur batez eta gauzak bere denboran kokatuz bideratzen dira askotan. Beste askoren kasuan erritmoak dira errespetatu behar direnak eta txiri-txiri hobetzen dira. 3- Uste duzu erlazioren bat dagoela ikasle batek duen autokontzeptuaren eta haren errendimenduaren artean? Guztiz lotuta ikusten ditut norbere itxaropenak eta arrakasta. Errendimenduari ezin zaio eutsi zure buruan sinetsi ezean. 4- Zure ustez, zer egin dezakegu edo zelako teknikak erabili ditzakegu irakasleok ikasleen errendimendua hobetu dadin? Eta familiek? Autoestimua pertsonala handitzera jo behar da. Berdinen arteko harremanak hobetzeko teknikak landu. Hala ere, Autoestimu akademikoan batzuetan ikaslearen izaeraren arabera ezin da eragin. Haur batzuk goraipatzean animatu egiten dira baina beste batzuei berdin zaie goraipatu edo ez, berdin geratzen dira, edo lana guztiz ondo egon dadin zerbait ezabatu behar badute txartzat hartzen dute… 5- Zer ulertzen duzu “autonomian edo autodeterminazioan hezi” terminoaren bidez? Ikasleak bere buruarekiko konfiantza agertu dezan, lotsak eta beldurrak nagusitu ez dakiozen, nagusien eskutik helduta joan barik, bere kasa moldatuz joan behar duela, bai denbora gaietan bai esparru aldetik. Horrek nagusion pazientzia eskatzen du. Helburu argiak behar ditu irakasle eta gurasoen ekipoak. Giro desegokietatik urrun, motibatuz... 36 6- Irakasteko edo ikasteko orduan, zein mailataraino uzten diezu ikasleei autonomia erabiltzen? (Adibidez, proposamenak beraiei botatzen utzi, taldean lan egiteko taldekideak beraiei aukeratzen utzi…) Zer lortzen dugu honekin? Zoritxarrez markatuegi bideratzen dugu eguneroko ikaskuntza. Ideiak politak dira, teoria asko dakigu baina estresatuta garenok nekez zabalduko dugu patxada. Irakasleon eginkizun klabea etengabeko prestakuntza izan beharko zuen. Baina ez dut ikusten hain antolatua hezkuntza sistema hori gauzatzeko. 7- Nola motibatzen dituzu zure ikasleak zerbait irakastera zoazenean? Umore onez eta ikastera goazenak duen erabilera edo balioa aurrez ikustaraziz. Ikasi dutenek laguntzaile egiten ditut eta horrek ere motibatzen ditu, dena den 6 eta 7 urtekoei buruz ari naiz eta adin bakoitzarekin pixka bat desberdina da. 8- Zein mailataraino uste duzu inplikatu beharko litzatekeela familia hezkuntzarekin ikasleen errendimendua hobetzeko: etxerako lanetan laguntzen bakarrik, eskolarekin parte hartzen edo harago oraindik? Familiak ahal eta nahiko lukeen inplikazioa agertu behar du nire ustez. Beste kontu bat da ezintasunak aurreikustean denok eta beste profesional batzuk ere sartu behar izaten dugu. Gizartean umeen prestakuntza akademikoari aurre egiteko plangintzak gauzatzeak ezinbesteko lan politikoa bihurtu beharko litzateke, behetik gora, herrigintzaz. 37 ELKARRIZKETA: BIGARREN TUTOREA LH 1 1- Uste al duzu familiek ikasleen errendimendu akademikoan eragina dutela? Horrela izatekotan, nola edo zeren bitartez uste duzu eragiten dutela? Bai, guztiz. Uste dut gurasoengandik motibazioa jasotzea ezinbestekoa dela ikaslearen errendimendurako. Ikasleak bere familia ondoan dagoela sentitu behar du, horrela bere eguneroko zailtasunak gainditzeko gai izanik. 2- Zure ikasgelan denboraldi batean errendimendu baxua izan duen eta denbora tarte batean hoberantz egin duen ikaslerik izan al duzu? Zeintzuk uste dituzu izan direla hobekuntza horren arrazoiak? Bai, konkretuki ikasle bat izan dut oso deigarria izan dena. Hasieran, jarrera ezkorra eta txarra zeukan eta emaitza baxuak izaten zituen, zigorrek ez zuten ezertarako balio izan. Beranduago, ordea, motibatzearen bidetik jo nuen eta ezberdintasuna itzela izan da. Orain, konfiantza handiagoa du berarengan eta, emaitzek ere, gorantz egin dute. Aldaketaren arrazoia zera izan da: errefortzu positiboek eragin handiagoa izan dutela umearengan zigorrek baino. 3- Uste duzu erlazioren bat dagoela ikasle batek duen autokontzeptuaren eta haren errendimenduaren artean? Bai, erlazio osoa. Ume batek bere burua alfertzat edo ezgaitzat ikusten badu, nekez izango ditu emaitza onak, aldiz, berarengan ziurtasuna badu errazagoa izango da arrakasta lortzea. 4- Zure ustez, zer egin dezakegu edo zelako teknikak erabili ditzakegu irakasleok ikasleen errendimendua hobetu dadin? Eta familiek? Zaila da hau erantzutea, uste dut teknika horiek urteekin ikasten direla, praktikarekin. Ni hasiberria naiz tutore bezala, baina orain arte egindakoa ikusita, esango nuke inportantea dela zorroztasuna eta malgutasunaren arteko puntua lortzea. Horrez gain, ezinbestekoa dela umeak hasieratik motibatzea etiketarik jarri gabe eta diren bezala maitatuz. Familiek ere, antzeko eginbeharra hartu beharko lukete, beti ere zentroarekin kontaktuan egonik. 38 5- Zer ulertzen duzu “autonomian edo autodeterminazioan hezi” terminoaren bidez? Ezin ditugula ikasleak gehiegi gidatu geure modura. Irakasleon helburua, ikasle autonomoak heztea da, etorkizunean euren kabuz jarduten dakitenak, beraz, gehiegi lotzea kontraesan bat izango litzateke. 6- Irakasteko edo ikasteko orduan, zein mailataraino uzten diezu ikasleei autonomia erabiltzen? (Adibidez, proposamenak beraiei botatzen utzi, taldean lan egiteko taldekideak beraiei aukeratzen utzi…) Zer lortzen dugu honekin? Nire kasuan ikasle txikiak dira eta oraindik nahiko heldugabeak, (6-7 urte) baina euren adinerako aproposa den ahalik eta autonomia gehien ematen saiatzen naiz: proposamenak botatzea, haien iritzia konpartitzea, erabaki batzuk hartzea, erantzukizun txikiak eskatzea eta abar. Modu honetan, haiek ikusten dute nik haiengan konfiantza dudala eta baliagarriak sentitzen dira. 7- Nola motibatzen dituzu zure ikasleak zerbait irakastera zoazenean? Nire ahotsaren tonua aldakorra izatea saiatzen naiz, gauza batzuk ipuin bat izango balira bezala kontatzen ditut, euren eguneroko aspektuekin harremana ezartzen dut haien interesa pizteko… 8- Zein mailataraino uste duzu inplikatu beharko litzatekeela familia hezkuntzarekin ikasleen errendimendua hobetzeko: etxerako lanetan laguntzen bakarrik, eskolarekin parte hartzen edo harago oraindik? Funtsezkoa da eskola eta familiaren artean etengabeko interakzio bat egotea. Familiek kolaboratzen ez dutenean nabaritu egiten da ikasleen errendimenduan. Noski etxerako lanak egiten lagundu behar dietela, baina hortik askoz haratago doa, eskolaren dinamikan inplikatu behar dira. 39 ELKARRIZKETA: HIRUGARREN TUTOREA LH 1 1- Uste al duzu familiek ikasleen errendimendu akademikoan eragina dutela? Horrela izatekotan, nola edo zeren bitartez uste duzu eragiten dutela? Nik uste dut umeen eta gure ikasleen erreferentea haien gurasoak direla eta orduan haiek esaten dizkieten gauzak oso baliagarriak direla haientzat. Gurasoek haien lana baloratzen badute eta gauzak zein ondo egiten duten esaten badiete behin eta berriro, umeak poztu egiten dira eta askoz hobeto egiten dute lan, hori ondorio zuzena da. Hitzen eta ekintzen bitartez eragin daitekeela uste dut, Adibidez “oso ondo primeran egin duzu txapeldun!” zorionduz esanez eta ilea laztantzea beraientzako animo izugarria da. Hau andereñoak edo gurasoek egin ditzakete. Adibidez, etxera karpetan klasean egindako zerbait eramaten badute eta gurasoek zein polita den esaten badiete, eragin handia du eurengan. Horrek zeregin handia du oraindik gure gizartean. 2- Zure ikasgelan denboraldi batean errendimendu baxua izan duen eta denbora tarte batean hoberantz egin duen ikaslerik izan al duzu? Zeintzuk uste dituzu izan direla hobekuntza horren arrazoiak? Ikasgelan errendimendu baxua duten ikasle batzuk izan ditut, eta horiek hoberantz egin dute ohar positiboei esker, gurasoekin agendaren bidez hitz eginez beraien jarreraren berri emateko eta lanak egiten dituenaren berri emateko. Momentu honetan, oharrak agendaren bitartez etxera bidaltzen dizkiodan ikasle bat dut. Ikasle honek besteak jotzen ditu eta ikasteko orduan ere jarrera txarra du. Arazoa da, ume honek arreba txikiago bat duela eta badirudi honek dena txarto egiten duela eta arrebak dena ondo. Amarekin hitz egin nuenean errealitate hori transmititu zidan, hau da, umeak hori duela barneratuta, “ni naiz dena txarto egiten duena eta nire arreba txikiak dena ondo”. Esan nion komenigarria zela niri egunero agendaren bidez ohar bat bidaltzea nire ikasleak egin duen gauza on batekin eta primeran funtzionatu du. Ohar guztiak positiboak izan dira, ez bazegoen oharrik, gauza onik egin ez zuela esan nahi zuen. Ohar mota horiek ez ziren soilik esparru akademikoan zentratzen, jarreretan baizik. Adibidez, gaur dena gosaldu du, txapeldun bat da, amantala primeran jantzi du… 40 3- Uste duzu erlazioren bat dagoela ikasle batek duen autokontzeptuaren eta haren errendimenduaren artean? Noski, nik uste dut erlazio zuzena dagoela. Ikasle eta heldu batek duen autokontzeptua guztiz funtsezkoa da bere eguneroko jokabideen aurrean. Zuk uste baduzu hori ez dakizula egiten, ez zara saiatuko eta ume batek berdin egiten du. Mezu hori sartuta badu ez du ahaleginik egingo hori aldatzeko. Guk hori bai aldatu ahal diogula pentsamendu hori ahalik eta gehien minimizatuz. Adibidez, ume batek klaseko motelena eta azkena dela uste badu, guk zera esan ahal diogu: “Nik uste dut gaur gutxienez azken aurrekoa izango zarela, ez zara azkena izango.” Egia da askotan zailtasunak dituztela eta duten autokontzeptu hori ez dela asmatutakoa, hau da, beraien bizipenen ondorioz sortutakoa da. Erritmo motela badu, nik ezin diot esan “ziur nago gaur lehenengoa izango zarela”. Espektatiba altuegiak ipintzen badizkiozu, porrota edukitzeko aukera oso altua da. Gauza da pixkanaka berari konfiantza ematea “gaur gutxienez azken aurrekoa izango zara edo agian gaur hobeto egingo duzu”. Nik uste dut askotan, gurasoek hori ez dutela ulertzen eta ez dutela kontuan hartzen. Ez dakite beraien seme alabak noraino heldu ahal diren. Ni ere ama naiz eta noski gustatuko litzaidakeela nire semea ingeniaria, medikua edota arkitektoa izatea. Baina batzuetan, hori ezin da eta agian ezin da heldu. Orain dela gutxi, gertatu zait ama bati esan behar izan diodala agian bere semea ezin izango dela heldu berak nahi duenera. Egin ahal duen baino gehiago eskatzen badio, umea blokeatzen da eta ez du aurrera egiten. Nik ez dut esaten batzuk ezin direla heldu, baizik eta argi dagoela gauza batzuk ezin direla egin. Bakoitzaren ezaugarriak eta ahalmenak onartu behar dira eta gurasoak errealistak izan behar dira ikasleen autoestimua lantzeko eta horrela irakaskuntzan errazago aurrera egiteko. 4- Zure ustez, zer egin dezakegu edo zelako teknikak erabili ditzakegu irakasleok ikasleen errendimendua hobetu dadin? Eta familiek? Komentatu dizudan moduan, zorionduz lortzen dira gauzak. Zoriontze hori lortzeko borrokatzen dute eta hori lortzeko animatzen dira. Egiten duten gauza baten ondorioa positiboa bada, hori onartu behar dugu. Familiek gauza bera egin beharko 41 lukete nire ustez. Horretaz aparte, batzuetan lan egin behar dute beraiekin, eta hor sortu ohi dira gatazkak exijentzia mailagatik eta aurretik aipatu dudanagatik. 5- Zer ulertzen duzu “autonomian edo autodeterminazioan hezi” terminoaren bidez? Nik uste dut, pertsona bere osotasunean garatzea edo heztea dela. Hau da, umea autonomoa izan dadin saiatu behar garela berak dituen ezaugarri guztiak aprobetxatuz eta gizartean sozializatuz. 6- Irakasteko edo ikasteko orduan, zein mailataraino uzten diezu ikasleei autonomia erabiltzen? (Adibidez, proposamenak beraiei botatzen utzi, taldean lan egiteko taldekideak beraiei aukeratzen utzi…) Zer lortzen dugu honekin? Talde lanen asuntoa nire kasuan nire taldearen ezaugarrien ondorioz, nahiko zaila egiten zait praktikan jartzea nire ikasleek taldeka lagunekin lan egitea baino, jolastu nahi dutelako. Hala ere, horrek ez du esan nahi hau alde batera utzi behar denik. Taldeko ezaugarrien araberakoa da eta nagusiekin erabiltzeko komenigarria. Nik uste dut autonomia oso garrantzitsua dela guretzako, ikasleentzako eta gurasoentzako ere bai. Zenbat eta autonomoagoak izan, gero eta lan gehiago kentzen digute guri, noski. Liburuko orrialde bat beraiek bakarrik egin dezakete, adibidez, behin azalduta dagoela. Hala ere, irakaslearekiko dependentzia handia erakusten dute, lanak bukatzen dituztenean edozein mailatan beti doaz irakaslearengana bukatu dutela esanez. Nik aurka-apurka autonomia ematen diet erantzukizunak beraiei esleituz. Gero ere, beraien irudimena garatzen uzten diet. Beste egunean, adibidez, ikasle batek eskulan polit bat egin zuenez, plastika orduan hori egitea bururatu zitzaigun, horrela beraiek beste norbaiten menpe ez daudela ikusten dute eta baliagarriak sentitzen dira. Dena den, uste dut autonomia utzi behar diegula, baina limite batzuk eta arau batzuk argi utzi behar dizkiegula. Adibidez, beste egunean, ume batek lan bat bukatu ostean liburu bat irakurri ahal zuen galdetu zidan eta ezetz esan nion. “Zergatik andereño?- Bueno lehenik eta behin nik esaten dudalako laztana.” Badakit gaizki eginda dagoela ikasle batzuekin “nik esaten dudalako” esatea, baina batzuei esan behar zaie etxean ez dutelako hori lantzen. “Hemen ezin da zuk nahi duzuna egin, badakit orain liburu bat irakurri nahi duzula 42 baina zure lana bukatu baduzu, pozten naiz, zorionak oso ondo egin duzu zure lana baina orain pazientzia izan behar duzu besteok bukatu arte.” Ikastolan itxaroten ikasi behar da. 7- Nola motibatzen dituzu zure ikasleak zerbait irakastera zoazenean? Motibazio hori animoetan oinarritzen dut gehien bat:  “Nagusiak zarete, badakit primeran ikasi duzuela. Oraingoan pixka bat zailagoa izango da, baina ziur nago gustatuko zaizuela eta gai izango zaretela.  Klasera norbait sartzen denean zein langileak diren esaten diot. 8- Zein mailataraino uste duzu inplikatu beharko litzatekeela familia hezkuntzarekin ikasleen errendimendua hobetzeko: etxerako lanetan laguntzen bakarrik, eskolarekin parte hartzen edo harago oraindik? Familiaren inplikazioa funtsezkoa da eta askotan ulertzen ez dutena da, familiak eta eskolak batera egiten dugula lan, ez gaudela haien kontra eta ez ditugula gurasoak etsai bezala ikusten. Aitzitik, umearen garapenerako egiten dugula lan, umearen onerako. Ni tutorea naiz aurten lehen aldiz eta irakasle askok esan didate behin eta berriro: “Ai ama, ikusiko duzu zer den gurasoekin hitz egitea!”. Nire ustez, gure artean zurrumurru bat finkatu dugu eta gurasoak otsoa izango balira bezala ikusten ditugu. Egia da, batzuk gure kontra egiten dutela, beraien semea hoberena dela uste dutelako, adibidez, baina nik uste dut edozein gauzari buelta eman behar zaiola. Guraso bilera batean esan nuen: “Niri bikainak ez dizkidate deskontatzen soldatatik, ez daukat inolako arazorik nota onak ipintzeko. Baina nik zuek izango banintz, kezkatuko nintzateke nire seme alaba autonomian, jarreran edo sozializazioan zer daramatzatenagatik” (ikasleak nagusiagoak izango balira, jarreragatik orokorrean esango nuke, adibidez). Guztiak egon ahal direlako edo portatu ahal direlako hobeto. Gainera, suertatu daiteke ume bat matematiketan trebea izatea eta horri bikain bat exijitzea. Esan nahi dudana da, gurasoek duten txip horri ere, buelta eman behar zaiola eta gurasoak ere hezi ahal ditugula beraien seme alabekin dituzten erlazio horiek apur bat bideratzen. Hori, nire ustez, hitzaldien bidez eta guraso bilerak aprobetxatuz egin daiteke. Hau da, guraso bilera batean matematikan egingo dugunari buruz hitz 44 ELKARRIZKETA: LAUGARREN TUTOREA LH2 1- Uste al duzu familiek ikasleen errendimendu akademikoan eragina dutela? Horrela izatekotan, nola edo zeren bitartez uste duzu eragiten dutela? Baietz uste dut. Adibidez, ume bat oso azkarra izan arren, familiaren aldetik ikasteko grina landuta ez badago edo lan egiteko ohiturarik ez badu, errendimendua eskasa izan daiteke. Aldiz, ikastea edo ulertzea pixka bat kostatzen bazaio baina etxetik lan egiteko ohitura eta laguntza badu, aurrera joan daitekeela eta emaitza nahiko onak izan daitezkeela uste dut. Hau dena, noski, ume bakoitzaren gaitasun maila kontuan harturik. Beraz, familiak eskaintzen duen laguntzaren bitartez eta ikasketekiko seme alabei transmititzen dieten ohituren bitartez eragiten dutela esan daiteke. 2- Zure ikasgelan denboraldi batean errendimendu baxua izan duen eta denbora tarte batean hoberantz egin duen ikaslerik izan al duzu? Zeintzuk uste dituzu izan direla hobekuntza horren arrazoiak? Bai, urtero izan ditut hoberantz joan diren umeak. Nire ustez, hoberantz joan dira lehenik eta behin, gurasoekin harremanetan jarri naizelako eta beraiei zein gauzak eta nola landu behar dituzten azaldu diedalako. Horrez gain, gelan ere ikasle horiekin lan intentsiboa egin dugulako ikastolan eta azkenik, jarraipen zuzena egin diogulako irakasleen eta familien artean. 3- Uste duzu erlazioren bat dagoela ikasle batek duen autokontzeptuaren eta haren errendimenduaren artean? Bai baina autoestimu hori positiboa izan dadin lan egin behar dugu. Uste dut umeak motibatu behar ditugula eta asko animatu. “Bikain”, “Oso ondo” eta “asko ikasi duzu” esanez pasatzen dugu eguna eta horrelako esaldiek asko motibatu eta animatzen dutela uste dut, edozein adinetan. 4- Zure ustez, zer egin dezakegu edo zelako teknikak erabili ditzakegu irakasleok ikasleen errendimendua hobetu dadin? Eta familiek? Ume batzuek denbora gehiago behar dute gauzak ikasteko edo ulertzeko, batzuetan izaeraren arabera edo interesaren arabera izaten da... Dena den, lan handiagoa egin behar izaten dugu ume batzuekin besteekin baino: Beraiei gauzak behin eta berriro azaldu, beraiei gelan besteei baino gehiago gauzak galdetu edo egitera animatu, gure 45 ondoan ipini begi bistatik ez galtzeko, haiei lagundu bereziki zer edo zer egiten dugunean gelan, hobetzen dutenean beraiei jakinarazi zorionak emanez, edozein adinetan asko animatu (bigarren edota hirugarren zikloan adibidez zerbait gainditzen ez dutenean), familiarekin harremanetan jarri lehen bai-lehen, berarekin harremanetan jarraitu eta horri seme alabekin gaiak nola landu behar dituen azaldu… Familiek adostutakoa bete behar dutela uste dut eta egunero etxeko lanak egin umearekin. Ikasleak nagusiagoak diren kasuan, horiek egiten dituztela kontrolatu eta dituzten zalantzetan lagundu behar dietela uste dut. Oro har, gurasoek umeei kontrol pixka bat egin behar diete eta ohitura onak hartzen lagundu. Izan ere, batez ere lehenengo zikloan, arin nabaritzen da ohitura onak eta txarrak hartzen ari diren ikasleak. 5- Zer ulertzen duzu “autonomian edo autodeterminazioan hezi” terminoaren bidez? Ikasleei pixkanaka gero eta autonomoak izaten utzi behar zaiela. Lehenengo ziklora datozenean, ume asko autonomia gutxikoak izaten dira eta hori lantzeko, haien eskuetan utzi behar ditugu aukera batzuk edo lan batzuk egiteko aukera, hala nola taldeka edo binaka lan eginez. 6- Irakasteko edo ikasteko orduan, zein mailataraino uzten diezu ikasleei autonomia erabiltzen? (Adibidez, proposamenak beraiei botatzen utzi, taldean lan egiteko taldekideak beraiei aukeratzen utzi…) Zer lortzen dugu honekin? Segun eta zer lantzen ari garen, eta zein mailan gauden, autonomia txikiagoa edo handiagoa uzten diet. Gehien bat, lanean hasi baino lehen eta irakurri baino lehen, beti galdetzen diet ea zer pentsatzen duten egin behar dela ariketa jakin batean. Horrez gain, haiek zer egin behar duten jakin ahal izateko, pentsatzeko eta irakurtzeko denbora uzten diet, gero, beraiek hipotesiak bota ditzaten. 7- Nola motibatzen dituzu zure ikasleak zerbait irakastera zoazenean? Gai jakin bati buruz zer dakiten galdetzen diet. Gero, nik dakidan zerbait kontatzen diet eta ondoren, ea gehiagorik jakin nahi duten esaten diet. Beste batzuetan, ikasten gaudenari buruzko informazioa bilatzea eskatzen diet edo gelan bertan interneten bilatzen dugu gaiak bizitzan duen erabilgarritasuna edo inportantzia 46 erakusteko asmoz. Modu berean, askotan ikasten gaudena nagusiek egiten dituzten gauzak direla esaten diet garrantzitsuak sentitu daitezen. 8- Zein mailataraino uste duzu inplikatu beharko litzatekeela familia hezkuntzarekin ikasleen errendimendua hobetzeko: etxerako lanetan laguntzen bakarrik, eskolarekin parte hartzen edo harago oraindik? Ados egon behar gara gu, irakasleok, eta etxekoak gauzak aurrera eta ondo joan daitezen. Ados jarri ezkero, aurrera eraman behar da landuko den adostutako plana. Familia batzartu egin beharko litzateke beharrezkoa den heinean, baita irakasleak ere, zalantzaren bat sortzen denean. Ezinbestekoa da gurasoen inplikazioa eta gurasoen laguntza. Ziur nago, ikasle batzuen gurasoek haien seme alabekin inplikazio handiagoa eta laguntza gehiago izan ezkero, ikasle horiek aurrera joango liratekeela. Gurasoen laguntzarik ez edukitzeak, asko murrizten du nik hemen egin dezakedana. Esan behar dut, gutxitan gertatzen dela hau, baina noizbehinka bai. 47 ELKARRIZKETA: BOSGARREN TUTOREA LH2 1- Uste al duzu familiek ikasleen errendimendu akademikoan eragina dutela? Horrela izatekotan, nola edo zeren bitartez uste duzu eragiten dutela? Nire ustez, familiak bai eragiten du ikasleen errendimendu akademikoan baina ez dira eragile bakarrak. Horrez gain, ikasleen izaera baldintzatzen dituzten faktoreak daudela uste dut, hala nola tenperamentua, lotsatia izatea edo ez izatea, urduria izatea edo ez izatea… ere errendimendua baldintzatu ditzakete. Horretaz aparte, nire ustez familiek seme alabei ikasketekiko erakusten dieten motibazioaren bidez nahiko eragiten diete. Hau da, guraso batzuk semearekin mendira joaten badira eta bertako landareak edo intsektuak hartu edota elkarrekin ikertzen badituzte edo mendiko gauzak irakasten badiote, jakintza horiek ume horretan islatuko dira horrelako gauzak seme alabei irakasten ez dizkieten gurasoekin konparatuta. 2- Zure ikasgelan denboraldi batean errendimendu baxua izan duen eta denbora tarte batean hoberantz egin duen ikaslerik izan al duzu? Zeintzuk uste dituzu izan direla hobekuntza horren arrazoiak? Bai, arreta arazoak izan dituelako eta lan egiteko ohiturak ez dituelako izan. Hobekuntza horren arrazoiak, egunero arau batzuk onartzea eta estrategia batzuk bilatzea izan dira. Adibidez, badakite etxerako lanak egunero egin behar dituztela eta asko kostatzen zaien gauzaren bat badago, trukuak erabiltzen ditut. Esate baterako, matematika arloan oinarrietara abiatzen naiz eta biderketen kasuan, horiek buruz irakatsi beharrean, atzamarrekin egin daitezkeen trukuak edo arkatzarekin biderketak ulertzeko egin daitezkeen segidak zein beste idatzizko truku irakasten dizkiet. Idazketaren kasuan, hitzak txalokatzen ditut hitzak banatu ahal izateko, hile bakoitzak zenbat egun dituen jakiteko eskuak erabiltzen ditugu, eta aurreko guztia, errutinatzat hartzen dugu, erabat mekanikoa bihurtzen delarik. 3- Uste duzu erlazioren bat dagoela ikasle batek duen autokontzeptuaren eta haren errendimenduaren artean? Bai, baina salbuespen batzuk daudela esan daiteke. Adibidez, Asperger duen ikasle bat izan dut eta ikasle honi lehen gauzak ateratzen zitzaizkionean isilik geratzen zen. Aldiz, orain ikasten doan heinean eta zerbait gaizki egiten badu gai da esateko sentitzen duena, eta batzuetan “irakasgai honetan txarra naiz” esaten du eta noski nik 48 beti animo positiboak ematen dizkiot. Honekin esan nahi dudana da, arazodun umeetan salbuespenak egon daitezkeela, askotan beraien burua nolakoa den eta zer sentitzen duten identifikatzeko arazoak izaten dituztelako. 4- Zure ustez, zer egin dezakegu edo zelako teknikak erabili ditzakegu irakasleok ikasleen errendimendua hobetu dadin? Eta familiek? Errendimendua hobetzeko ikasi behar dutena erraztu, oinarrizko gauzak sakondu eta akatsak egiterakoan oinarrietara joatea. Oinarrizko gauzak ondo egon behar dira ipinita. Familiek argi eduki behar dute zeintzuk diren ikasi behar dituzten gauza oinarrizkoak eta hortik aurrera ikasleen errendimendua aurrera joango dela uste dut. 5- Zer ulertzen duzu “autonomian edo autodeterminazioan hezi” terminoaren bidez? Ikasleak autonomian hezi behar ditugula gero autonomoak izateko. Horrek ez du esan nahi egin nahi duten guztia egiten utzi behar zaienik. Baina bai, adibidez, proposamenak egiten. Lana binaka edo launaka egin, ez badakizu hemen nago ni azaltzeko, ez da ezer gertatzen ez bazaizu ateratzen, hemen nago ni zuri laguntzeko. Frustraziotik ateratzen lagundu behar diegu. 6- Irakasteko edo ikasteko orduan, zein mailataraino uzten diezu ikasleei autonomia erabiltzen? (Adibidez, proposamenak beraiei botatzen utzi, taldean lan egiteko taldekideak beraiei aukeratzen utzi…) Zer lortzen dugu honekin? Proposamenak egiten utzi beti. Adibidez, ariketa batean zerbait idatzi behar denean proposamenen bat gustatzen bazait, proposamena bota duen umea izaten da klase osoari bertan idatzi behar dena diktatzen diona. Horrez gain, egunero ikasle bat klaseko arduraduna izaten da eta hainbat ardura ditu klasean: gailetak banatu jolastoki orduan, euskaraz nork hitz egiten duen kontrolatu, klasean zenbat gauden jantokiko langileari esatea, fotokopiaren bat egin behar bada idazkaritzara jaitsi eta abar. Batzuetan, ariketa batzuk lan kooperatiboa erabiliz egiten uzten diet ere bai. Honekin orokorrean, ikasteko ilusioa lortzen dugula eta errendimenduak gora egiten duela uste dut. 7- Nola motibatzen dituzu zure ikasleak zerbait irakastera zoazenean? Azken finean, beraiei uzten diet ikaskuntzaren eta irakaskuntzaren protagonistak izaten eta beraiei eskatzen diet dakitena besteei azaltzeko. Lekutik mugitzen ditut eta lurrean borobilean esertzen ditut arbeletik gertu berria den zerbait erakustera noanean, eta guztion artean ikasten dugu, dakiguna partekatuz eta ideiak botaz. Oro har, ideiak botatzen uzten diet, galderak egiten dizkiet, zoriondu egiten diet, ikasi dugun zerbait telebistan atera bada hori kontatzen diet eta ikusteko esaten diet, gurasoekin batera ariketa jakin batzuk egitea eskatzen diet. Hala nola, informazioa bilatzea eta maiz, etxerako lan moduan, ikasi dugun zerbait gurasoei azaltzea bidaltzen diet, gurasoak aho bete hortz geratu daitezen. Hurrengo egunean gurasoak aho bete hortz geratu diren galdetzen diet eta poz pozik eta harro sentitzen dira baietz esanez. 8- Zein mailataraino uste duzu inplikatu beharko litzatekeela familia hezkuntzarekin ikasleen errendimendua hobetzeko: etxerako lanetan laguntzen bakarrik, eskolarekin parte hartzen edo harago oraindik? Nik uste dut, etxerako lanak ea egin dituzten edo ez begiratu behar dutela, baina ez beraiekin batera egin. Eskolarekin beste espazio bat zabaltzen da elkarlanean ikasteko denok leku askotatik gauzak irakasten dizkigutelako. Eskolarekin parte hartzen, adibidez, irakasleekin harremanetan jartzen, ikuspuntuak eskolarekin adostu, zuk eskatzen baduzu klasean ondo esertzea hori irakatsi (eskolan eta etxean gauza berak exijitzeko edo eskatzeko). Hori da, nire ustez, eduki beharreko inplikazio maila. 50 ELKARRIZKETA: LEHENENGO ZIKLOKO INGELESEKO IRAKASLEA 1- Uste al duzu familiek ikasleen errendimendu akademikoan eragina dutela? Horrela izatekotan, nola edo zeren bitartez uste duzu eragiten dutela? Noski baietz. Nik uste eta nire esperientziaren bidez ikusi dudanaren arabera, etxeko giroa oso garrantzitsua da eta umeetan hori argi eta garbi ikusten da. Adibidez, familia batean arazoak badaude giroa ona ez bada, beti istiluak badaude bertan, askotan -ezin dut esan beti, baina askotan-, umeen errendimenduan ikusten da. Hala nola, umeak blokeatuta geratzen dira, triste egoten dira, arazo itzelak izaten dituzte… orokorrean hitz egiten nago, kasu batzuetan izan daiteke nahiz eta giroa txarra izan, umeak aurrera egiten duela baina nik uste dut gehienetan, umeen errendimenduan arazo horiek islatzen direla. Beste alde batetik, familian giro ona dagoenean, eta familia horiek umeari laguntza eskaintzen diotenean, irakasleok hori umeen errendimenduan ikusten dugu. Etxerako lanak bideratzen lagundu badiote, ez egiten baizik eta bideratzen, hori kontrolatu duten nabaritzen da. Izan ere, gauza ez da gurasoek etxerako lanak egitea, gauza da, zerbait ez badakite argitzea edo egiten direla ziurtatzea. Askotan nik uste, hau da askotan gertatzen den arazo larri bat, guraso askok “ipini hau” esaten diete seme alabei eta umeak ipintzen du baina ez daki zergatik, ez du pentsatzen ezta ulertzen ere. Erratu behar bagara, gelan zuzenduko dugu. Hau, nire ustez, batzarretan konpondu daiteke. Gurasoei beti esaten diet, gauza ez da zuek etxerako lanak egitea, bideratzea baizik, agendan begiratu zer egin behar duten eta egin duten edo ez ziurtatu. Umeak pentsatu behar du eta bakarrik egin behar ditu. Beste gauza bat da umeak ikaskuntza arazoak dituenean. Hori beste kontu bat da. 2- Zure ikasgelan denboraldi batean errendimendu baxua izan duen eta denbora tarte batean hoberantz egin duen ikaslerik izan al duzu? Zeintzuk uste dituzu izan direla hobekuntza horren arrazoiak? Bai, izan ditut kurtso hasieran errendimendu oso baxua zutenek, gutxia eraman zutenek eta orain bigarren ebaluaketan gutxi bat eramatetik ondo bat eraman dutenek etxera. Zer egin dut nik? Lehenengo eta behin, gurasoekin hitz egin. Adibidez, ingelesean hilero gelan lantzen dugun istorioarekin hasi baino lehen, liburuxka eman diet aurretiaz etxean lantzeko CD-arekin batera. Nahiz eta hizkuntza ez ulertu, berdin 51 da, garrantzitsuena entzutea da, ohitura hartzea, irudiak ikusi eta hitzen esanahia identifikatzea. Horrela gero, gelan istorioa lantzen hasi garenean, bazekiten zerbait eta askoz errazagoa da beraientzat edukiak eta istorioa ulertzea. Guraso askok ez dakite ingelesa, beraz gurasoen papera kontrolatzea da, CD-a entzuten dutela kotxean ipini, etxean… Ondoren, horrez gain, fitxa berezi batzuk bidali dizkiet ume hauei, aurretiaz dena, gero gelan lantzerakoan aurreratuagoak egoteko. Aldaketa itzelak egon dira ume hauetan, gurasoak inplikatu baitira. Hauek ez dakite ingelerarik, baina kontrol hori ezarri dute eta ume hauek egundoko aldaketa izan dute. 3- Uste duzu erlazioren bat dagoela ikasle batek duen autokontzeptuaren eta haren errendimenduaren artean? Bai. Nik adibidez, badaukat ume bat ingelesean txarrena dela behin eta berriro esaten duena, eta hor geratu da blokeatuta eta ezin dut hortik atera. Umea bere arazoez aparte, ikaskuntza arazoak baititu, frustratua dago eta bere auto-konfiantza zero da. Guk irakasleok egin behar duguna, umea hortik ateratzea da, baina batzuetan oso zaila da. Izan ere, berak pentsatzen badu “nik ez dakit hau edo bestea egiten, ni txarrena naiz, gutxi bat aterako dut” azkenean dena sinesten du eta ez du aurrera egiten. Gauza da honakoa esaten diozunean, “trankil egon orain ez duzu ulertzen baina gero ulertuko duzu, landuko dugu eta gero dena ondo joango da” ume batzuei beraien egoera negatibotik ateratzea lortzen duzula, baina beste batzuekin ez duzu hori lortzen. Hala ere, gure esku dago frustrazio hortik umeak ateratzea. Baina ez gure esku soilik. Familien esku ere bai. Familiek horrelako gauzak esaten badiete “Zer da hau? Gutxi bat atera duzu, ez daukazu ideiarik bez! ze txarra zaren” eta begira zure laguna zein ondo egin duen!…” ez dugu ezer lortzen. Beraz, bion aldetik eman behar da. 4- Zure ustez, zer egin dezakegu edo zelako teknikak erabili ditzakegu irakasleok ikasleen errendimendua hobetu dadin? Eta familiek? Begira, adibidez, ikastola honetan, ingelera irakasteko erabiltzen dugun metodologia oso berezia da. Dena oinarritzen da irakaskuntza komunikatiboan. Proiektu bakoitzeko ipuin bat eta ipuin horren inguruan dena lantzen da. Batez ere, hiztegia eta estruktura gramatikalak. Hori guztia, antzerkien, jolasen, abestien eta rol playing-en bitartez lantzen da. Hau landuta dagoenean, liburuko fitxekin sartzen zara eta horiek ere bai oso aktiboak dira, kontuan harturik guztia aurretiaz era komunikatibo batean irakatsi dela. Horrela ikasleak ez dira lokartzen, ez da guztia liburua jarraitzen egin behar, 52 klaseak oso dinamikoak dira eta ez dago aspertzeko aukerarik abestiak eta antzerkiak egin behar ditugulako beste hainbat gauzen artean. Beraz, nik uste dut umeek honelako klaseak erakargarriak ikusten dituztela eta ondo pasatzen dutela. Nik teknika horiek erabiltzen ditut eta uste dut beste irakasgai batzuetan ere horiek erabiltzea ondo egongo litzatekeela. Adibidez euskaran, lehenengo mailan hilabeteekin daude eta asteko egunak txarto dakizkite, esate baterako. Mila jolas daude, baina guztia liburuarekin errepikatzen baduzu, nire ustez, ez da hain ondo barneratzen. Piktogramak ere oso ondo etorri ahal dira ikasleen errendimendua hobetzeko. Kostatzen zaienei asko laguntzen diezu, gustatzen zaizkie eta, nire ustez, oso garrantzitsuak dira. Familien inguruan aurretik aipatu dudana esango nuke, etxeko lanetan kontrol hori ezartzea eta ikasleak ikastera bideratzea, ez beraiek egitea. Besterik ez. 5- Zer ulertzen duzu “autonomian edo autodeterminazioan hezi” terminoaren bidez? Gai bat lantzen gaudenean, nik uste, esan behar dugula “Ea erdi aroa, zer da? bota ideiak” eta zerrenda bat egin ideiekin. Hau da, dena eginda ez ematea. Egia da gauza batzuekin ezin dela egin oso itxiak direlako eta ez dituztelako aukerarik ematen. Baina beste batzuk aldatu ahal dituzu eta informazioa bilatzea eskatu, muralak eta taldeko lanak egin… nik uste dut horrekin pila bat ikasten dela, lanen bidez hain zuzen. Orduan, autonomiarekin irakastea terminoaren bidez, hori ulertzen dut nik, utzi umeari ideiak botatzen, informazioa bilatzen, hori lantzen… 6- Irakasteko edo ikasteko orduan, zein mailataraino uzten diezu ikasleei autonomia erabiltzen? (Adibidez, proposamenak beraiei botatzen utzi, taldean lan egiteko taldekideak beraiei aukeratzen utzi…) Zer lortzen dugu honekin? Nik beti uzten diet, lehen esan dudan bezala, antzerkiak egiteko, abesteko, fitxak egiteko eta abar. Autonomia beti utzi behar diezu, azken finean hori garatzen baduzu nire ustez asko ikasten denez gero, errendimenduan eragin positiboak izango ditu zentsu guztietan. 53 7- Nola motibatzen dituzu zure ikasleak zerbait irakastera zoazenean? Niri asko gustatzen zait egutegi bat ipintzea, Apirila adibidez, eta gaur zelan portatu garenaren arabera pegatina bat ipini. Hogei berde lortzen bagenituen, adibidez, sari bat lortzen genuen: pelikula bat ikusi, klasea kanpoan eman, pastel bat ekarri… Horrela motibatzen dira umeak batez ere jarrera aldetik, adi egoteko eta ikasteko. 8- Zein mailataraino uste duzu inplikatu beharko litzatekeela familia hezkuntzarekin ikasleen errendimendua hobetzeko: etxerako lanetan laguntzen bakarrik, eskolarekin parte hartzen edo harago oraindik? Nik uste dut gurasoen laguntza modu batera edo bestera beti eskertzekoa dela. Orduan, hori ezinbestekoa da adin guztietan; adibidez, AMPA-n parte hartzen badute, esate baterako. 1. Elkarrizketa, ez da esporadikoa. Erraztasunez eman behar da, edozein girotan eta askatasunez. 2. Hitz egiteko denbora behar da eta denbora hori bilatu egin behar da seme alabei dedikatu ahal izateko. 3. Isiltzen jakitea hitz egiten jakitea bezain inportantea da. Besteei entzuten jakiteko, besteen tokian edota ikuspuntuan kokatzen jakin behar da. 4. Beharrezkoa denean eta senideen arteko konfiantza berreskuratu nahi bada, okertu egin garela onartu eta barkamena eskatu behar da. 5. Elkarrizketarako momentua bilatu behar da eta urduritasuna zein presak, alde batera utzi behar dira. 6. Arreta guztiaz entzun behar da, nahiz eta seme alabek txikikeriak kontatzen dituztela iruditu. 7. Elkarrizketak ez du galdetegi baten itxura hartu behar seme alabak goitik behera ikertzeko. Ez zaie galdera guztiei erantzuten behartu behar. Aukera eman behar zaie gero beraiek aukeratu dezaten. 8. Ikasketak garrantzitsuak dira baina bizitza liburuak baino garrantzitsuagoa da. Ez da beti notei buruz eta ikasketei buruz hitz egin behar, ez dira helburu bakarra. 9. Helburuak ez dira inposatu behar, proposatu baizik. 10. Oreka mantentzearekin du guztiak zerikusia: askatasuna, errespontsabilitatea, exijentzia eta ulermena, seriotasuna eta umorea… 3. Taula. Komunikazio familiarraren dekalogoa. (González eta Murgui, 1994) gurasoei emandako formazio saiotik moldatua. -Jarraituko den estrategia eta ikuspuntua eztabaidatzeko. -Arazo berdinean soluzio desberdinak aurkitzeko. -Aukeratutako soluzioa justifikatzeko. -Arazoak modu autonomoan konpontzeko (baina sostengu estrategikoarekin).. -Norberaren ideiak libreki eztabaidatzeko -Galderak egiteko. -Irakaslearengatik ondo entzunda izateko… -Lan batean erabiliko diren materialak aukeratzeko. -Lortutako konpetentzia adierazteko modua aukeratzeko. -Lanak aurkezteko modua aukeratzeko. -Bakoitzaren desioak eztabaidatzeko. -Taldean lan egiteko taldekideak aukeratzeko. -Ebaluatzeko modua aukeratzeko. -Lanak entregatzeko data aukeratzeko. -Klaseko arauak sortzeko orduan parte hartzeko. -Esertzeko tokia aukeratzeko. Ikasleei hautatzeko aukerak ematen dizkiete… Ikaskuntza pentsatzeko eta enfokatzeko moduan Lanaren garapena aukeratzerakoan Lanaren antolakuntza globalean Autonomian eta autodeterminazioan hezi… a) Eskolaren inguruan eta ikaskuntzaren inguruan gurasoek esaten dietena edo egiten dizkieten komentarioak. Ez da gauza bera ikasleei adibidez eskolatik bueltatzen direnean horrelako komentarioak egitea: X “Zelako nota ipini dizute?”  “Zer ikasi duzu gaur?” X “Zure klasetik lehenengoa izan behar zara”.  “Ikas ezazu ahal duzun guztia” b) Etxerako lanetan laguntzeko modua. Etxerako lanak egitean zailtasunak badituzte, ez da gauza bera erantzun bat edo beste bat ematea: X “Ekarri, nik egingo dizut” X “Begira, horrela egiten da”  “Zer da ez dakizuna? Irakurri altuz nik entzuteko eta pistaren bat eman ahal izateko c) Gurasoek sortzen duten ingurua eta horretatik ikasteko ematen dizkieten aukerak. Ikasleek ez dute eskolan ikasten bakarrik. Momentu orotan baizik. Sortzen den ingurunearen araberakoa da hau: - Ipuinak edukitzea edo ez - Zoora joatea - Beste haur batzuekin edo nagusiekin jolastu ahal izatea… d) Euren ekintzei ipintzen dizkieten limiteak. Kasu honetan, seme alabekin negoziatu beharra dago: - Hautatzeko aukerarik gabe, haurrak ez du motibazio egoki bat garatuko. Limiteak ipini gabe, haurrak ez du ulertuko esfortzua beharrezkoa dela. e) Jokatzeko moduarekin ematen zaien adibidea. Honi esker, beste hainbat gauzen artean, baloratzeko, sentitzeko, pentsatzeko moduak transmititzen zaie: -Ikasleei ezin zaie irakurtzeko grina sustatu, gurasoek telebista ikusten badute soilik. - Ikasleei ezin zaie jakiteko nahia garatu, gurasoei ez badiete inoiz informazioa bilatzen ikusten adibidez. “Gai honetan beroak energia moduan nola funtzionatzen duen ikasiko dugu. Horretarako, tenperaturaren eta beroaren diferentziak ikusiko ditugu, beroa nola zabaltzen den…” “Hozkailuaren barruan dagoen airean beroa al dago?, ados egongo zinatekete poloetan bero asko dagoela esaten dizueten pertsona batekin? Ikus ditzagun zuen ideiak…” Ir=Irakaslea, Ik=Ikasleak Ir: Galdera bat egingo dizuet. Uste al duzue bufandak berotzen duela? Ik: Badirudi baietz, izan ere neguan zehar erabiltzen dugun arropa bat da, hotz gehien egiten duen urtaroan hain zuzen… Ir: Egia. Tenperatura baxuak daudenean erabiltzen dugu. Hala ere, egia den ikusteko esperimentu bat egingo dugu. Ikus dezagun… izozkailutik 20 izotz kubo hartzen baditugu, eta horietatik 10 aluminiozko paperean biltzen baditugu, eta beste 10 bufandan biltzen baditugu, zeintzuk urtuko dira lehenago? Ik1: Bufandan daudenak, gehiago berotzen duelako. Aluminiozko papera hotza da. Ik2: Bufandan daudenak, aluminiozko paperak hotza mantentzen duelako, eta izotza kontserbatuko du. Ir: Egin dezagun esperimentua. Banatu itzazue izotz kuboak bi taldetan, mahai berdinean eta bata bestearen ondoan. Hogei minutu igaro ostean, bufanda eta aluminiozko papera ireki eta apuntatu ezazue koadernoan ikusi duzuena. Bete al da hasieran bota duzuen hipotesia? Ik: Aluminiozko paperean egon direnak arinago urtu dira. Nola izan daiteke? Ir: Bufandak egia esan, ez duelako berotzen. Beroa gure gorputzak ekoizten du, korrika egiten duzuenean nabaritu ahal duzuen bezala. Gertatzen dena, bufanda material isolatzailez egina dagoela da. Beraz, ez dio beroari igarotzen edota eskapatzen uzten. Horregatik mantentzen du bero gure gorputza. Hau ez litzateke gertatuko gure gorputzak ekoizten duen berotasuna eskapatzen utziko balu. Horregatik, izotza berotzea eragozten du, ez diolako kanpoko berotasunari barruan sartzen usten. Ez al duzue uste interesgarria izango litzatekeela beroa ondo edo gaizki eramaten duten materialak zeintzuk diren ezagutzea? *Adibide honen bitartez, hiru aspektu azpimarratu behar dira. Lehenik eta behin, proposatuko den ikaskuntzaren garrantzia edo erabilgarritasuna, ikasleak arazo bat duela ikusi ostean egiten da (ezagutzen ez duen zerbait dago). Bigarrenik, erabilgarritasuna esplizitua egiten du egoera ezagunak erakutsiz, ikasleengandik gertu daudenak, ikaskuntza esanguratsu bat gertatzeko aukera emanez. Eta, hirugarrenik, lan egiten den bitartean, material garraiatzaileak desberdintzen ikasteaz gain, esperimentuak diseinatzen ikasiko dela jakinarazten da. Hau da, ikasleei ikas dezaten arrazoi bat baino gehiago ematen zaie, batzuei arrazoi batzuk interesatu ahal zaizkielako eta beste batzuei, beste batzuk. Ir: …Ez al zaizue iruditzen interesgarria izango litzatekeela beroa ondo transmititzen duten eta beroa ondo transmititzen ez duten materialak zeintzuk diren ezagutzea? Adibidez, nola lortu ahal zenukete neguan berotzea bat batean tenperaturak behera egiten badu eta berotasuna ematen ez duten arropekin bazaudete?, edo, nola jaitsi ahal zenukete sukarra medikamenturik, urik eta alkoholik ez bazenute? Gai hau ikastea oso garrantzitsua izan daiteke arazo hauek eta beste arazo asko konpontzeko. Adibidez, gure etxeko eta eskolako energiaren kontsumoa murrizteko. Izan ere, energia iturriak (ura, petrolioa, ikatza, eta abar) gero eta murritzagoak dira. Horregatik esaten dugu energia aurreztu behar dugula. Eta hori egiteko bide bat, energia edota beroa gaizki garraiatzen dituzten materialen erabilera ekiditea da. Ez al duzue uste, pena merezi duela? Ba hori da gai honetan lortzen saiatuko garena. -Saio honetan beroa garraiatzeko orduan onak eta txarrak diren materialak sailkatzen ikasiko dituzue. -Gorputzen zehar energia kalorifikoaren hedapena ikasteko estrategia esperimentalak ikasiko dituzue ere bai. -Gainera, neguan zuen txokolatezko katilua bero mantentzeko edo udan zopa arinago hozteko dituzuen ezagutzak aplikatu ahalko dituzue. Laburki, helburuak hurrengoak dira: a)Energia kalorifikoaren garraiatzaileak diren materialak, material isolatzaileetatik desberdintzea ikasi dezazuen. b)Energia kalorifikoa material solidoetan nola hedatzen den ezagutu dezazuen. c)Ikastea lagunduko dizueten esperimentuak diseinatzen ikasi dezazuen. 59 8. Eranskina: Center on School, family and Community Partnerships-en printzipioak Gurasoen inplikazioaren printzipioan oinarritzerakoan, Center On School, family and Community Partnerships zentroak familiei euren seme alabei ikasketetan sostengatzeko, etxean giro egoki bat sortzen laguntzen die. Horrez gain, printzipio honek esaten du, eskolek familiak ezagutu behar dituztela beraien beharrizanetara eta ikasleen beharrizanetara egokitutako hezkuntza emateko. Ildo beretik, nahiz eta eskola guztiak desberdinak izan, eskola guztiek gurasoei beraien ezagutzak eta gaitasunak sendotzen lagundu behar dietela adierazten du euren seme alaben ikaskuntza prozesuan esku hartzeko gai izan daitezen. Komunikazio printzipioaren bidez, zentro honek bi noranzkodun komunikazioa garatu nahi du eskolatik etxera eta etxetik eskolara doana. Komunikazio hori, eskolako programetan eta ikasleen hobekuntzetan oinarrituta dago. Horrela, eskolako programen eta ikasleen hobekuntzen arteko loturak nola handiagotu daitezkeen ikertzen du. Modu berean, eskolaren eta familien arteko komunikazioa eta kooperazioa indartzea nahi du, ikasleek beraiei arrakasta izaten laguntzeko, beraien gurasoak eta irakasleak kontaktuan daudela ohartu daitezen. Hirugarren printzipioaren bidez, hau da, boluntariotzaren bidez, Center On School, family and Community Partnerships zentroak, gurasoak edo eskolarekin parte hartu nahi duen edozein pertsona, beraien ezagutzak partekatu ahal izateko inplikatu nahi ditu, ezagutza horiekin eskolaren, irakasleen eta ikasleen ekintzei laguntzeko. Halaber, etxeko ikaskuntzan oinarritzen den printzipioaren bidez, familiari ideiak ematen zaizkie euren seme alabei etxeko lanetan edota beste hainbat eskolako ekintzetan nola lagundu ahal dieten jakiteko. Printzipio honetako programak edota ariketak beraz, familiari ikasleen lan akademikoari buruz informazioa ematean oinarritzen dira. Ildo beretik, erabakiak hartzeko printzipioa barne hartzen dituzten programen eta ariketen bidez, familiei eskolako erabakietan parte hartzen usteko gaiak lantzen dira. Batez ere, familiari eta beraien seme alabei eragiten dieten erabakiak direnean. Honen barnean, komite desberdinetan parte hartzea eta eskola hobetzeko guztiei ideiak emateko aukerak baimentzea jorratzen da ere bai. 60 Azkeneko printzipioaren bidez, hau da, komunitatearekin kolaborazioaren bidez, komunitateko baliabideak eta zerbitzuak identifikatu eta eskolan integratu nahi dira, bertako programak, familien eta ikasleen ikaskuntza hobetzeko helburuarekin. Beraz, zentroen, familien, komunitateen, pertsonen eta organizazioen arteko kooperazioa inplikatzen duten ariketak jorratzen dira. Kooperazio hori bi noranzkoetan lantzen da: komunitateko baliabideak ikasleengana bideratzen dira, eta era berean, irakasleek, ikasleek eta familiek komunitatearekin kolaboratzen dute (Suárez et al., 2014).
addi-1aba0f07b80a
https://addi.ehu.es/handle/10810/17652
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
Fernández Martín, Leire
eu
Gure buruaren onarpenetik, gizakion errespetura
Sarrera Gure gaur egungo kezka nagusietariko bat, gure ikasleen eta baita irakasleon autoezagutza erabat definituta ez dagoela da. Egunero, hain lanpetuta ibiltzen gara, ez dugula ezta denborarik ere izaten, gu benetan nolakoak garen, zelan sentitzen garen... pentsatzeko eta horretan hausnartzeko. Hori dela eta, gure gizartean, jada onartuta dauden balore eta irudi publikoak aintzat harturik, pertsona bihurtu egiten gara, hots, jendeak espero duenaren arabera eta ez gu benetan garenaren arabera. Baina nolako pertsona izan nahi dugu? Garen bezalakoak onartu egiten gara? Berriz ere jaiotzeko aukera izango bagenu, garen modukoak izatea gustatuko litzaiguke? Zorionez, gizakiok, bizitza luze bat daukagu aurretik eta ondorioz, gauzez ohartzeko eta nahi izatekotan horiek aldatzeko eta hobetzeko aukera dugu. Hezkuntzak, aurre egiteko beharrezkoak diren tresnak edo baliabideak badituela kontuan izanda, ondorengo landa lana prestatu egin da. Gure eskoletako ikasleak, haien autoezagutza fisikoa garatzen hasi direlarik, hori ahalik eta aberatsen, esanguratsuen eta sendoen izaten lagundu nahi izan zaie, betiere, errespetuaren balioa kontuan izanik, bai norberaren buruarekiko zein gainerakoekiko. Honekin batera, gizarteak bultzatzen dituen irudi publikoak alde batera utzi nahi izan dira, bakoitza den modukoa onartuz. Ikasleekin autoezagutza lantzeaz gain, irakasleekin lantzea ere garrantzitsua da. Izan ere, zelan irakatsiko diegu gure ikasleei haien burua den moduan onartu egin behar dutela, guk, irakasleok, benetan nolakoak garen baldin ez badakigu? Autoezagutza landuz, hausnarketa pertsonala bultzatu egiten da, non bakoitzak bere Ni-arekin konektatu egiten duen. Horrelako egoerak sortzea, ezinbestekoak dira gure dimentsio emozional zein afektiborako. Gertatzen dena da, gure gaur egungo gizartean, eskolan bereziki, oraindik ere, dimentsio horiei ez zaiela behar besteko garrantzirik ematen eta ondorioz, pertsonak osotasunean lantzeko joera gutxi dago. Beraz, esan bezala, egoera horri aurre egiteko, ondorengo interbentzioa diseinatu eta ikasleekin burutu egin da, denok desberdinak, bereziak, bakarrak eta garrantzitsuak garela esku-hartzearen leloa izanda. Landa-lana, jarduera desberdinez osatuta dago, ikasleen arrazonamendu maila eta maila emozionala lantzen direlarik. Ikasleen autoezagutza fisikoan ea aldaketarik eman den ala ez jakiteko, ikerketa, Pre-test eta Post-test batean oinarritzen da. 1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala Eskola, ikerketarako testuinguru edo espazio nagusia izanda eta ondorioz, horren erreferentzia-puntua galdu nahi ez denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntza Curriculumetik ateratako ondorengo aipamena egin nahi da, lan idatzi honi erreferentzia egiten diona eta esku-hartzearen abiapuntua dena: 1.- Banakakoaren zein gizartearen dimentsioan giza izaera aintzat hartzea, eta norberaren nortasuna onartzea, bai eta gainerako pertsonena ere, hari dagokion dimentsio pribatua eta guzti, banakakoen desberdintasunak eta pribatutasun-eremua errespetatzeko eta autoestimua hobetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntza Curriculuma, 2010:94). 1.1. Zer da autoezagutza? Gaur egungo aditu askok, autoezagutza, autokontzeptua eta autoestimua kontzeptuak bata bestearengandik desberdindu egiten dituzte. Horien artean, De la Herranek (2004) bestelako aditu batzuek (Witthaker, E. Rojas, K.R. Popper) autoezagutzaren inguruan egindako definizioak baztertu egiten ditu, kontzeptu horien arteko bereizketa eginez. Bere ustez, autoezagutza nor naiz ni galderari bakarrik erantzuten dio, nolakoa naiz ni, zertarako naiz ni, norberaren bertute eta akatsak zeintzuk diren kontuan izan barik Beste alde batetik, Garcia eta Musituk (2014) autoezagutza, norberak, izaki fisikoa, soziala eta espirituala delarik, bere buruaz duen ezagutza dela diote. Honekin batera, autoezagutza eta autoestimuaren arteko erlazioa ez dela ahaztu behar aipatzen dute. Izan ere, autoezagutza, norberari buruz egindako hausnarketaren (autoestimua) emaitza da. Autoezagutza baxua izaten duen pertsona bat, bere itxura fisikoarekin deseroso eta zirkunstantzien biktima sentitzen da . Gainera, gainerakoak asetzeko grina eta bere sentimenduak adierazteko zailtasunak ditu. Autoezagutza altua duenak aldiz, bere buruarengan konfiantza dauka eta pertsonengandik urruntzeko ez dauka beldurrik. Horretaz gain, edozein aldaketaren aurrean eroso sentitzen da eta bere ekintzen erantzulea da. 1.1.1. Autoezagutzaren sailkapena Gaur egun, Garciak eta Musituk (2014) autoezagutzaren dimentsioanitzak eztabaida ugari sortu izan dituela aipatzen dute, izan ere, aditu batzuen arabera (Marx & Wynne, 1978; Coopersmith 1967) dimentsio bakarra nabarmentzen dute, alderdi orokorrak azpimarratuz. Beste batzuk aldiz, (Shavelson, Hubner & Stanton, 1976; Musitu, Garcia & Gutierrez, 1991) autoezagutzak dimentsio anitzetako egitura eta antolaketa hierarkikoa duela diote. Diseinatutako interbentzio honetan, (Shavelson, Hubner & Stantonèn, 1976) autoezagutzaren antolaketa eta egituraketaren eredua oinarritzat hartuko da. Izan ere, gaur egun arte, babes enpiriko handiena jaso izan du (Marsh eta O’Neill, 1984; Marsh, Richards & Barnes, 1986; Elexpuru, 1989; Zaharopoulos & Hodge, 1991; Zulaika, 1999). Sailkapenean1 ikusi daitekeen moduan autoezagutza kontzeptu orokorraren azpian, autokontzeptu akademikoa eta ez-akademikoa desberdintzen dira. Akademikoaren barruan, hizkuntzak, gizartea, matematika eta zientziak daude. Ez-akademikoan, aldiz, honako hiru azpimultzo nabarmentzen dira: soziala, emozionala eta fisikoa, guzti hauek zehaztasun maila handira iristen direlarik. Sailkapenaren izaerari erreparatuz, dimentsio anitz dituenez, jendeak autoezagutza orokor positiboak, iturri desberdinetatik lortu ditzake. Zenbait eremutan, gaitasun positiborik ez dutenek, beste alorretatik ere osatu edo ordezkatzeko aukera dute. Horretaz gain, aipatzekoa da, antolaketa hierarkikoaren ondorioz, dimentsio eta esparruek, haien garrantziaren arabera antolatuta daudela. Ikerketa-lan hau, sailkapen guzti horretatik, autoezagutza fisikoan zentratu egin da. Izan ere, Catalina, Fraile eta Martínek (2009) esaten duten moduan, txikitatik, ikaskuntza prozesuan, garatzen doan pertsonalitatearen eta autopertzepzioaren dimentsioa da, besteekiko indibiduo independenteak eratuz. Hori dela eta, garrantzitsua da, ikasleekin, autoezagutza fisikoa Lehen hezkuntzatik lantzea, haien pertsonalitatearen eta izaeraren onarpena sustatzeko eta bide batez, gainerakoak ere onartzeko. 1.1.1.1 Zer da autoezagutza fisikoa? Garciak eta Musituk (2014) honela definitu egiten dute autoezagutza fisikoa: norberak bere itxuraz eta egoera fisikoaz daukan pertzepzioa da. Hortik abiatuta, Goñi, Palacios, Ruiz de Azua eta Zulaikak (2002), egiten duten sailkapena eredutzat hartuko da. Izan ere, eremu fisikoaren barruan sailkapen bat egiten dute, bi azpi-dimentsio desberdin bereiziz: alde batetik, norberak bere buruaren itxura fisikoaz eta gorputzaren ezaugarriez duen ikuspegia, eta beste aldetik, bere sasoi fisiko eta kirol trebetasunez duen pertzepzioa. Dimentsio bakoitza, zehaztasunera eramaten dute, ondorengo ezaugarri fisikoak desberdinduz: gorputza eta bere atalak, gorputzeskema, gorputz-irudia, kirol trebetasun eta abileziak eta azkenik, sasoi fisikoa. Gure gaur egungo gizarteak, eragin zuzena izaten du, batez ere gazteen artean, autoezagutzaren eraikuntza. Goñik, Rodriguezek eta Ruiz de Azuak (2005) esaten dutenaren arabera, publizitatearen presioak, gorputz argalen ereduak bultzatzen ditu batez ere. Hori dela eta, eskolak eskaintzen dituen tresnak aprobetxaturik, ikasleen autoezagutza fisikoaren pertzepzioaren garapena eta bilakaera hobetu daiteke, ikasleak hasi eta hezi egiten diren ingurugiroa kontuan izanik. Aipatzekoa da, umeak haien burua deskribatzerako orduan, zenbat eta txikiagoak izan, orduan eta gehiago oinarritu egiten direla aspektu fisikoetan, ondorengo esamoldeak sortuz: begi urdinak ditut. Nagusitzen diren heinean, deskribapen konplexuagoak egiteko gai izaten dira, baina horretarako ohitura galtzen dutenez, nortzuk diren ez dakite. Catalina, Fraile & Martín-en ustez (2009) ikaslearen autokontzeptu fisikoa eta hori baldintzatzen duten aldagaiak ezagutzen baldin baditugu, autokontzeptua hobetzen den hienean, pertsona bera ere hobetu egiten da. 1.2 Autoezagutza eta gizartea Gizarteak, autoezagutzan duen eragina aztertzea ezinbestekoa da, izan ere, Moré eta Hernandezek (2015) esaten duenaren arabera, autoezagutzaren prozesua, neurri batean, esperientzia sozialean garatu egiten da, gainerakoek norbanakoari buruz dituzten usteetan eta gizarteak bultzatzen dituen irudi publikoetan oinarriturik. Navarrok (2009) dioenez, kultura batetik abiaturik, familia bakoitzak bizitzeko eredu edo jarraibide desberdinak hartzen ditu, kultura txikiago bat sortuz, ondoren, kideei transmititu egiten zaizkienak eta eredu sozial jakin baten arabera, norberaren izaera osatzen laguntzen dutenak. Savaterren (1997:11) ondorengo aipuak, aurreko ideia indartzeko balio du: “los humanos nacemos siéndolo ya pero no lo somos del todo hasta después”. Hau da, gure inguruko kideak imitatzen ditugunean eta haiekin harremanetan jartzen garenean gizakiak izaten lortzen dugu, balore jakin batzuk irakatsi dizkigutelako eta horietan oinarriturik jarduten dugulako. Arazoa da, gelditzeko eta hausnarketarako denborarik ematen ez digun gizartean bizi garela, norbera den modukoa izateko zailtasunekin. Izan ere, modan dagoenaren, momentuan interesatzen zaigunaren eta sozialki zuzena denaren arabera mugitu egiten gara. Borja Vilasecaren (2014) ustez, hori guztia desagertu egiten denean, kasu gehienetan, nolabaiteko hutsunea sentitzen dugu gure baitan, edozein gauzarekin berriro asetzen duguna. Honek, gizarteko partaideek haien burua oso gutxi ezagutzen dutela eta besteen interesen eta nahien arabera mugitu egiten direla agerian usten du. Beraz, norberaren irudia, kanpotik barrura eraiki egiten da, gure inguruko jendeak gutaz pentsatzen dutenaren arabera eta ez alderantziz. Gainera, pertsona batek, bere burua ebaluatzeko edota besteengandik ebaluatua izateko irizpideak, guztiz kulturalak dira, eredu sozialtzat hartzen direnak eta irudi publiko jakin bat zehazten dutenak. Navarrok (2009), familiak, autoezagutzan duen garrantzia nabarmendu egiten du. Izan ere, guraso askok, txikitan tratu txarrak jaso izan dituztenek, haien seme-alabekin ere biolentziarako joera izaten dute. Horrelako jokabideak, orokorrean, bat etortzen dira guztiz aurkakoak direnekin: maitatua, ederra eta adimentsua dela esaten diotenean. Horrelakoetan, haurrari nolabaiteko nahasketa sortarazi egiten diote eta bere gaitasunen garapenean eta formakuntzan, baita autoezagutzan ere eragin negatiboa izaten dute, autoestimuak beherantz eginez. 1.3 Autoezagutza eta eskola Gizarteak autoezagutzan eragina daukan bitartean, eskolak ere eragin nabarmena izaten du. Hori dela eta, aditu askoren ustez aztertu beharreko esparrutzat hartzen da eskola. Mirasek (z.g.) esaten duenaren arabera, eskola, irakasle eta ikasleak haien ezagutzak garatzeko eta prozesu honetan batak besteari laguntzeko bildu egiten diren lekua da. Zorionez, orain dela urte batzuetatik aurrera, egoera horretan aldaketak pairatzen hasi dira. Ondorioz, eskolan, pixkanaka-pixkanaka, jokaeraren dimentsio kognitiboa, dimentsio emozional eta afektibozkoarekin erlazionatu eta osatu egin nahi da. Ikaskuntza garapenean, ikasle bakoitzaren gaitasunak, estrategiak, ezagutza espezifikoak... kontuan izan behar baldin badira, haien gaitasun emozionala eta oreka pertsonala ez dira ahaztu behar, non norberak bere buruaz eraikitzen dituen irudikapenak nabarmentzen diren. Ikaskuntza prozesuan, autoezagutza akademikoak berebiziko garrantzia dauka, hots, ikasleak, bere burua ikasle bezala zelan ikusten duen. Irudikapen horren arabera, ikasle horrek autoestimu baxua edo altua izango du. Greene eta Miller (1996), irakasle eta ikasleen arteko interakzioak, ikasleen irudikapenen, atribuzioen, itxaropenen eta hasierako interesen ezaugarrietan eragina izan dezakete, ikaskuntzaren zentzua, motibazioa eta ikuspuntua aldatuz. Navarroren ustez (2009), ezinbestekoa da, irakasleak, balore zehatzak eta argiak transmititzeko gai izatea. Izan ere, esan bezala, irakasleak, ikasleak norberarekin aurkitu daitekeen prozesuan lagundu edo oztopatu dezake. Ikaskuntzan eman daitekeen porrotak, autoestimuan eragina zuzena izan dezake. Hezitzaileek, ikasleen artean egon daitezkeen ikaskuntzarako erritmo desberdinak kontuan izan behar dituzte, ikasleak eskolan eroso sentiarazteko eta haien eremu akademikoa eta pertsonala garatzen ematen duten denbora ondo aprobetxatzeko. Horrekin batera, jakin beharrekoa da, ikasle bakoitzaren adimena irudi tridimentsional desberdinez osatuta dagoela: lehenengoa, ikasle bakoitzak, bere buruaz duen irudiarekin erlazionatzen da. Bigarrena, ikasle bakoitzak, gainerako ikaskideekin duen harremanaren inguruan duen iritziarekin lotzen da. Azkenik, hirugarren dimentsioa, norberak bere irudiarekin eta gustatuko litzaiokeen irudiarekin erlazionatzen da. Hori dela eta, ezinbestekoa da, ikasleek, eskolan ematen duten denboran, izan nahi duten pertsona aurkitzeko aukera izatea, denbora, gatazkak eta nahasketak onartuz eta errespetatuz. Hezitzaile on batek, ikasleak ondo sentiarazteko giroa sortzen jakin behar du, non bakoitzak, aurrera egiteko aukera desberdinak aurkitu ditzakeen. Honekin batera, ikasle bakoitzaren gaitasunak edo trebetasunak aintzat hartu behar ditu eta baita bakoitzaren sentimenduak eta irudiak ere. Diseinatutako landa-lana, Goñi, Palacios, Ruiz de Azua eta Zulaikak (2002) autoezagutza fisikoaren barruan desberdintzen dituzten bi eremuetatik, norberak bere buruaren itxura fisikoaz eta gorputzaren ezaugarriez duen onarpenean eta errespetuan oinarritzen da. Izan ere, laugarren mailako hamasei ikasleekin burutu egingo da, non autoezagutza fisikoa era esanguratsu batean garatzen hasi den. Ikerketa honetarako, planifikatu, sortu eta aurrera eraman den esku-hartzea, ekintza edo jarduera desberdinez osatuta dago eta ondorengo helburu orokorra oinarritzat hartuta diseinatu egin da: Helburu hori lortzeko, bederatzi saiotarako, ariketa desberdinak diseinatu egin dira. 1. Taula. Diseinatutako ariketak Ikasleen autoezagutza fisikoan, aldaketak sortaraztea. Hau da, ikasleek haien fisikoa, diren moduan direlarik, ezagutzea eta onartu egitea, haien trebeziez zein ahuleziez ohartuz. Jarduera horietan, ikasleek arrazonamendu maila eta maila emozionala landu egingo dituzte. Lehenengo mailari dagokionez, autoezagutzaren inguruan ikusitakoaren informazioa jaso eta barneratu egingo dute. Beste alde batetik, horrelako interbentzio batean, non autoezagutzan aldaketak suertatu nahi diren, maila emozionala ere lantzea ezinbestekoa da, aldaketa horiek ahalik eta esanguratsuenak izateko, emozioen zirkulua ondo itxita geratzeko eta enpatia landuz, ikasleek beste pertsona batzuen esperientzia bizi eta gertutik ezagutu ahal izateko. Jardueren ebaluazioari dagokionez, helburu orokorra, Pre-testa eta Post-testaren bidez ebaluatu egingo da. Izan ere, autoezagutzan aldaketa nabarmenak epe luzean ematen dira. Dena den, gainerako ariketa batzuetarako ebaluazio tresna desberdinak erabili izango dira, ariketen erabilgarritasuna eta prozesua eraginkorra izaten ari den ala ez aztertzeko. Denboraren garrantzia kontuan izanik, bi asteetan zehar aurrera eramateko planifikatu egin da, tartean, inolako mozketarik ez izateko. Honekin batera, aipatzekoa da, ekintza hauetarako material berria sortu egin dela. Horretarako, ikasle guztien ezaugarriak kontuan izanik, Comic Sans letra motarekin egin behar izan da. Izan ere, gela honetan bada dislexia duen ikasle bat eta irakasleak esandakoaren arabera, letra mota horrekin testuak hobetu ulertu egiten ditu. Jarduera horien bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntza Curriculumean aipatzen diren zortzi gaitasunetatik, nabarmenki, bi landuko dira: norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna eta gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna. Lehenengoaren kasuan, batez ere, norberak bere burua ezagutu egingo duelako. Bigarrenaren kasuan, aldiz, gizartearen errealitatea ulertu egingo dute, elkarbizitza landuz eta gizarte hori hobetzeko konpromisoa bultzatuz. 2.1 Ariketen diseinuaren justifikazioa Esan bezala, ikerketa-lan honetan, interbentzio bat diseinatu eta burutu egin da. Helburu orokorra ea bete egin den ala ez aztertzeko, hasiera batean, Pre-test eta Posttest2 bat diseinatu egin dira, guztiz anonimoak izango direnak, izan ere, garrantzitsuena ez da nork esan duen zer edo amaieran, nor aldatu den jakitea. Dena den, galdetegi bakoitzaren orrialdearen beheko ertz batean, zenbaki bat agertuko da, Pre-test bakoitza dagokion Post-testarekin identifikatu ahal izateko eta lortutako datuak alderatzeko. Honekin batera, esan beharra dago, hauek diseinatzerako orduan, ikasleen adina eta adimen kognitiboa kontuan izan dela. Izan ere, irudiak, marrazkiak... alde batera utzi dira, horiek lehenengo zikloetarako zuzenduta baitaude eta ikasleak laugarren mailan egonda, badirelako gai planteatzen zaizkien galderei erantzuteko eta gai baten inguruan hitz egiteko edo idazteko. Musituk aurrera eramaten dituen galdetegi motak ikusi eta gero, haien fisiko eta izaeraren inguruko hogeita bi galdera itxi eta galdera ireki bat planteatzea erabaki da. Izan ere, galdera irekiak, autoezagutzan eman daitezkeen aldaketen azterketa-prozesua errazten duelako, lortzen diren emaitzak edo erantzunak askoz ere zehatzagoak izango baitira. Era honetan, ikasleek, eskubide eta askatasun osoa izango dute, benetan pentsatzen eta sentitzen dutena idazteko. Galdera itxiarekin aldiz, ikasleek, askoz ere mugatuagoa aurkitzen dute haien burua. Planteatutako item guztiak, lehenengo pertsonan eginda daude, ikaslea irakurtzen duenarekin hobeto identifikatzeko. Aipatzekoa da, kasu batzuetan, birritan bereziki, aurkako esaldiak sortu egin direla, bata bestearengandik tarte handia utziz, nahitasunaren kontzeptua saihesteko asmoarekin. Izan ere, ikasleek ikertzaileak espero duen erantzuna emateko joera dute. Adibidez: “Nahiago dut argala izatea, lodia izatea baino.” “Nahiago dut lodia izatea, argala izatea baino.” Esan beharra dago, Pre-testa eta Post-testa guztiz berdinak direla, izan ere, interbentzioarekin bukatu eta gero, lortutako emaitzak alderatu behar dira eta horretarako, itemak berberak izatea ezinbestekoa da. Galdetegiaren luzera ere kontuan ikasleen arreta eta motibazioa mantentzeko. Hori dela eta, galdetegia orri batekoa, baina bi aurpegietatik, izateko prestatu egin da. Pre-test eta Post-test, interbentzioaren hasieran eta amaieran burutu egingo dira. Era honetan, hasierako aurrezagutzak, amaieran lortu direnekin alderatu ahal izango dira, irizpide batzuetan oinarriturik, aldaketak eman diren ala ez aztertzeko. Hurrengo ariketarako, “Denok gara...”3 deituriko dokumentua edo txartela sortu egin da, esku-hartzearen leloa baita. Honekin, ikasleei, bakoitza mundu bat dela, besteengandik desberdindu egiten dela, eta den modukoa errespetatu egin behar dela transmititu egingo zaie amankomunean egingo den hausnarketaren bidez. Guztion artean egingo da, azken finean, gaia hasi berria delako eta ikasleek gaiarekiko konfiantza hartzen joateko. Era honetan, haien arteko eztabaida sortu ahal izango da, errespetuan oinarriturik beti ere. Gainera, irakasleak , ikasleek esaten dutena egokia den ala ez den ez du esango. Izan ere, hausnarketa, soilik, bideratu egingo du, haien iritzia zein den jakiteko eta gaian murgilarazteko. Ariketa honetarako, aukeratu egin diren adjektiboak, desberdinak, bereziak, garrantzitsuak eta bakarrak izan da, hori baitira, bata bestearengandik desberdintzen gaituzten nabarmenenak. Ekintzarekin bukatu eta gero, txartela, gelako horman itsatsita geratuko da, ikasleek egunero ikusi ahal izateko, eta bertan jartzen duenarengan sinesteko eta inoiz ere ez ahazteko. Azken finean, ikasleengan aldaketa bat sortarazi nahi baldin bada, ez da nahikoa hausnarketara bultzatzen gaituzten jarduerak behin egitearekin, ondoren haien artxibagailuetan gordetzea. Horretarako, ikasleek mezu horiek haien egunerokotasuneko errealitatean islatuta ikusi behar dituzte. Jarduera hau, burutu egingo den bigarren ekintza izango da, esan bezala, ikasleak gaian murgiltzen hasiko direlako eta bakoitzak honen inguruan zer pentsatzen duen aipatuko duelako. Dena den, aipatzekoa da, nortasun agiria egin eta gero, hau da, post-test egin aurretik, ariketa hau egingo dutela, baina kasu honetan helburu desberdin batekin. Oraingoan, egindako prozesua guztiz ixteko eta ikasleek landutako guztiaren inguruan lotura bat ezartzeko. “Autoezagutza desberdinak ezagutuz”4 jarduerarako, ikasleentzako koaderno bat sortu egin da. Honetan, bi atal bereizten dira: lehenengoan, autoezagutza desberdinak ezagutuko dituzte eta bigarren atalean, aldiz, haien burua deskribatu egingo dute. Azken hori, hurrengo ariketan ,“Ni neu” deiturikoan, hobeto azalduko da. Lehenengo atala erreparatuz, ikasleen autoezagutzan aldaketak eragin ahal izateko, ezinbestekoa da, lehenik eta behin, autoezagutza zer den eta egon daitezkeen mota desberdinak ezagutzea. Horretarako, sortutako egoerak irakurtzen doazen heinean, hausnarketa bultatzea lagungarria da, haiek ere haien burua ezagutzen joateko. Horretarako, irakaslea, prozesuaren gidaria izatea pentsatu egin da. Autoezagutzaren definizioa, guztion artean sortu behar izango dutenez, ezin izango dute hiztegia erabili, hori baita biderik errezena. Denen artean osatzerakoan, kontzeptuaz hausnartu egiten dute, honen esanahia barneratuz. Autoezagutza fisiko desberdinak ezagutzeko, lau pertsonai desberdinen egoerak5 lehengo pertsonan aurkezten dira, ikasleei zuzenduta, haien artean harremana zuzena eta estua sortzeko. Lau pertsonaietatik, hiru sortuak izan dira, eta gainerakoa, aldiz, existitzen den pertsona bat da, mundu mailan, eta bereziki ikasleen artean, oso famatua ez dena. Ikasleei ez zaie esango, horietariko batzuk asmatuak izan direla, azken finean, errealitatean, eta agian, haien artean ere, ezaugarri edo egoera guzti horietatik, horiek edo antzekoak dituzten beste pertsona batzuk existitzen direlako. Aipatzekoa ere bada, deskribapen horien bidez, ikasle batzuk haien burua identifikatuta ikusi ahal izango dutela, gaiarekiko harreman estuagoa sortuz eta sakonago hausnartuz. Aurkeztuko zaizkien kasu desberdin guztiak, bereziki, asmatu egin direnak, sinesgarriagoak izateko, internetetik ateratako ume batzuen argazkiak azaltzen dira, bakoitzari dagokion testuan, aipatzen diren ezaugarriekin bat etorriz. Lau autoezagutza desberdin hauek, talde handian irakurri egingo dira eta ikasle bakoitzak bere koadernoan, autoezagutzaren inguruan aipatzen diren ideiak azpimarratu behar izango ditu. Azken finean, garrantzitsuena, ikasleek autoezagutza desberdinak identifikatzea eta ezagutzea baita. “Autoezagutza desberdinak ezagutuz”, hirugarren ekintza izango da, aldaketa prozesu honetan, landuko duten kontzeptua hasieratik zer den jakin behar dutelako. Hau da, ezinbestekoa da maila emozionala lantzen hasi baino lehen, arrazonamendu maila landuta izatea, ondoren, egiten dena ulertu ahal izateko. 5 IKUS pertsonai bakoitzaren ezaugarri nabarmenenak eta hauek jartzearen justifikazioa (5.eranskina) Aipatu bezala, koaderno honen azkenengo atalean, pertsonai desberdinak landu eta gero, “Ni neu” pertsonaia dago, non ikasleek, haien burua deskribatu behar izango duten. Ikasleek ahalik eta garrantzitsuen sentiarazteko eta haien autoezagutza fisikoa, besteena bezain garrantzitsua dena, egon daitekeen beste mota bat dela ikustarazteko, “Ni neu” deituriko atal honetan, “Autoezagutza desberdinak ezagutuz” deituriko koadernoan dauden aurreko autoezagutzen eredua jarraitzea pentsatu da. Hori dela eta, atal hau dokumentu berean aurkitzen da eta ikasleei lerro kopuru zehatz bat jarri zaie, norberari buruz idatzi behar izango dutenaren erreferentzia bat izateko. Horretaz gain, azaldu dutenaren inguruko irudia ere egin behar izango dute, haien argazkia izango balitz bezala. Ekintza hau ez da egingo autoezagutza mota desberdinak irakurri eta gero, ondorioz azken aurreko ariketa izango da. Izan ere, hasiera batean egiten baldin bada, ikasleek, ordura arte, ez dute gaiarekiko harreman esturik izango eta gainera, ondorengo ariketekin eta hauen inguruko hausnarketarekin, haien burua hobeto ezagutzen joango dira, nolakoak diren azaltzeko konfiantza ere handituz. Prestatutako hurrengo interbentzioa, interneten dagoen film labur bat ikustea izango da, “El Circo de las mariposas” deiturikoa. Hizkuntza aldetik, pelikula ikusteko bi aukera daude: alde batetik, ingelesez baina gaztelaniako azpitituluekin, edo bestela, Hego Ameriketako gaztelaniarekin. Bi egoera horien aurrean, bigarren kasuan ikustea erabaki da, ikasle jakin batzuek, eszena batek irauten duen denbora kontuan izanik, azpitituluak irakurtzeko denborarik ez dutelako izango. Film hau ikustea erabaki da, ikasleei, norberak bere trebetasunak edo ahuleziak izanda, esfortzuarekin, konfiantzarekin eta garrantzitsuena dena, norberarekiko onespenarekin, nahi dena lortu dezaketela transmitituko zaielako, haien autoezagutza eta autokonfiantza handituz. Ikasleen adinari dagokionez, film hau oso erakargarria eta eraginkorra da, alde batetik, haien arreta mantentzen laguntzen duelako eta beste alde batetik, landu nahi den gaia zuzenean lantzen duelako, kasu honetan autoezagutza eta norberaren buruarekiko eta gainerakoekiko errespetua. Pelikula ikusi eta gero, ikasleak taldeetan antolatu beharko dira, amankomunean haientzat deigarria izan denaren inguruko hausnarketa egiteko. Taldeak erreparatuz, lau pertsonetako lau talde izango dira, eta jesarrita dauden moduan antolatzea erabaki da, genero bereizketarik ez egitea kontuan izanda. Gainera, era honetan, ikasleek tokatzen zaien pertsonarekin lan egitea onartu eta errespetatu behar izango dute. Damon eta Phelps (1989) kooperatibismoaren barruan egiten duten sailkapenean, taldeetan lan egiteko ekintza, “colaboración entre igualeas” delakoan sartuko genuke. Izan ere, trebetasun antzekoak dituzten ikasleek elkarrekin lan egiten dute, zeregin baten garapenaren inguruan, iritzi desberdinak entzunez eta elkarbizitzako baloreak landuz eta bultzatuz. Haien artean egindako hausnarketa, gainerakoekin amankomunean jarriko dute. Izan ere, Cazden-ek (1991) aipatzen duen “discurso como relación con un auditorio” horretan oinarriturik, ikasleek, ikasitakoa haien artean adierazteko nahia izaten dute, ikaskuntza esanguratsua emateko. Ekintza bukatu eta gero, haien ideiak kartoi-mehetan adierazita daudelarik gelako hormetan itsatsi egingo dira, egunero irakurtzen dituztenean, idatzita dauden mezuak eta hauen esanahiak birgogoratzeko, horiengan sinesteko eta bide batez, haien autoezagutza era egokian garantzen joateko. “El circo de las mariposas” pelikulari dagokionez, laugarren ariketa izango da. Honen bidez, ikasleak pixkanaka-pixkanaka arrazonamendu maila alde batera utziz eta maila emozionalean sartuz joango direlako. Hurrengo jardueran, “Esperientzia pertsonalak ezagutuz”6 deiturikoan, ikasleek, nahiz eta fisikoari dagokionez arazoren bat izan, norberak norberarengan konfiantza izanda gauzak eta itxaropenak zelan lortu daitezkeen ikusteko aukera izango dute, pertsona ezagun edo ezezagunen esperientzien informazioa jasoz eta gainerakoei azalduz. 6 IKUS “Esperientzia pertsonalak ezagutuz” jarduerarako sortutako fitxa (6.eranskina) Horretaz gain, ikasleek enpatia landuko dute, baita, gainerakoekiko errespetua ere. Guzti horretarako, ikasle bakoitzari aurretik prestatutako fitxa bat banatu egingo zaio non, egin behar dutenaren inguruko informazioa, eta bertan idazteko lerroak agertzen zaizkien. Horretaz gain, informazioa ondo aukeratzeko eta antolatzeko, gidoi moduan, galdera batzuk planteatzen zaizkie. Gainerako ikasleen aurrean, pertsona horren egoeraren berri ematean, gainerakoek, esperientzia pertsonal berri bat ezagutzeaz gain, pertsona horrekiko enpatia lantzeko aukera ere izango dute. Ikasle bakoitzari noren inguruan hitz egin behar izango duten ez zaio esleituko. Izan ere, norberak, agian, miresten duen pertsona baten inguruan egitea nahi du eta ondorioz, ez da ikasleen askatasuna eta motibazioa urratu nahi. “Esperientzia pertsonalak ezagutuz”, planteatutako bosgarren jarduera izango da, izan ere, maila emozionala zuzenean landu egiten da. Metodologiarekin amaitzeko, proposatzen den azkeneko jarduera, “Nortasun agiria”7 da. Ekintza hau diseinatu egin da, ikasleek, haiek bezalakoa den beste inor ez dela existitzen ikusteko eta horretaz ohartarazteko. Helburu hori lortzeko, erabiliko den aldagai nagusiena, hatz-marka izango da. Era honetan, haien artean eta baita mundu mailan ere datu hori izaten bakarrak direla ikusteko aukera izango dute, norberaren pertsonari eta existentziari garrantzia handia emanez. Bakoitzaren dokumentuan, jarriko duten beste datu interesgarria, norberaren argazkia izango da. Horretarako, aurretik, gelako tutoreak duen ikasleen zerrendatik eskuratu egingo dira. Aldi berean, bakarrak direla ohartzeko, ikasleek, haien artean datu pertsonalak alderatu behar izango dituzte. Horretarako, bakoitza bere jesarlekuetatik altxatu egingo da eta gela osotik sakabanatu egingo dira, haien parte-hartzea aktiboagoa izatera bultzatuz eta klasea ohikoa ez den beste modu batean antolatuz. Aipatzekoa da, ikasleentzat, ekintza hau oso motibagarria eta interesgarria izango dela, batez ere haien hatz-marka gainerakoenarekin alderatuko dutenean, bakoitzak forma desberdinak dituelako. Norberaren garrantziaz ohartzeko, datuak desberdintzearekin nahikoa ez denez, alderatutakoaren inguruko hausnarketa bultzatu egingo da, transmititu egiten zaien ideia horretan sinestarazteko eta haien burua miresteko. Nortasun agiria, ariketen interbentzioari amaiera emateko erabiliko da, hots, Post-testa egin aurretik. Izan ere, arrazonamendu maila eta maila emozionala landu eta gero, ekintza honen bidez, ikasleei argi geratuko zaie bakoitza bakarra dela, ezaugarri propioak dituenak. 3. Lanaren garapena Lanaren garapena deituriko atal honetan, errealitatean, saioan gertatutakoa azalduko da. Izan ere, diseinaturiko interbentzio honen aurrean, ikasleek zer nolako jarrera eta erantzukizuna izan duten garrantzia handia dauka, bestela ariketak ez lirateke arrakastatsuak izango eta ikasleen motibazioa galdu egingo litzateke, gaiarekiko duten interesarekin batera.. Dena den, ariketa bakoitzaren diseinua8 ere planteatu egiten da, helburua, edukiak, gaitasunak, ariketaren deskribapena… zehazten direlarik. Pre-testarekin hasi baino lehen, esan beharra dago, ikasleei landa-lana horren zergatia azaldu egin zaiela. Izan ere, parte hartuko duten ikerketa bat izango da, non haien erantzunak ebaluatuko diren eta horren ondorioz, ezinbestekoa ikusten da egoera aurkeztea. 3.1. Pre-test Saioa burutzean gertatutakoa: hasteko, galdetegia egiteko planifikatuta zegoen denbora errespetatu egin dela esan beharra dago. Honekin batera, ekintza osoan zehar, ikasleak, bai itemak denon artean irakurri egin direnean, baita ikasleak, norberak bere galdetegiari erantzuten egon direnean ere, isil-isilik aritu dira lanean. Irakurketan sortu diren zalantzen artean, nabarmenena ezkorra hitzaren esanahia izan da. Hori dela eta, pertsona bat ezkorra noiz izaten den, ondorengo adibidearekin azaldu egin zaie: futbol, boleibol... partidu bat jolastu aurretik, galdu egingo dutela esaten duen jokalaria ezkorra izango litzateke. Dena den, esku-hartze honen aspektu positiboak erreparatuz, norbaitek jakin ez duen hitz baten aurrean, beste edonork jakin izan badu, lagunari azaltzeko prest azaldu egin direla izan da. Aipatzekoa da, galdera itxien atala, orokorrean, nahiko arin bukatu egin dutela, eta bigarren atala egiteko, aldiz, non bakoitzak bere pentsamenduak idatzi behar izan dituzten, denbora gehiago eman dutela. Dena den, laguntza eskatu barik, bakoitzak berea idatzi egin du. Ikasleak galdetegiari erantzuten egon diren bitartean, hurrengo jarduera “Denok gara…” prestatu da eta hartu beharreko neurriak edo zenbait aldaketa egin dira, hurrengo ariketaren atalean azalduko direnak. 3.2.“Denok gara...” Saioa burutzerakoan gertatutakoa: ikasleak, galdetegia egiten egon diren bitartean, “Denok gara...” kartela arbelean itsatsita jarri da, materiala prestatzen joateko. Aipatutako kartelean idatzita agertzen dena, jesarleku guztietatik ikusten ez dela ikusita, bertan idatzita dagoena arbelean ere letra larriz idatzi da, denok ikusi ahal izateko. Dena den, egindako txartela, arbelean utzi da, ikasleei egindako aldaketaren berri emateko. Pre-testarekin arinago bukatu egin dutenei, arbelean jarritakoa irakurtzeko eta horren inguruan hausnartzen joateko eskatu zaie, gainerakoak galdetegia bukatzen egon diren bitartean. Galdetegiekin bukatu eta “Denok gara…” ariketarekin hasi egin gara. Honetan, nork irakurriko zuen erabakitzerako orduan, ikasle guztiek haien eskuak altxatu egin dituzte, irakurtzeko eta parte-hartzeko gogoak erakutsiz. Ikasleak, planteatu zaizkien galdera9 gehienen inguruan, erantzunak emateko gai izan dira. Gainera, kasu batzuetan, haien kritikotasun maila erakusteko aukera izan dute, transmititu nahi zaizkien edukiak eta baloreak menperatzen dituztela erakutsiz eta landutakoaren inguruan erlazioak sortuz. Beraz, ikasleen jarrera aktiboa izan dela aipatu 9 IKUS irakasleak planteatutako galderak eta ikasleen erantzunak (9.eranskina, 1.taula) beharra dago. Gainera, normalean ikasle isilenak ere, haien iritzia ematen aritu dira etengabe. Hala ere, eman dituzten erantzunak ikusita, teoria badakitela, baina ondoren, praktikara eramaten dutenean, askotan ez dutela betetzen ikusi da. Izan ere, inoiz, bestelako umeak iraintzen dituzte. Haien artean, ez da eztabaida handirik sortu, bota dituzten ideia gehienak ildo beretik zihoazelako. Dena den, ikasle batek zer edo zer esaterakoan, beste batek horren inguruko gehigarri edo bitxikeriaren bat gehitu egin nahi izan du. Aipatzekoa da, ariketa burutu dutenean, jarduerarekin bukatu eta gero, ikasle batek, bere eskua altxatu egin duela, egindakoa oso polita iruditu zaiola aitortuz. 3.3.“Autoezagutza desberdinak ezagutuz” Saioa burutzean gertatutakoa: orokorrean, ekintza, pentsatuta eta planifikatuta zegoen moduan aurrera eraman da. Ikasle bakoitzari autoezagutzaren koadernoa banatu egin zaienean, guztiak barruan zer dagoen begiratzen hasi dira, irrikan zeudela adieraziz. Honen aurrean, koaderno guztiak ixteko eskatu egin zaie, guztiok batera joateko eta klasea emateko giro egokia mantentzeko. Autoezagutzaren definizioa10 egiterako orduan, ikasleen partetik ez dira inolako zailtasunik antzeman. Izan ere, pausoz pausu egiten joan dira, azkenean definizioa bere osotasunean eratuz. Dena den, auto eta ezagutzaren inguruko hitz gehiago bururatu ez zaizkienean, bertan usteko eta hurrengo pausuari ekiteko esan zaie, hots, definizioaren eraketari. Definizioa eta baita irakurketa eta honen inguruko eztabaida egiten egon diren bitartean, ikasleak oso parte-hartzaile aritu dira une oro. Ea nork irakurriko zuen galdetu denean, ikasle guztiek eskua altxatu egin dute. Pertsonai bakoitzaren autoezagutza fisikoaren ezaugarriak erraz identifikatu dituzte eta era automatiko batean azpimarratzen aritu dira. Gainera, pertsonai bakoitzaren autoezagutza eta gainerakoek beraietaz pentsatzen 10 IKUS autoezagutzaren definizioa sortzeko prozesua (10.eranskina, 1.atala) dutena desberdintzeko gai izan dira. Egoera berri bat irakurri aurretik, pertsonaiarekiko interesarekin azaldu dira, ezezagun horrek zer aipatuko zien jakiteko gogoz. Amankomunean ideiak adierazten egon direnean11, orokorrean, errespetuz azaldu dira, iritzi kritikoagoak pixkanaka-pixkanaka eratuz. Gainera, aipatzekoa ere bada, ikasleek haien esperientziekin edo haien inguruko jendearen egoerekin lotu egin dituztela irakurritako kasuak. Esan beharra dago, hirugarren ekintza hau egin eta hurrengo egunetan, ikasleak behin eta berriz aipatu egin dutela Winnie telebistan, aldizkarietan, iragarkietan... ikusi dutela. 3.4.“El circo de las mariposas” Saioa burutzean gertatutakoa: saioan zehar aldaketak eta moldaketak egiten joan behar izan da, ikasleen erantzukizuna ikusita, hori dela eta, planifikatuta zegoen denbora nahikoa ez denez izan, gehiago behar izan da. Pelikula ikusten egon diren bitartean, besorik eta hankarik ez duen pertsonaia lehen aldiz agertu denean, ikasleren batek, bere eskuekin begiak estali egin ditu. Guztiek harridurazko aurpegia jarri dute, horrelako egoeran dagoen pertsona bat ikusten duten lehenengo aldia izango balitz bezala. Pertsonaiak, ekintzaren bat era arrakastatsu batean egitea lortzen zuenean, ikasleek aurpegian zoriontasuna eta poztasuna adierazi egin dute irriabar baten bidez. Pelikula ikusten amaitu dutenean, ikasle batzuk ideiaren bat idatzi egin dute haien paperetan, eta gainera, kasu batzuetan, ideia bat baino gehiago. Besteek, pelikula ikusten egon diren bitartean ahaztu egin zaiela, zer jarri ez dakitela, aspekturen bat ulertu ez dutela... aipatu dute. Egoera horren aurrean, pelikularen inguruko hausnarketa12 txiki bat egin dute denon artean, alderdi garrantzitsuenak eta interesgarrienak azalduz. Pelikula ikusi eta azalpena eman eta gero, ikasleak, ezagutu duten pertsonai ezagun honen inguruan interesa handiarekin agertu dira ea benetan existitu egiten den galdetuz. Haien interesa eta jakin-mina aprobetxatuz, berak errealitatean ematen dituen hitzaldi13 labur bat ikusteko aukera eman zaie.. Taldeak antolatzerako orduan, ez dira inolako arazorik egon, ikasle guztiek, taldekideak onartu eta errespetuz tratu egin dituzte. Lanean egon direnean, ideiak idazteko, erritmo desberdinak egon dira. Batzuk bukatu egin dutenean, marrazkiak egiten egon dira, kartoi-meheak apainduz. Saio batean egiteko eta amaitzeko denborarik ez dutenez izan, beste bigarren saio bat beharrezkoa izan da. Bigarren saio horretan, talde bakoitzak lana bukatu egin duenez, jardueraren azkeneko partea arrakastaz bete da. Ikasleak, gainerakoen aurrean haien ideiak14 erakusten egon direnean, harrotasunarekin aritu dira. Aipatu beharra dago, talde batek, lau ideia aipatu beharrean, soilik hiru aipatu izan dituztela. Dena den, eta taldeen artean, ideia batzuk errepikatu arren, egindako lana dela eta, talde guztiak txalokatuak izan dira gainerako taldeengatik. Beraz, pelikula ikusten eta ideiak amankomunean jartzen egon direnean, haien inplikazio maila ezin hobea izan da. Saioaren hurrengo egunetan, ikasleek haien etxeetan pertsonai honen inguruko bideo gehiago ikusi egin dituztela aipatu dute. 3.5.“Esperientzia desberdinak ezagutuz” Saioa burutzean gertatutakoa: eginkizunaren berri izan dutenean, ikasleek ea noren inguruan egingo duten pentsatzen hasi dira, gainerakoei aukeratu duten pertsona horri zer gertatu zaion interes handiarekin azalduz. Egoera horren aurrean, azalpenak hurrengo egunerako usteko eskatu zaie, izan ere, hurrengo egunean, bakoitzak, gainerakoei bilatutakoa azaldu egingo dio. Hurrengo egunean, klasera sartu direnetik, bakoitzak nori buruz egin duen eta pertsona horren egoera zein den esaten hasi dira. Ondorioz, lasaitzeko eta informazio guzti hori geroko azalpenetarako usteko eskatu zaie. Autoezagutzaren saioa hasi denean, ikasle guztiak gogotsu eta irrikan agertu dira, aurrera ateratzeko haien txandaren zain. Ikasle guztiek egin beharrekoa etxetik eginda ekarri dute15, eta orokorrean, gehienek, mundu mailan ezaguna den pertsona baten inguruan egin dute. Hauen egoera zein den azaldu dutenean, mirespena erakutsi dute, gertatu zaiena eta lortu dutena ikaragarria irudituko balitzaie bezala. Gainera, kasu bakoitzean, entzuten egon diren ikasleek ere, galdera asko egin dituzte, haien artean feedback-a sortuz. Hori dela eta, haien interesa maila eta inplikazioa ikusita, pertsona ezagunen kasuan, interneten haien argazkiak eta bideoak bilatu eta ikusi egin dituzte proiektorearen bidez. Horren ondorioz, ekintza burutzeko planifikatuta zeuden saioen kopurua luzatu behar izan da. Azken finean, ikasleek ekintzarekin disfrutatzen egon direlako eta bakoitzaren lanari berebiziko garrantzia eman zaiolako. Pertsonaiak, birritan errepikatu egin dira, eta ondorioz, horren inguruan egin duten ikasleak batera atera dira, azken finean, informazioa ez delako berdin berdina izan eta batek azaldu ez duena, besteak aldiz, bai. Klasearen aurreko aldera atera direnean, beste irakasgaietan izan dituzten aurkezpenetan baino erosoago eta lasaiago nabaritu direla aipatu behar da. Izan ere, beste batzuetan, gelditu barik, ahotsa moztuta... egoten dira. Oraingoan, aldiz, disfrutatzen eta azaltzen zeudena ikaragarria irudituko balitzaie bezala egon dira. Gaian hain sartuta egon direnez eta norbaitek animaliek ere minusbaliotasunen bat izan dezaketela aipatu duelarik, “Winter” izurdearen kasua aipatu zaie. Winterek ortopediabuztana izan arren, inolako arazorik gabe igeri egin dezake. Ikasleek, aipatu zaien kasuan gehiago sinesteko, Winteren inguruan egin den pelikularen trailerra eta honekin batera, izurdea dagoen aquariumeko web cam-a erakutsi zaie internetetik16. Winter uretatik irten denean, ikasle guztiak oso urduri jarri dira Winter-ri deika. Batzuk, nahiz eta oso argi ikusi ez arren, bere ortopedia-buztana ikusi egin dutela hasi dira esaten. Hurrengo egunean, ikasle batek, etxean pelikula ikusi duela aipatu egin du. 3.6.“Ni neu” Saioa burutzean gertatutakoa: ikasleei bakoitzaren koadernoa banatu egin zaienean, irrika handiz hasi dira lau pertsonaien egoerak berrikusten, batez ere, Winniren kasua, izan ere, jada iragarkietan ikusi izan dute. Ikasleen parte-hartzea egokia izan da, izan ere, irakurtzeko eskatu zaienean, guztiek eskua altxatu egin dute irakurtzeko prest daudela adieraziz. Orokorrean, ez dira zalantzarik egon eta ondorioz, ikasle batzuk automatikoki idazten hasi dira. Bitartean, beste batzuk, minutu pare batzuk behar izan dituzte eskatzen zitzaienaren inguruan pentsatzeko eta haien burua argitzeko. Ikasle gehienek, koadernoan markatuta dauden lerro guztiak bete izan dituzte haien autoezagutzaren deskribapenarekin. Idazten bukatu egin dutenean, haien buruaren irudia egin dute. Ekintza hau egiten, aurrekoan, idazketan, baino denbora gutxiago behar izan dutela aipatu beharra dago. Gainera, norbera, albokoari bere marrazkia erakusten ibili da, haien artean giro erosoa sortuz. 3.7.“Nortasun agiria” Saioa burutzean gertatutakoa: nortasun agiria ea zer den galdetu egin zaienean, ikasle batzuk, norberari buruzko informazioa eskaintzen duen dokumentu bat dela esan dute. Beraz, jada ezagutzen zutela nabari da. Esan beharra dago, nolabait urduri aritu direla datuak jartzerako orduan, izan ere, betetzea gehien nahi izan duten datua, hatz-markaren izan da. Hori dela eta, tinta potea erakutsi zaienean, guztiak asaldatu egin dira, urduritasuna adieraziz. Ekintzarekin aurrera egiteko ikasleak lasaitu behar izan dira. Haien marka nolakoa den ikusi dutenean, gainerakoei erakusteko gogoz agertu dira. Ondorioz, haien artean datuak alderatzeko eskatu zaienean, arineketan haien jesarlekuetatik altxatu eta lagunengana hurbildu egin dira. Orokorrean, ez dira bereizketarik egon nesken edo mutilen artean. Hau da, denak denengana edo gehienengana hurbildu egin dira. Alderatu egin duten daturik edo ezaugarririk nabarmenena, hatz-marka izan da, hori baita haien interesa eta arreta gehien piztu duena. Konparaketa egin eta gero, denon artean alderatutakoaren inguruko hausnarketa egitean, esandako guztiaren artean, nabarmenena edo esanguratsuena, inork ez duela haien hatzmarka berbera izan da. Izena, abizena, jaiotze data... berdina izan daitekeen bitartean, hatz-marka inoiz ez da berdina izango eta hori da bata bestearengandik desberdintzen gaituen ezaugarri nagusienetariko bat. Ikasleak, orokorrean, oso parte-hartzaile egon dira, batez ere, haien artean dokumentuak konparatu behar izan dituztenean17. Izan ere, gainerakoen hatz-markak zer nolako formak dituen ikusteko irrika handiarekin egon dira. Nortasun agiria haientzat izango dela jakin dutenean, oso pozik jarri dira, eta berehala haien karpetan gorde egin dute. Hurrengo egunean, ikasle batek bere gurasoei egindakoa erakutsi egin diela eta izugarri gustatu zaiela esan du. 3.8. “Denok gara…” Saioa burutzean gertatutakoa: kontuan izanda, ekintza hau lehen aldiz burutu egin zenean, diseinaturiko txartela arbelan jarrita, jesarleku guztietatik ezin zela irakurri, oraingoan, saioa hasi aurretik, arbelean ikasleei transmititu nahi zaien mezua idatzita utzi da. Hori dela eta, ikasleak gelara sartu direnean, arbelakoa ikusita, interbentzioaren leloa esaten hasi dira, jada buruz jakingo balute bezala. Bakoitza bere jesarlekuan jesarrita egon delarik, ea nork irakurri nahi duen galdetu zaienena, beti bezala, guztiek eskua altxatu egin dute. Orokorrean, planteatu zaizkien galderen aurrean, erantzun18 bat emateko gai izan dira. Baita, erantzun horiek ematerakoan, aurreko ariketetan landutakoarekin erlazioa sortzeko ere. Ikasle guztien parte-hartzea sustatu egin da, eta esan dituzten ideiak, orokorrean antzekoak izan direla aipatu beharra dago. Gainera, aurrekoan bezala, norbaitek beste batek esandakoaren inguruan zer edo zer aipatu izan badu, ideia horren gehigarria izan da. 3.9.Post-test Saioa burutzean gertatutakoa: ea zalantzarik duten galdetu zaienean, ikasle batek “ezkorra” hitza ea zer den galdetu egin du berriz ere. Beste ikasle batek, esanahia esateko asmoarekin eskua altxatu egin duenez, berak azaltzen utzi egin zaio eta Pretestan jarritako adibide antzeko bat jarri du: “azterketa bat egin aurretik, ez duela gaindituko pentsatzen edo esaten duen pertsona ezkorra izango litzateke”. Dena argituta egon denean, norberak bere galdetegiarekin hasi egin da. Bakoitza isilisilik aritu da lanean, gainerakoekin ezer aipatu barik. Esan beharra dago, ikasleek, aurreko galdetegiarekin konparatuta askoz ere arinago bukatu egin dutela. Gainera, haien burua deskribatu behar izan duten atal horretan, ea zergatik berriro egin behar duten galdetu egin dute. Izan ere, “Ni neu” ekintzan, antzeko zer edo zer egin zuten. Dena den, aurrera egin dute, eskatu zaien guztia betez. Beraz, esan daiteke, saioa planifikatu eta diseinatuta zegoen bezala burutu egin dela, bai denbora aldetik eta baita helburuaren aldetik. 4. Emaitzak Emaitzak erreparatuz, Pre-testan eta Post-testan lortutakoak alderaturik, eman diren aldaketa nabarmenen inguruan hitz egingo da. Dena den, aurretik, datuak aztertzeko jarraitutako irizpideak19 erreparatzea ezinbestekoa da, baita emaitza hauetara heltzeko, aurretik jarraitutako prozesua20 ere. Taulak ikusita, ikasleengan, item gehienetan aldaketak eman dira. 6., 7., 9. eta 10.enetan, aldiz, ez dira inolako aldaketarik eman, hau da, interbentzioa egin eta gero, hasieran pentsatzen zutena, amaieran ere pentsatzen jarraitu dute. Aldaketak eman direnean, kasu batzuetan, hoberantz eta beste batzuetan, okerrerantz egin dute. Dena den, orokorrean, interbentzioa egin eta gero, hobetu egin direnen ehunekoa nahiko handia da eta gainera, item horietan, aldaketarik izan ez dutenak, berdin mantentzea lortu da. 19 IKUS datuak ateratzeko jarraitutako irizpideak (15.eranskina) 20 IKUS datuak aztertzeko jarraitutako prozesua (16.eranskina) Aldatu egin diren horien artean, %45.45aren autoezagutza hobetu egin da. Gainerakoen artean, espero zenaren aurkako emaitza lortu da, enpatia hainbeste landu nahi izateagatik, beharbada, azkenean, gainerakoek pentsatzen dutenari garrantzia handia eman diotelako. Horretaz gain, nahitasunaren kontzeptua ere eman dela pentsa daiteke. Kasu honetan, ikasleek, haien ustez irakasleak espero duen erantzuna ematen dute. Beste alde batetik, 1., 2., 4., 5. eta 11. itemetan, nahiz eta aldaketen ehunekoa txikia izan, horien artean guztiek hobetu egin dutela esan daiteke. Argiago ikusteko, 4. itemaren (besteen fisikoaz barre egiten dut) egoera adibidetzat hartuko da. Gainerakoen egoera21 eranskinetan ikusi daiteke. Emaitzekin amaitzeko, 8.itema (alferra naiz) erreparatuz, ikasleen artean aldaketak pairatu direla esan daiteke, izan ere, %43,75a aldatu egin da. 3. Grafikoa. 8.iteman eman den aldaketen ehunekoak 6. Grafikoa. 8.itemaren aldaketen egoeraren ehunekoa Aldatu diren horietatik, ikasleen kopuru nabarmen bat hoberantz aldatu egin da. Dena den, zaila da esatea zergatik gainerako guztiak okertu egin diren, izan ere, ikasleei etengabe transmititu egin zaie esfortzu eta aurrera egitearen ideia. 5. Ondorioak Aztertutako datuak ikusita, eta jakinda, galdera irekiak (11.itemak) ea aldaketarik eman diren ala ez gehiago ziurtatzen duela, orokorrean, aldaketak eman dira, baina ehunekoa (%6,25) kontuan izanda, ez direla oso nabarmenak esan daiteke. Horrek ez du esan nahi, diseinaturiko eta aurrera eramandako interbentzioa eraginkorra ez denik. Izan ere, item gehienetan (6., 7., 9. eta 10.ean izan ezik), ikasle batzuetan aldaketa arrakastatsuren bat eman da. Gainera, kontuan izan behar da, autoezagutzan, aldaketak epe luzean ematen direla. Hori guztia kontuan izanda, interbentzioaren hasieran zehaztutako helburu orokorra ez dela bere osotasunean bete esan daiteke. Dena den, ezin dira baieztapenak egin, interbentzioa oso laburra izan delako eta landa-lan honetara (deskribatzailea dena) hurbiltzen den ikerketa bat baino ez da egin. Aipatu beharra dago, esku-hartzean aldaketaren bat egin behar izatekotan, “Ni neu” deituriko ariketan egingo zirela. Kasu honetan, Pre-testa eta Post-teta ebaluatzeaz gain, hori ere ebaluatu egingo litzateke. Izan ere, ikusitakoaren arabera, ariketa honetan, ikasleek Post-testan baino ezaugarri eta alderdi gehiago aipatu eta azaldu egin dituzte. Ondorioz, ariketa horretatik etekina atera daiteke, ikasleengan ea aldaketarik eman diren ala ez aztertzerako orduan. 56,25% 43,75% 0 0 8. item % Berdin % Ezberdin 57,15% 42,85% 0 0 8. item % Hobetu % Okertu Interbentzioa, ikasleentzako erakargarria eta interesgarria suertatu da, prozesu osoan zehar motibazioa eta parte-hartzeko gogoak galdu ez dituztelako. Hori dela eta, haien erantzukizuna ikusita, ekintzaren bat gehitu behar izan da, esku hartzea gehiago luzatuz. Ikasleak, maila emozionala eta arrazonamenduzkoa lantzen hasi dira, haien autoezagutzan gero eta gehiago sakonduz eta hura aberastuz. Honekin batera, aipatu beharra dago, nahiz eta ikasleen autoezagutzan aldaketa nabarmenik ez eman, emaitzetan ikusi daitekeenaren arabera, ikasleek errespetuaren balioa barneratu egin dutela. Aipatutako guztiagatik, egindako landa-lana honen bidez, eskoletan ikasleen autoezagutzan indarra egitea eta gero eta gehiago lantzea espero da. Horretarako, hurrengo lanetarako, proposatutako sekuentzia erabilgarria edo kontuan izan daiteke, beharrezkoak diren moldaketak eginez, hala nola, esku-hartzearen luzapenari dagokionez. Izan ere, emaitzak erreparatuz, epe luzean, aldaketa nabarmenagoak lortu daitezkeela ematen du. Honekin batera, saioak burutzerakoan, gehitutako ekintzak ere kontuan izatea interesgarria izango litzateke, ikasleen interesa gehiago handitzeko. Autoezagutza okerrak saihesteko, ikasleengan, esfortzua bultzatzearen inguruko ekintzaren bat proposatzea komenigarria izango litzateke, haiek esfortzu horren protagonistak direlarik. Beste alde batetik, ikasleei argi eta garbi utzi beharko zaie, gainerakoek pentsatzen dutena baino garrantzitsuagoa, norberak berari buruz pentsatzen duena dela. Izan ere, askotan, besteek esaten dutenari garrantzia handia ematen bazaio, sinesmena bihurtu egiten da eta askotan,horren ondorioz, gure autoezagutza okertu egiten da, baita autoestimua ere, esan bezala, dena lotuta baitago.
addi-c4d06e4dc1f5
https://addi.ehu.es/handle/10810/17652
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
Fernández Martín, Leire
eu
Gure buruaren onarpenetik, gizakion errespetura
Ez zait nire fisikoa gustatzen. Ezkorra naiz. Nire inguruko jendea laguntzen dut. Besteen fisikoaz barre egiten dut. Askotan akatsak egiten ditut. Nire fisikoa gustatzen zait. Nire fisikoaz barre egiten dut. Dibertigarria naiz. Aspergarria naiz. Naizen bezalakoa gustatzen naiz. Deskriba ezazu zure burua. Ez zait nire fisikoa gustatzen. Ezkorra naiz. Nire inguruko jendea laguntzen dut. Besteen fisikoaz barre egiten dut. Askotan akatsak egiten ditut. Nire fisikoa gustatzen zait. Nire fisikoaz barre egiten dut. Dibertigarria naiz. Aspergarria naiz. Naizen bezalakoa gustatzen naiz. Deskriba ezazu zure burua.
addi-f18682384532
https://addi.ehu.es/handle/10810/17652
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
Fernández Martín, Leire
eu
Gure buruaren onarpenetik, gizakion errespetura
GOAZEN LAGUN BERRIAK EZAGUTZERA! Ondorengo hauek izango dira ezagutuko ditugun lagun berriak. Mikel Winnie Markel Amale Ni neu Goazen ikustera bakoitzak bere buruaz zer pentsatzen duen! Hau da, goazen AUTOEZAGUTZA desberdinak aztertzera. MIKEL Kaixo lagunak! Mikel Agirre nauzue! hamaika urte ditut eta Plentzian bizi naiz nire guraso eta arreba txikiarekin. Ikusten duzuen moduan, beltzarana naiz, izan ere, txikitan, Kongon bizi nintzen. Ballet-a asko gustatzen zait eta egia esanda, oso trebea naizela pentsatzen dut. Honetaz gain, betidanik, futbolean aritzea gustukoa izan dut. Honetan ere, jokalari bikaina kontsideratzen naiz. Eskolan, lagun asko ditut eta izugarri gustatzen zait haiekin jolasten egotea. WINNIE Kaixo! Nire izena Winnie Harlow da eta hogei urte ditut. Toronton (Kanadan) bizi naiz. Jaio nintzenean guztiz beltzarana nintzen baina lau urterekin, lehenengo makula zuriak agertzen hasi zitzaizkidan. Txikitatik modeloa izatea nahi izan dut. Jende askok pentsatzen zuen ezin izango nuela nire ametsa egi bihurtu nire makulak zirela eta, baina egia esaten badizuet, nire fisikoa inoiz ez da arazo bat izan niretzat. Gauza positibo baten moduan hartu izan dut, besteengandik desberdintzen nintzelako. Gainera, nigan konfiantza izanda, gaur egun modeloa naiz. 3. irudia. Mikel (Iturria: http://sp.depositphotos.com/) MARKEL Kaixo neska mutilak! Markel Urgoiti naiz, bederatzi urte ditut eta Algortan bizi naiz nire amarekin. Asko gustatzen zait berarekin egotea, elkarrekin primeran pasatzen dugulako! Liburuak irakurtzea gehien gustatzen zaidan ekintza da, izan ere, gauza izugarriak eta miresgarriak ikasi daitezke liburuetatik. Beraz, eskerrak betaurrekoak ditudala! Bestela… ezin izango nuke irakurri. Eskolan nota oso onak ateratzen ditut. Nire irakasgairik gustukoena, matematika da. Gelako emaitza hoberenak ateratzen ditut. Askotan nire ikaskideei gauzak azaltzen dizkiet eta haiek asko eskertzen dute nire laguntza. AMALE Kaixo lagunak! Amale Bilbao naiz. Hamar urte ditut eta Sopelan bizi naiz nire guraso eta ahizpa txikiarekin. Aitortu nahi dizuet ezezagunekin oso lotsatia naizela, eta beraz, asko kostatzen zaidala nire bizitzari buruz hitz egitea. Argazkian ikusi dezakezuen moduan, ilegorria naiz. Nire familiakoek ezta eskolakoek ere, ez daukate nire ile kolorea. Nire gurasoek ederra naizela esaten didate baina eskolan, badaude zenbait mutil nitaz barre egiten dutenak eta ondorioz, desberdina naizela sentitzen dut. Saski baloian jolastean askea sentitzen naiz, deskonektatu egingo banu bezala. Oso jokalari bikaina naizela esaten didate denek, eta egia esanda, nik ere hori pentsatzen dut. 6. irudia. Markel (Iturria: http://www.pediatricblog.es/)
addi-2d1b1df51a92
https://addi.ehu.es/handle/10810/17652
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
Fernández Martín, Leire
eu
Gure buruaren onarpenetik, gizakion errespetura
Asmatu diren pertsonaiak sortzerakoan, hauen sentimenduak, fisikoa, hobbiak… islatu nahi izan dira. Batzuetan, muturretako ezaugarriak aipatzen dira, adibidez, futbolera jolasten eta aldi berean, ballet-a praktikatzen duen ume baten (mutila den) egoera deskribatzen da. Ekintza horiek praktikatzea muturrekotzat hartzen da, azken finean gure errealitatean ikustera ohituta ez gauden egoera bat delako. Era honetan, ikasleentzat deigarria izango da eta gizartean, zoritzarrez hain inposatuta dauden irudi publikoak edo genero ekintzen bazterketa bultzatuko da. Benetan existitzen den pertsonai horren inguruko deskribapena egiterakoan, bere biografia kontuan izan da, gauzak moldatuz edo zerbait asmatuz, baina betiere, bere fisikoa eta izaera oinarritzat izanda. Aukeratutako pertsonaia, “Desigual” arropamarkako modeloa da, ondorioz, ikasleek telebistan, iragarkietan, aldizkarietan... ikusteko aukera izango dute, haiengan nolabaiteko motibazioa eta interesa piztuz. Izan ere, klasean landutako pertsonaia izango da, haiek bere bizitza, egoera, sentimenduak, pentsamenduak... landu egin dituztelako. Betaurrekoak dituen pertsonaia sortu egin da, askotan, betaurrekoak dituzten pertsonek, besteengandik irainak jaso egiten dituztelako, batez ere gazteak direnean. Horretaz gain, gaur egungo neska mutil askok bideojokoetara jolasten denbora handia ematen dutela 1. taula. Pertsonaiak eta hauen ezaugarriak PERTSONAIAK EZAUGARRIAK Mikel  Futbola eta ballet-a praktikatzen du  Etorkina eta beltzarana da Winnie  Gaur egun, modeloa  Txikitan, makulak atera zitzaizkion Markel  Betaurrekoak ditu eta irakurtzea asko gustatzen zaio  Amarekin bakarrik bizi da Amale  Ilegorria eta oso lotsatia da.  Saski baloira jolastea asko gustatzen zaio. kontuan izanda, sortutako pertsonai honi irakurtzea asko gustatzen zaio. Era honetan, ikasleek, irakurtzea beste “hobby” bat izan daitekeela ikusi ahal izango dute. Ondorioz, bakoitzak gustu desberdinak dituenez, horiek errespetatu behar dela adierazi egingo zaie. Honekin batera, pertsonai hau, bere amarekin bakarrik bizi dela adieraziko da, izan ere, gaur egun, familia egitura desberdinak aurkitzen dira eta ondorioz, arruntena (ama, aita eta seme-alabak) alde batera utzi nahi izan da, ikasleek, norbera bere familia mota duela eta besteena bezain garrantzitsua eta sendoa izan daitekeela ikusteko aukera izango dute. Azkenik, azkeneko pertsonaiari dagokionez, ilegorriaren ezaugarria atxikitu zaio. Izan ere, orokorrean, ikasleek ilehoria, marroia edo beltza izaten dute, hau da, ilegorria izatea ez da ohikoena. Hori dela eta, kolore horretako ilea izatea eman daitekeen beste egoera bat dela eta horregatik ez dela ezer ere gertatzen ikusiko dute, gainerakoen errespetua bultzatuz.
addi-e056e2854092
https://addi.ehu.es/handle/10810/17652
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
Fernández Martín, Leire
eu
Gure buruaren onarpenetik, gizakion errespetura
 Nor da?  Zer dauka? Zer gertatu zitzaion?  Zein da bere gaur egungo egoera?
addi-4d03c212fa87
https://addi.ehu.es/handle/10810/17652
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
Fernández Martín, Leire
eu
Gure buruaren onarpenetik, gizakion errespetura
8. Eranskina ARIKETEN DISEINUA 1. Pre-test Helburua Ikasleek aurretik duten autoezagutza fisikoa identifikatzea, amaieran izango dutenarekin alderatu ahal izateko. Edukiak Autoezagutza Gaitasunak  Norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna: izan ere, ikasle bakoitza bere galdetegia egiten arituko da. Ikasle bakoitzari Pre-testa banatu egingo zaio. Ondoren, item guztiak, bai itxiak zein irekiak, denon artean irakurriko dira, zalantzak egotekotan, horiek argitzeko eta lana burutzen den bitartean sortu daitezkeen arazoak edo zailtasunak saihesteko. Irakurketa ozena egiteko, banan-banan joango dira item bakoitza irakurtzen, eta esan bezala, norbaitek adjektiboren bat ulertu ez duenean, eskua altxatuko du eta argitu egingo zaio. Dena irakurrita eta argituta dagoenean, item bakoitzari erantzuteko, bakoitzean esaten denarekin ados baldin badaude “ados nago” markatu behar dutela azalduko zaie. Guztiz ados ez badaude, hau da, erdi ados egotekotan, “erdi ados” markatu behar izango dute eta ados ez egotekotan, “ez nago ados”. Azalpena eman eta gero, ea ulertuta geratu den ala ez galdetuko zaie eta zalantzarik ez egotekotan, galdera irekia irakurriko da. Honetan, haien burua deskribatu behar dutela aipatuko zaie, haien fisikoa nolakoa den adieraziz. Idazteko lerroak zehaztuta egon arren, ikasleren batek gehiago idatzi nahi izatekotan gehiago idatzi dezakeela aipatuko zaie. Den dena argituta dagoenean, bakoitzak bere galdetegia egiten hasiko da eta bukatu egiten dutenean, hauek batu egingo dira, hurrengo ariketarekin hasteko. Aipatzekoa da, ikasleek galdetegia egiten dauden bitartean, ikasle bakoitzari dagokion galdetegiko zenbakia apuntatu behar izango dela, Pre-testa banatzerako orduan, kontuan izateko. Espazioa Gela Denboralizazioa 25 minutu Erabilitako materiala  Aurretik diseinaturiko Pre-testa Ebaluazioa Pre-testaren ebaluazioari dagokionez, bertan lortutako emaitzak, Posttestan lortutakoekin alderatu egingo dira, ikasleengan aldaketarik eman diren ala ez ikusteko. Gaitasunak  Norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna: bakoitzak bere ideiak adierazi egingo ditu.  Giza eta herritartasunerako gaitasuna: ikasleen artean eztabaida sustatuko denez, kideak eta baita hauen iritziak errespetatzeko ahalmena landu egingo dute. Bigarren jarduera honetan, ikasleei interbentzioaren leloa aurkeztuko zaie eta horretarako, txartela arbelean itsatsita jarriko da, jesarleku guztietatik ikusi ahal izateko. Leloan, lau esaldi desberdin bereiztu daitezkeenez, ikasleak, bananbanan joango dira esaldi bakoitza irakurtzen. Irakaslea gidaria izango da eta ikasleen erantzunen arabera, zenbait galdera planteatuko ditu. Era honetan, ikasleak hausnartzen hasiko dira, haien iritziak eta pentsamenduak gainerakoekin partekatuz, haien artean eztabaida sortuz eta denon parte-hartzea sustatuz. Espazioa Gela Denboralizazioa 20 minutu Erabilitako materiala  “Denok gara... “ deituriko txartela Ebaluazioa Bigarren ariketa honen ebaluazioa erreparatuz, saioan zehar, ikasleek irakasleak egiten dizkien galderei ematen dituzten erantzun esanguratsuenak eta nabarmenenak erregistratu egingo dira. Gainera, ariketa hau, Post-testa egin aurretik berriz ere egingo denez, ikasleek, hasieran esaten dutena, amaieran esaten dutenarekin ere konparatu ahal izango da, berdin pentsatzen jarraitzen duten ala ez ikusiz. 3. “Autoezagutza desberdinak ezagutuz” Helburua Ikasleek autoezagutza hitzaren definizioa eta dauden autoezagutza desberdinak ezagutza, arrazonamendu maila landuz. Edukiak Autoezagutza Gaitasunak  Giza eta herritartasunerako gaitasuna: taldean lan egingo dute, beraz gainerakoak entzun eta denon artean, adostasunak hartu behar izango dituzte. Ariketaren deskribapena Ikasle bakoitzari “Autoezagutza desberdinak ezagutuz” deituriko koadernoa banatuko zaio. Ondoren, koadernoaren portadan, norberak bere izena jartzeko aipatuko zaie. Jarraitzeko, denon artean, autoezagutzaren definizioa sortu behar izango dute. Horretarako, irakasleak, arbelean autoutoezagutza hitza bananduta (auto eta ezagutza) jarriko du, ikasleek hitz bakoitzarekin zer esan nahi den adierazteko eta ondoren, esandakoarekin osatutako definizioa haien koadernoetan dagokion atalean idazteko. Definizioa behin osatuta, autoezagutza mota desberdinak ezagutuko dituzte. Horretarako, ikasleak txandaka joango dira irakurtzen eta egoera bakoitzetik autoezagutza fisikoa nolakoa den adierazten duten ezaugarriek identifikatzen eta horiek markatzailearekin azpimarratzen joango dira. Ezaugarriak identifikatuta daudenean, irakasleak, ea irakurritakoaren inguruan zer pentsatzen duten, ea bera bezalakoa den beste inor ezagutzen duten… galdetuko die. Espazioa Gela Denboralizazioa 45 minutu Erabilitako materiala  Sortutako “Autoezagutza desberdinak ezagutuz” koadernoa. Ebaluazioa Ariketa honetarako, pertsonai bakoitzaren egoera irakurri eta ezaugarriak azpimarratu ondoren, ikasleek amankomunean adierazitakoa erregistratu egingo da, egoera bakoitzaren inguruan zer pentsatzen duten adieraziz. Helburua Ikasleek sinestaraztea, norberak duen fisikoa duelarik, bere buruarengan sinestu behar duela nahi duena lortu ahal izateko. Honekin batera, gainerakoen fisikoa onartu eta errespetatu egin beharraren ideia barneratzea. Edukiak Autoezagutza eta errespetua Gaitasunak  Norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna: ikasle bakoitzak, ikusiko duten pelikulan aipatzen den eta esanguratsua iruditu zaien ideiaren bat idatzi beharko dute.  Giza eta herritartasunerako gaitasuna: bakoitzak bildutako ideia bai talde handian zein txikian ere amankomunean jarri beharko dute. Pelikula ikusi eta gero, ikasleak lau pertsonetako lau taldetan antolatuko dira, bakoitzak bildutako ideia, taldekideekin amankomunean jartzeko eta banatuko zaien kartoi-mehean idazteko. Horri jarraitzeko, talde bakoitzak gelaren aurreko aldera aterako da, kartoi-mehetan zer eta zergatik idatzi egin duten gainerakoei erakusteko, idatzitakoaren inguruko hausnarketa bultzatuz. Espazioa Gela Denboralizazioa 1h 15min Ebaluazioa Helburua Ikasleen maila emozionala guztiz garatzea, ezagutzen ez dituzten edota ezagutzen dituzten pertsonen esperientziaz interesatuz eta enpatia landuz. Honekin batera, nahiz eta minusbaliotasunen bat izanda, bizitzarekin aurrera egin eta nahi duzuna lortu daitekeela sinestea. Edukiak Autoezagutza eta errespetua  Norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna: ikasle bakoitzak, nahi duen pertsonaiaren inguruko informazioa jaso eta gainerakoei transmititu behar izango du.  Giza eta herritartasunerako gaitasuna: ezagutuko dituzten esperientzia desberdin guztien aurrean errespetua landu beharko dute, bakoitza den modukoa onartuz. Aurreko ekintzako aurkezpenekin bukatu eta gero, saioa bukatzeko geratzen diren minutuetan, bostgarren ekintza honi hasiera emango zaio. Horretarako, ikasle bakoitzari “Esperientzia pertsonalak ezagutuz” deituriko fitxa banatu, azaldu eta etxean edo liburutegian egiteko eskatuko zaie. Horretarako, banatutako fitxa guztion artean irakurriko da, zalantzak egotekotan, horiek argitzeko. Honetan, minusbaliotasunen bat izanda, aurrera egin duen eta profesionalki edo pertsonalki urrun heldu den pertsona baten inguruko informazioa jaso eta hurrengo egunean, klasean, gainerakoei azaldu behar izango dietela aipatzen da. Ikasleei, nahi duten pertsonaren inguruan egin dezaketela aipatuko zaie, hau da, ez dela zertan mundu maila ezaguna izan behar. Bildutako informazioa, fitxa bertan idatzi egin beharko dute, horretarako eskaintzen den hutsunean. Hurrengo egunean, ikasle bakoitzak, gainerakoen aurrean jarri beharko da, aukeratu duten esperientziaren inguruan hitz egiteko. Bitartean, gainerakoak, hitz egiten dagoena errespetuz entzuten egongo dira eta zer edo zer gehitu nahi izatekotan horretarako aukera izango dute. Espazioa Gela. Denboralizazioa 2h 30 min Erabilitako materiala  Esperientzietarako prestatutako fitxa  Winter izurdea ikusteko web-cam (Iturria: http://www.seewinter.com/animals-exhibits/meetanimals/live) Ebaluazioa Bosgarren ariketa honetarako, ebaluaziorako, behaketa-fitxa bat izango da, non ikasleek eskatutako lana ea eginda ekartzen duten erregistratuko den. Izan ere, eginda ekartzen badute, aukeratutako pertsonaren esperientziaren inguruan irakurri eta interesatu egin direla esan nahi du, haien enpatia landuz. 6. “Ni neu” Helburua Ikasleek haien autoezagutza fisikoa hobetzea, haien burua ezagutuz eta horretaz hausnartuz. Edukiak Autoezagutza eta errespetua Gaitasunak  Norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna: norberak berea egin behar du, bere burua nolakoa den pentsatuz eta idatziz.  Giza eta herritartasunerako gaitasuna: Ikasle bakoitzak bere burua, bai bere ahuleziekin eta trebetasunekin onartu egiten duenean, gainerakoak ere onartzen eta errespetatzen hasiko da. Ariketaren deskribapena Ariketa honetarako, ikasle bakoitzari bere “Autoezagutza desberdinak ezagutuz” deituriko koadernoa banatuko zaio. Bakoitzak berea duelarik, azkenengo atala egin aurretik, guztion artean aurreko ataletan egindakoa eta ikusitakoa birgogoratuko dute. Ondoren, ikasle batek “Ni neu” atalean zer eskatzen zaien irakurriko du, zalantzak guztion artean argitzeko. Argibideak eman eta gero, ikasle bakoitza, bere deskribapena egiten hasiko da, fisikoz nolakoa diren, zein kirola praktikatzen duten, zer egitea gustatzen zaien... azalduz eta aurreko lau pertsonaien egoerak adibidetzat harturik. Honekin batera, norberak norberaren irudia egin beharko du, deskribapenean azaldutakoaren arabera. Beraz, haien burua zelan ikusten duten hitzez eta baita marrazki baten bidez adierazi egin beharko dute. Espazioa Gela Denboralizazioa 45min Erabilitako materiala  “Autoezagutza desberdinak ezagutuz” deituriko koadernoa. Ebaluazioa Seigarren ariketa honetarako ez da ebaluazio tresnarik erabiliko, ikasleek idatziko dutena pertsonala delako. Azken finean, honen bidez, ikasleengan, haien buruaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi da. Hau da, ikasleek minutu batzuk norbera ezagutzeari dedikatzea. 7. “Nortasun agiria” Helburua Ikasleek, munduan haiek bezalakoa den beste inor ez dagoela onartzea eta ideia barneratzea. Edukiak Autoezagutza Gaitasunak  Norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna: Ikasleek bakoitzaren existentziaz ohartuko da, ezaugarri propioak dituela onartuz.  Giza eta herritartasunerako gaitasuna: ikasleek, norbera bakarra dela ikustean, bere buruarekiko errespetua landuko dute, baita gainerakoekiko ere. Ariketa honetan, ikasle bakoitzari bere Nortasun agiria deituriko dokumentua banatuko zaio. Bakoitzak berea duenean, eta nortasunagiria zer den ea badakiten galdetuko zaie. Jarraitzeko, idatzi beharreko datuak irakurri egingo dira eta denon artean, orden bat jarraituz, norberak bere datuak idazten joango da. Argazkiak, irakaslearen zerrendatik lortutakoak, datu guztiak jarrita daudenean banatu egingo dira, bakoitzak dokumentuan dagokion laukian itsasteko. Ondoren, hatz-marka jartzeko, irakasleak ikasle bakoitzaren mailara hurbildu egingo da tinta pote batekin. Ikasleek haien bigarren atzamarra tintan sartu eta honen marka haien dokumentuan jarri beharko dute. Nortasun agirian eskatzen zaizkien datu guztiak behin zehaztuta, ikasleak haien artean, haien agiria gainerakoenarekin konparatzen hasiko dira, haien jesarlekuetatik altxatuz. Ondoren, behaketa eta konparaketa horretaz, bakoitzak zertaz ohartu egin den adierazi beharko du, guztion artean horren inguruko hausnarketa eginez. Espazioa Gela Denboralizazioa 45 min Erabilitako materiala  Diseinatutako nortasun agiriaren dokumentua. Ebaluazioa Ariketa honetarako, erabiliko den ebaluazio tresna, behaketa fitxak izango dira. Hauetan, ikasleek ea haien nortasun agiria betetzen duten eta ea parte-hartzen duten erregistratu egingo da. 8. “Denok gara…” Helburua Ikasleek, denok desberdinak, bereziak, bakarrak eta garrantzitsuak garela sinestea eta ideia hori ondo barneratuta izatea. Honekin batera, ikasleek aurreko ariketetan landutakoarekin lotzea. Edukiak Autoezagutza eta errespetua Gaitasunak  Norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna: interbentzian landutako ideiak norberak bere buruan antolatu beharko ditu eta gainerakoei adierazi.  Giza eta herritartasunerako gaitasuna: norbera besteengandik desberdina eta bakarra dela ikusita, gainerakoen ezaugarriak onartu eta errespetatu egingo dituzte, elkarbizitza egokia bultzatuz. Saioa hasi aurretik, arbelean, txartelan idatzita dagoena idatzi egingo da. Ondoren, ikasle guztiak klasera sartu eta haien jesarlekuetan jesarri egin direnean, ikasleek arbelean dagoena irakurri egingo dute, irakasleak ea irakurri nork nahi duen galdeturik. Leloa bere osotasunean irakurri egin dutelarik, irakasleak ea aurrekoan bezala pentsatzen jarraitzen baduten edo iritziz aldatu duten galdetuko die eta landutako ariketetan ikusitakoarekin lotura bat ezartzen saiatzeko eskatuko die. Helburua Post-test honetan lortutako emaitzak, hasieran egindako Pretestakoarekin alderatzea, ikasleen autoezagutza fisikoan ea aldaketarik pairatu diren ala ez ikusteko. Edukiak Autoezagutza Gaitasunak  Norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna: izan ere, ikasle bakoitza bere galdetegia egiten arituko da. Ariketaren deskribapena Azkenengo ekintzari hasiera emateko, ikasleei post-testa aurkeztuko zaie, azkenengo jarduera dela eta aurretik egindako post-testa bezalakoa dela esanez. Ondoren, bakoitzari berea banatu egingo zaio, ikasle bakoitzari dagokion test zenbakia kontuan izanik. Bakoitzak berea duelarik, kasu honetan, ez da berriz ere irakurriko, aurretik Pre-testa egin zenean irakurri egin zelako. Dena den, ea zalantzarik edo gogoratzen ez duten hitzaren bat badagoen galdetuko zaie, galdetegia egiten hasi aurretik, hori argitzeko. Zalantzak argitu egin direnean, bakoitza bere galdetegiari erantzuten hasiko da eta hauek amaitu egiten dutenean, batu egingo dira. Espazioa Gela Denboralizazioa 25 min Erabilitako materiala  Sortutako Post-testa Ebaluazioa Post-testarako, Pre-testan lortutako emaitzak, bukaerako galdetegian lortutakoekin alderatu egingo dira, landutako guztia landuta dagoelarik, ikasleengan ea aldaketarik eman diren ikusteko.
addi-e040d96ed872
https://addi.ehu.es/handle/10810/17652
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
Fernández Martín, Leire
eu
Gure buruaren onarpenetik, gizakion errespetura
 Bakoitza mundu bat da, ezaugarri propioak dituena.  Gainerakoak diren bezalakoak onartu behar dira? Eta hori betetzen dugu?  Pertsona guztiak onartu behar ditugu, inor ez da bestea baino hobeagoa.Gehienetan betetzen dugu, dena den, batzuetan lagunak zirikatzen ditugu.  Inoiz, beste norbaiten fisikoarekin sartu zarete? Zergatik? Eta zuen fisikoarekin sartu dira? Gustatu zaizue?  Bai, beste ikasleen fisikoarekin inoiz sartu gara. (Zergatia ez dute erantzun, isilik geratu dira). Baina txikiei ez diegu ezer esan behar- erantzun du ume batek. Horren aurrean, orduan ea nagusiekin sartu behar badiren galdetu zaio eta berak ezta ere erantzun du.  Nire fisikoarekin ere sartu dira, baina ez zait inporta –erantzun du ume batek, gainerakoak isilik geratu diren bitartean. 2, Taula. Irakaslearen eta ikasleen erantzun nabarmenenak eta esanguratsuenak IRAKASLEAREN GALDERAK IKASLEEN ERANTZUNAK  Aurrekoan bezala pentsatzen jarraitzen duzue? Gai zarete landutakoarekin loturak azartzen? Honen inguruan, ikasleek, berriz ere azpimarratu egin dute bakoitza mundu bat dela. Bakoitzak bere ezaugarriak dituela eta inork ezin duela horregatik mespretxatu edo dena delakoa. Honekin batera, bakoitzak bere burua den bezalakoa onartu egin behar du eta berarengan sinestu nahi duena lortu ahal izateko. Inor ez da bestea baino gehiago ezaugarri jakin batzuk izateagatik.
addi-f41ec2b3b9c3
https://addi.ehu.es/handle/10810/17652
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
Fernández Martín, Leire
eu
Gure buruaren onarpenetik, gizakion errespetura
10. Eranskina “AUTOEZAGUTZA DESBERDINAK EZAGUTUZ” 1. Atala: Autoezagutzaren definizioaren prozesua Hasiera batean, ikasleek banandutako hitzei dagokionez eman dituzten erantzunak:  AUTO-: ni, norberak, bere burua.  EZAGUTZA-: dakizuna, ezagutzen duzuna, trebetasun eta ahuleziez ohartzea, onartzea, sentimenduak zeintzuk diren eta fiskoa nolakoa den ezagutzea. Ondoren sortu egin duten definizioa: “Autoezagutza, norberak bere burua ezagutzea da. Hau da, zure trebetasun eta ahuleziez ohartzea eta onartzea”. 2. Atala: Lau pertsonaien egoerak aztertzean gertatutakoa  MIKEL Lehenengo kasua irakurri egin dugunean, Mikelen kasua, ballet-a eta futbola aldi berean egiten duen umea denez, ea zer iruditzen zaien galdetu zaie, baita ekintza horiek aldi berean praktikatzen dituen beste norbait ea ezagutzen duten ere. Galdera horien aurrean, ikasle gehienek ados azaldu dira, izan ere, mutil batek, aldi berean, futbola eta ballet-a egitea nahiko arraroa iruditzen zaiela aitortu dute. Dena den, ez zaiela txarto iruditzen eta ez dutela bi ekintza horiek egiten dituen inor ezagutzen aipatu dute. Gelan, futbola ea nortzuk egiten duten galdetu zaienean, mutilek bakarrik altxatu egin dute eskua. Nesken kasuan, aldiz, bi neskek altxatu egin dute eskua. amona primeran dagoela eta gaixotasun horrek ez duela bestelako eraginik azaldu egin die. Esan beharra dago, aipatu dutenaren arabera, inoiz ez dutela Winnie iragarkietan ikusi. Beraz, hemendik aurrera, ikusten dutenean, ezaguna egingo zaie.  MARKEL Markelen kasuan, liburuak irakurtzea gustatzen zaiola irakurri dutenean, ikasle batek, “Que friki” aipatu du ahoz gora. Gainerako ikasleek ez dute entzun, hori dela eta ez da irakurketa moztu. Amaitu dutenean, ea zergatik hori esan duen galdetu zaio eta ikasle horrek, lotsatuta agertu da, ezer esan barik. Gainera, beste ikasle batek, irakurtzeagatik ez dela frikia izan behar erantzun dio. Honen aurrean, ikasleak, berriz ere lotsatuta, erratuta zegoela onartu du, bakoitzak bere gustuak dituela aipatuz.  AMALE Amaleren aurkezpena irakurtzera joan direnean, bere argazkia ikusi bezain pronto, beldurra ematen duela aipatu egin du ikasle batek baino gehiago. Amale ilegorria izanda, gela horretan bera bezalako inor ez dagoela esan dute. Hori dela eta, eskolan dauden ilegorriak izendatzen hasi dira, baita haien familiako norbait ere aipatu dute.
addi-c54821461552
https://addi.ehu.es/handle/10810/17652
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
Fernández Martín, Leire
eu
Gure buruaren onarpenetik, gizakion errespetura
1. Atala: “El circo de las mariposas” pelikularen inguruan egindako hausnarketa txikia Hausnarketa honetan, ikasleei argitu zaie, hasiera batean, pertsonaia lehenengo zirkuan dagoenean, hain txarto tratatua denez eta era guztietako irainak jasotzen dituenez, berak ere, ezertarako balio ez duela sinesten duela. Bigarren zirkuan, aldiz, bertako langileek eta zuzendariak batez ere, pertsonaiak berari buruz dituen aurreideia guztiak alde batera ustera eta berarengan konfiantza izatera bultzatzen dute. Era horretan, proposatzen duen guztia lor ditzake, arrakastarekin gainera. 2. Atala: “¿Vas a acabar siendo fuerte? “hitzaldian transmititzen den mezua Honetan transmititu egiten den mezu nagusia, behin eta berriro gauzak egiten saiatu behar garela da. Saiatzen garen bitartean, lortzeko aukera dugulako, eta saiatzen ez bagara, inoiz ere ez dugulako lortuko. Beraz, bideoa ikusi eta gero, horren inguruko hausnarketa egiten egon dira. Ikasle batzuk, askotan gauzak egiten ezta saiatzen ez direla aitortu dute. Beste batzuk aldiz, behin saiatuta ez bazaiela ateratzen, berriro saiatzen ez direla aipatu dute. Hitzaldi horren bidez, gizonaren egoera ikusita, gauzak behin eta berriro saiatuz azkenean lortu daitezkeela ikusi dute, betiere, norberak bere buruarengan sinistuz.
addi-5308866aca75
https://addi.ehu.es/handle/10810/17652
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
Fernández Martín, Leire
eu
Gure buruaren onarpenetik, gizakion errespetura
15.eranskina PRE-TESTA ETA POST-TESTA ALDERATZEKO IRIZPIDEAK Lehenik eta behin, aipatu beharra dago, galdetegietako item guztiak ez direla kontuan izango, soilik, fisikoarekin zerikusia dutenak. Izan ere, izaeraren inguruan ea aldaketarik eman diren ala ez adierazten duenak, ikerketa honetarako ez dira hain garrantzitsuak. Beraz, ondorengo hauek izango dira aztertuko direnak: 1. Itema: Nire buruarengan konfiantza daukat 2. Itema: Ez zait nire fisikoa gustatzen 3. Itema: Besteek nitaz zer pentsatzen duten inporta zait 4. Itema: Besteen fisikoaz barre egiten dut 5. Itema: Nire fisikoa gustatzen zait 6. Itema: Nahiago dut lodia izatea, argala izatea baino 7. Itema: Nire fisikoaz barre egiten dut 8. Itema: Alferra naiz 9. Itema: Naizen bezalakoa gustatzen naiz 10. Itema: Nahiago dut argala izatea lodia izatea baino 11. Itema: Deskriba ezazu zure burua Aztertuko diren itemak behin zehaztuta, Pre-testan agertzen diren balio kualitatiboei, balio kuantitatiboa eman behar zaie, galdera irekiak eta galdera itxiak kontuan izanik. GALDERA ITXIETAN 1= Ez nago ados 2= Erdi ados nago 3= Ados nago GALDERA IREKIA 1= Bere buruaren deskribapena egiteko, adjektibo edo esamolde negatiboak erabili ditu. 2= Bere buruaren deskribapena egiteko, adjektibo edo esamolde negatiboak erabili ditu. 3=Bere buruaren deskribapena egiteko, adjektibo edo esamolde negatiboak zein positiboak erabili ditu, biak batera.
addi-a5cc8c9c0788
https://addi.ehu.es/handle/10810/17653
addi
cc-by-sa 4.0
2016-03-16
science
Ramos Garay, Markel
eu
Haur eta gazte literatura eta ikus-entzunezko diskurtsoak: Momo eleberriaren marrazki-bizidunetako moldaketaz
Leioan, 2015eko maiatzaren 25ean Sarrera Aurkezten dudan hurrengo lanaren aztergaia, haur eta gazte literaturaren eremuan ikus-entzunezko moldapenak egiteko jarraitzen den prozesua da. Zehatzago izanda, Momo eleberria eta dagokion marrazki-bizidunetako moldaketa zinematografikoa, Momo. Una aventura a contrarreloj, analizatu eta konparatzen dira, istorioa euskarri batetik bestera pasatzeko erabili diren estrategietan arreta jarriz. Umeen hezkuntzaren barnean literaturak funtzio oso garrantzitsua betetzen du, irudimena eta ideologia eraikitzearena, alegia. Azken urteetako iraultza teknologikoa dela eta, haur eta gazte literaturak bere forma aldatu behar izan du, umeentzako erakargarri suertatzeko. Izan ere, gaur egun umeak oso txikitatik daude kontaktuan teknologia berriekin eta ikus-entzunezko produktu pila dute eskura. Ondorioz, narrazio mota berria sortu da, ikus-entzunezkoa. Literatura mota hau baztertzeko joera dago, jatorrizko lanen sinplifikazioa suposatzen duelako. Baina nire galdera da, egokia al da joera hau? Hainbeste desitxuratu egiten dira obra originalak moldaketetan? Horrelako literaturak ez du balio jatorrizko lanera ailegatzeko baliabide gisa? Ez litzateke zuzenago izango ikus-entzunezkoak hezkuntzan integratzea, hauek umeengan duten eragina kontuan izanda? Ikerketa lanaren helburu nagusia galdera hauei erantzuten saiatzea da. Nire ustez, gai garrantzitsua bezain konplexua da, sakonki aztertzea merezi duena. Aipatutako helburua lortzearren aurrera eraman den ikerketa-lanean, hurrengo prozesua edo metodologia jarraitu da: lehenengo, ikuspegi teoriko eta kontzeptual batetik ikertzen dira literaturaren eta zinemarena arteko harremanak eta zehatzago, moldaketa zinematografikoak. Bertan kontzeptu desberdinak eta autore anitzen ideiak eta teoriak azaltzen dira. Ondoren, arreta haur eta gazte literaturan zentratzen da: teknologia berrietara eta ikus-entzunezko euskarrietara nola moldatu den azaltzen da, baita honek zer eragin izan duen umeek literaturarekin duten harremanean. Marko teorikoarekin bukatzeko, Momo eleberriaren eta bere autorearen (Michael Ende) ezaugarri nabarmenenak aipatzen dira. Gero, jarraitutako metodologiaren azalpen laburraren ostean, Momo-ren eta bere adaptazio zinematografikoaren analisia eta konparaketa dator, non bien arteko desberdintasunak eta parekotasunak bilatzen diren, baita moldapen prozesuan erabili diren estrategiak. Bukatzeko, ikerketaren aurreko atal guztiak hausnarketa multzo batean elkartzen dira. Honi dagokionez, ateratako ondorio nagusia hauxe da: ikusentzunezko moldaketek, hain zuzen, jatorrizko obraren sinplifikazioa suposatzen dute, 1 Seymour Chatmanek Historia y Discurso (1990) lanean, eduki esanahidunak edo significados eta adierazleak edo significantes zer diren azaltzen du. Eduki esanahidunak, gertakariak, pertsonaiak eta zehaztasun eszenikoak dira; adierazleak, ordea, edozein euskarritan horietariko edozein irudikatzeko erabiltzen diren elementuak dira. dut moldaketa bat fidela izatea ez duela esan nahi jatorrizko lanaren berdin-berdina izan behar dela, baizik eta literaturari dagozkion hainbat prozesu zinemarentzako moldatzean, hauek sinesgarritasuna mantentzea. Modu batean edo bestean, nire ustez ez dago idazleen haserrerako arrazoirik, moldaketek ezin diotelako kalte egin jatorrizko lanari, azken honen izaera errespetatzen ez dutenean ere. Peña-Ardidek, Bazinen hitzak errepikatuz, defendatzen du zentzugabekeria dela sumintzea maisulan literarioek zineman jasan dituzten degradazioengatik. Jatorrizko lanarengandik urrun egon arren, ezin diote honi minik egin. Alde batetik, liburu hauek gutxiengo batek soilik ezagutzen eta baloratzen ditu; bestetik, jatorrizko lana irakurri ez dutenek bi aukera dituzte: filmarekin konformatzea (beste edozein filmaren balio berbera izanda) edo lan originala ezagutzeko desira esnatzea, eta azken hori onuragarria izango da literaturarentzako (2009:25). Honen ostean jarraitzen du esaten arrazoipen hori estatistika editorial guztiengatik baieztatuta dagoela: lan literarioen salmentaren igoera handia erakusten dute, hauen moldaketa zinematografikoak gauzatu ondoren. Iritzi berdinekoak dira beste asko. Gutiérrez Carbajoren (2012: 75) ustetan (Micharen hitzetan oinarrituz) ez da oso egokia moldaketen legitimotasunaren edo legitimotasun faltaren inguruan galdetzea, zinematografoaren lehen momentuetatik garatzen den praktika baita, gaur egun bizirik jarraitzen duena eta desagertzeko seinalerik ez duena eman. Urrunago ere joaten da bere baieztapenetan, eta moldaketek prozedura zinematografikoak aberasteko balio izan dutela dio, moldaketen bidez zinemaren bertuteak eta gabeziak agerian geratzen badira ere. Dos Passos idazleak, Gutiérrez Carbajoren Literatura y cine (2012) lanean aipatzen den bezala, ez du uste zinemak lehia egiten diola nobelari, baizik eta alderantziz, sostengu moduan balio diola, narratzeko modu berri baten oinarri bezala (2012: 143). Gutiérrez Carbajoren liburu berean, Gabriel García Márquez idazlearen aipamen bat ere badago, non zinemak bere nobelan izan dituen eragin onuragarriak azaltzen dituen, betidanik zinemarengandik sentitu duen lilura eta bere lanetan zinemari dagozkion prozedurak erabiltzearen grina aipatu ostean: “Trabajando para el cine (…) me pareció que el predominio de la imagen sobre los otros elementos narrativos era ciertamente una ventaja pero también una limitación (…) sólo entonces tomé conciencia de que las posibilidades de la novela son ilimitadas.”(2012: 141). Agerian gelditzen da, bai Dos Passosek, bai García Márquezek, argi dutela zinemak literaturari kalte egitetik urrun, mesede egin diola, moldaketen gaia zehazki aipatzen ez badute ere. Bi euskarrien arteko (literatura eta zinema) transposizio ahalmenean sinesten duen eta gainera honen inguruan teoria bat eraikitzen duen beste bat, Seymour Chatman da. Teoria narratiboetan, estrukturalistetan eta formalista errusiarren teorietan oinarrituz, Chatmanek bere lanean, Historia y discurso (1990), testu narratiboak estrukturak direla ziurtatzen du, eta hauek euskarri batetik bestera (literaturatik zinemara) eraman daitezkeela. Istorioaren eta diskurtsoaren artean bereizketa egiten du: narrazio batean, alde batetik, istorioa dago, zer galderari erantzuten diona, eta bere barnean gertaera katea (ekintzak [acciones] eta jazoerak [acontecimientos])2 eta izakariak ([existentes], pertsonaiak eta antzeztokiaren zehaztasunak) hartzen ditu. Beste aldetik, diskurtsoak nola galderari erantzuten dio; istorioaren adierazpena da eta bere barnean transmisio narratiboaren estruktura eta istorioa adierazteko euskarria (zinema, literatura, ballet…) hartzen ditu. Hona hemen estruktura hau irudikatzen duen diagrama: Estruktura hauek edozein euskarritik independenteak dira. Baieztapen hau sendotzeko, Chatmanek Claude Bremonden hitzak errepikatzen ditu. Azken honen esanetan, esanahi-maila autonomo bat existitzen da, mezuaren osotasunetik bakandu daiteken estruktura batez hornituta dagoena: istorioa. Horrela, edozein motatako mezu narratiboak esanahi-maila berdin hori adierazten du, erabiltzen den adierazpen-euskarria bata edo bestea izanda. Euskarri batetik bestera eraman daiteke, bere oinarrizko ezaugarriak galdu gabe eta istorioa berbera izanda, idatzita, antzeztuta edo irudikatuta egonda. Narratzen den istorioa bere elementu esanahidun propioak izango ditu: hauek ez dira hitzak, ez irudiak, ez keinuak, baizik eta hitz, irudi eta keinu hauek transmititzen dituzten gertaerak, egoerak eta jarrerak (Chatman, 1990: 20-21). Hortaz, esan daiteke ez dagoela istorio baten adierazpen (manifestación) pribilegiaturik. Izan ere, hitzaren zentzu tekniko batean, istorioa maila abstraktu batean bakarrik existitzen da. Honen edozein adierazpenean, diskurtsoak hautaketa eta ordenaketa bat egiten du, euskarri konkretu batengatik burututa. Diskurtsoak, istorio baten gertaerak eraldatzen ditu trama bat sortuz. Trama honetan, gertaerak aurkezteko ordena aldatu daiteke, orden kronologikoa edo beste edozein ordena jarraituz. Azken finean, diskurtsoaren funtzioa, gertaera eta pertsonai ezberdinei garrantzia ematea edo kentzea da, gertaera bat interpretatzea edo (hartzailearen) interpretaziorako uztea (Chatman, 1990: 37-45). 1.3. Haur eta gazte literatura Carmen Becerrak eta Ana Fernández Mosquerak (2010) baieztatzen duten moduan, haur eta gazte literatura edo zinema garrantzi txikiagoko genero literarioa edo zinematografikoa kontsideratzen jarraitzen dira. Jarraian, ostera, honen zentzugabekeria agerian uzten dute, genero hau zertan datzan edo zer den azalduz eta hezkuntzan duen garrantzia eta balioa goraipatuz. Haien esanetan, haur eta gazte literatura edo zinema, hartzaile haur edo adingabeko bati zuzendutako literatura edo zinema da, diskurtsoaren kalitatea galdu gabe edo hau zaintzeari utzi gabe. Lan artistikoak dira, konplexutasun maila handiagoa edo txikiagoa izan dezakete eta modalitate generiko desberdinen barne egon daitezke, baina guztiek baldintza bat betetzen dute: eraikita dauden moduek, haur edo gazte interpretazioa ziurtatzen dute. Gainera, produktu hauek zeregin garrantzitsuagoak betetzen dituzte hezkuntza testuinguruan funtzio estetiko edo ludiko soilaz gain: umeen irudimenezko unibertsoa eta ideologia eraikitzen dute. Umeen irakurketa ohiturak eta eskolek eskaintzen duten irakurketa formakuntza ikertzearen garrantzia ere azpimarratzen dute Becerrak eta Férnandez Mosquerak, baita hauek nola konbinatzen ari diren teknologia berriekin eta ikus-entzunezko euskarriekin. Izan ere, produktu hauek kontsumitzen dituzten umeak edo gazteak formakuntza prozesu batean murgilduta daude. Hortaz, orain irakurtzen dutenak, haien irakurketa ohitura helduak baldintzatuko ditu eta haien interpretazio gaitasuna eta ohitura kulturalak bermatuko ditu (Becerra & Fernández Mosquera, 2010). pila dute modu erraz eta azkarrean. Honen aurrean, liburuek haien funtzioa eta forma aldatu dute, merkatu berri honetan lehiakorrak izaten jarraitzeko eta ahalik eta publiko gehienari ailegatzeko. Ondorioz sortzen diren produktu erakargarriek eragin handia dute umeengan eta gazteengan, haien lehentasunak eta gustuak baldintzatuz (Rusicka Kenfel, 2010). Gaur egungo umeak oso txikitatik daude teknologia berriek eskaintzen dituzten produktuekin harremanetan. Horien bitartez, fikziozko mundu literarioak eta haur literaturaren pertsonaia klasikoak ezagutzen dituzte. Momentu honetan, lan literarioen ikus-entzunezko moldaketen kontsumoa handiagoa da jatorrizko lanena baino, hauen formatu erakargarriak direla eta (Rusicka Kenfel, 2010). Umeen erlazioa testu idatziarekin gero eta urriagoa da (formatu tradizionala umeen aisialdian oso presente egoten jarraitu arren) eta haien erreferentzia kultural, ideologiko eta moralak, euskarri berrietatik datoz gehien bat. Bestalde, zailtasun batekin egiten dute topo umeek: helduek orokorrean ez dakite umeak nola gidatu (edo irakatsi) ikusentzunezko euskarriek eskaintzen duten informazioa kritikoki “irakur” dezaten. Informazio hau oso konplexua eta eragin handikoa izanik, umeek gidaren bat izan beharko lukete. Gainera, narrazio mota berri hau orain arte mesprezatu edo baztertu egin da, lan literarioen sinplifikazioa inplikatzen duelako. Hau oztopo handia izan da gaur egungo ume-irakurleek jasotzen dituzten edukien inguruko ikerketa serio eta arduratsuak burutzerako orduan. Hortaz, behar bada komenigarria izango litzateke eskoletan narrazio mota hauek integratzea haur eta gazte literaturaren barnean, eta ikerketa akademikoak gai honetaz kezkatzea, testu hauek zorroztasun analitikoz eta kritikoz tratatuz (Pérez Pico, 2010). 1.4. Momo. Michael Ende3 Momo Michael Ende idazlearen nobela bat da. Lehenengo argitaraldia 1972. urtekoa da eta alemanez idatzita dago. Espainiara 1984. urtean ailegatu zen Susana Constanteren itzulpenarekin. Nobela honek kontatzen duen istorioan, figura fantastiko batek (Momo) gizateria salbatzen du bere auto-suntsiketaz. Momok, natura-gaindiko indarren laguntzaz (Ordu Maisua edo Maestro Hora eta Casiopea) indar suntsitzaileak (Gizon Grisak, gizonen denbora guztia lapurtu nahi dutenek) garaitzea lortzen du eta gizartea (helduak) norabide onetik bideratzen du berriro ere. Haur edo gazte-literatura kontsideratzen bada ere, Endek ez du umeentzat idazten, baizik eta helduen barnean oraindik bizi den ume sineskor eta sineslariarentzat. Bestalde, uste dut oso liburu gomendagarria dela gazteentzat, bere osotasunean ulertzeko eta bere esanahi guztiak hautemateko adin gehiago izatea komenigarria bada ere. Michael Ende neoerromantizismo literarioaren ordezkari nagusienetarikoa da. Korronte honen jatorria XX. mendeko 70. hamarkadakoa da eta erromantizismo alemaniarraren idazleetan eta filosofoen pentsamenduan oinarritzen da. Bere ezaugarrietako batzuk, naturaren bilaketa eta bizitzaren baloreekiko nostalgia dira, modernitatearengatik eta arrazionalismo funtzionalagatik mehatxatuta daudenak. Ezaugarri hauek oso nabariak dira Enderen Momo lanean. Haur baten figura (Momo) erabiltzen da gizakien barnean betirako geratzen den haur-aldea edo arrastoa irudikatzeko. Figura honen barnean pilatzen dira barne-bizitza aberatsaren ezaugarri guztiak: bere ekintza nagusiak jolastea eta entzutea da, materialismoarekin erlazionatuta dagoen edozer gauza ezezagun egiten zaio, eta bizitzari buruz egiten duen balorazioa, bere esperientzia subjektiboan eta bere sentimenduetan oinarritzen da. Momoren aurkako aldean Gizon Grisak daude, gizarte modernoaren indar negatiboak adierazten dituztenak: gizakiek denbora ahalik eta gehien aprobetxatzearekin daukaten obsesioa (honen benetako kausa heriotzarekiko beldurra izanik), presaka alde batetik bestera joatea, eguneroko plazerrez gozatzeko denbora ez izatea… Gizon Grisek denboraren balorea ezagutzen dute, baina kuantifikatuta eta zehaztasun numerikoz kalkulatuta, Momok eta bere lagunek ematen dioten balore subjektiboaren aurrean. Hortaz, nobela honetan erromantizismoaren kexa modernitatearen aurka adierazten da, gaur egungo egoerara itzulita: kontsumismoa eta materialismoa. Elebrrian zehar, gero eta gehiago lortzearen desira kritikatzen da, desira honek, bere buruarekin gustura ez dauden pertsona indibidualistak eta berekoiak sortzen dituelakoan. Gizartearen beste alderi batzuk ere kritikatzen dira. Sormenerako gaitasun falta, adibidez, pentsamendu modernoaren garapenaren ondoriozkoa (fenomeno guztiak errealitate zientifiko eta objektiboetan bihurtzen dituena). Helduei eta bere hezkuntza sistemari zuzendutako kritika ere ez da falta. Elementu utopikoak ere badaude, istorioaren bukaeran, adibidez, agerian geratzen direnak: Gizon Grisen desagerpenarekin egoera ideala eta zoriontasun gorena lortzen denean (autoreak honen ostean epilogo bat gehitzen badu ere, bukaera zoriontsua behin betikoa ez dela adieraziz, gizakiaren jokaeraren araberakoa baita). Nobela hau hizkuntza ezberdinetara itzuli da eta zinemara bi alditan eraman da: Momo (Johannes Schaaf, Alemiana, 1986) eta Momo. Una aventura a contrarreloj (Enzo D´Alò, Alemania/Italia, 2001). Azken hau marrazki bizidunetako filma da, nik aukeratu dudana aztertzeko eta jatorrizko lanarekin alderatzeko. Aipatzekoa da, marrazki bizidunetako filmean oinarriturako liburua ere argitaratu dela: Momo, el libro de la película (2002). 2. Metodologia Lan literario bat eta bere moldaketa zinematografikoa aztertu eta konparatzearen helburua, pelikula hezkuntza-eremuan erabili daitekeen frogatzea da, jatorrizko lan literariora ailegatzeko baliabide gisa. Horretarako beharrezkoa da alde batetik, filmean lan literarioaren zer arrasto geratzen diren aztertzea eta beste aldetik, moldaketaren sinplifikazio prozesuan zehar zer aspektu utzi diren kanpoan. Momo-ren marrazki bizidunetako filma jatorrizko lanarekin konparatzeko, Seymour Chatmanen (Historia y discurso, 1990) teorietan oinarritu naiz. Marko teorikoan aipatu dudan bezala, Chatmanek edozein testu narratibo estruktura bat dela dio, eta estruktura honen barruan bi elementu desberdintzen ditu: istorioa (gertaerak eta izakariak) eta diskurtsoa. Ideia hau hartu dut eta aztergaiak hiru talde nagusietan banatu ditut: tramaren garapena (gertaerak), osagaiak (izakariak) eta diskurtsoa. Beste aztergai bat gehitu diot honi: obraren arima edo izaera. Era berean, talde bakoitzaren barnean aztertuko ditudan elementuen zerrenda egin dut. Elementu hauek guztiak, ez ditut soilik Chatmanen 2.1. Tramaren garapena • Gertakarien garrantzia eta hautaketa. • Gertakariak aurkezteko ordena: kronologikoa, atzera edo aurrera saltoak eginez… • Gertakari ezberdinen iraupena adierazteko moduak: laburpena, elipsia, luzapena, etenaldia. • Gertakarien maiztasuna (oso deigarria bada: gertakari bat askotan errepikatzea, adibidez). 2.2. Osagaiak • Espazioak edo eszenatokiak (berdinak liburuan eta filmean?). • Eszenatoki motak: erabilgarriak edo sinbolikoak. • Pertsonaiak eta hauen garrantzia. • Pertsonaia motak: borobilak edo lauak. 2.3. Diskurtsoa • Narratzailearen presentzia: nabaria edo ezkutua. • Narratzaile mota: orojakilea edo omnipresentea. • Narratarioa. • Istorioa zer ikuspegitatik kontatzen den: literala (optikoa) eta figuratiboa (ideologia edo mundua ikusteko/ulertzeko modua). • Estilo zuzena edo zeharkakoa: zuzena bada, hitz berdinak erabiltzen dira filmean? Zeharkakoa bada, nola eramaten dira hitzak filmera? 2.4. Obraren izaera eta helburua • Atal honetan, idazleak liburuaren bidez transmititu nahi dituen ideiak, kezkak kritikak edo baloreak filmean errespetatzen diren edo ez aztertuko dut. Baita filmak liburuan ageri ez diren beste batzuk transmititzen badituen. Hau guztiaz gain, jatorrizko lanean moldaketa errazten duten eta moldaketa zailtzen duten aspektuak edo faktoreak ere aztertuko ditut. Hauen inguruko aipamenak, ordea, konparaketan eta analisian zehar sakabanaturik egongo dira, beste zerbait ulertzeko garrantzitsua suertatzen denean soilik agertuz, atal bereizi batean bilduta egon gabe. Moldaketa erraztu dezaketen elementuak hauek dira, teknika zinematografikoen bidez imitatzeko errazak baitira: • Ikuspegi optikoa zein den zehaztu. • Ikuspegian aldaketak, batetik bestera pasa. • Leku zabal baten deskribapena, hedapena adierazten duten hitzekin. • Pertsonaia baten sentimenduak edo asmoak adierazten dituzten gorputzaren keinuen deskribapena. • Deskribapen zehatzak edo orokorretik zehatzera. • Deskribapen objektiboak. • Teknika metonimikoak eta eliptikoak: eszena baten deskribatu edo aurkeztu, honen elementu zehatzak fokalizatuz, osotasun efektu bat lortuz. • Denboran saltoak edo alterazioak (ordena, iraupena edo maiztasuna). • Momentu berean gertatzen ari diren bi gertakarien arteko txandaketa. Moldaketa zailtzen duten elementuak, ordea, hauek dira: • Pentsamenduen edo sentimenduen deskribapena edo azalpena: irudien bitartez hauek transmititzea zaila da. Zinemak honetarako erabiltzen duen teknika bat off ahotsa da, baina gaizki ikusita dago, zinemaren tekniken mesprezua izango balitz bezala. • Deskribapenak saihestea: zinemak ezin du zerbait “ez erakutsi”. Zinemak ez du deskribatzen, “ikusten uzten du”, saihestezina da zinemak zerbaiten aspektu fisikoa ez erakustea. 3.1. Tramaren garapena Literatura lan bat zinemara moldatzeko, sinplifikazio eta kondentsazio prozesu batetik pasatzen da. Kasu honetan, filmean tramaren garapenerako ezinbestekoak diren gertakariak (nukleoak) aukeratzen dira eta murriztu egiten dira pertsonaien garapen psikologikoa edo autorearen ideologia agertzen dutenak, beste batzuen artean. Nire ustez, honen kausa ez da soilik 255 orrialdeko eleberri bat 80 minutukofilm batean kondentsatzeko beharra. Beste arrazoi batzuk ezkutatzen dira sinplifikazio honen atzean: istorioa hartzaile haurrei hurbiltzea, haientzako ulergarriagoa eta atseginagoa bihurtuz (umeek egin behar duten ahalegin kognitiboa txikiagoa da). Horregatik liburuan adierazten diren ideia konplexuak ezabatu egiten dira eta trama kausa-ondorio segida azkar batean bihurtzen da eta hemendik kanpo geratzen den garrantzia galtzen du. Lortzen den emaitza, ekintza dinamikoagoko pelikula bat da, ulertzeko errazagoa eta erakargarriagoa, beti gertatzen ari baita zerbait. Ondorioz, irakurle guztiei zuzendutako obra literarioa, umeentzako soilik zuzendutako filmean bihurtzen da. Ezabatzen edo sinplifikatzen diren eszenetariko batzuk, Momok Bepporekin eta Ordu Maisuarekin izaten dituen elkarrizketa filosofikoak dira, baita narratzailearen digresioak ere, non autorearen ideologia adierazten den pertsonaien edo narratzailearen hitzen bidez. Eleberriaren 39. orrialdean, adibidez, Momok eta Beppok gauzak astiro egitearen garrantziaz hitz egiten dute, egiten denaz gozatu ahal izateko eta ondo egiteko. Moldaketan, berriz, ez da horrelakorik agertzen, nola Beppok bere ogibidea maite duen eta astiro lan egiten duen bakarrik ikusten da, azalpen gehiago eman gabe. Edo 147. orrialdean, Ordu Maisuarekin denboraren kontzeptuaz (lehena, oraina, geroa) hitz egiten duenean. Azken hau guztiz baztertzen da filmean. Desagertzen den beste eszena bat eta niretzako oso garrantzitsua dena hurrengoa da: Gizon Grisek Momoren lagun guztiak haien sareetan harrapatzen dituzte eta Momo bakarrik gelditzen da hilabete batzuetan zehar. Denbora-tarte honetan Momok bere lagunak bilatzen ditu atsedenik gabe, baina ez ditu inondik aurkitzen. Liburuan, Momoren izugarrizko larritasuna eta tristura irudikatzen dira eta pertsonaiaren garapenean momentu garrantzitsua da. Filmean gau bat soilik pasatzen du bakarrik. Hasiera bera ere guztiz desberdina da batean eta bestean. Moldaketaren lehenengo eszenan Casiopea agertzen da lotan Ordu Maisuaren etxean eta azken honen ahotsak esnatu egiten du eta martxan jartzeko esaten dio, neskatoa heldu dela (oraindik ikusleak ez daki Ordu Maisua eta Casiopea nor diren, ez lotan dagoen lekua Orduren etxea dela, ez nor den aipatzen duten neska). Hurrengo eszenan, filmean zehar agertuko diren pertsonaia guztiak erakusten dira. Liburuan, berriz, narratzaileak antzinako gizarteen inguruan hitz egiten du: jendea hiri handi eta politetan bizi zen eta anfiteatroetan antzezpenak ikustea maite zuen. Ondoren, gure garaira bueltatuz, esaten du azkenaldian hiri handi baten kanpoaldeko anfiteatro txiki batean (antzinako garaiaren arrastoa), Momo izeneko neska bat bizitzen zegoela. Antzinako garai honen aipamenik ez da egiten filmean. Pertsonaia helduak (Beppo izan ezik) hirugarren maila batera pasatu egiten dira, tramaren hari nagusitik kanpo geratuz. Hortaz, hauek agertzen diren eszena gehienak desagertzen dira: hasieran Momori bere jatorriaren inguruan egiten dioten galdetegia, bere etxea altzairuz hornitzen laguntzen diotenean (filmean umeek bakarrik laguntzen diote), helduek haien gatazkak konpontzera Momorengana joaten direnean (Nicola igeltseroaren eta Nino tabernariaren arteko eztabaida). Helduen desagerpenarekin, filmean umeak dira protagonista bakarrak. Hau, hartzaile haurrentzako hurbiltzeko ahaleginaren beste adibide bat da, horrekin jatorrizko lanaren kritika garrantzitsu bat murrizten bada ere, helduen jokamoldeari zuzenduta dagoena. Hala eta guztiz ere, moldaketan lan originalaren eszena asko mantendu egiten dira, eta nire iritziz, gehienetan oso antzerakoak eta fidelak dira (laburtu egiten badira ere): Gizon Gris batek Momori panpina saldu nahi dionean, urte bat lotan igaro ondoren Momo Gigirekin berriro topatzen denean, Gizon Grisek Momoren etxea arakatzen dutenean, Gizon Grisen ihesaldia (desagertzeko arriskupean baitaude) denbora gelditu egiten denean, bukaeran Momok Gizon Grisak garaitzen dituenean… Gertakariak aurkezteko ordenaz hitz egiten badugu, orokorrean, bai eleberrian bai filmean orden kronologikoa errespetatu egiten dela esan beharra dago, filmean argiago agertzen delarik. Izan ere, liburuan gertakari batzuk zehaztu gabeko denbora-tarte baten barnean kokatzen dira, haien ordena (zein doan lehen, zein ondoren) ere zehaztu gabe. Honek, era berean, beste ondorio bat dakar: liburuan, istorioa bere osotasunean iraupen handiagoa duela ematen du, filmean baino. Moldaketan gertakariak bata bestearen uzteko eta beste batzuetan irakurlearen interpretaziorako uzten da. “Teknika” hau zinemak erraz imitatu dezake, muntaia estiloarekin. Kasu honetan, kamara gertaera batetik bestera behin eta berriro pasatu egiten da erritmo oso azkarrean, eta batzuetan pertsonaia ezberdinak ere irudi berdinean agertzen dira, baina elkarrekin topo egin gabe. Analisiaren lehenengo atalarekin bukatzeko, gertakarien iraupena adierazteko moduak konparatuko ditut. Aurretik esan dut, jada, liburuan istorioa iraupen luzeagoa duela dirudiela, zehaztu gabeko denbora-tarteengatik. Aipatzekoa da ere beste fenomeno bat, interesgarria iruditu zaidana. Lan originalean, momentu batean (73. orrialdean) hiriaren hedapena eta modernizazioa azaldu eta deskribatu egiten da: etxe zaharren suntsiketa, auzo erraldoi eta berrien eraikuntza non etxe eta kale guztiak berdinak diren… Hauxe orrialde bakar batean sartu arren, agerikoa da denbora-tarte luze batean zehar gertatzen dela. Filmean, gertaera hau irudikatzeko kamara azkarra erabiltzen da, non kaleak eta etxeak itxuraz aldatuz doaz eta hiria gero eta modernoagoa eta handiagoa dela antzematen den, egunak eta gauak pasatzen diren heinean. Eszena honek 25 segundo eskas irauten ditu, baina arazorik gabe ulertzen da denbora luzea pasatu dela segundo horietan. 3.2. Osagaiak Pertsonaien garrantzi-mailan aldaketaren bat antzematen da. Nire ustez, eleberrian lehen mailako pertsonaiak, alde batetik, Momo (protagonista), Momoren lagun-minak (Beppo eta Gigi), Ordu Maisua eta Casiopea dira eta bestetik, Gizon Grisak (gaiztoak). Bigarren mailan Momoren beste lagunak daude, bai umeak (Paolo, María, Dedé, Massimo eta Blanco), bai helduak (Nicola igeltseroa, Nino tabernaria eta Fusi ileapantzailea). Hirugarren mailan, beste ume eta heldu batzuk daude, gehienak ezta izenik ere ez daukatenak edo talde moduan agertzen direnak. Filmean, lehen mailako pertsonaiak berberak dira. Bigarren mailakoetan ostera, aldaketak sumatzen dira: Beppo izan ezik heldu guztiak bigarren plano batean geratzen dira eta garrantzia galtzen dute neurri handi batean. Momoren lagun heldu bakarra Beppo da, beste helduek agerpen txikiak dituzte, protagonistarekin zerikusirik izan gabe. Azkenik, hirugarren mailan aipatutako umeak eta helduak, filmean praktikoki desagertzen dira: pare bat agerpen dituzte soilik (pertsonaiak izan baino gehiago, eszenatokiaren beste edozein elementuren funtzioa betetzen dute). Modu honetan, pertsonaia garrantzitsuen kopurua jaitsiz eta gertakari gutxi horien inguruan soilik emanda, tramaren garapenaren jarraipena errazagoa bilakatzen da. Hala ere, moldaketan bi pertsonaia berri gehitzen dira, istorioari freskotasuna eta alde komiko bat eransten diotenek. Ordu Maisuaren bi laguntzaile berri dira hauek: hontz bat (gauaren sinboloa) eta oilar bat (egunaren sinboloa). Pertsonaia garrantzitsuen izaeraren sakoneran ere aldaketak ematen dira. Liburuan, pertsonaiak borobilak diren heinean, filmean lauagoak dira, hauen garapen psikologikoa ez da antzematen eta hainbat ezaugarri edo berezitasun galtzen dituzte. Horrela, ulertzeko zailagoa den guztia ezabatzen da, umeei zuzendutako pelikula izanik. Momoren balore sinbolikoa neurri handi batean murrizten da. Filmean, bere ezaugarriak laguntasunari ematen dion garrantzia eta bihotzarekin arrazoitzeko gaitasuna dira, baina jatorrizko lanean berezitasun gehiago ditu: benetan entzuteko dohaina (eta honen bidez gatazkak konpontzea), izugarrizko memoria, irudimen handia (besteei kutsatzen zaiena berarekin egotean), aberastasun ez-materiala (denbora)… Bepporen ezaugarri garrantzitsu bat ere desagertzen da moldaketan: zerbait galdetzen zaionean, erantzun egokiena emateko hainbeste pentsatzen du, zeren orduak edo egunak pasatzen diren erantzuna eman baino lehen. Gainera, hitz egiten duenean, oso modu arraroan egiten du, modu filosofiko batean, alegia. Jende askok zoratuta dagoela uste du. Beppo pazientziaren, gogoetaren eta filosofiaren sinboloa da. Moldaketan, aldiz, gizon lasaia eta pazientea da soilik, gauzak astiro egitea gustuko duena. Gigiren pertsonaia ere, filmean, sakontasun handia galtzen du: istorioak kontatzen dituen ume bat bezala agertzen da, Gizon Grisen tranpan erortzen denean telebistarako lan egiten hasten dena, agintzen dizkioten irudimenik gabeko istorioak kontatuz. Liburuan, berriz, Momorekin dagoenean bere istorioak mugarik gabe nola hobetzen diren eta etorkizunerako dituen asmo handiak (aberastasuna, fama...) agertzen dira. Baina telebistak kontratatzen duenean, fama, dirua eta erosotasuna irabaztearen truke, bere idealak traizionatzen ditu. Honengatik damutu egiten da eta ondorioz jasaten dituen sufrimendua eta barne-kontraesanak antzematen dira. Bai lan literarioan, bai filmean, Ordu Maisua denboraren administratzailea da, baina filmean gizon zahar arrunt baten itxura duelarik, liburuan itxura mistikoagoa dauka eta gainera, botere berezi gehiago ditu: adin zehaztugabeko pertsona bat bezala deskribatzen da, batzuetan ume baten itxura duena eta beste batzuetan gizon zaharrarena. Gainera zilar-koloreko ilea dauka eta bere itxura fisikoaz gain, arropak ere aldatzen ditu “magiaren” bidez. Laburbilduz, liburuko Ordu Maisua, jainko bati gehiago hurbiltzen zaio. Gizon Grisak, bi euskarrietako lanetan “gaiztoak” dira eta haien helburu nagusia gizakien denbora guztia lortzea (lapurtzea) da. Hala ere, liburuan ezkutuagoak eta misteriotsuagoak ageri dira, eta haien izaera hotzagoa da, sentimendurik gabekoa. Filmean, ordea, misterioa galtzen dute, behin eta berriro agertzen baitira. Gainera, ez dira hain hotzak, “grazia” gehiagoz hitz egiten dute, sentimenduak dituzte eta alde komiko bat gehitzen zaie: beti dabiltzanez presaka, estropezu egiten dute, lurrera erortzen dira eta elkarren artean talka egiten dute denbora guztian. Horretaz gain, filmean Gizon Grisek ere alde on bat edo bihotza dutela ulertzera ematen da: azkena desagertzeko zorian dagoenean, benetan ez dela gaiztoa ziurtatzen du, maitasuna soilik behar duela… Azkenean Momok ordu-lorea ematen dionean, ezkerrak ematen dizkio, azal grisa arrosa bihurtzen zaio eta beroa sentitzen duela esaten duen bitartean desagertu egiten da. Liburuan, berriz, Gizon Grisak ez du damutasuna adierazten, Momok ez dio lorea ematen eta desagertu baino lehen, bere bukaera onartzen du hitz hauekin: “Está bien… está bien… que todo… haya terminado…” (249. orr.). Hortaz, liburuan gaiztakeria guztiz suntsitzen delarik, moldaketan gaiztakeria ontasun bihurtzen da, hartzaile haurrentzako amaiera atseginagoa eskainiz. Pertsonaien gaiarekin bukatuta, euskarri bateko eta besteko eszenatokiak aztertuko ditut. Trama, ezagutzen dugun edozein hiri handi eta modernotan garatzen da. Eleberrian ez dira ematen hiriaren inguruko zehaztasun gehiegirik, beraz, buruan sortzen dugun irudia hiri arrunt batena da, filmean agertzen den antzekoa, alegia. Beste eszenatoki garrantzitsu batekin, Momoren etxearekin, berdina gertatzen da: anfiteatro arrunt baten itxura dauka, bai batean bai bestean. Hala eta guztiz ere, nire aburuz, lan literarioan duen sinbologia filmean galtzen da. Eleberrian, antzinako gizarteak deskribatzen dira: modernitatetik, materialismotik, kontsumismotik eta presarengatik urrun bizi ziren eta bizitzaren plazerrez gozatzen zekiten: beste pertsonekin elkartzea eta hitz egitea, anfiteatroetan antzezpenak ikustea (irudimena erabiltzea)… Hortaz, ez da kasualitatea izango Momo gizarte horietako arrasto batean bizitzea. Anfiteatroa, gizarte horrekin eta bere bizimoduarekin lotura sinbolizatzen du, irudimenerako edo egunerokotasuneko plazerretarako lekurik ez dagoen mundu batean. Gainera, Momoren agerpenarekin, anfiteatroa berriro ere betetzen da egunero, eta Momoren eraginez, umeek irudimenarekin jolasten dute eta helduek bihotzez arrazoitu egiten dute berriro ere (antzinean bezala). Filmean gizarte horien aipamenak ezabatzean, sinbologia hori ere galdu egiten da, eta anfiteatroa kasualitatez aukeratutako eraikina ematen du. Itxuraz aldaketa gehien jasaten duen eszenatokia, Ordu Maisuaren etxea da, baita haraino ailegatzeko bidea ere. Liburuan, Casa de Ninguna Parte deituriko jauregi bat da eta bere gela nagusia, mota eta tamaina guztietako erlojuez betetako gela erraldoia da. Horraino ailegatzeko, lehenengo, denboraz kanpoko auzo arraro bat zeharkatu behar da, non gero eta motelago ibilita, gero eta azkarrago mugitzen zaren. Auzo honetan, jauregiz inguraturiko kale estu bat dago (Calle Jamás) eta honen bukaeran, ate erraldoi bat, Ordu Maisuaren jauregiko atea, alegia. Kale honetan denbora atzerantz doa, hortaz atzerantz ere ibili beharra dago. Filmean, jauregia lorategi flotatzaile polit batengatik ordezkatzen da. Horraino ailegatzeko, eskailerazko labirinto antzeko bat zeharkatu behar da, enparantza arraro bateraino alegatu arte. Enparantzaren lau erpinetan, burbuila erraldoiak askatzen dituzten dorreak daude. Burbuila hauen gainean eseriz, Ordu Maisuaren lorategiraino heltzen zara. 3.3. Diskurtsoa Moldaketa zinematografikoan, ez dago narratzailerik, ez da off ahotsa erabiltzen istorioa kontatzeko. Beraz, istorioa beste era batez kontatzen da eta narratzailea “kamerarengatik” ordezkatzen da. Kamerak erabakitzen du zer erakutsi edo zer ez, zer gertakaritan edo pertsonaiatan zentratu eta zeinetan ez. Eleberrian, berriz, narratzailearen presentzia guztiz nabaria da. Hauxe, ezaugarri ezberdinetan ikusi daiteke, eleberrian ugariak direnak: narratzailearen digresioak (non autorearen ideologia adierazten den), narratzaileak istorioaren elementu baten (gertaera bat, pertsonaia bat…) inguruan bere iritziak adieraztea edo interpretazioak egitea… Hona hemen adibide batzuk: Narratzailearen digresioa (59. orr.): “Existe una cosa misteriosa, pero muy cotidiana. (…) Esta cosa es el tiempo. (…) una hora puede parecernos una eternidad, y otra, en orokorrean. Hala eta guztiz ere, beste pertsonaien zentzumenetatik zehar ere begiratu egiten da eta bakarrik narratzaileak ikus ditzakeen gauzak ere azaltzen dira. Ikuspegi figuratiboaren aldetik, argi dago istorioa autorearen ideologiaren perspektibatik kontatzen dela. Filmean ere, kamerak orokorrean Momoren pausoak jarraitzen ditu, beste pertsonaietan ere fokalizatu egiten bada ere. Alabaina, kamera narratzailea baino objektiboagoa da, pertsonaiak kanpotik begiratzen eta erakusten ditu: pertsonaien sentimenduak edo pentsamenduak soilik ezagutu ditzakegu hauek adierazpen fisiko bate dutenean (keinu bat, komentario bat…). Gainera kamerak ez dizkigu bere iritziak eta interpretazioak ematen (narratzaileak ez bezala). Hortaz, ikuspegi figuratiboaz hitz egiten badugu, autoreak filmearen bidez transmititu nahi dituen ideiak, pertsonaien hitzei eta jokamoldeei erreparatuz hautematen dira. Amaitzeko, aipatzekoa da eleberriaren bukaeran agertzen den epilogo laburra (filmean guztiz desagertzen dena). Honetan ulertzera ematen da istorioaren amaiera ez dela behin-betikoa, eta horrela jarraitzea gizakion eskuetan dagoela. Hitz hauetan, autore inplizituaren4 irudia edo presentzia hautematen da. Beraz, liburuko amaiera irekia da, filmean amaiera ona behin-betikoa delarik: ikusle haurrak asetzeko beste ahalegin argi bat. 3.4. Obraren izaera eta helburua Jada, atal honen inguruko informazioa aurreko puntuetan zehar eman dut, hanhemenka sakabanatuta. Hala ere, sintesi bat edo ondorio moduko bat egingo dut hemen. Aurretik aipatu dudan bezala, eleberriaren helburua entretenitzeaz gain, noski, balore eta ideia batzuk transmititzea da, autorearenak, alegia: modernitateari, kapitalismoari, kontsumismoari, beti presaka ibiltzeari, helduei eta hezkuntza sistemari kritika; fantasiaren, eguneroko plazer txikiez gozatzearen, irudimena erabiltzearen, bizitzaren eta denboraren interpretazio subjektiboaren garrantzia… Batzuetan, ideia hauek zuzenean transmititzen dira, narratzailearen edo pertsonaia ezberdinen hitzen bidez; baina besteetan, ideiak ezkutuago daude eta irakurlearen interpretazioa eskatzen dute. Metaforen eta sinboloen atzean ezkutatzen dira esanahi hauek. Filmean, helburu nagusia publiko guztientzako zuzendutako istorioa, hartzaile umeentzako moldatzea da. Hainbat balore transmititzen jarraitzen dira, baina sinpleagoak eta urriagoak dira. Nire aburuz, liburuaren baloreak eta ideiak hartzen dira, eta nahita sinplifikatu egiten dira, umeen mundura eramaten dira, haien esperientziara eta egunerokotasunera hurbilduz. Balore hauek, gehien bat hauek dira: laguntasuna, besteekiko errespetua, bihotzez arrazoitzea, eta gauzak astiro eta maitasunez egitearen garrantzia. Helduen mundua urrunago geratzen da eta ondorioz, helduei eta bere gizarteari zuzendutako kritika ez da hainbeste antzematen, ezkutatuta geratzen da. Lehenengo maila batean, umeentzako film erakargarria eta ulertzeko erraza sortzea dago. Horretarako, gertakariak bata bestearen atzetik gertatzen dira, erritmo dinamikoagoko trama bat eraikiz. Amaiera on bat eskaintzeari ere garrantzia ematen zaio, non ontasunak gaizkia betirako garaitzen duen. Modu honetan, umeek atseginez ikusiko dute pelikula eta haien nahiak asetuta izango dira. 4. Ondorioak Lan literario bat zinemara moldatzea ez da batere erraza eta jatorrizko lanarekiko zenbait aldaketa eta desberdintasun suposatuko ditu beti. Izan ere, bata eta bestearen sistema semiotikoak guztiz desberdinak dira, hortaz, lan originalaren eduki esanahidunak hartzean eta euskarri berriaren adierazleen bidez transmititzean datza. Haur eta gazte literaturan ere moldaketak egiten dira. Azken urteetako teknologia garapen izugarria dela eta, haurrentzako eta gazteentzako liburuak haien forma eta estruktura aldatu dute, umeentzako produktu erakargarriak suertatzeko. Honen adibide bat da nik aztertu dudana: Momo eleberria eta bere marrazki-bizidunetako moldaketa zinematografikoa, Momo. Una aventura a contrarreloj. Kasu honetan sinplifikazio prozesua oso nabarmena. Izan ere, moldaketa bikoitza dela esan daiteke: alde batetik, jatorrizko lana adierazpen-euskarri oso ezberdin batera moldatzen da, eta beste aldetik, publiko guztientzako gomendatutako produktu batetik abiatuta, umeei zuzendutako produktua sortzen da. Eleberria pantailara eramateko eta umeentzako erakargarria eta ulergarria suertatzeko, hurrengo estrategiak erabiltzen dira nagusiki: • Gertakariak ezabatu: gertakari garrantzitsuak (nukleoak) mantentzen dira eta bigarren mailakoak (tramaren hari nagusian eragin handirik ez daukatenak) edo ekintzarik ez daukatenak (elkarrizketa filosofikoak, adibidez) murrizten dira. • Erritmo dinamikoa: beti gertatzen da zerbait, etenik gabe. Gertakariak bata bestearen atzetik doaz, kausa-ondorio segida azkar batean. • Orden kronologikoa errespetatu: eleberrian egiten diren denbora-salto batzuk ezabatzen dira, gertakariak beti orden kronologikoan aurkeztuz. • Ideia konplexuak sinplifikatu: liburuak transmititzen diren baloreak eta ideiak umearen esperientziara edo egunerokotasunera hurbiltzen dira. • Diskurtso kritikoa disimulatu: eleberriaren bidez gizarteari egiten zaion kritika (helduen jokamoldea, hezkuntza sistema, kapitalismoa, kontsumismoa..) filmean ezkutatuta geratzen da. Ez da liburuan bezain nabaria, soilik sumatzen da, bigarren plano batean geratuz. • Pertsonaia garrantzitsuen kopurua jaitsi: trama pertsonaia gutxiagoen inguruan zentratzen da. Helduek, adibidez, garrantzia handia galtzen dute, umeak istorioaren protagonista bakarrak bihurtuz. • Pertsonaia lauagoak: pertsonaien izaeran eta garapen psikologikoan ez da sakontzen, hauen azterketa azalean gelditzen da. • Eszenak laburtu: liburuaren eszena oso antzekoak daude, baina laburtu egiten dira (elkarrizketak adibidez). Honen helburu nagusia filmaren iraupena murriztea dela esango nuke. • Narratzailea desagertu: irudiaren adierazpen-boterean sinesten da, eta ez da off ahotsa erabiltzen istorioa kontatzeko. Nire aburuz, kontatzen den istorioa berbera da, baina trama eraikitzeko egiten den aukeraketa ezberdina da, baita trama adierazteko bidea edo euskarria. Gauza ezberdinei ematen zaie garrantzia eta adierazten dena, euskarri (eta hartzaile) berrira moldatzen da, besterik ez. Beraz, ez nuke marrazki-bizidunetako film hau baztertuko jatorrizko lan literariora ailegatzeko baliabide gisa. Obra originalaren elementu nahiko gordetzen ditu honekin identifikatu ahal izateko. Moldaketa zinematografiko honek, jatorrizko literatura lanari bizitza berri bat ematen dio. Haurrek beste era batean, agian, ezagutuko ez luketen istorioa ezagutzeko aukera ematen du. Horrelako lanak baliabide erabilgarriak direla esango nuke, umeak literaturaren munduekin eta pertsonaiekin kontaktuan jartzeko, hauek aztertzeko eta zergatik ez, literaturarengatik grina esnatzeko. Momo-ren eleberriaren kasuan, adibidez, garrantzitsuak dira transmititzen diren ideiak eta baloreak. Hauek klasean landu ahal izango lirateke filma ikusi eta aztertu ondoren. Transmititzen diren baloreak guztiz berdinak ez izan arren, umeek ulertzeko modukoak dira, haien errealitatetik hurbilago baitaude. Jatorrizko lanera gehiago hurbiltzearen asmoarekin, gehiago sakondu daiteke balore hauetan (liburuko ideia konplexuagoetara hurbilduz), baita filmean ezkutatuta agertzen diren gizartearekiko kritikak aztertu eta komentatu. Ez dut esaten haur eta gazte literaturaren moldaketa guztiak umeen hezkuntzarako aproposak edo erabilgarriak direla, edo eskolan baliabide moduan erabiltzeko egokiak direla. Baina aztertu dudan kasuan oinarrituz eta orokortzeetan erortzea nahi ez izanda, hurrengoa ondoriozta dezaket: Ikus-entzunezko literatura berri hau mesprezatzeko eta baztertzeko joera (jatorrizko lanen bulgarizazioak direlako argumentuarekin), ez zait bide zuzena iruditzen haurrei kalitatezko literatura-hezkuntza eskaintzeko. Izan ere, gaur egungo umeek ikusentzunezko produktu pila dute eskura txikitatik, eta hauen bidez, literaturaren mundua ezagutzeko aukera dute. Zergatik saihestuko edo baztertuko dugu errealitate hau? Ikusentzunezko narrazioak baztertzea, umeek literaturarekin duten harremana mugatzea iruditzen zait. Horren ordez, arreta gehiago prestatu beharko litzaioke, hezkuntza erregularrean integratu eta umeak gidatu jarduera egokien proposamenekin, produktu hauei ahalik eta etekin gehien ateratzeko. Literaturarekin harremanetan egotea garrantzitsua da umeek irudimena eta ideologia garatzeko. Hortaz, nola edo hala sustatu beharko genuke, ezezagunak egiten zaizkigun bideak hartzea suposatzen badu ere. Umeek hain zoragarria den literaturaren mundu hori ezagutzea eta honengan grina esnatzea gure esku dago, neurri handi batean. Horregatik, literaturaren ezagutzaren bidean haurrei ateak itxi beharrean, ate gehiago ireki diezazkiegun eta hauek zeharkatzeko haien gidariak izan gaitezen.
addi-d734baa1c161
https://addi.ehu.es/handle/10810/17654
addi
cc-by-nc 4.0
2016-03-16
science
Alkiza Ruesgas, Leire
eu
Hezkuntza eta kalitatea
Sarrera Aukeratutako gai orokorra Mugimendu pedagogiko berritzaileak Euskal Herriko irakaskuntzan izan da, eta hau kalitatean oinarritu da. Hezkuntza kalitatea, azken garaietan adituen artean oso eztabaidatua izan den gaia da, definizioaren adostasuna lortu ez delarik. Bestalde, asko dira hezkuntza sisteman kalitatea bermatzeko bidean dauden programak, baina lan honetan, Euskal Herrian gaur egun dagoena izango da aztergai, “Kalitatea Hezkuntzan” sarea. Ikerketa honen helburu nagusia, sarearen ebaluaketa egitea izan da, eta horretarako, sei ikastetxe ezberdinetako irakasleei inkesta bat bidali zaie eta Berritzegune Nagusian proiektu honen inguruan lan egiten egondako irakasle bati elkarrizketa egin zaio. Garrantzitsua da proiektu edo programa hauek benetan kalitatea bermatzen duten aztertzea, izan ere, batzuetan, bide horretan lan egiten egon daitezke, baina benetan kalitatea ez bermatu, emaitzetan hori ikusten ez baita. Modu honetan, esan bezala, ebaluatzaileak, batez ere, proiektu edo sare honetan sartuta dauden ikastetxe batzuetako irakasle batzuk izango dira, bi taldetan sailkatuak izan direnak. Alde batetik, proiektua txertatu aurretik jada ikastetxean zeudenak; eta beste alde batetik, beranduago heldutakoak. Horrela egitea erabaki da, emaitzen atalean, eman litezkeen desberdintasunak aztertu ahal izateko. Lortu diren ondorioak anitzak izan dira, izan ere, inkesten bidez lortutako emaitzek, kasu batzuetan, desberdintasun handia izan dute. Nagusiena, irakasleek uste dutenaren eta adituek kalitatearen inguruan ematen duten definizioaren artean batasunik ez dagoela da, izan ere, adituek kalitatea bermatzeko ebaluazioa egitea beharrezkoa dela adierazten dute, irakasle gehienen ustea beste bat delarik. Hortaz, esan daiteke, lan hau interesgarria dela, bai adituen eta baita gaur egungo irakasleen usteak ere batzen direlako eta hezkuntza kalitatearen inguruan hausnartu egiten delako. Esparru teorikoa eta kontzeptuala: aurrekariak eta egungo egoera Garai ezberdinetan zehar, hezkuntzan, kalitatea neurtzeko edo hezkuntza kalitatea definitzeko modu ezberdinak egon dira; Astinek (1992) honen inguruko bost ikuspuntu tradizional ezberdintzen ditu, nihilista, prestigioaren estimazioa, baliabideen neurria edo haztapena, emaitzen estimazioa eta balio gehituaren neurketa. Ikuspegi nihilistako akademikoek, kalitatea neurtzea ezinezkoa zela uste zuten, hortaz, ez zituzten honen inguruko estimaziorik burutzen. Prestigioaren estimazioaren ikuspuntuari dagokionez, kalitatea, jendeak edo gizarteak uste zuenean oinarritzen zuten, hau da, kalitatea jendeak uste zuena bezala definitzen zuten. Baliabideen haztapena ikuspegia erreparatuz, kalitatea baliabideen kopuruarekin lotzen zuten, zenbat eta material gehiago, orduan eta kalitatezkoagoa zen zentroa. Emaitzen estimazioaren ikusgunekoek aldiz, produktuen kalitatean jartzen zuten arreta, ikasleen emaitzetan, alegia. Azkenik, balio gehituaren neurketa ikuspegiak, kalitatea, zentroak ikasleengan zeukan eragin positiboaren arabera neurtu behar zela defendatzen zuen. Gaur egun aldiz, aurreko definizio edo ikuspegi batzuk zaharkituta geratu dira, ez ordea guztiak. UNESCOk (2004) hezkuntza kalitatea definitzerako orduan, bi printzipio kontuan hartu behar direla adierazten du. Lehenengoak, ikaslearen garapen kognitiboa hezkuntza sistemaren helburu nagusia dela defendatzen du, beraz, ikasleak esparru horretan arrakasta lortzekotan, kalitatezko hezkuntza jaso duenaren seinale da. Bigarrenak, berriz, hezkuntzak ikasleen hiritar gisako garapenean jokatzen duen papera hartzen du kontuan eta hori kalitatearekin lotzen du. Argi dago, hortaz, hezkuntza kalitatearen definizio bat ematea zaila dela, hala ere, adituek hau nola neurtzean edo ebaluatzean bat egiten dute. Lehendabizi, Astinek (1992) feedback edo berrelikaduran jarri zuen arreta, hau da, alderdi ezberdinen ebaluazioa egitean, hobetzeko asmoarekin. UNESCOk (2004) ere, kalitatea neurtzeko, helburuen inguruko galderak egitea babesten du, hobetu daitezkeen alderdiak arkitzeko eta hauek hobetzea sustatzeko, azken finean, ebaluazio antzeko bat egiteko, hobetzeko dauden alderdiak hobekituz. Aipatzekoa da, Jiménez Fernándezek (2000), kalitatearen definizioa honen inguruan ematen duela, hau da, kalitateak bi maila dituela eta batez ere bi parametrotan neurtzen dela; alde batetik, erakunde batek aldaketarako eta egokitzapenerako daukan gaitasuna eta beste alde batetik, lortutako lorpenen maila eta bikaintasuna. Horrenbestez, esan bezala, kalitatearen definizioan adituak ez datoz bat, baina bai kalitatea nola neurtu definitzean, izan ere, guztiek arazoak edo hobetu beharrean dauden alderdiekin eta hauek hobetzearekin lotzen dute; hau da, zentro bat kalitatezkoa dela esateko, ebaluazioak egiteko eta alderdiak hobetzeko kapaza izan behar da, gaitasun horiekin lotzen baita kalitatea. Modu honetan, hezkuntza kalitatea, berrikuntzarekin lotu beharrean dago, izan ere, Cañal de Leonek (2002:149), berrikuntza, hobetzeko dagoen aspekturen bat aurkitzen denean jartzen dela martxan adierazten du, aipatutakoa aldatzeko eta hobekuntza lortzeko asmotan. Aldi beran, berrikuntza jaio, planifikatu, garatu eta ebaluatzen dela azaltzen du, bai banakakoen jardueretatik eta baita taldeen jarduera edo ariketetatik abiatuz ere. Rivasek (2000:20) ere, hezkuntza berrikuntza definitzean, diagnostiko eta arazoen ebazpena, antolakuntzaren garapena, autoerrebisio eskolarra, irakasleen formakuntzaren garapena eta irakasleen akzio-ikerketa behatu behar direla esaten du, eta honen inguruan hausnartu, ondorioak ateraz eta geroko zikloetan hobekuntzak ezarriz. Carbonell Sebarrojak (2002:11) berrikuntzaren inguruan emandako definizioari dagokionez, kalitatearekin lotura ere badaukala esan daiteke, izan ere, berrikuntzaren helburua, errealitatea aldatzea dela adierazten du, ikuskerak eta jarrerak moldatuz, metodoak eta esku-hartzeak aldatuz eta irakaste-ikaste prozesuak hobetuz. Horrela, berrikuntza aldaketara bideratuta dago eta osagai ideologikoak, kognitiboak, etikoak eta afektiboak hartzen ditu bere baitan. Hortaz, laburbilduz, hezkuntza kalitateak eta berrikuntzak lotura handia daukatela esan daiteke; hobeto esanda, kalitatea berrikuntza kontzeptuaren barnean sartzen da, izan ere, kalitateak eskatzen duen ebaluazioa berrikuntzak ematen dio. “Kalitatea Hezkuntzan” sarea Gure gizartean, aurreko atalean aipatutako tendentziak edo adibideak aztertuz, behar bat sortu zen, izan ere, ikastetxeetako lana ez zegoen sistematizatua, gauza asko idatzita zeuden baina inork ez zekien idatzita zegoela eta ondorengoei ez zitzaien lana ondo pasatzen. Horrela, lana sistematizatzean, idatzita zegoenaren inguruko eztabaidak, hausnarketak, ebaluazioak… etor zitezkeela ohartu ziren, kalitatearen kontzeptua bermatuz. Gainera, lan edo dokumentazio hori partekatu zitekeela konturatu ziren, sarean lan eginez. Modu honetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, zenbait lege publikatu zituen gaur egun “Kalitatea Hezkuntzan” sarea bezala ezagutzen duguna sortu zen arte. 2003ko urtarrilaren 8an EHAAn 864. zenbakiarekin argitaratutako legean edo aginduan, Kalitatea Kudeatzeko Sistema, esperimentazio proiektu pilotu gisa agertu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zenbait ikastetxetan abian jartzeko baimena jasoz. Proiektuaren helburua, berritzeko, ikertzeko eta esperimentatzeko prozesua garatzea zela zehaztu zen. Iraupenari dagokionez, 2002/2003 eta 2003/2004 ikasturteak zirela adierazi zen, beste ikastetxe batzuetara zabaltzeko aukerak eta baldintzak ebaluatu nahi zirelarik. Ikastetxeek beren arteko sareen bidez jardungo zutela adierazi zen, elkarri laguntzeko eta esperientziak aprobetxatuz. Aipatzekoa da, esperientziak bi maila hartzen zituela barne, alde batetik, EAEko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak eta beste alde batetik, zerbitzuen ordezkaritza bat, aholkularitzan eta prestakuntza prozesuetan parte hartuz. Behin aurreko legeak adierazten zituen bi ikasturteak amaituta, kalitatea eta etengabeko hobekuntza jarduera-elementua bilakatu zenez zenbait ikastetxeetan, 2004ko irailaren 13an 175. zenbakiarekin argitaratuko aginduak, esperientzia zabaltzeko beharra adierazi zuen, nahikoa ikastetxez osatutako sare bat sortzeari ekinez. Legeak helburu hauek planteatu zituen: - Ikastetxeetan, etengabeko hobekuntza-prozesuak sustatzea, erraztea eta bultzatzea - Ikastetxeei, etengabeko hobekuntza-prozesu arrakastatsuak izateko, beharrezko informazioa, tresnak eta aholkularitza ematea - Zeinahi esparrutan praktika onak dituzten ikastetxeen sarea osatzea, besteentzat jarraitu beharreko eredu bihurtuz Agindu honek ere Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren baldintzak azaldu zituen, hainbat esparrutan banaturik; zuzendaritzaren ardurak, irakas-plangintzaren prozesua, irakatsi eta ikasteko prozesua, harrera-azpiprozesua, programazio-azpiprozesua, gelako jardueren azpiprozesua, ebaluazio-azpiprozesua, tutoretza-azpiprozesua, ez-adostasunak kudeatzeko prozesua, agiriak kudeatu eta kontrolatzeko prozesua eta ebaluazio eta barne auditoretzan prozesua. Azkenik, 2005eko uztailaren 8an 130. zenbakiarekin argitaratu zen legearen bidez, “Kalitatea Hezkuntzan” izeneko Kalitatea Kudeatzeko Sistema sortu zen eta honi dagozkion ziurtagiriak eta zigilua ezarri ziren. “Kalitatea Hezkuntzan” sarea, berez, ikastetxe publikoetako zenbait irakaslek osatzen duten lantaldea da, ikastetxe publikoetara bideratuta dagoena, eta ikastetxe bateko hezkuntza-jarduerako eremu nagusiak hobetzeko, etengabeko hobekuntza-prozesuak sustatu, erraztu eta bultzatzen ditu. Azaldu beharra dago, departamentuak sare honen koordinaziorako bi plaza eskaintzen dituela eta hauek bi irakasle liberatu direla. Helburu nagusia ikaslearen hezkuntza integrala bultzatzea da, curriculuma, metodologia eta ebaluazioa planifikatuz, eta horretarako azpi-helburu hauek zehazten dituzte: - Ikastetxeak hobetzeko etengabeko prozesuak sustatzea, erraztea eta babestea Etengabe hobetzeko prozesuak, arrakastaz martxan jartzeko behar den informazioa, aholkularitza eta tresnak ematea ikastetxeei Praktika onak dituzten ikastetxeen sarea sustatzea, elkarri esperientzia eta ereduak trukatzea ahalbideratzen duena Sareak ikastetxe osoari eragiten dio, izan ere, hainbat esparrutan aritzen da; hauek lau talde nagusitan sailkatzen dira. Lehenengoa alde estrategikoa izango litzateke, eta honen barruan, plan estrategikoa eta urteko plana sartzen dira. Bigarrena, irakaste-ikaste prozesua da eta honen bidez, harrera-prozesu, programazio, gelako jarduera, ebaluazio eta tutoretzaren inguruan lan egiten da. Hurrengoa ebaluazioa izango litzateke, zeinek ez-adostasunak eta barne auditoriak hartzen dituen barne eta azkenik, dokumentazioaren kudeaketa aurkitzen da. Lan kolaboratiboa da oinarria, beraz, lantalde koordinatuetan, iritziak, esperientzia eta informazioa trukatuz, berrikuntza erraztu nahi da, aldi berean, ikastetxeetako Hezkuntza Proiektuak aberastuz. Aipatzekoa da, sare honek ere ikaste-irakaste prozesuan sakondu egiten duela, praktika onak sustatuz. Gainera, hezkuntza eskaintza, zerbitzuak, matrikula eta abarreko prozesuen diseinuan ere jartzen du arreta; baita irakas-praktikaren autoebaluazioan ere. Sarea bost ezaugarri edo prozedura nagusitan oinarritzen da. Alde batetik, misioa, ikuskera eta plan estrategikoa prestatzea eta horiek urteko plangintzan eta memorietan zehaztea eskatzen du, eskola-komunitate osoak parte hartzea bultzatuz. Beste alde batetik, metodologia eta ebaluazioa zehazteko, irakasleak duen koadernoa erabiltzen da oinarri gisa; non tutore-lanaren zenbait arlo jasotzen diren. Gainera, ikastetxean sartu berri diren ikasle, irakasle eta familiak hartzeko planaren plangintza ere sustatzen du sareak, horrela, ikastetxeko hezkuntza-proiektua ezagutzera eman eta ikastetxeko parte-hartzea eta giroa hobetzeko. Jarraikako ebaluazioa egiteko sistema ere planteatzen du, prozesu guztietan egindako lana baloratuz, finkatutako adierazleen arabera. Sarea hitzak adierazten duen bezala, sareko lanaren aberastasunean oinarritzen da proiektua, honako hauek bultzatuz; jakintza partekatua, hausnarketa, lan partekatuak eragiten duen adoreaz jabetzea, konfiantza eta segurtasuna… Lan hau modu ezberdinetan egiten da; alde batetik, hilean behin, ikastetxe guztietako irakasle batzuk biltzen dira eta aurretiaz zehaztutako gai baten inguruan eztabaidatzen dute lan kooperatiboa bultzatuz. Beste alde batetik, urtean birritan, zentro ezberdinek sustatzen dituzten proiektu berritzaileak konpartitu egiten dituzte eta eskola hauetara bisitak egitera joaten dira gainerako irakasleak, proiektua hobeto ezagutzeko helburuarekin. Azaldu beharra dago, sarean parte hartzen duten ikastetxeek, prozesu zehatz bat jarraitu behar dutela hobetzeko bidean, zein hiru pausoz osatuta dagoen. Lehenengo aldian, lau pauso jarraitu behar dira, hau da, plan estrategikoa eta urteko plana diseinatu, curriculuma (programazioa, gelako jarduerak, ebaluazioa eta tutoretza) modu adostuan bildu, ebaluazioa eta hobetzeko planak definitu eta auditoretza eta ziurtagiriak zehaztu. Bigarren aldian, hiru dira jarraitu beharreko prozedurak; praktika onak dituzten programazioak eta gelako praktikak identifikatu eta ikastetxean aplikatu; ebaluazio- eta tutoretza-prozesuetan sakondu eta beste prozesu batzuk burutu, hala nola, matrikula, ikastetxea antolatzea, prestatzea… Amaitzeko, hirugarren aldian, lau pauso bete behar dira, hau da, irakasle-lana autoebaluatzeko eta hobetu beharrekoak antzemateko tresnak sortu, prestakuntzapremiak zehaztu, hobetzeko planak proposatu eta sareak antzematen dituen beste premia batzuei erantzun. Azkenik, proiektu honetan parte-hartzen duten ikastetxeei dagokienez, komenigarria da azaltzea, hasiera batean, lehen aipatutako 2003ko urtarrilaren 8an EHAAn 864. zenbakiarekin argitaratutako legean, esperimentazio-proiektu moduan, lehendabizi parte-hartu zuten ikastetxeak agertu zirela. Hauek Haur eta Lehen Hezkuntzakoak eta Bigarren Hezkuntzakoak izan ziren. Lehenengoei dagokienez, hamar izan ziren, eta bigarrenak erreparatuz, hamalau. Gaur egun ordea, Derrigorrezko Hezkuntzan, berrogeita hamalau dira proiektu edo sarean sartuta dauden ikastetxeak, beraz, kopurua asko handitu dela esan daiteke, proiektuari bultzada emanez. Metodologia Aipatu bezala, gai orokorra Mugimendu pedagogiko berritzaileak Euskal Herriko irakaskuntzan da eta honen inguruan, ikerketa bat egitea pentsatu da, hau da, ikerketa bibliografiko bat. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak (2003) definitzen duen moduan, ikerketa bat, “ikertzeko ekintza eta horren ondorioa; bereziki, eremu jakin batean ezagutza-arloa zabaltzearren egindako saioa” da. Bibliografiko hitza berriz, “bibliografiari dagokiona” bezala definitzen du. Hortaz, esan daiteke, ikerketa bibliografikoa, informazio bibliografikoa biltzeko helburuarekin egiten den ikerketa dela. Modu honetan, lehenengo fasean, hiru ikastetxe ezberdinetako hiru irakaslerekin kontaktuan jartzea erabaki da, haiek lan egiten duten zentroetan zerbait berritzaile egiten duten galdetuz. Hirurek proposamen ezberdinak egin dituzte, bai hiru zentroetan egiten direnen inguruan eta baita beste zentro batzuetan egiten direnen inguruan ere, hala nola, robotika, web 2.0, ikas komunitateak, ikaskuntza kooperatiboa, adimen anitzak etab. Hauen inguruko informazioa bilatu da datu base ezberdinetan, hala nola, Dialnet eta ADDI plataforman, baina gai guzti horiek jada landuak daudela eta lanak badaudela ikusi da. Orduan, Berritzegune Nagusian lanean egon zen eta orain ikastetxe bateko zuzendaria denarekin batzar bat egin da eta honek “Kalitatea Hezkuntzan” sarearen inguruan egiteko proposamena luzatu du, izan ere, Berritzegunean landu zuen gaia da. Horrela, gai honi buruz lan egitea erabaki da, Dialnet, ADDI eta unibertsitate ezberdinetako biblioteketan honi buruzko lanik ez daudela ikusi ondoren. Gaia aukeratu aurretik irakasle ezberdinekin kontaktuan jartzea interesgarria ikusi da, proiektu zein metodologia ezberdinen berri jakiteko eta ikuspuntu ezberdinak aztertu ahal izateko. Lagungarria izan da, zeren inguruan ezin den egin edo jada lanak daudela ikusi delako eta proposamen ezberdinak baloratu ahal izan direlako. Informazioa bilatzen hasi baino lehen, lanaren helburu, “Kalitatea Hezkuntzan” sareak bideratutako metodologia berritzaileak ezagutzea eta hauen inguruan azterketa bat egitea izan da, izan ere, sare honek metodologia berritzaileak bideratzen dituela uste izan da. Bigarren fasean, informazio bilketarekin hasi, eta lehendabizi, berrikuntzaren azterketa bat egin da; hau da, orain arte termino honen inguruan emandako definizio ezberdinak aztertu dira, baina baita zertan datzan ere, askotan erabiltzen den termino bat delako baina sarri ez delako jakiten zehatz mehatz zein den definizioa. Horretarako, artikulu eta liburu ezberdinak aztertu dira, betiere berrikuntza hezkuntzaren esparrura eramanez. Behin lan hau eginda eta “Kalitatea Hezkuntzan” sarea berrikuntza gisa kokatzean, hau da, sarea bere osotasunean berritzailetzat har daitekeela ikustean, kalitatea terminoaren definizioa, hezkuntzaren eremuan, zein den ikertu da artikulu eta liburu ezberdinak aztertuz. Garrantzitsua izan da hitz honek zer esan nahi duen jakitea, izan ere, proiektua horretan oinarritzen da, kalitatezko hezkuntza bermatzean. Ondoren, bi definizio horiek osatuta izatean, eta lanaren oinarri teorikoa bideratuta izatean, “Kalitatea Hezkuntzan” sarea legean lehen aldiz noiz agertu den bilatu da. Hortaz, EHAA/BOPV aztertu eta zenbait legetan agertzen dela ikusi da, guztiak aztertuz. Amaitzeko, “Kalitatea Hezkuntzan” bera zertan datzan, dituen helburuak, jarraitzen dituen prozedurak… ikertzen jarraitu da, marko teoriko osoa osatuz. Datu hauek biltzeko, sare honen web ataria aztertu da, infirmazio gehiena bertatik eskuratuz. Momentu horretan antzeman da, sareak proiektu berritzaileak bideratu ditzakela baina hori baino askoz gehiago dela. Beraz, lana berriro bideratu behar izan da, helburu ezberdina ezarriz. Modu honetan, sarearen ebaluaketa bat egitea pentsatu da, hau da, sarean sartuta dauden ikastetxe ezberdinetako irakasleei inkesta bat egitea, helburu nagusia, hauen ustez, benetan kalitatea bermatzen duen aztertzea izanik. Jarraian, hipotesiak planteatu dira, bi hauek izanik: - “Kalitatea Hezkuntzan” sareak irakasleen ustez, zentro baten kalitatea bermatzen du - Sareak ebaluazioari garrantzia handia eman behar dio, eta irakasleak horren kontziente izan behar dira Aipatzekoa da, aurretik bilatutako informazioa ez dela baztertu, hau da, baliagarria dela pentsatu da, izan ere, gai orokorra berrikuntza izanik, honen inguruko definizioak agertu behar dira, baita kalitatearen ingurukoak ere. Baina kalitatearen inguruan, informazio gehiago bilatu da, bai hezkuntza kalitatearen inguruan eta baita hau nola neurtzen denaren inguruan ere, izan ere, marko teorikoa ez da osatuta egon. Beraz, behin teoria edo informazio gehiena bilduta eta landuta izan ondoren, eta helburu berria argi izanik, inkestak diseinatu dira eta amaitzeko, Berritzegune Nagusian kalitatearen inguruan lanean egondako irakasle bati egin zaio elkarrizketa. Lanaren garapena Inkestak egiteko erabakitako lagina, 24 irakaslekoa izan da, zenbait irizpideren arabera aukeratuak. Alde batetik, maisu-maistrak sei ikastetxe ezberdinetakoak izatea nahi izan da, hau da, ikastetxe bakoitzetik, lau irakasleri bidali zaie inkesta eta lau hauek banaketa berezia izan dute. Bi, ikastetxean “Kalitatea Hezkuntzan” sarean sartu aurretik egondakoak izan dira, eta beste biak, ikastetxea sarean sartu eta beranduago heldutakoak. Aldi berean, ikastetxeak ere lurraldearen arabera egon dira antolatuak, bi Bizkaikoak, beste bi Gipuzkoakoak eta azkeneko biak Arabakoak izan dira. Horrela banatzea pentsatu da, alde batetik, sarean sartu aurretik zeuden irakasleen eta beranduago heldutakoen arteko emaitzetan desberdintasunak egon daitezkeelako, izan ere, lehenengoek aldaketa bizi izan zuten. Eta beste alde batetik, lurraldeen banaketa egitea pentsatu da, honetan ere desberdintasunak eman daitezkeelako eta aberatsagoa izan daitekeelako, lurralde baten ikastetxeen artean egitea baino. Behin lagina aukeratuta eta zein ikastetxe dauden sarean aztertu ondoren, ikastetxeei emailak bidali zaizkie. Hasteko, Arabako biri bidali zaie eta erantzuna jaso denez, ez dira Arabako gehiagori bidali. Bi hauek Arabako Ikastetxea 1 eta Arabako Ikastetxea 2 izenak jaso dituzte. Ondoren, Bizkaiko biri bidali zaie, eta batetik bakarrik jaso da erantzuna, Bizkaiko Ikastetxea 1 bezala izendatu denetik; hortaz, beste lauri bidali zaie eta soilik batek ere erantzun du, Bizkaiko Ikastetxea 2 izena jaso duenak. Azkenik, Gipuzkoako biri bidali zaie emaila eta bietatik jaso denez erantzuna, ez dira gehiagori bidali. Gipuzkoako bi ikastetxeei Gipuzkoako Ikastetxea 1 eta Gipuzkoako Ikastetxea 2 izena eman zaie. Inkestak bidaltzeko eta jasotzeko prozedura honakoa izan da; behin ikastetxeetatik erantzuna jaso ondoren, beste mezu bat bidali zaie ikastetxera, lau irakasleren helbide elektronikoak eskatuz, izan ere, inkestak Google Driven bidez prestatu dira eta hauek emailez bidaltzen dira, baita erantzun ere. Prozedura hau eraman da aurrera, ikastetxe guztietara inkestak eramatera eta gero jasotzera joatea ezinezkoa izan delako; gainera, Google Driven bidez egitean, inkesten emaitzak1 modu ordenatu batean jasotzen dira, lana erraztuz. Aipatu beharra dago, bi inkesta mota prestatu direla, alde batetik, ikastetxean “Kalitatea Hezkuntzan” sarean sartu aurretik zeuden irakasleentzat2 eta beste alde batetik, sarean sartu eta beranduago heldutakoentzat3. Bi galdeketa hauek oso antzekoak dira, baina sarean sartu aurretik jada ikastetxean zeuden irakasleentzako inkestak galdera gehiago ditu, bi datu zehatzen inguruko galderak, sarean sartzeko arrazoiaren ingurukoa eta baita aldaketak eman direnen ingurukoa ere. Gainerako galderak, bi inkestetan berdinak dira. Aurretik esan bezala, irakasle hauen artean ezberdintasunak eman daitezke, batzuek aldaketa hori bizi izan zutelako eta hori aprobetxatuz, galdera horiek egitea pentsatu da informazio gehiago izateko. Modu honetan, behin inkestak bidalita eta jasotzean, erantzunak aztertu dira eta baita antolatu4 ere, baina aipatu beharra dago, ez direla irakasle guztien erantzunak jaso, soilik hamasei irakaslek erantzun dute. Emaitzei emandako trataerari dagokionez, inkestei trataera kuantitatiboa eman zaie eta kalitatearen inguruan lanean egondako irakasleari egindako elkarrizketari5 trataera kualitatiboa. Diseinaturiko inkesta, ebaluatzailea dela esan daiteke, izan ere, helburua, ikertu nahi denaren ebaluazio bat egitea da; Alviraren (d.g.) esanetan, “programa edo proiektu bati buruzko informazio bilketa egitea, horren funtzionamenduari, efektuari eta ondorioei dagokienez”. Emaitzak Aurreko atalean azaldu bezala, hogeita lau inkestetatik, hamaseiren erantzuna jaso da, hau da, %66.7arena. Modu honetan, jarraian azalduko diren emaitzak, %66.7 horretan oinarrituko dira, hau da, portzentaje hori, %100a balitz bezala hartuko da. Aipatu behar da, hauetatik, %68.75a, ikastetxea “Kalitatea Hezkuntzan” proiektuan sartu eta jada ikastetxean zeuden irakasleak direla eta gainerako %31.25a beranduago heldutakoak direla, hau da, ikastetxera heldu zirenean, zentroa “Kalitatea Hezkuntzan” sarean sartuta zegoen jada. Lehen esan bezala, sei ikastetxe ezberdinetako irakasleei bidali zaie inkesta, eta gogoan hartu behar da zentro guztiak 2004. urtetik 2009. urtera bitartean sartu zirela “Kalitatea Hezkuntzan” sarean, beraz, guztiak sei urte baino gehiago daramatzate bertan, denbora nahikoa sarea aztertu eta ebaluatu ahal izateko. Gainera, ikastetxe guztiak oraindik sareko partaide dira. Galdeketa hau irakasle ezberdinei bidali zaie, bai zuzendari, zein zuzendari kide, ohiko irakasle edota ordezko irakasleei. Hortaz, kontuan hartu behar da, erantzun dutenetatik, %12.5a zuzendariak izan direla, %18.75a zuzendari taldeko kide, %56.25a ohiko irakasle eta %12.5a ordezko irakasle; hala ere, datu hauek emaitzetan ez dira kontuan hartuko, datu soilak dira. Aintzat hartu behar da ere, jasotako erantzunen %6.25a, aurten hasi dela dagoen ikastetxean lan egiten, %6.25ak ere, ikasturte bat daramala bertan, %12.5ak 3-5 ikasturte daramatzala, %18.75ak 5-10 ikasturte eta %56.25ak hamar ikasturte baino gehiago. Ikastetxea “Kalitatea Hezkuntzan” sarean sartu eta jada bertan zeuden irakasleen artean (%68.75), inork ez zekien bertan lanean hasi baino lehenago zertan zetzan proiektua; ikastetxera beranduago heldutako irakasleen artean (%31.25) aldiz, %40ak bazekien. Orain arte, ikastetxera lehenago zein beranduago heldutako irakasleen emaitzak osotasunean hartu dira kontuan, hau da, desberdinketarik egin gabe, baina hemendik aurrera, emaitzak bi ataletan banatuko dira, alde batetik, ikastetxea proiektuan sartu eta bertan jada zeuden irakasleen emaitzak bilduko dira, eta beste alde batetik, proiektuan sartu eta beranduago heldutakoenak aztertuko dira. Lanaren garapena atalean azaldu bezala, bi inkesta mota bidali dira, bat jada ikastetxean zeuden irakasleentzat, eta beste bat ikastetxea sarean sartu eta beranduago heldutakoentzat; eta aipatu bezala, irakasleen lehenengo taldearentzako diseinatutako inkestak galdera gehiago izan ditu. Horietako bat, zentro ezberdinak “Kalitatea Hezkuntzan” sarean sartzeko izandako arrazoien ingurukoa izan da. Emaitzak ateratzeko, ikastetxe ezberdinetako irakasleek erantzundakoa hartu da kontuan eta ikastetxeen %100a antolamendu eta dokumentuen kudeaketaren beharra antzeman zutelako sartu zirela proiektuan erantzun dute. Bestea, ikastetxean ze aldaketak eman diren galdetzen duena da, eta baita aldaketa metodologikorik izan dituzten ere. Ze aldaketa somatu dituzten galderari dagokionez, emaitza ezberdinak jaso dira, eta irakasle batzuek erantzun bat baino gehiago eman dute, hortaz, guztiak bildu dira eta bost ataletan sailkatu dira; %18.18ak ikastetxearen helburua argiago dutela eta hori lortzeko bideak aldatu eta hobetu direla adierazi du; %27.27ak dokumentuen antolaketan nabaritu du aldaketa; beste %27.27 batek ebaluazioan ikusi du aldaketa, izan ere, ebaluazio gehiago egiten dituzte, baita irakasleenak ere; %9.09ak lan pilaketan nabaritzen du aldaketa eta azkeneko %27.27ak ikastetxearen kudeaketan, hobera egin baitu. Aldaketa metodologikoak eman diren erreparatuz, %36.36ak ezetz erantzun du eta gainerako %63.63ak baietz esan du, hala ere, azken hauek ez dute metodologia zehatzik aipatu, soilik koordinazioan eta praktika onetan hobetu dutela. Ikastetxe batean kalitatea bermatzen duen atala zein den galderari dagokionez, honako emaitzak jaso dira: 1. grafikoa. Kalitatea bermatzen duen atala jada ikastetxean zeuden irakasleen ustez. 0 2 4 6 8 10 Alde estrategikoa Irakaste-ikaste prozesua Ebaluazioa Dokumentazioaren kudeaketa Kasu honetan, irakasle batek kalitatea atal guztiek bermatzen dutela adierazi du, hortaz, emaitza guztiak hartu dira kontuan. Ikastetxera beranduago heldutako irakasleei dagokienez, hauek dira jaso diren emaitzak: 3. grafikoa. Ikastetxean zein atalari ematen zaion garrantzia gehien jada eskolan zeuden irakasleen ustez. 4. grafikoa. Ikastetxean zeri ematen zaion garrantzia gehien beranduago heldutako irakasleen ustez. 0 1 2 3 4 Alde estrategikoa Irakaste-ikaste prozesua Ebaluazioa Dokumentazioaren kudeaketa 0 2 4 6 8 10 Alde estrategikoa Irakaste-ikaste prozesua Ebaluazioa Dokumentazioaren kudeaketa 0 0,2 0,4 0,6 0,8 1 1,2 Alde estrategikoa Irakaste-ikaste prozesua Ebaluazioa Dokumentazioaren kudeaketa Azaldu beharra dago, 4. grafikoari dagokionez, bi irakaslek ez dutela erantzunik eman, beraz, hiruren emaitzak bakarrik jaso dira. Azken lau grafiko hauetako emaitzak bi ataletan eman dira, desberdintasun edota berdintasunak antzeman ahal izateko aipatutako bi irakasle taldeen artean, baina hurrengo emaitzak bateratuak aurkeztuko dira. Jarraian azalduko diren emaitzak, inkestako taularenak dira. Kasu honetan, item batzuk aurkeztu zitzaizkien irakasleei eta 1etik (baxuena izanda) 5erako (altuena izanda) puntuazioa ematea eskatu zitzaien. (Itemak esaldiak dira). Grafikoak bitan banatu dira, itemen gaiaren arabera. Alde batetik, sarearen inguruko galdera orokorrak agertzen dira, eta beste alde batetik, harremanen inguruko galderak. 5. grafikoa. Itemei emandako puntuazioa (1. atala). Irakasle guztien emaitzak kontuan hartuta. 6. grafikoa. Itemei emandako puntuazioa (2. atala). Irakasle guztien emaitzak kontuan hartuta. Itemen galdera erreparatuz, bi irakasle taldeen emaitzak biltzea erabaki da, izan ere, emaitzak oso berdintsuak izan dira eta modu honetan, emaitza argiagoak ikus daitezkeela uste izan da. Jarraian azalduko diren emaitzetan ere, irakasleen datu guztiak bateratu dira, hau da, ez da bi taldeen arteko banaketarik egin. “Kalitatea Hezkuntzan” sarean egoteagatik, beste ikastetxe batzuekin alderatuta irakasleek nabaritzen dituzten alderdi positibo edo hobekuntzak aztertuta, emaitzak hiru ataletan banatu daitezkeela ikusi da. Argi utzi behar da, irakasle guztiek ez dutela erantzunik eman, hau da, %12.5ak ez du erantzun. Erantzun dutenen artean, %12.5aren ustez, alderdi positiboa, ikastetxearen helburua markatuta dutela eta guztiek horri bideratuta lan egiten dutela da; %62.5ak adierazten du, dokumentazioaren antolamendua dela hobekuntza eta azkeneko %12.5ak azaltzen du, hausnarketarako eta ebaluaziorako hartutako ohitura dela ezberdintzen dituen alderdia. Hobetu beharreko alderdiei dagokienez, erantzunak sei ataletan sailkatu daitezkeela ikusi da. Hala ere, esan beharra dago %43.75ak ez duela erantzun edo “ez dakit” erantzuna eman duela. Gainerakoen %12.5ak dokumentuei ematen zaien hainbesteko garrantzia gutxiagotu daitekeela adierazi du; beste %12.5 batek, kanpoko harremanak hobetu daitezkeela esan du; %6.25ak, kalitatea ez den beste sistema batzuk aztertzea ondo legokela adierazi du; beste %6.25 batek, talde lana ikusten du hobetzeko dagoela; %12.5 batek hobetzeko ezer ez duela ikusten adierazi du eta azkeneko %6.26ak IKTak hobetu behar direla adierazi du. Azkenik, haien eskuetan “Kalitatea Hezkuntzan” sarean sartzea egongo balitz, zer aukeratuko luketen galdetu zaie. Irakasle guztien emaitzak bilduz, soilik batek (%6.26) erantzun du ezetz, lan handia dela eta gero emaitzak ikusten ez direla arrazoituz. Baietz erantzun dutenek, lagungarria izateagatik eta dena antolatuta egotera laguntzeagatik baietza emango luketela adierazi dute. Elkarrizketari dagokionez, zenbait emaitza atera daitezke, alde batetik, dokumentuen sistematizazio beharra izan zela sarea sortzeko abiapuntua, garrantzia gehien hartzen duen atala ebaluazioa dela eta ez dela harremanen inguruan lanik egiten. Ondorioak Aipatu bezala, lan honen helburua, “Kalitatea Hezkuntzan” sarea ebaluatzea izan da, hau da, irakasleek honen inguruan duten iritzia batzea, beraz, lortutako emaitzak erreparatuz, helburua bete dela esan daiteke, izan ere, inkesta irakasle nahikok erantzun dute eta emaitza ezberdinak lortu dira. Egia da, egindako inkestetatik ateratako emaitzen bidez, ezin dela ebaluazio zehatza egin, orokorra baizik; baina hala ere, emaitzak aberasgarriak izan dira, zenbait ondorio atera daitezkeelako haietatik. Ondoriorik garrantzitsuena edo deigarriena, ebaluazioaren ingurukoa da. Marko teorikoan landu den moduan, kalitatea, batez ere ebaluazioarekin lotzen dute adituek, hau da, ebaluazioaren beharra ikusten dute hobetzeko dauden alderdiak antzemateko eta gero hauetan hobekuntzak txertatzeko. Emaitzetan ikusi den bezala, irakasleen ustea bestelakoa da, izan ere, ez dute ebaluazioa kalitatearen adierazle moduan ikusten. Ondorioz, esan daiteke, irakasleek ez dutela kalitatearen inguruko formakuntza sakonik jaso, izan ere, kasu horretan, ebaluazioa eta kalitatea oso lotuta daudela jakingo lukete. Egia da ere, haien ustea, hau da, irakaste-ikaste prozesuak kalitatea bermatzen duela, egokia dela, batzuen ustez, UNESCOren ustez adibidez, kalitatea horretan oinarritzen delako. Baina lehen aztertu den bezala, definizioan ez dago batasunik, hortaz, nola neurtzearekin lotu behar da definizioa, marko teorikoan azaldu bezala, horretan baitago adostasuna, ebaluazioan, alegia. Hala ere, elementu garrantzitsutzat jo ez arren, gutxi batzuek, sarean parte hartzeak dituen alderdi positiboei dagokienez, ebaluazioa aipatu dute, horren garrantzia aldarrikatuz. Modu honetan, esan daiteke, hasiera batean, garrantzia aldarrikatu ez arren, beste galdera batzuetan, ebaluazioa aipatu dela eta antzeman dela ikastetxeetan hau sustatzen dela, adituek honen inguruan ematen duten definizioarekin bat eginez. Sarearen balorazioari dagokionez, orokorrean, balorazio positiboa egiten dutela esan daiteke, irakasle guztiek, batek izan ezik, haien eskuetan sarean sartzeko erabakia egongo balitz, proiektuan parte hartuko luketelako, hau datu interesgarria izanik. Beste ondorio garrantzitsu bat dokumentazioaren ingurukoa da. Emaitzen atalean aurkeztu bezala, ikastetxeen %100a antolamendu eta dokumentuen kudeaketaren beharra antzeman zutelako sartu ziren proiektuan, hala ere, ikastetxeek, irakasleen ustez, irakaste-ikaste prozesuari ematen diote garrantzia gehien. Egoera hau eman daiteke, izan ere, ikastetxe batean, helburu nagusia, haurren garapena sustatzea eta bermatzea da, baina aldi berean, ikastetxeak dokumentazioaren kudeaketa beharragatik sartu baziren “Kalitatea Hezkuntzan”-en, sareari dagokionez, dokumentazioaren kudeaketari garrantzia handia ematen diotela esan nahi du, edo behintzat hori ulertzen da. Bestalde aipatzekoa da, irakasle batek hobetu beharreko alderdian, dokumentazioari garrantzi gutxiago eman behar zaiola esaten duela. Hau ulergarria da, izan ere, aztertu denez, ikastetxe guztiak arrazoi beragatik sartu ziren sarean eta gerta daiteke honi garrantzia handia ematea, batzuetan gehiegizkoa. Modu honetan, suposatu daiteke ikastetxeetan dokumentazioaren kudeaketari garrantzia ematen diotela, arrazoi horregatik sartu baitziren sarean, baina irakasleek hori ez ikustea, horren ingurua lan egiten ez dute eta. Itemen galderak erreparatuz, beste ondorio garrantzitsu bat atera daiteke, hau da, eman diren emaitzen ezberdintasun handia. Lortutako emaitzarik deigarriena, sare honek kalitatea bermatzen duenaren ingurukoa izan da, izan ere, hamaseik erantzun dute, bederatzik lauko puntuazioa emanez eta zazpik biko edo hirukoa. Hiru puntu ematean, erantzuna erdiko puntuan kokatzen da, hau da, puntuazio hau eman dutenen ustez, sare edo proiektuak ez du kalitatea bermatzen, izan ere, esan bezala, erdiko puntu horretan daude, baietza ez emanez. Horretaz aparte, harremanen emaitzetan ere, familiakoari dagokiona izan ezik, lortu diren emaitzak oso ezberdinak izan dira. Hortaz, esan daiteke, irakasleek ez daukatela argi sare honen bidez harremanak lantzen diren ala ez. Elkarrizketan jasotako emaitzak kontuan hartuz, harremanak lantzen ez direla aztertu da, hau da, gerta daitekela sarean sartuta egotetik harremanak hobetzea, baina proiektu honek ez duela horri begira lan egiten. Beraz, uste da irakasleak ez daudela horren jakinaren gainean. Modu honetan, emaitzei dagokienez, interesgarriak izan direla esan daiteke, izan ere, irakasleen ustea jaso da eta zenbait ondorio atera ahal izan dira, nagusiena ebaluazioaren ingurukoa izanik. Uste da, nahiz eta ikastetxe batek proiektu honetan parte hartu, irakasle batzuek ez daukatela argi zertan datzan, are gehiago, batzuek ez dutela baliagarria ikusten. Izan ere, askok ez dute kalitatea bermatzen duenik uste eta ez da argi geratzen irakasleek helburua zein den dakiten ala ez. Behin galdeketen bidez ateratako ondorioak aztertu direla, GRALaren hasieran finkatutako hipotesiak bete diren ala ez arakatuko da. Planteatutakoak, “Kalitatea Hezkuntzan” sareak irakasleen ustez, zentro baten kalitatea bermatzen duela eta sareak ebaluazioari garrantzia handia eman behar diola, eta irakasleak horren kontziente izan behar direla izan ziren. Orain, emaitzak ikertuta, hipotesiak bete ez direla esango da, izan ere, azaldu bezala, ez dago adostasuna proiektuak kalitatea bermatzen duenaren inguruan eta gehiengoak ez du ebaluazioaren inguruko erantzunik eman, honen garrantzia ikusten ez dutela erakutsiz. Ikerketa hau egin ondoren, hausnartu daiteke, hasiera batean sortutako zalantza argitu dela, hau da, “Kalitatea Hezkuntzan” berrikuntza dela. Beraz, azaldu nahi da, hau dela lortutako alderdirik nagusiena, aberasgarriena, beste modu batean esanda, ikerketa hau egitean argien geratu den kontzeptua, berrikuntzaren definizioarekin batera. Gainera, sare edo proiektu hau osotasunean ulertu dela ere esan daiteke. Aldi berean, aipatutako hiru alderdi horietaz aparte, lan honen bidez, beste gauza bazuk ere lortu direla uste da, hala nola, ikerketa bat diseinatzea eta horren emaitzak eta ondorioak ateratzeko gaitasuna garatzea. Egia da, azaldu bezala, lortutako emaitza batzuk argiak izan diren arren, beste batzuk zalantzazkoak edo ilunak izan direla, hala ere, amaieran, ikerketa nahiko osatu bat egitea lortu dela esan daiteke. Azkenik, etorkizuneko ikerketa batzuei begira, ikerketa hau sarrera gisa erabili daiteke, izan ere, aukeratutako lagina ikerketa handi batekin aukeratu beharrekoarekin alderatuta txikia izan da eta esan bezala, emaitza batzuk ilunak. Proposatzen da, hurrengo bat egongo balitz, irakasleei egiteaz aparte, Berritzeguneko eta Hezkuntza Saileko langileei eta honen inguruan lan egiten duten koordinatzaileei ere egitea, haien usteak jasotzeko eta lan borobilagoa lortzeko.
addi-29ca20742f4f
https://addi.ehu.es/handle/10810/17654
addi
cc-by-nc 4.0
2016-03-16
science
Alkiza Ruesgas, Leire
eu
Hezkuntza eta kalitatea
Ikastetxea “Kalitatea Hezkuntzan” sarean sartu aurretik zeuden irakasleentzako inkesta Zuzendari taldeko kidea Ordezko irakaslea 6. Zein izan zen ikastetxea “Kalitatea Hezkuntzan” sarean sartzeko arrazoi nagusia? 7. Sare honen bidez, lau atal nagusitan egiten da lan, hau da, alde estrategikoan, irakaste-ikaste prozesuan, ebaluazioan eta dokumentazioaren kudeaketan. 7.2. Zure ustez, ikastetxean zeri ematen zaio garrantzia gehien? Zergatik? Alde estrategikoari Irakaste-ikaste prozesuari Ebaluazioari Dokumentazioaren kudeaketari 8. Baloratu hurrengo baieztapenak 1 ez nago batere ados eta 5 guztiz ados nago izanik, ixa bat idatziz. Baieztapenak 1 2 3 4 5 “Kalitatea Hezkuntzan” sareak benetan ikastetxeko kalitatea bermatzen du Ikastetxea gehiago baloratzen da “Kalitatea Hezkuntzan” parte hartzeagatik Beste irakasle batzuekin esperientziak konpartitzea aberasgarria eta lagungarria da 9. “Kalitatea Hezkuntzan” sarean sartuta ez dauden beste ikastetxe batzuekin konparatuz, ze hobekuntza nabaritzen dituzu? 10. “Kalitatean” sartuta ez dauden beste ikastetxe batzuekin konparatuz, ze alderdi hobetu litezke?
addi-35a0471b52e9
https://addi.ehu.es/handle/10810/17654
addi
cc-by-nc 4.0
2016-03-16
science
Alkiza Ruesgas, Leire
eu
Hezkuntza eta kalitatea
3. ERANKINA Ikastetxea “Kalitatea Hezkuntzan” sarean sartu baino beranduago heldutako irakasleentzako inkesta Zuzendari taldeko kidea Ordezko irakaslea 5. Sare honen bidez, lau atal nagusitan egiten da lan, hau da, alde estrategikoan, irakaste-ikaste prozesuan, ebaluazioan eta dokumentazioaren kudeaketan. 5.2. Zure ustez, ikastetxean zeri ematen zaio garrantzia gehien? Zergatik? Alde estrategikoari Irakaste-ikaste prozesuari Ebaluazioari Dokumentazioaren kudeaketari 6. Baloratu hurrengo baieztapenak 1 ez nago batere ados eta 5 guztiz ados nago izanik, ixa bat idatziz. Baieztapenak 1 2 3 4 5 “Kalitatea Hezkuntzan” sareak benetan ikastetxeko kalitatea bermatzen du Ikastetxea gehiago baloratzen da “Kalitatea Hezkuntzan” parte hartzeagatik Beste irakasle batzuekin esperientziak konpartitzea aberasgarria eta lagungarria da 7. “Kalitatea Hezkuntzan” sarean sartuta ez dauden beste ikastetxe batzuekin konparatuz, ze hobekuntza nabaritzen dituzu? 8. “Kalitatean” sartuta ez dauden beste ikastetxe batzuekin konparatuz, ze alderdi hobetu litezke?
addi-019e4af08e89
https://addi.ehu.es/handle/10810/17654
addi
cc-by-nc 4.0
2016-03-16
science
Alkiza Ruesgas, Leire
eu
Hezkuntza eta kalitatea
KALITATEA HEZKUNTZAN SAREA Egunon, Leire Alkiza Ruesgas nauzu, Euskal Herriko Unibertsitateko ikaslea, Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten ari dena. Gradu Amaierako Lana egiten ari naiz Kalitatea Hezkuntzan Sarearen inguruan eta helburua sarearen ebaluazioa egitea dut. Horretarako zure laguntza eskertuko nuke galdetegi hau betez. Eskerrik asko zure laguntzagatik. 1. Zein da ikastetxearen izena? Arabako Ikastetxea 1 2. Zein da zure tokia ikastetxearen organigraman? Zuzendaria Zuzendari taldeko kidea Ordezko irakaslea 5. Ze urtetan sartu zen ikastetxea Kalitatea Hezkuntzan Sarean? 2005 6. Gaur egun sarean sartuta jarraitzen du ikastetxeak? Bai 7. Zein izan zen ikastetxea Kalitatea Hezkuntzan Sarean sartzeko arrazoi nagusia? Lagungarria iruditzen zitzaigun, batez ere, dena antolatua izateko. 8. Sare honen bidez, lau atal nagusitan egiten da lan, hau da, alde estrategikoan, irakaste-ikaste prozesuan, ebaluazioan eta dokumentazioaren kudeaketan. 8.1. Zure ustez, zein da ikastetxe baten kalitatea bermatzen duen atalik nagusiena? Zergatik? Alde estrategikoa Irakaste-ikaste prozesua Ebaluazioa Dokumentazioaren kudeaketa Zergatik? Irakasle guztiek berdin jokatzeko eta ikasleentzako hori oso ona iruditzen zait. Ebaluazioari Dokumentazioaren kudeaketari 9. Baloratu hurrengo baieztapenak 1 ez nago batere ados eta 5 guztiz ados nago izanik, ixa bat idatziz. Baieztapenak 1 2 3 4 5 Kalitatea Hezkuntzan Sareak benetan ikastetxeko kalitatea bermatzen du Ikastetxea gehiago baloratzen da “Kalitatean” parte hartzeagatik Beste irakasle batzuekin esperientziak konpartitzea aberasgarria eta lagungarria da 10.2. zein alderdi hobetu litezke? Ez dut ikusten hobetu behar denik ezerrez beste ikastetxe batzuekin konparatuz. 11. Ikastetxea “kalitatea Hezkuntzan” sarean sartuta dagoenetik, zer aldaketa heldu dira zentrora? Esan dudana, dena antolatua dagoela eta edozein irakaslek badaki non dagoen behar duen edozein dokumentu, eta zelan egin behar duen edozein gauza…
addi-cd93eb03d192
https://addi.ehu.es/handle/10810/17654
addi
cc-by-nc 4.0
2016-03-16
science
Alkiza Ruesgas, Leire
eu
Hezkuntza eta kalitatea
1. Zein izan zen sarea sortzeko abiapuntua? Konturatu ginen eskoletako lana ez zegoela sistematizatua, gauza asko idatzita zeudela baina askok ez zekitela hori idatzita zegoenik. Horrela, eskolako lana sistematizatzearen beharra ikusi zen, batez ere, ondorengoei lana ondo uzteko eta idatzita zegoen guztia ordenatzeko. Gero konturatu ginen, honekin eztabaidak etor zitezkeela, idatzita zeuden gauzekin eskolako langile guztiak ados egon ezin liratekelako, orduan adostasunetara heldu beharko liratekela. Orduan gero, beste eskola batzuetan egiten eta gertatzen zena jakitea interesgarria izan behar zuela konturatu ginen eta momentu honetan sortu zen sarea osatzeko idea, orain esandako guztia kontuan hartuz. 2. Zein da “Kalitatea Hezkuntzan”-en helbururik nagusiena? Helburu nagusiena, ikastetxeetan etengabeko hobekuntza-prozesuak sustatzea, erraztea eta bultzatzea da eta horretarako lau ataletan lan egiten da. 3. Zein da atalik garrantzitsuena zure ustez? Egia da lau atalak oso garrantzitsuak direla eta hasieran dokumentuen kudeaketagatik sortu zela, baina kalitatea bermatzeko, nire ustez, ebaluazioa da garrantzitsuena eta honetan arreta jartzen saiatzen gara. Hasieran, hilabetean behin elkartzen ginen irakasleekin sarean lan egiteko, baina gero, aldatu eta bi hilabeterik behin izan zen. Gaur egun, hilabetean behin elkartzen gara zentro guztietako irakasle batzuekin eta lan kooperatiboa bultzatuz, gai ezberdinen inguruan eztabaidatzen dugu. Hau autoebaluazio modukoa izan daiteke. Ondoren, urtean birritan, eskola ezberdinetan egiten diren proiektu berritzaileak aztertzeko eta honi buruz hausnartzeko aukera ematen zaie irakasleei. Bi gauza hauek egitean, nire ustez, irakasleei hausnartzeko eta haiek egiten dutena autoebaluatzeko aukera ematen zaie, ebaluazioak paper garrantzitsua hartuz. Gainera sarean lan egitean, besteen iritziak entzuteko aukera ere izaten dute eta hau ere aberasgarria izaten da, beste leku batzuetan egiten dena ikusteko eta hau ere baloratzeko. 4. Harremanen inguruan lan egiten da? Ez da harremanen inguruan zehazki lan egiten, hau da, ez dugu horrelako gauzetan arreta jartzen, baizik eta ikastetxeko antolamendu ezberdinetan. 5. Nork kudeatzen du sarea? Irakasleek? Ez, sarea kudeatzeko, departamentuak, bi plaza ateratzen ditu eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle bana izaten dira koordinatzen dutenak, baina hauek liberatuak daude, bakarrik honetan egiten dute lan.
addi-03aef7cbc8fd
https://addi.ehu.es/handle/10810/17658
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
De Luz Colas, Iker
eu
Ikas komunitateak eta genero indarkeriaren prebentzioa: arrakastazko hezkuntza jardueren eragina
GRADU AMAIERAKO LANA 2 1. SARRERA Asko dira egungo jendartearen aldaketa azkar eta anitzei buruz idatzi diren ikerketa, liburu eta artikuluak. Ez da harritzekoa, izan ere, duela hamarkada ugari arte hain presente zegoen jendarte eredu industrial hura, formaz eta edukiz nabarmen aldatzen ari da. Bere zirrikituen artean informazioa, komunikazioa eta teknologia erdigunean kokatzen duen jendarte eredu berri bat agertzen ari da: informazioaren jendartea. Ez dira gutxi aldaketa hauekin batera jendartearen biraketa dialogikoaz hitz egiten hasi diren egileak (Elboj & Gomez, 2001). Izan ere, jendarte industrialeko instituzio eta ziurtasun tradizionalak legitimotasuna galdu eta desegiten hasi dira (Giddens, 1996); eta gero eta gehiago, erabakiak, arauak, jakintzak... elkarrizketaren bidez adostuak izan behar dira onartuak izan daitezen. Aldaketa ezberdinen zurrunbilo honetan, ordea, asko eta asko dira aldatu ez diren gauzak: ezberdintasun sozialek, esplotazioak, pobreziak, bazterketak eta genero indarkeriak oraindik ere, gure herri eta hirietako eguneroko ogia izaten jarraitzen dute. Ondorioz, egungo jendarteak erronka berriak jartzen dizkigu mahai gainean, eta horrekin batera, arazo zaharrei konponbidea ematearen premia gero eta handiagoa da. Eskola ez da jendartearekiko eta bere arazo zein erronkekiko isolatua bizi den instituzio bat. Kontrara, honen eragina jasotzen duen hein berean, haur eta gazteen jendarteratze prozesuko eragile nagusienetako bat izaten jarraitzen du. Hori dela eta, momentuko jendarte ereduarekin lotura estua izan behar du, baina aldi berean, jendarte eraldaketarako lan egin behar du bizitzaren hobekuntza helburu baldin badugu. Norabide horretan lan egiteko asmoarekin sortu edota aldatu diren eskolak eta proiektuak ugariak eta oso anitzak dira. Asko hitz egiten da egungo jendartearen erronkei erantzuteaz, baina ez dira hainbeste aurretik aipatutako arazoak gainditu, eta emaitza akademikoak zein elkarbizitza nabarmen hobetzen duten proiektuak. Zeregin handi honetarako, berrikuntzak asmatzea baino, eraginkortasun probatuak dituzten neurri eta alternatibak martxan jartzea lehentasunezkoa da. Ikas Komunitateak Nazioarteko komunitate zientifikoaren ikerketen emaitzetan oinarritutako proiektuak dira. Eta eskola inguratzen duen komunitate osoaren kideen berdinen arteko elkarrizketaren bidez, eskola porrota eragiten duten zailtasunak ezabatzea bilatzen dute. Hori dela eta, Gradu ikasketan zehar landu ditugun balio eta profesionaltasun ereduan oinarrituta, egungo jendartearen erronka eta arazoei erantzuteko proiektu egokiak izan ahal dira. GRADU AMAIERAKO LANA 3 Gainera, eraginkortasun probatua duten hezkuntza jarduerak eskola zehatz batean aplikatzerako orduan gertatzen dena ezagutzeko ikerketa eremu interesgarria izan daitezke. Proiektu hauen zutabe nagusietako bat elkarbizitza da, eta elkarbizitzarengan eragin zuzena du indarkeriak. Askotan pentsatzen denaren kontrara, Lehen Hezkuntzako ikasleen harremanetan genero indarkeriaren lehen hastapenak oso ohikoak dira, eta horregatik Ikas Komunitateetan prebentzioak berebiziko garrantzia hartzen du. Gatazken prebentzioa eta konponketarako eredu dialogikoa, hain zuzen ere, Ikas Komunitateen proiektuaren baitako arrakastazko hezkuntza jardueretako bat da. Eta Jendarteratze Prebentiboa bitartean, honi genero ikuspegia txertatuz oraingo eta etorkizuneko genero indarkeria saihesteko tresna, eta hezkuntza arloko ikerketan zabaltzen ari den fronte sakon eta interesgarri bat. Nire lanaren bidez, jendarteratze prebentiboari begira espresuki sortzen diren egitasmo eta mekanismoetatik haratago, gainontzeko arrakastazko hezkuntza jardueren bidez indarkeriaren prebentzioari begira lortzen dena, eta lortzeke dagoena ikertu nahi izan dut. Horrela, Gradu Amaierako Lan honekin, hiru urtez nire bolondres eta praktiketako jardueraren “habia” izan den Elejabarri Ikas Komunitateari ekarpena egin nahi izan diot: eskolako komunitatearekin batera egindako elkarrizketa eta eztabaiden bidez, eskolan bertan indarkeria modu eraginkorragoan prebenitu eta elkarbizitza hobetzeko eraldaketetan sakontzeko jakintzak elkarrekin eratuz. Ikerketa honen helburua beraz, nazioarteko komunitate zientifikoak baieztatutako arrakastazko hezkuntza jarduerak eskola batean martxan jartzen hastean, indarkeriaren prebentzioarengan eta elkarbizitzaren hobekuntzarengan duten eragina aztertzea da. Datu bilketa eredu komunikatiboaren bidez (Ikas Komunitateen ereduarekin koherentzian), arrakastazko hezkuntza jardueren arteko loturak indartu eta eskolan elkarbizitza hobetzeko estrategiak eta erronkak identifikatu nahi izan ditugu. GRADU AMAIERAKO LANA 4 2. MARKO TEORIKOA Ikas Komunitateak hezkuntza eta jendarte eraldaketarako proiektuak dira, ikas zentroetan hainbat aldaketa gauzatzearen bidez, egungo jendarte ereduan ditugun erronkei erantzuteko helburuarekin sortuak izan direnak (CREA, 2013). Hauetan aurrera eramaten den hezkuntza eredua nazioarteko teoria zientifikoetan oinarritzen da, ikaspen prozesuarentzat egungo jendarte ereduan gakoak diren bi faktore nagusi azpimarratuz: interakzioak eta komunitatearen parte hartzea. Berdintasuna oinarri hartuta, ikasle guztientzako benetako eskola arrakasta lortzeko egiten da lan Ikas Komunitateetan. Horretarako, ikasleen ikaspen prozesuan modu zuzen edo zeharkakoan eragiten duten pertsona guztiak inplikatzea bilatzen da: ikasleak, irakasleak, famili-kideak, lagunak, auzokideak, elkarteetako kideak, bolondresak... Guztiok batera, ikasle guztien bizitzak hobetzeko egiten da lan, agertzen diren zailtasunak aukera bihurtuz: “Komunitate osoaren ametsetatik abiatuta, eta elkarrizketa eta zientzia zutabe hartuta, helburu bikoitza lortzen ari den proiektua da: eskola porrota gainditu eta elkarbizitza hobetzea.” (CREA, 2013: 4) Gradu Amaierako lan honen bidez, Ikas Komunitateetan aurrera eramaten diren Arrakastazko Hezkuntza Jarduerek genero indarkeriaren prebentzioari begira (eta horrekin, elkarbizitza hobetzeari begira) duten eragina aztertu nahi dugu. Proiektuaren funtsa ulertzeko ordea, beharrezkoa da egungo jendarte ereduari buruzko teoriak ondo ezagutzea. Izan ere, horietan oinarritzen dira Ikas Komunitateetan aurrera eramaten diren arrakastazko hezkuntza jarduerak, aurrerago definitu eta azalduko ditugunak. Horretarako, marko teorikoaren lehenengo atalean informazioaren gizarteari buruzko kontzeptualizazioa eta egile ezberdinen obra esanguratsuenetan oinarritutako ekarpenak bilduko ditugu. Bigarren atalean, guzti honetan oinarrituta dagoen eta CREA-k (Ezberdintasunen Gainditzerako Teoria eta Praktiken Ikerketa Zentrua, Bartzelonako Unibertsitatekoa) sortu duen ikaskuntza dialogikoa-ren teoria eta bere 7 printzipioak azalduko ditugu. Hirugarren atalean, Ikas Komunitateen jatorri bezala uler daitezkeen proiektuak aipatu eta gaur egungo proiektuaren ezaugarriak azaltzera joko dugu, bereziki Arrakastazko Hezkuntza Jardueretan sakonduz. Azkenik, laugarren atalean, feminismo dialogikoak egindako ekarpenak (Piugvert, 2001) oinarri hartuta, Gradu Amaierako Lan honen muina den, eta genero ezberdintasunak zein bereziki genero indarkeria ekiditeko beharrezko Jendarteratze Prebentiboaren proposamena (Flecha, Puigver & Redondo, 2005) azalduko dugu, horrekin, ikertu dugun kasuaren deskribapenera jauzi egiteko beharrezko oinarri teorikoa osatuz. GRADU AMAIERAKO LANA 5 2.1. IKAS KOMUNITATEEN MARKO SOZIO-HEZITZAILEA: INFORMAZIOAREN JENDARTEAREN TEORIA Zientzia sozialetako egungo teoria nagusien arabera, baliabide materialen gainetik baliabide intelektualak lehenesten diren jendarte eredua zabaltzen ari da gure artean, aldaketei egokitzeko eta komunikatzeko gaitasuna gero eta balio gehiago duten ezaugarriak izanik (Valls, 1999). Era berean, erreferentzialtasun marko pertsonal eta kolektibo tradizionalak krisian daude, zalantzan jarri eta aldaketa handiak gertatzen ari dira. Guzti hau dela eta, informazioa eta komunikazioa gero eta faktore sozial esanguratsuagoa dela azpimarratzen da, eta hortik datorkio “informazioaren jendartea” izendapena. Jendarte eredu berri hau zabalpen prozesuan egonik, ez du mundu osoan edota pertsona guztiengan eragina izan, eta horregatik definizio zurrun bat egitea baino, ezaugarri komunak bildu izan dituzte teoriko ezberdinek, besteak beste Manuel Castells-ek (2005). Maria Rosa Valls-ek bere tesian (1999) ondo laburbiltzen duen bezala, informazioaren jendartea jendarte eredu global eta elkar-lotua da. Globalizazio prozesuaren bidez, prozesu ekonomiko guztiak elkarren artean harremandu dira, mundu mailako sare edo unitate bezala funtzionatuz. Produkzio eredu kapitalista erabat hegemonikoa den arren, honek hartzen dituen formak inoiz baino anitzagoak dira. Aniztasun hau gertatzen da, produkzioa produktu edota baliabide materialetan baino, baliabide intelektualetan oinarritzen delako: “Por primera vez en su historia, la mente humana es una fuerza productiva, no sólo un elemento dentro del sistema de producción.” (Castells, 2005:58)1. Lehia biziaren ondorioz, langileon ezagutza tazitoa (hau da, produkzio prozesuaren edo produktuaren hobekuntzarako balio dezakeen jakintza) aktibatzea geroz eta ezinbestekoagoa egiten ari da enpresetan, eta ondorioz, “jabeak beti arrazoia izatearen” ulerkera geroz eta zentzugabeagoa da (Valls, 1999). Horren ordez, aurreikusi zenaren kontrara, antolakundeak des-burokratizatzen eta aldaketa azkarrei egokitzen saiatzen ari dira. Gero eta gehiago, antolakunde batean jakintza sortu, antolatu eta partekatzeko gaitasuna lehiakortasunerako abantaila bat da (Valls, 1999), eta aldi berean langileon defentsarako tresna bat (gure lanarekiko balio gehigarri bezala). Honek guztiak informazioaren jendartean kulturak hartzen duen balioa eta papera asko aldatzen ari dela erakusten digu. Dena den, ezin dugu ahaztu honek ez duela per se jendarte 1 Horren adibide bezala ulertu daiteke informazioa lehengai bezala erabiltzen duten gero eta enpresa eta lanbide gehiago egotea (burtsako langileak, abokatuak, aholkulariak, merkatu ikerlariak...). Beste kasu askotan ordea, jarduera produktibo mota bera aldatu ez den arren (produkzio materiala egiten jarraitzea, kasu), hizkuntza eta sinboloen trataerarekin zerikusia duten jarduerek zentraltasun eta garrantzia berezia hartu dute (Valls, 1999). GRADU AMAIERAKO LANA 6 ezberdintasunekin amaitzeko joera sortzen. Lanak sortzen dituen irabazien berenganatzea, banaketa eta erabilera kapitalisten klasearen interesen esku eta euren mesedera jarraitzen du egoten (Valls, 1999). Ondorioz klaseetan banatutako jendartearen estratifikazioa egun ere mantentzen den zerbait da. Azken urteetan globalizazioaren ondorioz, izaera industrialagoa duten lan postuak deslokalizatu eta lan indarraren kostu baxuagoak dituzten herrialdeetara mugitzen ari dituzten bitartean, gure herrian kualifikazioa eskatzen duten lanak ugaritzen ari dira. Horien artean jakintza eta gaitasun batzuk beste hainbatekiko nagusitzen ari dira, produkzio prozesuari balio erantsi handia gehitzen diotelako (aurretik aipatu bezala). Azken lan erreformen bidez, kontratazioa eta lan harremanak indibidualizatzen ari direnez, langileen arteko bereizketa oso nabarmenak sortzen ari dira: informazioaren prozesamenduarekin lotutako jakintza eta gaitasun horiek dituztenen eta ez dituztenen artekoak. Lehenek enpleguaren bidez sostengua lortzeko aukera dute. Bigarrenek ordea, oso aukera gutxi dituzte, eta beraz, bazterketa bizitzeko aukera handiak dituzte (langabezia edota lan prekarioak bizitzeko askoz aukera handiagoak dituztelako). Enpleguak bizitzaren sostengurako duen pisua ezagututa, informazioa prozesatzeko gaitasuna (edo gaitasun eza) inklusio edo bazterketaren gakoa bihurtzen ari dela baiezta dezakegu, gaitasun teknikoen gainetik (Bell, 1976; Gorz, 1995). Horregatik, informazioaren garaian mugarik gabeko lehia dinamika indartsuek enplegua eta egitura sozialak dualizaziora dago (Castells, 2005). Valls-ek ere ezberdintasun kulturalak gero eta handiagoak izaterako joera dagoela ondorioztatzen du: “Iragankortasunaren kultura eta aldaketa balio bezala nagusitzen den jendartean, soilik gutxi batzuk eutsi ahalko diote bere burua suntsitzen duen sormen “elur-jauziari”” (Valls, 1999: 26). Hortaz gain, lana eta familia bezalako erreferentzialtasun marko tradizionalak (lana errealizazio pertsonalerako eta bizirauteko sostengu bezala; eta familia, komunitatea, lagunak, ingurune lokala... erreferentzia kultural nagusi bezala) desagertuz doaz, horien ordez, erreferente sozial prekarioak agertuz. Besteak beste, Willis-ek (1994) informazioaren jendartean erreferentzia nagusiak aisia, kontsumoa eta merkantzia direla baieztatzen du. Egonkortasuna eta segurtasunaren ordez, oso azkar eta etengabe aldatzen (edo agertu eta desagertzen) diren erreferenteak dira nagusi, honekin batera tentsio eta dualizazioa ekarriz. Honi Anthony Giddens eta Ulrich Beck-ek “arriskuaren jendartea”-ren azalpenaren bidez hainbat ezaugarri gehitzen dizkiote. Horien artean, Giddens-ek (1996) fenomenoen GRADU AMAIERAKO LANA 7 unibertsalizazioa, post-tradizionala den ordena (bizitzak osatzen zituzten tradizioek eragin oso handia galdu dute, eta ez dirudi unibertsalizatuko den tradizio berririk dagoenik), eta ondorioz pertsona edo talde bakoitzak bere bizi eredua aukeratzeko beharra, ideologia politiko kontserbatzaile zurrunaren desagerpen prozesua, estatuaren eta ideologia politiko historikoen krisia... aipatzen ditu. Beck-ek “modernizazio erreflexiboa”-ren kontzeptua erabiltzen du (1997), modernitarearen amaieran baizik, modernitarearen jarraipen eta sakontze baten aurrean topatzen garela argudiatuz. Honek bost ezaugarri dituela aipatzen du, Valls-ek (1999) biltzen duen bezala: globalizazio kultural, politiko eta ekonomikoa; indibidualizazioa; langabezia eta azpi-okupazio; emakumeak protagonista diren generoaren iraultza; eta azkenik krisi ekologikoa. Informazioaren garaiko jendarte ereduan familiak eta harreman pertsonalek aldaketa nabarmenak bizi dituzte (Valls, 1999). Besteak beste iraganean “esfera pribatu” bezala definitu zenaren inguruko eztabaidak eremu publikoan agertzen ari dira, hainbat harreman ereduren legalizazioaren aldeko borrokak agertzen ari dira, familia eredu tradizionala botere sinboliko hegemonikoa galtzen ari da... Dena den familia eredu ugari oraindik mantentzen ari dira, besteak beste krisi ekonomiko garaian erabiltzeko bitarteko bezala (Castells, 1998). Emakumeek hezkuntza eta lan merkatura salto egitearen ondorioz, tradizionalki ezarriak izan zitzaizkion zereginak eta funtzioak formaz aldatzea ekartzen ari da. Hala ere, oraindik ere, soldata baxuagoak jasotzen dituzte, epe motzagoko lan prekarioagoak eskaintzen zaizkie, eta lan munduko bizitza familiarrarekin kontziliatzeko arazo gehiago izaten dituzte, gehienetan zaintza lanak ere euren gain hartzen jarraitu behar izaten dutelako (Martinez, 2006). Eta garai honetako beste fenomeno handia ingurune kultur-anitzaren agerpena da. Izan ere, Europan etorkinen kopurua 1950eko %1,3tik (Castells 1997) 2012ko %6,8-ra pasatu da (Eurostat, 2013). Horren aurrean, hezkuntza bezalako instituzioek zuten homogeneizaziorako joera zalantzan jarri da, eta beraz, ziurtasun horren gainetik, herrialde hartzaileetako biztanleek horien kanpotik datozenekiko duten pertzepzioan aldaketak egoten ari dira. Horrela, jarrera arrazistak zein erlatibistak agertzen ari dira, baina baita ere interkulturalitatea berriro batasuna lortzeko planteamendu bezala proposatzen dutenak, zein enfoke komunikatiboago bat dutenak. Gainera, gero eta arruntagoa da internet eta beste komunikatzeko bide globalizatuen bidez inguratzen gaituzten kultura ezberdinen eragina jaso, eta guk ere horietan eragitea. Guzti honen aurrean bai Giddens-ek (1996) zein Beck-ek (1997) modernitate berrian sakontzearen beharra nabarmentzen dute. Horretarako, bereziki eragile sozialei paper nagusia ematean bat egiten dute biek: iraganeko segurtasunen amaieraren aurrean, eragile sozialen arteko GRADU AMAIERAKO LANA 8 komunikazio eta kontsentsuen eraikuntza, euren esanetan modernitate berri honen formak eta norabideak erabakitzeko bideak direlako (Valls, 1999). Eta ideia horrekin jarraituz, bazterketa zein ezberdintasunak ez dira ekidin ezineko fenomenoak informazioaren jendartean. Teoria kritikoak erakutsi duen bezala, subjektuak gai dira errealitatea eraldatzeko, elkartasun-sareen bidez botere-guneetatik zein kapitalaren metaketa prozesuaren ondorioz bultzatzen den bazterketa neutralizatzeko. 2.2. IKASKUNTZA DIALOGIKOA INFORMAZIOAREN JENDARTEAN Aurreko atalean deskribatutako informazioaren jendartea erreferentziazko testuinguru historiko-sozial bezala hartuta, berrogeita hamargarren hamarkadatik aurrera zientzia sozialetan “biraketa dialogiko” bat sortzen da. Atentzioaren erdigunea interakzioetan eta hauen garapenean jartzen da, honek dakarren ondoriozko ikuspegi komunikatiboarekin, eta hizkuntzari ematen zaion zentraltasunarekin. Horrela, egun “ikuspegi komunikatibo” edo “paradigma komunikatibo” bezala ezagutzen den zientzia sozialetako korrontea agertzen hasten da, garai horretako harreman sozialen eta harreman instituzionalen biraketa dialogikoarekin bat egin nahi duena. Korronte honetako ikerlariek, eremu ezberdinetan gertatzen ari ziren biraketa dialogikoak ikertzeaz gain, teoriak sortzeko moduan bertan ere aldaketak egiten hasten dira, ordura arteko ulerkera objektibista, konstruktibista eta sozio-kritikoetatik aldenduz (Gomez, Latorre, Sanchez & Flecha, 2006). Hau ikaskuntzari buruzko ikerketetara eta ulerkeretara ere itzuli egiten da, eta eremu ezberdinetatik Habermas, Touraine, Beck, Freire, Wells, Bruner, Cole, Scribner... bezalako egileek gure jendartearen izaera komunikatibo eta dialogikoan indarra jartzen dute, hori gure garapen indibidual eta kolektiboarekin lotuz (Aubert, Flecha, García, Flecha & Racionero, 2010). Egile hauen ekarpenak informazioaren jendartearen ezaugarrietara eta hezkuntza praxira ekarriz, Ikas Komunitateen proiektuaren zutabe nagusia den ikaskuntza dialogikoaren marko teorikoa garatzen joan da CREA. Honen azalpen sakona “Aprendizaje dialógico en la sociedad de la información” liburuan aurki dezakegu (Aubert et al., 2010). Honetan oinarrituta, ikaskuntza dialogikoaren definizioa ondorengoa litzateke: El aprendizaje dialógico se produce en diálogos que son igualitarios, en interacciones en las que se reconoce la inteligencia cultural en todas las personas y que están orientadas a la GRADU AMAIERAKO LANA 10 buruz ditugun jakintza zientifikoak erabiltzea beharrezkoa da baldin eta planteatzen ditugu helburuok arrakastatsuak izatea nahi baldin badugu4. Horregatik Ikas Komunitateak ezaugarritzen dituzten jarduerak Nazioarteko Komunitate Zientifikoak INCLUD-ED – Strategies for inclusion and Social Cohesion in Europe from Education (2006-2011) proiektuaren bidez baieztatutakoak dira. Proiektu hau Europar Batasunaren ikerketarako 6. programa markoaren barruan kokatzen da eta 2006-2011 urte artean garatu zen 14 herrialde ezberdinetan 100 ikertzaile baino gehiago inplikatuz eta CREA-ren koordinaziopean5. Aurretik aipatutako ikuspegi komunikatiboarekin (Gomez et al., 2006) egindako dimentsio handiko ikerketa honen bidez sei Arrakastazko Hezkuntza Jarduera ondorioztatu ziren, denentzako ikaskuntza modu arrakastatsuan lortzen zutenak, horien bidez zailtasunak eta ezberdintasunak gainditu, eta elkarbizitza zein kohesioa sustatuz (alboko grafikoan agertzen den bezala). Arrakastazko Hezkuntza Jarduera izateko ezinbesteko irizpide ugari bete behar zituzten derrigorrez: 1) Ikasleri osoaren emaitzetan hobekuntza nabarmenenak eragitea; 2) Testuinguru ezberdinetara itzulgarriak diren jarduerak izatea, eta beraz, ezartzen diren tokietako bakoitzean emaitza antzekoak lortzea; 3) Aurreko bi puntuok Hezkuntza Komunitatea osatzen duten ahots guztiak kontuan hartzen dituzten ikerketa zientifikoen bidez demostratuak izatea; eta 4) Nazioarteko Komunitate Zientifikoaren publikazioen bidez aurreko hiru puntuak abalatuak izatea. Beraz, irizpide hauek betetzen dituzten arrakastazko hezkuntza jarduerak ondorengoak dira6: 4 Izan ere, oraindik egungo eskoletako antolaketa eredu hegemonikoak, bertan aurrera eramaten diren praktikek, bata bestearen atzetik datozen hezkuntza erreformek... ez dute balio hasiera batean planteatzen dituzten helburuak (ikasle guztien garapena, eskola arrakasta eta elkarbizitza besteak beste) betetzeko. Ikasketa mailaren arabera sailkatzen jarraitzen da, klase magistralak nagusitzen dira, klase edo zentrotik ikasleak kanporatzen jarraitzen da, antolaketa hierarkikoak mantentzen dira, ikasle ugari “errefortzurako” geletan baztertzen jarraitzen da... praktika guzti horiek hezkuntza eta jendarte ezberdintasunak zein bazterketa eragiten dutela demostratu denean (CREA, 2013). 5 Ikerketa honen bidez, ezberdintasunak gainditu eta kohesio soziala bultzatzeko balio duten hezkuntza estrategiak eta bazterketa sozialak eragiten dituztenak aztertu ziren. Mundu osoko teoriak eta ekarpen zientifikoak, estatu ezberdinetako hezkuntza erreformak eta ikas-zentroetako praktikak aztertu ziren; zailtasun handiko testuinguruetan kokatuak egon arren, hezkuntza arrakasta lortzen zuten zentroetan bereziki atentzioa jarriz (bai emaitza akademikoetan zein elkarbizitzan). Zaurgarritasun handiko kolektibo bezala kultur gutxituengan, etorkinengan, gazteengan eta emakumeengan jarri zuten atentzioa, zeinak nire ikerketa garatzen den eskolan gehiengoa osatzen duten kolektiboak diren. 6 Labur azalduak daude hemen, hauetako bakoitza gehiago ezagutzeko: CREA, 2013 Ilustrazioa 1: Monserrat-eko Mare de Deu HLHI-ko datuak (2007-2013) GRADU AMAIERAKO LANA 11 • Talde interaktiboak: ikaskuntza eta elkarbizitzaren hobekuntzari begira emaitza hoberenak eman dituen gela antolatzeko modua da. Ikaskuntza mailari, generoari, kulturari… begira heterogeneoak diren taldeak egiten dira. Talde bakoitzean jarduera zehatz bat egiten da denbora labur batean, pertsona heldu batek (bolondresa, familiako kidea, beste irakasle edo profesionala…) taldea dinamizatzen duen bitartean, berdinen arteko ikaskuntza gerta dadin eta jardueran lan egin dezaten bermatuz. Denbora (15-20 minutu) amaitzean, beste jarduera bat egitera pasatzen dira, beste heldu batek dinamizatuta. • Tertulia dialogikoak: tertulian parte hartzen duten ikasle guztiekin batera egindako dialogoaren bidezko jakintza eta esanahiaren eraikuntza kolektiboa da. Kultura klasiko unibertsal eta historian zehar metatutako jakintza zientifikora hurbiltzea bilatzen da, adina, generoa, kultura edo gaitasunen inolako ezberdintasunik egin gabe. Sesio bakoitzean parte hartzen duen ikasle orok tertulia dialogikoan lantzen ari den horren (testu literario bat, artelan bat, musika pieza bat, aportazio matematiko bat…) inguruko bere interpretazioa adierazten du, aukeratutako zatia altuan irakurri eta ondoren interpretazioa azalduz. Ondoren horien inguruan eztabaidatzen da. Sesio bakoitzean pertsona parte-hartzaileetako batek moderatzaile rola hartzen du, ikasle guztien berdintasunezko parte-hartzea bermatzeko. • Familien formazioa: Familien formakuntza arrakastazko jardueren bidezkoa da, eta familien interes eta beharrei erantzunez eskaintzen da. Ikas zentroak espazioak eta arrakastazko jardueretan oinarritutako formakuntza programak eskaintzen ditu, familien zein komunitatearen eskaerak eta beharrak kontuan hartuta. Oinarri hauen arabera, eurak dira zer ikasi behar duten eta nola egin nahi duten erabakitzen dutenak. Horien artean arrakasta berezia dutenak tertulia dialogiko literarioak izaten dira. • Komunitatearen parte-hartzea: Familiek eta komunitateko kideek, arrakastazko jardueretan oinarritutako formakuntzan parte hartzeaz gain, ikasleen hezkuntza jardueretan parte hartzen dute ere, bai eskola ordutegian zein kanpoan. Bereziki hiru arlotan bultzatzen da parte-hartze hau: irakurketa dialogikoa, hezkuntza denboraren zabalpena (liburutegi tutorizatua, tertulia dialogikoak...) eta lan talde mixtoak (etabakiguneetan eta gestioan). • Gatazken prebentzio eta konponbiderako eredu dialogikoa: eredu honek elkarrizketa ezberdintasunak gainditzeko tresna dela ulertzen du. Gatazkaren tratamenduan inplikatutako parte guztien arteko kontsentsuak protagonismo berezia hartzen du, bereziki ikasleriarenak, elkarbizitzarako arauei buruz, komunitate osoaren arteko elkarrizketa bat sortuz prozesu normatibo osoan zehar. Komunitate osoaren inplikazioa bilatzen da, iritzi guztiak entzunak eta kontuan hartuak izan daitezen, gatazken kausak eta jatorriak ezartzerako orduan eta hauek konpontzerako orduan, gatazka oraindik bizia dagoenean. GRADU AMAIERAKO LANA 12 • Irakasleriaren formakuntza dialogikoa: Arrakastazko Hezkuntza Jardueren oinarri teoriko eta zientifikoetara modu zuzen eta sakonenean heltzeko gehien balio izaten ari den tresna tertulia pedagogikoak izaten ari dira, zeinak tertulia literarioen, matematikoen... formatu berdina jarraitzen duten. Haurren hezkuntzan inplikatutako pertsona oso anitzen osatutako taldeek batera nazioartean esanguratsuenak diren liburuak irakurtzen dituzte. Eskuan liburuan izanda egiten diren mintegiak dira, interpretazio okerrak edota asmakizunak ekiditen saiatzeko. Irakurritakoari buruzko berdinen arteko elkarrizketaren bidez jakintza kolektiboki eraikitzen da. Arrakastatsuak diren Hezkuntza Jarduera guzti hauek printzipio berdinen bidez eta logika oso antzekoen bidez elkar-lotuak ulertu behar ditugu7. Hala ere, espezifikoki genero indarkeriaren prebentzio eraginkor bat lortzeko, gatazkak saihestu eta kudeatzeko eredu dialogiko bat erabiltzeaz gain, genero ikuspegia barnebilduz egiten den proposamen bat beharrezkoa dugu. Honetarako CREA ikerketa zentroak (besteak beste) lantzen duen Jendarteratze Prebentiboaren proposamena oso erabilgarria izan daiteke. Izan ere, informazioaren jendartearen eta biraketa dialogikoaren logika berean kokatua egonik, Ikas Komunitateetan aurrera eramaten diren jarduerekin sintonian joateko aukera handiak izan ditzakeelako. 2.4. FEMINISMO DIALOGIKOA ETA JENDARTERATZE PREBENTIBOA IKAS KOMUNITATEETAN Aurretik deskribatutako informazioaren jendartearen eta jendartearen biraketa dialogikoaren teorien markoan kokatuta, goi mailako ikasketarik ez duten emakumeek bazterketa bikoitza bizitzen dute: emakume bezala bizi behar duten egoeraren ondoriozkoa bata, eta bestea egiaztagiri eta ezagutza akademiko faltagatik, gero eta gehiago instrukzio maila lehenesten ari den testuinguruan (Elboj & Flecha, 2002). Tradizionalki herri sektoreetako emakumeak hezkuntza sistematik baztertuak izan dira. Jendarteak eraikitako hesi familiar, ekonomiko eta kulturalei hezkuntza sistemak gehitutakoak batu behar dizkiogu: euren eguneroko bizitzako praktikan eta jendarteratze prozesuan zehar garatu duten 7 Ikas zentroan Ikas Komunitate bihurtzeko prozesuari ekiten zaionean logika orokorra jardueretako bakoitzean txertatu egiten da, eta horregatik talde interaktiboetan zein tertulia dialogikoetan, patioetan zein gurasoekin formakuntzak egitean, elkarbizitzaren hobekuntzari eta horren bidez indarkeria mota ezberdinen prebentzioari ekarpena egiten zaio. GRADU AMAIERAKO LANA 13 adimen eta gaitasunak ukatu dituzte, “inkonpetente” bezala tratatuz eta horrela euren ikaspena eta eraldaketa pertsonala oztopatuz. Horrela bien baturaz, jendarteko eremu ezberdinetatik baztertuak izan dira (gero eta kualifikazio maila altuagoak eskatzen dituen lan merkatutik, eremu kultural ugaritatik eta parte-hartze politikotik besteak beste). Historian zehar eta bereziki azken mendean zehar emakumeek genero harremanetan eraldaketak eragin dituzte. Horien bidez, hainbat eskubide legalki aitortzea, genero indarkeriaren gaia ikustaraztea, berari historikoki egotzitako rol eta paperak zalantzan jartzea, laneko baldintza okerragoak eta soldata baxuagoak ikustaraztea... lortzen joan da. Gaur egun ere, mugimendu feministak oinarrizkoa izaten jarraitzen du berdintasunezkoa eta justuagoa den jendarte eredu baten bidean. Hala ere, egile ugarik beste pausu bat eman behar duela baieztatzen dute, orain arteko elitismo akademikoa gainditzeko beharra azaleratuz (Elboj & Flecha, 2002: 162). Jürgen Habermas-ek argudiatzen duen bezala, pertsona guztiek hitzerako eta ekintzarako gaitasuna dute (1987), eta beraz, emakume guztiek, baita zapalkuntza edota marjinalizazio egoera handienetan topatzen direnek, beraien errealitatea eta ingurunea eraldatzeari begira ekarpena egiteko gaitasuna dute (Flecha, Melgar, Oliver & Pulido, 2010). Beraz, feminismoak pausu hori emateko bidean, emakume akademiko zein ez akademikoen ahotsen inklusioaren beharra azpimarratzen dute. Gainera, testuinguru ez-akademikoetan eta egunerokotasunean aurrera eramaten ari diren borroketatik jasotako ikaskuntzak mugimendu feministaren osotasunarentzat ezinbestekoak dira (Elboj & Flecha; 2002: 162), horrela sortuko delako eraldaketa sakonago bati ekarpena egingo dion jakintza eta praktika bat. Ikuspegi honetatik lan egiten du feminismo dialogiko ak (Piugvert, 2001), eta horren baitan ikaskuntza dialogikoa zutabe nagusi bezala ulertzen dute bere sustatzaileek. Izan ere, arrazoien baliagarritasunean oinarrituta (Habermas, 1987), ibilbide, kultura eta pentsamendu ezberdinetatik datozen emakume ezberdinen arteko elkarrizketatik askoz zuzenagoa eta osatuagoa den jakintza bat sortzen da. Beraz, hezkuntzak duen paper eraldatzailea (Freire, 1970) eta informazioaren jendartean hartzen ari den papera (Valls, 1999) kontuan hartuta, ikaskuntza dialogikoa bazterketa bizi duten emakumeek hori gainditzeko oinarrizko gakoetako bat da. Genero indarkeria eta jendarteratze prebentiboa Ikas Komunitateetan Genero indarkeriak jendarte osoari eragiten dion fenomeno lazgarria izaten jarraitzen du. Honen inguruko ikerketen emaitzak kontuan hartuta, prebentzioak pisu oso handia dauka honekin amaitzeari begira. Heziguneak, jendarteratzearengan eragina duten interakzio kopuru oso handia GRADU AMAIERAKO LANA 14 garatzen den eremu bezala (ikasleak, irakasleak, familiak...), indarkeriarik gabeko harreman ereduen eraikuntza eta eraldaketarako ezinbestekoak diren guneak dira. Hori dela eta, Ikas Komunitateetan genero indarkeriaren prebentzioari begira aurrera eramaten den esku-hartzea (jendarteratze prebentiboa), feminismo dialogikoaren ikuspegiarekin sintonian eta gatazken prebentziorako eredu dialogikoaren markoan kokatzen da. Eredu hau gatazkatsuak izan daitezkeen egoerak prebenitzean zentratzen da, jada agertu direnean konpondu behar ez izateko (Aubert, Duqye, Fisas & Valls, 2004). Jendarteratze prebentiboak feminismo dialogikoak genero indarkeriaren aurrean proposatzen dituen ildoak bere egiten ditu (Flecha, et al., 2005). Batetik, genero indarkeria estali eta biktima errudun bezala tratatzeko balio duten mekanismoen aurka egiten du lan, isiltasunaren legearekin eta konplizitatearekin amaitzen saiatuz, eta horren ordez emakumeen arteko elkartasuna bultzatuz. Bestetik, rolen banaketa tradizionala zalantzetan jartzen ari den momentu honetan, berdintasunean oinarritutako harremanak bultzatu nahi ditu. Horretarako, egoera ezberdinetako subjektuei ahotsa ematearen aldeko apustua egiten du, edozein delarik euren adina, ikasketa maila, erlijioa edota kultura. Horren bidez, modernizazioaren erradikalizazio baten aldeko apustua egiten du, emakumeek elkarrizketa eta kontsentsuen bidez zapalkuntzaren historiaren norabidea aldatzea defendatuz. Konkretuki, aurreko ideiak biltzen dituen ondorengo definizioa erabili dezakegu: Entendemos por socialización preventiva el proceso social a través del cual desarrollamos la conciencia de unas normas y unos valores que previenen los comportamientos y las actitudes que conducen a la violencia contra las mujeres y favorecen los comportamientos igualitarios y respetuosos. (Oliver & Valls, 2004) Besteak beste Patricia Melgar-en doktoretza tesian (2009) ikertua izan den bezala, genero indarkeriaren biktimak izan direnen sozializazio prozesuak eragina izan du hori bizitzeranzko joeran, bereziki barneratu beharreko genero rolei eta harreman afektibo-sexualean izan beharko lukeen paperari deritzonean. Orokorrean, baieztatu daiteke, jendarteratze prozesuan maitasuna eta indarkeria batu egin ohi direla, eta horrek ondorio lazgarriak ekartzen dituela, bereziki emakumeentzat. Horregatik, beste harreman afektibo-sexual ezberdin batzuetan sozializatzea ezinbestekoa bihurtzen da, zeinetan maitasuna eta errespetua ez diren pasioa eta motibazioarengandik disoziatu eta banatuko. Horretarako, jendarteratze prebentiboaren bidez, eredu afektibo-sexual hegemonikoa eraldatzeko lan egitea proposatzen da. Norabide horretan jarduera ezberdinak garatzen ari dira, GRADU AMAIERAKO LANA 15 besteak beste Jesús Gomez-ek Ikas Komunitate bilakatu diren heziguneetan aurrera eramaten ari diren jardueretan sakondu egiten du, hiru konpetentzia-lerro proposatuz (2004): erakarpenerako konpetentziak8, aukeraketarako konpetentziak9 eta berdintasunerako konpetentziak10. Ordea, lan hau garatzeko ezinbestekoa da hezkuntza eragile guztiak (familiak, administrazioa, irakasleak, ikasleak, bolondresak...) inplikatuak eta helburu berdinekin lanean aritzea. Horretarako horien arteko erakarpenari, aukeraketari zein berdintasunari buruzko elkarrizketa funtsezko zerbait da. Bereziki emakumeen papera oso garrantzitsua da egoera hau gainditzerako orduan, are gehiago indarkeria bizi izan duten (edo bizitzen duten) emakumeena. Haien ikuspegi eta ekarpenei esker genero indarkeriaren forma ezberdinak askoz modu eraginkorragoan prebenitu ahalko dira. Azkenik, lanaren izenburua eta ikerketa lan honen helburua den gaiarekin lotuz, genero indarkeria prebenitzeari begira feminismo dialogikoarekin sintonian doan Jendarteratze Prebentiboaren eredua eta Ikas Komunitateetan aurrera eramaten diren Arrakastazko Hezkuntza Jarduerak oinarri teoriko oso antzekoetan eta filosofia ia berdinaren baitan kokatzen direla baieztatu ahal izan dugu. Gainera, biek erabat elkar-lotuak doazen bi helburu (arrakasta akademikoa eta elkarbizitza hobea) lortzeko arrakastatsuak izaten ari diren jarduerak proposatzen dituzte. Dena den zehazki talde interaktiboetan, tertulietan, familiekin, formakuntzetan... zer da zehazki indarkeria prebenitzeko eta berdintasun zein errespetuan oinarritutako harremanak eraikitzeko gehien laguntzen duena? Zer da helburu horiek lortze bidean momentu honetan oztopo bezala funtzionatzen duelako hobetu edota gainditu behar dena? Zeintzuk dira duela hiru urte Ikas Komunitate bihurtu zen hezigune batean Jendarteratze Prebentiboa eta gainontzeko Arrakastazko Hezkuntza Jarduerak hobeto elkar-lotu eta eraginkortzeko lagundu dezaketen erronkak? Galdera hauei erantzunez, ondorengo atalak garatuko ditugu. 8 Maitasuna garatzea jatorri soziala (eta ez biologikoa) duen sentimendu bezala. Konkretuki sozialki “erakargarri” bezala ulertuak diren pertsonen balioekiko analisi kritikoak egitea, ondoren erakarpenen eta desioen aldaketa pertsonalak eragiteko. Hau da, balio negatiboak izan arren erakartzen duten pertsonekiko gaitzespena eta balio positiboak dituzten pertsonekiko erakarpena bultzatuz. 9 Aukera ezberdinen artean ezberdintzen jakitea eta bizitzan zehar aukeratzen goazena errekonozitu ahal izatea. Zentzu horretan, baliagarritasun xedea duten erabakitzeko moduetarantz ibiltzea (Habermas, 1987) da kontua, argudio hobeen arabera aukeratzea, eta ez botere xedea duten aukeratzeko moduak erabiltzea, hau da, ikuspuntu propioen inposaketaren bidezkoa. 10 Egun jendartean dauden botere harremanak ezagutzea, eta hauek barneratzeko dauden moduak. Horrekin batera, berdintasunean, elkartasunean eta laguntasunean oinarritutakoak diren eta aldi berean maitasunean eta pasioan oinarritzen diren harreman afektibo-sexualak izateko gure eraldaketarako aukerak eta gaitasunak errekonozitzea. GRADU AMAIERAKO LANA 16 3. MARKO METODOLOGIKOA Ikerketa hau aurrera eramateko, metodologia komunikatibo kritikoan oinarritu naiz (Gomez et al., 2006), eta proiektuaren oinarri teorikoa hobeto ulertu, eta praktikan duen garapenaren ulermenean sakondu ahal izateko asmoz hezigune zehatz baten kasu azterketa dut (Elejabarri HLHI). Metodologia komunikatibo kritikoa erabiltzea aukeratu dut Ikas Komunitateen proiektuaren eta bertan aurrera eramaten diren jardueren oinarri teorikoarekin bat egiten duen ikerketa eredua delako. Eta horregatik, eskolan bertan, aktore ezberdinen arteko elkarrizketa inter-subjektiboetatik abiatuta, jakintza aberatsa eraiki eta eraldaketa berriak sortzeko baliagarria izan ahal den ikerketa metodoa iruditu zaidalako. Ikerketarako metodologia honek errealitatearen analisia prisma bikoitzetik egiten du: sistemen eta egituren inguruan batetik; eta bizitzaren mundua eta giza agentziaren inguruan bestetik (Habermas, 1987; Giddens, 1984). Honetan oinarrituta, zazpi printzipiok ezaugarritzen dute metodologia komunikatibo kritikoa: 1) Hizkuntza eta ekintzaren unibertsalitatea; 2) Pertsonak subjektu eraldatzaile bezala; 3) Arrazionaltasun komunikatiboa; 4) Zentzu komuna; 5) Hierarkia interpretatibo eza; 6) Maila epistemologiko berdina; eta 7) Ezagutza dialogikoa.11 4.1. HELBURU OROKOR ETA ESPEZIFIKOAK Ikerketaren helburu orokorra genero indarkeriaren prebentzioari begira, Arrakastazko Hezkuntza Jarduerek duten eragina aztertzea da. Hau da, jarduera horien bidez, indarkeriarik gabeko harremanen sustapena eta genero indarkeria eragiten duten balio eta jarreren gaitzespena nola bultzatzen den analizatzea. Bestetik, ondorengoak dira ikerketa gidatuko duten helburu espezifikoak: a) Arrakastazko Hezkuntza Jardueren bidez, elkarbizitza sustatu eta indarkeria mota oro (bereziki genero indarkeria) prebenitzeko erabiltzen diren estrategiak aztertzea. b) Estrategia horien aurrean aktore bakoitzak horiekiko (eta horien eraginkortasunarekiko) dituen pertzepzioak bildu eta elkarren artean kontrastatzea 11 Sakontzeko: (Gomez et al., 2006) GRADU AMAIERAKO LANA 17 c) Aipatutako indarkeriaren prebentzioa lortzeko oztopo edota laguntzazkoak izaten ari diren, eta jarduera hauetan presente dauden estrategia eta faktoreak hautematea. d) Aurrera begira, genero indarkeriaren prebentzioan eraginkortasun handiagoa lortzeko, Arrakastazko Hezkuntza Jardueretan bultzatzeko erronka posibleak mahai gainean jartzea. 4.2. EGOKITZAPENA ETA ERABILITAKO TEKNIKAK Hala ere, ikerketa hau garatzeko izandako denbora eskasak eta eskolan momentu horretan zegoen testuinguruak (lan karga, tempus ezberdinak eta kanpo ebaluazioak) metodologia honek proposatzen dituen teknikak bere osotasunean garatzeko ezintasuna ekarri du, bereziki ikerketa garatzeko proposatzen diren atal organizatiboei dagokienean. Hori dela eta, eredu hau erreferentzia bezala hartuta, testuinguru horri hoberen egokitzen zen ikerketarako antolakuntza eta teknikak egokitu behar izan ditut. Aldaketa nabarmenena ikerketaren jarraipena egiten duen subjektuaren antolakuntzan egon da, izan ere, berez proposatzen diren hiru organoak aurretik aipatutako arrazoiak direla eta sortu ezinik (batzorde aholkularia, ikerketa talde kultur-anitza, lan talde operatiboak eta plenarioa), ikerketa aurrera eramatearen pisua bereziki niregan jausi da, nahiz eta ikergaiaren aukeraketa, tekniken aukeraketa, epeak eta atera diren emaitzak elkarrizketa iraunkorraren bidez adosten joan diren eskolako eragile ezberdinekin. Bereziki, aholkularitza papera eskolako zuzendaritza taldeak eta EAE-ko Ikas Komunitateetako arduradunak Maria Luisa Jausi bete dute, nire tutorea eta Patricia Melgar Bartzekolako Unibertsitateko ikerlariarekin batera. Bestetik, erabaki handien onarpena (gaia, ikuspegia, datak, moduak, laginak...) eskolako batzorde iraunkorrean proposatuak eta onartuak izan dira. Azkenik, jarraipen iraunkorrena (nahiz eta hilabetean behin izan) aurten eskolan sortu berri den Hezkidetza Batzordearen bidez egin da, zeinetan eskolako zuzendaritzako hezkidetza proiektuaren arduradunaz eta irakasleez gain, komunitateko hainbat kidek parte-hartu duten (ama bat, jantokiko begirale bat, Gazteleku-ko arduradun bat, unibertsitateko ikasle bat, eta puntualki berritzeguneko arduradun bat). Ikerketa aurrera eramateko, metodologia komunikatibo kritikoa erabiltzen duen ikerketa baten prozesurako proposatzen diren pausuak jarraitu ditut: 1) Gaia planteatzea; 2) Dokumentazioaren berrikuspena; 3) Helburuen edo hipotesien formulazioa; 4) Ikerketaren marko teorikoa; 5) Populazioa eta lagina; 6) Ikerketa tekniken aukeraketa. GRADU AMAIERAKO LANA 18 Erabilitako teknikei dagokienean, orientazio komunikatiboa duten informazio bilketarako hiru tekniketatik bi erabili ditut: kontakizun komunikatiboa eta behaketa komunikatiboa. Talde eztabaida komunikatibo bat egiteko asmoa izan nuen hasiera batean, baina azkenean denbora gabezia dela eta, ezin izan nuen aurrera eraman. • Kontakizun komunikatiboa12: ikertzen duen eta ikertua den pertsonen arteko elkarrizketan oinarritzen da, azken honen egunerokotasuneko bizitzari buruzko hausnarketa eta interpretazioa egiteko asmoarekin. Ikertua izango denarentzat erosoa eta familiarra den toki batean egiten den elkarrizketa mota honen bidez, ikertuaren eguneroko bizitzako momentuez hitz egiten da, bakoitzak dituen ikuspuntu eta abiapuntuetatik, narratiba hausnartu bat egiten saiatuz. • Behaketa komunikatiboa13: ikertzen ari diren egoeren behaketa zuzena egiten da, bertan parte-hartzaile bezala eta bat gehiago bezala egonez. Baina horretaz gain, testuinguru horietan garatzen diren ekintzei, jokaerei, gertakizunei, motibazioei, gaitasunei... buruz esanahiak eztabaidatu eta konpartitu egiten dira, bertan aktore izan diren pertsonekin batera, berdintasun plano batetik. Azkenik, aipatu behar dugu teknika hauek erabiliz lortutako informazioaren zorroztasun zientifikoa bermatzeko, prozesuaren kalitatea ebaluatzeko balio duten irizpide batzuk erabili ditugu. Hain zuzen ere, Lincoln eta Guba-k (1985) lau irizpide zehazten dituzte (egia, aplikagarritasuna, konsistentzia eta neutraltasuna. Hauek, metodologia komunikatibora itzulita, hirutan itzuli egiten dira: elkarrizketa intersubjektiboa, baliagarritasun xedea eta konpromisoa, zeintzuk sakonago azalduak diren aurretik aipatutako “Metodología Comunicativa Crítica” liburuan (Gomez et al., 2006). 12 Nire ikerketarako, kontakizun komunikatiboa hiru irakaslerekin, zuzendaritzako kide batekin, komunitateko kide batekin eta bi amarekin egin dut. Hauetan, eskolako eguneroko bizitza indarkeria, giroa eta honen prebentzioari buruzko ikuspegitik enfokatu dugu. 13 Nire ikerketarako, eskolako egunerokotasunean bat gehiago bezala parte-hartzen nuela baliatu dut, genero indarkeriarekin eta bere prebentzioarekin lotutako hainbat testuinguru eta egoera identifikatzeko. Horietatik behaketa komunikatiboa egiteko baliatu ditudanak ondorengoak dira: 1) 4. mailako ikasle batzuen arteko gatazka bat eta honen konponketa; 2) Irakasleen bi formakuntza saio dialogiko (Yale-ko gidari -Gúia para entender a tu hijo. Universidad de Yale- buruzko bi tertulia pedagogiko); 3) Gurasoekin egindako tertulia dialogiko bat (gida berdinari buruz); 4) Lehenengo mailan ikusitako irakaslearen esku-hartze bat, aurrerago sor litekeen gatazka baten hasiera prebenitzeko balio ahal izan zuena; eta 5) beste egoera baten inguruan ikasle batzuekin talde eztabaida egiten nengoen momentuan, sortutako gatazka baten aurrean ikasle batzuk izan zuten jokaera. Behatutako bost egoera horietaz hitz egiteko, lau irakasleri, bi amari eta zuzendaritzako kide batekin egin nituen saioak batetik (banaka). Eta bestetik, bost ikaslerekin horien inguruan ere hitz egin nuen (hiru eta bi). GRADU AMAIERAKO LANA 19 4. LANAREN GARAPENA ETA EMAITZAK Nire ikerketa garatzeko Elejabarri haur eta lehen hezkuntzako ikastetxea aukeratu dut, Ikas Komunitateen proiektuaren barruan dagoena, hau duela hiru urtetatik martxan jarriz. Hezigune hau aukeratzeko arrazoi nagusiak bi izan dira: batetik, Bizkaia mailan gailentzen ari delako, inguratzen duen testuinguru sozialaren zailtasun berezia izanda ere lortzen ari den emaitzak direla eta; eta bestetik, hiru urtetan zehar eskolarekin elkarlanean ibili naizelako (bolondres gisara eta praktiketan), eta beraz, nire ikerketa komunikatiboagoa izateko baldintza onak daudelako (elkar ezagutzea...) eta informazioa ikuspegi integralagoarekin ulertzeko toki egokiena dela ikusi dudalako. 4.1. AZTERTUTAKO KASUA Ikerketan zehar ateratako emaitzak ondo testuinguratzea beharrezkoa da hauek zuzen ulertu ahal izateko, izan ere, beste eskola gehienen nahiko ezberdina den testuinguru batek inguratzen du eskola, eta horrek bertan sortzen diren baldintzak ere gainontzeko zentroekiko ezberdinak izan daitezke. Elejabarri Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea Elejabarri Eskola Errekaldeko auzo Bilbotarrean kokatua dagoen eskola publikoa da, zeinek Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetarako hezkuntza eskaintzen duen (D eredua 5. mailatik behera eta A eredua hortik gora). Klaustroa 16 irakaslez dago osatua, eta hortaz gain 2 atezain eta 4 jantokiko begirale daude kontratatuak. Horiez gain bolondresak, praktiketako ikasleak eta eurekin batera lan egiten duten elkarte eta instituzioetako kideak ibiltzen dira eskolan zehar, momentu zehatzetan edo era iraunkorragoan. Oraintxe bertan 76 ikasle inguru daude matrikulatuak, zifra ikasturtean zehar handitu ohi den arren, inskripzio berrien ondorioz. Horietatik gehienak, %69 iaz, ijito kulturakoak dira, eta gainontzeko %31 familia atzerritarrak dira. Eskola Ikas Komunitateen proiektuaren barruan dago sartua, eta zuzendaritza talde berria du duela hiru urtetatik. Ordutik eskolak norabide berria martxan jarri du, Hezkuntza Arrakastarako Jardueretan oinarrituta. Aurretik zituen harreman ugari mantendu (esate baterako Kale dor Kayiko elkarteak astean bi egunez eta 4 orduz gizarte hezitzaile bat eta bitartekari ijito bat bidaltzen ditu, eskola arrakasta eta kultur-arteko elkarbizitza bermatzen laguntzeko) eta jardun bide berriak zabaldu ditu: auzoko eragile gehiagorekin hezkuntzari begirako proiektuak martxan jarri, familiei GRADU AMAIERAKO LANA 20 paper protagonista eman, ikasleekin harreman dialogikoak garatu, eskola antolakuntza demokratizazio bidean jarri... Irakasleria ere azken uste hauetan egonkortzen joan da, izan ere, aurretik baja asko hartu ohi zituzten eskolan bizitzen ziren gatazkak direla eta. Horrekin batera, bolondres kopuru handi bat (familia kideak, auzokideak, unibertsitateko ikasleak...) eskola-bizitzan parte-hartzen hasi dira, bai klasean bertan, familien formakuntzan, tertulia dialogikoetan, talde interaktiboetan, jantokietan... Oraindik ez dago eskolakoa den Gizarte Hezitzailerik, zeregin zehatzetarako auzoko edo elkarte anitzetako gizarte hezitzaileekin elkarlana egiten duten arren. Hori dela eta, berez gizarte hezitzaile batek hartuko lituzkeen funtzio ugari irakasleek edota bereziki zuzendaritzako kideek euren gain hartzen dituzte. Azkenik, gai konkretu batzuetan esku-hartzen duten profesional ugari daude eskolan: higienista bat, logopeda bat, liburutegiko arduraduna hizkuntza sostengurako irakasle bat. Auzoa: Errekalde auzo Bilbotarra Auzoan jatorri ijitoko familia asko daude, eta azken urteetan auzokide berriak heldu dira, bereziki Afrikako herrialde ezberdinetakoak, Hego Amerikakoak eta Magrebtarrak. Errekalde iniziatiba sozial eta auzokideen antolakuntza kultura aldetik sare sendoak izandako eta oraindik mantentzen dituen auzoa da. Esate baterako, Gaztelekua erreferentzia handia da auzoan, eta haur zein gazteekin burutzen du interbentzioa. Egun Gaztelekuak harremana hobetu eta egonkortu du eskolarekin (elkartearen egoitza eskolan bertan dago). Auzoko aniztasuna kontuan hartuta, ezinbestekoa da eskolan testuinguru konplexu horretan txertatutako agente bat gehiago bezala lan egitea, besteekin sare-harremanak garatuz. Era berean, eskolan egiten diren interbentzio hezitzaile ezberdinetan oso garrantzitsua da kultur aniztasun eta genero irizpidetatik lan egitea. Arrakastazko Hezkuntza Jarduerak eta Jendarteratze Prebentiboa eskolan Momentu honetan, Elejabarri HLHI-n aurrera eramaten diren Arrakastazko Hezkuntza Jarduerak ondorengoak dira: talde interaktiboak eta tertulia dialogikoak ikasleekin duela bi urte baino gehiagotik, irakasleen formakuntza dialogikoa ere prozesuaren hasieratik (nahiz eta irakasle asko aldatzen joan diren), familien formakuntza azken urte honetan hasi da, komunitatearen partehartzea ere duela urtebete baino gehiagotik (nahiz eta familiak azken urtean zehar txertatzen joan diren, kopuru baxuan izan arren), eta gatazken prebentziorako eredu dialogikoa prozesuaren GRADU AMAIERAKO LANA 21 hasieratik (logika orokor bezala, eta hezkidetza planteamendu zehatzak duela urtebete baino gehiagotik). Jarduera guzti hauek oso erritmo azkarrean txertatu direla, eta guztiak hasieratik martxan jarri ez zirela azpimarratzea beharrezkoa da. Horren bidez ulertu dezakegu, Arrakastazko Hezkuntza Jarduera bakoitzaren eragina hau martxan egon den denborak, aktore bakoitzak egun eskolan duen paperak eta irakasleen aldaketek baldintzatua izan dela. Dena den, ikerketa aurrera eramaterako garaian, eskolaren errealitatea beraren erakusgarri izan dadin, euren artean ezberdinak diren aktoreekin batera bildu dugu informazioa. Egoera ezberdinetan dauden pertsonak bilatu ditugu hezigunean gertatzen denaren ikuspegi osatuago bat lortzen saiatzeko. 4.2. LORTUTAKO EMAITZAK Atal honetan ikerketarako ezarritako helburuekin lotutako emaitzak bilduko ditugu, behaketa komunikatiboa eta kontakizun komunikatiboaren tekniken bidez jasoak izan direnak. Hasteko azpimarratu behar dugu ikerketan parte-hartu duten kide guztiek aldaketa oso nabarmena nabaritu dutela azken hiru urte hauetan zehar (Arrakastazko Hezkuntza Jarduerak martxan jarri zirenetik). Aldaketa hori nabarmen hoberanzkoa izan da bai emaitza akademikoetan baina bereziki elkarbizitzaren hobekuntzan. Gatazken kopurua eta intentsitatea asko jaitsi da: duela hiru urte egun bakoitzean intentsitate ezberdineko hainbat gatazka egoten ziren, eta orain asteren batean gatazkaren bat egoten da, baina askoz intentsitate baxuagokoa. Bestetik, giroan ere sumatu dute aldaketa: begiradan bertan igartzen zen desafiotik (ikasleen artean, irakasleekiko, bolondresekiko...), mehatxuetatik, toki batean hasi, eskolatik kanpo jarraitu eta handitu, eta eskolara dimentsio izugarriarekin bueltatzen ziren indarkeriazko egoeretatik, askoz giro lasaiagora pasatu dela azpimarratzen zuen irakasle batek. Gainera, beste batek ere, nabaritzen zuen ez zela bakarrik eskolako aldaketa izan, baizik eta eskolan giroa aldatzearekin batera, kaleko giroa ere lasaitu zela. Lehen... Eske... Ezin zen berbarik egin. Ez euren artien, ez gure artien, ez eurekaz... Ezan berbarik egiten, inoiz bez. Edozein kontestutan, ezta pasilotik pasatzen bez. Eske zan pasada bat. Gitxienez oin trankil zoiez pasilotik, berba egiten dabe euren artean... (...) Nik pentsatzen dot ganera, hemengo giro on horrek edo, kaleko giroa ere moteldu dauela. Ze lehen egiten zena zan: GRADU AMAIERAKO LANA 22 eskolan txarto, pasiloan txarto, kalean... kalean... euren artean “a leche limpia”. Eta klaro, familien arteko arazoak, euren arteko arazoak... Eta berriro ekarten zan hori eskolara. Eta ez ginen ateratzen rollo horretatik. Gitxienez, oin ba gertatzen diz kalean gauza pare bat edo, baina ez horrenbeste. (KK1-Irakaslea) Aldaketa honen arrazoien inguruan galdetuz, guraso batek pazientzia eta irakasleen prestutasuna azpimarratzen zuen. Baina ikertutako gainontzeko pertsonek Arrakastazko Hezkuntza Jardueren ezarpena azpimarratzen zuten, elkarrizketa transbertsalki ezarri ahal izateko baldintzak eta espazioak sortzeko gai izan zirelako. Zentzu horretan, azken urteetan zehar elkarrizketarako gero eta espazio gehiago irekitzen joan ahal izan direla nabarmentzen zuen zuzendariak (klaseetan, arazoak agertzean, proposamenen aurrean, ikasketekiko...). Ordea, elkarrizketa giro hori zabaltzen joan ahal izateko, Arrakastazko Hezkuntza Jarduerek zutabe paper garrantzitsua jokatu dutela aipatzen zuen. Bestetik ere, elkarrizketa giro horrek lehen ezkutuan zeuden eta gatazken jatorri izan ahal ziren informazioetako asko ikustarazteko balio ahal izan du. Bai aurrerago gatazkak sortu ahal zituzten egoeren hastapenak, zein jada sortutako gatazken garapenari buruzkoak, askotan irakasleen eta komunitateko beste kide askoren ezagutzatik kanpo geratzen zena. Horrek, gatazka horien espresio ikusgarriak (borrokak, irainak, mespretxuak...) konpontzeko ezintasuna sortzen zuen, eta informazio guzti hori ikusi eta ezagutu ahal izateak eragin handia izan zuen etorkizuneko gatazkak prebenitzerako estrategiak martxan jartzeari begira. Ikerketan parte hartu duten pertsona guztiek elkarbizitzaren hobekuntza oso nabaria azpimarratu dute, eta hori ez da bakarrik gatazka kopuruan eta dimentsioan igarri. Gatazkaren bat sortzen bada, hau konpontzeko erraztasunean asko nabaritzen da ez garela “egoeraren lasaitze” huts batez ari. Si, antes tenían mucho pique... hace tiempo no se habrían arreglado asi. Si se liaban en en un momento, eso luego seguían con el mismo rollo, a la salida también. Pero ahora no. Vienen, se piden perdón entre ellos... y luego están bién, de marabilla: a los cinco minutos ya están jugando. (BK1-Ama) Umeek salatu dute. Aurreko egunean ume batek esan zidan “Cristina quiero hablar contigo” … (sinestezintasun keinua) irten nintzen berarekin gelatik, kontatu zidan arazo hori, sartu nintzen gelan, eta esan nuen “a ver, aquí pasa algo”. Egon ginen ordubete... atera zen... denetik. Denetik. (…) atzo hemen egon nintzen ni ez dakit zein ordurarte, eta pasiloetatik bazeuden Rekalde Partekartuz-en eta ikusi ninduten eta esan zidaten “Cristina, mañana tenemos que hablar, e. Que GRADU AMAIERAKO LANA 23 ha pasado una cosa.” Gaur goizean, nik eneukan klaserik, eta hitz egiten konpondu gara. Baina lehen, hori gertatzen bazen, se lo iban a decir al primo, el primo les iba... y se montaba aquí la de... Osea orain ya ez. (KK3-Irakaslea) Argi ikusten da jarrera aldaketa orokor oso nabarmen bat gertatzen ari dela, eta horrekin batera indarkeria normalizatu, naturalizatu eta erakargarri bihurtzen duten ereduen desagerpenerako bidean ibiltzen ari delako gertatu da. Ikerketaren atal honetan zehar, gainontzeko Arrakastazko Hezkuntza Jarduetako bakoitzak indarkeriaren eta genero indarkeriaren prebentzioarengan duten eraginari buruz lortutako emaitza nagusiak azalduko ditugu. Talde interaktiboen eragina Talde interaktiboen eraginaz galdetuta, gehien atera den ezaugarria akademikoa eta elkartasuna zein talde lanaren sustapena batera joatea izan da. Horrela nabarmentzen zuten bai zuzendaritzako kideak, irakasle ugarik, ama batek eta ikasleek eurek ere. Indarkeriaren eta gatazken prebentzioari begira, talde interaktiboen ezaugarri hauek izan dira eraldaketa gehien eragin dituztenak: • Taldeen izaera heterogeneoak (kultura, adina, ikasketa maila...) euren arteko interakzioak aberasten ditu, elkar-laguntza jarduera horretan sustatu nahi den funtzionamendu eredu sinple izatetik behar eta tresna baliagarri izatera pasatzen delako. Hau horrela da, ariketa zehatzak egiteko elkarren laguntza behar izaten dutelako, eta adimen kolektibo horren aktibaziorako bakoitzak bere gaitasunak aktibatu behar dituelako. Heterogeneitate horrek gainera, elkarren beharra bizitzea eta ematea bezala besteengandik ere jasotzearen beharra sortzeko balio du. • Dinamizatzaileak bakoitzaren gaitasunak potentziatzeak frustrazioak gainditu eta bakoitzaren auto-ezagutza eta elkar-balorazioa handitzea eragiten du. Horrek, berriz, ikasketekiko frustrazioak, zailtasunak eta eskolatik kanpo gertatu ahal diren egoera gatazkatsuen aurrean jarrera positiboagoak garatzea eta horrekin “mundu berri bat deskubritzea” eragiten du, zeinek zentzua sortzen laguntzen duen. Horrek eskolarekiko, ikaskideekiko, irakasleekiko... harreman osasuntsuak garatzen laguntzen du. • Elkarrekin lan egiten eta elkar laguntzen ikasten da . Eskolara heldu berri diren edo txikienak diren ikasleek normalean ez dute jakiten laguntzen, besteei azaltzen... edo ez daude ohituta. Haur hezkuntzako irakasleak azpimarratzen zuen bezala, talde interaktiboei esker gaitasun horiek eskuratzen dituzte, eta horri esker gaitasun horiek beste testuinguru batzuetarako ere (patioa, klasean, etxerako lanak egitean etxean...) erabili ditzakete. Trebezia hauek normalizatu GRADU AMAIERAKO LANA 24 eta barneratzeak, ikasleen arteko harremana asko hobetzen laguntzen du. Elkarren artean hobeto edo okerrago konpondu arren, helburu komunak betetzeko (fitxa denek egitea) elkar laguntzen ikasten dute. Ikasle batek kontatzen zidan laguntza jaso eta eman, biak neurri berdinean egiten zituela, eta “ikaskide guztiekin, denak lagunak garelako” (KK1-Ikaslea). Elkarrizketatutako umeetatik beste bik eskolatik gehien gustatzen zaiena bezala aipatu dituzte talde interaktiboetan betetzen dituzten fitxak. Asko ikasten dutela azpimarratzen dute, gehiago oraindik bolondresekin. Helduen presentziak (gurasoak, unibertsitatetik datozen ikasleak...) atentzioa indibidualizatuagoa izatea ekartzen du, horrela talde txikiak egin ahal izatea, eta heterogeneitatean interakzioak potentziatzeko baliabide gehiago izatea. Heldu nahiko daudenean, talde interaktiboetan garatzen diren harremanak zaintzeko aukerak nabarmen handitzen dira, eta horri esker ikasleak gusturago sentitzen dira, harreman osasuntsuagoak izaten dituzte eta gehiago ikasten dute. Talde interaktiboak bezalako jarduerak ordu zehatz batzuetan egiten diren arren, euren filosofian txertatuak dauden harreman ereduak, ohiturak... eskolako beste testuinguruetara hedatzen ari dira (klasea, liburutegia, patioa...). Baina jasotako informazioaren arabera, horiek bereziki akademikoa eta elkarbizitza uztartzen diren eremuetara hedatu dira, eta ez hainbeste jolastorduak... bezalako eremuetara. Tertulia dialogikoen eragina Tertulia dialogikoak askotan aipatu dituzte ikerketan zehar, elkarbizitzaren hobekuntzari begira izan duten eraginagatik. Talde interaktiboek eragin “teknikoago” bat izan ahal izan dutela (talde eta elkar-laguntza gaitasunak lortzeko) aipatzen zuten bitartean, tertulia dialogikoetatik gehien azpimarratu dutena hauetan gaia batzuk esplizituki lantzeko aukera da. Izan ere, irakurmena, adierazpena, entzutea, kontrastea... ekin lotuta dauden gaitasunak berenganatzeaz gain, testuetan agertzen diren atalak erabilita eguneroko bizitzetako aspektuekin... lotzeko aukera ematen dute, eta horrek, normalean berdinetik berdinera hitz egin ohi ez diren gaiak mahai gainean jartzen laguntzeko balio duten interakzioak sortzen direla: • Entzute aktiboa egiten ikasten da . Tertulia dialogikoetan txandak errespetatzen, besteen ekarpenak entzuten, horiei norberarenak gehitzen, ikuspuntu propioak besteek esandakoekin kontrastatzen... ikasten da. Eta horiek komunikaziorako gaitasun ezinbestekoak dira, baita komunikazioa elkarbizitzarako eta gatazkak sortu aurretik konpontzeko. Egiten diren ekarpenak kontuan hartuak direnean, ekarpen hauek egiteko maiztasuna eta horien inguruan iritzia emateko GRADU AMAIERAKO LANA 25 aukerak handitu egiten dira. • Elkarren arteko ezagutza sakonagoa lortzen da . Egiten diren interbentzioen bidez, bakoitzak bere egunerokotasuneko ideiak, adibideak, ekarpenak, pentsamenduak... konpartitzen ditu taldearekin, nahiz eta denek testu berdina irakurri. Ikasle batek adibidez, azpimarratzen zidan tertulietatik gehien gustatzen zaiona irakurtzea baino, ondoren komentatzea dela, galderak egiten direlako. • Gainera trukaketa eta kontraste horren bidez, kultura, erlijio... ezberdinetako ikaskideei zein irakasleei buruz batzuk eta besteek dituzten aurreiritziak alboratzen joaten dira. 14 • Egunerokotasuneko kezkak eta elkarbizitzarekin lotura duten gaiak ateratzeko espazio egokiak bihurtzen dira. Txikiekin ere neurri batean tertulietan horrelakoak ateratzen badira ere, bereziki bigarren eta hirugarren zikloko tertulietan parte-hartzen zuten pertsonek aipatzen zidaten hau. Liburuaren pasarte edo gertaera zehatzek eguneroko bizitzetan ikasleek, parte-hartzen duten bolondresen, irakasleen... kezkak edo kontakizunak partekatzeko balio dute, eta horien inguruan hausnartzeko (beste erara hitz egin ohi ez dena). Gainera, tertulia dialogikoko giroa erosoa denean, eta komentario zein ekarpenak kontuan hartzen direnean, hauek konpartitzeko espazioa sortzeaz gain, besteek horien inguruan duten iritzia berbalizatzeko eta hausnarketaren bidez puntu berrietara heltzeko espazio bat ere eratzen da: “Uno de quinto-sexto tenía la ilusión de darle una patada a una paloma, y lo hizo. Se van a levantar manos, ¿no? “Tu no puedes darle una patada...”” (KK2-Ama). Eta kasu ugaritan eztabaida horien bidez, eskolako, klaseko, kaleko... gertatzen diren gauzetaz modu eroso batean eztabaidatzeko aukerak sortzen dira. Gai horien artean genero rolak, indarkeria, arrazakeria... ateratzen dira. Adibidez tertulietan, guk behintzat ba lantzen ditugu bai ala bai, ez? Nahiz eta umeek horri buruzko komentariorik ez egin, ba guk sartzen dugu horri buruzko komentario bat edo galdera moduan, gero eurek erantzuteko ere bai. Jo ba gehienbat adibidez tertulian atera izan dena izan da matxismoa, ba bueno... “Ijito kulturan gizona gizona da, eta emakumeek egiten dute gizonak egiten duena”, ez? Beti esaten zuten, “pues yo quiero una que me haga caso” edo “yo quiero una 14 Esaterako lehen hezkuntzako lehen zikloko tertulia dialogiko batean, “oparia” hitza aukeratu zuten hiru ikaslek, eta elkarren arteko kontrasteari esker, hitz berdinetik hirurek ezagutu zuten ea besteei zein opari jasotzea gustatuko zitzaien. Honi esker, ijito familiako ikasleak eta ikasturte hasieran marokotik etorritakoak opari berdina jaso nahiko luketela konturatu ziren. Hurrengo egun osoan zehar elkarrekin hitz egiten eta jolasten ikusi nituen, eta ordura arte gatazka ugari izan zituzten arren, horien maiztasuna asko jaitsi zela behatu ahal izan nuen, eta arazoren bat izan zutenean askoz azkarrago konpondu zutela. GRADU AMAIERAKO LANA 26 para mandarla”... Ba hortikan hartuz ba ematen diogu buelta, eta askotan geure bizitzako adibide pertsonalak jartzen ditugu. (KK2-Irakaslea) Askotan gaiak atera egiten diren arren, helduek bideratu ohi dituzte horietako hainbat ezbaian jarri daitezen. Horren aurrean ikasleek erraztasun handiagoak izaten dituzte komentario horiekin kontrastatzen dituzten iritziak partekatzeko, edota adostasuna adierazteko. Gidaritza lan horrek gai horiek eztabaidatu ahal izatea eragiten duen era berrean (elkarrizketa eta eraldaketa sortzen lagunduz), gehiegizko gidaritzak eta helduen “gidari” rola askotan errepikatzeak “entzun nahi dena” esatea eragin dezake. Hala ere, elkarrizketatutako irakasleek eta guraso batek horri balio positibo bat ere ematen zioten: “politikoki zuzen” bezala ulertzen dena “komun”-arentzat ona dena jakiteko pausu bat izan daitekeela aipatzen zutelako. • Bestetik, tertulia dialogikoetan famili-kideek edota komunitateko kideek parte hartzea interakzioak, ekarpenak eta eztabaidak aberasteko balio duen faktorea dela ere agertu da. Hauei esker, gertatzen denaren, pentsatzen denaren, esaten denaren... inguruan informazio askoz gehiago eskuratzeko balio du. Baina hori baino garrantzitsuago: euren artean tertulia batean hitz egiten hasi ahal diren gai batzuk, beste espazioetan hitz egiten hasi dira. Familien formakuntzen eragina Familien formakuntzari dagokionez, emaitza ezberdinak lortu dira alde batetik alfabetizazio saioetaz eta tertulia dialogiko literarioetaz hitz egitean (kontakizun komunikatiboa), eta bestetik Yale-ren gidari buruzko tertulia dialogikoari buruz hitz egitean (behaketa komunikatiboa). Orokorrean azpimarra daiteke familien formakuntza azken urtean martxan jartzeak bereziki familia hauekin espazio eta denbora askoz gehiago konpartitzea eragin duela. Honek, eragin oso handia izan du eskolarengan, eta bereziki honekiko zein irakasleekiko familiek zuten pertzepzioarengan. Izan ere, askotan familien formakuntzetara joateak eskolaz, ikasleetaz, euren arazoetaz... hitz egiteko espazioak sortu ditu. Kasu askotan familiak formakuntzetara joatearen aitzakipean lehenago edo ondoren geratu izan dira ikasketa buruarekin zerbaitetaz hitz egiteko, edota formakuntzetan bertan egunerokotasuneko gai ugari atera dira, edo kexak edo proposamenak agertu dira... Azken finean, famlientzako formakuntzak martxan jartzeak ez du soilik euren ahalduntze akademikoa lortzeko balio: eskolan parte-hartze ez-formalerako eremu bat bihurtu da ere familien formakuntza: “Yo, cuando había un problema entre algún miembro del claustro y alguna familia, yo GRADU AMAIERAKO LANA 27 los espacios de la formación los utilizaba para hablar directamente con la familias, hablar directamente con los y las profes, y hacer que intercambiasen sus opiniones.” (KK1-Zuzendaritza) Gainera formakuntza hauei esker, ikasketekiko zuten ikuspegia aldatzen hasi da. Besteak beste, euren seme alabek... erabiltzen dituzten fitxak egiten dituztenez, eurei laguntzeko gaiagoak sentitzen dira, eta beste kasu askotan euren seme alabak dira haiei laguntzen dietenak. Esparru akademikoekiko zuten urruntasuna apur bat apaltzen hasi da horri esker, eta horren bidez eskolarekiko, euren seme alaben ikaspenekiko eta eskolan gertatzen denarekiko interesa aldatzen ari dela sumatu dute ikerketan parte-hartu duten pertsona ezberdinek. Bestetik ere, atzerritik datozen eta hizkuntza ezagutzen ez zuten bi guraso formakuntza saioetan ere egoteak, kultura ezberdinetako gurasoak elkarren artean ezagutzen hastea eta euren artean elkar-eragiten hastea eragin du. Horrela ere, aurreiritzi asko eta bazterketa zein gatazken jatorri asko aldatzen hasi dira, eta hori ikasleen artean gertatzeaz gain, gurasoen artean ere gertatzen hasi da (esaterako, arabiar klaseak martxan jarri ziren ikasleentzat eta ijitoak ziren ikasle batzuk apuntatu ziren). Irakasle batek kontatzen zidanaren arabera ikasleek ere ezberdin jokatzen dute euren gurasoak eskolan daudela jakitean (haur hezkuntzari buruz kontatzen zidan), baina beste kasuetan ere orokorrean ikasleek euren gurasoak eskolan zehar normaltasunaren barruak ikusteak ere honekiko eta honetan garatzen ari denarekiko garrantzia eta aitortza ematea gertatzen ari da. Horrela ere, bertan garatzen diren funtzionatzeko moduen (elkarrizketan oinarrituak), sustatzen diren neurrien eta balioen eraginkortasuna handitzen ari da. Tertulia dialogikoetan ere, ikasleen kasuan bezala, komunikaziorako eskuratzen ari diren gaitasunez gain, gurasoekin ere hainbat gaiei buruz hitz egiteko balio zutela azpimarratzen zuen. Eta gai horietaz eztabaidatzeak, eta baliagarritasun xedea duten arrazoiketak esposatzen saiatzeak, aurreiritzi asko eta elkarbizitzan eragin zezaketen faktore asko ezbaian jartzeko aukerak sortzen zituela. Argi dago hala ere, familien jendarteratze prozesuaren sakontasuna dela eta, hau haurrekiko modu ezberdinean garatzen zela (ama batek umeak “moldagarriagoak” direla aipatzen zuen), baina hala ere, norberak ordura arte zituen ideien inguruan pentsatzea, eta “politikoki zuzena” dena erabiltzeko balio zuela. Hala ere, zuzendaritzako kideak azpimarratzen zuen, batzuetan ere tertulian testuinguru erosoa sortzen dela (adibidez gutxiago daudenean), bakoitzak benetan buruan zuena esateko: Al leer “El Lazarillo” en el primer capítulo hablando del padre... seguramente de origen GRADU AMAIERAKO LANA 29 Hala ere, jendarteratze prebentiboari begira, oraindik separazio handia ikusten zuten askok eskolan ikasleei esaten zaienaren eta etxean esaten zaienaren artean. Eta oraindik amildegi nabarmenagoa zen sexualitatea, etxeko indarkeria... bezalako gaiekin. Horregatik gai horiek ere mahai-gaineratzea beharrezkoa ikusi arren, polikiago joatea eta momentuz zuzenki behintzat ez lantzea lehenesten zen, familiak urruntzearen beldurrez. Familien formakuntzak edukiz eta teknikoki hobetzeko beste erronka asko ere ikusten zituzten elkarrizketatu ezberdinek: ordutegia aldatu (erdi lo etortzen direlako), eskolako irakasleen rol hain markatuak apur bat gehiago zaindu tertuliak dialogikoagoak izateko, bakoitzaren beharretan gehiago zentratu, erritmoak ez fortzatu hainbeste...). Askok ere eraldaketari begira paper kontraesankorra zuen faktore bat ere aipatzen zuten: derrigortasuna. Alde batetik horren bidez eskolarekiko hurbiltzea, gehiago ezagutzea... lortzen zela ikusten zuten arren, familien formakuntzetara etortzen ziren familia asko “parte hartzeko gogo handirik gabe” etortzeak negatiboki eragiten duela nabarmentzen zuten. Horren eragina ez zen negatiboa elkarbizitzari eta indarkeriaren prebentzioari begira, baina aurrera-pausu ugari emateko baldintzak dezente baldintzatzen duen faktore bezala deskribatzen zuten. Dena den, duela urtebete martxan jarritako Arrakastazko Hezkuntza Jarduera izanda, oraindik erronka asko geratzen direla azpimarratzen zuten denek, eta oraindik egiteko asko geratu arren, familien formakuntzei esker hauen eta eskolaren arteko hurbilketa nabaritzen dutela, eta horrekin “bukle” zahar asko (eskolan hasten ziren gatazkak, kanpoan handitzen zirenak eta dimentsio izugarriarekin bueltatzen zirenak, adibidez) gainditzen ari direla. Komunitatearen parte-hartzearen eragina Hasteko aipatu behar da eskola eta komunitateko beste hezkuntza elkarte zein eragileen arteko koordinazioaren ondorioz indarkeria oso neurri handi batean prebenitu dela. Izan ere, gatazken prebentziorako eredu dialogikoa, protokolo komunak gatazkek eztanda egiten dutenean, egoera ezberdinen aurrean jokatzeko era komunak... izateak ikasleen jendarteratze prozesuan eragiten duten eragileek mezu kontraesankorrak ez emititzea eragin du. Horrela, aurretik zegoen deskoordinazioa gainditu eta gatazken zein hauek sortu ahal dituzten faktoreen inguruko ikuspegi askoz zabalagoa lortu da. Izan ere, koordinazio eta lan bateratu honi esker (komunikazio fluxu konstantean eta lan talde mistoen eraketan itzultzen dena bereziki), ikasleetako bakoitzaren eta euren familia zein testuinguruaren inguruko informazio askoz zabalago eta zehatzagoa lortzen ari da. Horrela, jokaera GRADU AMAIERAKO LANA 31 estaban agusto porque ellos habían decidido los grupos, y han funcionado bastante bien. (KK1- Zuzendaritza) Gainera, kanpoan gatazkak izan ohi dituzten familiak ere bai eskolan parte-hartzera gonbidatu, ateak edozertarako irekiak mantendu eta poliki gauza ezberdinetan inplikatzen lortzearen bidez eskola honetatik kanpo egon ahal diren arazoetatik at dagoen “santuario” bezala erabiltzen ari dira. Beste irakasle baten hitzetan, askotan beregana eta beste irakasleengana jotzen dute familiek, gatazkak prebenitzeko edo gestionatzeko tresnak eskatuz (KK4-Irakaslea) Familien eskolako parte-hartzeak ere kasu batzuetan gatazken prebentzioari begira betidanik ikasitakoa zalantzan jarri, ikuspegia zabaldu eta “ate berriak irekitzeko” balio izan du. Horrela adierazten zuen, urtean zehar eskolan nahiko inplikatua ibili den (eta eskolara aurten heldu den) ama batek: “Entonces, yo creo que el estar aquí... el ver lo que hay... me ha servido, me ha abrió la puerta para poder hacer ese curso. Que no lo hago obligada ni nada ¡eh! Lo hago porque.me... es un poco para mí también, para hacer eso en casa también” (KK2-Ama). Bitartekaritza komunitarioari buruzko kurtso batera apuntatu berri den ama honek kasuak ere adierazten du, eskolan bertan gatazken prebentzioari begira ikasten dena beste testuinguruetan aplikatu nahi izatea ekartzen duela, baita kontuan hartzeko gai bezala presente izatea15. Irakasleen formakuntza dialogikoaren eragina Irakasleen formakuntza dialogikoek paper zentrala jokatzen dute genero indarkeriaren prebentzioari dagokionean. Horren arrazoi nagusia da, formakuntza dialogiko honek irakasleen arteko hausnarketa, prestaketa, kontsentu eta erabakietarako espazioa zabaltzen duela. Besteak beste, irakasleen formakuntza dialogikoko saioen inguruan eta espezifikoki behaketa komunikatiboaren bidez jendarteratze prebentiboari buruzko saioen inguruan hitz egin ondoren, bereziki ondorengo faktore hauek dute eragina genero indarkeriaren prebentzioan espezifikoki, eta edozein indarkeriaren prebentzioan orokorki: • Ebidentzia zientifikoetan oinarritutako formakuntza jasotzen da . Horren bidez, indarkeriari (orokorrean) eta genero indarkeriari (partikularrean) begirako ezagutzan sakondu daiteke, bai euren kausa errealei (eta ez sinesmenei) buruzko azken ikerketak ezagutuz, eta gure jakintzekin 15 Dena den, familien formakuntzaren AHJ-rekin gertatzen den bezala, modu progresiboan ezartzen ari den jarduera den heinean, oraindik lan eta erronka asko ikusten dituzte ikerketan parte hartu duten pertsonek. “Familien frentea” izena jartzen dioten erronka honen barruan, eraldaketari begira pisu handia ematen diote familien hezkuntza partehartzea normalizatu eta egonkortzeari batetik, eta bestetik lan talde mistoen bidez, eskolaren eta bere funtzionamenduaren erabakietan parte-har dezaten lortzeari. GRADU AMAIERAKO LANA 32 alderatuz. Besteak beste Jendarteratze Prebentiboa bezalako proposamenak, eta horri begira eraginkorrak direla baieztatu diren esperientziak ezagutzeko espazio egokiak dira. • Arrakastazko Hezkuntza Jarduerak eta gainontzeko esku-hartze hezitzaileak hobetzeko ideiak ateratzen dira. Tertulia dialogiko hauetan, landutako teoria Arrakastazko Hezkuntza Jarduerekin lotzen da, eguneroko praktikarekin, talde interaktiboetan, tertulia dialogikoetan, familiekin... aurrera eramaten diren jarrerekin, zalantzekin, teknikekin lotuz. Tertulia hauetan garatzen diren hausnarketei esker, profesionalen jakintza tazitoa aktibatzen da, eta horren bidez, irakaskuntza prozesua hobetzeko balio dezakeen jakintza kolektiboki eraikitzen da. • Eguneroko praktika eta teoria uztartzeko balio dute . Tertulia dialogikoen formatuak, aukeratutako atalak komentatzean, eguneroko adibideak mahai-gaineratzen direla eragiten du, kasu askotan testuak dioena zalantzan jarriz eta beste askotan hori baieztatuz burura etortzen zaien adibideen bidez. • Erabakiak kolektibizatzen dira (hau da, denen ardura bihurtzen da eskolako problematikari erantzutea) eta horri esker beldur eta zalantza indibidual ugari gainditzeko baldintzak sortzen dira. Hainbat kontakizunetan irakasle ezberdinek eta ama batek aipatu dute modu zehatz batean jokatzeko edo hainbat gai ateratzeko beldurra (edota zalantzak) zirela aurrera egiteko oztopo bezala funtzionatzen zuten faktoreetako bat. Horren aurrean zer egin, noiz martxan jarri, nola egin, noiz aipatu... norberaren esku geratzen bada, hori aurrera eramateko probabilitatea asko jaisten da. Berriz, lantzen ari den gaia dela eta, beldur horiek, zalantza horiek... taldeari komentatzen zaizkionean, denen artean horien aurrean zelan jokatu pentsatzeko aukera askoz handiagoak daude. Formakuntza dialogikoaren bidez, “pertsona horrena” bezala etiketatua egon ahal zen arazo edota egoera bat, irakasleen osotasunaren ardura bihurtzen da. Horri esker, irakasle guztien artean modu bateratuan jokatzeko moduak lortzen dira. Eta horrek, aurretik aipatu bezala, esku-hartzearen eraginkortasuna nabarmen handitzen du. • Genero prebentzioaren sustapenean, beste eragileak (ikasleak, familiak...) subjektu aktibo bihurtzeko tresnak sortzeko balio dute. Tertulia dialogikoen bidez, irakasleek eztabaida eta hausnarketen bidez zein ezagututako iturri zientifikoen bidez, jendarteratze prebentiborako neurri eta eskema eraginkorragoak lortu ahal dituzte. Baina horretaz gain, irakasleak eraldaketa horren subjektu izatetik, ikasleak, komunitateko kideak eta familiak eraldaketa horren bultzatzaile eta subjektu bilakatzeko eraginkorrak izaten ari diren teknikak eta moldeak partekatzen dira. Horrela, behin eta berriz aipatzen dugun prebentzio hau, denen ardura bezala bizitzeko eta praktikatzeko bidean, pausu garrantzitsuak lortzen dira. GRADU AMAIERAKO LANA 33 Baina hala ere, askotan eskolako irakasleen indar guztiak ikasleekiko eta Ikas Komunitatearen proiektuarekiko bulkatzen dira, eta ez da irakasleen arteko harremana, prestakuntza, erosotasuna, adostasuna, sintonia, elkar-zaintza... zaintzeko jarduteko modu eraginkorrik lortzen. Eskola inguratzen duen testuinguruak, eskolaren barruko dinamika azkar eta neketsuak eta administraziotik sustatzen diren proiektuaren erritmo bizkorrek askotan ez diote behar besteko lehentasuna ematen irakasle talde sendo bat berregin eta kontsentsu sendoak berreraikitzeari. Ikerketan parte hartu duten pertsona gehienek irakasle taldearen dinamikan aldaketa batzuk beharrezkoak ikusten dituela azpimarratu dute, proiektuak salto kualitatibo bat eman ahal izateko. Besteak beste, eraldaketa sendo eta sakonagoak lortu ahal izateko irakasleen formakuntzei begira ondorengo lau faktoreak izan dira gehien errepikatu direnak, egun Ikas Komunitatearen proiektuaren garapenean oztopo direnak, eta beraz eraldatzea beharrezko ikusten dituztenak: maiztasuna16, epeak17, izaera dialogikoa bermatzea18 eta aldaketei erresistentzia gainditzea19. 16 Genero indarkeriaren prebentzioari begirako formakuntza saio dialogikoen maiztasuna oso txikia izaten da, eta oso puntualki lantzen denez, momentuko egoeraren eta lortzen ari diren edo lortzen ari ez diren emaitzen inguruko balorazio sakonak egin ahal izatea zaildu egiten da. 17 Jendarteratze Prebentiboak momentuko eraginak izan ditzake, bereziki Elejabarri eskolak zuena bezalako testuinguruen aurrean. Hala ere, Jendarteratze Prebentiboa modu eraginkorrean bere osotasunean martxan jartzen joan ahal izateko, lan jarrai eta sakona egitea lortu behar da. Ikerketan parte-hartu duten pertsona askok azpimarratu dute gatazken prebentzio eta konponbiderako eredu dialogikoa “logika” bezala eta gatazkak agertzean jokatzeko modu bezala erabiltzen zutela. Horrek, emaitza oso nabarmenak ekarri ditu, baina beste pausu sakonago bat eman ahal izateko, eta indarkeriaren prebentzioa etorkizunari begirakoa izan dadin (ikasle hauen etorkizuneko bizitzari begira, eta ez bakarrik eskolan gatazkak ekiditeari begira), genero indarkeriaren prebentzioa behar dituen epe eta denborak eskainiz landu beharko da. Eta horretarako, administrazioak ezartzen dituen epeak berrikustea eta horien aurrean presaka erreakzionatzeko joerak izan ditzakeen ondorioak (irakasleen ekarpen eta ezadostasunak behar bezain beste kontuan ez hartzea, irakasleen arteko tentsio harremana, kontsentsuak ez sendotzea, egitekoak bakoitzaren esku uztea, lanketak puntualki eta jarraitasun handirik gabe egitea...) baloratzea beharrezkoa da., 18 Nazioarteko komunitate zientifikoak zein Ikas Komunitateen sustatzaile “makro”-ek baieztatzen dituzten testuen inguruan ezadostasunak, zalantzak eta teoria-praktika arteko distantzia sentsazioak sortzen direnean, behatu ahal izan dut (eta irakasleek ere horrela baieztatu zidaten) polarizaziorako joera egoten dela. Alde batetik “aditu” papera hartzen duten pertsonek testuak dioenaren defentsa egiten dutela, arrazoien baliagarritasuna frogatzeko edota azaltzeko formak erabili beharrean, nazioarteko komunitate zientifikoaren ikerketen estatusa remarkatuz (nahiz eta testuak dioena benetan probatua eta baliagarria izan). Horrek bestetik, ezadostasun hori edota zalantzak partekatzen dituzten irakasleen artean aldaketekiko erresistentzia eta iturri zientifiko internazionalekiko eszeptizismoa eragiten du. Horrela, teoria eta praktika uztartu beharrean, “teoriak hori esango du, baina nire klaseko errealitatean hori ezin da aplikatu” bezalako posizioak sortzen dira. Beraz, irakasleen arteko harremanen elkar-zaintza, kohesio eta kontsentsua, norabide berean doan jarduna, teoria eta praktikaren batura... lortu ahal izateko, irakasleen formakuntzetan egun dauden botere harreman eta posizio polarizatuak eraldatzeko bitartekoak martxan jarri beharko dira. Eta beste alde batetik, teorien atal zurruna (edo edozein kontestutan aplikatu daitekeena) eta atal malgua (bakoitzak bere klasean aplikatzeko moldatu beharko duena) ondo berezituta lantzea komeniko litzateke, horrela bien arteko nahasketak eta gaizki ulertuak ekiditeko. 19 Ezinbestekoa da, egun oraindik presente dauden aldaketei mesfidantza eta erresistentziak gainditzeko testuinguru dialogiko gehiago sortzea. Horretarako, batetik unibertsitatetik nazioarteko komunitate zientifikoaren hezkuntzari buruzko azken ikerketen emaitzetan oinarritutako prestakuntza eskaintzea ezinbestekoa da, iraganean erabiltzen GRADU AMAIERAKO LANA 34 5. ONDORIOAK Amaitzeko, ondorio nagusi bezala, baiezta dezakegu Arrakastazko Hezkuntza Jarduerek eragin oso nabarmena izan dutela eskolako elkarbizitzarengan, hau hobetzeari begira. Are gehiago, eskolako eragile ezberdinek azpimarratu egin dute jarduera hauek izan direla bereziki (eta ez hainbeste irakasleen jarrera, kanpo-testuingurua...) aldaketaren funtsa eragin dutenak. Honi esker, gatazkak agertzean hauek konpontzeko erraztasuna handitzeaz gain, gatazka hauen kopuruaren eta dimentsioaren gutxitze oso nabarmena nabaritu ahal izan dugu. Horrela, baieztatu dezakegu Arrakastazko Hezkuntza Jarduerak gatazken prebentzioari begira eraginkorrak izaten ari direla aztertu dugun testuinguruan. Bereziki elkarrizketa espazioen zabalpena nabarmendu behar dugu. Izan ere, logika hau izan da Arrakastazko Hezkuntza Jarduerak poliki martxan jartzen joan diren bitartean eskolako eremuetako bakoitzean aplikatzen saiatu diren filosofia. Honi esker, berdinen arteko elkarrizketarako espazioek harrera ona izan dutela baieztatu ahal izan dugu. Gatazkak sortu izan diren momentuei begira nabaritu dira aldaketa nabarmenenak, hauetan inplikatuak egon direnek hitz egiteko eta akordioetara heltzeko disposizio askoz hobea dute egun, duela hiru urterekin alderatuz. Baina ikerketaren emaitzetan garbi adierazi den bezala, tertulia dialogikoak, familien formakuntzak eta komunitatearen parte-hartzea bezalako jarduerei esker, gatazka hauetaz eta horien jatorrian egon daitezkeen faktoreen inguruan hitz egiten hasi ahal izan da (aurreiritzi arrazistak, mesfidantzak, adostasun ezak, gatazkak konpontzeko tresna falta...). Gainera, horiek aniztasun bat bermatzen saiatuz eta ezberdinen arteko elkarrizketa oinarri izanez (inplikatua egon ahal den inor baztertzea ekidinez), gatazkak askoz modu eraginkorragoan konpondu eta prebenitu ahal izan dira. Ez da berdina gatazka baten erroa izan ahal dena irakasleen eta kultura jakin bateko familien artean identifikatzea, edota kultura ezberdinetako familiak eta komunitateko beste kideek ere horretan parte hartzea: ikuspegi askoz zabalago eta zuzenagoa lor daiteke. Orokorrean, oso nabarmena izan da azken urteetan lortu den gatazken ikustaratzea. Aurretik zegoen inbisibilizaziorako joera, beste alde batera begiratzekoa, eskolan “ezer gertatu ez dadin” lortzen saiatu, baina eskolatik kanpo gertatzen denarekiko ez inplikatzea... lehengo egoeraren ziren, eta ezberdintasunak mantendu edota areagotzeko balio zuten jardunak ez birproduzitzeko. Eta bestetik, eskolen barruan irakasleen arteko elkar-ezagutza, harreman sanoa mantentzea, gehiegizko lan kargarik ez izatea, formakuntza saio dialogikoak maiztasunarekin egitea, elkar laguntzea eta elkarrengan konfiantza eta babesa lortzea, egungo tentsioa gainditzeko ezinbestekoa da. Horretarako gako argi bat irakasleen egonkortasuna (urtero hezigunez aldatzen ez ibiltzea) da, eta bestea nire ustez, elkarrenganako zaintzari izan beharko lukeen pisua eman, eta hori bermatzeko mekanismoak martxan jartzea. GRADU AMAIERAKO LANA 35 ezaugarriak ziren. Gainera, barruan sortu egiten zen gatazka kanpoan elikatu egiten zen, eta eskolara askoz dimentsio handiagoarekin bueltatzen zen. Arrakastazko Hezkuntza Jarduerei esker, eta bereziki gai hau esplizituki ikasketetatik banatu gabe lantzeari esker, “azpiko marejada” hauek askoz gehiago ikusi egiten dira, eta horrela askoz errezagoa da identifikatu eta konpontzea. Gainera, biktimaren edo hau defendatzeko bere kideen salaketak, gai ezberdinen inguruko ikuspuntuak, bakoitzak egiten dituen ekarpenak, dituen kezkak, proposamenak... kontuan hartzen direnean eraldaketa askoz eraginkorragoa bihurtzen dela ikusi ahal izan dugu. Dena den, badira hainbat aspektu, oraindik Elejabarri eskolan erronka bezala ulertzen ditugunak. Izan ere, lehenengo hiru urte hauetan zehar, Arrakastazko Hezkuntza Jarduerak martxan jartzea lortu da, eta orain, pausu sakonago bat emateko beharra ikusten dute irakasle, guraso... ezberdinek. Pausu honen muinean proiektua beraren eta bere helburuen ezagutza nabarmendu dezakegu: komunitateko kide guztiek Ikas Komunitateen proiektua zer den, zer lortu nahi den eta horretarako zer egiten den ezagutzea. Horren bidez, egiten dena hobeto ezagutzeari esker, hau hobeto ulertu eta honetan egin ditzaketen ekarpenak deskubritzeko balio dezake. Baita familiek adibidez euren parte-hartzea “derrigortasun” perfil horretatik, borondatezkoa den eta zentzua sortzen duen parte-hartze mota batera igarotzea lor liteke. Hortaz gain, irakasleen arteko elkar-zaintzarako mekanismoak eta funtzionatzeko moduak hobeto zehaztea komeniko litzateke, baita irakasleen egonkortasuna eta proiektuarekiko zein eskuhartze zehatzekiko kontsentsuak berreraikitzea. Irakasleen formakuntza saioetan ere, dialogikotasuna bermatzeko mekanismoek, hauetatik sortzen diren eraldaketak eraginkorragoak eta kontsentsuzkoagoak izatea ekarri ahalko lukete. Amaitzeko, genero indarkeriaren prebentzioa oraindik eraginkorragoa eta bizi osorakoa izan dadin, genero ikuspegia txertatu eta Jendarteratze Prebentiborako neurriak jardueretako bakoitzean txertatzeko hausnarketei ekitea eskolak duen erronka nagusietako bat dela uste dut. Lanari bukaera emateko, esan beharra dut, Gizarte Hezitzaile bezala, Ikas Komunitatea profesionalki hazteko izugarrizko proiektua dela, eta bertatik asko ikasi ahal izateaz gain, eskuhartzeko eremu oso garrantzitsua eta eraginkorra bihurtu daitekeela. Horregatik, Gizarte Hezitzaileok Ikas Komunitateetan gure presentzia normalizatzea lortu beharko genukeela uste dut, eta ez soilik bolondres bezala, baizik eta bertan lanean egoteko. Horrela, komunitate osoari begirako esku-hartze askoz eraginkorragoak bultzatu ahalko genituzkeela uste dut, eta horren bidez, eskolan hasten ari den eraldaketa hau, komunitate osora eta auzoko testuingurura azkarrago zabaltzea.
addi-79c1abb79827
https://addi.ehu.es/handle/10810/17659
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
Pérez Sánchez, Aintzane
eu
Ikaskuntza komunitate birtuala: guztien Artean proiektua
Ikaskuntza komunitate birtuala Guztien Artean proiektua Ikaskuntza komunitate birtuala Guztien Artean proiektua 1. irudia. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren Ezaugarriak.(Santiago, 2014) Lan honek ikasleak, irakasleak eta familiak uztartzea dauka helburu, prozesuan zehar zelan egin daitekeen ikasiz, ikaskuntza ahalik eta gehien hobetzeko eta esanguratsua izateko. Hori dela eta, familien parte hartzea sustatzeko, ikaskuntza komunitate off line bat egin baino, ikaskuntza komunitate birtual bat sortzea eta bultzatzea erabaki da. Horren arrazoia edozein momentutan eta tokitan sartzea bermatzen duela da. Web orrialde bat egitea erabaki da, IKTak erabiltzeko eta irakasleak, ikasleak zein familiak batera lan egin dezaten, eurek ezarriko dituzten elkarbizitza arau batzuei jarraituz (2. irudia). Modu horretan, guztien parte hartzea eta ideiak kontuan izatea bermatuko da. 2. irudia. Eskola Komunitate batetik Ikaskuntza Komunitate Birtual batera Ikaskuntza komunitate birtual hori aurrera eraman ahal izateko, prozesu bat egon da ikasturtean zehar. Prozesu hori zenbait fasetan sailkatu eta gauzatu egin da. 1. Gaiaren aukeraketa 2. Egoeraren azterketa 3. Oinarriztapen teorikoa 4. Web orrialdearen diseinua eta sorketa 5. Web orrialdea martxan 6. Ondorioak 7. Txostenaren idazketa 3. irudia. Prozesuko Faseen Kronograma 1. Egoeraren azterketa Euskal Autonomia Erkidegoko, hain zuzen ere, Bizkaiko, itunpeko ikastetxe batean oso proiektu berritzaile gutxi egiten dira, non teknologia berriak ez diren ia erabiltzen. Modu berean, horiek ez dira ikasleen interesetan oinarritzen eta ez dute familiaren parte hartzea sustatzen. Proiektu berritzaileak Ikastetxe bateko irakasle bakan batzuek berrikuntzako proiektuak egiten dituzte. Bizpahiru irakasle sustatzaile daude. Irakasle horiek esfortzu eta lan handia egiten dute eskolan zein eskolaz kanpo, proiektuak diseinatzeko ordurik ematen ez dietenez euren aisialdian egiten baitute hori. Irakasle asko lan bizitza bukatzear daude. Hortaz, erretiroa hurbil edukitzeagatik, erosotasunagatik edota adinagatik, irakaskuntza tradizionala burutzeko joera daukate. Hau da, ez dira saiatzen proiektu berritzaile bat diseinatzen ezta gauzatzen ere. Baliteke teknologia berriak erabiltzen ez jakitea. Haatik, gela guztietan ordenagailua eta pantaila dauden arren, oso irakasle gutxik erabiltzen dituzte. Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa) eta Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguerako ikasgaietan erabiltzen dira nagusiki, liburu digitalak baitituzte. Hala eta guztiz ere, ez daude pantaila zuriari lot dakiokeen proiektore nahikorik guztientzat eta partekatu behar dituzte. Egoera horri aurre egiteko, hainbat ekimen edota saiakera egin dira eskolan, esaterako formakuntza saioak, online ikastaroak, etab. Baina ezer gutxi proiektuak diseinatzeari buruz. Irakasleen iritziz, ekimenok denbora gutxi iraun zuten eta ikasgelan eramateko zailak edota baliogabeak izan ziren. Gauzak horrela direlarik, egiten diren proiektuak, lan handia eta zailtasunak dakartzate irakasleentzat. Nahiko esfortzua egiten dute proiektu soil bat diseinatzeko eta praktikan jartzeko. Ikasleen interesak Aurrera eramaten diren proiektu kopuru gutxi horiek ez daude ikasleen interesetan oinarrituta. Ez zaie galdetzen zer ikasi nahi duten edota zer gai gustatzen zaien. Irakasleek erakargarria iruditzen zaien gai bat hautatzen dute eta horretan oinarritzen dira proiektua diseinatzeko. Gaia berdina da maila guztientzat, nahiz eta maila bakoitzak gero azpigai bat hartzen duen. Horiek ezartzen dira, ez zaie ikasleei galdetzen zer ikastea gustatuko litzaiekeen. Azpigaiak mailaren arabera, zailtasun txikienetik handienera (gaia animaliak bada: 1. mailan, ugaztunak; 6. mailan, intsektuak), banatzen dira. Familiak ez dira kontuan hartzen proiektuak diseinatzean, ezta burutzean ere. Ezin dira ezta proiektua zelan gauzatzen den ikustera joan ere. Ikastetxeko hezkuntza jardueratik guztiz kanpo daude. Salbuespenak salbuespen, kopuru urri bat izan ezik, guraso batzuk familiaz izateaz gain, irakasleak ere direlako. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak Ikasleak 4. mailan daude, hori dela eta, ebaluazio diagnostikoa egin behar izan dute ordenagailu bitartez. Hori dela medio, ordenagailua erabiltzea baimentzen zitzaien, hori erabiltzera molda zitezen. Prozesu horretan ordenagailua oinarrizko maila batean maneiatzen zekitela aztertu ahal izan zen, erraz irekitzen baitzituzten programak, web orrialdeak eta abar. Ezagunak zitzaizkien ekintzetaz ateraz gero, arazoak eta zalantzak sortzen zitzaizkien. Ikastetxean informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sustatzen dira. Ikastetxeak berak badauka plataforma bat familiak eta irakasleak komunika daitezen. Plataforma horretatik, informazio garrantzitsua helarazten da. Hala ere, faltak, etxerako lanak, azterketak, eta horrelakoak jakinarazteko soilik erabiltzen da. Ez da ikaskuntzarako erabiltzen, ezta familien parte hartzea pizteko ere. Zenbait azterlan berrikusiz gero, Espainiako IKT erabilerari buruzko datu zehatzak lor daitezke. Izan ere, DG Communications Networks, Content & Technology-k (2013) dio ia ikasleen hiru laurdenek web orrialdea duen eskola batean daudela. Eta soilik ikasleriaren %18,75a dago ikastetxe batean non bertako ikasleen %50ak baino gehiagok posta elektronikoa duten. Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado-k (INTEF, 2013) adierazten du Europako batezbestekoa Lehen Hezkuntzako (LH) 4. mailako 100 ikasletik batezbestekoa eskoletan 15 ordenagailu egotea dela: Espainian, 2. Proiektuaren justifikazioa Ikasleen interesetatik abiatzen diren proiektu berritzaileak diseinatu behar dira eta proiektu horiek teknologia berrien bidez egin daitezke. Horien erabilpena egon dadin, beste ideia bat proiektuan bertan IKTak sustatzeko ekintzak proposatzea da. Hori guztiarekin ikaskuntza esanguratsua ekartzea espero da. Proiektu berritzaileak Proposatzen den eredua Ikaskuntza Kooperatiboan oinarritzen da. Horrek hainbat abantaila ditu, eta Pujolàsek (2011) horietako zenbait adierazten ditu: ikasleen ikaskuntza sustatzen du; ez solilik jarrera, balore eta arauei lotutako edukiak, beste eduki batzuetakoak ere. Baina ez soilik ikasteko zailtasun handienak dituzten ikasleena, baizik eta ikasteko gaitasun handiagoa dutenena ere bai. Ikasle ororen parte hartze aktiboak ikaste-irakaste prozesua errazten du, euren protagonismoa areagotuz. Integrazioa eta elkarrekintza ematean ere laguntzen du, harremana estutuz eta kalitatea hobetuz. Johnson eta Johnsonek (1999, Spoelstran aipatuta, 2015) beste batzuk gehitzen dituzte: ikasteko denbora gehiago ematen du eta arazo konplexu eta zailei aurre egiteko motibazioa handitzen du; banakako zein taldeko ikaskuntza batak bestean ondorioak ditu, akademikoki maila altuagoak lortuz; pentsamendua kritikoa garatzen laguntzen du; benetako ikasteko esperientziak sortzen ditu; eta eduki horiek denbora luzeagoan irauten dute, ikaslearen atxikitzea garatuz, ikasketak uzten dituzten ikasleen kopurua txikitzen laguntzen duena. Ikasleen interesak Deweyk dioenez (Breault eta Breaulten aipatuta, 2014), ikasleen interesak kontuan hartuz eta curriculum bat esperientziekin esperientzia horiekin lotzeko garatuz, irakasleek ikas esperientzia indartzen dute. “If we conceive activities as ranging on a scale from those performed under dire compulsion up to those into which one puts his ‘whole heart’, the argument herein made restricts the term ‘project’ or purposeful act to the upper portions of the scale” (Kilpatrick, 1918:2). Eginez ikasten da esan ohi dute nagusiek, eta bertan jakituria handia dago, Kilpatricken (1918) hitzetan. Etorkizuneko merezitako bizitza ondo aukeratutako ekintza irmoetan datza. Umeek aurrera joan behar dute, edozein egoeratan, irakaslearen laguntzaz beharrezkoa bada. Euren irizpena argi izan behar dute, hobea onartuz eta txarragoa deuseztatuz. Hezkuntza mota horrek bizitzarako prestakuntza onena aurkezten du, eta aldi berean orainaldiko bizitzarako baliagarria. Nahiz eta Deweyk (Breault eta Breaulten aipatuta, 2014) ez duen ziurtzat jotzen guraso onenen kontzeptua, ondoriozta daiteke umearen interesei eta ongizateari adi daudenak direla. Haurrentzat prestatu, euren bihotza arindu eta minetik babestu nahi dituzte. Hori baino gehiago, arrakasta izateko aukerak izatea bilatzen dute. Hortaz, gurasorik onenak euren umeentzako hoberena nahi dutenak dira, osasuna, irakasle zein hezkuntzari dagokionez. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak Espainiak eremu guztietan Europako batezbestekoa gainditzen duela dirudien arren, irakasleen ordenagailuaren edota Internet erabileraren esperientzia ikastetxeetan, Europako Batasuneko herrialdeetakoa baino txikiagoa da (2. grafikoa). 2. grafikoa. Irakasleen Ordenagailu edota Internet Erabilera Ikastetxean (ikasleen %).INTEF (2013:47) Datu horiek kontuan hartuz, teknologia berriak ezarri direla irakasleak ondo trebatuta egon baino lehen esan daiteke, ordenagailu zein proiektoreen kopurua Europako batezbestekoa gainditzen duelako, baina ez ordea horien esperientzia. Espainiako ikastetxeen zuzendariak bat datoz teknologia berriek ikaslerian hainbat onura ekartzen dutela (3. grafikoa), besteak beste, motibazioan (%97), emaitzetan (%90), zeharkako gaitasunetan (%88), eta gogoeta konplexurako gaitasunetan (%85). Ikasleek adierazitako datuak berrikusiz gero, antzekoak direla ikusiko da. 3. grafikoa. Zuzendarien IKTen Eragin Positiboari buruzko Adospena (ikasleen %).INTEF (2013:95) IKTen erabilera XXI. menderako irakas-ikaskuntzaren elementu ezinbestekotzat hartzen duten zuzendarien zein irakasleen kopurua %97koa da bietan, baina horien ahalera osoaz baliatzeko ikastetxeetan funtsezko aldaketa eman behar delako baieztapenean desadostasun arin bat dago, %84koa eta %88koa izanik, hurrenez hurren (INTEF, 2013). Datu horiek aztertu ondoren, web orrialde bat egin da, non irakasle, ikasle eta senideek iritziak, ideiak, proposamenak, parte hartzea, eta abar eman ditzaketen. Horretarako, Hagel eta Amstrongek (1997) adierazitako ideietan (4 eta 5. eranskinak) oinarrituta dago web orrialdea. Testuingurua dela medio, web orrialde horren hizkuntza gaztelania izan da, familia gehienek ez baitakite euskaraz edo oso gutxi, bederen. Ikasleen artean ere, euskararen erabilera urria da. B ereduan egon arren, irakasle batengana jotzean, gaztelera erabiltzen dute. Hortaz, nahiz eta euskaraz egiteak euren maila igotzen lagunduko bazuen ere, euskaraz ez dakitenenganako errespetuagatik, gazteleraz egin da. Horrela izanik ere, azalpenak euskaraz jarri dira ere bai. Ikaskuntza komunitate birtuala ondo antolatu, diseinatu eta sortu ahal izateko, horren inguruan ikertu beharra ikusi zen, ahalik eta onarpen eta parte hartze gehien izan zezan. 3. Proiektuaren oinarriztapen teorikoa Proiektuak ikaskuntza komunitate online edo Virtual Learning Community berritzaile bat osatzea duenez helburu, eskola komunitate batetik ikaskuntza komunitate birtual bat osatzeko kontzeptu horiek argi eduki behar dira, horiek kontuan hartzeko. 3.1. Eskola komunitatetik ikaskuntza komunitatera Eskola komunitatea eta ikaskuntza komunitate kontzeptuen artean ezberdintasunak daude. Mingorance eta Estebaranzek (2009) komunitatea ezaugarri batzuk (hau da, hizkuntza, ohiturak, balioak, atazak, munduaren ikuspegia…) partekatzen dituzten pertsona multzo edo talde moduan definitzen dute, non identitate bat sortu behar den. Eskola komunitateari (EK) buruz mintzatzen garenean, Martínek (2012) hezkuntza ingurune bateko eta batean eragina duen pertsona multzoa dela baieztatzen du, hezkuntzaren kalitatea hobetzeaz eta ikasleen ongizatea lortzeaz arduratzen dena. Martínek (2012) hezkuntza proiektu batean esku hartzen duten parte hartzaileen multzoari izendatzen du EK, irakasleak eta ikasleak oinarrizko elementutzat hartuz, eta gurasoak bigarren mailan utziz. Ikastetxean eguneroko gertakizunetan jartzen dute arreta, haien atazak eta funtzioak eraikineko habitataren esku uzten dituzte EK batean. Ikaskuntza komunitatearen (IK) definizioak, berriz, aldaketak izan ditu denboran zehar, Flechak 1997an (Castillon aipatuta, 2011) lehenengoa eman zuenetik. Izan ere, Puigvert, Wenger, Longworth, Torres (1. eranskina), eta beste hainbat egilek eurena adierazi dute. Beraz, Vallsek (2000) emandakoa aintzat hartuko da lan honetan zehar. Un proyecto de transformación social y cultural de un centro educativo y de su entorno para conseguir una sociedad de la información para todas las personas, basada en el aprendizaje dialógico, mediante una educación participativa de la comunidad, que se concreta en todos sus espacios, incluida el aula. (Elboj, Puigdellìvol, Soler eta Vallsen, 2002 eta Jaussin aipatuta, 2002) 3.1.1. Ikaskuntza komunitate bat antolatzen Ikaskuntza komunitate bat antolatzeak zer ekartzen duen jakiteko, Torresek (2001) IKetan hezkuntza planen diseinuan, gauzatzean eta ebaluazioan parte hartze prozesuak ematen direla adierazten du, elkartze-proiektuak eta aliantzak eratuz. Modu berean, ikaskuntza gidatua eta berrikuntza pedagogikoa eman behar da, eskola publikoko sistemaren berrikuntza eta indarberritzea egoteko. Horrez gain, esperientzia hori sistematizatzea, ebaluatzea, eta zabaltzea garrantzitsua da, esperientzia frogagarriak osatzeko, ahaleginek irauteko eta mantentzeko. Hori guztia posiblea izan dadin, zenbait fase egon behar dira (2. eranskina). Flecha eta Puigvertek (2002) IK oro hainbat pedagogia printzipioetatik abiatzen dela diote, eta horiek guztiek irakasleria, familiak, ikasleria, boluntariotza, etab. partekatzen dituztela. Oro har, hauek aipatzen dituzte: ikaste-irakaste prozesuak eskolaren gune gisa; irakaskuntzaren xedeen jabetza; goi itxaropenen sustapena; autoestimuaren garapena; ebaluazio jarraitua eta sistematikoa; ikasleria, familia eta komunitatearen parte hartzea; eskola lidergoaren banatzea; eta berdinen arteko hezkuntza. Flecha, Padrós eta Puigdellívolek (2003) bat datoz horri esker gabezia gehien dituzten ikastetxeentzako egokia dela eta ikasleek emaitza berdinak edo altuagoak lor ditzaketela ekonomia edo gizarte pribilegio egoeran daudenekin alderatuz. Kanpo baldintzak eskola porrotara eta inklusiora jotzen dutela diruditen ikastetxeentzat dago zuzenduta proiektu hau batik bat. Hau da, gabezia handienak dituztenentzat, esaterako, desberdintasun eta txirotasun arazoak dauzkatenentzat. Puigdellívolek (1997, Flecha, Padrós eta Puigdellívolen aipatuta, 2003) dioenez, IKek duten irizpide esanguratsuena errefortzua behar duten ikasleak ikasgelatik ez ateratzea da. Izan ere, ikasgelan jartzen dira beharrezko baliabide guztiak, gizabaliabideak zein materialak, eskola inklusiboa bermatuz. 3.2.2. Virtual Learning Communities Badirudi Virtual Learning Communities6 hezkuntzaren etorkizuna izango direla, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerei esker. Horien oinarria Siemensen konektibismoaren teorian hasten da. Siemensen (2007, Cabero eta Llorenten aipatuta, 2010:5-6) konektibismoaren teoria horrek honako hau dio: “las redes son la base o la estructura de: a) cómo el contenido del aprendizaje es organizado, b) cómo se forman las conexiones para facilitar la discusión de los contenidos y crear nuevos contenidos, c) cómo las conversaciones y el flujo de contenido en un ambiente de abundancia de información”. Horrez gain, Caberok (2003, Cabero eta Llorenten aipatuta, 2010) adierazten du ikaskuntza “lankidetzakoa” eta “kooperatiboa” helduen ikaskuntzarako instrukzio metodologia eta estrategia baliabidetzat har daitekeela, non irakasle eta ikaslearen rolak aldatzen diren eta guztien artean ezagutzak garatzen diren. Irakaskuntza metodologiatzat har daiteke: behin ikasleek dauden hezkuntza ekintzak eta arazoak konpontzeko zein ikasteko trebetasunak garatzen dituzten, ikaskuntza handitzen da. Horrela, Siemensek (2010, Cabero eta Llorenten aipatuta, 2010) sarean ematen den ikaskuntzako irakasleek funtzio hauek dituztela adierazten du: hedatzea, seinaleztatzea eta sozialki zentzua eraikitzea, gehitzea, iragaztea, moderatzea eta bitartekotza egitea. Hau da, Virtual Community (VC) eta ikaskuntza komunitatearen kontzeptuak bateratzen dira, Rheingoldek (1993, Silvion aipatuta, 1999) azaldutako VC bat sarean sortutako komunitate bat dela definiziotzat joz, non jendea denbora tarte luze batez eztabaida publikoak izan dituen, nahiko sentimenduekin Interneten harreman pertsonalez osatutako sareak sortzeko. Virtual Learning Community kontzeptua Gairínen hitzetan (2006) VCetan helburu zehatz batzuetarako harremanak sortzen direnean, Virtual Learning Communityak (VLC) sortzen dira, non elkartrukea eta komunikazioa ikaskuntza izatera pasatzen diren, baita garapen pertsonal eta profesionala ere. Horien ezaugarri batzuk Gairínek (2006) eta Cabero eta Llorentek (2010) adierazten dituzte, IK kontzeptuak berak dituenaz gain. Alde batetik, sarean eta baliabide elektronikoen bidez bakarrik egitea, denboran malguak izanik. Beste alde batetik, sinkroniko zein asinkronikoa, eta testual zein ikus-entzunezko komunikazio tresnen bidezko interakzioa egotea. Ildo beretik jarraituz, komunikazioak norabide anitzekoa izan behar du, formatu ezberdinetako ezagutza berrien sorkuntza eta eraikuntza zein horien eta informazioaren elkartrukatzea bermatzeko. Virtual Learning Communitiesen aurrekariak Hagel eta Amstrongen sailkapenaren arabera (3. eranskina), ikastetxeetan ematen diren komunitate birtualak erabiltzaileei zuzendutakoen barruan egongo lirateke sailkatuta, haiek baitira ikaskuntzaren banako zein protagonistak. Modu berean, geografikoak, demografikoak zein gaikakoak izan daitezke. Hona hemen horien zenbait aurrekari. Mexikon, Fernándezek (2002) azaltzen duen moduan, alfabetatzeari eta biztanleriaren prestakuntza xede dituen esperientzia bat da, Centro Comunitario de Aprendizaje7 (CCA) deitutakoa. Horren bidez, herri guztietako ikastetxeetan teknologia eta sarea komunitate osoaren esku jarri dituzte. Fernándezek (2002) dioenez, hezkuntza edukietara sarbidea izateko aukera ematen zaie parte hartzaileei, lanerako, eta bizikalitatea hobetzeko, Internetera konektatutako ordenagailuen bidez. Espainiara joz gero, Proyecto Mentor8 topa daiteke, heldu eta profesionalentzako prestakuntza askea, irekia eta urrutikoa, Interneten bidezkoa, zeinak ikaskuntzan malgutasuna eta ikaslearentzako arreta zuzena bermatzen dituen, Fernándezen (2002) hitzetan. Gainera, presentziazko azterketa baten bidez, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eta autonomia erkidegoek ikastaroa gainditu dutela bermatzen eta aitortzen dute. Beste esperientzia bat Educastur9 da, hezkuntzari buruzko intranet bat dena. Asturiasen dago ezarrita, eta horren helburua teknologia berriak integratzeko esperientzia bat izatea da, hezkuntza komunitatearen kide guztiak aintzat hartzen dituena. Fernándezek (2002) adierazten duenez, horrek duen etorkizunerako erronka Interneten dauden baliabideak, lau erabiltzaile profilen arabera modu pertsonalizatuan eskaintzea da. 3.2.3. Virtual Learning Communityak web 2.0 gizartean Gaur egungo egoera ikusita, zer itxaron daiteke etorkizunean? Cabero eta Llorentek (2010) hezkuntza sistemaren xedea aldatu behar dela defendatzen dute eta ikasleak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarako gaitzea izan beharko litzatekeela azpimarratzen dute. Etorkizuneko eskolak eduki beharreko ezaugarri batzuez ohartarazten dute. Besteak beste: sorkuntzarako ikasleria prestatu eskola 2.0k bermatzen duen ezagutzaren eraikuntza suspertuz, etengabeko ikaskuntzarako gizartea egoteko herritarrak hezitu, eta ingurune adimeneko gizarte batera pasatzea, non teknologien rola oso garrantzitsua den informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko. Hain zuzen ere, Cebriánek dio (2003, Castañon aipatuta, 2003) teknologiako berrikuntza prozesuan, zenbait funtzio betetzen dituen irakasle profil bat behar dela. Eredu tradizionala alde batera utzi eta etengabeko autoikaskuntzaren, IKTetan jasanda edo horiei buruzkoa izanik, aholkularia eta gidaria izatera pasatu behar du irakasleak. Modu berean, irakasleak baliabideen sustatzailea eta erraztatzailea izan behar du, material didaktikoak ekoitziz edota moldatuz euskarri ezberdinetan. Ebaluatzen jarraitu behar du, baina testuinguru eta baliabide berri horietan sortzen diren prozesuak. Ikasleen autoikaskuntza hori arrakastatsua izateko, irakaslea nahi duelako baino ezin da aurrera eraman. Barroso, Castaño, Román, Llorente, Prendes, Cebrián et al-ek (2006) diotenez, irakaslearen jarrera eta gaitasunak aldagaiak ere badira. Batetik, irakasleak teknologia berriak erabiltzen gai izan behar du, horiek eskaintzen dituzten aukera guztiez baliatzeko, gauza berriak egin ditzan. Bestetik, irakasleak berak bere eskoletara integratzea nahi izan behar du. Barroso et al-ek (2006) badiote ere goi-mailako hezkuntza formalean eramandako esperientzia batzuetan lidergo gaitasuna, irakasleriari motibazioa eta horren onarpena falta izan dira. Web 2.0k hainbat abantaila eskaintzen du, Cabero eta Llorentek (2010) horrela adierazten dutenez, horrek herritarra sarearen protagonista bilakatzen du. Teknologia ez da agintzen duena, baizik eta hiritarra berarekin egiteko gai dena. 4. Proiektuaren diseinua Ikaskuntza komunitate bateko parte hartzaileak (hau da, irakasleak, ikasleak eta familiak) testuinguru birtual batean, web orrialde batean, elkarrekintza bitartez, proiektu bat diseinatuko dute. 4.1. Asmoak Proiektua gauzatzeko, lehenik eta behin, helburuak ezarri behar dira. Proiektu honen helburu nagusia ikasleek, irakasleek eta ikasleen familiek elkarrekin lan egitea izan da. Modu berean, denentzako web orrialde erakargarri bat diseinatzea eta sortzea nahi izan da, ahalik eta parte hartze gehien izateko. Izan ere, zenbat eta partaide eta parte hartze gehiago izanez, orduan eta aberastuagoa da ikaskuntza komunitate birtuala. Horretarako, aipatutako guztien interesak kontuan hartu behar dira, web orrialdearen bidez proiektu bat osatzeko. Helburu horiek bete daitezen, multzo edo talde bakoitzaren parte hartzaileen, hots, irakasleen, ikasleen eta familien ideiak aintzat hartu beharra dago, horiek eurek diseinatutako proiektuan islatzeko, ikaskuntza komunitate bat horretan datza eta. Horiek betetzen badira eta ikasleari proiektua diseinatzean, bertan parte hartzea baimentzen bazaio, bere ikaskuntzaren jabe bihurtzea espero da. Horrela benetako ikaskuntza esanguratsua sustatzea eta eskuratzea lortuko dela uste da. 4.2. Hartzaileak eta baliabideak Proiektua burutu den ikastetxeak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hartzen ditu barne, eta etapa guztietan B eredua baino ez dago. Ikasgai guztiak euskaraz direnez, Matemáticas eta beste hizkuntzen ikasgaiak izan ezik, hori izan daiteke ikasleen euskararen erabilera eskasa. Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko 4. mailako bi geletako ikasleriari, hau da, 4. mailako 52 ikasleei, horien senideei eta maila horretako irakasleei (tutoreei zein bertan eskolak ematen dituzten beste maisu-maistrei) zuzenduta dago. Izan ere, haiek osatzen dute ikaskuntza komunitatea. Parte hartzea boluntarioa da. Zer esan nahi du horrek? Eurei zuzenduta dagoela, baina ez daudela derrigortuta parte hartzera. Hartzaileei zenbait baliabide10 eskaintzea erabaki zen, euren parte hartzea sustatzeko. Modu berean, beste baliabide batzuk erabili dira web orrialdea sortzeko, funtzioaren arabera sailkatuta. Web orrialdea sortzeko Formularioetarako  Blog-a  Tiki-tokii  Weeblyii  Youtubeiii  Gmailiv  Google Drivev  Jotformvi Baliabideetarako Komunikaziorako  Acapela.tvvii  Dipityviii  Gamedevelopix  Image chefx  Jotform  Mouse Mischiefxi  Storybirdxii  Toondooxiii  Vokixiv  Wideoxv  Zooburstxvi  Blog-a  Facebookxvii  Forua  Gmail  Google Drive  Padletxviii  Twitterxix  Txat-axx Informazio osagarrirako Web orrialdeak  Colorines SMxxi  Edutekaxxii  Escuela con cerebroxxiii  Ikaiaxxiv  Inteligencias múltiplesxxv  Youtube A fasea A fase honek (a) web orrialdea osatzean datza. Horretarako, hobeto egokitzen den baliabidea hautatu beharra dago, Interneten hamaika baliabide topa baitaitezke. Gomendagarria da nork bere ezagutzak jakinda, eta jakinmina eta ekimen gogoak kontuan izanik, zein aukeratu aztertu beharko du. Wikiak, web orrialdeak, blogak, web orrialdeak, sare sozialak, eta abarrek osatzen dute Interneteko sorta. Behin hautatuta, diseinatu beharko da. Hasi baino lehen, ondo legoke hautatutako tresnak eskaintzen dituen aukerak berrikustea, horren mugen eta abantailen jakinaren gainean egoteko, baita horiek kontuan izateko ere. Baliabidean zuzenean hasi baino lehen, orri batean marrazki edota eskema bat egitea iradokitzen da, atalak zehazteko eta gutxi gorabeherako irudi bat izateko. Sortzea da hurrengo urratsa. Orritik baliabidera pasatzean, diseinua aldatzea gerta daiteke. Oro har, hori da ohikoena, baliabide horrek ez duelako bermatzen edota ez delako pentsatzen zen moduan geratzen (http://proyectoentretodos.weebly.com/). Behin eginda eta berrikusita, praktikan jartzeko baimena eskatuko da. Ikastetxe bakoitzak bere arauak dituen arren, zuzendariari, ikasketaburuari eta, baldin badago, IKTen koordinatzaileari eskatzea gomendatzen da. B fasea Bi ekintzez osatuta dago: (b) proiektua eta (c) proiektua aurrera eraman. Ezer baino lehen, guztien artean, hots, irakasle, ikasle eta familien artean, elkarbizitza arauak zehaztu eta adostu beharko dira. Behin adostuta, denek hitzematen dutela aintzat hartuko da, ezarritako denbora tarte batean kexarik ez badago. Denen iritziak, ideiak eta abar jasotzea da. Proiektua ekintzari hasiera emateko bigarren urratsa. Komunikaziorako bide bat eskainiko beharko zaie horretarako, noski. Ideia horiek kontuan hartuz, guztien artean proiektu bat sortzeko gai bat hautatu eta adostu beharko dute. Behin gaia adostuta eta ideiak jasota, horietan oinarrituz, guztien artean proiektu bat diseinatuko da. Lehenengo eginkizuna helburuak zehaztea izango da, orokorrak zein espezifikoak, eta jarraitzeko, edukiak, metodologia eta ebaluazioa zehaztuko da. Metodologiari dagokionez, egingo diren ekintzei buruz mintzatzeaz eta horiek adosteaz gain, horietarako baliabideak sortzeko aukera izango dute partaideek. Hain zuzen ere, web orrialdeko atal batean haien baliabide sorta bat jarriko zaie eskura. Ebaluazioan tresnak, irizpideak eta adierazleak zehaztu beharko dira. Beste modu batean esanda, zer erabiliko den ebaluatzeko, zer ebaluatuko den eta nola. Hainbat modu egon daitezke, hortaz, denen artean adostu beharko dute. Aurreko urrats guztiak bete direnean, dena berrikusiko da. Azken ekintza, c) proiektua aurrera eraman, gauzatzeko, adostutako guztia dokumentu batean idatzita egon beharko da, txosten batean jasota. Modu horretan, proiektua burutzeko ezartzen diren datetan, senideren bat etor daitekeen galdetuko zaie, ikaskuntza ahalik eta esanguratsuen izan dadin. Hori guztia bukatutzat ematen denean, proiektua gauzatu egingo da. 5. Proiektuaren emaitzak eta ondorioak Proposatzen ziren bi faseetatik, lehenengoa, A fasea, baino ezin izan da aurrera eraman, alegia, web orrialdea osatzea delarik. Baliabide bakoitzak eskaintzen zituen abantailak eta mugak aztertu eta erkatu ondoren, Weebly plataformaz baliatuz web orrialde bat egitea erabaki zen. Aberastuagoa izan zedin, sare sozial batzuk erabiltzea erabaki zen, besteak beste, Facebook, Twitter, eta Gmail. Ahalik eta hoberen geratzeko, webgunea diseinatu beharra zegoen. Aurreko atalean azaldu bezala, bertan zuzenean hasi baino lehen, orri batean marrazki bat egin zen (6. eranskina), atalak eta baliabideak zehaztuz. Diseinua eduki ondoren, paperezko orritik web orrialdera pasatu behar izan zen. Gertatu ohi den moduan, moldaketak ezarri behar izan ziren oinarrian. Atal gehiago gehitu ziren, eta aurkezpen bisuala aldatu behar izan zen, html kode batzuk ez baitzuten ondo funtzionatzen. Parte hartzeari zuzendutako atalez gain, bereziki atal bi gomendatzen dira proiektuen inguruan trebatzeko, familientzat eta ikasleentzat batez ere, baina baita horiek egiten ez dakiten irakasleentzat ere. Parte hartzeko atalak ere konplexuagoak bilakatu ziren eta komunikaziorako aukera gehiago jarri ziren eskura. Aurrera eramateko baimena eskatzean, onartu egin zen eskolan. Zuzendariak, ikasketaburuak eta IKTen koordinatzaileak hirurek baimendu zuten, baldintza batekin: segurtasun protokolo bat egotea, hau da, parte hartzaile bakoitzarentzat erabiltzaile eta pasahitza bat ezartzea. Izan ere, proiektua adingabekoei zuzenduta zegoen ere bai. IKTen koordinatzaileak ataza horretan laguntzeko prest aurkeztu zuen bere burua, baina azkenean ezin izan zen hura sortu. Izan ere, IKTen koordinatzailea izateaz gain, eskolak ematen ditu DBHko geletan. Hori gutxi balitz, pedagogiaz ere arduratzen da. Horrek guztiak protokoloa diseinatzeko eta sortzeko denborarik ez izatea ekarri zuen. Ez zen denborarik egon B fasea aurrera eramateko. Horrek helburu nagusia, mailako ikasleek, irakasleek, eta ikasleen familiek elkarrekin lan egitea, horien ideiak eta interesak proiektu batean sartuz, aurrera eraman ezin izatea ekarri zuen. Ezin izan dira multzo bakoitzeko parte hartzaileen ideiak proiektu batean islatu, ezta ikaslea bere ikaskuntzaren jabe eginez eta proiektua diseinatzean parte hartzea baimenduz ikaskuntza esanguratsua sustatu ere. Bederen, denentzako web orrialde erakargarri bat diseinatu eta sortu ahal izan da, ikusi zuten eskolako irakasleek oso ondo zegoela adierazi baitzuten. Gainera, web diseinuan aldaketak sartu behar izan dira denbora joan ahala, ikasleek, familiek eta irakasleek ezagutu heinean. Atal gehiago gehitu dira lehenengo diseinutik, eta informazio osagarriaren kopurua ere handitzen joan da. Proiektu hau diseinatzeko eta burutzeko, Espainia mailan emandako datuetan oinarritu da. Horiek datuok ikastetxearen egoerara egokituta ez egotea ekar daiteke eta egindako planteamendua haustea ekar dezake. Plataforma bidez komunikatzen dira irakasleak eta familiak, baina familia batzuek ez dute inoiz plataforman erantzuten. Baliteke guztiek ez izatea ordenagailua edota Internet etxean proiektua aurrera eraman ahal izateko. Modu berean, ikaskuntza komunitate bat sortzeko zenbait fase eman behar dira. Kasu honetan, fase horiek ez dira bermatu, denbora faltagatik. Oro har, Elboj et al-ek (2002) adierazitako faseen prozesuko denboralizazioa (2. eranskina) berrikusiz gero, ikasturte oso bat behar dela ikusiko da. Horrek eragin zuzena eduki du proiektuko hain ekintza gutxi aurrera eramatean, zeren eta sailkapen horrek fase bakoitzerako hilabete baten iraupena estimatzen baitu gutxi gorabehera. Gauzatu beharreko faseak bermatzeko, ikasturte hasieratik hastea gomendatzen da; denbora nahikoa egongo da guztia gauzatzeko, eta web orrialdearen bidez diseinatutako proiektua eskolan burutzeko aukera egongo da. Ahal izanez gero, ikasleen senideren bat proiektua gauzatzeko datei erreparatuz gero, ikastetxera bertaratu ahal izango da eta parte hartu. Batek daki, agian ikasturte hasieratik hasiz gero, proiektu bat baino gehiago diseinatzeko denbora eman dezake. Baliabidearen izenburua URL Proyecto Entre Todos / Guztien Artean Proiektua http://proyectoentretodos.weebly.com/ Etorkizunerako proposamenak Etorkizunean parte hartzaileei inkesta bat egitea proposatzen da, guztien ordenagailuaren erabilera maila zehatza jakiteko eta hura kontuan hartzeko. Korte eta Hüsingek (2006) eta Smihilyk (2015) sortutakoak moldatu eta itzuli dira, eta ikusgai jartzen dira (8. eranskina) helburu horretarako. Ikasleei eta irakasleei euskaraz ematea gomendatzen da, eta gurasoei hiru hizkuntzatan. Hala ere, hiru hizkuntzatan eskuragarri daude. Proiektu bakoitza diseinatu eta burutu ondoren, IK-k funtzionatzen duen zehazteko, ebaluatzea proposatzen da, Montpelier High Schoolek (2015) ematen duen galdera-sorta erabiliz (7. eranskina). Horren jatorrizko eredua ingelesez egon arren, itzulita eskaintzen da Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetan: euskaraz eta gaztelaniaz.
addi-5d960f48fee5
https://addi.ehu.es/handle/10810/17659
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
Pérez Sánchez, Aintzane
eu
Ikaskuntza komunitate birtuala: guztien Artean proiektua
6. eranskina. Web Orrialdearen Diseinua 7. irudia. Web Orrialdearen Diseinua Komunitatearen Kidea – Trebetasunen Ebaluazioa eta Kritika Izen-abizenak: ______________________ Iraunkortasuna: Jarrera ona eta esfortzu handia mantentzen du, frustrazioak edo ustekabekoak egon arren. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Ezinegona/Jakin-nahia: Ezagutza eta trebetasun berriak bilatzen ditu, galdrak eginez eta hurbilpen berriak saiatuz. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Lankidetza: Taldean besteekin modu eraikitzaile eta elkarlanean aritzen da. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Arriskatzeko Joera: Emprende nuevos desafíos, revela pensamiento propio y acepta errores y críticas. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Sormena/Berrikuntza: Ideia berriak sortzen ditu, ebazpenak burutatzen zaizkio, harremanak igartzen ditu edota gauzatzea hobetzen du. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Xehetasunei Arreta: Arazo edo egoera baten alderdi guztiak kontuan hartzen ditu eta ebazpen edota emaitza zehatzak eta egokiak sortzen ditu. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Parte hartzea/Konpromisoa: Bere burua aho betean eta gogotsuki, ikastun zein besteen jarratzaile. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Betebeharra/Ardura: Betebeharrak ulertzene eta betetzen ditu eta mugak gainditzen saiatzen da. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Ekimena: Ikasteko aukeretaz baliatzen da eta eskatu gabe besteentzako lanetara konprometitzen da. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Errespetua: Modu adeitsu, arduratsu eta jasanberan hitz egin, jokatu eta bere burua aurkezten du. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Fidagarritasuna: Ardurak modu behar den garain eta jarraituan aske egonda betetzen ditu. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Arazoen Ebazpena: Ezagutza, logika, eta esperientzia erabiltzen du elementuen definizioan eta galderei eta arazoei ebazpenak azaltzen ditu. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Gainbegiratzeari eta Kritika Eraikitzaileari Sentikortasuna: Modu irekian eta positiboan aholkuak eta iruzkinak onartzen ditu eta horiei erantzuna ematen die. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Ahozko Komunikazioa: Publikoarekin bat egiten du, mintzagaiari buruz erantzuten du, argi eta labur hitz egiten du eta lotura bisuala eta gorputz lengoaia egokia mantentzen du. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Komunikazio Idatzia: Informazioa egitura/segida antolatu batean aurkezten du; ebidentzia zehatzak, nabarmenak adierazten ditu; analisi logistikoa erabiltzen du; eta helbururako eta publikorako hiztegi eta sintaxi egokiak erabiltzen ditu. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Entzumena: Hizlariari zein honen mezuari arreta osoa eskaintzen du, islatzen duen errespetuzko eta gogotsuzko entzumena eta ez adigabeko jarrera fisikoa erabiliz. Etengabe _____ Sarritan _____ Aldizka _____ Gutxitan _____ Iruzkinak, iradokizunak, iritziak, eta abar: Euskaraz G: ONGI ETORRIA *************************************************************** Inkesta honen helburua zelan dagoen hornituta ikastetxea ordenagailuz eta internetez. Ikastetxeko IT hornitzearekin eta internetarekin gehien trebatuta dagoen pertsonarekin hitz egitea gustatuko litzaidake. Zuzendaria, departamentu baten nagusia edo informatika irakaslea izan liteke. Elkarrizketak 5 minutuko iraupena izango du. G: G1 ******************************************************************* C: Erantzun bakarra Ba al da zure ikastetxea…? IRAKURRI OZENEAN 1 Lehen Hezkuntza ikastetxea 2 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutua 3 Batxilergo-institutua 4 Lanbide-heziketa institutua Hau ikastetxe motan oinarrituta dago, Adibidez, zure ikastetxea lehen hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza eta batxilergoa izan dezake 1 + 2 + 3. Hau batxilergoa da. Galdera bakarra da. Ezin da erantzun bat baino gehiago kodetu. G1an zer maila irakasten diren espezifikatuko da. G: G1a ******************************************************************* C: Erantzun bat baino gehiago Zure ikastetxeak eskaintzen al du...? IRAKURRI OZENEAN 1 Lehen Hezkuntza 2 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 3 Batxilergoa 4 Lanbide-heziketa 5 Batxilergoa eta Lanbide-heziketa Mesedez, jarri ikastetxeak dituen maila guztiak. Adibidez, gimnasio bat bada non lehen hezkuntzako, derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta batzilergoko ikasleak joaten diren, orduan hirurak markatuko dira. Ikasleen kopurua 1 Lehen Hezkuntza … 2 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza … 3 Batxilergoa … 4 Lanbide-heziketa … 5 Batxilergoa eta Lanbide-heziketa … Idatzi 0 ez badaki edo ez badu erantzuten Elkarrizketatzailea: Elkarrizketatuak ez badaki zenbaki doi-doia, orduan ahalik eta hurbilpen egokiena eskatuko zaio. Elkarrizketatuak tarte bat (e.g. 100 – 150) baino ezin badu adierazi, orduan bateztbestekoa (e.g. 125) hartuko da. Irakasle kopurua 1 Lehen Hezkuntza … 2 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza … 3 Batxilergoa … 4 Lanbide-heziketa … Idatzi 0 ez badaki edo ez badu erantzuten NB: lanaldi partzialeko bi irakasle lanaldi osoko irakasle bat baliokideak dira Elkarrizketatzailea: Elkarrizketatuak ez badaki zenbaki doi-doia, orduan ahalik eta hurbilpen egokiena eskatuko zaio. Elkarrizketatuak tarte bat (e.g. 20 – 30) baino ezin badu adierazi, orduan bateztbestekoa (e.g. 25) hartuko da. Irakasle batek derrigorrezko bigarren hezkuntzan eta batxilergoan eskolak ematen baditu, maila bietan zenbatuko da. Maila ezberdinetako irakasle kopurua ezin du irakasle kopuru osoa gainditu, irakasle batek maila batean baino gehiagotan irakasten baldin badu ere. Maila ezberdinetako irakasle kopurua ezin du irakasle kopuru osoa baino txikiagoa izan batuketa egitean. Idatzi 0 ez badaki edo ez badu erantzuten. Idatzi 9999 ez badaki. Elkarrizketatzailea: Elkarrizketatuak ez badaki zenbaki doi-doia, orduan ahalik eta hurbilpen egokiena eskatuko zaio. Elkarrizketatuak tarte bat (e.g. 20 – 30) baino ezin badu adierazi, orduan bateztbestekoa (e.g. 25) hartuko da. Ordenagailu kopurua 1 Lehen Hezkuntzan … 2 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan … 3 Batxilergoan … 4 Lanbide-heziketan … 5 Batxilergoan eta Lanbide-heziketan … Idatzi 0 bat ere ez bada. Idatzi 9999 ez badaki – hau saihestu beharra dago. Soilik batezbesteko bat eskatu ondorenezin badu esan. Elkarrizketatzailea: Elkarrizketatuak ez badaki zenbaki doi-doia, orduan ahalik eta hurbilpen egokiena eskatuko zaio. Elkarrizketatuak tarte bat (e.g. 20 – 30) baino ezin badu adierazi, orduan bateztbestekoa (e.g. 25) hartuko da. Irakasle batek derrigorrezko bigarren hezkuntzan eta batxilergoan eskolak ematen baditu, maila bietan zenbatuko da. Maila ezberdinetako irakasle kopurua ezin du irakasle kopuru osoa gainditu, irakasle batek maila batean baino gehiagotan irakasten baldin badu ere. Maila ezberdinetako irakasle kopurua ezin du irakasle kopuru osoa baino txikiagoa izan batuketa egitean. Idatzi 0 bat ere ez bada. Idatzi 9999 ez badaki – hau saihestu beharra dago. Soilik batezbesteko bat eskatu ondorenezin badu esan. Elkarrizketatzailea: Elkarrizketatuak ez badaki zenbaki doi-doia, orduan ahalik eta hurbilpen egokiena eskatuko zaio. Elkarrizketatuak tarte bat (e.g. 20 – 30) baino ezin badu adierazi, orduan bateztbestekoa (e.g. 25) hartuko da. Irakasle batek derrigorrezko bigarren hezkuntzan eta batxilergoan eskolak ematen baditu, maila bietan zenbatuko da. Maila ezberdinetako irakasle kopurua ezin du irakasle kopuru osoa gainditu, irakasle batek maila batean baino gehiagotan irakasten baldin badu ere. Maila ezberdinetako irakasle kopurua ezin du irakasle kopuru osoa baino txikiagoa izan batuketa egitean. Ordenagailu kopurua 1 Lehen Hezkuntzan … 2 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan … 3 Batxilergoan … 4 Lanbide-heziketan … 5 Batxilergoa eta Lanbide-heziketan … Idatzi 0 bat ere ez bada. Idatzi 9999 ez badaki – hau saihestu beharra dago. Soilik batezbesteko bat eskatu ondorenezin badu esan. Elkarrizketatzailea: Elkarrizketatuak ez badaki zenbaki doi-doia, orduan ahalik eta hurbilpen egokiena eskatuko zaio. Elkarrizketatuak tarte bat (e.g. 20 – 30) baino ezin badu adierazi, orduan bateztbestekoa (e.g. 25) hartuko da. Mesedez, hezkuntza maila bakoitzeko ordenagailu kopurua alderatu behar da. Internet konexioa duten ordenagailu kopuruak ezin du maila bakoitzeko ordenagailu kopurua baino altuagoa izan. 1 guztiz ados 2 ados 3 ez ados 4 bat ere ados 5 ez daki Informatika bereizitako ikasgai gisa irakasten da. Ordenagailuak eta interneta ikasgai gehienen irakaskuntzan integratuta daude. Ordenagailuak eta interneta ikasgai tradizionalen edo oinarrizko gaitasunen (e.g. irakurri, idatzi) irakaskuntzan erabiltzen dira. Ordenagailuak eta interneta atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan erabiltzen dira. Ordenagailuak eta interneta hezkuntza premia bereziak (gaigabetasunak) dituzten ikasleen gainditzerako erabiltzen dira. Hau ikastetxe motan oinarrituta dago, Adibidez, zure ikastetxea lehen hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza eta batxilergoa izan dezake 1 + 2 + 3. Hau batxilergoa da. Galdera bakarra da. Ezin da erantzun bat baino gehiago kodetu. G1an zer maila irakasten diren espezifikatuko da. G: G1a ******************************************************************* C: Erantzun bat baino gehiago Zure ikastetxeak eskaintzen al du...? IRAKURRI OZENEAN 1 Lehen Hezkuntza 2 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 3 Batxilergoa 4 Lanbide-heziketa 5 Batxilergoa eta Lanbide-heziketa Mesedez, jarri ikastetxeak dituen maila guztiak. Adibidez, batxilergoko institutu bat bada non lehen hezkuntzako, derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta batzilergoko ikasleak joaten diren, orduan hirurak markatuko dira. 13 Lanbide-heziketako ikasgaia administraritzan edo bulego-lanean 14 Lanbide-heziketako ikasgaia osasunean eta ongizatean, pedagogian, giza-lanean edo zaintzan 15 Ez daki edo ez du erantzuten urte 99 ez daki Elkarrizketatzailea: Urte osoak idatzi. 6 hilabete baino gutxiago = 0 (zero) 18 hilabete = 2 1 Eskola guztietako %75etan baino gehiago 2 Eskola guztietako %51-75etan 3 Eskola guztietako %25-50tan 4 Eskola guztietako %11-24tan 5 Eskola guztietako %6-10etan 6 Eskola guztietako %1-5etan 7 Eskola guztietako %1ean baino gutxiago 8 Ez daki Aurkezpen bat sortzean, testu eta irudiekin, PowerPoint gisa. Besteekin komunikatzeko e-maila erabiltzean. G: G11 ************************************************************* C: Erantzun bat baino gehiago Zertarako uste duzu irakaskuntzan ordengailuak eta interneta erabiliak izan beharko liratezkeela? 1 Ikasleriak ariketak egiteko eta praktikatzeko 2 Ikasleriak modu autozuzendu batean informazioa berreskuratzeko 3 Office tresnak irakatsi 4 Ikasleriaren lankidetza eta lan emankorrarako 5 Aurrekoen bat ere ez 1 guztiz ados 2 nahiko ados 3 ez ados 4 bat ere ados 5 ez daki Ordenagailuak eta interneta erabiltzen direnean, ikasleria adiago eta motibatuago sentitzen da. Gure ikastetxea ordengailuez ondo hornituta dago. Daukagun internet konexioak bizkortasun nahikoa du. Gure ikastetxeko irakasleak ez du informatika trebetasun nahikoa. Gure ikastetxeak mantentze eta euskarri hobea behar du. Zaila da irakasteko hezkuntza material egokia topatzea. A2 Ba al duzu zuk edo etxekoren bat Internet sarbidea etxean? (edozein tresna) B1 Noiz erabili zenuen azken aldiz ordenador bat (etxean, lanean edo beste toki batean)? (iragazteko galdera) Komunikazioa e) Berrien kazetak/toki/aldizkari online irakurtzeko …………………………….…………..…… f) Osasunarekin erlazionatutako informazioa bilatzeko…………………………………………………….. g) Hezkuntzari buruzko informazioa, esperientziak edo ikastaro eskaintzak bilatzeko………… h) Edozein gaiari buruzko ezagutza lortzeko wikiak begiratu…………………….…………..… i) Ondasun edo zerbitzuei buruzko informazioa topatzeko ……………………………………… j) Software jaisteko (jolasak ez direnak)…………...………………..………………….………… Atzeko ezaugarri sozio-demogafikoak E3 Jaiotze lekua Ardura deskargua: Hirugarren marka, produktu edo marca erregistratuei erreferentziak azalpenaren onerako dira eta ez dira produktu horiek sustatzen saiatzen.
addi-fe32f3584aad
https://addi.ehu.es/handle/10810/17662
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Gorostiaga Arrese, Maialen
eu
Ikasleen jokaera problema matematiko ez estadarren aurrean
SARRERA Egunero problema ezberdinei erantzun bat ematen saiatzen gara, betiere ere, arazoak konpontzeko era egokia lortu nahian. Gehienetan, ez dakigu problemak nola konpondu eta ikuspuntu ezberdinak aztertu arte ez dugu erabakirik hartzen. Lehen esan bezala, problemak gure bizitzako eta egunerokotasuneko parte garrantzitsua dira, izan ere, problemak nola konpon ditzakegun pentsatzen denbora asko ematen dugu. Gure egunerokotasunean problema ezberdinak suertatzen badira ere, matematika irakaskuntza arloan, buruketa matematiko desberdinak aurkitu ditzakegu: estandarrak eta ez estandarrak. Lehenak, gelan asko lantzen diren problemak dira eta umeak egunero mota honetako problemei erantzun zuzena bilatzen saiatzen dira. Lehen Hezkuntzako klaseetan gehien lantzen diren problema matematikoak estandarrak izanik, zer gertatzen da problema matematiko ez estandarrekin? Mota honetako problemak Lehen Hezkuntzako klaseetan ez dira asko lantzen, logikari eta arrazoimenari garrantzi gutxi emanez. Hau kontuan izanda eta Laura Jiménezek eta Lieven Verschaffelek egindako lana aztertuta, Euskal Herriko umeekin ikerketa saiakera bat egitea interesgarria izan daiteke. Nire ikerketa saiakera aurrera eraman ahal izateko, Euskal Herriko bi ikastetxe ezberdinek parte hartu dute. Ikastetxe hauek, irakasterako orduan metodologia ezberdinak erabiltzeaz aparte, herri ezberdinetan kokatuta daude. Lan honen helburu nagusia umeek problema matematiko ez estandarren aurrean ze nolako erantzun mota ematen dituzten aztertzea da. Horretaz aparte, ikasleek froga egiterako orduan zein motatako zailtasunak izan dituzten behatuko da, azkenik Jiménezek eta Verschaffelek lortutako emaitzak eta ondorioak nik lortutakoekin bat datozen edo ez baieztatu ahal izateko. MARKO TEORIKOA Gaur egun, ume guztiek iritzi kritikoak, inteligenteak, … izatea nahi ditugu. Gainera, gure gizarteak ere horrelako ikasleak eskatzen ditu, hori dela eta, garrantzi handia ematen zaie hizkuntza eta matematika konpetentziei. Gaitasun hauen nagusitasuna argi eta garbi ikus daiteke umeei egiten zaien proba diagnostikoetan. Umeek Lehen Hezkuntzako laugarren mailan egin behar duten proba diagnostikoari TIMSS (Trends in International Mathematics and Science Study) (MECD, 2011) deitzen zaio. Lehen aipatu bezala, froga honen helburua ikasleen hizkuntza, kultura zientifikoa eta matematika gaitasuna neurtzea da. Horretaz aparte, beste hainbat proba diagnostiko ezberdin daude, hala nola, PIRLS (Progress in International Reading Literacy Study) (MECD, 2011) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan egiten den PISA (Programme for International Student Assessment) (MECD, 2015). Eusko Jaurlaritzak 175/2007 dekretuaren (2007) bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezarri zuen. Euskal Herriko eskolek Eusko Jaurlaritzak proposatu zuen curriculuma jarraitzen dute. Dekretu honetan bost eranskin garrantzitsu aurkitu ditzakegu, horietako bat oinarrizko gaitasunari buruzko azalpenak izanik. Oinarrizko gaitasuna, eskakizun konplexuei erantzuteko eta mota askotako lanak behar bezala egiteko ahalmena da, betiere, banakako guztiek gizarteko kide aktibo bezala bizi ahal izateko behar dituzten ezagutzak, trebeziak eta jarrerak izanik. Oinarrizko gaitasunei dagokienez, idatzi hau matematika gaitasunean zentratuko da. Matematika gaitasuna, matematikaren bidez arrazoitzea, arrazoibide matematikoak ulertzea eta matematika-hizkuntzan adierazteko eta komunikatzeko trebetasunak eta jarrerak aplikatzen jakitea da. Matematikarako gaitasunaren adierazleak hauek dira: egoera horiek identifikatzea, problemak ebazteko estrategiak aplikatzea, eta, eskura dagoen informazio oinarri hartuta, errealitatea kalkulatzeko, adierazteko eta interpretatzeko teknika egokiak aukeratzea. Matematika gaitasuna lortze prozesuan, problema matematikoen ebazpenei garrantzi handia ematen zaie. Izan ere, problemak ebazteko gaitasuna, ikasleek bizitza osoan zehar izan behar duten oinarrizko trebetasun bat da. Gaitasun honen helburuak behatuz, Polyak esandakoa alde batera utzita, Madrugaren (2002) arabera, problema matematiko bat ulertzeko eta honen erantzun egokia bilatzeko aldez aurreko ezagutzak oso garrantzitsuak dira, baina honek ere jokaera okerrak, mekanikoak eta ez sortzaileak ekar ditzake. Gertaera honi, psikologoek “disposición” deitzen diote, hau da, ikasleak problema matematiko erraz eta sinple baten aurrean prozesu mekaniko zail eta konplexu bat erabiltzen du, normalean algoritmo bat dena. Jarrera hau nagusitzen da, ikasleak azaleko informazioaz soilik ohartzen denean eta informazio hori kontzeptu matematiko jakin batzuekin erlazionatzeko gai ez denean. Hau da, umeak enuntziatuaren esanahia ulertu beharrean, metodo errepikatzaile baten ondorioz problema matematikoak ebazten ikasten du. Metodo errepikatzaileak, ikasleak mota ezberdineko problema matematiko baten aurrean zer egiterik ez jakitea eragiten du. Metodo hauekin bat egiten duten problema matematikoak estandarrak dira. Zer da problema matematiko estandarra? Umeek beraien egunerokotasunarekin lotzen duten problema matematikoa da. Normalean, enuntziatuan agertzen diren hitz klabeekin emaitza lortzeko zein eragiketa mota egin behar duten jakin dezakete, adibidez: eman edo galdu aditzak, kenketa edo zatiketa dela adierazten dute. Problema matematiko estandarrak, normalean, klasean egunero egiten direnak dira. Polyaren (1978) ustetan, irakasleak egunero umeei problema matematiko berdinak edo oso antzekoak jartzen badizkie, hauen interesa eta garapen intelektuala galduko da. Segarraren (2002) aburuz, umeek problema matematiko baten aurrean, beraien estrategi propioa sortu beharko lukete, arrazonamenduari esker eta ez behin eta berriz errepikatzen diren eragiketak eginez. Ikasleak beraien ikasketaren protagonistak izan behar dira. Nola landu daiteke arrazoimena eta logika matematikako klase batean? Problema matematiko ez estandarrak landuz. Zer dira problema matematiko ez estandarra? Claudenen (2001) aburuz, mota hauetako buruketei erantzun bat eman ahal izateko algoritmo edota formula bat erabiltzea ez da nahikoa, umeek problema hauei aurre egin ahal izateko estrategi propio bat sortu behar dute. Helburu nagusia, arrazoimena eta logika garatzea izanik. diagnostikoetan agertzen diren itemak sortzeko eta eratzeko abiapuntutzat hartzen diren premisak (ISEI, 2009) hauek dira: ebaluatutako ikaslearen interes arloak, ingurunea, eguneroko bizitzako testuingurua, funtzionaltasuna, problemen ebazpenak, ikasitakoaren aplikazioa, egoera ezberdinak problemak ebazteko autonomia, egungo gizarteko etengabeko aldaketak, iritzi ezberdinak, erabakien ondorioak, … Hartzen diren premisak irakurrita problema matematikoak birritan aipatzen dira, hauek duten garrantzia goraipatuz. Horretaz aparte, proba horiek hiru “domeinu”-tan oinarritzen dira: kognitiboa, afektiboa eta metakognitiboa. Afektibotasunari dagokionez, Blancok (2012) ikasketen eta afektibitatearen artean erlazio zuzena dagoela adierazi zuen, Hidalgok, Marotok eta Palaciosek (2004) baieztatu zuten bezala. Hau horrela izanik, ikasleek matematika ikasten duten heinean esperientziak sortzen dituzte, hauek, erreakzio emozional ezberdinak eraginez. Erreakzio emozional hauek, beraien sinesmenduetan, jokaeran eta etekinetan eragina izango dute. Laugarren mailako ikasleek matematika alorrean egiten duten proba diagnostikoan honako hau hartzen da kontuan: umeek era ezberdinetako problemak sortzeko eta egiteko gai izatea, estrategi desberdinak erabiltzea eta egindako prozesua bai idatziz bai ahoz azaltzeko gai izatea. Hau kontuan izanda, problema matematiko estandarrak eta ez estandarrak agertu ahal dira, orduan zergatik ez dira problema matematiko ez estandarrak klasean lantzen? Galdera honi erantzun bat ematea oso zaila da, gainera matematika irakaskuntzan problemak lantzen direnean, estandarrak izaten dira gehienetan. Ikasleek ez dituzte problema ez estandarrak lantzen eta hauen aurrean zailtasunak adierazten dituzte, Jiménezek eta Verschaffelek (2014) beraien ikerketan baieztatu zuten bezala. Hau kontuan hartuz, ikerketa saiakera honetan ikasleak problema matematiko ez estandarrak egiterakoan nola moldatzen diren aztertu nahi dut. Horrez gain, umeek problema matematiko ez estandarrak egiterako orduan zailtasun bereziak dituzten behatu nahi dut, hau horrela izanik, umeek emandako erantzunak talde ezberdinetan sailkatzea gustatuko litzaidake. Aztergai ezberdinak zeintzuk diren argituta, ikertuko ditudan galderak honako hauek dira: 1.- Jiménezek eta Verschaffelek egindako ikerketan lortutako emaitzak eta nik lortuko ditudan emaitzak antzekoak izango dira? 2.- Sexuen arteko diferentzia islatuko da erantzun zuzenen eta okerren artean? 3.- Ikastetxeen irakasteko metodologi ezberdinak eragina izango du umeek emandako erantzunetan? Galdera hauek izanik, hona hemen ikerketa saiakeraren hipotesiak: 1.- Jiménezek eta Verschaffelek egindako ikerketan lortutako emaitzak eta nik lortuko ditudan emaitzak oso antzekoak izango dira. Nahiz eta ikerketa bietan parte hartutako umeen artean desberdintasun sozioekonomikoa eta kulturala egon, umeek erantzun antzekoak emango dituzte, jarritako problemak egitera ohituta ez daudelako. 2.- Sexuen arteko diferentziarik ez da egongo. Hau da, Timss azterketan nesken eta mutilen artean lortutako emaitzak oso antzekoak direnez, ez dut uste froga honetan sexuen arteko desberdintasuna agertuko denik. 3.- Metodologia ezberdinekin irakastea emaitzetan eragina izango du. Lehenengo ikastetxeak metodologia tradizionala izanik eta bigarren ikastetxeak proiektuetan oinarritutako metodologia erabilita, umeek lortuko dituzten erantzunetan eragina izango duela uste dut, izan ere, proiektuetan oinarritutako irakaskuntzan egunerokotasunarekin erlazio handiagoa dituzten problemak lantzen dira. Lehenengo ikastetxea publikoa da eta Bilbotik gertu (11,2km) dagoen herri batean kokatuta dago. Ikastetxe hau nahiko handia da, Lehen Hezkuntzako kurtso bakoitza hiru gelaz osatuta dago eta D ereduan irakasten da, Batuaz. Ikasleen guraso askok ez dakite euskaraz hitz egiten. Horretaz aparte, ikastetxe honetara joaten diren umeen egoera sozioekonomikoa eta soziokulturala ertaina da. Ikastetxe honek irakasteko erabiltzen duen metodologia tradizionala da. Hau da, taldeko lana goraipatzen bada ere, irakasgaiak lantzeko liburuak erabiltzen dituzte. Eskola honek, lau proiektu nagusi ditu: Eskola 2.0, Elkarbizitza, Ikasketa kooperatiboa eta MET ( hirueledun marko proiektua). Bigarren ikastetxea itunpekoa eta elizbarrutikoa da. Bilboko Txurdinaga auzoan kokatuta dago eta oso handia da, Lehen Hezkuntzako kurtso guztietan lau gela daude. Eskola honetan ere D ereduan irakasten dute, baina Batuaz irakatsi beharrean Bizkaieraz irakasten da. Hala eta guztiz ere, guraso askok ez dakite euskaraz hitz egiten. Hona joaten diren ikasleen egoera sozioekonomikoa eta soziokulturala erdi-altua da. Ikastetxe honek abian daukan metodologia guztiz berritzailea da. Izan ere, irakaskuntza prozesutik liburuak kentzen saiatzen ari dira, beraiek egindako proiektuak bultzatu nahian. Irakasleek sortutako proiektuetan inguruneko gai bat aukeratuz irakasgai guztiak landu nahi dituzte, hau da, diziplinartekotasuna bultzatuz. Ikastetxe honetan proiektu ezberdin asko daude martxan jarrita, hala nola, Europar proiektua. 2.- Proban parte hartu duten ikasleek Lehen esan bezala, lan hau aurrera eraman ahal izateko bi ikastetxe ezberdinek parte hartu dute, guztira laurogeita hamaika ume izanik. Lehenengo ikastetxetik berrogei ume izan dira: hegoei mutil eta hogei neska. Bigarrenetik, ordea, hogeita bi mutil eta hogeita bederatzi neska izan dira, guztira berrogeita hamaika ikasle izanik. Bi ikastetxe ezberdinetan Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako bi gelak parte hartu dute. Ume guztiek adin bera dute, neska batek izan ezik. Neska honek, lehenengo ikastetxean ikasten du eta hizkuntza ez duenez oso ondo menperatzen hirugarren mailan sartu zuten. 3.- Diseinatu den proba Ikasleei pasatu zaien testean 6 problema matematiko ezberdin zeuden, 4 ez estandarrak ziren eta beste 2ak estandarrak. Froga bi orrialdetan banatuta zegoen eta bien egitura berdina zen, hau da, 2 problema matematiko ez estandar eta estandarra 1 orrialde bakoitzean (ikusi 1.eranskina). Testetan agertzen ziren problema matematiko guztiak aritmetikoak ziren, hau da, batuketa, kenketa, biderketa edota zatiketa eragiketetan oinarritzen ziren. Problema matematiko ez estandarren artean, 4 motakoak zeuden. Lehenengo problemak ez zuen erantzunik, hau da, erantzun gabekoa zen. Bigarrenak erantzun posible bat baino gehiago izan ahal zuen. Hirugarrenaren erantzuna enuntziatuan agertzen zen. Laugarren problemak datuak soberan zituen, hau da, erantzun zuzena lortzeko enuntziatuan agertzen ziren datu guztiak ez ziren beharrezkoak. Hona hemen umeek erantzun behar izan zituzten problema ez estandarrak: 1.- Leire bere laguna Anerekin zinemara joan da. Leirek zinemako sarrera erosteko 13 euro ditu eta bere lagunak, Anek, 7 euro ematen dizkio. Zenbat euro ditu orain Anek? (Erantzun gabeko problema; frogako lehenengo problema da). 2.- Saioak zapore ezberdineko 14 txikle erosi ditu. Bere gustukoenak fresa zaporekoak dira, baina dendariak ez dionez fresa zaporeko txikle askorik eman, Saioak fresa zaporeko 8 txikle gehiago eskatu dizkio. Zenbat fresa zaporeko txikleak ditu orain Saioak? (Erantzun anitzeko problema; frogako hirugarren problema da). 3.- Maddik baserrian 17 behi ditu. Bere baserrian animalia gehiago nahi ditu, beraz, 5 txerri erosten ditu. Zenbat behi ditu orain Maddik bere baserrian? (Erantzuna enuntziatuan duen problema; frogako laugarren problema da). 4.- Mikelek kolore ezberdineko 12 margo dituen kaxa bat erosi du klasera eramateko. Loreak, bere lagunak, beste kaxa bat oparitzen dio. Kaxa horretan, 3 boligrafo eta 9 margo daude. Zenbat margo ditu orain Mikelek ? (Datuak soberan dituen problema; frogako seigarren problema da). Lehen esan bezala, froga hau Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako umeek egin dute, horregatik problema matematikoak beraien adinerako egokituta zeuden gehien bat. Esan beharra dago, test hau Lehen Hezkuntzako ume guztiek egin ahal dutela, betiere, kontuan izanda lehenengo zikloan dauden umeentzat oso zaila izango dela eta hirugarren zikloan dauden ikasleentzat oso erreza. Ikerketa saiakera honen helburua ez da problema matematiko ez estandarrak ondo edo txarto erantzun dituzten behatzea, ume bakoitzak idazten duenaren zergatia nola arrazoitzen duen baino. Izan ere, umeek erantzuna emateaz apartea erantzun horren zergatia arrazoitu behar dute. 4.- Nola pasatu den testa Umeek froga hau egiteko berrogeita hamabost minutu izan zuten. Denboraren aldetik ez zen inolako arazorik egon, izan ere, ume guztiek 6 problema matematikoak erantzuteko denbora izan zuten. Ume guztiek 6 problema matematikoak egin zituzten, ume bakoitzak lehenengo orrialde bat egin zuen eta behin hori bukatuta beste orrialde bat eman nien. Problemak, bi orrialde ezberdinetan banatzea eta elkarren ondoan zeuden ikasleei orrialde desberdina ematea ideia ona zela pentsatu nuen, horrela ezin izango zuten albokoari kopiatu. Azkenik, testa pasatu ahal izateko lehenik eta behin, ikastetxe bietan baimena eskatu nuen, horretarako idatzi bat prestatu nuen, bertan froga zertarako zen eta bere helburua zein zen azalduz (ikusi 2.eranskina). Ondoren, lau klase ezberdinetako irakasleekin elkartu nintzen eta umeei testa pasatu nien. Azkenik, zuzentzeko irizpideak kodetu egin nituen kalkulu orri batean. 5.- Zuzentzeko irizpideak Aurretik esan bezala, umeek emandako erantzunak sailkatu ditut, horretarako umeek egindako testa zuzentzeko honako irizpideak erabili ditut: 1.- Buruketa ontzat emango da: umeak emandako erantzun zuzena izateaz aparte idatzitako zergatia ondo arrazoituta dago. 2.- Txarto mota 2: umeak erantzun okerra adierazten du, egindako akatsa enuntziatuan agertzen diren datuen arteko batuketa izanik. 3.- Txarto mota 3: umeak erantzun okerra adierazten du, enuntziatuan agertzen diren datuen artean eragiketa matematiko bat (batuketa ez dena) eginez. 4.- Txarto mota 4: umeak ez du erantzunik ezta zergatirik idatzi. 5.- Txarto mota 5: umeak bestelako erantzun bat eman du, hau da, goiko beste puntuetatik kanpo dagoen erantzun bat adierazi du. Lehenengo lau puntuak emaitza kuantitatiboen atalean agertuko dira, bosgarren puntua, ordea, emaitza kualitatiboen atalean adieraziko da. Bertan, ikasleak emandako erantzunak eta zergatiak idatzita agertuko dira. EMAITZAK Aurreko atalean aipatu bezala, emaitzak bi mota ezberdinetakoak dira. Alde batetik, emaitza kuantitatiboak aztertu dira, eta beste aldetik, ikasleen erantzun batzuk aipatuko ditut azterketa kualitatiboa egiteko asmoarekin. Emaitza kuantitatiboak 1.- Ikastetxe bakoitzak lortutako emaitzak.. Irudia 1: Lehenengo ikastetxea lortutako emaitzak Ikerketan parte hartu duen lehenengo ikastetxearen grafikoan argi ikusten da, umeek lehenengo eta hirugarren problemari erantzun zuzena emateko zailtasun handiak izan dituztela, izan ere, lehenengo problema ume batek baino ez du ondo erantzun eta hirugarren probleman, ordea, bi umek izan dira erantzun zuzena eman dutenak. Bestetik, bigarren problema hogeita hamazazpi umek ondo erantzun dute. Laugarren, bosgarren eta seigarren problemen erantzun zuzenen kopurua nahiko antzeko izan da, laugarren probleman hamasei umek ondo erantzun dute, bosgarrenean hamazortzik eta seigarrenean hamabostek. Umeek egin dituzten akats nagusienak “txarto mota 2” eta “txarto mota 3” izan dira, hau da, ikasleek problema gehienetan enuntziatuan agertzen diren datuen arteko batuketa edota beste eratako eragiketak egin dituzte. Oso gutxik jarri dute ez dakitela zer egin behar den (txarto mota 4). Azkenik, batzuk eragiketa egiteaz aparte, beste eratako erantzunak eman dituzte (txarto mota 5), hauek erantzun kualitatiboen atalean ikus daitezke. Bigarren ikastetxeari dagokionez, berrogei ume izan beharrean, berrogeita hamaika izan dira ikerketan parte hartu dutenak. Aurreko grafikoan argi ikusten den bezala, bigarren ikastetxe honetan ere, umeek lehenengo eta hirugarren problema erantzuterako orduan zailtasun handiak izan dituzte erantzun zuzena emateko, izan ere, lehenengo problema Irudia 2: Bigarren ikastetxea lortutako emaitzak berrogeita hamaika ikasletik soilik bik eman dute erantzun zuzena eta hirugarren probleman bost izan dira erantzun zuzena lortu duten umeek. Bigarren probleman, ordea, ume guztiek zuzen erantzun dute. Laugarren, bosgarren eta seigarren problema zuzen erantzun dutenen kopurua antzekoa izan da, hain zuzen: hogeita bost ikasleek laugarren problema zuzen erantzun duten, hogeita hamabik bosgarrena eta hogeita zazpik seigarrena. Kasu honetan, ume gehienek “txarto mota 2” akatsa egin dute, hau da, enuntziatuan agertzen diren datuen arteko batuketa. Beste batzuk, ordea, datuen arteko batuketa egin beharrean beste eragiketa bat egin dute, hala nola, kenketa, zatiketa edota biderketa (txarto mota 3). Inork ez du jarri ez dakiela zer egin behar duen problema ebazteko, horregatik ez daude “txarto mota 4”-ko akatsik. Azkenik, gutxi batzuk bestelako erantzun bat eman dute (txarto mota 5), hauek lehen aipatu bezala erantzun kualitatiboan jarrita agertuko dira. 2.- Mutilak eta neskak lortutako emaitza zuzenen arteko konparaketa ikastetxeen artean. Irudia 3: Mutilak eta neskak lortutako emaitzen arteko konparaketa lehenengo ikastetxean Lehenengo ikastetxean, lehenengo probleman erantzun zuzena %2,5ek eman dute, guztiak mutilak izanik. Bigarren ikastetxean, ordea, problema berbera izanik, %3,9k zuzen erantzun dute eta guztiak neskak izan dira. Kasu honetan, ehunekoak ez dira oso aipagarriak, nahiko antzekoak direlako. Baina, esan beharra dago lehenengo ikastetxean erantzun zuzena lortu duen ikasle bakarra mutila izan dela eta bigarrenean, berriz, bi neska izan direla. Bigarren buruketari dagokionez, lehenengo ikastetxean %92,5ek ondo erantzun dute, mutilen %85a eta nesken %100 izanik. Bigarren ikastetxean, ikerketan parte hartu duten mutil eta neska guztiek erantzun zuzena eman dute. Bigarren problema honetan, erantzun zuzenen ehunekoa oso altua bada ere, aipatu beharrekoa da, ikerketan parte hartu duten neska guztiek problema ondo ebatzi dutela, mutilen artean, berriz, ez da horrela izan. Hirugarren problemari dagokionez, lehenengo ikastetxean %5ek baino ez dute erantzun zuzena eman. Bigarren ikastetxean, berriz, %9,8a izan da ondo erantzun duen ikasleen portzentajea. Ehunekoak aztertuta alde handirik ez dago, baina zuzen ebatzi duten ikasleen sexua kontuan izanez gero, adierazgarria da lehen ikastetxean guztiak mutilak izatea eta bigarrenean, ordea, mutilak %4,5a eta neskak %13,7a izatea. Bigarren ikastetxean, argi ikusten da, erantzun zuzenei dagokienez nesken kopurua handiagoa dela. Irudia 4: Mutilak eta neskak lortutako emaitzen arteko konparaketa bigarren ikastetxean Laugarren buruketari dagokionez emaitzak hauek dira: lehen ikastetxeko mutilen %45ek eta nesken %35ek erantzun dute zuzen. Bigarren ikastetxea, berriz, mutiletatik %38k eta nesken artean %53k ebatzi dute ondo problema. Lehenengo ikastetxean, mutilak dira erantzun zuzen gehiago lortu dituztenak eta bigarren ikastetxean, ordea, neskak. Bosgarren buruketari dagokionez, mutilen %48k ondo erantzun dute eta nesken %38k. Bigarren ikastetxean, ordea, mutilen %55ek adierazi dute erantzun zuzena eta nesken artean %63k. Kasu honetan, buruketa ondo ebatzi dutenen sexua kontuan hartuz, lehenengo ikastetxean mutilak dira erantzun zuzen kopuru altuagoa lortu dutenak eta bigarren ikastetxean, ordea, neskak izan dira. Egoera honetan, aipagarria da bi ikastetxeak konparatuz nesken artean dagoen diferentzia. Probako azken problemari dagokionez, seigarrena, lehenengo ikastetxean, mutilen artean %48k ondo erantzun dute, nesken artean berriz, %22k. Bigarren ikastetxean, mutiletatik %51ek erantzun zuzena adierazi dute eta nesken artean %49k. Egoera honetan, aipatu beharra dago, bigarren ikastetxean, mutilek neskek baino erantzun zuzen gehiago lortu duten ariketa bakarra izan dela, beste problema matematiko guztietan neskak izan dira erantzun zuzen gehienak eman dituztenak, hala ere, sexuen artean dagoen desberdintasuna ez da zifretan oso esangarria. Nesken eta mutilen arteko desberdintasuna behatuz, ez da informazio argirik eskuratzen, izan ere, lehenengo ikastetxean mutilak dira erantzun zuzen gehiago lortu dituztenak, baina, bigarren ikastetxean justu kontrakoa gertatu da. Gainera, mutilen eta nesken ehunekoen artean oso diferentzia txikia dago, beraz problemak ebaztean gaitasun antzekoa erakutsi dutela esan dezaket. 3.- Ikastetxeen arteko konparaketa metodologia ezberdinek eragina duten ala ez ikusteko. Lehenengo grafiko honetan, ikastetxe bakoitzak problema ezberdinetan lortutako emaitza zuzenak eta okerrak islatu dira. Umeek egindako akats motak ez dira ezberdindu, hori hurrengo grafikoan adieraziko da. Gainera, X abzisan “1.problema 1” agertzen denean, lehenengo problema eta lehenengo ikastetxea dela adierazi nahi dut, esaldiaren azkenean agertzen den zenbakia (1-2) ikastetxeari dagokio, 1 lehenengo ikastetxeari eta 2 bigarrenari. Horrela, “1.problema 2” lehenengo problema eta bigarren ikastetxea dela esan nahi dut. Grafikoa behatuz, argi ikusten da erantzun zuzenen eta okerren artean lortzen dituzten ehunekoak oso antzekoak direla. Esan beharra dago, bigarren ikastetxeko erantzun zuzenen portzentajea lehenengoan lortutakoa baino handiagoa dela, hala ere beraien Irudia 5: Ikastetxeek lortutako emaitzen arteko konparaketa arteko aldea oso txikia denez, ezin da baieztatu problema matematiko ez estandarrak ebazterakoan metodologia ezberdinek eragina dutenik. Lehen aipatu bezala, umeek lehenengo eta hirugarren problema egiterako orduan zailtasun handiak izan dituzte, horietan lortutako erantzun zuzenak bi ikastetxe ezberdinetan ehuneko bitik gertu egonik. Bigarren problemari (estandarra) dagokionez, erantzun zuzenen ehunekoa oso altua izan da, izan ere, lehenengo ikastetxean ia ume guztiek eta bigarrenean, guztiek ondo erantzun dute. Laugarren, bosgarren eta seigarren problemak behatuz, beraien arteko portzentajeak oso antzekoak dira. Laugarren probleman bi ikastetxeen ehunekoak 40-50en artean kokatzen dira. Bosgarren eta seigarren problemetan, ordea, beraien arteko desberdintasuna handiagoa da. Ikastetxe bien arteko akats desberdinak ikusteko, hona hemen hurrengo grafikoa: Irudia 6: Ikastetxe desberdinen arteko konparaketa erantzunen arabera Lehenengo problemari dagokionez, erantzun zuzenak oso gutxi dira. Akatsen artean, ezberdintasunak agertzen dira. Lehenengo ikastetxean, umeen %30ek enuntziatuan agertzen diren datuen arteko batuketa egin dute, baina bigarren ikastetxean ehunekoa askoz altuagoa da, umeen %63k egin dute hutsegite hau. Akats hau grafikoan “txarto mota 2” izenarekin adierazten da. “Txarto mota 3” akatsa, hau da, enuntziatuan agertzen diren datuekin kenketa, biderketa edota zatiketa egitea, lehenengo ikastetxean askoz nabarmenagoa izan da bigarren ikastetxean baino. Azkenik, “txarto mota 5”-eko akatsa aurkitzen dugu, kasu honetan, ikastetxeen ehunekoak nahiko antzekoak dira. Lehen aipatu bezala, “txarto mota 5”-eko hutsegiteak emaitza kualitatiboetan adieraziko dira. Bigarren probleman, ikerketan parte hartu duten ume gehienek ondo egin dute. Lehenengo ikastetxean, umeek egin duten akats bakarra “txarto mota 3”-koa izan da, hau da, enuntziatuan agertzen diren datuen artean kenketa, biderketa edota zatiketa egitea. Bigarren ikastetxean, ordea, ume guztiek ondo erantzun dute. Hirugarren problemari dagokionez, lehenengo ikastetxeko umeen artean, %50ek enuntziatuan agertzen diren datuen arteko batura egin dute (txarto mota 2) eta bigarrenean, %71ek akats bera egin dute. Bien ehunekoak kontuan hartuta, bigarren ikastetxean hutsegite mota hau nagusiagoa da lehenengoan baino. Lehenengo ikastetxean, “txarto mota 3”-ko akatsa nagusiagoa da bigarrenean baino, hau da, lehenengo ikastetxean ume gehiagok kendu, biderkatu edo zatitu egin dituzte enuntziatuan agertzen diren datuak. Azkenik, bi ikastetxeetako umeren batek bestelako erantzun bat adierazi du (txarto mota 5). Laugarren probleman, lehenengo ikastetxean berriro ere, “txarto mota 3”-ko akatsa nagusitzen da, “txarto mota 2”-ko hutsegite asko egonik ere. Buruketa honetan, ume batek ez dakiela zer egin behar duen idatzi du erantzunen orrian (txarto mota 4). Bigarren ikastetxean, nagusitzen den hutsegitea “txarto mota 2”-koa da, nahiz eta “txarto mota 3”-ko akatsa egon ere. Bosgarren probleman, bi ikastetxeetan nagusitzen den akatsa enuntziatuan agertzen diren datuekin kenketa, biderketa edota zatiketa egiteagatik da (txarto mota 3). Kasu honetan, erantzun zuzena lortzeko zatiketa egin behar denez, zatiketa ez da akats moduan hartuko. Horretaz aparte, “txarto mota 2”-ko akatsak ere badaude. Aipatu beharra dago, lehenengo ikastetxean bestelako erantzunak ere agertu direla (txarto mota 5). Seigarren problemari dagokionez, lehenengo ikastetxean, “txarto mota 2”-ko akatsa %34koa da, “txarto mota 3”-koa %16koa eta azkenik, “txarto mota 5”-eko hutsegitea %10ekoa da. Bigarren ikastetxean, ordea, “txarto mota 2”-ko akatsa %26koa da, “txarto mota 3”-koa %18koa eta azkenik, “txarto mota 5”-eko hutsegitea %4koa da. Kasu honetan, bigarren ikastetxeak erantzun zuzen gehiago ditu lehenengoarekin konparatuz gero. Lehenengo ikastetxean “txarto mota 4”-ko akatsa ere agertzen da, hau da, umeren batek problema matematikoan zer egin behar duen ez du jakin. Emaitza kualitatiboak Lehenengo ikastetxean, grafikoan ikus daitekeenez, lehenengo probleman bost umek bestelako erantzun bat eman dute, horietatik hiru mutil eta bi neska izanik, hona hemen esandakoa: A.Z: “Anek zero euro ditu, zazpi euro eman dizkiolako Leireri”. I.B: “Anek zazpi euro gastatu ditu”. L.D: “Anek zero euro ditu, Leireri zazpi euro eman dizkiolako”. Irudia 7: Lehenengo ikastetxeko akats kualitatiboak sexuen arabera M.: “Buruketa hau ezin da egin, ez dakigulako zenbat kostatzen duen zinemako sarrera”. O.Z: “Galdera txarto dago, Anek zenbat diru duen izan beharrean Leire izan beharko zen”. Bigarren problema egiterako unean, umeek ez dute bestelako erantzunik eman (txarto mota 5). Hirugarren probleman, ordea, bai. Bertan bi ikaslek izan dira bestelako erantzun bat eman dutenak, mutil bat eta neska bat. L.: “Zortzi fresa zaporeko txikle ditu”. L.D: “Saioak gutxi gora-behera hamabi txikle ditu fresa zaporekoak”. Laugarren probleman bigarren probleman bezala ez dira bestelako erantzunik egon. Bosgarren probleman hiru umek izan dira bestelako erantzun bat eman dutenak, hauetatik bi mutil eta neska bat. L.: “Liburu bakoitza hamabost euro balio du eta bi euro soberan geratu zaizkio”. E.1: “Liburu bakoitza lau euro balio du, lau liburu erosten dituelako”. L.C: “Ez da eragiketarik egin behar”. Seigarren problemari dagokionez, hiru umek bestelako erantzun bat eman dute, mutil bat eta bi neska izan dira. E.1: “Boligrafo bat eta bi margo. Zergatia? Bi boligrafo eta bederatzi margo eman dituelako”. I.L: Honek eragiketa egiterako orduan datuak asmatu ditu. L.C: “Ez da eragiketarik egin behar, enuntziatuan jartzen duelako hamabi margo”. Bigarren ikastetxean, lehenengo problema ez estandarrari dagokionez, bestelako erantzunak hiru neskek eman dituzte. Hona hemen jasotako erantzunak: J.P: “Anek ez dauka dirurik Leireri eman diolako”. L.A.3: “Anek zazpi euro ditu zazpi euro ekarri dituelako”. O.M: “Zazpi, Anek ez dauka dirurik eta Leirek eman dio”. Bigarren probleman ez dago bestelako erantzunik, baina hirugarrenean bai. Kasu honetan, bi umek izan dira bestelako erantzun bat eman dutenak, mutil bat eta neska bat. I.A: “Zortzi, hamalau txikle erosi dituelako, baina beste zaporekoak baino gero zortzi fresa. Fresa zaporeko zortzi txikle ditu”. L.A.3: “Zortzi txikle ditu fresa zaporekoak, besteak beste zapore batekoak direlako”. Laugarren eta bosgarren probleman, bigarrenean gertatu bezala ez daude bestelako erantzunik. Seigarren probleman, berriz, bai. Bi neskek bestelako erantzun bat idatzi dute. A.S: Beste zenbaki batzuekin egin du buruketa. I.O: “Ez dakit egiten esaten duelako kolore eta gero zapore”. Umeek problema ez estandarretan idatzitako bestelako erantzunak behatuta argi ikusten da ez daudela ohituta problema mota hauek egitera. Izan ere, problema estandar bat Irudia 8: Bigarren ikastetxeko akats kualitatiboak sexuaren arabera izango balitz bezala egiten diote aurre problema ez estandarrari, hau da, ikasleek beraien egunerokotasunean erabiltzen dituzten estrategiak erabiltzen dituzte problema ez estandarren aurrean. Adibidez, lehenengo probleman ume askok galdera txarto zegoela esan zuten. Hau da, beraien egunerokotasunean egiten dituzten problema guztiek erantzun bat daukatenez eta kasu honetan problema erantzun gabea zenez, umeek horretaz konturatu beharrean, galdera txarto idatzita zegoela pentsatu zuten. Hirugarren probleman, Saioak zenbat zaporezko txikle erosi zituen jakiteko umeek izugarri nahasi ziren. Kasu honetan, problemak erantzun bat baino gehiago zeukan eta umeek beraien egunerokotasunean egiten dituzten problemak erantzun zuzen bakar bat daukatenez ez ziren gai izan problema honi aurre egiteko. Azkenik, seigarren problema ebazterakoan, askok enuntziatuan agertzen ziren datu guztien arteko eragiketa egin zuten. Honen zergatia, ohitura falta izateaz aparte, ikasleek beraien egunerokotasunean egiten dituzten problemetan, enuntziatuan agertzen diren datu guztien arteko eragiketa matematikoa egin behar dutenez, buruketa honetan ere gauza bera egin zuten, hau da, enuntziatuan agertzen zen informazio guztia erabili problemari soluzioa emateko. Gutxi batzuk bakarrik konturatu ziren ematen zen datu bat soberan zegoela. ONDORIOA ETA HAUSNARKETA Ikerketa saiakera honetan lortutako emaitzek, eta hauek erabilita sortutako grafikoek ez dute laguntza handirik ematen ondorio zehatzak ateratzeko. Lanarekin hasi baino lehen nituen bi hipotesi baieztatu ditut eta beste bat deuseztatu dut. Lehenik eta behin, ikerketa saiakera honetan lortutako emaitzak eta Jiménezek eta Verschaffelek (2014) lortutakoak nahiko antzekoak dira. Bi ikerketetan, umeek problema matematiko ez estandar guztietan egin duten akats nagusiena enuntziatuan agertzen ziren datuen arteko batuketa izan da. Aipatu beharra dago, laugarren eta seigarren probleman beraiek egindako ikerketan hutsegite honek ehuneko oso altua duela, nire kasuan, ordea, ez da horrela izan. Bestetik, beraiek egindako frogan ume askok problemak erantzun gabe utzi dituzte, nire kasuan, ikasle gehienak erantzuna ematen saiatu dira, soilik bi umek utzi dute problema bat erantzun gabe. Bigarrenik, ikasleen sexua kontuan izanda, emaitzetan ez dela alderik egon baieztatzen dut. Egia esan, lehenengo ikastetxean, mutilak izan dira erantzun zuzen gehiago lortu dutenak. Bigarrenean, berriz, neskak izan dira erantzun zuzen gehiago lortu dutenak. Nahiz eta hau horrela izan, bi ikastetxeko mutilen eta nesken arteko diferentzia oso txikia izan da. Hau kontuan izanda, sexuen arteko desberdintasuna ez dela eman baieztatu dezaket, proba diagnostiko gehienetan gertatzen den bezala, hala nola, lehen aipatutako TIMSS frogan. Azkenik, hipotesiekin bukatzeko, froga honetan umeen erantzunetan oinarrituz, irakasterako orduan erabilitako metodologiak duen eragina ez dela argi ikusi esan dezaket, hau da, ikastetxe ezberdinetako umeek emandako erantzun zuzen eta okerren kopurua konparatuz dagoen aldea oso txikia da. Hau horrela izanda, ezin da baieztatu metodologia ezberdinek emaitzetan eragina dutenik. Aurreko atalean aipatu bezala, umeek problema matematiko ez estandarrak egiterako orduan zailtasunak izan dituzte. Hau horrela izanik, 4 problema ez estandarretik, umeei lehenengo eta hirugarren problema izan dira gehien kostatu zaienak, bai ulertzerako orduan, baita egiterakoan ere. Esan beharra dago, umeen bestelako erantzunak behatzen baditugu, hirugarren eta seigarren problemetan lortutako kopurua berdina dela. Hala eta guztiz ere, bestelako erantzunak eta umeek froga egin zutenean esandakoan oinarrituz, lehenengo eta hirugarren problemak izan direla gehien kostatu zaienak esan dezaket. Bestelako erantzunak lehenengo, hirugarren eta seigarren probleman agertu dira, guztiak problema ez estandarrak izanik. Hau ikusitakoan, froga egin ostean umeekin elkartu nintzen, 3 problema ez estandarrak egiterako orduan izan zituzten zailtasunak ezagutu nahian. Umeekin elkartu ondoren, beraiek esandakotik ondorio batzuk atera ditut. Hauek izan dira ateratako ondorio globalenak: alde batetik, ikasleek problema bat egiterako orduan, askotan ez dituzte buruketen enuntziatuak ondo irakurtzen. Hau da, enuntziatuak gainetik irakurtzen dituzte atentzio gutxi jarriz. Bestetik, umeek problema matematikoetan agertzen diren enuntziatuetan datu bi edo gehiago ikusten dituztenean beraien artean eragiketaren bat egin behar dutela uste dute. Gainera, ume askok aitortu zuten klase barruan ez zutela halako problema matematikorik egiten. Ikerketa saiakera hau egiterakoan, konturatu naiz, klase barruan problema matematiko ez estandarrak ez direla asko lantzen, horregatik, umeek lau problema matematiko ez estandar ebazterako orduan, zailtasun asko erakutsi dituzte, bai problema ulertzerako unean baita zer egin behar zuten jakiterakoan. Nire ustez, problema matematiko ez estandarrak Lehen Hezkuntzako matematika klaseetan lantzea beharrezkoa da. Hau da, matematika gaitasunak dioen bezala, umeak beraien egunerokotasunean dauden problemei aurre egiteko gai izan behar dira. Helburu hau lortzeko ezin dira soilik problema estandarrak landu, aditu askok dioten bezala, ikasleek problemak nola egiten diren ikasi egiten dute eta gero beste problemetan estrategi hori erabiltzen dute, problemak zer eskatzen duen ulertu barik. Problema matematiko ez estandarrak dira gure egunerokotasunari gehien hurbiltzen direnak, izan ere, hauek egiterako orduan logika eta arrazonamendua lantzen ditugu, hain garrantzitsuak diren gaitasunak eta klase barruan gero eta leku gutxiago dutenak. Asier liburutegi batera joan da. Asierrek lau liburu erosi ditu eta 48 euro ordaindu du. Zenbat balio du liburu batek? BAIMENA Ni Maialen Gorostiaga Arrese, Bilboko Irakasleen Unibertsitate eskolan laugarren maila egiten ari den ikaslea naiz. Nire Gradu Amaierako Lana burutu ahal izateko, umeei galdera batzuk egin behar dizkiet, eta baimen orri honen bitartez, nire eskaera onartzea espero dut. Ikerketak, umeek problema matematiko ez estandarrak egiterako orduan dituzten zailtasunak eta zer motatako ebazpena topatzen duten behatzean datza. Horregatik, lana aurrera eraman ahal izateko, umeek aurretik prestatutako buruketa orria betetzea egokiena izango litzateke, emaitzak errealak izateko. Emaitzak ateratzeko, umeek egindako lana aztertuko dut, eta agian, kasu konkretu batean, ikasleei galderaren bat egitea gustatuko litzaidake haien erantzuna ulertu ahal izateko. Hala eta guztiz ere, umeen datu pertsonalak ez dira agertuko ezta hauen argazkirik ere ez. Eskerrik asko zuen ulermenagatik. Sinadura honen bitartez, Maialen Gorostiagak bere ikerketa burutzeko beharrezkoa duen baimen ematen dut.
addi-e7c183f5a15a
https://addi.ehu.es/handle/10810/17663
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
Francisco Llorente, Silvia
eu
IKT-ak lehen hezkuntzan: mugikorraren eragina ikasleen errendimendu akademikoan
IKTekiko (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) menpekotasuna, oso gai eztabaidatua da gaur egun, batik bat, guraso eta hezitzaileak kezkatzen dituena. Mugikorra aipaturiko teknologia horien barne dagoenez, horretaz egiten den erabilera ezagutzeaz gain, ikerketa honen helburu nagusia mugikorraren erabileraren eta errendimendu akademikoaren arteko korrelazio posible bat aurkitzea da. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 39 ikasleko lagina erabili da. Emaitzek, aipaturiko korrelazioa erakusten dute. Beraz, prebentzioaren garrantzia azpimarratzeko asmoz, menpekotasun jokaeraren garapena ekiditeko zenbait gako ematen dira. Sarrera IKTak hedadura, garapen eta berrikuntza etengabean dauden tresnak izanik, azken urteotan, onarpen handiena izan duen gailu teknologiko horien artean, mugikorra dago. Mugikorra gero eta erabiliago denez biztanleria gaztearengandik, ikerketa honen asmoa, mugikorrari ematen zaion erabilerak ikasleen errendimendu akademikoan izan dezakeen eragina aztertzea da. Lehen Hezkuntzako etapan, oso ikerketa gutxi direnez bi aldagai horiek aztertu dituztenak, artikulu honetarako egindako ikerketa lana Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan oinarritu da. Izan ere, ikerketa gehienak 12 urtetik gorako nerabeekin egin dira, hau da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zein Batxilergoko ikasleekin. Hala ere, nerabezaroa baino lehenagoko etapan, menpekotasun jokaera ekiditea garrantzia handikoa denez, 10-13 urte bitarteko umeek mugikorrei ematen dieten erabilera aztertu da. Horretarako, lanaren hasieran, IKTei buruzko hurbiltze teoriko bat eskaintzen da; hain zuzen ere, IKTen garapen, abantaila eta desabantailak, IKTekiko menpekotasuna, eta horiek errendimendu akademikoarekin duten lotura ezagutzeko, beti ere, mugikorraren erabileran zentratuz. Jarraian, ikerketa lana zelan garatu den azaltzeari ekiten da. Aurrerapen bezala, esan beharra dago datuak jasotzeko, batez ere, mugikorraren erabilera eta menpekotasuna neurtzen duten galdetegi batzuk erabili direla. Lanaren emaitzak, beraz, 39 ikaslek galdetegi horietan eman dituzten erantzunetatik lortu dira. 1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala 1.1. Aurrekariak eta egungo egoera Informazio eta komunikaziorako teknologia tresna garrantzitsuenak Aro Garaikidean sortu dira (Spiegel, 1997). Komunikatzeko eran aldaketa handia sortu duten tresnen artean mugikorra azpimarra daiteke. Horren aitzindaria, Martin Cooper izan zen. Izan ere, berak sortu zuen lehenengo irrati-telefonoa 1973. urtean, Estatu Batuetan, Motorola izeneko konpainiarentzat lan egiten zuenean. Hala ere, lehenengo merkataritza sistema 1979an sortu zen, Tokion, NTT1 konpainiari esker. Momentu horretatik aurrera, telefonia mugikorra hainbat herrialdetara hedatu zen. Hain handia izan zen haren onarpena ezen zerbitzua berehala kolapsatu baitzen. Ondorioz, sistemak berriztatzeko beharra sentitu zuten zerbitzua erabiltzaile guztiei bermatu ahal izateko. Telefonia mugikorra sortu zenetik, belaunaldi ezberdinetan sailkatu egin da. 1979. urtean mugikorrak 1G teknologiarekin diseinatu ziren eta gaur egun, berriz, 4G teknologia eskuragarri dago. Azken horren berezitasun nagusia, abiadura handiko sarea eskaintzen duela da (Martínez-Martínez, 2001). Azkenik, gaur egun, mugikorrak egiten duen eskaintza zabalagatik, gizakien adiskide bereizezina bihurtu dela esan daiteke. 1.2. IKTek eskaintzen dituzten abantailak IKT berrien zabaltzea, gizartean berriki gertatutako eta aldaketa kultural eta sozial bizkorrak sortu dituen fenomenoa da. IKTen garapenak, informazioa transmititu eta trukatzeko zein beste pertsona batzuekin harremanetan egoteko aukera anitzak eskaini ditu. Ondorioz, gizartean komunikatzeko erak aldatu egin dira. Gaur egun, teknologiak behar-beharrezko tresnak bihurtu dira nerabeen eguneroko bizitzan (Sánchez-Carbonell, Graner & Quintero, 2010). Hezkuntzari dagokion legedian (175/2007 Dekretua, 2007), gaur egungo munduan teknologiek duten garrantzia islatuta agertzen da ere. Izan ere, 2007. urtean zabaldu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumean, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna agertzen da, beste oinarrizko gaitasun batzuen artean. Zehazki, gaitasun horrek, teknologia berriak espiritu kritiko batekin maneiatzea eskatzen du. Ondorioz, teknologien erabilera ezinbestekoa eta derrigorrezkoa bilakatzen da hezkuntza arloan. Gainera, IKTak oso erabilgarriak zein eraginkorrak izan daitezkeenez Lehen Hezkuntzaren irakaskuntzan, oso tresna erabiliak dira eskoletan irakasleriaren aldetik. Horien erabileraren helburuetariko bat eskolan, irakaskuntza laguntzea da (González-Cortijo, 2013). Ikasgelatik kanpo, IKTak oso erakargarriak dira ere ume eta nerabeentzat, berehalako erantzunak jasotzen dituztelako, interakzioa ahalbidetzen eta errazten dutelako eta aldi berean, hainbat ekintza egin ditzaketelako (Echeburúa & Corral, 2010). Gainera, internetek sare sozial birtualetan harpidetuta egoteko aukera eskaintzen die. Horietan, beste pertsona batzuk aurkitu, lagun zein ezezagunekin hitz egin, mezu publikoak zein pribatuak bidali, ekitaldiak antolatu eta argazkiak zein bideoak igo ditzakete. Modu honetan, besteen aurrean ikusgai sentitzen dira, lagunekin harremanetan egoteko aukera dute eta talde identitatea berresten dute. Izan ere, anonimatuan egoteak zein bakarti sentitzeak, nerabeak ikaratzen ditu. Azkenik, haien emozioak erraztasun handiagorekin azaleratzeko gai dira, aurrez aurreko komunikazioa ekiditen delako (Echeburúa & Corral, 2010). Aldez aurretik azaldutakoa kontutan hartuz, IKTek nerabeen bizitzan honako funtzio hauek betetzen dituztela esan daiteke (Malo-Cerrato, 2006): - Errealitatetik ihes egiteko eta larritasuna murrizteko funtzioa: Entretenimendurako eskaintza komunikatibo ezberdinetan, gizabanakoa fikziozko pertsonaiekin identifika daiteke. Modu honetan, fikziozko mundu batean babesten da eta bere estutasun maila murriztuta ikusten da. - Konpentsazio emozionalaren funtzioa: Gazteen artean oso ohikoa da, teknologia tresnaren bat erabiltzea erlazio sozial berriak eraikitzeko eta jada dituzten lagunekin harremanetan egoteko. Modu honetan, bakardadeko edozein egoeraren aurrean, mugikorrek zein internetek ordainsari psikologiko bat eskaini diezaiekete haien erabiltzaileei. Ondorioz, horien auto-estimua eta errealizazio pertsonala handiagotu daiteke. - Konpainia egiteko funtzioa: Komunikabideak pertsonen eguneroko ekintzetan presente egoten dira. Halaber, gazteek, mugikorra eguneko momentu gehienetan erabiltzen dute. Gainera, mugikorra bera ez ezik, horren atzean egon daitezkeen pertsonek ere konpainia egin diezaiekete. Gaur egungo mugikorrek erakintzen dituzten abantaila guztiak direla eta, mugikorrak baino, mugikor adimentsuen2 (ingelesez, smartphone) izena hartzen dute. Horien indargune nagusia, ordenagailua ez bezala, edozein momentuan eta tokian erabil daitezkeela da, hain zuzen ere, duten tamaina maneiagarriagatik. Mugikor horiek, adibidez, ikasleei haien ikasketak edozein tokitan eta momentutan antolatzeko aukera eskaintzen diete. Izan ere, gaur egungo mugikorrekin, lanak bidali, testuak kontsultatu, liburutegi birtualetara sartu eta hiztegiak kontsultatu daitezke, beste hainbat aukeren artean. Gainera, mugikorrek pairatu dituzten aurrerapenak direla eta, ahozko komunikazioa ahalbidetzeaz gain, mezu idatziak, bideoak, ahots grabaketak, jolasak eta argazkiak onartzen dituzte ere. Azkenik, internetera konektatuta egoteko azkartasunagatik eta lortu dezakegun informazio anitzagatik, esan daiteke mugikorrak jakinduria esku-azpietan izatea ahalbidetzen duela (Ambriz, 2011). Beraz, nahiz eta gizartea ezin litzateke teknologia berrien erabilerarik gabe ulertu eta akordio bat existitu IKTak ekartzen dituen abantailetan, hainbat ikertzaile IKTak gizakien osasun fisiko eta emozionalean eragin ditzakeen arriskuak baloratzen hasi dira, batez ere, gazteetan (Weare, 2004). Izan ere, nerabeek, arrisku talde bat osatzen dute. Alde batetik, sentsazio berriak bilatzeko joera dutelako eta bestetik, teknologia berriak 2 Hala ere, lanean zehar mugikor adimentsua baino, mugikor hitza erabiliko da, irakurketa errazteko. Patologiatzat ez hartzeko lehenengo argudioa, IKTekiko menpekotasuna eraiketa sozial bat dela da. Izan ere, hainbat iritzi artikuluek desoreka berri hauei buruz hitz egiten dute. Ondorioz, sortzen duten ziurgabetasuna, nahikoa da kategoria patologikoaren eraiketa sozialerako, pertsona batzuek euren buruei menpeko deitzeko eta laguntza bila joateko autobetetzen den profezia emanez (Sánchez-Carbonell et al., 2008). Bigarrenik, menpekotasuna bigarren mailakoa izan daiteke. Izan ere, sexuarekiko menpekotasuna, erosketekiko menpekotasuna eta ludopatia IKTen bidez sendotu daitezkeen menpekotasunak dira (Estallo, 2001; Viñas et al., 2002). Kasu horietan, teknologia tresna, lehenengo mailako menpekotasuna espresatzeko erabiltzen den kanal bat baino ez da. Hirugarrenik, erabiltzaileek, menpekotasuna, teknologia edo tresna baten beharrarekin nahastu dezakete eta azkenik, menpekotasunaren kategoria hartu beharrean gehiegizko zaletasun bat izan daitekeela aipatzen da ere. Izan ere, limitea zein den ez dago oso argi (Sánchez-Carbonell et al., 2008). 1.4. IKTekiko menpekotasunaren izaera eta alarma-seinaleak Echeburúa eta Corralen iritziz (2010), IKTek sor dezaketen menpekotasunaren kontzeptua, teknologia berrien erabilera ezegokiak sor ditzakeen arazoak ulertzeko sortu da. Izan ere, gehiegizko edozein jokaera, menpekotasunean amaitu daiteke, nahiz eta sustantzia kimikorik ez egon. Berez, menpekotasuna zaletasun patologiko bat da, gizakiari dependentzia sortzen eta askatasuna kentzen diona. Menpekotasunak, beraz, menpekoaren bizitzaren arlo familiarra, akademikoa edo soziala era larrian kaltetu ditzake (Echeburúa & Corral, 1994). IKTak plazera lortzeko lehentasunezko tresnak bilakatzen direnean, nerabeak mundu errealetik aldenduta bizi daitezke eta aitzitik, mundu birtual batean murgilduta (Becoña, 2006). Horren harira, neska-mutilak bere lagunak ikusteari uzten dionean eta pantailaren aurrean geratzea erabakitzen duenean, esaterako, bide-jokoetara jolasteko, mugikorrari bikoteari baino arreta gehiago jartzen dionean, edo etengabe IKTren bat dela eta arreta galtzen duenean, esan dezakegu IKTek eragin negatibo bat dutela nerabe horren eguneroko bizitzan (Estallo, 2001). Aipatzekoa da, menpekotasuna ez duen edozein pertsonak, IKTak plazera bilatzeko erabiltzen dituela. Aldiz, mendekoak, IKTetan ondoeza emozionalaren lasaigarria bilatzen du (Potenza, 2006). Gainera, menpekoak berehalako onurak baino ez ditu aintzat hartzen. Beraz, ez ditu epe luzera izan ditzakeen arazoei buruz hausnartzen. Ondorioz, menpekotasunak isolamendua, errendimendu baxua, beste gaiekiko ezaxola, jokaera ezegokiak eta loditasuna ekar ditzake, besteak beste (Echeburúa & Corral, 2010). Griffithsen arabera (1995), menpekotasuna zehazten duen beste aspektu bat, koste ekonomikoa da. Hau da, IKTetan edo IKTen ondorioz, xahutzen den dirua. Hala ere, nahiz eta gastu horiek menpekotasunaren seinale izan daitezkeen, gehienetan gurasoak dira, tresnak zein fakturak ordaintzen dituztenak. Beraz, aspektu horrek ez du haiengan eragin zuzenik. Esan bezala, ikertzaile batzuen ustez, gaur egun, ez daude pertsona batek IKTekiko menpekotasuna duela baieztatzeko irizpide zehatzak. Beste batzuek, berriz, teknologia berriekiko mendekotasuna erakusten duten alarma-seinale batzuk zehaztu dituzte (Young, 1998): Azkenik, aipatzekoa da, menpekotasunaz hitz egiteko, konektatuta ematen diren orduak baino, erabakigarriena, erabilerak eguneroko bizitzan suposatzen duen interferentzia gradua dela (Davis, 2001). 1.5. Mugikorra eta errendimendua eskolan Youngek (1998) proposatzen duen azken alarma-seinalea arakatzeko asmoz, berriki gertatutako mugikorraren zabaltzeak, ikasleen errendimendu akademikoan izan dezakeen eragina aztertuko da. Beraz, oraindik oso gutxi ikertu den fenomeno horren inguruan ekarpen bat egiteko asmoz, jarraian, datu batzuk jasotzeko erabilitako metodologia aurkeztuko da. 2. Metodologia GAL hau, ikerketa lanen esparruan kokatzen denez, datuak biltzeko, mugikorraren erabilerak errendimendu akademikoan izan dezakeen eraginari buruzko 38 itemeko galdetegi bat (1.eranskina) erabili da. Galdetegia, Chóliz eta Villanuevak (2011) diseinatutako ereduan oinarrituta egon da. Hala ere, zenbait galdera moldatu edo kendu dira, berri batzuk sartu diren bitartean, galdetegia mugikorra pairatzen ari den aldaketetara egokitzeko. Horretan, batik bat, mugikorrarekiko menpekotasun maila, menpekotasun horretaz duten pertzepzioa, horri ematen zaion erabilera, abstinentzia eta mugikorrak beste jarduera batzuetan izan dezakeen interferentzia aztertzen da. Hala ere, aipatzekoa da gehitutako hiru galdera, ateratzen dituzten notei zein ikasketei buruzkoak izan direla. Horiek txertatzearen asmoa, ikasleek mugikorrei emandako erabilerak norberak duen errendimendu akademikoarekin alderatzeko izan da. Azkenik, galdetegi horiei esker bildutako datuak, prozedura atalean azalduko den bezala, estatistikoki tratatu direla esan beharra dago, emaitzak zein ondorioak atera ahal izateko. 3. Lanaren garapena 3.1. Lagina Ikerketa, Bizkaiko Enkarterri eskualdean kokatuta dagoen itunpeko ikastetxe batean egin da, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako 39 ikaslerekin. Zehazki, bosgarren mailatik parte hartu duen ikasle kopurua 19koa izan da. Seigarren mailatik, berriz, 20 ikaslek parte hartu dute. Lagina osoa kontutan harturik, 39 ikasleetatik, % 69,23 neska da, % 30,77 mutila den bitartean. Adinari dagokionez, ikasleak 10-13 urte bitartekoak dira, batezbestekoa 10,8 urtekoa izanik. 3.2. Prozedura Ikerketari ekin baino lehen, lehenik eta behin, Lehen Hezkuntzako ikasketa buruari zein Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako tutoreei ikerketa aurrera eramateko asmoa azaldu zitzaien. Haien oniritzia jaso ostean, bosgarren eta seigarren mailetako ikasle guztiei baimen orri bat pasa zitzaien, non gurasoek haien seme-alabak, ikerketa egiteko baimendu behar zituzten (2. eranskina). Aipatzekoa da, ikastetxeari, ikasleei zein gurasoei datuen trataera egokia bermatu zitzaiela. Halaber, galdetegiak anonimoak izango zirela azaldu zitzaien. Gainera, datuak, mugikorraren erabilerak errendimendu akademikoan izan dezakeen eragina ikertzeko erabiliko zirela azaldu zen, horrela, datuen erabilera arlo zientifikora mugatuz. Behin, baimen orriak sinatuta izanda, galdetegiak era indibidualean, anonimoan eta konfidentzialean bete zituzten. Horretarako, maila bakoitzeko tutoreek, goizeko tarte bat zehaztu zuten galdetegiak gauzatzeko. Gela bakoitzean emandako argibideak berdinak izan ziren; lanaren helburua zein zen eta datuak konfidentzialak izango zirela azaldu zitzaien. Horrez gain, ahalik eta zintzoen erantzuten saiatzeko eskatu zitzaien. Galdera edo zalantzen bat sortuz gero, era indibidualean erantzun zen. Hala ere, zalantzaren bat, behin baino gehiagotan agertu zenez, denentzat argitu zen. Aipatzekoa da, gela bakoitzean gutxi gorabehera 30 minutu behar izan zirela galdetegiak betetzeko. Azkenik, galdetegietatik lortutako datuak SPSS izeneko programa estatistikoa erabilita antolatu dira. Izan ere, programa horrek datuen fitxategiaren eraketa egituratua errazten du. Gainera, eratutako datu-basea teknika estatistiko ezberdinen bidez aztertua izan daiteke. Halaber, SPSS programak grafiko mota ezberdinak erabiltzeko aukera eskaintzen du. Grafikoek datuen jokabidea erraztasunez identifikatzea ahalbidetzen dute. Hortaz, SPSS programaren bitartez zegokion analisi estatistikoa egin ostean, jarraian agertzen diren emaitzak lortu ziren. 4. Emaitzak Atal honetan, ikerketan lortutako datu esanguratsuenak agertuko dira. Hasteko, ikerketan parte hartutako 39 ikasleetatik, % 76,92k mugikorra duela adierazi du. Ezetz, esandako % 23,08, ikerketatik at geratu da, gutxiengo honen ekarpena baliagarria ez zelako, kasu honetan ikertu nahi zenerako. Beraz, hemendik aurrera emango diren datuak 30 ikasleetatik lortutakoak izango dira. 4.2. Lehenengo mugikorra jasotzean zuten adina Lehenengo grafikoan, gehienei mugikorra 9 edo 10 urte zituztenean erosi zietela ikus daiteke. Batezbestekoaren arabera, mugikorra 9,57 urterekin izaten hasten dute. 1. Grafikoa. Zenbat urterekin erosi zizuten zure lehenengo mugikorra? 4.3. Mugikorrarekiko menpekotasuna Mugikorrarekiko duten menpekotasuna aztertzeari zuzenduta dauden itemak, 15 dira. Galdetegiaren zati horretan, lor dezaketen puntuazioa 0-60 bitarteko balioen artean egonik, batezbestekoak 17,77ko menpekotasuna dagoela erakusten du. Horrek menpekotasun maila baxua dagoela adierazten du. Lehenengo taulatik, 4., 15. eta 22. itemak nabarmendu beharra dago. Izan ere, erregistratu diren batezbesteko altuenak islatzen dituzte. Aspertzen direnean mugikorra erabiltzeko joeraren batezbestekoa 2,27 da (gutxienekoa 0 eta gehienezkoa 4 izanik). Bestalde, WhatsApp-ak (edo antzekoak) bidaltzen edo hitz egiten, nahiko luketen baino denbora gehiago ematen duten aztertzen duen itemaren batezbestekoa 1,7koa da. Azkenik, bakarrik sentitzen direnean, WhatsApp-ak (edo antzekoak) bidaltzen dituzten edo norbait deitzen duten aztertzen duen itemaren batezbestekoa 1,7koa da ere. Bestalde, gutxien ematen den jokaera azpimarratu beharra dago ere (8. itema). Izan ere, mugikorrean diru gehiegi gastatzeagatik errieta egitearen batezbestekoa 0,34koa da. 2,27 5. Itema: Beranduago oheratzen naiz edo gutxiago lo egin dut mugikorrarekin egoteko. 0,53 7. Itema: Arazoren bat dudanean, mugikorra deskonektatzeko erabiltzen dut. 17. Itema: Gero eta maiztasun gehiagorekin mugikorra erabiltzeko beharra sentitzen dut. 0,93 20. Itema: Ohetik altxatu bezain pronto egiten dudan lehenengo gauza, dei edo WhatssApp-ak (edo antzekoak) ditudan begiratzea da. 1,17 21. Itema: Ez dut uste, aste batez mugikorrik gabe egoteko gai izango nintzatekeela. 1,27 22. Itema: Bakarrik sentitzen naizenean, WhatsApp-ak (edo antzekoak) bidaltzen ditut edo norbait deitzen dut. Hala ere, nahiz eta batezbestekoaren menpekotasun maila baxua izan, 2. taulan ikus daitekeenez, % 16,67k 30 baino gehiagoko puntuazioa lortu du, kasu horretan menpekotasun maila altuagoa izanik, kontutan hartuz, lor dezaketen puntuazioa3 0-60 bitarteko balioen artean dagoela. Gainera, ikasle batek 42 puntuko menpekotasun maila erakutsi du. 3 Mugikorrarekiko duten menpekotasunaren puntuazioa 0tik 60ra doa. Izan ere, hori neurtzeko 15 item kontutan hartu dira, bakoitzak gehienez 4 puntuko balioa izanik. Sexuaren aldetik, menpekotasuna neurtzen duen galdetegian, puntuazio gehien lortutako lehenengo bostak neskak dira bat izan ezik. Datu hori ere, bigarren taulan ikusgarri dago. 4.4. Mugikorraren gastua 2. grafikoan ikus daitekeen bezala, ikasle gehienei haien gurasoek ordaintzen diete mugikorrean gastatzen duten dirua. Hala ere, gutxi batzuek haiek ordaintzen dutela adierazi dute. Kasu batean ere, izekoa da mugikorreko gastua ordaintzen duena. 2.Grafikoa. Nork ordaintzen du mugikorrean gastatzen duzun dirua? 4.5. Mugikorrari ematen dioten erabilera Eskolako zereginak, WhatsApp-ak bidali eta deiak egitearen artean, ikasleek mugikorra gehienbat WhatsApp-ak bidaltzeko erabiltzen dute. Gero, deiak egiteko erabiltzen dute gehienbat eta azkenik, batezbestekoak erakusten duen bezala (gutxieneko balorea 0 eta gehienezkoa 4 izanik), mugikorra inoiz ez edo oso gutxitan erabiltzen dute eskolako zereginak egiteko (3. taula). 3. Taula. Mugikorraren bitartez, eskolako zereginak egiteko, WhatsApp-ak bidaltzeko eta deiak egiteko maiztasunen batezbestekoak. Aldagaiak Batezbestekoak (0-4) 10. Itema: Mugikorra eskolan bidaltzen dizkidaten zereginak egiteko erabiltzen dut (informazioa bilatzeko, esaterako). 0,83 11. Itema: Mugikorra WhatsApp-ak (edo antzekoak) bidaltzeko erabiltzen dut. 3,4 12. Itema: Mugikorra deiak egiteko erabiltzen dut. Horrez gain, gehiengoak mugikorra beste gauza batzuetarako ere erabiltzen du: sare sozialetan sartzeko eta bideojokoetara jolasteko (3. eta 4. grafikoak). Bestalde, batezbestekoak honako hau adierazten du: ikasleek egunero 66,76 minutu, hau da, ordu bat eta zazpi minutu ematen dituztela mugikorra erabiltzen. Asteburuetan, denbora hori handitu egiten da. Izan ere, asteburuko egun bakoitzean, batezbestekoa 124,66 minutukoa da. Hau da, bi ordu eta bost minutu ematen dituzte mugikorra erabiltzen. Beraz, asteburuetan mugikorrean ematen duten denbora ia bikoizten da. Egiten dituzten deietan ere, handiagotze bat hauteman daiteke ere. Astean zehar, egiten dituzten dei kopuruaren batezbestekoa 1,17koa da. Larunbatean edo igandean, berriz, batezbestekoa 2,37 dei egitea da. Kasu honetan ere, dei kopurua bikoiztu egiten da. Aipatzekoa da, astean zehar neskek (batezbestekoa: 72,40 minutu) denbora gehiago ematen dutela mugikorra erabiltzen mutilek (batezbestekoa: 51,25 minutu) baino. 4.6. Ohiturak Ohean daudenean, erdiak mugikorra erabiltzen duela erantzun du. Horrekin lotuta, % 46,67k lo egiteko mugikorra itzaltzen ez duela adierazi du. Ohiturekin erlazioa duen beste galdera bat ere egin zaie. Hain zuzen ere, ea etxerako lanak egiten edo ikasten ari diren bitartean, mugikorra erabiltzen duten WhatsApp-ak (edo antzekoak) bidaltzeko. % 86,67k ez duela erabiltzen erantzun du. 4. Grafikoa. Mugikorra bideo-jokoetara jolasteko erabiltzen duzu? 4.7. Mugikorrari ematen dioten erabileraren inguruan duten pertzepzioa Haien pertzepzioaren arabera, 0tik 100era mugikorrarekiko duten menpekotasuna baloratzea eskatu zaienean, batezbestekoa 44,67koa izan da. Datu hori, 60tik (kalkulu hau menpekotasuna neurtzen duen testaren totalarekin konparatu ahal izateko egin da), 26,80 da. Beraz, ikasleek benetan duten (batezbestekoa: 17,77) baino menpekotasun handiago bat dutela uste dute. 4.8. Mugikorrarekiko menpekotasuna eta errendimendu akademikoa 4. taulan ikus daitekeen bezala, nota oso onak izan dituztela erantzun dutenen % 80k mugikorrarekiko duen menpekotasuna oso baxua edo baxua da. Emaitza hori, berdez adierazita dago taulan. Bestalde, erdipurdikoak edo txarrak erantzun dutenen % 50ek mugikorrarekiko menpekotasun maila handiagoa erakusten du. Emaitza hori, gorriz adierazita dago taulan. Hala ere, menpekotasun maila altua erakutsi duten bi ikasle daude, nota onak ateratzen dituztela esan dutenak. 4.Taula. Mugikorrarekiko menpekotasuna eta ikasleen notak. Mugikorrarekiko duten menpekotasuna (0-60) Notak 23 Onak 4 Oso onak 2 Oso onak 16 Onak 27 Erdipurdikoak 8 Erdipurdikoak 14 Onak 9 Erdipurdikoak 5 Oso onak 0 Oso onak 13 Erdipurdikoak 12 Txarrak 11 Oso onak 35 Erdipurdikoak Ikerketan parte hartu duten ikasle gehienek mugikorra dutela adierazi dute. Batzuetan, gurasoen erabakia da haurrek txikitatik mugikorra izatea, mugikorra haien seme-alabak kontrolatzeko tresna eraginkorra ikusten baitute. Beste batzuetan, berriz, gurasoen interesa baino, haurrak dira mugikorra izatea nahi dutenak. Ikerketa honen arabera, haien lehenengo mugikorra jasotzean duten batezbesteko adina 9,57 urtekoa da. Halaber, bost ikaslek haien lehenengo mugikorra 8 urterekin jaso zutela adierazi dute. Emaitza horrek, haurrek gero eta lehenago jasotzen dutela haien lehenengo mugikorra frogatzen du. Izan ere, 2011. urtean, Komunikazioaren Teknologia Institutu Nazionalak haurren batezbesteko adina telefonia mugikorrean hastean, 10-12 urtekoa zela ezagutzera eman zuen. Gehiengoari gurasoek mugikorrean xahutzen duten dirua ordaindu arren, aipatzekoa da, mugikorrean diru gehiegi gastatzeagatik errieta egitearen itemak oso erregistro baxua izan duela. Horren arrazoia, ikasleek interneteko sarbidea, wifiari edo tarifa lauei esker dutelako izan daiteke. Beraz, nahiz eta mugikorrei erabilera handia eman, horrek ez die suposatzen diru gehiegi gastatzea. Nahiz eta mugikorrarekiko menpekotasunaren batezbestekoa baxua izan, seitik batek menpekotasun nahiko altua erakutsi du. Beraz, nahiz eta orokorrean menpekotasunik ez den islatu, gutxiengo batek mugikorrarekiko gehiegizko erabilera erakutsi du. Abusu horrek, alde batetik, ikasleen deskantsuan eragina izan dezake. Deskantsua ezegokia bada, ikasleen gogoak eta portaera kaltetuta ikus daitezke (Echeburúa, 2001; Echeburúa et al., 1998). Horrek, era berean, haien errendimendu akademikoan eragina izan dezake, nekatuagoak egongo direlako edota haien arreta maila baxuago izango delako, besteak beste. Beste aldetik, mugikorrek antsietatea eta estresa sorraraz dezakete ere (PérezGranda, 2013). Ez hori bakarrik, gehiegizko erabilerak ikasteko eta etxerako lanak egiteko denbora kendu ahal die, horrek ikasketan hain beharrezkoa den eguneroko konstantzian eragina izanik. Mugikorra batez ere WhatsApp-ak edo antzekoak bidaltzeko erabiltzen dute. Astean zehar, dei kopuruaren batezbestekoa dei batekoa da. Gainera, 30 ikasletik hamahiru ikaslek, astean zehar, 0 dei egiten dituztela adierazi dute. Beraz, ikasleek haien berdinekin komunikatzeko gehien erabiltzen duten bitartekoa WhatsApp programa edo antzekoak dira. Izan ere, bidal ditzaketen mezu kopurua infinitua da, ez dutelako ordaintzen bidaltzen duten mezu bakoitzagatik. Gainera, idatzizko komunikazioak beste abantaila batzuk ekartzen dizkie ere: erantzunak lasaitasunez pentsa eta idatz ditzakete eta sentimenduak errazagoa adierazten dituzte (Echeburúa & Corral, 2010). Halaber, programa horiek ere, talde bateko partaidea izatearen sentimendua sendotu dezakete, WhatsApp talde ezberdinak sortu daitezkeelako, non argazkiak, bideoak, esperientziak... elkartrukatu ditzaketen. Horrez gain, gehiengoak mugikorra sare sozialetan sartzeko eta bideo-jokoetan aritzeko ere erabiltzen du. Aitzitik, mugikorra oso ikasle gutxik erabiltzen dute eskolan bidaltzen dizkieten zereginak egiteko. Beraz, ondoriozta daiteke, mugikorra aisialdirako eta komunikaziorako tresna bezala erabiltzen dutela. Horren harira, aspertzen eta bakarrik sentitzen direnean erabiltzeko joera dutela azaleratu da. Hori ez gertatzeko, gurasoek euren seme-alaben aisialdia kudeatzen lagundu behar diete. Aisialdirako eskura dituzten aukera guztiak erakutsi behar zaizkie. Modu honetan, haien gustukoak diren ekintzetan inplikatu daitezke (Labrador, Requesens & Helguera, 2011). Nahiz eta gehiengoak mugikorra etxerako lanak egiten dauden bitartean ez duen erabiltzen, lau ikaslek erabiltzen dutela adierazi dute. Horren inguruan, betebeharren eta Aipatzekoa da mugikorrarekiko duten menpekotasuna eta ateratzen dituzten noten artean lotura bat aurkitu dela. Hori bat etor daiteke, mugikorraren erabilera intentsiboak eta eskola porrota aztertzen duten ikerketekin (Sánchez-Martínez & Otero, 2009). Izan ere, notak oso onak izan dituztela erantzun dutenen % 80k mugikorrarekiko duen menpekotasuna oso baxua edo baxua da. Aldiz, erdipurdikoak edo txarrak erantzun dutenen % 50ek mugikorrarekiko menpekotasun maila handiagoa erakusten du. Hortaz, esan daiteke mugikorrarekiko menpekotasun ezak, errendimendu akademiko ona izatea ekar dezakeela eta alderantziz. Hala ere, errendimendu akademiko baxuak ikerketaren kontrolpean ez zeuden beste kausa batzuengatik izan daitezkeelako posibilitatea ez da baztertu behar. Modu berean, nahiz eta aldagai bi horien artean lotura bat aurkitu den, korrelazio hori ez da estatistikoki konprobatu. Gainera, portzentaje (%40) nabarmen baten iritziz ere, mugikorrek ikasteko denbora kentzen diete. Beraz, mugikorra hainbeste ez erabiltzekotan agian denbora gehiago emango zuten ikasten zein etxerako lanak egiten eta horrek haien errendimenduaren hobekuntza ekar lezake. Horrekin lotuta, nahiz eta haien pertzepzioa gutxi gora behera bat datorren mugikorrarekiko menpekotasun testak dioenarekin, bik izan ezik beste guztiek errealitatean duten baino menpekotasun handiago bat dutela uste dute. Hau da, gorazko joera bat hauteman da. Horrez gain, batezbestekoak honako hau adierazten du: ikasleek ordu bat eta zazpi minutu ematen dituztela mugikorra erabiltzen egunero. Asteburuetan, denbora hori handitu egiten da. Izan ere, asteburuko egun bakoitzean, bi ordu eta bost minutu ematen dituzte mugikorra erabiltzen. Beraz, asteburuetan mugikorrean ematen duten denbora ia bikoizten da. Egiten dituzten deietan ere, handiagotze bat hauteman daiteke. Astean zehar, egiten dituzten dei kopuruaren batezbestekoa dei batekoa da. Larunbatean edo igandean, berriz, batezbestekoa bi dei egitea da. Kasu honetan ere, dei kopurua bikoiztu egiten da. Nahiz eta asteburuetan denbora libre gehiago izan, gurasoek mugikorrarekin egoteagatik, beste gauza batzuk egiteari ez diotela uzten behatu beharko lukete. Puntu honetan, menpekotasuna ekiditeko, gurasoen eskuetan dauden prebentzio estrategia batzuk azaleratzea komenigarria izan daiteke (Ramón-Cortés, 2010):  Ahal den heinean, aurrez aurreko komunikazioa sustatu. Gainera, fisikoki dauden pertsonei lehentasuna eskaini behar zaiela irakatsi behar zaie.  Mugikorra erabiltzeko denbora zehaztu. Denbora hori ume bakoitzaren baldintzak kontutan hartuz zehaztu behar da.  Haurrek izan ditzaketen zaletasun (irakurketa, kirolak, zinema...) ezberdinak indartu.  Dialogoa eta komunikazioa suspertu familia arloan. Horren harira, mugikorraren erabileraren inguruko arauak ezarri behar dira. Esaterako, jatorduetan, mugikorraren erabilera debekatuz.  Haurren eredua izan. Haiei eskatzen zaiena gurasoek ere bete behar dute (Labrador et al., 2011). Ikerketa txiki honen interpretazioei bukaera emateko, nabarmendu beharra dago, ikerketaren helburu nagusia bete egin dela: hezkuntzari, mugikorraren erabileraren inguruko ekarpen bat egitea, non korrelazio bat aurkitu den, mugikorrarekiko menpekotasunaren eta errendimendu akademikoaren artean, Lehen Hezkuntzako ikasleetan. Azkenik, lanarekin bukatu aurretik, aipatu beharra dago kontutan hartu beharreko aspektu batzuk daudela. Lehenik eta behin, ikerketaren mugak aintzat hartu behar dira. Izan ere, ikerketa egiteko erabilitako lagina txikia izan da eta beraz, lortutako datuak ezberdinak izan litezke ikerketa bera lagina handiago batekin egin izan balitz. Gainera, ikerketa beste aldagai batzuengatik eraginduta egon ahal izan da. Esaterako, datuekiko konfidentzialtasunean ez sinesteagatik, onarpen soziala bilatzeagatik eta ikasleen aurretiko jarreragatik. Hortaz, aipaturiko aspektu horiek aintzat hartzea merezi dute, emaitza zein ondorioetan eragina izan ahal dutelako. Kontutan hartzekoa da ere, mugikorrarekiko menpekotasuna ikasleen errendimendu akademikoarekin alderatzeko, noten inguruko galdera bat baino ez dela erabili. Galdera hori gainera, ikasleen subjektibotasunarengatik eraginduta egon daiteke. Izan ere, ikasle batentzat seiak ateratzea nota onak ateratzea izan daiteke eta beste batentzat, aldiz, ez. Beraz, muga horiek gainditzeko, etorkizuneneko ikerketetan interesgarria izango litzateke, lagina handiago bat hartzea, emaitzak eta ondorioak esanguratsuagoak zein fidagarriagoak izateko. Gainera, datuak beste iturri batzuetatik, eta ez bakarrik ikasleengandik, lortu beharko lirateke. Hain zuzen ere, irakasle eta gurasoei galdetu beharko litzaieke, informazio gehiago lortzeko eta galdetegietan lortutako emaitzak gurasoek zein irakasleek emandako informazioarekin alderatzeko. Horrela, kasu honetan ikerketatik at egon diren faktore batzuk kontrolatzea lortu liteke. Hala eta guztiz ere, ikerketa hau hezkuntza komunitaterako erabilgarria izatea eta halako ikerketak egiten jarraitzea espero da. Izan ere, IKTekiko eta batez ere, mugikorrarekiko menpekotasunari buruz zenbat eta informazio gehiago izan, orduan eta eraginkorragoak izango dira prebentzio programak. Gainera, mugikorra etengabe aldatzen ari den tresna denez, etorkizun batean, haren hedatzeak ondorio ezberdinak ekar litzake. Azkenik, mugikorraren erabilera ezegokiak errendimendu akademikoan izan dezakeen eragina ekiditeko, prebentzio programei haurtzaroan eman beharko litzaieke hasiera. Horretarako, ezinbestekoa da haurrek IKTei ematen dieten erabilera aztertzea eta ez orain arte egin den bezala, nerabeetan soilik zentratzea. 6. Erreferentzia bibliografikoak
addi-29ce7a701842
https://addi.ehu.es/handle/10810/17663
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
Francisco Llorente, Silvia
eu
IKT-ak lehen hezkuntzan: mugikorraren eragina ikasleen errendimendu akademikoan
3- Errieta egin didate mugikorra gehiegi erabiltzeagatik. 4 4- Aspertzen naizenean mugikorra erabiltzen dut. 4 5- Beranduago oheratzen naiz edo gutxiago lo egin dut mugikorrarekin egoteko. 4 7- Arazoren bat dudanean, mugikorra deskonektatzeko erabiltzen dut. 0 4 8- Errieta egin didate, mugikorrean diru gehiegi gastatzeagatik. 4 10- Mugikorra eskolan bidaltzen dizkidaten zereginak egiteko erabiltzen dut (informazioa bilatzeko, esaterako). 4 11- Mugikorra WhatsApp-ak (edo antzekoak) bidaltzeko erabiltzen dut. 12- Mugikorra deiak egiteko erabiltzen dut. 4 15- Nahiko nukeen baino denbora gehiago ematen dut, WhatsApp-ak (edo antzekoak) bidaltzen edo hitz egiten. 4 17- Gero eta maiztasun gehiagorekin mugikorra erabiltzeko beharra sentitzen dut. 4 18- Mugikorra nirekin ez badut txarto/ezeroso sentitzen naiz. 4 20- Ohetik altxatu bezain pronto egiten dudan lehenengo gauza, dei edo WhatssApp-ak (edo antzekoak) ditudan begiratzea da. 4 21- Ez dut uste, aste batez mugikorrik gabe egoteko gai izango nintzatekeela. 4 22- Bakarrik sentitzen naizenean, WhatsApp-ak (edo antzekoak) bidaltzen ditut edo norbait deitzen dut. Astean zehar:  24- Zenbat dei egiten dituzu egunero? ____  25- Zenbat denbora ematen duzu mugikorra erabiltzen egunero? (Gutxi gorabehera) _______  26- Denbora horretatik, zenbat da eskolako zereginak egiteko?_______ 31- Ohean zaudenean mugikorra erabiltzen duzu? 32- Lo egiteko mugikorra itzaltzen duzu? 34- Mugikorra bideo-jokoetara jolasteko erabiltzen duzu? Bai  Ez  36- Nolakoak izan dira azkenengo hiruhilekoan ateratako notak? Oso txarrak  Txarrak Erdipurdikoak  Onak  Oso onak 38- Etxerako lanak egiten edo ikasten ari zaren bitartean, mugikorra erabiltzen duzu WhatsApp-ak (edo antzekoak) bidaltzeko?
addi-09c1eed35068
https://addi.ehu.es/handle/10810/17663
addi
cc-by-nc-sa 4.0
2016-03-16
science
Francisco Llorente, Silvia
eu
IKT-ak lehen hezkuntzan: mugikorraren eragina ikasleen errendimendu akademikoan
Lehen Hezkuntzako__________________ ___________________________ ikaslearen gurasoen baimena eskatzen da mugikorraren erabilerari buruzko galdetegi bat egiteko. Galdetegia guztiz konfidentziala eta anonimoa izango da. Eman beharko dituzten datu pertsonal bakarrak, sexua eta adina izango dira. Aipaturiko galdetegiaren helburua, ikerketa txiki bat aurrera eramatea da, mugikorraren erabilerak errendimendu akademikoan duen eragina ikertzeko. Beraz, Datu Babespena 15/1999 Lege Organikoa jarraituz, galdetegitik lortuko diren datuen trataera egokia bermatzen da. Besterik gabe, zuen laguntza eskertzen da ikerketa egiteko eta hezkuntza hobetzeko aukera emateagatik. ___________________________ ___________________________ JAUN/ANDREAK, NIRE SEME-ALABA MUGIKORRI BURUZKO GALDETEGIA EGITEKO BAIMENTZEN DUT . Sinadura
addi-fe439fa50754
https://addi.ehu.es/handle/10810/17666
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Bas Cilonizaurrecoechea, Irati
eu
Irakasleen jardun praktika genero estereotipoen aurrean
Lan honekin bilatu nahi izan dugun helburu nagusia irakasleek generoaren berdintasunean oinarritzen duten bere jardun praktika ezagutzea izan da. Horretarako, hainbat adituren hitzak kontuan izanik, eskolek eta bertako irakasleek genero estereotipoen desagerpenean betetzen duten funtzioa aztertu dugu eta diagnostiko txiki bat egin dugu, Haur Hezkuntzako ikasgela batean ikerketa ez-parte hartzaile bat aurrera eramanez eta zenbait elkarrizketa eta dokumentu analizatuz. Lortutako emaitza eta datuekin ondorioak atera ditugu lan hau, etorkizunera begira, hezkuntza hezkidetzailea lortzeko lagungarria izango delakoan. 1. Sarrera Ikerketa lan honetan, Bilboko Ikastola baten genero estereotipoei ematen zaien trataera aztertu izan dugu. Azken urteotan, genero berdintasuna egunerokotasunean dagoen gaia da, herrialde anitzei kezkatzen dien gaia hain zuzen ere; eta hori dela eta, garrantzitsua deritzogu gai hau aztertzeari eta horren inguruan ekarpenen bat egiteko aukera izateari. Lan honen xede nagusia genero berdintasunean heztea da eta hori lortzeko eta eskola hezkidetzailea sustatzeko, hurrengoko orrialdeetan aztertuko dugun moduan, nahitaezkoa da eskolaren eta bertako partaide guztien parte hartzea. Xede horretatik abiatuta, genero estereotiporik gabeko eskolara bidean ekarpen bat egin nahi dugu, ikerketa bat eginez, gaiaren inguruan sakonduz eta amaieran, hobetzeko proposamenen bat emanez. Kasu honetan, gure ikerketa bi helburu nagusitan zentratuko da: irakasleek generoaren berdintasunean edo estereotipoetan oinarritzen duten bere jardun praktika ezagutzea; eta generoaren berdintasunean oinarritzen diren proposamenak egitea. Gure ekoizpenean ikusi ahal izango den moduan, gure behaketa lana Ikastola zehatz batean zentratu dugu eta bertako irakasleak eta dokumentuak aztertu ditugu. Horren bidez, ikastola honetan genero estereotipoen haustura bat ematen ari dela ikusi dugu, irakasleek beraien jardun praktika genero berdintasuna bermatzen duen ikasketan oinarritzen dutelarik. Hala ere, hobetu beharreko aspektuak ere ikusi ditugu eta berdintasuna sustatzeko zenbait dokumentu ofizialen gabezia ere. Hori dela eta, egoera hori gainditzeko, lanaren amaieran zenbait proposamen egiten saiatu gara. Hurrengo orrialdeetan gure lanaren garapena eta amaieran ateratako emaitza eta ondorioak ikusgai daude. Eskolek azken hamarkadetan, transformazio bat jaso izan dute gizartean eman diren aldaketekin bat. Hauen artean, nabarmenetariko bat eskolako ikasleen osaketa izan da, modu adierazgarri batean dibertsifikatu egin dena ikasleen jatorria, testuinguru soziokulturala edota familia jatorria bezalako irizpideen arabera. Beste adibide bat geroz eta gehiago hezkidetzan oinarritzen diren eskolak daudela da, nesken edo mutilen eskola bakarrak alde batera utziz. Hori dela eta, egungo hezkuntzak ase behar dituen beharrak orain dela zenbait hamarkadetan baino askoz anitzagoak dira. Aldaketa hauek hezkuntzaren oinarrizko ideien birplanteamendu eta berrantolaketa bat eskatzen dute, metodo tradizionalak baztertuz eta aniztasunean oinarritutako metodo berria eskatuz. Eskoletan inklusioa eta, era berean, berdintasuna bultzatzea oso garrantzitsua da. Dakigunez, eskola gizartearen isla da, neurri txikiago batean, eta hori dela eta, ardatz garrantzitsu bat inklusioa bultzatzerako orduan. Hezkuntza inklusiboak ikasle guztien garapena ahalbidetzea du xede, ikasle denei kalitatezko hezkuntza eta aukera berdinak eskainiz eta genero estereotipoekin hautsiz. 2.1. Genero estereotipoak Genero estereotipoak sexuaren arabera pertsonei esleitutako ezaugarrien eta nolakotasunen bilduma dira, eta gizon eta emakumearen identitatearen arabera egokitzen zaizkio sexu bakoitzari ezaugarri horiek. Gizarteak eraikitako ideiak dira, pertsona bakoitzaren jokamolde eta sentimenduak definitzen dituztenak eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen direnak (Bonder 1993). Horrez gain, gehienetan, iraunkorrak izaten dira eta askotan, eraikuntza sozial bat direla ahaztu egiten dugu, emakumezko eta gizonezkoen izaerari buruzko egi absolutu bilakatzen ditugularik. Horren eraginez, genero estereotipoen bidez, sozialki emakume eta gizonezkoei egokitutako rolak barneratu eta geureganatzen ditugu. 2.2. Eskola eta genero estereotipoak Ikusi dezakegunez, eskolan genero berdintasuna sustatzearen ideia ez da gaur egungoa; jada urriak 3ko, 1/1990 Lege Organikoan, ikaskuntzaren printzipio nagusienetariko bat moduan aurkezten da bi sexuen eskubide berdintasuna eta edozein diskriminazio motarenganako ukatzea. Espainiako legerian, Hezkuntza Sisteman genero diskriminazioaren legitimazioa aitortzen den lehen aldia izango litzateke honakoa, diseinu kurrikularrak honetaz jabetzen delarik eta ikasmaterial didaktikoen diseinuan genero estereotipo guztiak gainditzen dituelarik, bi sexuen arteko berdintasuna goraipatuz. Gauzak horrela, hezkuntza genero berdintasuna lortzeko bide garrantzitsua dela argi baieztatu dezakegu. Horregatik, ezinbestekoa da bai neskei, bai mutilei aukera eta baldintza berdinak eskaintzen dien hezkuntza sistema bat ezartzea, bi sexuak diskriminatzen dituzten estereotipoekin hausteko eta haien arteko berdintasuna sustatzeko; izan ere, denok dugu ezberdintasunik gabeko hezkuntza bat jasotzeko eskubide osoa. Hori dela eta, hezkuntza komunitatearen jomuga nagusienetariko bat haur hezkuntzatik genero berdintasunean heztea da, berdintasunezko gizarte justua lortzeko asmoz. Haurra, haur hezkuntzatik, berdintasuna islatzen duten testuinguru antolatuetan haztea beharrezkoa izaten da, edozein genero estereotiporekin apurtzeko berdintasunean oinarritutako balio eta jarrera ezberdinak eskainiz. Zentzu honetan, hainbat eskola aurkitzen ditugu, non genero berdintasunaren konpromisoa eta ardura modu esplizitu batean hartzen duten beraien dokumentu idatzietan edota ezkutuko curriculumean. Eskolan genero estereotipoak landu eta hauei aurre egiteko bide eraginkor bat Antibias Curriculumaren erabilpena izango litzateke, hainbat Ameriketako artikuluetan behin eta berriz errepikatzen den estrategia bat izanik (Derman-Sparks eta Hohensee, 1992; Kim eta Lewis, 1999; Lin, Lake eta Rice, 2008). Ikaskuntza plan honek genero estereotipoen sorkuntza eta erabilpena bideratzen du eta hauek murrizteko medio eraginkorra izaten da. Horrez gain, Alemania, Lituania, Norvegia, Espainia eta Turkian genero estereotipoei aurre egiteko estrategia ezberdinak planteatu dituzte1 eta horrekin batera, genero mainstreaming-a jarri dute abian, ezberdintasunaren kontua gainditzeko ikuspegia ematen duena, berdintasunaren kontzeptua hedatuz, emakumeen parte hartzea bultzatuz eta berdintasunean oinarritutako politika bermatuz. Beraz, ikusi dezakegunez, mundu osoari kezkatzen dion gaia da genero berdintasuna eta hori dela eta, baliabide eta konponbide anitzak bilatzen ari dira hainbat herrialdetan. Garrantzitsua da eskolan gai hori lantzea eta modu egoki batean bideratzea; izan ere, genero estereotipoek ikasleek beraien aurkako generoko ikasleekin elkarreraginik ez izatea, estereotipatutako jostailuekin jolastea edota horrelako egoerak eragin ditzakete, beraien gaitasun sozialak eta kognitiboak mugatuz (Rainey eta Rust, 1999). Genero estereotipoek bi sexuei egokitu dizkien jarrerak oinarritik erasotzeko eta hauek ezabatzen saiatzeko bidea sentsibilizazio prozesu bat da, eskolaren papera eta irakasleen papera birplanteatzera eramaten gaituena. Eskolan egiten diren jarduerak eta ekintzak birplanteatu egiten dira, hartzen diren jarrerak edota sustatu nahi diren balore eta rolak. Eskolako elkarreraginaren eta bertako kide guztien laguntza eta konpromisoaren bidez, egin behar zaie aurre genero estereotipoei eta eskolak arazo hau gainditzeko soberako gaitasuna du. Hori dela eta, ikasleek, irakasleek baita gurasoek ere, genero estereotipoei eta ezberdintasunei aurre egiteko baliabideez hornitzeko erantzukizuna hartu beharra dute. Egokitutako rola aldatu ahal izateko, lehenik eta behin, ezarrita dauden estereotipoak eta sexu bakoitzari atxikitako rolak (gizonezkoa: indartsua, kirolaria, ekintzailea; emakumea: sentikorra, pasiboa, beldurtia…) aztertu eta zalantzan jarri behar dira eta eskolako eduki kurrikularrak transmititzen dituzten ereduen, materialen edota espazioen inguruan hausnartu2. Are gehiago, irakasleen haurrekiko harremana ere aztertu beharko litzateke, sexuaren arabera beraien jarrera aldatzen den edo ez, erabiltzen dituzten hitzen erabilpena egokia den edo estereotipatuak dauden, ikasleekiko dituzten itxaropenak zeintzuk diren, eskaintzen dituzten materialak estereotipatuak dauden eta halakoak ikertuz. Azken batean, egin beharrekoa hezkidetza sustatzea izan beharko litzateke. “Hezkidetza moduan ulertzen da pertsonen garapen osoa ahalbidetzen duen prozesua, pertsona horren sexua edozein dela ere. Ondorioz, eskola hezkidetzaile moduan ulertzen dugu sexuaren inguruko ezberdintasunak zuzendu eta desagerrarazten dituen eskola, baita ikasleek beraien pertsonalitatea libreki eta berdintasunezko giro batean garatzeko aukera eskaintzen duen eskola ere, sexuaren araberako muga eta baldintzarik gabe.”3 (Dorelo, 2005, 3. or.) 2.3. Irakasleen jokabidea genero estereotipoen aurrean Irakasleen jarrerak eta jokabideak ezinbesteko papera betetzen du genero estereotipoen haustura eta desagerpenean. Eskolan berdintasunean oinarritutako hezkuntza praktika garatzeko eta benetako eraldakuntza emateko, ezinbestekoa da irakasleriaren inplikazioa eta horrekin batera, kontzientzia hartzea eta formakuntza on bat jasotzea (Colás eta Jiménez Cortés, 2006). Hainbatetan aipatu izan den moduan, irakaslea haurrarentzako eredu da eta hori dela eta, erabiltzen duen hizkuntza eta generoarekiko duen jarrera oso ondo aztertu eta kontuan izan behar du estereotipatutako jokabiderik ez izateko. “Haur Hezkuntzako ikasgela batean dagoen edozein irakasle, gizon edo emakume, gerora estereotipoak sortu ditzaketen erreferentzia eta jarrerak modu inplizitu batean ez helarazteko adi egon behar da” 4 (Abril eta Romero, 2008, 5. or.). Eskolan hezkidetza sustatzeko, irakaslearen jarduna ezinbestekoa da. Honek, lehenik eta behin, ikasleriak berdintasunezko jarrera duen behatu beharko luke. Horrekin batera, lehenengoko etapatik, Haur Hezkuntzatik, ezberdintasuna eta genero estereotipoak alde batera uzten dituzten joko eta dinamikak eskaini beharko lituzke eta horrez gain, rol aldaketa egiteko aukera eman. Gainera, hezkidetza bultzatzeko tailerrak sor zezakeen bai ikasleentzako, bai gurasoentzako. Kontuan hartu beharreko beste faktore garrantzitsu bat irakasle ikasle harremana izan beharko litzateke. Gela barruan irakasle eta ikasleen arteko harremanak berebiziko garrantzia dauka; bertan, irakaslea eredua edo erreferentea da haurrarentzat eta honek irakasleak transmititzen diona ikasiko du, horregatik, ikasleekiko, bai neska bai mutilekiko jarrera berdina izan behar du. Baina badirudi, sexu desberdinekiko harreman horiek, sarritan, ez direla maila orekatuan gertatzen; izan ere, Aspiroz-ek dioenaren arabera, frogatuta dago irakasleek, nahi gabe, mutilei neskei baino arreta gehiago eskaintzen dietela. Horrekin batera, neska edo mutila izan, irakasleek gugandik espero dutena desberdina izan ohi da eta hori zuzentzen saiatu behar dira irakasleak, horretarako, neska-mutilei harremanak modu positiboan eraikitzeko estrategiak eman behar dizkiete eta gizartetik jasotzen dituzten harreman ereduak zalantzan jarri behar dituzte (Azpiroz, 2005). Aipatutako kontuan hartu beharreko ideiez gain, aipu berezia egin behar zaio hizkuntzak sexismoaren transmisioan duen garrantziari, gehienetan, konturatu barik, estereotipatutako hizkuntza sexista erabiltzen baitute irakasleek eta ondorioz, ikasleek barneratu egiten baitute. Hizkuntzak gure kulturak dituen baloreak transmititzeko balio du baina, maiz balore horiek hizkuntza sexista batez bidez taxututa daude (Alfonso eta Aguado, 2012). Esan bezala, irakasleek faktore horiek kontuan izan behar dituzte estereotipatu gabeko ikaskuntza bat aurrera eraman ahal izateko; hala ere, batzuetan, iniziatiba edo ekimen horiek aurrera eramatea zaila suertatzen zaie eta genero estereotipoen iraunkortasuna bermatzen duten zenbait oztopo aurkitzen dituzte. Hasteko, irakasle gehienek bai neskak, bai mutilak, era berean tratatzen dituztela uste dute eta beraz, gai honen aurrean neutral jarraitu behar dutela. Horrekin batera, beste hezkuntza arazoak genero berdintasuna bermatzea baino garrantzitsuagoak eta premiazkoagoak direla pentsatzen dute gehienetan. Horrez gain, esku hartzearen beldurra egoten da, hots, kontrako iritziak esnatzearen edota laguntzarik ez izatearen beldurra. Gainera, irakasleek, maiz, gai honekiko informazio eta baliabide eta material falta handia dute eta askotan, zenbait sinesmen kulturalen aurka joan behar dira genero berdintasuna bermatzeko. Horregatik, gehienetan, genero berdintasuna tratatzen denean, zeharkako modu batean ematen da, irakaslearen gai horrekiko interesaren arabera eta, maiz, genero berdintasuna lantzea irakaslearen aukeraketa izaten da. Baina, genero berdintasunaren gaia egunerokotasuneko jardueretan barneratuta egon beharko litzateke eta irakasleak irakasgai guztietan, zeharkako modu batean sartzeko gai izan beharko lirateke. Horretarako, etengabeko prestakuntza bat jasotzea oso eraginkorra izango litzateke (Abril eta Romero, 2008). Horrekin batera, irakasleak bere jarduna ondo betetzeko eta berdintasunean oinarritutako ikasketa bat eman ahal izateko, eskolan berdintasuna bermatzen duten oinarrizko zenbait dokumenturen laguntza izatea ezinbestekoa suertatzen da ere. Aztertu dugun moduan, oztopoak handiak dira baina, hauek gainditzeko aukera dago eta horretan ari dira lanean hainbat ikastetxek eta hauek osatzen dituzten irakasleek. Andaluzian adibidez, Hezkuntzan gizon eta emakumeen berdintasun plana jarri dute abian, non helbururik garrantzitsuena eskolan genero ikuspegia transformatzea den, sexuen arteko ezberdintasunen ezagutza erraztuz, berdintasunean oinarritutako hezkuntza praktikak bultzatuz edota bi sexuen arteko harremanak sustatuz. Plan honek eragin zuzena du eskolako antolakuntzan, curriculumean eta, nola ez, irakaslerian. Irakasleriaren esku hartzea berdintasuneranzko aldaketa prozesuan gakoa da; izan ere, beraien bidez transmititu eta erreproduzitzen dira gure kulturan atxikitako ereduak, haiek dira haurrentzako sozializazio eredu batzuk. Horregatik, garrantzitsua da plan horren ardura hartuko duen irakasleria sortzea eta horretarako, ezinbestekoa da, lehen aipatu dugun moduan, gaiarekiko sentsibilizazioa eta horrekiko formakuntza bat jasotzea (Rebollo, Vega eta García-Pérez, 2011). Andaluzian bezala, Euskal Herrian ere, genero berdintasuna bermatzeko Eusko Jaurlaritzako 2013ko plana dago, non hezkuntza komunitate osoaren (Hezkuntza sistemako partaideak, hezkuntza administraziokoak, berdintasun organismoak, diskriminazioaren aurka doazenak…) esku hartzeko beharrean jartzen den jomuga. Hezkidetzan oinarritutako eskola bilatzen du honek, berdintasuna bermatzen duena, curriculumean emakumeek egindako ekarpen sozialak biltzen dituena edota irakasleen gaiarekiko sentsibilizazioa bilatzen duena eta, horretarako, ezinbestekoa suertatzen da hezkuntza komunitateko kideen laguntza eta parte hartzea. Laburbilduz eta konklusio bezala, esan beharra dago, orrialde hauetan zehar ikusi izan dugun moduan, genero berdintasuna herrialde gehienen kezka nagusia bihurtzen hasi dela azken urteotan, eta hau sustatzeko gunerik garrantzitsuena eta eraginkorrena eskola dela. Hori dela eta, eskola barruan berdintasuna bermatzen duten dokumentuen sustapena eta, gehien bat, irakasleen jardun praktika egoki bat egotea ezinbestekoa suertatzen da. 3. Metodologia Metodologia nahitaezko tresna da ikerkuntza lan bat aurrera eramateko; izan ere, planteatzen dugun arazoaren aurrean errealitateak ez digu berez erantzungo; erantzunak bilatu beharko ditugu eta behaketa bat egin. Metodologiak bide hori erraztu eta gidatuko digu5. Gela honetan, hogeita sei ume daude, hamalau neska eta hamabi mutil. Ikasle hauek anitzak dira eta erritmo eta interes ezberdinak dituzte. Horrez gain, aipatzeko modukoa izango litzateke, arreta berezia deitzen duten premia bereziak dituzten bi ume daudela ikasgela honetan. Horietako batek garun-paralisia du eta gorputzeko ezkerreko atalak kaltetuta ditu. Beste ikaslea “Kabuki sindromea” deitutakoa du, munduan 400 umek bakarrik sufritzen dutena. “Kabuki sindromea” garapenari eragiten dion gaixotasun arraroa da, atzerapenarekin eta anomaliekin erlazionaturikoa. Bai “Garun-paralisia” duenak, bai “Kabuki sindromea” duenak hezitzaile berezi biren laguntza dute gela barruan. Bata egunero etortzen da lehenengo orduan, korru orduan, bestea, berriz, egunean zehar etortzen da ikasle hauek laguntzen, eta biak gela barruan egoten dira beraiekin. Aztertu eta behatuko dugun irakasleari dagokionez, zazpi urte daramatza lan egiten ikastola honetan. Berak irakasle-ikasketak, Haur Hezkuntza espezialitatea, egin zituen; baina horren aurretik, “enpresen administrazio eta zuzendaritza” eta “publizitatea eta harreman publikoak” ikasi zituen. Horrez gain, irakasle lanetan hasi baino lehen, enpresa batean egin zuen lan eta ondoren euskaltegi batean euskarazko klaseak ematen. Irakaslea bost urteko ume hauen tutorea izateaz gain, hizkuntza eta kultura batzordean parte hartzen du. Horrez gain, esan beharra dago ikasle hauekin hiru urte daramatzala, 3 urterekin hartu baitzituen. 3.2. Informazioa jasotzeko tresnak Informazioa jasotzeko tresnak Informazio tresnen erabilpena Behaketa ez parte-hartzailea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko (5 urte) ikasleen tutorea eta ikasleekin erabiltzen dituen materialak. Elkarrizketak Tutoreari, bigarren zikloko beste bi irakasleri eta gelan egoten diren bi hezitzaile bereziei. Dokumentuen analisia Ikastolako Berdintasun Plana, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua eta Ikasgelako programazioa.  Behaketa ez parte-hartzailea: Gure ikerketa irakaslearen funtzioan zentratuko denez, aukeratutako irakaslea izango da gure informazio iturri nagusia gure ikerketa aurrera eramateko eta, gero, proposamenak egiteko. Beraz, irakaslearen generoaren berdintasunean edo estereotipoetan oinarritutako jardun praktika behatuko dugu, gure informazioa biltzeko tresnarik premiazkoena behaketa ez parte-hartzailea izanik. Irakaslearen jardun praktikatik behatuko dugun oinarrizkoena honako hau izango da: o Haurrekin duen jarrera (berdin bideratzen den neska eta mutilei, laguntza berdina eskaintzen dien, tonu berdinarekin hitz egiten dien…). o Erabiltzen duen hizkuntza sexista edo inklusiboa den. o Erabiltzen dituen materialek genero estereotipoak islatzen dituzten edo berdintasunean hezten duten. Behaketa hau egiteko une egokiena korrua izango litzateke, irakasle-ikasleen arteko elkarreragina dagoelako, umeak beraien sentipen eta bizipenak kontatzeko unea delako eta eguneko momentu garrantzitsu bat delako. Horregatik, gure behaketa egunero burutuko dugu korruan, hau da, 9:00ak eta 9:30ak bitartean.  Elkarrizketa: Gure ikerketa aberasteko, zenbait elkarrizketa egingo ditugu. Hauek bai gelako irakasleari, bai klasean sartzen diren eta ikasleekin kontaktua duten beste irakasle batzuei egingo dizkiegu. Aurrerago aipatu bezala, ikasgela honetan, bi hezitzaile berezi egoten dira egunean zehar bertako bi ikaslerekin egoteko, beraz, hauei elkarrizketa egingo diegu. Horrekin batera, mailako beste irakasleren baten iritzia jakitea ere aberasgarria izan liteke. Elkarrizketa hauek hiru esparru nagusitan bananduko ditugu: esparru instituzionala (zentroko dokumentuei buruzko galderak); esparru didaktikoa (haurrei bideratutako proposamen didaktiko eta programaketen inguruko galderak); eta iritzi pertsonalen esparrua (genero estereotipoen transmisio eta genero diskriminazioen inguruko hezkuntza praktika). Gelako tutoreari egindako elkarrizketa grabatu egingo dugu, pentsatzen duena ondo aztertu ahal izateko eta behatutakoarekin kontrastatzeko aukera izateko. Gainerakoei, berriz, test edo inkesta bat egingo diegu, gehien bat, tutoreak eta beraiek bat datozen edo ez, hots, gela barruan genero estereotipoei ematzen zaien trataeraren inguruan berdin pentsatzen duten edo ez, aztertzeko.  Dokumentuen analisia Irakaslearen jarrera aztertzeaz aparte, ikastolako zenbait dokumentuen analisia ere egitea gure ikerketarako aberasgarria izan daitekeela uste dugu; hori dela eta, Ikastetxeko Berdintasun Plana aztertuko dugu, aplikatzen den edo ez aztertzeko eta, aplikatzekotan, zelan egiten duten ikusteko. Horrekin batera, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua eta ikasgelako programazioa ere aztertuko ditugu, Haur Hezkuntzako jardueretan edota egunerokotasunean generoa kontuan izaten den ikusteko. 3.3. Prozesuaren deskribapena  Lanaren denboralizazioa Jarduera Denboralizazioa Iturri bibliografikoen analisia Urriaren amaieratik urtarrilera arte. Gelaren behaketa Martxotik apirilera, egun guztietan korruaren orduan (9:00-9:30), irakaslearen jardun praktikaren azterketa. Apirileko hilabete osoan zehar, edozein momentutan, ikasleei eskainitako materialaren azterketa. Elkarrizketak Gelako tutoreari: apirilak 13. Hezitzaile bereziei: apirilak 13 eta 20. Mailako irakasleei: apirilak 22 eta 29. Dokumentuak Berdintasun Planaren, Hezkuntza Proiektuaren eta Ikasgelako programazioaren azterketa apirilean zehar. Lortutako datuen analisia Maiatzean. 3.4. Datuen analisia eta difusioa  Behaketa Behaketa ez-parte hartzaile honetan, 5 urteko ikasgelako irakasleak haurrekin duen jarrera aztertu dugu, lehenik eta behin. Horretarako, aurrerago aipatu izan dugun moduan, korruko momentuak erabili ditugu. Irakasle honek esparru gehienetan berdintasuna bermatzen duela baieztatu dezakegu: bai neskei, bai mutilei berdin bideratzen zaie, zerbait galdetu edo eskatzerako orduan, biak motibatu eta animatu egiten ditu beraien lorpenak eskuratzeko, edota biei eskaintzen die laguntza berdina beharrezkoa duten momentuetan. Korruan, umeei beraien emozioak azaleratzen uzten die eta beraien sentipenak espresatzen eta, horretan ere, ez du desberdintasunik egiten, bi generoek izaten dute sentitzen dutena azaltzeko aukera berdina. Gauzak horrela, bai neskek, bai mutilek, beraien emozioak adierazteko askatasun berdina izatea bilatzen du beti. Horrekin batera, zenbait kasutan, aurreiritziak direla eta, umeen aita eta amaren funtzioetan ezberdintasunak egiten ditu guztiz estereotipatutako ideia batetatik abiatuz; izan ere, sozialki emakume eta gizonezkoei egokitutako rolak barneratuta eta bereganatuta ditu. Adibidez, etxera zirkularren bat eraman behar denean, batzuetan zirkular hori jasotzea, irakurtzea eta bertan jartzen duena egitea amaren egitekoa dela transmititzen du (“Emango dizuet papertxo bat amari emateko…”, “Esan amatxuri aitaren kamiseta handi eta zahar bat behar dugula…”). Janzkerari dagokionean ere, umeak janzten dituena ama dela aintzat ematen du (“Amak egin dizu ile-mototsa ezta?”, “Amak beti janzten du ume hau oso dotore...”). Hala ere, egindako akatsez konturatzen denean, berehala bere gaizki egitea zuzentzen saiatzen da. Irakaslearen hizkerari dagokionez, lehenik eta behin, esan beharra dago, ikasle denei bideratzeko erabiltzen duen tonua berdina dela, bai azalpenak ematerakoan, gatazkak konpontzerakoan edo norbaiti egindakoa txarto dagoela esaterakoan. Bai mutila, bai neska izan akatsen bat egiten duena, beti bideratzen zaie biei modu eta tonu berdinean. Horrez gain, erabiltzen duen hizkuntza inklusiboa dela aztertu dugu (“neska-mutilok”, “aita-ama”…). Hala ere, batzuetan, konturatu barik, estereotipatutako hizkuntza eskapatzen zaio baina, kasu gehienetan, bere huts egiteaz konturatu eta berehala zuzentzen saiatzen da. Behaketa ez-parte hartzaile honekin amaitzeko, irakasleak umeekin erabiltzen dituen materialek genero estereotipoak islatzen dituzten edo berdintasunean hezten duten behatu dugu. Ikastola honetan, proiektuka lan egiten dute eta hori dela eta, material anitzak erabiltzen dituzte. Guk horietako batzuk (ipuinak, jolasak, bideoak…) aztertu izan ditugu eta hauetan barietate handia aurkitu dugu. Ipuinei erreferentzia eginez, batzuk ipuin tradizionalak dira eta, beraz, guztiz estereotipatuak; izan ere, ipuin hauetan protagonista nagusia beti da mutila eta arazoetan sartzen dena eta salbatua izan behar dena neska. Beste batzuk, landutako proiektuekin lotura dituzten ipuinak dira eta hauetako batzuk ere, genero estereotipoz josita daude. Hala ere, estereotipatu gabeko ipuinak ere badituzte, ipuin berriak, irakasleek aukeratutakoak. Gelan dituzten jokoei dagokienez, estereotipatu gabeko jokoak direla esan dezakegu. Eraikuntzak dituzte, piezak, marrazkiak egiteko materiala… genero konnotaziorik gabeko jokoak dira horiek. Honi lotuta, ikasgai ezberdinetan egiten dituzten jolasak (animalien jolasa, arto-palomitak, gidaria eta itsua, kanika…) aztertzen baditugu, hauek ere estereotipoz aske daudela ikusi dezakegu. Umeek ikusitako bideoen inguruan hitz egiten badugu, berriz, gehienetan pelikula tradizionalak (Disney-ko pelikulak, Frozen…) ikusten dituztela behatu dugu eta horiek guztiz estereotipatuak egoten dira. Beste batzuetan, proiektuekin erlazionaturiko bideoak ikusi izan dituzte (“Bizkaiko aberatsak”, “Bizkaia dubi dubi”, “Ura da zure laguna”…) eta hauetan, ez dugu estereotipoen presentziarik sumatu. Laburbilduz, irakasleak eskaintzen dituen materialei erreferentzia eginez, bai esan dezakegu, batzuetan material sexistak eskaintzen dizkiela umeei. Materialak erosi behar direnean, kontuan izaten dute genero estereotiporik transmititzen ez dituzten materialak aukeratu behar direla; hala ere, proiektuetarako materiala aukeratzen dutenean, lehentasuna ematen diote gaiarekiko duten loturari, eta genero berdintasuna bermatzen den edo ez, alde batera geratzen da. Horrekin batera, ipuin eta bideo tradizional asko erabiltzen dituzte beraien egunerokotasunean eta hauek guztiz estereotipatuak egoten dira.  Elkarrizketak Genero estereotipoak bai ikasgela mailan, bai ikastola mailan zelan tratatzen diren aztertu ahal izateko, 5 urteko gelako tutoreari elkarrizketa bat egin diogu. Horrekin batera, mailako beste bi irakasleri eta gela barruan egoten diren beste bi hezitzaile bereziri ere, galdetegi bat egin diegu beraiek diotena eta tutoreak dioena bat datorren edo ez behatzeko. Elkarrizketak hiru esparru ezberdin izan ditu eta horietan lortutako emaitzak ere desberdinak izan dira. Lehenengo esparrua esparru instituzionala izan da eta honetan, irakasleak nahiko galduta daudela ikusi dugu; izan ere, Berdintasun Planaren inguruan galdetzen zaienean, beraien erantzunak anitzak dira. Batzuk badagoela esaten dute, beste batzuk ezetz eta azkeneko batzuk, ez dakite. Egia esan, ikastolan Berdintasun Planik ez dago idatziz; DBH-en berdintasunaren sustapena abian jartzen ari dira baina, dokumentu idatzirik ez dago eta Haur hezkuntzako irakasle hauek ez dute horren inguruan erantzuten jakin. Hala ere, berdintasuna bermatzen dela esaten dute. Elkarrizketaren beste esparru bat esparru didaktikoa izan da eta honetan, ia erantzun gehienetan bat egiten dute irakasle guztiek. Klaserako materiala aukeratzerakoan, adibidez, genero berdintasuna bermatzen duten kontuan izaten dutela diote elkarrizketatu guztiek bat ez ezik. Tutorearen arabera, materialak eskatzerako orduan bai izaten dute kontuan genero berdintasuna, hala ere, ipuin tradizionalak ere badituzte eta horiek ez dute genero berdintasuna bermatzen eta, horrekin batera, proiektuetarako materiala bilatzen dutenean, ez diote genero berdintasunari garrantzirik ematen, materiala proiektuarekin lotura izatea besterik ez dute bilatzen. Horrez gain, klaserako programaketak egiterakoan, genero berdintasuna kontuan izaten den edo ez galdetu zaienean, erantzun ezberdinak jaso ditugu. Gehiengoek kontuan hartzen ez dutela esaten dute, hala ere, badaude kontrako iritzia duten irakasleak ere. Klaseko taldekatzeari eta ardura berdinen aukerapenei dagokienez, ordea, denak bat datoz genero berdintasuna abiapuntu izanik antolatzen dituztela aipatzerakoan. Horrekin batera hizkuntza inklusiboa erabiltzen dutela adierazten dute irakasle denek. Azkenik, iritzi pertsonalen esparrua dugu eta honetan bai, denak datoz bat erantzun guztietan. Denek baieztatzen dute bai ikasgelan, bai ikastolan berdintasuna bermatzen dutela, eta denek ikusten dute beraien burua berdintasuna bermatzearen alde. Ikasgela barruan, irakasle bakoitzak genero berdintasuna suspertzen duela esaten du eta bi generoen lorpenak berdin-berdin azpimarratu eta biei laguntza berdina eskaintzen zaiela diote.  Dokumentuen analisia Atal honetan, gure asmoa Ikastolako Berdintasuna Plana, Hezkuntza Proiektua eta ikasgelako programazioa behatzea izan da, berdintasuna kontuan izaten den eta plan hori jardueretan aplikatu egiten den edo ez kontrastatzeko. Esparru honetan, zenbait gabezi aurkitu ditugula esan beharra dugu; izan ere, ikastola honetan ez dute Berdintasun Plan idatzirik, egia da, abian jartzen ari direla baina, momentuz, burutu beharreko proiektu edo ideia bat besterik ez da. Horren eraginez, ez dago berdintasuna bermatzeko eta aplikatzeko araudirik edo oinarririk. Gauzak horrela, egiten dituzten programazioetan berdintasunaren gaiak ez du lekurik eta ez dute hau kontuan hartzen aipatutako programaketak sortzerakoan. Saiatzen dira genero estereotiporik ez transmititzen baina, idatziz ez dago ezer islaturik. Hala ere, Ikastolako Hezkuntza Proiektuan genero berdintasuna bermatzearen ezinbestekotasuna islatuta ageri da eta hezkidetzaren aldeko aukera argia egiten dute, berori sexuen arteko eskubideen berdintasunerako hezkuntza bezala ulertuz. Proiektu honetan aipatzen denaren arabera, ikasleen arteko desberdintasunak gainditzeko beharrezko ahaleginaren alde daude. 4. Ondorioak Aztertu ahal izan dugun moduan, ikastetxe honetan, gehien bat irakasleen ardura izaten da genero berdintasuna sustatzea eta genero estereotiporik ez transmititzeko arreta jartzea. Lanaren hasieran aipatu izan dugun moduan, gehienetan, zeharkako modu batean tratatzen da gai hau, irakasleak gaiarekiko duen interesa eta konpromisoaren arabera. Kasu honetan, aztertutako irakasleak bere jardun praktika ondo betetzen du, saiatzen da genero estereotiporik ez transmititzen eta ondo betetzen du bere funtzioa. Hizkuntza inklusiboa erabiltzen ahalegintzen da, berdin tratatzen ditu bai neska, bai mutilak, eta genero berdintasuna sustatzen saiatzen da aspektu guztietan. Hala ere, nahiz eta hizkuntza inklusiboa erabiltzeko asmoa izan, batzuetan aurreiritziak direla eta, hizkuntza sexista erabili izan du, nahiz eta, konturatzen den momentuetan berehala zuzentzen saiatu. Baina, hori hobetu beharreko zerbait izango litzateke. Horrez gain, esandako aurreiritzi horiek direla eta, higienearen arloan, adibidez, neskei mutilei baino gehiago eskatzen die. Irakasleak eskaintzen duen materialei dagokienez, arlo honetan bai gabezia batzuk sumatu ditugula. Nahiz eta materialen eskaera egiten dutenean estereotipatuak ez egotea bilatzen duten, jada ikasgelan dauden zenbait materialek ez dute genero berdintasuna bermatzen eta ez da ezer egiten hori zuzentzeko. Horrekin batera, proiektuetarako materialen aukeraketa egiterakoan ere, ez da genero berdintasuna bermatzen duten edo ez kontuan izaten. Beraz, irakaslearen genero estereotipoenganako jardunaren egokitasunari erreferentzia eginez, zenbait aurreiritzi eta materialen aukeraketa okerra ez ezik, orokorrean, irakasle hau genero berdintasuna sustatzen saiatzen dela argi baieztatu dezakegu; nahiz eta gai honekiko informazio eta baliabide eta material falta handia izan. Horrez gain, irakasleak bere jardun praktika ondo bete ahal izateko, eta hau indartzeko, genero berdintasuna bermatzen duten Ikastolako dokumentuen laguntza ezinbestekoa izango litzateke, eta nahiz eta Ikastolan Hezkuntza Proiektua izan, eta honetan genero berdintasunaren baloreak sustatu, Berdintasun Plan idatzi baten falta sumatzen da. Genero estereotipoen haustura indartzeko dokumentu idatzirik ez egoteak, irakasleen funtzioa oztopatzen du eta estereotipatu gabeko ikasketa bat emateko zailtasunak ematen ditu; izan ere, gabezi hori dela eta, programaketetan ez da berdintasuna kontuan hartzen edota materialen aukeraketan, ez zaio behar besteko garrantzirik ematen estereotipatuak ez egoteari. Amaitzeko eta konklusio moduan, aipatu beharra dago, lan honetan nire helburu nagusiena irakasleen genero berdintasunean edo estereotipoetan oinarritzen duten bere jardun praktika ezagutzea izan dela, eta aztertu ahal izan dudanaren arabera, irakasleak, aspektu gehienetan genero berdintasuna bermatzen du. Lanaren hasieran aipatu dugun moduan, aurrerakuntzak eman dira azken urteotan eta genero estereotipoen haustura ematen ari da, eta horren islapena dugu Ikastola honetan. Hala ere, zenbait gabezia, baita hobetu beharreko zenbait aspektu ere, sumatzen dira oraindik eta horretarako, proposamen batzuk egin ditugu. Hasteko, irakaslearen aurreiritziak alde batera uzteko eta guztiz estereotipatu gabeko jarrera bat izateko eta kontzientzia hartzeko, genero berdintasunaren inguruko formakuntza edo sentsibilizazio saioren bat jasotzea oso eraginkorra izan litekeela uste dugu. Amaitzeko, eta Ikastola mailan, dokumentu idatziei dagokienez, lanaren hasieran aipatutako Anti-bias curriculuma, Berdintasun Plana edota Eusko Jaurlaritzako 2013ko plana ezartzea nahitaezkoa izango litzatekeela uste dugu; izan ere, horien bidez, Ikastolako aspektu guztietan genero berdintasuna kontuan hartuko litzateke eta ondorioz, irakasleen jardunerako erraztasunak emango lituzkete, genero estereotiporik gabeko ikasketa oso bat emateko aukera paregabea emanez.  HERNÁNDEZ, J. M. (2010). Hizkuntza aztergai: ikerketa-metodoetara oinarrizko hurbilpena. Soziolinguistika Klusterraren lankidetzarekin eta gidaritzapean. 6.1. 5 urteko gelako irakasleari egindako elkarrizketa Aipatu beharra dago, elkarrizketa hau grabatu izan dela eta hurrengokoa, ahoz egindako elkarrizketa horren transkripzioa dela. 2. Berdintasun plana gogoan izaten duzue umeentzako jarduera didaktikoak prestatzerakoan? Ba, momentuz ez daukagu planik. 5. Klaustroko batzarretan genero berdintasunaren gaia tratatu duzue inoiz? Ba, ni hemen nagoenetik ez, bederatzi urte daramatzat eta ez. ESPARRU DIDAKTIKOA 1. Egiten dituzuen programaketetan generoa kontua izaten duzue? Ba kontutan izan, beti hartzen da kontutan, baina islatuta, adibidez, programaketetan eta, ez dugu uzten, idatziz ez da uzten. 2. Ikasgelarako materialak aukeratzerakoan genero berdintasuna bermatzen duten kontuan izaten duzue? Estereotipatuak ez egotea bilatzen duzue? Ba, adibidez, Olentzerok ipuinak ekartzen dituenean edo beste jostailu batzuk, kontutan izaten da, ipuinetan begiratzen dugu eta horrek ipuinak erosten ditugu. Gero, badaude klasikoak eta horrek direnak dira eta listo. 3. Ikasgelan genero estereotiporik ez transmititzeko arreta jartzen duzu? Bai, gainera batzuetan, ba… eskapatzen zait nahi barik eta momentuan konturatzen naiz, orduan, konpontzen saiatzen naiz. Beste batzuetan, igual esango dut zerbait eta agian konturatu ere ez naiz egin, hor barruan daukagulako askotan eta ya… Baina bueno, konturatzen naizenean behintzat, konpontzen saiatzen naiz. 4. Kontuan izaten dituzu nesken eta mutilen ideiak eta ekarpenak? Bai. 5. Bai mutilak bai neskak beraien helburuak bete ditzaten animatzen dituzu? Bai. 6. Bi generoek beraien gaitasunak garatzea, eta biak baloratuta sentitzea bilatzen duzu? Bai. 7. Ikastaldean mutilak eta neskak seguru eta onartuak sentitzen dira? Bai. 9. Mutil eta nesken arteko elkarreragina bermatzen duzu? Bai. 10. Neska eta mutilen arteko harremanak errespetuzkoak dira? Bai eta izan behar dira. 11. Berdin tratatzen dituzue neskak eta mutilak (bien lorpenak azpimarratzen dira, biei ematen zaie hitz egiteko aukera berdina, …)? Bai, hor bai. 6.2. Mailako irakasleei egindako galdetegiak  A irakaslea: 2015eko apirilaren 29a.  B irakaslea: 2015eko apirilaren 23a. 6.3. Hezitzaile bereziei egindako galdetegiak  A Hezitzailea: 2015eko apirilaren 20a.  B Hezitzailea: 2015ko apirilaren 13a.
addi-254348d34970
https://addi.ehu.es/handle/10810/17669
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Jiménez Litago, Leire
eu
Joko Sortzailea haur hezkuntzan: DBH-ko Marrazketa Teknikoko ikasleek, prozesu sortzailearen bidez sortutako Haur Hezkuntzarako jokoa
JOKO SORTZAILEA HAUR HEZKUNTZAN. DBH-ko Marrazketa Teknikoko ikasleek, prozesu sortzailearen bidez sortutako Haur Hezkuntzarako jokoa Sarrera Haur Hezkuntzako (HH) Gradu Amaierako Lana (GALA) honek sormena du ardatz eta konkretu Lauro ikastolan aurrera eramaten duten proiektu batean oinarritzen da. Gai hau aukeratzearen arrazoi nagusienetako bat, sormenak berak pertsonengan eta jendartean duen botere eraldatzaileaz ohartzea eta honen ideia zabaltzea izan da. Sormenak, gure kultura aberasten du baita gure bizi kalitatea hobetu eta pertsona osoagoetan bihurtzen lagundu ere. Lauro ikastolako DBH-ko Marrazketa Teknikoko (MT) ikasle taldeak, orain dela bi ikasturtetik hona, HH-Ko ikasleentzako joko bat diseinatu eta aurrera eramaten du. Lan honen bidez, iraganean sortutako jokoek sormena lantzeko egokitasuna duten aztertu eta ebaluatu nahi dut sormenaren presentzia indartzeko asmoz. Ondoren, 2014-2015eko ikasturteko ikasleekin batera elkarlanean arituz, sormena kontuan hartzen duen joko bat sortze bidean lan egin dugu. Beraz, sormena bultzatuko duen joko berri bat sortzea izango da erronka nagusia eta prozesu guzti horretan, Lauro ikastolako MT-ko irakasle eta ikasleekin batera lanean aritu naiz, dinamizatzaile eta aholkulari funtzioak betez. Lauro ikastolan, Bigarren Hezkuntzako irakasle bezala hiru ikasturtez (20112014) lanean aritu ondoren, ikastola hurbiletik ezagutzeko aukera izan dut, baita bertako langileak ere. Guzti horien artean, Plastika eta Marrazketa teknikoko irakaslea den Jon Andoni Gomez dago, zeinek hezkuntzaren inguruan duen ikuspegi kritikoa egunerokotasunean aplikatzen ahalegintzen den. Bera izan zen, 2013-2014ko ikasturte amaieran MT-ko ikasleek HH-ko ikasleentzat sortu zuten jokoa nola martxan jarriko zuten ikustera gonbidatu ninduena. Beraz, harreman profesionala edukitzeaz gain harreman pertsonal bat ere badut Lauroko MT-ko ikasgaian aurrera eramaten duten proiektuarekin. Honek guztiak eraman nau GALAren ikerkuntza arloa Lauroko MT-ko ikasleek sortzen duten HH-rako ikasleentzako jokoa hurbiletik ikertzera eta aurtengo jokoa sortzaileagoa bihurtzera. Joko hauei esker, hain banatuak dauden bi etapen arteko hurbilpena posiblea izan dela aipatu beharra dago. Gainera, aurtengo erronka berriarekin, hezitzaile eta irakasle bezala dudan perfil bikoitza azalerazteko, erakusteko eta praktikan jartzeko aukera izan dut, joko berriaren diseinuan eta sortze prozesuan parte hartuz. Beraz, lan honek plano bikoitza duela aipatu beharra dago, DBH eta HH-ko etapak kontuan hartu dituelarik. Amaitzeko, lan honek maila teoriko eta praktikoan izan duen eragin eta ekarpen handia azpimarratu beharra dago. Bai DBH-ko ikasleentzat, beraiek izan baitira jokoa sortzeko prozesuaren protagonista nagusiak; baita HH-ko ikasleentzat, zeinek sormena lantzeko, garatzeko eta sustatzeko joko batez disfrutatzeko aukera izango duten; eta azkenik lan hau egiteak niri pertsonalki, ikaskuntza handia eskaini dit, ikerkuntza prozesu batean murgiltzeko aukera eskainiz. 1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala: aurrekariak eta egungo egoera Historian atzera begiratuz gero, konturatzen gara, jendarte eta kultura guztiak aldatuz joan direla. Norabide batean edo bestean izanda ere, garai guztietan transformazioak eman dira. Aldaketa hauen arabera izan dira izendatuak historiako etapa horiek, hala nola, XIX. mendea industrializazio garaia eta XX. mendea informazioaren eta aurrerapen zientifikoen garaia. XXI. mendea berriz, sormenaren garaia bezala izendatua izan beharko dela pentsatzen dute aditu askok, haien artean Saturnino De la Torre (2006) dagoelarik. Honen arabera, izendapen hau ez da komenientziazko izen bat izango baizik eta beharren arabera sortutakoa. Mende berri honetan aldaketa ugari ematen ari dira, eta batzuk oso modu arin eta bortitzean emanda. Beraz, sortzen ari diren gatazka guzti horiei ideia berritzaileekin aurre egin beharko diegu, sormena guzti honen bultzatzailea izanik. Argi dago, sormena betidanik izan dela aldaketa askoren motore. “En épocas pasadas, cuando una sociedad se encontraba en crisis o necesitaba un empujón para salir del estancamiento, dirigía su atención y recursos al fomento de la creatividad” (Klimenko, 2008: 193). Gaur egun, sormenak paper garrantzitsu bat jokatzen du jendartean. Honek posible egiten du ideia berritzaileak edukitzea, hautabide anitzak planteatzea edota aldaketa zein gatazken aurrean jarrera baikorra izatea. 1.2. Hezkuntza sortzailea Mundua aldakorra den moduan, eskola ere ez da modu estatikoan mantentzen. Baina azken honetan ematen diren aldaketak, askotan oso geldoak izaten dira eta ez dira jendarteak dituen eskakizunetara moldatzen edo erantzuten. Egun, eskola gehienetan martxan dauden metodologi gehienak pentsamendu konbergentean oinarritzen dira. Ezagutza kontzeptualean eta memorizazioan zentratuz baita arazo konkretu bati soluzio bakarra dagokiola bultzatuz (Cemades, 2008). Pentsamendu honek, sormena alde batera uzten du guztiz eta errealitatea modu bakarrean aztertzeko gaitasunean zentratzen da. Hau da, unibertso itxi bat planteatzen da, non helburuak finkoak diren eta hasieratik elementuak eta propietateak ezagunak diren. Ezagutza prozesua aurrera eginez, aurretik aipatutako guztia irmoki mantentzen delarik. Beraz, eskoletako metodologia atzerakoiak aldetzea oinarrizko eginbeharra izan behar da etengabean aurrera doan jendarte honetan isolatuak geratzerik ez badugu nahi. Pentsamendu dibergentea litzateke bultzatu beharreko metodologia, non ikaslea ikas-irakaskuntzaren erdigunean kokatzen den eta ikasle guztien ideiak onartuak eta baloratuak diren, guztien gaitasunak kontuan hartuta. Pentsamendu dibergentea beraz, pentsamendu sortzailearekin estuki lotua dago, De Bonok (1994) azaltzen duen moduan. Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da hezkuntza sortzaile bat lortzea. Sormenean heztea, Betancourrek (2000) dioen moduan, aldaketarako heztea baita. Honen bidez, originalak, flexibleak, iniziatibadunak eta arriskuen aurrean kikilduko ez diren pertsonak hezi behar ditugu. Baita, eskura duten informazio masifikatu guztiaren artean klasifikazio eta aukeraketa egokia egiten ikasiko duten pertsonak hezi behar ditugu. Sormena, hezkuntzako etapa guztietan landu eta txertatu behar bada ere, Haur Hezkuntzako zikloak bere biziko garrantzia dauka. Klimenkok (2008: 206) esaten 1.3. Hezkuntza sortzailearen lau elementuak Hezkuntza sortzailean, Rodrigo eta Rodrigok (2008) aipatzen duten moduan, lau elementu izango dira kontuan hartu beharreko aldagai garrantzitsuak: subjektua, prozesua, emaitza eta testuingurua. Lau aldagai hauek jarraikortasun batean ulertuak izan behar dira eta elkarri eragiten diotenak. “El producto contiene el resultado de un proceso, el proceso nace de las capacidades y características de una persona, y la manifestación y desarrollo de estos últimos dependen de las particularidades del ambiente en el que está sumergida la persona” (Klimenko, 2008: 196).  Subjektua: Hasteko, subjektu sortzailea zer den eta honen ezaugarriak zehaztuko ditut. Arteaga eta Narváez.ek (2008) esaten duten moduan, subjektu sortzailearen barruan pertsona indibidualak zein kolektiboak barne hartu ahal dira. Maila indibidualetik kolektibora igarotzen bagara, subjektu sortzaile indartsuago bat lortu dezakegula aipatzen dute. Non, pertsona indibidual guztien gaitasun eta ideiak biltzen diren proiektu konkretu bat aurrera eramateko. Bestalde, Carevic (2006) aipatzen duen moduan subjektu sortzaile baten oinarrian pentsamendu dibergentea egon behar du. Honekin batera, Martinez eta Perez-ek (2011), ezaugarri hauek zehazten dituzte subjektu sortzaile batentzat: 1- Ideia originalak dituen pertsona /taldea. 2Pentsamendu ez estatikoa duen pertsona/taldea. 3Ideia ezberdinen bateragarritasuna posible egiten duen pertsona/taldea. 4- Jarrera malgua duen pertsona/taldea. 5- Imajinazioa erabiltzen duen pertsona/taldea. 6- Objektuak manipulatzeko gaitasuna duen pertsona/taldea. 7- Gauza eta egoeren inguruan galderak eta zalantzak planteatzeko gai den pertsona/taldea. 8- Jarrera tolerantea duen pertsona/taldea. 9- Zailtasun edo arazoei aurre egiteko gaitasuna duen pertsona/taldea. 10-Beharrezkoa bada, helburuak birplanteatzeko gaitasuna duen pertsona/taldea. Hala ere, ezaugarri hauek (eta zerrendan agertzen ez diren beste hainbat) mailakatu daitezkeela esaten dute Arteaga eta Narváez.ek (2008: 18). Hauen ustez, sormena lantzeko hiru maila egon daitezke, erabiltzen diren gaitasun eta ahalmenen arabera. Hiru maila hauek oinarrizkoenetik aurreratuenera sailkatzen dira, azkeneko hauek lortzeko hasierakoak gaindituta eduki behar direlarik. Modu honetan sailkatzen dituzte gaitasunak : 1go irudia: Arteaga eta Narváez, 2008: 18  Prozesua: Beste alde batetik, prozesu sortzailea dugu. Prozesua bera azaltzeko eta ezaugarri sortzaileak deskribatzeko, bi aldagai izango ditugu kontuan: alde batetik, prozesuaren garapenaren nondik norakoak eta bestetik, garapen hori ahalik eta sortzaileena izan dadin erabili daitezkeen dinamika edo tekniken adibideak. Prozesuaren garapenari egiten diodanean erreferentzia, Bloomen Taxonomiaz ari naiz edo hobeto esanda, ikas-irakaskuntzaren prozesuak dituen helburuen taxonomiaz. Bloomek, eragiketa kognitiboak sei mailatan banatzen ditu, maila sinpleenetik hasi eta konplexuenera doalarik: gogoratu, ulertu, aplikatu, aztertu, ebaluatu eta sortu. Aipatutako mailaketa hau 2001ean birformulatu zen, ebaluazioa sormen ekintzaren aurretik jarriz eta Bloomek ezarritako izenak, aditzengandik aldatuz. Hona hemen 1956ko eta 2001eko taxonomiaren piramideak (Lopez, 2014): Memorian gordeta dagoen informazioaren artean eta ikasirakaskuntza prozesuan lortzen diren jakintzagaien artean esanahia eratu Ikasitakoa egoera konkretu batean aplikatu Ezagutza ataletan zatitu eta egitura globalarekin nola erlazionatzen diren ikusi Egindakoa konprobatu eta jarrera kritikoa adierazi Zerbait berria sortu. Hau lortzeko, planifikazioa ete produkzioa eman behar dira 1go taula (Lopez (2014). La taxonomía de Bloom y sus actualizaciones) Bloomen Taxonomia zertan datzan azaldu ostean, prozesu sortzaile batean garatu daitezkeen dinamika edo tekniken inguruan hitz egin nahi dut. Prozesua sortzailea izateko, ezin gara betiko metodologian oinarritu. Horregatik, sormena garatzen laguntzen duten ariketak eta teknikak aplikatzea garrantzitsua izango da. Hona hemen hainbat ariketa eta tekniken adibideak (Rodrigo eta Rodrigo, 2012 ):  Malgutasuna lantzeko ariketak: 1- Egoera, arazo edo irudi baten inguruan ikuspuntu ezberdinak sortu. 2- Objektu konkretu batekiko erabilpen anitzak formulatu. 3- Objektu bat berrantolatu, aldatu, zabaldu edo murriztu. 4Hasiera batean konexiorik ez dituzten gauzen artean, loturak sortu.  Originaltasuna lantzeko ariketak: 1-Ezinezkoak diren gauzetan pentsatu. 2- Ezinezkoa edo irreala den egoera batetatik sortu daitezkeen ondorioetan pentsatu. 3- Informazio ez osoarena urrean, erantzun posibleak bilatu.  Emaitza: Hirugarren atala, emaitza sortzailea dugu. Autore ezberdinek Cemades (2008), Arteaga eta Navarro (2008), Carevic (2006) eta Klimenko (2008) besteak beste, modu honetan zehazten dituzte emaitza sortzailea edo produktu sortzailea baloratzeko kontuan hartu beharreko ezaugarriak: Berritzailea / Originala / Erabilgarria / Malgua.  Testuingurua: Azkenik, testuinguru sortzaile bat zer den azaltzea geratzen da. Aurretik azaldu dudan moduan, hezkuntza sortzailea ez da egun batetik bestera lortzen den zerbait eta are gutxiago, sormena lantzearen eta garatzearen ardura plastika bezalako ikasgai batean soilik badago. Betancourrek (2000) dioen moduan, “educar en la creatividad implica partir de la idea que esta no se enseña de manera directa, sino que se propicia”. Horregatik, oso garrantzitsua izango da askatasuna bultzatuko duen testuinguru bat lortzea, non prozesu horretan parte hartuko duen subjektuak bere ahalmen indibidualak aurkitzeko gai izango diren. Beti ere, helduaren laguntzaz. Azken honek, jarrera behatzailea eta flexiblea izan beharko du eta bere esku dagoen laguntza guztia eskaini (Cemades, 2008). Beste alde batetik, Rodrigo eta Rodrigok (2008: 333) hauxe esaten dute testuinguruaren antolaketaz: “La organización y utilización del tiempo, el espacio, y los materiales en el aula determina el ambiente escolar, ya que contribuye a estimular o limitar la creatividad”. Horregatik, hiru aldagai hauek sormenaren bultzatzaileak izan daitezen, ezaugarri hauek izan behar dituzte kontuan: - Denboraren antolaketa malgua izan beharko du, inprobisazioak tokia eduki dezan. - Espazioaren antolaketak konfiantzazko giroa sortu behar du, ikasleen parte hartzea eta iniziatiba bultzatuz. - Erabiltzen den materiala erakargarria, estimulantea eta dibertigarria izan behar du, taldearen egoera ebolutibora egokitua. agertzen badira, ondorengo lerroetan, hezkuntza sortzaile honetan jokoak duen garrantza azpimarratu nahi dugu. Baita ere, jokoak berak Haur Hezkuntzako etapan duen erabilera pedagogiko eta hezitzailea azpimarratuta agertuko da. 2. Metodologia Ikerketa lan honetan burututako ibilbide eta prozesu osoan zehar, momentu oro norantz jo nahi nuen eduki dut presente. Baita, lan honen helburuak zeintzuk ziren ere. Batzuetan prozesua zein den eta helburuak zeintzuk diren presente edukitzeak ez du esan nahi beti argi izan ditudanik. Hauek, hilabeteetan zehar garatzen eta birformulatzen joan baitira. Prozesu honetan zehar erabili dudan metodologiak oinarri kualitatiboa izan du, eta honek, momentu askotan ikerketa prozesuan zehar malgutasunez jokatzera eraman nau. Egoera ezberdinen aurrean jarrera irekia azalduz. Lan honek, bi fase eduki ditu. Alde batetik, fase teoriko edo analitikoa eta bestetik praktikoagoa izan den esku-hartzearen fasea. Bi faseak ezberdinak izan badira ere, guztiz beharrezkoak eta osagarriak haien artean. Hasteko, etapa analitikoa eraman dut aurrera. Bertan, informazio eta datu bilketa burutu ditut, maila teorikoan burua kokatuz. Horretarako hiru tresna nagusi erabili ditut: bilaketa bibliografikoa, behaketa parte-hartzailea eta elkarrizketa kualitatiboa. Irakurketaren bidez, sormenaren inguruko hainbat artikulu zientifikoak landu ditut eta hauengandik informazio teorikoa zein ebidentzia zientifikoak jaso dut. Informazio iturririk erabiliena internet izan da eta bertan erabilitako datu base eta aldizkari digital hauek azpimarratu ditzaket: DIALNET, redalyc.org, Eduteka, ... Behaketaren bidez, berriz, sormenak Haur Hezkuntzako zikloan duen presentziaz jabetu naiz. 2014-2015 ikasturtean, Practicum II eta III buru izanak, informazio hau guztia eskuratzeko aukera eman dit. Konkretuki, Practicum II-a Lauro Ikastolan burutu dut. Bertan, behaketa parte-hartzailea eraman dut aurrera, non, behaketaren bidez ikerketa lanerako baliogarriak izan zaizkidan datuak jaso ditut. Datu edo informazio bilketa, “in situ” inguruan ikusitakoari edo nik neuk izandako bizipenei buruzkoa izan da. Lauro Ikastolan irakasleak diren Aintzane García (HH-ko irakaslea) eta Jon Andoni Gómez-engandik (DBHko MT-ko irakaslea) informazio baliogarria eskuratzeko elkarrizketa kualitatiboa erabili dut (Bujan, 2001). Tresna honen bidez, Aintzanek eta Jon Andonik, sormenaren inguruan duten interpretazio eta ikuspuntu pertsonala ezagutu ditut. Tresna oso baliogarria izan zait haien iritziak jasotzeko. Elkarrizketa hauek, erdi egituratuta egin dira, aldez aurretiko gidoia prestatuz (Ikus. 1.eranskina). Behin etapa analitikoan aurrera eginez, datu eta informazio guztia jaso, sailkatu eta kudeatzen hasita, bigarren fasean sartu naiz: esku-hartze fasea. Hau da, maila teorikotik maila praktikora igaro naiz, beti ere etapa analitikoarekin prozesu osoan zehar jarraitu izan arren. Beraz, maila teoriko batean hausnartu eta ideiak antolatzen joan ahala, DBH-ko ikasleekin batera burutuko nituen esku-hartzeak diseinatu nituen. Helburua, Haur Hezkuntzako ikasleentzako joko bat sortzea zen, sormena bultzatzen lagunduko zuen jokoa hain zuzen ere. Eta helburu edo emaitza hau lortzeko, sorkuntzarako prozesu luze bat eraman genuen aurrera, metodologia parte hartzailea bultzatuz, non ikasle guztien hitza eta iritzia tokia edukiko zuen espazio bat sortuz. Ohikoak diren metodologia konbergenteetatik aldenduz, pentsamendu dibergentea garatu nahi izan dugu teknika eta dinamika ezberdinekin, prozesu guztia, Blomen Taxonomian oinarritu dugularik. Horregatik, ikasleak ardatz eta erdigune izan duen metodologia aplikatuz, jakintzan eta sorkuntzan poliki poliki aurrera joatea izan da helburua. Amaitzeko, DBH-ko ikasleek behin jokoa sortu ostean bete beharreko fitxa tekniko bat sortu nuen. Modu batean, jokoaren nondik norakoak azaltzen dituen fitxa da hau (Ikus. 2.eranskina). Horregatik, honako ezaugarri hauek azaltzeko edo deskribatzeko eskatu nien: jokoaren izenburua, osagaiak, denboralizazioa, haurren taldekatzea, jokoaren deskribapena, jokoaren moldaera posibleak, marrazketa teknikoko edukiak, eduki pedagogikoak eta sormenaren garapena. 3. Lanaren garapena eta esku hartzea: Formak jokoa Ondorengo paragrafoetan, lanaren alderdi praktikoa deskribatu eta azalduko dut, beti ere, marko teorikoan eta metodologia ataletan azaldu eta justifikatutako ideiak erabiliz. 2014-2015 ikasturteko DBH-ko MT-ko irakasle eta ikasleek erronka berri bat gain hartu dute: HH-rako joko sortzaile bat egitea. Aurreko ikasturteetan sortu dituzten HH-rako jokoekin konparatuta, berrikuntza bat planteatu nien, konkretuki sormena lantzeko, garatzeko eta bultzatzeko ardatz eta oinarri izango zuen jokoa sortzea. Baina, ikasturte honetan MT-ko irakas-ikas taldearekin elkarlanean burutu dugun prozesu guztia azaltzen hasi aurretik, aurreko ikasturtetan (2013-2014) burututako jokoaren ebaluazioa egingo dut. Konkretuki, aurreko ikasturteko prozesua eta jokoa (emaitza) sortzaileak izan badira edo ez ebaluatuko dut, marko teorikoan zehaztutako irizpideen arabera. 3.1. Simetriaren bidezko jokoaren ebaluazioa 2013-2014 ikasturtean DBH-ko ikasleek, simetria lantzeko oso joko egokia sortu zuten (Ikus. 3.eranskina). Jokoak zituen hiru moldaerei esker haurrek lateralitatea landu zuten, baita eskuma-ezkerra kontzeptuak, biratzeak, traslazioak, etab… Baina, sormenari arreta jartzen badiogu hau urria izan zela balora genezake. Ondorengo lerroetan jokoa sortzeko prozedura eta emaitza (jokoa bera), sortzaileak izan baziren edo ez baloratuko dut. Prozesuan bertan, pentsamendu dibergentea bultzatzen zuten metodologiak eraman zituzten aurrera, Problem Based Learning, Project Based Learning eta Gamifikazioa (Díaz, 2013) bezalako metodologiekin. Baita ere, hau guztia Ikasketa Kooperatiboaren tekniken bitarteaz landu zituztela gogoratu behar dugu. Beraz, prozesu osoan zehar, ikaslearen parte hartzea bultzatu zen eta ikaslea ikasketa prozesuaren erdigunean egon zen. Baina, prozesua parte hartzailea izateak ez du halabeharrez, prozesu sortzailea izan behar denik ziurtatzen. Horregatik, prozesu parte hartzaile izan bazen ere, ikasleen sormenaren garapena lehenengo mailan ez zela egon ohartu gaitezke. Bestalde, emaitza dugu baloratzeko. Kasu honetan, simetria lantzeko jokoan sormen aldetik hutsune batzuk daudela ikus genezake. Izenburuak, argi esaten duen moduan simetria lantzeko jokoa zen helburu nagusia, eta hori ongi bete bazen, hezkuntzan hain garrantzitsua den sormena alde batera utzi zen modu partzialean. Jokoak eduki zituen hiru moldaeretatik, soilik azkenengoan (“Formekin sortutako collage-a”) sormena sustatzen edo bultzatzen dela ikus genezake. Marko teorikoan azaldu dugun moduan, azken emaitza sortzailea izateko lau baldintza bete behar ditu: Berritzailea izatea, originala, erabilgarria eta malgua. Lau baldintza hauetatik guztiak ez direla betetzen ikus genezake. Adibidez, joko honek malgutasunik ez zuen onartzen, oso bideratutako jokoa baitzen. Bestetik, originaltasuna ere mugatua zen, eskainitako irudiak sinpleak eta ohikoak baitziren. Jokoaren alderdi berritzailea baloratuz, esan genezake eredu honetako jokoak existitzen direla eta haurrak horrelako formak eta materialak (kuboak, arbel digitala eta papera/margoak/artaziak) manipulatzera ohituak daudela. Azkenik, sortutako jokoa erabilgarria zela esan beharra dago. Simetria eta honi lotutako hainbat gaitasun lantzeko baliogarria izanik. 3.2. 2014-2015 ikasturteko proposamena: Sormena indartuz Horregatik, 2014-2015 ikasturterako erronka hauxe litzateke: MT-ko ikasleek, HH-ko ikasleentzat sortuko duten joko berriak sormena garatzeko baliogarria izatea eta sormenaren lanketa ahalbidetuko duen tresna izatea. Hau guztia aurrera eramateko, neure burua aholkulari lanak egiteko aurkeztu dut eta ikastolan onarpena eman ostean, MT-ko irakasle eta ikasleekin batera elkarlanean jarri naiz. Marko teorikoan argi azalduta dagoenez, sormena pertsona oro duen gaitasun unibertsala da. Mitoek sormenaren inguruan duten ikuspegi murritzailea alde batera utzita, gaitasun hau landu, garatu, bultzatu eta sustatu daiteke erreminta egokiez baliatuz gero. Horregatik, sormena bultzatuko duen joko baten beharra ikusi ostean, hau pentsatzeko, diseinatzeko eta sortzeko erronka izan da MT-ko irakasle eta ikasleek hartu dutena. Joko berria diseinatzeko prozesua, prozesu sortzaile eta parte hartzailea izan behar zen. Horretarako, aurreko urteetan erabilitako metodologiaren haritik tiratu dut eta nire proposamen propioa sortu dut. Guztira, ordu beteko bost saio dinamizatu ditut, non aholkulari edo orientatzaile zein dinamizatzaile rola izan dudan. Hau guztia aurrera eramateko, ohikoak eta tradizionalak diren metodologietatik ihes egin dugu. Saio guztiak, Bloomen Taxonomiaren arabera antolatuak izan dira. Modu honetan, ikasle taldea jakintzan eta ezagutzan, arazoen ebazpenean eta jokoaren sorkuntzan mailaka egin dute aurrera. Hona hemen burututako bost saioen deskribapena: 2. SAIOA: GOGORATZE FASEA eta ULERTZE FASEA (2015/ 02/ 10):  Bloomen Taxonomiaren lehenengo fase honetan (gogoratze fasean) garrantzitsua da pertsona bakoitzak bere barruan duena kanpora ateratzea. Luzaroan, barruan egondako informazio hori berreskuratzea da fase honetako helburu nagusia eta horretarako, erlaxazio saio txiki bat egin dugu. Arnasketaren bidez, gorputza eta burua erlaxatzen ahalegindu gara. Bitartean ikasleei hainbat ideia transmititu dizkiet: Aurrera eramango genuen prozesuan ikasle guztiak garrantzitsuak direla azalduz, baita jokoa sortzeko prozesuan ez dagoela gaizki egiterik, eta noizbait errakuntzaren bat egonez gero, egoera horretatik ikasiko dugula adieraziz,... Testuinguru lasaia sortu dugu: erlaxaziorako musika jarriz eta gela ilunduz.  Erlaxatuak eta begiak itxita zituztela hauxe galdetu diet: Haur Hezkuntzan zeundetenean, zertara jolasten zenuten? Zein joko mota duzue gogoan? Nolakoa zen jokoa? Materialik bazuen? Taldeka edo banaka jolasten zen? Gustuko zenuten horretara jolastea?. Galdera hauen bidez, gogoratze fase horretan murgildu dira ikasleak, bakoitzak bere txikitako oroimenak birgogoratuz.  Erlaxazioko momentua igaro ostean, oroimenarekin berreskuratutako txikitako ideia eta sentsazioak guztion artean konpartitu ditugu. Erlaxazioa egiteko, ikasleak gelan zehar sakabanatzea eskatu diet, eroso sentituko ziren espazio batean jarriz. Berriz, oroitzapenak konpartitzeko momentuan, espazioaren berrantolaketa egon da, ikasle guztiak elkarri begira jarriz.  Ondoren, Bloomen Taxonomiaren bigarren fasean sartu gara. Hau da, ulertze fasean murgildu gara. Argitu eta ulertu beharreko bi kontzeptu plazaratu dizkiet: Jokoa eta Sormena. Horretarako, arbelean JOKOA eta SORMENA hitzak idatzi ditut eta ondoren, bi kontzeptu hauen gaineko Brainstormina egin dugu. Teknika honen bidez, modu oso askean ikasleek hitz solteak esaten joan dira . Lehenengo JOKOA hitzarekin hasi gara eta ondoren SORMENA kontzeptuarekin jarraitu dugu. Oso parte hartze handia egon da. (sortutako taula ikusteko: Ikus. 5. eranskina) 3. SAIOA: APLIKATU FASEA (2015/ 02/ 23):  Hirugarren saio honen hasieran, ulertze fasearekin bukatu dugu. Horretarako, aurreko eguneko taula birgogoratu dugu guztion artean, jokoa eta sormena kontzeptuen esanahia ulertuz. Ondoren, bi hitzak elkartu ditugu (jokoa + sormena) joko sortzaile bat zer den definitzen ahalegindu garelarik. Hasiera batean, konexiorik ez zituzten bi kontzeptuen arteko lotura egitea lortu dugu. Kontuan hartu behar dugu, gure helburuetako bat HH-rako joko sortzaile bat sortzea dela, eta horregatik, hau errealitatean burutzen hasi aurretik, honen esanahia ulertzea garrantzitsua dela.  Ondoren, joko sortzaile hipotetiko horretan erabili ahal den material posiblearen zerrenda egin dugu guztion artean. Baita Marrazketa Teknikoko edukien zerrenda ere. Berriro ere Breinstormin teknika erabili dugu arbelean taula bat eratuz (Ikus. 6.eranskina).  Informazioa gogoratu eta ulertu ostean, hori guztia egoera konkretu batean aplikatzeko momentua heldu da. Horregatik, Bloomen Taxonomiarena arabera hirugarren fasean egongo ginateke; aplikatze fasean. Behin, informazioa eskura izanda, ikasleak hiruko taldeetan jarri dira. Taldeak ikasleen gaitasun eta abileziak kontuan izanda sortu dira. Ikasle bakoitzak folio batean, aurretik landutako guztia kontuan hartuta, joko sortzaile posible bat deskribatu edo diseinatu du. Ondoren beste bi taldekideei norbere proposamena azaldu eta hauek aholkuak eman dizkiote. Jasotako aholkuekin, ikasle bakoitzak hasierako ideia birformulatu behar izan du eta paperean berriro idatzi. 4. SAIOA: APLIKATU FASEA (2015/ 03/ 03):  Laugarren esku-hartze honetan, aplikatze fasearekin jarraitu dugu aurrera. Ikasle bakoitzak diseinatutako jokoaren deskribapenaren azalpena altuan eman du eta beste ikasle guztiek jokoa hobetzeko aholkuak eman dizkiote. (Aurreko egunean, jarduera bera burutu dugu baina oraingoan talde handian). Aulkiekin, zirkulu erdiko forma egin dugu, horrela ikasle guztien aurpegiak ikusi dira.  Aholkuak ematerako orduan alderdi hauek kontuan izatea eskatu diet: Materiala(k)/ Edukia(k)/ Denboralizazioa/ Haurren taldekatzea/ Jokoaren moldaera posibleak/ Sormena.  Ondoren ikasle bakoitzak, beste klase kideek emandako aholkuekin eta gelan sortutako eztabaidekin jasotako informazioarekin, jokoaren fitxa tekniko eta deskribatzailea osatu behar izan dute (Ikus. 7.eranskina).  Aipatzekoa da, ikasle guztiak joko guztien sorkuntza eta moldaera prozesuan parte hartzeko aukera izan dutela. Modu honetan, hausnarketa prozesu honetatik ateratzen den jokoaren azken emaitza, guztion ekarpenekin sortutako jokoa izango da. Beraz, joko bakoitzaren atzean ikasle konkretu bat ez da egongo, Marrazketa Teknikoko ikas-irakasle talde osoa baizik. 5. SAIOA: AZTERTU FASEA (2015/ 03/ 10):  Gaurko egunean, joko guztiak eratuak egonik, hauek aztertzeko tartea hartu dugu. Beraz, Bloomen Taxonomiaren arabera laugarren mailan egongo ginateke; aztertu fasean. Horretarako, gure helburua zein den argi azaldu dugu behin ere eta horra heltzeko jokorik egokiena zein izango zen eztabaidatu dugu. Ondoren, azken erabakia hartzeko, bozkaketa egingo dugu.  Ondoren ikasle bakoitzak puntu 1, 2 eta 3 puntu banatzeko aukera izan du, arbelean puntuen zenbaketa egin dugularik.  Puntu gehien irabazi duen jokoa egon da. Baina atzetik beste hainbat joko, puntuazio altu batekin geratu dira. Ateratako emaitzaren gainean hausnartzeko denbora gutxi izan dugu, klase ordua bukatu delako. Ondorengo egunetan, MT-ko ikas taldea irakaslearekin batera bozkaketa eta eztabaidaren ostean ateratako emaitzaren inguruan buruari bueltaka ibili dira. Irakasleak berak, puntu gehien jaso zituen jolasaren eredu arin bat egin eta ikasleei erakutsi die. Guztion artean, eta jokoa modu bisualean ikusi ostean, erabaki dute joko hori aurrera eramatea oso lan konplikatua eta kasu batzuetan (dagoen denbora eta eskura ditugun materialak kontuan hartuta) ezinezkoa izango zela. Horregatik, egoera ebaluatu ostean, egoeraren birformulatzea egin dute. Prozesuaren fase honetan, Bloomen Taxonomiaren arabera bosgarren mailan egongo ginateke, hau da, ebaluatu fasean. Jokoaren alderdi onak eta txarrak aztertu eta ebaluatu ostean (“Checklist ideiaren teknika” aplikatuz), joko irabazlea ez egitea erabaki dute. Eta horren ordez, puntu asko irabazitako hainbat jokoen arteko nahasketa bat egin dute, Formak jokoa sortuz. ( Informazio gehiago eskuratzeko, Ikus. 8.eranskina) Ondorengo egunetan, ikasleak hiru taldeetan banatu dira, hain zuzen, Formak jokoan lantzen diren forma geometrikoen arabera: Zirkuluak, Triangeluak eta Paralelogramoak. Talde bakoitzeko ikasle bakoitza, forma konkretu baten ardura hartu du (zirkulu erdia, zirkulu handia, triangelu isoszelea, angelu zuzena, karratua,… Ikus. 9.eranskina) eta hori landu eta koloreztatu dute sei koloreen konbinazioa eginez(Ikus. 10eranskina). Koloreak, guztion artean zehaztu dituzte: Zuria, beltza, gorria, berdea, horia eta urdina. Behin forma guztiak sortu eta koloreztatu ostean, moztu eta jolasten hasi dira. Ikasle bakoitzak nahi zituen formak eta koloreak erabiliz modu askean irudiak sortu dituzte (Ikus. 11.eranskina).Hau egin ostean, forma guztiak karratu baten barruan egoteak lana konplikatu egiten zuela ohartu dira eta Jon Andonik esan duen moduan “denbora ekonomizatu beharra dugu, bi hilabete besterik ez zaizkigu geratzen eta.” Beraz, jokoaren hirugarren moldaera bat egin dute. Formak, karratuen barruan egon beharrean, hauek bakarrik sortuko zituztela erabaki dute (Ikus. 12.eranskina). Modu honetan, jokoak aukera gehiago eskainiko ditu sormena eta irudimena lantzeko eta garatzeko. Beraz, ikasleek berriro forma berriak sortu ostean haiekin jolasten jarraitu dute irudiak sortuz (Ikus. 13.eranskina). Jokoarekin frogak egin ostean, Formak jokoaren azkeneko bertsioa hori izango zela erabaki dute. Beraz, jokoak dituen lau moldaerak sortzera ekin diote. Ondoren, moldaera guztiekin jolastu behar izan dute (Ikus. 14.eranskina) jokoa bera ongi menperatzeko eta ekainean zehar HH-ko ikasleengana hurbilduko dira jokoa aurkeztera. Erritmo ezberdinak direla eta, azkeneko hau ezin izango dut nire lan idatzian txertatu. 4. Emaitzak Atal honetan, MT-ko ikas-taldea, aurrera eraman den prozesua, erabilitako testuingurua eta azken emaitza, sortzaileak izan diren baloratuko dira jarraian:  Subjektua: Marrazketa Teknikoko ikas taldea izan da. Prozesu osoan zehar, Arteaga eta Narváezek (2008) planteatzen dituzten gaitasunen mailaketan poliki- poliki aurrera egin dute, gaitasun oinarrizkoenetatik konplexuenetara igaroz. Beraz, modu progresibo batean subjektu sortzaileak bihurtzen joan direla esango genuke, non ideia originalak izan dituzte, ideia ezberdinen bateragarritasuna posiblea izan den, arazoen aurrean jarrera tolerantea zian duten… Hau da, malgutasuna, originaltasuna, motibagarritasuna, sorkuntza… bezalako gaitasunak erakutsi dituzte. Aipatzekoa da, parte hartzea guztiz orekatua izan ez bada ere, (ikasle rolak, genero rolak, etab… markatuak baitaude) klase arruntetan oso gutxitan parte hartzen duten zenbait ikasleek prozesu honetan zehar oso inplikatuak egon direla. Esan beharra dago, prozesu honetako protagonista nagusiak Marrazketa Teknikoko ikasleak izan direla.  Prozesua: Lau hilabeteetan zehar aurrera eraman dugun prozesua guztiz sortzailea izan da. Bloomen Taxonomian oinarritutako prozesua izan da, non, helburu zehatzak zituzten teknikak erabiliz, ikasleak ibilbidean aurrera egin duten. Bloomen Taxonomiari esker, ikasleak pixkanaka maila kognitiboan aurrera egin dute prozesu osoaren subjektu aktiboak izanik. Esku hartzean deskribatutako teknika eta ariketei esker, ikasleen buruetan zegoen informazioa kalera ateratzeko aukera egon da. Beste alde batetik, arazoak suertatu direnean irtenbidea bilatzeko estrategiak erabili izan dira.  Emaitza: DBH-ko ikasleek, HH-ko haurrentzat sortu duten Formak jokoa, sortzailea izan da. Kasu honetan, maila teorikoan besterik ezingo dut ebaluatu, oraindik honen aplikagarritasuna HH-an ez baita eman. Beraz, plano teoriko batetik ebaluatzen bada, sormena bultzatzen eta garatzen laguntzen duen jokoa da. Joko berritzailea, originala, erabilgarria eta erabilpen malgua duena baita.  Testuingurua: Ahalik eta testuinguru sortzaileena izan dadin ahaleginak egin badira, esan beharra dago eguneroko lan erritmoak honen kontra egon dela. Hala ere, neurri handi batean testuinguru sortzailea lortu dela esan beharra dago non garatutako bost saioetan zehar denbora antolaketa malgua izan den, espazioaren antolaketa konfiantzazko giroa bultzatu duen eta erabilitako materiala ahalik eta erakargarriena izan den. Ondorengo egunetan ere, testuingurua asko zaindu da. Azaldutako lau elementu hauek sortzaileak izan badira ere, gauza asko daude hobetzeko, prozesu honen hasieran besterik ez baikara kokatzen. Honek ibilbide luzea eduki dezakeela uste dut. Bestalde, Jon Andonik, irakasle bezala eduki duen rola eta jarrera azpimarratu beharra dago. Prozesu osoa aurrera eramateko, bere laguntza eta parte hartzea ezinbestekoa izan da. Inplikazio maila handia eduki du eta horrek posible egin du ikaskuntza konpartitua izatea. Amaitzeko, ezinbestekoa da aipatzea, lan honetan ezin izan dudala prozesu osoaren berri eman denbora erritmoak bateraezinak izateagatik. DBH-ko ikasleek, HHko ikasleekin joko sortzailea aplikatuko duten momentua ekainean izango baita. Beraz, lan honen ikerketarako ateak zabalik geratzen dira etorkizun batean aztertu ahal izateko. 5. Ondorioak Sormena oinarri eta ardatz izan duen lan honen bidez, erakutsi da nola hezkuntza munduan sormena txertatuz, aurrera eramaten diren prozesuak eta lortzen diren emaitzak aberasgarriagoak diren. Maila pertsonalean eragina edukitzeaz gain, maila sozialean ere sormenak indarra hartzen du. Kasu honetan, DBH-ko ikasleek haien azaletan sormenaren balioa bizitzeko aukera izan dute eta nola ez, garrantzitsua da esatea, 15 urteko ikasleek Haur Hezkuntzako haurrentzat sormena bultzatu eta garatuko duen jokoa sortu dutela. Garapen sozialaren aldeko hazia jarriz. Beste alde batetik, lan honen bidez sormenak duen botereaz jabetu naiz. Sormenaren balio kulturala, hezkuntza mailan, maila zientifikoan eta artean ez ezik, maila sozialean ere aintzat hartu beharra dago, pertsona guztiok dugun gaitasuna izanik. Sormena erabiltzeak eta sustatzeak, aukerak eskaintzen dizkigu bizitzan planteatzen zaizkigun erronkei modu berritzaile batean erantzuteko. Baita ere, sormenak eta arlo artistikoak, alderdi kognitiboa garatzen laguntzen duela ikusi dugu. Gauzak azaltzeko eta espresatzeko beste modu bat aurki dezakegu sormenaren bidez. Nola ez, sormena hori guztia aurrera eramateko tresna oso baliogarri bat izan daiteke. Hau guztia, Marrazketa Teknikoko klasean garatu dela ikusi dugu. Sormena, pertsona guztiok dugun gaitasun unibertsala bada, HH-ko etapatik hasi behar gara hori bultzatzen, sustatzen eta pizten. Beraz, HH-ko hezitzaileok ardura handia dugu sormenaren lanketa aurrera eramateko orduan. Hau, gure egunerokotasuneko lanean txertatu behar dugularik. Argi dago, sormenaren tresna bizitza osoan baliagarria izango dela baina zer esanik ez HH-ko ikasleentzat. Hauek ez baitute hizkuntza gaitasuna helduok bezain garatua (bidean baitaude), beraz, espresatzeko, komunikatzeko, adierazteko beste bide horiek eskaini behar dizkiegu sormena ardatz izanik. Baina bide horiek ezin izango ditugu aurrera eraman, LOMCE Legea martxan dagoen bitartean. Hezkuntza lege berri honek, sormena alde batera uzten du, haur eta gazteen sormenerako gaitasuna baztertuz. Baina ez soilik hori, maila praktikoan alde batera uzten du ere, Europan onartutako konpetentzien inguruko hezkuntza eredua. LOMCE-ren bidez, ikasgai instrumentalek pisu gehiago hartzen dute, filosofia, plastika eta teknologia bezalako ikasgaiak albo batera baztertuz. Beraz, hezkuntza lege berri honekin atzera pauso ikaragarri bat eman dugu, etorkizuneko haurren gaitasunak, autoestimua eta boterea non geratuko da? Amaitzeko, irakatsi eta heztea sortzea dela esan nahiko nuke. Beraz, sormena eta hezkuntza bi kontzeptu bereizezinak dira. 6. Erreferentzia bibliografikoak
addi-0ed3ce6453e5
https://addi.ehu.es/handle/10810/17669
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Jiménez Litago, Leire
eu
Joko Sortzailea haur hezkuntzan: DBH-ko Marrazketa Teknikoko ikasleek, prozesu sortzailearen bidez sortutako Haur Hezkuntzarako jokoa
SIMETRIAREN BIDEZKO JOKOA (Autorea: Jon Andoni Gómez, Lauro Ikastolako irakaslea. Moldaerak: Leire Jiménez) 2013-2014ko ikasturtean Lauro Ikastolan Bigarren Hezkuntzako irakasle lanetan jardun bitartean, Marrazketa Tekniko arloan aurrera eraman zuten proiektu oso interesgarria hurbiletik ezagutzeko aukera izan nuen. Konkretuki, Marrazketa Teknikoko ikasleek HHko ikasleentzat sortu zuten jokoaren prozesua hurbiletik ezagutzeko aukera izan nuen. Aipatu beharra daukat, ikasgai hau hautazko ikasgai bat dela non 14 bat ikasle dauden. Esperientzia hura, oso aberasgarria iruditu zitzaidan. 2013-2014 ikasturteetan zehar, Lauro ikastolako DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko ikasleak Haur Hezkuntzako ikasleentzako Simetriaren Bidezko Jokoa sortu zuten. Marrazketa Teknikoko edukiak lantze bidean, HHko jokoa sortzearen helburu nagusia hauxe izan zen: - HH eta DBHko ikasleek simetria ikasi, frogatu eta lantzea. - DBHko ikasleek simetrian oinarritutako joko bat diseinatzea, lerro, forma eta koloreen konbinazioak aplikatuz. - Marrazketarako tresna digitalak erabiliz Marrazketa Teknikoko zein Plastikako hainbat eduki barneratzea. - HH eta DBHko ikasleen artean jarduerak burutzeko, komunikazioa, harremana eta ikasleen arteko laguntza lantzeko aukerak zabaltzea. HH-rako jokoaren prestaketa eta diseinua aurrera eramateko, Marrazketa Teknikoko klaseetan erabilitako metodologiak honako hauek izan ziren: Problem Based Learning, Project Based Learning eta Gamifikazioa. Hiru metodologia hauek Ikasketa Kooperatiboaren tekniken bitarteaz landu zituzten. Baina, jokoaren diseinua burutu aurretik, DBHko eta HHko irakasleen arteko harremana, eta komunikazioa egon zen. Informazioaren trukaketa bileretatik, kontuan hartu beharreko irizpide batzuk zehaztu zituzten: - Jokoen edukiak eta irudiak HHko ikasleen adinera egokituak izan behar ziren. - Joko digitalerako baldintza zehatzak finkatuak izan behar ziren: aginduak, soinuak, … - Jardueren iraupena zehatza izan behar zen. Egin beharreko joko motaren arabera ikasleen taldekatzea modu bateko edo besteko izango zen. Behin jokoaren diseinuarekin bukatuta, DBHko ikasleek jokoa bera modu fisikoan burutu zuten. Beraz, HHko ikasleengana joatea eta jokoarekin jolastea zen geratzen zitzaien azken fasea. Hau guztia ikasturte bukaeran burutu zuten, ekaina aldera. Behin ekaineko azterketa guztiak bukatuta, DBHko ikasleak HHko ikasleengana hurbildu ziren eurek sortutako jokoarekin jarduerak burutzeko. Jarduera hauen bitartez etapa desberdinen arteko ikasleen arteko harremana eta komunikazioa bermatu zen. Marrazketa Teknikoko ikasleek sortutako jokoak hiru moldaera ezberdin zituen: 1- Simetria lantzeko kuboak: Sei aldeetako lau kuborekin, sei irudi simetriko osatu daitezke, irudi bakoitzeko paperean margotutako eredu bana egongo delarik. Beraz, kuboak alde batera edo bestera mugituz irudi bat edo beste sortzeko aukera egon daiteke, osatu daitezkeen irudiak mugatuak izango direlarik: lorea, eguzkia, … 2- Joko digitala: Aurreko jokoan azaldutako irudiak modu digitalean azaltzen dira. Arbel digitala ukituz, haurrak kubo digitalak biratzeko aukera izango dute, sei irudi posible osatu ahal dituztelarik… JOKOA SORMENA - Dibertigarriaikasteko balio du - Ondo pasatzeko + denbora pasatzeko - Entretenigarria - Tresna bat da piezak, tableroa, … eduki dezakeena. - Araua(k) izan ditzake - Banaka edo taldeko jokatu - Koloreak - Zenbakiak - Formak - Erabilgarritasuna Jokoaren izenburua: IDEIAREN AZALPENA Joko honetan, ikasleek forma geometrikoz osatutako piezak erabiliko dituzte irudiak egiteko. Piezak forma askotakoak izango dira: zirkuluak, zirkulu erdiak, zirkulu laurdenak, triangeluak(aldekideak, isoszeleak, eskalenoak, angelu zuzenak...), karratuak, lauki zuzenak, erronboak, erronboideak... Forma hauek neurri eta kolore desberdinetakoak izango dira. Pieza hauen konbinazioen bitartez nahi beste irudi sortu ahal izango ditu jokalariak. Forma guztiak karratuz osatutako sare geometriko berdinetik sortuko dira, sare geometrikoa eratzen duten karratuei proportzionalak izanik. Irudiak sortzeko, bi modu egon daitezke: 1. Irudia egiteko espazioa karratuz osatutako sare geometrikoan antolatutako espazioa izan daiteke, sarean bertan formak kokatuz irudiaren arabera. 2. Irudia egiteko espazioa antolatu gabekoa, hau da, hutsa izan daiteke, sare geometrikorik gabe, formak nahi den tokian kokatuz. Irudia egiteko emandako piezak (formak, neurriak eta koloreak) mugatu daitezke edo guztiak erabili. LANDUTAKO EDUKIAK • Forma geometrikoak:  Zirkuluak, zirkulu erdiak, zirkulu laurdenak, arkuak...  Triangeluak: aldekidea, isoszelea, eskalenoa, angelu zuzena, zorrotza, kamutsa...  Paralelepipedoak: karratuak, lauki zuzenak, erronboak... • Angeluak: zuzenak, zorrotzak eta kamutsak. Forma geometrikoek eta hutsuneek eratuko dituzte angeluak. • Sare geometrikoak, moduluak eta sare modularrak: forma geometrikoz eta kolorez osatutako sare modularrak: sare modular simetrikoak, asimetrikoak, erritmikoak... • Irudiaren konposaketa: simetria, asimetria eta erritmoa. • Formatua: horizontala, bertikala, karratua, forma askea... • Koloreak: oinarrizkoak, bigarren mailakoak, kolore nahasketak, gamak, osagarriak, armoniak, kontrasteak... • Abstrakzioa: forma geometrikoen bitartez errealitatearen adierazpena eta irudimena lantzea. • Ikasketa Kooperatiboaren egiturak: irudiaren helburua taldeka adostu, eta lortu nahi den helburuaren arabera taldeko lana antolatu, txandak errespetatu eta kooperazioa landu. • Irudia egiteko planifikazioa: sortu nahi den irudiaren arabera, piezak (formak, neurriak eta koloreak) sailkatu eta egokienak aukeratu. JOKOAREN MOLDAERA POSIBLEAK • Jokoak lau modu desberdin ditu: piezak, kartoi meheak, koloretako gardenkiak eta esponjak. • HHko 5 urteko ikasleekin jarduerak nola burutuko ditugun antolatu behar dugu. Talde bakoitzean bi jarduera egin ditzakegu: talde erdia piezekin jolasten eta beste erdia kartoi mehekin edo koloretako gardenkiekin edo esponjekin. Hau da, talde batean, talde erdia piezekin jolasten eta beste erdia kartoi mehekin, beste talde batean, talde erdia piezekin jolasten eta beste erdia koloretako gardenkiekin... MATERIALA • JOKOAREN 1. MODUA: koloretako pieza desberdinak eta irudia sortzeko gainazala (espazioa). Forma bakoitzeko kolore eta neurri desberdinetako piezak eraiki. Kartoi sendoan egin daitezke, bertan marraztu eta moztu. Koloreztatzeko modua zehaztu behar dugu: sprayz, pintura akrilikoz... Irudia sortzeko gainazala bi modutara egin behar dugu: sare geometrikoa marraztuta eta espazio hutsa. Kartoiaz egin dezakegu. • JOKOAREN 2. MODUA: forma desberdinak kartoi mehetan inprimatuta emango zaizkie ikasleei. Ikasleek forma hauek koloreztatu eta moztuko dituzte euskarri batean itsatsiz euren irudiak sortzeko (irudia sortzeko gainazala bi modutakoa izan daiteke: sare geometrikoa marraztuta eta espazio hutsa). Material hauekin landuko den jokoaren moldaerak, ikasleek erabili nahi dituzten formak eta koloreak hainbat alditan erabiltzeko aukera emango die. Duela bi ikasturte moduluekin egin genuen bezala. • JOKOAREN 3. MODUA: koloretako gardenkiekin forma desberdinetako piezak eraiki. Pieza hauek proiektore batean kokatu eta irudia proiektatuko dira. Kolore nahasketak proiekzioaren bitartez sortuko dira. Proiektatutako irudien argazkia egin irudiak gordetzeko. Kolore nahasketak aldatu eta sortutako irudi desberdinen argazkiak egin. • JOKOAREN 4. MODUA: forma desberdinetako piezak esponjekin egin. Esponjaz egindako pieza hauek koloretako tinten gainean busti eta formak euskarri batean estanpatuz irudiak sortuko dituzte ikasleek. Kolore nahasketak egin daitezke euskarriaren gainean. HAURREN TALDEKATZEA • Ikasketa kooperatiboaren egiturak erabiltzea da egokiena. Ikasleak lau kideko taldeetan antola daitezke irudiak eraikitzeko. Orri birakariaren egitura erabil daiteke. • Ikasketa kooperatiboaren irizpideak egokitu taldeak antolatzeko HHko ikasleentzat. Orientatzailearekin, HHko zuzendariarekin, HHko irakaslearekin eta Leirekin adostu. DENBORALIZAZIOA • Jokoaren modu bakoitzak bere denboralizazioa izan dezake. • HHko 5 urteko ikasleekin jarduerak burutzeko, jokoaren moldaera bakoitzak 30 - 45 minututako iraupena izan dezake talde erdi bakoitzarentzat. SORMENAK DUEN PRESENTZIA • Sormenak jokoaren lau moduetan presentzia du. Ikasleek modu guztietan sortuko ditutze irudiak, euren irudimena landuz. Ikasleek jokoak ematen dituen formak egokitu beharko ditu, horretarako irudimena eta sormena landu beharko da, abstrakzioa ere landuz. • Ikasle bakoitzak nahi dituen irudiak egingo ditu, horretarako formak nahi edo behar duen moduan erabiliz. (Ikaslearen hasierako idatzia) Maila: DBH 3 Ikasgaia: Marrazketa Teknikoa Ikasturtea: 2014 - 2015 Ikaslea: Mikel Merino Jokoaren izenburua: Formak 1- HASIERAKO IDEAIAREN AZALPENA Hasieran, zegoen materiala oso gutxikoa zen, hau da, orri bat eta arkatz bat zegoen bakarrik. Hasierako jokoa datza, ikasle bakoitzak, banaka, 3 forma geometriko erabiliz (karratua, triangelua eta zirkunferentzia), marrazkiak egitea, zehatz-mehatz 3 minututan. Azkenean epaileak zeuden eta beraiek erabakitzen zuten irabazlea edo marrazkirik hoberenak. 2- TALDE TXIKIAN JASOTAKO AHOLKUAK Forma geometriko gehiago jartzea. Minutu gehiago jartzea. 3- HASIERAKO IDEIAREN BIGARREN BERTSIOA Bigarren bertsioa: Aholkuak jarraituz, jokoa honela geratu da: orain, 5 forma geometriko erabili ahal dituzu ( karratua, erronboidea, erronbo, zirkunferentzia, laukizuzena) eta nahi izan ez gero zirkunferentzia erdia, karratu erdia... 340 segundo ditu nahi dituen marrazki guztiak egiteko. Bi epaile daude, guk, ikasleok eta bien artean eztabaidatu egin behar dugu, marrazki irabazlea aukeratzeko.
addi-87b31e181582
https://addi.ehu.es/handle/10810/17673
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Martínez Mediavilla, Maria
eu
Lehen Hezkuntzan autoezagutza fisikoa, emozionala eta soziala lantzeko proposamen didaktiko baten diseinua eta esku-hartzea
3. Eranskina. Pretest/Postest. 4. Eranskina. Bongoren ipuina. 5. Eranskina. Hausnartzeko galderak. 6. Eranskina. Ikasle batzuen erantzunak hausnartzeko galderetan. 7. Eranskina. Ipuineko animaliak, horiek margotzeko materialak eta emaitza. 8. Eranskina. Arbelean idatzitakoa. 9. Eranskina. Altxor kutxaren eredua. 10. Eranskina. Bi neska-mutilen adibideak eta norberaren deskribapena egiteko fitxa. 11. Eranskina. Ikasgelako ume batek egindako deskribapena eta irudia. 12. Eranskina. Bosgarren esku-hartzerako materialak eta emaitza. 13. Eranskina. Seigarren esku-hartzerako materialak eta emaitza. 14. Eranskina. Ikasle baten erantzunak pretest eta postestean. 15. Eranskina: Pretestaren emaitzak. Sarrera Graduarekin amaitzeko proiektu bat aurkeztu behar zela jakin nuenean, gustuko dudan gai bat lantzea pentsatu nuen berehala. Horrela, eginbeharra, interesa eta inplikazioa nahasteko aukera izango nuen. Unibertsitatean egondako azken lau urte hauetan, interes handia piztu zait psikologiaren inguruan eta horrek hezkuntzaren munduan duen garrantziaz ohartu naiz. Beraz, interes hori aprobetxatuz, zergatik ez bideratu proiektua alde horretatik? Psikologiaren barruan hainbat atal bereizten dira, baina bereziki batek nire arreta lortu du: autoezagutza, hain zuzen ere. Bizitzan zehar, norberak duen autoezagutza ezinbestekoa da pertsona bezala garatzeko, gizartean integratzeko, erabakiak hartzeko edota lan munduan sartzeko. Lehen Hezkuntzan, autoezagutza ez dago hain garatuta eta hura lantzea funtsezkoa da; izan ere, norberak bere burua ezagutuz, hobeto arituko da bai eskolan, bai gizartean. Autoezagutzaren barruan, autoezagutza ez akademikoa lantzea erabaki da, hau da, fisikoa, emozionala eta soziala. Autoezagutza ez akademikoa, pertsonaren garapenaren pilare funtsezkoenetariko bat da eta bereziki, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako umeak haien nortasuna eta autoezagutzaren garapenaren erdian aurkitzen dira. Horren ondorioz, zortzi eta bederatzi urteko umeekin hori lantzeko proposamen didaktiko baten diseinua eta haren esku-hartzea burutu da. Lan honetan bost atal bereizten dira. Lehenengoa, esparru teoriko eta kontzeptuala da. Puntu honetan, zenbait autorek autoezagutzari buruz emandako informazioa bildu da eta lortutako informazio hori, lanaren oinarri teorikoa izan da. Bigarrena, metodologia da. Atal honetan, alde batetik, lanaren helburu orokorrak eta zehatzak agertzen dira. Bestetik, sortutako pretest/postest eta interbentzioaren diseinuaren justifikazioak. Hirugarren atalean, hau da, lanaren garapenean, diseinatutako eta praktikan jarritako ekintza guztien azalpena aurki daiteke. Jarraitzeko, emaitzak eta ondorioak daude, non pretestaren emaitzak, pretest eta postestaren arteko konparaketak eta ateratako ondorioak agertzen diren. Azkenik, erreferentzia bibliografikoak izeneko atala dago eta hor, lana burutzeko erabili diren materialak aipatzen dira. 1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala: aurrekariak eta egungo egoera 1.1. Aurrekariak: XXI. mendea 2007. urtean, Oinarrizko Hezkuntza arautzen zuen Euskal Autonomia Erkidegoko dekretu kurrikularrak, autoezagutzaren garrantziaz ohartzen zen eta hura eskolan lantzea garrantzitsua zela azpimarratzen zuen. Arrazoi honengatik, dekretu kurrikular honetatik ateratako hurrengo aipamenak egin nahi dira: “[…] nork bere burua ezagutzen ikastea […]” (Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma, 2007: 9). “Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, eta emozio negatiboak kontrolatzea eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea […]” (Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma, 2007: 9). “Ikasleak modu egokian ikustea bere burua eta bere ezaugarriak eta aukerak […]” (Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma, 2007: 13). 1.2. Autoezagutza Autoezagutzaren definizio zehatza aurkitzea ez da erraza. Zenbait autore autoezagutza definitzen saiatu dira eta kontzeptu hau modu desberdinetan azalduta agertzen da hainbat lanetan. Dena den, autore batzuek emandako definizioen artean antzekotasunak ikusten dira eta horiek dira lan honetan erreferentziatzat hartu direnak. Miras-ek (2010) adierazten du autoezagutza norberak bere buruarekiko duen irudikapena dela. González eta Tourón-ek (1992; Fernández eta Rodriguez-ek aipatua, 2007) ziurtatzen dute autoezagutza norberak bere buruari buruz duen pertzepzioa dela. Definizio honi, Musitu, García eta Gutiérrez-ek (1997; Urquijo-k aipatua, 2002) beste aspektu bat gehitzen diote: autoezagutza besteekin izandako esperientzietan eta bere portaeraren atribuzioetan oinarritzen dela. Shavelson, Hubner eta Stanton-en (1976; Garma eta Elexpuru-k aipatua, 1999) arabera, autoezagutza norberak bere buruari buruz duen pertzepzioa da eta ingurunerekin izandako esperientziak eta harremanak abiapuntutzat hartuz osatzen da. Autoezagutzaren garapenean, pertsona adierazgarriek paper garrantzitsua betetzen dute. 1.2.1. Autoezagutzaren dimentsioak Autoezagutzaren definizioa bezala, historian zehar ikuspegi desberdinak egon dira autoezagutzaren dimentsioei buruz. Miras-ek (2010) esaten duen moduan, gaur egun, autoezagutza osatzen duten dimentsioak, autoezagutza eraikitzen laguntzen duten iturrien multzoa eta garapenaren maila desberdinetan izandako ezaugarriak, eztabaidetako puntuak izaten jarraitzen dira. Autoezagutzaren estruktura dimentsiobakarra eta globala hainbat hamarkadetan nagusitu zen, baina 70 hamarkadaren erdialdetik aurrera, autoezagutzaren estruktura multidimentsional eta hierarkikoak indarra hartu zuen (Esnaola, 2008). Lan honetan multidimentsionalitatea abiapuntutzat hartu da. Autoezagutzaren dimentsioak sailkatzean, desberdintasunak ikusten dira autoreen artean. Alde batetik, García eta Musitu-k (2001; Salum-Fares, Marín eta Reyes aipatua, 2011) bost dimentsio aipatzen dituzte: akademikoa, soziala, emozionala, familiarra eta fisikoa. Bestetik, Hart eta Damon-ek (1986; Anzaldúa eta Alicia-k aipatua, 2008), lau dimentsio: fisikoa, aktiboa, soziala eta psikologikoa. Jarraitzeko, ikuspegi berri honen eredu adierazgarrienen artean, Shavelson, Hubner eta Stanton-en (1976) eredua dago. Eredu hierarkikoa proposatu zuten eta autore hauen arabera, autoezagutza orokorra, autoezagutza akademiko eta ez akademikoan banatzen da. Autoezagutza akademikoari dagokionez, alde batetik hizkuntzekin lotutako arloak daude eta bestetik, matematikarekin lotutakoak. Autoezagutza ez akademikoarekin jarraituz, honek hiru osagai ditu, besteak beste: osagai emozionalak, sozialak eta fisikoak (Elexpuru eta Garma, 1992). Azkenik, Epstein-ek (1981; Ramírez eta Herrera-k aipatua, 2002) egiten duen sailkapenak antzekotasun handia du aurrean aipatutakoarekin; izan ere, autore honen esanetan, autoezagutzaren dimentsioak lau dira: fisikoa, soziala, emozionala eta akademikoa. Sailkapen guztien artean, Shavelson, Hubner eta Stanton-ena (1976) autoezagutzaren maila desberdinak era antolatuan eta argitasunez ikustea ahalbidetzen du. Horrez gain, Garma eta Elexpuru-k (1999) baieztatzen duten moduan, Shavelson-en ereduak abantail batzuk eskaintzen ditu, hala nola: a) Haren aurkezpenean definizio desberdinen elementuak hartzen ditu. b) Ikuspegi multidimentsionala hartzen du. c) Ikuspegi teoriko eta enpirikoa kontuan hartuz, ereduaren oinarria egokia da. d) Hezkuntza-testuinguruan lantzeko diseinatuta dago eta eredua osatzen duten dimentsioek irakasleei ulertzen eta esploratzen laguntzen die, baita haien ikasleen autoezagutzarekin lagundu ere. Goian aipatutako arrazoi guztiengatik, lan honetan Shavelson, Hubner eta Stanton-ek (1976) proposatutako eredua oinarritzat hartu da autoezagutza ez akademikoa lantzeko. 1.2.2. Autoezagutza ez akademikoa: fisikoa, emozionala eta soziala Shavelson, Hubner eta Stanton-ek (1976) hiru aspektu konkretu bereizten dituzte autoezagutza ez akademikoaren barruan. Alde batetik, autoezagutza fisikoa dago eta honen barruan, bi osagai bereizten dira: norberak bere itxurari buruz duen pertzepzioa eta bere trebetasun fisikoari buruz duena. Bestetik, autoezagutza emozionala dago; norberaren egoera emozional partikularrez arduratzen dena. Azkenik, autoezagutza soziala aurki daiteke, hau da, norberak nola ikusten dituen bere harremanak ikaskideekin eta beste pertsona adierazgarriekin (Garma eta Elexpuru, 1992). Shavelson, Hubner eta Stanton-ek (1976) autoezagutza fisikoaren barruan bi osagai bereizi arren, lan honetan bat bakarrik hartu da kontuan: norberak bere itxuraren inguruan duen pertzepzioa, hain zuzen ere. 1.3. Autoezagutzaren garapena gizartean Navarro-ren (2009) arabera, gizakia jaiotzen denetik, bere buruari buruz duen irudia eraikitzen du haren familiarekin duen interakzioaren bidez. Autore honek esaten du gizarteak ere paper garrantzitsua betetzen duela pertsona baten formakuntzan; izan ere, kulturaren bidez familia bakoitzak arau edo bizitzeko forma desberdinak hartzen dituzte. Arau horiek haien kideei transmititzen zaizkie eta pertsona bakoitzaren nortasuna eraikitzen laguntzen dute. Miras-ek (2010) adierazten du norberaren autoezagutza bizitzan zehar sortu eta aldatzen dela. Gainera, autoezagutzaren eraikuntzan, norberak izandako arrakasta eta porrotek eragina dute, baita beste pertsonekin izandako harremanek ere (bereziki, pertsona adierazgarriekin, hau da, gurasoak, lagunak, irakasleak, etab.). Autore hauek ziurtatzen dute eskolan, ikaslea funtsezkoak diren beste pertsonekin erlazionatzen dela, hala nola: beste ikasle eta irakasleekin. Ikasleek eta irakasleak, bere buruarekiko irudikapen bat dute eta horretaz aparte, beste pertsona batzuen irudikapena ere dute. Autore hauek esaten duten moduan, beste ikaskide edo irakasleak sortzen dituen irudikapen eta itxaropenek, ikaslearen autoezagutzan eragin handia dute. Autore hauek esaten duten moduan, garrantzitsua da irakasleak jakitea zein une ebolutiboan dagoen bere ikasleen autoezagutza eta horren ondorioz, autoreek ikasleen autoezagutzaren deskribapena egiten dute, umeak eskolan sartzen direnetik, hau da, Haur Hezkuntzatik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzen duten arte. Elexpuru eta Garma-k (1999) aurrean aipatutako aldi guztiak deskribatu arren, lan honetan bakarrik aldi bat aztertu da; umeak zortzi eta hamabi urte bitartean daudenean, hain zuzen ere. Autore hauen esanetan, aldi honetan, autoezagutza konparazio sozialean oinarritzen da. Ikasleak bere buruarekiko adierazpen-, ezagutza- eta konpetentzia-maila berriak lortzen ditu. Autoreek adierazten duten moduan, eskolak paper garrantzitsua betetzen du autoezagutzaren garapenean; izan ere, trebetasun berrien garapena ahalbidetzen du. Horrez gain, umeari beste ikaskideekin konparatzeko eta besteek hura nola ebaluatzen duten pertzibitzeko aukera ematen du. Eskolan, norberak bere buruarekiko ideia eraikitzen jarraitzen du. Gainera, ikasleak eredu berriak aurkitzen ditu ikasgelaren barruan eta eredu hauek erreferentziatzat hartzen ditu konparazioak egiteko, baita bere burua ebaluatzeko ere: kiroletan bere ikaskideak baino hobea edota txarragoa izan daiteke, etab. 2. Metodologia Lan honetan interbentzio bat egingo da Lehen Hezkunzako 8 eta 9 urteko hogeita bi umeekin. Lehenik eta behin, ikasleei pretest bat planteatuko zaie. Ondoren, autoezagutza ez akademikoari zuzenduta dauden sei ekintza burutuko dira ikasgelan eta azkenik, ikasleek postest bat egingo dute. Savater, 1997, 146: “La humildad del maestro, consiste en renunciar a demostrar que uno ya está arriba y en esforzarse por ayudar a subir a otros”. Aipamen honetan oinarrituz, diseinatutako ekintza guztietan umeak protagonistak izatea bilatu da. Hori erabaki da, umeak protagonistak izanez gehiago parte hartzen dutelako eta arreta erraztasun gehiagorekin mantentzen dutelako. 2.1. Helburuak Atal honetan, lan honen helburu orokorrak eta zehatzak agertzen dira. Helburu orokorrak: 1) Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasgelan autoezagutza fisiko, emozional eta soziala lantzeko proposamen didaktikoa diseinatzea eta hura praktikan jartzea. 2) Ikasleen autoezagutza fisiko, emozional edo sozialean aldaketa bat eragitea, autokontzeptu hori baxua izatekotan. Helburu zehatzak: 1) Ikasgelako umeeen autoezagutza fisiko, emozional eta sozialaz ohartzea eta autoezagutza baxua duten umeak identifikatzea. 2) Pretest eta postestaren emaitzak alderatzea eta hobekuntzak suertatu diren ala ez baieztatzea. 2.2. Pretest eta postestaren diseinua Hasteko, umeen autoezagutza ez akademikoaz jabetzeko, pretest bat egin da. Pretesten hainbat adibide irakurri ondoren, inkesta bat sortu da, datuak biltzeko informazio nahikoa ematen duelako eta bertan galdera irekiak eta itxiak nahastu egin dira, egoera bakoitzaren aurrean umeek nola erantzuten duten ikusteko. Inkesta hori autoezagutza fisiko, emozional eta sozialari buruzko galderez osatuta dago. Autokontzeptu sozialaren galderei erreparatuz, alde batetik, kideen arteko harremanak aztertzea nahi izan da eta bestetik, irakasleekikoak. Irakasleei buruz duten iritzia galdetzearen helburua, konfiantzazko klima sortzea izan da. Umeei pretesta anonimoa dela esatea erabaki da, galderak zintzotasunez erantzuteko asmoz. Nahiz eta anonimoa izan, orri bakoitzean zenbaki bat jarri da eta zenbaki hori ikasgelako ume bati dagokio. Inkesta 13 galderez osatuta dago. 1. Taulak laburtzen ditu atal bakoitzari dagozkion galdera kopurua1: 4 7 1. taula: inkestaren galdera-kopurua Ikasle bakoitzak autoezagutza fisiko, emozional eta sozialean duen maila aztertzeko, hurrengo irizpide hauek kontuan hartu dira: autoezagutzaren dimentsio bakoitzean bi erantzun negatibo edo gehiago egonez gero, horrek autoezagutza-maila baxua dela islatuko du. Dimentsio bakoitzean erantzun guztiak positiboak edota negatibo bakarra izanez gero, autoezagutza-maila normala izango da. Geroago, emaitzak eta ondorioak izeneko atalean, lortutako datuak bi taulen bidez adieraziko dira eta aurrean azaldutako irizpideak kontuan izanda, emaitzak bi zenbaki erabiliz islatuko dira: 1 zenbakiak autoezagutza baxua adierazten du, 2 zenbakiak normala adierazten duen bitartean. 1 Inkestaren hirugarren galdera, autoezagutza fisiko eta emozionalaren berri izateko diseinatuta dago. Horren ondorioz, galdera berak bi dimentsioetarako balio du. Proposatutako sei ekintzak onuragarriak izan direla frogatzeko, jarduera bakoitzak bere ebaluazioa izango du eta horretarako behaketa-fitxa desberdinak sortu egin dira2. Hori guztia kontuan hartuko da saio guztien indarguneak eta ahuleziak identifikatzeko. Dena den, interbetzioaren baliagarritasuna prozesuaren amaieran ebaluatuko da, ikasleek pretest eta postestean izandako erantzunak alderatuz. 2.3. Interbentzioaren diseinua Behin inkestaren emaitzak ikusita, ikasgelan aurrera eramateko sei ekintza diseinatu dira. Lehenengo biak autoezagutza fisikoarekin erlazionatzen dira, hurrengo biak autoezagutza fisiko eta emozionalaren arteko nahasketa dira eta azken biek, autoezagutza sozialarekin lotura zuzena dute. Lehenengo ekintzari dagokionez, David McKee-ren Elmer ipuina abiapuntutzat hartuz, ipuin berri bat asmatzea erabaki da, material didaktiko berria sortzeko eta inkestetan jasotako emaitzak ikusita, behar diren aldaketak sustatzeko. Ipuinaren protagonista eta pertsonaiak animaliak izatea pentsatu da, ikasleak minduta ez sentitzeko. Ipuina ikasgelako arbela elektronikoaren bidez proiektatzea erabaki da, haurrek ipuinaren irudiak eta hizkiak ondo ikusteko, baita IKT-en erabilera bultzatzeko ere. Ipuina irakurri ondoren, gogoeta jarrera bultzatu nahi izan da eta horregatik umeen iritziak jasotzeko hausnartzeko galderak prestatu dira. Galdera hauek lehenengo guztien artean ahoz gora erantzutea pentsatu da, iritzi desberdinak trukatzeko eta saioa dinamikoa izateko. Gero, galderak era indibidualean erantzutea planteatu zaie ikasleei, klasearen aurrean parte hartzen kostatzen zaienei haien iritzia islatzeko aukera izateko. Horrela, ahozko eta idatzizko komunikazioa landu da. Bigarren ekintza, aurreko saioan asmatutako ipuinean oinarritu da. Oraingo honetan, jarduera praktiko bat antolatu da ipuinaren esanahia lantzeko asmoz. Ikasleek ipuineko animaliak margotzea pentsatu da; izan ere, umeek asko gozatu dute margotzen eta daukaten motibazio hori aprobetxatzea pentsatu da. Saioaren helburu nagusia aniztasuna eta sormena lantzea denez, irudiak margotzeko material desberdinak erabili dira, hala nola: konfetia, brillantina, margoen birrinak, zulagailuen bidez sortutako papera eta kola. Ekintza honetan, umeak taldekatu dira materialak konpartitzeko eta taldean animalia desberdinak egoteko helburuarekin. Hirugarren ekintzan bi zati egon dira: hausnartzeko zatia eta sortzeko zatia. Lehenengo zatian, ikasleek lau atalei buruz hausnartu behar izan dute, hala nola: haien kanpoalde eta barrualdeaz, ondo egiten dituzten gauzez eta ez hain ondo egiten dituzten gauzez. Lau atal horiek lantzea pentsatu da, umeek haien trebetasun positiboak eta negatiboak identifikatzeko, baita haien ezaugarri fisikoak eta psikikoak ere. Hausnartzeko zatia lehenengoa izan da, ekintzaren zatirik garrantzitsuena eta zailena delako. Gainera, umeek denbora behar dute pentsatzeko. Bigarren zatian, ikasle bakoitzak bere altxor kutxa sortzea pentsatu da. Altxor kutxa bat sortzea erabaki da, balioa erakusten duen objektua delako. Laugarren ekintzarekin jarraituz, bakoitzak bere deskribapena egin behar izan du. Oraingo honetan idatzizko komunikazioa lantzea bilatu da eta helburu nagusia gogoeta jarrera bultzatzea izan da. Idatzi baino lehen, umeei neska eta mutil baten adibideak erakutsi zaizkie, ideia bat izateko asmoz eta bi adibideak ikasgelako arbela elektronikoan proiektatzea pentsatu da, IKT-en erabilera bultzatzeko. Lehenengo adibidea neska batek eta bigarrena mutil batek irakurtzea nahi izan da, bi generoek parte hartzeko. Deskribapenak libreak izatea bilatu da, hausnarketa bultzatzeko eta bakoitzak nahi duena idazteko. Aurretik irakurritako bi adibideak ez kopiatzeko, hauek arbela elektronikotik kentzea erabaki da. Bosgarren ekintzarekin, ikasle guztiak taldeko partaideak sentitzea bilatu nahi izan da. Jarduera dinamikoa, dibertigarria eta erakargarria izateko asmoz, kolorezko paperak eta kartulinak erabiltzea erabaki da. Jardueraren objektu nagusia benetako altxor kutxa izan da, balioa erakusten duen objektua delako eta haurrentzat deigarria delako. Oraingo honetan bakarrik gauza positiboak idaztea nahi izan da; izan ere, ikasle bakoitzak beste pertsona bati buruz hitz egin behar izan du eta besteen aurrean irakurri. Horren ondorioz, hobe da soilik gauza positiboak esatea, pertsonaren burua ez mintzeko. Umeak banaka altxatzea eta idatzitakoa arbelaren aurrean ahoz gora irakurtzea pentsatu da, guztiak jardueraren protagonistak izateko eta ikaskideek haien lana baloratzeko helburuarekin. Azken ekintzari erreparatuz, hemen ere ikasle guztiak taldeko partaideak sentitzea bilatu da. Eguzki-lore handi bat sortzea erabaki da, petalo bakoitza ikasgelako ume bakoitzaren irudikapena izateko helburuarekin. Ikasle bakoitzak bere petaloa nahi duen moduan dekoratzeko aukera eman zaio, sormena eta aniztasuna bultzatzeko. Eguzki- lorea sortu eta gero, hausnarketak suertatzea bilatu da eta hauek ahoz gora egitea pentsatu da, ume guztiek entzuteko eta parte hartzeko aukera izateko. Bukatzeko, hasieran planteatutako inkesta bera proposatuko zaie ikasleei, interbentzioa burutu ondoren hobekuntzak suertatu diren ala ez ikusteko asmoz. 3. Lanaren garapena Atal honetan, diseinatutako ekintza bakoitzaren azalpena eta jarduerak praktikan jartzean gertatu dena agertzen da3. PRETEST Saioaren azalpena: Ikasleei galdera batzuk prestatu zaizkie haien autoezagutza fisiko, emozional eta sozialaz ohartzeko4. Galdera batzuk irekiak dira, beste batzuk itxiak diren bitartean (bai edo ez erantzuteko, edota azpimarratzeko) Lehenik eta behin, umeak banaka eseriko dira eta galdera guztiak ahoz gora irakurriko zaizkie. Horrela, zerbait ez ulertzekotan, galdetzeko aukera izango dute. Argi utziko zaie fitxan ez dela beharrezkoa izena idaztea, anonimoa delako eta zintzotasunez erantzutea eskatuko zaie. Zalantzaren bat izanez gero, eskua altxatzea eta galdetzea esango zaie. Saioa praktikan jarri ondoren: Orokorrean, ikasleen erantzunak onak izan dira. Gogoeta jarrera izan dute eta erabilitako metodologia egokia izan da. Ikasleak banaka eseri direnez, ez dutelako elkarri kopiatu eta bakoitza bere fitxaz kezkatu egin da. Horrez gain, zerbait ulertu ez duten bakoitzean, berehala galdetu dute. Hala eta guztiz ere, zailtasun bat egon da saioan zehar. Ikasleek ez dituzte hirugarren galderan agertzen diren adjektibo batzuk ulertu eta, horren ondorioz, zailtasun batzuk egon dira galdera hori betetzean. Adjektiboak ulertzea kostatu zaie, ikasgelan ez dituztelako ondo landu. 3 Ekintza bakoitzaren helburuak, edukiak, eguna, denbora, espazioa, taldekatzea, erabilitako materialak eta ebaluazioa, 1. Eranskinean ikus daitezke. 4 Pretest eta postestaren galderak. 3. Eranskina. 1. JARDUERA: BONGOREN IPUINA Saioaren azalpena: Saioa ipuin batean oinarrituko da. David McKee-ren Elmer ipuina abiapuntutzat hartuz, ipuin bat asmatu da5. Hasteko, umeei ipuin bat asmatu dela esango zaie, haien arreta lortzeko asmoz. Ondoren, ipuina asmatzeko erabili diren irudiak erakutsiko zaizkie klaseko arbela elektronikoaren bitartez eta galdetuko zaie ea zer pentsatzen duten gertatuko dela ipuinean, irudi horiek ikusita. Gero, ipuina ahoz gora irakurriko zaie, intonazio egokia erabiliz eta astiro hitz eginez. Irakurketaren erdian, argibideak emango zaizkie ikasleei, ipuina hobeto uler dezaten. Ipuina irakurri ostean, hausnartzeko galdera batzuk planteatuko zaizkie, guztien artean ahoz gora erantzuteko eta hori egin ostean, galdera horiek idatziz emango zaizkie 6eta ume bakoitzak bere papera beteko du, era indibidual eta pertsonalean7. Azkenik, ipuinaren esanahia azalduko zaie ikasleei. Saioa praktikan jarri ondoren: Alde positiboak nabarmendu dira; izan ere, ikasleek arreta handia jarri diote ipuinari, hitz egiteko gogoak izan dituzte eta txandak errespetatu dituzte. Horrez gain, azalpenak arretaz entzun dituzte, asko gustatu zaie ipuina eta hausnartzeko jarrera erakutsi dute. Saioan zehar, zailtasun bat egon da. Ahoz gora proposatutako hausnartzeko galderetan, ume batzuek iritzi desberdinak izan dituzte eta horren ondorioz, batzuen iritzia ipuinaren kontrako filosofia izan da: zebra zuri-beltza izatea koloreduna izatea baino aberasgarriagoa dela. Iritzi horiek entzutean, ikusi da ume horiek nik transmititu nahi nuen kontrakoa pentsatzen zutela eta ez da jakin nola tratatu hori, azken finean, ume horien iritzia izan delako. Zailtasun honekin, mota hauetako gaiak ikasgelan lantzea oso zaila dela baieztatu da. 2. JARDUERA: IPUINEKO ANIMALIAK MARGOTU Saioaren azalpena: Saio hau aurreko esku-hartzean erabilitako ipuinean oinarrituko da. Oraingo honetan, jarduera praktiko bat antolatu da ipuinaren esanahia lantzeko xedearekin: ipuineko animaliak margotzea, hain zuzen ere. Hasteko, umeak taldekatuko dira (lau taldetan bost ume eta bi taldetan sei). Taldeak eratu ostean, ipuinean agertzen ziren animaliak gogoratuko zaizkie eta ondoren, animalia horiek koloreztatuko dituztela esango zaie. Jarraitzeko, margotzeko erabiliko dituzten materialak erakutsi eta materialak kartulinetan itsasteko prozesua azalduko zaie. Azalpenari amaiera emateko, bakoitzak bere irudia nahi duen moduan koloreztatzea gomendatuko zaie, beste taldekideei kopiatu barik eta animalien irudiak banatuko zaizkie. Aurrean aipatu den moduan, bost animalia inprimatu dira eta bost ume egonda talde bakoitzean, ume bakoitzari animalia desberdin bat tokatuko zaio. Sei umez osatutako taldeetan, berriz, animalia bat errepikatuko da. Hori egin ondoren, umeek animaliak margotuko dituzte. Irudimena eta sormena lantzeko asmoz, irudiak margotzeko material desberdinak erabili dira. Bukatzean, marrazki guztiak klaseko horman itsatsiko dira8. Saioa praktikan jarri ondoren: Ikasleek asko gozatu dute ekintza burutzen eta lanean ibili dira. Oso jarduera dibertigarria eta dinamikoa izan denez eta erabilitako materialak erakargarriak izanez, sormena eta aniztasuna lortu da marrazki guztien artean. Lan pertsonala izanik, bakoitzak bere animalia margotu du eta haiek izan dira bere lanaren protagonistak. 8 Ipuineko animaliak, horiek margotzeko materialak eta azken emaitza: 7. Eranskina. 3. JARDUERA: BAKOITZAREN ALTXORRA Saioaren azalpena: Saio honek bi zati ditu: batetik, ikasleek haiei buruzko gauzak papertxo batzuetan idaztea eta bestetik, idatzitakoa haiek egin beharreko altxor kutxa baten barruan sartzea. Hasteko, umeen arreta lortzeko, aurreko saioan landutakoa gogoratuko zaie eta beste ekintza dibertigarri bat egingo dutela esango zaie. Ondoren, egin beharrekoa azalduko zaie: bakoitzak bere altxor kutxa egingo duela eta horren barruan, nahi dituzten gauzak sartuko dituztela, baita nahi duten moduan dekoratuko dutela ere. Jarraitzeko, ekintzaren lehenengo zatia hasiko da. Ume bakoitzari lau papertxo emango zaizkie eta paper bakoitzean, gauza desberdinak idatzi beharko dituzte: lehenengoan, nolakoak diren barnetik. Bigarrenean, nolakoak diren kanpotik. Hirugarrenean, ondo egiten dituzten gauzak eta laugarrenean, ez hain ondo egiten dituztenak. Papertxoetan ipini beharko dutena arbelean idatziko da9, umeek hobeto ulertzeko xedearekin. Azkenik, papertxoak tolestea eta agendaren barruan sartzea gomendatuko zaie, ez galtzeko asmoz. Hori egin ostean, ekintzaren bigarren zatia burutuko da. Ume bakoitzari, altxor kutxaren irudia 10 banatuko zaie eta hura margotuko du. Altxor kutxa margotu eta gero, hura moztu, tolestu eta itsatsiko dute Azkenik, agendan gordetako paperak altxor kutxaren barruan sartuko dituzte. Altxor kutxa guztiak bukatzean, ekintzaren azken azalpena emango zaie. Haurrei hasieran altxor guztiak berdinak zirela komentatuko zaie, baina orain altxor kutxa bakoitza berezia dela esango zaie, haietariko bakoitza bezala. Aldi berean, altxorraren barruan dagoena garrantzitsuena dela esango zaie, ez kanpoaldekoa. Saioa praktikan jarri ondoren: Esku-hartzearen alde positiboak nabarmendu dira: umeak motibatuta ibili dira saioan zehar, emandako azalpenak argiak izan dira, umeek arretaz entzun dituzte azalpenak eta jarduera asko gustatu zaie. Erabilitako materialak eta metodologia horrela mantentzea aproposa da. Saioa planifikatzean, lehenengo papertxoak idaztea eta gero altxorra egitea pentsatu zen eta orden hori jarraitzea hobe da, garrantzitsuena eta zailena paperak betetzea delako, ez altxorra dekoratzea. Saioa aurrera eramateko ez da zailtasunik aurkitu, haurrek egin beharreko guztia lehen momentutik ulertu dutelako. 4. JARDUERA: NOR NAIZ NI? Saioaren azalpena: Lehenik eta behin, aurreko egunetan egindako ekintzak gogoratuko zaie ikasleei eta bakoitzak bere deskribapen pertsonala eta marrazkia egingo duela komentatuko zaie. Ondoren, asmatu diren bi umeen (neska eta mutila) deskribapenak ikasgelako arbela elektronikoan jarriko zaizkie, adibide moduan 11. Lehenengo adibidea ikasgelako mutil bati irakurtzea planteatuko zaio eta gero irakasleak irakurriko du, intonazio egokia erabiliz eta ulertzen ez dituzten hitzak azalduz. Bigarren adibidea, neska bati irakurtzea proposatuko zaio eta ondoren, irakasleak. Hori egin ostean, ume bakoitzari bere deskribapena eta marrazkia egiteko orriak banatuko zaizkie, haien burua deskribatu behar dutela esanez12. Argi utziko zaie deskribapena era librean egin behar dutela eta ezin dutela asmatutako bi adibideak kopiatu. Saioa praktikan jarri ondoren: Saio hau, umeek bere burua hobeto ezagutzeko beste modu bat izan da; izan ere, proposatutako beste jardueretan umeek ez dute hainbeste idatzi izan behar. Alde positiboei helduz, orokorrean ikasleek hausnartzeko jarrera erakutsi dute, zintzoak izan dira eta bakoitzak bere orria bete du. Hala eta guztiz ere, esan beharra dago bi umek ez dutela ia ezer egin, saioa pixka bat nekagarria eta aspergarria izan delako. Hau gertatu da beste saioetan baino gehiago idatzi behar izan dutelako. Esku-hartzea aurrera eramateko metodologia ona izan da: aldez aurretik prestatutako bi adibideak lagungarriak izan dira umeek egin beharrekoa uler dezaten, arbela elektronikoaren erabilera bultzatzea egokia izan da eta denbora nahikoa utzi zaie ikasleei haien deskribapenak eta irudiak burutzeko. 11 Bi neska-mutilen adibideak eta norberaren deskribapena egiteko fitxa: 10. Eranskina. 12 Ikasgelako ume batek egindako deskribapena eta irudia: 11. Eranskina. 5. JARDUERA: GURE KLASEKO ALTXORRA Saioaren azalpena: Oraingo honetan, umeek bere ikaskidez pentsatzen dutena islatuko dute eta horretarako, ikasgelako umeen izenak kolorezko paper txikietan idatziko dira eta altxor kutxaren barruan sartuko dira. Hasteko, bigarren jardueran burututako altxor kutxa gogoratuko zaie umeei eta gero benetako altxor kutxa batekin lan egingo dutela esango zaie. Etxetik ekarritako altxor kutxa horren barruan ikasgelako gauzarik baliotsuenak daudela esango zaie, zer dagoen pentsatzen duten galdetuz. Ondoren, altxor kutxa irekiko da eta hor barruan ume bakoitzaren izena dagoela komentatuko zaie, irakaslea mahaietatik pasatzen den bitartean. Gero, haien zeregina azalduko zaie: ume bakoitzak paper bat hartu eta bertan tokatu zaion pertsonaren gauza onak idatziko dituela; ondo egiten dituzten gauzak eta nolakoak diren barrutik. Argi utziko zaie ezin dutela esan nor tokatu zaien eta bakoitzak bere papera bete behar duela. Idazten bukatzean, berriz ere irakaslea haurren mahaietatik pasatuko da eta paperak altxor kutxaren barruan sartuko dituzte. Behin paper guztiak altxor kutxaren barruan izanda, arbelean itsatsita dagoen kartulina erakutsiko zaie, paperak hor itsatsi behar dituztela aipatuz. Gero, umeak banan-banan altxatuko dira, altxor kutxaren paper bat hartu, ahoz gora irakurri eta kartulina batean itsatsiko dute13. Azkenik, amaierako azalpena emango zaie: “ikusten duzuenez, orain altxor kutxa hutsik dago, beraz ez du ezer balio. Orain balio duena kartulina da eta horregatik oso ondo zaindu behar dugu. Ikasgela honen partaideak zuek zarete eta guztiak oso garrantzitsuak zarete. Zuetariko bakoitza desberdina da, baina guztiek gauza onak dituzue”. Esku-hartzearen emaitza: Alde positibo ugari nabarmendu dira: ikasleek asko gozatu dute, haien partaidetza nagusitu da eta erabilitako metodologia koherentea izan da. Alde positiboak gailendu arren, negatibo batzuk ere egon dira. Hasteko, umeak oso motibatuta zeudenez, oihukatu egiten zuten eta noizbehinka isiltasuna eskatu behar izan zaie. Bigarrenik, ume batek ez ditu tokatu zaion pertsonari buruzko gauza onak idatzi eta ahoz gora irakurri dute. Nahiz eta mahaietatik pasatu umeak idazten ari ziren bitartean, mutil horren papera ez da ikusi eta hau akats larria dela esan daiteke. Erabilitako metodologiarekin jarraituz, horrela mantentzea egokia da, lortutako emaitza paregabea izan delako eta materialak ere oso erakargarriak izan dira. 13 Bosgarren esku-hartzerako materialak eta azken emaitza: 12. Eranskina. 14 Seigarren esku-hartzerako materialak eta azken emaitza: 13. Eranskina. 6. JARDUERA: EGUZKI-LOREA Saioaren azalpena: Saio honetan, ikasle guztien artean eguzki-lore handi bat sortuko da. Eguzki-lorea petaloz eta zirkulu batez osatuta dagoela kontuan izanda, kartulina desberdinak erabiliko dira; A3 tamainako kartulina zuriak petaloak marrazteko eta kartulina marroia, eguzki-loreren zentroa burutzeko. Plater baten laguntzaz, zirkulu handi bat marraztuko da. Hasteko, umeei eguzki-lore bat zer den dakiten galdetuko zaie eta bakoitzak bere iritzia emango du. Ondoren, haien zeregina azalduko zaie: guztien artean eguzki-lore handi bat sortuko dutela eta horretarako, bakoitzak bere petaloa sortuko duela. Bakoitzak petaloan bere izena idatzi eta petaloa dekoratu behar duela azalduko zaie. Gero, eguzki-lorearen zentroa erakutsi eta horren inguruan petalo guztiak elkartuko dituztela komentatuko zaie. Ikasleek lan egiten duten bitartean, irakaslea haien mahaietatik ibiliko da. Ume bakoitzak bere erritmoa duenez, azkar bukatzen dutenei proposatuko zaie pentsatzea ea zertarako eta zergatik egin duten eguzki-lorea. Pixkanaka-pixkanaka, petalo guztiak horman itsatsiko dira. Behin petalo guztiak klaseko horman itsatsita izanda, eguzki-lorea sortuko da14 eta saioaren azken azalpena emango da. Ikasleei galdetuko zaie ea eguzki-lorea zergatik eta zertarako sortu duten eta bakoitzak bere iritzia emango du. Azkenik, guztiek ikasgelako partaideak direla eta eguzki-lorea ureztatu behar dutela esango zaie. Saioa praktikan jarri ondoren: Ikasle batzuek hausnarketa interesgarri batzuk izan dituzte, hala nola: guztiak desberdinak garela baina guztiak pertsonak garela. Horregatik, bakoitzaren petaloa desberdin margotuta dago: gutariko bakoitza berezia delako. Beste hausnarketa interesgarri bat guztiak lagunak garela pentsatzea izan da. Esku-hartze honetan saioaren hasieran zaila izan da azalpenak aurrera eramatea, ikasleak hitz egiten eta galderak egiten hasten zirelako. Horren ondorioz, isiltasuna eskatu behar izan zaie behin baino gehiagotan, baina azkenean, haien arreta lortu da. Ikasleei jarduera gustatu zaie eta saioaren amaieran, hitz egiteko txandak errespetatu dituzte, hausnarketa jarrera izan dute eta parte hartzeko gogoak izan dituzte. POSTEST Saioaren garapena: Lehenengo saioan egindako inkesta bera jarriko zaie ikasleei, esku-hartzeak burutu ondoren hobekuntzak suertatu diren ala ez ziurtatzeko asmoz 15 eta horretarako, hasierako inkestan zehaztutako prozedura berbera jarraituko da. Saioa praktikan jarri ondoren: Ikasle gehienek gogoeta jarrera izan dute eta banaka eseri direnez, ez dute elkarri kopiatu. Bakoitza bere fitxaz kezkatu da eta horrez gain, zerbait ulertu ez duten bakoitzean, berehala galdetu dute. 4. Emaitzak eta ondorioak DIMENTSIOAK Autoezagutzamaila FISIKOA EMOZIONALA SOZIALA Ikasleak % Ikasleak % Ikasleak % Normala 18 % 81,82 20 % 90,91 17 % 77,27 Baxua 4 % 18,18 2 % 9,09 5 % 22,73 2. taula: pretestaren emaitzak: ikasle-kopurua eta portzentajeak Goiko taulan, pretestaren emaitzak ikus daitezke eta ikasgelako ume guztiak taldekatuta agertzen dira, autoezagutza ez akademikoaren hiru dimentsioetan izandako autoezagutza-maila kontuan hartuz. Dimentsio bakoitzean izandako maila aztertzean, alde batetik ikasle-kopurua agertzen da eta bestetik, ikasle-kopuru horri dagokion portzentajea. Ikus daitekeenez, ikasgelako ume gehienek autoezagutza-maila normala dute hiru dimentsioetan. Autoezagutza-maila baxua duten gehienak, berriz, dimentsio sozialean kokatzen dira. Aurrean aipatu den bezala, hemen ikasleak eta horien datuak taldekatuta agertzen dira, baina 15. Eranskinean agertzen den taulan, ikasgelako 22 umeei egindako pretestaren emaitzak agertzen dira, ume bakoitzaren kasua aipatzen delarik. Beraz, 15. Eranskineko taulan, ume bakoitzaren egoera garatuta ikus daiteke. Bertan, ikasle bakoitzak autoezagutza fisiko, emozional eta sozialean duen maila aztertu egin da eta emaitzak, bi zenbaki erabiliz islatu dira: 1 zenbakiak autoezagutza baxua adierazten du, 2 zenbakiak normala adierazten duen bitartean. Guztira, zazpi ikasleren autoezagutza-maila baxua antzeman egin da; horietatik, batzuek autoezagutza-maila baxua dute dimentsio batean, beste batzuek bi dimentsioetan eta beste batzuek hiru dimentsioetan. Beraz, ikasle bakoitzaren kasua desberdina da eta bereziki, laugarren eta bosgarren ikasleen erantzunak aipagarriak dira; izan ere, autoezagutza-maila baxua erakutsi dute hiru dimentsioetan. 4.2. Pretest eta postestaren arteko konparazioa % 13,64 Hobekuntza pretestean (autoezagutza baxua zutenen artean) % 40 3. taula: pretest eta postestaren arteko konparazioa: ikasle-kopurua eta portzentajeak Goiko taulan, ikasleek pretest eta postestean izandako emaitzen konparazioa ikus daiteke. Oraingo honetan, bakarrik pretestean autoezagutza-maila baxua erakutsi zuten zazpi ikasleen kasua aztertu egin da. Pretest eta postestean lortutako emaitzak aztertzean, alde batetik ikasle-kopurua dago eta bestetik, ikasle-kopuru horri dagokion portzentajea. Taulan, dimentsio bakoitzean aldaketa batzuk gertatu direla ikus daiteke, beraz, hobekuntza egon da; izan ere, autoezagutza-maila baxuko portzentajea edota ikasle-kopurua jaitsi egin da. Are gehiago, hobekuntza izan dutenak pretestean autoezagutza-maila baxua erakutsi zutenak izan dira. 4. taula: pretest eta postestaren emaitzak: autoezagutza-maila baxua duen ikasle bakoitzaren kasua Aztertutako taulan, pretest eta postestaren emaitzen konparazioa agertzen da. Hemen, bakarrik autoezagutza-maila baxua izan duten umeak kontuan hartu dira, gainontzekoek erantzun berberak izan dituztelako. Oraingo honetan, bi zenbaki erabili dira emaitzak islatzeko: 1 zenbakiak autoezagutza baxua adierazten du, 2 zenbakiak normala adierazten duen bitartean. Ikusten denez, aldaketa positiboak antzeman egin dira lau umeren erantzunak aztertzean, beste batzuenak berdinak izan diren bitartean. Kolore berdez margoztuta dauden laukiek lau ikasle horiek izandako hobekuntzak adierazten dituzte. Esan beharra dago nahiz eta pretestean autoezagutza-maila baxua adierazi zuten zazpi ikasleetatik lauk hobetu postestean, inork ez duela okerrera egin. 4.3. Ondorioak Hasteko, esan beharra dago praktikan jarritako interbentzio hau oso laburra izan denez, lortutako emaitzak ez direla behin betikoak izan. Autoezagutza ez akademikoaren dimentsio bakoitza lantzeko, oso ekintza gutxi planteatu dira eta ikasleen autoezagutza fisiko, sozial edo emozionalean aldaketak suertatzeko denbora behar da, azken finean, haien nortasuna aldatzea ez delako bat ere erraza. Horrez gain, umeen adina ez da oso adierazgarria; izan ere, Lehen Hezkuntzako zortzi eta bederatzi urteko umeak oraindik haien nortasuna garatzen ari dira eta segur aski beste adin batzuetako pertsonekin mota hauetako gaiak lantzea errazagoa izango litzateke. Dena den, ikasleen jarrera ona eta parte-hartzailea izan da: sentitzen dutena eta haien burua nola ikusten duten islatu dutela dirudi. Nahiz eta ikasle batzuengan aldaketarik ez egon, oro har, proposatutako bigarren helburu orokorra bete egin dela esan daiteke, besteak beste: “ikasleen autoezagutza fisiko, emozional edo sozialean aldaketa bat eragitea, autoezagutza hori baxua izatekotan”. Pretest eta postestaren emaitzak alderatzean, bost aldaketa gertatu dira; aldaketa hauen artean, lau kasutan hobekuntzak antzeman egin dira eta kasu batean, berriz, egoerak hobetu beharrean, txarrera egin du. Hau guztia dela eta, interbentzioa oso baliagarria izan da, lau aldaketa positiboak hilabete bateko epean gertatu direla kontuan izanda. Gainontzeko helburuak ere bete egin dira. Lehenengo helburu orokorrari dagokionez, proposamen didaktikoa diseinatzeaz gain, hori ere praktikan jartzeko aukera egon da. Helburu zehatzei erreparatuz, sortutako inkestak ikasgelako ume guztien autoezagutza ez akademikoaz jabetzea eta autoezagutza-maila baxua duten umeak identifikatzea ahalbidetu du. Horretaz aparte, pretest eta postestaren emaitzak alderatu dira. Etorkizunean, interbentzio honen diseinua eta planteamendua egokia da autoezagutza ez akademikoaren dimentsioak lantzeko. Proposamen didaktikoa praktikan jartzeko aukera izatean, ekintzak proposatutako helburuak lortzeko zuzenduta daudela ikusi da. Hurrengo lanetarako, ondo legoke “nor naiz ni?” ohiko ariketa beste era berri batean planteatzea; izan ere, lan honen esku-hartzeak burutzean, alde handia egon da “nor naiz ni?” ariketarekin eta diseinatutako gainontzekoekin. “Nor naiz ni?” umeei planteatzerakoan, batzuk aspertu egin dira eta ez dute ezer idatzi. Esan daiteke ariketa hau baliagarria dela eta ikasleek haien burua ezagutzeko beste modu bat dela, baina etorkizunari begira, komenigarria izango litzateke tradizionala den ekintza hau beste era dinamiko batean lantzea ikasleekin. Horrez gain, interesgarria izango litzateke generoa kontuan hartzea datuak interpretatzean, hau da, pretest eta postestaren erantzunak aztertzean, behatzea nolakoa den neska-mutilen autokontzeptu-maila, ikasgelako zein generok duen autoezagutza- maila baxuagoa eta genero bakoitzak autoezagutzaren zein dimentsio-motan duen maila baxuagoa.
addi-d44547c033a3
https://addi.ehu.es/handle/10810/17673
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Martínez Mediavilla, Maria
eu
Lehen Hezkuntzan autoezagutza fisikoa, emozionala eta soziala lantzeko proposamen didaktiko baten diseinua eta esku-hartzea
PRETEST Helburuak: - Hausnarketa bultzatzea. - Ikasleen autoezagutza ez akademikoaz jabetzea. - Autoezagutza ez akademiko baxua duten ikasleak identifikatzea. - Idatziz komunikatzen ikastea. Eguna: 2015eko otsailak 27. Denbora eta espazioa: 45 minutu, ikasgelan. Taldekatzea: banaka. Materiala: fitxak. 1. JARDUERA: BONGOREN IPUINA Helburuak: - Umeek haien burua baloratzen eta maitatzen ikastea. - Autoezagutza fisiko on baten garapena sustatzea. Desberdintasun fisikoak baloratzea eta horiek aberasgarriak direla ulertzea. - IKT-en erabilera bultzatzea. - Hausnarketa jarrera sustatzea. - Ahoz zein idatziz komunikatzen ikastea. Edukiak: - Autoezagutza fisikoa. - Taldeko partaidekiko errespetua. - Iritzien trukaketa. - Aniztasuna. - Ahozko eta idatzizko komunikazioa. Eguna: 2015eko martxoak 6. Denbora eta espazioa: 45 minutu, ikasgelan. Taldekatzea: talde handian eta banaka. Materiala: ipuina, ipuinaren irudiak eta hausnartzeko galderen fitxa. Ebaluazioa: - Gogoeta jarrera izaten dute. - Parte hartzen dute. - Hitz egiteko txandak eta besteen iritziak errespetatzen dituzte. - Ipuinaren esanahia ulertzen dute. Aniztasunaren garrantziaz ohartzen dira. 2. JARDUERA: IPUINEKO ANIMALIAK MARGOTU Helburuak: Aniztasuna baloratzea eta aberasgarria dela ohartaraztea. - Irudimena eta sormena bultzatzea. Edukiak: - Autoezagutza fisikoa. - Aniztasuna. Eguna: 2015eko martxoak 6. Denbora eta espazioa: ordu bete bat eta 30 minutu, ikasgelan. Taldekatzea: talde handian eta banaka. Materiala: konfetia, margoen birrinak, zulagailuen bidez sortutako papera, kola, brillantina, kartoizko kutxak eta paperak. Ebaluazioa: Materialak konpartitzen dituzte. - Bakoitzak bere irudia sortzen du. Aniztasunaren garrantziaz ohartzen dira. - Besteen irudiak errespetatzen eta baloratzen dituzte. 3. JARDUERA: BAKOITZAREN ALTXORRA Helburuak: - Umeek haien burua baloratzen eta maitatzen ikastea. - Autoezagutza fisiko eta emozional onen garapena sustatzea. Desberdintasun fisikoak eta psikikoak aberasgarriak direla ulertzea. - Umeek haien trebetasun positiboak eta negatiboak ezagutzea eta baloratzea. Edukiak: - Autoezagutza fisiko eta emozionala. - Aniztasuna. - Idatzizko komunikazioa. Eguna: 2015eko martxoak 10. Denbora eta espazioa: ordu bete bat eta 15 minutu, ikasgelan. Taldekatzea: banaka. Materiala: altxor kutxen irudiak, papertxoak, artaziak, koloreak eta margoak. Ebaluazioa: - Gogoeta jarrera izaten dute. - Azalpenak arretaz entzuten dituzte. - Besteen lanak errespetatzen dituzte. 4. JARDUERA: NOR NAIZ NI? Helburuak: - Norberak bere burua ezagutzea. - Umeek haien burua baloratzen eta maitatzen ikastea. - Autoezagutza fisiko eta emozional onen garapena sustatzea. - Umeek haien trebetasun positiboak eta negatiboak ezagutzea eta baloratzea. - Gogoeta jarrera izatea. - IKT-en erabilera bultzatzea. - Idatziz komunikatzen ikastea. Edukiak: - Autoezagutza fisiko eta emozionala. - Aniztasuna. - Idatzizko komunikazioa. Eguna: 2015eko martxoak 12. Denbora eta espazioa: ordu bete bat eta 10 minutu, ikasgelan. Taldekatzea: banaka. Materiala: deskribapenak eta marrazkiak egiteko paperak, arkatzak, margoak eta nik prestatutako bi adibideak. Ebaluazioa: - Gogoeta jarrera izaten dute. 5. JARDUERA: GURE KLASEKO ALTXORRA Helburuak: - Taldeko partaide sentitzea. - Gogoeta jarrera izatea. - Besteen iritziak eta hitz egiteko txandak errespetatzea. Ikaskideengandik baloratuta eta maitatuta sentitzea. - Umeek haien burua baloratzen eta maitatzen ikastea. - Autoezagutza sozial on baten garapena sustatzea. Edukiak: - Autoezagutza soziala. - Aniztasuna. - Besteekiko errespetua eta iritzien trukaketa. - Idatzizko eta ahozko komunikazioa. Eguna: 2015eko martxoak 16. Denbora eta espazioa: ordu bete bat, ikasgelan. Taldekatzea: taldeka. Materiala: altxor kutxa, kolorezko paperak, txiklea, arkatzak eta bi kartulina. Ebaluazioa: - Gogoeta jarrera izaten dute. - Hitz egiteko txandak eta besteen iritziak errespetatzen dituzte. - Beste ikaskideei buruzko gauza onak idazten dituzte. 6. JARDUERA: EGUZKI-LOREA Helburuak: - Taldeko partaide sentitzea. - Umeek haien burua baloratzen eta maitatzen ikastea. - Autoezagutza sozial on baten garapena sustatzea. - Gogoeta jarrera izatea. - Besteen iritziak eta hitz egiteko txandak errespetatzea. - Ahoz komunikatzen ikastea. Edukiak: - Autoezagutza soziala. - Aniztasuna. - Besteekiko errespetua eta iritzien trukaketa. - Ahozko komunikazioa. Eguna: 2015eko martxoak 23. Denbora eta espazioa: ordu bete bat eta 15 minutu, ikasgelan. Taldekatzea: banaka. Materiala: kartulina zuriak, kartulina marroia, txiklea, margoak eta artaziak. Ebaluazioa: - Gogoeta jarrera izaten dute. - Hitz egiteko txandak eta besteen iritziak errespetatzen dituzte. POSTEST Helburuak: - Hausnarketa bultzatzea. - Idatziz komunikatzen ikastea. - Ikasleen autoezagutza ez akademikoaz jabetzea. - Hasierako inkestaren emaitzak eta amaierakoenak alderatzea. - Hobekuntzak suertatu diren ala ez ziurtatzea. Eguna: 2015eko martxoak 27. Denbora eta espazioa: 45 minutu, ikasgelan. Taldekatzea: banaka. Materiala: fitxak. Hitz egiteko txandak eta besteen iritziak errespetatu Aniztasunaren garrantziaz ohartu 1. Ikaslea 1) Zeintzuk dira zure gorputzetik gehien gustatzen zaizkizun atalak? 3) Zu nolakoa zara? Azpimarratu deskribatzen zaituzten hitzak: -Dibertigarria -Aspergarria -Zintzoa -Bihurria -Azkarra -Alferra -Lasaia -Urduria -Ona -Gaiztoa -Ederra -Itsusia -Alaia -Tristea 4) Esan ondo egiten duzun gauza bat. 5) Esan hain ondo egiten EZ duzun gauza bat. 6) Zer da zuri buruz gehien gustatzen zaizuna? 7) Klasean lan egiteko, noren ondoan esertzea gustatuko litzaizuke? Zergatik nahiago duzu hori? 10) Nire ikaskide batzuek pentsatzen dute ni naizela …
addi-88ba259a61af
https://addi.ehu.es/handle/10810/17673
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Martínez Mediavilla, Maria
eu
Lehen Hezkuntzan autoezagutza fisikoa, emozionala eta soziala lantzeko proposamen didaktiko baten diseinua eta esku-hartzea
Denak kolore zuri-beltzak ziren, Bongo izan ezik. Bongo kolore askotakoa zen: morea, urdina, berdea, laranja eta gorria. Zebra zuri-beltzak gaiztoak ziren.Bongoren azalaren kolorea desberdina zenez, zebra zuri-beltzek ez zuten Bongorekin jolastu nahi eta baztertzen zuten. Horrexegatik, beti bakarrik zebilen. Bongo, berriz, bihotz onekoa zen. Nahiz eta beste zebrek Bongori kasurik ez egin, ondo portatzen zen haiekin. Gainera, beti txisteak kontatzen zebilen. Goiz batean, Bongo nekatu egin zen. Ez zuen desberdina izan nahi. Horregatik, zarata egin gabe, alde egin zuen eta inor ez zen konturatu. Orduan Bongok edozein zebra bezalako itxura hartu zuen. Animalia bakoitzaren nortasuna eta azala berezia zen: Lehoia azkarra zen eta bere azala horia. Hipopotamoa lasaia zen eta bere azala beltza. Elefantea zintzoa zen eta bere azala grisa. Jirafa alaia zen eta bere azala horia eta marroia. Bongo konturatu zen animalia desberdinak zeudela eta desberdinak izan arren, denak zoriontsuak ziren. Gutxi barru, zebra taldera bueltatu zen eta bere inguruari begiratu zion: betiko sabana eta betiko zebra taldea zegoen bertan. Zebrak oso serio zeudenez,Bongok txiste bat kontatu zuen. Orduan, zebrak konturatu ziren Bongo zela. Txisteaz barre egiten zuten bitartean, euria egiten hasi zen. Orduan, Bongoren hasierako koloreak itzuli ziren. Azkenean, zebra guztiak oso pozik zeuden eta taldeari ez zitzaion axola azalaren kolorea.
addi-88dd96a8e270
https://addi.ehu.es/handle/10810/17673
addi
cc-by-nc-nd 4.0
2016-03-16
science
Martínez Mediavilla, Maria
eu
Lehen Hezkuntzan autoezagutza fisikoa, emozionala eta soziala lantzeko proposamen didaktiko baten diseinua eta esku-hartzea
5. Hausnartzeko galderak 6. Eranskina. Ikasle batzuen erantzunak hausnartzeko galderetan 7. Eranskina. Ipuineko animaliak, horiek margotzeko materialak eta emaitza Kola Prestatutako lau kutxak Talde bakoitzari banatutako materialak Esku-hartzearen emaitza